id
stringlengths
17
47
source
stringclasses
54 values
license
stringclasses
15 values
lang
stringclasses
1 value
url
stringlengths
17
329
title
stringlengths
0
653
author
stringlengths
0
499
date
stringlengths
4
20
text
stringlengths
20
2.08M
domain
stringclasses
7 values
addi-b823748c474b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30310
Pneumatikoen errodadura saiakuntza bankua
Padrones Ligero, Julen
2018-12-12
3.1 Karga Estazioa Azpiatal honetan Karga estazioaren elementu desberdinen diseinua/aukeraketa gauzatuko da. Elementu horiek; Beso oszilatzailearen palanka besoa, gurpilaren ardatza, gurpilaren ardatzak eramango dituen errodamenduak, ardatzak geldiaraziko duen balazta eta balazta diskoa, beso oszilatzailearen biraketa puntuko ardatza eta horren euskarriak eta azkenik, multzoa mugiaraziko duen eragingailua. Ikusi 1 eta 2. Irudiak elementuak identifikatzeko. 3.1.1 Beso oszilatzailearen palanka besoa 3.1.1.1 Palanka besoaren soldadurak Palanka besoa osatuko duten txapak eta piezak beraien artean soldatuta egongo dira. Erabiliko diren soldadura motak ertzetakoa topeka eta T erakoa izango dira, ikusi 3.Irudia. 3.1.1.2 Palanka besoaren diseinua Palanka besoaren diseinuarekin hasi aurretik, horrek bere funtzioa betetzeko izan behar duen itxura, dimentsioak eta jasango dituen kargak zehaztu beharko dira. 6. irudiko eskeman adierazten denez, kargaren aplikazio puntua (A) palanka besoaren goiko muturrean kokatuta egongo da, zilindro hidraulikoak puntu honetan aplikatuko du indarra (Fz). Palankaren eraginez gurpilak jasotako karga FG indarra eragingo du C puntuan. 6.IRUDIA. Palanka besoaren eskema. 3.1.1.2.1 Esfortzuak Gurpilak jasan behar duen karga maximoa 80kN-ekoa da, beraz, C puntuan karga hori lortzeko zilindro hidraulikoak aplikatu beharreko indarra eta B puntuko erreakzioa kalkulatuko dira. Horretarako momentuen batura B puntuan eta indarren batura x ardatzean egingo dira. Behin erreakzioa kalkulatuta momentu flektoreen diagrama irudikatuko da, ikusi 7.Irudia. Palanka besoa funtzionala izateko izango duen itxuraren arabera eta momentu diagramak ezagututa piezaren sekzio kritikoak zeintzuk izango diren analizatuko dira (8. irudia). 8.irudian ikusten den moduan, sekzio kritikoena D edo E sekzioa izango da. D sekzioa inertzi momentu txikiena duelako eta E sekzioa berriz, sekzio bereko tarterik kritikoenean dagoelako, non momentu tortsotea eta tarte horren momentu flektorerik handiena emanten den. Palanka besoak karga-deskarga zikloak jasago dituenez agertuko diren tentsioak alternoak izango dira, beraz, pieza nekera diseinatuko da. Piezaren biziraupena 100 urtekoa izatea da helburua. Palanka besoa eraikitzeko erabiliko den materiala F1140 altzairua izango da. Bere ezaugarri mekanikoak honakoak dira: 3.1.1.2.2 D Sekzioa Neke kalkuluarekin hasteko, lehenengo eta behin sekzioak jasango duen tentsioa ezagutu beharko da. Horretarako sekzioaren inertzia momentua ezagutu behar da, hau da, bere geometria. 9.irudian D sekziorako geometria posible bat aurkezten da. 9. IRUDIA. D sekzioa. Aldez aurretik aipatu den moduan palanka besoak karga deskarga zikloak jasango ditu, era horretan D sekzioan batezbesteko tentsioa eta tentsio alternoa agertuko dira. Tentsio horien balioak sekzioak jasaten dituen momentu flektore maximo eta minimoen menpean egongo dira. D Sekzioak jaso beharko duen momentu flektore maximoa 4. Ekuazioan agertzen dena da. Momentu flektore minimoa berriz nulua izango da, pieza deskargatuta dagoen unean. Aurrekoa jakinda batezbesteko tentsioa eta tentsio alternoa kalkulatuko dira: Behin tentsioak ezagututa, batezbesteko tentsioa eta tentsioa alternoak dituen neke egoera denez, Haigh-en diagramatik hurbildutako hutsegite gainazala (10.IRUDIA) erabiliko da tentsio limiteak (batezbesteko eta alterno) kalkulatzeko, piezak nekera 100 urteko biziraupena izan dezan. Kasu honetan, batezbesteko tentsioa positiboa (trakziokoa) izango da, egoera horretako gainazal hurbilduaren aldea erabiliko da kalkulua aurrera eramateko, 11.irudian erakusten dena. Faktore hau, kt estatikarako tentsio kontzentrazio faktorearekin erlazionatuta dago, ohikoak diren sekzioentzat tubulatua dagoena. D sekziorako ez da horrela beraz kalkulu kontserbakorra egiteko 𝑘𝑓-k har dezaken baliorik handiena hartuko da, 𝑘𝑓 = 2.5.  𝜎𝑒 → sekzioaren neke limitea. Koefiziente hau 𝜎𝑒′-ri neke limitearen koefiziente aldaratzaileak aplikatuz lortzen da, 12.Irudia. Neke limitearen koefiziente aldaratzaileak Materialaren haustura tentsioa eta beroan laminatutako materiala dela 𝐶𝑡: Piezaren lan egiteko eraren araberako koefizientea. Piezak flekzioan eta tortsioan lan egiten duenez. 𝐶𝑡 = 0.85 Kalkulu lar kontserbakorra ez egiteko koefiziente hau ez erabiltzea Piezak ez du beste pieza batzuekin kontakturik izango, hau da, kasu Piezak ez du talkarik jasango beraz bere balioa 1 izango da. 𝐶𝑇: Tenperatura koefizientea: 11.irudiko parametroak definitu direla 100 urteko biziraupenerako batezbesteko tentsio eta tentsio alternoko limiteak kalkulatuko dira. Makinaren funtzionamendutik badakigu zikloak 3 – 6 eguneko iraupena izan ditzazketela. Kalkulua kontserbakorra izateko zikloak 3 eguneko iraupena dutela hartuko da, beraz ziklo kopurua 100 urtetan: Lortu nahi den biziraupenaren ziklo kopurua ezagututa 11.irudiko 𝑙𝑜𝑔𝜎𝑟 − 𝑙𝑜𝑔𝑁 ardatzetako Basquin-en kurba erabiliko da ziklo kopuru horri dagokion 𝜎𝑁 kalkulatzeko triangeluen antzekotasuna aplikatuz 15.irudian erakusten den moduan. 𝜎𝑁 ezagututa 16.irudiko 𝜎𝑚 − 𝜎𝑟 ardatzetako Soderberg-en edo Goodman-en grafika erabiliko da N=12167 zikloko iraupena ematen duten 𝜎𝑚 − 𝜎𝑟 konbinazioak adierazteko. 𝜎𝑟(12167) = 𝜎𝑚(12167) > 𝜎𝑚𝐷 = 𝜎𝑟𝐷 denez D sekzioak nekera gutxienez 100 urteko biziraupena izango du. 3.1.1.2.3 E sekzioa D sekzioaren egin den bezala, E sekzioaren geometriaren inertzi momentua kalkulatuko da ondoren tentsioak kalkulatu ahal izateko, 17. Irudia. 17.IRUDIA. E sekzioa. Momentu tortsoreak eragindako tentsioak: Kalkuluarekin hasi aurretik piezak tortsio uniformera lan egiten duen ala ez jakin beharko da. Pieza batek tortsio uniformera lan egiten duela esaten da hurrengo bi baldintzak betetzen direnean: agertzen den esfortzu bakarra konstantea den esfortzu tortsore bat da eta piezaren muturrak libreki kopatu dezakete. Palanka besoak momentu flektoreaz gain momentu tortsorea jasaten duenez eta piezaren muturrak libreki kopatu ezin dutenez, piezak tortsio ez uniformera egiten du lan. Piezaren sekzio guztiak era berean kopatu ezin dutenez, 𝜏 tentsio ebakitzaileak sortzeaz gain 𝜎𝑥 tentsio normalak ere sortuko dira, hala ere, lodiera txikiko sekzio itxietan tortsio uniformeko egoera aplikatzea onargarria da. Sekzio bat lodiera txikikoa kontsideratzeko sekzioaren zabalera hormaren lodiera baino hamar aldiz handiagoa izan behar da, kasu honetan: Lodiera txikiko sekzio itxietan eragindako tentsio tangentziala: Palanka besoak tentsio normalak eta ebakitzaileak jasango dituenez, tentsio biaxialeko egoera izango du. D sekzioa tentsio biaxialarekin nekera 100 urte irauteko diseinatuko da. Lehenengo, egoera tentsioanalaren tentsio printzipalak ezagutzeko, Mohr-en zirkulua erabilikoa da. 𝜎𝑚𝐸 = 𝜎𝑟𝐸 denez eta 𝜏𝑚𝐸 = 𝜏𝑟𝐸 denez, 𝜎1𝑚 = 𝜎1𝑟 eta 𝜎2𝑚 = 𝜎2𝑟 izango dira. Horrek esan nahi du Mohr-en zirkulua baten ebatzita balio guztiak lortuko direla, 18. Irudia. Nahiz eta 𝜎2𝑚–ren balioa negatiboa (konpresiokoa) izan, positibotzat (trakziokoa) hartuko da kalkuluak sinplifikatzeko. Sinplifikazio kontserbakorra izango da. Piezaren tentsio egoera, batezbesteko ez nuludun tentsio egoera biaxial sinplea izango da tentsio printzipalak periodo berdina izango dutelako (tentsioen jatorrizko indarra berdina delako). Tentsio printzipalak sinkronizatuta egongo dira. Ebazpena aurrera eramateko, lehenengo 𝜎𝑁𝐸 balioa kalkulatu beharko da. D sekzioko 𝜎𝑁𝐷 kalkulatzeko erabili diren balio guztiak berdinak izango dira sekzioaren neke limitea (𝜎𝑒) izan ezik, neke limitearen 𝐶𝑑 koefiziente aldaratzailea desberdina izateagatik balioa aldatzen delako. E sekzioaren tamaina D-rena baino askoz handiagoa izateagatik 𝐶𝑑 koefiziente alderatzailearen balioa 0.9 izatetik 0.8 izatera igarotzen da. 100 urtetan ziklo kopurua: Segurtasun koefizientea 1 baino askoz handiagoa denez pieza nekera N=12167 ziklo irauteko ondo diseinatuta dago. E sekzioa lodiera txikikoa kontsideratzeko egin den 3.1.2 Balazta Balaztaren funtzioa, gurpila danborrarekin kontaktuan ez dagoenean gurpila eta ardatza osatzen duten multzo birakaria gelditzea da. Balazta diseinatzeko disko bidezko balaztetako RINGSPANN katalogoa erabilikoa da. Katalogoak azaltzen duen moduan, diskoaren tenperatura kontrolatu behar da hau 300°C-tik ez igotzeko, horretarako, katalogoaren arabera balaztatze denbora 10 segundo baino txikiagoa izan behar da. Beraz: Balaztatze denbora: 𝑡𝐵 = 9,5𝑠 definituko da. Lehenik eta behin balaztatze momentu maximoa kalkulatu beharko da ondoren exijentzia horrek betetzen duen balazta eta diskoa aukeratzeko. Balaztatze momentuan eragina duten aldagaiak; balaztatze denbora, masa birakorraren inertzia momentua eta hasierako eta amaierako biraketa abiadurak dira. Balaztatze denbora definitu denez (𝑡𝐵 = 9,5𝑠) eta amaierako biraketa abiadura kasu guztietarako nulua izango denez (gurpila guztiz geldituta), balaztatze momentuan eragina izango duten bi aldagai geratuko dira: Masa birakorraren inertzia momentua eta hasierako biraketa abiadura. Horien arabera kasu kritikoak izan daitezkeen bi kasuak aztertuko dira; Diametro txikieneko gurpila gelditzeko balaztatze momentua eta diametro handieneko gurpila gelditzeko balaztatze momentua. 3.1.2.1 Diametro txikieneko gurpila gelditzeko balaztatze momentua Saiakuntza-bankuan montatuko diametro txikieneko gurpila 205/65R17.5 tamainakoa izango da. 29.Ekuazioa Gurpila eta ardatza osatzen duten multzo birakariaren inertzia momentua (Jred) kalkulatzeko pneumatikoaren eta hagunaren inertzia momentuak batuko dira. Ardatzaren inertzia momentua ez da kontutan hartuko bere masa txikia eta biraketa ardatzatik hurbil egoteagatik. Balaztaren inertzia momentua ere ez da kontuan hartuko bere masa txikia delako gurpilarenarekin konparatuta. Pneumatikoaren inertzia momentua zilindro huts baten inertzia momentuarekin hurbilduko da, horretan, barne erradioa hagunaren erradioa izango da, kanpoko erradioa gurpilaren erradioa eta bere masa pneumatikoaren masa. Multzo birakariaren masa pneumatikoaren eta hagunaren inertzia momentuen batura izango da: 𝐽𝑟𝑒𝑑 = 𝐽𝑝 + 𝐽ℎ = 3,1 + 0,62 = 3,72𝑘𝑔𝑚2 30.Ekuazioa Hasierako biraketa abiadura kalkulatzeko gurpila Errodadura Saiakuntza-bankua abiadura maximoan (250km/h) biratzen hari dela hartuko da nahiz eta abiadura hori kamioien gurpilen saiakuntzak egiteko baino handiagoa izan. Abiadura hori abiadura tangentziala (𝑉𝑡𝑎𝑛 = 250𝐾𝑚/ℎ) izango da, hortik hasierako biraketa abiadura ondoriozta daiteke: Balaztatzearen helburua gurpila guztiz gelditzea denez, amaierako biraketa abiadura: RINGSPANN katalogotik; balaztatze momentua. (29. Ekuazioa) Gurpilaz eta ardatzaz osatutako multzo birakariaren inertzia momentua (Jred) diametro txikieneko gurpilerako kalkulatu den moduan kalkulatuko da. Pneumatikoaren inertzia momentua zilindro huts baten inertzia momentuarekin hurbilduko da. Horretan, barne erradioa hagunaren erradioa izango da, kanpoko erradioa gurpilaren erradioa eta bere masa pneumatikoaren masa. Hasierako biraketa abiadura kalkulatzeko gurpila Errodadura Saiakuntza-bankua abiadura maximoan (250km/h) biratzen hari dela hartuko da nahiz eta abiadura hori kamioien gurpilen saiakuntzak egiteko erabiltzen den abiadura baino handiagoa izan. Abiadura hori abiadura tangentziala (𝑉𝑡𝑎𝑛 = 250𝐾𝑚/ℎ) izango da, hortik hasierako biraketa abiadura ondoriozta daiteke: Balaztatzearen helburua gurpila guztiz gelditzea denez, amaierako biraketa abiadura: 3.1.2.3 Balaztaren aukeraketa Gurpil handiena balaztatzeko aplikatu beharreko momentua, gurpil txikia balaztatzeko aplikatu behar den momentua baino handiagoa da. Honenbestez RINGSPANN katalogotik 204.96Nm-tako balaztatze momentua aplika dezaken balazta aukeratu beharko da. Eragingailu pneumatikoa duen balazta aukeratuko da. Balaztatzen momentua haizeak aplikatutako presioaren araberakoa eta balazta-diskoaren diametroaren araberakoa izango da. 21.irudian erakusten denez DV 020 PFK – 630 M – 12 balaztak 5 bar-etako presioarekin funtzionatuz eta 250mm-ko diametroko balazta-disko batekin 204,96Nm-ko balaztatze momentua baino handiagoa eman ahal izango du. 6 bar-etako presioarekin 250Nm inguruko balaztatze momentuko kapazitatea izanaz. 3.1.2.4 Balazta-diskoaren dimentsionaketa Aurreko atalean zehaztu den moduan 250mm-ko diametroa izango duen B formako (22.irudia) balazta-diskoa aukeratuko da. Balazta-diskoaren datu teknikoak aztertuta (23.irudia) horren biraketa abiadura maximoa ez dela gaindituko konprobatzen da. Diametro txikieneko gurpilaren abiadura maximoa (n1max) balaztaren abiadura maximoa (nmax) baino txikiagoa da. 3.1.2.4.1 Beroaren xurgapenaren egiaztapena Egiaztapen hau balaztatze akzio bakarreko balaztatze lan onargarriaren arabera egingo da. RINGSPANN katalogoak erakutsitako ekuazioak eta taulak erabiliko dira. Bete beharreko desberdintza: 37.Ekuazioa 38.Ekuazioa 37. Ekuazioaren desberdintza betetzen da beraz balaztaren diskoak balaztatze prozesuan sortzen den beroa xurgatzeko ahalmena izango du. Beroaren disipazioari dagokionez ez da arazorik egongo. Errodadura saiakuntzen iraupen luzeagatik (minimo 2 egun) balaztaren aktuazioaren frekuentzia oso baxua izango da eta beraz beroa disipatzeko denbora nahikoa egongo da. Balaztaren erreferentzia: BB 0250/12 -070 B 3.1.3 Gurpilaren ardatza Ardatzak bere funtzioa betetzeko bi euskarri izango ditu eta albo bakoitzean ardatza hegalean egongo da. Mutur batean gurpila finkatzeko kokalekua egonda eta beste muturrean berriz balazta-diskoa kokatzeko lekua, 25. Irudia. Gurpilaren ardatza saiatuko diren gurpilen kokalekua izango denez, ardatzak jasoko duen karga bakarra gurpilak jasoko duen indarra izango da. FG=80kN 25.IRUDIA. Ardatzaren eskema. 3.1.3.1 Tentsioekiko diseinua Gurpilaren ardatza aurreko atalean kalkulatu diren kargak jasateko gai izan behar da. Indarrak ez direnez konstanteak izango gurpilaren ardatzaren diseinua nekera egin beharko da, horretarako ASME kodea erabiliko da, era honetan ardatzak izan beharko duen diametro minimoa ezagutuko da kalkulu erraz eta kontserbakor baten bitartez. 39.Ekuazioa Lehenik ardatzaren materiala aukeratu beharko da, kasu honetan AISI 4340 (F-1272). Bere ezaugarriak honakoak dira: ASME kodearen bitartez kalkulua egiteko Cm koefizientea aukeratu beharko da. 27. Irudia. Koefiziente honek tentsioen aldagarritasuna, ardatzak izan dezaken tentsio kontzentrazio posibleak eta aplikatzen diren esfortzuen talka posibleak kontsideratzen ditu. 3.1.3.2 Errodamenduen aukeraketa Errodamenduak jasango dituzten kargak errodadura saiakuntza-bankuan aurrera eramango den saiakuntza motaren araberakoak izango dira. Errodadura saiakuntza froga mota desberdin asko egin ahal direnez (biraketa abiadura desberdinekin, gurpilak jasotako karga eta karga etapa horien iraupen desberdinekin…) makinak jasan beharko duen karga ziklo zehatza definitzea ezinezkoa da. Halatan, enpresak duen esperientzian oinarrituta bezeroak definitutako karga-zikloa erabiliko da errodamenduen aukeraketa egiteko. 28.irudian erakusten da, 295/80R22.5 tamainako pneumatikoari egindako errodadura saiakuntza. 28.IRUDIA. Errodamenduak diseinatzeko karga zikloa. F balioak gurpilak jasaten duen karga adierazten du. 25.irudiko ardatzaren eskeman ∑ 𝑀𝐴 = 0 aplikatuz pausu bakoitzerako B euskarriko erreakzioa kalkulatu daiteke. Ondoren ∑ 𝐹𝑦 = 0 aplikatuz A euskarriko erreakzioak lortzen dira. 2.taulan Pausu bakoitzean gurpilak eta euskarriak jasaten duten indarrak, pausu bakoitzaren iraupena eta iraupenaren ehunekoa adierazten dira. 2.TAULA. Karga zikloak, iraupenak eta euskarrietako erreakzioak. Errodamenduen aukeraketa egiteko ISO 76 eta ISO 281 arauak oinarritzat hartu behar dira, arau hauetan errodamenduen kargen kalkulua, bizitza nominalaren kalkulua eta errodamenduen kapazitatea zehazten baitute. 29.irudian ikusten denez, A euskarrian bi errodamendu muntatuko dira bata boladun errodamendua eta bestea errodilo zilindrikoetako errodamendua izango da. B euskarrian aldiz errodilo zilindrikoetako errodamendu bakarra muntatuko da. Errodamenduen aukeraketa egiteko euskarri bakoitzerako 𝐶 karga kapazitate dinamikoa kalkulatu beharko da, ondoren hori baino kapazitate handiagoa duten errodamenduak aukeratzeko. 𝐶 = 𝐹𝑒 · 𝐿10 1 𝑎 41.Ekuazioa 𝐿10 balioa bola bidezko eta errodilo zilindriko bidezko errodamenduetan: 𝐿10 = 𝐿 0,02 + 4,439 · [ln (1 𝑅)] 1 1,483 42.Ekuazioa Errodamenduen bizitza nominala 𝐿10 kalkulatzeko, lehenengo errodamenduen 𝐿 iraupena (bizitza erabilgarrian zehar emango duten bira kopurua) kalkulatu beharko da. Errodamenduak aurretik aurkeztu den karga zikloa 45.000 ordu irauteko diseinatuko dira, 40. Ekuaziotik biraketa abiadura ezagututa: Kasu honetan ez da indar axialik egongo, hau da, Fa=0 izango da, beraz X=1 izango da eta barne eraztuna biraka egongo denez V=1, gauzak horrela: 𝐹𝑒𝐴 = 𝐹𝑟 45.Ekuazioa A euskarrian errodilo zilndrikoetako eta boladun errodamenduak montatuko direnez, 45.Ekuazioan ordezkatuko den 𝑎-ren balioa errodilo zilindrokoetako errodamenduei dagokiona esleituko zaio, 𝑎-ren balio posible handiena izateagatik. 𝑎 = 10 3 Aurreko balioa eta 3.TAULA-ko datuak 45.Ekuazioan ordezkatuz: 𝐹𝑒𝐴 = 56779 𝑁 = 56,78 𝐾𝑁 Beste baldintzen artean argi izan behar da ardatzaren diametroa 60.27 mm-ko baino handiagoa izan behar dela SKF katalogoan boladun errodamenduaren aukeraketa Euskarri berean kokatuta egongo direnez bi errodamenduak barne eta kanpo diametro berak izatea bilatzen da. 3.1.3.2.2 B euskarriko errodamenduaren aukeraketa B euskarriko errodamenduak jasan beharko duen karga kalkulatzeko 3.3.2.1 atalean ebatzi den moduan ebatziko da. Kasu honetan ere, indar axialik ez dagoenez 𝐹𝑒𝐴 = 𝐹𝑟 izango da. (FeB) balioa kalkulatzeko, karga aldakorreko eta abiadura angeluar konstanteko adierazpena erabiliko da. 𝐹𝑒𝐵 = √𝐹1𝐵 𝑎 · 𝑞1 100 + 𝐹2𝐵 𝑎 · 𝑞2 100 + ⋯ +𝐹9𝐵 𝑎 · 𝑞9 100 + 𝐹10𝐵 𝑎 · 𝑞10 100 𝑎 46.Ekuazioa. Aukeratutako errodamendua egokia da B euskarrirako. B EUSKARRIKO ERRODAMENDUA: NU 221 ECP 3.1.3.2.3 Ondorioa Ondorioz, A eta B euskarrietarako aukeratutako errodamenduak bezeroak definitutako karga zikloa 45.000 orduz jasan ahalko dute. Hortaz, kontuan izan beharko da bestelako karga ziklo bat aplikatzeanerrodamenduen biziraupena luzatu edo laburtuko daitekela. 3.1.3.3 Deflexioekiko diseinua Atal honetan, kargak direla eta ardatzak euskarrietan izango dituen biraketen eta C puntuko geziaren adierazpenak ondorioztatuko dira Mohr-en teoremak erabilita, 34. Irudia. 34.IRUDIA. Deflexioak gurpilaren ardatzean. 47.Ekuazioa 48.Ekuazioa 49.Ekuazioa A eta B euskarrietako biraketak kalkulatzeko ardatz osoan zehar diametroa 85 mm-koa (txikiena) dela suposatuko da. 𝐼𝑍𝐴 = 𝐼𝑍𝐵 = 𝐼𝑍 = 𝜋 4 · (𝑑 2) 4 = 𝜋 4 · (105𝑚𝑚 2 ) 4 = 5,97 · 106 𝑚𝑚4 50.Ekuazioa A eta B euskarrietako biraketa maximoak biraketa onargarri maximoak baino txikiagoak direnez, biraketen balioak onargarriak dira. 3.1.3.4 Bibrazioekiko diseinua Ardatzak biratzen duen bitartean erresonantzian sar ez dadin, ardatzaren biraketa abiadura horren biraketa abiadura kritikoa baino bi hiru aldiz baxuagoa izan behar da. Ardatzean elementu bakarra dagoenean, bere biraketa abiadura kritikoa: 51.Ekuazioa 51.Ekuazioan adierazitako desberdintza betetzen da, beraz ardatza bibrazioekiko ondo diseinatuta dago. 3.1.4 Beso oszilatzailearen biraketa puntuko ardatza Ardatzak bere funtzioa betetzeko euskarriak bi muturretan izango ditu eta horien artean palanka besoa mihiztatuta egongo da. 2.irudian ikusten denez ardatza palanka besoaren B puntuan egongo da beraz bertako esfortzuak jasan beharko ditu. Esfortzu horiek 36.irudiko C eta D puntuetan kokatuta egongo dira, palanka besoarekin puntu horietan mihiztatuta egongo delako. 3.1.4.1 Kargak Ardatzak jasan beharko dituen kargak bi motakoak izango dira 7.irudian erakusten den 𝑅𝐵 = 14,14 𝐾𝑁 erreakzioa C eta D puntuetan banatuko da, noranzko bera izango dute. 𝑅𝐵-k C eta D eragindako indarra: 𝐹1 𝐹1 = 𝑅𝐵 2 = 14,14 2 = 7,07 𝐾𝑁 Palanka besoan zehar dagoen momentu tortsoreak sortutako indarrak aurkako noranzkoa izango dute. 𝐹2 Momentuen batukaria A puntuan eta indarren batukaria aplikatuz A eta B euskarrietako erreakzioak: 𝑅𝐴 = 58,7 𝐾𝑁 𝑅𝐵 = −43,7 𝐾𝑁 3.1.4.2 Tentsioekiko diseinua Beso oszilatzailearen biraketa ardatza aurreko atalean kalkulatu diren kargak jasateko gai izan behar da. Diseinurako ASME kodea erabiliko da, era horretan, ardatzaren diametro minimoa kalkulatuko da, gurpilaren ardatza diseinatzeko egin den bezala, (39.Ekuazioa): Beso oszilatzailearen ardatzak biratzen ez duela kontsideratu daiteke. Beraz gradualki aplikatutako kargak jasoko dituenez: 𝐶𝑚 = 1 3.1.4.3 Errodamendu-euskarrien aukeraketa Aurreko atalean kalkulatutako ardatzaren diametro minimoa errespetatuz, ardatzak euskarrietan izango duen diametroa 75 mm-takoa izango da, beraz, errodamenduak eta errodamendu euskarriak aukeratzeko ardatzaren neurri hori hartuko da erreferentziatzat. 75 mm-tako diametroko ardatz batentzako SNV150 eta SNV180 errodamendueuskarriak dira erabilgarriak, 40. Irudia. 40.IRUDIA. 75 mm-ko ardatzerako errodamendu euskarriak FAG katalogoarekin errodamendu-euskarriaren aukeraketa egiterakoan indarraren magnitudea eta norabidea izan behar dira kontuan. Kasu honetan, A eta B euskarriak jasan beharreko indarraren norabidea berdina denez (horizontala) eta bi euskarrietan errodamendu eta errodamendu euskarri berdinak jarriko direnez, euskarriaren aukeraketarako bietako erreakzio maximoa erabiliko da, 38. Iruditik kalkulatu dena. 𝑅𝐴 = 𝐹𝐴 = 58,7 𝐾𝑁 Euskarriaren haustura karga norabide horizontalean (90°-ko norabidea 41.irudian) 352,2 kN-ekoa baino handiagoa izan behar da, 41. Irudia. 3.1.4.4 Errodamenduen aukeraketa Beso oszilakorraren biraketa puntuko ardatzak ez duenez biratzen, karga estatikoa erabili beharko da errodamenduen aukeraketa egiteko. Bi euskarrietan errodamendu berdina montatuko denez karga estatiko hori euskarrietako erreakzio maximoa izango da, 38. Iruditik kalkulatu dena. 𝐹𝐴 = 58,7 𝐾𝑁 Errodamendu euskarria SNV180 aukeratu denez, horrekin bat etorriko den errodamendua aukeratu beharko da. 43.irudian erakusten direnen artean 21317EK.TVPB aukeratuko da, 43. Irudia. 3.1.4.5 Deflexioekiko diseinua FAG errodamendu oszilakorren katalogoaren arabera, errodamenduak eta inguruko elementuak baldintza arruntetan jasan dezaketen biraketa maximoa 0.5°-koa da. Hortaz, euskarrietan biraketa maximo hori ez gainditzeko, ardatzak izan beharreko diametro minimoa kalkulatuko da. Deflexioak kalkulatzeko Mohr-en legeetan oinarritutako 44.irudian erakusten diren kalkulu adierazpenak erabiliko dira. Aipatutako irudian, diametro konstanteko, karga puntual bat duen bi berme puntuko ardatzaren kasua aztertzen da. 44.IRUDIA. indar puntuala duen bi bermeko ardatz baten geziak eta biraketak. Beraz, 0.5º-ko biraketa maximoa ez gainditzeko ardatzaren diametroa 53,89 mm-koa baino handiagoa izan beharko da. Kasu honetan ardatzaren diametro minimoa 75mmkoa izango da, ondorioz biraketak txikiagoak izango dira. 3.1.5 Eragingailu linealaren aukeraketa Beso oszilatzailearen multzo osoaren aurrera eta atzerako mugimendua egin dezan SKF High performance actuators katalogotik Eragingailu lineal egokia aukeratuko da. Lehenengo, makinaren erabileragatik eragingailu linealak bete beharreko desplazamenduak eta jasan beharko dituen kargak ezagutu behar dira. Eragingailu linealak egin beharreko ibilbide minimoa 600mm-koa izango da, karga estazioa danborretik urrunen dagoen posiziotik (Gurpilak bere kokalekuan mihiztatzeko posizioa), danborretik hurbileraino dagoen posiziora (gurpila danborraren kontra). Eragingailu linealak jasan beharreko indarra norabide axialean jasango du. Errodadura saiakuntza egiten den bitartean jasango duen indar handiena 7.irudian erakusten den 𝑅𝐵 = 14,14 𝐾𝑁 erreakzioa izango da. Beso oszilatzailearen multzoa atzera-aurrera mugimendua egiterakoan marruskadura indarra bakarrik jasango du, 45. Irudia. Beso oszilatzailearen multzoaren aurrera-atzera-ko mugimendua bideratzeko altzairuzko bi gidatze ardatzetan mihiztatuta egongo dela ezaguna da, kontaktuan egongo diren piezak altzairuzkoak dira. Kalkulua egiteko "altzairua-altzairua"-ren marruskadura koefiziente estatikoa erabiliko da. Beso oszilatzailearen multzo osoaren masa 500kg-koa dela estimatuz, hori mugitzeko egin beharreko indarra: 𝐹 = 𝜇𝑒 · 𝑁 = 𝜇𝑒 · 𝑚𝑔 = 3,63 𝐾𝑁 SKF High performance actuators Katalogoan azaldutako pausuak jarraituta eragingailu lineala aukeratuko da. Lehenengo, indar axial dinamiko baliokidea kalkulatzea eskatzen du. Kasu konkretu honetan, atzera eta aurrera desplazatuko den distantzia eta horretan jasan beharko duen karga berdina izango denez, indar axial dinamiko baliokidea multzoa mugitzeko egin beharreko indarraren berdina izango da. 𝐹 = 𝐹𝑚 = 3,63 𝐾𝑁 Bigarrenez, eragingailu linealak bere bizitzan beteko duen distantzia (biziraupeneko distantzia 𝐿10𝑑𝑖𝑠𝑡) kalkulatzeko: 52.Ekuazioa 46.irudian ikusten denez CASM-100-BA eragingailuarekin nahikoa da. Indar horrekin 47. Irudian sartuta: Aktuadore lineala finko mantentzeko SKF katalogoak eskaintzen dituen ZBE – 377920 oin finkatzaileak erabiliko dira. Aktuadorea atzean eta aurrean finkatzeko horrelako bi pare beharko dira. (Uhalak), danborraren ardatza eta bere euskarrietako errodamenduak, motorraren plaka doitzailea eta horren euskarri izango diren haga harituak izango dira. 49.IRUDIA. Motore elektrikoaren ezaugarri teknikoak. Aplikazio orokorretarako motore itxia eta auto aireztatua, hankaduna eta horizontalean kokatzeko motorea, 50. Irudia. 50.IRUDIA. Motore elektrikoaren ezaugarri geometrikoak. Motore elektrikoaren erreferentzia: 3.2.2 Potentzia transmisio sistema. Uhalak Potentzia transmisio sistemaren diseinua egiteko uhal trapezial eta anizkun-en OPTIBELT katalogoa erabiliko da eta aukeraketa egiteko bertan azaldutako pausuak jarraituko dira. 3.2.2.1 Karga faktorea 49.iruditik abiatze momentua momentu nominala baino 2,1 aldiz handiagoa dela jakinda 𝑇𝑆 𝑇𝑁 = 2,1, exijentzia ertaineko transmisioa izango dela kontutan hartuta eta eguneroko erabilera 16 ordu baino gehiagokoa izango dela jakinda: 3.2.2.3 Perfilaren aukeraketa Perfilaren aukeraketa egokia egiteko polea txikiaren biraketa frekuentzia (motorearen abiadura nominala) eta diseinu potentzia ezagututa 51.irudian sartuta: 3.2.2.5 Poleen erreferentzia diametroa Poleen aukeraketa egiteko 52.irudiko taula erabiliko da. Lehenengo polea txikiaren erreferentzia diametroa aukeratuko da: 𝑑𝑑1 = 315 𝑚𝑚 3.2.2.7 Uhalen erreferentziazko luzera Erreferentziazko luzera kalkulatzeko: 56.Ekuazioa Gehien hurbiltzen den luzera aukeratuko da, (54.irudia). 3.2.2.8 Ardatzen arteko distantzia erreala Ardatzen arteko distantzia erreala kalkulatzeko 55.irudiko adierazpenak erabilita kalkulatuko da. 3.2.2.9 Doikuntzarako ibilbide minimoa Datu honek doikuntzarako distantzia minimoa ardatz bertikalean eta horizontalean ematen du. Eraikuntzarako kontuan izan beharrekoa distantzia poleen doikuntza egokia posiblea izateko, 56. Irudian. Tenkatzeko eta destenatzeko (bertikalean) 55mm-ko doikuntza minimoa egon beharko da. Alboetarantz berriz 25mm-ko doikuntza minimoa. 3.2.2.11 Kontaktu angelua eta c1 faktore zuzentzailea Balio horiek ezagutzeko 58. Irudiko taula erabiliko da. 58.IRUDIA. Kontaktu angelua eta c1 faktore zuzentzailea. 3.2.2.12 Garapen faktorea Garapen faktorearen balioa ezagutzeko 59.irudiko taula erabiliko da. Uhalaren erreferentziazko luzerarekin sartuta (𝐿𝑑𝑠𝑡 = 4820 𝑚𝑚) 𝑐3 = 1.04 balioa aterako da. 3.2.2.15 Uhal baten tentsio estatiko minimoa 59. Ekuazioko adierazpena erabilita SPB motako uhal baten tentsio estatikoa kalkulatuko da. Lehenengo muntaiaren tentsioa 1,3 aldiz handiagoa izango da. 59.Ekuazioa k-ren balioa 61.irudian erakutsitakoa izango da. 3.2.2.16 Indar axial estatikoa Indar axial estatikoa ardatz bakoitzak uhal guztien tentsioagatik jasango duen tentsioa izango da. 62.irudiko adierazpenaren bitartez ezagutuko da. 3.2.3 Danborraren ardatza Danborraren ardatzak bi euskarri izango ditu albo batean hegalean egonda. A euskarritik 420mm-tara danborraren zentroa egongo da eta hegalean dagoen alboan berriz ardatzera potentzia transmitituko duen polea. Danborraren kokalekuan, C puntuan eta gutxienez danborraren zabaleraren (0.5m) zonalde osoan ardatzaren diametroa 150 mm-takoa izan beharko da, danborraren erdiguneko zuloaren neurri berdinekoa izateko. Horrela zuzenean mihiztatzeko zorrorik erabili gabe, 63. Irudia. Momentuen batukaria A puntuan eta indarren batukaria aplikatuz A eta B euskarrietako erreakzioak: 𝑅𝐴ℎ = 49729,73 𝑁 𝑅𝐵ℎ = 30270,27 𝑁 3.2.3.1.2 Kargak plano bertikalean Ardatzak plano bertikalean uhalak eragindako tentsioa jasan beharko du. Indar hori ardatzaren muturrean kokatuta egongo da. Uhalak egindako indar maximoa lehenengo muntaiako tentsioa izango da, 61.Ekuazioan kalkulatu dena Momentuen batukaria A puntuan eta indarren batukaria aplikatuz A eta B euskarrietako erreakzioak: 𝑅𝐴𝑏 = 2467,95 𝑁 𝑅𝐵𝑏 = −12613,95 𝑁 3.2.3.2 Tentsioekiko diseinua Danborraren ardatza aurreko atalean kalkulatu diren kargak jasateko gai izan behar da. Diseinurako ASME kodea erabiliko da ardatzak sekzio kritikoenean izan behar duen diametro minimoa kalkulatuz. (39.Ekuazioa) Momentu tortsorea zuzenean aurreko atalean kalkulatutakoa izango da, ASME kodean sartzeko momentu flektorearen balioa berriz, plano bertikal eta horizontalean ematen diren momentuen batura (65.Ekuazioa) Ardatzaren materiala, kasu honetan ere AISI 4340 (F-1272). Bere ezaugarriak 1.TAULAN agertzen direnak dira: 𝜎𝑠 = 𝜎𝑦𝑝 = 726𝑀𝑝𝑎 ASME kodea aplikatzeko Cm eta Ct koefizienteen aukeraketa egiteko: Danborraren ardatza ardatz birakaria da, momentu flektoreak eragingo dituzten kargak (gurpilaren karga eta uhalen tentsioa) gradualki aplikatutako kargak izango dira eta tortsorea berriz talka txikien bitartez aplikatua izan daiteke (motorea abiatzean), 66. Irudia. 66.IRUDIA. Cm eta Ct-ren aukeraketa 3.2.3.1 atalaren hasieran aipatu den moduan danborra ardatzean kokatzeko, danborra kokatuta egongo den tarteak 150 mm-ko diametroa izan beharko du, kalkulatutako diametro minimoa hori baino txikiagoa denez 150mm-ko diametroa egokia da. 3.2.3.3. Errodamendu-euskarrien aukeraketa Kalkulu kontserbakorra egiteko asmotan, aurreko atalean kalkulatutako ardatzaren diametro minimoa euskarrietako sekzioetan ere errespetatuko da. Ardatzak euskarrietako sekzioetan 100 mm-tako diametroa izango du, beraz, errodamenduak eta errodamendu euskarriak aukeratzeko ardatzaren neurri hori hartuko da erreferentziatzat. Lehenengo, errodamendu euskarrien aukeraketa egin beharko da. Ardatza 100 mm-ko diametroa izango duela kontutan hartuta: SNV 200 euskarria aukeratuko da, hori konprobatzeko A eta B euskarrietan ematen diren erreakzio maximoak erabili beharko dira, horiek 64 eta 65. Irudietatik kalkulatu dira: 𝑅𝐴ℎ = 49729,73 𝑁 𝑅𝐵ℎ = 30270,27 𝑁 𝑅𝐴𝑏 = 2467,95 𝑁 𝑅𝐵𝑏 = −12613,95 𝑁 3.2.3.3.1 A errodamendu-euskarriaren aukeraketa A euskarriko ardatz bertikaleko eta horizontaleko erreakzio maximoak ezagututa erreakzio erresultantea kalkulatuko da. Errodamendu-euskarriak jasan beharko duen karga erresultantearen aurkako noranzkoa izango du. A euskarrirako SNV200 errodamendu-euskarria egokia da, 68. Irudia. FAG katalogoaren pausuak jarraituz 6-ko segurtasun faktorea aplikatu behar zaio karga totalari euskarriaren erresitentzia ziurtatzeko. 𝑆𝐹 = 6 32,79 · 6 = 196,74 𝐾𝑁 A euskarrirako SNV200 errodamendu-euskarria egokia da, 70. Irudia. 3.2.3.4 Errodamenduen aukeraketa A eta B euskarrietako errodamenduak plano horizontalean jasan beharko dituzten kargak kalkulatzeko 3.1.3.2 ataleko 28.irudiko karga ziklo bera erabiliko da. Era honetan 64.Irudian momentuen batukaria A puntuan eta indarren batukaria aplikatuz etapa bakoitzeko A eta B euskarrietako erreakzioak kalkulatuko dira. A eta B euskarrietan egongo diren erreakzio totalak ezagutzeko plano horizontaleko pausu bakoitzeko erreakzioak konstanteak diren plano bertikalekoekin bektorialki batu beharko dira. 6.TAULAN erakusten dira batuketa egin eta geroko euskarri bakoitzeko erreakzio totalak. (RBtot-en osagai bertikala negatiboa dela jakinda) Errodamenduen aukeraketa egiteko ISO 76 eta ISO 281 arauak oinarritzat hartu behar dira, arau hauetan errodamenduen kargen kalkulua, bizitza nominalaren kalkulua eta errodamenduen kapazitatea zehazten baitute. Euskarrietako errodamenduak errodilo zilindrikodun errodamendu oszilakorrak izango dira ardatzak A eta B euskarrietan izango dituen biraketak jasan ahal izateko. Bi euskarriak jasan beharko dituzten kargak antzeko magnitudea izango dutenez A-n eta B- n errodamendu eta errodamendu euskarri bera jarriko dira diseinua sinplifikatzeko asmoz. Errodamenduen aukeraketarako, aurreko ataletan bezala euskarri bakoitzerako 𝐶 karga kapazitate dinamikoa kalkulatuko da. Ondoren, kalkulatutako karga kapazitate handiena jasango duen errodamenduak aukeratuko dira. 𝐶 = 𝐹𝑒 · 𝐿10 1 𝑎 67.Ekuazioa 𝐿10 balioa bola bidezko eta errodilo zilindriko bidezko errodamenduetan: 𝐿10 = 𝐿 0,02 + 4,439 · [ln (1 𝑅)] 1 1,483 68.Ekuazioa Errodamenduen bizitza nominala 𝐿10 kalkulatzeko, lehenengo, errodamenduen 𝐿 iraupena (bizitza erabilgarrian zehar emango duten bira kopurua) eta ardatzaren 69.Ekuazioa 𝑎 eta 7.TAULA-ko datuak 69.Ekuazioan ordezkatuz: 𝐹𝑒𝐴 = 26764𝑁 = 26,76 𝐾𝑁 70.Ekuazioa. 𝑎 eta 8.TAULA-ko datuak 69.Ekuazioan ordezkatuz: 𝐹𝑒𝐵 = 20354 𝑁 = 20,35 𝐾𝑁 Aukeratutako errodamenduaren karga kapazitatea kalkulatutakoa baino askoz handiagoa denez, errodamenduen iraupena 45.000 ordu baino handiagoa izango da. Eskaria: A euskarria: Alde batean euskarri itxia, 23222ESK.TVPB errodilo zilindrikodun errodamendu oszilakorra errodamendu askea bezala, muntaketa zorroa eta espain bikoitzeko obturazioa. 3.2.3.5 Deflexioekiko diseinua Atal honetan, kargak direla eta ardatzak euskarrietan izango dituen biraketak eta C eta D puntuetako geziak kalkulatuko dira Mohr teoremak erabilita. Kargak ardatz bertikalean eta horizontalean egongo direnez plano bakoitzeko kalkuluak egin eta gero erresultantea kalkulatuko da gainezarmena aplikatuz. Lehenengo, C eta D puntuetan aplikatutako kargak eragiten dituzten deflekzioen adierazpen orokorrak kalkulatuko dira. Ondoren, adierazpen orokor horiek plano bertikal edo horizontalerako aplikagarriak izango dira. 3.2.3.5.1 D puntuaren gaineko kargak eragindako deflexioak Ikusi 73. Irudia. 71.Ekuazioa 72.Ekuazioa 3.2.3.5.5 Biraketak guztira FAG errodamendu oszilakorren katalogoaren arabera, errodamenduak eta inguruko elementuak baldintza arruntetan jasan dezaketen biraketa maximoa 0.5°-koa da. Hortaz, euskarrietan biraketa maxima hori baino txikiagoa izatea egiaztatuko da. Bi euskarrietako biraketa totalak biraketa maximoaren azpitik egongo dira beraz euskarrietako biraketak onargarriak izango dira. 3.2.3.6 Bibrazioekiko diseinua Ardatzaren diseinua bribrazioekiko egokia izateko ardatzaren biraketa abiadura ardatzaren biraketa abiadura kritikoa baino askoz baxuagoa (erdia edo herena) izan behar da. Abiadura tangentzial maximoa eta danborraren erradioa ezagututa, ardatzaren abiadura maximoa: 𝜔𝑎𝑟𝑑𝑎𝑡𝑧𝑎 = 250 𝐾𝑚/ℎ 1707 2 · 10−6 · 1ℎ 3600 𝑠 = 81,36 𝑟𝑎𝑑/𝑠 Ardatzean abiadura kritikoa horretan elementu bakarra muntatuta dagoenean: Danborraren pisuak C puntuan eragindako gezia 𝑦𝑐 kalkulatzeko 75.Ekuazioa erabiliko da. Danborraren pisua, 75. Irudia. 𝑃𝑑 = 1600 · 9,81 = 15696 𝑁 Ardatzaren abiadura maximoa, horren abiadura kritikoa baino askoz baxuagoa da, beraz, ardatza bibrazioekiko ondo diseinatuta egongo da. 3.2.4 Motor euslearen EFM analisia Plaka doitzailea eta lau haga hariztatuak osatuko duten multzoa motor euslea izango da. Lau haga harituak egiturari soldatuta egongo dira eta motorra lau torlojuren bidez plaka doitzaileari lotuta egongo da. Haga hariztatuak DIN 975 56-ko metrikakoak izango dira. Motorrak plaka doitzailearekin izango dituen kontaktu puntuak indar puntualtzat hartuko dira. Modu honetara, kalkulu sinplifikatu eta kontserbakorra egingo da. Geometria eta aztertu beharreko karga kasuaren dela eta, kalkuluak azkartzeko helburuz, ANSYS bidezko analisia egingo da. Proiektu honetako kalkuluen atal honetan, ANSYS programaren bidez egindako analisi honen pausu guztiak deskribatuko dira. Aurrera eramango den erresistentzia analisia, analisi estatiko estrukturala izango da. Plaka doitzailea, ST 37-2 altzairuz egingo da. EFM analisian plaka doitzailea eta zutabe bezalako haga harituak multzo bezala analizatuko dira, analisirako biak ST 37-2 altzairuzkoak suposatuko dira naiz eta haga harituen altzairuaren erresistentzia askoz handiagoa izan. 𝑆𝑇 37 − 2 → 𝜎𝑦𝑝 = 360 𝑀𝑃𝑎 analisirako ez da kontutan izango. Haga ahariztatuak zutabetxoak bezala analizatuko dira eta plakaren eta zutabetxoen arteko kontaktua puntuala suposatuko da. Analisian, plaka eta zutabetxoak bi elementu desberdin izango dira. Plaka lodiera txikiko elementua izango denez (5 cm) "Shell" motako elementua izango da eta zutabetxoak berriz "beam" elementuak izango dira (54 mm-tako lodiera eta 300 mm-tako luzera), 77. Irudia. 3.2.4.2 Sareketa Ondoren, sarea osatuko duten elementuen tamaina definituko da. Zehaztasuna, neurri baten, alde batera utzita eta koste konputazionala murrizteko, elementuen tamaina egokia aukeratzen da, 78. Irudia. 3.2.4.3 Inguru baldintzak Behin saretuta, piezaren elementu baldintzak ezarri behar dira. Kasu honetan, zutabetxoak egiturara soldatuta joango direnez, puntu horietan desplazamenduak eta biraketak norabide guztietan mugatu beharko dira 3.2.4.4 Kargak Motor eusleak motorraren bitartez uhalen tentsioa, motorraren pisua eta momentu tortsore maximoak eragindako indarrak jasan beharko ditu. 3.2.4.4.1 Momentu maximoa eta motorraren pisua eragindako indarra Indar hauen balioa kalkulatzeko "WEG guia para fijación de motores eléctricos" katalogoa erabiliko da. Motorraren muntaian erabilitako torlojuak eta oinarria, sor daitezken zirkuitu laburreko bat-bateko momentu tortsore maximoak jasateko dimentsionatu behar dira. Plaka doitzailearen gaineko esfortzuak, 79. Irudia. Esfortzu maximoak hurrengo adierzapenen arabera kalkuladaitezke, aurreko irudian azaltzen den moduan, indar positiboak berantzako norabidea izango dute. 80.irudiko B C eta E kotak 50.irudian erakusten dira. Motorraren ardatzean mihiztatuta joango den polearen zabalera 120 mm-koa da, uhalen tentsioa polearen erdian zentratuko da. Motorra norabide longitudinalean simetrikoa denez, bi aldeetako erreakzioak berdinak izango dira beraz uhalen tentsioaren erdia erabiliko da indarrak kalkulatzeko. 𝐵 = 457 𝑚𝑚 𝐶 = 216 𝑚𝑚 𝐸 = 170 𝑚𝑚 𝑃𝑜𝑙𝑒𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑧𝑎𝑏𝑎𝑙𝑒𝑟𝑎 → 120𝑚𝑚 81.irudian, P uhalen tentsioaren erdia izanda izanda, momentuen batukaria A puntuan eta indarren batukaria aplikatuz, Uhalen tentsioak A eta B euskarrietan eragindako erreakzioak: 𝑅𝐴 = −3618,8 𝑁 𝑅𝐵 = 8691,8 𝑁 3.2.4.5 Emaitzak Emaitzak analizatzeko elementu bakoitza banaka analizatuko da, plaka alde batetik eta zutabeak bestetik. Plakaren Von Mises tentsio baliokidea, 83. Irudia. 3.2.4.6 Ondorioak Agertzen diren gune kritikoenek jasan beharko dituzten tentsioen balioek ez dira isurpen tentsiora heltzen. Hala ere, analisirako erabili den sarea ez denez gehiegi findu, zonalde kritikoetan balio maximo erreala pixka bat alda daiteke. Plakaren eta haga hariztatuen lodiera txikitu ahalko genituzke, sortutako tentsioak isurpen tentsiotik oso urrun daudelako, eta hauek isurpenera gehiago hurbiltzea ahalbidetuz egituraren efizientzia handituko luke. Hala ere, abantaila bakarrak pisuaren murriztea eta prezioaren gutxitzea izango lirateke, eta egoera idealarekiko hauen igoera arbuiagarritzat kontsideratu den geroztik, dimentsio hauekin uztea erabaki da. Gainera, plakaren deformazioak oso txikiak izateak abantaila txikia suposatzen du, poleen arteko distantziaren doiketa edozein momentutan konstantea mantenduko da eta. Era honetan, transmisioaren elementuak ez dute deformazio eta beraz, tentsio ghigarririk jasan beharko. Arrazoi horiek guztiengatik, analisia onargarritzat hartuko da.
science
addi-60d04190c15e
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30310
Pneumatikoen errodadura saiakuntza bankua
Padrones Ligero, Julen
2018-12-12
5.1.1 Helburua Baldintzen agiria den dokumentu honen helburua, proiektuan finkatu diren baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak zehaztea da. Baita ere, makinaren diseinu, kudeaketa eta funtzionamendu egokia izateko jarraitu beharreko baldintzak zehazten dira. Proiektuaren diseinuari buruz desadostasunak izanez gero, eta ondorioz aldaketak egin nahi izanez gero, proiektugilearen adostasun sinatua izan beharko da. Adostasunik gabeko edonolako aldaketaren ondorioen erantzule aldaketaren egilea izango da. Agiri honetan ez dira makinaren eraikuntzarako materialen eta elementuen zehaztasun guztiak definituko. Bezeroaren beharrizana izango da elementu guzti horiek betebeharreko arauak betetzen dituztela ziurtatzea. 5.1.2 Argitaratze data Pneumatikoen errodadura saiakuntza-bankuaren diseinuari dagokion baldintzen agiria Bilbon 2018ko azaroaren 12an argitaratu da. 5.1.3 Hedadura Agiri honetan baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak azalduko dira. Baldintza teknikoen artean, lehengaiak, fabrikazioa eta muntaketa aurkitzen dira. Baldintza ekonomikoetan neurketa eta ordainketa sistemak azalduko dira. Baldintza administratiboak berriz, kontratu onespen eta desadostasun prozedura eskubideak argibidetuko ditu. 5.1.3.1 Proiektuaren dokumentuak Dokumentazioari buruzko araudia: - Dokumentuen ezaugarriak UNE 1-027-95 - Marrazketaren oinarriak - Soldaduraren irudikapen sinbolikoa 5.2 BEREZKO BALDINTZAK 5.2.1 Baldintza teknikoak Makina osatuko duten elementuak 3.Dokumentuan "KALKULUAK" azaldutako eta analizatutako balditzak betetzeko, 4. Dokumentuan "PLANOAK" erakusten diren baldintzak guztiak bete behar dira. Osagai komertzialen kasuan, fabrikante bakoitzak eskatutako baldintzak betearazi beharko dira. Kalkuluen ataleko prozedurak "KALKULUAK" dokumentuan nabarmendutakoak izango dira. Proiektua gauzatzeko jarraitu beharreko prozedura hauek ezingo dira Kontratistarengatik moldatuak izango lehenagoko baimenik gabe. Fabrikatzaileak materialen, lanabesen, frogapenen eta abarren txosten teknikoa beharko ditu hala eskatzen bada. Modu honetan, produktuaren aspektu guztiak behar bezala kontrolatuta egongo dira eta fabrikazio eta muntaketa prozesuen egokitasuna bermatuko da. 5.2.1.1 Materialen ezaugarriak Atal honetan proiektua gauzatzeko diseinatu diren elementuen materiala eta haien ezaugarriak azaltzen dira. Materialen ezaugarriak aurkezterakoan, osagaia horren eta materialen aspektu desberdinak kontuan izan behar dira, ala nola, jasango dituen kargak, funtzioa edo bizitza erabilgarria. Orokorrean, aurretik izandako esperientziak oinarritzat hartuko dira eta ohiko material eta akabera normalizatuak erabiliko dira, ekoizpen kostuak murriztuz. - F112 (AISI 1060 - F1120) - ( Txabeta) UNE 36011-12 araberako konformatzeko erraza den altzairua da. Hotzean egindako lanen aurrean erantzukizun ona erakusten du. Soldagarritasunarentzako egokia da, zailtasun handiko eta erresistentzi mekaniko baxua duenez makinariarentzako diren elementuentzako egokia da. 111 HB gogortasuna du, 205 𝑀𝑃𝑎 fluentzi esfortzukoa eta 380 𝑀𝑃𝑎 esfortzu maximokoa. ingurukoa. Gogortasuna 335 HBW–ekoa da eta bere dentsitatea 𝜌 = 858 𝑔𝑟/𝑐𝑚3 da. - F3404 (AISI 420) (Segurtasun eraztuna) UNE 36011-12 araberako laminatutako altzairu herdoilgaitza DIN 17222 izenekoa arau horren arabera, harikortasun altuko altzairuak dira,. Korrosioarekiko erresistentzi ona du, gogortua, ondoren arteztua eta azkenik leuntzen denean. Isurpen erresistentzia 𝜎𝑦𝑝 = 345 𝑀𝑃𝑎 da eta erresistentzi maximoa 𝜎𝑢 = 690 𝑀𝑃𝑎. 200 𝐺𝑃𝑎 elastikotasun modulua du eta 235 Brinell gogortasuna. Propietate kimikoak hauek dira ehunekoetan (%): -F114 (F1140) (Palanka besoa) Karbono altzairu honek UNE 36011-12 araberakoa eta DIN arauaren arabera CK45 izendapenaren arabera ezagutzen dena, karga handiak jasaten dituen pieza da, erresistentzia handiko materiala, 𝜎𝑦𝑝 = 650 − 800 𝑁 𝑚𝑚2 ⁄ batez besteko erresistentzia duena. Bere fluentzia limitea 30 kg/mm2 izango da. handiko lanetan egongo diren piezentzako erabiltzen da. Esfortzu dinamiko altuak jasateko gai den materiala da ondorioz, sekzio handiko eta eskaera mekaniko altuko piezentzako erabiltzen da. Propietate fisiko aldetik, fluentzi limitea 𝜎𝑦𝑝 = 726 𝑀𝑃𝑎 da eta haustura limitea 𝜎𝑢 = 1.030 𝑀𝑃𝑎. Brinell gogortasuna 300/350 da eta konposizio kimikoa honakoa da: Palanka besoak gurpilaren ahokaleku izango den ardatzaren puntuan 80Kn karga jasan beharko du. Pieza desberdinen arteko soldaduraz osatuta egongo da. Pieza hau 100 urtetako biziraupena izateko diseinatu da. Esfortzu flektoreak eta tortsoreak jasan beharko ditu. Palanka besoa eraikitzeko erabiliko den materiala F1140 altzairua izango da. Bere ezaugarri mekanikoak 5.2.1.1. atalean zehaztu dira. Diseinuari buruzko xehetasun gehiagorako ikusi 3.DOKUMENTUKO "KALKULUAK" 3.1.1.2 azpiatala. Geometriari eta horri buruzko ezaugarri zehatzetarako ikusi 4.DOKUMENTUKO "PLANOAK" P11 pLanoa. -Ardatzak Gurpilaren ardatza, gurpilaren kargak eragindako esfortzuak jasan beharko du. Mutur batean gurpila mihiztatzeko kokalekua eta bestean balaztaren diskoa mihiztatzeko lekua du. Ardatzak momentu flektore bat jasan beharko du. Danborraren ardatzak ere gurpilaren kargak eragindako esfortzua eta uhalen tentsioa eragindako esfortzua jasan beharko du. Ardatzetako errodamenduen kokalekuetan perdoiak exijitzen duten gainazal kalitateak aplikatuko dira, N7-ko hain zuzen. Gainazal akabera orokorra N9 izango da. Perdoi geometrikoei dagokionez, zilindrikotasuna eta biribiltasuna bermatu behar da errodamenduak egongo diren lekuetan. Zehaztasun gehiagorako ikusi 4.Dokumentuko "PLANOAK" P03, P08 eta P09 planoak. -Elementu komertzialak: Elementu komertzialei dagokienez bakoitzaren xehetasunak berezko katalogoetan aurkitzen dira. Horien aukeraketa eta diseinuari buruzko zehaztasunak ikusteko 3.Dokumentura "KALKULUAK" jo. Palanka besoa osatuko duten soldatutako elementu (piezak eta plakak) guztiak, WSD-E 7016 elektrodo bidez soldatuko dira. Batuko diren elementuen sekzio tamaina berdineko kordoi sekzioa egingo da, barneratze osoko soldadura. Gehitutako material honek, batuko diren piezak baino limite elastiko altuagoa izango du. Soldaduraren prozedura aurrera eramateko 3.DOKUMENTUKO 3.1.1.1 azpiatalen erakusten diren zehaztapenak eta 4.DOKUMENTUKO P11 planoan azaltzen diren indikazioak eta kotak jarraitu behar dira. Erabiliko diren errodamenduak, boladun eta zilindrikodunak gurpilaren ardatzean, eta oszilakorrak danborraren ardatzean eta bermapuntuaren ardatzean. Euskarrien eta ardatzen diseinuak errodamendu mota eta horien aukeraketa guztiz balditzatzen dute. Proiekturako aukeratu direnak honakoak dira: - FAG Errodamendu oszilakorra eta errodamendu euskarria: SNV 200 - 23222ESK.TVPB - FAG Errodamendu oszilakorra eta errodamendu euskarria: SNV 180 21317 – E1K.TVPB - SKF: Boladun Errodamendua SKF 2Z6222-2Z - SKF: Errodilo zilindrikodun Errodamendua SKF NUNU 222 EC - SKF: Errodilo zilindrikodun Errodamendua SKF NUNU 221 EC 5.2.1.3.2 Eragingailu elektrikoa Bezeroaren exijentziak betetzen dituen eragingailu elektrikoa aukeratu da. Ezaugarri zehatzak 3.DOKUMENTUKO 3.2.1 azpiatalean zehazten dira: - SKF eragingailu elektrikoa: M2QA 31554A 3GQA 312 Txabetak danborraren ardatzera potentzia transmititzeko eta gurpilaren ardatzean balaztatze momentua transmititzeko erabiliko dira. - Danborraren ardatzaren txabeta: DIN 6885-1 B B 25 x 14 x 110 Gurpilaren ardatzaren txabeta: DIN 6885-1 A A 20 x 12 x 56 5.2.1.3.4 Torlojuak Torlojuak hexagonalak izango dira altzairuzkoak 12.9 kalitatekoak F-1100 altzairua. Torloju desberdinak erabiliko dira neurri hauetakoak: - Torlojuak: ISO 4016 – M27 x 140 - Torlojuak: DIN 933 – M24 x 90 - Torlojuak: ISO 4015 – M12 x 55 - Torlojuak: DIN 931 – 1 M24 x 95 5.2.1.3.5 Azkoinak eta zirrindolak Segurtasun azkoinak errodamenduak "pakete" erara lan egiteko eta horien finkotasuna eta sendotasuna ziurtatzeko erabili dira. Segurtasun azkoina DIN 981 KM 21. Segurtasun azkoina DIN 981 KM 22. 5.2.1.4.1 Tolerantziak Baimendutako tolerantziak, 4.DOKUMENTUAN Planoetan erakusten direnak dira. Dimentsio tolerantziei dagokionez, oinarrizko dimentsioen tolerantziak zehaztuko dira. Tolerantziekin arazoak izanez gero, aldaketak egin baino lehen proiektugileari jakinaraziko zaio. Planoan kotak aurkeztuta egon beharko dira eta muntaketa ondoren konprobatu beharko dira. Makinaren eta horren pieza bakoitzaren funtzionamendu egokia ontaktu gauinazalen arteko akaberren menpekoa izango da. 4.DOKUMENTUAN agertzen diren akabera minimoak errespetatu behar dira Makinaren mutaketa puntuz puntu azalduko da. Ezinbestekoa izango da makinaren muntaketa aurrera eramateko 4.Dokumentua eskuarri izatea. Abiadura estazioa: 1. Danborraren ardatzean Danborra lehenengo eta errodamenduak bigarrenez mihiztatu. 2. Aurreko multzoa SNV 200 errodamendu euskarrietan muntatu, hauek itxi eta egituran 3. Txabeta lehenengo, zorro konikoa 4545 bigarrenez eta polea gidatua danborraren ardatzean mihiztatu. 4. DIN 975 – M56 4 haga hariztatuak egituran soldatu. 5. DIN 125 – 1 A A 57 Zirrindolak eta ISO 4032 – M56 Azkoinak eta Plaka doitzailea haga hariztatuetan mihiztatu. 6. Motore elektrikoan zorro konikoa eta polea gidaria mihiztatu. 7. Motore elektrikoa plaka doitzailean kokatu. 8. Uhalak mihiztatu eta transmisioa teinkatu, ikusi 4.Dokumentuko P02 planoa. Karga estazioa: 1. Bermapuntuaren euskarriak eta bermapuntuaren ardatza, palanka bermapuntuaren ahokalekuan kokatu. 2. Palanka besoaren soldadurra egin. 3. Errodamendu oszilakorrak bermapuntuaren ardatzean kokatu. 4. Multzo osoa SNV 180 errodamendu euskarrietan kokatu eta horiek karro mugikorrean kokatu. 5. Eragingailu lineala, muturraren bitartez karro mugikorrera mihiztatu. 6. Gurpilaren ardatzean, Tapa "1" eta A euskarriko elementuak mihiztatu. 7. Aurreko multzoa palanka besoaren ahokalekuan mihiztatu. 8. Gurpilaren ardatzaren B euskarriko elementuak mihiztatu. 9. Tapa "2" lehengo, txabeta eta balazta diskoa bigarrenez eta balazta azkenik mihiztatu. 5.2.2 Baldintza ekonomikoak 5.2.2.1 Fidantza  Lanen hasiera baino lehen, kontratistak lanari aurre egiteko gai izango dela beharrezkoak diren bankuko dokumentu guztiak aurkeztuko ditu.  Fidantza bat zehaztuko da proiektua baliotzerakoan, bezeroak proiektua atzera bota ez dezan.  Fidantzaren balioa proiektuaren aurrekontu osoan zehaztutako kantitatearen %12 izango da eta bezeroarekin adostuta egon beharko da. 5.2.2.2 Asegurua  Proiektuaren zuzendariak aseguruen polizak dituela egiaztatu behar ditu, fabrikatzaileak edo bezeroari erakusteko hauek eskatuz gero, kopia bana emanez.  Aseguru etxeen aukeraketa eroslearen eta proiektugilearen artean adostuko da, aurretik proiektugileak kalteekiko babesa izateko aseguru etxe bat aukeratua ez badu. 5.2.2.3 Isunak  Makinaren entregari dagokionez, fabrikatzailea entregan atzeratuz gero, bezeroari instalazioaren prezio totalaren %1 ordainduko dio isun giza, eta aste beteko atzerapen bakoitzagatik beste %5-eko isuna jarriko da.  Zuzendaritzak garantia teknologikoak ez betetzeagatik erosleari, gehienez, prezio totalaren %10a ordainduko dio, kopurua ordainketari kenduko zaiolarik.  Akatsak direla eta proiektugileak egindako ordainketagatik erosleak instalazioa onartu beharko du eta behin-behineko harrera akta sinatu beharko du.  Fabrikatzaileak arestian aipatutako atalak ez betetzeagatik, Erosleak aplika diezaiokeen isun maximoa ez da prezio osoaren %10a baino handiagoa izango.  Lortu beharko litzatekeen eta bukaerarako produktuaren artean kontraesanak aurkituz gero, eta fabrikatzaileak eginiko hobekuntza teknologikoak badira, sorturiko gastuak bere gain hartuko ditu.  Baldintza teknikoetan zehaztutakoarekin zerikusia duten akatsak aurkituz gero, bezeroarentzat onargarriak direnak, akastun material edo osagai horien onarpena fabrikatzaileari proposa diezaioke.  Akatsak aurkituz gero eskuraturiko materialean, babes txar baten ondoriozkoak, estaldura edo bukaera akatsak, etab. bezerok horien zuzenketak garantiaren barruan sar ditzake. 5.2.2.5 Garantia  Produktua hasierako behar diren frogak egiteko, hilabete bateko (30 egun) epea izango da, eta hilabete hori pasata urte baten barruan, fabrikatzaileak fabrikazio arrazoiengatik eman diren arazoak konpondu beharko ditu.  Garantiak, plano eta zehaztapenetan adierazi diren moduan, akatsak dituzten piezen gauzatzea eta birkokapena barnean hartzen ditu. Kasu honetan, tekniko batek burutuko du lan hori eta pertsona beraren, erreminten eta egindako lanaren kostua dohainik izango da bezeroarentzako. Baimenduta ez dagoen pertsonal batengatik manipulatua izanez gero, bezeroa izango da kostuei aurre egin behar izango diona.  Funtzionamendu egokia eta kalitatea ziurtatu beharko da instalaziotik 2 urtera eta tarte horretan gertatzen diren kalteak bere baitan hartuko ditu. 5.2.2.6 Ordainketa  Prezioa finkatuta dagoenean, bezeroak lau epe desberdinetan burutuko ditu ordainketak: 1- Koste totalaren %20 eskaera onartuta dagoenean 4- Koste totalaren %5 proiektua bukatzerakoan eta beharrezkoak diren frogapenak eginda daudenean. 5.2.3 Baldintza administratiboak 5.2.3.1 Plangintza  Fabrikatzaileak 20 egunetako epean, sistema gauzatzeko plangintza aurkeztuko du, proiektuaren atal desberdinen iraupenak eta epeak aurreikusiz. Plan horrek ondorengo urratsak betetzeko datak izango ditu: -Mekanizazioa  Fabrikatzaileak entregarako atzerapen bat aurreikusten badu, idatziz 10 egunetako epe batean jakinarazi beharko dio proiektugileari eta bezeroari. 5.2.3.2 Proiektuaren zuzendaritza  Proiektuaren zuzendariaren betebeharrak, hauek izango dira. - Erosleak adierazitako ideiak langileagoari adieraztea - Baldintzen agiriaren arabera lanak burutzen direla ziurtatzea - Saltzailearen eginbeharrak beteko direla kontrolatu Materialaren eta ekipoen erabilpen egokia egiten dela ziurtatzea - Proiektuaren inguruko eremuaren garbitasuna eta ordena zaintzen dela ziurtatzea - Espero ez daitezkeen larrialdien artean neurri egokiak hartzea Segurtasun araudi orokorra errespetatzen direla ziurtatzea - Gertatutako istripuak eta ezustekoak, bezeroari jakinaraztea - Bezeroei istripuetako aseguru etxeen sinestamenduak eta beharreko informazioa ematea  Proiektu zuzendaria ez badago, ordezkoa izango da arduraduna. 5.2.3.3 Proiektuaren gauzatzea  Fabrikatzaileak kontratuan adierazitako egunean hasi beharko ditu lanak, adierazitako mugen barruan bukatzeko garatuko dituelarik.  Fabrikatzaileak ezingo du gastuen gehikuntza suposatuko duen lan edo ekintzen aldaketarik gauzatuko lehenik proiektugileari eta bezeroari jakinarazi gabe.  Fabrikatzailearentzat derrigorrezkoa izango da, makinaren gauzatze egokirako beharrezkoa dena egitea, nahiz eta baldintza teknikoen agirian ez adierazi.  Fabrikazio tailerretan burutu beharko diren entregaren aurretiko probak, kontratuaren barnean egongo dira. Martxan jartzeko unerako bezeroak fabrikatzailea etortzea eskatuz gero, behar duen pertsonala berak fakturatuko du. 5.2.3.4 Entrega  Produktua bukatzerakoan eta behar izan diren froga guztiak egin ondoren, eskatutako kantitatea bezeroari bidaliko zaizkio. Bidalketa kamioi bidez egingo da, eta honen muntaketa eginda dagoenean, produktuarekiko erantzukizuna, kamioiaren enpresa eta erabiltzailearen ardura izango da. bertan, bezeroek produktua manipulatzeko modua espezifikatuta edukiko du eta arazorik egotekotan, fabrikatzaileak ez du produktuaren egoeran erantzukizunik izango.  Bezeroak behar izanez gero, kontsideratzen dituen aparteko frogak edo entseguak egin ditzake eta horiek gaindituz gero, fabrikatzaileak ez du garantian jarritakoa baino erantzukizun gehiagorik izango. 5.2.3.5 Kontratuaren deuseztatzea  Kontratua deuseztatzearen arraioak, honakoak izango dira: - Kontratuan finkatutako baldintzak ez betetzea - Fabrikazio epeak ez betetzea - Kontratuaren aldatzea edo prezioa %7 igoera edukitzea - Enpresa fabrikatzailearen porrota - Proiektu zuzendariaren heriotza
science
addi-713e97f9686f
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30310
Pneumatikoen errodadura saiakuntza bankua
Padrones Ligero, Julen
2018-12-12
1.2 Kalkulu faseko kosteak Pneumatikoen errodadura saiakuntza bankuaren diseinua aurrera eramateko beharrezkoa izan den denbora estimatu da. Diseinuaz aparte, proiektua gauzatzeko sortu diren dokumentuak ere kontutan hartu dira. Eginkizunaren deskribapena Langilea €/h h Prezioa (€) Kalkuluen gauzatzea - Karga analisia - Elementu ez komertzialen diseinua - Elementu komertzialen diseinu eta aukeraketa Ingeniari mekanikoa 13 900 11.700 Txostenen gauzatzea -Fabrikazio planoak - Txosten teknikoa 250 3.250 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2018ko azaroa 4 1.3 Diseinu faseko kosteak: Atal honetan diseinu faseko kosteak aurkezten dira, hau da, diseinua egin aurretiko informazio bilkuran erabilitako denbora, diseinu berean erabilitako denbora eta 3D modeloa eta planoak egiteko erabilitako denbora analizatzen da. Eginkizunaren deskribapena Langilea €/h h Prezioa (€) Diseinuaren azterketa - Informazio bilkura. - Aurreproiektua eta bideragarritasuna. - Elementuen azterketa Ingeniari mekanikoa 13 100 1.300 3D eta 2D diseinua - Osagai bakoitzaren 3D modeloaren gauzatzea. - 3D multzoaren osaketa. - Fabrikazio mekanikoko planoen gauzatzea. 180 2.340 Lehengai eta fabrikazio prozesuen kostua: Hogeita hamar mila zazpiehun eta hogeita hamazazpi koma zero bat euro . Bilbon, 2018ko azaroaren 7an
science
addi-b89f3dbc5a85
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30310
Pneumatikoen errodadura saiakuntza bankua
Padrones Ligero, Julen
2018-12-12
GARRANTZIA DUTEN AZTERLANAK Bilboko Ingeniaritza Eskola 2018ko azaroa 2 7.1 Segurtasun azterlanak Segurtasun azterlanak proiektua eraikitzeko eta erabiltzeko langileen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak eta irizpideak finkatzen ditu. Indarrean dagoen lan arriskuen prebentzio legearen araberako finkatuta dauden jarraibideak errespetatzea, langileen segurtasuna ziurtatuko du. Horiek proiektu honen exekuzioan aplikatuz agertu daitezkeen lan arriskuak aurreikusi eta hauek ekiditea lortuko da. Prebentzio legeak: - 31/1995 azaroak 8, Lan-arriskuen Prebentziorako Legea. - 485/1997 apirilak 14 Errege Dekretua, Lantokien Segurtasunaren Seinaleztapena. - 486/1997 apirilak 14Errege Dekretua, Lantokien Segurtasuna eta Osasuna - 1215/1997 uztaila 18 Errege Dekretua, Lan Ekipoen Erabilera. - UNE-EN ISO 12100:2012 Araua, Makinen Segurtasuna. Arriskuen Ebaluaziorako Oinarriak. GARRANTZIA DUTEN AZTERLANAK Bilboko Ingeniaritza Eskola 2018ko azaroa 3 7.2.2 Arrisku elektrikoa Elektrikoki aktiboak diren edo isolamendu faltagatik aktiboak bihurtzen diren elementuekin kontaktuan sartzean zauri larriak edo heriotza eman daiteke. Mota honetako istripuak ekiditeko 2.IRUDIKO antzeko seinalizazioak errespetatu behar dira eta lekuan derrigorrezkoak diren babes pertsonaleko ekipamendua eraman. GARRANTZIA DUTEN AZTERLANAK Bilboko Ingeniaritza Eskola 2018ko azaroa 4 7.2.4 Zaratengatiko arriskua Fabrikazio eta muntaian zehar erabilitako makinen funtzionamenduak eragindako zaraten edo bibrazioei lotutako arriskua da. Gortasuna, estresa eta arazo baskular eta neurologikoak agertu daitezke bibrazioengatik. Arrisku bereizgarria ez izateagatik, suposatzen duen arriskua handiagoa izaten da. Langileen eta lanean presente daudenen gain beti izaten du eragina. Bigente dauden arauen arabera, prebentzio arduradunak eta prebentzio sistema teknikoa ezarri behar da proiektuaren edozein lanetarako. Prebentzio arduradunen zereginak ondokoak dira: - Prebentzio plan eta programa eguneratuak diseinatzea eta aplikatzea. Tresneriekin edo makineriarekin sor ditzakeen arrisku posibleen azterketa eta segurtasunaren aldeko hobekuntzak egitea. Langile guztiak prebentzio plan eta sistemari buruzko formazio berritua izan beharko dute - Prebentzio planetako edozein aldaketa egin bahino lehen informazioa inplikatu guztien eskuetan egon beharko da. 7.3.1 Babes pertsonaleko ekipamendua Enpresak fabrikazio eta muntaian arituko diren langilei babes pertsonaleko ekipamendua errazteko eta horren erabilera egokia egitearen ardura izango du. Beharrezkoa den formazioa ere eskainiko du. Hona hemen ezagunenak diren babes pertsonaleko ekipamendua. Bestelako ekipamendurik behar izanez gero, prebentzioko arduradunen lana izango da horren balorazioa egitea.  Kaskoa.  Segurtasun betaurrekoak.  Segurtasun aurikularrak.  Lanerako arropa.  Segurtasun eskularruak.  Segurtasun-antiestatiko oinetakoak. 5.IRUDIA. Babes pertsonaleko ekipamendua erabiltzeko seinalizazioa. Lantokian aurkitzen diren pertsona guztientzako (langile ala ez) derrigorrez eraman beharreko materiala izango da. Arautegiaren ez betetzeak berehalako isunen edo kaleratzeak izango dezake ondorio. 7.3.2 CE ZIURTAGIRIA Makina komertzialak oinarrizko segurtasun eta osasun baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duen prozedura da. Errodadura saiakuntza bankuak Europar Batasuneko CE ziurtagiria izan beharko du, produktuak segurtasun eta kalitate arauak betetzen dituela ziurtatzeko. Hau hórrela izanda produktua era legalean merkatura atera ahaal izango da. Produktuaren fabrikatzailea izango da CE ziurtagiria markatzeaz arduratuko dena. Fabrikatzailea ere izango da produktuak baldintza legalak betetzen dituela eta dokumentazioa egokia dela ziurtatuko duena, horretarako eginkizunak: 2. Ziurtagiriaren txosten teknikoa sortzea. 3. CE onespena sinatzea. Ziurtagiriak izan beharreko informazioa:  Fabrikatzailearen edo ordezkariaren izena eta helbidea.  Makinaren deskribapen zehatza.  Makinaren segurtasun osagaien funtzioa.  Adostutako neurriak eta zuzendaritza erreferentziak definituko dira.  Erakunde adituaren izena eta helbidea.  Produktuaren frogapenak egin dituen erakundearen izena eta helbidea.  Arauaren erreferentzia bere argitaratze datarekin adierazi beharko da (arau Europarra, arau Nazionala …).  Erabilitako arau espezifikoak zehaztuko dira eta arauak ez diren espezifikazio teknikoak azalduz.  Fabrikatzailearekin lotzeko izenpetzaile botereduna identifikatu behar da.  Sinadura eta data agertu behar dira. Makinaren erabilgarritasunaren adierazpen zehatza ez da beharrezkoa, adierazi behar den gauza bakarra, gutxieneko segurtasun baldintzak eta kalitatea, ala nola bizitza erabilgarri zehar funtzioak, betetzen dituztela erakustea. Horregatik adostasun adierazpena ezinbesteko da CE ziurtagiria eskuratzeko. Adostasunaren ebaluazio prozedura makina motaren araberakoa izango da. Makinaren zuzentasuna eta zehaztapenak betetzen direla frogatzeko, fabrikatzaileak zuzentasunaren ziurtagiri espezifikazio prozedurak jarraitzea ezinbestekoa izango da. Hiru prozedura mota daude makinaren segurtasun eta osasun ezaugarrien adostasuna ebaluatzeko: 1. Erakunde aditu batek, espediente eraikitze teknikoa jaso izanaren berri emango du. Erakundea berak, espedientea zaindu beharko du eta makina horren erantzukizuna, fabrikatzaileari egokituko zaio. Espediente teknikoa edozein aldaketa jasoz gero, erakundea jakinaraziko da aldaketa horietaz. 2. Erakunde adituak izango da egokitze ziurtagiria emango duena. Ziurtagiria emateko, erakundeak espediente teknikoa aztertuko du eta arauak betetzen direla ziurtatuko du. Fabrikatzaileak erantzukizun osoa izaten jarraituko du espediente teknikoko hutsegitekoak izan ezik. Espediente teknikoa edozein aldaketa jasoz gero, erakundea jakinaraziko da aldaketa horietaz. 3. Azken ebaluazioa CE tasa azterketan oinarritzen da.
science
addi-dc93f9de06e2
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30314
Smart lorategia hodeira konektatutako zehastasuneko nekazaritza sistema
Madariaga Asla, Mikel
2018-12-12
Lorategiaren kontrola airearen eta lurraren tenperatura eta hezetasunean oinarritzen da nagusiki. Denborarekin kontrolatzen diren prozesuak ere badaude, baina hauek ez dira kontrolekoak kontsideratzen, lazo itxiko sistema bat erabiltzen ez dutelako. Modu honetan, eragingailuak behar direnean soilik aktibatzen dira aldagaien irakurketaren arabera, hauek argia, haizagailua eta ur ponpa izanik. Arduinon inplementatutako programak, lorategiak modu adimentsu eta autonomoan lan egin dezan gaitzen du. Inplementazioari dagokionez, lehenago aipatutako sentsoreen irakurketa programatu da. PCB bat diseinatu eta fabrikatu da, konexio desberdinak eginez, kontaktu erroreak murriztuz ekipo fidagarriago bat lortuz eta itxura hobea emanez proiektuari. Geometria espezifikoa zuten pieza batzuk ere diseinatu eta fabrikatu dira 3D inpresioa erabiliz. Irudien zerrenda 1.irudia: Nekazaritza 2 irudia: Nkazaritzarako instalazioak 3. irudia: Marka komertziala 4. Irudia: Sistema adimentsua 5. irudia: Sistema osoaren funtzio diagrama 6. irudia: Aurduino txartela 7. irudia: DHT22 hezetasun eta tenperatura sentsorea 8. eta 9. irudiak: Ur maila sentsorea 10 irudia: Tenperatura sentsore digitala 11. eta 12. Irudiak: Lur hezetasun sentsore kapazitiboa 13. eta 14. Irudiak: DS3231 denbora errealeko erlojua 15. irudia: Argi iturria 16. eta 17. Irudiak: Haizagailua 18. irudia: Ur ponpa 19. eta 20. irudiak: DOGM128 pantaila matriziala 21. irudia: Egurrezko egitura 22. eta 23. irudiak: Oinarri bien diseinua 24. irudia: Argiaren besoa 25.irudia:3D fabrikazio prozesua 26. eta 27. Irudiak: Ur tankea 28. irudia: SPI errepresentazioa 29. irudia: I2C errepresentazioa 30. irudia: UART errepresentazioa 31. irudia: Elikadura iturri diagrama 32. irudia: Transformadorearen sekundarioa 33. irudia: Artezgailuaren irteera kondentsadorerik gabe 34. irudia: Iragazkiaren irteera karga gabe (zirkuitu irekia) 34. irudia: Iragazkiaren irteera gainkargarekin 35. irudia: Erregulatzailearen irteera karga gabe 36. irudia: Erregulatzailearen irteera kargarekin 37. irudia: PCB diseinua 38. irudia: Negatiboa 39. eta 40 irudiak: PCB-a errebelatuta eta atakatuta 41. irudia: Txartela amaituta 42. irudia: Programaren diagrama 43. irudia: Gantt diagrama 44.irudia: Gantt diagramaren planifikazioa Nekazaritza, gizakiak landu duen ekintzarik zaharrenetariko bat da. Adituek diotenez, K.a. 7000 urteraino datatzen diren adierazleak daude hau frogatzen dutenak. Ekintza hau hain zaharra eta hedatua izan arren, ez da honen inguruan aurrerapen teknologiko handirik edo berrikuntzarik egin. Horregatik hain zuzen ere, proiektu honetan berrikuntza hori bilatzen da. Elektronikari esker, ia edozein prozesu automatizatu daiteke, honen gainbegiratzea asko gutxituz edo guztiz ezabatuz. Prozesuaren zehaztasuna ere asko hobetzen da, honi esker emaitza hobeagoak lortuz bai produktuaren kalitatean, edo landaren plagak edo gaixotasunak ekidituz. Horretarako, automatizazio industriala eta IoT kontzeptuak erabili dira. Automatizazioaren bitartez, landareen hazkuntzarako behar den ureztatzea modu guztiz automatikoan egingo da. Horrez gain, sistema argiztatzeaz ere arduratuko da, horrela munduko edozein lekutan ahal izango da nekazaritza garatu, bizitzarako baldintza desegokiak badaude ere. Eta automatizazio prozesuan erabilitako datuak sarera igoko dira, hauen jarraipen bat egin ahal izateko eta honen arabera prozesua hobeto ulertzeko eta aldaketak egiteko behar izan ezkero. Ideia honen motibazioa, azken aldian modan jartzen hasi dira robotak eta sistema automatetatik dator. Sukaldeko robota adibidez, duela urte gutxi batzuk asmatu zen, eta oso harrera ona izan du erabiltzaileen eskutik. "Smartphone", "Smartwatch" eta antzerako gailuak ere gero ta gehiago ikusten dira merkatuan, hauen informazioaren kudeaketa aurreratuago bat eskaintzen dutelako, eta prezioak gero eta egiten ari direnez, pertsona gehiagorengana heltzen ari da teknologia hau. 1.irudia: Nekazaritza 2 irudia: Nkazaritzarako instalazioak Testuingurua Lan honetan landuko den ideia asmatuta dago jada, baina ez zaio existitzen diren produktuen ikuspegi berdina emango. Libelium edo Vinduino bezalako markak daude, zeinetan nekazaritza automatizatzea eta prozesuaren informazioa pilatzea bilatzen den. Hauek eskala handiko nekazaritza lantzen dute, eta egiten duten kontrolak ureztatzean bakarrik eragiten du. Hauek sistema modularrak dira, bezeroak produktuaren paketeak erosi ditzake uztaren tamainaren arabera, eta eskuzko ureztatzearen beharra kendu, nekazarien lan karga gutxituz. Metodo honekin produktuaren kalitatea apur bat handitzea lortzen da, landarak ez bait dira hain erraz gaixotuko ureztatze egokia bait dute. Horrez gain, ura aurreztea lortzen da, sistema hauekin zehaztasun handiz behar den ura soilik erabiltzen bait da. Lan honetan bestalde, Libelium edo Vinduino sistemek nekazaritza tradizionalarekiko eskaintzen dituzten abantailez gain, beste batzuk eskaintzen ditu. Gure sistemak duen planteamendua, eskala txikiagoko baina zehaztasun oso handiko prozesu bat da. Honek produkziorako (nekazaritza) edo ikerketarako balio du. Ikerketa aldetik, landarek behar duten bizitzeko baldintza desberdinak ikertu daitezke, adibidez, hauen hezetasun minimoaren limitea non dagoen frogatuz. Eta produkzio aldetik, sentikortasun handia duten landaren nekazaritza garatu daiteke, adibidez beraien ekosistematik kanpo dauden landaren nekazaritza. 3. irudia: Marka komertziala 4. Irudia: Sistema adimentsua Helburuak eta irismena Lorategi baten ingurunearen kontrola egitea eta ingurune honen egoeraren informazioa hodeira igotzea dira proiektu honen helburu nagusiak. Modu horretan, nekazaritzan ura aurreztuko da eta landarek osasun hobe bat izan dezaten bermatuko da. Horretarako azpi-helburu hauek finkatu dira:  Aireko eta lurreko tenperaturaren jarraipena egitea  Aireko eta lurreko hezetasunaren jarraipena egitea  Lurraren hezetasuna, aurretik adostutako balio batzuen barruan mantentzen duen ureztatze sistema garatzea  Denborarekin eta urtaroarekin kontrolatutako argiztatze sistema bat garatzea  Aireko hezetasuna eta tenperatura partzialki kontrolatzen dituen aireztatze sistema bat garatza  Automatizazioan landutako informazioa lainora igotzen duen sistema arin bat inplementatzea  Sistema fisiko guztia eusten duen egitura fabrikatzea  Zirkuitu inprimatu bat diseinatzea eta fabrikatzea konexio guztiak errazteko eta txukuntzeko  Sistema guztia elikatzeko elikadura iturri bat diseinatzea Lan honen gauzatzeak dakarren onura nabarmenena, egileak irabazi duen jakituria eta esperientzia direla. Honen bitarteaz, elektronikaren eta ingeniaritzaren inguruan hainbat arlo desberdin landu ditu eta graduan zehar ikasitakoa praktikan jarri du. Horrez gai, aipatzekoak dira dituen onura sozialak, ikerketa mailako onurak eta ekologikoak. Onura ekologikorik nabarmenena ura aurreztea da. Sistema honi esker ez da gehiegiz ureztatzen inoiz, honen kontrola oso zehatza baita. Modu horretan hobeto dosifikatzen da ura eta jende gehiagok erabili dezake eskasiarik egon gabe. Horrez gain, errazagoa da bizitzarako baldintza bortitzak dauden lekuetan nekazaritza garatzea. Honi esker zonaleko biodibertsitatea hobetzen da. Proiektu honetan bestalde, zehaztasun handiko nekazaritza lantzen da. Ureztatzeaz gain, airearen tenperatura, hezetasuna eta landareak jasotako argia ere kontrolatzen dira. Honela landareak bizitzeko behar dituen parametro guztiak kontrolpean daude. Modu honetan landareen saiakuntza egiteko sistema moduan erabili daiteke. Honi esker botanika eta biologiaren inguruan ikertu daiteke. Baldinten deskribapenari buruz, proiektuak izan behar dituen betebeharrak azaltzen dira. Hauek, adostutako helburuak bete ahal izateko bidea dira:  Denbora neurtzen duen gailu bat, naiz eta elikadurarik ez izan orduan mantentzen dena  Letra argiz informazioa bistaratu ahal izateko pantaila  Landare batek fotosintesia egin ahal izateko argiztatze sistema  Presio eta emari ertaina eskaintzen dituen ur ponpa  Airea mugitzeko gailu bat  Sistema osoa elikatzeko ahalmena duen elikadura iturria Alternatiben analisian nahi bezain beste sakondu daiteke, eta gauza askotan, maketa garatzeko orduan, diruak eta unibertsitatearen ekipoen kapazitateak jartzen du muga. Hortaz, hurrengo hiru gailuen analisia gauzatu da, hauen aukeraketa malguagoa delako eta asko eragiten dezaketelako osagai desberdinak erabiltzeak. 1. Tenperatura sentsorea Mikrokontrolagailu txartela aukeratzerakoan, bi txartel bakarrik konparatu dira. Finkatutako helburuak betetzeko txartelik egokienak direla ikusi da, hauek Wifi konexioa integratuta bait dute. Konplexutasun eta prezio kontuengatik, Arduino Yun txartela erabili da. Raspberry-ak prozesamendu potentzia askoz handiagoa du, hau datu pisutsuagoak eta komunikazio abiadura handiagoak behar diren kasuetarako dago pentsatuta. Pantailari buruz, ez da modelo konkretu bat aukeratu, honen mota desberdinak konparatu dira. Bi pantaila mota nagusi daude, "display" motakoak, hauek aurretik definitutako karaktereak bakarrik erakutsi ditzakete. Eta beste aldetik "pantaila matrizialak", hauek puntuz puntuko irudiak ere erakutsi ditzakete, normalean handiagoak izaten dira (lerro gehiago bistaratu daitezke) eta malgutasun handiagoa eskaintzen dute (irudiak edo diagramak bistaratu daitzeke) beste motakoak baino garestiagoak izan arren. Pantaila matriziala erabili da, apur bat garestiagoa izan arren, zerbitzu hobeagoa ematen duelako. Diagraman sistemaren funtzionamendua ikusten da. Mikrokontrolagailuak lazo itxiko kontrol sistema bat osatzen du, zeinetan termometro, higrometro eta erloju baten menpe, irteera batzuk kontrolatzen diren. Irteera hauek, argia, ureztatze ponpa eta haizagailua dira, eta kontrolatzen dituzten aldagaiak hezetasuna eta tenperatura dira. Argia ere kontrolatzen da, baina honek erlojuarekin funtzionatzen duenez, ez da lazo itxiko kontrol sistema bat kontsideratzen. Horrez gain, kontrolerako erabilitako informazioa (tenperatura, hezetasuna) erabiltzaileak ikusi ahal izateko bi bidetatik ateratzen da. Denbora errealean, pantailaren bitartez bistaratu daitezke dauden parametro guztiak. Eta periodikoki lainora igotzen dira Linux makina erabiliz. Lainora igotako datuekin grafikak egiten dira, hauek jarraipen bat egiteko edo ikerketarako erabili daitezke. Deskribapen teknikoa 1. Mikrokontrolagailua Arduino Yun mini bat erabiltzen da prozesu desberdinak kontrolatzeko. Txartel honek konektore batzuk ditu albo bietan sarrerak eta irteerak erraz konektatu ahal izateko. Bi nukleo nagusitan dago banatuta, mikrokontrolagailua eta linux makina. Mikrokontrolagailua, ATmega 32u4 bat da, honek sentsoreak edo bestelako osagaiak irakurtzen ditu, hauen seinalea moldatzen du (analogikoa bada), eta honen arabera irteerak eragiten ditu edo beste gailu batekin komunikatzen da, pantaila adibidez. Linux makina, Atheros ar9331 txartel bat da, hau datuak zerbitzarira igotzeko soilik erabiltzen da. Mikrokontrolagailuareki komunikatzen da serie portua erabiliz, eta honek bidalitako datuak igotzen ditu aurretik adostutako zerbitzari batera. Txartelaren dimentsioak 71.12mm luzera eta 22.86mm zabalera dira eta 16 gramo pisatzen ditu. 1.2. Atheros AR9331 Linux makina honek Wifi sareetara konektatzeko ahalmena du. Bere barne erlojuak 400 MHz-eko abiaduran oszilatzen du. 3.3 V-eko logikan lan egiten du. 16 MB-eko programa memoria du eta 64 MB-eko datu memoria (RAM). Mikrokontrolagailuarekin konektatzeko erabiltzen duen UART serie protokoloaz gain, Ethernet eta USB protokoloak jasaten ditu. Komunikazio protokolo horietaz gain, helburu orokorreko (GPIO) bi pin ditu (AR_GP7 eta AR_GP6), kanpoaldearekin konektatzeko erabiltzaileak behar izan ezkero. 2. Osagaiak Hauek dira Sistema osatzen duten atal desberdinak. Hiru multzotan daude banatuta, sarrerak, irteerak eta osagai fisikoak. 2.1. Sarrerak 1. DHT22 Hau aire tenperatura eta hezetasun sentsore digitala da. Aldagai bien informazioa hari bakarretik bidaltzen du. Erabiltzen duen komunikazio protokola 1-Wire da. Sentsore onek %0tik %100rainoko hezetasunak neurtu ditzake eta - 40ºC-tik 80ºC-rainoko tenperaturak neurtu ditzake. Zehaztasuna +-%2-koa da hezetasunean eta +-0.5ºC-koa tenperaturan, bereizmena bestalde +-%0.1 hezetasunean eta +-0.1ºC tenperaturan. 7. irudia: DHT22 hezetasun eta tenperatura sentsorea 2. Ur maila sentsorea Sentsore honek ur likidoa detektatzen du. Honen muturra urarekin kontaktuan badago, maila logiko altua ematen du irteeran, bestela baxua. X.x irudian ikusten den bezala, azalean zeuden osagai elektronikoak eta kontaktuak estali dira erretxinarekin, sentsorea guztiz isolatu ahal izateko uraren aurka. Sentsore honek ez du ur maila zehatz bat neurtzen, gutxi gora beherakoa da, horregatik, modu konkretu batean muntatu da zeinetan tankea ia hutsik dagoenean ematen den egoera aldaketa. 8. eta 9. irudiak: Ur maila sentsorea 3. Lur Tenperatura Termometro hau digitala da eta lurraren tenperatura neurtzeko erabiltzen da. 1-Wire komunikazio protokoloa erabiltzen du datuak bidaltzeko. Sentsore hau, TO-92 enkapsulatu batean dator txertatuta. Neurtu dezakeen tenperatura tartea - 55ºC-tik 125ºC-raino doa. Bereizmena +- 0.5ºC-takoa da, eta errorea ere, erabiliko den tenperatura tartean (-10ºC/85ºC) +-0.5ºC-takoa da. Tenperatura neurketa egiten denetik bidaltzen denera arte, bihurketa denbora bat itxaron behar da, fabrikatzailearen arabera 750ms gehienez. 10 irudia: Tenperatura sentsore digitala 4. Lur hezetasuna Sentsore hau SEN0193 motako lur hezetasun sentsore analogikoa da. Inguruan duen materialaren arabera aldatzen du bere irakurketa, berdin irakurtzen du airea, lurra edo ura izan. Horregaitik hain zuzen ere, kontuz izan behar da, eta ondo mapeatu behar dira baloreak, lurra guztiz lehor eta guztiz heze dagoen kasuetarako. Sentsore hau ez dago isolatura ur mailarena bezala, beraz kontuz izan behar da azalean dituen kontaktuak ura ez ikutzeko. 11. eta 12. Irudiak: Lur hezetasun sentsore kapazitiboa 5. Erlojua (DS3231) Gailu honek denbora neurtzen du modu jarraian. Pila bat du, elikaduratik deskonektatu arren ordua ez galtzeko. Pila bat izan arren, bateria aurrezteko, 5V-ekin elikatuko da sistema abian dagoenean. Mikrokontrolagailuarekin komunikatzeko erabiltzen duen protokola I2C da. Protokolo honetan, maisuak irakurtzen ditu datuak byte-etan multzokatuta, morroiaren erantzunik behar gabe. Erlojuaren memoria erregistroak 13 helbide ditu, bakoitzean byte bakarra sartuz. 13. eta 14. Irudiak: DS3231 denbora errealeko erlojua 2.2. Irteerak 1. Argia Bombila hau LED-etaz osatuta dago. 12V-tan elikatu behar da, berdin da korronte zuzena edo alternoa, eta 3W-eko potentzia xahutzen du. 270 lumeneko argi potentzia emititzen du, eta 48 LED indibidualez osotuta dago. 13mm-ko diametroa du eta 38mmko luzera. 15. irudia: Argi iturria 2. Haizagailua PC baten erabiltzen diren motako haizagailu arrunt bat da. 12V-ekin elikatu behar da (DC), eta 3W xahutzen ditu. Barnean helize bat du 7 palarekin, hauek fluidoa (airea) mugitzeaz arduratzen dira. Haizagailuaren egituraren dimentsioak 119mm x 119mm x 38.5mm dira. 16. eta 17. Irudiak: Haizagailua 3. Ur ponpa Ponpa hau QR30E modeloa da. 12V-ekin elikatu behar da (DC), eta 4.2W-eko potentzia xahutzen du. 3 metro ur zutabetako presio maximoa ematen du irteeran. Lortu dezaken emari maximoa 240l/h-takoa da, eta ponpatzen duen uraren tenperatura 60ºC baino txikiagoa izan behar da. Gailu hau isolatuta dagoenez, guztiz urperatu daiteke matxurarik izan gabe. 4. Pantaila (DOGM128) Pantaila hau matriziala da, puntuz puntuko irudikapenak egiten ditu, eta 128x64 pixel ditu guztira. Horri esker, karaktereez gain, irudiak edo diagramak erakutsi ditzake. Pantailaratzen diren irudiek edo karaktereek ez dute kolorerik, bakarrik ikusi daitezke pixelak piztuta (beltz), edo itzalita (ezer ez). SPI komunikazio protokoloa erabiltzen du datuak jasotzeko mikrokontrolagailutik. 3.3V-eko logika erabiltzen du, bestalde arduino txartelak 5V-eko logika erabiltzen du. Hau konpontzeko, HCF4050B bihurgailua (Buffer) erabiltzen da. Zirkuitu integratu honek 5V-eko mikrokontrolagailuaren logika, pantailaren 3.3V-eko logikara moldatzen du, bestela pantaila erre ahal izango litzateke edo txarto funtzionatu. 19. eta 20. irudiak: DOGM128 pantaila matriziala 2.3. Maketaren osagai fisikoak 1. Egitura 21. irudia: Egurrezko egitura Beharrizanen arabera, hiru pieza egin dira, erreleen euskarria, txartelaren oina eta argiaren euskarria. Lehenengo biak, zirkuitu laburrak edo nahigabeko kontaktuak ekiditeko eta muntaia txukunagoa izateko burutu dira. Hauek piezak beraien lekuan mantendu behar dituzte mekanikoki. Erreleen euskarrian, hauek bi zulotan sartzen dira tolerantzia txiki batekin, hau nahikoa da bi erreleak lekuan mantentzeko, eta oinari hau egiturara itsatsita dago. Txartelaren oinean, bestalde, beheko aldean izkina bat dago txartela finkatzeko, eta beste guztia inklinatuta dagoenez, pisua piezaren gainean oinarritzen da. Badaezpada, goiko aldea zinta zati batez lotuta dago, babes gehiago izateko, eta oinarria egiturara itsatsita dago erreleen euskarria bezala. Argiaren euskarria, bestalde, argi iturria egituraren erdialdean mantentzeko diseinatu da. Honek zulo bat du bonbila bertan sartzeko eta pieza osoan zehar jarraitzen du, kablea barrutik pasatzeko. Beste muturrean, hiru zulo ditu egiturari lotzeko torloiuen bidez, eta angelu batean amaitzen da haizagailuarekin topo ez egiteko. 25.irudia:3D fabrikazio prozesua 3. Ur tankea Ontzi hau, tupper komertzial bat, hau edukiontzi mota honek duen erabilgarritasunagaitik eta prezio baxiagatik aukeratu da. Ahalik eta ontzirik zapalena eta zabalena bilatu du, egituraren forma jakinda, honi gehien moldatzen zaion mota delako. 2 litroko ahalmena du. 26. eta 27. Irudiak: Ur tankea 4. Metakrilatoa Estalki hau hiru arrazoi nagusirengatik jarri da. Landara eta gailu desberdinak babesten ditu kanpoko kalteetatik. Tenperatura eta hezetasuna mantentzen laguntzen du, eta horrela prozesuaren kontrol zehatzago bat egin daiteke. Eta azkenik, itxura hobea ematen dio egiturari. 2.4. Komunikazio protokoloak 1. SPI Komunikazio protokolo hau maisu-morroi motakoa da. Maisuak aginduak ematen dizkio morroi bati edo batzuei, eta lehenengo honek hasi behar ditu komunikazioak beti. Lau hari erabiltzen ditu komunikazioak gauzatzeko: - SCK: Erloju seinalea, maisuak sortuta morroiak sinkronizatzeko - MOSI: Maisuaren irteera, morroiaren sarrera - MISO: Maisuaren sarrera, morroiaren irteera - SS: Morroia aukeratzeko seinalea, morroi bakoitzarentzat bat. Morroiak zero logikoa detektatzen badu, jasotako datuak "entzungo" ditu, bestela ez. Erloju seinale bat duenez, komunikazio sinkrono bat dela kontsideratzen da. Beste protokoloekin konparatuta, transferentzia abiadurarik handiena izan dezake (10- 20Mbit/s), baina aldi berean, hari gehien erabiltzen dituen protokoloa da. 28. irudia: SPI errepresentazioa 2. I2C/TWI Komunikazio protokolo hau maisu-morroi motakoa da. SPI protokoloak ez bezala, hau datu BUS bakarrean oinarritzen da, honi esker, bi hari bakarrik behar ditu hainbat gailuen artean komunikazioak gauzatzeko. 29. irudia: I2C errepresentazioa 3. 1-Wire Komunikazio protokolo honek, hari bakarra erabiltzen du komunikazio guztiak gauzatzeko, hain sinplea izateak oso egokia bihurtzen du aplikazio askotarako. BUS bakar honetan, hainbat gailu egon daitezke konektatuta aldi berean, eta maisu-morroi moduan elkar komunikatzen dira. Komunikazioa hasteko, maisuak komando bat bidaltzen du sarean zehar helbide konkretu batekin. Helbidea dagokion gailuak, mezua berari zuzenduta dagoela konprobatzen du eta mezuaren edukia irakurtzen du. Jasotako aginduaren arabera, maisuari erantzuten dio behar duen informazioarekin (tenperatura, data...). Informazio hau bytetako multzoetan pilatuta bidaltzen da. Komunikazioan arazoak ekiditzeko, CRC izeneko sistema bat erabiltzen da heldu diren datuak ondo daudela frogatzeko, honek "checksum"-aren antzera lan egiten du. 4. UART Arduino txartela ordenagailuarekin konektatzeko soilik erabiltzen da. "Serie komunikazo" izenarekin ere ezagutzen da, serie komunikazio mota gehiago egon arren. Protokolo hau oso sinplea da, bi gailuen artean bakarrik egin daiteke komunikazioa, eta bi hari soilik erabiltzen ditu: - TX: Datuak bidaltzeko - RX: Datuak jasotzeko RX eta TX portuak, jatorritik helmugara bitartean elkar aldatu egiten dira, horrela batek bidaltzen duena besteak jasotzen duena da. Ez dago erloju seinalerik, horregatik, protokolo asinkrono bat kontsideratzen da. Hain sinplea denez, komunikazio abiadura nahiko motelak lortzen ditu (230-460kbit/s) 30. irudia: UART errepresentazioa 3. Elikadura iturria Sistema honek elikadura iturri ohiko (lineal) bat erabiltzen du. Hurrengo irudian ikusi daitekeen bezala, transformadore bat, artezgailu bat, iragazki bat eta erregulatzaile bat ditu. Hurrengo irudiak saiaketa esperimentalen bitartez lortu dira eta beraien balioak maketarenak dira: Artezgailuak korronte alternoa korronte zuzen bihurtzen du. Horretarako, 4 diodo erabiltzen dira "graetz zubia" izenarekin ezagutzen den konfigurazioan. 31 irudian (elikadura iturri diagrama) ikusi daitekeen bezala, korronte alternoa sartzen da artezgailuan eta korronte zuzen pultsatzailea irteten da. Korronte zuzen pultsatzailea dela esaten da, ez delako maila konstanteko korronte zuzena, seinale sinusoidalaren forma duen pultsuen batuketa da, 33 irudian (Artezgailuaren irteera kondentsadorerik gabe) ikusi daitekeen bezala. Artezgailuko 4 diodoak kapsulatu komertzial bakar batean saltzen dira, maketarako formatu hori erabili da. 34. irudia: Iragazkiaren irteera karga gabe (zirkuitu irekia) Tentsio pultsatzaile hori zuzentzeko, iragazki bat jartzen da artezgailuaren irteeran. Hau kondentsadore elektrolitiko bat paraleloan jartzean datza. Horrela pultsu horiek leundu egiten dira, kondentsadoreak karga pilatzen duelako. 34 irudian (Iragazkiaren irteera karga gabe) ikusi daitekeen bezala, hipotetikoki korronte zuzen konstante bat lortuko litzateke, baina neurketa hau ez da egiazkoa, zirkuitu irekian egin delako saiaketa. Errealitatea 34. irudiarekin (Iragazkiaren irteera gainkargarekin) etorko litzateke bat, hemen, tentsioaren uhin forma 30W-eko karga erresistibo batekin irudikatzen da. Karga oso handi bat erabili da uhindura hori ez dela guztiz desagertzen nabariago egiteko, eta uhindura hori kargaren eta kondentsadorearen kapazitatearen menpekoa dela frogatzeko. 35. irudia: Erregulatzailearen irteera karga gabe Erregulatzaileak, tentsio maila jakin bat ematen du irteeran sarrerako tentsioa aldatu arren, 35. irudian (Erregulatzailearen irteera karga gabe) ikusi daitekeen bezala. Sarrera maila hau, fabrikatzaileak datasheet-ean zehazten duen tarte baten barruan egon behar da, maila horretatik gora gailua erre daiteke, eta maila horretatik behera irteerako tentsioa ez da esperotakoa izango. Normalean, elikadura iturri linealetan, erregulatzaile integratuak erabiltzen dira. Ezagunenak LM78xx familiakoak dira, eta hauek emaitza onak ematen dituzten arren, asko berotzen dira eta errendimendu nahiko txikia izaten dute. Arrazoi bi horiengatik, erregulatzaile konmutatuak erabili dira zirkuitu honetan, hain zuzen ere OKI-78SR familiako OKI-78SR-5/1.5-W36-C eta OKI-78SR-12/1.0W36-C, 5V-eko eta 12V-eko erregulatzaileak hurrenez hurren. Hauek garestiagoak izan arren, ez dute bero xahutzailerik behar erregulatzaile integratuek ez bezala. Horri esker, espazioa eta pisua aurrezten dira. 36. irudia: Erregulatzailearen irteera kargarekin Erregulatzaileak ez dira perfektuak, hau frogatzeko saiakera bat egin da elikadura iturriaren irteeran karga oso handi bat (30W) konektatuz. Honekin, 36. irudian (Erregulatzailearen irteera kargarekin) ikusi daitekeen bezala, uhindura txiki bat sortzen da. Osagai hauekin, ez da inoiz horrenbesteko potentziarik kontsumituko, baina beti izan behar da kontuan holako fenomenoak gertatu daitezkeela. Zirkuitu honetan berdin da, osagai hauek ez baitute zaratarekiko sentikortasun handirik, fenomeno hau, adibidez, soinu elektronika bezalako aplikazioetan izan behar da kontutan. Kasu honetan, aurpegi bakarreko txartel bat egin da, zirkuituaren konplexutasunak bi aurpegikoaren beharrik eskatu ez duelako, modu horretan dirua ere aurreztu da. Horrez gain, THT (through hole technology) motako osagaiak erabili dira. Hauek eskuragarriagoak dira eta errazagoak dira beraiekin lan egiteko SMD (Surface-mount device) baino, ganera pantaila eta arduino txartela THT direnez, beste osagai guztiak hauekin bat egiteko moldatu dira. 37. irudia: PCB diseinua Txartelaren diseinua egin eta gero, pisten irudi negatiboa lamina garden batean inprimatzen da. Lamina hau, kobrezko txartelaren gainean jartzen da eta argi ultramorea aplikatzen zaio minutu batzuez. Txartelak tinta fotosentikor bat du kobrezko geruzaren gainean, hau errebelatzean, argiztatutako tinta atalak disolbatu egiten dira atakatzailearekin. 38. irudia: Negatiboa Hurrengo pausoa, txartela azidotan sartzea da. Pistak joango diren atala tintarekin babestuta dagoenez, hau ez da disolbatuko, hutsuneak bestalde bai, eta horrela diseinuaren irudia geratuko da grabatuta. Kontuan izan behar da tinta argiarekiko sentikorra dela, beraz prozedura guzti hauek leku ilun batean egiten ahalegindu behar gara. 39. eta 40 irudiak: PCB-a errebelatuta eta atakatuta Azkenik, kobrearen gainean geratzen den tinta garbitzen da, osagaientzako zuloak egiten dira eta osagai guztiak muntatzen dira. Elikatu baino lehen, ez dagoela pistarik zirkuitulaburtuta frogatu behar da. 41. irudia: Txartela amaituta 5. Softwarea Softwareak sistema kontrolatzen du. Programatutakoaren arabera jokatuko du sistemak, programazioan aukeratu behar dira limiteen barruan mantendu behar diren parametroen norainokoak. Kodeak azken finean sentsoreak irakurri eta interpretatu egiten ditu, eta hauen baloreak limite batzuen barruan edo kanpoan dauden arabera, irteera batzuk aktibatzen ditu. Bi kode atal daude, Arduino kodea eta Python kodea. Arduino atala sistemaren kontrolaz arduratzen da, Python bestalde, datuak sarera igotzeaz soilik arduratzen da. 5.1. Arduino Kode atal hau Arduino IDE pragrama erabiliz idatzi da, hemen C++ lengoaia erabiliz programatzen da. Kode honek erabakitzen du ze sarreren arabera aktibatuko diren irteerak, eta ze baldintzapean. Esan daiteke sistema osoaren kontrola gauzatzen duela, ez bait duelako behar Linux makina funtzionatzeko. Hurrengo fluxu diagramaren bitartez azaldu daiteke funtzionamendua: Hasieraketan, badaezpada irteerak itzali egiten dira, hasierako pantailan EHU-ko logoa bistaratzen da eta programa printzipalarekin hasten da. Gero, ordua irakurtzeko funtziora sartzen da. Honek bi funtzio nagusi eta beste bost azpi-funtzio ditu ordua irakurtzeko erlojutik. Hau egin eta gero, sentsore desberdinak irakurtzen ditu eta hauen datuak memorian gordetzen ditu erabili ahal izateko. Gordetako datuak pantailari bidaltzen dizkio erabiltzaileak irakurri ahal izateko. Jarraian, datu berdinak Linux makinari bidaltzen dizkio honek bere kabuz lainora igo ditzan.  Ureztatzeko momentua heltzen denean (egunean bat), ureztaketa bat egingo da  Lurraren edo airearen tenperatura 30ºC baino handiagoa den bitartean haizagailua piztu  Airearen hezetasuna %90 baino handiagoa den bitartean haizagailua piztu  Urtaroa eta ordua adostutakoarekin bat datozen bitartean argia piztu 5.2. Python(mqtt)(thingspeak) Programa kode honek, Arduino mikrokontrolagailutik jasotako datuak lainora igotzen ditu. Horretarako, jasotako datuak bere barne memorian gordetzen ditu hauekin lan egin ahal izateko. Atheros AR9331 makina Wifi bidez konektatzen da sarera, horretarako aurretik konfiguratu beharra dago routeraren informazioa. Hemen, erabiltzailea, pasahitza edo segurtasun protokoloa bezalako datuak definitu behar dira. Hori egin ostean, informazioa zein zerbitzarira bidali eta ze komunikazio protokolo erabili adostu behar da. Aukeratu den datuen helburua, ThingSpeak deitzen den web orri bat da. Zerbitzu hau doakoa da, 15 segundoro datu berriak bidaltzea uzten dizkigu eta bidalitako datuekin grafikak egiten ditu automatikoki. Horrez gain, erabiltzen dugun informazioa konfidentziala ez denez, edonor ikusi dezake Internetera konexioa badu eta ordenagailu bat edo mugikor baten bitartez konektatzen bada. Datu hauek bidaltzeko aukeratu den protokoloa MQTT da. Hau protokolo arin bat da HTTP ez bezala, eta komunikazio kanala irekita uzten du, ez dago momentu guztian ea detu berririk dagoen galdetzen. Honi esker bateria aurreztea lortzen da. Plangintza Ezaugarri hauek dituen proiektu bat aurrera eramateko, planifikazio zehatz bat egin behar da, denborak aurreikusteko eta aurrekontu zehatz bat egin ahal izateko. Horrela, proiektua onartzen bada, zeregin guztiak modu argi batetan antolatuta daude. Planifikazioa zeregin ezberdinetan banatu da, eginkizun hori pertsona bakar batek burutzeko helburuarekin. Zereginak gaiaren arabera banatuta daude, erakunde batetan Iraupena 50h Arduraduna Mikel Madariaga Deskribapena Osagai guztiak jasango dituen baliabide fisiko bat Baliabideak Taladroa, zerra, mailua, erregela eta egurra Emaitzak Egurrezko egitura 9. taula: Egituraren diseinua eta muntaiaren planifikazioa 7. 3D piezen diseinua eta muntaia beharrizan konkretuago bat izanez Baliabideak 3D inprimagailua eta diseinu grafikorako softwarea Emaitzak Betebeharrak betetzen dituzten egitura plastikoak 10. taula: 3D piezen diseinua eta muntaiaren planifikazioa 8. PCB diseinua eta fabrikazioa Iraupena 40h Arduraduna Mikel Madariaga Deskribapena Zirkuituak eta konexioak jasaten dituen baliabide bfisikoa diseinatzea eta sortzea Baliabideak Plantila, argi ultramorea, azidoa eta errebelatzailea Emaitzak Proiektuaren betebeharrak betetzen dituen PCB-a 11. taula: PCB diseinua eta fabrikazioaren planifikazioa 9. PCB-an osagaiak soldatzea eta konprobatzea Iraupena 2h Arduraduna Mikel Madariaga Deskribapena Beharrezko osagaiak PCB-an soldatzea, hauen ondo daudela frogatzea eta konexio guztiak ondo daudela zihurtatzea Baliabideak Soldagailua, estainua eta multimetroa Emaitzak PCB-a funtzionatzeko prest osagai guztiekin 12. taula: PCB-aren osagaiak soldatzearen eta konprobatzearen planifikazioa 10. Osagai guztien muntaketa Iraupena 2h Arduraduna Mikel Madariaga Deskribapena Osagai guztiak elkarrekin konektatzea eta ondo funtzionatzen dutela bermatzea Baliabideak Lekeda, bihurkina eta bi aurpegiko zinta Emaitzak Maketa guztia amaituta 13. taula: Osagai guztien muntaketaren planifikazioa 11. Planifikazioa eta txostenaren garapena Iraupena 50h Arduraduna Mikel Madariaga Deskribapena Proiektu guztiaren dokumentazioa garatzea Baliabideak Ordenagailua eta proiektuaren maketa Emaitzak Proiektuaren txostena 14. taula: Txostenaren garapenaren planifikazioa Gantt diagrama Diagrama honi esker planifikazioa denboran zehar egiten da. Hemen ekintza desberdinak ikusten dira bat bestearen atzean ordenatura, hauek elkarrekiko dependenteak dira pertsona bakarrak garatu duelako proiektu osoa. Jende gehiago egongo balitz lanean, ekintza baino gehiago egin ahal izango litzateke aldi berean. Diagrama honi esker lana errazago planifikatu daiteke eta proiektua egiteko beharko den denbora errazago aurreikusi daiteke. 44.irudia: Gantt diagramaren planifikazioa Aurrekontua Aurrekontuan, proiektua garatzeko kostu guztiak kontsideratu dira. Hauek ikuspegi ekonomiko bat izateko oso erabilgarria da. Hau hiru zatitan banatu da. Errekurtso materialak, pertsona errekurtsoak eta totala. 1. Giza baliabideak Hauek erabili diren pertsona errekurtsoak azaltzen dituzte. Eta hauek beraien lana burutzeko behar izan dituzten baliabideen gastuak. 15. taula: Giza baliabideen aurrekontua 2. Baliabide materialak Honek, maketa eta sistema fabrikatzeko behar izan diren gastuak azaltzen ditu. 3. Guztia Ondorioak eta emaitzak Lan honetan datuak lainora igotzen dituen nekazaritza sistema automata baten deskribapen teknikoa egin da. Honek hainbat onura akademiko, sozial eta ekologiko ditu. Esan beharra dago proiektuaren hasieran planteatutako helburu guztiak bete direla eta eskatutako betebeharrekin bat egin dute Horrez gain, erabili diren osagai guztien deskribapen bat egin da eta fabrikazio edo muntaia guztiaren nondik eta norainokoak azaldu dira. Sortutako sistemaren funtzionamendua azaltzeko diagramak egin dira, hau errazago ulertzeko asmotan. Eta azkenik, lana garatzeko behar izan den giza-errekurtsoen jarraipena egin da. Inbertitu behar izan diren orduak analizatuz, ekintza bakoitzak behar izan duen denbora eta pertsona kopurua kalkulatu dira. Gastu ekonomiko hipotetiko bat ere analizatu da. Eta azkenik, erabilitako informazio errekurtsoen zerrenda bat bildu da bibliografian. Bibliografia Proiektu honen garapenean erabili diren informazio iturriak eta erreferentziak hurrengoak dira:
science
addi-2bde8e483965
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30375
Gutxiengo sexualen osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatearen azterketa.
López Uranga, Selene
2018-12-14
Erizaintzako Gradua – Leioako Atala Berrikuspen bibliografikoa Gutxiengo sexualen osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatearen azterketa Sarrera: Antzinean, harreman homosexualak ondo ikusita zeuden; kristautasunaren heltzearekin, LGB kolektiboa zigortu zen arte. Ordutik aurrera, hainbat tokitan txarto ikusita egon da. Gaur egun, orientazio sexuala, osasunean gertatzen diren desberdintasunen determinatzaile soziala da, heriotza eta erikortasuna handituz. Osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatean (OEBK) alderdi fisikoak, psikologikoak eta sozialak aurkitzen dira. Hainbat ikertzaileek, gutxiengo sexualeko pertsonek kanpoko aldagai sozialen ondorioz estresa jasaten dutela adierazten dute, nahaste ezberdinak eraginez. Helburuak: Gutxiengo sexualen OEBK-an, heterosexualenarekin konparatuz, ezberdintasunak dauden aztertzea. Helburu espezifikoak planteatu dira: OEBKrekin erlazionatutako aldagaiak zehaztea. Osasun mentalean eragina duten aldagaiak zehaztea. Ondorioz, LGB kolektibokoek nahaste gehiago garatzen dituzten aztertzea. Metodologia: PubMed, Scielo eta beste datu baseetan bilaketa estrategiko ezberdinak burutu dira. Ondoren, barne eta kanpo irizpideak aplikatuz, alderantzizko bilaketa eta irakurketa kritikoaren bitartez, helburua erantzuteko artikuluak hautatu dira. Emaitzak: Totalean 21 artikulu aukeratu dira. Aldagai ezberdinak aztertu dira; OEBK-rekin bat datozen aldagaiak, osasun mentalaren asaldurak (depresioa, antsietatea, estresa eta gorputz itxura), eta egunean zehar eragiten dituzten nahaste ezberdinak (loa, elikadura, sustantzien kontsumoa, suizidioa eta autolesioak). Gutxiengo sexualen eta heterosexualen emaitzen artean desberdintasun ugari aurkitu dira, asaldura gehienak LGB pertsonetan ematen direlarik. Osasun fisikoa eta gorputzaren irudiarekin zer ikusia duten aldagaien artean kontraesanak aurkitu dira. Ondorioak: Orokorrean, osasun mentalaren asaldurak eta egunean zehar eragina dituzten nahasteak LGB kolektibokoen artean gehiago ematen dira talde heterosexualen artean baino. Ondorioz, gutxiengo sexualek OEBK baxuagoa dute. Laginen desberdintasuna eta emaitzen artean aurkitutako kontraesanak direla eta, ikerketa gehiago behar dira. Erizainen rola, LGB pertsonen asaldura eta nahasteen detekzioa, prebentzioa edo laguntza eskaintzea izango da. Homosexualitatea gaur egun arte Ezinbestekoa da orientazio sexuala, genero identitatea, eta genero adierazpenaren arteko bereizketa egitea. Orientazio sexuala, norbaitek beste pertsona batengan duen erakarpen emozionala, sentimentala eta afektiboa bezala definitzen da. Genero identitatea, sentimendu psikologikoa eta gizona edo emakumea izatearen auto-pertzepzio bezala adierazten da. Kontzeptu honen barnean, pertsona transexualak (Trans), transgeneroak eta cisgeneroak (Cis) barneratzen dira. Azkenik, genero adierazpena, pertsona batek gizartean janzteko duen eraren, portaeraren, jarreraren, keinuen, jardueraren, etab. bitartez genero identitatea adierazteko duen moduan datza.1 Orientazio sexual ezberdinak daude. Alde batetik, norbaitek bere sexu berdineko pertsonak gustuko izatekotan, homosexuala (HM) izango da. Bestetik, kontrako sexukoak gogoko izatean heterosexuala (HT) bezala identifikatuko da. Pertsona bisexualak (BI), bai gizonak zein emakumeak gustuko dituztenak dira. Genero identitateari dagokionez, pertsona cisgeneroetan ezarritako sexu biologikoa eta bere sexu psikologikoa bat datoz. Pertsona transexualak ez daude konforme bere sexu biologikoarekin eta aldatzea erabakitzen dute. Bestalde, pertsona transgeneroak daude, hauetan sexu biologikoa eta sexu psikologikoa ez datoz bat, transexualak bezala, baina ez dute fisikoa zertan aldatu behar.1 Gaur egun gero eta kontzeptu gehiago sortzen dira.2 Antzinako Grezian, homosexualitatea gizonen artean zigorrik gabe burutzen zen. Izan ere, kultura helenikoan sexu bidezko plazerra soilik ematen zen gizonen artean, sexu harreman heterosexualak ugalketarako baino ez burutuz. Antzinako Egipton, Txinan eta Erromako Inperioan ere onartzen zen.2,3 Erdi Aroan, kristautasunaren heltzearekin, homosexualitatea tabu bihurtu zen, harreman hauek debekatuz.2,3 Eliza boterean egonik, gizon homosexualak gogorki segituak eta zigortuak ziren, "naturaren kontrakoak" ziren ekintza sexualak XIX. mendearen amaieran, psikiatriak, homosexualen aurka interbentzio ezberdinak burutzen hasi zen, hauen "sendaketa" bilatuz.5 XX. mendean, teknika ezberdinak sortu ziren. Haien artean, ekintza medikoak, erlijiosoak eta psikoterapeutikoak aurkitzen ziren, orientazio sexuala aldatzeko helburuarekin. Ekintza ezberdinak azpimarratu ziren: psikoanalisiak, terapia hormonala, elektrokonbultsioa, zirujiak, etab. Adibidez, teknika bat, estimulazio negatiboa irudi homosexual erotikoekin aurkeztean datza. Gaur egun, terapia ezberdinen kasuak oraindik entzuten dira.5 Urteetan zehar, LGBT mugimendu ezberdinak burutu izan dira. 1494. urtean, homofobiaren aurkako lehenengotariko mugimendua eman zen Italian, Florentzian. Gehien ezagutu den mugimendua, 1969ko ekainak 28an, Estatu Batuetan (AEB) gertatutako "Stonewall-ko istiluak" izan da. New Yorkeko taberna batean, poliziaren sarekada batean pertsona homosexualak atxilotu zituzten. Kalean istilu handia sortuz. Honek, hiri nagusietan LGBT eskubideak babesten zituzten taldeak sortzea eragin zuen, bai Amerikan zein Europan edo Ozeanian, LGBT kolektiboaren politikak aldatuz.2 LGBT kolektiboko eskubideak hobetzen joan dira. LGBT pertsonen artean ezkontzarako eskubidea ezagunetarikoa da. Gaur egun, 23 herrialdetan legalizatuta dago ezkontza homosexuala, eta 2 herrialdetan, estatu batzuetan baino ez.6 Umeen adopzioari dagokionez, 27 herrialdek onartzen dute sexu bereko bikotekideen artean. Datu bitxien artean aipatzekoa da Brasil, Ekuatore eta Maltan "konbertsio terapiak" deiturikoak debekatuak daudela.6 Nahiz eta eskubideak gero eta gehiago izan, oraindik existitzen dira homosexualitatea zigortzen duten herrialdeak. 75 herrialdeetan sexu bereko erlazio sexualak ilegalak dira, eta azkenengo 3 urteetan 42 herrialdeetan 3 homosexualitatearen ondorioz kartzelaratuak izan dira hainbat LGB pertsona. Azkenik, esan beharra dago, gaur egun, XXI. mendean oraindik 8 herrialdek heriotza-zigorra burutzen dutela.6 Europan, homosexualitatearen ondoriozko kriminalizazioa soilik erlazionatu izan da Errusiarekin, nahiz eta homosexualitatea ilegala ez izan, ezkutuan hainbat zigorra burutzen dira, adibidez Txetxenian gertatzen diren hainbat atxiloketa edo hilketa. Estatu Batuetan edota Mexikon, oraindik gorrotozko ekintza ugari ematen dira ere.6 Gaur egun, LGB populazioaren prebalentzia kalkulatzea oso zaila da, erabiltzen den eta bakoitzak ulertzen duen kontzeptuaren esanahiaren ondorioz. Artikulu gehienek estimatzen dute munduko populazioaren %2-%14-a LGBT bezala identifikatzen dela.1 Aldiz, LGB populazioaren prebalentziaren estimazioa %5-%10 bitartekoa da.4 Osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatea (OEBK) oso kontzeptu zabala da. Honen barnean alderdi fisikoak, psikologikoak eta sozialak aurkitzen dira.7,8,9 Osasun mentalak (OM), ongizate emozionala, psikikoa eta soziala barneratzen ditu, pertsonen pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko eran eraginez. Gaixotasun mentalek, eragin zuzena dute pertsonen pentsamenduan, portaeran eta umorean; bizi esperientziek nahaste mentalak sor ditzakete, adibidez, estresa, antsietatea, depresioa edo suizidioaren ideia.10-12 Asaldura mentalen ondorioz nahaste fisikoak sor daitezke, adibidez: elikadura nahasteak, sustantzia toxikoen kontsumoa, etab.11,13 Alderantziz ere gerta daiteke, osasun fisiko desegokiaren ondorioz nahaste mentalak sortzea: insomnioa, antsietatea, depresioa, etab.14 Ongizate fisikoan, egoera fisikoak eta bizi ohiturak eragin handia dute; adibidez gorputz-masaren indizea (GMI).11 4 Hainbat ikertzaileek, gutxiengo sexualen (GS) osasun mentala "gutxiengoko estresaren" eredua erabiliz aztertu izan dute. Eredu honek, GS pertsonak estigma, aurreiritzi, biktimizazio eta diskriminazioarekin erlazionatutako kanpoko gizarte aldagaien (gizarte errefusa, erasoa edota biktimizazio fisikoa) ondorioz paregabea, gutxienena eta kronikoa den estres egoera sufriarazten dutela azaltzen du. Honek alde batetik, LGB pertsonetan zama, lotsa eta errudun sentsazio handia suposatu ditzake. Bestalde, posiblea da osasun mentaleko arazoak eta arrisku jokabideak garatzea; adibidez, depresioa, antsietatea, elikadura nahasteak, sustantzien kontsumoa etab. Familiek eragiten dituzten estres egoerak, adibidez orientazio sexuala ezkutatzean, ere arazo mentalak eragin ditzakete.12,13,15-20 Gutxiengo sexualen arteko osasun mentalaren egoerak osasun publikoko ikertzaileen arreta deitu dute.12 Estatu Batuetako Osasun eta Giza Zerbitzuen Departamentuak "Healthy People 2020", LGBT pertsonen osasuna, segurtasuna eta ongizatea gaur egungo asistentzia medikoaren ikerketaren hutsune nagusienetarikoa bezala identifikatu izan du.2 Ematen dira kasuak non GS pertsonak osasun zerbitzuak saihesten dituzten edo hauen aldetik tratu txarra jaso izan dituzten. Ebidentzia ezberdinak adierazten dute, GS pertsona ugarik nahiago dutela orientazio sexuala bere erizainari komunikatzea, erosoago sentitzen direlako eta zainketak eta tratuak egokiagoak direlako.4,15 Askotan osasun profesionalek ez dituzte LGB pertsonen osasunari buruzko beharren ezagutzak. Beste batzuetan, osasun profesionalek tratu homofobikoa ematen dute, GS pertsonen osasun mentalean nahaste larriak eraginez.1 Hau izan daiteke osasun profesionalen (erizainak barne) formakuntza eskasiarengatik. Honek agerian uzten du osasun profesionalak hezitzearen beharra. GS pertsonak eta hauekin erlazionatutako nahasteak identifikatzeko ezaguerak eta arazoei aurre egiteko gaitasuna ezinbestekoa baita pazientea ahal den guztian laguntzeko.15,21 Hau lortzeko ezinbestekoa izango da pazientearekin hitz egitea, behatzea eta bere konfiantza lortzea. Horrela askoz errazagoa izango da nahasteak identifikatzea eta konponbide bat jartzen saiatzea.15 Aipatutakoa kontuan izanik, erizainaren rola, alde batetik, osasunarekin erlazionatutako nahasteen detekzioa izango da. Erizainak saiatuko dira 5 kontsultara datozen pertsonen arazoez kontzienteak izaten.4 Bestalde, aipatutako nahasteak aurreikustea edota saihestea oso garrantzitsua izango da, gehien bat azkenengo ideia, hau da, prebentzioa.4 Azkenik, arazo potentziala jadanik existitzen bada, hau behin detektatuz eta ezagutuz, konpontzeko behar duen laguntza eskaini ahalko zaie, adibidez jarraipen kontsultak. Askotan, beste osasun profesionalei deribatu behar zaie, adibidez, psikologo edo psikiatra batengana, edota nutrizioa kontrolatzen duen profesionalengana, etab.15 Ikerketa ezberdinek adierazten dutena, gaur egun arte LGB kolektiboek bizi izan dutena, eta hauen kontrako diskriminazioa oraindik ematen dela kontuan izanda,6 berrikuspen bibliografiko honen helburu orokorra, gutxiengo sexualen osasunarekin erlazionaturiko bizi kalitatean, heterosexualenarekin konparatuz ezberdintasunak dauden aztertzea izango da. Galdera honi erantzuna topatzeko hurrengo helburu espezifikoak planteatzen dira: 1. Osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatean barneratzen diren aldagaiak zehaztea. 2. Osasun mentalean, eragin zuzena duten asaldura garrantzitsuenak zehaztea eta aztertzea. 3. Bizi kalitatean gertatzen diren asaldurei dagokienez, LGB pertsonek, heterosexualek baino nahaste gehiago jasaten dituzten aztertzea. Gradu amaierako lanaren helburuei erantzuteko hurrengo datu baseetan bilaketa ezberdinak egin dira: PubMed, Scielo, Scopus eta Cochrane Library-n. MeSH terminoen bilaketa egiteko, NBCI plataforma erabili da. Bilatzailean behar den hitza sartuz, honen MeSH terminoa lortzen dugu, bai terminoaren informazio guztia, baita noiztik aktibatuta dagoen eta zein hitzak barneratzen dituen adierazten duelarik. Lehenengo pausua, helburuarekin erlazionaturiko hitzak aukeratzea da. Bigarrena ingelesera itzultzea. Azkenengo pausua, bilatzailean hitza ingelesez sartzea da (1. Taula). Iturria: ekoizpen propioa Esan bezala, 4 datu base ezberdin erabili dira behar diren artikuluen bilaketak egiteko. Datu base bakoitzean bilaketa estrategiko ezberdinak erabili dira, bilatzaile bakoitzak eskaintzen dituen baliabideei egokituz. Berrikuspen bibliografiko honetan helburu orokorra eta espezifikoak daudenez, bilaketa ezberdinak egin dira, bakoitza bere termino ezberdinekin; lehenengo bilaketa azaroak 8-an eta azkena urtarrilaren 15-ean izanda. Hitz ezberdinak erabili dira, MeSH terminoak izatekotan "[MeSH]" gehitu da, eta tartean "OR" eta "AND" operadore boolearrak gehitu dira. "NOT" operadorea ere erabili da helburuarekin bat ez datozen hainbat artikulu baztertzeko. • Scielo-n egindako bilaketa estrategia, esan bezala, bakarra eta zabalagoa izan da, termino orokorrak erabiliz. o Erabilitako filtroak gutxi izan dira, artikuluak ingelesez edo gazteleraz agertzeko baino ez dira erabili: 5. Estrategia: Ingelesez + Gazteleraz – Filtroak aplikatu gabe: 115 – Filtroak aplikatu ondoren: 75 • Scopus datu basean, esan bezala, bilaketa bakarra eta zabala ere egin da, ahalik eta artikulu gehien aurkitzeko asmoz. Estrategia honetan ere erabili behar izan da "NOT HIV" terminoa. o Erabilitako filtroa: 2013. urtetik aurrera argitaratutako artikuluak. 6. Estrategia: > 2013 – Filtroak aplikatu gabe: 231 – Filtroak aplikatu ondoren: 54 • Cochrane Library erabilitako azkenengo datu basea izan da. Oso artikulu gutxi agertzean, ezinezkoa izan da bilaketa mugatu bat egitea. o Filtroak ez dira erabili. 7. Estrategia: Lortutako artikuluak: 2 Behin bilaketa eginda, artikuluen hautapena eta bazterketa egin da. Filtroen bidez bilaketa murriztu egin da. Ondoren, 1. irakurketa burutu da, lortutako artikulu bakoitzaren titulua eta laburpena aztertuz, eta helburuarekin bat ez datozen artikuluak baztertuz. Azkenik, gelditzen diren artikuluen edukia irakurtzera ekin da. Honen bidez, barne eta kanpo irizpideak (3. Taula) aplikatuz, eta artikuluen helburua, emaitzak, lagina, informazioa, etab. kontuan izanik, azkenean berrikuspena burutzeko erabiliko diren artikuluak aukeratu dira. 3. Taula. Barne eta kanpo irizpideak. BARNE IRIZPIDEAK KANPO IRIZPIDEAK – 2013/2014 urtetik aurrera argitaratutako artikuluak. – Gaztelaniaz edo ingelesez idatzita egotea. – Helburuarekin erlazionatutako gaiak edota artikuluak. – Testu osoa lortzeko aukera. – Datuak LGB pertsonen eta heterosexualen artean konparatzea. – Gutxiengo sexualeko pertsonekin erlazioa ez izatea. – Soilik LGB pertsonak konparatzea. – Inkestak ez agertzea. – Datuak biltzen dituzten taulak ez agertzea. – Bizipen edota esperientzia bateko kontaketak. – Iritzi artikuluak. – GIB-aren birusa edota HIESA gaixotasuna helburu bezala izatea. – Beste bilaketa batean lortutako artikulua errepikatua izatea. – Gaiarekin zer ikusirik ez duten gaixotasun organikoak aztertzea. Iturria: ekoizpen propioa Azkenengo 5 urteetako artikuluak erabiltzen saiatu da, baina alderantzizko bilaketaren bitartez irizpide hau betetzen ez duten artikulu batzuk gehitu dira, galderak erantzuten dituzten emaitza eta datu erabilgarriak biltzen dituztelako. Hala ere, kontu handia izan da erabilitako erreferentzien %75-a baino gehiago azkenengo 5 urteetakoak izateko, helburua erantzuterakoan ahalik eta ondorio zehatzenak lortzeko. Izan ere, artikuluen %14-a 2013 baino lehenagokoak dira. Helburuak erantzuteko erabilitako artikuluen bilaketa 7 estrategietan banatzen da. Beheko irudian (1. Irudia), estrategiak datu baseetan multzokatu dira. 1. Irudia. Fluxugrama. Iturria: ekoizpen propioa Hasieran, bilaketa ezberdinetan agertzen diren artikuluen batura 642-koa izan da. Ondoren filtroak aplikatu dira 340 artikulu baztertuz. Hurrengo fasean, lortutako 302 artikuluen titulua eta laburpena aztertu dira, helburuekin bat ez datozen 165 artikulu kenduz. Gelditu diren 137 artikuluen irakurketa sakonagoa egin da, benetako helburua, lortzen diren emaitzak, erabilitako lagin mota eta kopurua, etab. aztertuz. Irakurketa sakonean, barne eta kanpo irizpideak aplikatuz eta artikulu errepikatuak deuseztatuz, 15 artikulu barneratu dira. Azkenik alderantzizko bilaketaren bitartez 6 artikulu gehitu dira, guztira 21 artikulu lortuz (4.taula). Emaitzekin hasteko, esan behar da atal hau 3 azpi-ataletan banatuta dagoela. Ataletako bat OEBK-ri zuzenduta dago, bigarren bat, OM-ren asaldurei, eta azkena, bizitzan sortzen diren nahaste ezberdinak aztertzera zuzenduta. Artikulu guztietan 2 talde aztertzen dira. Alde batetik LGB pertsonak eta bestetik pertsona heterosexualak daude. Laginaren tamainari dagokionez artikulu batetik bestera asko aldatu daiteke. Hautatutako artikuluen emaitzak kontuan izanik, aldagai, asaldura eta nahaste ezberdinak aztertu izan dira. Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa • Totala: 480 • HT: 427 • HM: 3 • BI: 22 • Jatorria: Nigeria • Bizi kalitatea, osasun fisikoa eta osasun mentala. Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa • Gorputz pisua, gorputz asebetetasuna, bizi kalitatea, osasun mentala eta osasun fisikoa. Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa • Totala: 898 (1.908) • LB emakume beteranoak: 53 • HT emakume beteranoak: 845 • Jatorria: AEB • Loa, estresa, tabakoa, osasun mentalaren adierazleak, gainpisua, obesitatea eta osasun fisikoaren adierazleak. AEB – 2014 Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa • Totala: 89,199 • HT: 84,878 • LGB: 4,321 • Jatorria: AEB • Depresioa, auto-lesioak eta suizidioa. Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa • Osasun fisikoa, osasun mentala, obesitatea, alkohola eta tabakoa. • Tabakoa, drogak, alkohola, osasun mentala, depresioa eta antsietatea. • Osasun mentala, osasun fisikoa, estresa, gorputz pisua, tabakoa eta alkohola. Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa • Loaren kalitatea, obesitatea eta depresioa. EB – 2011 Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa • Totala: 7,403 • HT: 6,811 • LGB: 650 • Jatorria: Erresuma Batua • Depresioa, antsietatea, drogak, alkohola, suizidioa eta auto-lesioak. Behaketazko, deskribatzaile eta zeharkako ikerlana Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa • Totala: 7,713 • HT: 7,370 • HM: 73 • BI: 270 • Jatorria: Zelanda Berria • Depresioa eta suizidioa. Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa • Totala: 120,989 • Gizonak: 46,909 • Emakumeak: 56,080 • Jatorria: AEB • Loaren iraupena eta kalitatea. Israel – 2015 Behaketazko ikerlan deskribatzaile eta zeharkakoa • Totala: 1,860 • HT: 937 • HM: 681 • BI: 242 • Jatorria: Israel • Elikadura nahasteak eta drogak. 4.1.2. Osasun fisikoa Blosnich et al.-ek16 idatzitako artikuluaren arabera, LB emakumeak, emakume heterosexualak baino osasun fisiko txarragoa dute. Boladale et al.9 eta Fredrisken-Goldsen et al.-ek23 egindako ikerketen bidez hauteman dezakegu, LGB kolektiboko bai emakume zein gizonak, heterosexualak baino emaitza altuagoak lortzen dituztela. Azkenik, VanKim et al.13 eta Blosnich et al.-ek25 egindako artikuluen arabera, bai gizon zein emakumeetan, datu altuenak bisexualen artean ematen dira. Bitartean, heterosexualen eta LGB arteko datuak oso antzekoak dira. VanKim et al.,13 Blosnich et al.25 eta Laska et al.-ek26 bildutako datuen arabera, gizonen artean, HT-ak dira gainpisurako joera handiena dutenak, jarraian BI-ak eta azkenik HM-ak daudelarik. Emakumeen artean, aldiz, homosexualak eta bisexualak dira gainpisu tasa altuena dutenak. Blosnich et al.-ek16 lortutako emaitzen arabera, heterosexualekin konparatuz, LB emakumeak gainpisuari buruzko datu altuagoak lortzen dituzte. Pisu baxua izatearen inguruan, VanKim et al.13 eta Laska et al.-ek26 lortutako datuen arabera, gizonen artean, LGB kolektibokoek dira emaitza altuenak lortzen dituztenak. HM eta Bi-en arteko datuak oso antzekoak direlarik. Emakumeen artean, ordea, HT-ak dira ehuneko altuenak aurkezten dituztenak. Datu baxuenak homosexualak lortzen dituzte. Cella et al.-ek22 lortutako datuen arabera, emakume heterosexualak dira GMI baxuena dituztenak. Jarraian LB emakumeak, GB gizonak eta azkenik gizon heterosexualak. VanKim et al.-ek13 lortutako datuen arabera, emakumeei dagokienez, beste emakumeak gogoko dituztenen %28'4, bai gizon zein emakumeak gustuko dituztenen %38'6 eta heterosexualen %19'8-ak bizi kalitate baxua izatea onartzen dute. Gizonen arteko emaitzak, aldiz, HM-tan %19, BI-tan %26'7 eta HT-tan %11'8-koak dira. Azkenik, Boladale et al.-ek9 egindako ikerketaren arabera, heterosexualak baino LGB pertsona gehiagok adierazten dute bizi kalitate osasuntsua ez izatea. Atal honen barruan nahaste ezberdinak aztertzen dira, osasun mentala kaltetzen dutenak, eta honi zuzenki lotuta daudenak: antsietatea, depresioa, estresa eta gorputz irudiari buruzko iritzia. 4.2.2. Depresioa Cochran et al.,18 Dai et al.27 eta Denny et al.-ek30 depresioa pairatzeari buruz lortutako datuen arabera, gizon homosexualak eta ondoren bisexualak ehuneko altuenak lortzen dituzte. Emakumeei dagokienez, berriz, bisexualak dira Blosnich et al.-ek16 egindako azterketaren arabera, LB emakumeak, gizonak gustuko dituzten emakumeak baino estres maila altuagoa dute. Bestalde, Cochran et al.-ek18 egindako artikuluak adierazten du, LGB kolektibokoak, heterosexualek baino estres egoera gehiago jasaten dituztela. Azkenik, Blosnich et al.-ek25 bildutako estresaren datuak, HM emakumeetan %24, BI-tan %32'3 eta HT-tan %18'5-ekoak dira. Gizonetan, berriz, homosexualen %20'7-a, bisexualen %35-a eta heterosexualen %13'7-a estres egoerak bizitzen dituzte. Gorputz itxura aldagai garrantzitsua da pertsona baten OEBK-an, ongizatearekin erlazionatzen da. Honekin gustura egotea ezinbestekoa da nor bere buruarekin eroso sentitzeko.31 Nor bere itxurarekin eroso egoteari dagokionez, Laska et al.-ek26 egindako ikerketan bildutako datuak, gizonen artean, HT-tan, BI-tan eta HM-tan baino altuagoak dira, hurrenez hurren. Emakumeetan, berriz, HM-ak datu altuenak biltzen dituzte, jarraian HT-ak aurkitzen direlarik. Mor et al.-en31 arabera, ordea, HT-ek baino LGB pertsona gutxi gehiagok, bere gorputzarekin pozik daudela adierazten dute. Oraingoan, bere itxura fisikoarekin deseroso egoteari buruzko datuak bildu dira. Vankim et al.13 eta Laska et al.-ek26 gorputza atsegin ez izateari buruz lortutako emaitzen arabera, gizonei erreparatuz, HM-ak eta ondoren BI-ak direla ehuneko altuenak lortzen dituztenak adierazten dute. Emakumeen artean, aldiz, BI-ak dira deserosoen daudenak, azkenik HT-ak daudelarik. Cella et al.-ek22 egindako ikerketaren arabera, datuak nahiko antzekoak dira. Bi sexuetan, LGB pertsona gehiagok bere gorputzarekin eroso ez egotea adierazten dute. Loarekin erlazionatutako asalduren artean, insomnioa, lo gelditzeko zailtasunak, lo mantentzeko zailtasunak, etab. aurkitzen dira. Dai et al.-ek27 argitaratutako artikuluaren arabera, gizon bisexual gehiagok, 5 ordu baino gutxiago lo egiten dute; homosexualen eta ondoren heterosexualengatik jarraiturik. Emakumeen artean, berriz, HM-ak dira datu altuenak lortzen dituztenak, ondoren BI-ak eta azkenik HT-ak. Blosnich et al.-ek16 idatzitako artikuluan, emakumeak konparatzen dira; non LB emakumeak, heterosexualen bikoitza baino gehiagok lo arazoak izatea adierazten duten. Beste artikulu25 batean, gizonei dagokienez, bisexualek eta homosexualek, heterosexualek baino kalitate txarragoa izatea onartzen dute. Emakumeen artean lortutako datuak altuagoak dira, taldeen ordena berdina delarik. Pelts et al.-ek29 egindako artikuluaren arabera, kontrako sexuko pertsonak atsegin dituztenek, LGB taldekoek baino insomnio gutxiago sufritzen dute. Bestaldetik, LGB pertsonak, HT-ek baino lo gelditzeko arazo gehiago sumatzen dituzte. Azkenik, Galinsky et al.-ek32 idatzitako artikuluaren arabera, lo gelditzeko arazoei dagokienez, LGB bai gizon zein emakumeetan, HT-tan baino ugariagoak dira. Lo mantentzeko arazoei buruz, emakumeen artean, bisexualak eta homosexualak dira kaltetuenak. Gizonen artean, aldiz, bisexualak dira ere emaitza altuenak lortzen dituztenek baina bigarrenak heterosexualak dira. Elikadura nahasteei dagokienez, Diemer et al.-ek33 idatzitako artikuluaren arabera, LGB pertsonak, AEB-etan HT-ak baino bi aldiz gehiago honetakoak sufritu izan dute azkenengo urtean. Mor et al.-ek34 aldiz, emakumeak ikertzen ditu, eta hauen artean, homosexualen %11'7, bisexualen %19'4 eta heterosexualen %10-ean asaldura hau ematen da. Elikadura nahasteetan sakonduz, bulimia jasaten dutenen artean, 2 artikulu aurkitzen dira. Lehenengoan, gizonezkoen artean, heterosexualetan lortutako datuak baxuak dira, homosexualetan berriz, datu hauek bikoiztu egiten dira. Emakumeen artean, berriz, homosexualek datu altuenak lortzen dituzte, baina 2 taldeen arteko desberdintasuna txikiagoa da.22 Bigarren artikuluaren arabera, azkenengo urtean, LGB pertsonak 7 aldiz baino gehiagoko datuak lortzen dira.29 19 Betekadak burutzeari, jan ondoren oka egiteari eta laxanteen erabilerari dagokionez, beste 4 artikulu aurkitu dira. Lehenengoan, Diemer et al.,33 okadak burutzea edo laxanteak erabiltzen dituztenen artean, gizonei erreparatuz, GB taldekoetan heterosexualen artean baino emaitza altuagoak ematen dira. Emakumeen artean, berriz, LB emakumeak, heterosexualak baino datu altuagoak biltzen dituzte. Bigarren artikuluaren17 datuak adierazten dute gizon homosexualen %10'3-a, bisexualen %0'7-a eta heterosexualen %2-a, eta HM emakumeen %22'5-a, bisexualen %12-a eta heterosexualen %5'3-a onartzen dutela okadak bere buruari eragitea. Laska et al.-ek26 betekadei buruz bildutako emaitzen arabera, HM gizonak ehuneko altuenak lortzen dituzte, ondoren BI-ak eta azkenik HT-ak. Emakumeen artean, ordez, bisexualak dira gehien sufriarazten dutenak, ondoren homosexualak eta azkenik berriro heterosexualak aurkitzen direlarik. Azkenengo ikerketaren22 arabera, ehuneko altuenak gizon heterosexualek biltzen dituzte, jarraian gizon homosexualak, emakume homosexualak eta ondoren heterosexualak aurkitzen direlarik, hurrenez hurren. Diemer et al.-ek33 egindako artikuluan ikus daiteke, GB gizonek HT-ak baino bi aldiz gehiago, pisua jaisteko pilulak erabiltzen dituztela. Emakumeen artean, berriz, datuak altuagoak dira LB artean. Watson et al.-ek17 aztertutako datuen arabera, HM gizonen %13-a, BI-en %5'4-a eta HT-en %2'5-a, eta emakume homosexualen %20'6, bisexualen %7'7 eta heterosexualen %4-a pilulak kontsumitzen dituzte. 20 bai gizon zein emakumeen artean, LGB kolektiboko pertsona gehiagok egunero erretzen dute. Azkenik, Blosnich et al.-ek25 bildutako emaitzen arabera, gizon eta emakumeei dagokienez, BI-ak dira gehien erretzen dutenak, jarraian HM-ak eta azkenik HT-ak aurkitzen direlarik. Atal honekin amaitzeko, drogen erabilera aztertu izan da. Mor et al.-ek34 sortutako ondorioen arabera, emakume bisexualak dira drogarako joera altuena dutenak, heterosexualak, berriz, azkenak. Chocran et al.-ek18 egindako ikerketako datuak, emakumeen artean, HM-tan %8'3, BI-tan 7'5 eta HT-tan %2-koak, eta gizonen artean, HM-tan %4, BI-tan %5'6 eta HT-tan %2'8-koak dira. Azkenik, Seil et al.,20 Guasp et al.24 eta Chakraborty et al.-ek28 idatzitako artikuluek bildutako datuak aztertuz, ikus dezakegu LGB gehiagok drogak kontsumitzen dituztela, heterosexualekin konparatuz. 4.3.4. Auto-lesioak eta suizidioa Bai helburu orokorra zein espezifikoak erantzun ahal izateko, pertsonen OEBK-rekin erlazionatuta dauden aldagai ezberdinak LGB pertsonen eta heterosexualen artean konparatu dira. Alde batetik nahaste ezberdinak aztertu dira, ondoren, osasun mentalarekin erlazionatutako aldagaiak eta azkenik osasunarekin erlazionatutako bizi kalitateari, modu orokorrago batean erreferentzia egiten dioten faktore ezberdinen egoerak aztertu dira. 21 Alde batetik, emakumeak osasun mentala txarragoa izatea adierazten dute.13,23 Eta bestetik, LGB pertsona gehiagok adierazten dute osasun mentalarekin pozik ez egotea.16,24 Estigma, diskriminazioa, biktimizazioa edota aurreiritziak sortutako estres eta gizarte egoera desatseginak osasun mentalean arazoak sor ditzakete, depresioa edo antsietatea adibidez.18,28 Osasun fisikoak ere eragiten du pertsona baten bizi kalitatean, eta honen ondorioz, osasun mentalen alterazioak edo portaera nahasteak sortu daitezke.18,22,31 Orokorrean emakumeak, gizonak baino egoera fisiko kaskarragoa izaten dute,13,25 Fredrisken-Goldberg et al.-ek23 egindako ikerketak lortutako datuetan izan ezik, non LGB gizonak, osasun fisiko txarragoa duten. Orientazio sexualak desberdintzerakoan, kontraesanak aurkitzen ditugu, 2 artikuluetan16,23 lortutako emaitzak, HM-ek eta BI-ek, HT-ek baino egoera fisiko kaskarragoa dutela adierazten dute. Aldiz, VanKim et al.-ek13 lortutako emaitzak, erakusten dute emakumeen artean, datuak altuagoak direla BI-en, eta ondoren HM-en artean, baina gizonei erreparatuz, HT-ak, HM-ak baino fisiko kaskarragoa daukate, baina ez bi sexuak gustuko dituztenek baino gehiago. Azkenengo artikuluaren25 arabera, emakumeen artean, berriz, heterosexualak, emaitza txikienak dituzte, baina gizonezkoen artean, homosexualak datu altuenak dituzte, eta bisexualak baxuenak. Bizi izandako estigma, diskriminazioa eta errefusa sozialak sortutako estresak, autoestimuaren jaitsiera eragin dezake, elikadura nahasteak sortuz. Ondorioz arazo fisiko zein psikologikoak suertatuz, depresioa edo gorputzaren pisuaren igoera adibidez.13,17 Pertsonen gorputz pisua, osasun fisikoan eragiten duen aldagaia da. Gainpisua izatearen datuen arabera, sexuen arteko emaitzei buruz, desberdintasun handirik aurkitu ez dela esan beharra dago. Heterosexualen artean izan ezik, gizonek emaitza altuagoak lortzen dituztelako.13,25,26 Aldiz, bi sexuak edo soilik sexu berekoak gustuko dituzten emakumeak gainpisu gehiago izatera jotzen dute.16 Pisu baxuko pertsonei dagokienez, gizonen artean, LGB kolektibokoak datu altuagoak dituzte, eta emakumeen artean, berriz, heterosexualak dira pisu baxuagoa izatera jotzen dutenak.22,26 Orokorrean, gainpisuarekin gertatzen ez den bezala, heterosexualen artean emakumeak dira argalegiak egotera gehien hurbiltzen direnak.13 Ondoren, GMI altua aztertu da, hau da, obesitatea. Emakumeak gehiago loditzera jotzen dute. Emaitzak, LGB eta heterosexualen artean bereiztean 22 artikuluen arteko kontraesanak aurkitu dira. Artikulu batzuek, obesitateari dagokionez, LB emakumeak gainerako emakumeen artean gailentzen direnaren ondorioarekin bat datoz.16,27 Arazoa dator gizonak konparatzean, non 3 artikuluk adierazten duten gizon heterosexualak GMI altuagoa dutela.23,25,26 Beste artikulu13 bat bildutako datuen arabera, obesitatea, pertsona homosexual eta bisexualen artean gehiago ematen da. Pisuarekin erlazionatutako emaitzak, LGB pertsonen artean altuagoak izatea, estresa, estigma edo gizarteak eragindako diskriminazioaren ondorioz izan daiteke.13 Pertsona bakoitzak, bere bizi kalitateari buruz duen ideiari erreparatuz, hauteman dezakegu, LGB kolektiboko pertsonak, haien ustez direla bizi kalitate txarragoa dutenak.9 Sexuari dagokionez emakumeak dira ehuneko altuenak lortzen dituztenak, eta orientazioari dagokionez BI-ak. Antsietatea sufritzeari buruzko datuak adierazten dute, berriz, bai sexu berdineko pertsonak, zein bi sexuak gustuko dituztenen artean, heterosexualek baino antsietate krisi gehiago jasaten dituztela bizitzan zehar eta azkenengo urtean.28,29 Artikulu18 batek adierazten du LGB taldearen artean, gizonezkoetan datu altuagoak lortzen direla, heterosexualen artean, aldiz, emakume gehiagok pairatzen dute antsietatea. Beste artikulu24 baten arabera, bai LGB pertsonetan eta LGB ez diren pertsonetan datuak altuagoak dira emakumezkoen artean. Depresioaren inguruan, aztertu diren artikulu guztiek emaitzetan bat egiten dute, bai homosexualek, zein bisexualek gogoaren beheraldiak gehiago pairatzen dituzte heterosexualek baino.19,20,28,29 Aurretik egin den bezala, sexuetan sakontzean, ikus dezakegu 3 orientazio sexualetan, datu altuenak emakumeen artean ematen direla.18,24,30 Dai et al.-ek27 idatzitako artikuluan izan ezik, non gizon homosexualak ehuneko altuagoak lortzen dituzten. Estresari buruzko datuen arabera, berriro LGB kolektibokoak dira asaldura hau gehien sufritzen dutenak, eta ez heterosexualak.16,18,25 OM-aren asaldurak LGB pertsonetan gehiago ematearen arrazoia izan daiteke: estigma, onarpen soziala, etab. arazo psikologikoak eragitea, autoestimuaren jaitsiera eraginez. Ondorioz, antsietatea edo depresioa sortuz.9 Osasun mentalarekin erlazionatutako nahasteekin amaitzeko, nork bere gorputzari buruz dituen pentsamenduak aztertu dira. Nork bere itxura gogoko izateari dagokionez, talde bat (LGB) eta beste taldearen (HT) arteko ezberdintasunak txikiak diren arren, pertsona homosexualen artean datuak altuagoak dira.31 Esan beharra dago, gizonek, haien gorputza emakumeek baino 23 gehiago estimatzen dutela, berriz, emakume homosexual gehiagok gustuko dute haien gorputza heterosexualekin konparatuz.26 Hurrengo aldagaia ikertzen duen artikuluen artean kontraesanak aurkitu dira. Gizon heterosexual gehiagok adierazten dute gorputzarekin inoiz eroso egon ez izatea bere bizitza osoan zehar, emakumeen artean aldiz, homosexualetan datuak altuagoak dira.26 Bestalde, emakume zein gizon homosexual eta bisexualak onartzen dute noizbait gorputzarekin gustura egon ez izatea.13,22,26 Gorputzarekin gustura ez egotea depresioaren arrazoi bat izan daiteke.31 Loaldiaren nahasteari erreparatuz, homosexualek eta bisexualek, zailtasun handiagoak dituzte heterosexualek baino. Bai kalitateari, baita ere lo gelditzeko zein lo mantentzeko gaitasunari dagokionez.16,25,27,29,32. Emaitzak sexuetan banatzen baditugu, orokorrean emakumeek, gizonek baino lo kalitate edo lo erraztasun gutxiago dute, bai homosexualek, bisexualek eta heterosexualek.25,32. Dai et al.-ek27 idatzitako artikuluan biltzen diren emaitzetan izan ezik, non gizon homosexualak, emakumeak baino gutxiago lo egiten duten. Emakume beteranoak aztertzen dituen artikuluan,16 LB emakumeak heterosexualak baino 2'5 aldiz gehiago adierazten dute lo kalitate txarra izatea. Lo kantitate edo kalitate baxuegi batek pertsonen osasun fisikoan zein psikologikoan eragin zuzena izan dezake. Adibidez estutasuna eta obesitatea eraginez.27,32 Elikadurari buruz hitz egitean, LGB kolektiboan dauden pertsonak, nahaste gehiago garatzen dituzte kontrako orientazio sexuala dutenek baino. Elikadura nahasteetan zentratu gabe, emakumezkoek, gizonek baino asaldura gehiago jasaten dituzte, bai LGB zein heterosexualen artean.33 Emakumeak ikertzen dituen artikuluan,34 bisexualak dira elikadura portaera txarragoak garatzen dituztenak, heterosexualak ehuneko txikiena dutelarik. Elikadura nahaste ezberdinak aztertzean, portaera ezberdinak aurkitzen ditugu. LGB pertsonak, heterosexualak baino bulimiarako joera handiagoa dute.29 Nahiz eta datuen artean desberdintasun handirik ez eman.22 Betekadak erregulartasunarekin egiteari buruz, emakumeen artean datu altuenak ematen dira, eta orientazio sexualetan zentratzean, emaitza nagusienak gutxiengo sexualen eskutik datoz. Gizonezkoetan, homosexualak dira kaltetuenak, aldiz, emakumezkoen kasuan, bisexualak.26 Beste artikulu22 baten arabera, ordea, gizonetan, heterosexualek datu handienak lortzen dituzte, emakumeetan, aldiz, homosexualek ehuneko altuagoak dituzte. Hurrengo nahasteak, sustantzia toxikoak, alkohola, tabakoa eta drogen kontsumoa barne biltzen ditu. Alkohola modu desegokian edaten dutenen artean, homosexualak eta bisexualak, heterosexualak baino ehuneko altuagoak lortzen dituzte.23,24 Chakraborty et al.-ek28 egindako ikerketaren arabera, azkenengo 6 hilabetetan, LGB pertsonen emaitzak, heterosexualen artean lortutakoak baino bi aldiz handiagoak dira. Seil et al.-en20 arabera, azkenengo hilabetean, baita sexu berdinekoak gustuko dituztenek ere, alkoholaren erabilera desegokiagoa egiten dute. Aldi honetan, gizonezkoek dira alkoholaren erabilera gehien egiten dutenek, eta ez emakumeak.18,25 Tabakoaren kontsumoaren inguruan, artikulu guztien datuak kontrastatzean, %80-ko kasuetan, homosexualak eta bisexualak, heterosexualak baino gehiago erretzen dute.24 Artikulu batean bildutako datuetan izan ezik, non heterosexualak, LGB pertsonak baino gehiago erretzen duten.31 Soilik emakumeak ikertzen dituen artikuluaren arabera, baita ere pertsona homosexual eta bisexual gehiagok, beste sexukoak gustuko dituztenek baino gehiago erretzen dute.16 Sexuetan sakonduz, gizonezkoak berriz emakumeak baino tabako gehiago erretzeko joera dute.23,25 Bisexualen artean, ehuneko handienak ematen dira.25 Heterosexualekin konparatuz, bai pertsona homosexualak zein bisexualak drogen kontsumo askoz handiagoa egiten dute, ia bikoitza edo bikoitza baino gehiago.20,24,28 Datuak, emakume eta gizonezkoetan banatzerakoan, ikus dezakegu nola LGB pertsonen artean, emakumeak, gizonak baino drogen erabilera handiagoa egiten duten. Heterosexualetan, berriz, gizonezkoen artean ehuneko altuagoak lortzen dira.18 Emakumeak ikertzen dituen artikuluaren 25 arabera, sexu bereko emakumeak (bisexualak ere) gustuko dituztenek, droga gehiago kontsumitzen dute.34 Bazterkeria edo diskriminazio soziala, estigma, aurreiritziak eta biktimizazioa sortutako estutasuna izan daitezke tabakoaren, sustantzien edo alkoholaren kontsumoaren zergatiak.22,34 Nork bere buruaz beste egitearen inguruan, 2 datu ezberdin lortu dira, alde batetik, suizidioa inoiz planteatu izatea, eta bestetik, buruaz beste egiten saiatu izatea. Suizidioa planteatzeari buruzko datuak, LGB kolektiboko pertsonen artean, heterosexualen artean baino altuagoak dira. Lortutako emaitza guztien arabera, bata eta bestearen arteko desberdintasunak bi aldiz baino gehiagokoak dira. Bestalde, nork bere buruaz beste egiten saiatu direnen artean, berriro gutxiengo sexualek dituzte emaitza altuenak, aurkako sexukoak gogoko dituztenekin konparatuz. Suizidioan pentsatu dutenekin konparatuz, datuak askoz txikiagoak dira.19,20,28,29,35 Emaitza nagusienak, BI eta HT-en artean, emakumeetan ematen dira. HM-en artean, berriz, gizonen artean gehiago ematen dira. Denny et al.-en30 arabera, LGB izateagatik sortzen den diskriminazioa, biktimizazioa, depresio edo suizidiorako joera altuago batek, eskolaren ezaugarrien arabera ematen da. Nork bere burua zauritzeari buruz lortutako datuen arabera, pertsona homosexual eta bisexualen artean, bai gizon zein emakumeetan, heterosexualen artean baino askoz gehiago ematen da aipatutako jokabidea. Talde bat eta besteen arteko desberdintasuna, bikoitza baino gehiagokoa delarik.19,28,29 Aurreiritziak edo biktimizazioa sortutako estresa, nork bere burua kaltetzeko edo buruaz beste egiteko joera handitzearen arrazoia izan daiteke.19 Hala ere, analizatutako artikuluak bere mugapenak izan dituzte. Ikerketa gehienak nabarmendu dute datuak zeharkakoak izatearen arazoa.19,27-30, Ondorioz, ezinezkoa izan da aldagai batzuen arteko iragankortasuna eta kausalitatea zehaztea.13,20,23,34 Bestetik, galderak nork uste duenaren arabera erantzutean, posible izan da emaitzak gutxietsi izatea edo pertsonak zintzotasunez erantzun ez izatea. Izan ere, emaitzak eta erantzunak ez dira ez klinikoak ezta objektiboak izan.19,22,23,29,31,32 Beste mugapen bat, laginaren tamaina izan da. Homosexualitatea gai berria izatean, eta nahiz eta gero eta pertsona gehiagok LGB kolektiboarekin bat etortzean, pertsona heterosexualen tasa LGB pertsonena baino askoz handiagoa izatean, gutxiengo sexualekoen lagina txikiegia izan da. Ondorioz, emaitza batzuk ez dira estatistikoki esanguratsuak izan.13,16,25,29,32,35 Azkenik, laginen ezaugarrien ondorioz, konplexua izan daiteke Orain arte lortutako informazio guztia aztertu ondoren, artikulu gehienak ondorioztatzen dute ikerketa gehiago egitea ezinbestekoa dela ondorio zehatzago batera heldu ahal izateko. Hain zuzen ere artikulu longitudinalak, esperientziak eta hauen ondorioak denboran zehar aztertu ahal izateko eta horrela hauek ulertu. Berrikuspena egiterako momentuan mugapen batzuk agertuz joan dira. Lehenik eta behin, aipatu behar da hasierako helburua, heterosexualak LGBT pertsonekin konparatzea izan dela, baina azkenean pertsona transexualak eta transgeneroak baztertzea erabaki dela. Arrazoia, termino eta kontzeptu ezberdinak nahasten direla da. Alde batetik orientazio sexualari buruz hitz egiten dugu, eta bestaldetik, nork bere pertsona zein generoaz sentitzen edo ikusten duenari buruz. Bilaketa estrategia batzuetan, transexualei erreferentzia egiten dituzten "MeSH" terminoak gehitu dira, helburua erantzuteko erabilgarriak diren artikuluak agertzen direlako. Beste mugapen garrantzitsu bat, laginen arteko ezberdintasuna izan da. Artikulu batzuek, laginak LGB eta heterosexualetan banatzen dituzten bitartean, beste batzuek, homosexualetan eta bisexualetan ere banatzen dituzte, eta beste batzuek gizon eta emakumeetan. Ondorioz, emaitza eta eztabaidaren zabalera handiegia izan da. Bestetik, 2 taldeen arteko lagin kantitateak oso ezberdinak dira. Heterosexualak asko diren bitartean, LGB kolektibokoak gutxiegiak dira. Gizartean, heterosexualen tasa askoz handiagoa baita. Ondorioz, lortutako emaitzak oso fidagarriak ez izatea, edo lortutako emaitzak gainerako populazioarekin konparagarriak ez izatea gerta daiteke. 27 Azkenik, esan beharra dago berrikuspenean lantzen den gaia azkenengo urteetan agertu izandakoa dela. Ondorioz gai honi buruz dauden artikuluak, ikerketak edo inkestak, datuak biltzeko momentuan, zailtasunak izan ahal dituzte. Beraz beharrezkoa izango litzateke gai honi buruzko ikerketa gehiago egiten jarraitzea, LGBT populazioa gero eta handiagoa baita, gero eta pertsona gehiago ausartzen baitira bere orientazio sexuala adierazten. OEBK gai zabalegia eta orokorregia izatean, honekin erlazionatuta dauden aldagai ezberdinak aztertu dira: bizi kalitatea orokorrean, osasun mentala, osasun fisikoa eta honekin erlazionatutako gorputzaren GMI-aren egoera. Faktore hauek osasun mentalaren asaldurak eta honen ondorioz sortzen diren nahasteekin erlazio zuzena dute, hau da, OEBK-k barneratzen dituen faktoreak asaldatzean, bizitzaren alderdi ezberdinetan nahasteak sor daitezke, adibidez: loaldiarekin erlazionatutako asaldurak, elikadura nahasteak, GMI altua izatea, etab. Orokorrean, LGB kolektiboko pertsonak osasun mentalaren ondoezerako eta bizi kalitatearen hautemate baxurako joera altuagoa dute. Osasun fisikoari eta pisuari buruz, orientazio sexual ezberdinen artean kontraesanak aurkitu dira. Osasun mentalari dagokionez asaldura ezberdinak aztertu dira: depresioa, antsietatea, eta estres egoerak. Asaldura hauek gehiago agertzen dira LGB pertsonen artean. Gorputzaren irudiari buruzko ideiari dagokionez, ikertutako bi taldeen artean kontraesanak aurkitu dira. Aipatutako asaldurak osasun mentala kaltetzen dute, pertsonen bizi egoera ezberdinetan nahasteak sortuz. Loaldiarekin, elikadurarekin, auto-lesioak, buruaz beste egiteko edo pentsatzeko joera eta sustantzia ezberdinen kontsumoarekin bat datozen nahasteak eragin handiagoa dute bai homosexual zein bisexualetan. Berrikuspenean Ikertutako aldagai eta asaldura gehienak, gutxiengo sexualeko pertsonen artean gehiago ematen direla, eta ondorioz sortzen diren nahasteak haien artean modu batean edo bestean erlazionatuta daudela kontuan izanda, adierazi dezakegu osasunarekin erlazionatutako bizi kalitate kaskarragoa daramala LGB populazioak heterosexualek baino. Esan beharra dago, OEBK txarragoa izateari soilik egokitu daitezkela osasun mentalarekin erlazionatu diren nahasteak. Egoera fisikoen arteko emaitzen artean kontraesanak baitaude. Gainera, artikulu batzuen emaitzak estatistikoki esanguratsuak ez izatean (P>0'05), eta bestalde, artikulu batzuen emaitzak LGBT kolektiboari erreferentzia egitean (transexualak eta transgeneroak ere, ez soilik LGB pertsonak), lortutako emaitzen fidagarritasuna baxua izatea eragin dezake, ikerketa gehiagoren beharra adieraziz.
science
addi-6e3013522dd7
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30485
Automobileko aire egokituaren modelizazioa sare neuronalen bidez
Ferreres Eceiza, Maitane
2018-12-21
Laburpena Sare neuronal artifizialak neuronen sare elkarlotuan oinarritutako metodo konputazionalak dira. Sare neuronal elkarlotu hauek zeharo aldatu dute sistema informatikoek datuak tratatzeko duten ahalmena, telekomunikazioetan, medikuntzan, ekonomian eta beste hainbat arlotan aurrerapen handiak ekarriz. Gradu amaierako lan honen helburua sare neuronal artifizialek sistema ezlinealak modelizatzeko duten ahalmena aztertzea da. Horretarako, ibilgailuko klimatizadore baten kontrola modelizatuko da, sare neuronalek sistema modelizatzeaz gain pertsonalizatzeko aukera ere ematen baitute. Sare neuronalek datuak behar dituzte ikasketa prozesua burutzeko. Datu errealak ezin ditugunez lortu, lehenengo, Matlaben bidez ibilgailuko klimatizadorearen eredua landuko da eta bere emaitzetatik datuak lortuko dira. Ondoren, datu hauekin sare neuronalen bidezko klimatizadorearen erantzunak aztertuko dira eta Matlabeko ereduaren datuekin konparatuko dira. Sarrera Adimen artifiziala, ingurunean gertatzen denaren arabera izaki bizidunen prozesu arrazional eta deduktiboak jarraituz erabaki bat hartzeko makina batek duen gaitasuna da. Kontzeptu hau XX. mendearen erdialdean hasi zen garatzen eta harrezkeroztik aurrerapen handiak egin dira. Adimen hau lortzeko teknika ezberdinak proposatu dira, baina azkeneko urteetan gehien ikertzen ari dena sare neuronal artifizialena da. Sare neuronal artifizialek aplikazio ugari dituzte: teknika hauek erabiliz ikusmen artifiziala garatu da, esate baterako, azaleko orinak minbizi sortzaile diren jakin dezaketen sistemak; seinale prozesaketan ere aurrerapen handiak ekarri ditu, seinalearen frekuentzia berdina duen zarata ezabatzea lortuz; halaber, ahots errekonozimendu sistema edo finantza ereduen aurreikuspen metodo berriak sortu dira. Sare neuronalen aplikazioen artean sistema ezlinealen modelizazioa aipatu daiteke. Izan ere, sareak ikasketa prozesua burutzeko sistema baten sarrerako eta irteerako datuak soilik behar ditu, sistemaren barruko estruktura osoa ezagutu gabe [5]. Lan honen helburua sare neuronal artifizialen bidez ibilgailuko klimatizadorearen kontrola egitea izango da, ibilgailu barruko konforta areagotuz eta, nahi bada pertsonalizatuz. Klimatizadorea ibilgailu baten konfort sistema garrantzitsuenetarikoa da. Klima- 1 Aurkibidea Maitane Ferreres Eceiza tizazioaren bidez ibilgailuaren barruan baldintza klimatiko optimoak lortzen dira, bidaiarien konforta hobetuz. Ibilgailu barruko baldintza egokiak izateak, gidariaren arreta segurtasunean jartzea ahalbidetzen du, istripu arriskua gutxiagotuz. Ibilgailu barrua nahi den baldintza mantentzeko kontrol algoritmoak exekutatu behar ditu klimatizadoreak. Izan ere, kontrol sistema hauek ibilgailuko konpartimentuaren egoeran dagoen aldaketa txikienaren aurrean erantzuteko gai izan behar dira. Sare neuronalek kontrol hau erraztu egingo lukete, erantzun pertsonalizatua eskaintzeaz gain. Esan bezala, sare neuronal artifizialek datuak behar dituzte ikasteko, eta ikasketa horretatik datu berrien aurrean orokortzeko ahalmena izateko. Idealki pertsona ezberdinek lortutako datu sortak izan beharko genituzke nahi dugun klimatizadore optimo eta pertsonalizatu bat izateko. Datu hauek ez ditugunez eskuragarri, hurbilketa modura, Matlab programak eskaintzen duen klimatizadorearen eredutik datuak lortzea pentsatu da [10]. Eredua aztertuta lortzen diren emaitzak onak izan arren, ez direla errealistak ondorioztatu da. Aireak klimatizadoretik ateratzerakoan tenperatura altuegi edo baxuegiak ditu, ibilgailuaren tenperatura segundo batean aldatuz eta eragingailuak ere segundo erdian aldatuz. Hau horrela, Matlabeko eredua abiapuntutzat hartuta, Matlabeko eredu propio bat egitea erabaki genuen. Lan hau lau ataletan banatu da. Lehenengo kapituluan, klimatizadorearen oinarri teorikoa garatu da, hau da, Matlaben sortu den ereduaren atzean dagoen termodinamikaren kontzeptu nagusiak azaldu dira. Bigarrenean, eredu honen modelizazioa eta kontrola nola egin den erakusten da. Ondoren, eredu honen simulaketak egin eta lortutako emaitzak azaldu ditugu. Hirugarren atalean, sare neuronal artifizialen metodoa azaldu da. Laugarren kapituluan, garatu den sare neuronalen eredua erakutsi eta lortutako emaitzak aurkeztu dira. Azkenik, ateratako ondorioak azaldu dira. 2 Klimatizadorearen oinarri teorikoa Maitane Ferreres Eceiza 1.1 irudia: Kondukzio bidezko bero-fluxua haga batean zehar. da: ˙Q = −kATC − TH L , (1.5) non k materialaren konduktibitate termikoa den. Tenperatura modu ez uniformean aldatzen bada hagan zehar, haga x ardatzean kokatuz tenperatura gradiantea defini dezakegu bertan: dT dx . Aurreko ekuazioa ondorengoa bilakatuko da: ˙Q = −kAdT dx . (1.6) 1.3 Konbekzioa Konbekzioa fluido batean, tenperatura ezberdinak dituzten guneen arteko bero transferentzian datza. Transmisio honen adibide dira gorputzeko odol fluxua, errekuntza motorren hozte sistema eta etxeetako berogailu sistema. Fluidoko zati baten tenperatura aldaketak zati horren dentsitate aldaketa eragiten du. Fluidoan dentsitate diferentziak agertzen direnez konbekzio korronte bat sortuko da. Korronte honek era berean beste dentsitate diferentzia bat sortuko du. Higidura zirkular horiek fluido guztia berotu edo hozten dute. Prozesu honi konbekzio naturala deritzo. Fluidoa bonba edo haizagailu baten bidez mugiarazten denean konbekzioa bortxatua dela esaten da. Konbekzio bidez dt denboran fluido batean transmititzen den dQ beroa honela defini daiteke: ˙Q = dQ dt = hA∆T (1.7) non, A bero iturriarekin kontaktuan dagoen azalera, ∆T fluidoaren tenperaturaren eta gainazal hotz edo beroaren tenperaturaren arteko diferentzia, eta h konbekzio koefizientea diren. Konbekzio bidez transmitituriko beroa zehaztea oso konplexua da, faktore asko hartu behar baitira kontuan. Besteak beste, kontaktuan dagoen gainazalaren forma, fluidoaren egoera, dentsitatea, biskositatea, bero espezifikoa eta konduktibitate termala eta fluidoaren abiadura. Faktore hauen arabera definituko da h konbekzio koefizientea. Bere balioa zehazteko oso kalkulu konplexuak egin behar dira. 5 Klimatizadorearen oinarri teorikoa Maitane Ferreres Eceiza 1.2 irudia: Hodi bero batek inguruan duen ura berotzen du, konbekzio fluxu konplexu bat eraginez. 1.4 Erradiazioa Erradiazioa uhin elektromagnetiko bidezko bero transferentzia da. Uhin elektromagnetikoak hutsean hedatzen direnez, bero transferentzia gertatzeko ez dago ingurune materialaren beharrik. Gorputz guztiek igortzen dute beroa erradiazio bidez beren tenperaturaren arabera: zenbat eta handiagoa tenperatura, orduan eta handiagoa erradiazioa. Izan ere, tenperaturaren menpekoa da igortzen duten erradiazio elektromagnetikoaren uhin luzera. Giro tenperaturan energia gehiena uhin infragorrietan transmititzen da, argi ikuskorra baina uhin luzera handiagoetan alegia. Tenperatura 800oC inguru denean, gorputzak emititzen duen erradiazioaren uhin luzera txikitu egiten da, argi gorria emitituz. Hala ere, oraindik energia gehiena uhin infragorrien bidez transmititzen da. Era berean, 3000oC tenperaturara heltzean gorputzak argi ikuskorreko uhin luzeretan erradiatzen du energia zati handi bat, argi zuri-gorria emitituz. Beraz, gorputz batek transmititutako potentzia eta erradiatutako erradiazio elektromagnetikoaren uhin-luzera gorputzaren tenperaturak determinatzen du. Erradiazioaren potentzia Stefan-Boltzmann legearen bidez kalkulatzen da. Lege honek ezartzen du A azalerako eta T tenperaturadun igorle eta xurgatzaile perfektu baten bero fluxua ˙Q = σAT 4 (1.8) izango dela, non σ = 5.67 · 10−8W/m2K4 Stefan-Boltzmann konstantea den. 6 2. Kapitulua Klimatizadorearen modelizazioa eta kontrola Behin beroa nola transmititzen den ulertuta, teoria hori praktikan jarri dugu. Ibilgailuaren konpartimentuko tenperatura ereduztatzeko, klimatizadore baten eredua garatu da. Klimatizadorearen eredu honek bi zati ditu. Alde batetik aire egokituaren zatia dugu. Zati honetan lortu nahi den tenperaturara iristeko behar den beroa sortzen da, airea berotuz edo hoztuz. Zati honi ingelesezko siglen bidez deituko zaio hemendik aurrera: HVAC (heating, ventilating and air conditioning). Bere eskema 2.1 irudian ikus daiteke. Bertan, lehenengo kanpoko edo barruko airea sartu nahi den aukeratu behar da. Sartutako aire hori hozkailutik pasatzen da, eta hau piztuta badago, airearen tenperatura jaisten da. Airea berotu nahi bada ordea, hozkailua itzalita egongo da eta airea berogailura joango da. Berogailuan berotuko den aire kantitatea ate baten bidez erregula daiteke, kanpotik datorren airearen eta berotutako airearen proportzioa zehaztuko duena. Azkenik, ibilgailuko konpartimentura sartzen dira, bertako tenperatura aldatuz. Beraz, HVACaren ereduak haizagailuaren potentzia, atearen posizioa eta berogailuaren eta hozkailuaren aktibazioa kontrolatuko ditu. Beste aldetik, ibilgailuaren konpartimentuko tenperatura kalkulatuko duen zatia dugu. Hemen, inguruak eta HVACak konpartimentuaren tenperatura nola aldatzen duten kalkulatzen da. Horretarako, ereduak ingurunearen datuak jasotzen ditu. Esan bezala, eredu hau egitearen helburua ondoren erabiliko ditugun datuak sortzea da. Horiekin, sare neuronal artifizialek HVACa modelizatuko dute, hau da, haizagailuaren potentzia, atearen posizioa eta berogailuaren eta hozkailuaren aktibazioa kontrolatuz. Horretarako, lau eragingailu hauen irteerako datuak edukitzeaz gain, hauen portaera baldintzatzen duten tenperaturak ere behar dira. Idealki, ibilgailu- 7 Klimatizadorearen modelizazioa eta kontrola Maitane Ferreres Eceiza Kotxeko konpartimentuak ere bere aldetik erradiazioa emitituko du: ˙Qcar = σT 4 c Acar. (2.8) Kasu honetan, Tc kotxearen tenperatura da eta Acar kotxearen azalera. Pentsa genezake kotxeak erradiatutako bero guztia kanpora aterako litzatekela, hau da, ˙Qsun = ˙Qcar. Errealitatean ordea, berotegi efektua kontuan hartu behar da. Ibilgailuak gehien bat uhin infragorrietan erradiatzen du beroa. Uhin hauek ez dute ibilgailuaren leihoetako beira gurutzatzen eta ibilgailu barruan gelditzen dira, konpartimenduko beroa areagotuz. Gainazal batek erradiazioa jasotzen duenean, erradiazio horren zati bat islatu egiten du. Islatzen duen erradiazio portzentajeari albedoa deritzo. Gorputz beltz idealaren albedoa 100 izango litzateke, islatzaile zuri perfektuarena berriz 0. Ibilgailu baten albedoa beraz ibilgailuaren kolorearen araberakoa da, kolore ilunek erradiazioaren %32a islatzen dute, zuriek %50 islatzen duten bitartean [1]. Lan honetan ibilgailuaren albedoa %40 dela kontsideratu da. Beraz, xurgatuko den erradiazioaren faktorea f = 0.6 izango da. Honela, ˙Qgh = f ˙Qcar = fσT 4 c Acar. (2.9) Beraz, erradiazio bidez kotxeak jasotzen duen energia bi bero hauen batura izango da, hots, ˙Qrad = ˙Qsun + ˙Qgh. (2.10) 2.1.4 HVACaren beroa Azaldu den bezala, HVACaren bidez, nahi den konpartimentuko tenperatura lortzeko beroa sortuko da. HVACak ibilgailuarekin trukatuko duen bero hori klimatizadoreko eragingailuek baldintzatzen dute, jarraian azalduko den moduan. Eragingailuak HVACaren eredua egiteko hiru tenperatura ezagutu beharko dira: ibilgailuko konpartimentuko Tinter tenperatura, ibilgailuaren barruan nahi den Treq tenperatura eta HVACra sartzen den airearen Tin tenperatura. Bidaiariak ezarriko ditu Treq tenperatura eta birzirkulazioa nahi den ala ez. Birzirkulazioak sistemak aire barrutik edo kanpotik hartuko duen zehaztuko du. HVACak tenperatura hauen informazioa jasoko du uneoro eta tenperaturak konparatuz zer egin behar den erabakiko da: hozkailua edo berogailua piztu edo itzali behar den ikusiko da, 2.1 taulan ikus daitekeenaren arabera. 10 Klimatizadorearen modelizazioa eta kontrola Maitane Ferreres Eceiza Egoera Berogailua Hozkailua Treq < Tinter eta Treq < Tin ActH = 0 ActAC = 1 Treq ≤ Tinter eta Treq ≥ Tin ActH = 0 ActAC = 0 Treq ≥ Tinter eta Treq ≤ Tin ActH = 0 ActAC = 0 Treq < Tinter eta Treq < Tin ActH = 1 ActAC = 0 2.1 taula: Tenperatura diferentzien arabera HVACko hozkailua eta berogailua noiz pizten diren zehazten da. Hozkailua piztuta edo itzalita dagoen ActAC aldagaiak determinatuko du: ActAC = 1 denean piztuta egongo da, eta ActAC = 0 denean itzalita. Berogailua era berean piztu edo itzaliko da ActH aldagaiaren arabera. Eskatu den tenperatura barruan dagoena baino hotzagoa bada, eta kanpoko airea eskatu dena baino hotzagoa bada, ez dago hozkailua piztu beharrik. Alderantzizko kasuan, eskatu den tenperatura barrukoa baino beroagoa denean eta kanpoan aire beroagoa dugunean, ez dago berogailua martxan jarri beharrik ere. Egoera Haizagailua Beti fan = 0.9 |Treq − Text||Treq − Tinter| + 0.1 2.2 taula: HVACko haizagailuaren potentzia (fan) tenperaturaren arabera. HVACak berogailua eta hozkailuaz gain, haizagailua eta atea ere kontrolatu behar ditu. Haizagailuaren potentziari fan deituko diogu. Potentzia hau, Tinter, Treq eta Text-ek definituko dute, Text kanpoko tenperatura izanik. Potentzia hau [0.1, 1] tartean egongo da. Haizagailuak balio maximoa hartuko du HVACra sartzen den airearen tenperatura eta desiratutako tenperaturaren arteko ezberdintasuna 20oC baino handiagoa denean. Bidaiariak ezarritako tenperatura lortzen denean ordea balio minimoa hartuko du. Tartean tenperatura aldaketarekiko lineala izango da, 2.2 taulan ikus daitekeen bezala. Berogailua motorraren tenperatura jaisteko erabiltzen den urez dago beteta. Ur honek beroa trukatzen du motorrarekin, hala motorraren tenperatura jaitsi egingo da urarena handitzen den bitartean. Hau horrela, kotxea martxan dagoen bitartean berogailua beti egongo da martxan. Horregatik, airea berogailutik pasatzea nahi 11 Klimatizadorearen modelizazioa eta kontrola Maitane Ferreres Eceiza ez bada, bertara bidean dagoen atea itxi egin beharko da. Ate honen egoera flap aldagaiaren bidez determinatuko da. Honela, atea itxita dagoenean flap = 1 izango da. Berogailutik pasatzea nahi bada ordea, atea ireki egingo da 2.3 taulan agertzen den moduan. Irekiera hau tenperatura diferentziaren funtzio lineal bezala definituko da. Atea guztiz zabalik dagoenean flap = 0 izango da. Egoera Atea Berogailua piztuta |Treq − Tinter| + |Treq − Tin| ≥ 20 flap = 0 |Treq − Tinter| + |Treq − Tin| < 20 flap = 1 − 0.05(|Treq − Tinter| + |Treq − Tin|) Berogailua itzalita Beti flap = 1 2.3 taula: HVACko atearen irekiera egoeraren arabera. Irteerako tenperatura eta beroa Berogailuak zein hozkailuak konbekzio bidez elkar trukatzen dute beroa airearekin. (1.7) ekuazioa jarraituz aireak lortuko duen tenperatura kalkula daiteke. Honela, QC airea hozkailutik pasatzerakoan utzitako beroa izango da eta QH aireak berogailutik pasatzean jasotzen duena. Horrela definitzen dira: ˙QC = hAC(TC − Tmean) (2.11) ˙QH = hAH(TH − Tmean) (2.12) non h airearen konbekzio koefizientea, AC eta TC hozkailuaren azalera eta tenperatura, AH eta TH berogailuaren azalera eta tenperatura hurrenez hurren, eta Tmean jarraian azalduko den tenperatura diren. Berogailu edo hozkailuak puntu bakoitzean aireari ematen dion beroa, aireak puntu horretan duen tenperaturaren menpekoa da. Ezin dugunez airearen puntu bakoitzeko tenperatura kalkulatu, hurbilketa bat egin eta batez besteko tenperatura kontsideratu behar da. Berogailuan edo hozkailuan transmititutako bero honek airean tenperatura aldaketa eragingo du. Tenperatura hau 1.3 ekuazioa erabiliz lor daiteke: ˙QC = ˙mHV ACCp(TCout − Tin) = hAC(TC − Tmean) (2.13) ˙QH = ˙mHV ACCp(THout − Tin) = hAH(TH − Tmean). (2.14) non Tin aireak HVACra sartzean duen tenperatura den. Lortu nahi diren balioak TCout eta THout dira, hozkailutik eta berogailutik ateratzean aireak duen tenperatura alegia. Hurrenez hurren: TCout = hAC(TC − Tmean) ˙mHV ACCp + Tin (2.15) 12 Klimatizadorearen modelizazioa eta kontrola Maitane Ferreres Eceiza 2.2.1 Simulazioak Berogailua Simulink programa erabiliz egindako eredua simulatu dugu. Hainbat egoera ezberdin aztertzeko, simulaketa ezberdinak egin dira. Lehenengo berogailuaren funtzionamendua aztertu da. Horretarako, barruko tenperatura 20oC-tan nahi izanik, kanpoko tenperatura 15oC, 7oC eta 0oC-tan ezarri eta simulaketak egin dira. Hurbilketa bat eginez T 0 inter hasierako barruko tenperatura, Text kanpoko tenperaturaren berdina izatea erabaki da. Simulazioetatik lortutako 2.3 irudian ikus daiteke berogailua martxan jartzen denean erraz iristen garela gidariak eskatutako tenperaturara. Gainera, flapari esker HVACtik ateratzen den airearen tenperatura kontrolatzen da. Grafikoetan ikus dezakegu T 0 inter 15oC eta T 0 inter 7oC direneko egoeretan oreka lortzen dela, T 0 inter 0oC denean ordea ikus daiteke 20oC-ak gainditzerakoan jauzi bat dagoela. Argiago ikusten da une horretan zer gertatzen den ActH eragingailuari erreparatzen badiogu (2.4 irudia). Une horretan ActH itzali egiten da, bi segundoren ostean berriz aktibatzeko. (a) Text 15oC eta Treq20 oC deneko simulaketa. (b) Text 7oC eta Treq 20oC deneko simulaketa. 17 Klimatizadorearen modelizazioa eta kontrola Maitane Ferreres Eceiza (c) Text 0oC eta Treq 20oC deneko simulaketa. 2.3 irudia: Ibilgailuaren barruko tenperatura denboraren menpe. Kanpoko tenperatura gidariak eskaturikoa baino txikiagoa deneko egoera ActH = 1. 2.4 irudia: ActH eragingailua denboraren menpe, Text 0oC eta Treq 20oC denean. Hozkailua Behin berogailuak ondo funtzionatzen duela frogatuta hozkailua aztertu da. Horretarako, ibilgailuaren gidariak eskaturiko tenperatura 20oC-n ezarri bada ere, oraingoan kanpoko tenperatura 25oC eta 35oC-tan ezarri da. Lortu diren emaitzetan ikus daiteke (2.5 irudia) hozkailuak ez duela lortzen ibilgailua nahi den tenperaturara eramatea. Gidariak eskaturikoa baino handiagoak diren tenperaturetan lortzen da oreka. Hozkailuaren potentzia txikiegia da tenperatura altuko airea hozteko. Hau konpontzeko, airearen birzirkulazioa aktibatzea pentsatu dugu, hau da, ibilgailutik hartzea hozkailutik pasako den airea. Horrela, hartzen den airea gero eta hotzagoa egongo da, hozkailuaren lana erraztuz. Aldaketa hau eginez lortu diren emaitzak 2.6 irudian ikus daitezke. 18 Klimatizadorearen modelizazioa eta kontrola Maitane Ferreres Eceiza Airearen birzirkulazioa sartu denean 20oC-ko tenperaturara erraz iristen dela ikusten da. Hala ere, ez du orekarik lortzen, 20oCak gainditzerakoan itzali egiten da eta honek tenperaturaren igoera eragiten baitu. Tenperatura igoera horrek hozkailua berriz pizten du 20 oCak berriz gaindituz, etengabean. Hau argiago ikusteko ActAC irudikatu dugu argiago ikusteko eragingailua segundo bat edo biren periodizitatearekin piztu eta itzaltzen dela (ikusi 2.7 irudia). Histeresia Ikusi dugu hozkailua edo berogailua aktibatuta daudenean eskaturiko tenperaturara iristean itzali egiten direla, segundo gutxiren ostean berriz pizteko. Pizte eta itzaltze azkar honek ponpen, errelen, balbulen eta beste mekanismo askoren balio-bizitza murrizten du. Hau ekiditeko lortu nahi den tenperaturatik tarte bat utziko da. Hozkailua, tenperatura tarte horren azpiko mugara iristean itzali egingo da eta horrela mantenduko da tenperatura tartearen goiko mugara iristen den arte. Berogailuarekin alderantzizkoa beteko da. Teknika honi histeresia deritzo, eta itzaltze eta piztearen arteko denbora luzatzea lortzen du. Histeresi hau diseinatu den HVACan aplikatu dugu. Histeresia aplikatzeko orduan kontuan hartu behar dugu tenperatura tartearen barruan berogailua eta hozkailua piztuta edo itzalita egon daitezkeela. Tenperatura tartearen barruan eragingailuek piztuta noiz egon behar duten zehazteko, status eta status p aldagaiak sortu ditugu, irteerarako eta sarrerarako hurrenez hurren. Irteerako status aldagaia memoria baten bidez gordetzen da, eta horrela aurreko iterazioetan tenperatura goi ala behe mugara iritsi den jakin dezakegu. Honen arabera, ActAC eta ActH-ren aktibazioa erabakitzen da. 1 function [ status , fan , flap , ActAC, ActH]= fcn ( status p , error , deltaT ) 2 3 %%Fan−aren kontrola 4 5 fan =0.9/ abs ( deltaT ) ∗abs ( e r r o r ) +0.1; 6 7 %%H i s t e r e s i a 8 9 his =1; 10 11 i f ( error >his ) 12 status =0; 13 e l s e i f ( error <−his ) 14 status =1; 15 e l s e 16 status=status p ; 17 end 21 3. Kapitulua Sare neuronal artifizialen oinarri teorikoa Gizakion burmuina gorputzetik eta ingurunetik datorkion informazioa prozesatu eta hauen arabera erantzun bat sortzeko gai da. Burmuina neuronez osatuta dago eta hauek informazio kudeaketa sistema konplexu eta ez lineala osatzen dute, eragiketa ugari paraleloan egiteko gai dena. Sare neuronal artifizialak izaki bizidunen sistema neurobiologiko honetan oinarritzen dira. Sare hauetan burmuinaren arazoak ebazteko ahalmena eta sistema elektronikoen azkartasuna konbinatzen dira. Gizakion pentsamendu bakoitzak sistema neurobiologikoaren aktibitate eredu jakin bat sortzen du. Burmuinean bezala, sare neuronal artifizialetan ingurunetik jasotako informazioak neuronetan aktibitate eredu bat induzitzen du, eta eredu honen arabera, sareak erantzun ezberdinak emango ditu. Aktibitate eredu hau ikasketa prozesu bat burutuz doitzen da. Horrela, sareak esperientziaren bidez ikasten du zein aktibitate eredu garatu erantzun egokiena emateko. Azkeneko urteetan, sare neuronal artifizialek izugarrizko aurrerapenak ekarri dituzte. Izan ere, sare neuronal elkarlotu hauek zeharo aldatu dute sistema informatikoek datuak tratatzeko duten ahalmena. Teknika hauek erabiliz ikusmen artifiziala garatu da, esate baterako, azaleko orinak minbizi sortzaile diren jakin dezaketen sistemak garatu dira. Seinale prozesaketan ere aurrerapen handiak ekarri ditu, seinalearen frekuentzia berdina duen zarata ezabatzea lortuz. Halaber, ahots errekonozimendu sistema edo finantza ereduen aurreikuspen metodo berriak sortu dira. Sare hau nodo edo neurona artifizialen multzo elkarlotuan oinarritzen da. Sarrerako neuronek informazioa transmititzen dute ezkutuko maila edo geruzetan dauden neuronetara, eta ezkutuko neurona hauek, era berean, irteerako nodoetara transmititzen dute. Sarrerako neurona kopurua sarrerako aldagai kopuruaren berdina izan 25 4. Kapitulua Klimatizadorearen kontrola sare neuronal artifizialen bidez Klimatizadorearen kontrol sistemaren eredua egiteko ELMak erabili dira. ELMak ikasketa prozesua burutu behar du, sare neuronalen aktibitat eredua sortzeko. Ondoren, edozein daturen aurrean informazioa orokortu dezan. Horretarako, klimatizadorearen aldiuneko sarrera eta irteerako aldagaien balioak behar dira. Kasu honetan, sarrerako aldagaiak lortu nahi den Treq tenperatura, kanpoko Text tenperatura, ibilgailu barruko uneoroko Tinter tenperatura eta birzirkulazioa nahi den ala ez izango dira. Sarrera hauen arabera fan haizagailuaren potentziaren, flap atearen posizioaren, ActH berogailuaren aktibazioaren eta ActAC hozkailuaren aktibazioaren kontrola egin beharko da. Matlaben egindako eredutik ELMak behar dituen datuak lortu dira. Honela, simulaketak egin dira aldagai hauen balio ezberdinetarako: airearen birzirkulazioa, Treq eskatutako tenperatura (16oCtik 24oCra aldatuz 1oCko tartearekin), eta Text kanpoko tenperatura (0oCtik 35oCra hau ere 1oCko tartearekin). Aldagai ezberdin horiekin ereduak ematen duen ibilgailu barruko Tinter tenperatura lortu da, baita fan, flap, ActH eta ActAC irteerak ere. Behin ELMak HVACaren kontrola egiteko behar diren sarrera eta irteerako datuak lortuta, matrize batean gorde dira irteerak lehenengo zutabeetan eta sarrerak ondorengo zutabeetan jarriz. 4.1 Extreme Learning Machine kodea Erabili den ELM kodea Huangek 2004. urtean proposaturikoan oinarritu da [5] (ikusi 4.1 kodea). Kodeari lau parametro eman behar zaizkio: ikasteko datuen matrizea, azterketa egiteko edo ondorioztatzeko datuen matrizea, zenbat neurona nahi diren ezkutuko mailan eta zenbat irteera dauden. Exekutatu ondoren ikasketarako behar izan duen denbora, azterketarako denbora, ikasketaren errorea, azterketaren 29 Klimatizadorearen kontrola sare neuronal artifizialen bidez Maitane Ferreres Eceiza 4.2 Extreme Learning Machine-aren erantzuna ELMarekin klimatizadorearen ereduaren erantzuna aztertuko da. Ditugun sarrerako eta irteerako datuekin, sare neuronal ezberdinen azterketa egingo da. Hasteko, irteera bakar bateko lau sare neuronal inplementatuko dira. Lauak sarrera berdinak edukiko dituzte, baina irteera ezberdina. Horretarako, 50000 ausazko datu erabiliko dira: 45000 ikasteko eta 5500 sare neuronala ebaluatzeko. Beraz, azterketa matrizearen datu kopurua, ikasketa matrizearen zortziren bat izango da. Sare neuronal konfigurazio bakoitzeko erroreak eta exekuzio denborak aztertuko dira. Ondoren, lau irteerak aldi berean kalkulatzen dituen sare neuronala inplementatuko da, hau da, sare neuronal bakarra irteera guztientzat. Kasu honetan, erroreak eta exekuzio denborak aztertuko dira ere. ELM metodoak pisuak eta atari-balioak ausaz aukeratzen dituenez, simulaketa bakoitzean sare neuronal ezberdinak sortzen dira, emaitza ezberdinak lortu ahal izanik. Horregatik, konfigurazio bakoitzeko 50 neurona-sare sortu dira da, eta ondoren, neurona-sare guzti horien emaitzen bataz bestekoa kalkulatu da emaitza orokortua lortzeko. Irteera bakarra Hasteko, ezkutuko mailaren nodo kopuruak ELM metodoak ematen duen errorean duten eragina aztertu da. Aldi berean, nodo hauen kopuruak duen kostu konputazionala ikusi da. Horretarako, ezkutuko geruzako nodo kopurua 50, 100, 200, 500, 700 eta 1000n ezarriz sare neuronal ezberdinak inplementatu dira. Behin sare neuronalak inplementatuta ikasketa eta ondorioztatze prozesuen emaitzak lortu dira. Emaitza hauek 4.1 irudian, 4.2 irudian, 4.3 irudian eta 4.4 irudian ikus daitezke. (a) Errorea. (b) Kostu konputazionala. 4.1 irudia: flaparen irteera ELMko geruza ezkutuko nodo kopuruaren arabera. 32 Klimatizadorearen kontrola sare neuronal artifizialen bidez Maitane Ferreres Eceiza (a) Errorea. (b) Kostu konputazionala. 4.4 irudia: ActHaren irteera ELMko geruza ezkutuko nodo kopuruaren arabera. ELM metodoaren bidez lortutako emaitzak bisualki ikusteko, Matlabeko simulaketa zehatz batzuen datuak hartu eta emaitzak konparatu dira. Lehenik, fan eta flaperako ELMak emandako emaitzak eta datu errealak konparatu dira. Horretarako, eskatutako Treq tenperatura 20oC-tan ezarri da, eta kanpoko Text tenperaturari bi balio ezberdin eman zaizkio: 10oC eta 30oC. Bi irteerako aldagaientzat ELM bidezko kontrolaren emaitza lortu da, ikusi 4.5 irudia eta 4.6 irudia. (a) Text 10oC deneko simulaketa. 34 Klimatizadorearen kontrola sare neuronal artifizialen bidez Maitane Ferreres Eceiza (c) Text 30 oC deneko simulaketa. 4.7 irudia: ActACren irteera denboraren menpe. Ondoren, ActAC irteeraren emaitza aztertu da. Horretarako, Treq ere 20oC-tan ezarri da, baina kanpoko Text tenperaturari hiru balio ezberdin eman zaizkio: 10oC, 21oC eta 30oC. Eragingailuak piztu eta itzaltzean zer gertatzen den ikusteko aztertu da 21oC-ko kasua. Lortu diren emaitzak 4.7 irudian ikus daitezke. Irudietan ikus dezakegu, ActAC konstantea denean, emaitza nahiko hurbiltzen dela balio errealera, ez denean konstantea ordea, ez da hain emaitza ona lortzen. Emaitzak jatorrizko seinalearen forma du baina errorea oso handia da. Errore hau 4.3 irudian ikusitakoa da. Lau irteera Azkenik, lau irteerako ELMak eman dituen emaitzak aztertu dira. Aurreko atalean lortu diren emaitzengatik, ezkutuko geruzan 200 nodo jartzea erabaki da. Simulaketak behar izan dituen ikaste eta aztertze denborak 4.8 irudian ikus daitezke. Emaitzak aurreko atalean lortutakoekin konparatuz gero, ikus daiteke lau irteerak batera kalkulatzeak ez duela koste konputazionalik gehitzen. Kasu honetan, eragingailu bakoitzeko irteera bat dugunez lau errore izango ditugu (ikusi 4.9 irudia). Ikasketako errorea azterketakoa baino txikiagoa dela ikus daiteke. Ondorioztatzeko erroreak 2.57, 2.27, 1.47 eta 0.98 dira, ActAC, ActH, fan eta flaparentzat, hurrenez hurren. Errore hauek ELMak irteera bakarra kalkulatu behar zuenean baino handiagoak dira. 37 Ondorioak Gradu amaierako lan honetan ibilgailu baten klimatizadorearen funtzionamendua eta bere atzean dagoen termodinamikako kontzeptu nagusiak aztertu dira. Ezagutza hauetan oinarrituta Matlaben klimatizadorearen eredu bat egitea lortu da. Halaber, sare neuronal artifizialen teoria aztertu da, ELM metodoan zentratuz. Azkenik, inplementatutako ELMaren erantzuna aztertu da. ELMak klimatizadorea modelizatzeko, datu errealak beharko genituzke, baina datu hauek ezin izan ditugunez lortu Matlabeko eredua sortu da. Eredu hau hurbilketa bat izan arren, ibilgailuaren tenperatura modu errealistan zehazteko gai dela ikusi dugu. Lan honetan ELMen bidez klimatizadorea modelizatu daitekeela frogatu nahi izan da. Azkeneko ataleko emaitzak ikusiz fan eta flap aldagaiak zehaztasunez hurbiltzen dituela esan daiteke. Hala ere, ActAC eta ActH eragingailuen irteerak ez ditu horren ondo kalkulatzen. ELMen irteerako seinaleak sarrerakoekiko koherenteak izan arren, bien arteko erroreak handiak dira. Izan ere, nahiz eta ActAC eta ActH seinale digitalak izan, ELMak informazioa orokortzen duenez tarteko balioak ematen ditu. Errore hau ekiditeko seinale jarraitu hori diskretizatu ahalko litzateke programa sinple baten bidez. Gainera, ikusi dugu ELMak irteera bat baino gehiago dituenean zehaztasuna galdu dezakeela. Azkenik, aipatu behar da interesgarria izango litzatekela ELMen metodoa moldatzea seinale digitalak zehaztasunez kalkulatzeko. Halaber, hurrengo pausua, ibilgailu batean sentsore bidez lortutako datu errealekin ELMak zein erantzun ematen duten aztertzea izango litzateke. Gainera, ELMek kontrol pertsonalizatua eskaini dezaketen ikusteko, datu hauek gidari ezberdinenak sortutakoak izatea oso interesgarria izango litzateke. 39
science
addi-d21c515494df
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30488
Biojardineraren koipe tranparen aktibazio biologikoa eta beraren modelizazioa
Manso Fraile, Mikel
2018-12-21
Leioa, 2018ko uztailaren 20a Biojardineraren koipe tranparen aktibazio biologikoa eta beraren modelizazioa SARRERA Ura izaki bizidunen biziraupenerako beharrezko elementu kimikoa da. Ekosistema gehienen parte, berariazko funtzioak betetzeko eta bizi zikloan bitartekari garrantzitsua da. Hala ere, uraren garrantzia bizitzeaz haratago doa. Gizakiaren kasuan, ur edangarri garbia izateak herrialde edo herri baten alor desberdinetan eragiten du (Nazio Batuak, 2015). Herri askoren kultura, ohiturak, izaera, historia, garapena eta abar handi baten atzean aurki daitekeen eragilea nagusienetariko bat da. Garapen jasangarriaren epizentroan aurkitzen da eta garapen sozioekonomikoaren, energia eta elikagaien ekoizpenean oinarrizkoa da ura (Acevedo, Barry, eta Rosa, 1995). Honen erakusle dira Munduko Osasun Erakundeak aurkeztu zituen datuak: herrialde garatuetan, ur kontsumoa pertsona eta eguneko 300 L-raino heltzen da. Garatzeke dauden herrialde askotan aldiz pertsonako eta eguneko 25 L-tara ere ez dira heltzen. Munduko Osasun Erakundearen gomendioz, pertsonako eta eguneko gutxienez 80 L ur behar dira bizi premiak ase eta norbanakoaren higienea mantentzeko beste izateko. Horregatik, ura herrialde baten garapenaren faktore zein adierazle dela esan daiteke. 2010ko uztailaren 28ean, Nazio Batuetako batzar nagusiak, 64/292 ebazpenaren bitartez, uraren eta uraren saneamendua gizaki ororen eskubidea zela aitortu zuen, hurrengoa berretsiz: ur edangarri garbia eta uraren saneamendua edukitzeak funtsezko baliabideak direla giza eskubide guztiak aurrera eraman ahal izateko. Ebazpen honek herrialde azpigaratuetatik garatuetara eragitea izan du helburu. Izan ere, datuak oso larriak dira:  2.1 biloi pertsonak ez dute modu seguruan kudeatutako ur edangarrira iristerik  4.5 biloi pertsonak ez dute modu seguruan kudeatutako saneamendu zerbitzuetara iristerik  Bost urte baino gutxiagoko 340.000 ume hiltzen dira urtero beherakoak eta mota antzeko gaixotasunen ondorioz  Uraren gabeziak jada 10 pertsonatik 4ri eragiten dio  Hondamendi naturalen %90 urarekin erlazionatuta daude  Hondakin uren %80 ekosistemara tratatu gabe itzultzen dira  Nekazaritzak munduko uren ateratzearen %70 errepresentatzen du Datu hauek izanda, ez da harritzekoa urak pertsonengan izan dezakeen eragin ikaragarria antzematea. EL SALVADORREKO TESTUINGURUA El Salvador Pazifikoko kostan kokatzen den Erdialdeko Amerikako herrialde bat da, 21.040 km2-ko azalera totalarekin Erdi Amerikako errepubliketatik txikiena da. Mugei dagokionez, 1. Irudian ikusten den bezala, ipar eta ipar-ekialdean Hondurasekin egiten du muga; ekialdean Fonsecako Golkoak Nikaragua eta El Salvador banatzen ditu; hegoaldean Ozeano Pazifikoa dago eta mendebalde zein ipar-mendebaldean Guatemala aurkitzen da. Karibe itxasorik ez duen Erdialdeko Amerikako estatu bakarra da El Salvador. 1. Irudia. El Salvadorreko mapa. El Salvadorrek duen kokapena dela eta klima tropikala dauka. Honen eraginez, El Salvadorren ez dira lau urtaroak bereizten, bi baizik: urtaro lehorra eta urtaro euritsua. Ondorioz, 2. Irudian ikusten den bezala, tenperaturak urtean zehar konstante mantentzen dira, baina ez ordea prezipitazioak. Horregatik, urtaro euritsuan uholde eta euri bortitzak jasatearen ondoriozko kalteak oso ugariak dira. Gainera, urtaro lehorrean, lehorteak, suteak eta uzta galerak egotea ere oso ohikoak dira. Urtaro lehorra azarotik apirilera bitartean ematen da eta maiatzetik urrira urtaro euritsua. Aipatzekoa da, urtaro lehorrean urteko prezipitazioen %20 baino gutxiago ematen dela eta beraz, laborantza ureztatzea ezinbestekoa bihurtzen da. Demografiari dagokionez, 2013an lortutako azken datuen arabera, herrialdeko biztanle kopuru totala 6.340.000ra heldu zen. Horietatik, %34a landa inguruetan bizi zen. Familien %41 pobrezian bizi dira eta horietatik, %12 muturreko pobrezian (MINEC, 2012). Herrialdeko hiriburua San Salvador da eta biztanle gehien batzen dituen hiria ere. Bertan herrialdeko populazio dentsitate altuena aurkitzen da. Hiriburuan ez ezik populazioa landa inguruetan banatua dago, komunitateetan antolaturik eta oso sakabanatuta. 2003-2013 denboraldian biztanleria ehuneko 0.5 urteko batezbesteko tasaz hazi zen. 2. Irudia. El Salvadorreko tenperatura eta prezipitazioen bilakaera. 1. Taulan laburtuta aurkitzen dira demografia datu interesgarri batzuk. Esaterako, 2012. urtean, biztanleriaren %90ak ur edangarri dun iturri hobetuetara heltzeko aukera zuten. Landa inguru eta hiriguneetako datuak alderatzen badira, alde nabaria dagoela ikus daiteke. Landa inguruetan ehuneko hau %81ra murrizten bait da. El Salvadorreko aro garaikideari dagokionez, 1821. urtean independentzia lortu zuenetik historia korapilatsua bizi izan duela esan daiteke (Salazar, 2012). Lur-jabe eta militarrak errepresio armatuaz baliatu ziren herrialdea urte luzez gobernatzeko. Horren ondorioz, herritar askok gerrilletan antolatu eta borrokatzen hasi ziren. XX. mendean zehar, El Salvador borroka eta gerra konstante batean sartuta egon zen, 12 urte iraun zuen gerra zibil batekin amaituz. Gatazka zauritsu horiek zirela eta herrialdeak ezin izan zuen bere osotasunean garatu. 1992. urtean, Chapultepec-eko bake akordioekin herrialdea egonkortasun egoera batera heldu zen eta aurreko hamarkadetan eragotzitako garapenari buelta ematen hasi zen. Hala ere, gaur egun El Salvador garatu gabeko herrialdetzat hartzen da. Bake hitzarmenak egon ziren arren herrialdeak biolentzia egoera egunerokotasuneko bizitzan jasaten jarraitzen dute. Erdialdeko Amerikako estatu gehienak bezala, droga zubi bat da El Salvador. Horrek, biolentzia egoerari ikaragarri eragin dio. Gainera, herrialdetik ihes egindako gazte askoren etorrerarekin "mara" izenez ezagutzen diren talde armatuak (gaur egun talde terrorista bezala kontsideratuak) eta indar polizial-militarren arteko talkak ikaragarrizko mina egiten dio herrialdeari. Azken urteetan, El Salvadorreko ekonomiak gora-behera ugari izan ditu. Barne produktu gordinaren bilakaerari dagokionez, hazkuntza konstante baina apala izan du 1992ko bake hitzarmenaz geroztik. 2017. urtean hazkuntza ekonomikoak %2.1ra iritsi zen. Areagotze hori, nekazaritza, abeltzantza, arrantza, manufaktura eta meatzaritza sektoreek zein zerbitzu eta turismoak bultzatua izan zen. Horiek guztiak batera, hazkuntzaren bi herenak errepresentatzen dute. 1. Taula. El Salvadorreko biztanleriari buruzko estatistiken emaitzak (AQUASTAT, 2015). BIZTANLERIA: Biztanleria totala 2013 6 340 000 pertsona - Landa eremuko % 2013 %34 Biztanleria dentsitatea 2013 301 pertsona/km2 Ekonomikoki aktiboak diren biztanleak 2013 2 693 000 pertsona - Biztanle totalaren % 2013 %42 - Emakumezko % 2013 %41 - Gizonezko % 2013 %59 Nekazaritzan ekonomikoki aktiboak dauden biztanleak 2013 574 000 pertsona - Ekonomikoki aktiboak diren biztanle totalaren % 2013 %21 - Emakumezko % 2013 %10 - Gizonezko % 2013 %90 UR EDANGARRI HOBETUETARA HELTZEA: Populazio totalaren % 2012 %90 Hiriguneetako populazioaren % 2012 %95 Landa eremuetako populazioaren % 2012 %81 Herrialdearen hazkunde motel horrek pobreziaren murrizpen txikia ekarri du eta landa eremuetako pobrezia maila altuak. Herrialde horretan pairatzen den arazo nagusietako bat irabazien banaketetan dagoen desberdintasun ekonomikoa da. Esaterako, 1999. urtean herrialdeko aberatsen bostenak irabazien %45 jaso zuten, behartsuen bostenak ordea, soilik %5.6a. Horregatik, herrialde baten garapena ezin da Barne Produktu Gordinak deskribatzen duen hazkuntza ekonomikora mugatu. Gizartearen ongizatea bermatu eta ingurumena babestea ezinbestekoa da. Gainera, gizartearen egoera ez litzateke soilik diru sarreretan oinarritu beharko, baizik eta ikuspegi globalago batekin, elikadura, osasun zerbitzuak, hezkuntza edota lan baldintzak bezalako arloak kontuan hartuz. Horretarako, Nazio Batuen erakundea Giza Garapen Indizea (GGI) sortu zuen. Irizpide honen bidez herrialde baten bizi esperantza, BPG per kapita eta alfabetatze tasa kontuan hartzen ditu. Hiru termino hauekin, herrialde baten ekonomia, bizi kalitatea eta hezkuntza kontuan hartzen dira. El Salvador GGI maila ertaina duen herrialdea kontsideratzen da eta 3. Irudian ikusten den bezala, 2016. urtean 188tik 117. postua lortu zuen 0.68 GGI batekin. Lehen sektorearen garrantzia murriztuz joan da urteetan zehar, 2015.urtean nekazaritzaren ekarpena BPGan %11.28raino jaistera iritsi arte. Hala ere, nekazaritza, arrantza eta abeltzaintza lan postuen aldetik pertsona gehien dituzten sektoreak izaten jarraitzen dute. Gainera, lehen sektoreko produktuei dagokio esportazioen zati handienetako bat da. Nekazaritzaren antolamenduari dagokionez, dualismo bat ematen da herrialdean: alde batetik, komertziorako laborantzak daude eta bestetik, bizibide laborantzak, hau da, bizi iraupenerako direnak. Lehen talde horrek latifundio erregimenean lantzen ditu lurrak. Latifundio erregimenak zera esan nahi du, lur sail handiak jabe gutxiren menpe daudela eta ondorioz, ohikoena da horiek lantzen dituzten nekazariak lur horien jabeak ez izatea. Gehien bat kafea ekoizteko bideratzen dira lur horiek ondoren herrialdetik kanpo saltzeko. Aldiz minifundio erregimenean, nekazari familia xumeek bizi irauteko beharrezko produktuak ekoizten dituzte, barne kontsumorako. Nekazarien lan baldintza oso gogorrak jasan ohi dituzte eta gainera, soldatak oso prekarioak izaten dira. Horregatik nekazal eremuetan hiriguneetan baino pobrezia maila altuagoak aurkitzen dira. Azken hamarkadetan, kooperatiben agerpenak nekazarien egoera kritikoa hobetzen lagundu dute. Kooperatiba askok, emakume nekazarien baldintzak eta soldaten berdintasuna aldarrikatzen saiatzen dira. 3. Irudia. El Salvadorreko Giza Garapen Indizearen bilakaera urteetan zehar. Nekazarien lana ez da makala. Baina nekazari eta gainera emakumea izanda egoera oraindik ere larriagoa da. Sistema hetero-patriarkala dela eta emakumeek sistemari egiten dioten ekarpena gutxietsita dago. Askotan familia langileak direla kontsideratzen dira ordainsaririk ez irabazteko. Herrialdeko hainbat eragile zein herritar berdintasunerantz bidean lanean ari dira eta horren seinale da nekazaritza eta abeltzantza ministerioak berdintasunari buruz gehitu berri dituen genero ikuspegiak. Hala ere, oraindik emakume eta gizonen arteko lan munduko zubia ere handia da, soldata eta lan baldintzei dagokionez. El Salvador mineral eta metal berezietan oso aberatsa da. Aberastasun honek multinazional eta atzerriko zenbait konpainiak herrialdean meategiak jartzea ekarri izan du. Baina meatzaritzak sortutako kalte larriak (bai ingurumenean eta baita biztanleen osasunean) direla eta, gizartearen aldarrikapenak entzunez, herrialdeko diputatuen ganberak metalen meatzaritza debekatzen 0 0.1 0.2 0.3 0.4 0.5 0.6 0.7 0.8 1985 1990 1995 2000 2005 2010 2015 2020 Giza garapen indizea Urteak zuen lege bat onartu zuen 2017. urtean. Metalen meatzaritza debekatzen duen munduko lehen legea kontsideratzen da. Uren estrakzio totala 2.118 km2 ra iristen da. Kontsumoa hau aztertzen bada ezinezkoa da nekazaritzak duen eraginaz ahaztea. Izan ere, 5.irudian ikus daitekeen moduan, ur ateratzeen %66a lur sailen ureztapenerako erabiltzen da, lehen sektoreak ur kontsumo handiena edukiz. Hurrengo sektore nagusiena udalerriena izango litzateke, hauek totalaren %22a izanda. 4. Irudia. El Salvadorreko ur estrakzioa sektoreka banatuta. El Salvadorrek pairatzen duen arazo nagusietako bat ur horniketa da. Lehen esan bezala, herrialdeko lurrak metal berezi eta astunetan oso aberatsak dira. Ondorioz, zenbait tokietako urak askotan kutsatuta egoten dira eta ezin dira erabili. Gainera, meategien erauzketen ondorioz zenbait ibai eta erreken urak ere kutsatuak izan dira. Nekazaritzaren ur kontsumo altuak estres hidrologiko handia eragiten du eta ondorioz horrek horniketari kalte handiak ekartzen dizkio. Gainera, herrialdeko klimak ez dio batere laguntzen egora horri. Arazo honi aurre egiteko, uren tratamendu eta berrerabilera sistema sarea osatze litzateke egokiena. Baina herrialdeak ez dauka ez teknologia ezta ekonomia aldetik hori egiteko gaitasuna. Horretarako, herrialdeko zenbait eragile, elkarte etab. aukera desberdinak aztertzen dabiltza. UR GRISAK ETA BERAUEN TRATAMENDURAKO BIOJARDINERAK Ur grisak definizioz, bainuontzi, dutxa, harraska, konketa, garbigailu, ontzi-garbigailu etab. guztietatik sortzen diren etxebizitzetako ur hondakinak dira (Li, Wichmann, eta Otterpohl, 2009). Horiek ez dute ur beltzak kontuan hartzen, hau da, komuneko ur hondakinak ez ezik beste guztiak hartzen ditu barne. Etxebizitza batek sortzen dituen ur hondakin totalen %60-70 inguruk osatzen dute ur grisak (Friedler, Kovalio, eta Galil, 2005). Ureztatzea 66% Abeltzantza 1% Akuikultura 1% Udalerriak 22% Industria 1% Elektrizitate sorkuntza 9% Ur grisen konposaketa, sortzen diren lekuaren, pertsonen bizi ohituren, erabiltzen dituzten produktuen eta instalazioaren izaeraren arabera asko alda daiteke (Friedler eta Hadari, 2006). Hala ere, ur grisak ur beltzak baino karga organiko txikiagoa dute, gorozki eta gernurik ez daramatzatelako, eta horregatik horien tratamendua aukera interesgarria bihurtu da ondoren ureztapen edo komunetan berrerabiltzeko. Ur grisak aztertzerako orduan kontuan hartu beharreko parametro kimikoei dagokionez, DBO, DQO edo beste nutrienteen kontzentrazioez aparte, pH zein olio eta koipe kantitatea ezagutzea garrantzitsua da. Izan ere, ur hondakinetan olio eta koipeen kantitatea kontrolpean izatea berebizikoa da estolderietan tapoiak edota fluxuari oztopoak ekiditeko (Eriksson eta kol., 2002). Gainera, olio eta koipeen kontzentrazio altuak prozesu biologikoan arazo ugari ekarri ohi dute. Bestetik, parametro fisikoei dagokionez, tenperatura, uhertasuna eta esekidurako solidoak dira garrantzitsuenak (Li, Wichmann, eta Otterpohl, 2009). Tenperaturari dagokionez, tenperatura altuak arriskutsuak izan daitezke mikroorganismoen hazkuntzari mesede egiten bait diote eta. Gainera, disoluzio super saturatuen prezipitazioa ekar dezake. Ur grisetan aurkitu daitezkeen material solidoen adibide dira sukaldetako harrasketako janari zatiak eta komun edo garbigailuetako ile, fibra eta partikulak. Uhertasun eta esekidurako solidoen neurketak horiei buruzko informazioa ematen dute. 2. Taulan etxebizitza baten ur grisen konposaketa analisian lortutako emaitzak laburbilduta agertzen dira. Garapen bidean dauden herrialdeetan ura ekonomia, gizarte eta ingurugiroaren hazkuntzan eragile erabakigarriena da. El Salvadorren bereziki, ur garbia ondasun urria da, eta ez bakarrik horniketa arazoengatik, baina bereziki, ur hondakinen tratamenduen gabezia dela eta. Honen konponbidea isurien kontrol eta egokitzapenean datza, zeinek landa guneetan, irtenbidea berarekin inbertsio txikiak behar dituzten instalazioak erabiltzen dituen eta horien mantenura kualifikazio teknikorik eta ezta baliabide ekonomikorik behar ez dituen teknologiak identifikatu eta martxan jartzea dakar. Arlo horretan, zenbait elkarte zibilek (AQUA, Asociación de Desarrollo Economico y Social) biojardinerak edo urmael artifizialak identifikatu dituzte konponbide eraginkor, egingarri eta moldakor bezala dutxetatik eta bainugela, sukalde edota etxeetako zein komunitateko harrasketatik datozen ur grisen tratamendurako. 5. Irudian ikus daiteke horren eskema bat. Arazketa mota honelako sistemek, funtsean biofiltro bat bezala lan egiten dute, baina biojardineretan landare eta mikroorganismo anitzen erabilera bateratzen da hondakin uren tratamendurako. Izan ere, naturan uren kalitatea hobetzeko berez landaretzak, lurzoruak eta mikroorganismo taldeek egiten duten prozesuak ematen dira bertan. Urak duen karga organikoa mikroorganismoen bitartez biodegradatzen da eta landareek lohien nutrienteak (N, P eta materia organikoa) absorbatzen dituzte, hortaz bakarrik sostengatzen den ekosistema bat lortuz. 5. Irudia. Biojardineraren eskema sinplea. Biojardinera bidezko araztegi instalazioek orokorrean hiru atal nagusi bereiz daitezke. 7. Irudian ikus daiteke eskemarik ohikoena. 1) Aurre tratamendua: Etxebizitza edo industrietako, eta gehienbat sukaldean sortzen diren ur grisak, olio eta koipe kantitate adierazgarriak eraman ohi dituzte. Horiek tratatzen ez badira eta zuzenean biojardinerara elikatzen badira kalte garrantzitsuak sor dezakete funtzionamenduan. Are gehiago, biojardinerak blokeatu eta uraren fluxua zein arazketa eragotzi dezakete. Irtenbide ohikoena, sistemari aurre tratamendu bat gehitzea da. Aurre tratamendu horretan flotazio tanke baten bidez olio eta koipeak ezabatzen dira. 2) Biojardinera: Araztegi sistema hauen bihotza da. Erreaktore biologiko bat izango litzateke. Bertan ematen dira materia organikoa eta beste nutrienteak desagertzeko erreakzioak. Euskarri pikortsu batzuez beteta egoten da. Honek, iragazki bat bezala lan egiten du. Gainera, bertan landareen sustraiak uztartzeaz gain mikroorganismoak ere hazten dira. Horrela, sartzen den urak daraman materia organikoa degradatzearekin batera landareek nutrienteak adsorbatuko dituzte, ur grisak araztuz. 3) Tratatutako urak biltzeko tankea: Irteerako korrontea biltzen duen tankea bat da. Bertatik, berrerabilpenerako edo jarraian ibai zein erreketara isurtzeko bideratzen da ur araztua. 7. Irudia. Biojardinera sistemaren eskema orokorra. Irteten diren araztutako urak nekazaritza eta abeltzantzan erabiltzeko helburuarentzat egoera optimoan daude edota gainera, irteerako korrontea erreka, laku eta akuiferoetara isuri daitezke. Bestalde, eraikitzeko teknikoki oso errazak dira eta ekonomikoki ez dute inbertsio handiren beharrik. Horregatik, munduan gero eta gehiago dira horrelako teknologia erabiltzen duten komunitateak. Esaterako, 8. Irudian ikusten den Kataluniako Verdu herrian kokatzen den instalazioa. 8. Irudia. Eraikitako urmaeletan oinarritutako planta (Verdu, Katalunia). 1.2.1. Olio eta koipeak ezabatzeko metodoak Urbanizazio eta industria hazkuntzak, XVIII. mendean emandako industria-iraultza abiapuntu izanda eta azken hamarkadetako areagotzearekin, hobekuntza ugari ekarri dituzte manufaktura prozesu eta bizi baldintzei. Hala ere, neurri gabeko ustiapen eta hondakinen kudeaketa desegoki baten ondorioz, ingurugiro arazo asko agertu dira. Arazo hauen artea, ur baliabideen kutsadura izan da larriena. Uretan eta hondakin uretan oso ohikoak diren kutsatzaileak dira koipe eta olioak. Olio eta koipeak urarekiko afinitate txikia duten kutsatzaileak dira (Pintor eta kol., 2016). Azkenaldian, horien eliminazioa hondakin uretatik erronka bat bihurtu da eta finkatutako irteerako korrontearen kalitatea bermatzeko teknologia desberdinen erabilera konbinatua behar izaten da.3. Taulan aurki daitezke olioak deuseztatzeko teknika eta metodo ohikoenak. Araztegi puntakoenak koipe eta olioak eliminatzeko 3.taulan azaltzen diren teknika bat baino gehiagoz baliatzen dira, sistema konbinatu eta konplexu bat sortuz. Lortzen diren mekanismoak eraginkortasun handikoak izan arren, garapen bidean dauden herrialdeetan horrelakoak sustatzea ez dauka etorkizunik. Are gehiago, herrialde askok ez dute teknologia horiek, ez dute teknologia horiek martxan jartzeko gaitasunik eta ezta teknologia horiek etorkizunean bermatuko dituzten pertsonal kualifikaturik. Gainera, landa guneetan, sistema hauek ez dira inola ere ez bideragarriak. Grabitate bidezko bereizgailuak erabiltzea da ohikoena, hauek bait dira sinple eta merkeenak. Talde honetako bereizgailu mota asko daude (API, CPI …), baina etxebizitza, bulego eta etxebizitzetan gehienetan koipe tranpa deitzen zaie sistema sinpleak erabiltzen dira. Beraz, horietan olio geruza pilatzen joaten da eta mantenu lanak egitea ezinbestekoa da. Gainera olio eta koipez osatutako hondakinak modu egokian tratatu behar dira, bestela ingurunearekiko kutsatzaile bihur daitezke. Koipe tranpen beste ezaugarri bat hauek sortzen dituzten usain txarrak litzateke. 3. Taula. Olio eta koipeak eliminatzeko erabilitako teknika ohikoen abantaila eta desabantaila (An eta kol., 2017). Metodoa Grabitate bidezko bereizketa Hidrozikloiak Sortzioa Prezipitazio kimikoa Flotazioa Mintz bidezko filtrazioa Oxidazio kimikoa Biodegradazioa Abantailak - Diseinu sinplea Energia kontsumo txikia - Tratamendu ahalmen handia - Bolumen txikia Operazio eta instalazio erraza - Operazio erraza eta sinplea Eliminazio efizientzia ona - Prozesatze kostu txikiak - Olioaren deuseztatze eraginkortasun ona - Gainezkatze tasa altuak - Operazio erraza eta sinplea - Prozesu sendo eta denbora luzez iraunkorra - Olio ezabatze eraginkortasun ona Produktu kimikoren behar eza - Prozesuan lohi oliotsuak sortzen dira - Olioaren deuseztatze eraginkortasun ona - Ezabapen azkarra - Operazio erraza - Operazio kostu baxuak Teknologia garbia Desabantailak Espazio handien beharra - Bereizketa abiadura motela - Olio tanta edo partikula tamaina oso txikientzat ez eraginkorra Energia behar handia - Mantenu kostu altuak - Olio tanta txikientzat efizientzia txikia - Olio tanta txikientzat efizientzia txikia - Olio adsorbatzaile kostu altuak - Olio kontzentrazio altuetarako efizientzia txikia - Operazio konplexua - Beharrezko produktu kimikoen kostu altuak Bigarren mailako kutsatzaile berrien ekoizpena - Bereizketarako erretentzio denbora luzeak - Zabor eta lohien produkzioa - Aurre tratamendu beharra - Denborarekin mintzaren eraginkortasuna murriztu - Oxidatzaileen kostu altuak - Nahi ez den azpiproduktuen ekoizpena - Oxidatzaileek ekar dezaketen kalteak - Erretentzio denbora altua Tenperatura eta pHrekiko oso sentikorra - Kualifikazio dun tekniko baten beharra Horregatik, Santa Marta (El Salvador) kokatzen den ADES elkarteak bideragarria den sistema mixto bat garatu du nekazarien eta bertako bizilagunen urteetako esperientzien laguntzaz. Hauek, inguruan aurkitzen duten mikroorganismo bat edo talde baten bidez koipe tranparen lodiera erregulatzea lortu dute, horrela mantenu lana murriztuz. Gainera, elkarteko teknikoek mikroorganismoa hazteko protokoloa zein dosifikazioa ezarri dute, sistema mixto honen prozesu guztia garatuz. Prozesu mota honetako kudeaketa eta mantenua duten beste sistema batzuetan erreproduzitzea izango litzateke interesgarria. 1.2.2. Gehigarri biologikoak Azken hamarkadetan emandako gizartearen klima-aldaketaren kontzientziazioa prozesua dela eta, iraultza berdearen eskutik prozesu garbiago, seguruago eta fidagarriagoetara trantsizioa ematen ari da. Industria, gobernu eta bestelako erakundeak ikerkuntza lerro berriak martxan jarriz, ekonomia zirkularra bultzatzea nahi izan da. Prozesu horien artean industria prozesu kutsakorrak ordezkatu dezaketen prozesu biologikoak arrakasta izaten dabiltza. Izan ere, sistema biologikoen bidezko prozesu gehienek ingurugiroarekiko onuragarriak dira. Arlo horretan, hondakinen kudeaketari dagozkion sektoreek bere garrantzia dute. Gaur egungo ekonomia linealak eta kontsumo maila altuek hondakinen sorrera ikaragarri handitu dute. Hondakin horietatik, ur hondakinak aurkitzen dira. Ur kontsumo neurrigabeak eta kutsatzaile berriek herrialde garatuen arazo nagusia izan arren, beste herrialde askorentzat ur horniketa, ur edangarria izateko saneamendua eta ondorengo tratamendua arazo izaten jarraitzen du. Hondakinen tratamenduari dagokionez, aurreko atalean aipatu den bezala olio eta koipeak eliminatzea oso garrantzitsua da. Koipe eta olioak funtsean, triazilglizerolak dira (Wakelin eta Forster, 1997). Hauek, kate zuzeneko gantz-azidoei ester loturaren bitartez glizerola lotuta duten molekulak dira. Gantzazidoen konposaketa asko alda daiteke. Katearen luzera, saturatu edo saturatu gabea zein karbono atomo kopuruetan desberdindu daitezke. Mikroorganismo bidez konposatu hauen ezabapena jada ikerlari askok aztertu dute (Jaeger eta Reetz, 1998; Kis eta kol., 2015; Wu eta Tsai, 2004). Mikroorganismo bidezko degradazioari dagokionez, triglizeridoei lehen erasoa estra-zelularra da eta ester loturaren hidrolisia ematen da entzima batzuen bitartez, lipasak hain zuzen ere. Orduan, hidrolisi horretatik lortutako produktuak gai dira pareta zelularra pasatu eta zelulara sartzeko. Bertan, azido graso horiek β oxidazioari esker energia edo konposatu berriak ekoizteko lehengai bihurtzen dira (Tzirita, 2012). 9. Irudia. Triglizeridoen degradazio aerobikoaren printzipio orokorrak. Lipasa deritzon entzimak lipidoen hidrolisia katalizatzen duten esterasak dira, glizerola eta gantz-azidoak emanez. Entzima mota horiek, interfaseen bitartez aktibatzen dira gehienetan, esaterako mintz, likido-likido interfase edota substratua emultsio edo mizela moduan gehitzean (Saktaweewong eta kol., 2011). Hau da, entzima interfasean adsorbatzearekin batera aktibatzen da. 10. Irudia. X izpien bidez eratutako Pseudomona aeruginosa-ren lipasa baten egitura. Koipe eta olioek kontzentrazio oso txikietan ez dira gai mizela edo emultsio motako formak sortzeko (Saktaweewong eta kol., 2011) eta horregatik lipasen aktibitatea horrelako egoeretan oso txikia da. Aldiz, kontzentrazioa handitzen doan heinean emultsioak eta mizela motako egiturak sortzen dira eta, interfase azalera handitzen denez, aktibitatea geroz eta handiagoa bilakatzen da. Interfasean eragiten duten entzimen ikerketa oso konplexua da aktibitate entzimatikoa ematen den interfasearen natura dela eta. Baina baita ere interfaseko kontzentrazioak neurtzeko metodoen gabeziaren ondorioz. Bestalde, horrelako prozesuetan interfase motak ere garrantzia du. Interfaseko entzimen zinetika deskribatzen duten ereduak substratuaren eta entzimaren kontzentrazioa horien interfaseko kontzentrazioekin erlazionatzen ditu adsortzio zinetika baten bidez. Eredu sinple baina onargarri bat proposatzeko, adsortzio prozesu guztiak orekan daudela suposatuko da. Suposaketa hau ez da beti baliagarria izango. Esaterako, entzimaren adsortzio etapa mugatzailea den kasuetan. Aktibitate entzimatikoa deskribatzeko proposatzen den eredua interfase bidezko aktibazioa da (Tsai eta Chang, 1993) eta hurrengo eskema zinetikoa edukiko luke: (4) Lehen pausoa, entzima disolbagarria interfasean adsorbatzea da entzima aktibo bat, 𝐸∗, lortuz. Ereduaren ekuazioak lortzeko, adsortzio abiadura entzima askearen, 𝐸, kontzentrazioarekiko eta interfase espezifikoaren azalerarekiko proportzionala da. Substratua, 𝑆, absorbatutako entzimarekin batzen da interfasean substratu-entzima konplexua lortuz. Konplexu honek, interfasea produktua, 𝑃∗, eta entzima aktiboa ematen ditu. Desortzioaren bidez, produktua, 𝑃, lortuz. Entzima substratu konplexuaren eta adsorbatutako entzimaren kontzentrazioak konstante kontsideratzen dira, hau da, egoera geldikorrean. Adsorbatutako produktuaren kontzentrazioa produktu librearen kontzentrazioarekiko proportzionala da. Bukatzeko, adsorbatutako produktuaren kontzentrazioa txikia dela kontsideratzen da eta beraz, interfaseko azaleraren betetzen duen frakzio arbuiagarritzat har daiteke. Suposizio guzti hauk kontuan hartuz eta proposatutako eredua izanda, hurrengo ekuazioak eta erreakzio abiadura defini daitezke: 𝑘𝑝 𝐸 ∗ 𝑎 − (𝑘𝑑 + 𝑘1𝑆)𝐸∗ + (𝑘−1 + 𝑘𝑐𝑎𝑡 )𝐸∗𝑆 = 0 (14) 11-14. Ekuazioak zuzenduak izan dira lipasa entzimen bidezko lipidoen hidrolisiarentzat (AlZuhair eta kol., 2003). Ekuazio hauek entzimen edozein kontzentraziorako dira baliagarriak. Hala ere, hidrolisi erreakzioak entzima kontzentrazio txikiekin egiten dira (Tsai eta kol., 1993) eta horrek abiadura ekuazio sinplifikatu bat lortzeko erabilgarria da. Entzima kontzentrazio txikietan, esperimentalki frogatu denez (Al‐Zuhair eta kol., 2004), interfasean betetzen duen azalera arbuiagarritzat har daiteke azalera guztiarekin konparatuz gero. Kasu honetan, interfase libreko azalera, 𝑎, interfaseko azalera espezifiko totalaren, 𝑎𝑡, berdina izango da. 5-11 ekuazioetan 𝑎 𝑎𝑡-z ordezkatzen bada, ekuazioak birordenatuz, abiadura ekuazio laburtu hau lortzen da: 𝑣 = 𝑘𝑐𝑎𝑡𝐸𝑡 𝐶∗ 𝑆 ( (𝑘𝑐𝑎𝑡+𝑘−1) (𝑘𝑑+𝑘𝑝𝑎𝑡2) 𝑘1𝑘𝑝𝑎𝑡2 )+𝑆 (15) Aurreko ekuazioa gehiago labur daiteke, azken ekuazio hau lortuz: 𝑣 = 𝑘𝑐𝑎𝑡∗𝐸𝑡 𝑆 𝐾𝑒( 𝑘𝑑 𝑘𝑝𝑎𝑡2+1)+𝑆 HELBURUAK Kooperazioan burututako Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia, biojardinera eta osagarrien funtzionamendua ulertu eta aztertzeaz gain, ingeniaritza kimikoaren ikuspuntu zientifiko-teknologiko batetik sistemaren garapena burutzea izan da. Horretarako, albo helburu hauek bete behar izan dira:  El Salvador herrialdearen testuingurua aztertu eta ulertzea. Bertako ur hondakinen egoeren lehen mailako analisia bat burutzea.  Santa Martan ADES elkarteak garatutako alternatiba ulertu eta funtzionamendua aztertzea. Biojardineraren oinarri teorikoak aztertzea.  Koipe tranparen diseinua eta honen funtzionamendua deskribatzen duen eredu matematiko bat simulatzea.  Koipe tranpara gehitzen den produktuaren analisia egitea. PROZEDURA ESPERIMENTALA Atal honetan prozesu esperimentalean erabilitako material, erreaktibo eta ekipoak azalduko dira. Gainera, erabilitako inokuluaren prestaketa eta erabilitako metodologia esperimentala deskribatzen da. 3.1. MATERIAL, ERREAKTIBO ETA EKIPOAK Lan honetan erabili diren material, erreaktibo eta ekipoak edozein laborategietan aurki daitezkeen edota oso erraz eskuratu daitekeen materiala da. Alde batetik, hurrengo zerrendan laburbilduta aurkitzen dira erabilitako materialak: 250 eta 500 ml-ko erlenmeyerrak, 30 ml-ko bureta, 10 ml-ko pipeta eta tea gordetzeko erabiltzen diren poltsak. Bestetik, erabilitako produktu eta erreaktiboei dagokionez: sodio hidroxidoa, fenolftaleina, ekilore-olioa, oliba-olioa eta eztia egongo lirateke. Bukatzeko erabilitako ekipoari dagokionez, hurrengo bi ekipo erabili dira: irabiagailu magnetikoa eta balantza elektroniko bat. 3.2. KULTIBIOAREN KARAKTERIZAZIO MIKROBIOLOGIKOA Kultibo-inguruneak, mikroorganismoak hazteko eta isolatzeko erabiltzen diren nutrienteez osatutako disoluzioak dira. Motei dagokionez, konposaketaren, erabileraren eta egoera fisikoaren arabera sailkatzen dira. Mikroorganismoak hazteko erabiltzen diren kultiboinguruneak berauek desberdintzeko ere erabili ohi dira (Kis eta kol., 2015). Hau da, ingurune baten baldintza zehatzak finkatzen badira mikroorganismo talde bat edo batzuk gailenduko dira soilik. Bestalde, badaude kultibo mota batzuk orokorragoak mikroorganismoak hazteko. Kultiboak hazkuntzarako beharrezkoa diren nutrienteak eskuragarri izan behar ditu (Matsumiya eta kol., 2007). Lan honetan erabili diren kultibo-inguruneak 4. Taulan azaltzen dira. 4. Taula. Laborategian erabilitako kultibo-inguruneak eta horien konposaketa. Kultibo ingurunea Aga elikagarria 11. Irudia. Kultibo-ingurunea prestatzeko erabili den metodologiaren eskema. Lehenik eta behin, El Salvadorretik ekarritako lurraren laginak hartuko dira eta kultiboingurune desberdinetan hazi. Gero, lur horretatik aktibazio prozesuan ostean lortzen den likidotik laginak hartu dira eta kultibo-ingurune berdinetan hazi dira. Laginak hartzerako orduan, 12. Irudian ikus daitekeen metodologia erabili da. Garrantzitsua da, laginak hartzeko erabili den gailua esterilizatuta egotea. Ondoren, 30ºC-tan labean utzi dira plakak. Pare bat egun pasatu ostean lortutako emaitzak ikusi dira. 12. Irudia. Laginak hartzeko erabili den metodologiaren eskema. 3.3. KULTIBATUTAKO LURRA Lurzorua mikroorganismoetan oso aberatsa den ingurunea da. Bertan milaka mikroorganismo bizi dira, ekosistema baten baitan. Horietako askok funtzio zehatzak betetzen dituzte, material eta konposatu kimiko degradatzeko lana esaterako. ADES elkartekoek Santa Martan duten egoitzan lurzoruan aurki daitezkeen mikroorganismoak bakandu eta horietan oso aberatsa den inokulu bat prestatzeko gai izan dira. Horretarako, herritar eta nekazarien esperientziaz baliatu dira. Lortutako produktua erabilera anitz ditu: nekazaritza organikorako, kutsatutako lurren berreskurapenerako… Erabilera horietatik uren tratamenduarekin lotuta aipagarriena, lortzen duten produktuak koipeak degradatzeko ahalmena da. Hori dela eta, koipe tranpara gehitzean, mikroorganismoek koipeek sortzen duten geruzaren lodiera konstante mantentzea lortu dute eta horrela egin beharreko mantenua murriztuz. Elkartearen asmoa produktu hau komunitate ezberdinen esku uztea da, bertako herritarren bizi baldintzak hobetzeko asmoarekin. Horregatik, erabiltzen duten metodologia sinplea eta merkea da. Gainera, prozedura sinplifikatu dute jakintza teknikorik gabeko edozein pertsonak bere etxean egiteko bezala erraztuz. Lehenik eta behin, lurzoru zehatz bat biltzen dute. Lurzoru hori, deskonposatzen ari den belar eta hostoekin lortzen da. Ondoren, lur horri solido bidezko hazkuntza deitzen dioten prozesu bat egiten zaio. Prozesu hori hurrengoan datza: melaza eta arroza bildutako lurrarekin nahasten da, solido homogeneo bat izan arte. Orduan, bidoi batean sartzen dute eta bertan ondo estalia dagoela (oxigenoa transferentzia ekiditeko) hilabete batez mantentzen da. Hilabete baten ostean, fermentu bat lortzen da, mikroorganismoak hazi egin dira eta gehitutako produktuak kontsumitu dituzte beraiek hazteko. Azken hau izango litzateke kultibatutako lurra. 11. Irudian ikus daiteke horren argazki bat. Kultibatutako lur hau lurzoru edo koipeen tranpan erabili ahal izateko, aktibatu beharra dago. Hau da, mikroorganismoen hazkundea eman behar da eta likidora pasa erabilera errazteko. Horretarako, kultibatutako lurra telazko poltsa baten jartzen dute. Melaza edo eztiari ura gehituz lortzen den disoluzioari telazko poltsa gehitzen zaio eta 4 egunez estalita. Lortzen den produktu likidoa jada prest dago eta aktibatuta. El Salvadorretik kultibatutako lurra ekarri da eta lehen mailako ikerketa eta saiakuntza batzuk egin dira. Horretarako Santa Martan darabilen irizpide eta prozesua ahalik eta antzekoena erreproduzitzen saiatu da. 3.4. METODOLOGIA ESPERIMENTALA Kultibatutako lurra izanda, horren aktibazio prozesua egitea nahitaezkoa da produktuaren aktibitate lipasikoa aztertzeko. Horregatik, Santa Martan egiten den prozedura laborategi eskalara bihurtu da. 5. Taulan ikus daiteke El Salvadorren erabiltzen diren eta laborategian erabiliko diren kantitateak. Laborategiko kantitateak bolumen ehunekotan proportzio berdina izan dezaten kalkulatu da. 5. Taula. Kultibatutako lurra aktibatzeko beharrezko kantitateak El Salvadorren eta laborategian. Materialak El Salvadorren Laborategian Kultibatutako lurraren masa 10 libra 10 g Substratua, eztia / melaza Galoi bat 10 g Ur bolumena 100L-ko bidoi bat 220 ml Denbora 4 egun Hurrengo planteamendua egin da: erlenmeyer batean ura eta eztia disolbatu da. Ondoren, te poltsetan kultibatutako lurra sartu da eta gero, ondo itxita erlenmeyer-era gehitu da. Bukatzeko, 13. Irudian ikus daitekeen eskema montatu eta iluntasunean gorde da. Ur tranpari esker, anoxia egoera batean mantenduko da sistema eta iluntasunak eguzki izpiak sor dezaketen kalteak ekidin. Izan ere, prozesu honetan, oxigeno eta eguzki izpien presentzia prozesua kaltetu dezake. 13. Irudia. Kultibatutako lurra aktibatzeko erabili den sistemaren eskema ur tranpa bat erabiliz. Aurreko prozedura jarraituz lortzen den produktuaren ahalmen degradatzailea aztertu nahi da. Are gehiago, produktu hauek, mikroorganismoak, koipe tranpan egiten duten funtzionamendua aztertzea nahi da. Horretarako, koipe tranpan gertatzen dena simulatzen saiatu da. Mikroorganismoak ekoizten duten lipasak duten aktibitatea aztertzeko metodorik sinple eta eraginkorrena azido base balorazioa da (Margarita Stoytcheva eta kol., 2012). Hidrolisi erreakzioan, triglizerido bakoitzeko 3 gantz azido molekula eta glizerol molekula bat eratzen dira. Azido horien sorrerarekin disoluzioa azidotuz joango da. Azidotze hori, neur daiteke eta horrela produktuen sorrera kalkulatu. Gantz azidoa, azido monoprotikoa da eta beraz azido mol bakoitzeko sodio hidroxido mol bat erlazioa izango da. 20. eta 21. Ekuazioetan hidrolisi erreakzio orokorra eta neutralizazio erreakzioak ikus daitezke. 𝑇𝑟𝑖𝑔𝑙𝑖𝑧𝑒𝑟𝑖𝑑𝑜𝑎 + 3 𝐻2𝑂 𝐿𝑖𝑝𝑎𝑠𝑎 ↔ 𝐺𝑙𝑖𝑧𝑒𝑟𝑜𝑙𝑎 + 3 𝐻𝐴 (𝐺𝑎𝑛𝑡𝑧 𝑎𝑧𝑖𝑑𝑜) (20) 𝐻𝐴 + 𝑁𝑎𝑂𝐻 ↔ 𝐻2𝑂 + 𝑁𝑎𝐴 Saiakuntza guztiak izateko, prozedura bera egin da guztietan. Hau da, produktu likido aktiboaren bolumen bera, ur bolumen bera eta olio kantitate bera. 6. Taulan bilduta aurki daitezke saiakuntza bakoitzerako erabilitako kantitatea eta hasierako baldintzak. 6. Taula. Laborategian egindako saiakuntzetan erabilitako kantitateak. Lehengo saiakuntza: Ekilore-olio eta oliba-olibaren arteko konparaketa Ur distilatua, ml 175 Eztia, g 2 Mikroorganismo disoluzioa, ml 10 Olioa, ml 75 Irabiaketa abiadura 3 Bigarren saiakuntza: Irabiaketa abiaduraren eragina Ur distilatua, ml 100 Eztia, g 2 Mikroorganismo disoluzioa, ml 10 Olioa, ml 60 Irabiaketa abiadura, rpm 0; 60; 100 Entsegu desberdinak burutu dira. Hasteko, ekilore-olio eta oliba-olioak aztertu dira. Bestalde, sisteman irabiaketa abiadurak duen eragina aztertu da. Horretarako, irabiaketarik gabe, 60 rpmko eta 100 rpm-ko irabiaketa abiaduraz egin dira saiakuntzak. MIKROORGANISMOEN HAZKUNDEA ETA AKTIBITATEAREN KARAKTERIZAZIOA Atal honetan, prozedura esperimentalean lortutako emaitzak azalduko dira. Bi ataza nagusi egon dira lan honetan. Alde batetik, ADES Santa Marta elkarteak erabiltzen duen produktu biologikoa Euskal Herriko Unibertsitateko laborategietan erreproduzitu eta bertan aurki daitezkeen mikroorganismo garrantzitsuenak identifikatzen saiatzea. Horretarako mikrobiologiako departamentuaren laguntza beharrezkoa izan da. Eta bestetik, koipe tranparen funtzionamendua hobeto ulertu eta hobekuntzak aztertzeko beharrezko saiakuntza sinple batzuk egin dira. Lehenik eta behin, El Salvadorretik ekarritako lurra aztertu zen. Bertatik hartutako laginak plaka petri zehatz batzuetan hazi eta mikroorganismo hazkuntza oso txikia edo mikroorganismoen presentziarik ez zela egon ikusi zen. Ez da gai izan lagin horietatik zer motako mikroorganismoak dauden jakitea. Beraz, esan daiteke, lur kultibatu horretan printzipioz mikroorganismo kantitate txiki dagoela. Ondoren, kultibatutako lurra aktibazio prozesu bat egin zaio. Prozesu hori prozedura esperimentalean azaltzen den bezala egin da. Santa Martan, melazaz aktibatzen dute lurra, aldiz, gurean, eztiaz egin da. Lur aktibatuko prozesuan, zenbait nukleo agertu direla ikusi da. Mikroskopioan aztertu dira eta filamentuzko egitura batzuk ikusteko gai izan da, 15. Irudian ikusten den bezala. Aktibazio prozesuaren ostean lortzen den likidoaren laginak hartu dira eta kultibo desberdinetan hazi. 16. Irudian ikus daitezke lortutako emaitzak. Plaka horietatik esan daiteke hazkuntza esanguratsuena izan dutena fungi erreinuko mikroorganismoak izan direla. Hare gehiago esan daiteke onddo mota horiek filamentuzko egitura duten onddoak direla. 15. Irudia. Mikroskopiotik ikusten diren filamentuzko egituren argazkiak. 16. Irudia. Aktibatutako likidotik hartutako laginen hazkuntza plaken argazkia. Bestalde, koipe tranparen simulazioari dagokionez, ADES elkarteko produktuak oliba eta ekilore olioarekiko duten eragina aztertu nahi izan da. Horretarako, prozedura esperimentalean azaltzen den metodologia erabiliz 15. Irudian ikus daitezkeen emaitzak lortu dira. 17. Irudia aztertzen bada, esan daiteke, hidrolisi zinetik lerro zuzen batera ondo doitzen dela. Beraz, hidrolisi erreakzioa eragiten duen lipasa zinetika 0. Ordena du. Hau da, 16. Ekuazioa Michaelis-Menten itxura izatera labur daiteke eta beraz hurrengo ekuazioa lortu: 𝑣 = 𝑘𝑐𝑎𝑡∗𝐸𝑡 𝑆 𝐾𝑀∗+𝑆 (27) Azken ekuazio honek lortutako emaitzekin bat egiten du. 17. Irudia. Hidrolizatutako oliba eta ekilore olio bolumena denboran zehar. Abiadura denborarekin aztertzen bada, 18. Irudian ikus daiteke hasiera baten gehikuntza adierazgarri bat duela eta ondoren egonkortu eta balio konstante baterantz finkatzen dela. Efektu honen arrazoia sistemak eta mikroorganismoen arteko interakzioen ondorioz izan daiteke. Hasieran mikroorganismoak sistemara gehitzean egonkortu arteko denbora izan daiteke, atzerapen denbora bezala ezagutzen da. 7. Taulan aurki daitezke lortuko emaitzen balioak. 7. Taula. Lortutako balioak. 18. Irudia. Gantz azidoen agerpen abiadura denboran zehar 15. Irudia eta 6. Taulako emaitzak erakusten duten moduan produktuak eragin handiagoa du ekilore-olioarekin oliba-olioarekin baino. Koipe tranparen funtzionamendua aztertzeko asmoz, irabiaketa abiaduraren eragina ikusi nahi izan da. Hiru abiaduratan egin dira probak: irabiaketarik gabe, 60 rpm eta 100 rpm-tan. Abiadura handiagoekin, olio-ur interfasea apurtzen da eta beraz, koipe tranparen funtzionamendua aztertzeko ez da interesgarria interfasea apurtzea. 19. Irudian ikusten den bezala eragin nabarmenik ez da ikusi hasierako eta amaierako olio bolumenei dagokionez. 60 rpm-ko abiaduraz egon denak lortu du olio gehien hidrolizatzea, ondoren 100 rpm-koa eta azkena irabiaketarik gabekoa 100 rpm-kotik oso hurbil. 20. Irudian ikus daiteke azido grasoen kontzentrazioa denboran zehar. Esan daiteke, irabiaketa abiaduraren eragina ikusita, interfasetik transferentzia ez dela etapa mugatzailea eta beraz, erreakzio biokimikoa dela mugatzailea. Honek, koipe tranparen funtzionamendua hobe ulertzeko laguntzen du eta hobekuntzak planteatzeko ordua. Esaterako, erreakzio biokimikoa ematen den interfasea diseinurako parametro garrantzitsua dela ikusi da. Beraz, erreaktore honen eraginkortasuna hobetu nahi bada ahalik eta interfase azalera handien duten sistemak erabili beharko dira. KOIPE TRANPAREN MODELIZAZIO MATEMATIKOA Koipe tranparen funtzionamendua simulatuko duen eredu bat inplementatu eta ekuazio diferentzial arruntak ebatziko duen algoritmo bat sortu da Scilab programan. Scilab, programazio lengoaia zientifikoa darabilen simulazio tresna bat da. Gainera, kode irekian eta multiplataforma da. Koipe tranparen simulazioarekin lortuko diren emaitzak ondoren analisi esperimental bidez frogatu beharko dira. Hala ere, lan honetan ez da izan horrenbesteko denbora ez materialik beraz, sortu den algoritmoaren oinarriak eta egindako hurbilketak funts teorikoak dute soilik. 21. Irudian ikus daiteke koipe tranpa baten fluxu diagrama sinplea. Sarrera korrontetik ura eta olioak gehitzen dira tranpara. Grabitate indarraren eraginez solidoak ondoratu egiten dira. Olio eta koipeak urarekiko duten dentsitate diferentzia eta urarekiko afinitate txikiaren eraginez koipe tranpan goialdean metatzen doaz, irteera korrontetik ur garbia lortuz. 21. Irudia. Koipe tranparen eskera orokorra. Hasieran planteatu zen egoera hurrengoa izan zen. Aurreko atalean azaldu bezala, tranpara gehitzen den produktua lur kultibatua aktibatzeko prozesuarekin lortzen zen. Produktu likidoa entzimaz osatuta egongo litzake eta beraz, produktu hau gehitzean soilik entzimak eragingo lukete koipeen deuseztatze prozesuan. Lipasak katalizatzaile gisa jokatuko lukete eta uraren irteera fluxuaren ondorioz sistematik irtengo lirateke. Sarrerako korronteak sortutako turbulentzia dela eta, koipe tranpa nahaste perfektuzko erreaktorea izango balitz suposatu da. Hurbilketa honek zenbait kontsiderazio ez ditu hartzen, koipe tranparen berezko funtzionamendua esaterako, baina hasierako modelo bat planteatzerako orduan hurbilketa hau egitea beharrezkoa izan da. Bestalde, sistemak egoera ez egonkorrean lan egiten du. Izan ere, sistemaren sarrerako fluxuak denboran zehar aldatzen doaz. Materia balantzeak orokorrak planteatzeko, hurrengo formula orokorra erabili da: sartu ken irten gehi sortu ken desagertu berdin metatu. Hori horrela izanda, hurrengoak lirateke koipea, hidrolisiaren produktu (gantz azido edo glizerola) eta entzimen materia balantze orokorrak, hurrenez hurren: (230) Erreakzio abiadurari dagokionez, Michaelis-Menten formako ekuazioa planteatu da. Izan ere, lipasen aktibitatea deskribatzen duen eredu zinetikotik lortzen den erreakzio abiadura Michaelis-Menten itxurara birordenatu eta laburtu daiteke. Beraz, olio eta koipeen desagerpen abiadura hurrengo ekuazioak deskribatuko du: 𝑟𝑠 = 𝑘𝑐𝑎𝑡𝐸 𝑆 𝐾𝑠+𝑆 (31) Laburbilduz, erreaktore entzimatiko baten modeloa egin da. 16. Irudian ikus daiteke modelatu den ereduaren fluxu diagrama. Ur grisekin olio eta koipeak gehitzen dira eta 15 egunean behin produktua gehitzen da, hau da, entzimak. Sarrerako fluxuak sortzen duen turbulentziei esker, olio eta koipe emultsioak lipasekin erreakzionatzen dute. Sarrerako olio eta koipe kontzentrazioari, Sin-ri, dagokionez, egunean zehar ez du balio konstante bat. Esaterako, gosari, bazkari eta afaria prestatu eta garbitzeko momentuek garrantzi handia izaten dute olio eta koipeak hondakina sortzeari dagokionez. Izan ere jan otorduak dira koipe eta olio hondakinen sorrera handiena duten jarduerak (Pintor eta kol., 2016). Horregatik, erreaktorera sartzen den olio eta koipe kontzentrazioak pultsu motakoak izatea erabaki da, hiru maximorekin, gosaria, bazkaria eta afaria hurrenez hurren. 22. Irudian ikus daiteke simulazioa. 22. Irudia. Sarrerako olio eta koipeen kontzentrazioaren bilakaera denborarekiko: a) egun baterako b) astebeterako. Otordu bakoitzari jarritako kontzentrazioak orientagarriak dira. Kantitate fidagarriagoak jakiteko ur mota hauen konposaketa ikerketa gehiago egin beharko da (Eriksson eta kol., 2002). Gainera, entzimen sarrera ere ez da konstantea. Santa Martan adibidez, produktu likidoa hamabost egunean behin gehitzen dute. Modeloan entzimen sarrera ere horrela definitu da. 23. Irudia aztertzen bada ikus daiteke koipe tranpan dauden entzimak hirugarren egunerako desagertu direla, urak eramanda, eta beraz, sistema birkargatu beharko litzatekela. Horrek, sistemaren bideragarritasuna kaltetuko luke. Hiru egunean behin norbait arduratu beharko litzateke produktua isurtzeaz eta gainera produktu aktibo horren kantitate handiak behar lirateke. 23. Irudia. Entzimaren sarrera eta irteeraren kontzentrazioaren bilakaera denboran zehar. Azterketa parametriko baten ostean eta ADES-ek duen Santa Martako bulegoetako informazioa kontrastatuta 8. Taulan laburbilduta aurkitzen diren balioak erabili dira modeloa simulatzeko. 8. Taula. Modeloan erabilitako datuak. Parametroa Balioa Emaria, m3/h 0.01 Koipe tranparen bolumena, m3 0.3 kcat , g Substratu/ (g Entzima h) 0.01 KS, g Substratu/m3 0.3 24. Irudian ikus daiteke lortzen diren emaitzak eraikitako modeloa exekutatzean. Emaitzak aztertzen badira, esan daiteke, hasiera batean entzimek koipeak eliminatzeko gai direla baina irteten den ur fluxuarekin entzimak galtzen doaz eta sistemak zuen eraginkortasuna murrizten doa. ADES elkarteak duen koipe tranpa gehiago aztertzean ikusi da, funtzionamendu honek ez zuela zentzua. Izan ere, entzimak gehitzen badira soilik hiru eguneko kargatu beharko zen tranpa eta hori ez litzateke ez bideragarria ezta mantenua murrizteko irtenbidea. Laborategian aurrera eramandako saiakuntzek eta ADES elkarteko teknikoekin egon ostean, planteamendu berri batekin egin da topo. Horregatik, beste modelo bat planteatu zen. Kasu honetan, entzimak gehitzeaz baino mikroorganismoak gehituko lirateke sistemara. Hau da, lurzoru kultibatzearekin lurzoruan aurkitzen ziren mikroorganismo espezifiko batzuen hazkuntza ematen da. Mikroorganismo hauek, olio eta koipeak degradatzeko gai izango lirateke. Produktu likidoa gehitzean, mikroorganismoak olio eta ur interfasean txertatuko lirateke, olio geruzaren lodiera konstante mantenduz. 24. Irudia. Olio eta koipeen irteerako kontzentrazioaren eta gantz azidoen kontzentrazioaren bilakaera denboran zehar. Beraz, mikroorganismoek iraizten dituzten entzimak hidrolizatzen dituzte triglizeridoak. Entzimak triglizeridoak apurtzearekin, gantz azido eta glizerina sortzen dira, zeintzuk mikroorganismoek berauen hazkuntza zein beste funtzio batentzat erabil dezaketen. Molekula horiek triglizeridoak baino errazagoa dute pareta zelularra zeharkatzea. Fase urtsua, biomasak (mikroorganismoak), ur grisak eta olioaren degradaziotik lortzen diren produktuek osatzen dute. Sarrerako fluxua dela eta, fase urtsua nahaste perfektuan dagoela suposatuko da. Bestalde, sistemako irteeratik oliorik ateratzen ez dela suposatu da. 25. Irudiko ilustrazioak erakusten du definitu den sistemaren diagrama sinple bat. (34) Triglizeridoak, mikroorganismoek ekoiztutako eta interfasean adsorbatuta aurkitzen diren lipasekin elkartzean, hidrolisi erreakzioa ematen da. Sortzen diren produktuak uretan disolbagarriak dira edo partzialki disolbagarriak dira. Orduan, mikroorganismoak gai dira molekula txikiago horiek berauen zeluletara sartu eta horiek elikagai bezala erabiltzeko. Molekula horiek mikroorganismoen hazkuntzan eragiten dute. 26. Irudian ikus daiteke interfasean gertatzen den eskema lagungarria. (36) Interfaseko kontzentrazioei dagokionez, olio eta koipe kontzentrazioa konstantea izango da. Bestetik, gantz azido eta glizerolaren kontzentrazioa triglizeridoen hidrolisiaren menpe egongo da eta hurrengo ekuaziotik kalkulatu daiteke: (37) Bestalde, entzimen kontzentrazioa interfasean biomasak entzimak ekoizteko gaitasunaren menpekoa izango da. Hurrengo ekuaziotik lortu daiteke: 𝐶𝐸 = 𝑘𝑝𝑟𝑜𝑝𝑋𝑏𝑖𝑜𝑚𝑎𝑠𝑎𝑉𝐿 𝑎 (38) Programazio arazoak direla eta sistemaren sentikortasuna, azken hiru termino hauek denboran zehar konstante finkatu dira. Kasu honetan, olio eta koipe sarrera 27. Irudian ikusten den bezala definitu da. 27. Irudia. Sarrerako olio eta koipe fluxuak Behin materia balantze eta ekuazio guztiak planteatuta, Scilab programazio tresna erabiliz, algoritmo bat sortu da. Exekutatzean lortutako emaitzak, 28.-30. Irudietan ikus daitezke. Azido grasoen bilakaera aztertzen bada, ikus daiteke olio sarrera fluxuak nola maximo batzuk eragiten dituen. Interfaseko kontzentrazioak konstante definitu direnez, biomasa txikitzen doan heinean hauen produkzioa ez da murrizten eta beraz, hau ereduaren arazo bat izango litzake. Halabeharrez, koipe tranpako olio eta koipeen lodiera konstante mantentzen dela ikus daiteke. Honek ez dauka zentzu asko. Izan ere, denboran zehar biomasa desagertzen doan heinean entzimen ekoizpena ere murriztuz joango da. Hau da, biomasa desagertzearekin batera, hauek ekoizten duten lipasak murriztuko lirateke eta beraz olioak hidrolizatzeko gaitasuna murriztu. Hori dela eta, sistema birkargatu beharko zen. 28. Irudia. Azido graso eta glizerolaren irteerako kontzentrazioaren bilakaera denboran zehar. ematen da eta bestetik, ur fluxuarekin batera interfasean atxikitu ez den mikroorganismoak irteera fluxutik ateratzen dira. 30. Irudia. Biomasaren bilakaera denboran zehar. Laburbilduz, eraiki den ereduak ondo simulatzen du ezarri diren ekuazioak. Hala ere, garrantzitsua izango litzateke interfaseko kontzentrazioak ondo definitzea sistema guztiz erreproduzitzeko eta biomasaren desagerpenaren sisteman eragina ikusteko. ONDORIOAK Laburbilduz, lan honek bi ataza nagusi izan ditu: alde batetik, koipe tranpa simulatzeko eratu den modelo matematikoa sortu, parametroak ondo definituta, eta bestetik, ADES elkarteak koipe tranpara gehitzen duten produktu biologikoaren azterketa. Hala ere, Gradu Amaierako Lan hau ikerketa lan bat haratago doa, herrialde baten egoera ulertu, arazoak identifikatu eta irtenbide bat topatzeko planteamendua duen proiektu baten zati batean datza lan hau. Proiektua eragile askoren elkarlanaren ondorioz aurrera eraman ahal izan da. Euskal herritik Mugarik Gabeko Ingeniaritza eta Euskal Unibertsitatea egongo lirateke eta El Salvadorretik, Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Elkartea (ADES) eta El Salvadorreko Unibertsitatea. Horiek guztiak beharrezkoak izan dira kolektibo batzuen beharrak ase eta etorkizunera begira erantzungo duen irtenbidea ezartzeko. Lehenik eta behin, karakterizazio mikrobiologikoa egin da Euskal Herriko Unibertsitateko mikrobiologiako departamentuaren laguntzaz. Laborategian frogatu da erabiltzen duten produktuak baduela mikroorganismo komunitateak. Are gehiago, gailentzen den erreinua fungi erreinua dela. Horietatik, bi onddo mota desberdindu izan dira, biak filamentuzko egiturekin. Jakina denez, onddoak lipasak ekoizteko gaitasun handia duen taldea da eta gehienetan entzima extra zelularrak sortzen dituzte. Honek jorratu den hipotesia indartzen du. Bestalde, koipe tranpa laborategian simulatzeko esperimentuetan frogatu da produktu biologikoak olioak degradatzeko ahalmena duela. Beste era batera esanda, formulatu den hipotesia ontzat jo daiteke. Hau da, koipe tranpan produktu biologikoa gehitzean mikroorganismoak olio-ur interfasean atxikitzen dira eta horiek ekoizten dituzten lipasak gai dira olioa degradatzeko. Ondoren sortzen diren produktuak, azido graso eta glizerola, ur fasera pasatzen dira edota mikroorganismoek beren hazkuntzarako erabili, zelula barrenera eramanez. Lortutako emaitzak, koipeen hidrolisi zero ordenako zinetika bat jarraitzen duela erakusten dute. Substratuaren kontzentrazioa Michaelis-Menten konstante aparentea baino handiagoa den kasuan 25. Ekuazioa lortzen da. Beraz, horrelako kasu bat izango da koipe tranpan dagoena. Gainera, etapa mugatzailea erreakzio biokimikoa bera izango litzatekela ikusi da eta horregatik eraginkortasuna handitzeko asmoz, interfaseko azalera handitzea proposatzen da. Esaterako, Santa Martan erabiltzen diren koipe tranpak zilindrikoak erabili beharrean, koipe tranpa laukizuzenak erabiltze zeintzuk ur-olio kontaktu azalera handiagoa duten. Modeloari dagokionez, esan daiteke lortu den azken bertsioak koipe tranparen funtzionamendua modu egokian simulatzen duela. Gainera, lortutako emaitzak zentzua dute. Gainerakoan, modeloan badaude egin beharreko hobekuntza batzuk simulazio errealagoa lortzeko. Beraz, modelo onargarria lortu da baina oraindik badaude algoritmoari dagokionez hobetzeko alderdiak. Bukatzeko, lan honek ikerketa lerro berriak zabaltzen ditu bai El Salvadorren baina baita Euskal Herrian. Bi unibertsitateetan lan egin denez, etorkizunean proiektu bera sakontzeko edota beste proiektu berriak aurrera eramateko lehen urratsak eman dira jada. Honek erraztasun handia emango du. Aurrerantzean elkarte guztien elkarlana mantentzea oso aberasgarria ikusten da partaide guztiontzat.
science
addi-74eeb4c2470c
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30490
Bularreko minbiziaren prebentziorako BRCA1 gene mutatuaren edizioa CRISPR/Cas9 teknikaren bidez
Arrese Muñoz, Iria
2018-12-21
Bularreko minbiziaren prebentziorako BRCA1 gene mutatuaren edizioa CRISPR/Cas9 teknikaren bidez Gaixotasun honek duen gorputz-sakabanaketa eta konplexutasuna direla eta, historian zehar gaixotasuna bera ulertzeko zailtasunak egon dira. Gainera, minbiziaren intzidentzia-tasa oso altua da mundu guztian zehar. Diagnosiari dagokiola, mundu-mailan detektatzen diren minbizi kasuen % 23a bularrekoak dira eta, horien artean, emakumeetan minbiziaren ondorioz hiltzen direnen % 14 kausa honengatik da (Sharma et al., 2018). Hori dela eta, azkenengo urteetan ikerkuntza ugari bideratu dira gaixotasun honi aurre egiteko tratamendu baten bila eta gaur egun, kimioterapia da tratamendurik erabiliena. Tratamendu honen helburua da zatiketa-tasa altua duten zelulak hiltzea, baina aurkako efektu modura, kalteak sortzen ditu beste zenbait zeluletan. Ondorioz, espezifikoagoak diren tratamenduen beharra ikusten da. Egia da, baina, kimioterapia baino espezifikoagoak diren tratamenduak badaudela, bideratutako terapiak hain zuzen. Azken hauek aurrera eramaten dira itu-molekula bat izango duten farmako edo drogen bidez. Bular minbiziaren kasuan, askotan itu-molekula hori HER2/neu proteina izaten da, eta beraz, HER2 proteinarako positiboak diren kasuetan, proteina horren kontra egingo duten farmakoak erabiltzen dira. Hala ere, tratamendu hauek ez dira espero bezain eraginkorrak. Izan ere, bular-minbizi kasu guztietan ez da proteina hau agertzen, hau da, pertsona batzuk HER2 proteinarako negatibo izango dira eta hortaz, ezin izango da erabili proteina hori ezagutzen duen drogarik erabili. Bular-minbiziaren intzidentziak ere agerian uzten ditu tratamenduek dituzten mugak. 2017. urtean 228.482 minbizi kasu berri detektatu dira, Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearen arabera (AECC); ordea, duela 10 urtetako intzidentzia % 13,62 altuagoa zen, datuen arabera (197.361 kasu berri). Zehatzago begiratuta, lan honetan landuko den bular-minbiziaren 26.370 kasu berri hauteman dira 2017an, detektatutako kasuen % 11a. Gainera, bular-minbizia izan da emakumeetan eman diren minbizi kasuen % 29a , emakumeetan intzidentzia altuena duen minbizia mota izanik. 2017an bular-minbizia garatu zuten emakumeetatik % 24,7a hil egin zen. Datu hau duela 10 urtekoa baino % 1 baxuagoa da, nahiz eta oraindik hilkortasun-tasa nahiko handia izan. Egia da, baina, bular minbiziaren diagnosia egin eta 5 urtetara, gaixoen %41a bizirauteko gai izan dela azkenengo urtean. AECC-k eta Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) eskainitako Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) datuei erreparatuz, 2017-an honakoek pairatu dute bular-minbizia: Bizkaian emakumeen % 0,12, Gipuzkoan emakumeen % 0,11 eta Araban % 0,11ak. Horrez gain, aipatutako portzentaje hauetatik hil zireneko portzentajea honakoa da: Bizkaian % 26,7-a, Gipuzkoan % 20,5a eta Araban % 16,3a. Duela 10 urte intzidentzia hiru probintzietan antzekoa zen, heriotza-tasa, aldiz, egun baino altuagoa; beraz, esan daiteke, nolabaiteko onura izan dutela bular-minbiziaren prebentziorako osasun-zerbitzu publikoak eginiko kanpainek. Izan ere, Osakidetzak bular-minbiziaren prebentzio aurreraturako programa bat jarri zuen martxan duela 23 urte (hots, 1995. urtean). Azken hau datza, 50-69 urte bitarteko emakumeei edota aurrekari familiarrak dituzten 40-49 urte bitarteko emakumeei aldizkako azterketak egitean. Xedea da bular-minbizia diagnostikatu ahal izatea bere oldarkortasun-maila murritzenean dagoenean. Modu horretan, tratamendua ahalik eta bizkorren jasotzen dute gaixoek eta arazo larriagoak sortzea ekiditen da, minbizi-mota honek eragindako hilkortasun-maila murriztuz. Bular-minbizia izanik emakumeen artean intzidentzia hain handia duen minbizia, azpimarratzekoa da zenbait arrisku faktorek eragina dutela bere garapenean. Hiru talde nagusitan sailka daitezke arrisku faktore horiek: (i) faktore psikologikoak, (ii) faktore sozialak eta (iii) faktore biologikoak (Özkan et al., 2017). Faktore psikologikoei dagokiela, kontuan hartzekoak dira ekintza kaltegarriak eragiten dituzten bizitzako ekintza estresagarriak; erretzea eta edari alkoholdunak edatea, adibidez. Faktore sozialek ere eragina izan dezakete, hezkuntza, baldintza ekonomikoa eta estatus soziala beste batzuen artean. Faktore biologikoak, baina, izango dira funtsean garrantzia edo inpaktu handiena izango dutenak. Azken hauetan garrantzitsuenak 3 dira: adina, beste gaixotasunen presentzia gaixoen historiamedikuan eta minbizi-historia familiarra. Lan honetan azkena landuko da, zeren, indibiduo batek minbizia pairatzeko duen probabilitatea handiagotu egiten da bere familian aurrekariak badaude (Özkan et al., 2017). Izan ere, bular minbizien % 10-30 bitartean faktore heredagarriei egozten zaie (Costa & Saldanha, 2017). Adina ere ez da ahaztu beharreko auzi bat, izan ere emakumeek 70 urtetik aurrera % 57ko arriskua daukate garatzeko BRCA1 genearen mutazioekin lotutako bular-minbizia (Sharma et al., 2018). Ikusita faktore biologikoen eragina, zenbait ikerlari horien garrantzia aztertzen aritu dira. Coignet eta bere lantaldeak 2017an, jatorri ezberdineko emakumeekin lan egin zuten, ugalketa-adinak bular minbizian duen eragina aztertu nahian. Beraien helburua menopausia goiztiar edo berantiarrak inolako eraginik duenentz determinatzea zen. Tamalez, ez zen inolako adierazgarritasunik agertu bi aldagaien artean, ez menopausia goiztiarraren kasuan ez eta berantiarrarenean; emaitza hau lagin-tamainari leporatu zioten. 2.3. Inplikatutako geneak Guztia kontuan izanda, nahiz eta gene desberdin ugarik bular-minbiziaren garapenean parte hartu, BRCA geneetako bat landuko da, BRCA1 konkretuki, BRCA geneak direlako aztertuenetarikoak. Gene honetan emandako mutazioengatik eta honen herentziagatik jasotako bular-minbizia landuko da zehazki. Horretarako, aztertuko da bular-minbizia garatzeko % 67ko arriskua sortzen duen 5382insC mutazioa (Antoniou et al., 2005), g.160921dup Human Genome Variation Society-aren (HGVS) arabera. Genearen eta mutazioaren ezaugarriak ezagututa, lan honetan planteatuko da lerro zelular mutatu batetatik, HCC 1937, mutazioa desagerrarazteko diseinua. Mutazio hau konpontzea lortzekotan, bular-minbizia garatzeko arrisku-maila ere murriztu egingo litzateke, proiektuaren helburu nagusiarekin bat eginez. 3. BRCA1 GENEA ETA 5382 ins C MUTAZIOA: Proteina ez-funtzionala sortzearekin erlazionatutako mutazioak, BRCA1 genearen sekuentzia kodetzaile guztian zehar aurkitu izan dira (Linger & Kruk, 2010). Mutazioaren eramaileek lerro BRCA1 genearen mutazioak eskualdearen eta arrazaren arabera maiztasun ezberdinarekin agertzen dira. Ez hori bakarrik, gene hau oso heterogeneoa da eta mota askotako mutazioak aurkitu izan dira. Hala nola, frameshift, missense, nonsense, irakurtarauan eragina duten insertzio eta delezioak, moztitsasketan eragiten duten mutazioak, mutazio isilak eta transkribatzen ez diren eskualdeetako mutazioak (Linger & Kruk, 2010). Baina arazo gehienen sortzaileak frameshift eta nonsense motako mutazioak dira. Hauen eraginez stop kodon goiztiarra gehitzen da proteina ez-funtzional bat sortuz. Gainera, behatu da mutazioak genearen N edo C terminalean ematen badira, bular-minbiziaren garapenprobabilitatea handiagoa izango dela; ostera genearen erdialdean ematen bada, handiagoa izango da obarioetako minbizia garatzearen probabilitatea (Rebbeck et al., 2015). Anitzak izan arren, gene honetan aurki ditzakegun mutazioen arten bi dira prebalentzia handiena dutenak, 187delAG eta 5382insC (1. Irudia) (Petrucelli et al., 2010). 1. Irudia: BRCA1 genearen eskema, intron eta exonen irudikapen grafikoa. 187delAG eta 5382insC mutazioen kokapena genean. Ikusita gaur egun arte bular minbiziaren tratamendurako erabilitako metodoak ez direla nahikoa izan honen intzidentzia guztiz murrizteko, azken urteotan ingeniaritza genetikoa entzutetsu egiten ari da. Estrategia desberdin askorekin lan egiten ari dira animalia-modeloak edo lerro zelular eraldatuak sortuz giza-gaixotasunen aurka borrokatzeko (Cox, Platt & Zhang, 2015). 4. BESTE MINBIZI MOTA BATZUEKIN EGINDAKOA Txinako Lu You eta bere taldeak 2016an lehen aldiz CRISPR/Cas9 sistema erabilita eraldatutako zelulak baliatu zituzten biriketako minbizia zuen paziente batean, minbizi horren tratamendu esperimental bat burutuz (Cyranoski, 2016). Hauek, biriketako minbizi ez-mikrozitiko metastasikoa zuen pazientearen odoletik immunitate zelulak eskuratu eta PD-1 proteina kodetzen duen genea desaktibatu zuten. PD-1 proteina honek zelulen erantzun immunea oztopatzen du eta funtzio horretaz baliatuz minbizi zelulek ugaritzeko aprobetxatzen dute. Beraz, proteina horren faltan ugaritze ahalmen hori murriztu egiten da eta minbiziak barreiatzeko arazo gehiago izango ditu, nolabait kontrolatuta egongo dela. Behin in vitro odoleko immune zelulak eraldatu eta hazi ondoren, pazienteari injektatu zizkioten. Egia da baina, tratamendua oso geldoa izan zela eta hori dela eta bigarren injekzio bat egitea planteatu zen. In vitro eginiko beste saiakuntza batean CRISPR/Cas9 sistema erabilita, MET 14 exonean delezioa burutu zen eta modu horretan hobekuntzak lortu ziren bai hazkuntza zelularrean, bai kolonien formakuntzan, bai eta zelulen MET inhibitzailearekiko sentsibilitatean (Togashi et al., 2015). Hala ere, lan honetan ez zen minbizi-lerro zelularrik erabili eta proposatu dute etorkizun batean terapia baterako erabilgarria den informazio gehigarria lortzeko, aurretik minbizi lerro zelular batean frogatzea beharrezkoa dela. Askotan baina, zuzenean mutazioak konpontzeko erabili beharrean, metodo hau erabili izan da lerro zelular mutatuak lortu eta hauei aurre egiteko farmakoen sintesirako edota erresistentzia mekanismoen azterketarako. Honen adibide, 2017an Park eta bere lan taldeak biriketako bular minbizidun lerro zelularra sortu zuten, EGFR T790M mutazioduna Gefitinib farmako kontzentrazio ezberdinen eraginak aztertzeko (Park et al., 2017). Gainera, beste hainbat gauza frogatzeko erabilia izan daiteke CRISPR/Cas9 sistema erabilita eginiko gene-edizioa. Hauen artean minbizi baten inbaditzeko gaitasuna. 2015an kolon-ondesteko minbizia sortzen duten mutazio ezberdinak aztertu ziren. Ikusi zen nola minbiziaren jokaera inbasiboa emateko lesio molekular asko eman behar direla. Aipatutako lesio molekular gehigarriak eman ezean, nahiz eta inbaditzeko gaitasuna izan, eragina askoz ere murritzagoa izango dela determinatu zuten (Matano et al, 2015). Guzti honek aditzera ematen du geneen ediziorako sistema hau ez dela soilik zuzenean geneak editatuz hauek sor ditzaketen arazoak konpontzeko mekanismo bat. Metodo hau lagungarria izan daiteke farmakoak lerro zelularretan testatzeko, modu horretan animalietan egiten diren azterketen kopurua murriztuz. Ez hori bakarrik, zelulen erregulazio mekanismoak ezagutzea ere baimentzen du, hauen kontrola izateko aukera emanda eta beste zenbait gauzaren azterketak egitea baimenduz. Gainera, baliagarria izan daiteke lan honetan planteatzen den oinarrien-frogan proposatutako sekuentzia mutatuen wild-type-erako eraldaketak egiteko. 5. HELBURU OROKORRA ETA HELBURU ZEHATZAK Orokorrean proiektu honen helburua BRCA1 genearen 5382insC mutazioak bular-minbizia garatzeko arriskua murriztea da mutazio hau konpondu eta gene osasuntsu eratuz. Horretarako hainbat helburu zehatzak proposatzen dira: 1. Lerro zelularraren hautaketa egingo da proiektua aurrera eraman ahal izateko. 2. Mutazioa basatia den sekuentziagatik ordezkatu CRISPR/Cas9 edizio-sistema erabilita zelula osasuntsu edo basatiak eskuratu ahal izateko. Helburu hau bete ahal izateko azpi helburu batzuk lortzea beharrezkoa da: 2.1. In silico RNA gidaren diseinua egitea. 2.2. sgRNA oligoen prestaketa aurrera eramatea. 2.3. Bektore eta DNA emailearen prestaketa egin. 2.4. Plasmidoaren eraketa zuzenaren frogapena egin. 2.5. Lerro zelularrera transferitu eta mutazioaren edizioa burutu. 3. Edizioa eman dela frogatu PCR eta sekuentziazioaren bidez sekuentzien azterketa eginda. Modu egokian eman bada editatutako zelulen sekuentzia editatu gabeena baino laburragoa izango da, edizioa insertzio bat konpontzeko egin delako. Helburu hau betetzeko baita azpi helburu batzuk betetzea beharrezkoa da. 3.1. Zelulen isolamendu eta kolonia monoklonalen hazkuntza eman behar da. 3.2. DNA-ren erauzketa, anplifikazioa eta sekuentziazioa egitea. Lan honen helburua lerro zelular mutatu batetatik CRISPR/Cas9 edizio-sistema erabilita mutazioa desagerrarazteko diseinua eraikitzea izanda, lehenengo egin beharrekoa erabiliko den lerro zelularraren hautaketa da. Hautatutako lerro zelularreko zelulak ATCC etxe komertzialari erosiko zaizkio eta beraiek jarritako baldintzetan kultiboa prestatuko da. Lerro zelular honetarako oinarrizko medioa etxe komertzial berdinak hornitzen duena izango da, RPMI-1640 medioa (ATCC 302001). Baina, hazkuntza medio oso izateko honi hezur fetal serum-a (ATCC 302020) gehitu behar da medioan, bukaerako kontzentrazioa % 10-ekoa izango delarik. Eta inkubazioa 37ºC-tan egingo da zelulak bere osotasunean mantentzeko. 6.2. Sekuentzia mutatuaren edizioa CRISPR/Cas9 edizio sistema erabilita Proiektu honetan gene ediziorako II motako Clustered Regularly Interspersed Short Palindromic Repeat (CRISPR) sistema erabiliko da. Honetan Cas9 nukleasak eta sgRNA beharrezkoak dira. Hauek bektore, plasmido, baten bidez intereseko zelulara transferitu eta edizioa egitea lortzen da (Ran et al., 6.2.2. sgRNA oligoen prestaketa: Oligoak Sigma-Aldrich etxe komertzialetik eskuratuko dira sgRNA sintetizatzeko aurretik diseinatutakoa jarraituz. Sintesirako OriGen etxe komertzialak erraztutako protokoloa jarraituz burutuko da Oligoen suberaketa eta fosforilaziorako aipatutako nahastea termozikladorean sartzen da, ziklo bakoitzean baldintzak ezberdinak aldatuz. 4 minutuz 94ºC-tan mantenduko da, 5 minutuz 75ºC-tan, 15 minutuz 65ºC-tan eta bukatzeko 20 minutuz 25ºC-tan. sgRNAren prestaketarekin bukatzeko suberatutako eta fosforilatutako oligoak 1,5 mL-ko tutuetan sartuko dira eta 360 µL dH2O gehituko da prestakina diluituz. 6.2.3. Bektore eta DNA emailearen prestaketa: CRISPR/Cas9 edizio-sistema plasmido bidez transferituko da bai eta ordezkatu nahi den sekuentzia, DNA emailea. Horretarako lehenik eta behin CRISPR/Cas9 edizioa-sistema eramango duen plasmidoa eta DNA emailea prestatu behar dira. Kasu honetan pCas-Guide (OriGen) plasmido bat erabiliko da CRISPR/Cas9 sistema transferitzeko eta DNA emailea oligo sekuentzia moduan transferituko da errekonbinazio homologorako beharrezko elementuekin. - pCas-Guide-ren prestaketa: Aurretik sintetizatutako RNA gida plasmidoan ligatuko da. Ligazioa eman aurretik plasmidoa BamH1 eta BsmB1 errestrikzio entzimak erabilita digerituko da. Behin digestioa eman dela OriGen etxe komertzialak erraztutako protokoloa jarraituko da 3. Taulan agertzen diren osagaien nahasketa eginez ligazioa aurrera eramateko. Modu honetan edizioa aurrera eramateko beharrezkoa den CRISPR/Cas9 sistema plasmidoan izatea lortuko da (3. Irudia) 6.2.4. Plasmido eta DNA emailearen eraketa zuzenaren frogapena - pCas-Guide: Transformatutako bakterioak anpizilinadun LB+ plakan inkubatuko dira 37ºC-tan eta 36 orduz Addgene etxe komertzialaren gomendioak jarraituz. Modu honetan bakarrik plasmidoa bereganatu dutenak hazteko gai izango dira. Hauetatik plasmidoan sartutako oligo pare bakoitzeko sei kolonia hautatuko dira eta kultibo puru bat lortzeko. Gainera plasmidoare eraketa zuzena izan den egiaztatzeko hauen inokulu bat hartu eta anpizilinadun LB+ medioan haziko dira 37ºC-tan gabe batez. Hazkuntza eman denean, kultiboa zentrifugatu egingo da bakterioen peleta lortu arte. Jarraian peleta eta gainjalkina banandu egingo dira eta Qiagen Miniprer Kit-a (Qiagen) erabilita DNA erauzi eta purifikatu egingo da (Ran et al., 2013). DNA izanda hau sekuentziatzera bidaliko da eta aurretik hautatutako koloniak 4ºC-tan mantenduko dira emaitzak lortu arte. - DNA emailea: Behin DNA emailearen errekonbinazio homologorako beharrezkoak diren elementuekin ligatuta sekuentziatzera bidaliko da konstruktua egoki eratu dela ziurtatzeko. 6.2.5. Lerro zelularrera transferitu eta mutazioaren edizioa Behin egiaztatuta plasmidoa eta DNA emailearen kasetea ondo eratu direla eta baliogarria izan daitezkeela proiektua aurrera eramateko, HCC 1937 lerro zelularrera transferituko dira. Horretarako lehenik eta behin zelulak transfekzioarako prestatu behar dira. Kontuan izan behar da tranfekzioaren efizientzia handitzeko ez dela zelula dentsitate handietan lan egin behar, beraz zelulen ereintza kontrolatuak egin behar dira. Kasu honetan putzudun plakak erabiliko dira, putzu bakoitzean 1,3x105 zelula izanik 500 µL-ko bolumen totalean (Ran et al., 2013). HCC 1937 zelulak RPMI-1640 medioan (ATCC) haziko dira ATCC etxe komertzialaren gomendioak jarraituz. Transfekzioa burutzeko mediora Lipofectamine® 2000 (ThermoFisher) gehituko da transfekzioa faboratzeko, bai plasmidoarena bai eta DNA emailearena. 6.3. Edizioaren frogapen genotipikoa 6.3.1. Zelulen isolamendu eta kolonia monoklonalen hazkuntza Zelulek transferentzia jaso ostean, CRISPR/Cas9 sistemak bere funtzioa burutu duen edo ez ikusteko zelulen isolamendua egingo da hauetatik kolonia monoklonalak lortu eta hauen DNAaren azterketa eginda edizioa burutu den edo ez frogatzeko. Horretarako, mikroplaketan diluzio seriatuak egingo dira. Mikroplaka hauetan putzuak daude eta putzu batetik bestera diluzio hamartarrak eginez zelula kopurua murriztuz joango da. Putzu bakoitzean 100 µl medio egongo dira eta batetik bestera aurrekotik 10 µl gehituko dira putzu batean zelula bakarra lortu arte. Zelulan kontaketarako TC20 Automated Cell Counter-a (Bio-Rad) erabiliko da. Putzu batean zelula bakarra izatea lortzen denean 4-6 eginez hazten utziko dira kolonia monoklonalak lortu arte. 6.3.2. DNA-ren erauzketa, anplifikazioa eta sekuentziazioa Kolonien hazkuntza ematean, bakoitzetik lagin bat hartu eta DNA genomikoa isolatuko da. Horretarako zelulen lisia eragin behar da eta DNeasy Blood and Tissue Kit-a (Qiagen, Hilden, Germany) erabilita DNA eskuratuko da. Jakinda erabilitako lerro zelularrean mutazio homozigosian dagoela kolonia monoklonalak bi aleloentzako editatu diren a ez frogatu behar da. Horretarako PCR-aren bidez anplifikatutako sekuentzien laburra migrazioa egingo da poliakrilamidazko gel baten. Migrazioa egiterakoan hiru aukera egongo dira: alde batetik bi bandak tamaina handiena izatea, hau da insertzioa mantentzea, bestetik banda bakoitza tamaina batekoa izatea eta hirugarren aukera bi bandak tamaina berdinekoak izatea, baina kasu honetan tamaina txikikoak, insertzio gabekoak. Lehenengo aukera ematen bada bi aleloak insertzioa dutela adierazten da eta horrek adierazten du ez dela espero den gene edizioa eman. Bigarrenean aukera ematen bada aldiz, alelo bakarrean edizioa eman dela esan daiteke. Eta hirugarren aukera betetzen bada, bi bandak tamaina berdinekoak badira eta biak tamaina txikiena erakusten badute, zelularen bi aleloetan edizioa eman dela esan nahi du eta ondorioz hauekin lanean jarraituko da. Aurrekoaz gain, lortu nahi den edizioa eman dela ziurtatzeko berriz ere aurretik azaldu bezala DNA-ren erauzketa berri bat egingo da, baina oraingoan bakarrik kolonia monoklonal editatu homozigotoena, eta PCR bidez anplifikatuko da. Erauzitako DNA-tik 19. exona osoa anplifikatuko da eta horretarako ere aurretik hasleen diseinua aurrera eraman behar da. Jarraian PCR-an lortutako anplikoiak sekuentziatzera bidaliko dira. Espero da sekuentzian tamaina 84 nukleotidokoa izatea, izan ere exona genearen 160849 nukleotidotik 160932 nukleotidora doa. Gainera kontuan izan behar da aurreko pausoan kolonia monoklonal homozigotoak aukeratu direla eta hortaz, sekuentziazioa egiterakoan sekuentziazio garbi, zalantza gabekoa, eta insertsio gabea atera beharko litzatekela. 6.4. Edizioaren fenotipoaren azterketa Mutazioaren edizioak zelulen ugaritze-abiadura murriztuko duela espero da. Hortaz, hau frogatzeko jatorrizko HCC 1937 zelulen eta editatuen arteko hazkuntza abiaduren konparaketa egingo da. Honetarako, bi ereintza egingo dira simultaneoki, bietan zelula kopuru bera jarriko da hasiera batean, baina, batean jatorrizko HCC 1937 zelulak eta bestean editatutakoak. Zelulak 37ºC-tan inkubatuko dira eta denbora tarte ezberdinetan zelulen zenbaketa egingo da. Espero da edizioa jaso duenak gutxiago ugaritzea, hau da, edizioa jasan duten zelula edizioa jaso ez dutenak baino txikiagoa izatea espero da. Kontuan izan behar da kultiboan zelula hilak eta biziak egongo direla eta beraz hauen arteko bereizketa egin ahal izateko Trypan blue (Sigma) koloratzailea erabiliko da. Kolorante hau bakarrik mintz zelularra minduta duten zeluletan barneratuko da zelula hauei kolore urdina emanez. Horrela zelula hilak urdin ikusiko dira mikroskopio pean eta biziak zuri. Beraz, espero da editatutako zelulek eratutako kolonietan zelula bizi gutxiago egotea, hau da zelula zuri gutxiago, ugaritzea motelagoa baita. Proiektuak arrakasta izanez gero, hau da, HCC 1937 (5382insC) lerro zelular mutatuan gene edizioa egitea lortzekotan eta honek ekarpen fenotipiko onuragarriak izatekotan, aurrerapauso handi bat emango litzateke bular minbiziaren ikerkuntzari dagokiola. Izan ere, aurretik aipatu bezala, BRCA1 genean gertatzen diren mutazioek, alegia 187delAG mutazioak eta lan honetan aztertutako mutazioak (5382insC), eragiten dute bular minbiziaren herentzia familiarrarekin lotutako kasuen gehiengoa (% 6546 populazioaren arabera) (Petrucelli et al.,2010). Konkretuki, Ashkenazi populazioan egindako azterketa batean, 187delAG duten indibiduoek bular-minbizia izateko % 64ko arriskua daukate eta 5382insC dutenek % 67 (Antoniou et al., 2005). Beraz, historia familiarrean BRCA1 genean mutazioak identifikatuta badaude posiblea da ondorengoetara transmititzea mutazioa. Horrenbestez, edizio genetiko hau lerro germinaleko zeluletan eginez gero, ondorengoetan mutazioa honek eragindako arrisku-maila murriztea lortuko litzateke. Aurrekoa egia bada ere, giza-zelula germinalen manipulazioak arazo etiko asko sortzen ditu eta gaur egun zelula germinaletan albo-arazo larriak sor ditzaketen praktikak legez kanpo daude. Baina, denborarekin, metodoaren eraginkortasuna eta fidagarritasuna handitzen direnean, horrelako arazoen konponketarako CRISPR/Cas9 sistemaren erabilera hedatuko denaren ikusmira dago. Oinarrien-froga bezala planteatzen dugun proiektuan emaitza positiboak lortuz gero, hurrengo pausua izango litzateke ikustea metodo honek organismo bizietan izango lukeen erantzuna, zehazki laborategiko saguetan (Mus musculus). Espainiako laborategiko animalien zientzietarako erakundeak (SECAL) adierazi bezala, BRCA1 generako mutazio homozigotoa duten saguak in utero hiltzen dira. Beraz, saguetan planteatutako proiektua testatzeko nude saguak erabiltzea gomendatzen da, sagu-eredu ortologoak eratuz. Sagu hauek immunoerreprimituak daude eta horren eraginez hauetan tumore bat sartuz gero ez dute errefusatuko. Honetaz baliatuz, lortu beharko litzateke sagu hauetan 5382insC mutazioa duen tumorea ezarri eta ondoren, proiektuan garatutako CRISPR/Cas9 sistema injektatu eta tumoreren garapena etetea. Behin saguetan emaitza positiboak lortu direla, bukaerako helburua gizakiekin probatzea izango litzateke, metodoaren eraginkortasuna eta fidagarritasuna terapiaren aldekoak direnean. Gizakietan zelula germinalekin lan egitea debekatuta dagoenez, egun ezin da mutazioaren eramailea den familia bateko ondorengoetan mutazioaren desagerpena planteatu, baina metodo hau txerto bezala plantea daiteke. Hau da, txerto baten bitartez minbiziaren garapena oztopatzea, beste minbizia batzuekin egiten den antzera, utero-lepoko minbiziarekin adibidez. Horrenbestez, planteatu beharrekoa hurrengo hau litzateke: familian mutazioa detektatua duten gazteei nerabezaroan txerto moduan DNA ediziorako sistema hau txertatzea minbizia garatu aurretik mutazioaren konponketa eman dadin. Egia da baina, bularreko zelulen berriztapena ematen dela eta hori dela eta dosi bat baino gehiagoren beharra egongo litzateke bular minbiziaren garapenaren prebentziorako, biriketako minbiziarekin 2016-an behatu zuten bezala (Cyranoski, 2016).
science
addi-2ed85441bc4d
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30507
Ezaugarri fenotipikoak aro genomikoan azal, begi eta ilearen kasuan
Alberdi Tolosa, Ane
2018-12-21
2 SARRERA Gaur egun ezagutzen ditugun aztarna fosil eta datu genetikoen arabera, gizaki eta txinpantzearen lerro ebolutiboak duela 7 milioi urte banatu zirela esan dezakegu (Sarich eta Wilson, 1967). Txinpantzeak morfologikoki gizakiak baino gutxiago aldatu direla pentsatzen da, eta ondorioz gure leinuko aitzindariaren itxura anatomiko eta fisiologikoa, txinpantzearen antzekoagoa zela uste da (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Lan honetan, batez ere, azal-, begi- eta ile-kolorea interesatzen zaigu. Ezaugarri hauei dagokiola, txinpantzearen azal-kolorea argia da eta ia gorputz osoa ilez estalita du, esku, oin eta aurpegia izan ezik. Hiru gorputz atal horietan, denborarekin, azal-kolorea ilundu egiten zaiela ikusi da (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Eboluzioa kontuan izanik, hasierako homininien azala, kolore argikoa eta ilez estalita zutela proposatu da (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Homininiak nomada eta bilatzaileak ziren, gero eta irekiagoak ziren ingurumenera moldatuz joan ziren, beraz, eguzkipean denbora asko pasatzen zuten (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Baldintza horietan, beroa ekiditeko, moldatu egin behar izan zuten eta uneren batetan ilea galdu zutela proposatu da (Jablonsky eta Chaplin, 2000; Rogers et al., 2004; Crawfor et al., 2017). Ilerik gabe, irradiazio ultramorearen kalteak ekiditeko, nolabaiteko babesa garatu behar izan zuten, hain zuzen ere azal-kolore iluna garatu zutela proposatzen da (Jablonsky eta Chaplin, 2000; Rogers et al., 2004; Crawford et al., 2017). Gaur egun, txinpantzeek ilea duten guneetan, melanozitoen aktibitatea murritzagoa dute eta ondorioz melanina kantitate gutxiago ekoizten dute (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Hala ere, ile gabeko guneetan (oin, esku eta aurpegian), melanozitoak aktiboagoak dira, hau da, irradiazio ultramorearen aurreko babesa lortzeko pigmentu ilunak ekoizten dituzten zelulak aktiboagoak dira (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Beraz, gizakiak ere ilea galtzean, irradiazio ultramorearen aurreko babesa lortzeko helburuarekin, melanina sintetizatzen duten melanozito kopurua areagotu eta aktibatu zuela pentsatzen da (Jablonsky eta Chaplin, 2000; Rogers et al., 2004; Crawford et al., 2017). Lehen gizaki modernoa duela 350 mila urte Afrikan agertzen da, Ekuatoretik gertu bizi zen, klima tropikaletan (Ritcher et al., 2017). Izpi ultramoreen intentsitate handietara moldatuta zegoenez, azal oso pigmentatua zuela uste da (Rogers et al., 2004; Crawfor et al., 2017). Gizaki modernoa klima tropikaletik atera ahala, irradiazio ultramore gutxiagoko lekutara hedatzen da (Jablonsky eta Chaplin, 2000; Rogers et al., 2004). Ingurune berri horietan, gizakiaren azal pigmentatuak gehiegizko babesa eskaintzen zuen eta horrek eragin kaltegarriak izan zitzakeen, adibidez D bitaminaren sintesia murritzagoa (Jablonsky eta Chaplin, 2000; Rogers et al., 2004; Crawford et al., 2017). Ondorioz latitude altuagoetara migratzean, despigmentazio prozesua faboratu zela proposatu da (Jablonsky eta Chaplin, 2000; Crawford et al., 2017). 1.irudia: Melanozitoetako melanogenesi prozesua eta bertan parte hartzen duten proteina eta geneak. Eumelanina ekoizteko, MC1R hartzaileak -MSH rekin lotzen da TYR genearen adierazpena emendatuz. Feomelanina ekoizteko ordea, MC1R genea ASIP genearekin lotzen da, TYR genearen adierazpena murriztuz (argazkiaren iturria: Parra, 2007). 8 Darwinek ere 1871. urtean "The descendent of man" liburuan pigmentazioaren bariazioa hautespen sexualaren bidezko aldaketa bat izan daitekeela aipatu zuen. Bertan, aipatzen du pigmentazioa (azal, ile eta begi) ezaugarri eraginkorra dela bikotekidea aurkitzerakoan (Parra, 2007). Aldiz, beste ikerlari batzuen arabera, gizonezko eta emakumezkoen azal-kolorean behatzen den dimorfismo sexuala, bi sexuek eguzkitan denbora-tarte ezberdina pasatzen dutelako omen da. Janzkera ezberdinak erabiltzeak ere eragina duela proposatu izan da (Madrigal eta Kelly, 2007). Hautespen natural eta sexualak ez dute modu independentean jokatzen, beraz batera gertatu daitezke (Parra, 2007). Hala ere, gaur egun, ez da hautespen sexualarekin erlazionatutako hipotesirik onartu. Azal-kolorearen banapenean ematen diren salbuespenak Gizakia, Afrikatik, gutxi gorabehera duela 100.000 urte atera zen eta pixkanaka-pixkanaka gainontzeko kontinenteak kolonizatu zituen, lehendabizi Asia eta Austro-Melanesiara heldu zen, ondoren Europara eta azkenik Amerika kolonizatu zuen (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Hedapen horretan, inguruneko baldintza ezberdinetara moldatzeko beharra izan zuen gizakiak (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Inguruneko baldintzek eragina izan dute populazio bakoitzaren aldaera genetikoetan hautespen naturalaren bidez (Deng eta Xu, 2018). Horrela, kontinente berrietara hedatu ahala, azal-kolorea aldatu egingo da, baita Afrika kontinente barruan ere (Crawford et al., 2017). Hala ere, inguruneaz gain, jantziek, dietak eta jarduera kulturalek ere eragina izan dute azalkolorearen moldapenean (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Moldapen azkarrena Afrikan bertan gertatu zen (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Gaur egun, afrikar kontinentean azal-kolorearen aldakortasuna oso zabala da. Ekuatoretik gertu kokatutako lurraldeetan, azal-kolore oso iluna duten populazioak bizi dira batik bat eta meridianotik gertuko lurraldeetan, ordea, azal-kolorea argituz joan da (2.irudia) (Jablonsky eta Chaplin, 2000; Crawford et al., 2017). Afrikako azal-kolore ilunena Nilo-Saharauiar (Afrikaren ekialdean) populazioetan dakusagu eta argiena ordea, San populazioan (Afrikaren hegoaldean) (Crawford et al., 2017). Hala ere, banaketa geografiko horretan hainbat salbuespen ikusi da: Afrikan, Bantuek gainontzeko populazioek baino azal-kolore ilunagoa dute (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Izan ere, talde hau duela gutxi atera da Afrika ekuatoretik (1000 urte) eta seguraski moldapenerako ez dute denbora nahikorik izan (Jablonsky eta Chaplin, 2000). Bestalde, San ere, Sahara hegoaldeko populazioa, salbuespena da (Crawford et al., 2017). Izan ere, azal-kolore argiagoa dute (Norton et al., 2007). Europan, Itsaso Gorriaren inguruan bizi diren herritarrak dira salbuespen nabariena: batetik, tribu batzuk (hizkuntza nilo-hamitikoa hitz egiten dutenak) azal-kolore oso ilun eta gorputz luze eta argala dute, bertan 6000 urte inguru daramatzatelarik; bestetik, talde arabiarrak baldintza berdinetara moldatu dira, baina orain dela 2000 urtez geroztik. Horrez gain, jatorriz europarrak dira 22 Proposatzen diren SNP kopurua ez denez handia eta identifikazio kasuetara zuzendua dagoenez batik bat, multiplex analisi bat egitea proposatzen dugu. Analisi honetako SNP bakoitzerako hasle bikote bana eta SNP bakoitzeko alelo desberdinentzako zundak diseinatuko dira, eta denak esperimentu edo PCR bakar batean analizatuko dira. Lortzen diren genotipoak, II. Eranskineko taularekin konparatuko ditugu, azkenik indibiduoaren ustezko fenotipoa dekribatzeko. Hala ere, ez dugu ahaztu behar analizatzen ari garen fenotipoak ezaugarri poligenikoak direla, gene guztien arteko elkarrekintzak ez direla guztiz ezagutzen eta ez ditugula pigmentazioan eragiten duten gene guztiak aztertzen, beraz proposatzen diren SNP hauek balidatu egin beharko dira. Hau da, jatorri geografiko eta fenotipo pigmentario ezagun eta desberdineko gizabanakoen lagin tamaina estatistiko esanguratsua analizatu beharko litzateke proposatutako SNPen baliozkotasuna determinatzeko ONDORIOA Lan honetan ondoko ondorioak lortu dira: Giza eboluzioan zehar pigmentazioa inguruneko baldintza berrietara moldatu izan den ezaugarria da. Hala ere, pigmentazioa ezaugarri fenotipiko konplexua da. Izan ere poligenikoa da, hainbat genek parte hartzen duelarik. Ez ditugu pigmentazioan eragiten duten gene guztiak ezagutzen ez eta gene artean ematen diren elkarekite konplexu guztiak. Azal-kolorea eta latitudea korrelazionatuta daude, hain zuzen ere azal-koloreak irradiazio ultramorearen intentsitateren araberako banaketa azaltzen du: intentsitate altuko guneetan (behelatitudean) azal-kolore iluna izaten dutelarik eta, intentsitate baxuetan (goi-latitudeetan) azal-kolore argia. Begi- eta ile-kolorearen banaketan ordea, ez da ikusi latitudeak inolako eraginik duenik, hala ere, ile- eta begi-koloreak ere azal-koloreak jarraitzen duen eredu antzeko jarraitzen dute. Azal- eta ile-kolore aldakortasun handiena Europako populazioetan aurkituko da. Europako Iparraldekoek, begi-kolore argia eta ile-kolore horiak dituzte. Bi ezaugarri hauetan Afrikan eta Asian aldakortasun-maila baxua aurkitzen da. Pigmentazioari dagokionez, giza populazioari dagokionez, ezaugarri hau giza populazioan eboluzio konbergentearen adibide da. Hau da, Europan eta Asiako populazioek azal-kolore argia lortu dute, lurralde bakoitzean polimorfismo ezberdinen bidez lortu da fenotipo hori Hiru ezaugarriak bateratuta beraz, ondoriozta daiteke afrikarrek orokorrean azal-, begi- eta ilekolore ilunak dituztela; asiarrek, azal-kolore argia eta begi- eta ile-kolore iluna; hegoaldeko europarrek azal-kolore argia, eta begi-kolore ilunak eta ile-kolore aldakorra dute; azkenik, iparraldeko europarrek azal-kolore argiagoak, begi-kolore urdinak eta ile-kolore horia izaten dute.
science
addi-58b86001a5db
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30523
Latxa ardien dieta-kalitatearen eta esne-kalitatearen arteko erlazioa mendiko eta bailarako larraldian
Arakistain Salas, Josune
2018-12-21
Latxa ardien dieta-kalitatearen eta esnekalitatearen arteko erlazioa mendiko eta bailarako larraldian 1. Laburpena Euskal Herrian bi larretoki nagusitu dira historian zehar: Aralar bezalako mendietako larreak, udaran transhumantzia laburra burutu ostean baserrietatik igotako abelburuak jasotzen dituztenak, eta baserri inguruetako belardiak. Gaur egun ordea, ondorengo belaunaldien ordezkapen faltak geroz eta artzain gehiago baserrietan geratzera behartu ditu. Honek era berean goi mendietako larreek osotasunean barneratzen duten biodibertsitatea arriskuan jarri du. Horrez gain, azken boladan interes berezia piztu da menditik eratorritako produktuek osasunarekiko dituzten eraginetan. Esnearen kalitatea aztertzeko gantz-azidoen soslaietan oinarritzen da, MUFA eta PUFA gantz-azido asegabeak osasungarriak kontsideratuz. Aditu gehienek animalietatik eratorritako produktuen gantz-azidoen soslaia elikadurarekin lotzen dute. Hau dela eta, mendietako larreek esne kalitatean eragin positiboa ote duten aztertu nahi izan da. Horretarako, bailarako eta mendietako larreetan bazkatzen duten 3na artalderen aztertu dira. R programa estatistikoaren bidez RDA analisiak eta Kutxa-diagramak sortu dira. Emaitzek erakutsi digute bailarako eta mendietako larreetan landare-espezie ezberdinak aurkitzen direla, ondorioz, eskeintzen duten makromineralen kalitatea aberatsagoa dela. Esne-kalitateari dagokionez berriz, mendian bailaran baino esne-kalitate hobea ekoizten dela behatu da. 2. Sarrera Mendiko larratzetik eratorritako produktuek interes berezia piztu dute azken urteotan. Ikuspuntu ekonomikoaz gain, larre seminatural hauek izugarrizko garrantzia dute espezieen dibertsitatean, paisaiaren kontserbazioan eta kutsaduraren murrizketan (Taube et al. 2014). Larre hauen kontserbazioan ardiek paper garrantzitsua jokatu dute historian zehar, Euskal Herrian, artzaintza belaunaldiz belaunaldi transmititu den ofizioa izan baita. Gaur egungo sektorearen baldintza txarrek eta hurrengo belaunaldien ordezkapen-faltak ordea, mendietara gero eta artzain gutxiago igotzea ekarri du. Hala, larre seminatural hauen abandonoak zurezko espezieen emendioa sustatu eta arriskuan jarri du hauen aberastasun ekologikoa. 2.1. Egungo mendiko artzantzaren egoera eta kudeaketa Euskal Herrian artzaintzan ohikoa den ustiapena estentsiboa da. Landareen hazkunderako garai desfaboragarrietan, baserri inguruetako artaldeen elikadura batez ere ukuiluan burutzen da, elikagai kontzentratu (pentsua) edota zuhain (aurrez moztutako belar heze zein lehorra) bidez. Urtaro emankorretan aldiz, mendietako larreetan bazkatzen dute artaldeetako batzuk. Baserrietatik mendietako goi larreetarako transhumantzia maiatza-ekaina bitartean burutzen dute, eta irailean itzultzen dira berriz ere baserrietara. Udara mendian igarotzen dute, eta bertako landare-espezieez elikatzen dira. Haranetan geratzen diren artaldeek baserri inguruetako belardietan bazkatzen dute. Sistema hauek tradizionalki hainbat ezaugarri betetzen dituzte (Boyazoglu, 1998): animali-kopuru mugatua lurzoru-eremu unitateko, aurrerapen teknologikoen erabilera mugatua, produktibitate txikia lurzoru unitateko, larratze bidezko elikadura, energia fosilen erabilera murritza… etab. Ustiaketa-mota hau arraza autoktonoekin jorratzen da, izan ere, hauek baitira inguruneko baldintza klimatiko gogor eta aldakorretara ondoen moldatuta daudenak (Bellido et al., 1997). Euskal Herrian Latxa espeziea nagusitzen da. Sistema hauek egoki kudeatuz gero ekosistemako elementu bat gehiago bilakatzen dira (Bellido et al., 1997), bai landaredia eta bai fauna errespetatzen dituztelako. Ustiaketa-mota honekin kalitate handiko produktuak lortzen dira, baina orokorrean errentagarritasun baxua izaten dute, aurrerapen teknikoen hobekuntza eta garapena galarazten dutenak. Azken finean, sistema hauen estrategia gastuak minimizatu eta produktuen balorizazioan oinarritzen da (Intxarraundieta et al. 2011). Hainbat ikerketek frogatu dutenez ernaldiak eta laktantziak ardiaren beharrizan fisiologikoetan eragin zuzena du (Van Soest, 1982). Esnearen ekoizpena erditu eta berehala hasten da, puntu maximoa 3-5 astetara lortuz. Hasierako fase hauetan ardiek pisu apur bat galtzen dute, esne-ekoizpen handiaren ondorio. Ondoren esne-ekoizpenaren beherakada nahiko azkarra ematen da, azken asteetan hasierako etapetan ekoitzitako esnearen %30-%40-a soilik ekoitziz (National Research Council, 1985). Hala ere, portzentaia hauek ardiaren genotipoaren eta banakoaren potentzialaren araberakoak izaten dira (Van Soest, 1982). 1. Irudian azaltzen den bezala, esne kalitatean faktore ugarik eragiten dute: Faktore genetikoak, faktore fisiologikoak eta artaldeen maneiuak besteak beste. 1. Irudia: Ardien esne konposizioan eragiten duten faktoreen eskema laburra Baserri inguruetako zein mendietako larreek hainbat makromineral esentzial eskaintzen dizkie ardiei: nitrogenoa (N), fosforoa (P), kaltzioa (Ca), magnesioa (Mg) eta potasioa (K) dira horietako batzuk. Makromineral bakoitzak paper ezberdina jokatzen du ardiaren metabolismoan. Azken urteotan burutu diren ikerketa ugarik baieztatu dute mendian aske bazkatzen duten hausnarkarietatik eratorritako produktuak kalitate handikoak direla. Hala ere, goi mendietako larre hauek baserri inguruetako larreekin konparatzen dituzten ikerketen beharra dago oraindik. Goian aipaturiko guztia kontuan hartuta, funtsezkoa da ikertzea zein den mendiko artzaintzatik datorren esne-kalitatearen eta larre zein belardietako baliagai naturalen kalitate nutritiboaren arteko erlazioa. Horregatik, Gradu-Amaierako Lan honen helburu zehatzak honakoak dira: 1. Jezte-garaiaren amaieran (maiatza-ekaina), haran kantauriarreko baserrietako belardietan eta larre menditarrean bazkatzen diren artaldeen dieta-kalitatea aztertu eta alderatzea, makromineralen edukinean oinarrituta. 2. Dieta-kalitatearen eta esne-kalitatearen arteko erlazioa aztertzea. Bibliografian oinarrituz (Valdivielso et al., 2016) jakina da dietako gantz-azidoen soslaia esnean isladatzen dela. Ondorioz, zenbat eta gantz-azido asegabeen dieta aberatsagoa izan, esnean ageri diren gantz-azidoen soslaia ere halakoa izango da. Beraz, osaera floristikoari dagokionez dibertsitate handiko larreek, eta gantz-azido asegabeetan aberatsak direnek, esne kalitatean eragin positiboa izatea espero da. 3. Metodologia Lan hau IT1022-16 Eusko Jaurlaritzak finantziatutako ikerketa-taldearen baitan kokatzen da Larratzearen Ekologia izeneko ikerketa-lerroan hain zuzen. Espainiako Ekonomia eta Konpetitibitate Ministeritzako AGL2013-48361-C2-1-R erreferentzia duen ikerketa-proiektuaren atal bat da honakoa. Mendiko artalde guztiek Aralarko larreetan aske larratzen zuten egunez eta gauean bordara itzultzen ziren. Artalde bakoitzari bi lagin mota hartu zitzaizkion, gorotz laginak eta esne laginak. 3.2. Laginen bilketa eta tratamendua Ikerketa hau burutzeko 3 lagin mota bildu ziren. Batetik larre eta belardietan espezie botanikoen laginak bildu ziren, ondoren makromineralen analisia burutzeko (2. Irudia). Bestetik, artaldeen bi lagin hartu ziren, gorotzak, dietaren determinazioa burutzeko, eta esnea, esnearen kalitatea aztertzeko (2. Irudia). Latxa ardiak maiatza eta ekainean zehar bazkatzen dira baserri inguruetako belardietan zein mendietako larreetan. Garai hori jezte-garaia izanik, potentzialki kontsumitu ditzaketen landareen laginketak 2015ko bi hilabete horietan egin ziren artalde esperimental bakoitzaren larretokian. Zehazki bailaran maiatzaren 18-19-20-an eta ekainaren 15-16-17 bildu ziren laginak, eta mendian berriz maiatzaren 25-26-27-ean eta ekainaren 22-23-24. Landare-espezieen identifikaziorako Aizpuru et al. (2004)-en identifikazio-gakoa erabili zen. Espezieka bereiztuta, aleak goraize baten laguntzaz moztu eta plastikozko poltsetan sartu ziren, gutxienez 100 gr-ko kopurua batuz pisu freskoan. Ondoren, hozkailu portatilean gorde ziren 4ºC-ko tenperaturan laborategira heldu arte. Lagin hauek makromineralak aztertzeko erabiltzeaz gain, beste osagai batzuk ere neurtzeko behar zirenez (gogoratu AGL2013-48361-C2-1-R proiektuak beste hainbat helburu ere badituela), maiatza eta ekaineko laginen "pool" bat egin zen, artalde bakoitzerako espezie-mailako lagin-kopuru nahikoa egongo zela ziurtatzeko. Behin laborategian, 60ºC-tara estufan lehortu ziren lagin guztiak 48 orduz, eta ondoren ehotu eta etiketatu egin ziren prest utziz Eskalmendi Laborategira bidaltzeko. Guztira 118 lagin bildu ziren. 2. Irudia: Ikerketa burutzeko bildu ziren lagin ezberdinen eskema laburra. Makromineralen azterketa hortaz, Arabako Foru Aldundiaren Abeltzaintza-Zerbitzuko Eskalmendi Laborategian burutu zen, protokolo estandarizatu eta homologatuak aplikatuz (NIRS bidezko metodoa oinarritzat hartuta). Tamalez, aipatu beharra dago laborategian gertatutako akats analitiko bat medio, lagin batzuk deuseztatu egin zirela eta zuntzen (NDF) edukia ezin izan dela ardien dietan ageri diren osagai guztientzat lortu. Guztira 59 lagin aztertu ziren. Nahiz eta dieta-konposizioaren ehuneko ehuna lortzea ezinezkoa izan den, laginen %95 errepresentatzen dira lan honetan, eta beraz errorea ia errefuxagarria dela esan daiteke. 3.1.2. Gorotzen laginaketa eta dietaren analisiak Gorotzen laginketa landareen laginketa burutu zuen ikerketa-talde berak egin zuenez datak ere berdinak izan ziren. Guztira 7-10 ardiren lagin indibidual bildu ziren artalde bakoitzeko goizeko eta arratsaldeko jezte-aldian. Ondoren EHU-ko Botanikako laborategian aztertu ziren gorotz laginak Valdivielso et al. (2016)-en azaltzen den prozedura berdina jarraituz. Lagin bakoitzerako 3 azpi-lagin aztertu ziren mikroskopioan 100-eko handipenarekin eta kutikulen identifikazioa errazteko, ardiek larratutako eremuan azaltzen ziren landareen kutikula gida bat prestatu zen. Identifikagarriak ziren kutikula zati guztiak 40nm-ko 2 trantsektu longitudinaletan zenbatu ziren. Gainera, lagin bakoitzeko gutxienez 230 kutikula-zati baino gehiago identifikatu ziren indibiduo bakoitzaren dietaren ahalik eta zehaztasun handiena izateko. Azkenik identifikatutako landareen kutikulak familiaka taldekatu ziren eta lagin bakoitzerako familia botanikoen abundantzia portzentaia kalkulatu zen. 3.1.3. Esne-laginak eta gantz-azidoen soslaia Esne-lagin hauek ere aurrez aipaturiko datetan hartu ziren, baina kasu honetan EHU-ko LactikerAnimalia Jatorrizko Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna ikerketa-taldeak burutu zituen laginketak. Artzainek ardiak egunean bi aldiz jezten zituztenez, goizean (7:00) eta iluntzean (19:00) laginak momentu horietan hartu ziren. Azkenik, hozkailu eramangarri batean garraiatu ziren laborategira arte. Gantz-azidoen soslaia ere Lactiker ikerketa taldeak burutu zuen. Gantzak esnetik erauzi ziren aurrez (Vitro et al., 2012) aipatu bezala, eta ondoren hainbat tratamendu aplikatu zitzaizkien. Informazio gehigarria (Valdivielso et al., 2016) artikuluan aurkitzen da. 3.2. Dieta-kalitatearen kalkulua: ponderazioa Laginketan bilduriko datuekin bi matrize sortu ziren excel aplikazioa erabiliz. Batean teknika mikrohistologiko bidez artaldeen dietan determinatu ziren espezieen ugaritasun erlatiboaren bataz bestekoak kalkulatu ziren, bi hilabetetarako. Bestean, aldiz, artalde hauen larretokietako espezieen kalitate nutritiboa (makromineralak), familia mailara laburbilduta. Ondoren ponderazioa burutu zen artaldeek dietan jasotako familia botaniko bakoitzaren ugaritasuna, artaldeak bazkatutako larreko familien kalitate nutritiboarekin biderkatuz. Hala, familia bakoitzak ardiari egiten zion makromineral-ekarpena kalkulatu zen (ekarpen hau desberdina zen artalde bakoitzean, izan ere larreak desberdinak ziren). Ondoren ardi bakoitzak guztira makromineralen zein portzentaia kontsumitu zuen zehazteko familia guztiek aportatukoaren batura egin zen, eta amaitzeko portzentaiak lortu ziren. Hala, amaierako matrize bat eraiki zen artalde bakoitzean dieta bidez jasotako kalitate nutrizionala azaltzen zuena. 3.3. Esne-kalitatearen kalkulua: AI indizea Behin gantz-azidoen soslaia esku artean izanda AI indizea kalkulatu zen. Indize hau gantz-azidoek arteriak oztopatzeko duten ahalmenean oinarritzen da (Gil et al., 2015) eta honen balio altuek esnearen kalitate txarragoa adierazten dute; balio baxuek aldiz esnearen kalitatatea hobea dela esan nahi dute. Beraz, AI balioa zenbat eta altuagoa izan, osasunean kalte handiagoa eragingo du (Tsiplakou & Zerbas, 2008). AI indizea kalkulatzeko (Chilliard et al., 2003)-ek proposatutako algoritmoa erabili zen: Hasteko, landareen makromineralen artean korrelaziorik ba ote zegoen behatu zen. Ondoren, berdina burutu zen makromineral eta FND-ren artean. Gero, artaldeen dieta-konposizioan motak (bailara, mendia) eta garaiak (maiatza, ekaina) desberdintasunik duen testatzeko RDA (Redundance Analysis) motako ordenazio zuzena burutu zen (Borcard et al., 2011). Horretarako, lehenbizi Hellinger transformazioa aplikatu zen estaldura handiko espezieei pisua kendu eta espezie arraroen eragina ordenazioan nabaritu ahal izateko (Legendre & Gallagher, 2001). Hau egin ostean, artaldeen dieta-kalitatean mota-garaiak duen eragina testatu zen. Honetarako ere RDA analisia egin zen, baina kasu honetan ez zen Hellinger transformaziorik burutu. Azkenik artaldeen dietako makromineralen eta AI-ren arteko erlazioan motak eta garaiak duen eragina aztertu zen. Honetarako kutxa-diagramak egin ziren. Horrez gain, eredu linearrak ere burutu ziren (kobariantzaren analisia), bertan ANOVA taulak lortu ziren (p<0,05) balioak esangarri kontsideratuz. Makromineral bakoitzeko analisi bat burutu zen. 4. Emaitzak Magnesio (Mg) eta kaltzioaren (Ca) artean korrelazio apur bat dagoela esan dezakegu, baina erlazio hau ez da oso sendoa (0,625). Horrez gain, korrelazioa positiboa dela ondoriozta daiteke. Beraz, bi makromineralek joera antzekoa azalduko dutela esan daiteke. FND-k kaltzio eta magnesioarekin erakusten du erlazioa (korrelazio negatiboa). Erlazio hau ordea - 0,419koa da kaltzioaren kasuan eta -0,393koa magnesioaren kasuan. Korrelazio hauek ez dira hain sendoak, 0,5etik beherako balioak dituztelako, hala ere, nolabaiteko erlazioa egotekotan, berau negatiboa dela esan daiteke. FNDk gainontzeko makromineralekin duen erlazioa, nitrogenoarekin, fosforoarekin eta potasioarekin, 0,15, -0,07 eta 0,06koa da, hurrenez hurren. RDA1 ardatzak motaren arteko banaketa erakusten du, balio negatiboetan mendia eta positiboetan maiatza kokatzen direlarik (3. Irudia). Emaitza hauekin mendian eta bailaran ardien dieta-konposizioa desberdina dela esan daiteke. Pentsuaren kasuan RDA1 ardatzean 0,5 balioaren inguruan kokatzen da, bailarara lotzen den dieta-osagaia izanik. Graminoide indeterminatuak, belar-fardoetatik datozenak ere bailarara lotuta ageri dira. Gainerako dietako osagai guztiak mendiarekin erlazionatzen dira batez ere. Poazeoak (F12), Fabazeoak (F7) eta kariofilazeoak (F2) esaterako mendiarekin oso estu lotuta ageri dira. RDA2 ardatzak garaiaren araberako banaketa erakusten du, bailaran bereziki (3. Irudia). Mendiaren kasuan banaketa hau ez da oso nabaria, baina bailararen kasuan desberdintzapena argia da: maiatzak balio positiboak hartzen dituelarik eta ekainak aldiz negatiboak. Bailararen kasuan pentsua maiatza eta ekainaren erdialdean kokatzen da, graminoide indeterminatuak aldiz ekainarekin lotzen dira batez ere. ANOVA taulan oinarrituz p<0,05 da, modelo esangarri baten aurrean gaudela ondorioztatuz. Horrez gain, emaitza hauek modeloaren aldakortasunaren %12.89-a esplikatzen dute. RDA2 ardatzari dagokionez, garaiaren araberako banaketa adierazten da (4. Irudia). Mendiaren kasuan banaketa hau ez da hain nabaria, baina bailararen kasuan oso garbi ikusten da banaketa handia dela, maiatzak balio positiboak hartzen ditu eta ekainak aldiz negatiboak. Fosforoa (P) bailara ekainarekin erlazionatzen da batez ere. Nitrogenoak (N), kaltzioak (Ca) eta magnesioak (Mg) bailararekiko erlazioa erakusten duten arren ez da desberdintasun handirik ageri garaiari dagokionez. Potasioaren (K) kasuan mendiarekin lotzen da, baina garaiari erreparatuz gero maiatzarekiko erlazio nabaria dela ikusten da. 5. irudian beha daitekeen bezala, bailarako AI baloreak mendikoak baino altuagoak dira. Horrez gain, bailaran maiatzeko balioek balio baxuagotarako joera dute, eta ekainean aldiz balio altuagoetarako 4. Irudia: Artaldeen dieta-kalitatean motak (bailara, mendia) eta garaiak (maiatza, ekaina) duten eragina. TreatVm (Bail ara maiatza), TreatVj (Bailara ekaina), TreatMm (mendia maiatza) eta TreatMj (mendia ekaina) joera. Mendiko kasuan alderantzizkoa gertatzen da. Maiatzeko balioak altuagoak dira ekainekoak baino, aldakortasun hau askoz nabariagoa izanik mendian bailaran baino. Garai berean baina mota ezberdinetan hau da bailaran edo mendian, AI indizearen joera ezberdina izango da (2. Taula). Kaltzioaren (Ca) kontzentrazioaren kasuan ere bailaran balio altuagoak daude mendian baino, hala ere, aipatu beharra dago bailarako balioen bariantza oso handia dela mendikoekin konparatuz gero (6.Irudia). Garaiaren artean berriz ez dago desberdintasun handirik, bietan bataz-besteko antzekoa eta bariantza nahiko altuak baitira. Orokorrean oso balio baxutan kokatzen da AI indizea, zehazki 0.6-0.8 balioen bitartean. Kaltzio kontzentrazioak esne kalitatean duen eragina esangarria eta positiboa (p<0.05) den arren ezin daiteke esan mota eta garaiaren arabera desberdin eragiten duenik. Fosforoaren (P) kasuan mendian balio baxuagoak azaltzen dira bailaran baino (6. Irudia). Horrez gain, ekaina eta maiatzean antzeko balioak azaltzen diren arren, maiatzeko balioek bariantza handiagoa dute. Kasu honetan motaren arabera fosforo kontzentrazioak desberdin eragiten du AI indizean 6. irudia: Artaldeen dieta-kalitatearen eta AI indizearen arteko erlazioan "mota-garaiak" duen eragina Potasioaren (K) kasuan mendian bailaran baino balio handiagoak ditugula beha daiteke. 6. Irudian beha dezakegun bezala nahiz eta ekainean bataz-bestekoak nahiko bananduta ageri, errore estandarrak nahiko altuak dira bai ekainean bai maiatzean, hala garaiaren arabera desberdintasunik ez azalduz. AI indizearen balioak ertainak dira, hau da, ez oso altuak eta ez oso baxuak, eta 0,9-1,5 artean kokatzen dira. ANOVA taulan oinarrituz potasio kontzentrazioa esangarria eta positiboa da (p<0,05) esne kalitatearekiko. Magnesioan (Mg) argi ikusten da motaren artean desberdintasunak daudela (6. Irudia). Nahiz eta bariantza handia izan bailaran bataz-besteko balio altuagoak daude mendian baino. Horrez gain, garaiaren artean ere desberdintasunak daude. Ekainean maiatzean baino balio handiagoak daude nahiz eta errore estandarra nahiko handia izan. Kasu honetan AI indizeko baliorik baxuenak ditugu 0,15-0,3. 1. eranskinean beha daitekeen bezala, Mg kontzentrazioa esangarria da esne kalitatean (erlazio positiboa). Emaitzak eztabaidatzerako orduan, kontuan hartu behar dugu gure modeloak aldakortasun osoaren portzentaia bat azaltzen duela. Beraz, aztertu ziren faktoreez gain beste faktore askok ere eragiten dutela aintzat hartu behar da. 5.1. Artaldeen dieta-konposozio eta kalitatea Landareen laginketak egin ostean, argi geratu zen konposizio floristikoari dagokionez desberdintasun nabariak zeudela bailara eta mendiaren artean. Are gehiago, gorotzetako laginek baieztatu dute ardiek dietan jasotako landareen konposizioa ere desberdina dela bi inguru hauetan (3. Irudia). Baserri inguruetako belardiak nahiko tamaina txikikoak izateak erlazio zuzena du eskaintzen duten bazka-kantitatearekin, partzela mugatuak izaten baitira. Jakina da ekaina amaierarako bailarako larre hauek ia agortuta egoten direla. Hala, artzainak ardien beharrizanei aurre egiteko pentsua bezalako elikagai gehigarriak edota beste segabelardietatik moztutako belarra (hezea zein lehorra) eskaintzen die. Horren ondorioz, bai pentsuak eta bai graminoide indeterminatuak bailararekiko erlazio estua dutela behatu da emaitzetan. Mendiko larreak aldiz, oso zabalak eta floristikoki aberatsak izaten dira eta beranduago agortzen dira. Horrez gain, bailarako belardietan bazkatu duten ardien gorotzetan aurkitzen ez diren familia botaniko ugari aurki ditzakegu larre hauetan bazkatu duten artaldeen Garaiaren araberako ondorioak azaltzeko tentu handiz ibili beharra dago, izan ere, kontuan hartu beharra dago larre eta belardietako landareen maiatzeko eta ekaineko laginekin "pool" bat osatu zela makromineralen soslaia erdiesteko. Hala ere, bibliografian oinarrituz (Valdivielso et al., 2016) normalean bi hilabeteen artean dauden desberdintasunak nahiko arbuiagarriak direla ondorioztatu dezakegu. Kontsumitutako zuntzen kantitate zein kalitate desegokiak hainbat arazo ekar diezazkioke animaliari, errumeneko azidosia esaterako. Artzainak elikagai kontzentratu ugariko (pentsua) eta zuntzetan pobrea den dieta emanez gero osasunean arazo larriak eragingo lizkioke ardiari. Zuntzak ez diren karbohidratoen hartzidura azkarra emango litzateke, hala listua jariatzeko estimulua baxuagoa izango litzateke, substantzia indargetzaileen jariapena murriztuz, eta azido laktikoaren emendioak pH-ren beherakada ekarriko luke (Cruz & Sánchez, 2000). Beraz, dietako FND kontzentrazioa gaitz hauek ekiditeko bestekoa izan behar da, baina era berean ahalik eta gutxien eragin behar du ardien energia beharrizanetan, izan ere, zuntzek gainerako elikagaiek baino energia gutxiago ahalbidetzen dute (Cruz & Sánchez, 2000). Dena dela, ikusi da bailaretako larreetako espezieek eskaintzen duten fosforo kontzentrazioa mendietako espezieena baino altuagoa dela. Hau hainbat arrazoirengatik gerta daiteke: Batetik, bailarako baldintza klimatikoak mendikoak baino leunagoak izaten dira, hala lurzoru sakonago bat garatzea ahalbidetuz. Bestetik, bailaran partzela txikiagotan egon ohi dira artaldeak, eta ondorioz gorotzen dentsitatea handiagoa izaten da lurzoru unitateako. Horrez gain, ez da ahaztu behar zenbait baserritarrek lurrak ongarritzen dituztela. Laktantziaren hasierako faseetan esnearen ekoizpena ez da oso handia, baina gantz-azido asegabeetan oso aberatsa izaten da, izan ere, hausnarkarien kumeak gainerako animaliekin konparatuz gero, gantzazido asegabeen erreserba baxuekin jaiotzen dira (Van Soest, 1982). Ekoizpena maximoa den momentuan aldiz, arkumeak errumena hasieran baino garatuago du, eta helburua honen hazkundea ematea da. Puntu honetan esnearen kalitatea baxuena izaten da, ekoizpen handiek gantz-azido asegabeen kontzentrazioa jaisten dutelako seguruenik. Aurrerago aipatu bezala, pentsu bidez proteina degradatuak eskaintzen zaizkie ardiei, esne-ekoizpena eta honen proteina-edukia bermatzeko. Bailarako baldintza optimoek esne-ekoizpena emendatu dezakete kalitatearen beherakada emanez. Kontrara, mendiko baldintza gogorrek (tenperatura, ibili beharreko kilometroak edota bazka egokia aurkitzea), ardien esne-ekoizpenean negatiboki eragin dezakete. Are gehiago, Etxeberrria (2015)-k bere Gradu Amaierako lanean behatu zuen mendiko artaldeek zelai nitrofiloak hausnar egiteko erabiltzen zituztela, eta ez elikadurarako. 6. Ondorioak Kudeaketa aldetik, egokiena ardiek jezte-garaiaren amaiera arte mendiko larreetan igarotzea litzateke, izan ere, larre hauetan bailaran baino dieta-kalitate hobea bermatzen dute. Horrez gain, artzainek ardiak mendian izanez gero, esne kalitatea hobetu eta gastuak minimizatzea lortuko lukete, pentsuaren papera dikotiledoneo larreek betetzen baitute bertan. Gainera, transhumantzia honek mendiko larre seminaturalen iraupena ziurtatuko luke. Artzainek mendira igotzeko erraztasunak dituzte, baina erraztasun hauen kudeaketa larre komunal hauetan, desegokia da. Beraz, kudeaketa honen hobekuntza izango litzateke artzainak mendira igotzeko irtenbideetariko bat. herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna. teknikoa. Nafarroa.
science
addi-cede06fa807d
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30524
Latxa ardien ustiategien berotegi-efektuaren gasen balantzea bizi-zikloaren analisiaren bidez
Alberdi Elola, Amaia
2018-12-21
Azken urte hauetan giza populazioak gorantz egin du, eta ondorioz, gure dietaren parte diren abere-ekoizkinen eskaerak geroz eta altuagoak dira. Abeltzaintzari zor zaio berotegiefektuaren gasen (BEG) %18a, eta abel-kopuruaren igoerak gas hauen isurketan badu zeresanik. Abere-ekoizkinen eskaera asetzeko asmoz, ekoizpen-intentsitatea emendatu da, abel-buruko ekoizpena geroz eta intentsiboagoa bilakatuz. Euskal Herrian, bertako arraza dugu Latxa ardia, gure lurraldeko klima eta orografiara erabat moldatua. Latxa ardiaren ekoizpen-eredu estentsiboa aldatu egin da antzinatik, landa-eremuak utzi eta larratze-sistemak ordezkatu direlarik. Honenbestez, ekoizpena handitu nahian, ekoizteko modua ere aldatu egin da. Lan honetan, ekoizpen eredu estentsiboko hamabi ustiategietako datuak erabili dira bizizikloaren analisiaz (Life Cycle Assessment, LCA) BEGen isurketen estimak egin ahal izateko. Are gehiago, ustiategi hauek ingurumenean izan dezaketen inpaktu negatiboa karbono-aztarna bidez adierazi da. Eredu estentsiboak ingurumenean duen eragin positiboari garrantzia eman nahian, larratzeak lurzoruko karbonoaren bahitze-gaitasunari nola eragin diezaioken erreparatu zaio, eta karbono-aztarna negatibotzat adierazi. Bukatzeko, karbono-aztarnaren balioak apaltzeko, kontuan hartu beharreko zenbait aipamen egin dira. Gako-hitzak Berotegi-efektuaren gasak · Bizi-zikloaren analisia · Ekoizpen-eredua · Karbono-aztarna Abeltzaintzak ingurumenaren alderdi ezberdinetan eragiten du, hala nola, klima-aldaketan, larreetan, lurzoruan, uretan eta biodibertsitatean (Steinfeld et al., 2006). Abeltzaintza eta ingurumenaren arteko harremana zuzena da, esaterako abereek larretan bazkatzen dutenean. Abereen bizi-baldintzak (klimatikoak, edafikoak eta biotikoak) erabakigarriak dira landareen existentzia edota potentzialari dagokionez. Honek, aldi berean, bazkaren kantitate, kalitate eta banaketa baldintzatuko ditu. Gainera, ingurumenarekiko eragin positiboaz, abeltzaintzajarduerak mantenugaien ziklo eta biodibertsitatearen mantenuan izugarrizko garrantzia du (FAO, 2014). Abeltzaintzak eragin negatiboa ere izan dezake ingurumenean, izan ere, abere-ustiategiak sistematzat hartuta, berotegi-efektuaren gasen (BEG) iturri garrantzitsu eta konplexuak dira. Zehazki, osotasunera ekoizten diren BEGen %18ak abeltzaintzan dute jatorria (Steinfeld et al., 2006). Sistema hauek isurtzen dituzten gasak, batez ere, metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O) eta karbono dioxidoa (CO2) direlarik. Honakoa dela-eta, kezkagarria da abeltzaintzak klima-aldaketari egin diezaioken ekarpena (Gerber et al., 2011). Abeltzaintzak ekoitziriko BEGen %80a hausnarkarien eskutik sortzen da. Hausnarkari txikiei dagokienez, zehazki, CH4aren %12a isurtzen dute digestio eta simaurraren maneiua dela-eta. Simaurraren maneiuari zor zaio ere isurtzen den N2Oaren %19 (Batalla et al., 2015) Giza populazioak gora egin du azken urteotan, eta hala, asetzeko dauden abereproduktuen eskaerak ere gehiago dira. Ondorioz, ekoizteko modua aldatu egin da, eraginkortasuna eta ingurumenarekiko jasankortasuna muturreraino eramanez. Are gehiago, 2050. urterako, mundu mailako abereen ekoizpenak %80ko igoera pairatuko duela iragarri da (Thornton, 2010). Gainera, ekoizpenaren intentsitatea handitzearekin loturik, BEGen isurketa handiagoa izango da abeltzaintza-jarduera aldatzean (Zhuang et al., 2017). Aipaturikoa aintzakotzat hartuta, garrantzitsua da abeltzaintzan jatorria duten elikagaien ekoizpenari lotuta, zenbait alderdi kontuan hartzea. Horien artean, abere-ekoizkinak sortzeko prozedurak ingurumenean duten eragin negatiboa, klima-aldaketak duen eragina jatorrizko ekoizpen-ereduan eta geroz eta handiagoa den produktuen eskaera asetzea. Ondorioz, ekoizpenaren eta ingurumenarekiko jasankortasunaren arteko oreka bat bilatu beharra dago, abere-produktuen eskaria ase eta ingurumen-inpaktua minimoa izateko asmoz (Batalla, 2015). 1.1. Euskal Herriko latxa ardien artzaintza-sistema Mundu mailako artzaintzan 2.200 milioi ardi daude haragi- eta esne-ekoizpenerako. Europan, Espainia bigarrena da ardi populazio handienari dagokionez; are gehiago, baita bigarrena ere esne-ekoizpen altuenari dagokionez. Esnearen gehiengoa (%94,1) Espainiar estatuaren iparralde eta erdialdean ekoizten da, eta Euskal Herriak hemen badu zeresana (%4) (Pulina et al., 2018). Euskal Herriak aspaldidanik izan du abeltzaintzarekiko harremana, esaterako XVIII. mendearen bukaera eta XIX. mendearen hasieran, euskal gizarteak espezializazio handia erakusten zuen jarduera honetan. Abeltzaintza, hain zuzen, estentsiboa eta produkzio txikikoa, ingurumenari hobekien egokitzen zitzaiona (Arizkun et al., 2002). Historikoki, abeltzaintzan garrantzia handia izan dute abelgorriek, ardi- eta txerri-aziendak besteak beste. Mendeetan zehar eginiko lanaren ondorio, gainera, bertakoak ditugun arrazak iraun dute gaur eguneraino; izan ere, beharren, ingurumen-baldintzen eta euskal geografiara hobekien moldatuta daudenak baitira (Gómez, 2004). Geureak ditugun ardi-arrazen artean, Latxa ardia eta Karrantzako ardia dira aipagarri. Karrantzako ardia desagertzeko arriskuan dago, izan ere, animalia honen erabilera geroz eta murritzagoa baita. Latxa ardi-arrazari dagokionez, Euskal Herri osoan zabaltzen da bere hedadura (Díez, 2013). Bertako nortasun-ikur bilakatu da Latxa ardia, animalia honen esne gordinarekin eginiko gazta ezaguna dela-eta. Produktu bikainak ekoizteaz gain, ordea, tamaina txikiko arraza bizkor hau euskal lurraldearen orografia malkartsu eta klimara erabat egokitua dago (Abilleira, 2011). Aipa bezala, artzaintzak Euskal Herrian izan duen garrantzia izugarrizkoa da aspaldidanik. Tradizionalki gainera, hiru artzaintza mota bereizi izan direla esan daiteke: transhumantzia luzekoa, transhumantzia ertainekoa eta artzaintza konbinatua. Transhumantzia luzeko artzaintza Pirinioetako bailaretan egiten da, non, artaldeak 140 km inguruko ibilbidea egiten duen goi mendiko bailaretatik bailara epelagoetara, eta alderantziz urtaroen arabera (Altuna et al., 1999). Transhumantzia ertainekoa, batez ere Bizkaian, Araba iparraldean, Gipuzkoan, Nafarroa hezean, Zuberoan, Lapurdin eta Nafarroa Behean da ohiko. Artzaintza mota honetan, artaldea mendiko larretatik bailaretara mugitzen delarik negua igarotzera. Artzaintza konbinatuan, azkenik, artaldea bailaran mantentzen da mendira igo gabe. Artaldea larre komunaletan edota baserri inguruko larre ezberdinetan mantentzen da; honakoa, Nafarroa hezean eta ardi latxaren banaketa osoan nagusituz (Altuna et al., 1999). Azken hamarkadetan, ordea, artzaintza jardueraren atzeraka behatu da; honakoa nahiko ez eta, eredu tradizionala jarraituz dihardutenak ere geroz eta gutxiago dira. Gainera, lehensektoreak izugarrizko bazterketa pairatzen du, sektorearen biziberritzearen beharra eta landaeremuen arreta eza begi-bistakoak izanik (Batalla, 2015). Aldaketak, batez ere, larreen erabilera mota eta ekoizpenaren intentsitateak pairatu dituelarik (Riedel et al., 2007). Honakoak kezka sortu du, izan ere, hausnarkari txiki hauengandik gurean horren produktu estimatuak lortzeaz gain, larreen mantenu eta ekosistema zerbitzuetan duten esku hartzea kolokan dago. Baita landa-eremuaren bizimoduari loturiko duten harreman estua eta ondare kulturala ere (Batalla, 2015). 1.2.Ustiategi-motak eta abereen maneiua: intentsifikazioa vs. estentsifikazioa Hainbat irizpide kontuan hartuz gero, ustiategien intentsifikazio-maila neurtu daiteke; besteak beste ustiategiaren baliabideen izaera eta erabilera, animalien elikadura, eta animalien ugalketa-faseen antolamenduaren arabera (Ruiz et al., 2017). Irizpide hauek tarteko, ustiategi-mota ezberdinak bereizi daitezke: larratzean oinarritzen dena, konbinatua eta larratze gabea edo industriala (Ripoll-Bosch et al., 2013). Larratzean sistemen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko onartuenetakoa (O'Brien, 2012). LCAk, larreustiategiko material gordinetik hasi, eta azken ekoizkin eta hondakinen arteko prozesu guztiak barne hartzen ditu. Hala, banaka-banaka, prozesu guzti hauek duten ingurumen-inpaktua ebaluatzen du (ISO, 2006). BEGak ez ezik, lurzoruak duen karbono bahitze-gaitasuna estimatu eta karbono-aztarna negatibo modura adierazi daiteke LCA erabiliz. Karbono bahitze-gaitasuna, lurzoru batek bere baitan karbonoa metatzeko duen gaitasunari egiten dio erreferentzia, honako gasa ez delarik atmosferara isurtzen. Abereen larratze jarduerek lurzoruaren karbono bahitzegaitasunean eragin diezaiokete zuzenki. Latxa ardi-arrazarekin lan egiten duten ustiategi ezberdinetan LCA analisiak egitea interesekoa litzateke beraz. Badira lehenago lanak (Batalla, 2015), latxa ardia eta LCA analisiak erabili dituztenak, eta kontuan hartzeko ondorioak plazaratu dituztenak ere. Batez ere, ikuspuntu ekonomiko, sozial eta ingurumenari loturiko ondorioak besteak beste. 1.4. Helburuak Lan honen helburuak hiru izan ziren: 1. Euskal Herriko hamabi ustiategi estentsiboen karbono-aztarna LCA bidez estimatu eta ustiategien arteko balioak alderatzea. 2. BEGen emisioetan eragin handiena zuten isurketa-iturriak identifikatu eta gasen isurketak apaltzeko neurriak proposatzea. 3. Ustiategi estentsiboen kasuan, abere-ekoizkinak ez ezik, larratzeak eragindako lurzoruaren karbono bahitze-gaitasuna, ekosistema-zerbitzu modura kontuan hartu eta karbono-aztarna negatibo bezala adieraztea. 2. Material eta Metodoak Ingurumen-inpaktua ebaluatu ahal izateko, LCA bidez esne-ekoizpenaren karbono-aztarna kalkulatu zen. Analisi honetarako beharrezkoa izan zen ustiategiak identifikatzea, abereen maneiuaren nolakotasuna aztertzea eta urtebeteko epean gauzaturiko hainbat jardueren datuak lortzea. 2.1.Datu-bilketa Lan honetan erabili ziren datuak artzain ezberdinei eginiko galdetegitik lortu ziren, horretarako, ardi-ustiategietan hitzarturiko bisita eta elkarrizketak eginez. Horrez gain, galdetegitik at, kontuan hartu ziren ere beste proiektu batzuetako datuak (batez ere, mendi eta bailara mailako ekoizpenari zegozkienak). Zehazki, hamabi ustiategietako datuekin egin zen lan. Euskal Herrian, Iberiar Penintsularen iparraldean, kokatzen direlarik guztiak. Lau probintzia ezberdinetan burutu zen hamabi ustiategien datu-bilketa: zortzi Gipuzkoan (Urola Erdia, Debabarrena eta Debagoiena eskualdeetan), bi Nafarroan (Sakana eskualdean), bat Araban (Aiaraldea eskualdean) eta beste bat Bizkaian (Lea-Artibai eskualdean). Lau probintzia izan arren, osotasunean, eremu honen klima berdina da: klima epel ozeanikoa. Tenperaturei dagokienez, leunak dira, neguak ez dira hotzegiak (4-8ºC), ez eta udak beroegiak ere (24-28ºC). Prezipitazioak urte guztian zehar erregularrak eta ugariak dira (1.200-2.000 mm), beraz, ez dago urtaro lehorrik (Climate-Data, 2018). Lan honetan parte hartu zuten ustiategiak (1. taula), batez ere abereen maneiuari dagokiola, transhumantzia ertainekoak eta artzaintza konbinatukoak izan ziren. Ustiategimotari zegokionez, estentsiboaren barnean leudeke denak, larratzean oinarriturikoan eta mistoaren artean. 1. taula. Hamabi ustiategien ezaugarri orokorrak: abel-kopurua, larratze-denbora urteko hilabetekopuruan adierazita, ardien erditze-kopurua urtean, urteko esne litroen ekoizpena eta elikaduraren oinarria. Elikadurari dagokionez, hiru mota bereizi ziren oinarriaren arabera: larratzean (1), bazka osagarrietan (2) eta pentsuan (3). Amaitzeko, datu-pertsonalen babeserako neurri guztiak hartu nahi izan ziren, eta horretarako, araudia errespetatuz, konfidentzialtasun-egiaztagiri bat idatzi zen. Agirian, lan honen laburpentxo txiki bat ezarri zen, baita honakoa egitearen helburu zehatzak ere. Jarraian, artzainak bere ustiategiaren datuak erabiltzeko baimena ematen zuela adierazten zen eta ikasleak, berriz, datuen erabileran anonimotasun osoa gordeko zela. Dokumentuaren amaian, lan honetan esku hartu zuten zuzendari, ikasle eta artzainaren datu-pertsonalak idatzi ziren, bakoitzaren sinaduraz lagundurik. 2.3.Bizi-zikloaren analisia (Life Cycle Assessment, LCA) Ingurumen-inpaktua ebaluatzeko metodologia da bizi-zikloaren analisia, zeinak, larreustiategiko material gordinetik hasi, eta azken ekoizkin eta hondakinen arteko prozesu guztiak barne hartzen dituen (ISO, 2006). LCA bidez ustiategi bakoitzerako esnearen karbono-aztarna eta lurzoruak bahitzen duen karbonoa estima daiteke. Lan honetarako BC3ko taldekideen laguntza jaso zen LCA egin ahal izateko. Honela, analisi mota honetan kontuan hartzen ziren aldagaiak eta prozesuak aditzera emanez (1. irudia). 2.3.1. Karbono-aztarna LCA bidez urtebeteko denbora tartean isurtzen ziren CH4, N2O eta CO2 kilogramoak estimatu zituzten LCAaren SimaPro 8.5.2 Softwarean IPCC 2013 metodologia (Myhre et al, 2013) erabiliz. Nahiz eta metodologiak esne-ekoizpenerako prozesu anitz barne hartu, karbono-aztarna kalkulatzeko, BEG bakoitzaren iturrietan oinarritu ziren soilik. Ustiategitik kanpo ekoitzi eta ostean ustiategian bertan kontsumitzen dira bazka osagarri eta pentsuak. Produktu hauen ekoizpenerako, maiz, laborantza-lur zabalak dira beharrezko. Honenbestez, bazka osagarri eta pentsuen industriak baso primarioen mozketa bideratzen du, hala, labore ezberdinen hazkuntzako lur-eremuak libre utziz (Steinfeld et al., 2006). Ekoizpen-prozesu honetan, energia mota anitz eta nitrogenotan aberatsak diren ongarriak erabiltzen dira. Ondorioz, bazka osagarri eta pentsuak ekoizteaz gain, azpiproduktu gisara isurtzen dira CO2 eta N2Oa. Industria-prozesu, produktuen garraio eta baso-soiltzearekin uztartuta dago CO2aren isurketa; aldiz, ongarrien erabilerari zor zaio N2Oaren isurketa, baita honen baliokide diren amoniakoa (NH3) eta nitratoari (NO3) ere. Ustiategiaren barnean, jada, prozesu asko eta asko kontuan hartzen dira. Artaldea eta lurzoruaren arteko harreman ziklikoaz gain, sistemara barneratzen dira, besteak beste elektrizitatearen, gasolioaren, ongarrien eta lastoaren erabilera, eta bazka osagarri eta pentsuaren kontsumoa. Aldi berean, sistematik ateratzen dira hiru adar nagusi: produktu, hondakin eta zerbitzuak. Produktuen artean, esne eta gazta, haragia eta artilea dira aipagarri. Hondakintzat hartzen dira simaurra eta esne-gatzura; eta zerbitzu gisara azkenik, artaldeak burutu ditzakeen garbitze-lanak eta biodibertsitatearen mantenua. 1. irudia. Ustiategi kanpoan (K) eta barruan (B) LCAk barne hartzen dituen prozesu guztiak, zeinetan, BEGk (CH4, N2O eta CO2) isurtzen diren. Ustiategian bertan isurtzen den BEGen gehiengoa CH4 da, hausnarkarien digestioaren, mendi eta bailarako larretan metatzen diren gorotz eta simaurraren maneiuaren ondorio dena (O'Brien et al., 2012). Garrantzia handia dauka hausnarketa bidez kanporatzen den CH4ak, izan ere, sektore osoak isurtzen duen BEGen %47a eta CH4 osoaren %90a baino gehiago baita (Opio et al., 2013). Nitrogeno atmosferikoa (N2) espezie leguminosoek finkatzen dute eta lurzoruko N landareek xurgatua da. N2Oa, simaurraren metaketan, mendi eta bailaretan metaturiko gorotzetan, ongarri ezorganikoetan eta lurzoruan gertaturiko nitrifikazio eta desnitrifikazio prozesuetan sortzen da. Gainera, zeharka ere ekoitzi daiteke N2Oa, NH3a lurruntzean eta NO3a lixibatzean (Del Prado et al., 2013b). CO2ari dagokionez, elkartrukea C finkatzen duten sistemen eta, arnasketa eta energiaren erabilera zuzenarekin dago lotua (Del Prado et al., 2013b). Honakoa tarteko eta lurzoruko karbono-balantzea orekan dagoela onartuz, CO2aren isurketa, gasolio eta elektrizitatearen erabilerari zor zaio (O'Brien et al., 2012). Bai CH4 eta bai N2O isurketak, batez ere hausnarkarien digestio, simaurraren maneiu eta larreetako gorotzekin erlazionaturikoak, Nazioarteko Klima-aldaketaren Adituen Taldeak (Intergovernmental Panel on Climate Change, IPCC) zehazturiko metodologia (IPCC, 2006) jarraituta estimatu ziren. Gainontzean, bazka osagarri eta pentsuen ekoizpenak, ongarri 2. taula. BEGen laburpen-taula, bertan adierazten dira izena, formula, berotegi-potentziala eta gas bakoitzaren isurketa-iturriak. 2.4.Tratamendu estatistikoa Karbono-aztarnan eragina izan zezaketen artaldearen bi ezaugarri-gako aztertu ziren eredu linear orokortuen bidez (GLM analisiak, Poisson banaketa-funtzioa erabiliz): ardiko erditzekopurua eta ardiko esne-ekoizpena. Horrez gain, ustiategien karbono-aztarna eta lurzoruaren karbonoaren bahitzegaitasunaren arteko erlazioa esangarria ote zen testatzeko, erregresio-analisiak erabili ziren; honakoa ere R Sofware askeaz baliatuz. 3. Emaitzak LCAz ardi-ustiategi bakoitzerako karbono-aztarna estimatu zen (2. irudia), gainera, aztarna honetan BEG bakoitzak zuen esku-hartzea adierazi zen bai CO2 baliokide kilogramotan eta bai ehunekotan ere. Honela, ustiategien karbono-aztarnaren balioa ezagutu, balioen arteko alderaketa egin eta BEGek zuten parte-hartze portzentajearen aldaerak ikusi zitezkeen. 2. irudia. Hamabi ustiategietarako karbono-aztarnaren balioa eta honen konposizioa BEGei dagokionez. Ezkerreko grafikoan, BEGak adierazi dira CO2 baliokide Kg/ FPCM unitatean; eskuineko grafikoan, aldiz, karbono-aztarnan BEGek duten ehunekoa ageri da. Karbono-aztarnaren balioei zegokienez, aldaerak ikusi zitezkeen ustiategien artean. Bi multzo argi bereizi zitezkeen, batetik, lehen multzoan, karbono-aztarnaren balioak 2-6,5 CO2 baliokide Kg/ FPCM artean zituzten ustiategiak (1, 4, 6, 7, 8, 10, 11, eta 12); bestetik, bigarren multzoan 10-14 CO2 baliokide Kg/ FPCM bitarteko balioak zituzten ustiategiak (2, 3, 5 eta 9). Bi multzo argi hauen arrazoia zehaztu nahian, eta karbono-aztarnak esne-ekoizpenarekin zuen harremana aintzakotzat hartuta, isurtzen diren CO2 baliokidearen kilogramoen eta artaldearen ezaugarri-gako biren artean erlaziorik ba ote zen behatu zen (3. taula); hots, ardiko ugalkortasuna eta ardiko esne-ekoizpena, eta karbono-aztarnaren arteko harremana. 3. taula. GLM analisi bidez lortutako balioak, karbono-aztarnan ugalkortasunak eta esne-ekoizpenak duten eragina adieraziz. P < 0,05 balioak izango dira adierazgarriak (* ikurraz nabarmenduak). Ardiko ugalkortasunak ez, baina ardiko esne-ekoizpenak karbono-aztarnarekin erlazioa erakusten zuen, zehazki erlazio negatiboa. Hau da, ardiko esne-ekoizpena handitu ahala, ustiategiak isurtzen zituen CO2 baliokide kilogramoak apalagoak ziren FPCMko. BEGak karbono-aztarnan zuten esku-hartzeak, karbono-aztarnaren balioak ez bezala, joera orokor bat erakusten zutela ikusi zitekeen (2. irudia). Batez ere karbono-aztarnaren balioak 2-6,5 CO2 baliokide Kg/ FPCM artean zituzten ustiategien artean, BEGen %40ak CH4an zuen jatorria. Lehen multzo honetan, CO2 gasaren isurketei zegokionez, CH4aren ostean, karbonoaztarnan parte-hartze handiena zuen BEGa izan zen. Karbono-aztarnaren osaketan, ustiategien gehiengoan %30-40 arteko balioak ziren CO2arenak. Karbono-aztarnaren osaketan, ehunekorik baxuena N2Oak zuen. Zehazki, %20-10 tartean zebilen BEG honen balioa ia aipaturiko ustiategi guztietan. Karbono-aztarnaren balioak 10-14 CO2 baliokide Kg/ FPCM artean zituzten ustiategi multzoaren kasuan, BEGk karbono-aztarnan zuten ekarpenari zegokionez, ez zen aipaturiko patroi orokorrik betetzen. Ehuneko-balio arruntetatik at, karbono-aztarnan CH4aren ekarpena %54 eta %61 zen ustiategiak (2 eta 9) zeuden batetik, CO2aren esku-hartzea %46koa zen ustiategia (3) bestetik, eta azkenik, karbono-aztarna osoan %40a N2Oa zuenik ere bazen (5). Gehiago sakondu nahian, BEGk karbono-aztarnan zuten ekarpenaz gain, gasen isurketaiturri nagusiak zein ziren zehaztu eta aztarnan zuten esku-hartzea behatu zen (8.2. eranskina). Karbono-aztarna osoaren zenbateko handiena hausnarkarien digestioaren ondorioz ekoitziriko CH4 isurketari zor zitzaion ustiategi guztietan, aztarnaren %61-%25 bitarteko balioak har zitzakeelarik. Digestioarekin loturiko CH4ren ostean, karbono-aztarnan ehuneko-balio altuena artaldearen elikadurarekin uztartua zegoena zen; zehazki, ustiategitik at ekoitziriko bazka osagarri eta pentsuei zegokion. Bazen pentsurik erabiltzen ez zuen ustiategirik (5,8). Horiek, bazka osagarriz soilik elikatzen zuten artaldea neguan, karbono-aztarnaren %48 eta %37 zor zitzaiolarik. Aldagaia Faktorea β Errore std. P CO2 baliokide Ugalkortasuna -3,137 2,714 0,248 Esne-ekoizpena -0,005 0,002 0,040* Isurketa-iturri ezberdinetan bereizi arren, pentsuaren ekoizpenak sortzen zituen BEGk ere bazuten zeresana. Pentsuari loturiko gas-isurketak hiru adarretan ezberdindu ziren: pentsua N2Oa, pentsua CO2a eta lurzoruaren eraldaketaz sorturiko CO2a. Adar hauek bakoitza bere aldetik aztertzerako orduan, karbono-aztarna osoari egin diezaioketen ekarpena ez zen batera aztertzean bezain bestekoa. Ongarrien erabilera zela-eta, pentsua N2Oaren ehunekoa %7-1 bitartekoa zen. Pentsua CO2, ekoizpen industrialari loturikoa, %12-2 artean zebilen. Laborantza-lurren beharrak bultzaturik, lurzoruaren eraldaketari zor zitzaion CO2 isurketa, berriz, karbono-aztarnaren %16-%1a. Aipa bezala, hiru adar hauek bateratzean, eta pentsuak karbono-aztarnan zuen ekarpen osoa estimatzerako orduan, ehunekoen tartea %35-5 bitartekoa zen. Gasen isurketa-iturri ezberdinekin jarraituz, artaldeak larre ezberdinetan, bertan gorotzak metatzean, egin zezakeen ekarpena aipagarria zen. Ustiategi guztiek ez (3, 5, 8, 10 eta 11) zituzten mendi-larreak eta sega-larreak erabiltzen. Ondorioz, kasu hauetan sega-larretan biltzen zen BEGn isurketan, karbono-aztarnaren %15-5 tarteko balioak hartuz. Mendi-larreak ustiatzen zituztenekin (1, 2, 4, 6, 7, 9 eta 12) alderatuz, nahiz eta altitudearen araberako larre ezberdinak erabili, osotasunean, larretan jatorria duten BEGn isurketak %16-9a ziren karbono-aztarnan. Artaldeak zuzenean meta ditzake gorotzak larratzen ari den bitartean, baina ongarri organiko modura ere erabili daiteke gorotzez osaturiko simaurra ere. Larreak ongarritzeko simaurraren metaketa eta ondorengo maneiuak, handia ez bazen ere, bazuen tokirik karbonoaztarnan. Ustiategi guztietako balioak behatzean, simaurrari zegozkien isurketak (bai N2Oa eta bai CO2a) karbono-aztarna osoaren %11-4a ziren. Energia ezberdinek karbono-aztarnan zuten ekarpena behatzean, gasolioa eta elektrizitatearen kontsumoak, eta honen ondorioz BEGn isurketak, alde handia zuten ustiategi batetik bestera. Esaterako, gasolioan jatorria zuten BEGn isurketek karbono-aztarna osoan ehuneko altuak erakusten zituzten; besteak beste zenbait ustiategietan (5, 6 eta 11) %13, %25 eta %28ko ehuneko-balioak. Kontrara, ustiategi batzuetan (1, 8, 9 eta 10) gasolioak karbonoaztarnaren osaketan har zezakeen tokia murritzagoa zen: %3, %0 eta %4. Elektrizitatearen kasuan, antzeko zerbait gertatzen zen. Ustiategi pare batean (3 eta 12) elektrizitateak zuen ekarpena %17 eta %20koa zen bitartean, beste batzuetan (4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 11) karbonoaztarnan zuen esku-hartzea nulua zen. BEGen isurketa-iturrien ekarpena gorabeheratsua izanik, karbono-aztarna balio baxuenak zituzten ustiategiak hautatu ziren euren isurketa-iturrien ekarpen-ehunekoaren batezbestekoa egin, balio honetatik aldentzen ziren ustiategiak identifikatu eta honen zergatia arrazoitzeko (4. taula). Ariketa hau, 2-6,5 CO2 baliokide Kg/ FPCM bitarteko karbono-aztarna zuten ustiategiekin soilik egin zen, izan ere, ustiategiaren esne-ekoizpen potentzial osoaz dihardutenak izanik, guztiz konparagarriak ziren euren artean. Ustiategi bakoitzaren ingurumen-inpaktua ebaluatu nahian, BEGn isurketak soilik kontuan hartu ziren; hots, artaldeak ingurumenean zuen inpaktu negatiboa. Egokiagoa litzateke ordea, eragin negatibotik at, ekarpen positiboa ere aintzakotzat hartzea. Honenbestez, larratzeak larreetan izan zezakeen karbonoaren bahitze-gaitasuna estimatu zen; honakoa, karbono-aztarnaren balio negatiboetan adieraziz (3. irudia). Ardi-ustiategiek ingurumenean izan zezaketen eragin positiboa behatzerako unean, FPCM unitateko BEGen isurketa-kilogramo altuenak erakusten zituzten ustiategiek (2, 3, 5 eta 9) zuten karbono-aztarna balio negatibo altuena ere. Ondorioz, lurzoruko karbono bahitzegaitasuna kontuan hartzean, karbono-aztarna osoaren murrizketa nabarmena pairatzen zuten; zehazki, %26, %39 eta %20ko murrizketa ekoizpen-unitateko CO2 baliokide kilogramoetan. Karbono-aztarna balio apalagoak erakusten zituzten ustiategietan (1, 4, 6, 7, 8, 10, 11 eta 12), lurzoruko karbono bahitze-gaitasuna kontuan hartzean, CO2 baliokide Kg/ FPCM isurketa negatiboen ekarpenak ez zuen aipaturiko bezain besteko beherapenik eragiten. Kasu honetan, karbono-aztarnak pairatzen zuen murrizketa %33-9 bitartekoa zen. Estatistikoki, ustiategien karbono-aztarna eta lurzoruko bahitze-gaitasunaren arteko harremana esangarria zen (p = 4,22·10-5), are gehiago, erlazio positiboa zuten. Hau da, karbono-aztarna zenbat eta handiagoa izan, lurzoruaren karbono bahitze-gaitasuna ere altua izango da. 4. Eztabaida Hamabi ustiategietako datuak LCAn biltzean, karbono-aztarnaren estimazioak gorabeheratsuak izan ziren (2. irudia). Izan ere, esne-litroko isurtzen ziren karbono baliokide kilogramoak 2,05tik hasi eta 13,27ko balioak erakusten zituzten. Beraz, nahiz eta ustiategi guztiak mota eta abereen maneiuari zegokienez antzekoak izan, karbono-aztarnaren balioen artean aniztasuna zegoen. Hamabi ustiategietan esne-litroko isurtzen zen CO2 baliokide kilogramoen aldeak, ardiko esne-ekoizpen handiago batean karbono-aztarna apaltzen zela aditzera eman zuen (3. taula; Batalla et al., 2015). Ustiategien urteko esne-ekoizpen eta abel-kopurua alderatzean (1. taula), artaldearen tamaina berdintsua zuten ustiategiek, esne-ekoizkinaren litro kopuruan izugarrizko aldea erakusten zuten. Esaterako, ustiategiak abel-kopuruaren arabera binaka hartu (2 eta 4, 3 eta 8, 5 eta 12, eta 9 eta 1) eta urteko esne litroak alderatzean, 3, 4, 5 edota 18 aldiz gehiago ekoizten zuenik bazen artalde tamaina berdinaz. Are gehiago, esne-ekoizpen potentzial osoaz baliatu ez, eta karbono-aztarna balio altuenak erakusten zituzten ustiategiak (2, 3, 5 eta 9) bat zetozen. Esne-ekoizpen potentzial osoaz baliatzen ez ziren ustiategien kasuan, besteetan gertatzen ez zen zerbait aditzera eman zen. Abel-kopuru eta ugalkortasun-ehunekoaz, urteko esneekoizpena estimatzean, esperotako esne-litroen kopurua askoz ere gehiago zen behatutakoa baino. Orain arte, analisi hauek egiterako orduan ez da kontuan hartu, artaldearen ugalkortasun ehunekotik at, jezten diren animalia-kopurua; honenbestez, datu honen faltan, artaldeko erditze guztietan ardiak jezten zirela onartu zen. Jezten diren animalia-kopurua datu-gakoa litzateke esne-ekoizpen baxuko edota esne-ekoizpena eskaintzen duten zerbitzu Lan honetan lurzoruaren karbono bahitze-gaitasuna CO2 Kg/ FPCM balio negatiboetan adieraztean, ustiategien aldea nabarmena zen; batez ere, 2, 3, 5 eta 9 ustiategietan. Baina honakoa, karbono-aztarnaren alde handiaren arrazoi berdinagatik gertatzen zen; hau da, esneekoizpenera bideratzen ez ziren animalien kopurua ari ziren kontuan hartzen. Ardi-ustiategiek ingurumenean izan zezaketen eragin positiboa aintzakotzat hartu ez ezik, interesgarria izan zen eragin negatiboa sortzen zuten BEGen isurketa-iturriei erreparatzea eta ustiategien arteko alderaketak eginez, isurketak murrizteko neurriak proposatzea. Horretarako, hobetze-bidean, karbono-aztarna balio apalenak zituzten ustiategiak hautatu ziren, ekoizpen potentzial osoaz baliatzen baitziren (4. taula). Hausnarkarien digestioan jatorria duen CH4 gasaren isurketak karbono-aztarnan ekarpenehuneko altuena (%41) zuen zortzi ustiategien batezbestekoan, baina nabarmen altuagoa 7. ustiategian (%51). CH4aren isurketen estimazioa egiterako orduan, artaldearen tamaina eta osaketa, esne-ekoizpena, larratzea eta bizirauteko beharrezko dituzten energiaren zenbatekoa kontuan hartu ziren (IPCC, 2006). Hausnarkarien digestioari zor zaion CH4a, hein handi batean animaliaren elikadura-motaren araberakoa da, hots, bazka-kalitate altuko dieta baten CH4 gasaren isurketak nabarmen apalagoak dira (kontsumitutako energiaren %5,5-6,5), kalitatez txiroagoa den dieta bat baino (kontsumitutako energiaren %15-18). Bazka baten kalitatea digeritze-gaitasunarekin uztarturik dago, kalitate altuko bazka izango da zuntz kantitate murritza eta mantenugaietan aberatsa dena (Carmona et al., 2005). Lan honetan, ordea, ez zen kontuan hartu ardi-ustiategien bazkaren kalitatea hausnarkarien digestioak sorturiko CH4aren isurketak estimatzeko. Hau da, abereen bazkaren digerigarritasuna %75ekoa zela onartu zen ustiategi guztietarako. Aitzitik, aintzakotzat hartu beharko litzateke artaldearen elikadura-mota eta honen digerigarritasuna, hausnarkarien digestio bidez ekoitziriko CH4 gasaren isurketa kantitatean baldintzatzaile baitira (Carmona et al., 2005). Honenbestez, LCAz CH4 isurketak estimatzean, bazka-kalitateari ez, baina bazkatzat erabiltzez zen materia lehor kantitateari erreparatu zitzaion. Honakoa, artaldearen tamaina eta osaketarekiko guztiz proportzionala litzatekeena. Ondorioz, materia lehor kantitateari zegokion CH4 gasaren isurketak alderatzean, esne-ekoizpen berdinerako erabiltzen zen bazka kantitatean ezberdintasunak ikusi zitezkeen. 7. ustiategiari zegokionez, bazka-kantitate handiago bat erabiltzen zuen gainerako ustiategiekin alderatuta. Ondorioz, garrantzitsua litzateke bazka-kantitatea artaldearen beharrei doitzea, hau da, beharrezkoa dena baino bazka gehiago ez ematea. CO2 gasak karbono-aztarnan duen ekarpena, CH4aren ostean, handiena da BEGen artean (2. irudia). Gas honen isurketa-iturrien ekarpen-ehunekoa zertxobait altuagoa da 1. eta 6. ustiategien kasuan (%36 eta %39), karbono-aztarna apaleneko ustiategien batezbestekoarekin alderatzean. Gainontzekoen batezbestekotik aldentzearen arrazoia, hein handi batean, pentsuen erabilera eta gasolio-kontsumoari zor zitzaion (4. taula). Neguan, garai desfaboragarrian, artaldea pentsu eta bazka osagarriz elikatzen da ustiategian. Pentsuen ekoizpen industrialak BEGn isurketan badu zeresanik, 1. ustiategian zehazki, bazka-mota hauek ekoizterako orduan eragiten den lurzoruaren aldaketari karbonoaztarna osoaren %16a zor zitzaion. Baso primarioen mozketa eta ordezkapena, batez ere, soia ekoizpenerako burutzen da Brasil eta Argentinan. Soiaren laborantzari zor zaion lurzorueraldaketak CO2 galera handiak dakartza, lurzoruko karbonoaren %25-30 bitarteko galerak zehazki (Opio et al., 2013). Beraz, erabiltzen diren pentsuen osagaien arabera, karbono-aztarnan lurzoru-eraldaketak izan dezakeen ekarpen-ehunekoa nabarmen apaldu daiteke soia bezalako osagaiak ordezkatzean. Are gehiago, lurzoru-eraldaketan ez ezik, bertan ekoitziriko produktuen erabilerak garraioan jatorria duen ingurumen-inpaktua den gasolioaren erabilera murriztea ekarriko lukeelarik. Esaterako, estatu-mailan ekoizten diren arto eta garagarra pentsuen osagai modura erabiltzerakoan, garraio eta lurzoru-eraldaketari zor zaion CO2 isurketa nabarmen murriztuko litzateke (Ripoll-Bosch et al., 2013). Baina, soia proteina-edukian altua den elikagaia izanik, honelako ezaugarriak dituzten baba eta baba txikia bezalako lekaleez ordeztea egokiagoa litzateke bazka beraren proteina-edukia mantentze aldera. Karbono-aztarnaren balio apalenak zituzten ustiategietan, N2Oa karbono-aztarnan ekarpen-ehuneko baxuenarekin agertu arren ia ustiategi guztietan (2. irudia), BEGen %22a zen 5. ustiategian. Are gehiago, N2Oaren isurketa-iturriari erreparatzean (4. taula), bazka osagarriei zegokien %37a. Ustiategi honetan ez zen pentsurik erabiltzen eta artaldea bazka osagarrien bidez elikatzen zen larreetatik at zegoenean. Bazka osagarrien erabilerak zuzenki eragin dezake hausnarkarien digestioaren eraginez CH4aren isurketan, baina ez zuzenki bada ere, baita N2O eta CO2 isurketetan. Izan ere, ohikoa da bazka osagarri gisa gramineoak erabiltzea, esaterako festuka eta alpapa, eta hauen ekoizpenerako gehiegizko ongarrien erabilerak badu eraginik N2Oaren isurketan (Del Prado et al., 2013b). Beraz egokiagoa litzateke, bazka osagarriak ustiategian bertan ekoitzirikoak izatea; hau da, larrez larreko mugimenduak gauzatzean, larratu gabeko larreaz baliatu eta bazka osagarri propioak bertatik ekoiztea. 5. Ondorioak Latxa ardi-ustiategi estentsiboen ingurumen-inpaktua ebaluatzerako orduan, artzaintzajarduerak ingurumenean izan zezakeen eragin positibo eta negatiboen arteko oreka kontuan hartu beharrekoa zen. Izan ere, eragin negatiboa soilik aintzakotzat hartuz gero eta gainera, ekoizpen-unitateko, ustiategi estentsiboek intentsiboek baino ingurumen-inpaktu kaxkarrago bat erakutsiko dute. Beraz, beharrezkoa zen inpaktu bien arteko oreka eta ekoizpenera soilik bideraturiko animalia-kopurua zehaztea, batez ere ustiategi estentsiboen kasurako, orduan izango baitziren intentsifikazio-maila ezberdineko ustiategiak konparagarri ingurumeninpaktuari dagokionez. Ingurumen-inpaktu negatiboen eragile eta isurketa-iturriak identifikatzean, abereen elikadura-motak zuen zeresanik handiena. BEGak ziren CH4, CO2 eta N2Oak animalien dietarekin harreman zuzena izateaz gainera, hiru gasen isurketak murriztea posible zen zenbait ezaugarri kontuan hartzean. Hau da, ustiategitik at ekoizten ziren bazka ezberdinen osagaiei erreparatzean, lurzoru-eraldaketa eta gehiegizko ongarrien erabilera apalena jasan zuten elikagaiak hautatzea litzateke egokiena. Honez gain, artaldeari egokien doitzen zitzaion bazka-kantitatea eta honen digerigarritasuna ere aintzakotzat hartu beharreko neurriak lirateke ingurumen-inpaktu negatiboa minimoa izateko. 6. Eskerronak Lehendabizi, eskerrik asko Arantza, Guillermo, Agus eta Aitorri, lan honetan izugarri laguntzeaz gain, abeltzaintza eta ingurumen-inpaktuaren inguruko jakin-mina piztu eta asko ikasi dudalako. Bigarrenik, eskerrak, zuzenki ez bada ere, lan hau gauzatzea posible egin duten Ainhoa eta Nerea, Izaro eta Garbiñe, Uxue, Imanol, Aiora eta Ainhoari. Hirugarrenik, etxeko eta lagunei, nekerik handienak ere arintzeko edozer egiteko gai direnei. Laugarren eta azkenik, lan honetan parte hartu duten artzainei, geureak ditugun kalitatezko produktu eta horrenbeste maite dugun Euskal Herriko paisaiaren zaintzaile isilei, euren datuak erabili eta eskuzabaltasunez etxeko ateak irekitzearren. 7. Erreferentzia Bibliografikoa Ardi gazteak ( <1 urte) Erositako edo saldutako animaliak Ekoizpena, ugalketa eta maneiuaren datuak Ordezkatzea (%) Ordezkatzeko ardi gazteen kop. / Ardi helduen kop. Esne-ekoizpena (L) Batez besteko ekoizpena / Edoskitzea Garai lehorraren iraupena (Egun) Edoskitze amaiera eta hurrengoaren hasieraren artekoa Abere-ekoizkinak Ekoizkina Zein, urteko ekoizpena (T/Urte) *Gazta-ekoizpenaren kasurako.
science
addi-4c1d7636deef
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30547
Ur grisen tratamendurako biojardineraren modelakuntza eta simulazioa
García Oñarte-Echevarria, Leire
2018-12-21
Leioa, 2018ko uztailaren 20a Ur grisen tratamendurako biojardineraren modelakuntza eta simulazioa 1. HELBURUAK Gradu Amaierako Lan hau Mugarik Gabeko Ingeniaritza izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundearekin kooperatuz burutu egin da. Helburu nagusia biojardinera batek dituen tratamendu ezberdinak Ingeniaritza Kimikoaren ikuspuntutik aztertzea izan da, batez ere pretratamendua non koipe tranpa gertatzen den eta biojardinera non tratamendu biologikoa gertatzen den. Horretarako lehendabizi El Salvadorren bizi duten uraren egoera ikasi egin da, era honetan biojardinera baten instalazioak uraren eskasia pairatzen duten herrialdeetan zer nolako garrantzia duen barneratuz. Hala ere lan honen garapena biojardineraren tratamendu nagusian zentratu egin da, ur grisen arazketa burutzerako orduan sustratuaren eta mikroorganismoen artean gertatzen den elkarrekintzaren eredu matematikoa burutuz. Modelo matematikoa garatzeko hainbat erronka planteatuz joan dira, hala nola egoera egonkorra, egoera ez-egonkorra, egoera ez-egonkorrera moldatzen den bilaketa parametrikoa eta lokatzen metaketa kontuan hartzen duen egoera ezegonkorra, era honetan errealitatera hurbiltzen den modelo konplexua lortuz. Gainera erronka bakoitza planteatzerako orduan Scilab erabili da modeloa simulatzeko erraminta moduan, honela biojardineraren barruan Ingeniaritza Kimikoko ikuspuntutik zer gertzen den analizatuz. 2. SARRERA Ura garapen iraunkorraren epizentroan dago eta garapen sozioekonomikorako, energiarako eta elikagaien produkziorako, ekosistema osasuntsu baterako eta gizaki bizidunen biziraupenerako ezinbestekoa da. Ura ere giza eskubideen parte da eta hori dela eta populazio mundiala hasi ahala, honen beharra ere handituz doa. Hau dela eta, ura gizakien garapenerako ezinbesteko faktorea da, saneatze sistemak ahaztu gabe, berez, gaixotasunen murrizketarako eta osasunaren hobekuntzarako, hezkuntzarako eta populazioaren produktibitate ekonomikorako nahitaezko faktoreak dira (ONU-Agua, 2018). Bestalde, gizakiarenganako uraren eskubide eta saneamenduaz hitz egitea ezinbestekoa da, izan ere, Nazio Batuetako batzar nagusiak 2010-eko uztailean 64/292 erabakiaren arabera aintzatetsi zuen gizaki guztiek erabilera domestiko eta pertsonalerako beharrezko ura izateko eskubidea dutela (50 eta 100 litro inguru pertsonako eta eguneko), eta gainera segurua, onargarria eta eskuragarria izatea ere ezinbestekoa dela. Izatez, uraren kostua ez da etxeko diru-sartzeen %3- a baino handiagoa izan behar eta bestaldetik, iturria etxetik 1.000 metrora baino gutxiagoko distantziara egon behar da eta honen bilketa ezin du 30 minutuko denbora gainditu (ONU- DAES, 2014). Gaur egungo uraren egoera munduan nahiz eta azken urteetan baino hobeagoa izan latza izaten jarraitzen du, batez ere garatu gabeko edo garatzeko bidean dauden lurraldeetan. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundeak 2015-eko datuen arabera jakinarazi zuen munduko biztanleriaren %71-k soilik erabiltzen zuela ur-horniketa era seguru batean kudeatuta, erabiltzeko moduan edozein momentutan, kutsatu barik eta eskura dagoen leku batean kokatuta (OMS-Agua, 2018). Adibidez Afrikan eta Asian emakume batek 6 kilometro inguru ibiltzen ditu ura jasotzeko eta hori dela eta 5 litro ur baino gutxiago kontsumitzen dute egunean, gainera osasungaitza den ura. Datu hau Europako herrialde gehienetan kontsumitzen den urarekin (200- 300 litro pertsonako eta eguneko) konparatuz, itzelezko aldea dagoela ikusten da. Eta zer esanik ez haurdun dauden emakumeen egoeraz, oso garrantzitsua baita 7,5 litro ur inguru egunean edatea (ONU-DAES, 2014). Hala ere, Afrikako egoera larriena dela esan daiteke, non alde Saharaz-aren hegoaldean milioi pertsonek animaliekin partekatzen duten haien ur iturriak edo inolako neurririk gabeko putzuetatik hartzen duten ura. Gainera, kaltetuenetarikoak umeak dira eta askok arrazoi honetatik gaixotu eta hil egiten dira. Izatez faktore arriskutsuak erasotuz gero urtero bost urtetik beheragoko 361.000 umeren heriotza saihestu ahalko ziren (OMS-Agua, 2018). Hau dela eta Nazio Batuak egoera larri hau orain dela urte askotatik hobetzeko borrokan ibili da eta urteetan zehar hainbat ekimen sortuz joan da, onartezina baita XXI. Mendean lurralde hain garatu eta garatu gabeak egotea. Baina nahiz eta egoera larrienak Afrika eta Asiako lurralde batzuetan aurkitu, badaude garatzeko bidean dauden herrialdeak non uraren urritasuna pairatzen duten, hala nola, El Salvador eta Amerikako zenbait herrialdek. 2.1. EL SALVADORREN EGOERA El Salvador Ozeano Barean kokaturiko Erdialdeko Amerikako herrialdea da. Erdialde Amerikako herrialderik txikiena da, 21.040 km2-ko azalerarekin hain zuzen ere. Honduraseko iparra eta ipar-ekialdea mugatzen ditu, Fonsecako Golkoaren iparra, Ozeano Barearen hegoa eta Guatemalaren mendebaldea eta ipar-mendebaldea. Honela, Karibeko itsasorik ez daukan Erdialdeko Amerikako herrialde bakarra da 1. Irudian ikus daitekeen moduan: 1. Irudia. El Salvadorren kokapen geografikoa. Bere kokapena dela eta, klimatologia tropikala daukan herrialdea da. Hau dela eta badira urtean zehar ondo bereizten diren bi sasoi: sasoi lehorra eta euritsua. Sasoi lehorrak azarotik apirilera irauten du, non urteko prezipitazioen %20-a baino gutxiago gertatzen diren eta euritsuak aldiz maiatzetik urrira. Hala ere nahiz eta bi sasoi bereizi, urtean zehar tenperatura nahiko konstante mantentzen da eta ez da 20 ºC-tik jaisten hurrengo 2. Irudian erakusten den bezala: 2. Irudia. Urtean zeharreko prezipitazioak eta tenperaturak. Urteko prezipitazioen bataz bestekoa 1.784 mm-takoa da, baina herrialdeko zonalde ezberdinak hartuz gero prezipitazioak kokapen geografikoaren arabera asko aldatzen dira. Hala nola, zonalde menditsuan non Santa Ana eta Izalco sumendiak aurkitzen diren, 2.400 mm-ko urteko prezipitazioak erregistratu daitezke. Bestalde demografiari dagokionez 2013.urteko datuen arabera herrialdeko biztanleria 6.340.000 biztanlera igo egin zen zeinen %34-a landaeremuetan bizi den. Izan ere 2003 eta 2013 urteen artean biztanleria urtero %0,5-eko gorakadak izan zituen. Ekonomia aldetik garatzen jarraitzen duen herrialdea da eta hainbat sektore dira garapen hau gehienbat aurrera eramaten ibili direnak: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza eta meatzaritza. Hala eta guztiz ere egoera latza izaten jarraitzen du, 2010-etik 2016-ra soilik %1,9ko garapena izan duen herrialde baten aurrean aurkitzen gara eta. Izatez, azken urteotako garapena hain motela izan denez, Erdialdeko Amerikako garapenik baxuena izan duen herrialdearen postuan kokatzen da. Garapen motelegi honek ez du asko lagundu pobreziaren murrizketan eta zer esanik ez landatar pobrezian, non pobreziaren kontzentraziorik handiena aurkitzen den. Baina nahiz eta landa eremuetan pobrezia handiagoa izan, azken urteotan hiritar pobrezia baino gehiago murriztu egin da. Azken urteotako egoera larria dela eta, Nazio Batuak lantzen duen Giza Garapenerako Indizean zeinetan herritarren bizi maila erakusten den, adierazi du El Salvadorreko herritarrek bizi kalitate txarra dutela. Honen azalpena bada azken urteotan El Salvadorrek erakutsi duen garapen eskasa 3. Irudian ikus daitekeen moduan, baina azken urteetako garapena oso eskasa 4. Irudia. Sektorearen araberako uraren erauztea. Baina arazoa ez da soilik ura sektore honetara gehienbat zuzenduta egotea, baizik eta lur hauetan erabiltzen diren nekazar-kimikoak. Honi aurretik aipaturiko ur arazoak gehituz gero, herritarren egoera oso latz batera heltzen da, non biztanleriaren zati handi batek kutsaturik dagoen ura edaten duen. Hain da larria arazoa non urtero giltzurrunetako arazoen ondorioz jendea hiltzen den. Ondorioz, herrialde pobrea dela eta uraren egoera kontuan edukita hondakin-urak tratatu ahal izateko merkeak, berriztagarriak, mantenu oso eskasa eta ingurugiroa kaltetzen ez duten alternatibak erabiltzen hasi den herrialdea da. Alternatiba hauen artean biojardinera aurkitzen da, non etxeetan sortzen diren hondakin-ur grisak hemen tratatu ostean lurren ureztatzean erabili ahal diren. Gainera, honekin lurraren kontaminazioa ere saihestu egiten da. 2.2. BIOJARDINERA Biojardinerak edota hezeguneak hondakin-uren tratamendurako erabiltzen diren ekosistema konplexuak dira, zeinek substratuz, landaretzaz, mikroorganismoz eta urez osaturik dauden. Unitate hauei buruzko ikasketak 50. hamarkadan egiten hasi ziren eta garatuak izan ziren 1970 eta 1980. urteetan. 1990. urtetik aurrera sistema natural hauen erabilera ireki egin zen eta gaur egun populazio multzo txikien saneamendurako erabiltzen dira (García et al, 2004). Tratamenduaren bigarren pauso moduan erabiltzen da, behin elementu astun eta koipetsuak aurretik kendu ondoren. Normalean etxeetako ur grisak (gorozkirik eta gernurik gabeko urak) tratatzeko erabiltzen dira, baina dimentsio handiagoko proiektuetan ere erabil daitezke, hala nola komunitateak, industriak etab. Ur grisak gorozkirik eta gernurik gabeko urak dira, konketa, ureztagailu, dutxa, sukaldeko harraska eta arropen garbiketatik datozen etxeen urak hain zuzen ere. Honen ezaugarriak datozen iturriaren araberakoak dira, hau da, kutsatzaileen kontzentrazioak eta motak erabiltzailearen bizitza mota eta ohituren araberakoa izango da gehienbat. Ur beltzekin konparatuz gero, hauek nutrienteen eta materia organikoaren karga baxua daramate (Ochoa, 2007). Hala ere badaude ur grisetan eragina daukaten hainbat parametro, hala nola parametro fisikoak, kimikoak eta biologikoak eta mikrobiologikoak. Parametro fisikoekin hasiz garrantzitsuenak tenperatura eta esekiturik dauden solidoak dira. Normalean ur grisak 18 eta 38 ºC artean egoten dira baina aipatzekoa da tenperatura oso altuek arazoak sor ditzaketela, hauek hazkunde mikrobiologikoa faboratu egiten dute eta (Sierra, 2006). Esekiturik dauden solidoekin jarraituz, hauek batez ere sukaldean eta garbitegian sortzen dira. Parametro kimiko eta biologikoei dagokionez, ur grisen oxigenoaren eskaera biokimikoa (DBO) eta oxigenoaren eskaera kimikoa (DQO) iturriaren arabera aldatzen dira hurrengo 2. Taulan erakusten den moduan: 2. Taula. Iturriaren araberako DBO eta DQO kontzentrazioen balioak. Iturria DQO (mg/l) DBO (mg/l) Bainugela 184-633 76-300 Garbitokia 725-1.815 48-472 Sukaldea 26-1.380 5-1.460 Iturria: Sierra, 2006. Bestaldetik ur grisetan aurkitzen den nitrogenoaren kontzentrazioa (0,6-7,4 mg/l) etxeetako uretan aurkitzen dena baino baxuagoa da (20-80 mg/l). Izan ere etxeetako uren nitrogenoaren iturririk nagusiena gernua da eta aurretik aipaturiko moduan ur grisak gernurik eta gorotzik gabeko urak dira (Sierra, 2006). Fosforoari dagokionez iturririk nagusiena detergenteak dira eta fosforo kontzentrazio altuak dituzten detergenteak erabiltzen dituzten zonaldeen etxeen uretan 6-23 mg/l-rainoko fosforo kontzentrazioak aurkitu dira (Sierra, 2006). Azkenik ur grisetan aurkitzen den pH-a 6,5-8,7 bitartekoa izan ohi da (Schneider, 2009). Parametroekin bukatuz, parametro mikrobiologikoak aurki daitezke. Izan ere ur grisek adierazle fekalen kantitate adierazgarriak izan ditzakete, mikroorganismo patogenoen presentziaren adierazlea. Ur mota hauetan egotea normala da, izan ere eskuak garbitzerakoan, arropa garbitzerakoan etab-etan erabilitako uretan ageri dira. Organismo fekalen kontzentrazioa iturriaren araberakoa da (Schneider, 2009):  Ur beltzak : 106-108  Sukaldeko ur grisak: 107  Garbitokiko urak: 101-104  Bainugelako urak (dutxa, konketa) : 0-103 2.2.1. Biojardinera motak Sistema hauek uraren zirkulazioaren arabera bi motetan sailkatzen dira: gainazaleko fluxudunak eta subgainazaleko fluxudunak. Gainazaleko fluxua daukaten biojardineretan ura goiko aldean kokatuta dago atmosferarekin kontaktu zuzenean, eta gehienbat landareen hosto eta zurtoinetatik jario, landaretza uretan murgildurik dago eta. Normalean biojardinera mota hauek uraren sakonera baxua erakusten dute, 0,3 eta 0,4 m bitartean eta ohikoa da aurretik jada araztaile batean tratatua izan den uraren kalitatea hobetzeko erabiltzea. Bestaldetik, subgainazaleko fluxua daukaten biojardineretan, ura lur azpitik garraiatzen da gune pikortsu batean zehar eta sustrai eta errizomekin kontaktuan. Uraren sakonera gainazaleko fluxudunetan baino handiagoa da, 0,3 eta 0,9 m bitartean. Gune pikortsuan, sustraietan eta errizomei atxikituta hazten den biofilm-ak funtsezko zeregina dauka uren deskontaminazio prozesuetan (Garcia eta Corzo, 2008). Subgainazaleko fluxudun biojardinerak gainazaleko fluxudunekin konparatuz, badaude hainbat ezberdintasun nagusi: tratamendurako ahalmen handiagoa (karga organiko handiagoa onartzen dute ) eta pertsonek ura ukitzeko eta intsektuak agertzeko arriskua txikiagoa da.(Garcia eta Corzo, 2008). Ondoren 5. Irudian gainazaleko fluxua duen biojardinera baten eskema ikus daiteke: 5. Irudia. Gainazaleko fluxua daukan biojardinera. Subgainazaleko fluxua erakusten duten biojardinerekin jarraituz, bi mota bereizten dira: fluxu horizontala daukatenak eta fluxu bertikala daukatenak. Fluxu horizontaldunak izen hori hartzen dute ur grisak sarreran elikatzen direlako eta gune pikortsu, sustrai eta errizometan zehar horizontalki jariatzen direlako biojardineraren irteera arte. Uraren sakontasuna 0,3 eta 0,9 m bitartekoa da eta gainazaletik 0,05 eta 0,1 m beherago aurkitzen da (Garcia eta Corzo, 2008). Ur grisak zonalde pikortsuan zehar doazen bitartean, hainbat gune ezberdinekin topatuko dira: aerobikoak, anaerobikoak eta anoxikoak (Vymazal eta Kröpfelová, 2008). Biojardinera mota hauek hainbat elementu garrantzitsuz osaturik daude: sarrerako urarentzako egitura, hondo eta aldeen inpermeabilizazioa, gune pikortsua, gune hezeetan ohikoak diren landaretza eta uraren irteerako estruktura mugikorrak, era honetan uraren nibela kontrolatu ahal izateko. Aipaturiko inpermeabilizazioa garrantzi handikoa da, izan ere lur azpiko uraren kontaminazioa saihesteko sistema bat da (Garcia eta Corzo, 2008) ondorengo 6. Irudian ikus daitekeen moduan: 6. Irudia. Fluxu horizontaleko subgainazaleko biojardinera. 6. Irudian ezberdindu daitekeen moduan, sarreran eta irteeran handiagoak diren harriak kokatzen dira eta hauek normalean legarrez (batzuetan arez osaturik daude) osaturik dagoen oinarrizko gunetik ezberdintzen dira. Gune pikortsu honetan garrantzizko hainbat prozesu gertatzen dira, hala nola esekiduran dauden materiaren sedimentazioa eta erretentzioa, materia organikoaren degradazioa, nutrienteen eraldaketa eta asimilazioa eta mikroorganismo patogenoen desaktibazioa. Gune hau garbia, homogeneoa, gogorra, iraunkorra eta forma denbora luzez mantentzeko gai izan behar da. Gainera landaretzaren eta biofilm-aren garapen on bat onartu behar du (Garcia eta Corzo, 2008). Azkenik gune pikortsuari dagokionez, badaude kontuan hartu behar diren bi aspektu, porositatea eta konduktibitate hidraulikoa. Oso garrantzitsuak dira, izan ere propietate hauen araberakoa izango da bertatik jarion uraren emaria eta hauen balioak erabilitako materialaren arabera aldatzen dira ondoko 3. Taulan adierazten den moduan: 3. Taula. Gune pikortsuetan erabilitako material ezberdinen ezaugarriak. Gune mota Tamaina efektiboa d10 (mm) Porositatea (ps) Konduktibitate hidraulikoa (m/d) Hare erdia 1 0,30 492,00 Hare larria 2 0,32 984,00 Hare harritsua 8 0,35 4.920,00 Tarteko legarra 32 0,40 9.840,00 Legar lodia 128 0,45 98.400,00 Iturria: Manual de depuración de aguas residuales urbanas. Lehenago aipatu den moduan fluxu horizontaldun biojardineraz aparte badaude ere fluxu bertikala daukatenak. Kasu hauetan uraren jarioa bertikala da eta gune porotsuaren altuera 0,5 eta 0,8 m bitartekoa. Fluxu horizontaldunekin konparatuz, hauek tratamendurako ahalmen handiagoa daukate, izan ere karga organikoa tratatzeko behar duten azalera txikiagoa da, baina badaukate arazo bat eta bada lohiz betetzeari sentikorrak direla. Osaturik dagoen elementuak fluxu horizontaldun biojaridneren berdinak dira baina mota hauetan batzuetan aireztatzeko tutueriak jartzen zaie (ohantzea aireztatzen dute, era honetan nitrifikazio eta degradazio aerobikoko prozesuak hobetuz eta faboratuz) (Garcia eta Corzo, 2008), ondorengo 7. Irudian ikus daitekeen moduan: 7. Irudia. Fluxu bertikala duen subgainazaleko biojardinera. 7. Irudian ohartu daitekeen moduan, gainazalaren gainetik doazen tutueriak erabiltzen dira, oso garrantzitsua da eta uraren distribuzio eta bilketa uniforme bat lortzea sistema osoan zehar. Uraren bilketa egiteko ohantzearen hondoan zehar tutueria bat kokatzen da (Garcia eta Corzo, 2008). Azkenik gune pikortsuari dagokionez hemen ere garbia, gogorra, iraunkorra eta bere forma denbora luzez mantentzeko kapaza izan behar da. Baina hemen gune pikortsua heterogeneoa da, 7. Irudian behatu daitekeen moduan, hiru geruza ezberdintzen direlako eta bakoitzak granulometria ezberdina aurkezten duelako, ohantzearen hondoan handiagotu egiten dena. Goiko geruza hondar lodikoa da, erdikoa legarrezkoa eta hondokoa legar lodikoa (Garcia eta Corzo, 2008). Beraz, hau esanda, 3. Taulan material mota bakoitzerako agertzen diren porositatea eta konduktibitate hidraulikoa ere kontuan edukitzea komenigarria da. Normalean subgainazaleko fluxua daukaten biojardinerak erabiltzen dira eta nahiz eta gehienbat abantailak izan badauzkate garrantzi handikoak ez diren desabantailak ere (Mira, 2008). Lehenengoen artean aipatzekoak dira:  Mantentzea erreza eta minimoa da.  Lorturiko eraginkortasuna beste tratamenduetan lortzen dena baino altuagoa izan daiteke.  Emariaren eta sarrerako kargaren aldaketak jasan ditzake.  Konstrukzio, energia eta esplotazio kostuak oso baxuak dira.  Ez dira usainik agertzen eta intsektuekin arazorik ere ez.  Paisaian ondo integratzen dira.  Honen garapena garbiki naturala da eta ez dauka inolako mugarik. Aldiz aipaturiko moduan teknologia honek ere baditu zenbait desabantaila, besteak beste:  Lur eremu handien beharra dauka.  Martxan jartzeak 3 eta 6 hilabeteen artean irauten du.  Sistema operazioan behin sartzen dela ez dauka kontrolerako posibilitaterik.  Eraginkortasun maximoa aurkezteko landaretzaren hiru estazio beharrezkoak dira. Abantailak eta desabantailak konparatuz gero antzematen da nola abantailak pisu handiagoa daukaten. Hori dela eta aukera oso ona dela esan daiteke batez ere errekurtsorik ez daukaten herrialdeetan. 2.2.2. Biojardineraren diseinua Biojardinera baten diseinua hiru tratamendu ezberdinetan sailka daiteke: tratamendu primarioa edota pretratamendua, tratamendu biologikoa (biojardinera) eta isurpena edo ustiapena (Rosales, 2006). Biojardinera baten diseinua burutu aurretik ezinbestekoa da kontuan edukitzea etxeetatik datozen ur grisek sedimentuak dauzkatela, xaboia adibidez. Hau biojardineran jarraian sartuz gero erabilitako legarra batez ere material honetaz oso azkar beteko litzateke, beraz arrazoi honegatik garrantzi handikoa da ur grisen emaria biojardinerara sartu aurretik pretratamendu bat aplikatzea. Esandako moduan lehenengoz tratamendu primarioa gauzatzen da. Etapa honetan solidoen kantitaterik handiena banatzen da, bai flotatzen daudenak zein astunenak. Hauen banaketa dekantazioaren bidez burutu daiteke, hauek azpiko aldean geldituz. Bestaldetik koipeen eta detergenteen banaketa ere burutzen da baina hauek deposituaren goiko aldean gelditzen dira. Normalean bigarren depositu bat seriean jartzen da, lehenengoaren ezaugarri berdinak dauzkanak. Hau lehenengo deposituan banatu ez diren solidoak eta koipeak banatzeko erabiltzen da honela biojardinerara sartzen den ur grisa garbiagoa egongo da eta lorturiko eraginkortasuna hobeagoa izango da. Oso garrantzitsua da aireztapen hodi bat kokatzea, izan ere bertan eratzen diren usain txarreko gasak kanporatu behar dira. Pertsonak molestatzen ez duten altuera bateraino igo behar dira eta soilik lehenengo tankean ezartzen da, honela bigarren tankean eratzen diren gasak lehenengo tankera pasako dira urik ez daukan gunea aprobetxatuz. Hurrengo 8. Irudian tratamendu primarioan erabiltzen den tanke bat argi ikus daiteke: 8. Irudia. Tratamendu primarioan erabiltzen diren tankeak. Behin tratamendu primarioa pasa ondoren tratamendu biologikoa (biojardinera) gertatzen da. Hau etaparik garrantzitsuena da, hemen ur grisaren garbiketa gertatzen da, hala nola ur grisak dauzkan nutrienteak, materia organikoa etab. Biojardinera harriz edo legarrez beteta dago, filtrazio moduan funtzionatzen dutenak, honela uretan disolbaturik gelditu diren partikulak harrapatuz. Landareek ur grisek dauzkaten nutrienteez elikatzen dira eta bestaldetik mikroorganismoak daude. Hauek tratamendu biologikoa egiten dutenak dira eta burutzen dituzten prozedurarik garrantzitsuenak ondokoak dira: materia organikoaren degradazioa, nutrienteen ezabapena eta desinfekzioa. Beraz, hiru gertaera hauek batuz eta dimentsionaketa on bat eginez, eraginkorra den sistema bat aurkitzen da. Normalean erabiltzen den biojardinera mota fluxu horizontalekoa da, lehenago azaldu den moduan. Azkenik tratamenduekin bukatzeko isurpena edo ustiapena gauzatzen da. Ur grisa jada biojardineratik pasatu denez, materia organiko gehiena galdu du, honen kontzentrazioa biojardineraren eraginkortasunaren araberakoa izanik. Hau da, biojardinerak ondo funtzionatzen badu, ur argia eta arerik gabekoa lortzen da ondoren landareen ureztatzerako gehienbat berrerabili daitekeena. Behin hiru tratamenduak azaldu ondoren hurrengo 9. Irudian prozesu osoaren eskema lagungarria beha daiteke: 10. Irudia. Lezkaren irudi eskematikoa (Phragmites australis). Landare hauen sustraiak eta errizomak biofilm-aren hedapenerako ezinbestekoak dira, izan ere biofilm-a landareen lur azpiko guneetan eta gune pikortsuetan hazi egiten dira. Sustraien inguruan mikroinguru aerobikoak eratzen dira non oxigenoa erabiliz prozesu mikrobianoak gertatzen diren. Landareak jada garatuta daudenean gune pikortsura heltzen den argiaren intentsitatea murriztu egiten dute, modu honetan arazketa prozesuan eragiten duten tenperaturagradiente altuak saihestuz eta era berean klima hotzetan landareak hozketatik babestuz. Bestaldetik landareek nutrienteen eliminazioan parte hartzen dute, izatez nitrogenoaren %10-a eta fosforoaren %20-a ezabatzen dute hauek asimilatuz (Garcia eta Corzo, 2008). Sisteman erabiliko den landare espeziaren hautaketa garrantzi handikoa da eta eskualdeak dauzkan ezaugarrien arabera egin behar da. Hona hemen kontuan edukitzea komeni den hainbat gomendio (Garcia eta Corzo, 2008):  Espezieek kolonizatzaile aktiboak izan behar dira.  Azalerako biomasa garrantzitsu bat lortzen duten espezieak izan behar dira, era honetan nutrienteen asimilazio maximoa lortuz.  Lur azpiko biomasak azalera espezifiko handia eduki behar du biofilmaren hazkuntza sustatuz.  Oxigeno garraio eraginkorra duen sistema eduki behar dute, oxigenoa lur azpiko guneetara eramanez eta degradazio aerobikoa eta nitrifikazioa sustatu.  Inguruneko baldintzetan ondo hazten diren espezieak izan behar dira.  Produktibitate handia duten espezieak izan behar dira.  Ur grisek daramaten kutsatzaileak toleratzen dituzten espezieak izan behar dira.  Lekuko florako espezieak izan behar dira. Behin Monod-en zinetika ezarri ondoren eta sustratuaren eta mikroorganismoen kontzentrazioen aldaketak biojardineraren luzerarekiko konparatuz gero aipatzekoa da mikroorganismoek daukaten heriotza fasea, Kd parametroarekin zehazten dena hain zuzen ere. Heriotza fasea garrantzitsua da, helduko delako momentu bat non sustratuaren kontzentrazioa agortzen joango den eta hortaz mikroorganismoen populazioa txikitzen joango den (Clark eta Blanch, 1997). Bestaldetik errendimendua aipatzea ere ezinbestekoa da. Errendimenduak biomasaren hazkuntza erabilitako sustratuarekiko adierazten du (Clark eta Blanch, 1997), eta era honetan adierazten da: 𝑌𝑥𝑠 = 𝑑𝑋 𝑑𝑆 (18) Errendimenduaren parametroa soilik sustratuaren balantzean erabili da, izan ere biojardineraren helburua bada sustratua, hau da, materia organikoa eliminatzea eta hau biomasaren (mikroorganismoen) laguntzaz gehienbat lortu egiten da. Logikoa denez mikroorganismoek ez dute sustratu guztia metabolizatzen pertsonekin gertatzen den moduan. Ondorioz (18) ekuazioan ageri den parametroa (16) ekuazioan ezarriz: 𝑑𝑆 𝑑𝑧 = − 1 𝑌𝑥𝑠 𝐴 𝑄 𝜇𝑋 (19) Behin parametroak finkatuta, (17) eta (19) ekuazioak Scilab programan ezarri egin dira ondorengo 12. Irudia emaitzatzat erakutsiz: 12. Irudia. Sustratu eta mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa luzerarekiko egoera egonkorrean. 12. Irudian ikus daiteke nola sustratuaren eta mikroorganismoen hasierako kontzentrazioak biojardineran hasiera batean dagoen ur grisaren kontzentrazioekin bat egiten dutela. Aipatzekoa da nahiz eta biojardinerara elikatzen den ur grisak mikroorganismorik ez eduki, biojardinera jada ur grisez beteta dagoela kontsideratu egin dela, era honetan mikroorganismoen kontzentrazio baxua aurkeztuz. Aurretik aipatu den moduan argi ikusten da nola sustratuaren kontzentrazioa mikroorganismoen kontzentrazioa hasten denean jaitsi egiten dela, sustratuaren kontzentrazioa agortu eta egonkortzen den arte. Gainera biojardineraren luzera ikusita lehenengo 5 metrotan jada ur grisa sustraturik gabe gelditu egiten da eta hortaz ez da beharrezkoa izango biojardinera luzeago baten eraikuntza. Hala ere, gune hori erreserba moduan geldituko da, behin hasierako gunea agortzen doan bitartean hau aktibitatea erakusteko kapaza izango delako, honela ur grisaren arazketarekin jarraituz. Nahiz eta modelo honek aktibitatea erakutsi eta beraz atal honen helburua lortu ez da biojardinera erreal batera hurbiltzen. Ondorioz pausuak ematen jarraitu dira modelo konplexuago bat pixkanaka eraikiz. Nolanahi ere egoera hau egoera egonkorreko modelotzat har daiteke ondoren egin diren aurrerapenetan. 3.2. EGOERA EZ-EGONKORRA Egoera geldikorreko materia balantzea arrakastarekin burutu ondoren non sustratu eta mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa luzerarekiko erakusten den pauso bat aurrera eman da eta egoera ez-geldikorreko materia balantzeak proposatu egin dira, izan ere logikoa baita kontzentrazioak denborarekiko aldatzea, luzerarekiko aldatu egiten diren moduan. Kontuan edukita Scilab programa erabiltzeko asmoa, nodoen metodoa erabiltzea erabaki da, hau da, biojardinera tamaina bereko nodo kopuru batean zatitu egin da, ondoren nodo bakoitzari dagokion sustratu eta mikroorganismoen materia balantzeak zehaztuz bi kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko zehaztuz. Baina lehenengoz materia balantze globalak egoera ez egonkorrean non akumulazioa ez den nulua izango zehaztu behar dira. Sustratuaren balantzearekin hasiz non (1) ekuazioa kontuan hartuz akumulazioa, sarrera, irteera eta desagertzea aktibitate mikrobianoagatik erakusten diren: 𝑑𝑆 𝑑𝑡 ∆𝑉 = 𝑄𝑆𝑖𝑛 − 𝑄𝑆 − 𝑟𝑠∆𝑉 (20) Hala ere mikroorganismoak harrietan eta landareetan gehienbat itsatsita edota metatuta daudenez biojardineraren mikroorganismoen garraioa arbuiatu egin da, sartze eta irtete terminoak hain zuzen ere. Era honetan (25) ekuazioak ondorengo itxura hartzen du: 𝑑𝑋 𝑑𝑡 = 𝑟𝑥 (26) (15) ekuazioa eta heriotza fasea ezarriz gero: Aurretik esandako moduan, simulatzeko erabili den metodoa biojardineraren banaketa nodo ezberdinetan izan da, hurrengo 13. Irudian azaltzen den moduan: Behin nodo bakoitzari dagokion sustratu eta mikroorganismoen balantzea ezarrita, sistemaren portaera simulatu ahal izateko aurretik parametro batzuk finkatu behar izan dira. Baina aurretik aipatzekoa da hemendik aurrera hazkuntza maximoaren abiadura espezifikoa tenperaturaren (T) eta 20ºC-ko erreakzio abiaduraren (r20) menpe jarri dela ondorengo (30) ekuazioan adierazten den moduan: 𝜇𝑚 = 𝑟20(𝜎𝑇−20) (30) Esan bezala parametroei balioak eman behar zaie. Dimentsioen aukeraketarako denbora espaziala, ꚍ, kontuan eduki da eta beste parametroak aukeratzeko orduan parametro estandarrak erabili dira 5. Taulan ikus daitekeen bezala. Hala ere simulazio hau sistemak nola erantzuten duen ikusteko besterik ez da, era honetan aurretik planteaturiko (28) eta (29) ekuazioen balantzeetan aldaketaren bat egin behar den aztertzeko. Hona hemen erabilitako datuak: Behin datuak ezarrita ondorengo 14 eta 15. Irudietan ageri diren emaitzak lortu egin dira: 14. Irudia. Nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 15. Irudia. Nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 14 eta 15. Irudietan ageri diren profilak ohartuz, ikus daiteke nola naiz eta sistemak aktibitatea erakutsi, 4. egunetik aurrera sistema desaktibatu egiten dela eta sustratuaren kontzentrazioak gora egiten duela. Honen ondorioz mikroorganismoaren kontzentrazioek beherantz egiten dute eta nodo gehienen mikroorganismo kontzentrazioak desagertu egiten dira instalazioaren arazketa deuseztatuz. Nahiz eta aktibazioa igo r20 parametroarekin sistemak erantzun berdina ematen jarraitzen du, instalazioa mikroorganismo barik geldituz. Gainera ezarritako dimentsioekin denbora espazial egokia lortzen da (3,33 egun) eta nahiz eta bolumena zerbait igo berriro ere kontzentrazioen eboluzio berdina lortzen da. Hortaz hau konpontzeko mikroorganismoen balantzean parametro berri bat sartu egin da. Parametro berri hau nodo batetik hurrengorako mikroorganismo garraioaren frakzioa adierazten du, izan ere nahiz eta hasiera batean mikroorganismoak metatuta daudela esan, legarraren inguruan sortzen den biofilm-aren ondorioz mikroorganismoen frakzio bat askatu egiten da nodo batetik bestera pasaraziz. Beraz, kasu honetan ere gune pikortsuan aurkitzen den porositatea, 𝜖, kontuan hartuz, (29) ekuazioan ageri den mikroorganismoen balantzea i nodo bakoitzerako era honetan geratzen da, non fh parametroa nodo batetik bestera garraiatzen den mikroorganismoen frakzioa adierazten duen: 𝑑𝑋 𝑑𝑡 𝐴∆𝑧𝜖 = 𝑄𝑋𝑖−1𝑓ℎ − 𝑄𝑋𝑖𝑓ℎ + ( 𝜇𝑚𝑆𝑖 𝐾𝑠 + 𝑆𝑖 − 𝐾𝑑) 𝑋𝑖𝐴∆𝑧𝜖 (32) Puntu honetatik aurrera non jada bi masa balantzeak finkatuta dauden eta simulazioan erantzun egokia erakusten dutela ikusita parametro egokien bilaketa egin da, modu honetan parametro bakoitzak sisteman daukan eragina aztertuz. Hau egitea ezinbestekoa izan da sistema honekin bat egiten duten datu bibliografikoak ez edukitzeagatik. Ondorioz, bilaketa parametrikoa egin ostean eta sistemak erakusten duen sustratuaren eta mikroorganismoen portaeraren arabera hurrengo 6. Taulan ageri diren datuak egokiak direla erabaki da: Aipatzekoa da erabili diren biojardineraren dimentsioak, emaria eta tenperatura El Salvadorreko ADES Gobernuz Kanpoko Erakundeak erraztu dituela, honela bertan martxan dabilen biojardineraren analisia burutuz. Beraz, nodo bakoitzari ezarritako (28) eta (32) ekuazioak 6. Taulan ageri diren datuekin Scilaben simulatuz gero ondoko emaitzak lortzen dira: 16. Irudia. Nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 17. Irudia. Nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 16. Irudian ikus daitekeen bezala, sistema oso aktiboa da, izan ere sustratuaren grafikoak aktibitatea erakusten du egun oso gutxitan, hilabete bat baino gutxiagotan. Lehenengo nodoek kontzentrazio altuena erakusten dute, uraren arazketa gehienbat instalazioaren lehenengo zatian burutuko dela adierazten duena. Gainera nahiko egonkortzea lortu egiten du 100 egunetan gutxi gora behera eta azkenengo nodoek aurkezten duten kontzentrazioa ez da 0 g/m3-ko balioraino heltzen, logikoa dena, erabateko eraginkortasuna lortzea ez baitu errealitatearekin bat egiten. Guztiz ez egonkortzea eta aktibazio pixka bat erakustea logikoa da, sistema biologiko bat delako non sustratu eta mikroorganismoen garraioa eta akumulazioa dagoen. Bestaldetik 17. Irudiko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioak begiratuz ikus daiteke nola lehenengo nodoek ere kontzentrazio maximoak erakusten dituztela (lehenengo bi nodoak kontuan hartu barik) azkenengo nodoek kontzentrazio oso baxuak erakusten dituzten bitartean, era honetan biojardineraren zati bat erreserba moduan geratuz. Bestalde, erabilitako emariarekin, biojardineraren bolumenarekin eta porositatearekin sistemak 4,32 eguneko denbora espaziala dauka, 3-5 eguneko tartean sartzen dena eta ontzat ematen dena. Edonola ere uraren arazketaren analisi on bat burutu ahal izateko instalazioak DBO5 kontzentrazioa murrizteko duen ahalmena neurtzea garrantzitsua da. Honi eraginkortasuna deritzo eta ondorengo adierazpenarekin kalkulatzen da: ƞ = 𝑆𝑖𝑛 − 𝑆𝑛 𝑆𝑖𝑛 Nahiz eta eraginkortasuna 16. Iruditik ateratzea posible izan, kontzentrazioen eboluzioa nodoekiko simulatu dira ondorengo 18 eta 19. Irudietan. Gainera irudi hauek eraginkortasuna era sinple batean aztertzeko ahalmena emateaz gain, kontzentrazio profilak nodoekiko aztertzea ahalbidetzen dute, horrela profil hauek aurkezten duten forma aztertuz gero parametroen aukeraketan laguntzen duten irudi gehigarriak azalduz. Hona hemen 18 eta 19. Irudiak: 18. Irudia. Sustratu kontzentrazioaren eboluzioa nodoekiko. 19. Irudia. Mikroorganismo kontzentrazioaren eboluzioa nodoekiko. 18. Irudian ageri den kontzentrazioaren eboluzioa ohartuz, sustratuaren irteerako kontzentrazioa 1 g/m3 dela ateratzen da, zeinari (33) ekuazioa aplikatuz gero non biojardinerara sartzen den sustratuaren kontzentrazioa 90 g/m3-koa den, eraginkortasuna %98 ingurukoa dela ondorioztatzen da. Gainera profila aztertuz 16. Irudian ondorioztatu dena ikusten da, hau da, sustratuaren kontzentrazio handienak lehenengo nodoetan aurkitzen dira eta 13. nodotik aurrera biojardinera soberan dagoela esan daiteke, jada ura garbi baitago. Bestaldetik mikroorganismoen profila 19. Irudian begiratuz aurretik 17. Irudian ondorioztatutakoa ere ikusten da. Mikroorganismoek aktibatzeko denbora pixka bat behar dute eta biojardineraren lehenengo erdialdean kontzentrazio maximoa lortzen da, 5. nodoan hain zuzen ere, ondoren honen kontzentrazioa asko jaitsiz. Nahiz eta bi profilak ikusi ondoren ia biojardineraren erdialdea soberan dagoela iruditu ez da horrela, berez biojardineraren bigarren zatia erreserba moduan gelditzen da, denbora pasa ahala eta lehenengo zatia agortuz doan heinean gune hau eskuragarri geldituz. Ondorioz kontzentrazio maximoa eskuinerantz desplazatzen joango da. 20. Irudia. 40 ºC-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 21. Irudia. 40 ºC-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 22. Irudia. 20 ºC-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 23. Irudia. 20 ºC-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 20 eta 21. Irudietan antzeman daiteke nola tenperatura igoz gero aktibitatea igo egiten dela. Izan ere sustratuaren aktibitatea oso azkarra da eta egoera egonkorra 3 hilabetetan baino denbora gutxiagoan lortzen da. Hau dela eta lortzen den mikroorganismo kantitatea ere handiagoa da. Beraz, sistema eraginkor bat lortu egiten dela ondorioztatzen da. Gainera (30) formulan adierazi den moduan hazkuntza maximoko abiadura espezifikoa tenperaturaren menpe dago, aurretik esandakoa arrazoituz. 22 eta 23. Irudiak begiratuz kontrakoa gertatzen dela ikus daiteke. Hau da, tenperatura igotzean aktibitate handiagoa lortzen da, baina kasu honetan jaitsi egiten da. Izan ere hainbeste 50. egunean hainbeste desaktibatzen da non sustratua ez den egonkortzen, era berean sustratuaren desaktibazio horrek mikroorganismoaren beherapena eraginez. Behin tenperaturaren eragina aztertu ondoren saturazio konstantearen eragina aztertu da ondorengo 24, 25, 26 eta 27. Irudietan: 24. Irudia. Ks =180 g/m3-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 25. Irudia. Ks = 180 g/m3-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 26. Irudia. Ks = 60 g/m3-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 27. Irudia. Ks = 60 g/m3-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 26 eta 27. Irudietan ikus daiteke nola saturazio konstantea txikituz gero aktibitatea igo egiten dela. Logikoa da, izan ere Monod-en (15) ekuazioari erreparatuz gero ohar daiteke nola saturazio konstanteak aktibazioaren kontrakoa egiten duela eta hori dela eta hau jaistean aktibazioa igo egiten da. Aldiz 24 eta 25. Irudietan ikus daiteke saturazio konstanteak tenperaturaren eta beraz hazkuntza maximoko abiadura espezifikoaren kontrako efektua eragiten duela. Argi ikusten da nola sistema aktiboagoa bihurtu ordez aktibitatea galtzen duela, 50. egunean hain zuzen ere horrela mikroorganismoen beherakada eraginez. Aztertu den ondorengo parametroa 20 ºC-ko erreakzio abiadura izan da. Era honetan tenperatura eta parametro honetako azterketa egin ondoren hazkuntza maximoko abiadura espezifikoa aztertuta gelditzen da, parametro hau beste bi parametroen menpekoa baita. 20 ºC- ko erreakzio abiaduraren eragina ondorengo 28, 29, 30 eta 31. Irudietan ikus daiteke:  r20= 0,2 h-1 28. Irudia. r20= 0,20 h-1-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 29. Irudia. r20= 0,20 h-1-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 30. Irudia. r20= 0,36 h-1-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 31. Irudia. r20= 0,36 h-1-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. Aipaturiko moduan 20 ºC-ko erreakzio abiadurak tenperaturarekin batera hazkuntza maximoko abiadura espezifikoan eragiten du. Beraz logikoa da erreakzio abiadura jaisterakoan 28 eta 29. Irudietan ikusten den bezala, aktibazioa jaistea. Izan ere 28. Irudian ikus daiteke nola sustratuaren kontzentrazioek hasiera batean ondo aktibatzen direla baina ondoren aktibazioa galdu egiten dutela 50. egunean berriro ere era honetan 29. Irudiko mikroorganismo kontzentrazioen beherapena eraginez. Bestaldetik 30. Irudian ikusten da nola sustratu kontzentrazioek hasierako erantzun oso azkarra dutela eta berehala egonkortu egiten direla eraginkortasun handia lortuz. Behin hazkuntza maximoko abiadura espezifikoa eta saturazio konstanteen eraginak aztertuta, nodo batetik bestera pasatzen diren mikroorganismo kantitatearen eta hiltze faseko parametroaren eraginak aztertu dira. Hiltze faseko parametroarekin jarraituz, eragina ondorengo 32, 33,34 eta 35. Irudietan ikus daitekeen moduan: 32. Irudia. f = 0,003-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 33. Irudia. f = 0,003-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 34. Irudia. f = 0,30-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 35. Irudia. f = 0,30-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. Nodo batetik bestera pasatzen diren mikroorganismoen frakzioa aztertuz gero, 32 eta 33. Irudietan ikus daiteke nola frakzioa jaitsiz denbora gutxira sistema mikroorganismoen aktibitate barik gelditzen dela. Hori dela eta sustratuaren kontzentrazioa puntu horretan gora egiten du. Bestalde frakzioa igotzean 34 eta 35. Irudietan ikusten den bezala hasiera batean sistemak erantzun oso azkarra erakusten du baina mikroorganismoen garraio hain altuarekin instalazioa desaktibatu egiten da sustratuaren igoera eta mikroorganismoen ondorengo jaitsiera eraginez. Parametroen analisiarekin bukatzeko, azkenik 36, 37, 38 eta 39. Irudietan heriotza fase parametroaren eragina aztertu egin da: 36. Irudia. Kd = 0,0045/24 h-1-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 37. Irudia. Kd = 0,0045/24 h-1-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 38. Irudia. Kd = 0,45/24 h-1-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 39. Irudia. Kd = 0,45/24 h-1-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. Heriotza fasearen parametroa aztertuz 38 eta 39. Irudietan argi ikus daiteke nola balioa igoz gero mikroorganismoen hazkuntza anulatuta gelditu egiten den, eta era honetan nahiz eta sustratuak aktibitatea erakutsi berriro ere goranzko bidea hartzen du mikroorganismoen efektuaren ondorioz. Bestalde txikitzerakoan 36 eta 37. Irudietan ikusten da nola mikroorganismoen nodoen distribuzioa hobeagoa den baina lortzen diren kontzentrazioak askoz altuagoak direla. Behin parametro hauen analisia burutu ondoren, iturriaren arabera aldatzen diren parametroen analisia ere burutu da, emariaren eta sarrerako DBO5 (sustratu) kontzentrazioen analisia hain zuzen ere. Emariarekin hasiz 40, 41, 42 eta 43. Irudietan ageri diren emaitzak lortu dira: 40. Irudia. Q = 0,35/24 m3/h-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 41. Irudia. Q = 0,35/24 m3/h-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 42. Irudia. Q = 0,15/24 m3/h-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 43. Irudia. Q = 0,15/24 m3/h-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. Emariaren aldaketa burutzerakoan gehienbat urak biojardineraren barnealdetik jarioko den denbora espazialean eragiten du. Emaria igoz gero denbora espaziala baxuagoa izango da eta txikiagotuz gero handiagoa. 40 eta 41. Irudietan ohartzen da nola emaria igotzerako orduan instalazioak duen aktibitatearekin ezin duela uraren arazketa aurrera eman eta 40. egunean desaktibatu egiten da mikroorganismoen jaitsiera eraginez. 42 eta 43. Irudiak begiratuz aldiz ikusten da nola emaria jaitsiz sistema oso aktibo bat erakusten duela eta ondorioz lortzen den eraginkortasuna handiagoa dela. Azkenik biojardinerara sartzen den sustratuaren kontzentrazioa analisatuz, ondorengo 44, 45, 46 eta 47. Irudiak lortu egin dira: 44. Irudia. Sin = 50 g/m3-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 45. Irudia. Sin = 50 g/m3-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 46. Irudia. Sin = 130 g/m3-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 47. Irudia. Sin = 130 g/m3-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. Azkenik biojardinerara sartzen den sustratu kontzentrazioa analizatuz gero 44. Irudian ikus daiteke nola kontzentrazioa jaitsiz gero lehenengo nodoei asko kostatzen zaiela aktibatzen eta nahiz eta azkenengo nodoek aktibazio gehiago erakutsi, azkenean desaktibatu egiten da eta lortzen den eraginkortasuna ez da bat ere ona. Honela 45. Irudia erreparatuz ikus daiteke nola azkenengo nodoek aktibitate gehiago erakusten duten baina sustratuaren desaktibazioak mikroorganismo kontzentrazioen igoera eragiten du. Bestalde sarrerako sustratuaren kontzentrazioa igoz gero sistemak aktibitate oso ona erakusten du 46 eta 47. Irudietan ikus daitekeen moduan. Hau dela eta 50. egunetik aurrera egonkortu egiten da eta lortzen den eraginkortasuna oso altua da. 3.2.2. Sedimentazioaren ondoriozko lokatzaren metaketa ohantzearen hondoan Behin parametro bakoitzak biojrdineran nola eragiten duen simulatu eta aztertuz gero, aipatzekoa da modeloan erabilitako altuera (0,6 m) ez dela guztiz egokia. Izan ere sarreran aipaturiko moduan biojardineraren goiko aldean landareak daude eta sustraiek biojardineraren zati bat okupatzen dute. Hori dela eta 0,6 m horietatik goiko 0,2 m-ak landareak okupatzen dutela kontsideratu da, era honetan aurretik zehaztutako 5.Taulako datuetan aldaketa berri hau eginez ondoren ikusten diren 48 eta 49. Irudiak lortzen dira: 48. Irudia. H = 0,4 m-ko nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 49. Irudia. H = 0,4 m-ko nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 48 eta 49. Irudietako kontzentrazio profilak 16 eta 17. Irudietako kontzentrazio profilekin konparatuz gero ikus daiteke nola altuera txikituz gero sustratuaren kontzentrazioek aktibitate gehiago erakusten dutela, izan ere ltueraren murrizketa honek denbora espazialaren, ꚍ, murrizketa eragiten du. Era berean ur grisen emaria darion sekzioa murriztu egiten da lortzen den eraginkortasuna murriztuz. Gainera ur grisa darion 0,4 m-ko gune horretan kontuan hartu behar da legarraren inguruan sortzen den biofilm-aren ondorioz mikroorganismoen frakzio osoa ez dela hurrengo nodora garraiatzen, izan ere grabitatearen ondorioz frakzio zati bat biojardineraren hondoan sedimentatuko da, honela lokatz kontzentratuko gunea sortuz. Era honetan grabitateagatik ohantzearen hondora sedimentatzen den mikroorganismoen kantitatearen ondorioz bertatik darion ur grisaren fluxua gero eta txikiagoa bilakatuko da. Altueraren erredukzio handiago honen ondorioz denbora espaziala are gehiago jaitsi egingo da eta biojardinerak lortuko duen eraginkortasuna ere are gehiago murriztuko da. Beraz planteamendu berri hau orain arte erabilitako modeloan sartzeko, hau da, loditzen joango den geruza sartzeko, mikroorganismo eta sustratu kontzentrazioen balantzeak (28) eta (32) ekuazioetan ageri direnak moldatu behar dira, era honetan emaria darion sekzioaren erredukzioa denborarekiko kontuan izateko. Baina sekzioaren murrizketa eragingo duen parametroa altuera da, H, izan ere lokatz geruzak ez du zabaleraren, W, erredukzioa eragingo. Egoera berria planteatuz gero, hi nodo bakoitzeko lokatz geruzaren altuera dela kontsideratuz, yi uraren emarirako erabilgarri gelditzen den altuera yi=H-hi adierazita geratzen da. Hortaz lehenengoz nodo bakoitzerako sustratu kontzentrazioaren balantzea moldatuz, non i-1 nodoko emaria jasotzen duen eta sarrera, irteera, desagertze eta metatze terminoak kontuan hartzen dituen: 𝑊∆𝑧𝜖 𝑑(𝑦𝑖𝑆𝑖) 𝑑𝑡 = 𝑄𝑆𝑖−1 − 𝑄𝑆𝑖 − 1 𝑌𝑥𝑠 𝜇𝑚𝑆𝑖 𝐾𝑠 + 𝑆𝑖 𝑋𝑖𝑦𝑖𝑊∆𝑧𝜖 (34) Era honetan (34), (35) eta (36) ekuazioak simulatuz gero ondorengo 42 eta 43.Irudietan ageri diren emaitzak lortzen dira: 50. Irudia. Akumulatzen doan lokatz geruza kontuan hartzen duen nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 51. Irudia. Akumulatzen doan lokatz geruza kontuan hartzen duen nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 50 eta 51. Irudietan ikus daiteke nola lortzen diren emaitzak ez direla egokiak. Izan ere sustratuaren kontzentrazioak aztertuz gero ikusten da nola hasiera batean azkenengo nodoek aktibitate on bat erakusten dutela baina denborarekin desaktibatu egiten dira mikroorganismoen populazioa ere desagerraraziz. Honela lortzen den eraginkortasuna oso txarra da eta ondorioz biojardinerak ur grisen arazketarako duen kapazitatea oso baxua da. Egoera honetan parametroen berbilaketa burutu egin da, kasu honetan sustratuaren desaktibazioa gertatzen denez r20-aren balioa handiagotuz, honen balioa 0,56/24 h-1-ean bilakatuz. Gainera 20 ºC-ko erreakzio abiaduraren igoeraren beharrak adierazten du sistemak bolumen bioaktibo handiago baten beharra duela, izan ere altueraren murrizketak denbora espazialaren murrizketa eragin du. Era honetan biojardineraren dimentsioetan aldaketa hauek eginez: W=1,2 m eta H=0,47 m (altuera hau ez da biojardineraren altuera osoa, izan ere landareen sustraiek okupatzen duten altuera gehitu beharko zen), ondorengo 52 eta 53. Irudietan ageri diren emaitzak lortu dira: 52. Irudia. Parametroak egokitu ondorengo nodo bakoitzeko sustratu kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. 53. Irudia. Parametroak egokitu ondorengo nodo bakoitzeko mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko. Ondorioz 52 eta 53. Irudiak aztertuz gero non sustratuaren aktibazioa igo egin den eta biojardineraren dimentsioak egokitu diren, lortzen diren sustratu eta mikroorganismo kontzentrazioen profilak egokiak direla esan daiteke. Biojardinerak aktibazio egokia dauka, nahiko azkarra eta denborarekin nahiko egonkortzen da. Nahiz eta guztiz ez egonkortu eta hortaz egoera geldikorra guztiz ez lortu, normala da, izan ere sistema biologiko bat da non sustratu eta mikroorganismoen garraioa eta akumulazioa dagoen. Gainera lortzen den sustratuaren eraginkortasuna oso altua da hurrengo 54. Irudian argi ikus daitekeen moduan. Bestalde mikroorganismo kontzentrazioaren eboluzioa nodoekiko ere irudikatu da 55. Irudian: 54. Irudia. Sustratu kontzentrazioaren eboluzioa nodoekiko. 55. Irudia. Mikroorganismo kontzentrazioaren eboluzioa nodoekiko. 54. Irudian ikus daiteke nola lehenengo nodotik aurrera sistemak aktibazio oso egokia erakusten duela eta sustratuaren kontzentrazioa nahiko azkar jaitsi egiten dela 10.nodora heltzen den arte eta hori dela eta momentu horretako sustratuaren eliminazioa burutzeko, hau da uraren depurazioa burutzeko, biojardinera erdiarekin nahikoa izango litzateke baina kontuan hartu behar da etorkizunerako interesgarria dela sistemak erreserbako gunea edukitzea, era honetan sarreratik gertuago dagoen gunea agortu ostean zonalde hau erabiltzeko. Bestalde 55. Irudiko mikroorganismoek kontzentrazio maximoa lortzen dute 6.nodoan, bain maximo hau eskumarantz desplazatzen joango da hasierako gunea agortuz doan heinean. Ondoren sistema argiago ikusteko kanpoko biojardineraren azken nodoko kontzentrazioen garapena denborarekiko simulatu dira ondorengo 56 eta 57. Irudietan ikus daitekeen bezala: 56. Irudia. Irteerako sustratu kontzentrazioaren eboluzioa denborarekiko. 57. Irudia. Irteerako mikroorganismo kontzentrazioaren eboluzioa denborarekiko. 56. Irudian argi ikus daiteke nola biojardineraren aktiibitatea oso azkar hasten dela, irteerako korronteak kontzentrazio oso baxuak aurkezten baitditu hasiera batean izan ezik, izan ere hasiera batean biojardinera ur zikinaz beterik dagoela kontsideratu da, 90 g/m3-ko DBO5 (sustratu) kontzentrazioarekin hain zuzen ere. Irteerako korrontearen mikroorganismoen kontzentrazioa 49. Irudian aztertuz ikus daiteke nola aktibazioa pixka bat motelagoa dela. Hau gertatzea normala da, hasiera batean kontsideratu egin delako biojardinera denbora batez ur grisez beterik egon dela eta aipaturiko moduan ur grisaren kontzentrazio hori sarrerako emariaren berdina dela, era honetan biofilm-aren sorrera faboratuz. Hau da, mikroorganismoek 20 egun inguru behar dute biofilm-a eratzeko eta grabiatearen ondorioz biojardineraren beheko aldera erortzeko. Egindako planteamenduari dagokionez non biojardineraren hondoan lokatz geruza akumulatu egiten den, suposatu egin da mikroorganismoen %1-a sedimentatu egiten duela. Era honetan 58. Irudian ikus daiteke nola aldatzen den geruzaren lodiera denborarekiko: 58. Irudia. Lokatz geruzaren altueraren eboluzioa denborarekiko. 58. Irudian ikus daiteke nola orokorrean nodo guztien altuera handitzeko joera hartzen dutela. 1.nodoak 14 cm-ko altuera maximoa hartzen du, baina altuera gehiena hartzen dutenak 2, 3, eta 4.nodoak dira. Hala ere ez dute altuera maximoa lortzen eta hortaz ez dute oztopatzen ur grisaren garraioa eta arazketa. Gainera ere ikus daiteke nola azkenengo nodoek gero eta altuera handiagoa lortzen dutela denbora pasa ahala. Hau aurretik komentatu den bezala mikroorganismoen kontzentrazio maximoa denborarekin biojardineraren amaierako gunera desplazatuz doaz, biojardineraren lehenengo nodoen kontzentrazioa egonkortzen den bitartean, era honetan erreserbatutako gunea funtzionaraziz. Hala ere denborarekin oso probablea da geruzaren lodierak altuera maximoa hartzea eta ondorioz biojardinera arazketa gaitasunik gabe geldituz. Ondorioz oso probablea da momenturen batean biojardinera kolapsatzea eta garbitu behar izatea. Azkenik modeloaren garapenari bukaera emateko denbora espazialaren eta eraginkortasunaren eboluzioa denborarekiko simulatu egin dira emaitza moduan 59 eta 60. Irudiak lortuz: 59. Irudia. Denbora espazialaren eboluzioa denborarekiko. Denbora espazialarekin hasiz 60. Irudian ikus daitekeen moduan oso argi ikus daiteke parametro honen murrizketa denborarekiko. Aurretik aipaturikoarekin zerikusia dauka, lokatzaren akumulazioaren ondorioz biojardineraren sekzioa murriztuz joango da eta hortaz denbora espaziala ere. Izan ere egun bateko murrizketara hel daitekeela ikusten da. 60. Irudia. Eraginkortasunaren eboluzioa denborarekiko. Hala ere nahiz eta denbora espaziala murriztu 60. Irudian ikusten da nola eraginkortasunean daukan eragina oso txikia dela denborarekin honen balioa oso gutxi txikituz. Gainera biojardineran lortzen den eraginkortasuna oso ona dela ikusten da. Baina nahiz eta eraginkortasuna oso gutxi murriztu ikusten da nola modeloa lokatz geruzaren formazioaren ondorioz eraginkortasunaren murrizketa iragartzeko gai dela. 4. ONDORIOAK Garatutako modeloak biojardinera batek izango duen portaera aurreikusteko gaitasuna duela ikusi da, era honetan mikroorganismoen populazioaren heriotza eta lokatz geruzaren handitzeak sortu ahal dituen buxadurak aldez aurretik ikusiz biojardineraren dimentsio eta emari egokiak aurkitzeko gauza izanik. Gainera sorturiko modeloa erraminta eraginkor bat dela frogatu egin da, izan ere parametroetan egindako edozein aldaketen aurrean hauek instalazioan zer nolako eragina sortzen duten erakusteko gai da eta. Parametroen eragina sisteman gehienbat bilaketa parametrikoa egin denean ikusi da. Lehenengoz argi ikusi dira Monod-en ekuazioak barneratzen dituen parametroen eragina, hau da, hazkuntza maximoko abiadura espezifikoa igotzean (tenperatura eta 20 ºC-ko erreakzio abiaduraren menpe dagoena) sistemaren aktibazioa igo egiten dela ikusi da, honela sustratuaren eta mikroorganismoen aktibazioa eta eraginkortasuna igoz. Saturazio konstantea handituz aldiz kontrakoa gertatzen dela ohartu da sistemaren desaktibazioa gauzatuz. Baina modelo honek iturriaren ezaugarrietan, emaria eta sustratu kontzentrazioa, egiten diren aldaketen aurrean ere erantzuten duela aztertu da. Izan ere emaria txikitzerakoan denbora espaziala handitu egiten da sistemaren aktibazioa igoz eta eraginkortasun handiagoa lortuz, eta era berean sustratuaren kontzentrazioa igoz sistemak aktibazio hobeagoa erakusten du eraginkortasuna hobetuz. Azkenik nodo batetik bestera pasatzen den mikroorganismoen frakzioa ikastean argi ikusi da nola ezinbesteko faktorea dela sistemaren bizitza ziurtatzeko eta honen populazioa ez galtzeko, baina sistemara ondo egokitzen den frakzioa ezinbestekoa dela, honela populazioa ez galtzeko baina bez eragina hain azkarra ez izateko. Bestalde aipatzekoa da ohantzearen hondoan sortzen den lokatz geruzaren garrantzia. Honen eraginez biojardineratik doan uraren emariaren kolapsoa gertatu ahalko zen, horrela sistemaren arazketa guztiz oztopatuz. Hala ere ikusi egin da epe oso luzean gertatuko litzatekela, bitartean emariaren erredukzioaren ondorioz denbora espazialaren eta eraginkortasunaren murrizketa eraginez. Hortaz, nahiz eta epe luzerako gauza izan, interesgarria izango litzateke noiz oztopatuko zen jakitea, honela biojardinera noiz garbitu beharko zen aurreikusiz. Bukatzeko, nahiz eta aurkeztutako azken modeloak aurrerapen asko barneraturik izan, badira hurrengo lan batean egin daitezkeen aurrerapenak:  Landareen aktibazioa barneratzen duen modelizazioa: landareek uraren eta nutrienteen xurgatzean eragiten dute, beraz interesgarria izango litzateke eragin hau modeloan integratzea.  Uraren lurrunketa: hau modelizatzea ere erakargarria izango litzateke, izan ere honek sustratu eta mikroorganismo kontzentrazioetan eragina izango luke, gainera denbora  tranparen integrazioa: azkenik koipe tranparen modeloa biojardineraren modeloan integratzea komenigarria izango litzateke, honela instalazio osoaren portaera simulatzen duen modeloa osatuz. Sedimentatzen den nodo frakzioa hi
science
addi-ab5bbce0a83b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30810
Azukrearen osasun eraginen eta hari ezarritako zerga-legeen errebisio bat
Olalde Leoz, Mikel
2019-01-15
Azukrearen osasun eraginen eta hari ezaitako zerga-legeen errebisio bat 1. SARRERA 1.1. AZUKREAREN HISTORIA Azukrea Indian sortu zen. Izan ere, jatorriz azukre-kaina landareak Asiako lurralde tropikaletan zeuden. Bertako biztanleek hasiera batean kaina haiek zuzenean murtxikatuz lortzen zuten nahi zuten zapore gozoa. Baina K.a.-ko V mende inguruan, azukre kaina horren zuku-jariotik azukre kristalak sortzeko teknika garatu zuten: azukre kaina zanpatuz zukua ateratzen zen; zuku hori berotuz ur soberakina kentzen zioten eta xarabe-gozo bat lortzen zuten; azkenik, kristalizazio prozesu baten bidez xarabea solidifikatu egiten zuten, oinarrian sakarosaz osatuta dauden kristaltxo gardenak lortuz. Aurrerapen honek aldaketa handia ekarri zuen, eta azukre-kainaren esplotazioak hazkuntza handia jasan zuen. Indiako merkatariek inguruko herrialdeetara barreiatu zituzten haien produktua eta ekoizpen teknikak. K.a-ko IV. mendean Alejandro Magno-ren tropak Asiara iritsi zirenean, harrituta geratu ziren produktu ezezagun harekin eta Europaraino eraman zuten. Ordu-arte Europan eztia erabiltzen zen gozotzaile moduan nagusiki, eta azukrea hasiera batean oso produktu preziatu eta urria zen, merkatariek dirutza handiak egiten zituzten harekin. Europarrek produktua ezagutu zutenean, hasiera batean "gatz gozoa" deitzen zioten, mineral horrekiko zuen antzagatik. XV. mendean, Cristobal Colon-ek Ameriketarako lehen bidaia egin zuenean, azukrekaina batzuk eraman zituen. Hurrengo mendeetan "mundu-berri"-ko kolonizatzaileek sekulako negozioak egin zituzten azukre produkzioarekin, eta kontinentean ekoizten zen produktu nagusienetako bat bilakatu zen (urrea, zilarra, kautxua, kotoia eta bestelako produktu batzuekin batera). Ekoizpenean milaka eta milaka Afrikar esklabizatu zituzten. Produkzioaren zati inportante bat metropolietara bideratzen zen, eta horri esker azukrea aberatsenentzako produktu bat izatetik biztanleria osoarentzako ezinbesteko produktu izatera igaro zen. Denborarekin, XVIII. mendean, azukrea ekoizteko beste landare bat erabiltzen hasi ziren Europan: azukre-erremolatxa, eta gerra Napoleonikoen garaian Europan gehien erabiltzen zen azukrea zen. Baina gaur egun kontsumitzen dugun azukrearen %70 azukre kainatik datorrela esaten da. 2. HELBURUAK 2.1. AZUKREEN EFEKTUAK EZAGUTU Azukreek giza gorputzarengan dauzkaten efektuei buruz eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoaren errebisio bat egingo da. 2.2. MANIPULAZIO ZIENTIFIKORIK EGON DEN IKERTU Prentsa generalistaren atal batek egin izan dituen elikagai-industriak bultzatutako manipulazio zientifikoaren salaketen egiazkotasuna baloratuko da. 2.3. AZUKREDUN PRODUKTUEN GAINEKO ZERGEN AZTERKETA 2.3.1. Mundu mailan Saiatuko gara ahalik eta gehien zehazten munduko zein herrialdek ezarri dituzten azukredun produktuen gaineko zerga bereziak. Hau egin ostean, lege horiek bilatuko ditugu aztertzeko noiz ezarri ziren, zein produktuetara dauden bideratuta, zenbateko balioa duten eta haiek ordaintzearen ardura norengan dirauen. Era berean neurri horiek ematen ari diren emaitzei buruzko ikerketa zientifikoak bildu eta aztertuko ditugu. 2.3.2. Espainia mailan Gauza bera egingo dugu Espainiako autonomia erkidegoen inguruan. 2.3.3. Euskadi mailan Euskadi mailan, epe laburrean zerga bat ezartzeko asmorik ba ote dagoen ikertuko dugu, baita azken urteetan azukre kontsumoa murrizteko sortu diren ekimenak ere. Horretarako, botere legegile eta betearazlearen ordezkariekin hitz egingo dugu. 2.4. AKTORE SOZIAL DESBERDINEN IRITZIAK ARAKATU Zientzialari, enpresetako ordezkari eta kontsumitzaile elkarteek gaiaren inguruan daukaten iritzia miatuko dugu. Fiesta S.A.: korreo elektroniko bidez. Aipatutako guztiei, 1. eranskinean dagoen 11 galderako inkesta bidali zaie haien iritzia jakiteko azukrearen gaiaren alderdi ezberdinetan. Norvegia, Finlandia, Danimarka, Mexiko, India eta Hungariak Espainian dauzkaten enbaxadekin kontaktuan egon gara ere, posta elektronikoaren bitartez. 3.2 METODOAK Aurrenik bilketa bibliografikoari ekin diogu. PICO estrategia erabiliz (non P-a azukrearen kontsumoa izan den, I-a zerga poltikak, C-a jatorrizko azukre kontsumo datuak eta O-a zerga politikak ematen ari diren emaitzak) Medline datu basean artikulu zientifikoak bilatu ditugu Pubmed bilatzailearen bitartez. Azukreek organismoan dauzkaten efektuei dagokienez, esaterako, lehenik artikulu orokor bat arakatu dugu bertan oinarrituz bilaketa osoa bideratzeko asmoz; horretarako "dietary sugar AND effects in health" bezalako bilaketak egin dira. Behin informazio hori edukita, azukreen efektuak banan-banan jorratzen dituzten artikuluak bilatu ditugu "sugar AND obesity", "sugar AND hypertension"... bezalako konbinaketen bidez eta "review", "free full text", "humans" eta "5 years" baldintzatzaileak sakatuz. Bilatzaileak artikulu kopuru handiegiarekin erantzuten zuenean, MeSH terminoen bidez egin dugu bilaketa; eta emaitzak eskasegiak zirenean, baldintzatzaileak murriztu ditugu, edota Google Scholar-era jo dugu. Google bilatzailean bilaketa soilak eginez Kataluniako eta Frantziako zerga-legeak aurkitu ditugu. Gainontzeko legeak lortzeko, herrialde haien Espainiar enbaxadekin harremanetan jarri gara, eta haien herrialdeetako legeetara bideratzen gintuzten linken bidez erantzun digute. Hurrengo urratsa aktore sozial ezberdinen iritziak ezagutzeko azukreen efektu eta zerga-politikei buruzko inkesta orokor eta labur bat prestatzea izan da. Behin inkesta prest zegoela, kontaktuak bilatzeari ekin diogu. Orokorrean, aurreneko kontaktua posta elektroniko bidez egin izan da. Kasu guztietan korreoarekin batera galdetegia erantsi diegu. Esan beharra dago kontaktu batzuek ez diotela inolako erantzunik eman mezuei, errepikariak izan badira ere (PSOE, UCE, FEDE, Fiesta 4.1.2.3. Azukreak eta DMII Diabetesa komorbilitate oso larriak dituen entitate bat da: arteriopatiak, nefropatia, erretinopatia, neuropatiak... Hori, bere intzidentzia handiari lotuta, gaur egun dauden osasun arazo nagusienetako bat bihurtzen dute. 165 herrialde desberdinetako datuekin egindako lan batean, lotura sendoa agertu zen herrialde bateko batezbesteko azukre kontsumoaren eta DMII prebalentziaren artean [57]. Beste lan batean konparatu zuten zein zen DMII intzidentzia ingesta kaloriko bera (2000 kcal/egun) zuten populazio ezberdinetan, hartzen zuten azukre proportzioaren arabera. 100 azukre gr. gehiago hartzeak (ingesta kalorikoa aldatu gabe) DMII garatzeko arrisku erlatiboaren 1'45-eko areagotzea dakarrela ondorioztatu zuten, hau da, diabetesa izateko aukerak %45-ean handitzen dituela [58]. Egunero 1-2 SSB edateak DMII garatzeko arriskua %26-an areagotzen duela adierazi izan da, hilero 0-1 hartzen dutenekiko [59]. 4.1.2.4. Azukreak eta minbizia Minbizia ere gure ingurunean dauden osasun arazo garrantzitsuenen artean dago, eta heriotzarako kausa nagusienen artean kokatzen da. Azukreen eragina gaixotasun honengan ez da asko aztertu. Baina aipagarria da obesitatea, intsulinarekiko erresistentzia, DMII-a eta esteatosi ez-alkoholikoa gibeleko kartzinomarekin lotuta daudela, eta ikusi dugunez azukreak 4 egoera horien erantzule izan daitezke [60]. Karga gluzemiko altuko dietak ere gibelkartzinomarekin lotu izan dira [61,62]. Ebidentzia zalantzagarri batzuk fruktosaren kontsumoa areako minbizi [63] eta heste meheko minbiziarekin [64] lotu dute. Esan dugunez, asko garatu beharreko ikerketa lerro bat da, ebidentzia ez delako sendoa. 4.1.2.5. Azukreak eta arrisku kardiobaskularra Zirkulazio aparatuaren gaixotasunak minbiziarekin lehian daude gure ingurunean mortalitate 1.kausa izateko. DMII-a, HTA, obesitatea... oso lotuta daude gertakari hauekin. Zalantza gutxirekin esan daiteke azukreak gaixotasun hauen intzidentzian eragina daukala, zuzena edota zeharkakoa. AEB-tako ikerketa baten arabera eguneroko kalorien >%25-a azukreen bitartez hartzen dutenen artean mortalitate kardiobaskularra <%10 hartzen dutenengan baina 2'8 aldiz handiagoa da [65]. 4.1.2.6. Azukreak eta txantxarra Txantxarra bakteriek eragindako hortz gaixotasuna da. Ziurrenik, txantxar-azukre harremana da sozialki ezagunena eta gutxien eztabaidatzen dena, aztertu ditugun guztien artean. Bakteriek hortzetan gelditzen diren elikagaien hondarrak metabolizatzen dituzte eta ekintza honetan azidoa ekoizten dute, honek hortza suntsitzen duelarik. Hau bereziki azukre hondarrekin ematen da. Gaixotasun hau asko garatzen denean, osasun arazo larriak egon daitezke, esaterako desnutrizioa. Hortz higieneak garrantzi handia dauka prebentzioan, elikagai hondar horiek desagerrarazteko aukera ematen duelako. Baina azukre kontsumoa txantxarraren garapenean arrisku faktore inportanteena bezala identifikatu izan dute [66,67]. Eguneroko kalorien azukre proportzioak zeresan handia dauka txantxarraren garapenean: >%10 jaten dutenek <%10 jaten dutenek baino txantxar gehiago garatzen dute [68,69,70,71,72]. Jaitsiera mantentzen da <%5 eta %5-10 konparatzean [73,74,75,76,77]. 4.1.2.7. Kaloria gutxiko gozotzaileen efektuak Elikagaien zaporea gozotzeko eransten diren sustantziei "edulkorante" deritze [78]. Hauek kaloria ugarikoak izan daitezke (hala nola sakarosa eta eztia) edota kaloria gutxiagokoak. Azken hauek sakarosa ordezkatzeko erabili ohi dira, ingesta kalorikoa murrizteko helburuarekin, hain justu. Haien artean sakarina, cyclamatoa, aspartamoa, sukralosa, adbentamoa eta azesulfama daude. Oso ezagutza murritza dago haien segurtasunari buruz. Kausalitatea frogatzeke dagoen arren, egindako ikerketen gehiengoak lotura aurkitu du gozotzaile light hauen eta pisu-areagotzearen artean [14]. Ikerketa baten arabera gaixotasun kardiobaskularren arrisku erlatiboa 1'19 handiagoa da gozotzaile hauek maiztasun handiz erabiltzen dituztenengan inoiz erabiltzen ez dituztenekiko; hala ere ikerketa berak emaitza hau ez-esanguratsu bezala kalifikatzen du [14]. 1960-70 hamarkadetan egindako lan batzuek iradoki zuten cyclatamoa eta sakarina gernu-maskuri minbiziarekin erlazionatuta zeudela arratoietan [14]. Ez zitzaien garrantzi handirik eman, eta beranduago egindako lanek erlazio hori ezeztatu zuten. Beste alde batetik, ematen du txantxarraren prebentzioan eraginkorrak direla bakteriek ezin dituztelako metabolizatu [14]. Ondorioz, oso informazio gutxi dago gozotzaile light hauen segurtasunaren inguruan, eta haien epe luzeko erabileraren inguruko ikerketak ere behar dira. 4.1.2.8. Azukreak eta immunologia Lan batzuk adierazi dute azukre sinple prozesatuen kontsumoak hantura-erantzunean alterazioak eragin ditzakeela. Zehazki leukozitoen ahalmen fagozitikoaren beherakada eta hantura-zitokinen ekoizpenean gorakada bat iradokitzen zuten. Posible da honek infekzioen aurkako erantzunaren eraginkortasunean eragin negatiboa izatea, edota arazo autoimmuneak bultzatzea [79,80]. 4.1.2.9. Azukreak eta hiperaktibitate eta atentzio-defizitaren nahastea (TDAH) Iraganean egindako ikerketetan proposatu zen lotura egon zitekeela azukre ingestaren eta umeek TDAH garatzearen artean [81]. Hala ere, hurrengo urteetan harreman hori baztertu egin da [82,83,84,85]. 4.2. MANIPULAZIO ZIENTIFIKOAK Argitaratutako lan ugariren arabera, azukre industriaren enpresek inbertsio inportanteak egin izan dituzte azukreen prentsa ona mantentzeko [86]. Adierazi izan denez, freskagarrien enpresek iruzurrezko ikerketa zientifikoak finantzatu dituzte azukreen segurtasuna demostratzeko asmoz [87]. Eta iturri periodistiko baten arabera, zenbait enpresek zientifikoak kontratatu zituzten gaixotasun kardiobaskularren erantzukizuna gantzei egozteko [88]. Gai honen inguruan azterketa sakonak egin dituzten 2 lan jorratuko ditugu: Alde batetik, "Sugar industry and coronary Heart Disease research" [89] artikuluan industriaren aldetik azukreek gertakari koronarioekin izan ditzaketen harremana ezeztatzeko eginiko lana aztertzen da. 1960-ko hamarkadan 2 lerro nagusi omen zeuden bihotz gaixotasun koronarioen etiologiaren ikerketan. J. Yudkin ikerlariak azukre libreak identifikatu zituen, eta A. Keys zientzialariak gantzak eta kolesterola. 1965. urtean argitaratutako 2 ikerketa desberdinetan adierazi zen gluzemia (odoleko glukosa kontzentrazioa) arrisku kardiobaskularraren iragarle fidagarriagoa zela kolesterolemia (odoleko kolesterol maila) eta tentsio arteriala baino [90,91]. 20 urte beranduago azukreen teoria alde batera utzita zegoen. Artikulu honek urte haietako Sugar Association-aren (azukre industria enpresa-elkarte inportante baten) informeak eta haren ordezkarien adierazpenak aztertzen ditu ikerketa lerro hori bertan behera uzteko arrazoien bila. Aztertutako dokumentuen arabera, aipatutako 2 artikulu horiek argitaratu ziren urte berean Sugar Research Foundation (SRF) elkarteak (Sugar Association-aren aitzindariak) 226 proiektua abian jarri zuen. Helburua azukrearen aurkako ebidentzia guztia bildu, aztertu, gaitzetsi eta kontraebidentzia bat sortzea zen. Emaitza 1967-an argitaratu zen New England Journal of Medicine aldizkarian "Dietary Fats, Carbohidrates and Atherosclerotic Disease" izenburupean, 2 entregatan. Artikuluan ez zen aipatzen SRF-ak finantzaketa eman zuenik. Ezarritako helburua jarraituz, azukrea "inkriminatzen" zuen ebidentzia gaitzesten zuen eskasa izateagatik eta metodologikoki sesgatuta egoteagatik. Eta lanaren ondorioa arrisku kardiobaskularra murrizteko neurri eraginkor bakarrak kolesterol kontsumoa gutxitzea eta gantz saturatuak poliinsaturatuengatik ordezkatzea zirela zen. Dokumentuek diotenaren arabera, manipulazioa ez zen bertan amaitu eta 226 proiektu honen ondoren industriak metodo berbera erabiltzen jarraitu zuen; are gehiago, metodo hau denbora luzez erabili izan duela pentsatzeko arrazoiak omen daude. Beste ikerketa batean, "Sugar industry influence on the scientific Agenda of the National institute of Dental Research's 1971 National Caries Program: A Historical Analysis of Internal Documents", Hortz ikerketaren Institutu Nazionalak (NIDCR edo NIDR, National Institute of Dental Research, elkarte estatala) eta azukreindustriak 1966-1971 epean edukitako kontaktuen dokumentuak aztertzen dira [92]. Aldi kritikoa zen NIDR Txantxarraren prebentziorako programa nazionala (NCP, National Caries Program) prestatzen ari zelako. Lanean esandakoaren arabera industriak bazekien gutxienez 1950-etik azukrea txantxarra garatzeko arrisku faktore bat zela, urte hartako SRF-aren informearen pasarte batean oinarrituz. 1967-an, industrian kezka agertzen hasi zen inguru zientifikoan sakarosa-txantxarra lotura estuari buruz asko hitz egiten hasten ari zelako eta testuinguru horretan NIDR programa berri bat prestatzen ari zelako. Kasu hartan 269. ikerketa proiektua eratu omen zuten. Helburua ez zen lotura ezeztatzea, baizik eta azukreak hortzetan eragiten dituen kalteak murrizteko metodoak garatzea. Ideia nagusiak txantxarra eragiten duten bakterien aurkako txerto bat eta dextrenasa entzimak (dextranoak apurtzen dituzte; hauek glukosaren metabolizaziotik eratorritako molekulak dira, bakterioek hortzetan hertsiki itsasteko erabiltzen dituztenak) garatzea izan ziren. Era berean, Bertram Cohen izeneko zientzialariak bi sorkuntza berri hauek tximinoengan proba zitzan SRF-ak laborategi bat ordaindu ziola aipatzen da. 1969-an, Bethesdan ISRF (International SRF)-aren 2. sinposioa ospatu zen, NIDReko zuzendari zientifikoa gonbidatu zutelarik. Hilabete beranduago, ISRF-ak "Txantxarraren langile-taldearen komitea" konbokatu zuen. Artikulu honek dioenaren arabera, egun batzuk beranduago NCP-aren ikerketa lerro nagusiak ezarri zituzten pertsona guztiak 1 izan ezik (R. J. Fitzgerald) ISRF-ak konbokaturiko komite hartan egon ziren. Urte berean, 269 ikerketaren emaitzak iritsi ziren:  Dextrenasa entzimen eta txertoaren garapena.  Azukrearen kalteak murrizteko bestelako prebentzio sekundarioak: urari, azukreari, gatzari edota irinari Fluorra gehitu. Fluorra topikoki aplikatu. Elikagai aditibo fosfatatuak kontsumitu. Emaitzak NIDR-ari aurkeztu zizkioten. 1971-an NCP-a argitaratu zen. Dirudienez NCP-a eta ISRF-ak aurkeztutako dokumentuen testuetan %78-ko konkordantzia dago. ISRF-ak nahi zuen moduan, NCP-ak azukre ingesta murrizteko gomendioak alde batera utzi zituen eta azukraek eragiten dituen kalteen prebentzio sekundarioan zentratu zen. NCP-ak ez zuen txantxarraren prebalentzian murrizketa esanguratsurik lortu. Lan berean adierazten da 2003-an OME-FAO (Food and Agriculture Organization of the United Nations) komisio batean gomendatu zela eguneroko kalorien ingestaren <%10 azukreen bidez egin zedin. Azukrearen ikerketarako munduko erakundeak (WSRO, World Sugar Research Organization, Sugar Association eta Coca-cola biltzen dituena, besteak beste) lortu omen zuen gomendio hau OME-ren politika ez bihurtzea. 4.3. AZUKREDUN PRODUKTUEN GAINEKO ZERGAK 4.3.1. Mundu mailan Aztertu ditugun ondorio guztiak ikusita, mundu osoko administrazio publikoak azukreen kontsumoa murrizteko ekintzak garatzen hasi dira. Estrategia ugari proposatu izan dira: azukreen efektu kaltegarriak jakinaraztea (hezkuntza), azukredun produktuetan mezu disuasorioak jartzea (tabako paketeetan bezala), publizitatearen gaineko kontrola zorroztea, umeei elikadura hezkuntza ematea, prozesatutako eta ontziratutako jakien kontsumoaren murrizpena bultzatzea, edota ontziratutako produktuen osagaien etiketak argiagoak egitea [31]. Lurralde gehienek halako proiektuak jarri dituzte martxan. Baina herrialde batzuk neurri sakonagoak hartzen hasi dira: aldaketa legalak egin dituzte azukreen osasun-kalteak saihesten saiatzeko. Orokorrean, lege horiek zerga bereziak dira, azukre ugaridun produktuen prezioak igoarazteko asmoarekin ezartzen direnak, honela kontsumoa murriztuko delakoan. Gainera, bildutako diru hori osasun programetan inbertitu daiteke, jendearen elikadura hezkuntza handitu dadin. Hurrengo orrialdeko 1. Taulan bildu ahal izan ditugun mundu mailako azukredun produktuen aurkako zerga-lege guztien zerrenda dago. Ikusi daitekeenez, kasu gehienetan soilik edarietan zentratuta daude, eta haietako batzuek azukredunak ez diren produktuak ere zigortzen dituzte. 1. Taulan aipatutakoaz gain, esan beharra dago Frantziako legeak espresuki debekatzen duela lehen eta bigarren mailako hezkuntza eskoletan edari hiperkalorikoak saltzea, eta kafeinadun edariek osasun-oharrak izan ditzaten derrigortzen du. Finlandian 2011 eta 2016 artean lege desberdin bat izan zen, eta hartan mota guztietako gozoki eta izozkiak ere zergaren baitan sartzen ziren. Lobby industrialen presiopean edo, legea leuntzea erabaki zuten. Danimarkan 2011-an antzeko lege bat ezarri zen, kasu honetan gantz saturatu ugaridun produktuekiko zerga bat (gurina, esnea, gazta, pizza, haragia, olioa eta prozesatutako elikagaiak), baina urtebete beranduago bertan behera utzi zuten. Bertsio ofizialaren arabera, kausa legeak porrot egin zuela izan zen, daniarrek Alemaniarekiko muga gurutzatzen omen zutelako haien produktu gantzatsuak erosteko. Horrez gain, onespen politiko eskasa omen zeukan, lanpostu suntsiketa ekarri omen zuen, eta helburu nagusitzat diru bilketa zuela salatu zen. Baina legea kendu eta denbora gutxira argitaratutako ikerketa zientifiko baten analisiaren arabera, zerga indarrean egon zen urtean zehar daniarren elikagai kontsumoa aldatu zen, produktu gantzatsu horien kontsumoak behera egin zuelarik. Gainera, onartzen dute legeak sostengu politiko ahula zuela, baina azpimarratzen da kontuan hartzekoa dela lobby industrialak egindako presioa legea bertan behera uzteko [101]. 1. Taula. Herrialde eta hiri desberdinetako azukreekiko zerga legeen konparaketa. Europar herrialdeetako zerga guztiak eurotara itzuli dira. AEB-etako onza likido (liquid ounce) 1 ≈ 29'57 ml. Herrialdea/hiria Ezarpen urtea Produktua Kopurua Erantzulea Albany (AEB) [93] 2016 Freskagarriak, edari energetikoak, gozotutako te edariak, edariak gozotzeko erabiltzen diren produktuak. 0'01 $ edari onza bakoitzeko Hiriaren jurisdikziopean dagoen produktuaren lehenengo distribuidorea Berkeley (AEB) [94] 2015 Freskagarriak, edari energetikoak, gozotutako te edariak, edariak gozotzeko erabiltzen diren produktuak. 0'01 $ edari onza bakoitzeko Hiriaren jurisdikziopean dagoen produktuaren lehenengo distribuidorea Oakland (AEB) [95] 2017 Freskagarri, kirol edari, edari energetiko, gozotutako teak, edariak gozotzeko erabiltzen diren produktuak. 0'01 $ edari onza bakoitzeko Hiriko jurisdikziopean dauden distribuidoreen arteko lehena, urteko <100.000$ irabazten dituzten enpresetako distribuidoreak salbu. Philadelphia (AEB) [96] 2017 Gozotzaileak dituzten edari ez-alkoholikoak. Edariei gehitzen zaizkien sirope gozoak. 0'015 $ edari onza bakoitzeko (siropeen kasuan amaierako produktua den edarian neurtu behar da bolumena) Hiriaren jurisdikziopean dauden distribuidoreak eta edarien saltzaile finalak. Frantzia [98] 2012 Freskagarriak (light deitutakoak barne) eta gehitutako kafeinadun edariak. ≈0'075 € edari litro bakoitzeko (urteroko KPIaren (IPC) arabera moldatu beharrekoa) Ekoizlea, inportatzailea, saltzailea. Hungaria [99] 2011 0'1 litroko ≥8 g. azukre duten edariak. Xarabe gozotzaileak, 0'1 litroko ≥15 mg. metilxantinadun edariak. Taurinadun edariak. Gatz ugaridun produktuak Edari energetikoak: 0'81 €/L Kakao hautsak: 0'42 €/Kg Snack gaziak: 0'81 €/Kg Fruta-zukuak: 1'62 €/L Hungariako jurisdikziopean egiten den lehenengo salmentaren saltzaileak (urtero >50 L saltzen baditu bakarrik) Herrialdea/hiria Ezarpen urtea Produktua Kopurua Erantzulea Finlandia [97] 2017 Fruta zukuak, edari alkoholikoak, gehitutako azukredun ur edariak, azukre gabeko ura. 0'11-0'22 € artean edari litro bakoitzeko Polinesia frantziarra [11] 2002 Gozotutako edariak, izozkiak, gozokiak %5-a inportazioan eta 0'05 € litroko bertan egindako produktuei Aipatu berri ditugun neurriak izaten ari diren emaitzei dagokienez, hasierako ikerketen arabera Mexikon 2014-an ezarritako zergak (beste motako elikagai hiperkaloriko eta kaltegarriei ere eragiten dienak) freskagarri klasikoen eta karbonatatu gabeko edari gozotuen prezioen %11 inguruko igoera eragin du [102]. Esaten denez, 2014-an zigortutako edarien kontsumoa %6-an murriztu zen (urteroko per-capita kontsumoaren 4'2 L-ko murrizketan itzultzen dena), eta datuen arabera murrizketa handiena maila sozioekonomiko baxuko klaseetan eman zen. Aldiz zergaren eraginpean ez dauden edarien kontsumo orokorrak %4-ko hazkuntza eduki zuen [103]. Colchero et al.-ek aurkitu zutenez, tendentzia hori 2015-ean mantendu zen, %8'7-ko murrizketa batekin (zerga aurreko aldiarekiko). Aldiz ez zuten ur botilen kontsumoan aldaketarik nabarmendu zerga ezartzearen ostean [104]. Dirudienez, landa-guneetan, ziurrenik eskaintza-eskaeraren izaera desberdinagatik, zergak arazo gehiago eduki zituen amaierako prezioetan eragina izateko, eta igoera eskasagoa izan zen [105]. Hiriguneetako datuak bakarrik aztertzean, ikerketa batek ikusi zuen karbonatatutako edari gozotuen prezioa %11-n igo zela 2013-tik 2014-ra (0'04-0'05€ litroko) eta karbonatatu gabeko edari gozotuena %3-an (0'023-0'032€ litroko). Era berean, edari pakete txikietan prezioak proportzionalki pakete handienetan baino gehiago hazi zirela behatu zuten. Azkenik, datuen arabera herrialdeko hegoaldean prezioen igoera eskasagoa izan zen, baina ez zituzten kausak aztertu [106]. Lopez-Gurrero et al. lanak zergaren ezarpenaren aurreko eta ondorengo langabezia datuak aztertu zituen Mexikoko SSB ekoizpen industrian eta salmenta establezimenduetan. Emaitzek diotenez, zergak ez du eragin ez batean eta ez bestean lanpostu suntsiketarik. Herrialde osoko langabezia tasari dagokionez, 2014-tik murriztu besterik ez da egin [107]. Frantzian ezarritako neurriak eraginkorra izan zen SSB-en kontsumoa murrizteko, %6'7-ko uzkurdura eduki zuten lehen bi urteetan [108]. Food Research Collaboration elkarteak herrialde desberdinetako gobernuek zergari esker bildu duten dirua argitaratu zuen [109,110]. Hona hemen datuak: OME-ak berak adierazi du %20-eko zergak eraginkorrak direla SSB-en kontsumoa murrizteko, are gehiago, halako neurriak hartzea gomendatzen die gobernuei "Fiscal policies for diet and prevention of nuncommunicalbe diseases" informean [32]. Ildo beretik, Darmon et al.-ek frogatu dute posible dela erdi eta behe klaseko familien elikadura kalitatea hobetzea produktuen prezioak manipulatuz [116]. Errebisio batek oso diskurtso irmoa egiten du eta obesitatea zergen bitartez murriztu ote daitekeen inguruko debatea itxi behar dela dio, eta zerga horiek aplikatzeko modu egokienagatikoagatik ordezkatzea eskatzen du [117]. 2013-rarte egindako ikerketa askok produktu hauen prezio igoerak kontsumoaren uzkurketa dakarrela dioten arren, oso gutxik frogatu dute uzkurketa hau obesitate tasak aldatzeko gai dela [118]. Ziurrenik, zergak orain artekoak baino gogorragoak izan behar dira gorputz masa indizean aldaketak lortzeko [119]. "Osasun-zergen" 102 artikuluren errebisio batek azpimarratzen duenez orokorrean produktuak garestitzeko zergak ez dira positiboki baloratzen populazioaren partez, eta hau industriaren oposaketari gehituta porrotera eraman dezakeen konbinaketa arriskutsu bat izan daiteke. Beste lan askoren modura, bildutako dirua osasun promozio ekintzetan edota produktu osasuntsuen finantzaketan inbertitzeko beharra aipatzen da. Aurreko lanek bezala, zergak eraginkorrak izateko ≥%20-ak izan behar direla baieztatzen dute, honek errekaudazioa esanguratsuki murriztu badezake ere [120]. Zergez gain, elikagai ontzietan kalorien kopurua jartzea eta zenbait elikagairi "ez hain osasuntsua" etiketa jartzea kontsumo patroiak aldatzeko eraginkorrak izan litezkeela frogatu zuten beste lan batean [121]. Aipatzekoa da ere alkohola eta tabakoarekin halako neurriek izandako esperientziaren arabera denbora pasa ahala gora egiten duela zergaren eraginkortasunak, efektu sakonagoa dutelarik epe luzean epe laburrean baino [122,123,124]. Hau ikusteke dago azukrearekin. Bestalde, ez da zaila zergen eraginkortasuna ezeztatzen duten artikuluak aurkitzea egunkarietan. Industriak sutsuki defendatzen du tesi hau, eta kezka adierazten du zerga hauen izaera erregresiboagatik (pobreei gehiago kaltetuko die diru gutxiago daukatelako). Beste iturri batzuek honen interpretazio desberdin bat egiten dute, eta diotena da azpiko klase sozialak izango direla onura gehien nabarituko dutenak hain justu arrazoi horrengatik. Komenigarria da datuak biltzen jarraitzea ezarritako lege gehienak oso berriak direlako, eta urte asko indarrean daramaten legeen emaitzei buruz bibliografia gutxi dagoelako. Epe laburreko emaitzak itxaropentsuak dira, baina epe luzeko efektua ezezaguna da. 4.3.2. Espainia mailan Espainiar estatuari dagokionez, gobernu zentralaren ogasun-ministeriotik behin baino gehiagotan aipatu dute azukre-zerga bat ezartzea baloratzen ari direla, baina oraingoz ez dago proposamen finkorik eta are gutxiago legea ezartzeko datarik. Aitzitik, Katalunia-ko autonomia erkidegoan 2017-ko maiatzaren 1-etik indarrean dago halako lege bat. Estatu mailan lehena izan da [11], eta aipatzekoa da berezitasun bat daukala egun indarrean dauden beste legeekiko: zergaren balioaren %100-a produktuaren azken prezioan eranstera derrigortzen du [125]. Freskagarri, fruta-zuku, barazki-edari, kirol-edari, te eta kafe edari, edari energetiko, esneki gozotu eta zaporedun ur edariei eragiten die, eta produktuaren azken saltzaileari dagokio ordaintzea. Zergaren balioari dagokionez, produktuaren azukre kontzentrazioaren araberakoa da: 100 ml-ko 5-8 azukre gr. dutenentzat 0'08 €/L; 100 ml-ko >8 gr. dutenentzat 0'12 €/L [126]. OME-k halako neurriak eraginkorrak izan daitezen, produktuaren azken prezioan %20-ko igoera bat eragin behar duela dio [32]. Aitzitik, sakon aztertu ahal izan ditugun legeek ezartzen dutena da zerga finko bat produktuaren bolumen zehatz batekiko (esaterako Katalunian 0'08 edo 0'12 € produktu litro bakoitzeko), haren salmenta prezioa kontuan izan gabe. Zergak azken prezioan eragiten duen aldaketa proportzionala ikusteko, esperimentu txiki bat planteatuko dugu: erantsitako azukreak dituzten zenbait marka ezagunetako edarien prezioa bilatuko ditugu "Eroski online" web-orrian [127], eta haien azukre edukia "sinazúcar.org"-en [12]; ondoren, Kataluniako legea aplikatuko diegu. Hurrengo orrialdeko 2. Taulan adibide batzuk agertzen dira. *oharra: sinazucar.org elkarteak prozesatutako produktuak analizatzen ditu haien azukre osagaia jakiteko. Ekoizleak errezetaren informaziorik ematen ez badu, azukre intrintsekoak eta erantsiak ezin dira ezberdindu eta elkarrekin kontatzen dira. Ekoizleak informazioa ematen badu, bi azukre motak desberdintzen dituzte eta emaitzetan jakinarazten dute. Aztertutako 15 produktuetan ez zegoen bereizpenik. Ikusitakoaren arabera, esan daiteke Kataluniako zerga ez dela OME-ren gomendioak betetzera iristen. Gainera, eta logikoa denez, edari litro bakoitzeko prezio baxuena duten produktuak dira aldaketa proportzional handiena jasaten dutenak, eta horiek ontzi handienetan datozen produktuak dira. Beraz, eta orokorrean esanda, bolumen handieneko ontzien prezioak bolumen txikoagokoenak baino gehiago igotzen dira (proportzionalki). 2018-ko apirilean Kataluniako legea ematen ari den emaitzak aztertzen dituen lehenengo azterketa argitaratu da. Adierazten dutenez, zergaren %100-a preziora igarotzeko betebehar zehatza ez duten herrialdeetan ohikoa da enpresak zergaren atal baten ordainketaz arduratzea, irabazi-tartea murrizten dutelarik prezioen egoera handiegia saihesteko. Dirudienez, Katalunian betebehar hori ondo errespetatzen ari da [125]. Datuak Kataluniako merkatuaren %10-eko kuota daukan supermerkatu kate inportante bateko dendetan bildu dituzte, eta prezio aldaketari dagokienez, haien emaitzak gure esperimentukoekiko antzekoak dira: zerga ezarri eta hilabete beranduago, <500 ml-ko edarietan prezioak %5-10 egin zuten gora; aldiz, >500 mlko edarien prezioak %20-an igo ziren. Honen itzulpena kontsumo datuetan da SSB produktuen kontsumoa 4'7 L-tan jaitsi dela produktuko, dendako eta asteko, %15'42- ko murrizpena delarik. Gehiago sakonduz, ikusi dute ontzi handien kontsumoa %39 uzkurtu dela, baina, aldiz, ontzi txikienean ez dela aldaketa esanguratsurik egon. Bukatzeko, zerga ezarri ostean light edo zero edarien kontsumoa hazi egin da: 3'5 L gehiago saldu ziren produktu, denda eta aste bakoitzeko [125]. 4.3.3. Euskadi mailan Euskadin ez da ezarri oraingoz halako neurririk. Aldiz, Osakidetzak "Euskadiko elikadura osasungarrirako ekimenak" programa berria kaleratu du 2017-an. Elikadurari lotutako sektore askotako profesionalek parte hartu dute erredakzioan (snack eta freskagarriak ekoizten dituzten enpresetako ordezkariak barne) eta izenak dioen moduan elikadura-ohitura osasungarri eta onuragarriak bultzatzeko eta sustraitzeko helburu eta jarduerak proposatzen dira. Elikadura osasuntsu baterako 3 oinarri aipatzen ditu: alde batetik mota guztietako elikagaiak eskuragarri izatea, bestetik haien arteko kontsumo-konbinaketa orekatua izan dadila eta azkenik prestatzeko modua eta kontsumo patroia egokiak izan daitezela. Adierazten duenez, elikadura osasuntsu batek gatz, gantz eta azukre erantsi gutxi eduki behar ditu. Lanaren arabera, euskaldunon eguneroko batezbesteko gatz kontsumoa 9'6 gr.-koa da, gomendioa 5 gr.-tik ez igotzea den bitartean; azukre erantsiena, berriz, eguneko 100 gr.-koa, gomendioa 50 gr.-ko topea delarik. Elikadura ohitura txar hauek Euskadiko gaixotasun kronikoen %95-arekin zerikusia izan lezakete. Emandako datu hauengatik eta beste batzuengatik plan berri hau plazaratu dute, azken helburutzat - besteak beste- HTA, hiperkolesterolemia, obesitate, DMII edo gaixotasun kardiobaskularren intzidentziaren hazkuntza joera etetea daukana. Bertara iristeko asmoz, bitarteko helburuak planteatzen dira, hurrengo 1.000 egunetan lortu behar liratekeenak:  Fruta eta barazkiak egunero jaten dituzten haurren eta gazteen indizea %20 handitzea. Alegia, gazteen %60k fruta eta %22k barazkiak egunero kontsumitzea.  Gatz kontsumoa %20 jaistea, eguneko 9,6 gramotik 7,5 gramora.  Azukre libreen kontsumoa %20 jaistea, eguneko 100 gramotik 80 gramora. Gure elikadura arazoen jatorri diren okerrak identifikatzen ahalegindu dira eta haietako bakoitzaren aurka borrokatzeko estrategiak proposatzen dituzte. Hala ikastetxeetako jangelak, vending makinak, ostalaritza establezimenduak, osasun profesionalen jarduera eta elikagaien osasun etiketazioak aldatzeko ekimenak daude (esaterako jatetxeek elikagai osasuntsuak eskainiz negozio modelo erakargarria sortzeko aukera iradokitzen dute). Gazteen ohiturengan ekiteko beharra azpimarratzen da, elikadura osasuntsua haien artean tendentzia bilakatzea lortu behar delako, eta elikadura txarrarekiko gaitzespena sortu presio sozialaren bitartez. Baina guztiaren artean garrantzizkoena da elikadura hezkuntza populazio guztiari helaraztea eta ahalduntzea bultzatzea [128]. Hurrengo hilabete/urteetan Euskadin zerga bat ezartzea probablea den jakiteko asmoz, Miren Dorronsororekin azukreei buruzko elkarrizketa orokor bat izan dugu, eta Euskal Parlamentuan ordezkaridun alderdi politiko guztiei azukreen inguruko 11 galderako inkesta bat bidali diegu. Hona hemen jasotako emaitzak: 4.3.3.1. Administrazioaren ikuspuntua Dorronsorok aitortzen du azukrea garrantzizko elikagaia dela. Baina bere balio kalorikoa, iraganean abantaila handia izan bazen, gaur egun arazo bilakatu dela dio. Aipatzen duenez, arazoaren jatorria industriak gizakiontzat duen gustagarritasuna (baita azukreak ematen dituen beste abantaila batzuk, hala nola elikagaiak hobeto kontserbatzeko aukera) baliatu nahi izan zuela da, produktu ugariri azukrea eransten hasi zirelarik, azukredun produktuen dibertsifikazio handia garatuz. Azukre intrintseko eta erantsitakoen arteko berdintasun edo desberdintasunei buruz galdetzen zaionean, Dorronsorok argi dauka arazo nagusia erantsitakoak direla eta hortaz, haiek izan behar direla osasun politiken itu nagusia. Bere iritziz, bi motak parekatzea industriaren estrategia bat izan daiteke, haien produktuei egotzitako osasun kalteak zalantzan jartzeko helburuarekin. Aurrekoaz gain, Dorronsorok azukreak arrisku kardiobaskularrean izan dezakeen eragina duela 40 urte susmatzen zela baieztatzen du, baina industriak jarritako oztopoen ondorioz ez omen da azken urteak arte publikatu. Esaten duenez, ekintza hauek ez dira berriak, taboako-industriak ere garatu zituelako iraganean. Are gehiago, iragartzen du aldaketa politiko sakonak egon ezean, etorkizunean gertaera hauek errepikatuko direla. Bere esanetan OME-k eskatzen duen %20-ko zergak ezartzea ia ezinezkoa da industriaren lobby-ak indar handia duelako delako, eta horregatik herrialde gehienetan %5-10 inguruko tasak ezartzen ari dira. Bere esanetan, elikagai industria beharrezkoa da aldaketak ezartzeko baina ezin da kolaboraziorik espero haien partetik, interesak oso bestelakoak direlako. Dioenez, ariketa fisikoa sustatzeaz gain, Euskadin ezer gutxi egin izan da haziz doazen obesitate eta DMII-aren prebalentziak kontrolatzeko. Eta Osakidetzak sortutako azken planari buruz hitz egiterakoan, onartzen du ez zaiola asko gustatzen, baita interbentzio zuzenik ez dela proposatzen ere, izan dezakeen efektua mugatua egon daitekeelarik (adierazten du kontuan hartuta lana egin zuen komitearen baitan enpresen ordezkariak zeudela ezin zitekeela beste askorik espero, inolaz ere ez luketelako onartuko haien aurkako legislazioa garatzerik). Galdetu zaionean zergatik ez diren neurri zuzen eta bortitzagoak hartzen (produktuen osagaien etiketazioa zorroztu eta haien fidagarritasunaren kontrolak egin, produktuen azukre kopurua legalki mugatu...) halako neurriak hartzearen alde kokatzen da baina literalki adierazi du "joko demokratikoak ez du holakorik onartzen". Adierazi digunez, legislazio horiek sortzeko konpetentzia gobernu zentralak dauka, eta ez du horiek kongresuan onartuak izateko modurik ikusten. Aitzitik, inork halakorik proposatuz gero, populazioaren askatasunak mugatu nahi izatea leporatuko lioketela esaten du. Aipatutako guztia kontuan hartuz, Dorronsororen ikuspuntutik elikagai ohiturak aldatzeko modurik egokiena hezkuntza da. Planteatzen duena da nolabaiteko norgehiagoka dialektiko edo informatibo bat ezarri behar dela industriaren publizitatearen aurka, eta pixkanaka administrazioetatik bidalitako mezuak populazioak barnera ditzan itxaron. Onartzen du bide honek oso denbora luzea eskatzen duela, baina hala ere aldaketak egiteko modu errealistena kontsideratzen du. Azkenik, Katalunian ezarritako legeaz hitz egiterakoan, OME-ren gomendioak betetzen ez dituela gogorarazi du. Eusko Jaurlaritzak aipatutako moduko tasa bat ezartzea baloratu ote duen galdetu zaionean baiezko erantzuna eman du. Baina %20 tasa jartzeko aukera eskasak ikusten zituztenez, eta gomendioarena baino tasa txikiago batek merezi ez duela kontsideratu zutelako, ezezkoa eman zuten. Gainera, legea parlamentuan aurrera ateratzeko esperantza gutxi adierazi du. Edonola ere, neurria baloratzen jarraitzen dutela dio. 4.3.3.2. Legegilearen ikuspuntua Jarraian alderdiek inkestako galderei emandako erantzunak daude. Galdetegiaren hurrenkera mantenduz datoz erantzunak. 4.3.3.2.1. PNV Begoña Otalora Ariño parlamentariak bidali dizkigu galderak erantzunda (gazteleratik euskaratuta daude): 1- Bai. Zientifikoki frogatu denaren arabera azukrearen kontsumo handia obesitatearekin eta ondorioz diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrekin erlazionatuta dago. Litekeena da minbizi motaren batekin ere lotuta egotea. 2- Jakina baietz. Osasun-adituek sinesgarritasuna ematen diote, eta ondorioz, gure alderdiak ere. 3- Bai. Eusko Jaurlaritzak abian jarritako "Euskadiko elikadura osasungarrirako ekimenak" proiektuan aipatzen da egunero erantsitako azukre 100 gr. kontsumitzen ditugula OME-k 50 gr.-ko topea gomendatzen duen bitartean. Horrexegatik proiektuaren helburuetako bat azukre kontsumoa %20 batean murriztea da. Ondorioz, zalantza izpirik gabe esan daiteke egungo azukre kontsumoa osasun arazo garrantzitsua dela. 4- Badirudi azukreak menpekotasun mekanismoak eragin ditzakeela burmuinean, eta honengatik zenbait pertsonek "adikzio-ongizate" harreman bat garatzea azukrearekiko. Baina galderan planteatutakoa urrunegi doala iruditzen zaigu... Azukrea eranstearen helburuak izaten dira zapore gustagarriagoa lortzea, testura hobea izatea..., baina ez dugu uste galderak proposatzen duen helburua izan dezakeenik. 5- Egia da azkenaldian jorratzen hasi den gaia dela, eta jakina kezkatzen gaituela. Populazioaren ordezkari moduan, hari erasan diezaiokeen orok kezkatzen gaitu. 6- Ziurrenik lehenago edo beranduago ezarri beharko den neurria da, baina pentsatzen dugu haren azukre kontsumoa murrizteko eraginkortasuna frogatzen duen ebidentzian oinarritu beharko dela beti ere. 7- Pentsatzen dugu eraginkorrak izan daitezkeela ebidentzia zientifikoan oinarritzen diren heinean. 8- Jakina kezkatzen gaituztela halako neurriek industrian eta langileengan izan ditzaketen ondorioek. Egokiena litzateke industriak elikagaiei azukrerik ez eransteko helburuarekin bestelako irtenbideak bilatzea; gainera haiek izango dira interesatuenak hori egiten. Izatez, berriki parlamentuko delegazio batean mota honetako edarien fabrika bat ezagutzeko aukera eduki genuen, eta egiaztatu ahal izan genuen lanean ari direla zentzu horretan, bultzatzen ari diren geroz eta azukre gutxiagodun produktu gehiago garatzen ari baitira. Ondorioz, uste dugu alternatibak bilatzerakoan egokiena industriaren konpromisoa bilatzea dela. 9- Desiragarriena praktika egokien konpromiso bat litzateke haien partetik. 10- Osakidetzan aspalditik jorratutako gaia da, obesitate eta diabetesaren kontrola sistematikoki egiten delarik lehen mailako arretan. Gainera, profesionalei etengabeko formakuntza eskaintzen zaie arlo horretan. Horrez gain, aurretik aipatutako "Euskadiko elikadura osasungarrirako ekimenak" plan berritzailea abian jarri da. Haren helburu nagusia da populazioaren alderdi guztietatik eta haien guztien partaidetzarekin elikadura ohitura osasuntsuagoak bultzatzea zenbait gaixotasunen prebalentzia murrizteko. 11- Jakin dugunagatik gobernuak aukera baloratu du. Eraginkorra izan dadin zergak gutxieneko balio bat eduki behar du eta ez da erabaki erreza. Edonola ere, analizatzen ari den gaia da. EAJ-k adierazi digunez, haiek ez dute zerga jartzearen aldeko edo kontrako iritzi finkorik, ez dutelako neurria haien batzarretan analizatu. 4.3.3.2.2. EH Bildu Eva Blanco de Angulo parlamentariak erantzun zion gure inkestari. Euskaraz erantzun zigunez, ez dugu inolako aldaketarik egin. Hona hemen adierazitakoa: 1- Bai. Obesitatea, txantxarra, dieta eskasiak, 2 motako diabetesa edo arrisku kardiobaskularra. 2- Bai. Frogan oinarritutako lanak aztertzen dituzten testuek (UptoDate adibidez) eta hainbat sozietate zientifikok (European Society for Paediatric Gastroenterology, Hepatology and Nutrition Committee on Nutrition) edo Munduko Osasun Erakundeak hori horrela dela diote. 7- Kontsumo arau eta osasun-heziketa neurriekin batera ezarriko balira eraginkorrak izan litezke. 8- Ez. 9- Elkarlan publiko-pribatua desleiala da beti osasunari dagokionean, eta normalean sektore publikoak indarra galtzen du. Hala ere, uste dut posible dela neurri batzuk negoziatzea. 10- Osakidetzak sortutako haur obesitatearen aurkako plana. Osasun sailaren "Euskadiko elikadura osasungarrirako ekimenak" plana. Diabetesaren kontrol plana lehen mailako arretan. Hala ere, osasun zerbitzuek, eta zehazki Osakidetzak, osasunaren promozio estrategiekiko lehentasun osoa ez daukaten bitartean oso zaila izango da administrazioak hartutako neurriek (bai izaera indibidualekoek bai taldekoek) arrakasta eta eragin soziala izan dezaten. 11- Nik dakidala ez. Elikadura politikan konpetentzia Europar Batasuneko legislazioak daukala uste dut, eragin ekonomiko handiak dauzkalako hain zuzen. Hala ere, bai EAE-k bai Espainiako estatuak badaukate erabakiak hartzeko aukerarik politika hauei dagokienez. Eusko Jaurlaritzaren osasun komisiotik Espainiako gobernuari eta Europar Batasunari proposatu izan diegu berriki palma olioaren kontsumoaren gaineko neurrien aldaketak. 4.3.3.2.5. PP Laura Garrido Knörr-ek erantzun die gure galderei. Euskaratutako erantzunak dira kasu honetan ere: 1- Bai. Pisu igoera, obesitatea, hortz arazoak, arrisku koronario eta hepatikoaren areagotzea, diabetesa, giltzurrun gutxiegitasuna, nekea, buruko minak. 2- Printzipioz bai. 3- Bada arazo bat, baina ez genuke jakingo haren sakontasun eta larritasuna zehazten. 4- Izan liteke. Ez dut baieztapen hori berresten duen teoriarik ezagutzen. 5- Ez daukagu iritzia emateko oinarririk. 6- Azukrearen kontsumoa murriztera bideratutako neurriak onuragarriak dira, bereziki haren gehiegizko kontsumoaren kaltegarritasunaz kontzientziatzen dutenak. 7- Zer nolako inpaktua daukaten ikusi behar da. 8- Argi dago ezarritako edozein neurriren inpaktua aztertu beharko litzatekeela. Afektatutako sektore desberdinen arteko oreka bilatu behar da. 9- Agente guztiek parte hartu behar dute adostutako neurriak bultzatzeko. 10- Estrategia eta plan espezifikoak garatzen ari dira. PP-k proposamen ugari aurkeztu ditu esparru honetan egungo legealdian. 11- Eusko Jaurlaritzari dagokion galdera da hori. 4.4. GAINONTZEKO AKTORE SOZIALEN IKUSPUNTUAK 4.4.1. Zientziaren ikuspegia Iritzi zientifiko bat nahi genuen, eta esperientzia handidun aditu batekin hitz egin ahal izan dugu. Esteve Fernández medikuntza ikasi zuen ikerlaria da. Gaur egun gehien bat tabakoarekin lotuta dago bere lana (Katalunia-ko onkologia institutuko tabako kontrol unitatearen zuzendaria da) baina osasun publikoan dago espezializatua (master eta doktoretza) eta Bartzelonako Unibertsitateko medikuntza fakultatean epidemiologia eta osasun publikoko irakaslea izateaz gain, Espainiako Epidemiologia Elkarteko presidentea izan zen 2015-16 aldian, besteak beste. Bidali dizkigun erantzunak euskaratu egin ditugu. Estevek dioenez, irakurri ditu azukrearen efektu negatiboak jakinarazi dituzten artikuluetako batzuk eta sinesgarritasuna ematen die. Beraz, ezagutzen ditu zeintzuk diren efektu kaltegarriak: gain-pisu/obesitatea, DM II, sindrome metabolikoa eta zenbait minbizi, berak aipatutakoak. Bere aburuz gure gizarteetan egiten den azukre kontsumoa arazo larria da osasun publikorako. Honen ildoan, badio gizakiak efektu ebolutiboagatik nahiago dituela eduki kaloriko altuko elikagaiak, eta honi lotuta dirudienez badagoela menpekotasun osagai bat ere azukrearen kasuan. Ebidentziaren manipulazioaren inguruan, gertatu izan dela demostratutzat jotzen du eta kezka sakona adierazten du; ez ebidentzia manipulatu izanagatik soilik, baizik eta halako jarduerak garatzeko prest dauden ikerlariak egoteagatik ere. Zerga-neurriak estrategia egokitzat jotzen ditu, baina haien kabuz nahikoa lortuko ez dutela pentsatzen du. Aitzitik, hezkuntza eta ohar-neurriekin batera ezarri behar dira (Chile-n egin den bezala non elikagaien ontzietan mezu disuasorioak ezarri diren). Halako neurriekin azukre kontsumoa esanguratsuki murrizteko dela pentsatzen du, honek osasun pulbikoaren hobekuntza nabarmena ekarriko duelarik. Elikagaiei buruzko neurri legalak hartzerakoan industriak zeresanik eduki behar duen inguruan esaten digu autoerregulazio batek ez lukeela balioko aldaketa sakonik lortzeko, horregatik erabakiak ordezkari publikoek hartu behar dituztela. 4.4.2. Industriaren ikuspuntua 4.4.2.1. Coca-Cola Gure kontaktua Rafael Urrialde de Andrés, Coca-Cola Iberian Division-eko osasun eta nutrizio zuzendaria, izan da. Elkarrizketa telefoniko bat izan dugu berarekin (urtarrilaren 22-an). Gazteleraz hitz egin dugu, adierazpenak itzulita daudelarik: Zientziak azukreari egotzi dizkion efektu kaltegarriak ezagutzen dituen galderaren aurrean, hasieratik argitu du zientziak ez diola azukreari inolako efektu negatiborik egotzi baizik eta azukrearen gehiegizko kontsumoaren efektuak susmopean jarri dituela, ondoren OME-ren gomendioetan aipatzen den eguneroko %5 edo %10-ari erreferentzia eginez. Era berean, dioenez ez da zuzena azukrearen efektuez hitz egitea sakarosa (azukrearen sinonimotzat hartuta) xurgatu ahal izateko glukosa eta fruktosan zatitu behar delako lehenago, hauek direlarik organismoan eraginak dituzten molekulak. Ondorioz, izatekotan glukosa edota fruktosaren efektuez hitz egin beharko litzateke (ideia hau behin baino gehiagotan azpimarratzen du elkarrizketan zehar). Efektu horietako batzuk aipatzeko eskatzen zaionean, obesitatea eta diabetesa izendatzen ditu, puntualizatuz haiek monosakarido eta disakarido libre (eztia bezelako elikagaietan ager daitezkeenak) edo erantsiei egotzi izan zaizkiela. Eta ez du zalantzan jartzen aipatutako ebidentzia zientifikoa; bere esanetan "ebidentzia zientifikoa ebidentzia zientifikoa da onerako eta txarrerako". Baieztatzen du mendebaldeko zenbait herrialdeetan azukre kontsumoa osasun arazo larri bat dela OME-k gomendatutakoaren gainetik dagoelako. Espainiari dagokionez, aipatzen duenez inkesta batzuen arabera azukre kontsumoa parametro gomendagarrien mugan dago, baina datuen eskasia salatzen du. Jarraian Coca-Cola enpresaren produktuak jorratzen hasi gara. Esaten digunez, produktuen segurtasuna enpresaren lehentasunen artean dago, eta gogorarazten digu azukre gutxidun produktu berri ugari sortu dituztela azken urteetan. Jakin nahi izan dugu zer pentsatzen duen 330 ml-ko Coca-Cola lata batean 35 azukre gramo egoteari buruz, gomendioa egunero gehienez 50 gramo hartzea dela kontuan hartuta. Aurrenik azpimarratu digu enpresak produktu zehatz bakoitzean azukre murrizdun alternatiba bat eskaintzen duela. Bere esanetan, soilik produktu bakar batek dauka azukre kopuru hori (Coca-Cola klasikoak), enpresak azukre gutxiagodun produktuak (Aquiarius, tonika...) eta azukrerik gabeko produktuak (ur mineral naturala, esaterako) ere eskaintzen dituelako. Are gehiago, neurriak hartzen ari omen dira "Coca-Cola Zero" produktuari garrantzi gehiago emateko (esaterako laten kolorea bateratu berri dute, orain denak gorriak direlarik. Halako neurriekin lortu omen dute saltzen diren 100 lata bakoitzeko 45 "Zero"-koak izatea). Hau esanda, bere iritziz aipatutako azukre kopurua zentzuzkoa da kontuan hartu behar delako lata bakarra hartuta gomendioen azpitik egongo ginatekeela oraindik, eta bere aburuz posible da dieta osasuntsu bat egitea egunero konpainiako produktuak hartuz. Ondoren, salatu du beste marketako produktu batzuek azukre kopuru handiagoak dauzkatela eta ez dela haietaz hainbeste hitz egiten. Badaki giza burmuinak jaiotzatik jaki gozoak lehenesten dituela, eta dioenez horregatik enpresak ez du produkturik egiten 12 urte azpiko umeentzat, ezta publizitaterik ere. Baina ez du uste ekoizleek azukre gehiago eransten dietenik haien elikagaiei "adiktiboagoak" izan daitezen. Herrialde dezente zerga-politikak ezartzen ari direla komentatu zaionean, lehendabizi gogorarazi digu beste herrialde askok halako neurriak hartzeko aukera baztertu dutela (Australia, esaterako). Hau esanda, halako neurrien aurka daudela dio, salatzen duenez ez delako egia azukre ugaridun produktuak zigortzen dituztela baizik eta soilik freskagarrietan zentratu direla, beste elikagai batzuek azukre gehiago izanda ere, eta berriro goraipatu du egiten ari diren esfortzua bere produktuetan azukre kontzentrazioak jaisteko. Azkenik, zentzuzkoagoa joko luke zerga zuzenean azukreari jartzea. Neurri hauek sektorean izan ditzaketen ondorio ekonomikoengatik kezka erakusten du. Dioenez, zergek dakarten testuinguru berrira egokitu ezean (azukre gutxiagoko produktuak sortuz), ondorio negatiboak jasango dituzte sektoreko enpresek. Arazo larriak ekiditeko, neurriak pixkanaka ezartzea eta alderdi guztien (administrazioa, enpresak, kontsumitzaileak) arteko akordioaren bitartez egitea eskatzen du. Azkenik, sektoreak ustez aurrera eramandako manipulazio zientifikoaren inguruan, berak inoiz halakorik ikusi ez duela adierazi digu. Gertatu izan badira haren gaitzespena adierazten du, baina errepikatzen du berak zientzian sinesten duela. 4.4.2.2. PepsiCo PepsiCo Pepsi, Lays, Doritos, Tropicana, 7 Up, Quaker eta Gatorade bezelako markak biltzen dituen konpainia multinazional Estatubatuarra da. Kontaktua posta elektronikoaren bidez burutu da. Inkesta bidali diegu pare bat aldiz baina ez diete erantzun galderei, ezta erabaki hori hartzearen arrazoik eman ere ez. Interes handiena enpresaren salmenta datuetan geneukan, zerga ezarri duten herrialdeetan salmentak nola aldatu diren aztertu ahal izateko. Alabaina, esan digutenez soilik enpresaren mundu mailako diru-sarrerak eman diezazkigukete, bestelako datuak konfidentzialak direlako. Hala, 2013-tik aurrera enpresak aitortutako urteroko diru-sarrera brutoak hurrengoak dira (parentesi artean irabazi netoak):  2013: 66.415 milioi $ (6.740 milioi $)  2014: 66.683 milioi $ (6.558 milioi $)  2015: 63.056 milioi $ (5.501 milioi $)  2016: 62.799 milioi $ (6.379 milioi $)  2017: 63.525 milioi $ (4.908 milioi $) Aipagarria da 2013-2016 epean ordaindu beharreko zergen aurreikuspena nahiko antzekoa dela (2.000 milioi $ inguru), eta 2017 urtean berriz %116-ko igoera bat aurreikusten dutela (4.694 milioi $-raino), benefizio netoen beherakada adierazgarria eraginez. Diru sarreren gainontzekoa salmenta eta administrazio kostuetan joaten zaie (2017. urtean 53.016 milioi $, diru-sarrera brutoaren %83'46-a) [129]. Beste link mordoxka bat bidali digute konpainiari buruzko bestelako informazioarekin: konpainiaren jarrera politika desberdinen inguruan, haien konpromezu sozialak (hurrengo 10 urteetan eredu iraunkorragoa lortzeko planean, 2025-erako konpainiaren edari guztien bi herenek 330 ml-ko ≤100 kaloria erantsitako azukre moduan eduki dezaten helburua aipatzen dute, esaterako), konpainiaren historiari buruzko informazioa, etabar. 4.4.3. Kontsumitzaile elkarteen ikuspegia 4.4.3.1. FACUA FACUA-ren iritziz gure ingurunean egiten den azukre kontsumoa garrantzizko osasun arazo bat da. Sinesgarritasuna ematen diote ikerketa zientifikoak azukreei buruz ondorioztatutakoari (lanek ez badute interes ekonomiko edo politikorik eta erabat independenteak diren heinean) eta kezka adierazten dute azukre industriak burututako ustezko manipulazio ekintzengatik. Azukredun produktuen tasazioaren inguruan uste dute haien kabuz ez direla gai izango aldaketa sakonak lortzeko, produktu haien eskaintza oso zabala izanik, kontsumitzaileak beti edukiko duelako bere ahalmen ekonomikora egokitzen den bat aukeratzea. Horregatik, beste motatako neurriekin batera joan beharko liratekeela diote. Onartzen dute enpresek paper bat joka lezaketela kontsumitzaileen osasuna zaintzerakoan, borondatea izanez gero, baina aldi berean diote industriak ezin dituela administrazioak hartzen dituen neurriak baldintzatu, kontsumitzaileen interesak babestu behar direlako. 5. EZTABAIDA Lanaren helburu nagusiak izan direnekin sartu aurretik azukre terminoaren inguruan dagoen zehaztasun gabezia aipatu nahi dugu. Kontsultatutako iturrietan oinarrituta, esan daiteke hizkuntza ez-teknikoan azukrea sakarosaren sinonimotzat ulertzen dela. Aldiz, zelai tekniko-zientifikoan, orokorrean hitza gluzido sinpleenak (monosakaridoak, disakaridoak) izendatzeko erabiltzen da, baina batzuetan gluzido hitzaren sinonimotzat hartzen da ere. Pentsatzen dugu zehaztasun falta hau azukre kontsumo patroian aldaketak bultzatzeko oztopo bat izango dela. Populazioak azukre gutxiago kontsumitu dezan, aurrenik azukreak zer diren jakin behar du. Bitartean salduta daude. 5.1. AZUKREEN EFEKTUAK GORPUTZARENGAN Zelai honetan gauza batzuk ondo funtsatuta dauden arren, esan beharra dago orokorrean, azukreek gorputzarengan duten efektuei buruzko ezagutza nahiko eskasa dela. Ikusi dugunez, azukre mota asko daude, eta ez da ezaguna haiek guztiek efektu berberak dituzten organismoan edota desberdinak diren. Bibliografia dezente aurkitu daiteke "fruktosaren teoria"-ri buruz, zeinak iradokitzen duen fruktosa dela obesitate eta HTA-ren erantzule nagusia azukreen artean. Baina oraingoz hipotesiak besterik ez dira. Horrez gain, esleipen bat egiten da erantsitako azukreen eta intrintsekoen artean, OME-ren arabera lehenengoak kaltegarriagoak direlarik. Aitzitik, lanean egindako bilaketa bibliografikoan ez dugu baieztapen hau babesten duen ebidentziarik aurkitu. Aztertutako lan batek iradokitzen du azukreek drogen antzeko efektuak dituztela burmuinean. Hipotesi hau baieztatuko balitz oso garrantzi handikoa liteke, azukreekiko nolabaiteko menpekotasuna garatzeko joera daukagula esan nahi lukeelako. Gainera, hainbeste elikagai industrialek erantsitako azukreak izateako azalpen on bat izan liteke. Zoritxarrez, kasu honetan ere oraingoz oso gainazaleko ezagutza da. Eduki kaloriko txikikoen azukreak ezagutza eskaseko beste adibide bat dira. Txantxarra eta pisu igoera eragiteko joera gutxiago dutela iradoki da, baina oso bibliografia gutxi dago eskuragarri. Era berean, zalantzak daude azukreek minbizi, HTA, hipertriglizeridemia, hiperurizemia eta esteatosia bezelako patologiekin izan dezaketen harremanaren inguruan. Bibliografia oso eskasa da kasu gehienetan. Aitzitik, ebidentzia zientifiko sendoa badago baieztatzeko gehiegizko azukre kontsumoak txantxarra, gainpisu-obesitatea eta DMII-a pairatzeko arriskua dakarrela. Ebidentzia hau nahikoa da baieztatzeko gaur egun gure gizarteak egiten duen azukre kontsumo eredua arazo latza dela osasun publikorako. Izan ere, gure ingurunean DMII eta obesitatea-ren prebalentziak altuak direla ikusi dugu, eta gainera joera hazten jarraitzekoa da. Hau, entitate hauen komorbilitateei gehitzen bazaie (ikusmen arazoak, gertakari kardiobaskularrak, giltzurrun arazoak eta arazo neurologikoak lehenengoaren kasuan; HTA, koronariopatiak, bihotz-gutxiegitasuna, iktusa, pankreatitisa, kolezistitisa, SAOS, artrosia eta minbizi ugari besteak beste, bigarrenaren kasuan) gizartearen osasun arazo nagusienetarikoen artean daudela ondorioztatzen da. Horregatik oso onuragarria izan liteke azukreen kontsumoan murrizpen esanguratsu bat lortzea. Gainera, aipatutako bi entitate hauetan osasun sistemaren diruaren zati garrantzitsu bat doa, beraz haien prebalentziaren murrizpen batek aurrezpen handia ekar lezake. Laburbilduz, azukreak gure dietako osagai inportante bat dira (elikagai askotan daudelako, eta batzuetan kopuru handian), baina haien gaineko ezagutza gutxi daukagu. Hala ere, daukagun ezagutza fidagarri eskasak iradokitzen duenaren arabera, azukre gehiege hartzea kaltegarria da osasunerako. 5.2. MANIPULAZIO ZIENTIFIKOA Zoritxarrez, aipatutako ezagutza hau oso berria da, eta oso motel hedatzen da populazioan. Baina ez da dena zoritxarragatik gertatzen. Ikusi dugunez, azukrearen eta gaixotasun koronario (edo arterialen) arteko lotura duela 50 urte baino gehiago susmatzen hasi zen, kolesterolarena bezala. Aitzitik, bi kasuek oso garapen desberdina izan dute. Kolesterola itu nagusia bilakatu zen eta azukrea, berriz, alde batera geratu zen. Azukre industriak desberdintasun honetan zerikusia izan duela frogatzen duen material bibliografikoa dago, artikulu ugarik esplizituki hitz egiten baitute sektoreak zientzian egindako manipulazioaz. Gertakari hauek sakonago ikertzen dituen lanean industriak azukreak babesteko bibliografia ustela finantziatu zuela adierazten da. Azaldu gabe geratzen dena da zergatik osasun gomendioak ematen dituzten administrazio publikoek sinesgarritasun gehiago eman zioten ikerketa ustel horiei besteei baino. Azukreek gertakari kardiobaskularretan daukaten garrantzia baieztatzen bada etorkizunean,. gertakari hauen eraginez heriotza eta ezintasun goiztiar askoren prebentzioa galarazi izan dela ondorioztatuko da. Aztertu dugun txantxarraren kasuan, azukre industriaren patronalak AEB-ko txantxarraren prebentziorako plan berria prestatzen ari zen taldearekin mimetizatzea lortu zuten, bi elkarteetako taldeak ia berdinak izatera heldu zirelarik. Hilabete gutxira bakoitzak dokumentu bana kaleratu zuten, eta testuak berdinak ziren %78-an. Aztertutako artikuluak ez du argitzen nola lortu zuen patronalak elkarte estatalarekin harremanak horren beste "estutzea"; gure iritziz, akordio ekonomikoek dirudite kausa probableena. Lanean bildutako testimonio batzuetan oinarrituz, ematen du ekintza ustel hauek nahiko ezagunak eta ohikoak direla; haien aurrean hartutako naurri gabezia ikusiz, aitzitik, ez dirudi administrazioek garrantzi handirik eman dietenik. Lan honetan ekintza hauek gertatu izanaren larritasuna salatu nahi dugu, gure gizartean ebidentzia zientifikoa ezagutza iturri puruena kontsideratzen baita. Horrexegatik, gure medikuntza sisteman ekintza terapeutiko oro "ebidentzia zientifikoan" oinarritzen da. Medikuek, jakin gabe edo jakinaren gainean egonda, pseudoebidentzia hauek aplikatzen dituztenean gaixotasunen prebentzioan edota tratamentuan, pazienteei mesede egin beharrean multinazionalei egiten diete mesede. Manipulazio hauen ondorioz, hamarkada luzez azukreak osasun arriskurik gabeko elikagaiak kontsideratzen jarraitu dira. Uste dugu honek zerikusi estua daukala gaur egun azukreen inguruan daukagun ezagutza eskasarekin. 5.3. ZERGA POLITIKAK 5.3.1. Mundu mailan Ikusi dugunez, gero eta herrialde gehiago animatzen ari dira erantsitako azukredun produktuen aurkako zergak jartzera. Zalantzarik gabe, ekintza hauek hartzeko erabakian zerikusi inportantea eduki du OME-k tasa hauen alde egindako adierazpenak. Neurri gehienak azken urteetan ezarriak dira, eta horregatik ez dago oraindik informazio asko haien eraginkortasunaren inguruan. Baina agertzen ari diren lehen emaitzak aztertuta ematen du kontsumo patroiak aldatzeko gai direla. Era berean, ikusi ahal izan dugunez, zergak ezarri dituzten gobernuak diru kopuru oso handiak biltzen ari dira, eta, autore guztiek eskatzen duten moduan, diru hori kontsumoa murrizteko beste ekintzak martxan jartzera bideratzen baldin bada, emaitza onak lortzeko aukera gehiago daude. Egoera honetan, non oraindik goiz den jakiteko politika hauek azukre kontsumoarengan eragin dezaketena zehaztasunez esateko, erabilgarria izan daitezke beste produktu batzuekin izandako esperientziak aztertzea, esaterako tabakoarena. Iragan ez hain urrun batean, administrazio publikoek tabakoaren kaltegarritasunaren ideia gizartean zabaltzeko lan egin behar izan zuten. Horretarako, neurri desberdinak martxan jarri zituzten, eta haien artean zergak zeuden. Tabakoaren kontrako zergen impaktu ekonomikoa aztertzen duten artikuluen errebisio batek dioenez, zergak eraginkorrak izan dira tabakoak eragiten duen osasun efektu kaltegarriak murrizteko, baita osasun publikoaren gastu-ekonomikoa murrizteko ere. Gainera estatuarentzako diru sarrera berri bat da, bestelako prebentzio politikak sustatzeko erabili daitekeena [130]. Espainiako epidemiologia elkarteak ere badio tabakoaren eta alkoholaren gaineko zergak eraginkorrak izan direla haien kontsumoa eta haiek eragindako eragin kaltegarriak murrizteko [32]. Lerro beretik jarraituz, herrialde desberdin askotan tabakoaren prezio igoerek bere kontsumoan daukaten eragina aztertzen duten 22 artikuluren errebisio baten arabera, tabakoaren prezio-elastizidadea negatiboa da. Gainera, zerga zenbat eta altuagoa izan orduan eta gehiago murrizten da kontsumoa [131]. Jakina da zergek, beste motako neurrien laguntzarekin (kajetilletan mezu disuasorioak jartzea, kontsumo tokien erregulazioa, salmentarako adin minimoaren erregulazioa...), populazioak tabakoa osasunarentzat mehatxu bat dela barnera dezala lortu dutela, kontsumoa murrizen lagundu dutelarik. Pentsatzen dugu zergek era bikoitz batez eragin dezaketela erosketen murrizpena. Alde batetik, jendeak asko garestitzen diren produktuak erosteari uzteko joera du. Gainera, eta esfortzu pedagogiko bat egiten den heinean, zerga bera mezu sendo bat izan daiteke azukreen kaltegarritasunaren inguruan. Honengatik, lan honetan azukreen gaineko produktuekiko zerga lege indartsuak ezartzearen aldeko gomendioa ematen dugu. Baina, aditu gehienek esaten dutena kontuan hartuz, esan behar da zergei neurri gehigarriekin lagundu behar zaiela: hezkuntza, publizitatearen kontrola, salmenta guneak mugatzea, etab. 5.3.2. Espainia mailan Ikusi dugunez, Kataluniako komunitate autonomoa izan da oraingoz neurria ezarri duen bakarra Espainiar estatuan, legea 2017-ko maiatzaren 1-etik dago indarrean. Esperimentu sinple baten bidez ikusi dugu ez dituela OME-k emandako gomendioak betetzen, ez baitu %20-ko prezio igoera eragiten kasu onenetan ere, eta kasu txarrenetan oso urrun geratzen baita. Kontsumo datuei dagokienez, 2018-ko apirilean argitaratutako lehenengo emaitzak erdipurdikoak izan direla esan behar da, ontzi handietako kontsumoa nabarmen (%39) murriztu bada ere, ez baita aldaketa esanguratsurik egon <500 ml-ko ontziei dagokienez. Datu hauek oso goiztiarrak dira eta goizegi da ondorio definitiboak ateratzeko. Baina tendentzia hau baieztatzen bada, interpretazio kritikoa egin beharra dago, <500 ml-ko produktuen salmenta datuetan aldaketarik eragiten ez duen zerga bat, porrot egin duen neurria delako. Aldiz, ontzi handien kontsumo datuek itxaropena dakarte. Izan ere, %15-20-ko prezio igoerak kontsumoa uzkurtarazten dutela baieztatzen du. Hau da, neurriak funtzionatzen ez badu, zergaren neurria handitzea besterik ez dago. 5.3.3. Euskadi mailan Lanean izandako kontaktuen adierazpenetan oinarrituz, ez du oso probablea ematen Euskadin epe laburrean azukreen aurkako zerga bat ezartzea. Erantzun duten alderdi politiko guztietako ordezkariek baieztatzen dute gure azukre kontsumo patroia osasun arazo inportante bat dela, eta ezagutzen dituzte zeintzuk diren azukreen efektu kaltegarri nagusiak. Hala ere, EAJ/PNV-k eta EH Bilduk esan digutenez, ez dute gaia eztabaidatu haien batzarretan, garrantzi handiegirik ematen ez diotela pentsatu daitekeelarik. Dorronsorok esandakoak ere gauza bera adierazten du. Eusko Jaurlaritzak neurria baloratu du, eta baloraziopean jarraitzen omen du, baina, hasiera batean behintzat, neurria ez ezartzea erabaki dute, eta ez dirudi epe laburrean iritziz aldatuko dutenik. Dorronsororekin izandako elkarrizketa oso interesgarria izan zen eta asko eskertzen diogu bere zintzotasuna. Oso salaketa larriak egin zituen gure sistema politikoaren inguruan. Bere adierazpenetatik ondorioztatzen da politikariak gehiago kezkatzen direla enpresekiko harreman onak mantentzeaz populazio orokorraren interesak babesteaz baino. Baieztapen hauetan oinarrituz, lan honetan beste salaketa bat egin nahi dugu: printzipio demokratikoak ez direla errespetatzen. "Euskadiko elikadura osasungarrirako ekimenak" planaren inguruan, gure iritziz arazoaren diagnostiko zuzena egiten du eta proposatzen dituen ekimenetako batzuk oso interesgarriak dira. Aitzitik, Dorronsorok bezala, pentsatzen dugu ez duela aldaketa sakonik lortuko, ekimen horiek derrigorrez bete beharreko neurriak izan beharrean, proposamen hutsak direlako. Plan batek aldaketak eragin ditzan, plana bete beharra dago. Eta administrazioek populazioa babesteko planak derrigorrez betearazi beharko lituzketela pentsatzen dugu. 5.4. Bestelako aktore sozialak 5.4.1. Zientzialaria Esteve Fernandezena bezalako autoritatedun iritzi batek azukreen efektu kaltegarriei buruzko ebidentzi sinesgarritasuna ematea, azukre kontsumoa gure gizartean arazo inportantea dela baieztatzea eta manipulazio zientifikoa eman izan dela ziurtatzea lanarentzat oso bultzakada handia dela kontsideratzen dugu. Berak bezela uste dugu autoerregulazio bat ez litzatekela osasuna hobetzeko eraginkorra izango, hartu beharreko neurriak administrazioek independentziaz zehaztu behar dituztelarik, eta ondoren, betearazi. Azpimarratzekoa da ere zerga bat bere kabuz aldaketa handirik lortzeko gai ez dela adierazi izana. Iturri askotan errepikatzen denez ideia hau, gure gomendioen artean ematea ezinbestekotzat jotzen dugu. 5.4.2. Enpresak 5.4.2.1. Coca-Cola Aukera aparta izan da Rafael Urrialderekin hitz egin ahal izatea, eta inportatnea da lanean industriaren ordezkari baten iritzia edukitzea. Esandakoen artean, zentzuduntzat jotzen dugu ezarritako neurri gehientsuenak soilik edarietara zuzenduta daudelako salaketa. Baieztapena zuzena da, eta ebidentzia azukreen aurkakoa denez, ez dauka zentzurik legeak soilik azukredun produktu zehatz batzuetara bideratzea. Interesgarritzat daukagu, era berean, zerga zuzenean azukreari jartzeko aukera. Herrialdean ekoitzitako edota inportatutako azukre kilo orori zerga bat jarriko balitzaio, automatikoki azukredun produktu guztiei eragingo lieke neurriak. Esaten duenez, zuhurra dirudi zerga bat ezarriz gero enpresek ondorioak jasango lituzketela pentsatzea, neurria haien diru-sarrerak murriztera bideratuta dagoelako. Horren inguruan bildutako bibliografia murritzak dioenaren arabera, aldiz, Mexikoko industrian ez omen da lanpostu suntsiketarik eman. Bestalde, lanean erabilitako bibliografiak zalantzan jartzen ditu bere adierazpenetako batzuk, hala nola: ebidentziak azukreari efektu kaltegarririk egotzi ez izana, ebidentzia zientifikoaren eztabaidaezintasuna, Espainiako azukre kontsumoa OMEren gomendioengandik gertu egon litekeela, eta Coca-Cola produktuak eguneroko dieta osasuntsu baten parte izan daitezkeela. Azken puntu hau eztabaidagarria da produktu mota asko biltzen dituelako konpainiak. Gertatzen dena da Coca-Cola klasikoenaren 330 ml-tan 35 gr. azukre egonda, zaila ematen duela lata bat edan eta eguna 50 gr.-ra iritsi barik bukatzea. Datu berean oinarrituz, Coca-Cola konpainiarentzat kontsumitzaileen osasuna lehentasuna izatea zalantzan geratzen da. Dirudienez, Coca-Cola konpainiak ez du 12 urtez beherako umeentzat produkturik ekoizten ezagutzen dutelako azukreak burmuinarentzat daukan gustagarritasuna. Gure ikuspuntutik iniziatiba ona da, baina eraginkortasun gehiago izan dezan, gainontzeko produktuetan horren inguruko mezu bat jartzea gomendatzen diegu, umeek horiek kontsumitzen baitituzte. Azkenik, ez dugu ondo ulertzen zer esan nahi duen 12 urte baino gutxiagoko umeentzat publizitaterik egiten ez dutela esaten duenean. Umeek telebista ikusten dute, interneten nabigatzen dute, zinemara doaz, futbol zelaietara ere... Gure iritziz, helduak bezain esposatuta daudela enpresaren publizitatearekiko. 5.4.2.2. PepsiCo PepsiCo-ri dagokionez, ez dugu haien iritzia ezagutzeko aukerarik izan tamalez, eta ez dizkigute eskatutako datuak eskaini ere. Aldiz, erakutsi dizkigute azken 5 urteetako kontu ekonomikoak, eta lortzen dituzten irabaziak ezagutu ahal izan ditugu. Argitu gabe geratzen da zergatik estimatzen duten %116-ko igoera zerga ordainketetan 2016-tik 2017-ra. Baina 2.500 milioi $ inguru doaz aldaketa horretan. 5.4.2.3. FACUA Elkarteak esandakoen artean deigarria iruditu zaigu zerga jarrita ere, beti produktu merkeren bat egongo denez, neurriaren eraginkortasun mugatua izango dela esan izana. Argi dago kontsumoan espezialistak direla, eta errespetu handia diogu haien iritziari. Baina Katalunian bildutako lehen emaitzen arabera, merkeenak diren produktuak izan dira, hain justu, prezioan aldaketa proportzional handiena jasan dutenak, eta ondorioz, kontsumo gehien galdu dutenak. Azukreen aurkako zerga ugari ezarri beharko dira, datu asko bildu ahal izateko eta arrazoia nork daukan zehazteko. 6. ONDORIOAK Lan honetatik ondorioztatzen diren ideia nagusiak hurrengoak dira: 6.1. AZUKREEN ERAGINAK Ondo frogatua eta onartua dago azukreen gehiegizko kontsumoa obesitatea, DMII eta istripu kardiobaskularrak jasateko arrisku handiagoei lotzen zaiela. Gainera, azukreek drogek burmuinean eragiten duten antzeko efektua izan dezaketela iradoki izan da, nolabaiteko menpekotasuna eragin lezaketelarik. Uste dugu ebidentzia hauek nahikoak direla azukrea osasun publikorako arriskutsutzat jotzeko. Edonola ere, derrigorrezkoa da azpimarratzea azukreen inguruko ezagutza oso herrena dela, eta ikerketa bultzatzeko beharra dagoela. 6.2. MANIPULAZIO ZIENTIFIKOAK Lanean ikusitakoaren arabera salatu beharra dago ebidentzia zientifikoa manipulatu daitekeela, eta manipulatu egiten dela. Honen ondorioetako bat da, 2018. urtean ezagutzeke dagoela oraindik azukreek gertakari kardiobaskularretan eta minbizian (besteak beste) benetan daukaten rola. 6.3. ZERGA POLITIKAK Geroz eta herrialde gehiago animatzen ari dira azukreen aurkako zergak jartzera. Orokorrean, badirudi orain arte ezarritakoek ez dituztela OME-k emandako gomendioak betetzen. Hala ere, argitaratutako lehenengo artikuluen arabera badirudi kontsumo ereduak aldatzeko gai direla. Honetan oinarrituz, pentsatzen dugu zerga handiak eraginkorrak izango direla osasun publikoa hobetzeko, eta haien aldeko gomendioa ematen dugu, bestelako neurriekin lagunduz beti ere (gehien bat hezkuntza). Euskadiri dagokionez, parlamentari eta osasun departamentutik esan digutenean oinarrituz, ez dirudi oso probablea epe laburrean zergarik ezartzea. Agur t´erdi UPV/Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizantza fakultatean, Medikuntza Graduan 6.urteko ikaslea den Mikel Olalde Leoz, nire zuzendaritzapean Gradu-amaierako lana egiten ari da. Lanaren izena: AZUKREDUN EDARIEI DAGOZKIONEZ LEGEAREN ORAINA ETA ETORKIZUNA. Hori dela eta, honekin batera doan galdetegia prestatu du, osasun komunitarioan azukrearen garrantzia ezagutzeko eta aldi berean, azukrearen erabilera kontrolatzeko edo gutxitzeko ipini daitezkeen estrategiak ezagutzeko. Galdetegia Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean zaudeten talde parlamentari guztiei bidaltzen zaizue. Galdetegia elkarrizketa, posta elektroniko, zein telefonoz erantzun dezazuela litzateke bere asmoa, izan ditzakezuen estrategia desberdinak agertu daitezan Gradu-amaierako lanan. Alderdi politiko desberdinen parte hartzeak lana aberastu dezakeela pentsatzen dugu eta horregatik zure lankidetza eskatzera gatoz. Lana burutzeko epea Gradu-amaierako lana bera defendatzeko daukaguna da eta horrela beharrez, galdetegiari erantzunak martxoaren azkenerako beharko genituzke, Aste Santu aurretik posible balitz, zuretzako egokiago den bidea erabiliz (email, elkarrizketa, telefonoa). Zure esku uzten dut batzar batera dei gaitzazula zein zure telefono deia, zein zure erantzunak zuzenean email bitartez bidaltzea. Adeitasunez 4- Ikerketek diotenez azukreak burmuinean duen efektua menpekotasuna eragiten duten drogen antzekoa da. Uste al duzu elikagai industriako enpresek faktore honetan oinarrituz azukrea gehitzen dietela haien produktuei adiktiboak izan daitezen? 5- Argitaratutako bibliografiaren zati baten arabera azukre-industriak hamarkada luzez trabatu egin du azukreak giza gorputzean dituen efektuen ikerketa, eta azukreak osasun arazoak ematen ez dituela baieztatzen duen ikerketa ugari finantziatu ditu. Uste al duzu enpresa multinazionalak gai direla ezagutza zientifikoa manipulatzeko haien mesedetan? 7- Zure iritziz, aipatutako neurri hauek eraginkorrak izango dira azukre kontsumoa murrizteko eta ondorioz, osasun publikoaren hobekuntza nabarmena lortzeko? 8.3. ARGAZKIA MIREN DORRONSOROREN BULEGOAN Otsailaren 12-an, goizeko 10-etan hitzordua eduki genuen Miren Dorronsoro, Euskadiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariarekin, bere Eusko Jaurlaritzako bulegoan, Gasteizen. 75' inguru iraun zuen bileran, azukrearen inguruko gai desberdinak jorratu genituen.
science
addi-71c5f4611cfb
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30839
Etxeko ospitalizazioaren eragina giltzaduretako protesi infekzioen maneiuan
Fernández Ormazabal, Mikel
2019-01-15
1. SARRERA Giltzadura edo artikulazio kaltetuen aldaketa protesikoa urtero ehunaka mila pertsonarentzat mesedegarri den prozedura da. Prozedurak aurrerapen handia suposatu du medikuntzaren arloan, honen bidez giltzadura asalduraren bat duten pazienteen minaren arintzea, funtzionaltasunean eta autonomian hobekuntza eta, oro har, pazienteen bizitza kalitatea nabarmen hobetzea lortzen baita. Hobekuntza hauek kontuan hartuta, gero eta protesi gehiago erabiltzen dira. Bai geure inguruan, bai Europa mailan, giltzadura protesi erabilienak aldakakoa eta belaunekoa dira, hurrenez hurren(1). Protesien erabilerak gora egitearekin batera, konplikazioen tasa ere handituz joan da. Honakoak dira, besteak beste, giltzadura protesien erabilerak dakartzan konplikazio nagusiak: protesiaren laxatzea, protesi ondoko haustura, protesi beraren haustura, mentuaren kokapen txarra, materialen higadura eta guri dagokiguna, protesi infekzioa(2). Giltzadura protesien kasuan, infekzioa bera morbilitate arazo garrantzitsua da, bataz beste protesia duten pazienteen %3-4an ematen dena(3). Honez gain, infekzioak beste konplikazio batzuk ere badakartza; protesiaren aldaketa, funtzio galera eta anputazioa, besteak beste. 1.1. ETIOLOGIA(4) Giltzadura protesi infekzioen (GPIen) eragileak ohiko egoeran azaleko mikrobiotan aurkitzen diren mikroorganismoak izan ohi dira. Hala, aldaka eta belauneko protesi infekzio gehienen (%65-70) atzean koko Gram positiboak ditugu, estafilokoko koagulasa negatiboak (SKN) eta Staphylococcus aureus batik bat. Hauez gain Streptococcus eta Enterococcus generoko espezieak ere aurkitzen dira. Nabarmentzekoa da infekzioen %5-20 artean polimikrobianoak direla, eta %7-10ean hazkuntzak negatiboak suertatzen direla. Honez gain, bazilo Gram negatiboek (BGN) gero eta indar handiagoa dute infekzio hauen sorreran, serie batzuetan infekzioen %30aren eragile izatera heldu arte. Sorbaldako giltzadurari dagokionez, nabarmentzekoa da Propionibacterium acnes bakterioak giltzadura honekiko duen atxikimendua, nahiz eta hemen ere infekzio gehienen erantzuleak koko Gram positiboak sortuak izan. Infekzio hauen garapenean ezaugarri klabe bat "biofilm"-aren eraketa da (1. irudia), orokorrean tratamendu medikoaren erabilera asko mugatzen duena. "Biofilm"-ak mikroorganismo populazioek eraturiko babes egiturak dira, zeintzuek gainazal desberdinei (protesiak, zain kateterrak, zundak...) atxikitzeko ere balio duten(5). Bakterio populazio hauek polisakaridoz, proteinaz eta zelulaz kanpoko DNAz osaturiko matrize bat jariatzen dute. Matrize honek, bakterio populazioak babesteaz gain, haien arteko komunikazioa errazten du. Hala, "biofilm"-aren eraketak bakterio populazioaren erresistentzia handitzen du hainbat mekanismoren bidez:  "Biofilm"-aren matrizearen zeharreko antibiotikoaren barneratzearen murrizketa.  Antibiotikoa katalizatzen duten entzimen presentzia.  "Biofilm"-aren barneko mikroinguru azidoak, antibiotikoak inaktibatzen dituztenak.  "Quorum sensing" delakoa, estres aurreko erantzuna bizkortzen duen zelula arteko komunikazioa.  Hazkuntza tasa eraldatuak.  Gene espresioan aldaketak. 1.2. SAILKAPENA (3),(6) GPIak sailkatzeko garaian, gehien erabiltzen den sailkapena Tsukayama et al-ek proposatutakoa da. Sailkapen honek giltzadura protesien infekzioak garatzen diren unearen arabera sailkatzen ditu. Hala, protesi infekzioak 4 taldetan sailkatzen ditu, talde bakoitzean gomendaturiko maneiu kirurgikoa eta tratamendu antibiotikoaren iraupena desberdinak izanik: 1.2.1. Kirurgia barneko hazkuntza positiboak/ I. motako protesi infekzioak Protesiaren laxatze aseptiko susmoagatik programaturiko aldaketa kirurgikoa egitean eta bertan errutinaz harturiko laginak positiboak suertatzen direnean. Eragile ohikoenak kasu hauetan SKNak izan ohi dira. Sortzen duten klinika ez da oso nabarmena izaten, eta egoera honen aurrean kontuan hartu beharko dugu ea hasieratik diagnostikatu ez dugun infekzio subkliniko baten aurrean egon gintezkeen ala ez. 1.2.2. Infekzio goiztiarra/ II. motako protesi infekzioa Protesia ezarri osteko lehen 3 hilabetetan (lehen hilabetearen ostean, hainbat autoreren arabera)(7) agertzen den infekzioa da. Infekzio mota honen adierazpen kliniko nagusia tokiko hantura zeinuak izan ohi dira (edema, gorritasuna, mina...). Horrez gain, zauriaren infekzio zeinuak (jariatze zornetsua...) eta sukarra ere ager daitezke. Azaleko zauriaren infekzioak beti sakoneko infekzio baten presentzia baloratzera behartzen du. Eragileak mikroorganismo birulentoak izan ohi dira (S. aureus, BGN) 1.2.3. Infekzio hematogeno akutua/ III. motako protesi infekzioa Infekzio sekundarioa da, bakteriemia baten ondorioz (aurretik detektatutakoa edo ez) garatu dena, eta ez du protesiaren ezarpenarekin denbora harremanik. Klinika oso adierazgarria da kasu hauetan. Protesidun pazienteak dira, bat-batean giltzaduran mina, garapen azkarreko ezintasun funtzionala eta sukarra aurkezten dutenak. Askotan gertakari hau beste prozesu baten ondoren ematen da (arnas bideetako infekzioa, gernu bideetakoa...) 1.3.2. Histopatologia Interbentzio kirurgikoan bertan harturiko lagin periprotesikoen azterketa histologikoak fidagarritasun handia erakutsi du infekzioa baieztatzeko, baina eskasagoa berau baztertzeko (S %80, E %90). Hantura akutuaren kasuan mikroskopio bidez 5-10 neutrofilo ikus daitezke handipen handiko (x400) kanpoetan. Gertakari honek infekzioen diagnostikorako S %50 E %77 eta S%93 E %100 ditu, hurrenez hurren. Komenigarria da laginak hainbat tokitatik hartzea, giltzadura kapsulatik eta protesi eta hezur interfasean sorturiko mintzetatik kasu. Era honetara teknika honek dituen zailtasunak apur bat murriztu ditzakegu (gainazalen tartetako afektazioa eta aurretiko antibiotikoen eragina, besteak beste) Diagnostikorako beste metodo histopatologikoetako bat artrozentesiaren azterketa zelularra da. Metodo azkar, erraz eta zehatza da. Hala, belauneko protesietan, likido sinobialean >1.700 leuko/mm3 -ren presentziak S %94 eta E %88 ditu infekzioaren diagnostikoan, eta > %65 neutrofiloak badira, S %97 eta E %98. Aldakan >4.200 leuko/mm3-ren presentziak S %84 eta E %93 ditu, eta >%80 neutrofiloak badira, S %84 eta E %82.(9) 1.3.3. Azterketa mikrobiologikoak(10) Nahitaezko tresna dira, kasu askotan mikroorganismo eragilearen eta honen aurkako antibiotiko eraginkorrenaren identifikazioa ahalbidetzen baitute. Hala ere, hazkuntza positibo batek ez du diagnostikoa ziurtatzen, aurretik esan bezala infekzio hauen atzean gehienetan geure azaleko mikrobiotako bakterioak baitaude, emaitza positibo hori laginen kontaminazioaren ondorio izan daitekeelarik. Hori dela eta, garrantzitsua da ahalik eta lagin kopuru handiena hartzea (likido sinobial eta ehun periprotesiko inguruko 5-6 lagin), eta lagin horietatik zenbat diren positibo kontutan hartzea. Honek azterketaren sentikortasuna handituko du, eta kutsadura eta infekzioaren artean bereizten lagunduko digu. Giltzadura barrunbea eta larruazala komunikatzen dituen fistularik egonez gero, ez dugu fistulako laginekin hazkuntzarik egin behar, lotura eskasa baitu sakoneko infekzioarekin. Bestalde, garrantzitsua da laginak hartu aurretik antibiotikorik gabeko denbora tarte bat uztea. Tarte hau 2 astekoa izan ohi da. Ebakuntzako profilaxi antibiotikoa ere ez da laginak hartu arte hasiko eta infekzio kasu edo susmoetan tratamendu enpirikoarekin ordezkatuko dugu. Neurri hauek jarraituz gero, likido sinobialeko laginetan kasuen %45-100ean lor dezakegu mikroorganismoaren isolatzea. Ehun periprotesikoan, berriz, kasuen %65- 94an. Germen bera 3 laginetan edo gehiagotan isolatuz gero infekzioaren susmoa handia izango da (S %66 E %99,6). Hala eta guztiz ere, hazkuntzen %10-15a negatiboa izan ohi da. Honen zergatia azaltzerakoan hainbat arrazoi ikus ditzakegu:  Aurretiko antibiotikoekiko esposizioa.  Karga bakteriano baxua.  Hazkuntza ingurune desegokia.  Inkubazio denbora laburregia.  Hazkuntza zaileko mikroorganismo eragileak izatea.  Laginaren eskuratzearen eta prozesamenduaren arteko gehiegizko denbora. Infekzio mota hauetan sortu daiteken "biofilm" izeneko babes mekanismoa dela eta, baliteke infekzioa ehun periprotesikoetan oso agerikoa ez izatea. Kasu hauetan, protesiaren "sonikatzea" beharrezkoa izan daiteke. "Sonikatzea" protesiari atxikiriko mikroorganismoak askatu eta laginen kalitatea handitzeko teknika bat da. Prozesu sinplea da, laborategi gehienek eskura dutena, eta honen osteko hazkuntzen jasotzeak protesiaren hazkuntza zuzenak baino errendimendu handiagoa du (S %78 E %98,8), batez ere aurreko 2 asteetan tratamendu antibiotikoa jarraitu bada (S %75 vs %45 p<0,001) 1.3.4. Teknika molekularrak (PCR) (8) Oso erabilgarriak izan daitezke, batez ere hazkuntzak negatiboak suertatu badira edo esku artean hazkuntza zaileko mikroorganismoak baditugu. Likido sinobialean, ehun periprotesikoetan eta sonikazio osteko ehunetan erabili daitezke. Oso sentikortasun handiko froga da, baina baditu hainbat faktore mugatzaile:  Faltsu positibo asko.  Kostu ekonomiko altua.  Prozesuak denbora behar du.  Teknika honen bidez ezin da antibiograma lortu. 1.3.5. Irudi frogak 1.3.5.1. Erradiografia sinplea Erradiografia sinpleak ez du informazio handirik ematen, izan ere argitasuna, osteolisia eta protesiaren migrazioak bai infekzioetan eta bai laxatze aseptikoetan ager daitezke. 1.3.5.2. Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (OTA) erabilgarria izan daiteke fistulen nondik norakoak, abzesuak, hezur erosioak edo protesi inguruko hezur dentsitatearen murrizteak detektatzeko. Hala ere, protesiak eragindako artefaktoek bere erabilera mugatzen dute. 1.3.5.3. Erresonantzia magnetikoa Erresonantzia magnetikoak ehun bigunen asalduretan erresoluzio handiagoa eskaintzen du, baina soilik protesi ez ferromagnetikoetan erabili daiteke. 1.3.5.4. Erradioisotopo bidezako azterketak Erradioisotopo bidezko azterketek laxatze aseptikoa eta infekzioa bereizteko balio dute, protesi mingarrien kasuan. Hezur muineko eta leukozito markatuen bidezko 2.irudia. 18FDG-arekin eginiko PET irudia. Paziente honek ezkerreko aldakako giltzadura protesian infekzioa du. Hala erakusten dute kotilo eta trokanter nagusian ikusten diren hiperkaptazio eremuek (a). (b): tokiko depositoak, izterraren kanpoaldera doan fistula baten presentziarekin bateragarri direnak. 1.4.1. Tratamendu kirurgikoa Tratamendu kirurgikoa tratamenduaren oinarria da, eta egoeraren arabera hainbat prozedura desberdin erabili daitezke, antibiotikoen iraupen eskema ere horren araberakoa izanik. 1.4.1.1. Desbridatze kirurgikoa protesia mantenduz Prozedura honen helburua infekzioa desagerraraztea da, protesia mantenduz. Oso garrantzitsua da pazienteak ondo aukeratzea. Hala eginez gero, %60-80ko sendatze tasak ditu. Nabarmentzekoa da desbridatzea egiteko garaian hobe dela artrotomia erabiltzea artroskopia baino, lehen teknikarekin polietilenoak erauzi baitaitezke. Oro har, honako egoeretan dago hobetsita prozedura hau:  Infekzio goiztiar edo hematogenoan.  Protesia egonkorra denean.  Ehun bigunak kaltetu gabe daudenean. Ebakuntzaren ostean hasiko litzateke antibiotikoterapia. Hau enpirikoa izango litzateke, laginen hazkuntzaren emaitzak eduki arte. Gerora aukera badago, tratamendu antibiotikoa mikroorganismo eta gaixoaren ezaugarrietara egokituko da. Antibiotikoa zain barnetik ezarriko da 2-4 astez eta, ahal bada, gerora aho bidezkoa izatera pasako da. Tratamenduaren iraupena luzea da, baina iraupen zehatza ez dago guztiz estandarizatuta. Adibidez, gure zentroan jarraitzen den eskemaren arabera 3 hilabetekoa aldakako giltzaduraren kasuan, eta 6 hilabetekoa belaunaren kasuan. 1.4.1.2. Desbridatze kirurgikoa protesia erauziz Infekzio kronikoen kasuan, "biofilm"-aren eraketaren ondorioz, huts egite tasa oso altua da protesia erauzten ez bada. Hori dela eta, kasu hauetan protesia erauztea izaten da aukerako tratamendua. Hau aldi kirurgiko bakarrean edo bitan egin daiteke. Aldi bakarreko aldaketan protesi zaharraren erauzketa eta protesi berriaren txertatzea ebakuntza berean egiten dira. Hainbat abantaila ditu honek: bizkortasuna, koste ekonomiko baxuagoa eta pazientearen osatze azkarragoa, besteak beste. Hala ere, badu desabantaila handi bat: berrinfekzio arrisku handia, ohatze kirurgikoan geratzen diren bakterio arrastoen ondorioz. Hori dela eta oso garrantzitsua da pazienteen aukeraketa ona izatea. Bai orokorrean eta bai Donostia Ospitalean ere gutxi erabiltzen den teknika da. Bi alditako aldaketan, berriz, bi ebakuntza desberdinen bidez maneiatzen da infekzioa. Lehenengo ebakuntzan protesia erauzi, barrunbea garbitu, mikrobiologiarako laginak hartu eta banatzaile bat jartzen da (batzuetan), giltzadura hutsunea ez murrizteko. Banatzaileak antibiotikoa izan dezake, normalean aminoglukosidoak edo bankomizina. Bigarren ebakuntzan banatzailea kendu, barrunbea garbitu, mikrobiologiarako laginak hartu eta protesi berria ezartzen da. Bi ebakuntzen arteko denbora tartea aldakorra da, baina lehen ebakuntzaren ostean gutxienez 6 asteko antibiotikoterapia ezarri ohi da. Jarraian 2 asteko antibiotiko gabeko leihoa ezartzen da, 2. ebakuntza egin aurretik. Teknika honek hainbat abantaila eskaintzen ditu, besteak beste arrakasta tasa handiagoa (%85-90) eta hezur erreserba urria duten pazienteetan erabiltzeko aukera. Bestalde, prozedura astuna izan daiteke pazientearentzat, hainbat ebakuntza eta inmobilizazio denbora handiagoa eskatzen baititu. Hala eta guztiz ere, hau da bai Donostia ospitalean bai oro har gehien erabiltzen den prozedura infekzio mota hauetan. 1.4.1.3. Beste aukera kirurgikoak Aurreko maneiuak huts egiten duen kasuetan, eta gaixoaren ezaugarrien arabera, badira gutxiago erabiltzen diren beste prozedura kirurgiko batzuk. Horien artean Girdlestone delakoa (aldakako giltzaduran), artrodesia (belauneko giltzaduran) eta gorputz adarraren anputazioa ditugu. Teknika hauek infekzioaren sendatzeari garrantzia gehiago ematen diote funtzioaren mantenuari baino. 1.4.2. Tratamendu antibiotikoa (12) Infekzio hauen maneiuaren oinarria tratamendu kirurgikoa bada ere, antibiotikoterapia ezinbestekoa da. Infekzio hauetan erabiltzen diren antibiotikoek honako ezaugarriak bete beharko lituzkete:  Bioerabilgarritasun ona.  Hezur eta muskulu ehunean barreiatze ona izatea.  Ebakuntzaren emaitza oso eskasa izango dela aurreikusten den kasuetan. Egoera honetan ere mikroorganismoaren araberako antibiotikoak erabiliko dira. Orokorrean trimetoprim-sulfametoxazol (TMP-SMX) eta tetraziklinak bezalako antibiotikoak erabili ohi dira. Aho bidez eman daitezkeen antibiotikoak dira, espektro mugatu eta zehatza dutenak. 1.5. ETXEKO OSPITALIZAZIO ZERBITZUA ETA OPAT Aipaturiko guztia kontuan hartuta, esan dezakegu giltzadura protesien infekzioak ebakuntza osteko morbimortatilate arrazoi garrantzitsua direla. Azken urteetan gero eta ohikoagoak izanik, garrantzitsua da hauen maneiuan estrategia desberdinek zein eragin duten behatzea. Paziente hauek behar duten antibioterapia luzea dela eta, Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuen (EOZ) bidez ezarritako Etxeko Ospitalizazioko Zainbarneko Antibioterapia (OPAT, ingelesez) oso alternatiba garrantzitsua da ospitaleko ingresuaren aurrean(13). Azken 30 urteetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan eta bai Europa mailan, OPATak gero eta indar handiagoa hartu du epe luzeko tratamendu antibiotikoa beharrezko duten infekzio arin-moderatuen kudeaketan. Maneiu mota honen garapenari esker, osasun arretarekin lotutako infekzioen murrizketa, tratamendu antibiotiko luzea behar duten pazienteen bizi kalitatearen hobekuntza, lanerako itzuleraren bizkortzea eta osasun gastuen murrizketa lortu dira, besteak beste (9). Donostia Unibertsitate Ospitaleko EOZak Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratuaren biztanleria artatzen du, 390.000 pertsona. Zerbitzua zerbitzuburuak, 13 medikuk, 19 erizainek eta haien ikuskatzaileak eta administrazioko langile batek osatzen dute. 2016. urtean zerbitzu honek 2.431 ingresu izan zituen, guztirako egunak 30.202 izan zirelarik. Honakoak izan ziren artaturiko gaitz nagusiak: patologia mediko akutua (%26,4), patologia mediko kronikoa (%22,9), patologia kirurgiko konplikatua (%13,9), paziente onkologiko terminalak (%13,8) eta paziente onkologiko ez terminalak (%7,9). Zerbitzu honek Estatu Batuetako Gaixotasun Infekziosoen Elkargoak (IDSA, ingelesez) zehaztutako irizpideak darabiltza artatu beharreko GPIdun pazienteak aukeratzerako garaian. Hala, EOZ bidez maneiatua izan ahal izateko, GPIdun pazienteek honakoak bete behar dituzte: (a) zain barneko antibioterapia beharra duen infekzio bat izan (b) klinikoki eta hemodinamikoki egonkor egon (d) gaixotasun psikiatriko akuturik ez izan (e) familia sostengu egokia izan (f) telefono bidez kontaktatua izateko aukera eduki. Gaur egungo praktika klinikoan EOZaren bidez aplikaturiko OPAT giltzadura protesietako infekzioen maneiuan gero eta gehiago erabiltzen den aukera bat izan arren, gutxi dira literatura zientifikoan bere segurtasun eta bideragarritasuna aztertzen dituzten lanak. Arlo horietan sakontzeko asmoarekin lan honetan Donostiako Unibertsitate Ospitalean 2012/01/01etik 2016/12/31ra bitarte artatu diren giltzaduretako infekzio protesikoen 255 kasu aztertu dira. Kasu hauen artean EOZ bidezko alta jaso duten pazienteetan zentratu da lana, helburua giltzaduretako infekzio protesikoen kudeaketan EOZ bidez aplikaturiko OPATak zein eragin izan duen ikustea izanik. Helburu nagusi hau betetze aldera, paziente hauen hainbat parametrori lotutako 2. mailako helburu batzuk zehaztu dira:  Pazienteen bilakaera klinikoa zein izan den aztertzea.  EOZ bidezko alta jaso duten pazienteek ingresoan zehar zein arazo garatu dituzten aztertzea, arazo hauen zergatiak zehaztuz eta ikertuz.  EOZ bidezko alta jaso duten pazienteen artean berringreso kopurua zein izan den aztertzea, berringreso hauen zergatiak zehaztuz eta ikertuz. Giltzadura protesi infekziotzat hartu da hauetako edozein aurkezten zuena: giltzaduraren larruazalean fistularen presentzia, giltzadura barneko zornea edota mikroorganismo bera aurkezten zuten ebakuntza barneko 2 hazkuntza. GPIen sailkapena Tsakuyama et al-ek proposaturikoa izan da. Hala, honako infekzio motak bereizi dira: 1. Infekzio protesiko goiztiarra: ebakuntza osteko 3 hilabeteetan agertu dena 2. Infekzio protesiko berantiarra: ebakuntza osteko lehen 3 hilabeteen ostean agertu dena 3. Infekzio protesiko hematogenoa: aurretik detektatutako edo detektatu gabeko bakteriemia baten ondorioz garatzen dena 4. Ebakuntza barneko hazkuntza positiboak: protesiaren laxatze aseptikoaren susmoagatik programaturiko aldaketa egin eta bertan errutinaz harturiko laginak positiboak suertatu direnean. Talde hauetaz gain alboratze bidezko infekzio protesikoen taldea ere bereizi da. Hauek protesiaren inguruko ehun batetan hasitako infekzioak dira, odol bidea erabili gabe protesiraino hedatu direnak. Pazienteen bilakaera klinikoa ahalik eta modu zehatzenean neurtzeko jarraipen tarte batzuk zehaztu dira:  GPI goiztiar, hematogeno, alboratze bidezko eta ebakuntza barneko hazkuntza positiboen kasuan, tarte hau tratamendu antibiotikoa amaitu osteko urtebetera arte luzatu da.  GPI kronikoen kasuan, jarraipen tartea 2. denbora kirurgikotik 6 hilabete igaro arte luzatu da. Bilakaera klinikoaren aukera desberdinak honela definitu dira:  Sendatze irizpideak bete dituen pazientea: jarraipen tartearen amaieran egoera kliniko ona, infekzio zeinuen gabezia eta CPE<10mg/L izan dituen pazientea.  Sendatze irizpideak bete ez dituen pazientea: jarraipen tartearen amaieran aurretik aipaturiko irizpideak bete ez dituen pazientea.  Tratamenduaren porrota: azken neurri moduan antibiotikoterapia supresibo kronikoaren bidez maneiatu behar izan den pazientea. Egoera honetan helburu nagusia infekzioaren sendatzea ez denez, porrot terapeutikoa kontsideratu da.  Heriotza: pazientea jarraitua izan den denbora tartean hil egin bada, arrazoia edozein izanik ere. Sailkapen honekin batera 5. aukera bat erabili da, datuen bilketa unean jarraipen tartea bukatugabe zuten pazienteak izendatzeko. Lan honen informazio iturri nagusia Donostia Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen zerbitzuan 2012/01/01 eta 2017/12/31 artean artaturiko giltzadura protesi infekzioen erregistroa izan da. Erregistro honen oinarriak honezkero ezarrita zeuden, eta lan honen egileak bere gain hartu du falta ziren datuak osatzea. Helburu horrekin erabilitako tresna nagusia Osabide Global izan da, Osakidetzak darabilen historia kliniko elektronikoa. Bertan pazienteen alta informeak, Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuaren (EOZaren) alta informeak, zerbitzu beraren ebolutiboak eta Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuko alta informeak kontsultatu dira batik bat. Datu bilaketa 2 denboratan egin da. Hasiera batean 2012/01/01 eta 2017/01/31 artean artaturiko 255 giltzadura protesi infekzioren datu orokorrak jaso dira: pazientearen adina, sexua, EOZ bidezko alta eman zaion edo ez eta jarraipen tartearen amaieran zein izan den bere egoera klinikoa. Bigarren denboran datu bilaketa EOZ bidezko alta jaso duten pazienteetan zentratu da. Paziente hauetan honako datuak bilatu dira: EOZaren ardurapean igarotako egun kopurua, pazienteek izan duten bilakaera klinikoa, EOZan erabilitako antibiotikoak, antibiotiko hauek erabili diren egun kopurua, antibiotiko hauekin izandako arazoak (baleude), bia mota, biarekin izandako arazoak (baleude), pazientearen berringresoa (balego) eta hau eragin duten arrazoiak eta, azkenik, EOZ zein ospitaleko zerbitzuarekin burutu den (Donostia Unibertsitate Ospitalearen EOZarekin edo eskualdeko beste EOZren batekin). Eskuraturiko datuak Microsoft Excel-en eginiko datu base batean balio numerikoak eta laburdurak erabiliz islatu dira, jarraian aztertuak izateko. Datu base honetan ez da behin ere pazientearen identifikazioa posible egin lezakeen daturik islatu, eta inongo unean ez da pazienteen informazio pertsonala agerian utzi. Honez gain, lanaren testuinguru teorikoa ezartzeko, giltzadura protesien, berauen infekzioen eta EOZen inguruko informazioa bilatu da. Informazio hau, egilearen tutoreak emandako testuliburu eta bibliografiaz gain, egindako bilaketa bibliografikoaren bidez lortu da. Informazio hori osatzeko Pubmed datu basean bilaketa bibliografiko bat burutu da, "Prosthetic joint infection" bilaketa gakoak erabiliz. Baheketa zehazteko asmoz, "Free Full Text" aukera hautatu da. Bilaketa irizpide hauek erabiliz 660 artikulu aurkitu dira, zeinetatik egileak baliagarrienak iruditu zaizkionak aukeratu dituen. Bigarren aldi batean "OPAT AND joint infection" gakoak erabili dira, EOZ bidezko OPAT-ak GPIen kudeaketan izan dezakeen papera aztertzeko. Bilaketa gako hauek erabiliz 24 artikulu eskuratu dira, zeinetatik egileak baliagarrienak iruditu zaizkionak aukeratu dituen. Iturri hauetatik lortu diren eta lan honen egileak erabili dituen erreferentziak lan honen amaieran daude izendatuta. Lan hau idazterako garaian "Medikuntza eta Erizaintzako GRALa idazteko Estilo Gida"-ren irizpideak hartu dira kontuan. 3. EMAITZAK 3.1. DATU OROKORRAK Lehenengo aldi batean eginiko paziente erregistroaren azterketaren bidez hainbat datu orokor eskuratu dira (1.go taula). Hala, 2012/01/01 eta 2017/01/31 artean giltzadura protesi infekzioen 255 kasu artatu dira Donostia Unibertsitate Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen zerbitzuan. Datu bilketa prozesua amaitu den unerako, 2018ko martxoaren 12rako, 255 kasu hauetatik 188ri (%74) egin ahal izan zaie jarraipen osoa, 67 kasutan (%26) jarraipen denbora bete ezin izan delarik. Datuen analisia egiterako garaian jarraipen denbora bukatu ahal izan duten 188 pazienteak hartu dira kontuan, eta paziente hauei egingo zaie erreferentzia "talde orokorra" edo "talde osoa" terminoak erabiltzean. 188 paziente hauetatik 116 gizonezkoak dira (%61,7) eta 72 emakumezkoak (%38,3). Gizonezko taldearen batez besteko adina 67,6 (±9,76) urtekoa izan da, mediana 70 urtekoa (p25- p7564-77) izanik. Emakumezko taldearen batez besteko adina 71,6 (±11,96) urtekoa izan da, mediana 77 urtekoa (p25- p7571-82) izan delarik. Oro har, paziente talde honen bataz besteko adina 69,08 (±10,91) urtekoa izan da, mediana 73 urtekoa (p25- p7566-78,5) izan delarik. Paziente gazteenak 35 urte zituen, eta zaharrenak 93. Infekzio motari dagokionez (2.taula), 72 kasutan (%38,3) goiztiarra izan da, 69 kasutan (%36,7) berantiarra edo kronikoa izan delarik. 29 kasutan (%15,4) infekzio hematogeno bezala sailkatu da, eta 12 kasutan (%6,4) alborakuntza bidezko infekzio bezala. 4 kasutan (%2,1) ebakuntza barneko hazkuntzak positiboak izan dira. 2 kasutan (%1) infekzioa sailkatzea ezinezkoa izan da. Infekzio mota Kasu kopurua* GPI goiztiarra 72 (38,3) GPI kronikoa 69 (36,7) GPI hematogenoa 29 (15,4) Alborakuntza bidezko GPI 12 (6,4) Ebakuntza barneko hazkuntza + 4 (2,1) Sailkaezina 2 (<1) *Parentesi arteko zenbakiek talde osoarekiko portzentajeak adierazten dituzte. garbiketa eta antibiotikoarekin bakarrik tratatuz, protesia kendu gabe. Honek, beste atal batean ikusiko den bezala, eragina izan du lortu diren sendatze tasatan. GPI hematogenoa izan duten 29 pazienteetatik 25 (%86,6) garbiketa kirurgiko bidez maneiatu dira. Talde honetako paziente bakarra (%3,4) maneiatu da 2 denbora kirurgikotan eginiko ebakuntza bidez. Paziente honek beste GPI gertakarien aurrekariak zituen, eta GPI kronikoaren aukera ez zegoen guztiz baztertuta. 3 pazientek beste prozedura batzuen bidezko maneiua jaso dute. Alborakuntza bidezko GPI izan duten 12 pazienteetatik 11 (%91,7) garbiketa kirurgiko bidez maneiatu dira, protesia kendu gabe. Paziente bakarra (%8,3) maneiatu da 2 denbora kirurgikotan eginiko ebakuntza bidez. Paziente honek beste GPI gertakarien aurrekariak zituen, eta GPI kronikoaren aukera ez zegoen guztiz baztertuta. Azkenik, ebakuntza barneko hazkuntza positiboak izan dituzten 4 pazienteetatik 2 pazientek (%50) jaso du garbiketa kirurgiko bidezko maneiua. Beste 2 paziente (%50), berriz, beste prozedura batzuen bidez maneiatu dira, kasu honetan, antibiotiko bidez. Sailkaezinak izan diren 2 pazienteetako batek garbiketa kirurgiko bidezko maneiua izan du. Bestea antibiotiko bidez maneiatu da. 3.4. MIKROORGANISMO ERAGILEAK Mikroorganismo eragileen inguruko datuak 4. taulan daude jasota. SKN izan dira nagusi, 32 kasutan (%17) izan baitira protesi infekzioaren eragile. 31 kasutan (%16,5) mikroorganismo eragilea SAMS izan da. 24 kasutan (%12,8) enterobakterioak izan dira infekzioaren erantzule eta beste 23 kasu (%12,2) estreptokokoek eragin dituzte. SARM-ek 7 kasu (%3,7) eragin dituztelarik. P. acnes bakterioa 7 infekzioren (%3,7) eragile izan da, P. aeruginosa 4 protesi infekzioren (%2,1) erantzule izan delarik. Kasu bakarrean (%0,5) protesi infekzioaren eragilea onddo bat izan da. 18 kasutan (%9) infekzio polimikrobianoa aurkitu da. 17 kasutan (%9,6) giltzadura protesiaren infekzioaren eragilea aurretik aipaturiko ez beste mikroorganismoren bat izan da. Bestalde nabarmentzekoa da 27 kasutan (%14,4) hazkuntzak negatiboak suertatu direla. Orotara, mikroorganismo Gram positiboak 112 infekzioren (%59,6) erantzule izan dira, mikroorganismo Gram negatiboek 30 infekzio (%16) eragin dituztelarik. Infekzio motaren eta mikroorganismo eragileen arteko harremana aztertzerako garaian, hainbat datu lortu ditugu (5. taula). GPI goiztiarren kasuan, eragile nagusia bakterio Gram positiboak izan dira, 72 kasuetatik 34 (%47,2) eragin baitituzte. 15 kasutan (%20,8) infekzio goiztiarraren eragilea bakterio Gram negatibo bat izan da. 12na kasutan (%16,7) infekzioak polimikrobianoak izan dira edo hazkuntzak negatiboak suertatu dira. GPI kronikoei dagokienez, kasu honetan ere eragile nagusiak bakterio Gram positiboak izan dira, 69 kasuetatik 45 (%65,2) eragin baitituzte. 6 kasutan (%8,7) infekzioaren eragilea bakterio Gram negatibo bat izan da. 5 kasutan (%7,2), berriz, infekzio polimikrobiano bat izan da erantzulea, eta 13 kasutan (%18,8) hazkuntzak negatiboak suertatu dira. GPI hematogenoetan eragile nagusiak Gram positiboak izan dira, 29 kasuetatik 21 (%72,4) eragin baitituzte. Gram negatiboak 7 kasuren (%24,1) erantzule izan dira, eta hazkuntzak kasu bakarrean (%3,4) suertatu dira negatibo. Alborakuntza bidezko infekzioen kasuan ere Gram positiboak izan dira eragile nagusiak, 12 kasuetatik 8 (%66,7) eragin baitituzte. Gram negatiboek 2 kasu (%16,7) eragin dituzte. Kasu banatan (%8,3) infekzio polimikrobiano eta hazkuntza negatiboak detektatu dira. Ebakuntza barneko hazkuntza positiboei dagokienez, 4 kasuetatik 3 (%75) bakterio Gram positiboen ondoriozkoak izan dira. Kasu bakarra (%25) onddo batek eragindakoa izan da. Ez da Gram negatibo, infekzio polimikrobiano edo hazkuntza negatiboen kasurik erregistratu. 5. taula. Giltzadura protesietako infekzioen mikroorganismo eragileen eta infekzio moten arteko harremana erakusten duen taula. Infekzio mota Kasuak Eragile nagusia Eragindako kasuak* 2. mailako eragileak GPI kronikoa 7 (24,1) 1 (3,4) Alborakuntza bidezko infekzioa 12 Gram + 8 (66,7) Gram - Polimikr./Hazkuntza- 2 (16,7) 2 (16,6)** Ebakuntza barneko hazkuntza + 4 Gram + 3 (75) Onddoak1 1 (25) *Mikroorganismo bakoitzak infekzio mota bakoitzean zenbat infekzio kasu eragin dituen, kasuetan eta ehunekotan. **Infekzio polimikrobiano + hazkuntza negatiboek sortutako kasuak eta kasuen totalarekiko portzentajea. 3.5. PAZIENTEEN BILAKAERA KLINIKOA Talde osoaren bilakaera klinikoaren datuak behatuz gero, honakoa ikusiko dugu (5. irudia). 188 pazienteetatik, 133k (%70,7) sendatze irizpideak bete dituzte. 37 kasutan (%19,7), berriz, ez dira sendatze irizpide hauek bete. 6 kasutan (%3,2) tratamenduaren porrota eman da, eta 11 kasutan (%5,9) pazientearen heriotza gertatu da. Heriotza kasuei dagokienez, nabarmentzekoa da heriotza hauetako bat ere ez dela zuzenean GPIari lotutako arrazoi batengatik gertatu, eta heriotza gertatu denean pazienteetako bat bera ere ez zegoela EOZaren ardurapean. Hala ere, datuen aztertzea ahalik eta osoena izan dadin, analisian kontuan hartu ditugu. Bilakaera klinikoaren datuak eta maneiu kirurgikoaren datuak uztartzean, hainbat emaitza lortu ditugu, (6. taula). Garbiketa kirurgiko bidezko maneiua jaso duten 129 pazienteetatik 87k (%66,9) sendatze irizpideak bete ditu. 30 kasutan (%23,1), berriz, ez dira sendatze irizpide hauek bete. 5 kasutan (%3,8) tratamenduaren porrota eman da eta 7 kasutan (%5,4) pazientearen heriotza gertatu da. Kontuan hartu behar dugu, ordea, hasiera batean %70,7 %19,7 %3,2 %5,9 Sendatze irizpideak bete Ez dira sendatze irizpideak bete Tratamenduaren porrota Heriotza * Errenkada bakoitzean parentesi arteko zenbakiek prozedura bakoitzarekiko portzentajea adierazten dute 6. irudia. Maneiu optimoa eta ez optimoa izan duten GPI kronikoen desberdintasunak, bilakaera klinikoari dagokionez. Beste prozeduren bidez maneiaturiko GPIak ez dira kontutan hartu. 3.6. EOZ DATUAK 3.6.1. Datu orokorrak Bigarren bilaketa denbora batean, EOZ bidezko alta jaso duen taldea aztertuz, talde honi dagozkion datuak aztertu dira. 2012/01/01 eta 2017/01/31 artean giltzadura protesi infekzioagatik artatutako 255 pazientetatik 131k (%51) jaso dute EOZ bidezko alta. Hala ere, datu bilketa prozesua amaitu den unerako, 2018ko martxoaren 12rako, 131 paziente horietatik 89ri (%68) egin ahal izan zaie jarraipen osoa, 42 kasutan (%32) jarraipen denbora bukatu ezin izan delarik. Datu demografikoei dagokienez (7. taula), 89 paziente hauetatik 58 gizonezkoak dira (%65,2) eta 31 emakumezkoak (%34,8). Gizonezkoen batez besteko adina 67,0 (±10,0) urtekoa izan da, adin mediana 69 urtekoa (p25-p7563-77) izanik. Emakumezkoen batez besteko adina 70,7 (±11,6) urtekoa izan da, adin mediana 74 (p25- p7567-79,5) izanik. Paziente talde honen bataz besteko adina 68,3 (±10,7) urtekoa izan da, mediana 71 urtekoa (p25- p7564-78) izan delarik. Paziente gazteenak 45 urte zituen eta zaharrenak, berriz, 93. Paziente hauek EOZ-aren ardurapean batez beste 28,16 (±35,9) egun igaro dituzte, egonaldi mediana 45 egunekoa (p25-p7528-64) izan delarik. Egonaldi laburrena 4 egunekoa izan da, eta luzeena 176 egunekoa. Pazienteak EOZaren ardurapean egondako egun totalen kopurua 4.603 egunekoa da. 7. taula. Etxeko Ospitaliazazio Zerbitzuaren bidezko alta jaso duten pazienteen datu demografikoak. *Zutabe honetan parentesi arteko zenbakiek talde osoarekiko portzentajeak adierazten dituzte. **Zutabe honetan parentesi arteko zenbakiek desbiderapen estandarraren neurria adierazten dute. *** Zutabe honetan parentesi arteko zenbakiek Q1 eta Q3 balioak adierazten dituzte, hurrenez hurren. 3.6.2. EOZ taldean infekzioen kokapena eta mota EOZ taldeko infekzioen kokapenari dagokionez, aldakako protesi infekzioaren 44 kasu (%49,4) erregistratu dira, eta belauneko protesi infekzioaren 40 kasu (%44,9). Sorbaldako protesi infekzioaren 3 kasu (%3,4) eta ukondoko protesi infekzioaren 2 kasu (%2,2) erregistratu dira. Infekzio motari dagokionez, 34 kasutan (%38,2) goiztiarra izan da, 31 kasutan (%34,8) berantiarra edo kronikoa izan delarik. 16 kasutan (%18) infekzio hematogeno bezala sailkatu da, eta 5 kasutan (%5,6) alborakuntza bidezko infekzio bezala. 2 kasutan (%2,2) ebakuntza barneko hazkuntzak positiboak izan dira. Kasu bakarrean (<%1) infekzioa sailkatzea ezinezkoa izan da (kasu honek sendatze irizpideak bete ditu). GPI hematogenoa 16 (18) Alborakuntza bidezko GPI 5 (5,6) Ebakuntza barneko hazkuntza + 2 (2,2) Sailkaezina 1 (<1) Guztira 89 (100) *Parentesi arteko zenbakiek EOZ taldearekiko portzentajea adierazten dute 3.6.5. EOZ taldeko pazienteen bilakaera klinikoa EOZ bidezko alta jaso duten 89 pazienteetatik, 65ek (%73,0) sendatze irizpideak bete dituzte. 18 kasutan (%20,2), berriz, ez dira irizpide hauek bete. 3 kasutan (%3,4) tratamenduaren porrota eman da, eta beste 3 kasutan (%3,4) pazientearen heriotza gertatu da (9.irudia). Heriotza kasuei dagokienez, nabarmentzekoa da heriotza hauetako bat ere ez dela GPIari lotutako arrazoi batengatik gertatu, eta heriotza gertatu denean pazienteetako bat bera ere ez zegoela EOZaren ardurapean. Hala ere, datuen aztertzea ahalik eta osoena izan dadin, analisian kontuan hartu ditugu. Bilakaera klinikoaren eta maneiu terapeutikoaren datuak uztartzean, honakoa ikusi da (9. taula). Garbiketa kirurgiko bidezko maneiua jaso duten 67 pazienteetatik 48k (%71,6) sendatze irizpideak bete ditu. 14 kasutan (%20,9), berriz, ez dira sendatze irizpide hauek bete. 3 kasutan (%4,5) tratamenduaren porrota eman da eta 2 kasutan (%3) pazientearen heriotza gertatu da. 2 denborako kirurgiko bidezko maneiua jaso duten 17 pazienteetatik, 15ek (%88,2) sendatze irizpideak bete ditu. Kasu bakarrean (%5,9) ez dira sendatze irizpideak bete, eta beste kasu batetan (%5,9) pazientearen heriotza eman da. Ez da tratamenduaren porrot kasurik egon. 73% %20,2 %3,4 3,4% Sendatzea Sendatzerik ez Tratamenduaren porrota Heriotza 9. irudia. Etxeko Ospitalizazio Zerbitzu bidezko alta jaso duten pazienteen bilakaera klinikoa. Azkenik, beste prozedura batzuen bidezko maneiua jaso duten 5 pazienteetatik 2k (%40) sendatze irizpideak bete dituzte, 3 pazientek (%60) sendatze irizpide hauek bete ez dituztelarik. Berringreso kasu bakoitza apur bat sakonago aztertuz, honakoa ikusi da: PAZIENTEA BERRINGRESOAREN ARRAZOIA 1 EOZaren ardurapean zegoela, pazienteak hainbat egunetan >38.5ºC-ko sukarra aurkeztu zuen, horren ondorioz ingresatu egin zuelarik. Hemokultiboak negatiboak izan ziren, eta gainerako kausak baztertu ostean sukarra hartzen zuen piperazilina-tazobaktam antibiotikoari egotzi zitzaion. 2 EOZaren ardurapean zegoela, pazientearen errutinako analisi batetan neutropenia zeinuak agertu ziren. Berau une horretan hartzen zuen bankomizinari egotzi zitzaion eta antibiotiko hau daptomizinagatik aldatu zen. Egun batzuk beranduago daptomizinak sukarra eta alergia eragin zizkion, honen harira ingresatu egin zuelarik. 3 EOZaren ardurapean zegoela, pazienteak hainbat egunetan >38.5ºC-ko sukarra aurkeztu zuen, horren ondorioz ingresatu egin zuelarik. Gainerako kausak baztertu ostean, sukarra hartzen zuen errifanpizinari egotzi zitzaion. 4 EOZaren ardurapean zegoela, pazientearen errutinako analisi batetan azidosi tubular eta hipokalemia zeinuak agertu ziren. Honen harira pazienteak larrialdi zerbitzuan ingresatu zuen. Giltzurrun asaldura pazienteak hartzen zuen kloxazilinari egotzi zitzaion. 5 EOZaren ardurapean zegoela, pazienteak sabeleko min akutua aurkeztu zuen. Honen harira ingresatu egin zuten. Pazienteak egun batzuk zeraman amoxizilinarekin eta farmakoak eragindako idorreria susmatu zen. Pazientea obserbazioan zegoela fekaloma bat susmatu, berau tratatu eta bere egoera klinikoak hobera egin zuen. 6 EOZaren ardurapean zegoela, pazienteak hainbat egunetan >38.5ºC-ko sukarra aurkeztu zuen. Hartzen zituen Kloxazilina eta Errifanpizina kendu zitzaizkion. Sukarra mantentzeaz gain, pazienteak zauri inguruan mina duela dio, eta horren harira ematen da berringresoa. Gerora ikusi zen pazienteak abzesu periprotesiko bat garatu zuela. 7 EOZaren ardurapean zegoela pazienteak eremu kirurgikoan mina, isuri serozornetsua eta PCR igoera aurkeztu zituen, eta honen harira eman zen berringresoa. 3.7. ANALISI EKONOMIKOA Datu klinikoen osagarri modura, interesgarria da pazientea EOZaren bidez maneiatzeak eduki ditzakeen abantaila ekonomikoak aipatzea. Azterketa honetan, eskura dauden datu ekonomikoak erabiliz, honakoa ikusi da. Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratuak jasotako datuen arabera, 2017. urtean EOZaren ingresu egun bakoitzak 151,32€-ko kostu ekonomikoa zuen. Aurretik aipatu dugun bezala, GPI duten pazienteek zain barneko tratamendu antibiotiko luzea behar izaten dute osaketa klinikoa lortzeko. Hala, EOZaren bidezko alta jaso ezean, paziente hauek ospitalean iraupen ertain/luzeko egonaldi zerbitzuan artatu beharko lirateke. Zerbitzu honetan ingresatuta igarotako egun bakoitzak 379,99€-ko kostu ekonomikoa dauka. Hori hala izanik, eta datu analisi honetan EOZan igarotako denboraren mediana 45 egunekoa dela kontuan hartuta, esan genezake pazienteak EOZaren bidez artatuz paziente bakoitzeko 10.290,15€-ko aurreztea lor daitekeela. Jarraipen egun totalak 4603 izan direla, eta egun bakoitzeko aurrezkia izan dela kontuan hartuz, osotara aurrezturiko diru kantitatea 1.052.568€-koa da. Datu hauek, noski, hurreratze bat besterik ez dira, eta zuhurtzia handiarekin hartu beharrekoak dira. Izan ere, analisi ekonomiko batetan aldagai asko dira kontuan hartu beharrekoak, eta azterketa hau egiteko unean ez dira haiek kontuan izan. 4. EZTABAIDA GPIen maneiua prozesu luze eta konplexua da. Pazienteen ezaugarriek, paziente hauen kudeaketa egokia izan dadin egin beharreko prozedurek eta tratamendu antibiotikoaren iraupen luzeak. besteak beste, pazienteentzako, osasun sistemarentzako eta gizartearentzako karga handia suposatzen dute. Hau bera dela eta, Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuek eta zerbitzu hauen bidez aplikaturiko OPATak zeresan handia izan beharko lukete giltzadura protesien infekzioen tratamenduan. Izan ere, pazienteei tratamendua etxean jarraitzeko aukera emanez osasun arretarekin lotutako infekzioen murrizketa, bizi kalitatearen hobekuntza, lanerako itzuleraren bizkortzea eta osasun gastuen murrizketa lortu dira, besteak beste, pazienteen maneiuan eraginkortasuna galdu gabe. GPI-en kasuan OPATaren papera hain garrantzitsua izanik ere, orain arte ez da haren eraginkortasunaren inguruko ikerketa askorik egin. Hori dela eta, zaila izanen da lorturiko emaitzak eskuragarri dagoen bibliografiarekin alderatzea. 4.1. PAZIENTEEN DATU OROKORRAK Ezer baino lehen, adierazi beharrekoa da lan honen helburua inoiz ez dela izan ospitalean bertan kudeatzen diren eta EOZ bidezko alta jasotzen duten paziente taldeen arteko alderaketa bat egitea. Azterketa deskriptibo honetako emaitzek hasiera batean iradokitzen dutenez, talde orokorreko pazienteen eta EOZ bidezko alta jaso duten pazienteen ezaugarri demografikoak, maneiu terapeutikoa eta garapen klinikoan zehar lorturiko tasak antzerakoak dira. Hau aurretik ere pentsa genezakeen, izan ere alta ostean EOZaren ardurapean jartzen diren GPIdun pazienteek monitorizazio estua jarraitzen dute EOZko mediku eta erizainen aldetik. Aldi berean, EOZko profesionalek Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuko, Traumatologia Zerbitzuko eta Farmazia Zerbitzuko profesionalekin elkarlan estuan jarduten dute, honen bidez pazienteak duen arreta ospitalean ingresatuta egongo balitz edukiko lukeenaren ahalik eta antzerakoena izatea lortzen delarik. 4.2. PAZIENTEEN BILAKAERA KLINIKOA ETA SENDATZE TASAK Sendatze tasei dagokienez, nabarmendu behar da hauek neurtzerako garaian ahalik eta irizpide zorrotzenak erabili direla. Hala, datu-bilketa egiterako garaian kontuan hartu dira beste lan batzuetan hasieratik baztertuak izan ohi diren 2 parametro nagusi: pazienteen heriotzak eta tratamenduaren porrota jasan duten pazienteak. Honek lan honetan lorturiko sendatze tasak baldintzatu ditu. Pazienteen heriotzak kontuan hartu dira, nahiz eta paziente hauetako bat bera ere ez zegoen EOZ baten ardurapean heriotza unean, eta heriotza guztiak GPIarekin erlazionatuta ez dagoen arrazoi batengatik jazo diren. Tratamenduaren porrota/tratamendu supresibo kronikoa erabili den kasuak ere kontuan hartu dira sendatze tasak kalkulatzerakoan, nahiz eta egoera honetan hasieratik jakina den helburua ez dela pazientearen osatzea. Azkenik, aipatzekoa da bilakaera klinikoaren tasak kalkulatzerako garaian desberdintasunak daudela protokoloen arabera (era optimoan) maneiaturiko pazienteen eta protokoloak jarraitu gabe (era ez-optimoan) maneiatu diren pazienteen artean, eta bi taldeen arteko emaitza klinikoen desberdintasunak sendatze tasa orokorrean eragina duela. Izan ere, era optimoan maneiatu diren GPIek %92,8ko sendatze tasa izan dute, era ez optimoan maneiaturiko GPIek %23,8ko sendatze tasa izan dutelarik. Hala, datuen analisia egiterako garaian maneiu optimoa izan duten pazienteak soilik hartuko bagenitu kontuan, oso litekeena da sendatze tasak bibliografian azaltzen direnen antzekoak izatea. Honakoa hainbat adibidetan ikus daiteke. Mackintosh et al.-ek, esaterako, 2011. urtean argitaraturiko lan batean giltzadura eta hezur infekzioen OPAT bidezko maneiuaren nondik norakoak aztertu zituzten(13). 198 pazienteko kohorte bat izan zen aztergai lan horretan, haietatik 40k GPI bat zutelarik. OPAT bidez osaturiko maneiu baten ondoren, paziente talde honi batez besteko 60 asteko jarraipen bat egin zitzaion. Jarraipen denbora hori pasata taldearen %70ak sendatze irizpideak bete zituen. Hau geure taldean lorturiko emaitzekin bat dator. Esposito et al-ek ere gai hau bera izan zuten aztergai 2007. urtean argitaraturiko lan batean(15). Ikerketa honetan hezur edota giltzadura infekzioak zituzten 239 paziente aztertu ziren. 239 paziente hauetatik 45ek GPI bat zuten. Tratamendua amaitu osteko 30 eguneko jarraipen tarte baten ondoren, pazienteen %43,7ak hobekuntza nabaritu zuen, eta %40,6ak sendatze irizpideak bete zituen. Beraz, esan genezake pazienteen %84,3ak hobekuntza edo sendatzea izan zuela. Hala ere, kontuan hartu beharrekoa da 30 eguneko jarraipen tartea laburra izan daitekeela GPIen kasuan. Izan ere, infekzio hauek garapen denbora luzea izan dezakete, eta ohikoa da ustez osaturiko infekzio bat denbora bat igaro ostean berragertzea. 4.3. ERAGIN DESIRAGAITZAK ETA BERRINGRESOAK Bibliografia eskasia dela eta, oso garrantzitsutzat jo da GPI bat izan duten eta EOZaren ardurapean buruturiko OPAT bidez maneiatu diren pazienteen segurtasun datuak eskuratzea. Hau kontuan harturik, lan honen helburu nagusietako bat EOZaren ardurapean ziren bitartean pazienteek izan dituzten antibiotiko eta bia arazoak erregistratzea izan da, baita, baleude, berringresoen inguruko datuak jasotzea. Egileak dakieneraino, lan honetan azterturikoa baldintza hauek betetzen dituen paziente serie handiena da. Antibiotikoei loturiko eragin desiragaitzei dagokienez, EOZ taldean erabili den antibiotiko aniztasuna eta antibiotiko hauen erabilera denbora kontuan izanik, konplikazio gutxi eman direla esan daiteke, antibiotikoei esleituriko konplikazioak pazienteen %11n ikusi direlarik (2,6 x 1.000 antibioterapia eguneko). Biari loturiko konplikazioak ere urriak (2,39 x 1.000 kateter-egun) eta orokorrean arinak izan dira, hauekin loturiko ingresorik erregistratu ez delarik. Nabarmentzekoa da ere ez dela kateterrari loturiko infekzio kasurik ez eta kateterrari loturiko tronbosi kasurik erregistratu. Datu hauek eskuragarri dagoen bibliografiarekin alderatuz, honakoa ikusi da. Matthews et al.-ek, 2007. urtean argitaraturiko lan batetan, OPAT bidez maneiaturiko pazienteetan emandako eragin desiragaitzak aztertu zituzten(16). 13 urtetan zehar OPAT bidez maneiaturiko 2059 pazienteren datuak jaso zituzten. Paziente hauen %29,2ak GPI baten ondorioz jaso zuen OPAT indikazioa. 2059 paziente hauetatik 253k (%12) antibiotikoekin loturiko eragin desiragaitzen bat izan zuen (3.8 1.000 antibioterapia eguneko). Biari loturiko arazoei dagokienez, hauek pazienteen %0,5ean gertatu ziren (0.2 1.000 kateter eguneko). White et al.-ek, 2009. urtean argitaraturiko lan batean, OPAT bidez maneiaturiko 55 pazienteko talde bat aztertu zuen(17). Paziente hauek giltzadura eta hezur infekzioengatik jaso zuten OPAT bidezko maneiua. Paziente talde honen %13ak pairatu zituen antibiotikoekin lotutako eragin desiragaitzak. Nabarmentzekoa da kasu honetan, geure kasuan bezala, ez zela biarekin loturiko infekzio edo tronbosi kasurik erregistratu. Suleyman et al.-ek, 2016. urtean argitaraturiko lan batean, OPAT bidez maneiaturiko pazienteetan emandako eragin desiragaitzak aztertu zituzten(18). Lan honetan aztertutako 122 pazienteen %36ak hezur edo giltzadura infekzioren bat zuen. OPAT bidezko maneiuan zehar, paziente talde honen %12ak antibiotikoekin loturiko eragin desiragaitzen bat pairatu zuen. Lan hauetako pazienteen ezaugarri demografikoak (adina eta sexuari dagokionez), egonaldiaren iraupena eta erabilitako antibiotikoak geure kasuaren oso antzerakoak dira. Esan daiteke, beraz, lan honetan erregistraturiko eragin desiragaitzen datuak bibliografian jasota dauden datuekin bat datozela. Atal honetan aipatu beharrekoa da ere bankomizinaren kasua. Antibiotiko honek historikoki ez du ospe onik izan, dituen kontzentrazio gora beherak eta eragin desiragaitzak direla eta (ototoxikotasuna, giltzurrun kaltea eta neutropenia, besteak beste). Serie honetako datuen erregistroa egiterako garaian ikusi da, batetik, bankomizina izan dela EOZan gehien erabili den zain barneko antibiotikoa eta, bestetik, bankomizinari loturiko arazoen tasa nahiko baxua izan dela, 0,6 x 1.000 antibioterapia-eguneko, hain zuzen. Antibiotiko hau neutropenia kasu baten erantzule izan da, eta ez du giltzurrun asaldurarik sortu. Are gehiago, erregistratu den giltzurrun asaldura kasu bakarra kloxazilina/errifanpizina antibiotiko konbinazioari egotzi zaio. Datu hauek analisi sakonago baten beharra dute, baina hasiera batean esan genezake bankomizina mailen neurketa zorrotz batek, Farmaziako Zerbitzuaren inplikazioarekin batera, bideragarri egiten duela bankomizinaren erabilera EOZaren bidezko alta jaso duten pazienteetan. Berringresoei dagokienez, lan honetan erregistraturiko 89 pazienteetatik 7k (%7,9) berringreso bat burutu behar izan dute. 7 berringreso hauetako 5 antibiotikoekin loturiko arazo batengatik eman dira, beste 2 kasuetan berringresoaren eragilea infekzioaren bilakaera txarra izan delarik. Hau eskuragarri dagoen bibliografiarekin alderatzean, honakoa ikusi da. Means et al-ek, 2016. urtean argitaraturiko lan batetan, OPAT bidez maneiaturiko paziente talde baten berringreso datuak aztertu zituzten(19). Aztertutako 216 pazienteetatik 69k (%32) hezur edota giltzadura infekzio bat zuen. Nabarmentzekoa da 216 paziente hauetatik 43k (%20) berringreso baten beharra izan zutela, baina 43 berringreso hauetatik 23 hezur edo giltzadura infekzio bat zuten pazienteetan eman ziren. Hau da, hezur edota giltzadura infekzio bat zuten 69 pazienteetatik 23k (%33) berringreso baten beharra izan zuen, arrazoi nagusiak infekzioaren bilakaera txarra, antibiotikoen eragin desiragaitzak eta biari loturiko arazoak izan zirelarik. Li et al-ek, 2018. urtean argitaraturiko lan batetan, OPAT bidez maneiaturiko pazienteen datuak aztertu zituzten(20). 3435 paziente aztertu zituzten, hauetatik 524k (%15,2) hezur edota giltzadura infekzio bat zuelarik. 524 paziente hauetatik 54k (%10,31) berringreso bat behar izan zuen, kausa nagusia prozedura kirurgiko baten beharra eta tratamendu antibiotikoaren porrota izan zirelarik. 4.4. ANALISI EKONOMIKOA Eginiko analisi ekonomikoa osatugabea da, eta aldagai asko utzi dira ikertu gabe, lan honen helburua ez baita EOZaren abantaila ekonomiko posibleak aztertzea. Dena den, behin behineko datu positiboek ikerketa sakonago baterako bidea irekitzen dute, gaitz hauek Gizarte Segurantzarako suposatzen duten karga ekonomikoa kontuan hartuta interesgarria izan daitekeelako alternatiba ekonomiko eta seguru baten aukera aztertzea.
science
addi-e47c9c09eef4
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30845
FDG-PET eta gandor iliakoaren hezur muin biopsiak jokatzen duten papera Zelula Handien B motako Linfoma Hedatsuaren estadiajean
Lizartza Saizar, Arantzazu
2019-01-15
FDG-PET eta gandor iliakoaren hezur muin biopsiak jokatzen duten papera Zelula Handien B motako Linfoma Hedatsuaren estadiajean Teknologia berriagoak eskuragarriago izan diren momentutik, ostera, aldatu egin da linfomak estadiatzeko maneiua. Esaterako, hasiera batean, konputarizatutako tomografia (KT) eta Gallium (67Ga) eskanerra bezalako irudi teknikak organo infiltraziorako erabiltzen hasi ziren. Gaur egun, aldiz, 18F-fluorodeoxyglucose (FDG) positroi emisio bidezko tomografia, konputarizatutako tomografiarekin batera (PET/KT), ZHBLH estadiajerako gomendatzen den baliabide ez-erasokorra da (Aide et al., 2017). Jarraian, aipatu berri diren irudi proben funtsa azalduko da, hurrenez hurren. KT irudi proba osagarria irudi anatomikoak sortzeko X izpi sortaz baliatzen den teknika tomografikoa da. KT-k eskaintzen duen informazio anatomikoa prozesu neoplasikoaren gaiztotasunaren kokapena eta hedapena zehazteko baliagarria da. Gongoil linfatiko patologikoak atzemateko oso erabilgarria da, baina HMI atzemateko sentsibilitate baxua du. PET-a, bestalde, tomografia gammagrafia irudi teknika bat da, eta honetan datza: ehunetan markatzaile erradioaktiboaren banaketan oinarritzen den irudi konputerizatu bat sortzen da, fotoien deuseztapenaren ondorioz. 18F-FDG PET teknikan, zehazki, glukosaren analogoa den erdi bizi ultralaburreko erradiofarmakoa administratzen da, 18F-FDG, ehunetan glukosaren metabolismoa behatzea ahalbidetuz (3.Irudia). Izan ere, glukosaren kontsumoa zenbait patologia gaiztoetan igo egiten da; horregatik, 18F-FDG PET natura gaiztoko egoera hauen identifikazioan, estadiajean eta terapia ondorioak monitorizatzeko teknika sentsiblea da. Hori SUV ("Standarized Uptake Value")-aren bidez kuantifikatzen da; gizagorputzaren aktibitate metabolikoa irudi bidez aztertzea ahalbidetzen delarik, era ez erasokor batean (Delbeke et al., 2006). Abantailak /aplikazioak Desabantailak HMB -Linfomagatiko HMI proba definitiboa. -Zelula linfomatosoak kuantifikatu eta ezaugarriak zehazteko aukera. -HM beste gaixotasunak diagnostikatzeko aukera. -Arrisku estratifikazio indizeen irizpidetako bat da. -Erasokorra da. -Diagnostikoa atzeratzen du (dekaltzifikazio denbora). -Laginaren akatsa. PET -Gorputz osoko HM ebaluatzeko aukera. -Gaixotasun extramedularra simultaneoki estadiatzeko aukera. -Ez-erasokorra. -Biopsiak gidatzeko baliagarria. -HM-eko FDG hartze oro ez dagokio linfoma infiltrazioari (faltsu positiboak). -Ez du histologiarik eskaintzen. -Erradiazio ionizatzaileen emisioa. EHL-en kasuan, eta, zehatzago, ZHBLH-aren kasuan, diagnostiko unean HM infiltrazioa baieztatzen duen "gold standard" proba zehatzik ez dagoenez, teknika bakoitzaren balio pronostikoa hasierako maneiurako erabakigarria izan daitekeen aldaera da. Azken ikerketek ondorio ezberdinak atera dituzte teknika bakoitzaren, hau da, HMB eta PET/KT-aren, ZHBLH estadiajearen balio pronostikoari dagokionean. Baliteke desadostasun horiek ikerketen izaera erretrospektibo, inklusio irizpideen heterogeneotasun eta HM-ean FDG hartze difusoaren inguruko kontsentsu eza bezalako arrazoien bidez azaltzea. (Alzahrani et al., 2016; Aide et al., 2017). Bilaketa hasi aurretik ikerketaren helburua ondo zehaztua izan da: DOU-n, ZHBLH diagnostikatu berri duten pazienteetan, estadiajeari dagokionean, PET/KT eta HMBak jokatzen duten rola behatuko da. Horretarako, gai horren inguruan zientzia literaturak zer ekarpen egin dituen ezagutu behar izan da: batetik, HL eta ZHBLH kasuetan zer protokolo ezarri den; eta, bestetik, EHL-etan proba osagarrien, PET/KT eta HMB-ren, paperaren inguruko desadostasuna ere behatu da. 2.2.1. Ikerketa-populazioa eta datuen bilketa Ikerketa 2009 eta 2017 urte bitartean biopsia eszisional bidez ZHBLH-z diagnostikatutako eta, horrez gain, estadiajerako HMB zein PET/KT-a duten 136 pazienterekin burutu da. Lagina sortzeko datuak DOU-ko Anatomia Patologikoko datu-base klinikotik atzera-begira identifikatuak izan dira. Halaber, informazio hori Gipuzkoako Tumore Erregistroak bermatutako datuekin kontrastatua izan da. Ondoren, gandor iliakoan HMB-rik egin ote zaien behatu da DOU-ko Osabide Global programa informatikoan; eta, azkenik, PET/KT inguruko informazioa Osabide Global-eko erregistrotik zein Donostiako Onkologikoa-ko Medikuntza Nuklearreko zerbitzuak eskainitako informeetatik eskuratua izan da. Pazienteak ikerketatik kanpo uzteko arrazoiak, aldiz, hauek izan dira: 18 urte azpikoak, tumore primarioa Nerbio Sistema Zentralean (NSZ) kokatzea, kimioterapia edo glukokortikoideak jaso izana PET/KT-a burutu aurretik edota aldibereko patologia gaiztoa pairatzea. 2.2.2. PET bidezko hezur muin gaixotasun identifikazioa Prozedimendua Donostiako Onkologikoa-n burutzen da. Bertan, PET/KT-a 5 MBq/kg FDG administratzen denetik 90 minututara egiten da. Emaitzak Medikuntza Nuklearrean aditua den mediku batek ebaluatzen ditu, era bisualean, Deauville-ren irizpideetan oinarrituz (4.Taula). Bestalde, diagnostiko uneko FDG hartzeak benetan linfomari dagokiola baieztatzeko, estadiajean FDG hartzea duten PET/KT-ak kimioterapia jaso ostean eta tratamendua amaitzean, errepikatuak izan dira. PET-ean FDG hartzea, HM-ean, ZHBLH-ren infiltrazioagatik dela adierazteko hiru irizpide daude: Deauville 4-5 izatea; HM-aren patologia onbera izan daitekeela iradoki dezaketen aldaketa anatomikorik ez egotea; eta tratamenduari, patologia nodalarekin batera, erantzutea. 4.Taula. Deauville-ren irizpideak. HL eta EHL-etan, era internazionalean, PET teknikan, masa tumoralaren FDG hartzea eskalatzen duten bost puntuko sistema da. 2.2.3. Kresta iliakoaren biopsia uni- edo bi-lateral bidezko hezur muin gaixotasun identifikazioa kate astunen berrantolatzea— ere egiten dira. Gaixotasuna estadiatzeko egiten diren bi proba osagarrien artean, hots, HMB eta PET/KT artean, 30 egun baino gutxiago igarotzen dira. 2.2.4. Datuen azterketa estatistikoa Aurretik aipatu diren inklusio eta esklusio irizpideak aplikatuz bildutako datuekin, Excel Windows programan, datu base bat osatu da. Pazienteak diagnostiko dataren funtzioan ordenatuak izan dira: 2009ko urtarrilean diagnostikatutakoak lehenak eta 2017 amaierakoak azkenak izanik. Datu basea osatzeko aintzat hartutako aldagaiak 6.Taula-n biltzen dira. Datuak aldagaien izaera eta eskalarekiko egokienak ziren estatikoen bidez deskribatuak izan dira: maiztasun absolutuak eta erlatiboak portzentajeen bidez, aldagai jarraiak media eta desbideraketa estandarraren bidez; eta mediana. 2.2.5. Kontsiderazio etikoak Pazienteen informazioa ikerketako datu basea osatzeko helburuarekin soilik erregistratu da, eta, une oro, Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoa (DPBLO, 15/1999) errespetatu da. Horrez gain, azterlanarekin hasi aurretik, honen protokoloa Gipuzkoako Osasun Arloko Etika eta Ikerkuntza Klinikoaren Komiteari (EIKK) aurkeztua izan da (1.Eranskina). 3. EMAITZAK Ikerketa osatzeko 136 pazienteen emakume/gizonezko ratioa 70:66 izan da eta adin mediana 62 urtekoa izan da. %55,15a 60 urtetik gorakoa da, eta %85,3a R-CHOParekin tratatua izan da. GIB infekzioa 6 pazientek aurkeztu dute eta Bulky, berriz, 6.taula. Datu basea osatzeko aztertutako aldagaiak. PET positiboa erakutsi duten 12 pazienteen artean, guztiek FDG hartze patroi fokala aurkeztu dute. HMB positiboa izan dutenen artean, ostera, 8k histologia konkordantea izan duten bitartean, 5ek diskordantea aurkeztu dute (4.Irudia). Kohorte azterketa honetan, guztira, 49 kasu (%36,02) IV.estadioan sailkatuak izan dira, PET edota HMB emaitza positiboaren funtzioan. PET/KT positiboa dutenen artean, HMB negatiboa duten 4 kasu identifikatu dira. PET aurretik IV.estadioan sailkatuta zeuden kasu horiek guztiak, eta, ondorioz, tratamendua ez da kasu bakar batean ere aldatu (5.Irudia). PET negatiboa eta HMB positiboa izan duten 5 pazienteen artean 4 kasutan aldatu da estadioa: II-tik IVra. 5 kasuetan HM-aren histologia diskordantea izan da; eta ez da tratamendurik aldatu (5.Irudia). Bi tekniken bidez identifikatutako hezur infiltrazioari dagokionez, guztiek patroi fokala erakutsi dute eta histologia konkordantea. Sentsibilitatea %61,5koa da, espezifikotasuna %32,5ekoa, balio prediktibo positiboa (BPP) %66,7 eta balio prediktibo negatiboa (BPN) %40,32 (6.Irudia). ZHBLH-an, HMI-aren intzidentzia HMB oinarrituz gero, %11,7koa dela ikusi da beste ikerketa batean (Adams et al., 2015) (9.Taula). Azterlan honen kasuan, HMB oinarritutako HMI intzidentzia %9,56ekoa da. Ikerketan, gehiengoak, hau da, 13tik 8 kasuk histologia konkordantea erakutsi badute ere, beste 5 kasuk histologia diskordantea izan dute. Kasu guzti hauek, aurkikuntza horren ondorioz, IV.estadioan sailkatuak izan dira; baina, nabarmentzekoa da, soilik 4 kasu igo direla IV.estadiora, beste guztiak HMB aurretik IV.estadioan baitzeuden. Hori dela eta, emaitza hauetan oinarrituz, zalantzan jartzen da, HMB aurretik IV.estadioan aurkitzen den pazienteari HMB burutzeko premia; oro har, tratamenduan inongo eraginik eduki ez duelako. PET-ari dagokionez, Adams et al.-en errebisioan begiztatu da HMI-aren intzidentzia %24-29koa dela. Azterlan honetan, aldiz, %8,8koa da. Azterlanean, PET positiboa dutenen artean ez du kasu bakar batek ere hartze difusoa aurkeztu. Dena den, DOU-n, FDG hartze patroi difusoaren kasuan, historia birpasatu egiten da, eta gehienetan, negatibotzat hartzen da. sentsibilitatea %88,7koa dela eta espezifikotasuna, berriz, %99,8koa. Meta-analisia osatzeko erabilitako ikerketetan, HMB eta FDG hartze desadostasuna zegoen kasuetan, jarraipenerako egindako FDG-PET-aren emaitzetan oinarritu dira HMI egiaztatzeko; baina ikusi da, hori ez dela nahikoa HMI egiaztatzeko. Ikerlan honetan emaitzak antzekoak dira: PET/KT sentsibilitatea %62,5ekoa dela ikusi da. Ikerlan honen emaitzetan oinarrituz, PET positiboa izan eta hartze fokala aurkezten den kasuan, HMB saihestu daiteke. Izan ere, gehiengoak HMB positiboa aurkezten du, histologia konkordantearekin; eta HMB negatiboa izan den kasuetan, ez da jarrera terapeutikorik aldatu. Hala ere, azpimarratzekoa da datuak ez direla extrapolagarriak, ikerketa N murritzarekin osatu delako eta honen izaera erretrospektiboa dela-eta. PET negatiboa den kasuetan, ostera, HMB burutzea komenigarria da estadioa zein tratamendua aldatu ditzakelako. Gaur egun, nahiz eta HMB-k histologia diskordantea aurkeztu, gaixotasun aurreratutzat hartzen dira; eta gertakari horrek, eragina du tratamenduan. Beraz, Adams et al.-ek behatu zuten bezala, PET-a negatiboa den kasuetan HMB-a gauzatzea aholkatzen da. Bestalde, ikusi da III- IV estadioan HMB-ak ez du jarrera terapeutikoa aldatzen; eta III.estadioan tratamendua aldatuko ez lukeen arren, IPI arrisku eskala alda dezake, gradu altuko taldean sailkatuz. Beraz, III-IV estadioetan HMB ez burutzea aholkatzen da. Biopsia prozedurari dagokionean, ikusi da bilaterala izateak ez duela informazio gehigarririk ematen, eta albo-ondorioak areagotzen dituela. Horregatik, gidek gomendatzen duten bezala, biopsia unilaterala egitea erabaki da, beti ere, beharrezkoa bada.
science
addi-14a28c485980
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30870
Tratamendu farmakologikoa deshabituazio tabakikoan: meta analisi eta berrikuspen sistematikoa
Garmendia Zabaleta, Asier
2019-01-15
Gradu Amaierako Lana Medikuntzako Gradua 1. SARRERA Gaur egun, tabakismoaren kontsumoak kezka handia sortzen du oraindik ere, bai herrialde garatuetan arazoa izaten jarraitzen duelako, bai herrialde azpigaratuetako kontsumoa modu ikusgarrian igotzen ari delako. Jakina denez, tabakismoaren arriskua drogodependentzia bera baino, berari loturiko osasun arazoen ondoriozkoa da. Izan ere, tabakoa erretzea mundu mailako eta gizarte garatuetako lehen morbi-mortalitate kausa saihesgarria da, mortalitate altuko hainbat gaixotasunen (arazo kardio- eta zerebrobaskularrak, EPOC-a, minbizi mota ugari) arrisku faktorea izateagatik. Honen erakusgarri, XX. mendean tabakoak 100 milioi pertsona hil zituela uste da, eta estimazio batzuek XXI. mendean 1000 milioi hil ditzazkeela diote, hauetako %80 baino gehiago herrialde azpigaratuetan. Gauzak horrela, 2008-an Munduko Osasun Erakundeak MPOWER (Monitor, Protect, Offer, Warn, Enforce, Raise) neurri sozio-sanitarioak aurkeztu zituen, ‖lehentasun maximodun‖ epidemia global honi aurre egiteko asmoz [1]. Gure ingurunean ere, erretzaile kopuruak behera egin duen arren, tabakoak eta beronek dakartzan osasun arazo ugariek garrantzi handia izaten jarraitzen dute. EAE-ko azken Osasun Inkestako (2013) datuak aurrekoekin konparatuta, ikus dezakegu gizonetan erretzaile tasa %30-etik %24-ra jaitsi zela 2002-2013 artean (1. irudia); emakumeetan %21-etik %19-ra jaitsi zen 2007-2013 artean, 1997-tik lehen jaitsiera izanik talde honetan. Gizonetan erretzaile tasa handiena 25-64 arteko adinetan kokatzen zen, emakumeetan 25-44 urteen artean (2. irudia). Azpimarratzekoa da 15-24 urteko gazteetan, emakumeek gizonek baino pixka bat gehiago erretzen dutela, azken datuen arabera [2]. Heriotza tasan daukan eraginari behatuta berriz, ikus dezakegu Euskal Autonomia Erkidegoan gizonen heriotzen %28 eta emakumeen heriotzen %10 egotzi dakizkiokeela tabakoari [3]. populazio orokorrean alde batetik, eta patologia kardiobaskular eta psikiatrikodun azpitaldeetan bestetik. 3.3. ARTIKULUEN AUKERAKETA 3.3.1. Aukeratzeko irizpideak Azken 10 urteetan argitaratutako, gizakietan egindako, ingelesezko, entsegu klinikoak aukeratu ziren. 1. mailako helburuetarako artikuluetan. 2. mailako helburuetarako irizpideak aurretik deskribatutako berak izan dira. Lehen aipatu bezala, eraginkortasuna neurtzerako orduan, farmakoen efikazia neurtzen duten ikerketak hartu dira. 3.3.2. Baztertzeko irizpideak Animalietan egindako entseguak, bukatu gabekoak edo kerik-gabeko tabakoaren edo zigarro elektronikoen erabilera aztertzen dutenak alde batera utzi dira. Gainera, farmakoterapia eguneroko praktika klinikoaren testuinguruan aztertzen zutenak, hau da, farmakoen efektibitatea neurtzen zutenak, baztertu dira. Tratamendua erretzeari utzi baino lehenago jasotzen egon badira, hilabete 1 edo gehiagoz, kanpoan utzi dira ikerketa horiek. Azkenik, artikuluak azpipopulazio konkretuetan (sexu, arraza, adin talde, patologia konkretudunak, etab.) zentratzen baziren, kanpoan geratu dira, gure helburu nagusia populazio orokorra aztertzea baitzen. 3.4. LANAREN EGITURAKETA 1. mailako helburuak aztertzeko, entsegu klinikoetatik datuak atera, eta hauekin meta analisiak egin izan dira, farmakoen arteko eraginkortasun eta eragin desiragaitzak konparatzeko. Artikuluen ezaugarri eta emaitzak tauletan batu dira atal honetan. Gainera, taula hauetako datu garrantzitsuenak testuan deskribatu dira. 2. mailako helburuetarako, ez da meta analisirik egin, errebisio sistematikoa bakarrik baino. Honela, artikuluen datu garrantzitsuenak Odds Ratioaren bidez neurtu izan dira, testuan deskribatuz. Batutako ikerketen datu espezifikoagoak tauletan bildu ditugu. 3. irudia: Artikuluen bilaketa eta aukeraketa. Pausu bakoitzean artikuluak kanpoan uzteko arrazoiak zehazten dira. 7. irudia: Azpipopulazio psikiatrikoan artikuluen bilaketa eta aukeraketa. Pausu bakoitzean artikuluak kanpoan uzteko arrazoiak zehazten dira. Azkenean, 2 artikulu aukeratu dira. 8. irudia: Azpipopulazio kardiobaskularrean artikuluen bilaketa eta aukeraketa. Pausu bakoitzean artikuluak kanpoan uzteko arrazoiak zehazten dira. Azkenean, 2 artikulu aukeratu dira. Beste batzuk Kontzentratzeko zailtasuna 5. EZTABAIDA Nikotina gure inguruneko eta munduko mortalitate kausa nagusienetarikoa da, alkoholaren aurretik ere, heriotzen %10-ren erantzule izateraino [41]. Gainera, morbilitatean eta bizi kalitatean duen eragina ere aski ezaguna da. Hau bereziki garrantzitsua izan daiteke azpipopulazio psikiatrikoan, haietan askoz ohikoagoa baita tabakoarekiko dependentzia. Honen erakusgarri, Estatu Batuetan erretzaileen %44-a osatzen dute paziente hauek [42]. Hortaz, osasun langileok eskura ditugun tresna guztiak erabili behar ditugu, arazo honen kontra egiteko. Tresna hauen artean, farmakoterapiaren papera azpimarratu nahi izan dugu. Beste meta analisi eta errebisioetan ikusi izan denez, Vareniclinak eskaintzen ditu emaitza onenak. Cochrane-eko berrikuspen sistematiko batean ikusi zenez, plazeboarekin erretzeari uzten dioten 10 pertsonako, NRT-arekin 15-ek uzten dute; eta NRT-arekin utzitako 10 pertsonako, 17-k uzten dute Vareniclinarekin [43]. Aurretiazko ikerketa batzuetan behatu da, kostu-efektibitateari dagokionez, Vareniclinak eskaintzen duela osasun eta ekonomiaren ikuspuntuetatik balantze onena [44-47]. Gainera, Vareniclinak, eraginkorra izateaz batera, ez du eragin desiragaitz psikiatriko edo kardiobaskularren areagotzerik suposatzen [48-49]. Emaitza hauek berretsi ditugu gure lanean. Hala ere, eragin desiragaitz kardiobaskularren inguruan eztabaida pixka bat dago oraindik, eta ikerketa batzuetan arrisku kardiobaskularra areagotzen dela ere ikusi da, meta analisietan hori agertu ez arren [50]. Gure ikerketan ikusi dugunez, eta espero zenez, plazeboarekin konparatuta, NRT, Bupropion eta Vareniclinak, erretzeari uztean arrakasta izateko aukerak modu esanguratsuan igotzen dituzte. Hauen artean, Bupropionak NRT-aren antzeko eraginkortasuna erakusten duela esan genezake, eta Vareniclinak aurreko biek baino gehiago. Konbinazioei dagokienez, emaitz ezberdinak ikus ditzakegu: C-NRT, Vareniclina + NRT eta Vareniclina + Bupropion konbinazioek monoterapiek baino eraginkortasun handiagoa erakutsi dute, baina ez da hori ikusi Bupropion + NRT terapian. Eragin desiragaitzei begira, ez da orokorrean ezberdintasun handirik ikusi tratamenduen artean. Logikoa denez, guztiek eragiten dute plazeboa baino eragin desiragaitz gehiago, eta baita konbinaketek monoterapiek baino. Eragin batzuk sarriago ikusten dira farmakoaren ezaugarri eta administrazio bideen arabera: NRT modalitate ezberdinek administrazio bidearen araberako efektu lokalak izan ditzakete, aho bidezkoetan orofaringitisa eta goragaleak, eta partxeetan azaleko irritazioa agertuz; Bupropionarekin lo asaldurak, idorreria eta xerostomia agertzen dira; Vareniclinarekin arazo gastrointestinalak, buruko mina eta lo asaldurak (insomnioa, amets anormalak) ikusi dira. Eragin desiragaitz gehienak ez ziren larriak ezta GDS-ak izan, inongo modalitatetan: izan ere, aukeratu ditugun ikerketetan bertan aitortzen zen Gertaera Desiragaitz Serioetatik, ia guztiak ezin zirela tratamenduarekin lotu. Azpipopulazioei dagokienez, populazio psikiatrikoan eraginkortasuna 10 bat puntu portzentual txikiagoa izan da populazio ez psikiatrikoan baino (EAGLES ikerketan ikusi ahal izan denez) [17], eta eragin desiragaitz psikiatriko asko (depresioa, antsietatea, suizidio arriskua) handituta daudela ikusi da, baina hori pazienteen historia psikiatrikoaren eta erretzeari uzteak suposatzen duen estresaren testuinguruan ulertu behar da, horiekin lotu baita, eta ez farmakoterapiarekin. Hala ere, medikua adi egon beharko da, azpipopulazio honetan sintoma horien agerpena detektatzeko, ondorio larriak izan baino lehen, tratamenduren bat hartzen egon edo ez. Patologia kardiobaskulardun azpipopulazioan ez da ikusi Vareniclinak patologia horien larriagotze edo sintoma berrien agerpenean eraginik duenik. Honen ildoan, Vareniclinaren inguruko alertak, eragin desiragaitz neuropsikiatrikoen (garrantzi berezia izanik suizidio arriskuak) inguruan ez da ikusi izan, aztertutako ikerketen arabera, arrisku hau modu esanguratsuan handitzen denik farmakoaren ondorioz, populazio psikiatriko ezta ez psikiatrikoan. Gauzak horrela, EMA-k alerta hori erretiratzea erabaki zuen 2016-ean. Eragin kardiobaskularren inguruko kezkak oraindik darrai, arazo honen inguruan ikerketa gutxiago eta txikiagoak egin direnez gero. Halaber, gure errebisioan ikusi denez, Vareniclinak ez du sintoma hauen arriskua igotzen, baina egia da paziente gutxiren datuekin heldu garela ondorio horretara. Beraz, bi arazo hauen inguruan ikertzen jarraitu beharko litzateke, eta bereziki sintoma kardiobaskularren inguruan, azken honek baitu ikerketa eta ebidentzia maila txikiena bere atzean. Bitartean, arreta bereziz tratatu eta gainbegiratu beharko dira azpipopulazio horiek. - Ez da ikusi guk jasotako ikerketetan Vareniclinak edo beste farmakoek eragin desiragaitz neuropsikiatrikoak modu esanguratsuan areagotzeko joera dutenik paziente psikiatrikoetan. Hala ere, abstinentzia tasak txikiagoak lortzeko joera igartzen da, bai plazebo eta baita NRT, Bupropion eta Vareniclinaren kasuetan. - Eragin desiragaitz kardiobaskularretan ere, gure ikerketetan ez da ikusi Vareniclinak arriskua areagotzen duenik, ez mortalitate kardiobaskular ezta gertaera desiragaitz kardiobaskular nagusi totalen kopuruan. Landu ditugun datu guzti hauekin ere, farmakoen preskrizpzioa paziente bakoitzaren osasunaren, egoera sozioekonomikoaren, edo preferentzia pertsonalaren arabera moldatu behar dela esan beharra dago. Gainera, aurretik farmako horiekin tolerantzia edo eraginkortasun emaitz eskasak izan badituzte ere kontuan hartu beharko da. Orokorrean Vareniclinak emaitza hobeak erakutsi izan ditu, beraz hau izan liteke lehen aukera terapeutikoa, bereziki NRT edota Bupropionarekin arrakastarik izan ez duten pazienteetan. Gainera, konbinazioek ere abstinentzia tasen igoera nabaria erakutsi dute gure ikerketetan, monoterapiekin konparatuz. 7. IKERKETAREN LIMITAZIOAK Errebisio sistematikoan eta meta analisietan, kategoria batzutan ikerketa 1-2 bakarrik aurkitu izan dira, eta kategoria horietatik ateratako datuek duten balio estatistikoa mugatua izango dela esan beharra dago. Hauxe gertatu da, adibidez, patologia kardiobaskulardun azpipopulazioan, edo depresio, eskizofrenia eta asaldura bipolardun pazienteen inguruan. Gainera, metodologia ezberdina darabilten lanen datuak batzeak ere emaitzak faltsutu ditzazke, hein batean. Hala ere, arazo hau ekiditzea oso zaila suertatzen da, gaia edozein izanda ere.
science
addi-a4a5c60cef31
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30875
Umearen pisu sobera 0-7 urte bitartean. Arrisku faktoreak.
Escudero Otxandorena, Iratxe
2019-01-15
Gradu Amaierako Lana Medikuntzako Gradua 2 2. HELBURUAK Gipuzkoako ama-haurren INMA kohortean, hau herrialde garatua izanik, umeen pisuaren eboluzioa eta pisu soberarako joera aztertzea jaiotzetik 7 urtetara bitarte, gurasoen ezaugarri soziodemografiko eta biologikoek bilakaera horretan duten eragina ikertuz. 3. MATERIALAK ETA METODOAK 3.1. POPULAZIOA ETA IKERKETAREN DISEINUA INMA (Infancia y Medio Ambiente) proiektua Espainiako 7 lekutako ama-ume kohorte ikerketa multi-zentriko prospektiboa da, haurren hazkuntza eta garapena aztertzen dituena ingurumenaren baldintzei lotuta. Proiektu honen xehetasun metodologikoak aurretik publikatuak izan ziren6. Gure laneko ama haurdunak 2006ko maiatza eta 2008ko urtarrila artean sartu ziren ikerketa taldean, haurdunaldiko lehen hiruhilekoko (12-15 asteak) kontsultan, euren erreferentzi zentruetan. Ondoren, 3. hiruhilekoan; haurraren jaiotzean; 1, 4 eta 7. urteetan jarraituak izan ziren, galdeketak, miaketa fisikoak edo bestelako froga osagarriak eginez une bakoitzean. Sarrerako amen baldintzak ≥16 urte, haurdunaldi bakarra, erreferentzia zentruan erditzeko intentzioa, komunikazio arazo eza eta erreprodukzio naturala izan ziren; guztira 2616 ama-ume bikote elkartuz. Horien artean abortu (naturala edo eragindakoa) edo fetu heriotza jasandakoak ikerketatik kanpo geratu ziren. Gure lanerako Gipuzkoako azpikohortea erabili dugu: 638 ama-ume bikote. Hauetatik 1, 4 eta 7. urteetako pisuari buruzko datuak ez zeuzkaten bikoteak ikerketatik kanpo geratu dira gure lanean, 450 ama-ume bikoteko lagina sortuz. Ikerketa honetarako partaideek baimen informatua bete zuten, adostasuna adieraziz, eta Donostia Ospitaleko Etika Komiteak onartu zituen ikerketaren baldintzak. 3.2. GURASOEN EZAUGARRI SOZIODEMOGRAFIKOAK Amaren adina, paritatea, gurasoen jatorrizko nazionalitatea (España edo besteak), ikasketa-maila eta lanpostuari buruzko informazioa aurrez-aurreko elkarrizketetan pasatutako bi galde-sorten bitartez jaso zen. Egoera sozioekonomikoaren (ESE) ebaluaziorako ikasketa-maila eta lanpostua erabili ziren. Lehenengoa kalkulatzeko guztizko eskolatze-urteak hartu ziren kontuan, hiru taldetan banatuz: lehen-hezkuntza (≤11 eskolatze-urte), bigarren-hezkuntza (12- 15 eskolatze-urte) eta goi-mailako/unibertsitate ikasketak (≥16 eskolatze-urte). Lanpostua, aldiz, haurdun geratu aurretiko lana kontuan hartuta taldekatu zen, British Registrar General's Social Class-en egokitzapen erdalduna jarraituz, bost kategoria bereiziz altuenetik baxuenera: I, ≥10 langiletako enpresa zuzendariak, goiteknikariak eta goi-mailako profesionalak; II, <10 langiletako enpresa zuzendariak 3 eta erdi-mailako profesionalak; III, finantza kudeatzaileak, administrariak eta beste laguntza-langileak, autonomoak, esku-langileen ikuskatzaileak eta ez eskuzko langile kualifikatuak; IV, esku-langile kualifikatuak eta erdi-kualifikatuak; eta V, eskulangile ez kualifikatuak. Lanpostua da klase sozialen estratifikaziorako aldagai erabiliena soziologia, epidemiologia, osasun publiko eta beste arloetan, klase sozialaren ordezkotzat erabiliz askotan, gure lanean egin genuen bezala7. 3.3. GURASOEN BIZIMODU EZAUGARRIAK Tabako kontsumoari dagokionez, aitortutako datuak jaso ziren. Amaren tabako historiarako haurdunaldian zehar egondako kontsumo aldaketak lau kategoriatan banatu ziren: inoiz ez du erre, haurdunaldian zehar erre du, antzinako erretzailea eta haurdunaldian zehar utzi du. Aitaren kasuan, aldiz, erretzailea den edo ez, eta etxean erre zuen hartu ziren kontuan. Gurasoen pisuaren egoera aztertzeko gorputz-masaren indizea (GMI) erabili genuen, helduen pisua eta altueraren karratuaren arteko zatiketa (kg/m2), lau talde banatuz: pisu baxua (GMI<18,5), pisu egokia (18,5≤GMI<25), gainpisua (25≤GMI<30) eta obesitatea (GMI≥30)1. Amaren GMI kalkulatzeko haurdun geratu aurreko GMI hartu genuen kontuan (pre-GMI). Haurdunaldian zehar irabazitako pisua kalkulatzeko 39. eta 12. asteen arteko pisuaren kenketa egin genuen, hori gomendatutakoa, gomendatutakoa baina baxuagoa edo gomendatutakoa baina altuagoa zen ikusteko. Amaren pre-GMI-aren arabera pisu-irabazte gomendioak desberdinak dira: 12,5-18 kg pisu baxuko haurdunentzat, 11,5-16 kg pisu egokidunentzat, 7-11,5 kg gainpisua dutenentzat eta 5-9 kg obesoentzat8. 3.4. UMEEN EZAUGARRI ANTROPOMETRIKOAK ETA HAZKUNTZA Jaioberriaren pisua (g) erditzean parte hartutako emaginek neurtu zuten eta luzera/altuera (zm) ospitaleko erizainek lehen 12 orduetan. 1, 4 eta 7 urtetako neurketa antropometrikoak, aldiz, protokolo estandarizatuen erabileran trebatutako langileek egin zituzten. Oinarrizko ezaugarri antropometriko hauetatik abiatuta kalkulatu ziren umeen weight-for-height (altuerarako pisua), GMI, BMI-for-age (adinerako GMI) eta gure lanean erabili ez ditugun bestelako datuak. Hauek z-score bihurtu ziren haur/haur-taldea erreferentziazko populazioarekin konparatzeko. Zscore sistemak adierazten du balio zehatz bat erreferentziazko batez besteko edo medianatik zenbat desbiderapen tipiko aldentzen den, -2DT eta +2DT arteko balioak normaltzat hartuz9. Halaber, hazkuntza abiadura kalkulatu genuen jaiotza eta 12 hilabeteen artean. Pisuhazkuntza azkarra kontsideratzen da pisuaren z-score hazkuntza > 0,67 DT denean. 4 3.5. UMEEN PISU SOBERA Pisu sobera (PS) kontzeptua erabili genuen gomendatutako pisua baino altuagoa definitzeko. Kontzeptu honek barne hartzen ditu jaiotzan adin gestazionalerako handia (AGH) izatea eta beste urteetako (1, 4 eta 7) gainpisua (GP) zein obesitatea (OB). GP eta OB terminoek gehiegizko gantz metaketari egiten diote erreferentzia. Eguneroko praktika medikoan ez daude eskura gorputzeko gantz proportzioa zuzenean neurtzeko gailuak, horregatik, pisu sobera estimatzeko ezaugarri antropometrikoen (pisua eta altuera) erlazioak neurtzen dira, helburu klinikoetarako behar den zehaztasun nahikoa dutelako. Helduetan 2.3. atalean aipatutako GMI erabiltzen da. Umeetan aitzitik, altuera eta pisuan batera hazten direnez, sexu eta adinarentzako espezifikoak diren erreferentzia populazioen datuekin konparatu behar dira. Gure lanean Carrascosaren taulak erabili ditugu, Espainiako populazioan oinarritutako hazkuntza-taula estandarizatuak. Adin gestazionalerako handiak kontsideratzen dira jaiotzako pisua > p90 denean. Beste adinetan (1, 4 eta 7 urte), gainpisua ≥ p85 eta < p90 denez eta obesitatea ≥ p90, pisu sobera ≥ p85 bezala definitu genuen. 3.6. UMEEN EDOSKITZEA ETA ELIKADURA Umeen edoskitzearen iraupena lau kategoriatan banatu zen: 0 hilabete, 1-16 hilabete, 17-24 hilabete eta >24 hilabete. Edoskitze-mota, aldiz, hiru kategoriatan: edoskitze natural esklusiboa (amagandikoa), mistoa (naturala + artifiziala) eta edoskitze artifiziala (amarena <7 egun barne). Umeen elikadura laugarren urtetik aurrera hasi zen neurtzen. 4. urteko errebisioan gurasoei umeen elikadurari buruz galdetu zitzaien. Honen ebaluaziorako 101 elementutako janari-maiztasun galdesorta (FFQ, Food Frequency Questionnaire) erdi-kuantitatiboa erabili zen. Energia-kontsumoa guztira (kcal/egun), proteinak (g/egun), karbohidratoak (g/egun) eta gantzak (guztira, aseak, monoasegabeak eta poliasegabeak; g/egun) aztertu ziren. Nutriente bakoitza eguneroko energiakontsumo totalarekin doitu zen. 3.7. ANALISI ESTATISTIKOA Estatistiko deskriptiboak erabili genituen gurasoen ezaugarri sozioekonomikoak eta umeen ezaugarri antropometrikoak azaltzeko: batez bestekoa (X) ± desbiderapen tipikoa (DT) aldagai jarraientzat; eta frekuentzia absolutuak eta portzentaiak (%) aldagai kategorikoentzat. Aldagai bakoitzean zenbat galdutako datu zeuden ere adierazi genuen. Aldagai independente (gurasoen aldagai soziodemografikoak, bizimodu eta elikadura aldagaiak; umeen sexua, adin gestazionalerako txikia edo handia eta pisu-hazkuntza azkarra) eta umeen pisu soberaren (aldagai menpekoa edo dependentea, outcome) 5 arteko erlazioa ikertzeko odds ratioak (OR) kalkulatu genituen beren %95eko konfidantza tarteekin, erregresio logistikoaren bitartez arrisku faktoreen indarra kalkulatzeko. Azkenik, erregresio logistiko anizkoitza erabili genuen aldagai nahasleen eragina kentzeko eta aldagai bakoitzaren eragin zuzena (independentea) ikusteko umeen pisu soberan. Estatistikoki esanguratsutzat p<0,05 baloreak zituzten emaitzak hartu genituen. Datuen analisi estatistikorako IBM SPSS 17.0 software-a (IBM Corporation, Armonk, NY, AEB) erabili genuen. 4. EMAITZAK Gure lagineko 450 familietako gurasoen ezaugarriak 1. taulan azaltzen dira. Amen batez besteko adina 31,42 urtetakoa zen, ia guztiak (% 97,11) Espainiar jatorrikoak zirelarik, aiten antzera (% 98,22). Gehienentzat hau lehen haurdunaldia (% 55,56) edo bigarrena (% 38,89) zen. Lanpostuaren araberako klase sozialaren sailkapenean, desberdintasunak aurkitu genituen ama eta aiten artean. Ama gehienak III. (% 29,1) eta IV. (% 31,11) maila sozioekonomikoan, eta aldiz, aiten erdia baino gehiago (% 53,72) IV. mailan zeuden taldekatuta. Maila sozial altuenetan ez ziren hainbeste desberdintasun ikusi, I. mailan, hain zuzen amen % 17,33 eta aiten % 11,06; eta II. mailan amen % 15,78 eta aiten % 16,93. Ikasketa-maila ere gradu sozioekonomikoaren adierazle bezala erabili genuen eta honek lanpostuaren antzerako proportzionaltasuna erakutsi zuen: amen % 53,12 ikasketa unibertsitarioak eta % 36,16 bigarren-hezkuntzakoak. Aiten kasuan aldiz, ia erdiak (% 49,44) bigarren-hezkuntza mailako ikasketak zituen eta soilik % 29,08k ikasketa unibertsitarioak. Gurasoen bizimoduaren xehetasunak ere taula berdinean (1. taula) daude isladatuta. Bertan bistaratu daitekeen moduan, amen % 50,23k ez zuen inoiz tabakorik kontsumitu eta % 27,4 antzinako erretzailea zen. Gainerakoak ikerketa unean kontsumitzaileak ziren: % 12,33ak haurdunaldian utzi zuen eta % 10,05ak erretzen jarraitu zuen haurdun egon arren. Aiten % 26,25 erretzailea zen eta % 11,64k etxean erretzen zuen haurdunaldian zehar. Gurasoen GMI-aren neurketen emaitzak lau kategoriatan banatu genituen 3.3. atalean azaldu dugun moduan. Ama gehienen (% 76,90) haurdun geratu aurreko GMI-a egokia zen, baina % 14,67k gainpisua eta % 4,44k obesitatea zuen. Ostera, bi aitetatik batek (% 49,43) pisu egokia izan arren, beste proportzio handiak (% 43,05) gainpisua zeukan eta gutxi batzuek (% 7,30) obesitatea. 6 Umeen ezaugarri antropometrikoak 2. taulan deskribatzen dira. Sexuaren banaketan ia erdia neskak (% 51,6) eta beste erdia mutilak (% 48,4) izan ziren. Ikerketan zehar umeen pisuaren batez bestekoaren eboluzioa honakoa izan zen: 3,3 kg, 1. urtean 10,38 kg, 4. urtean 18,64 kg eta 7. urtean 28,59 kg-koa Pisu soberari dagokionez, jaio ziren umeetatik % 10,3 adin gestazionaleko handiak izan ziren; 1. urtean % 49,9k gainpisua edo obesitatea zuten; 4. urtean % 35,5k; eta 7. urtean % 37,9k. Eboluzio hau 1. irudian dago azalduta. Umeen % 38,7k bizitzako lehen 12 hilabetetan pisu-hazkuntza azkarra izan zuten. Gehien nagusitu zen edoskitze-mota edoskitze mixtoa (% 61,3) izan zen, hau da, edoskitze naturala eta artifizialaren arteko txandaketa. Umeen %27,3k edoskitze esklusiboki naturala jaso zuten eta %11,4ak edoskitze artifiziala (esklusiboki edo naturala <7 egun). Iraupenari dagokionez, ama gehienek 16 hilabetez (% 35,6) edo 24 hilabetez (% 36,2) edoskitu zituzten euren seme-alabak. 1. irudia. Umeen pisu soberaren (%) eboluzioa jaiotzatik 7 urtetara. Analisi bibariantean (3. taula) gurasoen eta umeen pisu soberaren arteko asoziazioa azaltzen da. Amaren paritateak jaiotzako pisu soberarekin asoziazio positibo eta estatistikoki esanguratsua (2. haurdunaldiek OR=3,31; % 95 CI, 1,69-6,47; ≥3. haurdunaldiek OR=4,11; % 95 CI, 1,34-12,57) azaldu zuen eta amaren adinak mugako esangura. Aitaren nazionalitateak, aldiz, 4. urteko pisu soberarekin lotura azaldu zuen. Gurasoen nazionalitatea eta jaiotzako pisu soberaren arteko asoziazioa ezin izan genuen neurtu ez zegoelako adin gestazionalerako ume handirik Espainia ez den beste herrialdetatik etorritako familietan. Klase sozioekonomikoari dagokionez, amaren kasuan 7. urteko pisu soberarekin lotura esanguratsua erakutsi zuten, ez hala aitek. Bestalde, amaren ikasketa unibertsitarioek esanguraz faktore babesletzat (OR=0,42; % 95 CI, 0,21-0,84) jokatzen zuten 7. urtean. Tabako kontsumoak esangura estatistikoa azaldu zuen haurdunaldian erretzeari utzi zioten amen eta 4. (OR=1,90; % 95 CI, 1,01-3,57) eta 7. urtetako (OR=2,04; % 95 CI, 1,03-4,02) pisu soberaren artean, arriskua areagotzen; eta aitaren kasuan erretzaileen 0 10 20 30 40 50 Jaiotza 1. urtea 4. urtea 7.urtea 7 eta 4. urteko pisu soberaren artean (OR=1,59; % 95 CI, 1,01-2,51). Gure lanean ikertu genituen beste bizimodu aldagaiak, GMIak hain zuzen, arrisku faktoretzat jokatu zuen umearen pisu soberan urte guztietan zehar. Izan ere, amaren gainpisu eta obesitateak lehenengo urtetik eta aitarenak jaiotzatik 7 urtetara bitarte lotura positiboa erakutsi zuten. Umearen edoskitzeak zein elikadurak ez zuten asoziazio esanguratsurik erakutsi analisi bibariantean. Adin gestazionalerako handiak ziren umeek 1. urtean pisu sobera izateko arrisku esanguraz altuagoa zuten (OR=2,06; % 95 CI, 1,04-4,09). Jaiotza eta lehenengo urtearen artean pisu-hazkuntza azkarra izan zuten umeengan 1-7 urte bitartean pisu soberarako arriskua handitu zen: 1. urtean OR=4,38, % 95 CI, 2,79-6,89; 4. urtean OR=2,62, % 95 CI, 2,67-4,10; eta 7. urtean OR=2,28; % 95 CI, 1,44-3,61 emaitzekin. 4. taulan azaldu ditugu erregresio logistiko anizkoitzaren emaitzak. Zenbait gurasoen aldagaiek euren esangura galdu zuten umeen sexua, adin gestazionalerako handia, pisu-hazkuntza azkarrarekin eta gurasoen beste aldagaiekin ajustatu ondoren. Aldiz, adin gestazionalerako handia jaiotzeak eta 0-12 hilabeteetan pisu-hazkuntza azkarra izateak pisu soberarako arrisku faktore efektua mantendu zuten ikertutako adin guztietan zehar. Elikagaiek, erregresio bibariantean ez bezala, 7. urtean lotura estatistiko esanguratsua eta positiboa azaldu zuten, karbohidratoek (OR=1,05; % 95 CI, 1,01-1,09) eta gantz aseek (OR=1,36; % 95 CI, 1,14-1,61) zein poliasegabeek (OR=1,44; % 95 CI, 1,081,91), hain zuzen. Gurasoen aldagai sozioekonomikoek esangura galdu zuten. Paritateak, berriz, jaiotzan pisu soberarako arriskua mantendu egiten zuen ajustea eta gero. Gurasoen GMIak erlazio argia zeukala adierazi zuten emaitzek: amaren pre-GMIak 1. eta 7. urtean; eta aitarenak jaiotzan eta 7 urtetara. 8 1. taula. Gurasoen ezaugarri soziodemografikoak, bizimodua eta elikadura. Antzinako erretzailea 120 27,40 Aitaren tabako kontsumoa Ez erretzailea 323 73,74 12 Erretzailea 115 26,25 > gomendatutakoa 97 23,32 < gomendatutakoa 144 34,62 9 2. taula. Umeen ezaugarri antropometrikoak; jaiotzan, urte betera, 4 urtetara eta 7 urtetara. Jaioberria 1 urte 4 urte 7 urte Gantzakb Guztira Laburdurak: X, batez bestekoa; DT, desbiderapen tipikoa; GMI, gorputz masa inditzea. aAdin bakoitzean pisu sobera definitzeko erabilti ditugun aldagaiak. bUmeen elikadura 4. urteko errebisioan neurtu zen. 10 3. taula. Gurasoen ezaugarriak, umearen sexua, jaiotzako pisua, pisu-hazkuntza azkarra eta elikadura; umearen pisu soberarekin lotuta. 12 4. taula. Gurasoen ezaugarriak, umearen sexua, jaiotzako pisua, pisu-hazkuntza azkarra eta elikadura; umearen pisu soberarekin lotuta eta erregresio logistiko anizkoitzean ajustatuta. 13 5. EZTABAIDA Gure lanean azaldutako emaitzen arabera 1. urtean % 49k, 4. urtean % 36k eta 7. urtean % 38 umek pisu sobera zuten. 2016an Espainiako Osasun Ministerioak publikatutakoen datuen (umeen % 41,3) antzekoak dira hauek. Espainiako obesitate tasak igotzen jarraitzen du, Europako altuenetarikoak izanik gaur egun10. Honekin esan dezakegu Gipuzkoako umeen pisu soberaren tasa oso altua dela. Umearen gainpisua maila sozioekonomiko baxuekin erlazionatuta dago11. Klase sozial altuetako gurasoek, hezkuntza-maila altuagoa ere izanik, pisu egokiko seme-alabak izaten dituzte; elikadura osasuntsuagoa, ariketa fisiko aktiboa, pisu kontrol hobea eta haurdunaldian zainketa egokiagoa izaten dituztelako ezaugarritzat12,13. Beraz, ingurumen obesogenikoak maila sozioekonomiko baxuagoetako umeak askoz gehiago kaltetzen ditu14. Gure ikerketan umeen 7. urtean maila sozial altuko eta ikasketa unibertsitarioak zituzten ametan aurkitu genituen umeen pisu sobera proportzio baxuenak. Paritateak jaiotzako pisu soberarekin lotura erakutsi du erregresio logistikoan: aurretik beste ume bat zeukaten amek hiru aldiz eta ≥2 ume zeuzkatenek lau aldiz arrisku handiagoa. Aldagai honek amaren GMIarekin erlazioa izan dezake, zenbat eta semealaba gehiago izan pisu gehiago irabazten dutelako. Ama multiparoetan haurdunaldi aurreko obesitatea dutenek 1,7 aldiz arrisku handiagoa daukate adin gestazionalerako ume handiak izateko, ama nuliparoekin konparatuta15. Haurdunaldiko amaren tabako kontsumoak (aktiboa edo pasiboa) jaiotzan pisu baxuko umeak izateko arriskua handitzen du, nahiz eta hau ez dugun gure lanean ikertu. Faktore honek maila sozioekonomikoekin lotura dauka, maila baxuagoetako familiek gehiago erretzen dutelako12. Erickson et al.-en lanean16 azaltzen da maila SE altuek eragin positiboa dutela jaiotzeko pisuan, baina amek erretzen dutenean efektu onuragarri hori galtzen dela. Epe luzera aldiz, tabako kontsumoak haurtzaroko gainpisua sortu dezakeela proposatu izan da. Haurdunaldian erretako amen 3-5 urteko umeek 1,79 bider arrisku handiagoa zuten gainpisua izateko. Metaanalisi zabal batek 1,47an ezarri zuen arrisku erlatibo hau. Gure laneko emaitzek honen aldeko ideia indartzen dute, 4-7 urteetan aita erretzaileek eta haurdunaldian zehar erretzeari utzi dioten amen artean. Epe luzera daukan efektuaren arrazoiari buruz planteatu izan da tabakoak umearen gosearen erregulazio sistema asaldatzen duela eta jaio ostean hazkuntza konpentsadore oso azkarra izaten dutela; baina litekeena da hau ere gurasoen faktore soziodemografikoekin lotuta egotea, haurdunaldian zehar erretzen duten familiak ikasketa-maila baxuagokoak direlako eta beraz ingurumen obesogenikoagoan bizi direlako11,13,17. 14 Gurasoen GMI altuek umearen pisu soberarako arriskua handitzen dute bai gure lanean eta baita beste lanetan ere. Ezaugarri antropometrikoen herentzia genetikoan hainbat gene egon daitezke inplikatuta: erregulazio homeostatikoan, gosearen erregulazioan eta energia oreka mantentzean parte hartzen duten geneak11,17. Hala ere, ingurumen obesogenikoaren eraginak ebidentzia handiagoa dauka familietan pisu sobera elkarbanatzearen arrazoi bezala. 12000 bikiekin egindako ikerketa batetan azaltzen da mutilengan genetikak eta neskengan ingurumenak dutela eragin handiagoa18. Gainera, haurdunaldi aurretik gainpisua duten amek haurdunaldian pisu gehiegi hartzeko arrisku handiagoa daukate. Horrek konplikazio obstetriko gehiago eta adin gestazionalerako ume handiagoak izateko arrisku altuagoak dakartza19. Gure lanean hau ikusi ez dugun arren, pre-GMI altuak umearen pisuarengan duen eragin kaltegarri independentea frogatu dugu. Umearen jaiotzeko pisu altuak lotura zuzena dauka beste urtetako pisu sobera izatearekin17,19. Moschonis et al-en arabera adin gestazionalerako handiak jaiotako haurrek 12 hilabetetara 2,19 bider arrisku handiagoa dute gainpisua izateko11. Gure azpikohortean arrisku hori 4,1 aldiz handiagoa agertzen da 1. urtean; 2,4 aldiz 4. urtean; eta 2,6 aldiz 7. urtean. Pisu-hazkuntza azkarrak 1-7 urte artean gainpisurako arriskua azaldu du gure lanean, Weng et al-en metaanalisian17 eta Druet et al.-en errebisio sistematikoan20 bezala. Hazkuntza azkar hau pisu baxuko jaioberrietan ikertua izan da konpentsazio mekanismo bat bezala. Jaiotzako pisu baxua haurdunaldiko amaren tabako kontsumoarekin hain lotuta dagoenez, tabakoa eta hazkuntza azkarragatiko geroko gainpisua erlazionatuta egon daitezke. Bestalde, pisu egokiarekin jaiotako haurrek pisua azkarrago hartzea ingurumen baldintzen ondorio izan daiteke, bereziki lehen urtean umeak egoki ez elikatzeagatik. Umearen bizitza hasierako elikadurarako edoskitze-naturala gomendatzen da. Hau OMEren zein Espainiako Osasun Ministerioak pisu soberaren prebentziorako A gomendio maila lortu duen bakarra da. Pisuaren kontrol egokirako Pediatriako Atentzio Primariotik ere edoskitze naturalaren sustapenak emaitza onuragarriak eman izan ditu21. Edoskitze motak eta iraupenak ez dute inolako lotura esanguratsurik azaldu gure lanean, nahiz eta aurretik ondo ikertutako gaia izan edoskitze naturala pisu soberaren prebentziorako faktore babesle bezala17. Edoskitze artifizialarekin konparatuta, naturala erabiltzean: gosearen autoerregulazio sistema hobea dute; jan ondorengo intsulina jariapena motelagoa da; eta elikagai solidoak dietan sartzen direnetik aurrera fruta eta barazkietara hobeto egokitzen dira11. Azalpen biologikoetaz gain, kontuan izatekoa da ere gurasoen ezaugarriekin duen lotura. Izan ere, edoskitze naturala urriagoa da maila sozioekonomiko baxuagoetan eta ama obesoetan, hauen pisu soberarako efektu kaltegarria gehituz aurrekoari22,23. 15 Gure ikerketan umeen elikadura 4. urtetik aurrera neurtu zen eta 7 urtetako umearen pisu soberan eragin zuzena erakutsi zuten dietako karbohidratoek, gantz aseek eta poliasegabeek. Azken urteetan ume eta nerabeen elikadurak izan duen aldaketa nabarietako bat animali jatorriko janarien, azukredun edarien eta mokaduen elikagaien kontsumoa gehitzea izan da; gantz, azukre findu, gatz eta orokorrean kaloria ugarikoak direnak21. Honekin batera, dieta mediterraneoarekiko atxikidura gero eta baxuagoa izateak, barazki eta fruta freskoaren kontsumoa jaitsi du10,24. Elikadura baldintza desegoki hauek, ariketa fisikoaren murrizketarekin batera, pisu soberaren arrisku faktore nagusienetakoak dira. Dieta, halaber, lotuta dago gurasoen maila sozioekonomikoarekin10,24,25: klase sozial baxuenetan elikadura ez-osasuntsua ugariagoa da. Honen arrazioa, alde batetik, gantz, azukre, gatz eta kaloria askoko eta mikroelikagai gutxitako janariak merkeagoak direla eta eskurago daudela izan daiteke1. Bestetik, ikasketa-maila zenbat eta baxuagoa izan elikadura osasuntsuaren inguruko hezkuntza okerragoa da eta arreta eskasagoa jartzen dute seme-alaben elikagaiak gainbegiratzean21. Analisi anizkoitzeko ajustearen ondoren faktore soziodemografikoek (klase soziala, ikasketa-maila eta tabakoa) euren eragin independentea galdu zuten, paritateak izan ezik. Aitzitik, adin gestazionalerako handia jaiotzeak, lehen urteko pisu-hazkuntza azkarrak, umeen elikadurako karbohidratoek, gantz aseek, gantz poliasegabeek, eta gurasoen GMI altuek arrisku faktore eragin zuzena azaldu zuten. Pisu soberaren igoera askoren ustez ingurumen obesogenikoaren areagotzearen ondorioa da. Gure lanaren emaitzekin baieztatu dezakegu hipotesi hau. Ingurumen obesogenikoaren kontzeptuak ariketa fisiko gutxi, gailu elektronikoen erabilera handia eta elikadura ez osasuntsua ditu ezaugarritzat. Elikadura ez osasuntsuak bai gurasoen eta baita umeen gantz metaketa areagotzen du. Gurasoen GMI altuek umeak jaiotzean pisu altuagoa izatera eta pisua azkar irabaztera eramaten ditu; hauek, gainera, independentieki eraginez umeen hurrengo urteetako pisu soberan. Hau kontrolatzea OMEren eta herrialde garatuetako gobernuen osasun sistemen erronka handienetakoa izan da azken hamarkadetan1. Aldiz, gainpisu eta obesitate tasak gora egiten jarraitzeak prebentzio-kanpainen eraginkortasuna zalantzan jartzen du. Espainian gainpisudun umeak zituzten familietako % 60ak euren seme-alabek pisu egokia zutela kontsideratzen zuten. Pertzeptzio hau okerragoa zen klase sozial baxuenetan, hau da, pisu sobera tasa altuenak dituzten familietan10,25. Lortu ditugun emaitzekin maila sozioekonomikoen arabera pisu banaketan eta horren arazoaren pertzeptzioan desberdintasunak daudela argi geratzen da. Horrenbestez, litekeena da prebentzio-planetako mezuak gaizki iristea klase sozial baxuenetara. Horretan esku hartzea bereziki garrantzitsua da, arazoa mezua transmisioa edo beste zein den ikertzeko, konpontzeko eta kontzientzia egokia sortzeko gizarte osoan.
science
addi-98d2c9857583
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30949
Akilesen tendinopatiari zuzendutako tratamendu fisioterapeutikoa.
Nájera Larrañaga, Nerea
2019-01-17
Leioa, 2018ko maiatzaren 4a LABURPENA Sarrera: Akiles tendoia edo tendoi kalkaneoa gorputzean aurkitzen den tendoirik luze eta indartsuena bada ere, maiz lesionatzen da. Kasuen %55-65a tendinopatiak izaten dira, eta populazio kirolari eta sedentarioari eragiten die. Tendinopatia tendoiaren kondizio mingarriari deritzo, normalean iraupen luzekoa. Lehen lerroko tratamendu bezala teknika kontserbadoreak erabiltzen dira, baina kasuen %24-45tan 6 hilabetetara huts egin eta kirurgia burutzen zaie. Helburuak: Akilesen tendinopatia tratatzeko aukera desberdinen ebidentzia arakatu eta teknika kontserbadoreen eraginkortasuna aztertzea nahi izan da, bai isolatua eta baita modu konbinatuan ere. Metodoak: Pubmed, Science Direct eta PEDro datu baseetan 2000. urtetik aurrerako Akilesen tendinopatiaren talka uhin eta ariketa eszentrikoen tratamendu bilaketa egin da. Laginaren barnean tendoiaren erdialdeko tendinopatiadun pazienteak bildu ziren kasu guztietan. Talka uhinen tratamendua 3-5 sesio artekoa izatea hartu zen kontutan eta ariketa eszentrikoetan Alfredson protokoloaren aplikazioa egitea. Lehen mailako aldagaitzat mina eta bigarren mailakotzat funtzionalitatea eta asebetetzea kontsideratu dira. Emaitzak: Hamaika artikulu barneratu dira, 5 tratamendu aukera bakoitzetik eta azkena bi tekniken konbinazioan oinarrituta. Ikerketa bakarrean konparaketa taldeak emaitza hobeak lortu zituen ariketa eszentrikoekin alderatuta. Ikerketa guztietan minaren aldagaiaren hobekuntza jaso zen, aldiz funtzionalitatea aztertu zen 2 kasutan ez zen aldaketarik erregistratu. Asebetetzea gutxien ikertu den aldagaia izan da. Ondorioak: Bi tratamenduak modu isolatuan eraginkorrak dira, baina bien konbinazioarekin aldagai guztietan hobekuntza adierazgarriak lortu dira. Berrikusketa honen bidez Akilesen tendinopatiaren tratamendurako ariketa aktiboen garrantzia ikusi da. Etorkizunera begira, tendoiaren erdialdeko tendinopatien maneiurako bi tekniken bateratzean oinarritutako ikerketa gehiago beharko dira ondorio garbiak atera ahal izateko. Hitz gakoak: Achilles; tendinopathy; tendinitis; tendinosis; shock wave therapy; eccentric; exercise; training; protocol; strengthening. 2 Baskularizazioari dagokionez, zenbait alditan ikertu bada ere, ez da odol irrigazioaren topografiari buruzko guztizko zehaztasuna lortu. Ehunen lesioetan kontutan izan beharreko faktore oso garrantzitsua da odol zirkulazioa. Kasu honetan bi arteria dira tendoiaren irrigazioaz arduratzen direnak: atzeko arteria tibiala eta arteria peroneala (Singh, Calafi, Diefenbach, Kreulen eta Giza, 2017). Urteetan zehar Akiles tendoiaren erdiko portzioan baskularizazioari dagokionez lerro banatzaile edo arro bat identifikatu da eta eremu hau hipobaskularragoa zela adierazi izan da (Singh eta lank., 2017; Lagergren, Lindbom eta Söderberg, 1958). Eremu iskemiko honek ahultasun eta hausturekin erlazioa izan zezakeela proposatu da (Dayton, 2017). Azterketa fisikoaz gainera, irudi probak diagnostiko eta tratamendurako atal garrantzitsuak dira. Bide desberdinak erabili daitezke, balorazioaren helburuaren arabera. Erradiografia bidez hezurraren alterazio edo kaltzifikaziorik dagoen aztertu daiteke. Tendoiaren barne morfologia ezagutzeko erresonantzia magnetikoa (RNM) edo ultrasoinuaz baliatu daiteke (Singh eta lank., 2017). RNM bidez lesionatutako tendoien irudi irregularrak, loditasun alterazioak eta zonalde hipoekoikoak aurkitu daitezke, kolageno zuntzen desantolaketa eta zuntz arteko substantzia areagotzea adieraziz (Skjong, Meininger eta Ho, 2012). 2. Irudia. Alfredson, 2003. Akiles tendoiaren loditasun desberdintasuna kalkaneoko txertapenetik 2-6cm-tara. 7 ingurumeneko faktoreak, oinetakoak etab. dira kontrolatu daitezkeen aldagaiak (Gerdesmeyer eta lank., 2015; Singh eta lank., 2017). Hortaz gainera, faktore metabolikoak ere kontutan izan behar dira, hala nola, hipertentsioa, hiperlipidemia edo obesitateak tendinopatia edo tendoi hausturarako predisposizioa eragiten baitute (Singh eta lank., 2017). 1.7 TRATAMENDU AUKERAK Antzinan tendoiek berrizteko gaitasunik ez zutela uste zen, estruktura inerteak zirela, eta hauen lesioetan atsedena eta immobilizazioa gomendatzen zen. Gaur egun, mugimendu faltaren ondorio negatiboak frogatu dira eta tratamendu funtzionalaren aplikazioa zabalduz joan da (Rees eta lank., 2008). Hala ere, Akilesen tendinopatiaren jatorri zehatza frogatuta ez egoteak, tratamendu aukera desberdinak egotea eragiten du (Beyer eta lank., 2015). Orokorrean prebalentzia ematen zaio tratamendu kontserbadoreari kirurgikoaren aurrean, baina hala eta guztiz ere, kasuen %24-45 artean 6 hilabeteren ostean teknika hauen huts egitea gertatzen da (Singh eta lank., 2017). Tratamendu kontserbadoreen adarretako bat farmakoterapia da. Antiinflamatorioak min akutua tratatzeko lehen lerroko tratamendu eraginkorra dela adierazten da (Skjong eta lank., 2012). Lesio kronikoen kasurako aldiz, Ibupofrenoa esaterako, kolagenoaren erreparazioaren inhibizioarekin erlazionatzen da (Bass, 2012). Gainera, kontutan izan behar dira eragiten dituzten kalte gastrointestinal, kardiobaskular eta giltzurruneko konplikazioak (Skjong eta lank., 2012). Arlo berdinean, glizerol trinitratoa barneratzen da. Nitroglizerinadun adabaki batzuk aplikatzen dira sentsibilitate handieneko tendoi zonaldean eta horrekin fibroblasto eta kolageno sintesia estimulatzen dela frogatu da arratoietan. Aztertutako bi bide farmakologiko hauek epe laburrerako ebidentzia soilik azaltzen dute (Skjong eta lank., 2012). Kortikoideen injekzioak epe laburrera oso onuragarriak direla frogatu da, baina luzetara indar galera edo tendoi hausturaren eragile dira kasuen %82an (Hart eta lank. 2011). Kirurgikoki tratatuak izan diren pazienteen artean %42ak aurretiko 9 2. HELBURUAK Lan honen bidez Akiles tendoiari eragiten dioten egoera patologiko desberdinak eta hauen inguruko tratamendu aukerak aztertu dira. Helburu nagusia, Akiles tendoiaren errehabilitazioari buruzko berrikusketa bibliografikoa egitea izan da. Hortaz gainera, ondorengo helburuak bete dira: - Akiles tendoiaren lesioen tratamendurako teknika ez inbasiboak arakatu eta hauen eraginkortasuna aztertu. Eraginkortasunaren arabera tratamendu kontserbadore egokienak aukeratu eta ebidentzia aztertu, bai teknikak modu isolatuan eta baita konbinatuan ere. 3.2. IKERKETEN AUKERAKETA PROZESUA Ingeleraz idatzitako artikuluak eta 2000. urtetik aurrera argitaratutakoak barneratu dira. Berrikusketa sistematiko eta meta-analisiak baztertuak izan dira. Ikerketetako laginari dagokionez Akilesen tendinopatia diagnostikatu zaien pazienteak aukeratu dira, erdialdeko tendinopatia dutenei preferentzia emanez. Kasu batzuetan 2 tendinopatien lokalizazioa zuten pazienteak biltzen dituzten ikerketak ere barneratu dira. Neurtutako aldagai nagusia mina izan da eta bigarren mailako aldagaitzat funtzionalitatea eta asebetetzea aztertu dira. 3.2.1 Talka uhinak Talka uhinak 1980. hamarkadan giltzurruneko harriak desegiteko erabiltzen ziren. Urte batzuetara sistema muskulueskeletikoaren tratamendu bezala planteatu ziren eta Loew eta Jurgowski egileen lanean (1993) biratzaileen mahukatxoaren tendonitis kaltzifikanterako tratamendu bezala deskribatu zen. Ordutik aurrera talka uhinak beste tendinopatia batzuetan erabiltzen hasi ziren, %60-80 arteko eraginkortasuna erakutsiz (Notarnicola eta Moretti, 2012). 1. Taula: PUBMED, PEDro, Science Direct datu baseetako bilaketa datuak hitz gakoekin. PATOLOGIA 1. TRATAMENDUA 2. TRATAMENDUA KONBINAZIOAK (1) Achilles tendinitis 16 Asebetetzea, galdetegi desberdinen bidez baloratu da, hala nola, eskala subjetiboa, EuroQol edo Likert eskala. 3.4 KALITATE METODOLOGIKOAREN BALORAZIOA Barneraturiko 11 artikuluen kalitatea eta fidagarritasuna PEDro eskalaren bidez baloratu da. Hamaika item desberdin baloratzen dituen eskala da, besteak beste inklusio irizpideen presentzia, pazienteak taldeetan ausaz banatuta egotea, profesional eta pazienteak tratamenduaren aplikazioarekiko itsuak izatea, taldeen homogeneitatea, emaitzak lagin portzentai handi batetik lortuak izatea, partaide guztien emaitzak eta neurketak azaltzea, eta aldaratze estatistikoen azalpena eta bariabilitatea azaltzea. Atal guzti horien balorazioa egitean puntuazio positibo edo negatiboa ematen zaio artikuluari eta bertatik kalitatea ondorioztatzen da. n=13 Baztertuak: 199 n= 30 Errepikatutako artikuluak baztertuta Errepikatutakoak: 3 n=10 Errepikatutakoak: 7 19 4.2.1 Lesio mota Lesio mota kontutan izanik, barneraturik ikerketa guztietan tendoiaren erdialdeko tendinopatia tratatzen dela izan da kontutan. Hala ere, zenbait kasutan ez dira espezifikoki lokalizazio honetako lesioak tratatu, baizik eta bi motatako tendinopatiak barneratu dira, bai talka uhinen tratamenduan (Costa eta lank., 2005; Rasmussen eta lank., 2008; Saxena eta lank., 2011; Vulpiani eta lank., 2009) eta baita ariketa eszentrikoen kasuan (Knobloch eta lank., 2007). Rompe eta lankideen lanean (2009) erdialdeko tendinopatiak soilik tratatu dira. 4.2.2 Laginaren banaketa eta konparaketa tratamenduak Analizatutako ikerketen paziente taldeen banaketan desberdintasunak aurkitu dira eta hau tratamenduen eraginkortasunaren emaitzetan islatuta ikusi da. Egile batzuek aztergai izan den teknika (talka uhin edo esz.) beste konparaketa talde batekin alderatu dute (kontrol taldea edo beste tratamendu bat jaso dutenekin) eta zenbait kasutan, paziente lagin osoaren pre- eta post-tratamendu egoerak alderatu dira. Azken balorazio metodo honekin, emaitza esanguratsuagoak lortu daitezke. Antolaketa desberdin hauek kontutan izateko nahiaz, berrikusketan barneratu diren ikerketen ezaugarriak azaldu dira. Laginaren banaketari begira, talka uhinei buruzko artikuluetatik 3 kasutan talde bakarra osatu zen pazienteen lagin osoarekin (Saxena eta lank., 2011; Vulpiani eta lank., 2009; Lakshmanan eta O'Doherty, 2004). Aldiz, Costa eta lankideen ikerketan (2005) eta Rasmussen eta lankideen kasuan (2008) lagin osoarekin 2 talde osatzen dira. Bi kasuetako kontrol taldeei pultso disipatu ez eraginkorrak aplikatzen zaie. Rasmussen eta lankideen kasuan (2008), hortaz gainera, bi taldeei luzaketa eta ariketa eszentrikoak ere gehitu zitzaien. Bestalde, trizeps suralaren uzkurketa eszentrikoen tratamenduan oinarritzen diren ikerketetan talde esperimental guztiek ariketa protokolo berdina betetzen dutela ziurtatu da, Alfredson protokoloa hain zuzen ere. Ikerketa hauetan laginaren bi talde osatzen dira. Talde esperimentalean adierazitako protokolo eszentrikoa aplikatzen da soilik, Herrington eta McCulloch-en lanean izan ezik (2007) US, Cyriax eta luzaketak ere barneratu baitziren (talde esperimental eta kontrol taldean). 20 Tratamendu bereko bi ikerketetan protokoloaren aplikazioan aldaketak egin ziren. Knobloch eta lankideen lanean (2007) ariketa eszentrikoak egunean bi aldiz egin beharrean, egunean behin burutu ziren. Herrington eta McCulloch-en kasuan (2007), Stanish protokoloen ezaugarri bat barneratu zen: ariketak minik gabe gauzatzea. Kontrol taldeak aztertuz, ikerketa bakoitzean teknika edo ariketa desberdinak aplikatu ziren ariketa eszentrikoekin alderatzeko. Beyer eta lankideen lanean (2015), bigarren taldeak ingeleraz Heavy Slow Resistance (HSR) deritzon entrenamendua burutu zuen, Alfredson protokoloan adierazten diren errepikapen eta serie kantitate berdinekin. Herrington eta McCulloch egileen lanean (2007), lehenago adierazi bezala, US, Cyriax eta luzaketak ezarri zitzaien, eta Knobloch eta lankideen kontrol taldean (2007) soilik krioterapia eta deskantsua. Mafi eta lankideek garatutako ikerketan (2001), ariketa eszentrikoak ariketa kontzentrikoekin alderatu zituzten, eta azkenik, Stasinopoulos eta Manias ikerlariek (2013) Stanish protokolodun taldearekin alderatu zuten Alfredson protokoloa. Talka uhinak eta ariketa eszentrikoak bateratu zituen ikerketan (Rompe eta lank., 2009), talde esperimentalak talka uhin eta ariketa eszentrikoen tratamendua jaso zuen eta aldiz, kontrol taldeak soilik ariketa eszentrikoak egin zituen. 4.2.3 Neurtutako aldagaiak Akilesen tendinopatiaren ondorio esanguratsuenak mina eta ezintasun funtzionala dira. Hori ikusita minaren neurketa lehen mailako aldagai bezala kontsideratu da. Bigarren mailako aldagaitzat funtzionalitatea edo aktibitate maila, eta tratamenduarekiko asebetetzea aztertu dira. Minaren baloraziorako eskala numerikoak erabili dira ikerketa gehienetan (VAS edo NRS). Funtzionalitatearen kasuan eskala desberdinak bildu dira (FIL, VISA-A, aktibitate maila, AHS edo AOFAS). Azkenik, asebetetzea eskala subjetibo bidez baloratu da (0-4 arteko balorazio subjetiboa, Likert eskala, EuroQol eta bestelako balorazio subjetiboak). Talka uhinetan oinarritzen diren artikuluen artean kasu bakarrean ez zen VAS eskalaren erabilpena egin, Roles and Maudsley Score bidez baloratu baitziren 21 pazienteak (Saxena eta lank., 2011). Eskala honetan 0-4 mailen bitartean minak baimentzen dion aktibitate maila baloratzen da. Ariketa eszentrikoetan oinarritutako 2 artikulutan Victorian Institute of Sport Assessment - Achilles questionnaire (VISA-A) eskalaren bidez soilik baloratu zen paziente lagina (Herrington eta McCulloch, 2007; Mafi eta lank., 2001). Eskala honetan mina, funtzionalitate eta aktibitatearen atalak barneratzen dira. 4.2.4 Balorazio epeak Tratamendu bakoitzaren iraupena eta aldagaien neurketa epeak desberdinak izan dira. Talka uhinen tratamenduetan 3-4 sesio burutu dira, atseden tarteak 2 egunetatik hilabete baterainokoak izanik artikuluaren arabera. Datuen jarraipena ere epe desberdinetara burutu du egile bakoitzak, baina gehienetan tratamendu hasierako eta amaierako balorazioak errespetatu dira. Salbuespen bezala, Saxena eta lankideek (2011) urte bateko epea ezarri zuten mugatzat balorazioa egiteko eta Vulpiani eta lankideen ikerketan (2009) azken sesiotik bi hilabetetara gauzatu zen balorazioa. Costa eta lankideek (2005) sesio bakoitzaren ostean pazienteen eboluzioa aztertu zuten eta baita tratamendua amaitu eta urte betera. Rasmussen eta lankideek (2008) tratamendu osteko 2 balorazio egin zituzten, 8 astetara eta urte bat pasa ostean. Bestalde, Vulpiani eta lankideen lanean (2009) epe labur (2 hilabete), epe ertain (2-6 hilabete) eta epe luzeko (13-24 hilabete) neurketak egin ziren. Ariketa eszentrikoei dagokionez, tratamendu guztiek 12 astetako iraupena izan dute, Alfredson protokoloan oinarrituak baitaude. Tratamenduaren eraginkortasunaren balorazioak hasieran eta 12 astetara burutu ziren ikerketa guztietan. Herrington eta McCulloch-en kasuan (2007) tratamenduak irauten zuen bitartean, 4 eta 8 astetara ere baloratu ziren pazienteak. Epe luzetarako emaitzen neurketa soilik 2 kasutan burutu zen, Beyer eta lankideek (2015) 52 astetara, eta Stasinopoulos eta Manias egileen lanean (2013) 36 astetara. Rompe eta lankideek (2009) taldeen banaketaren aurretik eta 16 astetara burutu zituzten balorazioak. Ondoren urte betera paziente lagin osoari Likert eskalaren bidez baloratu zen. Ausazko entsegu klinikoa 27 4.3 IKERKETEN KALITATE METODOLOGIKOA Barneratutako ikerketen kalitatea baloratzeko PEDro eskala erabili da. Bertan lortutako puntuaziorik altuena 10 item positibotako izan da 11ko puntuazio maximotik (Rasmussen eta lank., 2008). Negatiboki baloratu den item bakarra terapeutak itsutuak egotea izan da. Costa eta lankideen (2005) eta Rompe eta lankideen ikerketak (2009) 9/11ko puntuazioa dute. Knobloch eta lankideek (2007) 7 item positibo lortu dituzte. Barneraturiko beste lau ikerketetan 6 item positibo bildu dira (Beyer eta lank., 2015; Herrington eta McCulloch, 2007; Mafi eta lank., 2001; Stasinopoulos eta Manias, 2013). Kalitate mailarik baxuena hiru ikerketetan jaso da. 4 item positiborekin (Lakshmanan eta O'Doherty, 2004; Saxena eta lank., 2011; Vulpiani eta lank., 2009). Artikulu bakoitzak betetzen dituen irizpideak, amaierako puntuazioa eta horri dagokion ehunekoa 3. Taulan daude adierazita. 4.4 BARNERATUTAKO IKERKETEN EMAITZEN LABURPENA Ondoren, berrikusketa honetan aztertu diren ikerketetako emaitzen laburpena azaltzen da. Talka uhinei dagokien ikerketei begira, Costa eta lankideek (2005) mina, funtzionalitate eta asebetetzearen balorazioa egin zuten. Interbentzio taldeak hobekuntza nabariagoak jaso zituen tratamenduan zehar. VAS eskalan, bi taldeen hasierako min maila 55 puntutakoa zen eta tratamendu amaierarako interbentzio taldea 34ko baliora jaitsi zen, kontrol taldea (pultso disipatu ez eraginkorrekin) 50ean gelditzen zen bitartean. Funtzionalitatearen balorazioan (FIL eskala) eta asebetetzean (EuroQol) ez zen aldaketarik jaso. Epe luzerako balorazioan bi taldeak bateratu ziren eta minaren bataz besteko balioa 30 puntutara jaitsi zen. Lakshmanan eta O'Doherty ikerlariek (2004), talde bakarraren eboluzioa mina eta funtzionalitatearen bidez baloratu zuten. VAS eskalan 4,1±2.0ko hasierako puntuaziotik 0,7±1,2ko min mailarako jaitsiera jaso zen. Funtzionalitatearen kasuan, bi eskala erabili ziren, AHS eta VISA-A. Lehen eskalan, 52,7±15,3ko baliotik 87,0±11,4rako hobekuntza izan zuen taldeak eta VISA-A eskalan aldiz 46,6±11,3tik 75,9±19,1rako aurrerapena. 28 Rasmussen eta lankideen ikerketan (2008), mina eta funtzionalitatea baloratu ziren 2 taldeetan. Bi taldeetako VAS eskalan hobekuntzak jaso ziren, bai korrika, lanean, ibiltzen eta eskaileretan. AOFAS eskalaren bidezko balorazioan, interbentzio taldeak 70tik 88ko puntuaziorainoko hobekuntza izan zuen eta kontrol taldeak aldiz (plazeboa), 74tik 81 puntutarakoa. 3. Taula. Barneratutako ikerketen kalitate metodologikoa PEDro eskalaren arabera. Erreferentziak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 TOTAL % Beyer eta lank., 2015 + + - + - + + + 6/11 55 Costa eta lank., 2005 + + + - + + + + - + + 9/11 81 Herrington eta McCulloch, 2007 + + - + - + + - + - 6/11 55 Knobloch eta lank., 2007 + + - + - + + - + + 7/11 64 Lakshmanan eta O'Doherty, 2004 + - + - + + 4/11 36 Mafi eta lank., 2001 + + + + - + - + - 6/11 55 Rasmussen eta lank., 2008 + + + + + - + + + + + 10/11 91 Rompe eta lank., 2009 + + + + - + + + + + 9/11 81 Saxena eta lank., 2011 + + - + - + + 4/11 36 Stasinopoulos eta Manias, 2013 + + - + - + + - + + 6/11 55 Vulpiani eta lank., 2009 + - + - + + 4/11 36 PEDro eskalako irizpideak: 1. Irizpidea: laginaren barneratze prozesurako beharrezkoak diren ezaugarriak adieraztea. 2. Irizpidea: pazienteak taldeetan banatzeko prozesua ausazkoa izan zen. 3. Irizpidea: partaide bakoitzaren talde kokapena ezkutukoa izan zen. 4. Irizpidea: interbentzioaren hasieran taldeen artean berdintasuna dago pronostiko adierazle aldagaietan. 5. Irizpidea: interbentzioko partaide guztiak itsutuak izan ziren (ez zuten tratamenduaren berririk). 6. Irizpidea: ikerketako parte ziren terapeutak itsutuak izan ziren pazienteen talde lokalizazioari dagokionez. 7. Irizpidea: gutxienez emaitza klabe bat neurtu zuten ebaluatzaileak itsutuak izan ziren. 8. Irizpidea: gutxienez emaitza klabe baten neurketa hasierako partaideen %85an burutu zen. 9. Irizpidea: partaide guztien datuak jaso edo posible izan ez zenean "tratatzeko intentzioarekin" analizatu ziren. 10. Irizpidea: taldeen konparaketa estatistikoen emaitzak adierazi dira erantzun garrantzitsu baterako gutxienez. 11. Irizpidea: neurketa puntual eta bariabilitatezkoak aurkeztu dira erantzun garrantzitsu baterako gutxienez. +: baiezko erantzuna; -: ezezko erantzuna. 29 Saxena eta lankideek (2011), Roles and Maudsley Score bidez baloratu zuten lagina. Paziente guztiak tratamendu berdina jaso arren, emaitzetan patologiaren lokalizazioaren arabera banatu ziren eta talde bakoitzaren hobekuntza ehunekotan adierazi zen. Hasierako eta amaierako balorazioen artean paratendinosidunen %75ko hobekuntza, tendoiaren erdialdeko tendinopatietan %78,3koa eta txertapenekoetan %84,21ko hobekuntza jaso zen. Talka uhinen tratamenduan oinarritzen den azken ikerketan (Vulpiani eta lank., 2009), mina eta asebetetzearen balorazioa egin zen. Tratamendu osteko VAS eskalan 7,49±1,6ko baloretik 4,75±2,9ra jaitsi zen minaren maila. Epe ertainera 2,88±3,1raino jaisten jarraitu zuen, baina epe luzetara balore hori konstante mantendu zen (2,6±3,3). Asebetetzea subjetiboki baloratu zen 0-4 bitarteko baloreen bidez. Asebetetzean epe laburrera %47,2ko emaitza positiboak jaso zituzten, epe ertainera %73,2koak eta epe luzetara %76koak. Egileen arabera erdialdeko tendinopatietan datu positiboagoak lortu ziren. Ariketa eszentrikoen ikerketetan barneratuz, Beyer eta lankideen lanean (2015) esz. eta HSR ariketen konparaketa egin zen. Hiru aldagaien balorazioa burutu zen. Tratamendu amaierako balorazioen arabera, esz. taldean bataz besteko aldaketa VAS eskalan 29±5,1koa eta 7±3,9 puntutakoa izan zen korrika eta orpo altxatze ekintzei dagokienez. HSR taldean aldiz 37±6,7 eta 22±5,5ko baloretako aldaketak jaso ziren. Hortaz gainera, funtzionalitatearen hobekuntza VISA-A eskalaren bidez aztertu zen. Bertan, esz. taldeak 14±2,5ko puntuko hobekuntza izan zuen eta HSR taldeak 22±2,7koa. Azkenik, asebetetze maila positiboagoa izan zen HSR taldean (%100), esz. taldean baino (%80). Herrington eta McCulloch egileek (2007) bi taldeei Cyriax, US eta luzaketak aplikatu zizkieten eta hortaz gainera, talde batek ariketa eszentrikoak burutu zituen. Eboluzioa VISA-A eskalarekin aztertu zen. Tratamendu amaierako balorazioan esz. taldearen hobekuntza orokorra %51,8koa izan zen eta aldiz, kontrol taldearena %31,9koa. Knobloch eta lankideen ikerketa (2007) Alfredson prokotolodun talde baten eta krioterapia eta atsedena jarraitzen zuen beste talde baten arteko konparaketan oinarritu zen. Bertan, mina (VAS) eta funtzionalitatea (aktibitate maila) baloratu 30 ziren. Minean, esz. taldeak 4,1±2,9ko baloretik 2,2±2,2rako hobekuntza izan zuen eta kontrol taldeak 8,0±0,5tik 5,5±0,5 artekoa. Kirol aktibitatean ez zen aldaketarik jaso. Mafi eta lankideen ikerketan (2001) ariketa eszentriko eta kontzentrikoen eraginkortasuna alderatu zen mina eta asebetetzearen bidez. Esz. taldearen %82ak asebetetzea azaldu zuen tratamenduarekiko (pazienteen 18/22). Aldiz, ariketa kontzentrikodun taldean asebetetze hori laginaren %36an soilik jaso zen (pazienteen 8/22). Asebetetze maila ona azaldu zuten paziente berberek minaren jaitsiera nabariena erakutsi zuten, ariketa eszentriko taldearen kasuan 69tik 12ra jaitsiz eta ariketa kontzentrikoen taldean 63tik 9ra. Talka uhinen azken ikerketa Stasinopoulos eta Manias egileena da (2013). Kasu honetan Alfedson protokoloa eta Stanish protokoloaren arteko desberdintasunak baloratu ziren VISA-A eskalaren bidez. Alfredson protokoloa jarraitu zuen paziente taldeak tratamendu hasieratik 12 astetara bitartean bataz besteko 40 puntuko hobekuntza izan zuen. Aldiz, Stanish protokoloarekin 25 puntutakoa. Hurrengo balorazioan (36. astean), 2 puntu eta puntu bakarreko hobekuntza jaso zen hurrenez hurren. Azkenik, ikerketutako bi tratamenduen konbinazioan oinarrituta, Rompe eta lankideen ikerketan (2009) ariketa eszentrikoen talde bat (1. taldea), ariketa eszentriko eta talka uhinak jasotzen zituen beste talde batekin alderatu zen (2. taldea). Hiru aldagaien balorazioa egin zen. Minari dagokionez 1. taldeak 7.0±0.8ko puntuaziotik 3.9±2.0ra hobetu zuen NRS eskalan eta 2. taldeak 6.8±0.9ko min mailatik 2.4±2.2ra. VISA-A eskalaren bidezko funtzionalitatearen balorazioan, ikerketaren hasieran 1. taldeak 51±10ko puntuazioa zuen eta 2. taldeak 50±11koa. Tratamendu osteko balorazioan 73±19 eta 86.5±16rainoko hobekuntza izan zuten taldeek. Asebetetzea Likert eskalaren bidez baloratu zen eta 1. taldeko pazienteen %56ak eta 2. taldeko %82ak errekuperazio totala izan zutela kontsideratu zuten. 31 5. EZTABAIDA Berrikusketa sistematiko honen helburua, Akilesen tendinopatia kasu batean aplikatu daitezkeen teknikak aztertzea da. Bertatik, ariketa eszentriko eta talka uhinen eraginkortasunaren ebidentzia aurkeztea nahi izan da, bai modu isolatuan aplikatuta eta baita konbinatuan ere. 5.1. EMAITZEN EZTABAIDA 5.1.1 Akilesen tendinopatiarako tratamendu aukeren ebidentzia Loppini eta Maffulliren arabera (2011), lehen lerroko tratamendutzat terapia fisikoa edo ariketa eszentrikoen programa erabili beharko litzateke. Kargapeko programa desberdinak aztertu dira eta ariketa eszentrikoek kontzentrikoek baino asebetetze altuagoa dutela ondorioztatu da (Mafi eta lank., 2001; Malliaras, Barton, Reeves eta Langberg, 2013). Tendinopatiaren berragerpenaren kasuan, talka uhinen tratamenduaren erabilpena gomendatzen da, lehen mailako terapiaren efektibitate antzekoa azaltzen baitu. Tratamendua amaitu ostean emaitza positiboek jarraitu egiten dutela frogatu da kasuen %76an (Notarnicola eta Moretti, 2012). Teknika hauek ez badira eraginkor suertatzen bolumen altuko injekzioak aplikatu daitezke. Azkenik, tratamendu kontserbakorren porrotaren aurrean tratamendu kirurgikoa planteatu beharko litzateke. Azken aukera honen bidez huts egiteko proportzioa %20-30koa izan daiteke (Andres eta Murrell, 2008). 5.1.2 Berrikusketa bibliografikoko emaitzen eztabaida Tratamendu bakoitzaren bidez lortu diren emaitzak analizatu ostean, aldagaiak modu isolatuan alderatu dira jarraian eta bertatik ondorioak atera dira. Minaren aldagaiari dagozkion emaitzetan hobekuntza ikusi da ikerketa gehienetan. Talka uhinen tratamenduarekin hobekuntza adierazgarriak jaso dira, zehazki, Lakshmanan eta O'Doherty (2004) eta Saxena eta lankideen (2011) kasuan. Vulpiani eta lankideek ere (2009) hobekuntza esanguratsuak jaso dituzte. Ikerketa hauetan 32 hasierako egoeratik tratamenduaren amaierararteko datuak alderatu dira. Talka uhinen gainontzeko lanetan ere emaitzak positiboak izan diren arren, ez da desberdintasun adierazgarririk jaso balorazioen artean. Ariketa eszentrikoetan oinarritutako bi lan azpimarratu daitezke, izan ere, kontrol talde eta talde esperimentalaren arteko desberdintasun esanguratsua lortu dute amaierako balorazioan (Stasinopoulos eta Manias, 2013; Herrington eta McCulloch, 2007). Azkenik, Rompe eta lankideen lanean (2009) ere, bi tratamenduen efektuak bateratuz, emaitza positiboak bildu dira. Bi teknikak bananduta aztertzean, talka uhinen balorazioetan hobekuntza ikusgarriagoak jaso dira. Honen arrazoia, ikerketaren diseinuan egon daiteke, izan ere, talka uhinei buruzko artikuluek (Lakshmanan eta O'Doherty, 2004; Saxena eta lank., 2011) ez dute kontrol talde eta talde esperimentalik sortu, eta horren ordez, tratamenduan zehar paziente talde osoak izan duen hobekuntza baloratu dute, denboraren efektua ere bertan barneratuz. Zenbait egilek gizaki talde bat tratamendurik gabe uztea ez litzatekeela etikoki egokia izango adierazten dute (Vulpiani eta lank., 2009). Laginaren antolaketa honek, hasierako eta amaierako datuak alderatzera bideratzen du, bi tratamendu taldeen hobekuntzaren konparaketa egitera bideratu beharrean. Ondorioz bi balorazio epeen arteko aldea zabalagoa suertatu daiteke. Hori ikusita, ariketa esz. tratamenduan oinarritutako artikuluetan denboran zehar izan den aldaketa aztertuta, desberdintasun esanguratsua jaso da bi ikerketetan (Herrington eta McCulloch, 2007; Knobloch eta lank., 2007). Beyer eta lankideen kasuan (2015) bi taldeek adierazgarritasun maila berdina lortu zuten amaierako balorazioan (ariketa esz. eta HSR taldeak). Minaren epe luzetarako emaitzen eztabaida: Ariketa eszentrikoen ikerketen artean soilik Beyer eta lankideek (2015) egin zuten epe luzerako balorazioa eta tratamendu hasieratik 52 astetara bitartean hobekuntza esanguratsuak jaso ziren bi tratamendu taldeetan (ariketa esz. eta HSR taldeak). Talka uhinen 3 ikerketek urte beterako balorazioa egin zuten. Costa eta lankideen amaierako balorazioan (2005) 41 pazientetatik 13 minik gabe azaldu ziren. Lerro berdina jarraituz, Saxena eta lankideek (2011) R&MS eskalan hobekuntzak 33 mantentzen zirela erregistratu zuten. Aldiz, beste ikerketa batean epe horretako baloreak konstante mantentzen zirela ikusi zuten (Vulpiani eta lank., 2009). Ariketa eszentriko eta talka uhinen tratamendu bateratuaren kasuan ez zen epe luzetarako minaren baloraziorik egin. Funtzionalitateari begira, hobekuntza nabarienak talka uhinetan aurkitu dira, berriz ere, Lakshamanan eta O'Doherty (2004) eta Saxena eta lankideen (2011) ikerketetan. Hortaz gainera, Rasmussen eta lankideek (2008) eta Vulpiani eta lankideek (2009) ere emaitza onak lortu dituzte. Rasmussen eta lankideen ikerketan izan ezik (2008), aipatutako beste lanetan tratamendu talde bakarraren eboluzioa aztertu da. Ariketa eszentrikoen Alfredson protokoloarekin aldiz, emaitza positiboak izan dituzten 2 ikerketa egon dira (Stasinopoulos eta Manias, 2013; Herrington eta McCulloch, 2007). Mafi eta lankideen kasuan (2001), protokolo honen bidez paziente guztiak kirolera itzultzea lortu dute. Honen kontrara, Knobloch eta lankideen lanean (2007) ez da aldaketarik jaso, hau da, funtzionalitate maila berdin mantendu da hasierako egoeratik tratamendu amaierararte. Gainontzeko ikerketetan emaitzak positiboak izan dira, baina ez estatistikoki esanguratsuak. Alfredson protokoloa eta talka uhinak bateratuta emaitza positiboak lortu dituzte Rompe eta lankideek (2009). Minaren aldagaiarekin suertatu den bezala, paziente laginaren banaketarik gabe emaitza ikusgarriagoak erregistratu daitezke. Aldagai honekin ere, tratamendu hasiera eta amaierako balorazioen konparaketa egitean, esz. taldearen datu esanguratsuak lortu ziren (Herrington eta McCulloch, 2007). Beyer eta lankideek ere (2015) hasierako eta amaierako egoerak alderatuta desberdintasun adierazgarriak bildu zituzten, nahiz eta taldeen arteko konparaketan hori ez islatu. Funtzionalitatearen epe luzetarako emaitzen eztabaida: Ariketa eszentrikoen eraginkortasuna aztertu zuen ikerketen artean, Beyer eta lankideek (2015) VISA-A eskalako hasiera eta amaierako baloreen desberdintasun esanguratsuak lortu ziren. Balorazio eskala berdinarekin Stasinopoulos eta Manias egileek (2013) bai urte bete eta baita 3 urtetarako balorazioetan aldaketa estatistikoki esanguratsuak izaten jarraitu zuten. 34 Talka uhinen kasuan eta bi tratamenduen konbinazioan ez zen funtzionalitatearen jarraipena egin. Asebetetzea izan da aztertutako azken aldagaia. Hamaika artikuluetatik soilik 5 kasutan baloratu da: 2 talka uhinetan (Costa eta lank., 2005; Vulpiani eta lank., 2009), 2 ariketa eszentrikoetan (Beyer eta lank., 2015; Mafi eta lank., 2001) eta bakarra bi tratamenduen bateratzean (Rompe eta lank., 2009). Beyer eta lankide (2015) eta Costa eta lankideen ikerketetan (2005) izan ezik gainontzeko egileek hobekuntza estatistikoki esanguratsuak adierazi dituzte ariketa eszentriko edota talka uhinen tratamenduetan. Ariketa eszentrikoetan oinarritzen den Mafi eta lankideen ikerketan (2001) aldaketa positiboak lortu dira. Talka uhinetan ere, Vulpiani eta lankideen lanak (2009) ezberdintasun estatistikoki esanguratsuak lortu ditu. Azken ikerketa honetan paziente laginaren barnean txertapeneko tendinopatia eta erdialdeko tendinopatiak barneratu badira ere, tendoiko gorputzaren afektazioa zuten pazienteek emaitza hobeak jaso zituztela adierazi zen. Emaitza horietaz gainera, asebetetzeari dagokien daturik aipagarrienak bi tratamenduen bateratzearekin lortu dira, Rompe eta lankideen ikerketan (2009). Aipatutako hiru ikerketetan tendoiaren erdialdeko tendinopatiadun pazienteek asebetetze maila altuagoa azaldu dute. Asebetetzearen epe luzetarako emaitzen eztabaida: Beyer eta lankideek (2015) pazienteen asebetetzea baloratzean 12 eta 52 aste bitartean, %80tik %76ko baloreetara jaitsi zen esz. taldearen kasuan eta %100tik %96ra HSR taldean. Tratamendu bateratuaren kasuan, Rompe eta lankideek (2009) pazienteei tratamendu taldez aldatzeko aukera eman zieten eta Likert eskalaren bidez tratamendua amaitu eta urte betera lagin guztia baloratu zuten. Ariketa eszentrikoen tratamenduarekin jarraitu zuten pazienteen 16/19ak arrakasta izan zuten, eta terapia konbinatuaren taldera pasa ziren pazienteetatik 12/15ak ere bai. Ariketa eszentriko eta talka uhinen taldetik 28 pazientek tratamendu berdinarekin jarraitu zuten urte betera eta bertatik 24 pertsonek emaitza positiboak jasotzen jarraitu zuten. Aldiz, 6 pertsonak kirurgiara bideratzea erabaki eta horietatik 3 pertsonek soilik lortu zuten onura. 35 Talka uhinen kasuan ez zen epe luzetarako baloraziorik egin. Berrikusketa bibliografikoan barneratutako ikerketen artean, kasu bakarrean konparaketarako erabili zen taldeak (HSR ariketekin), ariketa eszentrikoak baino emaitza positiboagoak lortu zituen neurtutako hiru aldagaietan (Beyer eta lank., 2015). Hala ere, taldeen arteko desberdintasuna ez zen estatistikoki esanguratsua izan eta bi kasuetan hasieratik amaierara hobekuntza nabaria jaso zen. Aztertutako 3 ikerketetan, eskala bakarrarekin egin da pazienteen balorazioa. Stasinopoulos eta Manias (2013) eta Vulpiani eta lankideen kasuan (2009) VISA-A eskalaren balio orokorrak aurkeztu dira, mina edo funtzionalitatearen hobekuntza espezifikoak azaldu gabe. Saxena eta lankideen lanean (2011) R&MS bidez burutu da balorazioa. Artikulu hauei buruzko datuak aipatzean eskala barneko aldagai guztietan hobekuntzak jaso direla kontsideratu da. Datu hauek aztertu ostean, ariketa eszentriko eta talka uhinen tratamenduak eraginkortasuna dutela esan daiteke. Ariketa eszentrikoen kasuan, konparaketarako erabili diren tratamenduen arabera adierazgarritasun desberdina lortu du, minari dagokionez batez ere. Bi kasutan konparaketa tratamendua pasiboa izan da, US, Cyriax, atsedena edota krioterapia aplikatuz (Herrington eta McCulloch, 2007; Knobloch eta lank., 2007). Kontrol taldearen tratamendu horiek emaitzen adierazgarritasunaren eragileak izan daitezke. Hortaz gainera, Knobloch eta lankideei dagokionez (2007), ez zen aldaketarik erregistratu esz. taldean. Bertan, ariketa eszentrikoak egunean behin bakarrik burutzen direnez, maiztasun hau eraginkorra ez dela ondorioztatu daiteke. Talka uhinen kasuan hobekuntza adierazgarria azaltzen duten artikulu gehiago bildu dira. Costa eta lankideen lanean (2005) tratamendu maiztasun zabalena aplikatu da, sesio artean hilabete oso bateko atsedena emanez. Ikerketa honetan ez da funtzionalitatearen aldaketarik ikusi. Aldiz, gainontzeko kasuetan sesioen arteko atseden tarte laburragoak planteatu dira eta mina eta funtzionalitatean emaitza hobeak lortu dira. Bertatik, sesio arteko atseden denborak laburragoak izanik emaitza positiboagoak lortzen direla suposa daiteke. 36 Berrikusketa bibliografiko hau osatzeko erabili diren artikulu guztien artetik, aldagai guztietan aldaketa esanguratsuak lortu dituen ikerketa bakarra Rompe eta lankideena izan da (2009), bi tratamenduen emaitza positiboak batuz. 5.2. MUGAK Barneratutako artikuluen protokolo diseinuen artean ausazko entsegu kliniko bat, 3 ausazko entsegu kliniko kontrolatu, ausazko entsegu kliniko kontrolatu prospektibo bat, ausazko entsegu kliniko multizentro prospektibo bat, 2 ikerketa prospektibo, ikerketa deskriptibo bat, eta 2 ikerketa pilotu bildu dira. Patologia honi zuzendutako ausazko entsegu kliniko kontrolatu gehiagoren beharra ikusi da. Berrikusketa osatzeko erabilitako artikuluak heterogeneoak dira zenbait aspektutan: tendinopatiaren lokalizazioa (5 artikulutan desberdindu gabe), lagina (txikiena 16 eta zabalena 127 tendinopatietakoa) eta kontrol talde eta talde esperimentalaren banaketa (3 artikulutan talde bakarra) besteak beste. Tratamenduen eraginkortasuna lesio espezifiko batengan aztertzea nahi izan da, baina tendoiaren afektazioaren lokalizazioa zehazterako orduan oztopoak aurkitu dira. Talka uhinen artikuluetan, kasu bakarrean lortu da erdialdeko tendinopatiadun pazienteak soilik aztertzea. Aldiz, ariketa eszentrikoetan 5 artikulutatik 4 kasutan egin da desberdintzea. Tratamendu bakoitzari dagokien ikerketei erreparatuz, ariketa eszentrikoen eraginkortasuna aztertzean guztiek protokolo berdina erabili badute ere, konparaketarako erabili diren tratamenduak desberdinak izan dira kasu bakoitzean (HSR, Cyriax, US, krioterapia, ariketa kontzentrikoak etab.). Talka uhinetan berriz, ez da protokolo zehatzik jarraitu eta horren ondorioz, tratamendu maiztasun, uhinen intentsitate, pultsu kantitate eta maiztasun desberdinak barneratu dira. Kasu guztietan 3 edo 4 sesio burutu dira, baina aplikazioen arteko banaketa 2 egun, aste bat edo hilabete batekoa izan da, artikuluaren arabera. Aurkitu den beste muga bat, kontrol talde eta talde esperimentalaren banaketa izan da. Ariketa eszentrikoen kasuan, bi talde eratu dira kasu guztietan baina plazeboa soilik konparaketa talde bakarrari aplikatu zaio (Knobloch eta lank., 2007). 37 Talka uhinetan aldiz, 2 ikerketetan soilik banatu da paziente lagina. Kasu hauetan kontrol taldeek tratamendu ez eraginkorra jaso dute (pultso disipatuak). Balorazio eskalei dagokienez, minaren balorazioa orokorrean VAS eskala edo NRS bidez egin bada ere, ekintza desberdinen bidez baloratu zaie pazienteei, hala nola, orpoa altxatzean, korrika egitean, ibileran, eskailerak igotzean etab. Funtzionalitatearen kasuan bariabilitate gehiago egon da eskalaren aukeraketari dagokionez (VISA-A, FIL, AOFAS, R&M Score, etab.). Balorazio metodo desberdin hauek, eraginkortasunaren inguruko ondorio garbi bat ateratzea zaildu du. Ikerketa batzuetan eskala bakarra erabili da balorazio orokorra egiteko: VISA-A edo R&MS. Hauetako bakoitzean minari eta funtzionaltasunari dagokion atal bat barneratzen bada ere, ez dute aldagaien eboluzioa espezifikoki adierazten. Ondorioz, nahiz eta emaitza positiboak jaso, ezin da aldagai bakoitzaren hobekuntza zehaztasunez adierazi. Amaitzeko, talka uhin eta ariketa eszentrikoen tekniken bateratzea aztertu da. Horren aurrean muga nagusia inklusio irizpideak betetzen dituen ikerketa kopurua izan da eta ondorioz, ikerketa bakarra barneratu da. Honek, egile desberdinen lanen arteko konparaketa garatzea ekiditen du. Etorkizunera begira, eta lesio honen inguruko tratamendu konbinazio baten eraginkortasuna aztertzea posible izateko, ikerketa gehiagoren argitaratzea behar da. 39 6. ONDORIOAK Akilesen tendinopatiaren etiologia zehatza frogatuta ez egoteak, tratamendu eraginkor baten estandarizazioa ekiditen du. Hori dela eta, tratamendu aukera zabala aurkitu daiteke patologia honen sendaketarako baina bakoitzaren bibliografia mugatuarekin. Berrikusketa bibliografiko honen bidez ariketa fisikoak dakarren onura frogatu da, izan ere, entrenamendu desberdinen konparaketa burutzen duten ikerketek taldeen arteko desberdintasun txikiagoa azaltzen dute. Aldiz, tratamendu pasiboa jaso duten taldeekin alderatuz, ariketa eszentrikoen onurak argiagoak izan dira. Hori dela eta, Akilesen tendinopatia kasuetan aktibitate fisikoa egitea garrantzizkoa dela ondorioztatu daiteke, betiere, pazientearen gaitasunetara moldatutako entrenamendu bat jarraituz eta sintomatologiaren larriagotzea saihestuz. Bigarrengoz, konparatu diren bi tratamendu aukeren konbinaketak efektibitate zabalena duela ondorioztatu da, izan ere, aztertu diren hiru aldagaietan emaitza positiboak jaso dituzte. Hala ere, Akilesen erdialdeko tendinopatietan bi teknika hauen aplikazioaren inguruko ikerketen hutsa dago. Azkenik, tratamenduen aplikazioan kontutan izan beharreko aldagai garrantzitsua maiztasuna dela ikusi da. Egunean egindako ariketa eszentriko aldiak gutxiago izan diren kasuetan emaitza baxuagoak lortu dira, eta talka uhinen sesioen arteko maiztasun baxuak ere (sesioen arteko atseden tarte zabalagoa) eraginkortasuna gutxitu dezakeela ikusi da. Beraz, bai ariketa eszentriko eta baita talka uhinetan aplikatzen den tratamendu maiztasuna kontutan izan beharreko faktore garrantzitsua da. Urte askotan zehar ariketa eszentrikoak gomendatu badira ere, hauen ekintza mekanismoa ez da guztiz argia oraindik. Gainontzeko tratamendu aukeren artean, talka uhinen terapia garapenean dago eta sesio gutxirekin eraginkortasuna duela frogatu da. Oraindik ordezko tratamendutzat erabiltzen bada ere, ikerketa honen bidez tratamendu konbinatua egiteak dakartzan onurak erakutsi dira. Hala eta guztiz ere, ebidentzia gehiagoren beharra dago tratamenduen protokolo irizpideak adostu ahal izateko.
science
addi-029adb8deb25
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30963
Barne kannabinoideen sistema eta TRPV1 hartzaileak: etorkizuneko erronkak Epilepsian
Ibarguengoitia Seco, Janire
2019-01-17
Leioa, 2016ko martxoaren 29a 1. SARRERA Epilepsia munduko populazioaren %2-3 baino gehiagok pairatzen duen asaldura neurologiko kronikoa da eta garuneko eremu ugaritako neuronetan emandako kitzikakortasunaren handipenak zeregin garrantzitsua betetzen du bere etiologian. Era berean, ezaguna da hipokanpoko neuronetan emandako kaltzio ioiaren metaketa ere laguntzaile handia dela bere garapenean [1]. Hala ere, inplikatutako mekanismo zelular eta molekularrak oraindik ez daude guztiz argi, epilepsiaren etiologiara ikerketa ugari bideratu izan badira ere. Gaitzaren kontrola eta konbultsioen arriskua murrizteko droga ugari daude eskuragarri, baina epilepsia jatorri ugari dituen gaixotasun konplexua da eta konbultsioen egungo kontrol medikoa ez da guztiz eraginkorra gaixo guztietan; %30- 40 bitartean erresistenteak zaizkio ohiko tratamenduari [2]. Horregatik, epilepsia tratatzeko droga berrien aurkikuntza oso desiragarria da. Epilepsiari aurre egiteko helburu terapeutiko berritzaileak bilatzeko ikerketak martxan dira eta badirudi barne kannabinoide sistema (BKS) droga potentzialetarako eremu berria izan daitekeela. Uste honen arabera, paziente epileptikoen populazioaren zati batek, gaixo helduak bakarrik barne hartuz, kannabisa erabil dezake automedikaziorako. I motako hartzaile kannabinoideekin (CB1) batera, I motako hartzaile iragankor potentzial baniloidea (TRPV1) ere helburu duten molekulak epilepsiaren maneiuan etorkizuneko ebaluazio klinikoetarako hautagai bezala agertzen hasi dira. Hori dela eta, lan honetan hipotesi horretan lan egin duten ikerketen berrikuspena egingo da, eginiko esperimentuak eta emaitzak deskribatuz eta aztertuz. 1.1. EPILEPSIA Epilepsia hitzak jatorri grekoa dauka eta harrapatu edo jabe egitea esan nahi du, krisia pairatzen duen pertsona deabruak hartua edo, behintzat, kontrolez kanpo dagoela adierazteko balio zuena [3]. Gaitza, beraz, antzinatik da ezaguna eta etiologia ezberdinetako asaldura ugari barne hartzen ditu, sindrome genetikoek, infekzioek eta garunaren kalte traumatikoek eragindakoak bezala [4]. Epilepsia kanpo estimulurik gabe krisi epileptiko errepikariak agertzen dituen gaixotasun neurologiko kronikoa da, krisi epileptikoa garuneko neurona talde baten gehiegizko intentsitatea duen eta hipersinkronikoa den bat-bateko deskargaren ondorio klinikoa izanik [5]. Deskargek kontzientziaren ia berehalako galera, pertzepzioaren asaldurak, funtzio psikikoaren aldaketak, konbultsio-mugimenduak, sentsazioen alterazioak edota fenomeno hauen konbinaketa ezberdinak eragiten dituzte [6]; hortaz, gaixotasunaren adierazpen klinikoen aniztasuna nabaria da. Gaixo askok gabezi sentsoriomotore, kognitibo, psikologiko, psikiatriko eta sozialak pairatzeaz gain, bizi kalitatearen galera nabaria eta heriotza goiztiarraren arriskua ere izaten dute [4]. Epilepsia asaldura neurologiko ohikoenetakoa da [7], hirugarren sarriena izanik iktusa eta dementzien atzetik [5]: Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera, paziente epileptikoen zenbatekoa 50 milioikoa da mundu osoan zehar [8]. Gaixotasun hau adin guztietako pertsonek paira dezakete, baina krisiak ohikoagoak dira muturreko adinetan: herrialde garatuetan, adinaren araberako epilepsiaren intzidentzia bimodala da, tasak altuak izanik bizitzaren lehen hamarkadan (batez ere urte batetik beherakoetan) eta 60 urtetik aurrerakoetan. Garapen bidean dauden herrialdeetan banaketa hau ez da hain argia [3]. Fisiopatologiari dagokionez, oraindik ez da guztiz ezagutzen. Egia da azken bi hamarkadetan arreta genetikara zuzendu dela eta, epilepsia ezberdinen azpiko fisiopatologia zehazteko ahaleginetan, ikuspuntu berri eta harrigarriak ematen ari direla, baina gaitzari buruzko oraingo ezagutza lagin patologiko eta kirurgikoen azterketan oinarritzen da. Hala ere, azterketa histopatologikoetako asaldura morfologikoek ez dute azaltzen krisiak nola sortzen edota zabaltzen diren eta, horregatik, animalia eredu ezberdinak garatu dira giza epilepsia simulatu eta ikertzeko [3]; erabilienetakoak Lobulu Tenporalaren Epilepsia (LTE) eta Estatus Epileptikoaren (EE) ereduak dira. Epilepsiaren garapenerako osagai nagusia neuronen kitzikapena eta inhibizioaren arteko desoreka da. Izan ere, aktibitate neuronalaren oreka funtsezkoa da zirkuitu neuronalen funtzioa eta bideragarritasuna mantentzeko [9]: neuronek, neurotransmisore kitzikatzaileak eta inhibitzaileak erabiliz, etengabe bidaltzen dute informazioa elkarren artean eta aktibitate neuronal egokia bi horien arteko oreka estuan datza. Hori dela eta, inhibizioa eta kitzikapenaren arteko oreka asaldatzen bada, transmisio kitzikatzailearen intentsitateak atalase jakina gainditu eta konbultsio epileptikoak gerta daitezke [2]. Glutamatoa neurotransmisore kitzikatzaile nagusia da nerbio sistema zentralean [10] eta gehiegizko transmisio glutamatergikoa epilepsiaren bereizgarria da [11]. Gehiegizko aktibitate patologiko hau konbultsio epileptiformeak eragin ditzakeen gertakari patogeniko erabakitzailea da eta hipokanpoko zirkuitu glutamatergikoak horreri emanak dira [9], hipokanpoa epileptogenesian inplikatuta dagoelarik. Epileptogenesian (nerbio egitura bat hiperkitzikagarri bihurtzen da, krisi epileptikoak berez eragiteraino) zelula barneko, mintzeko eta zelula kanpoko mekanismo ezberdinek parte hartzen dute, zelulen portaera elektrikoa fluxu ionikoaren menpekoa (nagusiki Na+, Ca+2, K+ eta Cl-) dela kontuan hartuz. Horrez gain, gliako zelulek ere ziurrenik funtzio garrantzitsua izango dute epilepsiaren garapenean, zelula kanpoko inguruaren modulazioarekin erlazionaturik [3]. LTE, adibidez, neurona-zirkuituen aldaketa bereizgarriekin lotzen da: hipokanpoko CA1 eta CA3 eskualdeetan eta hortz bihurgunean neurona galera zabala eta zuntz goroldiotsuen ernamuintzea gertatzen dira. Populazioaren %1-ak inguru pairatzen duen gaitz neurologiko arrunt honetan, berrantolaketa sinaptiko gogorra ere ematen da: zelula granularren zuntz goroldiotsuak hortz bihurgunearen barne geruza molekularrera zabaltzen dira, bertan beste zelula granular batzuekin sinapsi kitzikatzaileak sortuz eta, azkenean, zirkuitu kitzikatzaile errekurrentea eratuz. Aldaketa hauek lobulu tenporalean kitzikapen sinaptikoaren eta inhibizioaren arteko oreka galera dakarte, ondorioz konbultsio progresibo eta errekurrenteak agertuz. Gaixo gehienak farmakoerresistenteak bihurtzen dira eta kirurgia beharrezkoa izaten da konbultsioak kontrolatzeko [12]. EE denbora nahikoa irauten duen edo maiztasun nahikoaz errepikatzen den krisia da, krisien artean kontzientzia berreskuratzeko aukerarik gabe [3]. Berehalako tratamendu bizia behar duen asaldura neurologiko larria da eta morbilitate eta heriotza tasa altuekin loturik dago. Maiztasun handienaz identifikatutako forma tonikokloniko orokortua da eta kalte neuronal esanguratsua eragiten du, bereziki sistema linbikoan [13]. Diagnostikoari dagokionez, ebaluazioa modu sistematiko eta zehaztuan egin behar da aurkezpen klinikoarekin parekatzeko. Horretarako tresnak historia klinikoa eta azterketa fisikoa, elektroentzefalografia (EEG), magnetoentzefalografia eta neuroirudia dira, besteak beste. EEGk epilepsiaren diagnostikorako oinarrizko tresna izaten jarraitzen du eta neuroirudiak gero eta garrantzi handiagoa dauka diagnostikoan eta tratamenduan, batez ere tratatu ezin diren krisiak dituzten eta kirurgiarako hautagaiak diren pazienteetan. Aukerako modalitatea erresonantzia da, sentikorragoa baita nerbio sistema zentralaren egiturazko akatsak detektatzeko [3]. Tratamenduari dagokionez, azken hamarkadan epilepsiarako aukera terapeutikoak izugarri ugaritu dira. Hala ere, pazienteen zenbateko esanguratsu batean, farmako antiepileptikoek ez dute eraginik krisietan. Kasu berezietan, farmako desberdinak erabili izan dira krisien tratamendurako (kortikoideak, esaterako), dieta zetogenoa beste aukera bat izanik, antzinatik ezagutzen baita baraualdiak krisiengan duen efektu onuragarria. Baina epilepsia pairatzen duten pazienteen %20-40 inguruk ez du arintzerik lortuko epe luzera, nahiz eta diagnostikoa zuzena eta aukeratutako farmakoa ere egokia izan, farmakoen konbinazio ezberdinak saiatuta ere. Epilepsia errefraktario hauetan, tratamendu medikoari erantzunik erakusten ez duten pazienteetako batzuk kirurgiarako hautagaiak izaten dira, neuroirudi bidezko azterketa eta EEG bidez erauzi daitekeen lesio epileptogenikoa identifikatzen bada. Neurokirurgia gehien behar izaten duten krisiak lobulu tenporal medialean sortzen diren krisi partzial konplexuak izaten dira, bereziki erabilgarria izanik esklerosi mesial tenporalean [3]. 1.2. KANNABISA ETA BARNE KANNABINOIDE SISTEMA (BKS) Cannavis sativaren osagaiek ibilbide luzea dute gaixotasun neurologiko ugariren tratamenduan, epilepsia barne. Hain zuzen ere, herri mailan marihuana bezala ezagututako landare hau, sendabelarrik zaharrenetarikoa da: milaka urtetan zehar erabili izan da antzinako kultura askotan helburu terapeutiko ugarirekin eta botere antiepileptikoa historikoki onartua izan da [8], marihuana eta beste konposatu batzuk antzinatik erabili izan direlarik konbultsioen tratamenduan [13]. 1960ko hamarkadan, mendebaldeko herrialdeetan atsegin hartzeko erabilera eta neurrigabekeria hedatzen hastearekin batera, kannabisaren efektu psikoaktibo eta terapeutikoei buruzko azalpen zientifikoa ere agertzen hasi zen. Horrela, azken 50 urteetan bere eratorriak diren osagai kimiko nagusiak isolatu eta sintetizatu dira, kannabinoide interesgarrienak bi izanik: Δ9-tetrahidrokannabinola (Δ9-THC), 1964. urtean kannabisaren osagai bioaktibo eta psikoaktiboena bezala identifikatua, eta marihuanaren osagai nagusia den kannabidiola (CBD), egitura kannabinoide ez psikoaktiboa [4]. Konposatu hauen identifikazio kimikoak fitokannabinoideak deritzen produktu natural kimiko hauen efektu farmakologiko zabalak deskribatzeko esperimentu medikoetarako hipotesi aukera agerrarazi zuen [8] eta 1990ean Δ9THCren barne hartzaileak klonatu ziren, kannabinoideen ekintza farmakologiko nagusirako barne sistema aurkituz, hain zuzen ere, BKS [4]. Baina kannabisaren edo bere osagaien erabilera medikoa eta atsegin hartzeko kontsumoa legez kontrakoak izan dira duela gutxira arte edo oraindik debekatuta mantentzen dira herrialde gehienetan. Hori dela eta, zenbait epilepsia forma espezifikoren tratamenduan kannabis prestakin ezberdinen eraginkortasuna eta segurtasuna frogatzeko saio kliniko egokiak (itsu bikoitzak, ausazkoak eta plazebo bidezko kontrolarekin) ez dira baimenduta egon. Gainera, lege-gatazkak eta gatazka etikoak direla eta, ikerketa epidemiologikoak ere ia ezinezkoak izan dira [8]. Ondorioz, kannabisaren erabilera eta epilepsiaren arteko harremana aztertzen duten inkestak, anekdota klinikoak edota kasu bakanen ikerketa batzuk baino ez daude eskuragarri, atzera begirako ikerketekin batera [4, 14]. Beraz, gizakietan hartzaile kannabinoideen agonistek dituzten efektuetako gehienen ezagutza marihuana kontsumitzen zuten pertsonen behaketa klinikotik eta anekdota kasuetatik datoz [15]. Kasu bakanen ikerketek muga nabariak dituzte (aldakortasun handia baitago sindrome epileptiko eta erabilitako kannabis dosia eta konposizioari dagokionez), baina informazio baliagarria eman dute kannabisak konbultsioen kontrolean dituen onura handiei buruz, baita kannabisa edo kannabimimetikoak epilepsian erabiltzearen aholkuari buruz ere. Adibidez, 1949an, Davis eta Ramsey-ek kannabis substantzia aktibo bezala THC homologoak eman zizkieten epilepsia tratagaitza zuten 5 umeri: bik oso ondo erantzun zuten bitartean, beste hirurek ez zuten hobekuntzarik aurkeztu, are gehiago, batek txarrera ere egin zuen [4, 8]. Baina, agian, marihuana medikoaren indar antiepileptikoaren adibiderik harrigarrienetako bat ezaguna egin den Coloradoko Charlotte Figi neskatilaren kasua da, Dravet sindromea pairatzen duena, hots, boltai menpeko Na+ kanalen azpiunitatea kodifikatzen duen SCN1A genearen mutazioak eragindako epilepsia larria, normalean tratagaitza. 5 urte zituenerako, ohiko antiepileptiko guztiekin eta dieta zetogenikoarekin ere saiatu arren, izandako porrotaren ostean bere gurasoek bere konbultsioak kontrola ditzakete kannabis mota espezifiko batetatik egindako CBD eduki altua eta THC eduki baxua duen kannabis olioaren bidez. Lehen, astean 300 grand mal kobultsio pairatzen zituen; orain, aldiz, hilean bi edo hiru baino ez eta maiztasun hori azken hiru urteetan mantentzea lortu dute [8, 16]. Baina marihuana medikoari oso ondo erantzuten dioten gaixoak badaude ere (itxurazko eragin desiragaitzik gabe), kannabisari ondo erantzuten ez dion pazienteen zenbateko esanguratsua dago, baita marihuana medikoak pazienteen baldintzak oker ditzakeenak ere. Hau da, kannabisa eta purifikatutako kannabinoideetan oinarritutako botikak agian onuragarriak izan daitezke zenbait pazientetan, baina beste populazio zabalago batean eraginkorrak izan ez eta, gainera, kasu batzuetan, konbultsio epileptikoak ere larriagotu ditzakete. Kannabinoideek aktibitate biak (konbultsio eragilea eta konbultsio aurkakoa) gauzatu ditzaketela ikusi da, alegia [2]. Badirudi erantzuteko era ezberdin honen atzetik aldakortasun kimikoa, biologikoa eta patologikoa daudela [8]. Neurozientzia ikerketen xedea garun funtzioaren mekanismo intrintseko neurobiologikoei buruzko ezagutza lortzea da eta prozesu horiek dira, hain zuzen ere, kannabis prestakinek giza epilepsian dituzten efektuen konplexutasunaren oinarria. Hori ulertzeko, beraz, barne kannabinoide sistemara jo behar dugu. Izan ere, kannabinoideen konbultsio aurkako efektua CB1 hartzaile kannabinoidearen aktibazioaren bidezkoa da, ugaztunen garunean mintzean zeharreko G proteina bikoitz erako hartzailerik ugariena eta marihuanaren ekintza eremu primarioa dena, barne kannabinoide sistemaren osagai garrantzitsua izanik [7, 11]. Horrela, kannabisaren efektu psikotropiko, kognitibo eta portaerako gehienak Δ9-THCk garuneko CB1 hartzaileetan dituen efektuen ondorioz gertatzen dira [4], hau da, kannabinoideek Nerbio Sistema Zentralean (NSZ) dituzten efektu gehienen arduradunak CB1 hartzaileak dira [14]. BKS hartzaile kannabinoideek, bere barne estekatzaileek (endokannabinoideak edo barne kannabinoideak) eta ehunetako endokannabinoide mailak erregulatzen dituzten garraiatzaile eta entzima metabolikoek osatzen dute [13, 14, 17, 18] eta garuneko neuromodulazio sistema garrantzitsua da [9, 19]. Bere osagaiei dagokienez, bi hartzaile metabotropiko eta azido arakidonikoaren gantz-azido eratorriak diren bi barne estekatzaile nagusi ezagutzen dira [14, 20]. Lehenengo hartzaile kannabinoidea, edo CB1 hartzailea, nerbio sisteman adierazten da nagusiki; bigarren hartzaile kannabinoidea (CB2 hartzailea), ordea, zelula immuneetan adierazten da, batez ere. Bi hartzaile hauen barne estekatzaile gisa bi molekula lipidiko daude, hain zuzen ere, N-arakidonoil etanolamida edo anandamida (AEA) eta 2-arakidonoil glizerola (2-AG). Barne kannabinoide biak mintz postsinaptikoko aitzindari fosfolipidikoetatik sintetizatu eta askatzen dira zelula barneko kaltzio mailaren handipenak eragindako mintz postsinaptikoaren despolarizazioaren aurreko eskakizunei erantzunez; aktibitate menpeko eran, alegia [11, 13]. Izan ere, AEA eikosanoidea D-fosfolipasaren bidez sintetizatzen da, despolarizazio eta kaltzio-menpeko eran, eta 2-AG diazil glizerola lipasaren (DGL) bidez [4]. Behin askatuta, beraien ekintza-iraupena mugatua izaten da, birxurgapena eta degradazio entzimatikoaren ondorioz [20]. Bestalde, gantz-azido amida hidrolasak (FAAH) eta monoglizerido lipasak (MGL) hidrolizatzen dituzte AEA eta 2-AG, hurrenez hurren [2]. Horrela, bai hartzaileak bai barne kannabinoide mailak erregulatzen dituzten entzima metabolikoak asaldura neurologikoentzako ituterapeutiko interesgarriak dira. Seinalizazio molekula lipidikoek, beraien metabolismoan inplikatutako entzima ezberdinek eta hartzaile kannabinoideek osatzen duten sistema honek garunean betetzen duen lan fisiologiko nagusia atzeranzko komunikazio sinaptikoaren bitartekaritza da [21]. Hortaz, neurofisiologia zelularrari dagokionez, BKS ugaztunen eremuetan, CB1 hartzaileak azido γ-aminobutirikoa (GABA) duten interneuronen azpipopulazio espezifikoetan adierazten dira nagusiki, non GABA transmisioaren barne kannabinoide menpeko erregulazio fisiologikoa eta GABA askapenean kanpo kannabinoideen bidezko efektu farmakologikoak gauzatzen dituzten [9]. Baina badirudi CB1 hartzaileak hipokanpoaren neurona nagusietan [19] eta astrozitoetan [23] ere adierazten direla, nahiz eta kortex eta azpikortexeko axoi bukaera glutamatergikoetan CB1 hartzaileen adierazpena txikiagoa izan [4]. Beraz, hipokanpoan CB1 hartzaile presinaptikoak bukaerako axoi glutamatergiko eta GABAergikoetan kokatzen dira [21]. Horrela, CB1 hartzaileak oso desberdinak diren bi azpipopulazio neuronaletan ageriz (neurona GABAergiko inhibitzaileetan eta neurona glutamatergiko kitzikatzaileetan), transmisio glutamatergikoa ez ezik, CB1 aktibazioak funtzio GABAergikoa ere murrizten du hipokanpoan [11]. Izan ere, CB1 hartzaile kannabinoideak neurotransmisoreen askapenaren erregulatzaile garrantzitsuak dira [8] eta CB1 aktibazioak beti murrizten du neurotransmisoreen askapena [18]: barne kannabinoideak neurona postsinaptikotik askatzen dira eta CB1 hartzaile presinaptikoak lotzen dituzte, zeintzuek bukaera axoi mota ezberdinetako neurotransmisoreen askapena indargabetzen duten. CB1 hartzaileen aktibazioaren ondorioz neuronen kitzikagarritasuna murrizten da: CB1 aktibatutakoan, neuronetan gertatzen diren efektu intrazelularrak adenilil ziklasaren inhibizioa (zelula barneko cAMP mailak jaitsiz), A motako K+ kanalen estimulazioa (K+ irteera handituz) eta boltai-menpeko Ca+2 kanalen inhibizioa (Ca+2 sarrera txikituz) dira. Beraz, besteak beste, K+ iragazkortasuna handitzen du [7] eta areagotze honek neurona kitzikapena ezabatu eta mintz potentziala egonkortzen ditu, deskarga epileptiformeen murrizketan lagungarria litzatekeena [11]. Horrela, eskakizunen araberako endokannabinoideen atzeranzko seinalizazioa mekanismo fisiologiko garrantzitsua litzateke gehiegizko aktibitate presinaptikoaren kontrolerako, neuronen kitzikakortasunaren oreka galtzen den egoeretan [21]. Izan ere, aurkitu berri den zelula arteko seinalizazio sistema honi esker, zelula postsinaptikoak jasotzen dituen aferentzia sinaptikoen indarra kontrola dezake [20]. Atzeraelikadura negatiboko seinalizazio bide honek funtzio erregulatzaile orokorra betetzen du zirkuitu neuronalen kitzikapen atalasea ezartzen, alegia [8]. 1. irudia. Endokannabinoideen atzeranzko seinalizazioa. Despolarizazio postsinaptikoak boltai menpeko Ca+2 kanalak irekitzen ditu eta Ca+2 postsinaptikoak aitzindari lipidikoetatik endokannabinoideak sintetizatzen dituzten entzimak aktibatzen ditu. Glutamato hartzaileen (mGluR) aktibazioak ere endokannabinoideen ekoizpena eragin dezake, C fosfolipasa aktibatuz eta diazilglizerola ekoiztuz, DGL bidez 2-AG emango duena. Endokannabinoideak zelula postsinaptikotik irten eta CB1 hartzaile kannabinoide presinaptikoak aktibatzen dituzte. G proteinaren aktibazioak Ca+2 sarrera presinaptikoa inhibitzen du. Horrela, neurotransmisoreen askapena murrizten da [24]. Hurrengo artikulutik hartua: Wilson eta Nicoll, 2002. Azken hiru hamarkadetan, ikerketa ugari bideratu dira kanpo kannabinoideen erabilerara konbultsioen animalia ereduetan eta, giza-ikerketetan lortutako emaitzen antzera, kannabinoideek efektu biak (konbultsio eragilea eta konbultsio aurkakoa) eragin izan dituzte, erabilitako ereduaren arabera. Horrez gain, ikerketa ugari zuzendu dira sistema endokannabinoideak kitzikapen neuronalaren kontrolean eta konbultsioen atalasean duen zereginera in vivo. Horrela, ikerketa hauek ere lagungarriak izan dira, orotara BKSren ulermenean gertatu berriko aurrerapenek kannabinoideen aurkako bi efektu hauei buruzko ezagutza berria ahalbidetu baitute [2]. Horrenbestez, BKSren eginkizunari dagokionez, funtsezkoa izan da animalia ereduetatik lortutako ezagutza eta ereduen artean LTE pilokarpina eredua (azetilkolinaren hartzaile muskarinikoen agonistaren injekzio intraperitonealarekin EE eragiten da saguetan) eta konbultsio epileptiforme exzitotoxikoen azido kainikoaren eredua (azido kainikoa era sistematikoan administratzen da, bide kitzikatzaileen aktibazio gogorra eta, ondorioz, konbultsio akutuak eragiteko) izan dira erabilienetakoak. Exzitotoxizitatea eta konbultsioen aurrean CB1 hartzaile menpeko babesa azaltzeko, azido kainikoak (AK) eragindako konbultsio epileptiformeen eredua erabili daiteke adibide gisa (2. irudia). Eredu honetan, hipokanpoa garuneko eremurik zaurgarriena da AK-k eragindako efektuen aurrean [19]. 2. irudia. Lutzek (2004) azaldutako CB1 hartzaile menpeko babesa exzitotoxizitatea eta konbultsioen aurrean. Azido kainikoak eragindako konbultsio epileptiformeen ereduan, azido kainikoak AK hartzaileak aktibatzen ditu (1), zelula barneko Ca+2 kontzentrazioa handituz (2), exzitotoxizitate gertakariak eragingo dituena (3). Despolarizazio neuronal indartsuak elkarren artean konektatutako neuronak aktibatuko ditu eta konbultsioen hedapena gerta daiteke (4). Bide intrazelularrak ere piztuko dira, neuronen kaltea eta heriotza ere eraginez. Baina babes mekanismo bezala, Ca+2 igoerak eskakizunen araberako anandamida (AEA) sintesia bultzatzen du (5), aurreko garuneko neurona nagusietako CB1 hartzaileak aktibatzeko askatuko dena. CB1 hartzaileen aktibazioak Ca+2 kanalen inhibizioa eta K+ kanalen aktibazioa eragiten du, kitzikakortasun neuronala murrizteko (6). CB1 hartzaileak zelula kanpoko seinaleak erregulatutako kinasa bidea ere aktibatzen du (ERK) (7), c-fos eta zif268 transkripzio faktoreak kodifikatzen dituzten geneen berehalako transkripzioa eragiten duena, baita neurotropina eratorria den faktore neurotropikoarena (BDNF) ere. Produktu geniko hauek exzitotoxizitateak eragindako kaltea indargabetzeko gai dira (8). Hurrengo artikulutik hartua eta eraldatua: Lutz, 2004. Laburbilduz, CB1 hartzaileen aktibazioaren bidez, BKSk eta barne kannabinoide seinalizazioak funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte NSZean [4], besteak beste, neurotransmisoreen askapenaren atzeranzko inhibizioa [10], neurona kitzikapenaren kontrola [19] eta iraupen luzeko plastizitate sinaptikoaren forma ugari, iraupen luzeko indartze eta depresioa bezala [9]. Horrela, kanpo kannabinoideak (edo exogenoak) arreta berritua jasotzen ari dira marihuana medikoaren testuinguruan, konbultsio aurkako propietateak direla eta. Interes handia dago Δ9-THC edota kannabis landaretik eratorritako beste fitokannabinoide batzuek, barne kannabinoide seinalizazioan ekinez, eragile antiepileptiko bezala izan dezaketen boterean, alegia. Baina antiepileptiko bezala izan dezaketen indarra marihuana medikoak eskain ditzakeen erabilera terapeutiko guztietako bat baino ez da: kannabis landarearen ostoak errez, eragin antiemetikoak, muskulu erlaxatzaileak eta analgesiko indartsuak ere lor daitezke, besteak beste [14]. Hala ere, kannabinoideen iraupen luzeko erabileraren ardura klinikoa dago. Izan ere, kannabinoideak eta bere analogoak eragile terapeutikoak bihurtzen badira eta, bereziki, asaldura kronikoak tratatzeko erabilgarriak badira (epilepsia bezala), metaketa-toxizitatea gertatzeko arriskua kontuan hartu beharrekoa da [15], kannabinoideen albo-ondorio psikoaktiboak ere kontsideratuz, besteak beste. Honekin erlazionaturik, Δ9-THC edo CB1 agonista sintetikoen iraupen luzeko tratamenduak CB1 hartzaileen dosi menpeko eta eremu espezifikoa den desentsibilizazioa, azpiadierazpena eta barneraketa eragiten dituela adierazi izan da, tolerantzia eta antzeko arazoak ekar ditzakeena [4]. CBDk, ordea, ez omen du intoxikaziorik edota tolerantziarik eragiten, izan ere, Δ9-THCk ez bezala, oso afinitate txikia du hartzaile kannabinoideekiko. Horrela, CBD erabiliz BKSren albo ondorioak ekiditen dira eta konbultsioak tratatzeko ondo toleratutako aukera terapeutiko itxaropentsua bihurtu ahalko litzateke [4]. 1.3. TRP KALTZIO KANALAK ETA TRPV1 HARTZAILEA Kaltzio ioia bigarren mezulari garrantzitsua da eta seinale transdukzio bide ugaritan parte hartzen du, neuronen kitzikapena barne. Neurona osasuntsuetan, Ca+2 kanalek seinalizazio prozesu homeostatikoak erregulatu eta aktibatzen dituzte, ezaguna izanik boltai menpeko Ca+2 kanal neuronaletan zehar emandako Ca+2 sarrerak aktibitate menpeko prozesu ezberdinak erregulatzen dituela, hala nola, neurotransmisoreen askapena, gene transkripzioa eta zitosoleko seinalizazio prozesuak. Baina kaltzioaren kontzentrazio zitosolikoak neuronen funtzio ugari kaltetu ditzake (hala nola, ekintza potentziala, transmisio sinaptikoa, plastizitatea eta zelula biziraupena) eta kaltzio kanalek zeregin handia dute horretan, zitosoleko Ca+2 kontzentrazioa erregulatzen baitute zelula guztietan, baita neuronetan ere. Nerbio sisteman, neuronak, sinapsiak eta zirkuituak oso sentikorrak dira eta kaltzio kanalen aktibitatean gertaturiko aldaketa txikiek sinapsietan aldaketa garrantzitsuak sor ditzakete. Hortaz, akats genetikoak eta estres oxidatzailearekin batera, kaltzioa epilepsiaren etiologian zeregina duen ustezko faktorea da eta kaltzio kanal mota ezberdinek ere eginkizun garrantzitsua dute [1]. Azken horiei dagokienez, boltai menpeko kaltzio kanalak eta kanal kimikoak ez ezik, hartzaile iragankor potentzialen (ingelesez transient receptor potential, TRP) kaltzio kanal familia ere badago, neurri batean konbultsio epileptikoen eta min periferikoaren ustezko arduradunak direnak. TRP familia katioi sarrera eta zelula barneko seinalizazio prozesu ezberdinak erregulatzen dituzten kaltzio kanal mota ezberdinen talde zabala da: 28 TRP kanal daude ugaztunetan [25], egitura homologian oinarriturik zazpi azpifamilia edo taldetan sailkatzen direnak, aktibazio eta inhibizio mekanismoak oso ezberdinak izanik bakoitzean, baita adierazpena ere [1]. Baina kide guztiek oinarrizko egitura berbera dute, mintzean zeharreko sei domeinuz osatutakoa, bosgarren eta seigarren domeinuen artean kokatzen den poro hidrofoboarekin: TRP kanal gehienetan, kaltzioak mintz zelularra poro horietatik zeharkatzen du era ez selektiboan [1, 25]. Mintz plasmatikoan kokaturik, integratzaile polimodalak dira eta estimulu ezberdinen bidez aktiba daitezke [25, 26]. TRP kanalen azpifamilia bat talde baniloidea da (TRPV). Talde honetan, aztertuena I motako hartzaile iragankor potentzial baniloidea edo TRPV1 kaltzio kanala da, nozizepzioan duen lana dela eta: 1997an klonatua, TRPV1 kanala transmisio sentsorialean eta nozizepzioan duen eginkizunagatik ezagutzen da gehienbat eta ondo deskribatua izan da min periferikoaren bidean. Kaltzioaren modulazioan parte TRPV1 hartzailearen aktibazioak Na+ eta Ca+2 ioien iragazkortasuna eta sarreraren gehipena eragiten du eta, ondorioz, neuronen despolarizazioa [26]. TRPV1 aktibazioak glutamato kitzikatzailearen askapena handitzen duela ere azaldu izan da, zeregin garrantzitsua duena epilepsiaren etiologian, konbultsioen hasiera eta hedapenaren arduraduna baita. Beste neurotransmisore batzuen askapenean ere eragina izan dezake, dopamina eta GABArenean bezala [1]. Hortaz, badirudi TRPV1 hartzaileek neuronen kitzikapenaren erregulazioan parte hartzen dutela [27] eta, aktibitate glutamatergikoa errazten dutenez, TRPV1 kanalak epileptogenesian inplikatuta egon daitezke [31]. 1.4. CB1 ETA TRPV1 HARTZAILEEN ARTEKO HARREMANA Immunomarkatzaile bidezko zenbait azterketek CB1 hartzaileen eta TRPV1 hartzaileen aldi bereko adierazpena erakutsi dute arratoi helduen neurona jakinetan; bereziki interesgarria dena, anandamida CB1 hartzaile kannabinoide inhibitzaileen eta TRPV1 hartzaile estimulatzaileen agonista baita [15]. Horrela, sistema kannabinoidea eta baniloidearen arteko elkarrekintza farmakologikoa mina eta antsietatea bezalako zenbait baldintzetan ikertu izan da [32]. CB1 eta TRPV1 hartzaileak batera kokatzen dira garuneko zenbait egituretako zeluletan, hala nola, garun kortexa, hipokanpoa eta amigdalan [31], konbultsioetan inplikatutako garuneko eremuetan, alegia. Anandamida bi hartzaile hauen barne estekatzailea da [30], baina beraien aktibazioak kontrako efektuak eragiten ditu neuronen kitzikapenean: TRPV1 hartzaileek hipokanpoko neuronen kitzikapen patologikoan lagundu dezaketen bitartean, CB1 hartzaileek ustezko funtzio babeslea dute [31, 32]. 2. HELBURUAK Azken hamarkadan, ikerketa berriek BKSk kitzikapen neuronalaren kontrolean duen zeregina aurkitu dute, kannabinoideetan oinarritutako terapeutikarentzako itxaropena handituz. Hain zuzen ere, animalia ereduetan eta ikerketa kliniko batzuetan, ikusi da kannabinoideekin egindako tratamendua lagungarria izan daitekeela nerbio sistemako gaixotasunak eta asaldurak arintzeko: epilepsia tratatzeko potentziala oraindik eztabaidagarria bada ere, agerian geratu da kannabinoide sintetikoen bidezko CB1 hartzaileen aktibazio farmakologikoaren garrantzia terapeutikoa anizkuna dela. Halaber, apurka-apurka TRPV1 kanalari buruzko ezagutza handituz doa eta hipokanpoan bere inhibizioa konbultsio epileptikoak prebenitzeko helburu berritzailea izan daitekeela iradokitzen duten ikerketak daude, hots, TRPV1 hartzaileak ere helburu terapeutiko berria izan daitezkeela epilepsiaren tratamenduan. Bi hartzaile hauek nolabaiteko funtzioa jokatu dezaketela susmatzen da, alegia. Horregatik, epilepsia gaixotasun bezala aztertu eta bere oinarrian sakondu ostean, konbultsio aurkako eragile terapeutiko boteretsuak izan daitezkeen CB1 eta TRPV1 hartzaileen inguruko ikerketa ezberdin ugariren emaitzak bildu eta aztertu nahi izan dira, azalpenezko berrikusketa bibliografikoa eginez. Helburu nagusia CB1 hartzaile kannabinoideak eta TRPV1 hartzaile baniloideak epilepsiaren fisiopatogenian inplikatuta dauden eta, hortik abiatuz, etorkizunerako aukera terapeutikoak izan daitezkeen ebidentziarik dagoen aztertzea izan da. 3. MATERIALAK ETA METODOAK Lan hau egiteko, lehenik eta behin, lanaren helburua zehaztu eta, aukera ezberdinen artean, azalpenezko berrikusketa bibliografikoa egitea aukeratu da. Gaiari buruz azken bi hamarkadetan argitaraturiko informazioa bildu da, izan ere, aurkikuntza berria da eta oraindik ez da askorik publikatu. Horrela, gorantz ari den gaia izanik, ikerkuntzan egin berri izan diren azken aurrerapenei buruzko argitalpenak bereziki erabilgarriak izan dira. Egun oraindik abian diren emaitzak ere barne bildu dira, Euskal Herriko Unibertsitateko Neurozientziako departamentuan CB1 eta TRPV1 hartzaileak aztertzen dituen ikerketa martxan dutela aprobetxatuz. Informazioa lortzeko baliabide ezberdinak erabili dira, hala nola, datu baseak eta liburuak. Dokumentazio iturrien artean, honako hiru liburu hauek erabili dira: - Bradley WG, Daroff RB, Fenichel GM, Jankovic J, editors. Neurología clínica. Vol 2. 5th ed. Barcelona: Elsevier; 2010. - Ropper AH, Samuels MA. Adams y Victor Principios de Neurología. 9th ed. México: McGraw-Hill interamericana; 2009. - Zarranz JJ. Neurología. 5th ed. Madrid: Elsevier; 2013. Datu baseen artean, PubMed eta Science Direct erabili dira artikulu bilaketarako. Epilepsia eta BKSren eta TRPV1 hartzaileen arteko harremana bilatzeko, ingelesezko hitz-gako ezberdinak erabili dira, MeSH tesauroan daudela egiaztatuz. Honako hauek izan dira: epilepsy, epileptic seizures, endocannabinoid system, endocannabinoid signaling, synapse, CB1 receptor, endocannabinoids, cannabis, anandamide, therapeutics, TRPV1 receptor, TRPV1 channels, TRP channel, VR1, transient receptor potential vanilloid type I eta vanilloid. Horrez gain, eragile ohikoak ere erabili dira bilaketarako, hala nola: AND, OR edota NOT. Iragazkien artean, "Free Full text" aukera erabili da, artikulu osoa eskuragarri izan eta beronen irakurketa eta lanketa ahalbidetzeko. Aurkitutako artikuluak asko izan dira, baina ez dira guztiak erabili. Hasierako hautaketa egiteko laburpenak irakurri dira eta, eskainitako informazioa baloratuz, artikuluak jaso edo alde batera utzi dira. Horien baliagarritasuna ziurtatzeko, alde batetik, artikuluaren jatorria ikusi da (autoreak, argitaratutako aldizkaria, editoriala eta abar) eta, bestetik, artikulua idazteko erabilitako bibliografia ere kontutan hartu da. Azkenik, aukeratutako baliabideen irakurketa kritikoa egin da. Informazio-iturri ezberdinetatik lortutako datu guztiak antolatu eta lanaren egituraketa burutu da. Azkenean, epilepsia gaixotasun bezala oso sakon aztertu bada ere, gaixotasuna ulertu eta ezagutzeko beharrezko oinarrizko informazioa baino ez da gehitu lanean, garrantzia, batez ere, itu terapeutiko eraberritzaileei emanez. 4. EMAITZAK 4.1. BARNE KANNABINOIDEEN ZEREGINAREN EBIDENTZIA Barne kannabinoideen zeregin fisiologikoaren ebidentzia ematen duen ikerlanetako bat Wallace eta bere kideena da (2002). Ikertzaile hauek, konbultsioen larritasunean eta atalasean barne kannabinoideen efektua ebaluatzeko, anandamida (AEA) gehienezko elektroshock konbultsio ereduan ebaluatu zuten. AEAren efektu fisiologikoak aztertzeko bere ekintza-iraupena luzatu zuten fenilmetilsulfonil fluoruroa erabiliz (FAAH entzimaren inhibitzailea) eta, biak batera erabilita, AEAren eraginkortasuna oso era esanguratsuan handitu zela (%12.5etik %100era) egiaztatu zuten. AEAren konbultsio aurkako efektua CB1 hartzailearen aktibazioaren bidezkoa den determinatzeko, aurretik CB1 antagonista (SR141716A) erabili zuten. Honek, ED84 dosian, guztiz blokeatu zuen AEAren aktibitatea, bere konbultsio aurkako propietatea CB1 hartzailearen bidezkoa zela erakutsiz. Horrez gain, O-1812 ere ebaluatu zuten, metabolikoki egonkorra den AEAren analogoa. Hau ere oso antikonbultsibo indartsu bezala zehaztu zen eredu honetan eta, are gehiago, aldez aurretik SR141716A antagonista espezifikoarekin tratatuz gero, guztiz indargabetu zen bere efektu antikonbultsiboa, AEArekin gertatu bezala. Beraz, bi osagai hauen konbultsio aurkako CB1 hartzaile bidezko mekanismoa agerian utzi zuten. Gainera, konbultsioen aktibitatea modulatzen duen barne tono kannabinoidea dagoela egiaztatu zuten. Izan ere, SR141716A antagonistaren bidez, konbultsioatalase maximoaren jaitsiera lortu zuten, garunaren kitzikakortasuna modulatzen duen kannabinoideen barne tonoaren existentziaren ebidentzia ahalbidetuz. Urte bat beranduago, ikertzaile talde honek (Wallace eta kideak, 2003) lobulu tenporalaren pilokarpina eredua erabili zuten kannabinoideen konbultsio aurkako boterea eta konbultsio-aktibitatearen modulazioan BKSren eginkizuna frogatzeko in vivo, iraupen luzeko epilepsia eredu batean. Horrela, Δ9-THC eta horren agonista den WIN55,212 ebaluatu zituzten konbultsio aurkako eraginkortasunean, konbultsio epileptiko espontaneoak guztiz ezabatu zituztela aurkituz (5. irudia). SR141716A erabiliz, ordea, konbultsioen iraupena eta maiztasuna era esanguratsuan handitu ziren eta animalia batzuetan iraupena EE emateraino ere luzatu zen. Horrez gain, konbultsioen aktibitatea eta barne kannabinoideen sintesiaren artean harremanik dagoen aztertzeko, pilokarpina injekzioak eragindako iraupen laburreko konbultsioan zehar hipokanpoan CB1 hartzailearen 2-AG barne estekatzailearen mailak neurtu zituzten, era esanguratsuan areagotu zirela behatuz. Horrela, kanpotik administratutako kannabinoideen konbultsio aurkako ekintza ez ezik, barne kannabinoide tonoak konbultsioen iraupena eta maiztasuna CB1 hartzaileen aktibazioaren bidez modulatzen duen ebidentzia lortu zuten. Eta, hau guztia gutxi ez balitz legez, CB1 hartzailearen adierazpenean aldaketarik gertatzen den eta banaketa anatomikoa zein den egiaztatzeko, Western Blot eta immunohistokimika azterketak burutu eta hipokanpo epileptiko kronikoaren CA eskualdeetan zehar CB1 hartzailearen proteina adierazpena modu esanguratsuan areagoturik zegoela aurkitu zuten. Hortaz, epilepsiak hipokanpoan CB1 hartzaileen adierazpena areagotzen duela esan daiteke. 4.2. ESKAKIZUNEN ARABERAKO AKTIBAZIOA Marsicanok eta bere taldeak (2003) neuronen kitzikapena eta konbultsio epileptiformeen kontrolean eskakizunen araberako BKSren aktibazioa ematen dela frogatu zuten. Izan ere, garunean gehiegizko neurona aktibitatearen kontrolean BKSren zeregina aztertzeko, aurreko garuneko neurona nagusietan CB1 hartzailearen adierazpenik gabeko baldintzapeko sagu mutanteak (alboko interneurona inhibitzaile normalekin) eta sagu kontrolak konparatu zituzten AK-k eragindako konbultsio epileptiforme exzitotoxikoen ereduan. Aurkikuntza garrantzitsuenen artean, CB1 hartzailerik gabeko saguetan (CB1-KO saguetan) AKren peritoneo barruko injekzioak kontrol-saguetan (ingelesez Wild type edo WT) baino konbultsio larriagoak eragin zituela behatu zuten (AK exzitotoxinak gehiegizko konbultsioak eragin zituela in vivo, alegia). Horregatik, ikertzaileen arabera, eredu honetan CB1 hartzaileen erauzketa genetikoak konbultsioen atalasea jaisten duela esan daiteke. Bestalde, kontuan izanik CB1 hartzaileen aktibazioak AK-k eragindako exzitotoxizitatearen aurkako barne babesa eskaintzen duela eta, hortaz, AKren administrazioak CB1 hartzaileentzako barne kannabinoideen ekoizpenaren igoera azkarra eragin beharko lukeela, WT-saguen hipokanpoan barne kannabinoideen mailak neurtu zituzten AKrekin tratatu osteko momentu ezberdinetan. Aztertutako edozein momentutan, 2-AG mailak aldatu gabe mantendu ziren bitartean, AEA kontzentrazioa nabarmen igo zela ikusi zuten. Beraz, hipokanpoko AEA mailak azkar igo ziren AK administratu ostean eta honek eragindako exzitotoxizitatearen aurka babesten duela frogatu zuten. Horrez gain, AEA maila altuak eta CB1 hartzaileen aktibazioaren arteko harremana egiaztatzeko, CB1 aktibazioaren behar akutua frogatu zuten. Horretarako, WTsaguetan CB1 hartzailearen antagonista espezifikoa (SR141716A) erabili zuten AK injektatu aurretik. Antagonistarekin tratatutako saguek konbultsio gogorragoak pairatu zituzten, baina aldez aurretik barne kannabinoideen xurgapenaren inhibitzaile selektiboa eta indartsua (UCM707) administratuz gero, era esanguratsuan babesten ziren. Hortaz, aurkikuntza honek AKren exzitotoxizitatearen aurkako babes akutuan BKSren parte hartze espezifikoa iradokitzen du. Bestalde, CB1 hartzaileak hipokanpoaren neurona nagusietan ere adierazten diren aztertzeko, saguen lerro berezia sortu zuten, non CB1 hartzaileen adierazpena bakarrik neurona inhibitzaileetan mantentzen den (CB1-GLU-KO saguak). AK-k konbultsio gogorragoak eragin zituen sagu hauetan (baita beraien biziraupena murriztu ere), baina baldintzapeko sagu hauek CB1-KO saguekin konparatuz, ez zen ezberdintasunik behatu konbultsioen garapenean. Aldez aurreko UCM707 tratamendua ez zen eraginkorra izan sagu hauetan (AEA xurgapenaren inhibitzailearekin babesaren handipena behatu zuten sagu basatietan, baina ez sagu mutanteetan) eta SR141716A bidezko CB1 hartzaileen blokeoak ere ez zuen efekturik eragin konbultsioetan. Beraz, lortu zituzten emaitza hauekin, badirudi drogen efektua neurona glutamatergikoetako CB1 hartzaileen bidezkoa dela, eta BKSk neurona glutamatergiko nagusietan dauden CB1 hartzaileen bidez gauzatzen duela bere ekintza neurobabeslea. Gainera, CB1 aktibazio bidezko exzitotoxitatearen murrizketa transmisio glutamatergikoaren inhibizioari esker lortzen den frogatzeko, CA1 neurona piramidalen kitzikapen glutamatergikoa neurtu zuten (berezko korronte postsinaptiko kitzikatzaileak bezala) hipokanpoko in vitro lagin prestakinetan. Sagu mutanteetan (CB1-KO eta CB1-GLU-KO saguetan) AK administratu eta gero, kitzikapen gogorra eman zela behatu zuten, berezko korronte postsinaptiko kitzikatzaileen maiztasunaren igoerarekin batera. Horri esker, eskaeren araberako BKSren aktibazioak hipokanpoko CA1 neurona piramidaletan AK-k eragindako kitzikapena murrizten duela frogatu zuten. Gertakari intrazelularrei buruz ere gehiago aztertu nahian, AK eta gatz-sueroa injektatu ostean, CB1 hartzailearen bidezko ERK aktibazioa (Western Blot bidez), berehalako gene goiztiarren adierazpena (c-fos eta zif268 transkripzio mailak) eta BDNFren RNA mezulariaren (RNAm) mailak neurtu zituzten (azken bi hauek in situ hibridazioaren bidez). Emaitzetan, AKrekin tratatutako sagu mutanteen eta gatzsuerorarekin tratatutako saguen artean ez zuten ezberdintasunik behatu fosforilazioaren mailan eta AKrekin tratatutako sagu mutanteen hipokanpoan ez zuten c-fos eta zif268ren adierazpenaren handipenik behatu, BDNF maila baxuagoak behatuz CA3 eremuan. Hortaz, CB1 hartzaileen zeregina egiaztatu zuten adierazpenaren oinarrizko kontrolean. Azkenik, BKSk AKren iraupen luzeko efektuen aurreko babesean duen parte hartzea frogatu nahi izan zuten. Saguen hipokanpoan kalte neuronala ebaluatuz, AKrekin tratatutako sagu mutanteen hipokanpoko CA1 eta CA3 eremuetan kalte neuronalaren maila handiagoak eta, immunomarkatzaileak erabiliz, gliosiaren maila handiagoak ere aurkitu zituzten eremu horietan. Beraz, emaitzak batera harturik, exzitotoxizitatea gertatu bitartean, aurreko garuneko neurona nagusietan, CB1 hartzailearen barne aktibazioak neuronen biziraupena sustatzen duela erakutsi zuten: zelula horietan CB1 hartzailearen aktibazioak zeregin babesle garrantzitsua du eta interneurona GABAergikoetako CB1 hartzaileek betetzen duten funtzioa baztergarria da. Marsicanok eta bere kideek azaldutakoaren arabera, badirudi zelula motarekiko espezifitatea eta erregulazio dinamikoa sistema fisiologiko babesle eraginkor honen funtsezko ezaugarriak direla. Zelula motarekiko espezifitate horrekin lotuta, Monory eta kideen (2006) ikerlana dago. Izan ere, BKSk neurona kalte eredu ugaritan beteriko funtzio neurobabesle zentrala ikusirik, eta sistema hau asaldura ugariren tratamendurako aukera terapeutiko bezala agertzen hasi zela kontuan hartuz, ikertzaile hauei funtsezkoa iruditu zitzaien CB1 hartzaileen barne aktibazioaren bidez zein neurona azpimota kontrolatzen diren zehaztea. Horretarako, neurona azpipopulazio ezberdinetan CB1 hartzailearen baldintzapeko gabezia zuten saguak (CB1 ezabapen genetikoa diseinatu zuten aurreko garuneko neurona GABAergikoetan eta hipokanpoko neurona glutamatergikoetan) eta azido kainikoaren konbultsio eredua erabili zituzten, neurona azpipopulazio ezberdinen eginzkizunak zehazteko sistema endokannabinoidearen babesean, alegia. Horrela, saguetan konbultsio epileptiforme akutuen aurkako babesa eskaintzeko barne kannabinoideak zuzenean hipokanpoko neurona glutamatergikoetara zuzentzen direla erakutsi zuten: CB1 hartzailearen ezabapen espezifikoari esker, argi geratu zen CB1 hartzailea hipokanpoko neurona glutamatergikoetan beharrezkoa eta nahikoa dela barne babesa eskaintzeko eta interneurona GABAergikoetako CB1 hartzaileen adierazpen handiak ez duela AKren aurreko neurobabesean parte hartzen. Horrela, Marsicanok eta bere taldekideek (2003) lortutako aurkikuntzei indarra emanez, hipokanpoko neurona glutamatergikoak CB1 hartzaile menpeko AK exzitotoxizitatearen aurkako babeserako itu nagusia direla azpimarratzen dute, nahiz eta neurona hauetan CB1 adierazpena baxuagoa izan. 4.3. ESTATUS EPILEPTIKO ERREFRAKTARIOARENTZAKO AUKERA EE pairatzen duten gaixoen %20ak bi antiepileptiko edo gehiagorekin tratatu arren erantzunik agertzen ez dutela kontuan hartuz, Deshpande eta kideek (2007) bi barne kannabinoide nagusien efektuak aztertu nahi izan zituzten Mg+2 urritasunak eragindako EEren hipokanpoko neuronen hazkuntza ereduan. Eredu hau fenitoina eta fenobarbitalari erresistentea zen. Metanandamida (AEAren analogo egonkorra) eta 2-AG barne kannabinoideek EEa inhibitu zuten dosi menpeko eran eta efektu hauek CB1 hartzailearen aktibazioaren bidezkoak zirela frogatu zuten, efektuok AM251 (CB1 antagonista) erabiliz blokeatu baitzituzten. Gainera, EEren kontrolean barne kannabinoideen eta beste farmako antiepileptiko batzuen (fenobarbitala eta fenitoina) eraginkortasuna alderatu zuten eta metanandamida eta 2-AG ohiko antiepileptikoak baino askoz erangikorragoak izan ziren eredu honetan. Emaitza horiekin, bi barne kannabinoide nagusiak eredu honetan EE errefraktarioaren inhibitzaile eraginkorrak direla frogatu zuten. Horrenbestez, ohiko antiepileptikoak ez eraginkorrak izanik, Deshpande eta bere kideen arabera, BKSk EE errefraktarioa tratatzeko lorpen terapeutiko berrietarako aukera agerrarazten du. 4.4. GIZA GARUN EPILEPTIKOAREN AZTERKETA Ludányi eta kideek (2009) gaixo epileptikoetan barne kannabinoide seinalizazioaren kaltea ematen den frogatu nahi izan zuten. Horretarako, kontrola (asaldura neurologikorik gabeko pazienteen hil osteko laginak) eta hipokanpo ehun epileptikoa (LTE trataezina pairatzen zuten gaixoetatik kirurgikoki erauzitakoa) alderatu zituzten, egun arte BKSren osagai bezala identifikatutako gene gehienen RNAm mailak aztertuz, hain zuzen ere, CB1 hartzaileak, CRIP proteina eta barne kannabinoideen entzima metabolikoak. Gaixo epileptikoetan CB1 hartzaileak inplikatzen dituen seinalizazio endogenoaren kaltearen hipotesia frogatzeko, CB1 hartzaileen RNAm mailak denbora errealeko PCR bidez neurtu eta alderatu zituzten lagin gaixoetan eta osasuntsuetan. Kontrol taldearen adierazpen mailarekin alderatuta, PCR neurketa kuantitatiboek hipokanpo epileptikoan (esklerotikoan eta ez esklerotikoetan, hots, talde bietan) CB1 hartzailearen RNAm adierazpena biziki murrizturik zegoela erakutsi zuten, erabilitako erreferentzia gene bien kasuan (β-aktina eta GAPDH). Giza hipokanpo epileptikoan CRIP proteinaren adierazpen maila ere aztertu zuten, CB1 hartzailearekin lotu eta bukaera axoietan bere aktibitatea erregulatzen duen proteina dena, primate eta gizakien garunetan bi aldaera deskribatu direlarik (1a eta 1b). Hipokanpo epileptiko esklerotikoan CRIP1a proteinaren RNAm maila era esanguratsuan murrizturik zegoela ikusi zuten, baita hipokanpo ez esklerotikoan ere. CRIP1b isoformaren (primateetan bakarrik agertzen dena) lotura aldaeraren adierazpen genetikoa, aldiz, aldaketarik gabe mantendu zen. Hipokanpo epileptikoan 2-AGren makinaria metabolikoa asaldatuta dagoen zehazteko, bere hiru entzima metabolikoen (DGL-α, DGL-β eta MGL) geneen adierazpen maila determinatu zuten PCR bidezko neurketak eginez. Hipokanpo esklerotikoan, DGL-αren RNAm mailak izugarri murrizturik zeuden, DGL-β mailak aldaketarik gabe mantendu ziren bitartean. MGLren adierazpen genetikoaren maila ere estatistikoki antzekoa izan zen hiru talde esperimentaletan. Horregatik, emaitzak ikusita, hipokanpo epileptiko esklerotikoan sinapsi glutamatergikoetan 2-AGren biosintesia kalteturik egon daitekeela azaltzen dute, DGL-αren RNAm mailaren murrizpen gogorra dela eta (lagin ez esklerotikoetan ez baitzuten halako murrizketa aldaketa esanguratsurik aurkitu). Bestalde, AEAren entzima metabolikoak ere aztertu zituzten (NAPE-PLD, biosintesiaz arduratzen dena eta FAAH, entzima degradatzailea), baina ez zuten hauen adierazpenaren asaldurarik aurkitu. Beraz, CRIP1a eta DGL-αren adierazpen mailaren murrizketa esanguratsuarekin batera, behatutako aldaketarik handiena CB1 hartzailearen azpiadierazpen bizia izan zen, hipokanpo epileptikoaren bi taldeetan, 6. irudian ikus daitekeen bezala. Emaitza hauek proteina mailara zabaltzeko eta are garrantzitsuagoa, eskualde, geruza edo hipokanpoko zelula motaren arabera aldatzen ziren miatzeko, CB1 hartzaileen antigorputz berritzaileak erabili zituzten, CB1 hartzailedun axoiak sentikortasun handiarekin ikusarazteko. Kontrolarekin alderatuz, lagin gaixoetan CB1 immunoerreaktibitatearen dentsitatea askoz ahulagoa zen hipokanpo osoan zehar, ezberdintasunik handiena hortz bihurgunean ikusirik: murrizketa oso argia zen kanpo geruza molekularrean, barneko geruza molekularraren azpiadierazpen izugarriarekin batera. Beraz, CB1 hartzailearen immunoerreaktibitatea murrizturik dago giza CB1 transkripzioaren murrizketa zelula glutamatergikoetan ala inhibitzaileetan gertatzen den aztertzeko (biek adierazten baitituzte CB1 hartzaileak), hortz bihurgunearen barne geruza molekularra aukeratu zuten, zelula goroldiotsuen biribilgune axoien bukaera gune nagusia dena. Azterketa mikroskopikoak hipokanpo epileptikoan CB1 hartzaile presinaptikoak dituzten bukaera axoi glutamatergikoen dentsitatea biziki murrizturik zegoela adierazi zuen eta zelula goroldiotsuen galerak bakarrik, batez ere banako ez esklerotikoetan, ez zuen aurkikuntza hau azaltzen (izan ere, glutamatergikoak diren zelula goroldiotsuak bereziki sentikorrak direnez kalte neuronalari, zelula hauen galerak geruza honetako CB1 murrizpenean eraginik izan zuen ala ez aztertu zuten GluR2/3 aurkako inmunmarkatzailea erabiliz, hau da glutamatoaren 2. eta 3. AMPA motako hartzaileak agerian uztekoa, ezezko emaitza jasoz). Bestalde, azterketa kuantitatiboak ez zuen aldaketarik aurkitu bukaera inhibitzaileen zenbatekoan: CB1 hartzaileak zituzten bukaera axoi GABAergikoak bere horretan mantentzen ziren. Hau behaketa interesgarria da, izan ere, Ludányik eta kideek azaltzen duten bezala, GABA korronteak despolarizazioan duen ekarpena erabakitzailea da berezko aktibitate epileptikoari begira eta, gainera, bukaera glutamatergikoen murrizketak efektu prokonbultsiboa eragiten du. Beraz, emaitza hauekin seinale-bide babeslea asaldatuta dagoela iradokitzen dute eta balazta honen galerak konbultsioen aldeko efektua duela. Izan ere, ikertzaileen hitzetan, CB1 hartzaileen azpiadierazpenak, batez ere bukaera axoi glutamatergikoetan, LTE tratagaitza duten pazienteen hipokanpoan babeslea den barne kannabinoide seinalizazioa murriztuta dagoela esan nahi du eta, paziente epileptikoetan gertatzen den zirkuitu sinaptiko etengailu honen gabeziak kitzikakortasunaren igoera eta kalte neuronala ekarriko duela, halabeharrez. 4.5. TRPV1 AKTIBAZIOAREN EFEKTUAK KITZIKAPEN SINAPTIKOAN Lobulu Tenporalaren Epilepsiaren (LTE) garapenarekin erlazionaturik, hortz bihurgunean zelula granularren artean eratutako zirkuitu kitzikatzaile errekurrente berrietan TRPV1 kanalen aktibazio efektua eta adierazpena behatzeko, Bhaskaran eta Smithek (2010) metodo elektrofisiologikoak erabili zituzten in vitro, peritoneo barneko pilokarpina injekzioarekin tratatutako saguekin. Kapsaizinak (KZ), TRPV1 hartzailearen agonista selektiboak, TRPV1 aktibazioaren bidez ekintza potentzial menpekoa ez den glutamatoaren askapena handitu zuen EEtik bizirik irten ziren saguen hortz bihurgunean. Hain zuzen ere, ez zuen aldaketa neurgarririk eragin kontrol taldeko zelula granularren sinapsian, baina berezko korronte postsinaptiko kitzikatzaileen maiztasuna era esanguratsuan handitu zuen LTE ereduko saguetan. KZren efektu hau aurretik TRPV1 antagonista selektiboa (kapsazepina, KPZ) erabiliz prebenitu zuten, ekintza TRPV1 bidezkoa zela egiaztatuz (izan ere, KPZ bakarrik erabilita ez zuten efekturik behatu, bere efektu nagusia TRPV1 hartzaileak antagonizatzea dela adieraziz). Bestalde, GABAA hartzaileak bikukulinarekin blokeatuta, AEAk sinapsi glutamatergikoetan CB1 eta TRPV1 aktibatuz bideratutako efektuak isolatu zituzten AM251 eta KPZ antagonistak erabiliz. AEAren kanpo-aplikazioak AM251 (CB1 antagonista) aurrean ere glutamato askapena handitu zuen (aktibitate sinaptikoa gehituz), TRPV1 kanalak KPZrekin blokeatzean murriztu zelarik. Honek berrantolatutako zirkuituetan CB1 eta TRPV1 hartzaile funtzionalen agerpena iradokitzen du, baita AEA hartzaile biak aktibatzeko gai dela ere. Horrez gain, sagu eredu honetan, hortz bihurgunearen barne geruza molekularrera zabaldutako zuntz goroldiotsuak behatu zituzten, zelula granularren arteko sinapsi kitzikatzaile funtzional berrien existentzia iradokiz. Eta efektuak, hain zuzen ere, aldaketa hauek erakusten zituzten saguetan behatu zituzten. Horregatik, zabaldu berriko bukaera axoietan TRPV1 hartzaileak adierazten direla arrazoitzen dute. Bestalde, Western Blot bidezko azterketak pilokarpinarekin tratatuak izandako eta EEtik bizirik ateratako saguen hortz bihurgunean kontrolean baino TRPV1 kanalaren proteina-banda dentsoagoa erakutsi zuen. 9. irudia. Hortz bihurgunean TRPV1 hartzailearen adierazpenaren Western Blot bidezko azterketa. A irudian hortz bihurgunearen diagrama ageri da, laukian erauzitako aldea adieraziz. B irudian TRPV1 hartzailearen adierazpena ikus daiteke, tratatu gabeko bi sagutan eta pilokarpinarekin tratatu eta Estatus Epileptikotik bizirik ateratako beste bi sagutan. C irudian sagu epileptikoetan TRPV1 hartzailearen adierazpenaren areagotze esanguratsua ikus daiteke grafikoan (Bhaskaran eta Smith, 2010). Laburbilduz, ikerlan honekin LTE bezalako baldintzetarako BKSn oinarritutako terapia farmakologikoaren diseinuarekin erlazionaturik egon daitezkeen albo-ondorio indartsuei buruz ohartarazten dute. Izan ere, barne kannabinoide estekatzaileek neurotransmisoreen askapena murrizteko CB1 hartzaileak lotu ditzaketen bitartean, gerta daiteke beste batzuek (AEAk esaterako) kitzikakortasun sinaptikoa handitzea, hortz bihurgunearen bukaera glutamatergikoetan adierazi berriko TRPV1 hartzaileen gain eraginez. 4.6. TRPV1 KANALAREN ADIERAZPENA LTME GAIXOETAN TRPV1 hartzaileak Lobulu Tenporal Mesialaren Epilepsiaren (LTME) patogenesian duen parte hartzea argitzeko helburuarekin, Sun eta kideek (2012) TRPV1 kanalaren adierazpena eta banaketa zelularra aztertu zituzten, bere faktore sentikortzailea den nerbio hazkuntza faktorearekin (NHF) batera. Horretarako, LTME erresistentea pairatzen zuten 26 pazientetatik kirurgikoki erauzitako garun ehunaren laginak konparatu zituzten histologikoki normalak ziren aurreko neokortex tenporala edota hipokanpoaren 12 laginekin (kontrol taldea). Aldagai klinikoei dagokienez, ez zuten ezberdintasun esanguratsurik aurkitu LTME eta kontrol taldearen banakoen artean, adina, sexua edo jatorri geografikoari dagokionez. RT-PCR bidez, TRPV1 hartzailearen RNAm mailak zehaztu zituzten kortex tenporalean eta hipokanpoan. Bestalde, LTME taldean TRPV1 adierazpen gehitua egiaztatzeko, Western-Blot analisia ere erabili zuten, TRPV1 immunoerreaktibitate mailak alderatzeko. 10. irudian ikus daitekeen bezala, TRPV1 hartzaileen RNAm eta proteina maila gehituak aurkitu zituzten LTME taldean. LTME gaixoen eta kontrolaren kortex tenporalean eta hipokanpoan TRPV1 immunoerreaktibitatearen patroia aztertzeko immunohistokimika erabili zuten eta LTME taldean orbana askoz nabariagoa izan zen. Etiketatze bikoitzeko immunofluoreszentzia ere erabili zuten, LTME gaixoetan TRPV1 kanalak zituzten neuronak ikusteko; batetik, neurona, astrozito eta mikroglia aurkako antigorputzak erabili zituzten eta, bestetik, glutamato eta GABA aurkako antigorputzak, neurona glutamatergiko eta GABAergikoak bereizteko. Immunohistokimika datuek, TRPV1 hartzaileak, batez ere, neuronen gorputz zelularretan eta dendritetan banatuta daudela ezagutzera eman zuten eta inmunofluoreszentziak TRPV1 kanalak neuronetan eta astrozitoetan (zitoplasman eta luzapenetan) kokatzen direla erakutsi zuen, ez ordea glian kokatzen direnik. Gainera, TRPV1 kanala neurona bietan (glutamatergikoetan eta GABAergikoetan) banaturik dagoela adierazi zuten, ehunetarako glutamato eta GABA askapenean zeregin posiblea iradokiz. Horrez gain, TRPV1 kanalen faktore sentikortzailea den NHFren adierazpena aztertzeko inmunohistokimika erabili zuten, LTME gaixoen laginetan adierazpena kontrolean baino indartsuagoa zela erakutsiz. Laburbilduz, LTME gaixoen kortex tenporalean eta hipokanpoan TRPV1en adierazpen areagotuari buruzko informazioa eman zuten eta konbultsioen piztean TRPV1 hartzaileen zeregin indartsuak iradoki zituzten zelula mota ezberdinetan (neurona glutamatergiko eta GABAergikoetan banaketa espezifikoaz gain, astrozitoetako adierazpena ere frogatu zutelako). Hala ere, giza laginetan oinarritzen denez, ikerlan hau ikerketa deskribatzailea besterik ez da. 4.7. TRPV1 ETA IRAUPEN LUZEKO DEPRESIO POSTSINAPTIKOA TRPV1 kanalak transmisio sinaptikoa nola erregulatzen duen jakin nahian, Chavezek eta bere taldeak (2010) TRPV1 hartzailearen eginkizuna aztertu zuten hortz bihurguneko zelula granularren sinapsi kitzikatzaileetan. Ezustean, TRPV1 kanalen kanpo aktibazioak, neurotransmisore askapenarekiko aparteko eran, transmisio sinaptikoa murrizten duela aurkitu zuten. Are gehiago, barne anandamida bidezko TRPV1 aktibazioak transmisio sinaptiko kitzikatzailean iraupen luzeko depresio postsinaptikoa eragiten duela ere ikusi zuten. Hain zuzen ere, sagu eta arratoien hortz bihurgunean TRPV1 kanalak transmisio sinaptikoa ezabatzen duela erakutsi zuten. Zelula granularren korronte kitzikatzaileen ezabatze hau kaltzio-kaltzineurina eta klatrina menpeko AMPA hartzaileen barneratzearen ondorioz gertatzen omen da. Azaltzen dutenaren arabera, TRPV1 hartzaileek, askapen presinaptikoa modulatzeaz gain, transmisio sinaptikoa ere murriztu dezakete AMPA hartzaileen endozitosia eraginez. Gainera, AEA iraupen luzeko depresio postsinaptikoaren eragile bezala agertzen da, CB1 hartzailearekin erlaziorik ez duen aparteko eran, garunean barne kannabinoide seinalizazioaren modu berria azpimarratuz. TRPV1 kanalak eragindako iraupen luzeko depresioa pizteko mGluR5 (glutamatoaren 5 motako hartzaile metabotropikoaren) aktibazioa ere beharrezkoa dela adierazten dute . Aurkikuntza hauekin TRPV1 kanalek NSZean transmisioa eta plastizitatea erregulatzen duten ideia indartzen dute, TRPV1 bidezko erregulazio era berria erakutsiz sinapsi zentraletan, ordura arte ezezaguna zena. Azken finean, TRPV1 kanalak funtzio sinaptikoaren erregulazioan dituen mekanismo ezberdinei buruzko aurkikuntza izan zen, baita garunean barne kannabinoide seinalizazioaren ez-ohiko erarena ere. 4.8. α-ESPINASTEROLA ETA KONBULTSIO-ATALASEAREN IGOERA Ikerketa ugarik animalia ereduetan TRPV1 hartzaileak konbultsioen aktibitatearen modulatzaileak izan zitezkeela frogatu ostean, Socatak eta kideek (2015) konbultsioen atalasearen kontrolean TRPV1 antagonismoaren eginkizunari buruzko datu gehiago eskaini nahi izan zituzten. Horretarako, konbultsio atalasean αespinasterolaren efektua ikertzea izan zuten helburu eta konbultsio akutuen hiru eredu erabili zituzten, hain zuzen ere, zain barneko pentilenetetrazola (PTZ) konbultsio testa, gehienezko elektroshock konbultsio atalase testa eta saguetan 6Hzko estimulazioak eragindako konbultsio psikomotoreen eredua, guztira 227 sagu erabiliz. α-espinasterola, lehen aldiz espinaka eta alpapatik isolatutako fitosterola, TRPV1 antagonista selektiboa bezala azaltzen den landare eratorria da. Konposatu honek beste zenbait propietate ere baditu (nozizepzio aurkakoa, hantura aurkakoa, tumore aurkakoa, ultzera aurkakoa eta zelula babeslea), baina interesgarriena administrazio sistemikoaren osteko garun barneratze ona duela eta hipertermia bezalako albo efekturik gabekoa dela da. Izan ere, ezaugarri hauei esker, α-espinasterola tresna erabilgarria da TRPV1 hartzaileen eginkizuna aztertzeko konbultsioen neurobiologian eta horregatik aukeratu zuten ikerketarako, muga hematoentzefalikoa zeharkatzeko gaitasunagatik ez ezik, bere toxizitate txikiagatik ere bai. Azken hori frogatzeko, indar neuromuskularrean, koordinazio motorean eta gorputz-tenperaturan izan ditzakeen efektuak ere ebaluatu zituzten. Emaitzek α-espinasterolaren efektu antikonbultsibo esanguratsua erakutsi zuten, izan ere, konbultsio atalasea igo zuen erabilitako konbultsio test guztietan. Gainera, ez zuen koordinazio motorearen ezta indar muskularraren eragozpen esanguratsurik eragin (tximinia-proba eta euste indarraren probetan ebaluatuak, hurrenez hurren), ezta saguen gorputz tenperaturaren aldaketa esanguratsurik ere. Hortaz, eraginkorra izateaz gain, ez zuen eragin desiragaitz akuturik sortu. Laburbilduz, TRPV1 antagonista den α-espinasterolak saguetan konbultsio aurkako efektu akutua zuela frogatu zuten, TRPV1 antagonisten konbultsioen ezabatzeari buruzko tesia indartuz. Horregatik, emaitzetan oinarriturik eta kontuan harturik αespinasterolak garunerako iragazkortasun ona erakusten duela, konposatu honen inguruko ikerketa gehiago proposatzen dituzte bere ekintza antikonbultsiboaren mekanismoa eta praktika klinikoan bere erabilera ebaluatzeko. 4.9. KPZren EFEKTUAK IN VITRO ETA IN VIVO Gonzalez-Reyes eta kideek (2013) TRPV1 kanalen eginkizuna ebaluatu zuten aktibitate epileptiformearen modulazioan, baita KPZren konbultsio aurkako propietateak ere, in vitro eta in vivo ereduak erabilita (aktibitatea epileptiformea lortzeko 4-aminopiridina, 4-AP, konbultsio eragilea erabili zuten). Gainera, TRPV1 kanalaren antagonista eraginkor hau sistemikoki administratu zuten, drogak muga hematoentzefalikoan zehar eraginik izan dezakeen ebaluatzeko. In vitro azterketetan, KZk eta KZPk aktibitate epileptiformea modula zezaketen, KZk maiztasuna eta iraupena areagotuz eta KPZk iraupena eta zabaltasuna murriztuz. Horrez gain, hipokanpoan TRPV1 agonismoa eta antagonismoaren bidezko efektuetan transmisio sinaptikoa inplikatuta dagoen zehazteko, potentzial ebokatuen zabaltasuna neurtu zuten: KZren eragina handiagoa izan zen erantzun ortodromikoan, agonistak transmisio sinaptikoan nolabaiteko efektua izan dezakeela iradokiz, baina KPZ antagonistaren erantzun antidromiko eta ortodromikoen gaineko efektuak ez ziren esanguratsuki ezberdinak izan. Hortaz, ikertzaileek azaltzen duten bezala, posible da TRPV1 kanalaren aktibazioak transmisio sinaptikoan eragina izatea, kanal hauen blokeoa transmisio sinaptikoarekiko aparteko eran gertatzen den bitartean. In vivo azterketetan, KPZren administrazio sistemikoak ez zuen aldaketarik eragin oinarrizko EEGn. Ondoren, garun barneko KZ infusioak eragindako efektu kitzikatzaileak murrizteko KPZ sistemikoaren gaitasuna ebaluatu zuten, KZk in vivo berezko aktibitatea eragin dezakeen ebaluatzeko eta TRPV1 antagonistaren propietateak ebaluatzeko KPZ administrazio sistemikoaren ostean. KZk aktibitatea eragin zuen eta KPZ bidez itzuli zen, beraz, TRPV1 kanalaren estekatzaileen elkarrekintza farmakologikoa frogatu zuten hipokanpoko neuronen aktibitate basalean in vivo. Gainera, periferikoki injektatu ostean, KPZ modulatzaile eraginkorra izan zela frogatuz, drogak garunean konbultsio aurkako kontzentrazioak lortzeko muga hematoentzefalikoa zeharkatzen duela erakutsi zuten. Grabazio elektrofisiologikoko teknikak eta garun barneko dialisia erabiliz in vivo, KPZ sistemikoak 4-APk eragindako EE aktibitatea ezabatu dezakeela ere behatu zuten. Laburbilduz, KPZk 4-APk eragindako aktibitate epileptiformea ezabatu zuen in vitro eta aribideko konbultsio elektrografikoak era esanguratsuan murrizteko gai izan zen in vivo. KZk, aldiz, aktibitate epileptiformea areagotu zuen in vitro eta gehiegizko aktibitate kitzikatzailea piztu zuen in vivo, TRPV1 antagonistaren (KPZ) bidez bertan behera utzi zena. Emaitzek, beraz, TRPV1 kanalen aktibazioak kitzikakortasunaren areagotzea eragiten duela adierazten dute, TRPV1 kanalen inhibizioak konbultsio elektrografikoak era eginkorrean ezaba ditzakeen bitartean. Azkenik, sagu transgenikoak erabilita, azterketa histologikoak TRPV1 kanala hipokanpoko neurona eta glian adierazten dela egiaztatu zuen. 11. irudian ikus daitekeen bezala, PLP-EGFP markatzailea TRPV1 aurkako antigorputzekin erabiliz, 11. irudia. TRPV1 kanalen adierazpena neuronetan eta oligodendrozitoetan. A argazkian, sagu transgenikoetan Thy-1-YFP markatzaile neuronala (berdez) eta TRPV1 kanalen (gorriz) aldi bereko adierazpena ikus daiteke, hipokanpoko CA1 zelula piramidalen geruzan immunomarkatzaile bidezko azterketan. CA1 hipokanpoko azpi-eremuak D argazkian ageri dira, TOTO3 markatzaile nuklearrak zelulen banaketa patroia erakusten duelarik. B argazkian TRPV1 aurkako antigorputzak erabili dira markatzaile bezala geruza piramidalean. C argazkian Thy1-YFP markatzailerako positiboak diren neuronak ikus daitezke geruza piramidalean. E irudian TRPV1 kanalak (gorriz) eta ODZ markatzailearen (berdez) aldi bereko adierazpena ikus daiteke hipokanpoko fornixean eta CA3 eremuan. Gonzalez-Reyes et al. 2014. konparatuz), VDM11 administratuz ez zen eragin babeslerik agertu. Baina konbultsio aurkako efektua desagertu egin zen konposatu hauen aldi bereko administrazioarekin, hots, ACEA eta KPZ batera administratuz, ez zen aldaketa esanguratsurik behatu kontrolarekin alderatuz. Are gehiago, KPZren konbultsio aurkako ekintza KPZ bera VDM11rekin batera administratu ostean desagertu egiten zen. Hortaz, kapsazepina ACEA zein VDM11rekin konbinatuz gero, ACEA zein KPZren konbultsio aurkako efektua ezabatzen zen. VDM11 bidez, AEA mailak handitzen dira, bere efektuak ere areagotuz hartzaile bietan (CB1 eta TRPV1). Hala ere, ikerlan honetan, sinapsietan barne kannabinoidearen mailen handipenak ez zuen eragin ez konbultsioen atalasearen igoera ez jaitsiera, VDM11k efektu babeslerik ez duela iradokiz (erabilitako dosietan behintzat). Hortaz, barne kannabinoidearen efektuak handituz, ez zen babesik lortu PTZk eragindako konbultsioen aurka. Hala ere, CB1 hartzailearen agonista eta TRPV1 hartzailearen antagonista exogenoen efektu babeslea frogatu zituzten. Gainera, kannabinoideen eta KPZ aldi bereko administrazioak konposatu hauen efektu babeslea eten zuen, beraz, bi sistemen arteko elkarrekintza iradoki daiteke. CB1 eta TRPV1 elkarrekintzarekin lotuta, EHUko ikerlari-talde baten lana bereziki interesgarria da. Izan ere, genetikoki erauzitako TRPV1 hartzailerik gabeko saguek (TRPV1-KO saguak) hipokanpo barruko AK administrazioaren ostean pairatzen dituzten krisialdiak eta konbultsioak, WT-saguek pairatzen dituztenekin alderatuta, arinagoak eta laburragoak direla behatu dute. Aldi berean, TRPV1-KO saguek, berez, erakusten duten CB1 hartzailearen adierazpena WT-saguena baino handiagoa da garun hemisferio bietan, bai KA ziztatu aurretik baita ostean ere. Talde honen lana eta esperimentuak oso berriak direnez, oraindik ez daude argitaraturik eta pertsonalki komunikatuta daude. Hala ere, orain arte lorturiko emaitzen arabera, kontu handiz hartuta, hartzaile bien arteko elkarrekintza hausnar daiteke epilepsian, terapia konbinatuari atea irekiz. 4.11. AA-5-HT BLOKEATZAILE BIKOITZAREN EFEKTUAK FAAH entzima inhibituz, AEAren hidrolisiaren blokeo selektiboa eta, ondorioz, konbultsio aurkako efektuak lortzen dira, CB1 hartzaileak bitartekariak izanik. Hala ere, jada azaldu bezala, AEAk TRPV1 kanalak ere aktibatzen ditu, neuronen modulazioan aurkako efektua eraginez. Horrenbestez, Vilelak eta kideek (2014) FAAH entzima eta TRPV1 kanalaren blokeo bikoitza itu farmakologiko berrien garapenerako estrategia interesgarria izan zitekeela pentsatu zuten eta, hipotesi horri jarraituz, FAAH eta TRPV1 blokeatzaile bikoitza den N-arakidonoil-serotonina (AA- 5-HT) saguetan frogatu nahi izan zuten, PTZk eragindako konbultsioak inhibitzen eraginkorra den ala ez egiaztatzeko. Horrez gain, CB1 aktibazioak eta TRPV1 blokeoak AA-5-HTren efektuan ekarpenik zuten ere ebaluatu zuten. Proposaturiko elkarrekintza hauek 12. irudian ageri dira. 12. irudia. Vilela eta kideek (2014) proposatutako ekintza konbultsiboaren modulazioaren eredu hipotetikoa. BKS eta baniloidearen osagaien (AEA, FAAH entzima eta CB1 eta TRPV1 hartzaileak) eta drogen (ACEA, CB1 agonista; AM251, CB1 antagonista; SB366791, TRPV1 antagonista; URB597, FAAH inhibitzailea; AA-5-HT, FAAH/TRPV1 blokeatzaile bikoitza) arteko elkarrekintzak irudikatzen dira. FAAH/TRPV1 blokeatzailea erabiliz, PTZk saguetan piztutako konbultsioen hasiera atzeratzea eta iraupena murriztea lortu zuten, konposatu honen konbultsio aurkako efektuak frogatuz. Efektu hauek CB1 antagonista erabiliz (AM251) itzuli ziren, baina TRPV1 kanalaren antagonista selektiboak (SB-366791) ez zituen AA-5-HTren efektuak antzeratu. Hortaz, blokeatzaile bikoitzak konbultsioak arindu zituen saguetan, CB1 antagonismoaren bidez inhibitu zitekeena, bere efektua nagusiki CB1 hartzaile bidezkoa dela iradokiz; izan ere, TRPV1 antagonista erabiliz ez zen antzeko efekturik behatu. Hau ikusita, epilepsia eta erlazionatutako sindromeen aurkako drogen garapenerako AA-5-HT ere estrategia berria izan daitekeela iradokitzen dute. 5. EZTABAIDA Cannavis sativa landaretik isolatutako fitokannabinoideen eragina ehundaka urtetatik onartua izan da eta, orain, kannabis medikoak itxaropen handia ekarri du epilepsiaren tratamendurako egungo antiepileptikoen alternatiba edo terapia osagarri bezala. Hala ere, egungo mugak direla eta, Hofmann eta Frazierrek (2013) ondo adierazten duten bezala, gizakietan marihuana errea edo kannabinoide oralak eragile antiepileptiko bezala erabiltzearen alde egiten duten datu zientifikoak oso mugatuak dira. Gainera, epilepsiaren literaturan diren kasu-ikerketa mugatuak soilik ikusita, zaila da ondorio argirik ateratzea eta, momentuz, ezin baieztatu daiteke ziurtasunez kannabis bidezko automedikazioaren hipotesia bideragarria denik. Hala ere, animalia eredu ugarik frogatu dute kannabinoideen eraginkortasuna konbultsioen prebentzioan eta epilepsiaren hilkortasunaren murrizketan, aztertu berri ditugun emaitza guztiekin egiaztatu daitekeen bezala. Horrela, BKS terapia antiepileptiko berrien garapenerako helburu potentziala den ebidentziarik onena ez dator gizakietan egindako behaketa mugatuetatik, azken hamarkadetako ikerketa esperimentaletatik baizik. Izan ere, azken urteetan izugarrizko aurrerapena egin da seinalizazio sistema honen fisiologia sinaptiko eta zelularraren ezagutzan. Horrela, konbultsioen animalia eredu ezberdinetan oraintsu egin diren ikerketek gizaazterketetan lortutako emaitza eztabaidagarriak hobeto ulertzen lagundu dute, eta hartzaile kannabinoideen aktibazioaren mekanismoa ulertzeak antzinatik ezagutzen den kannabinoideen konbultsio aurkako propietatearen oinarria azaltzen ere lagundu du. Hortaz, oro har, barne kannabinoide seinalizazioari buruz ezagutzen dena arestian aztertu ditugun ikerketei zor zaie, besteak beste. Horrela, esaterako, Wallace eta bere kideek (2002) AEA kannabinoide endogenoa eta bere O-1812 analagoa iraupen laburreko konbultsioen ereduan aztertuz, kannabinoide konposatuek konbultsioak CB1 menpeko eran blokeatzen dituztela eta CB1 antagonistek (SR141716A erabiliz) barne kannabinoideen konbultsio aurkako efektu hau blokeatu eta konbultsio atalasea jaisten dutela (garunaren zurgarritasuna handituz) frogatu zutela ikusi dugu, CB1 hartzaile kannabinoidea konbultsioen aktibazioaren bidez EE errefraktarioa era eraginkorrean blokeatzen duten ebidentzia sendoa lortu zuten. Ludányi eta kideek (2009), ordurako BKSren eginkizuna ezagutuz, mezulari sistema kimiko honen zaurgarritasuna ikertu zuten LTE gaixoetan, garun zirkuitu epileptikoetan gertatzen diren aldaketak deskribatu nahian. Horrela, asaldura neurologiko honen gaixoetan, ohiko tratamendu farmakologikoaren eraginkortasun ezak terapeutikoki erabilgarriak izan daitezkeen seinalizazio bide eraberritzaileak erabiltzea beharrezkoa egiten duela jakinik, eta berriki aurkitutako BKS etorkizun handiko bidea izan daitekeela kontuan hartuz, pausu bat aurrera eman zuten CB1 hartzaileetan eta erlazionatutako elementu molekularretan emandako aldaketak aztertuz. Aurkitutako ebidentzia guzti hauei esker, beraz, badakigu in vivo animalia ereduetan bukaera axoi glutamatergikoetan kokapen presinaptikoa duten CB1 hartzaileen aktibazioak, bere barne-estekatzaileen bidez (AEA edo 2-AG) edo agonista selektiboen bidez, efektu neurobabesle garrantzitsua duela eta konbultsio epileptikoak prebenitzen dituela (neurona hiperkitzikapenerakin erlazionatutako sintomak murriztuz kaltzio menpeko glutamato askapenaren murrizketaren bidez). CB1 hartzaileen erauzketa genetikoak edo antagonista espezifikoen bidezko blokeo farmakologiko akutuak, ordea, konbultsio atalasea jaisten duela ere ikusi dugu, epileptogenesia erraztu eta heriotza zelular neuronala handituz, besteak beste. Beraz, lortutako ebidentzietan oinarrituz, CB1 hartzailea kannabinoideen efektu neurobabesle eta antikonbultsibo orokorren arduradun edo bitaterkari nagusia den hartzaile kannabinoide neuronala dela esan dezakegu eta, zalantzarik gabe, BKSren efektu hauek inplikazio terapeutiko garrantzitsuak dituztela. Hala ere, argi dago Δ9THC bezalako kanpo kannabinoide naturalek eta sintetikoek ere pizten dituzten mekanismo hauek ebaluatzeko ikerketa gehiago behar direla, giza-erabilerara zabaldu aurretik. Bestalde, TRPV1 kanalaren inguruan egindako ikerketa berriek bere funtzioak eta banaketa hasieran pentsatutakoa baino askoz zabalagoak direla erakutsi dute. Gainera, nerbio sistema zentraleko gaixotasun ugariren prozesu fisiopatologikoetan inplikatuta dagoela ere egiaztatu da eta ikerlan esperimentalek TRPV1 hartzaileak epilepsiaren epileptogenesian ere inplikatuta daudela erakutsi dute. Bhaskaran eta Smithek (2010), adibidez, LTE ereduan TRPV1 aktibazioaren efektuak behatzeko helburuarekin, pilokarpinak eragindako estatus epileptikoaren ostean, saguen hortz bihurgunean TRPV1 proteina maila areagotuak egiaztatu zituzten eta anandamida bezalako kannabinoide agonista indartsuek, TRPV1 aktibatuz, LTE induzitutako saguetan sinaptikoki berrantolatutako zirkuitu kitzikatzaileen aktibitatea aregotu dezakeela ere frogatu zuten. Gainera, AK-k eragindako TRPV1 aktibazioak hortz bihurgunearen zelula granularretan glutamato askapena handitzen duela ere frogatu zuten, baita efektu hori KPZk TRPV1 antagonista selektiboa erabiliz prebeni daitekeela ere. Hau da, beraien emaitzekin, ekintza gunearen arabera barne kannabinoideek CB1 aktibazioaren bidez aktibitate sinaptikoa ezabatu ala TRPV1 hartzaileetan duten ekintzaren bidez kitzikapen sinaptikoa handitu dezaketela ohartarazi zuten. Era berean, Sun eta kideek (2012) LTME gaixoen kortex tenporalean eta hipokanpoan TRPV1 hartzaileen adierazpen areagotua behatu zuten, neurona glutamatergiko eta GABAergikoetan banaketa patroi espezifikoa ere aurkituz. Horrela, ikusi den bezala, TRPV1 hartzailea giza LTME patogenesian eta epileptogenesian inplikatuta egon daitekeela adierazi zuten, TRPV1 hartzailearen adierazpen gehituak eta bere aktibazioak, heriotza neuronala eraginez, LTMEren prozesu patologikoan zeregin garrantzitsua dutela ondorioztatuz. Bestalde, Chavez eta bere kideek (2010) barne kannabinoideek, ohiko zelula arteko atzeranzko seinalizazioaz gain, era intrazelularrean ere jardun dezaketela erakutsi zuten. Izan ere, CB1 hartzaileen bidez neuronen kitzikakortasun intrintsekoa murrizteaz gain, TRPV1 hartzaileetan eraginez, AMPA motako hartzaileek bideraturiko transmisio sinaptikoa selektiboki ezaba dezaketela behatu zuten. Horrez gain, TRPV1 funtzionalen ebidentzia ere ematen zuten zelula granularretan, beste aurkikuntza batzuen artean. Gonzalez-Reyes eta bere kideek (2013) ere hainbat ekarpen egin zituzten. Izan ere, oinarrizko aktibitate neuronalean kapsaizina TRPV1 agonistaren konbultsioaktibitate eragilea frogatzeaz gain, kapsaizinak erantzun antidromiko eta ortodromikoen zabaltasuna ere handitzen duela behatu zuten, Bhaskaran eta Smithek behatutakoarekin bat etorriz (kapsaizinak ekintza potentzial menpeko eta ez menpeko gertakariak handitzen dituela). TRPV1 kanalak hipokanpoan era zabalean adierazten direla ere erakutsi zuten, bide neuronal epileptogenikoen modulazioan duten eginkizun funtzionala ere adieraziz, elementu neuronal eta glialak inplikatuz. Era interesgarrian, in vitro KPZ erabiliz saguetan aktibitate epileptiformea ezabatu zitekeelaa ikusi zuten, TRPV1 hartzaileen inaktibazioak epilepsiaren tratamenduan helburu terapeutiko berria eskain dezakeen ebidentzia gehiago eskainiz. Hortaz, orotara, lortu zituzten emaitzek droga antiepileptikoen garapena sustatzen dute, konbultsioen hedapena prebenitu eta kitzikakortasun orokorra murriztu dezaketenak TRPV1 kanaletan eraginez. Ordura arteko aurkikuntzak kontuan hartuz (Bhaskaran eta Smith, 2010; Sun et al., 2012; Gonzalez-Reyes et al., 2013), Socatak eta bere kideek (2015) α-espinasterola landare esteroidearen eraginak aztertu nahi izan zituztela ere ikusi dugu eta TRPV1 hartzaileak blokeatuz lorpen terapeutiko interesgarriak egiaztatu zituztela. Baina horretaz aparte, α-espinasterola landare eratorria da eta sendabide naturalak beti dira deigarriak, biologikoki aktiboak diren konponsatuen urte askotarako iturri oparo bezala agertzen baitira ikertzaileentzako. Gainera, herritar medikuntzan erabilitako zenbait belarrek ere konbultsio aurkako aktibitatea dutela ikusi da, lan honetan aztertu diren kannabinoideak (Cannavis sativa landarearen eratorriak) horren adibide argia izanik. Beraz, ikertzaile hauek lortutako emaitzei esker, α-espinasterola konbultsio asalduren tratamendu berrien garapenerako helburu farmakologiko berritzat har daiteke. Hortaz, aztertu diren ikerketa esperimentalen emaitzetan oinarriturik, badirudi TRPV1 kanala ere droga antiepileptiko berrien garapenarentzako helburu potentzial eraberritzailea izan daitekeela. Izan ere, TPRV1 kanalen inhibizioaren bidezko kaltzio metaketaren murrizketak epilepsiak hipokanpoko neuronetan piztutako kaltzio sarreraren aurkako eginkizun neurobabeslea lortu dezakeela azaltzen dute, TRPV1 kanalaren inhibitzaileak droga antiepileptiko berri bezala ikertzeko beharra dagoelarik. Gainera, gorantz ari den aurkikuntza izanik, ziur etorkizuneko ikerkuntzek TRPV1 kanalaren eginkizun gehiago ezagutzera emango dituztela. Bestalde, AEAk bi sistemen gaineko efektua duela gogoratuz, bi sistemak (kannabinoidea eta baniloidea) aztertzen dituzten ikerlanak ere aurkitu ditugu, Vilela eta bere kideena (2014) bezala, AA-5-HT (FAAH/TRPV1 blokeatzaile bikoitza) frogatu zutena. Erlazio honi esker, anandamidaren efektu biak uler ditzakegu, hots, konbutsio eragilea (dosi baxuagoetan) eta konbultsio aurkakoa (dosi altuagoetan) dela, TRPV1 eta CB1 hartzaileak aktibatuz, hurrenez hurren. Horregatik, barne kannabinoideek eta sintetikoek indar terapeutiko aldakorra dute, neurri batean kannabinoide estekatzaileek hartzaile mota ezberdinak lotu ditzaketelako. Izan ere, CB1 hartzaileak lotzeaz gain, zenbait barne kannabinoide agonistek (agonista endokannabinoide eta endobaniloidea den AEAk bezala) TRPV1 ere aktibatzen dute, eginkizun bikoitza inplikatuz hartzaile biak dituzten garun eremuetarako. Horregatik, beharrezkoa da barne kannabinoideen ekintza bikoitz hori ongi ulertzea BKSan oinarritutako terapia eraginkorrak diseinatu ahal izateko eta, horretarako, ikerketa gehiago beharrezkoak dira. 6. ONDORIOAK Epilepsiaren ikerketa esperimentaletan ikusi bezala, kannabinoideek eta barne kannabinoideek garunean funtzio babeslea betetzen dute baldintza kitzikatzaileen aurrean, eta konbultsioetan zehar aktibatutako zirkuituen modulazioan ere parte hartzen dute. Beraz, egon badaude ebidentziak kannabinoideak epilepsia errefraktarioaren kontrolean erabil daitezkeela azpimarratzeko, baina hauen administrazioaren dosi menpeko eta iraupen luzeko efektuak sakonago ikertu behar dira. Izan ere, kannabinoideen albo efektu psikoaktiboen ondorioz, momentuz, tratamendua bideragarria ez bada ere, BKSren mekanismoei buruzko ezagutza zabalagoa funtsezkoa izango da etorkizunean portaera toxizitaterik eragiten ez duten konposatu eraberritzaileen garapenerako. Horrela, marihuana medikoaren erabileraren inguruan dauden iritzi eta ikuspuntu ezberdinei irtenbidea emateko, beharrezkoa litzateke legeak aldatzea eta kalitate handiko saio klinikoak egitea, baita TRPV1 hartzailearengan efektuak dituzten botikekin ere. Izan ere, etorkizunean epilepsiaren tratamenduan erabili daitezkeen ala ez ziurtasun handiagoz jakiteko, iraupen luzeko efektuetatik lortu daitekeen onura
science
addi-5bcf474d3057
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30964
Bizitzaren amaierako arreta espirituala.Osasun profesionalen parte hartzea
Serrano Pejenaute, Idoya
2019-01-17
BIZITZAREN AMAIERAKO ARRETA ESPIRITUALA Osasun profesionalen parte hartzea LABURPENA Lan honetan bizitzaren amaierako arreta espirituala aztertuko da, zainketa aringarrien arloan sakonduz. Lanaren helburua, heziketa pertsonalaz gain, arreta espiritualaren egungo egoera ezagutzea eta osasun profesionalak arlo horren garrantziaz ohartaraztea da. Horretarako, honako gaien inguruko bilaketa bibliografikoa egin da: heriotza gure gizartean eta medikuntzan, bizitzaren amaierako behar espiritualak, hauek antzemateko tresnak eta azken horien tratamendu egokiak; beti ere, medikuaren ikuspuntua kontuan izanda. Horrez gain, bizitzaren amaierarekin harremanetan dauden osasun profesionalen espiritualtasunaren pertzepzioa ezagutzeko, SECPALeko espiritualtasun taldeko GES galdetegiaren bidezko azterketa burutu da Bizkaiko bi erakundetan: San Juan de Dios-eko Zainketa Aringarrien Unitatea (Portugalete) eta Igurco taldeko Orue Adinekoen Egoitzan (Amorebieta). Emaitzetan azpimarratzekoa da profesionalen heziketaren beharra. Tresna asko garatu dira behar espiritualak antzemateko eta tratatzeko, baina, langileak sentsibilizatu eta hezi behar dira. Arlo hau lantzea gaixoarentzat onuragarria izango da modu pertsonalizatuan egiten badugu. Oro har, lan honetan gizartean heriotza prozesua lantzearen beharra azpimarratzen da, honek bizitzaren amaierako arretan eta beraz, zainketa aringarrietan eragina duelako. Arreta osoa izateko bizitzaren amaiera azaleratzen diren behar espiritualak kontuan izatea berebizikoa da. Aipatutako tresnak barneratu eta klinikan aplikatu behar dira, gaixoen behar espiritualak antzemateko eta tratatzeko. Prozesu honetan heziketa ezinbestekoa da, osagile bezala bizitzaren arreta oso bat eman ahal izateko. 1. SARRERA Gizakion biografian gertakari bi baino ez daude finkatuta: jaiotza eta heriotza. Jaiotzak poztasuna dakar, gizarteak ospatu egiten du. Heriotza, aldiz, gaur eguneko gizartean baztertuta gelditu da: tabu bihurtu da, eta horrek bizitzaren amaierako arretan eragin zuzena du. Testuinguru horretan posiblea da heriotza duinik izatea? Egoera horri irteera bilatzeko zainketa aringarriak sortu ziren, eta, 1967tik aurrera, Cecily Saundersen ekimenei esker, egun munduan zehar zabalduta daude. Zainketa aringarrien historiari erreparatzen badiogu, hasiera batean pazienteen premiazko beharrak kontrolatzea izan zen helburu nagusiena; hau da, sintoma eta sufrimendu fisikoa arintzea. Geroago, arlo psiko-sozialari ere garrantzia ematen hasi zitzaion; behar hauek fisikoekin batera kontrolatu behar zirela ikasi zuten, pazienteen ongizatea hobetzeko eta sufrimendu orokorra murrizteko.(1) Azkenaldian, zainketa aringarrien zerbitzuan asko aurreratzen ari da, arazo fisiko, psikologiko eta sozialak hobeto kontrolatzen ditugulako, eta beste behar batzuk azaleratzen direlako; arlo espiritualari dagozkionak, hain zuzen ere. 2004an, Espainia mailan, espiritualitatea aztertu eta lantzeko talde bat sortu zen SECPALen (Sociedad Española de Cuidados Paliativos), eta 2014an arlo horren inguruko lan monografikoa argitaratu zuen. (2) Duela urte batzuk, Saundersek, zainketa aringarrien arloan aurrendari garrantzitsuenetarikoa izandakoak, "erabateko mina" kontzeptua jarri zuen mahai gainean. Erabateko minak pazientearen sufrimenduak 4 alderdi dituela azaltzen du: fisikoa, soziala, psikikoa eta espirituala; Engelen eredu bio-psiko-sozialari1 laugarren zutabe bat gehituz. Ohiko botikak ez dira nahikoak erabateko mina tratatzeko. Hori dela eta, egoera modu integralean maneiatzeko esku-hartze terapeutiko ezberdinak behar dira, laguntzaren ereduari indarra emanez. Saundersen hitzetan: «Más allá del control de los síntomas empecé a darme cuenta de que mientras escuchaba a los pacientes, descubría aspectos de su potencial para enfrentarse y obtener logros de esta parte de sus vidas.» + Azken 5 urteak (20132017) 321 + Azken 5 urteak (20132017) 379 + Dohainiko artikuluak 81 Topikoak: "spiritual care", "palliative care" 121 1. taula: Bilaketarako erabilitako terinoak eta filtroak. 3.2. IKERKETA DESKRIBATZAILEA: OSASUN LANGILEEN BIZITZAREN AMAIERAKO ESPIRITUALTASUNAREN PERTZEPZIOA 3.2.1. Ikerketa mota eta diseinu orokorra Bigarren atalean, Euskal Herriko osasun langileen bizitzaren amaierako espiritualtasunaren pertzepzioa ezagutzeko ikerketa deskribatzailea diseinatu dugu. du. Bizkaiko bi erakunde ezberdinetan –lehenago aipatutako adinekoen egoitza eta zainketa aringarrien unitateagaldetegi bat banatu, osatu eta jaso da. Inkesta azaldutako pazienteen zainketan parte hartzen duten profesional eta boluntario orori zuzendu zaie. Inkestaren bitartez bide batez azkeneko helburu zehatza betetzea espero dugu, modu ez zuzenean, inkesta egiteak profesionalengan hausnarketa bultzatuko du eta haien portaera baldintzatu. Inkesta 2016an SECPALen eskutik argitaratutako artikulu batean oinarrituta dago (9). Artikulu horretan 2011ko maiatzeko espiritualitate klinikoaren inguruko SECPALeko IX. jardunaldi nazionalera joan ziren profesionalei online egindako inkesta agertzen da, baita emaitzak ere. Laburbilduz, profesionalek, ebaluazio eta laguntza espirituala zainketa aringarrien atentzio integralaren parte den arren, hobekuntza handien beharra dagoela esan zuten, batez ere, arreta eredu horren profesionalen heziketan. 3.2.2. Aldagaien definizioak Galdetegia 3 ataletan banatzen da: 1) Lehenengoa (3 galdera itxi), subjektuaren oinarrizko soslaia lortzen da, honako aldagaiak lortuz: adina, generoa eta lanbidea. Hau da, datu soziodemografikoak biltzen dira. 2) Bigarren atalean (8 galdera itxi eta zabal 1), profesionalen esperientzia, konpromiso eta gaitasunak aztertzen dira. Horretarako, aldagai hauek erabili dira: esperientzia urteak, erakunde mota, baliabide mota eta profesionalaren norbere buruaren bizipen espiritualaren pertzepzioa, gaitasuna eta konpromisoa. Atal honetan aukera anitzeko galdera bat gehitu da, erlijio eta espiritualtasunaren arteko harremanaren ingurukoa. 3) Hirugarrenean (8 galdera itxi), talde asistentziaren arreta eredua aztertu da. 3.2.3. Ikerketa subjektuen aukeraketa eta laginaren tamaina Alde batetik, zaharren egoitza bat aukeratu dugu. Bertan 3. adineko pertsonekin lan egiten dute; hau da, biografiako azken atalean dauden pertsonekin. Kasu horretan ORUE aukeratu dugu, Igurco taldekoa, Amorebietan kokatuta dagoena. Bertako mediku-burua Iñaki Artaza da. Beste alde batetik, zainketa aringarrien unitate batean ere zabaldu dugu inkesta, bertan hilzorian dauden pazienteekin lan egiten baitute, eta, beraz, bizitzaren amaierarekin estuki lotuta. Kasu horretan aukeratutako lekua Santurtziko San Juan de Dioseko zainketa aringarrien unitatea izan da; Jacinto Batiz doktorea da bertako burua. 3.2.4. Sartzeko eta baztertzeko irizpideak Ikerketa aukeratutako erakundeetan lan egiten duen profesional orori zuzendu zaio (medikuak, erizainak, psikologoak…). 3.2.5. Informazioa biltzeko prozedura eta datuen analisirako tresnak Ikerketarako informazioa biltzeko prozedura aukeratutako poblazioari egindako galdetegia da. Erabili den tresna SECPALeko GESen "Espiritualidad en clínica" galdetegia da, aipatutako moldaketa txikiarekin (1. eranskina). Inkesta online banatu zen Google Docs plataformaz baliatuz, erakundeetako buruen laguntzarekin. Plataforma horrek datuen bilketa errazten du, modu antolatuan eta zuzenean. Galdetegia 2016ko azarotik 2017ko urtarrilerako epean gauzatu zen. Kultura tradizionala mina jasangarriagoa eta gaixotasuna ulergarriagoa egitera eta bizitzan zehar heriotzarekin ditugun topaketak esanguratsuago bilakatzera bideratuta zegoen. Gaur egungo gizartea ordea, mina eta gaixotasuna ezabatzea du helburu eta heriotzaren kontra borrokatzen du. (11) Medikuntzaren garapenarekin batera, lehenago hilgarriak izandako gaixotasun asko sendatzen edo kronifikatzen hasi ziren; orduan, heriotza bizitzaren berezko ondorio bat baino, medikuntza porrot egitearen ondorio bihurtu zen. Egungo mendebaldeko gizartea arrazoian eta metodo zientifikoan oinarritutako ezagutzetan eratzen da. Hori dela eta, medikuak sufritu egiten du heriotza beretzat ziurrak diren armen aurrean gailentzen denean, eta heriotza ekidin ezintasuna porrototzat hartzen du. Inork ez du pentsatu nahi «paziente bat hil zait». Hitz egiteko modu hori oso ohikoa da, eta informazio asko eskaintzen digu bizitzaren azken atalaren inguruan daukagun pertzepzioaren inguruan. Hain zuzen ere, Madrilgo Komunitatean egindako ikerketa baten arabera, partehartzaileen portzentaje handi batek heriotza porrota profesionala kontsideratu zuen. Dena den, azpimarratu beharrekoa da ikerketa horren bitartez hurrengoa ondorioztatu zutela: osasun profesionalek zainketa aringarrien filosofia barneratzen hasi direla, baina, oro har, langileak deseroso sentitzen direla bizitzaren amaierako laguntza prozesuan. (12) Tradizionalki, heriotza medikuntzaren etsaia izan da, eta gaur inoiz baino gehiago heriotza eragin dezakeen kausa guztiak, banan-banan ezabatzeko ikertzen ari da. Urte batzuk atzera gaixotasun infekziosoak izan ziren; egun minbiziaren aurka gaude gudan. 2000. urteko ekainaren 26an, kode genetikoa komunikabide internazionalen aurrean aurkeztu zenean, Clintonek ziurtatu zuen: «Estamos aprendiendo el lenguaje con el que Dios creó la vida». Orduko EEBBko lehendakariak aurkikuntza horrek medikuntza betirako aldatuko zuela esan zuen, sendatzeko botere berria ekarriz (13). Hitz horiek ederto islatzen dute egungo heriotzarekiko jarrera medikoa. Testuinguru horretan, Callahamek New Journal of Medicine aldizkarian "Death and the Research Imperative" izeneko artikulua argitaratu zuen, egun ere heriotzaren inguruko hainbat artikulu medikotan aipatutakoa. Callahamek medikuntzaren helburua sendatzea baino gehiago dela dio, heriotza duin bat lortzea heriotza goiztiarra saihestea bezain garrantzitsua baita. Denok hilko gara egunen batean; hortaz, heriotzaren prozesua ikertzeko eta horri aurre egiteko beharra dago (14). Era berean, Kübler-Rossek (15) heriotzaren aurreko beldurra lantzeko garrantzia azpimarratu zuen: inkontzientean heriotzak hutsegite bat suposatzen du eta gure egoa hondatzen du. Hau jasotako heziketa eta gizartean gertatzen den heriotzaren ezeztatzearen ondorio zuzena da. Heriotzari saihesteko bi modu daude, heriotza prozesu naturaltzat onartzen ez dugunean: Alde batetik heriotza modu tematian atzeratu daiteke (Setakeri terapeutikoa) edo etsi eta heriotza aurreratu (Eutanasia). Bai batak zein besteak heriotzari aurre egitea saihesteko moduak dira, ezin baitugu jasan "ezer ere ez egitea". Hutsegite sentipenak ezabatzeko, argi izan behar dugu heriotza gure biografiaren atal bat dela. Heriotza gure "etsaia" izan daiteke egoera zehatz batzuetan: goizegi datorrenean, tratatu edo modu zentzudun batean saihestu daitekeenean eta modu ezegokian gertatzen denean (Gehiegi luzatzen denean edo sufrimendu larregi dagoenean). Medikuntza modernoak heriotza sinplifikatu beharrean arazo konplexuago baten bihurtu du, zientziaren eta medikuntzaren mugak lausoagoak baitira. Beharrezkoa da beraz, heriotza onartzea eta gure asistentziako lanaren baitan sendatzeaz gain zaintzearen beharra barneratzea. 4.2.3. NORBERE HERIOTZAREKIKO LARRIMINA Heriotza onartzeaz hitz egiten dugunean norberaren heriotzaz ere ari gara. Heriotzaren aurrean egoteak gure hilkortasuna gogorarazten digu. Askotan pentsamendu hau ezeztatu eta ekidin egiten da medikuntzari gizatasuna kenduz, pertsona gaixoak ikusi beharrean gaixotasunak bakarrik ikusiz. Ohikoa izaten da gure ospitaletan "203ko pneumoniak enpiema bat egin du" edo "Alboko gelako linfoma hil da" moduko esaldiak entzutea, aipatutakoaren adibide egokiak. Heriotzarekiko larrimina gainditzeko ez da egokia heriotza ezeztatzea edota saihestea. 1660. urtean Sydenhamek2 azaldu zuen bezala, hilzorian dauden pazienteei arreta ona eman ahal izateko lehenengo gure heriotzaren inguruan hausnartu behar dugu, prozesu hau ulertuz, landuz eta onartuz. Mediku bezala lanketa hau egiten badugu, gaixoak amaierara arte zaintzeaz arduratzeko indarra eta gogoa izango dugu hutsegite sentipen barik. Arreta hobea emateaz gain, norberaren heriotzaren inguruan hausnartzeak bizitza modu sakon eta intentsuan baloratzea errazten du, bizitzarekiko errespetua handituz eta heriotzarekiko beldurra gutxituz. Nicolas Guillénen hitzetan (16): «Pues te diré que estoy apasionado/ por un asunto vasto y fuerte/ que antes de mí nadie ha tocado:/ mi muerte.» 4.3. ZAINKETA ARINGARRIAK EUSKADIN Gizartearen heriotzaren ezeztatzearekin batera, 1967. urtean, Londresen, Hospice mugimendua martxan jarri zen Cecily Saundersen eskutik. Hurrengoa azpimarratu zuen: «cuidar cuando ya no se puede curar», eta zainketa aringarrien garrantzia lau arlotan azaldu zuen: fisikoa, soziala, emozionala eta espirituala. Kultura berri hori nazioarteko mailara zabaldu zen, eta, 2000. urtean, Espainian lehenengo Zainketa Aringarrien Plan Nazionala argitaratu zen, garapenerako oinarriak azalduz. (17) Azken urteetan, Euskadi mailan ere aurrerapausoak eman dira zainketa aringarrien arloan. 1990tik aurrera, ekimen ezberdinak martxan jarri dira paziente horien arreta hobetzeko. Ekimen horiek hiru alditan sailka ditzakegu: sentsibilizazio aroa (profesionalen heziketa), baliabide espezifikoen sorrera (Zainketa Aringarrien Unitateen sorrera, 1993tik aurrera) eta EAEko Zainketa Aringarrien Garapena Indartzeko Plana abian jarri zen hirugarren aldia, 1998tik 2002rakoa. Azken horrek sentsibilizazioa eta baliabideen sorrera bildu zituen. Ordutik, zainketa aringarrien hainbat unitate espezializatu sortu dira Euskadin –Gorliz, Santa Marina, Matia Fundazioa, San Juan de Dios, Leza…– eta etxeko ospitaleratze zerbitzuak garatu dira. 2011tik aurrera, Osarean zerbitzua ere erabilgarri dago, telefonoz zainketa aringarriak etxean jasotzen dituzten pazienteen jarraipen estua egiteko. 2008an, La Caixako gizarte-ekintzaren arreta psikosozialerako planak EAEan abian jarri ziren, Donostiako Matía Fundazioan eta Santurtziko San Juan de Dios ospitalean. Araban arreta psikosozialean AECCek (Asociación Española Contra el Cancer) laguntzen du. (18) 2015eko uztailaren 21ean, 147/2015 Dekretua argitaratu zen. Bertan, 11. artikuluan bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoaz hitz egiten da, eta, 3. atalean, laguntza espirituala aipatzen da: (19) Art 11.3. Senideak eta gertuko pertsonak ospitaleratzeetan ondoan izateko eskubidea, bai eta oro har banakako logela bat erabiltzeko eskubidea ere, intimitatea zaintzeko eta, hala egokituz gero, laguntza espirituala izateko. Hurrengo irudietan, Euskadiko Zainketa aringarrietan gaur egun zerbitzu publikoak barne hartzen dituen unitateak agertzen dira. Bigarrenean, 2016-2020 bitartean zerbitzu publikoak barneratuko dituenak aurreikusten dira: (20) Kepa Mirena San Sebastianek 2016. urtean EHUn aurkeztutako tesian (21) Barakaldo, Portugalete eta Santurtzi arloko zainketa aringarrien inguruko iritziak bildu zituen 250 pazienteei eta euren familiei egindako galdetegien bitartez. Bi talde sailkatu zituen pazientei dagokionez: Kontrola lehen mailako arretan bakarrik tratatuak izan direnak eta bestalde, kasuen taldean San Juan de Dioseko Etxeko Arreta Zerbitzua jaso dutenak. Bi taldeetan hainbat aldagai neurtu ziren eta zerbitzuaren kalitatea 5 arlotan baloratzea eskatu zen: Fisikoa, soziala, psikologikoa, espirituala eta komunikazioa. Hurrengo grafikoan (3. irudia) ondo adierazten dira lortutako emaitzak. Keparen arabera arlo fisikoan ez dago alde handirik, baina arlo sozialean, psikologikoan eta komunikazioan hobetu beharra dago lehen mailako arretan. Arlo espiritualari dagokionez, Etxeko Arreta Zerbitzuan nahiko barneratuta dagoen arren, lehen mailako arretan profesionalen prestakuntza sakondu beharra dago, pazienteek laguntza osoa jaso dezaten. 3. irudia: Pazienteen balorazioa arretaren bost arloetan Kepa Mirenaren ikerketaren emaitzen arabera. 4.4. ZAINKETA ARINGARRIEN OINARRIAK 2002an, OMEk zainketa aringarrien definizioa eman zuen: «Gaixoen eta familien bizikalitatea hobetzeko eta gaixotasun larriekin sortutako arazoei aurre egiteko metodoa; sufrimendua gutxituz eta prebentzioari garrantzia emanez. Bestalde, gaixo eta familia horien bizi-kalitatea hobetzeko behar desberdinen identifikazio goiztiarra, balorazio egokia eta min, arazo fisiko, psikologiko eta espiritualen tratamenduan oinarrituko dira zainketa aringarriak». (22) Zainketa aringarriek, heriotza lasaia dute helburu, setakeria terapeutikoa ekidinez eta konfiantza, komunikazioa eta intimitatea bultzatuz. Dena den, zainketa hauek ez dira bizitzaren amaierako egunetara mugatzen, baizik eta progresiboki aplikatu beharrekoak dira gaixotasuna aurrera doan heinean, eta familia eta gaixoaren beharren arabera. Hau da, zainketa aringarriak tratamendu sendagarriarekin hasten dira eta indarra hartzen doaz gaixotasuna sendagaitza bihurtzen doala (4. irudia). Prozesu horretan familia eta lagunak berebizikoak dira, baina profesionalen inplikazio pertsonal eta prestakuntza teknikoa ere beharrezkoa da. Heziketa horrek hainbat arlo ezberdin biltzen ditu, psikologia eta antropologia barne. Helburua bizi-kalitatea hobetzea da, eta, horretarako, beharrezko tratamenduak erabiliko dira, batzuetan inbaditzaileak ere izan daitezkeenak. Ahalegin horretan zainketa aringarriek ez dute heriotza baztertzen, bizitzaren azken aldi hori baliagarritzat jotzen duten errealizazio pertsonalerako aukera izan daitekeelako. Zainketa aringarrien oinarriak hurrengo esaldietan laburbildu ditzakegu: (22) - Mina eta beste sintoma batzuk arintzen dituzte - Bizitzaren alde egiten dute eta heriotza prozesu natural bezala ulertzen dute - Ez dute heriotza aurreratzen edo atzeratzen Pazientearen zainketan arlo psikologiko eta espiritualak integratzen dituzte Pazienteak heriotza heldu arte ahalik eta aktiboen egon daitezen laguntzen dute Familiarentzat euskarria eskaintzen dute, bai gaixotasunari egokitzeko bai dolu prozesuan - Diziplina anitzeko arreta eskaintzen dute paziente eta familien beharrizanei erantzuteko - Bizi kalitatea hobetzeaz gain, gaixotasunaren garapenean positiboki eragin dezakete Gaixotasunaren aldi goiztiarrean ere erabili daitezke beste tratamendu sendagarriekin batera Luis Molero V. eta beste batzuek (23) zainketa aringarriak hiru dimentsioko arreta integrala direla esaten dute. Luzeran, gaixotasunaren prozesu osoa barne hartzen dute, diagnostikotik heriotzara arte. Zabaleran, gaixotasunean parte hartutako guztian barne hartzen dute, gaixoa, familia eta talde terapeutikoa. Sakontasunean, bizitzaren amaierak dakarren behar guztiak betetzeaz arduratzen dira; hau da, arazo fisiko, psikiko, sozial eta espiritualak. Labur esanda, zainketa aringarrien helburu nagusiena sufrimendua arintzea da. «sufrimendu espirituala» sortuko da. Sufrimendu espirituala emozionalarekin eta fisikoarekin lotuta egongo da, eta minaren kontrola zailduko du. Bestalde, ondo dokumentatuta dago espiritualtasunaren garrantzia bizitzaren amaierako etsipena murrizteko eta ongizate psikologikoa hobetzeko. (26) Heriotza prozesuari zentzua ematea bizitzako erronka nagusietako bat da. Bizitzak berak helburu bat du eta hori lortu eta gero beste maila batera igaroko gara heriotzaren bitartez. Nahitaezkoa da, momentua heltzean, abiatzen jakitea, baita abiatzen uztea ere. Izan ere, bizitzak bere zentzu osoa izan dezan, heriotzari bere zentzua onartu behar zaio. Joseba Cavodebillaren (27) ustez, zainketa aringarrietako psikologo aditua, heriotza BIZITZAK bere itxura mugatua eta gure gorputzaren mugak gainditzen dituen momentua da. Berak esaten duenaren arabera heriotza gure bizitzako aukera espiritual indartsuena izan daiteke. Askotan esaten da bizi izan garen moduan hiltzen garela. Esker onez bizi izan bagara, pertsonak eta bizitzak eskaintzen dituen ondasunak loturarik gabe maitatuz, heriotza prozesua aberasgarria eta ederra izan daiteke. Aldiz, harremanei, jabegoari eta geure buruaren irudiari lotuta bizi izan bagara, heriotza sufrimenduz beteta egon daiteke, porrota baten modura biziko baitugu. Sogyal Rimoché Lamaren esanetan: «Beharbada heriotzarekiko beldurraren arrazoi nagusiena geure burua ezagutzen ez dugula da». Heriotza berebiziko prozesu konplexua da, pertsona bere osotasunean biltzen duena. Egoera klinikoa baino askoz gehiago da: hiltzea prozesua da. Medikuok prozesu horretan parte hartzen dugu, eta, beraz, bere osotasunean ulertzea ezinbestekoa da. Dena den, aipatutako behar espiritual horiek gehienetan alde batera uzten dira, eta, ikerketen arabera, arlo horretan dagoen heziketa falta da arrazoirik nagusiena (28). Selman eta beste batzuen esanetan, osasun profesionalek ez dute heziketa egokia distres espirituala identifikatu eta ebaluatzeko. (29) 4.5.2. BEHAR ESPIRITUALAK BIZITZAREN AMAIERAN Behar espiritualek ez diote gabezia bati soilik erreferentzia egiten, oraindik garatu gabe dauden gaitasun espiritualei edo bete gabeko itxaropenei ere egiten baitiete. Hortaz, behar espiritualak ez dira zertan mehatxutzat hartu behar; norberaren baliabideak garatzeko aukeratzat hartu beharko lirateke. Behar espiritualak hainbat modutan sailkatu dituzte hainbat autorek azken urteetan (Torralba, 2004 (30); Barbero, 2002 (31); Payas, 2003 (32); Bayés, 2005 (33)), eta gehiengoak hurrengo beharrak aipatzen ditu: itxaropena, zentzua, maitasuna, behar erlijioso edo jainkotiarrak eta heriotzari aurre egiteko beharra. 2008an, SECPALeko Zainketa Aringarrietako Espiritualtasunerako Lan Taldeak gaiaren gaineko ekarpenen berrikuspen sakona egin zuen, eta autore ezberdinek esandakoarekin sailkapen osoa egin zuten. (34) a) Pertsona bezala onartua izateko beharra: Gaixotasunak pertsonaren osotasuna kolokan jartzen du. Gainera, azpiegituren despertsonalizazioa, baliabideen teknifikazioa eta osasun prozesuen gizatasun eza gaixoa bera baztertzen dute; identitatea kendu eta, horren ordez, zenbaki edo gaixotasunaren izena ezartzen zaio. Gaixoa instituzio batean dagoenean bere ohiko rol, konpromiso eta erantzukizunetatik kanpo gelditzen da, eta pertsona bezala onartua izateko beharrak garrantzia hartzen du. b) Norberaren bizitza berrikusteko beharra: Gaixotasun larri edo aurreratu batek pazientea heriotzarekin aurrez aurre jartzen du, bere biografiaren amaiera iradokitzen dio. Egoera horretan, gaixoak bere bizitza berrikusteko beharra izaten du, bere ibilbidearen balantze positibo eta esanguratsua lortzeko, eta horren amaiera errazago onartzeko; bizi-zikloa borobiltzeko. c) Izate eta bilakaeraren zentzua bilatzeko beharra: Norberaren heriotza gertu izateak izatearen zentzua eta funtsa bilatzera bultzatzen du, baita sufrimenduarena ere. Prozesu hau zaila izango da gaixo batzuentzat, baina beharrezkoa bizitzaren amaieran autoerrealizazioa lortzeko. d) Erruduntasuna gainditzeko beharra, norbere buruarekin bakea egiteko beharra: Gaixoak bere biografian atzera begiratzen duenean erru sentimendu asko azaleratu daitezke; guk ezin ditugu dramatizatu, ezta arinkeriaz hartu ere. Pertsonak errua sentitu dezake egin duenagatik, baina egin ez duenagatik ere. Erruduntasun hori modu egokian lantzen ez bada sufrimendu iturri garrantzitsua izan daiteke, heriotza baketsua oztopatuz. e) Errekontziliazio beharra, barkatuta sentitzeko beharra: Barkamena, norabide guztietan ezinbestekoa da bakean hil ahal izateko; hots, goitu gabeko kontuak konpondu behar ditu. f) Bizitza norbere buruaz gain zabaltzeko beharra: Bizitza indibiduala amaitutakoan gaixoak bere izatea gizarte osora (transzendentzia horizontala) edota jainkotasunera (transzendentzia bertikala) hedatzeko beharra du, osotasun baten parte izateko. Azken hau estuki lotuta dago jarraipen baten beharrarekin. g) Jarraipen baten edo beste mundu baten sinesteko beharra: Zentzuaren bilaketa ez da soilik atzera aurrera, gerora begira ere bada. Hortaz, jarraipen baten nahia agertzen da. Jarraipena modu ezberdinetan eman daiteke; esate baterako, artelan baten, edo familia eta lagunen arteko harremanean edo proiektu baten bitartez. Heriotza ostean beste bizitza modu bat edo fededunetan Jainkoa aurkitzeko itxaropena ere agertzen da. Jarraipen beharra hainbat giza sinesmenetan azaltzen da: berraragiztatzea, bizi-zikloa, berpizte kristaua… h) Benetako itxaropenaren beharra eta denborarekin ezartzen den harreman berria: Itxaropena modu egokian zuzendu behar da, zainketa aringarrien kasuan hobeto sentitzera bideratu behar da. Thieffreyren (35) iritziz gaixotasun larriak suposatzen duen krisiak pertsonak denborarekiko duen harremana aldatzen du: iraganean bere bizitza berrikusteko beharra azaltzen da; orainaldian balioen hierarkia berria eratzen da eta momentua bera bizitzeak du garrantzia. Azkenik, etorkizunera begira frustrazioa nagusitu daiteke, baina transzendentziara zabaltzeko aukera bezala ere bizi daiteke azken aldi hori. i) Sentimendu eta esperientzia erlijiosoak adierazteko beharra: Behar hau kultura guztietan agertzen da, erlijioaren arabera modu batera edo bestera. Dena den, pertsona askok sentimendu erlijiosoak adierazteko berezko modua dute heriotza gertu dagoenean. j) Maitatzeko eta maitatua izateko beharra: Maitasuna ezinbesteko osagaia da heriotza baketsua izateko. Hurrengo taulan (2. taula) María Rufinok bere tesian proposatutako sailkapena agertzen da. Behar ezberdin horiek lehen azaldutako espiritualtasunaren hiru norabideen arabera sailkatzen ditu bertan. (36) INTERPERTSONALA INTRAPERTSONALA TRASPERTSONALA Pertsona bezala onartua izateko beharra Norberaren bizitza berrikusteko beharra Bizitza norbere buruaz gain zabaltzeko beharra Erruduntasuna gainditzeko beharra, norbere buruarekin bakean egoteko beharra Izate eta bilakaeraren zentzua bilatzeko beharra Jarraipen baten edo beste mundu baten sinesteko beharra Errekontziliazio beharra, barkatuta sentitzeko beharra Benetako itxaropenaren beharra eta denborarekin ezartzen den harreman berria Sentimendu eta esperientzia erlijiosoak adierazteko beharra Maitatzeko eta maitatua izateko beharra 2.Taula: Behar espiritualen sailkapena espiritualtasunaren mailen arabera (36) 4.5.3. BEHAR ESPIRITUALAK ANTZEMATEA, AZTERTZEA ETA EBALUATZEA Bizitzaren amaieran zentzu eta osotasunaren bilaketa indartzen da; hala ere, arlo horri buruz jardutea klinikan nahiko ez-ohikoa da. Arlo espirituala zainketa aringarrien definizio guztietan ageri den arren, gaixo gutxi batzuk baino ez dute jasotzen arreta espirituala. Antonio Pascualen iritziz arlo horren inguruan ikasten jarraitzea eta espiritualtasuna gure osasun eta arreta sisteman ezartzea premiazkoa da. Bere ustez, prozesu horretan lehenengo urratsa behar espiritual horiek antzemateko, esploratzeko eta ebaluatzeko tresnak eta heziketa ematea da. (37) Bizitzaren amaierako zainketa espiritualaren inguruko kontsentsu dokumentu batean (38) espiritualtasunaren ebaluazioaren garrantzia azpimarratu zen. Ebaluazioan berebizikoa da profesionalaren prestakuntza eta gaixoaren balio eta sinesmenekiko errespetu osoa. Kontuan izan behar dugu hain alderdi sakonak neurtzea ia ezinezkoa dela, baina, kasu horretan, garrantzitsuena beharrak antzematea eta ahal dugun neurrian arintzen laguntzea da. Ebaluazioa egiteko aztertu beharreko eremua finkatu behar dugu: zer ebaluatzen dugun (sufrimendu edo behar espiritualak), zein mailatan (baheketa edo arrisku faktoreak dituztenei historial espirituala eginez), ze tresnarekin (galdetegia edo elkarrizketa) eta ebaluazioa egiteko aukerak (langileen lan-karga edo gaixoaren egoera klinikoa dela eta). (39) 4.5.3.1. Espiritualtasunaren mailakako ebaluazioa Lehen aipatutako kontsentsu dokumentuan hiru ebaluazio maila bereizten dira (38): (1) Krisia arin eta erraz antzemateko baheketa tresnak, (2) Historial espirituala gaixoen barne bizitza ezagutzeko eta (3) Adituaren ebaluazioa. Dena den, Barberok beste maila bat gehitzea proposatzen du: (0) Antzematea. a) Antzematea Antzematea lan talde guztiaren erantzukizuna da, eta, hori dela eta, heziketa partaide guztiei bideratuta egongo da. Espiritualtasunaren adierazgarriei adi egon behar gatzaizkie: batbateko galdera erradikalak, behar espiritualekin erlazionatutako iruzkinak, amaieraren inguruko baieztapenak («ez nago prest amaierari aurre egiteko», «amore emango dut», …), itxaropenei buruz hitz egitea edo espiritualtasunarekin erlazionatutako objektuak izatea (liburuak, irudi erlijiosoak…). Beste autore batzuek espiritualtasunaren inguruko elkarrizketa bat hasteko gomendioak ematen dituzte; izan ere, batzuetan zaila izaten da gai horietaz hitz egiten hastea. Barberok Kristeller eta beste batzuen (42) proposamenaren egokitzapen bat egin zuen (4. taula). PROFESIONALAREN EKINTZA PAZIENTEAREN ERANTZUN POSIBLEA PROFESIONALAREN ERANTZUNA 1- Gaiaren inguruan hitz egiten hasi galdera neutro baten bitartez Ulertzen dut. ….-ri buruz gehiago kontatu ahal didazu? 4- Zentzua eta bake sentsazioa aurkitzeko Egoera honetan zentzua edo bakea aurkitzeko modurik baduzu? 3. Taula: FICA eta SPIRIT baheketa tresnak Norekin hitz egin dezakezu gai hauen inguruan? 6- Laguntza eskaini Beharbada horren inguruan hitz egiteko pertsona egokia bilatu dezakegu. Euskarri taldeak gomendatu dakizkizut, edota irakurketaren bat 7- Elkarrizketa amaitu Gai horien inguruan nirekin hitz egitea eskertzen dut. Behar bada hurrengo baten berriro hitz egin dezakegu horren inguruan c) Historial espirituala Hasteko historial espiritualak arlo horren inguruko ebaluaketa sakonagoa suposatzen du. Ebaluatzailea ondo hesituta dagoen taldeko partaidea izan daiteke. Horrez gain, oso garrantzitsua izango da elkarrizketaren testuingurua: leku eroso eta lasai batean, modu enpatikoan eta begi kontaktu egokiarekin. Historial espiritualean hiru maila aztertuko ditugu. Maila bakoitzean gidoi bat proposatzen da (38), hau jarraituz galderak egiteko ahalik eta modu naturalenean (5. taula). MAILA OROKORRA 1. Gogo-aldartea eta kezkak 2. Hauei aurre egiteko zailtasunak 3. Sufrimendu edo ondoeza 4. Laguntza baliabideak 5. Eskaini dezakegun laguntzaren inguruko itxaropena. BITARTEKO MAILA 6. Bere prozesuan lagungarriak diren baliabide edo ikusmoldeak 7. Bete gabeko beharrak agerian uzten dituzten galderak 8. Galdera hauek bere prozesuaren gain duten eragina 9. Bizitzaren arloko asetasun edo atsekabe maila 10. Bere egungo egoeran dituen itxaropen eta desirak MAILA ESPEZIFIKOA 11. Arlo espiritual edota erlijiosoa sakonago aztertuta 12. Onura potentzialak 13. Guzti honetan sakontzeko nahia 14. Beste solaskide bat bilatzeko beharra d) Adituaren ebaluazioa Kasu batzuetan aditu baten interbentzio sakonagoa eta jarraituagoa beharko da sufrimenduaren arrazoia argitzen ez bada. 2014an SECPALeko espiritualtasun taldeak (GES) espiritualtasunaren ebaluaketarako tresnen errebisio sakona (43) egin ostean galdetegi labur, sinple eta lagungarria egituratu zuen (6. Taula). Galdetegi horretan espiritualtasunaren 3 alderdiak (intrapertsonala, interpertsonala eta transpertsonala) aztertzen dira. Ikerketa honetan galdetegiaren fidagarritasuna eta baliogarritasuna frogatu ziren, GES galdetegia beste galdetegi batzuekin alderatuz eta gaixoei eta osasun langileei galdetuz. (44) GES taldeak galdetegia egiteko argibide batzuk ematen ditu. Hasteko elkarrizketaren testuinguruak lasaia eta erosoa izan behar du. Klinikoa eta pazientearen arteko harremana oso estua ez bada, gaiari sarrera emateko galdera ireki batzuk proposatzen dituzte (7. Taula). Pazienteari erantzun okerrik ez dagoela gogorarazi behar zaio eta berak benetan pentsatzen edo sentitzen duena adieraztera animatu. GES galdetegian gaixoari zortzi baieztapenekin identifikatuta sentitzen den galdetuko zaio (Ezer/Gutxi/Nahiko/Asko). INTRAPERTSONALA 1. Nire bizitza berrikusi eta gero pozik nago nire buruarekin eta bizi izan dudanarekin 2. Nire bizitzan zehar eginbeharrekoa egin dut 3. Nire bizitzak zentzua izan duela uste dut INTERPERTSONALA 4. Niretzat garrantzitsuak diren pertsonak maite nautela sentitzen dut 5. Besteekin bakean sentitzen naiz 6. Besteen bizitzan baliogarria izan naizela sentitzen dut TRASNPERTSONALA 7. Nahiz eta gaixo egon gauza positiboak gertatuko direnaren itxaropena dut 8. Goreneko errealitate batekin harremanean sentitzen naiz (natura, Jaungoikoa…) arretara bideratutako zainketa aringarrien gidaliburu bat argitaratu zuten. Bertan, modu anbulatorioan eman daitezkeen zainketak azaltzen dira, eta gai baten zainketa espiritualen arloan sakontzen da. (45) 4.5.4.2. Gai espiritualen integrazioa tratamendu planean eta dokumentazioa Ebaluazioa egin ostean tratamendua finkatu behar da sufrimendu espirituala arintzeko edota behar espiritualak betetzeko. Arreta espirituala tratamendu plan orokorrean integratu behar da, eta arazoen edota behar espiritualen diagnostikoa eta esku-hartze terapeutikoa adierazi. (38) Arazo espiritualei diagnostikoa ezartzeko honako irizpideak bete behar dituzte: (a) Arazo espiritualak sufrimendua edo estutasuna eragiten du, (b) Arazo espirituala diagnostiko psikologiko edo fisikoaren arrazoia da (adb: depresioa, buru-hiltze saiakerak, erru sentimenduei lotutako min kronikoa...) edota (c) arazo espirituala egungo diagnostiko psikologiko edo fisikoarengan eragina badu edo honen bigarren mailako kausa bada (adb: pazienteak ez du botika hartu nahi sinesmen erlijiosoak direla eta). Behin diagnostikoa eta tratamendu plana eginda dagoela, pazientearen arlo espiritualaren jarraipen estua egitea komeni da, esku-hartzea egokitzen joan ahal izateko. Arlo horren dokumentazioa beste arloekin batera egin daiteke, historial sozialean edo eguneroko jarraipen oharretan egokia denean. Dokumentazioak diziplinarteko taldearen komunikazioa errazten du. Kontuan izan behar dugu xehetasun pribatu edo konfidentzialak tratamendurako ezinbestekoak direnean bakarrik adieraziko ditugula; hortaz, dokumentazioa modu kritikoan egin behar da. 4.5.4.3. Jarrera: baliabide garrantzitsuena Carl Rogersek komunikazio terapeutikoaren inguruan lan asko egin zuen, eta «pertsonarengan oinarritutako terapia» eta Counselling-aren oinarriak ezarri zituen. Autore horren esanetan, laguntza-harremana da «kideetako bat, alde bakarretik edo orotik, banakoaren baliabide sorren onarpen eta adierazpen hobea, eta horien erabilera baliagarriagoa, azaleratzen saiatzen den harremana». (46) Jarreraz hitz egiten dugunean zertaz ari garen definitu behar da. Hasteko jarrera eta asmoa bereizi behar dira; asmoa eta nahia izatea beharrezkoa da komunikazio jarrera egokia izateko, baina ez da nahikoa. Askotan pentsatzen da jarrera jaiotzetikoa dela; izan ere, Rogersentzat izaeraren berezko elementuak dira. Barbero eta Esperonen ustez, berriz, jarrerak neurri batean ikasi daitezke gure automatismo, grina eta ohiturak alde batera uzten baditugu. Jarraitzeko, argi izan behar dugu jarrera egokiak ez duela oinarri etikoa soilik, terapeutikoa ere baitu. Hortaz, jarrera egokia izatea benetan eraginkorra denez arlo terapeutikoan ezin da gomendio hutsa izan, nahitaezkoa izan behar da. Jarrerak barneratzea eta ikastea norberaren lana da, ez baitira liburuetan ikasi ditzakegun ezagutza teknikoak; hala ere, badaude jarrera hauek garatzea errazten dituzten metodoak.(46) Barbero eta Esperonen (46) arabera laguntza espiritualean hiru jarrera azpimarratzen dira: gupida, abegia edo hospitalitatea eta presentzia. Horiek beste hiru komunikazio jarreratan oinarritzen dira: enpatia, balditzarik gabeko onarpena eta benetakotasuna edo kongruentzia. Enpatia bestearen lekuan jartzeko gaitasuna da; hots, bere ikuspuntutik egoera ulertzea eta adierazteko ahalmena izatearekin batera. Hortaz, ez da bakarrik igartzea, antzeman duguna islatzea ere. Onarpena ere ezinbestekoa da harreman terapeutikoa ezartzeko, errespetuan oinarrituz eta aurreiritzi eta ustekeriak alde batera utziz. Gaixoarekiko jarrera hori badugu, berak ere jarrera hori bere egingo du eta bere buruarekin bakean egotea erraztuko dugu. Azken horiek ez dute zentzurik benetakotasunez edo gardentasunez jokatzen ez badugu edota geure buruarekin kongruenteak ez bagara –pentsatu, sentitu eta adierazten duguna bat etortzea–. Kontuan izan behar dugu bizitzaren amaieran dauden gaixo eta familien ezegonkortasuna eta sufrimendua handitu daitekeela eta gugan konfiantza galdu dezaketela horrela jokatzen ez badugu. Laguntza espiritualean gupida edo errukia baliabide garrantzitsua da. Gaztelerazko compasión hitza latinetik dator (cumpassio) eta «elkarrekin sufritzea» esan nahi du. Errukiak enpatiaren, laguntzeko nahiaren, sufritzen duenaren barne mundura hurbiltzeko adorearen beharra du, beti bestearen egoera hobetzera bideratutako ekintzarekin batera. Pena oso gauza ezberdina da, bestearen gainetik jartzen baikaitu. Soygal Rinponcheren (47) hitzetan: «Cuando tu miedo toca el dolor del otro, se convierte en lástima; cuando tu amor toca el dolor del otro, se convierte en compasión». Abegiak kasu horretan bi norabideko jarrera izan behar du, profesionala eta gaixoaren arteko gune komun bat sortzeko eta harreman horizontal bat ezartzeko. Horretarako onarpen osoa eta benetakoa ezinbestekoa da. Horrez gain, apaltasuna ere beharrezkoa da, hilzorian dagoen pertsona bezala hil egingo baikara gu ere egunen baten eta beraz, gaixoak bizitzen duena nire ere baita.(48) Cabodevillaren (48) ustez gaixo bati laguntza espirituala eskaintzean hainbat gauza kontuan izan behar ditugu. Alde batetik, ezin ditugu gure baloreak inposatu. Bestetik, onartu behar dugu erlijiosoa ez den pertsona batek arlo espirituala oso garatuta izatea eta espiritualtasun hori bultzatzen saiatu behar gara. Cabodevillak laguntza espiritualean bost jarrera azpimarratzen ditu, aurretik azaldutakoekin lotura estua dituztenak. 1) Enpatia: Pertsonagatik arduratzea eta laguntzeko nahia esan gura du. 2) Benetakotasuna: Gure hitzak eta jarrerak bat etorri behar dira gure barneko sentimenduekin. 3) Onarpena: Gaixoak bere erabakiak hartu behar ditu eta laguntza espirituala egiten duenak onartu egin behar ditu, nahiz eta bere baloreekin bat ez etorri. 4) Hurkotasuna: Ez da hitzik behar gaixoarekiko hurkotasuna erakusteko, keinu naturalak baizik (irribarreak, laztanak, eskua heltzea...). 5) Zehaztasuna: Kontuz ibili behar da orokortasunak erabiltzearekin, gaixoaren sufrimendu iturria edo ardurak zehaztasunez landu behar dira. 4.5.4.4. Counselling espirituala Counselling-aren helburu nagusia pazientea bere baliabideak erabiltzera bultzatzea eta baliabide horiek garatzen laguntzea da. Beraz, eredu hori paternalistaren kontrakoa da, pazienteari egoerari aurre egiteko berezko baliabideak dituela ezagutarazten baitzaio eta bere kabuz egoerari aurre egitera bultzatu edo animatzen zaio. Helburu hori lortzeko, Cousellingak hainbat tresna eta baliabide biltzen ditu, espiritualitate eta zainketa aringarrien arloan bereziki erabilgarriak direnak. Lehen aipatutako komunikazio jarrerak ezinbestekoak dira tresna hori erabiltzeko: enpatia, baldintza gabeko onarpena eta benetakotasuna edo kongruentzia. Jarreraz gain, komunikazioa erraztu dezaketen hainbat tresna daude: ingurugiro aproposa, ahotsaren doinua, ahozkoa ez den komunikazioa, arazo guztiak arakatu, hizkuntza pazientearen ulermenera egokitzea, galdera laburrak egitea, pazientearen erreakzioak errespetatzea, laburpenak egitea....(49) Counselling saio baten helburuak honakoak izan behar dira Arranz eta Canciok 2003an argitaratutako gidaren arabera: 1. Kezkak, beldurrak eta beharrak ahalik eta modu zehatzenean identifikatu. Adierazpen emozionala erraztu. 2. Identifikatutakoa hierarkizatzen lagundu, emozio eta balioekin enpatizatuz. 3. Barne zein kanpo baliabide eta gaitasunak identifikatu. 4. Informazioa eman. Pazienteak dakien eta jakin nahi duena eta bere kezkaren inguruan ulertu duena identifikatu. 5. Kezkak hierarkizatu eta gero, horien abordaia hasi. Pertsonaren baliabide eta gaitasunak erabiliz eta guk iradokitakoak gehituz. 6. Aukera ezberdinak baloratu, aldekoak eta kontrak alderatuz. 7. Erabakiak hartzen lagundu pazientearen balio eta errekurtsoekin kongruentzia mantenduz. 8. Laburpena egin eta etorkizuna antolatu. 2015ean, Valentzian egindako ikerketa bat argitaratu zen (50) Counselling-ak zainketa aringarrien arlo espiritualean duen erabilgarritasunaren inguruan. Artikulu horretan Rudilla, Oliver, Galiana eta Barretok, eredu hori behar espiritualak asetzeko prozesuan baliagarria dela frogatu zuten. Ikerketan 130 pazientek parte hartu zuten 3 asteetan zehar etxeko zein ospitaleko arretan. Egoera espirituala neurtu zen –lehen aipatutako GES galdetegiaren bitartez– Counselling bidezko arreta jaso aurretik eta ostean eta emaitza positiboak lortu ziren. Ondorioetan, autoreek Counselling-a zainketa aringarrietako programetan integratzea gomendatzen dute. 4.5.4.5. Laguntze terapia: adibide bi (49) a) Zentzuan oinarritutako psikoterapia (W. Breibart): Victor Franklen bizitzaren zentzuaren teorian oinarrituta dago terapia hori. Helburu nagusia, esperientzia ezberdinen eta biografiaren berrikusketaren bitartez, pazienteari bere egoera eta sufrimenduari zentzua bilatzen laguntzea da, murrizketa fisiko eta gaixotasunaz gain. Gaixotasuna edo egoeraren onarpena ere lantzen da terapiaren baitan. b) Duintasunaren terapia (Chochinov et cols.): Gaixotasun larri baten aurrean galdutako rolak, autoestimua, itxaropena... berreskuratzea da terapia horren helburu nagusia, pertsonaren duintasuna mantentzeko bizitzaren azken momentura arte 4.5.4.6. Lehen mailako interbentzioa Maila oinarrizkoenean arlo bi landuko ditugu: itxaropena eta onarpena. Interbentzio maila horretan lehen aipatutako jarrerak eta Couselling-a ezinbestekoak dira, baita diziplina anitzeko talde lana ere. Heriotzaren onarpenaz hitz egiteak gure kulturari eta biziraupen senari kontra egiten diola ematen du. Testuinguru horretan, onarpena, nahiz eta mingarria izan daitekeen, beharrezkoa da sufrimendua gainditzeko, heriotza prozesua aberatsa bihurtzeko eta bide horren amaieran transzendentzia lortzeko. Etsipena ez da onarpenaren sinonimoa. Etsitzean helburuak galtzen dira, onarpenarekin aldiz, helburu berriak ager daitezke eta errealitatea beste ikuspuntu batetik antzemango da; modu baketsuan, hain zuzen ere. Badaude ohiko babes eta egokitze mekanismo bezala ezeztapena erabiltzen duten pazienteak; kasu horietan zaila izango da onarpenaren bidea proposatzea. Ez da hain baliagarria izango introspekzio edota sinbolizazio ahalmen mugatua duten pazienteengan. Gaixoak egoera onartzea lortzen ez den kasuetan, prozesua itxaropenean oinarrituz gidatzea da lehenengo aukera. Dena den, azken hau edozein gaixorentzat onuragarria izan daiteke. mailako 2 burutu dira. Ekimen horren helburuak profesionalen entzuteko eta ulertzeko gaitasunak garatzeaz gain, bizitzaren amaierari aurre egiten dioten pertsonen sufrimenduari arreta eta heriotza prozesuan laguntza espirituala eskaintzeko heziketa ematea dira. Tailer horietan lantzen diren unitate didaktikoak 8. taulan azaltzen dira: 1. MAILA: OINARRIZKOA 2. MAILA: AURRERATUA Tailerraren aurkezpena eta itxaropenak Lehenengo tailerreko esperientzien berrikuste pertsonal eta profesionala Norbere buruaren ezagutzea Ibilbide eta ereduen errepasoa Gure lan ereduaren, jarreraren eta gaitasunen berrikusketa Komunikazio zailtasunak paziente terminalarekin. Profesionalek eragindako blokeoa: itxaropen faltsuak Heriotzaren prozesuaren hurbilketa pertsonala Komunikazio zailtasunak paziente terminalarekin. Familiak eragindako blokeoa: isiltasun ituna Laguntza eredua eta pazientearen ibilbidea Auto-zainketa: nutrizio espiritualaren oinarri neurologiko eta zientifikoak. Jakintza iturriak Laguntzarako jarrerak: hospitalitatea, presentzia eta errukia Auto-zainketa arlo klinikoan eta lan-taldeetan Auto-zainketarako estrategiak Laguntzarako jarrerak II Estrategiak ikasten eta elkarbanatzen Ebaluaketa eta interbentzio tresnekin trebatzea Sufrimendu espirituala ebaluatzeko tresna: GES galdetegia Ikasitakoaren berrikustea eta auto-zainketarako konpromisoa 11-20 urte 2 % 14,3 >23 urte 1 % 7,1 Erantzunik ez 8 % 57,1 5-ERAKUNDE MOTA Publikoa 6 % 42,9 Pribatu ez-erlijiosoa 4 % 28,6 Erlijiosoa 4 % 28,6 6-BALIABIDE MOTA Zainketa aringarrien unitatea 6 % 42,9 Adinduen egoitza 6 % 42,9 Beste batzuk 2 % 14,3 9.taula: Aldagai soziodemografikoak, erakunde mota eta baliabideak 4.7.2. ESPIRITUALITATE ARLOKO EXPERIENTZIA, GAITASUNAK ETA KONPROMESUA Alde batetik taldearen gaitasunak espiritualtasun arloan baloratu ziren, bai taldean arlo honetara espezifikoki dedikatzen den pertsonarik dagoen aztertuz (7. galdera) eta bestetik norberaren gaitasunen pertzepzioaren inguruan galdetuz (11. galdera). % 64,3k haien lantaldean espiritualtasunaz arduratzen den pertsona bat badagoela aitortu zuten. Galdetegia erantzun zuen % 50 nahiko gai sentitzen zen laguntza espirituala eskaintzeko, % 35,7 apur bat gai eta beste % 7,1 oso gai sentitzen zela adierazi zuen. % 7,1aK bakarrik esan zuen ezgai ikusten zuela bere burua. Honekin batera (12. galdera), % 71,4k uste du laguntza espirituala haien lanbidearen parte dela, beste % 21,4k aldiz ezetza eman zuen; % 7,1aren arabera eginkizun hauek bete ditzaken profesionalik ez badago bere egitekoaren barruan kontsideratuko luke. Beste alde batetik, norberaren espiritualtasuna aztertu zen (8. galdera). % 14,3k pertsona erlijioso legez definitzen dute euren burua, baina, % 71,4k haien praktika pertsonalean ongizate espiritualari eta bizitzaren zentzuari garrantzia ematen diote. Aldiz, % 14,3rentzat arlo honek ez du garrantzia handirik. Espiritualtasuna eta erlijioaren arteko harremanaren inguruko pertzepzioa ere aztertu zen (10. galdera) aukera anitzeko galdera baten bitartez: parte-hartzaileen % 57,1k espiritualtasuna sistema erlijioso batetik independente izan daitekeela uste du, dena den, % 28,6k erlijioa espiritualtasuna garatzeko bide bat izan daitekeela esan zuen. % 71,4 gizakia izaki espirituala dela aitortzen du, eta inork ez du uste hartutako gaitasun bat dela. Azkenik, espiritualtasuna hitz baten definitzeko eskatu zenean (9. galdera) hurrengo erantzunak batu ziren (% 64,2k erantzun zuen galdera hau): "buscar el sentido a la vida" (% 14,3), "alma" (% 14,3), "Desconocido", "Respetable", "Tranquilidad", "Consciencia" eta "Equilibrio". 4.7.3. ARRETA EREDUA ETA TALDEAREN KONPROMESUA 10.taulan 13-20. galderen emaitzak azaltzen dira. Gehiengoak (% 71,5) haien lan-taldeetan alderdi espirituala beti edo ia beti kontuan hartzen dela uste zuen, % 21,4k sarritan edo batzuetan hartzen du kontuan eta % 7,1k inoiz ere ez (13. galdera). % 64,4k arlo espiritualaren erregistro espezifikoa erabiltzen dutela aipatzen du (14. galdera), aldiz, % 28,4k baino ez du behar espiritualak aztertzeko berariazko eskala bat erabiltzen (15. galdera). %50aren arabera haien lan-taldeen bileratan beti edo ia beti aipatzen dira gai espiritual eta erlijiosoak (16. galdera) eta espiritualtasuna eta erlijioa beti edo ia beti bereizi egiten dira %50aren arabera (17. galdera). Arlo espirituala lantzeko beharrari dagokionez, % 92,9k uste du haien taldeetan oso edo nahiko beharrezkoa kontsideratzen dela, % 7,1k soilik esan zuen ez dela horren beharrezkoa (18. galdera). Era berean, gehiengoaren arabera (% 95,7) laguntza espiritualaren garapenerako konpromisoa handia edo nahikoa da, % 14,3k konpromiso txikia dagoela uste zuen (19. galdera). Espiritualtasun arloko heziketara bideratutako denborari dagokionez, gehiengoak (%64,3) haien heziketarako denbora osoaren %10a baino gutxiago erabili zuen (20.galdera). Erantzunak % 13- Kontuan hartzen dituzue zuk edo zure taldeak alderdi erlijioso/espiritualak zuen pazienteetan? 17- Bereiztu egiten dira arlo erlijiosoa eta behar espiritualak? Beti 4 % 28,6 Ia beti 3 % 21,4 Sarritan 3 % 21,4 Batzuetan 1 % 7,1 Inoiz ere ez 3 % 21,4 18- Ze neurritan uste duzu zure taldean beharrezkotzat hartzen dela arlo honi espezifikoki arreta ematea? Oso beharrezkoa 1 % 7,1 Nahiko 12 % 85,7 Ez oso beharrezkoa 1 % 7,1 Ez da behar - 19- Ze neurritan uste duzu zure taldean ebaluazio edo laguntza espiritualaren garapenean konpromesua dagoela? Handia 1 % 7,1 Nahikoa 11 % 78,6 Txikia 2 % 14,3 Konpromesurik ez - 20- Formakuntzara bideratutako denboraren ze portzentai erabili duzu arlo espirituala ikasteko azken urte honetan? >% 50 1 % 7,1 % 26-50 3 % 21,4 % 11-25 1 % 7,1 <% 10 3 % 21,4 Ezer ere ez 6 % 42,9 10.taula: Arreta eredua eta taldearen konpromisoa. 4.7.4. ARRETA EREDUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA TALDEAREN KONPROMESUA ERAKUNDEAREN ARABERA Atal honetan aztertutako bi erakundeak bereizi ditugu. San Juan de Dios Ospitaletik 8 erantzun jaso ziren eta Oruetik 6. Orokorrean ez da bien arteko alde estatistikoki esanguratsurik aurkitu, bietan arreta eredua eta taldearen konpromisoa antzekoak dira galdetegien arabera. 11.taulan datuak agertzen dira. San Juan de Dioseko taldean % 37k erabiltzen zuen espiritualtasunerako eskala espezifikoa eta % 62,5k erregistro espezifikoa erabiltzen zuen, Oruen, aldiz, eskala % 16,7k bakarrik erabiltzen zuen eta %66,7an egiten zen erregistro espezifikoa. Bi taldeetan espiritualtasunari garrantzia handia eman zioten eta konpromiso maila altua zela adierazi zen. Hala ere, San Juan de Diosen pertsona gehiagok adierazi zuen espiritualtasunean aditua zen langile bat zegoela taldean (% 87,5), Oruen aldiz % 66,7. Azkenik, laguntza espirituala emateko gaitasuna antzekoa izan zen bi taldeetan, San Juan de Diosen tendentzia handiagoa izan zen arren. Era berean, Oruen denbora gutxiago bideratu zen espiritualtasun arloko heziketara (% 83,3ek <% 10 erabili zuten). 4.7.5. LANGILEEN ESPIRITUALTASUN ARLOKO GAITASUN MAILAREN ARABERAKO AZTERKETA Espiritualtasun arloan arreta emateko gai edo nahiko gai sentitzen direnen artean lanbide batzuk nagusitu dira: medikuak, erizainak eta teknikoak. Aldiz, psikologo, laguntzaile sozial, fisioterapeutak eta erizain batzuk ezgai edo gaitasun txikia dutela uste dute. Baliteke, pazienteen jarraipena egiten duten pertsonak gaitasun gehiago garatu izana espiritualtasuna lantzeko. Hala ere, kasu honetan lagina txikia da konparazio analitikoak egin ahal izateko. Arlo espiritualaren erregistro espezifikoa altuagoa zen gai sentitzen zirenen artean (% 75), beste taldean aldiz % 50ak bakarri erabiltzen zuen. Dena den, bi taldeetan konpromisoa altua zen. Estatistikoki esanguratsua izan zen gaitasun mailaren eta ikasketarako erabilitako denboraren erlazioa (p=0,017). Gai edo nahiko gai sentitzen ziren gehienak (% 62,5) haien heziketarako denboraren %10a baino gehiago erabili zuten espiritualtasun arloa ikasteko, berriz, ezgai edo gaitasun txikia zuten guztiek % 10 baino gutxiago erabili zuten. Emaitzak 12. taulan adierazten dira. Gaitasun handia edo nahikoa (n=8) Ezgai edo gaitasun txikia (n=6) Orokorrean (n=14) 5. EZTABAIDA 5.1. BILAKETA BIBLIOGRAFIKOA Jaiotza eta heriotza medikuen egunerokotasunean agertzen diren bizitzako atal garrantzitsuenak dira, baina, oso modu desberdinean antzematen dira (12). Medikuntza arloan heriotzaren inguruan asko idatzi da, autore batzuk medikuen eta heriotzaren arteko harremanaz hitz egin dute, baita harreman hori zailtzen duten oztopoei buruz ere (11). Honekin batera C. Saundersek (14) eta E. Kübler-Rossek (15), beste batzuen artean, heriotza lantzeko premia azpimarratu dute. Euskadin Zainketa Aringarriak garapen bidean daude eta gutxinaka Osakidetza osasun sistema publikoan integratzen ari dira; izan ere, hurrengo urteetan unitate berriak gehituko dira (20). Zainketa aringarrien inguruko publikazio kopurua handitu egin da azken urteotan, baita bizitzaren amaierako arreta espiritualaz ari direnak ere; azken hauek, zainketa aringarriekin erlazionatuta agertzen dira. Zainketa espiritualen inguruan ez dira soilik artikuluak publikatu, lanean erabilitako hainbat gida ere, gaia modu sakonean aztertzen dutenak (2,5,11,37). Argi dago zainketa aringarriak garapen bidean dagoen medikuntzako arloa dela, ez da bakarrik publikazioetan islatzen, heziketan ere. Izan ere, hainbat dira arlo honen inguruko masterrak. Gure inguruan, Euskal Herriko Unibertsitatean, Zainketa Aringarrietako arreta integralean bi urtetako masterra eskaintzen da. Espiritualtasuna ondo definituta agertzen da, SECPALek (5) eta OMEk (6) antzeko definizioak eskaintzen dituzte. Hainbat autoreek bizitzaren amaierako behar espiritualak ere definitu dituzte, hainbat lanen errebisioa egin ostean (34). Zainketa aringarrietako espiritualtasunari buruzko adostasuneko dokumentuan (38) bizitzaren amaieran espiritualtasunaren ebaluazioa mailaka egitean proposatzen da, gaixoaren beharren arabera: 1) Krisia arin eta erraz antzemateko baheketa tresnak, 2) Historial espirituala gaixoen barne bizitza ezagutzeko eta 3) Adituaren ebaluazioa. Dena den, Barberok beste maila bat gehitzea proposatzen du: 0) Antzematea. Lanean proposatutako tresnen artean SECPALek GES taldeak proposatutakoa erabiltzea gomendatzen du, sinplea izan arren nahiko sentikorra delako eta terapeutikoa izan daitekeelako. Horrez gain, arreta espirituala zainketa plan orokorrean eta historia klinikoan integratzea proposatzen da aipatutako adostasun dokumentuan, diziplina anitzeko arreta dela kontuan izanda. Gaixoen behar espiritualak lantzeko hainbat modu daude, baina autore gehienek jarreraren indar terapeutikoa azpimarratzen dute eta honen osagai garrantzitsuenak enpatia, onarpena, benetakotasuna eta errukia direnarekin bat datoz (46, 48). Couselling-a erabilgarria dela frogatu da, komunikazio gaitasunak garatzea ezinbestekoa baita gizakion arlo sakonenei buruz hitz egiteko (49, 50). Meditazioa bai gaixoentzat zein zaintzaile eta profesionalentzat eraginkorra den beste baliabide bat da (51-54). Amaitzeko, profesionalen heziketa eta zainketa beharra azpimarratu da. Horretarako GES taldeak heziketa espezifikoa eskaintzen du, bi maila desberdinetan (57). Mindfulness-aren eraginkortasuna ere frogatu da, honi esker profesionalek errukia eta enpatia garatzen baitute (58-60) eta euren bokazioaz kontziente badira haien lana hobeto bete eta burnout fenomenoa saihestuko dute (61). 5.2. IKERKETA DESKRIBATZAILEA 14 pertsonak erantzun zuten galdetegia. San Juan de Diosen galdetegia 14 pertsonak jaso zuten eta 8 erantzun jaso ziren (%57,14) eta Oruen, 10 pertsonek jaso zuten galdetegia eta 6 erantzun jaso ziren (%60). Hau da, parte hartzea nahiko ona izan zen kontuan izanda online galdetegietan lortzen denarekin alderatuta. Aipatu beharra dago, bai Orueko zein San Juan de Dioseko laginak aukeraketa alborapena dutela, bi erakundeek espiritualtasunari garrantzia ematen baitiote. Gainera, galdetegia boluntarioa izanda, gai honetan interes gehien duten pertsonek parte hartu zuten. Hortaz, pentsa genezake bizitzaren amaierako arreta espirituala orokorrak ikerketa honetan deskribatutakoa baino gabezi gehiago dituela. Bi multzoetan arreta eredua eta taldearen konpromisoa alboratu ziren, baina ez zen bi erakundeen arteko ezberdintasun esanguratsurik aurkitu. Aipatzeko datu bakarra da Oruen gehiengoak oso denbora gutxi bideratu zuela heziketa espezifikora eta laguntza espirituala emateko gai sentitzen zen pertsonen ehunekoa txikiagoa zela. Honekin batera, kontuan izan behar dugu San Juan de Diosekoa Zainketa Aringarrien Unitate bat dela eta Orue berriz, adinduen egoitza. Azpimarratzekoa da %14,3k baino ez zutela euren burua erlijioso legez definitzen, aldiz, %71,4k haien egunerokotasunean espiritualtasunari garrantzia ematen ziotela aitortu zuten. Honekin bat, gehiengoak gizakia izaki espirituala dela eta espiritualtasuna sistema erlijioso batetik independente garatu daitekeela uste zuen. Gainera, parte hartzaile gehienen (%92,8) arabera espiritualtasunari arreta ematea oso edo nahiko garrantzitsua zela adierazi zuten. Beraz, parte hartu duten osasun langileentzat espiritualtasuna garrantzitsua da bai haien bizitzan bai haien lanean. %71,4k ebaluazio eta laguntza espirituala haien lanbidearen parte direla esan zuen, hala ere, %50a baino ez zen gai sentitzen laguntza espirituala emateko. Hau da, alde garrantzitsua dago profesionalek antzematen duten betebeharren eta gaitasunaren artean. Antzemandako gaitasun pertsonala heziketa espezifikora bideratutako denborarekin erlazionatuta dago, izan ere, gai sentitzen zirenak denbora gehiago erabili zuten ikasketa espezifikorako eta ezgai sentitzen zirenak aldiz oso gutxi. Datu hauek, espiritualtasun arloko heziketa bereziaren beharra azpimarratzen dute laguntza espirituala emateko gaitasuna garatzeko. Galdetegiaren emaitzen arabera talde saioetan %50aren arabera talde saioetan beti edo ia beti hitz egiten da arlo espiritual/erlijiosoen inguruan; SECPALek 2011. urtean egindako galdetegiarekin alderatuz (8) bakarrik %22,5aren arabera hitz egiten zen espiritualtasunaz edota erlijioaz. Kontsentsu konferentziaren informearen arabera (32), arlo espirituala talde saioetan landu behar da diziplina anitzeko abordaia gauzatu ahal izateko eta paziente bakoitzari egokitutako laguntza espirituala eskaintzeko. Beraz, erabilitako laginean hobekuntzak egon dira aurreko ikerketekin alderatuz, beti ere kontuan izanda parte hartzaileak espiritualtasunean duten interesa nahiko handia dela. Errekurtsoei dagokionez, galdetegia erantzun dutenen erdiak baino gehiago (%64,3) haien taldeetan espiritualtasunera dedikatutako pertsona bat zegoela adierazi zuen eta kopuru berberak erregistro espezifiko bat ere erabiltzen zutela esan zuen. Hala ere, gehiengoak (%71,4) ez du berariazko eskalarik erabiltzen pazienteen sufrimendu emozionala edota behar espiritualak ebaluatzeko. Esan dezakegu, 2011ko galdetegiarekin alderatuta (8) kasu gehiagotan dagoela espiritualtasunean adituaren bat taldean eta erregistro espezifikoa ere gehiagotan egiten dela (2011ko emaitzen arabera biak %40 ingurukoak izan ziren). Hau da, nahiz eta errekurtsoak oraindik nahiko mugatuak izan kontsentsu konferentziako informean (32) adierazten diren gomendioak jarraitzeko tendentzia positiboa antzeman daiteke. 6. ONDORIOAK Lan honetan bizitzaren amaierarekin eta heriotzarekin lotutako hainbat arlo aztertu ditugu, medikuntza pertsonen prozesu bibliografiko osoan zehar zeregina baitu. Jaiotzak pozez ospatzen ditugu, baina, heriotzaren aurrean askotan beste aldera begiratzen dugu, ez baikaude prest honi aurre egiteko eta onartzeko. Gaur egungo gizartean, inoiz baino gehiago, heriotza normalizatu beharra dago, lanean azaldu dugun moduan, honek eragin zuzena duelako medikuon jarreran eta eskaintzen dugun arretan. Gizartea martxan jarri da normalizazio hau lortzeko, azkenaldian doluaren inguruko eta bizitzaren amaieraren inguruko publikazio eta gida asko sortu dira. Esaterako, orain dela gutxi, Bizkaiko medikuen elkargoak haurtzaro eta nerabezaroko doluaren inguruko gida bat publikatu du, umeen artean heriotza lantzeko (64) (5. irudia). Testu honek zentzua du osasunaren eredu bio-psiko-sozio-espirituala onartzen badugu. Hau zainketa aringarrietan aplikatzen badugu Saundersek proposatu zuen "erabateko minaz" ari gara. Zainketa aringarriak garapen bidean dagoen arloa da. Gaur egun nahiko ondo kontrolatzen ditugu arlo fisikoa, psikologikoa eta soziala; baina arlo espiritualak lanketa sakonago eta zailago bat behar du erlijioa alde batera utzi duen gizartean. Garrantzitsua da erlijioa espiritualtasuna lantzeko bide bat dela ulertzea, baina, ez da bakarra. Burututako ikerketan ikusi dugunaren arabera profesionalek ondo bereizten dituzte bi kontzeptu hauek, baina, espiritualtasunaren definizioa ez dute hain argi. Ez dugu erlijioa gutxietsi behar, bizitzaren amaierak garrantzia handia hartzen baitu fededunentzat eta kasu hauetan behar erlijiosoak kontuan izan beharko ditugu eta erlijioak gaixoarentzat duen eragina aztertu. Bizitzaren amaieran ohikoa da behar espiritualak azaleratzea, gehienetan norbere buruari egindako galdera bezala: Zer gertatuko da orain? Zergatik gertatu behar zait hau niri? Zein da bizitza honen zentzua?. Medikuok eta beste osasun profesionalek behar hauen gainean ere erantzukizuna dugu gaixoak lagundu nahi baditugu eta haien sufrimendua arindu. Horretarako, hainbat tresna garatu dira, beharrak antzemateko eta sakonago aztertzeko modu terapeutiko batean. Esate baterako, lanean GES galdetegia proposatzen da gaixoen espiritualtasuna aztertzeko. Dena den, kontuan izan behar dugu galdetegi hauek ez direla baliogarriak paziente guztientzat eta espiritualtasuna oso barneko arloa dela, beraz, lan honetan landu diren tresnak gure jarrera bideratzeko baliagarriak izan daitezke, baina, pazienteen arabera bereizi behar da. Modu egokian erabilita, gaixoari lasaitasuna eta bakea eskainiko diogu, bestalde, txarto erabilita bere ezinegona okertu dezakegu. Tresna eta baliabide hauek gure eguneroko praktikan barneratuz gero, harreman sendoago eta terapeutikoagoak lortuko ditugu gaixoekin. Horrez gain, bizitzaren amaieran lehen mailako arreta espirituala eskaini ahal izateko, lehendik norberaren espiritualtasuna eta heriotza lantzea ezinbestekoa da. Gainera, espiritualtasuna lantzea ona da profesionalen bokazioa indartzeko. Honekin lotuta heziketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Esan dugun bezala, gizakia berez izaki espirituala da, baina, gizaki guztiek ez dute espiritualtasun hori modu berean ezta maila berean ere garatzen. Klinikan espiritualtasunari arreta egokia ematea ez da erraza eta heziketa beharrezkoa da bai unibertsitate mailan bai maila profesionalean ere. Lan honetan egindako ikerketaren emaitzek erakutsi duten bezala heziketara bideratutako denborak harreman zuzena du profesionalen arreta espirituala emateko gaitasunean. Profesionalen bizitzaren amaierako arreta espiritualaren inguruko pertzepzioa ezagutzeko egin den ikerketari dagokionez, parte-hartzea positiboki azpimarratu nahi dugu; horrek, profesionalen interesa islatzen baitu. Horrez gain, ikerketak arreta espirituala garapen bidean dagoela erakutsi du, aztertutako bi erakundeetan, talde saioetan gaia lantzen da eta profesionalen heziketa bultzatzen da. Dena den, kontuan izan behar dugu erakunde hauek pribatuak edo kontzertatuak direla. Osasun publikoan, zainketa aringarrien arloa barneratzen hasi da eta beraz, espiritualtasuna aplikatzeko oraindik heldutasuna lortu beharko du. Honetarako zainketa aringarrietako eta espiritualtasun arloko heziketa indartu beharra dago osasun publikoan lan egiten duten profesionalei zuzenduta. Heriotza ez da arazo bat, arazoek irtenbidea baitute; heriotza misterio bat da. Heriotza gure giza egoeraren errealitatea da eta beraz, laguntza espirituala zainketa aringarrietan ez da zerbait konpontzera bideratuta egon behar, zainketara baizik. Horrez gain, gogoan badugu ezagutzen dugun existentzia amaigabea dela eta gure izatea goreneko errealitate baten parte dela, hurrengoa onartzeko gai izango gara: heriotza jaiotzaren ondorioa dela eta heriotzari kontra egitea, ekidinezina denean sufrimendua areagotzen duela. ERANSKINAK 1.go ERASNKINA: SECPAL-eko "ESPIRITUALTASUNA KLINIKAN" GES TALDEAREN GALDETEGIA I) IDENTIFIKAZIOA 1. Lanbidea: _ Medikua _ Erizaina _ Osasun-laguntzaile teknikoa _ Psikologoa _Gizarte langilea _Pastoraltzako ekintzailea _ Bolondresa _ Beste bat (zehaztu) 2. Generoa: _Gizona _ Emakumea 3. Adina: _____urte II) ESPERIENTZIA, GAITASUNAK ETA KONPROMISOA 4. Esperientzia urteak Zainketa aringarrien/Adinekoen egoitzetan: 5. Erakunde mota: _ Publikoa _ Erlijiosoa _ Pribatu ez erlijiosoa _ Beste bat (Zehaztu) 6. Baliabide mota: _ Etxekoa _ Ospitalekoa _ Zainketa aringarrien Unitatea _ Adinekoen egoitza _Beste bat 7. Espiritualtasunera espezifikoki dedikatutako pertsonarik al dago taldean? _ Bai _ Ez 8. Ze taldean kokatuko zenuke zure burua? o Pertsona erlijiosoa naiz, nire eguneroko praktika pertsonalean fede erlijiosoa, ongizate espirituala eta bizitzaren zentzua asko baloratzen ditut. o Nire praktika pertsonalean asko baloratzen dut ongizate espirituala eta bizitzaren zentzua. o Ez diot garrantzia handirik ematen erlijiotasunari, espiritualitateari edo bizitzaren zentzuari. 9. Nahiz eta erreza ez izan, laburbildu hitz batean espiritualtasunaren izatea: 10. Markatu honakoetatik zure ustez espiritualtasuna eta erlijioaren arteko erlazioa adierazten dutenak. Erlazio edo enuntziaturen bat gehitu nahi izanez gero edota zu zeu adierazi nahi baduzu "Bestelakoak..." atalean egin dezakezu. o Espiritualtasuna beti dago erlijioari lotuta. o Espiritualtasuna sistema erlijioso batetik independentea izan daiteke. o Espiritualtasuna erlijiotasunaren sinonimoa da. o Gizakia berez espirituala da. o Espiritualtasuna eskuratutako gaitasuna da. o Erilijoa espiritualtasuna garatzeko bidea bat izan daiteke. o Bestelakoak: ________________ 11. Zu zeu, laguntza espirituala emateko gai sentitzen zara? _ Ezgai_ Apur bat gai _ Nahiko gai _ Oso gai 12. Ebaluazio edo laguntza espirituala zure lanbidearen parte direla uste duzu? _ Bai _ Ez _ Bakarrik eginkizun hauek bete ditzaken beste profesionalik ez badago. III) ARRETA EREDUAREN IDENTIFIKAZIOA 13. Kontuan hartzen dituzue zuk edo zure taldeak alderdi erlijioso/espiritualak zuen pazienteetan? _ Inoiz ere ez _ Batzuetan _ Sarritan _ Ia beti _ Beti 14. Pazientearen beharren ebaluazioan arlo espirituala/erlijiosoarentzako erregistro espezifikoa erabiltzen da? _ Bai _ Ez 15. Berariazko eskalaren bat erabiltzn da pazienteen sufrimendu emozionala edo behar/baliabide espiritualak ebaluatzeko? _ Bai _ Ez 16. Talde saioetan pazienteen behar espiritual/erlijiosoetaz espezifikoki hitz egiten da? _ Inoiz ere ez _ Batzuetan _ Sarritan _ Ia beti _ Beti 17. Bereiztu egiten dira arlo erlijioso eta behar espiritualak? _ Inoiz ere ez _ Batzuetan _ Sarritan _ Ia beti _ Beti 18. Ze neurritan uste duzu zure taldean beharrezkotzat hartzen dela arlo honi espezifikoki arreta ematea? _ Ez da beharrekoa _ Ez da oso beharrezkoa _ Nahiko beharrezkoa _ Oso beharrezkoa 19. Ze neurritan uste duzu zure taldean ebaluazio edo laguntza espiritualaren garapenean konpromisoa dagoela? _ Ia ez dago konpromisorik _Konpromiso gutxi dago _ Nahiko konpromiso dago _Konpromiso handia dago 20. Heziketara bideratutako denboraren ze portzentaje erabili duzu arlo espirituala ikasteko azken urte honetan? _ Ezer ere ez _ %10 baino gutxiago _ %11 eta 25 bitartean _ %26 eta 50 bitartean _ %50 baino gehiago 2. ERANSKINA: BAIMEN INFORMATUA Idoya Serrano naiz, Basurtoko irakaskuntza unitateko 6. mailako medikuntzako ikaslea. Aurkezten dudan ikesta hau gradu amairako lanaren parte da. Lanean zainketa aringarrien eta hirugarren adineko behar espiritualak eta haien abordai terapeutikoa landuko dira. Nire helburua bizitzaren amaieran dauden pertsonekin lan egiten duten profesionalek duten epe honetako behar espiritualen inguruko pertzepzioa ezagutzea da (Zainketa aringarrietako unitateko pazienteak). Horretarako, galdetegi hau erabiliko dut (CUESTIONARIO «ESPIRITUALIDAD EN CLÍNICA» GES SECPAL), aurrerago ere erabilia izan dana Espainiako Zainketa Aringarrien Erakundearen eskutik helburu berberarekin. Galdetegia anonimoa da; ez da beharrezkoa datu identifikatzailerik behar, adina, generoa eta lanbidea salbu. Datuak helburu akademikoekin bilduko dira haien interpretazioa eta analisia burutzeko. Galdetegi hau borondatezkoa eta konfidentziala da. Asko eskertzen dut zuen parte hartzea.
science
addi-544ed95ce6ec
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30965
Bizkar muineko lesioetan sorbaldako min muskulu- eskeletikoa; Mina tratatzeko eta saihesteko froga zientifikoan oinarritutako ariketa programa: errebisio bibliografikoa
Meabe Iturbe, Nerea
2019-01-17
Bizkar muineko lesioetan sorbaldako min muskulu- eskeletikoa; Mina tratatzeko eta saihesteko froga zientifikoan oinarritutako ariketa programa: errebisio bibliografikoa LABURPENA Testuingurua: bizkar muineko lesioa mundu mailan 40-80 milioi biztanlek pairatzen dute. Lesio ostean, lesio gorako nerbio konekzioak mantendu egiten dira, baina behekoak ez. Horrez gain, populazio honen %30-%73ak sorbaldako mina pairatzen du, eta hori jasateko probabilitatea handitu egiten da arrisku faktoreen arabera. Helburua: literaturan, sorbaldako mina tratatzeko erabiltzen diren ariketa programak konparatzea; eta ondoren, literaturan eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta egongo den ariketa programa bat proposatzea. Material eta metodoak: artikulu bibliografikoa garatzeko Preferred Reporting Items for Systematic Reviews and Meta-Analyses (PRISMA) erabili zen. Artikuluen bilaketak PubMed eta PEDro datu baseetan egin ziren: PubMed-en "spinal cord injury AND shoulder pain AND exercises" eta "spinal cord injury AND shoulder pain AND scapula stabilisation hitz gakoak erabili ziren, eta PEDro-n "spinal cord injury AND shoulder pain AND exercise for treatment". Bilaketatik aukeratutako artikuluei kalitatezko eskala pasatu zitzaien, PEDro eskala erabiliz. Emaitzak: Guztira 6 artikuluk bete zituzten inklusio irizpideak. Aukeratutako artikulu guztiek mina baloratu zuten, guztira, 140 pertsona azterturik. Bestalde, lauk indarra neurtu zuten, beste lauk goiko gorputz adarreko funtzionaltasuna, batek partehartze soziala eta bizi kalitatea eta bik interbentzioak zuen atxikimendua. Kalitateari dagokionez, artikuluen %67ak puntuazio totalaren %50a edo handiagoa lortu zuen. Eztabaida: autore bakoitzak proposatutako interbentzioak desberdinak zirenez zaila izan zen konparaketa on bat egitea: iraupenari edo ariketen intentsitatea dagokionez. Bestalde, artikuluek ez zituzten aldagai berak neurtzen, hala ere ezin da baztertu neurtu ez ziren aldagaiak programa horiekin ez zirenik hobetu. Minaren kasuan, guztiek hobetu zuten, baina bik lortu zuten hori luzetara mantentzea. Argi ikusi zen feedback auditibo eta bisualarekin lortutako emaitzak hobeak zirela. Mina murrizteaz gain, indarra irabazten zuten interbentzioekin, batez ere, erresistentzia zirkuituarekin: hori oso bideratuta zegoelako indar irabazira edota beste interbentzio batzuek iraupen laburragoa zutelako. Bi aldagai horiekin oso erlazionatuta zeuden funtzionaltasun on bat, baita bizi kalitate hobe bate ere. Aldiz, partehartze soziala, luzetara, ez zen hobetzen; izan daiteke ariketa programa horiekin egoera fisikoa hobetzea, baina interbentzioak ez egotea bideratuta inklusio sozialera. Ondorioa: dosi zehatza jakin ez arren, ondorioztatu daiteke ariketa programa baten barnean atzeko kapularen eta konpentsaturiko muskuluen luzaketak eta eskapulako egonkortzaileen eta biratzaile mahukatsuen indar ariketak konbinatu behar dira, baita lesiori buruzko eta higiene posturalari buruzko heziketa ematea ere. Etorkizunera begira, ariketa programa hauek prebentzioan aplikatu beharko lirateke, epe goiztiarrean. Hitz gakoak: "spinal cord injury", "exercise", "shoulder pain", "impingement" Beraz, bizkar muineko lesioa kalte neural bat izango da, non, kalte motor, sentsorial eta/edo begetatiboak eman daitezkeen. Lesioaren ondoren, lesio mailatik gorako nerbioen funtzionaltasuna mantendu egingo da, baina lesio azpiko konekzioak eten Eskala horretan, modu sistemako baten dermatoma eta miotoma bakoitza baloratu beharko da, eta lortutako emaitzen arabera ondorengo graduetako bat zehaztuko zaio pazienteari: D= lesio ez osoa. Lesio neurologikotik behera funtzio sentsoriala zein motorra mantentzen da, eta lesio mailatik behera dauden muskulu gakoek 3ko puntuazioa edo handiagoa lortuko dute. 1.2.1 Arrisku faktoreak Hala ere, min hori pairatzeko hainbat arrisku faktorek ere izango dute eragina. DysonHudson eta lank., (2004) autoreek beraien artikuluan lesioaren iraupena, lesio maila eta horren larritasuna, generoa, gorputz masa indize (GMI) altua, gurpil aulkian pasatako denbora, postura, malgutasun eza, muskuluen desoreka eta mugimendu errepikakorrak bezalako faktoreak aipatzen zituzten. 1.2.1.1 Behin eta berriz errepikatzen diren aktibitateak Bizkar muineko lesioa duten pazienteek eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan (EBOJ) asko erabiltzen dute goiko gorputz adarrak: transferentzietan, gurpil aulkian desplazatzeko (propultsioan), gorputza (iskion-etatik presioa) altxatzean edota buru gaineko aktibitateak egitean: paraplegiko baten kasuan esaterako, gurpil aulkiaren propultsioan artikulazio glenohumeralak 304 newton (N)-eko indarra egin behar du, eta gorputza altxatzeko 1248.1N. Gainera, egunean bataz beste 18 transferentzia egiten dituzte eta 1800 propultsioa/egunean (Riek, Ludewig eta Nawoczenski, 2013, p. 869). Beraz, aktibitate horiek behin eta berriz egiteak patologia sortzeko probabilitatea handitzea dakar; izan ere, nekea sortuko da, eta horrek kontrol muskularra gutxituko du; hori horrela, sorbaldaren eta eskapularen mugimendu irregular eta lesionalak erraztuko dira: humero burua gorantz desplazatzea, akromionarekin talka egitea eta osteozitoen formakuntza bultzatzea edota eskapulako aurre inklinazioa eta protakzioa eragitea eta horrek gune subakromiala txikitzea: sorbaldako impingement-a sortu (Raina, McNitt-Gray, Mulroy eta Requejo, 2012) (Irudia 4). Horrez gain, kontuan izan behar da propultsioa garatzean, humeroaren barne errotazioa ematen dela, eta humeroaren tuberositatea eta muskulu supraespinosoa gertu geratuko direla akromionetik edota trizeps-ik ez dutenek transferentzia burutzeko eskumuturreko estentsioa eta sorbaldako flexioa burutuko dutela, deltoidesaren aurreko portzioarekin, eta estres gehigarri bat sortuko dutela biratzaile mahukatsuetan. Irudia 4. Eskumako sorbaldako aurreko ikuspegia; borobilak talka- impingement- gertatzen den gunea zehazten du. (Irudia Riek eta lank. 2013ko artikulutik hartua). 1.2.1.2 Artikulazioko ezegonkortasuna Bestalde aipatutako artikulazioko ezegonkortasuna dela eta, behin eta berriz errepikatzen diren estres ariketak buruz gero, mikrotraumatismoak sortaraziko dira estabilizatzaile estatikoetan; ondorioz, egonkortzaile dinamikoen aktibitatea handituko da, eta horien nekeak humero buruaren desplazamendua eta talka ekarriko du. Horrez gain, lesio tisularrak sortu daitezke. Egia da tendoiak karga bati esker birsortzen direla, baina karga hori gehiegizkoa bada, hauen egituren integritatea apurtuko da: hau da, askotan, gainkarga hori mikro-traumatismo bezala definitzen da, baina horrek maila mikroskopikoan baino ez du sortzen lesioa; aldiz, behin eta berriz ematen den gainkargak maila makroskopikoan ere sortuko dute lesioa, biratzaile mahukatsuetan kasu: lesio ohikoena supraespinosoko tendoiaren haustura da. Azterketa elektromiografietan ikusi da muskulu honen gainkarga propultsioan ematen dela (Dyson-Hudson eta lank., 2004). Mugimendu horretan ezegonkortasuna eta humero buruaren migrazioa ahalbidetzen bada, talka emango da supraespinoaren tendoiaren eta korakoakromomioaren arkuaren artean. Gainkarga horrez gain, aktibitate horien ostean egon beharko litzatekeen errekuperazio denbora ez da izaten nahikoa, eta lesionatzeko aukera handitzen da. 1.2.1.3 Desoreka muskularra Horretaz gain, muskuluen arteko desorekak eragina izango du, eta hau test isozinetikoen bidez neurtu daiteke: esaterako, Burnham, May, Nelson, Steadward eta Reid (1993) autoreek aztertu zuten abduktore eta aduktore ratioa handia zela (aduktoreak ahul) gurpil aulkidun kirolarietan, baita biratzaile mahukatsuen indarra gutxiagoa zutela: desoreka hori, batez ere, impingement-eko zeinuak zuten kirolariek adierazten zuten. Hori horrela, nabarmentzekoa da aduktoreen garrantzia: hauek toraxean dute jatorria eta humeroan intserzioa; beraz, biratzaile mahukatsuak babestuko dituzte. Bestalde, aztertu da desoreka edo ahulezia nabariagoa dela tetraplegikoetan, batez ere kargak handitzean; ondorioz, lesioaren maila motorrak eragina izango du, eta paziente horiek talka gertatzeko aukera gehiago izango dute (Raina, S. eta lank., 2012). 1.2.1.4 Lesio maila eta postura Horrez gain, gurpil aulkian duten posizioak ere erlazioa izango du: adibidez, lesioa beheko zerbikaletan edo goiko torazikoetan ematen denean, zifosia eta eskapularen protrakzioa nabariagoa da; aurreko serratoen, erronboidesaren eta erdiko trapezioaren ahulezia dute. Aurreko serratoaren ahulezia dela eta, gurpil aulkia (propultsatzean) eskapulen aurreko inklinazioa nabariagoa da. Gainera, Z6ko lesioa izanez gero, pektoral nagusiaren alde esternaleko inerbazioa faltako da, eta horrek (propultsioan) aurreko deltoidesaren dependentzia sortuko du. Postura horiek eta zinematikaren aldaketak humeroaren goratzea zein espazio subakromialaren lekua estutzea ekar dezakete (Raina, S. eta lank., 2012). Bestalde, ezberdina izango da T2-T7ko lesio bat izatea edota T8-T12ko lesio bat, non, abdominaletako kontrola izango duen pazienteak. 1.2.1.5 Malgutasun eza Hori gutxi balitz, laxitude ezak, hau da, sorbaldaren aurreko aldearen eta pektoralen zurruntasunek aldaketak ekarriko dituzte eskapularen biomekanikan. Hala ere, zaila da jakitea mugimendu arkuaren murrizketak mina sortzen duen, ala minaren ondorioz erretrakzioak ematen diren, defentsa mekanismo moduan. 1.2.1.6 Bazkularizazio eza Baskularizazio ezak degenerazio sortuko du; izan ere, ehunek nutriente eta oxigeno gutxiago jasoko dute. Aurretik aipatutako aktibitateetan (transferentzietan edota elebazioan, hau da, iskioetako presioa gutxitzeko mugimenduetan), goiko gorputz adarreko adukzioa burutzen da. Mugimendu horrekin, supraespinoaren tendoia konprimitzeaz gain, zanpaketa horren ondorioz, odol fluxua ere gutxitu daiteke; abdukzio baten, berriz, supraespinosoaren irrigazioa totala dela ikusi da. Beraz, esan daiteke biratzaile mahukatsuen irrigazioa sorbaldako posizioaren menpe dagoela: adukzioan hipobaskularizazioa ematen den guneari zona kritikoa deritzo, eta horren ondorioz, paziente askok gauean mina izaten dute (Dyson-Hudson eta lank., 2004). 1.2.1.7 Adina Esan beharra dago adinak ere aldaketa degeneratiboak eragingo dituela, aldaketa morfologikoen eta biomekanikoen ondorioz; hain zuzen ere, 30 urtetik gorakoen %66an aldaketa morfologikoak antzeman dira: tendoiaren kasuan, esaterako, birsortzeko eta lesioetatik errekuperatzeko gaitasuna gutxitzen da. Gainera, bizkar muineko pazienteetan degenerazio prozesu hori azeleratu egiten dela uste da, unitate muskulotendinotsuaren eskaera handiagoa delako. Horrez gain, adinak ROM-ren muga, osteonekrosia, kaioen formakuntza ekarriko du, eta horrek sorbaldako minean ere eragingo duelarik (S. Lal, 1998) (Irudia 5). 1.2.1.8 Sexu Emakumeetan aldaketa degeneratibo gehiago antzeman dira, RX (erradiografia) bidez: humero burua motzagoa da emakumeetan eta masa muskular gutxiago ikusi da hauetan (Dyson-Hudson eta lank., 2004). 1.2.1.9 Gorputz masa indizea (GMI) GMI altua duten pazienteetan anormaltasun gehiago ikusi dira RX, IRM (irudi bidezko erresonantzia magnetikoeta) eta azterketa fisikoetan (Dyson-Hudson eta lank., 2004). 1.3 KINEMATIKA Patomekanika alde batera utziz, kinematikan ere aldaketak emango dira: alde batetik, mugimendu denbora (MT) handitu egingo da, eta abiadura pikoa (PV) gutxitu; hau da, mugimenduaren azelerazio eta desazelerazio maximoak baxuagoak izango dira (Mateo eta lank., 2015). Beraz, funtzio motorra motelduta izango dute. Hori muskuluen indar galeraren ondorioz izan daiteke edota gune zentraleko adaptazioen ondorioz; izan ere, mugimenduaren zehaztasuna mantentzeko aldaketak jasango dituzte. 1.4 ARTIKULU BIBLIOGRAFIKOAREN HELBURUA Guzti hori kontuan izanik, sorbaldako minaren portzentajea altua dela esan daiteke, eta horrek mugak sortu dakiokela bizkar muineko lesioa duen pazienteari. Beraz, artikulu bibliografiko honekin min hori murrizteko froga zientifikoetan oinarritutako ariketa egokienak zein eraginkorrenak zeintzuk diren ikertu eta autoerredukaziorako ariketa programa proposatu nahi da; izan ere, entsegu klinikoetan ikusi da ariketa fisikoak eragin positiboak dituela sorbaldako minean, batez ere, impingement-ak sortutako minean, hots, min mekanikoan. Mina gutxitzeaz gain, paziente horien bizi kalitatea hobetzea nahi da. Hori Bryan J. Kemp eta lank., (2011) autoreen ikerketan aztertu zen; pazienteei teknika berriak erakustean, mina gutxitu zitzaien eta hauen partehartzea Taula 1. Artikuluak aukeratzeko erabilitako kriterioa Inklusio irizpideak Esklusio irizpideak Ingelesezko artikuluak izatea. Entsegu klinikoak izatea. 2000tik aurrera idatzitakoak. Parte hartzaileek bizkar muineko lesioa izatea eta gurpil aulkian egotea. Parte hartzaileek sorbaldako min muskulueskeletikoa izatea. Sorbaldako minari aurre egiteko erabilitako terapia aktiboa izatea: ariketa fisikoa burutzea. Ingelesez idatzita egon ez izana. Errebisio bibliografikoa izatea. Aukeratuta parte hartzaileak gurpil aulkian egoteak, beste arrazoi bat izatea: anputazioa, garun paralisia edo esklerosi anizkoitza bezalako patologia izatea. Entsegu klinikoek sorbaldako mina ez aztertzea. Sorbaldako min neuropatikoa pairatzea. Erabilitako tratamendua pasiboa izatea: elektro estimulazioa, masoterapia, zinesiterapia edota akupuntura. 2.3 ARTIKULUEN KALITATE MAILA Bukatzeko, aukeratutako artikuluen kalitatea baloratzeko PEDro eskala erabili zen. Eskala horrek 11 item jorratzen dituen arren, lehenengoa ez du kontuan hartzen eta 10eko eskalean baloratzen du artikuluaren kalitatea: 10 puntuazio hoberena izanik eta 0 baxuena. 1. Partehartzailean ikerketan sartzeko inklusio irizpideak zehaztu zituen. 2. Partehartzaileen taldeen banaketa ausaz egiten zen. 3. Taldeen banaketa itsua izan zen. 4. Ikerketaren hasieran partehartzaileak homogeneoak ziren, demografiari dagokionez. 5. Partehartzaileak itsuak ziren. 6. Terapia aplikatzen zuten terapeutak itsuak ziren. 7. Emaitzen ebaluatzaileak itsuak ziren. 8. Hasierako partehartzaileen %85ak gutxienez emaitza esanguratsu bat lotu zuten. 9. Tratatzeko intentzioa zuten. 10. Konparaketa estatistiko baten berri eman zuten gutxienez emaitza esanguratsu batean. 11. Neurketa puntuala eta aldagarritasuna zehaztu zuten gutxienez emaitza esanguratsu batean. Guztiek bizkar muineko lesioa pairatzen zuten pazienteak ikertu zituzten, guztira 140 pertsona: horiek, desplazatzeko gurpil aulkiaren beharra zuten, eta nola ez sorbaldako mina jasaten zuten. Ikerketa guztien helburua ariketa aktiboen bitartez sorbaldako min hori gutxitzea zen. Horrez gain, 4 artikulu sorbaldako indar irabazian zentratu ziren, beste 4 goiko gorputz adarreko funtzionaltasunean, bat min horrek bizi kalitatean eta partehartze sozialean zuen eraginean eta bi proposatutako interbentzioek sortutako atxikimenduan. Kalitate aldetik, artikuluen %67ak PEDro eskalan puntuazio totalaren %50a edo gehiagokoa lortu zuen (Taula 2). Emaitzak baloratzerako orduan, artikulu guztiek mina aztertu zuten, eta horretarako Wheelchair User's Shoulder Pain Index (WUSPI) erabili zuten. Indarra baloratzeko, aldiz, artikulu bakoitzak metodo ezberdin bat erabili zituzten: eskuzko dinamometroa (HHD), Isometric maximun colition contraction (MVCs), 1RM kalkulatzeko Mayhew ekuazioa. Goiko gorputz adarreko funtzionalitatea Disabilities of the Arm, Shoulder, and Hand Index (DASH) eta Shoulder Rating Questionnaire (SRQ) bidez eta bizi kalitatea Social Interaction Inventory (SII), 36-Item Short-Form Health Survey (SF36), Subjective Quality of Life Scale (SQOL) erabiliz neurtu zen. Azken neurketa interbentzioek sortutako atxikimendua izan zen, eta hau modu berbalean jaso zen (Taula 3). Artikulu bakoitzak proposatutako interbentzioak honakoak izan ziren (Taula 4): Mulroy eta lank., (2011) autoreen ikerketan bi talde bereiztu ziren: kontrol taldea eta interbentzio taldea. Lehenengo taldeak formakuntza bideo eta idatzi bat jaso zuen eta interbentzio taldeak 12 asteko etxerako ariketa programa. Sorbaldako ariketa horiek astean 3 aldiz burutu behar zituzten, eta bi fasetan banatzen ziren: luzaketa fasean eta beroketan. Luzaketak kapsularena zein inguruko muskulaturarena ziren. Ondoren erresistentzia gabeko lau ariketa egin behar zituzten, eta ondoren ariketa horiek erresistentziarekin, Dura- Band erabiliz: kanpoko errotazioa, humeroaren elebazioa, eskapularen adukzioa, estentsio diagonalak eta adukzio diagonalak,. Gomendioak ere jaso zituzten: mugimenduak nola burutu, transferentziak egiterako orduan edota propultsioan. Van Straaten eta lank., (2014) autoreek ere antzerako ariketak proposatu zituzten, 12 astetan burutzeko: indar zein luzaketa ariketak. Indar ariketak egiteko erresistentzia bandak erabili zituzten, aurreko serratoa, eskapularen adukzio eragileak zein depresoreak eta kanpo errotatzaileak landuz: muskulu bakoitzarekin 30 errepikapeneko 3 serie, 30 segundotako atsedenekin eta astean 3 aldiz burutu behar ziren. Bestalde, luzaketetan, pektoralaren luzaketa preskribatu zen eta barne errotazioa 60º baino txikiagoa izanez gero atzeko muskulaturarena. P Serra-Añó eta lank.-ek, (2012) 8 asteko erresistentzia entrenamendua gomendatu zuten; 3 sesio asteko. Sesio bakoitzak 3 atal zituen: beroketa, fase nagusia eta erlaxaziora itzulera. Lehenengo, 10 minutuz, sorbaldako muskuluen luzaketak egin behar zituzten. Ondoren, indar ariketak posizio neutroan, 8-12 errepikapenezko 3 serie eginez. Horien intentsitatea 1RM-aren %70eko izan behar zen, 7-8ko pertzepzioarekin: sorbaldako abdukzioa, sorbaldaren beheratzea, aurreko serratoen indartze ariketak, erronboidesarena, dortsal nagusiarena, bizeps brakialarena eta 90ºko abdukzioan kanpo eta barne errotazioak. Nawoczenski eta lank., (2006) autoreek ere 8 asteko ariketa programa proposatu zuten. Luzaketa zein indar ariketak banda elastikoen bidez egin zituzten. Luzaketak goiko trapezioarena, pektoral nagusiarena eta txikiarena, bizeps luzea eta atzeko kapularena. Indar ariketak berriz, serratoarena, erdiko zein beheko trapezioaren eta kanpo errotatzaileena. Hasieran, elektromiografiarekin (EMG), ariketen feedback-a jaso zuten, eta astero ariketa eta teknika berraztertzen zizkieten. Hasieran, 10 errepikapenezko 3 serie egiten zituzten; gero, berriz, 20 errepikapenezko 3 serie eta banda elastikoen erresistentzia handituz. Guzti hori idatziz eta argazkien bidez jaso zuten, baita anatomia ulertzeko idatzizko informazioa eta eskeleto bat ere. Nash eta lank.-en, (2007) ikerketan, berriz, 16 astetako erresistentzia zirkuitua ikertu zuten. Astean 3 sesio burutzen zituzten, 40-45 minututakoak. Beroketa gisa, 2 minutuz, beso ergometria (Saratoga Cycle erabili); ondoren, erresistentziako bi ariketa egiten zituzten (10 errepikapenezko serie 1) eta, gero, beste bi minutuz beso ergometria. Ostean, beste bi erresistentzia ariketa eta horiek egin ondoren beso ergometria beste bi minutuz. Bukatzeko, azkenengo bi erresistentzia ariketa eta, ostean, beso ergometria bi minutuz. Zirkuitu hori 3 aldiz egin behar zuten, 10 segundoko atsedenekin ariketen tartean, eta 1RM-aren %50eko intentsitatearekin hasieran. Middaugh eta lank., (2013) autoreek partehartzaileak bi taldetan banatu zituzten 8 asteko interbentzioa jasotzeko. Talde batek etxeko ariketak egin zituzten, eta besteek ariketa berdinak, baina biofeedback-aren bidez. Bi taldeek patologiaren inguruko informazioa jaso zuten. Bidalitako ariketak banda elastikoarekin egiten zituztean, modu progresiboan, astean gutxienez 5 aldiz: 5 luzaketa (goiko trapezioa, bizeps brakiala eta pektoralak) eta 4 indar ariketa (atzeko muskulatura eskapulotorazikoa, sorbaldako errotatzaileak, aduktoreak eta estentsoreak): ariketak 5 aldiz errepikatuz, serie bakarrekoa. Bigarren taldeak horrez gain, elektromiografiarekin (EMG) 4 muskulu klabeen biofeedback-a jaso zituzten: goiko trapezioa, beheko trapezioa, aurreko deltoidesa eta infraespinosoa. Hona hemen aldagai bakoitzari erreparatuz lortutako emaitzak: 3.1 MINA Mulroy eta lank., (2011) autoreek aztertutako interbentzioan, hasieran, gomendioak jaso zituztenek WUSPI puntuazio altuagoa lortu zuten: 61.1 +/- 28 eta besteek 38.6 +/- 30 (P= .04). Hala ere, horrek interbentzio ostean ez zuen eraginik izan. Ariketa programaren ostean, mina murriztu zitzaien interbentzio taldeari: 53.7±35.4tik 14.9±14.0ra. Hau luzetara (4 astetara) hobetu zein: 13.7±15.3ra (P<.001). Aldiz, kontrol taldean ez zen hobekuntza esanguratsurik eman: hasieran 46.3±37.3ko puntuazioa izatetik 45.6±38.2ra hobetuz eta luzetara 40.1±32.8ra. Van Straaten eta lank.-en, (2014) ikerketan ere emaitza positiboak lortu ziren. Hiru neurketa denboren artean minean hobekuntza nabaria egon zen (P=.014): WUSPI eskala 22.8 (1.2-78.9) tik 12.5 (0.0-83.8) ra gutxituz eta luzetara (12 astetara) 10.9 (0.0-31.8) puntutara murriztu ziren, denboran mantenduz. P Serra-Añó eta lank., (2012) autoreek ere lortutako emaitzak positiboak izan ziren, mina gutxituz, WUSPI-an gutxituz (P=.009). Nahiz eta hasierako bi neurketetan emaitza antzekoak agertu (9ko puntuazioa), hirugarren neurketan, puntuazioa modu adierazgarrian jaitsi zen, 4ko puntuaziora (P<.05). Ondorengo hauek ere emaitza onak lortu zituzten: Nawoczenski eta lank., (2006) autoreek interbentzioa taldean, WUSPI galdetegian, hobekuntza nabaria antzeman zuten hasierako neurketaren eta postinterbentzioaren artean (P=.002): %20koa izan zen hobekuntza. Aldiz, kontrol taldea egonkor mantendu zen. Nash eta lank., (2007) autoreen erresistentzia zirkuituan ere WUSPI puntuazio nabarmenki gutxitu zen, 31.8±23.5etik 5.0±7.7ko puntuaziora (P=.008). Bukatzeko, Middaugh eta lank.-en, (2013) etxeko ariketa programan, biofeedback-a jaso ez zuten taldean, hasierako bigarren neurketaren eta post-entrenamendu ostean (10 astetara) WUSPI puntuazioa %27.3 gutxitu zen, baina jaitsiera hori ez zen nabaria izan (P=.42). Aldiz, hasierako bigarren neurketaren eta luzetara (6 hilabetetara) emandako hobekuntza adierazgarria izan zen (P=.03), puntuazioa %63 jaitsiz; hau da, hasierako bigarren neurketaren eta post- entrenamenduaren artean %27.3ko jaitsiera egon zen, eta post-entrenamenduaren eta 6 hilabeteren artean %35.7koa; azken hau ez zen oso adierazgarria izan (P=.15). Bestalde, biofeedback-a jaso zuen taldean, hasierako bigarren neurketaren eta pot-entrenamenduaren artean, puntuazioa modu esanguratsuan gutxitu zen (P=.02), %64ko jaitsierarekin. Bigarren neurketaren eta 6 hilabeteren artean ere hobekuntza nabaria izan zen (P=.004), puntuazioa %82.3 jaitsiz; beraz, bigarren neurketaren eta post- entrenamenduaren arten puntuazioa %64an murriztu bazen, post-entrenamenduaren eta 6 hilabeteen arteko murrizketa ez zen adierazgarria izan (P=.07), %18.3a jaitsi zen (Taula 5). 3.2 INDARRA Mulroy eta lank., (2011) autoreen ariketa programaren ostean, interbentzio taldean, ariketa guztietan, indar handipen esanguratsua eman zen (P<.01), hobekuntza %18-%32koa izanik: adukzioan 57.6±28.7kg-tik 75.0±28.9kg-tara (P=.05), abdukzioan 38.4±21.2kg-tik 51.4±22.5kg-tara (P=.03), barne errotazioan 34.4±16.3kg-tik 42.6±15.1kg-tara (P=.05). Aldiz, kanpo errotazioan emandako goraka, 27.1kg±10.8kg-tik 28.6±8.8kg-tara, ez zen esanguratsua izan (P=.09). Van Straaten eta lank.-ek, (2014) aztertutako interbentzioan ere indar isometrikoan hobekuntza adierazgarria egon zen: aurreko serratoak 36.4kg-tik 48.0kg-etara handitu zuen (P=.04), eta eskapularen adukzio eragileak 24.6kg-tik 37.4kg-etara (P=.003). Aldiz, hasierako neurketatatik 12 astetara ez ziren diferentziarik ikusi beheko trapezioan, errotatzaileetan eta abduktoreetan: beheko trapezioaren indarra 24.0 (9.3-45.3)kg-tatik hobekuntza %29koa izanik. Kontrol taldean, berriz, ez zen egon aldaketa handirik (1.75 puntu jaitsi) (Taula 5). 3.4 PARTEHARTZE SOZIALA ETA BIZI KALITATEA Mulroy eta lank., (2011) autoreek hobekuntzak ikusi zituzten bizi kalitate eta partehartze sozialean; SQOL eskalan (P=.05): interbentzio talderi %10an handitu zitzaion puntuazioa (4.8±1.3tik 5.3±0.9ra), modu esanguratsuan, eta hau luzetara mantendu zen, 5.4±1.0ra handituz. Kontrol taldeari, berriz, interbentzio ostean berdin mantendu zitzaion emaitza (5.0±1.4) eta luzetara 4.9±1.4 gutxitu zen. SII galdetegia lortutako emaitzak ez ziren positiboak izan taldeentzako: kontrol taldeari puntuazioa murriztu zitzaion 45.4±32.8tik luzetara 40.0±13.9. Interbentzio taldean, berriz, interbentzio ostean puntuazioa 45.7±24.2tik 53.3±30.6ra handitu zen arren (P=.03), luzetara 46.7±20.7ra gutxitu zen. SF-36 eskalan ere kontrol taldean ez zen hobekuntza nabaririk ikusi; aldiz, interbentzio taldean, mina gutxitzeaz gain (P=.01), egoera fisikoa hobetu zitzaien (35.2±8.1etik luzetara 39.2±7.2ra), baita funtzio soziala ere (44.3±8.3tik luzetara 47.0±10.5era) (Taula 5). 3.5 ATXIKIMENDUA Van Straaten eta lank., (2014) autoreek proposatutako ariketa programaren atxikimendua ona izan zen: pazienteen erdiak baino gehiagok %50eko atxikimendua baino handiago bat adierazi zuten. Honako hauek izan ziren lortutako emaitzak: 5 pazientek izandako atxikimendua >%75ekoa izan zen, 3 pazientek %75- %50rekoa eta 6 pazientek %49- %25ekoa. Nawoczenski eta lank.-eek, (2006) ere atxikimendua baloratu zuten, hau modu berbalean jasoz. Ikusi zenez, interbentzioak atxikimendu egokia sortu zuen: 14 partehartzailek %75eko baino atxikimendu handiagoa, hiruk %25-%75 bitartekoa eta bik bat ere ez (Taula 5). 4. EZTABAIDA Sorbaldak karga mekaniko altuak jasaten ditu transferentzietan, gorputza altxatzean, gurpil aulkiko propultsioan edota buru gaineko aktibitateetan. Mugimendu horiek behin eta berriz egin beharko ditu bizkar muineko paziente batek bere EBOJ-etan, eta horrek nekea sortu dezake; ondorioz, kontrol muskularra galtzen da eta eskapularen zein artikulazio glenohumeralaren zinetika irregularra bihurtu daiteke, horrek lesioak eta desgaitasun sekundariok sortuz: sorbaldako mina eta impingement subakromiala. Horri aurre egiteko autore ezberdinek ariketa programak proposatu zituzten; hala ere guztiek ez zuten berdin erantzun. Beraz, emaitza horiek beraien artean konparatzeko, lortutako hobekuntzen ehunekoa kalkulatu zen. Minaren kasuan, artikulu guztiek emaitza positiboak lortu zituzten, minaren beherakada adierazgarriak lortuz. Hori horrela, zaila da ariketa programa bakarra aukeratzea, baina aipatzekoa da Van Straaten eta lank., (2014) eta Middaugh eta lank., (2013) autoreen emaitzak denboran mantentzen zirela, 6 hilabetetara. Hala ere, lehenengo horiek proposatutako ariketa programarekin %59.5eko hobekuntza eman zen; aldiz, Middaugh eta lank., (2013) proposatutako ariketekin %82.3koa izan zen. Horrek adierazi dezake, ariketez gain, biofeedback auditibo eta bisualak eragin positiboagoa izan zezakeela. Gainera hauek proposatutako interbentzio programak iraupen motza izan zuen (8 aste), beraz biofeedback-aren eragin positiboa azpimarratu beharra dago. Bestalde, indarra aztertu zuten 4 artikuluek emaitza onak lortu zituzten, baina Nash eta lank.-ek, (2007) proposatutako zirkuitua nabarmendu behar da; baliteke interbentzioa indar irabazira, bereziki, bideraturik egon izan edota interbentzioa iraupen luzekoa izateagatik (16 astekoa), besteen emaitzekin alderatuz adierazgarrienak izatea: esaterako, P Serra-Añó eta lank., (2012) autoreek lortutako indar irabaziaren bataz bestekoa %7.5-ekoa baino ez zen izan: kasu horretan interbentzio iraupena 8 astekoa baino ez zen izan. Hala ere, Riek eta lank., (2013) autoreek zalantzan jarri zituzten erresistentzia zirkuituko entrenamenduak, non ikusi zuten buru gaineko presekin eta dortsal nagusiko ariketekin (lat- pulldown) impingement mekanismoko arriskua zutela. Bestalde, aipatzekoa da Mulroy eta lank., (2011) eta Van Straaten eta lank., (2014) autoreen ariketa programekin KE-an lortutako irabaziak ez zirela esanguratsuak izan (%5.5eko igoerarekin batean eta bestean %2.11koa): mugimendu horretan indarra irabazteko denbora gehiago beharko litzateke. Hala ere, Van Straaten eta lank., (2014) autoreek aztertutako interbentzioarekin eskapulako muskulu estabilizatzaileen (aurreko serratoa, erronboidesa eta erdiko trapezioa) indarra irabazia handiagoa izan zen glenohumeralako mugimenduetako indarrarekin alderatuz (ABD, BE eta KE). Guzti honekin erlazionaturik, azpimarratzekoa da Middaugh eta lank., (2013) autoreek aztertutako muskuluek aktibitatea, non, goiko eta beheko trapezioaren lan/ atseden erlazioa hobetu zen, baita deltoides eta infraespinosoarena. Aldagai hau aztertzea ezin besteko izan beharko litzateke ondorengo ikerketetan, indarra sortzeko orduan ezinbestekoa delako nerbio sistemaren mekanismoa, hots, muskuluen aktibazio maila. Mulroy eta lank., (2011), Van Straaten eta lank., (2014) eta P Serra Añó eta lank., (2012) autoreek aurreko aldagaiak aztertzeaz gain, funtzionaltasuna ere baloratu zuten: ikerketetan hobekuntza esanguratsuak lortu ziren, batez ere luzetara: izan ere, indarra azkar irabazten da, baina funtzionaltasun on bat lortzeko denbora luzeago bat behar da. Hala ere, esan daiteke mina gutxitzeak eta indarra handitzeak eragin zuzena izan zutela funtzionalitate on batean. Horrez gain, bizi kalitatean eragin zuzena izan zutela ere ikusi zen: aldagaien interakzioa Kemp eta lank., (2011) autoreek aztertu zuten, Mulroy eta lank., (2011) autoreen ariketa programa bera proposatuz: minaren (WUSPI) eta interakzio sozialaren (SII) artean, hasierako neurketen eta post-interbentziokoen artean interakzioa ikusi zuten (P<.001); izan ere, mina post- interbentzioan gutxitu zitzaien %57ak interakzio sozialean ere hobetu zuen; luzetara, berriz, mina gutxitzen joan zitzaien 16 partehartzaileen artean 6k baino ez zuten hobetu egoera sozialean. Beraz, luzetara interakziorik ez zegoela antzeman zen. Antzeko erlazioa ikusi zuten WUSPI eta QOL galdetegien artean: post- interbentzioan mina gutxitu zitzaien %43ak hobetu zuen interakzio sozialean eta luzetara nahiz eta beste 16 partehartzaileri mina gutxitu, bederatzik baino ez zuten hobetu beraien QOL-an. Bestalde, ez zuten elkarrekintzarik ikusi SII-an eta QOL-an lortutako emaitzen artean: luzetara bizi kalitatea zerbait hobetzen zela ikusi zen, baina interakzio sozialean ematen zen beherakada nahiko handia izan zen. Bi galdetegietako desberdintasun hori Mulroy eta lank., (2011) autoreek aztertutako SF-36 galdetegiarekin ongi azaldu daiteke; izan ere, bi aldagaiak batzen ditu: bertan ikusi zen egoera fisikoan emaitzak hobetzen zirela, baita denboran mantendu ere, baina partehartze sozialean lortutako hobekuntzak denboran galtzen zirela; izan daiteke, ariketa programarekin egoera fisikoa eta pertsonalki beraien fisikoarekiko zuten pertzepzioa hobetzea, baina interbentzioa ez zegoen bideratuta inklusio sozialera. funtzionaltasunean mugak jartzeaz gain, pazientearen bizi kalitatean eragin negatiboa izango du. Aurretik aipatutako autoreen interbentzio desberdin guztiek hobekuntzak ekartzen zituztela ondorioztatu daiteke: mina gutxituz, indarra handituz, bizi kalitatea hobetuz eta atxikimendua sortuz. Nahiz eta zaila izan programa hoberena aukeratzea, baita dosi zehatzak ere, esan daiteke atzeko kapsularen eta gainkargaturik dauden muskuluen luzaketa eta eskapulako egonkortzaile zein biratzaile mahukatsuen indar ariketak konbinatu beharko liratekela, eta horien intentsitatea progresiboa izan beharko litzatekela, baita higiene posturalari buruzko gomendioak ematea ere. Hala ere, ausazko entsegu kliniko gehiago beharko lirateke, populazio handiago batekin eta ongi konparatu daitezkeen talde eta aldagaiekin. Bukatzeko, etorkizunera begira ariketa programak tratamenduaz gain, hasieratik sorbaldako minaren prebentzio bezala erabili beharko lirateke. 5.1 ARIKETA PROGRAMA Guzti hori kontuan izanik, ondorengo ariketa programa egokia dela ondorioztatu daiteke literaturari erreparatuz: Lehenik eta behin, pazienteak ongi baloratu beharko dira: ASIA eskala erabiliz lesio maila eta larritasuna zehazteko, mina edukiz gero WUSPI bidez min muskuloeskeletikoa eta LASS eskala min neuropatikoa baztertzea beharrezkoa bada, eskuzko dinamometroarekin indarra, DASH eskalarekin funtzionalitatea eta SII eta QOL eskalekin partehartze soziala eta bizi kalitatea; izan ere, eskala eta test horiek izan ziren gehien errepikatu zirenak aztertutako entsegu klinikoetan. Balorazio eskala horiekin hasierako egoera jakiteaz gain, interbentzioan zehar dituen hobekuntzak ere neurtuko dira. Ariketa programa lesio mailaren eta pazientearen gaitasunen arabera moldatuko da: ariketa mota, intentsitatea, bolumena edota jarrera (sedestazioan edo dekubito supinoan egin daitezke ariketak). Ariketez gain, pazienteek eguneroko jardueretarako aholkuak jasoko dituzte, baita beraien lesioari buruzko eta sorbaldako anatomiari buruzko informazioa ere, idatziz: transferentzien kasuan, esaterako, garrantzitsuagoa izango da eskuaren posizioa enborreko flexioa baino; izan ere, eskua urrun kokatzeak sorbaldako barne errotazio handiago bat, indar maximoa sorbaldan, eskumuturreko flexio maximoa eta indar piko ezberdinak eragingo ditu bi besoen artean, horrek sorbaldako patologiak bultzatuz (Kankipati, Boninger, Gagnon, Cooper & Koontz, 2015). Informazio guztia jaso ondoren, ariketa programari ekingo zaio. Guztira 16 aste iraungo du; izan ere, denbora luzean hobeto barneratuko dira ariketak, eta denboran luzez mantenduko dira organismoak egindako moldaketak: hau da, organismoari lan karga bat ezarriz gero, horri ongi erantzuteko honek moldaketak sortuko ditu: sistema muskulu- eskeletikoan, nerbio sisteman, arnas sisteman, sistema kardiobaskularrean zein tenperaturan. Moldaketa horiek azkar emango dira, baina lan kargaren ostean nekea datorrenez gaitasun fisiokoan beherakada emango da. Hori horrela, ezin bestekoa izango da atsedena eta ondoren lan karga berriz ematea, hau progresiboki handituz. Beraz, ariketa programa modu periodiko eta egoki baten eginez gero, moldaketak mantentzen eta hobetzen joango dira, egoera fisiko hobe bat lortuz: astean 3 saio egingo dira, egunak txandakatuz. Lehenengo, beroketa faseari ekingo zaio; honekin ariketa fisikoa eraginkorragoa eta osasuntsuagoa izatea lortu nahi da, baita lesio gutxiago ematea ere. Izan ere, beroketak egokitzapen faseari hasiera emango dio, horrela errendimendu momentura baldintza hobeago batzuekin helduko da; hots, sujetua modu progresibo batean ariketaren espezifikotasunerantz bideratuko da. Fase honetan, beroketa orokor bat edota luzaketak egin daitezke. Aztertutako entsegu kliniko guztiek batek izan ezik luzaketak erabili zituzten lehenik eta behin. Gainera, Ayala, Sainz de Baranda & De Ste Croix, (2012) autoreek beroketa protokolo ezberdinak aztertu ondoren, honako sekuentzia hau proposatu zuten: beroketa orokorra + luzaketak (5-15 segundo mantendu) + beroketa espezifikoa. Hala ere, ebidentzia zientifiko gutxi daude beroketa batean ea luzaketek eragin positiboa edo negatiboa duten ziurtatzen dutenak. Beraz, ariketa programan beroketa orokor bat egiteko 10 minutuz gurpil aulkiko propultsioa egingo da, neurrizko intentsitate batean esfortzuaren pertzepzio eskalan (RPE) 10-11an. Gainera, gaitasun aerobikoa landuko da. Nash eta lank., (2007) autoreek proposatutako erresistentzia zirkuituaren barne zegoen beso ergometria eta VO2 max. (oxigeno bolumen maximoa) baloreak 1.64±0.45 L/minututatik 1.81±0.54L/minututara handitu zen (P=.01). Ondoren luzaketak burutuko dira: posizio bakoitza 5-15 segundo mantendu beharko da eta bakoitza 4 aldiz errepikatu. Mugimendua erresistentzia igarri arte egin behar da: deserosotasun puntu batean, baina minik gabe eta ondorengo 4 egiturak luzatuko dira: atzeko kapsula -impingement-ean atzeko kapsularen zurruntasuna ohikoa delako eta horrek humero buruaren aurre translazioa eragiten duelako-, trapezioaren goiko zuntzak -muskulu honen gainkarga eta gehiegizko aktibazioa ohikoa delako (Middaugh eta lank., 2013)-, pektoral nagusia eta txikia honen zurruntasunak eskapularen atzeko inklinazioari ez diolako lagunduko (Nawoczenski eta lank., 2006)- eta bizeps-aren buru luzea. Beroketarekin amaitzeko ariketa espezifikoagoak egingo dira: erresistentzia gabeko 4 ariketa; 15 aldiz egingo dira, baina serie bakarrekoak: eskapularen adukzioa, sorbaldaren abdukzioa, sorbaldaren kanpo errotazioa eta sorbaldaren adukzio diagonala. Ondorengo fasean, erresistentzia ariketak burutuko ditu. Ariketa horien intentsitateari dagokionez, aztertutako ikerketen artean, bik baino ez zuten hau zehazten; hori horrela, ezin da balio hoberena zehaztu: P. Serra- Añó eta lank.-en, (2012) ikerketan, ariketak 1RM-aren %70ean burutu ziren, hots, sujetuaren pertzepzioa Borg eskalan 7-8koa izanik; aldiz, Nash eta lank., (2007) autoreek 1RM-aren %50a erabili zuten. Kasu honetan 1RM-aren %60-%65eko intentsitatean hasiko da ariketak egiten, eta ondoren %5 edo %10 igotzen joango da. Ariketak TheraBand-arekin egingo dira, 15 errepikapenezko 3 serie burutuz; izan ere, bolumen hau izan zen aztertutako entseguen gehiengoak erabilitakoa. Atsedena, berriz, 1-2 minutuko izango da serieen artean, nekea ez sortzeko eta horrek ez ekartzeko kontrol muskular falta. Ariketa horiek ondo egiten direla ziurtatu beharko da lehenengo egunean: pazienteak terapeutaren aurrean ariketak burutu beharko ditu. Sujetua ez bada gai ariketak eserita burutzeko dekubito supinoan egin ditzake, modu isometrikoan eta errepikapen gutxiagorekin. Behin ariketak ondo egiten dituela ziurtatzean, TheraBand-aren erresistentzia, ariketen errepikapenak eta ariketen zailtasuna handituko dira. Bestalde, ondorioztatu da biofeedback-aren laguntzarekin lortutako emaitzak hobeak zirela: hori horrela, goiko trapezioren, beheko trapezioaren, aurreko deltoidesaren eta infraespinosoaren aktibitate maila une oro neurtuko da. Horrela muskulu horien arteko konpentsazioak une oro kontrolpean izango dira. Fase nagusi honetan, erresistentzia ariketen posizioa 3 segundoz mantendu beharko dira, eta fase eszentrikoa poliki gauzatu. Lehenengo eskapulako muskulu estabilizatzaileak landuko dira: izan ere, eskapula une oro gurpil aulkian bermatuta dago, eta hori horrela, eskapula egonkortzeko egin beharreko esfortzua minimoa izango da, bai ariketetan zein EBOJ-etan (Nawoczenski eta lank., 2006). Horrez gain, glenohumeraleko mugimenduak gauzatzean, eskapulako adukzioa eta depresioa mantendu behar da. Hori horrela, aurreko serratoa indartzen hasiko beharko da lehendabizi, honek eskapula toraxean koaptatzen duelako eta sorbaldako mugimendu guztien eskapula egonkortuko duelako; horrez gain, goiko errotazioa eta atzeko inklinazioa burutuko du. Gainera, sorbaldako impingement-a duten sujetuetan ikusi da sorbaldako ABD-an aurreko serratoaren aktibitatea murriztuta dagoela eta eskapularen goiko errotazio txikiagoa dela, baita aurreko inklinazio handiago ere; horrek gune subakromialeko espazioa txikitzea dakar (S. Raina eta lank., 2012). Ostean, erdiko trapezioa eta erronboidesa landuko dira: eskapularen adukzio eragileak dira horiek, baina erdiko trapezioak eskapularen kanpo errotazioa eragingo du eta erronboidesak beheranzko errotazioa, eskapularen ertz mediala egonkortuz. Azkenik landuko den eskapula egonkortzailea beheko trapezioa izango da: honek eskapula egonkortzeaz gain, depresorea ere bada, baita behe errotatzailea ere. Honek eskapulako kontrol motorea galdu dezake sorbaldako impingement-ean. Ondoren, artikulazio glenohumeraleko egonkortzaileak indartuko dira, biratzaile mahukatsuak: humero burua glenoidesaren barruan dekoaptatzen dute, eta sorbaldako minetan hauen desoreka eta ahulezia muskularra ematen da, humeroaren burua gorantz desplazatuz: Riek eta lank. (2013) autoreen arabera biratzaile mahukatsuek dute impingement-eko mekanismoa gutxitzeko gaitasuna, eta horregatik etxeko ariketa programen barruan egoteaz gain, bizkar muineko lesiodunen errehabilitazio goiztiarrean ere kontuan hartu beharko liratekela. Programarekin amaitzeko dortsal nagusia indartuko da: muskulu honek aktibazio handia dauka transferentziak egitean; Reyes, Gronley, Newsam, Mulroy eta Perry (1995) autoreen ikerketan, gorputza altxatzean %58ko aktibazioa adierazi zuen, eta kargan %22koa. 6. BIBLIOGRAFIA • Alm, M., Saraste, H. & Norrbrink, C. (2008). Shoulder pain in persons with thoracic spinal cord injury: prevalence and characteristics. Journal of rehabilitation medicine, 40(4), 277-283. Neurketa hasieran, 12 astetara eta 24 astetara. Mina WUSPI Indar isometrikoa MVCs Neke estatikoaren testa (Statik Fatigue Testing) Goiko gorputz adarreko funtzionalitatea SRQ DASH P Serra-Añó eta lank., (2012) 15 gizon palaplegiko, bizkar muineko lesio osoa, kronikoa eta eskuzko gurpil aulkidun erabiltzaileak. 3 neurketa: 8 aste bakoitzaren artean. Mina WUSPI Funtzionaltasuna DASH Indarra isometrikoa eta kontzentrikoa Taula 4. Aztertutako interbentzioak Artikulua eta autoreak Interbentzioa Mulroy eta lank., (2011) Kontrol taldea: 26 partehartzaile Ordu beteko formakuntza bideoz eta idatziz jasoa: anatomia, patomekanika eta zainketa. Teknika edo ohiturak aldatzeko gomendiorik ez. Interbentzio taldea: 26 partehartzailea 12 astez, etxeko sorbaldako ariketak: astean 3 aldiz. Luzaketa fasea Aurreko eta atzeko kapsula. Inguruko muskulatura. Trapezioaren goranzko zuntzak. Beroketa fasea Erresistentzia gabeko 4 ariketa: ADD diagonala, KE, ABD eskapularen planoan eta eskapula medialerantz (erdiko trapezioa). Erresistentzia ariketak: serieen arteko 1-2 minutuko atsedena. Beroketako 4 ariketa horiek erresistentziarekin (R): Dura- Band eta pisuak erabili. Hipertrofia lantzeko: 8 errep. X 3 serie (R maximoa) Erresistentzia lantzeko: 15 errep.x 3 serie (R maximoa) Ariketak idatzita eta argazkiekin. Egutegi bat bete behar. 4 astetara ariketak ondo egin zituzten egiaztatu eta intentsitatea nahikoa zen ikusi. Gomendioak: nola egin transferentziak, propultsioa eta pazienteek erakutsi zein ariketen eragiten zieten mina eta ohitura horiek aldatzeko gomendioak. Van Straaten eta lank., (2014) • Ariketa programa 12 astez burutu, 3 aldiz astean. Indar ariketak, erresistentzia bandak erabiliz: aurreko serratoa, erdiko trapezioa, beheko trapezioa eta kanpo errotatzaileak. 30 errep.x 3 serie: 30 segundoko atsedenekin serien artean. Ariketa bakoitza 3 segundoz mantendu eta fase eszentrikoa poliki gauzatu. Pazientea ez bada gai, dekubito supinoan burutuko ditu ariketak, isometrikoki eta errepikapen gutxiagorekin. Behin ariketak ondo eginda, erresistentzia eta errepikapenak handitu zitzaien, eserita eta mugimendu diagonalak gehituz. Pektoralak luzatu eta atzeko estrukturen luzaketak glenohumeralaren barne errotazioa (BE) <60º-koa izanez gero.. • Bideokonferentzien bidez teknika zuzendu eta intentsitatea igo behar zitzaien adostu. P Serra-Añó eta lank., (2012) • 2. neurketaren ostean, 8 asteko erresistentzia entrenamenduarekin hasi: 3 sesio asteko. Beroketa Sorbaldako muskuluen luzaketa,10 minutuz. Fase nagusia Indar ariketak: 8-12 errep. X 3 serie: posizio neutroan eta intentsitatea 1RM (repetición máxima)-aren %70a. Ariketaren pertzepzioa 7-8koa. Sorbaldaren ABD Dortsal nagusia landu Aurreko serratoa eta erronboidesa (arraunketa horizontala) Bizeps brakiala landu 90ºko abdukzioan eta posizio neutroan KE eta BE Hozte fasea Nawoczenski eta lank., (2006) Etxerako ariketa programa, 8 astez. Idatzitako programa, argazkiekin. Astero ariketak gain begiratu eta progresioa igo: Hasieran: 10errep. X 3 serie banda urdin eta berdeekin. Progresioa: 20 errep. X 3 serie banda beltzarekin. Hasieran, elektromiografiarekin (EMG) feedback bisuala eta auditiboa: aurreko serratoan, pektoral nagusian, goi- behe eta erdiko trapezioan. Ariketak 4 luzaketa: goiko trapezioa, pektoral nagusia, bizeps brakialaren buru luzea eta atzeko kapsula. 4 indar ariketa: aurreko serratoa, erdiko- beheko trapezioa eta kanpo errotatzaileak. Heziketa: anatomia (idatziz + eskeletoa erakutsiz). Pre-test Goiko trapezioak erlaxazio motza (<10µv) eta beheko trapezioak partehartzaile irregularra. Post- entrenamendua Bi muskuluek lan/atseden erlazio egokia, partehartze egokiarekin eta atseden erregularrekin. Oharra: Nm= Newton metro; Emaitza esanguratsua izateko P<.05.; ± aldagarritasuna adierazten du; WUSPI puntuazioak jaitsita hobekuntza, indarrean kg edota Nm handituz hobekuntza, PASIPD puntuazioa igotzea hobekuntza, 25m testean abiadura murriztuz hobekuntza, SRQ puntuazioak igoz hobekuntza, DASH puntuazioa igo hobekuntza, SII, QOL eta SF-36 puntuazioa igo hobekuntza. 7.2 ARIKETA PROGRAMA Atzeko kapsularen luzaketa Kokapena: gurpil aulkian, postura ergonomikoarekin. Besoa gorputzera itsatsita, kontrako aldea ukitu nahian, eta ukondoa estentsioan. Beste besoaren laguntzarekin tentsioa eragin. Eskapula bizkarreko euskarrian bermatu edo buruz gora etzanda; horrela eskapula egonkor mantenduko da. Trapezioaren goiko zuntzak luzatzeko Kokapena: gurpil aulkian, postura ergonomikoarekin. Luzatu nahi den kontrako eskuarekin burua heldu eta heltzen ari den besoaren alderantz inklinazioa eragin. Beste eskuarekin gurpil aulkira heldu daiteke, enborra egonkortzeko. Ez errotatu burua. Pektoral nagusia eta txikia luzatzeko Kokapena: gurpil aulkian, postura ergonomikoarekin eta ate baten ondoan. Luzatu nahi den aldeko sorbaldako abdukzioan eta ukondoa 90ºtan, ate atzean kokatuta. Poliki- poliki gurpil aulkia luzatzen ari den aldetik urruntzen joan, kontrako alderantz errotatuz. Bizeps-aren buru luzearen luzaketa Kokapena: gurpil aulkian eserita, posizio bertikal batean: bizkar hezurra zuzen. Sorbaldak beheratu eta atzeratu. Burua zuzen, aurrera begira eta kokotsa sartu. Ertz batean kokatu, ukondoa luzatuta eta enborra kontrako aldera errotatu. Eskapularen ADD Kokapena: gurpil aulkian eserita, posizio bertikal batean: bizkar hezurra zuzen. Sorbaldak beheratu eta atzeratu. Burua zuzen, aurrera begira eta kokotsa sartu. Mugimendua: ukondoak 90ºtako flexioan eta eskuak bularren parean (alde dortsala gorantz begira). Ahalegindu bi eskapulak gerturatzen. ABD eskapularen planoan Kokapena: gurpil aulkian eserita, posizio bertikal batean: bizkar hezurra zuzen. Sorbaldak beheratu eta atzeratu. Burua zuzen, aurrera begira eta kokotsa sartu. Mugimendua: 1. Posizioa: besaurreak zuzen enborrera itsatsita. 2. Posizioa: besaurreak enborretik urrundu, bilateralki. Kanpo errotazioa Kokapena: gurpil aulkian eserita, posizio bertikal batean: bizkar hezurra zuzen. Sorbaldak beheratu eta atzeratu. Burua zuzen, aurrera begira eta kokotsa sartu. Mugimendua: 1. Posizioa: besaurreak zuzen enborrera itsatsita, ukondoak 90ºko flexioan daudela eta erpuruak gorantz begira. 2. Posizioa: eskuak bata betearengandik urrundu. Toaila ezin da jauzi. Adukzio diagonala Kokapena: gurpil aulkian eserita, posizio bertikal batean: bizkar hezurra zuzen. Sorbaldak beheratu eta atzeratu. Burua zuzen, aurrera begira eta kokotsa sartu. Mugimendua: 1. Posizioa: besoa enborretik aldenduta, eskua buruaren altueran dagoelarik. 2. Posizioa: posizio horretatik abiatuz, ahalegindu esku kontralaterala ukitzen. Aurreko serratoa indartzen Kokapena: gurpil aulkian eserita, posizio bertikal batean: bizkar hezurra zuzen. Sorbaldak beheratu eta atzeratu. Burua zuzen, aurrera begira eta kokotsa sartu. Thera- Band-aren kokapena: bizkar atzetik eta besapeetatik pasatu. Mugimendua: 1. posizioa: ukondoak tolestuta eta eskuak sorbaldatik gertu. 2. Posizioa: golpe bat eman aurrerantz: ukondoak luzatu, erpurua gorantz begira. Behin ukondoak luzatuta, aurrerantz golpe bat ematen. Mugimendu anplitudea txikia izango da, eskapulatik datorrena. Posizio honetan 3 segundoz mantendu eta poliki itzuli hasierara. Beheko trapezioa indartzeko Kokapena: gurpil aulkian eserita, posizio bertikal batean: bizkar hezurra zuzen. Sorbaldak beheratu eta atzeratu. Burua zuzen, aurrera begira eta kokotsa sartu. TheraBand-aren kokapena: aurrean, goranzko angelu batekin. Mugimendua: 1. Posizioa: gomaren bi aldeak heldu, besaurreak luzatuz eta erpuruak gorantz begira. 2. Posizioa: goma zure enborrerantz eraman, ukondoak luzatu arte eta eskapulako uzkurketa igarri: A itxura egin. Mantendu 3 segundoz eta hasierako posiziora poliki itzuli. Erdiko trapezioa eta erronboidesa lantzeko Kokapena: gurpil aulkian eserita, posizio bertikal batean: bizkar hezurra zuzen. Sorbaldak beheratu eta atzeratu. Burua zuzen, aurrera begira eta kokotsa sartu. Thera-Band-aren kokapena: aurrean kokatu, angelurik gabe, zuzen. Mugimendua: 1. Posizioa: gomaren bi aldeak heldu, erpuruak gorantz begira. 2. Posizioa: bi sorbaldak bata bestearengandik urrundu, T itxura bat sortuz. Kanpo errotazioa: biratzaile mahukatsuak indartzeko Kokapena: gurpil aulkian eserita, posizio bertikal batean: bizkar hezurra zuzen. Sorbaldak beheratu eta atzeratu. Burua zuzen, aurrera begira eta kokotsa sartu. Ukondoaren eta enborraren artean toaila bat sartu. Thera-Band-aren kokapena: landu nahi den sorbaldaren kontrako aldean jarri, ukondoa enborrera itsatsita 90ºko flexioan, goma eskuaren altueran kokatu, zuzen (angelurik gabe). Mugimendua: 1. Posizioa: ukondoa 90ºtan eta erpurua gorantz begira. 2. Posizioa: eskua enborretik urrundu, baina ukondoa enborretik aldendu gabe. Posizio honetan 3 segundoz mantendu, eta hasierako posiziora poliki itzuli: atzeko muskulaturaren uzkurketa igarriko da. Dortsal nagusia indartzeko Kokapena: gurpil aulkian eserita, posizio bertikal batean: bizkar hezurra zuzen. Sorbaldak beheratu eta atzeratu. Burua zuzen, aurrera begira eta kokotsa sartu. Thera-Band-aren kokapena: goian- aurrean kokatu. Mugimendua: 1. Posizioa: gomaren bi aldeak heldu eta erpuruak gorantz begira. 2. Posizioa: ukondoak 90ºko flexiora eraman eta ukondoak lurrerantz, baina ez egin sorbaldako estentsioa. Posizio honetan 3 segundoz mantendu, eta hasierako posiziora poliki itzuli.
science
addi-34df1c081000
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/30987
Esku-hartze fisioterapeutikoa bularreko minbiziaren ondorioz linfedema pairatu duten emakumeetan. 2007 eta 2017 arteko berrikuspen bibliografikoa.
García Domínguez, Ane
2019-01-17
TESTUINGURUA ETA HELBURUA: Bularreko minbiziaren tratamendua eboluzionatzen joan da, eta nahiz eta kasu askotan bularreko minbizia sendatzea lortu, bigarren mailako linfedema (BML) bezalako ondorioak eragiten ditu. Linfedemaren tratamendu fisioterapeutikoaren barnean estandarizatutako Terapia Deskongestibo Konplexuaren (TDK) programa dugu, eskuzko drainatze linfatikoan (EDL), geruza anitzetako hesgailu konpresiboan (GAHK), ariketa fisikoan eta azaleko zainketan oinarritzen dena. Hala ere, badirudi ez dagoela argi osagai bakoitzaren aplikazioa nolakoa izan behar den. Hori dela eta, berrikuspen bibliografiko honen helburua EDL-aren eraginkortasuna, elastikotasun baxuko GAHK eta Kinesio Tape-aren (KT) eraginkortasunaren arteko konparaketa, eta erresistentziazko ariketen aplikazio segurua baloratzea da. METODOAK: PubMed eta SpringerLink datu baseak erabili dira aztertuko diren artikuluen bilaketa egiteko. Bertan, bularreko minbiziaren tratamenduaren ondorioz linfedema pairatu duten emakumezkoen inguruko entsegu klinikoak bilatu dira, zeinak behintzat EDL, ariketa fisikoa edota GAHK burutu duten tratamendu moduan. EMAITZAK: Guztira, 763 emakumek parte hartu dute barneratu diren 13 entsegu klinikoetan. Ikerketa guztiek aztertu dute TDK-ren osagaietakoren bat, 5 ikerketek EDL-a, 4 artikuluek ariketa fisikoa eta beste 4 artikuluek GAHK. ONDORIOAK: Argi dago mastektomiaren ondoren modu goiztiar batean EDL ariketa fisikoarekin konbinatzea prebentzio metodo eraginkorra dela BMLaren garapena ekiditeko. Bestalde, erresistentziazko ariketak ariketa aerobikoarekin konbinatuz gero, tratamenduaren eraginkortasuna hobea izango dela ikusi da. Azkenik, KT-aren eraginkortasunaren inguruko literatura kontraesankorra denez, GAHK ordezkatzeko oraindik KT metodo eraginkorra ez dela ondoriozta dezakegu, bai eta horren inguruan ikerketa gehiago behar direla. HITZ GAKOAK: "breast cancer", "mastectomy", "lymphoedema", "complex decongestive therapy". 1. SARRERA Emakumeen artean, neoplasiarik ohikoena bularreko minbizia da, urtean milioi bat kasu berri diagnostikazen mundu osoan. Bularreko minbizia pairatzeko arriskua handiagotu egiten da bizitzako 4. hamarkadatik aurrera, 11 emakumeetatik 1-ek garatuz. Hala ere, biztanleria honen bizi-itxaropena geroz eta altuagoa da osasungintza arloak azken urteetan jasan dituen aurrerapenak direla eta; esaterako, erradioterapiari, kimioterapiari eta kirurgiari esker biziraupen-tasa handitzea lortu baitelako. Hori dela eta, tratamendua eboluzionatzen joan da, eta gaur egun ez da soilik zentratzen minbizia sendatzean, baizik eta emakume hauen bizi kalitatea hobetzean, zeren nahiz eta bularreko minbizia sendatu, ondorio psikologiko, sozial eta fisiko ugari eragiten ditu, horietako bat bigarren mailako linfedema (BML) izanik [1]. 1.1. SISTEMA LINFATIKOA ETA LINFEDEMA Sistema linfatikoa linfaren, hodi linfatikoen, ehun linfatikoz osatuak dauden zenbait errai eta estrukturen, eta hezur-muin gorriaren bitartez osatuta dago, non zelula aitzindariak ezberdindu egiten diren odol-zelula ezberdinetan, linfozitoak barne. Sistema honek, gehiegizko likido interstiziala drainatu, dietako lipidoen garraioa burutu eta erantzun inmunologikoan parte hartzen du [2]. Odoleko plasmaren osagai gehienak iragazi egiten dira kapilarren horma zeharkatuz likido interstiziala osatzeko. Likido interstizial hori hodi-linfatikoetara pasatzen da, eta bertan, linfa izena hartzen du [2]. Goiko gorputz adarreko (GGA) zirkulazio linfatikoaren %80-a besapeko 20-30 gongoil linfatikoetara doa, beraz, gongoilak kaltetzerakoan (erradioterapiarekin, kimioterapiarekin edota kirurgiarekin), sistema linfatikoaren garraio funtzioa zailduta ikusiko da, linfedemaren garapena erraztuz [3]. Hori dela eta, BML bularreko minbiziaren konplikazio ohikoena da, emakume hauen %30-ak pairatu egiten baitu, gehienbat minbiziaren tratamenduaren osteko lehenengo 18 hilabeteetan. Aldi berean, konplikazio mingarriena eta arazo gehien eragiten dituena ere bada [4]. Linfedemaren ondorioz, esan bezala, sistema linfatikoaren porrota gertatzen da, linfaren garraio funtzioaren galera gertatuz eta ondorioz, likido pilaketa sustatuz gune interstizialean [5]. Hori dela eta, hantura progresibo bat ematen da, azaleko aldaketa trofikoak gertatzen dira eta bakterioen barneraketa errazten da, infekzio errepikatuak (zelulitis, linfangitis, erisipela esaterako) gertatuz, eta kasu okerrenetan, hilgarria izan daitekeen angiosarkoma garatuz [6]. Hala ere, linfedema ez da beti modu uniformean garatzen, gorputz adarraren segmentu lokalizatu batean ager baitaiteke, eta hantura lokalizatu horrek, linfedema orokortu bat eragin dezake [7]. Bestalde, gaixotasun kroniko eta ebolutiboa da, pazienteari mina, ondoeza eta deserosotasun fisikoa eragiten diona, gaitasun funtzionala murriztuz eta desitxuratze estetikoa eraginez [1]. 1.2. LINFEDEMA DIAGNOSTIKOA Gaur egun 4 metodo ezberdin erabiltzen dira linfedema diagnostikatu ahal izateko: GGA-ren zirkunferentziaren neurketa zinta metrikoaren bitartez, GGA-ren bolumenaren neurketa uraren desplazamenduaren bitartez, perometria bitartez (GGA-ren bolumena neurtzen du sentsore infragorrien bidez) eta bioinpedantzia espektroskopikoaren bitartez (korronte elektrikoa gorputz adarrean zehar igarotzen da, bertan dagoen likido interstizial kantitatea zehaztuz) [8]. Gaur egungo diagnostikatzeko metodo estandarra, uraren desplazamenduaren bitartez egiten dena da [3], baina esan beharra dago metodorik eraginkorrena bioinpedantzia espektroskopikoa dela, zehaztasunez jakin dezakegulako likido interstizial kopuruan ematen diren aldaketak [4]. Kaltetuta dagoen GGA-ren eta osasuntsuaren arteko ezberdintasuna >2cm-koa edo >200ml-koa bada, linfedema moduan kalifikatu ahal izango da [9], baina linfedemaren larritasuna ezberdina izango da linfedema mailaren arabera; Linfologiako Elkarte Internazionalaren arabera, GGA kaltetuaren eta osasuntsuaren arteko bolumen ezberdintasuna <%20-koa bada, linfedema arina izango da, %20-40- koa bada, linfedema moderatua eta >%40-koa, linfedema larria [7]. Gorputz adarraren bolumena aztertzeaz gain, zenbait zeinu kliniko azter ditzakegu linfedema maila zehaztu ahal izateko [10]: 1. Lehenengo graduko linfedema: hantura guztiz murrizten da gorputz adarra goratzerakoan, ez dago fibrosirik eta presioa egiterakoan presioaren marka ikusgarria da. 2. Bigarren graduko linfedema: hantura ez da guztiz murrizten gorputz adarra goratzerakoan, fibrosia azaleratzen da eta presioa egiterakoan presioaren marka ez da hain nabaria. 3. Hirugarren graduko linfedema: azala loditu egiten da, azal azpiko ehunean hipertrofia gertatzen da, azalean garatxoak eta papilomak azaltzen dira eta azaleko ehunean konkorrak garatzen dira. 1.3. LINFEDEMA PAIRATZEKO ARRISKU FAKTOREAK Badirudi linfedemaren garapena errazten duten zenbait faktore daudela, nagusienak adina, kirurgia eta erradioterapia izanik. Linfedema pairatzeko arriskua sei aldiz handiagoa da bularreko minbiziaren tratamendua zabala izan bada [4]. Esaterako, erradioterapiak besapeko orbaintzea eta fibrosiaren sorrera estimulatzen du, eta honek, hodi-linfatikoen itxiera eragiten du. Honek, linfedemaren garapena bultzatzen du, likido interstizialaren pilaketaren eta proteinen erretentzioaren ondorioz gune interstizialean, linfozitoen mobilizazioa inhibituz [8]. Bestalde, linfedemaren prebalentzia handiagoa izaten da mastektomia totala egin den pazienteen artean (%20) kirurgia kontserbatzailea jaso duten pazienteen artean baino (%8). Gainera, linfedema pairatzeko probabilitatea handiagoa da besapeko gongoil linfatikoen disekzioa jaso duten pazienteen artean (%27), gongoil linfatiko zentinelaren biopsia jaso dutenen artean baino (%3) [11]. Hain zuzen, linfedema izateko arriskua lau aldiz handitzen da 20 gongoil linfatiko baino gehiago erauzten badira. Horrez gain, 50 urte baino gehiago edukitzeak arriskua ere hiru aldiz handitzen du, anastomosi linfatikoak murriztu egiten baitira adinarekin [4, 12]. Arrisku faktore nagusi hauez gain, badaude eragina duten beste zenbait faktore: obesitatea pairatzea (gorputz-masaren indizea >25-ekoa izatea), kirurgiaren osteko ebakia infektatzea, mobilitate falta edukitzea eta mastektomiaren ondoren bularreko errekonstrukzioa ez egitea [9, 13]. Hala ere, linfedemaren garapena ekiditeko faktore babesgarriak ere badaudela aztertu da; alegia, kimioterapia jaso izana, adin txikiko seme-alabak edukitzea (zailagoa da tratatutako aldearen besoaren aktibitatea ekiditea), egoera sozio-ekonomiko baxuagoa edukitzea (aktibitate manual gehiago edukitzen dira) eta minbizia duen gunea alde menderatzailearena izatea (gaitasun funtzionala hobea izaten da) adarraren alde proximaletik distalera egiten da, azalaren gaineko <40mmHg inguruko presioa aplikatuz mugimendu leun eta erritmikoen bitartez [18, 19]. Hain zuzen, hiru maniobra ezberdin erabiltzen dira teknika honetan: gongoilarrak, ebakuazioa (deia) eta kaptazioa (birxurgapena) [1]. Honi esker, fluxu linfatikoa handitzen da eskuaren eta besapearen artean kapilar linfatikoen bitartezko linfaren birxurgapena estimulatuz, bi besapeen eta, GGA eta enborraren arteko anastomosien sorrera bultzatzen da, proteinen birxurgapena handitzen da eta hodi linfatikoen dilatazioa eta uzkurkortasuna handitzen da [15, 19, 20]. Ondorioz, EDL-aren bitartez, linfa edema dagoen tokitik gune osasuntsuetako gongoil linfatiko funtzionaletara berbideratzea lortzen da [19]. 1.4.2. Geruza anitzetako hesgailu konpresiboa Geruza anitzetako hesgailu konpresiborako erabiltzen den hesgailu mota ez-elastikoa izaten da, estentsibilitate maila baxua izanik. Honi esker, GGA lanean jartzean honengan sortutako presioa handia izango da, baina atsedenaldian baxuagoa, fluxu linfatikoa estimulatuko duen masaje efektu bat sortuz gorputz adarrean [21]. Elastikotasun baxuko hesgailu konpresiboa EDL-aren ostean aplikatzen da EDL-aren bitartez lortutako bolumen murrizketa mantendu ahal izateko, eguneko 23h-tan zehar eraman behar delarik, asteburuak barne [1, 5]. Hesgailu konpresiboari esker, presio interstiziala handitzen da, fluxu linfatikoa hobetuz. Horrez gain, GGA babestuta gelditzen da, zauriak edota ziztadak ekidinez [15, 20]. 1.4.3. Ariketa fisikoa Ariketa fisikoa egitea oso garrantzitsua da linfedema pairatzen duten pazienteen artean, honi esker GGA-ren balantze artikularra hobetu, indar muskularra handitu, GGA-ren funtzionaltasuna hobetu eta linfedemaren bolumena kontrolpean eduki daitekeelako [11]. Ariketa zuzentzaileak dira estandarizatuak dauden ariketak TDK-n, gehienbat sorbaldaren abdukzioan, kanpo errotazioan eta flexio mugimenduan zentratzen direnak, zeintzuk uzkurketa muskular nahikoa sortzen duten zirkulazio linfatikoa bultzatzeko. Bestalde, ariketa aerobikoa ere garrantzitsua da, honi esker nerbio sistema sinpatikoaren tonua handitzen delako eta ondorioz, hodi linfatiko biltzaileen kontrakzioa handituko da, fluxu linfatikoa handituz [1, 15]. Gainera, aurretik esan bezala, gorputz-masaren indizea altua edukitzea arrisku faktore bat da linfedema pairatzerako orduan, beraz, ariketa fisikoa eginda, gain-pisu hori kontrola daiteke [1]. Horrez gain, kontuan hartu behar dugu ariketa fisikoa egiterakoan, gomendagarria dela konpresiozko bendaia ipinita eramatea kontrako indar bat sortzeko, efektu gehigarri bat eskainiz drainatze linfatikoan eta iragazkortasun baskularra mugatzean [21]. 1.4.4. Azaleko zainketa Aurretik esan bezala, linfedemaren ondorioz infekzioak jasateko probabilitatea handiagoa da, beraz, azaleko zainketa oso garrantzitsua izango da azaleko osotasuna mantentzeko eta infekzioen prebentziorako [1, 15]. Hori dela eta, lesioak, ebaketak, erredurak, muturreko tenperaturak eta arropa estua (erlojuak eta bitxiak esaterako) saihestu behar dira. Lesioak egotekotan, ezinbestekoa izango da zauria urarekin, xaboiarekin eta antiseptiko topiko batekin garbitzea. Bestalde, oso garrantzitsua izango da higienea, azala maiztasunez garbituz eta lubrifikatuz [1]. 1.5. BERRIKUSPEN BIBLIOGRAFIKOAREN HELBURUAK Nahiz eta TDK BML-aren aurrean estandarizatuta dagoen tratamendu plana izan, badirudi ez dagoela argi osagai bakoitzaren aplikazioa nolakoa izan behar den. EDL oso onartuta dagoen teknika da linfedemaren tratamendurako, baina gaur egun oraindik eztabaida bat existitzen da bere eraginkortasunaren inguruan, eta ikerketa ezberdinen emaitzak kontraesankorrak dira. Bestalde, gaur egun elastikotasun baxuko geruza anitzetako hesgailu konpresiboa ordezkatzeko helburuarekin, Kinesio Taping-aren (KT) erabilpena geroz eta gehiago hedatzen ari da bularreko minbiziarengatiko linfedemari esku hartzeko, nahiz eta metodo honen ebidentzia zientifikoa urria izan. Horrez gain, orain dela gutxi arte, erresistentziazko ariketak kontraindikatuak zeuden linfedema pairatzen zuten pazienteetan, linfedema okerragotu zezaketela pentsatzen baitzen, eta soilik ariketa zuzentzaileak edota ariketa aerobikoa burutzen zuten tratamendu moduan, baina horren inguruko ebidentzia zientifikoa badirudi azkenaldian aldatzen ari dela. "manual lymphatic drainage" AND "mastectomy" eta "breast cancer" AND "lymphoedema" AND "exercise" izan dira, eta SpringerLink datu basean aldiz, "manual lymphatic drainage" AND "mastectomy" eta "physical therapy" AND "breast cancer". 2.1.1 Barneratze eta kanporatze irizpideak Barneratze irizpideak hurrengo hauek izan dira: - Ikerketak entsegu klinikoak izatea. Partaideak bularreko minbiziaren tratamenduaren ondorioz linfedema pairatu duten emakumezkoak izatea. - Interbentzioa kontuan hartu ezkero, linfedemaren tratamendu moduan behintzat EDL aplikatzea, ariketa fisikoa egitea edota geruza anitzetako hesgailu konpresiboa aplikatzea. Interbentzioaren aurretik eta ostean, behintzat, linfedema maila kalkulatzea. - Soilik ingelesez edo gaztelaniaz argitaratutako artikuluak izatea. - Azkeneko 10 urteetan idatzitako ikerketk izatea, hau da, 2007-tik 2017-ra. Artikuluen PEDro kalitate indizea ≥4-koa izatea. Kanporatze irizpideak hurrengo hauek izan dira: Aztertutako emakumezkoek bularreko minbizia bilaterala pairatzea, eta ondorioz, linfedema bilaterala izatea - Tratatutako linfedema ez izatea bularreko minbiziarekin erlazionatutakoa. Partaideak gizonezkoak izatea. 2.2. KALITATE METODOLOGIKOAREN ESTRATEGIA Ikerketen kalitatea aztertzeko erabilitako metodoa PEDro eskala izan da. PEDro Ebidentzian Oinarritutako Fisioterapiari buruzko datu base bat izanik, errebisio sistematikoen eta gida fisioterapeutiko praktiko klinikoen kalitatea neurtzeko erabiltzen da. PEDro-n, entsegu kliniko guztiak modu independente batean aztertzen dira kalitatea neurtu ahal izateko. Kalitate indize horiek modu azkar batean orientatzen laguntzen digute baliozkoak diren eta informazio nahikoa duten entsegu klinikoen aukeraketa egiterako orduan. Entsegu klinikoak testatzeko PEDron aztertzen diren itemak hurrengo hauek dira: aukeraketa irizpideen espezifitatea, zorizko banaketa, esleipen ezkutua, taldeen antzekotasuna, parte hartzaile itsuak, terapeuta itsuak, ebaluatzaile itsuak, jarraipen egokia, tratatzeko asmoa, taldeen arteko konparaketak, bariabilitatea eta neurri puntualak. Item bakoitza "bai" edo "ez" bitartez erantzungo da. "Bai" erantzuten bada, puntu bat gehituko da eta "ez" erantzutean ez da punturik gehituko. Azkenean, item bakoitzean lortutako puntuak batu egingo dira kalitate indizea zein den jakiteko (0-tik 10 puntura, aukeraketa kriterioen espezifitatean lortutako puntuaketa ez baita emaitza totalean sartzen), puntuazio altuena kalitatezkoena izanik. 3. EMAITZAK 3.1. IKERKETEN AUKERAKETA Aipatutako datu baseetan egindako bilaketekin 474 artikulu aurkitu dira, 329 artikulu PubMed-en eta 147 artikulu SpringerLink-en hain zuzen ere. Gainontzeko artikuluak, esan bezala, beste iturri batzuetatik lortutakoak izan dira, hain zuzen ere, PubMed eta SpringerLink datu baseetan aurkitutako ikerketen erreferentzia bibliografikoetan azaldutako artikuluak izan dira, 18 artikulu izanik. Aurkitutako artikulu guztien artean, 73 errepikatuak dira, eta beraz, baztertuak izan dira, 421 artikulu hautatuz. Behin artikulu horien izenburua eta laburpena irakurrita, 399 baztertuak izan dira, eta beraz, 22 ikerketa irakurri dira osorik. Ondoren, 8 artikulu baztertu dira, 3 artikuluk bularreko minbizi bilaterala duten pazienteak aztertzen dituztelako eta 5 artikuluk linfedemari esku hartzeko tratamenduen artean ez dutelako EDL, ariketa fisikoa edota geruza anitzetako hesgailu konpresiboa. Azkenean, geratzen diren 14 artikulu horiei, PEDro kalitate eskala pasa zaie: 13 artikulu aukeratu dira eta bat baztertua izan da, 4 puntu baino gutxiago duelako PEDro eskalan. Guzti hau eranskinetan atxikiturik agertzen den fluxu diagraman erreflejatzen da (1. Irudia). 3.2. IKERKETEN EZAUGARRIAK Errebisio bibliografiko honetan parte hartzeko aukeratu diren entsegu klinikoetatik 12 ingelesez argitaratutakoak izan dira, eta bakarra dago gaztelaniaz argitaratuta. Guztira, 763 emakumek parte hartu dute 13 entsegu kliniko hauetan. Ikerketa guztiek aztertu dute TDK-ren osagaietakoren bat, 5 ikerketen interbentzioa EDL-an zentratuz [22-26], 4 ariketa fisikoan [27-30] eta beste 4 geruza anitzetako hesgailu konpresiboan [31- 34]. Hain zuzen ere, EDL-an zentratu diren ikerketak linfedemaren prebentzioan oinarritu dira, eta gainontzeko entsegu klinikoak linfedemaren gaineko tratamenduan. EDL-an oinarritutako 5 ikerketetatik bik konparatu dute EDL-aren aplikazioa ariketa fisikoarekin konbinatuz eta ariketa fisikoaren aplikazio soila ebakuntza osteko linfedema prebenitzerako orduan [23-24]. Beste artikulu batek ariketa fisikoaren aplikazio soila alderatu du EDL-aren aplikazio soilarekin [25]. Beste entsegu kliniko batek mastektomia baten ondorengo EDL-aren aplikazio goiztiarraren ikerketa burutu du, emakume batzuetan aplikatutako EDL-a fisioterapeuta batek eginikoa izanik eta beste emakumeek auto-drainaketa burutuz [22]. Azkenik, beste ikerketa batean EDL-aren aplikazioa konparatu da linfedema prebenitzeko aholku gida higieniko eta posturalekin [26]. Bestalde, ariketa fisikoan zentratu diren 4 entsegu klinikoetan burutu dira erresistentziazko ariketak, eta hauek beste interbentzio batzuen bitarez lortutako emaitzen eraginkortasunarekin konparatu dira. Artikulu batek erresistentziazko ariketak zuzenketa ariketekin konparatu ditu [27]. Beste artikulu batean erresistentzia altuko eta erresistentzia baxuko ariketen arteko konparaketa egiten da, bai haien artean eta baita ere linfedemaren autozainketarako aholkuak jasotzen dituzten kontrol talde batekin [29]. Erresistentziazko ariketekin lortutako emaitzak ere konparatu dira ariketa aerobikoaren bitartez lortutakoekin beste artikulu batean [30], eta azkenik, uretan eginiko erresistentziazko ariketak ere konparatu dira zuzenketa ariketa estandarrekin beste entsegu kliniko batean [28]. Horrez gain, hesgailu konpresiboan zentratutako artikulu guztiek burututako konparaketa KT-aren aplikazioaren eta elastikotasun baxuko geruza anitzetako hesgailu konpresiboaren artekoak izan dira, hauen bitartez linfedemaren murrizketan lortutako emaitzen eraginkortasuna aztertuz [31-34]. Artikulu guztietan eginiko neurketak gutxienez interbentzioaren hasieran eta interbentzioa amaitzean egin dira, 3 artikuluetan izan ezik, non batean interbentzioa baino 4 aste lehenago burutu diren neurketak [24], beste batean interbentzioa amaitu eta 30 egunetara egin diren [25] eta azkenik, interbentzioa amaitu eta 2 asteetara beste entsegu kliniko batean [27]. Neurtutako aldagaiei dagokionez, ikerketa guztiek neurtu dute linfedema maila, gehienbat GGA-ren zirkunferentziaren neurketa eginik zinta baten bitartez edota uraren desplazamenduaren teknikaren bitartez, 5 artikuluetan izan ezik, non neurketa metodo horiez gain bioinpedantzia espektroskopikoaren bitartez burutu den [29, 30] edota bolumetro optoelektronikoaren bitartez [28, 32, 33]. Hala ere, beste aldagai batzuk ere neurtu dira: GGA-ko indarra [24, 29, 30], GGA-ko ROM-a (Range Of Motion) [24, 25, 28, 29, 33] , bizi kalitatea [24, 27, 29, 30], mina [24, 26], gorputz konposaketa [26], GGA-ko desgaitasun maila [29, 30], gaitasun aerobikoa [30], kostu ekonomikoak [31] eta lan ingurua [31]. Ikerketen ezaugarri guzti hauek eranskinen atalean agertzen diren 1., 2. eta 3. Taulan daude zehaztuak. 3.3. KALITATE METODOLOGIKOA Entsegu kliniko bakoitzaren kalitate metodologikoa aztertzerakoan PEDro eskalan soilik artikulu batek [23] lortu du 8-ko balioa, bost artikuluk lortu dute 7-ko balioa [26, 28, 29, 33, 34], beste bost artikuluk 6-ko balioa [24, 25, 30, 31, 32], eta azkenik, bi artikuluk 4- ko balioa lortu dute [22, 27]. Artikulu guztietan paziente guztiak ausaz banatu dira, taldeen arteko antzekotasuna betetzen da, taldeen arteko alderaketa estadistikoen emaitzak jakinarazi dira funtsezko emaitza batentzat gutxienez eta neurketa aldagarriak eta puntualak ematen dira. Bestalde, entsegu kliniko guztietako partaideak edota terapeutak ez dira itsuak izan. Lortutako emaitza guztiak modu espezifikoago batean sakonduta daude eranskinen atalean atxikitutako 4. Taulan. 3.4. EMAITZEN SINTESIA 3.4.1. EDL-ren aplikazioa Zimmermann eta lank.-ek [22] 2012. urtean burututako entsegu klinikoan, mastektomia baten ondorengo EDL-aren aplikazio goiztiarra konparatzen zen. Mastektomia jasan zuten 67 emakume bi taldeetan banatu eta guztiek programa estandar bat jarraitu zuten, ariketa fisikoaz eta terapia fisikoaz osatuta. Horrez gain, kontrol taldeak auto-drainaketa burutu zuen eta EDL taldeak, fisioterapeuta batek eginiko EDL-a jaso zuen. Kontrol taldean 6 hilabeteetara kaltetutako GGA-ren bolumena %10 handitu zen (p = 0.003), eta EDL taldean, aldiz, %0,64 (p = 0.9089). Bestalde, kontrol taldeko %70'6 emakumek garatu zuten linfedema interbentzioa iraun zuen 6 hilabete horietan, eta aldiz, EDL taldean inork ez zuen garatu. Beraz, Zimmermann eta lank.-ek EDL-aren aplikazio goiztiarraren eraginkortasuna bultzatzen dute mastektomia baten ondoren BML prebenitzerako orduan. Beste ikerketa batean, Devoogdt eta lank.-ek [23], mastektomiaren ondoren BML-aren garapena prebenitzeko intentzioarekin, EDL-aren aplikazioa ariketa fisikoarekin konbinatuz eta ariketa fisikoaren aplikazio soila konparatu zituzten. Kontrol taldeak soilik ariketa fisikoa burutu zuen, non 12 hilabeteetara 81 emakumeetatik 15-ek garatu zuten linfedema (%19). Bestalde, interbentzio taldeak ariketa fisikoaz gain, EDL ere jaso zuen, eta 12 hilabeteetara 79 emakumeetatik 18-k garatu zuten linfedema (%24), p balioa 0.45-ekoa izanik. Gainera, linfedemaren garapen denbora nahiko antzekoa izan zen bi taldeen artean (p = 0.44). Beraz, nahiz eta emaitza esanguratsua ez izan, badirudi EDL-aren aplikazioa ariketez gain ez dela oso eraginkorra BML intzidentzia murrizterako orduan epe motzean. EDL-aren konbinaketa ariketa fisikoarekin batera eta ariketa fisikoaren aplikazio soila aztertu zuen beste ikerketa bat Cho eta lank.-ek 2015-ean burututakoa izan zen [24]. Bertan, 41 emakume bi taldeetan banatu ziren; mastektomiaren ondorengo lehenengo astetik TF (terapia fisikoa) taldean GGA-ko indar eta luzapen ariketak burutzen hasi ziren, eta TF + EDL taldean, TF taldean egiten zutenaz gain, EDL ere jaso zuten. Interbentziotik 4 asteetara TF taldean GGA-ren bolumenaren handipena %21.75-ekoa izan zen (p = 0.036) eta TF + EDL taldean %1.09-koa (p = 0.139). Linfedema intzidentzia aztertuz, TF taldean 6 emakumek garatu zuten eta TF + EDL taldean 0 emakumek (p = 0.009). Horrela, sorbaldako funtzioa hobetzeko, mina murrizteko eta bizi kalitatea hobetzeko terapia fisikoa soilik nahikoa dela ondoriozta daiteke, baina ez da eraginkorra BML-a prebenitzerako orduan, ariketa fisikoa eta EDL-aren arteko konbinaketa izanik esku-hartze terapeutiko eraginkorrena Cho eta lank.-en ustez. Oliveira eta lank.-ek argitaratutako artikuluan [25] 89 emakume bi taldeetan banatu ziren, non AF (ariketa fisikoa) taldean luzaketak, erlaxazio ariketak, eta ariketa aktibo-lagunduak eta aktiboak burutu zituzten eta EDL taldean, EDL jaso zuten, ariketa fisikorik egin gabe. Interbentzioa 30 egunetakoa izan zen eta ez zen ezberdintasun handirik egon bi taldeen artean kaltetutako GGA-ren zirkunferentzia aztertu zenean interbentzioaren hasieratik 60 egunetara. Ondorioz, ezberdintasun esangurtatsurik egon gabe, Oliveira eta lank.-en ustez EDL eta AF egokiak dira bularreko minbiziarengatiko ebakuntzaren ostean BML prebenitzerako orduan, bai eta sorbaldako funtzionalitatea bermatzeko, beraz, pazientearen eta honen sintomen araberakoa izan beharko litzateke tratamendu plana. EDL-aren eraginkortasuna aztertu zuen azkeneko ikerketa Castro-Sánchez eta lank.ek 2010. urtean eginikoa izan zen [26]. Bi taldeetan banatu ziren entsegu klinikoan parte hartu zuten 48 emakumek. Mastektomia egin eta erradioterapia 30 egunez jaso ostean, 8 hilabetez tratamendu plan bat jarraitu zuten; kontrol taldeak linfedema prebenitzeko aholku gida higienikoak eta posturalak jaso zituen eta talde esperimentalak EDL jaso zuen, honen ostean ortesi elastikoa aplikatuz. Kaltetutako GGA-ren bataz besteko bolumena hasieran 307.45ml-koa zen talde esperimentalean eta 378.19ml-koa kontrol taldean (p = 0.067). Handik 8 hilabeteetara, talde esperimentalean 312.27 ml-tara handitu zen GGA-ren bolumena eta kontrol taldean 502.94ml-tara (p = 0.039). Linfedema intzidentzia aztertuz gero, talde esperimentalean soilik emakume batek garatu zuen linfedema, eta kontrol taldean, aldiz, 6 emakumek (p = 0.042). Beraz, EDL-a euste ortesi elastikoarekin batera lagungarria izan daiteke bularreko minbiziarengatiko ebakuntzaren ostean BML prebenitzerako orduan, mina murriztuz eta bizi kalitatea hobetuz. 3.4.2. Ariketa fisikoaren aplikazioa Ariketa fisikoan zentratu ziren artikuluetatik, Kim eta lank.-ek 2010. urtean eginiko ikerketan [27], bularreko minbiziarengatiko tratamenduaren ondorioz BML unilaterala pairatu zuten 40 emakumek parte hartu zuten. Emakume guztiek jarraitu zuten TDK programa bat, baina A taldean ariketa fisikoaren barnean eginiko jarduerak zuzenketa ariketak izan ziren eta B taldean, zuzenketa ariketez gain, GGA-ko erresistentziazko ariketak ere burutu ziren. Kaltetutako GGA-ren bataz besteko bolumena interbentzioaren aurretik A taldean 7570.14cm3-koa zen eta B taldean 7913.11cm3- koa. Aldiz, interbentziotik 8 asteetara A taldean 6294.15cm3-tara eta B taldean 6239.74cm3-tara murriztu zen (p = >0.05). Nahiz eta emaitzak esanguratsuak ez izan, badirudi erresistentziazko ariketek, TDK-rekin batera, ez dutela BML okerragotzen, eta gainera, eraginkorrak direla linfedemaren murrizketa lortzeko, ondorioz bizi kalitatea hobetuz. Johansson eta lank.-ek BML-a zuten 29 emakume barneratu zituzten haien entsegu klinikoan 2013. urtean [28]. Interbentzioa 8 astetan zehar egin zen, kontrol taldeak GGA-ko ariketa estandarrak burutuz eta interbentzio taldeak ariketak igerileku baten barnean burutuz, urak sortzen zuen erresistentziaren aurkakoak izan zirenak. Interbentzioaren hasieratik 8 asteetara bi GGA-en zirkunferentziaren ezberdintasuna %21.3-tik %21.4-era igo zen interbentzio taldean eta %21.6-tik %21-era jaitsi zen kontrol taldean (p = >0.05). Bioinpedantzia espektroskopikoaren bidez lortutako linfedema indizea ez zen aldatu bi taldeetan hasieratik 8 asteetara, 1.13-koa izanik interbentzio taldean eta 1.22-koa izanik kontrol taldean. Honekin ondoriozta daiteke uretan egiten diren ariketak seguruak direla BML pairatu duten pazienteetan, linfedema ez baita areagotzen eta ariketa estandarrekin lortutako emaitza antzekoak lortzen direlako. Gainera, ikusi da uretan egiten diren ariketei esker, epe luzera lortzen den sorbaldako giltzaduraren mugikortasuna handiagoa dela. Beste ikerketa batean, Cormie eta lank.-ek [29] BML zuten 62 emakume 3 taldeetan banatu zituzten: A taldean karga altuko erresistentziazko ariketak egin zituzten, B taldean karga baxukoak eta C taldean (kontrol taldea) linfedemaren autozainketarako aholkuak jaso zituzten. Bi GGA-en arteko zirkunferentziaren ezberdintsuna hasieran A taldean %16.3-koa, B taldean %12.7-koa eta C taldean %12.3-koa zen (p = 0.308), eta aldiz, 3 hilabeteetara, A taldean %14.9-ra jaitsi zen, B taldean %11.8-ra jaitsi zen eta C taldean %12.3-koan mantendu zen (p = 0.648). Hasieratik 3 hilabeteetara linfedema indizea aztertuz gero, A taldean 18.8-tik 18.6-ra murriztu zen, B taldean 13.9-tik 12.3-ra eta C taldean 17.2-tik 16.3-ra (p = >0.05). Beraz, erresistentziazko ariketek, bai karga altukoak zein karga baxukoak, ez dute linfedema okerragotzen edota sintomen zorroztasuna handitzen bularreko minbiziarengatiko BML pairatu duten emakumeetan. Bestalde, neurrizko intentsitatetik intentsitate alturainoko erresistentziazko ariketek modu esanguratsu batean hobetzen dute GGA-ko ROM-a, GGA-ko indarra eta bizi kalitatea, GGA-ko desgaitasuna murriztuz. Erresistentziazko ariketen eraginkortasuna aztertu zuen azkeneko ikerketa 2016. urtean Buchan eta lank.-ek eginikoa izan zen [30]. BML zuten 41 emakume banatu ziren bi taldeetan, 12 astetan zehar A taldeak erresistentziazko ariketak burutuz eta B taldean ariketa aerobikoa. Bi GGA-en bolumen ezberdintasuna hasieran eta 24. astean A taldean %5.7 eta %6.5-ekoa zen eta B taldean %5.1-ekoa bai hasieran, bai eta 24. astean ere (p = 0.48). Bioinpedantzia espektroskopikoaren bidez lortutako linfedema indizea 1.20-tik 1.21-era igo zen A taldean hasieratik 24. astera eta B taldean 1.17-tik 1.19-ra (p = 0.91). Beraz, badirudi ez dagoela ezberdintasun esanguratsurik erresistentziazko ariketen eta ariketa aerobikoen artean BML murrizterako orduan, baina badirudi ariketa aerobikoa zertxobait eraginkorragoa dela, BK handituz eta desgaitasun maila murriztuz. Horrez gain, ariketa aerobikoa hobea da gaitasun aerobikoa handitzeko eta aldiz, erresistentziazko ariketak indar muskularra irabazteko balio dute. 3.4.3. Geruza anitzetako hesgailu konpresiboaren aplikazioa Esan bezala, hesgailu konpresiboan zentratutako artikulu guztiek burututako konparaketa KT-aren aplikazioaren eta geruza anitzetako hesgailu konpresiboaren artekoak izan ziren, hauen bitartez linfedemaren murrizketan lortutako emaitzen eraginkortasuna aztertuz. Hain zuzen Dorte Melgaard-ek 2015. urtean [31] 2. mailako BML zuten 10 emakume erabili zituen hori aztertzeko. Bi taldetan banatu ziren eta TDK programa bat jarraitu zuten, A taldean elastikotasun baxuko hesgailua erabiliz konpresiorako eta B taldean KT erabiliz. Kaltetutako GGA-ren zirkunferentzia hasieran eta 4 asteetara artikulazio metakarpofalangikoa erreferentziatzat hartuta, A taldean 19.4cm-tik 19.1cm-tara murriztu zen (p = 0.70) eta B taldean 19.9cm-tik 19.4cm-tara (p = 0.03) eta ukondotik proximalki 10cm-tara dagoen puntua erreferentziatzat hartuta A taldean 34.4cm-tik 34.2cm-tara murriztu zen (p = 0.72) eta B taldean 33.9cm-tik 32.7cm-tara (p = 0.04). Ikusi bezala, linfedemaren murrizketa txikia antzekoa da bi metodoen bitartez, baina badirudi KT eraginkorragoa dela. Gainera, KT-ak kostu ekonomiko baxuagoa du, aplikatzeko behar den denbora txikiagoa da eta pazientearentzat eta fisioterapeutarentzat erosoagoa da. KT-ren erabilpena defendatzen duen beste artikulu bat Tsai eta lank.-ek 2009. urtean burututakoa izan zen [34]. 2. eta 3. mailako BML zuten 41 emakumek jaso zuten EDL, AKP (aldizkako konpresio pneumatikoa), ariketa fisikoa eta azaleko zainketa 4 astez, eta horrez gain, A taldeak elastikotasun baxuko konpresiozko hesgailua eraman zuen eta B taldeak KT. Interbentzioaren hasieran kaltetutako GGA-ren bataz besteko bolumena A taldean 511.0ml-koa zen eta B taldean 522.5ml-koa, eta 3 hilabete igaro ondoren A taldean 448.6ml-koa eta B taldean 491.4ml-koa (p = >0.05). Nahiz eta emaitzak esanguratsuak ez izan, badirudi ez dagoela ezberdintasunik bi taldeen artean, eta beraz, pentsa daiteke KT-ak elastikotasun baxuko konpresiozko hesgailua ordezka dezakeela BML-aren tratamenduan. Hala ere, BML-aren tratamenduan KT-aren aplikazioa gomendatzen ez duten artikuluak ere badaude. Egindako beste entsegu kliniko batean, 2013. urtean Smykla eta lank.-ek [32] egindakoan hain zuzen ere, 3 taldetan banatu ziren 2. eta 3. mailako BML pairatzen zuten 65 emakume eta hilabete batez 45 minutuko AKP, 1h-ko EDL eta azaleko zainketaz gain, A taldean KT aplikatu zen, B taldean Quasi-KT (plazebo) eta C taldean elastikotasun baxuko hesgailua. Kaltetutako GGA-ren bataz besteko bolumena interbentzioaren bukaeran, A taldean 9414.01cm3-tik 8051.15cm3-tara murriztu zen (p = 0.002), B taldean 9621.33cm3-tik 8041.02cm3-tara (p = 0.002) eta C taldean 10089.41cm3-tik 5021.22cm3-tara (p = 0.000001). Ikerketa honetan argi ikusten da KT ez dela metodo eraginkorra 2. eta 3. mailako BML murrizterako garaian, eta beraz elastikotasun baxuko hesgailua ezin da KT bidez ordezkatu. KT-ren erabilpena gomendatzen ez duen beste artikulu bat Taradaj eta lank.-ek 2015. urtean egindakoa izan zen [33]. Kasu honetan ere 3 taldetan banatu ziren 2. eta 3. mailako BML pairatzen zuten 70 emakume eta 4 astez aplikatutako tratamendua Smykla eta lank.-en ikerketan jarraitu zen berdina izan zen, A taldea izanik KT-a eramaten zuena, B taldea Quasi-KT-a eta C taldea izanik elastikotasun baxuko hesgailua zeramana. Kasu honetan bi GGA-en arteko bolumen ezberdintasuna aztertu zen interbentzioaren hasieran eta 4 asteetara, A taldean hasieran %48.45-koa izanik eta ondoren %22.47-ra murriztuz, B taldean %47.72 (p = 0.000041) eta ondoren %19.78 (p = 0.00048), eta C taldean %49.01 eta ondoren %7.13 (p = 0.000001). 4. EZTABAIDA 4.1. EDL-AREN APLIKAZIOAREN INGURUKO EZTABAIDA Aurretik aipatu bezala, linfedema gaixotasun kroniko eta ebolutiboa denez, ez du tratamendu sendagarririk, eta beraz, honen prebentzioa tratamendurik hoberena dela pentsa dezakegu. Literaturaren barnean linfedemaren prebentziorako aholkuak aurki ditzakegu, baina ez dago frogatuta prebentzio plan baten eraginkortasuna beste batena baino hobea denik [35]. EDL aztertu ezkero, linfedema tratatzerako orduan eraginkorra dela ikusi da, espazio interstizialean pilatutako linfa gongoil linfatiko funtzionaletara berbideratzea lortzen baita [13]. Hala ere, nahiz eta azken urte hauetan EDL-aren inguruko ebidentzia zientifikoa handitu den, BML-aren prebentzioan EDL-aren eraginkortasuna eztabaidatzeke dago oraindik eta ikerketa gehiago behar dira [36-38]. Alde batetik, Castro-Sánchez eta lank.-ek [26] euste ortesi elastikoaren aplikazioarekin batera EDL jaso zuten emakume talde batekin lortutako emaitzak aholku gida higieniko eta posturalak jaso zituztenekin konparatu zituzten. Ikerketa horren ustez, EDL euste ortesi elastikoarekin batera lagungarria izan daiteke BML prebenitzerako orduan, mina murriztuz eta bizi kalitatea handituz, Földi eta lank.-ek [39] burututako ikerketen emaitzekin bat egiten duena alegia. Beraiek berehalako EDL-a gomendatzen dute gongoil linfatikoek pairatutako kaltea ahalik eta azkarren erregeneratzeko eta konexio linfatiko eta zain-linfatikoak sortzeko. Bestalde, Johansson eta lank.-ek 1999. urtean [40] eta Williams eta lank.-ek 2002. urtean [41] eginiko ikerketetan, linfedemaren garapen txikiago bat aztertu zuten geruza anitzetako hesgailu konpresiboa eraman zuten emakumezkoen artean EDL jaso zuten emakumezkoen artean baino, beraz, pentsa dezakegu Castro-Sánchez eta lank.-ek [26] eginiko ikerketan osagairik garrantzitsuena linfedemaren garapena ekiditeko geruza anitzetako hesgailu konpresiboa izan zela, eta ez hainbeste EDL. EDL linfedemaren prebentzioan garrantzi handien duen osagaia izatea ere zalantzan jartzen da beste esku hartze batzuekin konparatuz gero, ariketa fisikoarekin alegia. Berrikuspen bibliografiko honetan lau ikerketetan konparatu da EDL-aren eraginkortasuna ariketa fisikoarenarekin. Alde batetik, Oliveira eta lank.-en [25] ikerketa dugu, non ariketa fisikoa soilik edo EDL soilik burutzen zuten bi talde konparatu zituzten, lortutako emaitzak antzekoak izan zirela aztertuz. Ezberdintasun esanguratsurik egon gabe, haien ustez EDL eta ariketa fisikoa egokiak dira bai BML prebenitzerako orduan, bai eta sorbaldako funtzionalitatea hobetzerako orduan ere. Chan eta lank.-en [42] arabera, ariketa fisikoak rol garrantzitsu bat du mastektomiaren ondorengo linfedemaren prebentzioan, detekzio goiztiarrean eta tratamenduan. Gainera, interbentzio goiztiar honek konplikazio arriskua areagotzen ez zuela ikusi zuten; infekzioak, orbainketa arazoak edota linfedema esaterako. Bestalde, Lacomba eta lank.-ek [43] diote EDLaren bitartezko drainatze linfatikoaren estimulazio goiztiarrak mastektomiaren ondorengo minaren gain eta gongoil linfatikoen inflamazio baskularraren gain eragina duela, hauek murriztuz. Hori, GGA-ren bolumen handipena eta proteinen pilaketa saihestu ditzakeelako gertatzen da, arrisku faktoreak direnak gainkarga linfatikoa gertatzeko, edema subklinikoa garatzeko edota konplikazioak sortzeko, besapeko sarearen sindromea alegia. Konplikazio hauek, errestrikzioak bultza ditzakete edota ROM-aren desgaitasun funtzionala eragin Karki eta lank.-en [44] ustez. Beraz, Oliveira eta lank.-en [25] ustez, EDL-aren eta ariketa fisikoaren eraginkortasuna antzekoa da BML-a prebenitzerako orduan, ondorio hori lortuz EDL eta ariketa fisikoa indibidualki aztertzen dituzten ikerketa batetik. Aurrekoez gain, berrikuspen bibliografiko honetan hiru ikerketa daude non EDL ariketa fisikoarekin konbinatuz, ariketa fisikoaren aplikazio soilarekin konparatzen den. Devoogdt eta lank.-en [23] ustez, EDL-ren aplikazioak ariketez gain eta linfedema prebenitzeko aholkuez gain, ez du tratamenduaren eraginkortasuna handitzen BML intzidetzia epe motzean murrizterako orduan, lortutako emaitzak antzekoak baitira ariketa fisikoa soilik eginda eta EDL ariketa fisikoarekin konbinatuta. Bestalde, Cho eta lank.-en [24] ikerketak dio ariketa fisikoa soilik eraginkorra dela sorbaldako funtzioa hobetzeko, mina murrizteko eta bizi kalitatea hobetzeko, baina EDL ariketa fisikoarekin konbinatuz gero, BML prebenitzerako orduan lortutako emaitzak hobeak direla soilik ariketa fisikoarekin lortutakoak baino. Bi ikerketa hauen emaitzek ez dute bat egiten, baina esan beharra dago Devoogdt eta lank.-en [23] ikerketan parte hartu zuten pazienteek arrisku gehiago zutela linfedema pairatzeko, besapeko ebakuntza zabalagoa edota besapeko erradiazio frekuentzia handiagoa izan zutelako Cho eta lank.-en [24] ikerketan parte hartu zuten emakumezkoekin konparatuz. Hala ere, Cho eta lank.-en [24] ikerketen emaitzek bat egiten dute Zimmermann eta lank.-en [22] entsegu klinikoan lortutakoekin; ikerketa horretan emakume guztiek ariketa fisikoaz osatutako programa estandar bat jarraitzeaz gain, kontrol taldeak auto-drainaketa burutu zuen eta beste taldeak EDL jaso zuen. Emaitzak aztertu ondoren, Zimmermann eta lank.-ek [22] mastektomia ondoren BML prebenitzerako orduan EDL-aren aplikazio goiztiarra eraginkorra izan zitekeela ikusi zuten. Nahiz eta EDL osagai garrantzitsua dela dirudi, esan beharra dago Zimmermann eta lank.ek [22] EDL-a auto-drainaketarekin konparatu zutela, Andersen eta lank.-ek 2001. urtean [45] zirkulazio linfatikoaren balantzea berrezartzeko auto-drainaketa nahikoa ez zela aztertu zuten bitartean, beraz, ez da harritzekoa hauek konparatzerako garaian EDL-aren eraginkortasuna auto-drainaketarena baina hobea izatea. Ez dago EDL ariketa fisikoarekin konbinatuz eta ariketa fisikoaren aplikazio soilaren arteko konparaketa burutzen duen beste ikerketarik, baina Lacomba eta lank.-ek 2010. urtean [43] EDL eta ariketa fisikoaren arteko konbinaketa jaso zuen talde bat linfedema prebenitzeko aholku gida jaso zuten beste talde batekin konparatu zuten. Interbentzio hori egin ostean, mastektomiaren ondoren 2 urtetan zehar linfedema garatzeko arrisku txikiagoa izan zuten EDL ariketa fisikoarekin konbinatuta jaso zutenak, emakumeen %7-ak garatuz linfedema (aholku gida jaso zutenen %25-ak garatu zuten linfedema). 4.2. ARIKETA FISIKOAREN APLIKAZIOAREN INGURUKO EZTABAIDA Erresistentziazko ariketak aztertu ezkero, honen inguruko ebidentzia zientifikoa aldatzen ari dela aztertu da, aurretik azaldu bezala, orain dela gutxi arte erresistentziazko ariketak kontraindikatuak baitzeuden linfedema pairatzen zuten pazienteen artean. Gaur egun ikusi da linfa gorputzean zehar indar pasibo eta aktiboen bitartez transferitu egiten dela. Indar pasiboa EDL, aldizkako konpresio pneumatiko eta geruza anitzetako hesgailu konpresiboaren bitartez aplika daiteke, baina linfedemaren gaineko tratamendu gehienek indar aktiboak ahaztu egiten dituzte; muskulu eskeletikoaren ponpaketa, arnas-mugimendua eta pultsu arteriala besteak beste. Erresistentziazko ariketek, alde batetik, muskulu eskeletikoaren kontrakzioa eragiten dute, zainetako likidoa eta likido linfatikoaren ponpaketa estimulatuz, eta beste alde batetik, hodi linfatikoen kontrakzioa eragiten dute, nerbio sistema sinpatikoaren kontrolpean egonik. Modu honetan, erresistentziazko ariketek sortzen duten aktibazio muskularraren bitartez, drainatze linfatikoa eta hodi linfatikoen kontrakzioa estimulatu daitekeela ikusi da [46-47]. Alde batetik, Kim eta lank.-ek [27] erresistentziazko ariketak zuzenketa ariketa estandarrekin konparatu zituzten. Ondorioztatu zuten erresistentziazko ariketek, TDK-rekin batera, ez zutela BML okerragotzen, eta gainera, eraginkortasun handiagoa zutela linfedemaren murrizketa lortzeko eta ondorioz, bizi kalitatea hobetzeko. Ondorio hau Modi eta lank.-en [48] eta Stanton eta lank.-en [49] ikerketetan aztertutakoarekin justifikatu daiteke. Ikusi zuten ehun muskularrean aurkitzen diren hodi linfatiko kantitatea eta horietatik igarotzen den linfaren abiadura handiagoa dela azal azpiko ehunarekin konparatuta. Erresistentziazko ariketek potentzia eta tentsio muskularra handitzen dute, linfaren ponpaketa eta hodi linfatikoen kontrakzioa estimulatuz. Honi esker, linfedemaren ondorioz sortutako bolumen handipena murriztu daiteke haien ustez, bereziki GGA-ren atal proximalean, non masa muskularraren bolumena handiagoa den [49]. Beste alde batetik, Johansson eta lank.-ek [28] ere erresistentziazko ariketak zuzenketa ariketa estandarrekin konparatu zituzten, baina kasu honetan, erresistentziazko ariketak igerileku batean egin ziren, non erresistentzia uraren bitartez aplikatzen zen. BML pairatu zuten pazienteetan, uretan egiten ziren ariketak seguruak zirela ikusi zuten linfedema okerrerantz joan ez zelako, baina kasu honetan, ariketa estandarren emaitza antzekoak lortu ziren. Hala ere, uretan ariketak egin zituztenen artean, epe luzera sorbaldako mugikortasuna hobea izan zela aztertu zuten. Linfedema murrizterako orduan, nahiz eta uretan egiten diren ariketak eraginkorrak ziruditen eta zuzenketa ariketak ordezkatzeko balio zutela ikusi, urak sortzen zuen efektu konpresiboa onura osagarria izan zitekeela pentsatu zen, baina ikerketa honek ez zuen bat egin hipotesi horrekin. Ikerketa honetan parte hartu zuten paziente gehienek ez zituzten uretako ariketak beharrezko maiztasunarekin burutu, eta soilik bi emakumek egin zituzten astean 3 aldiz, linfedemaren %25 eta %32-ko murrizketa lortuz. Tidar eta lank.-ek [49] burututako ikerketan parte hartutako emakumeek astean behin burutu zituzten uretako ariketak, linfedemaren bolumenean aldaketarik lortu gabe. Hori dela eta, pentsa dezakegu uretan egiten diren erresistentziazko ariketak astean hiru aldiz egin beharko liratekeela gutxienez linfedemaren murrizketa esanguratsua lortzeko. Azken finean, sistema linfatikoa etengabe ari da linfaren ponpaketa burutzen, eta beraz, maiztasun handiagoko estimulu bat beharko du. Horrez gain, erresistentziazko ariketak ariketa aerobikoarekin konparatu ziren Buchan eta lank.-en [30] ikerketan. BML murrizterako orduan, erresistentziazko ariketen eta ariketa aerobikoen artean ezberdintasun esanguratsurik ez zegoela ondorioztatu zuten, nahiz eta hobekuntza zertxobait hobea lortu ariketa aerobikoarekin. Bestalde, hobekuntza ezberdinak lortu zituzten ariketa mota bakoitzarekin; alde batetik, ariketa aerobikoa gaitasun aerobikoa hobetzeko hobea dela ikusi zuten, eta beste alde batetik, erresistentziazko ariketak indar muskularra handitzeko eraginkorragoa zela. Emaitza hauek Courneya eta lank.-en [47] ikerketan lortutako emaitzekin bat egiten dute, non ariketa aerobikoa erresistentziazko ariketarekin konparatzerako garaian, ez zuten ezberdintasun esanguratsurik lortu interbentzioaren amaieran linfedemaren aldaketa aztertzerako orduan. Ariketa aerobikoaren aplikazioa defendatu egiten duten zenbait ikerketa daude; hain zuzen ariketa aerobikoaren bitartez Şener eta lank.-ek [50] gune torazikoko sistema linfatikoaren aktibazioa estimulatzen dela ikusi zutelako eta Irwin eta lank.-ek [51] ehun adipotsuaren gehikuntza murrizten zela frogatu zutelako, linfedema intzidentzia handiagoarekin erlazionatzen den faktorea izanik. BML-aren tratamendurako ariketa mota bakoitzak onura ezberdinak dituela ikusi da eta hori dela eta, linfedemaren murrizketarako ariketa aerobiko eta erresistentziazko ariketaren konbinaketa onuragarria izan daitekeela pentsa dezakegu. Gainera, tratamendu moduan Tidhar eta lank. [49], Schwartz eta lank. [52] eta Yuen eta lank.-ek ere ariketa programa hau defendatzen dute BML-ari aurre egiteko. Aurretik aztertutako ikerketetan argi ikusten da erresistentziazko ariketak egokiak direla BML-ari aurre egiteko, ez baitute linfedemaren zorroztasuna handitzen. Hala ere, ariketa horien intentsitatea zenbatekoa izan behar den aztertu zuten Cormie eta lank.-ek [29] 2013. urtean, linfedemaren autozainketarako aholkuak jaso zituzten emakume talde bat karga baxuko ariketak burutu zituzten talde batekin eta karga altuko ariketak egin zituzten beste talde batekin konparatuz. BML tratatzerako orduan, bai karga baxuko zein karga altuko erresistentziazko ariketak egokiak zirela frogatu zuten, ez baitzuten linfedema okerragotu edota sintomen zorroztasuna handitu. Ikerketa honetan lortutako emaitzek bat egiten dute Johansson eta lank.-en [54] entsegu klinikoan lortutakoekin. Karga baxuko ariketak burutu zituzten bi talde konparatu ziren; emakume talde batek elastikotasun baxuko mahukarekin burutu zituen ariketak eta beste taldeak ez. Bi taldeen artean ez zen ezberdintasun handirik egon; nahiz eta bi taldeetan GGA-ren bolumenaren handipena egon ariketa egin ostean, 24h-tara desagertu egiten zen, eta linfedema maila hasierako egoerara bueltatzen zen, murrizketa arin bat lortuz gainera. Beraz, Johansson eta lank.-en [54] ustez, karga baxuko ariketak egokiak dira BML tratatzerako orduan, bai elastikotasun baxuko mahukarekin edota mahukarik gabe ariketak neurriz egiten badira, betiere kontrolpean. Bestalde, Ahmed eta lank.-ek [55] haien ikerketan sintomen zorroztasuna eta linfedema maila okerrera joaten ez zela aztertu zuten erresistentziazko ariketen intentsitatea handitzen joan ziren emakumeen artean (karga baxu batetik karga altu bateraino). Beraz, linfedema tratatzeko badirudi karga altuko zein baxuko ariketak egokiak direla, baina esan beharra dago GGA-ko ROM-a eta indarra handiagoa dela karga altuko ariketak eginez gero, desgaitasun maila murriztuz, eta ondorioz, bizi kalitatea handituz [29]. 4.3. GERUZA ANITZETAKO HESGAILU KONPRESIBOAREN APLIKAZIOAREN INGURUKO EZTABAIDA Aurretik esan bezala, BML-ari esku hartzeko KT-aren erabilpena geroz eta gehiago hedatzen ari da elastikotasun baxuko geruza anitzetako hesgailu konpresiboa ordezkatzeko helburuarekin. Nahiz eta bere aplikazioa geroz eta ohikoagoa izan linfedemaren tratamenduan, bere ebidentzia ez dago argi, eta berrikuspen bibliografiko honetan lortutako emaitzak ere ez dira eztabaidaezinak izan. Alde batetik Smykla eta lank.-en [32] eta Taradaj eta lank.-en [33] ikerketak ditugu, non KT-aren erabilpena ez duten defendatzen. Haien ustez, KT ez da metodo eraginkorra 2. eta 3. mailako linfedema murrizteko, eta beraz, elastikotasun baxuko geruza anitzetako hesgailu konpresiboa ezin du ordezkatu. Beste alde batetik, Tsai eta lank.-ek [34] diote ez dagoela ezberdintasun handirik KT eta hesgailua erabiltzen duten emakumeen artean, eta beraz, ikerketa hau aztertuz pentsa dezakegu KT-ak elastikotasun baxuko geruza anitzetako hesgailu konpresiboa ordezka dezakeela 2. eta 3. mailako linfedema pairatzen duten emakumezkoetan. Azkenik, Dorte Melgaard-en [31] entsegu klinikoa dugu, non nahiz eta ezberdintasun esanguratsurik ez egon, ikerketan parte hartu zuten emakumeetan zeinak 2. mailako linfedema pairatzen zuten, badirudi KT-aren bitartez lortutako linfedemaren murrizketa zertxobait handiagoa izan zela, eta gainera, KT-ak izan zuen kostu ekonomikoa eta denbora gastua txikiagoa izan zela, pazientearentzat eta fisioterapeutarentzat erosoagoa izanik. Elastikotasun baxuko geruza anitzetako hesgailu konpresiboaren eta KT-aren inguruko literatura aztertu ezkero, lortutako emaitzak ere kontraesankorrak dira. Malicka eta lank.-ek [56] 2014. urtean 1. mailako linfedema pairatu zuten emakumezkoak bi taldeetan banatu zituzten; talde bati KT aplikatu zitzaien eta besteek ez zuten inongo tratamendurik jaso. Interbentzioaren ostean linfedema maila KT-a eraman zuten emakumezkoetan txikiagoa zela ikusi zuten, beraz, BML-ari aurre egiteko 1. mailako linfedema pairatzen zuten emakumeetan KT-aren aplikazioa lagungarria izan zitekeela ondorioztatu zuten. Beste alde batetik, 2014. urtean Pop eta lank.-ek [57] eginiko entsegu klinikoa dugu, non mastektomiaren ondoren 1. eta 2. mailako linfedema pairatu zuten 22 emakumek parte hartu zuten. Guztiek ariketa fisikoko programa bat jarraitu zuten, baina talde bati KT aplikatu zitzaion tratamendu osagarri gisa eta kontrol taldeari ez. Oraingoan ere linfedemaren murrizketa nabariago bat aztertu zen KT taldean, %55-eko murrizketa lortuz eta %27-koa kontrol taldean. Hala ere, esan beharra dago bi ikerketa hauetan KT-ren efektua modu indibidual batean aztertzen dela eta ez dela konparatzen elastikotasun baxuko geruza anitzetako hesgailu konpresiboarekin, beraz, ez da frogatzen KT-ren eraginkortasuna hesgailuarena baino handiagoa denik hau ordezkatu ahal izateko. Bestalde, Smykla eta lank. [32] eta Taradaj eta lank.-en [33] ikerketan, zeintzuk hesgailua KT-arekin konparatu zuten, aztertu ziren emakumezkoek 2. eta 3. mailako linfedema pairatzen zuten, beraz, baliteke KT ez izatea eraginkorra zorroztasun handiko linfedema dutenentzat, baina bai linfedema arinagoa duten pazienteentzat Malicka eta lank.-en [56] edota Pop eta lank.-en [57] ikerketetan bezala. Hala ere, Pkyavas eta lank.-en [58] ikerketan 2. eta 3. mailako linfedema zuten pazienteetan KT-ak zuen efektua aztertu zutenean, ez zuten ezberdintasun esanguratsurik aurkitu elastikotasun baxuko geruza anitzetako hesgailu konpresiboa erabili zuten emakumezkoekin konparatuz, beraz, KT-ak hesgailua ordezka zitekeela ondorioztatu zuten. Hala ere, esan beharra dago ikerketaren interbentzio denbora 10 egunetakoa izan zela soilik, beraz, bi taldeen arteko ezberdintasunak esanguratsuak izateko interbentzio denbora luzeagoa izan beharko litzatekeela proposatu zuten. Ikerketa honek bat egiten du Tsai eta lank.-en [34] entsegu klinikoan lortutako emaitzekin, eta gainera, kasu honetan interbentzioa 4 astez jarraitu zen, Pkyavas eta lank.-ek [58] ikertutakoa konfirmatzen duelarik. Beraz, badirudi gaur egun KT-a oraindik ez litzatekeela metodo eraginkorra izango geruza anitzetako hesgailu konpresiboa ordezkatzeko 2. eta 3. mailako linfedemetan behintzat, bere ebidentzia zientifikoa ez baitago argi. Gainera, KT-aren eraginkortasun falta Olszewski-k [59] 2012. urtean egindako ikerketan aztertutakoarekin justifikatu daiteke. Presio linfatikoarengain 50mmHg-ko kanpoko indar konpresiboek eraginik ez dutela ondorioztatu zuen, beraz, 50-60mmHg arteko konpresioa gomendatzen du. Presio gutxiagoko konpresio indarrek alferrikakoak dira bere ustez, eta KT-ak ezin duenez 15-20mmHg baino gehiagoko presiorik egin, bere erabilera ez du gomendatzen. 5. ONDORIOAK Argi dago mastektomiaren ondoren modu goiztiar batean EDL ariketa fisikoarekin konbinatzea prebentzio metodo eraginkorra dela linfedemaren garapena ekiditeko, baina oraindik ikerketa gehiago behar dira linfedema saihesterako orduan ea itu terapeutiko funtsezkoena zein izan daitekeen zehazteko: EDL-a edo ariketa fisikoa. Bestalde, berrikuspen bibliografiko honetan ikusi da erresistentziazko ariketak, bai karga altukoak zein karga baxukoak, seguruak direla BML-ari aurre egiteko, sintomen zorroztasuna handitzen edota linfedema maila okerragotzen ez dutelako, beraz, gaur egun egiten diren zuzenketa ariketak ordezkatzeko balio dute, betiere ariketa aerobikoarekin konbinatuta, lortutako onurak ezberdinak baitira eta ondorioz, tratamenduaren eraginkortasuna hobea izango da. Hala ere, aukeratutako ariketa programa indibidualizatua izan beharko litzateke, pazientearen tolerantziaren eta bizimoduaren arabera. Gainera, garrantzitsua da pazienteak ariketa fisikoarekiko edukiko duen adherentzia, eta hori lortzeko ariketa mota ezberdinak praktikatzea lagungarria izan daiteke. Horretarako, uretan egin daitezke ariketak, hauek ere seguruak baitira BML pairatu duten emakumezkoetan. Azkenik, KT-aren eraginkortasunaren inguruko literatura kontraesankorra izaten jarraitzen du gaur egun. Ebidentzia zientifiko falta dagoenez, pentsa daiteke KT-a ez dela metodo eraginkorra oraindik elastikotasun baxuko geruza anitzetako hesgailu konpresiboa ordezkatzeko, eta horren inguruko ikerketa gehiago behar direla emaitza eztabaidaezinak lortzeko. 6. SENDOTASUNAK, AHULTASUNAK ETA HOBETZEKO GAUZAK Aurretik esan bezala, linfedema gaixotasun kroniko eta ebolutiboa izanik, haren tratamendua zaila eta zabala da. Hori dela eta, berrikuspen bibliografiko honetan ez da soilik linfedemaren tratamendu planaren osagai bakarra aztertu, baizik eta TDK programa osatzen duten osagai ezberdinak aztertu dira, bakoitzaren aplikazioa ahalik eta modu eraginkorrenean aplikatu ahal izateko, berrikuspen bibliografiko osoago bat izanik. Hala ere, berrikuspen bibliografiko honek ahultasunak ere izan ditu. Alde batetik, berrikuspen bibliografiko gaurkotua egin nahi izan da, baina literatura falta dela eta, aztertutako ikerketak ezin izan dira azkeneko 5 urteetakoak izan, baizik eta azken 10 urteetakoak. Beste alde batetik, aztertutako emakume guztiek ez dute linfedema maila berdina pairatu eta gainera, linfedema pairatzen hasi zirenetik interbentzioa aplikatu zaien arteko epea ez da berdina izan emakume guztietan eta horrek emaitza ezberdinak eman ditzake. Hori dela eta, aztertutako pazienteak homogeneoagoak izan beharko lirateke etorkizunean egiten diren ikerketetan, linfedema maila eta linfedemaren garapen denbora berdinarekin. Azkenik, esan beharra dago EDL-ak duen eragina soilik linfedemaren prebentzioan aztertu dela eta erresistentziazko ariketen eta KT-aren eraginkortasuna linfedemaren tratamenduan, beraz, egokia izango litzateke EDL-ren eraginkortasuna linfedemaren tratamenduan aztertzea eta erresistentziazko ariketa eta KT-arena prebentzioan. Errepikapenagatik baztertuak: n = 73 Izenburu eta laburpena ebaluatzeko lortutako emaitzak: n = 421 Baztertutako ikerketak: n = 399 Osorik irakurritako artikuluak izenburu eta laburpena irakurrita: n = 22 Baztertutako artikulu kopurua n = 8. Baztertzeko arrazoiak:  Bularreko minbizia bilaterala duten pazienteak aztertze dira (n = 3)  Linfedemari esku hartzeko tratamenduen artean ez egotea eskuzko drainatze linfatikoa, ariketa fisikoa edo hesgailu konpresiboa (n = 5) Irakurketa osoaren ostean erabilgarriak diren artikuluak: n = 14 PEDro kalitate eskala metodologikoaren araberako balorazioa, puntuazioa ≥4 izanda. Artikulu batek (n = 1) ez du bete PEDro eskalan ezarritako gutxieneko puntuazioa. Guztira barneraturiko ikerketa baliagarriak: n = 13 1. Taula: Eskuzko drainatze linfatikoari buruzko entsegu klinikoen ezaugarriak. Autorea Aldizkaria Lagina Interbentzioa Neurketa eta erabilitako metodoa Emaitzak Ondorioak Zimmermann eta lank. (2012) [22] Lymphology (IF = 1.079) 67 emakume bularreko minbiziarengatiko ebakuntza unilaterala jasan dutenak. Emakume guztiei programa estandar bat aplikatu zitzaien ebakuntzatik 2 egunetara (GGA-rako ariketak eta terapia fisikoa), eta horrez gain: 1. EDL taldea (n = 33): EDL astean 5 aldiz 2 astez eta ondoren, astean 2 aldiz 6 hilabetez. 2. Kontrol taldea (n = 34): autodrainaketa 6 hilabetez. Neurketak ebakuntza baino 2 egun lehenago, 2, 7, 14 egun ostean eta 3 eta 6 hilabete ostean egin ziren. Erabilitako metodoa: - Linfedema neurtzeko: uraren desplazamenduaren teknika GGA-ren bolumena neurtzeko. Ebakuntza aldeko GGA-ren bolumenaren aldaketa: - EDL taldea (p = 0.9089): ebakuntza egunean bataz besteko bolumena 2122ml-koa zen, 2115ml-koa 3 hilabeteetara (%0.4-ko murrizketa) eta 2108ml-koa 6 hilabeteetara (%0.64-ko handipena). Kontrol taldea (p = 0.003): ebakuntza egunean bataz besteko bolumena 1908mlkoa zen, 2036ml-koa 3 hilabeteetara (%6-ko handipena) eta 2124ml-koa 6 hilabeteetara (%10-eko handipena). Kontrol taldeko %70'6 emakumek garatu zuten linfedema interbentzioa iraun zuen 6 hilabete horietan, eta aldiz, EDL taldean inork ez zuen garatu. Estatistikoki esanguratsua: p = <0.05. Ebakuntza ondoren EDL-aren aplikazio goiztiarra eraginkorra izan daiteke BML prebenitzerako orduan. Devoogdt eta lank. (2011) [23] British Medical Journal (IF = 20.785) 160 emakume bularreko minbiziarengatiko ebakuntza unilaterala izan dutenak, besapeko noduluen disekzioarekin. Paziente guztiek 6 hilabetez jarraitu zuten tratamendua: 1. Interbentzio taldea (n = 79): EDL, ariketa fisikoa eta linfedema prebenitzeko aholkuak jaso zituzten. 2. Kontrol taldea (n = 81): interbentzio taldearen berdina baina EDL gabe. Neurketak ebakuntza aurretik, hilabete batera, 3, 6 eta 12 hilabeteetara egin ziren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: uraren desplazamenduaren teknika GGA-ren bolumena neurtzeko eta GGA-ren zirkunferentziaren neurketa zinta baten bitartez. Diagnostiko irizpidea: 200ml edo 2cm baino gehiagoko ezberdintasuna egotea afektatutako GGA-ren eta GGA osasuntsuaren artean. Ebakuntzatik 12 hilabeteetara, interbentzio taldetik 18 emakumek (%24) eta kontrol taldetik 15 emakumek (%19) linfedema garatu zuten, p balioa 0.45-koa izanik. Linfedemaren garapen denbora antzekoa izan zen bi taldeen artean (p = 0.44). Estatistikoki esanguratsua: p = <0.05. EDL-ren aplikazioa ariketez gain eta linfedema prebenitzeko aholkuez gain ez da oso eraginkorra BML intzidentzia murrizterako orduan epe motzean. 1. Taula: Eskuzko drainatze linfatikoari buruzko entsegu klinikoen ezaugarriak. Autorea Aldizkaria Lagina Interbentzioa Neurketa eta erabilitako metodoa Emaitzak Ondorioak Cho eta lank. (2015) [24] Supportive Care in Cancer (IF = 2.698) 41 emakume bularreko minbiziarengatiko ebakuntza unilaterala izan dutenak eta EVA eskalan >3-ko puntuazioa dutenak. Interbentzioa ebakuntzaren osteko lehenengo astean burutzen hasi zen: 1. TF taldea (n = 20): 8 luzapen ariketa eta 8 indar ariketa sorbaldako flexore eta abduktoreentzat, eta ukondoko flexoreentzat (%60-80-ko 1RM)  astean 3 aldiz 4 astez. 2. TF + EDL taldea (n = 21): TF taldeak egiten duenaz gain, EDL 30 minutuz jasotzen dute  astean 5 aldiz 4 astez. Neurketak interbentzioa baino 4 aste lehenago eta 4 aste beranduago burutu ziren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: GGA-ren zirkunferentziaren neurketa zinta baten bitartez. Sorbaldako flexore eta abduktoreen, eta ukondoko flexoreen indarra neurtzeko: dinamometroa. Sorbaldako ROM-a neurtzeko: inklinometro digitala. - BK neurtzeko: EORTC QLQ-C30 galdeketa. - Mina neurtzeko: NRS eskala. Estatistikoki esanguratsua: p = <0.05. Terapia fisikoa soilik eraginkorra da sorbaldako funtzioa hobetzeko, mina murrizteko eta bizi kalitatea hobetzeko bularreko minbiziarengatik ebakuntza jaso duten emakumeetan. Aldiz, terapia fisikoa EDL-arekin konbinatuz gero BML prebenitzerako orduan lortutako emaitzak hobeak dira soilik terapia fisikoarekin lortutakoak baino. 1. Taula: Eskuzko drainatze linfatikoari buruzko entsegu klinikoen ezaugarriak. Autorea Aldizkaria Lagina Interbentzioa Neurketa eta erabilitako metodoa Emaitzak Ondorioak Oliveira eta lank. (2014) [25] Physiotherapy Theory and Practice (IF = 0.804) 89 emakume bularreko minbiziarengatiko ebakuntza unilaterala izan dutenak, besapeko noduluen disekzioarekin. Ebakuntzaren ostean emakume guztiek jaso zuten aholku gida bat linfedema prebenitzeko. Horrez gain: 1. AF taldea (n = 48): taldeko ariketak burutu zituzten 40 minutuz, astean 2 aldiz 30 egunez (sesioaren denboraren %30 GGA-ren luzaketak eginez, %60 GGA-ren ariketa aktiboasistido edo aktiboak eginez eta %10 erlaxazio ariketak eginez). 2. EDL taldea (n = 48): EDL jaso zuten 40 minutuz, astean 2 aldiz 30 egunez. Neurketak ebakuntza aurretik eta ebakuntzatik 60 egunetara egin ziren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: GGA-ren zirkunferentziaren neurketa zinta baten bitartez. Sorbaldako ROM-a neurtzeko: goniometroa. Estatistikoki esanguratsua: p = <0.05. Ezberdintasun esanguratsurik egon gabe, EDL eta AF egokiak dira bularreko minbiziarengatiko ebakuntzaren ostean BML prebenitzerako orduan eta sorbaldako funtzionalitatean, beraz, pazientearen eta honen sintomen araberakoa izan beharko litzateke tratamendu plana. CastroSánchez eta lank. (2010) [26] Medicina Cínica (IF = 1.125) 48 emakume bularreko minbiziarengatiko ebakuntza unilaterala izan dutenak, besapeko noduluen disekzioarekin eta 30 egunez erradioterapia jaso dutenak. Emakume guztiek tratamendua 8 hilabetez jarraitu zuten: 1. TE (n = 24): EDL (astean 5 egunetan) eta euste ortesi elastikoa EDL ostean. 2. KT (n = 24): linfedema prebenitzeko aholku gida higienikoak eta posturalak jaso zituzten. Neurketak ebakuntza egin eta berehala eta 8 hilabeteetara egin ziren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: GGA-ren zirkunferentziaren neurketa zinta baten bitartez. Konposizio korporala neurtzeko (ur extrazelularra): Intersticial SystemMedical Ibérica. - Mina neurtzeko: EVA eskala. Estatistikoki esanguratsua: p = <0.05 EDL euste ortesi elastikoarekin batera lagungarria izan daiteke bularreko minbiziarengatiko ebakuntzaren ostean BML prebenitzerako orduan, mina murriztuz eta bizi kalitatea handituz. 2. Taula: Ariketa fisikoari buruzko entsegu klinikoen ezaugarriak. Autorea Aldizkaria Lagina Interbentzioa Neurketa eta erabilitako metodoa Emaitzak Ondorioak Kim eta lank. (2010) [27] Archieves of Physical Medicine and Rehabilitation (IF = 3.289) 40 emakume bularreko minbiziarengatiko tratamenduaren ondorioz BML unilaterala pairatu dutenak. Emakume guztiek TDK jaso zuten (EDL, hesgailu konpresiboa, zuzenketa ariketak eta azaleko zainketa) egunean behin, astean 5 aldiz, 2 astez. Horren ondoren, 6 astez auto-TDK jaso zuten. Bi taldeen arteko desberdintasuna hau izan zen: 1. A taldea: zuzenketa ariketak egin zituzten soilik (beroketa, sorbaldako mobilizazioak, ariketa deskongestiboak eta trapezio eta pektoral muskuluen luzaketak) arnasketa ariketen laguntzaz. 2. B taldea: A taldeko zuzenketa ariketez gain, erresistentziazko ariketak egin zituzten (bizepsa, pektoralak, trizepsa, trapezioa eta dortsal handia landuz). Neurketak interbentzioaren aurretik eta 8 asteetara egin ziren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: GGA-ren zirkunferentziaren neurketa zinta baten bitartez. - BK neurtzeko: Short Form-36, 2. bertsioko testa. BK hasieran eta interbentzioaren aurretik eta interbentziotik 8 asteetara: - Funtzio fisikoa (*): A taldea 68.50  76.00 eta B taldea 68.25  85.12. - Gorputzeko mina (*): A taldea 53.50  56.00 eta B taldea 53.50  57.12. - Osasun orokorra (*): A taldea 55.75  60.24 eta B taldea 58.50  66.75. - Osasun mentala (*): A taldea 64.25  69.50 eta B taldea 66.25  75.25. (*) Estatistikoki esanguratsua: p = <0.05 Erresistentziazko ariketek, TDKrekin batera, ez dute BML okerragotzen eta gainera, eraginkorrak dira linfedemaren murrizketa lortzeko eta ondorioz, bizi kalitate hobetzeko. Johansson eta lank. (2013) [28] American Journal of Physical Medicine & Rehabilitation (IF = 1.734) 29 emakume bularreko minbiziarengatiko tratamenduaren ondorioz BML unilaterala pairatu dutenak (bataz besteko bolumen ezberintasuna %21-ekoa izanik GGA-n artean). 1. Interbentzio taldea (n = 15): GGA-rentzako 6 ariketa ezberdin uretan burutu zituzten 30 minututako saioetan astean 3 aldiz, 8 astetan zehar. 2. Kontrol taldea (n = 14): linfedema tratatzeko ariketa estandarrak burutu zituzten 8 astetan zehar. Neurketak interbentzioaren hasieran eta interbentzioaren bukaeran (8 asteetara) egin ziren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: bolumetro optoelektronikoa (Perometer) eta bioinpedantzia espektroskopikoa. Sorbaldako ROM-a neurtzeko: goniometroa. Sorbaldako ROM aldaketa (graduak) hasieratik 8. asteraino: - ABD: interbentzio taldean 0,5-eko handipena eta kontrol taldean 0-koa (p = 0.32). - Flexioa: interbentzio taldean 6-ko handipena eta kontrol taldean 0-koa (p ≤ 0.001). - KE interbentzio taldean 6-ko handipena eta kontrol taldean 3-koa (p = 0.07). Interbentzio taldean handipenak aurkitu ziren flexioan (%36-koa) eta KE-n (%57-koa). Estatistikoki esanguratsua: p = <0.05. Uretan egiten diren ariketak seguruak dira bularreko minbiziaren ondorioz BML pairatu duten pazienteetan, linfedema ez delako okerragotzen eta ariketa estandarren emaitza antzekoak lortzen direlako. 2. Taula: Ariketa fisikoari buruzko entsegu klinikoen ezaugarriak. Autorea Aldizkaria Lagina Interbentzioa Neurketa eta erabilitako metodoa Emaitzak Ondorioak Cormie eta lank. (2013) [29] Journal of Cancer Survivorship (IF = 3.051) 62 emakume bularreko minbiziarengatiko tratamenduaren ondorioz BML unilaterala pairatu dutenak eta >%5- eko bolumen ezberdintasuna dutenak GGA-n artean. 1. A taldea (n = 22): karga altuko erresistentziazko ariketak egin zituzten (%75-85 1RM, 6-10 errepikapenekin). 2. B taldea (n = 21): karga baxuko erresistentziazko ariketak egin zituzten (%55-65 1RM, 15-20 errepikapenekin). 3. C taldea (n = 19): kontrol taldea (linfedemaren autozainketarako aholkuak jaso zituzten). A eta B taldeko emakumeek erresistentziazko ariketa horiek 60 minutuko saioetan (10 minutu berotzeko saioaren hasieran eta 5 minutu hozteko saioaren bukaeran erabiltzen zirenak) burutzen zituzten astean 2 aldiz 3 hilabetez. Bi taldeetan, saioen intentsitatea handitzen joan zen tolerantziaren arabera, erresistentzia %5-10 handituz saio batetik bestera. Neurketak interbentzioaren hasieran eta interbentzioaren bukaeran (3 hilabeteetara) egin ziren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: GGA-ren zirkunferentziaren neurketa zinta baten bitartez eta bioinpedantzia espektroskopikoaren bitartez. - Sintomen zorroztasun maila, eta bereziki, GGA-ko desgaitasuna neurtzeko: DASH galdeketa. - BK neurtzeko: SF-36 galdeketa. - GGA-ko ROM-a neurtzeko: goniometroa. - GGA-ko indarra neurtzeko: press banka 1RM. Linfedema maila: - Bi GGA-en arteko zirkunferentziaren ezberdintasuna %-etan  Hasieran: A taldean 16.3, B taldean 12.7 eta C taldean 12.3 (p = 0.308).  3 hilabeteetara: A taldean 14.9, B taldean 11.8 eta C taldean 12.3 (p = 0.648). - Bioinpedantzia espektroskopikoaren bidez lortutako linfedema indizea (L-Dex):  Hasieran: A taldean 18.8, B taldean 13.9 eta C taldean 17.2 (p = 0.671).  3 hilabeteetara: A taldean 18.6, B taldean 12.3 eta C taldean 16.3 (p = 0.711). GGA-ko desgaitasuna hasieran eta 3 hilabeteetara (p = 0.114): A taldea 19.5  15.7, B taldea 18.0  12.6 eta C taldea 16.0  17.1. BK-ko puntuaketa hasieran eta 3 hilabeteetara (p = 0.040): A taldea 45.4  48.5, B taldea 45.2  49.2 eta C taldea 46.2  45.4. 2. Taula: Ariketa fisikoari buruzko entsegu klinikoen ezaugarriak. Autorea Aldizkaria Lagina Interbentzioa Neurketa eta erabilitako metodoa Emaitzak Ondorioak Buchan eta lank. (2016) [30] Medicine & Science in Sports & Exercise (IF = 4.141) 41 emakume bularreko minbiziarengatiko tratamenduaren ondorioz BML unilaterala pairatu dutenak. Ariketa programa bat aplikatu zitzaien emakume guztiei 12 astez, astean 150 minutuz: 1. A taldea (n = 21): erresistentziazko ariketak burutu zituzten. 2. B taldea (n = 20): ariketa aerobikoak burutu zituzten. Neurketak interbentzioaren hasieran, 12 asteetara eta 24 asteetara egin ziren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: GGA-ren zirkunferentziaren neurketa zinta baten bitartez eta bioinpedantzia espektroskopikoa. - BK neurtzeko: FACT-B + 4 galdeketa. - GGA-ko desgaitasuna neurtzeko: DASH galdeketa. - Gaitasun aerobikoa neurtzeko: 6MWT. - GGA-ko indarra neurtzeko: 4-6RM, 10kg-rekin hasieran eta ondoren, 2'5kg-ko edota 5kg-ko pregresioarekin pazientearen arabera. Estatistikoki esanguratsua: p = <0.05. Ez dago ezberdintasun esanguratsurik erresistentziazko ariketen eta ariketa aerobikoen artean BML murrizterako orduan, baina badirudi ariketa aerobikoa zertxobait eraginkorragoa dela linfedema murrizten, BK handitzen eta ondorioz, desgaitasun maila murrizten. Horrez gain, ariketa aerobikoa hobea da gaitasun aerobikoa handitzeko, eta aldiz, erresistentziazko ariketak indar muskularra irabazteko. Neurketak interbentzioaren lehenengo egunean eta 4 astez 7 egunean behin egin ziren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: GGA-ren zirkunferentziaren neurketa zinta baten bitartez. - Kostu ekonomikoak neurtzeko: soldata eta materialaren kostua neurtuz. - Lan ingurua neurtzeko: fisioterapeutei eginiko elkarrizketa bidez. Kostu ekonomikoa: A taldean 1059.75€-koa izan zen eta B taldean 432.86€-koa. Lan ingurua: "denbora gehiago behar da hesgailua aplikatzeko" eta "KT-arekin lan egitea ergonomikoagoa da". Tratamendu programa hau astean 3 aldiz hilabete batez jarraitu zuten. Neurketak interbentzioaren hasieran eta interbentzioaren bukaeran (hilabete batera) egin ziren. Erabilitako metodoa: - Linfedema neurtzeko: bolumetro optoelektronikoa (Perometer). 4 aste iraun zuen interbentzioak. AKP 1. asten 60mmHg-ko presioarekin, 2.-ean 70mmHg, 3.-ean 80mmHg eta 4.-ean 90mmHg, 45 minutuz astean 3 aldiz (astelehenean, asteazkenean eta ostiralean). EDL 50 minutuz astean 3 aldiz (astelehenean, asteazkenean eta ostiralean). KT A eta B taldean astelehenetan aplikatzen zen EDL ostean, 4 egunetan eraman beharrekoa (ostiralean AKP baino lehen kendu egiten zen). Azkenik, elastikotasun baxuko hesgailua EDL ostean aplikatzen zen 40-50mmHg-ko presioarekin, 24 orduz eraman beharrekoa. Neurketak interbentzioaren hasieran eta interbentzioaren bukaeran (4 asteetara) egin ziren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: bolumetro optoelektronikoa (Perometer). - ROM-a neurtzeko: goniometroa. Kaltetutako GGA bolumena osasuntsu dagoen GGA-rekin konparatuz (%) hasieran eta 4 asteetara: - A taldea: 48.45  22.47 (p = 0.000041). - B taldea: 47.72  19.78 (p = 0.00048). - C taldea: 49.01  7.13 (p = 0.000001). ROM-aren handipena (%) hasieratik interbentzio bukaeraraino: - Sorbaldako flexioa: A taldean 8.74-koa, B taldean 9.04-koa eta C taldean 15.31-koa (p = 0.0411). - Sorbaldako ABD: A taldean 9.84-koa, B taldean 9.93- koa eta C taldean 16.94-koa (p = 0.0311). - Sorbaldako flexio horizontala: A taldean 4.12-koa, B taldean 3.21-ekoa eta C taldean 8.81-ekoa (p = 0.0023). - Sorbaldako estentsio horizontala: A taldean 3.34-koa, B taldean 3.91-koa eta C taldean 7.77-koa (p = 0.0052). - Ukondoko flexioa: A taldean 4.94-koa, B taldean 2.98- koa eta C taldean 10.14-koa. Tratamendu programa hau astean 5 aldiz 4 astez jarraitu zuten. Neurketak 4 aldiz egin ziren; interbentzioa baino 4 aste lehenago, interbentzioaren hasieran, interbentzioaren bukaeran eta 3 hilabete pasa ondoren. Erabilitako metodoak: - Linfedema neurtzeko: GGA- ren zirkunferentziaren neurketa zinta baten bitartez eta uraren desplazamenduaren teknika GGA-ren bolumena neurtzeko. Kaltetutako GGA-ren bataz besteko bolumena (ml): - Interbentzioa baino 4 aste lehenago: A taldea 513.7 eta B taldea 505.3. - Interbentzioaren hasieran: A taldea 511.9 eta B taldea 522.5. - Interbentzioaren bukaeran: A taldea 426.0* eta B taldea 488.4. - 3 hilabete pasa ondoren: A taldea 448.6 eta B taldea 491.4. Bi GGA-en arteko zirkunferentziaren ezberdintasuna (cm): - Interbentzioa baino 4 aste lehenago: A taldea 2.77 eta B taldea 2.68. - Interbentzio hasieran: A taldea 3.09 eta B taldea 2.96. - Interbentzio bukaeran: A taldea 2.66* eta B taldea 2.81. - 3 hilabete ondoren: A taldea 2.62 eta B taldea 2.83.
science
addi-95b82dd57b50
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31025
Ez-Hodgkin linfoma folikular eraldatua: inzidentzia, prognosi faktoreak eta tratamendua
Zumalde Murua, Amaia
2019-01-18
Gradu Amaierako Lana Medikuntzako Gradua B sintomak, organo disfuntzioa, zitopenia edo gongoilen hazkuntza azkarra dagoen kasuetan, berriz, tratamendua egokietsita dago. Tratamendu estrategiari dagokionez, paziente gehienak estadio aurreratuetan egoten direnez, kimioterapia-rituximab konbinazioa jasotzen dute, zeinak erantzun tasa, erantzunaren iraupena eta bataz besteko biziraupena (BBB) hobetzen dituen. Horretarako, R-CHOP (rituximab, ziklofosfamida, adriamizina, binkristina eta prednisona), R-CVP (rituximab, ziklofosfamida, binkristina eta prednisona) eta R-B (rituximab eta bendamustina) eskemak dira erabilienak. R-B eskema R-CHOParekin alderatu zen III. fasean dagoen entsegu kliniko randomizatu batean. Bertan, R-B eskemak progresiorik gabeko biziraupen handiagoa eta toxizitate hematologiko eta extrahematologiko gutxiago dituela ikusi da, BBBean ez zen desberdintasunik ikusi 45 hilabeteko jarraipenean (Freedman A, 2015). Progenitore hematopoietikoen transplante (PHT) autologoak eta alogenikoak, berriz, ez dituzte emaitzak hobetzen eta berrerortze errepikarietan kontsideratzen dira. Honetaz gain, zenbait estudiok mantenuzko rituximaba onuragarria dela erakutsi du, birgaixotzea atzeratzen baitu (Freedman A, 2015). Gaixotasun sendaezina den arren, LFak bilakaera ona du, pazienteen BBBa 12 urte ingurukoa delarik. Hauen artean tratamendurik beharko ez dutenak edo lehenengo mailako tratamenduarekin biziraungo duten pazienteak daude. Hala eta guztiz ere, heriotza arrisku altuagoa duten pazienteak ere badaude. Horien artean, FLIPI indizean arrisku altukoak, kimioimmunoterapia jaso ondorengo bi urteetan berrerortzeak jasan dituztenak, diagnostikatzerako orduan 60 urte baino gutxiago dutenak eta eraldaketa histologikoa (EH) izan dutenak daude (Kahl BS et al, 2016). 1.2 LINFOMA FOLIKULAR ERALDATUA LFaren eboluzio naturalean EHa gertaera garrantzitsua da, urteko, %2-3an gertatzen da. Eraldaketa honen ondorioz, klinikoki gradu baxuko linfoma, gradu altuko linfoma bilakatzen da, orokorrean BZHLH, hain zuzen ere. Maiztasun txikiagoan LF eta BZHLHz osaturiko histologia konposatua du edo bestetan, sailkaezina deritzo, BZHLH eta Burkitt motako linfomen arteko ezaugarriak izaten dituelarik. Pronostikoari dagokionez, histologia konposatuak bilakaera hobea du BZHLH motakoak baino eta sailkaezinak du bilakaera okerrena (Kridel R et al. 2015). LFEaren diagnostikoa egiteko biopsia kontsideratzen da gold standard-a eta, beraz, ahal den kasu guztietan, EHaren susmoa patologikoki baieztatu beharra dago. Hala eta guztiz ere, diagnostiko histologikoaren ausentzian, EHa klinikoki diagnostikatzerik ere badago. LFEren diagnostikorako LDH mailaren igoera, gongoilen handitze azkarra, B sintomen agertzea (sukarra, gaueko izerditzea edo >%10 pisu galera), egoera funtzionalaren bat-bateko okertzea, eremu extraganglionar ezohikoen hedapena edota hiperkaltzemiaren presentzia datu fidagarriak izanik. Are gehiago, LFEa diagnostikatzeko kriterio klinikoak erabili dituzten estudioek, biziraupenean histologikoki baieztatutakoen emaitza antzekoak lortu dituzte (Casulo C et al, 2015). Fluorodeoxiglukosa-positroi emisio bidezko tomografia (FDG-PET) bidezko irudi froga EHren diagnostikoan laguntzeko tresna garrantzitsu bilakatu da. Absortzio balio estandarizatu (SUV) altuak histologia erasokorragoekin loturik baitaude. Estudio batean SUV>10 izanda, linfoma erasokorrerako eraldaketa %80ko espezifikotasunarekin aurreikusi zuten eta SUV>13 %90ekin. Beste estudio batean, SUV>17 zuten pazienteetan EHa antzemateko balio prediktibo positiboa %100 izan zen. Hori horrela izanik, eta nahiz eta ez dagoen estudio nahikorik FDG-PETak biopsia bidezko diagnostikoa ordezkatu ahal izateko, zenbait kasu zehatzetan, SUV>17 izanik, iritsi ezineko biopsia denean, egoera funtzionalaren bat-bateko okertzea edo EH susmagarri egiten duen beste ezaugarri kliniko baten kontextuan, zentzuzkoa litzateke biopsia gabeko LFEaren abordai terapeutikoa egitea (Casulo C et al, 2015). BBBari buruzko azken datuak itsaropentsuak badira ere, EHaren heterogeneotasun biologikoak, gertaeraren ezohikotasun erlatiboak edo pazienteak maiz entsegu klinikoetatik baztertuak izateak, estandarizatutako maneiu estrategiak sustatu ahal izateko ebidentzian oinarrituriko datuak mugatzen dituzte (Freedman A, 2015). LFEaren maneiu optimorik ez da ondo ezarri orain arteko entsegu klinikoetan. Zenbait ikerketa erretrospektiboren arabera, aurretik tratamendurik jaso ez duten pazienteek bilakaera hobea dute tratamendua jaso dutenek baino. Gainera, tratamendua aukeratzeko orduan lehenagotik tratatua izateak, ondorengo terapia baldintzatzen du. mediana 63 urtekoa da (tartea 47-81). LDH maila altuak de novo eraldatutako (n=19) 5 pazientetan eta denborara eraldatuetako (n=10) beste 5etan neurtu dira. FDG-PET bidezko irudi-froga 12 pazienteri egin zitzaien, horietatik 9k SUVmax>13 izanik. 3. taula: Paziente eta gaixotasunen ezaugarriak. Gure kasuetan zenbakiak txikiak direnez, ezin izan dugu biziraupenerako arrisku faktoreei buruzko anlisi unibarainterik egin eta ezta ondoriorik atera ere. 5. ONDORIOAK EHa hilkortasun kausa garrantzitsua da LFa duten pazienteetan. Azken urteetan rituximabarekin tratamendua jasotako pazienteek biziraupen hobea duten arren, gaur egun EHa jasaten duten pazienteen BBB laburra da. EHak duen heterogeneotasun histologikoaz gain, erlatiboki maiztasun txikian gertatzen den gertaera izanik, gaixotasun honen maneiuan gidatuko gaituen entsegu prospektiborik izatea zaila izango da. PHT autologoa prozedura garestia eta morbilitate handia sortzen duena izanik, entsegu prospektiboak behar dira EHaren tratamenduan duen papera argitzeko. Gure datuek, antraziklina-naïve pazienteetan R-CHOP tratamenduarekin emaitza onak lortu daitezkeela baieztatzen dute PHT autologorik erabili gabe. Etorkizuneko ikerketak eraldaketaren tratamenduari bideratuak egoteaz gain, litekeena da haren prebentzioan jardutea. Honetarako, garrantzizkoa litzateke eraldaketarako arriskuan dauden pazienteak identifikatuko dituen biomarkatzaileren bat aurkitzea. Honez gain, lehenagotik zegoen LFetik eratorri baino, kasu gehienak aitzindari amankomun batetik eratorriak direla dirudienez, arrazoizkoa litzateke terapia ereduak aberrazio genetiko goiztiarrei bideratuta egotea. 6. ESKERRAK Proiektu honetan lagundu duen guztiei eskerrik beroenak, hala nola, Gipuzkoako Tumore Erregistroari eta Anatomia Patologiako Zerbitzuko Carmen Lobori pazienteen zerrenda luzatzeagatik, Iratxe Urreta Barallobreri azterketa estatistikoarekin laguntzeagatik, Hematologiako zerbitzuari datu-basea osatzen laguntzeagatik, Irene Lopezeri egindako lanagatik eta nola ez, Izaskun Ceberiori lan hau egiteko aukera emateaz gain, eskeinitako denbora eta lanean zehar gidatzeagatik.
science
addi-8757cf8220ad
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31031
Gastrektomia bertikala obesitate morbidoan. Sindrome metabolikoan duen eragina.
Villalabeitia Ateca, Ibabe
2019-01-18
Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioa , 2017ko Martxoaren 30a Gradu Amaierako Lana Medikuntzako Gradua 1. SARRERA Obesitatea gorputz masaren igoera bezala definitzen da, non era desegoki batean gehiegizko gantz adiposoaren metaketa ematen den. Egun, gaixotasun kroniko kontsideratzen da, bestelako konplikazio asko ekar dezakeelarik. Pixkanaka-pixkanaka osasun arazo mundial bilakatzen joan da, azken urteetan zehar bere prebalentzia nabarmenki igoz. Munduko Osasun Erakundeak (OME), 2014ko datuei erreparatuz, estimatu izan du 18 urtetik gorakoen artean, 1900 milioi pertsonek gainpisua pairatzen dutela, horietatik 600 milioik obesitatea dutelarik. Hots, populazioaren %13 inguruk obesitatea pairatzen du, emakumeen %11ak eta gizonezkoen %15ak hain zuzen ere. [1] Euskal Autonomi Erkidegoan ere, 2013an egindako osasun inkestaren arabera, azken 10 urteetan obesitatearen prebalentziak gora egin du. Izan ere, 2013an 16 urtetik gorakoen artean obesitatearen prebalentzia %25 handiagoa izan da 2002. urtearekin konparatuz gero. Batik bat, 25-44 urte bitarteko emakumeen artean eta 25-44 eta 75 urtetik gorako gizonezkoen artean egin du gora. Orokorrean, ikus daiteke 2013an gizonezkoen %14ak eta emakumezkoen %12ak obesitatea pairatzen zutela. Hala ere, orotara kasu gehiago daude pertsona nagusien artean gazteetan baino, 65 urtetik gorako euskal populazioaren %20ak obesitatea pairatzen duelarik. [2] Fisiopatologiari erreparatuz, obesitatea gorputzen zeharreko gehiegizko gantz adiposoaren metaketari deritzogu. Honen funtsa, xahuturiko eta harturiko kalorien arteko desoreka energetikoa da. Hau da, kalori ugariko elikagaien ingesta handitzean eta aktibitate fisikoaren murrizketa burutzean sortzen den deskonpentzazio egoera. [1, 3] Hala ere, etiologia multifaktoriala du, genetikak, ingurugiroak eta egoera psikologikoak ere eragina dutelarik. Alabaina, obesitate oro ez da berdina, hori dela eta diagnostikoa burutzeko eta larritasun gradu desberdinak bereizteko zenbait parametro erabiltzen dira. Egun, gehien erabilitakoa pisua eta altuera erlazionatzen dituen parametroa da, GMIa (Gorputz Masa Indizea) hain zuen ere. Obesitatetzat kontsideratzeko, 30 kg/m2 edo handiagoak izan behar duelarik. Honela, OMEren (Munduko Osasun Erakundea) eta ASMBSren (American Society for Metabolic and Bariatric Surgery) arabera 3 obesitate gradu bereizten dira. Hala ere, 2007. urtean SEEDOk (Sociedad Española Hala ere, GMIak ez digu adierazten gorputzean dagoen gantz kopuru totala ezta bere banaketa, azken hau oso garrantzitsua delarik. Horretarako gerri-aldaka indizea, gerri-altuera indizea, diametro sagitala eta perimetro abdominala neurtzen dira; azkenengo hau izanik, gantzak gorputzean zehar duen distribuzioa hobeen determinatzen duena. Modu honetan, bi obesitate mota bereizten dira: batetik, ginoide, gluteo-femorala edo periferikoa, non gantza aldaka eta ipurmasail inguruan metatzen den; eta bestetik, androide, abdomino-bizerala edo zentrala. Obesitate zentraltzat kontsideratzeko, IDFren (International Diabetes Federation) arabera zirkunferentzia abdominalak emakumeetan 80cm eta gizonetan 94cm baino handiagokoak izan behar du. Kasu honetan, gantza gorputzaren goialdean pilatuko da, zama, enbor eta goi-abdomen inguruan, baita ere gune intraabdominalean, hots, erraien inguruan, arazo metaboliko larriak sortuz. Ondorioz, obesitate zentrala pairatzen dutenek, 2 motako diabetesa, hipertentsioa, hipeurizemia, ateroesklerosia eta hiperlipemia izateko arrisku handiago dute, eurengan arazo karbiobaskularrak ugaritzen direlarik. [5, 6] Obesitatea neurtzeko beste modu bat, gorputzean dagoen gantz kopurua neurtzea da. Modu horretan, gizonetan gorputzeko proportzioaren %25a eta emakumeetan %30a baino gehiago gantza bada, obesitate kontsideratzen da. Alabaina, nahiz eta zenbat gainontzeko populazioarekin konparatuz beraiengan istripu zerebrobaskular edota bihotzekoen intzidentzia altuagoa da. Zehazki 8 urteetan zehar egindako Framingham ikerketan ikusi da sindrome metabolikoa dutenen artean diabetesa izateko arrisku erlatiboa (RR) %95eko konfiantza tartearekin (%95 CI) asko ere nabariagoa dela [Gizonak: RR 6.92, 95% CI 4.47-10.81. Emakumeak: RR 6.90, %95 CI 4.34-10.94]. Baita ere gaixotasun kardiobaskularren [Gizonak: RR 2.88, %95 CI 1.99-4.16. Emakumeak: RR 2.25, %95 CI 1.31-3.88] eta kardiopatia iskemikoen intzidentzia ere [Gizonak: RR 2.54, %95 CI 1,62-3.98. Emakumeak: RR 1.54, %95 CI 0.68-3.53]. [15] Hala ere, fisiopatologia, eta ondorioz guzti honen zergatia, ez dago batere argi, baina badirudi intsulinarekiko erresistentzia eta obesitate zentralaren ondorioz sorturiko hantura prozesua direla sindrome metabolikoaren patogenesiaren oinarri. Hantura prozesu horren ondorioz, ehun adiposoaren disfuntzioa ematen da eta hau estuki loturik dago dislipemia aterogenikoarekin (triglizeridoak, ApoB eta LDL altuak eta HDL baxua), disfuntzio endotelialarekin, hipertentsioarekin eta egoera protronbotikoarekin. [15] Kontuan izanik, sindrome metabolikoaren oinarriak intsulinarekiko erresistentzia eta gantzaren ondorioz sorturiko hantura prozesua direla, tratamenduaren funtsa pisua galtzea da; argaltzean intsulinarekiko erresistentzia eta gantz kopurua gutxitzen baita. Hori dela eta, lehenengo mailako tratamendu bezala neurri higieniko eta dietetikoak ditugu, honen mamia, elikadura osasungarria eta ariketa fisikoa burutzea direlarik. Aldiz, hau nahikoa ez bada, tratamendu farmakologikoa ezartzen da. Baina esan beharra dago, kasu honetan ez denez zehazki sindrome metabolikoaren etiopatogenia ezagutzen, ez dagoela tratamendu mediko espezifikorik. Ondorioz, erabilitako farmakoak, sindrome metabolikoaren osagai desberdinak (hipertentsioa, dislipemia, diabetesa) kontrolatzeko izango dira. Beraz, aurreko neurriekin sindrome metabolikoaren ondorioz areagoturiko arrisku kardiobaskularra kontrolatzea lortu ez bada, hurrengo pausu terapeutikoa, eta urteak aurrera joan heinean gero eta garrantzi handiagoa hartzen dabilena, kirurgia bariatrikoa izango litzateke. Horrela, pisua galtzearekin betera arrisku faktore oro ere nabarmenki jaitsi daiteke, eta ondorioz morbi-mortalitatea gutxitu. Obesitateak dakartzan ondorio larriak ikusi ondoren, argi dago ezin bestekoa dela tratamendu egokia burutzea. Izan ere, pisuaren %5-10a soilik jaistearekin arazo metabolikoak nabarmenki jaisten dira. [5, 11] Hasiera betan ezarritako tratamendua medikoa da, oinarritzat dieta egokia burutzea, ariketa fisikoa egitea eta komorbilitateen tratamendu medikoa burutzea dituelarik. Tratamendua efikaza izan dela onartzeko pisuaren %15a galdu beharra dago, eta lortuz gero hau izango litzateke obesitatea tratatzeko modurik kosto-efizienteena. [11, 16] Hala ere, esan beharra dago, pazienteen gehiengoak, %95ak, tratamendu honekin epe luzera ez duela onurarik lortzen. [5] Batzuk, ez dute pisu nahiko galtzen eta beste batzuk ordea, nahiz eta hasiera baten pisua galdu denbora baten ondoren berreskuratu egiten dute. Hori dela eta, tratamendurik eraginkorrena eta epe luzean egonkorrena kirurgia bariatrikoa da. Alabaina, kirurgiaren xedea ez da soilik pisu galera lortzea, baita ere horrek dakartzan arrisku faktoreak gutxitzea, pazientearen morbi-mortalitatea hobetuz. Beraz, tratamendu medikoaren porrota dela eta, kirurgia bariatrikoa gero eta garrantzi handiago hartzen ari da, azken finen arrisku kardiobaskularrak murrizteko gai den bakarra baita. [11, 17] Hala ere, paziente oro ez da hautagai egokia kirurgia burutzeko eta era berean kirurgiaren arrakasta ziurtatzeko ezin bestekoa da aldez aurretik pazienteen aukeraketa egokia burutzea. Horretarako, kasu oro diziplina anitzeko saio baten baloratu beharra dago ikuspuntu desberdinetatik aztertuz, hala nola, ikuspuntu endokrinologiko, psikiatrikoa eta kirurgikotik. Gaur egun, kirurgia bariatrikoaren indikazioa burutzerako orduan irizpiderik garrantzitsuena GMIa da. (3. Taula) Hala ere, erabakia ez litzateke soilik datu horretara mugatu beharko, aurretik azaldu bezala GMIak ez baititu komorbilitateak kontuan hartzen, eta erran bezala tratamendu kirurgikoaren xedeetariko bat komorbilitateak arintzea da. [5, 17] Urteak aurrera joan ahala, kirurgia bariatrikoko teknika berriak garatuz eta deskribatuz joan dira. Hala ere, gaur egun SECOk (Sociedad Española de Cirugía de la Obesidad) onarturiko teknika bakarrak banda gastriko doigarria, gastrektomia bertikala, behazun eta pankrea deribazioa eta Y-de Roux erako bypass gastriko dira. Lehengo biak teknika murriztaileak dira, hauen oinarria ingesta gutxiagotzea delarik. Azken biak berriz, teknika mixtoak dira, murrizketaz gain, malabsortzioa ere eragiten baitute. Zein teknika erabili pazientearen arabera erabakia izango da. Orotatik gehien erabiltzen direnak Y-de Roux erako bypass gastrikoa eta gastrektomia bertikala direlarik. Orokorrean, bypass gastrikoa GMIa 45-55 kg/m2 bitartean duten kasuetan burutzen da. Baita ere, nahiz eta GMI baxuagoa izan (40-45 kg/m2) mokaduzaleak edo gozozaleak baldin badira edo erreflexu gastroesofagikoa badute. Aldiz, gastrektomia bertikala burutuko da GMIa 40-45 kg/m2 duten pazienteetan, edo GMI edozein izanda ere arrisku kirurgiko handiko pazientea baldin bada, patologia gastrikoren bat badu, endoskopia periodikoak burutzea beharrezkoa baldin bada, digestio bideko gaixotasun kronikoa baldin badu edo ahozko medikazioren baten menpekotasuna pairatzen baldin badu. Bestalde, GMIa > 55 kg/m2 baldin bada, batzuetan gerta liteke ez izatea nahikoa gastrektomia bertikalarekin; hori dela eta, kasu hauetan bigarren denbora kirurgiko batean behazun eta pankrea deribazioa edo gurutzamendu duodenala burutzen da. (4. taula) [5] Hala ere, teknika orotatik gehien burutu izan dena, emaitza onenak izan dituena eta gold standar bezala kontsideratzen dena Y-de Roux erako bypass gastrikoa da. Alabaina, mundu mailan azken urteetan gastrektomia bertikalak izugarrizko gorakada izan du eta zenbait ikerketetan ikusi da bypassarekin lorturiko emaitzetara hurbiltzen ari dela. Baina oraindik ikustear dago epe luzean emaitza horiek mantentzen ote diren. [18] Izan ere, bypassarekin konparatuz gero, ikus daiteke gastrektomia bertikalak zenbait onura dituela. Batetik, kirurgia sinpleagoa da, denbora kirurgiko murritzagoa du eta beste teknika kirurgiko baten ere bilaka daiteke. Bestetik, prozesu fisiologikoagoa da, piloroa kontserbatzen delako dumping sindromea ekidinez eta bypassean ez bezala, heste eta mesenterioa ez direnez ukitzen gutxiegitasun nutrizional gutxiago dago, hau da, ez da malabsortziorik gauzatuko. Hala ere, desabantailak ere baditu, besteak beste, atzeraezina dela eta bere konplikazioen artean estenosi gastrikoa eta erreflexu gastroesofagikoa eman daitezkeela.[10, 18, 19] Beraz, gastrektomia bertikalak dituen abantaila ugariak, konplikazio urriak eta emaitza onak direla eta, azken urteetan gero eta gehiago erabiltzen den teknika da, kasu askotan lehen aukerako teknika beza kontsideratuz. [3] Hala ere, orain arte sindrome metabolikoa pairatzen zuten pazienteetan bypass gastrikoa burutzen zen batik bat. Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioan aldiz, gaur egun gehien burutzen 2.1 TEKNIKA KIRURGIKOA Prozesu kirurgikoa anestesia orokorrarekin burutzen da, pazientea decubito supino-n jarriz, bi hankak luzatuak eta banatuak dituelarik. Jarraian 5 trokar (4 x 12mm eta 1 x 5mm) txertatzen dira, lehengoa supraumbilikala delarik, optika darama hain zuzen ere. Une honetan karbono dioxidoa sartzen da barrunbe abdominalean, pneumoperitoneo bat sortuz. Ondoren, kanpo kirurgikoaren ikuspegi zuzena izanez, gainontzeko lau trokarrak ezartzen dira: ezkerreko goiko koadrantean, ezkerreko subkostalean, eskuineko subkostalean eta epigastrioan. (1. Irudia) Bukatu aurretik, fugarik ez dagoela ziurtatzeko kontraste urdin bat (metileno urdina) erabiltzen da eta fugarik ez dagoela baieztatu ondoren moztutako urdaila ateratzen da drenaje bat utziz agertu daitezkeen hemorragien kontrola burutu ahal izateko. 2.2 JARRAIPENA: Orokorrean pazienteek gutxi gora behear 5-7 egunetako egonaldia izaten dute ospitalean. Ondoren, ezinbestekoa da jarraipen estu bat burutzea, hori dela eta lehengo urtean 1, 3, 6 eta 12. hilabeteetan kirurgia bariatrikoko kontsultetan aztertzen da euren eboluzioa. Horretaz gain, nutrizio eta endokrinologia jarraipena ere burutzen da. 2.3 AZTERKETA ESTATISTIKOA Aldagai jarraiak, ez dutenez banaketa normal bat jarraitzen, mediana [tarte interkuartilikoa (RIQ)] eran aurkeztuko dira; aldagai kategorikoak aldiz, ehunekotan. Kirurgia aurretik eta kirurgia ondorengo bi bariableen arteko konparaketak burutzerako orduan McNemar test estatistikoa erabili da aldagai ordinaletarako eta Wilcoxon aldagai kuantitatiboetarako, une oro p balorea 0.05 baino txikiago izan beharrik emaitza estatistikoki esanguratsu dela kontsideratzeko. Analisi estatistiko oro IBM® SPSS® (Stadistical Package for the Social Sciences) Statistic 23 bertsioa erabiliz burutu da. 3. EMAITZAK Azken bost urteetan zehar Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioan guztira 195 pazientetan burutu da kirurgia bariatrikoa. 36 kasutan bypass gastrikoa, 2tan gurutzamendu duodenala eta 157tan gastrektomia bertikala eginez. Gure ikerketan gastrektomia bertikalak soilik aztertu dira, non 117 paziente (%75.52) emakumeak izan diren eta 40 (%25.48) aldiz, gizonak. Orotara bataz besteko adina ± desbideratze estandarra 48 ± 10.6 urtetakoa izanik. Kirurgia aurretik neurturiko pisuaren eta altueraren mediana eta tarte interkuartilikoa (RIQ) 125 kg-takoa (RIQ 111-140) eta 163cm-koa (RIQ 157-170) izan dira hurrenez hurren, GMIaren mediana 45 kg/m2 (RIQ 42-51.25) izanik. Azterturiko balore analitikoen artean, gluzemiaren mediana 100 mg/dL-koa (RIQ 90-118) dugu, 2. Irudia. Pisua eta GMIaren bilakaera. Urte batean pisuak (kg) eta GMIak (kg/m2) izandako jeitsiera. 4. Irudia: Perfil lipidikoaren bilakaera. Kirurgia ondoren urte batera emandako HDL, LDL eta TG mailen (mg/dL) gora-beherak. Azkenik, gure lagina adinaren arabera bi taldetan banatu dugu: batetik 50 urte edo gutxiago dutenak eta bestetik 50 urtetik gorakoak; modu honetan adinaren araberako diferentziarik ote dagoen aztertuz. Pisuari dagokionez, 50 urtetik beherakoetan batez beste 47.3 + 13.95kg-tako pisu galera eman dela ikusi dugu; nagusiagoetan berriz, 38.22 + 12.59kg-takoa. Kasu honetan bi taldeen arteko diferentzia estatistikoki esanguratsua suertatu da (p < 0.001); hots, lorturiko pisu galera nabarmenagoa izan da gazteetan. Ondorioz, GMIan ere diferentzia esanguratsua (p = 0.005) ikusi dugu bi taldeen artean, gazteetan 19.96 kg/m2 jaitsiz eta nagusiagoetan aldiz, 15.05 kg/m2. Azterturiko gainontzeko balore analitikoetan berriz, ez da desberdintasun esanguratsurik ikusi bi taldeen artean, hots, bi taldeetan antzeko emaitzak lortu izan dira. Komorbilitateen hobekuntza adinaren arabera aztertuz gero, ikusi dugu hobekuntza estatistikoki esanguratsua (p < 0.05) lortzen dela komorbilitate orotan bai 50 urtetik beherakoetan, baita ere 50 urte baino gehiago dutenetan. (Ikusi 5. Taula) Urteak aurrera joan ahala teknika honen abantailak eta emaitza onak ikusi dira eta egun bypass gastrikoaren ondoren gehien burutzen den teknika da, leku askotan lehen aukerakoa izanik. Besteak beste, gure ospitalean gehien burutzen den teknika da, hori dela eta gure ikerketan kirurgia mota honek sindrome metabolikoan duen eragina aztertzen joan gara bariablez bariable. 4.1 PISUA: Pisu galerari dagokionez, gure ikerketan kirurgiatik urte batera pisuaren jaitsiera esanguratsua eman da, bataz beste 44kg galduz. GMIari dagokionez ere, emaitza onak lortu izan dira, mediana kirurgia ondoren 30.76 kg/m2 (RIQ 27-33) izanik. Bestelako lan batzuetan ere, antzerako baloreak edo pixka bat kaxkarragoak lortu izan dituzte, GMI 34 kg/m2 inguruko mailak lortuz. [20, 21, 22]. Gure kasuan ikusi izan dugu pisuaren hobekuntza adinaren araberakoa dela, 50 urtetik beherakoetan emaitza hobeak lortuz. Izan ere, gazteek batez beste 47.30 + 13.95kg-tako pisu galera izan dute, nagusiek aldiz, 32.22 + 12.59kg-takoa. Alabaina, ondorengo urteetan zehar pazienteen %40 inguruk pisua berrirabazten du. [18] Gure lanean ez da horrelako kasurik eman, baina hori ikusteko denboran zehar jarraipen luzeagoa egitea beharrezkoa litzateke. Izan ere, epe luzerako zenbait ikerketetan ikusi da urteak aurrera joan ahala pisua irabazten dela, batik bat lehengo bi urteak igaro ondoren. Hain zuzen ere, T. Nygaard et al-ek euren 5 urtetako jarraipenean zehar ikusi zuten bigarren eta bosgarren urteen bitartean, pazienteek pisua irabazten zutela eta ondorioz, GMIa ere igotzen zela 30.5kg/m2-tatik 32.9 kg/m2-tara. [23] Z.M. Kanso et al-ek ere antzeko emaitzak lortu zituzten buruturiko 5 urtean zeharreko 730 pazienteen ikerketa erretrospektiboan, non ikusi zuten balore onenak kirurgiatik 2 urtetara lortzen zirela eta ondoren pixka bat okerrera egiten zutela. Izan ere, euren lanean lorturiko GMIren batez bestekoak urte batera 30.4 kg/m2, bi urtetara 27.1 kg/m2 eta bost urtetara 29.2 kg/m2 izan ziren. [24] Hala ere, Gloy V.L. et al-en metaanalisian ikusi da kirurgia bariatrikoa tratamendu medikoa baino eraginkorragoa dela pisu galera lortzerako orduan. [25] Literaturari erreparatuz gero, ondorioztatu izan da galera horrek bi zergatik nagusi dituela: batetik, gastrektomia bertikala burutzean lortzen den ingesta kopuruaren errestrikzioa esker; eta bestetik, gastrektomiaren eragin hormonala dela eta. Izan ere, aurrerago diabetesa garatzeko probabilitatea gutxitzen du. Hau oinarritzat izanik, ikusi da pisu gehien eta denbora laburragoan galtzen dutenak direla diabetesaren kontrol hobea daramatenak ondoren. [18, 19] Horretaz gain, obesitatea tratatu ezean, 2. motako diabetesa pairatzeko arriskua ugaritzen da eta agertuz gero, urteak igaro ahala areko beta zelulak suntsituz doaz, fenomeno hau intsulinarekiko erresistentziarekiko independentea delarik. Kasu honetan, kirurgia ondoren beta zelulen funtzioa soilik partzialki berreskuratzea lortzen da, batik bat intsuliaren jariapen goiztiarraren pikua berreskuratuz. [30] Hau, inkretinen jariapenari esker ematen da. Inkretinak hesteko epitelioko K eta L zeluletan ekoizten diren hormonak dira, garrantzitsuenak GLP1 (Glucagon Like Peptide-1) eta GIP (Glucose-dependent Insulinotropic Peptide) direlarik eta euren jariapena hestera heltzen den glukosa mailaren araberakoa izango da. [15] Funtzioa, areko beta zelulak estimulatuz intsulina jariapena ugaritzea eta glukagoiarena gutxitzea da. Kontuan izanik bigarren motako diabetesa duten gaixoetan inkretinen jariapena gutxitua egoten dela, kirurgiari esker jariapen maila egokia berreskuratzen da, modu horretan intsulina jariapena ere ugarituz. [8] Alabaina, kaltea urte askotakoa eta oso handia bada, sorturiko gaitza ez da guztiz itzulgarria, nahiz eta intsulinarekiko erresistentzia periferikoa gutxitu. Hori dela eta, hobe kirurgia bariatrikoa hasieran egitea, hots, diabetesa asko eboluzionatu eta arearen erreserba funtzionala guztiz agortu baino lehen. [3, 18] Eboluzionaturiko egoera horietan, kirurgia ondoren lorturiko emaitzak ez dira hain onak izango eta kasu batzuetan tratamendua behar izaten jarraituko dute. Gure kasuan, kirurgia ondoren intsulinaren premia 3 kasutan soilik eman da eta 3rek aurretik intsulina hartzen zuten, hots, aurretik jada arearen funtzionamendua desegokia zela ondorioztatu dezakegu. Hau aztertzeko modurik egokiena kirurgia aurretik zuten C peptido maila jakitea izango litzateke, honek areko erreserba funtzionalaren berri ematen baitigu. Modu honetan jakin ahal izango genuke ze kasuk duten pronostiko hobea eta horixe da K.J. Neff et al-ek ondorioztatu dutena euren lanean. [17, 18] Azken batean, honen azalpena zera da: zenbat eta iraupen luzeagoko diabetesa pairatu, beta zelula gutxiago egongo dira arean eta ondorioz intsulina exogenoaren behar handiagoa izango du gaixoak. Esan bezala, guk, kirurgia ondoren lorturiko kontrol gluzemikoa jakiteko hemoglobina glikosilatua neurtu dugu, %6.5 baino txikiagoko baloreak egokitzat hartuz. Alabaina, hobekuntza hori zenbait faktoreren menpe dago. Gure kasuan, ez dugu aztertu ze paziente diren emaitza hoberenak dituztenak. Baina literaturari erreparatuz, ikus daiteke hobekuntza oso lotua dagoela pisu galeraren zenbatekoari eta batik bat kirurgia aurretik izandako diabetesaren kontrolari. Izan ere, diabetesak operatu aurretik zenbat eta iraupen luzeagoa, kontrol txarragoa (hemoglobina glikosilatu altuagoa) eta intsulina behar handiagoa izan, kirurgiaren ondoren lorturiko hobekuntza eskasagoa da, bai epe laburrera baita epe luzera ere. [3, 18] Horixe ikus dezakegu H. Razak et al-ek argitaraturiko lanean, non bi talde bereiztu zituzten: batetik 5 urte baino gutxiagoko eboluzioko diabetesa zutenak eta bestetik 5 urte baino gehiagokoa zutenak, azken hauetan emaitza kaxkarragoak lortuz. [3] Gure emaitzak erreparatu eta bestelako argitalpen batzuekin konparatu ondoren, argi dago urte batera emaitza onak lortzen direla, baina zer gertatzen da epe luzera? Ali Amani et al-ek euren 5 urtetarako ikerketan ikusi zuten eboluzionaturiko diabetes aurreratua duten pazienteetan nahiz eta kirurgiatik urte batera tratamendurik gabe egon eta HbA1c % 6 baino gutxiago izan, soilik kasu ororen %3ak jarraitzen zuela tratamendu gabe kirurgiatik 5 urteetara. Are gehiago, pazienteen %44ak diabetesaren berrerortzea pairatu zuela ikusi zuten. Hau batik bat, kirurgia ondoren pisua berrirabazi eta aurretik diabetes aurreratu eta txarto kontrolatua izan zutenen kasuan eman zela ikusi izan da. Hala ere, ikerketa honetan eta beste zenbaitetan, baieztatu da egoera horietan ere, kirurgia ondoren lorturiko DMaren kontrola askoz ere hobea dela soilik tratamendu medikoarekin lortzen dena baino, HbA1c baxuagoa eta arrisku kardiobaskularra ere txikiago izanez. [8, 17, 18, 25] Beraz, datu orori erreparatuz, ikus daiteke diabetesaren kontrolean lagungarri suertatzen dela kirurgia. Hain zuzen ere, Buchwald H. and cols.-ek egindako metaanalisian argi dago kirurgia bariatrikoak diabetesaren hobekuntza dakarrela kasuen %86ean [%95CI, %78.4-%93.7]. Hobekuntza hau kirurgia mota orotan ikus daiteke baina emaitza hoberenak gurutzamendu duodenalarekin lorturikoak dira diabetesaren sendaketa kasuen % 98.9an [%95CI, %96.8-%100] emanez. Bigarren postuan Y-de Roux erako bypass gastrikoa dugu, pazienteen %83.7an [%95CI, %77.3-%90.1] diabetesa sendatzea lortuz. Gastrektomia bertikalari dagokionez, % 71.6an [%95CI, %55.1-%88.2] lortu da hobekuntza eta sendaketa %90.8an [%95CI, %76.2-%100]. [31] Izan ere, zenbat eta teknika malabsortiboagoa izan, emandako diabetesaren hobekuntza nabariagoa da. Emaitza hain onak ikusita, gaur egun planteatzen ari da GMI 35 kg/m2 baino gutxiago duten pazienteetan ere kirurgia bariatrikoa erabiltzea diabetesaren kontrola lortzeko, nahiz eta oraindik ez dagoen guztiz onartua indikazio kirurgiko bezala. [5, 16, 17, 32] 4.3 LIPIDOAK: Sindrome metabolikoaren beste faktoreetariko bat lipidoen gorabeherak ditugu. Esan beharra dago, perfil lipidikoa dela arrisku kardiobaskularrarekin estukien loturik dagoen faktorea; batik bat, HDL maila baxua eta LDL eta TG maila altuak izatea. (6) Alterazio hauek paziente obesoetan askotan ematen dira. Zehazki gure kasuan, %51ak HDL maila behar baino baxuagoa zuen, emakumeen kasuan 50 mg/dL eta gizonetan 40 mg/dL baino baxuagoa patologikotzat kontsideratuz. TG mailak ere, pazienteen % 26.75an desegokiak izan dira, 170 mg/dL baino altuagoak izanik. LDL berriz, 130 mg/dL baino altuagoa eta ondorioz patologikoa, kasuen % 24.2an suertatu da. Gora behera hauei azalpen bat bilatzea ez da bat ere erraza baina badirudi erraietan metaturiko gantzarekin erlazionatua dagoela. [30] Kirurgia ondoren balio horiek hobetzen direla ikus daiteke, batez ere HDL eta TG mailak, LDLrenak ez bezala. A. Aminian et al-ek et H. Razak et al-ek ere euren lanetan antzeko baloreak lortu dituzte. Alabaina, azken honek bai lortu duela urte batera LDLaren jaitsiera esanguratsua izatea. [18, 27, 33] Beraz, badirudi argi dagoela TG eta HDL mailen hobekuntza lortzen dela, hala ere ez dago bat ere argi LDL eta kolesterol totalarekin zer gertatzen den. Epe laburragoko ikerketetan ikus daiteke 6 hilabetetara LDL eta kolesterol totalaren baloreak era esanguratsu batean hobetzea lortzen dela, baina gero urte bat igaro aurretik berriz ere okerrera egiten dutela. [3, 22] Are gehiago, epe luzeagorako (5-6 urte) zenbait ikerketetan lorturiko emaitzak ez dira hain onak. Normalki HDL eta TG mailak hobetzeaz gain, denboran zehar parametro normalen artean mantentzen dira. LDLren neurriak aldiz, ez dira hain paregabeak, askotan epe luzera kirurgia aurreko baloreetara bueltatuz. [18, 33] Hala ere, tratamendu bariatrikoa eta ez kirurgikoa konparatzen duten V.L. Gloy et alen metaanalisian argi ikus daiteke kirurgia ondoren lorturiko kontrol lipidikoa hobea bariatrikoaren ondoren kasuen %75ean SAOSaren hobekuntza lortzen dela. [36] Gainera hobekuntza horrekin estuki loturik ikusi dugu gure kasuan CPAP beharra ere nabarmenki murriztu dela, %53.3tik %8.9ra jaitsiz. Emaitza hauek pisu galerarekin oso erlazionatua daude eta ondorioz, pisu egokia mantenduz gero epe luzera ere mantentzen den hobekuntza da. [37] 5. ONDORIOAK Gastrektomia bertikala nahiz eta teknika nahiko berria izan, azken urteetan zehar indarra hartzen ari da, zehazki gure ospitalean gehien buruturiko teknika bariatrikoa bihurtuz. Kirurgiaren helburua ez da soilik pisu galera egoki bat lortzea, baita ere obesitatearekin loturiko bestekoa arazoak tratatzea, batik bat sindrome metabolikoa. Hala ere, sindrome metabolikotzat jotzeko, FIDek argitaraturiko azken definizioaren arabera, ezinbestekoa da gehiegizko perimetro abdominala (obesitate zentrala) izatea, zeina gure kasuan kirurgia ondorengo kontrolean ez den neurtu. Bereaz, orokorrean ezin dezakegu esan sindrome metabolikoaren hobekuntza ematen denik. Baina, gure ikerketa erretrospektiboko emaitzei erreparatuz bai esan dezakegula urte bat igaro ondoren pisu galera nabarmena, eta ondorioz GMIaren jaitsiera lortzeaz gain, azterturiko bestelako komorbilitateen hobekuntza ere lortzen dela, era berean hauen tratamendu medikoaren beharra ere gutxituz; besteak beste diabetesa, hipertentsioa, hiperlipemia eta loaldiko buxadura apnearen sindromearen hobekuntza esanguratsua lortu baitugu. Hala ere, gure kasuan ez dugu ikusi LDLaren hobekuntza esanguratsurik baia bai aldiz, HDL eta TG mailena, neurturiko gainontzeko bariableetan (gluzemia, HbA1c, tentsioa) bezalaxe. Emaitzak adinaren arabera aztertuz gero, ikusi izan dugu gure laginean desberdintasun estatistikoki esanguratsua dagoela 50 urtetik beherako eta gorakoen artean; nagusiagoetan pisu galera txikiagoa eman delarik. Hala ere, azterturiko komorbilitateen (2. motako diabetesa, dislipemia, hipertentsioa eta SAOS) hobekuntza adinarekiko independentea izan da; hots, bai 50 urte baino gazteagoetan baita 50 urtetik gorakoetan ere hobekuntza esanguratsua eman da. Izan ere, hobekuntza metabolikoa bermatzeko nahikoa da pisuaren %5-10 inguru galtzearekin. Hau da, nahiz eta pisu galera txikia izan hobekuntza metaboliko nabarmena eman dela ikusi dugu. Alabaina, gure lanak baditu zenbait muga, nagusiena jarraipen postkirugikoaren iraupena izanik. Izan ere, gastrektomia
science
addi-3242de0d1293
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31036
Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasuna: epe luzerako pronostikoa. Gaixoberritze eta gaiztotze arriskua.
Ibarguren Esnal, Eneritz
2019-01-18
Donostia, 2017ko Martxoaren 29a 1 1. SARRERA Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasuna (IgG4-EG) etiologia ezezaguna duen bitartekaritza-immunologikoko eritasun bat da. Gehienbat adin ertaineko gizon eta gizon helduetan ematen den eta ezaugarri kliniko, serologiko eta patologiko zehatzak partekatzen dituen asaldura bilduma berezia da. Gero eta onespen gehiago duen gaixotasuna da. Duela gutxi arte, nahaste hauek heuren artean zerikusirik ez zutela pentsatzen zen, baina ikusi da gaixotasun honek hainbat organo erasan ohi dituela kasuen %60-90ean. Honakoak dira organo ezberdinetan ager daitezkeen asaldurak: 1 motako pankreatitis autoinmunea eta kolangitis esklerosatzailea; listu guruinen asaldurak, guruinen hazkuntza nahiz sialadenitis esklerosatzailea; parotida, barailazpiko eta malko guruinen hazkuntza bateratua (Mikulicz sindromea) edo barailazpiko guruinaren hazkuntza isolatua (Küttner's tumorea); orbitaren asaldurak zein proptosia, malko guruinaren hazkuntzagatik; retroperitoreoaren fibrosia, maiz periaortitis kronikoarekin batera gertatzen dena; giltzurruneko lesioak, hidronefrosia eta nefritis tubulointerstiziala bereziki; Riedelen tiroiditisa eta Hashimoto tiroiditisaren azpimota bat; IgG4ri lotutako pneumonitis interstiziala eta biriketako hanturazko pseudotumorra. IgG4-EGren bereizgarri da IgG4-positibodun infiltratu linfoplasmatikoa erasandako ehunetan. Sarritan, fibrosi, flebitis obliteratzaile eta eosinofiloen kopuru handiagotzearekin batera. Gaixotasun honetan agertzen den fibrosiak patroi estoriforme karakteristikoa azaltzen du. Horrez gain, pazienteen %60-70ak IgG4 maila altua azaltzen du serumean. Pazienteen gehiengoak glukokortikoideei ondo erantzuten die gaixotasunaren lehen faseetan. Organo batzuen kasuan, glukokortikoideekiko erantzuna diagnostiko irizpide bat kontsideratzen da. Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasunaren patogenia ez da ondo ulertzen oraindik. Azken ikerketetan autoinmmunitatearen nahaste eta nahaste alergikoek zerikusia dutela ikusi da. Erantzun alergikoak, erasandako ehunetako Th2 zitokinaren igoera eta serumeko IgE igoera dakartza. Beraz, paziente hauek rinitis alergiko eta asma bronkiala izateko joera izaten dute. Oraingoz ez da autoantigeno 2 espezifikorik identifikatu eta ez dago argi IgG4 antigorputzak patogenikoak diren. Serumeko eta ehunetako IgG4 kontzentrazioaren igoera ez dira gaixotasun honen patognomonikoak. Autoinmmunitatearen nahastea dagoen paziente gehienetan 1 motako pankreatitis autoimmunea (PAI) adierazten da, IgG4-EGren prototipikoa dena. Esan bezala, immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasunean organo bat edo gehiago kaltetu daitezke, asaldura ohikoena 1 motako pankreatitis autoimmunea izanik. PAIren prebalentzia Japonian 0.8koa da 100.000 pertsonako eta pankreatitis kronikoa duten pazienteen %2 osatzen dutela kalkulatzen da. Askotan, masa pankreatiko bat adierazten dute eta minik gabeko ikterizia buxatzailea, minbiziarekin nahastu daitekeena. Ohikoa da PAI duten pazienteek diabetes mellitus izatea. Gainera, IgG4-EGren beste hainbat manifestazio izan ditzakete, kolangitis esklerosatzailea, linfadenopatiak edo listu edo malko guruinen asaldurak, esaterako. PAI eta pankreako minbizia bereiztea zaila izan daiteke batzuetan, agerpen klinikoaren arabera. Minik gabeko ikterizia ohikoa da bietan. IgG4-positibodun zelula plasmatikoak ere agertu daitezke pankreako minbizian, baina askoz kopuru txikiagoan eta ez da oso ohikoa. Serumeko IgG4 kontzentrazioa ere igota egon daiteke pankreako minbizia duten paziente batzuetan, baina maila normala bikoiztera iritsi gabe. Beraz, serumeko IgG4-ren kontzentrazio igoerak ez du pankreako gaiztotzea baztertzen. 1.1. PAZIENTEEN MANEIUA GAUR EGUN 1.1.1. Diagnostikoa Diagnostikoa biopsian oinarritzen da eta bertan aurkitutako ezaugarri histopatologiko bereizgarrietan eta immunohistokimika tintzioetan. Bertan, IgG4-positibodun infiltratu linfoplasmatikoa; fibrosia, patroi estoriforme karakteristikoarekin; flebitis obliteratzailea eta eosinofiloen kopuru handiagotzea nabarmentzen dira. Serumeko IgG4 maila altua ere datu esanguratsua da, baina ez da diagnostikoa. IgG4- EGren diagnostikoa planteatu beharko litzateke ondorengoetako bat agertuz gero: jatorri ezezaguneko pankreatitisa, kolangitis esklerosatzailea, bi aldetako listu 3 guruinen edo malko guruinen hazkuntza, fibrosi retroperioneala edo orbitako pseudotumor edo proptosia. Behin diagnostikoa izanik, beste inplikatutako organoren bat identifikatzeko oso garrantzitsua da historia kliniko zabala, azterketa fisikoa, analitikak eta irudi frogak burutzea. 1.1.2. Tratamendua Gaur egun, Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasunerako ez dago tratamendu optimorik ezarrita. Zenbait punturekiko adostasuna dago hobetsita 1: - IgG4-EG sintomatikoa duen paziente orok tratamendua behar du, batzuek premiazkoa. - Glukokortikoideak lehen lerroko tratamendua dira erremisio indukziorako IgG4-EG duten paziente guztientzat, beti ere kontraindikaziorik izan ezean. - Erremisio fase arrakastatsu baten ostean, mantenurako terapia onuragarria da paziente batzuentzat. - Glukokortikoideekin berriz tratatzea indikatuta dago gaixoberritutako pazienteetan, indukzio fase arrakastatsu bat izan eta gero. Hurrengo gaixoberritzean mantenu faserako immunosupresore baten erabilera kontsideratu beharko litzateke. Hala ere, eztabaida dago aipatutako terapeutikan. Zenbaiten ustez, paziente batzuetan, tratamenduaren hasieratik glukokortikoideak eta immunosupresoreak konbinatzea beharrezkoa da. 1.1.3. Pronostikoa Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasunaren bilakaera naturala eta pronostikoa ez dira ondo deskribatuak izan. Berezko hobekuntza gertatu daiteke, baina eritasuna berriz agertu ohi da tratatu gabeko pazienteetan. Nahiz eta paziente gehienek glukokortikoideekiko erantzun ona izan hasieran, gaixoberritzeak arruntak dira terapia eten ostean. Horrela, gaixotasuna kronifikatu daiteke eta aurrera egiten du gehienetan. Tratatu gabeko gaixoen erikortasun eta hilkortasun kausa nagusiak ondorengoak dira; 4 zirrosia eta hipertentsio portala, fibrosi retroperitoneala, aorta aneurismagatiko konplikazioak, buxadura biliarra eta diabetesa. Hantura progresibo eta kontrolaezinek aldaketa fibrotikoak eta beraz organoen disfuntzio esanguratsua eragin dezakete. Zenbait ikerketek IgG4-EGren agerpena gaiztotze arrisku altuekin lotu dute. Arrisku hori ez da nabarmena beste lan batzuen ustez, ordea. 1.1.4. Kasu klinikoa Gaixotasun hau errealitatean kokatzeko Donostia Ospitale Unibertsitarioko kasu bat aurkezten da. 62 urteko gizona, 2 hilabetetako astenia, anemia, ikterizia eta hantura parametroen igoerarekin debutatu zuena. Egoera honekin, OTA eta gastrokolonoskopia burutu zitzaizkion. OTAko emaitzak gibel abzesua eta pankreako minbizia iradoki zuen, masa irudi bat agertzen zelako. Horrela, kirurgia orokorrera bideratu zen. Kirurgia orokorrean egindako analitikan ez zen infekzio daturik objektibatu, baina bai bilirrubinaren eta Ca 19.9-ren igoera, minbizia susmoa handiagotuz. Ondoren RMN, ekografia abdominala eta gibeleko lesioaren biopsia egin ziren. Biopsian, gibel- parenkima hanturazko infiltratu linfoplasmatikoz ordezkaturiko ehuna antzeman zen. Hantura infiltratuaz gain, gibel-parenkimaren fibrosia nabarmendu zen. Aztertutako zelula plasmatiko gehienak IgG positiboak ziren eta IgG4 positiboko 30 zelula baino gehiago kontatu ziren kanpoko. Ondoren errepikatutako analitikan IgG4 mailaren igoera ikusi zen: 459mg/Dl (N: 14126) Horrela, IgG4-EG diagnostikatu zitzaion, 1 motako pankreatitis autoinmune, kolangitis esklerosatzailea eta gibel masaren agerpenarekin. Glukokortikoideekin tratatu zen eta berehala hobekuntza klinikoa, zein irudi frogatakoa eman ziren (1.irudia) A B 1.irudia. Pazientearen eboluzioa tratamenduaren ostean. A irudian gibel masa ikus daiteke IVA-IVB segmentuetan. B irudia hiru hilabete beranduagokoa da, glukokortikoide tratamenduaren ondoren masaren txikiagotzea nabarmentzen da. 2. HELBURUAK Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasunaren bilakaera naturala eta pronostikoa ez dira ondo deskribatuak izan. Lan honek Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasunaren epe luzerako pronostikoa aztertzea du helburu, pazienteen gaixoberritzeko arriskua hain zuzen ere. Horrez gain, IgG4-EG duten pazienteen gaiztotze arriskua gainontzeko populazioarena baino handiagoa den ikertu nahi da. 3. MATERIALA ETA METODOAK Ezarritako helburuei erantzuna eman ahal izateko, gaiaren inguruan idatzitako literatura zientifikoaren errebisio narratiboa egin da. Errebisio hau aurrera eramateko, bilaketa bibliografikoa egin da. Bilaketa hori bi fasetan banatu da. Lehen fasean, datu base desberdinetan bilaketa egin eta ondoren artikuluen aukeraketa egin da. Bigarren fasean, aldiz, aukeratutako horien ebaluazioa. 6 Lehen faseari hasiera emateko, lanaren helburu nagusia, PIO/PICO2 estrukturaren bidez egituratu da. PIO egitura hau bilaketak modu argienean eta egokienean egiteko lagungarria da. Horrez gain, gure helburuari erantzuten dion informazioa lortzen da, alferrikako bilaketak alde batera utziz. Modu honetan, informazio zientifiko ona lortu da. PIO estruktura honek galdera bat egitera eramaten gaitu eta, hain zuzen ere, lana galdera honen inguruan izango da. PIO/PICO egitura erabiliz galdera hau sortu da: Zein da IgG4-rekin erlazionaturiko gaixotasuna duen paziente baten pronostikoa? PIO egitura: • Patient (pazientea edo taldea): IgG4-rekin erlazionaturiko gaixotasuna • Intervention (esku-hartzea): pronostikoa • Outcomes (emaitzak): gaixoberritzea Era honetan, bilaketa estrategia diseinatu ahal izan da. Hauek dira aukeratutako deskriptoreak: IgG4-related disease, prognosis, Immunoglobulin G4, relapse rate, AIP, inflammatory pseudotumor, malignancies. Bilaketa egiteko osasun zientzietan oinarritutako hainbat datu-base erabili dira: UpToDate, DynaMed, Trip, Embase, PubMed, eta Google Scholar besteak beste. Cochrane eta Clincal Evidence baztertuz tratamenduari buruzko informazioa soilik eskaintzen dutelako. Guztietan deskriptoreak AND operatzaile boolearraren bitartez lotuak izan dira. Datu-base bakoitzean bilaketa eginda lortu den emaitzari iragazkiak eta barneratze eta baztertze irizpideak aplikatu zaizkio (1. taula), proposatutako helburuak betetzeko artikulu egokienak aurkitu ahal izateko. Horien artean, azken 10 urteetan argitaratutako testuak izatea, hizkuntza aldetik, ingelesez idatziak izatea, kortikoideekin tratatutako pazienteen gaixoberritze ikerketa izatea eta testu osoak eskuragarri izatea. Zenbait ikerlan baztertuak izan dira oso lagin txikiarekin burutuak izateagatik (5-10 paziente) eta beraz emaitzak ez direlako oso esanguratsuak. Beste ikerketa batzuk ere alde batera utzi dira gaixoberritzeak tratatu gabeko pazienteetan soilik aztertzeagatik. Ondoren, aipatutako irizpide horiek betetzen zituzten artikuluen balorazio sakonago bat egin da. Horretarako, artikulu bakoitzaren laburpena irakurri da eta lanaren gaiarekin lotura zuzena zutenak aztertu dira. Horrez gain, artikulu aipagarrienen bibliografia berrikusi da ikerketa potentzialki garrantzitsuak identifikatzeko xedearekin. 4. EMAITZAK ETA EZTABAIDA 4.1. BILAKETA BIBLIOGRAFIKOAREN EMAITZAK ETA ARTIKULUEN AUKERAKETA Metodologian azaldutako pausoak jarraituz, datu-baseetan bilaketa bibliografikoa egin da. Aipagarria da hizkuntza ezagutzek nahiko mugatu dituztela emaitzak; izan ere, argitarapen batzuk japonieraz daude. Horrez gain, IgG4-EGren pronostikoaren inguruko ikerketa asko ez daudela antzeman da. Datu-baseetan egindako bilaketan aukeratu diren argitarapen guztiak landu egin dira eta horien arteko harremanak ezarri dira. Lanak banan-banan aztertu dira, bakoitzaren fidagarritasun-maila eta lehentasuna ezagutzeko. Horretarako, argitalpen-data, ebidentzia-mailaren araberako gomendio-gradua eta jarraian aipatuko diren CASPeko irizpideak3 kontuan izan dira. Azkenean, aipatutako ezaugarri horiek guztiak kontuan hartuz, bilaketa bibliografikoaren bitartez bildutako 10 atzera begirako ikerketa hartu dira aztergai. 8 2007-2017 urteen artean argitaratutako ikerketa lanak dira, Japonian burututakoak guztiak (2. taula). Artikuluen kalitatea aztertzen laguntzeko CASPe-ko kohorte ikerketentzako irizpideak3 jarraitu dira. Sei puntu hartzen dira kontutan batez ere, artikulua ongi egina dagoen ala ez desberdintzeko. 1. Ikerketaren gai edo helburuaren zehaztasuna. Hautatutako lanetan gaia ondo zehaztuta dago. Lehenengo sei artikuluek gaixoberritzeak aztertzea dute helburu eta beste lauek berriz, gaiztotzeak. 2. Kohortea jasotzeko egokitasuna. Baztertze eta barneratze irizpide zehatzak erabili dira, ez guztiz berdinak ikerlan guztietan. Prebalentzia baxuko gaixotasuna denez, laginak txikiak dira estudio batzuetan. 9 3. Emaitzak neurtzearen egokitasuna. Emaitzak modu objektiboan bildu dira. Gaixoberritzea zer den definitu da datu zehatzekin eta horiek neurtzeko proba objektiboak erabili dira (irudi frogak, analitikak, biopsiak… etab.) 4. Konfusio edo nahaste faktoreak kontuan hartzea. Kontuan izan dira tratamendu ezberdinak izan dituzten pazienteak eta gaixotasunaz gain beste zenbait arrisku faktore (diabetes mellitus, erretzea, adin nagusia) zituztenak. 5. Gaixoen jarraipenaren egokitasuna. Jarraipena laburra izan da lan gehienetan, baina ez da jarraipen luzeagoko lanik aurkitu. Aipatu behar da duela gutxi onesten hasi den gaixotasuna dela. 6. Emaitzen baliozkotasuna gure ingurunean. Ikerketa guztiak Japonian burutuak dira. Bertako elikadura eta bizi-azturak nahiko ezberdinak dira gureekiko. Ez da beste herrialdeetako artikulu fidagarrik lortu. 4.2. HELBURUAREN GARAPENA Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasunaren bilakaera naturala eta pronostikoa ez dira ondo deskribatuak izan. Dirudienez gaixotasunaren pronostikoa ona da epe motzera. Epe luzerako pronostikoa ordea, ezezaguna da, hainbat faktorek baldintzatzen baitute: gaixoberritzeek, kaltetutako organoen disfuntzioek edo gaiztotze arriskuak. 4.2.1 Gaixoberritzearen definizioa Gaixoberritze bezala definitzen da erabateko sendatze edo sendatze ez-oso baten ostean, IgG4-EGren ezaugarriko nahaste serologiko, erradiologiko, histologiko edota sintomatikoak agertzen direnean. Lau kategoria hauetako nahasteak ez dira beti aldi berean ematen. Hala eta guztiz ere, gaixoberritze sintomatikoa aldaketa erradiologiko eta serologikoekin batera eman ohi da. Serumeko IgG4 kontzentrazioaren igoera soila ez da gaixoberritze kontsideratzen. Kokapenaren arabera gaixoberritzeak pankreako edo pankrea kanpoko bezala sailkatzen dira. Gaixoberritzeak kortikoideak erretiratzeko momentuan, mantenu fasean, zein tratamendua amaitu ondoren agertu daitezke. 10 Aztertu diren ikerketa guztietan pazienteen kontrola egin da erremisioaren ondoren. 3- 6 hilabetero irudi frogak (OTA edo RMN), azterketa fisikoa eta odol analisiak burutzen dira. Odol analisian, IgG4 eta perfil hepatiko eta pankreatikoa aztertzen dira. 4.2.2 Gaixoberritze arriskua IgG4-rekin erlazionatutako gaixotasunaren pronostikoari buruzko ikerketa gehienak azken hamarkadan egin dira. Hautatutako 6 ikerketak, 2007-2017 bitartean argitaratutako ikerketa lanak dira, Japonian burututakoak guztiak. Paziente helduekin egindako atzera-begirako behaketa ikerketak dira denak. Lagin kopurua ezberdina da, batzuetan paziente kopurua oso mugatua izanik. Lan hauetan parte hartutako paziente guztiak glukokortikoideekin tratatuak izan dira. Hala ere, administratutako dosia eta tratamenduaren iraupena ez dira berdinak izan ikerketa guztietan. Banan bana aztertuko dira aipatutako ikerketak. Guztien datu aipagarrienak taula batean bildu dira (3. taula). 2017an argitaratu berri den Kubota et al. 4-ek egin zuten ikerketan Japoniako 22 zentrotako IgG4-EG zuten 510 paziente behatu ziren. Hau da aurkitu den lagin handieneko ikerketa. Batezbeste 61,1 ± 40,8 hilabetetan zehar egin zen paziente hauen jarraipena. Paziente gehienek PAIz gain beste agerpen batzuk zituzten: kolangitis esklerosatzailea %17,3 (88/510), dakrioadenitia edota sialadenitia %20,4 (104/510) eta peritoneo-atzeko fibrosia %11,2 (57/510). IgG4-ren serumeko batezbesteko maila 401 mg/dl-koa izan zen. Guztietatik, 158 pazientek (%30,9) izan zuten gaixoberritzeren bat. Horietatik 12 pazientek bigarren gaixoberritze bat nozitu zuten eta seik, hirugarren gaixotze bat. Lan honen arabera gaixoberritzeen %10 lehenengo urtean eman zen, %11 bi urtetara, %25,8 hiru urtetara, %30,9 lau urtetara eta %35,1 bost urtetara. Ildo beretik, Inoue et al 5-en 2015eko lanean aztertutako 235 pazienteetatik, 183 izan ziren kortikoideekin tratatuak. Batezbeste 37 hilabeteko jarraipena egin zen eta 183 paziente horietatik, %24ak gaixoberritzeren bat izan zuela ikusi zen. Bederatzi pazientek, bi gaixoberritze edo gehiago izan zituzten. Kasuen %32an gaixoberritzea pankrean izan zen, %41ean pankreatik kanpo eta %27an bietan. Bestalde, Kamisawa et al 6-ek 2009an egin zuten lanean, gaixoberritzeak kortikoideekin tratatuak izan zirenen %24ean eman zirela ikusi zen. 451 paziente 11 tratatu ziren kortikoideekin eta batezbeste 36 hilabetez jarraituak izan ziren. Gaixoberritzea izan zuten 110 pazienteen artean, %32 tratamendu osteko lehen 6 hilabeteetan izan zen, %56 lehen urtean eta %92 lehen hiru urteetan zehar. Pankrea Gaixotasun Tratagaitz Batzordearen ikerketaren7 arabera, PAI zutenen 96 pazienteetatik, hogeita hemezortzik (%40) gaixoberritzea izan zuten kortikoide mantenu terapia jaso izan arren. Gaixoberritzea 19 (%50) kasuetan pankrean soilik eman zen, 11(%29) kasuetan pankrea kanpoko lesioak agertu ziren eta 8 pazientek bi motatako eritasunak pairatu zituzten. Horrez gain, ikerketa honetan >5mgko mantenu tratamendua jaso zuten pazienteek, nabarmenki gaixoberritze gutxiago izan zituzten jaso ez zutenek baino, %26 eta %54 hurrenez hurren. Honekin lotuta, Hirano et al. 8-en 2007ko ikerketan tratatu gabeko 23 paziente eta kortikoideekin tratatutako 19 paziente jarraitu ziren. Kortikoideekin tratatutako19 pazienteak 23 hilabetez jarraituak izan zien. Horietatik seik (%31,6), gaixoberritzea izan zuten. Erdiak, ikterizia izan zuten behazun hodiaren urruneko estenosiagatik. Gaixoberritze hauen %5,1 lehenengo urtean zehar izan zirela adierazi zen eta %19,5a bigarren urtean. Tratatu gabekoen artean gaixoberritzeak kasuen %70ean ikusi ziren. Azkenik, Ito et al. 9-en 2007ko lana ere analizatu da. Bertan pazienteen %28,6ak gaixoberritzea izan zutela ikusi zen. Kontuan izan behar da lan hau dela lagin txikiena duena, 14 paziente soilik, eta beraz ez dela oso esanguratsua. Aztertutako ikerketa guztietan gaixoberritzeak erregistratu dira. Gaixoberritze gehien Nishimori et al. 7-en ikerketan deskribatzen dira, %40 eta gutxien Inoue et al. 5 eta Kamisawa et al. 6 -en lanean ikusi dira, gaixoen %24. Aipatzekoa da emaitzetan alde handiegirik ez dagoela. Hala ere, kontuan izan behar da bai Inoue et al. 5 zein Kamisawa et al. 6 -en ikerketek esangura handiagoa dutela lagin handiagoarekin eginak baitira, 183 eta 451 hurrez hurren. Aldiz, Nishimori et al. 7-en lanean 96 paziente soilik aztertu dira. Aitzitik esan bezala, zenbait ikerketetan5,6 paziente batzuk gaixoberritze bat baino gehiago izan dituztela ikusi da. Horrez gain, hauetariko artikulu batzuetan kortikoideekin tratatutako pazienteen gaixoberritze kopurua aztertzeaz gain, tratatu gabekoena ere behatu da 5,6,8,9. Guztietan tratatu gabeko pazienteetan gaixoberritze gehiago antzeman dira. 13 Aitzitik aipatu bezala Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasunaren bilakaera naturala eta pronostikoa ez dira ondo deskribatuak izan. Epe luzerako pronostikoa, ezezaguna da. Gaixoberritze arrisku zehatza ez da guztiz argitu. Izan ere, burutu diren ikerketen lagina nahiko mugatua da eta guztiak atzera-begirako behaketa lanak dira. Horrez gain, ikerketa batzuetatik besteetara gaixoen barneratze irizpide desberdinak erabili dira. Gainera, gaixoberritzearen definizioa ez da hertsiki berdina izan lan guztietan, oso antzekoa izan den arren. Kortikoterapiaren dosi eta iraupena ere ez da berdina izan paziente guztietan. Jarraipena denboran zehar ere ez da berdina izan, baina orokorrean jarraipen motzeko ikerlanak dira. Bestalde, esan behar da ikerketa guzti hauek paziente asiatikoekin soilik egin direla. Aztertutako estudio gehienek, pankreatitis autoinmmunea duten pazienteak soilik hartzen dituzte kontuan, pankreatik kanpokoko lesioak dituztenak aldera batera utziz. Pankreatik kanpoko manifestazioak soilik dituzten gaixoen ikerketa gutxi batzuk egin dira, baina lagin oso mugatuarekin eta jarraipen motzekoak. Beraz, gaixoberritze arriskua guztiz zehaztu ez den arren, gaixoberritzeko arriskua dagoela esan daiteke, kortikoideen tratamendua jaso ez dutenetan, zein jaso dutenetan. Azken hauetan arriskua baxuagoa izanik. 4.2.3 Gaiztotze arriskua Zenbait ikerlanetan IgG4-EGren eta gaiztotze arrisku areagotuaren arteko lotura egin da, gaiztotzea hainbat organo eta ehun ezberdinetan agertu daitekeelarik. Beste zenbait lanetan, ordea, populazio orokorrean eta IgG4-EG duten pazienteetan gaiztotze arriskua berdina dela azpimarratu da. 2012an argitaratutako Yamamoto et al 10-ek egin zuten ikerketan IgG4-EG zuten 106 paziente behatu ziren. Batezbeste 3,1 urtetan zehar egin zen paziente hauen jarraipena, maximoa 14,3 urte izan zirelarik. Gaiztotzeak 11 pazientetan (%10,4) agertu ziren. Hainbat motatako minbiziak adieraziz: biriketako minbizia, koloneko minbizia eta linfoma. Lortutako emaitzek IgG4-EG duten pazienteen gaiztotze intzidentzia Japoniako gainontzeko populazioan baino 3,5 aldiz handiagoa zela adierazi zuten. 14 Honekin lotuta, Shiokawa et al 11-en 2013ko lanean 108 paziente ikertu ziren. Batazbesteko 3,3 urteko jarraipena egin zen. Horrela, 18 minbizi deskribatu ziren 15 pazienteetan. Gehien bat urdaileko minbizia eman zen, 7 kasu. Horrez gain, birika eta kolon minbizia eta linfoma ere agertu ziren. Gaiztotzeko arriskua, kontroleko taldearena baino altuagoa zela ondorioztatu zen. Intzidentzia estandarizatuaren proportzioa 2.07 (%95 konfiantza tartea 1.4-3.9) izan zen. Ildo beretik, Asano et al 12-en 2015eko lanean 158 paziente aztertu ziren. Horietatik pankrea kanpoko lesioak 103 kasutan deskribatu ziren. Jarraipena batezbestez 5,95±4,48 urtekoa izan zen. Guztira 36 gaiztotze eman ziren, 34 pazienteetan. Gehien agertu ziren minbiziak honakoak izan ziren: birika, kolon eta prostata minbizia , bost kasu bakoitzeko; pankrea eta urdail minbizia, lau kasu bakoitzeko; bi linfoma kasu eta gainontzekoak beste hainbat organotan. Lan honen arabera gaiztotze arriskua esanguratsuki altuagoa da populazio orokorrean baino. Intzidentzia estandarizatuaren proportzioa 2.01 (%95 konfiantza tartea 1.34-2.69) izan zen. Gainera, serumeko IgG4 kontzentrazio altuagoa zuten pazienteetan arriskua altuagoa zela behatu zen. Hirano et al 13-en 2014ko lanean, ordea, IgG4-EG zuten pazienteen gaiztotze arriskua populazio orokorraren antzekoa zela ondorioztatu zen. Lan honetan 113 paziente aztertu ziren. 95 pazientek PAI zuten eta batezbeste 73 hilabetez jarraitu ziren. 15 gaiztotze agertu ziren 14 pazienteen artean. IgG4-EG zutenen kalkulatutako intzidentzia estandarizatuaren proportzioa ez zen esanguratsua izan 1.04 (%95 konfiantza tartea 0.57-1.75). Hau da, gaiztotzeen intzidentzia antzekoa izan zen IgG4- EG zutenen eta adin eta sexu berdineko kontroleko taldearen artean. Aipatutako lehen hiru ikerketen 10,11,12 emaitzak eta Hirano et al 13-en emaitzak ez datoz bat. Emaitza hauen arteko desadostasuna, estudioa egiterako garaian jarraitutako protokolo ezberdinengatik izan daiteke. Izan ere, Hirano et al 13-en lanean IgG4-EG diagnostikatzerako garaian gaiztotzeren bat zuten pazienteak baztertu egin ziren. Beste lanetan aldiz, IgG4-EG diagnostikatzerako garaian minbizia zuten pazienteak kontuan hartu ziren. Beraz, dirudienez, IgG4-EG duten gaixoek arrisku altuago dute gaiztotzeak izateko. Hala ere, paziente hauek hertsiki jarraitzen direnez eta irudi froga gehiago egiten 15 zaizkietenez populazio orokorrari baino, minbizi gehiago diagnostikatzen direla pentsatu daiteke. 5. ONDORIOAK IgG4-EGren organo ezberdinetako asalduren bilakaera ez dago ondo definituta. Asaldura guztiek kortikoideekiko berehalako erantzuna dute. Hala ere, tratamenduaren hasierako dosia eta mantenu tratamenduaren premia eztabaidan dago. Gaur egun tratamenduaren aukera kasuaren arabera egiten da, ez dago adostasun zehatzik. Dirudienez, mantenu tratamendua jaso ez duten pazienteen gaixoberritze arriskua handiagoa da. Kontran, kortikoideen gehiegizko erabilerak duen erikortasuna jakina da. Gai honen inguruan ikerketa gehiago behar dira. Bestalde, tratatu gabeko pazienteetan gaixoberritze arriskua handiagoa dela ikusi da. Dena den, gaixoberritzeko arriskua dagoela ikusirik interesgarria litzateke berriz gaixotzeko dauden arrisku faktoreen azterketa egitea. Horrela, gaixoberritzeen prediktoreak ezagutu eta gaixotasunari aurrea hartu ahal izateko, gaixoberritze batek sortu ditzakeen fibrosi eta kalteak saihestuz eta pronostikoa hobetuz. Izan ere, aurretik esan den bezala, serumeko IgG4 kontzentrazioaren igoera soila ez da gaixoberritze kontsideratzen, baina prediktorea izan liteke. Gaiztotzeei dagokionez, IgG4-EG duten pazienteetan minbiziak konplikazio posibleak izan daitezkeela dirudi. Hori horrela izanik, komenigarria litzateke paziente hauen jarraipen estua egitea. Beraz, jarraipen luzeko ikerketa prospektiboak behar dira, paziente kopuru handiagoarekin eta IgG4-EGren hainbat manifestazio dituzten pazienteekin. Kontziente izanik, orain dela gutxi onesten hasi den gaixotasuna dela eta prebalentzia baxukoa. 6. ESKERRAK Eskerrik beroenak Xabier Zubeldiari gradu amaierako lan hau aurrera eramaten laguntzeagatik eta aholku onak emateagatik.
science
addi-d95ad991258f
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31043
Ispilu terapia: burututako mugimenduen garrantzia.
Letamendi Lizaur, Amaia
2019-01-18
Leioa, 2018ko Maiatzaren 10a LABURPENA Sarrera eta helburua: Iktusa azken urteetan goraka doan gaixotasun bat izanik eta hau jasan duten pazienteen %85ak ondorio gisa hemiparesia bat jasaten duelarik, hau tratatzeko ispilu terapiaren (IT) erabileraren eraginkortasun maila baloratu nahi izan da, bertan burutu beharreko mugimenduei arreta berezia eskainiz, ezaugarri honen araberakoa izango baita ispilu neuronen aktibazio maila. Metodoak: 2007-2017 urte bitartean PubMed eta Google Scholar datu baseetan argitaratutako artikuluak aztertu dira, goiko gorputz adarrean IT-k duen eraginkortasuna aztertzean oinarritzen diren artikuluak aukeratuz. Ikerketen kalitate metodologikoa PeDro eskalaren bidez baloratua izan da. Ondoren, Fugl Meyer Assessment eskala baloratzen duten artikuluekin analisi estatistikoa egin da, bertan IT-k duen eragina ikusteko Emaitzak: Hasierako 222 artikuluetatik, 10 artikulu aukeratu ziren eta IT-k egoera motorean, funtzionaltasunean eta espastikotasunean duen eragina aztertu ondoren, lehenengo bietan eragin positiboa azaltzen dela ikusi den arren, espastikotasunean duen eragina ez dela esanguratsua baieztatu da. Analisi estatistikoan, FMA puntuazioak hobekuntza handiagoa jasaten dituela ikusi da IT-ren bidezko tratamendua jaso duten talde esperimentaletan. Eztabaida eta ondorioa: Orokorrean, IT-k egoera motorean eta funtzionaltasunean eragin onuragarriak eragiten dituela ikusi den arren, artikuluen arteko hetereogeneitatea dela eta ezin da ondorio zehatz bat atera. Beraz, ikerketa gehiago egiten jarraitzea beharrezkoa izango da. Hitz gakoak: Mirror therapy, upper limb, stroke 1. SARRERA Iktusaren izaera kontuan izanik, bi talde nagusi bereiztu daitezkeen arren, azpitalde ugari aurkitzen dira eboluzio perfilari, topografiaren ezaugarriei eta lesio mekanismoari arreta jarriz gero. Hori dela eta, oso garrantzitsua izango da iktusaren mekanismo eragilea zehatz mehatz ezagutzea, tratamendu egokiena aurrera eraman ahal izateko eta bigarren mailako prebentzio aproposena martxan jartzeko (UstrellRoig & Serena-Leal, 2007). Hala ere, aipatutako bi talde nagusiak honako hauek dira: - Iktus iskemikoa: Iktus guztien %85 osatzen dute eta odol fluxuaren aldi bateko hutsegite kualitatibo edo kuantitatibo bat ematen da, honek dakarren oxigeno gabezia dela eta nerbio zelula batzuen heriotza eraginez (Aborix, Díaz, PérezSempere, & Álvarez-Savin, 2004). - Iktus hemorragikoa: Iktus guztien %15 osatzen dute eta odol hodiren baten apurketaren eraginez, gune intrakanialaren leku jakin batean odolaren presentziaren bidez bereizten da (Aborix et al., 2004). 1.2. IKTUSAREN EPIDEMIOLOGIA ETA ARRISKU FAKTOREAK Osasunaren Munduko Erakundeak (OME), iktusa mendebaldeko biztanleriaren 3.heriotza kausa dela baieztatzen du. Munduan, urtero 15 millioi biztanlek jasaten dute arazo zerebrobaskular hau, hauetako 5 millioi hil egiten direlarik eta beste 5 millioik ezgaitasun fisiko iraunkorrak pairatzen dituztelarik ondorio gisa, gizarte eta familiengan zuzeneko eragina sortzen dituztela ahaztu gabe. Hori dela eta, gaur egun adinduetan ezgaitasun fisikoaren lehen kausa eta dementziaren bigarrena bilakatu da iktusa (Alvarez Sabín, 2008). Espainiar estatuko datuei dagokionez, istripu zerebrobaskularra populazio orokorraren lehenengo kausa izatera iritsi da. Sexuen arteko bereizketa eginez ordea, emakumezkoen lehenengo heriotza kausa den arren, gizonezkoetan bigarren arrazoia da, tumoreen ondoren kokatuz. (Banegas, Villar, Graciani, & Rodríguez-Artalejo, 2006). Datu estatistiko hauek eskuan, gaur egungo herrialde garatuetako gizarteak eta osasun publikoak esku artean duen arazo garrantzitsuenetako bat bilakatu dela baieztatu daiteke. Gaixotasun hau ohikoagoa izaten da 65 urtetik gorako populazioan, istripu zerebrobaskularrak jasaten duten pertsonen ¾ adin tarte honetan kokatzen delarik. behatzen dira, ispilua bi gorputz adarren erdian kokatzen delarik plano sagitalean. Pazienteak gorputz adar osasuntsuaren isladapena behatzen du ispiluan, eta ondorio gisa paresia jasan duen atalaren mugimendu egokiaren irudipena edo ilusioa jasotzen du (Tucci, Benghuzzi, Butler, Farah, & Rockhold, 2018). IT bidezko tratamenduaren mekanismoa guztiz zehaztuta egon ez harren, mugimendu boluntarioen behin eta berrizko burutzearen ondorioz garunaren birmoldaketa ematen denaren hipotesia garatu da. Mugimendu hauen behatzeak kaltetutako kortex motor primarioaren aktibazioa bultzatzen du mugimendu patroi ez egokiak zuzentzea eraginez (Pervane Vural, Nakipoglu Yuzer, Sezgin Ozcan, Demir Ozbudak, & Ozgirgin, 2016). Hala eta guztiz ere, ispilu terapian inguruan egin diren hainbat ikerketetako emaitzak bateratu eta parekatu ondoren ikusi ahal izan da paziente gehienetan hobekuntza esanguratsuak lortu diren arren, lesioaren kokapen zehatzaren arabera, paralisiaren iraupenaren arabera… emaitza hauek aldaketak jasaten dituztela (Ezendam, Bongers, & Jannink, 2009). Beraz, aldagai hauek ezagutu ostean, hobekuntza handienak lortzeko aukera duten pazienteetan ispilu terapia aplikatzea izango zen metodologiarik eraginkorrean emaitza optimoenak lortzeko bidean. Hala ere, terapiaren erraztasuna dela medio, ez litzake inongo arazorik egongo terapia lagungarri moduan aplikatzeko edozein pazientetan (Ramachandran & Altschuler, 2009). 1.4. ISPILU NEURONAK Nahiz eta IT-ren mekanismo fisiologikoa guztiz ulertuta ez egon, terapia honen eraginkortasuna baieztatzen duten mekanismoetako bat ispilu neuronen presentzia izan daiteke. Neurona hauek lehenengoz 1994.urtean deskribatuak izan ziren Giacomo Rizzolatti neurologoaren eskutik, tximuen garuneko area premotor frontal (F5 gunea) eta parietalean hauen presentzia aztertuz (Rizzolatti & Fogassi, 2014). Ikerlari hauek azaltzen dutenez, neurona hauek neurona motorrak dira eta beste pertsona batzuek burututako mugimendu motorren behatzearekin aktibatzeaz gain, norberak burututako ekintza motor berarekin ere aktibatzen dira, batez ere eskuen eta ahoaren mugimenduekin. Hori horrela izanik, ispilu neuronen ezaugarri garrantzitsuena zera da; neurona hauek azaltzen duten kongruentzia behatutako eta burututako mugimendu motorren artean. Hau da, neurona hauek berdin aktibatzen dira mugimendu jakin bat behatzean edo egitean. Azaldu bezala, pertsona bat ekintza jakin bat burutzen ikusten dugunean, garunak behatutako ekintza simulatu dezake. Ispilu neuronen aktibazio prozesuan beraz, behaketa motorrak duen garrantzia ukaezina da. Hala eta guztiz ere, Calvo-Merino, Glaser, Grèzes, Passingham, & Haggard (2005) ikerlariek argitaratutako ikerketaren emaitzen arabera, ekintzaren behaketaren ondoren garunak ematen duen erantzuna, behatzailearen gaitasun motoreen araberakoa da. Beraz, esan daiteke behaketa motorrak ispilu neurona kopuru jakin bat aktibatuko duela behatzailearen aurretiko jakintza edo gaitasun motorearen arabera. Hau da, behatzailearentzat behatutako ekintza ezaguna bada, ispilu neurona edo ispilu neuronen sistema gehiago erreklutatzeko aukera egongo da. 1.5. ERREBISIOAREN HELBURUA Azken urte hotan istripu zerebrobaskularrek izan duten gorakada eta bere larritasun maila aintzat hartuta, prebentzio neurriak kontuan izatea ezin bestekoa izateaz gain errehabilitazio programa egoki bat zehaztuta izatea ere behar beharrezko lana izango da. Hori dela eta errebisio bibliografiko honen helburu nagusia ispilu neuronak gako gisa hartzen duen tratamendu ez inbasibo eta eskuragarri honen erabilera aztertzea izango da, zehazki esanda ispilu terapia saioetan gorputz adar osasuntsuarekin burutzen diren mugimendu eta ariketen inguruan azterketa eginez. Ispilu terapiaren aspektu hau aztertzea aukeratu da, gaur egun tratamendu hau erabiltzen den arren, zalantza handiak sortzen baitira ispiluaren aurrean egin beharreko ariketa mota aukeratzeko orduan, eta aipatu bezala, tratamenduaren parametro hauek terapiaren eraginkortasunaren funtsak izan daitezke. 2. MATERIAL ETA METODOAK Errebisio bibliografiko hau, iktusaren eraginez sortu daitezkeen alterazio motorrak tratatzeko ispilu terapiaren eraginkortasunari buruz hitz egiten duten artikuluak bateratu eta hauetan lortutako emaitzak konparatzeko asmoarekin burutu da, terapia mota honetan erabiltzen diren ariketa eta mugimendu moten eraginkortasun maila baloratzeko. Berau planifikatzeko eta burutzeko orduan PRISMA gida erabili da, horrela errebisioaren argitalpenaren, metodoen eta emaitzen kalitate ahalik eta onena lortzeko asmotan. Erabilitako irisgarritasun askeko datu baseei dagokienez, PubMed izan da eta Google Scholar izan dira erabili direnak, oinarrizko moduan PubMed datu basea hartuz. Horrez gain, errebisio sistematikoan sartuko diren artikuluen fidagarritasuna baieztatzeko intentzioarekin PeDro eskala erabili da, ebaketa puntuazioa 6/10 izanik (Taula 1). Gainera, Fugl Meyer Assessment (FMA) eskala aztertzen duten entseguen analisi estatistiko bat burutu da, ispilu terapiak egoera motorean duen eraginkortasuna baloratzeko. 2.1. INKLUSIO ETA ESKLUSIO IRIZPIDEAK 2.1.1. Inklusio irizpideak Ikerketa honetan barneratutako artikulu guztiak honako ezaugarri hauek betetzen dituzte: 1) Gizakietan egindako ikerketa esperimentalak dira, 2) 2007-2017 urte bitartean ingelesez edo gazteleraz idatzita eta argitaratuak daudenak, 3) artikulu guztiak "randomized control trial" izan dira, 4) iktusaren tratamendurako ispilu terapiaren eraginkortasuna aztertzen dituztenak eta 6) artikuluen fidagarritasun maila ≥ 6/10 PeDro eskalaren arabera. Aztertutako populazioari dagokionez, 5) lehenengo aldiz iktusa jasan duten pazienteak aztertuko dira, 6) istripu zerebrobaskular horren eraginez goiko gorputz adarrean hemiparesia azaltzen dutenak. 2.1.2. Esklusio irizpideak Honako ezaugarriak azaltzen dituzten artikuluak berriz errebisio bibliografiko honetatik kanporatuak izango dira: 1) Goiko gorputz adarra ez den beste gorputz atalen bateko paresia edo 2) beste motaren bateko lesioak aztertzen dituzten artikuluak, 3) iktusaren eraginez alterazio kognitiboak pairatzen dituzten pazienteak baloratzen diren artikuluak 3) errebisio bibliografikoak, tesi edo eta protokolo moduko artikuluak eta 5) oinarrizko tratamenduaz gain, bi terapia edo gehiago konbinatzen dituzten artikuluak. 2.2.BILAKETA PROZESUA Bilaketa sistematiko bat burutu da 2007-2017 artean argitaratutako artikuluak aurkitzeko. Ikerketa hauek, irisgarritasun askeko PubMed eta Google Scholar datu baseak erabilita identifikatu dira, bertan erabilitako hitz gakoak ondorengo hauek direlarik: "Mirror therapy" AND "upper limb" AND "stroke". 2.3.ANALISI ESTATISTIKOA: METAANALISIA Errebisioa burutzeko hautatutako artikuluetatik, FMA eskala baloratzen dituztenak analisatu dira. Analisi estatistiko guztiak RevMan programaren bidez egin dira. Emaitzen azterketa kuantitatiboa egiteko, tratamenduaren osteko talde esperimental eta talde kontrolaren bataz bestekoa (MD) eta desbiderapen estandarra (SD) kontuan hartu dira. Ondoren, ikerketen arteko emaitzak, %95eko konfiantza tartearekin (IC) aztertuak izan dira eta hetereogeneitate estatistikoa I2 balorearen bidez neurtu dira, I2 balioa %40-50 baino handiagoak hetereogeneitate altua adierazten duelarik. 2.3.1. Aukeratutako entseguen alborapen arriskuaren ebaluaketa Errebisio bibliografikoan barneratu diren artikulu guztien alborapen arriskuaren ebaluaketa PeDro eskalarekin egin den arren, analisi estatistiko honetan barneratuak izan direnen ebaluaketa Cochrane-ko irizpideen araberakoa izan da. Bertan ondorengo irizpideak baloratzen dira: Aleatorizazioa, esleipenaren ezkutatzea, partaideen, terapeuten eta ebaluatzaileen itsutzea, prozesuan zehar egon diren partaide galerak, emaitzen argitalpen selektiboa eta beste alborapen iturriak. Aipatutako argitalpen alborapena inbutu grafikoaren analisiaren bidez baloratua izan da (Irudia 7). 2.4.BILAKETAREN SESGUAK Bilaketa honen sesguetan aipagarriena, errebisioan sartutako entseguak pertsona bakar batek irakurri eta aukeratu dituela izan da, bi pertsona edo gehiagoren artean egiaztatuak izan gabe. Fluxu digramaren bidez (Irudia 3) bilaketa bibliografikoa sistematizatua izan dela baieztatzen da PRISMA gidaren jarraibideak kontuan izanik. Bilaketa egiteko erabilitako datu baseak Google Scholar eta Pubmed izan dira eta bertan "Mirror therapy" AND "upper limb" AND "stroke" hitz gakoak jarrita 222 artikulu identifikatzea lortu da (PubMed n=37 eta Google Scholar n=185). Hauetatik 127 hasiera batetik arbuiatuak izan dira, arrazoi nagusiak honako hauek zirelarik: Bikoizketak, ikerketa proposamen desberdinak (ispilu terapiari buruz ez aritzea) eta errebisio bibliografikoak izatea. Ondoren, Abstract-a edo laburpena irakurri ostean, 58 artikulu kanporatuak izan dira eta esku hartean gelditutako azken 37 artikuluak osorik irakurri ondoren, 10 artikuluz baliatzea erabaki da errebisioa burutzeko. Azken etapan aipatutako 27 artikuluak kanporatuak izateko arrazoi nagusiak honako hauek izan dira: Inklusio irizpideak ez betetzea (batez ere fidagarritasun maila baxua azaltzeagatik PeDro eskalaren arabera) eta interbentzioari edo emaitzei buruzko informazio urria ematea. 3.2.BALORATUTAKO ESKALAK ETA TESTAK Iktus osteko fisioterapia tratamenduan ispilu terapiaren eraginkortasun maila baloratzeko eskala desberdinez baliatu dira errebisioan sartu diren artikuluak. Eskala hauetako gorputz atal kaltetuaren egoera motorea, funtzionaltasuna eta espastikotasunari buruzko balorazioa egiteko erabili dira. 3.2.1. Egoera motorearen balorazioa Brunnstrom Stage (BRN) Istripu zerebrobaskularraren ondorengo hemiplegiaren errekuperazio motorea objektiboko klasifikatzeko erabiltzen den eskala da. Bertan, errekuperazio motorearen progresioa 6 etapatan deskribatzen da, hasierako ahultasun eta mugimendu boluntariorako gaitasun gabeko fasetik hasi eta amaierako mugimendu artikular analitikoetaraino iritsiz, beti ere, espastikotasunaren desagertzetik igarota (Liparulo, Zhang, Panella, Gu, & Fang, 2017). Hori dela eta, Brunnstrom eskalan zenbat eta puntuazio handiagoa lortu, orduan eta egoera motore hobeagoa azalduko du pazienteak. Fulg-Meyer Assessment (FMA) Espezifikoki, iktus osteko hemiplegien errekuperazioa neurtzeko diseinatutako eskala da eta askoren ustez istripu zerebrobaskularraren osteko narritadura motorea baloratzeko metodo kuantitatibo hoberena da. Eskala honetan 226 puntu baloratzen dira, hauek 5 taldetan sailkatzen direlarik, hala nola, funtzio motorea, funtzio sentsoriala, oreka, giltzaduraren mugimendua (ROM) eta giltzaduretako mina. Aipatutako 5 talde hauetako bakoitzak elementu desberdinak jorratzen dituzte eta bakoitza 0-2 punturen bidez puntuatzen da (0 = ezin baloratu, 1= partzialki burutu daiteke, 2= guztiz burutu daiteke). Funtzio motore globala baloratzen duen taldearen kasuan, giltzaduren mugimendua, koordinazioa eta erreflexuak baloratzen dira, guztira 100 puntu (errendimendu motore normala) lortu daitezkelarik eta gutxienez 0 puntu (hemiplegia). Hala ere, goiko gorputz adarraren funtzio motorea baloratzeko orduan, puntuazio maximoa 66 puntukoa da (Gladstone, Danells, & Black, 2002). 3.2.2. Funtzionaltasuna Functional independence measure (FIM) Pazientearen egoera funtzionalari buruzko balorazioa egitea baimentzen du eskala honek. 18 item barneratzen ditu eta zaintza pertsonala, esfinterren kontrola, transferentziak, lokomozioa, komunikazioa eta kognizio sozialari buruzko informazioa ematen du. Item bakoitzaren puntuazioa 1-7 artekoa izango da, non 7koak "guztizko independentzia" adierazten duen eta 0 puntuk "guztizko dependentzia" (Yavuzer et al., 2008). Hala ere, eskala hau erabili den artikuluan FIM-ren zaintza pertsonalaren azpi taldea bakarrik baloratu da, non gutxieneko puntuazioa 6koa izango den eta maximoa 42koa. Test Évaluant les Membres Supérieurs des Personnes Âgées (TEMPA) Adinduentzako zuzenduta eta errendimenduan oinarrituta dagoen test honek, goiko gorputz adarraren funtzionaltasunari buruzko informazioa eskuratzeko balio du. Populazio mota hau baloratzeko oso erabilgarria den arren, gazteagoetan ere aplikatu daiteke, proposatzen diren eginkizunak subjektu guztientzat ezagunak baitira. Hori dela eta lortzen diren emaitzak oso esanguratsuak dira (Nedelec, Dion, Correa, & Desrosiers, 2011). Test honetan eguneroko bizitzako 9 ariketa deskribatzen dira, hauetako 5 bilateralak direlarik (ontzi bat hartu eta tapa zabaldu…) eta beste 4 unilateralak (objektu bat lekuz mugitu, pitxar batetik edalontzira ura bota…) (Nedelec et al., 2011). Eginbehar bakoitza hiru irizpideren arabera ebaluatuko da (abiadura, kalifikazio funtzionala eta eginbeharraren analisia) eta ebaluatzaileak 0-3 puntu bitarteko puntuazio emango dio eginkizun bakoitzari, 3= burutzeko ezintasuna delarik eta 0= eginbeharra egoki burutzen duela. Hori horrela izanik, TEMPA testa erabili ondoren, zenbat eta puntuazio baxuagoa lortu, orduan eta goiko gorputz adar kaltetuaren funtzionaltasun maila hobea azalduko du gure pazienteak (Michaelsen, Natalio, Silva, & Pagnussat, 2008). Wolf Motor Function Test (WMFT) Istripu zerebrobaskular edo garuneko lesio traumatiko baten ondorengo fase kronikoetan aurkitzen diren pazienteen goiko gorputz adar paretikoaren egoera motorea baloratzeko erabilgarria den testa da. Azken urteetan jasandako eraldaketen direla medio, gaur egun erabiltzen den WMFT test eraldatuak 17 aktibitate ebaluatzen ditu eta horretarako honako irizpide hauek hartzen dira kontuan: mugimenduaren abiadura, kalitatea eta indarra (Pereira et al., 2011). Deskribatutako eginbeharrak (besaurrea mahaira eraman, arkatz bat hartu, saku bateri bultza egin…) ahalik eta azkarren burutu beharko dira eta 120 segundo pasa ostean aktibitatez aldatzen da (Wolf et al., 2001). Mugimenduen abiadura baloratzea erraza izan daitekeen arren, trebetasuna baloratzeko deskribatutako azpi-eskalan subjektibotasunak ekar dezaken sesgua ekiditeko "Funcional ability scale" (FAS) izeneko eskalaz baliatzen da. Bertan, eskalan deskribatzen diren mugimenduak banaka-banaka aztertzen dira, 0-ko puntuaketak testatzen ari garen gorputz adarraren mugimendu asmorik eza adierazten duelarik eta 5-eko puntuaketak mugimendu normalari erreferentzia egiten diolarik (Pereira et al., 2011). Modified Barthel Index (MBI) Eskala honen bidez, eguneroko bizitzako 10 jarduera neurtzen dira, aktibitate hauek oinarrizkotzat hartuz. Horrela, pazientearen independentzia mailaren inguruko balioztapena egiten da, jarduera bakoitza burutzeko beharrezko denbora eta laguntza fisikoa (edo ikuskapena) kontuan hartuta. Baloratutako item bakoitzari 0-10 bitarteko puntuazio bat emango zaio eta guztira lortuko den puntuazio maximoa 100 izango da, independentzia maila gorena adieraziz ( Solís, Arrioja, & Manzano, 2005). Box and Block test (BBT) Test hau eskuekin mugimendu sendoak egiterako trebetasuna neurtzeko erabiltzen da. Kutxa baten erdian oztopo bat jartzen da (zatitzaile bat) eta honen alderdi batean bloke itxurako objektu batzuk aurkituko dira. Pazientearen helburua, 60 segundotan alde batetik bestera ahalik eta bloke gehien pasatzea izango da. Mugitutako bloke kopurua izango da eskuaren gaitasun motore sendoa adieraziko duen parametroa (Haji alizade et al., 2017). Minnesota mansual dexterity test Mugimendu sendo eta finen trebetasuna neurtzeko test egokia da, bai era unilateral batean (kaltetua dagoen eskuan) eta baita modu bilateralean ere (Desrosiers, Rochette, Hébert, & Bravo, 1997). Proba honetan, esku bat edo biak erabiliz 60 bloke dagozkien lekuan kolokatu beharko dira, beti ere, mugimendua ahalik eta azkarren egiten saiatuz (Haji alizade et al., 2017). 3.2.3. Espastikotasuna Modified Ashworth Scale (MAS) Muskulu tonua neurtzeko fidagarritasun inter-behatzaile ona duen eskala da, espastikotasuna baloratzeko eskala erabiliena izanik. Giltzaduraren mugimendu osoa burutzerakoan agertzen den erresistentzia maila deskribatzen da, 0 puntuk muskuluaren tonuaren alteraziorik ez dagoela adierazten duelarik eta 4 puntuk giltzaduraren zurruntasuna flexio edo estentsioan, espastikotasunaren eraginez (Pandyan et al., 1999). Tardieu eskala Espastikotasuna testatzeko beste eskala bat da. Gorputz adar kaltetuaren mobilizazio pasiboak burutzen dira, lehenengo ahalik eta abiadura motelenean eta ondoren ahalik eta azkarren. Abiadura hauetako bakoitzean bi parametro neurtzen dira, alde batetik muskulu taldeek luzatzeko azaltzen duten gaitasuna eta bestetik espastikotasuna zein mugimendu angulotan gertatzen den (Patrick & Ada, 2006). 0 puntuk luzatze mugimenduan erresistentziarik ez dela egon adieraziko du eta 4 puntuk 10 segundo baino gehiagoz angelu espezifiko batean agertzen den "klonusa". 3.3. PAZIENTEEN HASIERAKO EGOERA ETA EZAUGARRI KLINIKOAK Honi buruzko datuak Taula 2-n agertzen dira laburtuta. Taula honetan behatu daitekeenez, ikerketa guztietan sortu diren bi taldeen (Talde Esperimentalak (TE) eta Talde Kontrol (TK)) artean ez dira ezberdintasun esanguratsurik azaltzen, hau da, bi taldeen arteko homogeneitatea aurkitzen da aipatutako ezaugarri klinikoei dagokionez, baina artikuluen arteko konparaketan, hetereogenetitate adierazgarria ikusi daiteke. Pairatutako lesio motari dagokionez berriz, aztertutako paziente gehienak iktus iskemikoa jasan dute, nahiz eta ikerketa batean, aztertutako pazienteen gehiengoak hemorragikoa jasan (19 iskemiko vs 41 hemorragiko). Istripu zerebrobaskularra jasan eta ikerketarekin hasterako igaro den denborak aztertuta, ikerketa gehienetan lesio kronikoekin lan egiten bada ere, lesio subakutuak baloratzen dituen artikulua ere bada, bertan 2-7 asteko eboluzioa duten istripu zerebralekin lan egiten dutelarik. 3.4. TRATAMENDUEN EZAUGARRIAK Taula 3-an, ikerketa guztietan ezarri diren tratamenduen ezaugarriak adierazten dira, non TE-k jasotako tratamenduaz gain, TK-k aurrera eramandako saioak eta oinarrizko tratamenduei buruzko informazioa ere azaltzen den. Tratamenduaren iraupena oro har 3-6 astekoa izan da, eta tratamendu konbentzionalaz gain, talde esperimentalak tratamendu gehigarri bat jaso du kasu gehienetan, beti ere IT-n oinarritutako ariketak burutuz. Talde esperimentalak ispiluaren aurrean burututako mugimendu edo ariketak askotarikoak dira, ikerketa bakoitzean hauen deskribapen desberdinak egiten dutelarik (Taula 3). Hala ere, ariketa motari dagokionez, artikulu guztiak bi azpitaldetan sailkatu daitezke, lan funtzionalagoak zehazten dituztenak eta lan analitikoagoak deskribatzen dituztenak bereiztuz. 3.5. TRATAMENDUEKIN LORTUTAKO EMAITZAK Taula 3 eta Taula 4-an laburtuta dauden ezaugarri eta emaitzen bidez, ispilu terapia jaso duten taldearen eta talde kontrolaren arteko desberdintasuna aztertu daitezke, burututako mugimenduen ezaugarriak kontuan hartuta. 3.5.1. Ispilu aurreko mugimendu analitikoak Dohle et al. (2009.)-ek argitaratutako artikuluan, ahozko azalpenei jarraituz, beso, esku eta hatzen mugimenduak burutzearen bidez lortutako emaitzak baloratzen dira. TE-k ispiluarekin lan egiten duten bitartean, TK-k ez du ispilurik izango, beraz, alde kaltetuaren zuzenezko behaketarekin lan egingo du. 6 asteko protokolo bat zehatzen da, astean 5 saio eginez eta hauetako bakoitzak 30 minutuko iraupena izango duelarik. Bertan, FMA eskalan lortutako emaitzak aztertzen dira, atal bakoitza aparte azterturik (beso, esku eta hatzak) eta hauetako bakoitzaren puntuaketa 0-2 arteko normalizatutako eskala ordinal batean adierazita (2 puntu= defizit gabe). Esku eta besoaren balio kualitatibo zehatzik agertzen ez diren arren, hatzen egoera motoreari dagokionez TE taldeak hobekuntza handiagoa izan du TK-arekin konparatuz gero (TE bataz besteko hobekuntza 4.4 puntukoa eta TK bataz besteko 1.5eko hobekuntza). (Yavuzer et al., 2008) artikuluan berriz, tratamendu kontserbakorraz gain, talde esperimentalak gehigarrizko 30 minutu IT-ri eskaini dizkio. Bertan, hemigorputz osasuntsuko eskumutur, esku eta hatzen flexio-estentsioak burutzen dira ispiluaren islapenari arreta jarriz eta hemigorputz kaltetuarekin kopiatzen saiatuz. Talde kontrolak berriz, ariketa berdinak burutuko ditu ispiluaren islapen gabe. Tratamendu programak 4 asteko iraupena izango du, astean 5 egunez 2-5 orduko terapia saioak jasoko dituztelarik pazienteek eta aipatu bezala, TE taldeak ispilu terapiari 30 minutu gehiago eskainiz. Ondoren, 4 aste igarota eta tratamenduaren eskumutur eta hatzekin jarduera motore sendo eta finak burutzen jardungo dute pazienteek. Mugimendu hauek burutzerako orduan, kasu batzuetan objektuen laguntza izango dute, mugimendua eraginkorra eta funtzionala bihurtuz, baina beste kasu batzuetan ordea, ez dituzte objekturik erabiliko, lan ez eraginkorrak bilakaturik. Bitartean, talde kontrolak hemigorputz kaltetuaren mobilizazio pasiboak eta ehun bigunen eta muskuluen luzaketak jasoko dituzte Tratamendu protokoloa 24 astekoa izango da, astean 3 egunez 45 minutuko saioak eginez, martxa eta orekan oinarritutako fisioterapia tratamenduaz gain. Lehen mailako aldagaiak WMF testaren bidez jaso diren arren, errebisio honetan FMA eskalaren bidez lortutako emaitzak ere baloratu dira, beste artikulu batzuetako emaitzekin konparaketa zehatzagoa egin ahal izateko. WMF testari dagokionez, bertan bereizten diren bi azpi-eskalek (trebetasuna eta abiadura) hobekuntzak azaltzen dituzte, bertan zehaztutako mugimenduak garatzeko denbora gutxitzea lortu baita eta berauen trebetasunak ere hobekuntzak jasan baititu. Gainera bi taldeen arteko desberdintasunak esanguratsuak dira (denbora azpi-eskalan p=0.002 eta trebetasunaren azpi-eskalan p=0.001). FMA eskalaren kasuan berriz, oso aldaketa txikiak azaldu dira bi taldeetan egindako neurketetan (TE pre tratamenduan 8.5±1.2 eta post tratamenduan 8.6±1.1 eta TK pre 9.0±1.1 eta post 9.5±1.1). Ispilu aurrean burutu beharreko mugimenduak zehaztasunez adierazita azaltzen diren artikuluen inguruan hitz egiten jarraituz gero (Lim, Lee, Yoo, Yun, & Hwang, 2016) artikulua da aztertzen hurrena. Bertan, 4 asteko tratamendu protokolo bat zehazten da, astean 5 egunetan jasoko delarik terapia eta egun hauetan 20 minutuko 3 saio bereiztuko direlarik. Asterik aste, eta progresiboki, ispilu aurrean garatu beharreko mugimenduen zailtasuna eta konplexutasuna handitzen joango da, mugimendu analitiko sinpleetatik hasi eta manipulazio konplexuetaraino. TE eta TK Irudia 3: A) Ispilu terapia eta B) ispiluaren isla gabe arteko desberdintasun bakarra ispiluaren isla izango da, non TK-ak isla gabe lan egingo duen. Goiko gorputz adarreko BRN-n 5.mailan aurkitzen diren paziente kopuruari dagokionez, TE taldeak hobekuntza handiagoak izan dituela ikusten da, non tratamendu hasieran maila horretan inor ez aurkitzetik 8 pazientek puntuazio hau eskuratzera igaro den. TK taldean berriz, hobekuntzak egon diren arren, hauek ez dira horren adierazgarriak izan, 5.mailan inor ez egotetik 4 paziente egotera pasatu baita. Hala ere, bi taldeak ez dira modu adierazgarri batean desberdindu (p=0.420). Goiko gorputz adarraren egoera motorraren aldaketak baloratzeko FMA ere erabili da ikerketa honetan. Bertan bi taldeek hobekuntza esanguratsuak lortu dituztela ikusten da. Hala ere, errekuperazio maila handiagoa izan du TE taldeak TK baino (14.47±6.85 TE (p<0.001) eta 10.5±6.69 TK (p<.001)), emaitza hauen arabera, bi taldeen arteko desberdintasuna esanguratsua izanik (p=0.027). Eguneroko bizitzako oinarrizko jardueren gauzatzea MBI eskalaren bidez epaitua izan da. Bi taldeetan emaitzen hobekuntza esanguratsua ematen da, nahiz eta TE taldean lortutako errekuperazio maila hau esanguratsuagoa bilakatzen den (30.97±10.81 TE (p<0.001) eta 24.60±12.74 TK(p<0.001)). Bi taldeen arteko desberdintasuna esan bezala, esanguratsua da (p=0.041) (Arya, Pandian, Kumar, & Puri, 2015) entseguaren kasuan, ispiluaren arrean, ukondo, besaurre, eskumutur eta hatzen mugimenduak modu funtzional batean burutzean oinarritzen dira, objektu desberdinekin lana eginez edo egin behar desberdinak burutuz. Deskribatutako jardueren artean honako hauek azaltzen dira besteak beste: Ura edan, horretarako edalontzia heldu, besaurrearen prono-supinazioa, ukondoaren flexio-estentsioa, sorbaldaren flexio mugimendua… eginez; Egur zati bati bira eman, horretarako besaurrearen prono-supinazioa eta ukondoaren flexio posizioa eginez. 8 asteko programa honetan, astean 5 egunez burutuko dira saioak, hauetako bakoitza 90 minutuz baliatuko delarik. TE-k saioaren 45 minutu TO burutzeko eta beste 45 minutu task based mirror therapy (TBMT) gauzatzeko erabiltzen duen bitartean, TKak saio guztia TO-ri eskaintzen dio. FMA-ren kasuan TE-k 10.7ko aldea izan du tratamendu hasierako egoera eta amaierakoa konparatuz gero, TK-k 4.75ekoa izan duen bitartean (TE pre tratamenduan dituzte (TE 2.5±1.4-tik 4.5±1.4-ra (p=0.001) eta TK 1.7±0.8-tik 2.6±1.1-era (p=0.004)). MAS eskalarekin neurtutako espastikotasun mailaren aldaketetan ez dira hobekuntza esanguratsurik azaldu ez talde batean eta ez bestean ere (TE 0.8±1.8-tik 1.3±0.7-ra (p=0.05) eta TK 0.8±0.9-tik 1.5±0.7-ra (p=0.06)). (Wu, Huang, Chen, Lin, & Yang, 2013) artikuluaren kasuan, 4 asteko tratamendu programa burutzen da, saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena duelarik eta astean 5 egunez burutuko direlarik. TE- ak saioaren 60minutu oinarrizko IT gauzatzen igarotzen du eta beste 90minutu manipulazio funtzionalak gauzatzen, mugimendu finak eta mugimendu sendoak bereiztuz. Bien bitartean, TK-ak saioaren 90minutuak errehabilitazio multidiziplinarreko tratamendu konbentzionalari eskainiko dizkio, pazientearen gaitasunetan oinarritutako lana burutuz. Emaitzak objektibatzeko asmoz hainbat test eta eskala erabili diren arren, errebisio honetan FMA-k eskainitako emaitzak baloratuko dira bakarrik, analisi kinematikoaz gain lehen mailako aldagaia delako, eta beste artikuluekin konparaketa egiteko baliagarriena delako. Beraz, FMA orokorrari dagokionez, emaitza positiboak lortu dira IT erabileraren eraginez. Bi taldeen arteko konparaketan TE-ak izan duen hobekuntza adierazgarriagoa izan da (TE 45.94±8.91-tik 51.25±8.14-ra vs TK 44.41±10.69-tik 47.88±9.75-era (p=0.01)). (Michielsen et al., 2011) artikuluan ez da zehaztasun handirik ageri saioan zehar esku osasuntsuarekin ispilu aurrean egin beharreko mugimenduak deskribatzeko orduan, non ispiluaren erreflexuari arreta jarrita Brunnstrom faseetan oinarritutako ariketa eta ariketa funtzionalak egin behar direla adierazten duten, ariketa funtzionaletan gauzak hartzeari erreferentzia egiten diotela adieraziz. Tratamendu iraupenari dagokionez, 6 asteko programa zehazten da, astean 5 egunetan ordu beteko saioak burutuz. Hala ere, astean egun batez gauzatuko da tratamendua fisioterapia zentroan, beste egunetan pazienteak etxean burutuko dituelarik ariketak bideo eta argazkien bidezko azalpenekin. Lehen mailako aldagai moduan izendatu den FMA eta espastikotasuna baloratzeko Tardieu eskalako (beste eskala eta test batzuk ere erabili diren arren, bi hauek terapiaren bidezko tratamenduarekin FMA eskalaren baloreen hobekuntza azaltzen dela baieztatzen dute (MD=4.67, CI %95, p=0.04, heteroteneitatearentzako p balioa p=0.0001) (Irudia 5). Hetereogeneitate maila altua dela eta, burutu den sentsibilitate analisiaren bidez ikusi ahal izan da Colomer et al., (2016)-k argitaratutako artikulua dela hau eragiten duena. Hori dela eta, berau baztertuta lortutako emaitza adierazgarriagoak lortzen dira (MD=5.83, CI %95, p=0.0005, I^2 %21, hetereogeneitatearentzako p=0.28). (Irudia 6). 4. EZTABAIDA Errebisio bibliografiko hau burutzeko bateratutako artikulu guztietan lortutako emaitzak aztertu eta interpretatu ondoren, ispilu terapiaren eraginkortasuna baieztatzen duten hipotesiaren alde agertzen gara. Tratamendu hasierako eta amaierako egoera motorea eta funtzionaltasunari dagokionez, ikerketa guztietako talde esperimentalak talde kontrolak baino emaitza hobeagoak lortu dituela ikusi da, alde batetik, bi taldeen arteko desberdintasun hauek, eta bestetik, hasierako egoeratik amaierako egoerara egondako desberdintasunak gehienetan esanguratsuak izanik. Espastikotasunaren gain terapia honek duen eraginkortasuna ordea ez da horren argia, honi buruzko informazioa eskaintzen duten artikulu guztietako emaitzak tratamendu osteko hobekuntza faltarekin bat datoz eta. Aipatutako ezaugarri hauek (egoera motorea, funtzionaltasuna eta espastikotasuna) izan dira ispilu terapiaren eragina baloratzeko erabilitako parametro garrantzitsuenak, eta nahiz eta hauetako bakoitza test edo eskala desberdinekin baloratua izan den, guztietan bat datoz terapiaren ondorengo emaitza positiboetan, espastikotasuna izan ezik. Alabaina, ispilu aurrean garatutako mugimenduen bereizketa egin ezkero, emaitza hobeagoak zeinek dakarren bereiztea eginkizun konplexuagoa bilakatzen da. Artikulu bakoitzean mugimendu hauei buruz ematen den informazioa oso hetereogeneoa izateaz gain, pazientearen eboluzioan eragina izango duten beste hainbat faktore ere kontuan hartu beharko baitira. Hau da, ikerketetan parte hartu duten pazienteen eboluzioa ez da burututako mugimenduen menpe bakarrik aurkitzen eta beste hainbat faktorek ere bertan zer ikusia izango dute. Faktore hauen artean, lesioren inguruko ezaugarria aurkituko dira, honen kokapena, kronikotasuna eta beste hainbat ezaugarri barneratuz adibidez. Aztertutako artikulu gehienetan datu hauei buruzko informazioa eskaintzen duten arren, tratamendu osteko ebaluazioan lortutako emaitzetan ez diote garrantzia handirik ematen. Hori dela eta, errebisio honetan baloratutako emaitzen interpretazioan, ondoren zenbatuta aipatuko diren faktore hauek kontuan izatea beharrezkoa izan da. Horrela lortu diren emaitzak puntu kritiko batetik aztertuz. 4.1. BEHATUTAKO MUGIMENDUAREN GARRANTZIA Orain dela gutxi Iacoboni et al., (2005)-ek burututako ikerketa batean, behatutako mugimendu baten zergatia edo helburuak ispilu neuronen aktibazioan duen garrantzia ondorioztatzen da. Bertako parte hartzaileek 3 egoera desberdin behatzen dute, hauetako batzuetan mugimenduaren intentzioa adierazten delarik eta beste batzuetan ez. Irudizko erresonantzia magnetiko funtzionalaren bidez (fMRI) mugimenduaren intentzioa zehazten duten egoeretan behatzailearen garunean aktibazio handiagoa ematen dela ikusten da. Ikerketa honen bitartez beraz, ispilu neuronak aurkitzen diren garunaren areak behatutako mugimenduaren zergatia edo helburua ulertzeko lanean aktiboki parte hartzen duela argudiatzen da. Ispiluen aurrean burututako mugimenduen dagokionez, errebisio bibliografiko hau burutzeko batutako artikuluen arteko akordio edo antzekotasun falta nabariarekin topo egin dugu. Taula 3-n tratamendu esperimentalaren ezaugarriak bereziten diren arren, ikerketa batzuen kasuan mugimenduen deskribapenean aurkitzen den zehaztasun falta nabaria da. Mugimenduen deskribapen falta hau ez ezik, ispilu neuronen aktibazioan behatutako mugimenduen helburuak duen garrantzia ere ez da kontuan hartzen, mugimendu analitikoak burutzean oinarritzen baitira, besteak beste goiko gorputz adar osasuntsuaren atal desberdinen flexio estentsioak eta antzeko mugimenduak. Hala ere, aztertutako beste artikulu batzuetan deskribatutako jarduerak funtzionaltasun maila nabariagoa azaltzen dute, objektu desberdinen erabileraz baliatuz mugimendu finak eta sendoak bilatzen direlarik. Jardueren hetereogenitateaz gain, mugimendu analitikoak deskribatzen dituzten entsegu gutxi daudenez, tratamendu ostean lortutako emaitzak konparatzeko orduan benetakotasun faltarekin aurkituko gara. Hala ere, artikulu guztietan talde esperimentalak hobekuntza esanguratsua jasan duela adierazten da, egoera motorra eta funtzionaltasuna baloratzeko erabilitako eskalen arabera. Beraz, garatzen den mugimendua edozein izanda ere, orokorrean ispilu terapiak emaitza positiboak dakarrela ikusi da. Talde esperimentalak ispiluaren aurrean garatutako mugimenduak kontuan hartzeaz gain, kontrol moduan jokatu duten partaideek osatutako taldeak zein nolako tratamendua jaso duen jakitea ere beharrezkoa izango da bi taldeen arteko konparaketa egiterako orduan. Taula 3-n ikusten den moduan, aztertutako artikuluen erdiak TE taldeak burutu dituen mugimendu berdinak garatzean oinarritzen dira, desberdintasuna ispiluaren isladapen falta delarik. aztertuak izan diren gainerako artikuluetan tratamendu konbentzionalean oinarritzen dira talde kontroleko partaideak, ispiluarekin lanik egin gabe eta bertan garatutako mugimenduetan arretarik jarri gabe. Hori dela eta, konparaketa egiteko talde kontrolak burututako ariketa edo jarduera motaren arabera ere, lortutako emaitzetan hetereogeneitatea adierazgarria izango da, nahiz eta beti ere, talde esperimentalak emaitza hobeagoak azaldu. egoerara lortutako hobekuntzak, eskala hau baloratu duten beste artikulu guztietan lortutakoak baino hobeagoa izan dira (IT 9.7±10etik 30.8±23.9ra). Paziente kronikoenak baloratzen dituen artikuluan berriz, (Michielsen et al., 2011) (IT 4.7±3.6 urte eta TK 4.5±2.6 urte) pazienteek FMA eskalan lortutako puntuazioari dagokionez bi ondorio atera daitezke:  Hasierako parametroetan egoera motore hobeagoa azaltzen dute paziente akutuagoekin egindako ikerketan baino.  Hasierako eta tratamendu osteko balioak konparatuz gero ordea, hobekuntza txikiagoa izan dela ikusten da (IT 39.7±14.1etik 43.5± 14.0ra). 4.4. BALORATUTAKO ESKALAK Aukeratuak izan diren entseguak, burututako ikerketaren eraginkortasun maila objektibatze aldera hainbat eskalaz baliatu dira. Errebisio bibliografiko honen bitartez, artikulu hauek konparatu eta ondorio jakin batzuk zehaztea nahi izan denez, artikulu bakoitzetik kontuan hartu den eskala zehaztu beharra izan da. Interbentzioaren eraginez gorputz adar paretikoaren egoera motoreak izan duen eboluzioa era global batean zehazteko eskalarik erabiliena FMA da eta errebisio honetan garrantzia handia eman zaionez, eskala hau aplikatu den artikulu guztietan honi buruzko datuak kontuan izan dira errebisioa burutzeko orduan. Beste kasu batzuetan, test eta eskala asko erabili dira emaitzak adierazteko. Kasu hauetan lehen mailako aldagaiari eman zaio lehentasuna. Hala ere, beste artikuluekin konparaketa egiteko baliagarria diren beste eskalaren bat aurkitzen den kasuetan, hau ere errebisioan gehitua izan da. (Wu et al., 2013) artikuluaren kasuan ordea, FMA-z gain analisi kinematikoa ere lehen mailako aldagai gisa zehaztua agertzen da. Kasu honetan, bigarren eskala hau ez da kontutan hartu, errebisioa burutzeko beste artikuluekin konparaketa egiteko garrantzirik gabeko datua da eta. Beraz, entsegu bakoitzean baloratuak izan diren eskala guztiak aztertu ez diren aldetik, pazienteak lortutako emaitzen zati bat analisatu gabe gelditu da. Hala ere, artikulu bakoitzean lortutako emaitzak konparatzeak duen garrantzia kontuan izanda, eskala jakin batzuk aztertu eta konparatzeari eman zaio lehentasuna. 4.5. LESIOAREN KOKAPENA Alde batetik, aurretik aipatu den moduan, urtetan zehar egin diren ikerketa ez inbasibo (elektroentzefalograma…) eta irudi zerebraletan oinarrituta, gizakietan ispilu mekanismoak badirela baieztatu da. Jarduera eraginkorrak behatzean, garuneko ikuste areak aktibatzeaz gain, lobulu parietala eta kortex premotorea ere aktibatzen direla ikusi da, azken bi hauek ezaugarri motoreak dituztelarik eta bertan ispilu neuronak kokatzen direlarik (Rizzolatti, Fabbri-Destro, & Cattaneo, 2009). Beste alde, istripu zerebrobaskular baten osteko errekuperazio funtzionalaren pronostikoan faktore askoren menpe aurkitzen da, hauetako bat lesioaren kokapena eta honen hedapena delarik. Gaur egun, iktusaren hasierako fasean egindako garun irudiaren bidezko diagnostikoarekin honi buruzko informazioa lortu dezakegu eta honen bidez kasu bakoitzaren inguruko pronostikoa zehaztu (Cheng et al., 2014). Baieztapen hauek eginda, errebisio bibliografiko hau burutzeko orduan batutako artikuluetan lesioaren kokapenari buruzko informazio urria azaltzen dela ikusi da, faktore honi garrantzia gutxi ematen diotela ondorioztatuz. Hori dela eta, lortutako emaitzetan parametro honen garrantzia alde batera utzi da. 4.6. METAANALISIA FMA eskalako puntuazioari dagokionez, TE eta TK-ren arteko desberdintasun estatistikoak esanguratsuak izan direla ikusi da. Goiko gorputz adarreko FMA-n 4.257.25 puntu arteko aldaketak desberdintasun kliniko adierazgarria deskribatu diren aldetik, (Lin et al., 2009) aztertutako artikulu hauetan bi taldeen artean eman diren desberdintasunak estatistikoki ez ezik, klinikoki ere esanguratsuak direla ikusi daiteke. Colomer et al., (2016)-ek argitaratutako artikuluan parte hartu duten pazientek hasierako FMA maila oso baxua azaltzen dute, hauen kronikotasun mailak zer ikusia izan dezakeelarik, eta horren eraginez, 24 saiotan lortutako hobekuntza hauek ez dira batere adierazgarriak izango. Hori dela eta, ispilu terapiak egoera motorea baloratzeko erabilitako eskala honen adierazgarritasun maila asko jaisten duela ikusi da, sentsibilitate analisia egin ostean, talde esperimentalak jasan duen hobekuntza maila askoz ere esanguratsua bilakatuz (MD 4.67 vs MD 5.83). Horretaz gain, argitalpen alborapen grafiko honen bidez, gai honi buruzko artikuluen argitalpenean izandako sesguak baloratzen dira analisi estatistiko honetan. Grafika honen inbutu itxura gabezia dela medio, argitalpenean kalitate txarragoa eta tamaina txikiagoko artikuluak alboratuak izan direla ondorioztatu daiteke. Hori dela eta, lortutako emaitzak argitaratuak izan diren eta kalitate handiena azaltzen duten artikulurenak direla ikusten da. 4.7. ERREBISIOAREN MUGAK Errebisio honen indargune nagusia, entsegu aipagarrien identifikazioa era sistematiko batean egin dela da, ondoren hauen metodologia aztertu eta emaitzak ebaluatzeko intentzioarekin. Hala ere, artikuluen arteko heterogeneitate maila altua dela medio, lortutako emaitzetan oinarritutako ondorio zehatz bat ateratzea ezinezkoa bilakatzen da. Gainera, egoera motore eta funtzionalari dagokionez, IT-ren bidez artikuluetan lortzen diren emaitzak estatistikoki esanguratsuak direla baieztatzen duten arren, klinikoki adierazgarritasun honen presentzia ere baloratzea beharrezko izango da. Kasu askotan, adierazgarritasun kliniko honen presentzia falta dela eta, pazienteak pairatu duen
science
addi-7114395f442d
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31044
Kortiko-dependentzia garatzeko arrisku faktoreak haurtzaroko Sindrome Nefrotiko Idiopatikoan
Fernández Uriarte, Alaitz
2019-01-18
Leioa, 2016ko martxoaren 30a 1 1. SARRERA Sindrome nefrotiko idiopatikoa (SNI) umeetan ematen den glomerulopatia ohikoena da. Histologiari dagokionean gehienetan agertzen den mota aldaketa minimoen sindrome nefrotikoa da1. Gaixotasunaren mekanismo etiologikoak ezezaguna izaten jarraitzen duen arren, ziurrenik lehen mailako alterazio immunearekin du erlazioa2. 100.000 umeetatik 1-3 kasu urteko intzidentzia azaltzen da3. Gaixotasunaren hasiera maiztasun handiz 2 urte inguruan izaten da eta gaixotasuna pairatzen duten umeen gehiengoak du 6 urte baino gutxiago. Haurtzaroaren hasieran SNI mutiletan nesketan baino bi aldiz ohikoagoa bada ere, nerabezaroan intzidentzia berdintzen da4. Pediatrian SNI-ren diagnostikoa burutzeko giltzurrun biopsia ez liteke beharrezkoa izan ere, International Study of Kidney Disease in Children-ek (ISKDC) demostratu zuen kortikoide tratamenduari egoki erantzuten duten kasuen %93-ak azaltzen duela aldaketa minimoengatiko sindrome nefrotikoa1. Diagnostikoa beraz, ezaugarri kliniko eta biokimikoetan oinarritzen da, hala nola 24 orduko gernuan 40mg/m2/ordu baino gehiagoko proteinuria edo eta proteina/kreatinina indizea 2mg/mg baino handiagokoa gernu lagin isolatuan, 2.5 g/dl baino gutxiagoko hipoalbuminemia eta edema. Proteinuria podozitoen lesioaren ondorioz azaltzen den zeinu klinikoa da, glomeruluko horma kapilarraren gain proteinen igarotzearen iragazte selektiboaren gaitasun galeragatik hain zuzen5. Edemari dagokionez nabarmenagoa izaten da beheko gorputz adarretan, aurpegian eta genitaletan ere maiz azaltzen delarik. SNI-aren terapiaren oinarria dira kortikoideak, zehazki gaixotasunaren lehenengo gertaeran gutxienez lau astez ematen da aho bideko prednisona 60mg/m2/egun-eko dosian. Hurrengo hilabetean dosia baxuagoa izan ohi, 40mg/m2/egun, egun txandakatuetan emanez5. Ondoren 6-8 asteetan zehar kortikoideen dosiaren murrizte mailakatua burutzen da. Gaixotasunaren pronostikoaren iragarle garrantzitsuena da gaixotasunaren debutean kortikoterapiarekiko erantzun egokia. Hasierako kortikoideen tratamenduaren ondoren erremisioa lortzen ez duten umeek giltzurruneko gaixotasun progresiboa garatzeko arriskua handitua dute6. Are gehiago, erantzun hori lortzeko denborak ere du garrantzi handia SNI-aren faktore pronostiko gisa7. 2 Nahiz eta, antibiotiko eta kortikoterapiaren garapenari esker ume hauen mortalitatea %5-ekoa baino baxuagoa izan, infekzio, berrerortze eta tratamenduaren ondoriozko bigarren mailako efektuek morbilitate eta mortalitate kausa garrantzitsu izaten jarraitzen dute6. Gaixotasunarekin batera agertzen diren infekzio eta tratamenduarekiko erresistentzia dira hain zuzen ere SNI-aren morbilitate eta mortalitatearen zergati nagusiak8. SNI duten umeen %80-90-ak erremisio osoa lortzen du kortikoterapiari esker9. Are gehiago, estimatzen da kortikoterapiaren lau asteen barnean umeen %94-ak egoki erantzuten duela, luzetarako giltzurrun emaitzak onak izanik10. Hala ere, kortikoideen tratamenduari egoki erantzuten dieten %50-a erlazionatzen da berrerortzeekin eta kortiko-dependentziaren presentziarekin11. Kortiko-dependentzia azaltzen duten pazienteek izaten duten gaixotasunaren bilakaera luze eta larriagoa izaten da, helduaroan gaixotasunaren erremisio osoa lortzeko probabilitatea eskasagoa delarik6. Gainera paziente hauek kortikoide dosi gehiagoren beharra izaten dute hauen bigarren mailako efektuen arriskua azalduz: Obesitatea, hazkuntza atzerapena, hipertentsioa, osteoporosia, kataratak, eskolako etekin jaitsiera eta aldartearen asaldurak nabarmenenak izanik12. Tratamenduaren helburua da beraz, berrerortze kopurua murriztea eta kortikoideen bigarren mailako efektuak gutxitzea. Hori dela eta, berrerortze ugari duten umeetan edo eta kortiko-dependentzia azaltzen dutenetan geroz eta gehiago erabiltzen dira farmako kortikoide aurrezleak, ziklofosfamida, A ziklosporina, kaltzineurina inhibitzaileak, lebamisol edo mikofenolato mofetil besteak beste13. Kortiko-dependentziaren ondorioz kortikoide dosi gehiagoren beharrak dakarren bigarren mailako efektuen arriskua eta gaixotasunaren bilakaera desegokia dela medio, hainbat saiakera burutu izan dira gaixotasunaren debutean kortikodependentziaren garapenaren arrisku handiagoarekin erlazionaturik egon litezkeen pazienteen ezaugarriak identifikatzeko helburuarekin. Debutean hematuria, gaixotasunaren debutaren ondoren lehenengo sei hilabeteetan ematen den berrerortzea, erremisioa lortzeko zain barneko metilprednisolona boloen beharra eta kortikoterapiaren aurrean erremisioa lortzeko denbora kortiko-dependentzia garatzeko arrisku faktore independiente bezala proposatuak izan dira14,15. 3 Kortikoterapia hasi eta erremisioa lortzeko bederatzi egun baino gehiagoren behar izana izan da kortiko-dependentziaren garapenarekin erlazionatu dena hain zuzen2,16. Bestelako arrisku faktoreak ere proposatuak izan dira SNI-an ematen daitekeen kortiko-dependentziarekin erlazioa izan dezaketenak, hala nola sexua. Ikerketa desberdinetan adierazi izan da gizonezko sexua eta kortiko-dependentziaren garapenaren artean egon litekeen erlazioa17. Gaixotasunaren debutean umeak duen adina arrisku faktore izateko duen probabilitate gisa ere aztertu izan da. Proposatu da debutean lau urte baino gutxiago izateak kortiko-dependentziaren garapenarekin izan lezakeen erlazioa17. Azkenik, gaixotasunaren berrerortzearekin batera ematen den goi arnas bideko infekzioa azaldua izan da kortiko-dependentziaren garapenarekin izan lezakeen erlazioari dagokionean2. 2. JUSTIFIKAZIOA ETA HIPOTESIA Kortiko-dependentziaren agerpenean erlazio zuzena duten arrisku faktoreak ezagutu ahal izanak, kortiko-dependentzia garatzeko arriskua luketen umeen aurretiazko identifikazioa egiteko posibilitatea emango luke. Identifikazio honek indibidualizatutako tratamendua burutzea baimendu lezake, hala nola kortikoideen terapiaren dosi moldaketa eta beste inmunosupresoreen erabilera goiztiarra, kortikoideek sortutako bigarren mailako efektuak saihestuz eta gaixotasunaren bilakaeraren ondoriozko gertaera kaltegarriak gutxituz. Kortiko-dependentziarekin erlazioa izan lezaketen arrisku faktoreen identifikazioak ere baimendu lezake paziente eta familiari gaixotasunaren inguruko pronostikoaren inguruan informazio zehatzagoa emateko aukera. SNI-aren diagnostikoaren momentuan kortiko-dependentziaren garapenarekin erlazioa luketen aurretiaz identifikatutako arrisku faktoreen presentzia, ikerketa berrietarako hautagai irizpide izan liteke. Alde batetik, atzera begirako ikerketetan aurkitu izan diren ustezko arrisku faktoreak, aurrera begirako ikerketetan betetzen diren edo ez ikertzeko. Bestetik, arrisku faktore horien presentzian gaixotasunaren 4 pronostikoa hobetzea helburu luketen tratamendu protokoloen garapenerako ikerketak burutzeko. 3. HELBURUAK 1. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Haur Nefrologia sailean burutu izan den SNI duten umeen datu basetik abiatuta, sexu banaketa, kortiko-dependentzia garapen, lehenengo sei hilabeteetako berrerortze presentzia, berrerortzearekin batera ager litekeen goi arnas bideko infekzio, erremisio osoa lortzeko egun kopuru eta debutean adinari dagokieneko ikerketa deskriptiboa. 2. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Haur Nefrologia sailean burutu izan den SNI duten umeen datu basetik abiatuta, SNI kortiko-sensiblea duten umeengan kortikodependentziaren garapenarekin erlazioa izan lezaketen arrisku faktoreen identifikazioa. 4. MATERIAL ETA METODOAK Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean oinarritutako atzera begirako ikerketa burutu da. Haur Nefrologia saileko datu basean sindrome nefrotikoa diagnostikoarekin erregistraturik zeuden 3 eta 20 urte bitarteko 36 ume hartu izan dira kontuan ikerketa lagina osatzeko ebaluazioan. Beherago azaltzen den definizioaren arabera, sindrome nefrotiko idiopatikoaren diagnostikoa izanda kortiko-sensibleak ziren eta 1999 eta 2016 urte bitartean jarraituak izan diren 31 ume ikerketa laginean gehituak izan dira. Kortiko-erresistentzia azaldu duen sindrome nefrotiko idiopatikoa, glomerulonefritis membranoproliferatiboaren ondoriozko sindrome nefrotikoa, glomerulonefritis menbranosoaren ondoriozko sindrome nefrotikoa eta glomerulonefritis esklerosante fokalaren ondoriozko sindrome nefrotikoa zuten umeak ikerketatik kanpo geratu dira. 5 4.1 DEFINIZIOAK Sindrome nefrotikoa, edema, 24 orduko gernuan 40 mg/m2/ordu baino gehiagoko edo 40 mg/m2/ordu-ko proteinuria eta 2.5 mg/dl baino gutxiagoko hipoalbuminemia gisa definitua izan da5,18. Umeetan 24 orduko gernua biltzeko zailtasunak medio proteinuria nefrotikoa definitzeko proteina/kreatinina indizea ere erabili izan da gernu lagin isolatuan, patologikoa kontsideratuz 2 mg/mg baino gehiagoko balioa agertzean. Gaixotasun gertakariaren erremisio oso bezala definitu izan da eguneroko gernu tiran gurutze bat baino gutxiagoren presentzia hiru egunetan zehar azaltzean. Berrerortzearen diagnostikoa burutua izan da eguneroko gernu tiran hiru egun jarraian zehar 3 gurutze baino gehiagoko edo 3 gurutzeko proteinuria agertzean. Kortiko-dependentzia definitua izan da, kortikoterapia jaso bitartean jarraian bi berrerortze agertzean edo berrerortzea tratamendua amaitu eta ondorengo 14 egunetan gertatu izan denean18. Tratamenduarekiko kortiko-erresistentzia bezala kontsideratu da, 8 asteetako dosi gehieneko kortikoterapiaz gain zain bideko metilprednisolona 3 boloren ondoren erremisio osoaren lorpena eman ez denean. Azaldutako kortikoterapiarekin erremisio osoa lortu duten pazienteak definituak izan dira kortiko-sensible gisa. 4.2 PROTOKOLO TERAPEUTIKOAK Gurutzetako Uniersitate Ospitaleko Haur Nefrologiako sailean erabiltzen den sindrome nefrotikoaren tratamentuak Espainiako Pediatriako Elkartearen protokolo5 eta Kidney Disease Improving Global Outcomes (KDIGO) gidak18 ditu oinarri, nahiz eta zerbitzuko esperientzia klinikoaren arabera zenbait moldaketa egon. Ikerketan gehitutako pazienteak sindrome nefrotiko idiopatikoaren diagnostikoa egin izan den momentuan hasi dira tratamendua jasotzen: Aho bidezko prednisona 60mg/m2/egun (2mg/kg/egun)-eko dosian 4 asteetan zehar (gehienez 80mg). Ondoren tratamendua jarraitua izan da aho bidezko prednisonarekin egun txandakatuetan 40mg/m2/egun (1.5mg/kg)-eko dosian 4 asteetan zehar, prednisona dosiaren mailakako beherakadarekin beste 6-8 asteetan zehar. 6 Berrerortzean erabilitako tratamendua, aho bidezko prednisona 60mg/m2/egun-eko dosian izan da, bost egunetan zehar eguneroko gernu tira negatiboak lortu arte. Ondoren tratamendua jarraitu izan da aho bidezko prednisonarekin 40mg/m2/egun- eko dosian egun txandakatuetan 4 asteetan zehar, prednisona dosiaren mailakako beherakadarekin beste 6-8 asteetan zehar. 4.3 DATU BILKETA Honako hauek izan dira ikerketan erabili izan diren aldagaiak: Adina debutean, sexua, kortiko-dependentzia, berrerortzearen presentzia lehenengo sei hilabeteetan, goi arnas bideko infekzioa berreortzearen momentuan eta erremisio osoa lortzeko denbora. Datu hauek, osakidetzako Osabide Global eta Osabide Clinic programa informatikoen bidez bilduak izan dira Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Haur Nefrologiako sailaren eskutik. 4.4 ANALISI ESTATISTIKOA Analisi estatistikoa SPSS-23 programaren bitartez burutua izan da. Analisi estatistiko deskriptiboa burutzeko ikerketan erabili diren aldagaien portzentaiak, maiztasunak, mediak, desbiazio estandarrak eta tarteak kalkulatu dira. Aldagaien garrantzia azpimarratzeko grafikoak erabili dira. Analisi estatistiko inferentzialari dagokionean aldagai bakarreko eta aldagai anitzeko analisi estatistikoak burutu izan dira. Konparaketak egiterako orduan Kortiko-dependentzia izan da ondorio aldagaia. Aldagai bakarreko analisi estatistikoari dagokionean, aldagai kualitatibo dikotomikoekin komparaketa Chi-karratu test bitartez burutu da. Chi-karratu testaren kontingentzia taulan laukien %25-ean baino gehiago, 5 indibiduo baino gutxiago agertu izan direnean Fisher-en froga zehatza erabili izan da. Aldagai kuantitatiboekin konparaketa egiteko T-Student testa erabili da. P balioa <0.05 izan denean kontsideratu da estatistokiko esanguratsua. Aldagai anitzeko analisi estatistikoari dagokionean, kortiko-dependentzia eta ustezko arrisku faktore bezala definitutako aldagaien konparaketa egiteko erregresio logistikoa burutu da. Estatistikoki esanguratsua kontsideratu da P balioa <0.05 izan 7 denean. Odds Ratioa (OR) estatistikoki esanguratsua kontsideratu da %95-eko konfidantzako tarteek 1 zenbakia barne hartu izan ez dutenean. 5. EMAITZAK 5.1 PAZIENTEEN EZAUGARRIAK Hasierako 36 pazienteetatik, batek kortiko-erresistentzia azaldu zuen sindrome nefrotiko idiopatikoa zuen, bigarren batek glomerulonefritis membranosoaren ondorengo sindrome nefrotikoa, hirugarren batek glomerulonefritis membranoproliferatiboaren ondoriozko sindrome nefrotikoa eta laugarren batek glomerulonefritis esklerosante fokalaren ondoriozko sindrome nefrotikoa eta beraz lau paziente hauek ikerketatik kanpo geratu izan dira. Bosgarren paziente bat geratu izan da ikerketatik kanpo ikerketarako beharrezkoak ziren datu bilketa egitea ezinezkoa izan delako. Ikerketan parte hartu duten 31 pazienteen gehiengoa gizonezkoa izan da 1. Irudian azaltzen den lez. Lagineko adin media 11.52 urte izan da (%95-eko tartea 1.6-21.3). Gaixotasunaren debuteko adinaren media 3.84 urte izan da (%95-eko tartea 0.6-6.9). 16 (%51.6) pazientek burutu zuten berrerortzea sindrome nefrotiko idiopatikoaren diagnostikoaren ondorengo lehenengo sei hilabeteetan. 18 (%58.1) pazientek azaldu zuten goi arnas bideko infekzioa lehen berrerortzearen momentuan. Gaixotasunaren lehen gertakariaren erremisio osoa lortzeko egunen media 7.81 (%95-eko tartea -0.416.1) izan da. 2. Irudian ikus daitekeenez 19 (%61.3) pazientek garatu zuten kortiko-dependentzia. 1. Irudia. Ikerketako lagineko emakume eta gizonen portzentaia ageri da grafikoan. 31 umeetatik gizonezkoak 25 (%80.6) izan dira eta emakumezkoak 6 (%19.4). 2. Irudia. Ikerketako laginaren kortiko-dependentziaren portzenataia ageri da grafikoan. 31 umeetatik 12 (%38.7) umek ez dute garatu kortiko-dependentziarik eta 19 (%61.3) umek garatu dute kortiko-dependentzia. EE Adina debutean (urteak) 4.08±1.5 3.68±1.6 EE Berrortzea lehen sei hilabeteetan 3 (%18.75) 13 (%81.25) 0.02 1. Taulak kortiko-dependentzia garatu izan duten eta izan ez duten sindrome nefrotikodun umeen ezaugarri klinikoak adierazten ditu. Bi taldeen arteko konparaketa egiterakoan erremisio osoa lortzeko egunei dagokienean, kortiko-dependentzia garatu zuten umeen erremisio osorako egunen media 7.95 (%95-eko konfidantza tartea 5.8-10) izan zen, kortiko-dependentziarik garatu ez zutenen umeetan 7.58 (%95-eko konfidantza tartea 5.7-9.3) egunekoa izanik. Ikerketa honetan ezin izan da estatitiskoki lotura esanguratsurik frogatu erremisiorako egunen eta kortiko-dependentziaren artean. Sexua eta kortiko-dependentziaren garapenaren artean ere ezin izan da esanguragarritasun estatistikorik adierazi. Kortiko-dependentziarik garatu ez zuten 10 pazienteetatik 1 (%16.7) da emakumea eta 11 (%44) gizonezkoak, aldiz kortikodependentzia garatu zutenen artean 5 (%83.3) dira emakumeak eta 14 (%56) gizonezkoak. Kortiko-dependentzia garatu zuten umeen artean 13 (%72.3) umek lehen berrerortzearekin batera goi arnas bideko infekzioa aurkeztu zuten eta kortikodependentziarik azaldu ez zuten umeen artean 5 (%27.7) umek aurkeztu zutelarik. Aldagai honi dagokionean ere ezin izan da estatistikoki loturarik frogatu. Debuteko adinari dagokionean nahiz eta kortiko-dependentzia garatu duten umeen adin media baxuagoa izan 3.68 (%95-eko konfidantza tartea 3-4.2) kortikodependentziarik garatu ez duten umeen adin mediarekin konparatuta 4.08 (%95-eko konfidantza tartea 3.2-4.8) ikerketaren emaitza ez da estatistikoki esanguratsua izan. 3. Irudian ikus daitekeenez, lehenengo sei hilabetean azaltzen den gaixotasunaren berrerortzearen kasuan, sarriago azaldu da kortiko-dependentzia garatu duten umeetan 13 (%81.25), kortiko-dependentziarik garatu ez duten umeetan baino 3 (%18.75), estatistikoki esanguratsua izanik (P=0.02). 3. Irudia Lehenengo sei hilabeteetan berrerortzearen presentzia eta kortiko-dependentziaren garapenaren arteko konparaketa azaltzen da. Berrerortzea lehenengo sei hilabeteetan azaldu izan ez duten 15 umeetatik 6 (%40) umek garatu izan dute kortiko-dependentzia, 9 (%60) umek kortiko-dependentziarik garatu izan ez dutelarik. Berrerortzea lehenengo sei hilabeteetan azaldu izan duten 16 umeetatik 3 (%18.75) umek ez dute garatu kortiko-dependentziarik, 13 (%81.25) umek kortiko-dependentzia garatu izan dutelarik. 5.2.2 Aldagai anitzeko analisi estatistikoa Aldagai bakarreko analisi estatistikoan lortutako emaitzetan oinarrituz, erregresio logistikoa burutu da. Erregresio logistiko bidez azaldu da lehenengo sei hilabeteetan ematen den berrerortzearen eta kortiko-dependentziaren arteko erlazioa esanguratsua dela, sexu eta debuteko adina edozein izanda (P=0.04, OR=0.16, %95-eko konfidantza tartea 0.02-0.9). 6. EZTABAIDA Burututako ikerketaren oinarria izan da SNI kortiko-sensiblea duten umeengan kortiko-dependentziaren garapenarekin erlazioa izan lezaketen arrisku faktoreen identifikazioa. 12 SNI duten umeen tratamendu eta jarraipenean azaltzen den arazorik zailenetakoa da berrerortzeekin zuzeneko erlazioa duen kortiko-dependentziaren garapena11. Denboran luzatzen den kortikoide tratamenduaren ondoriozko efektuen arriskua dute ume hauek. Are gehiago, kortikoideen bigarren mailako efektuak murrizteko helburuarekin erabilitako farmako kortikoide aurrezleen beharra eta hauen ondoriozko toxikotasun arriskua handiagotua dute16. Burutu izan den ikerketan SNI kortiko-sensiblea zuten umeen %61,3-ak garatu izan du kortiko-dependentzia, portzentajea aurretiaz burutu izan diren ikerketekin bat datorrelarik2,17. Ikerketako aurkikuntza interesgarrietako bat izan da SNI-aren lehen gertaeraren erremisioaren ondoren, lehenengo sei hilabeteetan azaltzen den berrerortzea eta kortiko-dependentziaren garapenaren arteko erlazio esanguratsua. Are gehiago, erregresio logistiko bidez azaldu izan da lehenengo sei hilabeteetan ematen berrerortzea kortiko-dependentzia garatzeko arrisku faktore independiente gisa. Lortutako berrerortzearen portzentaje (%51.6) aurretiaz burtu izan idren ikerketekin bat dator. Lehenengo sei hilabeteetan berrerortzearen presentzia eta kortiko-dependentziaren garapenaren arteko erlazioa jadanik proposatua izan zen Fujinaga et al.19-en eskutik. Aipatutako ikerketan, lehenengo sei hilabeteetan berrerortzea burutzen zuten umeengan kortiko-dependentzia garatzeko tendentzia azaldu izan zen. Hala ere, harreman esanguratsua agertu izan zen soilik aurretiaz SNI-aren debutean ohiko kortikoterapiarekin erremisio osoa lortzeko 9 egun edo 9 egun baino gehiago behar izan zuten umeetan. Tratamenduaren lehenengo 8 egunetan erremesio osoa lortzen zuten umeen artean ez zen desberdintasunik agertu kortiko-dependentzia garatzeko probabilitateari zegokionean. Jakinda lehenengo sei hilabeteetan berrerortzea izaten duten pazienteek azaldu dezaketen kortiko-dependentzia, paziente hauen identifikazioa burutu liteke ume hauen gurasoei gaixotasunaren eboluzioaren inguruko informazio zehatzagoa emateko eta era berean, umearen jarraipena burutzen duen klinikoarengan monitorizazio estu baten beharraren aurrean ohartarazteko. 13 Are gehiago, lehenengo sei hilabeteetan ematen den berrerortzea arrisku faktore bezala kontsideratuz, denbora tarte honetan berrerortzeak ekiditeko gaitasuna lukeen estrategia terapeutikoen inguruan ikertu liteke. Mishra et al.20-en ikerketak demostratu izan du SNI-aren debutean kortikoide terapia luzatuaren erabilerak dakarren lehenengo sei hilabeteetan berrerortze gutxipena. Proposatutako tratamendu luzapenean, 60mg/m2/egun ematen da sei astez eta ondoren 40mg/m2/egun egun txandakatuetan beste sei astez20. Posible liteke beraz Haur Nefrologiako zerbitzuan SNI-aren tratamenduari dagokionez 12 asteetako hasierako kortikoterapia kontuan hartzea. Aipatu beharrekoa da gure ikerketaren aurkikuntza, atzera begirako ikerketak eta lagin murriztuak dakarten mugez baldintzatua dagoela. Lagineko gizonezko eta emakumezkoei dagokienez lortutako portzentajeak (%80.6%19.6) aurretiaz burutu izan diren ikerketekin konparatuz, gure lagineko gizonezkoen portzentaia handiagoa izan da6, honen arrazoia lagin murriztua izan litekeelarik. Andersen et al.17-en ikerketan lortutako emaitzen kontran, gure ikerketan gizonezko sexua eta kortiko-dependentziaren garapenaren arteko erlazioarik ezin izan da demostratu. Are gehiago, gure lagineko gehiengoa gizonezkoa izan den arren aldagai honen eta kortiko-dependentziaren garapenaren artean tendentziarik ere ez da azaldu. Lagineko gizonezkoen %56-ak garatu izan du kortiko-dependentzia lagineko emakumeen %83.3-ak garatu izan duelarik. Andersen et al.17-en ikerketako lagineko populazioari dagokionez ume gehienen arraza kaukasikoa izan den arren, arabiar, afrikar eta asiatar umeak ere azaldu dira. Ondorio gisa kontsideratu genezake, gure ikerketa eta Andersen et al.17-en ikerketaren artean lortutako emaitzen desberdintasuna laginaren kopuru desberdin eta arraza ezberdintasunaren ondorio izan litekeela. Gizonezko sexu eta kortikodependentziaren arteko erlazio esanguratsua demostratu ahal izateko beharrezkoa izan liteke lagin handiago batekin ikerketa burutzea. Gaixotasunaren debuta adin goiztiarrean izateak kortiko-dependentziaren garapenarekin izan lezakeen harremana ere demostratua izan da Andersen et al.17-en ikerketan, non esanguragarritasunez azaldu da 4 urte baino gutxiagoko debut adinak 14 kortiko-dependentziarekin duen zer ikusia. Gure ikerketan aldiz ezin izan da demostratu aldagai honen eta kortiko-dependentziaren artean erlazio esanguratsurik. 4 urte baino gutxiagoko debutarekin kortiko-dependentzia garatzeko joera ere eskasa izan da gure ikerketan. Hala ere, lortutako debuteko adinaren media beste ikerketetan lortutako emaitzekin bat dator4. Adin goiztiarra eta kortiko-dependentziaren arteko harreman esanguratsurik ez lortzearen arrazoietako bat lagineko umeen berrerortzeei dagokieneko jarraipen denboraren desberdintasuna izan liteke. Berrerortzea aztertzeko guk burututako jarraipen denbora sei hilabetekoa izan da. Aldiz, Andersen et al.17-en ikerketan egindako jarraipena hamabi hilabete baino gehiagoko izan da. Desberdintasun honen ondorioz posible litzake gure lagineko umeen kortiko-dependentzia mailaren estimazio desegokia. Harambat et al.16 -en ikerketak lortutako emaitzen aurka gure ikerketan ezin izan da erlazio esanguratsurik frogatu lehen gertaeraren erremisio osoa lortzeko egunen eta kortiko-dependentziaren garpenaren artean. Ikerketa honetan aurkitu izan da gaixotasunaren debutean kortikoterapiarekin erremisioa lortzeko 9 egun baino gehiagoko behar izanak duen harremana kortiko-dependentziaren garapen eta ondorioz farmako kortikoide aurrezleen beharrarekin. Gure ikerketan tendentziarik ere ez dela azaldu esan genezake izan ere kortiko-dependentzia garatu duten eta ez dutenen erremisio egunerako mediak oso antzekoak izan dira. Aipatutako ikerketaz gain beste ikerketa ugarik demostratu dute erremisiorako egunen kopurua kortiko-dependentzia garapenaren arrisku faktore gisa2,15 eta erremisiorako beharrezkoa den denbora SNI-aren faktore pronostiko garrantzitsu bezala7. Beraz, posible litzake gure ikerketako lagin murriztuaren ondorioz erlazio hau demostratu ez izana. Arrisku faktore honek garrantzia du hasierako tratamenduaren estrategian izan ere, orain arte lortutako datuek iradokitzen dute gaixotasunaren debutean erremisio azkar bat lortzearen garrantzia, honen luzapenak dakarren berrerortze tasa handitua eta kortiko-dependentziaren garapena kontuan izanda. Horregatik posible litzake gaixotasunaren hasieran immunosupresio handiago baten beharra. 15 Letavernier et al.15-en ikerketan proposatzen da gaixotasunaren debutean erremisioa lortzeko 20 egun baino gehiago edo metilprednisolona behar duten umeetan tratamendu areagotua burutzearen posibilitatea, hau da, immunosupresore ez esteroide baten erabilera goiztiarrak izan lezakeen onura. Horretarako Hoyer et al.21- en ikerketa hartzen du erreferentzia gisa, non aurrera begirako ikerketa aleatorizatu bitartez azaldu izan da gaixotasunaren hasieran 8 asteetan ohiko kortikoterapiaz gain A ziklosporina emanez lortu izan den berrerortze tasa baxuagoa. Yap et al.2-en ikerketan lortutako emaitzen kontran gure ikerketan ezin izan da demostratu berrerortzearekin batera azaltzen den goi arnas bideko infekzioa eta kortiko-dependentziaren arteko erlazio esanguratsurik. Hala ere, joera azaldu izan da berrerortzeekin batera ematen den goi arnas bideko infekzioaren eta kortikodependentziaren garapenean izan ere, berrerortzearekin batera goi arnas bideko infekzioa azaldu duten umeen %72.3-ak garatu izan du kortiko-dependentzia. Aipatzekoa da berrerortzearekin batera ematen den goi arnas bideko infekzioaren ikerketan lortu izan den portzentajea (%58.1), aurretiaz burutu izan diren ikerketetan agertu izan dena baino handiagoa izan dela2. Yap et al.2-ek lortutako emaitzen eta gure emaitzen arteko desberdintasunaren arrazoietako bat izan liteke lagineko umeen arraza desbedintasuna, izan ere Yap et al.2-en ikerketako lagineko umeen %74.7 Txinatarrak izan dira, bestelako arrazak ere azaltzen direlarik, Indioak eta Malaioak besteak beste. Dena dela, Yap et al.2-ek lortutako emaitzek eta gure ikerketan lortutako joerak iradokitzen du infekzioek izan dezakaten garrantzia kortiko-dependentziaren garapenean. Are gehiago, ezaguna da infekzioak direla SNI-an berrerortzea emateko eragile nagusia eta horregatik proposatua izan SNI duten ume guztietan txertaketa egutegia osatzearen beharra6. Prednisona 2mg/kg/egun edo gehigoko dosia 14 egun baino gahiagotan jasotzen duten umeak immunodeprimitu gisa definituak izan dira, hori dela eta txerto bizi motelduak ezin litezke ume hauetan erabili. Hala ere, txerto inaktibatu edo hilak erabili litezke lehen mailako immunizazioa osatu eta infekzioek berrerortzea eragiteko izan dezaketen arriskua gutxitzeko helburuarekin22. 16 Kortiko-dependentziaren garapenarekin zer ikusia izan lezaketen arrisku faktoreak aztertuta, kortiko-dependentzia garatzeko probabilitate handiagoa izan lezaketen umeen identifikazioa burutu liteke. Identifikazio honek bermatu lezake ume hauen jarraipen estuagoa eta hasierako tratamenduaren moldaketa, luzera kortikoideek eta farmako kortikoide aurrezleek izan ditzaketen bigarren mailako efektuak murriztuz. 7. ONDORIOAK Burutua izan den ikerketan erabilitako laginaren gizonezko eta emakumezkoen portzentaiak SNI-ari dagokionean, aurrtiaz burutu izan diren ikerketetan baino gizonezkoen portzentaje altuagoa ageri izan da gure ikerketan. Berrerortzearekin batera ematen de goi arnas bideko infekzioen portzentajea ere handiagoa izan da. Kortiko-dependentziaren garapenaren, lehenengo sei hilabeteetan ematen den berrerortzearen portzentajeri eta debuteko adinaren mediari dagokionean, aurretiaz burutu izan diren ikerketetan azaldu izan direnen antzekoak izan dira. Lehenengo sei hilabeteetan ematen den berrerortzearen eta kortiko-depedentziaren garapenaren artean harreman estatistikoki esanguratsua demostratu ahal izan dugu. Are gehiago, aldagai hau kortiko-dependentziaren garapenaren arrisku faktore independiente gisa azaldu izan da. Berrerortzeekin batera azaltzen den goi arnas bideko infekzio eta kortiko-dependentziaren garapenaren artean joera ere azaldu izan da gure ikerketan.
science
addi-09e1b84416b9
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31075
Osasun profesionalaren eta pazientearen arteko hizkuntza-mugei aurre egiteko euskarazko asistentzia-zirkuituen esperientzia
Petralanda Mendiola, Bidane
2019-01-21
Gradu Amaierako Lana Medikuntzako Gradua LABURPENA Hizkuntza bera maila ezberdinetan menperatzen duten pertsonen arteko komunikazio arazoei hizkuntza-muga deritze. Hainbat ikerketek erakutsi dutenez, harreman estua dago kalitatezko osasun arretaren eta hizkuntzaren artean, biak banaezinak direla esan ahal izateraino. Ikerketa honetan jakin nahi izan dena da Osakidetzaren II. Euskara Planean proposatutako euskarazko asistentzia-zirkuituak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun profesionalen eta pazienteen arteko hizkuntza-mugei aurre egiteko baliabide aproposak diren edo ez. Horretarako, euskarazko asistentziazirkuituen funtzionamendua aztertu da 2015ean abian jarri ziren Arrasateko ESIko urologia zerbitzuko eta Arabako ESIko haur-urologia zerbitzuko zirkuituen arduraduna elkarrizketatuz, eta horien eraginkortasuna aztertu da zirkuitudun zerbitzuak populazio eta adin-tarte bereko zirkuiturik gabeko beste zerbitzu birekin alderatuz: Arrasateko ESIko Traumatologiarekin eta Arabako ESIko haurtraumatologiarekin, hain zuzen. Emaitzek erakutsi dute zirkuituek osasun arreta euskaraz jaso nahi duten paziente kopurua neurtzeko, kontsulta guztien artean zenbat diren benetan euskaraz zenbatzeko, eta mediku euskaldunek euskaraz artatuak izan nahi duten pazienteekin euskaraz hitz egingo dutela bermatzeko balio dutela. Hau da, euskarazko asistentzia-zirkuituak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-mugei aurre egiteko tresna aproposak izan daitezkeela ikusi da. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan mediku euskaldunak egoteak ez du bermatzen pazienteak osasun arreta euskaraz jasoko duenik; aldiz, jarrera proaktiboek, adibidez, euskarazko asistentziazirkuituek, horretan laguntzen dutela ikusi da. Gako-hitzak: hizkuntza-mugak, asistentzia-zirkuituak, euskara, osasungintza. 1. SARRERA Osasuna ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala elkartzen dituen gizabanakoaren egoera bezala definitu zuen Osasunaren Munduko Erakundeak 1946an1. Orduz geroztik, eredu biopsikosoziala nagusitu izan da kalitatezko osasun arreta eskaintze aldera. Ebidentzietan oinarritutako zientzia eta pazientean zentraturiko arreta dira bilatzen direnak, eta horretarako, zerbitzua pazientearen ezaugarrietara egokitu behar da ezinbestean: adina, sexua, ingurunea, nahiak, sinesmenak eta hizkuntza aintzat hartu beharreko aldagaiak dira kalitatezko osasun arreta eskaini nahi bada. Segurtasuna da osasun arreta kalitatezkoa izateko beste baldintzetako bat2. Segurutzat daukagu pazienteari kalterik eragingo ez dion jarduna, eta hori lortzeko, besteak beste, profesionalaren eta pazientearen arteko komunikazioa bermatuta egon beharko da osasun jardueraren urrats desberdinetan. Komunikazioak, dena den, muga ugari aurki ditzake jardun horretan. Hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzten edota hizkuntza bera maila ezberdinetan menperatzen duten pertsonen arteko komunikazio arazoei hizkuntza-muga deritze. Nazioarteko zenbait ikerketek erakutsi dutenez, harreman estua dago osasun arretaren segurtasunaren eta hizkuntza-mugen artean3-5, eta hortaz, harreman estua dago kalitatezko osasun arretaren eta hizkuntzaren artean, biak banaezinak direla esan ahal izateraino. Munduko berrehun herrialdeetan sei mila hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira eta biztanleriaren % 65 elebiduna dela ikusi da11-12. Gainera, migrazio-tasek egunetik egunera gora egiten duten honetan, eleaniztasunerako joera da espero daitekeena. Horrek guztiak osasun profesionalen eta pazienteen arteko hizkuntza-mugak handitzea eragin dezake, eta ondorioz, ikerketak egitea eta horiei aurre egiteko neurriak hartzea funtsezkoa da. Izan ere, osasun arretaren helburuak kontuan izanda hizkuntza aldagai garrantzitsua dela argi geratu izan bada ere, gutxi dira orain arte horren inguruan egin izan diren azterlanak. Argitaratu diren artikuluetako askok eta askok, hain zuzen, ikerkuntza falta dagoela azpimarratzen dute6-10. Artikulu horietan lortutako beste datu esanguratsu batzuk dira ondorengo lerroetan aurki daitezkeenak. 1.1. MUNDU MAILAKO HIZKUNTZA-MUGEN INGURUKO IKUSKAPEN BIBLIOGRAFIKOA 1.1.1. Hizkuntza-mugen eraginak osasun profesionalaren eta pazientearen arteko harremanean Hizkuntza-mugak hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzten edota hizkuntza bera maila ezberdinetan menperatzen duten pertsonen arteko komunikazio arazoak dira. Hauek dira ikerketa honetarako kontuan izan behar ditugun bi aukerak: Alde batetik, eremu soziolinguistiko elebidunak izango ditugu kontuan, non hizkuntza bi hitz egiten diren aldi berean, izan biak ofizialak zein ez. Horren adibide dira, besteak beste, honakoak: Hego Euskal Herria, non euskara eta gaztelania hitz egiten diren; Ipar Euskal Herria, euskara eta frantsesa izanik hitz egiten diren hizkuntza nagusiak; Gales, galesa eta ingelesa elkarbizitzan dauden lekua; edota Kanada, frantsesa eta ingelesa direlarik hizkuntza nagusi biak. Kasu horietan hizkuntza-mugak ager daitezke osasun profesionalak eta pazienteak ez badute hizkuntza bera hitz egiten, edota, sarriago gertatzen dena, biek hizkuntza bera ezagututa ere, maila berean ez badute menperatzen. Beste alde batetik, eremu soziolinguistiko eleanitzak dauzkagu, gehienak migrazioarekin lotuak. Horietan, eremu elebidunetako arazo bera aurkitu ahal izateaz gain, gerta daiteke, baita ere, etorkinaren hizkuntza herrialde berrian ezezaguna izatea eta osasun profesionalek horren gaineko jakintzarik ez izatea. Kasu horietan, hizkuntza-muga deritzo biek ezagutzen duten hizkuntzarik ez egoteari. Hainbat ikerketek erakutsi dute hizkuntza-muga horiek komunikazio arazoak dakartzatela osasun arretaren urrats desberdinetan. Ikerlariek bi egoera banatu izan dituzte, zeintzuetan pazientearen egoera oso bestelakoa den. 1.1.1.1. Hizkuntza-mugen eraginak pazienteen egunerokoan Hizkuntza-mugek osasun arretaren hainbat urratsetan izan dezakete eragina. Lehenengo arazoa osasun baliabideen erabileran aurkituko dugu; hizkuntza-muga pairatzen duen pazienteak ez ditu ondo ezagutuko jaso ditzakeen zerbitzuak, eta ondorioz, zerbitzu horien azpi-erabilera bat emango da13. Gainera, osasun arretarako sarbidea ere oztopo bat izango da berarentzat, erabili behar dituen edo nahi dituen baliabideak ezingo dituelako askatasunez eskatu6, 13-16. Hurrengo urratsean ere, osasun profesionalaren eta pazientearen arteko harremanean, ulermen arazoak egon daitezke. Badakigu medikuarenean kontsulta izatea une kritikoa dela edozein pertsonaren bizitzan, arduratzen zaituen arazo baten berri emango diozulako beste pertsona bati. Momentu horretan medikuarenganako konfiantza eta lasaitasuna funtsezkoak dira pazienteak bere arazoa ondo azalduko badu. Hizkuntza-mugek giro hori hautsi dezakete, eta pazienteak bere arazoa ondo ez azaltzea edota medikuak arazo hori ondo ez ulertzea eragin6, 14, 18. Horrek honakoak eragin ditzake, besteak beste: arazo berdinarengatik kontsulta kopurua handitzea13, horrek suposatzen duen kostu ekonomiko gehigarria, diagnostikoan akatsak egotea13, informazioaren eta aholkuen interpretazio okerrak egotea19, tratamenduen atxikipena egokia ez izatea6, 13-14, 18, 19, behar besteko babes psikologikorik ez jasotzea19, prebentzio aholkuak behar bezala ez jarraitzea, gaixotasun kronikoen jarraipen desegokia egitea13, eta abar. Agerikoa da horrek guztiak pazientearen segurtasuna kolokan jartzen duela20-23. 2005eko irailean Pediatrics aldizkarian argitaratu zen eta Washingtoneko, Seattleko eta Atlantako unibertsitateetan egindako ikerketa batek erakusten duenez, haur hispanoek ingelesa dakiten familietako haurrek duten arriskuaren bikoitza dute osasun gertaera larriak pairatzeko eta ospitaleratuak izateko24. Horrek guztiak pazientearen asebetetzea nabarmen jaitsi dezake6, 14, 32, 33. Era berean, arazo mediko-legalak ere sor ditzake13. Osasun arreta kalitatezkoa izateko aurrez aipatutako aldagai guztiak bermatu beharko lirateke; hori horrela izan ezean, ezin esan genezake kalitatezko zerbitzu bat eskaintzen denik6, 10, 13, 14, 20- 23, 25- 30. Kalitateak barnebiltzen duen beste printzipioetako bat ekitatea da. Eremu soziolinguistiko guztietan berdina gertatzen ez den arren, hizkuntza bi aldi berean ofizialak diren eremuetan pazientearen eskubidea da berak lehenetsitako hizkuntzan artatua izatea. Hori horrela ez bada, pazientearen eskubideak urratzen direla azpimarratu behar da, ofiziala den beste hizkuntza hitz egiten duten pazienteekiko desberdintasun eta neurri batean diskriminazioa eraginez13, 31. 1.1.1.2. Hizkuntza-mugen eraginak ospitaleratuta dauden pazienteengan Herbehereetan egindako ikerketa batek sakonki ikertu ditu hizkuntza-mugen eraginak ospitaleratuta dauden pazienteengan, alde batetik, erizainek eta, bestetik, medikuek aurkitzen dituzten mugarik esanguratsuenak azpimarratuz2: 1.1.1.2.1. Erizainek identifikatutako hizkuntza-mugarik esanguratsuenak - Pazientearen izena eta jaiotza-data era protokolizatu batean ziurtatzea zailtzen dute hizkuntza-mugek. Horrek arazoak ekar ditzake, adibidez, tratamenduak ematerako orduan (aho zein zain bidezkoak), odola ateratzerako orduan, jatorduetako elikagaiak aukeratzerako orduan, froga osagarriak egiterako orduan, eta abar. Pazientea nor den, zenbat urte dituen, zenbat pisatzen duen edota momentuan zein patologiagatik dagoen ospitaleratuta jakitea eta ziurtatu ahal izatea funtsezkoak dira hil ala bizikoak izan daitezkeen akatsak ekiditeko. - Gorputzeko likidoen balantzea neurtzerako orduan, hizkuntza-mugek gaizkiulertuak eragin ditzakete. Pazientearekin ondo komunikatzerik ez badago, zaila da jakiten likidoak behar bezala hartu edo kanporatutakoak behar bezala gorde eta neurtu dituen. Horrek eragin handia du pazientearen eboluzioan eta ondorengo urratsak erabakitzerako orduan. - Mina ondo kontrolatzea ere zaila da komunikazio arazoak daudenean, pazienteak ezin izango baitu ondo adierazi bere minaren zenbatekoa, eta erizainak, ondorioz, ezingo baitio analgesia aproposa ipini. - Erietxean bertan pazienteak jarraitu beharreko argibideak azaltzerako unean ere komunikazio ona egotea funtsezkoa da. Pazienteak ez badu ondo ulertzen zer den ospitaleratuta dagoen bitartean egin behar duena, egin beharko ez lituzkeenak egitea gerta daiteke, bere osasuna arriskuan jarriz. Horren adibide dira, esaterako, zein unetik aurrera komeni den ohetik altxatzea, edota zer jan edo edan behar duen eta zer ez zaion komeni. - Pazienteari alta eman osteko zaintzak egokiak izatea ere zaila izango da hizkuntzamugak badaude tarteko. Izan ere, pazienteari zer eta nola egin behar duen azaltzea gaitza izan daiteke, eta beraz, zaintza horiek era desegoki batean egiteko aukera dago, horrekin bere osasuna berriro arriskuan ipiniz. 1.1.1.2.2. Medikuek identifikatutako hizkuntza-mugarik esanguratsuenak - Medikuaren eta pazientearen artean komunikazio arazoak baldin badaude, gerta daiteke medikuak elkarrizketa egokia egiteko arazoak izatea, eta ondorioz, diagnostiko desegokia egitea. Akats horrek kalte esanguratsuak eragin ditzake. - Egoera akutuetan, pazientearen bizia arriskuan dagoenean (istripu baten ostean, adibidez), medikuak pazienteari argibideak eman eta pazienteak ondo ulertzen ez baditu, bere bizia arriskuan jartzen da hizkuntza-mugen eraginez. - Medikuaren eta pazientearen arteko elkarrizketetan, medikuak ondo azaltzea lortzen ez badu edo pazienteak ondo ulertzeko zailtasunak baldin baditu, arazo mediko zein legal ugari izan daitezke. Hori gerta daiteke, esaterako, tratamendu mediko edo kirurgiko baten arriskuak azaltzerakoan, baimen informatuak sinatzerakoan, alta eman osteko argibideak azaltzerako orduan, eta abar. 1.1.2. Hizkuntza-mugek nori eragiten dioten gehien Nazioarteko ikerlari ugari aritu dira azken urteotan hizkuntza-mugen eraginak gehien pairatzen dituzten populazioak identifikatu nahian7, 9, 17, 34-36. Ikerketa horien guztien emaitzek bat egiten dute esaterakoan populaziorik ahulenak edo hizkuntza-mugen eraginak jasateko arrisku gehien dutenak hauek direla: - Adineko pertsonak: bigarren hizkuntza sekula menperatu izan ez dutelako edo adinean gora doazenean berriro euren ama-hizkuntza erabiltzen hasten direlako. Aipagarria da, baita ere, 2013an Galesen egindako ikerketa batean Alzheimer gaixotasuna duten paziente galestar elebakarren eta elebidunen arteko aldea aztertu zela, eta ikusi zela elebidunek abantailak dituztela elebakarren aldean, euren erreserba kognitiboa handiagoa omen delako20. - Eskolaurreko haurrak: euren ama-hizkuntza soilik hitz egiten dutenak, ez dutelako oraindik harremanik izan bestelako hizkuntzekin. - Geografikoki eremu isolatuenetan bizi diren pertsonak: hizkuntza nahasketarik ez dutelako, eta beraz, euren ama-hizkuntza bakarrik erabiliz bizi daitezkeelako. - Estres egoeran dauden pertsonak: hizkuntza bat baino gehiago jakin arren, estres egoeretan hizkuntza bakarrean hitz egiteko gai direnak. - Gaitz psikologikoak dituzten pertsonak: hizkuntza bat baino gehiago ikasteko edo menperatzeko arazoak izan ditzakete, eta aurrez aipatutako egoeren aurrean ere kalteberagoak izan daitezke, hizkuntza-mugen eraginak handituz. Horrez gain, aipagarria da 2009an Kanadan egindako ikerketa batek erakutsi zuena37: frantsesa hitz egiten duten guraso bakarreko familietako alabek kalean bizitzen amaitzeko arrisku handiagoa dute guraso bakarreko alaba elebidunek edota guraso bakarreko seme elebakar zein eleanitzek baino. Hori prebentzio neurrietarako eta lehen mailako osasun arretarako sarbide zailagoa dutelako gertatzen omen da. Gainera, Kanadan frantsesa hitz egiten duten guraso bakarreko familietako emakume horiek, eta bereziki haurdun daudenek, larrialdi zerbitzuak gehiago erabiltzen dituztela ere plazaratu izan du 2013an kaleratutako beste ikerketa batek38. Izan ere, hizkuntza-mugek, aurrez azaldu bezala, diagnostikoak zailtzen dituzte, patologia beragatiko kontsulta kopuruak handitzen dituzte eta ospitaleratzeak ugaritzen dituzte. 1.1.3. Hizkuntza-mugei aurre egin beharraren zergatiak Orain arte azaldutako guztiarekin, agerikoa da hizkuntza-mugak oztopo direla kalitatezko osasun arreta eskaintzerako orduan, pazientearentzat arriskutsuak diren gertaerak eragiten dituztelako, pazientearen gogobetetzea nabarmen jaisten dutelako, arazo mediko-legalak eragin ditzaketelako, kostu ekonomikoa handitzen dutelako, eta abar. Esan bezala, pazientean zentraturiko arreta da gaur egungo medikuntzak bilatzen duena, eta horretarako ezinbestekoa da pazientea ardatz izatea, bere komunikatzeko bideak bermatuz31. Horretarako, funtsezkoa da eremu soziolinguistiko elebidunetan pazienteak lehenetsitako hizkuntzan artatzea eta eremu eleanitzetan komunikatu ahal izateko bitartekoak jartzea kalitatezko osasun arreta eskaini nahi bada, UNESCOren hizkuntza-eskubideen deklarazioan azpimarratzen den moduan39. Horrez gain, ebidentzietan oinarritutako zientzia jarraitu behar dugula ere gauza jakina da. Orain arte argitaratutako ikerketa guztiek diote hizkuntza-mugak gainditu beharreko oztopo kaltegarriak direla. Gainera, eremu soziolinguistiko elebidunen kasuan behintzat, tokian tokiko inguruneak, lege-esparruak, osasun profesionalen jarduera arautzen duen kode deontologikoak eta erakundeen kode etikoek zerbitzua pazienteak lehenetsitako hizkuntzan ematera behartzen dute31. 1.1.4. Hizkuntza-mugei aurre egin ezin ahal izateko ustezko arrazoiak Galeseko unibertsitatean egindako ikerketa batean osasun profesionalen iritziz hizkuntza-mugei aurre ez egitearen arrazoiak zeintzuk ziren jaso zuten19. Profesionalen iritziz, hauek dira hizkuntza-mugei aurre egin ezin ahal izateko traba nagusiak: hizkuntza-mugei aurre egiteko baliabideen kostu ekonomikoa; baliabide gisa itzultzaileak erabiltzekotan, euren prestakuntza falta; pazienteen beharrak atzemateko zailtasunak; osasun langileen denbora falta; eta ogibide batzuetan elebidunak diren profesionalen falta. 1.1.5. Pazienteak lehenetsitako hizkuntzan hitz egitearen onurak Pazienteak eurek lehenetsitako hizkuntza artatzeak hizkuntza-mugak gainditzen lagunduko lukeela ondorioztatu dute zenbait ikerlarik. Kalitatezko osasun arreta eskaini ahal izatea bermatuko litzateke, pazientean zentraturikoa eta segurua7, 19-23. Pazientea erosoago sentituko litzateke, bere osasun arazoa azaltzeko eragozpen eta traba gutxiago aurkituko lituzkeelako, eta galderak egiteko askatasun handiagoa sentituko lukelako7, 19, 23. Horrez gain, babes psikologiko gehiago ere izango luke39, eta eremu elebidunen kasuan, beste pazienteei errespetatzen zaizkien eskubide berak errespetatzen zaizkiola ikusiko luke, ekitatearen printzipioa jarraituz. Oro har, bere asebetetzea handiagoa izango litzateke7, 20-21, 40, eta horrek osasun profesionalarekin duen harremanean eragina izango luke19. Ikerketek argitara eman dutenez, pazienteek asko eskertzen dute medikuek eurek lehenetsitako hizkuntza identifikatzeko eta hitz egiteko egiten duten ahalegina, pazienteekiko duten sentiberatasunaren isla delako, eta hori pazienteek benetan estimatzen duten kontua da19, 25- 27, 41, 42. 1.1.6. Jendarteak gaiarekiko duen jarrera 1.1.6.1. Jendarteak gaiarekiko dituen zalantzak Kaliforniako unibertsitateak egindako ikerketa batean osasun zerbitzuen erabiltzaileek, profesionalek, aseguratzaileek eta erreguladoreek gaiaren inguruan izan zitzaketen zalantzak jaso zituzten6. Erabiltzaileen zalantza nagusia osasun arreta eskaintzen duten profesionalen indarrak hizkuntza-mugei aurre egitera bideratu beharko liratekeen edo ez zen. Osasun profesionalen zalantza, ea hizkuntza-mugak hausteko erabili ohi diren itzultzaileen zerbitzu egoki batek etekin klinikorik suposatuko lukeen pazientearentzat. Aseguratzaileena, ea hizkuntza-mugak hausteko tresnak nork ordaindu beharko lituzkeen. Eta azkenik, erregulatzaileek galdetzen zuten ea hizkuntza-mugei aurre egiteko zerbitzuak bultzatzea garrantzitsua den eta hori modu eraginkorrean nola egin daitekeen. 1.1.6.2. Osasun langileen gaiarekiko jarrera Osasun langileek gaiarekiko duten jarrera askotarikoa dela erakutsi dute ikerlariek. Zenbait ikerketek azpimarratzen dute arduradunen aldetik begirune falta atzeman daitekeela, legez errespetatu beharko liratekeen eskubideak ez direlako errespetatzen, eta gutxi egiten delako horren kontra19. Aldi berean, osasun profesionalen aldetik gaiarekiko interes falta nabari dela diote beste azterketa batzuek41. Profesional askok ez du hizkuntza-mugek izan dezaketen garrantzia ulertu eta aintzat hartzen; are gehiago, askok pentsatzen dute pazienteek osasun arreta kliniko ona izatearekin nahikoa dutela, horrekin pozik daudela, eta hizkuntzari garrantzia ematea beharrezkoa ez den luxu bat baino ez dela2, 19. Askotan zalantzan jartzen dute pazienteek benetan ulertzeko edota adierazteko arazoak izan ditzaketenik2, 19. Eta, izatekotan, muga horiei aurre egitea pazienteen ardura izan beharko litzatekeela uste dute askok, eta ez osasun profesionalena, eskaintza aktiboaren printzipioa erabat baztertuz2, 43. Bestalde, aurrekontuak gauza klinikoagoetan gastatu beharko liratekeela ere behin baino gehiagotan agertu den baieztapena da2, 19, 43. Profesionalen hizkuntza-kontzientzia eta prestutasun faltaz gain, euren prestakuntza aproposa ez izatea ere gerta daiteke. Galesen egindako ikerketek adierazten dute bertako profesionaletako asko ez daudela zerbitzua galesez emateko prest, era horretan, legeak bermatu beharko lukeena ezin bermatuz19. Arazo horri aurre egiteko profesionalen trebakuntza jarri zen abian Galesen duela urte batzuk. Honako ondorioak atera ditzakegu trebakuntza hartatik19: - Galesa ikastea: ikusi zen ez zela profesional askoren lehentasuna hizkuntza ikastea edota euren maila hobetzea, horrela, interes falta are nabariago eginik. Horrez gain, galesa ikasi behar izatearren profesionalek Galesen lanik egin nahi izango ez zuten beldur ziren. Gainera, galesa ez dakien profesionala zigortzearen alde ere ez zeuden; hobeto ikusten zuten galesez jarduteko gai zena saritzea. - Hizkuntza-kontzientzia garatzea: batzuen ustez, profesionalen formazioan txertatu beharko litzateke hizkuntza-kontzientziaren lanketa, unibertsitatean, eta beste batzuen ustez, aldiz, behin lan mundura iritsitakoan, langileen hezkuntza programetan. - Osasun-hezkuntza galesez: gutxi batzuek uste zuten unibertsitatean txertatu beharko litzatekeela hizkuntza-formazioa, hau da, osasun zientzien irakaspenaren zati bat galesez egin beharko litzatekeela, galeseko erdi maila bermatze aldera. Guzti horrekin argi ikus dezakegu gaiari eman izan zaion garrantziaren zenbatekoa. Erizainen eta medikuen nazioarteko eginkizunak kontuan hartuta, suposatzen da pazienteekiko jarrera indibidual eta pertsonalizatua izan behar dutela, aurreiritzirik gabea, mailarik goreneko arreta eskainiko badute19, 44. Hizkuntza eta kultura norbanakoaren faktore bereizgarritzat hartzen direnez, erizainek eta medikuek hizkuntza gutxituenganako aurreiritzi guztiak ezabatu beharko lituzkete, eta pazienteenganako errespetua erakutsi, arreta pertsonalizatu eta indibiduala eskaini ahal izateko, beti pazienteak lehenetsitako hizkuntza aintzat hartuz19, 45. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, gaur arte ez da profesionalen kontzientziazioa neurtzen duen ikerketarik egin, ezta sentsibilizazio kanpainarik ere profesionalen artean, euren beharra nazioartean baieztatua izan bada ere9, 46, 47. 1.1.7. Hizkuntza-mugei aurre egiteko tresnak Hizkuntza-mugak desagerrarazteko, eta ondorioz, horiek osasungintzan sortatutako arriskuak eta kalteak ekiditeko lehenengo urratsa muga horiek identifikatzea dela diote ikerketek. Joint Commission Internationalek, nazioartean kalitatezkoa eta segurua den osasun arreta eskaintzeko lanean dabilen erakundeak, bere baitan dauden zentro guztiei, Osakidetzako batzuk barne, tokian tokiko hizkuntza-mugak identifikatzea eskatzen die, eta baita pazienteak lehenesten duen hizkuntza argitaratzea ere2, 48, 62. Horretarako, ezinbestekoa da pazientearen lehentasunak hautematea (zuzenean galdetuz edota intuizioz atzemanez), eta lehentasun horiek baieztatu ostean, modu egoki eta ikusgarri batean erregistratzea19. Behin mugak identifikatuta eta lehenetsitako hizkuntzaren erregistroa eginda, hurrengo pausoa profesionalen hizkuntza-erregistroa egitea izango da; hau da, zentro bakoitzeko lantaldean hizkuntza bakoitza hitz egiteko gai den profesional kopurua zenbatzea9. Gainera, hizkuntza bat baino gehiago aldi berean ofizialak diren lekuetan, perfil linguistikoen eskaera zuzena egitea da legeak exijitzen duena9. Horren guztiaren ostean, hizkuntza-mugei aurre egiteko tresna eraginkorrak jarri beharko dira martxan. Hainbat dira planteatu izan direnak: - Hizkuntza formazioa: kontraesanak daude profesionalen hizkuntza-formazioak dakartzan kalte eta onurak aztertzerakoan. Ikerlari batzuen ustez, erakundeek profesionalen alfabetatzea sustatu beharko lukete, pazienteek biziki eskertzen dutelako profesionalek euren hizkuntza erabiltzea, agurren tankerako esaldi soilak esateko baino ez bada ere19, 41. Beste batzuek, dena dela, uste dute erakundeek profesionalei hori eskaintzea denbora gehiegi eta diru gastu handiegia dela lortzen diren emaitzetarako, eta gainera, formazioa jasotzen duten profesionalek sarritan hizkuntza-maila egokia ez lortzeaz gain, hizkuntza-mugei aurre egiteko beste baliabideak erabiltzeari ere uzten diotela, arretaren segurtasuna arriskuan ipiniz6. - Itzultzaileak: osasun arreta pazientearen hizkuntzan eman ahal izateko erabiltzen diren itzultzaileak orotarikoak izan daitezke. Ikuskatutako artikuluetan sarrien agertu izan direnak itzultzaile ez-presentzialak, aurrez aurreko interprete profesionalak, interprete profesionalen aldaerak eta Ad hoc interpreteak dira. Artikuluaren arabera euren eraginkortasunaren inguruko ondorio ezberdinak atera badaitezke ere, guztiek diote itzultzaileen prestakuntza medikoa hobetzea onuragarria litzatekeela2, 6, 8. - Teknologia berrien erabilera, egoera ez akutuetan: gaur egungo gailu elektronikoek eta bestelako berrikuntzek osasun profesionalaren eta pazientearen arteko komunikazioa hobetzen lagun dezakete2. Horren adibide dira ordenagailu edo tabletak, zeintzuekin pazienteari irudi edota bideo ezberdinen bidez eman diezazkioketen argibideak, eta gainera, itzultzaile bezala ere erabil ditzaketen. - Idatzizko dokumentuen itzulpenak: pazienteak irakurri beharreko dokumentuak bere hizkuntzan idatzita edota bere hizkuntzara itzulita egotea, zenbait kasutan legez derrigorra izateaz gain, lagungarria ere bada7. Ugari dira osasun etxeetako errotulazio egonkorrak, eskalak, galdetegiak, protokoloak, baimen-informatuak eta abar itzultzen dabiltzan erakundeak, bai nazioartean, baita Euskal Autonomia Erkidegoan ere. Adibide lez honakoak aipa genitzake: Kanadan Safer Home ingeleseko protokoloa itzuli dute berriki, Protocole d´évaluation de la sécurité à domicile moduan itzuliz frantsesera7, 9, 48. Euskal Herrian, DSM5eko nortasun-nahasteak ebaluatzeko galdetegien itzulpena eta balioztatzea egin ditu Naiara Ozamiz izeneko psikologo euskaldun batek bere Doktoretza Tesirako49. Ikerlari ugarik uste du hizkuntza-mugen berri ematen duten nahikoa artikulu badaudela honezkero; alegia, hizkuntza-mugek osasun arretan kalte egiten dutela baieztatuta dagoela, eta beraz, hemendik aurrera ikerketa gehiago egon beharko liratekeela muga horiei nola aurre egin jakiteko8. Horrez gain, beste ikerlari batzuek diote hizkuntza-mugek eragiten dituzten kalteei konponbidea jartzeko modurik eraginkorrena muga horiek saihestea dela. Horretarako, hizkuntza-kontzientzia garatu behar dela diote, bai osasun profesionalengan eta baita bestelako erakunde eta herritarrengan ere31. Hizkuntzakontzientzia profesionalen formazioko urrats desberdinetan landu beharko litzatekeela pentsatzen dute. Euskal Herriaren eta euskararen kasuan, hizkuntza-kontzientzia unibertsitatean bertan landu beharko litzatekeela esan izan dute hemen kaleratu diren argitalpen bakanek: uda-ikastaroen bidez, on-line ikastaroen bidez, gradu bukaerako lanetan, gradu-ondoko ikastaro eta masterretan, doktoretza tesietan, eta abar. Azken horiekin eskuliburuak sortzeko materiala sortuko litzateke, eta horrela, etorkizunean irakasgai gisa ere landu ahalko litzateke gaia unibertsitatean, zikloa indartuz31. 1.1.8. Hizkuntza-mugen eta horiei aurre egiteko baliabideen kostu ekonomikoa Aurreko ataletan hizkuntza-mugen eraginak eta horiei aurre egiteko baliabideak aipatu ditugu, besteak beste. Horrekin guztiarekin mugen kostu ekonomikoa zein horiei aurreko egiteko baliabideena ondoriozta daiteke. Adibidez, jakina da hizkuntza-muga baten ondorioz paziente bati diagnostiko desegokia egiten bazaio eta horren eraginez kontsulta kopurua handitzen bada edota pazientea ospitaleratua bada, horrek beharrezkoa ez litzatekeen gastu bat dakarrela. Horri aurre egin nahian profesionalaren hizkuntza-formazioa hobetzea pentsatzen bada, profesional horrek eskolak jaso bitartean izango duen soldata ordaindu behar izateaz gain, bere ordez lan egingo duenarena ere ordaindu beharko da. Horrek guztiak baliabide ekonomikoen gastu bat dakar ezinbestean. Ondorioz, funtsezkoa da bai hizkuntza-mugen eraginek baita horiei aurre egiteko tresnek suposatzen duten gastua ondo aztertzea, horri ere aurre egin ahal izateko6. Aztertutako artikulu askotan ikerlariek kezka bera adierazten dute: ez dagoela hizkuntza-mugekin lotutako gastu ekonomikoaren inguruko ikerketa nahikorik, eta horrela ezin jakin genezakeela ez mugen benetako eragin ekonomikoa ezta horiei aurre egiteko baliabideen errentagarritasuna6. AEBetan egindako ikerketa batek azaltzen duenez, hornitzaileek jakin nahiko lukete ea mugei aurre egiteko baliabideen lorpenek mugen kostuak konpentsatuko lituzketen; osasun profesionalek jakin nahiko lukete ea mugei aurre egiteko tresnekin denbora aurreztuko luketen, diagnostikoak hobetuko liratekeen, kontsulta errepikatuak saihestuko liratekeen edota gehiegizko medikazioa bukatuko litzatekeen, eta guzti horrek suposatzen duen kostu ekonomikoa murriztuko litzatekeen mugei aurre eginda; legegileek jakin nahiko lukete hizkuntza-mugek nola eragiten duten herrialde bateko morbi-mortalitatean, eta muga horiek ezagututa eta saihestuta nola egin dakiokeen aurre arazo horri, herrialdearen ekonomian ere eraginez; eta azkenik, aseguru etxeetakoek jakin nahiko lukete ea beharrezkoak ez diren ospitaleratzeak eta euren gain erortzen diren gastuak saihestuko liratekeen6. 1.1.8.1. Euskal Autonomia Erkidegoko datuak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eskuragarri ipinitako datuek diotenez, 2008tik 2012ra bitartean 2.740 liberazio egon ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, osasun profesionalek euskara ikasi edo aurrez zuten euskara maila hobetzeko (urtero 548 liberazio, batez beste). Urte horietan 22.1 milioi euro gastatu ziren hizkuntza-mugei aurre egiteko baliabide horretan54. Azpimarragarriena zera da: urtero 4,4 milioi euroko batez bestekoa gastatzen den arren profesionalen formazioan, gaur arte ez da formazioaren eraginkortasuna aztertzen duen ikerketarik egin, eta are gutxiago baliabide horren errentagarritasuna aztertzen duenik9. 1.1.9. Eskaintza aktiboa Eskaintza aktiboa pazienteari osasun arreta modu eskuragarri batean berak hobetsitako hizkuntzan eskaintzeari esaten diogu. Ofizialak diren hizkuntza bi badaude, bi hizkuntza horiek modu alderagarri eta berdintsuan eskaini beharko dira, bai ahozko komunikazioari bai idatzizkoari dagokionez9, 51-52. Aurreko ataletan ikusi ahal izan dugunez, osasun profesionalek hizkuntza-mugekiko duten jarrera askotarikoa da. Zenbaitek hizkuntza-mugak kalitatezko osasun arreta eskaintzerakoan oztopo direla uste badu ere, askok ez dituzte mugak benetako arazotzat hartzen, eta beste askok, hizkuntza-muga agerikoak direla onartzen duten arren, uste dute ez dela euren ardura horiei aurre egitea, pazienteena baino. Ideia horiek dira, zenbait ikerlariren ustez, irauli behar direnak, eskaintza aktiboaren kontzeptua sustatuz osasun profesionalen artean7, 20. Izan ere, urte luzez arreta sanitarioa hizkuntza bakarrean eskaini izan den herrialdeetan, pazienteek ezinezkotzat dute arreta euren hizkuntzan jaso ahal izatea, eta horrek eskaera kopurua jaisten du9, 50. Horregatik da horren garrantzitsua profesionalak izatea zerbitzua modu aktibo batean eskaintzen dutenak, pazientea eskatzera behartu barik. 1.2. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EGOERA 1.2.1. Eremu soziolinguistikoaren deskribapena Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) Hego Euskal Herriko eremu instituzional eta administratiboa da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek osatua. 7.234,8 km2ko eremua du guztira, eta Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) eskainitako 2011. urteko datuei jarraiki, 2.119.586 pertsona bizi dira bertan: 311.624 Araban (% 14,7), 1.123.190 Bizkaian (% 53) eta 684.772 Gipuzkoan (% 32,3)55. 2011n bizi ziren 2.119.586 pertsona horietatik 1.331.001 pertsona ziren euskaldunak edo erdi-euskaldunak; % 62.8, alegia. Horietatik % 11,7 arabarrak ziren, % 49.2 bizkaitarrak eta % 39.1 gipuzkoarrak56. EAEn, hizkuntzei dagokienez, Autonomia Estatutua da funtsezko araua. EAEko Autonomia Estatutua abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen57. Estatutuaren 6. artikuluan, eta 1978ko Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluaren babesean, Euskal Herriko berezko hizkuntza den euskarari hizkuntza ofizialaren izaera aitortzen zaio gaztelerarekin batera, herritarrek bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutelarik. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak lurraldeko egoera soziolinguistiko anitza kontuan hartuz bi hizkuntzen erabilera bermatu beharrean daude, horien izaera ofiziala arautuz eta neurri eta bitartekoak jarriz bien ezagutza bermatzeko57. Kontuan hartzekoa da abenduaren 22ko 6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena, bertan herritarren hizkuntza eskubideak aitortzen baitira, baita administrazioak hartu beharreko neurriak ere. Era berean, Osasunaren arloan, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea ere, Euskararen Erabilpena Arautzekoa, aintzat hartu beharrekoa da. Administrazioak baditu hizkuntzen gaineko betebehar batzuk, eta herritarrei zerbitzua ematean euren hizkuntza eskubideak bermatu behar ditu. Ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarenak, osasun arloa arautzen du. 28. artikuluko bosgarren arau komunean aurreikusten zenez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoak plan berezia ezarri beharko zuen hizkuntza politikari buruz Autonomia Erkidegoko organo eskumendunak xedatzen dituen irizpideen arabera. Bertan hizkuntz helburuak eta horiek betetzeko hartu beharreko neurriak jasoko ziren. 1.2.2. Osasun sistema publikoa: Osakidetza 1978ko Espainiako Konstituzioak eta Euskal Autonomia Estatutuak ezarri zuten zernolako funtzioak izango zituen Euskal Autonomia Erkidegoak osasun-arloan58. Ondoren, 1983an, Osakidetzaren Legea onartu zen, osasun-zerbitzu nazionalaren eredua oinarri hartuta. Erakunde autonomo gisa konfiguratu zen eta diru publikoz finantzatu, batik bat herritarrei osasun-arreta integrala emateko, eta, hainbat tresna eta zerbitzuren ardura pixkanaka bere baitan hartuz, asistentzia-sistema bakarra osatzeko, ordura arte zeuden baliabide publikoekin. Ildo horretan, Osasun Saila eta Osakidetza arduratu ziren herritar bakar bat bera ere osasun-arretarik gabe ez geratzeko, eta, gainera, inolako bereizkeriarik egin gabe eta ahalik kalitate handienarekin eskaintzeko58. Hartara, txoko guztietara iritsi ziren osasun-arreta, eskubide eta betebeharren gutuna, agiririk gabeko etorkinentzako arreta arautzea eta hainbat plan estrategiko. Baina, agian, Osakidetzan izan den aldaketarik handiena, betiere herritarren osasunmaila hobetu dadin etengabe egokitzeko ahalegina eginez, 1993an izan zen, euskal osasunerako estrategia berriak biltzen zituen "Osasuna Zainduz" planaren eskutik58. Planak helburu argi bat zuen: antolakuntza- eta kudeaketa-ereduaren barneko faktoreak aldatuz, osasun eredu publiko baten oinarri ideologikoak indartzea eta, horrekin batera, autonomia-maila handia lortzea, baliabide publikoen erabilera eraginkorra errazteko. Ondoren, 1997an, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea onartu zen; euskal osasun-sistema publikoaren norabidea, egitura eta antolakuntza ezarri zuen. Sistema hori, izatez, osasun gaietan erantzukizuna zuten instantzia publiko guztien multzo integratutzat hartu zen. Lege horretan azpimarratzen da, besteak beste, herritarrek zeresan handia dutela osasun-sistemaren arloan, sistemak demokratikoa eta parte-hartzailea izan behar duela azpimarratuz. Azpimarratzen du, halaber, osasunaren lege-babesetik datozen eskubide instrumental eta osagarriak ere bermatu egin behar direla, esate baterako, norberaren intimitatea eta duintasuna, behar bezalako informazioa jaso ondoren emandako onarpena gauzatzea edo osasun-zerbitzua hautatzeko gaitasun handia izatea58. Herritarra ardatz izateko urratsak Euskadiko Osasun Planaren bidez ezarri diren helburuetan du abiaburua. Plan horren ondorio dira prebentzio- eta sustapen-arloko jarduera-ildo nagusiak, eta, era berean, bidea ematen zaie herritarrek eskatzen dituzten beharretarako gauzatu behar diren estrategiak ezartzeari eta behar horiek asetzeko estaldura egokia bermatuko duten baliabide nahikoa jartzeari. Azken urteotan Osakidetzak Erakunde Sanitario Integratuen (ESI) aldeko apustua egin du31. Lehen Mailako Arreta eta ospitaleak batzen dituen egitura berria da ESIa, arlo klinikoa eta egitura batasunaren bidean uztartuz. Arlo klinikoan, profesionalen arteko elkarlana sustatzeko ibilbideak funtsezkoak dira: eskura daukagun ebidentzian oinarrituz, patologiaren arabera eta pazienteen ezaugarriei egokituriko deribazio eta partekatze prozesuak dira. Profesional ezberdinen erantzukizunak eta betebeharrak zehazten dituzte, euren arteko koordinazioa bermatze aldera, eta, horrela pazientearen arretaren jarraikortasuna eta kalitatea hobetzen da31. Integrazio prozesu horretan informazio-sistemen partekatzea, historia kliniko informatizatuaren garapena eta errezeta elektronikoa funtsezkoak izan dira. Teknologia berriek profesionalen arteko komunikazioa errazten dute batik bat, kontsulta ez-presentzialaren bitartez, besteak beste. 1.2.3. Osakidetzaren Euskara Plana Osakidetzan, 67/2003 Dekretua jarraituz, euskararen erabilera normalizatzeko gutxieneko helburuak, lehentasun-mailak eta oinarrizko neurriak ezarri ziren Erakunde Publikoan euskararen erabileraren normalizazio-prozesua abian jartzeko39. Prozesuari hasiera emateari begira, Dekretuak aurreikusi zuen lehenik Erakundearen Euskara Plan orokorra onartuko zela, eta ondoren, Osakidetza osatzen duten zerbitzu-erakunde guztiek Planaren egokitzapena egin eta garatzeari lotuko zitzaizkiola. Osakidetzaren Euskara Plana 2005ean onetsi zen, eta zerbitzu-erakundeen planak 2006an. Une hartan bideratu zen, beraz, Osakidetza osoan euskararen erabilera normalizatzeko lehenengo plangintzaldia. Behin lehenengo plangintzaldia bukatuta, bertako aurrerapausoak eta ahulguneak aintzat hartuta eta sortutako beharrizan eta egoera berriak kontutan hartuz, 2013. urtean bigarren Euskara Plana jarri zen martxan, ordura arteko lorpenak sendotzeko eta, aldi berean, euskararen erabileraren normalizazio osorantz aurrera egiten lagunduko zuten beste helburu batzuk zehazteko. 1.2.3.1. I. Euskara Planaren ondorio nagusiak Osakidetzaren I. Euskara Planaren ondorio nagusia oro har euskararen erabilerak gora egin zuela izan zen. Profesionalen hizkuntza-eskakizunen arloa izan zen aurrerapenik handiena izan zuen eremua, eta ostera, barne-harremanetako erabilera aurrerapenik motelena izan zuena39. Oztoporik esanguratsuenak zuzendaritzen erantzukizun partekaturik eza eta Planaren gaineko lidergo argiaren falta izan ziren, eta baita kanpo-harremanetako helburuen betetze-maila ere behar baino apalagoa izan izana39. Aldi berean, argi geratu zen erakunde bakoitzak jarritako gogoak eta indarrak eragina zuela Planaren betetzean eta lortutako emaitzetan39. 1.2.3.2. II. Euskara Planaren helburuak Osakidetzaren II. Euskara Planaren helburuek elkarren osagarri diren hiru printzipio dituzte oinarri: hizkuntza-eskubideen errespetua, zerbitzuaren kalitatea hobetu nahia, eta Erakundean euskara normalizatzeko prozesuan beti presente egon den progresibitate-printzipioa39. Hizkuntza-eskubideak UNESCOren babespean deklaratu eta aitortutako eskubide unibertsalak dira, norbanakoari nahiz hiztun-taldeari dagozkienak. Osakidetzako II. Euskara Planak dioen moduan, hizkuntza-eskubideak errespetatzea eta bermatzea, hortaz, saihestu ezinezko betebeharra da administrazio guztientzat, are gehiago euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen kasuetan39. Bestalde, Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei osasun-laguntza modu integralean ematen dien erakunde publikoa bada, eta asistentzia-lan horretan komunikazioa tresnarik funtsezkoena dela onartzen bada, Euskara Planak dio eztabaidaezina dela paziente eta erabiltzaileei euren hizkuntzan komunikatzeko aukera ematea (erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntzaren erabilera bermatzea, alegia) zerbitzuaren kalitatearen bermea dela39. Printzipio horietatik abiatuta, hauxe da Osakidetzaren II. Euskara Planaren helburu nagusia: zerbitzu-hizkuntza gisa euskararen ahozko eta idatzizko presentzia eta erabilera bermatzea, hala kanpo-harremanetan (paziente, senide, hornitzaile, administrazioekin...) nola barne-harremanetan (Osakidetzako langileekin zein zerbitzu-erakunde eta unitateekin). Halaber, hizkuntza batean lan egitea hizkuntza horren erabilera eta normalizazioa ziurtatzeko bermerik onena denez (barneko harremanetan nahiz kanpokoetan), bigarren plangintzaldiko beste helburu bat da baldintza aproposak dituzten zerbitzu edo unitate guztietan euskara lan-hizkuntza bilakatzea. Eta helburu nagusi horiek erdiesteko, Erakunde osoan berdin bete behar diren hizkuntza-irizpide eta normalizazio-neurriak ez ezik, Planean hainbat helburu espezifiko ere ezarri ziren, ele bietako arretaren eskaintza bermatu eta etengabe handitu dadin. 67/2003 Dekretuak unitateen lehentasun-mailak bereizten ditu zentzuz zehaztutako bi aldagairen arabera: bata, unitatearen izaera orokorra eta herritarrenganako hurbiltasuna; bestea, unitatearen jardun-eremuko biztanle euskaldunen dentsitatea. Hortaz, Lehen Mailako Arretako unitateek eta larrialdi-zerbitzuek lehentasun handiagoa izango dute espezialitateek baino, eta, aldi berean, paziente elebidunen portzentaje handia duen zentro bateko unitateek lehentasun handiagoa izango dute portzentaje txikiagoa duen beste zentro bateko unitateen aldean. Osakidetzako barneharremanei dagokienez, lehentasuna izango dute langile-kopuru handiarekin harreman zuzen eta ohikoak dituzten unitateek (pertsonal-departamentuak, zuzendaritzak, lan-osasunak…) Horrela, I. lehentasuneko unitateek ele bietan eman behar dituzte zerbitzuak; II. lehentasunekoek ele bietako gutxieneko eskaintza ziurtatu behar dute eta arian-arian handitu; eta horrez gain, helburu espezifikorik gabeko unitateak ere egongo dira. Herritarrei euskarazko asistentzia-zirkuitu osoa ziurtatzea da helburua. 1.2.3.3. II. Euskara Planaren aplikazio-eremua Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Euskara Planeko neurriak Erakundea osatzen duten zerbitzu-erakunde guztietan aplikatu behar dira, salbuespenik gabe, eta horien barruan, indar handia jarri behar da bigarren plangintzaldirako helburu zehatzak dituzten unitateetan (lehentasunezko unitateetan). Alabaina, bigarren plangintzaldian bete beharreko hizkuntza-irizpideak Osakidetzako zerbitzu-erakundeetara ez eze, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arretaren egituran txertatuta dauden itunpeko zentro eta zerbitzuetara ere hedatuko dira (Ospitale Onkologikoa, Asunción Klinika, Gipuzkoako Osasun Mentaleko ospitaleak, Osakidetzarenak ez diren anbulantzia-zerbitzuak...), baita Osakidetzakoak ez diren baina haren esparruan diharduten organismo eta administrazioetara ere (gaixo eta emaileen elkarteak, EHUko medikuntza eta erizaintza fakultateak, etab.). 1.3. EUSKARAZKO ASISTENTZIA-ZIRKUITUAK HIZKUNTZA-MUGEI AURRE EGITEKO PROPOSAMEN MODURA 1.3.1. Euskarazko asistentzia-zirkuituen deskribapena Osakidetzaren II. Euskara Planean azaltzen den helburu nagusietako bat baldintza aproposak dituzten zerbitzu edo unitate guztietan euskara lan-hizkuntza bilakatzea da39. Horretarako, esan bezala, zerbitzuak lehentasunaren arabera banatzen dira: I. lehentasuneko unitateek ele bietan eman behar dituzte zerbitzuak, eta II. lehentasunekoek, aldiz, ele bietako gutxieneko eskaintza ziurtatu behar dute eta arian-arian handitu. Horrela herritarrei euskarazko asistentzia-zirkuitu osoa ziurtatzea da helburua. Euskarazko asistentzia-zirkuitua da, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzu publikoan hizkuntza-mugei aurre egiteko proposatu izan den tresna9. Euskarazko asistentzia-zirkuituek lehen mailako arretatik hasi eta espezialistenganainoko bidean, horrela lehenetsita duen pazienteak, osasun arreta euskaraz jasotzea dute helburu. Ibilbide horretako edozein urratsetan eta edozein profesionalekin pazienteak bai ahozko zein idatzizko komunikazioan euskararen erabilera bermatuta izango du, horrela EAEn legezko diren eta mundu mailan onartuta dauden pazientearen eskubideak errespetatuz. Euskarazko asistentzia-zirkuituen antolakuntzaren funtsa EAEn eta Osakidetzan dauden baliabideak ahalik eta ondoen aprobetxatuta ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea da. Esan bezala, zirkuitua lehen mailako arretan hasiko litzateke, euskaraz artatuak izan nahi duten pazienteak euskaraz lan egiteko gai diren mediku eta erizainengana bideratuz. Profesional horiek bai ahoz bai idatziz euskaraz komunikatuko dira pazientearekin, eta haren historia klinikoa ere euskaraz ala elebitan idatziko dute. Jarraian, pazienteak froga osagarriren bat behar izatekotan edota espezialistarengana bideratu behar izatekotan, euskaraz lan egiteko gai diren espezialistak identifikatuko dira, eta beharrezko prestakuntza jaso ostean, eurak izango dira paziente hori artatzen dutenak, kasu horretan ere ahozko zein idatzizko komunikazioa, baita historia klinikoa zein frogen emaitzak, euskaraz edo elebitan eskainiz. 1.3.2. Euskarazko asistentzia-zirkuituen aplikazio eremua Osakidetzak egun duen egituraketa, hots, Erakunde Sanitario Integratuaren eredua kontuan hartuta, euskarazko asistentzia-zirkuituen antolaketa posible dela baieztatu izan da, azpi-banaketaren eta koordinazio faltaren arazoak errotik saihesten dituelako9, 59. Euskal Autonomia Erkidegorako diseinatuta dagoen sistema da, bertako ezaugarri soziolinguistikoak, marko legala eta instituzionala eta osasun erakunde publikoaren egituraketa aintzat hartuta, hain zuzen. Hala ere, EAEko antzeko egoerei lotutako hizkuntza-mugak dituzten beste herrialde batzuetara ere heda daitekeen sistema da; hala nola, Galiziara (Espainia), Galesera (Erresuma Batua), populazio hispanoa duten baina ingelesa nagusi den AEBetako herrialdeetara, edota populazio frankofonoa duten baina ingelesa nagusi den Kanadako herrialdeetara9. Ordea, seguruenik apalegi geratuko litzateke hizkuntza gutxituen normalizazioan garatuago dauden herrialdeetan; adibidez, Katalunian (Espainia)60, Quebecen (Kanada) edota Flandrian (Belgika). Eta, ia ezinezkoa litzateke hizkuntzari lotutako asistentzia-zerbitzuen erabilera hizkuntza gutxitu ez ofizialak dituzten herrialdeetan, eta baita migrazioarekin lotutako egoeretan. 1.3.3. Euskarazko asistentzia-zirkuituak aurrera eraman ahal izateko baldintzak Euskarazko asistentzia-zirkuituak martxan jarri ahal izateko, nazioarteko ikerketek hizkuntza-mugei aurre egiteko baliabideek eraginkorrak izateko zer ezaugarri izan behar dituzten kontuan hartu beharko da. Lehenengo eta behin, osasun zerbitzuen erabiltzeek euren hizkuntza lehenestea funtsezkoa dela argitaratu izan da, horrela lortzen baita herrialde bateko eskaria ezagutzea eta horri aurre egiteko giza baliabideen eta baliabide teknikoen zenbatekoa jakitea61. Hizkuntza lehenesteko bitartekoak osasun erakundeak eskaini beharko lizkioke pazienteari, eskaintza aktiboaren printzipioa errespetatze aldera62. Bigarrenik, euskaraz lan egiteko gai diren profesionalen zenbatekoa ezagutu beharko da, bai ahozko komunikazioan, baita idatzizkoan ere, eta profesional horien formazio jarraitua bermatzeko plan estrategiko bat garatu beharko da62. Hirugarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoan lan egingo duten profesionalen hizkuntza-kontzientzia eta -formazioa bultzatu beharko da, belaunaldi berrietan EAEn lan egingo duen osasun profesional oro bertako bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko gai izan dadin39. Euskarazko asistentzia-zirkuituak progresiboki ezarri beharko dira, tokian tokiko errealitatea ezagutuz eta lehentasunak identifikatuz. Horrela, populaziorik ahulenak babestetik hasiko da euren ezarpena, beti ere eskaera gehien duten zerbitzuak eta eremuak kontuan izanda, eta dauden baliabideak aprobetxatuta. Azken helburua maila guztietan zerbitzu osoa bi hizkuntza ofizialetan eta berdintasuna bermatuz eman ahal izatea izango da31. Azkenik, martxan jartzen diren zirkuituen ebaluazio jarraitua egin beharko da, zirkuituen emaitzak aztertuz, ahulguneak identifikatuz eta pazienteen zein profesionalen gogobetetzea aztertuz. 1.4. AZKEN HITZA Hizkuntza-mugen inguruan gaur arte egin diren ikerketa gehienek eremu soziolinguistiko bi bereizten dituzte: alde batetik, hizkuntza gutxitu bat duten eremu elebidunen azterketa egiten da; beste aldetik, migrazio handiko eremu eleanitzak ikertzen dira7. Ikerketa horien gehiengoak atzera begirakoak dira; hots, hizkuntza-mugek dituzten eraginak baieztatzen eta neurtzen dituzte, behin muga horiek ondorioren bat sortu dutenean. Horrela, hizkuntza-mugen zergatia, populaziorik kaltetuenak eta mugei aurre egiteko tresna modura proposatutako itzultzaileen jarduna dira gehien ikertu izan direnak8. Ikerketa kopuruari dagokionez, Kanadako eta Galeseko adituek 2015ean Ottawan egin zuten batzar baterako prestatu zen ikuskapen bibliografikoan biltzen denez, 2009tik 2014ra arte herrialde bi horiek 67 eta 13 artikulu kaleratu zituzten, hurrenez urren. 2009. urtea baino lehen publikatutako artikuluen kopurua ez da zenbaki horien erdira iristen. Denbora tarte berean, Europa osoan 10 izan ziren kaleratu ziren publikazioak7. Azken urteetan izandako gorako joera hori Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) argitalpenetan ere ageri da. 2015ean International Journal of Nursing Studies aldizkarian plazaratutako artikulu batek adierazten duenez, AEBetako politika nazionala aldatu zenetik, artikulu kopurua hirukoiztu egin da (2003. urtearen aurretik 136 ikerketa egin ziren, eta data horretatik gaur egunera arte, hamalau urteotan, 426 izan dira argitaratutako artikuluak)8. Artikulu horrek, hala ere, zera azpimarratzen du: argitalpen kopurua ez dela ikasle eta mediku kopurua igo den proportzio berean igo, eta gainera, hizkuntza-mugak ez direla gutxitu. Beraz, barne politikak aldatzea nahikoa ez dela ondorioztatu zuten ikerlari amerikarrek8. Publikazio horietan guztietan bada behin eta berriro errepikatzen den datu bat: hizkuntza-mugek pazienteengan eragin kaltegarriak dituztela sarritan frogatu bada ere, gutxitan eman da hortik haratago doan urratsa. Gutxitan pentsatu da hizkuntzamugei aurre egiteko baliabideetan, horien kostuetan eta kostu horiei aurre egiteko moduetan6, 8. Euren iritziz, ikerketa falta nabaria da, eta gaiak duen garrantzia gutxiesten denaren seinale dela azpimarratzen dute. 2. HIPOTESIA Osakidetzaren II. Euskara Planean proposatutako euskarazko asistentzia-zirkuituak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun profesionalen eta pazienteen arteko hizkuntzamugei aurre egiteko baliabide aproposak dira. 3. HELBURUAK 3.1. HELBURU NAGUSIA Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-mugei aurre egiteko proposatutako euskarazko asistentzia-zirkuituen funtzionamendua eta eraginkortasuna aztertzea. 3.2. BIGARREN MAILAKO HELBURUAK 1. Euskal Autonomia Erkidegoan abian dauden euskarazko asistentzia-zirkuituak identifikatzea. 2. Euskarazko asistentzia-zirkuituen funtzionamendua aztertzeko zirkuituen arduradunei elkarrizketak egitea. 3. Euskarazko asistentzia-zirkuituen eraginkortasuna aztertzeko, euskarazko asistentzia-zirkuituak dituzten zerbitzuak populazio eta paziente mota berdina duten zirkuiturik gabeko zerbitzuekin alderatzea, ausaz aukeratutakoak azken horiek. 4. METODOLOGIA Euskarazko asistentzia-zirkuituen identifikazioa Euskarazko asistentzia-zirkuituen identifikaziorako, Osakidetzako hainbat erakundetan lan egiten duten zenbait euskara-teknikarirekin hitz egin zen. Elkarrizketa horietan Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun abian dauden zirkuituak bi direla jakin genuen: Arrasateko ESIko Urologia zerbitzukoa eta Gasteizko ESIko Haur Urologia zerbitzukoa. Halaber, bi zirkuitu horien arduraduna mediku bera zela ikusi genuen. Zirkuituak martxan jarri zirenetik hona, 2015. urtea izan zen datu guztiak bilduta zituen urte bakarra; hortaz, urte horren bueltan egin zen ikerketa. Euskarazko asistentzia-zirkuituen arduradunekin elkarrizketa Euskarazko asistentzia-zirkuituen funtzionamendua era erretrospektibo batean aztertzeko, zirkuituen arduradunak elkarrizketatu nahi izan ziren. Osakidetzako euskara-teknikariek abian zeuden bi zirkuituetako arduraduna pertsona bera zela esan zigutenez, mediku horri egin zitzaion elkarrizketa, bi zirkuituen datuak biltzeko asmoz. Ondoren agertzen diren item hauek landu ziren elkarrizketan: - Zirkuituak Arrasateko Urologian eta Gasteizko Urologia Pediatrikoan abiatzearen arrazoiak. - Zirkuituen tokian tokiko funtzionamendua. - Zirkuituek izandako emaitzak: o Zerbitzuko medikuen kopurua o Zerbitzuan euskaraz lan egiteko gai diren medikuen kopurua o 2015. urteko kontsulta kopurua o 2015. urtean euskaraz artatuak izan nahi zuten pazienteen kopurua o 2015. urteko euskarazko kontsulta kopurua o Euskaraz artatuak izan nahi eta euskaraz artatuak izan ziren pazienteen zenbatekoa o Pazienteen gogobetetzea edo satisfazioa Euskarazko asistentzia-zirkuituekin alderatzeko zerbitzuen hautaketa Euskarazko asistentzia-zirkuituen eraginkortasuna neurtzeko asmoz, zirkuituak dituzten zerbitzuak zirkuiturik gabeko zerbitzuekin alderatzeko, lehendabizi, aztertuko ziren zirkuiturik gabeko zerbitzuak zeintzuk izango ziren erabaki beharra zegoen. Ikerketako aldagaiak ahalik eta alderagarrienak izan zitezen, populazio bertsua artatzen zuten zerbitzuak aukeratu behar genituen, pazienteen ezaugarri soziodemografikoak kontuan hartuz (nagusiki, euskararen ezagutza eta erabilera kontuan hartuz). Horregatik, zirkuituak abian ziren erakunde berdinak aukeratu ziren: Arrasateko ESI eta Arabako ESI. Artatutako paziente motari zegokionez, Arrasaten adin-tarte ezberdinetako pazienteak artatzen zituen zerbitzu bat aztertu beharko genuen, eta Araban, aldiz, haurrak soilik artatzen zituena. Azkenik, ezaugarri guzti horiek betetzen zituen zerbitzu bat aukeratu behar genuen, ausaz, eta Traumatologia zerbitzua izan zen aukeratu genuena. Horrela, honakoak dira alderaketarako erabili ziren zirkuiturik gabeko zerbitzuak: Arrasateko ESIko Traumatologia Zerbitzua, eta Arabako ESIko Haur Traumatologia zerbitzua. Euskarazko asistentzia-zirkuiturik gabeko zerbitzuen arduradunekin elkarrizketa Behin zerbitzuak aukeratuta, erakunde bakoitzeko zerbitzu buruak elkarrizketatu ziren, honako galdera hauek eginez: o Zerbitzuko medikuen kopurua o Zerbitzuan euskaraz lan egiteko gai diren medikuen kopurua o 2015. urteko kontsulta kopurua o 2015. urtean euskaraz artatuak izan nahi zuten pazienteen kopurua o 2015. urteko euskarazko kontsulta kopurua o Euskaraz artatuak izan nahi eta euskaraz artatuak izan ziren pazienteen zenbatekoa o Pazienteen gogobetetze edo satisfazioa 4.1. IKERKETAN IZANDAKO OZTOPOAK ETA MUGAK Mugarik garrantzitsuena ordura arte abian jarritako zirkuituen kopurua izan zen. Jakin genuenez, bi baino ez ziren Osakidetza guztian martxan ipini ziren euskarazko asistentzia-zirkuituak: Arrasateko ESIko Urologia zerbitzukoa, Gipuzkoan, eta Arabako ESIko Urologia Pediatrikokoa, Araban. Gainera, zirkuituetan lanean ziharduen medikuen kopurua ere pentsatzen genuena baino urriagoa izan zen (mediku bakarra, bi erakundeetan lan egiten duena), eta horrek informazioaren bilketan emandako urratsak moteldu zituen. Beste muga garrantzitsu bat egindako zirkuituen erregistro falta izan zen. Zirkuituetan parte hartu zuen jendearen zenbaketa ofizialik ez zen egin erakundeen aldetik, ezta zirkuituen jarraipenik ere. Azkenik, zirkuituen eraginkortasuna neurtzeko populazio bereko beste zerbitzu batekin alderatzean, bigarren zerbitzu horretan pazienteen hizkuntza eskakizunekin lotutako datu ugari jaso barik zituztela ikusi genuen. Ikerketan zehar agertu ziren mugek ondorioak zuhurtziaz orokortzera eraman behar gaituzte. Dena dela, muga ugari egon diren arren, ondorioek erakutsi dute gaiari heltzeko ikerketa prospektiboak egin beharko direla etorkizunean. 5. EMAITZAK 5.1. EUSKARAZKO ASISTENTZIA-ZIRKUITUAK ARRASATEKO ESIko UROLOGIAN ETA GASTEIZKO ESIko UROLOGIA PEDIATRIKOAN ABIATZEAREN ARRAZOIAK Zirkuituen arduradunak berarekin izandako elkarrizketan argitu zigunez, zirkuituak Urologia Zerbitzuan abiatzea Arabako ESIko Zuzendariaren eta zenbait zerbitzu bururen proposamena izan zen, Gasteizko Urologia Zerbitzuan lanean ziharduten hainbat profesionalen perfilak kontuan hartuz. Nagusiki, zirkuituen arduradun bilakatuko zen urologoa zuten buruan proiektu hori martxan jartzeko. Urologo horrek, eta zerbitzuko beste zenbait urologok, Gasteizen lan egiteaz gain Arrasateko ESIan ere egiten zuen lan, eta hortaz, elkarrizketan esan zigunez, Arrasateko ESI izan zen zirkuituak abiarazteko euren lehenengo proposamena, bertako biztanleria eta paziente mota ezagututa, euskaraz artatua izan nahiko zuen paziente kopurua handia zela aurreikusten zutelako. Jarraian zirkuituak Gasteizen ere martxan jartzea erabaki zuten, Haur Urologia sailean. Izan ere, EUSTATek Gasteizko populazioari buruz eskainitako datuei jarraituz, ikusi zen euskara gehien hitz egiten zutenak 40 urte ingurutik beherakoak zirela. Helduen artean adin tarte horretan ez dagoenez patologia urologiko askorik, erabaki zen euren haurrak euskaraz artatzea izan zitekeela aukerarik aproposena, umeen artean euskararen ezagutzaren tasak are altuagoak zirelako, eta guraso askok hizkuntza-kontzientzia oso errotua dutelako eskualde horretan. Gainera, haurrek izaten dituzten arazo urologikoei normalean kontsulta gutxitan ematen zaie irtenbidea, eta ez dute bestelako froga osagarririk edota jarraipen luzerik behar; horrek ere, zirkuitu osoa euskaraz egin ahal izateko bermea ematen zuen. 5.2. ZIRKUITUEN TOKIAN TOKIKO FUNTZIONAMENDUA 5.2.1. Arrasateko ESIko Urologia zerbitzuko euskarazko asistentziazirkuituaren funtzionamendua Arrasateko ESIko Urologia zerbitzuko euskarazko asistentzia-zirkuituak lehen mailako arretan hasten ziren. Beste zerbitzu batzuetan gertatzen ez zen moduan, Arrasateko familia medikuek ezin zituzten pazienteak zuzenean Urologiako kontsultetara bideratu; elkarkontsulta (interconsulta, referral) bat eskatu behar zioten urologoari, eta horrek erabakitzen zuen pazientea euren kontsultetan zitatu behar zen edota arazoa arreta primarioan konpontzerik bazegoen. Elkarkontsulta hori euskaraz idatz zezakeen familia medikuak, edota bertan adieraz zezakeen, paziente hori urologoaren kontsultara joan beharko izango balitz, euskaraz artatua izan nahi zuela. Urologoek elkarkontsulta horiek jasotzen zituztenean, euskaraz idatzita zeudenak zirkuituez arduratzen zen urologo euskaldunak irakurtzen eta euskaraz erantzuten zituen. Horrez gain, pazienteak kontsulta presentziala izan behar bazuen urologoekin, euskaraz artatua izan nahi zuen pazientea euskaraz zekien urologo batek kontsultak zituen egunetan zitatzen zen. Euskarazko kontsultetan zitatuak ziren pazienteek egun horretan zerbitzu guztia jasotzen zuten euskaraz, harrerako administratzailetik hasi eta kontsulta barruko mediku zein erizainetaraino. Paziente horrek kontsulta gehiago behar bazituen Arrasaten bertan, urologo euskaldunen batek kontsultak zituen egun batean zitatzen zen berriro. 5.2.1.1. Arrasateko ESIko Urologia zerbitzuko euskarazko asistentzia-zirkuituen ahulguneak - Pazienteetako askok ez zekien euskarazko arreta jasotzeko eskubiderik zuenik edota, eskubidea zuela jakinda ere, horretarako aukerarik zegoenik. Horrek hizkuntza eskakizunik ez egitea suposa zezakeen. - Familia mediku guztiek ez zuten euren pazienteek lehenetsitako hizkuntza adierazten elkarkontsultetan, eta ondorioz, zirkuitua lehen urratsean hausten zen. - Euskaraz lan egiten zuten urologoek kontsulta kopuru mugatua zuten asteko; ondorioz, sarritan ezin zitzaien zerbitzua euskaraz artatuak izan nahi zuten paziente guztiei eskaini. - Urologo euskaldunak euskaraz lan egiten zuen kontsultetan gainontzeko profesional guztiak ere euskaldunak zirela esan badugu ere, hori Arrasaten ausaz gertatzen zen zerbait zen, ez zirkuiturako espresuki diseinatutako zerbait, bertan egunero lanean zebiltzan erizainak eta bestelako profesionalak euskaldunak zirelako. - Pazienteari txostenen bat entregatu behar bazitzaion, hori berez gaztelera hutsean idazten zuten, pazienteak espresuki euskaraz jaso nahi zuela adierazten ez bazuen. - Kontsulta euskaraz izan arren, medikuek sistema informatikoan, Osabide Globalen, gazteleraz idazten zuten bere historia, eta froga osagarriak eskatzekotan, eskaera horiek ere normalean gaztelera hutsez idazten ziren. - Pazienteak Arrasaten egin ezin ziezaioketen probaren bat ala tratamenduren bat behar zuenean, Gasteizera bidaltzen zen arreta bertan jasotzeko. Behin Gasteizera iritsitakoan, zirkuitua handitze eta lekuz aldatze horrek pazienteak euskarazko traturik jasoko zuen kontrolatzea ezinezko egiten zuen. - Euskarazko asistentzia-zirkuituen jarraipen ofizialik ez zen egin erakundeen aldetik. 5.2.2. Gasteizko ESIko Urologia Pediatriakoa zerbitzuko Euskarazko Asistentzia-zirkuituaren funtzionamendua Gasteizko ESIko Urologia Zerbitzuan haurren patologiaz arduratzen ziren urologoak 2 ziren, lan-taldea 16 urologok osatzen bazuten ere. Bi horiek euskal hiztunak ziren, eta beraz, Urologia Pediatrikora iristen ziren ume guztiek euskarazko tratua bermatuta zeukaten, zerbitzua horrela antolatuta zegoelako. Hortaz, lehen mailako arretako medikuak horrela eskatu zuelako bere bolantean edota pazienteak kontsultan bertan horrela eskatu zuelako, euskaraz artatua izan nahi zuen haurrak eta bere familiak kontsulta euskaraz jasotzen zuten, eta baita beharrezko zuen jarraipena ere. 5.2.2.1. Arabako ESIko Haur Urologia zerbitzuko euskarazko asistentzia-zirkuituen ahulguneak - Pazienteetako askok ez zekien euskarazko arreta jasotzeko eskubiderik zuenik edota, eskubidea zuela jakinda ere, horretarako aukerarik zegoenik. Horrek lehen mailako arretan edota urologoaren kontsultan bertan hizkuntza eskakizunik ez egitea suposa zezakeen. - Urologo euskaldunak euskaraz lan egiten zuen kontsultetan gainontzeko profesionalak ez ziren beti euskal hiztunak izaten. - Pazienteari txostenen bat entregatu behar bazitzaion, hori berez gaztelera hutsean idazten zuten, pazienteak edo horren familiak espresuki euskaraz jaso nahi zuela adierazten ez bazuen. - Kontsulta euskaraz izan arren, medikuek sistema informatikoan, Osabide Globalen, gazteleraz idazten zuten bere historia, eta froga osagarriak eskatzekotan, eskaera horiek ere normalean gaztelera hutsez idazten ziren. - Pazienteak urologo euskaldunek egin ezin ziezaioketen probaren bat ala tratamenduren bat behar zuenean, edota erietxean ingresatua izan behar zuenean, euskarazko traturik jasoko zuen kontrolatzea ezinezkoa zen. - Euskarazko asistentzia-zirkuituen jarraipen ofizialik ez zen egin erakundeen aldetik. 5.3. EUSKARAZKO ASISTENTZIA-ZIRKUITUEN ERAGINKORTASUNA ZIRKUITURIK GABEKO ZERBITZUEKIN ALDERATUTA 5.3.1. Ingurune soziolinguistikoaren azterketa Esan bezala, ikerketarako garrantzitsua zen ikertuko ziren aldagaiak ahalik eta alderagarrienak izatea. Horregatik, populazio bera artatzen zuten bi zerbitzu aukeratuko ziren: Arrasateko ESIko Urologia vs. Traumatologia, eta Arabako ESIko Haur Urologia vs. Haur Traumatologia. Eskualde bakoitzeko populazioa ezagutu nahian, EUSTATek eskuragarri ipinitako datuak aztertu ziren lehenengo. Deba Garaiko egoera jasotzen zuten azken datuak 2011koak izanik, Arabako urte bereko datuak erabili genituen analisirako. Esan beharra dago 2011tik gaur egunera arte bi eskualde horietako biztanleriaren bilakaera ez dela azpimarragarria izan, eta hortaz, 2011. urteko datuak erabilgarritzat ditugula azterketarako. Hona hemen EUSTATek dioena: - Arrasateko ESIak Deba Garaiko herriei ematen zien zerbitzua. Deba Goienak 62.095 biztanle zituen 2011. urtean64. Horietatik % 60.5 euskaraz hitz egiteko gai zen, eta eguneroko bizitzan euskara erabiltzen zutenak % 28.3 ziren65 (1. taula). - Araban 321.254 biztanle ziren 2011. urtean, zeintzuetatik 37.636 ziren 0-14 urte bitartekoak64. Haurren artean % 67ak zekien euskaraz hitz egiten, eta horietatik %14.8ak erabiltzen zuen egunerokoan65 (1. taula). 1. Taula: Deba Garaiko eta Arabako 2011. urteko populazioa, eta biztanleen euskararen ezagutza eta erabilera 5.3.2. Euskarazko asistentzia-zirkuituak zituzten zerbitzuen eta zirkuiturik gabekoen alderaketa 2. Taula: Arrasateko ESIko eta Arabako ESIko Urologia eta Traumatologia zerbitzuetako 2015. urteko datuak 5.3.2.1. Arrasateko ESIko Urologia Zerbitzua: euskarazko asistentzia-zirkuituduna 2. taulan ageri den moduan, hamar dira Arrasateko Erakunde Sanitario Integratuan lanean diharduten urologoak, zeintzuetatik bi diren euskaraz lan egiteko gai direnak (% 20). 2015ean 4.633 pertsona artatu zituzten Deba Garaian. Euskaraz artatuak izatea nahi zutela 1.763 pazientek adierazi zuten (% 38ak), eta horien artean 987 pazienteri eskaini zitzaien zerbitzua euskaraz (% 56). Asebetetzeari dagokionez, euskarazko asistentzia-zirkuituetan parte hartu zutenen % 100ak adierazi zuen berriz ere hartuko lukeela parte zirkuituetan. 5.3.2.2. Arrasateko ESIko Traumatologia Zerbitzua: euskarazko asistentziazirkuiturik gabea 2. taulan batutako datuek diotenez, zortzi dira Arrasateko ESIan lanean diharduten traumatologoak, zeintzuetatik 2 diren euskaraz lan egiteko gai direnak (% 25). 2015ean 16.180 pertsona artatu zituzten Deba Garaian, baina zenbat pazientek eskatu zuen euskarazko arreta eta kontsulta guztien artean zenbat izan ziren euskaraz jakiterik ez dago, ez baitzen horren erregistrorik egin. Euskaraz artatuak izan nahi eta euren gogoa adierazi zutenen artean zenbatek jaso zuten euskarazko tratua ere ez da ezagutzen, ezta pazienteen gogobetetzea ere. 5.3.2.3. Arabako ESIko Urologia Pediatrikoa Zerbitzua: euskarazko asistentziazirkuituduna Arabako ESIko Urologia Pediatrikoari dagokionez, bi dira bertan lanean diharduten urologoak, eta biak dira euskaraz lan egiteko gai (% 100). 2015ean 672 haur artatu zituzten, eta horien artean 125ek (% 18.6) eskatu zuten euskarazko arreta. Euskaraz artatuak izatea nahi eta euren gogoa adierazi zutenen artean, % 100ari eskaini zitzaien zerbitzua euskaraz, beraz, 125 (% 18.6) izan ziren euskaraz egin ziren kontsultak. Asebetetzeari dagokionez, euskarazko asistentzia-zirkuituetan parte hartu zutenen % 100ak adierazi zuen berriz ere hartuko lukeela parte zirkuituetan (2. Taula). 5.3.2.4. Arabako ESIko Traumatologia Pediatrikoa Zerbitzua: euskarazko asistentziazirkuiturik gabea Arabako ESIko Traumatologia Pediatrikoari dagokionez bi dira bertan lanean diharduten traumatologoak, zeintzuetatik biak diren euskaraz lan egiteko gai (% 100). 2015ean 2.839 ume artatu zituzten Gasteizen, baina zenbat pazientek eskatu zuen euskarazko arreta eta kontsulta guztien artean zenbat izan ziren euskaraz jakiterik ez dago, ez baitzen horren erregistrorik egin. Euskaraz artatuak izan nahi eta euren gogoa adierazi zutenen artean zenbatek jaso zuten euskarazko tratua ere ez da ezagutzen, ezta pazienteen gogobetetzea ere (2. Taula). 6. EZTABAIDA Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-mugei aurre egiteko proposatutako euskarazko asistentzia-zirkuituen funtzionamendua eta eraginkortasuna aztertzeko, EAEn abian dauden euskarazko asistentzia-zirkuituak identifikatu, zirkuituen arduradunak elkarrizketatu, eta zirkuituek dituzten zerbitzuak populazio eta paziente mota berdina duten zirkuiturik gabeko zerbitzuekin alderatu ziren, gure hipotesia baieztatuko ala ezeztatuko zuten emaitzen bila. Aztertu zirenak EAEn martxan jarri izan diren zirkuitu bakarrak izatea, eta nazioartean hizkuntzarekin lotutako bestelako asistentzia-zirkuituen aurrekaririk ez egotea muga garrantzitsuak izan dira ondorioak orokortzerako orduan, konparaziorik ezin izan baitugu egin. Hala ere, egin ahal izan diren ikerketek erakutsi dute euskarazko asistentzia-zirkuituak EAEko hizkuntza-mugei aurre egiteko baliabide eraginkorrak izan daitezkeela. Euskarazko asistentzia-zirkuituak non abiatu erabaki zenean, Deba Garaia aukeratu izanaren arrazoia izan zen bertako populazioaren euskararen ezagutza eta erabilera kontuan hartuz, euskaraz artatua izan nahiko zuen paziente kopurua handia zela aurreikusten zutela. Arrazoi hori bat dator Osakidetzaren II. Euskara Planean onartuta dagoen printzipio honekin: paziente elebidunen portzentaje handia duen zentro bateko unitateek lehentasun handiagoa izango dute portzentaje txikiagoa duen beste zentro bateko unitateen aldean euskararen erabilerari dagozkion neurriak ezartzerakoan39. Horrez gain, nazioarteko ikerketek baieztatu dute hizkuntza-mugen aurrean populaziorik ahulenak, besteak beste, geografikoki eremu isolatuenetan bizi diren pertsonak direla, egunerokoan euren ama-hizkuntza bakarrik erabiliz bizi daitezkeelako, era elebakarrean7, 9, 17, 34-36. Deba Garaiko euskararen erabileraren inguruko datuek eta bertako azterketa soziodemografikoek erakusten dute69 bertako biztanleek EAEko beste eremu batzuetakoek baino hizkuntza nahasketa gutxiago pairatzen dutela, eta ondorioz, euretako asko egunerokoan euskaldun elebakarra dela. Hortaz, hizkuntza-mugen eraginak gehien pairatzeko arriskua duen populazioetako bat izatean, erabat ulergarria da euskarazko asistentzia-zirkuituak Deba Garaia bezalako eremu batean abiatu izana. Gainera, Arrasateko ESIko Urologia Zerbitzuak, berez, adin-tarte ezberdinetako jendea artatzen badu ere, honako datu hau kontuan izan behar dugu: Deba Garaiko populazioaren artean euskaraz hitz egiten dutenak % 28.3 direla diote EUSTATek eskainitako datuek65; aldiz, Urologiako kontsultak euskaraz jaso nahiko lituzketenak 1.763 pertsona direla ikusi da zirkuituen jarraipenean, zerbitzu hori erabili duen Deba Garaiko populazioaren % 38, hain zuzen. Ondorioz, eta jakinik EAEn hiztun elebidunen artean euskara gehien erabiltzen dutenak adinekoak direla66, ondoriozta genezake Urologiako kontsultetako pazienteen kopuru handi bat adineko pertsonena dela. Horiek dira, hain zuzen, hizkuntza-mugen aurrean ahulenak diren pertsonetako batzuk7, 9, 17, 34-36. Era berean, Arabako ESIko paziente urologikoen artean haurrak aukeratu izana ere bat dator nazioarteko ikerketek gomendatzen dutenarekin, umeak baitira hizkuntzamugen aurrean ahulenak diren populazioen arteko beste batzuk7, 9, 17, 34-36. Dena dela, populazioa ondo aukeratu dela esango bagenu ere, nazioarteko hainbat eta hainbat ikerketek hizkuntza-mugei aurre egin behar izatearen garrantzia baieztatzen dutela ikusita6, 10, 13-14, 16, 18-33, 39, EAEn legeak paziente guztien hizkuntza-eskubideak bermatuta egon behar direla esaten duela jakinda31, 39, 57-58, eta nagusiki, Osakidetzaren II. Euskara Plana 2013. urteaz geroztik onartuta dagoela, eta euskarazko asistentzia-zirkuituak plan horretan bertan deskribatzen direla kontuan izanda39, euskarazko asistentzia-zirkuituak erakunde gehiagotan martxan jartzea gomendagarria izango litzatekeela ondoriozta genezake. Zirkuituen arduraduna izan zen medikuari egindako elkarrizketan ikusi zen zirkuituak lehen mailako arretan hasten zirela, familia medikua izaten baitzen zirkuituetan parte hartuko zuten pazienteen hizkuntza-erregistroa burutzen zuena, eta Urologiara bidaltzen zituen elkarkontsultetan pazienteak euskaraz artatua izan nahi zuela adierazten zuena. Hori da, hain zuzen, orain arte egindako ikerketek apropos ikusten dutena: pazienteari osasun arreta modu eskuragarri batean berak hobetsitako hizkuntzan era aktibo batean eskaintzea, lehen mailako arretatik hasita. Ofizialak diren hizkuntza bi badaude, bi hizkuntza horiek modu alderagarri eta berdintsuan eskaini beharko dira, bai ahozko komunikazioari bai idatzizkoari dagokionez9, 51-52. Izan ere, urte luzez arreta sanitarioa hizkuntza bakarrean eskaini izan den herrialdeetan, pazienteek ezinezkotzat dute arreta euren hizkuntzan jaso ahal izatea, eta horrek eskaera kopurua jaisten du9, 50. Horregatik da horren garrantzitsua profesionalak izatea zerbitzua modu aktibo batean eskaintzen dutenak, pazientea eskatzera behartu barik. Bai Arrasateko ESIko bai Arabako ESIko zirkuituen kasuan, erakundeen aldeko jarraipenik egon ez zenez, ezin jakin genezake lehen mailako arretako paziente guztiei eskaintza aktibo bidez euskarazko arreta jaso zezaketela azaldu zitzaienik, baina ezetz ondoriozta dezakegu, 2015ean Osabide Globalean lehenetsitako hizkuntza adierazita zuen paziente kopurua oso urria zelako67. Alabaina, Osakidetzan egin izan diren hizkuntza-erregistro gehienak 2017. urteko otsailean Osakidetzako II. Euskara Planaren barruan dagoen "Lagundu egiguzu hobetzen: aukeratu zure hizkuntza" kanpaina martxan jarri zenetik egin izan dira. Osakidetzak artatzen dituen 2.172.000 pertsonetatik66 469.000 pertsonari (% 21.6ri) arreta sanitarioa zein hizkuntzatan jaso nahi zuten galdetu zitzaien 2017ko otsailetik martxora arteko tartean, eta galdetuak izan zirenen artean % 29k esan zuen euskaraz artatua izan nahi zuela67. Ez dakigu datu horiek Osakidetzako sistema informatikoan txertatu zituzten edo estatistiketarako bakarrik erabili zituzten; bigarrena balitz gertatutakoa, etorkizunean pazienteen hizkuntza-erregistroa Osabide Globalean, leku ikusgarri batean, adieraztea gomendagarria izango litzatekeela pentsatzen dugu. Modu berean, interesgarria litzateke, etorkizunean beste zirkuituren bat martxan jarriko balitz, hizkuntza-erregistroa parte har dezaketen paziente guztiei modu aktibo batean eskaintzea, eta jarraipena datu horiek kontuan hartuta egitea. Adierazgarria da, aldi berean, Osakidetzako II. Euskara Plana 2013. urtean onartu bazen ere, 4 urte beranduagora arte ez dela pazienteen hizkuntza-eskakizuna erregistratzeko kanpainarik abian ipini. Horrek Erakundearen mugak agerian uzten ditu osasungintzako euskararen erabileraren normalizazioari dagokionez. Beraz, zirkuituen parte-hartzeak eta euren arrakastak arreta primariotik hasi eta zirkuituan parte hartuko duten profesional guztien kontzientziazioa eta inplikazioa eskatzen dituela esan dezakegu; profesionalen gaiarekiko ikasketa eta kontzientziazioa beharrezkoak izango dira hizkuntza-mugei aurre egiteko bidean. Izan ere, lan honetako datuak estrapolatuko bagenitu, esan ahalko genuke Euskal Autonomia Erkidegoan mediku euskaldunak egoteak ez duela bermatzen pazienteak osasun arreta euskaraz jasoko duenik. Hala ere, esan beharra dago, nazioarteko ikerketek behin eta berriro baieztatu dituzten hizkuntza-mugak eta horien ondorioen garrantzia kontuan hartuta6, 10, 13-14, 16, 18-33, 39, eta gure eskualdean legeak jagoten duen kontua izanik31, 39, 57-58, ardura hori ez litzatekeela osasun profesionalen gain soilik erori beharko. Era berean, 2017ko otsailean argitaratutako datuen artean Osakidetzako langileen euskara perfilak ere kaleratu ziren: hizkuntza eskakizuna egiaztatua daukaten langileei dagokienez, beharginen % 11 ziren 2006 urtean eskatzen zitzaien perfil linguistikoa betetzen zutenak, eta % 34, aldiz, 2016. urtean67. Arabako ESIan eskaerak betetzeko beste mediku euskaldun bazegoen arren, ez zen berdina gertatzen Arraseteko ESIan: euskarazko arreta jaso nahi zutenen artean % 56ri soilik eman ahal izan zitzaion euskarazko tratua. Hori, esan bezala, euskaraz lan egiteko gai ziren mediku gutxiegi zegoelako gertatu zen. EAEn legeak pazienteei bertako bi hizkuntza ofizialetan artatua izateko eskubidea aitortzen dien arren57, datuen arabera badirudi perfil linguistikoen eskaera desegokiak ez duela arreta horren elebitasuna bermatzen, eta beraz, euskarazko arreta lehenesten duten pazienteak gaztelerazko arreta nahi dutenen aldean desberdintasun egoeran daudela agerian uzten du. Elkarrizketan jakin genuen beste gai garrantzitsu bat izan zen urologo euskaldunak euskaraz lan egiten zuen kontsultetan gainontzeko profesionalak ez zirela beti euskal hiztunak izaten. Gainera, pazienteak urologo euskaldunek egin ezin ziezaioketen probaren bat ala tratamenduren bat behar zuenean, edota erietxean ingresatua izan behar zuenean, euskarazko traturik jasoko zuen kontrolatzea ezinezkoa zen. Hori zirkuituen antolakuntza desegokiaren isla da, eta beraz, etorkizunean zirkuitu gehiago ezartzekotan, ondo aztertu eta horren gaineko neurriak hartu beharko liratekeela uste dugu. Bestalde, nazioarteko ikerketetan argi geratu da pazientearentzat ez dela soilik garrantzitsua medikuarekin duen komunikazioa; erizainekin eta bestelako osasun etxeko langileekin komunikazio zuzen eta argi bat bermatzea funtsezkoa da gertaera kaltegarriak ekiditeko eta sendatze ona ziurtatzeko2. Horregatik da garrantzitsua asistentzia-zirkuitu osoa berak lehenetsitako hizkuntzan jaso ahal izatea. Komunikazioari dagokionez, idatziz burutzen dena ere aintzat hartu beharreko kontua dela ulertu behar dugu. Euskarazko asistentzia-zirkuituen arduradunak esan zigunez, kontsultetan pazienteari ematen zaizkion txostenak eta Osabide Globalean idatzitako Historia Klinikoa gaztelera hutsean idazten ziren, zirkuituak ahozko komunikaziora mugatuz. Abenduaren 22ko 6/2003 Legeak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarenak, herritarren hizkuntza eskubideak aitortzen ditu, bai erabiltzaileenak eta baita langileenak ere, ahozkoak zein idatzizkoak57. Lege horri eta Euskararen Erabilera Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeari jarraiki57, idatzizko dokumentu guzti horiek elebitan egon beharko liratekeela ondoriozta genezake. Horretarako, aldi bereko itzulpena ahalbidetzen duten baliabide informatikoen garapenean arreta jarri beharko litzateke, Olatz Pérez-Viñaspre informatikari gasteiztarrak bere Doktoretza Tesirako proposatu duen sisteman68, adibidez. Azkenik, zirkuituen arduradunari egindako elkarrizketan garrantzitsutzat jo genuen beste puntu bat zirkuituek erakundeen aldetik inongo jarraipenik ez zutela izan ikusi izana izan zen. Horrek, datuen ofizialtasuna ezin justifika izatea suposatzen du, eta horrek ikerketaren ondorioak mugatu dituela esan beharrean gaude. Badakigunez erakundeen jarraipen falta hori bestelako lanetan ere hutsune edo oztopo bezala baloratu dutela6-8, oraingoan ere gomendagarritzat jotzen dugu erakundeen aldetik zirkuituen jarraipen ofiziala egitea, horrela euren kostu-errentagarritasuna eta hizkuntza-mugei aurre egiteko tresna moduan duten eraginkortasuna aztertu ahal izango litzatekeelako zientifikoki. Euskarazko asistentzia-zirkuituak dituzten zerbitzuak eta zirkuiturik gabeko zerbitzuak alderatzean ere kontuan izatekoak diren zenbait puntu identifikatu genituen. Lehenengo eta behin, zirkuituek euskaraz artatuak izan nahi zuten pazienteen zenbatekoa neurtzeko gaitasuna zeukaten, eta baita, kontsulta guztien artean, euskaraz izan zirenen zenbatekoa; ez zen berdina gertatzen zirkuiturik gabeko zerbitzuekin. Euskaraz artatua izan nahi dutenen zenbatekoa Osakidetzak artatzen dituen paziente guztien hizkuntza-erregistroa eginda lor badaiteke edo lortu beharko balitz ere, kontsultetako zenbat izaten diren azkenean euskaraz jakiteko eraginkorrak dira zirkuituak, eta hori garrantzitsua da benetan egunerokotasunean gertatzen dena hobeto ezagutzeko. Bigarren, zirkuituak zituzten zerbitzuetan pazienteek gaiarekiko zuten gogobetetzea neurtu ahal izan zen, oso emaitza onak eskuratuz: zirkuituetan parte hartu zuten pazienteen % 100ak errepikatuko zukeen esperientzia. Aldiz, zirkuiturik gabeko zerbitzuetan ezin izan zen pazienteen asebetetzea neurtu. Hirugarren, euskarazko asistentzia-zirkuituak zituzten zerbitzuetan euskarazko asistentzia neurri batean bermatuta geratzen zela ikusi zen, bertan lanean zebiltzan profesional euskaldunen kopurua zein-nahi zela. Ez zen berdina gertatzen zirkuiturik gabeko zerbitzuetan, zeintzuetan ezin jakin genezaken kontsulta bakarra euskaraz izan zen ala ez. Gainera, zirkuiturik gabeko zerbitzuetan zirkuitudunetan beste profesional edo gehiago euskaraz hitz egiteko gai zen arren (Arrasateko Urologian medikuen % 20, Arrasateko Traumatologian medikuen % 25, Gasteizko Urologia pediatrikoan % 100, Gasteizko Traumatologia pediatrikoan % 100), euskarazko asistentzia-zirkuituak martxan ez zeuden zerbitzuetan ezin genuen jakin profesional horietako bakarrak bere jardunean euskara erabiltzen zuen ala ez. Beraz, egon diren zirkuituen esperientzian oinarrituz, badirudi zirkuituen proposamena oso tresna interesgarria izan daitekeela hizkuntza-mugei aurre egiteko. Argi dago ikerketa prospektibo kontrolatu baten bidez gai izango ginatekeela ondorio sendoagoak topatzeko baina, ikerketa-pilotu honek erakutsi duen joera errepikatzekotan, nazioartean proposatu beharko litzatekeen tresna izango litzateke, izan ere, gaur gaurkoz, EAEn bakarrik martxan jarri den metodologia bat da. 7. ONDORIOAK 1. Zirkuituak zein eskualdetan eta zein populaziotan abiarazi aukeratzeko aldagaiak egokiak izan dira. 2. Pazienteek zirkuituenganako erakutsi duten harrera erabat positiboa izan da. 3. Paziente askok eta osasun profesional askok ez dute euskarazko asistentziazirkuituen existentziaren berri. 4. Euskaraz artatua izateko eskaera handia dagoen eremu demografikoetan, euskaraz lan egiteko gai den mediku kopurua pazienteen eskaria asetzeko bestekoa izan beharko da. 5. Pazienteari osasun arreta berak hobetsitako hizkuntzan era aktibo batean eskaintzea eta bere lehentasunak erregistratzea oso aproposa da zirkuituak abiarazteko, eta beraz, osasun arloko hizkuntza-mugei aurre egiteko. 6. Zirkuituek osasun arreta euskaraz jaso nahi duten paziente kopurua neurtzeko, eta kontsulta guztien artean zenbat diren benetan euskaraz zenbatzeko gaitasuna daukate. 7. Euskarazko asistentzia-zirkuituek mediku euskaldunek euskaraz artatuak izan nahi duten pazienteekin euskaraz hitz egingo dutela bermatzen dute. 8. Euskal Autonomia Erkidegoan mediku euskaldunak egoteak ez du bermatzen pazienteak osasun arreta euskaraz jasoko duenik, hots, hizkuntza-mugei aurre egingo zaienik. Aldiz, jarrera proaktiboek, adibidez, euskarazko asistentzia-zirkuituek, horretan laguntzen dutela ikusi da. 9. Erakundeen aldetik zirkuituen jarraipen ofizialik ez egiteak informazio falta edukitzera garamatza, eta horrek, ondorioak orokortzerako orduan, ahultasunak dakartza. 9. ESKER ONAK Ugari izan dira ibilbide honetan bidelagun izan ditudan pertsonak. Euretako asko egunerokoan daude nire ondoan, eta lan honetako kolaborazioa da eskertzeko dudan gauzarik txikiena. Beste asko ikerketan zehar agertzen joan dira, eta medikuntzarenganako dugun jakin-minak, pazienteenganako dugun errespetuak eta gure hizkuntzarenganako, euskararenganako, dugun maitasunak batu gaituzte. Hasteko, eskerrak eman nahiko nizkioke lan honetan tutore lanak egin dituen Ekaitz Agirregoitiari. Lana proposatu nion unean bertan, honek guztiak nora eramango gintuen jakin gabe, niganako konfiantza osoa erakutsi zuen. Bere prestutasun, aholku eta pazientziarik gabe, ez nengoke lerrook plazer honekin idazten. Bigarrenik, duela urte batzuk beti buruan izan dudan ideiaren alde zerbait egiterik bazegoela erakutsi zidan medikuari ere eskerrak eman nahiko nizkioke, Aitor Montesi, hain zuzen. Lan honetarako beharrezko nuen materiala eta kontaktuak pasa izana asko eskertzen diot, eta baita etorkizunean lan honekin lotutako proiektu guztietarako niganako erakutsi duen konfiantza. Bestalde, eskerrak eman nahiko nizkieke baita ikerketan lagundu didaten mediku guztiei, eurek eskainitako informazio eta daturik gabe ezin izango nituelako eskuartean ditugun emaitzak erdietsi. Bereziki, Egoitz Tolosa urologoari, bere pazientzia eta laguntzeko gogoa miresgarriak izan direlako hasieratik. Bide berean, eskerrak eman Josu Larrea herrikideari; aurrez apenas ezagutu gabe, nire proiektuarekin agertu nintzaionean, erabateko prestutasuna erakutsi zidan, hasieran behar nuen animo eta babes guztia eskainiz. Euskararen maitale sutsua da Josu, eta hori, euskal herritar moduan, biziki eskertzen diot edonori. Berdina esan nezake Jon Zarateri buruz ere, aurrez ezagutu gabe, eta gaiarekiko duen konpromisoa ardatz, momentu oro laguntzen aritu izan zaidalako. Azkenik, esker bereziak Olatz Petralandari eta Antxon Gallastegiri testuaren zuzenketan laguntzearren, eta gainontzeko familiari eta lagunei, azken hilabeteetan buru-belarri ikerketa honetan lanean ibili naizen bitartean, euren pazientzia eta maitasun keinuak uneoro nigan sentitzeak ahalbidetu didalako ikerketa honekin eta ikerketarekin lotutako etorkizuneko proiektuekin aurrera egitea.
science
addi-f455773661fe
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31084
Puntzio lehorraren eraginkortasuna goiko trapezioak eragindako lepoko min miofasziala duten emakumeetan. 2012 eta 2017 arteko berrikusketa bibliografikoa
Larrañaga Azpiazu, Miren
2019-01-21
Leioa, 2018ko maiatzaren 2a Puntzio lehorraren eraginkortasuna goiko trapezioak eragindako lepoko min miofasziala duten emakumeetan. 2012 eta 2017 arteko berrikusketa bibliografikoa 1. SARRERA Egungo gizartean lepoko edo zerbikaletako minaren prebalentzia altua da eta inpaktu sozial zein ekonomiko altua dauka. Lepoko minak jatorri ezberdin asko izan ditzake: neurologikoa, traumatismo ondoko "whiplash"-a (latigazo), muskulu-eskeletikoa eta min miofaszial sindromeak sortua (1). Berrikusketa bibliografiko honetan, goiko trapezioko trigger point-ek eragindako lepoko min miofasziala aztertu da. Patologia hau aurrekoetatik bereizteko, diagnostiko irizpide batzuk jarraitzen dira, aurrerago diagnostikoa izeneko azpi-atalean azalduta daudenak. Lepoko minaren urte beteko prebalentzia %45-54 artekoa da eta balioak altuagoak dira denbora tarte luzeagoa aztertzen bada (2). Horrez gain, adina handitzen doan heinean, prebalentziaren balioak ere handitzen doaz eta osasun egora eskasa izateak, arriskua areagotzen duela diote zenbait autorek (3). Horrekin batera, estres mental handia izateak eta ariketa fisiko gutxiegi egiteak lotura zuzena dauka lepoko minarekin (4). Lepoko minean norbanakoaren ezaugarriak eta lanean hartzen diren jarrerek erlazio zuzena dute, batez ere, ordenagailu aurrean mugimendu errepikakorrak egiteak edo jarrera estatikoa denbora luzez mantentzeak (4). Horrez gain, mugimendu errepikakorrak, lateralizazioak, pisu altxatzeak eta lan estatikoa burutzeak lepoko mina areagotu dezake (4). Hori kontutan izanda, laneko ingurunea eta langilearen jarrera moldatzea proposatzen duten ikerketak daude (5). Adina aurrera joan ahala prebalentzia handituz doa (3) baina sexuari dagokionez, zenbait ikerketek emakumeetan prebalentzia altuagoa dela diote. Oraindik fenomeno honen arrazoi patofisiologikoak aurkitu ez diren arren, datu objektiboek baieztatu egiten dute (2, 3, 4, 6, 7). Ordenagailuarekin lan egiten duten 45 urte azpiko emakumeetan egindako ikerketa batean adibidez, ondorioztatu dute trapezioko mialgia %38an gertatzen dela (6). 1.1. MIN MIOFASZIAL SINDROMEA Min miofaszial sindromea, muskulu ildaskatuan aurkitzen diren trigger point edo puntu minberek sortzen duten zeinu eta sintoma sentsorial, motore eta autonomikoen multzoa da (8). Alterazio funtzionalak sortzen ditu, batez ere, disfuntzioa eta mina. Disfuntzioak aldaketak sortzen ditu muskuluaren ezaugarrietan; luzera, indarra eta funtzioaren murrizketan, besteak beste (8). Min miofaszial sindromearen prebalentzia 30-60 urteko adin tartean %37 da gizonezkoen kasuan eta %65 emakumezkoen kasuan. Baina 65 urtetik gorako pertsonetan, prebalentzia altuagoa da, %85 hain zuzen ere (9). 1.2. TRIGGER POINT MIOFASZIALAK 1.2.1. Definizioa Ingelesez "myofascial trigger point" (MTrP) izenez ezagutzen den terminoa da, gazteleraz "punto gatillo miofascial" eta euskaraz puntu minberak bezala izendatzen dira. Definizioz, muskulu eskeletiko ildaskatuko tentsio bandan aurkitzen den puntu edo nodulu hipersuminkorra da. Intentsitate aldagarri batean, min lokal zein irradiatua eta disfuntzioa sortzen dituena (8). Tentsio banda: muskulu zuntzekiko perpendikular haztatzean aurkitzen den soka moduko egitura tentso bat da. Laburtutako sarkomeroen pilaketagatik sortzen da, baina ezin daiteke beti haztatu (1. Irudia) (8). Nodulu sentsiblea: tentsio bandan haztapen longitudinala burutuz aurkitzen den nodulu hipersuminkorra da (8). Espasmo lokaleko erantzuna (ELE): nodulu sentsiblean intentsitate altuko estimulu sentsitibo bat aplikatzean sortzen den uzkurketa energetiko eta laburra da. Borondatez kontrolatu ezin daitekeen uzkurketa erreflexu bat da (8). 1.2.2. Etiologia Intentsitate baxuko uzkurketa mantendu eta errepikatuak, ohikoak ez diren uzkurketa eszentrikoak, uzkurketa kontzentriko maximo zein submaximoak eta zuzeneko traumatismoak dira MTrP-en aktibazio erantzuleak (10, 11, 12). Beste era batera esanda, muskuluaren gainkarga mekanikoa da MTrP-ak aktibatzen dituena (8). MTrP-ek mota ezberdinetako perpetuazio faktoreak dituzte (8): Faktore mekanikoak: - Egiturazkoak: beheko adarraren dismetriak, disfuntzio somatiko artikularrak eta MTrP-a bera. - Ergonomikoak: mugimendu errepikakorrak eta lan tresna desegokiak. - Muskuluen konstrikzioa: arropa estua, bularretakoa edo galtzerdi estuak. 1.Irudia: MTrP-aren konplexutasuna (8) Aipatutako prozesuak muskuluaren etengabeko uzkurketa eragiten du, eta zuntzen hiperaktibazioak baso-uzkurketa. Denbora luzez oxigenoren maila baxuak mantentzen badira, iskemia eta hipoxia sortuko dira eta horrek ingurunea azidifikatuko du. Ondorioz, azetilkolinesterasa (AchE), hau da, azetilkolina suntsitzen duen entzima, murriztuko da eta aktibitatea handitu. Azkenik, muskulu zuntzen kaltea eta hantura substantzien zein substantzia noziozeptiboen jariaketa eragingo da hiperalgesia eta alodinia sentsazioak sorraraziz (10, 11, 12, 14). Ikusi da ELEak lortzen direnean substantzia noziozeptibo eta hantura substantzien murrizketa sortzen dela plaka motorean (14). 1.2.4. Ezaugarri klinikoak MTrP-ek bi ezaugarri kliniko garrantzitsu dituzte: disfuntzioa eta mina. Minari dagokionez sakona, ez espezifikoa eta sentsibilitate alterazioak sortzen dituena izaten da. Mina lokala edo irradiatua izan daiteke, pazientearentzat ezaguna da eta 2.Irudia: MTrP-en hipotesi integratua (8) disestesiak, parestesiak zein erredura sentsazioak izan ohi ditu. Sintomak, jatorriko MTrP-a aurkitzen den gunetik urrun izaten dira. Gorputz adarren kasuan, min irradiatua distala izaten da eta gehienetan, kaltetutako muskuluak mobilizatzen dituen artikulazioa ere erasanda dago. Alodinia eta hiperalgesia sintomak ere ohikoak dira (13). MTrP-ak sentsibilizazio zentralaren aktibazio estimuluak direla esaten da. Izan ere, etengabe input noziozeptiboak bidaltzen dituzte ornomuineko atzeko adarrera eta hau etengabe mantentzen bada, sentsibilitate zentrala sortzen du (15). Min irradiatua, sentsibilizazio zentralaren ondorio bat da. Muskulua inerbatzen duen plaka motorean disfuntzioa dagoenez min irradiatua sortzen da, baina aldi berean nerbio adar berak inerbatzen dituen beste muskulu batzuk ere kaltetuko dira. Izan ere, interneurona berrien aktibazioa eragingo dute eta ornomuineko atze eta beheko adarrean informazioa bidaliko da (16). Hala ere, min irradiatua ez da beti MTrP-ak sortua izaten, tentsio bandak ere mina igortzen du. Bereizteko ezaugarria, ELE da. Hau da, puntuan estimulu sentsitibo indartsua ematean erantzun energetiko eta laburra sortzen bada, MTrP-a izango da erantzulea (8, 13). MTrP-ek sortutako beste ezaugarri kliniko garrantzitsu bat disfuntzioa da. Muskuluaren ezaugarrietan aldaketak sortzen ditu, luzeraren murrizketa, elastikotasun falta, tonu alterazioak, espasmoak, atrofia gabeko ahultasunak eta mugimendu artikularren murrizketak. Muskuluaren luzaketa aktibo edo pasiboa egitean zein erresistentzia baten aurkako uzkurketa batean, sintomatologia areagotu egiten da eta mugimenduaren murrizketa sortzen du. Gauza bera gertatzen da puntua presionatzen bada (8, 13). Horrez gain, nerbio sistema autonomoaren alterazioak (izerditzea, listu jariaketa eta malko isurtzea), propiozepzio arazoak (zorabioak, oreka galerak eta tinnitus-a) eta alterazio motoreak (espasmoak eta ahultasuna) sortu ditzakete. Denbora luzez muskulua laburtuta izateak aktibazioa errazten du, ondorioz lotan hartzen diren posturek MTrP-en aktibazioan eragin dezakete (8, 13). Azkenik, elektromiografia (EMG) frogetan plaka motorearen hiperaktibitatea ikusi da eta horrek, sistema sinpatikoaren aktibitate areagotua adierazten duela diote autore batzuek (14). 1.2.5. Sailkapena Klinikoki, bi MTrP mota bereizten dira: Trigger point miofaszial latentea: ez dute berezko minik igortzen, baina sistema muskulu-eskeletikoan disfuntzioa sortzen dute. Muskuluaren ahultasuna, laburketa eta mugimenduaren murrizketa (8). Trigger point miofaszial aktiboak: berezko mina igortzen dute eta pazienteak sentitzen duen minaren erantzuleak dira. Horrez gain, disfuntzioa sortzen dute, nagusiki, muskuluaren ahultasuna, luzeraren murrizketa eta mugikortasunaren defizita. Presionatzen direnean sintoma sentsitibo asaldatuak eragiten ditu. Oso ohikoak izaten dira gerri eskapularreko muskulaturan, lepoko muskulu estabilizatzaileetan, barailan eta pelbisean (8). Kokapenari dagokionez, beste sailkapen bat egiten da: Trigger point miofaszial zentralak: muskulu sabelaren erdian aurkitzen dira (8). Trigger point miofaszial intserzionalak: muskuluaren txertapen gunean aurkitzen dira eta trigger point miofaszial zentralek aktibatzen dituzte. Izan ere, muskulua laburtzen denean sarkomeroak ere laburtu egien dira, ondorioz, tendoiak sufritu egiten du eta puntu minberen aktibazioa sortzen da (8). Trigger point miofaszial klabeak: pazienteak sentitzen duen minaren jatorri edo erantzule nagusiak dira (8). Trigger point miofaszial satelitea: trigger point miofaszial klabeak igortzen duen minaren gunean aurkitzen dira, hau da, min igorpenak aktibatzen ditu. Beraz, puntu hauen desaktibazioa eragiteko hasieratik trigger point miofaszial klabea tratatu beharko litzateke (8). 1.2.6. Diagnostikoa Gaur egun ez dago laborategiko edo irudi bidezko froga objektiborik MTrP-en diagnostikorako. Azterketa klinikoan, funtzionalean eta haztapenean oinarritutako frogak erabiltzen dira (8, 13). Lehenik azterketa klinikoan, perpetuazio faktoreak identifikatu, minaren jatorria zehaztu eta arrazonamendu klinikoa burutu behar dira. Balorazio funtzionalari dagokionez, muskuluaren luzera murrizketa, ahultasuna eta mina baloratzen dira. Azkenik, haztapenean muskulu zuntzekiko perpendikular tentsio bandak haztatzen dira. Behin hauek kokatuta, haztapen longitudinala jarraituz nodulo hipersuminkorra aurkitzen da. MTrP-ean presionatzen denean, sintomatologia areagotzen da eta pazienteari mina ezaguna den galdetzen zaio (8). Travell eta Simons-ek hiru haztapen mota definitzen dituzte: alde batetik, haztapen laua. Hatzamar puntarekin muskulu zuntzekiko era perpendikularrean tentsio bandak eta longitudinalki nodulu hipersuminkorrak haztatzeko baliagarria da (infraespinosoa). Bestetik, haztapen sakona, plano sakon batean dauden muskuluen txertapen edo MTrP-ak aurkitzeko baliagarria dena (karratu lunbarra eta piramdiala). Azkenik, pintza erako haztapena. Erpurua eta gainerako hatzamarren artean muskulu sabela hartzen da eta mugituaz tentsio banda aurkitzea da helburua, trapezioaren goiko zuntzak adibidez (3. Irudia) (8). Travell eta Simons-ek bi diagnostiko irizpide erabiltzen dituzte (8): - Oinarrizkoak: haztatu daitekeen tentsio banda, nodulua konprimitzean min irradiatua, pazientearentzat ezaguna den mina eta mugimendu artikularraren murrizketa. - Baieztatzaileak: ELE haztapenean, ELE puntzioa egitean eta plaka motorearen aktibitate areagotzea elektromiografia (EMG) frogan. 1.3. TRAPEZIOKO TRIGGER POINT MIOFASZIALAK 1.3.1. Anatomia Trapezio muskulua hiru portzioz osatuta dago. Goiko trapezioko zuntzak, lerro okzipitalaren goiko aldean hasi eta D12 ornoaren azpira heltzen dira. Aurrera eta lateralera hedatzen dira klabikularen heren lateralean txertatuz. Erdiko trapezioaren zuntzak C6-D3 ornoen arantza apofisietan eta lotailu interespinosoetan sortzen dira eta akromionean txertatu. Beheko trapezioaren zuntzak D4-D12 arantza apofisietan eta lotailu interespinosoetan sortzen dira eta eskapularen arantzan txertatu (8, 17). 1.3.2. Inerbazioa Trapezio muskulua, XI. bikote kranealak (akzesorioak) inerbatzen du eta horrez gain, C2-C4 nerbio zerbikalek. Nerbio akzesorioak nagusiki zuntz motoreak dauzka, eta C2-C4 nerbio zerbikalek berriz, sentsitiboak (8, 17). 1.3.3. Funtzioak Goiko trapezioak, klabikulan gorako indarra egiten duenean eskapula jasotzen du modu ez zuzenean. Unilateralki, lepoaren estentsioa, inklinazio (flexio lateral) homolaterala eta errotazio kontralaterala egiten ditu, eta bilateralki lepo eta toraxaren estentsioa. Horrez gain, aurreko zerratoarekin batera eskapularen kanpoko baskulazioaz arduratzen da. Erdiko trapezioak berriz, eskapularen addukzio eta egonkortzea egiten du. Azkenik, beheko trapezioak eskapularen addukzioa eta depresioa burutzen ditu (8, 17). Berrikusketa bibliografiko honetan aztertu diren artikuluek goiko trapezioaren MTrP-ak aztertzen dituztenez, batez ere atal horren inguruan hitz egingo da. Goiko trapezioko MTrP-en aktibazioa beheko adarren dismetriek, hemipelbis txikiak eta beso laburrek eragin dezakete. Orokorrean, sorbaldak altxatuta mantentzen diren lan estatikoetan aktibatzen dira (telefonoz hitz egin, ordenagailuan idatzi eta biolina jo). Horrez gain, traumatismo akutuek (whiplash), traumatismo kronikoak eta arropa estuak (bularretakoak) aktibazioan eragina dute (4, 5, 8). Trapezioak zazpi MTrP ditu eta bakoitzak min patroi erreferitu bat dauka. Lehenengo bi puntuak (MTrP1 eta MTrP2) goiko trapezioan daude. MTrP1-ek lepo atze-lateralean min konstantea eragiten du eta buruko minaren erantzulea da, hala ere, batzuetan barailara hedatu daiteke. MTrP2-ak zonalde berean igortzen du mina, baina hau mugimenduan soilik gertatzen da eta buruko minik eragin gabe (4. Irudia eta 5. Irudia) (8). hipersentsibilitatea sortzen ditu. Azkenik, zazpigarren puntuak (MTrP7) besoaren aurre eta alboan mina zein piloerekzioa eragiten ditu (8). Beheko trapezioan, hirugarren (MTrP3) eta laugarren (MTrP4) MTrP-ak daude. Zonalde supraeskapular, intereskapular, akromion eta zerbikaletara mina igortzen dute. Hirugarren puntua (MTrP3), trigger point miofaszial klabea da eta besteen aktibazioa eragin dezake (8). Hala ere, goiko trapezioan aurkitzen diren MTrP1 eta MTrP2 puntuak dira lepoko min miofaszialaren erantzuleak eta hauek izango dira berrikusketa bibliografiko honetan aztertu direnak (8). Goiko trapezioaren MTrP-ak aktibatuta daudenean, pazienteak honako jarrera azaltzen du: sorbalda bat igota eta buruaren inklinazio homolaterala. Inklinazio kontralaterala eta errotazio homolaterala murriztuta egoten dira normalean (8). 1.3.4. Trigger point miofaszialen azterketa eta miaketa Trapezioko MTrP1 aztertzeko, pazientea sedestazioan jartzen da eta muskulua laburtzen du, sorbalda eta belarria gerturatuz. Aztertzailea, pazientearen atzean jartzen da eta pintza eran haztatuko du puntua, muskulua eta beheko ehunak bereiztuz (8). Trapezioko MTrP2 ere pintza moduan haztatzen da, baina zuntz sakonago batzuetan. Puntu hau, C5-C6 ornoen arantza apofisien altueran kokatzen da, akromiona eta arantzen arteko erdibidean (8). 1.4. TRATAMENDU TEKNIKAK Min miofaszial sindromearen tratamendua, MTrP-en desaktibazioan oinarritzen da. Hori horrela, mina murriztu eta muskuluaren luzera irabaziko da indarrarekin batera. Ondoren, puntuaren perpetuazio faktoreak identifikatu eta zuzendu behar dira (8, 18, 19) eta lanean hartzen diren jarrera edo mugimendu errepikakorren kontzientzia hartu eta zuzendu (4, 5). Gaur egun, MTrP-en desaktibazioa egiteko esku terapiako hainbat teknika daude. Gehien erabiltzen direnak luzaketak spray hotzarekin (hotza analgesia eragiteko), konpresio iskemikoa, zeharkako masaia sakona, bonbeoak eta energia muskularreko Korrelazio zuzena ikusi da orratza sartzeko abiadura eta lortzen diren ELEn artean hobekuntza klinikoari dagokionez. Puntzio sakonarekin Hong-en teknika erabiltzen da, hau da, abiadura handiko sartze eta ateratze teknika. Autore honek defendatzen duena zera da: geroz eta ELE gehiago lortu hobekuntza klinikoa nabariagoa izango dela. Horregatik, orratzarekin puntua estimulatzen da ELEak desagertu arte (22). Aurreko guztia kontutan izanda, sakoneko puntzio lehorra eraginkorragoa da ELE eragiten duelako (22, 23). Izan ere, espasmo lokaleko erantzuna da puntzio lehorraren eraginkortasuna ziurtatzen duena (13, 24). Inpultso nerbiosoak bidaltzen ditu ornomuinaren atzeko adarrera eta gurpil zoroaren mozketa eragiten du (13, 18, 19). Ez hori bakarrik, hantura substantzien eta substantzia noziozeptiboen murrizketa ere dakar (15). Pazienteak orratzei beldurra badie guztiz kontraindikatuta dago teknika hau erabiltzea. Horrez gain, antiagregatzaileak hartzea, linfadenektomiak izatea, metalari alergia izatea eta azaleko alterazioak kontraindikazioak dira. Konplikazio nagusiena puntzio osteko mina da, pazienteak 24-48 orduren buruan minduta izango du zonaldea. Neumotoraxa, nerbio lesioa, sinkope basobagala, mioedema, hemorragiak eta infekzioak ere gertatu daitezke (13, 23). Erregela antiseptikoak jarraitu behar dira teknika aplikatzeko orduan. Fisioterapeutak eskularruak jantzi behar ditu, puntuaren zonaldea alkoholarekin garbitu, orratz bakarra erabili puntuko eta materiala garbitu (13). 1.6. HELBURUA Puntzio lehorra arrakasta handia hartzen ari den eta geroz eta profesional gehiagok erabiltzen duten teknika izanda, berrikusketa bibliografiko honen helburua puntzio lehorraren eraginkortasuna aztertzea da goiko trapezioko trigger point miofaszialek eragindako lepoko min miofasziala duten emakumeetan. Batez ere, minean eta Pressuren Pain Threshold edo presio minaren atalasearen (PPT) balioetan duen eragina aztertzea izan da helburua. 2.2. IKERKETEN AUKERAKETA 2012. urteko urtarriletik 2017ko abendura arte argitaratutako artikuluak barneratu dira. Ingeleraz idatzitako eta azken bost urtetan argitaratutakoak, gizakietan egindakoak, ausazko ikerketa kontrolatuak, ausazko interbentzio ikerketak, ikerketa prospektibo kontrolatuak eta laborategiko ikerketa kontrolatuak barneratu dira. Errebisio sistematikoak, posterrak, eta kasu kliniko motako artikuluak berriz, baztertu egin dira. 2.2.1. Barneratze irizpideak - Emakumea izatea (18 eta 60 urte artean). Goiko trapezioan trigger point miofaszialak eta tentsio bandak diagnostikatuta izatea. - Goiko trapezioko trigger point miofaszialek eragindako lepo eta sorbaldako mina. - Puntzio lehorraren tratamendua jasotzea. 1.Taula. Bilaketan erabilitako hitz gakoen konbinaketak - Aldagai berak neurtzea: mina, puntuak jasan dezakeen presioa min atalasera heldu aurretik (PPT), zerbikaletako balantze artikularra (CROM), disfuntzio maila, muskulu ezaugarriak, azalaren erantzun sinpatikoa eta elektromiografia (EMG) neurketak. 2.2.2. Kanporatze irizpideak - Gizonezkoak tratatzen dituzten ikerketak. - Trapezioa ez zen beste muskulu bat tratatzen dutenak. - Beste gaixotasun batzuk dituzten pazienteak: kirurgiak, erradikulopatiak, gaixotasun sistematikoak, lesio traumatikoak, "whiplash" zerbikalak eta fibromialgia adibidez. - Puntzio lehorra erabiltzen ez dutenak. - Beste aldagai batzuk neurtzen dituztenak: material mota, teknika mota, tenperaturaren eragina, puntzio osteko minaren tratamendua… Bilaketa estrategia egin ondoren, datu baseetan errepikatutako artikuluak baztertu egin dira. Izenburua eta laburpena irakurrita, interesgarriak ez direnak kendu egin dira eta barneratze eta kanporatze irizpideak aplikatu ostean balio ez dituztenak baztertu egin dira. Gainontzekoak, osorik irakurri ondoren barneratze irizpide guztiak betetzen dituztenak aukeratu dira. Azkenik, barneratutako artikuluei PEDro kalitate eskala pasatu zaie. 2.3. IKERKETEN KALITATEA PEDro eskala, artikuluen kalitatea baloratzen duen eskala da. Hamaika item baloratzen ditu, besteak beste, inklusio irizpideen azalpena, ausazko pazienteen banaketa, paziente zein profesionalak itsuak izatea, taldeen homogeneitatea, emaitza esanguratsuenak lagin portzentaje handi batetik lortuak izatea, partaide guztien datuak azaltzea, aldaratze estatistikoen azalpena eta bariabilitatea azaltzea. Hala ere, lehenengo item-ak ez du puntuazio orokorrerako kontatzen (kanpo balio bat baloratzen duelako). Item bakoitzean emaitza baiezkoa bada "+" jartzen da, aldiz, erantzuna ezezkoa bada edo zalantza badago "-". 3. BILAKETAREN EMAITZAK 3.1. IKERKETEN AUKERAKETA PubMed, Cochrane Library, PEDro (Physiotherapy Evidence Database) eta Science Direct datu base elektronikoetan egindako bilaketan guztira 116 artikulu aurkitu dira. Datu base bakoitzean lortutako artikulu kopurua honakoa izan da: Pubmed 73, Cochrane Library 3, PEDro 25 eta Science Direct 15. 116 artikulu horietatik 36 baztertuak izan dira errepikapenagatik eta gelditzen diren 80 artikuluen izenburu eta laburpenak irakurri ostean 42 artikulu kanporatu dira, berrikusketa honetarako interesgarriak diren irizpideak betetzen ez dituztelako. Ondorioz, 38 artikuluen irakurketa gauzatu da eta barneratze irizpideei helduz, 32 artikulu baztertuak izan dira. Azkenik, 6 artikulu lortu dira berrikusketa bibliografikoa burutzeko. Ikerketen aukeraketa adierazten duen fluxu diagrama eranskinen atalean atxikitutako 6. Irudian azaltzen da. 3.2. KALITATE METODOLOGIKOA PEDro kalitate eta fidagarritasun eskalan puntuazio altuena 7/10 izan da (25, 27, 28). 5/10 puntu lortu ditu argitaratutako azken artikuluak (30). Azkenik, puntuazio baxuena 4/10 puntukoa izan da (26, 29). Ikerketa guztietan tratamendua aplikatzen duen terapeuta ez da itsua, ikerketa batean izan ezik (25). Gainerakoetan, pazientea ere ez da itsua. Soilik bi ikerketetan lortu da ezkutuko talde banaketa egitea (27, 28) eta gauza bera gertatu da ebaluatzaile itsua dutenekin (25, 27). PEDro kalitate eskalan lortutako balioak eranskinen atalean atxikitutako 2. Taulan azalduta daude. 3.3. IKERKETEN EZAUGARRIAK Ikerketa bakoitzaren ezaugarriak eranskinen atalean atxikitutako 3. Taulan argitaratuta daude. 2012. urtean Myburgh eta lankideek ausazko interbentzio ikerketa bat argitaratu zuten "Chiropractic and manual therapies" aldizkarian (45). Hauek, 25 eta 46 urte arteko 77 emakume aztertu zituzten, zeinak bulego batean lan egiten zuten. Interbentzioari dagokionez, bi taldetan banatu zituzten subjektuak: alde batetik, sintomatikoak (NRS eskalan 3 baino balio altuagoa atera zutenak) eta bestetik, asintomatikoak (NRS eskalan 3 baino balore baxuagoak atera zituztenak). Bi taldeei aplikatu zitzaien puntzio lehorra 30 x 0.25mm orratzarekin. Talde bakoitzaren barnean bi azpi talde bereiztu ziren. Alde batetik, sakoneko puntzio lehorra jaso zutenak, orratza 10mm sartu eta 90 segundo mantendu zen ELEak eragin arte. Bestetik, azaleko puntzio lehorra, hau 5mm sartu, 90segundu itxaron eta ez zen ELE eragin. Bi taldeetan, puntzio saio bakarra egin zen. Neurtutako aldagaiei dagokienez, mina baloratu zen Numeric Rating Scale (NRS) eskala erabiliz, PPT algometro bidez eta ondoren puntzio osteko Delayed Onset Muscle Soreness (DOMS). Neurketak, tratamendu aurretik, ostean eta 48 ordutara burutu ziren. Ikerketa honetan, lesioaren definiziotzat goiko trapezioko MTrP-ek eragindako lepo eta sorbaldako mina izatea hartzen zen, NRS eskalan 3 baino balore altuagoak lortuz. Emaitzen sintesiari dagokionez, sakoneko puntzio lehorra 12.3mm sartu zen eta azalekoa berriz, 6mm (p<0.001). Sintomatikoen taldean minaren jaitsiera nabarmenagoa izan zen sakoneko puntzio lehorrarekin (p=0.01). Sakoneko puntzio lehorra eraginkorragoa izan zen bi taldeetan (p<0,0012). PPT aldagaiaren balioak handitu egin ziren eta 48 ordutara mantendu (p=0,029). Horrez gain, sakoneko puntzio lehorra jaso zutenen erdiak, puntzio osteko mina edo DOMS-ak izan zituzten. 2015. urtean Yeageneh Lari eta lankideek, ausazko ikerketa kontrolatu bat argitaratu zuten "Manual Therapy" aldizkarian (46). Kasu honetan, 18 eta 30 urte arteko 60 emakume aztertu zituzten. Hiru taldetan banatu ziren subjektuak: lehen taldeak (n=20) puntzio lehorra eta "Manual Energy Technique" (MET) , hau da, luzaketa post-isometrikoak jaso zituen. Orratza 25mm-koa zen eta ELEak eragin arte burutu zen puntzioa. Bigarren taldeak, MET teknika jaso zuen (n=20) eta hirugarrenak berriz, puntzio lehorra (n=20). Hiru taldetako partaideek aste beteko tratamendua jaso zuten, astean hiru saiorekin eta bi eguneko tarteak utziz. Laugarren saio bat ere burutu zen baina soilik ebaluatzeko. Neurtutako aldagaien artean, mina neurtu zen Visual Analogue Scale (VAS) eskalarekin, PPT (algometroa) eta goniometroarekin CROM. Neurketak, saio bakoitzaren aurretik burutu ziren. Bigarren ikerketa honetan, lesio definiziotzat goiko trapezioan behintzat MTrP latente bat diagnostikatuta izatea hartzen zen. Emaitzen sintesiari dagokionez, mina hiru taldeetan jaitsi zen (p<0,001), baina emaitza hobeak lortu ziren bi terapiak konbinatu ziren kasuan (p<0,005). PPTari dagokionez, hiru taldetan balioa igo zen (p<0,001) baina lehen taldeak emaitza adierazgarriagoak (p<0,05) lortu zituen. CROM-ari dagokionez, hiru taldetan handitu zen (p<0,001) batez ere inklinazio kontralaterala, baina emaitza hobeak lehen taldean (p<0,05). 2016. urtean aldiz, Ziazeifar eta lankideek beste ausazko ikerketa kontrolatu bat argitaratu zuten "Manipulative and physiological therapeutics" aldizkarian (27). Hauek, 20 eta 48 urte arteko 31 emakume aztertu zituzten. Hori horrela, bi taldetan banatu zituzten partaideak. Lehen taldeak, puntzio lehorra jaso zuen goiko trapezioan 50 x 0.3mm-ko orratzarekin eta ELEak eragin ziren desagertu arte. Bigarren taldean berriz, konpresio iskemikoa aplikatu zen. Aste beteko tratamendua izan zen, astean hiru saiorekin eta bi eguneko atseden tartearekin. Neurtutako aldagaiak mina Numeric Pain Scale (NPS) eta PPT (algometroa) izan ziren. Neurketak, tratamendu aurretik, ostean eta azken saiotik 48 ordutara burutu ziren. Goiko trapezioko MTrPek eragindako lepoko mina NRS eskalan 3 baino balore altuagoarekin izatea hartzen zen lesio definizio bezala. Emaitzen sintesian, puntzio lehorra jaso zuen taldeak minaren jaitsiera eta PPT balioen igoera hobeak lortu zituen baina azken saiotik 48 ordutara. Konpresio iskemikoa jaso zuen taldean berriz, minaren jaitsiera eta PPT balioen igoera hobea izan zuten saio ostean, hau da, epe laburrera. Hala ere, hau egiaztatzen zuten emaitzak ez ziren adierazgarriak izan (p>0,05). De Meulemeester eta lankideek, 2016. urtean ere beste ausazko ikerketa kontrolatu bat argitaratu zuten "Chiropractic medicine" aldizkarian (28), eta hauek bulegoan lan egiten zuten 42 emakume aztertu zituzten. Emakumeak bi taldetan banatu zituzten: lehenengo taldeak, goiko trapezioan puntzio lehorra jaso zuen 0.30 x 30mm-ko orratzekin eta ELEak eragin desagertu arte. Bigarren taldeak berriz, esku terapia eta konpresioak jaso zituen. Lau asteko tratamendua izan zen, astean saio bakarrarekin. Neurtutako aldagaiak, mina (NRS), disfuntzio maila Neck Disability Index (NDI), PPT (algometroa) eta muskulu ezaugarriak (Myoton PRO) izan ziren. Neurketak, tratamendu aurretik, tratamendu ostean (4.astean) eta azken saiotik hiru hilabetetara burutu ziren. Lesio definiziotzat, goitiko trapezioko MTrP-en diagnostikoa izatea eta azken hiru hilabetetan lepoko mina izatea NDI eskalan 10/50eko puntuazioa lortuz. Emaitzen sintesiari dagokionez, NDI eskalan minaren jaitsiera adierazgarria izan zen hiru hilabetera (p<0,001). Minaren kasuan, hiru hilabetetara NRS eskalaren balioak jaitsi egin ziren (p=0,001). PPTari dagokionez, balioak handitu egin ziren (p>0,001). Muskulu ezaugarrien kasuan berriz, elastikotasuna (p=0,06) eta stiffnes-a (p=0,009) hobetu ziren eskuin aldeko trapezioan. 2016. urtean ere, Ozden eta lankideek ikerketa prospektibo kontrolatu bat egin zuten eta "Clinical Medicine Research" aldizkarian argitaratu zuten (29). Hauek, 18 eta 45 urte arteko 60 emakume aztertu zituzten eta denek jaso zuten puntzio lehorra goiko trapezioko MTrP-etan. Bi orratz mota erabili zituzten 0,25 x 25mm eta 0.25 x 40mm, hiru asteko tratamendua izan zen eta astean saio bakarra jaso zuten. Neurtutako aldagaiak, mina (VAS), PPT (algometroa) eta azalaren erantzun sinpatikoa (EMG) izan ziren. Neurketak, tratamendu aurretik eta lehen saiotik lau astetara burutu zituzten. Lesio definiziotzat, azken hiru hilabetetan goiko trapezioko MTrP-ek eragindako lepoko mina izatea kontsideratzen zen. Emaitzen sintesiari dagokionez, minaren jaitsiera ikusi zen (p<0,001). Tratamendu aurreko balioak 6.82 1.46 eta ondoren 3.58 2.62 izan ziren. PPT balioak handitu egin ziren, batez ere, eskuin aldean (p<0,05). MTrP-en kopurua murriztu egin zen (p<0,001). Azkenik, azalaren erantzun sinpatikoa aldatu zen (p<0,05), baina eskuinean emaitza hobeak lortuz. Azkenik, 2017. urtean, De Meulemeester eta lankideek laborategiko ikerketa kontrolatu bat argitaratu zuten "Physical medicine and rehabilitation" aldizkarian (30). Honetan, 25 eta 55 urte arteko 24 emakume aztertu ziren, zeinak bulegoan lan egiten zuten. Paziente guztiek jaso zuten puntzio lehorra, 0.30 x 40mm orratzarekin. ELE eragin eta desagertu arte. Puntzio ostean bi taldetan banatu ziren pazienteak: ELE izan zutenak eta ELE izan ez zutenak. Saio bakarra burutu zen. Neurtutako aldagaiei dagokienez, mina (NRS) eta gihar uzkurketaren aktibitatea (EMG) neurtu ziren. Sesio bakarra egin zenez, pazienteei lau ekintza burutu zitzaizkien: lehen muskulu uzkurketa bat, puntzio saio bat, hamar minutuko atseden tartea, bigarren puntzio saioa eta azken muskulu uzkurketa. Ekintza bakoitzaren aurretik eta ostean mina eta aktibitate elektromiografikoa (EMG) neurtu zitzaien. Lesio definiziotzat, azken 30 egunetan goiko trapezioko MTrP-ek eragindako mina izatea kontsideratzen zen. Minari dagokionez, bi puntzioen ostean NRS balioak handitu ziren (p<0,001) eta ez zen aldaketa adierazgarririk ikusi puntzio aurretik eta ostean lortutako emaitzetan (p>0,05). Aktibitate EMG-aren igoera ez zen adierazgarria izan (p>0,05). 4. EZTABAIDA Berrikusketa bibliografiko honen helburua, goiko trapezioko MTrP-ek eragindako lepoko min miofasziala duten emakumeetan puntzio lehorraren eraginkortasuna aztertzea izan da. Batez ere, minean eta PPT balioetan duen eragina aztertzea izan da helburua. Orokorrean, aztertutako sei artikulutatik, lauk (25, 27, 28, 30) NPS edo NRS eskala erabili zuten mina baloratzeko. Izen osoa "Numeric Rating Pain Scale" da, baina bi sigla mota horiek erabiltzen dira laburtzeko. Gainontzeko biek berriz VAS eskala erabili zuten (26, 29). Bi eskala mota hauetan, 10mm-ko marra bat hamar zatitan banatzen da (1mm) eta pazienteak bere mina 0-10 arteko puntuazio eskalan kokatu behar du. Zenbait autorek ondorioztatu dute minaren balorazio subjektiboa egiteko erabiltzen diren 0-10 puntuazio eskalak baliagarritasun eta fidagarritasun altua dutela lagin handiak erabiltzen dituzten ikerketetan. Baina, lagin txikia eta espezifikoagoak diren kasuetan, baliagarritasun eta fidagarritasun baxua dute osagai subjektiboa dutelako (31). Minaz gain, neurtzen den beste aldagai garrantzitsu bat PPT da. MTrP-a zapaltzean pazienteak jasan dezakeen presio maila altuena da, minaren atalasera iritsi aurretik. Ikerketa guztiek algometroa erabili zuten aldagai hau neurtzeko. Algometroa metalezko gailu bat da eta azalean egiten duen presioa Kg edo N/m² neurtzen du. Pazienteak mina igartzen hasten denean zenbateko presioa aplikatu den neurtu dezake eta aldi berean, hamar puntuko minaren eskalekin konbinatzen da. Zenbait autoren ustetan, algometroak fidagarritasun altua du intra aztertzaileen artean (ICC= 0.85-0.91), baina inter aztertzaileen artekoa berriz, baxua da. Emaitza fidagarriagoak lortzen dira aztertzaile berak burutzen baditu neurketak (32, 33). 4.1. MINA Ikerketa guztiek aldagai nagusi bezala mina neurtu zuten eta kasu guztietan minaren jaitsiera orokorra antzeman zen, hala ere, ezberdintasunak daude ikerketen artean. Puntzio lehorra aplikatu ostean minaren jaitsiera ez zen berehalakoa izan. Hau da, minaren murrizketa esanguratsuenak epe ertain zein luzera neurtu ziren orokorrean (27, 28, 30). Hori horrela, emaitzak kontu handiz interpretatu beharko lirateke, izan ere, kasu hauetan puntzio osteko minak eragina izan zuen. Puntzio osteko mina teknika inbasibo honen konplikazio ohikoetako bat da. Pazienteak puntzioa jaso ostean presio moduko mina sentitzen du, baina ez da MTrP-ak eragiten duen mina. Hala ere, egoera hau iragankorra eta pronostiko onekoa da, 72 orduren buruan desagertu egiten da (13). Aztertutako zenbait artikuluetan (29, 30) paziente guztiek puntzio lehorra jaso zuten, hau da, ez zegoen inolako kontrol talderik. Horren harira, zenbait autorek kontrol taldea izateko zailtasunak azpimarratzen dituzte puntzio lehorraren alorrean. Ikusi da puntzio lehorra eraginkorra dela, baina ez ditu plazeboak baino emaitza hobeak lortu (34). Izan ere, orratz aplikazio plazeboa ez da guztiz plazebo kontsideratzen, orratza sartzea estimulu fisiologiko bat delako gorputzarentzat. Horregatik, oso zaila da puntzio lehorraren alorrean kontrol taldeko ikerketak aurkitzea (13). Minaren jaitsiera esanguratsuagoa izan zen sakoneko puntzio lehorra jaso zutenen artean (25). Bai talde sintomatiko zein asintomatikoan, sakoneko puntzioak emaitza adierazgarriagoak izan zituen. Azaleko zein sakoneko puntzioa alderatzen zituzten autoreek honako ondorioak atera zituzten: sakoneko puntzio lehorrak, substantzia sentsibilizatzaileen garbiketa, pH mailaren igoera, plaka motoreko zarataren suntsiketa, laburtutako egitura zitoeskeletikoen luzaketa, eta azkenik, analgesia eta odol fluxuaren igoera eragiten ditu mindutako zonaldean. Azaleko puntzio lehorrak berriz, modu zuzenean edo ez zuzenean eragiten du interneurona inhibitzaileetan, ondorioz, sistema opioide, serotonergiko eta noradrenergikoetan eragiten du. Horrez gain, nerbio sistema autonomoan eragiten duela uste da (14, 22). Azaleko puntzio lehorraren eraginkortasunaren inguruko bibliografia eskasa aipatzen dute autore hauek. Minaren murrizketa nabarmenagoa izan zen puntzio lehorrarekin batera tratamendu ez inbasiboa aplikatzean, kasu honetan, goiko trapezioko luzaketa post-isometrikoak (26). Horregatik, ezin daiteke esan minaren jaitsieran eragin bakarra puntzio lehorrak izan duenik. Puntzio lehorra aplikatzeko, pazienteak baimen informatu bat sinatu behar du teknika inbasibo bat delako. Hau da, pazienteak baimena eman behar dio fisioterapeutari puntzio lehorra aplikatzeko (13). 4.2. PRESIO MINAREN ATALASEA (PPT) PPT aldagaia neurtu zuten ia ikerketa guztiek. Orokorrean, minarekin gertatu zen bezala, emaitza adierazgarriagoak lortu ziren epe ertain edo luzera eta batez ere, puntzio lehorrarekin beste tratamendu teknika ez inbasiboak bateratzean (26). Aldagai honetan ere, puntzio osteko minak eragina izan zuen. Puntzio lehorra aplikatu ostean, PPT balioak handitu egin ziren, hau da, pazienteak presio handiagoa jasateko ahalmena zuen minaren atalasera iritsi aurretik. 4.3. BIGARREN MAILAKO ALDAGAIAK Mina eta PPT aldagaiez gain, zerbikaletako balantze artikularra (CROM) ere neurtu zen (28). Batez ere, inklinazio kontralaterala zen puntzio lehorra aplikatu ostean pazienteek gehien irabazten zuten mugimendua. Hala ere, puntzio lehorraz gain luzaketa post-isometrikoak jaso zituzten paziente hauek, beraz ezin daitezke emaitzak era orokor batean interpretatu. Inklinazio kontralaterala da goiko trapezioa laburtuta eta minduta dagoenean gehien murrizten duen mugimendua errotazio homolateralarekin batera. NDI funtzionaltasun eskala ere neurtu zen (28). Autore batzuen ustetan, NDI eskalak lepoko mina eta honek eragindako funtzionaltasun aldaketak baloratzeko baliagarria da (35). Aurreko aldagaiekin gertatu zen bezala, emaitzak esanguratsuak izan ziren baina epe luzera, hau da, hiru hilabetetara. Ikerketa berean, eskuin trapezioaren elastikotasuna eta stiffnes-a hobetu zirela ikusi zuten MyotonPRO programa bidez, baina ezin dira emaitzak orokortu izan ere, hau aipatzen zuen artikulu bakarra baitzen. Programa horren inguruko ebidentzia eskasa den arren, koadrizepsean egindako ikerketa batean fidagarritasun altua duela ondorioztatu zuten, batez ere, intra aztertzaileen artean. Baina inter aztertzaileen artekoa baxuagoa izan zen (36). Azkenik, puntzio lehorrak MTrP-en kopuru murrizketa eragiten zuela ondorioztatu zuten hainbat autorek (29) eta horrez gain, trapezioko aktibitate elektromiografikoa aztertu zen (30). Aktibitatearen hobekuntza ikusi zen arren, ez ziren emaitza esanguratsuak izan eta aurreko datuekin bezala, ezin dira emaitzak orokortu (37, 38). Zenbait autorek frogatu zuten untxietan EMG frogak eginda, puntzio lehorrak MTrPetan sortzen den plaka motoreko zarata inhibitzen dutela. Hau da, MTrP sortzen duen alterazioan zuzenean eragiten du (24, 39). Puntzio lehorraren eraginkortasuna ELEak eragitean datza. 1994. urtean argitaratutako artikulu batean, sakoneko puntzio lehorra eta lidokaina injekzioa alderatu zituzten. Ikusi zuten biek ELEak eragiten zituztela, baina sakoneko puntzio lehorrak eragiten zuen ELE eraginkorragoa zela. Ondorioztatu zutena zera izan zen, orratza agente fisikotzat erabiltzea eta ELEak eragitea zela MTrP-en desaktibazioa eragiten zuena, eta ez injektatzen zen substantzia (40). Puntzio lehorra aplikatzean hainbat aldaketa sortzen dira gorputzean. Alde batetik, MTrP-ean dauden substantzia sentsibilizatzaileen (bradikinina, P substantzia, serotonina, interleuzinak…) kopurua murrizten da. Izan ere, puntzioak gune horren odoleztatzea eragiten duelako eta odol fluxu horrek substantzia guzti hauen garbiketa eragiten du. Hori horrela, sentsibilizazio zentral eta periferikoan eragina dauka. Horrez gain, pH balioak igotzen ditu eta azidifikazioa jaitsi, hau da, MTrP-aren gurpil zoroa apurtu egiten du. Orratzak miozito eta plaka motorearen suntsiketa eragiten du, lesio muskular eta nerbioso horren ondorioz, erregenerazio prozesu bat martxan jartzen da eta egitura zitoeskeletikoen (sarkomeroak) luzaketa gertatzen da. Azkenik, orratzak eragin duen lesioaren ondorioz, hantura erantzuna sortzen da eta horrek zelula immunologikoen aktibazioa eta opioide endogenoen askatzea eragiten du (13). Ikerketen emaitzetatik ondorioztatu daiteke, tratamendu eraginkorrena terapia ezberdinen konbinaketa egitea izango litzatekeela. Azken urtetan argitaratutako artikulu batean (41) "subacromial impingement" patologia zuten pazienteetan, biratzaileen mahukatxoa indartzeko ariketa programaz gain muskulu hauetan puntzio lehorraren saioak gehitzeak emaitza esanguratsuak zituela ondorioztatu zuten, batez ere, funtzionaltasunari begira. Horrez gain, beste artikulu batean (42) MTrP-en desaktibazioan puntzio lehorra eta luzaketa ariketak bateratzeak emaitza adierazgarriak direla baieztatu zuten. 5. MUGAK Errebisio honek zenbait muga izan ditu. Horien artean, neurtutako aldagaien homogenitate falta ikusi da, izan ere, ikerketa guztiek ez dituzte aldagai berak neurtu eta are gutxiago modu berean. Horrez gain, puntzio lehorra ez da beti puntu berdinetan aplikatu eta ikerketa askotan ez da zehaztu goiko trapezioaren zein puntutan aplikatu den. Puntzio lehorra egiteko erabili diren orratzen neurriak ere ez dira berdinak izan eta aplikazio modua eta pazientearen posizioa ere ez. Gainera, paziente bakoitzak azaltzen duen lepoko mina batzuetan akutuagoa eta beste batzuen kasuan berriz, kronikoa izan da. Guzti horrek, emaitzen interpretazioan eragina izan dezake. Ikerketa asko ez dira itsu bikoitzekoak. Izan ere, puntzio lehorra aztertzean itsu bikoitzeko ikerketak lortzea oso zaila da. Alde batetik, fisioterapeuta ezin daitekeelako itsua izan eta bestetik, pazienteak puntzioak eragiten dituen sentsazio eta espasmoak igarri egiten dituelako (43). Hala ere, 2013. urtean itsu bikoitzeko lehen ikerketa argitaratu zen puntzio lehorraren alorrean. Belauneko artroplastia baten ondoren sortzen den mina prebenitzeko puntzio lehorraren eraginkortasuna baloratu nahi izan zuten. Pazientea itsua izateko, anestesia aplikatu zitzaien subjektu guztiei. Horrela, itsu bikoitzeko ikerketa bat egitea lortu zen eta gaur egun arte, onartu eta argitaratuta dagoen itsu bikoitzeko ikerketa bakarra da puntzio lehorrari dagokionez (44). 6. ONDORIOAK Trapezioko MTrP-ek eragindako lepoko min miofaszialean, puntzio lehorraren eraginkortasuna azaltzen duen ebidentzia zientifikoa eskasa da. Teknika inbasibo honek epe ertainera minaren jaitsiera adierazgarriak ditu, baina, ez da ikusi epe luzera onurak mantentzen direnik. PPT balioen kasuan, epe labur eta ertainera balioak handitzen diren arren, ez dira epe luzean mantentzen. Puntzio lehorra beste tratamendu teknika batzuekin bateratzen denean hobekuntza nabarmenak ikusi dira, beraz, ez litzateke tratamendu teknika bakarra bezala erabili behar, tratamendu teknika osagarri bat bezala baizik. Etorkizunera begira, aldagai berdinak, neurtzeko tresneria berdina eta gizonekoak ere aztertzen dituzten ikerketa homogeneoen beharra dago fidagarritasun altuagoko emaitzak lortzeko. Artikulu osoa irakurrita, barneratze irizpideak betetzen ez dituztenak n= 32 Berrikusketa bibliografikoa egiteko guztira barneratutako artikuluak n= 6 Izenburua eta laburpena irakurrita, ebaluatzeko erabilgarriak direnak (errepikatuak kenduta) Izenburua eta laburpena irakurrita baztertutako aipuak (trapezioa tratatzen ez delako) n= 42 Testu osoa irakurtzeko aukeratutako artikuluak n= 38 Datu base ezberdinetan hitz gakoekin identifikatutako artikuluak n= 116 2.Taula: PEDro eskalan lortutako balioak ERREFERENTZIAK 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. PUNTUAZIOA GUZTIRA Myburgh eta lank. 2012 + + - + + - + + - + + 7/10 Yeganeh Lari eta lank. 2015 + + - + - + + 4/10 Ziazeifar eta lank. 2016 + + + + - + + - + + 7/10 De Meulemeester eta lank. 2017 + + + + - + + + + 7/10 Ozden eta lank. 2016 + - + - + - + + 4/10 De Meulemeester eta lank. 2017 + - + - + + + + 5/10 PEDro eskalaren irizpideak: -1. Irizpidea: ikerketan barneratuak izateko subjektuek bete beharreko barne irizpideak adierazten ziren. -2. Irizpidea: subjektuak ausaz banatuak izan ziren taldeetan. -3. irizpidea: subjektuen talde banaketa ezkutukoa izan zen. -4. Irizpidea: tratamenduaren hasieran taldeak antzekoak izan ziren pronostiko adierazleei dagokienez. -5. Irizpidea: subjektuak itsuak izan ziren. -6. Irizpidea: tratamendua burutu zuten terapeutak itsuak izan ziren. -7. Irizpidea: gutxienez emaitza klabe bat neurtu zuten ebaluatzaileak itsuak izan ziren. -8. Irizpidea: gutxienez emaitza klabe baten neurketa hasieran zeuden subjektuen %85ean egin zen. -9. Irizpidea: tratamendua jaso zuten edo kontrol taldean zeuden subjektu guztien emaitzak aztertu ziren eta hau ezinezkoa zenean, "tratatzeko intentzioarekin" analizatu ziren. -10. Irizpidea: gutxienez emaitza klabe baterako taldeen arteko konparaketa estadistikoko informazioa azaldu zen. -11. Irizpidea: emaitza klabe batentzat gutxienez neurketa puntual eta aldagarriak ematen ditu. 3. Taula: Ikerketen ezaugarriak Artikuluaren erreferentzia Aldizkaria eta aldizkariaren inpaktu faktorea Diseinua Subjektuak Interbentzioa Neurtutako aldagaiak Lesio definizioa Emaitzak Myburgh eta lank. 2012 "Chiropratic and manual therapies" aldizkaria 1.47* Ausazko interbentzio ikerketa 3. Taula: Ikerketen ezaugarriak Artikuluaren erreferentzia Aldizkaria eta aldizkariaren inpaktu faktorea Diseinua Subjektuak Interbentzioa Neurtutako aldagaiak Lesio definizioa Emaitzak Ozden eta lank. 2016 "Clinical medicine research" aldizkaria 1.15* Ikerketa prospektibo kontrolatua 60 emakume (18-40 urte) PL goiko trapezioan (0,25 x 25 mm) eta (0.25 x 40mm)
science
addi-d1853091fea4
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31127
Hondatze kognitibo arinaren detekzio goiztiarrerako hizketa ezagutza automatikoan oinarrituriko ekarpenak
Martínez de Lizarduy Sturtze, Unai
2017-07-27
Hondatze Kognitibo Arinaren detekzio goiztiarrerako Hizketa Ezagutza Automatikoan oinarrituriko ekarpenak Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritzan Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua Unai Martínez de Lizarduy Stürtze Markel, Irati, Marta, Ekain, Ama eta Aitari. Maite zaituztet. Esker onak Esker onekin hasi aurretik, ikerketarako baldintza kaxkarrak direla bide emigratu behar izan dutenak eta ikerkuntzan ibili arren ozta-ozta aitorpena jasotzen duten "Marie Curie ezezagun" guztiak gogora ekarri nahi nituzke. Ezagutzen nauenak badaki nire esker ona berari zuzendua doala. Dena den, barrenbarrenetik sortzen zaizkidanak hitzez adierazten saiatuko naiz: Alzheimer gaitzak jota amesten jarraitzen duzuen guztioi eta beren senitartekoei. Karmele, nire tesi zuzendariari, ikerketaren munduan murgiltzen laguntzeagatik baina batez ere alor pertsonalean beti erakusten duen hurbiltasunagatik. Lan honi urtetan zehar zimenduak jarri dizkiozuen guztioi: Jirí, Pedro, Marcos, Jordi, Pili, Nora, Aitzol, Victoria, Suni, Carlos … CITA-Alzheimer-eko langileei, bereziki, Maite San Sebastián, Miriam Ecay, Pablo Martínez-Lage eta Ainara Estangari. BIODONOSTIAko Alberto Bergarecheri eta Mataró Hospitaleko Pilar Sanz, Pere Clavé eta Weslania Nascimentori. AFAGI Elkarteari. Nire kuadrilari. Doktore izateko asmoa nuela eta adarra jotzen zidaten horiei. Badakizuen arren, zuentzako ere badut txokoa nire bihotzean. Ezin liteke beste modura izan. Baldintzarik gabeko lagunei: Bilbotar, Azkoitiar eta Altzatarrari. Beti lagun. Iñaki lagun fin, zintzo eta eskuzabalari. Aupa Brother! Nire anaitxo txikia. Beti anaia txikia izango zara niretzat. Sikologo eta lagun fina, beti iparra ez galtzeko gomendioak ematen, animoak ematen. Bizi izan ditudan hilabete gogorrak oso ondo ezagutzen dituena. Niretzat, nahiz eta urrun bizi, erreferentea. "Gran maestro"-ari, nire aholkulari zientifikoari. Inoiz ezagutu dudan pertsona xumeenari eta zientziaren mundua hurbildik ezagutzeko gogoa kutsatu zidanari. Zuri aita. Krak bat haiz! Amatxooo kuttuna! 30 urterekin Ingeniaritza ikasteko asmoa nuela esan nuenean itsu-itsu aurrera egiteko bultzada handiena eman zidanari. Honaino iritsi gara ama, elkarrekin. Zu gabe ezinezkoa zatekeen bidea, badakizu. Nire bidelagunari. Marta, hitzak soberan daude. Maratoiaren lehen etapa bukatzera nihoa eta zure arnasa nahitaezkoa izan da. Zure konplizitatearekin dena errazagoa da. Mila esker elkarrekin sortu eta hezten ari garen txiki zoragarriengatik. Irati eta Markel, ez dago zuengandik sentitzen dudana deskribatu dezakeen hitzik. Nire bizipoza zarete! Iratitxo, azkenean "liburu potoloa" bukatu dut! Agindu bezala elkarrekin koloreztatuko dugu. Atatatatata! Jadanik hitz egiten hasi zara Markeltxo! Zu ere liburua kolorezko ametsez tindatzeko prest? Zuei. Laburpena Alzheimerren Gaitzak edo Alzheimer's Disease (AD) eragin lazgarria izan lezake epe luzean gizartean eta horri aurre egiteko diagnostiko goiztiarra eta zehatza lagungarri izan liteke. Hala ere, diagnostikatzeko biomarkatzaile berriek dakartzaten kostuek eta behar teknologikoek ezinezko bihurtzen dute oroimen-arazoak dituzten paziente guztiei testak egitea. Hortaz, aurretiko bahetze optimoa funtsezkoa da eta diagnostikatzeko teknika adimendu ez-inbasiboak ere oso tresna baliagarriak izan daitezke hautemate goiztiarra egiteko. Hori dela eta, biomarkatzaile garesti eta teknika inbasiboen aurrean, alternatiba erabilerrazak izango diren sistema merke eta ez-inbasiboak garatzea da. Ibilbidea luzea da eta lan honek horren aldeko ekarpena izatea duen helburu. Gaixotasunaren lehen fasean Narriadura Kognitibo Arina edo Mild Cognitive Impairment (MCI) delakoa ager daiteke, baina ez da behar adina larria eguneroko bizitza edo gaitasun independenteak eragozteko. Galera horrek Alzheimer Gaitza garatzeko arriskua areagotu dezake, eta gaur egun, garaiz detektatzea da espezialista medikuen erronketako bat, diagnostiko goiztiar batek gaitzari aurre egiteko neurriak hartzea ahalbidetu eta pazienteen bizimodua hobe baitezake. MCI-ren bereizgarrietako bat eta adierazle goiztiarrena oroimen episodikoaren eta hizketaren nahasmenduak dira. Hortaz, MCI dutenen ahots-seinaleen ikerketak jarraitu beharreko bidea zein den erakuts diezaguke AD garaiz detektatzeko. MCI-k apurtuta dauden mezuetara eramaten gaitu, disfluentzietara alegia. Hizkera jariakor batean gertatzen den edozein etendura, irregulartasun edo elementu ez-lexiko dira disfluentziak, eta hizketa eten dezakete. Disfluentzia horiek handitzen joatea narriadura kognitiboaren seinale argia izan daiteke eta neuroendekapenezko gaixotasunetan pairatutako narriadura kognitiboa neurtu eta kuantifikatzeko balio dezakete. Alzheimerdun gaixoengan, mintzamena ez ezik, erantzun emozionala ere kaltetu egiten da. Emozioak giza gogoaren arkitekturarekin zerikusia dituzten prozesu kognitiboak dira, eta erabakiak hartzearekin eta oroimenaren kudeaketa edota arretarekin zerikusia dute, eta aldi berean ere, horiek hertsiki lotuta dauden komunikazioarekin. Hortaz, erantzun eta kudeaketa emozionalak ere badira gaitzaren hasierako fase horietan nahasten diren beste komunikazio-elementu batzuk, eta disfluentzia bezala, emozio-erantzuna narriadura kognitiboa neurtzeko adierazlea izan daiteke. Hortaz, zenbait atazaren bidez sortutako ahots-laginen azterketak direla medio, disfluentzia eta emozio-erantzuna jaso daitezke. Hizkuntzarekiko independenteak diren parametroak bildu eta horien hizketaren nahasmenduak ezaugarritu badaitezke, ekarpena lagungarria izan daiteke diagnostikoa egingo duten espezialistentzat. Lehengaiak ahots-laginak direnez, ingurune kliniko zein etxeko ingurunean egindako atazen bidez grabazioak egin eta datu-baseak osatu dira, osasun-guneen irizpide etikoak kontuan hartuta eta. Datu-base horien ikerketaren bidez, galera kognitiboaren garapena neurtu, kuantifikatu, balioztatu eta sailkatu nahi da. Gaitzaren etapa desberdinak hautematen laguntzeko ekarpena egin nahi da, eta horretarako, hizkuntzarekiko independenteak diren parametroen azterketa automatikorako teknika eta metodologiak garatu dira. Mintzamen automatikoaren analisian oinarritutako multihurbilketa ez-lineala egin da, zeinak hizketa-analisian erabiltzen diren denbora-serieen konplexutasunaren neurtze kuantitatiboa eman diezaguke. Bestalde, ezaugarrien hautaketa automatikoa burutu da, eta test estatistiko klasikoak ikasketa automatikoko ereduekin konbinatu dira. Sistema denbora errealera bideratua dago eta Deep Learning metodologiak ikasketa automatikoko metodologiekin integratzen dira. Lortutako soluzioek Ingeniaritza Biomedikuan oso ohikoak diren eszenatokietan aplikazio zuzena dute. Big Data eta datu konplexu eskaseko kasuetan aplika daiteke. Azpimarratzekoa da, espezialistentzako euskarri bezala, inguru erreal eta konplexuetan zenbait ataza web bidez egitea erraztu eta ahots-laginen ezaugarritze, hautaketa zein sailkapena egiten duen teknologia merke, naturala, unibertsala, ezinbasiboa eta zifratua garatu dela. Beti ere aurre-screening erabilgarria aurkitzearen alde. Garatutako metodologiak erabilera orokorreko metodologiak dira eta beraz beste gaitza kognitiboetara aplika daitezke, haien artean, oinarrizko dardara eta Parkinson gaitzera. 1. KAPITULUA: SARRERA 1.1 Sarrera 2016. urteko munduko Alzheimer Txostenak nabarmentzen duenez, adineko populazioaren gehienak garapen-bidean dauden herrialdeetan bizi dira, eta bakarrik Txinan, 200 milioi pertsona har daitezke adineko populaziotzat. Herrialde horretan bakarrik, 2050. urtean, 60 urtetik gorako biztanleria 490 milioikoa izatea aurreikusten da [1]. Are gehiago, txostenak dioenez, bizi-itxaropenak luzatzen jarraitzen du eta heriotza-tasa etengabe ari da murrizten munduko eskualde gehienetan. Ondorioz, jendea luzeago bizi da, eta dementziazko nahasteak eta gaixotasun kronikoak gero eta prebalenteago bilakatzen ari dira bizimodu eta portaera ez osasuntsuak direla eta. Hori nabarmena da erdi-mailako eta maila altuko herrialdeetan eta munduko populazioa dementzia-izurriterako bidean dago, zeinak eragin lazgarria izan lezakeen epe luzean [1]. Egoera hau dela eta, Alzheimer gaitzak eragiten dituen defizit kognitiboen diagnostiko goiztiar, unibertsal eta merkeak ahalbidetuko dituen teknologia garatzeak berebiziko garrantzia dauka, gaixoen bizi-baldintzak hobetzeko bidean, gaitza hasierako etapan atzeman eta eutsi nahi badugu. AD-ren diagnostiko goiztiarra eta zehatza garrantzi handikoa da gaixoek eta beren familiek etorkizuna planifikatu ahal izateko, eta gaitzaren zantzuak tratatzeko aukerarik hoberenak bilatzeko. 1.1.1 Alzheimerren Gaitza (AD) Alzheimerren Gaitzak (Alzheimer's Disease, AD), zahartzaroan dementziaren arrazoi nagusia denak [2][3], izugarrizko kostu sozioekonomikoak ekartzen ditu, eta uste denez, goraka joango da etorkizun hurbilean [1][4]. Alzheimerraren eragina handituz doa adinarekin baina 60 urte baino gutxiago dutenen artean ere prebalentea da. Narriadura kognitibo progresiboa eta atzeraezina da AD-ren ezaugarria, oroimenaren galera eta hizketaren eta judizioaren nahasmenduak barnean hartuta, beste zenbait gabezia kognitibo eta portaerazkorekin batera. Hitzezko mintzaira endekatzeak berehalako eragina du pazientearen gaitasunean bere gizarte- ingurunearekin modu naturalean elkar eragiteko. Askotan, horrekin batera, aldaketak gerta daitezke bere erantzun emozionaletan [5][6][7]. Defizit kognitiboek eta portaerazko sintomek, orokorrean, pertsona baten gaitasunak eta eguneroko jarduerak lanean, gizartean zein familian mugatzen dituzte. Gaitzak aurrera egin ahala, erion gaitasun eza handituz doa, erabateko mendetasunean egon arte [5][6]. Hortaz, ondoriozta daiteke, AD, gizartean eta ekonomian eragin handia sor dezakeen eta izurri bilakatu daitekeen prebalentzia altuko dementzia-mota arruntena dela, eta eriek, trebetasun eza larriak garatzen dituztela baita erabateko mendetasuna ere. 1.1.2 Narriadura Kognitibo Arina (MCI) AD-ren lehen fasean Nahasmendu Kognitibo Arina (Mild Congnitve Impairment, MCI) delakoa agertzen da, akats kognitiboa alegia, baina ez da behar adina larria eguneroko bizitza edo gaitasun independenteak eragozteko. Nahasmendu Kognitibo Arina (MCI) gaixotasun neurobegetatiboen hasierako agerraldietaraino hedatzen da, non pertsona aurreko errutina eta jarduerekin jarraitzeko gai den [8]. Orokorrean, MCI amnesikoa, AD goiztiar edo prodromaltzat hartzen da eta AD duten paziente askoren diagnostikoa MCI dutenean egiten dela kontuan hartu behar da. 1.2 Lanaren xede eta motibazioa CEAFA-ren arabera, Espainiako estatuan, Alzheimerra 500.000 gaixori diagnostikatu diete. Hala ere, kopurua askoz handiagoa izan daiteke, eta 800.000ra iritsi. Gainera, biztanlerian zahartzea areagotzen ari denez, aurreikusiten da 2025. urterako Alzheimerrak kaltetuak 1.200.000 izan daitezkeela. 5.000.000, gaixoen familiak kontuan hartzen badira. Egun, patologia honen kontra borrokatzeko merkaturatuak dauden aukera terapeutikoek, bai farmakologiko bai terapeutiko bigunek (test bidezko estimulazioa, jokoak eta abarrek) ez daukate gaixotasunak sortzen duen jatorriari erasotzeko mekanismorik, hori ezezaguna baita, eta zantzuak arintzeko balio dute soilik. Terapia horien bidez, kasu askotan, gaixotasunaren areagotzea moteltzen da, funtzio kognitiboa kitzikatzen bada. Terapia berriak bilatzen ari diren arren Espainiako estatuan dauden gaixoen artean tratamendua bakarrik % 4-ak jasotzen du, nahiz eta tratamenduan egiten ari den inbertsioa itzela den. Bestalde, Alzheimerra duen pertsona batek zainketa-ordu asko eskatzen ditu eta gehienetan lan eskerga hori senitartekoek bere egiten dute. Horrek ere asaldura anitzak sor ditzake senitartekoengan egunerokotasunaren higadurak sortuta. Diagnostiko goiztiarrak eta ondorioz ezarritako tratamenduak gaixotasunaren areagotzea atzeratzea ahalbidetuko luke, eta ondorioz, bai gaixoen bai bere senitartekoen bizitza-kalitatea hobeatzea izango litzateke ondoriorik argiena. Horrez gain, urteko ehunka milioi euro aurreztea ekarriko luke. MCI-k eragiten dituen aldaketa kognitiboak ordea ez dira gehienetan behar bezala diagnostikatzen, nahiz eta MCI-k Alzheimer edo beste dementziaren bat garatzeko arriskua areagotu dezakeen. Batzuetan, irristakorra izaten da, batik bat prodromo-fasean, gaitz kognitibo adierazgarriak identifikatzea. Zaila gertatzen zaie batez ere espezialistak ez direneei eta senideei AD goiztiarra edo Narriadura Kognitibo Arina identifikatzea [9][2]. Beraz, gaur egun, garaiz detektatzea da espezialista medikuen erronketako bat [2]. Gainbehera kognitiboa hasierako mailan identifikatzeak berebiziko garrantzia dauka, sintoma kognitiboen hautemate goiztiarra onuragarria izan baitaiteke kudeaketa hobe baterako eta lagungarri izan daitekeelako gaixoengan, senideengan eta gizartean dituen eraginak gutxiagotzeko. Aipatu behar da, zenbait medikuntza-arlok AD-ren diagnostikoa egiten dutela baina behin betiko diagnostikoak AD-ren aldaketa patologikoak autopsian frogatzea eskatzen duela [5][6][7]. Gaitz honek gizartean sortzen duen asaldura apaltzeko bidean MCI-ren diagnostiko goiztiar, unibertsal, merke eta ez-inbasiborako ekarpena egitea da erronka nagusia. Lan honetan mahaigaineratzen den aportazioak eginkizun hori du xede, eta interes handikoa da, bizi dugun bilakaera soziodemografikoa eta AD-ren eragin sozial eta ekonomikoa dela eta. Hirugarren adineko pertsonen bizi-baldintzak hobetzea Eusko Jaurlaritzaren zientzia-politiken planaren lerro nagusi bat da. 1.3 Helburuak 1.3.1 Helburu nagusia Lanaren helburu orokorra Alzheimerrak eta beste gaitz batzuek dakarzkiten asaldura neurologikoen diagnostiko goiztiarren hobekuntzan laguntzea da, hori guztia, hizketaren azterketa automatiko ez-inbasibo, unibertsal eta merkeen bidez eta osasunguneen irizpide etikoen baitan. Helburu hori lortzeko, hastapen-bertsioan izango den nahasmendu neuroendekapenezko antzemate goiztiarrean laguntzeko teknologia automatiko ezinbasiboak garatu nahi dira. Horrela, diagnostiko goiztiarrerako teknologia ez-inbasibo berri hauen garapenak, gaixoen inguruneari fidagarriak diren seinaleak jaso eta medikuei helarazteko aukera emango die. 1.3.2 Helburu orokorrak  Narriadura Kognitibo Arina edo Mild Cognitive Impairtment (MCI) prodromo-etapara bideratuta, dementziaren antzemate goiztiarrerako teknikak eta metodologiak garatzea.  Hizkuntzarekiko independenteak diren parametroen azterketa automatikorako teknika eta metodologiak garatzea.  Inguru erreal eta konplexuetara bideratutako teknika eta metodologiak garatzea.  Erabilgarritasunaren estandarretan oinarria duten web-sistema integral merke, unibertsal eta ez-inbasiboaren garapena egitea.  Ikasketa sakonean (DL) oinarria duten Machine Learning (ML) algoritmoak ikertu eta esperimentatzea.  Datuen Erauzketa, Eraldaketa eta Karga (ETL: Extraction, Transformation and Loading) prozesu osoa bilduko duen ekosistema sortzea. 1.3.3 Helburu zehatzak  Bioseinale-baliabideak sortzea osasun-guneekin lankidetzan eta horien irizpide etikoen baitan.  Medikuntzaren ebaluaketa sendoari erreparatuz, medikuntza-laginen diseinu-metodologia berri eta normalizazioari buruz ikertzea.  Medikuntza-hautaketan sostengatutako hautaketa automatikoen teknikak ikertzea.  Seinalean izan daitezkeen patologien aldaketa azkarren hauteman goiztiarrerako ebaluaketa-erakusle berriak ikertzea.  Hizkeraren disfluentzia, hots, hizketa jariakor batean gertatzen den edozein etendura, irregulartasun edo elementu ez-lexikoren azterketa automatikoa egitea.  Disfluentzia ez ezik, erantzun emozionalaren azterketa automatikoa egitea.  Komunikazio seguruetara bideratua dagoen bezero-zerbitzari informaziotransakzio zifratuak garatzea.  ML algoritmo klasikoen eta ikasketa sakonean oinarritutako algoritmoen emaitzen arteko konparazio eta interpretazioa egitea. 1.3.4 Helburu gehigarriak  Alzheimerra eta antzeko beste gaixotasunen egoera goiztiar zein Narriadura Kognitibo Arinak ikertzea.  Inguru konplexuetara bideratutako kalitate desberdinetako ahots-seinaleak erabiltzea.  Ezaugarrien hautaketa automatiko optimizatu batetarako bideak ikertzea.  Parametro lineal, ez-linealetan oinarritutako metodologia eta parametro bioinspiratuak ikertzea. Hau da, inguru konplexuen edo eta zaratatsuen sendotasuna lortzera bideratuak dauden parametroetan sakontzea.  Hizkuntzarekiko independenteak diren parametroak aztertzea.  Diagnostiko-emaitzak hobetzeko DL-en oinarria duten teknikak ikertzea.  Isilpeko komunikazioak lortzeko algoritmo zifratuak ikertzea.  Teknologia desberdinak plataforma bakarrean biltzea eta horien arteko komunikazio-protokoloak estandarizatzea. 1.4 Hipotesiak  Diagnostikorako ez-inbasiboak diren teknika adimenduen erabilera oso baliagarria da dementzien hautemate goiztiarrerako.  Gaixoen hizketan garunaren dementzia-zeinuen nabaritasun zientifikoa badago.  Hizkeraren osagai linguistikoen ikerketak egun dauden hizketa zein biomekanikarekiko independenteak diren elementuetan oinarria duten azterketen metodologia hobe dezake.  Zenbait atazaren bidez, hizketatik informazio oso garrantzitsua atera daiteke diagnostiko eta eboluzioaren jarraipena egiteko.  Hizkeraren disfluentzia AD-ren prodromo-fasearen adierazle izan daiteke eta narriadura kognitiboaren zeinu argia izan daiteke.  Hasierako faseetako andeatzea dela bide, erantzun emozionala ere kaltetu daiteke, giza gogoaren arkitekturarekin zerikusia dituzten prozesu kognitiboak baitira.  Aurrez aukeratu eta aberastutako datuek Deep Learning sareei ezaugarrimapak egiteko lana errazten diete.  Ikasketa sakonak orain arteko Machine Learning algoritmoen diagnostikoemaitzak hobetzeko gaitasuna izan dezake.  Prozesu guztia web-teknologiarekin integratzeak eta hizkuntzarekiko independenteak diren parametroekin lan egiteak sistema asko merkeagotu eta bere erabilera unibertsalizatu dezake. 1.5 Metodologiaren alderdi orokorrak Honako ikerketa-lanean, abiapuntua, artearen egoerari buruz egindako berrikuste sakonak finkatzen du. Ondoren, hainbat lerro metodologikori ekiten zaio ikerketa-lanak dituen fronte desberdinen garapenari aurre egiteko:  Aztertu nahi den problematikaren ikerketa eta prozesu guztia, hots, datuen Erauzketa, Eraldaketa eta Karga (ETL), bilduko duen sistemaren diseinua: o Datuen optimizaziorako metodoen garapena o Baliabide gabeziagatiko problematikari irtenbidea emateko modelatua o Ingurune konplexuetara bideratutako parametroen moldaketa o Sailkapen-emaitzak hobetuko dituen ML algoritmoen erabilera o Erabilgarritasuna izpide eta prozesu guztia kontuan hartuko duten lanabes integralen garapena  Aztertu nahi den ingurune konplexurako baliabideen sorrera: o Atazen aukeraketa, grabazio bidezko informazioaren erauzketa eta datubasearen sorrera o Hizketa-ereduen aukeraketa o Hizkuntzarekiko independenteak diren ereduen modelatzea o Hizketa-ereduen ezaugarri lineal zein ez-linealen hautaketa eta erauzketa automatikoa o Atazen ezaugarri aipagarrienen hautaketa automatikoa o Ikasketa automatikorako algoritmoen garapena o Sistemaren komunikazio zifratuetarako script-en kodetzea  Ingurune konplexuetara bideratutako teknika berrien modelatzea  Disfluentzia eta erantzun emozionalak aztertzeko teknika eta metodologien erabilera: o Ezaugarri ez-linealen modelatzea o Ezaugarri aipagarrienen hautaketarako tekniken (Mann-Whitney U-test ebaluazio ez-parametriko eta Support Vector Machine-n ezaugarriebaluazioaren bidez) erabilera o CNN algoritmoen txertaketa o Sistemaren errendimenduari begirako optimizazio-tekniken aplikazioa  Ebaluaziorako metodologia klasikoen erabilera  Lanaren garapenean zehar oinarrizko irizpide metodologikoak erabiliko dira: o Egungo testuinguruan sistema honen garapenak duen garrantzia kontuan hartzea o Erabilgarritasuna eta unibertsaltasuna izpide izango duen sistemaren inplementazioa burutzea o Hizkuntzarekiko independentea den sistema eraikitzea o Erabiltzaile errealen parte-hartze aktiboa bilatzea 1.6 Egitura 1.6.1 Kapituluak 1. KAPITULUA: SARRERA Kapitulu hau tesiaren memoriaren abiapuntua da, eta bertan, aztertu nahi den problematikaren azalpena, lanaren motibazioa, xede eta helburuak, lan-hipotesiak, metodologiaren alderdi orokorrak eta memoriaren egiturari buruz hitz egiten da. 2. KAPITULUA: ARTEAREN EGOERA Kapitulu honetan, artearen egoeraren azalpen sakona egin eta ikertuko den problematika hobeto ulertzeko 4 atal nagusitan banatzen da: AD gaitzak giza komunikazioan eragiten dituen arazoak, MCI/AD diagnostikatzeko egun dauden eskuko metodologiak, teknika automatiko aurreratuenak eta Deep Learning algoritmoen azken bost urteetako garapena. 3. KAPITULUA: MATERIALAK Sistema egoki modelatzeko lehendabizi datuak behar dira. Horretarako hiru atazez (AN, PD eta SS) osatutako datu-baseak sortu dira. Ataza horien bidez lortutako informazioaren deskripzioa egingo da kapitulu honetan. Atal hau sakonago ulertzeko, B.1 eta B.3 eranskinak irakurtzea gomendatzen da atalaren osagarriak baitira. 4. KAPITULUA: METODOAK Erabilitako metodologiari buruz hitz egiten da kapitulu honetan. Hasieran, ezaugarri lineal eta ez-linealen hautaketa eta horien azalpenari buruzko sarrera egiten da. Ondoren horien erauzketa eta ezaugarri aipagarrienak aukeratzeko metodologiari buruz hitz egiten da. Bukaeran, emaitzak sailkatzeko ikasketa sakonaren teknikak nabarmentzen ditu. Atal hau sakonago ulertzeko, B.1, B.2, B.3, C.1, C.2, C.3, C.4, D.1, D.2 eta D.3 eranskinak irakurtzea gomendatzen da atalaren osagarriak baitira. 5. KAPITULUA: ALZUMERIC Mediku espezialistak zein familiak ahots-laginak metodo ez-inbasiboen bidez hartzeko eta horien sailkapen binomiala (MCI/AD edo CR) egiteko sortutako web- 2. KAPITULUA: ARTEAREN EGOERA 2.1 Sarrera Dudarik gabe, sintoma kognitiboen hautemate goiztiarra onuragarria da. Horren ondorioz, gaitzaren kudeaketa hobetze aldera, beharrezkoa da sintomak hautemateko bitartekoak merketzea eta horien erabilera orokortzea. Testuinguru honetan, egun, medikuntza-azterketa zenbaiten (adib. FMRI, PET) baldintza teknologikoak eta kostuak direla kausa, ezinezkoa da markatzaile horiek gaixo guztiei aplikatzea eta, gainera, prozedura inbasiboak eskatzen dituzte (adib. ziztako lunbarra). Horrez gain, gaurko irizpide eta teknikekin, dementzia agertzen denean eta gainerako kausa posibleak baztertzen direnean, AD-ren diagnostikoa zenbait segurtasun-mailatan adierazten da (litekeena da izatea...). AD-ren behin betiko diagnostikoa egiteko, post-mortem azterketa ezinbestekoa da, burmuinean izan diren aldaketa patologikoen analisia alegia [5]. AD-ren diagnostikoa klinikoa da eta, batetik, dementzia-sindrome progresiboaren berrespena eta, bestetik, osasun-txostena dela bide, gainerako dementzia-motak baztertzea eskatzen ditu. Diagnostikoa burutzeko honako teknikak erabil daitezke besteak beste: osasun orokorra aztertzea, odol-analisi zorrotza, test neuropsikologiko sakonak, neuroirudietako teknika garestiak eta ziztada lunbarreko teknika inbasiboak [2]. Hala ere, hasierako faseetan diagnostikatzeak zaila izaten jarraitzen du. Izan ere, hala gaixoek nola senideek lehen agerpen klinikoak kontuan ez hartzeko/ezkutatzeko edota adinarekin zerikusia duten ohiko aldaketa kognitiboei leporatzeko [4] joera dute. Ondorioz, pazienteak askotan fase ertainetan edo aurreratuetan daudenean diagnostikatzen dira, eta horrek, sendabide-estrategiak eta horien eraginkortasuna zailtzea [4][6] dakar. Horrez gain, gaitza aurrera joan ahala, sintoma horiek guztiek errendimendua gutxitzea ekartzen dute eguneroko jardueretan. Azken urteotan, diagnostiko goiztiarra egiteko aurrerapen nabarmenak egin dira, biomarkatzaile kliniko fidagarriak eta diagnostiko/screening edo bahetze-tresna sendoak garatzeari esker. Edonola ere, markatzaileen baliagarritasuna gorabehera, ezinezkoa da test horiek oroimenhutsegiteak agertzen dituzten gaixo guztiei edo populazioari orokorrean egitea, dakartzaten kostuak eta eskakizun teknologikoak direla eta. Hortaz, soil-soilik, lehen hautaketan hartutako gaixoei aplikatzen zaizkie, kostu urriko bahetzea egin eta gero AD patologia izan dezaketelakoan [2][87][19]. Testuinguru orokorra hau hobeto ulertzeko artearen egoeraren azalpen sakona egiten da eta 4 azpiataletan banatu da: Alzheimerrak komunikazioan sortzen dituen defizitetatik hasten da 2.2 Komunikazio-defizitak AD-n atalean. Giza komunikazioak eguneroko bizitza duen garrantzia eta aztertzen ari garen AD gaitzak eragiten dituen defizitak, batez ere ahozko komunikazioari eta erantzun emozionalari dagokienez. 2.3 Eskuko metodologiak atalean, eskuzko metodologiei buruz hitz egiten da. AD detektatzeko tresna kliniko klasikoei buruz sakontzen da, ahozko komunikazioak balioztatzeko ataza eta screening test klasikoei buruz. Ondoren, 2.4 Teknika automatikoak atalean, azken proposamen automatiko berriak azaltzen dira. Test kliniko sendoetatik hasi eta hizkuntzarekin loturarik ez duten metodologia aurreratuetaraino. Hizketa automatikoaren hautemate lineal eta ezlinealen inguruko gaurko tekniken egoerari buruz sakontzen da atal honetan. Bukatzeko, eta besteak beste, ikerketa honetan erabiliko diren sailkapenerako Deep Learning (DL) algoritmoen inguruko aurrekariei buruz hitz egingo da, 2.5 Neurona-sare Konboluzionalak (CNN) atalean. Azken bost urteetako ekarpenen azterketa egiten da. Azpiatala eskaini zaie, etorkizunari begira ikerketa-lerro berri oso interesgarriak irekitzen dituztelako. Mintzamenaren analisi automatikoan izandako aurrekarien zerrenda egiteko, datubase garrantzitsuenak hartu dira erreferentziazko iturritzat, hala nola: PubMed, Scopus edota ISI Web of Knowledge. 2.2 Komunikazio-defizitak AD-n Komunikazioa ezinbestekoa da gizakiok garatu eta bizirik irauteko. Gizakiok elkar eragiten dugu ahozkoa eta ahozkoa ez den osagaiez osatutako prozesu baten bidez. Ahozkoa ez den informazio horrek (gorputz-hizkuntza, jarrerak, ahots-modulazioak, aurpegi-adierazpenak barne) zerikusi handia du prozesu horrekin eta zehatzago hizketaren ulergarritasunarekin [10][11]. Hala ere, ahozko komunikazioa da, dudarik gabe, gure eboluzioa beste espeziekiko hoberen definitzen duen gaitasuna, eta eguneroko bizitzan gizarte-elkarrekintza gidatzen duena. Hori dela eta, ahozko hizkuntza da pertsona baten adimena, gizarte-bizitza eta nortasuna definitzeko elementurik garrantsitsuenetako bat. Haren bidez, komunika gaitezke, baina aldi berean gure ezagutzak parteka ditzakegu eta gure nortasun pertsonala eta kulturala adierazi. Hortaz, jendearen arteko harremanetarako modurik intuitiboena eta eraginkorrena da. Gai gara mezuek dakartzaten hotsak ekoizteko, gure desirak, ideiak edota emozioak eta gure izatasunaren zatia ezkutatzen dituen bioseinale direnak. Oso prozesu konplexua da, gaitasun kognitiboen multzo zabala berarekin dakarrena. Prozesu horretan, burmuinak ezagutza, oroimena, hizkuntza eta informazio semantikoa kudeatu behar ditu. Aurreko ataletan aipatu bezala, lagin biologiko horiek oso erraz erregistra daitezke tresneria inbasibo eta garestirik gabe. 2.2.1 Alzheimerren Gaitza (AD) Gaitza aurrera joan ahala, giza komunikazioarekin zerikusi zuzena duten zortzi arlo kaltetzen dira [12][13]: Oroimena, hizketa, pertzeptzioa, arreta, eraikuntza-gaitasuna, aholkatze-gaitasuna, problemak ebazteko gaitasunak eta gaitasun funtzionalak. Beraz, oroimena galtzearen ondoren, AD-ren arazo handienetako bat mintzamengaitasunaren galtzea da. Galera horren isla besteekin hitz egiteko eta ulertzeko zailtasunetan antzematen da. Ondorioz, inguruarekin eta gizarte-interakzioarekin komunikazio naturala zailago bilakatzen da, eta horrek, AD dutenen baztertzea eragiten du eta oso eragin ezezkorra du hala eriengan nola horien senideengan [14]. Komunikazio-defizit desberdinak ager daitezke mintzamen-gunean [15][16], besteak beste: afasia, hitz egin eta ulertzeko zailtasuna, afasia anomikoa, gauzak ezagutu eta izendatzeko zailtasuna. Gainera, pazientearen komunikazio-arazo zehatzek gaitzaren fasearekin lotura estua dute [6][8][15][16]:  Hasierako fasean edo fase arinean (Early Stage, ES), gaixoari zaila egiten zaio hitz egokiak aurkitzea bat-bateko hizketan, eta hori, askotan, ez da detektatzen.  Bigarren fasean edo fase ertainean (Intermediate Stage, IS) hizketa eta hiztegia pobretu egiten dira eguneroko jardunean.  Hirugarren fasean edo fase aurreratuan edo larrian (Advanced Stage, AS) erien erantzunak oso hitz guxitara murrizten dira. 2.2.2 Narriadura Kognitibo Arina (MCI) Nahasmendu Kognitibo Arinari dagokionez, AD-an bizi diren aldaketa horiek sotilak izan daitezke eta, hortaz, gehienetan ez dira detektatzen. Mintzamen-zailtasunak, ordea, komunikatzeko ezintasun hori, gaitza honen hasierako faseetan agertzen da. Hasierako sintomak batik bat, mintzamen-zailtasunaz gain, hurbileko gertaeren ahazte progresiboa eta ikasteko gaitasuna endekatzea dira, baina badira beste zenbait seinale adierazgarri batzuk: kognizio-gune batzuen nahasmendua, batez ere hizketanahasmendua [17] eta oroimen-narriadura da, dudarik gabe, hasierako sintomarik nabariena. Azken hamarkadotan, hizketan, mintzamenean eta portaeran izandako zenbait aldaketa jaso dira. Ikerketa askok agerian jarri dute komunikazio-defizita nabarmena eta progresiboa dela, eta gaitzaren fase guztietan nabarmentzen dela. Ulermena eta ahozko diskurtsoan, elkarrizketan, irakurketan eta idazketan [17][18] eragiten duela nabarmendu dute. 2.2.3 Mintzamenean defizita Mintzamen-defizitak AD duten gaixo askorengan agertzen dira, eta seinale adierazgarritzat jo daitezke hasierako fasetan. Azken hamarkadotan, dokumentatu eta berretsi ahal izan da hizketaren disfuntzioa Alzheimer gaitzaren garapenean goiz azal daitekeen sintoma bat dela, eta biomarkatzaile erabilgarria izan daitekeela prebentzio eta detekziorako [2][19][14][20][21]. Lan horietan lantzen diren defizitak honako hauek dira: adierazteko eta jasotzeko trebetasunak, izendatu eta ulertzeko akatsak, maila fonologikoan [20] zein sintaktikoan [22] artikulazio mugatua, zalantza semantiko edota diskurtsiboak, disfluentziak edo hitz-jarioaren narriadurak [21][23]. Izendatzea eta hitz-jarioa beste zenbait alderdi baino lehenago kaltetzen dira, eta dokumentatu denez, jario semantikoa (kategoriak izendatzea, adibidez, animaliak) kaltetuago dago jario fonemikoa baino (letra batez hasten diren hitzak izendatzea) [6][24][25][26][27]. Hortaz, izendatzeko gaitasuna lehen mailako korrelatzailea da hala identifikazio goiztiarrerako nola AD-ren kontrolerako [28][29]. Anomia da gaitzaren aurreko fasean garatzen hasten den hizkuntza-sintomarik nabariena [30]. Ikerketa-sorta zabalak frogatu egiten du defizit hori; alabaina, izendatzeko akatsen tipologiari eta gaitzaren eboluzioan defizit horrek izaten duen eboluzioari buruz eztabaida handiak daude oraindik ere [31][32]. Egile batzuen ustez, defizit horrek oroimen semantikoaren endekatzearekin zerikusia du [31]; beste batzuen iritziz, ordea, arazoa hitzaren forma fonologikora iristeko hutsegiteetan datza [33][34] edota, areago, beste azpisistemetan dauden arazoei leporatzen diete, eta burmuin osoaren atrofiarekin antz handia ez ote duen planteatzen dute [35]. Beste ikertzaile batzuek honako alderdi hauei begira azterzen dituzte defizitok: mintzamen-konplexutasuna (ataza mugatuak, hizketa literala, imitazio-hizketa, parafrase literalak, izenordeak, neologismoak, anbiguotasuna erabakitzea, hizkuntzen ulermena edo bat-bateko hizketa) edo eleaniztasun-gaitasunak [19][36]. Ikerketa berriek, MCI-n, defizit horiek berresten dituzte [37][38], mintzamendefiziten eta endekatze kognitibo progresiboen [22] arteko konexioak aztertzen dituzte eta eragile fisiologikoetan oinarritutako analisi berriak proposatzen dituzte [39]. 2.2.4 Emozioan eragina Alzheimerdun gaixoengan, mintzamena ez ezik, erantzun emozionala ere kaltetu egiten da, eta, ematen duenez, zenbait fase ditu [40]. Emozioak giza gogoaren arkitekturarekin zerikusia dituzten prozesu kognitiboak dira eta honako prozesu hauekin lotuta daude: erabakiak hartzea eta oroimenaren kudeaketa edota arreta, zeinak hertsiki lotuta dauden komunikazioarekin, ikasi eta ulertzearekin [41][42]. Bestalde, inguruneak, pertzepzio-sistemak eta inguru indibidualen esperientziatik sortutako emozio-oroimenak eragin zuzena dute giza emozioetan [43][44]. Gainera, hasierako faseetako andeatzea dela bide, gizarte-desinhibizioa eta portaeraaldaketak gertatzen dira [45][46]. Hala ere, oroimen emozionalak mantendu egiten dira. Fase aurreratuagoetan, gaixoak lotsati eta apatiko azal daitezke; sintoma horiek oroimen-galtzeari edota komunikatzeko zailtasunei eta pertzepzio aldatuari egozten zaizkio. Horrez gain, baliteke emozioak sentitzeko gaitasun-urritze horrek oroimengalerarekin zerikusia izatea eta horrek apatia eta depresioaren itxura eragitea [47][46]. Iraupen laburreko oroimen emozionalaren (Emotional Working Memory, EWM) eta AD-aren arteko harremanean arreta jartzen duten beste lan berri batzuek azpimarratzen dutenez, EWM osorik izatea lagungarri izan daiteke jarduera orokorraren mailak, motibazioa eta beste gaitasun garrantzitsu zenbait indartzeko eta, ondorioz, AD dutenen bizitza-kalitatea hobetzeko. Hortaz, emozio-gaitasunen endekatzea honako alderdi hauetan nabari daiteke: mantenuan, besteekiko loturan, inhibizioan [48]. Aipatu bezala, erantzun eta kudeaketa emozionalak ere badira gaitzaren hasierako fase horietan nahasten diren beste komunikazio-elementu batzuk eta Mammarrela et al.ek ondorioztatu zutenez, emozio handiko gertaerak hobeto gogoratzen dira gertaera neutroak baino. Hori bera agertzen da adineko pertsona osasuntsuengan [49][50], eta informazio emozionalaren kodetzea AD duten erien emaitzak ere tankerakoak dira [50]. Berez, zahartze osasuntsuari buruzko ikerlanek [51] agerian jarri dute informazio ezkorra beharrean, informazio baikorra gogoratzeko joera kontrol-prozesuen biltzean datza eta, ondorioz, estimuluek eragin zuzena izan dezakete oroimenean garrantzi emozionalaren garrantziaren arabera. Are gehiago, emozioen eta oroimen emozionalaren (Work Memory, WM) arteko interakzioa AD-n hobeto argitzeko, egileek ikerlan bat aurkeztu dute WM-ren funtzioei, mantentzeari, loturei eta inhibizioari dagokienez [52][53]. Ezagutza- eta komunikazio-defizit eta portaera-sintoma horiek guztiak oso faktore baliagarriak izan daitezke AD ebaluatzeko. 2.2.5 Disfluentzian eragina Disfluentziak ere hizketa-elementu interesgarriak dira, eta oso baliagarriak izan daitezke MCI behar bezala detektatzeko. Hala isiluneek nola disfluentziek informazio baliagarria izan dezakete ahozkatutako mezua deskodetzeko. Hori dela eta, ikerlan berriek agerian jartzen dute bien garrantzia bat-bateko hizketan MCI eta AD identifikatzeko. Iradokitzen denez [19], grabaketa-denbora motzetan AD duten gaixoek pertsona osasuntsuek baino ahalegin handiagoa egin behar dute hizketaldi bat burutzeko: AD-ren eriek polikiago hitz egiten dute geldialdi luzeagoekin, denbora gehiago behar dute hitz egokia aurkitzeko eta, ondorioz, hizketa-disfluentzia edo mezu hautsiak izaten dira. Hizketa-disfluentziatzat hartzen dira hizketa arinean gertatzen diren edozein etete, irregulartasun edota hitz ez-lexikal, hizketa hori hasi edo eten dezaketenak. Horien artean, aipa ditzakegu: hasiera faltsuak, behin eta berriro hasi edota errepikatzen diren perpausak, errepikatzen diren silabak, makulu-hitzak edota purrustadak eta hiztunek beraien lapsus linguaeak edo ahoskatze okerrak zuzentzea [54]. Elementu horiek helbururik edota esanahi formalik gabeko hizketaren zatitzat jotzen dira. Batzuetan, akatsak zuzentzeko edota ondorengo adierazpenak aurreratzeko erabiltzen dira. Maiztasun handiz agertzen dira hizketan, eta erregularki errepikatzen dira eguneroko elkarrizketetan. Ikerketa batzuek nabarmendu dute bat-bateko hizketan izaten diren nahasteetan kontuan hartu behar direla jaioterriko hizkuntzen ereduak [55]. Elementu horiek guztiak hizketa hutsarekin batera eboluzio kognitiboaren isla dira ahozko komunikazio-prozesua bitartean, eta beren maiztasuna handiagoa da batbateko hizketan. Are gehiago, disfluentzia ez-patologikoek oso informazio aberatsa izan dezakete emoziozko egoeraz edota hizkuntza-planteamentuaz. Disfluentzia horien handiagotzeak nahaste kognitiboaren isla nabarmena izan daitezke, eta batzuetan, AD-ren gaixoengan, barne-prozesu kognitiboaren hitzezko ahoskatzea bilakatu daitezke, barne-solasketa moduan: "Zer da hori", Nola du izena?", /um/, ez naiz gogoratzen". Disfluentziak eta isiluneak ugaritzeak gaitzaren okertzearen isla izan daitezke, eta komunikatzeko gaitasun eza nabarmena eragin ditzakete. Hitz batean, komunikatzerako unean, disfluentziak prozesu kognitiboaren isla dira, eta balio handikoa izan daitezke nahaste horiek detektatzeko. 2.2.6 Egitura biomekanikoan eragina AD batez ere gaixotasun kognitibo den arren, fonazio- zein artikulazio-asaldura biomekanikoak erdietsi ditzake. Hori ezin zaio transmisio- edo modulazio-arazoei egotzi, baizik eta distonia orokor bati. Fonazio disprosodiko eta astenia zein artikulazioen ahultasuna bezala adierazten da. Fenomeno horiek inflexiorik gabeko eta asteniadunahots monotono baten antzera jasoko da, baita airepean eroritako itxiera glotiko defizitarioa bezala ere [39][56]. Artikulazioen ahultasunak, batez ere kontsonante plosiboetan, bokalaren hasiera bigundu eta urtua izango ditu ondorio baita hipernasalitate areagotua ere. Garapenaren ondorengo faseetan, laringeko erreflexua aldatua egon daiteke, eta horrek, disfagia eta disfonia zorrotza sor ditzake. Dena den, ia ziur, gaixoak ahoz komunikatzeko gaitasun osoa galduta izango du etapa horretara iritsi orduko. 2.3 Eskuko metodologiak 2.3.1 Sarrera Ezagutza-ebaluazioak, AD detektatzeko tresna kliniko baliagarrietako bat denak, testak egiteko oso eremu zabala irekitzen du eta ez ohiko zahartze-prozesu baten hasierako faseak ezagutzeko erabil daitezke. Honako hauetan atxikitzen dira: screeningean, jatorriaren diagnostiko diferentzialean, nahastearen larritasuna aztertzean, depresioa detektatzean eta gaitzaren progresioa monitorizatzean [57]. Ebaluatze kognitiboa egitean, hizkuntza eta hizketa dira azterketaren elementu garrantzitsuak, giza komunikazioaren prozesuaren zati ezinbestekoa baitira. Komunikazio-gaitasunen andeatzea honako faktore hauek kontuan hartuta aztertzen dira gehienetan: oroimenaren nahastea, izendatzea, gogoratzea, hitz-jarioa eta emozioen kudeaketa. 2.3.2 Ahozko komunikazio-gaitasunen ebaluaketa 2.3.2.1 Hitz-jario kategorikorako atazak AD-ren hasierako fasean, oroimenaren nahastearen ondorioz agertzen den lehen sintometako bat izendatzeko defizita da. Ildo horretan, izendatzeko akats motak eta haien eboluzioa gaixotasuna aurrera egin ahala ikertzen ari dira; izendatzeari dagokionez, gehien ikertu diren akatsak honako hauek dira: ahozko parafasia semantikoa, ahozko parafasia fonemikoa, erantzunik eza (anomia garbia), izenaren falta, zirkunlozioa eta loturarik gabeko ahozko parafrasia [17]. Irudia 2. 1: Atazetara mugatutako proba klinikoa [39]. Animalien izenak. Iraupena 10 segundu kasu bakoitzean. Hizkeraren azterketa BioMetroLing-en bidez. a) Goiko aldean kontrolerako subjektu emakumezkoa. b) Beheko aldean AD duen gaixo gizonezkoa. Zian: hizketaren arrastoa. Gorria: energiazorroa. Zuria: f0. Beltza: lehen formantea. Urdina: bigarren formantea. Alderdi garrantzitsuak: Kontrolatutako subjektuak f0 egonkorra sortzen du eta espektroak maiztasun-laginketa muga arteko armonikoak erakusten ditu. Formanteak ahoskuntza-prozesu biziak erakusten dituzten zoliak dira. Ahoskuntza-segmentuak luzeak dira; isiluneak gutxi batzuk eta motzak. Ahoskuntza asteniko eta aireztatuaren ondorioz, AD duen gaixoak f0 oso ezegonkorra sortzen du. Armonikoak ia ez dira ikusten. Formanteak trakets mugitzen dira, eta horrek, hondatutako ahoskuntza-prozesu nagia erakusten du. Ahoskuntza-segmentuak laburrak dira eta etenaldiak luzeak. Denbora bitarte berean, kontrolerako pertsonak hamar animaliren izenak esan dituen bitartean (txakurra, katua, arratoia, untxia, behia, zaldia, idia, mmmm … ahatea, antzara) gaixoak hiru besterik ez ditu esan (txakurra… eeeh…otsoa…eeeh…ardia). Denbora-eskalak fitxategiaren edukiari dagozkio. Beste sintoma argia eta goiztiarra hitz-jarioaren nahasmendua da. Oroimen semantikoa ebaluatzeko ataza edo ariketa neuropsikologikoen bidez neurtzen da (hitzjarioaren testak, hitz-zerrendaren sorrera azeleratua). Ariketa horiek erabilitako hizketa murriztu egiten dute lotura semantikoak kontrolatu ahal izateko. Haien artean, AD detektatzeko gehien erabiltzen den testa kategorien araberako hitz-jarioarena da (CVF) [58][59]. Test horrek laneko oroimenarekin zerikusia duten hitz-jarioaren bi azpiko osagai aztertzen ditu: clustering-a (azpikategoria batean segidako hitzak sortzeko gaitasuna) eta switching-a (azpikategoria batetik bestera aldatzeko gaitasuna). Gehienetan, test hauetako ondoriozko aldagai primarioa ekoitzitako hitzen kopuru osoan oinarritzen da. Diagnostikoaren arabera ia ziur AD duten pertsonen fonema- eta kategoria-jarioen hitz-errendimenduak okerrera jotzeko joera du [58][59]; kategoriajarioaren nahasmendua, ordea, nabarmen larriagoa da fonema-jarioa baino [60][61], nahiz eta ez egokitze horri buruzko lanetan kontraesanak dauden. Esperimentaziorako erabiliko den Animalien Izendatze (AN) ataza hemen taldeka daiteke. 2.3.2.2 Hizketa irekiagoko atazak Azken urteotan, aztertzen ari dira hizketa irekiagoan oinarritutako hizketa-egintza konplexuagoak: a) Sidtis-ek eta Landker-ek sorterriko hiztunei forman eta esanguran ezagunak zaizkien esapide ez literalen burmuin-prozesatzea ikertu dute [62]; besteak beste, esamoldeak, atsotitzak, biraoak eta hizketaren formulak. Hizketa literal ezagunaren ezaugarriak eta hizketa ez literalenak bereizi egiten dira. Berez, afasian mantendutako hizketa automatikoak eta beste zenbait gaitz neurologikotan narriatutako hizketa ez proposizionalak iradokitzen dute hizketa mota horiek burmuinean gordetzen eta prozesatzen direla, sortu berriko hizketan ez bezala. b) Chand et al.-ek Ideia Dentsitatea (ID) aplikatu zuten AD detektatzeko [63]. Hasieran, ID proposatu zen narratibetako oroimenaren karga neurtzeko, testuaren edukiaren irudikatze semantikoaren bidez, proposizioak edo ideiak deituriko unitate semantikoen segida moduan, alegia. c) Gilmore et al.-ek ahozko irakurketaren abiadura balioztatu zuten subjektu osasuntsuekin eta AD dutenen eriekin egindako kontrasteko estimuluen mailasorta zabala zela bide. Ondorioztatu zutenez, AD-ren gaixoen erauzketaezaugarrien abiadura eta dementziarik gabeko heldu zaharrenarena alderagarriak dira, baina bakar-bakarrik beren arteko kontraste handia duten estimuluen aurrean [64]. d) Ostberg et al.-ek hitz-segida automatikoen atzeranzko oroitzapenari buruzko ikerketa bat aurkeztu zuten, non hitz-segidaren produkzioa aztertzen den. Hiru kategoria ikertzen dira: nahaste kognitibo subjektiboa, nahaste kognitibo arina eta dementzia arina Alzheimerren gaixotasunean. Kasu horretan, diagnostikatzea helburu, hilabeteko izenak erabili ziren atzeranzko versus aurreranzko hitzen segidaren ekoizpena ikertzeko, dementzian hala abiadura nola zehaztasuna nahastuta daudela kontuan hartuta. Ondorioztatu zutenez, hitzen segidaren ekoizpenak (batez ere atzeranzkoak) informazio garrantzitsua eskaintzen du kostu baxuko dementziaren diagnostikorako [77]. Esperimentaziorako erabiliko den Irudien Deskribapena (PD) ataza hemen taldeka daiteke. 2.3.2.3 Hizketa ez-murriztuko atazak Berrikitan, zenbait ikerketa berrik konplexutasun handiko egoerak aztertu dituzte, hizketa ez-murriztuko atazetan edo ariketetan oinarrituta (bat-bateko hizketa, elkarrizketak edota hizketaldi librea). Hizketa-egintza konbentzionaletako testek komunikazio-osagai espezifikoak ikertzen dituzte (izendatzea edota hitz-jarioa), baina ez dira kontuan hartzen diagnostiko goiztiarra egiteko garrantzitsuak izan daitezkeen oinarrizko komunikazio-gaitasunak, besteak beste, faktore emozionalak edota hizketaren hitz-ekoizpen erreala. Are gehiago, pertsonak heziketa-maila jasoa duenean, baliteke hizketa murriztuaren testak MCI detektatzeko gai ez izatea, eriak behar adina baliabideak baititu izendatze-arazo hipotetikoak saihesteko eta, hortaz, gaitzak ezkutatuta jarraitzen du. Hori dela eta, gizarte-markatzaile baliotsu bat, adibidez, hizketaldi libre batean ahoskatutako hitzen proportzioa, gaixotasunaren zantzu goiztiarra izan daiteke. Biomarkatzaile berri horiek kognizio normaletik MCI-rako trantsizioekiko sentikor izan daitezke, eta biomarkatzaileei buruzko ikerketak osa ditzakete arriskupeko partehartzaileak aukeratzerakoan edota identifikatzerakoan lehen sintomak agertu aurreko fasean [38][65]. Esperimentaziorako erabiliko den Bat-bateko Hizketa (SS) ataza hemen taldeka daiteke. 2.3.3 Screening test klasikoak Ikertzaileak urte luzeetan ibili dira hautemate-teknika garesti eta inbasiboei alternatibak bilatzen. Mintzamen-gaitasunetan edo emoziozko egoeren aldaketetan izaten den andeatzea sakon analizatu dira screening test tradizionalak direla bide. Ondoren zehaztuko dira gehien erabiltzen diren screening test klasikoak, ahozko komunikazio-analisiarekin batera egiten direnak. 2.3.3.1 Hizkuntza-gaitasuna hautematea Woodford-ek eta George-k [66] ahozko komunikazio-defizita hautematearen bidez nahaste kognitiboak ebaluatzeko gehien erabiltzen diren tekniken berraztertze zehatza egin dute. Deskribatutako screening test klasikoak era askotakoak izan daitezke: oso iraupen laburreko (minutu bat baino gutxiagoko) screening tresna laburretik zenbait ordu behar dituzten hautemate neuropsikologikoetara. Gehienak oroimen-nahastea edota hiz-jarioa detektatzera zuzenduta daude, oso egintza mugatuen bidez. Test klasiko horien artean, gehien erabiltzen direnak honako hauek dira: 2.3.3.1.1 MMSE Buruko Egoeraren Mini Azterketa (Mini Mental State Examination, MMSE) [67] edo Folsteinen testa eta bere aldaerak 30 puntuko galdeketa da zeina zabal erabiltzen den klinika- eta ikerketa-testuinguruetan nahaste kognitiboa neurtzeko. Gehienetan, dementzia aztertzeko erabiltzen da eta egoki korrelazionatzen da beste kognizioscreening testen emaitzekin eta test neuropsikologikoekin. Are gehiago, test horren bidez neurtu daiteke nahaste kognitiboaren larritasuna eta progresioa, eta jarraitu daiteke aldaketa kognitiboen bilakaera luzetarako hautemateen bidez edota tratamenduei izandako erantzunaren bidez. Testak gutxi irauten du, 5-10 minutu, eta baliagarria da zenbait funtzio aztertzeko, besteak beste: erregistroa, arreta eta kalkulatzea, gogoratzea, mintzamena eta agindu sinpleak betetzeko eta orientatzeko gaitasuna [3]. 2.3.3.1.2 BNT Izendatze Boston Test Eraberritua (Revised version of the Boston Naming Test, RBNT) [68] beste erreferentzia klasikoa da. Izendatze Boston Testa [57][68] funtzionamendu kognitiboa hautematen lagundu dezakeen screening tresna da. Test horren bidez diagnostikatu daiteke hitzak aurkitzeko gaitasuna eta egintza horrekin zerikusia duten funtzioak. Jatorrizko testean, 60 lerro beltzen marrazkiak daude, errazenatik zailenera antolaturik, eta testa egiten duenak identifikatu behar ditu. Testaren aurkezleak ordenean aurkezten ditu, eta eriak 20 segundu ditu identifikatzeko. Test hori Alzheimerren Gaitzaren Erregistroa Ezartzeko Partzuergoa (CERAD) izeneko testen bildumaren parte bat da [69]. 2.3.3.1.3 CERAD Alzheimerren Gaitzaren Erregistroa Ezartzeko Partzuergoaren (CERAD) beste testak, CERAD-ren Saila Neruropsikologikoa [70], CERAD-ren Oroitzapen Atzeratuetako Hitzen Zerrenda [69], Kaliforniako Ahozko Ikaste Testak (California Verbal Learning Test, CVLT) [71], Hopkinsen Ahozko Ikaste Testak (Hopkins Verbal Learning Test, HVLT) [72], Hitzzerrendak Ikastea edota Tarte zabalekin egindako Lorpenen Probaren Test Eraberritua (Wide Range Achievement Test-Revised, WRAT-R) [73] dira. Alzheimerren erregistroa ezartzeko partzuergoarentzat garatutako test neuropsikologikoak, gaitz horren ikerketa klinikoetan erabiltzen dira, nahaste kognitiboak neurtzeko gehienbat [66][69]. Gaitzaren zenbait agerpen hautemateko, CERAD-ek tresna estandarizatu batzuk garatu zituen, besteak beste: klinikoa/neuropsikologia, neuropatologia, dementzietan portaera sailkatzeko eskala, familiako historiari buruzko elkarrizketak eta zerbitzuen beharra detektatzea [70]. Zehazki, Tarte zabalekin egindako Lorpenen Probaren Testa 4 (WRAT4 ingelesez) [74] errendimendu-proba bat da eta modu eraginkorrean ikasteko, komunikatzeko eta pentsatzeko oinarrizko gaitasun akademikoak neurtzen ditu: irakurtzea, letraka esan/irakurtzea, funtsezko eragiketa matematikoak egitea. 2.3.3.1.4 RAVLT Reyren Entzute-Hitzezko Ikastearen Testa (RAVLT) delakoa baliagarria gertatu da ahozko ikastea eta oroimena balioztatzeko, honako hauek barne: inibizio proaktiboa, inibizio retroaktiboa, gogoan atxikitzea, kodetzea versus berreskuratzea eta antolatze subjektiboa. AD-ren kasuak detektatzeko, elkarrizketak eta bat-bateko hautematea Reyren Entzute-Hitzezko Ikastearen Testa dela bide [75][76] sentipen-markatzaile hoberenetarikoak dira. RAVLTek funtzio asko ebaluatzen ditu: entzute-hitzezko oroimena epe motzean, ikasteko gaitasunaren indizea, ikasteko estrategiak, interferentzia retroaktiboak eta proaktiboak, nahastea agertzea oroitze-prozesuetan, informazioa gogoan atxikitzea, eta ikastearen eta berreskuratzearen arteko aldeak. Parte-hartzaileei elkarren artean ahaidetasunik ez duten hitzen zerrendak ematen zaizkie, zenbait probatan behin eta berriro agertzen direnak, eta errepikatzeko eskatzen zaie, denboratxo bat igaro eta gero. Irudia 2. 2: Atazari murriztutako test klinikoa [39]. Irudiaren deskribapena. Luzapena: 10 segundu inguru kasu bakoitzean. Hizketaren azterketa BioMetroLing-en bidez. a) Goiko aldean kontrolerako emakumezkoa. b) Beheko aldean, AD duen emakume gaixoa. Zian: hizketaldiaren arrastoa. Gorria: energia-zorroa. Zuria: f0. Beltza: lehen formantea. Urdina: bigarren formantea. Alderdi garrantzitsuak: kontrolatutako subjektuak segmentu fonatu bakoitzaren bukaeran inflexio prosodiko argiak erakusten dituen f0 sortzen du (↑) eta espektroak armonikoen irudikatze ona erakusten ditu. Formanteak ahoskuntza-prozesu biziak erakusten dituzten zoliak dira. Ahoskuntza-segmentuak luzeak dira; isiluneak gutxi batzuk eta motzak. AD duen gaixoak f0-n inlfexio prosodikoak sortzen ditu ere: armonikoen irudikatzea onargarria da. Formanteak pixka bat motelagoak dira. Fonazio-segmentuak laburragoak dira. Geldiune gehiago daude. AD duen gaixoaren narriadura, 1. irudikoarekin konparatuz, ez da hain gogorra. Denbora-eskalak fitxategiaren edukiari dagozkio. Emoziozko estimulu ez-neutroek eragin nabarmena dute oroimenean; adibidez, Giffard et al.ek iradokitakoaren arabera, emozio kontzeptuek, neutroek direnek bezala, beren nolakotasun bereizgarrietako batzuk galtzen dituzte AD goiztiarrean, eta emozioprozesuak mantentzen direnez, antzekotasun handiagoa dago emozio kontzeptu itxien artean, kontzeptu neutro itxien artean baino [83]. Tapus et al.ek metodo terapeutiko oso interesgarria aurkeztu dute robotekin; izan ere, hori dela bide, dementzia dutenen portaera positiboa areagotu egiten da [84]. Henry et al.ek AD dutenen eta kontrol-subjektuen portaera eta emozioak aztertu zituzten. Esperimentu horretan, film-klipak ikusarazten zaizkie bi motatako pazienteei, emozioen bat-bateko adieraztearen, ezabatzearen edo areagotzearen egoerapean. Bi taldeek arazoak izan zituzten jokaera-areagotzearekin. Alabaina, nahita egindako ezabatzearen erabilera osorik mantentzen zen, baita AD dutenengan ere; hori bat dator zahartze-ereduekin, zeinen arabera emozioak kontrolatzeko prozesuak nahiko automatikoak diren zaharrengan [46]. Zhang et al.ek ere jakinarazi zutenez, AD-ren fase goiztiarrean dauden eriek emoziokontrol automatikoko mota batzuk burutzeko gai dira, eta oso aldeko jarrera erakusten dute emozio-ezagutzaren eta emozio-oroimenaren aurrean, zeinak ezinbestekoak diren haien funtzionamendu sozio-emozionala mantentzeko, nolabaiteko moldatzearen laguntzaz. [85]. Bergmann et al.ek ikertu zituzten hala bi balentzien eraginak (neutroa versus positiboa versus negatiboa) nola kitzikapena (baxua versus altua) inter-item WM (Laneko Oroimena) loteslea eta LTMren (Iraupen Luzeko Oroimenaren, LTM ingelesez) ariketen bidez. Esperimentu horietan, hainbat etiketatutako irudi erakutsi ziren, eta WMri eta LTMri lotutako bi fasetako testak burutu ziren. Ikerketak agerian utzi zituen bi kasuen arteko desberdintasunak maila emozionalei dagokienez. Desberdintasunak txikiagoak ziren LTMren ariketetan [86]. 2.4 Teknika automatikoak Screening testen bidezko kognizio-hautemateak, zuzenean edo zeharka, hizketaren analisia, galderak, elkarrizketak, izendatzea, clustering semantikoa edota deskripzioak ekartzen ditu. Hizketa oso erraz grabatu eta aztertu daiteke, eta oso informazio osagarri baliagarria eskain dezake honako hauen neurtze objektibo eta zehatza direla bide: iraupena, hizketaren ezaugarriak, faktore biomekanikoak edota hizketa-nahastearen maila. Lortutako informazio hori lagungarri izan daiteke espezialistek zehatzago balioetsi dezaten gaixotasuna hasierako faseetan. Atal honetan, sistema-mota horren garapena deskribatuko da, eta, aldi berean ere, gaur dauden tresnak AD hautemateari begirako hizketa automatikoaren analisirako. Duela gutxi arte, espezialistek eskuz egin zituzten test horiek; alabaina, azken urteotan, sistema eta tresna automatikoak gero eta gehiago erabiltzen ari dira baita jarduera klinikoan ere. Gaur egun, aurrez aurreko hizketa-testak eta gaixoekin eta beren senideekin automatikoki egindako elkarrizketa grabatuak aztertzen dira, eta aukera horrek oso tresna baliagarriak eskainzen ditu erabilitako hizkuntza eta erantzun emozionalak aztertzeko. Teknika aurreratu hauen bidez, hiztunen bat-bateko hizketa edota hizketa murriztuaren azterketa egin daiteke, eta baita ahotsaren analisi biomekanikoa ere. Hizketa automatikoa aztertzeko teknikok zehaztasun handiz neurtu ditzakete ahozko hizkuntzaren nahasteak eta emozio-erantzunetan izandako aldaketak; biak AD- k kaltetzen ditu fase goiztiarretan, eta gaixotasunaren larritasuna balioesten lagun dezakete. Gainera, diagnostikatzeko prozedura horiek pazientearen ohiko ingurunean egin daitezke (anbulatorioan edo etxean), hau da, giro lasaian eta teknikariak ez diren pertsonak edo senideak direla medio [87][19]. Pazienteek ez dute estresagarritzat jotzen bat-bateko hizketaren edo hizketa murriztuaren analisia [19][88]. Izan ere, patologia horiek diagnostikatu eta ezaugarritzeko teknika horiek ahozko test edo elkarrizketa sinpleak baino ez dituzte behar. Azken urteotan, aurrerapen ugari izan dira AD edo MCI detektatzean eta monitorizatzean. Irudia 2. 3: Bat-bateko hizketa [39]. Luzapena: 10 segundu inguru kasu bakoitzean. Hizketaren azterketa BioMetroLing-en bidez. a) Goiko aldean kontrolerako emakumezkoa. b) Beheko aldean, AD duen gizonezko gaixoa. Zian: Hizketaldiaren arrastoa. Gorria: energia-zorroa. Zuria: f0. Beltza: lehen formantea. Urdina: bigarren formantea. Alderdi garrantzitsuak: kontrolatutako subjektuak segmentu fonatu bakoitzaren erdian eta bukaeran inflexio prosodiko argiak erakusten dituen f0 sortzen du (↑) eta espektroak armonikoen irudikatze ona erakusten ditu. Formanteak ahoskuntza-prozesu biziak erakusten dituzten zoliak dira. Ahoskuntza-segmentuak luzeak dira; isiluneak gutxi batzuk eta motzak. Ahoskuntza asteniko eta aireztatuaren ondorioz AD duen gaixoak ez du f0 egonkorra sortzerik lortu. Armonikoak ia ez dira ikusten. Formanteak trakets mugitzen dira, eta horrek, hondatutako ahoskuntza-prozesu nagia erakusten du. Ahoskuntza-segmentuak laburrak dira eta etenaldiak luzeak. AD gaixoaren narriadura gogorragoa da [39] kasuan bezala. Denbora-eskalak fitxategiaren edukiari dagozkio. 2.4.1 Hizketa automatikoaren hautematea Espinoza-Cuadros et al.ek hitz egiteko hiru estilo aztertu zituzten: hizketaldiak elkarrizketa estrukturaletan, pasarte motz baten irakurketak eta irudien ahozko deskripzioak. Ondoren, Random Forest sailkagailua aplikatu zuten solasetik ateratako zazpi prosodia-neurritan. Esperimentazio-esparru horrek argi utzi zuen identifikazio automatiko eta objektibo horrek adineko helduengan duen potentziala MCI-ren hasierako sintomak azalerazteko. Hizketaren laginak biltzen joaten dira nahaste kognitiboari buruzko screening testak bitartean. [89]. Gonzalez-Moreira et al.ek prosodia automatikoki aztertu zuten dementzia arina dutenei eta adineko pertsona osasuntsuei eginiko irakurketa-ataza batean. Emaitzek erakutsi zuten proposaturiko hizketaren analisi konputazionala aukera alternatibo bideragarria dela dementzia-ezaugarriak adineko jendearengan automatikoki identifikatzeko [90]. Romerok eta Kurz-ek luzetarako ikerketa egin zuten, zeinak, Alzheimerra duten gaixoengan bat-bateko hizketaren okerragotzearen ratioa neurtu eta faktore kliniko eta demografikoen eragina ratio horretan zehaztu zuen. Horrez gain, beste zenbait eredu aztertu ziren: bat-bateko hizketaren nahasmendua komunikazio- eta semantika-alterazio nabarmenekin, hizketa automatikoaren alterazio arinak baina gogoan gordetako egitura fenomenikoekin. Ikerketak ondorioztatu du dementziazko historia familiarra duten pazienteek batbateko hizketa azkarrago txartzeko joera dutela. Bat-bateko hizketa txartzearen ratioaren eta beste faktore kliniko eta demografikoen arteko zerikusia hasierako batbateko hizketa-nahastean bakarrik antzeman zuten [91]. Thomas et al.ek metodo automatiko eta objektibo berritzaileak pazienteak diagnostikatzeko bat-bateko hizketaren azterketa dela medio aztertu zituzten, AD detektatu eta neurtzeko arazoarekiko zenbait hurbilketa lexikalez baliatuta. Hurbilketa horiek gramatika-faktoreak ikertu zituzten batez ere metodologia estokastikoen, ngramen, bidez [92]. Hizketa eta mintzaira aldarazten dituzten zenbait gaixotasun neurodegeneratiboren diagnostiko automatikoari dagokionez, Peintner et al.ek oso emaitza akuilagarriak lortu zituzten ikasketa automatikorako paradigmak erabiltzeari esker. Egileok bereizgarriak atera zituzten audio-seinaleetatik eta hitzak lortu zituzten transkripzioko teknologia automatikoak erabilita. Horrela, automatikoki ikasitako ereduek iragartzen dute AD duen pazientearen diagnostikoa [93]. Verucci et al.ek testu batetik automatikoki atera zuten ID identifikagarria. Atariko emaitzak aztertu zituzten ondo garatutako kazetaritza-testu batean eta dementziadun pertsonen hizketa-transkripzioetan oinarrituta [94]. Roark et al.ek MCI-ren pazienteek azterketa neuropsikologikoetan emandako ahozko erantzunak aztertu zituzten. Adineko subjektu osasuntsuen eta MCI duten pazienteen arteko diskriminazioa egiteko ohiko hautematean, ahozko kontakizunoroitzapena grabatu zen. Ondoren, hizketa-markatzaile automatiko batzuk, besteak beste, hizketa-ezaugarriak (maiztasuna eta etenaldien iraupena) edota konplexutasun linguistikoaren neurriak, atera zituzten irarketaren audiotik eta transkripziotik. Emaitzek agerian jarri dute neurri automatiko osagarri horien baliagarritasuna MCI-rako [95]. Martinez-Sanchez et al.ek tresna erdiautomatikoa aurkeztu dute hizketaren denbora-antolaketa ikertzeko ahozko irakurketa-ataza batean, Alzheimerdun pazienteen test neuropsikologikoetan integratuta. Esperimentu horietan, AD dutenek hizketa- eta artikulazio-ratio murriztuta izaten dute fonazio-denboraren eraginkortasun txikiagorekin eta etenaldien kopuru eta proportzio handienekin batera. Hortaz, seinaleak prozesatzeko algoritmoak irakurketa-jarioarekin erabiliz gero, erabilgarriak izan daitezke hizketa-urritasunen ikerketarako AD-n [96]. Orlandi et al.ek metodo berri, automatiko, azkar eta fidagarri berri bat aurkeztu dute ahots-kandidatu delakoak aukeratzeko iraupen luzeko audio-irarketetatik hala klinika- nola etxe-aplikazioetarako [97]. Khodabakhsh et al.ek diagnostiko-hurbilketa automatikoa ikertu zuten, hizketabereizgarrien erabileran oinarrituta, egoera informaletan subjektuekin egindako batbateko elkarrizketak direla medio. Hizketa prosodikoa eta bereizgarri linguistikoak aztertzen dituzte, AD detektatu eta monitarizatzeko ikasketa automatikorako paradigmak erabiltzearen bidez [98][99]. Garrard et al.ek honako teknikaren ahalmena esploratu zuten: klinika-saiakuntzen barruan transkribatutako hizketa-ereduak sailkatzea, hiztegi-datuak soilik erabilita. Informazio aberatsena duten hiztegi-bereizgarriak identifikatzeko, informazio-irabazia (Information Gain, IG) delakoaren erabilera aztertzen da maiztasun apaleko edukidun hitzak, hitz generikoak eta adierazpen metanarratiboen osagaien bidez [100]. Rudzicz et al.ek Alzheimerdun pazienteen eta roboten arteko interakzioak eguneroko lanak direla bide ikertu dituzte, etxeko ingurune simulatu batean. Hizketa Ezagutze Automatikoa (Automatic Speech Recognition, ASR) ebaluatu egiten da, solasean nahasteak edota arazoak adierazten dituzten ahozko portaeren indizeekin batera [101]. Hitz-jarioaren kalitatea ebaluatzen duten hizkuntza-bereizgarrien neurketa edota indize semantikoei dagokienez, sistema automatiko berri hauek emaitza azkarragoak eta errazagoak eskain ditzakete eskuzko gainerakoekiko [102][103]. López de Ipiña et al.ek lengoaiarekiko independenteak diren metodologien integrazioa AD hizketan detektatzeko aztertu zuten, Hitz-jario Kategoriko (Categorical Verbal Fluency, CVF) delakoari buruzko ataza baten bidez [38]; zehatzago, Animaliak Izendatzeko (Animal Naming, AN) ataza zen, honako helburua duen luzetarako ikerketa baten barruan: funtzioaren, garun-egituraren eta osasun-egoeraren biomarkatzaileak aztertzea, eta baita arrisku-faktoreak ere Alzheimerra goiz diagnostikatzeko, prodromo aurreklinikoan bereziki. Ikerketa horretan, inklusio-irizpideak talde bakoitzaren ezaugarrietan oinarritzen dira [67][104][9]. Berriki, Ahmed et al [105] saiatu ziren identifikatzen luzetarako aldaketak profilnahastean aztertzeko erabilgarriak izan zitezkeen hizketa-bereizgarriak. Ikerketa horrek agerian utzi zuen hizkuntza-osotasunean disrupzio progresiboa detekta daitekeela maila prodromaletik aurrera. Meilan et al.ek [106] isiluneak edota ahotsik gabeko segmentuak aztertu dituzte, eta haien eragin nabarmena test neuropsikologikoan lortutako puntuazio orokorraren dibergentzian erakutsi dute. Beste lan berri batek [107] agerian jartzen du ASR-ren sendotasuna MCI-ren hautemate klinikoan; egileek erabili dituzten hizketa murriztuaren test klinikoek beren aurreko lanetan jarraitutako bide berak jorratzen dituzte. Kontsulta arrunt batean, parte-hartzaile bakoitzak lau ahozko ataza egin zituen: atzeraka kontatzea, esaldiak errepikatzea, irudiak deskribatzea eta hitz-jarioaren testa. Lortutako emaitzak etorkizun handikoak dira. Dodge et al.ek [65] gizarte-hizkuntzari buruzko ikerketa interesgarri bat egin dute, nahiz eta laginaren tamaina nahiko txikia izan. Hizketaldian erabilitako formatua urrutiko bideo-hizketaldi bat izan zen, non parte-hartzaileak etxean ziren eta entrenatutako elkarrizketatzaileak estudioan. Ideia hori aurretik egindako ikerketetan oinarritzen da; izan ere, ikerketok erakutsi dute urrutiko teleosasun-komunikazioko formatuak eraginkorrak izan daitezkeela adindunen zenbait antzematetarako [108]. MCI definitzeko erabili diren irizpide neuropsikologikoek [109] barne hartu dute gutxienez bi test klasikoren nahasmenduaren proba objektiboa (BNT, CVF eta CERAD testak). Egileek azpimarratzen dute Alzheimerren gaixotasunean, Hitz-Jario Kategorikoa proportziorik gabe nahastuta dagoela; irakurtzeko trebetasuna, ordea, ez da hain nahastuta [110][111], nahiz eta ikerketa guztiak ez dauden ados aurkikuntza horrekin [112]. Hizketaldian oinarritutako formatu sintetiko bati erabateko onura ateratzeko, batbateko erantzunetan jarri zuten arreta gehiago, egituratutako erantzunetan baino. Hizketaldi horiek grabatu eta transkribatu ziren, elkarrizketatzaileek versus partehartzaileek ahoskatutako hitzen zenbaketak neurtzeko. Esperimentu horrek agerian jarri du plataforma birtual horien garrantzia nahaste kognitiboa detektatzeko. 2.4.2 Hizketa automatikoaren hautemate ez-lineala Test zehatzen analisiaren automatizaziotik harantzago, oraingo ikerketek aurrerapauso garrantzitsuak eman dituzte hizketa askea aztertzerako bidean, batbateko hizketa barne, eta baita hizketa-prozesatze ez-lineala ere kontuan hartuta (dimentsio dinamiko, fraktal konplexuaren analisia). Irudia 2. 4: Ahozko analisi vs analisi automatikoa. Ahozko komunizazio-elementuen konplexutasunaren azterketa vs analisi automatikoa. Honako eskeman, ahozko komunizazio-elementuen konplexutasunaren azterketa gizakien arteko hitzezko komunikazioan parte hartzen duten oinarrizkoak diren hainbat elementu kontuan hartuta aurkezten da. Adibidez: 1) Konplexutasun txikiko eszenatokia: azterketa emozionalik gabeko ingelesezko izen zerrendatzerako proba klinikoa. 2) Konplexutasun handiko eszenatokia: azterketa emozionala eta hizketa askea dakarren bat-bateko elkarrizketa elebiduna Skype bidez. Bat-bateko Hizketaren Azterketa Automatikoa (BHAA) (Automatic Spontaneous Speech Analysis, ASSA, ingelesez) eta Emozio-Erantzunaren Analisia (EEA) (Emotional Response Analysis, ERA, ingelesez) [19][21][38][40] beste bereizgarrien artean honako hauek aztertzen dituzte: enuntziatuen luzapena, betegarrien tipologia, disfluentziak eta soinudun segmentu eta ahotsik gabekoak Lan honetan, EEA (ERA) aztertu da hala bereizgarri klasikoak nola EmozioTenperatura (ET) (Emotional Temperature, ET, ingelesez) direla medio, beti ere kontuan hartuta ET bereizgarri sendoa dela ingurune errealetan. ET bereizgarri prosodiko eta paralinguistiko gutxi batzuetan oinarritzen da, zeina hizketa-seinalearen denborazko segmentaziotik lortzen den. Bereizgarri hasiberri eta ez-lineal horiek emandako informazio gehigarria bereziki erabilgarria izan daiteke entrenamendu-datuak murriztuak direnean. Lan honetan, frogatu egiten da hizketa aske lineala eta ez-lineala konbinatzeak duen garrantzia. Egileek maila altuko zehaztasuna lortzen dute AD-rako eta, aldi berean, pazienteak kontrolatzen dituzte kostu konputazionala kontrolatuta denbora errealean eta inguruko baldintza errealetan. Azken ikerketek hobetu egin dute metodologia hori eta MCI-n ere erabiltzen hasi dira [38]. Bi test horiek eta bat-bateko hizketa-metodoek frogatu dute ahalmen ikaragarria dutela Alzheimer gaixotasunaren hasierako diagnostiko-testei dagokienean. Hizketa-prozesatzean edota portaera-aldaketetan oinarritutako metodoek beste abantaila bat dute, gainera: hizkuntzarekiko independenteak izatearena, eta hortaz, modelatuak izan ez diren edo minorizatuak diren hizkuntzak darabilten hiztunekin erabiltzeko aukera ematen dute. Hizkera-analisi automatikoa erabiltzeak etorkizun handikoa izan daitezkeen beste ikerketa-lerro batzuk ireki ditzake, jarduera neuromotorearen zenbatetsi alderantzizkoaren bidez ahoskuntz eta artikulazio-disfuntzioa antzemateko hizketa exekuzioaren azterketa zinematikoaren bidez. Azken aurrerapenetan, analisi dinamikoak, sentsore anitzeko analisiak, elkarlaneko sistemak, ingurune birtualak, autoikasketeen bideko sistemak edo Deep Learning-en oinarrituriko hurbilpenak, besteak beste, agertzen dira [113]. 2.5 Neurona-Sare Konboluzionalak (CNN) Badaude egun informazioa automatikoki sailkatzeko erabiltzen diren algoritmoak. Adimen Artifizialaren (AI) adar hau Machine Learning (ML) izenez da ezaguna. Gure kasuan, interfaze ez-inbasiboaren bidez, MCI/AD edo CR gizabanakoen ahotslaginak jaso, eta behin prozesatuak, horien ezaugarrien erauzketa- eta hautaketa- lanaren ondoren dagokion algoritmoari sartzen dio horrek sailkapena (MCI/AD edo CR) egin dezan. Egun, informazioa sailkatzeko, hainbat algoritmo estatistiko daude baina horietako batzuek (Convolutional Neural Network, CNN) garrantzi handia hartu dute, azken urteetan erakutsi dituzten gaitasunak medio. Gure kasuan, CNN-ak erabiliko dira besteak beste, sistema unibertsal eta ez-inbasibo honek sailkapena egin zezan egokiak zirela otu dugulako. Arrazoi hori dela eta, atal honetan, CNN-ek azken bosturtekoan Machine Learning-aren diziplinan ekartzen ari diren iraultzari buruz arituko gara. Memoria honen ikerketa-lerroa, eta beti ere, osasun-guneen irizpide etikoen baitan, AD goiz detektatzeko ekarpena egitera bideratua dago. Algoritmo-mota hauek, ordea, beste hamaika ikerketa-lerro bustitzen dituzte. Horregatik, teknikoki CNN-en arkitekturan mahaigaineratzen ari diren aurrekarietan sakonduko dugu eta ez hainbeste horiek osasunaren sektorean izaten ari diren puntako aplikazioetan. Machine Learning-en (ML) ataza ohikoenak sailkatzea, erregresioa, clustering-a eta abar dira, baina baldintza batzuetan muga handiak dituzte orain arte erabilitako algoritmoek. Azken urteetan, ordea, Ikasketa Sakonerako (Deep Learning, DL) trebeak diren Neurona-Sare Konboluzionalak (Convolutional Neural Network, CNN) orain arteko ML algoritmoek zituzten mugak gainditzera etorri dira ataza-mota batzuetan, sarreradatuetako ezaugarriak hierarkikoki antolatu eta hauetatik ikasteko iaiotasuna handia erakutsi baitute. CNN-ak sarrerako datuak modu sakonagoan aztertzen dituzten (horregatik Deep Learning terminoarekin oso lotua dago) neurona-sareak besterik ez dira, baina badituzte desberdin egiten dituzten hainbat ezaugarri. Adimen Artifizialaren (AI) adar honek, eta bereziki CNN-ek, aurrerapen handiak ekarri dituzte, besteak beste, hizketaren azterketan [114], bideoen ezaugarritzean [115], Lengoaia Naturalaren Prozesatzean (NLP) [116] eta irudiak aztertzeko [117] atazetan. Abilezia berezia erakutsi dute datuak ezaugarritu eta ulertzeko. Ekarri duten iraultza dela eta zenbait sektore ekonomikotarako DL aplikazioak asko ugaldu dira: osasunsektorean irudien azterketa konputazionalean [118], automozio-industrian [119] eta ahotsaren hautematean [120]. 2.5.1 ILSVRC aurrekariak Neurona-sareek azken urteetan bizi izan duten iraultzarekin zerikusi handia dute neurona-sare konboluzionalek (CNN). Nahiz eta argitalpen aintzindaria Yann Lecun-i [121] atxikitu, Alex Krizhevsky, Ilya Sutskever, Geoffrey E. Hinton-ren [122] argitalpenak eremu honetan izan duen eraginagatik garrantzitsuenentzat hartzen da. CNN bat erabili zuten 2012. urteko ILSVRC [123] (ImageNet Large-Scale Visual Recognition Challenge) irabazteko. Konputagailuen bidez irudiak taldekatzeko Irudia 2. 5: ILSVRC-en errore-tasa baxuena lortu duten algoritmoen emaitzak. Honako irudian erroretasa baxuena lortu duten algoritmoen emaitzak ikus daitezke 2010etik 2015 urtera bitartean. Bereziki aipatu behar da, 2012. urteko txapelketako sarea, horrek ekarri baitzuen inflexio-puntua lortutako erroretasa beherakada handia zela eta. Emaitza horiek lortzeko, Alex Krizhevsky-k et al.ek CNN-a erabili zuten. Ordutik aurrera, Neurona-Sare Konboluzionalak izan dira ILSVRC-en protagonista nagusiak [124]. Alex Krizhevsky-k et al.ek erabilitako teknika ez da ezaguna egin txapelketa hau irabazteagatik, baizik eta irudien taldekatzean lortutako errore-tasa baxuarengatik. Ordutik aurrera, irudien konputazio-ulermenerako CNN-ak ikerketa-lerro berrien oinarri bihurtu ziren. Erabilitako sarea ez zen oso konplexua AlexNet izeneko CNN-ean. Irudia 2. 6: AlexNet. 5 geruza konboluzional (Convolution Layer) eta guztiz konektatutako (Fully Connected) 3 geruza besterik ez zituen AlexNet izenez ezaguna egin zen CNN-ak. ReLU (Rectified Linear Unit) aktibazio-funtzioak erabili zituzten, sare neuronal sakonek geruza ezkutuetan sarearen pisu eta ereduak azkarrago ikasten dituelako eta datuak ugaltzeko teknikak zein dropout izenez ezagutzen den teknika ereduaren parametroak gutxitzen laguntzeko eta overfitting arriskua txikitzeko. Erabilitako bi GPU-ak sei egunez egon ziren entrenatzen [122]. AlexNet-etik aurrera, CNN-en erabilera eta Deep Learning izenez ezagutzen diren ML algoritmoek bultzada handia izan zuten. Ordutik aurrera, ILSVRC txapelketa CNN egituren arteko txapelketa bilakatu zen. Baina ez hori bakarrik, espektrogramen azterketetarako aurrez entrenatutako AlexNet sarea ere erabiltzen da egun. Kasu honetan [125] ahots bidezko emozioen ezagutzarako sistema gisa. Alzheimer gaixotasuna taldekatzeko ere [126] Krizhevsky et al.ek entrenatutako sarea erabili da hainbat ikerketa-lerroetan. Hurrengo urtean Matthew Zeiler eta Rob Fergus-en ZFNet CNN-a izan zen garaile, % 11.7-ko errore-tasarekin. Haren arrakasta CNN-en doikuntzan baino, horiek hobeto ulertzeko egindako lan didaktikoan datza. Iragazki eta pisuak ikusteko teknikek komunitate zientifikoaren arreta sortu zuten bereziki [127]. Lan horrek, 2013. urteko ILSVRC txapelketa irabazteaz gain CNN-en funtzionatzeko modua hobeto ulertzeko ekarpen handia egin zuen eta honen errendimendua eta egiturak hobetzeko hartu beharreko bideari buruz ere arrastoak utzi zituen. Barne-geruzen funtzionamendua ikusteko, Deconvolutional Network (DN) bezala ezaguna egin den teknika garatu zuten [128]. Irudia 2. 7: Deconvolutional Network. Deconvolutional Network-en helburua ezaugarri-mapak zein motatako egiturek kitzikatzen dituzten ulertzea da. Horretarako ezaugarrien aktibazioak jaso eta CNN-en iragazki berak dituen DN batetara sartzen dira. Honako irudian lehen geruzan maila baxuko ezaugarria antzematen duen DN-a ikus daiteke eta geruza sakonagoetan sartu ahala, horrek antzematen dituen formak konplexuagoak dira [127]. Irudia 2. 8: Geruzen irudikapen grafikoa. ImageNet Classification with Deep Convolutional Neural Networks argitalpenetik hartutako irudi honetan geruzen irudikapen grafikoa ikus daiteke. Horrek CNN- ak hobeto interpretatzen asko lagundu zuen. Entrenatzeko AlexNet-ek baino irudi gutxiago erabili zituen eta iragazkiak ere txikiagoak izan ziren ezaugarri-mapak jatorrizko informazio gehiago gorde zezaten. GPU-ak hamabi egunetan zehar egon ziren sarea entrenatzen [127]. 2014. urtean irabazlea GoogleNet izan zen arren VGGNet [129] sareari buruz hitz egitea gomendagarria da, horrek ekarri zituen berrikuntzak direla eta. Eredu horrek xalotasuna eta sakontasuna ekarri zizkien CNN-ei. Dimentsio txikiko kernel eta pooling iragazkiak gehitu zizkioten geruza kantitate desberdinetako CNN-ei. Sare horretatik arnasa hartu duten argitalpenak ugaldu dira soinu-araketarako [130] hau bezala. Taula 2. 1: Dimentsio espazial urritu eta sakontasuna handitzeko CNN-a. 3x3-ko iragazki txikiak erabili ziren eta horrek parametro gutxiago eskatzen ditu. Iragazki-kopurua gehitu zuten maxpool geruza bakoitzaren ondoren sakontasuna emateko, nahiz eta dimentsio espazial txikiak erabili. Kontzeptu berria ekarri zuen, hots, dimentsio espazial urritu eta sakontasuna handitzen duten CNN-en erabilera. Datuak gehitzeko teknika eta ReLU aktibazio-funtzioak ere txertatu zituzten eta, azkenean, Nvidia 4 GPU hiru astetan zehar ibili ziren entrenatzen [129]. GoogleNet-ek, 2014. urteko ILSVRC irabazteaz gain ikuspuntu berria eman zien CNN-ei eta memoria- eta energia-erabilera nabarmendu zuen. Christian Szegedy et al. [131] argitalpenak Inception izeneko teknika gehitu zien sareei baliabide informatikoak modu optimizatuagoan erabiltzeko. Teknika horrek CNN-en geruzak sekuentzialki pilatzeko monopolioa zalantzan jarri zuen eta sormenezko geruzen egituraketa on batek konputazionalki eraginkortasun hobea lor dezaketela agerian jarri zuen. AlexNet-ek baino hamabi bider parametro gutxiago erabili zituen eta GPU gutxi batzurekin astebetez entrenatu zuten sarea. Microsoft-ek, ResNet [132] izeneko sarearen eskutik, 152 geruzako CNN-a aurkeztu zuen 2015. urteko txapelketara. Geruza asko behar zituen baina lortutako errore-tasa % 3.6-koa izan zen; gizakiek horrelako atazetan dugun batez besteko errore-tasa baino txikiagoa. Hondar-blokeen teknika txertatu, eta honen bidez datuen tamaina espaziala asko txikitzea lortu zuten. Badira ahotsa aztertzeko ResNet, GoogleNet, VGGNet eta abar erabili dituzten ikerketa-lerroak, adibidez bideo doinuen ezagutza, ezpainen irakurketa edo hizketaren ulermenarekin zerikusia duten hamaika aplikazio. Irudia 2. 9: ResNet sarea. Lerro gorriak gizakiak irudiak taldekatzerako orduan dugun errore-tasa adierazten du. ResNet sareak errore-tasa txikitu zuen, tarteko geruza asko gehitu eta hondar-blokeen bidez tamaina espazialak txikituz [133]. 2016. urtean, ILSVRC, CUImage-k [134] irabazi zuen arren, irudiak taldekatzerako orduan Trimps-Soushen taldeak % 2.991-ko errore-tasa-ko CNN-a eraikitzea lortu zuen. CNN-ak eta teknika hainbat bertsio gehituz errore-tasa hobetzea lortu da nahiz eta portzentualki asko hobetzea zaila den. Gogoan hartu behar da gizakien errore-tasaren azpitik taldekatzen ari direla konboluzio teknika horiek eta lortzen duten doitasuna oso handia dela. 2.5.2 Beste aurrekariak ImageNet-ek urtero antolatutako txapelketak argitarapen oso interesgarriak ekarri ditu. Horretaz gain, badaude irudien prozesatze eta horien ulermen konputazionalean iraultza ekarri duten hainbat ekarpen. Aipatzekoak dira, adibidez, R-CNN-ek konputagailu bidezko objektuen taldekatzean eta horien kokalekuaren zehaztapenean ekarritako aurrerapenak. Ross Girshick et al.-ek [135] objektuen antzematearen buruhaustea ebaztea dute helburu eta erabilitako prozedurak desberdinak diren bi etapa argitu ditu: irudiaren eskualdea proposatu eta ondoren eskualde hori taldekatu. Lehen etapan, R-CNN-ak objektuek izan ditzaketen eskualdeak proposatzen ditu. Ondoren, eskualde horiek, jadanik entrenatua dagoen CNN batetara sartzen dira. Jakina, eskualdeak, CNN-ak sarrerak jasotzeko egituratuak dauden dimentsiotara desitxuratu beharko dira. CNN berriak, adibidez ResNet-ek, eskualde bakoitzaren ezaugarribektorea erauzi, eta bukatzeko, sailkapena egiten du. Irudia 2. 10: Eskualdeak erauzi, desitxuratu eta CNN-an sartu. Eskualdeak erauzi, desitxuratu eta CNN-an sartu, taldekatzea egin dezan. Argitarapen honek zurrunbilo handia sortu zuen, eta horren ondoren, prozesu konputazionala lasterragotzeko beste proposamenak mahaigaineratu ziren [135]. Fast R-CNN [136] eta Faster R-CNN [137] abiaduraren arazoa konpontzeko gai izan ziren. Jakina, Faster R-CNN-a bertsio azkarrena da. Irudietako aurpegiek adierazten duten espresioa erauzteko [138], Faster R-CNN-a erabili dute Jiaxing Li et al.ek. Kalkuluabiadura handitzeko bi teknika erabiltzen dituzte: batak, geruza konboluzionalen kalkulu konputazionala partekatzen du, eta bigarrenak, geruza konboluzionalen azken ezaugarri-mapa begiratuta taldekatzea egiten du. Irudia 2. 11: CNN-en hitz deskriptiboak aurkitzeko gaitasuna. Kasu honetan, "lasto", "txanoa" eta beste hitz deskriptiboak aurkitzeko gaitasuna du sare honek [139]. Kontrako Sareen Sortzailea (GAN) Ian J. Goodfellow eta haren ikerketa taldeak [140] proposatutako sare honen helburua sarea berari ziria sartzea da. Jatorrizko irudi eta perturbazio txikia duen jatorrizko irudiaren kopia sartzen zaizkio entrenatutako sareari, GoogleNet-i adibidez. Nahiz eta gure begientzako irudi bera izan, gerta daiteke algoritmoak irudi bakoitza ezberdin taldekatu dezakeela. Teknika horrekin sareak aztertzen dituen datuen egitura irudikatzeko gai da, benetako irudi eta horren kopia artifizialaren arteko desberdintasunak aurkitzeko entrenatua izan baita. CNN batek erabili ahal izango dituen funtzioen erauzgailua da nolabait. Stanford Unibertsitateko Andrej Karpathy-k eta Li Fei-Fei-ek [139] hainbat sareren nahasketa proposatu zuten Lengoaia Naturalaren Prozesatzearen (NLP) bidez irudien eskualdeen deskripzioak egiteko. Horretarako, CNN-ak eta Neurona-sare Atzerakariak (RNN) konbinatu zituzten. CNN-ek irudien taldekatzerako etiketa argia badute; kasu honetan, etiketa horiek esaldiak dira eta sareak esaldiaren eta deskribatu nahi duen irudiaren arteko erlazioa ondorioztatzen du. NLP eta konputagailu bidezko ikusmen- teknikak nahasten ditu eta ikerketa-lerro berriak irekitzen ditu, hainbat jakintzagai erabiltzen dituen teknika baita. CNN-ei txertatzen zaizkien teknika berrien eremuan, 2015. urtean Max Jaderberg et al. [141], Londreseko Google DeepMind taldeko kideek, Espazio Eraldaketarako Sareak (STN) izeneko proposamen berria mahaigaineratu zuten. Kasu horretan, CNN egitura aldatu baino, datuak sarera sartu aurretik horiek maneiatzen dituzte, sare konboluzionalari lana kentzeko helburuarekin. Ohiko CNN-ek entrenamendu datu asko behar dituzte eskala eta biraketa desberdinak dituzten irudiekin taldekatze ez aldakorrak egiteko. Teknika horren bidez CNN-ari ezaugarri-mapak eraldatzen irakasten dio entrenamenduaren kostua txikitzeko, baina hori baino garrantzitsuagoa den ideia bat gehitzen du Ikasketa Sakonaren (Deep Learning, DL) ikerketen eremuan: ez da beharrezkoa CNN-en egitura konplexua eraikitzen ibiltzea, errore-tasa eta konputazioabiadura txikitzeko. CNN-ei lana erraztu besterik ez diegu egin behar, irudiak aurretik eraldatu eta sareen beharretara moldatuz. Irudia 2. 12: Irudia eraldatu eta aipagarria den eskualdea aukeratu. Ikus daitekeen bezala, CNN-ra irudi gordina sartu baino, lehenago irudia eraldatu eta aipagarria den eskualdea aukeratzen du. Ondoren, CNN-an txertatzen du sarrerako datu gisa, horrek taldekatu dezan [141]. Ikasketa sakonarekin paradigma eta alternatiba berriak zein neurona-sareekin lan egiteko arkitektura berriak mahaigaineratzen ari dira. Nature-n [142] Alex Graves eta et al.ek argitaratu zuten Differentiable Neural Computer (DNC) handitutako memoria duen neurona-sarea aurkeztu zuten. Bere memoria erabiltzeko gaitasuna erakutsi zuen, datu egituratu eta konplexuei erantzuna bilatzeko. DNC kodea eskuragarri dago DeepMinden GitHub-ean [143]. 3. KAPITULUA: MATERIALAK 3.1 Sarrera Atal hau sakonago ulertzeko, B.1 eta B.3 eranskinak irakurtzea gomendatzen da atalaren osagarriak baitira. Ikerketarako erabilitako materialak ahots-laginen datubaseek osatzen dituzte. Horiek lortzeko, zenbait ataza eta baldintza izan dira eta datubase orekatuak lortzera bideratu dira. Laginak sortzeko hiru ataza-mota erabili dira hizketa-konplexutasunaren maila desberdinez baliatuta: Hitz-Jario Kategorikoaren (CVF) Animalien Izendatzea (Animal Naming, AN), hizketa irekian oinarria duen Irudien Deskribapena (Picture Description, PD) eta hizketa ez murriztuko bat-bateko Hizketa (Spontaneous Speech, SS) desberdin erabili dira. Orokorrea,n, laginak ez dira asko baina orekatuak daude. Irudia 3. 1: Ataza bakoitzaren ezaugarriak. Ataza bakoitzak ezaugarri propioak ditu eta honako irudian AN, PD eta SS atazen ezaugarrien hurbilpen bat egiten da. Berdez AN, gorriz PD eta urdinez SS atazak. Ezaugarrien artean zein inguneatan egin diren, hizketa-mota, hizkuntzarekiko mendetasuna, emozio-eratzuna aztertzeko balioa eta abar azaltzen dira. 3.2 Datu-baseak Laginen bilduma guztia proiektuan inplikatutako erakundeen arau etikoak kontuan hartuta egin da eta grabazioak hainbat gunetan egiteaz gain, parte-hartzaileak desberdinak izan dira hiru atazetan. Taula 3. 1: Erabilitako 3 ataza nagusiak. Laginen erauzketarako erabilitako 3 ataza nagusien inguruko informazioa jasotzen da taula honetan: zein ingurunetan egin diren eta bakoitzean parte hartu duten gizabanakoen ezaugarriak hain zuzen. Ataza Grabazio gunea Parte hartzaileak AN: Categorical Verbal Fluency (CVF) edo Hitz-jario Kategorikoaren ataza (Animal Naming, AN, animaliak izendatzeko jarioaren bidez). Ingurune klinikoan MCI-ren pazienteak vs CR-ren pertsonak aztertzeko balioko dute. PD: Picture Description (PD), irudien deskripzioaren ataza. Ingurune klinikoan AD-ren gaixoak vs control group (CR) pertsonak aztertzeko balioko dute. SS: Spontaneous Speech (SS), hizketa espontaneoaren ataza. Etxeko ingurunean AD-ren gaixoak vs control group (CR) pertsonak aztertzeko balioko dute. Irudia 3. 2: Hizketa murriztuaren test klinikoa. Hitz-jario kategorikoaren edo Categorical Verbal Fluency-ren (CVF) ataza (Animal Naming, AN, animaliak izendatzea). Ezkerrean, kontrol-subjektu bat; eskuinean, MCI duen pertsona bat. Tonua, lerro urdina; ozentasuna, lerro berdea; formanteak, lerro gorria. Kontuan hartu behar da, hizketa murriztuaren testek komunikazio-osagai zehatzak aztertzen dituztela, baina ez dituztela kontuan hartzen diagnostiko goiztiarrerako egokiak izan daitezkeen beste zenbait funsezko komunikazio-trebetasun; adibidez, emoziozko faktoreak edota hizketaren ekoizpen espontaneoa. Bestalde, goi-mailako hezkuntza duen pertsona batekin gerta daiteke hizketa murriztuaren testak kalte sotilak detektatzeko gai ez izatea, pazienteak baliabideak baititu izendatze-arazo leunak saihesteko eta, era horretan, gaitzak ezkutuan jarraitzen du. Horren haritik, egokiagoa litzateke beste gizarte-markatzaile bat, adibidez, elkarrizketa askean edo hizketa espontaneoan jaulkitutako hitzen proportzioa, gaitzaren hasierako zantzuen adierazlea izan baitaiteke. Markatzaile berri horiek sentiberak izan beharko lirateke kognizio normaletik MCIrako trantsizioekiko, eta beste biomarkatzaileekin erraz integratzeko gai izan, arriskupean izan daitezkeen pertsonak identifikatzeko [38][65]. Azterketa klinikoa testuinguru batean egiten da eta talde bakoitzaren ezaugarrietan oinarritutako inklusio-irizpideekin. 3.3.1.1 Kontrol Taldea edo Control Group (CR)  Parte hartzen dute tarteko adineko edo nagusiagoak, 39 eta 79 urteen artekoak, PGA-ren parte-hartzaile izateko adostasun informatua izenpetu eta gero. Beste osagai batzuk, adibidez, erantzun emozionala eta emozioen kudeaketa, gaitzaren hasierako estadiotan kaltetuta dauden komunikazio-elementuak izan daitezke, eta baita analisirako faktore erabilgarri bilakatu ere. Osagai horiek antzemateko bidean, PD bezalako atazak lagungarri izan daitezke Irudia 3. 3: Hizketa murriztuaren test klinikoa II. Irudien deskripzioari (PD) buruzko ataza. Ezkerrean, kontrol-subjektu bat; eskuinean, AD duen pertsona bat. Tonua, lerro urdina; ozentasuna, lerro berdea; formanteak, lerro gorria. 3.3.3 Bat-bateko hizketari buruzko ataza (SS) AD goiz detektatzeari begira dagoen ikerketa hau etxeko ingurunean egin zen, eta haren helburua AD fase aurrekilinikoan (lehen sintomak baino lehenago), eta baita prodromo-fasean ere (hasierako sintoma batzuekin baina dementziarik gabe) identifikatzea da. Lan hau atariko esperimentu osagarria da eta helburu du bat-bateko hizketarekin loturiko biomarkatzaile zenbaiten atalaseak definitzea. Ezaugarrien bilaketa-sistema ebaluazio aurrekliniko baterako diseinatua dago, AD diagnostikatzeko test egokiak definitzeko helburuarekin. Lortutako datuek osatuko dute pertsona bakoitzaren biomarkatzaile-multzoa AD diagnostikatzerakoan. Lan honetan erabilitako datu-baseak PGA-ren proiektuarekiko independentea da. Erantzun emozionala eta emozioen kudeaketa, kaltetuta dauden komunikazioelementuak izan eta informazio baliagarria eman dezaketenez, horiek antzemateko bidean, SS bezalako atazak lagungarri izan daitezke. Irudia 3. 4: Hizketa murriztuaren etxeko testa. Hizketa espontaneoaren ataza (SS). Ezkerrean, kontrol-subjektu (CR) bat; eskuinean, AD duen pertsona bat. Tonua, lerro urdina; ozentasuna, lerro berdea; formanteak, lerro gorria. 3.3.3.1 AZTIAHO datu-basea Sexu, adin, hizkuntza eta jatorri sozio-kultural desberdinetako pertsona-multzo zabalari aplikatzeko metodologia berria sortzeko, datu-base berri bat garatu dugu, kulturanitza eta eleanitza dena, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz, euskaraz, txineraz, arabieraz eta portugesez, 50 pertsona osasuntsuren (12 ordu) eta 20 AD-ren pazienteren, hau da, AD-ren aurretiko diagnostikoa dutenen (8 ordu), bideo-grabaketa daukana. Datu-base osoan, pertsonen adin-tartea 20-98 urtekoa da. Datu-base honen izena AZTIAHO da [19] eta SS atazaren bi laginen (CR/AD) arteko desberdintasuna ikus daiteke 3.4 irudian. Datu-base horretatik ondoko paragrafotan azaltzen den azpidatubase bat definitu dugu dagozkion datu demografikoekin. Bideo horietan, bat-bateko hizketak dira oinarria. Bertan, pertsonek istorio atseginak kontatzen zituzten, sentimendu goxoak bergogoratzen zituzten edota haien artean elkarrekintzan zebiltzan adiskidegiroko elkarrizketatan. Grabazioen giroa lasaia eta ez-inbasiboa zen. AD dutenekin grabatzeko denborak motzagoak ziren, paziente horien hizketa zailagoa edo traketsagoa baita pertsona osasuntsuena baino, isiluneak luzeagoak eta denbora gehiago behar baitute hitz egokia aurkitzeko eta hizketadisfluentzia edo mezu hautsiekin moldatzeko. Gaitzaren fase aurreratuan, ahalegin hori oso nekagarri zaie eta, askotan, grabazioa eteteko eskatzen dute. Eskaera hori onartu egin zen. 3.3.3.2 Datu-basearen iragazketa  Bideoa prozesatu egin zen eta audioa wav formatoan (16 bit eta 16 kHz) atera zen.  Lehen urratsa aztertzeko ezinezkoak diren elementuak kentzea izan zen: barrea, eztula, zarata gogor eta motzak eta hiztunek batera hitz egiten duteneko segmentuak.  Ondoren, hondoko zarata ezabatu zen denoiser adaptative filtering iragazkiaren bidez.  Aurreprozesatze horren ondoren, kontrol-taldearen materialaren % 80 eta AD taldearen % 50 baliagarritzat jo ziren azterketarekin jarraitzeko. Datubaseko hizketa osoa 60 minutukoa da AD taldeari dagokionez, eta 9 ordukoa kontrol-taldeari dagokionez.  Ondoren, hizketa ondoz ondoko 60 segunduko segmentutan zatitu zen, hiztun guztien segmentu egokiak lortzeko, eta bat-bateko hizketaren 600 segmentuko datu-basea lortu zen. 3.3.3.3 AZTIAHORE datu-basea Bukatzeko, esperimentuak aurrera eramateko, azpimultzo bat aukeratu da partehartzaileen adinarekin eta emoziozko erantzun-mailarekin orekatua dagoena. Azpimultzo honek kontrol-taldeko 20 subjektu hartzen ditu (9 emakumezko eta 11 gizonezko) eta 20 AD paziente (12 emakumezko eta 8 gizonezko). Datu-baseko azpimultzo hau AZTIAHORE deritzo. Taula 3. 5: SS esperimentaziorako azpimultzoen datu demografikoak. Honako taulan Spontaneous Speech (SS) atazaren esperimentaziorako aukeratutako azpimultzoen datu demografikoak. Datu-baseak Emakumea Gizona Adin-maila Batez besteko adina SD Adina AZTIAHORE. SS ataza-azpimultzoa (CR/AD) 9/12 11/8 47-80/69-88 57.80/79.90 11.92/5.3 3.3.3.4 AZTITXIKI datu-basea Hasierako etapan, atariko esperimentazioa AZTITXIKI multzoan oinarrituta burutu da. AD sintomekin zerikusia duten bat-bateko hizketaren ezaugarri zuzenak aztertu dira. Esperimentua, alde batetik, kontrol-taldea (CR) ezaugarritzen duten SS-n izaten diren aldaketak eta ezaugarriak antzemateko diseinatu da. Bestetik, AD-ren maila desberdinetako aldaketak eta ezaugarriak antzemateko ere diseinatu da. Datu-base honen azpimultzoa AZTIAHORE bera da. Hasierako esperimentu honetan, AZTITXIKI izeneko datu-basearekin egin da esperimentazioa. AZTITXIKI, AZTIAHOREren azpimultzo bat da. Kontrol-taldeko 5 kidek eta AD diagnostikatuta duten baina gaitzaren faseetan (ES = 1, IS = 2, AS = 2) dauden 5 erik osatzen dute taldea. Kontrol-taldeko kideak tarteko adina (M) edo adin nagusikoak (E) diren 2 emakumezko eta 3 gizonezkok osatzen dute. AD diagnostikatutako pertsonak 2 emakumezko eta 3 gizonezko dira eta guztiak adin nagusikoak (E). Taula 3. 6: AZTITXIKI azpimultzoa. Datu-baseak Emakumea Gizona Adin-maila Batez besteko adina SD Adina AZTITXIKI. SS ataza-azpimultzoa (CR/AD) 2/2 3/3 80-90/75-95 85.70/87.60 10.2/10.5 4. KAPITULUA: METODOAK 4.1 Sarrera Atal honetan erabilitako metodoetan sakonduko da eta hobeto ulertzeko B.1, B.2, B.3, C.1, C.2, C.3, C.4, D.1, D.2 eta D.3 eranskinak irakurtzea gomendatzen da atalaren osagarriak baitira. AD-ren bereizgarri klinikoa eta adierazle goiztiarrena oroimen episodikoaren eta hizketaren nahasmenduak dira. Etapa honetan, ordea, gaixoa bere aurreko errutina eta jarduerekin jarraitzeko gai da [8]. Sintoma klinikoak agertzen direnean, gehienetan beste zenbait defizit kognitibo ere azaltzen dira, funtzio beterazleen, orientazioaren eta pertzepzioaren gaitasunei dagokienez. Horiekin batera, zenbait sintoma konduktual eta psikologo hauteman daitezke: apatia, suminkortasuna, depresioa, antsietatea, eldarnioak, haluzinazioak, desinhibizioa, oldarkortasuna, jarduera motorretan desgaitasunak, irensteko zailtasunak eta jateko eta lo egiteko ohituretan aldaketak [153][24]. Hortaz, narriadura kognitibo arinaren (MCI-ren) hautemate egokia benetako erronka da komunitate zientifikorako Alzheimer's Disease-ren (AD) eragina arindu nahi bada. Azken hamarkadetan, aurrerapen baliagarriak izan dira hala balioztatze-teknika klasikoetan nola screening edo bahetze metodologia ez-inbasiboetan. Metodo horien artean, mintzamenaren analisi automatikoa (AD dutenengan endekatzen den trebetasunetako bat) oso tresna merke eta erabilgarria da diagnostikatzerakoan. Dudarik gabe, aurreko screening sakona ezinbestekoa da eta monitorizazio-teknika adimendun ez-inbasiboak oso tresna baliagarriak izan daitezke gaitzaren hautemate goiztiarrerako, diagnostikoa osatzeko edota gaixotasunaren garapena balioztatzeko. Test horiek ez dute langile espezializaturik behar, ezta laborategi-lanabes berezirik ere; hortaz, pazientearen senide eta ingurukoak, behar bezalako prestakuntza jasoz gero, horiek egiteko gai izan daitezke, eriaren gaitasunak aldatu edo blokeatu beharrik gabe [2][87][19]. Are gehiago, teknika horiek kostu txikikoak dira eta ez dute azpiegitura estentsiborik behar ezta medikuntza-baliabideak eskura izatea ere. Ondorioz, gauza dira informazioa modu errazean, azkarrean eta kosturik gabekoan [2][87][19] kudeatzeko. Metodologia horiek erraz aplikatzen dira, merkeak dira eta protokolo mediku estandarretan txerta daitezke eguneroko atazak aldatu gabe. Bi ezaugarri dituzte:  Gai dira modu ez-inbasiboan informazioa erraz, azkar eta merke emateko [87][19].  Pazientearen ohiko inguruneko teknikariak ez diren pertsonek erabil ditzateke teknika horiek pazienteeen trebetasunak aldatu edo blokeatu gabe, gaixoek ez baitituzte estresagarritzat jotzen. Oso baliagarriak dira hala balioztatze klinikorako nola etxeko/hasierako arretarako. Alabaina, teknika horiek gaixoentzat estresagarriak ez direla uste bada ere, zenbaiten iritziz gerta daiteke zaintzaile ez-profesionalak ez izatea medikuntza-langileen doitasuna AD, Narriadura Kognitibo Arina (MCI) edota beste zenbait gaitz garaiz eta zehatz identifikatzeko. Metodo ez-inbasiboen artean, mintzamenaren edo hizketaren analisi automatikoak (MCI/AD dutenengan endekatzen den gaitasun edo trebetasun lehenetako bat) oso tresna sendoa, naturala eta atsegina eskaintzen du. Gizakiengan, ahozko komunikazioa da adierazpide garrantzitsuenetako bat eguneroko bizitzan izaten den gizarte-elkarrekintzarako. Prozesu konplexua da. Izan ere, berekin dakar trebetasun kognitiboen sorta oso zabala, zeinaren bidez gai garen mezu txertatua duten soinuak sortzeko. Bioseinaleak barne hartzen ditu gure desioak, ideiak edota emozioak, hots, gure izatasunaren zati bat. Prozesu horretan, garunak ezagutza, oroimena, hizkuntza eta informazio semantikoa kudeatu behar ditu. Balioeste kognitiboak testen sorta zabala inplikatzen du, zahartze-prozesu anormal baten hasierako faseak kuantifikatu eta bereizteko [66]. Balioeste horretan, mintzamena eta hizketa analisiaren oso osagai garrantzitsuak dira, giza komunikazioprozesuaren giltza-faktoreak baitira. Hortaz, komunikazio-trebetasunen andeatzea testen bidez neurtzen da, honako elementu hauek kontuan hartuta, alegia, oroimenaren nahastea, izendatzea, gogoraztea, hitz-jarioa edota kontrol emozionala [5][6][7]. Berrikitan, zenbait ikerketa berrik konplexutasun handiko egoerak aztertu dituzte, hizketa ez-murriztuko atazetan edo ariketetan oinarrituta (bat-bateko hizketa, elkarrizketak edota hizketaldi librea) [38]. Bestalde, test horien lagin biologiko horiek badute abantaila bat, alegia, erraz jaso daitezke tresneria inbasibo eta garestirik gabe. Baina ez-inbasiboak izateaz gain, teknika horiek, automatikoak eta erabilterrazak izan behar dute. Lagina erauzitakoan, teknologia horiek gai izan behar dira gaixoak ikusiko ez duen prozesu guztia kudeatzeko: laginak ezaugarritu eta aberastu, diagnostikoak egin eta komunikazioak ahalbidetu, besteak beste. Testuingurua horrela izanda, hizketaren analisi automatikorako ez-inbasiboak diren teknologiak garatzea ezinbestekoa da, eta lan honek horren aldeko ekarpena izan nahi du. Irudia 4. 1: Sistema eta tresna automatikoak. Duela gutxi arte, espezialistek eskuz egiten zituzten testak; alabaina, azken urteotan, sistema eta tresna automatikoak gero eta gehiago erabiltzen hasi dira baita jarduera klinikoan ere. Testuinguru hori kontuan hartuta garatu da sistema ez-inbasiboa eta seinalea jasotzen denetik erabakia hartzen denerako prozesu osoa biltzen du: (1) Grabazio automatikoa, prozesatzea, ezaugarrien erauzketa eta hautaketa. (2) Sailkapen automatikoa medikuaren ikuskapenarekin eta ebaluketarekin batera. (3) Berrelikadura. Azkenean, proposatzen den diagnostiko/neuroerrehabilitaziorako kontrolsistemaren diagrama orokorra 4.1 irudian ikus daiteke. Eskeman, behar diren ezaugarri guztiak garatu ahal izateko, helburuetan oinarritutko hiru bloke nagusi aurki daitezke:  Seinalearen prozesatzea (seinalearen aurreprozesatzea eta ezaugarrien erauzketa eta hautaketa).  Azterketa/diagnostikoa (eredu automatikoak, test estatistikoak eta medikuen metodologia estandarrak).  Erabakiak eta eragiteko elementuak. Bigarren blokean eta hirugarrenean ez dira soluzio itxiak planteatuko baizik eta sistema malgua non osasun-espezialistak, azken erabiltzaileak eta laguntzaileak zenbait elementurekin elkar eragiteko aukera edukiko duten. Azken hori diseinu unibertsaleko kontzeptuan oinarrituta dago [154]. 4.2 Ezaugarrien erauzketa eta hautaketa Hizketa-eredu arruntenetako batzuen erabileran oinarritzen gara, hizketa osasuntsua eta patologikoa bereizteko [38][56][155] eta giza pertzepzioaren bidez diskriminatzeko. Haietako gehienak ezagunak dira hizketa-seinaleen prozesatzeko arloan. Parametro bakoitzerako deskripzio zehatzagoa eta gainerako informazioa aurrerago emango da. Atazen grabazioen datu-basea bildu eta gero, horiek automatikoki aztertzen dira ezaugarriak erauzteko helburuarekin. Bi ezaugarri-mota barne hartuko ditu azterketa automatikoak: linealak eta ez-linealak. Irudia 4. 2: Ahots-laginen erauzketa linealak eta ez-linealak. Sistema automatikoak ahots-laginen ezaugarri-bektorea sortzeko erauzketa linealak eta ez-linealak biltzen ditu sistemak. Mintzamen automatikoaren analisian oinarritutako multi-hurbilketa ez-linealak hizketa-analisian erabiltzen diren denbora-serieen azterketarako eta denbora-serie dinamikoen konplexutasunaren neurtze kuantitatiborako baliagarriak izan daitezke. Bestalde, hurbilketa hori hizketa-patologien deskripzioan oinarritzen da, alegia: fonazio, artikulazio, hizketa-kualitate, giza pertzepzio eta sistemaren dinamika konplexuetan. Irudia 4. 3: Fonazio-aparatua [156]. Fonazioa, fonazio eta arnas aparatuak parte hartzen duten ekintza fisikoa da. Ezkerreko irudian, aparato honetan parte hartzen duten elementuak ikus daitezke. Eskuineko irudian fluxuak traktoan nola eragiten duen eta ondorioz sortzen den ahotsa ikus daitezke. Irudia 4. 4: Fonazio-aparatua II. Fonazioaren eskema biomekanikoa ikus daiteke irudi honetan [39][157]. Modelatzeari buruzko ikuspuntua guztiz aldatu da eta fonazioa, artikulazioa, hizketaren kalitatea, giza pertzepzioa eta sistemaren dinamika konplexuaren arabera egiten da hizketaren patologiaren deskripzioa. Izan ere, hasieran, ahots patologikoek aldaketa txikiak eta ez-linealtasun finak dituzte. Beraz, ezaugarrien hautaketa ezinbestekoa da diagnostiko zehatza burutzeko. Aipatutako hizketaren azterketarako modelatze- ikuspuntu berri honek hizketa eta disfluentziak modelatzeko zenbait ezaugarri-mota txertatzen ditu: linealak eta ez-linealak. 4.2.1 Ezaugarri linealak Hizkera osasuntsu eta patologikoa zein giza pertzepzioaren bidezko diskriminazioa bereizteko gehien erabiltzen diren ezaugarrietako batzuk erabiliko dira 4.1 Taulan [38][56][157][165]. Horietatik gehienak oso ezagunak dira ahots-seinaleen prozesatzearen eremuan. Ezaugarri guztiak gure ikerketa taldean garatutako software [38] [19], MATLAB [166], Praat [167] eta Alzumeric-en bidez kalkulatzen dira.  Ezaugarri aurreratuen blokean ezaugarri berriak ageri dira. Besteen artean:  Adaptive Component Weighted coefficients (ACW): kanalen distortsioa gutxiago nabaritzen dute. kuantifikatzeko hizketa-seinaleetan [174]. Aldi berean, jardunbide artikulatzaileetan eta ozentasunean dauden desberdintasunak aztertzen dituzte. Ikerketa horretan, Dimentsio Fraktala (FD) eraginkorragoa da zero-crossingak (zero puntutik igarotzeko indizeak) baino. Bioseinaleetan (EEG eta MEGetan) oinarritutako AD-ren ahoskerari buruzko beste lanean bezala [175], metodologia hori erabilgarria izan daiteke Alzheimerren sintomak hautemateko, besteak beste, zalantzak, etenaldiak edota isiluneak hizketa-seinaleeetan. Hurbilketa horrekin sistema hobetu nahi da [19][23], ereduak handiagotzen FD dela bide. FD oso eredu ezaguna eta erabilia da sistema baten konplexutasuna deskribatzeko, eta lagungarri izan daiteke diagnostiko goiztiarrerako erabilgarriak diren aldaketa ñimiñoak detektatzeko. Bestalde, eredu hau gai da sistemaren dinamikak antzemateko eta, hortaz, bariazio adierazgarriak agerian jarri ditzake hizketa-seinaleetan. Zehatzago esateko, Higuchi-ren, Katz-en eta Castiglioni-ren algoritmoen [168][176][169] inplementazioak erabiltzen dira eredu berri hau modeloaren entrenatze-prozesua elikatzen duen multzoari gehitzeko. FD-ren balioak izan beharko lukeen uhin-forma jakin bati buruzko erreferentzia zehatzik ez dago. Gainera, hizketaren uhin-formak ez dira geldikorrak. Hori dela eta, Hizketa Ezagutze Automatikoaren (Automatic Speech Recognition, ASR) teknika gehienek seinalearen zatiketa motzak erabiltzen dituzte uhin-formatik ezaugarriak ateratzeko. Horrek esan nahi du, fonema desberdinak ezagutu ahal izateko, hizketaren uhin-formetatik ezaugarriak ateratzeko teknika onargarri bat izan daitekeela seinalea zati txikitan banazea eta zati bakoitzerako ezaugarriak kalkulatzea. Beste hitzetan, uhin-formaren segmentu motzen dimentsio fraktala kalkulatu daiteke eta seinale osotik lortutako balioen eboluzioa behatu. Helburua, ahozko mezuaren osagaiak identifikatzen lagungarri izan daitezkeen ezaugarri fraktalak aurkitzea. 4.2.2.1.1 Higuchi-ren Dimentsio Fraktala Deskribapena egiten da [21] lanean. Dimentsio fraktala neurtzeko badira zenbait algoritmo eta artikulu honetan [21], arreta denbora-serieen analisirako bereziki egokiak diren aukeretan jartzen du arreta, sistemaren aurretiko modelatzea eskatzen ez dutenetan. Algoritmo horietako hiruk beren egileen izena daukate, Higuchi (1988), Katz (1988) eta (2010). Higuchi eta Castiglioni aukeratu dira baliabideak urriak direnetan [177][178] zehatzagoak omen direlako nahiz eta Katz ere algoritmo sendotzat hartzen den dimentsio fraktala kalkulatzeko [179]. Higuchi-k (1988) denbora diskretuko sekuentzien dimentsio fraktala neurtzeko eta denbora-serieetatik zuzenean 𝑥(1), 𝑥(2), … , 𝑥(𝑁) hartzeko algoritmo bat proposatu zuen. Algoritmoa, jatorrizkotik eraikitako denbora-serie berri batean, 𝑥𝑚 𝑘 oinarritzen da: non X-k adierazten baitu ausazko aldagai bat, Θ balioen multzo bat eta probabilitatemasaren funtzioa dituena p(xi) = Pr{X = xi}, xi ∈ Θ, eta E-k itxaropen-eragilea. Kontuan izan p logp = 0, p = 0 bada. 4.2.2.3 Emozio-tenperatura Gogoratu, Alzheimerdun gaixoengan, mintzamena ez ezik, erantzun emozionala ere kaltetu egiten dela, eta, ematen duenez, zenbait fase ditu. Gainera, hasierako faseetako andeatzea dela bide, gizarte-desinhibizioa eta portaera-aldaketak gertatzen dira [45][46]. Fase aurreratuagoetan, gaixoak lotsati eta apatiko azal daitezke; sintoma horiek oroimen-galtzeari edota komunikatzeko zailtasunei eta pertzepzio aldatuari egozten zaizkio. Aipatu bezala, erantzun eta kudeaketa emozionalak ere badira gaitzaren hasierako fase horietan nahasten diren beste komunikazio-elementu batzuk. Ezagutza- eta komunikazio-defizit eta portaera-sintoma horiek guztiak oso faktore baliagarriak izan daitezke AD ebaluatzeko. Emozio-tenperaturaren bidez emozio-erantzuna ere aztertuko da. Tenperatura emozionala kalkulatzeko estrategia mistoa erabiltzen da. Batetik, 2 ezaugarri prosodiko eta bestetik, 4 ezaugarri paralinguistiko, pitch eta energiarekin erlazionatzen dira. Ezaugarri horiek azkar eta erraz kalkulatzen direlako aukeratu ziren. Gainera, emozioezagutzan eraginkorrak eta segmentazio linguistikoarekiko [192] independenteak dira. 4.2.2.4 Disfluentzien azterketa Gure ikerketa AD hasierako fasean, prodromo-fasean alegia, detektatzera bideratua dago, eta hizkuntzatik independenteak diren metodologien integraziora zuzenduta. Horrek guztiak CR zein MCI duten subjektuen disfluentzia aztertzera garamatza. Kontuan hartu behar dugu, memoria galtzearekin batera, AD-ren arazo handienetakoa hizkuntzaren ezagutzaren galera dela. Hitz egiteko eta beste pertsona batzuk ulertzeko zailtasunean islatzen da eta horrek komunikazioaren prozesu naturala zein elkarrekintza soziala are gehiago zailtzen du. Komunikatzeko ez gaitasun hori gaixotasunaren lehen etapetan azaltzen da, hizkuntzaren zailtasuna dela bide. AD dutenen baztertze soziala dakarte eta gaixoenganako zein beren familienganako eragin negatiboa [14]. Gainera, lan berrien arabera, disfluentziak MCI eta AD ezagutzeko garrantzia azpimarratzen dute. Ikerlan horien [19] arabera, adibidez, grabazio laburretan, hizketa sortzeko, AD duten gaixoek osasuntsu daudenak baino lan handiagoa egin behar dutela islatzen dute. AD duten gaixoek motelago hitz egiten dute etenaldi luzeagoz, denbora gehiago behar dute hitzak bilatzen, eta horrek disfluentziekin duen zerikusia eta apurtuta dauden mezuekin. Hizkeraren disfluentzia hizketa jariakor batean gertatzen den edozein etendura, irregulartasun edo elementu ez-lexiko dira, eta hizketa eten dezakete. Besteak beste: hasiera faltsuak, esaldi errepikatuak, silaba errepikatu edo luzatuak, mar-marrak, betetze eta enuntziatu konponduak eta bakoitzaren mingain notak konpontzeko hizlarien instantzia edo mikroahoskatzeak [54]. Disfluentzia horiek areagotzea narriadura kognitiboaren zeinu argia izan daiteke eta gainera hizkuntzatik independentea da. Disfluentzia zein isiluneen gehiagotzeak gaixotasunaren okerragotzearen isla dezake eta komunikazioaren argitasunean eskasia ekar dezake. AD duten gaixoengan, batzuetan, barneko prozesu kognitiboaren hitzezko espresioan bilakatzen dira, hots, bakarrizketa: "Zer da hori?", "Nola du izena?", /Uhm/ "Ez dut gogoratzen". Ondoriozta daiteke, beraz, disfluentziak prozesu kognitiboaren isla zuzena direla komunikazioan zehar eta asaldura horiek antzematerako ukaezina den ezaugarria igortzen dutela, hizkuntzatik independentea izateaz gain. Ez dugu ahaztu behar AD-k, batez ere, gaixotasun kognitiboa izateaz gain, fonazio- eta artikulazio-aldakuntza biomekanikoak ekar ditzakeela. Hori dela eta, disfluentziak oso elementu interesgarriak dira eta MCI ondo detektatzeko erabilgarriak izan daitezke. Bai ahots isiluneek zein disfluentziek oso informazio garrantzitsua dute ahoskatutako mezuaren esanahia deskodetzeko. Disfluentzia kalkulatzeko estrategia mistoa erabiltzen da, tenperatu emozionalarekin egiten den bezala. Ahots-laginak automatikoki ahots-seinale eta disfluentziatan segmentatu dira Voice Activity Detection (VAD) algoritmoaren bidez. Disfluentziaren segmentutik aterako diren parametroak seinalearen zatitik aterako diren parametro berak dira. Horrela, disfluentzia aztertzeko aukera egongo da eta laginaren narriadura-maila ezagutzeko ezaugarri gehiago eskuratu ahal izango dira. Irudia 4. 6: Hitz-jario kategorikoaren (CVF) ataza. MCI gizabanakoa. (a) Hitz egiten, (b) Disfluentzia. 4.3 Ezaugarrien hautaketa automatikoa 4.3.1 Disfluentziaren segmentazio automatikoa (VAD) Ezaugarrien azalpenean aipatu den bezala, hots-laginak, automatikoki, ahotsseinale eta disfluentziatan segmentatzen dira. Horretarako, VAD (Voice Activity Detection) [193] [194] algoritmoa erabili da. Teknika hori hizketaldiaren prozesatzean erabiltzen da eta giza hizketaldia edo horren gabezia atzematen ditu. Ahotsaren kodetze eta horren araketarako erabili ohi da eta ahots-gabezia dagoen HTTP komunikazioetan prozesu batzuk gelditu eta konputazio zein banda zabalera aurrezteko oso erabilia da. Algoritmo horren bidez, AD/MCI/CR dutenengan izango duen eragina balioztatuko da. 4.3.2 Proba ez-parametrikoen bidezko ezaugarrien hautaketa automatikoa Laginen normalitatea aztertzeko Kolmogorov-Smirnov proba ez-parametrikoa erabili da MATLAB-en [166] bidez, eta laginak normaltasun irizpidea betetzen ez duela ikusi da. Lehen azterketaren ondoren eta laginak normaltasun-irizpidea betetzen ez dutela ikusita, proba ez-parametrikoak erabiliko dira ezaugarrien hautaketa automatikoa egiteko. Hain zuzen ere, Mann-Whitney-en U testa t-Student probaren baliokidea da: bi proben arteko diferentzia bakarra probarako erabiltzen den estatistikoa da. Proba hori t-Student probaren antzekoa da baina lagin ez-parametrikoetarako. Bestalde, bere zabalpena estatistikan, Kruskal-Wallis proba, k lagin homogenoak edo populazio berekoak diren erabakitzeko kontraste ez-parametrikoa da. Hautaketa automatikoan ohiko adierazleak diren ezaugarri hoberenak aukeratuko dira proba honen bidez. Aukeraketa hori Mann-Whitney-en U probaren bidez egiten da, non p-balioa<0,1 izango den ezaugarri-talde handiagoa izateko helburuarekin, bigarren hautaketa-etapa izango baita []. Gogoan izan behar dugu, ezaugarrien hautaketa horren helburua adierazgarria den ezaugarribektorea lortzea dela. Horrela lortu nahi dena zera da, alegia, ML algoritmoei CNN-ak barnetik aberastua dagoen informazio atxikitzea, haien lana errazteko. CNN-en kasuan, nolabait lehen ezaugarri-mapa bat txertatzen zaio, ondoren CNN-an, konboluzio-pooling geruza gehitu diezaion jadanik ezaugarritua jasotzen duen matrizeari. CNN- ari sartuko zaion informazioa ez da bektorea izango 2D-tara eraldatzen baitugu neurona-sarean sartu aurretik. Esperimentazio hori egiteko erabili dira WEKA suite [195], emaitzak ebaluatzeko Taldekatzerako Errore-Tasa (CER%) eta entrenamendu eta emaitzen balioztapenerako K = 10 den K-fold cross-validation delakoak [196]. 4.4.2 CNN-ak CNN-ek AI-aren eremuan ekarri dituzten berrikuntzek ML-aren jakintzagaia eraldatu dute. Ahots-laginak sailkatzeko k-NN, SVM eta MLP-etaz gain CNN-ak ere erabili dira ikerlan honetan eta lortutako emaitzak itxaropentsuak dira. Hori guztiagatik, azpiatal osoa eskaini zaie neurona-sare mota horiei. Gizakion garunak konplexutasun handiko mikroarkitektura dauka, eta bertan, eginkizun desberdinak burutzeko prestatuak dauden neurona-sareen nukleo eta eremuak aurkitu dituzte. Neurozientziak aurkitu du, bat-bateko garun-oinazeen kasu klinikoen azterketa eta irudien diagnostikoan izandako aurrerapenei esker, ikustearen ezaugarri desberdinak (lerroen makurdura, ertzak, simetria eta abar) hautemateko sare berezituak daudela. Ikasketa automatiko sakonean oinarri duten eredu konputazionalek gizakietan gertatzen den jazoera hori errepikatzen saiatu dira, eta horretarako konfigurazio Irudia 4. 7: MLP. Oinarrizko MLP baten konexioak geruza bateko neuronak hurrengo geruzako neurona guztiekin konektatzen dira [199]. Adibidez 64x64x3 RGB irudiekin lan egiteko 12.000 parametro berri gehitu beharko genizkioke ereduari eta hori ez bideragarria. Horri irtenbidea bilatzeko aukera bat irudiaren erresoluzioa txikitzea da, baina informazio garrantzitsua gal daiteke. Konputazio-kalkuluak asko moteldu daitezke irudien informazio-matrizeekin lanean ari bagara, eta zer esanik ez RGB irudiei MLP sarea txertatzen badiegu. Irudia 4. 8: Irudien datu-matrizeak. Ezkerreko adibidean 11x4x1 irudi txuri-beltza eta eskuineko adibidean luzera x zabalera x 3 RGB irudi baten matrizeen adibidea ikus daitezke [200]. 4.4.2.3 Deep Learning: Neurona-sare Konboluzionalak (CNN) CNN-k badauka konexio osoa duten pertzeptron multigeruza deritzegun neuronasareekiko desberdintasun handia:  Entrenamendurako parametro gutxiago behar ditu, beraz, bere entrenamendua azkarragoa da.  Baina ez du ezaugarri horrek bereizten bakarrik, matrizeen ezaugarrien traslazioarekiko inbariantza aurkezten baitu, eta gaitasun horrek matrizeinformazio sastraken artean ezaugarriak aurkitzeko gaitasuna ematen dio. Teknika horrek hizketaren ikuskapenerako emaitzak nabarmen hobeto ditu [121] eta ikerketa-lerro berriak ireki ditu audio seinaleen ikerketarako [201][202]. Sare konboluzionalek irudi, bideo, ahots eta audioen azterketan aurrerapenak ekarri dituzte eta 2D eta 3D matrizeen azterketan trebezia berezia dutela erakutsi dute. 4.4.2.3.1 Sare konboluzionalen arkitektura CNN-ak pertzeptron multigeruza ere badira, baina, tartean, desberdinak diren ezkutuko geruzak ere badituzte, eta geruza berezi horiei esker:  Konexio-kopurua asko gutxitzen da, eta ondorioz, konputazio-kalkuluak asko azkartzen dira.  Ezkutuko geruza horiek datuen arteko erlazioa aurkitzeko gaitasuna ematen diote sareari, hots, matrizearen ezaugarriak ezagutzeko gaitasuna eta trebezia. Beraz, sare konboluzionalak xede desberdinetarako erabiliko diren arren, eta horrek CNN-ak desberdin konfiguratzea eskatuko duen arren, badaude sare konboluzional guztietan errepikatzen diren geruzak eta bestelakoak: geruza konboluzionala, pooling geruza, guztiz konektatutako geruza, normalizaziorako aktibazio-funtzioak eta dropout teknikak. 4.4.2.3.2 Geruza konboluzionala Konboluzioa f1 eta f2 funtzio matematikoak f3-n eraldatzen dituen eragilea da eta f3-k nolabait f1-en magnitudea irudikatzen du. Geruza konboluzionalak sartutako informazio bektore/matrizearen gain eragiketa matematiko batzuk egiten ditu kernel izeneko iragazkiaren bidez, eta horren ondoren, ezaugarrien mapa osatzeko gaitasuna dute eta geruza konboluzional bat baino gehiago segidan badaude, geruza batek aurrekoaren ezaugarri-mapa izango du sarreran. Ikerketa-lan batzuek konboluzio horien sakontasunak irteerako doikuntzan eragina izan dezaketela erakutsi dute [129]. Azkenean, sarearen diseinatzaileak aukeratu beharko du konboluziorako erabiliko duen kernela eta sarearen sakontasuna. Irudia 4. 9: Konboluzioa. Goian 1D-ko bektorea eta 1D-ko kernelaren arteko eragiketa matematikoa eta ondoriozko ezaugarri-mapa [203]. Behean 2D-ko matrize eta kernelaren arteko eragiketaren ondoriozko ezaugarri-mapa [204]. CNN-a konfiguratzerakoan bilatzen den helburuaren arabera, aurreko irudian ikus daitekeen bezala, erabiliko iragazkia desberdina izango da. Beheko irudian bi adibide ikus ditzakegu: Irudia 4. 10: CNN-en kernelak. Lerro horizontalak eta lerro bertikalak ezaugarritzeko kernelak [205]. Hurbil dauden pixelek ezaugarriak aurkitzen lagundu dezakete konboluzio eragiketaren bidez [206], baina bertute hori ondo kudeatzen jakin behar da overfitting- a ekiditzeko [207]. Eragiketak ezkerretik eskuinera irrist egiten dihoa eta ilara bukatzean berriro hasten da beherago dagoen ilaratik hasita. Prozesua bukatu ondoren jatorrizko matrizea baina txikiagoa den ezaugarri-mapa sortuko da. Irrist-pausoaren tamaina definitzea ere garrantzitsua da kernelaren desplazamenduaren tamaina jakiteko (Normalean 1-ekoa izango da, hau da, zutabez zutabe egingo du salto). Iragazkiak aurreko geruzan zehar egiten duen eskaner mugimenduaren tamaina ere urrats izenaz ezagutzen da. Irteerako maparen tamaina kernelaren tamainaren araberakoa izango da eta sarearen konexio-kopurua txikitzea lortuko da. 1x1-ekoa baino handiagoa den edozein kernelek irteerako ezaugarri-mapa txikituko du. Kernel bat baino gehiago txerta daitezke ezaugarri desberdinak deskribatzeko gaitasuna eman nahi badiogu sareari. Irudia 4. 11: Ezaugarri-mapa I. 3x4 matrize batetik 2x3-ko ezaugarri-mapa sortzen da [208]. Batzuetan ordea tamaina mantentzea interesgarria izan daiteke eta horretarako zeroen bidezko bigungarria (zero padding) jar daiteke ertzetan (irudia zeroz inguratuta) edo ausazko ertza. Irudia 4. 12: Ezaugarri-mapa II. Ezkerreko irudian ezaugarri-mapak tamaina mantentzen du konboluzioa posizio guztietan eginez. Hau da, sarrerako matrizeari behar adina gehitzen dizkio ertzetan irteerako ezaugarri-maparen tamaina mantendu dadin. Eskuineko irudian, ordea, ezaugarri-maparen tamaina txikiagotzen da. Sarreran 5x5-eko matrizea izanik irteeran 3x3-koa geratzen da [208][209]. Geruza taldekatzeak geruza konboluzionalen segida batek osatzen dute. Hauen helburua, aurretik definitutako ezaugarri-mapetako ezaugarriak finkatzea da. Ezaugarrien irudikapena orokortu edo eta konprimitzeko balio duen teknikatzat har daiteke. Horrela, eredua sortzeko erabilitako datuen gehiegizko doikuntza ekidituko da. Askotan geruza taldekatzeak sinpleak izaten dira eta beren ezaugarri-mapa propioak sortzeko sarrera-datuen batez besteko edo maximoak hartzen dituzte. Irudia 4. 13: CNN-en sakontasuna. Lehen geruzan konboluzioa egin eta ezaugarrien mapa atera ondoren beste hiru geruza erabiliko dira kasu honetan ezaugarrietan sakontzeko [210]. 4.4.2.3.3 Pooling geruza Behin konboluzioa bukatu eta gero, ezaugarrien mapa pooling izeneko beste geruza batetik pasako da. Horrek, zonaldeka, mean-pooling edo max-pooling eragiketak egingo ditu aztertzen ari den ezaugarrien maparen gainean. Pooling iragazkiak tamaina desberdinak izan ditzake, nahiz eta 2x2-koa erabiliena den. Pooling-arkitektura estatikoa da hori, baina badaude irudietara hobeto egokitzeko helburuarekin piramide bidezko taldekatze espazialerako pooling dinamikoagoak [211]. Pooling delakoaren geruzek ezaugarri-mapatik jasotako informazioa gehiago sinplifikaten dute eta ezaugarrien bertsio laburbildua sortzen dute. Geruza konboluzionalak ematen digun informaziotik abiatuta eremukako (Adibidez 2x2) informazioa hartu eta pooling geruzaren puntu bakarrean sintetizatzen da: Irudia 4. 14: Pooling-a CNN-etan. 2 kasuetan 2x2 pooling-a egiten da. Ezkerreko irudian zehazki maxpooling egiten du eta eskuineko irudian pooling-ak irudian duen eragina ikus daiteke [212]. Pooling-aren bidez ezaugarri bat aurkitutakoan, honek beste ezaugarriekiko duen gutxi-gorabeherako kokapena bere posizioa zehatza jakitea baino garrantzitsuagoa da. 4.4.2.3.4 Guztiz konektatutako geruza Behin konboluzio–pooling (edo subsampling) geruza-segidak behar adina errepikatuz gero (batzuetan konboluzio geruza bat baino gehiago segidan), sailkapenerako algoritmoetan (gure kasuan bezalaxe, hots, MCI edo CR) guztiz konektatua dagoen geruza (densely connected layer) gehitzen zaio. Irteeran, softmax edo beste aktibazio-funtzio ez-lineala izan dezakete eta entropia gurutzatua (cross-entropy) bezalako optimizatzailea (ataza probabilistikoetarako hobeto lan egiten du errore koadratikoak baino) adibidez. Sailkapenerako Deep Learning sareetan, konbinazio horrek ondo lan egiten du baina badaude beste aukera batzuk. Softmax, irteerako bektore erreala, probabilitate bektore bihurtzeko diseinatua dago (guztien artean 1 gehitzen dute), hots, datu-matrize bat klase baten kide izateko probabilitateaz ariko ginateke gure kasuan. Mendeko aldagaia klase bateko kide izateko probabilitateaz ari gara, hau da, sailkapen-kasu bati buruz. Taldekatzerako neurona bat erabiltzen da mota bakoitzerako. Gure kasuan bi neurona izango dira irteeran (MCI/CR). Probabilistikoa izan ordez One-hot encode motakoa izan daiteke (adibidez: [0 0 1 0 0] bost neuronatako irteera batean). Irudia 4. 15: CNN-en egitura orokorra. Deep Learning sarearen bukaeran guztiz konektatutako geruza gehitzen da eta sailkapen ereduetarako bektore probabilistikoa sortuko duten funtzioak, softmax besteak beste [213]. Guztiz konektatutako geruzak sarearen bukaeran erabiltzen dira behin ezaugarriak erauzi eta sendotuz gero. Haiek erabiltzen dira ezaugarrien bukaerako konbinazio ezlinealak sortzeko eta sareak aurreikuspenak egiteko. 4.4.2.3.5 Aktibazio-funtzioak Sarrera batzuk emanda korapilo baten irteera definitzen duen funtzioa da eta zenbait motatakoak daude. Sarrerako geruzan izan ezik beste guztietan burutzen da eragiketa hau. Sarrerako konexioetatik datozen balio guztien gehiketa jaso ondoren, beste balio batean eraldatzen du. Hainbat aukera daude (sigmoide, ReLU, …) eta horien helburua neurona bakoitzak sortutako balioak arrazoizko eremu batean mantentzea da (0 eta 1 artean dauden balio errealak adibidez). Aktibazio-funtzioek ez-linealak izan behar dute baldin eta ebatzi nahi den kasuistika ez-lineala bada. Lineala zatekeen kasu bat pezetatik eurotarako bihurgailua zatekeen. Gure ikerketa-lerroa, ordea, ez-lineala da guztiz, hortaz, ez-lineala den aktibazio-funtzioa erabili beharko da baita ere. ReLU (Rectified linear unit) aktibazio-funtzio ez-lineala oso erabilia izaten ari da neurona-sare sakonetako geruza ezkutuetan sarearen pisu eta ereduak azkarrago ikasten dituelako: Aktibazio-funtzio ez-linealak erabiliko dira ondoren. Zenbait mota daude baina gure kasuan ReLU (Rectified linear unit) erabiliko dugu ikasketa sakonerako neuronasareetan lan ona egiten baitute: Irudia 4. 16: ReLU. ReLU oso erabilia da, entrenamendua bider 6 azkartzen baitu sigmoide eta tanh aktibazio-funtzioekin alderatuta [122]. Alabaina, gerta daiteke neurona batzuek lanik ez egitea entrenamenduan zehar gradienteak sortutako pisuek ahalbidetu baitezakete neurona batzuk ez aktibatzea. Neurona horientzat gradientea beti zero izango da. Arazo hori ekiditzeko badaude bide batzuk, adibidez, dropout. 4.4.2.3.6 Dropout Garrantzitsua da ereduaren parametro-kopurua gutxitzea. Konboluzio eta poolingaren bidez sarearen konputazio-abiadura handitu da baina bada dropout izeneko teknika bat ereduaren parametroak gutxitzen lagunduko digunak. Sareko neurona batzuk ezabatzen dira bere sarrera eta irteera arkuekin batera. Sarea osatzen duten neurona eta bere konexioen deuseztapena ausazkoa da. Entrenamendurako nahikoa adibide ez badaude gerta daiteke neurona gutxi batzuek lan guztia egitea, eta gainerako neuronak, ordea, erredundanteak eta errendimendurako kaltegarriak izatea. Horretarako, erregularizazio-teknikak txertatzen zaizkie, ereduaren parametroei murrizketen bidez zarataren ikasketa ekiditzeko helburuz. Iterazio batzuetan, neurona batzuk ezabatu eta besteak lan egitera behartzen ditu, akatsak ekidin eta neurona gutxi batzuekiko mendetasuna desagerrarazteko. Irudia 4. 17: Dropout. Ezkerreko irudian oinarrizko eta ezkutuko geruza bakarreko MLP sarea ikus daiteke. Eskuineko irudian iterazio batean Dropout-ak lan nola egiten duen ikus daiteke [214]. Teknika horrek bi ahalmen gehituko dizkio CNN-ari: 1. Kalkulurako abiadura konputazionala azkartuko da parametro gutxiago izango baitira iterazio bakoitzean. 2. Gehiegizko doikuntzaren arriskua txikiagotuko du. Oso adierazkorrak diren geruza ezkutuak dituzten ereduetan gehiegizko doikuntza gertatzeko arriskua handitzen da eta ausazko zarata edo akatsaren zati bat modelizatu daiteke. Horri overfitting deitzen zaio, eta dropout-aren bidez sarearen aurreikuspen pobretze hori ekiditu nahi da. Gehiegizko doikuntza horrek orokortzeko gaitasuna mugatu dezake. Entrenamendurako erabilitako datu-taldeak ikasi (zarata barne) dezake modu ezin hobean baina azpian dakarren prozesua ulertu gabe. Entrenamendurako optimizatzaile batzuk daude (gradient descent, ADAM eta abar). Ondorengo Gradientea (Gradient Descent) erabiliena da erabiltzeko erraza delako. CNN sareetan ADAM optimizatzaileak abantailak eskaintzen ditu. Neuronasareen ikasketa-prozesua errorearen minimizatze funtziotzat azaltzen da. Normalean funtzio horrek 2 zati izaten ditu:  Erroreak zehaztea: Neurona-sarea zenbateraino doitzen den dauden datuetara.  Erregularizatzea zehaztea: Gehiegizko ikasketa ekiditzeko. Noski, sareak izango duen akatsa zuzenki erlazionatua egongo da dituen sinapsien pisuekin. Normalean errore funtzioa ez da lineala eta iterazioen bidez errore hori minimizatzeko bidea bilatu behar da. Irudia 4. 19: Overshooting. Ondorengo gradientearen iterazio bakoitzean sartuko dugun aldaketa α- k zehaztuko du. Handiegia bada overshooting-a izango da (dibergentzia) eta ez du errorea minimizatzeko balioko. Ezkerreko irudian ikus daiteke nola minimotik urruntzen den. Eskuineko irudian, α txikiago batek minimorako bidea erakusten digu [217]. Behin doitu eta entrenatuz gero, sarearen gaitasunak ebaluatu beharko dira eta erabilitako beste algoritmoekin konparatu (SVM, k-NN eta MLP). 4.4.2.3.8 CNN ahotsa analisirako Badakigu, azkenean, 100 pertsonaren datu-base orekatua (PGA-OREKA) lortu dela eta hori da neurona-sare konboluzionala entrenatzeko eta bere zehaztasun-maila neurtzeko erabiliko duguna. MCI eta CR sailkatzeko orain arte SVM eta KNN bezalako sailkapenerako algoritmo klasikoekin egin dugu lan. Badakigu [122][127][129][131][132], CNN-ek oso erantzun onak ematen dituztela irudi matrizeen sailkapenekin eta gure 100 laginetako ahotsekin lortutako parametro bektoreekin ondo funtziona dezaketela ematen du. Kontuan hartu behar da neurona-sare konboluzionalean sartuko diren datuak ez direla espektrogramen irudien pixelak. CNN-ra sartuko dugun informazioa lehen ezaugarri-mapa bat da, .wav fitxategietan egindako iragazketa-lanak seinale horiek parametrizatzeko balio izan baitu. Irudia 4. 20: Datu gordinak CNN-ra. Aurreko iragazketa-lana egingo ez balitz espektrogramaren matrize-datu gordinak sartuko lirateke CNN-ra [218]. Deep Learning-ek bere trebezia erakutsi badu [122][127][129][131][132] datumatrizeak ezaugarritzeko eta horiek konprimitzeko, sartzen diren datuak gordinak izan ordez, ezaugarri-mapak badira lor daitezkeen emaitzak hobeak izango direla espero daiteke. Horrek esan nahi du CNN-ra txertatuko den informazioa aberastua dela eta bektore parametrikoak direnak ezaugarrien bektoreak balira bezala ulertuko dituela sareak. Ezaugarritze-lan handia egina ematen zaio sareari. Ikuspuntu guztiz berritzaile honek emaitza onak eman ditzakeela uste da. 5. KAPITULUA: ALZUMERIC 5.1 Sarrera Atal hau sakonago ulertzeko B.1, B.2, B.3, C.3, C.4 eta D.2 eranskinak irakurtzea gomendatzen da atalaren osagarriak baitira. AD-ren lehen fasean agertzen da patologikoa den Nahasmendu Kognitibo Arina (MCI), akats kognitiboa alegia, baina ez da behar bezain larria eguneroko bizitza edo gaitasun independenteak eragozteko. Aldaketa horiek ez dira gehienetan behar bezala diagnostikatzen. Are gehiago, MCI-k Alzheimer edo beste dementziaren bat garatzeko arriskua areagotu dezake, eta gaur egun, garaiz detektatzea da espezialista medikuen erronketako bat [2]. Mintzamen-defizitak AD duten gaixo askorengan agertzen dira, eta seinale adierazgarritzat jo daitezke hasierako faseetan. Azken hamarkadotan, dokumentatu eta berretsi ahal izan da hizketaren disfuntzioa Alzheimerren gaitzaren garapenean goiz azal daitekeen sintoma bat dela, eta biomarkatzaile erabilgarria izan daitekeela prebentzio eta detekziorako [2][19][14][20][21]. Narriadura Kognitibo Arinean (MCI-n) eta AD-n lehen kaltetzen den gaitasunetako bat denaren, alegia, hitzezko komunikazioaren, analisi automatikoa daukagu bahetze metodologia guztiz natural eta erabilgarria. Ahozko komunikazioaren azterketa automatikoak bahetze-metodologia erabilgarria eskaintzeaz gain, dudarik gabe, oso baliagarria izango da balioztatze klinikorako baina baita ere etxeko/hasierako arretarako. Alzheimerdun gaixoengan, mintzamena ez ezik, zenbait fase dituela dirudien [40] erantzun emozionala ere kaltetu egiten da, eta hori, mintzamenaren bidez azter daiteke. Emozioak giza gogoaren arkitekturarekin zerikusia dituzten prozesu kognitiboak dira eta lotuta daude honako prozesu hauekin: erabakiak hartzea, oroimenaren kudeaketa edota arreta, zeinak hertsiki lotuta dauden komunikazioarekin, ikasi eta ulertzearekin [41][42]. Disfluentziak ere hizketa-elementu interesgarriak dira, eta oso baliagarriak izan daitezke MCI detektatzeko. Hizketa-disfluentziatzat hartzen dira hizketa arinean gertatzen diren edozein etete, irregulartasun edota hitz ez-lexikal, hizketa hori hasi edo eten dezaketenak. Hala isiluneek nola disfluentziek informazio baliagarria izan dezakete ahozkatutako mezua deskodetzeko. Hori dela eta, ikerlan berriek agerian jartzen dute bien garrantzia bat-bateko hizketan MCI eta AD identifikatzeko. Are gehiago, disfluentzia ez-patologikoek oso informazio aberatsa izan dezakete emoziozko egoeraz edota hizkuntza-planteamentuaz. Disfluentzia horien handiagotzeak nahaste kognitiboaren isla nabarmena izan daitezke. Ikertzaileak urte luzeetan ibili dira hautemate-teknika garesti eta inbasiboei alternatibak bilatzen mintzamen-gaitasunetan edo emoziozko egoeren aldaketetan izaten den andeatzea sakon aztertzeko helburuarekin. Horretarako monitorizazioteknika automatiko ez-inbasiboak oso tresna baliagarriak izan daitezke detekzio goiztiarrerako diagnostikoa osatzeko edota gaixotasunaren garapena balioztatzeko eta eriengan nola senideengan inpaktua arintzeko eta gizartean gaitzaren progresioa moteltzeko. Osasunaren adarretan jadanik garatzen hasi dira teknologia ez-inbasiboak [222]. Medizina klasikoak bitarteko teknologikoak bilatzearen arrazoia egin beharreko proba medikuen murrizketa eta osasun-baliabideen hobekuntzan dago. Espezialistei laguntza handia suposatzen die horrelako baliabideak eskuragarri izatea diagnostiko fidagarri bat egiteko beharrezkoak diren denborak murrizten baititu. Alzumeric-en kasuan, gainera, oso kostu baxuko teknologia da. Gaur egungo teknologiarekin datu digitalen prozesatze abiadura geroz eta handiagoa da. Tabletak zein smartphoneak bezalako gailu adimendunak herrialde garatuetako gizartearen gehiengoarentzat eskuragarri badaude, teknologia merke eta ez-inbasiboak garatzea ekarpen interesgarria izan daiteke mediku zein erien senitartekoentzat. Bestalde, interneterako konexio abiadura hobetzen ari da egunetik egunera, eta honek, geroz eta denbora txikiagoan datu eskerga elkartrukatzeko aukera berriak irekitzen ditu. Erabilera kliniko baterako mahai gaineko ordenagailu zein mugikorrak diren terminalen erabileraren zabalpena handituko dela ondoriozta daiteke, azken urteotan, iraultza ekarri baitute sektore honetara [223]. Gainera, haien presentzia eta eskuragarritasuna orokortua denez, plataformak ikasketa-kurba oso laburra izan dezakeela aurreikusi daiteke. Errealitate teknologiko berri honek orain arte pentsaezinak ziren bezero-zerbitzari arkitektura berriak garatzeko aukerak ireki ditu. Arkitektura berri hauek, konkurrentzia altuko eskaerak zentzuzko denboran prozesatzeko gaitasuna, eta gainera, erabiltzeko errazak eta ez-inbasiboak izan behar dute. 5.2 Alzumeric Badakigu ahots-laginetatik ezaugarri-mota asko erauzi daitezkeela, linealak eta ezlinealak, eta horiek oso informazio aberasgarria eman dezaketela eriaren egoera hobeto ulertzeko. Alzumeric-ek prozesu guztia, atazaren grabaziotik hasi eta emaitzak bueltan bidali arte, automatikoki eta metodologia ez-inbasiboen bidez kudeatuko duen webplataforma da. Gainera, interneterako sarbide abiadura eta informazioaren bereizmena gogoan hartzekoak dira eta komunikazio-mota hauetan HTTP/HTTPS protokoloak dira nagusi. Alzumeric-en kasuan, zerbitzari eta bukaerako erabiltzailearen arteko informazioelkartrukea artikulatzearen errudunak dira eta internetera sarbidea duten terminal guztietan daude integratuak. Testuinguru horretan, Alzumeric plataforma sortu da, hots, mintzamenkonplexutasuneko maila desberdinak dituzten atazen grabazioetatik abiatuta (AN, PD eta SS), hizkuntzarekiko independentea den mintzamenaren azterketa automatikoa egingo duen web-sistema ez-inbasibo, merke eta unibertsala. Ataza (AN, PD edo SS) grabatu eta bukatzean ahots-lagina zerbitzarira bidaltzen da gailu adimenduaren (Smartphone, tablet, PC) bidez eta atazaren ezaugarrien laburbilduma (linealak eta ez-linealak) eta hautaketa (Mann-Whitney U-testaren bidez besteak beste) egiten du. Bukatzeko, laginaren sailkapena (MCI/AD edo CR) eta medikuekin adostutako parametroak bueltan bidaltzen ditu espezialistak aintzat har ditzan. ETL prozesuko etapak kudeatuko ditu: laginak jaso, parametro adierazgarriak erauzi eta aukeratu, sailkapena egin eta bueltan makinaren ekarpena espezialista edo eriaren senitartekoei bidali. Irudia 5. 1: Teknika automatiko ez-inbasiboaren prozedura. Teknika automatiko ez-inbasiboen testuinguruan garatu da Alzumeric sistema. (1) Interfazeak atazen grabazio automatikorako aukera esakintzen du metodo ez-inbasiboen bidez. (2) Erabiltzaile interfazeak, grabazioaren lagina entzun eta deskargatzeko aukera ematen du. (3) Seinalea digitalitzatu, ezaugarriak erauzi eta aipagarrienak direnekin ezaugarri-bektore aberastua sortu, eta ML algoritmoa (KNN, SVM, MLP edo CNN) ezarri ondoren, sailkapena egiten du. (4) Medikuaren diagnostikorako lagungarriak diren parametroak zein makinaren sailkapena bueltan bidaltzen dizkio erabiltzaileari. Automatikoki erauziko duen informazio honek eriaren egoera hobeto ulertzeko aukera emango dio medikuari. Ataza grabatzeko eta emaitzak jasotzeko interfaze bera da, hortaz, behin grabazioa egin eta gero, segundu batzuk itxaron eta medikuekin adostutako parametroak zein laginaren sailkapena jasoko dira. Alzumeric plataformak txertatua duen Machine Learning algoritmo ikuskatuen [224] bidez egiten du sailkapena, behin seinalea ezaugarritu eta iragazia dagoenean. Horretarako, Deep Learning [122][127][129][131][132] motako neurona-sare konboluzionalak erabiliko dira, besteak beste. Alzumeric-ek egindako sailkapena zuzentzeko aukera izango du medikuak eta sistemaren ikasketa-prozesuan lagundu. Sistema honek hizkuntzarekiko ia independenteak diren parametroak kalkulatuko ditu, eta hortaz, modelatuak izan ez diren edo minorizatuak diren hizkuntzak darabilten hiztunekin erabiltzeko aukera ere eman nahi du. Prozesu guztia denbora errealean monitorizatzen da eta bere funtsa TCP/IP [225] berak biltzen dituen protokoloetan dago. Pribatutasun eta segurtasun alderdiak ere kontuan hartu dira sistemak jaso ditzakeen erasoei aurre egiteko. Informazioaren pribatutasuna segurtatzeko helburuarekin komunikazio guztiak zifratuak daude. Erabiltzaileak terminala (Smartphone eta tableta) besterik ez du beharko sistema erabili ahal izateko. Prozesu guztia anbulatorioan edo pazientearen ohiko ingurunean, etxeko giroan, kudeatu daiteke. Giro lasaian eta teknikariak ez diren pertsonak edo senideak direla medio. Ataza etxeko ingurunean egin bada, erieen senitartekoek informazio hori medikuari helarazi diezaiokete, honek eriaren jarraipena egin dezan. Ataza ingurune klinikoan egin bada, ordea, medikua bera izango da informazioa zuzenean jasoko duena. Osasun-guneen irizpide etikoak kontuan hartuz garatutako sistema da. Alzumeric prototipoa ingurune kliniko zein etxekoan balioztatu da osasun-guneen irizpide etikoak kontuan hartuz eta sistemaren lehen bertsio hau balioztatzeko erabiltzaile tekniko, laguntzaile eta osasun-espezialista gutxi batzuek erabiliko dute. 5.2.1 Arkitektura orokorra Erabiltzaileak zenbiat atazaren bidez sistema elikatzen duenetik eta erantzuna jaso arteko bidean, arkitektura teknologiko hibridoa dago. Hori horrela bada, teknologien arteko informazio-transmisioaz eta horren ulermenaz arduratuko diren protokoloek ere osatzen dute sistema. Irudia 5. 2: Alzumeric-en arkitektura orokorra. Behin mediku edo erien senitartekoak modu seguruan saioa hasi duenean grabazioa egin diezaioke gaixoari. Grabazioa bukatu eta zerbitzarira bidaltzen da, honek seinalea parametrizatu eta bere sailkapena egin dezan (MCI/AD edo CR) dezan. Medikuak aurrez adostutako parametroak eta laginaren sailkapena jasoko ditu. Medikuak Alzumeric-ek egindako sailkapena zuzentzeko aukera izango du eta sistemaren ikasketa-prozesuan lagundu. Irudia 5. 3: Sistema automatikoaren front-end-a eta back-end-a. Osasun-guneen irizpide etikoak kontuan hartu eta komunikazio guztiak zifratzen dira. Mediku zein eiren senitartekoek saioa hasterako orduan jazotzen diren komunikazioek segurtasun-geruza gehiago dituzte. Behin saioa hasi dutenean lagina jaso dezakete ataza desberdinak erabiliz. Lagin horiek zerbitzarira bidali eta honek, automatikoki, ezaugarri lineal eta ez-linealen azterketa, hautaketa eta laginaren sailkapena egin eta informazio guztia erabiltzaileari bidaltzen dio. Erien senitartekoen kasuan informazio hau medikuei bidaliko diete jarraipena egin dezaten. 5.2.1.1 NFC (Near Field Communication) txartela NFC kablerik gabeko, irismen txikiko eta maiztasun handiko gailuen arteko datuen elkartrukerako komunikaziorako teknologia da. NFC estandarrak komunikazioprotokolo zein datuen elkartrukerako formatuak barne hartzen ditu eta ISO 14443 [226][227] eta Felica-n [228] dute oinarria. Egun, teknologia mota hau smartphone zein tabletetan modu orokortuan integratzen hasi da kontakturik gabeko dirutransferentziak egiteko. Hurbileko datu-transferentzietarako protokolo honek 20 cm-tara gehienez dauden gailuen artean komunikatzeko gaitasuna eskaintzen du. Egungo smartphone zein tabletek integratua daramate NFC bidez komunikatzeko zerbitzua, erabiltzaileek modu erraz eta seguru batean dauden zerbitzuak erabiltzeko aukera izan dezaten. Tarte txikietan komunikatzeko aukera honek inplizituki segurtasun handiko komunikazioak ahalbidetzen ditu. Gailuen arteko komunikazio hori posible egiteko erabiltzen diren terminalak desberdinak izan daitezke. Adibidez, gaur egun gailu elektronikoen txikiagotzea eta haien energia-beharrak oso txikiak direla eta, osasun-egoerari buruz informazioa jasotzeko gorputzean itsatsirik (wearableak) [229] dihoazen gailu elektronikoak garatzen hasi dira. Sarean konektatzeko modu berri hau, Personal Area Network edo PAN [230] bezala ezagutzen da eta maiztasun baxuko eramailea erabiltzen da energia barreiatu ez dadin eta urrutiko zelatarien arriskua gutxiagotuz. Kasu honetan, terminalak pertsonak gara. Alzumeric-en kasuan ordea, nahiz eta wearableen integrazioak ikerketa-lerro berriak irekiko lituzkeen, lehen etapa honetan, NFC integratua duten txartelak erabiliko dira. Sistemak eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal izateko, aurrez programatutako NFC txartelak izango dira. Komunikazio-mota hau aukeratzeko arrazoia segurtasuna izan da. Erabiltzaileak NFC txartela gailura hurbildu ondoren gailuan instalatua behar duen App- a irekiko da. 5.2.1.2 Smartphone edo tablet-a Bai Tablet edo Smartphone gailu adimendua. Honek NFC irakurgailua, HTML5 Audio API-a duen nabigatzailea, mikrofonoa eta plataformara sartu ahal izateko Alzumeric Sistemaren App-a dauzka. 5.2.1.3 App-a Android sistema eragilea duten gailu adimenduetan instalatuko den eta .apk extensioa izango duen fitxategia da. Honek, erabiltzaile eta sistemaren artean komunikazioa irekitzeko zubi lana egingo du. Medikuak NFC txartela gailura hurbiltzean App-a irekiko da. Horren betebeharra NFC-aren lehen segurtasun-geruza behin gaindituta, bigarren segurtasun-geruza bat gehitzea da, hots, saioa irekitzeko bigarren balidazioa. Behin txartela gailu adimendura hurbilduta irekiko den app-ak Smartphone-aren datu batzuk jaso eta aplikazioa erabiltzeko baimenak dituen segurtatuko du. Irudia 5. 4: Smartphone-aren datuak jaso. Terminalaren izena, plataforma, identifikadorea eta bertsioa jasotzen ditu eta datu-basean erregistratua dagoen ikusi. Komunikazioak HTTPS (Hypertext Transfer Protocol Secure) bidez egingo dira eta zuzena bada formularioa betetzen utziko dio. Dena zuzena bada bete beharreko bi eremu dituen formularioa irekiko da:  Lehen eremurako, medikuak, NFC txartelaz gain, atxikitua doan pasahitza pertsonala eta simetrikoa [231] dauka. App-ak pasahitza eskatzen du, eta hori balidatu berri den NFC txartelaren izenari lotua dago. Pasahitz hori erabiltzaileari NFC txartelarekin batera beste segurtasun txartel batean emango zaio. Horrek ausazko metodo baten bidez sortutako 16 karaktere dituen (zenbaki + letra larri eta xehea + karaktere bereziak) pasahitza du.  Bigarren eremua betetzeko, erabiltzaileak NFC telefenora hurbiltzean, automatikoki, zerbitzariak NFC-aren identifikagarria (ID) jasoko du. Balidazio guztiak egin ondoren eta dena zuzena bada, erabiltzaileak lehen eremua betetzen duen bitartean, zerbitzariak SMS-a (Short Message Service) bidaliko dio (desberdina saio bakoitzean) txartel horretara lotua duen telefono zenbakira saio berrira egokitutako token-arekin. Patente asko daude eta oso desberdinak segurtasun-neurri horien inguruan [232][233][234]. Gure kasuan, token propioa garatuko dugu. Segurtasun token hori formularioaren bigarren eremuan txertatuko du. Gako simetrikoa [231] eta tokena txertatuak daudenean, programatutako NFC txartelaren ID-a (identifikagarria, zenbaki eta letraz osatutako string-a izango da) gehituko zaio zerbitzarira bidaliko den string-ari. Hiru argumentuak string bakarrean HTTPS [235][236] bidez bidaliko dira. Saioa hasteko, HTTPS geruzaz gain, Alzumericentzat bereziki garatutako eta "bakarlari kuantiko" izena eman zaion bigarren segurtasun-geruza bat ere badu. Segurtasun-geruza horren funtsa informazioaren zifraturako algoritmo segurua [237] da, Bruce Schneier-ek Neal Stephenson-en Cryptonomicon (2000) [238] nobelarako sortutakoa da. GNU General Public License lizentziapean irekitako algoritmo horrek [239] legeria aldetik dituen mugei buruz honakoa aurkitu da [240]. Zerbitzariak ID-ari lotetsia doakion gako simetrikoa erabiliz string-aren deskodetzea egin eta dena zuzena dela balioztatu ondoren, saioa zertifikatu guztiekin hasteko oniritzia bidali eta gailuak, automatikoki, sistema erabiltzeko aukera emango dio. Plataforma ireki eta saio berria hasiko da. 5.2.1.4 Segurtasuna eta pribatutasuna Datuen pribatutasuna eta konfidentzialtasuna garrantzitsuak dira osasunari buruzko ikerketetan, eta horregatik, segurtasunari berebiziko garrantzia eman zaio plataforma honetan. Alzumeric-entzat bada espreski sortutako zifratu algoritmoa hasierako balidaziorako erabiliko dena. Bakarlari kuantikoa du izena eta hurrengo puntuan gehiago sakonduko da honi buruz. Espezialistak txertatuko duen gako simetrikoaren zifratu eta deszifratuaren algoritmo hori Man in the Middle [241][236] motako erasoaldien aurrean zaurgarritasunak ekiditzeko sortu da. Bakarlari kuantikoak zutarria bakarlariaren algoritmoan du [237]. Datuen segurtasuna gehiago babesteko, SSL zertifikatupeko HTTPS [235] komunikazioak gehituko zaizkio. Aplikazio-geruzan exekutatzen den bakarlari kuantikoa saio seguruak segurtatzeko garatu da. Garraio-geruzan ordea, komunikazio guztiak SSL (Secure Sockets Layer) segurtasun ziurtagiriaren bidez kodifikatzen dira. Horrek esan nahi du plataformaren komunikazioa guztiak HTTPS [235] bidez egiten direla. 5.2.1.5 Bakarlari kuantikoa Alzumeric-en zifraturako algoritmo honen jatorria, Bruce Schneier-ek Neal Stephenson-en Cryptonomicon (2000) [238] nobelarako sortutako bakarlariaren zifratu algoritmoan [237] dago. Erwin Schrödinger fisikari austriarraren katuaren esperimentuaren paradoxarekin hitz-jokoa egin eta mekanika kuantikoaren gainjartze printzipioari [242][243] metaforikoki bere lekua eman diogu algoritmoan, aurrerago ikusiko dugun bezala. Zifratu eta deszifratuak simetrikoak dira. Gako sekretu edo kriptografia simetriko [231] izeneko metodo kriptografikoek gako sekretua erabiltzen dute informazioa zifratu eta deszifratzeko. Komunikatuko diren bi muturrak ados jarri behar dira erabiliko duten gakoari buruz. Behin gakoa dutela, igorleak informazioa gakoa erabiltzen zifratuko du eta hartzaileak alderantzizko prozesua egingo du, datuak irakurri ahal izateko. Algoritmo horrek keystream deitutako zenbaki-segida sortzen du testua zifratzeko eta horrela funtzionatzen du: o Zifratu nahi den informazioa hartu eta bere zenbaki-segida baliokidea idazten du. A = 00, B = 01, C = 02, …, Z = 25; o Alfabetoak 26 letra dituela kontuan hartuz eta gainjartze kuantikoaren [242][243] "metafora" bat eginez, 13 letrako 2 array birtual sortzen ditu. Horrekin hizki bakoitzak bi egoera posible dituela (A eta Z, B eta Y, eta abar) ezaugarritu nahi da, eta Schrödinger-ren paradoxa erabiliz, neurtzen den arte, bietako edozein balio behagarri har dezakeela islatu nahi da. Orduan, letra bakoitzak array-ean duen posizioaren baliokide simetrikoa bilatu eta balioa esleitzen dio (adibidez, A-k Z balio du). Pausoa hizki guztiekin errepikatzen du, bai informazioa eta pasahitza simetrikorako. o Pasahitza simetrikoarekin pauso bera jarraitzen da pasahitza zifratzeko. o Informazioa eta pasahitzaren zenbaki-segidak gehitzen dira. 26 baino gehiago gehitzen badute emaitzari 26 kentzen zaio. Adibidez: 00 + 25 = 25; 18 + 25 = 17; Irudia 5. 5: Bakarlari kuantikoa. Informazioa eta pasahitza bi digituka gehitzen dira. Elkarren artean 26 baino gehiago gehitzen badute emaitzari 26 kentzen zaio. Adibidez: Ezkerreko lehen bi zenbakien batura 25 + 25 = 50 da. 26 baino gehiago denez ken 26 eragiketa egiten da; beraz, 50 – 26 = 24. o Jadanik zifratua dagoen mezu baliokidea atera eta zerbitzarira bidaltzen da. o Zerbitzariak, jasoko duen mezuaren zenbaki baliokidea aterako du. o Transmititu nahi den informazioa pasahitza simetrikoaren bidez zifratu da eta zerbitzariak pasahitza bera erabiliko du mezua irakurri ahal izateko. Komunikazioak Man in the Middle [241][236] erasoen aurrean gakoaz babestua egongo da. Zifratu sistema on batek segurtasuna pasahitzan zein algoritmoan jartzen du. Erasotzaileak algoritmoa jakin arren pasahitza ez badaki gauza handirik ezin dezake egin. o Bi zenbaki segiden arteko kenketa egiten du. Emaitza negatiboa edo zero ateratzen bada 26 gehitzen dio mezua irakurri ahal izateko. o Bukatzeko, gainjartze kuantikoaren [242][243] "metafora" bat egin eta jatorrizko mezua lortuko du. Irudia 5. 7: Bakarlari kuantikoa III. Zerbitzariak pasahitza simetrikoa izan behar du jatorrizko mezua irakurri ahal izateko. Adibide honetan jasotzen duen mezu zifratua "ynzikuhqwrtehajfuv" da eta pasahitza simetrikoarekin "alzumericencrypted" mezua irakurtzea lortzen du. 5.2.1.6 HTTPS Komunikazio guztietarako beste HTTPS [235] segurtasun-geruza bat gehitzen da. Horrek igorpen datu guztiak zifratzen ditu seguruagoak izan daitezen. Bezero eta zerbitzariaren arteko komunikazioak zifratzerako orduan Man in the Middle [236][241] edo eavesdropping [247] bezalako erasoak ekiditzen dira. HTTP OSI [248] ereduaren aplikazio-geruzan (7. geruzan) dago, HTTPS, ordea, geruza baxuenetan. Gako publiko eta pribatuaren, hots, kriptografia asimetrikoaren[231] sistema erabiltzen du. Honek esan nahi du informazio-transakzio guztiek bezero-zerbitzariaren arteko gakoen trukean dutela zutarria. Zerbitzarira mezu zifratua bidaltzeko, horren gako publikoarekin zifratzen da, ondoren, zerbitzariak berak gako pribatuarekin deszifra dezan. Datuen transferentzian erabiliko diren xehetasun teknikoak zehaztu ondoren (protokolo bertsioa, zifratutako algoritmoak eta abar), bezeroak, gako publikoa erabiliz, mezua zifratuko du eta bakarrik zerbitzariak duen gako pribatuaren bidez deszifra dezake. Datuen zifratuak egin behar izateak eta honek dakarren datuen bolumenaren hazkundeak garraioa moteltzen du ordea. Irudia 5. 8: Zifratu-deszifratu simetriko eta asimetrikoa. Ezkerreko irudian gako simetrikoa erabiltzen duen zifratu sistema bat (Bakarlari kuantikoa). Eskuinean zifratu-deszifratu asimetrikoa erabiltzen duen sistema bat (HTTPS) [249]. 5.2.1.7 Webservices Batzuetan, teknologia-mota desberdinak erabiltzen dituzten aplikazioek batetik, eta programazio-lengoaietan garatutako softwareek edota plataformetan exekutatu eta sareetan dauden plataformek bestetik, elkar ulertu behar dute, arkitektura konplexuago baten zati baitira. Jatorri desberdina duten aplikazioek komuna izango den hizkuntza hitz egin behar dute elkar ulertzeko. Alzumeric-en egitura konplexua da eta teknologia desberdinak biltzen ditu. Plataformaren barruan zenbait zerbitzu eskaintzeko garatutako teknologia horiek elkarren artean ulertzea garrantzitsua da. Horretarako, web zerbitzuak erabili dira. Web zerbitzuak [250] aplikazioen artean datuak elkartrukatzeko zenbait protokolo eta estandar-talde erabiltzen dituen teknologia da. OASIS[251] eta W3C[252] web zerbitzuen arautegiaren eta arkitekturaren batzorde arduradunak dira. Web zerbitzuen arteko barneko jarduna hobetzeko WS-I[253] erakundea sortu da eta informazioaren elkartrukerako erabiliko diren estandarrak zehazteko betebeharra du. Alzumeric-ek arkitektura konplexua du, eta hori dela eta, web zerbitzuak (webservices) erabili behar izan dira komunikazio-zubi, azpiegituren artean datu elkartrukea ahalbidetzeko. Horretarako, API-ak (Application Programming Interface) erabili dira. 5.2.1.8 API API-a (Application Programming Interfaces) software bat beste batekin komunikatzeko zehaztapen formala da, hots, agindu, funtzio eta protokolo informatikoen multzoa da, eta sistema eragileetarako programa zehatzak sortzea ahalbidetzen die garatzaileei. Datuen elkartrukea errazten dute, eta aurretik zehaztutako funtzioak erabiliz, beste sistema eragile zein aplikazioekin elkar eragin dezake. Beste hitzetan, aplikazioak eraiki ahal izateko liburutegi batzuk eskaintzen dituen errutina, datu egituratu, klase eta protokoloen multzoa da. Bai web zerbitzuak bai API-ak komunikaziorako tresnak dira. Web zerbitzuei dagokienez, HTTP da protokolo erabiliena nahiz eta SOAP, REST eta XML-RPC ere jasaten dituen. API-ek edozein komunikazio bitarteko erabili dezakete, adibidez, dll fitxategiak, Linux-en etenaldiak eta abar. 3. PHP [257], zerbitzariaren aldetiko programazio-lengoaia. Eduki dinamikoak dituzten webguneak garatzeko sortutakoa eta PHP lizentziapean argitaratua. PHP 7 bertsioarekin, beste gauza batzuen artean, prozesu-abiadura azkarragoak lortzen dira. PHP saioen deszifratuaz eta horien kontrolaz arduratzen da. Grabatutako WAV fitxategiak aurretik erabakitako direktorioan gordetzen ditu. MySQL datu-basean, erabiltzaileen jardunaren, sortutako fitxategien eta warning-en zein sistemaren akatsen historikoa gordetzen du MySQLi [258] konexioen bidez. Cross Site Scripting (XSS) [259] eta SQL injekzioen[260][261] kontrako filtroak ere kudeatzen ditu. 5.2.1.10 MATLAB Software matematikorako lanabesa da eta garapenerako ingurune integratua (IDE) eskaintzen du. M programazio lengoaia propioa du eta jabegopeko The Mathworks lizentziapean garatua izan da. Dagokion path-ean audioak jaso eta horien matrizeetatik ezaugarriak atera eta iragazten ditu ezaugarri-bektoreak sortuz. Dozenaka parametro (pitch, intensity, jitterLocal, maenNHR eta abar) aterako ditu, eta hauek, string moduan, koma batez bereiziak eta csv hedapena duen fitxategi batean utziko ditu dagokion direktorioan. Aurretik iragazkia pasatzen die adierazgarriak diren parametroek bakarrik osatu dezaten ezaugarri-mapa berria. 5.2.1.11 WEKA Machine Learning/Deep Learning egiteko Softwarea da. Waikato-ko Unibertsitateak garatua eta GNU-GPL lizentziapean banatua. MATLAB-ek egindako ezaugarri adierazgarrienen hautaketa-lanean ere laguntzen du. Sortutako ezaugarri-bektore iragaziak hartu eta CNN, KNN, SVM eta MLP-etatik pasa eta sailkatzen ditu (MCI/AD edo CR). Eredua, aurretik, kasu desberdinetarako entrenatua izan da, proiektuan engaiatutako erakundeen arau etikoak kontuan hartuta sortutako datu-baseei esker (PGA-OREKA, MINI-PGA, AZTIAHORE eta AZTITXIKI). 5.2.1.12 Python Interpretatua den programazio lengoaia eta Python Software Foundation License lizentziapean argitaratua. Pooling bidez CPU-ak, WEKA-k (Sailkapena MCI/AD edo CR) eta MATLAB-ek (Ezaugarrien erauzketa eta hautaketa) dagokion path-ean utziko duten informazio berria bilatzen du. Informazio hori guztia (espezialistentzat baliagarriak diren parametroak eta sistemaren sailkapena) erabiltzailearen interfazera bidaliko du. Informazioa HTTPS protokolopean paketatua bidaliko da. Pooling teknika hori balidaziorako nahikoa izango da, nahiz eta komenigarria izan daiteke etendurak bezalako aukerak aztertzea baliabide gutxiago xurgatuko dituen sistema garatzeko bidean. Paraleloan beste exekuzio haria, beste thread-a [262], irekia dauka, eta horrek Alzumeric plataformaren jarduera guztia miatzen du. Exekuzio hari horiek zerbitzarian monitorizatzen dira Jupyter-ren[263] shell interaktibo eta bere notebook-aren bidez. Horrela, administratzaileak Alzumeric-en prozesuak kontrolatu ditzake denbora errealean eta paraleloan. Monitorizazioa ipynb fitxategien bidez egiten da, eta plataformaren jarraipenerako, batera, fitxategiak ireki eta itxi daitezke. Prozesuaren historikoak gorde daitezke. Berez, ipynb extensiopeko notebook-ak JSON [254] dokumentuak dira. Webservice modura, Alzumeric-en API REST-a garatzeko eta beste aplikazioetarako hedagarria izateko erabili daitezke. Irudia 5. 9: Alzumeric-en monitorizazioa. Alzumeric-en monitorizazioa denbora errealean. Kasu honetan, erabiltzaile batek ataza egin ostean, ahots-lagina zerbitzarira bidali, eta honek, lagin horren ezaugarrien ikerketa egin, monitorizatu eta txostenak gordetzen ditu. Plataformaren sendotasuna helburu izanik, hori garrantzitsua da sistemaren akatsak aurkitu eta zuzentzeko. Exekuzio denborak ere kontrola daitezke timeinit objektuaren bidez. Jarraipen hori egitea garrantzitsua da Alzumeric-en exekuzio denborak koherenteak izatea nahi badugu eta jasotzen dituen eskaera pilaketen arabera zerbitzariaren gaitasunak berkonfiguratzeko. Alzumeric, SaaS (Software as a Service) [264] izeneko software eredua da, non euskarri logikoa eta datuak internet bidez sarbidea duen zerbitzari zentralizatu batean hostatatzen diren. Zerbitzariaren administratzailea arduratuko da mantenu, eguneroko eragiketa eta softwarearen euskarriaz. Machine Learning euskarria, erabiltzailearen interfazea eta kontrol monitorizazioa automatikoki kudeatzen diren zerbitzuak dira. Nabigatzaile xume batekin baimenduta dauden zerbitzu guztiak erabil daitezke. Ez da softwarea makina lokaletan instalatu beharko, eta horri esker, edozein eremutara hedagarria eta unibertsala da Alzumeric. 5.2.2 Erabiltzailearen interfazea Erabiltzailearen interfazea erabiltzailea eta zerbitzariaren arteko komunikazioa ahalbidetuko duen bitartekoa besterik ez da. Makina eta erabiltzailearen arteko exekuzio hari guztiak hartzen ditu kontuan. Grafikoki gailuen tamainara egokitzen den sistema da eta erabiltzaile interfazea erabilgarritasuna izan du izpide. HTML eta CSS bidez diseinatu eta irudikapen estandarrak betetzeko asmoz garatu da. Erabilienak diren nabigatzaileek eusten duten HTML5/Javascript audio API-a [265] jasateko garatua izan da interfaze hau. Irudia 5. 10: Alzumeric interfazea. Alzumeric interfazea. Grabaziorako botoia sakatu eta erabiltzailea (espezialista zein eriaren senitartekoa) ataza grabatzen hasi daiteke. Behin hau bukatua, makinak parametro adierazgarrienak zein laginaren sailkapena (MCI/AD eta CR) egiten ditu. Medikuek zein erien senitartekoek euskarri bezala erabiltzeko ekarpena izateko garatu da Alzumeric plataforma. Medikuak botoi-segida batzuen bidez prozesu guztia kontrola dezake inongo konplexutasun teknologikorik gabe. Horien bidez, ahozko komunikazio-gaitasunen ebaluaketarako atazak egin, grabatu eta kontrola daitezke. Grabatzeko aukera hardware bidez dator txertatua, gailu adimendu gehienek audio sentsorea baitute. Audioaren lagin maiztasuna 48 KHz eta bereizmena 16 bit-ekoa da. Kanal-kopurua software bidez programatua dago hardwarearen baldintza teknologikoak kontuan hartuta. Ataza bukatutakoan matrize numerikoak zerbitzarira bidali eta bertan eragiketa guztiak egiten dira. Ataza horiek Apache zerbitzarira bidaltzen dira WAV formatupean eta AJAX (Asynchronous Javascript and XML) [266] komunikazio asinkronoen bidez jQuery liburutegiarekin. Irudia 5. 11: Alzumeric-ek laginak josatzeko modua. Behin ataza bukatu eta gero, Alzumeric-ek wav fitxategia gorde eta entzuteko zein deskargatzeko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari. Fitxategi guztiak datu-base batean gordeko dira osasun-guneen irizpide etikoak kontuan hartuta. Makinak egindako sailkapenean asmatu ez badu, medikuak badu aukera modu asinkronoan hori zuzentzeko. Horrek ikasketa-prozesua hobetzeko aukera emango dio plataformari. Irudia 5. 12: Ezaugarriak eta sailkapena. Sistemak lagina digitalitzatu, ezaugarriak erauzi eta aipagarrienak direnekin ezaugarri-bektore aberastua sortu ondoren sailkapena (MCI/AD edo CR) egiten du. Medikuarentzat interesgarriak diren ezaugarriak eta sailkapena bueltan bidaltzen dizkio erabiltzaileari. Ataza etxeko ingurunean egin bada, erieen senitartekoek informazio hori medikuari helarazi diezaiokete pazientearen jarraipena egin dezan. Ataza ingurune klinikoan egin bada medikua bera izango da informazioa zuzenean jasoko duena. 6. KAPITULUA: EMAITZAK ETA EZTABAIDA 6.1 Sarrera Atal hau sakonago ulertzeko, B.1, B.2, B.3, C.1, C.2, C.3, C.4, D.1, D.2 eta D.3 eranskinak irakurtzea gomendatzen da atalaren osagarriak baitira. Oroimen-galtzearen ondoren, AD-ren arazo handienetako bat mintzamengaitasunaren galtzea da. Galera horren isla besteekin hitz egiteko eta ulertzeko zailtasunetan antzematen da. Ondorioz, inguruarekin eta gizarte-interakzioarekin komunikazio naturala zailago bilakatzen da. Mintzamen-zailtasun horiek direla kausa, komunikatzeko ezintasun hori gaixotasun horien hasierako faseetan agertzen da, eta AD dutenen baztertzea eragiten du, eta oso eragin ezezkorra du hala eriengan nola horien senideengan. Lan honen helburu nagusia ebaluazio estandarraren testen azterketa automatizatua garatzea da, adibidez, narriadura kognitiboaren diagnostiko goiztiarraren testa. Hala, lan honen egitura eta progresioa honako eremu hauetara bideratuta dago:  Ingurunea: azterketa aberastutako (etxeko) inguruetan eta ingurune klinikoetan.  Gaitzaren sailkapena: AD vs MCI (Narriadura Kognitibo Arina). Diagnostiko goiztiarra.  Diagnostiko-teknika ez-inbasiboak.  Hizketarekiko independentea den sistemaren garapena. Ondoren, 6.2 atalean, erantzun emozionala SS-n (hitz-jarioan) aztertzen da; 6.3 atalean, hitz-jarioaren ataza aztertzen da aberastutako (etxeko) inguruneetarako; 6.4 atalean, multi-hurbilketaren atazak dira aztergai; 6.5 atalak detekzio goiztiarrerako estrategia aurreratuak garatzen ditu, ikasketa sakonean eta disfluentzietan oinarrituta, aldaketa sotilak eta aplikazio errealak aztertzeko; 6.6 denbora errealeko sistema aztertzen da; bukatzeko 6.6 atalean, sistemaren erabilgarritasunari buruz egiten da azterketa. Emaitzek gizartearentzat oso onuragarria izan litekeen geroaldi itxaropentsua erakusten dute eremu honetan. Irudia 6. 1: Errore Ratioaren Sailkatzea (%) EF eta Higuchi Dimentsio Fraktalaren algoritmoetarako, zenbait leiho-tamaina eta bi paradigmak: MLP eta k-NN. Lan honen helburu nagusia bat-bateko hizketaren ezaugarri-bilaketa da, ebaluaketa aurreklinikoan AD-ren dignostikorako testak definitu ahal izateko. Ezaugarri horiek Kontrol Taldea (CR) eta AD-ren hiru mailek (ES, IS eta AS) definituko dituzte. Bigarren helburua, kostu konputazionalaren optimizazioa izango litzateke ingurune errealetan erabilgarriak izan daitezen denbora errealeko aplikazioetarako. Sailkapen automatikoa hori kontuan hartuta moldatuko da eta bi paradigmen bidez balioetsiko dira emaitzak:  Multigeruza Perzeptrona (Multi Layer Perceptron, MLP), geruza ezkutuko neurona-kopuruarekin (NNHL) = max (atributu-kopurua, klase-kopurua) eta Training Step (TS - Entrenatze-Urratsa) NNHL*10, MLPA500.  k-Nearest Neighbors (k-NN, Ondoko Hurbilenak) paradigma Hasierako fase honetan, Erantzun Emozionalaren analisi automatikorako k-NN eta MLP paradigmetarako erreferentziak lortzen dira. Zehazki CER %-tan eta FD gabe. Honakoak dira: MLP % 14.73 eta k-NN % 13.96 (ikus 6.3 irudia). Hemendik aurrera, horiek izango dira erreferentzia-balioak. Bi algoritmoetako ezagutze-ratioak onak dira CR eta AS taldeetarako eta eskasak ESrako. Sailkapen Errore Ratioaren (CER) eta Errore Metagarriaren (CE) bidez balioztatu dira emaitzak. 6.2 irudiak CER (%) klaseen emaitzak erakusten ditu, tamaina ertaineko leihoekin (320 eta 640), bi paradigmekin (MLP eta k-NN) eta Dimentsio Fraktaleko hiru algoritmoetarako (HVFD, KVFD eta CVFD) ezaugarri-multzoekin. k-NN-ri dagokionez, emaitza orokor hoberenak Higuchi algoritmoarekin lortzen dira. Funtzionamendua okerragoa da Katz algoritmoa erabilita. Kasu guztietan, kostu konputazionala gutxiagotzen da paradigma horrekin (ikus 6.15 irudia). MLP-ren emaitza orokorrei dagokienez, CER gutxiagotzen da kasu guztietan. Emaitzarik onenak MLP algoritmoarekin lortzen dira; alabaina, diagnostiko goiztiarrari begira, 640 puntuko leiho-tamaina eta HFD eta CFD aukera hobeak dira. k-NN paradigma dela eta, horiexek ere aukera hoberenen artean daude. Hortaz, 640ko leiho-tamaina erabiliko da hemendik aurrera. konputazionala txikiena da kasu guztietarako (ikus 6.15 irudia) eta Dimentsio Fraktaleko ezaugarriak ES segmentuak egoki detektatzeko gai da, nahiz eta MLP-ren bidez lortutako emaitzak lortzeko gauza ez izan. k-NN-k emaitzarik hoberenak EF+HVFD+ET-rekin lortzen ditu (ikus 6.3 eta 6.4 irudiak). Bestalde, MLP-k, denbora errealeko aplikazioetarako aukeratutako konfigurazioarekin, ratio egokiak ematen ditu kostu konputazionalari dagokionean. MLP-rekin, emaitza orokor hoberena (CER = % 3.11) EF+CVFD+ET konbinazioa da gutxigatik bada ere. Azkenik, 6.4 irudiak, klaseetarako lortutako emaitzak erakusten ditu Errore Metagarria (CE) %-tan oinarri hartuta. MLP paradigmak k-NN paradigma gainditzen du baina ez bere kostu konputazionalari dagokionez. k-NN-ri dagokionez, EF+HVFD+ET da konfiguraziorik hoberena. Edonola ere, MLP paradigma erabiltzen denean, EF+KVFD+ET eta EF+CVFD+ET-k emaitza hobeak dituzte EF+HVFD+ET-k baino. Azken bi multzo horiek dira emaitzarik hoberenak ematen dituztenak klase guztietarako. Detekzio goiztiarrerako (ES) sailkapena oso ona da. IS klaseak maila ertaineko pazienteak hobeto bereizten ditu. Aldi berean, ezaugarri hori erabilgarria da, hizketasegmentu patologiko eta ez-patologikoen artean diskriminatzeko gaixo bakoitzean. Irudia 6. 4: Errore Metagarria (Cumulative Error, CE) klase guztietarako (%), bi paradigmetarako eta 640 puntuko leiho-tamainarako. 640 puntuko leiho-tamainaren aukerak CE baxuena azaltzen du, eta hasiera batean, hobeto harrapatzen ditu seinalearen dinamikak Katz eta Castiglioni-ren Dimentsio Fraktalaren aldaerak kontuan hartuta. Zehaztasuna 96.89-koa da, +-3 konfiantzatarteareekin. AD-ren hautemate goiztiarrari begira ezaugarri modelatu ez-lineala egokia da aldaketa sotilak detektatzeko. Dimentsio Fraktalaren ezaugarriak sartzeak informazio garrantzitsua ematen du hizketa-seinaleetako ez-linealtasunari dagokionez, eta Erantzun Emozionala zuzen aztertzen laguntzen du. Hori, diagnostiko goiztiarrari begira, lagungarri izan daiteke desberdintasun sotilak ezaugarritzeko, eta ondorioz, Erantzun Emozionalean aldaketak antzemateko. Badirudi, Emozio-Tenperatura erreferentzia egokia dela EmozioErantzuna AD-n neurtzeko. Ezaugarri horrek zenbait abanbaila ditu:  Azkar eta erraz kalkulatu daiteke.  Emozioa ezagutzeko sendotasun handikoa da.  Segmentazio linguistikoarekiko independentea da, eta hortaz, denbora errealeko aplikazioetan eta ingurune errealetan ager daitezkeen arazoak ekidin daitezke. Areago, denbora errealera bideratutako aplikazioak, 6.2.2-n proposatutako k-NN eta MLP konfigurazioekin, zehaztasun eta kostu konputazional egokiak lortzen dituzte. ET bezalako ezaugarri berrien erabilerak sendotasuna ematen dio sistemari kostu konputazionala areagotu gabe. Agerian jarri behar da positibo faltsuen ehunekoa oso txikia dela. Nahaste horrek ahoskatze-egitean sor daitezkeen zalantzekin zerikusia izan dezake. Segmentu patologiko eta ez-patologikoen azterketa eta sailkapena garrantzitsua da gaitzaren eboluzioa monitorizatzeko garaian. Osasun-espezialistek sistemaren gaitasuna azpimarrazten dute, aldi berean, biomarkatzaile independenteen azterketa aurrera eramateko, bat-bateko hizketa gisa edota zenbait biomarkatzaileen azterketa integral gisa. 6.3 Hizkuntzarekiko independentea den bat-bateko hizketaren analisia 6.3.1 Materialak eta metodoak Jatorrizko datu-basetik oinarritutako hasierako esperimentu honetan, 20 AD gaixoen azpimultzo bat aukeratu zen (68-96 adinekoak, 12 emakumezko, 8 gizonezko), AD-ren hiru mailatan banatuta (ES = 4, IS = 10, AS = 6). Pazienteek ingelesez, espainolez, euskaraz eta portugesez hitz egiten dute. Kontroltaldea hizketa-erantzun zabalaren ordezkari izan daitezkeen 20 subjektuk osatzen dute (20-28 urte arteko 10 gizonezkok eta 10 emakumezkok). Aukeratutako hizkuntzak honakoak dira: ingelesa, frantsesa, espainola, katalana, euskara, txinera eta arabiera. Datu-base horren azpimultzoa AZTIAHORE deitzen da. Emaitzen berri ematen den hasierako esperimentuan, AZTITXIKI izeneko datu-basea (AZTIAHOREren azpimultzo bat) izan da oinarria. Hasierako etapan, atariko esperimentazioa AZTITXIKI multzoan oinarrituta burutu zen, AD sintomekin zerikusia duten bat-bateko hizketaren ezaugarri zuzenak aztertzen. Esperimentua, alde batetik, kontrol-taldea ezaugarritzen duten SS-n izaten diren aldaketak eta ezaugarriak antzemateko diseinatu zen. Bestetik, AD-ren maila desberdinetako aldaketak eta ezaugarriak antzemateko diseinatu zen baita ere. Kontrol-taldeko 5 kidek eta AD diagnostikatuta duten baina gaitzaren fase desberdinetan (ES = 1, SS = 2, AS = 2) dauden 5 erik osatzen dute taldea. AD diagnostikatutako pertsonak (2 emakumezko eta 3 gizonezko) adin nagusikoak dira guztiak. Kontrol-taldeko kideak (2 emakumezko eta 3 gizonezko) tarteko adinekoak (M) edo adin nagusikoak (E) ziren. Kostu konputazional apaleko aplikazioak garatu ahal izateko, ezaugarri-multzoak optimizatu behar dira. Lehen hurbilketan, hiru algoritmo erabiliko dira ezaugarrihautatze automatikorako. Klase bakoitzari dagokion irabazia, ezaugarri edo atributu bakoitza eta haien arteko harremanak kontuan hartzeko, bereziki WEKA softwaresortatik, ondoko hauek aukeratu ziren:  SVMAttributeEval: Ezaugarri baten erabilgarritasuna balioesten du, SVM sailkatzailea erabilita. Ezaugarriak SVM-k esleitutako pisuaren ber bi-aren arabera sailkatzen dira. Multiklase arazoetarako ezaugarrien hautaketa, klase bakoitzerako eta bakarka, sailkapen-ezaugarriek gidatzen dituzte bat-versusdena metodoa erabiliz eta, ondoren, pila bakoitzeko muturretik banatuz azkeneko sailkapena ateratzen da (WEKA).  CfsSubsetEval: Atributuen azpimultzo baten erabilgarritasuna ebaluatzen du, ezaugarri bakoitzaren bakarkako iragarpen-trebetasuna kontuan hartuta eta baita beren arteko erredundantzia-maila ere.  GainRatioAttributeEval: Ezaugarri baten erabilgarritasuna balioztatzen du, irabaziak klasearekiko duen erlazioa neurtzen (WEKA). Algoritmo horiek hasierako ezaugarri-multzoetan erabiliko dira ezaugarri-multzo txikiagoak eta egokiak aukeratzeko kostu konputazional apala dela kausa. Esperimentazioan, hiru ezaugarri-multzoko taldeak erabiliko dira (ikus taula 6.2):  SSF eta SSSF  SSSF+FD  SSSF+VFD eta SSSF+SVFD Hiru talde horietatik bost multzo ateratzen dira, zeinak ondoko esperimentuetan erabiliko diren, 6.2 taulan ikus daitekeenez (ikus baita ere 6.1 taula lan honetan erabiltzen diren laburtzapenen zerrenda osoa izateko). Lan honen helburu nagusietakoa bat-bateko hizketan ezaugarri-bilaketa da, balioztatze aurreklinikora zuzendua AD-ren diagnostikorako testen definizioan laguntzeko. Ezaugarri horiek CR taldea eta AD-ren hiru mailek definituko dituzte. Bigarren helburuetako bat kostu konputazionala kontrolatzea da, denbora errealeko aplikazioei zuzenduta baitago. Bi paradigmen bidez balioetsiko dira emaitzak:  Multigeruza Perzeptrona (MLP), geruza ezkutuko neurona-kopuruarekin (NNHL) = max (atributu-kopurua, klase-kopurua) eta Training Step (TS - EntrenatzeUrratsa) NNHL*10, MLPA500.  k-Nearest Neighbors (k-NN, Ondoko Hurbilenak) paradigma Metagarria [267][268][269]. Entrenatze- eta balioztatze-neurketetarako, k-geruzako balioztatze gurutzatua erabili zen k = 10ekin. Balioztatze gurutzatu errepikatuak (WEKA ingurunerako kalkulatuta dagoen bezala) oso estatistika-test zehatzak ahalbidetzen ditu. WEKAren "Coverage of cases" (Kasuen estaleremua, 0.95eko maila) delakoak automatikoki ematen duen aurrez zehaztutako balioa ere erabili dugu, eta Konfiantza-Tartea (CI, Confidence Interval) % 95, % 90 eta % 80 ehunekotan ezarri da. Esperimentuan leiho-tamaina egokia aukeratzea garrantzi handiko erabakia da. 6.9 irudiak azaltzen du leiho-tamainaren eragin kualitatiboa esperimentuen emaitzetan. Oro har esanda, Dimentsio Fraktala sistemaren dinamikak atzemateko tresna bat da. Leiho labur batekin, balioespena lokala da batik bat eta azkar egokitzen da uhinformaren aldaketetara. Leihoa luzeagoa bada, zenbait xehetasun galtzen dira baina Dimentsio Fraktalak hobeto aurreratzen ditu seinalearen ezaugarriak. Gainera, leiho-tamaina kontuan hartzen duten tankerako balioespenetan, kasu batzuetan, leiho luzeagoa erabilgarria izan daitekeela iradokitzen dute [177][179]. Irudia 6. 5: Bat-bateko hizketa-eboluzioa hizketa ehunekoarekiko denbora-ardatzean, ondoz ondoko segmentuetarako (S1:SN). Irudia 6. 6: Hasierako esperimentazioaren ezaugarria ahostun eta ahoskabe segmentuaren (%) analisia ahoskabe segmentuaren luzerarekiko. 6.3.2 Hasierako esperimentua Lehen proba-multzoa Bat-bateko hizketaren analisiaren (Automatic Spontaneous Speech Analysis, ASSA) esperimentuarekin osatu zen. AZTITXIKI multzoaz baliatuta honakoa ikus zitekeen: bat-bateko hizketan, AD dutenek agertu zuten ahostun ehuneko apalagoa eta ahoskabe ehuneko altuagoa (ikus 6.5) pertsona osasuntsuek baino. Horrek, hizketan, AD dutenen hitz-jarioaren galera nabarmena adierazten du. Azterketak erakusten du AD duten pertsonek ahostun segmentuen kopurua, luzera eta jarioa gutxiagotzeko joera dutela eta ahoskabe segmentuen luzera handiagotzen dutela (ikus 6.6 irudia). Irudia 6. 8: Hizketa Seinalearen zatiak epe Laburreko Energia eta Espektro Zentroidea, mediana iragazkiaren batez filtratuta, AD duen subjektu batentzat eta kontrol-subjektu batentzat. Aldi berean, AD dutenen pertsonek beren bat-bateko hizketaren eboluzioan apalduz doan malda erakutsi zuten, eta apalduz doan malda hori oso nabarmena da luzera-segmentuekiko beren ahostun eta ahoskabe segmentuen azterketan. 6.7 irudiak agerian uzten du ahostun segmentu motzak eta ahoskabe segmentu luzeak erabiltzeko joera. AD dutenen hizketa arina edo jariakorra da oso denbora-tarte motzetan bakarrik, eta 20 segundo baino luzeagoak diren segmentuak oso gutxitan agertzen dira beren batbateko hizketan. 6.8. irudiak erakusten du ondoz ondoko segmentuetarako (S1:SN), bat-bateko hizketaren eboluzioa hizketaren ehunekoarekiko denbora-ardatzean zehar. AD dutenek, denbora-ardatzean zehar, ahostun ehunekoa gutxiagotzen dutela ikus daiteke. Aldi berean, emaitzek agerian uzten dute Epe Laburreko Energia altuagoa kontrol-taldearen kideengan AD dutenengan baino eta Espektro Zentroide altuagoa AD dutenengan (ikus 6.8 Irudia). Irudia 6. 11: Errore Ratioaren Sailkatzea (%) dimentsio fraktaletako algoritmoetarako, lau leihotamainetarako eta bi paradigmetarako: MLP eta KNN. Ref barrak dimentsio fraktalen ezaugarriak erabili gabe lortu ziren. 6.3.3.2. Ezaugarri-hautatze automatikoa 4. kapituluan deskribatutako metodologia erabiliz burutu zen ezaugarri-hautatze automatikoa. Hiru dimentsio fraktalen algoritmoetarako eta lau leiho-tamainetarako (160, 320, 640 eta 1280 puntu). Ezaugarri-multzoen 12 antzeko proposamen aztertu ziren. 50 ezaugarri aukeratu ziren jatorrizko multzoetatik. Hautatutako atributuak berdinak dira kasu guztietarako: ASSArekin zerikusia duten ezaugarriak eta dimentsio fraktalean oinarritutakoak. Azkenean, ezaugarri-familia hauek erabili ziren: SSF, SSFren hautaketa (SSSF), SSSF+FD, ezaugarri-multzo osoak (SSSF+VFD) eta hautatutako ezaugarriekiko multzoak (SSSF+SVFD). SSSF multzoak, % 5 batean gainditu egiten ditu gutxi gorabehera CER ratioak SSFren %-kiko (MLP, % 24.81 eta KNN, % 29.46). Espezifikoki, erreferentziako CER emaitzak %-tan SSFrako, FD gabe, honako hauek dira: MLP, % 20.16 eta KNN, % 27.14 (ikus barra urdina 6.11. irudian). Ezagutze-ratioak bi algoritmoetarako optimoak dira CR taldeari dagokionez, baina oso kaxkarrak ES-ren kasuan. Hortaz, SSSF aukeratu zen ondoren deskribatuko diren esperimentuetan. 6.3.3.3 Sailkatze Automatikoaren ataza Ondorengo etapan, 4. Kapituluan deskribatutako metodologia erabili zen. Sailkatze Automatikoa zen eginbeharra eta xedeak honakoak ziren: patologia neurologikorik gabeko hiztun osasuntsuak eta AD diagnostikatuta zuten hiztunak bereiztea. Lau esperimentu-mota burutu ziren: leiho-tamaina hautatzea; ezaugarri-hautatzea; emaitza orokorrak aztertzea; klaseen emaitzak analizatzea. Irudia 6. 12: Errore Ratioaren Sailkatzea (%) II leiho-tamaina batzuetarako eta bi paradigmoetarako: MLP eta KNN dimentsio fraktaleko multzoekin eta atributu-multzoekin, hautaketa egin eta gero (SVFD). REF barrak dimentsio fraktaleko ezaugarriak erabili gabe lortu ziren. 6.11. irudiak erakusten du Errore Ratioaren Sailkatzea %-tan dimentsio fraktaleko algoritmoetarako eta bi paradigmetarako: MLP eta KNN. Ataza honetan, zenbait leihotamaina aztertu ziren: 160, 320, 640 eta 1280 puntu. 6.11 irudiak agerian uzten du atributu-hautaketaren eragina dimentsio fraktaleko algoritmoei, leiho-tamainari eta ezaugarri egiteari dagokienez. MLP-rekin, CER igotzen da %-tan eta kasu guztietan. KNN-ri dagokionez, emaitza orokor hoberenak Higuchi algoritmoarekin lortu ziren eta Castiglioni algoritmoa bakarrik erabilita emaitzak kaxkarragoak ziren. Kasu guztietan, kostu konputazionala nabarmen jaitsi zen KNN paradigmarekin (ikus 6.15 irudia). 6.12 irudian ikus daitekeen bezala, fase honetan, SSSF multzoa eta dimentsio fraktaleko multzoak erabili ziren. CER minimoa MLP eta tamaina ertaineko leihoekin (320 eta 640) lortu zen. Bi leiho-tamaina horiek erabiliko dira ondorengo esperimentuetan. Dimentsio fraktala barne hartzen duten proposamen berri gehienek erreferentziazko metodoekiko hobekuntzak ekarri zituzten. Hortaz, SSSF+SVFD multzoak erabili ziren ondorengo esperimentuetan, behin ezaugarriak hautatze automatikoaz aukeratu eta gero. Ikerketa horren emaitza orokorrak onak izan dira. Ezaugarri fraktal berriek CER gutxiagotzen dute MLP-n, % 20.16-tik % 14.73-ra, eta KNN-n % 27.14-tik % 21.71-ra (ikus 6.12 irudia). Honek adierazten du dimentsio fraktala, horren aldaketa zehaztuak eta atributuhautatze automatikoa barne hartzen dituzten multzoak seinale-ezaugarri ez-linealak egoki modelatzeko gai zirela. Bi esperimentuetan, kasuen estaleremua % 94-koa izan zen, gutxi gorabehera. Konfiantza-tarteak +-3 eta +-5 dira % 80-tik gorako KNN-ei dagokienez. 6.12 irudiak kasu gehienetan izandako hobekuntza (CER %-tan) erakusten du SVFD barne hartzen denean, batez ere MLP-rako. Emaitzarik hoberenak Katz eta Castiglioniren MLP-rekin lortzen dira, leiho-tamaina 320 puntukoak direnean. Oro har, KNN ez da MLP bezain egonkorra. Areago, MLP-ren ratioak onak dira kostu konputazionalari begira (ikus 6.15 irudia). KNN-ren kostu konputazionala apalena da kasu guztietan eta dimentsio fraktaleko ezaugarriekin gai da ES segmentuak detektatzeko, nahiz eta gai ez izan MLP-k lortutako emaitzak erdiesteko. Emaitza orokor hoberenak SSSF+KSVFD-rekin lortzen dira (% 14.73), MLP eta WS = 320 erabilita. KNN-ren emaitzarik hoberenak Higuchi algoritmoaren aldaerez (% 21.71) eta Katz-en dimentsio fraktalaz (% 24.81) erdiesten dira. MLP-ren emaitzetatik urrun (6.12 irudia). 6.13 irudiak emaitzak klaseen arabera (zehaztasuna %-tan) erakusten ditu. SSSF+KSVFD dira, beste behin ere, aukerarik onena. Multzo horrek lortzen ditu emaitzarik onenak klase guztietan eta, gainera, sailkatzea hobetzen du detekzio goiztiarrari begira (ES klasea). IS-ren kasuan, ratio hobea lortu genuen AD-ren erdiko maila identifikatzerakoan. Bestalde, ezaugarria gai da eri bakoitzaren segmentu patologikoak eta ezpatologikoak diskriminatzeko. Azkenik, klaseen araberako errore metagarriak %-tan (CE) direla eta, 6.14 irudiak lortutako emaitzak erakusten ditu. W320 delako aukerak, zeinak CE baxuena duen, hobeto atzematen omen ditu seinalearen dinamikak Castiglioni-ren dimentsio fraktalaren aldaerekin. Kontuan hartu behar da positibo faltsuen ehunekoa txikia dela, eta hori gerta daiteke adierazpenak egiterakoan izandako zalantzengatik. Kasuen estaleremua % 95-koa da sistema globalean. ES-ren eta beste fase batzuen arteko desberdintasunak ratioei dagokienean, eriak gaitzaren fasearekin zerikusia duten komunikazio-arazo zehatzengatik dira, 2. kapituluan adierazten den moduan (afasia, anomia). Areago, eriak ES edo AS fasean daudenean, adinarekin loturiko arazoak -ahots sinfonikoa, adibidez- ager daitezke aldi berean ere, adinak aldaketak sortzen baititu ahots-ekoizpenaren sisteman. 6.3 taulak azkeneko sistemaren zehaztasuna (%) agertzen du, MLP eta KNN-rekin, CR eta ADetarako eta baita Konfiantza-Tartea % 95 eta % 90erako. Irudia 6. 14: Errore Metagarria. Klaseetarako (CR, ES, IS eta AS) Errore Metagarria (%) MLP eta KNN- rentzat. 6.15a irudian proposatutako algoritmoaren kostu konputazionala aztertzen da: (a) eraikuntza-prozesuari eta ezaugarrien antzemateari dagokienez: KNN, MLPA500 eta MLP501000 (MLP, NNHL = 500 eta TS = 1000 dituelarik); eta (b) eraikuntza-prozesuari eta ezaugarrien antzemateari dagokienez: KNN eta MLPA500 ezarritako ezaugarriekin. 6.15a irudian ikus dezakegu, ezaugarria eraikitzean, KNN eta MLPA500-ek antzeko kostu konputazionala dutela eta ondoren MLP501000 dator. Sailkapenerako ezaugarriztatzeari dagokionez, aldiz, garbi ikus daiteke KNN-a hoberena dela. 16b irudia zehatz-mehatz aztertzen badugu, ezaugarria eraikitzeko eta sailkapena egiteko kostu konputazionala ikus daitezke, baina KNN eta MLPA500 ezaugarrietarako eta ezaugarrimultzoetarako soilik. Nahiz eta KNN-a MLP-a baino hobea den, ezaugarrien hautaketa automatikoak kostu konputazionala asko gutxitzea ahalbidetzen du (MLP501000 baino lau aldiz gutxiago), eta batera ere, Sailkapenerako Errore Ratioaz (CER) ari bagara errendimendu hoberena ematen duen metodoa da. Beraz, hautaketa automatikoa izango duen MLP-a aukera hoberena da CER txikiagoa duelako eta arrazoizko denbora konputazionala behar duelako antzemate prozesurako (10 segundu baino gutxiago). Egokia da denbora errealeko aplikazioetarako, (ikus 6.15 irudia) . Irudia 6. 15: Kostu konputazionala. (a) Eraikuntza-prozesu eta ezaugarrien antzematearekiko kostu konputazionala: KNN, MLPA500 eta MLP501000 (MLP, NNHL = 500 eta TS = 1000 dituelarik), b) Kostu konputazionala ereduaren eraikuntza eta ezagutza-prozesua kontuan hartuz: KNN eta MLPA500 taldeetarako ezaugarri-taldeekin. Hizkera emozionalaren sailkapen automatikoaren oinarria Multi Layer Pertzeptronean (MLP) datza. Horrek 100 neurona dituen ezkutuko geruza bat dauka eta 1000 entrenamendu-pauso. WEKA [195] softwarea erabili da esperimentuak egiteko. Emaitzak Doitasuna (Acc) eta Sailkapenerako Errore-Tasa (CER) erabiliz balioztatzen dira. Entrenamendu-pauso eta balioesterako k-fold balioeste gurutzatua erabili da emaitza sendoak lortzeko. Ezaugarri horrek CR eta AD hiru mailak definituko dituzte. Gure esperimentuetan k = 10 erabiltzen da. Ezaugarri horrek Kontrol Taldea (CR) eta AD hiru mailen artean bereiziko dute. Esperimentazioa AZTIAHORE azpitalde orekatuarekin egin da. Esperimentu horien helburua bat-bateko hizketaren narriaduraren neurketa automatikoa, emozioerantzuna eta AD duten pertsonengan integrazioa egiteko aukeratutako ezaugarrien ahalmena aztertzea da. Beraz, aurretik definitutako ezaugarri-multzoak balioztatu dira Kontrol Taldeak eta AD mailak ondo definitzeko. Lehen etapan, segmentu bakoitzerako tenperatura emozionala kalkulatzen da. Proba pilotuaz baliatuta ikerketa egiteko helburuaz, MLP sailkapen automatikoa azaldutako hizketaren ezaugarri-multzoekin burutu da: bat-bateko hizketaren jariakortasun automatikoan, emozio-erantzunean eta bien bilduma izango den hizketa integralean. 6.4 taulak proba aurrekliniko eta ezaugarri-multzoekiko doitasunaren (%) emaitza orokorrak laburbiltzen ditu.  Lehen proban, zehazki, Hizketaren Bat-Bateko Jariakortasunarenean, bakarrik SSF erabili da eta Dimentsio Fraktalaren (FD) bi multzoekin integratu da. FD-en ezaugarrien erabilerak emaitzak hobetzen ditu. Sistemak, % 10-eko hobekuntza dauka, hainbat FD ezaugarri txertatuak dituen FD2 multzoarekin.  Bigarren proban, Emozio-Erantzunaren proban, ET ezaugarria txertatzen denean lortzen da emaitzarik hoberena eta Acc-a balio optimotik hurbil dago.  Bat-bateko hizketaldiko zein emozio-erantzuneko informazioa barne hartzen dituen proban, hots, INTEGRAL probari dagokionean, emaitzek ezaugarri ezlinealen hobekuntza erakusten dute eta emaitza hobeak ET barne hartzen denean. Irudia 6. 16: INTEGRAL probarako doitasuna (%) klase eta dagozkien ezaugarri-multzoentzat. Irudia 6. 17: Sailkapenerako Errore-Tasa Metagarria (%) azaldutako hiru probentzat eta dagozkien ezaugarri-multzoentzat. 6.16 irudiak, klaseetan, kontrol-talde (CR) eta AD hiru mailetarako (ES, IS eta AS) lortutako emaitzak erakusten ditu. Klase horietan lortutako emaitzek argi erakusten dute ezaugarri ez-linealen barne hartzeak, hots, FD2 multzoaren erabilerak, emaitza hoberenak lortzen dituela klase guztietarako (kontuan hartuz parametro gehiago integratzen direla). Multzo horrek ere antzemate goiztiarrerako sailkapenaren (ES klasea) emaitzak hobetzen ditu. IS-k ere tarteko AD diskriminatzeko tasa hobea du. Ezaugarri hori pazientez paziente segmentu patologiko zein ez patologikoak diskriminatzeko gai da hiru pilotu probatan. Sailkapenerako Errore-Tasa Metagarria (% CER) 6.17 irudian aztertzen da. Sailkapenerako Errore-Tasa Metagarria txikiagoa lortzen da ezaugarri ez-linealak txertatuak daramatzaten FD2 eta ET multzoekin. Hau aipagarria da diagnostiko goiztiarrerako, ES klaserako, emaitza hobeak eta sailkapen errore txikiagoa lortzen baita. 6.16 irudian, klase guztietan, Acc-arekiko (%) INTEGRAL probaren azterketa sakonagoa egiten da:  Hizketa sinpleen ezaugarrien emaitzak ikertzen direnean errendimendu optimoa ikus daiteke kontrol-talderako; sailkapen mistoa ordea AD mailetarako, bereziki IS eta ES-rako.  Sistema orokorrak oso emaitza onak ditu FD2 txertatzen denean, Acc emaitzak IS tarteko etapan hobetzeaz gain ES tartean ere asko hobetzen baititu.  Hirugarren esperimentuan, ET txertatzen da eta Acc-k oso emaitza onak lortzen ditu klase guztietarako eta ES gainditzen du kontrol-subjektuen segmentuekiko nahastea desagertzen delako. Kasu batzuetan, gertatzen den segmentuen arteko bukaerako nahastea gizabanako bereko segmentutan patologia-maila desberdinak agertzeagatik izan daiteke. Aukera hori etorkizuneko ikerlanetan miatuko da proba berrien bidez. Azkenean, osasun-adituek emaitza horiek aztertu dituzte. Hala bat-bateko hizketa eta emozio-erantzuna bezalako biomarkatzaile independenteen azterketa nola hainbat biomarkatzaileren azterketa integrala egiteko sistemak duen gaitasunaren garrantzia behatzeko aukera izan dute. Beraz, proba ez-inbasibo horiek oso lanabes erabilgarria izan daitezke medikuespezialistentzat etorkizuneko diagnostiko goiztiarrerako proba klinikoetan. 6.4 Ataza anitzerako hurbilpen ez-lineala MCI-rako 6.4.1 Materialak eta metodoak Dakigun bezala esperimentazioa burutzeko azpimultzo orekatuak erabilita egin da: PGA-OREKA, MINI-PGA eta AZTIAHORE. Bigarren esperimentazioko etapan, PGA-OREKA azpi datu-basearekin aritu gara batez ere disfluentzia aztertzeko. Ezaugarri guztiak gure lantaldeak [270], Matlab-ek [166] eta Praat-ek [167] garatutako softwareren bidez kalkulatzen dira. Datu-basetik ateratako ezaugarrikopurua 340ekoa da, 16.000 kHz-ko lagin-frekuentzia baterako. Ondoren, ezaugarrihautaketa automatikoa egiten da. Prozedura horrek bi urrats ditu:  Hasteko, medikuntza- eta estatistika-informazioa kontuan hartuta, p balioa ateratzen da Matlab-en Mann-Whitney U proba ez-parametrikoa dela bide. Test hori eta gero, p balio 0.05eko eta p balio 0.1eko adierazgarritasun-maila duten ezaugarriak aukeratzen dira. P balio altuagoa atalase moduan erabiltzen da ezaugarri-multzo zabalago bat aukeratu ahal izateko bigarren urratserako. Ezaugarrien hautaketa automatikorako algoritmoak ezaugarri-multzo optimoa aukeratzeko erabiltzen dira, ezaugarrien integrazio-faktorea ere kontuan hartuta.  Ondoren kontuan hartzen dira aurretik lortutako ezaugarriak, ezaugarrihautaketa automatikorako algoritmoak direla bide. Datuetan oinarritutako ezaugarri-hautaketa burutzeak hiru oinarrizko abantaila ditu: o Gehiegizko doitzea murriztea (datuen erredundantzia kentzea). o Zehaztasuna hobetzea, datu engainagarri (zarata) gutxiago izateari esker. o Kostu konputazionala txikiagotzea. WEKAtik [195] hartutako bi algoritmo erabili dira ezaugarrien hautaketa eta optimizaziorako. Algoritmo horiek ezaugarri-azpimultzoen bilatze- eta balioztatzemetodoak aztertzen dituzte, eta aztertu egiten dute ezaugarri bakoitzaren eragina eta baita ezaugarrien arteko elkarrekintzaren eragina sailkapenari dagokionez:  CfsSubsetEval: ezaugarrien azpimultzo baten balioa ebaluatzen du, ezaugarri bakoitzaren bakarkako iragarpen trebetasuna kontuan hartuta eta baita beren arteko erredundantzia maila ere.  GainRatioAttributeEval: Klasearekiko duen irabazi erlazioa neurtuz ezaugarriaren balioa balioztatzen du. WEKA software sorta erabili dugu esperimentuak aurrera ateratzeko. Emaitzak Classification Accuracy Rate (Acc, % edo Sailkapenaren Doitasun Tasa) erabilita ebaluatu dira. Entrenatze- eta balioztatze-neurketetarako, k-fold cross-validation (k geruzako balidazio gurutzatua) erabili da k = 10ekin. Balioztatze gurutzatu errepikatuak (Weka ingurunerako kalkulatuta dagoen bezala) oso estatistika test zehatzak ahalbidetzen ditu. Weka-ren Coverage of cases (0.95eko mailan) delakoak automatikoki ematen duen aurrez zehaztutako balioa ere erabili dugu, hau da, % 95-eko konfiantza-tartea. 6.4.2 Esperimentazioa 6.4.2.1 Ezaugarrien hautaketa automatikoa Laginetatik ateratako ezaugarri-bektoreak 340 parametro ditu: 70 klasiko, 60 hautematekoak, 180 hautemate-ezaugarri aurreratuak eta 30 ezaugarri ez-linealak Ezaugarri askotan desberdintasunak daude aipatutako 4 azpimultzoei dagokienez, baina desberdintasun horietako batzuek ataza-motarekin zerikusia dute. Irudia 6. 18: Kaxa-diagrama hiru atazetarako: animaliak izendatzea (AN), irudien deskripzioa (PD) eta bat-bateko hizketa (SS). (a) FO desbideratze estandarra. (b) harmonizitatea. Irudiak ezaugarri klasiko batzuetarako analisia erakusten du. MCI eta AD dutenengan, F0-ren egongaiztasuna garbia da eta harmonizitatea ere txikiagoa da. Bat-bateko hizketan altuagoa den F0 desbideratze estandar horren desberdintasuna erabili zitekeen emoziozko erantzuna aztertzeko. Irudia 6. 19: Kaxa-diagrama hiru atazetarako II: animaliak izendatzea (AN), irudien deskripzioa (PD) eta bat-bateko hizketa (SS). (a) Etenaldiaren iraupenaren batez bestekoa. (b) Ahoskatze-jardueraren batez bestekoa. Ezaugarri batzuek desberdintasunak agertzen dituzte etenaldiei eta ahoskatze-jarduerari dagokienez. Ezaugarri horiek hitz-jarioaren, prozesu kognitiboaren edota egoera emozionalaren adierazle izan daitezke. Irudia 6. 20: Kaxa-diagrama hiru atazetarako III: animaliak izendatzea (AN), irudien deskripzioa (PD) eta bat-bateko hizketa (SS). (a) ΔΔMFCC18. (b) MS13ren batez bestekoa. Halaber, badira zenbait joera garbi beste zenbait ezaugarri-azpimultzotan, besteak beste, hautemate-ezaugarri klasikoak, hautemateezaugarri aurreratuak edo ez-linealak. Irudia 6. 21: Ahoskabe segmentuen ezaugarri ez-linealak 640 lagineko leiho batekin. (a) Animalien izendatzea (AN): Multieskaladun Permutazio-Entropiaren desbideratze estandarra (2 eskala). (b) Batbateko hizketaren ataza (SS): Castiglioni-ren Fraktalaren batez bestekoa. Halaber, badira zenbait joera garbi beste zenbait ezaugarri-azpimultzotan, besteak beste, hautemate-ezaugarri klasikoak, hautemateezaugarri aurreratuak edo ez-linealak. Edonola ere, nahiz zenbait joera garbi egon ezaugarri askotan, desberdintasunak ere agertzen dira ataza bakoitzean lortutako p-balioan (atazarekiko mendetasuna), ataza bakoitzaren nolakotasuna dela kausa: hizketa-konplexutasuna, adina, pertsonaren fasea eta ingurunea. Hortaz, ezaugarri-hautaketa automatikoa ezinbestekoa da ataza bakoitzerako ezaugarririk hoberenak aukeratu ahal izateko. Bigarren urrats honetan, ezaugarrikopurua murriztu egin dugu: % 50 animalien izendatzerako, % 50 irudien deskripziorako eta % 40 bat-bateko hizketarako. Hori dela eta, hurrengo azpiatalean, metodologia automatikoa erabiliko da hala laginak sailkatzeko. 6.4.2.2 Sailkatze automatikoa Azkenik, Neural Networks (MLP eta CNN) direla bide, sailkatze automatikoa egin dugu aurrerago deskribatutako balidazio gurutzatuaren estrategian oinarrituta. Irudia 6. 22: Hiru atazen doitasun-tasak (Classification Accuracy Rate - Acc, %): animalien izendatzea (AN), irudien deskripzioa (PD) eta bat-bateko hizketa (SS). 6.22 irudian ikus daiteke, emaitza global hoberenak askeena den hizketan lortu dira, bat-bateko hizketan (SS) alegia: % 95. Hori honako honen ondorio da bereziki: grabazioa ingurune lasai batean egitea, aldaketa kognitibo sotilak izatea seinalean hizketa irekiagoa dela kausa eta Alzheimer gaixoekin egitea, Nahasmendu Kognitibo Arina dutenekin egin beharrean. Animaliak izendatzea (AN) delako atazean emaitzak txarrenak dira: % 73. Hori honako honen ondorio da bereziki: hizketa murriztuaren ataza errazagoa gerta dakieke MCI dutenei AD dutenei baino. Irudien deskripzioa (PD) delako atazaren emaitzak baikorrak dira, % 89, nahiz eta eremu-tamaina txikia izan. Kontuan hartu behar da Alzheimer gaitza dutenekin egin dela eta ez Nahasmendu Kognitibo Arina dutenekin. Irudia 6. 23: Hiru atazetan lortutako klase bakoitzeko Accuracy-a (%). Emaitzak hiru atazentzat: animaliak izendatzeko jarioa (AN), irudien deskripzioaren ataza (PD) eta hizketa espontaneoaren ataza (SS). Hortaz, klase desberdinentzat lortutako emaitzarik hoberenak bat-bateko hizketaren (SS) atazarekin lortu dira. Hori honako hauen ondorioa da: AD dutenen pazienteak erabiltzea, MCI dutenak beharrean eta zalantza kognitibo sotilak detektatzea modu askean hitz egiten dutenean. Animaliak izendatzearen (AN) atazak emaitza txarrenak lortu ditu MCI dutenak hizketa murriztuaren atazaren bidez aztertu dituztenean: entrenatze-eremu zabalagoa behar da kontrol-taldea (CR) eta nahasmendu kognitibo arina (MCI) dutenen arteko ezaugarriak bereizteko. Zenbait atazatan, MCI/CR seinaleak elkarrengandik hurbilago daude AD/CR artean baino. Irudiak deskribatzeari (PD) buruzko atazari dagokionez, eremu-tamaina txikia bada ere, emaitzak onak dira: animaliak izendatzeari eta irudien deskripzioari buruzko atazen emaitzak etorkizun handikoak dira eta entrenatze-lagin gehiago beharko lukete. 6.5 MCI-ren detekzio goiztiarrerako aurrerapenak 6.5.1 Materialak eta metodoak Narriadura Kognitibo Arinaren (MCI) detekzio goiztiarrerako aurrerapenetan hizketaren disfluentziaren azterketa automatikoa gehituko dugu. Sailkatzaile moduan ikasketa sakonaren azterketa egingo dugu baita ere CNN neurona-sareak gehituz esperimentazioari, MLP, KNN eta SVM-ekin batera. CVF atazak AN-ren bidez neuroendekapenezko gaixotasunetako narriadura kognitiboa neurtu eta kuantifikatzen duen proba da [144]. Hizkeraren abileziak, memoria semantikoa eta funtzio exekutiboak [271] balioztatzeko oso erabilia den proba da. Laginak 187 gizabanako osasuntsu eta CITA-Alzheimer [38][272] Fundazioaren Gipuzkoa-Alzheimer Egitasmoko (PGA) Multzokoak diren eta MCI duten 38 pertsonak osatzen dute. Esperimentaziorako PGA-OREKA azpitalde orekatua aukeratu da. Esperimentazioan erabilitako materialak gutxi gorabehera MCI taldeko 40 ahots lagin eta kontrol-taldeko (CR) 60 lagin izan dira. Grabazioak automatikoki segmentatu dira ahots-seinale eta disfluentzietan Ahots Jarduera Hautematerako (VAD) algoritmoa erabiliz. Sailkapen automatikorako 4 sailkatzaile erabili dira: k-NN, SVM, MLP eta CNN-ak. Emaitzak Sailkapenerako Errore- Tasa-ren (CER, %) bidez balioztatu dira eta entrenamendu eta balioztapenerako k = 10- ko balioztatze gurutzatua erabili da. 22 KHz-ko laginketa maiztasunarekin lortutako ezaugarri-kopurua 920 da. CNN-ari sartu beharko geniokeen bektorea 920x1-ekoa izango litzateke iragazkirik jarriko ez bagenio. 920 ezaugarri horietatik batzuk hizketakoak eta besteak disfluentziakoak dira: 473 hizketarako eta 447 disfluentzietarako. Irudia 6. 24: Ezaugarri-bektorea. Iragazkitik pasa aurretik ezaugarri-bektoreek 920 ezaugarri biltzen ditu.  Ezaugarrien normalizazioa eta hautaketa automatikoa: Ezaugarriak normalizatu ondoren, ezaugarrien hautaketa automatikoa egiten da p<0,1 den Mann- Whitney-ren U-proba ez-parametrikoaren bidez. Proba hori bi laginen arteko heterogeneotasuna balioztatzeko erabiltzen da. 920 ezaugarritik 150 ezaugarri adierazgarrienak aukeratzen dira proba honen bidez.  Ezaugarrien bigarren hautaketa automatikoa: Bigarren iragazketa fasean ezaugarrien hautaketarako WEKA-ren SVMAttributeEval metodoa erabiltzen da, zeinak, 150 ezaugarrietatik 80 ezaugarri aukeratzen ditu. Bai hizketarako bai disfluentziarako mota guztietako ezaugarriak daude bukaerako sailkapen honetan. Nahiko bektore orekatua ateratzen da, eta zer esanik ez, bektore gordina baino aberastuagoa. Lehen ezaugarri-mapa dela ondoriozta daiteke.  Sailkapena: Datu horiek Neurona-sare Konboluzionalari sartuko zaizkio entrena dadin. Behin entrenatuta, bere doitasuna balioztatuko da. 6.5.2 Esperimentazioa 6.25 irudiak klasekako (MCI eta CR) taldekatze automatikoaren bidezko emaitzak azaltzen ditu. Aipatutako sailkatzaile guztientzat Acc (%) erabiliz balioztatzen da. Disfluentzia azterketa ikerketa prozesuan txertatzeko proposamenak aurreko esperimentuen emaitzak [38] hobetu ditu sailkatzaile ia guztientzat. Lortutako emaitzak itxaropentsuak, egonkorrak eta orekatuak dira. Gainera, CNN-en kasuan emaitza hoberenak 20 neuronaz osatutako 2 geruzen bidez lortzen dira. Konboluzioa 3x3koa eta pooling-a 2x2-koa. Aukera horrek 2 geruza eta 100 neuronako MLP-ak baino emaitza hobeak lortzen ditu. MCI taldekatzerako emaitzak nabarmen hobetzen ditu sare konboluzionalak. sistema garatu da. Erabiltzaileak (osasun-espezialistak, laguntzaileak edo azken erabiltzaileak) sistema konfiguratuko du beharren arabera: ataza, segurtasuna, dohitasuna eta positibo faltsuen tasa zerorantz abiatzea. Sistemaren ezaugarri orokorrak automatikoki aukeratuko dira esperimentazio-prozesuan. Konfigurazioaren hautaketa erabiliko den Helburu Funtzioaren (HF) bidez egingo da (6.26). Ondoko formularen bidez egingo da: 𝐻𝐹 = 𝑤1 ∗ 𝐴𝐶𝐶 − 𝑤2 ∗ 𝐹𝑃 − 𝐶𝑅 + 𝑤2 ∗ 𝑅𝑂𝐶 − 𝐴𝑅𝐸𝐴 − 𝐶𝑅 − 𝑤2 ∗ 𝑀𝑇 (6.1) Azkenik, hiru atazetarako (AN, PD eta SS), 50, 25, 10 eta 5 ezaugarrien azpimultzoak aztertuko dira ondoko sailkatzaile automatiko eta konfigurazioetarako (ikus taula 6.5): Irudia 6. 27: CER (%) aukeratutako klase eta sailkatzaileetarako. k-Bizilagun Hurbilak (k-NN), Euskarri Bektoreen Makina (SVM), L geruza eta N neuronadun Geruza Aniztunadun Pertzeptroia (MLP) eta Sare Neuronal Konboluzionalak (CNN). SS eta AN kasuetan Cross-validation k-fold = 10-ekin erabiliko da eta MINI-PGA atazarako Leave One Out (LOO) metodologia k- fold = 18-rekin. Horrek hautaketa azkarra, naturala eta erreza egiten uzten ditu. Irudietan hiru atazetarako emaitzak agertzen dira: CER-erako (6.27), Model Timeerako MT (6.28), Positibo Faltsuen kontrolerako FP-CR (6.29) eta Helburu Funtzioaren indizerako HF (6.26). Aukeraturiko metodologiarekin emaitzak orokorrean oso onak dira eta aurreko ataletan lortutako emaitzak hiru atazetarako gainditzen dituzte. 20 ezaugarrimultzoekin emaitza onenak lortzen dira. Indizeen arabera, SVM soluzio optimotzat har daiteke SS eta PD atazetarako biek % 100-eko igartzea lortzen baitute 25 ezaugarrirekin. AN-ri dagokionez, aukera onenak CNN eta SVM-etarako dira. Kasu horietan, % 95 eta % 92 lortzen dira, besteak beste. Parametroetan ikusten denez disfluentziei buruzko ezaugarriak aztertzeagatik izan da. Ereduak, aurreko esperimentuetan kanpoan gelditzen ziren datu garrantzitsuenekin entrenatzen baitira. Esaterako, pertsona horiek duten barruko elkarrizketa. Irudia 6. 28: Model Time MT (%) aukeratutako klase eta sailkatzaileetarako. k-Bizilagun Hurbilak (k- NN), Euskarri Bektoreen Makina (SVM), L geruza eta N neuronadun Geruza Aniztunadun Pertzeptroia (MLP) eta Sare Neuronal Konboluzionalak (CNN). Izan ere, kasu guztietan CNN konplexuak degradatzen dira ezaugarrien multzoa oso txikia denean. Agerian gelditzen da aurretik egindako datuen aberasteak izugarri laguntzen duela sailkatzaileek egoki aztertu eta sailkatzeko. Lortutako emaitzek erakusten dute AN ataza konplexuena dela diferentziak bilatzeko. Gainera, PD-ren datuak konplexuak dira lagin oso txikia delako. Ordea, datu aberasteak eta LOOCV estrategiak egoki funtzionatzen dute. Irudia 6. 30: CER (%) hiru atazentzat (SS, PD eta AN). Ondoko taulan k-NN, SVM, MLP eta CNN-entzat hiru atazetan lortutako emaitzak ikus daitezke. 6.30 irudian ikus daitekeen bezala, MCI-rako atazean (AN) emaitza oso onak lortu dira, batez ere 25 ezaugarrirekin balioztatuta eta SVM zein CNN1, CNN2 eta MLP2-rekin. Hobekuntza adierazgarri horiek ezaugarrien erauzketarekin zein horien aukeraketekin zerikusia izan dezakete. Kontuan hartu behar da disfluentzia segmentuetan dugun informazioa txertatzen ari gatzaizkiola algoritmoari. Aldi berean, garrantzitsua da erabilitako metodologia ezaugarriak aukeratzerako. Adierazgarrienak diren ezaugarriak txertatzeak informazio oso aberastua ematen dio algoritmoari. Thick Data-ren pisu espezifikoa garrantzitsua da kasu honetan. SVM-ek oso emaitza onak ematen ditu ataza guztietan, bereziki adierazgarria % 5 CER-a. Adierazgarria da ere CNN-ek lortzen dituzten emaitzak, batez ere, MCI aztertzerakoan kontuan izanik lagin gutxi daudela. Datu oso ezaugarrituak emateak asko laguntzen die eta % 8-ko CER-a duten emaitzak lortu dira CNN-ekin. Irudia 6. 31: Sistemaren balioztatzea Sistema profil desberdineko pertsonekin erabili da eta ondoren sistemaren erabilgarritasunaren inguruko galderak egin zaizkie sistema balioztatzeko helbruarekin. Ingurune kliniko zein etxeko giroan probatu da. 6.31 irudian ikus daiteke sistema probatu duten pertsonen profila: supererabiltzailea, erabiltzaile teknikoa, azken erabiltzailea, osasun-espezialista eta laguntzailea. Sistema erabili ondoren, erabilgarritasuna ebaluatzeko galdera-sorta bat mahaigaineratu zaie 1 eta 5 puntu bitartean balora dezaten (1 puntu baxuena eta 5 altuena). Ondoren taldekako batez bestekoa atera da. Ikus daitekeen bezala, orokorrean balorazioa ona den arren erabiltzailearen profilaren arabera ikuspuntua asko aldatzen da. Ezagutza teknikoak asko baldintzatu du erabiltzailearen ikuspegia. Ebaluaketak erakutsi zuen interfazearen lehen bertsioak (5. kapitulua) batez ere erabilgarritasun eta irristagarritasunean hobekuntzak behar zituela. Hau dela eta, bigarren bertsioa garatu da 6.32 irudian ikus daitekeen bezala. Irudia 6. 32: Tipografia tamaina handitu eta interfazearekin elkar eragiteko botoiak guztiz aldatu dira erabiltzeko errazagoa eta intuitiboagoa izan dadin. 7. KAPITULUA: ONDORIOAK 7.1 Ondorioak 7.1.1 Ondorio orokorrak 1. Gaixoen hizketan garunaren dementzia-zeinuen nabaritasun zientifikoa badago. MCI-n eta AD-n lehen kaltetzen den gaitasunetako bat hitzezko komunikazioa denez, horren analisi automatikoa bahetze metodologia guztiz natural eta erabilgarria da, eta AN atazaren grabazio eta azterketaren bidez, galera kognitiboaren garapena neurtu, kuantifikatu eta balioztatu da. AD-ren hasierako prodromo-fasea detektatzeko balio izan du. 2. Diagnostikorako ez-inbasiboak diren teknika adimendu automatikoen erabilera oso baliagarria izan da dementzien hautemate goiztiarrerako; beraz, ondoriozta daiteke hizketa-analisi automatikoa oso tresna erabilgarria bilakatzen ari dela hautemate kognitiborako. Azterketa ez-inbasibo horiek gaitz kognitiboak hautemateko eta monitorizatzeko metodo lasai, natural, merke eta zehatza eskaintzen dute. Une honetan, diagnostiko goiztiarra ezinbestekoa da . 3. Metodologia eta tresna ez-inbasiboak hainbat eszenatokitan erabili daitezke, diagnostikorako, kontrolerako eta neuroerrehabilitaziorako. 4. Zenbait ataza/protokoloren bidez (estandarrak barne), hizketatik informazio oso garrantzitsua atera daiteke diagnostiko, neuroerrehabilitazio eta eboluzioaren jarraipena egin ahal izateko. Hori dela eta, neurketa-ataza egokien aukeraketa oinarrioinarrizkoa da. Atazaren hizketa-konplexutasunak zerikusi zuzena dauka sistemak atera dezakeen informazioarekin. Berez, aldaketa sotilagoak neurtzeak hizketa espontaneoagoa izatea beharko luke prozesu kognitiboagoa sortu ahal izateko. Hizketa murriztuaren atazek, ordea, oroimen-nahasmendua detektatzeko doitasun handia eskaintzen dute hitz-jarioa bezalako adierazle sendoak direla bide. Gainera, komunikatzeko ezinbestekoak diren elementuek, erantzun emozionalek adibidez, ez dituzte hizketa murriztuaren atazak behar, behar bezala neurtuak izateko. Lan honetan, hizketa-konplexutasunaren maila desberdinak dituzten hiru ataza (AN, PD eta SS) aztertzen dira, eta ebaluazio sakonagoa egitera bultzatzen gaituzten etorkizun handiko emaitzak lortzen dira. 5. Hizketa-komunikazioaren analisi automatikoak oso screening-metodologia naturala eta erabilgarria ematen du, zeina pazienteen ingurunean aplikatu baitaiteke, teknikarien laguntzarik gabe: Hizketa Automatikoaren Analisia (Automatic Speech Analysis, ASA, ingelesez), Hizketa Ezagutze Automatikoa (IEA) (Automatic Speech Recognition, ASR, ingelesez) edota Emozio Erantzunaren Analisiak (Emotional Request Analysis, ERA) eta Fonazio Biomekanikoak. 6. AD-n jario- eta semantika-harremanak aztertzeko tresna baliagarriak dira, baita emozio-erantzunak balioesteko ere. Metodo horiek Hizketa Automatikoaren Analisian eta/edo jarrera aldaketetan dute oinarria. AD detekzio goiztiarrerako etorkizun handiko diagnostikorako lanabesak dira, ez-inbasiboak, merkeak, erabiltzeko errazak, eskuragarriak eta hizkuntzatik independenteak direlako. Beraz, inguru erreal ia guztietarako dira baliozkoak. Kostu gehigarri handirik gabe. 7. Hizketarekiko sasi-independenteak diren osagaien ikerketetatik oso informazio baliagarria ateratzen da. Narriadura Kognitibo Arina edo Mild Cognitive Impairtment (MCI) prodromo-etapara bideratuta, hizkuntzarekiko sasi-independenteak diren hizketaren azterketa automatikorako antzemate goiztiarrerako teknika eta metodologiak garatu dira. Honeka baimenduko du proba mediku bera baliagarria izatea hizkuntza gehienetarako. 8. Ez hizketak soilik, isiluneek eta disfluentziek ere galera kognitiboari buruzko informazioa daukate bere baitan biomarkadore erraza eta naturala bihurtuz. Bereziki disfluentziaren azterketara bideratu dira. Emaitzak onak izateaz gain unibertsala den (edozein hizkuntzarako balio duen) teknologia garatu da. Beraz, disfluentziak oso elementu interesgarriak dira eta MCI ondo detektatzeko erabilgarriak izan daitezke. Bai ahots isiluneek zein disfluentziek oso informazio garrantzitsua dute ahoskatutako mezuaren esanahia deskodetzeko. 9. Erabilgarritasunaren estandarretan oinarria duten web-sistema integral merkearen garapena egiteak teknikarien laguntza gutxiagotzea ekartzen du. 10. Beste gaixotasun askok bezala, galera kognitiboak prebalentzia desberdina eduki dezake generoaren arabera. Lortutako emaitzak beste azterketa medikuen osagai bihurtzen da genero-desberdintasunak ere ikusi ahal izateko. Hormonen eragina ahotsaren aldaketan erraz ikus baitaitezke. 11. Heldutasunean galera kognitiboen inpaktuari aurre egiteko, zeinak epidemia bilakatzeko bidean dauden, diagnostiko goiztiarra eta zehatza lagungarria da inpaktu hori gutxiagotzeko hala eriengan nola senide eta gizartearengan ere, eta geroaldia behar bezala antolatzeko aukera emango du eraginkorragoak diren tratamenduekin. Horrek ADren eta MCIren patologiek sortzen duten inpaktu ekonomiko negatiboa murrizten lagunduko du. 12. Erantzun emozionalen kuantifikazioak ere informazio garrantzitsua ematen digu gaitzaren prodromo-fasean. Askotan, lehenengo faseetan gaitza depresioarekin batera agertzen delako. Erantzun emozionalak eta honek ezagutza- eta komunikazio-defizit zein portaera-sintometan duen eraginak AD-ren prodromo-fasearen adierazle izan daiteke. Mezuaren apalagotzea somatzen da MCI duten pertsonengan eta gaitzaren lehen etapetan aurkitzen garenaren adierazle izan daiteke. Alzheimerdun gaixoengan, mintzamena ez ezik, erantzun emozionala ere kaltetu egiten da. Emozioak giza gogoaren arkitekturarekin zerikusia dituzten prozesu kognitiboak dira eta honako prozesu hauekin lotuta daude: erabakiak hartzea, oroimenaren kudeaketa edota arreta, zeinak hertsiki lotuta dauden komunikazioarekin, ikaste eta ulertzearekin. 13. Garaturiko tresna beste patologietan eta seinaletan ere erabil daitezke; besteak beste, Parkinson edo Oinarrizko Dardara delakoetan. 14. Tresna baliagarria izango da diseinu unibertsalei jarraituz, eszenatoki desberdinetan eta erabiltzaile desberdinentzat erabilgarria izateko. 7.1.2 Ondorio zehatzak 1. Hiru ahots hiru datu-base berrriak sortu dira AD/MCI era automatikoan aztertzeko. Horietako bi CITA-Alzheimer Fundazioak sortuta. 2. Bat-bateko hizketa irekiagoaz baliatuz lortu dira hizkuntzarekiko independenteak diren ezaugarriak eta baita AD/MCI oso goiz agertzen den seinalea aztertzeko bidea irekitzea. AD/MCI detektatzeko, emozioa aztertzea era automatikoan lortu da ezaugarri linealak, ez-linealak eta Emozio-Tenperaturaren bidez. 3. Ezaugarri linealak, ez-linealak (fraktalak eta entropia), perzepzioarekiko ezaugarriak eta ezaugarri aurreratuak aldaketa txikiak detektatzeko aztertu eta aplikatu dira. Bestalde, permutazio entropikoaren aldaera berria aztertu da, emaitza hobeak lortuz. Hain zuzen ere, Multieskaladun Permutazio Entropia pisatua. 4. MCIren diagnostikorako, eta bereziki disfluentzien azterketarako proposatzen den modelatze berriak emaitzak hobetzen ditu MCIren diagnostikoan laguntzeko. 5. Hizkera eta disfluentzien azterketa automatikorako proposamen berritzailea mahaigaineratzen da. 6. Ezaugarriak aukeratzeko metodologia automatiko misto berria erabili da proba estatistikoetan (irizpide medikuen baitan) eta automatikoan (ezaugarriak aukeratzeko metodo automatiko klasikoak).  Ezaugarrien erauzketa (ezaugarri klasikoak, hautemate-ezaugarriak, Castiglioni-ren dimentsio fraktala edo Multieskaladun Permutazio Entropia) egiten da.  Ezaugarrien hautaketa automatikoak (Mann-Whitney U-testak eta SVM balidazioak) ezaugarri eredugarrienen hautaketan oinarria duen eredu ezlineal multifaktoriala aurkezten du.  Proposatutako ezaugarri-bektorea Neurona-sare Konboluzionalak (CNN) barne hartzen ditu eta sailkapena egiten du. 7. Emaitzak oso onak dira, itxaropentsuak dira eta ikerketarako lerro berriak irekitzen dituzte. 8. Laguntzaileei eta pazienteei laguntzen die diagnostikoan, monitorizazioan eta neuroerrehabilitazioan. 9. Neurketa-ataza egokien aukeraketa, parametro egokienen hautaketa eta ML algoritmoaren aukeraketak berak eragin zuzena daukate bukaerako aurreikuspenean. 10. Protokolo berriak eta sinpleak diseina daitezke ingurune eta lengoaia-mota guztietarako non beste metodologiak eta tresnak fusiona daitezkeen; esaterako, idazkeraren azterketa automatikoa. 11. Sistema malgua behar da dauden protokoloei eta osasun-espezialisten diagnostikorako erabiltzen diren irizpideei aurre egiteko. Hori oso garrantzitsua izan daiteke fase goiztiarretan faltsu positiboak gutxitzeko eta persona osasuntsuak ez medikatzeko. 12. Sistema egokitu da eszenatoki errealetan funzionatu ahal izateko eta kasu konplexuenetan ezaugarriak aberastearen metodoen bidez eta paradigma egoki eta sendoen bidez emaitza optimoak lortu dira eta kostu konputazionala nabarmen jaitsi da. Denbora errealera bideratutako sistema garatu da. 13. Protokolo bakoitzak sistemaren konfigurazio propioa eskatuko du, bai ezaugarrien aldetik bai atazaren aldetik, bai ereduen aldetik ere. 14. Azkenik, CNNak tresna itxaropentsu bezala ageri dira aldaera eta sintoma oso arinak direnean MCI kasuan bezala. Gainera, Dropout-ak sistemaren eraginkortasuna eta kostu konputazionala jaistea lortzen du. Eredu horiek duten potentzia kasu zehatzetan erabili behar dira, eta beste paradigmak dituen onuraz eta kostu konputazionalaz baliatuta, emaitza optimoak lor ditzake. 15. Lortutako emaitzak hobetu eta onak izan diren arren, ikerketa-lerro berriak ireki dira. Prozesu osoan zehar justifikatuak dauden erabakiak hartu eta emaitzak hobetu dira. Lan-hipotesi berriak sortu dira. 16. Modelatze linealek zein ez-linealek ezaugarri-bektorea asko aberasten dute. Mintzamenaren konplexutasuna oinarri hartuta, hizketa automatikoaren analisian funtsatutako multi-hurbilketa ez-lineala egin da. Horrela, jasotako laginarekiko adierazgarriak eta ordezkagarriak diren bektoreak lortzen dira eta sareari sartuko diogun informazioa ezaugarritzea dela eta oso aberatsa izango da. 17. Inguru erreal eta konplexuetara bideratutako teknika eta metodologien garapenak emaitza onak lortu ditu. Garatutako modelatze-eredu berriak prozesua zerbait integraltzat hartzen du eta datuen gainean hasieratik egiten du lan, kasuistikaren konplexutasuna kontuan hartuta. Horrek sailkapen-emaitzak hobetzea ekarri du. 18. Parametro lineal, ez-lineal, entropia eta fraktaletan oinarritutako metodologia eta parametro bioinspiratuak ikertzeak inguru konplexuen edota zaratatsuen sendotasuna lortzera bideratuak dauden parametroetan sakontzea eraman gaitu. 19. Teknika mistoa aurrez aberastutako datuek Deep Learning sareei ezaugarrimapak egiteko lana errazten diete. Neurona-sareari datu aberastuak sartzean makinak hobeto ikasten du elementu zehatzak bilatuz. 20. Deep Learning-ek bere trebezia erakutsi badu datu-matrizeak ezaugarritzeko eta horiek konprimitzeko, sartzen diren datuak, gordinak izan ordez, ezaugarri-mapak badira lortzen diren emaitzak hobeak dira. Horrek esan nahi du CNN-ra txertatuko den informazioa aberastua dela eta bektore parametrikoak direnak ezaugarri-bektoreak balira bezala ulertuko dituela sareak. Ezaugarritze-lan handia egina ematen zaio sareari. Ikuspuntu guztiz berritzaile honek emaitza onak eman ditu. 21. Hala ere, ezaugarrien garrantzia eta datu aberatsen garrantzia ezinbestekoa da eszenatoki konplexuetan eta datu konplexuetan. Ataza bakoitzak datu propioak ditu eta hori kontuan hartuta egokitzapen unibertsala eta malgutasuna bilatu da. 22. Kernelaren tamaina txikiak jatorrizko ezaugarriak mantendu eta ikasketaprozesua errazten du. Kontuan hartu behar dugu sareari txertatzen diogun matrizea oso aberastua eta konprimitua dela (parametroen hautaketa fase baten emaitza da) eta ezaugarriak oso definituak dituela. CNN-ak sortuko dituen ezaugarri-mapa berriek matrize aberastuaren "pixel"-en arteko harreman eta "korrelazioak" ezaugarritzeko gaitasuna dute. Beraz, sartzen dugun informazioa, konprimitua denez, sortuko diren ezaugarri-mapa berriek jatorrizko informazioaren nortasuna mantentzea interesatzen zaigu. Hori dela eta, konboluziorako kernela 2x2koa izango da emaitzak hobetzeko. Gainera, matrizearen tamaina txikia dela hartu behar dugu kontuan. 23. 2D-ko matrizeak kasu konplexuetan beste paradigmek baino emaitza hobeak ematen ditu askotan. 2D-ko matrizeetarako konboluzio kernelak ondoko pixelekiko duen muga azalera zabalagoa da 1D-ko bektorearekin konparatzen badugu. Hori horrela, mugakide gehiago izateak ezaugarri gehiagoren arteko korrelazioa hobeto aurkitzeko gaitasuna eman dio sareari. 24. Pooling-aren urratsaren zabalera txikia izateak ezaugarri-bektore txikietara hobeto moldatzea dakar. Sarrerako matrizearen tamaina txikia izanik jatorrizko informazioaren nortasuna mantentzea interesatzen zaigu makinak xehetasunik ez galtzeko eta ikasketa-prozesua optimizatzeko. Gainera, ertzen kudeaketa erraztuko da. Horrek emaitzak hobetuko ditu. 25. Ikasketa sakonak orain arte erabilitako beste Machine Learning algoritmoen diagnostiko-emaitzak hobetzeko gaitasuna erakutsi du baldin eta datu aberatsak baditu. Konboluzio zein pooling teknikek eta neurona-sarearen sakontasunak (2 geruza baino gehiago) ahots bidezko fitxategietan zehar ezaugarriak aurkitzeko gaitasun handia erakutsi du eta beste algoritmoekin lortutako emaitzak hobetu ditu. 26. Sailkapen automatikoa egin da Multilayer Peceptron (MLP) eta neurona-sare konboluzionalak direla bide (CNN), eta bigarrenak lehenak baina emaitza hobeak lortu ditu zenbait kasutan eta Dropout erabiliz kostu konputazional egokiagoa. 7.1.3 Etorkizunerako lerroak 1. Sistema horiek diagnostiko zehatzagoak lortuko ditu onurak ekarriz ez soilik ikuspuntu teknikotik baizik eta baita ikuspuntu sozioekonomikotik ere. 2. Metodo ez-inbasiboak etorkizunerako oso tresna erabilgarriak izango dira datuiturri desberdinak, sentsore anitzeko irteerak eta eszenatokiak zabalduz. 3. Beraz, Big data vs Datu Konplexuak eta Thick Data etengabe agertuko dira Ingeniaritza Biomedikuan eta beste zenbait arlotan. Patologia bakoitzak eszenatoki desberdina planteatzen du eta. 4. Data Mining, ikerkuntza operatiboa, Big data estrategiak eta ezaugarrien erauzketa automatikoa datuak aberasteko eta informazioa bilatzeko metodologiak ezinbestekoak izango dira hurrengo urteetan osasun arloan. 5. Sentsore fusioen teknikak aplikatuko dira seinale ez-inbasiboen Big data estrategietan. 6. Beraz, datu-base handiagoekin ebaluatuko da eta beste metodologiekin integratuko. 7. Genero-hurbilpenak ere aztertuko dira, kontuan izanda Ingeniaritza Biomedikuan eta zehazki AD/MCIn prebalentzia desberdina agertzen dela generoren arabera. 8. Ditugun laginak gutxi dira eta horrek Alzumeric-en ikasketa-prozesua mugatu dezake. Hutsune hori saihesteko ezaugarriak laginketa denbora batez jaso ahal izatea proposatzen da. Hau da, bektore asko lortu lagin bakoitzetik. Horrela, datu-basea handitzea lortuko dugu. Datuak gutxi izanik lagin bakoitzetik azpilaginak ateratzea proba daiteke datu-basea handitu eta CNN-aren entrenamenduan sakondu. 9. Bilatzen den emaitza hobetzeko helburuz geruza konboluzionalen parametroak eta sakontasuna doitzeko lan handia dago egiteko. 10. Emaitzak hobetu diren arren hobetu daitezke eta CNN-en konfigurazioak eta sakontasunak horretan lagun dezakete. 11. Multi-hurbilketa ez-linealak hautemate sakonago bat egitera akuilatzen duten etorkizun handiko emaitzak ematen ditu. 12. Mintzamen-konplexutasuneko maila desberdinak dituzten hiru egintza edo atazen azterketatik abiatuta, mintzamen automatikoaren analisian oinarritutako multihurbilketa ez-lineala dago. Hizkuntza-konplexutasunaren maila desberdinekin egindako hiru atazen (AN, PD eta SS) diagnostikoen arteko alderaketa dago. Azterketa horrek ikerbide berriak irekitzen ditu gaitza kognitiboen balioeste eta monitorizatze sakonagoetarako. 13. Alzumeric-en migrazioa. Sistema osoa biltzeko teknologiak erabili dira eta hori Python-era migratzea aukera ona izan daiteke modelatu, prozesu konputazionala azkartu eta arkitektura sinpleagotzeko. 14. Azterketen metodologia hobe daiteke emaitzak itxaropentsuak diren arren. 15. Hizkeraren osagai linguistikoen ikerketak eta horien hizketa zein biomekanikarekiko independenteak diren elementuetan oinarria duten azterketen metodologia hobe daitezke emaitzak, itxaropentsuak diren arren. Inplementatutako modelatze berriak ikerketa-lerro berriak ekarri ditu. 16. Komunikazio zifratuetan sakondu. Alzumeric-erako garatutako geruza zifratua beta bertsioan dagoela eta ekoizpen eremura salto emateko bidean dagoela eta, aldaketak biziko dituela kontuan hartu behar da. 17. Ikasketa sakonean mahaigaineratzen diren paradigma berriak berrikustea. Neurona-sare bidezko ikasketa sakona aldaketa handiak izaten ari da gaur egun. Adibidez, DNC bezalako arkitekturek datu egituratu eta konplexuekin ondo lan egiten dutela erakutsi dute. Baina ez DNC-a bakarrik. AlexNet-etik hasita GAN-etara aukerak asko dira. Gure kasurako, alternatiba hoberena bilatzeak ikerketa-lerro berriak irekitzen ditu. 18. Beste patologietara zabalduko dira tesis honen metodologiak haien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuz ere.
science
addi-19782108f318
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31268
Espainiako telekomunikazio konpainia nagusienen analisi ekonomiko eta finantzarioa. Vodafone, Orange eta Euskaltel 2013-2016
Casado Prieto, Nuria
2019-01-28
Lan honetan Espainiako telekomunikazioaren sektoreko hiru enpresa nagusien analisi ekonomiko-finantzarioa egin da; Vodafone, Orange eta Euskaltel. Aurrera eramandako azterketak aukera eman du enpresek 2013-2016 urte bitartean zein bilakaera izan duten ikusteko, kontuan hartuz denbora tarte honek egoera ekonomiko desberdinak barneratzen dituela, telekomunikazioaren sektorearentzat aldaketa handiko garaia izanik. Gainera, azterketa honetan gure lurraldean garrantzi handikoa den konpainia barneratu dugu: Euskaltel S.A, analisia aberatsagoa bihurtzen duena. Izan ere, honek ahalbidetu izan du maila nazionalean eta eskualdeko mailan jarduten duten konpainiak konparatzea bai eta bakoitzak duen egitura eta jarraitzen duen estrategia bereiztea. Euskaltelek bere finantza ereduaz baliatuz eta bere negozioaren kudeaketa egokia eginez emaitza positiboak lortu ditu; Orange enpresa bere errentagarritasuna hobetzean zentratu da gastuetan apur bat kontrola galduz; eta bitartean Vodafon ahaleginak egiten ari da azken urteetako emaitza negatiboei buelta emateko, nahiz eta oraindik ere ustiapenean neurri egokiak hartu behar dituen emaitza positiboak lortu nahi baditu. Sarrera Azken hamarkadan aldaketa nabariak egon dira telekomunikazioen sektorean; teknologia berriak agertu dira eta horrek ahalbidetu du zerbitzu berriak eskaintzea bai eta horien kalitatea hobetzea ere; abiadura handiko konexio bide berriak garatu dira zuntz optikoa eta 4G esterako, telekomunikazioen sektorea eraberritu dutenak. Horrez gain, denboraldi honetan zehar telefonia mugikorreko operadore birtualek zabalkuntza handia izan dute, batez ere hasierako urteetan, 2013 urtea hedapen handieneko urte izanik. Konpetentziaren indartze honek sekulako eragina izan du sare propioa duten operadoreetan. Hala ere, horien hedapena ekiditeko asmoarekin konpainia tradizionalek estrategia berrien bila abiatu dira eta lan honek telekomunikazioen sektorean garrantzi handikoak diren hiru konpainien jokabidea azaleratzen du. Analisi ekonomiko eta finantzarioaren bitartez posible izango da telekomunikazio konpainia nagusiek merkatuan izandako aldaketen aurrena zelako erantzuna izan duten ezagutzea eta horrez gain, 2013-2016 urte bitartean bakoitzak izan duen eboluzioa aztertzea konpainia bakoitzaren estrategia desberdinak identifikatuz. Analisi honetan estatu mailan jarduten duten Vodafone eta Orange konpainiak eta eskualde mailakoa den Euskaltel konpainiaren analisia aurrera eramango da, 20132016 urte tartean enpresen urteko kontuek erakusten diguten datuetan oinarrituz. Modu honetan, enpresa bakoitzaren egoera eta ezaugarri bereizgarriak identifikatuko dira. Graduan zehar eta batez ere kontabilitate analisiaren irakasgaian lortutako ezaguera erabiliz aurrera eraman da lan hau. Gainera, telekomunikazioen sektoreak dituen ezaugarri bereizgarriak analisi sakona egitea ahalbidetzen du, ahaztu gabe aukeratutako enpresek analisia aberatsagoa bihurtzen dutela konpainiak eskualde edo estatu mailakoak izanik. Hauek dira Espainiako hiru telekomunikazio konpainia nagusienetarikoen analisi ekonomiko finantzarioa egitea justifikatzen duten arrazoiak. . Jarraian lana osatzen duten hiru atal nagusiei hasiera emango zaio: sektorearen egungo egoera, jarraitutako metodologia eta analisi ekonomiko finantzarioa. Lehen atalean sektorearen analisia aurrera eramango da, non sektoreak azken hamarkadan izandako eboluzioari eta sektorearen merkatuan izandako aldaketa nagusiei buruz jorratuko den. Gainera, Estatu mailan eta Euskal Autonomia Erkidego mailan telekomunikazio konpainia desberdinek duten garrantzia ere analizatuko da. Honek ahalbidetuko du analisiaren testuingurua ezartzea, ondorengo datuen interpretazioa egiteko lagungarria dena. Hurrengo atalean, analisi ekonomiko finantzarioa aurrera eramateko erabilitako metodologia azalduko da, non erabilitako analisi tresna desberdinak azalduko diren. Jarraian, lanaren oinarrizko atala jorratuko da: analisi ekonomiko finantzarioa; lau ataletan banatuta dagoena: egitura ekonomiko eta finantzarioa, errentagarritasuna, likidezia eta arriskua. Amaitzeko, analisitik ateratako ondorioak aurkeztuko dira. 1.1 Telekomunikazio sektorearen eboluzioa Telekomunikazioen sektorea Espainiako sektorerik garrantzitsuenetarikoa da BPGaren %2a suposatzen duelarik.; 600.000 lanpostu inguru sortzen ditu lanpostu zuzenak eta zeharkakoak kontuan hartuz eta herrialdeko lanpostu guztirakoen %3a izanik; horrekin batera gainerako sektoreek beharrezkoa dute beraien jarduera normaltasunez aurrera eramateko geroz eta konektatuago dagoen ingurune batean. Sektorearen garrantzi esanguratsua erakusten duten datu gehiago aurkezteko, aipatzekoa da Espainiako biztanleriaren %64ak egunero erabiltzen duela interneta gutxienez 5 orduz; Internetera sarbidea dutenen artean %44ak online erosketak egin ditu 2016.urtean; eta %67ak sare sozialak erabili ditu 2013tik 2016ra bitarteko epean. Espainiako enpresen gehiengoa enpresa txiki eta ertainak dira, eta hauek ere sare sozialak erabiltzen dituzte, %47ak hain zuzen ere, besteak beste marketin jardueretarako, marka posizionamendurako, bai eta komertzio elektronikorako ere. 2016an esaterako, Espainiako salerosketa transakzioen %15a interneten bidez gauzatu da (Diaz Cardiel, J. ,2017). Esan beharrik ez dago telefono mugikorrak duen garrantzia gure gizartean, 46milioi biztanle izanda telefono mugikorren linea kopurua 51milioi baino handiagoa da. Bestalde, Espainiako enpresen %98ak bai linea mugikorra bai interneta ditu. Sektore publikoak ere bide telematikoen aldeko apustua egin du, pertsonek eta enpresek administrazio publikoarekin harremanetan jartzeko bide berri moduan. Modu honetan, 2013-2016 urte bitartean biztanleriaren %90a interneten bidez jarri da harremanetan administrazio publikoarekin eta enpresen kasuan portzentaia %84koa izan da. Ez dago zalantzarik telekomunikazioen sektoreak geroz eta garrantzi handiagoa duela gure gizartean, bertan gertatzen ari diren aldaketa sozialak direla medio, gure komunikatzeko moduak, ohiturak eta aisialdirako aktibitateak asko aldatu baitira. Horri sektorean eman diren aldaketa handiak gehitzen badizkiogu, sektoreko konpainiek erronka berri askori aurre egin behar izan diete, 2008ko urtetik jasandako krisi ekonomikoarekin batera. Azken urteetako ezegonkortasun ekonomikoak beraz, eragina izan du sektore honetan ere, eta beheko grafikoak argi adierazten digu egoera hori. 2008ko urtetik sektorea gainbeheran egon da, urtez urte aurreko urtean baino emaitza okerragoak lortu dituelarik. Azken urtera arte itxaron behar izan du sektoreak bere emaitzetan hobekuntza bat ikusteko, 2016ko ekitaldia 2008tik hazkundea izan duen lehen urtea izanik; horrela 2013ko balioak gainditu ditu aurreko urtean baino %7ko emaitza hobeak lortuz. Grafiko 1. Sektorearen sarrerak ekonomia nazionalean azken 10 urteetan (milioi eurotan). aukera ematen die tarifa merkeagoak eskaintzeko kostu finkorik ez dutelako. Bestalde, ez dute iraunkortasun konpromezurik eta bezeroak edonoiz utz dezakete konpainia. Beheko grafikoak adierazten du telekomunikazioen sektorean jarduten duten operadore nagusiek lortutako sarrerak azken hamarkadan. Grafiko 2. Telekomunikazioen sektoreko operadore nagusien sarrerak azken hamar urteetan (milioi eurotan). Iturria: CNMCdata. Ikusi daiteke nola konpainiek sektoreak izan duen bilakaera bera izan duten; 2015 urtera arte gainbeheran egon dira eta 2016an suspertu egin dira 2013 urteko balioetara iritsiz eta hauek gaindituz. Movistar dugu konpainia nagusia telekomunikazioen sektorean, honi jarraiki Vodafon eta Orange, eta azkenik Euskaltel atzetik geratzen da. Movistarrek duen gailentasuna ezin da zalantzan jarri, Vodafone eta Orangek batera oraindik ere ez baitute bera gainditzerik lortzen. Dena de, horien arteko distantzia txikituz joan da eta 2016an Vodafonek lortutako sarrerak Orangenak baino %15 handiagoak dira, 2006 urtean %60 handiagoak ziren bitartean. CNMCtik lortutako datuen arabera, 2016ko lehen hiruhilabetean Orangen fakturazioak Vodafonena gainditu du esaterako. Movistar eta Vodafonen arteko aldea ere murriztu egin da eta azken urtean %153,7ko aldea egon da, 2006an %196,06koa zen bitartean. 0 5000 10000 15000 20000 25000 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 Movistar Vodafone Orange Yoigo Euskaltel Jazztel DTS Ono 1.2. Telekomunikazioen merkatuan aldaketa nagusiak Espainiako telekomunikazioen merkatuak aldaketa handiak jasan ditu 20112016ko epean, ingurune makroekonomiko konplexura moldatzeko asmoz. Merkatuak jarraitutako tendentzia nagusiak hurrengoak dira: •Zerbitzuen bateratzea: Merkatuan trantsizio azkarra egon da zerbitzuen bateratze prozesura, non zerbitzu finkoak eta zerbitzu mugikorrak bateratu egin diren, eta operadoreek zerbitzuak konbinatu dituzten. Modu honetan zerbitzu mota desberdinak elkartzen dituzten eskaintza berriak agertu dira, hala nola, banda zabala, ordainpeko telebista eta linea finkoko nahiz telefono mugikorreko zerbitzuak bateratzen dituztenak. 2012ko urrian, Telefonikak deskontu handiak zituzten bateratze eskaintzak kaleratu zituen zerbitzu laukoitza eskainiz "Fusion" izeneko eskaintzapean. Eskaintza honen ondorioz, merkatuko prezioek beherakada jasan zuten eta erantzun gisa gainerako operadoreek ere bateratze prozesura igaro ziren. 3P/4P paketeek ordezkatzen zuten merkatu kuota %30,7koa zen 2013an, %49,4 2015ean eta %52,4 2016an. (Iturria: CNMC) • Konpainien baterakuntza: Azken urteetan espainiar merkatuan baterakuntza prozesua gertatu da. Vodafonek Ono eskuratu zuen (2014ko uztailak 14); Telefonikak, aurretik Tuenti erosi zuenak (2010eko abuztua), DTS eskuratu zuen (Canal+) (2015 maiatzak 1); Orangek, aurretik Simyo erosi zuenak (2012ko abendua), Jazztel eskuratu zuen (2015eko uztailak 1); Euskaltelek R Cable eskuratu zuen (2015eko azaroak 27); eta MasMovil enpresak, aurretik Quantum, Embou, Neo, Youmobile eta Happy Movil eskuratu zuenak, Pepephone (2016ko irailak 13) eta Yoigo (2016ko urriak 6) eskuratu zituen. •Prezioen igoera: Operadore kopurua murrizteak konpetentzia maila handiagoko jokaera baten alde egin du, eta hasierako tendentziari (non prezioak geroz eta txikiagoak ziren) vuelta eman zaio. Instituto Nacional de Estadística-k (INE) adierazten duen moduan komunikazioen KPIari buruz, 2015eko urrian lehen aldiz balio positiboak lortu zituen 2011ko Ekainetik. 2016an zehar komunikazioen KPIak tendentzia desberdina izan du KPI orokorrarekin alderatuta. Orokorrak eboluzio negatiboa izan duen bitartean, komunikazioei dagokionak gora egin du, eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatu mailan antzeko mailan egin du. • Hurengo belaunaldiko sarbide (NGA:Next-Generation Access) sareetan egindako inbertsio esfortzuak (4G mobilean, Docsis 3.0 eta FTTH: Fiber To The Home): Operadore kopurua murrizteak ekarri duen beste ondorio bat izan da azpiegituretan inbertsioak gora egin dutela, kasu askotan hainbat operadorek batera egindakoak izanik errentagarritasun helburuak lortzeko. Besteak beste, Orange eta Vodafonen arteko akordua FTTH sareak (2013ko martxoak 13) eta 4G sareak (2015eko apirilak 6) elkarrekin hedatzeko; edota MasMovil eta Orangen arteko akordioa FTTH sarek elkarrekin hedatzeko (2016ko uztailak 22). Inbertsio esfortzu honen ondorioz, Espainia NGA motako banda zabaleko sareen estalduran liderra bilakatu da Europako ekonomia nagusien artean. • Abiadura handiko internetaren garrantzia: Espainia Europako merkaturik handienetarikoa da banda zabaleko internetan, 2016ko azaroaren 30ean banda zabaleko harpidetza kopurua 13,65milioikoa da (iturria: CNMC). Abiadura handiko banda zabalera dauden sarbideei dagokienez (gutxienez 30 Mbps eskaintzeko ahalmena duten lineak) espainiako penetrazio mailak gora egin du azken urteetan • Telebistaren garrantzia: Zerbitzuen bateratze prozesuan, telebistan dago gakoa bezero berriak eskuratzeko. Horretarako edukietan inbertsio esfortzu handia gauzatu da. Bestalde, sarea duten operadoreak kezkatzen hasi dira interneten bidezko telebista eskaintzen duten ordainpeko plataformei buruz (TV OTT), Netflix esaterako. Egoera honetan, telebista zerbitzua eraberritu beharrean aurkitu dira eta aukera berriak barneratu dituzte bere eskaintzan, besteak beste, grabatzeko aukera programak noiznahi ikusteko; telebista edonon ikusteko aukera, tabletan, ordenagailuan edota mugikorrean; zuzeneko programa bat pausan jartzeko aukera; eta serie eta pelikulak ikusteko aukera. Ondorengo grafikoak zerbitzuen bateratzeak izandako arrakasta handia erakusten du, zerbitzu mota desberdinen kopuruak 2006tik 2016ra izandako bilakaera adieraziz. Grafiko 3. Zerbitzu desberdinen zenbatekoa Espainian 2006 eta 2016an. Iturria: CNMCData Aipagarria da zerbitzu bakarrak barneratzen dituzten eskaintza moten zenbatekoa ikaragarri murriztu dela azken hamarkadan, eta bilakaera hau errepikatu egin da soilik telefono finkoa, ordainpeko telebista edota banda zabala osatzen zuten eskaintzen kasuan. Telefono finkoari dagokionez %60,4an murriztu da, jaitsiera handiena jasan duena izanik. Kontrako kasuan, lau edo bost zerbitzu desberdinen baterako eskaintzen hazkundea daukagu. 4 zerbitzu bateratzen dituenen zenbatekoa 0 izatetik 6.223.206 izatera igaro da; eta 5 zerbitzu desberdinez osatutako eskaintzen zenbatekoa 0tik 4.752.155ra igaro da. Eskaintza berean zerbitzu desberdinak bateratzera bideratutako tendentziaren ondorioetariko bat merkatuko kontzentrazio maila handitzea izan da. 2. Metodologia Aztergai ditugun hiru enpresen analisi ekonomiko eta finantzarioa aurrera eramateko hainbat analisi tresna erabili dira, horien artean indikatzaile eta ratio ekonomiko eta finantzario desberdinak. Hauek kalkulatzeko, aztergai dugun denbora tartea 2013tik 2016ra izanik, SABI (Sistema de Análisis de Balances Ibéricos) datu basean lortutako 2013, 2014, 2015 eta 2016 urteetako enpresen Balantzean, Galdu-irabazi orrian eta Diru-fluxuen egoera orrian agertzen diren datuak erabili dira. Aipagarria da Orange eta Euskaltel enpresek ekitaldi itxiera abenduaren 31an egiten dute; aldiz, Vodafonen kasuan ekitaldi itxiera Martxoaren 31an gauzatzen da. Gainera, SABIn lortutako dokumentuen informazioa hedatzeko, konpainia bakoitzaren memoria erabili da. Vodafonen kasuan bere web orritik lortu da eta Euskaltelen kasuan internetetik; hala ere, Orangen memoria eskuratzea ez da posible izan. Lau urteko epea aztertzearen arrazoia da, honek ahalbidetzen duela enpresen eboluzioa dinamikoki aztertzea, urte bakar batek ematen duen ikuspegi estatikoa gaindituz. Beraz, konpainia desberdinek izandako estrategia desberdinak konparatzeko eta haien eboluzioa aztertzeko analisi tresna desberdinak erabili dira. Alde batetik, ratio finantzario eta ekonomikoak, eta beste aldetik, portzentai bertikalak eta horizontalak. Kalkulu hauek osatzeko, grafiko eta taula desberdinak ere erabili dira informazioa modu bisualean aurkezteko, irakurleari ulermena erraztuz. Lan hau egiteko Kontabilitate Analisiko irakasgaian oinarritu naiz, eta beraz, analisi tresna desberdinek jarraitzen duten egitura irakasgai honetako dokumentuetan jarraiturikoa izan da (Caraballo, & Zubiaur, Kontabilitate Analisia, UPV/EHU, 2016/2017). Hala ere, Goi Kontabilitate Analisiko informazio osagarria erabili dut analisia hedatzeko asmoarekin, nahiz eta irakasgai hau ez dudan eman (Caraballo, Amondarain, & Zubiaur, Goi kontabilitate analisia, OpenCourseWare UPV/EHU, 2013). 3.1. Egitura ekonomiko eta finantzarioa 3.1.1. Egitura ekonomikoa. Aktiboa Egitura ekonomikoa edo inbertsio egitura enpresak dituen aktiboek osatzen dute. Hauek, enpresak ekonomikoki kontrolatzen dituen ondasun, eskubide eta gainontzeko eskubideak dira, iraganeko gertaera batetik eratorriak, eta etorkizunean elementu hauekin enpresak mozkin ekonomikoak lortzeko probabilitatea duena. Bi ataletan banatzen da: aktibo ez-korrontea (epe luzeko inbertsioak) eta aktibo korrontea (epe laburreko inbertsioak); eta likideziaren arabera dago ordenatuta likidezia txikienetik handienera. Hiru enpresek bere egitura ekonomikoan izan duten eboluzioa antzekoa da, izan ere, bai Orangek, Vodafonek eta Euskaltelek bere aktiboa handitu egin dute 2013tik 2016ra nahiz eta igoera portzentai desberdinekoa izan batzuena besteena baino nabarmenagoa izanik; horrela igoera %16,5 %93 eta %116koa izan da hurrenez hurren. Egitura ekonomikoaren osaketari dagokionez, hiru enpresetan aktibo ez-korrontea gailentzen da aktibo korrontearen gain eta bere pisua handituz joan da ikergai dugun denbora tartean. Modu honetan, 2016. urtean aktibo ez-korrontek %89ko pisua du Orangen, %90koa Vodafonen eta %94koa Euskaltelen. Jarraian enpresa bakoitzean bere egitura ekonomikoan eman diren aldaketa nabarmenenak azalduko ditugu bakoitzaren egitura eta eboluzioa erakusten duten grafikoen laguntzarekin. Grafiko 4. Orangen egitura ekonomikoa Orangen eta Vodafonen kasuan, egitura ekonomikoan emandako aldaketa "taldeko enpresa eta elkartuetan epe luzeko inbertsioak" partidan eta bereziki ondare tresnetan izandako igoerak sorrarazi du, izan ere %3.376ko igoera izan du Orangen kasuan eta %138.000ko igoera izugarria Vodafonen honen zenbatekoa hasierako urtean oso txikia baita. Finantza inbertsioak epe luzera jaitsi egin da bietan baina kopuru txikiago batean izan denez aktibo ez-korrontearen pisua igo egin da. Aktibo korronteari dagokionez, bi enpresetan murriztu egin da "epe laburreko inbertsioak taldeko enpresa eta elkartuetan" partida jaistearen ondorioz, Orangen %78,6a eta Vodafonen %83,4a. Aipatzekoa da, Vodafonen aktibo korrontearen murrizketan beste eragile bat dagoela, izan ere, diruzaintzak sekulako murrizketa jasan du %98koa hain zuzen ere. Beraz, bi enpresetan emandako aldaketarik nagusiena inbertsioak epe laburretik epe luzera igarotzea izan da eta hauek taldeko enpresa eta elkartuetan gauzatzea. Hala ere, aktibo ez korrontearen osaketari dagokionez aldeak daude bi enpresa hauen artean. Orangen kasuan ibilgetu ukiezina gailentzen da eta ia inbertsio osoaren erdia suposatzen du, honen barnean merkataritza fondoa nabaritzen delarik. Ibilgetu materialak soilik %20ko pisua du. Vodafonen kasuan taldeko enpresa eta elkartuetan inbertsioak ia inbertsioaren erdia suposatzen du, partida honetan emandako igoeraren ondorioz. Ibilgetu materiala bai Orangen eta Vodafonen inbertsio osoaren %20 osatzen du, bai lursailak eta eraikinak eta instalazio teknikoak besteak beste beharrezkoak baitira beraien jarduera aurrera eraman ahal izateko. Aktibo korrontearen barruan bihurgarri ziurra gailentzen da bi kasuetan eta honen barruan "bezeroak salmentagatik eta 2013 2014 2015 2016 27% 10% 14% 10% 73% 90% 86% 90% VODAFONE EGITURA EKONOMIKOA Aktibo Korronte Aktibo ez korronte zerbitzuak emateagatik" nagusitzen da bere pisua aktibo korrontearen %70 ingurukoa izanik. Izakinek eta eskudiruak ez dute garrantzi handirik. Grafiko 6. Euskaltelen egitura ekonomikoa Euskaltelekin jarraituz, bere egitura ekonomikoa konstante mantendu da 4 urte hauetan zehar, izan ere, bai aktibo ez-korrontea eta bai aktibo korrontea antzeko portzentaian igo dira, %212 eta %292 hurrenez hurren. Kasu honetan ere, "epe luzeko inbertsioak taldeko enpresa eta elkartuetan" asko igo dira eta inbertsio osoaren %1a baina txikiagoa izatetik %55eko pisua izatera igaro da. Aktibo korrontearen barruan finantza inbertsioak epe laburrean eta eskudiruak oso igoera nabarmen izan dute. Aldaketa hauek Euskaltelen egitura ekonomikoaren osaketa aldatzea eragin dute izan ere hasiera batean ibilgetu materialak inbertsioaren erdia suposatzen zuen baina azen bi urteetan taldeko enpresa eta elkartuetan egindako inbertsioak ibilgetu materialaren pisua %30ra jaistea eragin du, inbertsioa taldeko enpresetan gailenduz. Aktibo korronteari dagokionez, berriro ere bezeroak salmentengatik eta zerbitzu prestazioengatik nabaritzen da, nahiz eta azken urtean "finantza inbertsioak epe laburrera" garrantzia hartu duten partida honetan emandako igoeraren ondorioz. 3.1.2. Egitura finantzarioa. Ondare Garbia eta Pasiboa Egitura finantzarioak azaltzen digu nola enpresak finantzatzen dituen bere inbertsioak; barne finantzaketa edo kanpo finantzaketa izan daiteke. Egitura finantzarioan agertzen diren partidak galdagarritasun txikienetik handienera daude ordenatuta. Nahiz eta Orangen eta Vodafonen egitura finantzarioak 2013-2016 urte bitartean izan duen bilakaera desberdina izan, azken urtean bietan barne finantzaketa da 2013 2014 2015 2016 5% 6% 2% 6% 95% 94% 98% 94% EUSKALTEL EGITURA EKONOMIKOA Aktibo Korronte Aktibo ez korronte nagusi grafikoetan ikusi daitekeen moduan. Urte honetan Orangen ondare garbiak %64ko pisua du eta Vodafonen %78koa. Aipatzekoa da Vodafonen egitura finantzarioak jasandako aldaketa handia, hasiera batean kanpo finantzaketa eta barne finantzaketaren arteko oreka bat egotetik 2016an baliabide propioekin finantzatzera igaro delako, eta aldaketa honen eragile nagusia jaulkipen prima %719 batean igotzea izan da. Argi dago Vodafonek jarraitutako estrategia autofinantzaketara jotzea izan dela. Grafiko 7. Orangen egitura finantzarioa Kanpo finantzaketari dagokionez, Orangek bai epe luzeko finantzaketa eta epe laburrekoa erabiltzen ditu horien arteko oreka bat mantenduz, gainera oreka hau handituz joan da denboran zehar. Vodafonen egitura finantzarioak aldiz epe luzeko kanpo finantzaketa eskasa erakusten du eta epe laburreko finantzaketara jo du gehiago. Hala ere, epe laburreko finantzaketak antzeko pisua du bietan. Dena den, epe luzean epe luzeko zorrak taldeko enpresa eta elkartuekin da nagusi Orangen eta hornidurek dute garrantzi handiena Vodafonen. Epe laburrari dagokionez bi enpresatan hartzekodun komertzialek dute garrantzi handiena, bai hornitzaileek eta bestelako hartzekodun batzuk. Euskaltelen egitura finantzarioak aldiz, bestelako itxura erakusten du, non kanpo finantzaketari garrantzi handiagoa ematen zaion; barne finantzaketaren pisua murriztuz joan da lau urteetan eta egitura finantzarioaren %60a izatetik %34ra izatera igaro da. Hala ere, aipatu beharra dago murrizketa hau ez datorrela ondare garbia jaitsi delako, baizik eta epe luzeko finantzaketa asko igo delako, %482 hain zuzen ere, epe luzeko zorrak kreditu erakundeekin partidan izandako igoerak eraginda. Pasibo korronteari dagokionez, epe laburreko finantzaketa gutxien erabiltzen duen enpresa da finantzaketa osotik %7a soilik ordezkatzen duelarik. Honen barnean, epe laburreko zorrak dira nagusi, bereziki kreditu erakundeekin direnak. Hartzekodun komertzialek, aldiz, beste bi enpresetan baino garrantzi txikiagoa erakusten dute. Grafiko 9. Euskaltelen egitura finantzarioa 3.1.3 Ekitaldiko emaitza. Bilakaera eta egitura Ekitaldiko emaitzaren eboluzioa desberdina izan da enpresa bakoitzerako, nahiz eta Orangek eta Euskaltelek emaitza positiboak lau urteetan zehar lortu dituzten, Vodafonek emaitza positiboak soilik lehen urtean lortu ditu. Orangek bere ekitaldiko emaitzan izan duen eboluzioa positiboa dela izan dezakegu, eta nahiz eta 2014.urtean bere emaitzak behera egin, hurrengo bi urteetan bere egoera hobetzea lortu du. Modu honetan 2016.urtean balio absolutuetan 397.949mila€ko emaitza lortu du, 2013an baino %18,16 handiagoa. Emaitzaren hobekuntza hau ez dator ustiapeneko emaitza hobetu izanaren ondorioz, honek behera egin baitu progresiboki lau urte hauetan zehar. Honen eragile nagusia da salmentak igo arren, honi lotuta dauden hornikuntzen kostua oraindik gehiago igo direla, eta soldaten gastua esaterako %40 handiagoa da. Beraz, emaitza finantzarioak bere negatibotasuna galduz joan izateak eragin du ekitaldiko emaitzaren hobekuntza, baina batez ere arrazoi nagusia da azken urtean mozkinen gaineko zergak balio oso positiboa duela. Beheko grafikoan ikusi daiteke Orange konpainiaren ekitaldiko emaitzak izandako eboluzioa, bai eta ustiapeneko emaitzaren eta emaitza finantzarioaren eboluzioa ere. Grafiko 10. Orangen ekitaldiko emaitzaren eboluzioa Euskaltelekin jarraituz, beheko grafikoan ikusi daitekeen moduan, azken urtera arte itxaron behar izan du bere ekitaldiko emaitzan hobekuntza bat ikusteko. Bitarteko urteetan bere emaitzak behera egin du; 2014an %11,5eko murrizketa izan du lehen urtearekiko, baina 2014tik 2015era izandako beherakada oraindik ere handiagoa da %84,7koa hain zuzen ere. Urte hauetan ustiapeneko emaitzak behera egin du salmentak -100.000 0 100.000 200.000 300.000 400.000 500.000 600.000 2013 2014 2015 2016 MIL(€) ORANGE Ustiapeneko emaitza Emaitza finantzarioa Ekitaldiko emaitza jaistearen ondorioz, hala ere, emaitza okerrera jotzearen eragile nagusia da emaitza finantzarioak oso balio negatiboak lortu izana bereziki 2015ean; urte honetan gastu finantzarioak salmenten %17a izatera iritsiz. Azken urtean aldiz, ekitaldiko emaitza aurreko urtearekiko %1000 baino gehiago igo da balio absolutuetan 75.324 mila €ko balioa duelarik; oso igoera altua da 2015ean ekitaldiko emaitzaren zenbatekoa oso txikia delako. Hobekuntza hau emaitza finantzarioaren igoerari zor zaio, lehen aldiz lortu baitu balio positiboa izatea; bestalde ustiapeneko emaitzak ere lagundu izan du aurreko urtearekiko %33,7ko igo delarik, besteak beste hornikuntzen gastuak %9,7eko jaitsiera jasan duelako. Grafiko 11. Euskaltelen ekitaldiko emaitzaren eboluzioa Azkenik, Vodafonek izandako eboluzioa beste bi enpresen oso bestelakoa izan da eta 2013tik ez du lortu bere ekitaldiko emaitzan hobekuntzarik izatea. Hasierako urtean ekitaldiko emaitzaren balioa 37.583 mila €koa da balio absolutuetan. Hurrengo urtean positibotik izatetik negatibora izatera igarotzen da %425eko murrizketa duelarik. Ustiapeneko emaitzak izugarrizko murrizketa jasan du balio negatiboak lortuz, hau izanik emaitza negatiboaren eragile nagusia; izan ere, negozio zifra %8,8 jaitsi arren hornikuntzen gastua %51,5 igo da, pisurik handiena merkataritza izakinen kontsumoan egonda. 2015.urtean emaitza oraindik okerragoa lortzen du tendentzia berdina jarraituz; ustiapeneko emaitza negatiboagoa izanik. Emaitza finantzarioak ere ez du laguntzen bere balioa balio negatiboagoetara jotzen duelako gastu finantzarioak handitzearen ondorioz. Badirudi azken urtean ekitaldiko emaitzak nolabaiteko hobekuntza jasan duela nahiz eta oraindik ere lehen urteko emaitzatik oso urrun geratu eta soilik 2014ko antzeko emaitza negatiboa lortu. Ekitaldi honetako ustiapeneko emaitzak eta emaitza finantzarioak lagundu dute eboluzio positiboan, alde batetik negozio zifra igo delako -100.000 -50.000 0 50.000 100.000 2013 2014 2015 2016 MIL (€) Título del eje EUSKALTEL Ustiapeneko emaitza Emaitza finantzarioa Ekitaldiko emaitza eta bestetik gastu finantzarioek %97,6ko murrizketa izan dutelako aurreko urtearekiko; izan ere epe luzeko kanpo finantzaketaren murrizketa handia egon da. Hurrengo grafikoak Vodafon enpresaren ekitaldiko emaitzak izandako eboluzioa erakusten du, hori osatzen duten bi aldagaiekin batera: ustiapeneko emaitza eta emaitza finantzarioa. Grafiko 12. Vodafonen ekitaldiko emaitzaren eboluzioa Behin telekomunikazio hiru enpresa hauen ekitaldiko emaitzak izan duen bilakaera eta tendentzia aztertu ondoren galdu irabazi orrian pisurik handiena duten partidak zeintzuk diren identifikatu beharra dago. Enpresa guztien kasuan nagusitzen diren partidak hornikuntzak, pertsonal gastuak, kanpo zerbitzuak (bestelako ustiapen gastuen barnean) eta ibilgetuaren amortizazioa dira. Hornikuntzen barnean nagusiki programazio gastuak, interkonexioak, Internetera konexioa eta azpiegituren, zirkuituen eta kanalizazioen errenta aurkitzen dira. Azken urtean Orangen eta Vodafonen salmenten gain %38 inguruko pisua zuen; Euskaltelen ehunekoa apur bat txikiagoa zen bitartean %20ko pisuarekin. Azken honetan beste enpresa batzuek egindako lanak nagusitzen dira, zentzua duena kontuan hartzen bada interkonexio gastuak altuak direla euskal enpresaren kasuan, honek ez baitu sare propiorik eta ondorioz sare propioa duten enpresa handiei alokatu beharra dio, bere kasuan Orangekin akordioa izanik. Pertsonal gastuei dagokionez, Vodafonen kasuan ordezkatzen dute salmenten gain portzentai txikiena 2016an %5,6ko balioarekin. Honi Orangek jarraitzen dio %6,8 pisuarekin eta Euskaltel atzean gelditzen da salmenten gain %7,7a ordezkatuz. Dena den, hiru enpresek jarraitzen duten pertsonal politika hobeto ulertzearren beharrezkoa -300.000 -200.000 -100.000 0 100.000 200.000 2013 2014 2015 2016 MIL (€) Título del eje VODAFONE Ustiapeneko emaitza Emaitza finantzarioa Ekitaldiko emaitza Kontratazio politikak moneta unitatetan, langile bakoitzeko salmenta kopurua adierazten du. Ratioa honek enpresaren produktibitateari egiten dio erreferentzia, ez langilearen produktibitateari; izan ere, salmentetan eragina ez du langileak soilik, baizik eta enpresak dituen baliabideen kalitateak eta merkatu kuota ere kontuan hartu behar dira. Goiko grafikoak erakusten duen moduan, Orangek lortzen du emaitzarik onena langile bakoitzeko 1599,5 mila €ko salmentak lortuz. Atzetik Vodafonek jarraitzen dio 1220,94€ko emaitzarekin eta Euskal enpresa da emaitzarik baxuenak lortzen dituena. Bigarren ratioak pertsonal gastuetan inbertitzen den 100 euroko zenbateko salmentak lortzen diren neurtzen du; ratioa handitzen bada, enpresaren produktibitateak gora egiten du. Kasu honetan Vodafonek lortzen du emaitzarik onena eta Euskaltel da berriro ere emaitzarik okerrenak lortzen dituena pertsonal gastuetan inbertitzen duen 100€ko 13€ko salmentak lortzen dituelarik. Azkenik, langile bakoitzeko kostuari erreparatuz, Euskaltelen egoera hobetu egiten da hiruetatik kosturik txikiena duena baita 72,61 mila €ko balioarekin. Orange da ikuspegi honetatik egoera okerrena duena langile bakoitzeko kostua 110,02 mila €koa izatera iristen baita. Orokorrean esan dezakegu Vodafonen pertsonal politika dela hoberena, izan ere nahiz eta langile bakoitzeko lortzen dituen salmentak Orangek lortzen dituena baino %23 txikiagoa izan, langile bakoitzeko duen kostua Orangek duena baino %38 txikiagoa da; eta hori gutxi balitz salmenta/pertsonal gastu ratioan ere emaitzarik onena lortzen du. 943,95 1220,94 1599,50 13,00 17,95 14,54 72,61 68,02 110,02 0,00 200,00 400,00 600,00 800,00 1000,00 1200,00 1400,00 1600,00 1800,00 Euskaltel Vodafone Orange PERTSONAL POLITIKA Kontratazio politika Salmenta/pertsonal gastua Langile bakoitzeko kostua MIL(€) Beste alde batetik, galdu-irabazi orrian kanpo zerbitzuek pisu nabarmena dute hiru enpresetan, bestelako ustiapen gastuen barnean aurkitzen direnak. Kanpo zerbitzu hauek hainbat gastu desberdin barneratzen dituzte, enpresek beraien jarduera eramateko beharrezkoak direnak. Hauen artean, besteak beste, publizitate eta marketing gastuak, banatzaileei ordaindutako komisioak, azpikontrataturiko zerbitzu profesionalak, erreparazio eta mantentzeak, alokairuak eta kanonak aurkitzen dira. Kanpo zerbitzuen partidak beraz Euskaltelen salmenten %21a ordezkatzen du azken urtean, Vodafonen kasuan %38,3a eta Orangen %30,7a. Vodafonen zenbatekoa horren altua izatea publizitate eta marketing gastu handia edukitzearen ondorioz da, beste bi enpresetan baino handiagoa dena. Amaitzeko, ibilgetuaren amortizazioa partida garrantzitsua da enpresa guztien galdu-irabazi orrian. Orangen eta Vodafonen geroz eta pisu handiagoa hartu du aztergai dugun denbora tartean zehar, eta Euskaltelen kontrako norabidea izan du salmenten geroz eta ehuneko txikiagoa ordezkatuz. Ibilgetuaren amortizazioa erakusten duen partidak kontuan hartzen ditu bai ibilgetu ukiezinaren bai ibilgetu materialaren amortizazioa. Ukiezinaren barnean kontzesio administratiboak, merkataritza fondoa, aplikazio informatikoak, bezero karterak, eta garatzeko bidean dagoen ukiezinaren amortizazio gastua (aplikazio informatikoak bereziki) barneratzen dira. Ibilgetu materialari dagokionez, hemen aurkitzen dira eraikinak, instalazio teknikoak eta bestelako ibilgetu materiala, eta garapenean dagoen ibilgetuaren (muntatzeko dauden instalazio teknikoak) amortizazioa. Modu honetan 2016.urtean Euskal enpresan ibilgetuaren amortizazioak salmenten gain %22,5eko pisua zuen, enpresa gorrian %17,9koa eta Orangen %20,4koa. a) Politika komertziala Galdu-irabazi orrian emandako aldaketak hobeto ulertzeko, enpresek izandako politika komertziala ere aztertu beharra dago. Enpresaren politika komertzialak erakusten du salmenta garbien (negozio zifraren zenbateko garbia) eta salmenta kostuen (hornikuntzak) arteko erlazioa, horien arteko kenketaren bitartez. Jarraian, aztergai ditugun enpresa bakoitzak aurrera eramandako politika komertzialaren azterketa burutuko da. Enpresa bakoitzak bere politika komertzialean izandako eboluzioa desberdina izan da eta Euskaltelek soilik lortu du bere Merkataritza Marjin Gordina hobetzea. Orangek eta Vodafonek, beraien Merkataritza Marjin Gordinean murrizketa jasan dute, nahiz eta Orangen murrizketa nabarmen txikiagoa izan den. Taula 2. Politika komertziala, Euskaltel. EUSKALTEL 2013 Vodafonek bere marjinean eboluzio negatiboa izan du eta 2013tik 2016ra bere MMG murriztu egin da urtez urte. 2013An MMG %79,71ko balioa du eta salmenta kostuek %20,29 ordezkatzen dute. 2013Tik 2014ra MMG 788.912ko zenbatekoan murriztu da, salmenta bakoitzean aplikatutako marjina asko jaitsi delako, %13,44 hain zuzen ere. Modu honetan, saltzen duenarekin (3.717.914) 499.819.42 mila euro galtzen ditu salmenta bakoitzean aplikatzen duen marjina txikitzearen ondorioz. Salmenten murrizketak ere eragina izan du eta enpresak 289.092,58 mila euro galdu ditu salmenta bolumenaren aldaketaren ondorioz. 2014Tik 2015era salmenta bolumenak gora egin du baina horrek salmenta kostuak ere handitzea eragin du eta enpresa ez da gai izan kostua produktuaren preziora pasatzea. Ondorioz, kostuaren gehikuntza enpresak jasan du bere marjina %1,53an txikituz. Beraz, alde batetik, 98.669,23 mila euro irabazi ditu salmenta bolumena handitzearen ondorioz; baina beste aldetik, 59.040,23 galdu ditu salmenta bakoitzean aplikatzen duen marjina txikitzearen ondorioz. Azken urtean, marjina oraindik gehiago jaitsi da eta Vodafonek %62,97ko marjina lortu du, lau urteetatik balio txikiena izanik. MMG 62.237ko zenbatekoan handitu da. Alde batetik, 134.320,08 mila euro irabazi ditu 2015eko marjina konstante mantenduz salmenta bolumena handitzearen ondorioz, eta 72.083,08 mila euro galdu ditu marjinaren murrizketa dela eta. Hala ere, salmenta kostuen gehikuntza enpresak jasan du marjinaren murrizketa eragin duelarik. Egoera honetan, Orangek eta Vodafonek ez dute lortu politika komertzialaren helburua lortzea, beraien marjin portzentuala handitu ez dutelako 2013tik 2016ra. Badirudi Orange enpresak 2013ko balioak berreskuratzeko ahalmena egin duela azken urtean, baina Vodafonen kasuan hasierako urteko balioetatik urrun dago oraindik. Politika komertzialaren analisiarekin esan dezakegu, Euskaltelek lortu duela marjin handiena izatea lau urteetan eta gainera 2013tik 2016ra bitartean izandako eboluzioa positiboa izan da. Honek erakusten du bere politika komertziala onena dela hiru enpresen artean. Orange eta Vodafon enpresei dagokienez, beraien eboluzioa negatiboa izan da; Orangek izandako murrizketa txikia izan da eta lau urteetan zehar marjinak antzeko balioak izan ditu, Vodafonek MMGean jasandako aldaketa nabarmen handiagoa izan da. Dena den, Vodafonek Orangek baino MMG balio portzentual altuagoak izan ditu lau urteetan zehar eta 2016an %62,97 eta %61,23ko marjina lortu dute hurrenez hurren. 3.2. Errentagarritasun ekonomiko eta finantzarioa 3.2.1. Errentagarritasun Ekonomikoa Errentagarritasun ekonomikoak enpresaren kudeatzaileek dauzkaten inbertsioekin zenbateko mozkina lortzen duten adierazten du, hau da, kudeatzaileek aktiboak ondo erabiltzen dituzten edo ez; beraz, zuzendarien eraginkortasuna edo efikazia neurtzen du. Errentagarritasun Ekonomikoarekin izaera ekonomikoa soilik aztertzen dugunez, ez dugu kontuan hartzen enpresak nola finantzatu dituen bere aktiboak eta horregatik alde finantzarioa alde batera utziko dugu. Horretarako, ratioak kalkulatzerako orduan BAII erabiliko dugu: Ekitaldiko Mozkina +Gastu Finantzarioa+ Zerga. Alderdi finantzarioaren eragina gastu finantzarioan agertzen denez, gastu finantzarioa ekitaldiko emaitzari gehituko diogu, gastu finantzarioaren eragina ekitaldiko emaitzatik kentzeko. Bestalde, gastu finantzario osoa hartu ordez, zorrak taldeko enpresa eta elkartuekin eta zorrak hirugarrenekin partidak soilik kontuan hartuko dira, izan ere, horniduren eguneratzea kontabilitate eragiketa bat da, besterik ez, partida horren balioa eguneratzean oinarritzen dena. Gainera, errentagarritasun finantzarioan, r3 zorraren kostua kalkulatzeko kostua suposatzen duen zorra bakarrik hartzen da kontuan, beraz, hornidurak ez dira kontutan hartuko eta ezta bere eguneratzeagatik kostua ere. Ondorioz, konkordantzia bat egoteko, BAIIren kalkuluan ere ez da sartuko. Zergari dagokionez, hau ere ekitaldiko emaitzari gehituko diogu bere eragina kentzeko. Izan ere, nahiz eta normalean BAIDI erabiltzen den, kasu honetan zerga tasa desberdina denez enpresa batean, BAII kalkulatzea egokiagoa da. Gainera, errentagarritasun ekonomikoaren eboluzioa hobeto ulertzeko marjina eta errotazioa aztertuko dira, hauek eragin zuzena baitute errentagarritasun ekonomikoaren ratioaren kalkuluan. Taula 5. Errentagarritasun ekonomikoaren, Marjinaren eta Errotazioaren eboluzioa Errentagarritasun ekonomikoaren balioa eta eboluzioa desberdina izan da telekomunikazio enpresa bakoitzerako 2013-2016ra bitarteko urte epean. Euskaltelek eta Orangek errentagarritasun ekonomikoaren balio positiboak lortu dituzte lau urteetan zehar, nahiz eta eboluzio desberdina eduki duten. Euskal telekomunikazio enpresak 2013an lortu du errentagarritasun altuena %7,19ko balioarekin; hau da, inbertitzen duen 100m.u.eko 7,19ko mozkinak lortzen ditu. Hala ere, hurrengo urteetan balio txikiagoak lortu ditu, bai marjina eta bai errotazioa murriztu egin direlako, eta azken urtean oraindik ere ez du lortu hasierako urteko baliora bueltatzea. 2016an aldiz, lau urteetatik marjinik altuena lortu du eta saltzen dituen 100m.uko 42,32ko mozkinak lortzen ditu. Honen eragilea da, alde batetik negozio zifran 2015etik 2016ra egondako %1,3ko murrizketa eta bestetik BAIIn izandako %282ko igoera (ekitaldiko emaitzan izandako gehikuntzaren ondorioz, batez ere lortutako sarrera finantzarioengatik). Hala ere, hori ez da nahikoa eta Euskaltelen errentagarritasun ekonomikoa 2014an baino txikiagoa izaten jarraitzen du errotazioak murrizketa nabarmena jasan duelako; eta horrela inbertituta duen euro bakoitzeko 0,14ko salmentak lortzen ditu soilik. Beraz, 2016an errentagarritasun ekonomikoak %6,10eko balioa lortzen du. Orangek izandako eboluzioa ere negatiboa izan da eta urtez urte errentagarritasun txikiagoa lortu du marjina eta errotazioa txikitzearen ondorioz. 2013an lortu du baliorik altuena eta aktiboan inbertituta dituen 100m.u.ko 5,78ko mozkina lortu du. Azken urtean aldiz, zenbateko hau 2,80ra murriztu da, marjina asko murriztu delako eta ondorioz saltzen dituen 100m.uko 5,18ko mozkinak lortzen ditu 2016an, 2013an 10,66ko mozkinak lortzen zituen bitartean. Honen arrazoia da, salmentak igo egin direla eta horrez gain BAII murriztu egin dela ere urte honetan, batez ere mozkinen gaineko zergak balio positiboa izan duelako. 2016ko errotazioari dagokionez, hasierako urteko balio berdina lortu du inbertituta duen euro bakoitzeko 0,54ko salmentak lortuz, eta beraz marjinean egondako murrizketa izan da errentagarritasun ekonomikoan izandako murrizketaren eragilea. Azkenik Vodafonek errentagarritasun ekonomikorik okerrena lortzen du eta hasierako urtean balio positiboak izatetik gainerako urteetan errentagarritasun negatiboa izatera igarotzen da hiru urte jarraietan emaitza negatiboak lortzearen ondorioz. 2015.urtea izan da okerrena eta saltzen dituen 100€ko 3,01ko galerak izan ditu. Errotazioak ere ez du lagundu ekitaldi honetan errotaziorik baxuena lortu baitu eta inbertituta duen euro bakoitzeko 0,45eko salmentak lortu ditu. Hurrengo grafikoak, hiru konpainiek bere errentagarritasun ekonomikoan izan duten eboluzioa azaltzen du. Grafiko 14. Errentagarritasun ekonomikoaren eboluzioa 3.2.2. Errentagarritasun finantzarioa Errentagarritasun finantzarioak enpresaren eredu finantzario egokiena erabakitzeko irizpidea ematen du, hau da, behar finantzarioak finantzatzeko hobe du zorpetzea edo baliabide propioak erabiltzea? Baliabide propioen bidez lortutako errendimendua neurtzen duenez, bazkideentzat interes handiko errentagarritasun neurria da. Errentagarritasun finantzarioa aztertzeko 3 ratio kalkulatuko dira: Baliabide propioen errentagarritasuna (r1), mailegu emaileen errentagarritasuna (r3) eta errentagarritasun finantzario osoa (r2). Hurrengo taulan hiru ratio hauek daude kalkulatuta. Interes tasari dagokionez, Euskal enpresarentzat Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dagoen portzentaia erabili da, hau da, %28ko tasa. Aldiz, Vodafone eta Orangen kasuan estatu mailako tasa erabili da, %25ekoa. Taula 6. Errentagarritasun finantzarioaren eboluzioa Euskaltelek baliabide propioen errentagarritasun positiboa lortu du lau urteetan zehar, eta gainera urte gehienetan r1>r2>r3 da horrek suposatzen duenarekin, hau da, akziodunek irabazten dute errentagarritasun globala gehi hartzekodunei kentzen dioten zati bat trasbase bat dagoelarik. Horren ondorioz, euskal konpainiak apalankamendu finantzario positiboa izan du hiru urteetan zehar eta 2015ean soilik izan du apalanka- mendu finantzario negatiboa zorraren kostua baliabide propioen kostua baino handiagoa izanda %1,33 eta %0,97ko balioak izanik hurrenez hurren. Honen arrazoia 2015.urtean epe luzeko zorretan izandako igoera handiari egotzi daiteke eta egoera hori ikusirik hurrengo urtean epe luzeko zorren bidezko finantzaketa murriztea erabaki du zorpetze maila gutxituz. Modu honetan 2016.urtean apalankamendu positiboa lortu du berriro ere eta baliabide propioen errentagarritasunik altuena lortu du %9,98koa. Aurretik errentagarritasun ekonomikoan aztertu dugun moduan, marjinean izandako gehikuntzak lagundu egin du errentagarritasun finantzario osoaren igoeran eta ondorioz baliabide propioen errentagarritasunaren alde egin du. Errentagarritasun finantzario osoak antzeko eboluzioa izan du aztergai dugun denbora tartean. Orangek ere baliabide propioen errentagarritasun positiboa lortu du lau urteetan zehar eta gainera apalankamendu finantzario positiboa du ekitaldi guztietan, kanpo finantzaketa erabiltzea barne finantzaketa erabiltzea baino merkeagoa izanik. 2014.urtean bere egoera apur bat okerrera jotzen du baliabide propioen errentagarritasun txikiena lortuz %3,07koa, eta une honetan lortzen dute mailegu emaileek errentagarritasun altuena lau urteetan %1,3koa. Hurrengo urteetan eboluzio positiboa du eta Euskaltelen kasuan bezala, azken urtean lortzen du baliabide propioen errentagarritasun altuena %7,16ko balioarekin. Egoera honetan bere zorpetze maila progresiboki handitu du taldeko enpresa eta elkartuekin epe luzeko nahiz epe laburreko zorren kopurua handituz. Amaitzeko, Vodafonen egoera ez da hain ona eta soilik lehen urtean lortu du baliabide propioen errentagarritasun positiboa izatea %1,89ko balioarekin, eta beraz, apalankamendu positiboa duen urte bakarra da. Gainerako urteetan enpresak lortu dituen mozkin negatiboek eragin dute baliabide propioen errentagarritasun negatiboa izatea. Modu honetan, apalankamendu finantzario negatiboa du eta hartzekodunek irabazten dute errentagarritasun globala gehi akziodunei kentzen dioten zati bat. 2014.urtean lortu du emaitzarik okerrena -%4,93ko balioarekin, ekitaldi honetan zorpetze maila handitu delako eta emaitza negatiboak lotu dituelako. Egoera honetan, bere kanpo finantzaketa bai epe luzera bai epe laburrera murriztuz joan da urteetan zehar, bere zorpetze maila txikituz eta bere egitura finantzarioan aldaketa nabaria ikusirik non barne finantzaketara jo duen gehiago. Aldaketa honek ahalbidetu dio pixkanaka bere egoera hobetzea eta 2016.urtean nahiz eta baliabide propioen errentagarritasun negatiboa eduki, aurreko urteekiko bere egoera hobetu egin du. Enpresak duen arazorik nagusiena emaitza negatiboak edukitzea da eta beraz duen erronkarik garrantzitsuena egoera orri buelta ematea da hurrengo urteetan akziodunen errentagarritasun positiboa lortzeko helburuarekin. 3.3.1. Errotazio fondoa Enpresak bere jarduera ekonomikoa modu egonkorrean aurrera eramateko bere ondarea orekan egotea beharrezkoa da, hau da, harreman egokia egon behar du enpresaren ondarean inbertsioa (egitura ekonomikoa) eta finantzaketaren (finantza egitura) artean. Oreka hori egon dadin finantza oreka minimoaren printzipio bete behar da: inbertsio bat finantzatzeko erabiltzen diren kapitalak gutxienez enpresaren barnean egon behar dira inbertsioa berreskuratu arteko denboran, hau da, finantzazioaren galdagarritasun epea inbertsioa likido bihurtu arteko epearen antzekoa izan behar du. Modu honetan, enpresak egiten dituen epe luzerako inbertsioak epe luzeko finantzaketaren bidez finantzatu behar dira eta epe laburrekoak epe laburreko finantzaketarekin. Hala ere, epe laburrean arazoak sor daitezke ez baitugu ziurtasunik epe laburrean egindako inbertsio guztiak denboran berreskuratuko direnik. Horregatik epe laburreko inbertsio batzuk epe luzeko finantza baliabideekin finantzatu behar dira, eta horrela epe laburreko inbertsioren batek huts egin eta diruaren berreskurapena atzeratzen bada, enpresak gutxienez ez du erabilitako finantzaketa epe labur batean itzuli beharko. Hurrengo atalean analisi finantzarioaren bidez enpresak bere epe laburreko behar finantzarioak nola estaltzen dituen eta erabilitako finantzaketa berreskuratzeko duen gaitasuna aztertuko da enpresaren zikloetan sortzen diren inbertsio-finantzaketa fluxuen azterketaren bitartez. Beheko taulan enpresa bakoitzaren errotazio fondoaren bilakaera ikusi daiteke. Aipatu beharra dago Euskaltelen kasuan ordainketa fasea oso luzea dela, gehiegizkoa; enpresa hauek zerbitzu enpresak dira eta gerta daiteke hornitzaileen zenbatekoa eta erosketena bat ez etortzea. Hala ere, kanpo analistak garenez, guretzat hori jakitea ezinezkoa da, eta ondoriz, ateratako ondorioak beharbada ez dira egokienak. Taula 7. Errotazio fondoa. Orange, Vodafone eta Euskaltel. (mila eurotan adierazita) Errotazio Fondoa 2013 2014 2015 2016 Orange -220.289 -85.645 -462.516 -518.826 Vodafone -269.381 -1.505.666 -637.786 -706.970 Euskaltel -134.561 -61.103 -25.720 -7.177 Hiru enpresek errotazio fondo negatiboa lortu dute urte guztietan eta horrek esan nahi du erabilgarritasun finantzarioa dutela epe laburrean, aktibo korrontea pasibo korrontea baino txikiagoa delako. Enpresen egitura ekonomiko eta finantzarioaren azterketa egiteko erabili diren grafikoetan oso argi ikusi da hiru enpresetan aktibo korrontearen pisua pasibo korrontearena baino txikiagoa dela, eta egoera hori orain errotazio fondo negatiboan isladatuta agertzen da. Honek arazoak sorrarazi ditzake epe laburrean eta baliteke epe laburreko zorrei aurre egin ahal ez izatea zirkulatzailean dituzten baliabideekin. Aldi berean, honek ere esan nahi du epe luzeko inbertsio batzuk epe laburreko finantzaketa erabiliz finantzatu direla hiru enpresetan. Hala ere, Euskaltelen errotazio fondoaren eboluzioak erakusten du urtez urte erabilgarritasun finantzarioa murriztu egin duela nahiz eta errotazio fondo negatiboa izaten jarraitu; Orangek eta Vodafonek aldiz kontrako bilakaera izan dute eta pasibo korrontearen eta aktibo korrontearen arteko aldea handituz joan da enpresa horietan, errotazio fondoaren balio negatiboagoak lortzea eragin dutenak. Jarraian zirkulatzaileko erabilgarritasun finantzario horien sorrera nondik datorren zehatzago aztertuko da. Euskal enpresak geroz eta erabilgarritasun finantzario txikiagoa lortu du urtez urte eta 2013tik 2016ra %94,6ko erabilgarritasun finantzario txikiagoa lortu du, izan ere errotazio fondoa handitu egin da. Ustiapenean erabilgarritasun finantzarioa lortu du urte guztietan 2014an izan ezik. Urte honetan ustiapenean 2.908milioi€ko behar finantzarioa sortu zaio, batez ere hornitzaileengandik lortutako finantzazioa murriztu egin delako % 17,3 batean aurreko urtearekiko, eta ondorioz hornitzaileengandik lortutako finantzazioa ez da nahikoa izakinek eta bezeroek sortzen dituzten beharrak asetzeko. Hornitzaileetan izandako murrizketa honen arrazoia da ordainketa fasea 956 egunetik 699 egunera gutxitu izana, ordainketa politika okertu izana azaleratuz erosketek gora egin baitute. Hurrengo urteetan ustiapenean erabilgarritasun finantzarioa lortzen du 2015ean ustiapenean finantzaketa handitu delako. Honek adierazten du ordainketa politikak hobera egin duela ordainketa fasea luzatu egin delako 803 egunera erosketak apur bat murriztu egin diren arren; eta 2016an oraindik gehiago luzatzen da egoera ona izanik erosketak oraindik gehiago murrizten direlako. Bestalde, 2016an ustiapenean erabilgarritasun finantzarioa lortzeko arrazoi nagusia bezeroen zenbatekoan %28,3ko murrizketa egotea izan da, horrek ustiapeneko beharrak murriztu dituelako eta ondorioz ustiapenean 8.974ko erabilgarritasun finantzarioa lotu du azken ekitaldian, lau urteetatik altuena izanik. Bezeroen murrizketa honek kobro fasearen murrizketak eragin du, 45,6 egunetik 33,15 egunera igaro delako. Salmentak ere apur bat jaitsi dira baina kobro fasearen murrizketak izan du garrantzi handiagoa bezeroen murrizketan. Izakinei dagokionez, 2014tik 2015era %16,3an jaitsi dira biltegiratze fasea murriztu egin delako 42 egunetik 34,5 egunera. Urte honetan beraz, biltegiratze politikak hobera egin du salmenten kostua handitu egin delako aktibitate bolumena handitzearekin batera, eta gainera gutxiago kostatzen zaio izakinak biltegitik ateratzea. Hala ere, hurrengo urtean (2016an) biltegiratze fasea 56 egunera igotzearen ondorioz, izakinek berriro ere gora egiten dute egoera txarra dela adieraziz, kontuan hartuz salmenten kostuak eta aktibitate bolumenak behera egiten dutela. Ustiapenetik kanpo ere erabilgarritasun finantzarioa lortu du lau urteetan zehar lortzen duen finantzaketa egiten duen inbertsioa baino handiagoa delako, eta horrek erabilgarritasuna oraindik gehiago handitzea dakar. Hala ere, ustiapenetik kanpo lortutako erabilgarritasuna geroz eta txikiagoa da orokorrean, beste pasibo zirkulatzaileetatik eratorritako finantzazioa murriztuz doalako; epe laburreko zorretan batez ere. Hori bai, azken urtean epe laburreko zorrak lehen urteko balioetara bueltatzeak eragiten du ustiapenetik kanpo erabilgarritasun finantzario handia lortzea nahiz eta ekitaldi honetan ustiapenetik kanpo egiten dituen epe laburreko finantza inbertsioak egoera hori apur bat konpentsatzen duen. Diruzaintzan duen inbertsioa ez da esanguratsua eta erabilgarritasunaren zati bat jan arren oso kopuru txikian egiten du. Hala ere, azken urtean diruzaintzaren balioa aurreko urtearekiko %5.737 handiagoa da eta horrek eragiten du diruzaintzak ia ustiapenetik eta ustiapenetik kanpo lortutako erabilgarritasun finantzario guztia jatea. Modu honetan, azken ekitaldian errotazio fondoak -7.177ko balioa du, lau urteetatik baxuena izanik. Taula 8. Errotazio fondoa Euskaltel (mila eurotan adierazita) EUSKALTEL 2013 2014 2015 2016 +Izakinak 2.202 2.313 1.936 2.370 +Bezeroak, salmentengatik eta zerbitzuak emategatik 39.327 39.265 40.847 29.297 Zirkulatzailearen finantzaketa gordina 41.529 41.578 42.783 31.667 -Hornitzaileak 46.734 38.670 44.187 40.641 Orange enpresarekin jarraituz, honek ere errotazio fondo negatiboa lortu du lau urteetan zehar, eta bigarren urtean apur bat murriztu arren, hurrengo ekitaldietan bere balioa oraindik negatiboagoa bilakatu da, pasibo korrontearen eta aktibo korrontearen arteko aldea geroz eta handiagoa dela adieraziz. Ustiapenean behar finantzarioak sortzen zaizkio lau urteetan, hornitzaileek emandako finantzazioa ez delako nahikoa izakinetatik eta bezeroetatik sortzen zaizkion beharrak estaltzeko. Gainera urtez urte ustiapenetik sortutako beharrak handituz doaz alde batetik bezeroak eta izakinak handitzen direlako eta bestetik hornitzaileengandik lortutako finantzaketa murriztu egiten delako. Hornitzaileen murrizketa honen arrazoia da ordainketa fasean izandako gutxipen handia, batez ere 2014tik 2015era, 77,4 egunetik 18,4 egunera igarotzen delarik ordainketa politika txarra erakusten duena. Gainera, hurrengo urtean, 2016an, egun kopurua oraindik gehiago murrizten da, 10 egunera hain zuzen. Honen aurrean, enpresak neurriak hartu beharko ditu hurengo urteetan ordainketa politika kaskarra hobetzearren, geroz eta gehiago erosten duelako eta erraztasun txikiagoa lortzen duelako hornitzaileengandik. Bestalde, aipatzekoa da 2014. urtean bezeroek duten %41,4ko igoera handia, honek eragingo baitu bigarren urte honetan errotazio fondoa nabarmen handitzea, nahiz eta negatiboa izaten jarraitu. Bezeroen igoera honen arrazoia da kobro fasea handitu izana 46,6 egunetik 68,7 egunera; pentsa daiteke enpresak kobro fasea luzatu egin duela bezeroei erraztasunak emateko eta salmentak bultzatzeko, baina kontuan hartuz aktibitate bolumena jaitsi egin dela salmentek behera egin dutelako, enpresak ez du kobro politika egokia urte horretan. Aldiz, hurrengo urteetan hobetuz doa eta azken urtean kobro fasea 46,2 egunera jaisteak bezeroen murrizketa eragin du; politika egokia dena kontuan hartuz salmenten bolumenak gora egin duela. Izakinei dagokionez, bakarrik azken urtean jasan dute hazkunde nabarmena, gainerako urteetan antzeko kopurua izanik. Igoera honen arrazoia da 2015etik 2016ra biltegiratze fasea handitu dela 13,9 egunetik 14,5 egunera eta salmenta kostua ere handitu egin da. Kontuan hartuz salmentak ere igo egin direla, ona da aktibitate Ustiapeneko errotazio fondoaren beharra -5.205 2.908 -1.404 -8.974 +Beste aktibo zirkulatzaileak 941 4.557 808 27.813 -Beste pasibo zirkulatzaileak 136.586 79.218 26.547 109.080 Errotazio fondoaren beharra -140.850 -71.753 -27.143 -90.241 +Diruzaintza 6.289 10.650 1.423 83.064 ERROTAZIO FONDOA -134.561 -61.103 -25.720 -7.177 bolumena handitu izana, baina gehiago kostatzen zaio izakinak biltegitik ateratzea eta beraz, biltegiratze fasea murriztu beharko luke. Ustiapenetik kanpo egiten dituen inbertsioak geroz eta txikiagoak dira taldeko enpresa eta elkartuetan eginiko inbertsioak murrizketa handia jasaten duelako, horrek ustiapenetik kanpoko beharrak gutxitzen ditu. Bestalde, ustiapenetik kanpo geroz eta finantzazio handiagoa lortzen du taldeko enpresa eta elkartuekin epe laburreko zorrak handitzearen ondorioz. Egoera honetan, ustiapenetik kanpo erabilgarritasun finantzarioa lortzen du, ustiapenean sortzen diren beharrak estaltzeko nahikoa dena eta gainera sobratu egiten zaio (geroz eta kopuru handiagoan) errotazio fondoaren beharrak balio negatiboak dituelarik. Orain ere Euskaltelekin gertatzen zen modu berean, diruzaintza ez da esanguratsua eta nahiz eta erabilgarritasun finantzarioaren zati bat jan, oso zati txikia izanik errotazio fondoa negatiboa da lau urteetan. Taula 9. Errotazio fondoa Orange (mila eurotan adierazita) ORANGE 2013 2014 2015 2016 +Izakinak 61.665 62.459 60.518 72.893 +Bezeroak, salmentengatik eta zerbitzuak emategatik 519.137 734.055 669.642 597.657 Zirkulatzailearen finantzaketa gordina 580.802 796.514 730.160 670.550 -Hornitzaileak 353.687 328.546 79.833 50.703 Ustiapeneko errotazio fondoaren beharra 227.115 467.968 650.327 619.847 +Beste aktibo zirkulatzaileak 464.417 415.371 360.951 283.251 -Beste pasibo zirkulatzaileak 923.201 979.717 1.482.410 1.440.716 Errotazio fondoaren beharra -231.669 -96.378 -471.132 -537.618 +Diruzaintza 11.380 10.733 8.616 18.792 ERROTAZIO FONDOA -220.289 -85.645 -462.516 -518.826 Amaitzeko, Vodafonen errotazio fondoa aztertuko da. Enpresa honetan ere, errotazio fondoa negatiboa da lau ekitaldietan. 2014. urtean erabilgarritasun finantzarioa asko handitzen da urte batetik bestera, errotazio fondoaren balio oso negatiboa lortzen delako. Hurrengo urteetan erabilgarritasun hori murriztu egiten da baina oraindik ere hasierako urtean baino errotazio fondo negatiboagoa izaten jarraitzen du. Ustiapenean behar finantzarioak sortzen zaizkio urte guztietan. Urtez urte hornitzaileen bidez finantzaketa handiagoa lortzen du, batez ere nabaritzekoa da 2015en hornitzaileen zenbatekoak jasaten duen igoera handia, aurreko urtean baino %200 handiagoa izanik. Hala ere, bezeroen eta izakinen zenbatekoa oraindik kopuru handiagoan igotzen denez, 2015ean ustiapenean behar finantzarioak gora egiten du aurreko urtearekiko 37.520 milako kopuruan. Urte honetan, izakinen gehikuntzaren arrazoia biak dira: biltegiratze fasea handitu izana (18,8 egunetik 22,8 egunera) eta salmenten kostuaren igoera salmenten igoeraren ondorioz; bezeroei dagokionez, hauen gehikuntzaren arrazoia bi izan dira baita ere, kobro fasearen igoera (57 egunetik 85 egunera) eta salmenten igoera. Printzipioz kobro fasea murriztea komeni zaigu, gure beharrak murrizteko. Hala ere, suposa dezakegu kobro fasea nahita handitu duela salmentak handitzeko. Hau da, bezeroei erraztasun handiagoa ematea ordaintzerako orduan bere aktibitate bolumena handitzeko, azken hau lortuz. Beraz, kobro fasea handitu eta salmentak handitu politika egokia da. Gainera, hurengo urtean, kobro fasea murriztu egiten da 62 egunetara, 2016an bezeroen murrizketaren arrazoia dena, salmentek gora egiten baitute aktibitate bolumena handitu izanaren seinale. Egoera honek isladatzen du enpresak geroz eta kobro politika hobea duela. Bestalde, hornitzaileen igoeraren arrazoia 2015ean da ordainketa fasea handitu izana (43 egunetik 120 egunera) eta erosketak handitu izana salmentak igotzearekin batera. Biak aztertuz, esan dezakegu ordainketa politika egokia duela gehiago erosten duelako eta erraztasun handiagoa lortzen duelako hornitzaileen aldetik. Aldiz, azken urtean ordainketa politikak okerrera egiten du erosketak handitu arren, ordainketa fasea 60 egunera murrizten delako; hau izanik hornitzaileen murrizketaren arrazoia. 2016an beraz, ustiapeneko beharrak murriztu egin dira; izan ere, nahiz eta hornitzaileak murriztu, ustiapenean egindako inbertsioa txikitu egin da oraindik gehiago, kobro politika egokiaren ondorioz aurretik aipatu dugun moduan. Bestalde, 2016an ere biltegiratze politikak hobera egiten du izakinen murrizketa eragiten duena %46,2ko portzentaian. Izan ere, 22,8 egunetik 11 egunera igarotzen da, hau izanik izakinen murrizketaren arrazoi bakarra, salmenta kostuak igo egiten baitira salmentekin batera. Beraz, egoera ona da aktibitate bolumena handitu egin delako eta gainera gutxiago kostatzen zaio izakinak biltegitik ateratzea. Hala ere, ustiapenetik kanpo geroz eta finantzaketa handiagoa lortzen du (bereziki taldeko enpresa eta elkartuekin epe laburreko zorretatik), egiten dituen inbertsioak baino handiagoa dena eta ondorioz erabilgarritasun finantzarioa lortzen du ustiapenetik kanpo. Hori nahikoa da ustiapenean sortzen zaizkion beharrak estaltzeko eta soberan gelditzen zaio gainera. Aipatzekoa da bereziki 2014.urtean lortzen duen finantzazio handia, horrek eragiten baitu ekitaldi horretan errotazio fondorik negatiboena lortzea. Diruzaintzaren balioa nahiko altua da lehen urtean eta horrek lortu duen erabilgarritasunaren erdia baino gehiago jaten du. Hurrengo urteetan ez du a) Epe laburreko kaudimena eta likidezia Batetik, epe laburreko likideziaren bidez enpresak aktiboak berehala likido bihurtzeko duen gaitasuna aztertuko da. Bestetik, kaudimenari dagokionez, gure enpresek epe laburreko zorrei epe laburreko aktiboekin aurre egiteko duten gaitasuna jorratuko da, eguneroko mugimenduan arazorik sortu gabe. Analisi honen helburua enpresaren finantza eredua eta inbertsio eredua aztertzen jarraitzea da; hau da, ea dituen inbertsioekin gai den finantzaketa itzultzeko eta era oreka finantzarioa duen. Analisia egiterakoan 3 ratioen irakurketa bateratua egingo da: zirkulatzailearen ratioa, likidezia ratio eta erabilgarritasun ratioa. Beheko taulak enpresa bakoitzak lortzen duen balioa erakusten du zirkulatzailearen ratio bakoitzerako. Taula 11. Zirkulatzailearen ratioaren, likidezia ratioaren eta erabilgarritasun ratioaren balioak Zirkulatzailearen ratioari dagokionez, honek erakusten du epe laburreko zorren 100 m.u bakoitzeko epe laburrean zenbat ondasun eta eskubide dituen hauei aurre egiteko, beraz epe laburreko kaudimenari buruzko informazioa ematen du. Ratioak aztertzen du enpresak zer erraztasun duen epe laburreko betebeharrei aurre egiteko, aktibo korronteak ematen duen likidezia erabilita. Zirkulatzailearen ratioaren balio optimoak 1,8 eta 2 artean daude. Aurretik aztertu egin da hiru enpresek errotazio fondo negatiboa dutela lau ekitaldietan zehar, eta egoera hau zirkulatzailearen ratioan isladatuta ikusi daiteke, izan ere enpresa guztietan 1etik beherako balioak erakusten ditu, adieraziz pasibo korrontea aktibo korrontea baino handiagoa dela, eta ondorioz epe laburreko zorrei aurre egiteko ez zituzten nahiko ondasun eta eskubide epe laburrean. Orangen eta Vodafonen kasuan bere egoera okertu egin da 2013tik 2016ra. Lehen urtean, epe laburreko zorren 100 m.u bakoitzeko, 83 eta 81m.u.ondasun eta eskubide zituzten epe laburrean; aldiz 2016an zenbatekoa hori murriztu egin zen bi enpresetan 0,65 eta 0,55m.ura hurrenez hurren. Lau urteko epe honetan antzeko eboluzioa eta balioa izan dute bigarren urtean izan ezik. Ekitaldi honetan Orangek bere zirkulatzailearen ratioa %12an hobetu zuen eta Vodafonek aldiz bere ratioaren balioa murriztu egin zuen %58 batean (urte honetan bere pasibo korrontea %60 handitu zen, taldeko enpresa eta elkartuekin epe laburreko zorrak asko handitzearen ondorioz). Dena den, errotazio fondo negatiboa duten enpresak aztertzen ari garenez, epe laburrean benetan kaudimengabeak direla esateko beharrezkoa da BHA eta ordainketa fasea konparatzea. Izan ere, normalean ordainketa fasea luzeagoa izaten da BHA baino, eta beraz ustiapeneko inbertsioa balantzean agertzen dena baino handiagoa da ekitaldi batean, inbertsioa batean baino gehiagotan berreskuratzea lortzen dutelako enpresek. Hala ere, beheko taulak adierazten duenez, bakarrik Orangek lortu du ustiapeneko inbertsioa batean baino gehiagotan berreskuratzea, ordainketa epearen eta BHAren arteko ratioak 1,38ko balioa lortzen duelarik, eta hori soilik lehen urtean. Beraz, 2013an bere aktibo zirkulatzailea pasibo zirkulatzailea baino handiagoa da 416 mila euroko zenbatekoan, enpresa epe laburrean kaudimenduna izanik urte honetan. Gainerako urteetan ratioak batetik beherako balioa lortzen du adieraziz enpresa benetan kaudimengabea dela epe laburrean. Vodafonen kasuan, ekitaldi guztietan lortu du batetik beherako ratioa, adieraziz kaudimengabezi egoera erreala dela epe laburrean. Taula 12. Ordainketa epearen eta BHAren arteko ratioa Ordainketa Epea /BHA 2013 2014 2015 2016 Euskaltelen kasua kontrakoa da eta urtez urte bere epe laburreko kaudimen egoera hobetuz joan da, 0,27ko balio izatetik 0,95eko balio izatera. Ia 1eko balio izatera iristen da eta horrekin finantza-oreka minimoa betetzen du. Gainera, ordainketa epearen eta BHAren arteko ratioak oso balio altuak lortzen ditu urte guztietan, ordainketa eta kobro politika ona duela adieraziz, eta horrek eragiten du ustiapenean duen inbertsioa batean baino gehiagotan errepikatzea ekitaldian zehar. Modu honetan bere aktibo korrontea pasibo korrontea baino handiagoa da urte guztietan eta 2016an bien arteko aldea 293.026 mila eurokoa da. Beraz ondorioztatu dezakegu Euskaltelek ez duela ordainketa etenean egoteko arriskurik eta epe laburrean kaudimenduna da. Likidezia ratioaren eboluzioa kaudimenaren ratioaren antzekoa izan da. Likideziaren ratioak adierazten du epe laburreko zorren 100 m.u. bakoitzeko likidezian oso azkar bihurtu daitezkeen zenbat ondasun eta eskubide ditugun. Ratio honekin lortzen dituzten balioak zirkulatzailearen ratioaren oso antzekoak direnez, ondoriozta daiteke izakinek ez dutela garrantzi handirik beraien egitura ekonomikoan; zentzua duena zerbitzu enpresak izanik dituzten izakin nagusiak mugikorrak, dekodifikadoreak, eta ADSL eta fibrarako ekipamenduak direlako soilik. 2013an Orange eta Vodafon balio optimotik hurbil daude eta epe laburreko zorren 100m.u bakoitzeko likidezian oso azkar bihurtu daitezkeen 0,78 eta 0,77 m.u ondasun eta eskubide dituzte hurrenez hurren. Hurrengo urteetan ratioaren balioa murriztuz doa likidezia arazoa agerian uzten duena. Orain ere Euskaltelen eboluzioa kontrakoa da eta hasierako urtean likidezia egoerarik okerrena duena izan arren, urtez urte bere ratioaren balioa handituz doa eta azken ekitaldian 0,8-1 balio tartera iristen da, balio optimora iritsiz. Aldaketa honen arrazoi nagusia da epe laburreko finantza inbertsioak asko handitu izana. Azkenik erabilgarritasun ratioari dagokionez, honek adierazten du diruzaintzako zenbatekoarekin pasibo korronteari aurre egiteko gai den enpresa, hau da, soilik kutxa eta bankuko zenbatekoak kontuan hartzen ditu; eta izakinen-, bezeroen kobratzeko dauden dokumentuen- eta bestelako zordunen kontuak alde batera uzten ditu (gerta litekeelako hauek ez kobratzea edota ordaindu nahi ez izatea). Teorikoki ratio honen balio optimoa 0,1ekoa da. Orangek eta Vodafonek erabilgarritasun ratiorako oso balio baxuak lortzen dituzte, diruzaintzan kopuru txikiegia dutelako. Orangen balioa konstante mantendu da lau urteetan zehar eta Vodafonen kasuan lehen urtean 0,24ko balio optimoa baino altuagoa izatetik Orangen moduko balioak izatera igaro da, diruzaintzan izan duen murrizketa dela eta. Euskaltel enpresak aldiz, bere diruzaintza handitzearen aldeko apostua egin du eta horrela bere erabilgarritasun ratioak eboluzio positiboa izan du urtez urte. Horrela izanik, 2016an epe laburrera zor duen euro bakoitzeko 0,55 zituen diruzaintzan, hasierako urtean baino %1700 handiagoa izanik. b) Epe luzeko kaudimena Kaudimen totalaren analisiak azaltzen digu enpresak duen ahalmena bere aktiboekin pasiboei aurre egiteko. Honen bidez enpresaren finantza eta inbertsio eredua nolakoa den jakin daiteke eta enpresa kaudimenduna den eta oreka-finantzarioan dagoen ondorioztatzea posible da. Hori dela eta, indikatzaile egokia da enpresak duen hazkunde gaitasunerako eta hartzekodunek zorrak kobratzeko zenbaterainoko bermea duten neurtzen du. Hurrengo taulak erakusten du enpresa bakoitzaren kaudimen ratioak izandako eboluzioa, ratioak urte bakoitzerako lortzen dituen balioak adierazten dituen taula osagarri baten laguntzaz. Grafiko15. Kaudimen totalaren eboluzioa Orokorrean, hiru enpresak kaudimendunak dira azken urtean, nahiz eta beraien artean alde handia dagoen batzuen eta besteen artean. Vodafon enpresa da kaudimen egoera hoberena duena, 4,6ko balioarekin, atzetik Orangek jarraitzen dio 2,81ko baliorekin eta azkenik Euskal enpresa da ratiorik baxuena lortzen duena 1,52koa. Beraz, Vodafonen aktiboa pasiboaren laukoitza baino handiagoa da eta ia hirukoitza Orange enpresarako; ondorioz bi enpresek lortu dute balio optimoa izatea, bere balioa 1,8-2ren tartean aurkitzen delako. Euskal enpresa, aldiz, ez da balio optimora iristen eta honek suposatzen du aktibo gehienak erabili beharko lituzkeela bere zorrei aurre egiteko. Dena den, inbertsio guztiarekin dituzten zor guztiei aurre egiteko gai dira enpresak; eta nahiz eta aurretik aztertu den moduan epe laburrean kadimendunak ez izan, totalari begira enpresak kaudimendunak dira epe luzean eta horrekin hartzekodunei bermea ematen die. Orangen eta Euskaltelen kasuan, kaudimenean epe luzean izandako eboluzio negatiboa izan da eta kaudimen ratioak%19 eta %39,4ko murrizketa jasan du hurrenez hurren lau urteko epe honetan zehar. Honen arrazoi nagusia da zorpetze mailan izandako hazkundea, enpresen autonomia finantzarioaren kontra joan dena eta lau urteko epe honetan kaudimen ratioaren balio baxuenak lortzea eragin duelarik. Orangen pasiboa %43,6an handitu da eta Euskaltelen %256,8ko hazkunde izugarria izan du. Hori 2013 2014 2015 2016 ORANGE 3,47 3,64 2,99 2,81 VODAFONE 1,82 1,69 4,13 4,60 EUSKALTEL 2,51 2,96 1,49 1,52 0,00 0,50 1,00 1,50 2,00 2,50 3,00 3,50 4,00 4,50 5,00 Kaudimen totalaren eboluzioa ORANGE VODAFONE EUSKALTEL dela eta, Euskaltelek jasandako murrizketa Orangek jasandakoa baino handiagoa izan da. Hobeto ulertzeko zorpetzen maila aztertzea erabilgarria izan daiteke. Orangen zorpetze maila 0,55ekoa da 2016an, hasierako urtean baino %36 handiagoa. Nahiz eta bere balioa handitu, batez ere epe laburreko zorrak kreditu erakundeekin handitzearen ondorioz, zorpetze maila ona du oraindik eta inbertsio gehienak baliabide propioekin ateratzen ditu aurrera. Euskaltelen kasua bestelako da eta bere zorpetze maila 0,66koa izatetik 1,92ko balio izatera igaro da, epe luzeko zorrak kreditu erakundeekin %1026,6an handitzearen ondorioz. Aldaketa hau bere autonomia finantzarioaren kontra joan da bere zorpetze maila altua delako, adieraziz kanpo finantzaketetan gehiegizko dependentzia duela. Hala ere, beraien zorpetze maila handitzearen erabakiarekin bi enpresek beraien errentagarritasun finantzarioa hobetu dute. Orangen kasuan esan daiteke erabaki egokia izan dela kaudimen ratioak 1,5etik gorako balioa duelako. Aldiz, Euskaltel enpresaren kaudimen ratioa azken bi urteetan 1,5eko baliora justu justu iristen da, adieraziz baliabide propioak erabiltzea komenigarria dela kasu honetan. Vodafon enpresaren kasuan, kaudimen ratioan izandako eboluzioa positiboa izan da eta 1,82ko balioa izatetik 4,6ko balioa izatera igaro da lau urteetan, bere kaudimen egoera nabarmen hobetu duela irudikatuz. Eboluzio positibo honek Vodafonen egitura finantzarioan izandako aldaketan du sorrera, izan ere, kanpo finantzaketak %55ko pisua izatetik %22ko pisua izatera igaro da 2013tik 2016ra; alde batetik epe luzeko zorrak taldeko enpresekin asko murriztu direlako, eta batez ere enpresak baliabide propioen alde egin duelako honen zenbatekoa %236,7an handituz (igoera nabarmenena emisio priman eman da). Egoera honetan, Vodfonek lortu du kaudimen ratiorik baxuena izatetik altuena izatera igarotzea lau urteetan eta honekin betera bere finantza autonomia hobetzea. Dena den, aurretik aztertu den moduan enpresarentzat beharrezkoa izan da bere baliabide propioak handitzea ekitaldiz ekitaldi lortu dituen emaitza negatiboek sorrarazi dituzten arazoei aurre egiteko. 3.3.3. Diruzaintzako fluxuen egoera orria Enpresek beharrezkoa dute beren jarduera nagusitik baliabideak sortzea eta hauek likido bihurtzea enpresaren biziraupena bermatu nahi badute. Diruzaintzako fluxuen egoera orriaren bitartez konpainia bakoitzak zelako arrakasta izan duen aztertuko da baliabideak sortzerako orduan, eta zelako ahalmena izan duten baliabide horiek likido bihurtzeko kobro eta ordainketen finantza politika egokiaren bitartez. Izan ere, diruzaintzako fluxuen egoera orriak balantzean adierazten den diruzaintza saldoak izandako aldakuntza azaltzeaz gain, eskudirua eta bestelako aktibo likido baliokideen jatorriari eta erabilerari buruzko informazioa ematen digu. Hau da, enpresak diruzaintza non eta zenbat sortu duen eta non eta zenbat kontsumitu duen. (Zubiaur, G.; Caraballo, E.; Arosa,B. (2013)) Jardueraren eboluzioa eta kobro eta ordainketa politiken aldakuntzek izan duten efektua desberdina izan da enpresa bakoitzarentzat. Jarraian enpresa bakoitzaren egoera analizatuko da diruzaintzako fluxuen egoera orriko hiru osagaien balioei erreparatuz. Gainera, ustiapen jardueretako diru fluxuak sortutako baliabideekin erlazionatuko dira, enpresek sortutako baliabideak likido bihurtzeko zenbateko ahalmena duten ikusteko. Taula 13. DFE orriaren osagaiak, Orange (mila eurotan adierazita) Orange 2013 2014 2015 2016 UJDF 819.494 632.441 932.649 1.245.040 IJDF -542.395 -615.576 -626.544 -962.644 FJDF -269.573 -17.512 -308.222 -272.221 +/- diruzaintza 7.526 -647 -2.117 10.175 Orange enpresak lortu dituen ustiapen jardueretatik eratorritako diru fluxuak (UJDF) positiboak izan dira lau urteetan. Nahiz eta urtez urte lortu dituen zerga aurreko emaitzak geroz eta txikiagoak izan, honen gain sarrera eta gastu ez monetarioengatik egindako doikuntza positiboak eta azken bi urteetan zirkulatzailearen aldakuntzengatik izandako efektu positiboak lagundu egin dute ustiapen jardueretatik lortutako diru fluxuak geroz eta positiboagoak izaten. Beraz Orangek bere jardueran izandako sarrera eta gastuen ondorioz diruzaintza sortzea lortzen du. Dena den, zenbait ekitaldietan ustiapen jardueretatik eratorritako diru fluxua ez da nahikoa izan inbertsio eta finantza jardueretatik eratorritako diruzantzaren beharrak estaltzeko; eta egoera honetan enpresaren diruzaintza erabiltzea beharrezkoa izan da honen murrizketa sorraraziz. Hala ere, Orangek jarraitutako patroia berdina izan da lau urteetan. 2013. urtean, diruzaintzak gora egin du 7.526 mila €ko kopuruan. Izan ere, ustiapen jardueretatik diruzaintza fluxu positiboak lortu ditu, eta hauek nahikoak izan dira inbertsio eta finantza jardueretatik eratorritako diruzaintza beharrak estaltzeko. UJDF (+) lortzeko arrazoi nagusia izan da, doikuntza ez monetarioen artean, ibilgetuaren amortizazioaren bidez lortutako efektu positibo handia, honen zenbatekoa 548.905 milako balio izanik. Zirkulatzailean izandako aldakuntzek aldiz, efektu negatiboa izan dute. Alde batetik, epe laburrean hartzekodunei egin beharreko ordainketak atzeratuz lortu du ekitaldi honetan aurrera eramandako hainbat eragiketengatik ez ordaintzea, diruzaintza erabili behar izan gabe 53.207 mila €ko zenbatekoan; eta honekin batera, erosketa eragiketei eta izakinen kontsumoari lotutako diruzaintza beharrak murriztu ditu 12.899 milako zenbatekoan. Bestalde, zordunak eta kobratzeko beste kontuei kobrantza atzeratu da 207.867ko zenbatekoan, eta honek izandako efektu negatiboa aurreko biek izandako efektu positiboa baino handiagoa izanik, zirkulatzaileko aldaketak efektu negatiboa izan du. Inbertsio jardueretatik lortutako diru fluxu negatiboak, taldeko enpresa eta elkartuetan, ibilgetu ukiezinean eta ibilgetu materialean egindako inbertsioek sortutako despoltsapenetan du jatorria. Finantza eragiketei dagokionez, nagusi da taldeko enpresa eta elkartuekin daukan zorraren amortizazioa, finantza eragiketetatik diru fluxu negatiboak sorrarazten dituena. 2014an diruzaintza murriztu egin da 647 mila €ko zenbatekoan. Nahiz eta ustiapen jardueretatik diru fluxu positiboak sortu, hauek ez dira nahikoak inbertsio eta finantza eragiketetatik sortutako diruzaintza beharrak estaltzeko, eta ondorioz enpresaren diruzaintza erabiltzea beharrezkoa izan du honen murrizketa suposatu duelarik. Ekitaldi honetan UJDF+ murriztu egin da aurreko ekitaldiarekiko, alde batetik enpresak emaitza txikiagoak lortu dituelako eta bestetik zordunak eta kobratzeko beste partiden kobrantza gehiago atzeratu delako; honek eragin du zirkulatzailearen aldaketak efektu negatiboagoa izatea. IJDF (-)ek aurreko urteko eragiketa berdinetan dute sorrera antzeko zenbatekoa izanik. Aldiz, finantza eragiketetatik eratorritako diru fluxu negatiboen zenbatekoa murriztu egin da, taldeko enpresa eta elkartuekin zorraren amortizazioaren zenbatekoa nabarmen murriztu egin delako eta zorpetu egin delako taldeko enpresa eta elkartuekin zorra jaulkiz. Hurrengo urtean, 2015ean, diruzaintza oraindik gehiago murriztu egin da 2.117 mila €ko zenbatekoan. Ustiapen jardueretatik eratorritako diru fluxuak handitu egin dira, ibilgetuaren amortizazioa handiago izateak efektu positiboa duelako sarrera eta gastu ez monetarioengatik egindako doikuntzan; horrez gain aurten zirkulatzailean izandako aldakuntzak efektu positiboa izan dute lehen bi urteetan ez bezala. Honen arrazoi nagusia da zordunak eta ordaintzeko beste partideengandik 99.915 mila €ko zenbatekoa kobratzen duela, aurreko urteetan ordainketa horiek atzeratzen ziren bitartean; eta gainera izakinen erosketa eta kontsumo eragiketei lotutako diruzaintza beharra murriztu egin du. Bestalde, ekitaldian zehar egindako eragiketengatik hartzekodunak eta ordaintzeko beste kontuengatik 80.418 mila €ko zenbatekoa ordaintzen du. Hala ere, UJDF(+) ez da nahikoa izan inbertsio eta finantza jardueretatik sortutako diruzaintza beharrak estaltzeko, bereziki finantza jardueretatik eratorritako diru fluxu negatiboak handitu egin direlako. Taldeko enpresa eta elkartuekin asko zorpetu da horien bidez finantzazioa lortuz; baina dibidenduen ordainketak 830.000 mila €ko kopuruan, diruzaintza kopuru handia kontsumitu du, FJDF oso balio negatiboa izatea eragin duena. 2016an diruzaintza handitu egin da 10.175 mila €ko kopuruan. UJDF positiboa lortu du, aurreko urtean baino handiagoa eta oraingoan nahikoa izan da inbertsio eta finantza eragiketetatik eratorritako diruzaintza beharra estaltzeko eta sobratu egin da. Zirkulatzailean izandako aldakuntzen efektu positiboa izan da honen eragilea, kobro politika hobea lortu duelako. Alde batetik, kobratu egin du zordunak eta ordaintzeko beste partidengatik eta bestetik, epe laburrean hartzekodunei egin beharreko ordainketak atzeratu ditu. Lau urte hauetan zehar diruzaintzan aldaketak egon arren, honen murrizketa edo hazkuntza egonik, erabilgarritasun ratioak 0,01tik beherako balio izan du orokorrean eta azken ekitaldian soilik lortu du 0,013ko balioa izatea. Diruzaintzako fluxuen egoera orriaren osagaien analisitik ondoriozta dezakegu Orange enpresa heldutasun fasean egon dela urte guztietan. Honek esan nahi du, enpresak diruzaintza erabili duela inbertitzeko eta zorra ordaintzeko eta bazkideei ordaintzeko ere. Orangek sortutako baliabideei dagokionez, lau ekitaldietan lortu du baliabideak sortzea, bere jardueran arrakasta izan duela adierazten duena. Izan ere, ustiapen jardueratik sortutako finantza fluxua da enpresa finantzatzeko erabiltzen dena, autofinantzaketa ahalmena erakutsiz. 2013tik 2016ra sortutako baliabideak handitu egin dira ekitaldiko emaitza hobetzearen, baina bereziki finantza tresnen arrazoizko balioaren aldaketarengatik. Sortutako baliabideen eta ustiapen jardueretatik eratorritako diru fluxuen arteko erlazioak adierazten digu enpresak likidezia nahikoa duela lau ekitaldietan zehar. Enpresa gai da bere jarduerarekin baliabideak sortzea eta hauek likido bihurtzea kobro eta ordainketa politika egokien bitartez; batez ere kobro politikan izan duen hobekuntzarekin. UJDF SBetik geroz eta gertuago egon orduan eta egoera hobea izango du enpresak. 2015ean lortu du diruzaintza gehiago sortzea sortutako baliabideak baino, hau izanik egoera ideala. Vodafon enpresaren analisia, aldiz, desberdina da. Honek, bigarren urtetik aurrera bere tendentzia aldatu egin du, hasierako urtearekiko desberdina den patroia azalduz. Taula 15. DFE orriaren osagaiak, Vodafone (mila eurotan adierazita) Vodafone 2013 2014 2015 2016 UJDF 488.142 273.087 477.221 489.104 IJDF -461.306 -4.432.141 -1.025.607 -684.965 FJDF -4.264 3.831.435 600.645 136.976 +/- diruzaintza 22.572 -327.619 52.259 -58.885 Vodafonek ere ustiapen jardueretatik diru fluxu positiboak lortu ditu lau urteetan zehar, nahiz eta lehen urtean soilik lortu dituen emaitza positiboak izatea. Batez ere, sarrera eta gastu ez monetarioengatik egindako doikuntza positiboek posible egin dute hori lortzea, ibilgetuaren amortizazioaren zenbatekoa nabarmena delako lau ekitaldietan zehar. Esan dezakegu beraz, Vodafonek lortu duela diruzaintza sortzea bere ustiapen jardueraren bitartez, nahiz eta Orange enpresarekin gertatu den modu berean, zenbaitetan hori ez da nahikoa izan inbertsio eta finantza jardueretatik eratorritako diruzaintza beharrak estaltzeko, diruzaintzan murrizketa bat sorrarazi delarik. 2013. urtean ustiapen jardueretatik eratorritako diru fluxuak 488.142 milako zenbatekoa izan du. Sarrera eta gastu ez monetarioengatik doikuntzak efektu positiboa izan dute emaitzaren gain, bereziki ibilgetuaren amortizazioaren ondorioz. Aldiz, zirkulatzailearen aldakuntzek kontrako efektua izan dute zordunak eta kobratzeko beste kontuak hazi egin direlako kobrantza ezagatik eta diruzaintza murriztuz; eta gainera hartzekodunei ordaintzeko epea murriztu egin da hauei egindako ordainketak diru irteera suposatu duelarik. Beste pasibo korronteei egin beharreko ordainketek (langileak, administrazio publikoarekin zorra) ere zirkulatzailearen aldakuntza negatiboaren alde egin du. Dena den, sarrera eta gastu ez monetarioengatik doikuntzaren efektu positibioa handiagoa izan da, UJDF + ak izatea eragin duena. Lehenengo urte honetan inbertsioa eta finantza jardueretatik diru fluxu negatiboak lortu ditu. Inbertsio jarduerei dagokionez, ibilgetu materialean desinbertsioak burutu dira, baina inbertsio berriak aurrera eraman ditu zenbateko handiago batean, IJDF (-)ak sorrarazi dituena. Finantza jarduerei dagokionez, kreditu erakundeekin zorraren amortizazioak eta bestelako zorren amortizazioak eragin du nagusiki diru fluxu negatiboa izatea. Dena den, UJDF+ nahikoa izan da inbertsio eta finantza jardueretatik sortutako diruzaintza beharra estaltzeko; ondorioz, diruzaintza handitu egin da 22.572 mila €ko zenbatekoan. Honek eragin du enpresak urte honetan erabilgarritasun ratio oso handia lortzea 0,238ko balioarekin. Analisi honen bidez ondoriozta daiteke lehen urte honetan Vodafon heldutasun fasean dagoela, modu honetan diruzaintza erabili du inbertsioak egiteko eta zorra amortizatzeko. Hurrengo hiru urteetan egoera aldatu egin da eta beraz, lehen urtean erakusten zuen patroia aldatu egin du. Hiru ekitaldietan emaitza negatiboak lortu arren, ustiapen jardueretatik diru fluxu positiboak lortu ditu horietako bakoitzean eta gainera honen zenbatekoa handitzea lortu du; horrela 2014, 2015 eta 2016 urteetan 273.087, 477.221 eta 489.104 eta mila€ko diru fluxua lortu du hurrenez hurren. Aurretik esan bezala, sarrera eta gastu ez monetarioengatik doikuntza positiboa izan da honen eragilea, ibilgetuaren amortizazioaren bitartez; narriaduragatik balio zuzenketak zenbateko txikiago batean ere efektu positiboa izan du. Zirkulatzailearen aldakuntzei dagokionez efektu negatiboa izan du hiru urteetan. 2014. urtean efektu negatiboaren arrazoi nagusia da zordunen kobro eza eta bestelako pasibo korronteei (administrazio publikoekin zorra) egindako ordainketak. 2015. Urtean zordunen kopurua oraindik gehiago igotzen da, horien kobrantza ezagatik diruzaintza murriztu egiten delarik; baina ekitaldi honetan hornitzaileen finantzazioa aprobetxatzea lortzen duenez, zirkulatzailearen aldakuntzarengatik lortutako efektu negatiboa aurreko urtean baino txikiagoa izan da. Hala ere, azken ekitaldian berriro ere egoera okertu egin da; nahiz eta aurten lortu duen zordunak eta bestelako kontuengatik kobratzea, hornitzaileak asko murriztu egin dira eta horrek diru irteera handia suposatu du, behar finantzarioa handitu duena. Zergaren ordainketak ez du lagundu 2014an ustiapen jardueretatik eratorritako diru fluxu positiboen emaitzan; baina bai izan da lagungarria azken bi urteetan zergaren kobrantza izan delarik. Inbertsio jarduerei dagokionez diru fluxu negatiboak lortu ditu hiru ekitaldietan; izan ere, taldeko enpresa eta elkartuetan, ibilgetu materialean eta ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioak handiagoak izan dira horietan egindako desinbertsioak baino. Aipatzekoa da 2014. Urtean enpresak egin duen inbertsio handia taldeko enpresa eta elkartuetan. Modu honetan 2014tik 2016ra Vodafonek lortutako IJDF (-) ak 4.432.141, 1.025.607, eta 684.965ko zenbatekoa dute hurrenez hurren. Azkenik finantza jarduerei dagokionez, diru fluxu positiboak lortu ditu hiru ekitaldietan nahiz eta zenbateko desberdinekoa izan urte bakoitzean. 2014an zenbateko positibo oso handia lortu du ondare tresnak jaulki dituelako eta gainera taldeko enpresa eta elkartuen bidez finantzatu delako. 2015ean ondare tresnak jaulkitzen jarraitu du baina taldeko enpresa eta elkartuekin zorra amortizatzean, aurreko urtean baino zenbateko txikiagoan lortu ditu diru fluxu positiboak. Azken urtean zenbatekoa oraindik gehiago murriztu egin da, ekitaldi honetan ez duelako ondare tresnarik jaulki eta taldeko enpresa eta elkartuen bidezko finantzazio txikiagoa erabili duelako. Jarraian, urte bakoitzean diruzaintza nola aldatu den analizatuko da, UJDF, IJDF eta FJDFak izan duten zeinua eta eboluzioa kontuan hartuz. 2014an diruzaintza murriztu egin da 327.619ko zenbatekoan; izan ere, ustiapen jardueretatik eta finantza eragiketetatik eratorritako diru fluxua positiboa ez da nahikoa izan inbertsioa eragiketetatik sortutako diruzaintza beharra estaltzeko; gogoratu urte honetan taldeko enpresa eta elkartuetan inbertsio ikaragarria egin duela enpresak. 2015ean diruzaintza handitu egin da 52.259ko zenbatekoan, urte honetan UJDF(+) eta FJDF(+) nahiko izan delako inbertsioa jardueretatik eratorritako diruzaintza beharra estaltzeko. Azken urtean aldiz, diruzaintza berriro ere murriztu egin da 58.885ko zenbatekoan; izan ere, inbertsio jardueretatik eratorritako diruzaintza beharra murriztu egin da, baina finantza jardueretatik eratorritako diru fluxu positiboen zenbatekoaren murrizketa oraindik handiago izan da. Diruzaintza murriztu den bakoitzean eragin zuzena izan du erabilgarritasun ratioan eta urte horietan ez da iritsi 0,01eko baliora. Aldiz, diruzaintza handitu den urtean, ratioak 0,035eko balioa lortu du. Egindako analisiaren bitartez esan dezakegu azken hiru urteetan Vodafon hazkunde egoeran egon dela non inbertsioak egiten dituen produkzio ahalmen handiagoa izateko eta bazkideen aportazioetara edota zorpetzera jotzen duen inbertsio horiek burutzeko. Taula 16. Mozkina, Sortutako baliabideak eta UJDF, Vodafone (mila eurotan adierazita) Enpresaren autofinantzaketa gaitasunari dagokionez, nahiz eta azken hiru urteetan emaitza negatiboak lortu Vodafon gai izan da urte guztietan baliabideak sortzea bere jardueratik, nahiz eta hauek murriztu egin diren 2013tik 2016ra emaitza negatiboen ondorioz. Dena den, enpresak likidezia nahikoa du lau ekitaldietan, enpresak bere jarduerarekin sortzen dituen baliabideak likido bihurtzea lortzen duelako. Hala ere, UJDFak sortutako baliabideetatik gertuago egotea lortu beharko luke enpresak; azken urtean kobro politika egokia izan du baina ordainketa politika okertu egin da; beraz, ordainketa politika ez da egokia eta hori hobetu beharko luke. Taula 17. DFE orriaren osagaiak, Euskaltel (mila eurotan adierazita) Euskal enpresak ere ustiapen jardueretatik eratorritako diru fluxu positiboak lortu ditu lau ekitaldietan, kontuan hartuz lortutako emaitzak positiboak izan direla horietako bakoitzean. Oraingoan ere, sarrera eta gastu ez monetarioengatik egindako doi- kuntza positiboek UJDF emaitza hobetzen lagundu dute, batez ere ibilgetuaren amortizazioaren bidez, pisu handia duena. Beraz, Euskaltelek diruzaintza sortu du bere ustiapen jardueraren bitartez eta urte guztietan batean izan ezik, diruzaintza kopuru hori nahikoa izan da inbertsio eta finantza jardueretatik eratorritako diruzaintza beharra estaltzeko. Urte horretan beraz, 2015ean hain zuzen, enpresaren diruzaintza erabiltzea beharrezkoa izan da, honen murrizketa sorraraziz 9.227 mila €ko kopuruan. Gainerako urteetan diruzaintzaren hazkundea egon da. Beraz, aurretik esan bezala, 2013,2014 eta 2016 urteetan diruzaintza handitu egin da 6.062, 4.361 eta 81.641 mila €ko kopuruan hurrenez hurren. Honen arrazioa da ekitaldi horietan ustiapen jardueretatik eratorritako diru fluxu positiboa nahikoa izan dela inbertsio eta finantza jardueretatik eratorritako diruzaintza beharra estaltzeko, eta gainera sobratu egin da. UJDFaren zenbateko urte horietan 141.577, 126.359 eta 136.142 mila €koa izan da. Guzti honekin batera 2013tik 2016ra ekitaldiko emaitzaren hobekuntzak ere lagundu izan du UJDF positiboagoak lortzen. Sarrera eta gastu ez monetarioen doikuntzari dagokionez, ibilgetuaren amortizazioak efektu positiboa izan du; eta narriaduragatik balio zuzenketa zenbateko txikiago batean ere efektu positiboa izan du Voafonen kasuan bezala. Gastu finantzarioen doikuntzak ere UJDF(+)en alde egin du. Zirkulatzailearen aldakuntzei dagokionez 2013an efektu positiboa izan du, izan ere, 2014. urtean erosketa eragiketei eta izakinen kontsumoari lotutako diruzaintza beharrak murriztu ditu 2.037 milako zenbatekoan, eta gainera bestelako pasibo zirkulatzaileen finantzaketa (langileak, administrazio publikoa) aprobetxatu du. Beraz, nahiz eta zordunak eta kobratzeko beste kontuei kobrantza atzeratu egin den 1.300ko zenbatekoan, eta hartzekodunei egindako ordainketek efektu negatiboa izan, horren zenbatekoa aurrekoena baino txikiagoa izan da eta ondorioz zirkulatzaileko aldaketak efektu positiboa a izan du. Hurrengo urtean aldiz, zirkulatzaileko aldaketak efektu negatiboa izan du batez ere, zordunenen kobrantza ezaren kopurua handitu egin delako eta hornitzaileengandik lortutako finantzaketa asko txikitu delako, bi horiek diru irteera suposatu dutelarik. 2016.urtean berriro ere zirkulatzaileko aldaketak efektu positiboa izan du, hasierako urtean baino handiagoa dena; alde batetik zordunen kopurua murriztu egin da kobro politika egokiagoa ezartzearen ondorioz, eta beste alde batetik hornitzaileen bidezko finantzaketa aprobetxatu du, diru sarrera suposatu duelarik. Interesen ordainketak efektu negatiboa izan du baina kopuru txikian. Inbertsio jarduerei dagokionez, diru fluxu negatiboak lortu ditu hiru ekitaldietan; izan ere, egindako inbertsioak handiagoak izan dira egindako desinbertsioak baino. Bereziki ibilgetu ukiezinean eta ibilgetu materialen egin ditu inbertsioak. 2014an egindako inbertsioa aurreko urtean egindakoa baino apur bat txikiagoa izan da eta ondoren 2016an honen zenbatekoa handitu egin da berriro. Desinbertsioei dagokionez, taldeko enpresa eta elkartuetan eta bestelako aktibo finantzarioetan gauzatu da, eta horien kopurua handitu egin da 2014. urtean, 2016an berriro ere murriztuz. Dena den, desinbertsioen zenbatekoa oso txikia izan da. Azkenik finantza jarduerei dagokionez, diru fluxu negatiboak lortu ditu hiru ekitaldietan, nahiz eta azkenekoan honen zenbatekoa asko murriztu den. 2013an, kreditu erakundeen eta taldeko enpresa eta elkartuen bidezko finantzaketa lortu du baina zenbateko handiago batean ordaindu behar izan du zor horien amortizazioa. 2014an eragiketa berdinak egin ditu, baina ordaindu beharreko amortizazioa apur bat txikiagoa izanik urte honetan lortutako FJDF (-)ren zenbatekoa apur bat txikiagoa izan da. 2016an, aurretik esan bezala, oraindik gehiago murriztu da eta -305 milako emaitza lortu du FJDFan. Izan ere, bakarrik ondare garbiko tresnak eskuratu ditu; ez du zorrik amortizatu edo eskuratu egin. Hiru urte horietan izandako diruzaintzaren aldaketak eragina izan du erabilgarritasun ratioan. 2014. Urtean, ratioa %163an handitu da balio optimora iritsiz 0,1eko balioarekin. Ondoren, 2016.urtean, diruzaintza ikaragarri hazi da eta horrek eragin du ratioaren balioa 0,55koa izatea. 2015. urtean, diruzaintzako fluxuen orriaren analisia desberdina da, eta lehen aipatu dugun moduan, urte bakarra da non diruzaintzaren murrizketa egon den, honen zenbatekoa 9,227 milakoa izanik. Honek eragin du 2015ean erabilgarritasun ratioa 0,02ko baliora murriztea, lau ekitaldietatik balio txikiena lortuz. 2015ean ustiapen jardueretatik lortutako diru fluxuaren balio positiboa 80.623 milakoa da, lau urteetatik balio txikiena. Honen arrazoi nagusia da aurten ekitaldiko emaitzan izandako murrizketa, aurreko urtearekiko %80an murriztu delarik. Inbertsio jardueretatik eratorritako diru fluxuari dagokionez, ekitaldi honetan oso emaitza negatiboa lortzen du taldeko enpresa eta elkartuetan egiten duen inbertsio handiaren ondorioz, 1.196.040 milako inbertsioa hain zuzen ere. Desinbertsioen kopurua bestelako aktibo finantzariotan handitu egin da baina askoz proportzio txikiago batean. Finantza jarduerei dagokionez, diru fluxu positiboak lortu ditu 2015. urtean, aurreko urteko emaitza negatiboei buelta emanez. Honen arrazoi nagusia da zorra kreditu erakundeekin izugarri handitu dela, aurreko urtearekiko %1500 batean, diru sarrera eragin duelarik. Honen ondorioz FJDF(+)en zenbatekoa ekitaldi honetan 1.150.623 milakoa da. Diruzaintzako fluxuen egoera orriaren osagaien analisitik ondoriozta dezakegu Euskal enpresa heldutasun fasean egon dela orokorrean, non diruzaintza erabili duen alde batetik ibilgetu ukiezinean nahiz ibilgetu materialean inbertitzeko, eta bestalde kreditu erakundeekin eta taldeko enpresa eta elkartuekin duen zorra amortizatzeko. Soilik 2015. urtean tendentzia hori aldatu egin du hazkunde fasean egonik, non taldeko enpresa eta elkartuetan sekulako inbertsioa egin duen, eta horretarako zorpetzera jo du kreditu erakundeen finantzazioa erabiliz. Dena den hurrengo urtean, 2016an heldutasun egoerara bueltatu da berriro ere. Taula 18. Mozkina, Sortutako baliabideak eta UJDF, Euskaltel (mila eurotan adierazita) Enpresaren autofinantzaketa gaitasunari dagokionez, Euskaltelek urte guztietan lortu du baliabideak sortzea bere jardueratik eta 2013tik 2016ra igo egin dira %14,4 batean, batez ere ekitaldiko emaitza hobetzearen ondorioz. Beraz, esan dezakegu Euskaltelek likidezia nahikoa duela lau ekitaldietan enpresak bere jarduerarekin sortzen dituen baliabideak likido bihurtzea lortzen duelako kobro eta ordainketa politika egokiaren bitartez. Aipatzekoa da batez ere, 2013tik 2016ra kobro politikan egon den hobekuntza handia. UJDFak sortutako baliabideetatik gertu daude, egoera ona dela adierazten duelarik. 3.4.1. Epe luzeko Autonomia Finantzarioa eta Hedatzeko Gaitasuna Finantza autonomiaren bidez, enpresak erabakiak bere kabuz hartzeko duen gaitasuna neurtzen dugu, hirugarrenekiko menpekotasunik eduki gabe. Modu honetan, geroz eta zorpetze maia handiagoa eduki, orduan eta finantza autonomia txikiagoa edukiko du enpresak. Hedatzeko gaitasunak erreferentzia egiten dio enpresak duen gaitasunari hazteko, horrek sorrarazten dituen finantza beharrak finantzatuz. Epe luzean, finantza autonomia neurtzeko hiru ratio aztertuko dira: autonomia finantzarioaren ratioa, kapital iraunkorreko osakera ratioa eta zorpetze ratioa. Bestalde, hedatzeko gaitasuna neurtzeko kaudimen totalaren ratioa aztertuko da. Taula 19. Finantza autonomía eta hedatzeko gaitasuna epe luzean Enpresa bakoitzaren ratioek eboluzio desberdina izan dute aztergai dugun denbora tartean zehar, beraien egitura finantzario desberdinaren ondorioz. Orangen eta Euskaltelen ratioek izandako eboluzioa norabide berdina izan dute, nahiz eta Euskal enpresaren kasuan, aldaketa nabarmenagoa izan den. Aldiz, Vodafonen kasuan, bere ratioek aurreko bien kontrako norabidean mugitu dira. Orange eta Euskaltel enpresetan, akziodunen bidez finantzaturiko inbertsioen kopurua jaitsi egin da 2013tik 2016ra, %9,4 eta %43 hurrenez hurren, beraz argi dago Euskaltelen ondare garbiak izandako murrizketa nabarmen handiagoa izan dela. Horren ondorioz, 2016. urtean inbertitzen dituen 100€ko 34 soilik daude finantzatuta baliabide propioen bitartez, honek eragiten du kanpo finantzaketarekiko gehiegizko dependentzia izatea eta autonomia finantzarioa galtzea . Vodafonen kasuan, egoera kontrakoa da eta bere egitura finantzarioan ondare garbiaren garrantzia izugarri handitzearen ondorioz, bere autonomia finantzarioaren ratioa ere balio altuagoak lortu ditu %74 batean igo delarik. Modu honetan 2016an inbertitzen dituen 100€ko 78 daude finantzatuta baliabide propioen bitartez. Epe luzeko zorrei dagokionez, Orangen eta Euskal enpresan geroz eta garrantzi handiagoa lortu du, eta ondorioz kapital iraunkorren osakera ratioak gora egin du bi kasuetan. Orangen kasuan igoera txikiagoa izan da, baina Euskaltelen ratioa nabarmen handitu da eta epe luzeko finantzazioaren 100€ko 71 zorra ordezkatzen dute. Vodafonen kasuan, aldiz, epe luzeko zorren garrantzia murriztu egin da eta ondorioz ratioak %68ko murrizketa jasan du. Azken urtean soilik 27€ko zorra du epe luzeko finantzazioaren 100€ko. Zorpetze ratioari dagokionez, Orange eta Euskaltel enpresetan ratioa handitu egin da, ikusi dugun moduan, alde batetik epe luzeko zorrak handitu eta bestetik ondare garbia murriztu egin baita. Beraz, kanpo finantzazioak norberaren baliabideekiko duen proportzioa handitu egin da. Batez ere, epe luzeko zorrak ikaragarri handitu dira Euskal enpresan eta horrek eragin du bere zorpetze ratioa %190an igotzea. Modu honetan, ratio altuegia lortzen du 1,92ko balioarekin. Aldiz, Orangek zorpetze maila ona du bere ratioa 0,5-1 tarte inguruan aurkitzen delako. Ratioak aztertu ondoren esan dezakegu Vodafonen egoera dela onena, eboluzio positiboa izan duen bakarra delako eta berak lortu duelako autonomia finantzariorik onena izatea. Aldi berean, autonomia finantzarioaren eboluzioak eragina izan du kau- dimen totalaren ratioan, zeinak balio altuagoak lortu dituen zorpetze maila murriztearen ondorioz. Egoera honetan, pasiboan duen euro bakoitzeko 4,6ko inbertsioa du Vodafon enpresak. Orange eta Euskaltelen kasuan, kaudimen ratioaren norabidea kontrakoa izan da bere autonomia finantzarioa okertu izanaren ondorioz. Beraz, bien kasuan ratioaren balio murriztu egin da %18,0 eta %39,4 hurrenez hurren. Dena den, kaudimen ratioan lortzen dituzten balioak egokiak dira Orangek 2,81ko eta Euskaltelek 1,52ko balioak lortzen dituztelako. Vodafon enpresa izan da bakarra bere autonomia finantzarioan eta hedatzeko gaitasunean hobekuntza ikusten, baliabide propioen gehikuntzaren eta zorraren murrizketaren ondorioz. Beste bi enpresen eboluzioa negatiboa izan da, nahiz eta oraindik ere, kaudimen ratio egokiak lortu eta autonomia finantzarioan balio onargarriak izan, batez ere Orange enpresan. 3.4.2. Arrisku Operatiboa Aztergai ditugun hiru telekomunikazio konpainien analisiarekin amaitzeko, arrisku operatiboa aztertuko da. Arrisku operatiboaren bitartez, enpresek dituzten kostu eta salmenta bolumenaren arteko erlazioa analizatuko da, negozio zifraren zenbatekoa ekitaldiko gastu desberdinekin konparatuz. Erlazio honek ahalbidetuko digu oreka puntua lortzen, hau da, salmenta bolumena zeinarekin gastu aldakor eta finko guztiak estaltzen diren mozkina zero izanik. Bestalde, apalankamendu operatiboa ere aztertuko da eta honen bitartez mozkinaren aldakuntza salmenten aldakuntzarekiko erlazionatuko da, bertan kostuen egiturak eragina izanik. Kostu egituran, alde batetik gastu finkoak ditugu. Hauek ez daude jarduera bolumenaren menpe eta ondorioz ez dira aldatzen, baizik eta finko mantentzen dira jarduera bolumena edonolakoa izanda ere. Bestetik, gastu aldakorrak jarduera bolumenaren arabera aldatu egiten dira. Orange eta Vodafon enpresen kostu egitura gastu aldakorretan oinarritzen da, hauek 4 urteetan gastu totalaren %78 inguru izanik. Euskaltelen kasuan, gastu aldakor eta gastu finkoen arteko oreka handia dago eta bakoitzak %50eko pisua ordezkatzen du gutxi gorabehera. Gastu aldakorren barnean aurkitzen ditugun partidak hornikuntzak, batez ere merkataritza izakinen eta lehengaien kontsumoari erreferentzia egiten diotenak, eta bestelako ustiapen gastuak dira; azken hauen barruan kanpo zerbitzuek sortzen dituzte gastu handienak. Gastu finkoei dagokionez, amortizazioari eta pertsonal gastuari dagokiona nagusitzen da hiru enpresetan, eta nahiz eta Orange eta Vodafon enpresetan pisu txikia izan, Euskaltelen kasuan gastuen erdia ordezkatzen dute, amortizazioak duen pisu handiaren ondorioz, salmenten gain %25 izanik. Hasteko, Orangen arrisku operatiboaren analisia aurrera eramateko hurrengo taulan agertzen diren indikatzaile nagusiak aztertuko ditugu, batez ere puntu hila eta apalankamendu operatiboari erreparatuz. Taula 20. Arrisku operatiboa, Orange. Orange 2013 Orangek lortu du bere negozio zifraren bitartez gastu aldakor eta gastu finkoak estaltzea lehen hiru ekitaldietan; azken urtean, aldiz, izandako salmenta bolumena puntu hila baino txikiagoa izan da nahiz eta bertatik oso gertu geratu den. 2013an enpresak bere salmenten %74a egin behar zituen gastu guztiak estali ahal izateko. Hurrengo urteetan, egin beharreko salmenten portzentaia bere kostu guztiei aurre egiteko igoz joan da, bere egoera okertu egin dela isladatu; eta 2016an nahiz eta bere salmentak gora egin ez du lortu kostu guztiei aurre egitea, puntu hilaren zenbatekotik behera gelditu delarik. Modu honetan, segurtasun marjina txikituz joan da eta geroz eta distantzia txikiagoa dago puntu hilaren eta benetako negozio zifraren zenbatekoaren artean, enpresaren kalterako izanda. Honen arrazoia da salmentak txikitu egin direla 2014 eta 2015 urteetan, eta nahiz eta horrek gastu aldakorren murrizketa eragin, proportzio txikiagoan izan da. Horren ondorioz, Merkataritza Marjin Ekonomikoa murriztuz joan da, eta honi gehitzen badiogu gastu finkoen zenbatekoa mantendu egin dela (baita gora egin ere), mozkina gutxitu egin da. Gainera 2016an, gastu finkoek izandako igoera handiak eragin du ekitaldi honetan lortutako hobekuntza MMEan salmenten igoeragatik, nahikoa ez izatea gastu finko horiei aurre egiteko eta ondorioz mozkin negatiboa lortu du. Apalankamendu operatiboari dagokionez, Merkataritza Marjin Ekonomikoa mozkinagatik zatituz lortzen da eta aurretik esan bezala mozkinaren aldakuntza salmenten aldakuntzarekiko aztertzen du, kostu egitura kontuan hartuz. Orangek apalankamendu positiboa izan du lehen hiru ekitaldietan, horrek esan nahi du salmenten gehikuntza batek mozkinak biderkatuko dituela. 2014 eta 2015 urteetan salmentak murriztu direnez mozkinak ere behera egin du. 2016ean salmentak igo egin dira eta apalankamendu operatiboak 10,18ko balioa izanda, mozkina biderkatu egin beharko litzateke. Hala ere, kostuen egitura ere aldatu denez emaitza negatiboa izan du enpresak. Hau da, gastu finkoak ez dute salmentekin erlaziorik baino handitu egin direnez, eta asko gainera amortizazioaren ondorioz, emaitza negatiboa erakarri dute. Hori dela eta, apalankamendu negatiboa lortu du eta hurrengo urtean kontu handiz ibili beharko du salmenten hazkuntza batek ez diolako mozkina izatea ziurtatzen. Taula 21. Arrisku operatiboa, Euskaltel Euskaltel 2013 Euskaltelek ekitaldi guztietan lortu du bere negozio zifraren bidez gastu guztiei aurre egitea, urte guztietan bere salmenten zenbatekoa puntu hilaren zenbatekoaren gainetik egon baita. Hala ere, Orangen kasuan gertatu den modu berean, urtez urte geroz eta distantzia txikiagoa egon da puntu hilaren salmenta zenbatekoaren eta salmenta errealen artean, segurtasun marjina txikitu duena. Azken urtean, badirudi hobetzeko joera izan duela eta enpresak bere salmenten %80a egin behar izan du bere gastu aldakor eta finkoak estaltzeko. 2013tik 2014ra negozio zifraren zenbatekoan izandako murrizketak eragin du mozkinaren murrizketa, gastu finkoak antzeko zenbatekoa izanik. 2015ean aldiz, nahiz eta salmenta bolumenak gora egin mozkina izugarri txikitu da; alde batetik gastu aldakorrak portzentai handiagoan igo direlako MMEaren murrizketa erakarri duena, baina batez ere gastu finkoak aurreko urtearekiko %20 handitu direlako, ekitaldi honetako gastu finantzario handiaren ondorioz; gogoratu 2015ean Euskal enpresa asko zorpetu izan dela kreditu erakundeekin. Azkenik 2016an, bere salmentak apur bat gutxitu arren emaitza asko hobetu du gastu finkoak murriztu egin direlako. Apalankamendu operatiboari dagokionez, Euskaltelek apalankamendu positiboa izan du ekitaldi guztietan eta ondorioz salmenten igoera batek mozkina biderkatu beharko luke. Hala ere, aurretik aztertu dugun moduan, 2015 urtean salmentak gora egin arren mozkina asko txikitu da, baina honen arrazoia kostuen egitura aldatu izana da, kostu finkoetan jasandako igoeraren ondorioz. Aldiz, 2016an salmentek behera egin arren mozkinak gora egin du eta ondorioz, 2016an apalankamendu operatibo positiboa lortu du, 5,11ko balioarekin. Beraz, hurrengo urtean salmentak igotzen badira, mozkina biderkatu egin beharko litzateke. Taula 22. Arrisku operatiboa, Vodafone Vodafone 2013 Vodafon enpresaren kasuan, egoera bestelakoa da eta lau urteetatik ez du batean soilik ere lortu gastu guztiak estaltzea ekitaldian zehar lortutako negozio zifraren bitartez. Salmentak gastu aldakorrak estaltzeko gai dira, baina ez gastu finkoak eta horren ondorioz galerak izan ditu urte guztietan, tarteko urteetan emaitza okerrenak lortuz. 2013an salmenta errealak puntu hilaren salmenta zenbatekotik oso gertu geratu dira baina oraindik ere enpresak salmenten %105 egin behar zituen bere gastu guztiak estali ahal izateko. Hurrengo urteetan egoera okertu egin da eta egin beharreko salmenten portzentaia gastu guztiei aurre egiteko igo egin da 2014 eta 2015urteetan, %156 eta %179ko balioa izanik hurrenez hurren. Honen arrazoia da, bi ekitaldi hauetan salmenta bolumena murriztu arren, gastu aldakorrek ordezkaturiko pisua handitu egin dela MME txikiagoa lortzea eragin duelarik; gainera gastu finkoek izandako igoerak ez du lagundu mozkinaren emaitza positiboan; igoera honek gastu finantzarioan du jatorria bi urte hauetan zorrak hirugarrenekin asko handitzearen ondorioz, 2014an epe luzean eta 2015ean epe laburrean. Azkenik, 2016an puntu hilaren eta salmenta errealen arteko distantzia apur bat murriztea lortu du Vodafonek eta mozkinaren balio negatiboa txikitu egin da. Dena den, Vodafonek lortzen du puntu hilaren zenbatekorik altuena urte guztietan, enpresak jasandako kostu finkoak gainerako enpresatan baino altuagoak direlako, gastu finantzariotik eratorritako gastu finantzarioen ondorioz batez ere. Lau ekitaldietan zehar mozkin negatiboa lortzeak eragin zuzena izan du apalankamendu operatiboaren zeinuan, honek balio negatiboa lortu izanik urte guztietan. Honek esan nahi du salmenten igoera batek ez diola ziurtatzen mozkina izaterik; eta hau argi ikusi da 2015 eta 2016 urteetan, non nahiz eta salmenta bolumena igo, enpresak ez duen lortu mozkinik izatea, baizik eta galerak izaten jarraitu du. 4. Ondorioak Aztergai ditugun hiru enpresen analisi ekonomiko-finantzarioa egin ondoren eta hauek 2013tik 2016rako epean izandako eboluzioa aztertu ondoren, hainbat ondorio atera ditzakegu. Euskal enpresaren egitura finantzarioa aldatuz joan da eta azken urteetan epe luzeko kanpo finantzaketan oinarritu da, barne finantzaketaren pisua murriztu delarik. Modu honetan, 2015ean taldeko enpresa eta elkartuetan epe luzean egindako inbertsioak finantzatzeko kanpo finantzaketara jo du eta bereziki kreditu erakundeekin zorpetu da; honen ondorioz, bere autonomia finantzarioa erdira jaitsi da. Dena den, Euskaltelek bere apalankamendu positiboaz baliatu da eta errentagarritasun finantzario hobea lortu du, nahiz eta hemendik aurrera kontu handia eduki behar duen kaudimena arriskuan ez jartzeko. Azken urtean errentagarritasun ekonomiko hobea lortu du ekitaldiko emaitza berreskuratu izanagatik. Bestalde, hornitzaileen finantzazioa hobeto aprobetxatzen duena da, ordainketa politika egokiena izanik; gainera, kobro politika ere hobetu egin du eta horrek ahalbidetu dio epe laburrean kaudimenduna izaten nahiz eta errotazio fondo negatiboa izan. Horrela, barne baliabideak sortzeko gai da eta hauek likido bihurtzen ditu autofinantzaketa ahalmena izanik. Euskaltelen jarduera bolumena apur bat murriztu arren, MMGren portzentaia handitu du salmenta kostua preziora igarotzea lortu duelako. Gainera, apalankamendu operatibo positiboa lortu du lau urteetan, bere salmentekin gastu guztiak estaltzeko gai izanik. Orange enpresaren kasuan, nahiz eta 2014.urtean bere emaitzak behera egin, hurrengo bi urteetan bere egoera hobetzea lortu du. Honen eragilea da emaitza finantzarioak bere negatibotasuna galduz joan izatea, izan ere, ustiapeneko emaitzak geroz eta balio baxuagoak lortu ditu. Aztergai dugun denbora tartean inbertsioa handitu du taldeko enpresa eta elkartuetan epe luzean, sarrera finantzarioak handitu dituena. Aldi berean, epe luzeko zorrak taldeko enpresa eta elkartuekin ere nabarmen igo dira gastu finantzarioen igoeraren sorrera izanda; beraz, bere inbertsioa finantzatzeko zorpetzera jo du. Nahiz eta baliabide propioak nagusitasuna eduki, zorpetze maila handitzearen ondorioz autonomia finantzarioa apur bat murriztu da; dena den apalankamendu finantzario positiboa izanik errentagarritasun finantzarioaren aldeko neurria izan da kaudimena arriskuan jarri gabe. Hala ere, ordainketa politika kaskarraren ondorioz epe labu- rrean kaudimengabea da eta ordainketa fasea luzatzen saiatu beharko da enpresa, horrek ustiapenean sortzen dizkion arazoak gainditzeko. Dena den, barne baliabideak sortzeko gai da eta autofinantzaketa ahalmena du. Orangen jarduera bolumena berreskuratuz joan da, hala ere, MMGa ez du lortu hobetzea ez delako gai izan salmenta kostuak preziora igarotzea. Gainera, gastu finkoen igoerak (amortizazioaren ondorioz) eragin du apalankamendu operatiboa geroz eta okerragoa izatea eta 2016an mozkin negatiboa lortu du. Vodafon enpresaren egoera da okerrena eta 2013 urtean emaitza positiboa izatetik hurrengo hiru urteetan galerak izatera igaro da, errentagarritasun negatiboak izatea eragin duena. Emaitza negatiboei aurre egiteko, autofinantzaketara jo du fondo propioen zenbatekoa handituz; aldi berean epe luzeko kanpo finantzaketa murriztu du bereziki taldeko enpresa eta elkartuekin. Egitura finantzarioan izandako aldaketa honek eragin du enpresak autonomia finantzario handiagoa izatea eta zorpetze ratioa asko murriztea. Aldi berean, pasiboan izandako murrizketari aktiboan izandako igoera handia gehitzen badiogu (taldeko enpresa eta elkartuetan egindako epe luzeko inbertsioengatik), enpresaren kaudimen ratioak 2016an 4,6ko balioa lortu du. Epe laburreko kaudimenari dagokionez, 2015ean biltegiratze, kobro eta ordainketa politika oso kaskarrak izan ondoren, 2016an bere egoera hobetu du, bina oraindik ere batazbesteko heltze aroa handiagoa da ordainketa fasea baino 2013 urtean gertatzen zen modu berean; horrek epe laburrean kaudimengabe bihurtzen duelarik. Hala ere, naiz eta emaitza negatiboak izan baliabideak sortzea lortu du eta hauek likido bihurtzea lortu du. Jarduera bolumenari dagokionez, salmentek behera egin dute 2014an, baina hortik aurrera urtez urte igo egin dira eboluzio positiboa izanik. Hala ere, salmenta kostuak gehiegi igo dira eta hauek preziora igarotzea ez du lortu; ondorioz bere MMG murriztu egin da. Bestalde, lau urteetatik ez du batean soilik ere lortu gastu guztiak estaltzea ekitaldian zehar lortutako negozio zifraren bitartez, eta horren ondorioz galerak izan ditu urte guztietan. Apalankamendu operatibo negatiboa izatean salmenten igoera batek ez dio ziurtatzen mozkina izaterik. Egoerari buelta emateko kostu finkoen gain neurriak hartu behar ditu, hauek handiegiak baitira. Azken finean, Euskaltelek bere finantza ereduaz baliatuz eta bere negozioaren kudeaketa egokia eginez emaitza positiboak lortu ditu; Orange enpresa bere errentagarritasuna hobetzean zentratu da gastuetan apur bat kontrola galduz; eta bitartean Vodafon ahaleginak egiten ari da azken urteetako emaitza negatiboei buelta emateko, nahiz eta oraindik ere ustiapenean neurri egokiak hartu behar dituen emaitza positiboak lortu nahi baditu.
science
addi-5b77b59bd14b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31276
Sydney Opera House: sareak, eigenvector eta rankinga Google ekonomian.
Orue Domínguez, Maite
2019-01-28
1. Laburpena Helburua Proiektu hau ekonomia digitalean eta ekonomia kulturalean oinarritzen da. Baliabide digitalak, beraien marka izaeraz baliatuz, eraikuntza edo lurralde baten argazkia behin eta berriz errepikatzeko gai dira ia kostu marjinal nuluarekin. Honela, markaren hedapenaren bidez, eraikin baten ikusgaitasuna areagotzeko abantaila izugarria izango da oso kostu txikiekin. Funtsean, ekonomia digitala merkatuan agerpen nabariagoa izateko oinarrizko tresna da. Beste alde batetik, esparru kulturaleko bakartasuna bezalako alderdi kognitibo eta ukiezinek kapital sinbolikoa sortzeko ahalmena dute. Mota honetako kapitala ospean oinarritzen da eta berrikuntza eta kooperazioa sustatzeko gai da, aktore globalen arteko gertutasun mental eta kognitiboaren bidez. Ekonomia postindustrialaren bilakaera prozesuan Sydney Opera House (SOH) eraikinaren sorrera aztertzen da. Eraikuntza honen helburua, errentagarritasunaren aldetik, ekonomia digitalak eskaintzen dituen merkatuaren abantailez baliatzea da. Horretarako irudi ospetsu honen proiekzioa ematen da baliabide digitalen bidez, marka kulturalaren eraginkortasuna hobetuz. Lan honen xedea SOH markaren sendotzea enpirikoki frogatzea da, Flickr eta Google bezalako sare sozial eta plataformei esker ikusgaitasun handiagoa lortu baitu. SOHen bereizketa arrazoi nagusia eraikuntzaren handitasuna eta bakartasuna da, hortaz, baliabide hauek egokiak izango dira ospea eta irudien erreprodukzioa neurtzeko. Proiektu honek SOHen irudien erreprodukzioaren bilakaera aztertzen du eta eboluzio hau ahalbidetzen duten sare garrantzitsuenak identifikatzen datza. Honela SOH marka indartzen da eta ospe handiagoa lortzen du eraikinak. Metodologia/ikuspuntua Metodologia garatzeko Sare Konplexuen Teoria hartu da oinarritzat. Analisi praktikoak sareko nodoen arteko harremana izan du kontuan. Datuak lortzeko Google plataformako emaitzak hartu dira kontutan; batetik albiste kopurua eta bestetik emaitza kopuru guztiak. Azterketa hau urtez urte miatu da, sarean dagoen informazioaren bilakaera zein izan den aztertzeko. Bestetik, Google plataforman "Sydney Opera House" bilatu eta lehenengo lau orrietan agertzen diren estekak eta hitz gakoak ikertu dira. Hauek izango dira azterketako nodo nagusiak. Ondoren, nodo hauekin matrize simetrikoa eraiki da, UCINET programaren bidez zentralitate neurriak ateratzeko. Programa honi esker, erlazio diadikoak bisualki islatzen duten nodoen errepresentazio grafikoak aztertu dira. Honela, zenbaki bidez lortutako datuak errazago interpretatzea ahalbidetzen du. Behin zentralitate neurriak kalkulatuta, Gretl programaren bidez neurrien arteko korrelazioak atera dira. Eta behin honekin ondorioak ateratzea posible izan da. Emaitzak eta ondorioak Azterketak argi erakusten du SOHen kokapena sarean hobetu egin dela sare sozialen, prentsaren eta argazkien erreprodukzioari esker. Urteetan zehar Googlen eskegitako albiste eta informazioa metatzen joan da. Honek, informazio gehiago eskuratzea ahalbidetu du. Horrez gain, SOHen inguruan sare oso garatua eraiki da, batetik dentsitate handikoa delako eta bestetik garrantzi desberdindun nodoez osatuta dagoelako. Azken kasu honek, abiadura lortu ahal izatea ahalbidetzen du. Sare hau segurua izateaz gain, informazioa bidaltzeko bide egokia da. Azken honetan, sare sozialak indar eta eragin handia izango dute eta baita prentsak ere. Hau dela eta, funtsezko aldagaiak izango dira sarearen funtzionamendurako. Gainera, indikatzaileek numerikoki datu hauek frogatzen dituzte. Beraz, SOH markaren eraginkortasuna egiaztatzen da, online duen ikusgaitasuna handitzearen ondorioz. Honela, bai eraikinaren proiekzioa eta baita markaren boterea indartzen da. Erabilera/balioa Froga honek SOH markaren eraginkortasun maila egiaztatzeko balio du, bere balio kulturala sortutako kapital sinbolikoaren araberakoa dela erakutsiz. Gainera bere arkitektura bakarra funtsezkoa izango da puntu honetan. Ez hori bakarrik, sare sozialen eragina behatzea posible da. Hauek inpaktu hunkigarria sortzen baitute. Hitz gakoak Sydney Opera House, Ekonomia Digitala, Eigenvector, Page Rank, Google, Flickr, Zentralitate neurriak. 2. Sarrera Sydney Opera House Sydneyren ikono nagusia da gaur egun. Jørn Utzon1 arkitekto daniarrak 1957an diseinatu zuenetik eta 1973an inauguratu zenetik Sydneyko ikono nabarmena bilakatu da. Sydneyko Opera Etxea Sydneyko sinbolo zabalduena eta mugimendu moderno berantiarraren maisulana da. 2007an, eraikina "artearen eta zientziaren balio unibertsalaren monumentua" izendatu zuten eta UNESCOren Munduko Ondarearen Zerrendan sartu zen. SOHen eragina Guggenheim efektuarekin konpara daiteke. Izan ere, oso antzekoak dira bi eraikien hauek sortu duten inpaktua: eraikin hauen sorreratik Bilbo eta Sydneyko hirien turista kopurua nabarmen igo da. Beraz, ulertzekoa da Frank Gehry2k esandakoa: antzinako eta modernoen eraginak bateratuz, SOHen dotorezia eskultorikoak XX. mendeko arkitekturaren sinbolo bihurtu du eraikina bera- "herrialde oso baten irudia aldatu duen eraikina" baita. 1973an inauguratu zenetik, Australiako helmuga turistikorik ezagunenetako bat bilakatu da. Azterketa batek erakutsi du lau bisitaritik bakar bat joaten dela antzezlanez gozatzera, gainerakoak zehazki eraikina mirestera doaz. Bisitari horietariko askok argazkilaritza erabiltzen dute beren esperientziak dokumentatzeko. (Dept. Environment and Heritage, and NSW Heritage Office, 2006). Eraikin honek hainbat esangura ditu: turistentzat helmuga bat da, herritarrentzat mugarri bat, arkitektoentzat maisulan akastuna, artistentzat estatusaren ikurra, eta australiar askorentzat nortasun nazionalaren enblema da (Garduño Freeman, 2010). Ildo beretik, Munduko Ondarearen Batzordearen monumentu eta guneen Nazioarteko Kontseiluaren txostenean, Sydney Opera House giza sormenaren maisulan eztabaidaezina dela aipatzen da, XX. mendean ez ezik, gizateriaren historian ere. Hain handia da eraikin honek Sydneyri ematen dion ikusgarritasuna zein ezin den imajinatu hiri hau SOH gabe. Ikusgarritasun honen seinale da 2003ko martxoaren 18an Irakeko gerraren kontra protestatzeko, SOHen bertan, "No War" margotu zutela. Hau da, eraikin enblematiko hau erabili zuten mezua mundu guztian zehar zabaltzeko. Beraz, proiektu hau ekonomia digitalarekin eta kultura-ekonomiarekin lotu daiteke. Izan ere, kapital sinbolikoa sortzen da. Ondasun digitalen kasuan kontsumo metaketak espazioa aldatu du. Sydney Opera Housen argazkiak eta informazioa masiboki kontsumitzean, behin eta berriro ikusiz gero, metaketa bat ematen da eta gero eta erakargarriagoa bilakatzen da. Beste era batera esanda, kontsumoaren metaketa honek Sydney bisitatzera bultzatzen du eta kontsumoa sustatzera. Hala ere, hau lortzeko beharrezkoa da ikono bereizgarri eta bakarra izatea. Kasu honetan Sydney Opera Housek baldintza horiek betetzen ditu eta aipatzekoa da nazioarteko mailan daukan ikusgarritasuna. Honen seinale da 2007an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuela. Horrez gain, Danimarkako Kulturkanonen-en arkitekturako sailaren barnean ikono kultural bezala izendatu zen. Esan beharra dago, nahiz eta 3 Nazioarteko lehiaketa batean aukeratuak izan ziren munduko zazpi tokiei deritze. Enpresa pribatu batek antolatu zuen, antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak oinarri harturik. beti dela beherakorra. Honen arrazoia ondasuna behin sarean eskegita dagoenean, hau lortzeko kostua zero dela da. Ondasun hauetan kostu finkoa handia da, baina zenbat eta handiagoa izan eskainitako kantitatea, murrizten joango da kostua. Eszenatoki honetan, kostuek gehi prezioak ez du zentzurik. Balioan oinarritutako prezioa behar da (Shapiro 1998). 1. Grafikoa. Kostu marjinala ekonomia digitalean 3. Oinarri teorikoa Arte museo ikonikoen bidez irudiak birsortzeak, toki batentzako kapital sinbolikoa sortzen du; sormenezko irudi, ospe eta berrikuntzarekin lankidetzan oinarrituz. Literaturak aspaldi identifikatu du arkitekturako berezitasuna markaren lehiakortasunaren kontrol potentzial gisa, baina irudi hori zabaltzea ere garrantzi berekoa da (Plaza et al 2015). Artea, edertasuna eta gustua garapen ekonomiko postmodernoaren gidari garrantzitsuak bihurtu dira. Kapital sinboliko horrek potentzial handia izan baitezake prozesu ekonomikoetan. Bordieuk (1984) ospea, ohorea eta arreta kapital sinboliko gisa onartu zituen. Honi esker, gizabanakoentzako eta taldeentzako abantaila ekonomiko eta sozialaz baliatzea posible da. Eduki ukiezin horien eragina hazten doa gune postindustrialak kultur kognitibo eta ekonomiko bihurtzen diren heinean (Scott 1997). Sisteman hauetan, eduki semiotikoek4 eta berezitasunak ekoizpen ekarpen eta emaitzei balio handia eman diezaiekete. Kontsumoaren aldetik, ekoizpen fordista5 moduetara erreakzionatzen duten kontsumitzaileek esanahi kognitiboa bilatzen dute, ondasun materialak eta hauen bereizteko nahia osatzeko. Komunikabide digital modernoak jende eta entitate eske daude jendarte zabalagoak "ikus" diezaien, baina, aldi berean, desagerpenaren arrisku eta gehiegizko informazioa dago. Honela, berezitasuna eta bakartasuna ezinbestekoak dira atentzioa erakartzeko. Ekoizpenaren aldetik, ezagutza ekarpen garrantzitsua da berrikuntzazko ekonomia postindustrialen ekoizpen funtzioan (Hospers 2008). Ezagutzaren hazkundea edukia kognitibo eta kapital gisako ospean oinarritzen da (Ter Wal eta Boschma 2009). 4 Funtzionamenduko eta harrerako banakoen artean, bere ekoizpen-moduen, komunikazioa baimentzen duten zeinuetako sistema desberdinak ikasten dituen zientzia. 5 Serieko ekoizpen industrialean oinarritutako sistema sozioekonomikoa. Arrazoi hau dela eta, kultura argazkiak birsortzea oso garrantzitsua da hirien garapen ekonomikorako (Kotler eta Gertner 2002; Rantisi eta Leslie 2006). Markak toki baten ospea eta esklusibotasuna komunikatzen du bisitariak erakartzeko eta, ondorioz, enpresa-inbertsioa sortzeko. Diseinu grafikoak eta arkitekturak, kontsumitzaileen portaera bultzatu dezakete, eta ideia berriak sustatu teknologia berriak kontsumitu eta bultzatzeko (Plaza et al 2015). Informazio produktuak6 sarearen kanpo eraginetara lotuta daude. Ondasun hauen balioa erabiltzaile kopuruaren araberakoa da. Zenbat eta instalatutako erabiltzaile gehiago izan, orduan eta handiagoa izango da produktuaren balorea. Gero eta pertsona gehiagok uste dutenean produktua kontsumitzeak merezi duela, produktuak masa kritikoa lortzen du eta merkatua hartzen du (Shapiro 1998). Baina masa kritikoa lortzeko ez da nahikoa teknologiarekin bakarrik. Kontsumitzailearen itxaropenak ere sortu behar dira. Estandarra bihurtuko dela uste den produktua, estandar bihurtu behar da. Beraz, enpresek bezeroei buruan sartu behar diete produktuak estandar bilakatuko direla. Denbora garrantzitsua da informazio merkatuetan7. Arinegi edo beranduegi aurreratzea kaltegarria suertatu baitaiteke. 3.1. Google Page Rank Googlek Page Rank izeneko algoritmoa erabiltzen du webguneen botere eta nagusitasuna neurtzeko. Horretarako bertara bidaltzen duten esteken kantitatea eta kalitatea neurtzen du. Page Ranken garrantzia ulertzea beharrezkoa da orrialde bat bilaketaren zein posiziotan agertzen den jakiteko. Zenbat eta gorago egon, orduan eta 6 Internet bidez entregatu daitezkeen produktuak dira. Info produktuak ere deitzen zaie. 7 Informazioa trukatzeko sistema, erakunde, prozedura azpiegitura eta gizarte harremanak dira. ikusgarritasun gehiago izango du. Eta, beraz, bisitari gehiago lortuko ditu orrialde horrek. Gainera, partekatua bada edo behin eta berriro sar bazaitezke, gero eta baliotsuagoa bilakatzen da ondasuna (Shapiro 1998). Orrialde baten Page Ranka kalkulatzeko, esteka bakoitza konfiantzazko boto bezala interpretatzen da. Zenbat eta boto gehiago, botere gehiago eta Page Rank handiagoa izango du orrialdeak. Honek posizio hobea eskainiko du. Hala ere, Page Rankek beste faktore batzuk ere hartzen ditu kontutan. Hala nola: jatorrizko estekaren boterea, lotzen gaituen orrialdearen adierazgarritasun tematikoa edo orrialdean dagokion tokia, ez baita berdina testuan edo orrioinean agertzea. Orrialde bakoitzaren Page Ranka jasotzen dituen esteken araberakoa da. Esteka hauek kanpokoak zein barnekoak izan daitezke, onak zein txarrak. Zenbat eta handiagoa izan lotzen gaituen estekaren Page Ranka, hobe. Betiere orrialde horrek dituen esteka kopurua ez bada oso handia. Bestela esteka guztien artean banatuko baita boterea. Page Rankek kantitatea eta kalitatea neurtzen dituenez, zalantzazko estekak ekiditea hobe da. Izan ere, hobe da kalitatea kantitatea baino. Page Rankek eskala logaritmikoa jarraitzen du. Beraz, errazagoa da 1etik 3ra pasatzea, 3tik 4ra baino. Sydney Opera Housen Page Rankari dagokionez, zera esan daiteke, oso posizio ona okupatzen duela. Izan ere, Googlen Sydney Opera House bilatzean aurkitzen den lehen esteka webgune ofiziala da. Bertan sail desberdinak aurki ditzakegu. Lehenik eta behin, eskaintzen diren ekitaldi, kontzertu eta ikuskizunei buruzko informazioa dago. 2. Irudia. Googlen SOH bilaketa. Ondoren online bisita bat egin daiteke, eta eraikina ezagutzeko aukera ematen du. Gainera, jatetxe, denda eta itzuliei buruzko informazioa dago, baita haurrekin egin daitezkeen planei buruzko informazioa ere. Segidan, Sydney Opera Housen historia ezagutzeko aukera ematen du, baita dohaintzak egiteko ere. Bukatzeko, oihal atzean gertatzen dena jakitea ere posible da eta eskolentzako saila ere aurkitzen da. Honi jarraiturik Wikipediako estekak aurkitzen dira, bai gazteleraz eta baita ingelesez ere. Hauetan eraikinaren deskribapena eta historia aurkitzen dira. Baita egileari buruzko informazioa ere. Ez hori bakarrik, lortutako sariak azaltzen dira eta baita eraikinaren sinbologia eta antzeko eraikinak ere (Ikusi Wikipedia). Jarraian Googlek eraikinaren argazkiak eskaintzen ditu. Badakigu eta, ikusgaitasunak duen garrantzia. Izan ere, izaera bakarra du eraikinak. Laugarren postuan, Sydney Opera Housen Facebook ofizialaren esteka dago. Sare sozial honetan ekitaldien datak argitaratzen dira eta baita ikuskizunen argazki eta bideoak ere. Segidan UNESCOren webgunerako esteka aurkitzen da. Esteka hau oso garrantzitsua da nazioarte mailan. Izan ere, Gizateriaren Ondarea izatea ez da erraza izaten. Beraz, Sydney Opera Housen deskribapena, mapa, dokumentuak eta argazkiak aurki daitezke. Ez ingelesez bakarrik, beste hainbat hizkuntzatan ere. Hala nola, frantsesez, gazteleraz, txineraz, arabiarrez, errusieraz, japonieraz eta holandarrez ere. Gainera, albiste eta esteketara jotzeko aukera ere ematen du (Ikusi UNESCO). Ondoren archdailyrekin egiten da topo, hots, arkitektura arloko webgunerik handiena mundu mailan. Webgune hau arkitektoek inspirazioa, tresnak eta jakituria jasotzeko sortu zen. Bertan arkitekturari buruzko eztabaidak, debateak eta hedapena lortzea dute helburu, munduko arkitektoen ikuspuntuak eta iritziak kontuan hartuz (Ikusi Archdaily ). Bukatzeko, Googlen lehenengo orrialdean Sydney Opera Housen kontuak beste sare sozialetan aurkitzen dira, Youtuben eta Twitterren zehazki. Hortaz, nodo hauetatik eigenvector handiena duen webgunea Sydney Opera Housen webgune ofiziala izango da. Eigenvector zer den azaltzeko, beste kontzeptu batzuk definitu behar dira, konkretuki nodoen arteko erlazioa azaltzen duten kontzeptuak. Kontzeptu hauek Robert A. Hanneman eta Mark Riddlen (2005) artikuluan definitzen dira.  Gradu zentralitatea (Degree Centrality) Zuzendu gabeko sare baten gradu zentralitatea, 𝑛𝑖 aktoreak sareko beste aktoreekiko dituen lotura guztien batuketa eginez kalkulatzen da. 1. Ekuazioa. Gradu Zentralitatea 𝐶𝐷 (𝑛𝑖) = 𝑑𝑖 = ∑ 𝑥𝑖𝑗 𝑗 = ∑ 𝑥𝑗𝑖 𝑗 𝑖 ≠ 𝑗 Tamaina desberdineko sareak konparatu ahal izateko, indikatzaile hau normalizatu egin behar da. Horretarako, 𝐶𝐷 zentralitateak har dezaken balio maximoagatik (𝑛 − 1) zatituko da. 2. Ekuazioa. Gradu Zentralitate Normalizatua 𝐶𝐷 (𝑛𝑖) = ∑ 𝑥𝑖𝑗 𝑗 (𝑛−1) = ∑ 𝑥𝑗𝑖 𝑗 (𝑛−1) = 𝐶𝐷 (𝑛−1) 𝑖 ≠ 𝑗 Zuzendutako grafoen gradu zentralitatearen kalkulua berdina da, sarbide eta irtenguneen arteko erlazioak salbu. Zentralitate neurriak erdiguneko, eta printzipioz garrantzitsuenak diren, sareko aktoreak identifikatzeko balio du. Zentralitatearen kontzeptua botere (irteerako loturak) eta eraginarekin (sarbideko loturak) lotuta dago. Erdigunean kokatzen diren aktoreek zailtasun gutxiago eta aukera gehiago izaten dituzte. Gradu zentralitatearen abantaila sare handietan duen egokigarritasuna da. Halere, erlazio zuzenak baino ez ditu adierazten eta, beraz, sare barneko posizioaren garrantzia ahazten du. Lan honetarako, zentralitate neurri honen kalkulua 4.1 Sareen irudikapen grafikoa atalean garatzen da. Hurbiltasun zentralitatea aktore baten sare interakzioen autonomia eta abiaduraren neurria da. Zenbat eta nodo hurbilagoa izan, orduan eta bizkorragoa eta independenteagoa izango da gainontzeko aktoreetara heltzeko. Hurbiltasun zentralitate handidun aktore batek sarea utziz gero, eragin izugarria izango luke sare egituraren funtzionamenduan. Lan honetarako, hurbiltasun zentralitatearen kalkulua 4.1 Sareen irudikapen grafikoa atalean garatzen da.  Bitarteko zentralitatea (Betweenness Centrality) Betweennessek aktore bat beste bi aktoreen arteko biderik laburrenean zenbat aldiz dagoen neurtzen du. Analitikoki, bitarteko zentralitatea (CB) k eta j aktoreen arteko komunikazioa i aktorearen bidez ematearen probabilitatea da. Ondorioz, j eta k bikote bakoitzarentzako bjk probabilitatea kalkulatzeko, i-ren bidez doazen j eta k-ren arteko bide geodesiko kopurua gjk(ni), j eta k-ren arteko bide laburren kopuruagatik gjk zatitu behar da. Probabilitate hauek kalkulatuak eta laburtuak izango dira sareko aktore bikote guztientzako. 5. Ekuazioa. Bitarteko Zentralitatea k eta j aktoreen bidez emateko probabilitatea 𝑏𝑗𝑘(𝑛𝑖) = 𝑔𝑗𝑘(𝑛𝑖) 𝑔𝑗𝑘 𝑛 ∗ (𝑛 − 1)ekin lotura posible guztien kopuru bezala eta 𝑘 ikertzen ari garen erlazioa bezala ezagutzen ditugu. Sarearen dentsitateak sarearen koherentzia orokorra deskribatzen du eta, beraz, sare barneko informazio eta jakituriaren hedapen abiadura eta aktoreek dituzten giza kapital maila edota muga sozialetan inplikazioak baimentzen ditu.  Sarearen Kohesioa (Network Cohesion) Grafo zuzenen sarearen kohesioa, sarea bere osotasunean deskribatzen duen neurria da. Aktoreen arteko erlazioetan oinarritzen da. Formalki gainontzeko diaden aurrean bi eragile elkar hautatzen diren kopurua da. Aktore bat beste aktore guztiekin zuzenki konektatuta badago aktore honi "clique" deritzo. Honela, sarearen kohesio altuak homogeneotasun maila altua erakusten du sarearen barnean. Izan ere, bi aktore desberdinen arteko erlazioak elkar hautatzen dira portzentaje handi batean. Analitikoki sarearen kohesioak sarearen dentsitatearen antza dauka. Desberdintasuna zera da, orain erlazioak ez direla aldebakarrekoak, elkarrekikoak baizik. Honek posible diren lotuan maximoak bigatik zatitzea eskatzen du: 9. Ekuazioa. Sarearen Kohesioa 𝐾𝑜ℎ𝑒𝑠𝑖𝑜𝑎∆𝑘= ∑ ∑ (𝑥𝑖𝑗+𝑥𝑗𝑖) 𝑛 𝑗=1 𝑛 𝑖=1 𝑛∗(𝑛−1) 2 𝑖 ≠ 𝑗 Kohesio altua elkarren arteko konfiantza eta ulertzearen garapena da, baita arau eta estandar komunena ere. Gainera, jarrerak ikuskatzeko eta ezkooperatiboak diren jarrerak zigortzeko aukera hobetzen du.  Sare multzoa (Network Clustering- Cliquishness) Sareak kohesio azpitaldeen multzo bezala deskriba daitezke, eta azken hauek instituzionalki, geografikoki edo azpiko ezagutza bezala definitu daitezke. Clique bateko aktoreak beraien artean estuago lotuta daude, clique kanpoko aktoreekin konparatuz. Aktore bat clique desberdinetara elkartuta egon daiteke. Grafoen teorian clique bat sarearen zati bat da non ahalik eta aktore gehienen artean lotura posibleen gehiengoa erakusten duen. Aktoreen clustering koefizientea kalkulatzeko erpinaren eta auzokideen artean dagoeneko existitzen diren esteka kopurua, posibleki beraien artean existitu daitezkeen esteka kopuruarengatik zatitu behar da. Zuzendu gabekoaren kasuan bigatik biderkatzen da: 10. Ekuazioa. Sare Multzoa 𝐶𝑖 = 2 ∑ 𝑥𝑗𝑘 𝑁𝑖(𝑁𝑖 − 1) Sare guztiko clustering koefizientea erpin guztien clustering koefizienteen batez bestekoa da. 11. Ekuazioa. Clustering Koefizientea 𝐶𝑁𝑒𝑡𝑤𝑜𝑟𝑘 = 1 𝑛 ∑ 𝐶𝑖 𝑖 Behin kontzeptu hauek definituta Eigenvector zer den hobeto ulertuko da.  Eigenvector Eigenvector batek nodo batek sarean duen eragina neurtzen du. 1972 Philip Bonacich-ek proposatu zuen. Intuitiboki, Eigenvector handia duten nodoak ondo konektatuta dauden beste hainbat nodotara konektatuta daude. Beraz, informazioa bidaltzeko tresna egokiak dira. Erdigunean kokatzen diren nodoak kohesio talde handiko erdiguneak dira. Gradu zentralitatearen kasuan nodoek garrantzi berdina dute sare barnean. Lan honetan, ostera, nodo bakoitzak garrantzi eta pisu desberdinak ditu. Googleko Page Rank neurri honen aldaera da. Lan honetarako, Eigenvectorren kalkulua 4.1 Sareen irudikapen grafikoa atalean garatzen da. 3.2. Grafoen teoria Teoria honek sare sozialen propietateak aztertzeko errepresentazio egokia eta kontzeptu multzoa eskaintzen ditu. Grafoa puntuak lotzen dituen zuzenen segida bat da (Moreno, 1934). Puntuak unitateak dira eta zuzenak, erlazioak (zuzendutakoak zein ez zuzendutakoak). Honela, multzo global bat ikertu daiteke bakoitzaren ikuspuntutik puntu fokal batean zentratu gabe. Grafoen teoriak, eta bere errepresentazioak, bistaratze era batez gain (eta honekin batera sareen teoriari ospea eta trebekeria eskaini diote), sareen teorian erabiltzen diren adierazleetan kontzeptu eta teoremak sortu dituzte. Grafoen teoriarako beharrezkoa da sareen oinarrizko erabilerarako matematika. Grafoen teoriak sareekin lotura zuzena duten funtsezko egiteen datuak multzo formaletara bihurtzen ditu. Grafoak UCINET9 eta GRADAP10 programei algoritmoak eskaini dizkie (Colina, 1996). 9 Sare sozialak ikertzeko softwarea. 10 Grafoen definizio eta azterketarako paketea. Grafo bezala adierazitako sareen datuak aztertzen ditu eta kohesio eta zentralitate azpimultzoen metodoak barneratzen ditu. 4. Azterketa kuantitatiboa Herrialde bateko ekonomia digitalaren hedapena posible izateko beharrezkoa da ekosistema digital sendoa izatea. Hain zuzen ere, hiru faktoreren menpe dago ekonomia digitalaren garapena: azpiegitura digitala, giza kapitala eta instituzioen kalitatea. Zenbat eta ekonomia digital garatuagoa izan, orduan eta ikusgaitasun handiagoa izango du. Eta, beraz, Page Rank handiagoa izango du. Behin informazioa sarera igotzean, bertan geratzen da. Medio digitalak erabiltzean beti uzten du "aztarna digitala". Beraz, denborarekin, metatzen doa sarean eskegitzen den informazioa. Hau dela eta, denboraren poderioz, Sydney Opera House eraikinari buruzko informazioa metatzen joan da urteotan zehar. Hasieran ez zen hainbeste informazio igotzen baina puntu batetik aurrera informazio kopurua esponentzialki hasten da 2. grafikoan ikus daitekeen modura. Eboluzio hau aztertzeko Googlen "Sydney Opera House" bilaketa egin da eta bilaketa kopurua urtez urte zehaztu da. Hau da, urte bakoitzean zenbat emaitza dauden aztertu dira. Gero, datuak metatu dira gaur egun zenbat emaitza dauden ikusteko. 2. Grafikoa. Google bilaketa metatua "Sydney Opera House" eta "Guggenheim Museum Bilbao". Dena. 1995-2017 Sydney Opera Housen bilakaera aztertzeko Bilboko Guggenheim Museoarekin (GMB) alderatuko da. Hala ere, kontutan hartu behar da Sydneyko metropoliak 5 milioi biztanle dituela eta Bilbokoak milioi bat bakarrik. Beraz, Sydney Opera Houseko datuak zati bost egingo dira, konparagarriak izan ahal izateko. Grafikoa ikusirik ondoriozta daiteke Sydney Opera Houseri buruzko informazioaren bilakaera izugarria izan dela. Jakina da Bilboko Guggenheim Museoaren bilakaera miresgarria dela eta honen gainetik egotea ez dela erraza. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago Bilboko Guggenheim Museoa 1997an inauguratu zela eta Sydney Opera House, berriz, 1973an. Hortaz, ulertzekoa da Sydneyko eraikinaren bilakaera handiagoa izatea. Horrez gain, Sydney 1ier city bat izateak eta Bilbo 2ier city bat izateak ere eragina dauka konparaketa honetan. Ez hori bakarrik, jakina da albisteek garrantzi handia dutela informazioan. Zenbat eta albiste gehiago argitaratu eraikinaren inguruan, orduan eta ikusgarritasun handiagoa izango du. Beraz, komenigarria izango litzateke albisteen bilakaera ere aztertzea. 3. Grafikoa. Google bilaketa metatua "Sydney Opera House" eta "Guggenheim Museum Bilbao". Albisteak. 1995-2017 Google ez da argazkien metaketa aztertzeko iturri bakarra. Ondoren Flickren izandako bilakaera miatuko da. Flickr argazkiak partekatzeko webgune bat da. Baina ez da online argazki albuma soilik, sare sozial eta kultural bat ere bada. Bertan erabiltzaileak helburu eta gustuen arabera taldeetan sailka daitezke. Flickrek argazkiak online biltegiratu, antolatu eta publikoki partekatzea ahalbidetzen du. Ia gai guztiei buruzko argazki pertsonalen11 gordetegia dauka. Sarri Web 2.0 "partaidetza biraren" (O'Reilly 2005) adibide bezala aipatua, eztabaida akademikoa sortu izan du. Arestiko bi doktoretza proiektuk ikuspegi "kulturalagoa" hartzen dute. Jean Burgessen (2007) arabera, Flickr herri-sormenaren aldarrikapen espazioa da eta, beraz, hiritartasun kulturala. Janice Affleckek (2007) Flickr bezalako espazioek ondareen interpretaziorako eskaintzen dituzten aukerak ikertzen ditu. "Sydney Opera House" taldearen interakzio sozio-bisualak esploratzen dira, ekarpen fotografiko hauek ikuste-diskurtsoa bezala operatzen dutela ziurtatzeko. Honela kide izate-zentzuarekin eta identitatearekin konektatuta dago eta, beraz, ondare ukiezina bezala ulertu daiteke. Argazkiak Flickr bezalako plataformetako interakzioetan sozialki txertatuta daude eta era berezian jokatzen dute eztabaida testualarekin konparatuz. Irudi batek testuak azaldu ezin dituen balioak erakusten ditu. Argazkiak anbiguoak dira, beraien esanahia erreferentziala eta testuinguruaren araberakoa da, ez da espezifikoa. Hala ere, anbiguotasun eta espezifikotasun eza eztabaidagarriak dira. Irudiek esperientzia momentuan jakinarazten dute eta mezua helarazteko bide adierazgarriak dira. Argazkien nonahikotasuna handituz doa komunikazioan eta adierazpenean. Honek ikerketa arloan duen garrantzia indartzen du. Baina elkartruke bisual hauek esparru zabalagoan jarduten dute, "Sydney Opera House"-n argazki motatako kontribuzioen kasuan aztertu den 11 Termino hau Jose van Djickek (2008) erabili zuen argazki amateurrak edo familiarrak ekiditzeko. Profesionalen eta adituen argazkilaritza praktikak desberdintzeko. moduan. SOHen argazki profesionalak apropos hautatu dira leku honen kontakizun zehatzak adierazteko. Argazki pertsonalak ateratzea bide boteretsua da eraikinaz berriro jabetzeko. Flickerreko formazio publiko konplexu eta dinamikoek, Sydneyko Opera antzezlanek definituta, eraikin honekiko sentimendua ez dela erraza adierazten dute. Sentimendu hau pertsonala da, talde identitatearekin lotua. Eraikin honen esanahia ez da neurtu daitekeen entitate estatikoa, ez da finkoa. Baina dinamikoki existitzen da publikoak bizitako esperientzietan. Flickren argazkiak publikoki partekatzea praktika sortzaile eta diskurtsiboa da. Ondarea iraganean kokatzetik, gaur egun aktiboki existitzera pasatzen da. 4.1 Sareen irudikapen grafikoa Jarraitzeko, Sydney Opera Housen zentralitate neurriak aztertuko dira; hots, gradu zentralitatea, hurbiltasun zentralitatea, Eigenvector eta bitarteko zentralitatea. Horretarako beharrezkoa izan da Googlen "Sydney Opera House" bilatzea. Lehenengo lau orrialdeetatik bai izen eta baita esteka nagusiak ere, zerrendatzea ezinbestekoa izan da. Guztira 48 nodo nagusi lortu dira. Aipatzekoa da, beraz, kasu honetan azken nodoa ere garrantzitsua dela; rankingeko "Top"ean ari baita. Ondoren, 48x48 matrize bat sortu behar izan da. Matrize hau zeroz eta batez osatuta dago. Bat balioa hartuko da konparatutako nodoak izenburuan batera agertzen badira, bestela zero balioa hartuko da. Iturria: Norberak egina Gradu zentralitatea aztertzerakoan sarea ondo eraikita dagoela ikusten da. Zenbait nodok beste nodo batzuk baino gradu zentralitate handiagoa dute. Izan ere, sareen helburua abiadura da, zehazki informazioaren abiadura. Hortaz, nodoen tamaina desberdina da, gradu zentralitatearen araberakoa baita. Hala ere, sareetan segurtasuna ere eskatzen da. Izan ere, lotura bat apurtuz gero, informazioa oraindik ere toki guztietara heldu behar da. Mota honetako sareak eraikitzea, ondorioz, garestia izango da. Grafikoa azterturik, ikusten da zenbait aktorek lotura gutxiago dituztela eta beste batzuk nahiko isolatuak daudela; hau da, ez daudela sareko beste eragileekin harremanetan. Azken hauetarikoak dira estekak eta erlatiboki garrantzia gutxiago duten nodoak. Edonola ere, baztertuta edo lotura gutxiago izan arren, dituzten erlazioak esanguratsuak direnez, ondo konektatuta daude. Beraz, informazioa eskuragarri izango dute. Nodorik zentralenak Sydney Opera House-ri egiten diote erreferentzia, nodo honen azterketa egiten ari baita. Sare sozialak, prentsa, UNESCO eta baita TripAdvisor ere erdigunean kokatzen dira. Azkenik beste nodoak gradu zentralitate txikiagoa dutela antzematen da. Halere, nodo hauek oso garrantzitsuak dira, lehen aipatu bezala onenen artean onenak baitira nodo hauek. Sarearen dentsitatea nahiko altua da, batez ere erdigunean non erdiguneko nodoen interkonexioa oso altua den. Nodoen artean lotura asko aurkitzen dira. Grafikoan, nodo bakoitzak dituen lotura zuzenak aztertzen dira. Gradu zentralitate handiena duten nodoak "Sydney", " Opera" eta "House" dira. Baina honi gertutik jarraitzen diote "Wikipedia", "Youtube", "Twitter", "Instagram" eta "Facebook"-ek. Hau ez da harritzekoa, sare sozialek gaur egun duten indar eta boterea bistakoa baita. Jarraian "Telegraph", "ABC News" eta "BBC News" aurkitzen dira. Informazioaz ari garenean prentsak ere izugarrizko garrantzia dauka eta, beraz, nodo garrantzitsuak izango dira informazioa garraiatzeko. Segidan, bitarteko zentralitatea aztertuko da, edo beste era batera esanda Betweenness Centrality. Youtubeko kontuen estekak, eta beste zenbait nodo. Nodo hauek grafikoan isolatuta aurkitzen dira, periferian. Aipatzekoa da baita, pausu gutxitan Betweenness handiko nodoekin konektatzen direla nodo txikienak. Hortaz, hurbiltasuna lortzen da eta hau mesedegarria da konektibitatea lortzeko. Jarraitzeko Eigenvector miatuko da: 5. Irudia. Eigenvector. Sydney Opera House. Iturria: Norberak egina Botere handiena duten nodoak, beste nodo garrantzitsuekin daude lotuta. Nahiz eta lotura asko izan posible da Eigenvector ez izatea oso handia, kontua zentralitate handidun nodoekin lotuta egotea da. Garrantzi erlatiboa kontutan hartzen du zentralitate neurri honek, hau da, gainontzekoen boterea ere neurtzen du. Beraz, informazioa bidaltzeko gaitasuna neurtzen du. Gradu zentralitatea baino konplexuagoa da, gainontzeko nodoek garrantzi berdina ez dutela onartzen baitu. Halere, emaitzak nahiko berdintsuak dira. Berriz ere, Sydney Opera House dira Eigenvector edo Berezko Bektore handiena duten nodoak, eta hurbiletik jarraitzen diote Wikipediak, sare sozialek eta prentsak. Garrantzitsua da aipatzea nodo hauek boteretsuak eta nabarmenak direla. Horregatik ez da hain nabaria gradu zentralitatearekiko desberdintasuna. Hau da, gorabeherak ez dira oso esanguratsuak. 4.2 Korrelazioen azterketa Jarraian neurrien arteko harremana aztertuko da. Horretarako Gretl programan sareen indikatzaileen datuak barneratu izan dira (Ikusi ERANSKINA I). Behin indikatzaileak sartuta korrelazio matrizea kalkulatuko da indikatzaile bakoitzak nola eragiten duen miatzeko. Lortutako datuak honakoak dira: 1. Taula. Korrelazio koefizienteen matrizea Iturria: Norberak egina Matrizean behatzen den bezala Degree, Closeness, Eigenvector eta Betweenness aldagaien arteko korrelazioa positiboa da. Beraz, esan daiteke indikatzaile hauetariko bat handituz gero, gainontzeko indikatzaileak ere handitzen direla; bakoitza bere neurrian betiere. Adibidez, Eigenvector handituz gero, Closeness Degree baino gehiago haziko da. Edo Betweenness hasiz gero, Closeness gainontzeko aldagaiak baino gehiago handituko da. Hau da, zenbat eta batetik hurbilago egon korrelazio indizea orduan eta lotura estuagoa izango dute aldagaiek. Zerora hurbiltzen badira, berriz, indiferenteagoak izango dira. Rankingen kasuan, alderantzizkoa ematen da. Izan ere, rankinga zenbat eta txikiagoa izan (hau da, zenbat eta gorago kokatu rankingean), orduan eta handiagoak izango dira Degree, Closeness, Eigenvector eta Betweenness. Degree eta Eigenvector aldagaien arteko erlazio hau hobeto aztertzeko, scatter plot grafikoa erabiliko da. 4. Grafikoa. Eigenvector Degreerekiko Iturria: Norberak egina Grafikoa ikusirik, bien artean dagoen erlazio positibo estua antzematen da. Beste era batera esanda, Degree haziz gero, Eigenvector ere hazi egiten da. Grafikoan ikusten diren puntu gorriak, behaketak dira. Hots, aleko 48 puntuak. Beraz, berriro ere Degree eta Eigenvector indikatzaileak korrelatuta daudela esan daiteke. Erlazio hau lineala dela antzematen da. Hau da eraginaren proportzioa mantendu egiten da ale kopurua handitzen den heinean. Beraz, azterketatik ateratzen den ondorioa zera da, SOHek sarean duen ikusgaitasuna urteetan zehar handituz joan dela. Honetan, sare sozialek eta prentsak eragin izugarria suposatu dute. Gainera, indikatzaileen artean lotura oso estua dela ere antzematen da. 5. Ondorioak Esan bezala, jarduera ekonomikoek ekonomia postindustrialen trantsizio prozesuetan indar izugarria izan dute. Kapital sinbolikoa sortzeko duten ahalmena beraien ospe eta bakartasunean oinarritzen da. Ezaugarri hauek berrikuntza sustatu dute nazioarteko kooperazioaz baliatuz, eta gertutasun mental eta kognitiboak areagotu dituzte. Sydney Opera Housen kokapenak sareetan prozesu ekonomiko hauek erakusten ditu, non alderdi kognitibo eta ukiezinek esangura izugarria izan duten. Zentzu honetan, eraikin honen irudi bakarrak marka bat sortzeko ahalmena izan du eta irudi bereizgarri bat bilakatu da. Honela merkatuan gune bat egin eta ikusleria maila altuago batera iristea lortu du. Beraz, saiakera honek SOHen markaren eraginkortasuna neurtzeko balio du bere bereizgarritasunaz baliatuz. Markaren eta sare sozialen indarrari esker, eraikin honen balioa ugaritu egin da. Zentzu honetan, ekonomia digitalaren hedapena funtsezkoa izan da saiakera honen garapenerako. Kontsumo ondasunei dagokionez, parametro birtual eta errealen arteko paralelismoa ezarri da. Honi esker, online duen ikusgaitasuna handitu da. Orokorrean, burutu den saiakeran oinarrituz, SOHen ikusgaitasuna hobetu egin da sareei dagokionez. Argazkien erreprodukzioak marka indartzea ahalbidetu du eta sarean duen kokapena hobetuta ikusi da. Urteetan zehar SOHen argazki gehiago igo direnez Googlera, argazki hauen erreprodukzioa nabari igo da eta erakargarriago bihurtu du eraikina. Ez hori bakarrik, distantziaren distortsioa ere eman da eta, ondorioz, Sydney hurbilago sentitzea ahalbidetu du. Gainera, igo den informazioari esker, sare bat eraiki da eraikin honen inguruan, sare sozialek eta prentsak indartuta. Sare hau osatzen duten nodoak oso garrantzitsuak dira, garrantzitsuenen artean garrantzitsuenak. Hori dela eta botere izugarria dute, nodo hauek informazioa garraiatzen baitute sare seguru batean. Abiadura ere sare honen ezaugarri esanguratsua da. Hau ahalbidetzeko Betweenness desberdineko nodoak aurkitzen dira. Mota honetako nodoak izango dira "Sydney Opera House", sare sozialei eta baita prentsari dagozkien nodoak ere. Nodoen ezaugarri hauek elkarri lotuta daude. Hau da, ezaugarri hobe bat izanez gero, nodo honen gainontzeko ezaugarrietan ere positiboki eragingo du. Esate baterako, nodo baten Eigenvector handituz gero, nodo honen Degree zentralitatea ere handituko da. Rankingaren kasuan, ostera, alderantziz gertatzen da. Zenbat eta rankingean zenbaki txikiagoa agertu orduan eta zentralitate neurri handiagoak izango ditu. Rankingean zenbaki txikiagoa izateak postu hobea lortzen dela esan nahi baitu. Beraz, emaitza enpirikoek SOH markaren eraginkortasuna frogatzen dute, ekonomia digitalaren menpean. Medio digitaletan duen ikusgaitasuna handitu egin da eragin handiko fokuei esker. Honela, bisitari gehiagora heltzea ahalbidetzen da. 6. Etorkizunerako ikerketak Azterketa hau sareko ikusgaitasuna eta errentagarritasun terminoetako kausazko kontsideraziopean burutu da. Onarpen hau zentsuzkoa da, eskala ekonomiek potentziatutako ekonomia digitalaren bilakaera kontuan izanez gero. Sareko ikusgaitasuna oinarrizko baldintza baita edozein negozio aurrera eramateko. Etorkizunean erlazio hau egiaztatu daiteke, aldagai erreal eta digitalen arteko kausaltasuna frogatuz. Kasu honetan, online ikusgaitasunaren eta bisitari kopuruaren arteko kausazko erlazioa ikertu daiteke, aldagaien arteko korrelazio positiboa egiaztatuz. Hain zuzen ere, dagoeneko frogatu den korrelazio mailak indikatzaile bezala balio du, aipatutako elkarrekikotasunaren intentsitate maila ikusteko.
science
addi-3c2e9cd49228
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31348
Gorputz hezkuntzako saioetan egiten den jarduera fisikoaren azterketa, Maistra Isabel Gallego Gorria Ikastetxean
Garcia Lomas, Markel
2018
Lehen hezkuntzako gradua Hezkuntza eta Berrikuntza 3 Lehen hezkuntzako gradua Jarduera fisikoa bi aurpegiko txanpon bat bezalakoa da. Alde batetik, neurri egokian egiten baldin bada, oso ondorio positiboak dakar osasunean. Baina beste aldetik, jarduera fisikorik ez egiteak, ordea, ondorio kaltegarriak ekar ditzake. Hezkuntza sistemak gorputz hezkuntzaren ardura hartu behar du, ikasle aktiboak, gogotsuak eta osasuntsuak sortuz. Horretarako, heziketa fisikoa edo gorputz hezkuntza izeneko saioa dago. Baina gorputz hezkuntza oso arlo zabala da eta eduki eta helburu desberdin asko ditu. Horren ondorioz, ikasle askok ez dute egin behar duten jarduera fisiko kantitateak egiten. Lan honetan, gorputz hezkuntzako saioetan egiten den jarduera fisikoa neurtuko da. Zehatz mehats, Maistra Isabel Gallego Gorria Ikastetxeko ikasleek gorputz hezkuntzako saioetan egiten duten jarduera fisikoa neurtuko da. Horretarako askotan gorputz hezkuntzatik kanpo gelditzen diren baliabide batzuk erabiliko dira: Teknologia berriak. Podometro baten bidez, saio bakoitzean ikasle batek egiten dituen pausoak, kilometroak, erretako kilokaloriak eta mugimenduan egondako denbora neurtuko da, eta adituek gomendatzen dituzten zifrekin alderatuko dira. Horrela, lanarekin hasteko, adituek jarduera fisikoaren inguruan esaten duten informazioa aztertuko da marko teorikoan. Lehenengo eta behin jarduera fisikoa osasunarekin daukan erlazioa aipatuko da. Gero, jarduera fisikoa zer den eta zenbat egin behar den azalduko da. Eta marko teorikoarekin bukatzeko, gorputz hezkuntzak lehen hezkuntzan daukan garrantziari buruz hitz egingo da. Ondoren, datuen bilketarako erabili den metodoa zehatz mehats azalduko da; eta, honen ostean, eskuratutako datuak aipatuko dira grafikoak eta taulak erabiliz. Hari beretik, datuak interpretatuko dira, ondorioak aipatuz. Bukatzeko, hobetzeko proposamenak aipatuko dira. Hezkuntza eta Berrikuntza 5 2. Justifikazioa Txikia nintzenean, gorputz hezkuntzako saioa nire saiorik gustukoena zen. Bertan, asko disfrutatzen nuen, eta 10 urterekin erabaki nuen gorputz hezkuntzako irakaslea izan nahi nuela. 12 urte pasa dira, eta oraindik ez dut iritziz aldatu. Horregatik, gorputz hezkuntzako minorra ikasten nabil Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Denbora aurrera egin ahala, beste zaletasun bat aurkitu nuen: Teknologia berriak. Lehenengo praktikak aurrera eramaten nengoela, Latiorro Ikastetxeko IKT irakaslearekin asko ikasteko aukera izan nuen, eta harrituta utzi ninduen teknologia berriek hezkuntzan izan dezaketen eragina. Gero eta aplikazio edo baliabide gehiago daude hezkuntzan aplikatzeko, eta ikasleek eta irakasleek hezkuntzarekin disfrutatzeko. Horregatik, hainbat urtetik hona, teknologia berriek nire arreta asko deitu dute. Baina, orain arte, teknologia berriak eta gorputz hezkuntza lotura gehiegirik izan ez duten bi arlo izan dira. Horregatik, erronka bat balitz bezala planteatu nuen. Alde batetik, gorputz hezkuntzako minorra aukeratu nuen, eta bestetik hezkuntza eta berrikuntza Gradu Amaierako Lanean. Horrez gain, GrAL honen atzean beste arrazoi berezi bat dago. 6 urte daramat udalekuetan begirale moduan aritzen, eta irteera guztietan, umeak ibili behar duten bakoitzean, behin eta berriro galdera berdina egiten didate: Zenbat ibili dugu? Eta hipotesiak egiten dituzte zenbat ibili dutenaren inguruan. Uste dut, ikasleek motibazio handia erakusten dutela horren inguruan, eta horretaz baliatu naiz Gradu Amaierako Lan honetan. Podometro baten bidez, ikasleek erantzunak jasotzen dituzte era sinple eta grafiko batean. Nahiz eta kilometro bat zenbat den ez jakin, zenbat egin duten jakitea gustatzen zaie. Era berean, lan hau egin aurretik, askotan galdetu nintzen ea zenbat jarduera fisikoa egiten zen gorputz hezkuntzako saioetan. Podometro baten bidez, era erraz batean neurtu ahal izan dut. Horregatik GrAL hau egitea erabaki nuen. Lan honek, aukera eman dit ikasleen motibazioaz baliatzeko betidanik galdetu egin dudan galdera bati erantzuna emateko. Lehen hezkuntzako gradua 3. Marko teorikoa 3.1 Jarduera fisikoa eta osasuna. "Bizitza osasuntsu bat izateko beharrezkoa da bizitza aktibo bat izatea." (Munduko Osasun Elkartea, 2018). Gaur egungo gizartean jaio eta bizi den pertsona batek ideia hau entzuten baldin badu, litekeena da harrituta ez geratzea. Seguruenik, ideia hau ezaguna egingo zaio, behar bada bere buruan osasuna eta jarduera fisikoaren arteko erlazioa eginda daukalako. Segur aski, pertsona horrek osasuntsu egon nahi baldin badu, jarduera fisikoa egingo du. Gaur egun ideia hori nahiko zabaldua dagoen arren, ez da hain ideia zaharra. 80. hamarkada arte "osasunaren kontzientzia" ez zen zabaldu Espainian. (Crawford,1987;Tinning, 1990). Urte horietan aldaketa handiak eman ziren gizartean. Bihi osoko elikagaiak agertu ziren, "light" izeneko edariak agertu ziren eta jarduera fisikoa zabaldu zen helburu osasungarriekin. (Peiró, 1993). Garai honetan jarduera fisikoa eta osasunaren arteko erlazioa zabaltzen hasi zen, baina oraindik, jarduera fisikoa egitea jarduera osasuntsu bat bezala ikusten zen. Komenigarria baina ez beharrezkoa. Gaur egun, WHOk jarduera fisikoa pertsona guztien osasunerako beharrezkoa dela dio. (World Health Organization, 2018) Eboluzioak giza gorputza prestatu du bizitza aktibo bat eramateko. Historian zehar, gizakion bizirautea ehizan edo elikagaien bilketan oinarritu da; hau da, jarduera fisiko luze eta intentsitate altukoak eskatzen duten jardueretan. Azken mendeetan agertutako industrializazioa, mekanizazioa eta teknologia berriek gizakion bizimodua errotik aldatu dute, eta ondorioztatu dute gizakion bizitzak lehen bezain aktiboak ez izatea. Eta gure osasunarekin ordaintzen ari gara. (Osasun eta Kontsumo Ministerioa, 2006) Osasun eta Kontsumo Ministerioak (2006) aipatzen dituen aldaketa horiek bizitzaren hasierako etapetatik ikusten hasten dira, umeen aisialdietan, adibidez. Lehen, gure gizarteko umeek denbora asko ematen zuten kanpoko jolas aktiboetan jolasten. Gaur egun ordea, telebista, ordenagailu eta interneten agerpenarekin umeek bere aisialdiaren denbora tarte asko ematen dute jarduera sedentarioak egiten. Osasun eta Kontsumo Ministerioak esaten du egoera hau eutsiezina dela, eta funtsezkoa dela egoera honi buelta ematea. (Osasun eta Konstsumo ministerioa, 2006) Hezkuntza eta Berrikuntza 7 Egoera hau aldatzen ez baldin bada, etorkizunean arazo larriak ekar ditzake. Munduko Osasun Elkarteak askotan aipatu ditu bizitza sedentario batek ekar ditzaketen ondorio larriak. 2009. urtean, jarduera fisikorik ez egiteak munduko heriotzen 4. arrisku faktorerik garrantzitsuena izan zen, bakarrik hipertentsioa, hipergluzemia eta tabakoaren atzetik.  Jarduera fisikorik ez egiteak munduko heriotzen arrisku faktorerik nabarmenetariko bat da.  Jarduera fisikorik ez egitea gaixotasun ez kutsakorren (NCD), gaixotasun kardiobaskularren, minbiziaren eta diabetesaren arrisku faktore bat garrantzitsuenetariko bat da.  Jarduera fisikoak NCDak saihesten laguntzen du, eta osasunean onura garrantzitsuak ekartzen ditu.  Mundu mailan, pertsona helduen %25ak ez du jarduera fisiko nahikorik egiten.  Munduko nerabeen %80ak ez du jarduera fisiko nahikorik egiten. (World Health Organization, 2018) Beraz, jarduera fisikoa ez egiteak, edo bizitza sedentario bat eramateak ondorio larriak ekar ditzake pertsonen osasunean. Baina kontuan izan behar da, sedentarismoa ez dela pertsona batzuen arazoa, gizarte arazo bat da. Horregatik, gizarte osoaren betebeharra da egoera honi konponbide bat bilatzea. "Gutxienez, munduko biztanleriaren %60ak ez du jarduera fisiko nahikorik egiten osasunean onurak jasotzeko. Aisialdi denboran jarduera fisikotan parte-hartze eskasa, eta jokabide sedentarioen igoera lan- eta etxe- egoeretan izan dira arrazoiak. Horrez gain, garraio Lehen hezkuntzako gradua "pasiboen" igoerak jarduera fisikoen gutxira ekarri du ere." (World Health Organization, 2018) Munduko Osasun Elkarteak (2018) jarduera fisikoa ez egitearen arazoa herrialde "garatuetan" edo "garatzen ari diren" herrialdeetan handiagoa dela dio. Horrez gain, asko handitzen ari diren hirietan jarduera fisikoa ez egitea arazo larriagoa dela oraindik ere gehitzen du. Urbanizazioak ondorioztatu ditu faktore batzuk jarduera fisikoa etsitzen dituztenak:  Gainpopulazioa.  Pobreziaren igoera.  Kriminalitatearen igoera..  Trafiko dentsitatea.  Airearen kalitate txikia.  Parke, espaloi, kirol- eta aisialdirako instalakuntzen ez-egotea. (World Health Organization, 2018) 2010. urtean munduko gizon helduen %20ak eta emakume helduen %27ak ez zuten bizitza aktibo bat eramaten. Esan bezala, diru sarrera altuak dituzten herrialdeetan ehunekoak oraindik altuagoak izan ziren. Gizonezkoen %26ak eta emakumezkoen %35ak ez zuten jarduera fisiko nahikorik egiten. Diru sarrera txikiagoak dituzten herrialdeetan, ordea, gizonezkoen %12ak eta emakumezkoen %24ak baino ez zuten ariketa fisiko gutxiegi egiten. Horren ondorioz, Munduko Osasun Elkarteak dio jarduera fisiko maila baxuak askotan aurkitzen direla BPG altua daukaten herrialdeetan. (Munduko Osasun Elkartea, 208) Munduko Osasun Elkartearen arabera biztanleria osoa arriskuan egon arren, 3 biztanle talde bereziki kezkagarriak dira: Gazteak, emakumeak eta adin altuko pertsonak. Izan ere, datuen arabera 3 sektore hauek dira ondorio larrienak jasotzen ari direnak. (Munduko Osasun Elkartea, 2018) 2010.urtean, 11 eta 17 urteen arteko nerabeen %81ek ez zuten jarduera fisiko nahikorik egiten. Kasu honetan ere, neskak mutilak baino ehuneko altuago batekin: Mutilen %78ek ez zuen MOEren gomendioak betetzen eta emakumeen %84ek ere ez. Hezkuntza eta Berrikuntza 9 Jarduera fisikoa eguneroko hizkuntzan oso kontzeptu zabala izan daiteke. Horren ondorioz, jarduera fisikoari buruz hitz egiteko zenbait kontzeptu argitzea beharrezkoa da. Hasteko, dokumentu honetan Munduko Osasun Elkarteak erabiltzen dituen kontzeptuak erabiliko direla argitu behar da. Izan ere, urteetan zehar autore desberdinek kontzeptu desberdinak erabili dituzte jarduera fisikoaren inguruan hitz egiteko. Munduko osasun elkarteak "jarduera fisikoa giharrek eragindako edozein mugimendu, energia gastua sortzen duena" (Munduko Osasun Elkartea, 2018) bezala definitzen du. Honek lanean, jolasten, etxean edo bidaiatzen egindako jarduerak ere barneratzen ditu. Eguneroko hizkuntzan, askotan "jarduera fisikoa" eta "ariketa fisikoa" kontzeptuak okertzen dira. Ariketa fisikoa jarduera fisikoaren subkategoria bat da. Ariketa fisikoa antolatuta, egituratuta eta errepikatzen den jarduera fisikoa da, hain zuzen. Bere helburua egoera fisikoaren gaitasunak eta trebetasun motorrak hobetzea da. (Munduko Osasun Elkartea, 2018) Bai ariketa fisikoak, bai jarduera fisikoak hobekuntzak ekartzen dituzte osasunean. Horregatik, MOEren arabera, ez da beharrezkoa ariketa fisikoa egitea onurak ikusteko osasunean. Egoeraren arabera, behar bada eguneroko bizitzan aldaketa txikiak eginez, sedentarismoarekin bukatuz, eta bizimodu aktiboago batekin aldaketa handiak ikusi daitezke osasunean eta egoera fisikoan. (MOE) Esan bezala, sedentarismoa murriztu behar da pertsona osasuntsuak izateko. Hain da arriskutsua sedentarismoa, non Munduko Osasun Elkartearen arabera munduko heriotzen 4.arrazoi garrantzitsuena izan zen. (Munduko Osasun Elkartea 2003). Askotan, sedentarismoa mugimendu falta bezala ulertzen da, jarduera fisikoaren alderantzizko kontzeptua bezala. Baina kontzeptu independente bat da, jarduera fisikoarekin erlazio zuzenik ez daukana. Hala, gaur egungo pertsona batzuk jarduera fisiko asko egin dezakete eta aldi berean bizitza sedentarioak izan. (León et al., 2014). Nahiz eta definizio estandar bat ez egon, esna egonda, eserita edo etzanda egiten diren jarduera guztiak dira, energia kontsumo minimo batera heltzen ez direnak. (Froberg & Raustorp, 2014). Hala ere, zenbait definizio aurkitu daitezke. Lehen hezkuntzako gradua Hasteko, jarduera fisikoa egiten den denboraren ikuspuntutik, asteko egun gehienetan 30 minutu edo gehiagoko jarduera fisikoa egiten ez duten pertsonek pertsona sedentarioak dira. (Crespo-Salgado, Delgado-Martín, Blanco-Iglesias, & Aldecoa-Landesa, 2014) Ondoren, energia gastuaren ikuspuntutik, 600 METs/min-ko energia gastua astero sortzen ez duten pertsonek pertsona sedentarioak dira. (Curry & Thompson, 2014) Bukatzeko, beste definizio bat aurkitu daiteke eserita edo etzanda ematen diren ordu kopuruaren arabera. Hala, egunean 1.5 METs/h-ko energia gastua baino gutxiago sortzen duen pertsona, eserita lan egiten duena, eta astean 60 minutu baino gutxiago ibiltzen duen pertsona batek pertsona sedentarioa da ere. (Hart et al., 2011) Espainiako biztanleriaren %47ek ezaugarri hau daukate. Eta helduak bakarrik kontuan hartzen baldin badira, %60ek. Datu hauen ondorioz, Espainia Europako 4. herrialderik sedentarioena da, nahiz eta azken urteetan hobetu izana. (León et al., 2014) Egoera fisikoa eguneroko lana edo atazak modu eraginkorrean egiteko gaitasuna da, nekerik agertu gabe eta lesioen sorrerari aurrea hartuz. (Nafarroako Gobernua, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentua, 2015) Gaizki-ulertuak sortu ditzakeen beste kontzeptu bat "osasuntsu egotea" izan daiteke. Askotan, arazo fisikorik ez dituen edozein pertsona osasuntsu bat bezala hartzen da, baina kontzeptu hau askoz zabalagoa da. Pertsona osasuntsu bat erabateko ongizate fisikoa, mentala eta soziala duen pertsona bat da. Hau da, gaixorik ez egoteaz harantzago doa kontzeptu hau. (Munduko Osasun Elkartea, 2018) Pertsona osasuntsu bat izateko, beharrezkoa da pertsona aktibo bat izatea. Horretarako, pertsona horrek jarduera fisiko minimo bat egin beharko du, eta jarduera sedentarioak murriztu ahal duen neurrian. Baina askotan ez da erraza ezagutzea zenbat jarduera fisikoa egin behar duen pertsona batek pertsona aktibo eta osasuntsu bat izateko. Faktore asko kontuan hartu behar dira; hala nola adina, sexua, metabolismoa… Hala ere, Munduko Osasun Elkarteak jarraibide batzuk ematen ditu pertsona aktibo bihurtzeko: (Munduko Osasun Elkartea, 2018) Hezkuntza eta Berrikuntza 11 5 eta 17 urteren arteko umeak eta nerabeentzako:  Egunero, gutxienez 60 minutuko jarduera fisikoa egin, intentsitate maila altuan ala baxuan.  60 minutu baino gehiagoko jarduerak onura handiagoak ekartzen dituzte osasunean.  Gutxienez astero 3 egunetan giharrak eta hezurrak sendotzen dituzten jarduerak egin behar dira. 18 eta 64 urteren arteko helduentzako:  Astero, gutxienez 150 minutuko neurrizko jarduera fisikoa egin edo intentsitate altuko 75 minutu.  Onura handiagoak izateko osasunean, astero 300 minutuko neurrizko jarduera fisikoa egitea gomendagarria da.  Komenigarria da astero 2 egun edo gehiago giharrak sendotzeko jarduerak egitea. 65 urte baino gehiagoko helduentzat:  Astero, gutxienez 150 minutuko neurrizko jarduera fisikoa egin edo intentsitate altuko 75 minutu.  Onura handiagoak izateko osasunean, astero 300 minutuko neurrizko jarduera fisikoa egitea gomendagarria da.  Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek oreka hobetzeko eta jauziak saihesteko jarduera fisikoa egin behar dute 3 egun astero gutxienez.  Komenigarria da astero 2 egun edo gehiago giharrak sendotzeko jarduerak egitea. Jarduerak egiterakoan erabiltzen den intentsitate maila pertsonaren araberakoa da. Bihotzarnasketan hobekuntzak izateko, jarduera guztiek 10 minutuko iraupena izan behar dute gutxienez. Ikusi denez, Munduko Osasun Elkarteak jarduera fisiko kantitatearen inguruko jarraibideak emateko denbora erabiltzen du. Baina beste autore batzuk beste baliabide bat erabili dute jarduera fisikoaren inguruko jarraibideak emateko: Pausoak. Gubler, Gaskill, Fehrer eta Laskin (2007) esan zuten, egun osoan zehar 10000 pauso emateak lan fisikoko sesio bat bezalako ekarpen positiboak dakartzala. Tudor-Locke eta beste batzuk (2011) esan zuten 10000 pauso eman behar direla bere osasun egoera Lehen hezkuntzako gradua 3.4 Zer ekarpen ekar ditzake bizitza aktibo batek? Bizitza aktibo bat eramateak etorkizun osasuntsu bat izateko probabilitatea asko handitzen du. Jarduera fisikoa ez da gaixotasun guztien sendagaia, baina arrisku asko saihesten lagundu dezake. Mugimenduak ez du eragin berdina pertsona guztiengan; pertsona batzuk gutxi egin behar dute onurak ikusteko, eta beste batzuk ordea, gehiago egin behar dute. Nahiz eta jarduera fisikoaren onurak pertsona guztietan berdinak ez izan, Munduko Osasun Elkartearen arabera osasunean hobekuntza hauek lortu daitezke jarduera fisiko minimoarekin:  Giharren egoera hobetzen da.  Arnasketan hobekuntzak ematen dira.  Hezurren osasuna hobetzen da  Hipertentsioa, kardiopatia koronarioa, diabetesa, minbizi mota desberdinak edo depresioa, besteak beste, jasotzeko arriskua murrizten da.  Erortzeko arriskua eta aldakan arazoak izateko arriskua murrizten da.  Energien oreka eta pisuaren kontrola izateko funtsezkoa da. (Munduko Osasun Elkartea, 2018) Osasun eta Kontsumo Ministerioak eta Hezkuntza, Politika Sozial eta Kirol Ministerioak (2008) Perseo programan beste onura hauek aipatu zituzten:  Kardiopatia baten ondorioz hiltzeko arriskua murrizten du.  Bihotzeko bat izateko arriskua murrizten du, eta bihotzeko bat jasan duten pertsonek beste bat izateko arriskua murrizten du.  Kolesterol serikoa murrizten laguntzen du eta dentsitate altuko lipoproteinen kopurua gora egiten laguntzen du.  Hipertentsioa izateko arriskua murrizten du.  Hipertentsioa daukaten pertsonen arteria presioa murrizten laguntzen du.  Diabetesa izateko arriskua murrizten du. Hezkuntza eta Berrikuntza 13  Mama eta kolon minbiziak izateko arriskua murrizten du.  Pisu egoki bat eramaten laguntzen du.  Hezur, gihar eta giltzadura osasuntsuak mantentzen laguntzen du.  Depresioa eta antsietatea murrizten du.  Ongizate psikologikoa izaten laguntzen du eta estresa murrizten du.  Adin handiko pertsonen kasuan, masa oseoa mantentzen, osteoporosia saihesten, indarra mantentzen eta hobeto mugitzen laguntzen du. (Osasun eta Kontsumo Ministerioa eta Hezkuntza, Politika Soziala eta Kirol Ministerioa, 2008) Esan bezala, onura hauek guztiak jarduera fisiko minimoarekin lor daitezkeenak dira. Baina esan beharrekoa da ere, maila altuago batek onura handiagoak ekar ditzakeela. Era berean, oso inaktiboa den pertsona batek onura hauek guztiak lor ditzake minimoen azpitik dagoen jarduera fisiko kopuru batekin ere. Hau da, bizitza sedentario batetik bizitza aktibo batera aldatzean, denbora laburrean ondorio oso onuragarriak ikus daitezke osasunean. Intentsitate baxuko jarduera fisikoak (ibiltzea, eskailerak igotzea, bizikletaz ibiltzea…) egitea, nahikoa izan daiteke onura hauek guztiak jasotzeko. Beraz, Munduko Osasun Elkarteak gomendatzen du eguneroko bizitzan zailtasun gutxiko aldaketak egitea bizitza sedentarioarekin bukatzeko eta bizimodu aktibo baten onurak izateko. (Munduko Osasun Elkartea, 2018) 3.5 Jarduera fisikoa Lehen Hezkuntzan. Kontsumo eta Osasun Ministerioak eta Zientzia eta Hezkuntza Ministerioak (2006) hezkuntza urteetan gorputz hezkuntza sustatzeko hainbat arrazoi eman zituzten.  Osasun onurak haurtzaroan: o Gainpisua eta obesitatea saihesten laguntzen duo Sistema kardiobaskularren eta gihar-hezur sistemen garapen egokien sustapena. o Gaixotasun hauek izateko arriskua murrizten du:  Gaixotasun kardiobaskularrak  Diabetes tipo 2  Hipertentsioa  Hipercolesterolemia Lehen hezkuntzako gradua  Osasun mentala eta ongizate psikologikoa hobetzen du honen bitartez: o Antsietatea eta estresa murrizten du o Depresioa murrizten du o Autoestimua hobetzen du. o Funtzio kognitiboak hobetzen ditu o Interakzio sozialak hobetzen ditu  Onurak helduaroan o Helduaroan obesitatea daukan pertsona bat bihurtzeko probabilitatea murrizten du. o Helduaroan, gaixotasun kronikoek erikortasuna eta heriotza ondorioztatzeko arriskuak murrizten ditu. o Hezur-masa hobetzen du. Horrek ondorioztatzen du, etorkizunean osteoporosisa izateko arriskua murrizten duela.  Bizitza osoan zehar, bizimodu aktibo bat eramaten laguntzen du. Hau da, etorkizunean pertsona aktibo bat izateko probabilitateak igotzen ditu. Horrez gain, ikerketa askoren arabera, eskola jarduera fisikoa sustatzeko testuinguru oso aproposa da. (Burgeson, Wechsler, Brener, Young & Spain, 2001; Sallis, et al. 1997). Hala ere, gero eta ikasle gehiago daude bizitza sedentarioak eramaten dituztenak (Loureiro, Matos, Calmeiro & Diniz, 2009; Sallis, 2000). Ikerketa batean, Leek (2002) esan zuen eskoletako jarduera fisiko maila oso baxua dela. 2017ko azaroaren 11n 5 eta 19 urteren arteko ume eta nerabeen artean, obesitatea daukaten pertsonen kopurua bider 10 egin duela azken 4 hamarkadetan esan zuen MOEk. Munduko Osasun Elkarteak eta Imperial College Londonek egindako ikerketa baten arabera, joera hau jarraitzen baldin bada 2022. urtean obesitatea daukaten ume eta nerabe gehiago egongo dira gutxieneko pisua ez daukatenak baino. Gero eta haur eta nerabe sedentario gehiago daude (Buhringet al.,2009), eta egoera honek ondorio kaltegarriak ekar ditzake haur hauen osasunean. Adin hauetan aldaketa fisiologiko, psikologiko eta sozial handiak ematen dira, eta funtsezkoak izan daitezke helduaroan izango duten osasunean (Lubans, Hesketh, Cliff, Barnett, Salmon, Dollman y Hardy, 2011). 1946ko MOEko konstituzioak esaten du "lor daitekeen osasun maila altuenaz gozatzea edozein gizakien eskubiderik oinarrizkoenena da." Hala ere, urtero 100 miloi pertsona bizi dira umbral mailaren azpitik, errekurtso gutxiegi dituzte eta. Hezkuntza eta Berrikuntza 15 Nolanahi ere, ikusi den moduan, errekurtsoak dituzten herrialdeetan askotan ez da osasun maila altuenaz gozatzen ere ez. Horretarako, gure gizartean oso barneratuak dauden egitura batzuk aldatu behar dira, eskolaren aldetik sustatu behar direnak. Batez ere, elikadura osasuntsu bat izatea eta jarduera fisikoa egitea. Lan honetan hipotesi hau frogatu nahi da: Gallego Gorria ikastetxeak ez du bermatzen bere ikasleek gutxieneko jarduera fisikoa egiten dutela. Uste dut, aste batean gorputz hezkuntzako 90 minutuko saio bakarra izatea ez dela nahikoa ikasleen osasuna bermatzeko. Izan ere, uste dut ikasleek ez dutela saio horretan egiten egun oso batean egin behar duten jarduera fisikoaren erdia. Lehen hezkuntzako eskola batean, gorputz hezkuntzako saioetan egiten den jarduera fisiko maila neurtzeko, metodo kuantitatibo bat erabili da. Datu zehatzak eta objektiboak erabili dira, non jarduera fisikoa bakarrik neurtuko den, ez gorputz hezkuntzako saioen kalitatea. Hau da, metodo honen bidez, ikasleek gorputz hezkuntzako saio batean zenbat mugitzen diren neurtuko da. 5.1 Materiala Lehen hezkuntzako gradua ONwalk 500 3D gainean eramaten duen edozein pertsonaren aktibitatea neurtzen du azelerometro baten bidez. Horregatik, edozein kamisetan edo praketan eskegi, edo edozein poltsikoan eraman daitekeen podometro bat da. Teknologia honi esker, ONwalk 500 zehaztasun handiarekin neurtzen du edozein lekutan edo momentuan. Pausoen kantitatea neurtu ahal izateko, pertsona bakoitzaren pausoen distantzia ezagutu behar du. Horretarako, bi aukera daude: Lehenengoa zuzenean ikasle bakoitzaren pausoen distantzia neurtzea da, eta ONwalk barruan sartzea. Eta bigarren aukera ikaslearen altuera sartzea eta ONwalk 500ek zuzenean kalkulatzea da. Datu bilketa hau egiteko, 2. aukera erabili da; ONwalk 500 erabili duten ikasle guztiak neurtu dira eta podometroan ikasle horien datuak sartu dira. ONwalk 500 berez ez dago diseinatuta eskola batean erabiltzeko. Beste podometro asko bezala, pertsona bakarra erabiltzeko prestatuta dago. ONwalk 500 beste podometro askoren antzekoa da, eta ez dauka berezitasun handiegirik. Baina horregatik erabili da metodo honetan, hain zuzen. Oso podometro sinplea da; erraz prestatu daiteke beste pertsona batek erabiltzeko, eta oso ikusgaia da. Hau da, pantailaren zati gehiena zenbakiak dira, eta ez ditu kontzeptu konplexurik erabiltzen. Bakarrik oin batzuen silueta agertzen da, eta zenbaki bat. Horrela, ikasle txikienek ere, erraz uler dezakete podometroak zer esaten duen. Gainera, 3 botoi baino ez ditu, eta oso sistema sinplea erabiltzen du. Nahi izanez gero, ikasleek haiek bakarrik erabiltzeko. Maistra Isabel Gallego Gorria ikastetxea izan da metodo hau aurrera eramateko hautatu den zentroa. Eskola hau Bilbon kokatzen da, Iralako auzoan. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpeko eskola publikoa da. Bertan, Haur Hezkuntzako (2 urtetik aurrera) eta Lehen Hezkuntzako klaseak ematen dira. Irudia 2: OnWalk 500 podometroa. Hezkuntza eta Berrikuntza 17 Lehen hezkuntzan 15 talde desberdin daude, baina esku-hartze honetan 10 taldek parte hartu dute. Hain zuzen: 2. mailako 3 talde, 3. mailako talde bat, 4. mailako 3 talde, 5. mailako talde bat, eta 6.mailako 2 talde parte hartu dute. Hau da, Begoña Kortabitarte izeneko irakaslearekin gorputz hezkuntza egiten duten talde guztiek 2 izan ezik, igerilekuetara joaten direnak. Ikastetxe honetako talde guztiek gorputz hezkuntzako saio bakarra daukate astero, 90 minutukoa. Berez, 45 minutuko bi saio dira, baina talde guztiek biak batera ematen dituzte, etenik gabe. Talde oso heterogeneoak dira. Batzuk kopuru handikoak, beste batzuk txikikoak. Batzuk zailtasun handiak erakusten dituzte, eta beste batzuk ez. Esku-hartze hau, 2017ko, azaroaren 11tik 2018ko urtarrilaren 26ra egin da. Tarte horretan, gorputz hezkuntzako saio guztietan ikasle batek ONwalk 500 izeneko podometroa jarrita izan du. Segurtasun neurriak direla eta, hainbat saiotan baliabidea kentzeko eskatu zaie momentu batzuetan. Batez ere, txiri-bueltak edo jauziak landu diren saioetan. Izan ere, ikasleen segurtasunak lehentasuna dauka. Guztira, 63 ikasleek ONwalk jarrita izan dute gorputz hezkuntzako saioan zehar, eta haiek egindako pausoak, egindako kilometroak, erretako kaloriak, eta ibilitako denbora jaso dira. 7 urtetatik, 12 urtera bitarteko umeak parte hartu dute, eta 1,12 m-ko altuera daukaten ikasleetatik 1,45 m-ko altuera daukaten ikasleetara parte hartu dute. 5.3 Datuak jasotzea Klase bakoitzarekin izandako lehenengo saioan, esku-hartzearen helburua eta nondik norakoak azaldu dira. ONwalk 500 erakutsi zaie eta boluntarioak eskatu dira. Saio bakoitzean boluntario bat hautatu da, eta beste gela batera joan da; irakaslearen aldagelara, hain zuzen. Bertan, datu batzuk hartzen dira, haiei galdetuz.  Ikaslearen izena  Data  Maila  Klasea  Urteak Lehen hezkuntzako gradua Gero, altuera eta pisua neurtzen zaie, eta datuak baliabidean sartzen dira. Podometroa hartzen dute, eta nahi duten lekuan jarri dezakete. Laguntza behar baldin badute, irakasleak jartzen laguntzen dio. Ondoren, askatasuna ematen zaie gainerakoekin itzultzeko. Eskatzen zaie normaltasunez aritzeko, eta ezer eskegita daukatela ahazteko. Saioa bukatzean, berriro gela horretara bueltatzen da. Bertan eskuratutako datuak erakusten zaizkie, eta kilometroak edo kilokaloriak zer diren azaltzen zaie, era erraz batean, behar baldin badute eta interesa erakusten baldin badute. Eskerrak ematen zaizkie, eta edozein galdera edo zalantza baldin badaukate, argitzen zaie. Momentu horretan, datu hauek hartuko dira:  Emandako pausoen kopurua.  Egindako distantzia kilometrotan.  Erretako kilokaloriak.  Ibilitako denbora.  Saioan egindakoaren laburpen txiki bat. Datuen azterketarako PSPP izeneko software aske bat erabili da. PSPP datuen analisirako programa bat da, guztiz doakoa, interneten aurkitu daitekeena. Programa honen bidez, taula handi batean 63 ikasleen datu guztiak jaso dira. Horrez gain, programa honen bidez datu horiek aztertu dira, grafikoak eginez, bataz bestekoak ateraz, eta datuen filtroak eginez. Hezkuntza eta Berrikuntza 19 6. Eskuratutako datuak Atal honetan, eskuratutako datuak erakutsiko dira. 63 ikasleek parte hartu dute lan honetan, eta ikasle bakoitzetik 13 datu jaso dira. Guztira 819 datu jaso dira; eta hurrengo lerroetan datu nabarmenenak laburbilduko dira. Hasteko, laginari dagokionez 63 ikasleek parte hartu dute datu bilketa honetan. 32 neska, eta 31 mutil, hain zuzen. Mailaz maila banatu nahi baldin badira, 22 ikasle 2.mailakoak dira, 7 ikasle 3.mailakoak, 20 ikasle 4.mailakoak, 5 ikasle 5.mailakoak eta 9 ikasle 6.mailakoak. Grafiko 2: Ikasle kopurua mailaz maila. Lagina osoaren datuak aztertzen baldin badira, hauek dira laginaren ezaugarri nagusienak:  Ikasleen adinari dagokionez: 7 urteko 20 ikasle, 8 urteko 9 ikasle, 9 urteko 17 ikasle, 10 urteko 6 ikasle, 11 urteko 10 ikasle eta 12 urteko ikasle bat daude. Lehen hezkuntzako gradua  Altuerari dagokionez, altuera maximoa 144 cm dira, eta minimoa 112 cm. Batez besteko altuera, 128cm dira. Mutilen batez bestekoa 129cm-koa den aldetik, nesken altueraren batez bestekoa 127cm-koa da.  Pisuari dagokionez, gutxieneko pisua daukan ikasleak 20.94kg pisatzen ditu. Ikasle pisutsuenak, ordea, 42.21 kg pisatzen ditu. Batez besteko pisua 28.24kg-koa da. Mutilen batez bestekoa 29.12-koa den aldetik, nesken pisuaren batez bestekoa 27.40cm-koa da. Orain arte aipatutako datuak, laginaren inguruko informazioa ematen digute. Baina hemendik aurrera, ikasleek gorputz hezkuntzako saioetan egindako jarduera fisikoaren inguruko datuak izango dira. Hain zuzen, ikasle hauek egindako pausoak, erretako kilokaloriak, egindako distantzia, eta ibilitako denboraren inguruko informazioa emango da. Taula 1: Ikasleen altuera ezaugarriak Hezkuntza eta Berrikuntza 21 Taula 3: Ikasle kopurua saio bakoitzean. Ondoren, pausoen inguruan lortu diren datuak aipatuko dira: Gallego Gorria ikastetxean, 90 minutuko saioetan ikasleek ibiltzen dituzten pausoen batez bestekoa 2809 pausokoa da. 90 minutuko saio batean, ikasle batek eman dituen pauso minimoak, 530 dira. Pauso kantitate handiena, ordea, 4818 pauso dira. Minimoa 6.mailako ikasle mutil batek egin du, akrosporteko saio batean. Gehiengoa, ordea, 2. mailako neska batek egin du, baloiaren trebetasunak lantzeko saio batean. Taula 3: Ikasleek egindako pausoen ezaugarriak. Lehen hezkuntzako gradua ONwalk 500 jarrita zeukaten ikasle guztien pausoak gehitzen baldin badira, 176.998 pauso eman dituzte. Neskak eta mutilak banatzen baldin badira, neskek eman dituzten pausoen batez bestekoa 2579.56 pausokoa da. Mutilena, ordea, 3046.84 pausokoa. Taula 4: Pausoen batez bestekoak generoaren arabera Pausoen batez bestekoak mailaz maila sailkatzen baldin badira, datu hauek agertzen dira: 2. mailako ikasleek 2765.91 pausoko batez bestekoa egin dute. 3. mailakoek 3097.00 pausokoa. 4.mailakoek 3078.30 pausokoa. 5.mailakoek 2254 pausokoa. Eta, bukatzeko, 6. mailakoek 2403.67 pausoko batez bestekoa egin dute. Beraz, 5, mailako ikasleek izan dira batez besteko txikiena izan duten ikasleak eta 3. mailakoak batez besteko handiena izan dutenak. Taula 5: Pausoen batez bestekoak maila kontuan hartuta. Saio motak kontuan hartzen baldin badira, akrosporteko saioak izan dira batez besteko txikiena izan duten saioak (1138.33 pauso). Ondoren, herri kiroleko saioak, 1215 pausoko batez bestekoarekin. Tirolina saioan 2272.5 pausoko batez bestekoa egon da. Judo saioan 2478. Denbora librean 2687.67. Jolasetan 2722. Saltoan 2756.67. Baloi jolasetan 3193ko batez bestekoa. Potroan 3402. Hockeyean 3726ko batez bestekoa egon da. Eta bukatzeko, batez besteko handiena izan duen saioa olinpiaden saioa izan da, 4411 pausoko batez bestekoarekin. Aipatzekoa da, mutilak eta neskak banatzen baldin badirela, saio guztietan mutilek batez besteko handiagoa daukatela neskak baino, hockeyean izan ezik. Hockeyko saioetan, mutilek 3631.25ko batez bestekoa daukaten aldetik, neskek 2802.40ko batez bestekoa daukate. Gainerako guztietan, mutilek batez besteko handiago daukate. Batez ere, jolasetan (neskek 2384.17ko batez bestekoa eta mutilek 3228.75koa) eta denbora librean (neskek 2407.67ko batez bestekoa eta mutilek 3107.67). Hezkuntza eta Berrikuntza 23 Taula 6: Pausoen batez bestekoak, saio mota eta generoa kontuan hartuta. Pausoak alde batera utzita, ikasleen kilometroen datuak aipatuko dira. Hasteko, 63 ikasleen batez bestekoa 1.56km-koa da. Mutilak eta neskak banatzen baldin badira, mutilen batez bestekoa 1.74km-koa da; neskena, ordea, 1.39km-koa da. Taula 7: Ikasleek egindako kilometroen ezaugarriak Lehen hezkuntzako gradua Kilometro gehien ibili dituen ikaslea, 5.mailako ikasle bat izan da, 10 urtekoa, ikasgelen arteko olinpiada batzuetan. Ikasle honek 3.62km ibili ditu, hain zuzen. Kilometro gutxien ibili dituen ikasleak, ordea, 6.mailako mutil bat izan da, 11 urtekoa, akrosport saio baten bitartean. Ikasle horrek 0.56km ibili ditu. Ikasle guztien km gehitzen baldin badira, 98.33km dira. Kilometroen batez bestekoak ikasleen adinaren arabera banatzen baldin badira, datu hauek ematen dira: 7 urtekoen batez bestekoa 1.36km-koa da. 8 urteko ikasleen batez bestekoa 1.92km-koa. 9 urtekoen batez bestekoa 1.64km-koa da. 10 urtekoa 1.85km-koa da. 11 urtekoen batez bestekoa 1.43km-koa da. Eta bukatzeko, 12 urtekoen batez bestekoa 0.67 km-koa da (12 urteko ikasle bakarra dago). Hezkuntza eta Berrikuntza 25 handiagoa izan dute, batez ere denbora libreko saioetan eta jolasetan. Izan ere. Denbora libreko saioetan mutilek 1.78km-ko batez bestekoa daukaten bitartean, neskek 1.32km-koa izan dute. Eta jolasetan, mutilek 1.90km-ko batez bestekoa daukaten bitartean neskek 1.30km-ko batez bestekoa izan dute. Altuera kontuan hartzen baldin bada, pertsona altuenak eta baxuenak dira kilometroen batez besteko txikiena daukatenak. 120cm baino gutxiago neurtzen duten ikasleek 1.37km-ko batez bestekoa lortu dute, 135cm eta 140cm-en artean neurtzen duten ikasleek 1.45km-ko batez bestekoa, eta 140cm baino gehiago neurtzen duten ikasleek 1.41km-ko batez bestekoa egin dute. 120cm eta 135cm-en artean neurtzen duten ikasleek ordea, batez besteko handiagoak izan dituzte: 120cm eta 125cm-en arteko ikasleek 1.60km, 125 eta 130cm-en arteko ikasleek 1.73km, eta 130cm eta 135cm-en arteko ikasleek 1.64km-ko batez bestekoa izan dute. Lehen hezkuntzako gradua Egindako distantzia (km) alde batera utzita, erretako kilokaloriak aztertuko dira. Hasteko, 63 ikasleek erre dituzten kcal-en batez bestekoa 138 kilokaloria dira. Kaloria gehien erre dituen ikaslea ez da pauso gehien eman dituen ikaslea, ez kilometro gehien egin dituen ikaslea; 4.mailako mutil bat baizik. Mutil honek 237 kilokaloria erre ditu Hockey saio batean, 4200 pauso emanez. Kaloria gutxien erre dituen ikaslea, ordea, pauso gutxien eta kilometro gutxien egin dituen ikaslea izan da. Ikasle honek 6.mailan ikasten du, eta 26 kcal erre zituen akrosporteko saio batean. Taula 14: Erretako kilokaloriak generoaren arabera. Batez bestekoak ikasleen urteen arabera banatzen baldin badira, datu heterogeneoak ematen dira. Hala ere, antzeman daiteke ikasle txikienak eta handienak batez besteko txikienak dituzten ikasleak direla. Hala, 7 urteko ikasleek 122 kcal-ko batez bestekoa Grafiko 8: Ikasle kopurua erretako kilokaloriak kontuan hartuta. Taula 13: Erretako kilokalorien ezaugarriak Hezkuntza eta Berrikuntza 27 daukate, 11 urtekoek 126 kcal. Horrez gain, 12 urteko ikasle bakarra dago, 57 kcal erre dituenak. 9 urtekoek 145 kcal erre dituzte bataz beste. Eta batez besteko handiena daukaten ikasleek 10 (157 kcal bataz beste) eta 8 (166 kcal bataz beste) urteko ikasleak dira. Taula 16: Erretako kilokaloriak saio motaren arabera Saioak, generoaren arabera sailkatzen baldin badira, pausoen emaitza antzekoak antzematen dira. Mutilek batez besteko handiagoak dituzte saio mota guztietan, Hockey saioetan izan ezik. Gainera, hockey saio horretan, desberdintasuna kcal 1 baino gutxiagoko desberdintasuna baino ez dago. Gainerako saioetan, ordea, mutilek batez besteko handiagoa daukate, eta desberdintasunak nabariagoak dira. Adibidez, denbora libreko saioetan neskek 117 kcal-ko batez bestekoa daukaten aldetik, mutilek 157; jolasen saioetan Lehen hezkuntzako gradua Hezkuntza eta Berrikuntza 29 Ikasle guztien batez bestekoa 19 minutukoa izan da. Mutilak eta neskak banatzen baldin badira, nesken batez bestekoa 17 minutu diren aldetik, mutilen batez bestekoa 21 minutu dira. Taula 20: Ikasleek mugimenduan egondako batez bestekoa. Mailaz maila aztertzen baldin badira datuak, ez dago desberdintasun handiegirik. Batez besteko txikiena 5. mailakoek egin dute (15 minutu) eta handiena 3. eta 4. mailakoek egin dute (21 minutu). 2. eta 6. mailakoek 18 eta 17 minutuko batez bestekoak izan dituzte. Taula 21: Ikasleek mugimenduan egondako denboraren batez bestekoa mailaren arabera. Maila eta generoa kontuan hartzen baldin bada antzeman daiteke 5. mailan mutilen eta nesken arteko desberdintasun handiena dagoela. Hain zuzen, 5. mailako mutilek 22 minutuko batez bestekoa egin duten aldetik, neskek 10 minutuko batez bestekoa izan dute. Hau da, 5. mailako mutilek batez besteko handiena izan dute, eta 5. mailako neskek batez besteko txikiena. Horrez gain, antzeman daiteke, nahiz eta neskek 4 minutuko batez besteko txikiagoa izan, 3. mailako neskek (21 min) eta 6. mailako neskek (18 minutu) mutilak baino batez besteko handiagoa daukatela (3. mailakoek 20 min eta 6. mailakoek 16 min). 2. mailan, 4. mailan eta 5. mailan mutilek neskek baino batez besteko handiagoa izan dute. Lehen hezkuntzako gradua Taula 22: Ikasleek mugimenduan egondako denboraren batez bestekoa maila eta generoa kontuan hartuta Saioak kontuan hartzen baldin badira, pausoekin, erretako kilokaloriekin eta egindako distantziarekin ematen diren emaitza antzekoak ematen dira. Herri kirolak (10 min) eta akrosport (8 min) saioak dira batez besteko txikienak dituztenak. Olinpiadak (30 min) eta hockey (25 min), ordea, batez besteko handienak dituztenak dira. Hezkuntza eta Berrikuntza 31 Taula 24: Ikasleek mugimenduan egondako denboraren batez bestekoa maila eta saio motaren arabera. Lehen hezkuntzako gradua Informazio iturri desberdinek osasunaren inguruan esaten dutena ikusita, jasotako datuekin alderatzean, hainbat ondorio atera daitezke. Hala, hurrengo lerroetan, lortutako datuak interpretatuko dira, eta marko teorikoan aipatutako informazioarekin alderatuko dira, datu hauetatik ondorioak ateratzeko. Modu honetan, nahiz eta eskuratutako datuak zehaztasun handiarekin ez begiratu, ondorio bat nabaria da: gorputz hezkuntzako saioekin, hezkuntza sistemak ez du bermatzen ikasle batek aste batean egin behar duen jarduera fisikoa egitea. Munduko Osasun Elkarteak, 3 gomendio ematen ditu 5 eta 17 urteren arteko pertsonentzat: egunero, gutxienez 60 minutuko jarduera fisikoa egitea, intentsitate maila altuan ala baxuan; 60 minutu baino gehiagoko jarduerak onura handiagoak ekartzen dituzte osasunean; eta gutxienez astero 3 egunetan, giharrak eta hezurrak sendotzen dituzten jarduerak egitea. Gallego Gorria ikastetxeko ikasleek, 90 minutuko saio bakarra daukate astero; hau da, 5 egunetatik, 1 bakarrik egiten dute gorputz hezkuntza. Beraz, Gallego Gorria ikastetxeak, aukera ematen die ikasleei, gehienez, asteko egun bakar batean Munduko Osasun Elkarteak gomendatzen dituen jarduera fisiko minimoetara heltzeko. Aurretik aipatu den bezala, ikasleen etorkizunean ondorio kaltegarriak ekar ditzake jarduera fisiko minimoa ez egiteak. Baina, minimo batzuk eginda onura asko ekar ditzake (Kontsumo eta Osasun ministerioa eta Zientzia eta Hezkuntza ministerioa, 2006). Hala ere, gaur egun, hezkuntza sistemak ez ditu minimo horiek garantizatzen. Egia da, ikasleek jarduera fisikoa egitea ez dela hezkuntza sistemaren helburu nagusia. Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma (236/2015-eko Dekretua) aztertzen baldin bada, hezkuntza sistemak helburu nagusi hauek aipatzen ditu: hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia, ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia, elkarbizitzarako konpetentzia, ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia eta norbera izaten ikasteko konpetentzia. 5 helburu horietan ez da agertzen jarduera fisikoaren inguruko aipamenik. Beraz, ikasleek jarduera fisiko kantitate minimoak egitea ez da hezkuntzaren helburu nagusi bat. Oinarrizko diziplina barneko edukietan murgildu behar gara jarduera fisikoaren inguruko aipamenak aurkitzeko. Konkretuki, curriculumeko azken oinarrizko diziplinan: konpetentzia motorra. Bertan, hau aurkitu daiteke: Hezkuntza eta Berrikuntza 33 "7. Konpetentzia motorra: Autonomiaz, izaera kritikoz, sormenez eta adierazkortasunez lantzea norberaren, gainerako pertsonen eta ingurune fisiko eta kulturalaren jardun-eremu motorreko egoerak, eta jokabide motorra lantzen laguntzen duten jakintzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea, jarduera fisikoa eta kirola egiteko ohiturak hartu eta, bizimodu osasungarri batean oinarrituta, gorputzaren eta norberaren alderdi fisiko eta emozionalen ongizatea lortzen laguntzeko." (Oinarrizko hezkuntzako curriculuma, 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, pp 26). Paragrafo honetan antzeman daitekeen bezala, jarduera fisikoa lantzea hezkuntza sistemaren helburu bat da. Baina, gorputz hezkuntza izeneko diziplinaren ardura da. Datu bilketa honetan, ez da neurtu ikasleek eskola orduetan egiten duten jarduera fisikoa. Datu bilketa hau, gorputz hezkuntzako saioetan egindako jarduera fisikoa neurtzera mugatu da. Izan ere, curriculumaren arabera jarduera fisikoa gorputz hezkuntzako arloaren ardura da bakarrik. Laburbilduz, hezkuntza sistemak ez du bermatzen ikasleek astean zehar egin behar duten jarduera fisiko minimoak egitea. Baina hori ez da inoiz hezkuntzaren helburua izan. Jarduera fisikoa gorputz hezkuntzako saioetara mugatua egon da, eta heziketa fisikoko saioetan bakarrik ematen zaio erantzukizuna. Beraz, lan honetan ez da hezkuntza sistemak jarduera fisikoari ematen dion erantzukizuna ebaluatu behar dena, gorputz hezkuntzako saioek ematen dioten erantzukizuna baizik. Hemendik aurrera, alde batera utziko dira MOEk aste baterako ematen dituen gomendioak. Horren ordez, gomendioak egun bakar batera mugatuko dira, eta bakarrik ebaluatuko dira ikasleek Gorputz Hezkuntza egiten dituzten egunak. Beste era batean esanda, Gallego Gorria ikastetxeko talde guztiek, saio bakarra daukate astean. Argi dago Gallego Gorria Ikastetxeak aste osoko beharrak ez dituela asetzen, baina, egun horren beharrak asetzen al ditu? Galdera horri erantzuna emateko, pausoak erabiliko dira. Autore desberdinek aipatu dute, 10000 pauso eman behar direla egunero osasunean ondorio positiboak ikusteko. (TudorLocke eta beste batzuk 2011). Beraz, ikasle osasuntsuak sortu nahi baldin badira, gorputz hezkuntzako saioetan 10000 pauso horietariko kantitate handi bat egin beharko lirateke. Gainera, kontuan izan behar da Gallego Gorria Ikastetxean, ikasleek 45 minutuko 2 saio dituztela astean, baina talde guztiek biak batera egiten dituztela. Beraz, gorputz Lehen hezkuntzako gradua hezkuntzako 90 minutuko saioetan 10.000 pauso horietatik, oraindik kantitate handiago bat egin beharko lukete. Baina datuak aztertzen baldin badira, errealitatea oso desberdina da. Inork ez du lortu 90 minututan 10000 pauso ematea. Are gehiago, inork ez du 10000 pausen erdia ematea lortu. Ikusi denez, 4818 pauso eman ditu pauso gehien eman dituen ikasleak. Eta batez bestekoa, herenaren azpitik dago: 2809 pauso (942.95ko desbideratze estandarra) Pausoak erreferentzia moduan hartzen badira, oso jarduera fisiko gutxi egiten da gorputz hezkuntzako saioetan. Gainera, datuak larriagoak dira minimoak kontuan hartzen baldin badira. Pauso gutxien eman dituen ikasleak 530 pauso eman ditu saio batean, hau da, horrelako 20 saio beharko lituzke eguneko kantitate gomendagarrira heltzeko. Egia da, ikasle honen pauso kantitatea ez dela ohikoena. 1000 pausoen azpitik, 2 ikasle baino ez daude, baina 63 ikasleetatik, 10 ikasle 2000 pausoen azpitik daude, eta bakarrik 7 ikasle daude 4000 pausoen gainetik. Erreferentzia moduan, mugimenduan egondako denbora kontuan hartzen baldin bada, datuak askoz argiagoak dira. Munduko Osasun Elkarteak 60 minutuko jarduera fisikoa gomendatzen du. Kanpotik ikusita, gorputz hezkuntzako saioak 90 minutukoak dira, eta berez, nahikoa izango litzateke jarduera fisiko minimoa egiteko. Baina, oraingoan ere, errealitatea beste bat da. Inor ez da 60 minutu mugimenduan egon. Mugimenduan denbora gehien egon den ikaslea 31 minutu egon da. Beraz, gutxienez, esan daiteke ikasle batek saio batean MOEk egunean gomendatzen duen denboraren erdia egon dela jarduera fisikoa egiten. Zehazki, 3 ikasleek 30 minutu edo gehiago egon dira mugimenduan. Beraz, denbora erreferentzia moduan hartzen baldin bada, datuak apur bat hobetzen dira. Baina tamalez, oraindik ere ez dira datu onak. Ikasle guztien batez bestekoa 19 minutukoa (0.6ko desbideratze estandarra) da; hau da, pausoekin gertatzen den bezala, ikasle guztien batez bestekoa ez da gomendioen herenera heltzen. Horrez gain, 63 ikasleetatik, 6 ikaslek ez dira 10 minutu baino gehiago mugimenduan egon. Laburbilduz, aurretik esan denez, hezkuntza sistemak ez du bermatzen ikasleek astero jarduera fisiko nahikoa egitea. Baina orain, azkeneko datu hauek ikusita, esan daiteke ere, ez duela egun bakarreko beharrak asetzen. Gallego Gorria Ikastetxean, 5 egunetatik bakar batean egiten dute gorputz hezkuntza. Eta hala ere, egun horretan, (nahiz eta 2 saio egin aldi berean) ez dute egun bakarreko gomendioak asetzen. Bakarrik ikasle gutxi batzuk, (parametro zehatz batzuk bakarrik kontuan izanda) heltzen dira gomendioen erdira. Hezkuntza eta Berrikuntza 35 Ideia hau argitu ondoren, beste zenbait ondorio atera daitezke datuen interpretazioetatik. Izan ere, mutilak eta neskak egin dituzten batez bestekoak alderatzen baldin badira, mutilek batez besteko handiagoak izan dituzte arlo guztietan. Adibidez, pausoak alderatzen baldin badira, nesken batez bestekoa 2579 pausokoa (919.93ko desbideratze estandarra) da eta mutilena 3046 (921.14ko desbideratze estandarra) pausokoa. Edo, egindako distantzia (km) alderatzen baldin bada, nesken batez bestekoa 1.39km-koa (0.53ko desbideratze estandarra) da, eta mutilen batez bestekoa 1.74km-koa. (0.54ko desbideratze estandarra) Ikasleak pertsonak dira; batzuk gehiago mugitzen dira, eta beste batzuk gutxiago. Batzuk ezaugarri batzuk dituzte, eta besteek beste batzuk. Baina datu hauek aztertuta, esan daiteke ONwalk 500 jarrita eraman duten Gallego Gorriako ikasle mutilak gehiago mugitu direla neskak baino. Hala ere, ez da kasu guztietan hala izan, adibidez, pauso gehien ibili dituen ikaslea neska bat da. Saio motak kontuan hartzen baldin badira, hockey eta baloi jolas saioetan izan ezik, mutilak neskak baino gehiago mugitu dira. Baina datu hauek ezin dira absolutura eraman, saio batzuetako laginak oso txikiak direlako. Bakarrik esan daiteke, lagin honetako ikasleak generoaren arabera multzokatzen badirela, mutilak gehiago mugitu direla neskak baino. Baina gustatuko litzaidake saio baten garrantzia azpimarratzea: denbora librea. Gainerako saio guztiak irakasleak gidatutako saioak izan dira. Beraz, ikasleek egindako pauso kantitatearen arrazoi nagusiena irakaslea izan da. Hau da, irakasleak aginte zuzena erabiltzen baldin badu, ikasleek irakasleak gidatutako pauso kantitatea egingo dituzte. Baina askatasun maila handiago bat ematen duen metodologia bat erabiltzen baldin bada, (adibidez, denbora librea) ikasleek nahi dituzten pausoak emango dituzte. Horregatik, nesken eta mutilen arteko pauso kantitateak neurtzeko saiorik hoberena denbora libre da. Gainera, lagin handiena daukan saioa da. 63 saioetatik 15 saioetan denbora librea izan dute. Eta 15 saio horietan, 9 nesken eta 6 mutilen datuak jaso dira. Pausoak kontuan hartzen baldin badira, nesken batez bestekoa 2407 (709.81ko desbideratze estandarra) pausokoa da, eta mutilen batez bestekoa, ordea, 3107 (1157.58ko desbideratze estandarra) pausokoa. Beraz, kasu honetan ere, mutilak gehiago mugitu dira. Generoa alde batera utzita, beste ondorio bat antzeman daiteke. Datu bilketan zehar eman diren saio batzuk lehiakorrak izan dira: olinpiadak, baloi jolasak edo hockey saioak, adibidez. Saio hauetan ikasle batzuk beste ikasle batzuen kontra haritu dira. Beste saio batzuetan, ordea, ez da lehiarik egon: hala nola, akrosport, potro edo denbora libreko saioak. Lehen hezkuntzako gradua Zerrenda osoa pauso kantitatearen arabera ordenatzen baldin bada, erreparatu daiteke lehiak ondorio nabarmena izan duela ikasleengan. Izan ere, 4000 pauso baino gehiago eman dituzten ikasle guztiek lehian aritu dira: olinpiadak, jolasak, baloi jolasak, hockey eta denbora libre (futbolean aritu dira bi ikasle horiek). Kontran, kilometro bat baino gutxiago ibili duten ikasle gehienek (bat izan ezik), lehiarik gabeko saioetan egin dituzte: Akrosport, tirolina eta denbora libre. Are gehiago, pausoen batez besteko handiena izan duen saioa, olinpiaden saioa izan da. Saio horretan, irakasle batek izandako arazo baten ondorioz, 2 taldeek parte hartu dute: 5. maila A eta 5. maila B. Bertan, hainbat jolas egin dituzte talde batek bestearen kontra. Beraz, lehia handiko saioa izan da. Ikasleak oso motibatuak sentitu dira eta, horren ondorioz, pauso asko eman dituzte. Alde batetik, egia da lehia ez dela gehiegi sustatu behar lehen hezkuntzan. Baina beste aldetik, ikasleak motibatzeko, eta jarduera fisikoa sustatzeko oso erabilgarria izan daiteke. Datuak aztertuta, lehiak erlazio zuzena dauka ikasleen pauso kantitatearekin, eta, era egokian erabiltzen baldin bada, errespetua edo elkarbizitza bezalako baloreak sustatzeko oso erabilgarria izan daiteke. Hezkuntza eta Berrikuntza 37 8. Hobetzeko proposamenak Lan honen ebaluazio bat egin behako banu, lortutako emaitzekin pozik nagoela esan beharko nuke. Hasi aurretik hainbat zailtasun aurreikusi nituen, baina hauek gainditzeko gai izan naiz. Itxaropen asko jarri nituen lan honetan eta lortutako emaitza espektatiben gainetik egon da. Baina hala ere, ez dago lan perfekturik. Irakasle on batek bere akatsetatik ikasi behar du, eta etorkizunean hauek saihesteko gai izan. Horregatik, lan honen inguruko auto-ebaluazio bat eginda, hobetzeko proposamen hauek ikus ditzaket. Hasteko, etorkizunean lan hau errepikatuko banu, laginaren hautaketan hainbat aldaketa egingo nituzke. Lehenik eta behin, 2 podometro erabiliko nituzke saio bakoitzean. Horrela, saio berean 2 ikasle desberdin aztertzeko aukera izango nuke, eta 63 ikasleen datuak izan ordez, 126 ikasleen datuak izango nituzke. Horrela, datuak askoz fidagarriak izango lirateke. Gainera, erabaki honek beste arazo bat konponduko luke: saio batzuetan lagin bakarra izatea. Praktiketan egon nintzen bitartean, nire irakasleak judo, herri kirolen edo olinpiaden saio bakarra eraman zuen aurrera. Nik hainbat saio aurrera eramateko aukera izan nuen, baina saio gehienak irakasleak aukeratzen zituen, ez nik. Horren ondorioz, nik ez nekien saio horiek saio bakarrak izango zirela. Nik espero nuen, saio guztiak errepikatzeko aukera izatea, baina tamalez, ez zen hala izan, eta saio batzuetan ikasle bakarraren datuak jaso ahal izan ditut. Arazo hau konpontzeko aurretik aipatu den metodoa erabiliko nuke. Saio bakoitzean bi ikasleen datuak hartuta, saio guztietan gutxienez 2 ikasleen datuak izatea bermatuko luke, arazo hau saihestuz. Saioen haritik jarraituz, etorkizunean hobetzeko gustatuko litzaidake saio guztietan mutil eta neska kopuru berdina izatea. Horrela, eskuratutako datuen analisia askoz zehatzagoa izango litzateke. Arazo hau, berriro ere, aurreko proposamenarekin konponduko litzateke. 2 podometro erabiliz, eta beti neska bati eta mutil bati jarriz, arazoa konponduko litzateke. Bestela, aldez aurretik jakin izan banu saio guztien nondik norakoa, zehaztasun handiago batekin aukeratu ahal izango nuke lagina. Lehen hezkuntzako gradua Etorkizunean ikerketa hau berrartu nahi baldin bada, hurrengo urratsa ikerketa beste ikastetxe batean egitea izango litzateke. Izan ere, lan honetan Gallego Gorria Ikastetxea aztertu da bakarrik. Beraz, hezkuntza sistemaren erantzukizuna fidagarritasun handiago batekin aztertu nahi baldin bada, ikastetxe desberdinetako saioak aztertzea izango lirateke gomendagarriena. Hezkuntza eta Berrikuntza 39 Lehen hezkuntzako gradua Hezkuntza eta Berrikuntza 41 Lehen hezkuntzako gradua
science
addi-96c74259e78a
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31664
Transart. Collaborative art practices, relational technologies and social performativity.
Del Olmo Alonso, Saioa
2018-11-16
Nire gurasoei, zernahi erabaki nuela ere beti haien konfiantza eta laguntza izateagatik ESKER ONA Osaturik gelditzea ezinezkoa izango den testu baten lehenengo lerroa idazten eta berridazten dut, finkaturik gelditzeko eusten diona. Tesi honetan idatziko dudan azkena da, eta haren parte garrantzitsu bat. Denboran zehar iraungo duten emozioak dira, trakeski saiatzen direnak kodeen, eraikitze sintaktikoen eta ordenagailuko tekla zehatuen artean lekua irekitzen. Modu berezi batean hasi nahi dut, nire tesi-zuzendariari eskerrak emanez, lehenengo hastapenetatik askatasun eta konfiantza osoa emateagatik ikerketa hau egokitzat hartu dudan moduan egiteko eta behar nuen guztian laguntzeko prest egoteagatik; era berean, nire fakultateko kideei, Arantza Lauzirikari eta Iñaki Billelabeitiari, arlo pertsonalean eta tesia garaiz gauzatzen lagundu didatenak; eta, orokorrean, nire saileko lankideei, beren afektua erakusteagatik, sostenguagatik eta laguntzagatik. Ikerketa hau maiz taldekoa izan den praktika artistiko batean zehar bizi izandako esperientzietatik eta bata bestearekin nola erlazionatzen garen ikertzeko interes berezitik sortu zen. Hori dela eta, ikerketa teoriko-praktiko honek iraun duen urteetan zehar prozesuak eta adiskidetasuna nirekin partekatu dituzten pertsonak eskertu nahi ditut. Gure artean berotzeko maitemintzeko, ulertzeko, nahasteko, ez ulertzeko, urruntzeko, haserretzeko, berriz gerturatzeko, berraurkitzeko, berriz elkartzeko… uneak izan dira. Wiki-historiak-eko Haizea Barcenillari eta Aloña Intxaurrandietari (seguru nago haritik tiratzen jarraituko dugula Munoa etxean eta aurrean jarriko zaizkigun abagune guztietan); EPLC taldeko lagunei: Olatz de Andrés, Nuria Pérez, Naiara Santacoloma, Ixiar García, Maider Urrutia eta Natxo Montero (gorputzen ukitzeak eta korapilatzeak maitasuna egiten du, eta, kasu honetan, baita gozamena eta bat etortzea ere); Ivan Battyri (izugarria zure laguntza, kontrastea, sostengua eta maitasuna); Psikodrama-Kontraste Taldeari: Ainhoa, Ciel, Montse, Ester, Puri, Asier eta Alaitzi (luxua izan da zuekin gozatu nuen konfiantza- eta intimitate- espazioa talde-dinamikan sakontzeko); A Plataformako lagunei, bereziki Txaro Arrazola, Maria José Aranzasti, Gurutze Guisasola, Elena Solatxi, Jose Cos, María Seco, Marian Puertas, Begoña Intxausti eta Pilar Soberóni (borroka feministak merezi du, eta haren fruituak ikusten ari gara, eutsi horri); 770OFFko lagunei: Laura Díaz, Eva Guerrero, Jemima Cano, Maia Villot, Cristina Ortiz eta May Morenori (elkarrekin esperimentatzea plazer handia izan da); LoRelacional taldekideei: Txelu Balboa, Marta Villota, Eider Ayerdi eta M'Angel Manovelli (nahiz eta beste itxiera mota bat nahiago izango nuen, prozesua bizia, atsegingarria eta aberatsa izan zen); Tecnoblandasi: ColaBoraBora eta kolaboratzaileen sare hasiberriari (bikaina izan da teknologia bigunaren kontzeptua era kolektiboan lantzea eta hedatzea, eta badakit jakin genuen eta ahal izan genuen onena egin genuela, zirraren denboren eta errealitate-bainuen mihiztadura horretan; jarraituko dugu); eta Wikitokiko bazkideei eta konplizeei: ColaBoraBora, Urbanbat, Pablo Itxiera berezi hau gordetzen dut nire familiarentzat eta Ritxirentzat (nire bizi-konplizea eta konplize artistikoa). Zuen maitasuna, konfiantza, sostengua eta laguntza jarraitua eta amaigabea da, gainerako guztia posible egiten duena eta zentzua ematen diona. Bihotzean daramatzat nire aitona-amonak (hain ondo zaindu nindutenak), nire osaba Pepe, nire lehengusu Claudio, nire aitite, eta nire amama, oraintsu hil dena (ez zara tesi honen aurkezpenera iritsi, Amama, baina dagoeneko badakit harekin harro zeundela). Zuei guztioi, eskerrik asko bidaia honetan laguntzeagatik. 1. partea Egoera eta portaera transformatzaileak sortzen arte garaikideko praktika parte-hartzaileen bidez Aurkibide honek tesi honetako lau liburukien edukiak bateratzen ditu, ikuspegi orokor bat emateko. Zehazki liburuki honi dagozkion edukiak zenbakituak agertzen dira. 31 * LABURPEN OROKORRA TRANSARTEA. Arte-praktika kolaboratzaileak, teknologia erlazionalak eta performatibitate soziala TRANSARTEA prozesu parte-hartzaile eta kolaboratzaileen bidez sortutako arte-proiektu erlazionalei buruzko ikerketa bat da, eta proiektu horiek gertatzen diren testuinguruetan transformazioak eta trukeak sortzeko gaitasunaz ere bai. Ikerketa hori arte-praktikatik eta gogoeta diskurtsibotik eginda dago, arte-kritikaren eta gizarte-zientzien teorien arteko bidegurutzean. «Behar zaituztegu»1 Ikerketaren helburua da esperimentatzea eta balioztatzea ea arteak gizarteari eragin diezaiokeen eta, horrela izatekotan, hausnartzea zer neurritan eta zer erremintarekin ahaldundu gintezke artistok hartarako; halaber, planteatzea zer baldintza bultzatu beharko liratekeen testuinguruetan, artisten, artearen eta testuinguruaren arteko mihiztadura errazteko eta inplikaturiko agente guztientzat onuragarria izateko. Arteak sozialki eragin dezakeelako hipotesitik abiatu gara (neurri batean edo beste batean, hainbat norabidetan, eta egiazta dezaketen erremintak izanda edo ez). Hortik, ikerketak planteatzen du gaur egun gizarte gisa ditugun erronketako batzuek zerikusia dutela gure erlazionatzeko ahalmenarekin (gure artean, beste bizitza-forma batzuekin eta gure ingurunearekin; makro eta mikro mailan) eta artea eremu interesgarria izan daitekeela haren gainean esperimentatzeko eta sakontzeko (elementu gertagaitzak konektatzeko, bere ahalmenagatik; mugak zeharkatzeko, bere joeragatik, eta pertsonengana iristeko, bere moduengatik). TRANSARTEA ikerketaren denboraldian zehar (2012-2018) erabili diren metodoak askotarikoak izan dira. Alde batetik, 2000 eta 2014 urteen artean egin ditugun arte-proiektu parte-hartzaile eta kolektiboak bildu ditugu, berezko sorkuntza artistikoaren senetik ikuspegia izateko. Bilduma hori izan da argitaratze-formatuan (Biotracks liburua) eta ikus-entzunezko sorrerakoa (Hamaika urte dantzan bideoa). Praktikatik, halako proiektuak eta ekintza kolektibo eta parte-hartzaileak egin dira: Transnazionala, Jokaera-koreografiak, Eraso!, Zu ez, Topa, Zure animoko mezua hemen, Eromekanika, Participation on Trial, Teknologia bigunak (performancea), -rekin jolasean, Globosonda, Marrualdia eta Geroa Xuxurlaka. Proiektu horien bidez esperimentatu dugu talde-dinamikekin, taldean rol banaketarekin, zeregin-esleipenarekin, pareen arteko kolaborazioarekin, partaidetza konplizearekin, partaidetza behartuarekin, ekintza zuzenarekin, ekintza ikusezinekin, hautemate arduragabearekin, komunikabideen erabilerarekin, komunikazio kodeekin, espazio-antolakuntzekin... 1. Esaldi nabarmenduak EPLC (Espacio para los cuerpos) taldearen Zure animoko mezua hemen proiektutik (2013) atera ditugu. 32 TRANSARTEA «Hiper-aireztatzea» Maila diskurtsiboan, arreta ipini da bira sozial eta etnografikoaren inguruan, ikusleriaren politiketan, parte-hartzearen gradientean, egiletasuneko forma bestelakoetan, artearen autonomian eta heteronomian, artearen bidezko emantzipazio eta alienazioan, eta arte-praktika ugaritarako erabilgarria (edo ez-erabilgarria) izateko desioan, beste kontu batzuen artean. Psikologia sozialaren eremuan, kontuan hartu ditugu alorraren teoria, transakzioaren analisia, psikodrama, talde operatiboaren metodoa, transferentzia eta kontratransferentziei buruzko teoria psikoanalitikoak, objektu-harremanak eta objektu trantsizionalak. Soziologian, habitus-en ideian eta mikro-makro erlazioetan jarri dugu interesa. Antropologian, dohainaren entsegua, artearen agentziari buruzko digresioa eta aktore-sarearen teoria kontsultatu ditugu. Diskurtso filosofiko feministek ere ikerketa elikatu dute, kokatutako ezagueraren, genero performatibitatearen, identitatearen ulergarritasunaren eta ekonomia feministaren inguruan. «Batera joatea erabakitzea, zehazki nora jakin gabe» Halaber, prozesu ikertzailearen atal gisa, talde artistiko batzuetako kide izan gara (EPLC, A Plataforma eta 770OFF), eta prozesu kolektiboen inguruko ikerketa informalekoak ere bai (Meetcommons, Psikodrama kontraste taldea, La comunidad imposible, Wikitoki Lo- Relacional eta Tecnoblandas). Talde horien parte izateak ikerketaren gaiez kolektiboki lan egiteko balioa du, eta horrek kasu askotan aldi berean subjektu eta gure ikerketaren objektu izatea ekarri du. Beste erreminta batzuei dagokienez, honako hauek erabili ditugu: gaian adituak diren pertsonei bideratutako elkarrizketak; Ausart aldizkariko teknologia bigunei buruzko zenbakirako argitaratze-kolaborazioa; Skylab, Taldeko kontuak eta Marra laborategiak; Hiri Interdependentziak, Hiri-Esplorazioak eta Geroa Xuxurlaka lantegiak; Teknologia Bigunak udako ikastaroa; Stono mendia eta Erain Komunitate-Psikologia pilula sortzaileak; eta Bilbo Zaharreko Gau Irekia programarekin erlazioan UPV/EHUko arte performatibo eta testuingurukoa ikasgaiko ikasleekin egindako lana. «Hau dagoeneko bada» Alde batetik, ikerketa honen emaitzak sortutako proiektu artistikoak berak dira, diskurtsoen eta kontsultatutako teorien eraginpean (transakzioak, transferentziak, trantsizioak, portaerak, komunikazioa eta antolaketak jokoan ipini dituzten formatu artistikoak). Beste alde batetik, emaitzak ere badira dokumentuan zehar aurkeztutako hausnarketak, arteetan egiteko logiken eta ikertzeko modu partikularren eraginpean (formek, intuizioek, nahiek, afektuek, gatazkek… gidatuz). Hasierako hipotesiak planteatzen zuen prozesu parte-hartzaile eta kolaboratzaileak egokiak direla testuinguru zehatzen eragin zuzenak bilatzen dituzten arte proiektuetarako, eta hipotesi hori argudiatuta eta ñabartuta geratu da dokumentuan zehar. Halaber, teknologia bigunen kontzepturako hurbilketa egin da, eta arte-proiektu parte-hartzaileen mekanikak eta estrategiak atera dira kasu zeha- tzetan. Erlazioetako teknologia berrien lehen konpilazio bat egin dugu, bere estatu hasiberria gorabehera, proiektu artistikoetarako, ikerketetarako eta tailerretarako erreminta-kutxa bezala balio dezan. Bestalde, ondorengo garapenetarako apuntatuta geratu da makinetako logiken eta afektuen konpilazio bat, arreta-fokua pertsonen arteko erlazioeta- 33 * LABURPEN OROKORRA tik beste mota batzuetako agenteen arteko erlazioetara zabaltzea ahalbidetuko duena, ekosistemaren gaineko gaurko giza agentziaren gehiegikeriari buruzko arazoen araberakoagoa. «WE-ME» Partekatzeko ekoizpen bat sortzeko asmoaz gain, ikerketa arlo pertsonalean ahalduntze eta sofistikazio handiagoari lortzeko ideian bat egin dugu: diskurtsoetan (zenbait ezaguera-eremuren arteko bidegurutzean), hizkuntzetan (artistikoa eta idiomatikoa) eta tekniketan (erlazionalak). «Horretan joka dezagun» TRANSARTEA artea praktikatzen jarraitzeko artefaktu bat da, arauak etengabe berridazten dituen joko bat, zehazki egiten ari dena jakitean eta ez jakitean datzana. TRANSARTEAk epe motzean elikatuko ditu transakzio eromekanikoak, geroaldira zuzendutako xuxurlak, makinetako logiken eta afektuen gaineko ikerketak eta esperimentu erlazional, performatibo eta testuingurukoen errepertorio bat. 0.1. irudia. EPLC, Zure animoko mezua hemen, Bilbo, 2013. Arte eszenikoetako La Fundición aretoko auzokideen komunitatearekin batera egindako proiektua. Bizi den testuinguruaren gainean bere buruari galderak egiten dizkion pertsona bat naiz. Galdera horiek artearen bidez asetzen saiatzen naiz. Artea ingurunearekin erlazionatzeko eta ulertzeko modu bat da niretzat. Neure burua harekiko harremanean ulertzeko modua ere bada. Praktika artistikoa giza harremanen inguruan garatzen dut, portaerari, komunikazioari eta antolakuntza sozialari arreta berezia emanez. Prozesuetan, dinamika kolaboratzaile eta parte-hartzaileekin esperimentatzen dut. Proposamen horiek testuingurukoak eta performatiboak dira batez ere. Behin eta berriz eroriz, identitate kolektiboarekin, generoarekin eta feminismoarekin, desioaren mekanismoekin eta etorkizunerako proiekzioarekin lan egiten dut. Nire proiektuen gehiengoa prozesu ireki gisa planteatzen da. Askotan, zirikatzailearen rola hartzen dut; batzuetan, prozesu konkretu baten aktibatzaile legez jarduten dut; besteetan, martxan dagoen ekimenetan ere gehitzen dut neure burua. Orokorrean, pertsonak hainbat mailatan lot daitezke ekimenetara, eta pertsonekin sortzen den esperientzia artistikoari ematen zaio garrantzia bereziki. Hala, artistaren, artearen eta pertsonen arteko interakziozko posibilitate berriekin esperimentatzen dut. Horretarako, errealitatearen eta fikzioaren, publikoaren eta artistaren, esperientziaren eta objektuaren arteko mugak ezabatzera jolasten naiz. Era kontziente batean, artearen eremu hedatuan egiten ditut proiektuak nagusiki, praktika artistikotik bertatik, artea konfiguratzeko eta legitimatzeko mekanismoak kolokan jartzeko eta haiei buruzko gogoeta egiteko. Behin bide hori eginda, eta haren gaitasunez ohartuta, artearen espazio-denbora espezifikoak eta haiekin jokatzeko aukerak sumatzen ditut, nire desio, intuizio eta grinak asetzeko, artearen marko eta mugak teknologia biguntzat aztertzeko prest. Arteak imajinario kolektiboa esploratzeko, begirada dibergenteak sortzeko, eta egiteko era bestelakoak proposatzeko gaitasuna duelakoan nago, eta, horregatik, uste dut eraldaketa sozialen prozesuetan lagungarria izan daitekeela. Desio askotarikoak sumatzen ditut barruan, batzuk kontzienteak, beste batzuk inkontzienteak, eta gehienak sozialki eraikitakoak. Horregatik interesatzen zait azaleratzea gizartearen mekanismoek eta kontzepzioek zer eragin duten gugan. Bilbon bizi naiz. Euskal herritarra, espainiarra eta europarra naiz. Nire pentsaera eta bizipenak, batez ere, hemen gertatu dira. Sistema sozioekonomiko kapitalistan oinarritutako lehen munduko herrialde bateko herritarra. Ideologia kristau katolikoaren tradizioko gizarte batean. Zuria, emakumea, klase ekonomiko ertainekoa. Gaztelania dut ama-hizkuntza. Gaztelania maite dut. Amodio baldintzarik gabekoa da. Gaztelaniaz, mendiak igotzen ditut, ibaietatik isurtzen naiz eta itzulipurdiak egiten ditut airean. Gaztelaniaz eratu da nire pentsaera, ñabardura, korapilo eta labirinto guztiekin. Gaztelania ama-hizkuntza izanda, euskara nire amabitxia da. Ingurua beste modu batean erakusten dizun familiako senide hori da euskara. Euskaraz, bizipen onak izan ditut, eta horregatik maite dut. Euskaraz mintzatzea ez da bakarrik beti hanka sartzeko prest egotea, baizik eta hanka sartzearen bila joatea. Halaber, gauzak beste ordena batekin pentsatzea da, eta beste lehentasun batzuekin. Hizkuntza sekretua. Ingelesa hizkuntza praktikoa da niretzat. Eta, praktikotasun horretan, egun duen puntu hegemonikoa ere ahazten zait. Eta hortik eta horien bidez hitz egiten dut. Munduko denboraldiko biztanlea naiz, animalien, zuhaitzen, harrien edo haizearen aldean izaki ez hain ezberdin bat. 41 1.AURKEZPENA Arte-ikerketa hau kokatzen Artea ikerketa da. Galderak egiten ditu, eta erantzunak ere ematen ditu. Aitzitik, askotan aldarrikatzen da arteak galderak baino ez dituela planteatzen. Arteak ematen dituen erantzunak ulergarriak izan daitezke, gehiago edo gutxiago, buruan dituzun kategorien arabera, aurkitzea espero duzunaren arabera, botatzen duzun galderaren arabera. Artean erantzunik aurkitu nahi ez denean, arrazoiak ere egongo dira horretarako. Artea munduarekin erlazionatzeko modu bat da, ingurunea ulertzeko saiakera bat. Munduan egoteko aukera bat da, eta aukera hori jakin-minezkoa, zirikatzailea eta miatzailea izan daiteke. Aldi berean, erlazio hori hainbat modutan gerta daiteke. Inplikaturiko agenteak zein itxuratan, zein proportziotan, zein antolakuntzatan ipintzen diren eta zelako fluxuak trukatzen dituzten elkarren artean, modu batean edo beste batean esanguratsua izango da.1 Artea hitz malgua da. Hori da haren handitasuna: lausoa, zehaztugabea, dinamikoa izatea, bakoitzak bereganatu dezakeena. Horrela, kontzeptua beti eraikuntzan dago. Bakoitzak egiten duenak artearen unibertsoari eragiten dio, arte kontzeptua eraldatzen du. Aldi berean, batzuek egiten dutenak beste batzuenak baino gehiago eragiten dio arte-sistemari. Horrela ezartzen dira artea ulertzeko modu hegemonikoak eta besteak. Ez dago arte bat, arte anitz baizik. Artea ulertzeko era asko. Imajinario sozial popularrean, esaterako, artea era batean ulertzen da. Arlo profesionaletan, ordea, beste modu batzuetan. Ezartzeke dauden imajinarioak eta ezarritako imajinarioak borrokan daude, eta borroka hori emankorra da ikuspegietan, formetan eta bizitzeko moduetan. 1. Erlazionatzeko moduen inguruan, hurbilketa bat estetikatik: Jordi Claramonte, Estética Modal (Madril: Tecnos, 2016). 1.1. Artea ikerketa gisa 42 TRANSARTEA Liskar horretan, balorazio-irizpideak baliatzen dira, baina batzuetan era indiskriminatuan erabiltzen dira. Eta artea ez da «Denak balio du» bat, ez da «tabula rasa», baina batzuetan ahazten dugu gauza guztiek ez dutela «liga berean» jokatzen (eta ez maila berekoak ez direlako, baizik eta agian joko bera ere ez direlako). Artelanek ez daukate zapore bera, guztiak ez baitira ahoz dastatzen ere, nahiz eta guztiak artea izan. Irizpide berek ez dute balio arte-espresio guztietarako. Baloratzeko irizpideak beti «kokatuak» dira, nahiz eta horrela askotan ez agertu, naturalizatuta baizik. Hala, artea ezagutza kokatua da, Donna Harawayren «situated knowledge» kontzeptuari jarraikiz. Beti artean egin dudana ezer ziurtzat ez jotzea izan da. Ezer ez normaltzat, naturalizatutzat, zuzentzat hartzea. Beraz, ikerketa hau egiterakoan ere, ezer egin baino lehen, ikerketa egiteko modua kolokan jarri nahi dut, ikertzeko prozesuari buruz gogoeta egin, niretzat, eta besteentzat ere, interesgarria izango den modu bat bilatzeko asmoz. 1.1.1. Ikerketaren metodoak eta metodologia Metodoak ikertzen ari zarena aldatzen du. Javier Tudelak esaten duenez, zientzian badago susmo epistemologiko bat: behatzailearen presentziak behatua denari eta haren ezagutzari eragiten dio.2 Duchampen «ready made»-an, ageria zen gai hori: begiradak begiratutako objektua aldatzen du. Nire lan artistikoetan –esaterako, «Atrakzioen Itzulera» proiektuan–, horrekin ere jolastu nuen: jolas-parke hondatu baten begirada berritua jartzea, begiradaren objektua aldatzeko. Beraz, puntu hori –behatzailearen presentziak behatuarengan eragina duela– alderatu beharrean, pentsa dezakegu azaleratzea eta metodoak ongi aukeratzea, ikerketako objektuan ahalik eta eragin interesgarrienak probokatzeko. Aurrez aipatu da ikertzailearen izaerak, pentsaerak eta gustuek ikerketa baldintzatzen dutela modu kontziente edo inkontzientean. Baina hori ez da erlatibismoaren al2. Javier Tudela, «Cuando arte es la respuesta, ¿Cuál era la pregunta?», AAVV. Ikas-art. 1er Encuentro de Arte Universitario (Güeñes: Enkartur, 2008), 275-282. 43 1.AURKEZPENA darrikapena edo objektibitatearen ezeztapena, beti leku batetik begiratzen dela baieztatzea baizik. Azaltzen ez denean, normalean diskurtsoa naturalizatutzat ematen dela adierazten da. Donna Harawayen hitzetan, «Munduko bertsio arrazionalak ezartzeko borrokak, nola ikusteko borrokak dira». Borrokak soberan daude, batez ere alferrak direnak. Begiradak batera existitu ahal izatea aukera hobeagoa izango litzateke. Gaur egun, objektibitatea eta subjektibitatea kontzeptu baztertzailetzat hartu beharrean, intersubjektibitatearen kontzeptura jotzea interesgarria dirudi (erlazioetan sortutako kognizio konpartitua eta kontsentsuak oinarrizkotzat hartuz, sinbolikoki bitartean dauden esanahi komunak eraikiz). Artean ikerketa eta metodologiei buruz hitz egin nahi denean aurkitzen den lehenengo oztopoa hau da: arte garaikideak ihes egiten dio ezarritako metodologiak errepikatzeari. Errezetak saihesten ditu, nahiz eta, batzuetan, modu esperimental batean, instrukzioak betetzera jolastu. Artista garaikidea beti metodoak (teknika konkretuak) eta metodologiak (sistemak) asmatzen ari da. Ikerketa honetan ere horrela izan da. Metodoak eta metodologia egokituak garatzeko, ongi dator begirada bat botatzea beste ezagutzen alorretara; esaterako, zientzia naturaletara, zientzia sozialetara eta feminismoetara, haien ikerketak nola planteatzen diren ohartzeko. Ikerketan zehar, metodo zientifikoaren hipotesiak (baita premisak eta argudioak ere) erabili dira, nahiz eta kontuan hartu behar den hipotesiak gehiegi sinplifikatzen duela eta erredukzionista dela. Gehienetan, artelanak nahietatik sortzen dira, gero arrazoiarekin justifikatzen saiatu arren. Arte-eremutik ikasita, eta artea ikerketatzat hartuta, zaila da horri guztiari eraikuntza logikoetatik mesfidantzaz ez begiratzea. William Irvinek ezartzen duenez, «Arrazonamendua benetan nahi duguna justifikatzen saiatzen da bakarrik». Nahiak, hipotesien aldean, masa informe bat dira, eta hipotesia nahi horiek hitzez adieraztea, berriz, konkrezio bat, zentzu batean gezurtia, hermetikoa, opakua da. Hala ere, arte-proiektuetan, askotan hipotesia hartzen da abiapuntutzat, hipotesi izena erabiltzen ez bada ere. Adibidez, praktika artistiko pertsonalari begiratuta, Diziplina gabeko desioak proiektuan lan egin nuenean, hipotesia honako hau izan zen: «Desioak gure ekimenen motorra dira, eta, esplizituak egiten baditugu eta konpartitzen baditugu, haietara hurbilduko gara»; eta, Atrakzioen Itzulera proiektuan, «Jolas-parke abandonatu batean, «atrakzioa» beste mota batekoa da, 44 TRANSARTEA 1.1. irudia. Hipotesiaren eta nahiaren eskema. eta horrek gure etorkizuna proiektatzen lagundu diezaguke» izan zen hipotesia. «Desioak eta ezagutza» alorrean sakontzea aberatsa izango litzateke. Ikerketa honetan, kontuan izango dugu behintzat, ez desioak ezkutatzeko, baizik eta ikerketaren planteamendua agerian uzteko. Konponbide zuzena eman beharrean, arteak arazoak inguratzen ditu. Arteak zalantzak planteatzen ditu, eta ez ditu baiezko edo ezezko erantzunak ematen. Enpirismoaren logikatik ateratzen da: «Enpirismoa informazioek hipotesi bat probabilitate terminoetan baieztatu edo ezeztatuko dutelakoan dago, eta, seguruenik, emaitza diseinatutako interbentzioaren ondorioa delakoan, eta ez akatsaren edo zortearen ondorioa delakoan». Arrazoia oso baliagarria izan daiteke ezagutza mota batzuk eraikitzeko, baina logika soilik ez da agian metodo egokia beste ezagutza mota batzuk aurkitzeko, oztopoa baizik. Gaur egungo fisika kuantikotik jakin dugu ez dela ziurra maila subatomiko batean materia existitzen denik, ematen baitu «existitzeko joera duela». Azkenaldian, zientzia naturaletan ere, ematen du gertaerak ez direla soilik baiezko edo ezezko modu batean gertatzen. Era berean, ikerketak faltsugarria izan behar du, hau da, gakoa ez da enuntziatu zuzen bat baieztatzea, baizik eta behin-behinean egokitzat onartzea, haren faltsukeria erakutsi ezean. Arteak eskaintzen duen ezagutza ezagutza zientifikoaren egia-gezurraren ardatzean ulertu ezean, beste marko batean ulertu beharko dugu, eta, horregatik, metodoak ere bestelakoak dira. 45 1.AURKEZPENA TRANSARTE ikerketak iraun duen denboran (2012-2018), askotariko metodoak erabili dira. Alde batetik, ikerketa-jardunbide horretan, 2000 eta 2014 urteen artean ikertzaileak egin dituen proiektu artistikoen bilduma bat egin da, auziaren estatua berezko sorkuntza artistikoren intuiziotik ikusteko. Bilduma hori formatu editorialean egin da (Biotracks liburua), eta ikus-entzunezko sorkuntzan (Hamaika urte dantzan bideoa). Praktikatik, proiektu eta ekintza kolektibo eta parte-hartzaileak egin dira: Transnazionala, Portaerazko koreografiak, Eraso!, Zu ez, Topa, Zure animozko mezua hemen, Eromekanika, Participation on Trial, Teknologia bigunak (performancea), -re- kin jolasten, Globosonda, Marrualdia eta Geroa xuxurlaka. Proiektu horien bidez esperimentatu da taldeko dinamikekin, taldeko rolen banaketarekin, eginbeharren esleipenarekin, bikoitien arteko kolaborazioarekin, partaidetza konplizearekin, partaidetza behartuarekin, ekintza zuzenarekin, ekintza ikusezinekin, pertzepzio inkontzientearekin, komunikabideen erabilerarekin, komunikazio-kodeekin, espazio-antolakuntzekin… Maila diskurtsiboan, kontuan hartu dira biraketa sozialaren eta biraketa etnografikoaren artetik etorritako gogoetak, ikusleriaren politikak, partaidetzaren mailaketa, autoretzaren forma askotarikoak, artearen autonomia eta heteronomia, artearen bidez emantzipazioa eta alienazioa eta hainbat arte-praktika erabilgarri izateko edo ez izateko grina, beste auzi batzuen artean. Psikologia sozialaren arlotik, eremu-teorian arreta ipini da, analisi transakzionalean, psikodraman, talde operatiboaren metodoan, eta transferentzien eta kontratransferentzien, objektu-harremanen eta trantsizio-objektuen teoria psikoanalitikoetan. Soziologiatik, habitusen kontzeptuan eta mikro-makro erlazioetan interesa ipini da. Antropologiatik, dohainaren teorian, artearen agentziari buruzko eztabaidetan eta egile-sarearen teorian. Halaber, filosofiaren diskurtso feministek ere ikerketa elikatu dute, ezagutza kokatuaren, genero performatibitatearen, identitate ulergarritasunaren eta ekonomia feministaren inguruan. Era berean, prozesu ikertzailearen parte bezala, hainbat talde artistikoren kidea izan naiz (EPLC, A Plataforma eta 770OFF), eta talde-prozesuen inguruko ikerketa informalen kidea ere bai (Psikodramako kontraste taldea, Komunitate ezinezkoa, Wikitoki, Meetcommons, LoRelacional eta Tecnoblandas). Talde horien partaidea izatea baliagarria izan da ikerketaren gaien inguruan kolektiboki lan egiteko; gainera, kasu askotan, gure ikasketaren subjektua eta objektua aldi berean izatea ekarri du. 46 TRANSARTEA Beste tresna batzuk ere erabili dira: gaian adituak diren pertsonei egindako elkarrizketak, Ausart aldizkarian teknologia bigunei buruzko zenbakirako kolaborazio editoriala; Skylab, Group Matters edo Marra laborategiak; Uri Interdependentziak, Hiri Esplorazioak eta Geroa xuxurlaka laborategiak; Teknologia Bigunak udako ikastaroa; Stono Mendia eta Erain-Komunitate psikologia pilula sortzaileak; eta testuinguruko arte performatiboko EHUko ikasleekin egindako lana Bilbo Zaharreko Gau Irekiaren programaren barruan. 1.1.2. Artea, ezagutza eskaintzeko bide bat Praktika artistikoa ikerketa gisa aurkezterakoan, galdera batzuk azaltzen dira: – Ikerketa-prozesu batek beti ezagutza ekoizten du? Ekoiztea, aurkitzea ala komunikatzea dagokio ikerketari? Nola ari gara ulertzen ezagutza kontzeptua eta zein ezagutza mota bereizten ditugu? – Arte-ekoizpen guztiak ikerketa baten emaitzatzat har daitezke? Arte-praktika berez ikertzailea da? Noiz har dezakegu praktika artistikoa ikerketatzat? – Sorkuntzak ikerketa bat izateko, interes publikoa behar du izan? Zein ezagutza mota ezberdindu ditzakegu? – Zein ikerketa da egokia doktoregotzat hartzeko? Nork ezartzen ditu irizpideak? Irizpide horiek zein ideologiatan daude ezarrita eta nola ohartzen da arte-praktika? Lehenengo galderara hurbiltzeko, Jorge Wagensbergen ideia hau hartuko da abiapuntu gisa: «Artea ezinbestean ulergarri ez diren konplexutasunen komunikagarritasun printzipioan oinarritzen den ezagutza modutzat hartzen dut». Ezagutza ezagutza zientifikoarekin identifikatzen dugu normalean, egiak ekoizten dituenarekin (nahiz eta behin-behinekoak direla jakin edo ahaztu). Arteak ez ditu egiak ekoizten, aurkitzen edo komunikatzen, baina ezagutza bai, beste ezagutza mota bat, ezagutza konplexua. Konplexutasunen komunikagarritasunaren printzipioan oinarrituta egonda ere, arteak ez du soilik ezagutza transmititzen. Arteak gizakion beste ezagutza batzuk aurkitzen ditu bere prozesuan, eta sorkuntzako prozesuan gehitzen ditu. Arteak ezagutza ekoiztu ere egiten du, testuinguruan 47 1.AURKEZPENA dauden eraginekin, informazioekin, sentsazioekin, bizipenekin. Bestalde, zientziak ikasketa-kasu zehatzak hartzen ditu, aldagaiak mugatzen ditu, naturaren inguru konplexua sinplifikatu eta kontrolatzearren. Artea, aldiz, askotan ulertezinak diren ezagutzak komunikatzeko gai da. George Lakoff-ek, pentsamendu metaforikoaren teorian, kontzeptu abstraktuak metaforen bidez bakarrik uler ditzakegula defendatzen du. Metaforak eta tropoak orokorrean erretorikako arloari dagozkie, baina, halaber, irudiaren erretorikaz hitz egin dezakegu, eta, zentzu zabalago batean, artelanak aztertzen ditugunean, erretorikako figurak artean ere aurkitu ditzakegun estrategiak dira. Bigarrenik, arteko manifestazio guztiak ez dira ikerketa baten ondorioa, eta arte-praktika ere ez da nahitaez ikertzailea. Badaude arte-adierazpenak bide berriak bilatzen ez dituztenak eta izaera bilatzailerik ez dutenak. Ikertzea zerbait deskubritzeko estrategiak egiteko ekintza izango litzateke, eta ikerketa bat, izaera sistematikoetako ekimen intelektual eta esperimentalen bilduma bat izango litzateke, gai konkretu bati buruzko ezagutzak gehitzeko asmoa duena. Sorkuntza-prozesua hainbat modutara izan daiteke ikertzailea. Henk Borgsdorff-en arabera, hiru arte-ikerketa mota ezberdintzen dira: – Arteei buruzko ikerketa (research on the arts): ikerketa teoriko bat arte-praktikari buruz, distantziatik egindakoa (ez artea eginez) «from a theoretical distance». – Arteetarako ikerketa (research for the arts): ikerketa bat erabilgarria dena gero artea egiteko (esaterako, teknika bat ikertzea, gero artelan batean aplikatzeko), hau da, «in the service of art practice». – Ikerketa, artean (research in the art): artea egiten. Subjektuaren eta objektuaren artean, teoriaren eta praktikaren artean bereizketarik ez dagoenean. Ulertzen da ikerketa-ezagutza gauzatuta dagoela, ez bakarrik hitzetan: «Experiences and understandings are interwoven».3 Praktika artistikoan plazaratzen den ezagutzari buruz, esan beharko genuke, alde batetik, gorpuzdun ezagutza 3. Henk Borgsdorff, The debate on research in the arts (Amsterdam School of Arts, 2006), 6. http://www.ahk.nl/fileadmin/download/ahk/Lectoraten/Borgdorff_publicaties/The_debate_on_research_in_the_arts.pdf 48 TRANSARTEA bat dela (embodied knowledge), batzuetan artea bera gorputza galtzera jolasten bada ere. Bestetik, badago joera pentsatzeko artea intuizioan, era irrazionaletan eta bide ez-kognitiboetan soilik oinarrituta dagoela. Diskurtso berbala ez da artearen lehentasun bat, baina horrek ez du esan nahi irrazionala denik: «Eremu artistikoan gertatzen den fenomenoa kognitiboa eta arrazionala da, nahiz eta beti zuzenki hizkuntzen eta kontzeptuen bidez gerturatzea posible ez izan». Ezkutukoa eta praktikoa den ezagutza bat. Ikerketa baten interes publikoari buruz, doktoregoko ikerketa bati «berria eta nabarmena» izatea eskatzen zaio, eta ez ikertzailearentzat berarentzat soilik esanguratsua izatea: «Praktika artistikoa ikerketatzat hartzen da bilaketa original baten bidez gure ezagutza hedatzeko asmoa duenean; ikerketaren testuinguruan pertinenteak diren galderekin hasten denean eta ikasketarako metodoak eta metodologiak erabiltzen dituenean. Ikerketaren prozesua eta emaitzak modu egoki batean dokumentaturik eta komunitate ikertzaileari eta publiko zabalagoari komunikatuak direnean». Batzuetan, sorkuntza artistikoan bezala, asmo horrekin hasi ez den ikerketa batek interes hori izaten du amaieran, eta, alderantziz, interes publiko batekin hasi den ikerketa bati bere helburua ez lortzea gerta dakioke. Interes publikokoa izateaz gain, ikerketa beste ikertzaileen artean eta herritarren artean zabaldu beharra dago. Agente espezializatuen artean, eztabaida sakonak daude sorkuntza artistikoa akademiako ikerketatzat eta doktorego-mailakotzat hartzeari buruz. Mahai gainean ipini diren faktoreak hauek dira: ea artean egiten diren ikerketak beste arloetan egiten diren ikerketen aldean baliokideak diren; ea nahiz eta elementu baliokidetzat hartu beste modu batean izendatu beharko liratekeen; ea artea aktibitate ezberdin bat balitz bezala mantendu beharko litzatekeen; zein ikerketa mota hartzen den «benetako ikerketatzat»; eta, batez ere, ea artearen bidezko ikerketa bat baloratzean modu konponezin batean problematikoa ote den irizpide objektiborik ez izatea. Azkenean, hezkuntza-politikek ezartzen dute zer izango den doktorego-ikerketa egoki bat, eta unibertsitate eta fakultate bakoitzaren agenteek beren eginkizunen eta askatasunaren eremuan aplikatzen dituzte arauak modu batean edo bestean. Bestalde, puntu honetara ailegatuta, hasieran aipatutako Javier Tudelaren metafora berriro aipatzeko modukoa da: doktoregoaren kutxan sartzen den ikerketa bakoitzak kategoriari berari aldaketak eragiten 49 1.AURKEZPENA dizkio, eta, era berean, kutxak berak ikertzaileen prozesuak formateatzen ditu. 1.1.3. Praktika artistikoaren bidez ikertzeko sorburuak Artetik ikertzeak baditu espezifikotasunak; abantaila batzuk ekar ditzake, eta beste desio batzuekin batera lerrokatu daiteke: – Arteak ezagutza transmititzen du. Askotan, pentsaera linguistikorako ulertezinak diren ezagutzak komunikatzea lortzen du. – Arteek erabiltzen dituzten metodoak ez dira beti logikoak; beraz, logikek erabiltzen dituzten bideen aldean, arteek ezagutzaren beste leku batzuetara eraman gaitzakete. San Juan de la Cruzek esan zuenez, «ezagutzen ez duzun puntu batera heltzeko, ezagutzen ez duzun bidea hartu behar duzu». Eta Sol Lewitt-ek arte kontzeptualaren inguruan esan bezala –orokorrean oso arrazionaltzat hartzen den arte-mota bat bada ere–, «artista kontzeptualak arrazionalistak baino mistikoagoak dira. Haiek salto egiten dute logika heldu ezin den konklusioetara». – Ezagutza ez-diskurtsiboaren aldeko jarrera izatea da beste arrazoi bat ikerketa praktika artistikoaren bidez egiteko. Gure gizartean, diskurtso berbala leku hegemonikoan dago. Diskurtsoa kontrolatzen dutenak bo- tere-posizio batean daude. Ematen du diskurtso berbala ez dena ez dela pentsaera edo ezagutza. Gaur egun, arte-munduan ere diskurtsoaren hegemonia ezarrita dago. Hainbestetan, bitartekariek, komisarioek eta kritikoek, maila batean, artelanak ordezkatzen dituzte. – Artista izanik, eta profil teorikoa nagusiki ez izanik ere, ikertu daiteke. Artean bertan badago ikerkuntza, eta horretan sakondu daiteke, moduetan, gaietan, estrategietan… nahiz eta gero modu testualean azaldu. Horrela, berezko «zelai» batean jolastu daiteke artista. – Horrela egitea desiratzea. Intuitiboki horrela egitea aberatsagoa izango dela sentitzea. 51 1.AURKEZPENA 1.2.1. Artearen kontzeptua gaur egun Lehenago aipatu dudan bezala, «artea» kontzeptu aldakorra, iheskorra da. Beti kontroletik ihes egiten saiatzen dena. Gizarte bat arte-ikuskera zehatz bat harrapatzen ari dela ematen duenerako, arte-sortze horrek jada hegan egin du. Beti dago garapenean. Hori da haren bertute preziatuenetariko bat. Batzuetan, ez dugu haren izaera dinamikoa errespetatzen; agian, ziurrago sentitzeko eta egiak ezartzeak ematen duen botereaz disfrutatzeko. Beste batzuetan, ordea, kontzeptua leku batean finkatzen dugu, posizio hori erreferentzia-puntutzat hartuta, unibertso bat deskribatzeko erraztasuna izateko. Eta hori baliagarria da inguruari buruz hausnartzeko, baina, askotan, ekintza hori memento zehatz batean asmatu zela ahazteko joera dugu, eta betikotzat jotzen dugu. Gaur egungo arte garaikidea ulertzeko moduetara hurbilketa bat egiteko, puntu batzuk aipatuko ditut, ikerketa osoarekin erlazionatuta daudenak: «arte hitza», «artea dena eta ez dena» eta «artearen eremu mugatua eta artearen eremu hedatua». Arte hitza (kategoria bat sortzen) Hizkuntza oso tresna baliagarria da gure inguruaz pentsatzeko, baina, aldi berean, arazoak sortzen dizkigu. Gure pentsaera hizkuntzaren bidez gauzatzen da, eta formatuak berak gure pentsaera baldintzatzen du. Baina hizkuntza ez da pentsatzeko modu bakarra; horregatik, ikerketa hau artearen bidez bideratzea proposatzen da. Javier Tudelak azaltzen duenez: «Aztarnaren objektibitatea hizkuntzak soilik ematen duela pentsa daiteke, eta teoria eta idazmenarekin itsutu. Hori akatsa da. Foucaultek jada ohartarazten zigun zeinua maskara gisa ere aritzen dela, "hizkuntzak ez dioela zehazki dioena", eta beste susmo bat gehitzen du: zentzu batean, hizkuntzak forma berbala berez gainditzen du, eta badaude beste gauza asko hizkuntza ez direnak eta hitz egiten dutenak». Batzuetan, hizkuntza engainatzailea da. «Arte» hitza substantibo bat da. Hitz guztiek bezala, hasiera eta amaiera 1.2. Esperientzia artistikoa 52 TRANSARTEA ditu: «a»z hasten da eta «e»z amaitzen da. Kontzeptuak, aldiz, ez dauka hasiera zehatzik, ezta amaiera zehatzik ere. Errealitatearen eta adierazlearen artean ez dago jarraitutasun formalik, eta horrek nahastu egiten gaitu eta zailtasunekin ailegatzen gara esanahietara. Bestalde, substantibo bakoitza errealitate batera lotuta dago, eta, ulergarritasunaren alde, ahalik eta modu egonkorrean finkatzen saiatzen gara. Artea, aldiz, oso dinamikoa eta aldakorra da. Hitzetan kartzelatuta gaude, edo, agian, pentsatzeko egituretan. Gramatika unibertsalaren teoriaren arabera, hizkuntza natural guztietan printzipio amankomunak daude azpian, eta printzipio horiek jatorrizkoak dira gizakiongan. Horrek ez du esan nahi hizkuntza natural guztiek gramatika bera dutenik, baizik eta giza hizkuntza guztietan arau batzuk daudela (umeei ama-hizkuntza hartzen laguntzen dietenak). Ematen duenez, sintaxia prozesu inkontzientea da, eta sintaxia, berez, fonologia eta semantika baino garrantzitsuagoa da, sintaxiak buruko azpiko estruktura islatzen baitu. Kategoria handiak puska txikitan zatitzen ditugu kontzeptuei heltzeko, eusteko, errealitate konplexua errazteko, kontrolpean izateak dakarrean ispilatzeaz disfrutatzeko eta baliatzeko. Arte kontzeptua kategoriatan sailkatzen dugu: ikus-entzunezko arteak, arte eszenikoak, arte performatiboak, arte plastikoak, arte bisualak, ehun-artea, eskultura, pintura, marrazkia, arte grafikoak, bideoa, instalazioak, argazkigintza... Kategoria horiek ezartzea hainbat asmotarako erabiltzen dugu: medio bakoitzaren espezifikotasunetan sakontzeko, ideologiak transmititzeko, eta inklusio- eta kanporatze-irizpideak ezartzeko. Errealitatea izendatzeko moduek pentsatzeko erak eta ideologiak zabaltzen dituzte. Gaur egun, arte-ekoizpena aipatzeko, «pieza» eta «artelan» hitzez gain «proiektu» hitza gehitu diogu gure hiztegiari, eta zabalkunde handia izan du. Proiektu hitza arte-eginkizuna modu globalago batean azaltzen saiatzen da. Gure testuinguruan, azken hamar edo hamabost urteotan erabili da, ekoizpen materialean zentratutako arte ekoizpen bat ez ezik beste elementu batzuk ere gehitzen zituen artea egiteko era bat izendatzeko. Dena den, «arte-proiektu» hitza ere motz gelditzen da, desegoki, trakets. Proiektua gertatzen denean, jada ez da proiektu bat, baizik eta gertatutako adierazpen bat. Hala ere, proiektu hitza jarraitzen dugu erabiltzen; ziur asko, beste hitz bat agertu arte. 53 1.AURKEZPENA Halaber, terminoetan beste aldaketa bat ikusi dugu: nagusiki «arte plastikoak» terminotik «arte bisualak» hitzera pasatu da; gizartearen ikus-entzunezkoetarako joeragatik, agian. Aldaketa horiek ohartarazten dute hitzek badutela beren ideologia, pentsatzeko era eta munduari begiratzeko modua, eta kontzeptuen aldaketen lekukoak zein banderadunak dira. Artea dena eta artea ez dena Inklusio- eta kanporatze-prozesuak denbora guztian ari gara erabiltzen. Taldeak egiten ditugu, elementu askoko multzoak (aurreko sailkapenean bezala) edo bi elementuko taldeak: barrukoak eta kanpokoak, gu eta zuek, beltza eta zuria, emakumea eta gizona… Artea dena eta artea ez dena. Inklusio- eta kanporatze-prozesuetan pentsatzen dugunean, askotan, modu moral batean pentsatzen dugu: inklusioa ona eta baztertzea txarra da. Argi dago prozesua askoz espazio konplexuagoa dela, baina jada sinplifikazio hori oso esanguratsua da egitura horrek nora eramaten gaituen ohartzeko. Gure gramatika unibertsalaren egitura bat izan edo ez, nabaria da binomiotan pentsatzeko joera dugula, horrek gure bizitza eratzen duela eta pentsaera hori historian zehar errotu dela. Dualismoa doktrina filosofiko eta erlijioso bat da, eta, jada K.a. VI. mendean, persiarrek bi printzipiotan antolatzen zuten beren mundua: ongia eta gaizkia. Filosofo greziarren teorietan ere badago dualismoa: Pitagorasen mugatua eta mugagabea, Enpedoklesen laguntasuna eta gorrotoa, Aristotelesen ongi eta gaizki metafisikoak, Anaxagorasen anabasa primitiboa eta inteligentzia, Platonen mundu ulergarria eta mundu sentikorra… Erlijio kristauko Tomas Akinokoa eta San Agustin, aldiz, dualismoaren aurka borrokatu ziren, eta gaizkia berez ez zuten entitate gisa hartzen, baizik eta ongiaren gabezia gisa. Descartesek espirituaren eta materiaren arteko dualismoa ezarri zuen, eta Kantek dualismo berri bat sartu: arrazoi hutsaren eta arrazoi praktikoaren artekoa, fenomenoaren eta determinismoaren artekoa, moralaren eta askatasunaren artekoa. Yayo Herrerok, esaterako, pentsatzeko modu bitarra gizarte patriarkalarekin lotzen du. Haren esanetan: Feminismoaren kritika patriarkatuan zentratzen da, aurkako bikoteetan zentratzen den antolakuntza-eredu batean (kultura/ 55 1.AURKEZPENA Haren arabera, dikotomia sorburu transkulturala izango zen funtsezko zentzumenen eraikuntzan. Artea zer den eta zer ez den eztabaidatzea, esanahiak eraikitzeko eta arte arloa definitzeko ez ezik, praktika batzuk arte gisa legitimatzeko eta beste batzuk ilegaltzat jotzeko ere erabiltzen da. Maiz, arte-adierazpen ezberdinen artean eztabaida planteatzeko suposizio faltsu batetik abiatzea besterik ez da, hau da, arreta ez dagokion toki baten ipintzea eta pertsonak benetako borroka ez den zerbaitekin entretenitzea. Mirtha Cucco psikologoak oso modu adierazgarri batean planteatzen du «suposizio faltsuen kontzeptualizazioa» (conceptualización de los Supuestos Falsos),5 genero maskulinoaren eta femeninoaren arteko borrokaren zutabeak zalantzan jarriz, aurkarien borroka bat balitz bezala planteatu beharrean beste eremu batean kokatuz ezinegonaren sorburua eta zirkulu biziotsutik (aurkarien borroka planteatzen duena) zirkulu bertutetsu batera pasatuz (egoera beste modu batean aztertuz lortzen dena eta konponbide bat eraikitzea lortzen duena). Adibidea artearen eremura eramaten dugunean, artearen arloko hainbat joeratako aitzindariok bandoak eraikitzen jarraitzen dugu, artearen txikikeriekin entreteniturik, benetako ezinegonen sorburuak beste leku batean egonda (sistemak ezartzen duen lehiakortasunean, gizartearen balioetan edo logika baztertzailean, esaterako). Artea esparru hedatuan eta esparru mugatuan Beste aurkakoen borroka bezala ezartzen den planteamendu bat «artea esparru hedatuan eta artea esparru mugatuan» da. Artea espazio hedatuan, honako baldintza kontzeptual hauek eta materialetan gertatzen diren arte-adierazpenak izango lirateke: – Arte kontzeptua malgu bihurtzen da. Mugak ez daude oso definituak, eta adierazpenak arte-ekintzak, soziologiako ikerketak, publizitateko interbentzioak, eguneroko ekintzak zein festa herrikoiak izan litezke. – Jarraitutasun bat dago artearen eta gizakien beste ekintzen artean, eta ez dago asmorik ezberdintasunak azaleratzako. Jokatzen da adierazpenak modu ez garbi batean aurkeztera; beste arrazoi batzuen artean, ar5. Mirtha Cucco, «Hombres, mujeres, ¿solo un problema de rosa y azul? La formación del sujeto que somos. Capitalismo, relaciones sociales y vida cotidiana», Revista Sexología y Sociedad, 19, 2. zk. (2013): 149-171. http://www.revsexologiaysociedad.sld.cu/index.php/sexologiaysociedad/article/view/194/235 56 TRANSARTEA tearen aurrean pertsonak modu estereotipatu batean kokatzea saihesteko. – Artea zenbait leku fisikotan gerta daiteke, eta ez bakarrik (eta, batzuetan, hobe hala ez izatea) espezifikoki artearen espazio gisa izendatuta dauden lekuetan (hau da, museoetan, galerietan, erakusketa-aretoetan, arte-festibaletan eta arte-programaketetan, eta abarretan). – Pertsonenarekiko eta oro har gizartearekiko elkarrizketa bat ezartzeko asmo garbia erakusten dute espazio hedatuan gertatzen diren arte-eginkizunek. – Eztabaidak daude arte-eremu hedatuan dauden ekimenak baloratzeko jarraitu behar diren irizpideei buruz, ea bakarrik artistikoak ala beste mota batzuetakoak ere erabili beharko liratekeen. – Artea espazio mugatuan egoteak, berriz, beste koordenatu hauetan egotea ekarriko luke: – Artearen espezifikotasuna defendatzea eta, horretarako, garbi ezartzea zer gelditzen den kategoriatik barne eta zer kanpo. – Sortzailearen eta ikuslearen arteko rol ezberdinak onartzen dira, eta naturalizatutzat agertzen dira. – Artearen espazio espezifikoak artearen leku legitimoak, erreferentziazkoak balira bezala defendatzea eta han egotearen onurak aldarrikatzea. – Arte-medioaz bakoitzak bere buruarekin gogoeta egitea garrantzitsua da. – Pareen onarpena, hau da, artearen arloko beste agenteen aintzatespena lortzea oso garrantzitsua da, legitimazio-faktorerik garrantzitsuena. Artearen bi eremuok artearen autonomiaren kontzeptuaren aurrean kokatzeko bi era izango lirateke. 1.2.2. Artearen autonomia Gaur egungo artearen kontzeptua artearen autonomian oinarritzen da. Artearen autonomiaren printzipioak ezartzen du artea bere kabuz baloratu behar dela, eta ez beste giza ekintza arlo batzuei –hau da, ekonomia, turismoa, politika, ideologia, morala edo erlijioa– onurak ekartzen dizkielako. Artea ez da erabili behar beste gauza baterako tresna gisa, baizik eta arterako ez beste ezertarako. Beste interes bat gainean badu, artelanaren kalitatearen kontra joango da. Autonomiaren defendatzaileek pentsatzen dute arte garaikideko lan asko beren interesetarako erabiltzen dituztela politikak, entretenimenduzko kulturak 57 1.AURKEZPENA eta turismoko ekonomiak, eta hori kaltegarria dela artelanarentzat berarentzat eta artearen arloarentzat berarentzat. Arte-kontzepzio horrek arteari salbuespen-estatu bat emango lioke, eta estatu horrek artea garatu ahal izateko beharrezko baldintzak ezarriko lituzke. Badaude arte-autonomiaren defendatzaileak, aurkariak eta tartekoak. Artearen autonomia kolokan jartzen dutenek desabantailak ere ikusten dizkiote artea ulertzeko modu horri. Posizio horrek distantzia bat sortuko luke artearen eta beste giza ekintza arloen artean, artea solipsismo-egoera batean geratuko bailitzateke. Arteak barrurantz begiratuko luke gehiago, bere arloan bertan funtzionatzeko, eta artearen arloko agenteak asetzeko eta beste pertsonekin benetako erlazio bat eraikitzeko beharrik gabe. Batzuetan, arte-posizio horretatik aldarrikatzen da arte politikoa ere egitea. Horri buruz, Berlineko 7. Bienalaren komisario Artur Zmijewskiren ikuspuntua oso esanguratsua da: «Oso ondo prestatuta dauden pertsonek —artistek— ikuspegi paradoxiko edo utopikoak eta kritika soziala ekoizten dituzte, nahiz eta ez haiek ezta haien ikusleek ere ez duten nahi praktika politikara edo beste giza balioren bateko praktika ukigai batera eramaterik».6 Konpromiso sozialeko simulazio bat izango balitz bezala: konpromiso bateko azalera bat, leku eroso batetik eginda, eta jarrera mugatu hori justifikatuta egonda artearen arloko legitimazioa, beste agenteek errealitatean, konfliktoetan eta kontraesanetan sartzeko beharrik izan gabe. Giza ekintzarik gabe, konbentzitzeko beharrik gabe, iritzi-ezberdintasun edo -konfliktorik gabe, eta, beraz, muinean politikarik gabe. Horrek gaur egungo artearen definizioa ematen du modu batean. Objektuek lan zehatz bat egiten dute, baina benetan egiten dutena errealitatea estetizizatzea, ideiak espektakulu bihurtzea eta politika inork jarraitzen ez duen deialdi bihurtzea da. «Arteak ez du helbururik», «Artea autonomoa da», «Artea guri gehiago egiten uzten digun immunitate batek babesten du», «Artista batek hormetan zehar ikus dezake» eta beste ikuspegi antzekoak aurki 6. Artur Zmijewski, «Forget Fear», 7. Berlin Bienala (blog), 2012, http:// www.berlinbiennale.de/blog/en/comments/forget-fear-a-foreword-byartur-zmijewski-19528 «Thus, people otherwise extraordinarily well-equipped –artists– produce paradoxical or utopian visions and a social critique which neither they nor their viewers are willing to translate into a political (or any other) practice of any tangible social value». 61 1.AURKEZPENA Halaber, Juan Luis Morazak jasotzailearengandik at dagoen beste faktore bat aipatzen du: arte-sistemak berak baldintzatzen du bakoitzak nola baloratzen duen aurrean duen artelana. «Baina artelana eta gozamena elkartzean, baldintzatutako interakzio bat ere gertatzen da. Hala, gozamena kulturalki eragindako kalitatezko irizpide baten boterearen atzeraelikadurako sistema baino ez da».11 Amaitzeko, batzuetan, objektu artistikoa, ez-ezinbesteko edo kaltegarri gisa ulertzen da. «Emozio estetikoa bada esperientzia artistikoan benetan esanguratsua dena, edozein kanpokotasun araztasuna andeatzen duen apoiatura bihurtzen da. Trantze mistikoa estetika aratza izango litzateke, orduan».12 Esperientzia artistikoa, egiterakoan eta jasotzerakoan Arteak zenbait esperientzia eskaintzen dizkio artea egiten duenari eta artea jasotzen duenari. Egiteko eta jasotzeko esperientziak ezberdinak dira. Arte parte-hartzaileaz hitz egiterakoan, pertsona bakoitzaren rolaz ohartzea interesekoa izan daiteke esperientzia motak bereizteko. Sortzailearen esperientziaz mintzatzen bagara, puntu batzuetan pentsatu beharko genuke: artistak nola bizi dituen zenbait motatako artelanak, zein eragin duen artistak artearekin duen esperientziak arte-proposamen bakoitzean, eta zein transferentzia sortzen duen artistak hartzailearengan bere esperientziaren bidez. Ezberdina da sortzaileak bere artelana modu bakarti batean sortzea eta gero erakustea, eta sortzaileak aurkezteko momentuan bertan egitea artelana. Distantzia tenporala eta espaziala ezberdinak dira, baita jasan behar den ziurgabetasuna ere. Badaude zenbait mailatako hartzaileak: zuzenki arte-proposamena bizitzen dutenak, informazioaren bidez bizitzen dutenak, artelanean interakzio-maila bat izango dutenak –esaterako, iniziatiba aldatzeko posibilitatea 11. Juan Luis Moraza, Ornamento y Ley. Procesos de contemporización y normatividad en arte contemporáneo (Murtzia: Cendeac, 2006), 54. «Pero en el encuentro entre obra y goce, se produce también una interacción condicionada de modo que el goce es sólo el sistema de realimentación del poder de un criterio de calidad inducido culturalmente». 12. Rosa María Rodríguez Magda, Transmodernidad (Bartzelona: Anthropos, 2004), 186. «Si realmente lo denotativo de la experiencia artística es la emoción estética, toda exterioridad se convierte en una apoyatura que degrada su pureza, el trance místico sería, pues la estética pura». 62 TRANSARTEA dutenak–, eta rolaren arabera esperientzia modu batean edo bestean eratzen da. Hurrengo atalean, ikusleen, parte-hartzaileen eta kosortzaileen berezitasunetan sakonduko dugu. Rolak alde batera utzita, pertsona bakoitzak, psikoanalisiaren ikuspuntutik, erlazio bat ezar dezake artearekin: artea pertsonaren beraren zerbitzura egotea (jabea), pertsona bera artearen zerbitzura egotea, eta artearekiko erlazio eszeptikoa (sadikoa).13 Eta, azkenik, artelan bakoitzari ez zaio bakarrik esperientzia bat egokitzen: arte-gertakizunean zehar, esperientzia ezberdinak eskain ditzake arteak. 1.2.4. Ikerketan erabiliko den arte-kontzeptua eta ikertuko den arte mota Ikerketa honetan, artearen kontzeptua modu zabal batean erabiliko da: inguruari modu alternatibo batean begiratzea ahalbidetzen duten giza adierazpenak, zenbait errekurtso mota erabiliz (plastikoak, ikus-entzunezkoak, performatiboak, diskurtsiboak, eszenografikoak, erlazionalak, psikologikoak…). Logikoa ez den modu batean inguruari eta gizakiari buruzko ezagutzak, sentsazioak, ikuspuntuak, irizpideak eta perspektibak transmititzea lortzen duten adierazpenak, askotan modu ulertezin batean. Ikerketa honetan, ezaugarri hauetako batzuen artean kokatzen diren artelanak aztertuko dira. – Artearen mugetan kokatzen diren artelanak. Ezarritako artearen mugen kontra jokatzen duten arte-proiektuak, arteari (esperientzia estetikoari) zer dagokion eta arte-sistemari (ezarritako legitimazio-egiturari) zer dagokion ezberdintzeko, ohartzeko, azaleratzeko, salatzeko... Batzuetan, bizitzarekin kamuflatuta agertzen diren arte-adierazpenak izan daitezke. Los Torrez13. Ibid., 10. kap. eta Judith Butler, Los mecanismos psíquicos del poder (Madril: Cátedra, 2001), 1. kap. 63 1.AURKEZPENA nos-en «Ejercicios para cruzar fronteras» bideoan, hauxe esaten da mugei buruz: «Muga gainditu duzunean eta atzerantz begiratzen duzunean, muga berriz zure aurrean dago».14 Kasu horretan, artearen mugarantz joatea ez litzateke izango artistikoa ez den eremu batera pasatzeko (eta mugara beste aldetik begiratzeko), baizik eta lehenago aipatutako arte alienatuaren egoerari buruz problematizatzeko; alegia, mugetako marra zorrotzak lausoago bihurtzeko. – Ikus-arteen eta arte performatiboen artean kokatzen diren artelanak. Halaber, eremu transdiziplinario batean daudenak. Perspektiba ezberdinen integrazioa lortzen duten artelanak transdiziplinariotzat hartuko ditugu.15 Badaude arte-prozesuak medio batean oinarritzen direnak eta inspirazioa, pentsamendua eta gogoeta medio horretan sakontzean aurkitzen dutenak. Beste jarrera bat asmo, intuizio edo nahi batetik abiatzea da, kasu zehatz bakoitzerako behar diren baliabideak bilatuz. Bigarren kasu horretan, hurbilketa transdiziplinarioa izateko joera gehiago dago. – Testuinguruko artea esanahi osoa testuinguru sozial zehatz batean hartzen duena da. Proposamenen bilakaera ez denean soilik mugatzen artearen munduko parametroetara, eztabaidetara edo kezketara, baizik eta inguruarekiko elkarrizketa bat bilatzen duena. – Transformatzailea, aldaketa eragiten diona pertsonari edo maila sozial batean. Eraldaketak sortu nahi dituztenak, arlo pertsonalean zein gizarte-mailan. Perspektiba ez-hegemonikoak ematen dituztenak. Boterearekin lotuta ez daudenak. Ezartzekoa den imajinario bat proposatzen duten artelanak, eta ezarritako imajinarioa mantentzera laguntzen ez dutenak. – Estrategia parte-hartzaile edota kolaboratzaileen bidez gertatzen direnak eta estrategia horiek formatu gisa soilik hartuta ez, baizik eta modu horren bidez artearen beste eginkizun eta propietate batzuk miatzen saiatuta. – Magia izatea bilatzen duten proposamenak. Harridura, gauzak burmuinean beste modu batean –norberaren baitan– sartzea eragiten dutenak. Berezitasunarekin, lilurarekin eta erakargarritasunarekin jokatzen duten 14. «Cuando has superado la frontera y miras atrás, la frontera vuelve a estar delante de ti». 15. Multidiziplinarioa: zenbait disziplina erabiltzen dituena, bakoitzak gaiari bere eremutik gehitzen diola. Interdiziplinarioa: disziplina tradizionalen mugak gurutzatzen dituena, edo diziplina batzuk puntu zehatzetan kolaboratzen hasten direnean. Transdiziplinarioa: diziplina batzuk modu transbertsal batean erabiltzen dituena; akzio-eremua diziplina bakoitzaren eremua baino zabalagoa da. 64 TRANSARTEA proiektuak, magiazko faktore horrek pertsonak bere erotasuneko gunetik ateratzen eta beste egoera eta jarrera batean kokatzen. 65 1.AURKEZPENA Nahiz eta tesiaren arloa hasieratik definiturik (arte garaikidea + partaidetza + gizarte-psikologia + transformazioa) eta sustraiturik egon (ikertzailearen berezko praktika artistikoan), tesiaren izenburuak aldaketak izan ditu tesiaren prozesuan zehar, ñabardura ezberdinak aditzeko asmoz («TRANSARTEA. Arte-praktika partehartzaileak eta kolaboratzaileak, eta gizarte-psikologia Transmodernitatean», «TRANSARTEA. Arte parte-hartzailea, performatibitate artistikoa eta giza portaera», «TRANSARTEA. Taldeko portaeraren teknologia eta gailu artistikoak»…). Nolanahi ere, «TRANSARTE» hitza mantendu da denbora osoan zehar, seguruenik gehiegi zehazten ez duen hitz malgua eta iradokitzailea delako, baina halaber, jakin gabe, intuitiboki banekielako fokua tarteko eremuetan egongo zela, mugak gainditzen dituzten prozesuetan eta aldatzen diren egoeratan. 1.3.1. «Transarte» kontzeptua tesian zehar Haatik, «transarte» terminoaren erabilera aldatzen doa ikerketan zehar. Lehenengoz, erabili dugu kategorien mugak zeharkatzeko (transgeneroa, transdisziplinarioa, transezagutza…), egitura bitarren arteko espazioa ibiltzeko (artea eta ez-artea, pertsonala eta soziala, mikro eta makroa…), eta harreman mota bakoitzaren transferentziez ohartzeko (menpekotasuna, parekotasuna, elkargunea…). Hasieratik, artearen testuingurua eraldatzeko gaitasunarekin lotu dugu, eta, horretarako, arreta ipini dugu pertsonen inguruko baldintzetan, zein modutan eragiten dieten hausnartzeko, eta artistok nola lan egin dezakegun baldintza horiekin gure gogo artistikoei eta beste motatakoei ere irtenbidea emateko. Gero, transformazioa norabide 1.3. Transarte kontzepturako ibilaldia 66 TRANSARTEA bakarreko gisa ulertu beharrean, truke gisa planteatu dugu. Gero, transformatzeko nahi hori ea orainaldiko garaiarekin bat datorren ezarri dugu, eta, horretarako, Transmodernitatearen kontzeptuaren ainguraketa aurkitu dugu. Era berean, azaldu dugu nola egokitzen den transformatzeko grina hori pertsonengan bakoitzaren izaeraren arabera. Aurrerago, konplizitatea bilatu dugu «trans-» aurrizkia duten terminoetan: transakzioak, transferentziak, kontra-transferentziak, trantsizioak… Hitz horien esanahia giza psikologian bilatu dugu batez ere; zehazki, portaera nola eraldatzen den jakin nahian. Hori artean hautemateko, hau da, nola lan egiten duen arteak portaera eta harremanekin, zenbait mediotako adibideak eman ditugu. Adibideak ikustean, konturatu gara interesgarria izan daitekeela, artista batek portaeretan eta testuinguruko baldintzetan eraginak sortu ahal izateko, artearen artisautzako tradizioaren tresnez aparte, beste tresna batzuekin ere trebatzea. Hori dela eta, teknologia erlazionalak ikertzea proposatzen dugu, artistok erlazioetan eraginak sortzeko tresnak izateko. Azkenik, teknologia horiek gizarte-makineriarekin nola kateatzen diren ezagutzea proposatu dugu, pentsatzen dugulako taldeko mekanismo erlazional, emozional eta afektiboak funtsezkoak direla makineria sozialak eragiteko eta gaur gizarte bezala ditugun errokei aurre egiteko. 1.3.2. Ikerketaren interespuntuek zein ibilbide egiten dituzten Ikerketaren erreferentziazko markoa, nahiz eta 2012a baino lehen hasi eta 2018tik aurrera jarraitu, 2012-2018 arteko denbora da. Tarte horretan, ikerketaren arreta-puntuak hasi ziren, interes batek mugiturik, eta, gero, aldaketak izan dira. Eskerrak, horrek esan nahi duelako bidaiaren esperientziak, irakurketak eta egindako artelanak ikertzaileari ere eragiten diotela. Artea zer den eta zer ez den eztabaidatzetik, ikuspuntuak nola eraikitzen diren pentsatzera 68 TRANSARTEA Arteen prozesuen irekitasunen graduak Prozesuen irekitasunarekin, gehienbat praktikatik esperimentatu zen; hasieran, irekitasun ia osoarekin jardun genuen («Marra» dinamikan, esaterako), eta, gero, irekitasun hori modu neurtuago batean erabiltzera pasatu ginen. Tarte horretan, ibilbide hau egin genuen: kontrola galtzea eta ziurgabetasuna jasatea erronka pertsonalak izatetik, kasu bakoitzean garrantzitsuena eta interesgarriena zer izango zen pentsatzera. Irekitasuna berez balio positibotzat hartu beharrean, egoeraren eta lortu nahi den emaitzaren arabera hartzen da orain kontuan. Korronte artistikoetan errekonozitzea eta ulergarritasuna Ikerketan zehar, momentu batean, arte-praktika parte-hartzaile eta kolaboratzaileen aurretiko arte-korronteen errepaso bat egin da. Halaber, beste momentu batean, portaerak modu oso agerian erabiltzen dituzten gaurko arte-adierazpenak aipatu dira. Izendatuta dauden korronte artistikoetan errekonozitzeko grina bat adierazi da, kontziente izanda izena duten gauzak imajinario kolektiboan existitzen direla. Ikerketaren amaierarantz, interesa ipini da Judith Butlerren ulergarritasunaren matrize heterosexualaren teorian,18 diskurtso horren logikei ikuspegi berri batetik begiratzeko, artean erabiltzen diren kategorien gainean, praktika batzuk baztertuz. Lan egiteko era prozesualak eta proiektualak; estrategia, taktikak eta operazioak Hastapenetan, arreta eman zitzaion artelanen ekoizpena gerturatzeko moduak prozesualak edo proiektualak izateari, eta jada momentu horretan sumatu genuen gauzak ez direla modu batekoak edo bestekoak, baizik eta nahasiak, baina kontzienteki aldi berean, artearen zirkuluetan eztabaida nabaria zela «egitearen bitartez» arte-praktika (artisautzen tradiziotik etorritakoa) eta «proiektazioa», «kudeaketaren bitartez» arte-praktika (arte kontzeptualaren ildotik etorritakoa). Uste dugunez bitarren gatazka ez dela emankorra, egite eta proiektazio horiek testuinguru batean nola gauzatzen diren aztertu dugu, estrategia, tak18. Judith Butler, El género en disputa. El feminismo y la subversión de la identidad (Barcelona: Paidós, 2007). 69 1.AURKEZPENA tika eta operazioen kontzeptuez baliatuz, Michel de Certau19 eta Jordi Claramonteren eskutik.20 Inplikazioen graduen sailkapenetik rolen elkarketara Ikerketaren lehenengo partean, mamitsua da arte-proiektu kolaboratzaileetan jendearen inplikazioaren arabera egiten den sailkapena (ikuslea, erabiltzailea, parte-hartzailea, kolaboratzailea, kosortzailea…). Hori hausnartzeak berekin dakar planteatzea ea ezartzen den erlazio mota batek beste batek baino paradigma eraldatzaileago bat inplikatzen duen (esaterako, ea benetan partaidetza bultzatzeak kontenplazioa bultzatzeak baino paradigma demokratikoagoa planteatzen duen). Auzi horretara hurbilketa bat egiteko, kontuan izan da zer dakarren rol batek edo beste batek pertsonen gorputzetan, jarreretan, bere buruei buruz pentsatzeko eretan, testuinguruarekiko harremanetan, eta orokorrean boterea kudeatzeko moduetan. Eta, azkenik, garrantzitsua da erlazio mota bakoitza nola bideratzen den (bakoitzean abantailak eta desabantailak ikusiz, nahiz eta gogoan izan erlazio bakoitza baldintzatzen duten joerak, genealogiak eta aurreiritziak). 1.3.3. Ibilaldi kolektiboa eta pertsonala Neu ere joan naiz aldatzen profesionalki eta pertsonalki, Transarte ikerketarekin batera mihiztatzen, engranaje honetan hainbat agente sartzen, ateratzen eta lekuz aldatzen, egoera aldagarrietan. Hamaika urte dantzan bideoaren asmoa 2011 urtean hasi eta 2013an aurkeztu zen. Jarraian, asmo hori Biotracks liburu bihurtu zen, 2014 urtean. Bideoak eta liburuak batera doaz, eta elkartzen dituzten 2000 eta 2014 urteen artean egindako artelanak hainbat kolektibo eta kiderekin partaidetzan eta kolaborazioan egindakoak dira. Liburuaren imajinagintza zoru zabal batean irristatzen den bitartean, uzten den ur-aztarna batena da, lurrean sartzen den 19. Michel de Certau, La invención de lo cotidiano (Mexiko: Universidad Iberoamericana. Departamento de Historia Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores de Occidente, 2000). 20. Jordi Claramonte, La república de los fines (Murtzia: Cendeac, 2010): 173-178. 70 TRANSARTEA marrazketa korapilatsu iraungikor batena. Biotracks ikerketaren «zati 0» gisa aurkezten dut, eta beharrezkoa da, irakurleak ikerketa honen sorburuak, ezagutza-eremuak, ezinegonak eta galderak kokatu ahal izateko praktika artistikotik. Biotracks atzera begiratzea da, praktika artistiko berezkoaren aniztasunean kointzidentziak, errepikapenak eta ildoak ikusteko ekimen ugari zabaldu eta gero. Transarte ikerketa bera da eremu zehatz batean sakontzeko saiakera. Biotracks atzera begiratzea bada gaurko egoera ulertzeko, Geroa xuxurlaka (ordurako egindako azken proiektua) orainaldira begiratzea da, etorkizunerantz proiektatzeko; momentu honetan, motxila errepertorio berriztatu eta aberastu batez beteta. Tartean, 2012tik 2018ra, taldeko abentura asko bizi izan ditugu, kolektibo ugaritan parte hartuz, batzuetan aldi berean: Wiki-historiak, A Plataforma, EPLC, 770OFF, LoRelacional, TecnoBlandas eta Wikitoki. Wiki-historiak 2008an sortu genuen. Artista eta bitartekariek euskal inguruko artearen istorioak ikuspegi feminista batetik kontatzeko proiektu bat izan zen, emakumeoi lehentasuna ematen ziena istorio horiek kontatzerakoan. Bi eta lau pertsonen arteko talde bat izan ginen, nahiz eta «barreiaturiko komunitate» baten dinamizatzaileak izaten saiatu. Ikasketa gisa, interesgarria da aipatzea, nahiz eta hasieratik profil baten gabezia nabaritu, eta, batez ere, nahiz eta horrelako proiektu bat garatzeko behar ziren denbora eta inplikazioak txarto neurtu genituen, ongi jakin genuela ekimenak berriz asmatzen, geure burua berriz ilusionatzeko, indarrak berritzeko eta zeuden baldintzetara egokitzeko. Halaber, ondorengo talde-lanari begira, azpimarratu behar da ahal den modu errealistenean hauteman eta ulertu behar dela, taldekide bakoitzaren itxaropenak, egoerak, pertsonak leku deserosoetara ez eramateko. 2013 urterako, jadanik ez genuen funtzionatzen talde gisa, baina Wiki-historiak-eko ekimena bera eta gure asmoak A Plataforman integratu genituen, online plataforma A Plataforma erabilerako eskainiz eta kolektiboan parte-hartuz. A Plataforman, 2012tik 2015era aritu nintzen aktiboki, eta A Plataformak martxan jarraitzen du gaur egun ere. Talde handiagoa zen garai horretan (15 pertsonen inguruko nukleo intentsuagoa zegoen, eta aldiro erlazionatutako askoz pertsona gehiago), ardurak sakabanatuagoak zeuden eta eginbeharrean oso zentraturik (artean emakumeen aukeren parekotasuna lortzean, bide instituzional batetik eta arte-ekintza zuzenen bide batetik). Aldi berean, jada Wikitokiko kidea izanda 71 1.AURKEZPENA kontrastatzen zuen asko, kolektibo bakoitzaren funtzionamendua: A Plataforman parte hartu nuen denboran zehar, bilerak gogorrak ziren, ekimenak aurrera eramateko premiagatik eta partaide guztien denbora-urritasunagatik, baina ekimen asko bideratu genituen, eta konplizitate-lotura garbia zen; Wikitokin, aldiz, taldea bera ongi eraikitzean zentratuago zegoen (atentzioa kideen arteko erlazioak eta afektuak lantzean jartzen zen, eta tresnak eraikitzen genituen gure artean ondo antolatzeko, mutualismoak eraikiz), eta erritmo geldoagoa eramaten zuen proiektuak garatzean. Arlo performatiboan, 2012tik 2014ra EPLCko taldekidea izan nintzen. Ni ailegatu nintzenerako, taldeak jada hilabete batzuk zeramatzan martxan. Denboraren gehiengoan 7 kide izan ginen, nahiz eta azken faseetan, kideak modu puntualagoetan atxiki ekimenetara. EPLC taldearen bilakaeraren ikaskuntza taldekideen etorkizunerako itxaropenetik eta rolen banaketatik etorri zen. Esperimentazio-talde bat izanik, modu batean jaio eta denboran zehar izaera aldatzen joan zen (esperimentatzeko moduak, esperimentazio hori gauzatzeko edo ez gauzatzeko aspirazioak, rolak banatzeko erak…), bai eta halaber taldekideen egoerak, nahiak eta lehentasunak (denboraldi baterako esperimentazioarekin disfruta daiteke, baina momentu batean batek bere buruari plantea diezaioke ea ekimen hori luzerako beste interes batzuekin elkartzen den edo bere burua asetzen jarraitzen duen, ea merezi duen, edo ea bizitzako baldintzengatik jarraitu dezakeen). 2016 urte osoan zehar, beste pertsona batzuk talde performatibo bat ere osatu genuen, 770OFF saioak egin eta gero. 770OFF arlo kultural-eszenikoko jaialdi bati buruz pentsatzeko jardunaldi batzuk izan ziren, eta horretan landu genuen ideia batetik, «ekintza ikusezinen jaialdi bat», 8 pertsonak biltzen jarraitu genuen horren inguruan performatiboki esperimentatzeko. Kasu horretan, artean geratzeko eta gauzak egiteko gure moduak bestelakoak izan ziren: ez ginen dantzarako entsegu-lokal batean gelditzen, tabernetan baizik, eta horrek ere eragin zuen kaleko ekintzetara bideratuagoak egoteko eta dantzako diziplina hain ageria ez izateko, nahiz eta taldeko kide batzuk ere dantza eta antzerkiaren arlokoak izan. Taldeak leku bat esleitua izateak edo ez izateak talde baten ekintza-eremua bideratu dezake. Beste bidaia bat egin da harremanen inguruan lan egiteko osatutako taldeen artean: Psikodramako kontraste taldea, LoRelacional taldea eta TecnoBlandas. 2009tik 2015era, Psikologia Psikodramako kontraste taldeko ki- 72 TRANSARTEA dea izan nintzen. Talde hori osatu zen Ediren osasun-kooperatibako «Psikodrama eta taldeko teknikak» saileko formakuntza batean, hiru urtean zehar, eta, gero, beste horrenbeste denboran jarraitu genuen autoformakuntzako talde bezala. Taldearen eginkizuna zen kideek beren garapen pertsonal eta profesionalerako psikodramaren teknikak esperimentatzea, beste tresna batzuk ere partekatuz (taldeko psikologiarenak, arteterapiakoak eta asmatutakoak). Taldearen helburua taldekideen aberastasunean zetzan, eta asmoa ez zen saioetatik kanpo ekintza kolektiboak proposatzea. Nik momentu batean hori botatzen nuen faltan, eta ez nuen taldean jarraitu, nahiz eta taldea oraindik martxan egon. LoRelacional taldea 2013tik 2017ra arte luzatu zen. Horretan, 5 pertsona izan ginen denbora gehienean, eta taldeko dinamikak ikertzean zentraturik zegoen. Lan egiteko modua hilabeteroko bileretan elkartzea zen, eta tarteko denboran materialak prestatzea, topaketa berezi batzuk antolatzea eta kanpora ateratzeko eta partekatzeko materialak ekoiztea (artikuluak, performanceak eta bideoak). Taldearen bidaia nahiko bitxia izan zen, gure asmoa taldean hobeto erlazionatzeko tresnekin trebatzea izanda taldea bera amaitzeko modua nahiko bortitza eta polemikoa izan zelako afektuei dagokienez. TecnoBlandas ikerketa taldea 2015etik 2017ra egon zen martxan. Elkarketa horren helburua teknologia bigunetan kontzeptualki sakontzea, horien kontzeptualizazioa gizartean zabaltzea (ikuspuntua partekatuko luketen lagunak bilatuz), eta honela artean eraginak sortzea zen, berrikuntza arloetan. Gure bilerak 3 pertsonakoak ziren, ColaBoraBorako bi eta ni. Taldeko bidaia hori agonistikoa izan zen kontzeptualki eta harremanei dagokienez, berriro paradoxikoa izanik lantzen ari ginen materiala eta prozesua. Bakoitzak bere aldetik kontzeptua garatzen jarraitzen dugu, elkarren alboan egoten eta elkarri kutsatzen, baina proiektuetan modu koordinatu batean batera egon gabe. Wikitoki-Elkarsorkuntzarako Laborategian egindako bidaia 2013an hasi zen, gaur arte, eta aparteko aipamena merezi du, luzarorako estrategia duen kolektibo handi baten ekimena delako (25 kide inguru), eta gogoeta egiten du nola egokitzen den Transarte kontzeptua (eraldaketa, truke, transakzio, transferentzia, trantsitu esanguratsuak planteatzen saiatzen den artea) Wikitoki bezalako ekimen batean. 73 1.AURKEZPENA Transartea arlo pertsonalago batean ere bidaia izan da. Alde batetik, nire interesak oraindik askotarikoak diren arren (feminismoa, identitate kulturala, pertsonen arteko interakzioak, desioen mekanismoak…), erlazioetan zentratu ditut modu garbiago batean, hortik edonora bideratzeko. Prozesuei dagokienez, tekniketan interes eskasa izatetik momentu zehatzetan sofistikazioren alderdi interesgarriak baloratzera pasatu naiz. Gaur, lehen baino hobeto neurtzen ditut denbora eta eginkizunak, eta inkontzienteki besteengan islatzen nituen itxaropenak (askotan albokoentzat deserosoa izan daitekeena). Modu taktiko batean lan egitetik, luzarorako estrategietan ere pentsatzen hasi naiz, eta biak lotzeko moduetan. Transitoei modu literalago batean dagokienez, ikerketak lekualdaketak ekarri ditu: egoitza-denboraldi bat Londreseko Goldmiths Unibertsitatean; elkarrizketak Bartzelonan, Sevillan, Berlinen eta Londresen; tailerrak Italiako Cittadellarten eta Santiago de Chilen; eta hainbat ateraldi erakusketak ikusteko (Istanbul, Venezia eta Berlin bienaletara, Kasseleko Dokumentara, Münsterreko Skuptur Projektera…) eta jardunaldietara joateko (¿A qué estamos jugando? Valentzian, (S8) Mostra de Cinema Periférico Coruñan, Work in Process Madrilen, Desvelarte Santanderren…). Ikerketa erdia ingelesez idazteak nazioarteko atea irekitzeko asmoa zuen. Euskaraz idaztea horrela egiteko egokiera bat aprobetxatzea eta hizkuntza txiki baten aukeraketa egitea zen. Aukeraketa biek hizkuntzetan trebatzen jarraitzeko asmoa garbia zuten, tesia ezagutza-ekoizpentzat eskaintzeaz gain neure burua ahalduntzeko espaziotzat hartuz. Osagarriak gaztelaniaz eginda daude, bortxatu gabe, hainbat artikulu gaztelaniaz egiten ari nintzelako, hizkuntzen artean oreka bilatzearren, eta osagarrien bidez modu posible bat aurkitzea izan delako. Arteak zati 0 izatea aldarrikapen sinbolikoa egitea da, artea berez ikertzeko hizkuntza delako. Egokiera honetarako, posibleenetariko hizkuntza-ekosistema bat aurkitzea izan da, non agente bakoitzak, bere helburuak lortzen saiatuz, besteen helburuak ere ahalbidetzen dituen. 1.3.4. Transartea eta Wikitoki Wikitokik atal berezi bat behar du Transarte ibilaldiari buruzko gogoeta honetan. Wikitoki sortzeko lehenengo bilerak 2013ko martxoan izan ziren, eta praktika parte-hartzaile eta kolaboratzaileetan lan egiten genuen edo 74 TRANSARTEA interesatuta geunden Bilboko eszena kulturaleko agente batzuk bildu ginen. Helburuak ziren indarrak batzea mota honetako proiektuei ikusgaitasun gehiago emateko, eta erreferentziazko leku bat partekatzeko posibilitatea haztatzea. Beste ekimenen aldean, honetan, garrantzitsua zen leku bat izatea, testuinguruarekin harremanak sortzea eta elkartekideen artean proiektu kolektiboak bideratzea eta ahalbidetzea. Halaber, nahiz eta pertsona gehienak kulturatik etorri eta modu batean edo bestean artearekin harremanean lan egin (urbanismo eta arkitektura parte-hartzailetik, hezkuntza sortzailetik, diseinutik, arte kolaboratzailetik beretik…), hasieratik adierazi zen artea ez zela zentroan ipiniko, baizik eta eremu ezberdinetatik lankidetzan egiteko modua bera jarriko zela, bakoitzak bere arlotik hori landuz.21 Horrela, nor ginen, zein asmo genituen eta non kokatuko ginatekeen argitzen eman genuen lehenengo urtea; azkenik, Bilbo Zaharreko eraikin bateko solairu bat alokatu genion Udalari, eta kontraprestaziorako akordio bat sinatu genuen prezio oneko alokairu baten truke. Hurrengo 4 urteetan zehar, nahiko denbora inbertitu da komunitatearen jokatzeko arauak eraikitzen: kide bakoitzak lanordu batzuk sartzen ditu lantaldeetan eta asanbladetan; zaintzen eta afektuen kultura komuna garatu dugu; elkarkidea izateko modalitateak asmatu eta birplanteatu ditugu beharren aniztasunari erantzuna emateko; lekua gure beharretara egokitu dugu eta beste proiektuen eskura ere ipini dugu; «enbaxaden» bidez inguruko elkarte eta proiektuekin kolaborazioko bideak eraiki ditugu… Bestalde, proiektu gisa, ekonomia feministaz hausnartu dugu formakuntza online bat garatuz; mutualismoak lantzeko bide bat ireki dugu (tamaina txikiko erakunde eta agenteak gure beharrak —ordezkaritzakoak, aholkularitzakoak, eremuan mihiztadurakoak— modu federatu batean asetzeko); RIE (Red de Intercambio de Espacios) sortu dugu, Bilbo Zaharreko elkarte eta agenteen artean lekuak eta baliabideak eskaintzeko eta eskatzeko sistema eta komunitate bat eraikiz; egonaldiak antolatu ditugu kolaborazioaz, hizkuntzen bateragarritasunaz, esperimentazioaz eta Wikitokiren kodea irekitzeko moduaz (geure buruari ematen dizkiogun protokoloak partekatzeko). 21. Nik Cittadellarte-Fondazione Pistoletto esperientzia bizi izan nuen 2009an, eta buruan nuen horrelako egitura bat, gizarte-ardurarekin proiektuak garatzen zituena, arlo ezberdinetatik (hezkuntza, ekonomia, espiritualitatea, moda…) baina artea zentroan ipinita. Horren aldean, Wikitoki beste modu batean pentsatuta eta antolatuta dago. 75 1.AURKEZPENA Elkarte bezala, Wikitokiren aktibitatea batez ere kudeaketatik, bitartekaritzatik eta antolakuntzatik planteatuta dago, elkartekideentzat lan egiteko eta balioaniztasuneko espazioa izateaz gain. Agente bakoitzak bere ekintza propioak aurrera eramaten ditu, bere kasa edo Wikitokiko beste agenteekin, espaziotik kanpo edo espazioan bertan. Wikitokiko espazioan, zenbait aktibitate mota egiten dira: aurkezpenak, marrazki-saioak, ikerketa taldeen topaketak, Arte Ederretako ikasleekiko saioak, bideo-proiekzioak… Abentura intentsua, zirraragarria, interesgarria eta luzea da, tentsioak ere bizi izan dituena. Horietariko errepikakorrenetariko bat denboraren gabezia da, zeina berez oso ohikoa baita dirua sartzeko ziurgabetasunean, jarduera-aniztasunean eta lanaldi malguak eta amaigabeak bizi dituzten agenteen artean (prekaritatearen aurpegi zehatz bat da, langile kreatiboek, langile kognitiboek eta beren konturako langileek pairatu ohi dutena). Denboraren gabezia eta emankorra izateko beharrak/joerak/ xedeak arte-ekimenekiko erlazio bitxia sortzen du, eta, planteamendu honetan, arterako denbora eta espazioak agenteen beren ekintzetara bideratuta daude, eta artearekin lan egiten dugunok, eta Wikitokitik zuzenki, egonaldi batzuen esperimentaziorako, eta ekimenak egiteko utzi dira. Zehazki, arteari dedikaturiko lantalde bat sortzeko saiakerarekin bat egin da (Wikitokiko batzuen konpromiso-orduak horretara emateko), baina plangintzako bileretan taldeak ez du proposamena onartu. Ematen du artea (ezta arkitektura, teknologia berriak, hezkuntza ere) ez dela momentu honetan kokatu nahi leku zentralago batean. Transarte ikerketara begira, Wikitokin parte hartzeko asmoa kolaborazioarekin esperimentatzen jarraitzea zen, nire praktika artistikoa paradigma sozial alternatiboa proposatzen duen egitura zabalago batean integratzeko nahian. Ibilaldi honetan, agente bakoitza, bere ekarpenekin, elkartearen proiektua moldatzen saiatzen da (bakoitza saiatzen da elkartea sinesten duen erabakietara eramaten), eta, aldi berean, gorputz kolektiboak elkarkideen praktikak eratzen ditu (mugak ipiniz auzi batzuen aurrean eta beste aukera batzuk irekiz). Transartea ikerketaren ekintza batzuek Wikitokiren babesa jaso dute: LoRelacional taldeko bileretarako eta aurkezpenetarako laguntza ekonomikoa emanez, 770OFF taldeko esperimentazioa lagunduz, Eromekanika proiektuaren aurkezpen bat jasoz, Tecnoblandaserako lekua eta giroa emanez, EHUko «Erregistro eta Arte Praktika Performatibo eta Testuin- 76 TRANSARTEA gurukoak» ikasgaiari Bilbo Zaharra eta Sarean elkartearekin lotura bat bideratuz. Modu zuzenago horretaz aparte, Transartearen ideia (transformazioak, bestelako transakzioak bultzatzea, egoeren artean trantsituak ahalbidetzea), berez, Wikitokiren proiektuaren kulturan integratua dago beste eremuetatik ere (arkitekturaren bidez, hezkuntzaren bidez, ekonomia sozialaren bidez…). Beraz, bidaia elkarri kutsatzekoa izaten ari da, oso aberasgarria. Alegia, Transarte kontzeptua Wikitokiren kulturaren partea da. Hemen gaude, toki batean, gorputz kolektibo bat garela, kokatutako ikuspuntuekin, baldintza materialetan eraginak sortzeko asmoz, Transarte trantsizio-prozesu horren parte izanez. Iraila da, urtea benetan hasten den hilabetea, eta, horrekin batera, denboraldi berrirako nahi onak. Gimnasio batera gerturatu naiz izena emateko asmoz, eta sarreran dagoen pertsonari galdetu diot ea zer posibilitate dagoen gimnasioa erabiltzeko. Berak, adeitsuki, azaldu dit hiru modalitate daudela: A aukera, pantaila baten aurrean kokatzean datzana, beste pertsona batzuk kirola egiten ikusiz, haien mugimendua barneratzeko; B aukera, zinta batean korrika egitean datzana, urrutiko galaxiak «indoors» bizitzeko; eta C aukera, aurreko modalitate biak nahasten duena, «Transdescart» izenpean, taldean egiten dena eta oso modan dagoena. — Zenbat izango litzateke guztira? 85 2. KOARTEA 2.1.1. Aurrekariak Artearen historian, XX. mendearen hasierako abangoardia artistikoetatik aurrera, sorkuntza artistikoak ordura arte ezagutu ez ziren konnotazioak hartu zituen. Arte-kondizioa bera kolokan jarri zen. Marcel Duchamp da egitasmo horren adierazgarririk handienetariko bat. Haren «ready-made»aren bidez (egunerokotasuneko objektuak testuinguru artistikoan birjarrita eta artistak artetzat seinalatuak), zalantzan jarri zituen artearen eta ez-artearen arteko hesiak, artistaren rola eta esperientzia estetikoa bera. 1960ko eta 1970eko urteetan, situazionismoa, happening-a eta mugimendu kontzeptualak sistema artistikoa kolokan jartzeko oinordeko gisa agertu ziren jada. Korronte horietan, objektu artistikoak berak desagertzeko joera du, eta prozesuak, esperientziak eta kontzeptuak azpimarratzen dira. Hala ere, artistak oraindik jenio gisa agertzen jarraitzen du. Ikerketa honek miatzen dituen praktika parte-hartzaileei dagokienez, ematen du 1990eko hamarkadaren hasieretan agertu zirela. Nicolas Bourriaud kritikari eta komisarioak modu berezi batean aurkeztu zituen, «estetika erlazionala» terminoa panorama artistikoan indarrera bultzatu zuenean (1998). Izen hori artea eremu bisualera mugatzen zen praktika bat izatetik urrundu eta, kontenplazioari beharrean, erabilerari lehentasuna ematen zioten artelanak definitzeko erabili zuen. Historialari batzuek arte erlazionala terminologia anglosaxoian «Installation art» izendatu den instalazio artistikoen deribaziotzat hartu izan dute, azken hori ez zelako asimilagarria arte historikoaren ortodoxiaren barnean, publikoa behar zuelako gertatzeko, eta zenbaitek espektakulu postmodernoaren partetzat identifikatzen zutelako.1 1. Claire Bishop, «Antagonism and Relational Aesthetic», October, 110 (2004): 51-79. 2.1. Artea eta partaidetza, kolaborazioa, kokreazioa 86 TRANSARTEA Halaber, momentu hartan, «obra artistikoa» edo «pieza artistikoa» kontzeptutik proiektu artistikoaren kontzeptura pasatu ziren, eta bakoitzak konnotazio ezberdina du. Artista esperientzien diseinatzaile bat izatera pasatu zen, objektu bikainak egiten zituen artisau bat izateari utziz (ez zion ardurarik pinturak, eskulturak, instalazioak ala bideoak izan). Pertsonen artean ezartzen diren harremanak nabarmendu ziren, eta proiektuak giza portaeren laborategi antzeko zerbait bihurtu. Prozesu irekiak aukeratu ziren (elementu guztiak ez zeuden hasieratik erabakita), eta funtzionalitate soziala elementu desiragarri bihurtu zen (esperientzia haietariko batzuk mikroutopia eraikitzen lagunduko zutelakoan sortu ziren). Bourriaudek halako artelanen hainbat elementu komun eta identifikagarri azpimarratu zituen: obra irekiaren kontzeptua (proiektuak pertsona parte-hartzaileari bere baitan sartzen uzten diola; pertsona proiektuaren barruan existi daitekeela), DIY («Do it yourself», «egizu zeuk») eta zentzu demokratikoa (elkarrizketa bat bideratu eta jendea kontaktuan ipintzen dutelako). Manifestazio artistiko horien balorazioa, irizpide estetikoetan soilik ez ezik, irizpide politiko eta etikoetan ere oinarritzearen alde zegoen.2 Desio hori kontrastean dago arte erlazionalari buruz egin ziren beste balorazio batzuekin. Claire Bishopek berak baieztatu zuen arte erlazionalak proiektuaren estrukturari ematen diola garrantzi gehiena (gehien axola zaiona jendea erlazioan kokatzea omen delako, eta ez horrenbeste ezartzen dituen erlazio motak), ikusizko formatik eta plastikatik ihes egiten saiatzen dela eman arren. Joera horri lotutako artista adierazgarriak Rirkrit Tiravanija, Philippe Parreno, Carsten Höller, Henry Bond, Douglas Gordon, Vanessa Beecroft, Jorge Pardo eta Pierre Huyghe dira. 1998an Nicolas Bourriaudek termino hori panoraman sartu zuenetik, hainbat artistaren praktika parte-hartzaileak aztertzeko irizpide berriak aurkezten dituzten ikuspegiak sortu dira. Claire Bishop proiektu mota horiei buruzko gogoeta zorrotzak egin dituen kritikoenetariko bat da. Berak perspektiba berriak ekarri dizkio gaiari, beste artista batzuen artelanetan arreta kokatuz: Jeremy Deller, Tania Bruguera, Dora García edo Artur Zmijewski. Aipatzekoa da irizpide 2. Ibid. 88 TRANSARTEA beharren banaketan ipintzen du. Gizarte primitiboetan (ehiztariak eta biltzaileak), ia ez zegoen espezializaziorik (sexuan eta batzuetan adinean ezarritako banaketa baino ez zegoen, teknikaren baten ezagutzaren kasuren bat izan ezik). Nekazaritza heltzearekin, espezializazioa hasi zen. Erdi Aroan, lanbideak eta gremioak modu argian antolatuta zeuden, baina, profesionalak egon arren, jendeak gauzak egiteko ezagutza eta konfiantza ere bazuen. Artea, hainbat diziplinatan (musika, dantza, ikus-arteak, antzerkia, ipuin-kontaketa…), modu batean edo beste batean pertsona guztiek integratua zuten beren egunerokotasunean (lan egitean abesten zuten, zapatari batek zapata batzuk egiten zituen bitartean istorioren bat kontatuko zuen bere bezeroak entretenitzeko, antzerki bat antolatzea herri osoaren lan bat izan zitekeen, etxean senide bakoitzak trebetasun bat zuen, eta guztien artean konposaketa bat antolatzen zuten). Gero, XVI. eta XVII. mendeetan, mendebaldeko Europan, «ideologia kapitalistaren agerpenak zekenkeriaren eta berekoikeriaren kontrako zigor ideologikoak ezabatu zituen, gizakiok berekoiak, gutiziatsuak eta ondasunak metatzeko guratsuak izan behar genuela zioen kontzeptuaren bidez. Produktuak fetitxizatzen zituen kultura bat jaio zen, eta Europako Erdi Aroko arte komunala gutxitu zen».7 Erreforma dela eta, Eliza Katolikoa antzerki-errepresentazioak kontrolatuagoak izaten saiatu zen; gremioak ez ziren hain efikazak dirua biltzean, eta, oro har, Erdi Aroko antzerkia gutxitzen hasi zen. Profesionalak lekua hartzen hasi zirenez eta artea leku konkretuetan eta ez espazio publikoetan gertatzen hasi zenez, ordaintzeko produktu bat izaten hasi zen. Industrializazioak ikus-arteei eta artisautzari kalte egin zien. Adibidez, negozio txikietan, fabriketan sortzen ari zen lana/soldata erlazioa hasi zen erreproduzitzen. Lehen artisauek beren negozio propioak sor zitzaketen, eta, momentu horretan, merkatariek artisauei ordaintzen zieten lanaren truke. Landetan, dantzari dagokionez, herritar guztien kontu bat izan beharrean ohitura fosilizatuen errepresentazioak espektakulu gisa hasi ziren eskaintzen, eta folklore- konpainia nazionalak sortu ziren. Art, 1989. http://cafeirreal.alicewhittenburg.com/art.htm 7. Ibid., 20. 89 2. KOARTEA Komunikabideen agerpenarekin, aurrez grabatutako musikak zuzeneko musikari hartu zion lekua; alde batetik, errazago komertzializatzeko, eta, bestetik, musika egiteko momentua pertsonengandik aldentzeko. Kantak ere konplexuago bihurtu ziren, estudioetan sortzen baitziren, eta nabaria egiten zen produktu profesionalaren eta amateurraren arteko hutsunea. Azkenean, telebistak jendearen denbora eta partaidetza xurgatu zituen. Gaur egun, teknologia berriei dagokienez, sortzeko tresnak (ordenagailu pertsonalak, bideokamerak, argazki-kamerak, programazioa, fablab-ak…) eta lantzeko abileziak (tailerren eta hezkuntza informalaren bidez…) nola hedatu diren ikusten dugu. Halaber, zabalkunderako medio batzuk —Internet, esaterako— tranpolin bihurtu dira produkzio amateurrentzat. Hala ere, produkzio-medioak zenbat eta gehiago hedatu, orduan eta produktu sofistikatuagoak ikusten ditugu arte-mundu profesionalean (hau da, aurrekontu galaktikoko filmak produzitu, ingeniaritza edo antolakuntza konplexuko artelanak espazio publikoan garatu, etab.). Horrek estilo bateko gauzekiko gustua ezarri du, gustu hegemoniko bat, arte internazionala deitu denarekin lotutakoa. Ivan Illich-ek «monopolio erradikal» terminoa asmatu zuen: «Nik monopolio erradikalari buruz hitz egiten dut ekoizpen industrial prozesu batek behar bat betetzearen gainean kontrol esklusiboa eragiten duenean». Gaur egungo arte garaikideari begiratzen badiogu arte legitimoa zein den eta nola produzitzen den ikusteko, ohartzen gara artea kontrolpean dagoela, eta kontrol hori arte-sistemako agente legitimatuek eragiten dutela (hau da, kritikariek, komisarioek, artistek, arte- erakundeek), modu sakabanatuan. Gustuaz gain, halaber, artearekiko erlazio mota bat ezartzen da: «Antzinatean, konpositoreek bazekiten beren konposaketen arrakasta publikoak jotzeko zeukan abilezian zegoela, eta ez bakarrik entzuteko zeukaten desioan. Egoera hori oso urrun gelditzen da gaur egungo egoeratik, gure espezialistek soilik entzuteko diren milioika produktu aurrez grabatuak ateratzen baitituzte». Ikus-arte garaikideetan arreta ipintzen badugu, ohartuko gara biztanleei eskaintzen zaien gehiena erakusketak direla. Azken bolada honetan, esperientziak produktu gisa ere hasi dira eskaintzen, baina kasu bietan pertsonak kontsumitzaile gisa hartuta. Sistema dagoen bezala mantentzeko, gutxi batzuek ekoizten dute, eta gehiengo batek kontsumitzen. 90 TRANSARTEA 2.1.3. Banako autoretza, koautoretza eta beste formula batzuk Gaur egungo arte garaikide internazionalean arreta ipintzen badugu, ohartuko gara artisten gehiengoa banakoa dela. Ez da kasualitatea, bai baitaude arrazoi batzuk horretarako, arte-sistemaren antolakuntzarekin, artearen historiarekin eta, orokorrean, sistema kapitalistaren sorburuekin erlazionatuta. Autore bakarra gizarte kapitalistari hobeto egokitzen zaio baliabide ekonomikoak murrizteko neurri gisa. Adibidez, artelanak leku espezifiko batean produzitzerakoan, artelan baten emaitza izateko, kokapena hausnartzeko eta han bertan lan egiteko, artista bat mugitzea merkeagoa da, kide bat baino gehiagoko talde bat edo bi pertsona mugitzea baino. Egituraren aldetik, artearen mundu prekarioan, artisten talde batentzat zailagoa da ekonomikoki urtetan zehar mantentzea. Artista banakoa modu malguago batean konpon daiteke momentu zailenetan. Nahiz eta naturalizatuta agertu, artearen munduan, artistak berak bere marka eraikitzea estrategia bat da, baina «estilo propio»aren kontzeptuaren azpian mozorrotzen da. Artista bakoitza bere markaren ispilu bihurtzen da, maiz beraren ekoizpenak estetika bisual bati lotuta, eta, azkenaldian, prozesuetan eta egiteko moduetan ere marka gisa lotuta. Horri estilo berezkoa, koherentzia eta jardunbide batean sakontzea deritzo artearen munduan, eta, publizitatean, marketinean eta komunikazioan, marka eraikitzea da (bai ikus-identitate bat sortuz, baita markari balio ideologiko eta emozionalak erantsiz). Jenioaren figura kontzeptu moderno bat da nagusiki. Nahiz eta tradizio klasikoan ezaugarri batzuk agertu eta Errenazimentuan gailendu, alemaniar Aurrerromantizismoan azaldu zen modu ireki batean (XVIII. mendean, Kanten jenioaren figurak arketipo ideal horren ezaugarri gako batzuk definitu zituen). Artistak bere barruan eramaten zituen bertuteak, berezitasuna eta handitasuna artearen bidez kanporatzen zituela ulertzen zen (eta mito horrek indarrean jarraitzen du oraindik). Mitoa jenioaren auran eta aparteko izaeran dago eraikita. Pentsaera horretatik oso urrun dago autoretzari buruzko Foucaulten pentsaera, eta Cornelia Sollfrakek honela adierazten du: «Michel Foucaultentzat, hori baino gehiago medio bat da egilea, 91 2. KOARTEA eta haren bitartez adierazten da tradizio kultural guztia. Hark idatzi zuen: "Egilea ez da bere testuen jabea, eta ez du haien gaineko ardurarik ere; ez da ez ekoizlea, ez asmatzailea". Foucaultentzat, egilea korapilo bat besterik ez da eragin amaigabeen sarearen barruan, eta edozein "jatorri"tatik urrun aurkitzen da».8 Kosorkuntza indibidualismoaren sorburuen kontra doa, eta indibidualismoa oso errotuta dago gure kulturan. Horregatik da hain zaila gauzak batera egitea. Indibidualismoaren onuratzat hartzen diren ezaugarriak hauek dira: – Askatasuna. Ez dituzu zure erabakiak besteekin adostu behar. – Barnekoa adieraztea posible izatea. Badago barneko indarra kanporatzeko grina, bakoitzaren originaltasuna erakusteko gogoa. – Aintzatespena jabetzeko gai izateko desioa. Bakoitza egin duenaz harro sentitzeko erraztasuna. Taldeko lanari eta lan kolaboratzaileari hurrengo ezaugarriak egokitzen zaizkio: – Aberasgarria izatea prozesuetan. Prozesuak emaitzak baino interesgarriagoak izatea. – Taldeek garapen bat dute, eta, azkenean, desagertu egiten dira. – Asmo handiagoko proiektuak garatu daitezke. Banako autoretza eta taldeko autoretza modu polarizatu batean jartzeko edo kontrajartzeko joera izan dezakegu, baina beste aukera eta modu hibrido batzuk ere badaude. Adibidez, azpikontratazioa, asistentzia eta delegazioa ere existitzen dira banako autoretzarekin lotuta. Artista batzuek artelanaren zati batzuk azpikontratatzen dituzte, haien zuzendaritzapean. Zuzendaritza hori da autoretza ematen duena. Beste artista batzuek, beren lan kantitatea ikusita, laguntzaileak izatea hautatzen dute. Eta, beste kasu batzuetan –performance delegatuetan, esaterako–, beste garai batean artistaren eginkizuna zen akzioa beste pertsona batek egiten du. Gaur egun, ikus dezakegu kultura irekia eta software libreko dinamikak arte-prozesu kolaboratzaileetan ere aplikatzen direla. Software librea garatzeko moduak, autoretzari buruzko ikuspegiak eta komunen aldeko ja- 8. Cornelia Sollfrak, Maider Zilbetik elkarrizketatuta, «Cornelia Sollfrak-i elkarrizketa», Zehar aldizkaria 63 (Donostia: Arteleku, 2009): 6-7. 92 TRANSARTEA rrerak bizitzako beste eremuetara ere ari dira pasatzen. Ekoizteko era horien ondorioz, autoretza banatua ulertzeko moduak aldatzen ari dira. Batzuetan, ekoizpenak denboran eta espazioan banatuta daude, eta, norbaitek komunitateari ekarpen bat egiten dionean, ez du justu ekarpen horren truke onura bat jasotzen; aitzitik, onura atera dakioke beste pertsona batek beste momentu batean sortutako gauza bati. Ez da «nik hau ematen dizut eta zuk niri hau ematen didazu» formula, baizik eta «nik guztien poltsan hau gehitzen dut, eta gero, ziur asko, poltsatik beste ondasun bat aterako dut». Arte-praktika lausoagoak dira: eremu kultural zehatz batean, pertsona batzuk proiektu bati gehitzean datza. Kultura irekiaren kontzeptua. 2.1.4. «Publiko», «ikusle» eta «parte-hartzaile» kontzeptuak Arte parte-hartzaileari buruz hitz egiterakoan «publiko» eta «ikusle» hitzak motzak geratzen dira, eta beste termino batzuk asmatu behar ditugu, erlazio berriak agertzen baitira esperientzia artistikoaren agente eta elementuen artean. Arte garaikidean, faktore eta agente asko sartzen dira jokoan esperientzia artistikoan: artista, artelana, publikoa… baina baita kritikariak, komisarioak, historiagileak, ekoizle kulturalak, instituzioa, politika kulturalak, erakusketa-aretoak eta abar ere, testuinguru artistiko eta sozial orokorrean. Dena den, ikuslea artelan baten aurrean kokatzen denean, gainerako elementu horiek guztiak saihesteko joera du, eta, maiz, ematen du artista, artelana eta bera bakarrik elkarrekin gelditzen direla. Nagusiki, ematen du artistaren, artearen eta beste pertsonen artean ezartzen den erlazioa honela gertatzen dela: artistak sorkuntza bat egin, eta ikusleak jasotzen du. Arte plastikoetan eta ikus-arteetan arreta jarriz gero, ohartuko gara artista, artelana eta ikusleak hiru entitate ezberdin eta banatu direla. Haien rolak, orokorrean, bereizita daude: artistak egiten du, baina ez da ikuslearekin zuzenki erlazionatzen; artelana artistarekin eta jasotzailearekin erlazionatzen da, artistaren gogoa eta asmoa eta ikuslearen interpretazioa eta sentsazioa gauzatuz; eta ikusleak, askotan, jasotzen eta barneratzen du: jan eta digeritu egiten 93 2. KOARTEA du, ahozko jarrera batekin («oral»), edo gehigarria («incorporativa»: artelana onartzen du) edo hozkaria («mordiente»: artelana kritikatzen du). Arte parte-hartzailean, agenteak eta elementuak nahasten dira, eta lausoago dago zein diren zehazki artista, ikuslea eta artea. Horrela, «parte-hartzaile», «kosortzaile», «kolaboratzaile» eta «prosumer» hitzak agertzen dira. Halaber, panorama berri bat, eta artista, artea eta ikuslea erlazionatzeko modu berriak agertzen dira. Askotan, artistak jarraitzen du iniziatiba izaten, emateko jarrera batekin. Baina ikuslea jada ez da soilik artistaren eginkizunaren jasotzailea, berak ere parte hartzen eta «ematen» baitu, maila batean baino gehiagotan, artelanaren eginkizunean. Hiru elementuek –artista, artelana eta parte-hartzaileak– entitate beregainak dira oraindik, baina entitate bakoitzari ez zaio rol bakar bat egokitzen, baizik eta bat baino gehiago aldi berean: batzuetan eragile, beste batzuetan jarraitzaile, boikotatzaile, probokatzaile… Ezberdinak eta bateragarriak, aldi berean. Eredu berritzaile batzuen ustez, pertsona bakoitzak rol bat izatea erabakigarria da. Antzinako Grezian, esaterako, ematen du antzerkia eta politika askoz lotuago zeudela. Politika egiten zutenek eguneko beste momentu batzuetan ere antzerkiko fikziozko espazioa erabiltzen zuten beste gauza batzuk aurkitzeko. Gaur egungo sistema politikoaren aurreko alternatiba gisa, zozketa planteatzen da foro alternatibo batzuetan. Ematen duenez, ez da gauza berria, baina bitxia ematen du gure gaur egungo pentsaeratik ikusita. Modu horren bidez, pertsona guztiak gobernatzeko eta gobernatua izateko posibilitatea lortzen da. Horrek norberari ematen dion perspektiba guztiz ezberdina da, rol bakar batean gelditzearekin konparatuz. 2.1.5. Parte-hartzaile motak, partaidetza-graduaren arabera Arte-praktika parte-hartzaile edo kolaboratzaileetan, zenbait parte-hartzaile mota ezberdindu ditzakegu arte-prozesuan, nahasketa-mailaren arabera, eta emaitza eta prozesu artistikoan erabakitzeko gaitasunaren arabera. Rolak irudikatzen laguntzeko, honako sailkapen hau proposatzen da: 94 TRANSARTEA – Aurrean gertatzen den ekintza, irudikapen edo objektu artistiko baten begirale aktiboak. – Aurrez diseinatutako egitasmo baten egileak. – Mekanismo edo interfaze baten detonagailuak. – Proposamen baten laguntzaileak. – Planteamendu baten prozesurako edo azken emaitzarako eragile erabakigarriak. – Ekintzaren egilekideak. Jarraian, sailkapen horren deskribapen zehaztuagoa aurkezten da: Aurrean gertatzen den ekintza, irudikapen edo objektu artistiko baten behatzaile aktiboak Formalizazio artistiko baten aurrean (koadro, eskultura, antzezlan edo dena delakoan) pertsonen gehiengoari egokitzen zaion rola litzateke gaur egun. Publiko mota horri buruzko gogoeta interesgarri bat Jacques Rancièreren «El espectador emancipado» testuan aurkitzen dugu. Kontenplazioa modu aktibo batean egin daitekeela azaltzen du. Interpretazioan rol aktibo bat hartuta eta ikusleak artelana bere subjektibitatearekin nahasita lor daiteke (gogoeta eginez, artelanak berak iradokitzen duenetik aurrera elaborazioak eginez, artelanaren zati handi bat ikuslearen barnean bertan gertaraziz).9 Adibidez, Matisseren koadro bat behatzen duen pertsona batek bere biografiaren, sentsazioen, artelanarekiko erlazio korporalaren eta bere erreferentzia kulturalen bidez bereganatzen du artelana. Aurrez diseinatutako egitasmo baten egileak Egoera artistiko batzuetan, artistak emaitza zehatz bat bilatzen du, eta, egitasmo hori gauzatzeko, pertsonak behar ditu (haien agerpena, akzioa, edota kolaborazioa). Baina pertsonen autonomia eta erabakitzeko gaitasuna oso modu mugatu batean planteatzen dira, artistaren asmoak lehentasun osoa duelako. Garrantzitsuena artistaren asmoa errealitate bihurtzea da, beste edozein kontsiderazioren aldean. Esaterako: Spencer Tunick-ek, bere argazkiak egiteko, deialdi publiko baten bidez pertsonei eskatzen die biluzik agertzeko artistak aurrez aukeraturiko leku eta eszena batzuetan. Pertsona horiek nahi dutelako parte hartzen dute, baina artistaren aginduak bete behar dituzte, ia aukerarik gabe haien kabuz erabakiak hartzeko, edo artistaren planaren zatiren bat aldatzeko, 9. Jacques Rancière, El maestro ignorante (Bartzelona: Laertes, 2003). 2.1. irudia. Leonardo Da Vinci-ren La Gioconda artelana Pariseko Louvre Museoan erakutsita. 96 TRANSARTEA Planteamendu baten prozesurako edo azken emaitzarako eragile erabakigarriak Kasu horretan, hasieratik determinatuta ez dagoen egoera edo prozesu zehatz batean parte hartzea eskaintzen zaie parte-hartzaileei (nahiz eta posible den egoera eta jarraibideak hautatuz bideratuta egotea). Horren adibidea Artur Zmijewskiren Them bideoa (2007) litzateke. Bideoan, Artur Zmijewskik Poloniako zenbait ideologiatako lau taldeko pertsonei proposatutako dinamika bat dokumentatzen da: jainkozale katolikoen talde bat, gazte juduen talde bat, poloniar gazte abertzaleen talde bat eta askatasunaren aldeko borrokalari demokraten talde bat.10 Parte-hartzaileak Varsoviako pabiloi industrial batean bildu ziren, taldeka, talde bakoitzean gutxi gorabehera hiru persona izanik. Lehenengo saio batean, bere talde ideologikoaren irudikapen bat egiteko eskatu zitzaion talde bakoitzari. Talde bakoitzak margotzeko euskarri batean irudikatu zuen zer erlazio zuen bere taldeak Poloniarekin. Estereotipoak erabili zituzten beren sinesmenak adierazteko: Eliza Katolikoa, Chrobry-ko ezpata, Polonia izendatzeko hitz hebrearra Poloniaren geografiaren barruan, eta «askatasuna» hitza polonieraz, Poloniaren perimetroan sartuta. Hurrengo saioan, irudi horiek eskaini zitzaizkien, kamisetetan jantz zitzaten. Momentu horretan, taldeak modu erraz batean identifikagarriagoak egin ziren. Arau erraz batzuk ipini ziren dinamikarako: ez dago araurik. Taldeak beste taldeen irudikapenak zuzentzen hasi ziren, eta irudikapen, sinbolo eta keinuen borroka esanguratsu bihurtu zen egoera. 10. «Devout Catholics, Nationalist Polish Youth, Jewish Youth and Socialist activists». 2.4. irudia. Antoni Abad, Canal Accesible. https://megafone.net/site/ index 97 2. KOARTEA Ekintzaren egilekideak Kosorkuntza pertsona batzuk koletiboki sortzeko biltzean datza, nahiz eta pertsonek betetzen dituzten rolak mota askotarikoak izan daitezkeen sorkuntzan. Kategoria horrek ez du esan nahi sorkuntza kolektiboan inplikaturiko pertsona guztiek betebehar bera dutenik (adibidez, guztiek ez dihardute artean profesionalki, guztiak ez dira testuinguruko agente aktiboak, edo guztiek ez dituzte trebetasun berak kosorkuntzan aritzeko). Adibidez, Augusto Boal-en Antzerki Forum-a kosorkuntzako artelantzat har liteke, artistak zirikatzailearen edota gertakizun baten bultzatzailearen rola hartzen duen heinean. Parte-hartzaileek beren kreatibitatea, biografia eta jarrera ideologikoa ekartzen dizkiote artelanari, eta egoera esanguratsu bat eta berentzat eraldatzailea sortzen dute. 2.1.6. Parte-hartzaile motak, partaidetza indibidualaren edo kolektiboaren arabera Partaidetza zenbait modutan gauzatu daiteke arreta parte-hartzaileen erlazio-egoeretan ipintzen badugu. Pertsonen arteko erlazioek eragina izan dezakete esperientzia artistikoan. 2.5. irudia. Artur Zmijewski, Them, 2007. http://culture.pl/en/artist/ artur-zmijewski 98 TRANSARTEA Baina, lehenengo, kontzeptu batzuk argitu beharko genituzke: taldea, komunitatea eta multzoa. Talde bat existitzen dela esan dezakegu kideen borondateak batzen dituen eginbehar komun bat badago. Komunitate bat banakoen talde bat da, elementu komun askotarikoak partekatzen dituenak: hizkuntzak, ohiturak, balioak, eginbeharrak, munduarekiko begirada, leku geografikoa… beste gauza batzuen artean. Pertsonen multzo batez hitz egin dezakegu pertsonen artean amankomunean aldiberekotasun fisikoa baino ez dagoenean espazio batean. Indibidualki parte hartzen duena Banakoaren erlazio zuzen, bakarti eta beharbada introspektiboa. Bakoitza arte-manifestazioarekiko erlazioan zentratuta. Esaterako: pertsona bat bere kabuz deialdi batera joatea. Adibidez: Phil Collins-ek Realityek bizitza hondatu zidaten proiekturako zenbait pertsonari eskatu zien kameraren aurrean kontatzeko nola hondatu zuten bere bizitza telebistako reality-programek. Indibidualki parte hartzen duena baina beste pertsona batzuen artean dagoena Kasu honetan, ekimen artistikora joatean, zeure kabuz joaten zara, baina, artelanaren diseinuarengatik, fisikoki talde batean ikusten duzu zeure burua. Esaterako: kalean 2.6. irudia. Maider Lopez, Playa, 2005. http://www.maiderlopez. com 99 2. KOARTEA 2.7. irudia. Ubiqa, Aldea-Doc. http://www.ubiqa.com/aldea-doc/ gertatuko den akzio kolektibo batera joaten zara, eta, zure presentziarekin, talde-akzio bat gertatzen laguntzen duzu. Adibidez: Maider Lopez-ek Zumaiako hondartzan egindako Playa proiektua (2005). Pertsonak hondartzara jaitsi zirenean, toalla gorri bana eman zieten, eta, horren bidez, ikus-modu batean interbenitu zen paisaian, pertsona bakoitzaren kolaborazioaren bidez. Eszenak, gero, argazkitan jaso ziren. Momentuan sortutako jende talde bat Batzuetan, pertsonak banan-banan joaten dira ekimen artistiko batera gerturatzen, baina, amankomunean pasatutako denbora eta bizipen eta akzioengatik, talde bat osatzen amaitzen dute. Esaterako, tailer bat antolatzen den kasu batzuetan. Adibidez, Kasseleko Documenta 13rako Tino Sehgalek egindako artelanean, jendea gela ilun batean sarrarazi zuen. Iluntasunari ohitzen ziren heinean, ohartu ziren beste pertsona batzuez inguratuta zeundela. Inguruko pertsona batzuk mugitzen eta ahoz erritmoak egiten hasi ziren. Han ikusle-entzule bezala zeuden pertsonak geldirik gera zitezkeen, egoera entzuten eta sentitzen, baina, halaber, akzioan ere parte har zezaketen, halakorik bururatuz gero. Iluntasunagatik ez zekiten zein ziren akzioaren bultzatzaileak eta zein ikusle-entzuleak. Dena den, guztiak, akzioaren bidez eta gelditasunaren bidez parte hartzen zutenak, momentuan sortutako talde bat ziren. Aurrez kontsolidatutako komunitate edo talde bat Komunitateak jende multzo egituratuak dira. Badituzte beren berezitasunak, identitatea eta jada martxan dagoen dinamika bat. Horrelako talde batekin lan egitearen ondorioz, proiektuak egoera eta komunitate zehatz horretara egokituta egon behar du. Bizikidetzako komunitate bat izan daiteke, abesbatza bat, elkarte kultural bat... Adibidez: Ubiqa-k Cácereseko Aldea Moret-eko auzokideekin egindako Aldea-Doc dokumental parte-hartzailea. 100 TRANSARTEA 2.1.7. Partaidetzarako faktore espezifikoak Arte parte-hartzailearen espazioa, denbora, erregistroa eta estrategiak Izaera parte-hartzaileko arte-ekintzek berezitasunak dituzte beste manifestazio artistikoen aldean. Gertakari artistikoak aztertzean, honako aldagai hauetan ipiniko dugu arreta: espazioa, denbora eta taldeko dinamika. Partaidetzarako espazioak Proiektu artistiko bat kokatzen, gertatzen edo aurkezten den lekua sorkuntza bera baldintzatzen duen faktore bat da. Gaur egun, badaude bereziki arte-manifestazioak ekoizteko eta sozializatzeko prestatutako lekuak: museoak, erakusketa-aretoak, galeriak, antzerkiak, kontzertuetarako aretoak... Arterako egitura arkitektoniko horiek, baita gizakien egitura ere, artearen arloan nagusia edo hegemonikoa den arteari ostatu emateko eraikitzen dira. Behin ezarrita, leku horietan modu hoberenean gertatuko diren artelanak aukeratzen dira. Ez dira bakarrik artelanak erakusteko tokiak, baizik eta artelanak berak eratzeko gailuak ere badira. Gustu, kode eta moduak ezartzeko sistema baten agente aitzindariak. Espazioek konnotazioak dituzte, eta espazioak bizi dituzten pertsonek rol eta jarrera zehatzak hartzea eragiten dute, espazio horiek duten historiagatik, ohikotasunean duten erabileragatik eta, azken finean, gure imajinario kolektiboan existitzen diren moduagatik. Arte parte-hartzaileak pertsonen inplikazio aktiboan ipintzen du arreta, eta, hori dela eta, garrantzitsua da nola eragiten dion espazioak pertsonen jarrerari eta portaerari. Oro har, arterako espazioek behatzaileen rola egokitzen diete bisitariei; behaketaren arabera, ikusle aktiboagoak edo pasiboagoak izango dira, baina, nolanahi ere, ez dira izango sorkuntza artistiko baten egileak: asko jota, arte-esperientzia baten jasotzaileak izango dira. Hori dela eta, halako espazioetan inertzia hori gainditzea zaila izan daiteke. Horregatik, dinamika parte-hartzaileek baldintza horiek asalda ditzakete, edo, bestela, kolaboraziorako eta partaidetzarako hainbeste konbentzio ez dituzten beste espazio batzuk bilatuko dituzte. 101 2. KOARTEA Hala eta guztiz ere, arte-espazio babestuetatik at lan egiteak baditu berezitasunak. Artelan bat proposatzen baduzu artearentzat espresuki bideratuta ez dagoen espazio batean –kalean, esaterako–, baliteke pertsonek ez ematea artelanari behar duen denbora testuinguru horretako gakoekin irakurtzeko, egokiak edo ezegokiak izan, edo baliteke zuzenean artetzat ez hartzea, arte-testuingurua ez izateagatik. Denbora faktorea partaidetzan Proposamen parte-hartzaileetan, denbora faktoreak arreta berezia behar du, pertsonek parte hartzen duten prozesuetan jendearen beraren erritmoak, aisialdia eta desioak sartzen baitira tartean. Adibidez, arte-proiektu batzuetan, argia eta aurrez finkatua izan daiteke dinamika parte-hartzailea noiz eta nola amaitzen den, eta, beste batzuetan, modu ireki batean plantea daiteke, gertakizunen garapenaren arabera. Orobat, gerta daiteke ezinezkoa izatea proiektu artistiko baten osotasuna edo ezaugarri esanguratsuenak une soil batean ikustea (hori artelan prozesualetan ere gerta daiteke, orokorrean), edo baliteke baietz, proposamena bere osotasunean edo modu partzial baten bidez berariaz jasotzea dokumentazio elementuren bati esker, eginkizuna gertatu eta gero. Halaber, proiektu artistiko berean, momentu parte-hartzaileak eta beste erlazio mota batzuetakoak egon daitezke. Erregistroa Halako proiektuetan, segun eta nola egiten dituzun erregistroak, artelanaren garapena oztopa daiteke. Halaber, erregistroa ondo egina ez badago, irudi engainagarria eman dezake. Hori artelan guztiekin gerta daiteke, baina, proiektu parte-hartzaileetan, errazago, lehentasuna maiz ez delako dokumentu hori egitea, eta, dokumentu hori egiteko lehentasuna dagoenean, batzuetan, pertsonei eskainitako esperientziak galtzen du lehentasuna, edo prozesuak, aurretik ezin jakin izateko gaitasuna. 102 TRANSARTEA 2.1.8. Estrategia partehartzaileak Artea zenbait estrategiaz baliatzen da lan-moduak eta interakzioak esperimentatzeko eta testuinguruan eraginak sortzeko. Mekanismo horiek xede bat lortzeko medio instrumental batzuk izan daitezke, besterik gabe, edo helburuak beren barruan egon daitezke. Baliabide horietako batzuk ezberdinduko ditugu. Ludikoa Jolasak pertsonek era desinhibituago, estandarizatugabeago eta askeago batean jokatzeko prozesuak eragin ditzake. Jokoaren arauak agerikoagoak edo oharkabeagoak izan daitezen egin daiteke. Halaber, jokoaren bidez, egoera batzuk frogatu daitezke fikzioaren esparruan, eta gero errealitatera pasatu. Ludikoa dibertsioarekin erlaziona daiteke, baina ez horrekin soilik. Ludikoa erakargarria denez gizakiarentzat, beste aktibitate batzuetarako ere baliagarria izan daiteke: irakaskuntzarako, konfliktoak konpontzeko, etab. Jolas asko taldeko dinamika baten barruan gertatzen dira. Ludikotasuna erabiltzen duen arte-proiektu kolaboratzaileen adibidea Border Games bideojokoa izan daiteke. La Fiambrera Obrera-ren lan-sare bat da, inguruan bizi izandako gertaeraren bati buruzko bideo joko bat eraikitzeko aukera ematen duena, kolektiboki eta kode irekiko tresnen bidez. Jarraibideak Parte-hartzaileei instrukzioak proposatzean datza. Batzuetan, ludikoarekin erlazionatuta erabiltzen den estrategia bat da, baina beti ez da horrela gertatzen. Artista eta parte-hartzaileen artean, menderatze-esanekotasun erlazio bat ezartzen da, aurrez bi parteen artean onartutakoa, esperientzia artistiko bat sortzeko. Baliabide horren adibidetzat, Roger Bernat-en Dominio Público (2008) antzezlana daukagu. Parte hartu nahi duten pertsonek haririk gabeko entzungailuen bidez jarraibideak jasotzen dituzte, modu batean edo beste batean edo norabide batean edo beste batean mugitzeko, edota arropa bat edo beste bat janzteko. Honelako baldintzazko esaldien bidez, haien berezko biografiaarekin lotzen dira jarraibideak: «… baldin ba…, egin…», «Aitzitik… baldin ba..., egin...». Horrek koreografia moduko mugimendu bat sortzen du, kanpo2.8. irudia. La Fiambrera Obrera, Bordergames. https://sindominio. net/fiambrera/bordergames/index.htm 103 2. KOARTEA 2.9. irudia. Roger Bernat, Dominio Público, 2008. http://rogerbernat. info tik akzio osoa ikusten dutenei misteriotsua egiten zaiena, haiek ezagutzen ez dituzten baina parte-hartzaileek entzungailuen bidez entzuten dituzten arau batzuetan oinarrituta dagoelako. Instalazioa Instalazioa ideiagintzaren, ekoizpenaren edo erabileraren aldian pertsonen partaidetza eska dezakeen baliabide bat da. Instalazioak espazio zehatz batean kokatzen dira, eta erreferentziazko lekutzat ezar daitezke aldi berean inplikaturiko pertsona talde batentzat. Instalazio parte-hartzailearen adibidea Michelangelo Pistoletto-ren Gogarteko lekua izango genuke, Marseillako Paoli Calmettes Onkologiako Institutuan egindakoa (1998-2003). Ospitalearen erabiltzaileentzat, haien erlijioa edozein izanda ere, baitaratze espiritualerako espazio sekular bat da. Lekuaren bost petaloko lore baten oinplano batekin, Michelangelo Pistoletto-ren eskultura bat dauka erdian Un Metro cúbico de Infinidad (1966) lanak. Inguruko espazioetan, testuinguruan gehien zabaldutako bost korronte espiritualen ikurrak kokatu zituzten komunitate hauetako kideek: Legearen Taulak (judaismokoak), gurutze kristaua, Mekarantz begiratzen duenaren alfonbra bat (islama), loto-lo- rea (budismoa) eta liburu bilduma bat (agnostizismoa/ ateismoa). Probokazioa Probokazioak publikoari erreakzio bat eragitea du asmoa. Haren aurrean entzungor gelditzea zaila da, interpelazio bat baita. Jokoan sartzea edo ez sartzea pertsonen esku gelditzen da. Estrategia probokatzaile baten adibidea Dora García-ren Robe este libro izango litzateke. 2.10. irudia. Michelangelo Pistoletto, Gogarteko lekua, 1998-2003. Argazkia: M. Spiluttini. 104 TRANSARTEA 2.11. irudia. Dora García, Steal this book. Artistak eskuordetutako performanceetako antzezleekin izandako mezu elektronikoen trukeak biltzen dituen liburu bat aurkeztu zuen arte-areto batean. Liburuaren azalaren izenburua Steal this book zen. Izenburua Abbie Hoffmann-en Steal this Book (1972) liburutik hartuta dago. Liburuan, autoreak irakurleei gomendioak ematen zizkien legetik at eta dohainik bizitzeko. Dora Garcíak bere liburu pilo bat utzi zituen erakusketa-aretoan, izenburuak ikusgai, jendearengan lapurtzeko tentazioa eragiteko. Aretoan bazegoen segurtasuneko zaindari bat, eta bisitariek beren barneko kontraesanei aurre egin behar zieten, jokoan sartzeko edo ez sartzeko. Misioa Argiz zehaztutako eginkizun kolektibo baten proposamena da; zenbait pertsona helburu baten inguruan aktibatzen uzten du. Misio amankomun horren adibidea Jeremy Deller-ren Desfile soziala (2004) izango litzateke. Desfile horrek Donostiako «talde eta elkarte ezkutu»en erakusketa irudikagarria izan nahi zuen. Desfileak talde ugari bateratu zituen: Hiesaren kontrako CASGI Gipuzkoako Elkartea, AGIFEST Gaixo Psikikoen Senideen Gipuzkoako Elkartea, Gipuzkoako Gorren Elkartea, Emakume Etorkinen Garaipen Elkartea, ABCDE Brasil Elkarte Kulturala, Camelamos Ijito Elkartea, Tango Argentinarreko Gipuzkoako Elkartea, Odol-emaileen AGATA Gipuzkoako Elkartea, Gipuzkoako Erretiratuen Elkartea, Burrunbada Perkusio Elkartea, La Paquera de Jerez Elkarte Soziokulturala, Jatorra Erretiratuen Kluba, Fortuna Kirol-kluba, Kuraia Borroka-arteen Kolektiboa, Hiesaren Kontrako Harribeltza Kolektiboa, San José Ikastetxea, Ehgam, Elbarri Fisikoen Elkarte Koordinatzailea, Emaus Fundazio Soziala, Arte Espazioa, Gehitu, Xpresion Talde Kulturala, Jazzamor Talde Errumaniarra, Lokal Surf, ONCE eta Plazandreok. Larrotxene kultura-etxeko gazteek grabatu zuten bideo dokumentala. 2.1.9. Partaidetza-artearen alderdi polemikoak Badaude faktore batzuk arte parte-hartzailea eztabaidarako foroetan polemikoa izateko. Alde batetik, pertsona parte-hartzaileak manipulatzen dituztela aurpegiratzen zaie artistei, esanez artistak be- 105 2. KOARTEA ren interesengatik soilik kezkatzen direla, eta parte-hartzaileen interesengatik ez direla kezkatzen. Ikuspegi hori planteatzen da analogia honetaz baliatuz: parte-hartzaileak artistaren «materialak» dira (margolariaren margoak edo eskultorearen harria edo brontzea izango balira bezala). Argudio horrek pertsonen parte hartzeko eta ez hartzeko askatasuna ahazten du. Hala ere, pertsonen manipulazioaren planteamendua egokia izango litzateke parte-hartzaileek beren parte-hartzearen geruza guztiak hauteman ezin badituzte edo haien parte-hartzearen ondorioak edo esanahi osorik susmatu ezin badute. Beste alde batetik, estrategia parte-hartzaileak egunerokotasuneko beste adierazpenen aldean gutxi ezberdindu daitezke; horregatik, maiz galdetzen zaie zein den berezitasuna adierazpen horiek artetzat hartu ahal izateko. Kasu horietan, erantzuna ez dago hainbeste begi-bistan antzematen dugun forman, baizik eta asmoan, kokatzen den testuinguruan, eta interpretaziozko testuinguruan. Halaber, badaude arte parte-hartzailearen eta aktibismo sozialaren arte-erlazioari buruzko zalantzak. Praktika horiek batzuetan sozialki inplikatuta baleude bezala aurkezten dira, eta, gero eta ugariagoak direnez, arlo sozialetik zuzenki etorritako proposamenak neutralizatzeko beldurra agertzen da. Kontuan hartzen da, arte-proiektuak berak aho betean proposatzen dituen asmoez aparte, bere helburu sakonak beste batzuk izan daitezkeela. Gerta daiteke artelan bat sozialki eraginkorra ez izatea azkenean, eta, hala eta guztiz ere, ikuspegi artistikotik bere balioa aintzat hartua izatea. Horrek beste adierazpen sozialago batzuk arinki hartzea eragingo luke, eta transformazioen simulazioek «bidezkoagoak» izan litezkeen beste ekimen sozial batzuen esparrua okupatzea. Azken puntu horrekin lotuta, Claire Bishop kritikariaren iritzia interesgarria izan 2.12. irudia. Jeremy Deller, A Social Parade. 106 TRANSARTEA daiteke. Haren arabera, beharrezkoa da sozialki inplikaturiko arte-proiektuen azterketa kritiko bat egiten utziko duten irizpide artistikoak garatzea, arlo sozialetan efikaziaren neurketetara soilik murriztuta ez egoteko.11 Nicolas Bourriaud-ek esaten du arte-praktika horiek ondasun eta zerbitzuen ordez esperientzia pertsonalak eskaintzen dituen gaurko marketinaren estrategia errepikatzen dutela, «esperientziaren ekonomia» deitu izan den estrategiari jarraituz. Garai bakoitzari arte garaikide bat dagokiola pentsa genezake (garai hori irudikatzeko, komentatzeko, kritikatzeko edo horren inguruko perspektiba alternatiboak erakusteko). Arte-eremu batzuetatik mesfidantzarekin begiratzen zaio «esperientzia» hitzari, neoliberalismorekin erlazionatuta egongo balitz bezala. Gauza antzekoa gertatzen da «partaidetza»ren kontzeptuarekin. Azken bolada honetan politikarien agendan hainbeste egonda ere, hain modu eskas eta itxurazkoan eraman da errealitatera ezen inork ez du kontzeptuan sinesten, eta, horren ondorioz, arte-agente batzuek ez dituzte beren egitasmoak sailkapen horren azpian kokatu nahi. Arte-sektore batzuek pentsatzen dute arte parte-hartzailea existitzeak arte-eremuari berari kalte egiten diola; izan ere, arteak hobeto kudeatu beharko lituzke bere mugak, espezifikotasunak eta bere balio autonomoa. 2.1.10. Partaidetza zergatik eta zertarako Partaidetza ez da helburu bat bere horretan, estrategia edo tresna bat baizik. Tresna guztiak bezala, hainbat modutan erabil daiteke, eta ideologia ezberdinei mesede egin diezaieke. Egia da tresnaren izaerak gauzak modu batean edo bestean izateari laguntzen diola. Medioak gauzak modu batean edo beste batean gertatzeko joera eragiten du. Estrategia parte-hartzaileek honako gertaera hauek ekar ditzakete: 11. Bishop, «Antagonism and Relational Aesthetics», 51-79. 107 2. KOARTEA – Artea egiteko formula berriekin esperimentatzea. – Artea egiteak ekar ditzakeen onurak, aurkikuntzak edo adierazpenak jende gehiagoren artean zabaltzea. – Pertsonak arte-eginkizunen konplize egitea. – Artean ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko polaritatea apurtzea. Egilearen eta jasotzailearen arteko distantzia murriztea edo desegitea. – Jendea kolektiboki artea eginez arintzea. – Artea akzioarekin eta ez kontsumoarekin soilik lotzea. 2.1.11. Akzioa eta ez-akzioa Akzioaz eta ez-akzioari buruz gogoeta asko egin dira historia, erlijio eta filosofia askotan, eta modu ezberdinean ulertu dira. Taoismoan, esaterako, ez-akzioa «Wu-Wei» kontzeptuaz azaltzen da. «Wu-Wei» (txineraz, ez-akzioa), erlaxazioaren eta uztearen prozesu baten ondoren dator, mugiezintasuneko saiakera baten ondoren. Intentziorik edo borondaterik ez dago, baina ez du esan nahi ezer ez egitea. Ideologia judu-kristauan, aitzitik, ez-akzioa alferkeriarekin lotzen da, eta, beraz, erruarekin eta bekatuarekin. Artearen eta ikuslearen politikei buruz, Jacques Rancièrek El espectador emancipado testuan modu berezi batean egiten du gogoeta dikotomia horri buruz.12 Berak planteatzen du gaur egun ikusleari begi txarrekin begiratzen zaiola. Alde batetik, ikuslea geldirik egotean, ekoizteko prozesua ezagutu gabe geratzen delako, eta, beste alde batetik, ikustea akziora pasatzearen aurkakoa delako. Berarentzat logika hori ez da bidezkoa, eta, haren ustez, antzerkiko erreforma ikusleak antzezle bihurtzeko eta antzerkia komunitate gisa ikusteko joeran ezarrita dago ikuspegi horretan. Ikusle eta egileen arteko distantzia ezabatzen saiatzean, bi kategoria horiek kontrajartzen jarraitzen da, eta egitura mantentzen da. Halaber, aipatzen du Antzinatean herritar aktiboak beren errentetatik bizi zirenak zirela eta, bizitza irabazteko lan egiten zutenak herritar pasiboak zirela. Izenak elkartrukatuak egongo lirateke, baina banaketa mantenduko litzateke. Artearen adierazpenei begiratzen badiegu, dikotomien gaira hurbiltzeko, eta hizkuntzaren eta hitzen biraketan ez 12. Jacques Rancière, El espectador emancipado (Castelló: EllagoEdiciones, 2010), 19. 111 2. KOARTEA 2.15. irudia. Wiki-historiak-eko Erretratu subjektiboa, 2010-2012. http://www.wiki-historias.org/es/ categoria/laboratorio/el-retratosubjetivo.html – Zein aldagairen arabera eraikitzen diren onarpenak testuinguru zehatz batean. – Nola sor daitezkeen eraginak emakumeen imajinario kolektiboan eremu zehatz batean. – Aurrez komunitate bat osatzen ez zuten pertsonengan loturak nola indartu. – Mapatzeko irudikapenak nola eraiki daitezkeen ideologia ez-hegemonikoak transmititzeko. Ekimenaren azterketa kritikoa: Talde sustatzailearen bilakaera Proiektu bat nola sortzen den garrantzitsua da. Jatorrizko mitoak taldekideen jarrera eta historian zeharreko jokaera eratzen ditu. Talde sustatzailearen denboran zeharreko dinamika aztertuz, proiektuen gorabeherak azalduko ditugu. Elementu hauen bidez sortu zen Wiki-historiak: – Wiki-historiak proiektua 2008 urtean Haizea Barcenillak eta Saioa Olmok hasi genuen. Trocóniz Fundazioak nirekin kontaktuan jarri, eta ni Haizearekin eta María Ptqkarekin (azkenik ekimenara gehitu ez zena), feminismoa, historia eta teknologia berriak batuko zituen arte-proiektu bat garatzeko asmoz. – Haizea, Saioa eta Trocóniz Fundazioaren borondatearen bidez sortutako proiektu bat izan zen. Nahiz eta testuinguruko pertsonek parte hartu, iniziatiba ez zuen bultzatu pertsona talde baten gogoak, banako grinak baizik. Geroxeago, Plataforma A (hasieran Plataforma A-rekin deitu zena) elkargunea sortu zen, 2012an, Trocónizen 25. urteurrenaren eta Euskal Herriko Unibertsitatean egin zen bilera baten ondoren. Horrek artista emakumeak eta agente artistiko feministak bateratzen ditu, emakumeen egoera hobetzeko arte-sisteman, bi bideren bidez: bata instituzionala, eta bestea ekintza zuzenen bidez. Plataforma Aren kasuan, bai, kolektiboki jaio zen. – «Asmo onekin» hasitako proiektu bat izan zen. – Artearen bidez esperimentatzeko gogoarekin (berriro ere artea zer den behin gehiago bat mugan jolastuz, partaidetza bultzatzea frogatuz, eta imajinario berriak sortzeko bideak asmatuz). – Ikuspegi feminista eta aldarrikatzaile batetik abiatu zen. Talde sustatzailea urteetan zehar aldatzen joan zen. 2009 urtean, Edu Hurtadok eta Aloña Intxaurrandietak proiek- 112 TRANSARTEA tuaren ardura hartu zuten, eta, 2010etik aurrera, berriz, Haizeak, Aloñak eta Saioak hartu genuen; 2012 urtean, Haizeak eta Aloñak, ia denborarik ipini ezinik, beste agente batzuekin konplizitateak sortzen saiatuz. Bilakaera horretan, inguruko beste agenteen partaidetza eskasa izan da beti, nahiz eta ekimena bere interesekoa izan. Erretratu subjektiboa modu ludikoagoan guretzat, eta sortzaileago batean Wiki-historiakeko asmoak aurrera eramateko sortu zen. Partaidetza mota Erretratu subjektiboan, pertsonek marko baten barruan askatasuna zuten beren moduan beren intereseko beste pertsona baten erretratua egiteko. Wiki-historiaken hasieretan eskatutako partaidetzaren aldean, askoz mugatuagoa eta erraztuagoa da ekimen hori. Hasieran, zenbait agente artistikori eskatu genien euskal artean haiek ezagutzen zuten arte-istorio bat kontatzeko wiki batean. Zabalegia izan zen eskaera. Bestalde, proiektua ere irekita egon zen beste pertsona batzuk iniziatibaren talde bultzatzailearen parte izateko edota erretratu-marra baten arduradunak izateko. Bide horretan saiakerak egin arren, ez zen ezer gauzatu. Artearen emakumeak imajinario kolektiboan Madrilen, Felipa Manuela erresidentzian proiektua aurkeztean egiaztatu nuen Erretratu subjektiboaren ekimenak euskal testuingurutik kanpo ere fruituak eman zituela. Andrea Pacheco Felipa Manuelaren arduradunaren hitzetan: «Euskal emakume artista gazteei buruz ikertzen ari nintzen bitartean, Wiki-historiakekin topo egin nuen, eta, iparraldean, euskal emakume artista eta sortzaileekin material ugari zegoela iruditu zitzaidan. Orduan, nire jatorrizko ideia aldatzea eta Madrileko erresidentziara hango bi artista gonbidatzea erabaki nuen. Lurralde beretik etorritakoak, elkar ezagutzen ez zutenak eta lan oso ezberdinak zituzten bi artista gonbidatzea. (…) Euskadin kulturarekin loturiko artista emakumeekin (ezagutzen ditudanak) indar handiko zerbait gertatzen ari dela susmatzen dut». Bestalde, han antolatu genuen Haritik tira bisita performatiboa, modu esperimental baten bidez, Erretratu subjektiboko emakume-irudiak zabaltzeko asmoarekin. 113 2. KOARTEA Proposamena artelantzat aurkeztuta Arestian proposatutako arte-definizioaren arabera, ekimenak testuingurua modu alternatibo batean erakusten du, imajinario kolektiboan eraginak sortzen saiatzen da, modu esperimental bat asmatzen du hori lortzeko, ez zaio guztiz estutzen egitura logiko batera, eta prozesuala da. 14 erretratu subjektibo eginda, ekimena prototipo gisa gelditu zen. Momentu batean, asmoa 80ra ailegatzea izan zen, eta hainbat pertsona ere gonbidatzea suertatutako ibilbideei buruz gogoeta egiteko. Halaber, erretratu bakoitza esandakoaren irudiekin osatzeko ideia egon zen mahai gainean. Ez da baztertzen gerorako formalizazio sendoago bat egitea baldintza egokiak lortuz gero. 116 TRANSARTEA 2.17. irudia. Copylove egonaldiak Zemos 98 Jaialdiaren 14. edizioan. Argazkia: Zemos98. inguruan lan egiten duena. Prokomunaren, amateurismoaren eta profesionalaren arteko hibridazioaren (proam), Egin ezazu zuk zeuk filosofiaren (DIY) eta birnahasketaren alde apustu egiten dute. 1998tik, urtero, Zemos98 Nazioarteko Jaialdia antolatzen dute, eta proposamen espezifikoak aurkezten dituzte gizarte-sarearen eta ikus-entzunezko sorkuntzaren, sare digitalen eta pentsamendu garaikidearen arteko konbergentzia kulturalari buruz. Hala, hainbat edizio dedikatu diote adimen kolektiboari, telebistari eta bideozaintzari, oroimenari eta palinpsestoari, hezkuntza hedatuari, organizazio-egitura txikiei… 14. edizioan, COPYLOVE: Procomún, Amor y Remezcla izenburupean, gure ekoizpen-egituren parte ikusezinak ardatz izatea nahi izan dute: afektuen ekonomia, arlo erreproduktiboa, entzute aktiboa, partekatzea maitasun-ekintza gisa, bere burua zaintzen duten elkarteak eta kode irekiko errezetak. SAIOA OLMO: Zerk bultzatzen zaituzte prokomunaren inguruan afektuaz, sentimenduez, emozioez eta zainketaz interesatzera? FELIPE GONZÁLEZ GIL: Hezkuntza hedatuari buruz egin genuen jaialdiak paradoxa bat zeukan: ustez eskolaren beraren mugak gainditzearekin zerikusia zuen gai bat izanik, hezkuntzarekin lotutako praktikei buruzkoa, jaialdi formal bat egin genuen. Oholtza bat eta publikoa eseri- 117 2. KOARTEA ta zeuzkaten aurkezpenez betea zegoen. Gauza deigarrienetariko bat izan zen aurkezpen gehienetan jendeak bere proiektuen parte positiboa kontatzen zuela, hots, proiektuen marketinaren zatia. Proiektu kulturalek ere, ustez kritikoagoak izan beharko luketen arren, proiektuaren aurpegi hoberena saltzen amaitzen dute, eta ez aurpegi ezkutua, etxeko aurpegia, aurpegi erreproduktiboa, zalantzak, beldurrak, kontraesanak. Hortik abiatuta, En qué la cagamos izeneko berbaldia muntatu genuen gure endredo guztiak eta kontraesanak azaltzeko. Halaber, prokomuna modan jarri zenez, nekatzen hasi ginen auzi legal edo ekonomikoekin batez ere elkartuta ikusteaz (bestalde, logikoa da, jabetza intelektualaren legea, Creative Commons lizentziak, eta abar, dakartzalako). Arian-arian gure posizioan giltzapetuta ikusi genuen geure burua; jaialdi bat eta kolektibo bat izatean, ikertzeko eta gai bati buruz zehaztasunez mintzatzeko denborarik ez dugu beti izaten. Erabaki genuen landu nahi genuen funtsezko gaia guztien ongiekin lotutako afektuak zirela, barne-arazo gisa ere identifikatu genuelako. Orduan, konturatu ginen ahultasuna ere landu behar den zerbait dela. Kontraesan, zalantza eta beldurren bilduma osoak, eta gai bati buruz gehiago ikasteko beharrak hitz iradokitzaile hau sortzera eraman gintuen: «Copylove». Egia esan, berez ez da existitzen, baina maitasuna gogoratzeko ondo dator, maitasun erromantikoa ez, baizik eta partekatzeko ideian, zentzu komunitarioan, inplizitu dagoen maitasuna. SO: Maitasunak kontsonantean errimatzen du: lankidetzaz, konfiantzaz, zainketez, emozioaz. Baina asonantean ere errimatu dezake: traizioaz, manipulazioaz, dependentziaz, minaz… Hala eta guztiz ere… apustu egiten duzue «maitasuna» «prokomun»aren laguna izatearen alde? Emozio-faktoreak mugimendu/kontzeptu batekin elkartzeak ere arriskua du. FGG: Maitasunari buruz mintzatzea arriskutsua da berez, hain konnotatuta, mitifikatuta eta esplotatuta dagoen terminoa izanda. Txikitatik ari gara maitasun erromantikoaren kontakizuna kontsumitzen Hollywoodeko filmetan, publizitatean, komunikabideetan eta abarretan. Baina maitasunean ere badago boterea eta badago menderatzea. Maitasun kontzeptua biluztea erkidego eta baliabide komunekin lotuta, eta hori nahi genuen funtsean, oso lan zaila da. Harremanean hamar urte daramagun jendearekin ere biluzteko gai ez bagara, batzuetan gure arteko mikrobotereen gatazkak eta mikropolitikak identifikatzeko gai ez bagara, hori gertaera publiko batean egi- 118 TRANSARTEA tea are anbizio handikoagoa da, eta harrokeria ere izan daiteke. SO: Maitasuna prokomunarekin elkartuta planteatzeak edo komunitatearen parte emozional edo afektiboena nabarmentzeak ukoa sor dezake? FGG: Emozionala denak ukoa sor dezake bi zentzutan: batetik, produktibitatearen obsesioagatik, krisian gaudenez ematen duelako egiten den orok baliabide ekonomikoak sortu behar dituela; eta, beste alde batetik, emozioei buruz mintzatzeak garenaz eta identitateaz askatzea dakarrelako, estereotipoz, klixez eta aurreiritziz kargatzen dugun motxila alde batera uztea eta besteen aurrean biluztea. SO: Zenbat eta gehiago nahastu, elkarri lotu, trukatu… orduan eta hurbilago sentitzen gara besteengandik? Edo ona al da ere limiteak jartzea, barruti gabetuak, mugak...? FGG: Kode irekiaren gaian eta praktika kolaboratzaileetan, paradoxa asko dago. Haietako lehena da erregelak behar ditugula partekatu ahal izateko. Azken finean, creative commons lizentziak erregelen zerrenda bat inposatzen duten joko bat dira. Aspaldi gauden prozesu honen bidez, ohartu gara jolasak garrantzitsuak direla bai kolaboratzeko bai emozioak partekatzeko: denbora bat eta guztiek bete behar duten premisa-segida bat markatzen dituzte. Baina jolas guztiek jolasaren arkitektura idazten duen pertsona bat dute, eta arkitektura hori ere boterea da; beraz, momentuz bururatzen zaidan bakarra da rolak txandakatzen joan gaitezkeela, erregelak idazten dituzten pertsonak beti ez daitezen izan pertsona berak eta jokalari eta joko-erregelen idazleen rol guztiak denon artean egin ditzagun. SO: Maitasunean, lizentzia murriztaileena «fideltasuna» da, eskubide guztiak erreserbatuta… Horren alde apustu egiten jarraitzen dugu? FGG: Horixe. Fakultatean nengoenean, banuen «ez-esklusibotasuneko harremanak» izendatzen nuen teoria oso zentzugabe bat: nahi nuen edonorekin oheratzea, fideltasun osoko harremanik ez izatea, beti argi uztea, eta sexua eta harreman lagunkoiak elkartzen zituzten adiskidantza zehaztugabeak zaintzen saiatzea. Baina eredu hori merkatu libreak beti defendatu duenarekin asimila daiteke, hots, ez dago erregelarik. Uste dut hurrengo urteetako oinarrizko gai bat izango dela, kulturan zure lana berriz 119 2. KOARTEA 2.18. irudia. Copylove egonaldiak 14. Zemos 98 Jaialdiaren bitartean. Argazkia: Zemos98. erabiltzeko lizentziak jartzeko dugun lelokeria hau guztia harreman pertsonaletara inportatuko dela. Baina hori nola egin, ideia bat ere ez daukat; adibidez, gaur egun nik bikotekidea dut, harremanaren kodea berridazten ari gara eta seguru asko ez dakit noizbait berridazten amaituko dugun, familiaren ideia krisian dagoelako besteak beste, eskolaren ideia krisian dago... Gure bizitza gobernatu duten instituzio horiek guztiak hondatzen ari dira. Baina aldi berean ez zait erraza ere iruditzen agertoki bat imajinatzea, kontuan izanda senez erreakzionatzen duen animalia-zati bat ere badugula. Uste dut erronka handia dela maitasuna esklusiboa ez den harremanen ereduak esperimentatzen saiatzea, baina aldi berean konpromisoak egon daitezen. Gogoratzen dut behin kontraesan hori oso modu nabari batean sentitu nuela munduko pertsonarik copyleft-ena, irekiena eta bizitzako hackerrena zen mutil baten inguruan, neskalagunarekin oso jeloskorra eta posesiboa baitzen. Beraz, neure buruari galdetzen nion: akaso ez duzu defendatzen objektu kulturalak ez ezik pertsonak ere «edukitzeko» eran aldaketa bat egon behar duen gizarte bat? SO: Ari al gara jadanik beste une batzuetan planteatuta zeuden kontzeptuak berriz asmatzen? Adibidez, maitasun askea mugimendu hippyan, edo ideologia komunistako jabetza kolektiboa. FGG: Beste une batean jadanik probatu ziren ereduak kopiatzea baino ez dugu egiten, batzuetan denbora batean funtzionatu zutenak eta beste aldietan funtzionatu ez zutenak. Agian guztiaren arazo larria kapitalismoa da, guztia fagozitatzen duena, esatea ere, hizkera goratua izan arren, eta seguru asko ni ez naiz inor neure burua kanpoko ikuspuntu batetik kontsideratzeko. Egun ez 120 TRANSARTEA 2.19. irudia. Copylove egonaldiak 14. Zemos 98 Jaialdiaren bitartean. Argazkia: Zemos98. dut ezagutzen mugimendu sozialik, etengabean kontakizunak sortzen dituen mekanismo diskurtsibo horrek, publizitateak fagozitaturik amaitu ez dena. M15etik hiru hilabetera, Movistarren iragarpen batek asanblada bat antzeratzen zuen. Hippyei buruz gizartea aldatzen saiatu zen mugimendu bat zela pentsatzen dugu, eta gaur egun ia-ia arropa saltzeko klixe bat da. Diruak hainbat zeharkatzen gaitu, ezen azken finean ezinezkoa da zerbait sortzea, lehengoz, aurrekari batean oinarritzen ez dena eta ,bigarrenez, berriz erreproduzitzen ez duena. Bururatzen zaidan bakarra da nebulosa kontraesankor horien artean modu ahalik eta zintzoenean ibiltzen saiatzea. SO: Pertsona bakoitza berez birnahasketa bat da maila genetikoan, portaerazkoan, eta balio eta fedeen mailan. Gure produkzioak birnahasketak dira beti nahitaez, haiengan sinetsi edo ez, adierazi edo ez? FGG: Prozesu kognitibo edo genetiko guztia birnahasketa bat da. Umeen ikaste-prozesua bera kopiatzean datza; hezten zaituzten pertsonengandik kopiatzen duzu. Emulazioa birnahasketaren ideian oso presente dagoen zerbait da, eta adimenaren eta gorputzaren artean dagoen edozein ekintzatatik banaezina dena. SO: Birnahasketetan, entitate amorfoak, forma anitzekoak eta heterogeneoak hauteman ohi dira. Entitate monolitikoak, adiera bakarrekoak, egitura sinplea dutenak, komunikagarriagoak, banagarriagoak egiten diren nolakotasunak dituzte eta errazago sartzen dira buruan? Gehiago erakartzen gaituzte? FGG: Funtsean, arazoa egiletasuna da; neuk ere ez dut horretatik ihes egiten. Hirugarrenen lanak abiapuntutzat hartzea dakarten birnahasketak egiten ditut, baina birnahasketa sinatzen dut. Agian, birnahasketarik koherenteena sinadurarik gabekoa izango litzateke, edo gehienez izen zerrenda amaiezin baten sinadura izango lukeena, eta, zerrenda ezinezko horretan, zordun horiek guztiek egon behar lukete, momentu zehatz batean zerbait egiteko gai izatea zor diegunak. Pentsatzen dut oraindik egiletasuna eta uniformetasuna interesatzen zaizkigula, «nork egin du hau», «nork egin du bideo hau», «nork idatzi du liburu hau» terminoetan. Eremu digitalean ere bai: Twitterren kontu guztiak, Facebooken guztiak, gune guztiak nork egin dituen eta nork sinatzen dituen baldintzatzen dituzte. 121 2. KOARTEA SO: Egilea, gaur egun ezagutzen dugun bezala, egile kapitalista da? Sistema bakoitzak dagokion egile mota sortzen du? FGG: Egiletasuna nola lortzen dugun ikusteko porrot-ere- du hoberena Kultura Ministerioaren diru-laguntzen formularioak dira, besteak beste, beste gauza askoren artean egile kolektibo bat jartzerik ez dizutelako uzten. Askotan, Zemos taldean, testu bat kolektiboki sinatu behar dugunean, tentsioak sortzen dira. Beti kolektibo bat izan gara, baina, urteak pasatu ahala, heldu gara, eta norbera esparru zehatz batean ezagunago bihurtu da. Horrek ere besteek gugandik itxaron duten arloan eta norberak aukeratzen duen bideetan giltzapetzen gaitu. Talde bezala sinatzen duten kolektiboen barnean ere, beti identitatearen eta egiletasunaren gaia ez da hain erraza. Bai, uste dut asko zor diogula edukitze-eredu kapitalistari, edozer gauza, bideo bat, esaldi bat, edukitzearen ereduari. SO: Zer egin behar dugu orduan, egilea erail ala haren figura berriz definitu? FGG: Erailtzea ezinezkoa da; gainera, nik erailtzea ez dut atsegin. Aurreko egun batean lagun bati esaten nion ea ezkerrak noiz utziko liokeen militantziaren diskurtsoa erabiltzeari, «militar» hitza gerrari dagokio eta. Hitza bera alderdien porrotari buruz mintzatzen da. M15ari gertatu zaion gauza positiboenetariko bat da mugimenduari itsasteko prozesua ez dagoela batere argi. Atera eta sar zaitezke; beraz, alde batetik, negatiboki ikus daiteke «klik»-kulturaren partea delako, webguneetatik sartzen eta irteten zarenean bezala. Baina positiboa ere bada, hain militarra den afiliaziorik ez dagoelako, elkartasun-lotura laxoagoak daude, ez dizute txartelik eskatzen bilera batean sartzeko eta batzar batean parte hartzeko, alderdietan gertatzen den bezala, ezkertiartzat hartzen diren alderdietan barne. Egilea ez luke erailko, baina ikusita guztiek sinatzen jarraitzen dugula, berriz definitzen saiatuko litzateke, eta gero eta aukera gehiago ikusten dut koidazketan. Orduan pasatzen dut hobetoen, jendearekin lan egiten dudanean eta gauzak koidazten ditudanean. Koidaztea orokorrean esan nahi dut: proiektuak, ideiak… Aurreko egun batean pentsatzen nuen blogak espazio pertsonalak izan ohi direla, eta zergatik ez ditugun hainbat pertsona gonbidatzen gure blogetan egonaldiak egitera, bizileku fisikoetako metafora bezala. Adibidez, pertsona bat gonbidatzea nire izenean idatz dezan, nire identitatean bizi dadin eta ni izango balitz bezala idatz dezan aste batean zehar. Ezer erailtzea baino interesgarriagoa iruditzen zait. 122 TRANSARTEA 2.20. irudia. Copylove egonaldiak 14. Zemos 98 Jaialdiaren bitartean. Argazkia: Zemos98. SO: Iturburu-kodeak izeneko produkzioetan, pertsona batek gai bati buruzko bere ikus-entzunezko erreferentziak partekatzen ditu horiek azaltzeko, berriz esanahiak emateko edo abiapuntutzat sortzeko. Pertsonek egiaz beren iturburu-kodea aurkezten amaitzen dute ala iturburu-kode horren zati bat ezkutaturik dago? FGG: Erakusketa publiko orok, mota batekoak edo bestekoak, konferentzia batek, bideo batek, dantzako ikuskizun batek, aurpegi ezkutu bat du. Auzia da zein izango den ezkutatutako aurpegia, erakusketa horren izaera ezer ez ezkutatzea denean. Mago batek bere trikimailuak iratzartzen dizkigun ikuskizun bat ikusiko bagenu, galdera «zergatik egin du hori?» izango litzateke. Hots, zer dago trikimailu horiek iratzartzeko asmoaren atzean? Garenaren iturburu-kodea iratzartzea moda bihurtzen ezin dugu utzi. Sortzeko ekintzari buruzko benetako jarrerak hartze etikoa izan behar du. Zure iturburu-kodetzat hartzen duzun bilduma bat egitea, pertsona eta entitate batzuei omenaldi bat egitea baino ez da, guregana ailegatu zen idazketa-kate amaiezina hori zor diezun mota bateko edo besteko pertsona eta entitate horiei guztiei. Baina niri askotan zalantza sortzen zait ea azken finean horren atzean ere estrategia bat ote dagoen, eta ea konstante bat bihurtzea beste gauza bat ezkutatzeko pose bat izan daitekeen azkenean. SO: Trikimailua kontatzen denean, magiak bere magia galtzen badu… Ba al du zentzurik artelanak kode irekikoak izateak? Irekitzeak ere galtzea adieraz dezake. Sekretuen hunkitzeko eta erakartzeko boterea gutxiesten ari gara? Lortzeko zaila denaren atrakzioa? 123 2. KOARTEA FGG: Bi fasetan zatitzearen aldekoa naiz: trikimailua egiteaz eta gero egin duzuna partekatzeaz. Jakin-mina eragiten diguten gauza askok, harrapatzen gaituztenek, hain zuzen ere zerbait ezkutua, geratzen delako harrapatzen gaituzte, ezkutuan dagoenean liluratzen gaituen sentsualitate mota bat dagoelako eta beti harantzago zer dagoen jakin nahi izatea eragiten digulako. Maiz, zerbait ez erakusteak zuzenean ikustea baino galdera gehiago eragiten dizkizu. Baina, kasu praktiko batera eramateagatik, jatetxe batera zoazenean eta zerbait asko gustatzen zaizunean, arrainaren zati bat estaltzen duen ikatz-itxurako horrekin gozatzen duzu; esaterako, zer den galdetzen diozu zeure buruari, eta liluratuta gelditzen zara. Hala ere, uste dut jatetxeetako kartek, bigarren karta batek bukaeran esan beharko lukeela hor jan duzunak osagai hauek guztiak dituela eta honela egin dela, horrela gozamen estetiko guztiaren klabea ukigabe mantentzen duzulako, baina gero koherentea zara nola egin duzun erakusten duzulako. Argi daukat zentzurik ez duela geroago kodea ez partekatzeak, hori badelako ezkutatze osoaren logikaren parte bat, ez autorearen tradizioarena soilik, baizik eta halaber tradizio industrialarena, lehiaketarena, «formula sekretua ezin diegu gainerakoei erakutsi kopiatuko digutelako eta orduan guk baino hobeto egingo dutelako» pentsamenduarena. Lagun bati gazpatxoaren errezeta ematen badiot eta orduan haren etxera joan eta lagun horrek berak nire errezetarekin nik baino gazpatxo hobea egiten badu, munduari gazpatxo hobe bat oparitu diodalako alaitu beharko dut, eta ez deitoratu nik hain berezia zen errezeta hori galdu izana. SO: Lehiakortasun-puntu bat ondo egon daiteke ala lehiakortasuna zentsuragarria deneko kutxara pasatzen dugu? FGG: Ni lehiakorra naiz; beraz, oso lizuna izango litzateke hori errefusatzea. Oso zorrotza naiz neure buruarekin eta egiten ditugun gauzekin. Zelaiaren barruan erregela zehatz batzuk jartzen dira, komunitate-erregelak edo jabetza intelektualaren erregelak. Jokatzen badugu, jokoak zeure burua eraman dezan utzi behar duzu, eta jokoaren markoaren barruan lehiatzen utzi. Egin behar ez dena da bizitza lehiaketa bat delako pentsamenduarekin obsesionatzea. SO: Irrikatutako horizontaltasunaren egiak eta gezurrak. Lan-banaketa batzuek hainbat botere-, autoritate- eta legitimazio-gradu sortzen dituzte? 124 TRANSARTEA 2.21. irudia. Copylove egonaldiak 14. Zemos 98 Jaialdiaren bitartean. Argazkia: Zemos98. FGG: Horizontaltasunari edo bertikaltasunari buruz mintzatzea lantalde baten ikuspuntutik klabea da, mota batekoa edo beste batekoa izanda ere. Eta uste dut alde guztietatik klixeak daudela. Orain dela gutxi, izaera kooperatiboko eremu batean egon nintzen, ekonomia sozialeko proiektuak eta mota guztietako kooperatibak biltzen dituena, eta barregarria da nola bileretan beretan «horizontal» hitza etengabe erabili beharreko totem eztabaidaezin baten moduan azaltzen den. Hala ere, guztiok ederki dakigu asanbladak ere botere-borrokez eta falokraziaz beteta daudela, ustez horizontaltasun-modeloa izan daitezkeen arren. Ez dakit zehazki horizontala eta bertikala zer den, horizontalean batzuetan bertikaltasun ikusezin asko egoten baita. Agian, jarrai daitekeen eredu bat da gai izatea talde baten barruan gaiaren arabera nor den burua identifikatzeko, buruzagitzak birbanatu daitezen, edo buruzagitza birakaria izan dadin. Taldea beti banakoak baino jakintsuagoa da; gakoa erabaki-hartze hori nola banatzen den identifikatzean datza. Internetek nola funtzionatzen duen pentsatzen badugu eta datuak bistaratzeko egiten diren irudikapen grafikoak, foku zehatz batzuk kontzentratzen diren norabide anitzeko sare-begiaren modukoa da. Deszentralizazioak ez du horizontaltasun huts eta garbirik ekartzen, baizik eta poloak eta ardatzak; hori dela eta, buruzagitzak daude. Copylove egoitzetan esan den bezala, autoritatea eman egiten da; 125 2. KOARTEA 2.22. irudia. Copylove egonaldiak 14. Zemos 98 Jaialdian. Argazkia: Zemos98. zuk autoritatea norbaiti ematen diozu lan egin duelako, ez da berez edukitzen. SO: Kosorkuntza artistikoaren formulek ondorio alternatiboak ematen dituzte, edo, bikoitien artean negoziatu behar direnez, ekoizpen adostuago batzuetara heltzea dakarte, eta, beraz, ez dira banako sorkuntzan ateratzen direnak bezain erradikalak? FGG: Horizontaltasunerako joera duten prozesuetan, emaitzak gutxiago axola izan ohi du, nahiz eta bidea askoz aberatsagoa izan. Gehiago eztabaidatzen duzu, ados jarri behar duzu desadostasunean ere, eta ez dakizu ea pentsatzen duzunari dagokionez zure posizioa indartzea koherentea ala egoista den. Segur aski, bakardadean, askoz askatasun gehiago egon dadin eta seguruenik interdependentzia eta kosorkuntzako ereduan emaitzak beti efizienteegiak izan daitezen, hitz oso hotz bat erabiliz, edo ikusgarriegiak, baina prozesua askoz aberatsagoa da. SO: Zer izango litzateke artelan «ireki» bat? Eta «kode ireki»ko artelan bat? FGG: Interneten artez mozorroturiko gero eta publizitate gehiago edo publizitatez mozorroturiko artea dagoen gure testuinguru honetan, gakoa da jakitea nork egin duen eta zergatik. Horrek guztia determinatzen du. Esplizitatzea zergatik egin duzun egin duzuna; hori iturburu-kodea partekatzea da. Adibidez, Prometeus gizarte hiperteknologiko baten etorkizuna deskribatzen duen bideo bat da. Horretan, izate teknologiko guztiak fusionatzen dira, eta, alegiazko errealitatearen moduko bat sortzen dutenez, jendea horrekin lotu eta nahi duena izan daiteke. Bideo hori Interneten hasi zen banatzen eta birbidaltzen; ia-ia inork ez zuen ezagutzen bideoa sortu zuen iturria. Webgune bat ere bazegoen. Sartu nintzen, ikertu nuen, eta ikusi nuen publizitate-agentzia bat zela. Ez da gauza bera jakitea hori komunikazio-ikasle batek egin duela etorkizunari buruzko bukaerako lan baterako, edo publizitate-agentzia batek, agentzia bera saldu nahi duenak. Iturria ezagutzea da jakitea zergatik egin den egin dena. SO: Iruditeria artistikoaren eta sortzailearen balioek (originaltasuna, jeinutasuna, salbuespena) nolabait copyrightaren aukera sostengatzen dute? FGG: Bai, copyrightaren balio berezkoak dira, eta ideia oso erromantiko baten autoretzarena. Orain, ekoizteko prozesuak eta teknologiarako sarbidea demokratizatu 126 TRANSARTEA 2.23. irudia. Copylove egonaldiak 14. Zemos 98 Jaialdian. Argazkia: Zemos98. dira. Amildegi bat dago industria diskografikoaren eta horri lotuta ez dagoen pertsona talde independente bati kalitate oneko produktu bat egitea kostatzen zaion apurraren artean; ziur asko, azken horrek kalitate hobea izango du arlo diskurtsiboan arriskutsuagoa delako. Edozein lan artistikoko produkzio-kostuak jaitsi izanak ohartarazi gaitu artistak ez direla izaki bereziak, baizik eta zerbait kontatu nahi bazaio gainerakoei edozeinek egin dezakeela. Beraz, balio horiek jadanik desmuntatuta daude; geratzen den bakarra industriako zikinkeria jasotzea da. Beuys-en «Everyone is an artist» famatua ebidentzia bat da gaur. SO: Lan bat egiten denean, beti copyrighta darama. Kontrakoa adieraziko ez balitz, produkzioak irekitzat ematea lagungarria izango litzateke? FGG: Alde batetik, oso hedatua dagoen sineskeria da creative commonseko edozein lizentzia copyrightaren alternatiba bat dela, eta, egia esanda, creative commonsa duen lanari ez zaio copyrighta kentzen; aitzitik, bi lizentziak elkarrekin bizi dira. Liburu bati creative commonsa jartzen badiozu, lehengoz copyrighta dela esan behar duzu, eta hortik aurrera eskubide zehatz batzuk askatzen dituzula. Creative commons lizentziak idatzi zituztenek copyrighta indarrean duen jabetza intelektualaren legea moldatu zuten. Hala ere, gero eta gehiago, berdin du edozein gauzak zein lizentzia duen. Lizentziak inposatzen dituzten hesiak jausten ari dira, eta jendeak industriari ez dio batere errespeturik. Belaunaldi berriek beren erara erabiltzen dituzte produktu digitalak, ikus-entzunezko edukien pirateoa eginez ez ezik, baita medioekin modu berrietan jolastuz ere. Beraz, pentsatzen dut, etzi industriak mekanismoak sortuko dituela jolastu ahal izateko, eta filmak creative commonsak izango dira, horretaz jadanik konturatzen hasiak baitira. Orduan, arazo bat izango dugu, 127 2. KOARTEA guretzat alternatiboa zen modelo alternatiboa zein den pentsatu beharko delako, eta, instituzionalizatu eta ezartzen denean, beste auzi batzuk defendatu beharko dira. Zerbait esatera arriskatu beharko banu, esango nuke sei creative commons lizentziatatik bakarrik bik birnahasketa uzten dutela; beraz, bi horiekin eta jabari publikoarekin edo prokomunarekin geratuko nintzateke, bitartekaritzarik gabe dauden ongi komunen ideia hau bezalakoa baita. Hori etorkizun desiragarriago bat dela iruditzen zait, gure lizentzia berezkoak idaztea, Copylove lizentzia idaztea, maite izateko lizentzia nahi baldin badugu. SO: Lan egiteko eredu eta sistema berriekin ikertzen aritu zarete. Zein modelo interesatzen zaizue eta zergatik? FGG: Ereduaren lehenengo premisa modeloa etengabe zalantzan jartzea da. Mila nomenklaturatarako erabili dugu: doilor eta ozpinduenak («saila» motakoak), ustez guay-ak zirenak («zelula» motakoak), eta abar. Gakoa zen taldean lan egiteko moduaren kodea etengabe berridaztea. Esaterako, orain, «bizitza zentroan jartzen» saiatuko gara, praktika feministetatik datorren Copylovean premisa dena. Horrek erreproduktiboa denari askoz balio eta espazio gehiago ematea dakar, arlo erreproduktiboa eraikitzen eta partekatzen ditugun harremanak bezala uler2.24. irudia. Copylove egonaldiak 14. Zemos98 Jaialdian. Argazkia: Zemos98. 128 TRANSARTEA 2.25. irudia. Copylove egonaldiak 14. Zemos 98 Jaialdian. Argazkia: Zemos98. turik, proiektuak, entrega-epeak, dirua, lanak eta abar tartean egon gabe. SO: Tamainak axola du? FGG: Tamainak beti axola du. Guk beti askoz hobeto funtzionatu dugu mikroan sakondu dugunean: mikronarrazioak, mikrokontaketak, mikropolitika. Talde bat handiegi bihurtzen denean edo anbizioa handitzen denean, guztia zailagoa egiten da. Aukeratu beharko banu, tamainaren metaforatik zerekin geratzen naizen jakin gabe, esango nuke gauza txikiek eta mikroek laneko foku gisa gauza handiek baino interes gehiago dutela. Are gehiago, gure jaialdia txikia da, proposamen txiki bat, ia sasifamiliarra da. Familia bat bagina bezala funtzionatzen dugu; jendea jasotzen dugu, eta jendea era berezi batean tratatua sentitzea nahi dugu. Afektua xehetasun txikiak zaintzean datza. SO: Hezkuntza hedatuaren esperientziekin lan egiten duzue: hezkuntza informala, tailerrak, egonaldiak, laborategiak... FGG: Hezkuntza hedatuari buruz entzun dudan zentzuzkoena da interesgarriagoa dela egitea horretaz mintzatzea baino. Azken finean, konferentziaren modeloa iraultzea izugarri zaila da, eta nik praktika hezigarritzat hartzen dut konferentzia, unibertsitateko klase asko konferentziaren eredu horrekin eraikita daudelako: pertsona batek ezagutza du, eta beste batzuek ez dute eta hartzen dute. Sareak nola funtzionatzen duen ohartzen bagara, ezagutza norabide anitzekoa dela eta adimena duen pertsona bakar bat ez dagoela, ulertuko dugu hizlari baten beharrik ere ez dagoela. Hezkuntza hedatua Copylovea bezalakoa izan daiteke: hegemonikoa desmuntatzeko aitzakia bat, eta beste gauza batzuk probatzen saiatzea. Hezkuntza hedatua ez da formula magiko bat hezkuntza tradizionalarentzat, baizik eta gauzak, jolasak, metodologiak eta abar probatzea, gero jadanik existitzen diren testuinguruen barruan inportatu ahal daitezen, edo, batzuek pentsatzen duten bezala, gaur egungo sistema desegitea eta sistema berri bat proposatzea. SO: Hau Zemos98 jaialdiaren 14. edizioa da. Hainbat denbora eta hainbat lanen ondoren perspektiban begiratzen baduzue, zuen ustez zerk eskaini dio jaialdiak testuinguruari eta zein itzulera egon dira komunitatearen partez jaialdiari berari edo zuei, talde bezala? 129 2. KOARTEA FGG: Zemos98 Jaialdia une askotan birus baten modukoa izan da Sevillan. Arrarotasun sailkaezin bat ginen, adibidez, kazetarientzat eta geure burua non kokatu ez zekitenentzat: «Zuek zer egiten duzue, laburrak, edo psikologiako eskola bat zarete, edo antropologoak?», «Orain hezkuntzaz mintzatzen zarete, orain maitasunaz mintzatzen zarete, orain birnahasketaz mintzatzen zarete». Sistema kulturala hackeatzeko, gure mugekin eta arazoekin, birus baten moduan funtziona dezakegu pixka bat. Konpontzen saiatzen garen arazoetako bat da Sevillatik kanpoko kolektibo eta agente gehiagorekin funtzionatu dugula sarean, hiriaren beraren barruan baino. Ikusi gaituzte, eta, batzuetan, arrazoiz uste dut, hiriaren barruan gertatzen ari ziren praktiketatik pixka bat independenteak ginen, agenteak bezalakoak. Baina, halaber, kanpoko gauza asko erakusten lagundu dugu, beste era batean hemen Sevillan zirkuiturik izango ez luketen gauza asko. Eta, laster nagusi bihurtuko garenez, jende oso gaztearekin jarraitu behar dugu kontaktuan, jende oso gazte horrek urte batzuk barru bota gaitzan. Lekua utzi beharko dugu. Telebista pizten dut, eta Superagente 86 pantailan dago. Beste behin, ematen du mundua doilorrez libratuko duela, eta kapituluaren amaieran lortzen du, beste behin ere, lortzen du gure barrea ateratzea. Haren balentriekin asko gozatu izan dut, baina gaurkoz umore-dosi nahikoa izan dut. Telebista amatatzekotan nagoela, bat-batean, aurretiko abisurik gabe, pantailatik ateratzen da, eta nire egongelan jartzen da —arranopola, hau bai ezustekoa!—, baina batez ere harritzen nau ni Agente 99 izango balitz bezala tratatzen hasten dela… — Bai, baina ez du zerikusirik zure izatearekin, baizik eta lekuarekin, denborarekin, eta beste agenteekin mihiztatzen zaren moduarekin… Ipin dezagun zure potentzia guztia beste potentzia batzuekin batera harremanean. 137 3. TALDEA 3.1. irudia. Atalaren planteamendua. 3.1.1. Arteen funtzioak Artea zer den eta zer ahal duen arteak asko aldatu da historian zehar, eta, seguruenik, XXI. mendean ere aldaketa handiak ikusiko ditugu. Urtetan zeharreko artearen funtzioa aztertzen badugu, ikusiko dugu artea kontzeptualizatzeko modua garai bakoitzaren beharrekin lotuta egon dela. Modu eskematiko batean arteaz nola baliatu garen errepaso bat eginez, historiaurrean, esaterako, artea era magiko batean erabiltzen zen, ehizari deitzeko; Egipton, kultuarekin lotutako adierazpenak sortzeko; katarsia lortzeko, Grezian; gizakiaren proportzioak ikertzeko eta arkitekturarekiko erlazioan integratzeko, Erroman; eliza kristauaren doktrinan hezteko, Erdi Aroan; Berpizkundean, burgesia hasiberriaren estatusa eta behar komertzialak asebetetzeko; Aro Modernoaren amaieran, ilustrazioan, arrazoian fedea nabarmentzeko, «artea arteagatik» printzipioaren azpian artea leku aparte batean kokatuz; aldaketa arinen XIX. mendean, irudikatze-sistema zalantzan jartzeko; XX. Mendean, mugak gainditzeko… Histo3.1. Artean Elkarrekin Nola 138 TRANSARTEA 3.2. irudia. Tania Bruguera eta Arte Útil Elkartea, Arte Útilen ikurra banderan. 2008tik aurrera. http:// www.arte-util.org rian zehar arteak izan dituen funtzioak batzeko, gutxienez honako hauek aipatu beharko genituzke: funtzio irudikatzailea, sinbolikoa, magikoa, erlijiosoa, ekonomikoa, soziala, komunikatiboa, hezigarria, politikoa, esperimentala, terapeutikoa, estetikoa... Gaur, gizarteak dituen erronkak dira, beste batzuen artean, baliabide naturalen ustiaketa, globalizazio ekonomikoa, herrialdeen arteko aberastasun-banaketa desorekatua eta migrazio-fluxuak, korporazio handien boterea, feminismoa... Kontzientzia indibidualistago batetik kontzientzia kolektiboago batera pasatzea pauso beharrezkoa da, antza, erronka transnazional horiek gainditzeko, modu kolektiboan baino ez duelako ematen aldaketarik lor daitekeenik. Intentzioz edo zeharka, hainbat arte ekimenek sozializatzeko moduak planteatzen dituzte, taldeetan agertzen diren liskarrak ezagutarazten dituzte, taldeko mugimenduekin koreografikoki jokatzen dituzte, adostasunak eta desadostasunak lortzeko moduak lantzen dituzte, pertsonen partaidetzarekin esperimentatzen dute. Egun, artearen funtzioetako bat eraldaketa sozialetara gehitzea ere badela pentsatzen badugu, egokia ematen du geure buruari planteatzea «Artea Elkarrekin Nola», hau da, artearen bidez ere nola erlaziona gaitezkeen, sartuta gauden bidegurutzeetan ezusteko bideak ikusteko. 139 3. TALDEA 3.1.2. Artea eta erlazionatzeko moduak Arte garaikideak erlazionatzeko modu anitz ezartzen ditu. Erlazioetan pentsatzen dugunean, burura etorriko zaigun lehenengo gauza pertsonen arteko erlazioak izango dira. Hala ere, harremanak pertsonen artean gauzatzen dira, objektuen artean, pertsonen eta objektuen artean, pertsonen eta testuinguruen artean, kulturen artean, garaien artean, pertsonen eta makinen artean, makinen artean, pentsaeren artean, testuinguru baten eta pentsamendu baten artean... Mota askotakoak izan daitezke: erlazio formalak, performatiboak, kontzeptualak, fisikoak… Normalean, ez elementuak ezta erlazioak ere ez dira izaten mota bakar batekoak, nahiz eta askotan ezaugarri bat gailendu; beraz, konbinaketak amaigabeak dira. Aldi berean, agente eta erlazio motak ez dira entitate finkoak. Erlazioak berak elementuak eratzen ditu, eta elementuen ezaugarriek erlazio mota bat eratzen dute. Prozesu generatiboa da. Arte garaikidea batik bat artista-artelana-ikuslea arteko erlazioaren bidez pentsatu eta kontatu dugu. Artelana kokatu dugu subjektuen arteko bitartekari baten rolean, zirkulazio bat ahalbidetzen duen elementu bezala. Subjektuengan ipini dugu arreta: gure eginkizunean eta gure esperientzian, artelanak gure beharretara egokitu ditugu, guretzat egindako arte ukigarriak eta baita geuretzat ere esperientzia artistiko ukiezinenak direnak ere (beste garaietan izateei –espiritualak, naturalak– ere bideratzen baziren ere). Aktore-sarea eta halako teoriek kolokan jartzen dute gizakien zentraltasuna gizartearen kontzeptuaren barruan. Aktore-sareak, pertsona eta makina (edo artefaktu teknikoak) banandu gabe bateratzen dituen ekintza eta gizarte-egitura teoria izanda, ez du ezberdintzen zer den soziala eta zer ez, hau da, elementuen mihiztaduraren teoria bat da. Gizakia ez da isolatzen begiradaren objektua balitz bezala. Bestalde, «antropozeno» kontzeptua zabaltzeak ere ikusarazten du bizi dugun garaian gizakiak protagonismo handia hartu duela bere testuinguruan, eta gure aztarna oso modu agerian uzten ari garela munduaren geologian; areago, 1950etik geologia-garai berri batean sartu garela baiezta liteke. Bestalde, Eduardo Viveiros de Castrok perspektibismo amerindiarraren inguruan plan- 141 3. TALDEA 3.4. irudia. Dora García, Insulto al público: adaptación, 2009. http:// catalogo.artium.org/book/export/html/10924. Peter Handke idazlearen Publikumsbeschimpfung (Publikoari iraina) artelanean oinarritutako performancea. Literalki, performerrak publikoa iraintzen zuen. Irudian, performancearen audioarekin egindako bideoaren fotograma bat. Artista - artelana - biztanleria Eredu ohikoa da: artista ikusleriarekin konektatzen da artelan baten bidez, hartzailea kontutan izanda. Erlazio-triangelu honetan, maiz norabide honetan ulertzen da: artistarengandik biztanleengana artelanaren bidez. Eredu honetan, nahiz eta bi norabideko komunikazioak posible izan, feedback eta elkarrizketa gutxi gertatzen dira. Kontrako norabidea (biztanleengandik artistarengana) eta beste joan-etorri batzuk ere posible dira, nahiz eta oso ohikoak ez izan. Artista - artelana (- pertsonak) Artista batzuei ez zaien interesatzen beren artelana nori bideratuta egongo den. Elipsi batean sartzen dute hartzailea, nahiz eta hura, ia kasu guztietan, azkenean existitu; beraz, artelana sortzeko prozesuan ez dute aintzakotzat hartzen. Eredu horretan, ematen du sortzeko prozesua merkatu-pentsaeratik aldentzen dela, prozesuan bertan arte-produktua ez delako sortzen balizko hartzaile-kontsumitzaile bati bideratua izateko (beste mota bateko interakziorik ere ez da asmatzen), baina ez da guztiz horrela, artista hori beste agente batzuen bidez sartzen delako arte-sistemaren merkatuan (nahiz eta salmentarik ezinbestean ez egon). Modu horretan, artistaren rola higienizatzen da «diruaren zikinkeriatik aldenduz», eta artelanaren aura desinteresatua bermatzen da. Ilustrazioan sortzen den artearen kontzepzioan, «artea arteagatik», inoren eta ezeren zerbitzuan, ongi azaltzen da jarrera hori. Jarrera hori oso komenigarria da sistema kapitalistarako, independentziarako ilusio bat sortzen duelako, ilusio horren 143 3. TALDEA 3.6. irudia. Democracia, Order. Act III. Dinner at The Dorchester, 2017. Bideo-framea. http://www. adngaleria.com/es/exposiciones/2016-2017/democracia-or- der-act-iii-dinner-at-the-dorchester/. Bideoa grabatu ahal izateko, Democracia talde artistikoak bildumagile bat konbentzitu zuen munduko elite ekonomikoko 35 lagun afaltzera gonbidatzeko, Londreseko The Dorchester hotelean. Afari horretarako, artistek opera bat antolatu zuten, eta gonbidatuak afaltzen ari ziren bitartean bi abeslari kantatzen aritu ziren. Operaren hitzak zirikatzaileak ziren, klaseen arteko borrokari buruzkoak ziren eta. tan beren bildumen jabetzaz gozatzen dute, baita horiek beste pertsona batzuei erakutsiz ere, artelanaren balioa eraikiz eta, artelana berriz salduz gero, etekinak ateraz. Beste pertsonen aurrean balioa erakusteko plazera dago, zerbait baliotsua besteen aurrean desestaltzean. Artista - kolaboratzailea - artelana Erlazio horretan, artelanaren formalizazioa askotan albo batean gelditzen da, eta artisten eta kolaboratzaileen arteko prozesua lehenengo mailan kokatzen da. Hor eratu daitezkeen erlazioak mota askotakoak dira: direktorialak, horizontalagoak, rolen banaketan oinarrituak, egitura formal gabekoak, instrumentalak, sinbiotikoak… Artista - artista (- artelana) Kurioski, artisten arteko harreman arruntetan, artelanak albo batean gelditzen dira, eta kidetasuna jokatzen da, afinitate gehiago edo gutxiagorekin. Artisten arteko harremanetan, banaketa eta mailakatzea ere badago, belaunaldien, giroen, artea ulertzeko modu ezberdinen arabera... 3.7. irudia. Marta Minujín, Minucodes, 1968-2010. Antolatutako koktel baten bideo-instalazioa. Marta Minujín artista eta performer argentinarra hirurogeiko hamarkadan New Yorkera ailegatu zenean konturatu zen hirian egiten ziren jaiek zer garrantzi duten arlo profesional bakoitzean. Inter-American Relations Center-en (CIAR) laguntzaz, lau koktel antolatu zituen, ordenagailuz aukeratutako pertsonekin, pertsonen profilak nahasita. Lau talde sozialetako 320 pertsona gonbidatu zituen koktel batera joateko, egunkarietan argitaratutako galdetegi baten bidez. Koktel bakoitzak bi zati zituen: batean, pertsonak, haien elkarrizketak eta giroa grabatu ziren, bideoz. Bigarren fase batean, talde sozial bakoitzean bere burua lidertzat hartzen zuen batek argi-giro berezi bat sortzeko aukera zuen gela banandu batean. Prozesu osoa dokumentatu zen. 144 TRANSARTEA 3.8. irudia. Mery Cuesta, Rock the Jury, 2007. http://merycuesta. com/rock-the-jury/. Mery Cuesta komisarioak irratsaio batzuk antolatu zituen, kulturan eta ikus-entzunezkoen arloan diru-laguntzak eta sariak ematen zituzten epaimahai batzuen deliberazioak zuzenean zabalduz, normalean nahiko opakoak izaten baitira, eta aldi berean erabakigarriak artistentzat. Taldean lan egitean, talde arrunt baten dinamikak sor daitezke, baina, askotan, prekaritatea, denbora gabezia, gauza askorekin bateragarria izateko zailtasunak, zeharkatzen zaizkio lankidetzari. Lantaldean, garrantzitsuak dira rolen banaketa, konfiantza maila, bakoitzaren itxaropenak, autoretza nola esleitzen den, kidetasunak…. Komisarioa - artelana - artista Komisarioaren eta artistaren arteko erlazioa asimetrikoa da. Komisarioa, artelanei beste artelan eta diskurtsoekiko marko bat emateaz aparte, legitimaziozko leku batzuetara ailegatzeko sarbide bihurtu dira azkenaldian. Halaber, komisario batzuek artistek eta artelanek baino arreta gehiago monopolizatzen dute. Horrek boterezko erlazioa eragiten du. Artistek ere badute boterea, arte-sisteman artistak duen kontsiderazioaren arabera eta haien jokabidearen arabera. Hala eta guztiz ere, Michael Foulcaultek dioenez, «boterea ez da instituzio bat, eta ez da egitura bat, ez da batzuk dohaindurik izango liratekeen potentzia bat: gizarte zehatz batean egoera estrategiko konplexu bati ematen zaion izena da».4 Horrekin batera, azaltzen du ez dugula boterea bilatu behar arrazionaltasuna gobernatzen duen estatu nagusi batean, gobernatzen duen kasta batean edo estatuko aparatuak kontrolatzen dituzten taldeetan, baizik eta bata bestearekin kateaturik dispositibo bat eratzen duten taktika batzuetan. Instituzioa - artelana - artista Instituzioen, artelanaren eta artistaren artean ezartzen diren harremanei ikuspegi askotatik begiratu dakieke. Alde batetik, instituzioek kultura (askotarikoa, humanista, osasuntsua, kritikoa, eztabaidagarria…) bermatzeko agindua dute, eta, hori modu desiragarri batean gertatzeko, daukagun sistema ekonomikoan, neurri zuzentzaile batzuk hartu behar dira, kultura kritikoaren aurkako testuinguru bat elikatzen delako aldi berean. Horrek erlazio paternalista eta subsidiarioa ezartzen du instituzioaren eta artistaren artean; artistekin ez da hainbeste planteatzen kontratu zuzenik beste aktibitate batzuetan bezala, baizik eta diru-laguntzen eta beste mota batzuetako laguntza-programen bidez, batik bat. Bestalde, artelana herrialdearen identitatetzat erabiltzen da hainbestetan, artea irudikatzeko gaitasuna loturan erabiliz. 4. Michael Foucault, Historia de la Sexualidad I. La Voluntad de Saber (Mexiko: Siglo XXI editores, 1998). 145 3. TALDEA Artista - artelana - ingurua Ingurua nabarmentzea, eliditzea eta ingurutik urruntzeko jolasa oso taktika oinarrizkoak dira artean, adierazpen bereziak lortzeko. Esaterako, «kutxa zuria» eta «kutxa beltza» baliagarria da inguru bisuala eliditzeko, eguneko ardurak alboan uzteko, arreta artelanetan zentratzeko, hondorik gabe edo inguruko elementu batzuetatik distantzia hartzeko. Bestalde, testuinguruan distantziarik gabe lan egitean, irudikatzeko espaziotik at, harremanak bestelakoak dira (ez dago irudikapenaren espaziorik, eta markorik gabe artelanaren izaten zaion kontsiderazioa ere ezberdina da). Artista eta ingurua ez daude beti konexioan, eta, artelan batzuetan, harreman horren konkrezio bihur daiteke. Pertsonak erlazionatzeko moduak berezitasunak ditu artearen sisteman. Erlazio horiei buruz pentsatzean, modu estereotipatu batean pentsatzera jo dezakegu. Artelanek erlazio horiek beste modu batetik gauzatzea eta haietaz gogoeta egitea lortzen dute. 3.1.4. «Elkarrekin» artean, taldean lan egitea denean Azkenaldian, praktika kolaboratzaileak gero eta ohikoagoak dira arte garaikidean. Horrek ez du esan nahi lehen artistek ez zutenik beste pertsona batzuekin edo haien artean kolaboratzen, baizik eta orain nahita egiten dela, kontzienteki eta ideologikoki. Beraz, kolaboratzea aukeratzea menturazkoa ez denez, eta interes berezia dagoenez prozesuak berak kolaboratzaileak izateko, halaber interesa dago prozesu horiek modu gogobetekoago batean egiteko, asmoak zeinahi ere izanik. Psikologia sozialak sakonki ikertu ditu taldeko dinamikak eta pertsonak antolatzeko sistemak. Garapen horretan, arlo horretako ezagutza batzuez baliatuko gara taldearen funtzionamendua artearekiko gurutzean azterketan enkoadratzeko. Gurutze horretan talde bat zer den aztertzeko, Ana Borralhoren eta Joao Galanteren Atlas performancea hartuko dugu ardaztzat, arte-proiektu bat 3.9. irudia. Unknown Fields Division diseinu-estudioa, Toby Smith argazkilaria and Kevin Callaghan zeramikaria, Rare Earthenware, 2014-5. Laku erradioaktibo bateko buztinaz egindako hiru ontzi. Ontzi bakoitzaren tamaina erlazionaturik dago ekoizpenean lur arraroak erabiltzen dituzten hiru kontsumo-produktu arruntek sorturiko hondakin kantitatearekin (mugikor bat, ordenagailu eramangarri arin bat eta smart auto baten bateriaren zelula bat). Ontziak bideo batekin batera erakutsi ziren, eta bideoak lur arraroak lortzeko prozesu osoa erakusten du, pertsonen lan-baldintzen eta ingurumen-kalteen datu eta grafikoekin batera. Enkargua Victoria & Albert Museoaren «Luxua zer da?» erakusketarako egin zen. 146 TRANSARTEA 3.10. irudia. Ana Borralho eta Joao Galante, Atlas, 2011. https://anaborralhojoaogalante.weebly.com/ atlas.html egitean eta aztertzean, taldeko funtzionamenduari zelako garrantzia eman behar zaion kontuan izateko. Proiektu hori 100 pertsonarekin batera egindako performance parte-hartzaile bat da. Performancearen egitura honela dioen haur-kanta batean oinarritzen da: «Elefante batek jende asko oztopatzen badu, bi elefantek askoz gehiago oztopatzen dute. Bi elefantek oztopatzen badute…». Zenbaketak infinituraino jarraitzen du. Performancearen kasuan, parte-hartzaile bakoitza hondotik agertokiaren lehen planora pasatzen zen, eta, «elefantea» esan beharrean, bere profesioa esaten zuen; esaterako, «Hiru arotzek oztopatzen badute lau arotzek askoz gehiago oztopatzen dute…». Aurrean zegoen jende kantitatea handituz zihoan, eta haien presentziak garrantzia hartzen zuen, baita bakoitzak bere burua identifikatzeko aukeratutako esaldi pertsonalak ere. Performancea egiteko, artisten motibazioa da pentsatzea arteak paper aktiboa izan beharko lukeela gizartean, eta Joseph Beuysen «gu iraultza bat gara» eta «guztiok artista izan gaitezke» esakuneetan. Maiz jende asko elkarrekin ikusten dugunean zalantzan egon gaitezke ea talde bat diren ala pertsonen gehiketa bat baino ez diren. Baina zer da zehazki talde bat? Performance horretan, talde baten aurrean gaude ala banakoen atxikimendu bat dira, edo agian aldi baterako komunitatea? 147 3. TALDEA Nagusiki, jendea taldeetara atxikitzen da beharren bat asetzeko, nahiz eta askotan taldekideek kontzienteki ez jakin zer onura ateratzen ari diren. Talde batean, konpainia, segurtasuna eta biziraupena, afiliazioa eta estatusa, boterea eta kontrola eta lorpenak aurkitzen ditugu. Badaude baldintza batzuk taldetzat hartzen diren pertsonek betetzen dituztenak: pertsonek interdependenteak izan behar dute, interakzio soziala eta komunikazioa egon behar da taldekideen artean, taldekide guztiek hartu behar dute beren burua taldeko kide gisa, eta helburu amankomun bat lortzeko batzen dira. Hala, taldearen definizio batzuk taldekideen identitatean fokatzen dira, beste batzuk kideen interakzioan eta beste batzuk funtzio bat betetzeko beren antolatzeko moduan. Identitateari dagokionez, John Turnerrek «autokategorizazio»aren teoriaren ikuspegitik planteatzen du taldea beren burua kategoria berekotzat hartzen duten banakoen multzo bat dela eta definizio horretan inplikazio emozionala konpartitzen duten pertsonak direla. Taldeko dinamikaren ikuspegitik, Kurt Lewin-ek interdependentziak bereizten dion osotasun dinamikotzat hartzen du taldea. Beste hurbilketa bat da pentsatzea pertsonen multzo batek taldetasun gradu ezberdinak izan ditzakeela, eta, horretarako, Joseph E. McGrath-en irizpide batzuk erabiltzen dira: tamaina, interdependentzia eta denbora-eredua. Azkenik, talde bat identifikatzean, interesgarria da «entitatibitate» kontzeptua, hau da, entitatetzat hartua izateko baldintzak eta pertzepzio horren ondorioak. Taldea entitate bat bezala ulertzeko, patu amankomuna, antzekotasuna eta hurbilketa hartzen dira kontuan. Aukeratutako kasuan, «Atlas» proiektuan, esan genezake parte-hartzaileek aldi bateko talde bat osatzen dutela. Pertsonen kopurua dela eta, tamaina handiko talde bat da (40 pertsona baino gehiagokoak, talde txikiak 15 pertsona baino gutxiagokoak izanda eta ertainak 15-40 pertsonen artekoak). Pertsona mota askok osatzen dute taldea, lanbideari dagokionez, baita beste ezaugarri batzuei dagokienez ere (jatorria, hizkuntza, adina, sexua, gaitasunak…), espresuki horrela eskatzen delako boluntarioak lortzeko bidaltzen den deialdian. Partaidetza boluntarioa da, eta ez dago etekin ekonomikorik parte-hartzeagatik; beraz, talde horri batzen zaion helburua beste nonbait bilatu behar dugu: agian, proiektu artistiko batean parte hartzeko esperientziak erakartzen ditu; baliteke artelanak isurtzen dituen ideologiarekin bat etortzea; apika, ekintza artistiko batera afiliaturik egoteak estatu sozial desiragarria ematen die; akaso, beste batzuekin egote- 148 TRANSARTEA ko laguntasuna bilatzen dute; beharbada, iruditzen zaie ekintzan parte hartzea eta prozesuaz jakitea baliagarria izango dela beren lorpen profesional berezkoentzat… Talde batean egoteak behar asko asebete ditzake, eta helburu amankomuna performancea amaiera on batera eramatea izango litzateke. Helburu hori lortzeko, partaide guztiak eta baita talde antolatzailea ere interdependentzian daude. Pertsona batzuek entseguetara huts egiten badute, edo artistek eta haien lankideek ekintzaren antolamenduan porrot egiten badute, taldearen helburua arriskuan ipintzen da. Taldea formala da; artisten eta ekimena antolatzen duen instituzioen helburuek eta arauek egituratzen dute parte-hartzaileen portaera. Zentzu horretan, autokratikoa da, eta rolak ere horrela esleituta daude. Nahiz eta kontaktu soziala presente egon, prozesua ez da gertatzen behar horri erantzuna emateko, baizik eta kontaktu sozialaren atseginaz baliatzen da, antzezlana modu hoberenean gauzatzeko. Proiektuan parte-hartzeko, entseguetara joateko konpromisoa eskatzen da. Horretarako, lehenengo fase batean, taldea bi erditan banatzen da, taldea tamaina erdikoa izateko eta errazago lan egiteko, hiru orduko lau eguneko entseguetan; gero, denak batera 5 orduko bi eguneko entseguak egiten dira, eta ikuskizuna bi egunetan antzezten da. Denbora aldetik, nahiko zorrotza da parte-hartzaileentzat. Tamainari, interdependentziari eta denbora-ereduari dagokionez, talde bat zenbat eta txikiagoa izan, kideen artean zenbat eta interakzio gehiago gertatu zenbait eremutan, eta zenbat eta iraupen luzeagoa izan, orduan eta talde-izaera handiagoa izango du. Ikuskizun batean, funtsezkoa da ikuslearen pertzepzioa. Komentatu dugunez, guk agertokiaren gainean dauden pertsonak taldetzat hartzeko, entitatibitatea sartzen da funtzionamenduan. Talde batek entitatibitatea erakusten du patu amankomuna duenean, kideen artean antzekotasuna sumatzen denean eta hurbilketa dagoenean. Hurbilketa amankomuneko espazioaren okupazioan datza, eta hori antzerkiaren mugek errazten dute. Antzekotasunari dagokionez, artelanak berak aniztasuna eskatzen du parte-hartzaileen artean, baina aldi berean guztiak berdintzen eta uniformizatzen dituen mekanismo bat erabiltzen du: guztiek errepikatzen dituzten esaldia eta koreografia. Hirugarren puntua, patu amankomuna, antzezlanak proposatzen duen markoan betetzen da: hain talde handi eta askotariko bat elkarrekin performancea gauzatzeko gai izatea eta erakustea pertsona-aniztasuna bateratzen de- 149 3. TALDEA nean oso presentzia boteretsua erakutsi eta izan dezakeela. Horixe da artearen artifizioa eta performatibitatea: guk ez dakigu ea talde hori berriz batuko den, ezta antzezlanetik kanpo moduren batean performatu edo gauzatuko den nonbait «99 pertsonak oztopatzen badute, 100 pertsonak askoz gehiago oztopatzen dute» esaldiak iradokitzen duen potentzia. Aldi berean, eserlekutik ikusi izanak eta antzerkiaren babesean antzeztu izanak, nahiko asebeteta utz gaitzake, beste aurrerapausorik ez emateko gogoz. Nolanahi ere, Atlas performanceak irudikapen fikzionalizatu propositibo bat aurkezten digu talde handi baten potentziaren inguruan, eta, hori ikustea eta bizitzea eraldatzailetzat har genezake, nahiz eta fikzioaren esparruan gertatu. 3.1.5. Taldeari buruz gogoeta egiteko moduak Badago zerbait agresiboa/intrusiboa pertsonei buruz jakin nahi izatean, pertsonak ikertzean, beste baten erreakzioak bilatzean, probokatzean eta aztertzean... Begirada gainean izateak kontrolagarriagoak, manipulagarriagoak eta ahulagoak izateko beldurra so dezake gure barnean. Hori zientzietan zein artean gerta daiteke. Bestalde, puntu ludikoa har dezake, telebistako eta irratiko kamera/grabatzaile ezkutuaren saioetan gertatzen den bezala, eta puntu onanista ere izan dezake, aldizkariko test psikologikoetan bezala. Taldeen ezaugarriak, portaera eta funtzionamendua ikertzeko, psikologia sozialean badira taldea ikasteko zenbait ikasketa mota: landa-ikasketak (gertaerak eragin gabe ikertzen dutenak), laborategiko esperimentuak (esperimentatzaileak sortutako baldintzetan egiten direnak), landa-esperimentuak (testuinguru natural batean egiten direnak), esperimentu naturalak (aldaketa natural bat baliatzen dutenak, ez ikertzaileak eragina, horren ondorioak zehazteko) eta simulazioak (errealitate zehatz bat simulatzen denean beste leku batzuetatik ikuspegiak lortzeko). Halaber, taldeei buruzko datuak batzeko, teknika batzuk erabiltzen dira: taldearen behaketa, autoinformeak eta teknika dokumentalak. Taldeen behaketan, esaterako, beste behaketa mota batzuk ere badaude: behaketa parte-hartzailea (behatzailea beste taldekide 150 TRANSARTEA 3.11. irudia. Hans Haacke, The World Pool eta beste lan batzuk, All the World's Futures, 56. Veneziako Biurtekoaren barruan, 2005. http:// www.contemporaryartdaily. com/2015/05/venice-hans- haacke-at-the-central-pavilion/ bat balitz bezala planteatzen denean) eta behaketa sistematikoa (aurrez mugatutako kategoria-sistema baten erregistroan, kodifikazioan eta azterketan oinarritua). Autoinformeetan, galdetegiak, eskalak, txostenak eta test soziometrikoak erabiltzen dira. Eta, teknika dokumentaletan, metodo behatzailea (baldintza naturaletan, berez ematen den portaera, sistematikoki behatzen eta erregistratzen denean), metodo korrelatiboa (aldagai batzuk neurtzea eta haien arteko erlazioa ebaluatzea) eta metodo esperimentala (aldagai independente baten manipulazioa erabiltzea aldagai menpekoaren adierabakarreko ondorioa zehazteko) erabiltzen dira. Pertsonak sozializatzeko moduetan interesa duten artistak ikerketa eta teknika horietaz baliatzen dira. Hala ere, helburuak bestelakoak izanda, aplikatzeko moduak, haietatik ateratzen diren ondorioak eta testuinguru zehatzetan egiteko eraginak ere bestelakoak dira. Esaterako, Hans Haacke artistak inkesta eta bozketak erabili zituen hirurogeita hamarreko hamarkadan artetik kritika instituzionala egiteko. Politikoki polemikoak ziren galdetegi, bozketa eta grafikoak arte-instalazioen erara plazaratu zituen arte-instituzio ospetsuen barruan; adibidez, MoMAn, New Yorkeko Museum of Modern Art-en, Information erakusketaren barruan, 1970ean. Kasu horretan, bozketaren galderaren bidez jendeari agerrarazi zizkion Nixon presidenteak Indotxinan izandako politikaren, eta Rockefeller gobernadorearen jarreraren arteko loturak: «Rockefeller gobernadoreak Nixon lehendakariak Indotxinan izandako politika salatu ez izana arrazoi bat izan liteke zure botoa berari ez emateko abenduko hauteskundeetan?». Guggenheim museoan (1971) ere saiatu zen galdetegi bat proposatzen, bisitarien aukera politiko 151 3. TALDEA eta kulturaletan zentratuta, baina erakusketa zentsuratua izan zen. Horrelako mekanismoak erabiltzen jarraitu zuen ondorengo erakusketan. Testuinguru gertuan, Juan Luis Morazak Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak (2007) egin zuen Guggenheim Bilbao museoaren 10. urteurrenean. Proiektu horretan, galdetegi bat pasatu zigun Euskal Herriko hainbat artistari, besteak beste gure lan egiteko baldintzak, erreferentziak eta erlazioak eskatuz, gero informazio horrekin, mapak, grafikoak eta erakusketa bat antolatzeko. Informazioaren irudikapenak nahiko eztabaidagarriak izan ziren komunitate artistikoaren barruan. Horren eraginez, 2017an, Mekarteak. Euskal Herriko artearen meta-kartografiak EHUko ikerketa proiektua eta erakusketa aurkeztu zen Bizkaia Aretoan. Meta-kartografia kritiko horretan, mapetako mapa horien atal gisa, Juan Luis Morazaren Ezezagunak proiektuan erabili zuen galdetegia proposatu zuen berriz Maria Ptqkek, baina, aldi hartan, alboan marjina bat utzita, galderarik ez erantzuteko, baizik eta galdetegia zalantzan jartzeko. Halaber, beste modu batean, Ricardo Antón-ek S/T (2000) Rekalde aretoan proposamen artistiko gisa eta artearen publikoaren gustuak hobeto ezagutzeko asmoarekin, inkesta bat plazaratu zuen «Transfer» erakusketan. Hortik aurrera, Amasté enpresak eta ColaBoraBora kooperatibak galdetegiak beren jarraitzaileei bidaltzen jarraitu dute, haien iritziekin eta ideiekin aberasteko eta bultzatzen dituzten proiektuetan konplizeak izateko. Teknika dokumentaletara jotzen badugu, aipatzekoa da Juan Downey artista txiletarrak 70eko hamarkadan Yanomami kulturekin egindako ikus-entzunezko lana. Haiekin bizi zen bitartean, biztanleei beren burua zuzenean ikusteko aukera eman zien, eta, kultura baten bideo-irudiak grabatu, eta kultura hurbil batean erakutsi zituen, bizpahiru eguneko atzerapenarekin. Hala, zenbait herritan, jendeak bere burua eta besteena ikus zezakeen modu arin batean, gaurko komunikazio-sistemei aurreratuz. Jada garai gertuago batean, teknika dokumentalak eta partaidetza nahasiz, Bestie Boys-ek 2006an New Yorken eman zuen kontzertuan, 50 bideokamera banatu zituzten ikusleen artean, bakoitzak bere ikuspuntutik grabatzeko eta gero guztiak batera Awesome; I Fuckin' Shot That! bideo-kontzertua egiteko; gaur egun, ikus-entzunezko ekoizpen parte-hartzaileak askoz zabalduago daude. Beste teknikez ohartzen bagara, behaketa sistematikoan kokatuko genuke, esaterako, Derivart-en Etxe tristeak 152 TRANSARTEA 3.12. irudia. Juan Downey, yanomami bat CCTVarekin jolasten, 1976-77. http://ensayostierradelfuego.net/field-notes/trans-america/ (2007), etxe duinak bisualizatzeko tresnak eskaintzen dituen plataforma. Proiektuaren abiapuntuan, erabilerarik gabeko etxeak bistaratzen dira, http://casastristes. org webgunean, eta Espainiako etxebizitzaren beste datu ekonomiko eta sozial batzuk bisualizatzen laguntzen dute, etxebizitzaren arazoari konponbideak eta proposamenak errazteko helburuarekin. Halaber, datuen bistaratzearekin lotuta, Pablo de Soto-ren Situation room (2010) izan genuen, LABoral Arte Zentroan. Bigarren Mundu Gerran erabiltzen ziren kontrol-gelen antzeko bat proposatzen du, baina gizarte zibila da datuen begirada panoramikoa izan dezakeena, behaketa sistematiko baten aztertzailea nor den buelta bat emanez. Gela hori, testuingurua monitorizatzen zuten pantailak izateaz aparte, artista, geografoak, biologoak, ekonomistak, informatikariak, eta ikusleak batzeko eta ezagutza amankomuna ekoizteko erabili zen, eta simulazio-esperimentu bat bezalakoa izan zen. Simulazioekin jarraitzearren, Diego del Pozo-ren Mundua hackeatzen (2013) Matadero Arte Zentroko Here Together Now erakusketaren barruan egindako rol-play-a adibide interesgarria da, joko kooperatiboen teoria batzuetan oinarritua. Artistak rol-joko bat proposatzen du pertsonen arteko erlazio afektiboen garapen alternatiboak esperimentatzeko. Teknika zehatzez aparte, taldeko ikasketa motetan ere ipin dezakegu arreta. Laborategiko esperimentuak arte-eremuan ere ohikoak dira, baita espresuki psikologia sozialeko laborategiko esperimentuei erreferentzia egiten dietenak ere. Adibidez, Itziar Barrioren Obedientziaren arriskuak bideo-antzerki proiektu esperimentala Stanley Milgram-en esperimentuan inspiratuta dago. Psikologoak 1963an erakutsi zuen zer punturaino egiten dion kasu gehiago pertsona batek kanpoko autoritateari 153 3. TALDEA 3.13. irudia. Itziar Barrio, Obedientziaren arriskuak (Bilbo). http:// www.itziarbarrio.com/new-page bere etikari baino. Itziar Barriok aktore batzuk gonbidatu zituen antzerki-zuzendari baten agindupean film baten eszenak antzeztera, eta, aldizka, antzezleei eskatu zieten fikzio-eremutik ateratzeko eta antzeztutako jokoari eta beren bizitza pertsonalari buruzko galdera batzuei erantzuteko, arlo bietatik loturak agertuz. Bestalde, Artur Zmijewskiren Errepikapena artelanean (2005), Philip Zimbardoaren «Stanford-en kartzela» esperimentua errepikatzen da. 1971n, Zimbardok 24 gazte bildu zituen esperimentu bat egiteko iragarki batzuen bitartez. Unibertsitateko leku itxi batean, kartzela baten baldintzak emulatu zituen, eta, hor, erdiei guardien rola eta beste erdiari presoen rola esleitu zizkien (uniformeak eta osagarriak banatuz, presoen izenak zenbakien truke aldatuz, arau batzuk emanez…). Handik zazpi egunera, esperimentua planeatu baino lehenago, amaitua behar zuen, haien artean sorturiko biolentzia-graduagatik eta esperimentua urrutiegi ailegatzen ari zelako, etika eztabaidagarria zelako. Artur Zmijewskik esperimentua errepikatu zuen, parte-hartzaileei ordainduta eta aurreko baldintzen antzekoekin, 34 urteko distantzia tenporalarekin, horrek zekarrenarekin, eta, aldi hartan, bideokamera gehiagorekin eta lekuan modu ezkutuan ispiluak jarrita, hobeto grabatzeko. Amaiera, aitzitik, ezberdina izan zen, eta parte-hartzaile guztiek adostu zuten esperimentua 155 3. TALDEA 3.15. irudia. GALA Committee, In the Name of the Place, 1995-1997. http://melchin.org/oeuvre/in-thename-of-the-place dekoratu artistikoak egin zituen telesaioan sartzeko, eta gidoiaren moldaketa batzuk ere egin zituzten. Operazioak ez zuen asmo komertzialik, baizik eta artearen transferentzia errazteko asmoa. 200 artelan inguru erabili zituzten; horietako batzuk MOCA museoan erakutsi ziren, eta gero guztiak enkantean jarri, eta etekinak karitate-entitate bati eman zizkioten. Proiektua informazio subliminal baten kasutzat har dezakegu, eta horren inguruan egindako esperimentuekin lotu. 1947an, James M. Vicary-k pertzepzio subliminalaren terminoa indarrean ipini zuen, nahiz eta egindako pertzepzio subliminalari buruzko esperimentua azkenean iruzurra izaten amaitu. In the Name of Place kasuan, «produktu kokapen»aren eratan jolastu zen, ez artelanak saltzeko, baizik eta arteari zabalkunde gehiago emateko posibilitatearekin esperimentatzeko eta egunerokotasuneko egoeratan erakusteko. Kurioski, nahiz eta urte horretako telesaioaren zabalkundeagatik urte horretan munduan gehien ikusi zen artelana izan, bere momentuan ez zen ezaguna izan eta ez zen jendearengan suertatutako eragina sumatu; esaterako, erakusketa antolatu zen unean. Adibideen bidez ikusi dugunez, artea zientzia sozialek erabiltzen dituzten metodologiak eta teknikez baliatzen da, taldeko dinamikez eta pertsonen portaerez esperimentatzeko, batzuetan gogoeta egiteko, beste batzuetan erreakzioak probokatzeko, bestetan testuinguruan eraginak sortzeko, eta gehienetan haien nahasketa bat lortzeko, proportzio ezberdinetan. 156 TRANSARTEA 3.1.6. Taldea, artea eta agentzia Arteetan, historikoki beti aldarrikatu da arteak ezberdintasun bat markatzen duela testuinguruan. David Slater-ek, Entelechy Arts partaidetza-arteetako konpainiaren zuzendari artistikoak, adierazten du berak tentuz esaten duela arteak eraldaketak sortzen dituela gizartean, maiz ez dutelako halakorik lortzen, baina haiek behintzat, lan egiten ari diren moduan, ahultasun-egoeran dauden pertsonekin batera arte-praktika kitzikagarriak garatzen dituztela.6 Noiz esan dezakegu artelan bat eraginak sortzen ari dela? Esan dezakegu artelan batek agentzia izan dezakeela? Filosofiaren eta gizarte-zientziaren ikuspegitik, agente bat da, intentzioz bere eremu hurbilean gertaera kausalak hasteko ahalmena duena. Hortaz, agentzia izango litzateke agente batek (pertsona bat edo beste izaki bat) testuinguruan aritzeko duen gaitasuna. Gizakiok taldeek eta artelanek duten agentziari buruz gogoeta egiteko, eta zehazki taldean egiten den arteak izan dezakeen agentziaz ohartzeko, hainbat autore eta adibidetara jo dezakegu. Teoria kognitibo sozialaren ikuspegitik, giza agentziaren inguruan Albert Bandurak azaltzen du giza agentziari ezaugarri batzuk esleitzen zaizkiola: intentzionalitatea, planifikazioa, motibazioaren autorregulazioa eta autogogoeta egiteko gaitasuna.7 Autore horren arabera, agentzia hiru modutan gauzatu daiteke: modu pertsonalean, ordezkaritzan eta kolektiboki. Halaber, berak dio kasualitatea –zehazki, ezustekoaren kudeaketa– kontuan izan behar den elementua dela. Ezaugarri eta gaitasun horiek, agentzia performatibizatzeko moduek eta koiunturek gizakiaren agentzia eratuko lukete. Aldagai horien arabera, agenteen efikazia baloratu daiteke. Giza agentzia sistema sozialen barruan errotuta dagoenez, agentzia pertsonala eragin sozialen sare zabalago batean aritzen da, eta pertsonek eta kolektiboek haien agentziaren efikazia handiena lortzen dute, haien orientazio psikologikoa sistema sozialaren egiturarekin kongruentea denean. 6. David Slater, Saioa Olmok elkarrizketatua, 2014ko azaroaren 27a. 7. Albert Bandura, «Social Cognitive Theory: An Agentic Perspective», Annual Review of Psychology 52 (2001): 1-26. 158 TRANSARTEA bikoa izateaz aparte, kasu zehatzak gainditzen dituela eta errepikakorrak diren ereduak aurkitu daitezkeela, antolakuntza sozialean estrukturalak direnak, eta, aldi berean, «edozein makroprintzipio existitu ahal direla ere, itxura hori hartzera behartuta daude mikroprintzipio azaltzaileak direla eta». Azkenik, taldeko agentziaz hausnartzeko, Kurt Lewin psikologoaren «Eremu-teoria»z baliatuko gara Steven Willats artistaren West London Social Resource Project-ari buruz hausnartzeko eta Pichón Riviere Talde operatiboaren metodoan eta ColaBoraBora kooperatibaren «Hondartza» proiektuan sakontzeko. Artista britainiarrak, Stephen Willatsek, artean lan egiteko erabiltzen duen metodologiak antzekotasun handia du zientzia sozialeko moduekin. Eta errepasatuko dugun West London Social Resource Project (1972-73) artelanak Kurt Lewinen «Eremu-teoria»rekin antzekotasunak ditu planteatutako faseetan. Kurt Lewinen teoria horrek talde baten aldaketa azaltzeko eta eraldaketarako gida bat bezala ere funtziona dezake. Lewinek eremua hartzen du momentu zehatz batean banakoaren edo taldearen testuinguru psikologikotzat, eta ezartzen du edozein eremutan badirela pertsona motibatzeko eta oztopatzeko indarrak eta, beraz, eremu batean aldaketak eragiteko egoera osoa kontuan hartu beharko litzatekeela. «Eremua-teoria» Lewinen «aldaketa-eredua»ren oinarria da. Modeloa hiru fasetan antolatuta dago: «desizozteko» fasea, aldaketaren beraren fasea eta «berriz izozteko» fasea. Stephen Willatsek zientzia sozialetako tresnak erabiltzen ditu bere proiektuetan, eta West London Social Resource Project artelana, Kurt Lewinen «aldaketa-eredua»ren antzeko fase batzuetan antolatuta zegoen. Proiektu horretarako, artistak Londreseko lau bizitegi-gunerekin lan egin zuen; alderdi bakoitza talde sozial baten irudikapena zen. Iragarki bat ipini zuen parte-hartzaileak bilatzeko, eta parte hartu nahi zutenek beren testuinguruarekiko eta etxean zituzten objektuekiko erlazioak deskribatu behar zituzten koaderno batean. Erantzun horiek auzoko liburutegi publikoan erakutsi zituen. Gero, birmoldatzeko liburu bat bidali zien beren etxea eta ingurua nola birmoldatuko lituzketen adierazteko. Publikoan erakutsi ziren, feedback-a jasotzeko eta bozkatuak izateko, eta gero azken modeloak egin zituzten. Aldi horretan, emaitzak The Gallery House – Behaviour Art Centre-n erakutsi ziren, arte garaikidean formalizatzeko eratan: hormetako karratu baten barnealdean emaitzak eta kanpoaldean auzo bakoitzeko auzokideek «ihes egiteko» espazio gisa 159 3. TALDEA 3.16. irudia. Stephen Willats, West London Research Project, Londres, 1972. http://stephenwillats.com/ work/west-london-social-resource-project/ erabiltzen zituzten orubeak erakutsiz. Faseen antolamenduaren irakurketa antzeko bat egin daiteke: lehengoz, parte-hartzaileekin batera aztertu zituzten haien bizitzako ezaugarri batzuk, eta beste parte-hartzaileek egindakoarekin batera ikusi zituzten. Horrek ezarritako egoera mugimenduan ipintzen lagundu zuen, desizozteko fasean. Gero, parte-hartzaileei eskatu zitzaien aldaketa posible batzuei buruz pentsatzeko; orduan, aldaketaren fasea izango litzateke. Eta azkenean irudikapen orokor bat, sintesi moduko instalazio bat erabili zen, artearen esparruan gauzatu zena, egindako azken proposamenak batzen zituen egitura bat, «berriz izozteko»: ideiak finkatzeko, instalatzeko momentua izango litzateke. Arte-praktikatik taldean lan egiteko eta eraldaketak lortzeko moduen beste adibide bat ColaBoraBorak bultzatu zuen Hondartzan praktiketako komunitatea dugu. Ekimen horretarako, prokomunaren eta praktika kolaboratzaileen inguruko ikasketa eta afektuak landu nahi zituzten pertsonak batzen ziren. Hilabetean behin hasieran, eta gero sei hilabetean behin, saio bat antolatu zuten hiru urtetan zehar (2011-2014). Saio bakoitza gai bati buruzkoa izan zen: taldean lan egiteko tresnak, elkarren proiektuak ezagutzea, cohousing-a, kapitalak, beldurrak… eta halaber saio horien artean Mareak deituriko saio antolatzaile batzuk egiten zituzten, gerturatu nahi zuten partaideekin batera, intereseko saioak eratzeko. Saioetara joaten ziren 160 TRANSARTEA 3.17. irudia. ColaBoraBora, #Hondartzan 9 - Psikogeografiak, 2010. https://www.flickr.com/photos/ colaborabora/albums pertsona batzuk komunitateko kide ohikoak ziren, eta beste batzuk esporadikoagoak. Jendeari erakargarri egin zitzaizkion bai landutako gaiak, baita lantzeko moduak ere, sortzaileak, ludikoak eta taldeko dinamiken bidez antolatuak. Halaber, irudikatzeko tresnez baliatu ziren erretornuak argitasunez sortzeko eta horien zabalkundea egiteko, kultura irekia eta DIWO (do it with others) filosofia eginkizunaren oinarrizko elementuak baitziren. Hondartzan Pichón Rivieren talde operatiboaren metodologiatik gertukotzat har dezakegu. Talde operatiboa taldeko koordinaketarako teoria eta metodologia bat da, taldea aldaketarako tresna gisa erabiltzen duena eta arreta taldearen eginkizunean ipintzen duena. Parte-hartzaileek, taldearen bilakaera ikasten eta eztabaidatzen duten bitartean, taldean bertan bizitzen dituzte esperientzia esanguratsuak. «Hondartzan» ekimenak «prokomunari eta praktika kolaboratzaileari buruz ikertzean» ipini zuen eginbeharra, baina, horretarako, normalean «produktibo»tzat hartzen ez diren gauzetan ere ipini zuten arreta: parte-hartzaileen arteko konplizitatean eta kidetasunean, nonbaitera elkarrekin joatean. Eta hori praktikatzen zuten. 162 TRANSARTEA «Nola» posible askoz ahaldundu gaitezke eremu mikroetan erabiltzeko. Gaurko gizartearen erronkak konplexuak dira, eskalagatik, inplikaturiko agenteengatik eta agente horiek mihiztaturik dauden moduengatik. Badakigu erronka konplexuek konponbide konplexuak behar dituztela, baina aldi berean mikrotik makroari eragin diezaioketela, egoeraren azterketa, ikuspuntua eta estrategia nolakoak diren arabera. Ba al du arte garaikideak gaurko erronkekiko agentzia sozialik? Lagungarri izan daitezke, eta horretarako tresna sozialak eta baliabide artistikoak sortu, esperimentatu, nahastu eta konpartitu ditzakegu praktikan ipintzeko. Horretan gabiltza. 163 3. TALDEA 3.18. irudia. Saioa Olmo, Cooperamor ikus-entzunezko kode-iturria, Zemos98 Jaialdian, 2012. Argazkia: Julio Albarrán. http:// 14festival.zemos98.org/Cooperamor-por-un-tubo Sevillako Zemos98 elkarte kulturaleko Copylove jaialdian parte hartu nuen. 2012ko apirilaren 13an, lankidetzako dinamika afektibo eta emozionalei buruzko aurkezpen performatiboa egin nuen, Cooperamor izendatuta. Gai horien inguruan nire «ikus-entzunezko kode-iturria», hau da, bizitzan zehar niregan eragina izan duten filmen zatiak erakutsi nituen. Aldi berean, publikoarekiko erlazio proiektibo bat ezarri nuen, «Peru» panpinaren bidez. Horrela, irudiez baliatuta, amodioa, afektuak eta kolaborazioari buruzko imajinario kolektiboa ikertu nuen, aurkezpen bat egiteko, eta, publikoarekin interakzioaz, egoera esanguratsu bat sortzea esperimentatu nuen zuzenean. Aurkezpen performatiboan zehar, bereziki biziak izan ziren momentu batzuk izan ziren: Matrix Reloadeden rave-aren momentuan, Peruren saltoa (eta azkenik baita nire saltoa ere), taldearekiko konfiantza frogatuz eta irudikatuz; Dirty Dancingen amaierako eszenarekin batera taldeko liderren eta «ar alfa»ren jarreraz ironiaz hitz egi3.2. Kasu praktikoa: Cooperamor 166 TRANSARTEA 3.21. irudia. Entelechy Arts ekimen baten momentu bat. dutelako eta hurbiltasuneko harremanek hornitzen dituzten abantailak baliatzen dituztelako. Aldi berean, zabalkunde handiko ekimenen arduradunak izan dira; esaterako, Londreseko Adinaren Jaialdiko zuzendaritza artistikoa eraman zuten. Hori Eserleku-dantza handian ekitaldian gailendu zen, Londreseko leku guztietatik 250 performer zahar baino gehiago elkartu zituen gertakizuna. Ingalaterra osoan zehar bidaiatu duen Home Sweet Home antzezlana bezalako piezak ere sortu dituzte, eta oso azterketa onak jaso dituzte kritikariengandik, eta EBko, Brasilgo eta Japoniako jende nagusiaren arteko lan sortzailearen truke-programetan ere parte hartu dute; Kontaktuaren puntuaken, esaterako. Entelechy Artsek nabarmenki identifikatzen du zer den zentrala bere zereginentzat eta zein diren aldizkako ekintzak garrantzia lan egiten duen jendearengan, beren arte-praktikan eta beren ongizatean jarriz, eta formatu artistikoak aurrez zehaztutako formetan sartzeko beharrik gabe. Horregatik, arte-formatu parte-hartzaileen sorta zabal bat sortzen dute; adibidez, topaketa-gertaera, giro-inprobisazio saioak, kaleko ekintzak, te-dantzaldiak. Halaber, honako arte-forma eta praktika hauekin lan egiten dute: dantza, antzerkia, ahoskatutako hitza, musika, zirkua, ehunak, kantua eta eskultura, esaterako. Haien erronka bideak imajinatzea da, arterako sarrera jendearen eguneroko bizitzan arrunt bihurtzeko. http://entelechyarts.org SAIOA OLMO: Zer da Entelechy Arts? Egiten duzun lan mota deskribatuko bazenu, sozialki sartutako artetzat, komunitate-antzerkitzat, arte parte-hartzailetzat ala transformazio sozialerako artetzat hartuko zenuke? 167 3. TALDEA DAVID SLATER: Entelechy Arts arte parte-hartzaileen konpainia bat dela esango nuke. Termino horretan gaude erosoen, eta gure praktika zurkaizten duen giltza-elementuetako bat aspalditik honetan gabiltzala da. Ia 30 urte ditugu, eta epe luzerako harremanak ditugu lan egiten dugun jendearekin. Sareak ditugu jende kopuru nahiko handi batekin. Zaila izango litzateke esatea lana zehazki zein den, baina modu errazenetako bat da pentsatzea benetan gutxi gorabehera ehun eta berrogeita hamar pertsonako elkarte lauso bat garela. Haietako batzuk artistak dira, eta batzuk The Albany inguruko auzoan bizi diren pertsonak dira, lana nagusiki kokaturik dagoen arte-zentroa dena. Jende hori proiektu desberdinetarako hainbat taldetan elkartzen den sare mota bat da. Noizbehinka jende-multzo nahiko itzela elkartzen da eta beste batzuetan talde askoz txikiagoak batzen dira astero, ideia zehatz batzuk miatzeko, antzezlan edo dantza bat izan litezkeen pieza batzuk garatzeko, edo soilik elkartzeko eta mintzatzeko. SO: Jende-sare horretan, ba al dago mami-talderen bat? DS: Bai, hiru pertsonako mami-talde bat dago: bulego-zuzendari bat, sorkuntza-ekoizle bat eta ni neu. Mami-talde horretaz aparte, hogeita hamar edo hogeita hamabost artistaren talde bat dago: dantzariak, musikariak, poetak... arte-forma desberdinetan lan egiten duen jende sorta zabala. Orduan ideologikoki, jende nagusiarekin, ezintasun nahiko sakonak dituzten jendearekin eta boluntarioekin lan egiten dugu, benetan jende askorekin. Entelechyko gertaera batera bazatoz, sinpleki jende asko ikusten duzu. Horixe da benetan egiten duguna. Artea egiten dugu jendearekin. Ez da arte parte-hartzailea, ez da komunitate-artea, soilik jendea da, euren burua hainbat modutan adierazten duen jendea. SO: Zuen gertaeretan inplikaturiko jende kopuruak asko harritu ninduen, eta zuen antolatzeko ereduaz eta iraunkortasunaz galdetzen nion neure buruari. Zein irudik lagun liezaguke Entelechy Artsen egitura ulertzen? DS: Hegazti-saldo bat, beti hegazti-saldo bat. EBn, neguaren hasieran, starling (arabazozoa) deitutako txori bat agertzen da. Txori beltz baten antza du, baina begiratzen baduzu, oso kolore ederrak ditu, oso kolore distiratsuak hegaletan. Gauean ehunka milakak elkarrekin hegan egiten dute, eta zeruan ikusten dituzu. Zerua estaltzen dute eta talde txikiagoetan banatzen dira; hala, batzuk he- 168 TRANSARTEA 3.22. irudia. Giro-inprobisazio saioa Siobhan Dance Studios-en, 2014. Argazkia: Roswitha Chesher. mendik doaz, hemendik, eta hemendik. Pentsatzen dut horrek benetan erakundearen egitura laburtzen duela. Guretzat konpainia sinpleki txori-saldo bat da, momenturen batean talde txikiagoetan desegiten dena, ingurutik txistuka igarotzen dena eta ondoren berriro itzultzen dena. Bereiztearen, eta erreformatzearen, formatzearen, jarioaren etengabeko ideia hori da. Batzuetan bereizketa eta berrantolaketa nolabaiteko galderetan, jakin-minetan, edo grinetan dautza, mugimendu askotan gertatzen den bezala. Jarioa zerbait oso interesgarria dela uste dut, geografikoki jario izatea. Asko interesatzen zait jakitea jendea nola heltzen den lanaren parte izatera eta nondik datozen, gizarte zabalago baten barruan non kokatzen dugun gure praktika, eta zein diren lotzen den jendearen sustraiak. SO: Txori horiek bidea nola aurkitzen duten ez dakit, baina ba al dago Entelechyko jarioaren azpian antolakuntza motaren bat? DS: Ez dakigu; benetan «guk badakigu zer egiten ari garen eta ez dakigu zer egiten ari garen» ideian nago, isolatuta, eta uste dut hori adierazten dela adineko jendearentzat The Albanyn sortu dugun proiektu baten adibidearekin. Jatorriz arte-zentro batean lan egiten ari gara, eta espazio publiko itzel bat du, kafe bat. Pentsatu genuen, «zer gertatuko da astero jende ikusezina gonbidatzen badugu es- 169 3. TALDEA 3.23. irudia. 21rst Century Tea Dance (XXI. mendeko te-dantza). pazio honetara etortzera, tea hartzera eta hitz egitera, eta artista batzuk baldin baditugu eta gauzak gertatzen badira?», eta ez dakizu baldintzek nora eramango zaituzten edo zer etorriko den topaketa horretatik. Horren partea da, nolabait zer egiten ari garen badakigula eta zer egiten ari garen ere ez dakigula. Lan egiten ari garen kohitz horiek guztiak daude, koegiletasun bezala edo kolaboratzaile, baina bat-batean gauzak gertatzen dira; adibidez, lekua buztinez egindako zaldiz betetzen denean, edo Londreseko nagusiak Ingalaterrako iparraldeko nagusiekin pantailatik mintzatzen direnean bi hiriren arteko ahozko hitz-gertaera batean. Entzutearen, desestaltzearen eta ohartzearen kalitate bat da. Gu oso adituak gara gure praktiketan, eta zorionekoak izan gara Brasilen programa kultural zehatz bat ezagutu dugulako, denbora bat eman ahal izan dugulako. Brasildarrek Brasil ez-ezkutatzeari edo desestaltzeari buruz hitz egiten dute asko, eta xehetasunetan arreta jartzeaz, entzuteaz eta dagoeneko hor dagoena ikusteaz, eta hori hazteko eta elikatzeko laguntzeaz. Lan egiten dugun jendearekin aurkitzeko eta berriz aurkitzeko etengabeko prozesu bat da. Uste dut gakoa dela espazioetara nor eramaten ari garen jakitea eta horretatik kanpo zer etor litekeen erabat ez jakitea. SO: Proiektuaren antolakuntzari dagokionez, bertikalki, horizontalki, era hierarkizatu, zentralizatu, deszentralizatu edo banatuago batean, zein izango litzateke eskema? DS: Eserita gauden eraikina, arte-espazio hau, The Albany, puntu zentrala da. Ziur asko, adibidez, lan egiten dugun beste puntu bat edo bi ere badaude; esaterako, Southampton-eko dantza-estudio eder bat hemendik bost miliara gutxi gorabehera, Siobhan Dance Studios. Brasildarrengana itzuliz, haiek puntu batetik datorren energia askatzeari buruz hitz egiten dute, akupunturan bezala, eta adibidez, guk denboraldi luze baterako inguruko ospitaletan egoiliarrak diren artistak ditugu. Buruko isuri bat izan duen jendearekin lan egin lezakete; beraz, trauma bat izan lezakete eta agian beren gorputzaren zati baten kontrolik ez dute. Jakingura dut nola eraiki dezakezun jendearekiko harremana ia berehala, gutxi gorabeherako 24 orduko esperientzia bizi-aldakor baten ondoren, benetan, gizabanakoa nor den eta nor bihurtzen ari diren edo nor bihurtu ahalko direnen zentzua zalantzan jartzen denean. Alde bateko osasun-langileen taldearekin harremanak finkatzeari buruzkoa da, eta besteko pazienteekin, lana testuinguru horretan egitea eta ondoren bidaiatzea; beraz, berriro jendearekiko jarioaren ideia horretara itzuliz, ospitalea uzten dute beren etxera joateko edo agian 170 TRANSARTEA 3.24. irudia. Elephant and Castle Walking Through Walls. Argazkia: Roswitha Chesher. berriro hemen dugun puntu honetara bueltatzeko. Harremanak eraikitzeko moduari buruzkoa da, zure bizitzan aldaketa edo trantsizio bat dagoen uneetan egitean datza, nola berriz imajinatzen duzun zeure buruaren aukera. Muturreko adibide horretan, osasun-trauma garrantzitsu bat duzunean, «nor zara?», «zer gertatuko zait?», nor bihurtuko naizen. Uste dut isolatuta dauden nagusiekin lan egitea antzekoa dela, bakarrik egonda, «nor naiz ni?», eta jendeak benetan pentsatzea «nire bizia bukatuta dago». Lan egiten dugun jende askok honelako gauzak esango lituzke: «Lortu dut nire bizitza bueltan izatea», edo «honek berriro esnatzen nau». Uste dut zerikusia baduela jendea hainbat lekutan elkartzeko ideiarekin, baita etxean bertan ere, ohikoaz bestelako gela batean, eta bidaia hauetan joanez, hiriarekiko harreman hori espezifikoki miatuz, hiriko artearen espazioa beren komunitatean presente egotea ahalbidetzea, inguruko gizartean. SO: Efektu terapeutikoa oso kontu garrantzitsua da zuen proiektuetan, edo inportanteagoa da esperimentazio estetikoa, edo aldaketa soziala bilatzea? Zein auzi dira zentralenak zuen praktiketan? DS: Soilik arte-proiektuak egiten ditugula esateko posizioan egon nahi dugu. Ez da konplikatua, jendearekin sortu baino ez dugu egiten. Hori terapeutikoa dela ematen du. Geure burua deskribatzean, ez dugu esaten jendeak osasun hobea izateko edo mundu-ongizaterako artea egiten dugunik. Gu askoz interesatuago gaude jendeak zer esan lezakeen, besterik ez. Uste dut ahotsarekin zerikusia duela, zeure buruan zer dagoen, zer esan nahi duzun. Komunikatzeko lerro bat egin zenezake, kantatu zenezake, edo esan nahi duzuna hitzetan zehar edo eredu desberdinetan komunikatu zenezake. Hori da egiten 171 3. TALDEA 3.25. irudia. Ideiak partekatzen Meet me at The Albany ekimenean. dugunaren bihotza, ziur asko. Noski, bizirik irauteko, dirua izan behar dugu, eta baliteke gizarteak osasungarriak egitean dirua egotea, hau da, osasun-diru publikoa. Egiten ari garenaren zati bat beti beste pertsona batzuk gonbidatzea da, egiten ari garena ikusteko, guk geure burua ulertu nahi dugulako. Hau beste esaldi brasildar bat da: «Zeure burua bestearen begietan ikusiz». Hala, Osasun Publikoaren zuzendaria edo zainketa sozialetako talde bateko norbait gonbidatuko genuke elkarrizketa hauek izateko, hitz egiteko. Osasun soziala talde horiekiko gure komunikazioaren zati bat ere egitean datza, lanean zehar, «etor zaitez eta ikus ezazu antzerki pieza hau», eta, izan ere, arte-eginkizunak periferikoki onuragarria izaten amaitzen duenaz, baina hori arrazoi nagusia ez denaz, adostasuna dago. Oso hunkigarria da osasun-profesionalek onartzen dutela «zuek antzerkia egiten duzue eta badakigu ona izango dela», eta ez «zuek antzerkia egiten ari zarete jende honek onura terapeutikoa izateko». Gurekin lan egiten duten pertsonek egin baino ez dutelako nahi, ez da «ene, maitea, ordu erdi bat eman behar dut artea egiten». Hori horrela izango balitz, haiek ez lukete hori egingo, ez lukete euren burua hartan galduko. Hala ere, interesgarriki, soziala dena, askoz garrantzitsuago bihurtzen ari dela uste dut. Agian «ez jakiteaz» diodanaren politika da. Te katilukada asko, asko, asko, edaten ditugu eta hizketan aritzen gara tarte luzeetan. Tipikoki, entzuteko prozesu bat, eta soziala dena, horretatik gertatzen da. Entzutea baino ez da, eta orduan zerbait agertzen da eta kolektibo honen sorkuntza gertatzen hasten da. Askoz arauemaileagoak izan ohi ginen, workshopy bezalakoak, «hau egingo dugu, eta ondoren ariketa hauekin hasiko gara, eta orduan egingo dugu...». Noski, espazioan lan egiten ari diren artistek hiztegi horri beti eutsiko diote, baina haiek behar dutena agertzeko, ustekabeko moduak ere aurkituko dituzte. Lan egiten dugun artista askorekin hitz egiten ari naiz, eta haiek ziurgabetasun horri buruz hitz egiten dute, berekin lan egiten ari diren pertsonek eta berek artista gisa partekatzen duten zaurgarritasun hori, «ez-jakin» mota horretan. Oso hunkigarria eta beldurgarria da eta horrek ustekabean harrapatua izatea dakar eta horretatik kreatiboki agertzen denarekin harritzea. SO: Hori oso interesgarria da, batzuetan artista bultzatzaile eta gertatzen ari dena kontrolatzen duena bihurtzen delako, oso argi dakielako zer nahi duen. Pentsatzen dut askoz arriskutsuagoa dela beste pertsonez fidatu behar izatea eta pentsatzea «nora joaten ari garen ez dakigula, baina batera joaten ari gara». 172 TRANSARTEA 3.26. irudia. Bed, kaleko antzerki-performance bat, Entelechy Artsek eta haien Older Peoples' Drama Group-ek egindakoa. DS: Bai, horrela da. Konfiantza halako hitz garrantzitsua da. Gurekin lan egiten duen artista nagusi batek dio «konfiantza-gorputz honetakoak gara», eta hori konpainia deskribatzeko modu nahiko interesgarria dela uste dut. Esaldi berean dio, «ezezagunetarako arriskuak hartu behar dituzu». Gure parte-hartzaile askorekin garatu ditugun epe luzerako harremanek aukera ematen digute arriskuak hartzeko. Gure laurogei urtekoei esan diezaiekegu, «eta gauaren erdian lan egiten badugu?», «goazen elkartzera eta elkarrizketa bat izan dezagun 02:00etan hiriaren erdialdean eta hitz batzuk idatz ditzagun», edo galde diezaiekegu, «hau egin beharko genuke?» edo «zer gertatzen da zeure burua ohe batean espazio publikoaren erdian jartzen baduzu?». Konfiantza elementu gakoa da, eta gauzak oso kutsakor bihur daitezke orduan beste nagusi batzuek norbait zerbait egiten ikusiko dutelako, «o, bera zerbait egiten ari da, agian nik proba nezake eta hori egin», eta hala. SO: Norbaitek hartu nahi duen arriskua bere berezko lanaz egingo duen balorazioarekin erlazionatuta dago, baita beste batzuek emango dioten balioarekin ere, pertsona bat edo organizazio bat oso kezkatuta badago emaitzari buruz, orduan litekeena da ez lukeela hainbeste arrisku hartuko. Proiektuen ebaluazioa garrantzitsua da zuentzat? Zein irizpide aplikatu beharko lirateke: irizpide sozialak, irizpide artistikoak, irizpide emozionalak...? DS: Nahiz eta nik zer esan nahi dudan zehazki ez jakin, uste dut baduela zerikusia benetakotasunarekin. Berriki, adorea izan dugu lana finantzatzen ari diren jendeari «zer egiten ari garen ez dakigu» esateko. Arriskutsua da, eta arrisku hori partekatu behar duzu. Ezin duzu espero 173 3. TALDEA arrisku horri guztiari guk eustea. Laguntzaile batek esan lezakeelako, «benetan interesatuta gaude zuengan jende talde anitzekin lan egiten», baina nola dakizu zer gertatuko ote den topo egiten ez duten jendea elkartzen denean? Nola iragar dezakezu hori? Beraz, finantzatzaile batek esango badu «hori egiteko diruren bat emango dizuegu», benetan esan behar dugu «ongi, baina ez dakigu zer gertatuko den eta partekatu behar duzu ez-jakintasun hori». Horri buruz seguruagoak izaten saiatzen ari gara. Egiten dugun lan motan oreka hau dago: zerbait sozialki benetakoagoa bada, orduan artearen kalitatea handiagoa da, gizakiak bere esperientziaren ertzean, batera egotearen ekintzan berean, interes estetiko bat dagoelako berez. Arriskuarekin zerikusia du, haien bilaketaren ertza partekatzearekin, eta horrek arreta eta sostengu handia behar du. Bada benetan bere jardueran kontzentratuta dagoen norbait ikustea bezalakoa; xurgatzailea da oso. Hori elementu giltzarria da egiten dugun praktika askotan. Gakoa da jende-talde horietan azaltzen den benetakotasun hori; berdin du zer nahi duten miatu edo artikulatu. Nahiko maiz, ertz politiko bat dago horretan: «Hemen gaude». Aintzatespenaren ekintza horrekin zerikusia du; beraz, estetikoa dena berehalakotasun horrek eta sortzeko edo komunikatzeko beharraren premia horrek behartzen du, eta zenbaitetan beste eremu batzuetan bihurtzen da «jar ditzagun nagusi hauek hor inguruan karratu batean» eta orientatuago dago produktura. Noski, nahiko maiz, guk gaizki egingo dugu, baina, ongi egitea lortzen badugu, zerbait politikoki komunikatzeko urgentzia eta ondoren estetikoa eta gainerakoak, elkarrekin talka egitea da. Hori zirraragarri bihurtzen da ikusleentzat eta babesleentzat. Noski, ebaluazioa eta halako gauzak egiten ditugu, baina moduren batean, ez nuke hau esan beharko, baina nolabait saihesten ditugu, jendeak onartzen duelako xehetasunean hainbeste inbertitzen dugula, ongi ateratzea lortzean, zainketan, eta arretan, ezen sinpleki gertatzen dela, benetan, nahiz eta galdera erantzuteko modu oso lausoa izan arren. SO: Seguru zaudete egiten ari zaretena ona dela; beraz, ulertzen dut ez duzuela hainbeste behar beste batzuek hori onartzea. DS: Badakigu munduan leku bat duela, beharrezkoa dela badakigu... «gu» hitza erabiltzen ari naizelako. Berriro txori-saldora itzultzea da; konfiantzari buruzkoa da. Ez gaude benetan interesatuta artea egin nahi dutelako elkartzen gaituzten jendearengan. Zerbait esan behar duen jendearengan interesatuta gaude, eta hori desberdintasun bat dela uste dut. Ahots-kontura bueltatuz, aintzatetsia izan 174 TRANSARTEA 3.27. irudia. Barbican Artswork-laborategiko artistentzako zentzumen-lantegia. Argazkia: Roswitha Chesher. behar duen jendea da. Publikoki finantzatutako erakunde bat garelako, batzuetan kanpoko jendea etorri ohi da. Nahiko maiz, begiratuko dute, eta zer egiten dugun ikusiko dute. Hori zoragarriki normala da, eta sarritan «zer demontre gertatzen ari da?» diote. Sartzen dira, eta ona ez zela ematen du, badakizu, nahasia, «hemen egoteaz gozatzen ari naiz, baina ez nago nahiko seguru zergatik». SO: Eta artearen sistemaren inguruan? Gauza bat da taldeak, artistek, parte-hartzaileek eta finantzatzaileek duten pertzepzioa, baina artea zer den eta zer ez den egiaztatzen duen legitimazio-esfera bat ere badago, eta arteari buruzko pentsamendu kritikoa eraikitzen duena. Nola sentitzen zarete horri dagokionez? Nola erlazionatzen da Entelechy Arts Ingalaterrako arte bizidunen sistemarekin? DS: Uste dut nahiko eroso sentitzen garela, sinpleki, benetan ez garelako arduratzen. Aintzatetsiak eta interesgarriak direlako balioesten dituzten artista askorekin lan egiten dugu. Artista horiek txori-saldoaren eta lan egiten dugun jendearen parte dira. Zorionekoak gara lan egiten dugun artistek beren praktiken erronkatzat hartzen dutelako guk lan egiten dugun jendea eta testuinguruak, sustatzen eta aberasten laguntzen dielako. Duela zenbait urte, gure lana legitimatu behar izan genuela uste izan genuen. Southbank Zentroarekiko harremana genuen, «hiriaren erdialdeko arte-espazio eder» hori, eta proie- 175 3. TALDEA 3.28. irudia. Home Sweet Home, antzerki pieza Entelechy's Elder's Theatre konpainiak egindakoa. ktu bat, Eserleku-dantza handia deitutakoa, kide batzuekin. Gertakizun horretarako, pentsatzen ari ginen nola parteka genezakeen agertoki bat, Europako arte-espazio handienetako bat, isolatutako jende nagusiarekin. Hala, East London Dance erakundeari eskatu genizkion koreografo batzuk, eserleku batean gorputz zaharrentzako lau dantza-pieza motz egiteko. Dantzarien taldeak gure nagusiei irakasten aritu ziren gutxi gorabehera hamabi astean zehar, Londres osoko hamabi lekutan. Batzuetan, berrogeita hamar pertsona elkartu ziren futbol-estadio batean, beste batzuk komunitate-eraikin txikietan... Eta ondoren haiek guztiak, 250, agertokian elkartu ziren, Southbank Zentroan. Oso estetika ederra izan zen, oso boteretsua. Ziur asko lor zintezkeen bezain legitimatua izan zen, nahiz hitz horrek arte parte-hartzaileetarako edozer esan nahi lezakeen. Orain galderak ditut metodologiari buruz, lan asko mota honetakoa zelako: «hau egin dezakezu» eta «horrela mugitzen zara». Uste dut poz hutsa izan zela hura egitea, eta haiek aintzatespenaz gozatu zuten; beraz, oso esperientzia baliotsua izan zen, abentura interesgarria. Bradford-eko Freedom Studios konpainiarekin Home Sweet Home deitutako antzerki pieza bat egin genuen, eta zahar-egoitzei buruz hitz egiten zuten nagusiekin lan egiten ari ginen asko, eta haietako asko erakunde zailak dira. Idazlea bilatu genuen, eta, orduan, aktore profesionalen eta artista nagusien konpainia bat jarri genuen. Bidaiatu zuen, herrialdearen hiru partetan antzeztu zuten, eta lau-izarreko azterketak izan zituen prentsa nazionalean. Beraz, marka ezazu «legitimatua», baina hala ere ez da nagusiki gu konpainia bezala garena. Interesgarria da; beraz, batzuetan egin dezakegu, baina benetan ez da existitzen garen zergatiaren bihotza edo gure jakingurarena, baina, dena delako arrazoiarengatik, jendeak jakin-mina du egiten dugunari buruz, eta hori orain handitzen ari dela dirudi. Ez nago nahiko ziur zergatik den, hogeita bost urte aritu garelako hori egiten, eta orain jendea esaten ari da «zer ari zarete zehazki egiten?». Uste dut neurri batean zerikusia duela sinpleki arteetara jende gehiagoren sarbidea izatearen interesarekin. SO: Agian, testuingurua heldu bihurtzen ari da? DS: Agian, testuingurua heltzen ari da, bereziki lan-eremu honetan. Ematen du gizarteak artisten irudimena behar duela berrimajinatzeko nola bizi izango garen askoz zaharragoa den sozietate batean. SO: Halaber esan nahi nuen heldua, arte-praktika parte-hartzaileei dagokienez. Punturen batean, aurkitu dituzu haiei buruz eszeptikoa zen, edo halaber uka- 176 TRANSARTEA tzen zuen jenderik, orain haietara ohitu edo haiengan interesatuta dagoena? Erlazio edo jarrera mota hori aurkitu duzu? DS: Iraganean bai, eremu honetan, orain dela gutxi arte, bereziki finantza publikoekin, honelako itxaropenak daude, «zuk hau egin beharko zenuke, eta zuk honela ebaluatu beharko zenuke, eta hemen kokatu beharko litzateke». Historikoki nahiko maiz da konpainia bat bezala aurkitu genuela geure burua mozorroekin eta itzalekin jokatuz, honelakoa zen «ederki, zuk hau eta hau nahi duzu, pertsona hauek modu honetan lan egitea nahi duzulako». Hala, hemen hau egiten izango ginateke, baina hor zerbait desberdina egiten izango ginateke. Oso nekagarria zen bi gauza egin behar zenituelako, eta orain honako hau esateko adorea dugu: «Benetan hau egiten ari gara, gogoko duzu, ez duzu gogoko, ez gara arduratzen». Uste dut erresistentzia itzela egon zela komunitateekiko lana «mesedez, eseri hemen» diskurtso kultural nagusia, zentrala bihurtzeko. Ez dakit zergatik hitz egin behar dugun komunitate-arteari buruz. Hasteko, ez dakit komunitate bat zer den. Nahiko maiz, artistek esango lukete «o, komunitatearekin lan egiten ari naiz». Zer da «komunitatea»? Horrek ematen du «bestearekin» lan egiten ari naiz, «jende gixajo honekin», hitz gozoak edo zinkurinak. Nik uste dut artea egiten duzula edo ez duzula arterik egiten. Orain, eremu honetan hamaika konpainia lan egiten ari dira, eta kitzikagarri bihurtzen ari da. Iraungo duela espero dut, halako liskarretatik libre geratzen ari gara, espazio bat da orain. SO: Batzuetan, etiketek eragiten dizute lan egiten duzun jendeari buruz modu zehatz batean pentsatzea. Adibidez, «arte parte-hartzailea» terminoa erabiltzeak haiek parte-hartzailetzat hartzera eraman zintzake, eta orduan haiekiko harremana mota zehatz batekoa izatera. Nola nahiago duzu zuen proiektuetan lan egiten duzun jendeari erreferentzia egitea? DS: Haien izenak erabiliz: Jane, Jon, edo Paul… Eta, hortik aurrera, zail bihurtzen da, ez-zentzuzko bihurtzen den hizkuntza bat asmatzen hasten zarelako. Adibidez, «artista emergente»ei buruz hitz egiten hasten zara, eta, azken finean, sinpleki, jendearekin lan egiten ari zara. Noski, adierazpenak egin behar dituzu artistak nor diren azaltzeko; beraz, etengabe negoziatzen eta birnegoziatzen ari zara elkar deskribatzeko hizkuntza. Guk oraindik artistekin lan egiteari buruz eta parte-hartzaileekin lan egiteari buruz hitz egiten dugu, baina gero eta gehiago lerro hori lau- 177 3. TALDEA sotzen ari da. Adibidez, guk poema batekin ireki genuen konferentzia nazional bat, Rosie Wheatland-ek, gure artista nagusietariko batek idatzia. Konferentzia hamaiketan ireki zen, eta berak laurogei urte ditu, eta zailtasunak ditu mugitzeko, eta denbora luzea behar izan zuen autobusa hartzeko; beraz, konferentzia ireki baino bi minutu lehenago ailegatu zen, eta izugarri hotza zegoen, eskuak erabat hotzak zeuzkan, eta hura, eseri, eta katilukada bat te hartu zuen, eta orduan zutik jarri, eta ordezkari guztientzat antzeztu zuen, laurogei pertsona. Ez dakit zer esaten ari naizen, baina poeta bat da, momentu horretan esan nahi dut. Bera da modu batean edo bestean, bera idazten ari delako; beraz, bai, etiketak oso zailak dira, nagusi gehienek esango luketelako «benetan laurogeita zazpi urte ditut baina hemen hogeita zazpi urte ditut». «Zahartzaroaren mozorroa janztea» esaldiak ongi deskribatzen du; laurogeita hamarreko, laurogeiko, hirurogeita hamarreko urteko pertsonekin lan egiten dugu. Mozorrotuta daudela uste dut. SO: Zuen arte-proiektuetan, nahiz eta artisten eta parte-hartzaileen arteko bereizketek itxuragabetzeko joera izan, zuekin lan egiten duen jendea modu paternalista batean tratatua senti liteke noizbait? Jende hori erakundetik emantzipatzen da nolabait momenturen batean? Nola saihestu jarrera paternalista bat izatea, eta nola eragin jendea izatea arte-proiektuak bultzatzen dituena? Emantzipazioaren ideia garrantzitsua da zuentzat? DS: Bai, bada. Jende nagusiarekin lan asko egiten dugu, eta honelako mezu elektronikoak edo telefono-deiak jasotzen ditut: «O, ideia bat dugu, nagusi batzuekin lan egin nahi dugu». Eta, nahiko maiz, jendeak ideia bat idatzi, eta beste jende bat aurkitu nahi dute, honela lan egiteko: «Hau da ideia; beraz, hasiko gara, ederki? Goazen». Guk ez dugu horrela lan egiten. Jendea oso nahasturik gelditzen da «etor zaitezke eta elkarrizketa bat izan dezakegu» diogunean. Jendea nahasten duen lehengo gauza da elkarrizketa hori hurrengo astean izatea espero dutela, jende nagusiak uste duelako denbora hutsa duela. Antzoki Nazionalera telefonoz deitzen baduzu, «zortzi hilabetetan izango dut elkarrizketa bat zurekin» esango dizute. Ongi, horrela da hemen. Jendea okupatuta dago, ideiak ditu, egiteko gauzak ditu; beraz, zure ideiak zergatik joan beharko luke azkarrago? Beraz, hasiera-hasiera da «hara, honi buruz pentsa dezagun». Orduan, entzutearen kalitatea epaituko dugu. Baliteke jende bat oso ederki eratutako eta oso kitzikagarriak diren ideiekin heltzea, baina benetan batez ere beste pertsona batzuekin presente 178 TRANSARTEA 3.28. irudia. Meet me at the Albany topaketak. egoteko jendeak daukan ahalmenari begiratzean datza, eta ez hainbeste, «hau eta hau behar ditut». Txantxa hau dugu konpainian: «Ondo, zenbat? Nahi dituzu hirurogeita hamar urteko bost, ongi, eta bi emakumezko, ar bat, Afrikako karibetar bat, ondo. Guztira laurogei libera da». Horixe da nahi dutena! Noski, ez dute lortzen. SO: Zerk gidatzen du zuen praktika: transformazio sozialaren ideiak, trukatzearen nahiak, agian jendearengan izan dezakeen efektuak? Zuen lanek desberdintasun bat markatzen dute jendearen bizitzetan? DS: Uste dut benetan dantzak desberdintasun bat adierazten duela jendearen bizitzan. Oso arduratsua naiz hori esatean, arteetan historikoki beti aldarrikatu dugulako gauza horiek desberdintasun bat adierazten dutela, eta nahiko maiz ez da hala. Baina uste dut oraintxe desberdintasun bat adierazten hasten ari garela eta, adibide moduan, nagusiei, isolatzeari eta konpromiso zibikoari buruz 2014an antolatu genuen sinposioa seinalatuko nuke. Hizlari akademikoak, finantzatzaileak, estratega nazionalak, eta artean inplikaturiko nagusiak diren hizlari batzuk ere izan genituen. Partekatutako agertoki horren hasiera izan zen, partekatutako ahots hori eta geu ere oso arduratsuak izan ginen ordezkariei dagokienez, benetako nahaste bat izateko zentroak eramaten dituzten pertsona, estratega eta gertakizunean ordezkariak ziren nagusien artean. Interesgarria izan zen aldatzen hasi zelako guk biok hizkuntzari buruz gogoeta egiteko modua eta nola hitz egiten dugun gauzei buruz. Batzuetan, profesionalki gauzez hitz egiten duzun modua hizkuntza erabat urrutikoa eta ulertezina da haiei buruz hitz egiten den jendearentzat. Maila horretan, agian pauso ñimiño-ñimiñoak egin dira, nola jende gehiago ehundu daitekeen elkarrizketan. Espezifikoki, hitz egiten ari garen beste proiektu batzuekin asko elkartzean, batez ere The Albanyn, sekulako galde- 179 3. TALDEA rak daude: «Zer gertatuko da pertsona talde zehatz hau agerikoa bada? Zerk ematen du ikusgarritasuna? Zein da inpaktua? Zerk eragiten du zirkulu sozial zabalago bat?». Agian, pauso ñimiño bat da gauzak nola gertatzen diren kontuan hartuta, baina gauza kitzikagarria da, eta tristea ere bada, orain dirurik ez dagoenez, gobernu lokalak baliabiderik ez duenez, elkarrekin batera gure komunitateetan egoteko modu desberdinak aurkitu behar ditugu. Elkarrizketa berri baterako espazioa uzten du, eta, noski, artistek bezala, zentralak izan behar dugu horretan, irudimenarekin lan egiten dugulako. Gure lana hori da: «Zer gertatuko ote litzateke baldin eta...?». Niretzat, orain, egiten dugunak nolabait aldaketa ezaguterrazen bat ez badu, benetan ez dut puntua ikusten. «Zergatik egiten ari gara hau?» dibertsio bihurtzen da soilik. Nagusiekin egiten dugun lan espezifiko horrek erronka egiten badio guk gizarte gisa gure komunitateetan nagusiekin konektatzeko moduari, orduan, hori da egin dezakeguna, eragin dezakegun bide ñimiño bat. SO: Batzuetan, arte-proiektuak egiten ari zarenean, zu oso inplikaturik zaude zure estrategiarekin baina ez zara konturatzen zure proiektua beste estrategia handiago batean sartuta dagoela, kontrolatzen ez duzuna, eta, zenbat eta hobe egin zure lana, orduan eta hobe estrategia zabalago horretarako. Hori politika neoliberalek gobernatutako gizarte baten barruan lan egiteko kasua izan daiteke. Sentitzen duzu sistema horretarako komenigarriegia zarela? DS: Bai, adibidez, beldur naiz gizarte gisa ez ote ditugun modu beldurgarriak jende ahulenarekin erlazionatzeko, zahar-etxeak deitzen ditugun lekuetan. Badago arte-praktika korronte bat zahar-egoitzetan artea egiten ari dena, eta horrek ikaratzen nau batzuetan, artea erabilia delako egitura eta sistema zailek elkar aditzeko, eta denboraren joana errazago egitea laguntzen du, «tori beste gozoki bat». Egiteko erantzukizuna dugun gauza guztien artean, agian haietako bat erronka egitea, eragitea eta hormak ostikoz jotzea da. Guk, konpainia gisa, ezintasunak eta ikaste-ezintasunak dituzten jendearekin lan egin dugu, eta bizitza ez da ona lan egin dugun jende askorentzat. Abokatu-konpainia bat izan genuen, jendea abokatuekin sostengatu behar izan genuelako, jendea jasaten ari zen abusuen ondorioz. Noski, baztertutako jende-taldeekin lan egiten ari bazara, justizia behar duzu haientzat. Lanak oso probokatzailea eta desafiatzailea izan behar du orain inguruan dauden sistema batzuentzat. Nire arduretako bat da hori harreman eder bihurtzea. Hori jendearekiko jarrera paternalista izateko kontura itzultzen da. Ni bel- 180 TRANSARTEA 3.29. irudia. Elephant and Castle Walking through Walls. Argazkia: Roswitha Chesher. dur nintzateke halako lanak gradualki arte-etxe handiek hartuko balituzte, haiek artea eginez eta ondoren lan hori eginez beren merituetara ailegatu ezin diren pertsonekin. Ona da, baina benetakotasun mota hori galtzen du, bertakoekiko harreman hori. Eta eroso bihurtzen da. Beti deserosoa izan behar du. Erosoa bada, zerbait oker dago. Desberdina izatea nahiago nuke. SO: Zer erronka dituzu orainaldira eta etorkizunera begira? DS: Erronka da egiten duguna arrunt bihurtzea. Lan mota horren erronka zer gertatzen den ikustea da. Hiriaren alde honetan bizitzea gertatzen bazaizu, antzoki bat zure kalearen bukaeran edukitzeko posibilitatea izan beharko zenuke, eta berekiko harreman bat izateko gai. Nik nire kalearen bukaeran osasun-zentro bat dut, eta, behar izango banu, badakit hor dagoela. Baina hori ez da nahitaez nire arte-zentroari dagokionez espero dezakedan zerbait. Bizitzako garai batzuetan, Londreseko alderdi honetako nire auzokide eta jende gehienak bisitatuko du ospitalea; ez maiz, espero dut. Bere arte-espazioarekiko harreman mota hori gogoko izango nuke, sinpleki arrunta izango litzatekeela, baina guztiz ez-ohikoa da oraingoz. Horixe da erronka, nola egin dezakegun hori. Noski, hori elkarrizketa guztietan dago, «laurogeita hamar urte badituzu, eta 181 3. TALDEA 3.30. irudia. Entelechy Artsen ekimen baten momentu bat. dantzatzen bazara, ona da, eta zu ez erortzea ahalbidetuko luke; beraz, merkeagoa da»; froga-bilaketa batean, guztia joko horri buruzkoa da. Baina, azken finean, zer egiten dugun da, eta gizakiak gara- Horregatik da hain frustragarria. Beraz, osasun-departamentuetako arduradunekin hitz egiten duzu, eta haiek honelako gauzak esaten dituzte: «Ongi, hainbat ebidentzia dago sasoi onean mantentzea ona dela zuretzat, baina dantzari buruz ez dago hainbeste froga». Denboren hasieratik dantzatu gara, zer adierazgarri gehiago behar duzu? Burua, horixe da erronka. Xaloki egin, eta kontrako indarrak saihestu. Aspaldiko partez, parke batera paseatzera noa. Espero gabe, parkearen alderdi bat markatzen duen karratu handi bat aurkitzen dut nire ibilbidean, zoruan, gorriz margotuta. Izkina batean, kolore bereko QR kode bat ikusten dut, eta nire mugikorrarekin eskaneatzen dut jakiteko zer dela-eta dagoen eskualde hori seinalaturik. «Parke-giroa bermaturiko ingurua» izendatuta dago, eta antolatutako gertaera batzuen programazioa jartzen du 189 4. EGOPORTAERAK 4.1.1. Egoerak eta portaerak sortzearekin loturiko aurreko artemugimenduak eta inguruko kontzeptuak Egoerak eta portaerak sortuz esperientzia artistikoak eskain daitezkeela esatea ez da gauza berria. Abangoardietako mugimenduek zerikusia izan dute egoerak eta portaerak sortzearekin. Azter dezakegu zein ikuspuntu ideologikoen bidez ailegatu den gaur egun arte planteamendu artistiko parte-hartzaileak egitera, genealogia artistiko bat egitearren edo erlazio ideologikoen mapa bat zirriborratzearren. Atal hau Vicente Aguilera Cerniren zuzendaritzapean egindako Arte Modernoaren Hiztegian oinarrituta dago neurri handi batean. Abangoardiak XIX. mendearen azken 20-30 urteetan hasi ziren, eta izpiritu eraldagarri, aurkako, iraultzaile, apurtzaile eta erantzulearekin jaio ziren, askatasun printzipiotik abiatuta. Dadaismoa 1915-1922 artean garatu zen. Anti-artearen ideologia ezarri zuen, «arte edertasunaren, estetikaren eta buruoneslearen eremuan kokatzen zuen ohiko arte kontzeptuaren kontra»1 eginez. Arte-sistemako objektu artistikoaren garrantzia eta berezitasuna kolokan jarri zituen, nahiz eta objektuen bidez ere haien artelanak garatu. Egunerokotasunaren eta artearen arteko distantziarekin jolasten ziren, zoriarekin eta absurdoarekin. Halaber, «artea arteagatik» ideiaren kontra zihoan (formaren balio 1. Joaquim Dols rusiñol et al., Arte Modernoaren Hiztegia. Xabier Mendigurenek eta Pedro M. Zabaletak gaztelaniatik itzulia (Donostia: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1979). 4.1. Egoerak eta portaerak sortzea, proposamen artistiko gisa 191 4. EGOPORTAERAK (eta hortik jaioko zen geroago pop art-a), eta bestea, espresionismoaren eta akzio-pinturatik urrundurik, happening-a praktika oso egokitzat (ikuslea parte-hartzaile aktibo bihurtuz) hartzen duena. Ekintza-artea (akzionismoa, performance-artea). Funtsean, ekintzan zentratzen diren arte-adierazpenak dira. Denboran zehar zenbait mugimenduk erabilitako modu bat da. Dadaistek eta surrealistek jada erabiltzen zuten, eta neodadaistek ere bai, 1952tik aurrera. Akzionismoaren barruan: happening-a, performance-a, bodyart-a, behaviour art-a, fluxus-a eta akzionismo vienarra batzen dira. Obra irekiaren kontzeptuarekin lotuta dago, arte prozesualarekin, eta partaidetza bilatzeko asmoa ageria da. «Akzio» hitzak aurreko adierazpenak ere izendatzeko balioko luke. Happening-a inprobisazio handiko ekintza da. Terminoa 1950ean sortu zen. Arte-adierazpena ez da objektu batean zentratzen, baizik eta akzio batean eta ikusleen partaidetzan. Emozioen edo irudikapen kolektibo baten bidez esperientzia askatzaile bat lortzeko asmoa dauka. Happening-ean, autoreak ez dauka probokatutako egoeraren gainean kontrol osoa; parte-hartzaileen eskuetan geratzen da halaber ardura. Galkorra da, eta iragankortasun horregatik, artea kontsumo-produktu bat izatetik urruntzeko aukeratzen zen, nahiz eta gero happening horiek gauzatzeko beste modu batzuk aurkitu: argazkiak, bideoak, aretoetan utzitako aztarnak… Itzulpen zuzena «gertaera» da. Performance-aren eta happening-aren arteko desberdintasun handienak artistaren presentzia motan eta gidoi finkoak edo zehaztu gabeak izatean dautza. Performerrak ez du normalean pertsonaia bat antzezten (ez da paper bat antzeztu behar duen aktore bat), baina gidoi bati jarraitzen dio. Happening-en aldean, batez ere inprobisazio maila da bereizgarriena, eta performerren esperientzia askoz ere garrantzitsuagoa da performance batean. Perfomanceak happening-ak baino antz handiagoa dauka antzerki-egoera batekin. Ikuslegoarentzat ekintza esanguratsua izateko asmoa du, batzuetan maila sinboliko batean. Terminoa 1970eko hamarkadan hasi zen erabiltzen, eta indarra 1980ko hamarkadan hartu zuen. Itzulpen zuzena «jarduera» da. Gaur egun, performance mota berezi bat agertu da, «performance delegatua» izendatu dena, eta autorea ez da performance-a zuzenki egiten duena, baizik eta beste pertsona batzuek egiten dute beraren ordez, bere argibideen arabera eta askatasun- eta sorkuntza-tarte gehiago edo gutxiago izanda. 194 TRANSARTEA 4.1. irudia. Ikertzen ari den arte-arloarekin erlazionaturiko korronteen eskema. Paul Thenot, François Pluchart eta Bernard Teyssedre. Bilera horiek egin eta gero, Hervé Fishcherek, Fred Forest-ek eta Jean-Paul Thénot-ek Sociological Art Collective sortu zuten. Arte mota batekiko interes komuna zuten: arte kontzeptualago bat, abilezia berezirik behar ez zuena eta publikoaren inplikazioaren bidez gizartean transformazioak eragingo zituena. Arte erlazionala (Arte relacional) izenarekin izendatu dira objektu artistikoei baino gehiago gizaki-erlazioei garrantzia ematen dieten ekimen artistikoak. Gertaera artistikoak askotan eguneroko ekintzak izango balira bezala aurkezten dira, aldaketa esanguratsu txiki batzuekin. Horrek polemika eta ulertezintasuna sortzen ditu aditu eta ez-adituen artean. 1990ean hasi ziren horrelako adierazpenak agertzen, beste aurreko mugimenduen jarrera ideologikoari jarraituz, baina, 1998an, Nicolas Bourriaudek Esthétique relationnelle liburua idatzi zuen. Hala, zenbait artistaren artean ezaugarri errepikagarriak aurkitu, eta etiketa berezi hori asmatu zuen. Artista batzuk identifikatu zituen etiketa harekin: Rirkrit Tiravanija, Maurizio Cattelan, Jeremy Deller eta Vanessa Beecroft, esaterako. Honaino azaldu diren kontzeptuak ikerketaren eremuarekin nahiko lotuta daude. Badaude beste korronte eta kontzeptu batzuk ikerketaren arloarekin erlazionatuta: 196 TRANSARTEA raren arabera, enuntziatu deskriptiboak bakarrik ez dira existitzen (horri «falazia deskribatzailea» deitzen dio), eta enuntziatu performatiboak ere badaude. Enuntziatu horiek ez lukete errealitatea deskribatuko, baizik eta lehenengoz existitzen ez zen errealitate bat sortuko lukete. Autorreferentzialak (esaten dutena egiten dutelako) eta konstitutiboak (errealitate sozial bat sortzen dutelako) izango lirateke. Beraz, arte-adierazpenak autorreferentzialak eta konstitutiboak direnean, «performatibo» adjektiboa aplikatu ahalko genieke. Autorreferentzialak izango lirateke beste errealitate baten irudikapen deskriptibo bat ez direnean, eta konstitutiboak, aurrez existitzen ez den zerbait, momentuan bertan sortzen dutenean (hau da, errealitate berri bat eragiten dutenean). Konstitutiboak izateko ezaugarria artearen transformazioak sortzeko gaitasunarekin lotu ahalko litzateke. 4.1.3. Arte-estrategia motak: diziplinazkoak, proiektualak, prozesualak eta kudeaketakoak Badaude faktore anitz artista batek estrategia mota batzuk edo beste batzuk aukeratzeko: biografia, pertsonalitatea, momentuko egoera, desioak, kontrako erreakzioak, artearen estereotipoak, inguruko joerak, erabaki ideologikoak eta uste sendoak, esaterako. Estrategiek artelanen izaera eratzen dute, estrategiak berak jada adierazgarriak direlako. Estrategiak batzuetan modu batekoak edo bestekoak dira, eta beste batzuetan artelan berean zenbait estrategia bil daitezke aldi berean. Artista batzuek beren eginkizuna medio baten barruan garatzea erabakitzen dute (hau da, argazkigintzan, pinturan, eskulturan, eta abarretan). Diziplina artistiko horresocial que expresan. Son estos dos rasgos distintivos los que caracterizan a los enunciados performativos». 197 4. EGOPORTAERAK tan murgiltzean, artelanak sortzen dituzte, eta askotan «egite hori» (prozesuak eragiten dituen pentsaerak; material, gorputz eta egoerekiko erlazioa; prozesuak artistari eragiten dizkion sentsazioak…) da azkenean artelana eratzen duena. Beste batzuetan, nahiz eta medio artistikoan zentratutako estrategia bat erabili, artista aurrez kontzienteki pentsatutako ideia batetik abiatzen da (ideia hori modu definitiboago edo hasiberriago batean planteatuz proiektu gisa). Era hori proiektualagoa da. Estrategia proiektualetan, artelanaren motorra asmoa da, eta asmo hori betetzeko medioak egoeraren arabera aukeratzen dira. Metodo proiektualetan, gailuak diseinatzen dira, momentuak planeatzen dira, lekuak hautatzen dira, behar diren pertsonekin kontatzen da… Helburuen arabera, elementu egokiak aukeratzen dira modu kontziente batean. Metodologia proiektualetan, erregulazioa eta burmuinaren prozesu sekundarioak ageriak dira. Antolakuntzako lan bat dago, eta ematen du arrazionalak diren elementuek pisu gehiago hartzen dutela. Gaur egungo gizarte teknozientifikoan, prozesu sekundarioei lehentasuna ematen diegu nagusiki. «Zentzumenak pasioa pizteko erabiltzen ditugu, ez gure pentsamenduaren interesa asebetetzeko; eta hori hala da ez interes hori potentzialki presente ez dagoela sentitzen dugunean, baizik eta sentipenak gainazaleko kitzikapen huts izatera bultzatzen dituzten bizitzaren baldintzei amore ematen diegulako. Izan ere, gorputza bazter utzita gogamena baino erabiltzen ez dutenek eta beren egitekoetan zeharka besteen gorputzak eta lanak kontrolatzen dituztenek dute izen ona».9 Estrategia prozesualetan, prozesuek garrantzi gehiago dute emaitzek baino. Denborazkotasunak eta artelan ez prozesualetan atzean erakutsi gabe geratzen diren hainbat elementu erakusgai ipiniko dira jarrera aldarrikatzaile, alternatibo eta esanguratsu batean. Eta, prozesu horiek ez baditu pertsona bakar batek kontrolatzen, baizik eta parte hartzen dutenen artean erabakiz gauzatzen badira, hori nabariagoa da. Felipe González Gili egindako elkarrizketan, honako hau adierazten du proiektu kolaboratzaileez mintzatzean: «Horizontaltasunerako joera duten prozesuetan, emaitzak garrantzi gutxiago dauka, baina bidea askoz aberatsagoa izan ohi da, gatazkatsua izan arren. Gauza asko gehitzen dizkizu, gehiago eztabaidatzen duzulako, ados edo desakordioan ipini behar 9. John Dewey, Artea esperientzia gisa, 1934, Isabel Etxeberria Ramirez-ek ingelesetik itzulia (Bilbo: Klasikoak, 2010), 28. 199 4. EGOPORTAERAK kasutan autorea babestu beharrean edo babesteaz gain, beste obretatik eratorritako lanak egiteko aukera murrizten zuen, aldi berean lanaren zabalera ez ezinbestean mugatuz. Murrizketak modu legal batean saihesteko, copyleft lizentziak asmatu ziren, mota anitzekoak. Erlazionatutako termino asko agertu ziren, eta pertsonek «libre» kontzeptua modu ezberdinean erabiltzen zuten. Esaterako, komertzioa eta lan eratorriak mugatzen dituzten lizentzia batzuk ez ziren kultura libreko espiritukoak batzuentzat. Panorama horren aurrean, Freedomdefined.org-ek (arazoa konpontzeko zenbait arlotako espezialistak batu zituen proiektu bat) kultura libreko lanak (Free cultural Works) definitu zituen, eta honako askatasun hauek baliatuko lituzkete autoreen lanen aurrean:12 – Askatasuna lana erabiltzeko eta haren erabileraren onurez gozatzeko. – Askatasuna lana ikasteko eta horrekin eskuratutako ezagutza aplikatu ahal izateko. – Askatasuna informazio edo espresioko kopia osoak edo partzialak egiteko eta berriz banatzeko. – Askatasuna aldaketak eta hobekuntzak egiteko eta eratorritako lanak banatzeko. Kultura librea software librearen praktikatik sortu zen. Software libreak kode irekiko programak dira, hau da, pertsona edo erakunde batek programa bat diseinatzen duenean kode-iturria eskura uztea beste programatzaile batzuek programazio hori erabil dezaten edo hortik aurrera software-a garatu dezaten. Hala, ezagutza partekatzen da, eta premiazkoa ez den lana aurrezten da. Momentu honetan, kontzeptu horiek arlo digitaletik beste eremu batzuetara pasatzen ari dira: fablab-etara (eredu fisikoak partekatzeko, 3D artxiboak eta argibideak trukatuz), ekonomiaren arlora (mikrofinantziazioko plataformak sortuz), autoen ekoizpenera (marka batzuen artean teknologia baten garapena partekatuz, ekoizpen-gastuak murriztearren) eta orokorrean kulturara (musikara, diseinura, zinemara, hainbat artistak beren sorkuntzak libreki erabiltzeko aukera emanez, etekinak beste modu batzuen bidez bilatuz). 12. Definiton of Free Cultural Works, «Definition/Es», azken aldaketa 2016ko apirilaren 4an, http://freedomdefined.org/Definition/Es 201 4. EGOPORTAERAK Autorearen ezagutzatik ihes egiten duen zerbait adierazten denean Autoreak dakiena eta ez dakiena batera existitzen dira. Autore bakarrak ez dio artelanari bere izaera osoa ematen. «Autorearen heriotza» planteamendua, garrantzitsua da bai Roland Barthes-engan, baita Michel Foucaltengan ere. Artelan ireki batek, alde batetik, autorea gainditzen du, artelanean bertan beste autoreen ahotsa eta gizartearen ahotsa dagoelako, eta, beste alde batetik, ideiak eta eginkizunak ez direlako pertsona batenak soilik, baizik eta historia kulturalarenak. Egileak hasieratik planteamendu itxi bat ezarri ez baizik eta jasotzaileek artelana osatzen dutenean Umberto Eco-k Obra irekia liburuan azaltzen du mezu ireki batean adierazle bakar baten azpian esanahi asko elkarrekin bizi direnean planteamendu ireki bat dagoela, eta jasotzaileak une bakoitzean berreraikitzen duela esanahia, eta horrela artelanek artea izaten jarrai dezaketela denboran zehar. Haren ustez, artelan irekiak «askatasuneko ekintza kontzienteak» eragiten ditu jasotzailearengan. Horrek ez du esan nahi autoreak bere borondate osoa eskuordetuko duenik, baizik eta artelanaren egitura sortzailearen borondateak eratzen duela, jasotzaileei irekitasun handia utziz. Artelan parte-hartzaile batzuek hasierako egoera bat proposatzen dute, eta hortik aurrera parte-hartzaileak dira artelanaren izaera esanguratsuena azaleratzen dutenak. Beste batzuetan, hori gertatzen ari dela irudituta ere, benetan artistak pertsonen jarrera aurreikusten du, eta pertsonak soilik bere kontzeptua ilustratzeko erabiltzen ditu. Orduan ez da benetako irekitasun bat gertatzen, irekitasunaren simulazio bat baizik. Prozesu generatiboak gertatzen direnean, eta errizomaren egitura Prozesu generatiboak prozesu irekitzat har litezke. Musika generatiboa egiteko, artistak sistema bat sortzen du, eta sistema horrek bere kabuz sortzen dituerritmoak eta soinuak. Ezaugarri «generatiboa» beste arte-proiektu mota batzuetan bilatzen badugu, modu birikoan erreproduzitzen diren proiektuetan aurkituko genuke. Adibipara mí la clave es saber quién lo ha hecho y por qué. Porque eso sí ya lo determina todo. Hacer explícito por qué has hecho lo que has hecho, eso es para mí compartir el código fuente, además de cuestiones técnicas, evidentemente». 202 TRANSARTEA dez, testuinguru zehatz batean sortzen diren proiektuak (soinu-mapa bat egitea, flashmob bat, etxean egindako arte-saioak). Badaude artibismoko ekintza batzuk modu horretan zabaldu direnak. Errizomaren egitura eraikuntza hierarkiko baten aldean irekiagoa da. Artistaren lan egiteko egitura piramidala izan daiteke, eta artelana modu hierarkiko batean antolatuta egon (artista zuzentzaile baten gisa, beraren asistenteekin laguntzaile gisa eta parte-hartzaileak artistaren plangintzaren egile gisa). Edo artistak modu errizomatikoago batean ere lan egin dezake; adibidez, prozesu bat hasten bada eta gero beste batzuei prozesuaren ardura hartzen uzten badie. Gilles Deleuze-k eta Félix Guattari-k biologiatik hartu zuten errizomaren kontzeptua gizartearen boterezko erlazioak azaltzeko, errizomaren egitura Porfirioren zuhaitzarenaren kontra ipintzeko: «Ezagutzaren antolakuntza errizomatiko bat eredu hierarkiko baten kontra erresistentzia bat eragiteko metodo bat da, termino epistemologikoetan egitura sozial zapaltzaile bat itzultzen duena».15 Inprobisazioa eta ziurgabetasuna jasateko gaitasuna Inprobisazioa presente egotea ere irekitasun-faktore bat da. Prozesuak guztiz kontrolatuak ez direnean, bultzatzen dituen artistak ziurgabetasuna jasateko gaitasuna izan behar du. 4.1.5. Giroen sorkuntza eta haien eragina portaeretan Partaidetza-artean, artistak egoeren kolaboratzaile eta ekoizleak dira, objektuen banako ekoizleak baino gehiago. Artistei askotan interesatzen zaie sortzen dituzten gertaerek nola eragiten dieten pertsonei, haien ideologian, 15. Gilles Deleuze eta Félix Guattari, Capitalisme et Schizophrénie 2. Mille Plateaux. (Paris: Minuit, 1980). http://es.wikipedia.org/wiki/Rizoma_ (filosof%C3%ADa) «Una organización rizomática del conocimiento es un método para ejercer la resistencia contra un modelo jerárquico, que traduce en términos epistemológicos una estructura social opresiva». 203 4. EGOPORTAERAK inguruan ulertzeko moduan, testuinguruarekin erlazionatzeko eran, bizitza pertsonalean... Aldi berean, artista gutxik dakite benetan modu espezifiko batean formen, koloreen eta espazioen pertzepzioaz, gizakien psikologiaz eta taldeko dinamiken teoriez, eta, askotan, beren intuizioz gidatuak dira. Ikerketa honek arreta ipini nahi du giroen sorkuntzan eta portaeren eraketan, aldaketan edo errefortzuan esku hartzen duten faktoreetan, modu praktiko batean, aurkitutakoa eta ikasitakoa nire praktika artistikoan erabiltzeko. Zenbait multzotan aztertu ahalko genituzke giro bat sortzean esku hartzen duten faktoreak: – Ikus-entzunekoak: koloreak, formak, argia eta soinuak. – Gorpuztasunekoak: usaina, tenperatura, ukimena, dastamena. – Espazio eta denborazkoak: espazioak, distantziak, erritmoak. – Banakoen psikologietakoak: biografia, desioak, inkontzientea. – Gizakien arteko harremanetakoak: irudikari soziala, taldeko dinamikak. Pertzepzioaren psikologiako arloak asko ikertu du lehenengo faktoreen gainean. Rudolf Arnheim-ek, esaterako, Arte y percepción visual liburuan, Gestalt hurbilketa batetik aztertzen ditu elementu hauek. Gestalt-ek pertzepzioan gertatzen diren printzipio batzuk aurkitzen ditu, arteetan aplikagarriak direnak: pregnantzia, antzekotasuna, hurbiltasuna, simetria, jarraitutasuna, amankomuneko helbidea, sinpletasuna, irudi-hondoaren arteko erlazioa, berdintasuna, itxiera eta esperientzia. James Turrellek sortutako instalazioak, esaterako, koloreekin, espazioekin eta distantziekin jolasten dira, pertsonak sartzeko giro bereziak sortzearren. Izan ere, berak BA ikasketak egin zituen Pomona College in perceptual psychologyn, matematika, geologia eta astronomia ikasteaz gain. Jarraian, 2011ko Veneziako Bienalaren instalazio baten argazkia dago. Instalazioak atzealdean marko bat zuen espazio zabal bat zen, argiz beterikoa. Argiaren kolorea aldatuz zihoan, eta espazioan zehar mugitzen zinen bitartean distantzien pertzepzioa aldatzen zen.16 Instalazioan, 16. Gorpuzdun kognizioaren teoriak (Cognición corpórea) dio kontzeptu abstraktuen bidez –denbora eta espazioa, esaterako– pentsatzen 204 TRANSARTEA 4.2. irudia. James Turrell, ILLUMInations, Venice Biennale, 2011. laukiaren barruan zeneukan esperientzia optiko eta espazialaz aparte, aurretik sartzeko ilara luze batean egotearen sentsazioak eta barruan egon zintezkeen denbora mugatuak baldintzatzen zuen artelanaren barruan izan zenezakeen bizipena. Artelana kokatuta dagoen testuinguruak asko baldintzatu dezake artelana bera. Baina, sentsazioetatik hartzen dugunaz eta testuinguruak gehitzen duenaz gain, hautematen duguna barneratutako egitura sozialekin nahasten dugu. Psikologia sozialak hori aztertzen du. Koloreek, adibidez, esanahi batzuk edo besteak hartzen dituzte, gizarte zehatz batek zerekin batzen dituen.17 Bestalde, gustua, edertasuna eta baloratzeko irizpideak ez daude soilik banakoaren pertzepzioarekin erlazionatuta, baizik eta baita sozialki eraikitako egiturekin ere. «Artelanaren eta gozamenaren arteko elkarketan, interakzio baldintzatu bat ere gertatzen da, eta gozamena kulturalki eragindako boterearen kalitatezko irizpide bat baino ez da».18 Egoera bat sortzerakoan pertsonen arteko jarreretan arreta ipintzen badugu, taldeko dinamiken ikasketek lagun dugula. Aldi berean, sentsazio fisikoek eragina izan dezakete gure pentsaeretan eta sinesmenetan. 17. Eva Heller, Psicología del color (Bartzelona: Gustavo Gili ed., 2012). 18. Juan Luis Moraza, Arte y Ornamento (Murtzia: Cendeac, 2007), 54. «Pero en el encuentro entre obra y goce, se produce también una interacción condicionada de modo que el goce es sólo el sistema de realimentación del poder de un criterio de calidad inducido culturalmente». 205 4. EGOPORTAERAK gaitzakete. Taldeak eginbehar baten inguruan sortzen dira, eta, talde horietan, honako rol hauek banatuko lirateke, modu konstante batean, zenbait taldetan. Hau litzateke Enrique Pichón-Rivière psikologo sozialaren sailkapena: – Aurrerapenen liderra – Atzerapenen liderra – Saboteatzailea – Bozeramailea – Masa isila – Petxeroa (chivo expiatorio) Halaber, artistaren eta parte-hartzaileen artean ezartzen diren dinamikak oso adierazgarriak izan daitezke, eta artelanaren kontzeptuetarako erabakitzaileak, egiturazkoak. Artistak, esaterako, rol hauek har ditzake: – Eginbeharren gainbegiralea – Diktadorea – Bitartekariarena – Zerbitzaria / Morroia – Salbatzailea – Autartikoa – Probokatzailearena Rolak funtzionatzeko, taldea pertsonari egokitu behar zaio rola, eta pertsonak onartu behar du. Rol bakoitzak parte-hartzaileekin erlazionatzeko dinamika bat sor dezake: dominazioa/esanekotasuna, autosufizientzia/aldentzea, erasoa/defentsa, adeitasuna/demanda. Halaber ikertuko da beste arloetan (psikodraman, psikologia konduktistan eta propagandan, esaterako) eta teknika konkretuen bidez (EMDR teknika, «insight-a»), aldaketak nola instalatzen diren gizakiongan, ez derrigorrez erabiltzeko, baizik eta printzipioz tresna boteretsu horiek kontuan izateko. Berez, puntu horiez kezkatzen ez diren praktika artistikoek jada efektu bat dute gizakiongan askotan naturalizatuta dagoen formatu baten bidez. Juan Luis Morazak esaten duenez, «artea ohiturak, azturak eta produkzio-praktikak ekoizten eta arautzen dituzten gailu eta tresnen sare lausoa da, era horretan diziplinazko gizartearen gainegitura definitzen dutenak. Izan ere, imajinario soziala ekoizteko mekanismo boteretsua izan da. Churchillek ezartzen zuenez "gobernatzea sinetsaraztea" baldin bada, orduan arteak gobernu-bokazio sakona izan du estatuko edo aurre-estatuko gizarteetan. Ez da 207 4. EGOPORTAERAK 4.3. irudia. Lucía Antonini, Dibuja un soldado, 2009. iraunarazteko mekanismoak injektatzen dira, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira. Adibide gisa, Lucía Antonini-ren Dibuja un soldado (2009) artelanak soldaduaren irudia ikertzen du imajinario sozialean. Bisitariak bakoitzak soldaduaz duen irudia buruz marraztera gonbidatuak dira. Marrazkia gauzei buruzko gure ikuspegia nabarmentzen duen pentsaera bat da, diskurtsiboa ez dena. Marrazkien azterketak erakuts diezaguke zein gradutaraino egon daitekeen irudia baldintzatuta edo estereotipatuta gure adimenean. Ariketa berrogei pertsonarekin baino gehiagorekin egin eta gero, artistak baieztatu zuen: 15 eta 16 urte arteko Espainiako mutilek Vietnameko gudako soldadu amerikarraren prototipoa irudikatu zuten; zerbitzu militarra egina zuten 55 urte inguruko gizonek, soldadu espainiar bat marraztu zuten, haiek berek jantzi zuten uniformeaz; bakarrik bi emakumek bi emakume soldadu irudikatu zituzten, eta kolonbiar parte-hartzaileek soldadu paramilitarrak edo gerrillakoak irudikatu zituzten. 600 marrazki egin ziren, eta herrialde bakoitzeko irudi militarrari buruzko gogoeta egitea ahalbidetu zuten. «De lo Imaginario Social a lo Imaginario Grupal» testuan21, Ana María Fernández psikologo soziala Cornelius Castoriadis-ek ezartzen duen imajinario sozial efektiboaren (ezarritakoa) eta irudikari sozial erradikalen (ezartzeke) 21. Ana María Fernández, «De lo imaginario social a lo imaginario grupal», Revista Actualidad sicológica, 1992ko azaroa. 208 TRANSARTEA 4.4. irudia. Lucía Antonini, Dibuja un soldado, 2009. arteko desberdintasunetik abiatzen da, imajinario soziala boterearen aritzearekin, eta banako eta komuneko subjektibitateak eraikitzen dituzten praktikekin modu estu batean lotuz. Metodo anitzekin, indarkeria sinboliko bat eragiten da: behin eta berriro narratibak errepikatuz (publizitateak egiten duen moduan), ezberdinak ikusezin eginez («etorkin guztiak lapurrak dira» orokortzea, adibidez), imajinario kolektiboaren eraikuntzako prozesu soziohistorikoa ikusezin eginez (honela, betidanik existituko balitz bezala naturalizatuta, esaterako, herrialde guztiak momentu zehatz batean sortzen direla alderatzea), esanahiak labainduz (ama izateko emakume izan behar duzunez emakume izateak ama izatea dakarrela ondorioztatzea), egiaren erregimenaren bidez (ustezko objektiboak diren ebidentzien bitarteko argudioak; datu estatistikoak, adibidez), banako batzuei eta beste batzuei modu ezberdinean eragiten zaizkien estrategia biopolitikoak ukatuz, gorespenak eta ezeztapenak artikulatuz (esaterako, kolektibo baten ikuspegi bakar bat ematea eta beste batzuk ez aipatzea). Eva eta Franco Mattes talde artistikoak marka komertzialek espazio sinboliko kolektiboaz bidegabeki jabetuz imajinario sozialean inposatzen duten indarkeria azaleratu zuen Vienan egindako Nikeground proiektuarekin (2003). Horretarako, hi-tech edukiontzi bat kokatu zuten Vienako enparantza nagusietariko batean, Karlsplatz-en, Nike-ren informazio-puntu bat balitz bezala, eta azaldu zuten plaza historiko horrek Nike-platz izena hartuko zuela; aldi berean, Nikeren logotipoaren monumentu erraldoi baten argazkiak erakutsi zituzten, han bertan kokatuta. Hirian zehar milaka panfleto banatu zituzten; www.nikeground. 209 4. EGOPORTAERAK com webgunea sortu zen, eta linea telefoniko bat antolatu zen vienarren kexa eta iruzkinei erantzunak emateko. Kexak asko ugaritu ziren. Argitu zenean Nike eta udal-agintariak ez zeudela izendatze horren atzean, Nikek artistak salatu zituen, eta haiek galdetzen zuten: «Nikek zergatik ez du nirekin jolastu nahi?». Artisten defendatzaileek ekintzaren osagai artistikoa azpimarratu zuten, eta, azkenean, Nikek bertan behera utzi zituen erreklamazioak. Gailuak antzerki hiper-erreal gisa funtzionatu zuen, beste egoera erreal batetik hain urrun ez zegoen eta guztiz sinesgarria zen haluzinazio kolektibo gisa. «Boterea», Spinozaren arabera, gradu handiago batean eragitea da, eragina izatea baino gehiago. Kasu honetan, artistek eragitea lortzen dute modu argi batean (puntualki izan arren), baina ez Nikek egiten duen neurri berean eta aldi oro. Zein rol jokatzen du arteak imajinario kolektiboaren eraikuntzan? Arteak gure emozioak eta gure adimena eragiteko gaitasuna dauka, kontuan hartuta emozioak ezberdinak direla bizitza kolektiboan maiz erabiltzen diren estrategien aldean. Eragiteak ezarritako imajinarioaz laguntzea esan nahi dezake (Bilbon zerbitzuetara bideratutako Puppy-a izan litekeena) edo estutasunean jarri, aurreko kasuan bezala. Arteak ere distantzia kritiko bat har dezake eta iruzkin erreflexiboak egin, Txuspo Poyoren Cartoons bideokoak bezalakoak, Walt Disney animazioen bidez umeei irakatsitako estereotipo, arau eta balioei buruzkoak. Arteak kolektibo batek bereganatuko dituen elementu ikoniko berriak proposa ditzake, edo azkenean identifikazioa lortu gabe amaituko direnak (zornotzarrek Andrés Nagelen La Patata deitzen duten eskulturaren kasuan, esaterako). 4.5. irudia. Eva eta Franco Mattes, Nike Ground, 2003. https://0100101110101101.org/nike-ground/ 4.6. irudia. Eva eta Franco Mattes, Nike Ground, 2003. https://0100101110101101.org/nike-ground/ 210 TRANSARTEA Arteak gauza asko egin ditzake; beste kontu bat da nola kokatzen diren artistak ezarritako imajinario kolektiboaren aurrean eta boterearekin lotutako imajinarioa kolokan jartzeko edo ezartzeke dagoen imajinario baten sorkuntzaren aukeraren aurrean. 211 4. EGOPORTAERAK 4.7. irudia. Saioa Olmo, Transnazionala proiektuaren animazioaren irudia, 2012. http://www.ideatomics.com/201.html?&L=1 Transnazionala leku geografikoekin lotutako imajinario kolektiboari buruzko arte-proiektu bat da. Proiektua telefonozko elkarrizketa komertzial arrunt baten ondorioz sortu zen. Hizketaldi horretan, Atlantikoaren ertz banatan zeuden bi pertsonak (telefoniako konpainia bateko komertzial bat eta ni) modu guztiz ezberdin batean letreiatu genuen helbide elektroniko bera, bakoitzak bere erreferente geografikoak erabiliz («I» Iguazukoa, «D» Durangokoa, «E» Ekuadorrekoa...). Geroztik, hainbat lekutako 500 pertsonari edo telefonoz galdetu nien nola letreiatuko luketen «transnazional» hitza: «T» Teruelekoa, «R» Renokoa, «A» Abadiñokoa... Erantzunak grabatu nituen eta horiekin animazio bat egin nuen, lekuetako erreferenteak, geografia korporalak eta 4.2. Kasu praktikoa: Transnazionala 212 TRANSARTEA buruan durunda egiten zuten hitzak nahasiz. Madrilgo CA2M zentroko Picnic session-en barruan saio psikogeografiko batean formalizatu zen lan-prozesua. Soinuen eta zaporeen bidez paisaia soinudun bat sortu genuen. Hitzen formak zituzten gailetak eta hainbat zaporetako edariak sakabanatu ziren espazioan zehar, jendeari sentsazio ezberdinak eragiteko. Mikrofonoak ere zabalduta zeuden lekuan entzuten ziren. Egokiera horrekin, modu sentsorial batean, lekuekin erlazionatutako kontzeptu eta emozioez esperimentatu nuen, lurraldeetako hitzek zein ideia-elkarketa sortzen dituzten, zein estereotiporekin dauden lotuta eta zein sentsazio pertsonal dakartzaten adierazteko asmoarekin. Saioaren amaieran, ikus-entzunezko elementuen bidez, proiektuaren gakoak azaltzen zituen animazio bat proiektatu zen. Proiektua zenbait artistarekin kolaborazioan egin nuen: soinu-edizioan, Oier Iruretagoienarekin; animazioan, Seba Domatorekin eta Pernan Goñirekin, eta, gailetak egiteko, Comiendo Fino-ko Vanesa García-rekin. Eranskinean, informazio gehigarri gisa, Transnazional proiektuaren aurkezpenaren bakarrizketa itsatsi dugu, zeinetan modu iradokitzaile batean proiektuaren sorburuei buruz hitz egiten baita. Ekimenaren azterketa kritikoa: Proposamenaren sorburuak Askotan, geure burua eremu globalago edo lokalago batean kokatzen dugu. Batek galdetzen badigu, modu ze- 4.8. irudia. Saioa Olmo, Transnazionala proiektuaren aurkezpen performatiboa, CA2M, Madril, 2012. http://www.ideatomics. com/201.html?&L=1 213 4. EGOPORTAERAK harkako batean, zein erreferentzia geografiko etortzen zaizkigun arinen adimenera, agian harrituta geldituko gara. Gurekin erlazio anekdotiko bat duten lekuak etorriko zaizkigu mihiaren puntara: txikitan ikasitako lekuen izenak, alboko hiriaren izena, gure bankuaren izen toponimikoa edo umorezko gag batean errepikatuta agertzen zen leku baten izena. Geure buruari galdetu diezaiokegu: «Nor da benetan hitz egiten duena batek hitz egiten duenean? Norbera ala barneratuta dauzkagun hainbeste leku, ikasketa, errepikapen amankomun?» Proiektuaren bidez gure imajinarioan dauden leku geografikoekin esperimentatzea izan zen asmoa; halaber fisikoki ezagutzen ez ditugun lekuak zerekin lotzen ditugun hausnartzea, eta guretzat modu imajinario batean bakarrik existitzen diren lekuak aldi berean guretzat guztiz errealak direla ohartzea. Gorpuzdun kognizioaren teoriaren arabera, kontzeptu abstraktuak metafora fisikoak balira bezala pentsatzen ditugu. Baliteke kasu honetan printzipio horrek funtzionatzea. Proiektuak, alde batetik, adierazten du hitzen bidez pentsatzen dugula eta haien bidez hurbiltzen garela errealitatera. Hitzetan harrapatuta gaude, eta, aldi berean, hitzak inguruarekin erlazionatzeko gailuak dira. «Determinismo nominatibo»aren teoriak leku-izenekin ere funtzionatuko luke. Guk leku baten aurrean dugun jarrera, beste gauza batzuen artean, lotuta egon liteke leku horren izenarekin lotzen dugunarekin. Lekuetako hitzei balioak lotzen dizkiogu sonoritatearen arabera; hitz-elkarketa askeak egiten ditugu izenekin, gure bizipenen arabera eta, azken bolada honetan, mar4.9. irudia. Saioa Olmo, Transnazionala proiektuaren aurkezpen performatiboa, CA2M, Madril, 2012. http://www.ideatomics. com/201.html?&L=1 214 TRANSARTEA 4.10. irudia. Saioa Olmo, Transnazionala proiektuaren aurkezpen performatiboa, CA2M, Madril, 2012. http://www.ideatomics. com/201.html?&L=1 ketinaren bidez (turismorako apustu bat egin duten hiriek praktikatzen dute hori). Prozesua Prozesuak zenbait atal izan ditu. Hasieran, 500 deiak egitean, marketineko agente bihurtu nintzen denboraldi batez. Puntu hori interesgarria zen niretzat: modu kameleoiko batean beste profesio baten prozedura bizitzea. Lehen pertsonan egitea garrantzitsua izan zen, elkarrizketako hainbat ñabardura hartzearren. Prozesua lehenengo aldi batean Espainian egiteko pentsatuta zegoen, eta, gero, asmoa zen beste lurralde batzuetan prozesua errepikatzea. Prozesua berriz errepikatzeko aukeraren bat agertuko balitz, posible izango litzateke prozesuaren fase hori ordezkatzea, esandakoarekin distantzia bat emanez. Dei telefonikoak egin eta gero, «estudioko lana» ere egin nuen, zenbait arlotako kolaboratzaileekin: soinu-nahasketarako, animazioa gauzatzeko, gailetak egiteko, entzunezko zuzena egiteko… Fase hura aberatsa izan zen: – Prozesu kolaboratzaileak aberatsagoak egiten zaizkidalako. – Bakoitzak bere jakintza gehitzen duelako. – Epeetara mugatzearren, beste pertsona bat ere inplikatuta badagoelako proiektuan. Kontra: – Ziurgabetasuna emaitzaren inguruan, ez baituzu osorik kontrolatzen. – Zati batzuk egin bitartean esanahia garatzen jarraitzeko aukera galtzea. – Xehetasunetan lehenengo asmoaren desbideratzeak egotea. Denboran zehar, prozesua tartekatua izan zen. Batzuetan, arte-prozesu batean artistak izandako esperientzia alderatzen dugu. Lehen pertsonan aztertzeko aukera baliatuz, interesgarria izango litzateke horretan arreta ipintzea, ikusteko zer eragin duen proiektuan bertan eta bisitari edo parte-hartzaileek izandako esperientzian. Kasu horretan, proiektua zaila izan da, eta, beraz, tentsioan egon nintzen, baita aurkezpenean ere, eta horrek bakarrizketaren antzezpena pixka bat behartua izatea ekarri zuen. Bestalde, kudeaketarako gailuak bikain funtzionatzen zuen, buruarekin pentsatutako tresneria ematen baitzuen, baina, lekuan bertan, aurrez pentsa- 215 4. EGOPORTAERAK mendu diskurtsibo batez diseinutako estrategia batzuek ez zuten guztiz funtzionatu, edo behintzat ez pentsatzen nuen moduan. Adibidez, gailetek eta edariek ez zizkieten beste leku batzuk gogorarazi, osagarri sinple bat balira bezala funtzionatu baitzuten. Hala ere, gaileta eta edariak ipintzea interesgarria izan zen niretzat, bakarrizketan elementu iradokitzaileak sartzeko (nazioarteko urak, prokomunaren kontzeptua, gaileten osagaiak —espeziak— dagozkien lekuekin lotzeko...). Ideien elkarketa askearen bidez, oso testu aberatsa lortu nuen. Egoera bat sortzen Picnic Sessionaren abagunerako, hasieratik egoera bat sortzea izan zen ideia. Halaber, ikusmenaz eta entzumenaz aparte, banuen gogoa beste zentzumenekin esperimentatzeko. Horregatik, zaporeak sartu nituen jokoan. Antolakuntzakoek ez zidaten esan zenbat pertsona lekuratuko ziren (lehenengo elkarrizketetan, 50 inguru; gero, 100 inguru; azkenik, 200 inguru izan ziren). Hori garrantzizkoa zen elementuen (edari, gaileta, mahai eta mikro) kopurua zehazteko, eta ezinegonaren kausa ere izan zen. Gau hartako hiru interbentzioetatik lehenengoa izan zen Transnazionala. Giroa berotzea banekien garrantzitsua izango zela. Horretarako, bakarrizketa bat asmatu nuen, 4.11. irudia. Saioa Olmo, Transnazionala proiektuaren aurkezpen performatiboa, CA2M, Madril, 2012. http://www.ideatomics. com/201.html?&L=1 216 TRANSARTEA proiektuaren ideiak modu pertsonal eta iradokitzaile batean transmititzearren. Hala ere, bakarrizketan bertan partaidetza txikia eskatzen nuenez, uste dut giroa ez zela epeldu behar zuen bezala. Hoztasun hori eragin zuen beste faktore bat espazioa bera izan zen. Terrazaren espazio handiena harmailak dira, eta jendeak eserita egon behar zuen, geldi. Hori kontuan izan nuen, eta, hori saihesteko, gailetak banatu nituen mahaietan, pertsonen nahasketak, haien arteko erlazioak, eta gaileta, edari eta mikroez interakzioak eragiteko. Dena den, harmailak direla eta, jendearen oso azpian nengoen; beraz, bakarrizketa egin bitartean zaila egiten zitzaidan publikoaren artean mugitzea, eta ez zen naturala gorantz hitz egitea. Egoeraren beste ezaugarriei dagokienez, uste dut oso ongi jokatu nuela: inguruko paisaiaz baliatu nintzen erreferentzia geografikoak ingurunearekin konektatzeko, azken pisuko terraza bat erabili nuen entzumenezko paisaia bat sortzeko, edota mahaiak ipini nituen, sakabanatuta, geomarkagailuen diseinuekin apaindurik. Partaidetzaren ezaugarriak Pertsonei oso inplikazio txikia eskatzen zitzaien ekimena aurrera eramateko: burura etortzen zitzaizkien izen batzuk ozenki esatea, musika batekin hitzen bidez parte hartzea, eta gaileta eta edari batzuk dastatzea. Erraz egiteko zerbait eskatzen zitzaien. Egoerak honelako gauza bat egitera bultzatzen zuen: udako ostegun batean, gaueko 9:00etan, terraza atsegin batean zerbait egitea, kulturako jendearentzat batez ere, 50 minutu iraungo zuena. Maiz, pertsonaren inplikazio txikia eskatuko luketen egoerak planteatu ditut: partizipazioa erraztearren, jendearekiko zorrotzegi ez izatearren, emaitza ziurtatzearren. Horrek ere arrisku bat dakar: erraza bezain galkorra, ahazkorra, entretenimenduzkoa gerta daiteke. Baina, batzuetan, erraztearren, gauza batzuk galtzen dira (sakontasuna, inplikazioa, luzaro iraungo duen eragina), eta aberatsagoa izan daiteke jendea benetan inplikatuta egotea dakarren egoera bat planteatzea, beraren interesekoa bada. Beraz, zaila da oreka bat lortzea: interesa, inplikatzeko libre egotea. 219 4. EGOPORTAERAK Pendiente de voto artelana ikusi bitartean jasotako inpresio eta pasadizoak Beti, artelan batera gozameneko gehi laneko intentzio bikoitzarekin joaten naizenean, hautatu beharrean egoten naiz: neure burua artearen plazerari entregatu ala bizipenaren erregistroaren morrontzen mende geratu geroko garapenetarako. Nire bidegurutze partikularrean sartuta, tarteko aukera bat hartzea erabaki dut, lauhazka biziaren eta heltzen duten aho-uhalen artean: nire esperientzia eta ingurukoena askorik oztopatuko ez duen argazki-erregistro bat egitea. Aretoan sartzean, konpainiako kide bati jakinarazi diot argazkiren batzuk ateratzeko baimena eskatu dudala eta berak baietz esan dit, argazkiak egiteko, baina litekeena dela ere segituan niri errieta egitea horrexegatik. Nire bozkatzeko aginteaz eta nire argazki-kameraz klik batzuk egin eta gero, funtzioan zehar osaturiko epaimahaiko kide batek zorrozki adierazi dit hemizikloan argazkiak ateratzea ez dagoela baimenduta. Pertsona hori antzerki-konpainiako kidea da, ala errejidorearen rolera libreki bereganatu duen beste ikusleren bat baino ez? Errealitatea eta fikzioa berriz itxuragabetzen. Nahasturik, argazkiak eta bideoak ateratzen jarraitu zen dut, entzungor egitearen teknika zaharra baliatuz, eta neure burua egozteko begiradak gurutzatzen saihestuz; hala ere, egiazki, pixka bat izuturik. 4.3. Elkarrizketa: Roger Bernatekin solasean haren Pendiente de voto artelanaren estreinaldian egon eta gero 220 TRANSARTEA 4.12. irudia. Roger Bernat, Pendiente de voto, Madril, 2012. Artelana amaitu ondoren, pertsona horrengana hurbildu, eta galdetu diot: – Barkatu, baina zu Roger Bernaten taldekidea zara? Berak grabatzeko baimena eman zidan eta. – Ez. A, orduan ederki, baina ulertuko duzu nire jarrera, grabaketa ilegala eta egile-eskubideengatik. – Aaaaa… (orain bai, egoera benetan esanguratsua egin zitzaidan). Ez dugu bakarrik hausten fikziozko jolasa; batzuetan, errepikatzen eta berriz baieztatzen ditugu esparru errealean gauzatzen ditugun ekintzak. 222 TRANSARTEA 4.14. irudia. Roger Bernat, Pendiente de voto, Madril, 2012. SAIOA OLMO: Atzo zuk galdetzen zenuen eta gaur neu naiz galdetzen dudana. Sentitzen duzu boterea duzula? ROGER BERNAT: Proiektu artistiko guztietan, pertsonak hitza hartzea onartzen du, eta hitza hartzea jadanik boterearen zati bat hartzea da. Gainera, nik esana gogoan hartzen dudanean zuri galderak egitea bada, zuk niri erantzuteagatik jadanik onartzen ari zara ni naizela egoera menderatzen duena. SO: Nola izan da prozesu artistikoa Pendiente de voto ekimenean? Nola izan ohi da zure prozesu artistikoa? Interes, intuizio, helburu edo hipotesi zehatz batetik abiatzen zara? Hartzen duzu zure lan artistikoa ikerketatzat? RB: Urte batzuetatik hona, antzerkia ikuspegi izugarri arkaiko batetik hartzen ari gara. Artzerkia hartzen dugu pertsona batzuk elkarrekin bizitzea zer esan nahi duen galdetzeko biltzen diren gunetzat, eta komunitate-kontzeptua erreala den ala gutxi gorabehera bizirik irauteko eraiki behar dugun fantasia bat ote den planteatzeko. Laneko jardunbide horretan, aspalditik, aktorea begiradaren muina bezala desagertzen den proiektu mota hori egiten ari naiz, eta ikusleak pixkanaka hartzen du normalean aktoreak hartu ohi zuen rola. Funtsean, ikuskizuna ikustera datorren pertsona-taldeak zerbait gauzatzen duen egoera bat sortzean datza. Hots, ikuskizunak ez du itxurarik hartzen ikuslea ailegatu arte. Harreraren teoria klasikoan, irakurleak liburuari forma ematen dio irakurriz, baina hemen, egiaz, liburu hori ia desagertu da, eta funtzio bakoitzean forma desberdin bat hartzen du, etorri di- 223 4. EGOPORTAERAK ren ikusleen arabera eta haiek hartzea erabakitzen duten bideen arabera. Pendiente de voto antzezlanean, hori horrela da, zuek hipertestu baten aurrean zaudetelako eta bide posibleen artean bat hartzen duzuelako. Mila-edo balizko pantaila egon behar dira, eta zuek ikuskizunaren bukaeran ehun batzuk ikusten amaitzen duzue, ehun eta berrogeita hamar. SO: Orduan, esango zenuke bere kabuz garatzen uzten duzun egoera bat sortzen ari zarela? Eroso sentitzen zara antzerkiaren kontzeptuarekin? Edo agian erosoago sentitzen zara beste hitz batzuekin; esaterako, performance edo live arts hitzekin? Non kokatzen duzu zeure burua? RB: Ni antzerki hitzaren defendatzaile kartsua naiz, eta iruditzen zait performance eta live arts hitzak inportatu behar izan ditugula sorkuntza mota batek antzerkia monopolizatu duelako, antzerkiaren interpretazio batek monopolizatu duelako, eta ez horrenbeste behar batengatik. Nik uste dut antzerki hitza berriz bereganatu behar dugula, antzerkiaren tradizioa berriz bereganatu, antzerki publikoaren esanahia berriz bereganatu, bizi garen herrialdeetan antzerki publikoak toki bat izaten jarraitzen baitu, garrantzia izaten jarraitzen baitu eta ni toki horren defendatzailea bainaiz. SO: Hala ere, agian, irudikapen bat baino gehiago, esperientzia bat eskaintzen ari zara… Eginkizunak ezagutza eta gozamen mota bat sortzen du pertsonengan? Esperientzia vs. kontenplazioa? RB: Tira, oro har, gauzen partaide izateak haiekin harreman hurbilagoa izatea egiten du, baina nik ez nioke esperientzia izatea leporatuko, iruditzen baitzait sartuko ez nukeen kutsu ia magikoa duen elementu bat sartzen dela antzerkian, antzerkia hain gauza sinple izanik. Bestalde, antzerki-esperientziak beti zerbait parte-hartzailea izan du, behatzailearen esperientziatik harantzago doan zerbait. Ez dakit, Urrezko Mendeko antzerkira, komedia-antzokietara, jendea ez zen ikustera joaten bakarrik, edatera ere joaten zen, amodioa egitera, antzokietan prostitutak zeuden eta. Gauza pilo bat egitera joaten zen. Ez zen hara ordu eta erdi baterako joaten; arratsaldez joaten zen, eta gauera arte geratu. Eta hori jaietara joatea bezala zen. Horregatik, antzokiak debekatuta zeuden harresi barruan, egiaz galbiderako toki bat zirelako, baina arteak izan beharko lukeen zentzu onean, bizitza sozialeko kontrairudi hori. Era natural batean ideia horiek gaurkotasunera eramaten saiatzeak zuk diozun esperientzia-antzerki horre- 224 TRANSARTEA tara narama, baina nik ez nioke horrela deituko. Sinpleki, gradu dionisiako bat izateagatik parte-hartzaile gehiago izateko sentsazio hori duzu, arrisku gehiagotan egoteko sentsazioa, baina ikusle gisa, esperientzia artistiko orok amildegiko egoera horretan jarri beharko zintuzke. SO: Jacques Rancièreren Ikusle emantzipatua liburuan, planteatzen da ikuslea egoera aktibo batera eramatea baino gehiago, kontenplazioa bera ekintza aktibo bat izan daitekeela, kontenplazio hori egiteko moduaren arabera. Bat zatoz ardura horrekin? RB: Bai, batez ere, parte-hartzearen ideia guztia botere publikoek bahitu dutelako. Nik uste dut boterearen estamentuetatik zenbat eta parte-hartze gehiago eskatu, orduan eta gehiago ezkutatzen ari dela herritarren performatibitate txikia nolabait, menderatuta sentitzen baita politiken aurrean. Arteen eremutik ikusita, parte-hartzearen kontzeptuarekin liluratua geratzea arriskutsua iruditzen zait. Nik ez nituzke parte-hartzea eta behaketa bata bestearen aurrean ipiniko. Nire ikuskizunetan, pertsona bat erabat pasiboa izan daiteke. Ikuskizunean pertsona bat sar daiteke eta bozketaren agintea ez ukitu, eta ezer ez da aldatuko berarentzat. Ikuskizunaren nondik norakoak jarraitu ahal izango ditu bukaeraraino. Nik eztabaida hori bazterrean utziko nuke. SO: Ederki. Zein neurritan da zuzendua edo irekia publikoan sortu nahi duzun eragina? Ikuslea ahokatzeko, aurretik zehaztutako diseinu bat egiten duzu ala ezin da aurretik jakin amaierako egoeraren planteamendua zein izango den? RB: Erabat zuzendua da. Nik nahi dut ikusleak zenbait gauza ulertzera irits daitezen, eta hori horrela izateko posible den guztia egingo dut. Egia da ikusleak bide asko dituela ibiltzeko, eta, are gehiago, ikusleak hainbat momentu ditu ikuskizunean zehar beste ikusleekin hitz egin eta eztabaidatzeko, baina ikuskizunak zenbait gauza azaltzen diren eszena batzuetara eramango zaitu, amaiera arte. Gainera, lehen pasatu denaren arabera, nik erakuts dezaket ikuslea askotan pentsatzen dugun baino askoz aurreikusgarriagoa dela. Adibidez, ikuskizunaren lehen partean, galdera politikoen segida bat egiten da, eta, hirugarren zatian, galdera horietako batzuk errepikatzen dira eta ikuslearen botoaren noranzkoa aldatzen da. Zer aldatu da lehenengo partetik azkenengo partera? Lehen partean botoa banakoa dela eta azken partean botoa kolektiboan adostu behar dela, alderdi politiko batean. Botoa adostu behar denean, erabakia askoz aurrerakoia- 226 TRANSARTEA 4.16. irudia. Roger Bernat, Pendiente de voto, Madril, 2012. go harria botatzen dut, baina oso joera anarkistarekin funtzionatzen dugu. SO: Berriki irakurri dut Reinaldo Laddaga filosofoa, eta honako hau esaten zuen: «Orotariko artistek dena emango dute irudien eta diskurtsoen eraikuntza eta elkarrizketa berrien formen promozioa elkartzeko». Zure lanetan, elkarrizketarako forma berriak sortzen saiatzen zara ala hori ez da lehentasunezko elementu bat? RB: Ez dakit elkarrizketarako formak garatu nahi ditudan publikoarekin ala publikoaren artean, hots, ikusleak beren artean harremanean sartzea, batzuk besteekin, perspektiba desberdinetatik, toki desberdinetatik. Ikuskizunean, zenbait alditan gertatzen da hori; adibidez, ikuskizunaren bukaeran, zuk gainerako ikusleekin hartu zenuen erlazioa boterea zuen pertsona bakarra izanik, oso harreman kuriosoa izan zen, eta iruditzen zait hori ikuskizunaren aberastasunaren parte dela. SO: Bai, kurioski, antzezlana eta gero, ikuskizunean egon ziren pertsona batzuekin topo egin nuen taberna batean, eta galdetu zidaten ea ni bozkatzen ari nintzen gero pantailan agertzen zena, ez zutelako oso ondo ulertzen nola hartu nuen agintea. Hau da, zein jarrera hartzen duzun, deskolokatu eta beste mota batzuetako pertzepzioak sor ditzakezu. 227 4. EGOPORTAERAK RB: Gailua nahiko fidagarria da funtzioak irauten duen bitartean, amaieran izan ezik, gailua ikuslearengandik deskonektatzen baita eta, orduan, berezko bizitza hartzen du, sistema bera katarsi propioa izango balitz bezala, berezko estasia. Berak bere buruari galdetzen eta erantzuten dio, eta autonomoki bizi da kamera horretara deitutako hiritarren beharrik gabe. Ikuskizunak bizi garen munduaren irudi hori ematen du; guztiz autonomo bihurtu den sistema zehatz bat da, eta boterea pertsonen botoaren bidez pasatzen ez den demokrazia hauetan bizitzen jarraitzen dugula; aitzitik, boterea bankuen eta instituzioen korridoreetan dago, herritarrari bizkarra emanez. SO: Atzo antzokitik ateratzean komentatu nizun atentzioa eman zidala ikuskizuneko pantaila batean hau ipintzen zuela: «Eta bozkatzeari uzten badiogu?». Lehenengoz, jolasa abandonatzea artelanaren iradokizun gisa interpretatu nuen; egiten duzuna egiten duzula, berdin du zer bozkatuko duzun, sistema bera zure banako bozketa baino askoz erabakigarriagoa delako. Baina gero konturatu nintzen sistema bera esaten ari zela ikusleok bozkatzeari uzteko, berak gure partez bozkatuko lukeelako. Dudarik gabe, zure lanak egoera bat esplizitatzen du, baina uste duzu arteak eredu alternatiboak proposa ditzakeela? Iruditzen zaizu hori dela haren funtzioa? Hori interesatzen zaizu? RB: Bai, sinesten dut arteak etengabe eredu alternatiboak proposatzen dituela, hain zuzen ere, formekin lan egiten duelako eta formen eraikuntza horretan aukera berriak eta forma konplexuagoak agertzen direlako, eta horrek gizakiaren bizitza beste era batean imajinatzeko aukera ematen du. Gero hori gizarte zibilera eramatea zalantzazkoa iruditzen zait, baina soilik imajinatzeko ekintzagatik, iruditzen zait jadanik posible denaren atea irekitzen dela. SO: Gaur justu Madrilen herri-bozketa bat dago, Canal de Isabel II-ren pribatizazioa dela eta. Planteatzen den galdera da: «Zure ustez, Canal De Isabel II-k % 100 publikoa izaten jarraitu behar luke?». Eta zeuk ere gaur gauean «bai edo ez» bozkatzeko sistema erabiltzen duen saio bat proposatu duzu. Ba al dago elkarrizketa motaren bat aurrekoarekin? Hori jakiteak zeozer iradokitzen dizu? RB: Egia esan, gaia ez dut ezagutzen, baina ikuskizunarekin dugun zortea da gidoia aldatu dezakegula egunero, eta izan ere aldatzen dugu. Egun hauetan ez horrenbeste Madrilen gaudelako, baizik eta oraindik gauzak zehazten 228 TRANSARTEA 4.17. irudia. Madrilen, Canal de Isabel II-ren pribatizazioaren inguruko herri-kontsulta, 2012ko martxoaren 4a. ari garelako. Nolanahi ere, ikuskizunaren helburuetako bat inoiz aho bateko bozketarik ez egotea lortzea zen, benetan geure burua toki batean jartzea, publikoak beste ideia batzuei aurre egin ahal izateko. Eta, kontuan izanda antzerkia egiten dugula, antzerkia egiten dugula espazio publiko batean eta abar, ikusle mota oso zehatz bat dugu, eta guretzat oso garrantzitsua zen honelako galdera motarik ez egitea: «Nahi duzu alokairuak merkeagoak izatea?». «Baiiiiii», bulgariar erara. Nik uste dut adostasun mota horiek jadanik kalean daudela. Eraikitzen dugun bezalako fikziozko eremu parlamentario batean, garrantzitsua iruditzen zait eztabaidarako espazio bat sortzea, eta ez adostasunerako espazio bat. SO: Proposamenak ba al dakarkizu zeure buruari galdetzea ea beharrezko baldintzak betetzen diren jolas demokratiko hori posible izateko? Askotan, debateetan, honako galdera hau agertzen da: «Betetzen al dira erreferendum hau izateko behar diren baldintzak?». Hau da, beharrezko baldintzak betezen dira artelan honetatik aterako dena zalantzazkoa ez izateko? Batzuetan «bai edo ez» hartzen diren erabakiak oso azkarrak dira; ez duzu pentsatzeko denborarik. RB: Gehienez ere, ikuskizunetik ateratzen ditudan konklusioak, bozketa determinatuei buruzkoak baino gehiago, entzutearen aurrean herritarrak duen nolabaiteko erantzukizunari buruzkoak dira. Ikuskizuna prestatzeko, legebiltzarrak nola funtzionatzen zuen ikustera joan ginen, eta oso harrituta geratu ginen ohartzean legebiltzarrean inork ez zuela entzuten, guztia korridoreetan erabakitzen dela eta gero badagoela bere ikuspuntua azaltzen duen hizlari bat, baina, denek jadanik bere botoaren noranzkoa erabakia dutenez, inork ez duela hori entzungo. Hizlaria 229 4. EGOPORTAERAK 4.18. irudia. Roger Bernat, Pendiente de voto, Madril, 2012. telebista-kamerentzat mintzatzen da; plano labur batean hartzen dutenez, ematen du egiaz gainerako diputatuei hitz egiten ari zaiela, baina haren hitza erabat performatibitaterik gabe geratu da, hustuta, hau da, haren hitzak ez du ezer aldatuko entzuten duten pertsonen entzumenetan. Eta, ordea, fikziozko legebiltzar batean, fikziozkoa izanda ere, ikuslearen hitzak izugarrizko botere performatiboa mantentzen du, eta, debate batzuen ondoren, badago bere botoaren noranzkoa aldatzen duen jendea. Benetan, geure burua entzuten ari gara; egiaz, honako hau esateko gai gara: «Ostra, begira, hau ez nuen pentsatu, egia da». Eta horrek itxaropen txiki bat ematen du herritarrak komunitatean bizitzeko daukan erantzukizunaren inguruan. SO: Bai, dudarik gabe, nire ustez goraka zihoan. Hasieran, bereziago sentitzen nintzen, eta, gero, debateen bidez, barrurago. Botoak gero eta garrantzi txikiagoa du antzezlanean? RB: Botoa funtzionamendu demokratikoaren adierazpen minimoa da, «bai edo ez» biko erantzun mota batera mugatzen delako. Nik uste dut beste mota bateko kanalak antolatzeko gai izan beharko genukeela, gestore politikoen eta herritarren arteko harremana «bai edo ez» formulatik ez pasatzea lortzeko, eta askoz hizkuntza konplexuagoak erabiltzeko. Eta, orduan, egia da botoak garrantzia galtzen duela eta erlazionatzeko beste era batzuek garrantzi handiagoa hartzen dutela. SO: Sistemak liluratzen gaitu? Boterea izateko faltsukeriaren liluran harrapatuak geratzen gara? Botoa boterea izateko faltsukeria bat da? Zure botoak boterea duela eta komunitateari gehitzen diola ematen duen legebiltzar itxurako hau ba al da berdinzaletasunaren amets bat? RB: Bai, horixe da erabat. Nik uste dut botoa botere-fantasia bat dela. SO: Atsegin dituzu Busca tu propia aventura motatako liburuak? RB: Ez dakit zer den ere. SO: Ederki, honelako liburu mota bat da: historia bat kontatzen da, eta zuk leku batera edo bestera joatea erabaki dezakezu. 230 TRANSARTEA RB: A! Rayuelaren erara. Nik Rayuela lehenengo kapitulutik azkenengora era lineal batean irakurri nuen; ez nintzen ipini irakurketaren aukera desberdinetan jolastera. SO: Garrantzirik gabekoak ematen duten edo nahasten duten galdera batzuk tartekatzen dituzu. Zer funtzio dute? Adibidez: «Zer nahiago duzu: Yoko Ono ala John Lennon entzun?». Ematen du politikoenak diruditen galderen erritmoa apurtzen dutela. RB: Niretzat, garrantzitsua zen ikusleek benetan sentitzea haien erabakiak ez zirela soilik erretorika eta akziora eramaten zutela. Entzun nahi duzun musikaren gainean galdetzen dugunean eta azkenean zuk bozkatu duzuna entzuten denean, edo esaten dugunean «Berandu iritsi den jendea sar daiteke? Zuetako batek atea ireki dezan», eta ikuskizunak ez du jarraitzen norbaitek atea irekitzen duen arte, ideia da ikusleak sentitzea bere erabakiak egiaz kontsulta-segida bat online uztea baino aurrerago joaten direla. Ez, ikusle gisa konprometitzen zaituzte. SO: Zure lanetan, ikuskizunaren ideiatik urrundu nahi duzu, ala ez nahitaez? Zein jarrera hartzen duzu ikuskizunaren ideiaren aurrean? RB: Ikuskizunak dira. Bai, ikuskizunak dira, ikuskizunaren elementu dionisiako eta liluratzaile horretaz beteta egon behar duten heinean, ezta? SO: Zapalduen antzerkia, Antzerki ikusezina edo Psikodrama eta halako praktikak interesatzen zaizkizu, Agusto Boalenak eta Jacob Levy Morenorenak? Ala beste iturri batzuetatik edaten duzu? RB: Egia esan, beste iturri batzuetatik edaten dut, baina abentura hauetatik ezagutzen dudan apurrarengatik, interesgarriak iruditzen zaizkit antzerkia desorekako toki batean jartzen dutelako, publikoarekiko ezartzen den harreman mota aldatzen duen esparru bat direlako, agertokiaren gainean gertatzen diren gauzen modua aldatzen dutelako. Horregatik, hain zuzen ere, praktika horiek guztiak interesgarriak iruditzen zaizkit. SO: Interesatzen zaizkizu talde-portaerak, egoera baten edo beste baten aurrean nola erreakzionatzen den esperimentatzea? RB: Ez bereziki. Halako ikuskizunak egitean, saihetsezina da esperimentu soziologiko edo psikologikoekin alderatzea, zeinak normalean gatazketan amaitzen baitira, 231 4. EGOPORTAERAK 4.19. irudia. Roger Bernat, Pendiente de voto, Madril, 2012. eta hori pixka bat airean flotatzen geratzen da ikuskizun hauetan, baina nire formazioa ez dator inondik ere gizarte-zientzietatik, eta haiekin ikusle baten harremana dut ia. SO: Zure piezei buruz, batzuetan azaltzen duzu beste hiri batera bidaltzeko kit moduko bat eraikitzeko ideia gustatzen zaizula, eta artelana ia bere kabuz erreproduzitzeko gai izatea. Hori uler dezakegu jasangarritasun ekologikoaren estrategia baten ikuspuntutik, ikuskizuna muntatzen den baliabideak kontuan hartuz, baina bestalde, Ikearen praktiketatik gertu ere ikusten dugu, zentzu kapitalistago batean. Merkatuaren iraunkortasunaren formetan ondo ahokatzen diren proiektuak dira, eta galdetu nahi dizut ea era berean beste mota bateko proiekturik ere ba al duzun, moldatu gabeagoak, « honek, modu batean zein beste batean egiten badut, ahokadura zail bat izango du testuinguru ideologiko zein ekonomikoan» motakoak. 232 TRANSARTEA RB: Bai, lotura hori egin daiteke, baina nik, Ikearen praktikekin baino gehiago, jolasaren ideiarekin lotuko nuke, ikuskizunek badutelako izugarri ludikoa den zerbait, ikuslea arrastatzen duzulako hain zuzen ere. Eta, Mexikora kit bat bidaltzeaz mintzatzen naizenean, jendeak erabiltzeko eta ikuskizun bat eraikitzeko Ikearen lanpara bat eraikitzen duenak bezala, edo baloi aerostatiko bat eraikitzen duenak bezala, gustatuko litzaidake pentsatzea ikuskizun hauek aktorearen bitartekaririk gabeko bizitza autonomo bat izan lezaketela, zuzendariaren bitartekaririk gabe, teknikariaren bitartekaririk gabe. Ikuskizunak nahiko sinpleak dira, pertsonen talde batek erabili ahal izateko modukoak, osagai politiko bat duten ikuskizunak direlako, pertsonen talde batek erabiltzen dituelako eta hortik forma sozial zehatz bat eraikitzen delako, besterik ez bada ere. Gustatzen zait pentsatzea bidali ahal izateak, besterik gabe, ikuslearentzat are «erabilgarriagoa» egiten duela. SO: Ikuskizunaz webean eskegi dituzuen testuetan esaten duzue «ez dela egiazko debate parlamentario baten bertsio faltsu bat, baizik eta indarreko debate faltsuaren egiazko bertsioa». Fikzioak errealitatetik hurbilago egon daitezke indarreko errealitatetzat hartzen duguna baino? RB: Bai, erabat. Orain, ikuskizun honetarako, askotan esaldi hau errepikatzen dut: «Politikariek antzerkia egiten dutenez, guk, "teatreroek", politikari ekiten diogu», Benjamin-en hitzez-hitzezko itzulpen bat baino ez dena, XX. mendearen hasierakoa. Hots, politika ikuskizun bihurtzeak arteek politika egiteko erantzukizun pixka bat hartzea eragin du, eta hori, 100 urte igaro eta gero, inoiz baino gehiago indarrean dago. SO: Jim Carrey El show de Truman filmean edo Keanu Reeves Matrix pelikulan bezala bizi gara, fikzio handi batean? Film horietan ikusten dugu pertsona batek fikzio bat bizi duela errealitate bat izango balitz bezala. Zure artelanean, geu gara benetan protagonistak ala plan adierazgarri baten gauzatzaileak baino ez gara? RB: Nik uste dut, antzoki baten esparruan zaudenez gero, badakizula fikzio batean zaudela, eta hori da ikuspuntu maneatzailetik ikuskizuna erabat ez-kaltegarria egiten duena. Hots, ni antzokira noa manipula nazaten; beraz, inoiz ez diot uzten kontziente izateari nire paperari dagokionez. Antzokitik kanpo egiten den manipulazioaren arazoa da zu ez zarela kontziente manipulazioaz. Zuk zure erabakien jabe izan nahi duzu. Uste dut antzoki baten 233 4. EGOPORTAERAK 4.20. irudia. Roger Bernat, Pendiente de voto, Madril, 2012. barruan manipulazioa erabat legezkoa eta beharrezkoa dela, eta manipulazio horrek dakar errealitatean gertatzen den manipulazio erabat beldurgarriaz ohartzea. SO: Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak itxuragabetzen direnean… Horrek nola eragiten die errealitatea-egia, fikzioa-gezurra ezarri ohi ditugun korrelazioei? Zein jarrera hartzen duzu murgilduak gauden egiaren eta ezagutzaren ideiaren aurrean? RB: Nik erabat kontrakoa esango nuke: fikzioa-egia eta errealitatea-gezurra. Eta, hiruzpalau ideia lacandarri helduz gero, berehala ohartzen gara errealitatea ez dela existitzen, errealitatea izendatzen duen hura dela, izendatzen saiatzen den zerbait dela, baina inoiz ez duna heltzen definitzera. Orduan, fikzioaren eremutik benetan bereizten gaituen distantzia hori uler dezakegu. SO: Artelan honekin erlazionatutako testuetan, «emertsio-antzerkia» aipatzen da «murgiltze-antzerki»aren ordez. Zer esan nahi duzue horrekin? RB: Orain dela urte batzuk, «murgiltze-antzerki»az mintzatzen ginen «antzerki parte-hartzaile»aren kontzeptutik aldentzeko, iruditzen zitzaigulako hurbilegi zegoela azken bolada honetan geure burua menderatua duen politika parte-hartzailetik. Orduan, «murgiltze-antzerki»az mintzatzen ginen, ikuslea espazio batera sartzen delako eta bide bat aurkitu behar duelako ikuskizunaren bukaeraraino. Ia zu sartzen zaren psikoanalisi bateko esperientzia da; koordenatuak aurkitzen saiatzen zara, zeure burua pixka bat eraikitzeko, zure bizitzan bertan logika pixka bat eraikitzeko, psikoanalisia utzi arte. Ikuskizunak gau- 234 TRANSARTEA 4.21. irudia. Roger Bernat, Pendiente de voto, Madril, 2012. za antzeko bat izaten amaitzen du, baina «emertsio»aren kontzeptua gaineratu genuen fikzioa abiapuntutzat hartuta. Ideia da errealitatearen fikzio horretatik ateratzea eta ohartzea zer gauzatan gauden sarturik, nolabait, eta ikuskizuna horiek salatzen saiatzen da. SO: Pendiente de voto antzezlanean ba al dago hausnarketarik eta jolas demokratikoko estetizaziorik? Intentzio politikoa duen artea edo politikari buruzko artea modan dago testuinguru artistikoan? Adimen, espiritu kritiko edota konpromiso sozialeko ezaugarria da? RB: Nik uste dut aldarri bat dela, ohartarazteko gure ingurura begiratu baino ez dugula egin behar, jendearen soldata gutxitzen ari direla, jendea kalera botatzen ari direla. Ikaragarria litzateke ez balitz horrela izango, kalean bizi den haserrea oso ukigaia delako. Imajinatzen dut jardunbide artistiko askoz bakartuago batean lan egitea posible dela, baina ulertzen dut jende askok artea erabiltzea komunikaziorako ibilgailutzat, salatzeko, ulertzen saiatzeko, laguntzeko. SO: Uste duzu zure lanek aldaketaren bat eragiten dutela ikusten dituzten pertsonengan edo bizi izaten dituztenengan? Ba al da hori faktore garrantzitsu bat zuretzat? Uste duzu zure obrek gaitasuna dutela eremu sozial edo pertsonalean transformazioak eragiteko? 235 4. EGOPORTAERAK RB: Hain da zaila horri erantzutea, hain dago gizabanakoaren eremuan. Ez dut uste gizarte-arloan eraldaketarik ekartzen dutenik; zorte pixka batekin, uste dut banakoa transformatzen dutela. Arteak gaitasun transformatzailea du, haizetara botatako hitz bat dela eta, ezta? Eta oraindik fedea izan behar dugu hitzetan, baina hori baino gehiago, ez. Ez dugu espero behar aldaketa soziala artearen bidez egiterik. Hori ez da artearen funtzioa. Artearen funtzioa transformazio sozialean ibilgailu erabilgarria izatea da, baina ez da helburua. Orduan, hainbat lanek, hainbat proiektuk hainbat ikusle eta pertsonari lagundu diezaieke transformazio sozialeranzko bideak aurkitzen… Hori bai, baina ez gehiago. SO: Amaitzeko, termino-segida bat proposatu nahi dizut, burura etortzen zaizun lehenengo kontzeptua esan dezazun. SO: Publikoa. RB: Bera beti. SO: Muga. RB: Ez dago. SO: Enpatia. RB: Fikzio bat. SO: Transformazioa. RB: Saiakera bat. SO: Demokrazia. RB: Beti berriz definitzen. SO: Jolastu. RB: Dibertigarria. SO: Perbertsioa. RB: Dibertigarria. SO: Jendetza. RB: Nahaste bat, beldurra. SO: Zentzugabea. RB: Amildegi bat. SO: Dantza egin. RB: Plazer bat. SO: Plazera nirea izan da. 236 TRANSARTEA 4.22. irudia. Roger Bernat, Pendiente de voto, Madril, 2012. Roger Bernatekin elkarrizketa atsegin, bete eta urtsu bat izan eta geroko gogoeta batzuk Nor izan zen lehena: arrautza ala oiloa? Nork du boterea: galdetzen duenak ala erantzuten duenak? «Bai» aukeratzen duzu ala "ez" aukeratzen duzu?... Andreak eta jaunak, eta bozkatzeari uzten badiogu? Madril, martxoaren 4a, igandea. Harresi-barruan bozkatzen da, hesiz kanpo ere bai. Bozketa biak esplizitatzeko. Bulgariar erara eta era artistikoan, intelektualean eta herrikoian. Hitzek ba al dute jaberik? Erabiltzen dituenak bereganatzen ditu, eta aldarrikatu behar dituena ere badago, edo, gehienbat ozenki, «neu ere antzerkia naiz» esan behar duena. Higatzen dituztenak, besteen begi-bistan ezgaitzen dituzten beste batzuk… «Parte-hartzea!, higatuta, ez zaitut maite». Hitz batzuk aldarrikatzen ditugu, baina beste batzuk galdutzat ematen ditugu, usteldutzat, «berreskuratzeko ezinezkoak» kartela ipinita. Agian batzuetara hurbiltzea eta beste batzuetatik urruntzea interesatzen zaigu? Ez nazazun nahas, ez zaitzan nahas, ez dezazun nahas. Egiazko bertsioaren indarreko debate faltsuaren protagonista faltsuak. Plana aurrez finkatuta zegoen, 1.000 pantaila egonda ere, zegokion zori kudeatuaren zatiarekin kontatu arren. Hiru aldietan elurra ari zuen; jadanik eguraldia ere kudeatzen dugu. Bai, erabat zuzenduta dago. Zurekin mintzatu gabe zuri komunikatzeko zerbait daukat, eta garunean injektatuko 237 4. EGOPORTAERAK dizut, digitu-ukimenaren bidetik. Botoia sakatzen ez baduzu ere, ez du axola, emisioa berdin gertatuko da. Bai, ikuskizun bat da. Espektakuluak ipurdiaren usaina du, Guy Debord-en uzkiarena, baina halaber lilurarena, magiarena, algararena, parrandarena, orgiarena... Esperientziarena ez, mistizismoaren usaina duela eta. Zeu ere ez zaitut maite «partaidetza»ren izter-lehengusina zarelako eta mendebaldetik zatozelako. «Transformatu» haizera botatako hitza da, eta oilokaioa hegoez hegan egiten du. Esplizitatzeko errepikatzen dugu, ala portaerak errepikatzean finkatzen ditugu? Eta bozkatzeari uzten badiogu? Goazen hegan egitera! Boterea, behin eta berriro aldarrikatzen bazaitut ere, beste batzuek harrera hobea egiten dizute. Publikoa - Beti bera // Muga - Ez dago // Enpatia - Fikzio bat // Transformazioa - Saiakera bat // Demokrazia - Beti berriz definitzen // Jolastu – Dibertigarria // Perbertsioa – Dibertigarria // Jendetza – Nahaste bat, beldurra // Zentzugabea - Amildegi bat // Dantza egin - Plazer bat. 4.23. irudia. Roger Bernat, Pendiente de voto, Madril, 2012. 2080an gaude. Jolas berri bat praktikatzen da, pertsonen artean pilota berezi bat pasatzean datzana. Pilota ez da esferikoa, irregularra baizik. Jolasten den pertsonak modu zehatz batean kokatu behar ditu eskuak pilota jasotzeko, pilotaren erliebea irregularra baita. Kurioski, pertsona batek pilota harrapatzen duen bakoitzean, erliebe hori aldatzen da. Eta ez da soilik aldatzen erliebea; tamaina, pisua, eta jokabidea ere aldatzen dira, jokalariengandik hautematen dituen ezaugarrien arabera. Halaber, horrelako jokaera du mahai baten kontra doanean, katu batekin topatzen denean edo haizeak ukitzen duenean, esaterako.Pilotarekiko trukeak zenbait mailatakoak izan daitezke: joko fisikoak, joko mentalak eta joko emozionalak. Baina, jokatzea erabakiz gero, bakoitzak ez daki zein mailatan gertatuko den elkarreragina. Jokalariak ez daude mugatuak; edonork jaso dezake pilota, eta bakoitzak erabakitzen du ea jolasten den ala ez. Inork ez du pilota kontrolatzen, baizik eta jokatzea onartzen dutenen artean kargatzen da haren izaera. Gobernuak, konpainiak, mugimendu sozialak eta abar planteatzen ari dira ea beren interesetarako erabil dezaketen… Baina oraindik ez da guztiz ulertzen pilotaren algoritmoak nola funtzionatzen duen. Eskerrak. 245 5. TRANSARTEA 5.1.1. Zer hartzen dugu transformaziotzat? Transformazioa aldaketa edo garapen gisa ulertzen dugu. Gehienetan, modu positibo eta onuragarri batean ulertzen dugu. Hala ere, transformazioak zentzu negatibo bat izan dezake, hori askotan ahaztu arren. Transformazioak ez dauka, berez, zentzu positibo edo negatiborik, baina gure gizarteak begi onekin ikusten ditu berritasuna, aldaketak, nomadismoa eta berrikuntza. Artean bertan ere ikus dezakegu joera hori. Originaltasuna baloratzen jarraitzen da; aurreko mugimenduarekiko edo beste artistekiko distantzia ezartzeko beharra dago; artistak nazioarteko langile bidaiari bihurtu dira; errepikatzea eta kopiatzea «debekatuta» dago... Baina aldaketa, «transformazio» kontzeptua, sozialki konprometitutako artearekin ere lotzen dugu. Sozialki konprometitutako arteak gehienetan testuinguruaren aspektu zehatzak, egoerak edo sistemaren logikak aldatu nahi ditu, eta, «aldatu» hitza handiegi gelditzen bada, behintzat beste aldaketa batzuetarako prozesuetara batu nahi du, egoerak ikusgai egiten lagundu, eta ezarritako imajinarioan eragin. Hala ere, batzuetan, asmo eraldagarriak dituen artea erdiko eremu batean gelditzen da (ez duenean benetako aldaketarik lortzen eta arte gisa batzuek kolokan jartzen dutenean). Beste batzuetan, aldiz, akzio sozialeko taldeek proposatzen dituzten ekimenen aldean beste hurbilketa bat, baliozkoa, ematen dute. Eta, azkenik, halaber, gerta daiteke transformaziorako asmorik ez duten artelanek horretara berariaz jarritakoek baino eraldaketa gehiago probokatzea. Sozialki konprometitutako artelanek artea, kezka sozialak eta ikuspuntu politikoak batzen dituzte. Ikuspuntu politiko horiek askotan makropolitikarekin erlazionatuta daude (hau da, herrialdeen arteko politikekin, alderdi politikoen estrategiekin, kaleko konflikto sozial zehatzekin…). Asko5.1. Artea eta transformazioa 248 TRANSARTEA Claire Bishopen ustez, etika sozialean bira bat egon da, arte parte-hartzailean agerikoa dena.8 Honako puntu interesgarri hauek azaltzen ditu transformazio sozialaren asmoarekin erlazionatutako praktiken inguruan. – Arte parte-hartzailea baloratzeko irizpide artistikoak falta dira, eta horiek erabili beharrean eraginkortasun soziala eta printzipio etikoak erabiltzen dira. – Proiektuak baloratzea garrantzitsua da, guztiek ez dutelako performatibitate bera. Proiektu batzuk, interes gehiagokoak, hobeto garatuta daude, edo gehiago ekartzen dute. – Sozialki konprometitutako proiektuei askotan ez zaie efikazia sozial erreal bat eskatzen, eta, aldi berean, haien balore artistikoak ezarritako balore artistiko batzuei kontrajarrita egoteagatik baloratuak dira, ez beren balore berezkoengatik. – Mota honetako hainbeste ekimenetan zabaldutako etikarekin desadostasuna sortu beharrean adostasunerako jarrera susmatzen da. – Proiektu batzuek integrazioko politikei laguntza ematen diete; ondorioz, arte-ekimen hauek pertsonak gizartean integratzeko tresnak bihurtzen dira, mundu pribatizatu batean biztanle guztiak beren buruaz arduratu daitezkeen kontsumitzaileak izateko. – Estetika formaltasunarekin, despolitizazioarekin eta arte-ekimenak testuingurutik kanpo ateratzearekin identifikatzen da, eta baita komertzioarekin eta hierarkia kultural kontserbatzailearekin –akademiarekin– ere. Itxura eta azaleko zerbait baino ez balitz bezala. Identifikazio hori kolokan jarri beharko litzateke. – Sorkuntzaren diskurtsoa, politikariei hainbeste gustatzen zaiena, ez da artearen demokratizaziorako egiten: aktibitate ekonomikoen onurarako eta, ez hainbeste, pertsonen emantzipaziorako egiten da. Askotan, arlo politikoan, gauza beratzat hartzen dituzte sorkuntza, industria kulturalak, artea eta entretenimendua. – Artista oso eredu aproposa da politika neoliberalean lan egiteko: ekintzailea, oso malgua, arriskuak hartzeko nahian, bere burua esplotatzeko prest dagoena, joera indibidualista duena eta bere marka berezkoa sortzen duena. – Arte parte-hartzailearen logikan, artista indibiduala susmopean ikusten da, artearen sistema ekonomikoari hobeto datozkiolako figura banakoak. Kolektiboak be8. Claire Bishop, Artificial Hells. Participatory Art and the Politics of Spectatorship (Londres, New York: Verso, 2012). 249 5. TRANSARTEA rez modu positibo batean ulertzen dira, gizarte indibidualistaren eredu alternatibo legez. – Arazo sozialak indibidualki bizitzen dira, eta ez kolektiboki. – Artistaren aldetik, jarrera posible bat da testuingurua aldatu nahi ez izatea, baizik eta berarekin trukeak bultzatzea. – Arte parte-hartzaileko ekimenak erlazio sozialen prototipo edo ereduak izango balira bezala aurkezten dira. Proiektu bereziak egitea prozesuen sistematizazioaren bilatzeari alternatiba bat da. Artearen bidez testuinguruan transformazioak bilatzeak batzuentzat «zentzu terapeutikoa» du: gizartea gaixorik dagoela pentsatzea eta arteak gure ekintzak osa ditzakeela, eta halaber pertsonen emantzipaziorako bideak irekitzen dituela. Batzuentzat, hori desiragarria da, eta beste batzuentzat, sozialki adostutako moralarekin eta etikarekin bat datozen asmo oneko ekimenak dira. 5.1.2. Zer transformatzen da? Zerbait edo norbait transformatzeko asmoa izatea jarrera zuzentzailea da: aurrean daukazuna ez da zure gustukoa, ez zatoz bat horrekin, kaltegarria ikusten duzu, bidegabekoa, beste aukera batzuei hobeagoak deritzezu… eta hori eraldatu nahi duzu. Alde batek beste aldea aldaraziko du. Jarrera horri inkonformista deitzen diogu herri-mailan, aldarrikatzailea. Komunitate bereko zenbait kidek, egoera bera bizi arren, jarrera ezberdinak izan ditzakete: asebete, existitzen denarekin kontent edo kontentagaitz, gogobete gabe… Nola lotzen da «transformaziorako grina» pertsonalitatearekin? Paul Ardennek, aurreko atalean irakurri dugunez, erruarekin lotzen du: «Pekamenaren ideologiak beti erruduntasuneko funtsa dauka, bestearekiko zerbitzuaren konpromisoak konpentsatzen duena».9 9. Ardenne, Un arte contextual, 137. 250 TRANSARTEA Bestalde, loturetan oinarrituriko psikopatologian arreta ipintzen badugu, baliozkoa izango da ikustea zein teoria erabiltzen dugun gizakiok, geure buruarekin eta ingurukoarekin nola erlazionatzen garen aztertzeko. Ezagutza-arlo horrek pertsonalitatearen hiru nukleo ezberdintzen ditu: nukleo konfusionala, malenkoniatsua eta eskizoidea. Pertsona bakoitzak bere pertsonalitatearen egituran hiru nukleoak izango lituzke, maila ezberdinetan. Pertsona batek oinarrizko nukleo bat izan dezake bizitza osorako (konfusionala, malenkoniatsua edo eskizoidea, esaterako), baina, halaber, egoeraren arabera, erlazioen arabera eta bizitzaren momentuaren arabera alda dezake. Nukleo konfusionala oinarrizko antsietate batean ezarrita dago: objektu onen eta txarren artean ez ezberdintzean. Nukleo eskizoidea objektu txar guztiak kanpoan kokatzean datza. Pertsonaren barnean objektu on guztiak egongo lirateke, eta txarrak, berriz, kanpoan. Nukleo malenkoniatsuko pertsonek objektu txar guztiak haien barnean kokatzen dituzte, eta kanpoan daudenak idealizatuta daude. Transformaziorako grina bai nukleo malenkoniatsuarekin bai nukleo eskizoidearekin batu liteke, baina modu ezberdinean. Nukleo malenkoniatsuko pertsonek Paul Ardennek azaltzen duen logikari jarraituko liokete: erruduntasun-funtsa (nahikoa ez izateagatik, ingurutik jaso dituen onurak bueltatzeagatik, bestearekiko zerbitzuaren konpromisoaz konpentsatuko luke). Pertsona batengan nukleo eskizoidea nagusia izateak, aldiz, ingurua zuzentzeko jarrera salbatzaile, mesianiko bat eragin lezake. Zer eta nor eraldatzen da? Okerra da pentsatzea eraginak bakarrik norabide batean gertatzen direla. Artistak artearen bidez eraldaketak eragiten ditu ingurunean (testuinguruan, pertsonengan), eta, aldi berean, beraren arteak bere burua ere aldatzen du. Bere egiteak izaera propioa eta inguruarekin erlazionatzeko modua garatzen du bere barnean. Arteak bultzatzen dituen eraldaketak modu positibo batean ikusteko joera dugu, baina beti ez da hala. Batzuetan, artelanek egoera bidegabe bat finkatzen lagun dezakete (garai ezberdinetan zehar nola erabili diren pertsona ospetsu eta boteretsuen erretratuak boterea indartzeko, adibidez). Beste batzuetan, artea egitea artistarentzat berarentzat kaltegarria izan daiteke (gizartetik distantzia 251 5. TRANSARTEA interesgarri bat eman diezaioke edo isolamendua edo inguruarekiko moldatu ezina bultza dezake). Javier Tudelaren hitzetan, 1. atalean aipatzen genuen bezala, edozein artelan artearen gelan sartzeak artearen eremua bera aldatzen du. Eremuak, bestalde, artelanak eratzen ditu. Artistak artelan hori egiteko asmoa duen momentutik, arte-eremuak artistaren pentsaera, formalizatzeko modua, tresnak, gaiak, prozedurak eta abar baldintzatzen ditu jadanik. Artistek, artelanek, testuinguruko agenteek, egitura immaterialek eta errezeptoreek, guztiek batera, erlaziozko sare bat osatzen dute, eta elkarri eraginak sortzen dizkiote. Guztien artean sistema bat osatzean, batak bestea heltzen du. Sistemek oreka bilatzeko joera dute, eta, osagaiak elkarrekin egokitzen joan ahala, oreka hori aurkitzeko bidean egitura sendotzen joaten dira. Indar hori hausteko taktika, estrategia eta modu operatibo bat jarri behar dira martxan, ezarritako edozein sistema dardararazteko modukoak. Zein estrategia da eraldatzaileena? Ikerketa hau bultzatu duen hipotesietako bat da arte parte-hartzaileak behatuak izateko eginda dauden artelanak baino ezaugarri eraldatzaileagoak dituela. Eraldatzaileagoa da artearen jasotzailea subjektu pasibo bat ez, baizik eta proiektu artistikoaren barnean subjektu aktiboago bat baldin bada. Momentu honetan, nahiz eta kontenplazioak ematen duen distantzia baloratu, eta tarte horretaz baliatzea funtsezkotzat hartu arren, hipotesi horrekin aurrera jarraitzen dugu, defendatzen baitugu egile izateak eta ikusle izateak esperientzia ezberdinak ematen dituztela eta halaber bestelakoak direla pertsonen ohiturak, performatibitatea, trebakuntza eta bere buruaz pentsatzeko jarrerak. Beste alde batetik, bata eta bestea osagarriak izan daitezke. Azkenik, gehitu nahiko genuke askotan sistema artistikoak artista entretenitzen duela sistema beraren txikikeriekin: arte-lehiaketak, diruaren prekaritatea, museo eta erakusketa-aretoetako ibilbideak, nomadak izan beharra… Horrek bestelako asmoak izatetik aldentzen du artista. 254 TRANSARTEA 5.1. Rosa María Rodríguez Magda, Transmodernidad, 2004. Liburutik ateratako kontzeptuen konparazioaren taula. daitezke: forma industrial eta popularrekiko gustua, genero eta diziplinen arteko mugak ezabatzea, intertestualitatea, hibridazioa, collagea, pastixea. Zatiek osotasunak baino garrantzi handiagoa hartzen dute. Eklektizismoa (estilo batetik beste batera joatea) eta dekonstrukzioa (iraganetik elementu estilistikoak hartzea). Jadanik ez da sinesten arte modernoaren goiburuan, hau da, artearen eta bizitzaren arteko nahasketa, eta artea autoerreferentzial bihurtzen da. Ez da bilatzen artearen bidez lan sozial bat egitea. Mugimendu artistiko batzuk sartzen dira izen horren azpian: transabangoardia italiarra, neoespresionismo alemaniarra, neomanierismoa, neominimalismoa, neokontzeptualismoa… Transmodernitatea 1989an, Rosa María Rodriguez Magda filosofoak «transmodernitate» kontzeptua proposatu zuen, La sonrisa de Saturno liburuan. Horren bidez, haren ustean, paradigma ideologiko baten aldaketa bat egon dela adierazi zuen. Postmodernitatean jarraitzen dugunik jada ezin da pentsatu. Berarentzat, globalizazioak panorama osoa aldatu du. Eta, globalizazioarekin batera, teknologia berrien inpaktua, merkatu ekonomikoen dimentsio berria, arazo ekologikoen interkonexio globala, geopolitika mundiala… «guztia interkonektatuta dagoen magma fluktuatzaile bat, lausoa, baina modu menderaezinean totalizatzailea». Modernitateak proiektu batean sinestea ekarri zuen. Kontaketa handietan eta utopietan sinestea. Postmodernitateak, hainbeste gertaera historiko-politiko zapuztu eta gero, utopia horien guztien aurrean ilusioak desagertzea ekarri zuen, eszeptizismoa agertzea haren lekuan, eta kontaketa handiak fragmentatzea. Transmodernitatea proiektuaren itzulera izango litzateke, baina proiektu asko eta txikitan, modu plural batean, mikroproiektutan. Hemen erantsia da Transmodernidad liburuan agertzen den koadro bat, laburpen interesgarri bat egiten duelako paradigma ideologikoa horietaz ohartarazteko. Gaur egun badago polemika handi bat kontzeptu eta ikuspegi horien mugaketari buruz. Batzuentzat, adibidez, proiektu modernoa oraindik ez da amaitu, eta gaur egun bizitzen duguna proiektu modernoaren garapena da. Beste batzuentzat, postmodernitatean gaude, eta transmodernitatearen sintomak izango liratekeenak aurreko mugimenduaren parte izango lirateke. 258 TRANSARTEA nean artearen eta asmo sozialen elkarketari mesfidantzaz begiratzeko: – Artea ezin da «Emergentziazko anbulantziaren artea» izan. – Transformazio sozialak lortzeko, hobe da aktibismoen tresnak eta moduak erabiltzea. – Arteari helburu bat esleitzeak artea bera akabatzen du. Beste aldean, artearen eta errealitatearen arteko konexioa estutu nahi dutenak daude, nahiz eta kasu askotan problematikoa izan. Badaude harea mugikor hauetan murgildu nahi dutenak, eta artearen errealitatea ere eraikitzen dute. 5.1.5. Faktore bereziak transformaziorako artean Partaidetza erabiltzen duten proiektuek ezaugarri espezifikoak dituzte beste arte-adierazpenen aldean (publikoarekiko harremana, denborazkotasuna, espazioak, asmoak, emaitzak, beharrak, finantzatzeko moduak…). Askotan, problematikoa da beste arte motentzako eraiki diren egituretan sartzea edo haien egituraz baliatzea; alde batetik, ezegokiak izan daitezkeelako proiektuentzat beraientzat, eta, beste alde batetik, formatu horietan sartzen saiatuz, behartuak eman dezaketelako, egokitzen ez zaien formatuetara estutzera derrigortuta. Gaur egungo arte ohikoenarentzat moldatu diren espazioak museoak, galeriak eta erakusketa-aretoak dira. Naturalizatu diren zabaltzeko moduak erakusketak, festibalak eta zikloak dira. Arteari denbora zehatzak egokitu zaizkio: normalean badago denbora mugatu bat ekoizteko eta beste bat erakusteko, aste batzuen eta hilabete batzuen artean, orokorrean. Automatizatu diren prozedurak (artistak sortzen du eta publikoak behatzen du), zein bide dauden finantzatzeko (galerien zirkuituak, bildumatzaileen erosketak), etab. Analogia bat egin daiteke ezarritako beste botere-sistema batzuekin. Demagun sistema patriarkala hartzen dugula. «Sistema patriarkala» deitzen diogu antolakuntza sozial bati non gizonek nagusitasuna daukaten hainbes- 259 5. TRANSARTEA te arlotan, ezen horrek botere politiko gehiago, egoera ekonomiko hobea eta prestigio soziala izatea dakarkie. Ezarritako sistemak gizonak modu errazago batean mugitzea eragiten du. Aurrez azaldutakoarekin konparaketa bat egiten badugu, esan dezakegu gaur egungo arte-sistema ez dela abantailatsua arte partizipatiborako, baizik eta beste mota batzuk errazago mugi daitezkeela artearen zirkuituan. M15 mugimenduan entzuten zen esloganen artean, «Ni ez naiz antisistema, sistema nire kontra dago» zegoen. Hala eta guztiz ere, badaude arte-sisteman goi-mailako errekonozimendua jaso duten arte parte-hartzailearen adierazpenak. Pertsonak Gaur egun, gehienetan, pertsonak artearen aurrean ikusleak izatera ohituta eta horretarako hezita gaude. Artelanak behatzeko jarrera egokia ikasi dugu: begirunez, adeitasunez, mirespenez eta isilpean. Geure buruari une bat ematen diogu lasai egoteko, gogoetak egiteko, sentsazioak jasotzeko... «Metaforikoki, artelanak "jaten" ditugu, kontsumitzen ditugu, jarrera oral batean. Egoera abantailak eta desabantailak ditu, artistaren asmoen arabera. Artistak artelana izatea bilatzen badu eta errealitatetik distantzia batean ipini nahi badu oso egokia da, bestela ez. Halaber koadro, eskultura, edo horrelako formatu artistikoak ikusten dituztenean, zerbait berezia aurkitzeko prest daude. Ohiko egoeretan, aurrean dutena artea delako ziurtasuna dute, edo behintzat legitimatutako eremu batean daudela. Hori interesgarria izan daiteke, edo artistak artelana testuinguruan kamuflatuta agertzea bilatu dezake. Arte parte-hartzaileko adierazpenetan, askotan artearen markoa ez dago oso garbi, eta pertsonak ez daude ziur ea bizitzen ari direna artea den ala ez. Hori ere interesgarria izan daiteke edota eragozpena izan daitezke. Pertsonak ez badaude ziur bizitzen ari direna artea den ala ez, blokeatzea eta proposamenaren beste mailetara ez pasatzea gerta daiteke. Parte-hartzailean, beste lan prozesual batzuetan bezala, jasotzaile ugari daude: parte-hartzaileak, artelana lehenengo pertsonan bizi dutenak eta gero beste edozein modutan proiektua jasoko dutenak (dokumentazioaren bidez, telebistarako formatu baten bidez, kalean proiektuarekin topo egitean...). 260 TRANSARTEA Denbora Orokorrean, artelanak bizitzeko denbora ez dago araututa, eta artelan bakoitzak iraupen bat du, edo iraupenean ez-mugatua da. Baina, azkenean, isileko akordio bat egongo balitz moduan, ematen du ertaineko denbora bat dagoela. Ikertuta egongo da zenbat denbora pasatzen duen pertsona bakoitzak museo batean artelan bakoitzean (batez beste 5 minututik 20 minutura, seguruenik). Zinema komertzialaren kasuan, filmak ordu eta erdi irauteko eginda daude gehienetan; hori da iraupen normalizatua. Ez da gauza bera gertatzen ikus-arteetan, baina badaude beste modu batzuk pertsonen esperientziak denboran kokatzeko, mugatzeko; esaterako, erakusketa batean kokatzen diren artelan kopuruarekin, sarreraren prezioarekin, gizateriaren imajinarioan artelan baten aurrean zenbat denbora pasatu behar den instalatuz. Supermerkatu batera joaten garenean, gure erosketen denbora ere kudeatzen dute, isileko modu batean; musikaren erritmoaren bidez, arinago edo motelago erostera bultzatzen gaituzte. Kontsumitzeko prozesuetan, denbora kontrolatzen da, esperientzia etekinen parametroetan sartzeko. Halaber, denbora beste asmo batzuekin kudea daiteke, pertsonen esperientzia modu batekoa edo beste batekoa izateko. Dora Garciak 2011an EHUan emandako hitzaldi batean zioen pertsona batek artelan bati bere osotasunean eustea ezinezkoa izatea interesatzen zaiola. Veneziako Bienalean aurkeztu zuen Lo inadecuado artelanean ikusi genuenez, Espainiako pabiloian egitarau oso zabal bat antolatu zuen, egun batean baino gehiagotan zehar gertatuko zena, eta benetan sentsazio hori jasotzen zen. Denboraren kudeaketa ere esanguratsua izan daiteke. Artelanen izaeraren arabera, beste iraupen bat behar da. Artelan parte-hartzaileak askotan luzeak dira, eta hilabete batzuetan zehar edo baita urteetan zehar ere jarraitu dezakete. Beste batzuetan, aldiz, prestakuntza luzea da, baina gero arratsalde batean gerta daiteke eszenaratzea. Adierazgarria da Tania Bruguerak nola bereizten dituen bere artelanen artean «iraupen luzeko proiektuak» eta «iraupen motzeko proiektuak». Proiektu hitza, berez, jadanik esanguratsua da: «Proiektu hitzak arte-proiektu luzeen eginkizunak izendatzeko "artelan" hitza ordezkatu du». 261 5. TRANSARTEA Espazioak Arte partizipatiboa esparru anitzetan gerta daiteke, eta, batzuetan, espazio fisikorik ez da behar, beste modu batzuetan gauzatu daitekeelako; Interneten eta komunikabideen bidez, esaterako. Horren adibidea Matthieu Lauretteren El GranTrueque proiektua izango litzateke. Askotan ez dute zehazki arterako espazioak izan behar; are gehiago, ezegokia izan daiteke horrelako espazioetan gertatzea pertsonak jarrera batzuk hartzera bultzatzen dituztelako eta arau batzuen menpe funtzionatu behar dutelako. Gaur egun, ez-araututako lekuak aurkitzea zaila da, eta, bat-batean bururatzen bazaigu espazio publikoan pentsatzea, segidan ikusiko dugu gaur egun esparru publikoak (kalea, Internet, museo publikoak…) ere oso araututa daudela. Edozein artelan egiterakoan, lekuen baldintzak eta esanahiak kontuan izan behar dira, testuinguruak eginkizunaren irakurmenean eta prozesuan eragina izango badu. Arte-proposamenak testuinguruan transformazioak eragiteko asmoa badu, ikusi beharko du nola jolastu arau horiekin (saihestu, alboratu, azpimarratu, gailendu, onartu, ukatu...). Kontuan ez badira izaten edo isileko arau horiek ez badira hautematen, zaila da pentsatzea benetan proposamen eraldatzaile bat gerta daitekeela. Azken boladan, egoera ekonomikoagatik eta jarrera posibilista batekin, hainbat arte-proiektu etxeetan antolatzen ari dira, espazio pribatuek, domestikoek, agian beste askatasun bat ematen dutelako. Halaber, proiektu bat hainbat lekutan gerta daiteke aldi berean. Horrek ere erakusketaren ohiko formatua hausten du. 262 TRANSARTEA 5.1.6. Arteak eragin ditzakeen transformazio sozialak egiaztatzeko tresnak Sozialki konprometitutako arteak eta arte partizipatiboak testuinguruan transformazioak eragiteko asmoa badute, logikoa ematen du galdetzea ea eraldaketa horiek benetan gertatzen ote diren, nola hauteman ditzakegun eta zein tresna erabil ditzakegun horretarako. Edozein arte-adierazpenek zein eragin duen neurtzea zaila da. Gainera, puntu horren gainean galdetzean, maiz, galdetutako pertsonak (artistak eta agente artistikoak) pentsatzen du adierazle kontagarriak emateko eskatzen ari zarela. Ebaluazioa egiteko ez da derrigorrez zenbakirik behar. Modu kualitatibo batean ere egin daiteke. Horretarako, bilerak antola daitezke parte hartu dutenekin eta inplikaturiko beste agenteekin, adierazleak ezarri eta horiei buruz galderak proposatu, edota kanpoko behatzaile izan prozesuan zehar eta ekimena ikusi eta gero inplikaturiko pertsonekin elkarrizketak izan, testuingurua aztertu, etab. Beste alde batetik, komunikabideetan izandako efektua bil daiteke, eta horrek beste mota bateko informazioa eman diezaguke: ekimenaren berri zenbat pertsonak izan duten. Eta Interneten ere badaude kontsultatzeko tresnak, pertsonek emandako iritzi berezkoak, galdetuak izan gabe foroetan libreki jarritakoak irakurtzeko. Beste kasu batzuetan, zailagoa da jakitea pertsonari zuzenki galdetuz jakin ezin dena, pertsonen baitan gelditzen dena eta agian pertsona bera kontziente ez dena. Horretarako, beste modu batzuk asmatu beharko genituzke, beharbada proiektu artistikoaren eta psikologiaren arteko gurutze bat eginez. Era berean, artelan baten eraginak beste proiektu artistiko baten bidez ebaluatzea pentsa genezake, edo behintzat jarrera artistiko baten bidez dispositibo bat asmatzea. APG taldeko John Lathmak, adibidez, ukiezinen neurketa gisa «Delta unitatea» asmatu zuen. «Delta unitatea giza garapena neurtzeko era berri bat da, artelan baten balioa zehazten duena. Garrantzia termino monetarioetan ez luke ipiniko, denboraldi batean zehar ekoizten duen 265 5. TRANSARTEA 5.2. irudia. Piedras y Mármoles Irún enpresaren harri bat, 2012. Proiektu hau Conexiones Improbableseko Pilula sortzaileak deialdiaren barruan gauzatu zen, Piedras y Mármoles Irún enpresarekin harremanean. Bidasoa aktiba, Bidasoa lurraldearen garapenerako agentzia, Conexiones Improbables ekimenarekin kontaktuan ipini zen, eskualdeko enpresek beren erronkak, nahiak edo prozesuak garatu zitzaten artistekin, arkitektoekin eta pentsalariekin lankidetzan. Piedras y Mármoles Irúnekoek planteatzen zuten erronkari erantzunez aurkeztu nuen aurreproiektua (ikerketa honekin lotuta, praktikan ipini nahi nituen prozesu eta dinamika artistiko batzuk) haien interesekoa izan zen, eta aurrera egin genuen kolaborazioarekin. Piedras y Mármoles Irúnek planteatutako erronken artean, haien antolamendu-ereduaz eta taldearen prozesu sortzaileez lan egitea zegoen. Xede hori Stono mendia proiektuaren bidez landu zen, okasiorako espresuki diseinatutako esperimentu artistiko bat, jolas kolaboratzaile baten gisan. 5.2. Kasu praktikoa: Stono mendia 266 TRANSARTEA Stono mendia mendi sinboliko bat da. Mendia gehituz doazen elementuen arabera hazten da. Osagaiak gehitu ahal izateko, aurrez egiteke dauden eginbehar batzuk egin behar dira, hau da, aktibatzeko garrantzitsutzat hartzen ditugun eta egunerokotasunean baztertzen joan garen zeregin ezagun batzuk. Lehenengo saio batean, lau lan-arlo identifikatu genituen: planifikazioaren eremua, komunikazioaren eta lan komertzialen arloa, afektu eta zainketen eremua, eta arlo teknikoa. Sail bakoitzari zeregin batzuk esleitu genizkion. Saio baten eta beste saio baten artean, bakoitzak bere ardurapean hartu behar zuen konpontzeko eginkizun bat. Halaber, astero rolak trukatzeko aukera eman zitzaien, normalean pertsona batek kudeatzen duen arlo bat beste batek nola kudeatzen duen ohartzeko, arlo horretako eginkizunen bat konpontzen saiatu bitartean. Bigarren saio batean, mendiak eta guk bata besteari eragin genion: Mendiak zer esaten digu? Zer esaten diogu guk mendiari? Nola kokatzen gara bakoitza mendiarekiko? Zer behar du?... Sculping korporalak egitera jolastu ginen, osagai plastiko eta esanguratsuak gehitu genizkion, fikziozko istorioen bidez mendiaren etorkizuna proiektatu genuen, eta prozesu psikodramatikoekin esperimentatu genuen. Prozesuan zehar jarraitutako dinamika eranskinetan azalduta dago, diseinatutako estrategien laneko materialean itsatsita. Azkenik, aipatu behar da 2. saioa amaitu eta gero guztiok batera prozesuaren ebaluazioa egin genuela eta hilabete baten ondoren berriz hitz egin genuela, ikuspegiak trukatzeko. Dinamika honen jatorrizko xedeak honako hauek ziren: – Eginbeharrak identifikatu eta izendatu. – Ardurak modu argiago batean esleitu eta eskuordetu. – Beti kaltetuta ateratzen diren eginbeharrak hauteman. – Bakoitza mugitzen den arloan besteek zein gauza egingo lituzketen ikusarazi. – Balio ukiezinak elementu ukigaietara lotu, gure irudimenean ainguratuta gelditzeko eta lankideekin partekatzea errazagoa izateko. 267 5. TRANSARTEA 5.4. irudia. Piedras y Mármoles Irún lantaldea, proiekzioko dinamika baten ondoren, 2012. 5.3. irudia. Piedras y Mármoles Irún enpresa familiarraren lantaldea, 2012. Amaieran lortu dena: – Taldeak hasitako aldaketarako dinamika indartzea. – Zintzilik zeuden erronkak identifikatzea eta ekitea. – Beste prozesu sortzaile batzuk ezagutaraztea. – Egoera gatazkatsu zehatz batzuk beste modu batean kudeatzea esperimentatzea. – Ikerketarentzat baliagarria izan da prozesua, proposamen artistiko batek talde konkretu batean zein eragin sor dezakeen ohartzeko. 272 TRANSARTEA 5.9. irudia. Pit Schultz, Artwiki artxiboa. 5.8. irudia. Occupy Biennale, KunstWerke, Berlin. SO: Artwiki proiektuari buruz, deialdi ireki bat egon da, eta 5.000 dosierren artean 2 aukeratu dira. Hitzaldi irekiaren bidez, lehen mailako artisten (erakusketan daudenak) eta bigarren mailakoen (Artwikian daudenak) arteko banaketa indartu al duzue? Benetan biurtekoan parte hartzeko aukera promesa errealista izan zen? AŻ: Apur bat desberdina izan zen, artistei dei ireki bat bidali genielako, eta erantzunak nire helburua aldatu zuen, benetan. Horrekin zer egin pentsatzen hasi ginen. Saia gintezkeen aztertzen, oso artista kopuru txiki bat aukeratuz eta gero horiek aurkeztuz, baina, orduan, egiaz, arte-lehia bat izango zatekeen. Beraz, azkenik, Artwikiren ideia agertu zen, Pit Schultz-ek garatutako ideia: Artwiki izeneko artxibo digital bat, artistek beren profilak editatzeko, irudiak, filmak eta nahi dutena kargatzeko. Asmoa izan zen halako artxibo publiko eta ireki bat bihurtzea artisten eta arte-ekintzei buruzko informazioaz. Beraz, hori izan zen ideia. SO: Artwiki artxiboari dagokionez, bere joera ideologikoaz galdetu diozu jendeari. Zein dira zure joera erlijioso eta politikoa, biurtekoan jasoko ditudan ezagutzak kokatzeko? AŻ: Uste dut ez duela axola nire posizio politikoa zein den. «Ezkerrekoa naiz» esango banu, horrek ez luke esan nahiko biurtekoa ezkerrekoa denik. Sinpleki, kasu honetan, 273 5. TRANSARTEA komisarioaren posizioa eta erakusketaren esanahia ez dira berdinak. Deialdi irekian, artistei galdetu nien beren joera politikoei buruz, uste dudalako iritzia izatea oso garrantzitsua dela. Eta, artearen munduan, nolabait politikoki definituta egotea debekatuta dago. Eta, gainera, jakin nahi nuen zein diren artista horien joera politikoak. SO: Martin Zet artistak Germany gets rid of it (Alemania honetaz libratu) kanpaina abiarazi du. Herritarrei eskatu die immigrazio-politikaren hurbilketa polemikoak dituen liburu baten kopiak emateko eta biltzeko: Thilo Sarrazin-en Germany Does Away with Itself (Alemania bere buruaz libratzen da). Horiekin, arte-instalazio bat egin nahi du, eta biurtekoaren ondoren kolektiboki erabaki zer egin haiekin. Artistak ekintza horrekin daukan asmoak interpretazio ugari sortu ditu, eta liburuak erretzearekin lotu dute. Jasotzaileek artelanez egin dezaketen interpretazio sorta zabala denez, horrek alda dezake artelan batek kontu politiko baten aurrean duen aldeko edo kontrako posizioa? Artelanak interpretazio asko izan dezake, baina, politikan sartzen zarenean, aldeko edo kontrako polarizazioa arrunta da. AŻ: Oro har, uste dut artearen eta politikaren mugak ez direla ohikoak. Politika zaila da, eta uste dut artea baino konplexuagoa dela, zailagoa, eta ez dut uste posizio zuriak eta beltzak daudenik. Posizioen, aukeren, estrategien eta ulermenen espektro bat dago. SO: Christ the King (Kristo Erregea) aipatuz, Miroslaw Patecki gonbidatu zenuenean bienalaren barruan Jesusen burua egitera, hitz egin zenuten piezak har5.10. irudia. Pit Schultz, Artwiki. Artxiboko daten bisualizazioa. 5.11. irudia. Martin Zet, Germany gets rid of it (Alemania honetaz libratu), artistaren proposamena. 274 TRANSARTEA 5.12. irudia. Miroslaw Patecki eskultorea bienalean Christ the King (Kristo Erregea) eskulturaren burua errepikatzen. tuko zuen esanahi ideologiko, politiko eta erlijiosoari buruz? Bera eskultorea da, baina kristaua ere bada. Nola egin zenion Miroslaw Pateckiri enkargua? AŻ: Świebodzin hirian kokatuta dagoen Jesusen figuratik abiatzen da (Kristo Erregea), eta irudia oso famatua da, oso handia baita, inongoaren erdian, sinpleki zelaian, hiri txiki baten ondoan. 33 metroko altuera du, eta nahiko ikusgarria da; beraz, aurkitu genuen nor den haren egilea. Miroslaw Pateckirekin bilera egin, eta Berlingo Bienalean parte hartzeko eta jatorrizko tamainan zati txiki bat erakusteko konbentzitzen saiatu ginen. Horregatik, esku biak ala burua aukeratzea pentsatu genuen, eta, azkenik, Jesusen buruaren produkzioa izan genuen KunstWerke-n, Kristo Erregearena. SO: Parte-hartzeari eta arte irekiei buruz, zein neurritan da garrantzitsua irekitasuna zuretzat? Artelan batzuek egoera bat sortzen dute, eta horretan zer gertatuko ote den irekita geratzen da parte-hartzaileentzat. Hasieratik artistak guztia itxita ematen ez dituen arte-proposamenak dira, eta emaitza parte hartzen duten pertsonen araberakoa da artelan horietan. AŻ: Bai, irekitasuna ideia garrantzitsua da, esate baterako, bigarren erakusketa-aretoan, St. Elisabeth desagaratutako elizan. Pawel Althamerek sortutako Draftsmen's Congress-a (Marrazkilarien Kongresua) dago. Jendeak parte har dezake, horra joan daiteke eta guztia aldatu; margotuta dagoen zerbait gustatzen ez bazaie, deusezta dezakete. Askatasuna dago bakoitzaren iritziak adierazteko. 5.13. Pawel Althamer artistaren Draftsmen's Congress (Marrazkilarien Kongresua) proiektuaren lehenengo egunetan. 275 5. TRANSARTEA SO: Eraldaketaren ideiari buruz, egingo al duzue bileraren bat-edo biurtekoan parte hartu duten komunitate edo pertsonekin, biurtekoaren ondorioak ebaluatzeko? Ez dut esan nahi modu estatistiko edo kuantitatibo batean, baizik eta partekatzea zer gertatu den, moduren batean. AŻ: Bai, bi astetan bilera handi bat izateko asmoa dugu, biurtekoaren parte-hartzaileekin eta interesa duten pertsonekin, eta berriro galdera batzuk erantzuteko: non gauden eta zein bide aukeratu nahi dugun. Beraz, egongo da erakusketaren ebaluazioren bat. Gustatzen zait jakitea zer egin den, zer egiten ari garen eta jendeak horren aurrean nola erreakzionatzen duen. Martxan dago. 5.14. irudia. 7. Berlingo Biurtekoaren prentsa aurrekoa, egitura zirkular batean antolatuta. 281 ** 2. PARTEAREAN LABURPENA Transakzioak artean, teknologia bigunak eta sistema sozialak TRANSARTEA praktika kolaboratzaileei buruzko ikerketa bat da, ikertzailearen esperientzia artistikoak ematen duen ikuspegitik. TRANSARTEaren lehenengo partea lan eremuari buruzko begirada panoramikoa da, eta gai hauetan zentratzen da: kokreazioa, taldea, egoeren sorkuntza eta transformazio soziala. Bigarren partean, prozesu parte-hartzaileen alderdi berezien zehaztasunak aztertu dira: transakzioak, erlazioak, teknologia bigunak eta makineria soziala. Egindako bideak bi birako espiral baten itxura izango luke, bira bakoitzean gai antzekoetatik pasatuz baina koordenatu desplazatu batzuetatik. Artearen bidez trukatzen duguna Lehenengo partean, azkenean, praktika parte-hartzaileak aldaketak errazten dituzten truketzat hartu genituen. Bigarren parte hau hasten da planteatzen zehazki zer trukatzen dugun eta nola trukatzen dugun, hau da, zer motatako trukeak diren horiek. Horretarako, psikologiako eta soziologiako transakzio, transferentzia eta trantsizio kontzeptuetara jo dugu. Lehenengoz, transakzioaren ideia arte erlazionalean landu dugu, esperientzia artistikoa objektuen (materialak ala immaterialak) trukean datzala intuizio gisa hartuta. Horretarako, Maussen dohainari buruzko saioa aipatu dugu, eta Eric Bernen analisi transakzionalean zentratu gara, batik bat. Antropologiako dohainen inguruko teoriek aukera ematen digute jakiteko gizarte batzuetan objektuen arteko 0.2. irudia. Biotracks, 2014. 282 TRANSARTEA trukeek haien arteko erlazioak eratzen dituztela, eta gure gizartean opariak egiteko dugun moduak (itxuraz altruista eta elkarrekikotasunik espero gabekoa), egiatan, erlazio agonistikoak ezartzen dituela, behartzen duten lotura sozialak sortzen baitituzte. Zenbait autorek planteatzen dute arteak (eta espresuki arte erlazionalak) ezartzen dituen harremanek parekotasunak dituztela dohainek ezartzen dituztenekin, eta lotura horien irakurketak balizko inplikazio esanguratsuak izan ditzakeela gaurko sistema ekonomikoan. Beste alde batetik, analisi transakzionalak «transakzioa» erlazio sozialeko unitate minimotzat planteatzen du, eta horren bidez gure oinarrizko «gose» batzuk (estimulu, ezagutza, antolakuntza eta harremanetako goseak) asetzen ditugula erlazioetan. Analisi transakzionalak transakzio motak aztertzen ditu, portaerazko ereduak sailkatuz, eta guk eredu horien adibideak aurkitu ditugu arte proiektu parte-hartzaileetan, horiek ezartzen dituzten harremanak azaltzeko. Artearen bidez trukatzen dugunaren beste hurbilketa bat psikoanalisi freudiarraren «transferentzia» eta «kontratransferentzia» kontzeptuek eskaintzen dutena da. Horiek azaltzen dute pertsonek txikitako erlazioetan izandako sentimenduak, afektuak, itxaropenak edo desio erreprimituak erlazio berrietan errepikatzen ditugula, bestelako pertsona batekin, eta pertsona horrek aldi berean erreakzionatzen duela horretara. Guk ezaguera hori aplikatzen dugu artelan erlazionalek ezartzen dituzten harremanetan, iradokitzeko artistok parte-hartzaileekin planteatzen ditugun erlazionatzeko eredu errepikakor batzuek zerikusia izan ahalko luketela funtzionamendu horiekin. Bestalde, arte-agenteen artean transferitzen diren beste faktore erlazional batzuk aipatzeko (gustuak, egiteko moduak, erreferentziak), Pierre Bourdieuren «habitus» kontzeptura jo dugu. Kontzeptu horren bidez, artean transferitzen denaz hitz egiten da, kapital kulturalaren sorkuntzarekin lotuta. «Habitus» kontzeptuaz azaltzen da klase hegemonikoek kultura eta ezagutza erabiltzen dutela «transferentzi»en prozesuen bidez botere soziala mantentzeko. «Trans» zentzuaren ildoari jarraituz, arte erlazionala, oinarrizko «gose» batzuk asetzeko eta transferentziak egiteko izateaz aparte, objektu trantsizionaltzat erabil dezakegu estatu batetik bestera pasatzeko. Psikologian «objektu» horrek zer esan nahi duen eta zelako harremanak ezartzen ditugun berekin, objektu-harremanen teorian eta psikoanalisi erlazionalean hausnartu dugu (bata, objektuak «subjektuaren desioaren objektua» esan nahi duela eta hori objektu edo subjektu bat izan daitekeela ulertzeko, eta bestea, haurtzaroko pertsonen arteko eta orokorrean inguruarekiko harremanak garrantziaz jakiteko). Bestalde, artean «objektu erlazionalak» zeri deitzen diogun aztertu dugu, adibide batzuk ekarriz (Lygia Clark-en objektu erlazionalak, Ricardo Basbaumen NBP objektuaren inguruko esperientziak eta MACBAko Objektu Erlazionalak katalogoa). Azkenik, D.W. Winnicott-en objektu trantsizionalen teoriaz baliatu gara, zehazki subjektuaren eta objektuaren arteko aldaketak jasateko egiten den joko lagungarri eta adierazgarria aipatzeko, eta, hortaz, arteak berak objektu trantsizionaltzat funtzionatzeko gaitasuna duela baieztatzen dugu. Portaerak arte praktika erlazionalean eta beste medio batzuetan Pertsonok artearekiko ezartzen dugun jokoa portaera bat da. Portaerak organismo baten eta haren testuinguruaren elementuen arteko interakzioak dira. Artelanek ezartzen dituzten jokoak ezberdinak dira artelanaren arabera. Hala ere, joko batzuk errepikakorrak dira denboran zehar, eta beste batzuek bestelako erlazioak ezartzen dituzte. Ha- 283 ** 2. PARTEAREAN LABURPENA laber, badaude portaeretan espresuki zentratzen diren artelanak, portaerak «zer» eta «nola» izanik. Horrelako arte adierazpenetan, arreta ipintzen da «portaerazko artea» kategorizazioan hausnartzeko. Norabide horretan, Stephen Willatek bultzatutako «Portaerazko Artearen Zentroa», Tania Brugueraren «Portaerazko Artearen Katedra», Arte Erlazionala eta Arte Soziologikoa eta beste korronte batzuk (dadaismoa, surrealismoa, situazionismoa, ekintzako arteak…) aipatu ditugu, ikerketaren lehenengo zatian aipatuak denak ere. «Nola»ren inguruan, artean portaerekin lan egitean, esanguratsua da planteatzea zer inplikazio dituen errepresentazioaren operazioa erabiltzeak edo dinamika aktiboak erabiltzeak. Artearen tradizioa batez ere errepresentazioaz baliatu da esperientzia artistikoak eskaintzeko, ekoitzitako artelan baten kontenplazioaren bidez, ikur bisualak, emozioak eta eraikuntza mentalak sortuz. Dinamika aktiboek, kontenplazioa erabili beharrean, inplikazioa erabiltzen dute. Horrek ez du esan nahi bata eta bestea baztertzaileak direnik, baina bai funtzionamendu ezberdina dutela (gauza ezberdinak eskatzen dizkiete) artista eta pertsonei, eta, beraz, ondoriozta dezakegu eragin ezberdinak sortuko dituztela. Puntu honetan, kritika artistikoan planteatzen duen galdera da ea arte parte-hartzaileari ezaugarri emantzipatzaileagoak esleitu ahal dizkiogun, bere egiteko moduak demokratikoagoak, horizontalagoak edo aktibatzaileagoak izateagatik. Horren aldeko eta kontrako argudioak bateratu ditugu, argumentazioan hitzak eta kate logikoak nola erabiltzen diren ohartuz, hitzak esanahiz husten direnean ere bai (esaterako, akzioaren eta ez-akzioaren inguruko eztabaidetan gertatzen den bezala, «kontenplazio aktiboa» aipatzen denean). Horrelako joko erretorikoetatik ateratzeko, psikologia sozialeko ikasketetara jo dugu ulertzeko zer aldatzen den pertsonen gorputz propioa artean inplikatzen denean. Lehenengo eta behin, ohartu gara, arruntean pentsatzen den bezala, jarrerek portaerei eragiten dietela, baina kontrakoa ere gertatzen dela jakin dugu zientzia enpirikotik: portaerek gure jarrerak eratzen dituzte. Hortaz, planteatu dugu ea pertsonei artean ikuslearen rola esleitzeak testuinguru sozialarekiko ere ikuslearen rola izatea errazten duen aldi berean inertzia bat sortzeak. Ildo beretik, gure gorputzei buruz dugun ideia bisualak gure testuarekiko erlazioa zer puntutaraino baldintzatzen duen testuingurutik entitate banandutzat hartzeko. Hirugarrenez, azaldu dugu esperimentu enpirikoek frogatu dutela esperientzietan oinarritutako jarrerek erlazio sendoagoa dutela portaerekin. Hori arte parte-hartzailearen eta kontenplazioan oinarritutakoaren agentziaz eta agentzia horren nolakotasunaz gogoeta egiteko erabili dugu. Bestalde, arte garaikidean, orain arte, esperientzian oinarritutako arteari buruzko diskurtso eta jarrera kritiko asko aurkitu izan dugunez (arte erlazionalaz, parte-hartzaileaz eta kolaboratzaileaz), psikologia sozialean ere bilatu ditugu erantzunak jarrera horiek ulertzeko. Horretarako, arreta ipini dugu printzipio hauetan: «ikuspegi zuzenak» izaten nola ikasten den, disonantzia kognitiboan, arreta emateko saiheste selektiboan, behaketa-ikasketan eta konparazio sozialaren bidez jarreren eraikuntzan. Modu espezifiko batean, portaerekin lan egiten duten formatu artistikoetako artelanen adibideak batu ditugu, medioen aniztasunarekin jolasteko existitzen diren aukerak erakusteko. 284 TRANSARTEA Portaerekin erlazionatutako baliabideak: teknologia erlazionala Hala ere, portaerekin lan egiteko eremu propioa ere badago; ez da zehazki antzerkia, dantza, performancea eta happeninga, eta, aldi berean, elementu asko partekatzen ditu horiekin, baita beste medio batzuekin ere (komunikazioarekin, psikologiarekin edo aktibismoarekin, esaterako). Eremu horri teknologia erlazionala deitu diogu. Hain zuzen, kontuan hartu dugu teknologiak, aparatu fisikoak izateaz aparte, beste artefaktu immaterialagoak ere badirela, Michel Foucaultek Tecnologías del yo liburuan lantzen duen moduan edo, berrikiago, Zhouying Jin irakasleak Global technological Change. From hard technology to soft technology liburuan garatzen duen bezala. Teknologia bigunen esparrua oso zabala da, eta, haien artean, arte praktika artistiko parte-hartzaile eta kolaboratzaileekin lotuta, teknologia erlazionalak interesatzen zaizkigu, portaerarekin, komunikazioarekin eta antolakuntza sozialarekin lotuta daudenak. Hortik, arte proiektu parte-hartzaile batzuk kasu praktiko gisa hartu ditugu, mekanismo eta estrategia erlazionalak hautemateko, esaterako: arau esplizitu eta inplizituekin jokatzeko eremu bat zehaztea; portaera bat normalizatzea; emozioak antzeztea errealak bihurtzeko; ikurren eta koloreen bidez nortasun bat indartzea; informazioa selektiboki talde batzuei murriztea; ekimen kontsekutiboen kate bat ezartzea; talde batean antolakuntzako eredua adostea beste logika baten azpian aritzeko; elementu batzuk elkartzea beste batzuengandik banatzeko; blokeatzea, desbideratzea eta entretenitzea posizio bat ahultzeko… Lehenengo hurbilketa hori egin eta gero, modu panoramiko batean portaerazko, komunikaziozko eta antolakuntzazko teknologia erlazionalak sailkatu ditugu, haien ezagutza arloak, egiturak, operazioak, sistemak, metodologiak, abilezia sozialak eta tresnak orokorrean identifikatzeko. Ondoren, praktika artistiko propioan erabilitako teknologia erlazionaleko artefaktuak batu ditugu, modu abstraktu batean formulatuak, baliabideen errepertorio baten gisan, zenbait pertsonak zenbait egoeratan aplikatu ahal izateko. Hauek dira artefaktu horien izenburuak, zertan dautzan ideia bat ematen dutenak: «Teoria kokatua», «Gainjarritako istorioak», «Historia kateatuak», «Galdera bat daukat zuretzat», «Interdependentziak», «Portaerazko koreografiak», «Hutsune bat gidoian», «Ikus-entzunezko eszenak eta eskulping-ak», «Ukiezinen pertsonifikazioa», «Jakiten eta ez-jakiten», «Letreiaketa inkontzientea», «Ustekabea», «Aurkikuntza sinbolikoak», «Objektugrama», «Objektu-konkrezioa», «Objektuen elkartrukea», «Objektu-aitzakiak». Teknologia erlazionala makineria sozialaren parte gisa Bizitza sozialean, teknologia erlazionalen agenteak gara. Batzuetan, teknologia erabiltzen dugu eragile gisa, eta, beste batzuetan, gure gainean jasaten ditugu teknologiaren eraginak, gehienetan joko hibrido bat sortuz. Teknologia erlazionalak makineria soziala martxan mantentzen du. Lubrifikatzaile batek bezala funtzionatzen du, erotikaz, afektuez, emozioez, transakzioez, erakarpenez, gaitzespenez eta egiturez baliatuz, gizartearekin mihiztatzeko. Makineria sozialaren kontzeptua hainbat pentsalarik landu dute: Karl Marx, Lewis Mumford, Abraham Mole, Gilles Deleuze eta Félix Guattari, Gerald Raunig… Haien kontside- 285 ** 2. PARTEAREAN LABURPENA razioetatik abiatu gara gizartearen funtzionamendura hurbiltzeko moduak izateko eta artea makineria horrekin nola erlazionatzen den ulertzen saiatzeko. Hori baliagarria izan zaigu Donna Haraway, Rosi Braidotti eta Bruno Latourren ikuspegi postantropozentrikoetara eta posthumanistetara ailegatzeko, hurrengo garapenetan lantzeko. Artea makineria sozialaren parte da beti, baina arte mota bakoitza modu batean edo beste batean mihiztatzen da horrekin. Arte mota batzuek errepresentazioaren operazioa erabiltzen dute. Horiek sinbolizatzeko ekintza magikoaren bidez, gizakiekin kontenplazioaren bidez eta gauzatzeko eta jabetzeko aukeraren bidez lotzen dira pertsonekin, arte egiturekin, iruditeria sozialarekin, eremu espiritualekin, ekonomiarekin… Horien adibideak emateko, makineriak irudikatzen dituzten artelanak aukeratu ditugu: Marcel Duchampen Beira Handia, Rube Goldbergen Ezpainzapi automatikoa, Wim Delvoyeren Kloaka originala eta Bureau d'Etudesen Munduko Gobernua. Nagusiki errepresentazioaren operazioa erabiltzen duten artelanei dagokienez, artelanak izan dezakeen performatibitatea irekita uzten dute, eta, aldi berean, ekoizpen horien eremuaren mugek haien performatibitatea murrizten dute. Aurrekoak «errepresentaziorako makinak» dira, eta «makina performatibo»aren kategoria ere aipatu dugu. Halakoak artelanen performatibitatean zentratuko lirateke modu zuzenago batean; beraz, aurreko makinerien aldean martxan ipintzen duten operazioa, makineria sozialarekin lotzeko modua artelan bakoitzean berriz negoziatzen da (hori artelanaren izaeraren partea da), eta aurreko makinerien mugetatik kanpo irteten saia daitezke. Multzo honetan arte parte-hartzaile eta kolaboratzailearen ekimenak sartu ditugu, maiz begirada ipinia dutelako eragin sozialean, nahiz eta beti horrela ez izan. Hirugarrenez, «makina abstraktu»aren kontzeptuaz hausnartu dugu, argitzeko ea prozesu parte-hartzaileak erabiltzen dituzten dispositibo artistikoak «makina abstraktu»aren kontzeptuaren barruan sartu ahalko genituzkeen eta ea sartzea lagungarria izan daitekeen ulertzeko artelan parte-hartzaileak nola mihiztatzen diren soziala denarekin eta zein den haien agentzia gizartean. Hori egiteko, gogoeta egin dugu Turingen makina abstraktuaren kontzeptuaz, konputazioan; Gilles Deleuze eta Félix Guattariren makina abstraktuaz, haien filosofian, eta Michel Foucaulten dispositiboaz. Hori kontuan hartuz, hiru makina abstrakturen eskemaren bidez, teknologia erlazionala azaldu dugu: Portaeren moldatzailea, Komunikazioaren zirkuitua eta Antolakuntzaren zuhaitza. Makina bakoitzarekin erlazionatutako artelan bat azaldu dugu adibide moduan: Iratxe Jaio, Klass van Gorkum, Wouter Osterholt, Jonas Staal eta Elke Uitentuisen The Social Experiment, Tellervo Kalleinen eta Oliver Kochta-Kalleinen Kexen Abesbatza, eta Francis Alÿsen Fedeak mendiak mugitzen dituenean. Azkenik, dispositibo horiek makineria soziala hackeatzeko agentzia azaldu dugu, teknologia erlazionalen funtzionamenduez jabetuz eta makinen logikak ezagutuz.
science
addi-623c6ff0f1c6
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31664
Transart. Collaborative art practices, relational technologies and social performativity.
Del Olmo Alonso, Saioa
2018-11-16
Maparen legenda Saioa Olmoren proiektu artistikoak tipologiatan antolaturik A- Inkontziente Subjektiboa B- Publikoak eta Testuinguruarekiko Elkarrekintza C- Identitate Kulturala eta Imajinario Kolektiboa D- Generoa eta Feminismoa E- Desioaren Mekanismoak F- Prozesu Kolaboratzaileak eta Taldeko Portaerak A katarsia xamanikoa esentziala ahozkotasuna atabikoa sexuala ezezaguna exorzizatu nahasi eta zirikatu ezkutatzea eta azalaraztea gogoak ematen duena egin muina abere-sena A Inkontziente Subjektiboa Hasieran aho, mihi eta hortzak erabiliz ahozkotasunean barrendu nintzen. Gorputza bere muinera murriztuz, harraparitzaz esperimentatu nuen. Nire erraiak exorzizatzen saiatu naiz hainbat alditan eta hainbat modu ezberdinetan: hezurre kin jolastuz, abestiak kantatuz, objektuak berrantola­ tuz, irudiak nahastuz eta hitzak murtxikatuz. Amaieran, patinetan muntaturik, nire historia pertsonala joan nintzen kontatzen ikus-entzunezko hamaika zatiren bidez. Mihi batetik joan nintzen labaintzen eta honaino iritsi nintzen. Erdian, nire beroki arrosa irekiz eta azpian nuena azalduz, jendea harritu nuen. Berehalakoak ziren banakako erakusketak egitea zen nire asmoa. Barnea herrialde arrotza da. Pertsona batzuk turista gisa paseatzen dira lurralde honetatik, eragozpenik sortzen ez dionari bakarrik begira. Beste batzuk, herrialde honen mugetara ailegatzen dira kanpotik, gainditzen zailak diren mugekin topo eginez. Trikimailuak asmatu behar dituzte beste aldera heltzeko. Artea truku bat da, ezarritakoaren gainetik pasatzeko balio duena. Azkenik, herri honetan galdurik daudenak ere badaude, baina horretarako daude eginda labirintoak, ezta? Joko bat planteatu nien enpresa bateko kideei, fluxu ukiezinak irauliz. Hemen kodea argitu behar da. Egoera planteatuta dago. Gutunak banaturik daude. Inork ez daki guztiz zer tokatu zaien besteei. Bakoitzak ekintza bat egin behar du, besteen mugimenduei eragin­ go diena. Baina batek ez du jolastu nahi eta ko­ dea deszifratu gabe gelditzen da. Espiritu txarrak uxatzeko hoberena abestea da. "La, la, la, la, la"­ren azpian zegoen gakoa, eta orain mezua interpretaziorik gabe geldituko da. Behintzat honela, bere edertasunaren zati bat ez du galduko. Irteerako laukira itzultzea ezinbestekoa zen. Igeri egiten ikastean: "niganaino etorri". Baina helmugara esfortzuz hurbiltzerakoan pertsona pikardiaz urruntzen zen. Katarsia, beti iheskorra. inertziak hautsi egunerokotasunean desegin erlazionatzeko modu alternatiboak elkartrukatu edota eraldatu norentzat - norekin - nola - non Araututakoa zalantzan jarri esperientziak moldatu hartzaile aniztasuna eraginkortasun eremua zabaldu Publikoak eta Testuinguruarekiko Elkarrekintza B Bestearen presentziaz galdetzen nion nire buruari, hori dela eta, arte proiektu bakoitzari nori bideratuta zegoen galdegiten nion. Nor dago hor kanpoan? Besteak? Baliteke norbera izatea berriro, besteengan proiektatuta. Baliteke in­ guruarekin elkarrekintza egin nahi izateak, egoera atsekabegarri bati, irteerako eszena bat aurkitzeko modua baino ez izatea. Litekeena da ezetz. Eta beste horrekiko bortizkeria nabarmen sumatzen nuen egilearen eta hartzailearen artean: nork eman eta nork jasotzen zuen, nork jada zuen jakintzaren jabetza eta nork eskatzen zuen hornitua izatea, nor zirudien emateko gai eta nork ematen zuen behartsua, nor zen ustiatua eta nork ateratzen zuen plusbalioa. Bat­batean, taldeko dinamika batean rolen irakur­ keta aldatzen da eta liderra ematen zuena bekatari bihurtzen da. Igorle eta hartzaileen arteko harremanak frogan jarri nituen: elkarlanean jardunez, pertsonei proposamen batean parte hartzera gonbidatuz, erabakitzeko boterea delegatuz, talde baten barruan iniziatiba bat aurrera eramanez, martxan zeuden ekimenetara nire burua gehituz, inplikazio maila ezberdinak ahalbideratuz eta hainbat arte adierazpenetan publikoa izanez. Dantzatzen ibili gara denbora guztian: dantza lotuan, soltean, musika jarraituz eta markatutako erritmoari kasurik egin gabe, dantzarako pistan lagun askorekin, bakarrik eta ikusle bezala aulkitik begira. Pertsona bakoitzak rol ezberdinak jokatzen ditu eta batzuek ezarritako sistemarako "komenigarriagoak" dirudite. Erresistentziak garatzeko beharra... eta moduren batean, hori engranajearen zati bat ere izatea. Artearen zirkulu mugatutik ateratzeko, publikoak zabaltzea zen asmoa. Komunikabideetako formatuak erabiltzea, taktika bat. Ondo pasatu dugu elkarrekin baina zure gusturako arraroegia nintzela sentiarazi didazu hainbat alditan. Agian markorik gabe ibiltzen direnei hori gertatzen zaie. Jendearekin harremantzeko moduak anitzak dira eta askotan logikoenak eta gogokoenak ez dute balio. Beste ibilbide batzuk behar dira. Pilota bota eta itzultzen bazen, buelta nolakoa zen behatu. Beste batzuetan pilota solte utzi ea zer gertatzen zen. C Identitate Kulturala eta Irudikari Kolektiboa Badaude gai batzuk errepikakorrak direnak. Identitatearena horietako bat da. Nor naiz ni eta "ni" horrek, zer tankera hartzen du? eta bihurriagoo, nik kontrolatzen dut ala beste modu batera moldatzen da? Nortasuna garrantzitsua den toki batean zaude, nortasun-adierazpen esanguratsuez inguratuta. Konturatzen zara horrek zuregan eragina baduela eta zerzelanzergatikzertarako galdetzen diozu errealitateari. Emozioaren bitartez bideratuko zaitut. Zure ongiza­ teagatik da. Guztien ongizaterako da. Eta hemen (nire gorputzean, nire etxean, Bilbon, Bizkaian, Euskal Herrian, Espainian, Europan eta mundu globalizatu honetan) gertatzen denaren zati bat beste egoera batzuetara ere estrapola daiteke modu sistemiko batean. Beste zatirik ez. Armarri bat berregin, Andoain herriaren irudikapen gertuagoko bat egiteko. Zer eramango zenuke hobe zure kamisetan: zure herriaren armarria ala zure musika taldearen logoa? Urte batzuk geroago armarri bera beste komunitate baten identitatea irudikatzeko erabili, Wikitokin. Irudikapen kolektiboak teknologia bat dira, portaeraren teknologia bat, guztion artean eraiki eta deseraikitzen duguna. Askotan egitura sozial zehatzek banakakoek baino baliabide eta tresneria gehiago izaten dute irudikapenak moldeatzeko. Komunikabideak, esparru publikoak, epe luzerako estrategiak..., hauek ere neure treneria artistikoa izango dira. Ezarritako irudikariak eta ezarri gabekoak. Tartean jolas bat, zirrikituek eskaintzen dutena. Nola irudikatuko zenuke zure herria? Eta emaitza­ rekin ez bagara identifikatzen, itxuragabekeri bat bezala egiten bazaigu, gurea bezala onartzeko gai izango gara? Asmoa garbi izanda hautaketak errazagoak dira, errealitatearekin negoziazioan gauzak sinesten dituzun eremuetara bideratzeko. Amets, zure hegazkina lurreratu zenean ez zintu­ dan emandako argazkian ezagutu, baina zure presentzia argazkiarena baino nahiago dut. jabekuntza kontzientea artea eta aldarrikapenak artibismoa aukera ez-hegemonikoak oposatutako bitarren, suposizio faltsua borroka ikuspegiaren indarra eskubideen parekotasuna Historia bereganatu zenbaketen balioa arauak kolokan jarri normalizatuta deseraiki testuinguru ukiezina aldatu oinordetzaren funtzioa kexak legitimatu D Genero eta Feminismoa Genero rolen banaketari buruzko kezka, etxetik nekarren, ez modu intelektualizatu batean baizik eta egunerokotasunean murgilduta bizi izanagatik, inguari begiratzeagatik, alboan gertatzen dena harriduraz jasoz. "Zergatik?" hasteko modu bakarra zen. "Nola?" ja­ rraitzeko aukera konprometitua. Amaiera esaldi ra­ ko, oraindik ez da garaia. Hizki solteak, eta goxoa izan daitekeen doinu bat besterik ez dugu. Taldean artegatasunak partekatzea bizigarria, indargarria eta hunkigarria da. Astean behin biltzen ginen eta denbora ematen genuen, istorioak elkartrukatzen, barreak botatzen, haserreak azalarazten eta estrategiak makinatzen. Proiektu bakoitzean komentatzen genuena gure portaera berezkoetara eramaten genuen edo eramaten saiatzen ginen. Batzuetan zure burua zure printzipioen kontran joanez harrapatzen duzu. Borondatea eta ekintza kontzienteak ez dira zure ekintzen jabe bakarrak. Gure bizitzak beste bizitzetara konektatuta zeudela argi geneukan, horregatik beste emakume batzuk bilatu genituen konplize bezala gure proiektuetan. Armiarmaren sarea oso urragaitza eta ahula da aldi berean. Gakoa ez zen arte eremura bakarrik mugatzea, gure eragin-esparrua ez genuen artearena bakarrik kontsideratzen. Artea gure medioa izanik, tresneria ez zen diziplinetakoa soilik izango. Tresnak eta helburuak egokitu. Medioa mantendu. Artearen funtzioarekin topo egin dugu. Naturalizatutako funtzioekin eta bestelakoekin. Feminismoaren aldarrikapenak beste "bestelakoak" horretan kokatua izango zen hainbat kasutan. Gauzak ez dira beti aurrerantz joaten, atzerantz ere badoaz: gorantz, beherantz, ezkerrerantz, eskui­ nerantz eta modu herratu batean, indarra kentzen. Kontuz ahitzearekin. Hori ere sistemaren estrategia bat da, eta horretarako prest egon behar dugu. Tirainari aurre egiteko hoberena ur­lasterraren kon­ tra igeri egin beharrean, paraleloan egitea da. E Futurize: Desioak Puzten Ezkutatutako Desioak Diziplina gabeko Desioak Desioak Lurreratzen Desioak Aztarrikatzen Aztiaren Etxean Eromekanika E Desioaren Mekanismoak Gure ekintzen motorraren bila, lehenago desioez galdetu egin behar izan nion nire buruari. "Aztiaren etxean" sartu zara. Zer ari zara bilatzen? Zerk ekarri zaitu honaino? Kuriositateak agian? Gozamen bila zatoz? Esperientzia hunkigarriren bat izan nahiko zenuke? Ala artearekiko grin kontzeptual batek gidatu zaitu? Pertsona ezberdinek, artea, gauza ezberdinetarako erabiltzen dute: besteen mirespena lortzeko, norberaren autoestimua lortzeko, dirua edo prestigio soziala irabazteko, beste pertsona batzuekin erlazionatzeko, trauma batzuk konpontzeko, testuingurua ulertzeko… Normalean ez da elementu bakar bat izaten gidatzen gaituena, baizik eta horiek eta beste batzuen arteko nahaste bat, neurri ezberdinetan. "Zer desiratzen duzu?" galdera zuzena egitea ez zen egokia katea­amaierako desioak erauzteko. Beste zeharkako modu batzuk bilatu behar dira horretarako. Artistak artean bilatzen duenaren arabera, bere inguruarekiko erlazioa mota batekoa edo bestelakoa izango da. Desioa zoratzea zen plana, jolasa zen bidea. Araututa zegoenetik ateratzea, eta horrela beste egoeretara ailegatzea. Baina jolasek ere arau in pli zituak ba­ dituzte… badago jolasak ulertzeko mo du bat, bai eta haientzako denbora eta espazio zehaztuak ere, beren botere basatia murrizten dutenak. Zenbat esfortzu egiten duzu zure desioak lortzeko? Zer egiten duzu zure desioekin? Han egotearekin nahikoa duzu ala haien bila zoaz determinazioaz? Determinazioaz joateak zer sortzen du zugan? Ceciliak bere istorioa kontatu zidan. Behin bere aitak biolin bat oparitu zion. Ez zekien zergatik oparitu zion, berak ez baitzuen biolinik jotzen, baina gustatzen zitzaion aurrean izatea, nahiz eta jotzen ikasteko asmorik ez izan Desioak bezala, han izatea gustatzen zitzaion, ez lortzeko, baizik eta haien existitentziaz disfrutatzeko. Denboraldi bat eta gero, biolina desmuntatu, zuriz pintatu eta berriz muntatzea erabaki zuen, ekintza artistiko gisa. Determinazioaz joango naiz gizarte honen barruan garatutako desioen bila. Oso komenigarria zara guretzat. eginbeharren banaketak gatazkak konpondu fluxu libidinosoak taldeko dinamikak agindua bete emozio-egoera zehatzak bultzatu inplikometroa rolak esleitu eta onartu F Prozesu Kolaboratzaileak eta Talde-Portaerak Artean lan egiteko talde-prozesuak nahiago izatea apustu ausarta da, arte-sistema eremu konplexua baita. Bere marka propioa eta kontrolatuta eraikitzen duen artista komenigarriagoa da sistemarako: estilo ezaguna, koherentea eta denboran zehar mantendua balore ekonomiko bihurtzea errazagoa delako. Banakoak ekoizpeneko egitura minimo bat izanda, malgutasun osoz, egoera latzetan errazagoa du aurrera joateko. Baita ere errazagoa da jasangarritasuna diru-kopuruen arabera. Bestalde, esparru atomizatu batean ez dira aurkitzen behar diren baldintzak (kultura, asmoak, heziketa) arazo komunei edozein elkarketa ahaleginen bidez aurre egiteko. Agurrak, musuak, besarkadak eta goraintziak modu bizi batean eginez, giroa berotu egin genuen. Prozesu kolaboratzaileen denbora (harremanena, elkartzearena, gauzak bizitzearena) ez da normalean ikus-entzunezko artearen denbora (emaitzak jarraitzen du gakoa izaten). Artista bezala moldatzen zara, eremua moldatzea lortzen duzu; modu taktiko batean aukera-uneak aurkitzen dituzu edota epeluzeko estrategia diseinatzeko eta aurrera eramateko gai izaten zara. Auzokide komunitate baten fatxada bat abiapun­ tutzat erabili genuen, hiriko biztanleak animatuko lituzkeen jarduera­kolektibo bat martxan jartzeko. Gure kabuz esperimentatu, auzokideak inplikatu, publikoa limurtu. Izar iheskor bat, ala nork bere harri­koskorra ekartzen duen prozesu luzeago bat? Bigarrenarekin sakontzeko asmoa. Naturalizatutako eta barneratutako jarrerak azalarazi, jolasaren bidez diziplinarik gabeko ekintzak esploratu, ikasitako portaerak eraiki eta deseraikitzera jolastu, portaera disidenteak izan eta probokatu. Akzioa–erreakzioa praktikatu genuen eta ados tuta­ ko momentu batzuetan jarraibide sekretu batzuk bete genituen, portaerak koreografiatzeko asmoz. Abiapuntu bezalako egoera bat diseinatzea, ondoren, modu inprobisatu batean, bere kabuz gara dadin. Zu akitaniar berde bat izango zara, zu gorria, zu horia, zu urdina, zu muga ikustezinen zaindaria, zu afektuen kontrabandista… rolak banatu eta banatutakoak ere guztiz jarraitu ez. Giza espeziea behatu, aztertu, ulertu, eta horrekin nola erlazionatzen jakitera iritsi. Pertsona baten tamainako panpina bat, talde batean sartu misio ezjakin batekin.
science
addi-3daec7f64a8f
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31665
Lanaren kontrako (beste) lan-saiakera bat.
Rezola Iztueta, Igor
2018-09-14
ESKERRAK • Euskal Herriko Unibertsitateari ikerketa hau egiteko eman didan bekarengatik. • Ismael Manterola Ispizuari bere prestasun, eskuzabaltasun eta konplizitatearengatik. • Arantza Lauzirika Moreari, nigan jarritako konfiantzarengatik, eta denbora honetan eman didan babes eta laguntzarengatik. • Gurasoei, familia aurrera ateratzeko egin duten lan guztiarengatik eta, batez ere, eskaini didaten laguntza eta maitasunarengatik. Hori gabe lan hau ez zen posible izango. Aitari eta amari 23 HITZAURREA 1.1. MOTIBAZIOA «Tratar honestamente lo real no es hablar de lo real, no se trata de documentar lo real, y ni siquiera es el supuesto activismo que intenta transformar lo real. Tratar honestamente lo real significa sentirse afectado por lo real hasta el punto de poder transformarte a ti mismo por esa afectación».2 Marina Garcések dioen bezala, ez da gauza bera norberak bizi ez duen zerbaiten inguruan hitz egitea edo norbera alderik alde zeharkatu eta bete-betean ukitzen duen zerbaitez mintzatzea. Ildo horretatik, hemen aurkezten dugun ikerketaren izaera autobiografikoa azpimarratu nahi genuke ororen gainetik. 20 urtean zehar fabrikako lanean lehenik eta artearen esparruan ondoren langile bezala izandako bizi-esperientzia ezinbesteko lehengai izan da ikerketa-lan honetan, eta hala, bizi izandakoa oinarri duen lan teoriko bat da aurkezten ari garen hau. Neure burua "ikasle txartzat" neukala eta, hoberena lanean hastea nuela erabaki nuen bere garaian. Soldatzailearen ofizioa ikasi ostean, trenak egiten dituzten fabrika handi batean hasi nintzen lan egiten. Nahiz eta nire behar materialak asetzeko aski eta sobera balio zidan, segituan ohartu nintzen jarduera hura ez nuela atsegin, ez nuela gustuko, behartuta egiten nuela, alienatzailea gertatzen zitzaidala. Lanerako nuen motibazio bakarra ekonomikoa zen, eta ez zuen nire barrena asetzen. Ez dut ezkutatuko fabrikako lanarekiko nire arbuioa. Langile fina nintzen, hala ere; neure burua halakotzat neukan behintzat, nahiz eta lankideek, oraindik oso ondo ulertzen ez dudan zerbaitengatik, "Fugas" ezizenaz bataiatu ninduten. Fabrikan trenak egiten hasi nintzen garai berean, lanetik kanpo, muralak margotzeari ekin nion. Jarduera hura fabrikan egiten nuenaren kontrakoa zen. Errentagarritasun ekonomikorik ez zidan ematen, baina gogobete egiten ninduen; margotzen nuenean errealizatua sentitzen nintzen. Hala, fabrikan 11 urte neramatzala, eszedentzia hartu eta Arte Ederrak ikastera joateko hautua egin nuen. Ez zen inondik inora erabaki kontziente bat, baina nire barnean banuen seguruenik nolabaiteko esperantza, pasio bilakatu zitzaidan hartatik, pinturatik, bizitzekoa. Esparru batetik bestera halako aldaketa egiteko erabaki hark bazuen zer ikusia egiten ari nintzen jarduera hura eta barne-beharrak ase nahiarekin, alienatzailea gertatzen zitzaidalaeta nire baitan sortutako lan haren kontrako halako jarrera batekin, edo lanaren bitartez errealizatua sentitzeko premiarekin. Labur-labur esateko, beraz, ikerketa-lan hau behar pertsonal batetik jaio da. Alde batetik, lanak bizitza material zein espirituala goitik behera zeharkatu eta baldintzatzen duelakoan 2 Ibidem. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 24 gaude, eta horregatik, ezinbestekotzat daukagu lanaren nozioaren inguruan hausnartzea eta zer egin pentsatzea. Izan ere, nor izatea, hori lanaren nozioak norbanakoarengan nahiz komunitatean betetzen duen funtzioak zehazten du, lana nor izatearen parte funtsezkoa da, eta beraz, jarduera horren inguruan arakatu eta sakontzea ezinbestekoa da, gure aburuz. Eta bestetik, ikerketa hau nire praktika artistikoaren garapen logikoa da: hainbat urtean egindako lana aztertu eta hausnartzeko beharretik dator doktore-tesi honen motibazioa. 1.2. METODOLOGIA Ikerketa egiteko modua, funtsean, praktika artistikoaren eta ikerketa teorikoaren bitartez bideratu dugu, eta irudi eta testu bidez eraiki dugu tesia. Irudi bidez jaso ditugu azken urteotan egin ditugun zenbait proposamen artistiko, eta testuaren bitartez, berriz, ikerketaren gorputz teorikoa litzatekeena. Horretarako, arte, filosofia, ekonomia, soziologia eta feminismoetatik datozen hainbat artista eta pentsalariren ekarpenez baliatu gara, dela liburu, artikulu, hitzaldi, bideo eta erakusketak entzun eta ikusiz, dela mintegi eta tailerretan parte hartuz. Era askotako materialez baliatu gara, beraz, gertatzen zaizkigun gauzen inguruan pentsatu eta sakontzeko. Nahiz eta ikuspegi kuantitatibotik alde teorikoak presentzia handiagoa duen, ez dugu bata bestearen gainetik ipintzen. Osagarriak dira, eta alderdi kualitatibotik, batak zein besteak pisu bera dute. Lan hau 7 ataletan antolatu dugu, eta hauxe du egitura: 1. atala: sarrera labur batekin batera, motibazioa, metodologia eta tesia irakurtzeko beharrezkoak diren zenbait argibide bildu ditugu lehenengo atalean. 2. eta 3. atalak: ikergaira hurbiltzeko marko teorikoa zehaztu dugu atal hauetan. 2. atalean, lan kapitalistaren sorreraren nondik norakoa, bete izan duen funtzioa eta haren ondorioak azalduko ditugu, oso modu eskematikoan. Ikusiko dugu kapitalismoa sortzearekin batera produkzio-moduak aldatuz joan zirela, eta nekazaritzakoak eta artisautzakoak ziren produkzio-modu haiek produkzio-modu industrial bihurtu, azken hori hegemoniko bilakatzeraino. Lanak beste zentzu bat hartu zuen, lehengoaren aldean oso bestelakoa, eta hegemoniko bihurtu zen lan-modu hark langilerian zer-nolako ondorioak izan zituen ere ikusiko dugu. Fenomeno horretan murgilduta arteari ere erreparatuko diogu, eta ikusiko dugu nola arteak une jakin batean, fabrikako lan industrialaren logika ekonomizistatik aldenduta, autonomia aldarrikatu zuen; nola arteak, lan industrialak ez bezala, lanaren bitartez errealizatzeko aukera eskaintzen zuen; nola artearen esparrua lan egiteko eta bizitzeko bestelako moduak saiatzeko eremu izan zen, eta azkenik, artearen eta lan kapitalistaren artean zer tentsio izan ziren. 25 HITZAURREA 3. atalean, 60-70eko hamarkadetan produkzio-eredu kapitalistari egin zitzaizkion kritiketan ipiniko dugu arreta. Garai hartan hainbat tokitan izandako gertakarien eragina azter tuko dugu, eta Frantziako 68ko maiatzeko gertakizunei erreparatuko diegu nagusiki. Testu inguru hartan egindako kritika, protesta eta aldarrikapenek kapitalismoari espiritu berri bat emateko balio izan zutela ikusiko dugu, eta orobat, testuinguru haren ostean mugi mendu bikoitza gertatu zela: batetik, ekonomiaren "kulturizazioa", eta bestetik, kultu raren "ekonomizazioa". Prozesu horrek zer ondorio ekarri zituen ikertuz itxiko dugu atal hau. 4., 5. eta 6. atalak: ikerketaren funtsa edo mamia atal hauetan jasotzen da, hemen heldu ko diogu ikergai edo problematika zehatzari. 4. atalean, 60-70eko hamarkadetan izandako aldaketak abiapuntu hartuta, ikusiko dugu kapitalismoak hartu zuen espiritu berria zela tarteko nola produkzio-modu berriek arte- eta kultura-esparruarenak ziren hainbat ezaugarri bere egin zituzten, eta artista langile eredugarri bihurtu. Ikertuko dugu nola lanaren bitartez errealizazio pertsonalerako auke ra posible izatera igaro zen. Aldi berean, artistaren lan eta bizimoduaren argi-ilunetan sakonduko dugu, bai eta hura eredutzat hartu zuten lan-eredu berrienak ere. Zalantzan ipiniko dugu autorrealizazioa promestuz zetorren arte-esparruko lana eta artista nahiz artearen eremua eredutzat hartu zituzten produkzio-modu berrietatik egiten zen lan- modua, ikusteko ea lanaren bitartez norbera autorrealizatzeko promesa betetzen zuten edo ez. Atal berean, lantzat hartu ohi den jardueratik haratago burutzen diren bestelako zeregin eta jarduera batzuetan jarriko dugu arreta, lanaren nozioaren bitartez zer ulertzen den birpentsatzeko. 5. atalean, gizarte postindustriala zertan oinarritzen den sakonduko dugu. Horrela, haren ezaugarri esanguratsuenak identifikatzeaz batera, ezaugarri horiek gaur egungo bizimodua nola baldintzatzen duten aztertuko dugu. 6. atalean, gizarte postindustrialeko produkzio-moduek eta haien inguruan antolatutako bizimoduak zer-nolako ondorioak eragiten dituzten ikertuko dugu lehenik eta ondorio horietan sakonduko dugu gero. Ildo horretatik, lanari buruz eta lanak sortzen dituen erreakzioen inguruan hausnartuko dugu, eta ikergai hartuko ditugu, gainera, erreakzio horien adierazpen baino ez den lanarekiko arbuioa, batetik, eta teknologiak betetzen duen papera, bestetik. 7. atala: azken atal honetan, alde batetik, ikerketaren ondorioak biltzen dira; bestetik, ikerketaren bitartez atera ditugun ondorioen inguruko zenbait gogoeta, eta azken-azkenik, amaitzeko, doktore-tesi hau egiteko erabili den bibliografia aurkeztuko dugu. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 26 1.3. OHARRAK 1. Ikerketa hau egiteko hainbat ezagutza-arlotara jo dugun arren, argi utzi nahi dugu, lehenik eta behin, artearen esparrutik egindako ikerketa bat dela. 2. Ikerketa hau, Mendebaldeko kultura heteropatriarkal eta arrazializatuak zeharkatutako mundu-ikuskera batetik abiatzen den neurrian, eta errealitatea tokian-tokian desberdina delako, askotarikoa, ikerketa mugatua da guztiz; horretaz kontziente gara. Subjektibitate horrek ikerketa baldintzatzen duela jakitun izanda, ez da gure nahia, inondik ere, tesi honetan biltzen dena eta atera diren ondorioak egia bakar, monolitiko eta absolutu moduan aurkeztea. Ez da gure asmoa inolako katedrarik ezartzea ere. Aipatutako horretaz gain, badakigu, gainera, gaiaren konplexutasuna dela eta, gauza ugarik ihes egiten digutela. Horregatik guztiagatik, bestelako subjektibitate, munduikuskera eta jarrerekin hitz egin eta eztabaidatzeko asmoz proposatzen diren egia partzialak baino ez dira hemen jasotzen direnak. 3. Badakigun arren ikuspegi partziala dela, tesiaren irakurketa errazte aldera, "lan" termi noa enplegua edo ordaindutako jardunaz aritzeko erabili dugu. Dena den, tesian aurrera egin ahala, lanaren kontzeptu horren partzialtasuna nabarmenduko dugu, soldatapeko lanetik haratago burutzen diren beste hainbat jarduera ere lana direla argudiatuko dugu, eta ildo horretan, aipamen berezia egingo diegu erreprodukzio-lan, etxeko eremuko lan edo zaintza-lan deritzenei. 4. Intentsitate handiko zikloak bizi izan dira kapitalismoaren sorreratik hona. Lehen eta Bigarren Mundu Gerrez gain, Lehen Internazionalaren agitazio politikoa aurrena eta erakunde politiko eta sindikal sozialisten eratzea ondoren, Errusiako Iraultza, Afrikako eta Latinoamerikako askapen-prozesuak, eta 60ko hamarkada inguruan munduko hamaika bazterretan izan ziren protesta eta errebolta ugariak, adibidez, aintzakotzat hartu behar dira, beste askoren artean, ikerketa honen marko teorikoa ulertzeko. 5. Ikerketan zehar jasotzen ditugun aipuak irakurritako liburuetako hizkuntzan uztea erabaki dugu. 6. Aipatzen diren Interneteko iturri guztiak 2018ko maiatzean egiaztatu ditugu azkeneko aldiz. 7. Ikertzaile-kontratua amaitzeaz batera eman zaio amaiera ikerketa-lanari. 27 HITZAURREA 1.4. SARRERA Modernitatea kategoria solidoen bitartez egituratua agertzen zen. Bizitzako esparruak eta haien arteko mugak identifikagarriak ziren. Garai hartako kategoria trinkoak, alabaina, malgu bilakatu dira, eta solidoa zena likido bihurtu da. Lehen, ekonomia eta kultura, lana eta bizitza, fabrika eta etxea, merkantzia eta subjektibitatea, arlo aski bereiziak ziren, haien arteko mugak argi eta garbi zehaztuta zeuden. Elkarrengandik apartekoak ziren esparru haiek, ordea, orain nahasian ageri dira, eta elkargurutzaketa horretan mugak zehaztea eginkizun konplexu bezain zaila bilakatu da, ezinezkoa ez bada. Testuinguru horretan lur hartzen dute kapitalismoaren produkzio-eredu eta bizimolde berriek. Mendebaldeko herrialdeetan, hegemonikoa izan den lan-eredu industrialaren gainbeheraren ostean, paradigma produktibo berri baten aurrean gaude. Kapitalismo immateriala omen da gaur egungoa; informazioarena, komunikazioarena, kulturarena. Lan industrialarekin batera, langileria-masa ere desegin, disolbatu eta banandu egin da. Langileriaren osaera berrian, langile-masa bat ez baizik eta banakako langile, ekintzaile, freelance eta subjektu enpresen oldea dugu. Lanaren aldeko etikak ere, erlijioa eta fedea oinarri zituen hark, beste aurpegi bat erakusten du orain. Lanaren aldeko diskurtsoak, izan ere, autonomia, sorkuntza eta autorrealizazioa promestuz datozkigu. Fordismotik postfordismorako aldaketak hausnarketa ugari eragin ditu teoria ekonomikoaren esparruan, baina baita filosofia, soziologia eta artearen esparruetan ere. Testuingurua aldatzeak, izan ere, badu eragina artearen esparruan, eta ez nolanahikoa, artea testuinguru jakin batean inskribatzen denez gero, beti. Nolakoa den testuingurua, halakoa izango da artea, eta alde horretatik, arte-praktika ezin da ulertu analisi estetiko edo teknikoen bitartez bakarrik. Testuingurua zehazten duten faktore ekonomiko, politiko eta sozialek baldintzatzen dute artista, eta beraz, haren arte-praktika eta proposamen artistikoa ere bai. Mugak desegin eta urtu izanak gauzen konplexutasuna adierazten du, nabarmen. Artea, lana eta autorrealizazioaren nozioak elkarrekin ipintzean, elkargune zaila ageri zaigu aurre an, kontraesan, tentsio eta galderaz zeharkatutako elkargune bat. Eta txirikordatze hori gaur egungo bizimoduaren konplexutasuna islatzen duten adibideetan bat baino ez da. "24 ORDU", 2015. Errentagarritasun ekonomikoa helburu duen gizarte honetan, lana bizitzako eremu guztietara barreiatua izan da. Hori dela eta, bizitza, beti martxan dagoen lantoki erraldoia bilakatu da. Mugarik eta amaierarik gabeko produkzioari ate guztiak ireki zaizkio. Berdin dio zer den, eguna edo gaua, negua edo uda, edozein toki eta edozein ordutan lan egiten da. Lotura: https://vimeo.com/132511965 33 ARTEAREN ETA LANAREN ARTEAN Atal honetan eta hurrengoan, ikerketaren marko teorikoa zehaztuko dugu. Lana, artea, bizitza eta autorrealizazio-nahia gurutzatzen diren tokian sortzen diren harremanak eta kontraesanak aztertzea helburu duen ikerketa honen funtsa zehaztea eta definitzea da hasierako atal hauen arrazoia. Ikerketari testuingurua emateko, gaiarekin bat datozen hainbat helduleku, ideia, definizio eta kontzeptu bilduko ditugu jarraian. 2.1. KAPITALISMOAREN SORRERAREN INGURUAN Kapitalismo izenaz ezagutzen dugun produkzio-eredua nola sortu zen azaltzen digu Karl Marxek, Kapitala liburuko atal ezagun batean jaso zuen "jatorrizko metaketa" edo "meta keta primitibo" kontzeptuaren bitartez.3 Pasarte horretan azaltzen duenaren arabera, kapita lismoaren sorrera bi bidetatik etorri zen: lur komunalen desjabetzetik eta industrializaziotik, batetik, eta lurralde berrien kolonizaziotik, bestetik.4 Baina kapitalismoaren sorrera ezin da bi prozesu horien bitartez soilik ulertu. Silvia Federici teorialari marxista eta feministak, adibidez, Marxen ekarpena balio izugarrikoa izan zela aitortu eta haren analisiekin bat egin arren, emakumezkoek egindako erreprodukziolanari behar adinako arreta jarri ez izana leporatzen dio Marxi, erreprodukzioko lana ezinbestekoa izan baitzen, Federiciren esanetan, bai kapitalismoa sortzeko eta bai kapitalismoak iraun ahal izateko: «[…] emakumeen eta gizonen arteko botere-diferentziak eta ordaindu gabeko emakumeen lana haien berezko gutxiagotasunaren azpian ezkutatu izanak bidea eman dio kapitalismoari "lanegunaren ordaindu gabeko zatia" izugarri zabaltzeko, eta, orobat, emakumeen lana metatzeko erabili ahal izan du soldata (gizonena)».5 Feudalismo garaian abiatu zen prozesu hartan, emakumeei beren nortasuna erauzi eta botere oro kendu zieten, Federicik azaltzen duenez. Kriminalizatu eta degradatu egin zituzten. Eta nortasun berri bat eraiki zieten: emakumea, gizonaren menpekoa, ahula, 3 Marx, Karl: El capital. Crítica de la economía política. El proceso de producción del capital, I. lib., 3. libk., Siglo XXI, Madril, 2009 (891. or.). 4 Ibidem (939. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 34 bere gorputzaren jabe ez dena, arrazoitzeko gaitasunik gabea, asexuatua… Emakumeak gizonaren beharra du bizitzeko, eta hark egindako lanak ez du baliorik, ez aintzatespenik. Horrela, Federiciren esanetan, ordena patriarkal bat jaioko da, emakumeak menpean eta esplotatuta edukitzean oinarritua, zeinean emakumeak gizonen lan-indarraren zerbitzari bilakatu baitziren. Emakumezkoen lan gutxietsi hura ezinbestekoa izan zen kapitalaren metaketarako, eta hain zuzen ere, sexuaren araberako lan-banaketaren ondorioz historikoki emakumezkoek egin izan dituzten lanek, etxeko eremuko lana edo zaintza-lanak deritzen horiek, aintzatespen sozialik gabeak izanagatik ere, zenbaterainoko garrantzia izan duten ikusiko dugu ikerketa honetan aurrera egin ahala. "Jatorrizko metaketa" deritzonaren bitartez Marxek egindako ekarpenak, eta Federicirenak ondoren, hankaz gora ipintzen dituzte kapitalismoaren sorrera lan, izerdi eta ahaleginaren fruitu izan zela dioten ekonomialari burgesen tesiak, prozesu natural eta bakezkotik ezer gutxi izan zuela garbi erakutsi baitigute Marx, Federici eta beste pentsalari askok. Indarkeriaz betetako prozesu baten ondorio izan zen, nabarmen. Marxek azpimarratzen duen bezala, hasi burutik eta oinetara, poro guztietatik odola eta desohorea zeriola jaio zen mundura kapitala.6 2.2. LANAREN GORESPENA «La época heroica del capitalismo produjo un tipo de subjetividad caracterizada por un peculiar "amor" al trabajo […]».7 Emmanuel Rodríguez 2.2.1. Landatik fabrikara Lanak zentralitate erabatekoa du gure gizartean, eta hori lanaren etikaren eta gorespenaren ondorioa da, datozen lerroetan ikusiko dugun moduan. André Gorzen esanetan, helburu ekonomikoz egiten den lana ez da beti izan gizakiaren jardun nagusia, garrantzi handienekoa. Fenomeno hori, lan ordaindua bizitzaren muin eta ardatz izatea, kapitalismo industrialarekin batera sortu zen, Gorzen arabera.8 Beraz, lanaren zentralitateaz hitz egiten denean, ez genuke ahaztu behar fenomeno berri samar batez ari garela. Nekazaritza-mundutik mundu industrialerako jauzia eragin zuen prozesuak izugarrizko aldaketa ekarri zuen. Besteak beste, gaur egun lantzat ulertzen dugun jarduera bera, zeina zeharo barneratuta baitugu guk, berebiziko aldaketa egin zitzaien garai hartako langileei, 6 Marx, Karl: op. cit., 2009 (950. or.). 7 Rodríguez, Emmanuel: El gobierno imposible. Trabajo y fronteras en las metrópolis de la abundancia, Traficantes de sueños, Madril, 2003 (26. or.). 8 Gorz, André: Metamorfosis del trabajo. Búsqueda del sentido. Crítica de la razón económica, Sistema, Madril, 1995 (277. or.). 35 ARTEAREN ETA LANAREN ARTEAN nekazaritza-mundutik fabriketara joan ziren aurreneko haiei, eta ez zitzaien bate re samurra gertatu jarduera eta egoera berri eta guztiz arrotz hartara egokitzea. Alde batetik, nekazaria bere buruarentzat jardutera ohituta zegoelako, eta lana urte-sasoi eta eguraldiaren arabera antolatzen zuelako, gainera; naturaren legeen menpeko zen, hein handi batean. Eta bestetik, nekazariak hasieratik bukaeraraino kontrolatzen zituelako egin beharrekoak; ez zen jarduera bakar batera mugatzen, lan asko eta askotarikoak egiten zituen. Marxek kontatzen duen moduan, industrializazioa iristeaz batera, indarkeria izugarria baliatuz, nekazaria bere lan-indarra saltzera behartu eta fabrikara bultzatu zuten: «[…] la población rural, expropiada por la violencia, expulsada de sus tierras y reducida al vagabundaje, fue obligada a someterse, mediante una legislación terrorista y grotesca y a fuerza de latigazos, hierros candentes y tormentos, a la disciplina que requería el sistema del trabajo asalariado».9 Diziplinamendu-prozesu baten ostean, adar-hots, ordulari, nagusi, sermoi eta zigorren menpeko izatera pasatu zen langile industrial bihurtutako nekazaria. Lau paretaren artean itxita, erabat arrotza zitzaion lan sinple, mekaniko eta errutinario bat egitera behartuta zegoen, soldata baten truke. Lehenengo kapitalistek arazo latzak izan zituzten, eguna joan eta eguna etorri, lanaldi osoan zehar, langileei lantokietan iraunarazi eta lan eginarazteko. Etengabe lanetik ihes egiten omen zuten langileek. Hain zuzen, langileak moralizatu, diziplinatu eta egonkortzeko kanpainak egin zituzten sasoi hartan, eta elizak paper berezia bete zuen horretan. Dominique Médak dioen moduan, nekazaria "hezi" eta "otzandu" egin behar izan zuten, itxialdira eta lan-ordutegira ohitu zedin, eta aberastasuna metatzea bere onerako zela uler zezan.10 Otzantze hura gertatzeko, nekazariari hainbesteraino eragiteko, ezinbestekoa izan zen, Zygmunt Baumanek esaten duen moduan, lanaren etika.11 Etika berri hark helburu bikoitza zuela dio Baumanek: ekonomikoa, bata, eta morala, bestea. Alde batetik, gizarte industrialaren funtzionamendu zuzena ziurtatzeko, eskulan-premia asetzea izan zuen eginkizun; eta bestetik, bizimodu zintzo, ondradu eta moralki onargarria izateko bide bakarra lana zela sinetsaraztea. Lanerako gogorik ez zutenak, alferrak edo arloteak, kalean alderrai zebiltzan "moldatu gabeak" azken finean, gizarte industrialaren etorrera arriskuan ipin zezaketela eta, zama baino ez ziren. 9 Marx, Karl: op. cit., 2009 (922. or.). 10 Méda, Dominique: El trabajo. Un valor en peligro de extinción, Gedisa, Bartzelona, 1998 (116. or.). 11 Bauman, Zygmunt: Trabajo, consumismo y nuevos pobres, Gedisa, Bartzelona, 2000 (24. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 36 2.2.2. Lana, fede berria Max Weberrek Etika protestantea eta kapitalismoaren espiritua liburuan azaltzen duen bezala, lanak une hartan hartu zuen garrantzia erlijio protestantearen sorreraren eta gorakadaren ondorio izan zen. Weberren esanetan, protestantismoak, eliza katolikoaren erreforma burutuz, moral berri bat ezartzea zuen helburu. Erlijio katolikoan, elizako errezo eta konfesioekin batera, zintzotasuna eta eskuzabaltasuna erakusten zuten ekintzen bitartez, gizakiak bere bizitzari zentzu bat ematen zion. Protestanteen iritziz, alabaina, munduaren ikuskera hark gizakia bizitzan zegozkion ardura eta eginkizunetatik aldentzea zekarren. Hala, salbazioa ordura arte otoitzaren bitartez bilatu zuten haiek, erreforma protestantearen ondoren, lanaren bitartez edo lanean bilatzen hasi ziren. Horretan, aldaketa erradikala eragin zuen protestantismoak: zeruko kontuei baino, lurreko bertako jarduerei ematea balioa; errezoaren lekuan lana jartzea. Eta lanari erlijiozko funtzioa ematean, fedea ulertzeko modua aldatu zen. Artean, hala ere, lanaren helburua ez zen irabazi ekonomikoa; aszetismoak helburu arbuiagarritzat zeukan aberastasun bila aritzea. Eta aintzatespen edo arrakasta soziala lortzeko bitarteko hutsa ere ez zen. Lana ahaleginean eta sakrifizioan oinarritutako jarduera zen, aberastasun espiritualerako bidea. Lanaren bitartez lortuko zen, eta ez otoitzaren bidez, salbazioa. Lana zen Jainkoak gizakiari agindutako jarduera, bizitzaren zentzu eta helburu absolutua, fede-aitorpen gorena.12 Pertsona langile eta saiatua izatea fededun zintzoa izatea zen, eta alferra edo nagia izatea, aldiz, Jainkoaren esanaren kontra agertzea. Emmanuel Rodríguezek dioenez, lana zen langileria industrialak erredentzio espirituala lortzeko zuen modu bakarra. Lanaren bidetik baino ezin irits zitekeen taberna eta bestelako bizioetatik libratzera, bizimodu errespetagarri, zuzen eta duina izatera, eta aintzatespen soziala lortzera.13 Bizitzaren ikuskera berri hark lanaren gorespena ekarri zuen. Lanaren bitartez lortzen zuen pertsonak duintasuna eta gizartean onartua izatea. Eta lanari eman zitzaion funtzio hark, jakina, eragina izan zuen ekonomiaren esparruan ere. Weberren tesiaren arabera, nahiz eta etika protestantearen helburua ez zen produkzio-eredu kapitalista abian ipintzea, sortu berri zen kapitalismo industrialari ezin hobeto etorri zitzaion lanaren aldeko fede berri hura.14 Lanaren aldeko ideologiaren arrakasta ez zen elizaren edo kapitalisten diskurtsoaren ondo rio bakarrik izan, ordea. Langileek lagundu egin zuen horretan, Rodríguezen esanetan: «La edad clásica de la cultura obrera, […] estuvo orquestada por esta inversión de la moral trabajista, que hacía de la identidad con el trabajo la forma principal de autovalorización».15 12 Weber, Max: La ética protestante y el espíritu del capitalismo, Península, Bartzelona, 1969 (131.-132. or.). 13 Rodríguez, Emmanuel: op. cit., 2003 (26. or.). 14 Weber, Max: op. cit., 1969 (259. or.). 15 Rodríguez, Emmanuel: op. cit., 2003 (27. or.). 37 ARTEAREN ETA LANAREN ARTEAN Lanaren aldeko ideologia langile-mugimenduaren hazkunderako ezinbestekoa izan zela dio Rodríguezek. Langile-mugimenduak, funtsean, lanaren aldeko mugimenduak izan ziren, lana baitzen nortasuna, aintzatespen soziala eta aberastasuna lortzeko modu baka rra. Salatu ere salatu zituzten alienazioa eta esplotazioa, hala da; baina ez ziren lanaren kontrako mugimendua izan, aurrerago ikusiko dugun bezala. Laburbilduz, beraz, erlijioa arduratu zen, fedearen izenean, bizitza lanari eskaintzearen aldeko sinesmena hedatzeaz. Kapitalistek eta langileriak ere lanaren aldeko diskurtsoak egin zituzten, garapena eta aberastasuna sortzeko bitartekoa zelako. Eta hala, XX. mendearen erdialdean jaiotako gizarte indibidualizatu hartan, lanaren aldeko ideologiak garapen pertsonalarekin eta errealizazioarekin lotuta ageri dira, David Frayneren esanetan, aparteko atal batean sakonago ikusiko dugun bezala.16 Lana, horrenbestez, obligazio moral, sozial eta arrakasta pertsonalerako bide bihurtu zen, gizakiaren jardunetan garrantzitsuena, lanaren aldeko etikaren eraginez. Harrezkero, Gorzen esanetan, lanaren aldeko ideologiak zeharkatzen du, alderik alde, gure mundu-ikuskera.17 2.3. LAN KAPITALISTAREN ASMAKIZUNA Industrializazioa, esan dugunez, XVIII. mendearen bigarren erdian abiatutako eraldaketa ekonomiko, sozial eta teknologikoaren ondorio izan zen. Nekazaritzan oinarritutako ekonomiatik industrian oinarritutako ekonomiara emandako saltoak zeharo aldatu zuen bizimodua. Lur komunalen desjabetze-prozesuak tarteko, eta lanaren etikaren eraginaren ondorioz, lana bizitzaren muin eta ardatz bihurtu zen, eta haren inguruan antolatu behar izan ziren beste jarduera guztiak. Médak dioenez, lanaren nozio modernoa ekonomialarien asmakizuna izan zen.18 Aurreko mendeetan, aberastasuna metatzeko lan egitea gaizki ikusita zegoen, eta orain, aldiz, historian lehenengo aldiz, aberastasuna sortzeko jarduerarik garrantzitsuena gizakiaren lana bihurtuko da. Adam Smith ekonomialariaren idatziak erabakigarriak izan omen ziren horretan, lan-eredu industrial kapitalista produkzio-eredu hegemoniko bihur zedin. Smith izango zen, lanari funtzio guztiz instrumentala emanez, lana aberastasuna sortzeko bitarteko gisa planteatu zuen lehena. Beste era batean esanda, lanaren nozioa aberastasuna sortzeari uztarturik agertzen hasi zen Smithen idatzietan. Nazio batzuk beste batzuk baino oparoagoak zergatik ziren aztertzerakoan, esate baterako, arrazoia merkataritzako edo nekazaritzako soberakinean zetzala esplikatu zuten aurreko ekonomialariek, eta Smithek, aldiz, oso bestelako tesia plazaratu zuen: lana zela gizakiari bere beharrak ase ahal izateko modua ematen zion jarduera, gizartea eraikitzeko jatorrizko indarra, eta hortaz, lanaren 16 Frayne, David: El rechazo del trabajo. Teoría y práctica de la resistencia al trabajo, Akal, Madril, 2017 (110. or.). 17 Gorz, André: op. cit., 1995 (278. or.). 18 Méda, Dominique: op. cit., 1998 (54. or.). 41 ARTEAREN ETA LANAREN ARTEAN zitzaionez, sufrimendua eragiten zionez, eta motibazio bakarra ekonomikoa zuenez, lana, langilearen errealizaziorako bidea izan beharrean, haren "desrealizazio" eta alienazioaren sinonimo bihurtzen zen, Marxek argudiatzen duenez: «Esta realización del trabajo aparece […] como desrealización del trabajador, […] como extrañamiento, como enajenación».29 Ondasunen produkzio eta metaketa etengabekoa lortzeko asmoz jaio zenez kapitalismoa, gizakiaren behar material zein espiritualak bigarren mailan uzten zituen. Lana, hala, gizakiaren errealizaziorako jarduera nagusia izan ordez, errealizatzea eragozten dion jardun bihurtzen da, eta horixe izan zen, hain zuzen ere, Marxek gogor salatu zuen alderdietako bat. 2.5. AUTONOMIA ARTISTIKOA Lan industrialak, lan-modu alienatzaile hark, langileari sufrimendua eragin eta errealizatzea eragozten zion, beraz. Dirudienez, errealizatu nahi izate horretarako aukera artearen eremuan aurki zitekeen, hurrengo lerroetan azalduko dugun bezala. Ikusiko dugunez, arte-praktikak, aberastasunaren metaketa helburu zuen logikatik kanpo, eremu autonomo bat eraikitzea lortu zuen, eta fenomeno hura, Peter Bürgerrek adierazten duen moduan, artearen autonomia edo autonomia artistiko bezala ezagutuko da.30 Industrializazioa gertatzeaz batera, artea eta lana bereizi egin ziren. Lan industrialaren aldean, artearen eremua zeharo apartekoa zen, bai ezaugarriengatik eta bai funtzionatzeko moduarengatik, zalantzarik gabe. Batetik, lanari ematen zitzaion zentzua zen guztiz desberdina; artistarentzat bere lanak zuen zentzuak ez zeukan zerikusirik batere merkantzien produkzio kapitalistako lanak zuenarekin. Fabrikako langilearen motibazioa ekonomikoa baitzen, eta artistaren motibazioa, aldiz, artea bera. Bestetik, lan egiteko modua zen zeharo bestelakoa. Artistaren lana industrializazioaren eraginetik aparte mantendu zen, eta Erdi Aroko artisauen produkzio-moduari atxikita jarraitu zuen, eskuzko lanaren tradizioari lotuta. Beste ogibideak merkatu modernoaren eskakizunetara egokitu ziren, baina artea ez, ordea, eta sistema ekonomiko nahiz politikotik eta praktika erritualetatik bananduta, bere esparruaren autonomia aldarrikatu eta estatus berezi bat hartu zuen, Bürgerrek azaltzen duenez.31 Produzitzeko modu industrialaren eta artisau-moduaren artean zeuden desberdintasun haien atzean, ezkutuan, arrazoi ideologikoak zeuden, José Luis Break aditzera ematen 29 Marx, Karl: op. cit., 1980 (1) (105. or.). 30 Bürger, Peter: Teoría de la vanguardia, Península, Bartzelona, 2000 (99. or.). 31 Ibidem (65. or.). Burgesiaren etorreraren aurrean artistek eta intelektualek eremu autonomo bat eraiki zutela kontatzen du Bourdieuk. Zehaztu behar da, dena den, artearen eremua ez zela homogeneoa, eta alde horretatik, artea ulertu eta egiteko modu desberdin eta kontrajarriak zeudela. Bourdieuk, zehazki, hiru joera aipatzen ditu. Batetik, "arte burgesa" edo arte komertzial deritzona omen zegoen: nagusi zen klasearekin lotzen zen joera hura, aldarrikatzen zituen bizimodu eta balioengatik eta lortzen zituen etekin material eta sinbolikoengatik. Bestetik, "arte sozial" izenaz ezagutzen zen arte-joera aipatzen du Bourdieuk: arte komertziala defendatzen zutenen nahiz artearen purutasunaren alde zeudenen aurka agertzen zen, eta sorkuntzaren funtzio sozial eta politikoa defendatzen zuen. Eta azkenik, "artea arteagatik" izenaz ezagutzen zen joera zegoen: artearen purutasuna eta autonomia defendatzen zituen, eta ideologia honen arabera, arteak artearen beraren barne-arauei soilik erantzun behar zien, eta ez zuen zertan erabilgarri gertatu, ez kanpoko eremuekiko konpromisorik agertu, ez eta publiko burgesaren gustuko izan ere. Hain zuzen ere, azken joera horri buruz ari da Bourdieu artearen autonomia edo autonomia artistikoa aipatzen dituenean. 34 Bourdieu, Pierre; Wacquant, Loyc J.D.: Respuestas por una antropología reflexiva, Grijalbo, Mexiko, 1995 (64. or.). 35 López Cuenca, Rogelio: "Ciudad Picasso" kapitulua, in Zenbait autore: Ciudad Picasso, Galería Juana de Aizpuru, Madril, 2011 (129. or.). Iturria: http://www.malagana.com/libros/ciudad_picasso.pdf 43 ARTEAREN ETA LANAREN ARTEAN zuten. Burgesiak, esate baterako, ordena eta eguna defendatzen zituen; bohemiak, aldiz, kaosa eta gaua. Negatibitatearen bitartez definitzen zuen bere jarrera. Gizarte diziplinatu eta normalizatu haren aurka, periferiara bultzatuak edo oraindik kolonizatu gabe zeuden balioak interesatzen zitzaizkion. Eta burgesiak ezarri nahi zituen gustu estetiko eta bizimoduaren aurka, bere purutasuna, askatasuna eta indibidualtasuna aldarrikatzen zituen bohemiak. Artea egitea zen helburua, baina ez edonola: burgesiaren eta merkatuaren arauen aurka eta haien eraginetik ahal zen urrutien egin nahi zuen artea bohemiak. Logi ka komertzialari uko egin, eta autonomian eta askatasunean oinarritutako sorkuntzari ematen zion garrantzia, sorkuntza eta errentagarritasun ekonomikoa ez baitziren bateragarri haientzat. Eremu sinbolikoan arrakasta izatea zen artista bohemioaren helburua, eta artelanak izan zezakeen arrakasta ekonomikoarekin bateragaitza zen hori. Autonomia artistikoa eta bizimolde bohemioa, nolabait, bizimodu burgesaren erabilgarritasun, funtzionalitate edo instrumentalizaziotik desberdintzeko modu bat ziren. Bohemiak, azken batean, lanaren zatiketa, diziplina, kontrola eta errutina oinarri zituen lan industrial alienatzaileari eta haren inguruan eraikitako bizimoldeari aurre egitea zuen helburu. Bizitza benetakotasunez bizitzea lortu nahi zuen. Kafeetan bildu eta izaten zituz ten eztabaida sutsu eta amaigabeak, gauetan musikaz eta ardoz blaitutako festak, amodio- kontuak… Arte-praktikari uztartuta zihoazen halako guztiak, artistaren bizimodutik ezin banandu zitezkeen. Artea eta bizitza uztartzea ezinbestekoa zen egunerokotasuna intentsitatez bizitzeko. Artista bohemioari buruz Balzacek emandako definizio honek, Bourdieuk jasoa, oso ondo biltzen du, autonomiaren ideiari atxikita, artearen eta bizitzaren arteko mugak desegiteak zer esan nahi zuen eta espiritu bohemioaren muina zertan zen: «Su ocio es un trabajo, y su trabajo un descanso; es alternativamente elegante y descuidado; se pone, cuando le viene en gana, el guardapolvo del labrador, y decide qué frac llevará el hombre de moda; no sigue ninguna ley, las impone. Tanto cuando se ocupa de no hacer nada como cuando piensa una obra de arte sin parecer ocupado; […] tanto cuando no tiene ni un real como cuando tira el oro a manos llenas, él es siempre la expresión de un gran pensamiento y domina la sociedad».36 Artearen autonomiari eta bohemiaren fenomenoari buruz, gizarte baten barruan sortutako beste gizarte bat izan zela esaten du Bourdieuk. Beren esparru propioa eraikitzea lortu zuten, arau propioak zituena, autonomoa. Alde horretatik, bizitzeko beste modu bat asmatzeko laborategi gisa funtzionatu zuen artearen eta kulturaren esparruak. Bohemiaren fenomenoaren interes, balio eta ekarpen nagusia garai hartako margolari eta eskultore ofizialen izate formalarekin nahiz burgesiaren bizimodu errutinarioarekin etetea izan zen. Bestelako bizimolde bat asmatzea, lana, sorkuntza, fantasia, musika, edaria eta maitasuna uztartzen zituen bizimolde bat, eta hura arte bilakatzea, horra bohemiaren xedea. Bourdieuk esaten duen moduan: «[…] convertir el arte de vivir en una de las bellas artes […]».37 36 Bourdieu, Pierre: op. cit., 1995 (92. or.). 37 Ibidem (91. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 44 2.6. KAPITALISMOA ETA ARTEA Marxen obra oso oparoa izan arren, ez zuen arteari buruz berariazko ezer ere idatzi. Dena den, bada arteari buruzko aipamenik zenbait testutan, eta aipu horiek kontuan hartuz eta aztertuz, Marxen ideia estetikoen inguruko lan sakona egin zuen, adibidez, Adolfo Sánchez Vázquezek. Orain datozen lerroetan horrexeri helduko diogu, hain zuzen, eta Marxek lanaren eta artearen arteko harremana nola ulertu zuen azalduko dugu, Sánchez Vázquezen idatziak oinarri hartuz. Lana eta artea elkarrengandik guztiz bereiz zeuden eremutzat zeuzkaten, oro har, garai hartan: lanak gizakiari bere izaera sortzailea ukatzen zion, aberastasuna sortzera bideratutako jarduera zen neurrian, eta artea, aldiz, gizakiaren espresio askerako bidea eta jarduna zen, nolabait. Lehena nekearen eta sufrimenduaren pareko zen, beraz, eta zoriontasunaren eta plazeraren pareko, bigarrena. Marxek, ordea, lana eta artea ez omen zeuzkan jarduera kontrajarritzat. Sánchez Vázquezek azpimarratzen duenez, Marxen pentsamoldean, produkzio oro gizakiaren sorkuntza zen, edo gizakiaren izaera sortzailearen espresio. Ildo horretatik, lana ez zen behar jakin batzuk asetzeko balio zuten objektuak sortze hutsa, eta bai, aitzitik, ideiak, desirak eta giza sentimenduak hezurmamitzen zituen jarduera bat ere. Horregatik, artea ez ezik lana ere jarduera sortzailea zelako, artearen bidez ez ezik lanaren bidez ere gizakiak bere buruaren espresio ziren objektuak sortzen zituelako, bi-biak elkarren antzekotzat zeuzkan Marxek. Lana eta artea enbor beretik zeto zen, Marxen iritzian; halaxe dio Sánchez Vázquezek: «Arte y trabajo se asemejan […] por ser la actividad creadora mediante la cual el hombre produce objetos que lo expresan, que hablan de él y por él. Entre el arte y el trabajo no existe, por tanto […] oposición radical […]».38 Ñabardura txiki bat egiten du, dena den. Gizakiaren beharrak bi eratakoak direla aipatzen zuen: behar materialak, erabilgarritasunari edo praktikotasunari dagozkionak, eta behar espiritualak, espresioa, gizatasunaren baieztapena edo subjektibitatea azalarazteari dagoz kionak. Baina bai batzuk eta bai besteak lanaren bitartez aseko ziren, Marxen esanetan, eta alde horretatik, lanak bi funtzio beteko zituen, haren ustez: praktikoa eta estetikoa. Funtzionalitatea edo erabilgarritasuna tarteko zenean, gizakiak garatu beharreko lanak zenbait muga aurkituko zituen. Halakoetan, izan ere, lanak helburu zehatz bat zuen, funtzio jakin bat bete edo erabilera jakin bat izango zuen objektu bat ekoiztea, eta helburu horrek baldintzatu egiten zuen gizakiaren izaera, ahalmen eta lan sortzailea. Aldiz, lanaren helburua gizakiaren espiritualtasuna asetzea edo hari bide ematea zenean, orduan, jarduera mugarik gabea zen; orduan, erabilgarritasunetik eta arlo praktikotik esparru estetikorako pausoa gertatzen zen, edo beste modu batean esanda, lanetik arterako pausoa. 38 Sánchez Vázquez, Adolfo: Las ideas estéticas de Marx, Era, Mexiko, 1979 (64. or.). 53 LANAREN PROMESA 3.1. GIZARTE INDUSTRIALETIK GIZARTE POSTINDUSTRIALERA Kapitalismoaren sorrera, lehen azaldu dugun bezala, lur komunalen desjabetzea, lurralde berrien kolonizazioa eta sexuaren araberako lan-banaketa batu zituen prozesuaren ondo rio izan zen. Nekazaritzatik lan industrialera langilea egokitu zedin, funtsezkoak izan ziren lanaren aldeko etika eta diziplinamendua. Bestalde, artearen eta lanaren arteko bateraezintasuna zela eta, arteak bere eremu autonomoa eraiki eta iraunaraztea lortu zuen une jakin batean, produkzio-eredu kapitalistaren logikatik kanpo eta burgesiaren hegemoniaren kontra. Orain erakutsiko dugun bezala, alabaina, kapitalismo industrialak bilakaera bat izan zuen, eta harekin batera, artearen esparruak ere bai. 3.1.1. Kapitalismo industrialaren krisia 60ko hamarkadan berebiziko aldaketak izan ziren. Industria Iraultzaren sorreratik, zientziaren eta teknologiaren aurrerapenei esker, lan-eredu industriala izugarri garatu zen. Produktibitatea ikaragarri handitu zen. Langileek, hamaika aldarrikapen eta borroka tarteko, lan-baldintzak hobetzea lortu zuten. Lanaldia murriztea lortzeaz batera, denbora librea irabaziz joan ziren. Soldatak hobetzea lortu zuten, eta zahartzaroan erretirorako eskubidea izatea ere bai. Hazkunde ekonomikoak kontsumo-gizartea sortzea ekarri zuen, eta harekin batera, garai batean burgesiaren esku baizik ez zeuden hainbat pribilegio langile-jendearen esku ere egotea. Merkatuak eskaintzen zituen zerbitzu eta objektuen aukera izugarri ugari hura zoriontasunaren promesa zen. Hantxe zeuden lan-prozesuen automatizazioa, etxeko lanetarako aparatu asmatu berriak (garbigailua, xurgagailua…), garraio-sistemak (trena, autoa, hegazkina), komunikazioak (posta, telefonoa, irratia, telebista, sare informatikoak)… Eta bazirudien horiek guztiek gizakiari askatasuna ekarriko ziotela. Aldi berean, gainera, langile-jendea seme-alabei ikasketak emateko modua izaten hasi zen. Kapitalismo industrialak, hala, kontsumoaren kapitalismoari bidea ireki zion.44 Eta prozesu hartan, lehenago kontzientzia soziala eta solidaritatea erakusten zuen proletariotza hura, apurka-apurka, kontsumitzaile bezala integratu zen ongizatearen gizartean, Miguel Amorósek azaltzen duen bezala.45 50-60ko hamarkadetako ustezko mundu zoriontsuaren ondoren, kontsumo-gizartearen promesa hura izugarrizko iruzurra izan zela ohartu ziren, Thomas Franken esanetan.46 Frankek dioenez, gizarte-masarentzat konformismoa gotorleku izan zen, baina 60ko hamar kadan kontrako ahotsak ere agertu omen ziren, gogor agertu ere, konformismoari aurre egitera eta norberaren berezitasuna eta indibidualtasuna aldarrikatzera dei eginez. Eta hala, produkzio eta kontsumo kapitalistaren gainean sostengatzen zen ongizate44 Brea, José Luis: op. cit., 2008 (8. or.). 45 Amorós, Miguel: Tecnología y disolución de clases. Las armas de la crítica, Likiniano Elkartea, Bilbo, 2004 (40. or.). 46 Frank, Thomas: La conquista de lo cool. El negocio de la cultura y la contracultura y el nacimiento del consumismo moderno, Alpha Decay, Bartzelona, 2011 (230. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 54 gizarte hark bitxia badirudi ere ondoeza eragiten baitzuen kontsumitzaile bihurtutako proletario haiengan, areagotuz joan zen ondoez hari ihes egiteko nahia, eta ugaritzen, aldi berean, errutinari, estandarizazioari eta konformismoari uko egiten hastearen eta benetakotasunaren nahiz bizi-esperientzia aberatsagoen aldeko aldarriak. Ondoez hura, funtsean, bizitza produkzioaren eta kontsumoaren inguruan antolatuta egotetik zetorkien. Fabrikako lan mekanikoak, lanaren zatiketak, teknikaren garapenaren protagonismoak, hierarkiak, autoritarismoak, diziplinak eta ordutegi inposatuek, izan ere, fabrikako hormen artean batere tokirik gabe uzten zuten langilearen giza alderdia. Alde materialetik begiratuta, langileek hobekuntzak lortu zituzten, baina lanak indar gehiegi kentzen zien, eta kontsumoak nekez betetzen zuen beren baitan sumatzen zuten hutsunea. Benetakotasunik gabeko bizitza zutelako sentipena zabaldu zen, eta bizi- esperientziarik ezarena, zoritxarrarena, desilusioa. Protestak eta haserrea areagotuz joan ziren, eta ondoez hartatik jaiotako indar eta kemen harexek eraman zuen gizartea kapita lismo industrial edo produkzio-eredu fordistatik testuinguru postindustrial edo postfordista batera, Frayneren47 eta Virnoren48 ustean. 3.1.2. Kapitalismoaren espiritu berria Kapitalismoarekiko konpromisoa justifikatzen duen ideologiari "kapitalismoaren espiritu" deitzen diote Luc Boltanskik eta Ève Chiapellok.49 Izan ere, autore horien esanetan, kapitalismoak garai bakoitzean hartzen duen espiritua hari egiten zaion kritikaren ondorio da. Edo beste era batean esanda, kapitalismoaren espiritua hari egiten zaion kritikari lotuta doa. Azalpen hau ematea beharrezkoa iruditzen zaigu, gizarte industrialetik postindustrialera edo fordismotik postfordismora izandako bilakaera ulertu ahal izateko. Boltanski eta Chiapelloren tesiaren arabera, kapitalismoa kapitalaren metaketa mugagabea helburu duen sistema bat izanik ere, kapitala sortzeko eta metatzeko jarduera oro ez da izaten, beti eta berez, onargarria. Aberastasuna sortzeko era guztiak ez dira 47 Frayne, David: op. cit., 2017 (60. or.). Lan industrialari lan fordista ere esaten zaio, eta Fraynek azaltzen duenez, lan-eredu haren aurrekaria Frederick Taylor ingeniariak garatu zuen, XIX. mende amaieran, produkzio kapitalistak helburu zuen efizientzia eta etekina areagotzearren kostuak murrizteko antolaketa-modu bat diseinatuz, gerora taylorismo deritzona, eta funtsean, lana modu zientifikoan antolatu eta zatitzean eta langileak kontrolatzean zetzana. Henry Ford enpresaburuak (Ford Motor Companyren fundatzailea), gero, taylorismoak ezarritako aldaketak perfekzionatu, modu intentsiboan baliatu, eta katean lan egiteko sistemari enpresa handitzeko beste estrategia batzuk gehitu zizkion. Produkzio masiboa estandarizatuz, autoen produkzioa handitzea, kostuak murriztea eta errentagarritasun ekonomikoa areagotzea lortu zuen Fordek, eta lan-modu horrek langileari gizatasuna ukatzen bazion ere, gerora fordismo deitu izan zaion produkzio-sistema huraxe bihurtu zen industriaren produkzio-eredu hurrengo hamarkadetan. Postfordismoa produkzio-eredu industrial edo fordistaren krisiaren ondorioz jaio zen. Produkzio-modu honek fabrikako muntaketa-katean langileari ukatuak zitzaizkion alderdiak aintzat hartu eta baliatu egiten ditu. Ezagutzan, informazioan eta zerbitzuetan oinarritutako ekonomia da, eta horregatik, Fraynek dioen moduan, langileari ukatua zitzaion gizatasuna bere jardueraren bidez berreskuratzeko aukera emango diote lan-eredu postindustrialek. 48 Virno, Paolo: Virtuosismo y revolución. La acción política en la era del desencanto, Traficantes de sueños, Madril, 2003 (26. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 56 "Kritika soziala" deitzen dioten hark lehenik sozialistak eta ondoren marxistak izan zituen oinarri, bi autore horien esanetan. Langileak esplotazioaren biktima zirela, horixe zen kritika haren salaketa nagusietakoa; esan nahi baita, urteen joanean ekonomiaren garapenaren hazkundeari esker irabaziak sortuagatik ere, irabazi horien banaketatik kanpo utziak zirela. Indibidualtasunak langileen arteko diferentzia eta egoismoa eragin zituela ere bazegoen haien kezken artean, eta hierarkiari eta produkzioaren antolaerari buruzko hainbat kontuz gain, langileen segurtasuna bermatzearen aldeko aldarrikapena ere egin zuen. Funtsean, langileriaren lan-baldintza duinekiko errespetua, lanpostuak mantentzearen aldeko borroka eta era horretako eskakizunei eman zien lehentasuna, eta laburbilduz, beraz, langileriaren aldarrikapen- eta borroka-molde tradizionalei atxikita ageri zen "kritika soziala". "Kritika artista" esaten dioten hark, berriz, lan industrialaren hegemoniak gizatasunaren galera eragin zuela salatu zuen nagusiki: lanaren zatiketan, ordutegi inposatuetan eta autoritarismoan oinarritutako lan-modu hark, langileari autonomia eta sormena ukatzen zienak, giza alderdia galtzea ekarri zuela, alegia. Kapitala metatzea beste helbururik gabe ko eredu hark langilea produkzio industrialaren menpeko egin zuen; lan egiteko modu hura, eta are bizimoldea bera, kontrolean eta diziplinan oinarrituak, zapalkuntza hutsa ziren. Horregatik, artisten eta intelektualen kritikak burgesiaren moral, gustu eta bizimodua izan zituen jomuga. Kritika honen oinarria, lehen ikusi dugun moduan, bizimodu bohemioaren logikarekin bat zetorren, eta "kritika artista" hark, finean, lana bakarrik ez baizik eta bizimodua bera bihurtu nahi izan zuen eztabaidaren muin. Bi joera horien atzean justizia sozialarekiko kezka eta askatasun indibidualerako nahia daude nolabait, eta bata eta bestea ez dira ezinbestean bateragarri, David Harveyk esaten duenez.53 Horren adibide, hain zuzen ere, 68ko testuinguruan sortu zen egoera bat aipatzen du Harveyk: elkartasun sozialaren alde agertu ziren ezkerreko sindikatu eta partidu tradizionalak leudeke alde batean, eta askatasun indibidualaren eskaeraren alde egin zuen ikasle-mugimendua, beste aldean. "Kritika soziala" egin zutenen logikan, esplotazioaren nozioa zen langileriaren kritikaren ardatz nagusia, eta "kritika artista" egin zuten ikasle, intelektual eta artistek, berriz, alienazioaren nozioa izan zuten kritikaren ardatz, Boltanski eta Chiapelloren iritziz. Batzuek zein besteek burgesia desagerraraztea zuten xede eta amets, baina hala eta guztiz ere, horretara bultzatzen zituzten arrazoiak berberak ez zirelako, batetik, eta artista indibidualtasunaren, egoismoaren eta moralik ezaren sinonimotzat hartzen zelako, bestetik, bateraezintasunak eta tirabirak sortu omen ziren haien artean. Edonola ere, "kritika artistak" bete zuen papera azpimarratzen dute autore horiek, joera horretakoen aldarrikapen eta eskakizunak izan omen zirelako, funtsean, kapitalismoari espiritu berri bat eman eta fordismotik postfordismorako jauzia egiteko baliagarrienak gertatu zirenak. Diotenez, "kritika artista" izan zen gaur egun dugun ordena ekonomiko, 53 Harvey, David: Breve historia del Neoliberalismo (47. or.). Iturria: https://teoriaeconomicatercersemestreri.files.wordpress. com/2012/09/breve-historia-del-neoliberalismo-de-david-harvey1.pdf Semiokapitalismoa zeinuen produkzioan oinarritzen den sistema ekonomikoa da. Lan immaterialaren barruan, hiru mota desberdintzen dituzte Negrik eta Hardtek. Lan immaterial mota bat informatizazioprozesuen eta komunikazioaren teknologien eragina jasan duen produkzio industrialaren eremua litzateke, zeinean lanak zerbitzu-izaera erakusten baituen eta lan materiala immaterialarekin nahasten baiten. Bigarren mota batekoak dira jarduera analitiko eta sinbolikoak, adimenarekin eta kreatibitatearekin lotuta daudenak. Eta hirugarren mota batekoek afektuekin dute zerikusia, eta halako prozesuek ezinbestekoa dute pertsonen arteko harreman zuzen eta gertukoa. 79 Hardt, Michael; Negri, Antonio: Multitud. Guerra y democracia en la era del Imperio, Debate, Bartzelona, 2004 (138. or.). Hardtek eta Negrik zehazten dute, dena den, horrek ez duela esan nahi lan immaterialak lan industrial edo materiala eta nekaza ritza-munduari dagokiona ordezkatu edo desagerrarazi dituenik. Lan immaterialaren esparruan jarduten duten langileak sektore txiki bat baino ez dira, eta gehien-gehienak gaur egun nagusigoa duten herrialdeetan aritzen dira, gainera. Autore hauek azaltzen dutenez, XIX. mendean lan industrialak hartu zuen toki bera hartu du orain lan immaterialak; hau da, lan industrialaren fabrikak urri ziren garaian gertatu zen bezala, nahiz eta orduan urri izan, produzitzeko eta bizitzeko moduaren eraldaketa erabatekoa ekarri zuen, eta orain ere, lan immateriala hegemonikoa bada, beste produkzio-moduetan eragiteko eta haiek eraldatzeko gaitasuna duelako da hegemoniko, lan industrialak bere garaian izan zuen bezala. Lan immaterialaren hegemonia eta eraginkortasuna termino kualitatibotan ulertu behar da, bi autore hauen esanetan. 80 Brea, José Luis: op. cit., 2008 (70.-71. or.). 69 LANAREN PROMESA Fabrikako lanak etxera soldata bat eramateko balio zion langileari, baina jarduera hark irauten zuen denboran eta lekuan ez zuen bere burua ezagutzen, bere onetik aterata sentitzen zen, gizaki bezala ukatua. Lantokitik kanpo hasten zen benetako bizitza langilearentzat; bere familia, lagunarte, aisia eta atsedenaz gozatzeko aukera zuenean. Lanerako motibazioa ekonomikoa soilik denean, motibazio ahula gertatzen da. Eta horixe izan zen 60-70eko hamarkadetako langile-mugimenduen eskaera garrantzitsuenetako bat: autonomia eta errealizazio pertsonal zein kolektiborako modua ematen zuen jarduera izan zedila lana. Kontua ez zen bizitzea, baizik eta bizitzeko arrazoi bat izatea. Mugimendu haiek inflexio-puntu bat markatu zuten, belaunaldien arteko marra bat, Ingleharti irakurtzen diogunez: «[…] un cambio intergeneracional que ha desplazado el énfasis que se ponía en la seguridad económica y física para ponerlo con más intensidad en la autoexpresión, el bienestar subjetivo y la calidad de vida […]».104 60-70eko hamarkadetan, fordismoaren sistema industrialak goia jo zuen une berean, langileen aldetik lanaren aurkako jarrera agertu zen, Bifok dioenez. Lana jarduera errepikakor, mekaniko eta hierarkikoa zen, langileak bere adimen eta kreatibitatea erabil zitzan ezertarako behar ez zuena. Lehentasuna kapitalaren produkzioari eman, eta giza beharrak alboratu egiten zituen sistemak. Lan industrialaren logikak eta diziplinak langilerian ondoeza eragiten zuten, eta kritika nagusia lanaren izaera alienatzaileari zuzendu zitzaion: lana ezin izan zitekeela langileriaren ondoezaren sinonimo eta, hedaduraz hortaz, bizitzeari uko egitearen pareko. Hala, testuinguru hartan jaio ziren mugimenduek hauxe zuten helburu: «[…] la conquista de una condición social en la que el trabajo productivo y la realización de uno mismo fueran la misma cosa».105 Biforen esanetan, 80-90eko hamarkadetako ekintzaile asko mugimendu antiautoritario eta autonomoetatik zetozen gazteak ziren.106 Lanaren bitartez autorrealizazioa lortzeko aldarria, alabaina, ez zen haiena soilik izan, langile-jende eta mugimendu eraldatzaile ena bakarrik, alegia. Aitzitik, eta harrigarria badirudi ere, enpresaren munduak ere interes handia agertu zuen, 60-70eko hamarkadetan bizi izandako krisiaren ostean, lanari beste izaera bat emateko. Lehen esan dugun moduan, lan-eredu fordistan langilearen motibazio bakarra materiala baitzen. Enpresen mundua ohartu zen ez zela inola ere gauza bera langilea lanean izatea eta langilea lanean inplikatzea, eta haren axolagabekeria eta inplikazio eza desagerrarazteko modurik onena ez zela langilea bere jardunera behartzea edo horretarako indarkeriaz baliatzea, baldin eta produkzioari ahalik eta etekin handiena ateratzea lortu nahi bazen. 104 Florida, Richard: op. cit., 2010 (132. or.). 105 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2012 (113. or.). 106 Ibidem (73. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 70 Enpresak, ondasun ekonomikoak ekoitzi beharraz ez ezik, langilearen jarduerari beste zentzu bat emateaz ere arduratu behar zuen. Horrela, enpresa-kudeaketaren literatura karismadun lider, ekintzaile eta abenturazale izateko dei egiten hasi zitzaien langileei, enpresa haien bitartez bihur zitzatela beren ametsak egia, besteekin parteka zitzatela. Azken finean, beren jarduerari zentzu bat emateko modua izan nahi zuen. Langilearen desirak enpresarenak bezainbesteko garrantzia izan behar zuen. 60ko hamarkadatik hona, lanak behartuta eta gogoz kontra egiten den jarduera desatsegina izan behar duelako ideiarekin apurtu nahi izan da, lanarekiko arbuioa eta motibaziorik eza desagerrarazi, eta horrek langilea beste ikuspegi batetik ikusten hastea ekarri du, eta haren nahiak entzuten hastea ere bai. Lanaren helburu bakarrak ezin izan daitezke kontu produktiboak, langilearen helburuak ere hartu behar ditu aintzat. 60ko hamarkadatik aurrera, aholkulari, gestore, psikologo eta tartean zegoen aprobetxategiren batek osatutako industria bat sortu zela kontatzen du Jaron Rowanek.107 Industria haren zeregina lan-espazio eta -egiturak eraldatzea zen, langileari bere gaitasunak lantzeko askatasuna eman eta bertan eroso sentitu zedin, gizaki bezala garatu. «[…] esta industria se propuso reformar el mundo interno de las organizaciones con el fin de liberar la subjetividad autónoma del trabajador de tal modo que ésta se alineara con las aspiraciones de la empresa […]».108 Horren adibide dira Silicon Valleyn sortutako enpresa arrakastatsuenak. Langileak egin beharreko lana kreatibitatearekin, motibazioarekin eta autorrealizazio-nahiarekin uztartzen dira. Langileek egin beharreko lana haien zaletasun eta grina izanik, lanarekiko izugarrizko konpromisoa erakusten dute, gorputz eta arima inplikatzen dira zeregin horretan. Lana zaletasun bizi bihurtzen zaie, eta zaletasuna lan, lana bizitza eta bizitza lan bihurtzeraino, modernitateko artista bohemioei bezalaxe. Ekintzaile eta mikroenpresa ugari sortu dira Silizio Haranetik jaiotako ereduek liluratuta, neoliberalen diskurtsoek animatuta eta administrazio publikoen askotariko programek bultzatuta. Lana jarduera astun eta desatsegina delako uste hedatua aldatuz eta lanari halako izaera gizatiar bat emanez, nolabait aditzera eman nahi da lanaren bitartez errealizatua sentitzea posible dela. Kreatibitatearen eta autonomiaren nozioekin batera, logika enpresarial berrian, autorrealizazioaren promesa funtsezkoa izan da langilearen motibazioa eta mobilizazioa lortzeko. Lanak erakargarri agertu behar du langilearen begietara, kapitalistaren bene-benetako helburua lortuko bada: 107 Rowan, Jaron: Emprendizajes en cultura. Discursos, instituciones y contradicciones de la empresarialidad cultural, Traficantes de Sueños, Madril, 2010 (70. or.). 108 Ibidem (72. or.). Godardek elkarrizketa batean esan zuenez, langileak ez zuen bere lantokia filmatzeko baimenik. Kamerak debekatuta zeuden fabrikan. 134 Comeron, Octavi: op. cit. (21. or.). 87 LANA, LANA, LANA! 4.1. MITOAK DESMITIFIKATZEN Aurreko bi ataletan ikusi dugun bezala, ekonomiaren kulturizazioa eta kulturaren ekonomizazioa gertatzearen ondorioz, haien artean behinola zeuden mugak zeharo desegin eta urtu dira. Sorkuntza eta kreatibitatea kapitalismoaren motor bilakatu dira. Asmatu diren lan-eredu berriek sorkuntzaren esparruko ezaugarriak bereganatu dituzte, eta alderdi askotan arte-praktiken oso antzekoak dira orain. Langile postfordistak desirak, afektuak, ezagutza, ideiak eta abar produktibo bihurtu behar ditu. Ekintzaile, ausart, sortzaile izatea eskatzen zaio. Produkzioaren balioa immateriala eta sinbolikoa den horretatik dator nagusiki, eta irudiak betetzen duen papera erabakigarria da. Dena estetizatzeko joera dago. Arteak bizitza okupatu du. Kapitalismoa artistiko bihurtu da. Bestalde, oinarrizko behar materialak jende gehien-gehienak aseta dituen testuinguru etan, bestelako beharrak azaleratu dira. Errealizazio pertsonalarekin lotutako beharrak dira funtsean. Horrelako lekuetan, lana, aberastasuna lortzeko bitarteko huts izateari utzi eta behar postmaterialistak asetzeko jarduera bihurtu da. Diskurtsoa ere aldatu egin da, jakina: protestantismoarekin sortu zen lanaren aldeko etika hura, edo langilemugimenduak agertutako "ideologia trabajista" edo langilekeriazkoa aurrena eta lanaren aldeko ideologiak geroago, hasieran izandako indarraz hustuz joan dira, eta orain, soldatapeko jarduera errealizazio pertsonalerako bidea izan daitekeela esanez seduzitzen du lanaren aldeko diskurtsoak. Norberak gustukoa duen horretatik bizitzeko aukeraz baliatzera animatzen gaituzte. Ezin uka daiteke artearen esparrua eredutzat daukaten produkzio-modu eta bizimoldeak erakargarriak direla, baina dena ez da itxura batean dirudiena, eta horregatik, gai honetan arakatuko dugu segidan datozen lerroetan. 4.1.1. Lan immaterialaren idealizazioa Maiz esaten da hegemonikoa izan zen lan-eredu fordista desagertu eta lan-eredu postfordista dela orain gailentzen dena. Gogoan izan beharrekoa da, ordea, baieztapen horrek Mendebaldeko testuinguruari erantzuten diola. Izan ere, nahiz eta egia den herrialde horietan industria-ehuna funtsean desegin egin dela, horrek ez du esan nahi lan- eredu fordista edo lan industriala desagertu egin denik. Informazioaren eremuko lana egiteko, bai eta izaera intelektual, kreatibo, sinboliko edo immaterialekoa den makina bat lan egin ahal izateko ere, ezinbestekoak dira ordenagailuak, mugikorrak eta bestelako gailu tekno logiko berriak. Eta baliteke tresna horien bidez egindako lanaren emaitza immateriala izatea, baina gailuek berek immaterialetik ezer gutxi dute: bitarteko materialak izaten jarraitzen dute, fabrikan produzitutako objektu fisikoak, azken finean. Mendebaldean lan industrialaren gainbehera gertatu dela ukaezina da, baina produkzio-eredu fordista ez da desagertu: LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 88 lekuz aldatu da, besterik ez, kapitalaren metaketarako egoera hobea aurkitu duen beste lurralde batzuetara. David Harveyk esaten duen moduan, fordismoa orain periferikoa da.135 Silvia Federicik, ildo horretatik, kritika zorrotza egin die Hardti eta Negriri. Immaterialtasunaren teorialari biek Mendebaldean lanaren antolaera kapitalista gainditzeko aukerak ikusten dituzten bitartean munduaren beste aldean martxan ipini den esplotazio-prozesu izugarriaren aurrean itsu ageri direla salatzen du.136 Loft batean lan immateriala deitzen zaion horretan jarduten duen langilea eta baldintzarik tamalgarrienetan huskeria baten truke koltana ateratzen lan materiala egiten duena elkarri zuzen-zuzen lotuta daude; hari fin batek lotzen ditu biak. Lurraren alde bateko garapenak beste aldeko azpigarapena eragiten du. Eta hain zuzen ere, horrekiko itsu izatea leporatzen die Hardti eta Negriri Federicik, aipatutako artikulu horretan: lan immateriala deritzogun hori egin ahal izateko hariaren beste aldean egiten den lana kontuan ez hartzea, alegia. Hardtek eta Negrik diotenez, laneko denbora eta bizitzakoa nahasi egin dira. Lana informala eta partziala da gero eta gehiago, eta harremanak, komunikazioa, emozioak, zaintza eta afektuak produktiboak bihurtu dira. Orain, adibidez, etxeko eremuan tradizionalki emakumezkoek egin izan dituzten lanekin lotu ohi diren dohainek, zaintzakoak eta afektuarekin eta harremanekin lotutakoak, besteak beste, balio bat dute lanaren merkatuan. Eta Hardtek eta Negrik ohartarazten digutenez, dohain edo ezaugarri horiek produkzioaren sektorearen erdigunean jarriz joan diren neurrian, lan horien "feminizazioa"137 gertatu da. Federiciren ustez, ordea, lan immaterialaren teorialari biek ez diote behar adinako aitortza egiten emakumezkoek egin izan dituzten lan horiei. Azaleko analisia egitea leporatzen die. Hardtek eta Negrik, etxeko eremuko zaintza-lanei "lan afektiboa"138 deitu eta lan immaterialaren kategorian sartzen dituztenean, modu anekdotikoan baino ez omen dituzte hartzen kontuan, analisi feministei aho txikiarekin babes modukoa agertzeko edo, "lan afektiboa" esaten dioten hori afektuak, sentimenduak eta gogo-aldarteak produzitu eta kudeatzea baino ez baita bi teorialarientzat; gehienez ere, otorduak zerbitzatzeko enpresa bateko emakumezko langileak bezeroei irribarre egitea, langile "afektiboa" delako. Federiciren esanetan, etxeko eremuan emakumezkoek egin ohi izan dituzten lanak emozio eta sentimenduen produkzioarekin lotutako jarduera direla esatea, beste behin ere horretara mugatzea, atzerapauso galanta da, ez duelako aintzat hartzen zer-nolako pisu eta garrantzia duen sistema kapitalistan erreprodukzio-lanak, hark iraungo badu ezinbestekoa. 135 Harvey, David: La condición de la posmodernidad. Investigación sobre los orígenes del cambio cultural, Amorrortu, Buenos Aires, 1998 (210. or.). 136 Federici, Silvia: "El trabajo precario desde un punto de vista feminista", 2010/01/03. Iturria: http://www.sinpermiso.info/ textos/el-trabajo-precario-desde-un-punto-de-vista-feminista. 137 Hardt, Michael; Negri, Antonio: op. cit., 2011 (76.-77. or.). 138 Hardt, Michael; Negri, Antonio: op. cit., 2000 (254.or.). 93 LANA, LANA, LANA! Artista bohemioaren irudi mitifikatu horrek ia batere zerikusirik ez du artista garaikideak bizi zuen errealitatearekin. Artista bohemioaren irudi hori deseraikitzeko ahaleginek zerbait lortu badute ere, gizarte-mailan uste hedatua da oraindik (hedabideek eta zinemak proiektatzen duten irudiarengatik, besteak beste) artista mundura dohain, sentsibilitate, begirada eta gaitasun bereziekin jaio den ezohiko izakia dela. "Artista zara!" esamoldeak, adibidez, gainerakoak baino koska bat goragoko mailan ipintzen du esamoldea jasotzen duen pertsona. Jenioa, erromantikoa, errebeldea, konformagaitza, bizizalea edo alfer moduan ere deskribatzen den artista izatea balioa duen zerbait izatea da. Artearen esparrua askatasunaren eta errealizazioaren eremua delako ideia oso barneratuta du oro har gizarteak. Praktika artistikoak, fabrikako lan alienatzaileak ez bezala, libreki adierazteko aukera ematen omen dio artistari. Ez omen du, beste ogibideek bezala, alienazioa eta ondoeza eragiten. Itxuraz bederen, artistak bere lana maite du, eta jarduera horren bitartez errealizatua sentitzen da. Ordutegi malguak, mugikortasuna, proiektukako lana, aldi baterako kontratuak, lanarekiko maitasun eta pasioa, ideia tartean eta kreatibitatearekin lan egitea eta abar langile ororen ametsa izan daiteke. Behartua, desatsegina eta alienatzailea gertatu ohi den lanaren aldean, badirudi beste ezaugarri horiek dituen lanak aske izateko aukera ematen duela. 4.1.3.2. Okerreko zenbait uste Fabrikako lanean diharduenak produkzioko denbora eta denbora librea ondo bereiziak ditu: fabrikan dagoeneko denbora negozio-denbora da, lan egiten du; fabrikatik kanpo dagoenekoa, berriz, aisialdiko denbora da, atsedenerako tartea. Artistak, ordea, laneko eta aisialdiko espazioen eta denboren arteko mugaren desregularizazioa bizi du, eta lanean ari denean ere, praktika artistikoko lana askotan ez da lantzat hartzen, sozialki behin eta berriz zalantzan ipintzen den kontua da hori. Etengabe entzun ohi da erakusketetara joandako bisitarien artean, lan baten aurrean daudela, "Hori gure 7 urteko alabak ere egingo luke!" eta horrelakoak. Artistaren jarduera, haren esfortzu mental zein fisikoa, bai eta horretan ematen duen denbora ere, bokazioarekin lotzen da, gustuko lanarekin, pasioarekin eta plazerarekin, autorrealizazioarekin… Alegia, artistaren lana denbora-pasatzat hartzen dela sarritan, hobby edo afiziotzat, plazerarekin eta gozamenarekin lotua, barne-espresioaren beharrarekin eta indibidualtasunarekin, baina ez lanarekin.150 Gaur egun, oraindik ere, norbaitek artista dela esaten duenean, askok pentsatzen dute lan egiteko beharrik ez duela, ondasun materialen jabe-edo dela, edo maila oneko familia bateko kide.151 Artista lanik egin gabe bizitzeko aukera duen norbait delako ideia oso barneratuta dago. Garai batean gizonezko aristokrata eta burgesak izan ziren artea egiteko aukera izan zuten bakarrak; behar materialak aseta izateak arte-praktikarako aukera ematen zien. Ikuspegi horrek, 150 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (19. or.). 151 Ruido, María: Aula oberta #7. Saber, hacer, comprender. Iturria: http://www.cccb.org/es/multimedia/videos/maria-ruido-aulaoberta7/226094 Honela definitu zuen Bourdieuk habitusa: "egitura egituratzaile bezala funtzionatzeko prest dauden egitura egituratuak". Habi tusak, testuinguru sozial batean, pertsona-multzo batek gustu bertsua izatea eragiten du, besteak beste. Esate baterako, argazki bati ederra edo itsusia iriztean, iritzi hori habitusak baldintzatzen du; alegia, zer familiatan jaio den, nolako heziketa izan duen, zer ogibide duen eta abar. Hau da, bizi-kondizio mota zehatz batekin lotuta dauden baldintzapenek sortzen dute habitusa. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 96 azpi tik kobratzen duela jasotzen du txostenak. Diru-sarrera horiek ez datoz, gainera, arteprodukziotik bakarrik. Ikerketan parte hartutako artisten % 20 baino gutxiago bizi da soilik artetik. % 32k baizik ez du harreman egonkorra galeriekin, eta horietatik % 3 soilik bizi da bere praktikatik. Irabazten duenarekin konforme omen dago, gainera. Kurioski, nahiko normalizatuta dagoen zerbait da instituzioek-eta antolatzen dituzten erakusketa eta jaialdietan espazioa edukiz betetzeko ardura duen langileak (artistak, alegia) ordainsaririk gabe edo huskeria baten truke lan egitea, nahiz eta ekimen horiek aurrera ateratzeko egin beharreko bestelako zeregin ugariez arduratuko direnek gutxiago edo gehiago baina soldata kobratuko duten. Ikerketaren arabera, artista gehienak irakaskuntzatik bizi dira. Argazkilarien kasuan, iragarki edo modaren arlorako lan komertzialak egitetik. Hitzaldiak eta tailerrak ere ematen dituzte dirua ateratzeko. Galeriek kontratua edo hileroko dirusarrera finko bat eskaintzea zeharo ezohikoa da. Eta museoek, berriz, gutxitan ordaintzen diete artistei, eta halakoetan ere ordaindutakoa ez da bizitzeko behar adinakoa. Ordaintzeko modua sinbolikoa izan ohi da normalean. Esan nahi baita, batetik, lana bera dela ordainsari. Norberak zorioneko sentitu beharko lukeela maitatzen duen horretan lan egiteko aukera izate hutsarengatik. Pribilegiatu. Gustuko zerbaitetan aritzeko modua izatea badela nahikoa sari, nahiz eta diruz konpentsatua ez izan. Eta esan nahi da, beste tik, ordaintzeko modua aintzatespenaren eta ikusgaitasunaren bidetik datorrela. Rowanek160 nahiz Aliagak161 esan duten moduan, uste edo pentsaera hori aski onartuta dago: egindako lanaren truke dirurik ez baina aintzatespena eta ikusgaitasuna lortzea ez dela ordainsari txarra, alegia. Artistak, ikusgaitasuna lortu, bere burua eta bere lana ezagutzera eman, edo gutxika-gutxika curriculuma gizendu ahal izatearekin ordaindu tzat hartzen du bere lana. Egin duenaren aitortza etorkizunean etorriko zaiolako esperan tzan bizi da, Von Ostenek162 eta Zafrak163 esaten duten bezala; hau da, denboraren poderioz poliki- poliki metatzen ari den kapital sinbolikoa (eta horrekin batera kapital sozial eta kultu rala ere bai) uneren batean errentagarri bihurtu eta kapital ekonomiko bihurtuko delako espe rantzan. Aintzatespena eta ikusgaitasuna dira produktore artistikoentzat ordain saria. Baldintzak baldintza, prekarietatea prekarietate, etorkizun oparo baten espe rantzan, sorkuntzatik modu duin batean bizitzeko ametsa noizbait beteko delakoan, onartu egiten dira halako lan-baldintzak.164 Bien bitartean, prekarietatea izango du bidelagun. Kapital sinbolikoa edukitzeak posizio pribilegiatu batean jarriko du artista, baina horrek ez du sabela betetzeko balio.165 Zafrak oso ongi azaltzen duen bezala: «Su entusiasmo puede ser usado como argumento para legitimar su explotación, su pago con experiencia o su apagamiento crítico, conformándose con dedicarse 160 Rowan, Jaron: op. cit., 2010 (74.-75. or.). 161 Aliaga, Juan Vicente: "A salto de mata. Algunas notas sobre la precarización del los/as artistas" kapitulua; in Zenbait autore: Producción artística en tiempos del precariado laboral, Tierradenadie, Madril, 2017 (95. or.). 162 Von Osten, Marion: op. cit., 2008 (86. or.). 163 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (14. or.). 164 Ibidem (15. or.). 165 Ibidem (42. or.). Frantzian espektakuluaren sektoreko hainbat artista eta teknikarik eratutako talde hori salbuespena izan da lanaren munduan. Egoera berezia zuten, langile gehienek ez bezalakoa. Izan ere, soldatapeko langileak izanagatik ere, aldizka jarduten zuten, modu ez-jarraituan, eta horrenbestez, lanik gabeko sasoietan, sektoreak berak zuen desenplegu-aseguru baten bidez bermatzen zuten artista eta teknikari horiek errenta bat izatea. Askatasunaren eta ziurtasunaren tarteko toki bat eskaintzen zien kondizio berezitu hark. Frantziako gobernuak, ordea, eskubide haren kontra egin zuen, eta eraso hari erantzun bat eman nahian jaio zen Aldizkakoen eta Prekarioen Koordinakunde Nazionala izenaz ezagutzen duguna. 185 Navarrete, Carmen: op. cit., 2017 (116. or.). 186 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (24. or.). 187 Woolf, Virginia: Gela bat norberarena, Consonni, Bilbo, 2013 (134. or.). 101 LANA, LANA, LANA! 4.1.4. Artista, neoliberalismoaren langile-eredu 4.1.4.1. Sorkuntza-esparruaren argi-ilunak Horren adibide dugu, besteak beste, Italian 60-70eko hamarkadetan lan-munduan bizi izandakoa. Langile gazteenek ez zuten gurasoek bezala fabrikako lanean aritzeko motibaziorik, eta beste lan eta bizimodu batzuk saiatzeko egarriz, saldoka alde egin zuten: lan-indarraren migrazio kontzientea izan zen, fabrikako lanetik kanporakoa.188 Galdetuz gero zer jarduerak ematen duen modua aldi berean lan eta bizi-esperientzia aberasgarriak izateko, gogora datorkigun aurrenetakoa artistarena dela dio Von Ostenek,189 eta laneredu postindustrialek, hain zuzen, erabili egin dute hori. Rowan ere antzera mintzo da, Angela McRobbieren iritzia azalduz: kreatibitatearekin lotura duten lanak (eta halakoak dira musika, zinema, arte, literatura, moda eta diseinu grafikokoak) bereziki erakargarriak gertatzen zaizkie gazteei, eta horregatik, autoenplegu- edo ekintzailetza-prozesuetarako osagai ezin hobeak izan dira.190 Gaur egun, gazteek, fabrikan, supermerkatuan edo tele operadore-lanean aritu baino nahiago dute sorkuntzarekin lotura daukaten eremuetan ibili, hala nola dantzan, musikan, antzerkigintzan edo artean. Apple, Google eta eBay bezalako enpresa kreatiboetan lan egitea ere gazteenen artean arrakasta duen zerbait da, ordainsari onak izateaz gain, lanak sorkuntzarako eta autorrealizaziorako aukera ematen duela dirudielako. Tokumitsuk esaten duen bezala, "Do what you love" (DWYL) edo "Egin maite duzun hori" da garaiko mantra laborala.191 Konformagaitz izateari utzi eta amesten duzunaren alde borroka egitera animatzen da. Ekintzailetza sustatzen duten diskurtsoek argi eta garbi egiten digute dei bizitzan gehien gustatzen zaigun jarduera, gehien betetzen gaituen hori, ordaindutako enpresa-jarduera bihurtzera. Hala, lana ez da sekula berriro soldata baten truke egin beharreko jarduera derrigortu eta desatsegina izango, baizik eta autorrealizazio eta maitasunezko ekintza bat. Ekintzaileen artean ereduetan eredu den Steve Jobsek, Apple konpainiaren fundatzaileak, halaxe zioen: «Debes encontrar lo que amas. […] Tu trabajo va a ocupar una parte grande de tu vida, y la única manera de estar verdaderamente satisfecho es hacer lo que creas que es un gran trabajo. Y la única manera de hacer un gran trabajo es amar lo que haces».192 Autoenpleguan, malgutasunean eta kreatibitatean oinarritzen diren lan-eredu postindustrialak artearen eta kulturaren esparruko lanen oso antzekoak dira alderdi askotan. Neoliberalismoak sustatzen duen ekintzaile berria, bestalde, talentu handikoa da, jenioa, 188 Ikusi "Prekarietatea, gobernantza-tresna" eta "Lanaren ukazioa" azpiatalak. 189 Von Osten, Marion: op. cit., 2008 (87. or.). 190 Rowan, Jaron: op. cit., 2010 (79. or.). 191 Tokumitsu, Miya: op. cit., 2014. 192 Ibidem. 103 LANA, LANA, LANA! azken urteotan horrenbesteko arrakasta izaten ari diren management pertsonala, lidergo eta coaching enpresariala, training eta aholkularitza, eta subjektuaren errendimendua hobetzeko antolatzen diren ikastaro, mintegi eta tailer ugariak. Barne-motibazioa sustatu nahi denean, espazioaren antolaerak ere berebiziko garrantzia du. Ildo horretatik, langilearen errendimendua hobetzeko, garrantzitsua da hura lanean gustura egotea, etxean egongo balitz bezala eroso sentitzea. Horregatik, lan-eredu berrien esparruan eraikitzen diren tokiek oso kontuan hartzen dituzte alderdi horiek. Itxura coola duten espazioak, adibidez, lanaren eta bizitzaren artean lehen zeuden mugak ezabatu nahian diseinatutako espazioak dira. Kafe-makina, jolasteko guneak eta atsedenlekuak izaten dituzte halakoetan. Nork bere txokoa nahi duen bezala dekoratzeko eta lanera nahi duen moduan jantzita joateko aukera ematen dute. Lankideen artean harreman onak izan daitezen, tailer, dinamika eta irteerak ere antolatzen dira. Lantokiak etxea ematen du, eta lankideek, familia. Rowanek azaltzen duen moduan, enpresa-mota horietan erabakiak jada ez dira hartzen ohiko bulego tradizional grisaren erdigunean jarritako kaobazko mahai erraldoien inguruan, baizik eta futbolinean partida bat jokatu bitartean. Langileei hamaika jarduera eskaintzen zaie, haien erosotasuna areagotu eta bizitza espirituala aberasteko asmoz. Esate baterako, yoga edo meditazioa egin eta estresa kanporatzeko espazioak egokitzen dituzte, Rowanen esanetan.196 Eta hori guztia gutxi balitz bezala, festarako tartea ere izaten da lantokian. Before work197 deritzon fenomenoa modan dago New York, Los Angeles, Paris, Londres eta beste hamaika hiritan. Lanean hasi aurretik, errutinarekin hautsi eta langileak motibatzeko asmoz, festarako aukera ematen zaie. Hori bai, lantokia girotzeko DJak kontratatzen badituzte ere, alkoholdun edarien ordez zuku osasungarriak izaten dituzte healthy party esaten dieten festa horietan. Eta hala, festaren ostean, indarrez gainezka eta gogotsu ekiten diote langileek lanari. Fabrikan zebilen langileari motibazioa kanpotik zetorkion; soldata bila joaten zen lanera, eta ez lanak berak erakarri egiten zuelako. Kreatibitatearekin uztartuta ageri ohi diren lan-eredu berriek, aldiz, bestelakoa dute motibazioaren jatorria. Lanpostuetan izan diren aldaketak, itxura batean langileak mimatu eta eroso sentitzea lortu nahiari erantzuten dietela dirudien arren, bene-benetan, beste helburu batzuk lortzeko egin dira. Rowanen aburuz, hain zuzen, langileari lantokian eroso sentiarazteak prozesu bikoitz bat jartzen du martxan, betiere, ez dezagun ahaztu, azken helburua enpresaren produktibitatea izanda: langileen kreatibitatea sustatzea, batetik, eta lanean plazera sentitzea, bestetik.198 Langilea gustura egotea lanean, egiten duenarekin identifikatzea, errealizatua sentitzea, horiek guztiak langilea produktiboagoa izateko eta hari etekin handiagoa ateratzeko moduak dira. Helburu hori bete dadin, langilea motibatuta egotea edo inguru 196 Rowan, Jaron: op. cit., 2010 (72. or.). 197 Galafate, Cristina: "La tendencia 'before work' llega a España". Iturria: http://www.elmundo.es/vida-sana/estilo-y- gastro/ 2016/02/29/56d40be2e2704e4d238b45ff.html 198 Rowan, Jaron: op. cit., 2010 (72. or.). Ordenagailuekin lan egiten zuten lehenengo programatzaileen komunitateak lanarekiko erakusten zuen konpromisoa, gorputz eta arima aritze hura, benetan azpimarragarria zen. Entzutetsua izan zen, oso, Apple Macintosh enpresaren "90 hours and loving it" leloa. Steve Jobs eta haren lantaldea historia egiteko bidean ziren ordenagailuen munduan. Apple Macintosh izeneko lehenengo ordenagailu pertsonala diseinatzen zebiltzan. Jobsek, bere lidergoa zela medio, langileak baimendutako ordu-kopurutik gora lan egitera motibatzea lortu zuen, eta haiek, gainera, zoriontsu egiten zuten. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 110 han proporcionado y en el cual han confiado los capitalistas para la reproducción de la fuerza de trabajo».221 Silvia Federici 60ko eta 70eko hamarkadetako testuinguruan sortutako feminismoek egin zituzten azterketei eta analisiei esker, gaur egun badakigu etxeko eremuko lana esaten zaion hori (zaintza-lanak) ez dela prozesu natural baten fruitu. Arrazoi patriarkal eta kapitalistek ezarritako prozesu baten ondorio da. Federicik esaten duen bezala, etxeko eremuko lana kapitalismoaren asmakizuna da.222 Ikerketa honen hasieran azaldu dugun bezala, kapitalismoa ez zen lur komunalen desjabetzetik edo hainbat lurralde kolonizatu eta esplotatzeari esker bakarrik sortu, Federiciren arabera. Sorgin-ehiza deitzen zaion prozesuaren bitartez, emakumeak buru ahuleko izaki basati gisa azaldu eta beren burua kontrolatzeko gai ez ziren esan txarreko pertsona menderakaitz moduan estigmatizatu eta gero, botere guztia kendu zieten, eta haien boterearen oinarrian zetzan ezagutza-sistema guztia eta harreman kolektiboko sareak suntsitu. Lurren desjabetzeak nekazari-jendea lan-indar premian zegoen eremu industrialera zuzentzeko balio izan zuen, eta emakumeak botere oroz gabetzeak, berriz, haiek etxeko eremura bideratzeko. Eta hala, Federicik dioenez, sexuaren araberako lan-banaketa sortu zen, eta horrekin batera, merkantzien produkzioa eta lan-indarraren erreprodukzioa bereiztea, eta emakumeak bigarren eremu horretara lotzea.223 Federicik azaltzen duen bezala, erregimen berri hartan, merkatuarekin lotura zuen produkzioa soilik hasi zen lan bezala balioetsia izaten; alegia, eremu publikoan, etxetik kanpo soldataren truke egiten zena, aintzatespen soziala zuena. Eta aldiz, emakumezkoei egokitu zieten erreprodukzio-lana, logika ekonomizistatik kanpo gelditzen zen hura, etxeko eremu pribatuari zegokiona, lantzat hartua izateari utzi eta baliorik gabeko jarduera bihurtu zen.224 Marta Malok kontatzen duenaren arabera, lanari buruz hitz egiten denean, burura datorkigun lehenengo irudia fabrika da, tximiniak, muntaketa-katea, buzoa, industriako langile gizonezkoa. Lan-mota horren zentralitateak beste lan-mota batzuk estali edo ezkutatu ditu, autore honek azaltzen duen moduan.225 Batetik, emakumea etxeko lanez bakarrik arduratzen zela irudikatzeko joera dago, baina hori ez da horrela. Emakume eta haur askok fabrikako muntaketa-katean lan egiten zutela ahaztu egiten zaigu, Maloren esanetan. Emakume asko zeuden garai hartan fabriketan lanean, nahiz eta, gizonekin alderatuta, eskubide gutxiago zituzten, lanordu gehiago egiten zituzten diru gutxiagoaren truke, eta 221 Federici, Silvia: Revolución en punto cero. Trabajo doméstico, reproducción y luchas feministas, Traficantes de sueños, Madril, 2013 (247. or.). 222 Ibidem (188. or.). 223 Federici, Silvia: op. cit., 2004 (112. or.). 224 Ibidem (112. or.). 225 Malo, Marta: op. cit. 113 LANA, LANA, LANA! arduratzen da, eta hura afektiboki zaindu eta sexualki asetzeaz. Zaintza-lanak ez dira bizitzaren erreprodukzioaz bakarrik arduratzen. Produzitu ere egiten dute, eta kapitalaren produkziorako ezinbestekoa den zerbait, gainera: lan-indarra. Emakumeak dira kapitalistak duen merkantzia-produktore baliotsuena: langile-produktoreak. Esan daiteke, hortaz, etxea langileak produzitzen dituen fabrika dela, eta emakumeak, fabrika horretako langileak. Edo are gehiago: etxea baino lehen, emakumeen gorputza bera bihurtu da fabrika kapitalismoarekin. Horixe dio Federicik gogoeta honetan: «[…] gizarte kapitalistan, emakumeentzat gorputza izan [da], hain zuzen ere, soldatapeko langile gizonentzat lantegia izan dena: beren lehenengo esplotazio- eta erresistentzia-eremua. Izan ere, Estatua eta gizonezkoak emakumeen gorputzaren jabe egin dira, erreprodukziorako eta lana metatzeko funtziora behartuta».230 Ekonomialari klasikoek, baina baita Marx berak eta marxistek ere, ez zuten aintzat hartu ere egin metaketa kapitalistarako ezinbesteko esplotazio-esparrua izan zena (eta dena): etxeko eremua edo zaintzen esparrua. Feministak izan dira itzalpean edukitako jarduera horri begira fokua piztu eta hura argitara ekartzeaz arduratu direnak, zaintza-lanen pisua azaleratu dutenak eta, Pérez Orozcoren hitzetan esanda, "ezkutuko bestearen aurkikuntza"231 egin dutenak. Erreprodukzioko lanaz ari dela, autore horrek dio merkatu-ekonomia deitzen zaion horretatik kanpo dauden bestelako eremu, lan eta subjektu ugariak hor izatea ezinbestekoa dela kapitalaren metaketa-prozesuan. Ezinbestekoa dela, gainera, eremu, lan eta subjektu horiek, merkatu-ekonomiatik kanpo ez ezik, menpean hartuta edukitzea, azpiratuta egotea eta guztiz ikusezinak izatea. Pérez Orozco icebergaren metaforaz baliatzen da baieztapen hori argudiatzeko: «Esa invisibilización era el proceso simultáneo requerido para asentar en el epicentro a los mercados capitalistas y a su lógica de acumulación. La reproducción es el otro oculto de la producción. El sistema socioeconómico tiene la forma de un iceberg».232 Icebergekin gertatzen den bezala, zatirik handiena urpean ezkutuan geratzen zaigu, eta ikusten dena bolumen guztiaren zatitxo bat baizik ez da. Kapitalaren metaketaren prozesua da agerian daukagun zati txikia, eta urpean ezkutatuta dauzkate bizitza sostengatzeaz arduratzen diren gainerako prozesu eta jarduerak. Horretarako arrazoia argia da, Pérez Orozcoren arabera: lantzat aitortuta ez eta ikusezin bihurtuta dagoen doako produkzioari esker soilik da posible kapitalismoak produkzio-prozesuetatik lortzen duen etekina. Aberastasuna sortzeko ezinbestekoa duen doako lan-kantitate zenbatezinaren jabe egiten da kapitala. Lan hori guztia merkatuan erosi beharko balu, emaitzak oso bestelakoak izango lirateke, autore horrek dioenez.233 230 Federici, Silvia: op. cit., 2017 (30. or.). 231 Pérez Orozco, Amaia: op. cit., 2014 (46. or.). 232 Ibidem (203. or.). 233 Ibidem (108. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 114 Gaur egun ekonomiaz ulertzen duguna oso ikuspegi itxi eta mugatuaren ondorio da. Pérez Orozcok esaten duen bezala, ekonomia ez da bakarrik normalean ekonomiatzat daukaguna; alegia, merkataritzaren eta finantzen eremua, kapital, merkantzia eta zerbitzuen salerosketan oinarritua. Gizakiaren beharrak ez dira soilik materialak, eta beraz, bizitza ezin berma dezake ekonomiatzat hartu ohi den horrek (produkzio-eremuak, alegia), baldin eta zaintzek, afektuek eta harremanek osatzen duten erreprodukzioaren eremurik ez bada. Benetako ekonomia, ekonomia erreal deitu ohi den hori baino gehiago da, auto re honen esanetan. Ekonomia gure behar eta nahi material zein emozionalak asetzeko beharrezkoak diren eremu, lan eta subjektuen osotasuna da; edo bestela esanda, bizitza sostengatzeko beharrezkoa den guztia da ekonomia.234 Produktibitateaz eta balioa produzitzeaz hitz egitean, ezin da aintzat ez hartu horretarako beharrezkoak diren eta merkatu-ekonomiaren kontu eta zenbakietatik kanpo uzten diren lan eta jarduera guztien ekarpena. Horregatik, behar-beharrezkoa da bizitza posible egiten duen eremu eta jarduera oro identifikatu eta azalera ekarriz ikusgai bihurtzea, eta jakina, daukan balio soziala aitortzea. 4.2.2. Lana denbora librearen eremuan «La diversión es la prolongación del trabajo bajo el capitalismo tardío».235 Theodor W. Adorno; Max Horkheimer Gizon bizkorra zen Henri Ford (Ford auto-konpainiaren burua), eta ohartu zen, autofabrikan lanean zer-nolako jendetza zebilen kontuan hartuta, langileek auto bana erosiz gero, eskuartean zuen negozioa biribila izan zitekeela. Hala, langile arrunt batek erosi ahal izateko moduko autoa produzitzeari lotu zitzaion. Fordek, produkzio-kostua minimora jaitsiz eta langileei soldatak igoz, haiek lanean produzitzen zutena lanetik kanpo kontsumitzea lortu zuen.236 Industrializazioaren garapenarekin, hasiera batean kontsumorako aukera ukatua zuen jendetzari kontsumitzen hasteko parada ematen hasi zitzaion. Kontsumo-gizartearen etorrerarekin, jendearentzat denbora librea izan ohi zena kontsumorako denbora bilakatu zen. Edo Adornok dioen bezala, denbora librea negozio-denbora bihurtu zen.237 Adornoren arabera, denbora librea soldatapeko lanaren luzapena besterik ez zen. Asti-orduetarako proposatzen ziren ekintza, jarduera eta zerbitzu gehienak industriak planifikatu eta errentagarritasun ekonomikoa ateratzeko prestatuta zeuden. Jendea, bere denbora librea plazan kideekin berriketan ematetik, denda, taberna eta espektakuluetan erabiltzera pasatu zen. Langileak bere indar fisiko eta mentala lanean agortzen zituenez, bizitzaren miseria 234 Ibidem (34. or.). 235 Adorno, Theodor W.; Horkheimer, Max: op. cit., 1998 (181. or.). 236 Comeron, Octavi: op. cit. (103. or.). 237 Adorno, Theodor W.: Crítica de la cultura y sociedad II, Akal, Madril, 2009 (575. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 116 4.2.2.1. Prosumer «Trabajo y consumo ya no representan dos actividades separadas como pasaba hace tiempo».242 Enzo Rullani Jonathan Craryk esaten duen bezala, lana eta kontsumoa banatzen zituen muga desagertu egin da.243 Ohiko produkzio- eta kontsumo-moldeek gure artean jarraitzen duten arren, teknologia berriak etorri diren honetan, produktore eta kontsumitzaile nozioen arte ko desberdintasun tradizionalak zentzua galdu du. Produkzioa ez da merkatuekonomiaren parametroen baitan bakarrik gertatzen orain, eta kontsumoa ere ezin da mugatu merkatuan eros daitezkeen zerbitzu eta merkantzietara bakarrik. Bi eremu horien arteko harremana aldatu egin da, eta beraz, beharrezkoa da horri modu zabalago batean begiratzea. Produktoreak, produzitzeaz gain, kontsumitu ere egiten du, eta kontsumitzaileak, kontsumitzeaz gain, produzitu ere bai. Horrela, iraganean aski bananduta zeuden bi figurek, produktoreak eta kontsumitzaileak, bat egiten dute. Prosumer244 kontzeptuak horixe eman nahi du aditzera: behinola apartekoak izandako produktore eta kontsumitzaile figuren arteko mugak erabat urtu diren honetan sortu den figura berria. Aldi berean produktore eta kontsumitzaile izatera pasatu gara, beraz. Prosumer delakoak, euskaraz "protsumitzaile" esango diogun horrek, bere eduki propioak sortzen ditu, berak kontsumitzeko, edota ingurukoen kontsumorako, edo besteekin doan partekatzeko. Neurri batean, merkatuak ezarritako menpekotasunetik aldentzeko modu bat ere bada. Badago jendea, esaterako, ordenagailuetarako dauden programak hobetzen edo berriak asmatzen dabilena. Ohiko samarra da, halaber, zerbaiten funtzionamendua esplikatzeko tutorial bat sortu eta sarera igotzea; adibidez, bideo-ediziorako programa baten nondik norakoak azaltzen dituena. Eta ez da batere arraroa, esate baterako, argazkilari batek bere lana ezagutzera emateko web-orrialde bat sortzea. Protsumitzaileak, hasiera batean bederen, produzitutakoa doan partekatzen du besteekin. Eta aldi berean, besteek produzitu eta eskaintzen dutena kontsumitzen du, doan baita ere. Munduaren luze-zabalean milioika pertsonak, hala nahi dutelako, norberaren denbora eta ahalegina horretara jarrita egindako milaka eta milaka ekarpen egiten dituzte, dakiten edo egiten duten hori besteei erakustea eta besteek egiten dutena ikustea eta ikastea beste arrazoirik gabe. 242 Rullani, Enzo: op. cit., 2007 (241. or.). 243 Crary, Jonathan: 24/7. El capitalismo al asalto del sueño, Planeta, Bartzelona, 2015 (26. or.). 244 Toffler, Alvin: La tercera ola, Edinal, Bogota, 1981 (171. or.). Prosumer hitza akronimo bat da, ingelesezko producer (produktore) eta consumer (kontsumitzaile) elkartzetik sortua. Marshall McLuhan eta Barrington Nevittek, Take Today izeneko liburuan, teknologia elektronikoek kontsumitzaileari bi rolak aldi berean betetzeko aukera emango ziotela aurreratu zuten; edukien produktore eta kontsumitzaile izatekoa, alegia. Alvin Tofflerrek kontzeptu hori erabiltzen du La tercera ola liburuan. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 118 objektuak ekoitzi eta kolorea hautatzeko aukera bakarrik uztea hari. Jendea ez da konformatzen seriean ekoitzitako objektu estandarizatuekin. Nortasuna, izaera, diferentzia, dotoretasuna ematen duena lortu nahi da. Pasio, desira, afektu, ideia edo pentsamoldeekin lotura duten merkantzia pertsonalizatuagoak nahi ditu jendeak. Kontsumitzaileari entzutea eta haren behar eta nahiak kontuan hartzea ezinbestekoa da horretarako. Joerak zein diren ikertzen da, eta horren arabera heltzen zaio produkzioari. Horrexegatik azpimarratzen du Lazzaratok ekonomia postindustriala informazioaren eta komunikazioaren tratamenduan oinarritzen dela. Produkzioaren eta kontsumoaren arteko mugarik eza kasu batzuetan argi ikusten den arren, beste zenbaitetan dirudien baino zailagoa da identifikatzen. Orain azalduko dugun kasua horren adibidea da. Hito Steyerlek zalantzan jartzen du produkzioaren eta kontsumoaren arteko bereizketa, eta fabrikaren eta museoaren arteko parekotasun interesgarri bat planteatzen du. Hasie ra batean, gehienok esango genuke fabrika produkziorako leku bat dela, eta museoa, berriz, kontsumorako leku bat. Lehena lanarekin lotzen da, beraz, eta bigarrena, denbora librearekin. Baina fabrika produkzio-espazio bat dela inork ere zalantzan jarriko ez lukeen arren, museoarekin ez da berdin gertatzen. Eta ikuspegi horren inguruan egiten du gogoeta Steyerlek, jarraian azalduko dugun moduan. Autore horren esanetan, ez da kasualitatea garai batean aktibo egon ziren fabrika asko gaur egun museo, espazio kultural edo kultura-zentro moduan zabalik izatea. Horrelako espazioak, bertako langileentzat izan ezik, denbora librean edo astialdian kontsumo kultu rala deitzen zaiona eginez bisitatzen diren espazio-mota bat dira jende gehienarentzat. Baina Steyerlek dioen bezala, museoek nahiz kultura-espazioek ez diote produkzioeremu izateari utzi. Erakustokiak dira, bai, baina baita lantokiak ere, fabrikak.249 Steyerlek azaltzen duenaren arabera, museoa balioa produzitzeko espazio bat da, eta balio horren produkzioan mota askotako langileak aritzen dira: espazioa kudeatzeaz arduratzen direnak, garbitzaileak, mantentze-lanetarako langileak, bertan esku hartzen duten produktore kultural eta artistak, areto-zaintzaileak, inaugurazioan zerbitzari-lanak egiten dituztenak, bisita gidatuen arduradunak… Hori guztia begien bistakoa da beharbada, baina Steyerl pauso bat haratago doa, ikuslea ere langiletzat hartzen baitu. Harrigarria gerta daiteke ikusleak langileen multzo berean ipintzeak, eta bere burua ez du halakotzat turista kulturalak, denbora libreaz gozatzen dabilenak, ikusleak berak, alegia, baina Steyerlen aburuz, museo fabrikan ikusleek lan egiten dute: «La fábrica excede sus límites tradicionales y se desborda hacia casi todo lo demás. Penetra en los dormitorios y en los sueños por igual, así como se infiltra en la percepción, el afecto y la atención. Transforma en cultura, cuando no en arte, todo lo 249 Steyerl, Hito: op. cit., 2014 (67. or.). 119 LANA, LANA, LANA! que toca. […] Un espacio artístico es una fábrica. […] En esta economía incluso los espectadores y espectadoras son transformados en obreros. Entonces, "mirar es trabajar"».250 Steyerlen argudioaren arabera, film baten aurrean dagoen ikuslea, kontsumitzaile izateaz gain, produktore ere bada. Steyerlek dioenez, ikusleak lanean ipintzen ditu zentzumenak. Begien aurrean duen horri forma bat, zentzu bat, esanahi bat eman nahi dio, eta horretarako lan egiten du. Eta aldi berean, bizi izandakoak, entzundakoak, ikusitakoak ikuslea zeharkatzen du, eragin egiten du harengan, eta beraz, ikusleak ere produzitu egiten du. Ikuslearen lanak eraikitzen du pentsamendua, irizpidea, gustua, nortasuna eta nia. Steyerlen iritziz, ikustea lana da, eta subjektua ikusle bihurtzen denean, langile bihurtzen da. Horrenbestez, ikusteko gonbita egiten duen espazioa fabrika bilakatzen da. Interesgarria da ohartzea garai batean fabrika izandakoak, orain beste izen batekin agertu arren, nola fabrika izaten jarraitzen duen. Steyerlek ederki azaltzen duen bezala, fabrika bat museo bihurtzen dutenean, ez dago produkzio-espazio bat kontsumo-espazio bihurtzen deneko aldaketarik. Fabrikak fabrika izaten jarraitzen du. Alde horretatik, guztiz proposamen esanguratsutzat jotzen du Harun Farocki zinemagilearen Arbeiter verlassen di Fabrik (Workers leaving the factory)251 lana. Ez soilik lanaren irudikapenaz egiten duen irakurketa interesgarria delako, baizik eta, batez ere, ezin egokiago jasotzen duelako fabrikako produkzioak gainezka egin eta bertako paretak gainditu ostean nola espazio artistikoa ere bereganatu duen. Steyerlek dioen bezala, Farockiren fabrikatik ateratzen diren gizon-emakume langileek beste fabrika batean amaitzen dute: museoan.252 4.2.2.2. Free labour Ikusi dugun moduan, kontsumoaren eta lanaren arteko muga desegin egin da, urtu. Aisia eta lana bereiztea dirudien baino zailagoa da. Postfordismoan, lan gisa identifikatua ez izan arren balioa produzitzen ari diren jarduera ugari dago. Hain zuzen ere, kapitalaren metaketa, orain, zer joera izan daitezkeen berritzaile zelatatu eta halakoak ehizatu eta merkantzia bihurtzetik dator.253 Prozesu horietan produzitzen den balioa ez da iristen horretan zuzenean dabiltzanen eskuetara; hirugarren batzuek ateratzen dute etekina. Horren adibide dira, esaterako, munduko hamaika kulturatako gazteen joerak zelatatzen eta aztertzen dituzten enpresak. Moda, musika eta pinturaren eremuko praktikekin behin eta berriz gertatzen da. Modu autonomoan merkatutik at sortutako azpikultura edo kontra kulturaren parte diren adierazpideak behin eta berriz bereganatzen eta irensten ditu industriak, inolako arazorik gabe, joera horien produktore izan diren komunitateak 250 Ibidem (67. or.). 251 Farocki, Harun: Arbeiter verlassen di Fabrik (Workers leaving the factory). Iturria: https://vimeo.com/59338090 252 Steyerl, Hito: op. cit., 2014 (69. or.). 253 Heath, Joseph; Potter, Andrew: Rebelarse vende. El negocio de la contracultura, Taurus, Madril, 2005 (250. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 120 etekin-banaketatik kanpo utzita. Kontrakulturak hegemonikoa den horrekiko alternatiba bat sortu edo bereizteko saiakera bat egin orduko, merkatuak irensten du.254 Horrelako jardunbideen adibide argienetakoa ekonomia digitalaren esparruan gertatzen da, Interneten fenomenoarekin. Tiziana Terranovak oso artikulu interesgarrian azaltzen duen bezala, Interneten produzitzen diren edukien atzean ordaindu gabeko lan mordoa dago, free labour255 delakoa edo doako lana dela medio sortzen dira asko. Sarean doan lan egiten duten langileen kopurua zenbatezina da, haren arabera. Artikuluan esaten duenez, kontsumoa, azken batean, plazerak bultzatuta gertatzen den ekoizpen-era bat izatera pasatu da. Eta bokazioa, aisia edo denbora librea produktibo bihurtzea sekulako pagotxa da, inbertsiorik behar ez duten produkzio bihurtzen dira eta. Beste hitz batzuekin esanda, negozio batekin loturarik ez duten erabiltzaile edo kontsumitzaileek beren jardueraren bitartez eremu ekonomikorako gainbalioa sortzen dutenean, orduan, haien jarduera doako lana da. Desirak, plazerak edo gustuak hartaratuta modu askean eta norberak hala nahi izanda egiten diren jarduera, praktika edo ekintzen fruitu da doako lana, eta horixe da gakoa, autore horren arabera. Dena delakoa eginez gozatzen, jolasean, ondo pasatzen ari denak beste batentzat gainbalioa sortzen ari delako kontzientziarik ez duenean gertatzen da doako lana. Erabiltzaileak horretaz jabetu ez arren, produktu horiek eskaintzen dituzten enpresentzat lanean ari dira, enpresa horiek erabiltzaileen jarduera kapitalizatzen eta hari etekina ateratzen ari baitira. Doako lanaren sekretua, Terranovak esaten duen bezala, egiten dena lantzat hartua ez izatean datza. Facebook enpresa adibide bikaina da autore horrek dakarkigun ideia argitzeko. Sare sozialeko zerbitzuak eskaintzen ditu Facebookek, eta orain bertan munduko enpresarik garrantzitsu eta errentagarrienetako bat da. Ikusgaitasuna eta lehia nagusi diren honetan, izan ere, norberaren irudia ekoizteko ezinbesteko tresna bihurtu da sare sozial hori. Enpresa, marka, alderdi politiko, hedabide eta halakoek ere erabiltzen dute, baina pertsonen arteko harremanerako erabiltzen da nagusiki. Facebooken espiritua bizitza pertsonalaren eremura zuzenduta dago. Erabiltzaileei beste erabiltzaile batzuekin harremanetan ipintzeko aukera eskaintzen die, eta beren artean era askotako edukiak partekatzekoa ere bai. Sare sozial horren kasuan, produkzioa eta kontsumoa zeharo uztartuta ageri dira, erabat banaezin. Erabiltzaileak produktore eta kontsumitzaile dira aldi berean. Eta Facebook enpresari, erabiltzaileek produzitutako testu, irudi, bideo edo bestelako edukiak besteekin partekatzetik datorkio errentagarritasun ekonomikoa. Ikusgaitasunaren eta lehiaren garai honetan, subjektu garaikideak norberaren irudia ekoitzi beharra dauka, eta Facebook horretarako ezinbesteko tresna denez, hura erabiliz enpresa erraldoiarentzat lan egin beharra. Doako zerbitzua delakoan, erabiltzaileak, berak hala erabakita baina jakitun izan 254 Ibidem (149. or.). 255 Terranova, Tiziana: "Producing culture for a digital economy" kapitulua, The new media and cibercultures antology, Pramod K. Nayar, Erresuma Batua, 2010 (335. or.). 121 LANA, LANA, LANA! gabe, informazio, datu eta edukiak ematen dizkio enpresari, eta botere- eta informaziotransferentzia gertatzen da, Ingrid Guardiolak ohartarazten digunez.256 «Ahora se explota lo social, la comunicación, incluso el comportamiento mismo».257 Byung-Chul Hanen esanetan, orain, pertsonok gure datu, gustu, izaera, emozio, sentimendu eta pentsamenduak kanporatu, adierazi, jakitera eman ditzagun animatzen gaituzte. Askatasun-sentsazioak subjektuen borondatezko kolaborazioa dakar, eta hala, inolako mehatxurik gabe, norberak hala erabakita, biluzi egiten da sarean subjektua. Espresioa eta komunikazioa etengabekoak dira, eta hain zuzen ere, eremu sozial hori da inolako errukirik gabe zelatatzen eta esplotatzen dena, autore horren iritziz. Orain arte, kontsumitzailea kontsumitzera mugatzen zen. Horretan kapitalak eragin duen aldaketa itzelean datza, hain zuzen, fenomeno honen nobedadea: kapitalak kontsumitzailea modu masiboan aktibatzeko eta lanean ipintzeko izan duen gaitasunean. Izan ere, kontsumitzaileak kontsumitzaile huts izateari utzi eta produktore ere bihurtzea lortu du. David Harveyk esaten duen moduan: «[…] el capital moviliza a los consumidores para que produzcan sus propios espectáculos a través de YouTube, Facebook, Twitter y otras redes sociales».258 Sarean eskaintzen diren "doako" zerbitzu eta aplikazioak erabiltzaileen mesedetan eskaintzen direla eman dezakeen arren, etekina ateratzea da azken helburua, eta etekina, jakina, zerbitzu eta aplikazio horien jabeentzat da. Enpresa horiek erabiltzaileen autoespresio- eta komunikazio-beharraz elikatzen dira.259 Interneten hitz baten bilaketa egin, Face booken irudi bat jarri edo YouTuben "Atsegin dut" sakatzen den bakoitzeko, algoritmoak direla tarteko, enpresentzako balioa produzitzen da. Emmanuel Rodríguezek esaten duen beza la, ezagutza, informazioa, afektuak eta harremanak produktibo bihurtu dituen oraingo kapitalismo hau ordaindu gabeko lanari esker sostengatzen da.260 Doako lanik inon izan bada, dena den, Interneten edo edozein azpikulturatan baino askoz areago, hori etxeko eremuan izan dela eta hala izaten jarraitzen duela gogoratu nahiko genuke berriz ere, ez baita ahaztekoa zer eta bizitza bera sostengatzeko ezinbestekoak diren lan ordaindu gabeei esker lortzen duela etekinik handiena kapitalak. Eta doako lana ren beste adibide argi bat, zaintza-lanen eremuak duen garrantziarekin inola ere ezin pareka badaiteke ere, artearen esparrua da. Produkzio-esparru horrek baditu Terranovak deskribatzen dituen ezaugarrietako asko. Carmen Navarretek esaten duenaren arabera, berriz, bada antzekotasunik etxeko zaintza-lanen eremuaren eta artearen esparruaren 256 Guardiola, Ingrid: Aula oberta #10. Saber, hacer, comprender. Iturria: http://www.cccb.org/es/multimedia/videos/ingrid- guardiola-aula-oberta-10/226360 257 Han, Byung-Chul: op. cit., 2016 (2) (73. or.). 258 Harvey, David: op. cit., 2014 (1) (232. or.). 259 Guardiola, Ingrid: Aula oberta #10: op. cit. 260 Rodríguez, Emmanuel: op. cit., 2003 (65. or.). 123 LANA, LANA, LANA! Kapitalismoaren aurretik, lana eta bizitza bat ziren. Espazio eta denbora berean uztartzen zen dena. Norberak non egiten zuen lan, hantxe bizi zen. Han jaten zuen, han lan egin, hantxe lo eta haurrak hazi, hantxe bikoteko harremana josi… Lana, loa, aisia, afektuak, maitasuna, dena gertatzen zen espazio eta denbora berean. Kapitalismoa eta lan industrialaren etorrerak bizitza banatzea ezarri zuen, produkzioaren eta erreprodukzioaren artean zatitzea. Bakoitzari bere espazioa eta bere denbora zegozkion. Fabrikako langilea, etxetik lantokira joan, ordutegi baten barruan lan egin, eta amaitu ostean berriz ere etxera itzultzen zen. Bizitzaren eta lanaren arteko zatiketa nabarmena zen. Oso ondo zekien hark noiz zegoen lanean eta noiz lanetik kanpo. Oso ondo zekien noiz zegoen makina, zarata eta hots desatsegin haien artean eta noiz denbora libreaz, atsedenaz, familiarekin edo lagunekin gozatzen, nahiz eta eremu hura ere idilikoa ez izan. Orain berriro, fordismotik postfordismorako aldaketan, zatiketa hori lausotu egin da. "Zortzi orduz lan, zortzi orduz aisia eta zortzi orduz lo" hura, langileria industrialaren aldarrikapen eta lorpen garrantzitsua izan zena, desagertu egin da.264 Lan-eredu postindustrialetan, ez dago fabrikako lanean bezala fisikoki eta ordu jakin bate rako lantegira joan beharrik lan egiteko. Informatizazioa, digitalizazioa eta aurrerapen teknologikoak lan-prozesuetan aplikatzean, edozein toki eta edozein ordutan lan egiteko aukerari bidea ireki diote. Gero eta jende gehiagok lan egiten du etxetik, adibidez. Ohikoa bihurtu da, halaber, edozein kafetegi, autobus-geltoki, parke edo hondartzatan, astegun, asteburu edo oporretan, bakarrik, bikotekidearekin edo lagunartean, ordenagailu eramangarria, tableta edo mugikorra eskuetan hartuta, munduan auskalo non dagoen bezero batentzat jendea lanean ikustea. Produkzio-lanaren eta erreprodukzio-lanaren arteko marrak ezabatu egin dira, eta beraz, lanaren muga fisikoak zein denborazkoak desegin, urtu, Hardtek eta Negrik esaten duten bezala: «A medida que el trabajo se extiende fuera de las paredes de las fábrica, se hace cada vez más difícil mantener la ficción de cualquier medida de la jornada laboral y, por lo tanto, de separar al tiempo de producción del tiempo de reproducción o el tiempo de trabajo del tiempo libre».265 Rodríguezek azaltzen duenez, balioaren teoria tradizionala jada ez da nahikoa produkzio postindustriala eta haren emaitzak analizatzeko.266 Ekonomia klasikoaren logikan, balio aren produkzioa objektiboa zen, neurgarria. Merkantzia produzitzeko zenbat denbora behar izan zen, horren arabera kalkulatzen zen haren balioa. Orain, ordea, produkzio imma terial eta sinbolikoa bihurtu denean balio-produktore nagusi, informazioa, ezagutza, komunikazioa eta harremanak produktibo bihurtu direnean, eta gainera, ekonomiatzat definitzen den esparrutik kanpo gertatzen denean balioaren produkzioa, orduan, balio 264 Hardt, Michael; Negri, Antonio: op. cit., 2011 (155. or.). 265 Hardt, Michael; Negri, Antonio: Imperio, Paidós Ibérica, Bartzelona, 2005 (422. or.). 266 Rodríguez, Emmanuel: "La Riqueza y la Ciudad" kapitulua; in Zenbait autore: Producta 50. Una introducción a algunas de las relaciones que se dan entre la cultura y la economía, YProductions, Bartzelona, 2007 (191. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 124 hori kalkulaezina da. Balioa, orain, subjektiboak diren beste ezaugarri batzuek baldintzatzen dute: kulturak, iritziak, irizpideak, gustuak, emozioek, desirak, afektuek, sedukzioak eta gizarte-harremanek, besteak beste. Bifok esaten duen bezala, produkzioa ez da ekono miaren eremuan bakarrik gertatzen. Arrazoi horregatik, produkzio postindustriala zertan datzan eta nola gertatzen den ulertu nahi bada, beste ikuspuntu batetik begiratzea ezinbestekoa bihurtzen da: «No hay que considerar la producción como un proceso puramente económico, gober nado únicamente por las leyes de dar y tener; en ese proceso también entran factores extraeconómicos […]. Y esto se hace tanto más claro cuanto más se involucran las energías emotivas, lingüísticas y proyectuales en el proceso de producción de valor».267 Merkantziaren balioa jada ez du zehazten hura produzitzeko behar izan den denborakantitateak, baizik eta merkantziak dituen ezaugarri kualitatiboek, alegia, ezaugarri imma terial edo sinbolikoek. Eta ezaugarri kualitatiboak sozialak dira. Har dezagun, esate baterako, kamiseta bat. Haren balioa ez dute zehaztu ekoizteko behar izan den ordu- kopurua soilik kontuan hartuta. Produktu horren balioa, nagusiki, marka, publizitate, irudi, kapital sinboliko edo bestelako ezaugarri immaterial batzuen araberakoa da. Hain zuzen, alde sinboliko edo immaterialak justifikatzen du oraingo merkantzien balioaren hazkundea. Balioa ez da ekonomiak kontuan hartzen duen eremuan bakarrik produzitzen. Aintza kotzat hartzen ez diren beste hainbat elementu ere prozesuaren parte dira, hala nola ohiturak, gustuak eta hamaika praktika. Nahiz eta fabrikako hormetatik kanpo gertatu, nahiz eta produktibotzat hartuak ez izan, edo nahiz eta soldatapeko lanarekin loturarik ez eduki, egunerokotasunean bizitzako alderdi sozialaren eremuan oharkabean egiten diren hainbat jarduerak ere parte hartzen dute balioaren produkzioan. Lehen, balioa fabrikako lanari esker produzitzen zen, eta orain, eremu soziala da, batez ere, balio hori produzitzeaz arduratzen dena, Biforen esanetan. 70eko hamarkadatik aurrera lana fabrikatik atera eta bizitzako alderdi sozialaren eremura hedatu dela, horra Negriren tesia. Negrik Hardtekin batera dio oraingo gobernatzeko modua biopolitikoa dela. Bi autore horien arabera, biopolitikak produkzioa ez ezik erreprodukzioaren esparrua ere gobernatzen du. Merkatu-ekonomian eragina izan dezakeen bizitzako edozein alderdi kontrolpean izatea du helburu biopolitikak, eta horregatik, erregimen horretan bizitza kapitalaren logikaren menpeko bihurtzen da, haien esanetan.268 Beste modu batean esanda: lehen, bizitzako alderdi soziala produkzio-prozesutik kanpokotzat hartzen zen, eta orain, aldiz, balio-produktore bihurtu da. Horregatik, lana ez da fabrikako pareten artean bakarrik gertatzen. Fabrikako paretak gainditu eta lana bizitzako alderdi sozialaren eremu osora barreiatu da, Negriren arabera: 267 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2012 (69. or.). 268 Hardt, Michael; Negri, Antonio: op. cit., 2005 (386. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 126 dugun moduan, ez da desagertu, baizik eta "hirugarren munduko" herrialdeetara eraman, han produzitzea kapitalari merkeagoa gertatzen zaiolako. "Lehen munduko" herrialde postindustrialetan, ondorioz, zerbitzuen sektoreko lanak berebiziko gorakada izan du, sektore ekonomikoen artean garrantzi handienekoa bilakatzeraino. Prozesu horretan, Federicik kontatzen duen moduan, etxeko eremuko lanaren zati handi bat berrantolatzea gertatu da; alegia, lan asko etxetik kanpora eraman dira, eta zerbitzuen eremuko enplegua dira orain.272 Hain zuzen, otorduak etxetik kanpo egitea, arropa garbitokietan garbitzea, haurrak haurtzaindegietan uztea eta abar gero eta arruntagoak dira. Baina Federiciren esanetan, Hardt eta Negri lana fabrikatik gizartera barreiatu izanaz ari direnean, ez dute aintzat hartzen 60-70eko hamarkadetan etxeko eremuan gertatutako iraultzaren ondorioz lehen etxean egiten ziren jarduera asko lan-merkatura irauli zirela.273 Horretan datza, hain zuzen ere, Federiciren desadostasuna. Jada behin baino gehiagotan esan dugun bezala, fabrikako lana (alegia, produkzioa) erreprodukzioaren beste aurpegia zen (bizitzarena, alegia). Produkzioa eta erreprodukzioa, lana eta bizitza, bananduta zeuden fordismoan. Fabrikako lana maskulinoa, mekanikoa eta errutinarioa zen. Kontro la eta diziplina arau zituen produkzio-eredu hartan, langilearen sentimenduak oztopo ziren. Makinek hobeto funtzionatzen dute emozio eta sentimenduetatik deskonekta tzen direnean. Horregatik, langileak produkzio-prozesuan ukatuak zituen subjektibitatea, emozioak, afektuak eta harremanak. Horiek guztiak etxeko eremuko lanaren ezaugarriak ziren, emakumezkoen lanarenak, alegia. Lan industrialaren deslokalizazioaren eta zerbitzuetako lanaren gorakadaren ondorioz, italiarrek dioten bezala, fabrikako lanean ukatua zena (subjek tibitatea, harremanak, afektuak, emozioak eta abar) produktibo bilakatu dira. Erregi men neoliberalak erabili egiten ditu emozioak, errendimendua eta produktibi tatea areagotzeko baliabide gisa. Herrialde postindustrialetan etxeko eremuko lana definitzen zuten ezaugarriak produktibo bilakatu badira postfordismoan (alegia, erreprodukziolanarenak ziren ezaugarriak produktibo bihurtu badira), orduan, fabrikako lana eremu sozialera barreiatu dela aditzera ematea baino zuzenagoa litzateke esatea etxea dela eremu sozialera barreiatu dena: «[…] la mayor parte del trabajo industrial se ha "derramado" sobre el "Tercer Mundo", mientras que el crecimiento del sector servicios ha sido en su mayoría producto de la mercantilización del trabajo reproductivo y, en consecuencia, se ha producido un "derrame" en el territorio pero no desde la fábrica sino desde el hogar».274 Emmanuel Rodríguezek ere aitortzen du hirian gorpuzten den ekonomiak baduela alde iheskor eta bihurri bat, identifikatzen batere samurra ez dena. Baina hain zuzen ere, ekonomiaren funtzionamendua ulertzeko, prozesu horri arretaz behatzea ezinbestekoa dela dio Rodríguezek. Garrantzitsua da, haren iritziz, produkzioan parte hartzen duten eremu 272 Federici, Silvia: op. cit., 2013 (175. or.). 273 Ibidem (196. or.). 274 Ibidem (188. or.). 131 LANA, LANA, LANA! Eta horretaz guztiaz gain, norberak egindako bidaiak, gobernuz kanpoko erakundeekin egindako lanak eta bestelako hainbat esperientzia ere curriculumaren parte dira. Subjektua marka bihurtu den garaian, sare sozialetan egotea ere bere horretan ez da nahikoa. Hainbeste jende biltzen du, eta hainbesteko abiadan dabil, gaur ikusgaitasuna izateak ez baitu bermatzen bihar ere besteen begien arreta izango duenik. Sarean produzitu eta jarritako edukiak ia igo orduko zaharkituta gelditzen dira, berehala desagertzen dira. Horre gatik, gaur egungo subjektuak bere ikusgaitasuna lantzen eta elikatzen aritu behar du etengabe. Ikusgaitasuna posible egiten duten tresna, teknika eta hizkuntza media tikoak ere etengabe aldatzen doaz, ordea, eta horiek ondo ezagutzea funtsezkoa izanda, horretan ere erabili beharko du denbora. Niaren produkzioa ezinbestekoa da pantai lak nagusi diren mundu honetan, eta horren atzean, ardura ez ezik, bizitzari-edo lapur tu behar izan zaion denbora bat dago, ahalegin ez nolanahikoa, eta azken finean, lana. Horrela, aisia lan bihurtzen da, eta plazera, sakrifizio. Lehen, sakrifizio pertso nala egiteko eskakizuna fabrikako nagusiarengandik zetorkion langileari, eta orain, bere barrenetik datorkio exijentzia, bere buruari sakrifika dadila eskatzea. Langileak bere bizi tza kinka larrian ikusten duenean etengabe, bere barrenetik sakrifizio pertsonalera dei egiten dion exijentzia amairik gabea da, isildu ezin den ahotsa, eta horrek badu izen bat: autoesplotazioa. Negrik eta Hardtek laneko denboraren eta aisialdiaren artean egindako bereizketak behea jo du, eta bi-bien nahasketa izan da emaitza.292 Teknologiaren papera funtsezkoa izan da lanak azkenerako bizitza erabat kolonizatu dueneko prozesuan. Internetek, ordenagailu eramangarriek eta smartphonea bezalako bitarteko eta gailuek izugarrizko iraultza ekarri dute produkzioaren ziklora. Bitarteko horien ondorioz, izan ere, lanak bere konfinamendua birrindu du, eta Fraynek esaten duen gisan, bizitzaren espazio gordeenetara ere hedatzea lortu du, guztietara, lehen tokirik ez zuenetara, ongi etorria ez zen horietara ere bai.293 Orain, edozein toki eta edozein ordutan produzitzen da.294 Alde horretatik, bazter guztietara soinean daramagun jarduera bihurtu da lana. Berdin dio zer den, eguna edo gaua. Eta berdin dio non gauden, etxeko sofan, tabernan, bulegoan, metroan edo mendian. Lanak ez du ordutegi jakinik, ez espazio finkorik. Gutxien espero dugun tokian ere ikus dezakegu haren presentzia. Inork gutxik pentsatuko zuen duela urte batzuk, sexu-langile izan ezean behintzat, ohean ere lan egiten amaituko genuela. Lanak zeharo harrapatuta gauzka, eta badirudi ihesbiderik ez dagoela: «De día y de noche, en la oficina, pero también en el metro, en el bar o en casa. […] Ya nunca suena la sirena que anuncia la salida de la fábrica: la factoría es ubicua».295 292 Hardt, Michael; Negri, Antonio: op. cit., 2011 (131. or.). 293 Frayne, David: op. cit., 2017 (84. or.). 294 Hardt, Michael; Negri, Antonio: op. cit., 2005 (422. or.). 295 Fanjul, Sergio C.: "Currando a todas horas, en todos lados". Iturria: https://elpais.com/ccaa/2017/02/16/madrid/1487270353_ 858304.html 137 ONDOEZAREN GORPUTZA 5.1. GIZARTE POSTINDUSTRIALAREN ERRADIOGRAFIA BAT Gizarte postindustrialaren testuingurua zein den zehaztea, ezaugarri esanguratsuenak zein dituen analizatzea funtsezkoa da, lanaren, artearen eta autorrealizazioaren arteko harremanean sakondu nahi bada. Ikusiko dugunez, malgutasuna, indibidualtasuna, ikusgaitasuna, azelerazioa, hiperaktibitatea, denbora falta eta etengabeko oraina dira, besteak beste, gaur egungo Mendebaldeko gizarteen oinarriak. Ezaugarri horien guztien txirikordaketak zeharkatzen ditu, beraz, bai artea, bai lanaren eta autorrealizazioaren nozioak. Hurrengo lerroetan, testuingurua ulertze aldera, ezaugarri horien inguruko xehetasunak emango ditugu. 5.1.1. Malgutasuna Richard Sennettek ikergai duen kasua ekarri nahi dugu gogora une batez: Enrico eta Rico aita-semeen kasua.296 Enrico, aita, maila apaleko langilea zen. Hiriguneko bulego bateko zorua eta komunak garbitzen lan egiten zuen. Enricorentzat, haren belaunaldiko langile guztientzat bezala, bizitzaren denbora lineala zen. Urtetik urtera ez zen aldaketa handirik. Lana egonkorra zen, eta bizimoduan ere apenas zegoen aldaketarik. Egonkortasun mate rial eta psikologikoak aukera ematen zion, bizitzan epe luzera begira pentsatzen jarri eta denbora lineal hartan, bere bizi-proiektua hasieratik amaierara diseinatu eta antolatzeko. Jaio zen auzo xumean sozialki aintzatespena izateko modua eman zion denbora horretan egindako lorpenen metaketak: dirua aurreztea, semeari goi-mailako ikasketak ematea, etxetxo bat erostea hiriko bizitegi-gune batean… Nahiz eta batzuetan semea eta haren belaunaldiko gazteak ez zituen ulertzen, eta nahiz eta bere lana egonkortasuna eta aintzatespena lortzeko baliagarri izan zitzaion, Enricok ez zuen semeak bide berberari jarraitzea nahi. Ricok ere, semeak, ez zuen gurasoena bezalako bizimodu lineal, antolatu eta errutinariorik nahi. Ez zuen lanaren diziplinak antolatutako bizitzarik nahi. Haietaz lotsatu ere egiten zen, langile baldar eta kultura gabekoak zirelako, jokamolde arloteak zituztelako. Ez zen haiekin identifikatua sentitzen. Gurasoen moduan, semeak ere gizarte-mailetan gora egin nahi zuen. Hura zen gurasoen zein semearen nahia. Ingeniaritza- eta enpresa-ikasketak egin zituen unibertsitatean. Aita ez bezala, sarri aldatu zen ogibidez. Lan batean amaitzean toki batetik bestera mugitzea gauza arrunta bihurtu zen Ricoren bizitzan. "Ezer ere ez luzarora", horixe zen haren leloa. Baina lan-denboraren diziplinari eta loturari ihes egin eta askatasunaren promesa zekarkion bizimodu malgu bezain ezegonkor horrek bere ondorioak izango ditu. Egin zion ihes bizimodu aspergarriari, bete du gizarte-mailetan gora egiteko ametsa, baina hala eta guztiz ere, Rico ez da erabat zoriontsu. 296 Sennett, Richard: La corrosión del carácter. Las consecuencias personales del trabajo en el nuevo capitalismo, Anagrama, Bartzelona, 2000 (13.-20. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 138 Belaunaldi bakoitzak lanarekiko nahiz bizimoduarekiko zituen xede eta nahiak, bai eta horien ondorioak ere, modu paregabean azaltzen ditu Sennettek, aita-semeen kasu horren bidez. Bizitza guztirako lan egonkorra izatearen ideia amaitu da. Bourdieuk ere idatzi zuen, jada badira urte batzuk, prekarietatea, egonkortasunik eza eta kalteberatasuna zirela bizimodu garaikidearen ezaugarririk zabalduenak eta, aldi berean, mingarrienak.297 Ford fabrikan aprendiz moduan ofizioa ikasten hasten zen gazteak, esaterako, seguru zekien han hasi eta han amaituko zuela bere lan-bizitza. Bazekien lan faltarik ez eta biziraupena bermatuta izango zuela. Egonkortasunak bizitza epe luzera planifikatzeko aukera ematen zion. Nahiz eta bizimodu gogorra izan harena, jasoko zuen horren sari edo ordaina, geroan. Halakorik jada ez dago. Gaztetan ofizio bat ikasi, lantoki batean lanean hasi, eta erretiratu arte eguna joan eta eguna etorri lan bera eginez bizimodua ateratzeko aukeraren bermea desagertu da.298 Prekarietatea bizitzaren bazter guztietara zabaldu eta normalizatu den kapitalismo malguaren garaian, lanaren etika berri bat dago, Sennetten arabera. Langileek lanpostu egonkorrak zituzten lehen, garai hartan enplegua egonkorra zelako. Baina amaitu da egonkortasuna, eta orain lana ez dago ziurtatuta. Enplegua jada ez da, lehen bezala, egonkorra eta lineala. Langileak zalantzan bizi dira, bihar bertan ez ote diren kaleratuak izango, lortuko ote duten berriro ere lan bat edukitzea… Jarduera astun, errutinario eta mekanikoa zela eta, lan-eredu fordista amesgaizto moduko bat zen langilearentzat. Baina lan-eredu postfordistaren aldean, bazuen oraingo eredu honek eskaintzen ez duen zerbait: egonkortasuna.299 Horri dagokionez, honela dio Sennettek: «La rutina puede degradar, pero también puede proteger; puede descomponer el trabajo, pero también componer una vida».300 Azpikontratazioa, aldi baterako lana, autoenplegua eta abar; horrelako guztiek malgutasunaren hazkundea ematen digute aditzera.301 Nahiz eta egungo lan-baldintzen ezaugarri nagusietakoa izan, Biforen arabera, malgutasunaren kontzeptua ez da esplotatzaile kapita listaren asmakizuna, 60-70eko hamarkadetako langile errebelde eta konformagaitzena baizik.302 Sasoi hartan, industriaren esparruan lanik falta ez zenean, ohiko samarra zen langile gazteek fabrikan hilabete batzuez lan egin, dirua aurreztu, kontua eskatu eta, fabrika lagata, abentura bila abiatzea. Dirua amaitutakoan itzultzen ziren, eta beste lan koskor bat bilatu eta nahikoa diru aurreztutakoan, bizi-esperientzia bila joango ziren berri ro ere. Jarrera hura, garai hartako gazteen desiren isla zen: autonomia, loturarik eza, mugikortasuna, esperientzia ugariko bizitza eta aske izatea, besteak beste. Gazte haiek testuinguru hartan aldarrikatzen zuten malgutasuna; lanean nahiz bizitzan autono mia 297 Bourdieu, Pierre: Contrafuegos. Reflexiones para servir a la resistencia contra la invasión neoliberal, Anagrama, Bartzelona, 1999 (121. or.). 298 Sennett, Richard: op. cit., 2000 (20. or.). 299 Gnutti, Rudy: El mundo sin trabajo. Pensando con Zygmunt Bauman, Icaria, Bartzelona, 2017 (38. or.). 300 Sennett, Richard: op. cit., 2000 (44. or.). 301 Harvey, David: op. cit., 1998 (215. or.). 302 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2003 (78.-79. or.). 139 ONDOEZAREN GORPUTZA eta askatasuna izatearen aldeko apustua zen. Orduan zuen esanahia, beraz, ez da inondik inora gaur egun duena. Bifok azaltzen duenez, 60-70eko hamarkadetako gazteen malgutasun-aldarrikapen haren aurka agertu ziren sindikatuak, langilearentzat kaltegarri izango zela iritzita. Sindikatuak lan egonkorraren eta eskubide kolektiboen alde ari ziren borrokan, eta malgutasuneskaera hark egonkortasun eza eta irtenbide indibidualen aldeko joera ekarriko zituela uste zuten. Denborak arrazoia eman die. Malgutasuna gaur egungo produkzio-moduen ezaugarri nagusi bihurtu da, baina ez gazte haiek malgutasuntzat zeukatenaren zentzuan. Biforen esanetan, malgutasuna, gaur egun, kapitalismoak ekoizpenerako eta esplotaziorako duen tresna bat da, eta ez langilearen nahi edo aukera.303 Politika neoliberalen testuinguruan, malgutasunak lanaren prekarizazioa esan nahi du, behin-behinekotasuna, despidorako erraztasunak, eskubideen eta erosahalmenaren galera. Izan ere, kapitalismo neoliberalak ahalik eta etekin handiena ateratzea du helburu bakarra.304 Helburu horretarako bidean, oztopo gertatzen zaizkio langilea babesten duten erregulazio, lege eta arauak. Eta malgutasunak, hain zuzen ere, traba horiek guztiak bertan behera botatzeko eskumena ematen dio, funtzio hori betetzen du. Nahiz eta 68ko testuinguruan jaiotako mugimenduen eskakizun izan, malgutasunaren nozioa ez zen inondik ere langileriaren mesedetan proposatzen zen ezaugarria, Robert Kurtzen iritziz: «Flexibilización significa, por lo general, desviación del riesgo sobre los empleados dependientes y delegación de la responsabilidad hacia abajo: más rendimiento y más estrés por menos dinero».305 Lan fordistak, desabantaila ugari izanagatik ere, bizitza osorako lanpostua bermatzen zuen, eta langileak, beraz, gutxienez egonkortasuna eta lasaitasuna zituen. Orain ez. Lehen esan dugun bezala, bizitza osorako lanaren ideia, gaztetan hasi eta erretiratu arte lan berean aritzearena, desagertu da.306 Lana aldakorra bihurtu da, aldizkakoa, malgua. Malgutasunaren izenean, langileek ez dakite bihar bertan kaleratuak izango diren, soldata ordainduko dieten, diru-laguntzarik lortuko duten edo berriro ere lanik izango duten. Estatuak langilea merkatu-ekonomiatik babesteko zuen funtzioa ahuldu egin da. Bizitza desregularizatzeak, babes sozialak murrizteak, etengabe arrisku-egoeran egoteak, horrek guztiak ziurgabetasuna eta beldurra zabaltzea ekarri du, Aldazen esanetan.307 303 Ibidem (79. or.). 304 Ibidem (149. or.). 305 Grupo Krisis: Manifiesto contra el trabajo, Virus, Bartzelona, 2002 (78. or.). 306 Sennett, Richard: op. cit., 2000 (20. or.). 307 Aldaz, Maite: op. cit., 2017 (14.-15. or.) LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 140 Malgutasunaren nozioak zerbait positiboa zirudien langilearentzat 60-70eko hamarkadetako testuinguruan. Baina lan-eredu postindustrialetan zer funtzio betetzen duen ikusita, argi geratu da promesa hura ez dela izan espero zena. Ordutegiak liberalizatzea, lantokira fisikoki joan behar ez izatea edo etxetik lan egin ahal izatea, modernitateko bizitza diziplinatuarekiko eta errutinarekiko garaipena ziruditen horiek, engainagarri gertatu dira azkenean. Izan ere, Richard Sennettek dioen moduan: «En la actualidad, el término flexibilidad se usa para suavizar la opresión que ejerce el capitalismo».308 5.1.2. Azelerazioa «Como ves, aquí requiere que ahora corras tan rápido como puedas para permanecer en el mismo lugar. Si quieres ir a otra parte, debes correr al menos el doble de rápido que antes».309 Lewis Carrol Industria Iraultza bizi-erritmo baten amaiaren hasiera izan zen, harekin amaituko zen nekazaritza-munduko erritmoa, naturaren zikloen arabera bizitzea. Industria Iraultzaz geroztik, lan kapitalistaren ondorioz, bizimoduaren azelerazioa etengabekoa izan da. Denbo raren jabetzaren aldeko borroka kapitalistaren eta langilearen arteko borroka izan da hasieratik. Lan, atseden eta oporretako egun eta orduak zehaztuz joan dira hamarkadaz hamarkadako negoziaketa gatazkatsu horretan. Muntaketa-kateaz baliatzea, lana automatizatzea, lan-ordutegiak murriztea, garaia baino lehen erretiratzea eta era horretako aurrerapenak lanaren intentsitatea eta abiadura handituz berreskuratzen ditu kapitalak, Harveyk azaltzen duen moduan.310 Azelerazioa ez da, ordea, produkzioaren esparruan bakarrik gertatu. Txanponaren beste aldean ere, kontsumoaren eremuan, izan du eragina, eta ez nolanahikoa gainera. Garai batean, objektuak hondatu, hautsi edo beren funtzioa betetzeari uzten ziotenean, orduan ordezkatzen zituen jendeak. Gauzak konpondu egiten zituzten, haien bizitza ahalik eta gehien luzatu eta berririk erosi behar ez izateko. Orain, aldiz, hondatu aurretik ere aldatzen ditugu, "zaharkituta" geratu edo modan ez daudelako. Eta hausten edo hondatzen direnean, gutxitan ahaleginduko gara konpontzen, zaharra konpontzea baino merkeago atera ohi baita zuzenean berria erostea. Altzariek, argazki-makinek, arropak eta orokorrean mota guztietako merkantziek gero eta bizi-denbora laburragoa dute. Zaharkitzapen 308 Sennett, Richard: op. cit., 2000 (10. or.). 309 Bauman, Zygmunt: Modernidad líquida, Fondo de cultura económica de Argentina, Buenos Aires, 2004 (59. or.). 310 Harvey, David: op. cit., 1998 (257. or.). 141 ONDOEZAREN GORPUTZA progra matuaren nozioak311 aditzera ematen duenez, produkzio-kontsumo zikloaren denbora nabarmen bizkortu da, eta horrekin batera, ezinbestean, bizimoduaren abiadura. Orain dena behar dugu unean bertan, gogoa egin eta berehala. Lehenbailehen iritsi nahi dugu toki guztietara, eta ordenagailuko teklatuan klik egitea nahikoa da jendearekin komunikatu, lagunak egin, sexu-harremanak izan, film bat ikusi edo auskalo zer herrialdetan salgai dagoen zapatila-parea hurrengo egunean bertan etxeko atarian izateko. Atlantikoa alde batetik bestera zeharkatzeko ordu gutxi batzuk nahikoa dira orain; lehen, ibilbide bera egiteko, asteak behar ziren. Ordenagailuak gero eta bizkorragoak dira. Interneteko konexioari abiadura eskatzen zaio. Informazioa istantean nahi da, eta komunikazioa ere bai. Hor dugu fast food janaria. Eta bikotekidea aurkitzeko hitzordu espresak. Mendian gero eta jende gehiago dabil pultsometroa soinean eta ordulariaren menpe ziztu bizian lasterka batetik bestera. Mendebaldeko gizarteetan bizitza gero eta bizkorrago doa. Hartmut Rosak azelerazio soziala deitzen dio fenomeno horri.312 Autore horrek proposatzen duen tesiaren arabera, hautematen zailak diren patroi eta arauen menpeko da orain bizitza. Patroi eta arau sekre tu horiek bizitza gobernatu eta alienatzen dute, eta "bizitza on" bat izango litzatekeena posible egitea eragozten. Rosaren esanetan, azelerazio soziala zenbait eremutan zenbait azelerazio-mota korapilatzearen ondorio da. Batetik, azelerazio teknologikoa aipa tzen du. Garraioaren, produkzioaren eta komunikazioaren esparruetan gertatu den azelerazioa ematen du aditzera kontzeptu horrek. Bestetik, aldaketa sozialaren azelerazioari buruz hitz egiten du. Horren bitartez, gizarte batek dituen balioak, ohiturak, bizitzeko moduak, praktikak, modak eta abar gero eta azkarrago aldatzen direla adierazi nahi du. Eta azkenik, bizi-erritmoaren azelerazioaren berri ematen du. Gero eta gauza gehiago denbora gutxiagoan egiteko nahi edo beharrarekin du zerikusia. Hiru eremu horiek ez dira elkarrengandik apartekoak, Rosaren esanetan, baizik eta beren artean etengabe txirikordatu eta uztartu egiten dira, elkarri eragiten diote. Azelerazio sozialaren fenomenoa hiru azelerazio-mota horien arteko harremanetik sortzen den arren, hura eragiten duen indar nagusia lehiakortasuna da. Edo beste era batean esanda, azelerazio soziala, nagusiki, merkatu kapitalista lehiakorraren ondorio da, Rosaren esanetan.313 Lehia oinarri duen produkzio-eredu kapitalistan ez dago atsedenerako tarterik. Egunean 24 orduz eta astean 7 egunez produzitu eta kontsumitzen den testuinguru honetan, gelditzeak eragina du norberaren posizioan. Etenaldi luze bat egiteak laster asko ekar dezake beste batzuk aurrera eginez eta postuak irabaziz joan direla-eta norbera zaharkituta, 311 Zaharkitzapen programatua produktu baten bizitza erabilgarriari aldez aurretik bukaera zehatza ezartzea da. Ekoizleak berak produktua diseinatzean kalkulatzen eta aurreikusten du zer bizitza erabilgarri izango duen produktuak, erabiltzaileak behar baino lehen baztertu behar izan dezan, ekoizleak produktu horretarako ordezko piezarik eskaintzen ez duelako, edo produktua konpontzeko zerbitzu teknikoa bertan behera utzi duelako, besteak beste. Politika honen helburua kontsumoa areagotzea da. Izan ere, zaharkitzapen programatuak produktu berriak behar baino lehen erostera behartzen du kontsumitzailea. Iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Zaharkitzapen_programatu 312 Rosa, Hartmut: op. cit., 2016 (13. or.). 313 Ibidem (46. or.). 143 ONDOEZAREN GORPUTZA Gailu teknologikoak, ordenagailu, tableta, mugikor, argazki-kamerak eta abar behin eta berriz berriztatu eta aldatzen dira, eta horiekin batera, gailuon funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren programa eta aplikazio guztiak ere bai. Eguneratuta egoteko beharra ez da teknologia edo aplikazioekin soilik gertatzen den kontua. Munduan jazotzen ari diren gertakari garrantzitsuenak, modako azken telesaila, unekoa den musika-taldea, sarean arrakasta betean dagoen bideoa, pentsamendu garaikideko azken joera, den-denean azke nekoetan azkena ezagutu nahi da. Gizakiak eguneratuta egoteko premia sentitzen du bizitzako esparru guztietan. Eskaintza infinitua da, ordea, eta dena ikusi, dena entzun eta dena jakitea ezinezkoa da. Egunero berritzen da zerbait, egunero da berrikuntzaren bat, albiste berriren bat. Eguneratuta egotea sekula bukatzen ez den eginkizuna da, amaierarik gabeko zeregina. Eman dezagun goizean jaiki eta egiten dugun lehenengo gauza posta elektronikoa begiratzea dela. Mezu batzuk irakurri eta erantzun egingo ditugu; beste batzuk, irakurri baino ez; eta batzuk zuzenean zakarrontzira joango dira. Hala, bada, zerrenda osoa gainbegiratzeari ekingo diogu, amaitu dugula ikusi arte. Eguna hasi berritan zeregin hori bukatutzat eman eta lasai gera gaitezkeela iruditu arren, bazkalordurako berriro ere mezu berriz beterik aurkituko dugu sarrerako ontzia. Eta goizean egindako gauza berbera errepikatuko dugu, kontagailua berriro ere hutsean utzi arte. Posta elektronikoarenak ez du amaierarik, ordea. Eta beste horrenbeste gertatuko zaigu sare sozialetan partekatutako komentario, argazki eta bideoekin. Hasiko gara halakoak irakurri, ikusi, entzun eta erantzuten, baina eduki berrien sarrera etengabekoa da. Eguna amaitzerako, egunaren hasieran genituen adina mezu elektroniko, bideo, komentario, zorion-mezu edo irakurri gabeko artikulu izango ditugu. Eta horrela egun bat, eta hurrena, eta hurrena… Lanaren esparrura zuzenduz gero begirada, fenomeno berberaz ohartuko gara. Lan industrial fordistan, norbera lantokian finko egiten zutenean, erlaxatu eta arnasa lasai hartzen has zitekeen. Bere burua arriskutik kanpo ikusten zuen orduan, babestua, seguru. Gauza arrarorik gertatu ezean, bazekien bere ibilbidea han amaituko zuela. Baina lehiatzera behartzen gaituen testuinguru neoliberal honetan, ez dago atsedenerako tarterik. Garaipen baten pozak ez du askorik irauten, biharra ez dugulako ziurtatua inondik ere. Lana prekarioa bihurtu da, aldizkakoa. Proiektuka lan egiten denean, bekei eta diru-laguntzei esker ateratzen denean bizimodua, ez dago lasaitasunerako tarterik. Egonkortasun ezak eta ziurgabetasunak etengabe deialdien menpe egotea eta lehian ibili beharra eragiten dute. Egoera horretan urteak eman arren, Zafrak kontatzen duen bezala, egun batetik bestera mapatik desagertzeko arriskuan bizi da bat.317 Egoera bat-batean alda daiteke, eta beraz, zeregin nekagarria den arren, ezin da guardia jaitsi ziurtasunik ezak zeharkatutako bizimodu honetan.318 Bizitza guztirako lan egonkorrik ez dago. Autoprodukzioaren subjektuak bere lana sortzeko eta kudeatzeko ardura osoa du. Ikusgaitasuna bermatzea, profila eguneratuta edukitzea eta kontaktuen sarea zaindu eta handitzea ere berari dagoz kio. 317 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (62. or.). 318 Bauman, Zygmunt: op. cit., 2004 (157. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 144 Eta hori guztia gutxi balitz bezala, lan-munduak bizi duen egonkortasun ezak eta lehiakortasun basatiak etenik gabeko prestakuntzaren beharra ere ekarri dio.319 Modernitateak eskain zitzakeen lana eta bizimodua kritikagarriak izanagatik ere, etorkizuna planifikatzeko eta bizimodu egonkor baterako aukera eskaintzen zuen behinik behin. Oraina sakrifikatzen zen etorkizuna bermatze aldera. Erregimen neoliberalean, orain azalduko dugun bezala, kontrakoa da: orainean iltzatuta gaude, etorkizuna nola ezeztatzen den ikusten. Egunerokotasuna aldatzen doa, eta erritmo horretara egokitzen jakin behar da. Gizarteak hartu duen izaera aldakor, malgu eta ezegonkorra aditzera emateko, metafora moduan, likidoekin alderatzen du Baumanek.320 Solidoek denboraren joanean forma bera dute beti, baina likidoek ez dute formarik, fluidoak dira, eta ondorioz, aldakorrak. Baumanen arabera, ongizate-gizartea solidoa zen, balio eta oinarri sendoen gainean eraikia. Baina balio eta oinarri haiek baliagarri izateari utzi eta gero, ziurgabetasuna etorri zen. Merkatuen desregularizazio eta liberalizazioaren ondorioz, dena bilakatu zen aldakor, malgu, likido; ezinezkoa zen etorkizuna aurreikustea, bizitza egonkor bat eraikitzea. Ildo beretik, likidoak zernahi edukiontzitara egokitzeko duen gaitasun hori bera eskatzen zaio orain subjektu neoliberalari; izan dezala gaitasuna oraingo malgutasunera eta ziurgabetasun-egoerara egokitzeko. Nobedadeak, azken berrikuntzak, zuzenekoak eta bat-batekotasunak dute orain lehentasuna. Baina aldi berean, desorientazio itzeleko garaia da oraingo hau, Lipovetsky eta Serroyren iritziz.321 Informazio, datu eta irudi gehiegia, eta eremu guztietako produktu eta zerbitzuen eskaintza komertzial amaigabea, egungo gizartearen ezaugarri nagusietako bat dira, zalantzarik gabe. Bi autore horiek azaltzen duten moduan, kontsumitzaileak sekula ez du izan orain bezainbesteko aukera zabalik musika, zinema, teknologia, moda, elikadura eta turismoan, esate baterako. Eta gehiegikeria horrek estimulu, informazio eta datu guztiak barneratzeko ezintasuna sortzen du, garunak informazioz gainezka bukatzen du. Azelerazioa, informazio gehiegia eta eguneratuta egon beharraren kondena direla eta, gaur egungo subjektuak bere esperientzia orainetik haratago proiektatzeko arazoak ditu.322 Epe luzera begiratu eta pentsatzeko aukera ezeztatuta geratu da, eta haren ordez epe motzekoa baino ez dugu.323 Orainaren loop errepikakorraren menpeko gara. Hedonismo indibidualista eta kontsumista honek324 aldaketa horren berri ematen digu: 319 Von Osten, Marion: op. cit., 2008 (81. or.). 320 Bauman, Zygmunt: op. cit., 2004 (8. or.). 321 Lipovetsky, Gilles; Serroy, Jean: op. cit., 2010 (23. or.). 322 Peran, Martí: op. cit., 2016 (34. or.). 323 Bauman, Zygmunt: op. cit., 2004 (134. or.). 324 Lipovetsky, Gilles; Serroy, Jean: op. cit., 2010 (53. or.). 145 ONDOEZAREN GORPUTZA orainaren diktadurak etorkizuna ukatu duen honetan, orainaz gozatzea bihurtu da helburu posible bakarra. 5.1.4. Hiperaktibitatea Break dioenez, gaur egun gizakia zentzu, emozio eta afektu bila dabil, bizitza psikikoa asetzeko gogoz eta bizi-esperientziak areagotzeko gosez, horixe du eskaera nagusietakoa. Kapitalismo berantiarrean nortasuna eraikitzea da subjektuaren helburu nagusia.325 Subjektu garaikideaz ari garela, autoprodukzioa eta autorrealizazioa, desira baino gehiago, Craryk esaten duen bezala, haren ardura eta eginkizuna dira orain.326 Subjektibazioaren edo nitasunaren produkzioa bai lanean eta bai lanetik kanpoko denboran egiten da. Kontsumoak, gutxieneko bizi-baldintzak bermatu eta gero, norberaren burua eraiki eta definitzeko funtzioa betetzen du. Break aipatzen dituen subjektibitatearen industriek, hain zuzen ere, funtzio hori bereganatu dute, geroagoko atal batean azalduko dugun moduan. Iragarkien munduak zoriontasuna, edertasuna, osasuna, solidaritatea, errebeldia eta beste hamaika ideia errealitate bihurtzeko aukera promesten du. Kontsumitzaileak, berriz, bere nortasuna eratu, aldatu eta modelatzen du, merkatuan eskuragai dituen objektu eta zerbitzuak kontsumitzearen bidez. Kontsumitzea nortasuna eraikitzeko ezinbesteko jarduera da. Harveyk gogorarazten digunez, hauxe idatzi zuen Gorzek, zeri eta 1968ko mugimendu iraultzaileari buruz ari zela: kontsumo-gizartearen etorrerarekin askatasunaren ideia kontsumorako aukerara mugatu zela azkenerako.327 Hiperkontsumoaren gizartean,328 eskaintza are eta zabalagoa izanik, badirudi norbanakoak bere desirak asetzeko, bere burua errealizatzeko eta zoriontasuna lortzeko aukerak ere ugaritu egin direla. Hainbat alorretan aniztasuna edo aukerak eskaintzearen aldeko apustua egin du Mendebaldeko gizarteak. Informazioa, datuak, filmak, diskoak, liburuak, artelanak eta abar zenbatezinak dira. Historia guztian zehar sekula ez da orain bezainbeste irudi, objektu, merkantzia eta zerbitzu produzitu eta kontsumitu. Merkantzia bat erosterakoan, kontsumitzaileak informazioa jaso, konparatu eta erabakia hartzeko hausnartu egiten duenez, eta eskaintza zabal baten aurrean aukeratzeko gaitasuna erakusten duenez, askatasuna ematen dion zerbait balitz bezala bizi du jarduera hori. Kontsumitzailea ez da subjektu pasiboa, baizik eta aktiboa. Eta hiperkontsumoaren garai honetan, aktiboa baino, hobeto esanda, hiperaktiboa. 325 Brea, José Luis: op. cit., 2008 (198. or.). 326 Crary, Jonathan: op. cit., 2015 (81. or.). 327 Harvey, David: op. cit., 2014 (1) (267. or.). 328 Lipovetsky, Gilles; Serroy, Jean: op. cit., 2010 (64. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 146 Izan ere, aukera zabala izateak erabakia hartzeko prozesua ere zaildu egiten du. Aukerak izatea ez izatea baino desiragarriagoa egiten da. Baina aldi berean, azelerazioaren garaian horren askotarikoa denean aukera, ez dago nahikoa denbora erakargarri egiten zaigun oro ikusi, probatu, esperimentatu eta kontsumitzeko. Zaharkitzapen programatuaren eraginak, gainera, eskaintza horren guztiaren amaierarik gabeko mugimendua eragiten du. Zer hautatuen aukera hain da zabala, gehiegia, neurrigabea, nahiko litzatekeen guztira iritsi ezina egiten baitu, eta hala, aukeraketa obligazio bihurtzen. Gaur egun eskura dugun aukera-sorta itzelak sentsazio kontrajarriak sortzen ditu, Zafrak adierazten duen bezala.329 Batetik, aukera horiek guztiak eskura direla jakiteak lasaitasuna eta poztasuna eragiten ditu. Baina bestetik, antsietatea eta estresa ere sortzen du, autore horrek dioenez, hainbeste entzun, irakurri, esperimentatu nahi eta ezin iritsiak. Horrenbestez, askatasunaukerak antsietate- eta frustrazio-forma har dezake. Aukeren gehiegiak haien artean hautatzeko eta erabakiak hartzeko zailtasuna eta ezintasuna sor ditzake, nahasmena, desorientazioa, noraeza. Arazoa hor ez da aukera falta edo urritasuna, baizik eta gehiegizko aukera izatea. Gainprodukzioak eta gehiegiak gizakiarengan eragiten duen gainezka egoteko sentsazioari bizimoduak hartu duen abiada gehituta, azkenerako eragiten duena estutasun moduko bat da, edo paralisia, blokeoa. Halako abiadan hainbeste ikusi eta esperimentatu nahi denean, begiratu bai baina ez da ezertxo ere arretaz ikusten, ez da ezer sakon esperimentatzen, eta azkenean, izandako aukera bakoitzari behar adinako etekina atera ez diolako zaporea gelditzen zaio bati, iruzur-sentsazioa, desengainuarena, desilusioa; azken batean, zerbait galtzen ari delako irudipen etengabekoa. Horren barneratua dugu produkzio-eredu kapitalistaren logika, lanetik kanpoko denbora libreari ere errentagarritasuna ateratzera eramaten baikaitu. Denbora ahalik gehien aprobetxatu behar da. Errendimenduaren subjektua ez da gai bere denbora librean ezer egin gabe egoteko. Ohean behar baino denbora gehiago pasatzen badu, denbora xahutzen ari delako kulpa-sentimenduak berehala harrapatu eta gaizki sentiaraziko du. Ezer ez egitea denbora alferrik galtzearen pareko da, utzikeria da, porrota. Hiperaktibitateak eta hiper arretak agintzen duten oraingo kultura honetan, ez da onartzen ezer egin gabe egotea, Hanen esanetan. Aspertuta egotea ere debekatuta dago.330 Denborari ahalik eta etekin handiena ateratzeko nahiak edo beharrak bultzatuta, subjektuak multitasking331 edo 'multiataza' izateko ezaugarria garatu du: zenbait jarduera aldi berean egiteko gaitasuna, alegia. Bizirik sentitzeko beharrak aktibo eta produktibo egotera eramaten du subjektua, jarduera bat baino gehiago aldi berean egitera. Lagunekin tabernan zerbait hartzen ari den bitartean, laneko mezuei erantzuten die. Lanerako bidean autoa gidatzen ari den bitartean, 329 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (35. or.). 330 Han, Byung-Chul: La sociedad del cansancio, Herder, Bartzelona, 2016 (1) (35. or.). 331 Iturria: https://dictionary.cambridge.org/es/diccionario/ingles/multitasking 147 ONDOEZAREN GORPUTZA Internetetik deskargatutako ingelesezko ikastaroak entzun eta lan egiteko aprobetxatzen du. Bizikleta estatikoan ariketa fisikoa egiten duen bitartean, kongresu bateko hitzaldia ikusten du streaming bidez. Gero eta gehiago, atsedenerako tarteari errendimendua atera beharrean dagoen oraingo subjektua, subjektu garaikidea, subjektu hiperaktiboa da, Peranek332 nahiz Craryk333 baieztatzen duten bezala. 5.1.5. Niaren produkzioa 5.1.5.1. Nortasun materialetik espektakuluaren nortasun immaterialera Nitasuna edo nortasuna, bakoitzaren izateko eta munduan egoteko modua, unean uneko garai eta testuinguruak definitzen du hein handi batean.334 Esparru politiko, sozial eta ekonomikoak baldintzatzen dute, eta aldakorra da. Artistak diziplina bakar bat lantzen zuen. Ofizio bat ikasi, eta horretan trebatzen zen. Margo laria izango zen, edo eskultorea, idazlea, poeta. Nortasun artistiko definitu bat zuela esan daiteke. Orain, ordea, arte-praktika diziplina anitzekoa delako, batetik, eta artetik bakarrik bizimodua ateratzea ezinezkoa egiten delako, bestetik, artearen eremuan aritu nahi duenak beste ogibide batzuekin tartekatu behar du nahi eta nahi ez. Orain, aldi berean artista, DJ eta supermerkatuko langile izan daiteke bat. Artistaren nortasuna lausoa da. Langile fordistaren kasuan, fabrikaren inguruan antolatutako bizimoduak eraikitzen zuen haren nortasuna; han jasotako ezagutza, esperientzia, harreman eta sinboloen bitartez eratzen zen hura. Fabrikako lana oinarri zuen bizimoduak langilearen nortasuna produzitu zuen.335 Baina Mendebaldeko herrialdeetan lan industriala gain behera amildu eta gero, fabrika erraldoia eta haren inguruan produzitzen zen ezagutza, esperientzia, harreman eta iruditeria guztia deseginez eta urtuz joan dira, eta haiekin batera langilearen nortasuna ere bai. Nortasuna lanak definitzen zuen lehen, lana egonkorra zelako. Baina betirako lana desagertu den neurrian, lana malgu, ezegonkor eta aldizkako bihurtu den heinean, lanaren bitartez eraikitzen den nortasuna ere ezegonkorra bilakatu da. Langileak, fordismo garaian, nortasun definitu bat zuen, sendoa, solidoa. Langilearen oraingo nortasuna ez da horrelakoa, aldakorragoa, malguagoa, konplexuagoa, lausoagoa, likidoagoa bihurtu da. 332 Peran, Martí: op. cit., 2016 (11. or.). 333 Crary, Jonathan: op. cit., 2015 (26. or.). 334 Sibilia, Paula: op. cit., 2013 (20. or.). 335 Pérez Orozco, Amaia: El trabajo (es una lata). Iturria: https://www.elsaltodiario.com/laboral/el-trabajo-es-una-lata LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 148 Neoliberalismoko langileak ez du fordismo garaikoak bezalako nortasun definiturik.336 Gaur egun, beraz, lotura hori apurtu denean, lanak ez duela nortasuna edo nor izatea emateko balio ondoriozta daiteke. Modernitatean ni sendo bat eraiki eta sostengatzen zuten instituzioak (fabrikarekin batera familia, estatua eta erlijioa, esaterako) kolokan jarriak izan dira. Horregatik, beste erreferentzia, helduleku eta oinarri batzuen beharrean dago gaur egun subjektua. Break esaten duen bezala, ekonomiaren eta kulturaren mugak desegin eta bata bestean urtzetik sortutako industria kulturalak dira (aisia, entretenimendu eta espektakuluaren industriak, alegia) nortasuna eratzeaz arduratzen direnak orain.337 "Subjektibitatearen industria" izendatzen dituen haiek dira, Brearen esanetan, nortasuna eraikitzeko boterea duten operadore sinboliko ahaltsuenak, zalantzarik gabe. Esan daiteke, nolabait, subjektibazio-prozesuetan lanaren esparruak protagonismoa galdu ahala kontsumoaren esparruak irabazi duela. Markek gaur egungo gizartean berebiziko boterea eta influentzia dutela eztabaidaezina da, Naomi Kleinek bere saiakera batean esplikatzen duen moduan.338 Nortasuna, gaur egun, kontsumoaren bitartez eraikitzen da nagusiki, Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek ere esaten duten bezala.339 Nitasuna, kontsumoaren bitartez eraikia izateaz gain, produzitua ere bada. Industria kultu ralek eta markek sekulako eragina dute, esan berri dugun bezala, baina gainera, Inter netek, sare sozialek eta gailu teknologiko berriek bizitzako eremu guztiak goitik behera aldatu dituzte. Oraingo testuinguru berri honetan, Sibiliak esaten duenez, subjektibitate berriak diseinatzen eta esperimentatzen ari dira.340 Praktika horiek, hain zuzen, izateko eta munduan egoteko modu berriak ematen dizkigute aditzera. Sibiliaren aburuz, oraingo nortasun zeharo ahulduak, indarberritzeko, izan badela adierazteko, ikusgaitasuna lortu eta errealizatua sentitzeko, Internet, sare sozial eta pantailen glamourrera jo du. Nortasun indibidualizatu hau besteen aurrean agertzeko eta bere burua nabarmentzeko irrikan dago. Bere pertsonalitatea eta bizitza pribatua, inolako lotsa, kezka eta beldurrik gabe eta berak hala nahi duelako, jendaurrean erakutsi eta jakitera ematen ditu subjektu garaikideak. Besteek norbera ikus dezaten nahi izatearen arrazoia batzuetan ikusgaitasun hutsa den arren, zenbaitetan errentagarritasuna lortu nahia dago horren atzean; halaxe gertatzen da beren burua promozionatu nahi duten artista askoren kasuan, adibidez. Nork bere talentua, abilezia, autopromozioa eta autosalmenta gauzatu behar ditu, eta horretarako, ikusgaitasuna ezinbestekoa da. Lehia itzela da. Horixe baita merkatua: ni askoren arteko norgehiagoka. Eta arlo horretan ikusgaitasuna ezinbestekoa egiten zaio bati, posizio 336 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (61. or.). 337 Brea, José Luis: op. cit., 2008 (24. or.). 338 Klein, Naomi: op. cit., 2007. 339 Agirre, Lorea; Eskisabel, Idurre: "Gorputzen elkargunea, bizi dugun lurraldea" kapitulua, Jakin 221-222. Hizkuntza, generoa, klasea eta jatorria elkargunean, Donostia, 2017 (32. or.). 340 Sibilia, Paula: op. cit., 2013 (104. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 152 du. Marxek esandakoari jarraituz, gizabanakoak komunitatearen parte izanda baizik ez ditu bere dohainak garatu ahal izateko beharrezkoak diren bitarteko guztiak. Eta alde horretatik, besteekin harremanean eta komunitatearen barruan soilik lor dezake benetako askatasuna. 5.1.5.3. Nortasuna eta klasea María Ruidok azaltzen duen bezala, proletariotza berria jada ezin da klasearen nozio tradizionalaren irizpideen arabera aztertu.357 Industria Iraultzaren hasieran klase-borroka kapitalistaren eta proletariotzaren klaseak kontuan hartuta planteatzen zen, baina formulazio hori ez da nahikoa gure garaiaz gogoeta egiteko. Guy Standingen arabera, lanaren mundua horrenbeste aldatu da, ezen garai bateko langileria- masa uniformea osatzen zuen proletariotzaren kontzeptua motz gelditzen baita gaur egungo lan-egoera konplexua ulertzeko. Langile postfordistaren ezaugarriak eta fordismo garaiko proletarioarenak zeharo bestelakoak dira. Oraingo klase berria definitzeko, prekario eta proletariotza hitzak elkartzetik sortzen den "prekariotza" kontzeptua proposatzen du Standingek.358 Proletariotzaren aldean, prekariotzak ogibide ezegonkorra du, ez ziurra, lana maiz aldatzen du. Ez du babesik, ez eta lan-eskubiderik ere, eta lan finkoak lehen eskaintzen zuen nortasunaren galera pairatzen du, gainera. Lan-egoera malgu eta ezegonkorrak bizimodu malgu eta ezegonkorra du ondorio. Prekariotzako langileak ikasketak ditu, askotan goi-mailakoak, baina kalifikazio baxuko lanetan jarduten du. Etengabe ari da bere burua trebatzen, birziklatzen, curriculumak prestatu eta bidaltzen, kontaktuak egiten, lanpostu bat lortu edo duena baino hobeago batera salto egiteko aukerak asmatzen. Prekariotzaren lana soldatapeko denboratik haratago ere gauzatzen da; alegia, lanetik kanpo, lanean jarraitzen du. Prekarietatea ez baita soilik pobre izatea, Agirrek eta Eskisabelek azaltzen duten moduan.359 Prekarietatea, aberats edo eskale, eguneroko ezegonkortasunaren pendizetik behera etengabe amiltzeko zorian egotea da. Artearen esparruko langilea, esate baterako, Standingek proposatzen duen klasearen noziotik gertuago dago Floridak proposatzen duen "klase kreatibo" noziotik baino. "Klase kreatibo" horren barruan daude, artistekin batera, zientzialariak, ingeniariak, unibertsitateko irakasleak, poetak, idazleak, aktoreak, diseinatzaileak, arkitektoak eta pentsalariak.360 Floridaren esanetan, langile kreatibo horiek, kalifikaziorik gabeko zerbitzu-lanetan dabiltzanen edo muntaketa-katean jarduten dutenen aldean, beren jardueraren bitartez gehiago gozatzeaz gain, askoz ere diru gehiago irabazten dute.361 Autore horrek proposatzen duen 357 Ruido, María: "Los trabajos y los días". Iturria: http://www.workandwords.net/es/texts/view/594 358 Standing, Guy: El precariado. Una nueva clase social, Pasado y Presente, Bartzelona, 2013 (26. or.). 359 Agirre, Lorea; Eskisabel, Idurre: op. cit. (31. or.). 360 Florida, Richard: op. cit., 2010 (47. or.). 361 Ibidem (14. or.). Emakumezko beltzek jasaten zuten zapalkuntza bikoitza dela salatu zuten feminista beltzek: emakume izateagatik, bata, eta beltz izateagatik, bestea. Europako klase ertaineko feminismo zuria kritikatu zuten, haien borrokaren xedea beste bat zela leporatu eta ez zituztela ordezkatzen esateko. 368 Agirre, Lorea; Eskisabel, Idurre: Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua, op. cit. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 154 5.1.6. Lehia «[…] el oportunismo y la competición no son una desviación de esta forma de trabajo sino su estructura inherente».369 Hito Steyerl Lana "ondasun preziatua" da, baina aldi berean, eta garai edo testuinguruaren arabera, ondasun urria. Ez dago denen esku, eta are gutxiago desio izateko modukoa edo baldintza duinetan egitekoa den lana. Lanaren eskasiak langileen arteko lehiakortasuna, indibidualismoa eta esklusioa eragin eta esplotazioa areagotzen du. Lana edukitzea pribilegiotzat ere hartzen da krisiak astintzen duenean. Kapitalismo neoliberalak etekin ekonomikoa ateratzea du bere azken helburua, eta logika horrek bizitza kolonizatu du. Subjektu garaikidea logika horrek alderik alde zeharkatuta dago gaur egun. Bizitzako edozein esparrutan, lehiarako eta errentagarritasuna lortzeko bulkada ateratzen zaio etengabe. Eta garai batean diruaren eta merkatuaren eraginaren kontra agertu zen artista erromantiko, konformagaitz eta bohemioa ere jada ez dago logika horretatik salbu. Alde horretatik, hiperkapitalismoaren garaipena, ekonomikoa bakarrik ez, kulturala ere izan da, Lipovetsky eta Serroyren esanetan.370 Biziraupena bermatzeko, lehiakorra izan behar da, ez dago beste biderik. Baita sorkuntzaren eremuan ere. Lehia, hori da behin eta berriz etengabe sustatzen dena. Zafraren arabera, praktika artistikoa, berdinen arteko loturak apurtzen dituen lehiaren testuinguruetan gertatzen da gero eta gehiago.371 Lehiakortasuna Internet sortu aurrekoa den arren, hura etortzeaz bat nabarmen areagotu da. Munduaren digitalizazioak, harremanak saretzea posible egiteaz batera, lehiarako agertoki zabal eta ikusgaiagorik ezin zuen eraiki. Plano fisiko zein birtualera eraman da borroka hori. Lanpostu, beka eta sari berberen gatik lehiatu beharrean daude arte- eta kultura-produktore indibidualizatuak. Ikusgaitasuna, legitimitatea, aintzatespena eta ogia daude jokoan. Lasterketa horretan giza harre ma nak ukituta ateratzea ekidinezina dela dirudi. Adiskidea lehiakide bihurtu da,372 eta beraz, etsai. Bigarren izatea galtzaileen artean txapeldun izatearen pareko da. Egoera are eta larriagoa gertatzen da, gainera, lehen ere esan dugun bezala, porrota eta kulpa indibidualizatu eta pribatizatu egin direnez, bere buruaren ardura osoa duen neolibera lismoko subjektua bere buruaren aurka ere borrokatzera kondenatuta dagoelako. Autoprodukzioaren subjektua ez da besteekin bakarrik lehiatzen, baizik eta, Ingrid Guardiolak esaten duen moduan, bere buruaren aurka ere lehiatzen da orain.373 Bifok honela azaltzen du: 369 Steyerl, Hito: op. cit., 2014 (102. or.). 370 Lipovetsky, Gilles; Serroy, Jean: op. cit., 2010 (41. or.). 371 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (25. or.). 372 Ibidem (49.-51. or.). 373 Guardiola, Ingrid: Aula oberta #10: op. cit. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 158 baliorik produzitu. Interneten kulturan, ikusgaitasunarekin lotutako kopuruak definitzen du zenbat balio duen sarean jarritako edukiak, eta zenbat, eduki hori erakusten ari den subjektuak. Ikusgaitasunaren eta balioaren arteko erlazioa ezarri da Internetekin, edo beste modu batean esanda, begien eta kapitalaren artekoa: «[…] recibir "ojos", el bien más preciado de las nuevas economías de la visualidad contemporánea. "Ser visto" como garantía de un mejor lugar para ser en Internet, acaso ya en el mundo».387 Internet eta teknologia berrien sorrerak arte-praktikan ere eragina izan dute. Artista jenioa, marfilezko dorrean sartuta, bere bakardadean, tailerrean bakartuta, arreta bere maisulanean jarrita aritzen zen; orain, bere buruaren enpresari bihurtu den artistak bakardadearekin hautsi eta ikusgaitasuna lortu behar du. Oraingo artistarentzat, tailerrean 8 orduan lanean jardutea baino garrantzitsuagoa da lanordu-kopuru hori adina kontaktu berri egitea, edo sare sozialetan lanordu-kopuru hori adina like jasotzea. Nork bere kontaktu-sarea eratu behar du, sare sozialetan presentzia ziurtatu eta ikusgaitasuna lortu, eta azken finean, bere irudia eraiki, marka sortu. Eta horretarako ez da nahikoa norberaren lana erakustea; lan-prozesua, norberaren gustuak eta nolako bizimodua duen ere erakustea ezinbesteko bihurtu da. Artistak produzitutakoa sarean erakusten du. Eta fenomeno horrek, bere lana ezagutzera emateaz batera, horri etekin ekonomikoa ateratzeko ere balio dio. Artelanak kontsumoproduktu bihurtzen ari dira gero eta gehiago. Break esaten duen moduan, ez dago jada aparteko mundurik,388 eta artelanak beste objektu eta irudiekin nahasian daude orain. Artea ez dago lehen bezala erakusketa-aretoetako hormen artean zintzilik, espazio itxian gordeta. Brearen aburuz, XXI. mendeko gizarteetan, artea kubo zuriaren barruan erakutsi ordez, artea produzitu eta zabaldu egiten da.389 Internet dela eta, gustuaren eta irizpidearen demokratizazioa gertatu dela esan daiteke, nolabait. Lehen, erakusketa baten inguruan, artearen esparruko aditu, kritikari edota intelektualak ziren iritzia plazaratu eta eremu publikoan oihartzuna zutenak. Orain, aldiz, bai erakusketak eta bai lan solteak sarera igotzean, erabiltzaileek balorazio, komentario eta kritikak egiten dituzte. Batek erakusten duena Facebook eta Instagrameko jarraitzaileek baloratzen dute, oso modu neurgarrian: like, komentario eta begiraden kopuruaren bitartez. Artistak istantean daki bere lanari nolako harrera egin dion sarean jarraitzen dion publikoak. Jakin dezake jendeari zer gustatu zaion, beste artistak zertan ari diren, nola posizionatuta dauden, zenbateko ikusgaitasun-maila duten eta zenbat jarraitzaile dituzten, besteak beste, baina horri begira eta horri jarraitzen egoteak denbora kentzen dio artistari. Lipovetskyk eta Serroyk azaltzen duten moduan, artista izatea ez da tailerrean sartu eta artelanak egitea soilik. Artista garaikideak, arrakasta izatekotan, bere irudia eraiki, komunikatu eta artearen merkatuan 387 Zafra, Remedios: Un cuarto propio conectado. (Ciber)espacio y (auto)gestión del yo, Fórcola, Madril, 2010 (66. or.). 388 Brea, José Luis: op. cit., 2008 (190. or.). 389 Ibidem (191. or.). 161 ONDOEZAREN GORPUTZA 5.1.9. Denbora falta «Hoy el tiempo es un bien escaso».400 Remedios Zafra Neoliberalismoaren subjektuak, subjektu libre gisa ikusten duen arren bere burua, askatasun nozioaren pertzepzioa kontraesankorra da, Hartmut Rosaren aburuz. Orain, inork ez dio agintzen zer egin bere bizitzarekin, bere lanarekin, nola pentsatu, nola gozatu, nola maitatu, baina hala eta guztiz ere, subjektua "egin beharraren" menpeko da. Aske izateko irudipena badu ere, betebeharren zerrenda gero eta luzeago bateko zereginen menpean hartuta sentitzen da: "lanera joan beharra daukat", "osasuntsu egoteko zerbait egin beharra daukat", "ingelesa ikasi beharra daukat", "softwarea eguneratu beharra daukat"… Eta hori gutxi balitz bezala, behar horiek guztiek eragiten duten estimulu gehiegiaren eta hiperaktibitatearen ondorioak baretzeko, zer eta "yoga egitera joan beharra daukat", "erlaxatu beharra daukat", "deskonektatu beharra daukat" eta horrelako auskalo beste zenbat "egin behar" gehitzen zaizkio zerrenda azkenerako amaiezinari. Etxetik lanera eta lanetik etxera joan, erosketak egin, jatekoa prestatu, garbigailua ipini, etxea txukundu, landareak ureztatu, haurrak haurtzaindegitik jaso, jaten eman, bankura joan, eta hortz-klinikara, yogara, sindikatuko bilerara, lagunekin garagardo batzuk hartu, tailerrera joan produzitzera, erakusketa bat ikusi, deialdi baterako dosierra prestatu, albistegiak jarraitu, txakurra atera, modako seriea ikusi, irakurri, Skype bitartez bilera egin, mezu elektronikoei erantzun, Facebooken begiratu… Horren nekatuta iristen da bat egunaren amaierara, oraindik denbora-apurrik gelditzen bazaio leher eginda sofan botata amaituko baitu telebista-programaren bati begira, sare sozialetan kuxkuxean egin bitartean, nolabait deskonektatu eta bizitzan hartutako ardurak, tarte batez bada ere, alde batera uzteko. Baina loak hartu eta gutxira mugikorraren tonuak esnatzen du bat: laneko mezu elektroniko bat iritsi zaio. Bizitzako denborarik gehiena soldatapeko lanari eskaintzen zaio. Kasurik gehienetan behartua eta desatsegina den soldatapeko lanean agortzen ditu langileak, indar fisikoaz gain, indar mental eta emozionala. Hiperaktibitatea eragiten duten hamaika zeregin, "egin behar" edo eginkizunekin betetzen du lanetik kanpo gelditzen zaion denbora. Mendebaldeko gizarteetan, horren lanpetuta bizi da jendea, "denbora-gosez" baitago.401 Denbora agortzen ari zaielako presioa sumatzen dute, denbora falta zaiela, denborarik ez dutela. Nahiz eta aurrerapen teknologikoen bilakaerak eta zabalkundeak denbora aurrezteko auke rak ireki dituzten, gero eta jende gehiagok gero eta lan gehiago egiten du, eta denbora libre gutxiago du, beraz.402 Fenomeno hori paradoxikoa da. Badirudi azelerazio teknologikoak, edo teknologiaren garapenak eta horrek dakartzan erraztasunak, produkzio400 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (29. or.). 401 Rosa, Hartmut: op. cit., 2016 (29. or.). 402 Harvey, David: op. cit., 2014 (1) (266. or.). 163 ONDOEZAREN GORPUTZA jasangarri egiteko. Fedea galdu da, eta bizitzaren iheskortasuna areagotu besterik ez da egin. Bizitza, orain, guztiz iragankorra da. Hanen aburuz, bizitza inoiz ez da gaur bezain iragankorra izan.405 Carpe diem da gazteenen leloa. Ez dago beste etorkizunik, bizitzea egokitu zaigun hau ez besterik. Bizitza bakarra da, eta bizitza bakar honi, ahalik eta intentsitate handienarekin biziz, ahalik eta etekin handiena atera behar zaio. Bestalde, ez da ahaztekoa hiperkontsumoaren gizarte honetan zoriontasuna promestuz eskaintzen dituzten zerbitzu eta merkantzien zerrenda amaigabea. Bi faktore horiek batzeak, izan ere, bizitzaren mugaren kontzientzia izateak eta eskaintzen diren aukeren aniztasunak, alegia, baditu ondorioak. Ahalik eta esperientzia interesgarri gehien bizi eta bizitzari ahalik eta probetxu gehien atera nahi izateak, nahi eta nahi ez, bizitzaren erritmoa bizkortzea ekarri du. Denbora falta izatea hortik dator. Gero eta gauza, zeregin eta jarduera gehiago egiten dira denbora berean.406 Denborak badu bere muga, baina gizakiaren hiperaktibitateak, antza, ez. Hiperaktibitatearen eta hiperkontsumoaren gizarteak, ditugun objektu, merkantzia eta zerbitzu guztiek, denbora librea zeinen urri gerta daitekeen gogorarazten digute. Milaka eta milaka liburu, musika-disko eta film ditugu eskura, baina bizitzak ez digu ematen inondik ere guztiak irakurri, entzun eta ikusteko denbora. Denbora falta, gehiegizko auke ra eta gehiegizko aktibitatea elkartzen direnean, aisialdiko denbora libreak poz- eta plazer-iturri izateari uzten dio. Denbora libre gutxi dugunean, tarte horiek tentsioz betetako denbora pisuak bihurtzen zaizkigu. Horixe da Fraynek azaltzen duena, aukeren oparotasunak, gehiegiak, hautatzeko zailtasuna eragiten duela, zalantza, ezintasuna edo paralisia. Eta denbora librea urri izateak, berriz, antsietatea, itolarria.407 5.2. GAUR EGUNGO LAN ETA BIZIMODUAREN ZENBAIT ONDORIO Artistak eta artearen esparruak testuinguru postindustrialean protagonismo berezia hartu dutela esan dugu. Ekintzailearen figurak artista bohemioaren mitoarekin bat egitean, eta artearen eta kulturaren esparruko lanak bereizgarri zituen hainbat ezaugarri bere egin dituenean ekonomiak, lana erakargarri bihurtu da. Autonomia, autorrealizazio eta kreatibitatearen promesa dakarrenean kapitalismoaren produkzio-moduak, orduan, aurpegi seduktore, atsegin eta gizatiarra erakusten du, nahiz eta hori itxura besterik ez den.408 Artistaren lan eta bizimoldeak arrakastatsu izateko osagarri guztiak batzen dituela dirudi. Artearen lan-esparrua eta artista neoliberalismoari eredugarri gertatzen bazaizkio, bi arrazoirengatik da: artista langile kreatibo, autonomo eta motibatua delako, eta batez ere, 405 Han, Byung-Chul: op. cit., 2016 (1) (46. or.). 406 Rosa, Hartmut: op. cit., 2016 (33. or.). 407 Frayne, David: op. cit., 2017 (186. or.). 408 YProductions: Innovación en cultura. Una introducción crítica a la genealogía y usos del concepto, Traficantes de sueños, Madril, 2009 (51. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 164 artearena lan-esparru indibidualizatu, lehiakor, eta eskubide eta babesik gabekoa delako. Autoprodukzio-gosez eta autorrealizazio-egarriz dagoen subjektua gurpil zoro batean bizi da, malgutasun, indibidualtasun, ikusgaitasun, azelerazio, hiperaktibitate, denbora falta eta orainaren errepikapen etengabearen zurrunbiloan harrapatuta. Eta lan- eta bizi-baldintza horiek badituzte ondorioak, hurrengo lerroetan azalduko dugun moduan. 5.2.1. Botereari buruz Michel Foucaultek oso zorrotz eta sakon ikertu zuen botereari buruz.409 Ez da gure asmoa boterearen inguruko historiaren narrazioa egitea, baina hark planteatu zituen hainbat nozio ekarri nahi genituzke gurera, aipagai ditugun gaur egungo lan-ereduetara, langilerian izan duten eraginaz ohartzeak haren oraingo egoera ulertzeko giltza direla iruditzen baitzaigu. Foucaulten tesiaren arabera, XVIII. mendean, burgesiaren etorrerak eragindako aldaketa ekonomiko, politiko eta sozialak zirela medio, herritarrak gobernatzeko modu berriak agertu ziren. Ordura arte, botereak, gobernatzeko forma bortitz eta errepresiboa erabiltzen zuen. Arauak betetzen ez zituen oro, gizartearen funtzionamendu zuzena arriskuan ipini edo normaltasuna hausten zuena, preso hartu ondoren jendaurrean ipinita, indarkeria fisikoaren bitartez zigortzen zuten. Helburua bikoitza zen: jarrera "desbideratua" zigortzea, bata, eta arauak urratzeak nolako ondorioak zekartzan herritarrei ikusaraztea, bestea. Modernitatean, alabaina, Mendebaldeko herrialdeetan, botereaz baliatzeko modua aldatu egin zen, Foucaulten esanetan: errepresioan oinarritua izan beharrean, diziplinan oinarritua izango zen aurrerantzean;410 jendaurrean zigortu beharrean, modu pribatu eta ezkutuan diziplinatuko zituzten herritarrak. Diziplinazko boterea gauzatzeko, kartzela, fabrika, eskola eta psikiatrikoa bezalako instituzioak sortu ziren. Gizartearen funtzionamendu zuzena bermatzearren subjektu "normal" eta produktiboak ekoiztea zen diziplina-instituzio haien guztien zertarakoa. Horretarako diseinatuta zeuden: gorputzak diziplinamendu-espazio horietara bideratuta, gorputz orotan ohitura, pentsamendu eta jarrerak zuzendu eta moldatuta, botereari komeni zitzaion gizarte-ereduan hari komeni bezala joka zezaten. Beste modu batean esanda, diziplinazko instituzio horien bitartez, subjektuaren gorputza gizarte modernoaren beharrak asetzeko 409 Foucault, Michel: Vigilar y castigar. Nacimiento de la prisión, Siglo XXI, Argentina, 2002. 410 Ibidem (121. or.). Diziplinaren inguruko teoria Jeremy Bentham filosofo ingelesak kartzeletarako diseinatutako arkitektura-eredu panoptikoan oinarritu zen. Kartzela panoptikoa forma zirkularrekoa zen, erdian dorre bat zuen, eta zirkuluaren kanpoko ertzean zituen presoentzako ziegak, inguru osoan. Hala, zaindariak, dorretik zelatan, preso guztiak ikusten zituen. Dorreko leihoak pertsianez estalita zeuden, ordea, eta beraz, zaindariak ziega guztiak ageri-agerian inolako oztoporik gabe zaindu zitzakeen arren, presoek ezin ikus zezaketen dorrearen barruan zer zegoen, zaindaria dorre barruan noiz zegoen eta noiz ez. Zaindariak begien bistan zituen presoak; presoek zaindaria ez, ordea. Hori horrela izateak erabat baldintzatzen zuen presoen jarrera eta portaera, etengabe zaindariaren begiradapean zeudelako irudipena baitzuten. Panoptikoaren funtzioa horixe zen, hain zuzen: atxilotua botereak zelatatua eta haren kontrolpean sentitzea une oro, boterea une oro horretan egon gabe ere. Arkitektura haren bitartez, botereak automatikoki funtzionatzea lortzen zen, zuzenean ezartzen jardun behar ez izatea. Azken finean, atxilotuek boterea barneratu eta beren buruari aplikatzen zioten. Diziplinaren bidez, beraz, atxilotuaren autokontrola lortzen zen. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 166 duen moduan, diziplinaren ordez kontrolaz baliatzen hastean, subjektuaren produkzioa, moldatu ordez, modulatzen hasi ziren.414 Lehen, boterea kanpotik ezartzen zen; orain, subjektuak barneratuta dauka. Subjektua "bere buruaren enpresari"415 bihurtu da, eta bere burua produzitu, kudeatu eta gobernatzeko ardura du orain. Horixe da neoliberalismoaren gobernatzeko modu berria, Foucaulten esanetan. 5.2.2. Prekarietatea, gobernantza-tresna 60-70eko hamarkadetan, hain zuzen produkzio-eredu industriala gorenean zen unean, aldaketa ugari gertatzen hasi zen. Bifok adierazten duenez, langileria industriala lanaren aurkako jarrera agertzen hasi zen irmoki.416 Horren ondorio izan ziren, Biforen esanetan, 68ko maiatzean lan alienatzailearen aurka sortutako idatzi, manifestu eta leloak, eta orobat, Italiako auto-fabrika garrantzitsuenetan urte gutxi batzuk geroago langileek egindako protesta historikoak. Fabrikara joatea kartzelara joatea bezala zen; itxialdia, kontrola, diziplina eta lan desatseginetan aritzea zekartzan. Langile nagusienak erretiratu ahala, erreleboa hartzen zuten gazteek ez zuten gurasoena bezalako bizimodurik nahi. Gurasoek bizitza fabrikako pareten artean alferrik galdu zutela pentsatzen zuten. Diziplinan eta kontrolean oinarritzen zen fabrikako lan alienatzaileari uko egin, eta beste modu batzuk esperimentatzeko gogoz ziren. Alienazioaren kontzeptua kritikaren erdigunean jarriz, langileak bere buruaren jabe izan nahi zuen. Burua eta gorputza berak gobernatzeko beharra zuen. Bizitzaren erantzukizuna bere eskuetan nahi zuen, hari nahi zuen forma eta zentzua emateko. Munduan izan eta egoteko modu berri bat aurkitu nahian zebilen, eta bilaketa hura autorrealizazioaren ideian errotu zen. Bifok dioen bezala, arrazoi ekonomikoen ordez, beste balio batzuek mobilizatzen zuten hura.417 Benetako saria, bai lanean eta bai lanetik kanpo, norberaren gaitasunak garatzea, errealizatua sentitzea eta bizi-esperientzia aberatsa izatea ziren. Horixe izan zen Italiako langile eta ikaslez osatutako mugimendu autonomoen esperientziaren motorra. "77ko mugimendua"418 deritzonaren testuinguruan, fabrikako lanean ahal bezala irauten jarraitu baino, ziurtasuna laga eta hango lanetik kanpora migrazio kontziente bati ekitearen aldeko 414 Deleuze, Gilles: "Post-scriptum sobre las sociedades de control". Iturria: https://polis.revues.org/5509. 415 Foucault, Michel: Nacimiento de la biopolítica. Curso en el Collége de France (1978-1979), Fondo de Cultura Económica, Buenos Aires, 2007 (264. or.). 416 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2012 (22. or.). 417 Ibidem (116. or.). 418 Berardi "Bifo", Franco: "El año en el que el futuro se acabó" kapitulua; in Zenbait autore: El movimiento del 77, Traficantes de sueños, Madril, 2007 (33. or.). "77ko mugimendua" deritzonak langile gazte eta ikaslez osatutako Italiako mugimendu autonomoari egiten dio erreferentzia. Mugimendu hura hainbat urteren joanean gorpuztu zen, baina 1977ko lehenengo hilabeteetan mobilizatu zen, eta hortik datorkio mugimenduari izena. Mugimendu hark proletariotza industrial tradizionalaren logikarekin hautsi zuen. Langileria tradizionalak, lanaren aldeko defentsa edo lan-baldintzak hobetzearen aldeko borroka zuen helburu, eta "77ko mugimendua"k, berriz, lan industrialaren diktadurapetik askatu eta bizitzea merezi zuen bizitza baten aldeko aldarrikapena zuen lehentasun. Frantziako 68ko maiatzaren testuinguruan, bai eta Italiako 77ko mugimenduaz aritzean ere, hautazko prekarietatea aipatzen da maiz. Baina prekarietatearen nozioa tokiaren eta garaiaren arabera aldakorra da. Ez da denentzat bera. Dimentsio eta intentsitate desberdina hartzen du generoaren, arrazaren eta klasearen arabera. Prekarietatearen nozioaren ikuskera hori partziala gertatzen da, ekonomiak aintzakotzat hartzen duen esparru bakarrari soilik baitagokio: produkzioaren esparruari. Prekarietarearen nozioa osotasunean ulertzeko, erreprodukzioaren esparrua ere kontuan hartzea ezinbestekoa da. Alde horretatik, Federicik esaten duen moduan, prekarietatearena ez da inola ere fenomeno berria, emakumeek soldatapeko lanarekin beti izan baitute harreman prekarioa. 421 Berardi "Bifo", Franco: "¿Qué significa hoy autonomía?". Iturria: http://eipcp.net/transversal/1203/bifo/es LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 168 eta kultura-produkzioaren esparruan zegoen hura. Aipatu dugun bezala, artearen esparrua zeharo prekarioa zen, ordea. Sorkuntzarekin lotura zuen zernahi jarduera lan-eredu industrialaren aldean erakargarria gertatzen zen, eta bazituen abantailak ere; baina autonomiaren eta askatasunaren aldeko apustuak, nahiz eta langileak bere buruari ezarritako borondatezko baldintza izan, egonkortasun eta babes falta zekarren, eta horrek, zoru prekario baten gainean kokatzea. Bizitza egonkor baina "hutsalago" batean bertan gozo gelditu baino nahiago zuten zenbait arrisku beren gain hartu eta bestelako bizi- eta lan-molde batzuk esperimentatu. Artearen eremu autonomoan, artistak bere "askatasuna" bermatzen zuen, gobernatua ez izateko era bat zen, eta beste zenbait ogibidek eskaintzen zuten egonkortasun eta bizimodu erosoari uko egiten bazion ere, prekarietateak zeharkatutako bizimodua erresistentziamodu bat bilakatzen zen. Edo beste modu batean esanda, egunerokotasunaren diziplina, kontrol eta alienazioari ihes egiteko alternatiba bezala ageri zen prekarietatea. Italiako mugimendu autonomoen kasuan bezala, beraz, norberaren borondatezko hautua zen artearen esparruan lan egiteak zekarren prekarietatea. Prekarietate edo prekarizazioaren kontzeptuari ematen zitzaion funtzioa aldatuz joan da denboraren joanean, eta oso bestelako esanahia du orain. Prekarietatea, lehen, fabrikako lan industrialak eskaintzen zuen egonkortasunetik kanpo kokatzea zen, eta orain, berriz, ezin da gauza bera esan. Azken hamarkadetan izan den bilakaeraren ondorioz, prekarietatea gizartearen ohiko ezaugarri bihurtu da, Biforen422 nahiz Isabell Loreyren423 arabera. Eskubide laboral eta sozialen murrizketak gizartea egoera prekariora eraman dute, eta neoliberalismoa egoera prekario horretaz baliatzen da gobernatzeko. Emakumezkoek ondo baino hobeto dakite zer den prekarietatea. Pérez Orozcoren esane tan, prekarietatea, bizitza bizigarri bat izateko beharrezkoak diren bitarteko eta baliabideak eskuratzeko ziurtasunik ez izatea da.424 Eta prekarietatean bizitzea, berriz, erortzeko arriskuaren aurrean egonda norbera sostengatuko lukeen sare kolektiborik gabe bizitzea. Autore horren esanetan, beraz, prekarietatea ez dagokio lanari soilik; aitzitik, bizitzari berari eragiten dion zerbait da. Lanekoa bizitzaren prekarietatearen parte bat baino ez da. Gainera, prekarietatea ez da denontzat berdina. Aldatu egiten da, dimentsio eta intentsitate desberdina hartzen du, generoaren, arrazaren eta klasearen arabera, besteak beste. Prekarietatea eredu hegemonikoarekiko bereizteko eta erresistentziarako eremu moduan definitu bazitekeen lehen, gaur egun ez da horrela. Prekarietatearen nozioa ez da jada Italiako 77ko mugimenduaren testuinguruaren edo arte- edo kultura-produkzioaren esparruaren ezaugarria bakarrik. Ez da bazterretan soilik gertatzen den produkzio-modua, 422 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2012 (220.-222. or.). 423 Lorey, Isabell: Estado de inseguridad. Gobernar la precariedad, Traficantes de sueños, Madril, 2016 (17. or.). 424 Pérez Orozco, Amaia: op. cit., 2014 (190. or.). 169 ONDOEZAREN GORPUTZA edo sektore jakin bat eta bakarrekoen munduan izan eta egoteko modua. Produkzioerreprodukzio zikloaren geruza guztietara iragazi da, eta denari eragiten dio. Prekarietatea bizitzako eremu guztietara hedatu da,425 eta horregatik, prekario-kondizioa da orain normala. Orokortu egin da. Inor ez dago haren eraginetik kanpo. Prekarietatea jada ez da alternatiba bat, aukera bat, hautu bat. Ez da italiar gazte haiek ulertzen zutena, eta orain, eder izateari utzi dio. Isabell Loreyk prekarietatearen inguruan planteatzen duen hausnarketak anbibalentzia bat jartzen du agerian, nozioaren zentzu bikoitzaren berri ematen duen heinean.426 Prekarietatea, alde batetik, liberalismoaren gobernatzeko moduarekiko kontrakotasun bezala uler daiteke; saihesbide gisa, alegia. Eta bestetik, neoliberalismoaren gobernatzeko modu bezala ere uler daiteke prekarietatea; hau da, arau moduan. Loreyren tesiaren arabera, liberalismoaren garaian prekarietatea erresistentziarako auke ra zen, eta neoliberalismoan, aldiz, gobernatzeko modua bihurtu da. Autore horrek kontatzen duenez, 60ko hamarkadaren testuinguruan jaiotako mugimendu feministek, ekologistek eta ezker erradikalak diziplinan eta kontrolean oinarritutako lan eta bizimoduaren baldintzapetik ihes egitea eta erresistentzian oinarritutako lan eta bizitzeko bestelakoak moduak aldarrikatzen zituzten. Beraiek erabaki nahi zuten zertan lan egin, nola eta norekin. Lan eta bizimodu prekarizatuaren hautua egitearen aldekoak ziren orduan, Loreyren aburuz, baldin eta autonomia eta askatasun handiagoa bazekartzan erabakiak. Soldata hobea edo kaskarragoa izatea ez zen garrantzitsuena haientzat, baldin eta laneko jarduerak subjektuari eskaintzen zion gozamena bera nahikoa ordainsaritzat bazeukan hark. Lanaren bitartez errealizatua sentitzen bazen, nahiz eta diru askorik ez eskuratu, ordaindutzat jotzeko moduan zegoen. Helburua norberaren gaitasun pertsonalak garatzeko aukera izatea zen. Lan- eta bizi-baldintza prekarioak beren borondatez onartzen bazituzten, hori, ohiko lanek bizitzeko desira oro suntsitzen zuelako gertatzen zela dio Loreyk. Baina paradoxikoki, autonomiaren eta askatasunaren aldeko desirak bultzatuta beren burua prekario bihurtzea erabakitzen zuten gazte konformagaitz haientzat lan- eta bizi-molde normalizatuetatik kanpora kokatzeko aukera bazen ere hura, gaur egun erabat neutralizatua izan da erresistentzia-eremu izandako hura, Loreyren arabera: «[…] son precisamente estas condiciones de vida y trabajo alternativas las que se han convertido de forma creciente en las más utilizables económicamente, puesto que favorecen la flexibilidad que exige el mercado de trabajo. […] no sólo han sido resistentes y se han dirigido contra la normalización sino que también, al mismo tiempo, han formado parte de las transformaciones que han desembocado en una forma de gubernamentalidad neoliberal».427 425 Bourdieu, Pierre: op. cit., 1999 (120. or.). 426 Lorey, Isabell: op. cit., 2008 (59.-60. or.). 427 Ibidem (72. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 170 Prekarietatea gobernantzaren eremutik at posizionatzeko modua izan zen une batean, baina gaur, prekarietatea bera, gobernatzeko modu bihurtu da. Langabezia arazo larri bat denean, lehiakortasuna basatia denean, eta gizartea hiperkontsumismoan murgilduta dagoenean, prekarietatearen nozioak beste zentzu bat hartzen du, zeharo bestelakoa. Langile prekarizatuak orain ez du aukerarik "laneko" denboraldiak eta "lanik egin gabekoak" tartekatuz bizitzeko. Langilea, biziraupena bermatzen dion lana galtzeko beldurraren menpe bizi ez denean, lana lortzeko ezintasunak sortzen duen itolarriaren menpe bizi da. Egoera horretan, prekarietatea langileak-eta azpian hartzeko modu bat bihurtzen da. Nahiz eta gaur egungo testuinguruan ere bizimodu prekarioaren aldeko hautua egiten denean askatasunaren eta autonomiaren aldeko apustua egiten dela pentsatzen den (arte- eta kultura-produktore askok hala pentsatzen dute), Loreyk esaten duenari kasu egiten badiogu, hori ez da horrela. Loreyren esanetan, askatasunaren ideiak subjektibaziomodu hegemonikoekin bat egiten du Mendebaldeko gizarte kapitalistetan, eta beraz, hautazko prekarietateak harreman politiko eta ekonomiko neoliberalen parte aktibo bilakatzea esan nahi du.428 LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 174 Autoprodukzioaren eta autorrealizazioaren ardura duen subjektuak, helburuak lortzen ez baditu, bere burua gutxietsi, umiliatu eta zigortzen du. Lotsa sentitzen du. Proiektuak huts egiten badu, gauzak ondo egin ez dituen seinale dela pentsatzen du. Bizitza eta denborak ondo planifikatu ez izana, egoera modu egokian kudeatu ez izana edo behar adina saiatu ez izana, sentsazio horrexekin gelditzen da subjektua, eta errudun sentitzen da, beraz. Errendimenduaren gizarte neoliberalak, Rosak azaltzen duen bezala, kulparen subjektuak sortzen ditu.443 Bere porrotaren sustraia sistemaren antolaeran ez ote dagoen galdetu eta hura zalantzan jarri ordez, bere buruari eskatzen dizkio kontuak. Marxek planteatu zuen klase-borrokak444 esplotatuak elkartzeko, antolatzeko eta kanpotik zetorkien esplotazioari erantzuteko aukera posible egiten zuen. Baina autoprodukzioan oinarritutako erregimen neoliberalean, nor bere buruaren nagusi izanda, subjektuak porrota bere buruaren aurka zuzentzen amaitzen du. Modernitateak eskaintzen zuen bizimodu egonkorra ez zen erakargarria, eta erregimen neoliberalak buelta eman dio horri. Kontrakotasunaz, debekuaz edo mehatxuaz baliatu ordez, sedukzioan oinarritako politika inteligente batez baliatuz, atsegin eta erakargarri ageri dela aipatu dugu lehen. Lanaren etika berriak, subjektuaren behar eta desirak erreprimitu ordez, estimulatu egiten ditu. Sennettek kontatzen duen gisan, lan-eredu industrialeko dizi plina eta kontrol zorrotzak gobernatua izatetik ezegonkortasun- eta prekarietate-egoerak sortzen dituen beldur eta kezkak gobernatua izatera pasatu da langilea, eta eraso horrek izaeraren korrosioa eragiten dio.445 Mendebaldean, lan industrialaren ehuna deseginez eta subjektibitatea produktibo bilakatuz joan den heinean, langilea ustezko askatasun-egoera batean dagoela pentsa daiteke. Baina iraganeko zenbait menpekotasunetatik libratu bada ere, ikusten zailak eta ulertzen nekezak gertatzen diren hainbat menpekotasun berriren eraginpean dago gaur egun. Autonomia lortu eta subjektu enpresa edo nor bere enpresari bihurtzean autorrealiza zioaren esperantzak posible eman arren, zenbait ikerketaren emaitzek beste lakoa diote: «Los valores de la independencia y de la autoempresarialidad, […] se han revelado formas de una nueva esclavitud que produce inseguridad social, pero sobre todo una catástrofe psíquica cuyas proporciones aún quedan por evaluar».446 443 Rosa, Hartmut: op. cit., 2016 (131. or.). 444 Engels, Friedrich; Marx, Karl: op. cit., 2011 (86. or.). 177 ONDOEZAREN GORPUTZA Kapitalismoaren bilakaera dela eta, erregimen neoliberalean, ekonomiaren produkziomoduak eta beharrak aldatuz joan dira. Gaur egun balioa sortzen duen produkzio-mota immateriala, informazioarena, kognitiboa eta sinbolikoa dela esan dugu lehen. Balioa produzitzen duen langilearen gorputza desagertu ez den arren, nagusiki burua da lanean jarri dena zonalde postindustrialetan. Hanek esaten duen moduan, psikea da produkzioindar berria.454 Burua, gorputzeko giharrak bezalaxe, lanaren ondorioz nekatu egiten da. Kreatibitateak eta lan intelektualak buruko nekea eragiten dute. Eta baita zaintza-lanek ere, afektuekin eta emozioekin harremana duten horiek. Oraingo nekea, beraz, ez da garai batean bezala nagusiki fisikoa, lan fisikoa baino gehiago burukoa delako oraingo lana, neurri handi batean. Kapitalak gaur energia psikikoa behar du. Askoz lan gehiago eginarazten zaio buruari, eta beraz, askoz ere gehiago estutzen da gorputz-atal hori orain lehen baino. Hanen arabera, bizi-baldintza garaikideen ondorioz, jarduera, bizkortasun eta aukera gehiegiak superprodukzioa, supererrendimendua eta superkomunikazioa eragin ditu. Aurretik aipatu dugun moduan, errendimenduaren subjektuak bere buruarekiko duen harremana autoesplotaziokoa da. Horren ondorioz, dio Hanek, autoesplotatutako subjektuak "nekearen gizartea" deritzona ekarri du.455 Autore horren tesiaren arabera, errendimenduaren subjektua askatasun derrigortuaren subjektua da. Aske izateko obligazioa du. Eta testuinguru neoliberalean, askatasun horrek baditu ondorioak, Hanen esanetan. Autorrealizazioaren eta errendimenduaren erantzukizun eta presioak nekea eragiten dute, eta nekearen ondorio dira, hain zuzen ere, oso modu kezkagarrian gizartean zabaldu diren hainbat gaixotasun psikiko.456 Gaixotasun neuronalak, depresioa, arreta-defizitaren nahasmendua, neke profesionalaren sindromea eta suizidio-kasuen gorakada, hain zuzen, gaur egungo osasun-arazo larrienak dira Mendebaldean. Santiago López Petitek dioenez, garai global hau ondoezak alderik alde zeharkatuta dago. Ondoeza, edo ondo ez egotea, oso argi zehaztu gabeko sintoma, erreakzio eta gaixotasun ugariren bitartez jartzen da agerian. Ondoezak nekearen forma hartzen du.457 Material bat behin eta berriz esfortzu baten pean jartzen denean, materialak apurka-apurka erresistentzia galdu eta azkenerako hautsi egiten da. Beste horrenbeste gertatzen da bizitzarekin, López Petiten aburuz. Badago ondo egoteko nahi bat, behar bat, baina inola ere lortzen ez dena. Porrot egiten duen saiakera bakoitzeko, nekea pilatuz doa, areagotzen, eta azkenean bizitza apurtzen amaitzen du. 454 Han, Byung-Chul: op. cit., 2016 (2) (42. or.). 455 Han, Byung-Chul: op. cit., 2016 (1) (9. or.). 456 Ibidem (32. or.). 457 López Petit, Santiago: op. cit., 2014 (71. or.). "BAJA", 2017. Lanaren etika berriak, autorrealizazioaren promesapean, subjektuaren behar eta desirak estimulatzen ditu. Baina hiperaktibitatea, azelerazioa, errendimendua eta lehia guztiz barneratuak dituen langile indibidualizatu eta autoesplotatua, produkzio beteko unean dagoela, bat-batean, gaixotu egin da. Orduan, ondoezak jota, bizitzak bizitza izateari utzi dio. 187 OHE GORRIA 6.1. ONDOEZAREN POLITIZAZIOA Prekarietatearen aldeko apustua egitea ez da jada kapitalismotik kanpo kokatzeko hautua. Prekarietatea da arau. Autonomo, bere buruaren jabe, subjektu enpresa, ekintzaile izatera derrigortuta dago norbanakoa gizarte postindustrialean. Gustukoa duen horren aldeko apustua egin eta ogibide bihur dezan animatzen da. 60ko hamarkadan ezkerreko mugimenduen eskakizun zirenak gobernatzeko modu neoliberalak bihurtu dira azkenean. Lanaren bitartez errealizazioa lortu nahi duen subjektuak gizarte azeleratu, indibidualista, lehiakor eta hiperproduktibo baten testuinguruan lan egiten du. Ikusi dugun bezala, esplotazioak autoesplotazioaren forma hartzen du. Horren fruitu da, hain zuzen ere, nekeak jotako subjektu akitua, gaixoa, ondoezik dagoena. Hurrengo ataletan, ondoeza jasangarri edota baliagarri nola bihur daitekeen ikusiko dugu. 6.1.1. Errendimenduaren gizartetik dopinaren gizartera Makinak lasai asko egon litezke egunean 24 orduz eta astean 7 egunez martxan, etenik gabe lanean, produzitzen, eta errendimenduaren subjektuak gero eta lo gutxiago eta lan gehiago egiten du. Bere mugak gainditzeko nahia eta desira erakusten du etengabe. Horrek, ordea, neke orokortua dakarkio. Logikoa den bezala, eskuzko lana makinek ordezkatu duten neurrian, indar fisikoa indar mentalak ordezkatu du, eta lehen nekea fisikoa bazen, postfordismoan nagusiki mentala da. Ondoeza duen subjektuak ezingo luke produzitzen jarraitu, baldin eta eskaintzen diren "laguntza" ugariengatik ez balitz. Langileak, lanak eragiten dion neketik errekuperatu eta hurrengo egunean berriz ere lanari ekiteko baldintza egokienetan egon dadin, atsedena behar du. Baina hori ere jada ez da nahikoa. Lan-denboran ez ezik hortik kanpo ere subjektua produktibo bihurtu denez, eta lanak bakarrik ez baizik eta bizitzak berak ere subjektuari nekea eta ondoeza eragiten dizkionez, lantokitik kanpoko denbora, asteburu edo oporretako atsedena ere ez da jada nahikoa. Ondoez orokortu garaikidearen sendabidea ez da atsedenean bakarrik bilatzen. Orain terapia askotarikoak, autolaguntza-liburuak, erretiro mistiko-erlijiozkoak, yoga, meditazioa, mindfulness eta beste hamaika praktika modan daude. Sare sozialek ere, gaur egun barneratuta ditugun bizimoldeak direla eta, betetzen dute beren funtzioa alde horre tatik, bakardadearekin hautsi eta lagun eta bikotekideak bilatzeko aukera ematen duten aldetik. Eta ez da ahaztekoa kirolaren edo ariketa fisikoaren garrantzia ere, jarduerek berek nekea eraginagatik sendagai ere bihurtu direlako. Gimnasioan sartu eta orduak eta orduak ematen dituzte batzuek, izerdia botatzeak on egiten diela eta. Eta oraingo gimnasioek osasuna 189 OHE GORRIA miento sin alteraciones y en la maximización del rendimiento. El dopaje sólo es una consecuencia de este desarrollo […]».468 Ondoeza eragiten duen gizarteak berak ipintzen du ondoeza arintzeko sendabidea. Peranek esaten duen moduan, autoprodukzioaren eta autorrealizazioaren programak berak eskaintzen du errendimenduaren gizarteak eragiten duen ondoezetik osatzeko erremedioa.469 Produkzioak, hiperaktibitateak eta lehiak eragiten dute ondoeza, baina haiei ez zaie jartzen neurririk. Ondoezaren sustraietara jo ordez, hura eragiten duten baldintzak jasangarri egin eta lanean errenditzen jarraitu ahal izateko, "laguntza" da eskaintzen den gauza baka rra. Helburua nekea, gaixotasuna, ondoeza ahalik bizkorren sendatzea da, nekeak jota eta ondoezik dagoen subjektua zoriontasunaren promesa dakarkion autoprodukzio eta auto rrealizazioaren esparrura lehenbailehen itzultzea. Ondoeza duen subjektuaren alternatiba "botere terapeutikoa" delakoak dirudi.470 Nekearen eta gaixotasunaren ondorioak arindu eta ondoezetik osatzeko, botere terapeutikoaz baliatzen da. López Petitek azaltzen duen bezala, botere terapeutikoa makinariak egoki funtzionatzeaz arduratzen da, subjektua bizirik eta sasoiko mantendu, eta produktibo izan dadin, gutxieneko baldintzak bermatzeaz.471 Botere terapeutikoak egiten duena da bizitza bat eman, hura produktibo bihurtzeko baldintzapean, lehen ere esan dugun bezala bizitzea bizitza produktibo egitea delako errendimenduaren gizartean. López Petitek dioenez, botere terapeutikoa medikalizazio orokortuan oinarritzen da; hau da, medikuntza, psikologia eta psikiatriaren bidez subjektu prekarioaren kalteberatasuna kudeatzeaz. Bote re terapeutikoak, indibidualismoaren gizartean, autolaguntza-forma hartzen du: "zeure burua alda dezakezu", "zure bizitza beste bat izan daiteke, oso bestelakoa", "nahi duzuna lortzeko gai zara". Subjektuari bere barrenera begiratu dezala eskatzen dio, bila dezala bere esentzia eta izan dadila berez den hura. Horixe da autolaguntzaren ideologia: "izan zaitez zu zeu". Osasunez makal badabil bat, gaixotzen bada, bera da erruduna, behar bezala ez zain tzeagatik, ariketa fisikorik ez egiteagatik edo elikadura osasungarria ez izateagatik. Osasuna, zorion tasuna eta autorrealizazioa norberaren erantzukizuna dira. Nor bere burua ren nagusi, enpresari, ekintzaile bihurtzen da. Norberaren gaitasunak indartu eta emozioak kudeatu behar ditu, testuinguru aldakor bezain ezegonkorrera ahalik hobekien egokitu eta desafioei aurre egiteko. Bizitzea nork bere bizitza kudeatzeko ardura ren zama astuna bizkar gainean eramatea dela azaltzen du autore horrek. Eta gehitzen du irtenbide indibidual horrek, ondoez soziala ezkutatzeaz batera, norbera errudun sentiarazten 468 Ibidem (72. or.). 469 Peran, Martí: op. cit., 2016 (60. or.). 470 Espai en Blanc: op. cit. 471 López Petit, Santiago: op. cit., 2018/04/29. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 190 duela. Bizimodu horrek sortzen duen ondoeza arintzeko oso modu efikaza gertatzen da botere terapeutikoa. Baina aldi berean, ondoez soziala ezkutatzen edo estaltzen du, botere terapeutikoak ondoeza arazo edo kontu pertsonaltzat hartzen baitu. Horregatik, botere terapeutikoa despolitizatzailea gertatzen da, López Petiten esanetan.472 Ezin ahantz daiteke, egoera pertsonaletik haratago, subjektuak pairatzen duen ondoeza fenomeno orokortu bat dela. Horregatik, suizidioari buruz gogoeta egiten duenean López Petitek, esaten du subjektua bere buruaz beste egitera eramaten duten arrazoien atzean ondoez orokortua dagoenez, suizidioa politikoa dela.473 Kultura terapeutikoa paradoxikoa da, hortaz. Ondoeza eta sufri mendua arintzen ahalegintzen da, baina ondoeza eta sufrimendua eragiten ditu aldi berean. 6.1.2. Ondoeza arazo politikoa denean «Quien quiera conocer la verdad sobre la vida inmediata, tendrá que estudiar su forma alienada, los poderes objetivos que determinan la existencia individual hasta en sus formas más ocultas».474 Theodor W. Adorno Gure gizartean, estresa, antsietatea, depresioa eta antzeko beste hainbat gaixotasun isilpean gordetzen dira. Disimulatu egiten dira. Subjektuak besteen aurrean bere emozioak faltsutzen ditu, inor ere konturatu ez dadin bere ondoezaz. Horrelako gaixotasunek lotsa eragiten diote gaixo dagoenari, ematen baitu pertsona hori ez dela gai bizitzako exijentzien eta obligazioen aurrean haiei aurre egiteko. Pentsatzen baita ez duela behar adina indar aurrera egiteko, ahula dela. Bizitzak kontrolpetik ihes egin diola eta ez dela norabidea zuzentzeko gai. Batek bere onena eman dezan prestatuta eta osasuntsu egotea eskatzen duen errendimenduaren gizarte honetan, gaixo dagoenak bere egoera kulpasentimenduarekin bizi du. Psikologiaren ikuspuntutik, arazo guztien muina indibiduala da, pribatua. Eta esan beharra daukagu, eremu horren ekarpenak garrantzitsutzat badauzkagu ere, ikuspegi hori gaur egungo ondoeza ulertzen saiatzeko ez dela nahikoa. Espai en Blanc-en esaten duten bezala, ondoeza detektatu eta deskribatzea gauza ona da.475 Botere terapeutikoak kudeatzen dituen "hutsaren gaixotasun" anitzen berri ematea ondo dago eta beharrezkoa da. Baina ondoez sozial hori politizatu eta eraldaketarako tresna bihurtzea da benetan funtsezkoa, nahiz eta aitortzen duten erantzunik ez dutela. 472 López Petit, Santiago: op. cit., 2018/04/29. 473 López Petit, Santiago: op. cit., 2014 (73. or.). 474 Adorno, Theodor W.: Mínima moralia. Reflexiones desde la vida dañada, Taurus, Madril, 2001 (9. or.). 475 Espai en Blanc: op. cit. 191 OHE GORRIA Ondoeza modu indibidualean bizitzeak ez du esan nahi haren jatorria ere indibiduala dela. Ondoezaren indibidualizazio bat gertatzen dela egia da, edo Mark Fisherrek esaten duen bezala, estresaren pribatizazioa gertatu da.476 Hala ere, nahiz eta norbanakoari modu indibidualean gertatzen zaion zerbait dela pentsatu, edo ondoeza norberaren barrenetik datorrela uste izan, arazoa ez da partikularra, edo ez da partikularra soilik bederen. Nahiz eta modu indibidualean bizi izaten den, aipagai dugun ondoeza sozialki sortzen da. Bifok esaten duen bezala, sintoma indibidual horiek ezin dira zerbait bakana balira bezala tratatu,477 ez baitira marjinalak. Egiturazko ondoez orokortua da. Amador Fernández-Savaterrek sufrimenduaren politizazioari buruz478 idatzitako artikulu batean azaltzen duenaren arabera, kapitalismoaren baitan eraikitako gizartea eraldatzeko ardatz klase-borroka ipintzen zenean, norbanakoaren mina, zauria, gaixotasuna edo ondoeza ez ziren aintzakotzat hartzen. Intimitatearen eremu partikularrean gertatzen zirenak "burges txikiaren" arazoak ziren. Pertsonala eta politikoa bi termino bereiz ziren. Alde batean eremu intimo edo pribatua zegoen, etxeko pareten artean gertatzen zena, pertsonaren eta familiaren erantzukizun zena. Eta beste aldean eremu publikoa zegoen, amankomunean eta besteekin harremanean egiten zen bizitza. Eremu intimoa ez zen mugimendu kritiko eta iraultzaileen programetan tokia zuen gudu-zelai bat izan, harik eta 70eko hamarkada inguruan, feminismoetatik, "pertsonala ere politikoa" dela aldarrikatu zen arte.479 Politikari buruzko ikuspegi murritza salatu zuten garai hartako mugimendu feministek, eta ohartarazi, alderdi politikoek (funtsean gizonezkoen esparru zirenak, gainera) beren arteko desadostasunak negoziatu, konpondu eta instituzioetako gobernantza-karguen banaketa egitea baino askoz eremu zabalagoa dela politika. Ez zen botere politikoa soilik jokoan zegoena. Beste ororen gainetik, eguneroko bizimoduaren kalitatea, plazera, sufrimendua eta norberaren errealizazioa zeuden jokoan. Kate Milletek 70eko hamarkadan ohartarazi zuen bezala, politika menperakuntza-sistema bat iraunarazi ahal izateko estrategia-multzo bat da.480 Familia eta sexualitatea, esate baterako, ordura arte kontu pertsonal eta pribatuen eremukotzat hartzen baitziren, patriarkatuak bere nagusitasuna ezarri eta iraunarazteko erabiltzen zituen esparruak zirela salatu zuten mugimendu feministek. Ikusarazi nahi zuten egunerokotasuneko parte ziren gauzarik arruntenak ere, hala nola bikote-harremanak, maitasuna, sexualitatea eta abortua, garrantzi handirik gabekoak ziruditen ustezko kontu pertsonal horiek ere, botere-harremanak zirela, 476 Fisher, Mark: Realismo capitalista. ¿No hay alternativa?, Caja Negra, Buenos Aires, 2016 (125.or.). 477 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2003 (24. or.). 478 Fernández-Savater, Amador: "Politizar el sufrimiento". Iturria: http://www.circulobellasartes.com/revistaminerva/articulo. php?id=233 479 Hanish, Carol: "The Personal is Political". Iturria: http://www.carolhanisch.org/CHwritings/PIP.html LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 192 menperakuntza rako eremu, eta beraz, politikaren eremu edo eremu politikoak. Beste modu batean esateko, politikaren eremua eremu pertsonalari ere bazegokiola. Emakumezkoek jasaten zuten diskriminazioa eta indarkeria sistema patriarkalaren logikaren pean oinarritutako gizartearen ondorio ziren. Beraz, arazoa politikoa zen, eta horregatik, eztabaidak zein konponbideak ere politikoa behar zuen izan. Mugimendu feministen ekarpenak ezinbestekoak dira, beste behin ere, gure garaiko ondoezaren inguruan pentsatzeko. Nahigabe indibidual zein kolektiboetan arreta jarriz eta horiek aztertuz bakarrik irits gaitezke gizartearen ondoeza ulertzera; izan ere, Amador Fernández-Savaterrek lehen aipatutako artikuluan azaltzen duen moduan, gure gorputzetan bizi ditugun depresio, ondoez eta gaixotasunak gizarteak pairatzen dituen depresio, ondoez eta gaixotasunak dira.481 Alde horretatik, testuinguruak aldatu egin direla eta ondoez-moduak ere ez direla berberak dio autore horrek. Kapitalismoak orain ez du bizimodu estandarizatu, errutinario, aspergarri eta ukatzailerik nahi. Bizitza erreprimitu ordez, mobilizatu egiten du, eta komunikazioa, kreatibitatea nahiz nortasuna lanean jarri eta esplotatu egiten ditu. Baina hain zuzen ere horregatik, kapitalismoak intimitatea bere helburuetarako bide gisa erabiltzen duenean, intimitatea erresistentziarako eremu bihurtzen dela gehitzen du. Egiten du norberak ahalegina pairatzen ari den ondoeza bere bakardadean ahal duen bezala eta dakien ondoen eramaten, baina arazoa kolektiboa denez, konponbideak ere kolektiboa izan behar du. Ezinbestekoa da, orduan, ondoezari argi apur bat ipintzea, hura partekatu, konpartitu, sozializatzea. Besteek ere pairatzen duten zerbait dela ohartaraztea, "normalizatutako" errealitatearen parte dela ikusaraztea. Egunerokotasunean hutsalak diruditen eta pertsonaltzat hartzen ditugun hainbat arazo politizatzea funtsezkoa da, Pérez Orozcoren esanetan.482 Zafrak dioen bezala, geure burua besteak ez bezalakoa ikus dezakegu edo bakarrik senti gaitezke. Pentsa dezakegu geureak direla zauritutako bizitza bakarrak, baina denok oso antzeko bizipenak ditugu. Hori ikusi eta onartzeko gai izatea, bada ondoeza ulertu eta sendatzen hasteko modu bat.483 Ildo horretatik, Ingrid Guardiolak dio ahultasun hori erabili eta geure burua indartzeko balio beharko ligukeela, ahultasuna ezeztatu eta ezkutatzeak are ahulago egiten gaituelako.484 Fisherrek esaten duenez, berriz, osasun mentalaren eremua birpolitizatzea premiazko kontu bat da, kapitalismoari aurre egin nahi bazaio bederen.485 Autoprodukzio eta autorrealizazioaren subjektu indibidualizatuak pairatzen duen ondoez kolektiboa politizatzea bestelako errealitate bat eraikitzen hasteko oinarria bihurtzen da orduan. 481 Fernández-Savater, Amador: op. cit. 482 Pérez Orozco, Amaia: op. cit., 2014 (27. or.). 483 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (54. or.). 484 Guardiola, Ingrid: Aula oberta #10: op. cit. 485 Fisher, Mark: op. cit., 2016 (69.or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 194 egoera gainditzeko aukera. Peranen ustez, kontua ez da funtsean ondoez hori sendatu eta lehengo bizimodura itzultzea. Ondoeza eragiten duen egoera nola aldatu pentsatzea da kontua. Gaixotasuna abagune bat da. Sendatu behar den zerbait baino gehiago, egoera baten aldaketa abian jar dezakeen zerbait. Ikuspuntu horretatik begiratuta, eta amankomuna dugun horri eragiten dion fenomeno bat dela kontuan izanda, ondoeza aldaketarako aukera ahalbidetu eta dimentsio politikoa izango lukeen zerbait izan daiteke. Ondoezak erresistentzia-funtzioa izan dezan, ordea, haren indarra ezin da ondoeza zein egoerak eragiten duen adieraztera bakarrik mugatu. Ezin da pentsamenduaren eremuan bakarrik gelditu. Jabetuta egote hutsetik ez dago aldaketarik, baldin eta harekin batera ekintzarik ez badago. Pauso garrantzitsua da egoeraren jakitun izatea, baina horrek ez du inongo irtenbide praktikorik bermatzen. Beraz, Peranek iradokitzen duen bezala, ondoezari sendabidea jarri eta berriro ere produkziora itzuli ordez, ondoezaren intentsitate eta indar guztia aprobetxatzeko aukerak aztertu beharko lirateke. Azken batean, nekea, gaixotasuna edo ondoeza eraldaketarako arma politiko nola bihurtu da aurrean dugun erronka. 6.2. NORK EZ DU LANIK EGIN GABE BIZI NAHI? «No son los lunes lo que odias, es tu trabajo».489 Nick Srnicek, Alex Williams Lanaren aldeko diskurtsoei eta etikari buruz aritzean esan dugun bezala, lanak nekea, sufrimendua, gaixotasuna eta ondoeza eragiten dituen heinean, lana ukatzearen aldeko jarreren inguruan ere bada zer arakatu. Atal honetan lanaren kontrako jarrera horien berri emango dugu, eta lanaren ukazioak bere baitan dituen aukera, abagune zein kontraesanetan sakonduko. 6.2.1. Lanaren ukazioa Duela bi mendetik hona, lanaren nozioaren gainean eraikitako gizarteak dira gureak.490 Lanak gaur egun duen protagonismoa eta garrantzia ukaezina da. Jarduera horrek bizitzako zati handi bezain garrantzitsua betetzen du. Gizakiaren oinarrizko jardueratzat hartzen da, eta alde horretatik, lana araua da. Mundura kapital ekonomiko handi samar baten jabe jaio ezean behintzat, lanaren inguruan eraikitako mundutik kanpoko bizitza posiblerik ez dago. Biziraupena bermatzeko ezinbesteko jarduera da. Oinarrizko beharrak asetzeko nahitaezkoa, baina baita gizartearen funtzionamendu "zuzena" ziurtatzeko ere. Gizartearen antolakuntza eta ordena soziala gauzatzen ditu. Norbanakoak harreman sozial horietan zer toki duen ere zehazten du. Nork bere buruari balioa eman, ingurua- 489 Srnicek, Nick; Williams, Alex: Inventing the future. Postcapitalism and a World Without Work, Verso, Londres, 2015 (114. or.). 490 Méda, Dominique: op. cit., 1998 (9. or.). 195 OHE GORRIA rentzat erabilgarri sentitu, aintzatespen soziala lortu eta norberaren helburu nahiz desirak betetzeko bitarteko ere bada. Fraynek dioen bezala, lana behar ekonomikoa eta betebehar sozial bat baino gehiago da. Eskubideak eduki, gizartearen parte izan eta prestigioa lortze ko modua ere bada. Lana da, gehien-gehienontzat, oinarrizko behar materialak eta immaterialak, aintzatespena eta errespetua lortzeko modu bakarra.491 Lanaz ari garenetan, aipatzen da lanik badugun edo ez, lan on samarra edo kaskarra den, ondo edo gaizki ordainduta dagoen, baina horrelako kontuez haratago nekez joaten da oro har, eta areago, ez da inondik ere zalantzan jartzen lanak bizitzan duen zentralitatea. Industrializazioarekin batera jaio zen lan kapitalistaren nozioa, eta urte gutxi ditu, hortaz, baina hala eta guztiz ere, jarduera horrek duen garrantzia eta protagonismoa guztiz naturalizatuta dago gizartean, eta ontzat ematen da. Bi arrazoi daude barreneraino sartuta daukagun ideia horren atzean. Batetik, eta hauxe da arrazoi nagusia, nekazariak produkzio-bideez desjabetuak izan eta gero, gizarte kapitalistan bizi ahal izateko, langileari bere lan-indarra saltzea edo ogia irabazi ahal izateko lan bat aurkitzea beste biderik ez zitzaion geratu, lehen ere aipatu dugun bezala. Kapitalismoaren azken fase hau, prekarietateak eta ezegonkortasunak markatutako testuingurua da. Lana gero eta urriagoa da. Baina lana da oraindik ere biziraupena bermatu, herritar gisa aitortua izan eta eskubideen jabe izateko modu bakarra. Egoera horren aurrean, lanik desatseginena ere desiragarri bihurtzen da. Langabetuari begiratzea besterik ez dago horretaz ohartzeko. Berdin du non, zertan, zer baldintzatan; lana izatea bera esker oneko izateko nahikoa arrazoi da egoera horretan. Lanik ez duenak lana izatearekin egiten du amets. Lanik ez izatea gizartearen soberakin izatearen pareko da, eskean bizitzea esan nahi du. Beraz, lehenengo arrazoia biziraupenarekin lotuta dago. Bestetik, lanak horrenbesteko garrantzia hartu badu gaur, biziraupena bermatzen duelako eta gizakiari nor izatea ematen diolako ez ezik, norbanakoari errealizatua sentitzeko ematen dion esperantzarengatik da. Lanarekiko miresmenaren atzean, gustukoa den lanarekiko maitasuna ezkutatzen da. Lan-eredu postindustrialetan ikusten ari garen bezala, kreatibitatearen, autonomiaren eta autorrealizazioaren nozioak jasotzen dituen lanaren aldeko etika berria, hain zuzen, lanari izaera erakargarriago bat eman eta langileen motibazioa eta errendimendua areagotzean datza. Lanak autorrealizazioaren promesa dakarrenean, zoriontasuna posible egiten duen jarduera bihurtzen da. Carlos Taibok esaten duen bezala, lanarekiko gurtzaren eta miresmenaren mailarik gorenena hura zoriontasunarekin identifikatzean gertatzen da.492 Bai batean eta bai bestean, Hitlerren Alemania Naziak gerran preso egindakoak zigortzeko eraiki zituen kontzentrazio-esparruen sarreran ipinitako esaldia datorkigu gogora 491 Frayne, David: op. cit., 2017 (25. or.). 492 Taibo, Carlos: La parábola del pescador mexicano. Sobre trabajo, necesidades, decrecimiento y felicidad, Catarata, Madril, 2016 (34. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 198 zion bedeinkapena erabakigarria izan zela lanaren aldeko diskurtsoak gizartea zeharkatu zezan, gizarteak diskurtso haiek barneratu zitzan. Nagitasuna bekatu kapitaletako bat zela kontuan izanda, eta Lafargue sozialista, argi dago nagitasunaren nozioa hautatzea ez zela ustekabeko zerbait izan. Lanak gizakiari eskaintzen zion "onura" eta salbazioaren kontra, Lafarguek nagitasunaren bekatu kapitala omentzearen alde egin zuen. Bestetik, produkzio-eredu kapitalistak ezarritako lan-moduak gizakiari nekea, sufrimendua eta miseria zekarzkion. Atsedenik gabe jardutea, esfortzua, sakrifizioa eta lan gogorra sustatzen zituen etika hartan oinarritutako gizartearen kontrakoa zen Lafarguek defendatzen zuen gizarte sozialista. Haren aburuz, langilearen helburuak jarduera hura desagerraraztea izan behar zuen. Nagitasuna ez zen ezer egin gabe, kolperik jo gabe bizitzea Lafarguerentzat.502 Nagitasuna erabateko pasibotasun, utzikeria, geldirik egote edo ez egitearekin lotzen da normalean, baina kasu honetan ez da horrela irakurri behar, liburuaren hasiera bereko aipuak argi iradokitzen duen bezala: «Seamos perezosos en todas las cosas, excepto al amar y al beber, excepto al ser perezosos».503 Kapitalismoak, teknologiaren garapenari eta lanaren automatizazioari esker, gizakiari desatsegina zitzaion lanaren desagerpena aurreratzen zuela pentsatzen zuen Lafarguek. Hala, norberak desira zituen jardueretan aritzeko aukera emango zuen. Gizarte aurreratu eta sozialista ororen xede eta nahia horrek izan behar zuela esaten zuen, eta ez sufrimendua eta miseria eragiten zituen lana aldarrikatzeak eta jarduera horretan lehertzeak. Nagitasunerako eskubidearen aldarrikapena bizitzaz gozatu eta dibertitzearen aldeko deia zen. «El trabajo es la fuente de casi toda la miseria existente en el mundo. Casi todos los males que se pueden nombrar proceden del trabajo o de vivir en un mundo diseñado en función del trabajo. Para dejar de sufrir, hemos de dejar de trabajar».504 Bob Black ere bat dator Lafarguerekin. Hark ere lanari leporatzen dio munduak pairatzen duen ondoez nagusia. Blacken esanetan, lana produkzio derrigortua da. Dena delako jarduera eginarazteko makilaz baliatzen diren, edo azenarioaz, horrek berdin dio; edonola ere, behartuta egiten den jarduera da beti, dio Blackek. Lana alderik alde diziplinaren nozioak zeharkatuta dago, haren esanetan, eta fabrikek nahiz bestelako ezein lantokik nozio horixe dute amankomunean eskola, kartzela eta psikiatrikoekin. Foucaultek ikergai izan zituen espetxea, psikiatrikoa eta eskola bezalako itxialdi-espazioak. Fabrikari erreferentzia eginez, esaten du lanean ere diziplinaren bidez ezartzen den kontrola langileari umiliagarria gertatzen zaiola: fitxatzea, lan errepikakorra, produkzio-kantitatea, etengabe 502 Rieznik, Pablo: op. cit. 503 Lafargue, Paul: op. cit., 2010 (13. or.). 504 Black, Bob: La abolición del trabajo, Pepitas de calabaza, Logroño, 2013 (7. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 200 Garai hartan, È ora, è ora, lavora solo un'ora! leloa indarrez oihukatzen zen Italiako fabrika garrantzitsuenetan. Langileek ikusi zuten, teknologiaren garapena zela medio, tradizioz fabriketan langileak bere eskuekin egin ohi zuena makinek egin zezaketela, makinek gizakia ordezkatzeko aukera bazegoela. Gazteenek, bestalde, ez zuten gurasoek bezala bizitza osoa fabrikako pareten artean itxita pasatu nahi. Bizimodu aberasgarriagoak bazirela jakin zuten, mugikortasuna eta eskolatzea hedatu eta kultura kritikorako sarbidea eskura izan zuten heinean. Askatasun, aisia eta kulturarako gosez ageri ziren, bizi- esperientzia aberats eta intentsoak nahi zituzten, eta horren agerpena izan zen lanaren kontrako jarrera. Eta horrekin batera, garapen teknologikoak eta lanaren automatizazioak produkziorako behar zen denbora murrizteko aukera irekitzen zuen. Biforen esanetan, orduan hasi zen gorpuzten langileen eta sindikatuen desobedientzia. Gaixotasun-bajak hartuz, gutxi eta gaizki lan eginez, sabotajeen bidez eta greba basatiak antolatuz gauzatu zen italiar langile- mugimenduen esperientzian "lanaren ukazioa" esaten zaiona. Elio Petrik zuzendutako Langile- klasea paradisura doa filmak ederki jasotzen ditu fabrikako langileriak pairatzen zuen alienazio- eta esplotazio-egoera zela-eta garai hartan izandako tentsio eta erantzunak. Langilearen ondoeza eta miseria eragiten zuen lan industrialari denbora lapurtzea zen haien helburua, denbora hori langilea errealizatua sentituko zeneko jardueretan eman ahal izan zezan. Haren emaitza izan zen azkenean, Virnok dioen bezala, lantokietatik kanporako "migrazio kolektiboa".512 Rodríguezen esanetan, haientzat onespen soziala eta errealizazioa ez zeutzan lanean. Benetako bizitza lanetik kanpo zegoen. Eta Virnok esaten duenaren haritik, fabrikako lanari uko egin eta beste bizimodu batzuk esperimentatzera eraman zuen horrek langilea: «Se podía reconocer, así, una auténtica migración de la subjetividad: de la fábrica al tiempo de vida, del espacio de trabajo a la ambigua esfera de la reproducción, del trabajo repetitivo e inmediato a la experimentación y creación de nuevas formas de vida».513 Italiako esperientzia hartan sortutako "lanaren ukazio" hura ere ez zen ezer egin gabe bizitzearen aldeko aldarria. Langile-mugimenduek, intelektualekin eta ikasle-mugimenduekin harremanetan, beren ondoezaren inguruan pentsatu eta teorizatu zuten. Ondoeza politizatuz, erantzun bat emateko prestatu eta antolatu ziren. Alienatzailea eta esplotatzailea zen lan-modu hura desagerraraztea zuten xede, eta halaber, malgutasuna, autonomia, kreatibitatea eta autorrealizazioa oinarri izango zituen bizimodu baten aldeko apustua egitea. "Lanaren ukazioa" esaten zaiona, beraz, langilea alienatzen zuen lan industriala desagerrarazteko ekimena izan zen: «Rechazo al trabajo industrial, reivindicación de espacios cada vez más amplios de libertad y, por tanto, absentismo, insubordinación, sabotaje, lucha política organizada 512 Virno, Paolo: op. cit., 2003 (81. or.). 513 Rodríguez, Emmanuel: op. cit., 2003 (33. or.). 201 OHE GORRIA contra los patrones y contra los ritmos de trabajo. Todo esto marcó la historia social de los primeros años setenta hasta estallar en forma de auténticas insurrecciones pacíficas de los obreros contra el trabajo industrial».514 Lanaren ukazioari buruz idatzi zuen beste autore bat André Gorz da. Haren ustez, jende gehien-gehienak lana gorroto du, langilearentzat lanaren ondorioak ez dira batere konstruktiboak, eta horregatik, Gorzen pentsamendu eta idatzietan garrantzi handiko gaia izan zen lanaren ukazioa. Autore horrek dioenez, lanak langilearen miseria eragiten duenean, guztiz zentzuzkoa da hura desagerrarazi nahi izatea: «La abolición del trabajo es […] un objetivo central para los que, […] sienten que "su" trabajo jamás podrá ser para ellos una fuente de realización personal ni el contenido principal de su vida […]».515 Gorzek soldatapeko lana eta jarduera autodeterminatua bereizten ditu,516 eta haien artean dagoen desberdintasuna "truke-balioa" eta "erabilera-balioa" deritzenen artean dagoen berbera da. Lehenak kapitalaren metaketa neurrigabe eta amaierarik gabea du helburu, eta langilea helburu horren zerbitzura ipintzen da. Lan kapitalistari dagokio hura, lanbideari, ofizioari, soldatapekoari. Kasu horretan, lana dirua irabazteko bitartekoa besterik ez da, eta berdin dio zer produzitzen den. Bigarrenak beste esanahi bat ematen dio lanari. Jarduerak berak du garrantzia, jarduera bera da helburu. Motibazioa ez da soldata, lana bera baizik. Jolasa, amodioa edo jarduera artistikoa dira, besteak beste, multzo horretakoen adibide. Lafargueren ikuspegiarekin eta italiarren "lanaren ukazioa" delakoarekin gertatu ohi den bezala, Gorzek "lanaren amaiera" nozioarekin esan nahi zuena nahasteko joera dago, eta sarritan nagitasunaren aldeko apologia hustzat hartzen da, edota ezer egin gabe bizitzearen ideiarekin nahasten. Baina Gorzek argi utzi zuen behartuta egiten den lan alienatzaileari dela, eta ez jarduera autodeterminatuari, amaiera ipini behar zaiona. Lanaren ukazioa aipatzen denean, soldatapean gizonek egin izan duten lan-moduarekin lotutako fenomenotzat deskribatu ohi da, baina lanaren kontrako jarrerak etxeko eremuan ere izan du indarra, Malok azaltzen duen bezala.517 Autore horren esanetan, Indus tria Iraultzak etxea ere, fabrika bezala, lanerako itxialdi-espazio bihurtzea ekarri zuen. Sexu aren araberako lan-banaketa ezartzeaz batera, gizona izanik soldatapeko lana egiten zuena, emakumea senarraren menpeko izatera pasatu zen. Malok dioenez, mugimendu feministak emakumezkoen menpekotasun-egoera hura salatzen hasi ziren. Ohartu ziren emakumeek, etxeko itxialdira derrigortuak eta etxeko lanetara behartuak, beren nahi eta desirak erreprimitzen zituztela, eta pairatzen zituzten patologiak eta ondoeza horren ondorio 514 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2007 (1) (39. or.). 515 Gorz, André: op. cit., 2008 (92. or.). 516 Ibidem (86. or.). 517 Malo, Marta: op. cit. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 202 zirela. Etxeko eremuko lanak aintzatespen sozialik ez zuelako, batetik, eta gizo narekiko sortutako menpekotasun-harremanagatik, bestetik, pertsona gisa hutsaren hurrengo eta ikusezin bihurtuta zeuden. Hala, itxialdiarekin eta menpekotasuneko kondizioarekin hautsi, etxetik atera, lan-merkatuan sartu, eta autonomia eta autorrealizazioa bermatzeko baldintzak aldarrikatzen hasi ziren. Beraz, lanaren kontrako jarrera ez da lan industrialaren eremuan soilik gertatu den fenomenoa, Malok argudiatzen duen bezala, nahiz eta etxeko eremuko lana ukatzeak lan-merkatuan murgiltzea ekarri duen. 6.2.2. Ezetzaren ahala eta ezina Ingrid Guardiolak esan zuen, hitzaldi batean, ez esatea egiteko modu bat dela,518 eta gu zeharo bat gatoz harekin. Kapitalak sortutako aparatu diziplinatzaileen menpeko izateari kontra egiteak ezinbesteko garrantzia izan du klase-borrokaren dinamikan. Kapitalistaren oparotasunaren funtsa balioaren produkzioa izanik, langileek hura moteldu, sabotatu edo eteteko duten gaitasuna azpimarratu izan dute Marxek berak eta Harveyk.519 Ukazioa eraldaketarako tresna bat da langileriaren eskuetan. Ezetza era kolektiboan antolatzen denean, ondoeza politizatzeko modu bat bihurtzen da. Ezetzak jarrera hutsa izateari uzten dio une horretan, eta Zafrak esaten duenari jarraituz, ondoezari amaiera ipintzen hasteko modua bilakatzen da.520 Ezetzaren, ukazioaren edo jarduerarik ezaren adibide argienetako bat Herman Melvillek Bartleby eskribatzailea521 liburuan jasotzen duen kontakizuneko protagonistaren jarrera da. Bartleby, protagonista, New Yorkeko abokatu batentzat aritzen da kopista-lanetan. Lan errutinario eta mekanikoa da harena. Ondo baino hobeto betetzen du bere eginkizuna. Langile eredugarria da hasieran. Baina halako batean, hara non hasten den, nagusiak lan bat agintzen dion aldiro, argibiderik batere eman gabe, besterik gabe I would prefer not to erantzuten; alegia, 'aukeran nahiago ez'. Agindua betetzeari uko egiten dio. Bartleby pertsonaia misteriotsua da, hermetikoa, itxia, ezagutzen zaila. Ez du iraganik, ez etorkizunik. Lasai eta bare ageri da beti. Inork ez daki nor den, ez jarrera horretara zerk eramaten duen. Eta deigarria egiten da ez nagusiarekiko eta ez lanarekiko gorroto-izpirik ez duela erakusten ikustea. Kontua ez da zerbaitek bultzatuta errebeldiara emanda dagoela. Bartlebyk, inolako azalpenik eman gabe, eskaintzen zaion proposamen, aukera, irtenbide oro ukatu egiten du, besterik gabe. Eta ukazioa, sinplea bezain tinkoa, negoziaezina da, erabatekoa, absolutua. Jarrera horrek lanetik kanporatua izatea dakarkio, lehenik, eta kartzelaratua izatea, ondoren. Eta han ere, lanean egiten zuen bezalaxe, kanpotik datorkion agindu orori beti esaldi berberarekin erantzuten dio: "aukeran nahiago ez". Amaiera dramatikoa du pertsonaiak, tristea, azkenerako jateari ere uko egiten baitio. Heriotza du emaitza. 518 Guardiola, Ingrid: Aula oberta #10: op. cit. 519 Harvey, David: Guía de El Capital de Marx, 1. lib., Akal, Madril, 2014 (2) (316. or.). 520 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (57. or.). 521 Melville, Herman: Bartleby eskribatzailea, Erein, Donostia, 2016. 203 OHE GORRIA Bartlebyren ukazioa irmoa, erabatekoa, eztabaidaezina da. Gelditasun totalaren eta ukazio absolutuaren eredua da. Ukazio erradikalenaren paradoxa. Baina aldi berean, muturreraino eramanda, ukazioa irtenbiderik gabeko kale itsua ere bada, eta ildo beretik, Bartlebyren ukazioa suizidio bat da. Peranen esanetan, nekeak dimentsio politikoa du, baldin eta subjektuak neke-egoeran jarraitzeko gaitasuna erakusten badu.522 Edo beste modu batean esanda, nekea arma politiko bihurtzeko modu bakarra, Peranen iritziz, neke-egoeran egonda gaixotasun- edo ondoez-egoeran jarraitzea da. Geldirik egotea, jarduerarik eza edo produktibo ez izatea litzateke logika horri aurka egiteko modurik erradikalena. Alabaina, erresistentzia-modu hori zertan datzan zehazterakoan, egoeraren jakitun izate horretatik haratago erantzunik ez dagoela aitortzen du Peranek. Bartlebyren kasuan bezala, Martí Peranen planteamendua ere, zentzu eta ahal handikoa izanagatik ere, egiatan ezin eutsizko jarrera da. Nekatuta dagoenak atsedena nahi du; gaixo dagoenak, sendatu, eta ondoezik dagoenak ez du egoera horretan etengabe jarraitu nahi. Alderantziz. Prekarioa denak egoera prekarizatuari nola edo hala ihes egitea lortu nahi du. Peranek esaten duen bezala, ondoezean jarraitzea zauria irekita iraunarazi eta errendimenduaren gizarteari erresistentzia ipintzeko modua baden arren, aldi berean, bizitza duin eta bizigarri bati uko egitea ere badakar. Alegia, ondoezean, gaixotasunean, nekean jarraitzea ez bizitzearen pareko bihurtzen da. Nihilismoaren ezezko absolutuak planteatzen duen erradikaltasuna ez da bateragarria bizitzarekin. Bartlebyren ukazioa suizidio bat da. Eta Peranen proposamena ere, ondoezean jarraitzearena, bizitzaren kontra doa. Errendimenduaren subjektu prekarizatu eta autoesplotatuaren ondoeza desagerrarazteko, beraz, une jakin batean eta denbora bate rako tresna baliagarriak izan daitezkeen arren, ez dute balio, ez dira mugagabeki erabil daitezkeen estrategiak. Errepresentazioaren esparruan edo esparru sinbolikoan bere funtzioa betetzen dute jarrera tinko, koherente eta boteretsu moduan, baina hortik kanpo nekez eutsiko zaie, ez dira praktikoak. 6.2.3. Ne travaillez jamais? 1953an, Parisko Rue de Seine kalean pintada bat agertu zen horma batean: Ne travaillez jamais ('ez ezazue lanik egin inoiz'). Egilea Guy Debord zen, Internazional Situazio nistaren burua.523 Mezu hark ez zuen praktikan ondorio handirik izan langile- mugimenduan. Leloak 522 Peran, Martí: op. cit., 2016 (67. or.). 523 Internazional Letrista eta Bauhaus Imaginista baten aldeko Nazioarteko Mugimendua taldeen batasunetik jaio zen Internazional Situazionista (1957-1972). Artistaz eta intelektualez osatutako abangoardiako mugimendua izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, esparru artistiko-kulturala eta politikoa uztartuz, Europan izan ziren teoria kritiko eta proposamen erradikalenak planteatu zituen. Mendebaldeko gizartean erabat nagusi zen kapitalismoa eta sistema hark eragiten zuen ondoeza desagerraraztea zuen helburu taldeak. Momentuko moda eta korronte intelektual nagusietatik aldendu zen. Internazional Situazionistaren proposamenek dibulgazio eskasa eta irregularra izan zuten, baina haren ideia, pentsamendu, teoria, hizkuntza eta estetikak eragin esanguratsua izan zuen 68ko maiatzaren testuinguruan. Taldearen esperientzia eta ekarpenak gaurkotasun betekoak dira, eta oraindik ere inspirazio-iturri gertatzen dira, arte- eta kultura-produkzioaren esparruarentzat nagusiki, baina baita mugimendu sozial eta politikoentzat ere. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 204 luzatutako gonbita erakargarria da, baina haren eragina hutsean gelditu da, eta bistakoa da eraginkortasunik ez izate horren arrazoia: langileari bizimodua ateratzeko duen bide bakarrari uko egitea eskatzen dio, eta horrek, lanaren abolizioa defendatzen duen diskurtsoak, harridura eta ezin ulertua ere sortu izan du langilearengan. Langabezia-tasa altuko herrialde batean, adibidez, lanak bermatzen duenean bizitza, lanaren abolizioaren aldeko aldarriak ez du zentzurik, ez oihartzunik, baldin eta biziraupena bermatuko duten neurriak gehitzen ez badira aldarriarekin batera. Langileriak lanerako eskubidea defendatu izan du tradizionalki. Lanaren aldeko apustua egin izan du, eta horretan jarraitzen du orain ere. Eta lana galtzeko arriskua sortu den bakoitzean sutsuki defendatu du, gainera. Jarrera hori, ordea, dakigun bezala, ez da lana maite duelako, baizik eta lana izan delako, eta jarraitzen duelako izaten, bizirik iraun ahal izateko egin dezakeen jarduera bakarra. Lana da oraindik ere gizartearen parte izateko nahitaez eduki behar den jarduera. Lanaren bitartez eskuratzen du langileak duen botere apurra. Gorzek esaten duen bezala, soilik lanaren bitartez ditu norbanakoak eskubideak, hiritartasuna.524 Beti intentsitate berdinekoa ez, baina lan derrigortuak beti aurkitu izan du erresistentzia, eta orain ere bai. Lehen esan dugu, Marxen eta Harveyren hitzak geure eginez, langileriak produkzio-prozesua eten edo baldintzatzeko gaitasuna baduela, eta esan dugu, halaber, lanaren ukazioa eraldaketarako tresna izan daitekeela, baina aipatzekoa da, orobat, bide horretan aurkitutako zenbait oztopo eta muga. Italiako "operaismo" delakoaren esperientzia garatu zenean, ez zegoen lan batetik beste batera aldatzeko arazorik. Ez zegoen lan faltarik. Baina testuinguru guztiak ez dira berdinak, eta garaiak ere ez. Langabezia-tasa altua duten tokietan, lanaren kontrako jarrerak muga itzela izaten du. Lanik ezean nola bizi, galdera horixe sortzen baita. Marx eta Harvey ere muga horretaz kontziente dira: «Esa capacidad de los trabajadores se ve por supuesto limitada por el hecho de que tienen que vivir y el salario les resulta imprescindible a menos que dispongan de algún otro medio de subsistencia […]».525 Internet eta sare sozialen erabilerak lanaren mundua eraldatu duten garai honetan, ezetzak ondorio jakin batzuk ditu, Zafraren esanetan. Horien artean bat, dio autore horrek, ikusgaitasunaren galera da, eta orain ikusgaitasuna ezinbestekoa da izena eta prestigioa lortzeko.526 Ikusgaitasuna funtsezkoa da nortasuna eraiki, norberaren lana ezagutzera eman, kontaktuak egin, harreman-sarea osatu, lehiatu eta lan-merkatuan toki bat egiteko. Ezetza porrotarekin lotzen da. Ez mugitzea, ez egitea, mutu agertzea, ikusgaitasunaren kontra doa. Ikusgaitasuna arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintza bada, ikusgaitasuna ukatzen duen ezetzak porrota izango du emaitza. Nor bere buruaren enpresari, autonomo 524 Gorz, André: op. cit., 1998 (74. or.). 525 Harvey, David: op. cit., 2014 (2) (316. or.). 526 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (59. or.). 205 OHE GORRIA edo ekintzaile izatea denean gizarte-mailan sustatzen dena, orduan, eskatzen den ukazio hori (jarduerari, errendimenduari, lehiari, ikusgaitasunari, aintzatespenari, izenari edo markari uko egitea, alegia) autosabotaje moduko bat bihurtzen da. Lanari ezezkoa emateko aukera ez du edonork. Ezetzaren aukera ere pribilegio-kontu bat izan daiteke zenbaitetan. Behartsuaren beldurra azaleratzen da. Batek ongi elikatutako familiaren babes faltarik izango ez balu, edo bizitza aurrera ateratzeko arazo ekonomikorik izango ez balu, ausart jokatu eta amore eman gabe ezetz erantzun eta desagertzeko arazorik ez luke izango. "Beharraren erreinuan" dagoen subjektu prekarizatuak, ordea, ez du aukerarik, lan egin beharra dauka, nahi eta nahi ez. Aukeran nahiago luke ez egin, baina beste irtenbiderik ez dauka, baldin eta era kolektiboan antolatuta egoerari aurre egiteko moduak asmatzen ez badira. 6.2.4. Ezetzarekin eta nagitasunarekin bueltaka Europako Ekialde sozialistaren eta Mendebalde kapitalistaren arteko kontrakotasunetik abiatuta, alde batean eta bestean tokian tokiko egoerak baldintzatuta arte-praktikak zer-nolako garapen eta bilakaera izan duen azaltzen du Mladen Stilinovic kroaziar jatorriko artis tak. Stilinovicek dioenez, kapitalismoak gobernatutako Mendebaldean artepraktikarako baldintzak ez ziren egokiak. Haren esanetan, Mendebaldean, artista, produkzioaz ez ezik, promozioaz, lehiakortasunaz edo lana erakutsi eta saltzeko galerien eta museoen sistemaren funtzionamenduaz arduratuta zegoen. Mendebaldean, artista lanpetuta bizi zen, eta horrek bere benetako zereginetik urruntzen zuen; artearen praktikatik, alegia. Mendebaldean, guztiari errentagarritasun ekonomikoa bilatu behar zitzaion, baita alferrekoa edo baliogabea zenari ere, eta praktika artistikoa ere hor kokatzen da. Ekialdean, berriz, artista produkzio-eredu kapitalistaren menpeko ez zenez, artea egiteko baldintzak egokiak ziren, Stilinovicek dioenez. Mendebaldeko baldintza hutsal haiek guztiak ez zeudenez, alfertasunerako nahi adina denbora zuten. Nagitasunaren bertuteak faktore garrantzitsuak ziren artearen praktikan. Haren esanetan, ez zegoen arterik nagitasunik gabe.527 Horregatik, nahiz eta behartsuak ziren, nagi izateko eta artean jarduteko aukera guztiak zeuzkaten. Artea egiten zutenean, bazekiten egiten ari ziren hura ez zela "ezer", baliorik ez zuela, artea baino ez zela. Baina muga eta eredu politikoak aldatu zirenean, banaketa haren amaiera iritsi zen, Stilino vicek aitortzen duenez.528 Produkzio-eredu kapitalistak mundua kolonizatu zuen. Stilinovicek deskribatzen duen kapitalismotik "kanpoko" hura, artean Europako Ekialdean existitzen zen nagitasunaren esparrua, alegia, desagertu egin zen. 527 Stilinovic, Mladen: "Elogio de la pereza" kapitulua, 1+2= Mladen Stilinovic, UNAM (Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa), Mexiko D.F., 2015 (20. or.). 528 Ibidem (19. or.). 207 OHE GORRIA ez egin, baina beste aukerarik ez eta, egin beharrean suertatzen da, lehen esan dugun bezala. Artistak, aldiz, "aukeran nahiago ez" aldarrika dezakeen arren, sorkuntza-lanarekiko duen desira, maitasuna, espresatu eta egin beharra hain dira indar handikoak, nagitasuna eta ukazioa baino askoz indartsuagoak, ezen menpean hartzen baitute. Beste ogibide batzuk ez bezala, sorkuntzaren praktika lanarekiko pasioak definitzen du, eta horregatik, artistez ari garela, lanari uko egitea edo nagitasuna aldarrikatzea ez dira sinesgarriak. Jaron Rowanek esaten duen bezala: «Hoy en día Bartleby trabaja en una productora muy cool y pese a ser autónomo, compatibilizar tres trabajos a la vez y no conseguir que las administraciones le paguen lo que le deben ya no puede decir que "preferiría no hacerlo", porque en el fondo le gusta su trabajo».532 Rowanen baieztapen horrekin erabat ados gaude. Hala ere, beste sektoreetako langileen moduan, artearen esparruko langileak ere, nahiz eta lanaren esparruan jardutea gustukoa duten, hain lan-baldintza eskasetan aritu behar izaten dutenez, haiek ere ondoezaren biktima dira. Horregatik, artearen esparruan, lanaren kontrako ukazioa edo nagitasunaren aldeko aldarria egiten bada, ez da sorkuntza-lanaren nolakotasun edo ezaugarriengatik, baizik eta arte-praktika baldintzatzen duten arrazoiengatik. Lanaren munduan ezetza anbiguoa da, zeren eta alde batetik lana desagerrarazi nahi baita, baina bestetik, aldiz, haren aldeko defentsa egiten da, lana delako bizitza berma dezakeen jarduera bakarra. Artearen esparruan ere anbiguoa da ezetza, baina beste arrazoi batzuengatik. Alde batetik, langilea asebetetzen duen jarduera denez, egiteko desira indartsu bat du artistak; baina bestetik, lan-baldintzen eraginez, lana bera kaltetua ateratzen da. Lehenak, egitearenak, prekario- eta autoesplotazio-egoera onartzea dakar, eta bigarrenak, erabateko ukazioarenak, bizitza ezerezten du. Dena egin edo ezer ez egin, aukera batak zein besteak ez du ondoeza desagerraraztea lortzen, ez behintzat bizitzari kalterik eragin gabe. Badago, gure ustez, hiperaktibitateak eta gehiegikeriak sortzen duten ondoezaren aurrean, eta ukazio absolutuaren irteerarik gabeko kale itsuaren aldeko hautua egin gabe, ezetza, ukazioa edo nagitasuna ardatz izango lituzkeen beste aukera bat. Badago, gure ustez, errealitatean gauzatu ezin den Bartlebyren "ukazio pasiboari" kontrajarrita, halako "ukazio aktibo" bat. Badago leku bat, non baietzak eta ezetzak, lanak eta atsedenak, produktibitateak eta aktibitate ezak, bat egiten duten. Leku horretan, "ukazio pasiboa" eta "ukazio aktiboa" elkartu, gainjarri eta diluitu egiten dira. Tarte horretan, zentzurik gabeko hiperproduktibitatearen mandatua onartzeari uko egiten zaio, eta ukazio absolutuan oinarritutako jarrera nihilistari ere ezetz esaten zaio. "Ukazio aktiboa" jardutearen kontra eta jardutearen alde agertzen da aldi berean. Hala ere, kontraesanak zeharkatutako posizio hori ezin da ulertu jarrera kritiko bati lotuta ez bada. Edo beste modu batean esanda: egitea edo ez egitea, hiperaktibitatea edo aktibitate eza, lanaren aldeko edo kontrako jarrera, horien 532 Rowan, Jaron: "Preferiría no hacerlo, pero me gusta tanto…". 209 OHE GORRIA 6.3.1. Teknologiaren promesa Hardtek eta Negrik azaltzen duten gisan, kapitalismoaren garai bakoitzak bere produkzio-, esplotazio- eta kontrol-moduak ditu. Langileriak unean-unean eskura dituen bitartekoak erabiltzen ditu borroka-molde berriak asmatu eta bere interesak defendatzeko. Langileriaren erantzun horrek hartaratuta, produkzioaren, esplotazioaren eta kontrolaren oinarriak berrantolatzen ditu berriz ere kapitalak, eta horrela, etengabe.534 Kapitalaren eta langileriaren klase-interesen kontrakotasunaren emaitza da kapitalismoaren bilakaera. Kapitalak ahalik eta denbora eta balio gehien atera nahi izan dio langileriari beti. Langileria, berriz, kontrakoan ahalegindu da: kapitalak ahalik eta gutxien esplotatu dezan, ahalik eta indar fisiko eta intelektual gehien beretzat gordetzeko asmoz. Baina era berean, interes komun batean biak bat etorri dira. Zein bere arrazoiengatik, baina bai batak eta bat besteak, laneko denbora ahalik gehien murrizte aldera, automaten, makinen eta teknologiaren inplementazioa sustatu dituzte. Marxek arrazoitu zuen bezala, lanaren automatizazioa kapitalismoaren ondorio logikoa zen. Marxek iragarri zuen moduan, kapitalaren joera izango zen gizakiak egiten zuen lana gero eta teknologia sofistikatuagoak egin zezan ahalegintzea eta gizakiak etorkizuneko produkzio-prozesuetan ahalik eta toki murritzena izatea, hutsala bihurtzeraino.535 Lehiakortasunak teknologiaren aukerak muturreraino garatu eta esplotatzera darama kapi talista, produktibitatea areagotu eta etekin ekonomikoa eskuratzeko. Lehiakorra izateko, langileak baino errentagarriagoa aterako zaion teknologiaren aldeko hautua egiten du kapitalistak. Langileak makinek ordezkatzen dituzte. Kapitalistak langile gutxiago behar du. Produkzioa merkatu egiten da, eta nahiz eta kapitalistak etekin handiagoa ateratzea lortzen duen ikuspegi indibidualetik, merkatuko produkzio guztiaren balio orokorra murriztu egiten da. Lehiaren logikak bultzatuta, iristen da une bat, non langileen ordez makinak jarrita, produkzio-denbora eta produkzio-kostua minimoak diren. Horregatik dio Marxek aberastasuna jada ez dutela baldintzatzen lan-denborak eta langile-kopuruak, baizik eta produkzio-prozesuetan aplikatuko den garapen zientifiko eta teknologikoak.536 Marxek makinaren ahalaren berri eman eta automatizazioak zabaltzen zituen aukerak azpimarratu zituen. Historian lehendabiziko aldiz, produkzio-indarren garapenak oparotasun-egoera posible egiten zuen. Horrela, pertsona ororen bizimodua bermatzeko behar materialak asetzeko aukera eskaintzeaz gain, behar material horiek produzitzeko beharrezkoa zen lana ere gutxienekora murrizteko aukera zabaltzen zen. Zientziaren eta teknologiaren ekarpenek askatasuna eta oparotasuna uztartzea ekarriko zuten. Ordura arte, gizakiak zenbat eta lan gehiago egin, orduan eta gehiago produzitzen zuen. Balioaren produkzioa lan egindako denboraren araberakoa zen. Baina makinaren etorrerak logika hori hautsi zuen. Aberastasunaren produkzioa eta gizakiak sartutako lan-denbora 534 Hardt, Michael; Negri, Antonio: op. cit., 2011 (81. or.). 535 Marx, Karl. Op. 2007 (2) (218.-219. or.). 536 Ibidem (227.-228. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 210 bananduta geratu ziren. Teknologia aplikatzeak produkzioa haztea ekarri zuen. Edo beste modu batean esanda, makinek langileek produzitzen zutena baino askoz ere gehiago produzitzen zuten, eta eginkizun hartarako askoz ere esku gutxiago behar izateaz gain, askoz ere denbora gutxiago behar zen. Hala, bazirudien langileei denbora sobera geratuko zitzaiela, produkzio bera atera arren. Automatizazioak bazuen gizakiarentzako onura bikoitzaren promesa: behar materialak guztientzat ziurtatzeko aukera ekarriko zuen, eta lanaldia murriztekoa ere bai. Bazirudien produkzio-indarraren ardura makinan ipintzean, oparotasuna lortzeaz gain, langileak lanetik denbora libratzeko aukera izango zuela. Denbora librea nabarmen areagotzea lortuko zen, eta bakoitzak denbora hori nahi bezala eta nahi zuen jardueretan erabili ahal izango zuen. Zientziaren eta teknologiaren ekarpenak aurrerapausoa ziren Marxentzat: «A través de este proceso, efectivamente, se reduce a un mínimo el cuanto de trabajo necesario para la producción de un objeto dado, […] el trabajo humano, el gasto de energías. Esto redundará en beneficio del trabajo emancipado y es la condición de su emancipación».537 Marxen arabera, zientziaren eta teknologiaren ekarpenei esker, neurrigabeko produktibismoko fase edo aro bat izango zen lehenbizi. Lanaren bitartez, natura gizatiartzea eta oinarrizko beharrak asetzea lortuko zen. Prozesu horretan, progresiboki, lan alienatzailea eta gizakiaren esfortzua murriztuz joango ziren, emantzipaziorako oinarriak sortzen ziren neurrian. Horren ostean, beste aro bat hasiko zen. Oparotasun-egoerara iritsi ondoren, lanak jarduera alienatua izateari utziko zion, autoespresiorako eta autorrealizaziorako aukera ematen zuen bestelako jarduera-modu bat bilakatuko zen. Marxen iritziz, automatizazioaren bitartez, kapitalismoak gizartea oparotasun-egoerara eramateko aukera sortzen zuen lehenik. Horrela, behin "beharraren erreinua" gainditu eta gero, "askatasunaren erreinua" errealitate bihurtzeko aukera eskaintzen zitzaion. Alienazioa eta esplotazioa eragiten zituen lan behartua desagerraraziz soilik lor zitekeen gizakiaren askatasuna: «[…] el reino de la libertad sólo comienza allí donde cesa el trabajo determinado por la necesidad y la adecuación a finalidades exteriores; con arreglo a la naturaleza de las cosas, por consiguiente, está más allá de la esfera de la producción material propiamente dicha».538 Marxek zioenez, gizakiak historikoki bere beharrak ase nahian, kanpotik ezarritako indarkeria gainditu eta bere biziraupena bermatzeko lan egin zuen. "Beharraren erreinuan", behar materialak asetzeko premia zuenez, ez zuen bere alde gizatiarraz arduratzeko aukerarik. Baina gizakiak egiten zuen lan astuna makinaren esku utzi eta langilearen denbora lanaren menpekotasunetik libratzean, "askatasunaren erreinuan" errealizazio 537 Ibidem (224. or.). 538 Marx, Karl: op. cit., I. lib., 3. libk., 2009 (1.044. or.). 213 OHE GORRIA lan mental ugari ordezkatzen du. Lehenengo aroko makinek gizakiaren gaitasun fisikoa areagotu zuten bezala, bigarren aro honetakoek gaitasun mentala areagotuko dutela dio. Lurrun-makinak, motor elektrikoak eta beste makina ugarik ekarri zuten iraultza areagotu egiten da orain Internet, ordenagailu, robot eta bestelako tresna digitalen asmakizunarekin. Horrenbestekoa izaten ari da teknologia digitalaren iraultzaren bilakaera, non aurrez inoiz ez bezala, gizakiaren muga fisiko zein psikologikoak gainditzea lortuko baitu. Azken urteetan garatutako asmakizun teknologikoek trebezia txundigarriak erakutsi dituzte, eta McAfeek dio hau hasi besterik ez dela egin. Oraindik ez omen dugu ezer ikusi. Hoberena iristear omen dago, baina jada aurreratzen dute langile asko makinaren aurkako lasterketa galtzen ari direla.547 Lehen, automatizazioari buruz hitz egiten zenean, eskuz egiten zen lan industrialaren produkzio mekaniko, errepikakor eta estandarizatuan soilik pentsatzen zen. Makinak gizakiak baino hobeak eta azkarragoak zirela lan errutinario eta errepikakorretan, horixe zetorkigun gogora, baina ez, ordea, makinak gizakiekin interaktuatzera edo egoera "irregula rragoetan" modu autonomo batean erabakiak hartu eta inprobisatzera iritsiko zirenik. Ikuspegi hori aldatzen hasia da, eta automatizazioaren aplikazio eta eragina industriaren esparrura mugatuko zela pentsatzen bazen ere, zerbitzuen edo ezagutzaren esparruetan ere jada aurrerapauso handiak ikusten ari gara. Makinek orain urte batzuk pentsaezinak ziren zeregin ugari egiten dituzte. Telefono bidez bezeroei erantzun, autoak gidatu, eta xakean jokatzeko gai dira, adibidez. Ezaguna da Watso nen kasua.548 Watson AEBetako telebistan ematen zen Jeopardy izeneko lehiaketara aurkeztu eta bi lehiakiderik onenak gainditzea lortu ostean egin zen ospetsu. Watson ez zen pertsona bat, IBM enpresak diseinatutako "superordenagailu" bat baizik. Halakoak, superordenagailuak, testuak idatzi, itzulpen arruntak egin zein metafora konplexuak deszifratzeko gai dira. Informazioa analizatu, hipotesiak planteatu eta gaixotasunak diagnostikatu ere egin dezakete. Galdera eta erantzun sinplez osatutako elkarrizketak izateko nahiz modu pertsonalagoan interaktuatzeko prestatuak izaten ari dira. Gizakiak eskatutakoa ikasi eta ulertzeko gero eta gaitasun handiagoa dute. Singularitate teknologikoaren kontzep tuak, hau da, makina gizakia baino adimentsuagoa izatera iritsiko delako ideiak, gero eta gaurkotasun gehiago du. Teknologiaren esparruan aldaketak esponentzialak dira, eta atzo zientzia fikzioa ziruditen hainbat gauza errealitate dira gaur. 6.3.3. Lanaren amaiera Teknologia berriek produktibitatearen esparruan ere berebiziko aldaketa ekarri dute. Lehen, herrialde batek produktibitatea eta, beraz, aberastasuna sortzeko zuen gaitasuna langile-kopuruaren araberakoa zen; hau da, zenbat eta langile gehiago, orduan eta 547 Ibidem (18. or.). 548 Iturria: http://www.bbc.com/mundo/noticias/2011/02/110217_ibm_computadora_jeopardy_en LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 214 produktibitate altuagoa zuen eta, beraz, ondasun gehiago ekoizteko ahalmena. Baina gizakiak egindako lanaren eta herrialdeak lortzen duen balioaren arteko harreman hori ere amaitu da, jarraian ikusiko dugun moduan. Orain arte, nekazaritzaren eta industriaren sektoreei eragin die nagusiki automatizazioak eta robotizazioak, baina gaur egun, edozein sektoretako jarduerak automatiza daitezke, horretarako baldintzak sortzen ari dira. Gero eta gehiago dira produkzio-prozesuetan gizakia ordezkatzen ari diren makinak, eta badirudi horrek lan kreatibo eta gizatiarragoentzako aukera zabaltzen duela. Rudy Gnuttik dioenaren arabera, teknologian aditu diren gehienen iritziz, bai eta Silicon Valleyko enpresari garrantzitsuenen ustez ere, digitalizazioak gaur egungo lan asko desagerraraziko ditu. Desagertzen ari den lanpostuen kopurua sortzen dena baino handiagoa da, prozesua bizkorrago doa gainera, eta epe motz edo ertainera, behintzat, galdutako lanpostu horiek ordezkatzeko modurik ez dago.549 Brynjolfsson eta McAfeeren arabera, 2000. urtetik aurrera produktibitateak eta hazkunde ekonomikoak nabarmen gora egin duten bitartean, enpleguarekin alderantzizkoa gertatzen hasi da.550 Hazkunde ekonomikoa ez du lanpostu berriak sortzeak eragin, ez da hori izan eragilea. Edo beste modu batean esateko, azken hamarkadetako teknologiaren garapenari esker, ekonomiak, produktibitatea handituz, langileen kopurua txikituta ere aberastasun gehiago sortzea lortu du. Lan eta denbora gutxiago behar da orain, lehen sortzen zen adina aberastasun produzitzeko. Badirudi balioaren produkzioan orain arte lanak izan duen garrantzia desagertzen ari dela. Horixe da bederen André Gorzek bere garaian egin zuen iragarpena: «[…] la abolición del trabajo es un proceso en curso y que parece llamado a irse aceleran do».551 Errendimenduak eta lehiakortasunak eragindako garapen teknologikoaren ondorioz, produk zio sozialaren prozesuak gero eta langile gutxiagoren beharra duela azaltzen du Gorzek.552 Horrek esan nahi du, gero eta gehiago, lanik gabeko langilez osatutako gizarteak bihurtzen ari garela. Ekonomia kapitalistak ezin du inola ere pertsona bakoitzak lanerako duen eskubidea bermatu. Gizartearen osotasuna enplegatuta egotearen promesak lehen ere sinesgarritasun handirik ez zuen, eta orain promesa hori zeharo desagertu dela esan daiteke. Langabeziaren arazoa gero eta kezka handiagoa sortzen duen fenomenoa da. Gero eta langile gehiago ikusten da lana aurkitzeko zailtasunekin, eta etorkizunak ez 549 Gnutti, Rudy: op. cit., 2017 (33. or.). 550 Brynjolfsson, Erik; McAfee, Andrew: op. cit., 2013 (41.-42. or.). 551 Gorz, André: op. cit., 2008 (87. or.). 552 Gorz, André: op. cit., 1998 (83. or.). 217 OHE GORRIA eta nahiz eta ogibide askok uste izan zentzugabeak zirela, hala eta guztiz ere, langilea lanari lotuta iraunaraztea erabaki zen. Produkzioko teknologiaren garapenak Mendebaldeko gizartea bi aukeraren aurrean ipini zuen, beraz, XX. mendearen hasieran: denbora libre gehiago izatea, edo ondasunen produkzioa eta kontsumorako aukera areagotzea. Eta kapitalismoak, badakigu, bigarren bide horretatik eraman zuen gizartea: aisia eta atseden gehiago izateko ametsa errealitate bihurtu ordez, merkantzien produkzioa areagotu eta kontsumoaren aukera bultzatu zuen. Edo Fraynek dioen bezala, lanorduak murriztearen aldeko eskaera baztertu, eta lanaren aldeko apustua egin zen. Lanordu-kopurua jaitsi edo lana desagerrarazteko beste saiakera bat 60-70eko hamarkadetako testuinguruan agertzen da. Lan-eredu produktibo fordistak goia jotzeaz batera, langileengan sortzen zuen ondoeza zela eta, lan-eredu haren aurkako jarrera zabaldu zen, Gorzen ikerketek jasotzen duten bezala. Saiakera haiek, ordea, ez zuten fruiturik eman. Gorzek kontatzen duenaren arabera, fordismotik postfordismorako aldaketa abian jarri zen, eta lanaren aboliziorako aukera ez zen gauzatu.563 Ekonomiaren esparruko merkatu lehiakorrak, teknologiaren eta makinaren aldeko apustua egiteak arrazoi bati erantzuten dio: makinak gizakiak baino azkarrago eta merkeago lan egiten du. Ez dira gaixotzen, ez eta haurdun gelditzen ere. Ez dute hamaiketakorik egiten, ez soldata-igoerarik eskatzen, ez grebarik antolatzen. Ziurtasun handiagoa ematen dute. Harveyk esaten duenez, ahal zen neurrian gizakiaren lekuan robotak eta makinak jartzeak eta fabriketan lana antolatu eta automatizatzeko erak nahi horri erantzuten diote hasierarik beretik: 219 OHE GORRIA teknologiak ez zuen inolako paper berezirik izango harreman sozial emantzipatzaileak bermatu edo alienazioa gainditzeko bidean, Renduelesen esanetan. Marxek, sistema kapitalistaren izaera alienatzaile eta esplotatzailearen berri ematen duen arren, aitortzen du kapitalismoaren ahalmen produktiboa eta oparotasunean oinarritutako mundu bat sortzeko duen gaitasuna. Alde horretatik, kapitalismoak bere baitan duen kontraesana azpimarratzen du: "askatasunaren erreinua" sortzeko aukera eskaintzeaz batera, ukatu egiten du. Jeremy Rifkin edo André Gorz bezalako teorialarien aurreikuspenek porrot egin dute, Biforen iritziz. Azken horren arabera, lanaldiaren murrizketa eta denbora librearen areagotzea aurreikusi bazuten ere, 90eko hamarkadatik aurrera hain justu kontrakoa gertatu da.569 Ordutik, lanaldia mugagabea bihurtu da. Argudio hori oinarritzeko ematen dituen datuak esanguratsuak dira: 1935ean jaiotako pertsona batek 95.000 orduz lan egingo zuen bere bizitza osoan, hil aurretik; 1972an, kopurua 40.000 ordura murriztu zen; baina gerora, lanorduen murrizketaren aldeko joerak kontrako norabidea hartu, eta 2000. urtean, adibidez, 100.000 ordura igo zen. Bifok azaltzen duenez, langileak gero eta lan gutxiago egitea lortu nahian zabiltzala, inge niariak, beren aldetik, lan-denbora murrizteko teknologiak ikertzen ari ziren, produkzioa automatizatzeko moduak aztertzen.570 70eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasie ran, bi joera haiek elkarrekin topo egin zuten. Baina gurutzaketa hartan, langileriaren interesak kontuan izan eta haiei lehentasuna eman ordez, haien aurkako errebantxa hartu omen zuen kapitalismoak. Langileriak ez zuen lortu bere protesta eta aldarrikapenen bitartez produkzio-prozesua eraldatzerik. Bifok Italiako esperientzia adibidetzat hartuz kontatzen duenaren arabera, 70eko hamarkadaren testuinguruan lanaren aurkako mugi menduak indartsu agertu baziren ere, eta teknologiaren ekarpena garrantzitsua izan bazen ere, ez zuten lortu lana desagerraraztea. Oso aitzitik, berrikuntza teknologikoek produkzio-moduak goitik behera berrantolatzea eragin zuten 80-90eko hamarkadetan, baina hura langileriaren interesen alde zuzendu ordez, kontrakoa gertatu zen, Biforen esanetan.571 Egiten ditugun lan asko eta asko makinek egin ditzaketela aspaldiko kontua da, baina orain arte behintzat, zientziaren eta teknologiaren alorrean egin diren urratsak ez dira baliatu Marxek iragarritako "askatasunaren erreinua" gauzatzeko. Ingalaterran Industria Iraultzarekin abian jarritako norabideak, zoritxarrez, ez du bide beretik jarraitu, bidea hautsi du. Makinen bitartez aurreztutako giza lana kapitalistaren etekinak handitzeko balio du, eta lanpostuen galera bihurtu da. Produktibitatea handituz doa, eta ostera, lanpostuak galtzen ari dira, berriak nekez sortzen dira eta langilearen erosahalmena gero eta txikiagoa 569 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2007 (1) (26.-27. or.). 570 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2007 (32. or.). 571 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2007 (1) (32. or.). LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 220 da.572 Lanaren mundura zuzendutako teknologiak botererik gabe utzi du langile-jendea, eta hain zuzen ere langileria menpean edukitzeko funtzioa bete du, Harveyk esaten duen moduan.573 Teknologia, denbora librearen gizarte baten amets utopikora gerturako gaituen tresna izan ordez, gero eta etorkizun distopikoagoa eraikitzeko aparatu bihurtu dela aitortzen du Rifkinek berak ere.574 Gizarte ezegonkor eta prekario honetan, ondoeza orokortua dela eta errealizazio pertsonal eta kolektiboa gehiengoari ukatuak zaizkiola, Marxek amestutako "askatasunaren erreinua" gauzatzetik urrun gaude. Produkzioaren eta errealizazioaren arteko batasunik ez dago ekonomia globalean. Mundu-mailan sortzen den aberastasuna goraka doa, baina herrialdeen zein gizarte-mailen arteko diferentziak areagotzearen truke.575 Oparotasuna gutxi batzuen eskuetan pilatuta dago. Egoera paradoxikoa da, gutxienez: inoiz izan den ahalmen zientifiko eta teknologiko handienari esker sekula baino aberastasun gehiago produzitzen da, baina jendea inoiz baino lanpetuago dago. David Harveyk, Marxek aurrez adierazitako kontraesanarekin bat eginez, honela azaltzen du gaur bizi duguna: «Lo más paradójico es que la automatización y la inteligencia artificial nos ofrecen ahora medios suficientes para alcanzar el sueño marxiano de la libertad más allá del reino de la necesidad, mientras que las leyes de la economía política capitalista sitúan esa libertad cada vez más lejos y fuera del alcance».576 Gorzek azaltzen zuen bezala, bada halako uste hedatu bat, lan gehiago eginez eta gehiago produzituz aberatsago bihurtzen garelakoa. Baina lanaren inguruko ikerketa oparoa egin duen autore horrek adierazten duen moduan, joera kontrakoa da. Aberastasunaren produkzioa gorantz doan bezala, horrekin batera, desenplegua, diferentziak, pobrezia eta marjinalitate soziala ere handitzen ari dira.577 "Gehiago=hobeto" logika bere azkenera iritsi da. Gorzek dio ez dela egia gehiago produzitzeko lan gehiago egin behar denik, ez eta gehiago produzitzeak bizitza hobeago bat bermatzen duenik ere. Gorzen formulazioak bi gogoeta biltzen ditu. Bata ondasun materialaren banaketari buruz ari da. Eta bestea, eta gure ustez honetan datza Gorzen ekarpenaren interesa, lanari ematen zaion funtzioaz eta behar materialez bestelakoak asetzerakoan horien artean sortzen den talkaz. Hau da, lana, gaur egiten den bezala, traba gertatzen da behar materialez bestelakoak asetzeko. Gure gizarteetan jende gehien-gehienak behar materialak aseta dituen arren, Gorzen arabera, materialak ez diren beharrak ezin dira lan gehiago eginez eta gehiago produzituz ase, baizik eta beste modu batean eta gutxiago lan eginez. 572 McAfee, Andrew: op. cit. 573 Harvey, David: op. cit., 2014 (1) (263. or.). 574 Rifkin, Jeremy. Op. Cit 1996 (81. or.). 575 Lipovetsky, Gilles; Serroy, Jean: op. cit., 2010 (38. or.). 576 Harvey, David: op. cit., 2014 (1) (205. or.). 577 Gorz, André: op. cit., 1998 (56.-57. or.). "GURE PANKARTAK", 2016. Egunerokotasuneko paisaiaren parte dira izara zuriak, balkoietatik behera eskegiak, produkzio-sistemaren oinarria diren gure etxeetan. Fabrikatik haratago dauden lantoki hauek, janaria prestatu, arropa garbitu, lan-indarra produzitu eta bertakoak zaintzeko espazioak izateaz gain, borroka-gune dira. 229 ATSEDEN HARTZERA JOAN AURRETIK 7.1. ONDORIOAK Orain arte esandakoak kontuan hartuz, eta ikerketa amaitze aldera, zenbait ondorio bildu ko ditugu orain, hiru ataletan banatuta. 7.1.1. Lanak aske egiten ez duenean Mendebaldeko gizarte postindustrialetan, sarritan, bada aurreko garaiak hobeak izan zirela pentsatzeko halako joera nostalgiko bat, Marta Malok azaltzen duen moduan.583 Alegia, pentsatzea gaur egungo lan-mundu dinamiko, ezegonkor, malgu eta prekarioaren aldean, lehengo lan-moduak, bizitza osorako "bermatuta" zegoen hark, jarduera mekaniko eta errutinarioa izanagatik ere, gutxienez bizimodu antolatu, lasai eta egonkorra izateko modua ematen zuela. Baina nahiz eta lan fordistak abantailak eta onurak ere bazituen, beharrezkoa da gogoratzea langileari egonkortasuna eta lasaitasuna ekartzen zizkionean bizimodu errutinario eta aspergarri batera kondenatzen zuela. Diziplinan eta kontrolean oinarritutako jarduera hark ez zuen langilea aske egiten. Lanak esplotazioa eta alienazioa zekartzan. Lan industrialaren garapenaren ondorioz eta hainbat borrokari esker eraikitako ongizategizarteak ere ez zuen langileriaren desirak asetzea lortu. Kultura industrial kapitalistaren kontrako erreakzioaren adibide izan ziren 60-70eko hamarkadetan sortutako esperientzia antagoniko eta kontrakultural ugariak. Eguna joan eta eguna etorri, toki berean itxita, gustukoa ez zen jarduera behartu bat behin eta berriz egin beharraren ondorio logikoa zen lanaren kontrako jarrera edo gustuko lan bat egiteko nahia piztea. Alde horretatik, nor bere buruaren jabe izatea, nork bere denbora kudeatzea, malgutasuna izatea, era askotako jarduerak egitea, lanean ez aspertzea eta abar, bizitza interesgarri, intentso eta aberatsa izateko nahiarekin lotuta zeuden horiek guztiak. Horrek eraman zuen jendea autonomia, malgutasuna eta kreatibitatea aldarrikatzera. Orduan saiatu eta abian jarritako lan, bizimodu eta subjektibazio-prozesuak kapitalismoaren bilakaerarako elikagai izan ziren, hala ere, gerora ikusi ahal izan den bezala. 60-70eko hamarkadetako gertakarien eraginez, ekonomiaren kulturizazioa eta kulturaren ekonomizazioa gertatu da, lehen esan dugun bezala. Mugimendu bikoitz horren ondorioz, bi esparruen arteko mugak desegin egin dira, urtu, eta arteak eta ekonomiak bat egiten amaitu dute. Jada ez dago, arteak autonomia aldarrikatzen zuen garaian bezala, produkzio- lan kapitalistaren eremutik kanpoko lan-esparrurik. Logika kapitalistak bizitzaren esparru guztiak kolonizatu ditu. Prozesu horretan, artista ekintzaile bihurtu da, eta ekintzailea, artista. Artista langile bat gehiago da orain, eta langileari artista izatea eskatzen zaio, izan dadila sortzaile, original, lehiakor eta ausart. Norberak maite duen jarduera bere 583 Malo, Marta: op. cit. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 230 ogibide bihur dezala, horretara bultzatzen da jendea. Garatu ditzala ahalmen kreatiboa eta harremanetarako ahalmena, eta aprobetxa dezala lanaren eta bizitzaren arteko lotura modu produktiboan. Lan industrialean ukatuak zitzaizkion autonomia, sorkuntza eta autorrealizazioa, behinola aldarrikapen izandakoak, produktibo bihurtzea eskatzen zaio orain langile postindustrialari. Autonomia, sorkuntza eta autorrealizazioa bezalako terminoak erakargarri egiten zaizkio orain kapitala sortzea eta metatzea beste helbururik ez duen merkatu-ekonomiari. Haren motorra bilakatu dira. Jarduera artistikoak bereizgarri zituen ezaugarriak bere egin ditu produkzio-lanak, eta artista neoliberalismoaren langile eredugarri bihurtu da. Artista bohemioaren figura erabakigarria izan da bilakaera horretan. Horixe izan da, hain zuzen ere, neoliberalismoaren arrakastaren gakoa: lanaren etika berri bat proposatzen asmatzea, sorkuntza eta autorrealizazio-nahia lan-eredu berriek sustatzen dituzten balioekin bat etor daitezen lortzea. Artista bohemioari buruzko atalean azaldu dugun bezala, artista, pertsona berezi, indibidualista eta eszentriko gisa ez ezik, konformagaitz, ausart edo heroi moduan ikusia da oraindik. Beste horrenbeste gertatzen da ekintzailearen figurarekin ere. Alabaina, artistaren irudi horrek egiatik oso urrun dagoen figura mitifikatu eta idealizatu bati erantzuten dio. Lan-indarra ahalik merkeena eta esplotatzen ahalik errazena izan dadin, prekarietate eta malgutasun maximoa nahi ditu neoliberalismoak. Beste ogibide gehienetan ez bezala, arte-praktikak lanaren bitartez errealizatua sentitzeko aukera ematen du, baina lan hori baldintza malgu eta prekarioetan egin beharra dauka. Maite du artistak bere lana, eta horretatik bizitzeko desirak lan-baldintzarik kaskarrenak ere onartzera darama. Gurutzaketa horretan arazo bihurtzen zaio artistari bere jarduera: batetik autorrealizazio-nahia eta bestetik lan-baldintza kaskarrak onartu beharra uztartzen diren horretan. Badago halako autoprekarizazio bat, prekarietatearen aldeko borondatezko hautu moduko bat. Artista kontziente baita bere erabakiaz, baina lan- eta bizi-baldintza horien alde egiten badu, beste ororen gainetik, autonomiarako eta askatasunerako bidea direla pentsatzen duelako da. Eta hain zuzen arrazoi horregatik, bere lana pasioz bizi duen produktore preka rizatua esplotatzen erraza da. Beraz, artista neoliberalismoarentzat langile eredugarria bada, autorrealizazio-nahiak eta bere lana maite izateak bultzatuta artista lan hori egiteko edozein baldintza onartzeko prest dagoelako da. Langileak aldaketetara irekia egon behar du, arriskuak bere gain hartzeko eta etorkizun hurbilean zer izango den arrastorik izan gabe bizitzeko prest. Nor bere buruaren nagu si izatera derrigortuta dago. Autoprodukzioa eta autorrealizazioa norberaren ardura direnean, lehiakortasuna arau duen ekonomia honetan ez dago atsedenerako tarterik. Ikusgaitasuna eta arrakasta bermatzeko, egunean 24 orduz eta astean 7 egunez aktibo, eguneratuta, konektatuta egon beharra dago. Lanaren bitartez autorrealiza tzearen ideia sustatzen duen ideologiak nia etengabe lanean jartzea exijitzen du, hiperaktibo izatea. Askatasunez egindako jarduera eman dezake, baina lehen argudiatu dugun moduan, askatasunsentsazio ustela da, horren azpian esplotazioa baizik ez baitago, autoesplotazio- forman. 231 ATSEDEN HARTZERA JOAN AURRETIK Lana autorrealizazioaren nozioaz lagunduta aurkezten denean, baita baldintza prekarioenetan egin behar denetan ere, esplotaziotzat hartzetik onartzera pasatzen da. Bizitzari errentagarritasuna atera beharrean dagoen subjektua, alabaina, bizitzaren jabe den arren, ez da bizi. Eta horregatik, ondorioa argia da: eredu neoliberalean, lanak ez du inor aske egiten, ezta autonomia, sorkuntza eta autorrealizazioaren promesekin jantzita datorrenean ere. Kapitalismoak sedukzio-makina erraldoi baten moduan funtzionatzen du. Hura eraldatu edo desagerrarazi nahian jaiotako mugimendu guztien eskaerak bereganatu eta irentsi ditu, eta denboraren joanean ikusi denez, desiragarriak ziren aldarrikapen haiek, testuinguru neoliberalean, oso bestelako zentzua hartu dute. Ametsak amesgaizto bihurtu ditu, egonkortasun eza dela medio, aldarrikapen haiek erabateko prekarietaterako bide bilakatuta. Lan-eredu berriek artearen esparrua eredutzat hartu dute, beraz, baina ez da hura oraingo eredu neoliberalean lan-mundura zeharo hedatzen ari den esparru bakarra, eta ezinbestekotzat daukagu atal hau amaitu aurretik hori ere aipatzea, zeren eta lana malgua eta prekarioa inon izan bada, lan feminizatuetan izan baita. Lanaren eta bizitzaren arteko mugak desagertu eta bi eremuak bata bestean urtzea, ordutegirik eza, etxetik lan egitea, eta afektuak, sentsibilitatea eta subjektibitatea lanean jarri beharra, ezaugarri horiek esparruren baten bereizgarri izan badira, artearenak baino lehen, emakumezkoei egokitu izan zaizkien lan soldatapeko nahiz ordaingabeenak izan dira zalantzarik gabe. Horra, beraz, lan-eredu berri feminizatu eta artistizatuak. 7.1.2. Denbora librerik gabeko denbora Gorzek zehazten duen bezala, industrializazioaren sorreran zeuden beharrek eta oraingoek apenas duten zerikusirik.584 Marxek "beharraren erreinua" eta "askatasunaren erreinua" kontrajartzen dituenean, kontuan izan behar da garai hartan langilea 15 orduko lanaldiak egitera behartuta zegoela eta jaiegunik ez zuela. Produkzio industriala hastapenetan zegoen, eta kontsumo-gizartea jaiotzeko, artean. Ordutik hona izan den bilakaera dela eta, produkzioa ikaragarri aldatu da bai ekonomiaren esparruan eta bai etxeko eremuan. Produkzioa automatizatuz joan da, fabriketan lehen langileek eskuz egiten zituzten hainbat zeregin makinek egiten dituzte orain, eta etxeko eremuan ere antzera gertatu da hein batean zeregin batzuetan. Egia da harrezkero lanorduak izugarri murriztu direla,585 eta egia da bizimodua ikaragarri errazten diguten teknologia eta zerbitzu ugari ditugula orain. Eta hori guztia hala izanda, denbora gutxiago lan eginez produkzioa handitzea lortzen denez, gero eta denbora libre gehiagoren jabe izan beharko genuke. Baina ez da horrela. 584 Gorz, André: op. cit., 1995 (213. or.). 585 Murrizketa produkzio-lanaren eremuan gertatu dela zehaztea komeni da. Etxeko eremukoak diren lanetan, izan ere, nahiz eta gailu teknologikoek zeregin batzuk izugarri errazten dituzten, erreprodukzioko lanak lehengo berean jarraitzen du, eta bizitzaren erreprodukzioak eta zaintza-lanek orain ere atsedenik ez dute. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 232 Lanorduak murriztu diren arren, lanpetuta bizi gara, eta horixe izan da, neurri batean, sistema kapitalistaren nahia eta, are, garaipena. Hito Steyerlek azaltzen duen bezala, lehen lana zena orain "okupazio" bihurtu da.586 Eta "okupazio" nozioa bi zentzuetan ulertu behar dugu, haren esanetan: lanpetuta edo "okupatuta" egotearen zentzuan, denbora eta baliabide guztiak etengabe agortzen ari garelako, eta "okupazio" terminoaren zentzu militarrean ere bai.587 Steyerlek dioenez, izan ere, desira ez dugun horrek alderik alde zeharkatzen eta neutralizatzen gaituela bizitzea okupatua izatea da; nork bere bizitzaren kontrola galdu duelako sentsazioarekin bizitzea, gainezka eginda egotea, zerbaitek okupatu gaituen edo zerbaitek okupatuta gauden seinale da. Lana eta okupazioa ez dira, ordea, gauza bera. Autore horren esanetan, lanean norbera aktibo dago, zerbait egiten, eta ordaindu egiten diote horregatik. Okupazioaren fruitu den produkzioa, ordea, ez da ordaintzen. Eta azken horixe da, Steyerlek azaltzen duenez, gizarte postindustrialetan bilatzen dena: jendea gauzak egiten egotea, baina kobratu gabe, zeregin edo jarduera horiek aberastasuna sortu eta bizitza sostengatzen baitute. Hain zuzen, Hardten eta Negriren hitzei jarraituz, kapitalismo garaikidea produkzio-eremutik kanpo dagoen ororen harrapaketa-aparatu erraldoi bat besterik ez da.588 Denbora falta gaur egungo bizimoduaren ezaugarri nagusietako bat da, Hanen esanetan.589 Lanak bizitza kolonizatu du, eta lanetik kanpo gelditzen den denbora apurrean ere lanpetuta gaude zeharo. Autore horren esanetan, lanak, eta lanaren zati osagarria litzatekeen denbora libreak, denboraz desjabetu gaituzte. Produkzio-kontsumo logikaren baitan eraikitako bizimodua da horren arrazoia, eta benetan egin nahi ditugun gauzetarako denborarik gabe utzi gaituztela esaten du. Errendimenduaren gizartean, subjektu enpresa, freelance edo ekintzailea ez da, fabrikako lanean gertatzen zen bezala, lan-ordutegi jakin bat betetzera mugatzen. Bere ikusgaitasuna eraiki, zaindu, promozionatu eta saldu behar du. Oraingo lan-merkatua ezegonkorra eta zeharo aldakorra dela eta, etengabe ikasten, prestatzen eta birziklatzen ibili beharrean dago. Beste langileekin lehiatzeko, ahalik ondoen prestatuta egon behar du. Ezin da erlaxatu. Hori guztia dela eta, lana ohiko orduetatik askoz haratago hedatzen den jarduera bihurtu da, eta teknologiaren garapenak funtsezko papera bete du prozesu horretan. Orain lanak ez du ez ordutegi eta ez espazio finkorik. Errendimenduaren subjektuak lanorduetatik kanpo lanean jarraitzen du. Lana, gainera, ez da lantzat hartu ohi den jarduera-mota hori bakarrik. Produkzioaren eta erreprodukzioaren artean egindako bereizketak, sexuaren araberako lan-banaketak, zer den lana eta zer ez katalogatzeko balio izan zuen, eta muga horiek ezartzea, funtsfuntsean, lan-mota batzuk ikusezin bihurtzeko eta aitortuak ez izateko modua besterik ez 586 Steyerl, Hito: op. cit., 2014 (107. or.). 587 Ibidem (109. or.). 588 Hardt, Michael; Negri, Antonio: op. cit., 2005 (53. or.). 589 Han, Byung-Chul: op. cit., 2018. 233 ATSEDEN HARTZERA JOAN AURRETIK da izan; lan-mota bati balio soziala eman eta beste batzuei kentzeko modua, azken finean. Lana ez da, ordea, diruaren truke egiten den jarduera-mota hori bakarrik. Edo beste hitz batzuekin esanda, lana ez da enplegua soilik. Soldatapeko lana baino gehiago da. Diruaren truke egiten den jardueratik askoz haratago doa. Kapitalak lantzat izendatzen duena, kapitalaren mesedetan egiten dena, edo kapitalak aldarrikatu eta saritzen duena baino askoz gehiago da lana, Pérez Orozcok esaten duen bezala.590 Enplegu deitzen diogun jardueratik haratago egiten diren beste hainbat eta hainbat jarduera, baliorik produzitzen ez dutelako aitzakiarekin itzalpean eta ikusezin utzi nahi izan direnak, bizitza sostengatzeko ezinbestekoak dira. Erreprodukzioaren eremua izendatu ohi dena, bizitza sortu eta zaintzeaz arduratzen dena, nahiz eta ordaindua ez den, hori ere lana da, lehendabiziko lana eta lanik garrantzitsuena gainera. Aldi berean, lana, fabrikako eremua eta etxekoa gainditu eta gero, bizitzaren alderdi sozialera hedatu da. Logika ekonomikotik salbu ziren hainbat eremu kolonizatuak izan dira. Subjektibitatea, afektuak eta harremanak produktibo bihurtu dira. Dirua beti tarteko, erosi edo saldu ezin daitekeen ia ezer ez dago jada. Produktore eta kontsumitzaile nozioen arte an egiten zen bereizketak berak ere zentzua galdu du. Subjektu garaikidea produktorea eta kontsumitzailea da aldi berean. Internet eta sare sozialen kasuan argi eta garbi ikusten den bezala, aisia produkzio-modu bat bihurtu da. Lanaren nozioari, beraz, askoz ikuspegi zabalago batetik begiratu behar zaio orain. Industrializazioaren sorreraz geroztik lantzat izan dugun soldatapeko jardueraren eremutik haratago hedatu baita, eta erreprodukzioaren nahiz aisiaren eremuak ere, ustez "ez-lanak" ziren horiek, lanaren eremuaren parte dira. Informazio, datu, soinu eta irudien metaketak gainezka eginarazi dute mundua. Eta gainprodukzioak eta gehiegikeriak eragindako saturazio eta gainezkatze horri bizimoduak hartu duen abiada eta hiperaktibitatea gehituta, eskaintzen dena zabalegia gertatzen zaigu, ezin iritsizkoa, geure baitan ezin hartuzkoa. Ez dago merkantzia, eduki eta zerbitzu guztiei nahi adina denbora eta arreta eskaintzerik, ez dago horietaz baliatzeko eta gozatzeko denborarik. Mendebaldeko gizarteetan, jendea "egin beharrak" harrapatuta bizi da, denbora falta zaiolako sentsazio etengabekoan. Eta bizitza ahalik gehien bizi nahi baina horretarako nahikoa asti ez izateak itolarria eragiten du, tentsio betekoa eta estresagarria bihurtzen du denbora hori, gozamenerako eta plazererako izan beharko lukeena. Zientzia, teknologia eta automatizazioari esker denbora gutxiagoan produkzio handiagoa ateratzea lortzen den arren, oraingoz denbora "aurrezte" hori ez da lanorduak murrizteko eta denbora librea areagotzeko erabili. Gizarte kapitalistan, lana automatizatzen denean, lehiakorra izan eta produktua ahalik merkeen produzituz ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzeko izaten da. Eta teknologiaren garapena eta lanaren automatizazioa lana desagerrarazteko edo lan-denbora murrizteko bideratzen ez badira, horren atzean ezkutuko arrazoi bat dagoelako da, Harveyk dioenez, oraintxe azalduko dugun moduan. 590 Pérez Orozco, Amaia: El trabajo (es una lata), op. cit. LANAREN KONTRAKO (BESTE) LAN-SAIAKERA BAT · IGOR REZOLA IZTUETA 234 Kapitalak teknologia berriek produkziotik askatzen duten denbora nolabait erabiltzeko moduak aurkitzen ditu, autore horren esanetan. Zenbat eta denbora gehiago libratu produk zioaren eremutik, are eta denbora gehiago xurgatzen du kontsumoaren eremuak. Denbora librea areagotzeko aukera mehatxagarria gertatzen zaio boterea duen klase kapitalistari.591 Harveyren arabera, kapitalistak ez du nahi jendeak denbora librerik izatea, baldin eta kontsumorako ez bada, zeren eta, azken finean, kapitalismoak horrexeri baitio beldurra, zerbaiti izatekotan: merkatu-ekonomiaren menpe dagoen produkzio-kontsumo logikarekin hautsi eta kapitalaren metaketa lehenetsiko ez duen bestelako harreman eta bizimolde batzuk sortzeko aukerari: «El peligro permanente es que unos individuos autónomos y libremente asociados, liberados de las tareas de la producción y bendecidos con toda una serie de tecnologías de ahorro de trabajo y de tiempo para ayudar a su consumo […], puedan empe zar a construir un mundo alternativo no capitalista».592 Zafra ere, Harveyren tesiarekin bat eginez, kapitalismoak denbora liberatuari dion beldurraz mintzo da. Eta beldur horrek badu zerikusia, gainera, pentsamenduari orain ukatua zaion tokia ematearekin. Izan ere, Zafraren esanetan, liberatutako denborak pentsamendu, kontzientziazio eta mobilizazioari aukerak irekitzen dizkie, eta hori beti da kezkagarria gauzak dauden-daudenean iraunarazi nahi lituzkeenarentzat.593 Oraingo gizarte neoliberal hiperproduktibo eta hiperkontsumista honetan, lan behartu eta desa tseginari eskaintzen zaio eguneko zatirik handiena, gure desirak asetzeko promesa dakarten merkantzia eta zerbitzu ugariak erosi ahal izateko gero. Kapitalaren metaketa gerta dadin, ezinbestekoa da lanaren bitartez produzitutakoa lanetik kanpo kontsumitua izatea. Lanean, bai eta lanetik kanpoko eginbeharrek ere, subjektu lanpetuak egin gaituzte. Ez dago atsedenerako, ezer egin gabe egoteko, produktibo ez izateko denborarik. Egunerokotasuneko abiadura itzelaren erritmoari jarraitu ezinik, egin nahi ditugun gauzak egin ahal izateko denborarik ez dugu. Ez dago pentsamendu kritikorako tarterik, eta horrenbestez, eraldaketa posible baterako beharko litzatekeen prozesua abian jartzeko aukera bera ukatua da. Errendimenduaren eta hiperkontsumoaren gizarte honetan, denbora librea produkzioaren eta kontsumoaren logikak kolonizatu duela eta, denbora librea ez dela benetan librea ondorioztatzea begien bistakoa gertatzen da.594 591 Harvey, David: op. cit., 2014 (1) (270. or.). 592 Ibidem (269. or.). 593 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (17. or.). 594 Rifkin, Jeremy: op. cit., 1996 (41.-42. or.). Kontsumo-gizarteak eskaintzen duen denbora librea ez dela benetan librea esateko, denbora libreari buruzko atalean jasotakoari Jeremy Rifkinen ekarpena gehitu nahiko genioke. Rifkinek azaltzen duenez, eta sarritan entzun ohi denaren kontra, kontsumoan oinarritutako gure gizarte hau ez da gizakiaren "izaera asegaitzaren" ondorioz sortua. XX. mendearen amaieran ekonomialariak ohartu omen ziren langileak erraz konformatzen zirela bizitzeko adina irabazi eta oinarrizko luxu txikiren bat bazuten. Ez zutela helburu edo nahi material handirik. Lanordu gehiago egin eta diru-sarrera handiagoak izatea baino nahiago zutela denbora libre gehiago izan. Eta ekonomialariak ohartu omen ziren, orduan, aurretik sekula desira izan ez zituzten produktuak desiragarri izateko, "kontsumitzaile kontentagaitza" delakoaren figura sortu beharra zegoela. Iragarki-kanpaina indartsuak egin zituzten, jendea zeukan produktuekin gustura sentitu ez zedin, eta merkatuak eskaintzen zizkion produktuak desira zitzan. Hala, jendeari behar bat sortzen zioten, eta behar hura asetzeko, jakina, aparteko ahalegina egin beharko zuen. 235 ATSEDEN HARTZERA JOAN AURRETIK 7.1.3. Ondoeza Errendimenduaren gizarte postindustriala nekearen gizartea da, ondo ez dagoen gizartea, gizarte gaixoa. XXI. mendeko gaixotasuna neuronala da nagusiki, psikikoa. Estresa, antsietatea, depresioa eta era horretako gaitzak arazo larri bihurtu dira Mendebaldeko herrialdeetan. Osasuna obsesio bihurtu da, eta osasuntsu egoteko produktu zein zerbitzuen "superkontsumoa" dugu gaur egun.595 Bai medikuntza tradizionalaren bidetik eta bai bide alternatiboetatik, ondoeza desagerrarazteko erremedioen aukera zabala eskaintzen du merkatuak. Ondo ez egotearen zergatia aztertu, arrazoiak identifikatu eta horiek ekiditeko saiakera egin ordez, ondoeza eragiten duten egoerak jasangarri bihurtzera eta produktibo izaten jarraitu ahal izateko bitartekoak eskaintzera mugatzen da botere terapeutikoa. Horren xedea, jakina, nekea, gaixotasuna eta ondoeza pairatzen ari den subjektua ahalik bizkorren sendatzea eta berriro ere produkzioaren esparruan lanean jartzea da. Autorrealizazioa helburu duen errendimenduaren subjektu autoesplotatuak, bere buruaren ardura duenez, ondo ez egotearen errua berea dela uste du. Gertatzen zaionaren erantzule sentitzen da. Baina ondoeza modu indibidualean bizi izaten den arren, sozialki produzitua da, lehen ikusi dugun bezala. Bifok esaten duen moduan, sintoma indibidual horiek ezin dira zerbait bakana balira bezala tratatu, ez baitira marjinalak.596 Ondoezaren arrazoia egiturazkoa da. Irtenbide indibidualek ondo ez egotea arindu edo osatzea lortu dezakete, bai, baina ondoeza erreproduzitzeari ez zaio utziko, baldin eta hura eragiten duen bizimoldean eraldaketarik egiten ez bada. Kolektiboa den arazo horri erremediorik aurkitu ezean, kolektiboari eragiten dion ondoeza ez da sendatuko, eta bere horretan jarraituko du gaixotasunak. Do it edo autoprodukzioaren ideologia neoliberalak ekimenik eta jarduerarik eza, eze tza, ukazioa eta nagitasuna gaitzetsi eta subjektua ekitera bultzatzen du etengabe. "Ahal duzu", "zeure buruan sinetsi", "izan zaitez baikor" eta gisa horretako leloz beteta daude coaching eta autolaguntzako liburuetako orrialdeak. Lanaren bitartez errealizatzeko aukeraren promesak, eta denbora librea ukatzen duen bizimodu honek, nekea eragiten dute, ordea. Etenik gabeko ekina nagusitu eta ezer ez egitearena ezeztatzen bada, orduan, gizartea hiperaktibitate mortalean amiltzen da, Hanen esanetan.597 Autoprodukzioaren eta autorrealizazioaren aldeko ideologiak nekea, gaixotasuna eta ondoeza eragiten ditu paradoxikoki, eta bizitzaren kontra egiten amaitzen du azkenerako. 595 Lipovetsky, Gilles: op. cit., 1992 (60.-61. or.). 596 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2003 (24. or.). 597 Han, Byung-Chul: op. cit., 2016 (1) (59. or.). 237 ATSEDEN HARTZERA JOAN AURRETIK eragiten. Mugimendua inertziaren ondorio baino ez da. Ruidok esaten duen moduan: «[…] todo parece cambiar para que nada cambie».602 Nobedadez eta berrikuntzaz inguratutako oraingo bizimodu hiperaktiboak errepikapen hutsa du emaitza. Hanek azaltzen duen bezala: «La pura agitación no genera nada nuevo. Reproduce y acelera lo ya existente».603 Gehiegikeriak eta abiadurak pentsamendua eta gogoetarako tartea oztopatzen dituzte, eta ez diote pentsamendu kritikoari behar duen denbora eta tokia uzten, Zafrak dioenez. Lehendik ezagunak eta barneratuak ditugun ideia, sinesmen, iritzi, logika eta hegemoniak dira abiaduraren eraginpean hobekien toleratzen ditugunak, haren esanetan, horre xegatik, hain zuzen ere: geuregan txertatuta daudelako, alderik alde zeharkatzen gaituztelako, ezagunak zaizkigulako eta normalizatuak ditugulako. Eta hala, mugimendu zoro horretan, lehendik uste, sinesten edo pentsatzen genuena erreproduzitu eta indarberritzen da. Inertziak ez dio subjektuari une batez gelditu, atseden hartu eta gogoetarako aukerarik ematen. "Munduaren errepikapena" betikotzen du, eta hura eraldatzea ukatzen.604 Egunerokoaren biadurak, hiperaktibitateak, nekeak eta atseden faltak, hala, ezinezkoa egiten dute inolako etorkizun zeharo bestelako bat irudikatzea. Aldaketarik izatekotan, dio Zafrak: «[…] serían clave los renovados espacios dedicados al pensamiento libre y al sentido, la alianza tecnológica y humanística desde la creatividad y […] la desconexión temporal».605 Ondoeza eragiten duen inertzia horri amaiera nola ipini ikusteko beharrezkoak dira denbo ra eta espazioa, eta horiek gabe nekez planteatu ahal izango da ondoeza desagerrarazteko hausnarketa sakonik, ez alternatibarik, Harveyren iritziz ere.606 Gezurra badirudi ere, Hanek esaten duen moduan, hiperaktibitatea, inolako jarduera librerik posible egiten ez duen "aktibitate ezin pasiboagoa" bihurtzen da. Hiperaktibitatea inertzia bilakatu da, eta ez du aldaketarako aukerarik ematen. Aldiz, ondoeza eragiten duen egoerari negatibitatez, ezetzaren bidez, ukazioz edo nagitasunaren bitartez erantzutean, orduan bai, norbera ondoezean daukan dinamikarekin hausteko modua bihurtzen da. Ez egiteak eraldaketarako aukera sortzen du orduan, eta hala, ezetza jarrera aktibo bihurtzen da. Hanek azaltzen duen bezala, paradoxikoki, alderantzikatze bat gertatzen da: 602 Ruido, María: "Los trabajos y los días", op. cit. 603 Han, Byung-Chul: op. cit., 2016 (1) (35. or.). 604 Zafra, Remedios: op. cit., 2017 (92. or.). 605 Ibidem (94. or.). 606 Harvey, David: 17 contradicciones y el fin del capitalismo. Iturria: https://www.youtube.com/watch?v=-Nk-QHrGj3U 241 ATSEDEN HARTZERA JOAN AURRETIK 7.2.3. Lanaren kontra «El sabio es el heredero del trabajo humano, de la inteligencia acumulada en la infinita sucesión de gestos de trabajo y de actos de rechazo del trabajo. El rechazo del trabajo —el ahorro de fatiga— es el motor evolutivo de la inteligencia. La inteligencia es el rechazo del trabajo que se materializa en forma socialmente útil».620 Franco Berardi "Bifo" Teknologiaren defendatzaile sutsuenek aditzera ematen dute teknologiak baduela, bereberez, mundu hobe eta bidezkoago bat eraiki eta eraldaketa sozial askatzaileetarako halako gaitasun berezko bat; alegia, teknologiak, inolako erabakirik izan gabe tarteko, giza kiaren arazoak konpontzeko aukera ematen duela. Teknologiaren defentsak zer helburu politiko, sozial eta ekonomikori erantzuten dion zehazten ez denean, ordea, proble matikoa gertatzen da. Ingrid Guardiolak ohartarazten duen moduan, XXI. mendean, utopia sozialen porrotaren ostean, badirudi utopia teknologikoaren alternatiba soilik gelditu zaigula. Hori, ordea, arazo bat izango litzateke, haren esanetan, horrek esan nahiko bailuke gizakiaren etorkizuna Silicon Valleyko fetitxista teknologikoen eskuetan uztea.621 Ez dugu zalantzan jartzen teknologia lana desagerrarazteko ezinbesteko bitartekoa dela, horretan gu ere ados gaude, baina teknologiak bere-berez ez du ezer bermatzen. Bada halako joera bat teknologiaren afera gizakiaren eta robotaren arteko lehia moduan aurkeztekoa. Batzuek diote automatizazioak gizakiari lana ostu eta miseriara kondenatuko duela. Beste batzuek, berriz, automatizazioak oparotasun materiala eta lanik gabeko bizimodua posible egingo duela. Robota, beraz, gizakiaren arerio edo gizakiaren aliatu da, zer ikuspegitatik aurkezten den. Baina edonola ere, badirudi gizakiaren etorkizuna roboten eskuetan dagoela, haien borondatearen menpe, alegia. Eta pentsamendu inozo samarra da hori, gure ustez, arazoa ez baita langileen eta roboten artekoa, langileen eta roboten jabeen artekoa baizik. Edo beste modu batean esanda, robotek eta automatizazioak gizartean zer funtzio beteko duten, hori gizakiek erabakitako zerbait izango da, eta ez makina edo roboten erabakia. Lana behartuta egiten den jarduera desatsegina izanik, eta gehiengoari miseria existentzialaren eta ondoezaren sorburu eta eragile nagusietakoa bilakatu zaion neurrian, langileriaren jarrerak ezin du lanaren aldekoa izan, Bob Blackek dioen bezala.622 Teknologiaren arriskuez jakitun izanik, hein batean ulergarria da automatizazioaren kontrako jarrera, baina ez da bide zuzena, lanaren zama astuna arintzeko aukera langileari horrexek eskaintzen dio eta. Gizakiari desatseginak zaizkion eta miseria morala dakarkioten lanpostuei eustearen alde egin ordez, beste helburu bat izan behar du langileen borrokak: bizitza bizigarri bat izan ahal izateko diru-sarrerak nola bermatu pentsatzea eta gauzatzea. 620 Berardi "Bifo", Franco: op. cit., 2003 (157. or.). 621 Guardiola, Ingrid: Aula oberta #10: op. cit. 622 Black, Bob: op. cit., 2013 (7. or.). 243 ATSEDEN HARTZERA JOAN AURRETIK Batetik, gizakiak munduan bere iraupena bermatu eta bizitza ahalik erosoen egiteko, bere ingurua eraikitzeko beharra du. Eta ez hori bakarrik. Ikerketaren hasieran Marxen bitartez esan dugun bezala, gizakiak lanaren bidez mundua sortzeaz gain, bere burua ere sortzen du. Gizakia lanaren emaitza da, eta horrenbestez, lanik gabe ez dago ez gizakirik, ez bizitzarik. Engels ere argi mintzatu zen ildo beretik: «El trabajo es la fuente de toda riqueza, afirman los especialistas en Economía política. Lo es, en efecto, a la par que la naturaleza, proveedora de los materiales que él convierte en riqueza. Pero el trabajo es muchísimo más que eso. Es la condición básica y fundamental de toda la vida humana. Y lo es en tal grado que, hasta cierto punto, debemos decir que el trabajo ha creado al propio hombre».626 Bestetik, nahiz eta teknologiaren fetitxismoaren aldeko diskurtsoek baieztatzen duten makinek edozein lan ordezkatzeko modua izango dela noizbait, automatizazioak baditu mugak, eta ez nolanahikoak. Lana, ikerketa honetan hainbatetan esan dugunez, ez da produkzioaren eremuan egiten den jarduera-mota hori soilik. Alde horretatik, automatizazioaren eta robotizazioaren bitartez planteatzen den lanaren abolizioak gizonezkoaren begiradari erantzuten dio, Federiciren esanetan. Teknologiaren garapenari esker lana desagerraraztea lortuko dela esaten denean, funtsean, oraindik ere nagusiki gizonezkoek egiten duten soldatapeko lana desagerraraziko dela esan nahi da, zeren eta historikoki emakumezkoei egokitu zaien lan-esparrua, zaintza-lanena, bizitzaren erreprodukzioari dagokion hori, automatizatu ezina baita, Federicik dioen bezala.627 Eta gainera, automatizazioaren promesak eta aurrerapenak handiak izanagatik ere, beste horrenbeste gertatuko litzateke pentsamendua eta sorkuntza tarteko diren lanekin. Lanaren abolizioak, beraz, lan kapitalistaren abolizioa esan nahi du, ezeztatzea kapitalak sortu, aldarrikatu eta saritzen duen jarduera-mota hori, kapitala bizitzaren aurretik ipintzen duena, lan abstraktua, produkzioaren eremuan soldataren truke behartuta egiten den jarduera alienatzaile eta esplotatzailea. Lanaren abolizioak esan nahi du ondoeza baizik eragiten ez duten errendimendu, hiperaktibitate eta lehiaren logikaren pean egiten den jarduera-mota hori desagerraraztea, gozamenari, plazerari, jolasari, zaintzei eta azken batean bizitza bizigarriari lehentasuna emateko. Gizarte kapitalistan lana da aberastasuna sortu eta banatzeko mekanismo behinena. Lana da gizakiaren behar eta betebehar moral nagusia, lehentasuna, egitekorik garrantzitsuena. Lana sakratua da. Lanik gabe ez dago jatekorik, ez arroparik, ez etxerik. Lanak baldin tzatzen ditu gizabanakoaren nortasuna eta ingurukoekiko harremanak. Lanak ematen du prestigio soziala, norberak gizartean zer toki izango duen zehazten duena. Lanak definitzen du klasea. Lana dena edo ia dena da, eta horregatik, lanaren abolizioan 626 Engels, Friedrich: "El papel del trabajo en la transformación del mono en hombre". Iturria: https://www.marxists.org/espanol/ m-e/1870s/1876trab.htm 627 Federici, Silvia: op. cit., 2018 (21. or.). 245 ATSEDEN HARTZERA JOAN AURRETIK hiperkontsumoan oinarritutako eredu hau. Kolapsorako bidean gaudela ohartarazten duten ahotsak gero eta ugariagoak dira, eta beranduegi izan baino lehen produkzio- eta kontsumo-maila nabarmen murriztu beharra azpimarratzen dute gehienek. Korronte azelerazionistaren arabera, berriz, protestak, desazelerazioa eta teknologiaren aurkako jarrera ez dira eraginkorrak kapitalismoa gainditu eta paradigma sozial, politiko eta ekonomiko berri batera iristeko, eta kapitalismoaren logika suntsitzailea bizkortzea proposatzen du, hain zuzen, haren kolapsoa eragin eta gizarte postkapitalistari ongietorria egiteko.632 Irtenbideak bat baino gehiago izan daitezke, beraz, eta ikusi beharko da subjektuak pairatzen duen ondoezarekin eta dituen desirekin nola artikulatuko diren. Dena den, aipatu ditugun iragarpen horien artean kontraesanak izan badiren arren, guztiek aurreikusten duten zerbait da urte gutxian lana nabarmen murriztuko dela; denak bat datoz horretan. Lanaren murrizketak zer eragin izango duen, etorkizun utopiko edo distopiko baten aurre an jarriko gaituen, hori ikusteko dago. Lanaren abolizioa pentsaezina iruditu arren, gizakiaren esku dagoen zerbait da. Lanaren nozioa ez baita nozio absolutu bat, zerbait esentziala, berezkoa, aldaezina. Ez da beti gaur egun duguna bezalakoa izan. Lanaren nozioa historikoa da, Dominique Médaren esanetan.633 Historiaren joanean konnotazio material, politiko, sozial, etiko eta erlijiozko desberdinak izan ditu, eta lanaren esanahia gizarte edo testuinguruaren arabera aldatuz joan da. Gaur lantzat ulertzen duguna, industrializazioarekin sortu eta soldata baten truke egiten den hori, alegia, ez da beti horrela izan, eta nozio eraikia da, beraz. Eta eraiki den bezalaxe deseraiki daitekeela esaten du Gorzek.634 Gizarte kapitalistan langileak ametsik badu, lanik egin gabe bizi ahal izatea da. Marxekin batera esan dugun bezala, "beharraren erreinutik" "askatasunaren erreinurako" pausoa ematea da helburua, errealizazio pertsonal zein kolektiborako baldintzak orduan soilik izango baitira. Bizitza lan kapitalistaren menpekotasunetik askatzeko ahalegina egin behar da, beraz. Denbora librea produzitzeak eta lanaren amaiera lortzeak izan behar du lanaren xedea. Edo beste hitz batzuetan esanda, lanik ez egiteko lan egiteak izan behar du langileen lehentasuna. Lanaren zentzua, haren funtsa, azkeneko arrazoia, lana desagerrarazteak izan behar du, orduan bakarrik izango baita langilea benetan aske. Boris Groysek elkarrizketa batean esan zuen moduan: «La verdadera libertad es no trabajar».635 632 Srnicek, Nick; Williams, Alex: "Manifiesto Aceleracionista". Iturria: https://comitedisperso.wordpress.com/2013/07/30/ manifiestoaceleracionista1/ 633 Méda, Dominique: op. cit., 1998 (27. or.). 634 Gorz, André: op. cit., 1998 (12. or.). 635 Groys, Boris: "El consumo es hoy la gran ideología". Iturria: https://elpais.com/diario/2008/07/26/babelia/1217029811_850215. html "2018-04-05", 2018. Ia hamaika urte pasatu dira "Fugas"ek fabrika utzi zuenetik. Hainbeste denboraren ostean, fabrikak berriro ere lanpos tura bueltatzeko aukera eskaini dio, baina haren erantzuna ezezkoa izan da.
science
addi-2b03a1923838
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31747
Aprobetxatzen al da eskola-liburutegiak hezkuntza berrikuntzan duen potentzialtasuna? Babelia liburutegi-mediatekaren diagnosia eta hobekuntza proposamena
Aizpurua Bakedano, Lide
2019-02-28
1. SARRERA Teknologiaren eta informazioaren iraultzak, XXI. mendeko gizartearen esparru guztiak zipriztindu ditu, baita eskola bera ere. Hala, eskolan, konpetentzia zein erronka berriei egokitasunez ekiteko, hezkuntza berrikuntzaren premia suertatu da. Berrikuntza horri bide ematen dion baliabidea da eskola-liburutegia, besteak beste, ikasleak Informazio-gizartean1 egokiro bizitzeko presta ditzakelako, bizitzan zehar ikasteko eta ezagutza eskuratzeko aukerak eskaintzen baititu (Mirét eta Baró, 2016). Hala ere, gehienetan ez da eskola-liburutegiak hezkuntza berrikuntzarako duen potentzialtasuna aprobetxatzen. Kasu batzuetan, lan horretarako borondatea dagoen arren, administrazioak ez du azpiegitura eta ekipamenduan laguntzen (Miret eta besteak, 2011). Aldiz, beste batzuetan, nahiz eta azpiegitura eta ekipamenduak badauden, eskola-komunitateak ez du horiek erabiltzeko borondaterik edo gaitasunik (Serna, 2015). Lan honen helburu nagusia eskola-liburutegiek hezkuntza berrikuntzan duten potentzialtasuna defendatu eta errealitatean hori aprobetxatzen den ikertzea izan den arren, ikerlanak bat egiten du Ikasketa-Zerbitzua deritzon proposamen pedagogikoarekin ere. Izan ere, aldi berean, Gradu Amaierako Lan honen helburu akademikoa gure etorkizuneko praktika profesionalari ekarpen bat egitea izan da. Ekarpen hori gure inguru profesionalean detektatu den arazo bati irtenbide bat ematea da (Gezuraga, 2017). Hala, gure inguruko egoera bat aztertu eta hori hobetzeko konpromisoa hartu dugu gure ezagutza, jarrera eta baloreak erabilita (Zorrilla, Capella, Gil, 2016). Kasu honetan, Zarauzko Orokieta Herri eskolako Babelia izeneko liburutegi-mediateka aztertu dugu, ondoren, detektatu ditugun hutsuneak betetzeko proposamen bat egiteko. Izan ere, eskola-liburutegi honen egoera (espazio fisiko eta ekipamendu aldetik) inguruko onenetakoa izanda ere, hutsuneak dituela aurreikusten genuen; eta hori, batez ere, eskola-komunitateak liburutegiaren erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruan duen kontzientziazio faltagatik dela susmatzen genuen. Hain zuzen ere, hori egiaztatzeko eta hori hobetzeko interesa izan ziren, funtsean, eskola-liburutegi hau ikerketa honetarako aztergai hautatzearen arrazoia. Esan beharra dago, askotan uste izan dela eskola-liburutegiak bere kabuz ekartzen duela aldaketa eta berrikuntza. Egia da horretan lagun dezakeela, baina hori ez dago baliabideak izatearen menpe soilik; behar-beharrezkoa da komunitateak, eta irakasleek batez ere, eskolaliburutegia erabiltzeko borondatea izatea (Durbán, 2010). 1 Informazio-gizartea: garapen sozialaren estadio bat da, bere partaideek (herritar, enpresa eta administrazio publikoak) nahi duten era, leku eta momentuan informazioa eskuratu eta partekatzeko duten gaitasunak ezaugarritzen duena. 2. AURREKARIAK ETA EGUNGO EGOERA Ugariak dira hezkuntzak XXI. mendera egokitzen jakin ez duela defendatzen duten iritziak. Askoren ustez hezkuntza molde zaharkitua ez da gai mota honetako gizarte bateko biztanleek (gure kasuan, haurrek) dituzten beharrei erantzuteko. Hala ere, asko izan dira molde zaharkitu hori atzean utzi eta hezkuntza berrikuntzaren alde egin dutenak ere. Ildo horretatik, eskola-liburutegiak ekarpen nabariak egin ditu berrikuntza beharrari erantzuteko garaian. Hala ere, aurrera egin aurretik, koka gaitezen testuinguruan: zeintzuk dira egungo eskolaren erronkak? Non kokatzen da hezkuntza berrikuntzaren adibide den eskola-liburutegia? Zein da baliabide honen egungo egoera? 2.1. XXI. mendeko eskola eta hezkuntza berrikuntza Argi dago iraultza teknologikoak irakasleon paper tradizionalean eragiten duela (Dorfsman, 2012), baina aldaketa metodologikoetan eta ikasle perfilean ere bai. Hori gutxi balitz, konpetentzia eta ikasteko era berriak sortu dira. Alde batetik, Corinaren (2003) ikuspuntuarekin bat eginik, hezkuntzaren helburua subjektu burujabea, autonomoa, kritikoa eta argumentatzeko, pentsatzeko, sortzeko eta ikertzeko gai dena lortzea dela kontuan harturik, ezinbestekoa da eskolako lehen urtetatik ikertzen eta edukiak zalantzan jartzen irakastea. El cuestionamiento -y los procesos que genera verificación de posibilidades y de argumentaciónson actividades que están íntimamente ligadas a la educación y que tienen el objetivo de contribuir a la formación de un individuo con ideas propias, libre de dominación, y comprometido con la sociedad y con el avance de la ciencia. Haciendo así del educando un ser presente, crítico y consciente de la historia y la cultura de su país. (Corina, 2003:127) Horrez gain, ikaslea besteekin lan egitera joaten da eskolara, irakaslea bultzatzaile eta orientatzailea duelarik, bidelaguna. Lan indibiduala eta kolektiboa ez dira bereizten; alderantziz elkarren menpekoak dira eta elkar aberasten dute (Corina, 2003). Ildo horretatik, ikerketak funtsezko papera betetzen du. Izan ere, ikasleak informazioa bilatzeko eta zalantzan jartzeko motibatzen ditugun heinean, iniziatiba sustatzen eta pertsona sozial eta konprometituak sortzen laguntzen baitugu. Gainera, gaur egun goragoko mailako ikasketetan ikasleak gai ezberdinen inguruan kuestionatzen, argumentatzen eta pentsatzen eta ulertzen jakitea eskatzen da. Hala ere, normalki ikasleek ez dakite hori egiten, eskola ibilbide osoan ez dutelako hori praktikan jartzeko aukerarik izan. Horregatik, oso garrantzitsua da lehen urtetatik ikertzen ikastea. 1. taula: Konpetentzia Informazionalaren konplexutasun edo menderatze mailak. Iturria: Durbán, 2006. Gauza jakina da, gaur egungo haurrak teknologia digitalak erabiltzen jaioak diren arren, edukien erabileran eta horretarako pentsamendu kritikoa erabiltzen hutsune handiak dituztela (Durbán, 2010). Horregatik da hain garrantzitsua gure ikasleak informazioak dituen sarbide eta aukera anitzak erabiltzen heztea, ondoren informazio hori ezagutza bihurtzen ikas dezaten. Horrez gain, eta esan berri dugunarekin lotuta, Irakurketa Konpetentziak ere aldaketak jasan ditu. Orain irakurketa kontzeptu zabalagoa da, pentsamendu erreflexiboaren garapenarekin eta alfabetizazio digitalarekin estuki lotuta baitoa. Horrez gain, irakurketarako erak aldatu egin dira; Durbán eta Garcíak (2008) diotenarekin bat eginik, Informazio-gizartean hamaika bide baititugu irakurketara garamatzatenak, hamaika baita ere horiek eskaintzen dizkiguten aukerak eta, beraz, erabilerak ere bai: la lectura puede ser así literaria o informativa, en formato textual 1. INFORMAZIOAREN BILAKETA ETA BERRESKURATZEA •Informazioaren beharra onartzea •Eskuragai dauden informazio baliabideak ulertzea •Informazioa lokalizatu eta berreskuratzea •Emaitzak eta bilaketa prozesua ebaluatzea 2. INFORMAZIOAREN ANALISIA ETA TRATAMENDUA •Hautatutako edukia esploratu, antolatu eta erregistratzea •Informazioa ezagutza pertsonalean bihurtzea 3. INFORMAZIOAREN KOMUNIKAZIOA ETA APLIKAZIOA •Erabileran etikarekin eta ardurarekin jokatzea •Emaitzak era egokian komunikatu eta aplikatzea o incluso en hipertexto, en secuencia no lineal y accesible indistintamente a través de soporte papel o digital (Durbán, García, 2008:58). Irakurketarako Konpetentzia garatzeak haurrei ikaskuntzarako eta garapen pertsonal nahiz sozialerako lagunduko die; horregatik da oinarrizkoa eta beharrezkoa. Gainera, konpetentzia hau ere eskolako urte guzti-guztietan garatu beharrekoa da; era global eta progresibo batean. Ikus dezakegun bezala, atal honetan aipatutako hiru puntu nagusiak (ikerketarako beharra, Konpetentzia Informazionalaren sorrera eta Irakurketa Konpetentziaren eraldaketa) eskolak gaur egungo gizartearen aurrean dituen oinarrizko erronkak dira; lehenbailehen erantzutea eskatzen dutenak, gainera. Hurrengo lerroetan azalduko dugu, beraz, berrikuntza behar honi erantzuteko eskola-liburutegiak zein aukera dituen. 2.2. Hezkuntza berrikuntza eta eskola-liburutegia Hainbat adituren arabera, hezkuntza-berrikuntza ezinezkoa da eskola-liburutegi gabe (Baró, Cosials, 2003; Cremades, Jiménez, 2015; Durbán, 2010; Miret, Baró, 2016). Hots, horien iritziz, ezin dugu ikerketaz, irakaskuntzaz, ezagutzaz… hitz egin liburutegiaren ekarpenik gabe. Baró eta Cosialsek (2003) ematen duten definizioaren arabera, eskola-liburutegiak papereko dokumentu tradizionalez gain, beste euskarri bateko dokumentuak eta sarean dagoen informaziora sarbidea ematen duen ekipamendua dituzten ikaskuntzarako baliabide zentroak dira. Gai honetan aditu diren autore gehienek defendatzen dute XXI. mendera egokitzen diren eskola-liburutegien izaera hibrido hori. Azken finean, Durbánek (2010) esandakoarekin bat eginik, eskola-liburutegia, liburutegi zerbitzu bat baino, hezkuntza baliabide bat da. Liburutegi eredu irekiago eta dinamikoago bat da, mundu aldakor baten behar berriei adi dagoena (Mirét, Baró, 2016). Egun ezagun da eskola-liburutegia aurreko atalean aipatu ditugun erronka berri horiei lotuta doala: ikerketari, Konpetentzia Informazionalari eta irakurketa modu eraldatuari. Eskola-liburutegia berritzailea izango bada, ordea, ezinbestekoa da oinarrizko osagai eta funtzionamendu mota bat betetzea. Alderdi horiez aritu izan dira, besteak beste, Miret eta Baró (2016) edo Durbán (2010): • Eskola-liburutegia baliabideekin elkarreragina izatea ahalbidetuko duen espazioa izango da. Elkarreragin hori irakurketaren edota elkarrizketaren bidez lortuko da. Horregatik, lanerako gune espezifikoak izatea eta ikasleen taldekatze ezberdinak (bakarka, binaka edo taldeka) posible egitea komenigarria da. • Baliabide aldetik, esaterako, anitzak izan behar dira eskola-liburutegiak eskaintzen dituenak. Espazio hibrido bat dela jakinik, liburutegiak eskola-komunitatearentzat erabilgarriak diren baliabide informatibo eta literarioak izan behar ditu eskuragai, paperekoak nahiz digitalak. Horien optimizaziorako, gainera, komenigarria da aukeraketa bat egitea eta erabilera partekatzeko aukera ematea. Alde batetik, kolekzio eguneratua eta anitza behar du, curriculumeko arlo ezberdinetan erabil daitekeena eta ikasleen adin eta behar ezberdinetara egokituak. Barne hartu beharko ditu informazio bilaketarako materialak, nahiz literarioak. Bestalde, IKT baliabidez hornitua egon behar da. Interneterako konexioa behar da, bertako edukietara sarbidea izan eta ezagutza eraiki nahiz zabaldu ahal izateko. • Lan-lerro zabala izango du eskola-liburutegi berritzaile batek. Funtsean, ikastetxeko ikerketa lanetarako eta irakurketa-idazketa interbentzioetarako material espezifikoen erabilera kudeatuko duen diziplinarteko eragile bat izango da. Hori horrela, bere esku-hartze eremu nagusiak ondorengoak izango lirateke: irakurketa sustatzea, Konpetentzia Informazionala garatzea eta ikerketa lanetan laguntzea. Esku-hartze eremu horietan eskola-liburutegiaren lana hiru eratakoa izango da, batez ere. Alde batetik, formakuntza emango die ikasle, irakasle zein komunitateko beste partaideei. Bestetik, irakasleekin elkarlanean eremu horiei dagozkien esku-hartze didaktikoak prestatu/proposatuko ditu. Eta, azkenik, lan horietan laguntza eta jarraipena eskainiko du. Dimentsio desberdinen baitan liburutegiak ikasleen aspektu intelektual eta emozionalak sustatzen ditu eta horiei laguntzen die, euren garapen pertsonal eta sozialerako. Ondoko taulan (ikus 2. taula) azalduko ditugu, dimentsio horien baitan, eskola-liburutegiak ikastetxean egin ditzakeen ekarpenak. KONTZEPTUA EKINTZA EKARPENAK Dimentsio fisikoa Antolakuntza egitura egonkorra Errazten du - Informazio eta literatura materialen hautaketa koordinatua. - Baliabideen zentralizazioa, erabilera elkarbanatua ziurtatzeko. - Material anitz eta kalitatekoetara sarbidea izatea. - Elkar topatzeko eta harremanak izateko leku bat egotea. - Ikasketarako eta irakurketarako inguru bat egotea. Ikasketarako eta irakurketarako ingurua Laguntzen du - Irakurketa praktiken eta gaitasun intelektualen garapenean. - Ikerketa lanak eta irakurketa esku-hartzeak egiten. - Ikastetxean idazteko eta irakurtzeko giroa sortzen. - Liburutegiaren erabileran, hezkuntza baliabide bezala. Hezkuntza dimentsioa Hezkuntza baliabidea Sustatzen du - Irakas-ikaskuntza prozesuak burutzea. - Hezkuntza Premia Bereziei erantzuteko arreta eta ikasleen arteko desberdintasunen konpentsazioa. - Familiak irakurketaren sustapenean inplikatzen dituzten ekintzak. - Irakaskuntza praktikari laguntza pedagogikoa. Diziplinarteko eragile pedagogikoa Sostengatzen du - Ikastetxeko Hezkuntza eta Curriculum Proiektuaren garapena. - Hezkuntza praktika, maila metodologikoan eta curricularrean. - Ikerketa bidez ikasteko eta irakurketa-idazketa praktikarako egoerak diseinatzea. - Ikastetxean hasten diren irakaskuntza hobetzeko prozesuak. 2. taula: Dimentsio desberdinen baitan, eskola-liburutegiak ikastetxean egin ditzakeen ekarpenak. Iturria: Durbán, 2010. Oinarrizko osagai horien artean, liburuzainak garrantzi berezia dauka eskola-liburutegiaren kontzeptu berri honetan. Izan ere, baliabide hau hezkuntza berrikuntzarako eraginkorra izan dadin, oinarrizkoa da liburuzainak ekarpen horiek egin ahal izateko prestakuntza egokia izatea, eta hortaz, profil zehatz bat garatzea. Irakasle liburuzain berri honek espezializazio bikoitza beharko du: pedagogian eta bibliotekonomian (Baró, Cosials, 2003). Alde batetik, ezagutza izan behar du garapen curricularrean, esku-hartzeen diseinuan edo ikaskuntzaren metodo eta teorietan, esaterako. Beste alde batetik, ikastetxeko informazioan aditua izango da (Durbán, 2010). Informazioaren erabileran jakintsua eta konpetentea izan behar du (Baró, Cosials, 2003), hasi bilaketa estrategia eta erabakietatik, eta iturrien kontraste eta balorazioraino. Liburuzaina irakasle eta ikasleak gai horien inguruan formatzearen arduradun izango da. Hala ere, lan hori ez du bakarrik egingo. Izan ere, irakasleekin elkarlanean egingo du; irakurketa, literatura eta Konpetentzia Informazionalarekin lotutako eduki curricularren inguruko gaietan erreferente nagusia izango delarik. Hori horrela, funtsezkoa da administrazioak profil hori ezagutu eta horren alde egitea. Garrantzitsua da bere konpetentzia eta funtzioak ongi definitzea, kalitatezko formakuntza eskaintzea edota eskola-liburutegian lan egiteko denbora espezifikoa ematea. Horrez gain, eskola-liburutegiak kontzeptualizazio argi bat behar du, bai administrazioaren aldetik, baina baita ikastetxean bertan ere. Eskola-liburutegiak izango duen izaera eta norabidea klaustroan erabaki beharrekoak dira eta ikastetxeko dokumentuetan ondo finkatuta egon behar dira. Hori guztia, gainera, komunitate osoaren lankidetzarekin osatu beharko da: irakasleak, zuzendaritza-taldea, beste liburuzain eta profesionalak, familiak, etab. Ildo horretatik, bat egiten dugu Durbánek (2010:12) esanarekin: solo avanzaremos cuando sepamos hacia donde caminamos. Azpimarratu behar dugu, eskola-liburutegiak hezkuntza berrikuntza egia bihurtzen lagundu dezakeen arren, hori ez dagoela baliabide horren esku soilik. Ez da hezkuntza-berrikuntzarako berme bat (Corina, 2003). Benetan daukan potentzialtasuna aprobetxatu nahi bada, ezinbestekoa da eskola-komunitate osoak gai honen inguruko kontzientzia eta ardura hartzea. Lan horretan, gainera, garrantzia berezia daukate irakasleek. Izan ere, aldaketa metodologiko horiek eman daitezen ezinbestekoa da irakasleek eskola-liburutegiak erabiltzeko borondatea izatea (Durbán, 2010). Atal honekin amaitzeko, azaldu beharra daukagu, baliabide honek ikasleen eskola garapenean ekar ditzakeen onurak frogatu izan direla. Eskola-liburutegiak eta honen erabilera egokiak haurren emaitza akademikoetan duten inpaktuaren inguruko ikerketak egin izan dira, esaterako, eta Miret eta Barók (2016) azaltzen dutenez, datuek honako hau erakusten dute: Estandarizatutako azterketetan puntuazio altuagoak. - Irakurketan eta informazioaren alfabetizazioan emaitza arrakastatsuagoak. - Irakurketa sarriagoa eta sakonagoa. - Ikasketenganako jarrera positiboagoak: motibazio, autoestimu eta autonomia handiagoak. - Irakasleriaren garapen profesional handiagoa. Bestalde, PISA 2015 (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, 2016) informeak argitaratutako datuen arabera, Espainian Gaztela eta Leonek lortu zuen puntuazio altuena irakurketari dagokionean. Bertako gobernuko Hezkuntza Berrikuntza eta Ekitate arduraduna den Pilar Gonzalezek El Correo egunkariari egindako adierazpenek (Fernandez Vallejo, 2016) diotenez, arrakastarako giltzarrietako bat izan da eskola-liburutegietan egin duten inbertsioa. Bere esanetan, ikastetxeko espazio baloratuenetakoa da eta bertako jarduera eskola osora zabaltzen da. Gonzalezek dionez, baliabideen bulego modukoa da eskola-liburutegia. Gaztela eta Leonen eskola-liburutegiek duten garapena, ordea, ez da gainontzeko hezkuntza sistema osora zabaltzen den errealitatea. Horixe azaldu nahi izan dugu lanaren hurrengo atalean. 2.3. Eskola-liburutegi berritzailearen egungo egoera Eskola-liburutegien definizio eguneratuak honek hezkuntza berrikuntzan egin dezakeen ekarpena argi erakusten duen arren, oraindik ere badaude gure testuinguruan eskolaliburutegien inplementazio orokorra galarazten duten zenbait arrazoi edo muga. Galarazpen horren oinarria administrazioak gai honen inguruan duen interes falta izan daiteke. Zenbait lekutan esfortzua egiten den arren, egun administrazioak bultzatzen duen liburutegiak hasierako planteamendu teorikoaren zati bat soilik hartzen du kontuan, eta ez dago gizarte digitalak ezartzen dituen erronkei erantzuteko prest (Miret, Baró, 2016). Orokorrean, bai estatuan eta baita EAEn ere, egiten diren inbertsioak irakurketa sustatzearekin loturikoak izan ohi dira (Miret eta Baro, 2016; Durbán, 2010), irakurketa era tradizionalean ulertuta eta, gehienetan literarioarekin lotura duena. Eta fokatze horrek, noski, ez ditu asetzen gaur egun eskola-liburutegi batek ase beharko lituzkeen irakurketa era berrien eta gainontzeko ezagutzen beharrak. Serna, Rodríguez eta Etxanizek (2017) diotenez, beharrezkoa da hezkuntzako administrazio publikoak eskola-liburutegien sorrera eta sustapena aurrera eramango dituen politika irmo eta iraunkorrak izatea. Izan ere, administrazioak zenbaitetan eskola-liburutegiaren aldeko pausuak eman dituen arren, konpromiso hori ez da izan ez erregularra eta ez sendoa, gehienetan egungo egoera ekonomiko zailaren aitzakian. Sufritzen ari garen eskola-liburutegien murrizketa politikaren aurrean (Coronas, 2015), aurrekontu erregular eta sendoa behar da, arduradun espezializatuak, ekipamendu egonkor eta beharrezkoak, material eguneratuak eta marko metodologiko berri bat. Hori horrela, Durbánek (2010) dionaren arabera, inplementaziorako zehaztasunetan aurrera egitea eta, bereziki, laguntzarako, aholkularitzarako eta irakasleriaren formakuntzarako aurrekontuak handitzea falta da. Gurera ekarrita, Euskal Autonomia Erkidegoan Hezkuntza sailak ez du horren alde egiten. Hori gutxi balitz, irakasle liburuzainen plazak ezabatzen ari dira, era horretan, eskola-liburutegiak (ulertzen ditugun bezala ulertuta) desagerpenera kondenatuz (Serna, Rodríguez, Etxaniz, 2017). Hala ere, ez da hezkuntza administrazioa eskola-liburutegien garapenerako bidean harriak jartzen dituen bakarra. Durbánek (2009) lau puntu nagusitan bildu zituen eskola-liburutegien garapenean, ikastetxeetako egunerokoan, existitzen diren tentsio nagusiak: 1. Eskola-liburutegi baliagarria: Izan ala ez izan? Askotan uste da eskola-liburutegi egoki bat izateko nahikoa dela ondo ekipatua eta pertsonala duena izatea. Hala ere, baliagarria izan dadin, ezinbestekoa da baliabide horien erabilera. Liburutegi zerbitzu tradizionala baino garrantzitsuagoa da horren funtzio hezitzailea; hots, ikasketarako espazioa bihurtzea. Horretarako, irakasleak izan behar dira erabilera horren beharra sortu behar dutenak, ondoren, liburuzainaren laguntzaz ekiteko. 2. Papereko kulturatik, kultura digitalera: Internet ala liburutegia? Egun Interneten denetatik daukagula iritzita, liburutegiaren beharra zalantzan jartzen da. Honen aurrean hausnarketa bat behar da, kultura idatziaren funtzio soziala birkokatuz, kultura bisualarekin eta teknologia berriekin elkarbizitzeko. 3. Liburutegiko koordinatzailea: Irakaslea ala liburuzaina? Orokorrean irakasleek liburuzaina liburutegiaz arduratzen den pertsona dela uste dute. Hala ere, hezkuntza baliabide eta curriculumaren garapenaren hobekuntzarako laguntza bezala ulertzen badugu liburutegia, perspektiba hori aldatu beharra dago. Hortaz, liburuzainaz baino, liburutegiko koordinatzaileaz edo arduradunaz arituko ginateke. Hala, hezkuntza aitorpena duen eta lan horretarako gaitasun espezializatua duen figura bihurtzen da. Liburutegiko koordinatzaileak, beraz, hezkuntzan laguntzeko pertsona bezala izango ditu funtzio eta zereginak eta klaustroarekin eta zuzendaritzarekin erantzunkidetasunean beteko ditu. 4. Inplementazioa teoriatik praktikara: Nahi eta ezin? Ala ahal izan eta nahi ez? Eskolaliburutegiak teoriatik praktikara eramateko pausua irakasleek egin behar dute. Hala ere, kolektibo horrek askotan zailtasunak ditu horren erabilerarako, hainbat arrazoirengatik: ikasle mota desberdina, denbora falta, baliabide eta estrategia metodologiko desegokiak, arloka antolatutako programazioak… Batzuetan, arrazoi horien aitzakian, aldaketak egin gabe geratzen dira. Dena den, ez dugu ahaztu behar gehienetan hezkuntza berrikuntza norberaren borondatetik hasten dela, teoria handietatik baino. Hala, beharrezkoa da ikastetxeetako metodologia aldatzea, ikasleek era esanguratsuan ikas dezaten. Hala ere, gai honen inguruko eztabaida ondo bideratu beharrean ikusten gara. Igarzaren (2016) esanarekin bat eginik, eskola-liburutegien etorkizuna zein den galdetu beharrean, etorkizuna duten eskola-liburutegiak zeintzuk diren eztabaidatu beharko genuke. Horregatik, hezkuntza berrikuntzarako orokorrean, eta eskola-liburutegien garapenerako zehazki, trabak existitzen diren arren, ez dugu ahaztu behar horien inplementazioa guztiz erreala dela eta potentzialtasun handia dutela. 3. HELBURU ETA HIPOTESIAK Lanaren abiapuntua izan zen eskola-liburutegiek hezkuntza berrikuntzarako daukaten potentzialtasuna ustiatzen ez denaren hipotesia. Hori dela eta, eskola-liburutegi zehatz bat ikertzea izan dugu helburu, duen gaitasun hori aprobetxatzen den aztertzeko. Alde batetik, behaketa bitartez, azpiegitura, ekipamendu eta instalazio aldetik zein egoeratan dagoen jakin nahi izan dugu. Eta, beste alde batetik, galdetegiak eginda, eskola-komunitateko partaideek eskola-liburutegiaren erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruan duten kontzientzia ezagutu nahi izan dugu. Beste era batera esanda, liburutegi zehatz horren diagnosia eta ebaluazioa egitea izan dugu helburu. Lanarekin amaitzeko, egindako diagnosi horretatik abiatuta eta eskola-liburutegiaren definizio eguneratuan oinarrituz, hobekuntza proposamen bat egitea eta honek eskolaren berrikuntzan ekar ditzaken ondorioak ezagutaraztea izan dugu helburu. Aurrez zehaztutako hipotesi eta helburuei berriz helduta, hortaz, lan honen ardatz galdera nagusi bat izan da: Aprobetxatzen al da eskola-liburutegiak hezkuntza berrikuntzarako duen potentzialtasuna? 4. METODOA, LAGINA ETA PROZESUA 4.1. Ikerketa-metodoa Lan honen kasuan, eskola-liburutegi baten errealitatea nolakoa den eta horren potentzialtasuna baliatzen den ulertu nahi izan dugunez, ikerketa mistoa egin dugu. Alde batetik, ikerketan jaso ditugun datuak kuantitatiboki aztertu ditugu. Baina, bestetik, ikerketa kualitatiboaren bidea ere jarraitu dugu, fokatze honek ematen baitigu aukera errealitate soziala ikertu eta ulertzeko (Ugaldek eta Balbastrek 2013). Kasu honetan, ikerketa autoebaluaziorako baliabide mota bat bezala ulertu dugu; hots, daukagun errealitatea aztertu eta hobekuntza proposamena egiteko erreminta bezala hartu dugu. Izan ere, era horretako ebaluazio edo diagnosia ezinbestekoa da edozein zerbitzuren hobekuntzarako hartu beharreko neurri edo erabakiak zehazteko. La herramienta de autoevaluación supone una ayuda imprescindible para la evaluación y la mejora de la biblioteca escolar. Es una herramienta clave para poder determinar las medidas que hay que tomar, así como una contribución importantísima al análisis y la planificación de la evolución y mejora de los servicios que ofrece. Permite situarnos en el punto de partida en el que se encuentra la biblioteca de nuestros centros, así como diseñar procesos de mejora de manera muy apropiada. (Miret eta besteak, 2011:136) 4.2. Datu bilketarako tresnak Gure kasuan, datu bilketarako behaketa eta galdetegiak erabili ditugu. Bietan lortutako erantzun positibo eta negatiboak kontuan hartuta egin genuen diagnostikoa (Chubut, 2010); hala, liburutegiaren eta horren zerbitzuen indargune eta ahulguneak detektatu ahal izan genituen, lanari perspektiba zabalago bat eskainiz. 4.2.1. Behaketa-fitxa Alde batetik, behaketa zuzena egin genuen. Horren helburua inolako manipulaziorik gabe, era sistematiko eta kontrolatuan, egoera begiratzea eta hortik ikerketarako garrantzitsua den informazioa eskuratzea izan da. Modu honetara, liburutegiaren azpiegitura, ekipamendua eta instalazioak ebaluatu nahi izan ditugu. Kasu honetan, Juaristiren (2003) gizarte ikerketarako tekniken sailkapena kontuan hartuta, behaketa zuzen deskribatzailea eta egituratua izan da. Horretarako, aurrez kodifikatutako behaketa-fitxa bat erabili genuen, behatu nahi genituen ezaugarriak zehatz mehatz definituta dituena. Behaketa-fitxa (ikus 8.1. eranskina) sortzerako garaian, gaian adituak direnen esanetan eskolaliburutegi berritzaileek izan beharko lituzketen ezaugarriak hartu genituen aintzat. Fitxaren oinarrian Chubutek (2010) egindako taula hartu genuen, gero gure hezkuntza errealitatera egokitzeko. Horrez gain, Miret eta besteek (2011) zehazten dituzten liburutegiaren oinarrizko datuak ere kontutan hartu genituen, behaketa-fitxa aberasteko. 4.2.2. Galdetegia Bestalde, ikastetxeko zenbait norbanakori galdetegi bat egin genien. Izan ere, Juaristik (2003:85) baieztatzen duen moduan, aztertutakoa gai soziala denez, ezin dugu gizakiek euren portaerei ematen dieten sakoneko esanahia ezagutu kanpo portaera soilik behatuz. Ondorioz, esanahi hori behar bezala eta bere sakontasunean ezagutzeko biderik onena pertsonei galdetzea dela uste izan dugu. Horrela, eskola-komunitateko kolektibo edo norbanako ezberdinek eskola-liburutegiaren erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko zein kontzientzia duten jakin nahi izan genuen. Guztira, lau galdetegi sortu genituen, bakoitza eskola-komunitateko kolektibo edo banako bati zuzenduta. Hortaz, zuzendaritza-taldearentzat (ikus 8.2. eranskina), liburuzainarentzat (ikus 8.3. eranskina), irakasleentzat (ikus 8.4. eranskina) eta ikasleentzat (ikus 8.5. eranskina) galdetegi desberdinak sortu genituen. Denetan abiapuntua berdina izan zen arren, bakoitzaren ezaugarri eta funtzioetara egokitzen diren galderak egin genizkien. Erabili ditugun galdetegiak gehienbat galdera itxiz osatutakoak dira. Era horretan, denek abiapuntu berbera izan zutenez, errazago alderatu ahal izan genituen erantzunak. Era berean, inkestatuentzat erraz eta bizkor erantzuteko modukoak izan ziren. Galdetegi horiek sortzeko, aurrez eskola-liburutegien inguruko beste ikerketa batzuetan erabilitako inkesta eta galdetegietan oinarritu ginen. Zehatzago esanda, Miret eta besteek (2011) sortutako eskola-liburutegien autoebaluaziorako tresnatik hautatu genituen ikertu nahi izan dugun horretara gehien egokitzen diren galderak. 4.3. Lagina Ikerketa hau CEIP Orokieta HLHI Zarautz (Gipuzkoa) ikastetxean egin genuen. Zehatzago esateko, bertako Babelia izeneko liburutegi-mediateka eta eskola-komunitatearen iritzia aztertu genituen. Galdetegia bete zuten kolektibo eta norbanakoen laginak ikastetxearen errealitatea ahalik eta era osoenean irudikatzea izan zen gure helburua. Era berean, lagina zehazteko orduan, kontuan hartu genuen eskola-liburutegia hezkuntza-komunitate osoak erabiltzeko baliabidea dela. Horregatik, besteak beste, Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleei egin genizkien galderak. Haur Hezkuntzakoen kasuan, 4 eta 5 urteko haurrei egin genien galdetegia. Izan ere, adin-tarte horretako ikasleak dira, batez ere, eskola-liburutegia erabiltzen hasiko liratekeenak, aurreirakurketa-idazketa garatzeko garaian baitaude. Kurtso bakoitzeko tutoreek aukeratutako 5 haur hartu genituen; ezezagunekin kikiltzen ez direnak izan ziren, galdetegia egitean ahalik eta errazen egiteko. Lehen Hezkuntzakoei dagokienez, 1., 4. eta 6. mailak hautatu genituen. Kasu horietan guztietan kurtsoko tutoreek aukeratutako 10 ikaslek bete zuten galdetegia. LHko lehen eta azken mailako ikasleak hautatu genituen, ikusteko irakurketa-idazketaren menderakuntza prozesuan mailarik azalenekoa eta sakonagoa daukaten haurretan eskolaliburutegiak zein erabilera eta eragin duen. Prozesu horren bitartea baloratzeko, 4. maila izan zen aukeratua, erreferentzia bezala ISEIIVEIen2 etapa erdiko Ebaluazio Diagnostikoa hartuta. Izan ere, LHn ebaluazio hori egiten dutenak 4. mailakoak dira. Aukeratutako maila bakoitzeko tutore guztiek (kurtsoko 4 irakaslek) galdetegia betetzea ikusi genuen egokien. Hori bete izan balitz, 20 irakasleren erantzunak edukiko genituzkeen. Hala eta guztiz ere, ezinezkoa izan zitzaigun horietako birenak jasotzea eta, beraz, 18 tutoreren erantzunak eskuratu genituen guztira. Ikasle eta irakasleez gain, zuzendaritza-taldeak (kolektibo bezala) eta liburuzainak ere bete zuten galdetegi bana. 4.4. Prozesua Ikerketa-lan hau fase ezberdinetan gauzatu da, hausnarketa pertsonaletik hasi, errealitate baten azterketa egin eta hori hobetzeko proposamen bat garatzeraino. Ildo horretan, Sernak (2015) egindako ikerketa prozedura adibide gisa erabili badugu ere, azkenean, hemen aurkezten den lanak bere nolakotasun propioa hartu du. Izan ere, helburu profesional zein pertsonalak lortzeko jarraitu den Ikasketa-Zerbitzua deritzon proposamen pedagogikoaren pausuekin (Zorrilla, Capella eta Gil, 2016) ere egiten du bat ikerketa-lan honek. Hala, fase guztiak ondoko eskeman bildu nahi izan ditugu: 4.4.1. Hutsuneen hautematea eta ikerketaren diseinua Lanaren lehen pausua GrALerako ikerketa-lerroa zehaztea izan zen. Gure kasuan, eskolaliburutegiak hezkuntza berrikuntzarako duen potentzialtasuna aztertzea nahi izan genuen. Horretarako, aurrez ezaguna zen liburutegi bat hautatu genuen, izan zitzakeen hutsuneak identifikatuta, ikerketarako aukera baliagarria emango zigula iritzita. Erabaki hori hartuta, lehendik egindako ikerketetan oinarrituta (Chubut, 2010; Miret et al., 2011; Serna, 2015), gurearen diseinua burutu genuen. Ikerketa-metodoa zehaztu, datu bilketarako tresnak sortu eta lagina hautatu genuen. 4.4.2. Ikerketa burutzea Irakasleek, zuzendaritza-taldeak eta liburuzainak euren aldetik bete zituzten galdetegiak eta, ondoren, guri entregatu. LH 6. mailako ikasleek ere, egun horretan irteera zutenez, ezin izan zuten gurekin aurrez-aurre egon eta, beraz, euren tutoreen laguntzaz bete zuten. Gainontzeko haur guztiak mailaka atera genituen aparteko gela batera galdetegia egiteko. Denei idatziz egin genien inkesta, Haur Hezkuntzako ikasleei izan ezik; horiei, oraindik ere hizkuntza idatzia menderatzen ez dutenez, ahoz eta galderak sinplifikatuta (ikus 8.6. eranskina) egin genien. Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleei ere, arrazoi berdinagatik, laguntza eman genien galdera-erantzunak irakurtzerako garaian, nahiz eta bakoitzak bere galdetegia bete zuen. Behaketa-fitxa betetzeari dagokionez, fitxa horretan behatu nahi genituen ezaugarri eta alderdiak zehatz-mehatz definituta zeudenez, nahikoa izan genuen bertan gurutzeak egin eta zenbait ohar hartzearekin. Lan horretan liburuzainaren laguntza izan genuen. Prozesuan zehar informazio gehiago behar izan dugunean, liburuzainaren laguntza izan dugu. Uneoro prest egon da edozein galdera erantzuteko: liburutegiaren proiektuaren inguruan, eskolako metodologiari buruz… Horretarako, berarekin aurrez-aurre edo posta elektroniko bidez komunikatu ahal izan gara. 4.4.3. Datuen estatistika azterketa Galdetegietan jasotako datuak aztertzeko EXCEL programa erabili genuen, aldez aurretik datuak kodifikatuz. Lehenik, jasotako erantzunak prozesatu genituen, balio ezberdinak emanez (ikus 8.7. eranskina). Lau eratako erantzunak ziren: bai/ez erakoak, maiztasuna adieraztekoak, balorazioa egitekoak eta galdera ireki bana. Behaketa-fitxaren kasuan, zehaztuta zeuden itemen baiezko eta ezezko erantzunak zenbatu genituen eskuz. Jarraian, itemetan zehazten zena deskribatuz aurkeztu genituen jasotako datuen emaitzak. Behaketa-fitxak erantzuten zuen ikerketa-dimentsioa ere definitu genuen: liburutegiaren azpiegitura, ekipamendua eta instalazioak. Horrela, ateratako emaitzak ikerketa-dimentsio horren baitan antolatzeko aukera izan genuen. Datu bilketarako tresnen atalean (ikus 4.2. atala) aipatu bezala, galdetegi guztiek abiapuntu bera dutenez, kolektibo bakoitzari egindako galderak trukatu egiten dira; hots, ikerketadimentsio berari erantzuten diote. Horregatik, lehenik ikerketa-dimentsioak definitu eta bakoitzari zegozkion galderak sailkatu genituen (ikus 8.8. eranskina), ondoren, emaitzak dimentsioka antolatuta aurkezteko eta kolektibo ezberdinen erantzunak elkarren artean kontrastatu ahal izateko. Ondokoak dira, eskola-komunitateak liburutegiaren erabilgarritasun eta eraginkortasunaz duen kontzientziaren baitan, ikerketa-dimentsioak: liburutegiaren existentziaren ezagupena; presentzia eskolako txosten, aurrekontu eta bilera garrantzitsuenetan; elkarlana eta koordinazioa; liburuzainaren lana eta liburutegiko zerbitzuak; eskola-liburutegiaren erabilera; eskola-liburutegiaren eraginkortasuna. Amaitzeko, gure emaitzek eta ondorioek gaiaren inguruko beste ikerketa batzuek esaten dutenarekin lagunduta, hobekuntza proposamena egin dugu, eta lan honetan aurkezten dugu. Ondokoa izan zen horretarako ardatz hartu genuen galdera nagusia: zer komeni da egitea eskola-liburutegi batek hezkuntza berrikuntzan laguntzeko? 5. EMAITZAK 5.1. Liburutegiaren azpiegitura, ekipamendua eta instalazioak Behaketa-fitxaren emaitzetan ikusi daitekeen moduan, azpiegitura, ekipamendu eta instalazio alderdiak kontuan hartzen baditugu, Babelia liburutegi-mediatekak fitxan definituta agertzen diren item gehien-gehienak betetzen ditu. 57 itemetatik 50 baiezko eta 7 ezeko jaso dira. Hala ere, azken horietatik 5 ezezko-partzialak3 direla esan dezakegu. Espazio fisikoa dela eta, eskola-liburutegiak ingurune egoera egokiak dituen erabilera esklusiborako espazioa dauka. Gune ezberdinetan banatuta dago (irakurketarako, ikasketarako, mediatekarako, liburuzainarentzako…) eta jarduera ezberdinak aldi berean egiteko gaitasuna badute; nahiz eta normalki jarduerak era bereizian egiten dituztela esan duen liburuzainak. Espazio horietarako ekipamendu egokia dutela baieztatu dute. Altzariei dagokienean, liburutegiko funtzioetarako beharrezkoak badituzte eta erabiltzaileentzat egokiak dira. Ekipamendu eta instalazio teknikoak ere nahikoak dira beharrei erantzuteko. Liburutegiaren gestiorako, kontsultarako edota lanerako ordenagailu gune bereiziak daude, ekipatuak eta Interneterako konexioarekin. 3 Itema zuzenean betetzen ez bada ere, eskola-liburutegi berak hutsune hori betetzeko bideren bat badaukalako deitu diogu ezezko-partzial. Liburutegiko kolekzioa mota askotakoa (bibliografikoa, ikus-entzunezkoak, elektronikoak…) da, ikasleen aniztasunari (adin-tarte, interes, premia bereziei…) erantzuten dio eta ABIES4 programaren bitartez automatizatuta dago. Materialak SHU5ren arabera antolatuta dituzte eta katalogoa erabiltzaileen eskura dago (on-line ere badute). Horrez gain, urtero egiten da funtsaren garbiketa edo xahutzea eta, beraz, material eguneratua daukatela esan dute. Babelia liburutegi-mediatekak zerbitzu zabalak eskaintzen ditu. Alde batetik, liburuak mailegatu daitezke etxerako, geletarako edo liburutegien artean. Bestalde, espazioa (eta bertako materiala) ikasteko edota lan pertsonalerako ere erabil daiteke, bai eskola orduetan eta baita eskola orduetatik kanpo ere. Astelehen eta ostiraletan irekitzen dute ordu-erdiz arratsaldetan maileguak egiteko eta, bestela, ikasleek egunero ordenagailuetan ibiltzeko aukera dute mailaka antolatuta. Bestalde, liburutegi honek ikusgarritasuna baduela ere agerian jarri da behaketa-fitxan. Seinaleztapen argia, eskola-komunitatera zabaldutako informazio-taula propioa eta eguneratutako bloga6 dauzka; azken hori, gainera, eskolako web-orri orokorrean sartuta dago. Atal honekin amaitzeko, eskola-liburutegi hau irisgarria dela diote. Lehen Hezkuntzako lehenengo solairuan dago kokatuta, igogailua parean dauka eta espazioa aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokituta dago. 5.2. Eskola-komunitateak liburutegiaren erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruan duen kontzientzia a. Liburutegiaren existentziaren ezagupena Haur Hezkuntzan galdetutako ikasle gehienek euren eskolan liburutegia ez dagoela esan dute. Kasu batzuetan, eskola-liburutegia geletan dituzten liburutegiekin (apalategi bat liburu gutxi batzuekin) nahastu dute. Lehen Hezkuntzako ikasle guzti-guztiek, ordea, %100ean, erantzun dute eskola-liburutegia ezagutzen dutela. b. Presentzia eskolako txosten, aurrekontu eta bilera garrantzitsuenetan Zuzendaritza-taldeak, liburuzainak eta irakasle guztiek dakite eskola-liburutegia badagoela, baina irakasleetatik %61ak soilik ezagutzen du eskola-liburutegiaren proiektua. Kasu honetan, HHko irakasle gehiagok (%71) ezagutzen dute LHkoek (%36) baino. Zuzendaritza-taldeak dio eskola-liburutegia berauen, eta beraz eskolaren, lehentasunetako bat dela. Liburuzainak, aldiz, galdera berari ezezko batekin erantzuten dio, hau da, berak dio eskola-liburutegia ez dela ikastetxearen lehentasunetako bat. Babelia liburutegi-mediatekaren proiektu formala existitzen da eta horren urteroko planifikazio eta ebaluazioan parte hartzen du zuzendaritza-taldeak, ez, ordea, irakasleek, 18tik 1ek soilik esan baitu eskola-liburutegiaren planifikazio eta ebaluazioan parte hartzen duela. Liburuzainari galdetuta, aldiz, txosten hori egiten dela baieztatzen du, baina liburuzainak bere kontura eginda. Eskola-liburutegiak presentzia du ikastetxeko ondoko dokumentuetan: Urteko Programazioan eta Irakurketa/idazketa Planean, baina beste honakoetan ez: Hezkuntza Proiektuan, Curriculum Proiektuan, IKTen Planean eta Hizkuntza Proiektuan. Horrez gain, zentroko organo ezberdinen bileretan eskola-liburutegiaz batzuetan hitz egiten dela dio zuzendaritza-taldeak. Ikastetxeak urtero eskola-liburutegia hornitzeko diru kopuru bat aurreikusten duen galdetuta, zuzendaritza-taldeak baiezkoa erantzun du, baina liburuzainak ezetz. Hala ere, argitu digu material berriren bat behar izanez gero, eskaera egin eta ez dutela hori eskuratzeko arazorik. Horrez gain, Zarauzko Sanz Enea udal liburutegiak ere laguntzen die materialak eskuratzen. d. Elkarlana eta koordinazioa Proiektu honetan duten elkarlan eta koordinazioaren inguruko datuak ere bildu ditugu. Hala, liburuzainak, funtzio horrekin, erregularki bilerarik egiten ez duela esan digu, ez zuzendaritza taldearekin, ez eta irakasleekin. Liburuzainak irakaslearekin batera ikasleekin egiteko ekintzak gutxitan antolatzen dituela dio. Irakasleen iritziz, ondoko grafikoan (1. irudian) ikusten den bezala, ekintza hauek elkarlanean inoiz ez antolatzen dituztenak %67 dira, gutxitan %16,5, batzuetan %16,5 eta askotan %0. Elkarlan hori ohikoagoa da Lehen Hezkuntzan, Haur Hezkuntzan baino. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan 1. irudia: irakasleek liburuzainarekin batera egiten duten ekintzen antolaketaren maiztasuna. Elkarrekin antolatzen dituzten ekintza horien artean, gutxien curriculumeko arlo ezberdinak lantzeko ekintza didaktikoak edota konpetentzia digital eta informazionala lantzeko ekintza didaktikoak dira. Eta batzuetan irakurketa sustatzeko ekintza didaktikoak. Irakasleen erantzunek ere bat egiten dute aurreko emaitzekin, 2. irudian agertzen denaren arabera. Ekintza horietatik gutxienak izaten dira curriculumeko arlo ezberdinak lantzeko ekintza didaktikoak eta konpetentzia digital eta informazionala lantzeko ekintza didaktikoak. Eta apur bat gehiago irakurketa sustatzeko ekintza didaktikoak. Orokorrean, irakasleei galdetuta ea ekintza didaktikoak irakasleek liburuzainarekin elkarlanean egin beharreko lana dela uste duten, erantzuna %100ean baiezkoa da HHn eta ia ezezko borobila LHn (11 erantzunetatik 9 ezezko jaso dira). e. Liburuzainaren lana eta liburutegiko zerbitzuak Jada Orokieta eskolako liburuzainaren lan-postua kendu egin denez, lan hori egiten duen irakasleak bere lanaldiaren erdia soilik eskaintzen dio eskola-liburutegiari, zuzendaritzak zeregin hori horrela moldatzea erabaki duelako. Lanaldi mota horrek zerbitzuaren eraginkortasuna mugatzen duela dio liburuzainak. Hala ere, eskola-liburutegiaren zerbitzua baloratzerako garaian, batezbeste 4 puntu eman dizkio (1-5 arteko puntuazio baten barruan). Horrez gain, gaur egun Eusko Jaurlaritzak Babelia Gipuzkoako Eskola-Liburutegien sare barruan sartzen ez duen arren, talde horrek hilero egiten duen koordinazio bilerara gonbidatzen dute bertako liburuzaina. Bilera horietan oso baliagarri irizten duen formazioa jasotzen du ondorengo hiru eremuen prestakuntzarako: irakurketa sustatzeko jarduerak, alfabetizazio informazional eta digitalerako jarduerak eta ikerketa jarduerak antolatzeko eta jarraipena egiteko. f. Eskola-liburutegiaren erabilera Haur Hezkuntzan, ikasleek ez dute eskola-liburutegiaren erabilerarik egiten. Hala ere, geletan dituzten liburutegiei dagokienez, orokorrean, liburuak irakurri/ikusteko erabiltzen dituztela diote, edo irakasleak irakurtzen dizkietela bestela. Askotan Batzutan Gutxitan Inoiz ez 0 2 4 6 8 10 12 14 16 Curriculum arlo desberdinak Konpetentzia digitala Irakurketa sustatzeko 2. irudia: Irakasleek liburuzainarekin batera antolatzen dituzten ekintza didaktiko ezberdinen maiztasuna. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, eskola-liburutegiaren erabileraren maiztasuna antzekoa da, bai eskola orduetan eta bai eskola orduetatik kanpo; inoiz ez edo gutxira hurbiltzen da gehienbat. Bi kasuetan, erabilera igo egiten da ikasleak adinean aurrera doazen heinean. Ikasleek, eskola orduetan, gehien irakurketarekin lotutako jardueretarako erabiltzen dute; liburuak irakurtzeko edota mailegatzeko. 1. mailako ia denek esan dute, adibidez, ipuin kontaketak eta antzerkiak ikusteko askotan erabiltzen dutela liburutegia. Izan ere, proiektuaren barruan sartuta dago lehen zikloko haurrekin hamabostero horrelako ekintzak egitea. Gutxien Konpetentzia Informazional eta Digitalarekin lotutako jardueretarako erabiltzen dute: informazioa bilatzeko, nola bilatzen den ikasteko edota ordenagailuak erabiltzen ikasteko. Ekintza horiez gain tertulia literarioak egiteko ere batzuetan liburutegira joaten direla diote zaharrenek. Eskola orduetatik kanpo, ikasleek gehienbat bertako materialetan kontsultatzeko, irakurtzeko edota ordenagailuetan jolasteko erabiltzen dute. Horrez gain, liburuak mailegatzera eta liburuzainari laguntzera ere joaten dira zaharrenak, borondatez lan egiten duen ikasleen laguntzaile-taldea baitauka eskola-liburutegiak. Aldiz, gutxien eskolako lanak egiteko erabiltzen dute. Irakasleei eskola-liburutegiaren erabileraren inguruan galdetuta, ikusi dugu, batez ere formakuntza jasotzeko erabiltzen dutela espazio hau. Ondoren egongo lirateke dokumentaziorako edota gelako metodologian txertatzeko baliatzea. Gutxien erabiltzen dute, ordea, lan pertsonalerako; hots, nobelak, egunkaria edo aldizkariak irakurri edo mailegatzeko, ordenagailuan ibiltzeko… Zenbait irakaslek eskola-liburutegia gelako metodologian edo ekintzetan txertatzen saiatzen direla esan dute. Baina desberdintasunak daude ekintza moten artean. Esate baterako, gutxi batzuk liburutegian egiteko ikerketa lanak, diziplinarteko proiektuak, etab. proposatzen dizkie ikasleei. Beste zenbaitetan irakurketa sustatzeko ekintza didaktikoak ere antolatzen dira. Hala ere, gelako metodologian edo ekintzetan txertatzeko saiakerak, orokorrean, oso urriak dira, 3. irudian ikus dezakegun bezala. Ikasleentzat ekintzak antolatzeko Ikasleekin lan egiteko Ikerketa lan/proiektuak egiteko Curriculum arlo desberdinak lantzeko Konpetentzia digitala eta informazionala lantzeko Irakurketa sustatzeko 0 5 10 15 20 25 Inoiz ez Gutxitan Batzuetan Askotan 3. irudia: irakasleek eskola-liburutegia gelako metodologian edo ekintzetan txertatzeko egiten duten saiakera Galdera bera liburuzainaren erantzunekin kontrastatuz gero, emaitza bestelakoa da. Honen ustez, erabilera gutxitan egiten da 3. irudian zerrendatzen diren ekintzetatik; curriculum arlo desberdinak lantzeko eta irakurketa sustatzeko ekintzena izan ezik, horiek batzuetan egiten direla esaten baitu. g. Eskola-liburutegiaren eraginkortasuna Bai zuzendaritza-taldeak eta bai liburuzainak, eskola-liburutegia berrikuntza faktorea dela irizten dute. Irakasleen artetik %86 dago ados baieztapen horrekin. Ikasleei, informazio hori lortze aldera, eskolako liburutegia ikasketetan lagungarria zaien galdetu genien. Haur Hezkuntzan, oro har, ipuinak irakurtzea gustatzen zaiela eta horrek gauza asko ikasten laguntzen diela esan zuten. Lehen Hezkuntzan, aldiz, adinean aurrera doazen heinean, gero eta gehiago uste dute liburutegia lagungarri zaiela, 4. irudian ikus dezakegun bezala. Galdetutakoek eskola-liburutegi honekiko duten asebetetze-maila aztertzeko, espazio edo zerbitzu hori nahikotzat jotzen duten galdetu genien eta 0-3 puntuazio tarte batean honakoak izan dira batezbesteko erantzunak (5. irudia): zuzendaritza-taldeak gutxi (1), liburuzainak asko (3), irakasleek nahiko (2,06) eta ikasleek orokorrean nahiko pozik (2,3) daudela esan dute. Kolektibo edo norbanako guztiak kontuan hartuta, asebetetze-mailaren batezbestekoa nahikoa den arren, erantzun dutenetatik batzuek (%30) esan dute eskola-liburutegian eta bere zerbitzuetan zerbait faltan botatzen dutela. Faltan botatzen dituzten gauzetatik esanguratsuenak honakoak dira: liburuzainaren liberazioa, erabilera gehiago, egunerokoan txertatzeko denbora eta IKT baliabide gehiago. 6. ONDORIOAK 6.1. Ikerketa gaiaren eta helburuaren inguruko ondorioak Ikerketa honen ondorioak aurkezteko, lanaren galdera eta hipotesi nagusietara itzuli gara. Aprobetxatzen al da eskola-liburutegiak hezkuntza berrikuntzarako duen potentzialtasuna? Arestian esan bezala, gure hipotesia zen eskola-liburutegiek hezkuntza berrikuntzarako daukaten potentzialtasuna ikastetxeek orokorrean, eta Orokietak zehazki, ez dutela ustiatzen. Emaitzak aztertu ondoren, hipotesi hori egiaztatu ahal izan dugu. Lehenik eta behin, behaketa-fitxaren emaitzetan nabaria da ondo hornitutako eskola-liburutegia dela. Pentsa dezakegu sorreran administrazioak dirutza inbertitu zuela eta eskolak esfortzu handia egin zuela. Hala ere, hurrengo urteetan ez dute aprobetxatu. Nabarmentzekoa da, eskola-liburutegi hau berez irisgarria den arren, baduela eskolakomunitate osoak era erosoan erabiltzea oztopatzen duen alderdi bat. Izan ere, ikastetxea bi eraikinetan banatuta dago (Haur Hezkuntzakoa alde batetik eta Lehen Hezkuntzakoa bestetik) eta liburutegia Lehen Hezkuntzakoan kokatuta dago. Hori dela eta, Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak mugatuta dute zerbitzu honetarako sarbidea. Espazioa egoera fisiko eta hornikuntza aldetik egoera onean dagoen arren, galdetegien emaitzetan ikus dezakegu ez dela behar bezala erabiltzen, eta, beraz, ez dela eraginkorra. Datuek erakusten digute irakasle gehienek ez dutela eskola-liburutegia hezkuntza baliabidetzat hartzen. Alderantziz, eskola-liburutegiaren ikuspegi tradizionala dute: irakurketarako erabilgarri ikusten dute, baina ez beste curriculum arloak eta konpetentziak lantzeko. Horrek adierazten du, eskola-liburutegiaren kontzeptualizazio berriaren inguruan hausnarketa gutxi egin dela eta ez dutela komunitatean adostu. Era berean, ikus dezakegu ikasleek erakusten duten interesa nahikoa mugatua dela. Eskolaliburutegiaren erabilera ere mugatua da eta, gehienetan, irakurketaren sustapenari lotuta dago. Honen arrazoia liburutegiaren erabilera anitza euren eskura jartzen ez dela uste dugu. Halaber, ikastetxeko metodologia orokorra ez dago eskola-liburutegia euren lanean txertatzeko prest. Formakuntza falta izan daiteke. Baina gehienek denbora falta aipatzen dute. Orain proiektu berri asko eramaten ari dira aurrera eta, beraz, lehentasunak markatu behar dituzte. Aitzakia horrekin, itzalean utzi dute eskola-liburutegia. Horri ez dio batere laguntzen zuzendaritza-taldearen lehentasuna ere ez izateak. Bestalde, liburuzainaren zereginean ikusten da formakuntza baduela eta bere lana grinatsu egiten duela. Dena den, lanaldi osoa eskola-liburutegirako ez izateak, asko zailtzen du egitekoa. Gainera, bakarrik nabari diogu ikastetxean. Lan karga handia hartzen du eskola-liburutegiaren ardura hartuta eta horri lotutako ekintza oro antolatzen. Irakasleen erantzunetan ere argi ikusten da elkarlan gutxi dagoela liburutegiko ekintzak antolatzerakoan. Aurreko ondorio guztiak kontuan hartuta, baieztatu dugu Babelia liburutegi-mediatekaren egoera kaskarra dela. Baina zergatik zaigu hain kezkagarria egoera? Bada, erantzuna xumea da. Miretekin (2006) bat eginez, eskola-liburutegi baten osasun txarrak, hezkuntza sistema baten gaixotasunaz ere -eta hortaz batez ere- hitz egiten digu. Horregatik guztiagatik, aldaketak eman behar dira hezkuntza sistema benetan eraldatu nahi badugu. Kasu honetan, ikastetxe mailan hobekuntzak egin behar direla uste dugu, hala, eskolaliburutegia hezkuntza berrikuntzarako ahalik eta gehien aprobetxatzeko. 6.2. Eztabaida Alde batetik, esan beharra daukagu lanaren helburu nagusia bete eta gure hipotesia egiaztatu ahal izan dugula. Aztertu dugun eskola-liburutegiaren emaitzak ikusita eta gai honetan adituak direnek azken ikerketetan ateratako ondorioak kontuan hartuta, esan dezakegu eskolaliburutegiek hezkuntza berrikuntzarako daukaten potentzialtasuna ez dutela ustiatzen. Horrela gertatzen da behintzat gure inguruko ikastetxeetan. Administrazioak interesa galdu du baliabide honetan eta ahalegin guztiak egiten ditu eskola-liburutegiak garatu ez daitezen. Halaber, ikastetxeen barruan ere badituzte zenbait traba eta zailtasun horretarako. Beste alde batetik, lan honetan erabilitako Ikasketa-Zerbitzu deritzon proposamen pedagogikoaren inguruan aipamena egitea gustatuko litzaiguke. Izan ere, Gradu Amaierako Lanak dituen prozesu eta helburuak guztiz jarraitzen dituen metodo bat da. Metodologia honetan adituak direnek ateratako ondorioekin bat eginez, onura profesional eta pertsonalak ekartzen dituen lan egiteko era bat dela esan dezakegu. Besteak beste, honako gauzetan lagundu digu: gure lanbidearekin eta inguruarekin konprometituak izaten (Gezuraga, 2017); ingurunearen parte garela eta horiek aldatzeko gai garela sentitzen (Ochoa, Perez, Salinas, 2018); identitate pertsonal eta profesional propioa eraikitzen, (Carrica, 2017); ardura, konpromiso, autonomia eta ikaskuntza prozesuen bereganatze hobeago bat izaten (Martínez, Martínez, Alonso, Gezuraga, 2013) eta etengabeko hausnarketan eta motibazioz lan egiten (Álvarez, Martínez, González, Buenestado, 2017). 6.3. Hobekuntza proposamena Ikerketa egin ondoren, konturatu gara Orokietako Babelia liburutegi-mediatekak baduela zer hobetu eskaini ditzakeen aukerak gehiago ustiatzeko. Ondorioztatu dugun bezala, eskola-liburutegi hau ondo hornitua dago azpiegitura eta ekipamendu aldetik. Hala eta guztiz ere, eskola-komunitateak ez dauka hori eskolako eguneroko jardueretan erabiltzeko ohitura edo jarrerarik. Hori aldatu dadin, uste dugu komenigarria dela erabiltzaile guztiek (ikasle, irakasle, zuzendaritza-talde, liburuzain, guraso…) liburutegiaren inguruko formakuntza jasotzea. Era horretan motibatuko baitira baliabide hori erabiltzera (Cremades, Jiménez, 2015). Lan horretan administrazioak borondaterik jartzen ez duenez, eskola bera izan beharko da ardura hartu beharko duena. Hasteko, oinarrizkoa da komunitate osoak eskola-liburutegi berritzaile baten definizioaren inguruan hausnartzea eta denen artean kontzeptua argitzea. Izan ere, kontzeptua aldatu egin da, baina badirudi oraindik ezagutza hori ikastetxeetara ez dela iritsi. Horretarako, baliagarria izan daiteke lan honetan esaten dena kontuan hartzea edo autoebaluazio propioa egitea. Izan ere, horrek asko laguntzen du errealitatearen kontzientzia hartzen eta egoera hobetzeko lan-lerroak zehazten (Miret eta besteak, 2011). Bestalde, ikusi dugu gehien eskatzen dena eskola-liburutegiko arduradunak lan horretarako ordu gehiago izatea dela, eta arrazoi osoz, dedikazio handia eskatzen baitu lan horrek. Hala ere, dena ezin da aspektu horretara mugatu, errealitatea askoz ere konplexuagoa baita (Durbán, 2009). Egia da liburuzaina dela eskola-liburutegiaren arduradun eta gaian aditua, baina askotan ardura eta lan karga gehiegi ezartzen zaio. Funtzio hori izateagatik, ez da liburutegian lan egin behar duen bakarra. Baliabide honek ondo funtzionatu dezan, ezinbestekoa da eskola-komunitatearen elkarlana, irakasleena batez ere. El maestro bibliotecario es, pues, un profesional que colabora con el profesorado, configurandose como un especialista y un referente a quien acudir para las cuestiones relacionadas con los contenidos curriculares de la lectura, la formación literaria y la Competencia Informacional. (Durbán, 2010:19) Zuzendaritzak ere eskola-liburutegia ikastetxearen lehentasunetako bat egitea komenigarria da. Eguneroko lan hori aurrera eramango duen lan-talde sendo bat sortzea lagungarri izan daiteke, esaterako. Era horretan, kolektibo ezberdinetako (ikasleak, irakasleak, gurasoak, zuzendaritzataldea…) ordezkariak bildu daitezke, liburuzainarekin batera, elkarrekin jardun eta eskolaliburutegiaren aldeko apustu garbi bat egiteko. Horrez gain, uste dugu ikastetxeko metodologiak ez duela errazten eskola-liburutegiaren erabilera. Gaur egun, hezkuntza legeek hala defendatzen dutelako, eta testuinguru honetarako oinarri egokiena delako, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza bultzatzen da. Ikasleek jakitea, egiten jakitea eta izaten jakitea behar dute. Mota horretako irakaskuntza bat ahalbidetzen digu eskola-liburutegiak, hezkuntza baliabide bezala erabiltzen bada. Hala eta guztiz ere, erabilera hori eraginkorra izan dadin, ikastetxeko edota gelako metodologiek horretarako bide eman behar dute. Ikuspegi berri horren arabera, ikaskuntza funtzionala eta aplikagarria izan behar da; eremu pertsonal, interpertsonal eta profesionala kontutan hartzen dituen garapen integral baten beharrari erantzuna emateko gai izan behar da (Chiva eta Martí, 2016). Horren aurrean, eta hainbat adituren iritziarekin bat eginez (Chiva eta Martí, 2016; Durbán, 2010), eskola-liburutegiak hezkuntza berrikuntzarako duen potentzialtasuna aprobetxatzeko egokiena ikastetxean metodo pedagogiko aktibo eta globalizatzaileak edota ikerketa bultzatzen dutenak jarraitzea dela uste dugu. Metodo horien adibide da Proiektu Bidezko Ikaskuntza (PBI), esaterako. Hobekuntza proposamen honetan zehaztutako puntuak oso orokorrak diren arren, uste dugu ikastetxeetako baliabideak, tartean eskola-liburutegia, hobetzeko gakoa autoebaluazioan eta hausnarketan dagoela. Hala, talde-lanean arituz eman ahalko zaie irtenbidea bestelako hutsune zehatzago batzuei. Orokietaren kasuan, esaterako, ondokoak izan daitezke: nola zabaldu eskolaliburutegia etapa guztietara (HHra zehazki); edota nola lan egin eskola-liburutegian irakurketa sustatzeaz gain, Konpetentzia Informazionala garatu edo ikerketa bultzatzeko, besteak beste. 6.4. Ikerketaren mugak eta bide berriak Lehenik eta behin, Gradu Amaierako Lan honek garapen aldetik dituen mugak aipatu nahiko genituzke. Izan ere, mota honetako lan batek izan dezakeen luzera eta sakontasuna kontuan hartuta, lagin mugatua aztertu dugu. Horrez gain, gaiaren inguruan interesgarriak liratekeen zenbait alderdi ere kanpoan utzi behar izan ditugu. Alde batetik, ikastetxe konkretu baten errealitatea nahiko zehatz aztertzeko aukera izan badugu ere, ikerketa honen ondorioek eskola-liburutegiek gure testuinguruan duten egoera orokorra ez dute islatzen. Bestetik, ikerketa lan honetan aztertutako puntuak gehiago garatzeko zailtasunak ere izan ditugu. Hala ere, gai honen inguruko beste ikerketa batzuetarako abiapuntu izan daitekeela uste dugu. Hala, beste ikastetxe batzuetako eskola-liburutegiak aztertzeko eredu bezala erabili daiteke. Aurrerantzean, interesgarria iruditzen zaigu beste ikastetxe batzuetako errealitateak ere ezagutzea eta bestelako alderdietan (eskola-liburutegien erabilera eskolako metodologian nola txertatzen den, esaterako) ere sakontzea. 8. ERANSKINAK 8.1. BEHAKETA-FITXA Espazio fisikoa, ekipamendua eta instalazioak BAI EZ Espazio fisikoa Erabilera esklusiborako espazioa dauka. Zonalde ezberdinetan banatuta dago (ikasketa, irakurketa, ikus-entzunekoak...) Inguruneko-egoera (argia, tenperatura) egokiak eta atseginak dira. Ikastetxean toki irisgarri batean kokatuta dago. Liburutegiko arduradunak bere lanerako espazio propioa dauka. Altzariak Nahiko altzari dago. Apalategiak materiala gorde eta erakusteko egokiak dira. Aulki eta mahaiak erabiltzaileentzat egokiak dira. Katalogoaren eta baliabide elektronikoen kontsultarako ordenagailu bat dago, gutxienez. Interneterako konexioa dago. Kolekzioa Kolekzioak mota askotako materialak ditu (bibliografikoa, ikus-entzunezkoak, elektronikoak..) Beharrezko erreferentziazko obrak ditu: entziklopediak, hiztegiak, atlasak... Kontsultarako obrak eguneratuak (datari eta hizkuntzari dagokionez) dira. Adin-tarte eta interes guztientzat nahikoa fikzio obra dago. Arlo kurrikular guztietarako obrak daude. CD, DVD eta bideo materiala dago. Erabiltzaileen beharrak asetzeko nahikoa material dago. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleentzat materialak daude. Guztiontzat irisgarria den katalogoa dauka on-line. Hautatutako baliabide elektronikoak (datu-baseak, aldizkari elektronikoak...) daude on-line. Irakasleentzat dokumentuak daude (aldizkari profesionalak, legedia, didaktikako eskuliburuak eta gidak...). Kolekzioaren trataera. Prozesu administratiboak Kolekzioak liburutegiaren jabetzaren zigilua dauka. Inbentarioa dauka. Inbentarioaren liburua dauka. Hondatzeagatik, trukegatik eta galtzeagatik bajak erregistratuta daude. Urtero funtsaren garbiketa edo xahutzea egiten da. Prozesu teknikoak Kolekzioa sailkatuta dago. Liburutegiak katalogoa dauka. Automatizazioa Liburutegia automatizatuta dago. Apalek arloaren araberako seinaleak dituzte. Apaletako seinaleek dokumentuak aurkitzea errazten dute. Bere existentziaren berri emateko ekintzak antolatzen dira (erakusketa tematikoak, berriak...) Etxerako maileguak egiten dira. Geletarako maileguak egiten dira. Liburutegien arteko maileguak egiten dira. Liburu berriak erakusten dira. Liburutegiaren antolamendu eta zerbitzuen inguruko gida dago. Liburutegiaren inguruko informazioa sarri eguneratzen da. 8.2. ZUZENDARITZA-TALDEARENTZAT GALDETEGIA 1. Liburutegiaren Proiektu formala existitzen da? Eredua, helburuak, estrategiak, ekintzak eta ebaluazioa biltzen dituena. Bai Ez 2. Liburutegiaren Proiektuaren planifikazio eta ebaluazioan zuzendaritza-taldeak parte hartzen du? Bai Ez 3. Eskola-liburutegia zuzendaritza-taldearen lehentasunetako bat da? Bai Ez 5. Zentroko organo ezberdinen bileretan eskola-liburutegiaz hitz egiten da? Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan 6. Ikastetxeak diru kopuru bat aurreikusten du urtero eskola-liburutegiak liburu eta material berria erosteko? Bai Ez 8. Nahikotzat jotzen duzu daukazun liburutegia? Batere ez Gutxi Nahiko Asko 2. Liburuzain bezala zuzendaritza-taldearekin bilerak egiten dituzu erregularki? Bai Ez 3. Liburuzain bezala, irakasleriarekin ziklo eta departamentu bilerak egiten dituzu erregularki? 4. Liburutegiko zerbitzuei dagokienez, zein da zure iritzia? As ko Arlo eta ziklo guztietarako egokia da kolekzioa. 1 2 3 4 5 Genero eta mota anitzeko materiala dago. 1 2 3 4 5 Fondoa erregularki eguneratzen da, erabiltzaileen beharrei erantzutea helburu izanda. 1 2 3 4 5 Irakurmena sustatzeko ekintzak antolatzen dira. 1 2 3 4 5 Ikasleentzat informazioa erabiltzeko eta baliabide digitalen inguruko formakuntzak antolatzen dira. 1 2 3 4 5 Irakasleentzat informazioa erabiltzeko eta baliabide digitalen inguruko formakuntzak antolatzen dira. 1 2 3 4 5 Geletan egiten den lanari laguntzeko liburutegia erabiltzen da (informazio bilketak, baliabide digitalen erabilera...). 5. Irakasleek egiten duten liburutegiaren erabileraren inguruan: Irakaslearekin batera ikasleekin egiteko ekintzak antolatzen dituzu. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Irakasleek liburutegian lan egiten dute ikasleekin. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Irakasleek liburutegian egiteko ikerketa lanak, diziplinarteko proiektuak, etab. proposatzen dizkiete ikasleei. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Irakasleekin elkarlanean curriculumeko arlo guztiak lantzeko ekintza didaktikoak antolatzen dituzu. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Irakasleekin elkarlanean konpetentzia digital eta informazionala lantzeko ekintza didaktikoak antolatzen dituzu. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Irakasleekin elkarlanean irakurketa sustatzeko ekintza didaktikoak antolatzen dituzu. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Beste ekintza batzuetarako: Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan 6. Liburutegiak borondatez lan egiten duen laguntzaile taldea dauka? Bai Ez 7. Urtero egiten dira eskola-liburutegiaren plangintza eta ebaluazioa? Bai Ez Erantzuna baiezkoa bada, ondoko zein gairen inguruan jasotzen duzu formakuntza? Irakurketa sustatzeko jarduerak prestatzeko. Bai Ez Alfabetizazio informazionalerako jarduerak prestatzeko. Bai Ez Ikerketa jarduerak antolatzeko eta jarraipena egiteko. Bai Ez 9. Eskola-liburutegia ikastetxearen lehentasunetako bat da? Bai Ez 10. Ikastetxeak diru kopuru bat aurreikusten du urtero eskola-liburutegiak liburu edo material berria erosteko? Bai Ez 11. Eskola-iburutegia hezkuntza-berrikuntzarako faktore moduan ikusten duzu? Bai Ez 12. Nahikotzat jotzen duzu daukazun liburutegia? Batere ez Gutxi Nahiko Asko 1. Eskola-Liburutegiaren Proiektua ezagutzen duzu? Bai Ez 2. Liburutegiaren Proiektuaren planifikazio eta ebaluazioan parte hartzen duzu? Bai Ez 3. Liburutegia erabiltzen duzu? Dokumentaziorako eta material prestaketarako. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Bestelako irakasle-ekintza batzuetarako (azterketak zuzendu, bilerak, elkarrizketak...). Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Erabilera pertsonalerako (nobelak, egungaria edo aldizkariak irakurtzeko, ordenagailuan ibiltzeko...). Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Zuk formakuntzaren bat jasotzeko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Gelako metodologia eta ekintzetan txertatzeko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Beste ekintza batzuetarako: ….................................................................... Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan 4. Ikasleekin egiten duzun liburutegiaren erabileraren inguruan: Liburuzainarekin batera ikasleekin egiteko ekintzak antolatzen dituzu. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Liburutegian lan egiten duzu ikasleekin. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Liburutegian egiteko ikerketa lanak, diziplinarteko proiektuak, etab. proposatzen dizkiezu ikasleei. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Liburuzainarekin elkarlanean curriculumeko arlo guztiak lantzeko ekintza didaktikoak antolatzen dituzu. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Liburuzainarekin elkarlanean konpetentzia digital eta informazionala lantzeko ekintza didaktikoak antolatzen dituzu. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Liburuzainarekin elkarlanean irakurketa sustatzeko ekintza didaktikoak antolatzen dituzu. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan 5. Ikasleei aurreko galderako proposamen eta ekintza didaktikoak irakasleek liburuzainarekin elkarlanean egin beharreko lana dela uste duzu? Bai Ez 6. Nahikotzat jotzen duzu daukazun liburutegia? Batere ez Gutxi Nahiko Asko 7. Eskola-liburutegia hezkuntza-berrikuntzarako faktore moduan ikusten duzu? Bai Ez 2. Liburutegia erakutsi eta nola erabili erakutsi dizute? Irakasleak Bai Ez Liburuzainak Bai Ez 3. Eskolako liburutegia erabiltzen duzu? Eskola orduetan Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Eskola orduetatik kanpo Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan 4. Liburutegia zure kasara erabiltzen duzunean, ondorengo ekintzetarako erabiltzen duzu? Testuliburuekin ikasteko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Bertako materialak erabili edo kontsultatzeko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Irakurtzeko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Bakarkako lanak egiteko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Talde-lanak egiteko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Ordenagailuan informazioa biltzeko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Ordenagailuan lanak egiteko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Ordenagailuan jolasteko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Liburutegiak antolatutako ekintzetan parte hartzeko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Beste ekintza batzuetarako: …................................................................. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan 5. Irakaslearekin zaudenean, gelako lanetarako, eskolako liburutegia erabiltzen duzue? Liburuak irakurtzeko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Liburuak hartzeko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Ipuin kontaketak, antzerkiak... egiteko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Ipuin kontaketak, antzerkiak... ikusteko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Informazioa bilatzeko (liburuetan, ordenagailuan...). Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Informazioa nola bilatzen den ikasteko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Ordenagailuak nola erabiltzen diren ikasteko. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan Beste ekintza batzuetarako: …................................................................. Inoiz ez Gutxitan Batzutan Askotan 6. Lanak egiteko eta ikasteko behar duzun informazio eta materiala aurkitzen duzu liburutegian? Batere ez Gutxi Nahiko Asko 1. Zure eskolan liburutegia dagoela badakizu? 2. Liburutegia erakutsi dizute? 3. Eskolako liburutegia erabiltzen duzu? 4. Zertarako erabiltzeko duzu liburutegia? 5. Eskolako liburutegian gauzak ikasten dituzu? 6. Eskolako liburutegiarekin pozik zaude? 7. Zerbait falta da zure eskolako liburutegian? Zerbait gehiago jarriko zenuke? 8.7. GALDETEGIETAKO ERANTZUNEN BALIOAK - Bai (1) eta ez (0). - Maiztasuna adierazteko: batere ez/inoiz ez (0), gutxitan/gutxi (1), batzuetan/nahiko (2) eta askotan/asko (3). - Balorazioa adierazteko: 1etik 5era bitartean. 8.8. IKERKETAKO DIMENTSIOAK GALDEREI LOTUA Galdetegiek galdera ireki bana ere bazutenez, kasu horretan, ideia nagusia jasotzen zuen kode batekin prozesatu genituen erantzunak; ideia bateragarriak zirenean kode bera emanez. Ikerketa-dimentsioak Galderak Liburutegiaren existentziaren ezagupena Ikasleak: G1, G2 Presentzia eskolako txosten, aurrekontu eta bilera garrantzitsuenetan Zuzendaritza-taldea: G1, G2, G3, G4, G5, G6 Liburuzaina: G7, G9, G10 Irakasleak: G2 Elkarlana eta koordinazioa Zuzendaritza-taldea: G2, G5 Liburuzaina: G2, G3, G5 Irakasleak: G2, G4, G5 Liburuzainaren lana eta liburutegiko zerbitzuak Liburuzaina: G1, G4, G5, G8 Eskola-liburutegiaren erabilera Liburuzaina: G5, G6 Irakasleak: G3, G4 Ikasleak: G3, G4, G5 Eskola-liburutegiaren eraginkortasuna Zuzendaritza-taldea: G7, G8, G9 Liburuzaina: G11, G12, G13 Irakasleak: G6, G7, G8 Ikasleak: G6, G7, G8, G9 8.9. GALDETEGIETAKO ERANTZUNAK 33% 2 1 1 1 1 Liburuzainaren liberazioa
science
addi-71dd37e7883a
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31753
Eskola eta familia arteko elkarrizketetarako komunikazio-estrategien inbentarioa
Céspedes Fernández, Nerea
2019-02-28
Leioan, 2018ko maiatzaren 29an Sarrera Haurrak testuinguru desberdinetan nola jokatzen duten xehetasunez ezagutzeko, haurrarentzako hain hurbilak diren familiak eta eskolak harremana izatea baliagarria da. Are eta gehiago, umearen hezkuntza-prozesuan elkarlanean eraginkor aritzeko eta umearen ebaluazio jarraia egiteko, guraso-irakasle arteko elkarrizketa ezinbestekoa da. Egoera desberdinen aurrean, elkarrizketek helburu desberdinak izan ditzakete, dena den, badago elkarrizketa guztiek bete beharreko helburu orokorra: ikasleen hezkuntzaprozesua egoki bideratzeko guraso eta irakasleek (batak besteari) informazioa eskaintzea eta eman daitezkeen arazoei aurre egiteko konponbideak edo erabakiak zehaztea. Elkarrizketak, beraz, garrantzia handikoak dira; bertan, irakasleek familiekin harremana garatzen baitute. Esan bezala, irakasleek familiekin izaten dituzten elkarrizketak, bien arteko harreman horren agerizko baldintzatzailea da, baita haurren garapenaren baldintzatzaile garrantzitsuenetako bat. Gauzak horrela, irakasleentzat, elkarrizketak nola garatu eta hobetu jakiteko proposamenak behar dira. Izan ere, euskaraz ez dago irakasleei familiekin nola jokatu zehazten edo azaltzen dien inbentario edo bibliografia nahikorik. Hortaz, eskola eta familien arteko komunikazioa aztertzea interesgarria eta garrantzizkoa da, eta lan honen helburua, hain zuzen ere, irakasleek elkarrizketak burutzerako orduan jarraitzeko gidoia sortzea da. Egun, familia eta eskolaren arteko komunikazioa araututa dago; hala ere, ezin daiteke edonola burutu edo arauak dionera mugatu, gurasoekiko elkarrizketak haurraren garapenerako erabili nahi baditugu. Komunikazio egokirako irizpideak ezagutzea ezinbestekoa da, komunikazio eraginkorrean, irakasleen eta gurasoen arteko gaizkiulertuak ekidin eta egoera desberdinen aurrean nola jokatu ezagut dezagun. Hartara, lan honen helburu nagusia betetzeko, irakasle aditu eta ez-adituek familiekin burututako elkarrizketa-corpusak konparatuko ditugu eta aztertutako ereduetatik, ohikoak diren komunikazio-estrategiak antzeman, komunikazio-estrategia egokien inbentarioa sortu eta hobetzeko proposamenak zehaztuko dira (irakasle aditu eta ez-adituen arteko diferentzia nabarmena ematea espero da). Aztergaiak deskribatzeko, metodo kuantitatiboan oinarritutako ikerketa-lana burutuko da, nahiz eta erabili dugun corpusa txikia izan. Oro har, ikerketa-lana behin eginda, irakasle aditu eta ez-adituek hainbat aspektutan antzeko joerak dituztela esan dezakegu, nahiz eta irakasle adituek, aspektu batzuetan, estrategia egokiagoak erabili. Azkenik, lan hau egitean izandako mugak aipatzekoak dira. Alde batetik, corpusak lortzeko zailtasunak eman dira, corpusak grabatzeko guraso gutxik eman baitute baimena. Horregatik, beranduago azalduko den bezala, ikerketa-lan honetan, zentro berean irakasle eta guraso diren profesionalen parte-hartzea eman da. Zentroak, izaera euskalduna du eta bertan, bizkaierako euskalkian irakasten eta lan egiten da.1 Beste alde batetik, corpus gehiago lortze eta konparatze aldera, Haur Hezkuntza Graduko laugarren mailako zenbait ikaslek, irakasle rola hartuta elkarrizketa desberdinak burutu dituzte. 1. Marko teorikoa 1.1. Eskola eta familiaren arteko harremana XX. mendearen hasieran, gurasoek ez zuten inolako inplikaziorik eskolan, ezta bertan haien seme-alabek jasotzen zuten irakaskuntzaz ezer erabakitzerik; irakasleen lanak, irakasgaien irakaskuntzan eta metodoetan oinarritzen zenak, ez zuen gurasoek hartutako erabakiekin zerikusirik (Domínguez, 2010). Beraz, haurrari zegozkien erantzukizunak banaturik zeuden, batetik gurasoen erantzukizunak, bestetik eskolarenak. Eskolak eta familiak elkarren beharra izan arren, biek haien arteko distantziak ezarri ohi izan dituzte denbora luzez; edonola ere, hainbat aldaketa sozial eta kultural direla medio, elkarren arteko harremana hobetu da. Izan ere, Domínguezek (2010) dioen bezala, azken urteotan, familiak eta eskolak erantzukizun desberdinak izatearen ikusmoldea desagertuz joan da, ardura partekatuen ideia dela eta. Cabrerak (2009) zehazten du, haurren bizitzako lehen urteetan, familia, eragile sozializatzaile nagusiena dela, eskolako ingurugiroagatik jarraituta, azken honek ere, haurren garapenean eta heziketa-prozesuan eragin nabarmena baitu. Hori guztia kontuan hartuta, haurraren garapenean eragina duten instantzien artean, familia eta eskolaren artean, harreman eta komunikazio estua bermatu behar da, haurraren ikuspegi oso eta globalizatua lortzeko eta elkarbanatzeko asmotan. 1 Zentroaren izena ez da aipatuko, ikastetxeak espresuki eskatuta. Horren harira, García-Bacetek (2003), gurasoak eta eskola elkarlanean aritzen direnean, ikasleek onura ugari jasotzen dituztela adierazten du: eskolan emaitza hobeak izatea, eskolako zereginekiko jarrera positiboa hartzea, autoestimu handiagoa lortzea eta ikasgelan duten parte-hartzea areagotzea, besteak beste. Bolívarren (2006) arabera ere, eskolak eta familiek era bateratuan lan egiten dutenean, umeen etekin akademikoa areagotu egiten da, eta zentroaren heziketa kalitatea ere hobetu egiten da. GonzálezPienda eta Núñez (2005) bat datoz baieztapen horrekin; izan ere, irakaskuntzaikaskuntza prozesuari dagozkion hainbat ikerketek erakutsi dute lotura estua dagoela familiak eskolan duen inplikazioaren eta arrakasta akademikoaren artean. Cabreraren (2009) ustez, ezinbestekoa da haurraren ingurugiro gertuenetako partehartzaileek era koordinatuan aritzea; izan ere, familia-eskola arteko harremana egokia bada, haien arteko konfiantza areagotuko da eta komunikazioa benetan eraginkorra bihurtuko da, zalantzak, nahiak, kezkak, haurraren eboluzioa eta beste hainbat gai elkarbanatuz. 1.2. Guraso-irakasle elkarrizketak Elkarrizketa hitzak, aplikatzen eta erabiltzen den esparruaren arabera, zentzu desberdina izan ditzake; hots, elkarrizketa mota desberdinak daude. Abadalejoren (2010) hitzetan, informazioa eskuratzeko eta hezkuntza-helburuak betetzeko asmoarekin, hezkuntzako profesionala beste pertsona bat edo gehiagorekin biltzeari esaten zaio hezkuntzaelkarrizketa. Hezkuntza-elkarrizketa komunikaziorako abagune bikaina da (Tabera, 2005), aldi berean, prestaketa, burutze fase, eta horren ondoren bertan aritutakoaz informazioa jasotzeko, lan handia eskatzen badu ere (Intxausti, 2014). Elkarrizketaren potentzialtasunari etekin ahalik eta handiena ateratzeko, planifikazioa eta zenbait antolatze-baldintza ezinbestekoak dira, baita egindako jardunaren hausnarketa eta autoebaluazioa. Horren harira, guraso-irakasle elkarrizketak, ardura bera beharko luketen pertsonen artean egindako batzarrak dira, aldez aurretik prestatutakoak eta izaera hurbilekoak (Trillo, 1999). Gainera, García-Bacetek (2007) zehazten duenagatik, kasuaren arabera, elkarrizketek hainbat helburu desberdin izan ditzakete; edonola ere, elkarrizketa orok helburu orokor bera dute, guraso eta irakasleek ikasleen hezkuntza era egokian bideratzeko informazioa elkartrukatzea eta horretan laguntzeko konponbideak proposatzea eta erabakiak hartzea. 1.2.1. Estilo komunikatiboak Elkarrizketak burutzerako orduan, bai guraso bai irakasleek adierazten duten jarreraren arabera, komunikazio-estilo desberdinak azalera daitezke: asertiboa edo ez-asertiboa. Elkarrizketako parte-hartzaileen nortasunaren araberakoa den komunikatzeko estiloak, elkarrizketaren garapenean eragina du (Intxausti, 2014). Díezek eta Terronek (2006), elkarrizketetan eman daitezkeen estiloak hirutan sailkatzen dituzte: i) estilo asertiboa, ii) estilo agresiboa eta iii) estilo inhibitzailea. Azken bi horiek estilo ez-asertiboak bezala uler daitezke. Díezen eta Terronen (2006) esanetan, estilo agresibo eta inhibitzailea ez dira komunikazio-estrategiak era egokian burutzen; izan ere, estilo agresiboan jarrera erasokortzat hartzen da, eta inhibitzailean ez da arazoa konpontzearen aldeko interesa adierazten. Era horretara, elkarrizketako parte-hartzaileen arteko komunikazioa kaltetu egiten da. Elkarrizketetan gaitasun komunikatibo egokiak garatuz, ordea, irakasle-guraso arteko komunikazioa eta zehaztutako helburuak betetzea errazten da, komunikazio-estilo asertiboa erabiliz. Asertibitatea, Abadalejoren (2010) arabera, ondorengo hastapenetan oinarritzen da: norbere burua eta gainerakoak errespetatzea, zintzoa izatea, arazoak era zuzenean komunikatzea, entzuten jakitea, norbere emozioak kontrolatzen jakitea, enpatia adieraztea eta ezezko erantzunak ematen jakitea. Irakasleak printzipio hauek era egokian aurrera eramateko, ezinbestekoak ditu gaitasun komunikatibo eta emozionalak. Edonola ere, Intxaustik (2014) zehazten duen moduan, nahiz eta esperientzia handiko irakasle batek gaitasun komunikatiboak menperatu, elkarrizketetan suerta daitezkeen bat-bateko egoeren aurrean, baliteke asertibotasunez jokatzeko gai ez izatea. Arestian aipatutako komunikazio-estilo ez-asertiboak, Díezek eta Terronek (2006) agresibo eta inhibitzaile bezala zehazten dituztenak, gurasoek har dezaketen jarrera aintzat hartuta, xehetasun gehiagoz sailkatzen ditu Viñak (1999): gurasoek era agresiboan jokatzea, euren buruari errua botatzea, arazoaren aurrean sentitutako ezintasunagatik ihes egitea edota arazoa ukatzea. Tutoreek ezagutu eta identifikatu behar dituzte gurasoek har dezaketen lau jarrera mota hauek (jarrera agresiboa, euren buruari errua botatzea, ihes egitea eta arazoa ukatzea), baita euretariko bakoitza emateko kasuetan nola jokatu behar duten ere. 1.2.2. Hizkuntza Hasieratik, irakasleak familiak aukeratutako hizkuntza erabili behar du elkarrizketa garatzerako orduan (Abadalejo, 2010). Elkarrizketa zein hizkuntzatan garatuko den behin zehaztuta, badira hizkuntza horrekiko irakasleak kontuan hartu beharreko hainbat aspektu: erregistroa, ahoskera eta hizkuntza-funtzioak (Iruskieta, 2015). 1.2.2.1. Erregistroa: euskalkia eta formaltasuna Euskara hizkuntzatzat ulertzen dugu, baina "dialektoez" ari garenean, hizkuntzaren aldaerez ari gara (Michelena, 1981). Euskararen kasuan, dialektoak, euskalkiak bezala ezagutzen ditugu. Aspalditik, Euskal Herriko eremua bost zatitan sailkatu daiteke euskalkiaren arabera (Zuazo, 1998). Hizkera-aniztasun horren aurrean, 60ko hamarkadaren bukaeran, euskara batua edo estandarra, hizkuntza literario gisa proposatu zen, Díazek (2002) dioenaren arabera. Horren harira, euskararen kasuan, hizkuntza literarioaz ari garenean, hizkuntza idatziaz eta hizkuntza jasoaz ere ari gara. Hortaz, euskara batua hizkuntzaren eremu horietarako proposatu zen, nahiz eta beranduago, komunikabideek euskal gizartean eragin nabarmena izan duten, euskara batuan egindako lanagatik (Díaz, 2002). Elkarrizketak burutzerako orduan, euskalkiaz gain, tonua ere kontuan hartu beharrekoa da, tonua nolakoa den arabera, irakasleek familiekiko gertutasuna edo distantzia adierazten baitute (Abadalejo, 2010). Tonua ofiziala eta formaltasun ertainekoa izan behar da, adeitsua baina ez lagunartekoa; horretarako, irribarrea baliabide paregabea da. Tonu ofizialaren erabileraren inguruan, Abadalejoren (2010) arabera, irakasleak eskolaren izenean hitz egin behar du, bere argumentuetan eskola eta bertako irakasleak kritikatu gabe. Abadalejok (2010) esaten duen moduan, garrantzitsua da elkarrizketa osoan zehar irakaslea gurasoekiko gertutasunez adieraztea, amultsutasunez jokatzea eta gurasoek iraganean izandako jarreren inguruko epairik edo iritzirik ez ematea; era horretara, tutoreak konfiantza transmititzen dio familiari, baita konfidentzialtasuna bermatu ere. Aipatutakoaren inguruan, Abadalejok (2010), elkarrizketa hasieran erregistro formala erabili behar dela dio, beranduago, familiak erabiltzen duen erregistroa antzemanda, horretara hurbiltzen edo egokitzen saiatuz. Erabilitako hizkuntzaren arabera, formaltasuna zehazten duten aldagaiak desberdinak izan daitezke, euskararen kasuan, elkarrizketak euskaraz burutzean erdarazko hitzak edota esaldiak erabiltzea, euskara ez formaltzat uler daiteke (Iruskieta 2015). 1.2.2.2. Ahoskera Ahoskeran arreta jarriz, Euskaltzaindiak (1998) diona jarraituz, Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ) erabili behar da hizkuntzaren maila formaletan. Hortaz, arestian azaldu den bezala, hezkuntza-elkarrizketak formaltasun estandarrean burutu behar direnez, EBAZ nola erabili ezagutzea beharrezkoa da. Euskara Batuaren ahoskera zaindua, berez, euskaldun guztientzat sortutako ahozko hizkuntza estandarra da. Ahoskerari dagozkion arau desberdinak zehazten baditu ere, Euskara Batuaren ahoskera zaindua ez da ahoskatzeko era bakarra. 1.2.2.3. Hizkuntza-funtzioak Guraso-irakasle elkarrizketak era eraginkorrean burutzeko, Iruskietaren (2015) hitzetan, hizkuntza-funtzio desberdinak kontuan hartzea komeni da: birformulazioak eta kontzesioak. Zelaietak (2016), birformulazioak informazio bera era desberdinean transmititzeko estrategia bezala definitzen ditu. Horren harira, Iruskietak (2015), estrategia hau irakasleek gurasoekiko entzuketa aktiboa eta enpatia adierazteko aproposa dela dio. Arazoen aurrean, arazo horiek komunikatzeko datu objektiboetan oinarritu beharra dago (Iruskieta, 2015); hala ere, badago komunikazio horretan lagun dezakeen estrategia: kontzesioa. Kontzesioa, arazo bat komunikatzerako orduan, ahalik eta gatazka txikiena sortzeko estrategia gisa definitzen du Iruskietak (2015); nolabait, hizlariak proposatzen duen negoziazioa da, hasieran zerbait onartuz, eta ondoren, eragozpenen bat jarriz. Aipatutako hizkuntza-funtzio horiez gain, Iruskietaren (2015) arabera, gurasoek azaldutakoaren laburpen txikiak, irakaslearen aldetik entzuketa aktiboa ematen ari dela bermatzeko tresna dira, baita gurasoengandik jasotako mezua era egokian ulertu dela ziurtatzeko eta komunikazioa arrakastatsua izan dela ziurtatzeko era. 1.2.3. Iraupena eta faseak Jakina da, elkarrizketak burutzeari denbora eskaini behar zaiola, ez soilik elkarrizketa aurrera eroateko momentuari, baizik eta aurretiaz egindako prestaketari eta ondoren datuak jasotzeari ere (Intxausti, 2014). Aipatutako hiru fase horiek desberdinak izaten dira kasuaren arabera, hortaz, kasu bakoitzera egokituz, fase bakoitzari beharrezko denbora eskainiko zaio; hirurak burutu beharreko faseak dira (elkarrizketaren prestaketa, elkarrizketa aurrera eramatea eta elkarrizketan jasotakoa biltzea), nahiz eta egoeraren arabera, beti denbora berdina ez eskaini bakoitzari. Abadalejo (2010) ideia horrekin bat dator, elkarrizketa aurrera eramateko faseari dagokionez, ez dago erabat egokia den iraupenik; hala ere, elkarrizketak ordu laurden bat eta bi ordu bitartean iraun behar duela zehazten du. Izan ere, ordu laurden baino gutxiagoko tartean, ezin daiteke beharrezkoa den informazio guztia trukatu, eta bi ordu baino gehiagoko elkarrizketetan aldiz, momenturako konponbide egokiak zehaztu ez badira, parte-hartzaileen argumentuak eta elkarrizketako gaiak errepikakorrak bihurtzeko joera dute. Elkarrizketa burutzerako orduan, iraupena ez bezala, jarraitu beharreko faseak zehaztu daitezke. Abadalejoren (2010) esanetan, irakasleek faseak ondo identifikatu behar dituzte, baita batetik bestera nola igaro jakin ere; horri jarraiki, autore honek 5 fase zehazten ditu, elkarrizketa guztietan aurrera eraman behar direnak: i) harrera, ii) entzute aktiboa eta ikertzea, iii) jarraitu beharreko estrategien diseinua, iv) akordioak eta konpromisoak eta v) agurra. i) Harrera: irakasleek interesa, errespetua eta erdi-mailako formaltasunezko agurra adierazten dute, ahoz zein gorputz-hizkuntzaren bidez. ii) Entzute aktiboa eta ikertzea: maisu-maistrek galderak egiten dituzte egoeraren inguruko informazioa lortzeko. Horrez gain, familiak azaldutakoaren birformulazio eta laburpenak egiten dituzte irakasleek, familiak transmititutako mezua jaso eta ondo ulertu dutela azalaraziz. iii) Jarraitu beharreko estrategien diseinua: hiru azpi-fase eramaten dira aurrera: elkarrizketaren helburua azaltzea, beharrezko informazioa azaltzea eta kasurako egokiak diren konponbideak eta ekintza-proposamenak topatzea. iv) Akordio eta konpromisoak: gurasoen konpromisoa bilatu, irakasle eta ikastetxearen konpromisoa adierazi eta azken laburpena egiten du irakasleak. v) Agurra: elkarrizketa amaitu dela jakinarazi, gurasoen zalantzak argitu direla ziurtatu eta etorkizuneko elkarrizketetarako aukera eskaintzen du irakasleak. 2. Metodologia Aipatu dugunez, gradu amaierako lan honen helburua da komunikazio-estrategia egokiak zehaztea, irakasle adituek eta irakasle ez-adituek familiekin erabiltzen duten komunikazio egoera errealetan. Hori egiteko, honako metodologia jarraituko da: Lehenik, irakasleen eta gurasoen arteko batzarrak analizatuko dira. Ondoren, Haur Hezkuntza Graduko ikasle eta sasi-gurasoen arteko batzarrak. Horren ostean, elkarrizketa horietan eman beharreko baldintzak, erabili beharreko hizkuntza eta jokabideak, eta hobetu beharrekoak (horrelakorik balego), proposatuko dira. Metodo hori betetzeko, hainbat fase burutu eta tresna desberdin erabiliko dira: i) Ikasle-fitxak: irakasle adituek ikasle-fitxak sortuko dituzte gurasoekin burutuko dituzten elkarrizketarako oinarri gisa, ondoren, irakasle ez-adituek ere, fitxa horien erabilpena egingo dute. ii) Grabaketak: sei elkarrizketa desberdinen grabaketa egingo da. Irakasle aditu eta gurasoen arteko hiru elkarrizketa grabatuko dira alde batetik, eta bestetik, irakasle ezaditu eta guraso rola hartuko duen aktore baten arteko beste hiru elkarrizketa. iii) Transkribapena: elkarrizketa horien guztien transkripzioa egingo da. iv) Analisia: irakasle aditu eta ez-adituek burututako elkarrizketen transkribapenak analizatuko dira, zein berdintasun eta desberdintasun dituzten zehaztuz (ezaugarri zehatz batzuetatik abiatuz konparaketa). v) Inbentarioa: aurreko fasean ateratako datuetan oinarrituta, guraso-irakasle arteko elkarrizketak egiteko komunikazio-estrategia egokiak bilduko dituen inbentarioa proposatuko da. 2.1. Ikasle-fitxak Lehenik eta behin, irakasle adituek, gurasoekin burutuko dituzten batzarretan gidoi gisa erabiliko dituzten ikasle-fitxak beteko dituzte. Bertan, ikaslearen gaitasun eta jarrera desberdinak zeintzuk diren zehazten dira, nota orokor batekin baloratuz eta zenbait kasutan (beharrezkoa denean), zenbait ohar adieraziz. Irakasle adituek ez ezik, beranduago, irakasle ez-adituek ere, ikasle-fitxak hartuko dituzte oinarritzat sasigurasoekin elkarrizketa izaterako orduan. Irakasle ez-adituak testuinguruan jartzeko, irakasle adituek izandako elkarrizketetatik abiatuta, ikasle-fitxa berri bat sortuko da haur bakoitzeko (aurretiaz irakasle adituek betetako fitxak eskuragarri ez izateagatik). Era honetara, irakasle ez-aditu bakoitzak, elkarrizketan aipatu beharreko umearen hainbat ezaugarri eta deskripzioen berri izango du. Horietatik abiatuta, irakasle ez-adituek, nirekin batera (guraso rolean) elkarrizketa burutuko dute. Jarraian, sortutako ikasle-fitxa baten zati bat ageri da, adibide gisa (ikus 1. irudia). Bertan, ikastetxeak ikasle-fitxak betetzeko duen txantiloia eta ikasleen gaitasunak ebaluatzeko parametroetako batzuk ikus daitezke, baita irakaslearen zenbait balorazio eta ohar ere. Ikasle-fitxa guztiak, osorik, 7. eranskinean bilduko dira. 2.2. Elkarrizketen grabaketak Esan bezala, familia eta maisu-maistren arteko elkarrizketak beranduago xehetasunez aztertu ahal izateko, batzar horien grabazioa burutuko da. Grabazio horiek bi motatakoak izango dira; izan ere, irakasle aditu eta irakasle ez-adituen jokaera analizatu nahi da. Alde batetik, zentro batean irakasle diren hezitzaile eta gurasoen arteko hiru elkarrizketa grabatuko dira, hots, irakasle-adituek (kasu honetan, hiru emakumezko) familiekin burutzen dituzten elkarrizketen komunikazio-estrategiak bilduko dira audio formatuan. 1. irudia. Sortutako ikasle-fitxen adibidea. Kasu honetan, hezitzaileetako bik hamar urte baino gehiagoko esperientzia dute, hirugarrenak aldiz, bi urteko esperientzia baino ez du. Aipatzekoa da, elkarrizketetako bi lan honetarako ikergaia sortzeko helburuarekin egin direla, aurretiaz adostuta ez zeudela. Horren harira, esan beharra dago, elkarrizketetan parte-hartuko duten gurasoak, zentro bereko irakasleak direla ere. Beste alde batetik, Haur Hezkuntza Graduko laugarren mailako ikasle diren kide desberdinen arteko beste hiru antzeztutako elkarrizketa grabatuko dira (ikasle batzuk hezitzaile papera hartuz, eta nik neuk, gurasoaren rola hartuz). Irakasle adituen kasuan, elkarrizketa errealak izango dira. Irakasle ez-adituen kasuan aldiz, adituek elkarrizketatutako testuinguru berdinak hartu eta egoera horiek nola komunikatuko lituzketen jasoko da. Era horretara, beranduago aditu eta ez-adituen arteko konparaketa egiteko aukera egongo da. Irakasle ez-adituek, baldintza bi baino ez dituzte izango elkarrizketak burutzerako orduan: i) haur bakoitzaren fitxan jasotako parametro desberdinei buruz jardutea eta ii) abiapuntutzat hartu den irakasle adituak egindako elkarrizketaren antzeko iraupena izatea. Izan ere, irakasle ez-adituari, ez zaio erabili beharreko erregistroaren eta formaltasunaren inguruko argibiderik emango, berez zein erabiltzen duten aztertzeko asmotan. Hau guztiaz gain, hizketaldian zehar gurasoak egindako galderengatik espero ez diren sortutako gaien aurrean, bat-batekotasunez jokatu beharko du irakasle ezadituak. Sasi-gurasoak irakasle adituek egindako jatorrizko elkarrizketetan oinarrituta, grabaketa bakoitzean, gurasoak izandako jarrera bera hartuko du, konparagarritasunaren hobe beharrez. 2.3. Grabaketen transkribapena Sei elkarrizketen transkribapena egingo da hitzez hitz grabazioak entzunda, elkarrizketa-corpusak sortuz. Elkarrizketen transkribapenek, erabiltzen diren komunikazio-estrategiak era sakonago batean aztertzea erraztu eta ahalbidetuko dute, baita ikergaia garatzeko ebidentziak lortu ere. Lehenik eta behin, transkribapenak egiterako orduan, grabazioez gain, beste hainbat aztergai bilduko dira (ikus 2. irudia): data, elkarrizketaren iraupena, hura burutzeko arrazoia, parte-hartzaileak eta azkenik, elkarrizketan parte-hartzaileek hartuko duten kokapena (elkarrizketa burutzerako orduan partaide bakoitza non jesarriko den). Era honetara, transkripzioak egin baino lehen, elkarrizketen testuingurua zehaztuko da. 2. irudia. Elkarrizketen testuinguru-azterketaren adibidea. Behin elkarrizketen testuingurua zehaztuta, audioen transkribapena xehetasunez egiteko, Bilbatuak (2010) zehaztutako irizpideak erabiliko dira oro har, zenbait moldaketa egin badira ere. Erabiliko diren irizpideak ondorengoak dira: ❖ Elkarrizketetako parte-hartzaileen txanda bakoitza, esaldi hasieran zenbaki baten bitartez adieraziko da. ❖ Harridura eta galdera ikurrak erabiliko dira. ❖ Audioetan esandakoa ulertzeko zailtasunik dagoenean, XXXX bitartez adieraziko da. ❖ Parte-hartzaileek burututako keinu eta hotsak kako artean adieraziko dira. Bestalde, Bilbatuaren (2010) irizpideez gain, beste zenbait zehaztu dira transkribapena aurrera eramaterako orduan: ❖ Hizlari bakoitzaren euskalkia mantenduko da. ❖ Partaide batek beste norbaiten hitzak aipatzerakoan, " " artean adieraziko da. ❖ Elkarrizketako parte-hartzaileen anonimotasuna mantentzeko, pertsona bakoitzaren izena sigla desberdinengatik ordezkatuko da. ❖ Amaitu gabeko esaldiak edota etenaldiak, esaldi bukaeran hiru puntuak erabiliz adieraziko dira, honela: … Azaldu den legez eta erantsitako adibidean ikus daiteken bezala, elkarrizketetako partehartzaileen anonimotasuna mantenduko da. Horretarako, bai elkarrizketetako partaideen izenak, bai elkarrizketetan aipatzen diren pertsonen izenak (haurren izenak, ikaskideen izenak etab.), patroi bat jarraituz zehaztutako siglengatik ordezkatuko dira (ikus 1. eta 2. taulak). Era honetara, esaterako, irakasle adituen kasuan, tutore guztiak "T" hizkiaz identifikatuko dira, nahiz eta bakoitzak ondoren zenbaki desberdina izan (elkarrizketaren zenbakiaren araberakoa). Gauza bera egingo da partaide edo aipatutako pertsona guztiekin. Irakasle ez-adituen elkarrizketen kasuan, identifikadore gehienak mantendu egingo dira, 2. taulan zehaztutakoak izan ezik, irakasle ez-adituenak eta sasigurasoenak hain zuzen ere (horiek baitira irakasle adituen elkarrizketatik ez-adituen elkarrizketetara aldatuko diren partaide bakarrak). Edonola ere, 2. taulan irakasle ezadituentzako zehaztutako siglek ere, antzeko patroia jarraituko dute. Tutoreak "T1", "T2" eta "T3" siglekin identifikatu beharrean, "T1EA1", "T2EA2" eta "T3EA3" siglekin identifikatuko dira, gehitutako "EA" hizkiek "ez-aditu" hitzari erreferentzia egiten diotelarik eta zenbakiek eredu izandako adituen elkarrizketari erreferentzia egiten diotelarik. Sasi-gurasoen anonimizazioa burutzeko, gauza bera egingo da, baina oraingo honetan, zenbakia aldatu gabe (sasi-gurasoa berdina izango baita ez-adituen elkarrizketa guztietan). 2.4. Irakasle aditu eta ez-adituen elkarrizketen analisia eta interpretazioa Behin irakasle aditu zein ez-adituen elkarrizketak grabatuta eta transkribatuta, euren analisia eta interpretazioa egingo da. Horretarako, hainbat kontzeptu hartuko dira kontuan, aldagai desberdinen arabera, bi elkarrizketa motetan ematen diren joera desberdinak aztertzeko, baita euretariko bakoitzean ematen diren ahulgune eta indarguneak zehazteko ere. Kontaketa eta azterketak, jasotako transkribapenetan eskuz egingo dira. Analisia egiteko, 3. taula erabiliko da: IRAKASLEAK 4 urteko gelako tutorea (T1EA1) 5 urteko gelako tutorea (T2EA2) 5 urteko gelako tutorea (T3EA3) FAMILIA 4 urteko haurraren ama (G1EA0) 5 urteko haurraren ama (G2EA0) 5 urteko haurraren ama (G3EA0) 2. taula. Irakasle ez-aditu eta sasi-gurasoen arteko elkarrizketetarako anonimizazioa. 3. taula. Irakasle aditu eta ez-adituen elkarrizketetako aztergaiak. 2.4.1. Estilo komunikatiboa Atal honetan, hezitzaile bakoitzak egindako elkarrizketan duen komunikazio estiloa aztertu nahi da, asertiboa edo ez-asertiboa den zehazteko asmoz. Horren harira, guztiek estilo bera jarraitzeko kasua eman arren, elkarrizketa bakoitzean estilo hori zein neurritan eta nola ematen den ikusi nahi da. Horretarako, aztergai desberdinak erabiliko dira, elkarrizketetan duten presentziaren maiztasuna aintzat hartuz: interesa adierazteko galderak, ezezko erantzunak eta zenbait hizkuntza-funtzio. Irakasleak galderen bitartez interesa adierazteko adibidea ondorengoa litzake: Atal honetan aztertuko diren hizkuntza-funtzioei dagokionez aldiz, birformulazioak eta laburpenak hartuko dira kontuan (ikus adibideak "2.4.2.2. Hizkuntza-funtzioak" atalean). 2.4.2. Hizkuntza Irakasle aditu eta ez-adituek erabilitako hiztegi eta perpausetan oinarrituta, badira komunikazio-estrategia egokiak zehazte aldera analizatu daitezkeen zenbait aztergai: ahoskera, erregistroa eta hizkuntza-funtzioak. Hala ere, kasu honetan, elkarrizketetan ematen den ahoskeraren azterketarik ezin izango da egin, irakasleek espresuki eskatuta, elkarrizketen audioak ez baitira publikatuko. 2.4.2.1. Erregistroa Transkribapenak egiterako orduan, hizlari bakoitzaren hizkera eta euskalkia (baita erdaraz esandakoa, horrelakorik balego) errespetatuko den heinean, hizkuntza aldaera desberdinek komunikazioan oztopoak sor ditzakeen egiaztatuko da. Elkarrizketetan jasotako euskalkiak aztertzeko, aditzak, deklinatutako hitzak eta hiztegia aintzat hartuko dira. Banan-banan, elkarrizketetako aditzak, deklinatutako hitzak eta hiztegia, bizkaieraz edo batuaz dauden zehaztuko da, Euskaltzaindiak zehaztutako hiztegian oinarrituz eta corpusetan hitzak eskuz identifikatuz eta sailkatuz. Aditzen kasuan, bizkaiera bezala ulertuko direnak ondorengoak dira besteak beste: deutsut, dozu, dau, dot… Batuaz aldiz, honakoak hartuko dira kontuan adibidez: dizut, duzu, du, dut… Aipatzekoa da, batuaz zein bizkaieraz berdin adierazten diren aditzak ez direla kontuan hartuko, adibidez: dator eta gara. Deklinatutako hitzei dagokionez, -gaz (bizkaiera) edo -kin (batua) atzizkiekin deklinatutako hitzak zenbatuko dira (eskuagaz/eskuarekin, neskekaz/neskekin, bategaz/batekin…). Azkenik, hiztegia aztertzeko, esanahi bera duten baina hizkera bakoitzean era desberdinean adierazten diren hitzen zenbaketa egingo da; esaterako, be, berba eta bardin hitzak bizkaiera bezala zenbatuko dira, ere, hitz eta berdin hitzak aldiz, batua bezala. Azpiatal honen barnean ere, corpus desberdinetan emandako formaltasun maila ikertuko da, solaskideen arteko komunikazio egokirako aproposa den maila zehazteko nahiarekin. Horretarako, elkarrizketa bakoitzean erabilitako agurrei, ofizialtasunari eta egindako epaiei arreta jarriko zaio. 2.4.2.2. Hizkuntza-funtzioak Irakasle aditu zein ez-adituek birformulazioak, kontzesioak eta laburpen txikiak erabiltzeko duten joera aztertuko da, haien erabilerak sortutako estilo komunikatiboan duten eraginean arreta jarriz. Hona hemen jasotako zenbait adibide: 75 (T2EA2): Badaki zein dan zaldiak dekon mugimendu hori, baina ez daki praktikara eroaten… Orduan, mugimendua egiterakoan ez du L itxura hori irudikatzen. (Kontzesioa) 2.4.3. Iraupena eta faseak Familia eta irakasleen artean burutzen diren elkarrizketetan, iraupenak euren emankortasunean zein eragin duen ikusiko da. Bestetik, beharrezkoa den informazio guztia elkarbanatzeko ezinbestekoak diren faseak corpusetan ageri diren ikusiko da. Gainera, elkarrizketa mota bakoitzean fase desberdinek hartzen duten garrantzia aztertuko da, irakasle aditu eta ez-adituen joeren artean desberdintasun nabarmenik ematen den antzemateko. Hori guztia lortzeko, lehenik eta behin, elkarrizketa bakoitzean zein fase betetzen diren zehaztuko da. Behin faseak zehaztuta, elkarrizketetan fase bakoitzari emandako garrantzia edo sakontasuna aztertuko da; hots, fase bakoitzean irakasle bakoitzak erabilitako estrategiak zehaztuko dira. Horrela, datu horiek behin jasota, beranduago, elkarrizketa desberdinen arteko konparaketa egin ahal izango da. Jarraian, bi elkarrizketa desberdinen hasierako pasarteak ageri dira: lehenengoan, lehenengo fasea (harrera) eta bigarren fasearen hasiera (entzute aktiboa eta ikertzea) ematen da, bigarren pasartean aldiz, irakasleak elkarrizketa hirugarren fasearekin (jarraitu beharreko estrategien diseinua) hasten du zuzenean. 1 (T1): Bueno (G1), arratsalde on! 2 (G1): Arratsalde on (T1)! 3 (T1): A ver, bueno, kontatzen deutsut apurtxu bat zelan ikusten dot (H1)… Itxaron, eh? Zabalduko dot bigarren hiruhilabetea… (H1)! Zuk zelan ikusten dozu, (G1)? 1 (T2): Bueno, hasiko naz komentatzen arlo guztiak eta egingo deutsut konparaketa bat, aurreko hiruhilabetekoa, honegaz. 2.5. Komunikazio-estrategia egokien inbentarioa. Azken fase honetan, bildutako transkribapenetatik jasotako datu eta ezaugarrien ikerketa eginda, eta bakoitzean erabilitako hizkuntza aldaeran eta hiztegian antzemandako ezaugarriak aztertuta, erabili beharreko komunikazio-estrategia egokien irizpideak zehaztuko dira inbentario batean. Helburua da sortzea familia-eskola erlazioa hizkuntza aldetik hobetzeko edota komunikazio egokia eragozten duten aspektuei aurre egiteko balizko tresna, ikergai gisa erabilitako corpus desberdinei erreparatuz. Gainera, inbentarioari zentzu gehiago emateko eta bertan jasotako irizpideen adibideak izateko, elkarrizketa ideala sortuko da eredu gisa. 3. Emaitzen analisia eta interpretazioa Elkarrizketek izan beharreko ezaugarriak (teorian azaldutakoak), ondoren ageri diren tauletan zehazten diren aldagaien arabera aztertu dira jasotako corpusetatik. Lehenik eta behin, emandako komunikazio-estiloak zehazteko, aldagai desberdinak erabili dira, guztiak asertibitatearen adierazle: interesa adierazteko galderak, birformulazioak, laburpenak eta ezezko erantzunak (ikus 4. taula). Elkar.1 Elkar.2 Elkar.3 Elkar.4 Elkar.5 Elkar.6 Interesa adierazteko galderak 10 1 20 9 2 0 Birformulazioak 5 2 7 4 5 2 Laburpenak 1 2 0 1 0 0 Ezezko erantzunak 0 0 0 0 0 0 4. taula. 1.2.1. Estilo komunikatiboa. Oro har, irakasle adituek entzuketa aktibo eta enpatia nabarmenagoa adierazi dute gurasoekiko, galdera, birformulazio eta laburpen desberdinen bitartez. Birformulazio eta laburpenei dagokionez, ez da bereizketa nabarmenegia eman irakasle aditu eta ezadituen artean, nahiz eta adituek gehiago erabili dituzten. Interesa adierazteko galderei erreparatuz, ordea, adituek haien erabilera askoz ugariagoa egin dute ez-adituek baino, 2. elkarrizketako irakasle-adituaren salbuespenarekin, honako honek galdera bakarra egin baitu. Ezezko erantzunak aldiz, ez dira elkarrizketa bakar batean ere eman. Elkarrizketa guztiak estilo asertiboan burutu arren (inolako gatazka edo jarrera ezkorrik ez baita eman), jasotako datuetan oinarrituz, batzuk besteak baino asertiboagoak direla ikus daiteke. Aldagai guztiak kontuan izanik, irakasle adituen 3. elkarrizketa asertiboena izan da, 1go elkarrizketagatik jarraituta, beharbada, irakasle moduan eta gurasoekin harremanak izatean esperientzia gehiago dutelako ez-adituek baino. Ez-adituen kasuan, 4. elkarrizketak asertibitate nabaria adierazi du aldagai desberdinetan, 5. eta 6. elkarrizketak ez bezala, non asertibitatea areagotzeko estrategien erabilpen oso eskasa egin den. Azkenik, aipatzekoa da, nahiz eta ezezko erantzunak ematen jakitea asertibitatearen ezaugarria izan, aztertutako 6 corpusetan ez dela inolako desadostasunik sortu, jazoera hori bera ere asertibitatearen seinale delarik. Hizkuntzari dagokionez, corpusetan erabiltzen den erregistroan arreta jarrita, euskara hizkuntzaren bi hizkera antzeman daitezke: batua eta bizkaiera (ikus 5. taula). Aspektu honetan, desberdintasun nabarmena ematen da irakasle aditu eta ez-adituen artean. Izan ere, hiru irakasle adituek erabilitako hizkuntzaren %90a baino gehiago bizkaieran adierazita dago (gainerakoa batuan). Irakasle ez-adituen taldearen kasuan ordea, oro har, erabilitako hizkuntzaren %24,13 bizkaiera da eta %75,86 batua; hots, batua gehiago erabiltzen dute. Irakasle ez-adituen kasua, egun euskal gizartean nagusi den joerara hurbiltzen da gehiago; izan ere, lan honen atal teorikoan azaldu den bezala, gaur egungo euskal gizartean, euskara batua da gehien erabilitako hizkera (komunikabideen eragina dela eta besteak beste). Elkar.1 Elkar.2 Elkar.3 Elkar.4 Elkar.5 Elkar.6 Aditzak Bizkaieraz: %99,53 Batuaz: %0,46 Bizkaieraz: %93,68 Batuaz: %6,31 Bizkaieraz: %98,31 Batuaz: %1,68 Bizkaieraz: %40,44 Batuaz: %59,55 Bizkaieraz: %17,87 Batuaz: %82,32 Bizkaieraz: %7,44 Batuaz: %92,55 Deklinatutako hitzak Bizkaieraz: %88,23 Batuaz: %11,76 Bizkaieraz: %96,55 Batuaz: %3,44 Bizkaieraz: %100 Batuaz: %0 Bizkaieraz: %63,63 Batuaz: %36,36 Bizkaieraz: %27,77 Batuaz: %72,22 Bizkaieraz: %11,76 Batuaz: %88,23 Hiztegia Bizkaieraz: %83,60 Batuaz: %16,39 Bizkaieraz: %70 Batuaz: %30 Bizkaieraz: %68,88 Batuaz: %31,11 Bizkaieraz: %36,11 Batuaz: %63,88 Bizkaieraz: %56 Batuaz: %44 Bizkaieraz: %7,5 Batuaz: %92,5 Aldagai guztiak kontuan hartuta Bizkaieraz: %95,59 Batuaz: %4,40 Bizkaieraz: %91,16 Batuaz: %8,83 Bizkaieraz: %90,80 Batuaz: %9,19 Bizkaieraz: %42,85 Batuaz: %57,14 Bizkaieraz: %22,76 Batuaz: %77,23 Bizkaieraz: %7,94 Batuaz: %92,05 Bizkaieraz: %92,89 / Batuaz: %7,10 Bizkaieraz: %24,13 / Batuaz: %75,86 5. taula. 1.2.2.1. Euskalkia. Aipatutako datuak kontuan harturik, hiru irakasle adituen hizkera bizkaiera hutsean burutzen dela agerizkoa da, nahiz eta kasuren batean, batua gehiago erabili aztertutako aldagairen batean. Esaterako, 3. elkarrizketan, irakasleak erabilitako hiztegia bizkaiera da %68,88an eta batua %31,11n, hots, hizkuntzaren erabilera ez da bizkaiera hutsa aldagai honi dagokionez. Aldagai guztiak kontuan hartuta aldiz (aditzak, deklinatutako hitzak eta hiztegia), erabilitako euskara bizkaiera da %90,80an. Beraz, esan bezala, nahiz eta kasu batzuetan zenbait aldagaietan batuaren erabilpen nabarmenagoa egin, orokorrean, irakasle-adituek bizkaiera hutsean hitz egiten dute. Honen arrazoia, adituen elkarrizketak jasotako ikastetxean bizkaieraz lan egin eta irakasten dela izan daiteke, hots, nahiz eta irakasleren baten berezko euskalkia bizkaiera ez izan, zentroaren izaerara egokituz, bizkaieraz komunikatzen dira hirurak. Aipatutako arrazoi beragatik (irakasleren baten berezko euskalkia bizkaiera ez izatea), zenbait aldagai batuaz erabiltzeko joera adierazi dute noizbait. Irakasle ez-adituek erabilitako hizkerari so eginez, ordea, arestian azaldu den bezala, emaitzek ez dute batua edo bizkaiera hizkera nagusitzat argi zehazten; nahiz eta batuaren erabilera nabarmenagoa izan, bizkaierak ere bere lekua hartzen du (bizkaieraren erabilera %24,13 da eta batuarena %75,86). Ez-aditu bakoitzaren hizkera xehetasun gehiagoz aztertuta, esan daiteke, hiru irakasleetatik bakarrak eutsi diola hizkera bati (batua hutsari); 6. elkarrizketako irakaslea hain zuzen ere, batuan aritu da %92,05ean. Beste bi kasuetan, 4. eta 5. elkarrizketetan, batua erabili dute irakasleek bizkaiera baino gehiago, baina ez diferentzia hain nabarmenarekin: 4. elkarrizketaren %42,85a bizkaieran eta %57,14a batuan burutu da, eta 5. elkarrizketaren %22,76a bizkaieran eta %77,23a batuan. Hortaz, 4. eta 5. elkarrizketetako irakasleek, hizkera nahasia erabiltzen dute (bizkaiera-batua nahasia), batez ere 4. elkarrizketakoak. Hiru irakasle ez-adituen berezko hizkera batua da, horregatik aditz gehienak batuaz esan dituzte. Edonola ere, euskara batuan ikasi eta bizi diren arren, ez-adituak bizkaitarrak dira, hortik justifikatu daiteke hiztegi ugari eta deklinatutako hainbat hitz bizkaieraz adieraztea. Gainera, sasi-gurasoa irakasle ez-adituekiko bizkaiera hutsean zuzentzeak, eragina izan dezake irakasleek haien hizkera moldatzean eta bizkaieraz hitz egiten saiatzean. Laburbilduz, irakasle ez-adituek hizkera bati eusteko zailtasun handiagoa dutela antzeman daiteke. Elkarrizketa hizkuntza maila formaltzat ulertzen denez, berez, irakasleek ez lukete hizkeren nahasketarik egin behar (nahasketarik ez egiteak mezua era zuzenean eta argiagoan transmititzen laguntzen duelako), edonola ere, aipatutako arrazoiak direla medio, errealitatea bestelakoa da (aztertutako elkarrizketen kasuan). Hizkeraz gain, hizkuntza aztertzerakoan, formaltasunaren inguruan ere badaude esatekoak (ikus 6. taula). ofizialtasunera jo gabe. Tonu ofiziala ez erabili arren, irakasleek ez dute ikastetxe edota lankideekiko iritzi ezkorrik edota kritikarik adierazi. Gainera, tonu ofiziala ez erabiltzeagatik, nahiz eta formaltasun maila murriztu, gurasoekiko gertutasuna areagotu da, horrek asertibitatean lagundu duelarik. Beste alde batetik, jasotako taulan, elkarrizketa guztietan, irakasleek gurasoek iraganean izandako jarreren inguruan epaiak egiten ez dituztela ikus daiteke. Azken aldagai hauei dagokienez, beraz, ez da desberdintasunik ematen aditu eta ez-adituen artean. Epairik ez emateari esker, irakasleek konfiantza transmititu dute, baita konfidentzialtasuna bermatu ere. Aspektu honi dagokionez, ez dago desberdintasunik aditu eta ez-adituen artean; izan ere, ez-aditu eta sasi-gurasoen artean burututako elkarrizketek bete beharreko baldintza bakarrenetarikoa, abiapuntutzat hartutako irakasle aditu eta gurasoen arteko elkarrizketako antzeko denbora betetzea izan da. Hortaz, 6. elkarrizketak ez du iraupen egokia izan, 3. elkarrizketara egokitu delako. 3. elkarrizketaren iraupen eskasa, justifikatua izan daiteke irakaslea eta gurasoa ezagutzen direla eta egunerokotasunean harremana izaten dutela kontuan hartuta. Gainera, elkarrizketa horretan irakasleak ikaslearen emaitza onak komunikatzen ditu, azaltzeko denbora eskaini beharreko zailtasun nabarmenik adierazten ez delarik. Elkar.1 Elkar.2 Elkar.3 Elkar.4 Elkar.5 Elkar.6 Fase 1 Agurtu: "Arratsalde on!". EZ. Agurtu: "Eguerdi on!", "Zelan dana?". Agurtu: "Egun on, zelan?", "Bilbon bizi zara?", "Eta nola etorri zara ba?". Agurtu: "Kaixo! Egun on!". Agurtu: "Kaixo, egun on!". Fase 2 Informazioa jasotzeko galderak eta birformulazioak egin. EZ. Informazioa jasotzeko galderak egin. Informazioa jasotzeko galderak eta birformulazioak egin. EZ. EZ. Fase 3 Beharrezko informazioa azaldu eta konponbidea topatu. Beharrezko informazioa azaldu eta konponbidea topatu. Helburua zeharka adierazi, beharrezkoa den informazioa azaldu eta konponbidea topatu. Beharrezko informazioa azaldu eta konponbidea topatu. Beharrezko informazioa azaldu eta konponbidea topatu. Beharrezkoa den informazioa azaldu. Fase 4 Azken laburpena egin. Azken laburpena egin eta konpromisoa adierazi. Azken laburpena egin. Azken laburpena egin. Azken laburpena egin eta konpromisoa adierazi. Azken laburpena egin. Fase 5 Gurasoak emandako eskerrei erantzun: "Ez horregatik!". Elkarrizketa amaitu dela argi utzi. Elkarrizketa amaitu dela argi utzi, zalantzarik dagoen galdetu eta agurtu: "Ba bueno, hurrengora arte!", "Bueno...". Elkarrizketa amaitu dela argi utzi eta agurtu: "Venga, agur!". Zalantzarik dagoen galdetu, kontaktuan jarraitzeko asmoa erakutsi eta agurtu: "Eskerrik asko ba!", "Agur!". Zalantzarik dagoen galdetu, kontaktuan jarraitzeko asmoa erakutsi eta agurtu: "Agur!". 9. taula. 1.2.3. Faseak. Bukatzeko, elkarrizketa desberdinetan, Abadalejok (2010) zehaztutako faseen burutzea ematen den ikus daiteke 9. taulan. Oro har, jasotako corpusetan, 5 faseak jarraitzen dira hein handi batean, ondorengo salbuespenetan izan ezik: 1go fasea ez da 2. elkarrizketan burutzen eta 2. fasea ez da 2., 5. eta 6. elkarrizketetan burutzen. 2. elkarrizketaren kasuan, irakasle-aditua eta gurasoa lankideak direnez, baliteke lehenengo bi fase horiei garrantzia handiegirik ez ematea, elkar ezagutzen direlako eta egunerokotasunean harremanetan egoten direlako. 5. eta 6. elkarrizketetan aldiz, asertibitatea eta gertutasuna adierazteko estrategiak ez ezagutzeagatik edo erabiltzeko ohitura ez izateagatik, ez da 2. fasea burutu. Gainerakoan, esan bezala, 5 faseak jarraitu dira, nahiz eta corpus bakoitzean, irakasle bakoitzak fase horiek betetzeko estilo desberdinak dituztela agerian utzi (taulan ikus daitekeen moduan). 3.1. Proposamena: komunikazio-estrategia egokien inbentarioa Jasotako datuetan oinarrituta, elkarrizketetan komunikazio arrakastatsua emateko jarraitu beharreko irizpideak, ez dira osotasunez bete zenbait kasutan. Atal honetan, antzemandako ahulezia nabarmenei aurre egiteko jarraibideak adierazten dira, baita era egokian burututako estrategiak nola indartu ere, aztertutako aldagai desberdinen artean lotura ezarriz. Horretarako, lanean zehar azaldu den bezala, komunikazio-estrategien inbentarioa sortu da. Inbentarioari zentzua emateko, lehenik eta behin, elkarrizketetarako eredu ona litzatekeen elkarrizketa laburra sortu da (guztiz asmatutako egoera baten ingurukoa). Ondoren, inbentarioan, elkarrizketa ideal horrek dituen ezaugarriak biltzen dira (elkarrizketa guztiek izango beharko lituzketen ezaugarriak). Inbentarioan, alor bakoitzaren azalpenean, testuari erreferentzia egiten zaio, ezaugarri horiek betetzeko adibideak adieraziz. Hona hemen asmatutako elkarrizketa (T tutorea da eta G aldiz, gurasoa): 5 T: Orduan, uste duzu Eñaut atentzioa deitu nahian dabilela? 6 G: Bai. 7 T: ❸Bueno, elkarrizketa hau izatea beharrezkoa ikusi dut, esan bezala, Eñautek zenbait jokabide eta portaera bitxiak izan dituelako azkenaldian. 8 G: Ondo da. 9 T: Alde batetik, ikasgelan zeharo despistatuta ikusi dut, arreta oso erraz galtzen du. Gainera, nahiko burumakur egoten da. 10 G: Egia da, bigarren semea izan dugunetik, orain dela bi hilabete, etxean ere jarrera aldatu duela, lehen esan dizudan moduan. Gurekin egon nahi du une oro. 11 T: Bai, ulergarria da anai txikia izan ondoren urduriago egotea, baina uste dut arrazoi horregatik ez diogula dena onartu behar. 12 G: Guk etxean eskatzen duena ematen diogu, umea ez haserretzearren. 13 T: Tira, ez nator bat jokabide horrekin, Eñautek bizi duzuen egoerara egokitzen ikasi behar du pixkanaka. 14 G: Bai, uler dezaket zergatik. 15 T: Eskolan ikusi ahal izan dudanagatik, hemen ere helduen babesa bilatzen du denbora guztian. Jada ez du gelako beste umeekin jolasteko gogorik erakusten. Batzuetan bakarrik jolasten du, baina berehala irakasleren batengana hurbiltzen da eta zuk esan duzun moduan, mainatsu adierazten da. 16 G: Egoerak nahiko arduratuta nauka, badakit ume asko jeloskor azaltzen direla nebaarreba txikiren bat izatean, baina ez dut Eñautek bizi dugun egoeragatik sufritzerik nahi. Hala ere, ez dut argi zer egin dezakegun egoera hobetzeko. 17 T: Saiatu Eñautekin denbora gehiago pasatzen, zuen arreta duela uler dezan. Bestetik, anai txikiarentzat egin beharreko gauzetan laguntza eskatu Eñauti, horrela, bera ez da lekuz kanpo sentituko anai txikiari dagozkion zereginetan. 18 G: Ados, kontuan izango dut. 19 T: ❹ Guk ere, eskolan, egoerak hobera egiten ez duela ikusten badugu, Eñautek bizi duen egoera kontatuko duen ipuin bat prestatuko dugu ikasgelan kontatzeko. Era horretara, umeen iritzi desberdinak entzungo ditu, eta baliteke bere jokabidea zuzena ez dela ohartzea. Zuek orduan, zer egingo duzue etxean egoera honi aurre egiteko? 20 G: Behar duen arreta eskainiko diogu eta ahal den guztietan, laguntza eskatuko diogu egunerokotasuneko zereginetan. 21 T: Ederto. Argi dugu zer egin dezakegun Eñautek bizi duen jeloskortasun honi erantzuteko. ❺ Argitu gabeko zalantzarik duzu? 22 G: Ez, dena argi dut. Ea orain egoerak hobera egiten duen. 23 T: Hortaz, elkarrizketa hemen bukatuko dugu, ondo deritzozu? IRAKASLEENTZAKO KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA EGOKIEN INBENTARIOA FASEAK 1Harrera (ikus ❶ elkarrizketan):  Interesa, errespetua eta erdi-mailako formaltasunezko agurra egitea. 2- Entzute aktiboa eta ikertzea (ikus ❷ elkarrizketan):  Egoeraren informazioa lortzea: galderak egitea.  Entzuketa eta azalpenak ulertu direla ziurtatzea: birformulazio edo laburpen txikiak egitea. 3Jarraitu beharreko estrategien diseinua (ikus ❸ elkarrizketan):  Elkarrizketaren helburua argi uztea.  Beharrezko informazioa azaltzea.  Egoerarako egokiak diren konponbideak edota proposamenak zehaztea (behar izatekotan). 4Akordioak eta konpromisoak (ikus ❹ elkarrizketan):  Konponbideak edota proposamenak zehaztu badira, gurasoen konpromisoa bilatzea.  Norberaren eta zentroaren konpromisoa adieraztea.  Elkarrizketan jasotako gaien azken laburpena egitea. 5Agurra (ikus ❺ elkarrizketan):  Gurasoei zalantzak argitzeko aukera eskaintzea (horrelakorik izatekotan).  Elkarrizketa amaitu dela jakinaraztea.  Etorkizunean kontaktuan mantentzeko aukera eskaintzea.  Errespetua eta erdi-mailako formaltasunezko agurra egitea. KOMUNIKAZIO-ESTILOA Asertibotasunez jokatzea:  Familiarekiko errespetuz zuzentzea.  Interesa adieraztea: galderak egitea (ikus azpimarratutako esaldiak elkarrizketan).  Une oro gurasoak entzutea eta enpatia izatea, baita gurasoei horrela dela sentiaraztea ere: birformulazioak eta laburpenak bezalako hizkuntza-funtzioak erabiltzea (ikus 5 elkarrizketan). Arazoak era egokian komunikatzea (baldin eta badaude):  Gezurrik ez esatea eta arazoak era zuzenean azaltzea (ikus 7 elkarrizketan).  Arazoak kontu handiz komunikatzea: kontzesioak erabiltzea (ikus 11 elkarrizketan).  Desadostasunak sortzekotan, ezezko erantzunak ematen jakitea, errespetuz (ikus 13 elkarrizketan).  Norberaren emozioak kontrolatzea. IRAUPENA  Beharrezkoa den informazioa trukatzeko denbora erabiltzea: 15 minutu eta 2 ordu bitartekoa.  Aldez aurretik planifikatua. FORMALTASUNA  Hizkera finko bati eustea: euskalkiak ez nahastea. Horrela, mezua argiago transmititzeko.  Hasierako eta bukaerako agur formulen presentzia bermatzea (ikus hasierako agurra 1-etik 3-ra eta bukaerako agurra 27an).  Ofizialtasunez hitz egitea (ikus 19 elkarrizketan). Norberaren izenean ere hitz egin daiteke baina zentroa eta bertako lankideak inoiz ez erasoz edo kritikatuz.  Gurasoen erabakiekiko edota jarrerekiko epairik ez egitea. Komunikazio-estiloari dagokionez, inbentarioan, elkarrizketak ahalik eta asertiboenak izateko irizpideak jasotzen dira, asmatutako elkarrizketan ageri diren hainbat adibideri erreferentzia eginez. Adibiderik ez duten irizpide bakarrak honako hauek dira: familiarekiko errespetuz zuzentzea eta norbere emozioak kontrolatzea. Aspektu hauen kasuan, ez da adibide zehatzik aipatu; izan ere, elkarrizketa osoan zehar ikus daiteke irakasleak gurasoarekiko errespetua adierazten duela (hala nola, irakasleak ez du gurasoarekiko jarrera erasokorrik hartzen) eta emozioak kontrolpean dituela (esaterako, irakaslea ez da bere onetik ateratzen edota hitz egindako zerbaitengatik hunkitzen). Formaltasunaren kasuan, inbentarioan elkarrizketako hainbat esaldiri erreferentzia egiten zaie beste behin. Dena den, hizkera finkoaren froga gisa ez da adibiderik jarri, elkarrizketa osoan zehar euskalki bera mantentzen dela antzeman baitaiteke (euskara batua). Horrez gain, gurasoen erabakiekiko epaien adibideak ez dira zehaztu, honako hau ekidin beharreko jarrera baita, hortaz ez da elkarrizketan jasotzen. Iraupenaren inguruko irizpideei so eginez, irizpideak ez dira zehatzegiak. Hots, inbentarioan zehazten den moduan, elkarrizketa baten iraupen egokia ordu laurden eta 2 ordu bitartekoa da, kasuaren arabera. Kasu honetan, ez zaio asmatutako elkarrizketari erreferentzia egin; izan ere, asmatutako elkarrizketa zeharo laburra da, lanean eransteko prestatua, elkarrizketa batek izan beharreko ezaugarri guztiak biltzen dituena, baina kasu erreal batera eramanda denbora gehiago iraun beharko lukeena (irakasleak eta gurasoak informazio gehiago elkartrukatzeko). Azkenik, inbentarioan ageri den faseen atalari erreparatuz, elkarrizketako erreferentziak argi ikus daitezke. Zenbaki bakoitzak, elkarrizketan, zenbaki horri dagokion fasea adierazten du. Elkarrizketako fase bakoitzean gainera, inbentarioan fase bakoitzaren barnean zehazten diren irizpideak betetzen dira. 4. Ondorioak Azken atal honetan, ikerketa-lana behin burututa, prozesu osoa aintzat hartuz, hainbat ondorio zehaztuko dira. Lehenik eta behin, lan honen helburu nagusia eta helburu hori lortzeko zehaztutako metodologia bete direla aipatzekoa da. Hau da, komunikazio-estrategia egokien inbentarioa sortu da, eta horretarako, aldez aurretik zehaztutako prozedura jarraitu da. Hasteko, 6 elkarrizketa desberdin grabatuz, corpusa jaso da. Ondoren, grabaketa horiek hitzez hitz transkribatu dira, transkribapen guztietan irizpide berdinak jarraituz eta era berean anonimizatuz. Jarraian, transkribapen guztiak xehetasun handiz analizatu dira, zehaztutako aztergai desberdinetan arreta jarriz eta euren kontaketa zehatza eginez. Behin datu guztiak bilduta, corpusak konparatu egin dira, irakasle aditu eta ez-adituen joera desberdinak aztertuz. Azkenik, irakasleek gurasoekin burututako batzarretan erabili beharreko komunikazio-gaitasunak inbentario batean bildu dira eta elkarrizketa egokiaren eredua sortu da. Gradu Amaierako Lan honetan, burututako ikerketa-lan mota honek irakasle-guraso arteko komunikazioa ezagutzen eta hobetzen zeharo lagun dezakeela agerian geratu da. Izan ere, jasotako corpusen transkribapenari esker, hizketaldien ezaugarriak zehaztasun handiz aztertzeko eta analizatzeko aukera eman da (irakasleek komunikatzerako orduan izandako indarguneak zein ahulguneak antzeman ahal izan dira). Gainera, corpusen bilketa horri esker, hasierako hipotesiak bete diren edo ez ikusi ahal izan da. Kasu honetan, hasierako hipotesia ez da bete, irakasle aditu eta ez-adituen joeren arteko diferentzia ez baita bereizgarria izan. Azaldutakoaren harira, lan honen emaitzak aintzat hartuta, komunikazio-gaitasunen inguruko formakuntza eskaintzen duten profesionalentzat, honako ikerketak egitea balio handikoa izan daiteke, errealitatean guraso-irakasle artean ematen diren elkarrizketak xehetasun handiz analizatzeko abagunea eskaintzen dutelako. Hots, irakasleei formakuntzak eskaintzeko, lehenik eta behin kasu errealak (elkarrizketa errealak) lan honetako metodologia jarraituz aztertzea, zeharo baliagarria litzateke, hobetu beharreko aspektuak zehazte aldera. Edonola ere, lan honek, zenbait muga ditu. Alde batetik, Gradu Amaierako Lan hau burutzeko, 6 elkarrizketa jasotzeko aukera emanda, 6 elkarrizketa horietan partehartutako irakasleen joeren inguruko emaitzak eta ondorioak atera daitezke. Dena den, lan honetan jasotako emaitzetatik abiatuta ezin da irakasle aditu eta ez-adituen komunikazio-estrategien ondorio orokorrik atera. Hau da, eskoletako irakasleek haien komunikazio-estrategiak hobetzeko asmoz, ikerketa-lan hau martxan jartzekotan, corpus askoz ere ugariagoa bildu beharko litzateke, testuinguru eta ezaugarri desberdinetako partaideekin burututako elkarrizketa ugari biltzea litzake egokiena. Era horretara, emaitza orokorragoak aterako lirakete. Beste alde batetik, etorkizunari begira, lan honetan egindako ikerketa-mota ez da irakasleek egunerokotasunean burutzeko
science
addi-f81c4ef6cc56
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31753
Eskola eta familia arteko elkarrizketetarako komunikazio-estrategien inbentarioa
Céspedes Fernández, Nerea
2019-02-28
Leioan, 2018ko maiatzaren 29an Iraupena: 18:05 Elkarrizketa egiteko arrazoia: Ikerketa-lan honetarako ikergaia sortzea, eta bide batez, 4 urteko haurraren bigarren hiruhilabeteko ebaluazioa egitea. Parte-hartzaileak: Tutorea (T1) eta ama (G1). Elkarrizketaren kokapena: Iraupena: 19:23 Elkarrizketa egiteko arrazoia: 5 urteko haurraren bigarren hiruhilabeteko ebaluazioa egitea, bide batez, ikerketa-lan honetarako ikergaia eskainiz. Parte-hartzaileak: Tutorea (T2) eta ama (G2). Elkarrizketaren kokapena: Iraupena: 12:10 Elkarrizketa egiteko arrazoia: 5 urteko haurraren bigarren hiruhilabeteko ebaluazioa egitea, bide batez, ikerketa-lan honetarako ikergaia eskainiz. Parte-hartzaileak: Tutorea (T3) eta ama (G3). Elkarrizketaren kokapena: Iraupena: 19:06 Elkarrizketa egiteko arrazoia: Ikerketa-lan honetarako ikergaia sortzea eta (H1) haurraren ebaluazioa egitea (elkarrizketa errealean oinarrituta sortutako ikasle-fitxatik abiatuta). Parte-hartzaileak: Tutorea (T1EA1) eta ama (G1EA0). Elkarrizketaren kokapena: 69 (T1EA1): Ze bueno, normalean… Azkenean xakea jolas baten moduan ipinten dogu klasean. Orduan, umeak orokorrean oso pozik egoten dira, eh… Eta parte horretatik ondo. 70 (G1EA0): (Baiezkoa emanez, ahoarekin zarata egin). 71 (T1EA1): Oinarrizko ideiak ere barneratzen dauz, eh… Oso azkarra da. Eh, igual, zaldiari buruz: "Zer egiten du zaldiak? Nola mugitzen da?". Eta berak esaten dau oso azkar, eta nik azalpenak ematen ditudanean ere oso azkar harrapatzen dau dana. 72 (G1EA0): Bai, loturak egiten dauz, ezta? 73 (T1EA1): Bai, bai. Oso azkarra da. 74 (G1EA0): Ba prozesua ulertzen eta jarraitzen badau, konforme, listo. 75 (T1EA1): Bai, eta gero, matematikari dagokionez, eh… Landutako kontzeptuak barneratzen dauz? Bai. Lehen esan dodan moduan, oso azkarra da. Kontzeptuak, magnitudeak etab. barneratzen ditu, eta… Zenbakiekiko interes handia erakusten du, eh? 76 (G1EA0): Joe baietz! Etxean denbora guztian dabil eskatzen zenbakiak egin nahi dauzala, egin nahi dauzala… Igual be bai, eh… (A1), bere arreba, ikusten dauanez Lehen Hezkuntzan… 77 (T1EA1): Ya… 78 (G1EA0): Zenbakiak egiten, letrak egiten, ez dakit zer… Baina bai, eskatzen dauz. 79 (T1EA1): Bai. 80 (G1EA0): Eta claro, hurrengo urtean Herreraren metodoagaz hasiko direnez, ba ez dakit egokia dan etxean idazten hastea, itxarotea… Baina berak eskatzen deusta, eh?: "Ama, venga! Esan!". Eta nik esaten deutsat: "LLLL". Eta berak esaten dau: "Lapikoa!". Eta idazten dau… Hasi da, hasi da. 81 (T1EA1): Bueno, es que Herreraren metodoa, metodo konplexu bat da, ze claro… Lehen Hezkuntzan hasten dira haiek idazten, Haur Hezkuntzan bakarrik irakurtzen eta irudiak ikusten... Bueno, zuk, ikusten dozun moduan… Osea bere izena idazten badu? Ba ondo! Bere izena, esaldi laburrak… 82 (G1EA0): Bai. 83 (T1EA1): Bueno… 84 (G1EA0): Apurka-apurka… Nik ikusten dot ondo, eh? Baina claro, ez dakit gero gelan eh… Kaltegarria izango jakon… 85 (T1EA1): Nik uste dot ezetz, eh? Iraupena: 18:39 Elkarrizketa egiteko arrazoia: Ikerketa-lan honetarako ikergaia sortzea eta (H2) haurraren ebaluazioa egitea (elkarrizketa errealean oinarrituta sortutako ikasle-fitxatik abiatuta). Parte-hartzaileak: Tutorea (T2EA2) eta ama (G2EA0). Elkarrizketaren kokapena: eta… Egia da orain (H2K2)(e)gaz hasi dela jolasten, baina orokorrean… Betiko lagunekin jarraitzen du. Egia da ekartzen dituen gauzak partekatzen dituela eta bere kabuz konpontzen da arazo barik. 12 (G2EA0): Bale. 13 (T2EA2): Hizkuntzari dagokionez, berba egiten dau arazo barik, oso ondo ulertzen jako, euskeraz egiten dau eta be bai euskera ulertzen da. Nabaritzen da igual etxean euskeraz hitz egiten duzuela. 14 (G2EA0): Bai, bai. 15 (T2EA2): Idatz-irakurketa metodo-dinamika jarraitzen dau, lehenengo hiruhilabetean bezala jarraitzen du, oso ondo, hau da, fonemak ezagutzen ditu eta oso ondo egiten ditu. Egia da landutako fonemak era egokian birpasatzen dituela, baina hobetzeko aspektu batzuk dituela. Izan ere, fonema batzuk egiterakoan, eh… Noranzkotasuna aldatzen du. Adibidez, eh… T egiteko momentuan, T ez du ondo ixten eta… 16 (G2EA0): Bai, A moduan irtetzen jako, ez? 17 (T2EA2): Bai, egia da. Eta L egiterako momentuan, ez dau askorik luzatzen, orduan… 18 (G2EA0): E antzeko bat egiten dau. 19 (T2EA2): Hori da! 20 (G2EA0): Bai. Ez da desberdintzen… 21 (T2EA2): XXX. Bai. Egia da aurretik ikasitako bokalak, hau da, A E I O U, asko zaintzen dituela eta modu egokian idazten dituela. Horretan… Ez dut arazorik ikusten. Egia da T eta L zaindu behar direla apurtxu bat. 22 (G2EA0): (Baiezkoa emanez, ahoarekin zarata egin). Nik daukat galdera bat… 23 (T2EA2): Bai, esan! 24 (G2EA0): P lantzen zagozie? 25 (T2EA2): Ez… Oraintxe bertan ez. 26 (G2EA0): Es que berak etxean esaten deusta, ez? Eh… P zagoziela lantzen, baina gero P idatzi nahi dauela, eta gero bakarrik nahi dau idatzi: patatak. 27 (T2EA2): Ba… 28 (G2EA0): Orduan nik esaten deutsat: "Baina zer? Irakurtzen edo idazten? Zelan lantzen dozue?". Patatak bakarrik idatzi nahi izateko… 29 (T2EA2): Ba normalean patatak goizeko korroan menua idazterako orduan idazten ditugu…. Beraz, P bere izenaren letra denez, esango genuke… Igual idatzi nahi du. Eta patata hainbeste idazten dugunez, ba bere gogokoa izan daiteke… Gainera, A be bai era egokian egiten duenez, ba igual gustatzen jako egitea P gehi A asko, ez dakit… Baina oraintxe bertan P ez gabiz lantzen, landuko dugu… Baina bueno, izango da hori… Ba igual jantokiko menua idazterako momentuan, asko idazten dugulako. 30 (G2EA0): Bale, bale, sin mas… Hori, eh… Zalantza neukan, besterik ez. 31 (T2EA2): Bale. Bueno, jarraituko dugu, bale? 32 (G2EA0): Bale. 33 (T2EA2): Ingelesari dagokionez, ba ulermen egokia erakusten dau, errutinak eta hiztegia errepikatzen ditu arazo barik… Gainera, goizeko korroan bezala, ingeleseko klasetan oso parte-hartzailea da. Gainera, bere jarrerari dagokionez… Eh… Oso ona da. Eh… Galderak erantzuten ditu eta esaldi laburrak erabiltzen ditu. Egia da nahiz eta esaldi laburrak erabili, batzutan trabatu egiten dela ingelesezko klaseetan, baina bueno, hizkuntza aldetik ondo dabil eta ez da arazo larri bat. 34 (G2EA0): Bale. 35 (T2EA2): Musikari dagokionez, hori… Esatea abestiak eta dantzak era egokian errepikatzen dituela gelan. Erritmoak sortzen eta jarraitzen ditu, baina egia da dantza egitea ez zaiola asko gustatzen… 36 (G2EA0): Bueno, gero etxean bai dantzatzen dau asko, eh? Pilo bat! Gustatzen jako… Baina igual oso lotsatia danez, klasean igual ez dau hainbeste adierazten edo, ez dakit… 37 (T2EA2): Hainbeste ikasle izanda, igual haien aurrean lotsatzen da. Baina bueno, ez da arduratzen nauen arazo larri bat. Asi que ez du inporta… 38 (G2EA0): (Baiezkoa emanez, ahoarekin zarata egin). 39 (T2EA2): Saiatuko gara dantza horiek bera motibatzen dantzatzeko, baina bueno…. Behartu barik… Eh… Jarrera egokia erakusten du gelan, eta bueno, biolinarekiko jarrera egokia dauka eta gustora aritzen da hori jotzen. 40 (G2EA0): Bai. 41 (T2EA2): Egia da hezkuntza ez-formaleko musika saioetan pilo bat hobetu dela. Eh… Pozik sartzen dela, disfrutatzen duela… Orduan, lehenengo hiruhilabetearekin konparatuz, asko hobetu egin da. 42 (G2EA0): Pozten naz. 43 (T2EA2): Psikomotrizitateari dagokionez, maisuak komentatu didanaren arabera, bere jarrera oso ona da, ariketak oso ondo egiten ditu, eta gainera, psikomotrizitate saiora oso pozik joaten da. Asi que horretan, arazo barik… 44 (G2EA0): Bale, ados. 45 (T2EA2): Bueno, eh… Esatea matematikan zenbait datu ditudala komentatzeko, bale? 46 (G2EA0): Bai. 47 (T2EA2): Zenbakien grafia era egokian egiten du, egia da 0tik 9rako grafia landu dugula eta 8a egiterako momentuan infinito moduko bat egiten duela. Gainera, 5a eta 9a batzutan alderantziz egiten ditu. 48 (G2EA0): Alderantziz, ispilua bezala, ezta? 49 (T2EA2): Hori da! Egia da… Orokorrean ondo moldatzen da, baina hori… Esandako zailtasun horietan ba arreta jarri behar dugu, bai ikastolan, bai etxean. 50 (G2EA0): Bale, bai. 51 (T2EA2): Egia da zenbaketak egiterako momentuan oso ondo egiten dituela, hau da, gai da 0tik 10era zenbatzeko eta 10etik 0ra zenbatzeko. Horretan ez dago inolako arazorik. Eh… Arazoa dator batuketak edo eragiketak egiterako momentuan. Hor, pixkatxo bat… Arreta ipini behar dugu. Izan ere, eh… Nahiz eta batuketak eta kenketak egiteko, eskuak erabili, zailtasun batzuk ikusten ditut. Izan ere, zein atzamar kentzearekin edo zein atzamar batzearekin, zenbait arazo ikusten ditut… 52 (G2EA0): Bai, nik hor… Eh, nabaritu deutsat. Nik ikusten deutsat ez dakiela ze atzamar kendu. Adibidez, kenketa batean, ez? 5-2. Ez daki… Ez dau ulertzen bardin dala ze atzamar kendu. 53 (T2EA2): Hori da… 54 (G2EA0): Izkinakoa edo barrukoa… Orduan, nik uste dot bere buruan zenbakiak ez dekozala ondo… nahastuta dekozala… Ez dekozala ondo estrukturatuta. Adibidez, berarentzako 5 holan da (eskuarekin haurrak egiten duena imitatu). 5 ezin da izan holan (bi eskuetako atzamarrekin 5 zenbakia adierazi). Osea berarentzako, zenbaki bat bi eskuetan badaukazu, da 5 baino handiagoa dala. Orduan hor, nik bai nabaritu deutsat ez dauala ulertzen edo ez dekola barneratuta, eh… Ba hori, ez? Azken finean bardin dala ze atzamar kendu edo ze atzamar gehitu, gauza dala zenbat gehitzen edo kentzen dozuzan. Berak uste dau, nik uste, dauzela atzamar konkretu batzuk eragiketa bakoitzerako, ez? Dagoela metodo bat edo, eragiketa bakoitzerako edo batuketa bakoitzerako. Orduan berak zalantzak dekoz, ze atzamar gehitu, kendu edo… 55 (T2EA2): Egia da, eh… Batuketak edo kenketak egiterako momentuan, zenbakiak edo atzamarrak erabiltzen ditugunean, frustratzen dela pixkatxo bat. Baina egia esanda, objektuak erabiltzen ditugunean, hau da, margoak edo errotulkiak erabiltzen ditugunean, oso ondo egiten duela, ulertzen duela 5+2=7 dela, 5 objektu jarri behar dituela leku batean, 2 bestean… 56 (G2EA0): Bai, bai. Gero objektuakaz oso ondo egiten dau, bai. Nik etxean eta holan be ikusi dot eta egin dot beragaz, ez? Ikusita kostatzen jakola… Eta objektuakaz bai. Baina hori… Atzamarren kontua ez deko… 57 (T2EA2): Horregatik nire ustez, ahulgune hori indartzeko edo hobetzeko, erregletak erabiltzea egokia izango litzateke. Berak pixkanaka-pixkanaka kontzientzia pizteko eta atzamarrekin gero zailtasunik ez izateko. 58 (G2EA0): Bai, nik pentsatuta neukan, eh? Hartzea edo polikuboak edo erregletak, hori lantzeko eta indartzeko. Baina hori, galdetu nahi neutsun a ver zelan ikusten dozun zuk… 59 (T2EA2): Bai, hori… Ba nire ustez erregletak erabiltzea egokiena izango litzateke. Horrela hobetuko du pilo bat. 60 (G2EA0): Bale. 61 (T2EA2): Eta matematikarekin amaitzeko, esatea Peredagaz landutako edukiak oso ondo barneratu dituela. 62 (G2EA0): Bale. 63 (T2EA2): Orduan, matematikatik indartzeko edo… Batuketak eta kenketei caña sartuko diegu… 64 (G2EA0): Bai, hor mugitzen gara. 65 (T2EA2): Etorkizunari begira, Lehen Hezkuntzari begira, ba pixka bat… Ondo ailegatzeko. 66 (G2EA0): Ados. 67 (T2EA2): Xakeko saioetan gelako erritmoa jarraitzen du, baina orain hasi dugun gaiari dagokionez, zenbait zailtasun ikusten ditut. Eh, hasi gara erregina eta zaldia lantzen. Erregina oso ondo erabiltzen du, nahi duen lekurantz mugitzen du, beste karratuetara mugitu daitekelako… 68 (G2EA0): Bai, ulertu dau dinamika, ez? 69 (T2EA2): Baina zaldiarekin zenbait arazo izaten ditu. Teoria oso oso ondo barneratu du, baina praktikan jartzerako momentuan, eh… Arazoak ikusten ditut. 70 (G2EA0): Zelan teoria barneratu duela? Iraupena: 11:31 Elkarrizketa egiteko arrazoia: Ikerketa-lan honetarako ikergaia sortzea eta (H3) haurraren ebaluazioa egitea (elkarrizketa errealean oinarrituta sortutako ikasle-fitxatik abiatuta). Parte-hartzaileak: Tutorea (T3EA3) eta ama (G3EA0). Elkarrizketaren kokapena: 31 (T3EA3): Eta gero, ba (H3K2)(e)gaz… Uf! Elkartzen direnean, hor izaten dituzte arazoak. Eta hori… Gero eta gehiago esan ez elkartzeko, gero eta gehiago elkartzen dira. Baina bueno… 32 (G3EA0): Bai, gainera berak esaten dau (H3K2) dala beragana doana. Baina bueno, badakizu… 33 (T3EA3): Eta hori, harremanei dagokionez, hori… Ez dut ikusten arazorik. 34 (G3EA0): Bale. 35 (T3EA3): Gero, hizkuntzari dagokionez, eh... Ba hori, oso ondo berba egiten dau, oso ondo ulertzen zaio eta euskaraz ere hitz egiten dau, askori kostatzen zaiela. Eta euskeraz ere, ondo ulertzen dau. Gero gainera, hasi gara orain apur bat pues hori… Idatz-irakurketa metodoarekin, eta dinamika ondo jarraitzen dau eta landutako fonemak ere ba… Era egokian edo, birpasatzen ditu. Hasiera batean igual, fonema desberdinak nahastuta izan ditu, adibidez B eta L edo… 36 (G3EA0): Bai. 37 (T3EA3): Baina hori, gero solte lantzen ditugunean eta, ba… Ya ez du zailtasun handirik adierazten. 38 (G3EA0): Osea fitxak eta, irakurtzeko gai da? 39 (T3EA3): Bai. 40 (G3EA0): Nik nabaritu deutsat, oporretan eta holan, egon da jakin-min handiagaz eh... Irakurtzeko asmoagaz. Eh… Baina ez dau nahi fitxak irakurri, berak nahi dau bizitzako, egunerokotasuneko gauzak irakurri. 41 (T3EA3): Claro… 42 (G3EA0): Etiketak, ez dakit zer, bestea… Orduan, bai. Hasi da jakin-min horregaz, orain arte ez dau erakutsi, baina orain bai… Bai ikusten deutsat, bai. 43 (T3EA3): Claro. Ba bai, hori azkenean… Egokia izango da. Eta gero, ba hori… Eh… Ingelesean ere, ulermen egokia erakusten du, errutinak egiten ditugunean eta hiztegia errepikatzen duenean ere ikusten da barneratzen dituela hitzak eta. Oso partehartzailea da gainera, eta oso jarrera egokia dauka ingeleseko geletan. 44 (G3EA0): Ados. 45 (T3EA3): Eh… Gainera, hori… Askotan galderak ere erantzuten ditu, esaldi laburretan bada ere, ba… Hori… Badaki galdera asko erantzuten. 46 (G3EA0): Ados. 47 (T3EA3): Eta bueno, gero musikan ere, eh… Abestiak eta dantzak errepikatzeko eta barneratzeko ez dauka inolako arazorik. Eh… Erritmoak jarraitzen badaki eta berak bere 7. ERANSKINA: Ikasle-fitxak. (H1) Aurreko batzarreko akordio plangintza HARREMANAK Irakasleekaz jarrera espontaneoa. O* *Normalean harremana naturala da, baina nirekin batzuetan lotsatu egiten da. Zerbait gertatzen zaionean, nik deitu behar dut zer gertatu den kontatzeko (nahiz eta aspektu honetan hobera egin duen). **Azkenaldian ez da lehen bezala blokeatzen. Urduri dagoenean edo egoera bereziren baten pasatu ahal zaio. Lagunekaz harremantzen da. O.O Nahiak, desioak, beharrizanak adierazi. O** **Euskaraz gehiago ahalegindu ahal da. Azalpenak argiak dira (ama hizkuntza). O Euskeraz ahalegintzen da. O** Maitekorra. Burugogortxoa. Batzar honetako akordio plangintza Ezagutza anizkoitzak Abestiak eta dantzak era egokian errepikatu eta barneratzen dauz. O.O Errutinak eta hiztegia errepikatu eta ikasten dauz. Erritmoak jarraitu eta sortzen dauz. O Parte hartzailea da. Biolinarekiko jarrera egokia dauka eta gustura aritzen da. O.O* *Orokorrean ume guztiak oso pozik daude biolinarekin. Lagun ona. Gelan laguntzeko prest. (H2) Aurreko batzarreko akordio plangintza Gauzak konpartitzen ditu eta bere kabuz konpontzen da. Lagunekaz harremantzen da. O.O Egoki jolasten dau. O.O HIZKUNTZA Berba egiten dau. O.O Idatz-irakurketa metodoaren dinamika jarraitzen dau. O.O* Ulertzen jako. O.O Landutako fonemak era egokian birpasatzen dauz. O.O* Euskeraz hitz egiten dau. O.O *Lehenengo hiruhilabetean moduan jarraitzen du: oso ondo. Fonemak ezagutzen ditu eta oso ondo egiten ditu. Hobetzeko aspektua: fonema batzuk egiterakoan noranzkotasuna eta trazua zaintzea.Adibidez, 'T' ez du ondo ixten eta 'L' ez du oso luzea egiten. Gainerakoak ondo egiten ditu: aurretik ikasitako 'A', 'E', 'I', 'O' eta 'U' asko zaintzen ditu. Euskera ulertzen dau. O.O Oso pozik egoten da. Batuketak, kenketak eta zaldia. Batez ere kenketak. Batzar honetako akordio plangintza Ezagutza anizkoitzak Bisual-Espaziala Logiko-Matematikoa Berba-Linguintikoa Interpertsonala Intrapertsonala Zinestesikoa Naturalista Musikala Espirituala INGELESA MUSIKA Ulermen egokia erakusten dau. O.O Abestiak eta dantzak era egokian errepikatu eta barneratzen dauz. O.O Errutinak eta hiztegia errepikatu eta ikasten dauz. O.O Erritmoak jarraitu eta sortzen dauz. O* Parte hartzailea da. O.O Parte hartze maila egokia dauka. O.O Jarrera ona erakusten dau. O.O Jarrera egokia erakusten dau gelan. O.O Galderak erantzuten dauz esaldi laburren bitartez. (5 urte) O* Biolinarekiko jarrera egokia dauka eta gustura aritzen da. O.O *Batzuetan, esaldi laburren bitartez erantzuterako orduan trabatu egiten da. *Agian dantza egitea ez zaio gustatzen. Hezkuntza ez-formaleko musika saioetan pilo bat hobetu da. Dinamika jarraitu egiten du. Parte-hartze maila altua du. Maisuaren arabera, bere jarrera oso ona da, ariketak oso ondo egiten ditu eta psikomotrizitate saiora oso pozik joaten da. MATEMATIKA Zenbakien grafia era egokian egiten dau. O 0tik 9rako grafia landu dugu. 8-a infinitua bezala egiten du, eta 5-a eta 9-a batzuetan alderantziz egiten ditu. Orokorrean ondo moldatzen da, baina adierazitako zailtasunetan arreta jarri behar dugu. Zenbaketa (gora eta behera) era egokian egiten dau. O.O Batuketak egiten dauz. L.B. Nahiz eta batuketak egiteko burua eta eskua erabili, arazo gehiago ditu kenketekin (zein atzamar kentzearekin edo gehitzearekin nahasten da, ez daki zein gehitu edo zein kendu behar den). Objektuekin aldiz, eragiketak ondo egiten ditu, adibidez, errotuladore edo margoekin. Ahulgune hori indartzeko erregletekin lan egitea lagungarria izango litzaioke. Peredagaz landutako edukiak barneratuta daukaz. O.O Matematikan indartu beharrekoa. Batuketak eta kenketak. Xakeko saioetan gelako erritmoa jarraitzen dau. O* Orain erregina eta zaldia lantzen gaude. Erregina oso ondo erabiltzen du, nahi duen lekurantz eta nahi beste karratutan mugitu ahal dituelako. Zaldiarekin aldiz, arazoak izaten ditu: teoria oso ondo barneratu du (badaki 4 karratutan egin behar duela mugimendua, 'L' itxura izan behar duela eta karratu zurian hasen bada karratu beltzean amaitu behar duela). Pieza mugitzerakoan aldiz, mugimendua egiterakoan ez du 'L' itxura irudikatzen, bira antzekoa ematen du, karratu itxurako mugimendua egiten du. Beraz, arlo honetan hobetzeko aspektua honakoa da: zaldiaren mugimendua. - *Asko hitz egiten du. Oso espontaneoa denez, bera hitz egiten egotea nahi du momentu oro. Adibidez, besteek hitz egitean, bera bere iritzia eman edo bere esperientzia kontatu behar du. Ez da aspektu negatiboa, baina kostatu egiten zaio txandak errespetatzea. - ***Txandak ez ditu errespetatzen (besteen txandan ere hitz egiten du). Gelan disfrutatzen dau. O.O Dinamikan parte hartzen dau. O.O* Korroan adi dago. O.O Bere arropekin ondo moldatzen da. O.O** Komunean bakarrik moldatzen da. O.O** Gelako espazioetan autonomoa da. O.O** Jantokia. O.O Batzen dau. O.O Arauak errespetatzen dauz. O.O*** HARREMANAK Irakasleekaz harreman zabala dauka. O.O Orokorrean ondo moldatzen da: Neskekin jolasten du, mutilekin ez. - (H3K1)(r)ekin (bere lagun minarekin) egoten da gehienetan. - Taldean, kideekin ondo moldatzen da. Laguntzeko prest dago, gainerakoekiko enpatia erakusten du. - Batzuetan "txibatu "egiten da (5 urteko ume gehienak bezala). - (H3K2)(r)ekin ez elkartzeko, zenbat eta gehiago esan,gehiago egiten du. (H3)(e)k, beragana hurbiltzen dena (H3K2) dela esaten du. Lagunekaz harremantzen da. O.O Egoki jolasten dau. O.O HIZKUNTZA Berba egiten dau. O.O Idatz-irakurketa metodoaren dinamika jarraitzen dau. O.O Ulertzen jako. O.O Landutako fonemak era egokian birpasatzen dauz. O* Euskeraz hitz egiten dau. O.O *Fonema desberdinak nahastuta lantzerakoan, desberdintzea kostatzen zaio (adibidez, batzutan 'B' eta 'L' nahastu). Solte lantzen ditugunean, ez du zailtasunik adierazten. Euskera ulertzen dau. O.O Oso parte-hartzailea da Espontaneotasunak, oztopoak sortzen dizkio gauzak lasaitasunez eta txukuntasunez egiteko. Oso urduria da. Batzar honetako akordio plangintza Ezagutza anizkoitzak Bisual-Espaziala Logiko-Matematikoa Berba-Linguintikoa Interpertsonala Intrapertsonala Zinestesikoa Naturalista Musikala Espirituala INGELESA MUSIKA Ulermen egokia erakusten dau. O.O Abestiak eta dantzak era egokian errepikatu eta barneratzen dauz. O.O Errutinak eta hiztegia errepikatu eta ikasten dauz. O.O Erritmoak jarraitu eta sortzen dauz. O.O Parte hartzailea da. O.O Parte hartze maila egokia dauka. O.O Jarrera ona erakusten dau. O.O Jarrera egokia erakusten dau gelan. O.O Galderak erantzuten dauz esaldi laburren bitartez. (5 urte) O.O Biolinarekiko jarrera egokia dauka eta gustura aritzen da. O.O Besteei laguntzeko prest dago Ordu bat maisuak eman, bestea tutoreak.Maisuarekin dana oso ondo egiten dau: jarrera egokia erakusten du eta burutzen dituen ariketak oso ondo egiten ditu. Tutorearekin berdin: dana oso ondo. Asma dela eta, batzuetan katamarka dagoenean, eztulka hasten da, nekatu egiten da. Hobera doala igartzen da, bada ez bada saioa hasi aurretik flexotidea hartzen du beti. MATEMATIKA Zenbakien grafia era egokian egiten dau. O.O Lehen 8-a infinitu moduan adierazten zuen, orain ez. Zenbaketa (gora eta behera) era egokian egiten dau. O.O Bikain! Batuketak egiten dauz. O.O Asko gustatzen zaizkio batuketak eta kenketak egitea, eta oso ondo egiten ditu. Etxean asko lantzen dituela esaten du, horregatik, ikasgelako ariketak berarentzat errazegiak direla dio. Peredagaz landutako edukiak barneratuta daukaz. O.O Matematikan indartu beharrekoa Oso ondo moldatzen da. Xakeko saioetan gelako erritmoa jarraitzen dau. O.O Jokaldi zailak ulertzea kostatzen zaio batzuetan, baina prozesua orokorrean ondo ulertzen du. Xakean landutako piezen mugimenduak dakiz. O.O Robotikako dinamika jarraitzen dau. O.O Bikotearekin ondo dago. Oso desberdinak dira: (H3) oso berbatia da eta (H3K2) aldiz, isila. Horregatik, batzuetan euren arteko komunikazioa sustatzea kostatzen zaie. Hala ere, laguntza behar duenean, ez du inolako arazorik eskatzeko.
science
addi-7ed528ee7dbe
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31754
Espazioa ikaskuntzarako elementua Haur Hezkuntzako etapan: bi urteko geletako espazioen antolaketa, egitura eta kudeaketa.
Carnota Sarachaga, Cristina
2019-02-28
Sarrera Egungo hezkuntza-sistema aldaketa eta berrikusketa garaian dago, kalitatezko hezkuntza lortzea helburu izanik. Hori lortze aldera, testuinguru fisikoek, hots, eskola eta gelako espazioek eta eskolako hezkuntza-programek bat egin behar dute eskola testuringurua delakoan. Beraz, hezkuntzaren berrikuntzaz hitz egiten denean, testuinguru kurrikularraz gain, eskolako testuinguru fisikoak ere ezinbesteko garrantzia izango du. Lotura hau duela urte gutxi defendatu izan den ideia da, zeinetan hainbat autoreek gelako testuinguru fisikoak, zehazki, espazioak, haurren hirugarren hezitzaileak direnik baieztatzen duten. Espazioaren garrantzi honetan, hauek nola antolatu eta egituratu behar direnik galdetzen da, haurren ikaskuntza eta hazkuntza-garapenerako lagungarriak izateko, bai eta aldi berean komunikaziorako eta interakziorako bidea errazteko. Hau guztia esan ostean, gai hau aukeratzearen eta ikertzearen arrazoi nagusiak, alde profesionalari begira, lehen haurtzaroak gizartean izan duen hazkundea eta eragina kontuan hartuta, haren kalitateari buruzko hausnarketa egitea ezinbestekoa zela eta horren barruan, espazioek berebiziko aldaketak jasan egin dituztenaren inguruko jakin-mina eta interesa izan dira. Beste aldetik, espazioaren inguruko teoriak proposatzen duena, praktikara, kasu honetan bi urteko geletara, nola eramaten den aztertu nahi izan da. Horretarako, irakasleek espazioren aurrean erabiltzen duten jokabide mailan jarri dut arreta, nagusiki praktika-aldietan bizi izandako esperientziek bultzaturik. Ikerketa honen bidez, hasteko espazioaren antolaketaren eta kudeaketaren garrantzia bi urteko geletan aztertu da bai eta honekin batera materialek eta irakaslearen jokabideek espazioetan duten garrantzia. Ondoren, metodologia kualitatiboa erabili da Bizkaiko 2 urteko lau eskola ezberdineko espazioak aztertuz baita espazio horietako materialen eta irakasle rolaren jokabide bera ere. 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala 1.1.Lehen Haurtzaroaren (0-3) garrantzia egungo gizartean Bizitzako lehenengo urteak gizakion garapen etaparik kritikoena eta zaurgarriena da (Brazelton eta Greespan, 2005). Urte hauetan umea bizitzarako prestatzen da (Wallon, 1984) eta garai honetan zehar jasotako hezkuntzak edota bizitako esperientziek bere bizitza osoan zehar izango dute eragina (Pikler, 1979). Lehen haurtzaroa, hain zuzen, eskolaratze goiztiarrean instituzionalizatzen da. Azken urteetan Haur Hezkuntzako lehen zikloak edo eskolaratze goiztiarrak bereziko garrantzia hartu du egungo gizarte esparruan (Herran, 2014b). Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiola, eskolatze goiztiarraren tasa %51,9 da hurrenez hurren (Herran, 2014a). Arrazoi nagusien artean, hain zuzen ere, 2003. urtean sorturiko Haur eskolen patzuergoaren sorrera aurkitzen da, 0-2 urte bitarteko hezkuntza kudeatzea funtzio nagusi duen izaera publikoko instituzioa. Patzuergoaren sorreraz gain, Haur Hezkuntzako lehen zikloan eman den matrikulazio hazkundea beste hainbat arrazoiengatik ere eman da. Azken urteetan eman diren aldaketa sozialek, hala nola, familietako rol aldaketek eta emakumea lan esparruan sartu izanak, ume txikien heziketak haur eskolen esku utzi du hein batean (Dorado, 2015). Honekin batera, kalitatezkoa den eskola goiztiar baten eraikuntzaren beharra eta hezkuntza talde profesionalek eta erakundeek aurrera eraman dituzten hezkuntza-plan ezberdinengatik ere eman da. . (Arnaiz, Basterrechea eta Salvador, 2011). Gaur egungo eskolaratze eredu goiztiarrean bi hezkuntza joera nagusi antzematen dira, zeinak ez dioten etapa honen ezaugarriei eta beharrei guztiz erantzuten (Herrán, 2014a). Alde batetik primarizazioa aurkitzen da, non umeek hurrengo hezkuntza etapan , hots Lehen Hezkuntzan, topatuko dutenerako prestatzeko hezten diren. Joera honek Haur Hezkuntzako etapari Lehen Hezkuntzako ezaugarriak atxikitzen dizkio. Beste aldetik, infantilizazioa nabarmentzen da, kasu honetan, umeak hezteko joera afektiboan eta amatiarrean oinarritzen dena (Herrán, 2014a). 1.2.Espazioa ikaskuntza prozesuaren baliabide gisa Haur hezkuntzako etapan, eta lehen zikloan zehazki, eskaintzen den hezkuntza kalitatekoa izateko, beste hainbat elementuren artean (Metodologia, familiekikoharremana etab.) espazioa ezinbesteko elementua da. Gela batean sartzerakoan normalean egiten den lehenengo gauza, espazioaren eta materialen antolakuntza eta kudeaketa da (Martín, 2007). Malaguzzik (1975) (Arnaiz, Basterrechea eta Salvador 2011. urtean aipaturik) baieztatzen duen moduan, haur eskola batean espazioak eta materialak hirugarren hezitzaileak bihurtzen dira beraz, ikaskuntzarako elementu-garrantzitsu gisa hartu behar dira. Irakaskuntza-ikaskuntza egoera definitzeaz gain, ikasleen autonomia eta motibazioa areagotzen dute (Laorden eta Perez, 2002; Martin, 2008). Autonomia umearen garapenean ezinbesteko ezaugarria da. Hau jaiotzarekin batera hasten da eta lehen esperientziek jokatze-gogoarekin eta plazerrarekin zerikusia dute, helduak inolako interbentzio zuzenik egin gabe (Falk, 2003). Ekintza autonomo hauek haurren ikaskuntzaren arlo psikomotorrerako, afektiborako eta kognitiborako ezinbestekoak dira, hori dela eta, espazioak haurrari jarduera horiek burutzea ahalbidetu behar dio. Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza eredu pedagogikoaren markoari (Heziberri 2020) erreparatuz gero, kasu honetan, konpetentzien araberako hezkuntza garatze aldera, konstruktibismoa eta soziokonstruktibismoa proposatzen dira. "Konstruktibismoak dioenez, jakintza ez da kanpoko objektuen harrera pasiboaren emaitza, baizik eta subjektuaren jardueraren fruitua" (Eusko Jaurlaritza, 2014, 25.or.). Hau da, ikaslea bere bizitzaren eta ikaskuntza prozesuaren protagonista nagusia da. Dimentsio konstruktibistaz gain, dimentsio sozialaz ere, harreman sozialak eta irakaskuntza jarduerak antolatzearekin zerikusia duena, eta dimentsio interaktiboaz, eskola inguruko jakintzak antolatzean datza, mintzo da Heziberri (Eusko Jaurlaritza, 2014). Guzti honi erantzute aldera beraz, espazioaren antolaketa egoki batek garrantzia handia izan dezake ikasgelan emango diren ikaskuntza ezberdinetan. 1.2.1. Espazioaren ezaugarriak Haur Hezkuntzako espazioek zenbait baldintza bete behar dituzte haurraren ezaugarri eta garapenarekin bat egiteko. Lehenik eta behin, baldintza fisikoei dagokiola, gelak gutxienez 45 m²-ko azalera izan behar du (Arnaiz, Basterrechea eta Salvador, 2011). Espazio horren barruan, komunak egotea ezinbestekoa da eta honekin batera pixohialak aldatzeko gunea. Zaintzei dagokion espazioaz gain, jarduera autonomorako erabiltzen den beste eremu bat nabarmentzen da. Bigarren hau antolatzerako orduan haurren garapenerako ezinbestekoak diren behaketa, mugimendua, manipulazioa, sormena, isiltasuna, hausnarketa eta komunikazioa kontuan hartu behar dira, gelaren antolaketak umeen ezaugarri horiei erantzun diezaien (Martín, 2007). Eskoletako espazioak diseinatzerakoan eta antolatzerakoan, hezkuntza esparruko legearekin batera, beste hainbat ezaugarri ere kontuan hartu behar dira (Arnaiz, Basterrechea eta Salvador, 2011; Iglesias, 2008; Lledó eta Cano, 1994; Martín, 2007). Erabilera anitzekoa. Egoeraren eta ekintzaren arabera, gelako guneak umearen garapena eta ikaskuntza bultzatzeko egokituta egon behar dira haurrak burutu nahi duen edozein ekintza inolako oztoporik gabe aurrera eraman ahal izateko: komunikazio ekintzak, jolas sinbolikorako eta jolas librerako ekintzak, mugimendurako ekintzak, adierazpenerako ekintzak, ekintza manipulatiboak, esperimentatzekoak etab. Gune hauek bi motatakoak izan daitezke, alde batetik, ekintza zehatz batera guztiz bideraturik daudenak edota beste aldetik, gune zehatz bat egoeraren arabera ekintza ezberdinak egitera bideraturik dagoena. Espazioen artean ere deskantsurako aukera eskaini behar zaio umeari eta horretarako altzairuen antolaketa eta materialen eskaintza honetara bideraturik egon beharko da. Ondo antolaturik egotea. Gelako espazio-erreferentziak zehazturik egon behar dira umeek espazio-gune bakoitza desberdintzeko. Aldi berean, haurrek espazioak eskuragarri izan behar dituzte beti ere haien gertutasunean eta tamainetara egokituz. Espazio antolaketak ere malgua izan behar du, hau da, gelako elementu guztiak finkoak izan beharrean, aldaketarako aukera eskain dezake gelako gune ezberdinetan erabiltzeko edota ordezkatzeko. Komunikazioa sustatzen duena. Gela ingurune fisikoa eta materiala izateaz gain, interakzio gunea ere bada, hain zuzen, testuinguru horretan ematen baitira komunikazio egoera ezberdinak. Hori dela eta, espazioek parte hartze soziala bultzatu behar dute. Parte hartze sozial horrek umearen hazkunde pertsonalari laguntzen dio, izan ere, gune horietan eskaintzen diren elkarrizketen, elkarrekintza, eta bestelako komunikazio moten bidez, umeak munduko ikuspegi global eta anitzago bat lortuko duelako. 1.2.2. Materialen garrantzia Materialak funtsezko elementuak dira edozein gelako espazioa diseinatzerako eta antolatzerako orduan. Materialen aukeraketak, kantitateak, antolaketak edota aurkezteko erak gela zer nolakoa den definitzen laguntzen du, hala nola, zer motatako metodologia jarraitzen den, gela barruan zer-nolako harremanak eman ahalko diren eta aldi berean talde hezitzailearen koherentzia pedagogiko maila (Martín, 2007). Eskaintzen diren materialak haurren behar eta ezaugarri ezberdinetara egokitzeko eta hauei erantzuteko Arnaizek, Basterrecheak eta Salvadorrek (2011), Martínek (2007) eta Parcerisak (1996) (Alvarez eta Rodriguez, 2016. urtean aipaturik) hurrengo baldintza hauek zerrendatzen dituzte: Motibagarria. Eskaintzen diren materialek umeen arreta eta interesa bereganatu behar dute. Estetikoki erakargarriak diruditen materialen kasuan, batzuetan ez diote umeari ikaskuntzarako aukera gehiegirik eskaintzen eta garrantzia, aldiz, eskaintzen duten forman edota kolorean soilik jartzen dute. Honez gain materialek, tartean material naturalek (egurrezko piezak, oihalak, hariak, …), umeei aukera gehiago eskaini behar dizkiete umeei ikaskuntzarako ahalik eta aukera gehien opatuz, hala nola, izaera, usaimen, soinu, forma, kolore, tamaina eta pisu ezberdinekoak baitaude. Segurua: Segurtasuna bermatze aldera, 1,20 metrora dagoen gutxienezko segurtasun gune bat egon beharko da, altuera horretan umeentzat arriskutsua izan daitekeen inolako materialik (puntazorrotzeko irtenguneak edota lokiak) egon ez dadin. Honetaz gain, materiala era egokian egon behar da, hau da, zikin edo apurturik dauden materialak ez lirateke gelan umeentzat aurkeztu behar. Formatzailea: Materialen ezaugarrien arabera baita ematen zaion erabileraren arabera, materialek ikaskuntzaren jokabide ezberdinak laguntzea, hala nola, esploratzeko, ikertzeko eta eraikitzeko aukera ematea. Hori dela eta, materialak irekiak izan behar dira, erabilera ezberdinak bultzatzen dituztenak eta esanguratsuak. Bestalde, Haur Hezkuntzako materialen funtzioak sailkatzerako orduan, Martinek (2007) zazpi material mota ezberdin aipatzen ditu, hala nola: mugimendurako materiala (txirriztak, bankuak, puxikak, uztailak, kordak, zapiak, espalderak etab.); material manipulatiboa, gehienbat esperimentazio eta esplorazioa laguntzen duena (harea, lurra, egurra, metala, egunerokotasunezko objektuak etab.); ekintza sinbolikorako materiala (panpinak, sukaldeak, animaliak, mozorroak etab); sormenerako materiala (margoak, tenperak, arkatzak, paper mota ezberdinak, plastilina etab.); behaketarako materiala (benetako animaliak, landareak, ur-jolasak etab.); kultura transmisiorako materiala (musika mota ezberdinak, liburuak etab.) eta material higienikoak (papera, aldatzeko arropa, adur-zapiak etab.). Dena den, Morenok (2013) aipatzen duen moduan: : Nahiz eta hainbat material hezkuntza esparrurako sortuak edo eginak ez izan, sormena, imajinazio, ikerkuntza eta irakasleen esperientziei esker, material horiek ikasleen behar eta ezaugarrietara egokitzeko gaitasuna dute, eta modu horretan, ikasleentzako hezkuntzan zehaztuta dauden konpetentziak garatu ditzakete (329 orr.) 1.2.3. Irakaslearen rola espazio antolaketan Eskolako eta ikasgelako giroa ezinbestekoa da ikaslearen ikaskuntzan. Prozesu honetan, ikasleen jarduera autonomoa laguntzeko eta hauen ikasketa prozesua ahalik eta esanguratsuena lortzeko, "pertsona helduen esku-hartzea funtsezkoa da" (Herrán, 2014b, 83 orr.). Herranek (2014b) hiru esku hartze mota ezberdin nabarmentzen ditu: esku-hartze zuzena, hau da, umearekin harreman zuzena duenean hezitzaileak; zeharkako eskuhartzea, umeak kabuz jarduten duenean eta hezitzailea bigarren maila batean kokatzen denean (materiala antolatzen duenean edo oharrak hartzen dituenean, adibidez); eta eskuhartze eza, hau da, interbentziorik ez dagoenean hezitzailearen aldetik. Iglesiasek (2015) aldi berean, bost maila ezberdin identifikatzen ditu bai espazioaren kontrolari dagokionez bai espazioaren parte hartze mailari dagokionez. Lehenengo mailak irakaslearen kontrol eta parte hartze ezari erreferentzia egiten dio. Egoera hau, alde batetik errutinen parte diren jardueretan eman daiteke zeinetan haurrek jarduera barneratuta duten eta beraz, ez dute laguntzarik behar (esaterako, amantala eskegi, tokitik hartu eta janztea) edota beste aldetik, jarduera librea denean, hau da, haurrek aukeratzen dutenean zer jarduera burutuko duten. Bigarren mailari dagokionez, irakasleak ez du jardueraren aurrean inolako kontrolik eskaintzen, baina aldiz, parte hartze maila handitu egiten du. Maila honetan, ekintzaren protagonista umea da eta irakaslea bigarren maila batean dago. Dena den, umeen jardueretan zeharkako era batean parte hartzen du: errutinazko jardueretan, umeak laguntza behar duenean, irakasleak behar horri erantzuten dio edota bestetik, ekintza burutzerakoan, irakasleak umeari hausnartze galderak egiten dizkio gatazka baten aurrean hura konpontzeko. Hirugarren mailan, irakaslearen parte hartzea puntuala da, hau da, ez du umeen jardueretan parte hartzen, baina aldiz, prestutasuna adierazten du material berria eta laguntza eskainiz edota umeen arteko gatazka bati erantzuna emanez. Hori dela eta, hezitzaileak gelako espazioaren aurrean kontrol partziala erakusten du, ekintza bat aurrera eramateko espazioa edota material zehatza proposatuz edota espazio/material horren erabilpena mugatuz. Laugarren fase mailan, irakasleak kontrol handiagoa erakusten du espazio baten aurrean, kasu honetan, bai burutuko den ekintza zein erabiliko den materiala erabakitzen duelako. Hala eta guztiz ere, bere parte hartzea ekintza horren aurrean puntuala da, esaterako, ekintza edota material berria aurkeztea, umeak era autonomoan burutzen ari diren ekintzaren emaitza aztertzea edota umeei galdera ezberdinak egitea elkarrizketa zehatz bat bideratu ahal izateko. Azkeneko maila, bostgarrena, irakasleak espazioan parte hartze zuzena eta guztikoa duenean da eta beraz, bai ekintza zein erabiliko diren material zehatzak erabakitzen ditu. Honetaz gain, ekintza osoan zehar parte hartzen du modu horretan prozesuan zehar ematen diren emaitzak aztertuz edota ekintzak zuzenduz. 1.3.Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat esperientzia Hurrengo puntu honetan, EAEn aurkitzen diren haur hezkuntzako gelen bi espazio antolaketa aztertuko dira: zirkulazio librean oinarritzen den Antzuolako Herri Eskola eta Ikastolen elkarteak azken urteotan aurrera eramaten ari den Konfiantzaren Pedagogia. 1.3.1. Antzuola Herri Eskola Gipuzkoan kokaturik dagoen herri eskola honetan, ikasgela da ikasleen zein irakasleen arteko komunikazio testuinguru sozialik garrantzitsuena. Gela bakoitzean, ikasleek esperientzia ezberdinak bizitzen dituzte eta hauei esker, komunitate inklusiboa eraikitzen dute. Behin betiko ikasgelako espazioaren diseinua eratzeko, hainbat fase ezberdinetatik igaro ondoren, "Haur Hezkuntzako gelek zirkulazio librearen printzipioan dute oinarri eta horren arabera, haur bakoitzak nahiago duen espaziora mugi daiteke, bai eta nahi duen haurrekin eta nahi duen iraupenarekin" (Auzmendi eta Oiarbide, 2003, 59 orr.). Zirkulazio librean, ikasgelako espazioak irekiak dira eta haurrek nahi duten jolas espontaneoa aurrera eraman dezakete. Hala ere, haurren talde-klase bakoitzak hezitzaile bat dauka eta hortaz, espazio bat du ikasgelan biltzeko, hitz egiteko, karpetak gordetzeko etab. (Auzmendi eta Oiarbide, 2003). Bestelako espazioak guztiz irekiak dira eta elkarrengandik ezberdinak, hau da, ez da espazioen errepikapenik eta ondorioz, espazio bakoitzean umeek jolas eta ekintza ezberdinak aurrera eraman ditzakete. Ikasgelako espazio diseinu honen bidez, ikasleek eskolako kideekin topaketa sozial errealago bat eduki dezakete eta honen bidez, haurren garapen intelektuala aberastu egiten da (Auzmendi eta Oiarbide, 2003). 1.3.2. Konfiantzaren Pedagogia Konfiantzaren pedagogiak Arizmendi Ikastolan du jatorria eta honen muina pertsona bakoitzari bere hezkuntza ibilbidean bere buruarengan, besteengan eta inguruarengan konfiantza izan dezan laguntzea da. Pedagogia honek edukietan oinarrituriko hezkuntzaeredua eskaintzea baino, gaitasunetan eta haurren bizipenetan oinarrituriko eredua eskaintzen du. Horretarako ikastolako espazioek ere hezkuntza-eredu horri erantzuna eman behar diote. Kasu honetan, hormak alde batera utzi eta espazioak irekiak dira, Haur Hezkuntzako umeek espazioa partekatu dezaten (Hik Hasi, 2015). Espazio ireki horretan, txokoek protagonismo handia hartzen dute. Txoko ezberdinetan ekintzak burutzen dituzte eta ikasle bakoitzak aukeratzen du zein txokotan egon nahi duen denbora guztian, modu honetan, interesa pizten dion gunean arituko da, hala nola, berben txokoan, margoketa-txokoan, jolas sinbolikorako gunean, eraikuntza-txokoan, esperimentatzekoan etab.(Hik Hasi, 2015). Bestalde, espazioetan egiturek rol garrantzitsua hartzen dute. Hauek erdigunean kokaturik daude umeen adin eta gaitasunen arabera egokituta. Espazioan zehar dauden egiturei esker, psikomotrizitate gela desagertzen da, egiturek laguntzen dutelako berez psikomotrizitatea lantzen. Espazioaren diseinu honen bidez, konfiantzaren pedagogiak umeak esplorazioa sustatzea nahi du, bere ingurunearekiko konfiantza garatzeko eta modu horretan, mundu kognitibora ere zabaltzeko. 2. Helburuak Haur Hezkuntzako lehen urteetan espazioaren eta materialen antolakuntzak umeen ikaskuntza prozesuan duen garrantziaz eta honen kudeaketa egokiak umeen garapenean duen eraginaz oharturik, hurrengo helburuak proposatu dira lanean: Helburu orokorra, Haur Hezkuntzako bi urteko gelen espazioaren antolakuntza eta egituraketa aztertzea eta ikertzea da helburu espezifiko gisa eta horretarako, hiru helburu definitu dira: - Bi urteko gelen egitura espaziala behatzea eta banaketa horietan sortzen diren eremuak aztertzea. - Espazio ezberdinetan eskaintzen diren material motak eta hauen ezaugarriak ikertzea. - Espazioen kudeaketan hezitzaileak duen rola eta jarduera patroi nagusiak behatzea. 3. Metodologia Proposatu diren helburuei erantzuna emateko, Behaketa Metodologia (Anguera, 1988) erabiltzea erabaki da. Metodologia honen ezaugarriak, testuinguru naturaletan burutzeko aukera eta jokabide behagarriak aztertzea, ikerketa objektura egokien moldatzen direnak izan dira. Ikerketa aurrera eramateko proposatu den diseinu metodologikoa puntuala izan da, izan ere, eskola gehienetan saio bakar bat behatu eta aztertu delako; idiografikoa, behaketa gehienetan hezitzaile bat baino gehiago behatu delako; eta dimentsio anitzekoa, hain zuzen ere, behaketa egiterakoan, dimentsio bat baino gehiago (espazioa, materiala eta hezitzailea) aztertu direlako. Bestalde, datu-jasoketa behaketa zuzen ez parte-hartzailean oinarritu da, hau da, lau zentro ezberdinen espazioen, materialen eta hezitzaileen behaketa eginez, baina bertako jardueretan parte hartu barik. 4. Lanaren Garapena 4.1. Lagina Burututako ikerketa lana, lau eskola ezberdinetako bi urteko geletan egin da: Nuestra Señora del Carmen ikastetxea (Indautxu), Betiko Ikastola (Getxo), Mimetiz eskola (Zalla) eta Mendia eskola (Balmaseda). Zentro hauek aukeratzeko arrazoi ezberdinak egon dira, alde batetik, ikerketa lanari aberastasuna eta ikuspegi ezberdinak eskaintzeko helburuarekin izaera aldetik ezberdinak diren eskolak aukeratu dira: bi eskola publiko (Zalla eta Balmasedako eskolak), eta beste bi itunpekoak, hala nola El Carmen (elizbarrutiko eskola) eta Betiko Ikastola (Ikastolen elkartea). Beste aldetik, beste arrazoietako bat komenientzia izan da, izan ere, Practicum IIIa Nuestra Señora del Carmen Ikastetxean burutzeagatik eta Zalla zein Balmasedako eskolen kasuan ikertzailearen gertutasunagatik egin dira. Azkenik, Betiko Ikastolaren kasuan, duela hiru urte martxan jarritako konfiantzaren pedagogiak egindako Haur Hezkuntzako espazioen antolaketa berria ikertzea eta bestelako zentroekin alderatzeko aukeragatik hautatu izan da. Bestalde, ikerketan buruturiko lau eskoletan guztira 7 hezitzaileren jokabideak behatu dira; El Carmen Ikastetxean hezitzaile bakarra eta berriz, Balmasedako eskolan, Zallako eskolan eta Betiko Ikastolan 2 hezitzaileen jarduera ikertu da. 4.2. Datuen bilketarako tresna Hiru behaketa tresna ezberdin sortu dira ikerketa osatzen duen dimentsio bakoitza aztertzeko. Espazioaren antolakuntzaren behaketa taula osatzeko (Ikusi 1. eranskina) nagusiki Iglesiasen (2008) "Observación y evaluación del ambiente en el aprendizaje en Educación Infantil" ikerketa oinarritzat hartu da. Hain zuzen ere, autore honek aipatzen dituen espazioen antolaketaren hiru dimentsioak kontuan hartu izan dira: Dimentsio fisikoa, gelako egiturari, mugaketari eta dinamismoari erreferentzia egiten diona; dimentsio funtzionala, gelako balio-aniztasuna eta jarduera ezberdinak kontutan hartuz; eta azkenik dimentsio soziala, kasu honetan, umeen arteko taldekatzeak eta sarbide motak behatzen duena. Bigarren behaketa tresna (Ikusi 2. eranskina) gela ezberdinetan eskaintzen diren material motak eta hauen ezaugarriak aztertzeko sortu da. Kasu honetan, marko teorikoan aurkezten diren materialen ezaugarriak oinarritzat hartu dira, hortik abiatuz berezko behaketa taula sortzeko. Tresna honekin, gelan eta batez ere txoko bakoitzean dauden material kopurua, ezaugarriak, erabilera eta antolaketa behatzea izan da helburua eta baita material horien jatorria, osaera eta nolako jarduerak burutu daitezkeen ikertzea ere. Azkeneko behaketa tresna hezitzaileen jokabidea aztertzeko sortu da (Ikusi 3. eranskina). Kasu honetan ere, behaketa taula Iglesiasen (2008) "Observación y evaluación del ambiente en el aprendizaje en Educación Infantil" ikerketa oinarritzat hartu da, zehazki, autore honek zerrendatzen dituen esku-hartze ezberdinak jasoz. 4.3.Behaketa prozesua Behaketa ezberdinak aurrera eramateko, lehenik eta behin, lau eskolak aukeratu dira, ostean, eskolekin harremanetan jarri eta behaketa eguna zehaztu da. Behin eskola bakoitzarekin behaketa eguna adostuta, bertara joan eta zuzeneko behaketak egin dira hiru dimentsioei errepatuz. Behaketak goizeko lehenengo orduan, zehazki, goizeko 9.00etatik goizeko 10.00etara egitea aukeratu izan da, une horretan umeak jarduera autonomoan burutzen ari direlako. Gelako une hori behatzearen arrazoiak, alde batetik jolas autonomoan espazioek eta materialek umearen garapenean duten garrantziagatik eta beste aldetik, irakasleak haurren jarduera autonomo horretan nolako jokabidea eta portaera izaten duen ikertzeagatik posiblea izango delako, hala nola, zer nolako interbentzio mota aurrera eramaten duen. 5. Emaitzak Egindako behaketetan jasotako informazioa aztertu ostean, emaitza ezberdinak eskuratu dira. Emaitza hauek antolatze aldera, eskolaz eskola aztertuko dira: zer nolako espazio antolaketa topatu den, zein motatako materialak eskaintzen diren eta eskola bakoitzeko hezitzaileek zein esku hartze mota burutzen duten espazio horiek kudeatzerako orduan. Indautxuko El Carmen Ikastetxea Ikastetxe honek bi urteko bi gela ezberdin ditu eskolako lehenengo solairuan kokaturik. Bi gelak ez daude elkarren artean komunikaturik, hain zuzen ere, haien artean kristalezko horma batek mugatzen baititu. Kontuan izanda gela bakoitzean 20 ume inguru daudela, tamainaren aldetik, ez da oso zabala eta ondorioz, gela ondo antolaturik egotea eskatzen du. 1. Irudia. El Carmen Ikastetxeko 2 urteko gela Gela eremu bakarrean antolatuta dago (1.zenbakia) eta honen barruan azpi eremuak eskaintzen dira: harrera gunea, haur bakoitzak bere berokia eta zapatilak uzteko; plastikozko sukaldetxoa; haurren taminara egokitutako liburu apalategia eta errutinazko gunea, kristalezko ispilu, arbela, umeen argazki, izenak eta garai horretan lantzen ari diren argazki edo irudi ezberdinekin. Hala eta guztiz ere ez da mugaketa fisikorik aurkitzen gune ezberdinen artean eta jolas autonomorako gelako erdigunea besterik ez da 1 .. erabiltzen. Gune horretan gelako 20 umeak elkartzen dira eta eguneraren arabera, irakasleak material kutxa berezi bat eskaintzen die gune zehatz horretan jolasteko. Eremu honetan eskaintzen diren materialei dagokionez, hauek kutxa ezberdinetan sailkaturik daude funtzio eta erabilera ezberdinen arabera: heuristikoak, sinbolikoak, manipulatiboak edota esperimentaziozkoak. Kutxa horien eskuragarritasuna irakasleak baino ez du, bera da haurrek zer nolako kutxa (eta materiala) erabili dezaketen aukeratzen bakarra. Erabilerari dagokionez, irakasleak eskaintzen dituen material horietatik gehienak manipulatiboak eta orokorrean plastikozko materialak dira. Honez gain, materialen jatorria nagusiki eskolan parte hartzen duten familiek ekarritakoa da, hau da, birziklatua da. Horien artean, benetako objektuak ere daude, mugikorrak eta ordenagailuak kasu, eta haietako asko egoera desegokian daude umeentzat arriskutsuak izan daitezkelarik. Eskaintzen den materialen parterik gehiena jarduera sinbolikoari zuzendutakoak dira hortaz, haurrek batez ere jarduera sinbolikoak aurrera eramaten dituzte. Jarduera autonomorako momentuan irakasle bakarra dago eta honek ez du umeen espazio berdina partekatzen, orokorrean bere espazioan egoten da bere zereginak antolatzen, esaterako bere kuadernoan gauzak apuntatzen. 1.grafikoa. Irakaslearen esku harzeak Eskuhartzeei dagokiola 5 jokabide identifikatu dira. Hezitzaileak normalean ez du umeekin batera esku hartzen (3 jokabide) eta egiten duenean, era zuzenean (2 jokabide) egiten du. Eskuhartze zuzenak zaintza momentuei loturikoak dira: berokiak jantzi-erantzi, komunera zuzendu etab. Gainera, interbentzio zuzen horien gehiena ahozko aginduz lagunduak izaten dira. Aldiz, umeek haien jarduera autonomoa garatzen duten bitartean, ez du haiekin elkarrizketarik mantentzen. 0% 50% 100% Irakaslearen esku hartzea Interbentziorik ez Interbentzio ez-zuzena Interbentzio zuzena Betiko Ikastola Ikastola honetan Haur Hezkuntzako 0-2 urte bitarteko ume guztiek espazio berbera konpartitzen dute eta talde handian aritzen dira egun osoan zehar. Gela honen dimentsio fisikoari dagokiola, ez da mugaketa fisikorik topatzen, baina espazio horretan gune ezberdinak antolatzen dira. Guneen arteko banaketa, eremu horietan eskaintzen den material motak zehazten du eta eremu hauek jarduera zehatz batzuetara bideratuta daude. 1. irudia. Betiko Ikastolako 1.zikloko gela Guztira 8 eremu nagusi ezberdintzen dira gelan: lasaitasun gunea (1.zenbakia), psikomotrizitate gunea (2.zenbakia), eraikuntza gunea (3.zenbakia), liburutegia (4.zenbakia), sukalde txokoa (5.zenbakia), mugimendu txokoa (6. eta 8. zenbakia), 0-1 urte bitarteko umeentzako gunea (7.zenbakia) eta erabilera anitzeko gunea (9.zenbakia). Ikasgelan dinamismo handia dago, izan ere, ume bakoitzak nahi duen gunea aukeratu dezake bere ekintza garatzeko. Taldekatzeak antolatzerako orduan, ez dago arau zehatzik eta beraz, gune bakoitzean egon daitekeen ume kopurua ez da zehazten. Materialei dagokiola, hauek jatorri ezberdinekoak dira, hala nola, naturalak (egurrezkoak eraikuntza blokeak), plastikozkoak (panpinak, sukaldeko jostailuak, baloiak, uztailak, etab.) eta ehunezkoak (mozorroak). Guzti hauek haurrek nahi duten unean erabiltzeko eskuragarri dituzte, materialak haurren tamainara kokaturik eta gorderik baitaude. Honez gain, materialak kutxetan gordetzen dira eta kutxa bakoitzak materialaren argazki bat dauka. Material gehienak ikastolak erositakoak dira eta orokorrean itxura garbia eta berria dute. Gune bakoitzean eskaintzen diren material kopurua anitza da. Espazio horietan guztira 6 irakasle daude eta bakoitza gelako gune nagusi batean kokaturik dago. Behaketan, 6 hezitzaileetatik 2 hezitzaileen jokabideari behatu zaie. Horietatik jaso diren 9 interbentzioetatik, 6 interbentzio zuzenak izan dira. Eskuhartze hauen jatorrian, kasu gehienetan (3 jokabide) umeen gatazka bat egon da eta honi 1 . . 2 .. 3 .. 4 ¡ 4 .. 5 .. 6 .. 7 .. 8 .. 9 .. konponbidea eskaintzeko eskuhartu du hezitzaileak. Gainontzekoak, umeekin batera jardueretan parte hartzeko (2 jokabide) izan da edota, beste kasu batzuetan, umeen eskakizunen arabera material berria eskaintzeko (Jokabide 1). Honez gain, espazioa umeen beharretara egokitzen dute eta materiala ordenatzen dute, interbentzio ez-zuzena erabiliz (3 jokabide). 2. grafikoa. Irakaslearen esku hartzeak Mendia eskola Eskola honetan bi urteko hiru gela ezberdin daude. Jolas librerako unean, guztira 45 ume daude batez beste elkarrekin, baina gainerako momentuetan, hiru taldetan banatzen dira. Gelen dimentsio fisikoari dagokiola, mugaketa fisikoa hormen bidez antolatuta dago, baina hiru gelen artean lotura bat dago. Gela bakoitzean kokaturik dauden altzairuen ondorioz, gune ezberdinen sorrera ahalbidetzen da: lehenengo gela eraikuntza ekintzak (4.zenbakia), bigarren gela etxe txokoa eta jolas sinbolikoa (3.zenbakia) eta azkeneko gela, liburutegi (1.zenbakia), musika eta txoko artistikoa (2.zenbakia). Gelen artean dagoen dinamismoa dela eta haurrek aukeratu dezakete zein eremutan jolastu eta zirkulazio librean aritzen dira. Orokorrean taldekatze nahiko orekatuak aurkitu dira hiru ikasgeletan banatutako eremu ezberdinetan. 0% 50% 100% Irakaslearen esku hartzea Interbentziorik ez Interbentzio ezzuzena Interbentzio zuzena 1 . . 2 .. 3 .. 4 ¡ 4 .. 4. irudia. Mendia eskolako 2 urteko gela Hiru geletan eskaintzen diren materialak haurrek eskuragarri dituzte, hauek haurren tamainara egokitutako altzairuetan zein kutxetan gorderik baitaude edozein unetan erabili ahal izateko. Gune zehatz batzuetan, egunaren arabera, eskainitako materiala aldatuz doa, hala nola, gune artistikoan, plastilina, margoak edota tenperak egon daitezkeelako eta esperimentazio gunean berriz, musika tresna ezberdinak, eskuz sorturiko eskulanak edota egunerokotasuneko material naturalak. Materialak eskolak berez erositakoak edota haurrek geletan sortuak dira eta hauek itxura onean eta era higieniko batean aurkezturik daude. Osaeraren aldetik, material anitzekoak dira, hala eta guztiz ere etxe txokoan plastikozko materialak nagusitzen diren heinean, eraikuntza txokoan, egurrezkoak nabarmentzen dira. Irakaslearen rolari dagokiola, guztira 5 hezitzaile daude jolas librerako unean, horien artean 3 tutore eta 2 laguntzaile. Tutore bakoitza gela batean kokatzen da eta laguntzaileak berriz, egunaren eta umeen beharren arabera. Hezitzaile guztiek umeekin batera espazio berdina partekatzen dute eta lortutako emaitzen arabera eskuhartze zuzena da gehien erabiltzen duten eskuhartze mota. 3. grafikoa Irakaslearen esku hartzeak Guztira, behatu diren 15 jokabideetatik, 14 eskuhartze zuzenekoak izan dira, eta orokorrean gatazka edota umeen beharrizan bati (4 jokabide) esku hartzeko izan da, baita umeekin jarduera berdina partekatuz, haiekin elkarrizketak mantenduz, (9 jokabide) eta gatazka bati erantzuna emanez (jokabide 1). Interbentzio ez zuzenak (jokabide 1) gelako materiala antolatzearekin zerikusia izan du. Mimetiz Eskola Azken eskola honek ere bi urteko hiru gela ezberdin ditu eta guztira 47 ume eta 6 hezitzaile daude. Jolas librerako unean, umeak elkartu eta hiru geletatik igaro daitezke nahi duten gunean egonez. Korridorea ere, momentu hauetan erabilgarri izaten dute. 0% 50% 100% Irakaslearen esku hartzea Interbentziorik ez Interbentzio ezzuzena Interbentzio zuzena Dimentsio fisikoari erreparatuz, gelen artean ematen den mugaketa fisikoa hormen bidezkoa da. Altzairuen antolaketak aldiz, espazio irekiak eta zabalak eratzen ditu haurrek nahi duten gunetik igarotzeko. Gelen dinamismoari dagokionez, gune bakoitza jarduera espezifikoak aurrera eramateko prestaturik dago, esaterako, korridorean eta lehenengo gelan (1. eta 4.zenbakia) mugimendurako gunea eskaintzen da, etxe gunea (2. eta 5. zenbakia) bi geletan eskaintzen da eta berriz gune artistikoa (3. 6. eta 9. zenbakia) hiru geletan eskaintzen da. Honez gain, esperimentaziorako (7.zenbakia) eraikuntzarako (8.zenbakia) eta jolas sinbolikorako (10.zenbakia) guneak ere daude. Eskaintzen diren material gehienak umeek edozein unetan eskuragarri izateko aurkezturik daude, hala nola, haurren tamainara egokiturik dauden altzairuetan gordeta, edota gelan lurrean zehar sakabanaturik. Gune batzuetan, bereziki gune artistikoan, irakasleak aldez aurretik espazioa egokitzen eta irekitzen du konpetentzia horri lotutako material espezifikoa eskainiz. Materialen konposaketaren aldetik, forma, kolore, tamaina eta osaera ezberdinekoak dira, esaterako gune artistikoan, nahiz eta hiru geletan gune hori egon, lehenengo gelan (3.zenbakia) arbela eta errotulkiak eskaintzen dira, bigarren gelan (6. zenbakia) tenperak eta paper berezia eta azkeneko gelan (10. zenbakia), berriz, margoak eta tamaina handiko paper zuriak. Eraikuntza gunean, (8.zenbakia) material gehiena plastikozkoa da eta erabilera aldetik, zaharkituena. Bestelako bi geletan (7. eta 8. zenbakia) berriz, material naturalak, hala nola, egurrezko eraikuntza piezak eta kutxak, oihalezko mozorroak edota hareazko esperimentazio mahaia nabarmentzen dira. Azkenik, behatu diren bi hezitzaileen artean bi jokabide patroi nagusi antzematen dira. Alde batetik, lehenengo gelan egoten den irakasleak umeekin elkarrizketak mantentzen ditu haiekin batera jardueretan parte hartzen duen bitartean, hau da, interbentzio zuzenerako joera du. 1 .. 2 .. 3 .. 4 ¡ 4 .. 6 .. 7 .. 10 . 9 .. 5.irudia. Zallako 2 urteko gelak 8 .. 5 ¡ 4 .. 4. grafikoa. Irakaslearen esku hartzeak Beste alde batetik, behaturiko 15 interbentzioetatik, bigarren gelako irakasleak gehien bat umeak behatzen ditu hauek euren jarduera autonomoa garatzen duten bitartean (3 jokabide). Hala ere zenbait egoeretan ez du gelako gatazka baten egoerari erantzuna ematen (4 jokabide). hauekin egindako interbentzio zuzenak (8 jokabide) gehienak arauak ahoz bergogoraztera (5 jokabide) eta zaintza uneetara (2 jokabide) bideratuak izaten dira. 5.1. Emaitzen Eztabaida Datuen azterketa egin ostean, emaitzen eztabaida egin da eta eztabaida behaketan ikertutako hiru dimentsiotan antolatu da. Espazioa antolatzeko egitura Behatutako lau eskoletatik, espazio antolatzeko hiru egitura nagusi identifikatu dira. Gune bakarreko ikasgela, eremu anitzeko baina hormarik gabeko ikasgela, eta hormez mugaturiko eremu anitzeko ikasgela. Basterrechea, Salvador eta Arnaizek (2011), Iglesiasek (2008), LLedok eta Canok (2002) eta Perez eta Laordenek (2002) proposatutakoaren arabera, eremu anitzeko espazioetan gune ezberdinak antolatzen dira hauek umeen ikaskuntza prozesuaren beharretara eta ezaugarriei erantzuna emateko. Hori dela eta, espazioaren mugaketa fisiko egokiari esker espazioak umeen behar ezberdinei erantzuten dio, ikaskuntza ezberdinak garatzeko egokiturik baitaude. Dinamismoa dela eta, eskolen gehiengoan umeak askatasun osoz nahi duen gunera joan daiteke, hau da, zirkulazio librean oinarritzen dira (Auzmendi eta Oiarbide, 2003). Zirkulazio libre horretan, umeari aukera ematen zaio era autonomo batean nahi duen gunera joateko eta beraz, berak nahi duen ikaskuntza indibiduala garatzeko. Aldi berean, interakzio gunea ere bada bertan komunikazio egoerak ematen dira, modu horretan 0% 50% 100% Irakaslearen esku hartzea Interbentziorik ez Interbentzio ezzuzena Interbentzio zuzena umeari ikuspegi globala eta anitza eskainiz (Basterrechea, Salvador eta Arnaiz, 2011; Iglesias, 2008; Lledo eta Cano, 2002; Pérez eta Laorden, 2002). Materialen eskaintza Orokorrean, ikerkutako eskolen gehiengoak Basterrecheak, Salvadorrek eta Arnaizek (2011), Martínek (2007), eta Parcerisak (1996) aipaturiko materialen funtzioekin bat egiten dute. Alde batetik, materialek ikaskuntzaren arlo ezberdinak garatzea dute helburu eta hori lortzeko, eskaini diren materialak irekiak eta malguak dira. Hau da haurraren ekintza eta testuinguru ezberdinetarako prestaturik daude. Aldi berean, espazio bakoitzean jarduera espezifikoa burutzen denez, jarduera horri erantzuteko material berezia dago, hala nola, etxe txokoan material sinbolikoa, eraikuntza eta liburu txokoan material manipulatiboa eta txoko artistikoan, berriz, adierazpen artistikorako eta sormenerako materiala. Material guzti horiek ikaskuntzarako aukerak eskaintzen dituzte esploratzeko, usaintzeko edota manipulatzeko, hau baita ikaskuntza prozesuak duen ezaugarrietako bat. Plastikozko ohiko materialez gain, hiru eskolek material naturalak eskaintzen dituzte jarduera ezberdinerako, bai eta eraikuntza jarduerarako, artistikorako zein jarduera sinbolikorako (Basterrechea, Salvador eta Arnaiz, 2011; Martín, 2007; Parcerisak, 1996). Honekin batera eta aurreko autoreekin ere bat eginez, lau eskoletatik hirutan aurkezturiko materiala haurren parean kokaturik dago. Material hauek haurrentzat eskuragarri egonik, aukera eskaintzen du umeak nahi duen materialarekin jardutea eta jarduera horrekin nahi duen denbora eskaintzea. Aldiz, eskoletako batean, gelako material gehiena ez dago umeentzako eskuragarri, irakaslea baita materiala kudeatu eta antolatzen duen bakarra. Irakaslearen erabakiak, umearen jarduera eta ikaskuntza mota baldintzatzen du eta beraz umearen autonomiari ez dio gehiegirik laguntzen. Irakaslearen kudeaketa rola Irakasleak gelako espazioen eta espazio horietan aurrera eramaten diren ekintzetan, Herranek (2014b) aipatzen dituen interbentzio moten artean, bi interbentzio mota nagusitu dira: interbentzio zuzena eta interbentzio ez-zuzena. Alde batetik, interbentzio zuzenak, haurren zaintzaren inguruko ekintzen aurrean eman dira, izan ere, adin horretako umeek hezitzailearen esku hartze zuzena beharrezkoa dute ekintza hauetan. . Kasu horretan, irakasleek umeekin espazio berdina partekatzen dute eta umeen beharrizanei erantzuna ematen diote. Honekin batera, burutzen duten bestelako jarduera nagusia, umeekin ekintza berdina egitea da elkarrizketa zuzenak mantenduz. Honek nolabait, umeari bere ekintza autonomoari lagundu beharrean, ekintzetan zentratzeko behar duen aukera oztopatzen dio. Bestalde, interbentzio ez-zuzena, batez ere bi eskoletan, puntuala izan da. Umearen jarduera autonomoan hezitzaileak, gelako materialak prestatzen, espazioa antolatzen edota umeak behatzen ditu. Jokabide honek Falken (2003) autonomiaren ideiarekin bat egiten du, hain zuzen ere, umearen ikaskuntzaren arlo psikomotorrerako, afektiborako eta kognitiborako ezinbestekoa da esperientzia autonomoak izatea irakaslearen inolako interbentzio zuzenik gabe, beti ere umearen eskakizunei eta beharrei erantzuna emateko prest dagoelarik hezitzailea.. 6. Ondorioak Lan honen helburu nagusiena Haur Hezkuntzako bi urteko gela ezberdinetan espazioaren antolakuntza eta egituraketa jarduera autonomoko momentuetan ikertzea izan da. Jasotako informazioa interpretatu eta aztertu ondoren, espazia haur bakoitzaren garapenerako eta bere ikaskuntza arlo bakoitza garatzeko ezinbestekoa dela ondorioztatzen da, beti ere hauek era egokian antolatzen eta kudeatzen badira. Ikerketan behaturiko datuen bidez, espazioak orokorrean anitzak eta zirkulazio librean oinarritzen direla ondoriozta daiteke. Antolaketa horrek, haur bakoitzak nahiago duen espaziora joatea eta nahi duen denboraz egotea ahalbidetzen du. Honen bidez, espazioek moldagarriak eta malguak izatea eskatzen dute, haurrak ikaskuntza prozesu aktibo, dinamiko eta parte hartzaile batean garatzeko. Espazioa ikuspuntu horretatik begira, gune ludikoa izateaz gain, ikaskuntzarako ezinbesteko elementua bihurtzen dela ikus daiteke. Nahiz eta haurra jarduera autonomoan egon, espazioek eskaintzen duten baliabide eta gune ezberdinei esker, umearen gaitasun guztiak garatzea laguntzen dute bai eta aldi berean umearen autonomia eta motibazioa areagotzen dute. Hala ere, espazio hori haurrarentzat benetan aberasgarria izateko, bestelako faktoreek funtsezko papera hartzen dute, hala nola, espazio horietan eskaintzen diren materialak eta honen aurrean irakasleak duen jokabidea. Materialei dagokionez, irakasleak ikasgelan dituen materialak aztertzea eta honen inguruan hausnartzea ezinbestekoa dela ondorioztatzen da izan ere, honek umeek burutu ditzaketen jarduerak ere islatzen baitituzte. Izaera ezberdineko lau eskolen materiala behatu ondoren, orokorrean materialek haurrari esploratzeko, manipulatzeko, ikertzeko eta eraikitzeko aukerak eskaintzen dizkiete. Bestalde, irakasleak duen rola gelako espazio horien aurrean ezinbestekoa izango da, horren arabera, espazioa era batean edo bestean kudeatuko delako. Nahiz eta gela batean espazio-antolaketa aldatu, horrek ez du esan nahi ikaslearen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetu denik, aldiz, egungo hezkuntza eredu konstruktibistak defendatzen duen moduan, irakasleak duen rolaren inguruan ere hausnartzea beharrezkoa da, hala nola, haurrak dituen beharrizanen inguruan, bere adin eta gaitasunerako dituen ezaugarri eta interesak, motibazioak etab. Honez gain, esku-hartze mota ezberdinak ezagutzea eta hauek era egokian erabiltzen jakitea ezinbestekoa da, hala nola, bi urteko umeen zaintza eta beharrizanen aurrean esku-hartze zuzena kudeatzea ezinbestekoa dela, baina aldiz haurrek era autonomoan jardutea ere garrantzitsua da, nahi duten ikaskuntza indibiduala garatu ahal izateko. Laburbilduz, gelako espazioa eta honi inguratzen dion elementu guztiak (materiala eta hezitzaileak) haurren bizitzarako eta komunikaziorako ezinbestekoak eta kontuan hartu beharrekoak dira. Esan daiteke beraz, Haur Hezkuntzako bi urteko gela irakaskuntza akademiko gune soil izatetik, ikaskuntza autonomorako, elkarbizitzarako, esperientzia afektiborako eta sormenerako gunea ere badirela. 7. Ikerketaren mugak eta etorkizunerako ikerketa proposamenak hobekuntza proposamenak Ikerketa Bizkaiko lau eskola ezberdinetan egin ahal izan da, lagin txikia eta ondorio zehatzak ateratzeko. Hala eta guztiz ere, denbora faltagatik, ikerketa honek izandako mugarik nagusiena denboralizazioa izan da, eskola bakoitzeko saio bakarra ikertu ahal izan delako eta honez gain, giza baliabideei dagokiola, irakaslearen rola espazio horien aurrean bakarrik behatu egin delako. Ikerketaren mugak ikusita, hurrengorako, interesgarria izango litzateke aztertzea umeen jokabidea espazio horietan, hala nola, zer nolako jarduera ezberdinak aurrera eramaten dituzten, banaka edo beste umeekin jolasten duten eta bide batez, zein materialarekin jolasten duten gehien. Horretarako, aukera izatekotan, ikerketa izaera ezberdineko eskola gehiagotara zabaltzea aukera ona izango liteke, bai eta eskola eskola bakoitzeko behaketa bat baino gehiago egitea, eskolen antolaketa eta egituraren arteko aldea ikertzeko, bakoitzaren onurak eta ahultasunak nabarmenduz. 8. Erreferentzia Bibliografikoak
science
addi-4d4e15170345
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31754
Espazioa ikaskuntzarako elementua Haur Hezkuntzako etapan: bi urteko geletako espazioen antolaketa, egitura eta kudeaketa.
Carnota Sarachaga, Cristina
2019-02-28
2 urteko gela hiru espazio ezberdinetan sailkatzen da: 2 urteko bi gelak eta hauen erdian, komunak. Hiru espazioak kristalezko leihoen bidez banaturik daude. Gela eremu bakarrean antolatuta dago eta honen barruan material ezberdinak eskaintzen dira gelako eremu ezberdinetan kokatuta; harrera gunea, sukaldetxoa, Mugaketa Espazioa ekintza eta jarduera ezberdinen arabera mugitzen da. Hori dela eta, gelako erdigunea beti material eta altzairurik gabe antolaturik dago. .-Topaketa eta komunikaziorako : Errutinazko ekintzen gunean. -Jolas sinbolikorako: Sukaldetxoa eta irakasleak erabilitako material kutxak. Irakasleak ateratako material kutxen bidez, espazio ezberdin bat sortzen da eta kutxaren arabera jarduera mota ezberdinak antolatzen dira: Adierazpen eta errepresentazio grafikorako, esperimentatzeko gunea, Balio-aniztasuna Erabilera bakarreko gunea: Alde batetik harrera gunea eta bestetik, sukaldetxo eta liburutegi gunea. Bestalde, erabilera anitzeko gunea ere dago. Gune nagusi bat dago, hain zuzen, gelaren erdian kokaturik eta bertan egunean zehar.ekintza ezberdinak aurrera eramaten dira Taldekatzeak Jolas libreko unean, haurrak talde handian elkartzen dira, hain zuzen guztira 19 ume espazio bakarrean. Errutinazkoa da. Haurrak berokia eta zapatilak kendu eta gelako erdigunera doaz jolastera. Erdigune horretan, egunaren arabera irakasleak material kutxa ezberdinak ateratzen ditu eta haurrek espazio horren barruan jolasten dute nahi duten materialarekin. 27 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola liburu apalategia, egunerokotasunezko ekintzak eta jostailu eta material kutxak. Bestalde, espazioaren erdialdea hutsik dago, erabiltzen den material kutxaren arabera ekintza ezberdinak aurrera eramateko, beraz, espazio horrek erabilera anitzekoa izatea errazten du. Altzairuek orokorrean ez daude umeen tamainara egokituta. Salbuespena harrera gunean dago, hain zuzen,berokia eta zapatilak gordetzeko bi apalategi daudelako ume bakoitzaren argazkiarekin identifikatuta. Hala ere bigarren apalategia lehenengoaren gainean kokaturik dago eta beraz, umeek ezin dute haien kabuz haien adierazpen plastikorako, jarduera psikomotorrerako. arropa eskegi. Bestelako altzairuak nagusi baten altueran daude, haurrek nahi duten materiala ez hartzeko. Gelako espazioak berez ez dio haurren behar guztiei erantzuten. Hala nola, atseden gunerik ez dago, sehaskak logelaren albo batean gorderik daude eta. komunikazioari dagokionez , egunerokotasuneko ekintza gunean antzeman daiteke baina hau eguneko ordu zehatz batean besterik eskaintzen da : Nor falta den, makinista nor den, zein da eguraldia eta zer dagoen jateko adierazten da. Gela guztira 9 txokoz osaturik dago eta umeen behar ezberdinen arabera antolatuta dago:Harrera gunea, "Imaginarium "edo lasaitzeko gunea, psikomotrizitate txokoa, eraikuntza txokoa, irakurketa gunea, sukalde txokoa, zubi eraikina, mugimendu gunea eta erabilera anitzeko txokoa. Hori dela eta, hormarik ez dago eta gela Mugaketa Mugaketa barik. Gela gune irekia da eta txoko ezberdinez osaturik dago. Espazioa txoko ezberdinen arabera mugitzen da , beraz, txoko bakoitzean jarduera espezifikoak aurrera eramaten dira gune guztiak balio berdina izanik. Hau da, ez dago gune nagusi zehatzik, berez gela guztiak balio berdina du. Jarduera motak Txoko bakoitzak jarduera ezberdinak aurrera eramatea ahalbidetzen du hala nola: -Topaketa eta komunikaziorako "Imaginarium" txokoa dago haurrek konfiantza giro batean egoteaz gain, lasaitasuna eskaintzen die. -Jolas sinbolikorako zubi berezi bat dago eta inguruan jolas mota hau aurrera eramateko material egokia ( ohialak, mozorroak etab.) -Mugimendu eta gorputz adierazpenerako jarduerak bai psikomotrizitate gunean Balio-aniztasuna Gelako guneak, hots, txokoak berez funtzio zehatz batzuk egitera bideratuta daude eta funtzio horiek aurrera eramateko, txoko bakoitzean jarduera anitzak eskaintzen dira. Taldekatzeak Haur Hezkuntzako lehen zikloko ume guztiak elkarrekin egoten dira espazio berean, zehazki urte bateko hogeitabi ume, bi urteko berrogeita zortzi eta urte bat beherako zortzi ume. Beraz, talde handian antolatzen da espazioa, adin ezberdineko umeak elkarrekin egonez. Zirkulazio librea da: Sarbidea askea da inolako kontrolik gabe eta umeek erabakitzen dute zein txokora joan irakaslearen baimena eskatu gabe ezta iraupen zehatz bat izan gabe. Bestalde, altzairu gehienek umeen tamainara egokiturik daude, beraz, materiala eskuragarri dituzte. Gainera umeen erraztasunerako, altzairuen kanpoaldean bertako materialen argazkia itsatsirik dago umeek zer nolako materiala dagoen antzemateko. zein mugimendu txokoan ematen dira. -Adierazpen eta errepresentazio grafikorako jarduerak eraikuntza txokoan batez ere ematen dira. - Adierazpen eta errepresentazio plastiko jarduerak erabilera anitzeko txokoan egiten dira gehienbat. 2 urteko gela hiru espazio ezberdinetan sailkatzen da: Hiru gela ezberdinak eta geletara igarotzeko ateak. Gelak espazio zabalak izanik, hiru eremuetan antolaturik daude: Lehenengo gela batez ere eraikuntza txokoa da. Bigarren gelari dagokiolarik,etxe txokoa eta jolas sinbolikorako gunea da. Azkeneko gelan, aldiz, liburutegia Mugaketa Nahiz eta hiru gelak 2 urteko ume guztientzat irekiak izan mugaketa fisikoa ematen da, hain zuzen hiru gelak pareten bidez itxita baitaude. Dena den, materialaren kasuan umeek eskuragarri dituzte. Espazioak gune ezberdinen arabera mugitzen dira eta gune bakoitzak jarduera espezifikoak aurrera eramateko balio dute. Beraz, jolas librerako unean, ez dago gune nagusi zehatzik, berez gela guztiak balio berdina dute. .-Topaketa eta komunikaziorako : Gela bakoitzean Errutinazko ekintza gune zehatz bat dago. -Jolas sinbolikorako: Erdiko gelan batez ere ematen da, hain zuzen bertan etxe txokoa eta jolas sinbolikorako gunea baitago. -Irakurketarako gunea: Liburutegi gunean. -Mugimendu eta gorputz adierazpenerako jarduerak mugimendu txokoan ematen dira bai eta korridorean. -Adierazpen eta errepresentazio grafikorako jarduerak eraikuntza gunean batez Balio-aniztasuna Gelako guneak funtzio zehatz batzuk egitera bideratuta daude eta funtzio horiek aurrera eramateko, bakoitzean jarduera anitzak eskaintzen dira. Taldekatzeak Jolas libreko unean, hiru geletako haurrak elkarrekin egoten dira hain zuzen guztira 47 ume. eta txoko artistikoa zein esperimentazio guneak daude. . Bestalde, altzairu guztiak haurren parean kokaturik daude, modu horretan jolas librerako unean nahi duten materiala hartu dezakete. Honez gain, gela bakoitzeko gune zehatz bat dago, bakoitzak haren berokia eta amantalak gordetzeko. ere ematen dira. -Adierazpen eta errepresentazio plastiko jarduerak arte zein esperimentazio gunean aurrera eramaten dira. 2 urteko gela hiru espazio ezberdinetan sailkatzen da: Hiru gela ezberdinak eta gelen artean komunak. Hiru geletatik igarotzeko, korridore bat dago. Gelak espazio zabalak izanik, lau eremuetan antolaturik daude: Lehenengo gelan, lasaitasun gunea, liburutegia, mugimendu eta esperimentaziorako gunea dago. Bigarren gelari dagokiolarik, etxe eta eraikuntza gunea baita Mugaketa Nahiz eta hiru gelak 2 urteko ume guztientzat irekiak izan mugaketa fisikoa ematen da, hain zuzen hiru gelak pareten bidez itxita baitaude. Dena den, materialaren kasuan umeek eskuragarri dituzte. Espazioak gune ezberdinen arabera mugitzen dira eta gune bakoitzak jarduera espezifikoak aurrera eramateko balio dute. Beraz, jolas librerako unean, ez dago gune nagusi zehatzik, berez gela guztiak balio berdina dute. .-Topaketa eta komunikaziorako : Errutinazko ekintzen gunean. -Jolas sinbolikorako: Berez gela batean badago jolas sinbolikorako gune espezifikoa eta bertan material espezifikoa dago: mozorroak, panpinak eta etxe objektuak. Honez gain, beste gela batean etxe txokoa dago. -Irakurketarako gunea: Liburutegi guneetan. -Mugimendu eta gorputz adierazpenerako jarduerak mugimendu txokoan ematen dira bai eta korridorean. -Adierazpen eta Balio-aniztasuna Gelako guneak funtzio zehatz batzuk egitera bideratuta daude eta funtzio horiek aurrera eramateko, bakoitzean jarduera anitzak eskaintzen dira. Taldekatzeak Jolas libreko unean, hiru geletako haurrak elkarrekin egoten dira hain zuzen guztira 49 ume. 34 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola lasaitasun tokia dago. Azkeneko gelan, aldiz, liburutegi , eraikuntza eta artea guneak daude baita jolas sinbolikorako gunea ere. Hiru gelen artean korridore bat dago eta gune hau ere goizeko lehenengo orduan jolas gunea ere bada, bertan bankuak eta egurrezko txirrista baitago. Bestalde, altzairu guztiak haurren parean kokaturik daude, modu horretan jolas librerako unean nahi duten materiala hartu dezakete. Honez gain, harrera gunean, bakoitzak haren berokia eta amantalak gordetzeko tokia dago ume bakoitzaren argazkiarekin identifikatuta. errepresentazio grafikorako jarduerak eraikuntza gunean batez ere ematen dira. - Adierazpen eta errepresentazio plastiko jarduerak arte zein esperimentazio gunean aurrera eramaten dira. Zerezkoa: Plastikoa Kopurua: 3 Lantzen duen jarduera: jolas sinbolikorako aproposa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte kutxaren barruan sarturik dago. Erabilera: Elkarrizketak aurrera eramatea. Material 2 Zerezkoa: Plastikoa Kopurua: 2 Lantzen duen jarduera: jolas sinbolikorako aproposa Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte kutxaren barruan sarturik dago. Erabilera: Soinuak egitea, imitazioa, manipulazioa Material 3 Zerezkoa: Plastikoa eta ehunekoa Kopurua: Plastikozko 4 panpin eta ehunezko 2 panpin. Lantzen duen jarduera: jolas sinbolikorako aproposa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte kutxaren barruan sarturik dago. Erabilera: Rol paperak imitatzea. Tamaina txikiko uztailak Zerezkoa: Plastikoa Kopurua: 4 Lantzen duen jarduera: jolas sinbolikorako aproposa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte kutxaren barruan sarturik dago. Erabilera: Jarduera psikomotorrak, manipulazioa. Material 5 Zerezkoa: Plastikoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: jolas sinbolikorako aproposa. Antolamendua: Umeek eskuragarri ditutzte kutxaren barruan sarturik dago. Erabilera: Psikomotrizitate fina ( telebistako mandoko botoiak ematean), imitazioa. Zerezkoa: Plastikoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: jolas sinbolikorako aproposa Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte kutxaren barruan sarturik dago. Erabilera: Imitazioa. Material 7 Etxeko giltzak (Jostailua) Zerezkoa: Plastikoa. Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: jolas sinbolikorako aproposa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte kutxaren barruan sarturik dago. Erabilera: Soinu ezberdinak, hiztegia ( zenbakiak). Material 8 Zerezkoa: Plastikoa. Kopurua: 8. Lantzen duen jarduera: jolas sinbolikorako aproposa Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte kutxaren barruan sarturik dago. Erabilera: Soinu ezberdinak, imitazioa. Eskolaren izena: Betiko ikastola Behaketa eguna: Martxoak 19 Behaketaren iraupena: 9:00 etatik- 10:00 etara Irakasle kopurua: 5 irakaslea Ikasle kopurua: 95 ume HHko 1.zikloa (0-2 urte bitartean) Oihalak Zerezkoa: Ehunezkoak Kopurua: 3 Lantzen duen jarduera: jolas sinbolikorako aproposa Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte lurrean baitaude. Erabilera: Lasaitzeko egokia edota jolas sinbolikorako aproposa. Material 1 Koltxoneta Zerezkoa: Apar sintetikoa eta ehunezkoa. Kopurua: Guztira 4: Tamaina eta altura handiko koltxoneta eta beste hiru tamaina ertainekoak Lantzen duen jarduera: Jarduera psikomotorrak. Antolamendua: Lurrean jarrita espalderaren azpian. Liburuak Zerezkoa: Plastikozkoak, egurrezkoak, Ehunezkoak. Kopurua: 30 inguru. Lantzen duen jarduera: Irakurmena. Antolamendua:Batzu k apalategietan haurren parean eta beste batzuk egurrezko kutxetan. Erabilera: Manipulazioa. Material 1 Ordenagailua Zerezkoa:Metalezkoa eta plastikozkoa Kopurua: 3 Lantzen duen jarduera: Jolas sinbolikorako Antolamendua: Ordenagailu bakoitzak mahai baten gainean, haurren tamainara egokituta. Erabilera: Psikomotrizitate fina , irakurmena, manipulazioa. Uztailak Zerezkoa: Plastikozkoa. Kopurua: 8 Lantzen duen jarduera: Jarduera psikomotorra. Antolamendua: Horman eskegita daude haurren parean nahi duten unean hartzeko. Erabilera: Banaka zein taldeka jolasteko . Material 2 Egurrezko -orga Zerezkoa: Egurrezkoa Kopurua: 2 Antolamendua: Mahaien parean kokatuta daude haurren parean. Erabilera: Liburuak gordetzea . Material 2 Ohea Zerezkoa:Egurrezkoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Jolas sinbolikorako Antolamendua: Txokoaren izkina batean kokaturik dago, haurrek nahi duten heinean ohe barruan sartzeko. Erabilera: Lasaitasuna eskaintzea, sormena garatzea. Bloke psikomotorrak Zerezkoa: Apar sintetikoa eta ehunezkoa. Kopurua: Guztira 7 tamaina ezberdinekoak Lantzen duen jarduera: Jarduera psikomotorra. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte lurrean baitaude. Erabilera: Jolas sinbolikoa, gorputz mugimenduak. Karritoa Zerezkoa: Egurrezkoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Jolas sinbolikorako Antolamendua: Leihoaren gainea kokaturik dago, haurrek ezin dute hartu irakaslearen baimena eskatu gabe. Erabilera: Jostailuak gordetzea. Baloiak Zerezkoa: Plastikozkoa. Kopurua: 2 baloi handiak eta 4 baloi txikiak Lantzen duen jarduera: Jarduera Jostailuak ( Elikagaiak) Zerezkoa: Gehienbat plastikozkoak eta egurrezkoak. Kopurua: 30 baino gehiago Lantzen duen jarduera: Jolas sinbolikorako Antolamendua: Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte lurrean baitaude. Erabilera: Gorputza mugitzeko, taldean zein banaka jolasteko. Haurren tamainarako egokituta dauden apalategietan gordeta daude, hain zuzen kutxa ezberdinen barruan. Erabilera: Sormena, manipulazioa. Psikomotrizitate blokeak Zerezkoa: Apar sintetikoa eta ehunezkoa. Kopurua: Guztira 5 tamaina ezberdinekoak Lantzen duen jarduera: Jarduera psikomotorra. Antolamendu a: Umeek eskuragarri dituzte lurrean baitaude. Erabilera: Jolas sinbolikoa, gorputz mugimenduak Material 1 Puzzleak Zerezkoa: Egurrezkoak Kopurua: 12 batez beste. Lantzen duen jarduera: Jarduera logiko matematikoak. Antolamendua: Batzuk mahai gainean umeen altueran eta beste batzuk apalategietan gordeta haurrek nahi duten unean hartzeko. Erabilera: Espazioaren antolaketa, logika garatzea. Oihalak Zerezkoa: Ehunezkoak Kopurua:6 inguru kolore eta tamaina ezberdinekoak. Lantzen duen jarduera: Jolas sinbolikoa. Antolamendua: Egurrezko kutxetan. Erabilera: Sormena, rol ezberdinak imitatzea. Material 1 Egurrezko blokeak Zerezkoa:Egurrezkoa Kopurua: 7 Lantzen duen jarduera: Jarduera logiko matematikoak. Antolamendua: Batzuk lurrean beste batzuk apalategietan gordeta haurren parean. Erabilera: Espazioaren antolaketa, orientazioa, logika garatzea. Kotxeak Zerezkoa: Plastizkozkoak Kopurua: 8 Lantzen duen jarduera: Material 2 Mozorroak Zerezkoa: Ehunezkoak gehienbat. Kopurua: 5 batez beste. Material 2 Plastikozko blokeak Zerezkoa: Plastikozkoa. Kopurua: 5 Lantzen duen jarduera: Jarduera logiko matematikoak. Kotxe zirkuitua Zerezkoa: Ehunezkoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: jolas sinbolikoa Antolamendua: Txoko horren lurrean dago. Erabilera: kotxeekin zirkuituak egitea banaka zein taldeka jolastuz. Mikrofonoak Zerezkoa: Plastikozkoa Kopurua: 2 Lantzen duen jarduera: Jarduera sinbolikoa Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte lurrean baitaude. Erabilera: Jolas sinbolikoa. Bestelako jostailuak Zerezkoa: Plastikozkoak Kopurua: Gutxienez 10 45 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola 9.2.3. Mendia eskolako material behaketa Eskolaren izena: Mendia Behaketa eguna: Apirilak 11 Behaketaren iraupena: 9:25 etatik- 10:15 etara Irakasle kopurua: 3 irakaslea + 2 laguntzaile goizeko sarreran Ikasle kopurua: 47 GELA 1: ETXE GUNEA Material 1 Panpinak Zerezkoa: Plastikozkoa Kopurua: 5 inguru Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte egurrezko kutxetan daude lurrean. Erabilera: Sormena. Material 2 Panpìn karritoak Zerezkoa: Plastikozkoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa Antolamendua: Jolas sinboliko gunean, haurrek nahi dutenean eskuragarri. Erabilera: Sormena. Material 3 Ispilua Zerezkoa: Kristala Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa. Antolamendua: Horman eskegita, haurren parean. Erabilera: Sormena, norbere burua ezagutzea. Material 5 Dinosauro jostailuak Zerezkoa: Plastikozkoa Kopurua: 10 inguru Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte egurrezko kutxetan daude apalategi batean. . Erabilera: Sormena. Material 6 Koltxoneta Zerezkoa: Kartoizkoa Kopurua: 10 inguru 46 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Lantzen duen jarduera: Irakurmena. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte egurrezko kutxetan daude lurrean. Erabilera: irakurketa eta hiztegirA Eskolaren izena: Mendia Behaketa eguna: Apirilak 11 Behaketaren iraupena: 9:25 etatik- 10:15 etara Irakasle kopurua: 3 irakaslea + 2 laguntzaile goizeko sarreran Ikasle kopurua: 47 GELA 2: ERAIKUNTZA TXOKOA Material 1 Bankua Zerezkoa: Egurrezkoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte egurrezko kutxetan daude lurrean. Erabilera: Sormena. Material 2 Mahaiak eta aulkiak Zerezkoa: Egurrezkoak Kopurua: 3 mahaia eta 8 aulki Lantzen duen jarduera: Ez dauka jarduera zehatzik, jarduera anitzekoaAntolamendua: Gelaren erdian kokaturik. Erabilera: Anitzekoa. Material 3 Puzzleak Zerezkoa: Egurrezkoa Kopurua: 12 inguru Lantzen duen jarduera: Adierazpen grafikoa eta logikoa. Antolamendua: Haurren tamainerako egurrezko apalategietan gordeta. Erabilera: Espazioa, orientazioa. Material 4 Ispilua Zerezkoa: Kristalezkoa Kopurua:2 Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte horman eskegita baitaude. 47 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Erabilera: Sormena. Material 6 Uztail txikiak Zerezkoa: Plastikozkoa Kopurua: 5 Lantzen duen jarduera: Grafikoa eta logiko matematikoa. Antolamendua: Umeek eskuragarri egurrezko apalategietan gordeta. Erabilera: Orientazioa, manipulazioa. Eraikuntza piezak Zerezkoa: Egurrezkoak Kopurua: 30 inguru Lantzen duen jarduera: Grafikoa eta logikoa., Antolamendua: Umeek eskuragarri egurrezko apalategietan gordeta baitaude. Eskolaren izena: Mendia Behaketa eguna: Apirilak 11 Behaketaren iraupena: 9:25 etatik- 10:15 etara Irakasle kopurua: 3 irakaslea + 2 laguntzaile goizeko sarreran Ikasle kopurua: 47 Material 3 Eserlekuak Zerezkoa: Lumazkoa eta ehunezkoak Kopurua: 2 Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa, irakurmena. Antolamendua: Liburutegi gunean kokaturik. Erabilera: Lasaitasuna eskaini. Material 4 Liburu apalategia Zerezkoa: Egurrezkoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Irakurmena Antolamendua: Haurren tamainera egokiturik haurrek nahi duten heinean liburuak hartzeko. Erabilera: Erraztasuna umeari eskaintzea. Material 5 Liburuak Zerezkoa: Kartoizkoa, plastikozkoak Kopurua: 15 inguru Lantzen duen jarduera: Irakurmena. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte egurrezko apalategian gordeta baitaude,. Erabilera: irakurketa eta hiztegia Material 5 Esperimentatzeko ur botilak Zerezkoa: Plastikozkoa Kopurua: 6 Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa, naturazkoa Antolamendua: Apalategi batean gorderik dago haurren tamainara egokituta. Erabilera: Lasaitasuna eskaini, sormena, esperimentazioa, manipulazioa. 49 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Material 6 Eskuz egindako musika tresnak Zerezkoa: Latexkoa Kopurua: 3 Lantzen duen jarduera: musikala Antolamendua: Apalategi batean gorderik dago haurren tamainara egokituta. Erabilera: sormena, esperimentazioa, manipulazioa. Material 7 Musika tresnak Zerezkoa: Egurrezkoak eta metalezkoak Kopurua: 5 Lantzen duen jarduera: musikala Antolamendua: Apalategi batean gorderik dago haurren tamainara egokituta. Erabilera: sormena, esperimentazioa, manipulazioa. Zerezkoa: Ehunezkoak Kopurua: 4 Lantzen duen jarduera: Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte sofa gainean baitaude. Erabilera: Lasaitzeko egokia.. Esperimentaketa mahaia Zerezkoa: Egurrezkoa. Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Adierazpen grafiko eta artistikorako. Antolamendua: Gelako albo batean dago eta egunaren arabera esperimentaketa kutxa ezberdinak ateratzen ditu irakasleak. Erabilera: Esperimentaketa, manipulazioa, sormena. Zerezkoa: Kartoizkoa Kopurua: 10 inguru Lantzen duen jarduera: Irakurmena. Arbela Zerezkoa:Egurrezkoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Antolamendua: Adierazpen artistikorako. 51 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte egurrezko kutxetan daude lurrean. Erabilera: irakurketa eta hiztegirako egokia. Erabilera: Mugimendua. Erabilera: Sormena garatzea, manipulazioa, esperimentazioa. Zerezkoa: Tizazkoa Kopurua: 10 inguru GELA 1 JOLAS SINBOLIKO GUNEA Material 1 Panpinak Zerezkoa: Plastikozkoa Kopurua: 5 inguru Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte egurrezko kutxetan daude lurrean. Erabilera: Sormena. Material 2 Panpìn karritoak Zerezkoa: Plastikozkoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa Antolamendua: Jolas sinboliko gunean, haurrek nahi dutenean eskuragarri. Erabilera: Sormena. Material 3 Ispilua Zerezkoa: Kristala Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa. Antolamendua: Horman eskegita, haurren parean. Erabilera: Sormena, norbere burua ezagutzea. Material 4 Dinosauro jostailuak Zerezkoa: Plastikozkoa Kopurua: 10 inguru Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte egurrezko kutxetan daude apalategi batean. . Erabilera: Sormena. haurren tamainara egokituta. Erabilera: Sormena, manipulazioa, idazketa. 53 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Material 5 Koltxoneta Zerezkoa: Kartoizkoa Kopurua: 10 inguru Lantzen duen jarduera: Irakurmena. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte egurrezko kutxetan daude lurrean. Erabilera: irakurketa eta hiztegirako egokia Eskolaren izena: Mimetiz Behaketa eguna: Apirilak 16 Behaketaren iraupena: 9:25 etatik- 10:15 etara Irakasle kopurua: 3 irakaslea + 2 laguntzaile goizeko sarreran Ikasle kopurua: 49 GELA 2 SINBOLIKOA+ LIBURUTEGI GUNEA ERAIKUNTZA GUNEA ARTERAKO GUNEA Plastikozko blokeak Zerezkoa: Plastikozkoak Kopurua: Plastikozko bloke kutxa bat. Lantzen duen jarduera: Adierazpen grafikoa, logika, orientazio espaziala. Antolamendua:Lurrean kokaturik dagoen altzairu baten barruan daude. Haurrek errazago identifikatzeko, kanpoaldeak bloke horien argazkia itsatsita dago. Erabilera: Eraikuntzak, segidak etab. Material 1 Zerezkoa: Ehunezkoak batez ere. Kopurua: 10 inguru Lantzen duen jarduera: Material 2 Tenpera margoak Zerezkoa:Boteak plastikozkoak Kopurua: 6 bote kolore ezberdinekoak. 54 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Sinbolikoa. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte egurrezko kutxetan daude mahai baten gainean. Erabilera: Sormena. Antolamendua: Lurrean kokaturik dagoen altzairu baten barruan daude. Haurrek errazago identifikatzeko, kanpoaldeak bloke horien argazkia itsatsita dago. Erabilera: Lantzen duen jarduera: Adierazpen grafiko eta artistikorako. Antolamendua: Margoketa orriaren ondoan dago, hain zuzen haurren tamainarako mahai baten gainean. Erabilera: Sormena garatzea, manipulazioa, esperimentazioa. Jarduera psikomotorra. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte lurrean baitaude. Erabilera: Jolas sinbolikoa eta lasaitasunerako egokia. Zerezkoa: Egurrezkoak Kopurua: 10 inguru Lantzen duen jarduera: Adierazpen grafikoa, logika,orientazio espaziala. Antolamendua: Lurrean kokaturik dagoen altzairu baten barruan daude. Haurrek errazago identifikatzeko, kanpoaldeak bloke horien argazkia itsatsita dago. Erabilera: Eraikuntzak, segidak etab. Material 4 Liburuak Zerezkoa: Kartoiz eta plastokozkoak Kopurua: 20 inguru. Lantzen duen jarduera: Irakurmena. Antolamendua: Umeek eskuragarri dituzte apalategi . batean gordeta baitadude eta beste batzuk lurrean plastikozko kutxa baten barruan. Erabilera: Hiztegia, komunikazioa, irakurmena. Panpin karritoak Zerezkoa: Plastikozkoa Kopurua: 2 Lantzen duen jarduera: Jarduera sinbolikoa. Antolamendua: Gelan zehar kokaturik Material 1 Ohea Zerezkoa: Egurrezkoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa Antolamendua: Umeek eskuragarri une guztiak eta gainera haien tamainara egokituta daude. Erabilera: Lasaitasuna eta segurtasuna eskaintzea. Esperimentaketa mahaia Zerezkoa: Egurrezkoa. Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera: Adierazpen grafiko eta artistikorako. Antolamendua: Gelako albo batean dago eta egunaren arabera esperimentaketa kutxa ezberdinak ateratzen ditu irakasleak. Erabilera: Esperimentaketa, manipulazioa, sormena Material 1 Egurrezko tren zirkuitua. Zerezkoa: Egurrezkoa Kopurua: 1 Lantzen duen jarduera:Adierazpen grafikoa.. Antolamendua: Gelako erdian kokaturik dago, hain zuzen, egurrezko kutxa baten barruan. Haurrek gelako erdian kokaturik dagoen altuera txikiko mahaian jolas dezakete. Erabilera: Orientazio espaziala. Material 2 Liburuak Zerezkoa: Kartoizkoa Kopurua: 10 inguru Lantzen duen jarduera: Irakurmena. Antolamendua: Umeek eskuragarri Edalontziak Zerezkoa: Plastikozkoak Kopurua: 10 inguru Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa.. Antolamendua: Esperimentaketa mahaiaren ondoan daude, hain zuzen beste mahai batean umeek edalontziekin esperimentatzeko. Material 2 Egurrezko piezak Zerezkoa:Egurrezkoak Lantzen duen jarduera: Adierazpen grafikoa. Antolamendua: Gelako erdian kokaturik dago, hain zuzen, egurrezko kutxa baten barruan. Haurrek gelako erdian kokaturik dagoen 57 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola dituzte egurrezko kutxetan daude lurrean. Erabilera: irakurketa eta hiztegirako egokia. Erabilera: Manipulazioa, esperimentaketa, sormena. altuera txikiko mahaian jolas dezakete. Erabilera: Segidak, eraikuntzak, orientazio espaziala. Zerezkoa: Paperezkoak. Kopurua: 3 Lantzen duen jarduera: Sinbolikoa. Antolamendua: Plastikozko kutxa batean gordeta dago. Erabilera: Manipulazioa, esperimentazioa, sormena. Eskolaren izena: Betiko ikastola Behaketa eguna: Martxoak 19 Behaketaren iraupena: 9:00 etatik- 10:00 etara Txokoa: Erabilera anitzeko txokoa Ikasle kopurua: 6-8 ume batez beste Txokora etortzen diren umeei agurtu. Espazio berbera konpartitu. Erabilera anitzeko txokoa Bai Elkarrizketa txikia mantendu. Zuzena. Umeekin jolastu eta gatazkari irtenbidea bilatu Espazio berbera konpartitu. Erabilera anitzeko txokoa Bai Umeari erantzun eta gatazkari proposamen berria eman: Irtenbidea bilatu. 9:40-9:46 Materiala umeekin batu Espazio berbera konpartitu Erabilera anitzeko txokoa Bai Agindua: Batubatu eta ostean ez du hitz egin. Elkarrizketa txikia aurrera eraman ume etortzen den ume bakoitzarekin. 9:10- 9:30 Eskolaren izena: Mendia eskola Behaketa eguna: Apirilak 11 Behaketaren iraupena: 9:30 etatik- 10:15 etara Txokoa: Erabilera anitzeko txokoa Ikasle kopurua: 8 ume batez beste Zaintza: Arropa aldatzen eta bere tokian usten lagundu. Espazio berbera konpartitu. Gela 2: Etxe eta jolas sinboliko gunea Bai Elkarrizketa txikia mantendu. 9.40 Ume baten beharrizanari erantzun eta konponbidea bilatu. Espazio berbera konpartitu Gela 2: Etxe eta jolas sinboliko gunea Bai Elkarrizketa txikia mantendu. Zuzena Elkarrizketa txikia aurrera eraman etortzen diren ume bakoitzarekin. Zuzena Txokora etortzen diren umeei agurtu. Espazio berbera konpartitu. Eraikuntza txokoa Bai. Elkarrizketa txikia aurrera eraman etortzen diren ume bakoitzarekin. Ume baten beharrizanei erantzuna eman Espazio berbera konpartitu. Eraikuntza txokoa Bai Ez du hitz egin. Bakarrik beharrizanei erantzuna eman du ekintzaren bidez: Edalontzia urez bota. 9:45-9.50 Interbentzio ez zuzena. Material berria eskaini: Arezko mahaia Interbentziorik ez. Ez du umearen ekintzaz jabetu eta honen aurrean inolako erantzunik eman: Umeak Beste espazio batean Gela 1: Jolas sinboliko gunean Ez
science
addi-ad6f7b67ff29
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31755
Esteban Urkiaga, Lauaxetaren alegiak: nazioa eta pedagogia
Pagazaurtundua González, Julen
2019-02-28
2 ESTEBAN URKIAGA, LAUAXETAREN ALEGIAK: NAZIOA ETA PEDAGOGIA Julen Pagazaurtundua González UPV/EHU ABSTRACT XX. mende hasierako lehendabiziko Ikastolen sorrerarekin batera, euskaraz idatzitako material didaktikoaren beharra sortzen da. Eskari horri erantzuteko xedearekin, Esteban Urkiaga, Lauaxeta, (1905-1937) euskal idazleak haur eta gazteentzako hainbat alegia idatzi zituen. Ikerketa-lan honen funtsa Lauaxetak argitaratu zituen bederatzi alegiak aztertzea izan da. Azterketa horren bitartez, hiru alegia mota bereizi dira: herri literaturara hurbilpena burutzen dutenak, euskal ideologia nazionalistaren alde aritzen direnak eta eskoletarako, espresuki, material didaktiko gisa sortutakoak. Hezkuntzarako horien aplikagarritasuna narrazio literarioaren, pertsonaien, moralejen eta zantzu ideologikoen azterketaren bitartez ikertu da. Idazleak baliatzen duen euskara zailak, errealitate abstraktu jakinen irudikapena diren pertsonaia sinbolikoak, gaur egun politikoki zuzenak ez diren gaien trataerak eta aditzera ematen diren mezu ideologiko nazionalistak izan dira emaitzarik aipagarrienak. Hortaz, gaurkotasunean, alegiok aplikaezinak direla ikusi da. Ondorioz, alegia ikas-irakas prozesuan txertatzeko bidean, Soundpainting teknikaren proposamena aurkeztu da. Alegia, Lauaxeta, Herri lirika, Euskal ideologia nazionalista, Hezkuntza. 4 1. Sarrera Gure haurtzaroa eta gaztaroa markatu dituzten eta denon oroimenean gordetzen diren Esoporen Erbia eta dortoka, Sagua eta lehoia edota Idia izan nahi zuen igela bezalako kontakizunek osatzen duten alegien literatura-genero txikiari estimu urria zaio gaur egun, pieza moralista gisa definitu eta; ondorioz, gaitzetsia izan dena. Hala ere, herri-jakintza gordetzeko eta babesteko tresna zaharrenetarikoa dugu alegiagintza. Euskal Haur eta Gazte Literaturaren jaiotza zor diogun kontakizun mota da, hain zuzen ere. Izan ere, 1804. urtean Bizenta Mogelen esku eta lumatik jaiotako Ipui Onacek bidea zabaldu zuen euskal literaturan. Egungo alegiek funtzio didaktikoa eta gozatzeko estetika betetzen dituzten bezala, XX. mende hasierako II. Errepublika eta Guda Zibileko Euskal Herrian, euskarazko alegiek nazio irudia indartzeko xede ideologikoa zuten; alegia horiek, garaiko ikasleek eta euskal gazteriak nazioarekiko konpromisoa hartzea bilatzen zutelarik. Gainera, 1914. urtetik aurrera, lehenengo ikastolen sorrerarekin batera, euskarazko material didaktikoaren beharraren ondorioz idatzitako lanen emaria handitu beharra zegoen. Horren erakusle ditugu Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) euskal idazlearen hainbat haurrentzako alegi. Proiektu honetan, Lauaxetaren alegia bildumako zenbait idazlanetan oinarrituko naiz; eskola arlora bideratutakoetan, hain zuzen ere. Horrela, Lauaxetaren alegia jakin horiek aztertzea izango dut helburu nagusia. Horretarako, narrazioa bera, pertsonaiak, irakaspena eta horren bidez indartu nahi ziren ideia eta balioak definituko ditut. Aurrez aipatu bezala, xede ideologikoa, azken finean. Modu honetan, XX. mende hasierako Euskal Herriko hezkuntza arlora bideratutako material didaktikoak, gure gaurko sisteman izango lukeen baliagarritasuna alderatzeko aukera izango dut. 2. Biografia Esteban Urkiaga, Lauaxeta, Bizkaiko Laukiz herrian jaio zen 1905eko abuztuaren 3an. Hala ere, oraindik haur txikia zenean, Mungiara joan zen bizitzera. Abade izatea pentsatu bazuen ere, bere osaba abade baten aholkuei jarraituz, Durangoko Jesuitetara abiatu zen. 1921. urtean Loiolan zegoen, Jesusen Lagundiko etxean iunor gisa aritzen zelarik. Lauaxetak ikasketa erlijiosoak burutu eta ikasgaiekin batera sortu zitzaion euskalzaletasuna. Jokin Zaitegik, apaiz, olerkari eta itzultzaile gipuzkoarrak sortutako euskal taldeak eragin handia izan zuen Lauaxetarengan eta, batez ere, gerraondoko euskal letretan. 5 Lauaxeta, Loiolatik Oñara joan zen ikasketak jarraituz. Hala ere, 1928. urte aldera, ikasketak utzi, Mungiara itzuli eta soldadutza egin baino lehenago, etxean sartu zen poesigintzan saiatzeko. 1928. urtean bertan, Jesusen Biotzaren Deya aldizkarian argitaratu zituen bere lehendabiziko idazlanak. Dirudienez, urte berean, Euzkadi aldizkarian hasi zen lanean, bere lehendabiziko lana 1929ko otsailaren 1ean argitaratutako olerki bat izan zelarik. Beranduago, olerkaria, Evaristo Bustinza, Kirikiño, eta Nikolas Ormaetxearen, Orixe, ondorengoa izan zen zuzendaritzan. Lauaxetak, Euzkadi aldizkariko lanarekin batera, "Euskeraz" deituriko sailean poesia idatzi eta, 1931. urtean, Bide Barrijak liburua argitaratu zuen. Hasieran kritika onak jaso zituen arren, denbora igaro ahala eztabaida handia sortu zuen gainerako euskal idazleen artean euskal poesiarako estetika berria bilatzen zuen liburu horrek. Garai horretan Lauaxetak, kazetaritza eta mitinak bere joera politikoa zabaltzeko helburuarekin, tresna gisa baliatzen zituen. Euzkadin "Gaztetxoen Atala" deituriko orrialde baten bitartez, ume eta gazteenganako ardura erakutsiz, ipuinak argitaratzeari ekin zion. Bertan argitaratuko zituen Lauaxetak bere alegiak, irakurle gaztea kontutan izanik. Alegi horiek "Umeentzat ipuinak" deitutako prosazko atalean izango zuten jarraipena. Lauaxetaren joera pedagogikoak, nazionalismo berriak martxan jarritako irakaskuntzaren bide berritik lotzen ziren. 1935. urtean bere bigarren olerki liburua argitaratu zuen: Arrats Beran. Arrats Beran liburuaren barruan molde poetiko desberdinak pilatzen dira, batasun ardatzak, batez ere, agerikoak izanik. Beraz, badirudi 1931etik 1935era doan bidean eginiko saiakera guztien berri ematen digula Lauaxetak. 1936ko uztailean Guda Zibila piztu zen. Lauaxeta, gudarien komandante izendaturik, Bilbon jarraitu zuen intendentzia lanetan. Aldizkari frantsesek ez zuten Euskadin kazetaririk eta, Gernikako bonbardaketaren harira, egun batzuk beranduago bi heldu ziren. Lauaxetak frantsesez zekienez, Eusko Jaurlaritzako propaganda burua zen Bruno Mendigurenek, haiek laguntzea agindu zion. Bertan, errebeldeen eskuetan erori zen Lauaxeta. Gasteizera eraman eta, Euskal Gobernuak Vélez izeneko baten ordez kanjeatzeko ahaleginak egin bazituen ere, alferrik izan zen. 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten Gasteizen Lauaxeta. 6 3. Marko historikoa XIX. mendean gizarte, politika eta kultura arloan izandako krisialdia hainbat faktorek ekarri zuten. Gizarteko ondorio kaltegarrien artean, euskarari dagokionetan izandako ezkortasuna eta etsipena nabarmentzen dira, horrek atzerakada handia ekarri baitzuen. Hala ere, aurreko politika-erak gaitzesteak nazionalismoaren bizipen argiagoa sortzea eragin zuen. Euskal mugimendu nazionalak barnean erroturik zituen sustraiak hizkuntzan; horrela, hizkuntza nazionalaren aldeko politika eta sentimendua elkarrekin indartuz joan ziren, XIX. mendearen amaieran eta XX.mendearen hasieran (Urkiza eta Uribarren, 2001). Sabino Arana Goiri (1865-1903) izan zen, era nabarmenean, euskal mugimendu nazional politikoa eta kultura-hizkuntzarena bereganatu eta bultzatu zituena. Alde batetik EAJ-PNV (1895) alderdi politikoa sortu zuen, ordutik gaur arte Euskadiko mugimendu politikorik garrantzitsuenetarikoa izan dena eta; bestetik, euskal nazioaren oinarrizko ezaugarritzat euskara aldarrikatu zuen (Urkiza eta Uribarren, 2001). Kultur jarduerak zituzten talde antolatuak, zientzia-gizonak, ikastola bezalako kultur mugimenduen gidari ziren politikariak, etab. sentimendu nazionalaren eta; batez ere, hizkuntzaren susperraldi haren ondorio izan ziren. Elizari zegokionez, hizkuntza ofizialtzat latina zuen, baina aldi hauetarako hitzaldiak, abestiak, aitortza-entzuteak eta katekesia euskaraz izaten ziren, honek berebiziko garrantzia izanik euskararen biziraupenean. Horrela, euskararen eta euskal kulturaren aldeko hainbat sustatzaile, apaizak eta erlijiosoak izan ziren (Urkiza eta Uribarren, 2001). Bestetik, euskal erakundeak, Aldundiak, XX. mendeko lehen bi hamarkadetan zehar hainbateko eragina izaten hasi ziren eskola munduan. (Urkiza & Uribarren, 2001). Ondorioz, 1920an Bizkaiko Foru Aldundiak auzo-eskolak zabaltzea erabaki zuen. Eskola jartzeko, herri edo auzoek baldintza jakin batzuk bete behar zituzten. Inspekzio Publikoko Batzordeak harrituta ikusi zuen zenbat herrik eta auzok zeukaten eskolaren premia eta; ondorioz, 1920-1932. urteen artean 125 auzo-eskola eraiki ziren (Etxebarria, 2000). 1922an Emakume Abertzale Batza sortu zen, EAJ-PNVren barruan, Elias Gallastegik (1892-1974) bultzatuta eta Irlandan zegoen antzeko erakundea eredu hartuta. Gizonen ondoan, aurretik jartzeko asmorik gabe, hauek politikan egiten zuten lanaren osagarri izatea zen emakumeen elkarte honek zuen helburua (Etxebarria, 2000). Euskal Herrian emakumeen beste mugimendu batzuk ere izan ziren arren, Emakume Abertzale Batza izan zen euskal emakumeak antolatzeko eta etxetik mundura eta ekimen politikora 7 irteteko abian jarri zen antolaketa. Dena dela, alderdiaren aldeko lana ez ezik, askok lan handia egin zuten hezkuntza arautuaren esparruan ere, euskararen zabalkundean, hain zuzen ere. Modu horretan, hezkuntzaren arloan lortu zuten aurrerapena izan zen emankor, iraunkor eta ezagunena (Bilbao, Ezkurdia, Pérez eta Chueca, 2012). Horrela, Emakume Abertzale Batzak eta Eusko Gaztedik bultzatuta, Eusko-Ikastola Batza sortu zen Bilbon 1932an. Talde abertzaleek bultzatutako ikastola eta auzo-eskola mugimendu honen barruan, zeregin garrantzitsua izan zuen aurrez aipaturiko Elizak. Bestetik, Batzokietan ematen ziren euskarazko eskolen ondorioz, hizkuntza nazionala berreskuratu zuten hainbat gaztek eta; euskararen sustapenean eta erabileran oso eragin handia izan zuten auzo-eskolei esker, 1932-1933 ikasturtean 6.321 bizkaitar ari ziren ikasketak halako eskoletan egiten (Urkiza eta Uribarren, 2001). Hala ere, Eusko Ikastola Batzako zuzendaritzako erantzukizun karguak alderdiko gizonek bete bazituzten ere, ez zen gauza bera gertatu irakaskuntzaren eguneroko jardunean, ia-ia emakumeen esku bakarrik egon zelako (Bilbao, Ezkurdia, Pérez eta Chueca, 2012). Literaturaren alorrean, 1918. urtean egindako Eusko Ikaskuntzen Batzarra euskal literaturaren eta hizkuntzaren aldeko urrats handia izan zen. Euskaraz burutzen zen kultur jarduera horretan eragin handia izan zuten gai desberdinei buruzko liburuek; izan ere, kultura aurrerakadaren adierazpena izateaz gain, literatura eremuan bide berriak urratzen zituzten. Horrela, literatur lanek, olerkiek batez ere, etorkizun oso oparoa iragartzen zuten (Urkiza eta Uribarren, 2001). Euskal kulturaren eta euskararen susperraldia bultzatu zuten jakintsuen artean Resurrección María de Azkue (1864-1951) zegoen; euskal historiaren, tradizioen, linguistikaren, literaturaren, ipuinen eta abarren ikertzaile nagusia eta Euskaltzaindiaren sortzaile eta buru izandakoa. Bestetik, Euzkadi egunkariaren lana ere nabarmentzekoa izan zen. Gehiena gaztelaniaz argitaratu arren, euskarari leku zabala egiten zion; bertan literaturak eta olerkiek garrantzia handia zutelarik. Egin-eginean ere, historian zehar olerki eta bertso gehien argitara eman zituen aldizkako argitalpena bihurtu zen, 1931- 1937 urteen artean, 3.100 olerki argitaratu zirelarik. Kopuru izugarria zer nolako argitalpena zen eta zein urte gutxitan kaleratu zen kontuan izanez gero (Urkiza eta Uribarren, 2001). 4. Marko teorikoa Olerkiei dagokienez eta lan honen aztergaia, berez, bertsoz idatzitako alegiak direnez, generoa izendatzeko termino bat baino gehiago erabili dela kontutan hartu 8 beharra dago, gure inguruko hizkuntzetan gehienbat latin-mailegua; hau da, fabula baliatu delarik. Hala ere, euskaraz beste hitz batzuk erabili dira eta, fabulak baino maiztasun handiagoa agertu dute kontu, ipuin eta alegia hitzek euskal literaturatradizioan (Beldarrain, 2010). Ibon Sarasolak "Ipuina edo elezaharra, gehienean hitz neurtuetan moldatua, pertsona gisa jokatzen diren animaliak edo gauzak agertzen direna eta ondoriotzat ikasbide edo irakaspen morala ematen duena" proposatzen zuen alegia definitzeko (Sarasola, 2007). Hau da, gehienetan protagonistak animaliak izanda, irakastea helburu duten kontakizunak. Kontakizunak, normalean, amaieran formulatzen den irtenbide morala duelarik (Euskaltzaindia, 2008). Europan, folklorearekin eta atsotitzekin lotura zuzena duen kontakizun mota honek, Esopo (k.a. 600 - k.a. 564) greziarraren idazlanetan du jatorria (Baldick, 2008). Alegiaren aitzindariak ekialdeko kulturetan aurkitzen diren arren, azpigenero narratibo gisa aipatutako Esopo greziarrak finkatu edo sortu zuen K.a. V. mendean argitaratu zuen bilduman. Alegiaren urrezko garaia XVII. eta XVIII. mendeetan izan zen, Frantziako klasizismoan eta ondorengo neoklasizismoan. Orduan bihurtu zen genero artistikoa, euskarri prezeptiboa hartuz eta garai hartan nagusi ziren argitasunez irakasteko asmoei eta gizarteari on egiteko gogoari erantzunez. Horretaz gain, kritika soziala nabarmena da generoan. (Euskaltzaindia, 2008). Jean de La Fontaine (16211695) alegialari frantsesak esaterako, bertsoz idatzitako greziar alegien moldaketa burutsuei esker hauen forma berpiztea lortu zuen (Baldick, 2008). Alegialari ugari izan arren, lan teorikorik ez dago euskal alegialarien artean (Beldarrain, 2010). Félix María Samaniego (1745-1801) arabarrak esaterako, alegi moralak idatzita, jostatuz irakatsi nahi zuen. Bestetik, Bizenta Mogelek (1782-1854), 1804ean aurkeztutako Ipui Onac liburuan argitaratu zituen lehenbiziko aldiz euskarazko alegiak, haur poesiarekiko atxikimendua erakutsiz (Euskaltzaindia, 2008). Hortaz, eztabaida handia izan da alegiaren hartzailea nor izan den zehaztu nahian: haurrak izan ote diren, helduak izan ote diren. Baita zer gizarte-mailatakoa izan den hartzaile hori: maila apalekoa, goi-mailakoa, eskolagabea, ikasia… (Beldarrain, 2010). Morten Nøjgaard (1934-) eleberrigile danimarkarrak luze jardun zuen hartzaileari buruzko auzian. Nøjgaardek adierazi zuen zalantzarik gabea dela alegia eskolan erabili izana heziketa-lanabes gisa. Baina alegia inoiz eskolan erabili izanak ez duela inondik ere frogatzen ez zer nolako testuinguruan sortu zen, ezta sorreran nolako publikoa izan zuen ere. Zalantzan jarri zuen, gainera, alegia-haurra binomioa. Gauza onartua da, 9 beraz, alegia heziketa-lanabes gogokoa izan zela eskolan. Ez dago argi, ordea, zer adinetako ikasleekin erabili zen ezta noiztik erabili zen ere (Beldarrain, 2010). 5. Metodologia Aztertzeko horren konplexua den narrazio lirikoaren azterketa burutzeari dagokionez, oinarrizko koherentzia batetik, olerkia osatzen duten eta bertan irudikatzen den irudizko unibertsoaren atal eratzaileen zein figura desberdinen kategorizazioa ezarri beharra dago (López-Casanova, 1994). Horrela, narrazio lirikoa, ezaugarri eta adierazle desberdinek markatzen dute; irudikatzen den unibertsoa ulertzeko funtsezkoak diren oinarrizko bektore eta zantzu gisa ulertu ditzakegunak. Adierazleen aniztasun horren barruan izenburua da, zalantzarik gabe, ohikoena. Izenburuak bi funtzio bete ditzake: alde batetik, irakurlearekiko hasierako inpaktu marka gisa ulertu daitekeena, komunikazio bidea irekitzeko baliagarria den eta mezuaren hasiera adierazten duen ikurra eta; beste aldetik, ikuspegi analitiko batetik, pragmatiko-informatibo gisa definitu dezakegun funtzioa. Modu honetan, izenburuak testuarekin mantentzen duen interakzio edo erlazio dialektikoa bereizi daiteke (López-Casanova, 1994). Bestetik, irudikapenaren eremuak, sortutako eta olerkian aurkezten denaren gakoak finkatu behar ditu; hau da, kontakizunaren unibertso tematikoa. Modu honetan, bektore generiko edo katalizatzaile nagusiaren identifikazioa gertatzen da (gaia); jarraian, gai nagusi hori bigarren mailako beste gai osagarri batean edo bitan eraldatu daitekeelarik (López-Casanova, 1994). Era berean, azterketa eta tipologia desberdinek diskurtso narratiboko ezinbesteko osagai definitzaileak diren pertsonaiak zorroztasunez sistematizatzeko saiakerak egin badituzte ere, genero lirikoan, ia landu gabeko gaia izan da. Harrigarria egiten zait aipatutako hau; izan ere, pertsonaiak, unibertso poematikoko elementu bereizgarrienetakoak dira eta, bertatik kanpo uzteak, omisio larria eragiten du teoria eta praktika testualean (López-Casanova, 1994). Azkenik, aipatutako gako tematiko eta pertsonaietatik haratago, olerki guztiek nolabaiteko inpultso eraikitzaile bati erantzuten diote; hau da, mota desberdinetako eredu zehatz batzuetara atxikitzea bilatzen duen barne-legea edo oinarri antolatzailea. Eredu formal horien oinarrizko tipologia bat zehazteko xedearekin, gutxienez, hurrengo aspektuak aztertu behar dira: olerkiko unitate tematikoak, honen luzera, funtzioa eta antolaketa. Aspektu horien gainean lau oinarrizko eskema finkatu daitezke: alde batetik, 10 eskema lineala; bestetik, eskema analitikoa; jarraian, eskema sintetikoa eta; bukaeran, eskema simetrikoa (López-Casanova, 1994). 5.1 Corpusa Lauaxetaren bederatzi alegia izango dira nire ikerketa-lan honen funtsa. Aipatutako hauetatik bi, 1935. urtean argitaratutako Arrats Beran olerki liburuan aurkitu ditzakegu. Gainerako zazpiak, aldiz, Euzkadi egunerokoan 1932ko maiatzetik uztailerako denbora tartean argitaratutako olerki solteak ditugu. Olerki hauek guztiek gauza bat dute batera: haur eta gazteei zuzendutako alegiak dira denak. Jarraian, irakurleak zeren inguruan ari naizen ulertzeko eta ondorengo azterketa jarraitzeko erraztasunak izateko, bederatzi alegia hauetako bakoitzaren azalpen txiki baten bitartez, alegiek aurkezten dituzten argumentuak ezagutzera emango ditut: 1. Otsokorena 1935ean argitaratutako Arrats Beran olerki liburuan agerturiko alegia dugu honakoa. Ibaiaren bestaldean dauden ardiak jateko xedearekin, txaluparen jabea engainatzen duen otsoaren ipuina oso ezaguna da. Horrela, Lauaxetak forma zaildu arren, alegia klasikoaren birmoldaketa egiten du hemen. 2. Udabarriko autorkuntza Otsokorena alegia bezala, Arrats Beran olerki liburuan aurkitzen dugun alegia da hau. Bekatu handiak alde batera utziz, bekatu txikiagatik kondenatua den gizonaren egoera ironikoa aurkezten zaigu honakoan. 3. Ikerren erantzuna 1932ko maiatzaren 5ean Euzkadi egunerokoan argitaratutako alegia. Haur eta gazteengan abertzaletasun hazia ereiteko asmo argia duen alegia abertzalekoia dugu. Ironiaren eta umore kutsu baten bitartez, gari hartako maisu arrotzen gogorkeria salatu nahi du olerkariak. 4. Larrosea eta txarrija Olerki solteen bildumako eta 1932ko maiatzaren 19an argitaratutako alegia da hau. Euzkadin, haurrei zuzendutako Gaztetxoen Ataleko hainbat alegik bezala, honek aurkezten duen arrosa ederrenaren hostoen ondorioz hura jateko nahia duen txerriaren gaia ezaguna zaigu eta, sailaren helburu didaktikoarekin bat eginez, alegiak ez du ikaskizunik ahazten. 11 5. Gaztaya ta katuba 1932ko maiatzaren 26an plazaratutako alegia dugu Gaztaya ta Katuba. Aurreko kasuetan bezala, originaltasunik gabeko gai ezaguna aurkezten zaigu honakoan. Atsoaren arasako gazta jaten zuten saguak hiltzeko helburuarekin, atsoak saskira sartzen du katua. Hala ere, katuak saguak hil beharrean, hauekin batu eta saskiko dena jaten dute. Aipatutako hau guztia metafora hutsa dela argi ikus dezakegu amaierako ikaskizunari esker. 6. Txitxeak eta miruba Etxekoen kontra joateko etsaiekin bat egiten duen txitaren kontakizunak argi ditu bere irizpide ideologikoak. 1932ko ekainaren 2an argitaratu zen alegia hau eta; aurrez aurkeztutakoekin batera, olerki solteen bildumako idazlana dugu. 7. Loreak eta eguzkija 1932ko ekainaren 9an argitaratutako hau adiskidetasunaren garrantzia azpimarratzeko idatzitako alegia da. Honakoan, loreen, eguzkiaren eta hodeiaren arteko hizketaldia oinarri hartuta, bere buruaren kaltea nahi duenari kasurik egin behar ez zaiola ulertzera ematen digu Lauaxetak. 8. Mutiltxuba eta erlia Mezu ideologikoaren menpeko alegia dugu 1932ko ekainaren 16an plazaratutako Mutiltxuba eta erlia ere. Txarto jokatzen duenak, azkenean, bere zigorra jasoko duela ulertzera ematen zaigu alegian zehar. 9. Mutiko gaiztua Alegien saila bukatzeko, 1932ko uztailaren 7an alegia oso ideologikoa idatzi eta argitaratzen du Lauaxetak, amaren esana bete ez duen eta, ondorioz, zigorraren beldur den semearen alegoriaren bitartez. Alegien eta garaiko bide ideologikoetan zuzen girotzen den idazlana dugu honakoa. 6. Azterketa Alegia hauen azterketa sakonago bat burutzeko xedearekin hauen egitura eta narrazio bakoitzean kontatzen dena erreparatzeari ekingo diot; hau da, alegia bera aztertzeari. Modu honetan, behin kontakizun bakoitzaren inguruko erreferentzia argiak izanda, askoz ere errazagoa egingo zaigu agertzen diren pertsonai desberdinen eta moralejen atzean existitzen diren metafora eta zantzu ideologikoak bereiztea. 12 6.1 Alegien sailkapena Alegien egitura eta narrazio bakoitza aztertzeko, bederatzi alegiak hiru multzotan banatuko ditut: a) herri literaturara hurbilpena egiten duten alegiak, b) alegia ideologizatuak eta d) eskolara bideratutako alegiak. Euskara aldetik kontakizun zailak direnez, hauetan baliatzen diren tekniken helburua narrazioa ulertzeko erreza egitea da. Horrela, bederatzi alegietako diskurtsoak gertaeren maila berberean jartzen direnez eta narratzaileak kontakizuneko pertsonaiak ez direla kontutan hartuta, maila intradiegetikoan kokatzen diren narratzaile heterodiegetikoak direla esan daiteke. Bestetik, alegietako hurrenkerari erreparatuz, denbora hurrenkera kronologikoa ez da hausten; hau da, narrazioek denbora jarraikorra islatzen dute. Horrela. narratzaileek hitz egiten duten bakoitzean elipsia ematen da, diskurtsoaren denborak istorioaren denborak baino gutxiago irauten duelarik. Bestalde, alegietako pertsonaien arteko elkarrizketak gertatzen direnean, diskurtsoaren eta istorioaren denborak berdindu egiten dira. Mintzaldi motari dagokionez, singulatiboa kontsideratu daiteke; izan ere, alegia guztietan behin kontatzen da behin gertatu dena. Azkenik, alegia gehienetan, ibaiak, zelaiak, lorategiak eta baratzeak bezalako espazio estatiko, ireki eta errealak eta; bestetik, elizak, ikasgelak, etxeak, oilategiak eta gelak bezalako espazio estatiko, itxi eta errealak gailentzen dira. Hala ere, aurrerago zehaztuko da alegia bakoitzean aurkitzen diren espazio motak. a) Hasteko, alegia klasikoen itzulpengintzan aritzearen ondorioz, Lauaxetaren olerkigintzan herri lirikak duen garrantzia kontutan hartuta, herri literaturara hurbilpena egiten duten Otsokorena eta Udabarriko autorkuntza alegiak ditugu. Hain zuzen ere, politikoki, alegia desideologizatuak kontsideratu ditzakegunak baina, ideologia moralista bat defendatzen dutenak. Otsokorena alegian I. atalean, ibai sakonaren bestaldera zeharkatzeko eta zelaian bazkatzen ari diren arkumeak jateko, txalupa aproposa dela esaten dio narratzaileak otsoari. II. eta III. ataletan, aldiz, otsoaren eta txaluparen jabearen arteko elkarrizketa dugu. Bertan, ibaia zeharkatzen laguntzearen truke, otsoak txaluparen jabeari hiru egia aitortuko dizkiola esaten dio; azkenean, dena ibaia dohainik zeharkatzeko engainu bat izanik. IV. atalean, behin ibaia zeharkatuta, otsoak arkumeak jaten dituen bitartean, artzainaren kezka ezagutzera ematen da. Bestetik, Udabarriko autorkuntzako narratzaileak, uneoro, elizako atean ate-joka dabilen gizona aurkezten digu; hau, elizara gerturatzen den guztietan bere burua aitortzera doalarik. Apaizari aitortzen dizkion bekatu guztiak, ez dira benetako bekatuak 13 apaizaren esanetan. Hala ere, azken bekatua aitortzerako orduan, apaiz-ardoa bukatu duela esan eta, apaizak, hori benetako bekatua dela azpimarratzen dio. Alegia hauetan aurkitu ditzakegun espazioei dagokienez, Otsokorenan ibaia eta txalupa dira aipatzekoak. Lehendabizikoa espazio estatikoa, irekia eta erreala den bezala; bigarrena; aldiz, espazio dinamikoa, itxia eta erreala dugu. Udabarriko autorkuntza alegian, berriz, eliza bera da aurkitu daitekeen espazio bakarra; espazio estatikoa, itxia eta erreala, hain zuzen ere. Garai hartan Elizak zuen indarra aintzat hartzen bada, hurbiltasuna eragiten duen leku ezaguna dela ere esan daiteke. b) Bigarrenik, Lauaxetarentzat aberriaren elementu bereizgarriena euskara dela kontutan hartuta, euskaraz aberriagatik idatzi behar dela uste du; izan ere, hizkuntza indartuz aberria indartzen da. Ideia honekin, euskarazko alegien bidez, abertzaletasun hazia ereiteko ahaleginetan dihardu Lauaxetak Ikerren erantzuna alegia ideologizatuan, esaterako. Hasieran, Espainiar estatuko banderaren inguruan hitz egiten dabilen irakaslea aurkezten zaigu, aipatutako estatu hau goratzen eta etengabeko eskerra agertu behar zaiola ikasleei esanez. Hala ere, gainerako ikasle guztiek hitz egiten duten bitartean, Iker ikaslea isilik dabil. Hortaz ohartzean, irakasleak galdetzen dio ea bandera horren mugimenduak zer esaten dion eta, Ikerrek, haizeak gogor jotzen duenaren seinale dela erantzuten dio. Ikerren erantzuna kontakizuneko pertsonaiak biltzen diren ikasgela dugu aipatzeko moduko espazio bakarra; hau da, espazio estatikoa, itxia eta erreala. d) Azkenik, eskoletarako material didaktiko gisa sortutako alegietan Larrosea eta txarrija, Gaztaya ta katuba, Txitxeak eta miruba, Loreak eta eguzkija, Mutiltxuba eta erlia eta Mutikoa gaiztua alegiak aurkitu ditzakegu. Aurreko alegietan ez bezala, haur eta gazteei zuzendutako sei alegia hauek, moraleja bana aurkezten dute kontakizunaren amaieran. Betiere, ikaskizun moral hutsak diruditen moralejek, barnean mezu guztiz ideologizatuak gordetzen dituztelarik. Larrosea eta txarrija alegian txoritokitik zelaira ateratzen den txerria, laster hasten da bere musturrarekin landako bazter guztiak nahasten. Bat-batean, arrosaren hostoei haginka egiten hasi zaionean, arrosak zergatik bere hostoak hondatu dituen galdetu dio txerriari. Azken honek beste galdera batekin erantzuten dio arrosari, horren ederra zergatik den galdetuz. Gaztaya ta katuba alegian, aldiz, atsoaren etxean gazta jaten dabiltzan saguak hiltzeko xedearekin, atsoak, katua eramaten du etxera eta gazta gorde ohi duen arasan 14 uzten du. Hala ere, hurrengo egunean, arasara hurbiltzean, katua saguekin batera bertan topatzen du gazta eta urdail guztia jan dituztelarik. Bestetik, Txitxeak eta miruba alegian, hasieran, baratzean dabiltzan oilo eta txiten inguruan mintzatzen da narratzailea. Denak pozik bizi ziren bertan bat izan ezik. Horietako egun batean, txitak bertatik ihes egin eta mirua ezagutu zuen. Miruak, txitaren konfidantza lortu eta oilategiko ateak irekitzea lortu zuen. Bertan, gainerako txiten artean sartu eta berarekin joanez gero, mendian betirako aske izango direla baieztatzen die miruak. Horrela, miruak eta txitek, oiloak erasotzen eta hiltzen dituzte. Loreak eta eguzkija alegian, berriz, eguzki-izpiak jasotzen ari diren loreak gustora daude ibai-ondoan. Hala ere, pixkanaka, eguzkiak gero eta gehiago berotzen ditu eta hauen hostoak zimeltzen hasten dira. Bat-batean, hodeia agertu eta eguzkiaren aurrean jarriz, itzala eskaintzen die loreei hauen mesedetan. Baina, loreek, eguzki ikusten ez duten aitzakiarekin, hodeiari paretik kentzea esaten diote. Horrela, hodeia negarrez hasi eta bere malkoek loreak busti zituen, behar zuten ura emanez. Mutiltxuba eta erlia alegiari dagokionez, baratzeko lilien artean tximeleta eta erlea hegaka dabiltza. Halako batean, mutikoak tximeletaren kolore biziak ikusi ostean, haren bila joatea erabakitzen du. Momentu horretan, erleak arreta deitzen dio mutikoari zoratuta daukan horrek, soilik tximeletaren hautsa dela eta berak eztia eskaintzen diola esanez. Hala ere, mutikoak ezti-abaraska apurtu eta tximeleta hartzera zihoanean, baratzeko lore guztiak zanpatzen ditu. Jarraian, erleak eztena sartzen dio mutikoari, esker txarreko diruzale hutsa dela aurpegiratuz. Mutiko gaiztua alegian, kaiola baten barruan kantari zegoen txoriari atea inoiz ez irekitzeko agintzen dio amak bere semeari. Hala ere, honek jaramonik egin gabe, kaiolako atea irekitzen du txoria ikusi nahian. Une horretan, txoriak kaiolatik ihes egin eta, mutikoa negarrez ikustean, amak agindutakoa egin izan balu zigorraren beldurrik ez lukeela izango esaten dio. Azken sei alegia hauetako espazioei dagokienez, Larrosea eta txarrijan espazio estatiko, irekiak eta errealak diren zelaia eta lorategia bereizi ditzakegu. Gaztaya ta katuba alegian, aldiz, kontakizuneko pertsonaiak biltzen diren atsoaren etxea eta arasa ditugu aipatzeko moduko espazioak; espazio estatikoak, itxiak eta errealak. Jarraian, Txitxeak eta miruba alegian, baratzea eta oilategia dira alegia honetan aurkitu daitezkeen espazio bakarrak; espazio estatikoa, irekia eta erreala baratzea eta; espazio estatikoa, itxia eta erreala oilategia, hain zuzen ere. Bestetik, loreak biltzen diren ibaiondoko eremua eta, eguzkia eta hodeia kokatzen diren zerua ditugu aipatzeko moduko 15 espazioak Loreak eta eguzkija alegian; espazio estatikoak, irekiak eta errealak. Ondoren, Mutiltxuba eta erlian, mutikoa, tximeleta eta erlea aurkitzen diren baratzeari dagokionez, espazio estatikoa, irekia eta erreala dela esan daiteke. Azkenik, Mutiko gaiztua alegian, txoriaren eta mutikoaren arteko gertakaria jazotzen den gelari dagokionez, espazio estatikoa, itxia eta erreala da. 6.2 Pertsonaiak Orokorrean, alegia kontzeptua animaliekin lotzen bada ere, bederatzi alegiak aztertuz gero mota guztietako pertsonaiak aurkitu ditzakegu bertan (Ikusi: Taula 1): alde batetik, izaki bizidunak (pertsonak, animalia ugaztunak, hegaztiak, intsektuak eta landareak) eta; bestetik, izaki bizigabeak diren zeruko gorputzak eta fenomeno atmosferikoak, esaterako. Pertsonaia guzti hauek bi konplexutasun-maila desberdinetan sailkatu daitezke: pertsonaia lauak eta pertsonaia borobilak. Lehendabiziko taldeari dagokionez, aldaketarik ez duten pertsonaiak dira; hau da, hasieran eta amaieran euren ekintzak eta pentsamenduak berdinak direlarik. Bestetik, ordea, ekintzaren bidez edo eraginez eraldatzen diren pertsonaiak ditugu. Alegiek berezkoa duten baliabide literario ohikoena; hau da, pertsonifikazioa edo prosopopeya delakoa, zazpi alegiatan aurkitu dezakegu. Erretorikazko figura honen bitartez, animaliei, landareei, izaki bizigabeei edo kontzeptu abstraktuei pertsonen portaera eta ezaugarriak egozten zaizkie. Alegia Izaki bizidunak Izaki bizigabeak Pertsonaia nagusia(k) Bigarren maila Konplexutasun maila Otsokorena Bai Ez Otsoa eta txaluparen jabea Arkumeak eta artzaina Laua: otsoa eta txaluparen jabea Udabarriko autorkuntza Bai Ez Gizona eta apaiza - Laua: gizona eta apaiza Ikerren erantzuna Bai Ez Irakaslea eta Iker ikaslea Ikasleak Laua: irakaslea eta Iker ikaslea. 16 Larrosea eta txarrija Bai Ez Arrosa eta txerria - Laua: arrosa Borobila: txerria Gaztaya ta katuba Bai Ez Atsoa eta katua Saguak Laua: atsoa, katua eta saguak Txitxeak eta miruba Bai Ez Txitak eta mirua Oiloak Laua: mirua eta oiloak Borobila: txita Loreak eta eguzkija Bai Bai Loreak eta hodeia Eguzkia Laua: eguzkia Borobila: loreak eta hodeia Mutiltxuba eta erlia Bai Ez Mutikoa eta erlea Tximeleta Laua: erlea Borobila: mutikoa Mutiko gaiztua Bai Ez Mutikoa eta txoria Ama Laua: ama eta txoria Borobila: mutikoa Pertsonaiak, sinesgarriak izateko izena, irudi fisikoa eta izaera eman behar zaizkien fikziozko izakiak dira. Horrela, aztertu berri ditugun alegietako pertsonaia desberdinak sailkatu ostean, printzipioz, ausaz hautatutakoak direla esan genezake; hala ere, herri literaturara hurbilpena burutzeko xedearekin aukeratutako pertsonaiak alde batera utziz, gainerako alegia ideologizatuetan balio sinboliko nabaria duten pertsonaiak aurkitu ditzakegu. Errealitate abstraktu baten adierazpena irudikatzeko xedearekin pertsonaia desberdinak sortzen ditu Lauaxetak; hauen hitzek, jarrerek eta ekintzek definitzen dituztelarik. Modu honetan, pertsonaia sinboliko bat eratzen da, irudikatu nahi duen baloreagatik interesgarria zaiguna. Horrela, gure arreta bederatzi alegietako zenbait pertsonaietan zentratuko dugu. Ikerren erantzuna alegian, Iker ikaslea eta bere irakasle espainiarra dira pertsonaia nagusiak. Haizearen eraginez, eskolan dagoen espainiar estatuko banderaren mugimendua oinarritzat hartuta, irakasleak aberriarekiko maitasuna adierazten duen heinean, Ikerrek, umore eta ironia 17 kutsu batekin, gertaera horrekiko indiferentzia erakusten du. Modu honetan, irakaslea, aurrez aipatutako errealitate abstraktu baten; kasu honetan, espainiar aberriarekiko abertzaletasunaren pertsonifikazioa kontsideratu dezakegu. Bestetik, Gaztaya ta katuba alegian atsoa, saguak eta katua dira kontutan hartu beharreko pertsonaiak. Atsoak arasan gordetzen duen gazta saguek jaten dute. Hori konpontzeko ahaleginetan, atsoak katua darama etxera, arasan sartzeko eta saguak hiltzeko helburuarekin. Hala ere, katuak arazoa konpondu ordez, gehiago korapilatzen du; izan ere, saguak jan beharrean, arasan gordeta zegoen urdaia jaten du. Horrela, atsoak arasan gordetzen dituen gazta eta urdaia bere ondasun gisa interpretatzen baditugu, katua saguekin batu izanak, arrotza denaren arriskua irudikatzen digu. Aurreko honi oso lotuta aurkitzen dugu Txitxeak eta miruba alegian aurkezten zaigun egoera. Izan ere, miruaren (arrotza) konfidantza lortu nahian, gainerako oiloak eta txitak (anaiak) arriskuan jartzen ditu txita protagonistak. Hemen ere arrotza denak ekarri dezakeen arriskua irudikatzen ahalegintzen da alegia. Mutiltxuba eta erlia alegian esaterako, mutikoa eta erlea protagonistak diren bitartean; tximeleta, bigarren mailako pertsonaia dugu. Bertan, tximeletaren ondorioz liluratuta geratu den mutikoaren eta erlearen arteko elkarrizketan, erleak zentzuz jokatzeko esaten dio. Hala ere, mutikoak inongo kasurik egin gabe, abaraska apurtzean eta tximeleta harrapatzean argi ikus daiteke, mutikoa, lukurreriaren pertsonifikazioa dela. Mutiko gaiztua alegian ere antzeko gatazka aurkezten zaigu, irudikatu nahi den kontzeptua desberdina den arren. Bertan, kaiolan kantari dabilen txoriari atea inoiz ez irekitzeko amaren aginduari jaramonik egin gabe, kaiolako atea irekitzen duen mutikoaren egoera aurkezten zaigu. Txoriak kaiolatik ihes egin eta mutikoak, negarrez, zigorra pairatzearekiko sentitzen duen beldurrak adierazten digu amak autoritatea irudikatzen duela. Baita, agindutakoa betetzean, ez dela zigorra pairatzeko beldurrik existitzen. 6.3 Moraleja Moralejari dagokionez, orokorrean, kontakizun historiko edo fikziozko narrazio baten bidez helarazten den ikaskizun morala da. Kasu honetan, alegia batetik ondorioztatu dezakegun ikaskizuna dela esan beharra dago. Moraleja, betidanik, literatura bidez eta fikzioa erabiliz transmititu izan da; entretenitzeaz gain, publikoa hezteko, informatzeko eta moralki hobetu eta garatzeko. Horrela, moralejak haur- eta gazte-literaturan nabariagoak izan dira ia beti. Aipatutako bederatzi alegia hauen artean mota guztietako moralejak aurkitu ditzakegu. Alde batetik, badira alegiaren amaieran bertan agertzen zaizkigun moralejak eta; bestetik, amaierako ikaskizunik ez duten beste zenbait alegia ere. Bereizketa honetan oinarrituta, Larrosea eta txarrija, Gaztaya eta katuba, Txitxeak eta miruba, Loreak eta eguzkija, Mutiltxuba eta erlia eta Mutiko gaiztua alegiek amaierako moraleja txertatuta duten bitartean; Otsokorena, Udabarriko autorkuntza eta Ikerren erantzuna alegiek ez dute inongo ikaskizunik aurkezten. Hala ere, 18 horrek ez du esan nahi azken hiru alegia hauek testu barnean nolabaiteko ikaskizun edo zantzu ideologikorik gordetzen ez dutenik. Horrela, amaierako moraleja duten alegiei erreparatuz gero, aspektu ideologikoz gainezka dauden mezuak bereizi ditzakegu alegia hauen ikaskizunetan. Printzipioz, ikaskizun moral hutsak diruditen zenbait moraleja, mezu guztiz politizatuak direla esan dezakegu alegia hauek idatzi eta argitaratu ziren garaia eta testuingurua kontutan hartzearekin soilik. Gaztaya eta katuba eta Txitxeak eta miruba alegietan esaterako, mesfidantza eta ezkortasunaren bidetik, arrotza denaren arriskua salatzen da. Lehendabizikoan, arrotza denari egiteko bat esleitzeko orduan, onura egin beharrean, gainerako arrotzekin batu eta gure kontrako aliantza sortzen dutela esaten da eta; bigarrenean, arrotza denaren laguna izan nahian, anaiak saltzearen arriskua aipatzen da. Bestetik, moralejari erreparatzen jarraituz, beste lotura bat ezarri dezakegu Mutiltxuba eta erlia eta Mutiko gaiztua alegien artean. Honakoan, mutiko baten jokabide txarra aurkezten zaigu bi kasuetan. Mutiltxuba eta erlia alegian, jokabide txar horren ondorioz, azkenean, eskarmentua jasotzen dela argitzen zaigu eta Mutiko gaiztua alegian berriz, ondorioak kontutan hartzea eta negarraren bidez ezer konpontzen ez dela argi edukitzea aipatzen da. 6.4 Ideologia Behin gobernu errepublikarra ezarrita, garaiko intelektualak, literatura mundua aldatzeko arma gisa erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzen hasi ziren. Horren harira, garaiko produkzio literarioari zegokionez, poesiak zein alegiak indar handia hartu zuen metodo propagandistiko gisa, errepublikarren zein nazionalen aldetik. Horrela, Lauaxetak Euskadi eta Espainia bi mundu desberdin gisa aurkezten ditu. Antiespaniolista gogorra dugun idazleak, Sabino Aranarengandik jaso zuen bere ideia klabeenetariko hau. Lauaxetaren esanetan, lehendabizi anaiak, euskaldunak, lagundu beharra zegoen eta; ondoren, gainerakoak. Txitxeak eta miruba alegian argi ikus dezakegu aipatu berri dudan ideia hau. Bertan, miru arrotzaren laguntasuna lortu nahian dabilen txitak, anaiak lagundu beharrean, hauek saltzearen arriskuak salatzen dira. Bestetik, aipatu berri dudan anaiei laguntzearen ideiarekin lotuta, bigarren ondorio politiko bat aurkezten zaigu. Euskaldunek, talde euskaldunetan sartu behar dutela eta; talde horiek sortu behar izatekotan, sortu egingo direla, hain zuzen ere. Gaztaya eta katuba alegian, adibidez, egiteko jakin bat arrotza denaren eskuetan uzten den unean; onura egin beharrean, gainerako arrotzekin batu eta gure kontrako batasuna sortzen dela ematen da ulertzera. Taldearen ideiarekin jarraituz, Loreak eta eguzkija alegian, laguntasunaren kontzeptua azaltzen zaigu. Horrela, bere buruaren kaltea nahi duenari jaramonik egin gabe, adiskidetasunaren garrantzia azpimarratzen da. 19 Lauaxetak, bere aldetik, euskal poema salbatzailean sinesten zuen; euskaraz idazteak, euskara salbatzea eragiten zuelarik. Baina Lauaxetarengan beste matiz bat hartzen du honek. Aberriaren elementu bereizgarriena euskara dela kontutan hartuta, euskaraz aberriagatik idatzi behar da; izan ere, hizkuntza indartuz aberria indartzen da. Ideia honekin, euskarazko alegien bidez, haur eta gazteengan abertzaletasun hazia ereiteko ahaleginetan dihardu Lauaxetak Ikerren erantzuna alegian, esaterako. Honakoan, ironiaren eta umore kutsu baten bitartez, II. Errepublika garaiko maisu arrotzen gogorkeria salatzen da. Larrosea eta txarrija, Mutiltxuba eta erlia eta Mutiko gaiztua alegien artean nolabaiteko lotura ezarri dezakegu. Normaltasuna apurtzen eta agindutakoa betetzen ez den egoeren isla dira aipatutako hiru hauek. Jokabide desegokien eraginez jasandako zigorrak eta ondorioak ezagutzera ematen dira baita, negarrari eta kexari esker ezer erez ez konpontzen ez dela esaten. Hortaz, orain arte aztertutako alegia hauen barnean gordetzen diren mezu ideologikoei dagokienez, arrotza baztertzearen, anaiak laguntzearen, euskal nazionalismoaren, abertzaletasunaren eta aberriaren ideiak indartzen eta goraipatzen dituzten mezuak direla argi dago. Hala ere, Lauaxetaren olerkigintzan herri lirikak parte handia du. Otsokorena eta Udabarriko autorkuntza alegiek, herri iturrietatik edan eta, herri literaturaren bidea jarraitzen dute; hau da, politikoki alegi desideologizatuak kontsideratu ditzakegu. Otsokorena alegian esaterako, ardiak jateko saiakeran, ibaia zeharkatzen duen txaluparen jabea engainatzen duen otsoaren kontakizuna ezaguna zaigu. Forma aldetiko musikalitatearen zainketa eta ohiko hainbat espresabideren erabilpenak, herri lirikarekiko hurbilpena adierazten digu. Bestetik, Udabarriko autorkuntza alegian, bekatu handiak baztertuz, bekatu txikiaren ondorioz kondenatua den gizonaren kontakizunaren bitartez, aitormena bezalako formula liturgikoaren eta pertsonai eklesiastikoen inguruko parodia aurkezten zaigu. 7. Emaitzak eta ondorioak Bederatzi alegiak haur eta gazteei zuzenduta egon arren, azpimarratzekoa da horietatik bi bakarrik liburu batean argitaratu zirela; Arrats Beran olerki liburuan bildutako eta herri lirikara hurbilpena egiten zuten Otsokorena eta Udabarriko autorkuntza alegiak, hain zuzen ere. Gainerako zazpiak; hau da, abertzaletasunaren alde aritzen zen Ikerren erantzuna eta ikastoletarako, zehazki, material didaktiko gisa idatzitako Larrosea eta txarrija, Gaztaya ta katuba, Txitxeak eta miruba, Loreak eta eguzkija, Mutiltxuba eta erlia eta Mutiko gaiztua alegiak, hiru hilabeteko denbora tartean Euzkadi egunerokoan argitaratutako olerki solteak dira. Esan bezala, inongo olerki liburuan bildu ez ziren alegiak. Narrazioen azterketaren bidez, kontakizuna ulertzeko erreza egiteko xedearekin, diskurtsoak gertaeren maila berberean kokatu, narratzailea kontakizuneko pertsonaia ez izatea, denbora hurrenkera kronologikoa ez haustea, behin gertatutako behin kontatzea eta espazio erreal eta hurbilen deskribapena bezalako egitura sinpleak baliatzen ditu Lauaxetak. 20 Hala ere, aipatutako baliabide hauek bakarrik dira, neurri batean, lagungarriak alegiak ulertzeko unean. Izan ere, aztertutako alegia gehienetan ulergaitza den Lauaxetaren euskarak, errealitate abstraktu baten adierazpena irudikatzen duten Ikerren erantzuna alegiko irakaslea, Gaztaya ta katuba alegiko katua eta saguak, Mutiltxuba eta erlia alegiko mutikoa… bezalako pertsonaia sinbolikoek, Udabarriko autorkuntza alegian umore kutsu batez tratatzen den emakume baten hilketa bezalako politikoki zuzenak ez diren gaien trataerak eta garai hartako ikasleak kontzientziatzea ahalbidetzen zuten anaien aldeko borroka edo euskal taldeen sorkuntza bezalako mezu ideologiko nazionalistak tratatzeko eta erabiltzeko zailak dira egungo hezkuntza esparruan. Hortaz, lehendabiziko Ikastolen sorrerarekin batera euskaraz idatzitako material didaktikoaren eskariaren beharrari erantzuteko idatzitako alegiak badira ere, saiakera horretan Lauaxetaren ahaleginak ez zuen jarraipenik izan. Alde batetik, garai hartan hezkuntza-esparruan txertatzeko baliagarriak izan ez zirelako eta; bestetik, aurrez aipatutako guztiagatik, gaur egun alegia hauek erabiltzea zailtasunak eragingo lituzkeelako. Azkenik, Bizenta Mogelen Ipui Onacek euskal literaturan zabaldu zuen bideari jarraiki, herri-jakintza gordetzeko eta babesteko baliabide zaharrenetarikoa den eta Euskal Haur eta Gazte Literaturaren jaiotza zor zaion alegiaren biziraupena bermatzeko nahia existitu behar da. Hortaz, alegia, moralista ez den beste ikuspuntu batetik tratatuz eta baliabide didaktiko gisa izan dezakeen balioa aitortuz, ikas-irakas prozesuan txertatzeko burutu beharreko aldaketak ikertzeko aukera zabaltzen da orain. 8. Aplikazio didaktikoa Nire proposamen didaktikoa garatzeko Lehen Hezkuntzako ikasgelan alegiak lantzeko xedearekin, Soundpainting teknika baliatuko dut. Soundpaintinga keinu bitartez burutzen den hizkuntza dugu, sortzen diren konposizioak estrukturatutako inprobisazio bidez egiten direlarik. Dinamika honetan akatsak existitzen ez direla kontutan hartuta proposamen interesgarria kontsideratzen dut. Hau da, Soundpainterrak (zuzendaria) eskatutakoa ez egin arren (keinua ikusi ez duzulako edo nahastu egin zarelako), egiten hasi zarenarekin jarraitzeko aukera dago, zuzendu gabe; izan ere, zuzendariak agindutakoa baino interesgarriagoa izan daiteke eskainitakoa. Sintaxiari dagokionez, Soundpaintingeko esaldiak beti orden jakin batean osatuko dira: Lehendabiziko keinuak, agindutakoa NORK egin behar duen adieraziko du. Bigarren keinuak, aldiz, ZER egin behar den. Bestetik, hirugarren keinuak, agindutakoa NOLA egin beharko den markatuko digu (ez da beharrezkoa beti erabiltzea; ez bada egiten, interpreteak erabakiko du nola egin eskatutakoa). Eta, azkenik, laugarren keinuak, egitekoa NOIZ burutu behar den adieraziko du. 21 Proposamenean zehar landuko den alegiari dagokionez, aztertu diren Lauaxetaren alegiak gaurko eskolarako aproposak ez direla kontutan hartuta; alde batetik, erabiltzen den euskara zailaren, errealitate abstraktuen irudikapena diren pertsonaia sinbolikoen, gaur egun politikoki zuzenak ez diren gaien eta; azkenik, aditzera ematen diren mezu ideologiko nazionalisten ondorioz, politikoki alegia guztiz desideologizatua eta neutroa hautatu dut: Enara eta beste txoriak. Hau aurrera eramateko, taldea osoa, zenbait azpitaldetan banatuko dugu: alde batetik, aurrez aipaturiko eta gainerako azpitalde guztiak zuzentzen dituen zuzendaria dugu eta; bestetik, ahotsorkestra, musikari-orkestra, dantzari-taldea, aktore-taldea eta bertsolari-taldea. Dinamika honetan zehar erabiliko diren keinuen izenak aipatuko ditut lehenik eta behin (Soundpaintingeko beste keinu batzuk* eranskinetan). Ondoren, keinu horietako bakoitza, Soundpaintingaren sintaxiaren barnean zein lekutan kokatzen den eta erabili beharko den argituko dut. Azkenik, argazki baten laguntzaz, keinuaren esanahia eta egiteko era azalduko ditut. AHOTSAK (Nork) Ahots-taldeak egin beharrekoa. EGITEKO ERA: Eskuineko eskua ahoaren parean kokatu, hatz lodia gainerakoetatik banatuz. Ondoren, hatzak batu eta eskua ahotik aldendu. MUSIKARIAK (Nork) Musikari-taldeak jo beharrekoa. EGITEKO ERA: Ezkerreko eskua eskuineko eskuaren gainean kokatu, hatzak zabalik eta bularraren parean. Jarraian, bi eskuetako hatzak mugitu, txirula bat jotzen dela irudikatuz. DANTZARIAK (Nork) Dantzari-taldeak dantzatu beharrekoa. EGITEKO ERA: Edozein beso aurrerantz luzatu, eskuahurra gora begira jarriz. Beste eskuko hatz erakuslea eta hatz luzea batu eta gorantz begira dagoen esku-ahurraren gainean kokatu. Azkenik, hatz erakuslearekin eta hatz luzearekin mugimendu zirkular bat egin. BERTSOLARIAK (Nork) Bertsolari-taldeak abestu beharrekoa. EGITEKO ERA: Aktoreak bezala baina, Aktoreak eta Bertsolariak bereizi ahal izateko, jarraian, nahi den eskuko hatz erakuslearekin eta hatz luzearekin "V" letra osatuko dugu, "2" zenbakia irudikatuz. DANTZARIA ALTXATU (Zer) Dantzaria edo dantzari-taldea eserita dagoen lekutik altxatzeko eta prestatzeko keinua. EGITEKO ERA: Edozein eskuko hatz guztiak itxi (ukabila) eta beste eskuko hatz erakuslea eta hatz luzea ukabilean pausatu. Jarraian, hatz erakuslea eta hatz luzea, ukabilaren gainean jarri, dantzaria zutik dagoela irudikatuz. 23 DANTZARIA LEKU ALDATU (Zer) Dantzaria edo dantzari-taldea eszenatokian kokatzeko (hurbildu, aldendu…) keinua. EGITEKO ERA: Besoetako bat aurrerantz luzatu, eskuahurra gorantz begira jarriz. Beste eskua besoaren gainean jarriko da, esku-ahurrak gorputzerantz begiratzen duelarik. Eskua gorputzerantz hurbiltzeak, dantzaria gerturatzea adieraziko du eta; eskua aldentzeak, dantzariak atzerantz egitea. AKTOREAK JARRAITU (Zer) Kontakizuna irakurtzen duen aktoreak bere egitekoarekin jarraitzeko keinua. EGITEKO ERA: Ezkerreko besoa gorputzaren aurrean kokatu, 120º inguruko angelu bat osatuz, eskuahurra aurpegirantz zuzentzen delarik. Beste besoko eskua bularrean pausatu. Azkenik, ukabila itxi eta aurrerantz begira kokatu. PALETA (Zer) Emanaldiaren aurretik, bertsolari-, musikari- edo dantzaritaldeak esaterako, entseguetan adostutako eta prestatutako bertsoa, musika-lana edo koreografia. EGITEKO ERA: Bi eskuak aurrez aurre kokatu, eskuetako bat zabalik utziz eta; beste ukabila, aurrekora itsatsiz. Jarraian, Paleta zenbakia adieraziko da, prestatutako musika-lan edo koreografia bakoitzari aurrez esleitutakoa. 24 ORAIN ISILDU (Noiz) Aukeratutako interpreteek edo taldeek, adierazitako materiala irakurtzeari / abesteari / jotzeari / dantzatzeari uzten diote. EGITEKO ERA: Besoak gorputzaren alde batera zabaldu, horietako bat sorbaldaren altuerara kokatuz eta; bestea, horrekiko paralelo. Esku-ahurrak interpreteei begira mantenduz, gorputzaren beste aldera eraman, gorputzaren aurretik zeharkatuz. Mugimenduaren amaieran, eskuak itxiko dira, interpreteak isildu behar direnaren seinale. Honekin, aurrez aipaturiko azpitaldeek egiteko jakin batzuk burutu beharko dituzte. Horrela, Enara eta beste txoriak alegia erreferentzia hartuta eta zuzendariarekin batera adostuz, aktore taldeak alegia nola irakurri erabakiko du; bertsolari taldeak, berriz, kontakizunarekin zerikusia duen errima eta bertso sorta bat osatuko du; bestetik, dantzari taldeak, aktoreek eta bertsolariek kontatzen dutenaren araberako koreografiak prestatuko dituzte eta; azkenik, instrumentu desberdinen bitartez musikariek eta ahotsaren bidez ahots orkestrak, aktoreek irakurritako testua, bertsolariek abestutako bertsoak eta dantzariek dantzatutako koreografiak girotu beharko dituzte, soinu efektuak gehituz. 25 - Ez? - esan zuen enarak - gogoratuko duzue noiz edo noiz. Hor konpon. Nik bakarrik ezin dut erein duten hazi guztia jan: ihes egingo dut soro eta landetatik etxeetara. Habe arteetan egingo ditut nire habiak; haziko ditut nire umeak; irakatsiko diet non bizi. (AHOTSAK - HAIZE SOINUA) , (AKTOREAK - JARRAITU) Hurrengo urtean ibai batean goitik behera eta behetik gora hegaka zebilela, alboko soroetan txori asko sareetan sartuta ikusi zituen enarak, irten nahi eta atera ezinda. (MUSIKARIAK - PALETA 2) , (DANTZARIAK - PALETA 2) , (AKTOREAK - JARRAITU) Txori horien artean baziren hormatxoriak, txepetxak, birigarroak, zozoak, txantxangorriak, mikak eta txirriskilak. Ikusi zutenean enara han zebilela, libre, negarrez esan zuten: - Ai! Enarak esandakoa sinetsi bagenu! Berak igarri zion zer gerta zitekeen. Bere esana egin bagenu, ez ginatekeen gaur estutasun honetan egongo. Galduak gara orain! (BERTSOLARIAK - PALETA 2) (AKTOREAK - JARRAITU) Ikaskizuna: Izan dadila aurrez begiratua, etorri ez dadin gero bekatua. Argibideak DANTZARIAK - PALETA 1: Zenbait dantzari lurra lantzen dabiltzala irudikatzen duten bitartean, gainerako dantzariak, inguruan kokatuko dira besoak txorien hegalak bezala mugituz. DANTZARIAK - PALETA 2: Dantzariek besoak elkar-lotuko dituzte eta, mugimendu bortitzen bidez, askatu ezin direla irudikatuko dute. MUSIKARIAK - PALETA 1: Haizezko instrumentuek soinu agudoak egingo dituzte, perkusiozko instrumentuek kolpe ahulak ematen dituzten bitartean. MUSIKARIAK - PALETA 2: Perkusiozko instrumentuen kolpe motz eta gogorrak. BERTSOLARIAK - PALETA 1: Gaitza hitzaren errimak (haitza, eramangaitza, fidagaitza, menderakaitza…). BERTSOLARIAK - PALETA 2: Kopla txikia abestu (Maritxu, nora zoaz? doinua). -¿Zer egin dozu pekatu pagoen lagun bakarra?- -Ote -lore bat triskatu eta samindu dut larra-. 37 Txitxeak eta miruba (Alegija) Ameak jana billatu eta txitxeak iruntsi. Arrik an etzan geratu, goserik ezan ikusi. Miru jauna, jaun bijurrak ezautu eban txitxea. Konpondu ziran maltzurrak eta gertau eben tranpea. 38 Miru aren itz gaiztuak ziñistu euzan txitxeak. Eta gau baten gaxuak iri eutsozan atiak. Laster jarri zan miruba txitxa politen artian. Zorrotza eukon pikuba, eta gosia erpian. Lora onein legez zoruak kenduten dabe laguntzea. Baña adizkide egizkua ezta aldenduten orregaitik Goguak eztabe galtzen laguntzarik. Txarra egin baño len ez aiztu gerokorik. Negarrak eztaukalako zuzenduten okerrik. BEGIRATU / ADI EGON (Nork) Jendeak arreta jartzeko erabiltzen den keinua da hau. Esaldi berri bat sortu nahi denean, interpreteen arreta erakartzeko erabili beharrekoa. EGITEKO ERA: Edozein eskuko hatz erakuslearekin eta hatz luzearekin "V" letra osatu eta begien azpian kokatu. TALDE OSOA (Nork) Talde osoak, interprete guztiek egin beharrekoa. EGITEKO ERA: Bi besoak buru gainean kokatu, hatz puntak ukituz, arku bat osatzeko. TALDEAK (Nork) Entseguaren edo emanaldiaren aurretik osatutako eta zehaztutako taldeek egin beharrekoa. EGITEKO ERA: Bi eskuak itxi eta ukabil bat besteren gainean kokatu. Ukabil baten azpiko aldearekin bestearen goiko aldeari kolpe txiki bat eman, jarraian, goian dagoen eskuarekin taldearen zenbakia zehaztuz: 1. taldea, 2. taldea… BATETIK BESTERA (Nork) Zuzendariak aukeratutako interpreteak egin beharrekoa. EGITEKO ERA: Bi eskuetako hatz guztiak itxi, hatz erakusleak izan ezik. Ondoren, nahi diren interpreteak seinalatu egingo dira txandaka, banaka egitekoa burutu dezaten. KOLPEA (Zer) Soinu motza. EGITEKO ERA: Bi ataletan banatzen da: Prestatu eta ekin. Bi eskuetako hatz erakusleak eta hatz lodiak elkartuz eta gainerako hatzak 44 zabalik utziz, eskuak, burua baino pixka bat gorago eta aurrerago kokatuko dira. Interpreteek soinu edo mugimendu motza burutzeko, zuzendariak hatzak askatu gabe, ibilbide txikiko kolpe lehor eta motz bat emango du, aldi berean aurrera pauso bat ematen duelarik. JARRAITU (Zer) Interpretea edo taldea egiten ari denarekin jarraitzeko keinua. EGITEKO ERA: Esku bat bestearen atzean bular parean jarri, hatzak batuz eta esku-ahurrak gorputzera zuzenduz. Ondoren, mugimendu zirkular bat egin, esku bat bestearen gainetik igaroz. EGITEKO ERA: Besoetako bat gorputzaren albo batera zabaldu, sorbaldatik 30º inguruko gorako angelu bat sortuz. Hatzak batu eta esku-ahurra interpreteei begira jarriko da. Besoa zurrun mantenduz, interpreteen buru gainetik pasatuko du zuzendariak. 45 -REKIN (Zer) Elkartze-keinuak batzeko erabiltzen da honakoa. EGITEKO ERA: Eskumuturretatik eskuak gurutzatu, hatzak elkartu eta esku-ahurrak kontrako norabideetara begira kokatu. BOLUMEN KONTROLA (Nola) Bolumena igo edo jaisteko keinua. EGITEKO ERA: Bi besoetako edozein ukondo 90º-ko angelua osatuz okertu eta ukabila itxi. Beste eskuarekin, hatz erakuslearen eta hatz luzearen laguntzaz, "V" letra osatu eta hasierako besoaren gainean kokatuko da. Nahi den bolumena adierazteko, "V" letra osatzen duten hatzak gora eta behera mugituko dira. Besoaren goiko aldean fff (fortississimo) den bitartean; beheko aldean, ukondoan berriz, ppp (pianississimo) izango delarik. ABIADURA KONTROLA (Nola) Abiadura handitzeko edo txikitzeko keinua. EGITEKO ERA: Bi besoetako edozein ukondo 90º-ko angelua osatuz okertu eta eskuko hatzak luzatu. Beste eskuko hatzak batu eta, esku-ahurra lurrerantz begira jarriz, hasierako besoaren gainean kokatuko da. Nahi den abiadura adierazteko, eskua gora eta behera mugituko da. Besoaren goiko aldean abiadura handia den bitartean; beheko aldean, ukondoan berriz, abiadura motela izango delarik.
science
addi-9ec52d3f266a
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31756
Estiloak eta estrategiak hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan: diagnostikoa eta proposamena
Bilbao Villasante, Josu
2019-02-28
Leioan, 2018ko maiatzaren 30ean Azken urteotako hamaika ikerketak adierazi duenez, norberaren ikas-estiloak eta erabiltzen diren ikas-estrategiek zeresan handia dute hizkuntzen ikaskuntza prozesuan. Hainbat autorek ikas-estiloak nahiz ikas-estrategiak definitu eta sailkatu egin ditu. Era berean, beroriek irakasteko metodoak eta ikasle ona ere aztergai izan dira. Gurera etorrita, atzeman daiteke Europako Erreferentzi Marko Bateratuak eta euskal curriculumak ikas-estrategiak beren baitan hartzen dituztela. Arestian aipatutako guztia kontuan izanik, lan honetan ikasle-talde baten ikas-estiloak eta ikas-estrategiak aztertu dira eta ondorioztatu egin da ikasleek jolastuz eta ikus-entzunezko baliabideak erabiliz ikastea atsegin dutela. Azkenean, hizkuntza-gaitasuna hobetzeko jolasak biltzen dituen webgunea sortu da eta, tartean, ikus-entzunezko baliabideak txertatu dira. Ikas-estiloak, ikas-estrategiak, hizkuntza, berrikuntza, jolasa Norberaren ikas- eta irakas-esperientziatik abiatuta, esan beharra dago hizkuntzak beti irakatsi izan direla era gidatu eta teorikoan. Hala, komunikazioari eta gozamenari baino gehiago gramatikari eta hizkuntzaren ezaugarri formalei eman izan zaie garrantzia. Dena den, aldatzen hasia den joera da hori eta, azken aldian, hizkuntzaren balio komunikatiboa baloratzen ari da gehiago. Azken urteotan puri-purian dagoen gaia denez, makina bat autorek ikas-estiloak eta ikas-estrategiak ikergai izan ditu. Eta lan honetan ere ikas-estiloak eta ikasestrategiak dira hizpide, baina ukitu berritzailea emate aldera, eremu teorikoa eta egoeraren diagnostikoa garatu ez ezik, jolas-jarduerak biltzen dituen proposamen didaktikoa ere aurrera eraman da. Beraz, berrikuntza motako GrAL da hau. Ondoren, ikas-estiloen eta ikas-estrategien inguruko informazio teorikoa eskaintzen da. Lehenengo bi puntuetan, ikas-estiloei eta ikas-estrategiei buruzko definizioak eta sailkapenak bildu dira makina bat autoreren ekarpenak jasota. Hurrengo bi puntuetan, euskal curriculumak eta Europako Erreferentzi Marko Bateratuak (EEMBk) ikas-estiloen eta ikas-estrategien inguruan diotena bildu da. Azken aurreko atala ikas-estiloak eta ikas-estrategiak irakasteko erei buruz ari da. Eta azken atalak ikasle ona zer den eta zer ezaugarri eduki ohi dituen azaltzen du, zenbait adituren ikerketetan oinarrituz. 2.1. Ikas-estiloak zer diren eta zer ikas-estilo mota dagoen Ikas-estiloak definitzeko Pikabea-k (2002) bere egin zituen Keefe-ren (1988) hitzak: "Ikas-estiloak ezaugarri kognitibo, afektibo eta fisiologikoak dira. Ezaugarriok adierazle iraunkor samarrak dira eta adierazten digute ikasleek ikaskuntza egoeretan nola bizi, elkarreragin eta erantzuten duten." (Pikabea, 2002: 60) Ezaugarri kognitiboen barruan lau alderdi azpimarra daitezke:  Landaz mendekoa – Landaz askea: Landaz mendekoek ikuspegi zabala dute eta zaila suertatzen zaie elementu bat bere testuingurutik bereiztea. Gainera, ordena, gidaritza, hartu-emanak eta lankidetza atsegin dituzte. Aitzitik, landaz askeek berezko gaitasuna dute garrantzizko eta azaleko gauzak bereizteko, baita arazoei aurre egiteko ere. Bestalde, garrantzirik ez diete ematen ordenari eta harremanei eta nahiago dute lanean bakarrik aritu.  Kontzeptualizazioa – Kategorizazioa: Kontzeptualizazioa nahiago dutenek analizatu eta deskribatu egiten dute eta kategorizazioa nahiago dutenek, ordea, kontzeptuen arteko loturak ezartzen dituzte. Bestalde, ezaugarri afektiboak ere erabakigarriak izan daitezkeela adierazi zuten. Izan ere, motibazioak, espektatibek, esperientziak, gaiak eta beste zenbait alderdik norberaren ikaskuntza-prozesua baldintza dezakete. Azkenik, ezaugarri fisiologikoak daude, neurofisiologia ikerketekin lotura estua dutenak. Behin ikas-estiloak zer diren eta zer ezaugarri dituzten garbi utzita, ikas-estiloen sailkapenari buruz mintzatu beharra dago. Ugari dira ikas-estiloen inguruan topa daitezkeen sailkapenak, baina ezagunena Kolb-ek (1984) egin zuena da (2002an Pikabeak aipatua). Hartara, lau ikas-estilo definitu zituen:  Dibergentea: Esperientzian eta behaketan oinarritzeaz gain, oso irudimentsua ere bada.  Asimilatiboa: Behaketa gogoetatsua eta kontzeptualizazioa erabiltzen ditu eta arreta berezia eskaintzen die zehaztasunari eta logikari.  Konbergentea: Kontzeptualizazioa eta esperimentazioa ditu euskarri. Gainera, erabakitzailea, praktikoa eta arazo-konpontzailea da.  Egokierraza: Esperimentazioan eta esperientzian oinarritzen da eta praktikoa eta berritzailea da. Halaber, makina bat autorek kontrajarriak diren bikoteetan sailkatu zituzten ikasestiloak eta Perales-ek (2003) guztiak taula batean jaso zituen. (Ikus 1. eranskineko I. taula) Garbi dago, beraz, ugari izan direla ikas-estiloak sailkatzeko bideak. Alabaina, honako lan honetan Wong-ek eta Nunan-ek (2011) 'The learning styles and strategies of effective language learners' ikerketa-lanean erabilitako sailkapena izango da oinarria. Hona hemen:  Komunikatiboa: Ikasle hauek ondoko ikas-estrategiak erabiltzen dituzte: euskaldun zaharrei entzunez eta begiratuz ikastea, lagunekin euskaraz mintzatzea, telebista euskaraz ikustea, euskara eskolatik at ere erabiltzea, hitz berriak entzunez ikastea eta solastuz ikastea, hain zuzen ere. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 6  Analitikoa: Ikasle hauek atsegin dute gramatika ikastea, euskara liburuetatik zein egunkarietatik ikastea, bakarrik ikastea, egiten dituzten akatsak euren kasa topatzea eta problemak ebatziz ikastea.  Gidatua: Ikasle hauek nahiago dute irakasleak den-dena azaltzea, testuliburu propioa izan, koadernoan den-dena idatzi, gramatika ikasi, irakurriz ikasi eta hitz berriak ikusiz ikasi, alegia.  Zehatza: Ikasle hauek jolasak, argazkiak, filmak, bideoak eta audioak atsegin dituzte. Berebat, binaka hitz egitea eta eskolatik kanpo euskara praktikatzea ere gustatzen zaie. 2.2. Ikas-estrategiak zer diren eta zer ikas-estrategia mota dagoen Zer dira, baina? Ugari dira ikas-estrategiei buruz topa daitezkeen definizioak, baina Cyr-ek (2000) emandako definizioa izango da lan honen abiapuntua. Honelaxe definitu zituen: H2n ikas-estrategia hitza erabiltzen da ikasleak xede-hizkuntza lortu, bere egin eta berriz erabiltzeko burutzen dituen ekintza-multzo bat izendatzeko. Bestela esanda, H2 ikastea ikus genezake informazioa tratatzeko beste edozein prozesu bezala: subjektuak lehenbizi aurkezten zaizkion informazio-elementu berriak aukeratu eta atzematen ditu. Gero, informazio horiek landu eta bere oroimenean jasoko ditu. Azkenik, handik hartu eta erabili egiten ditu. (Cyr, 2000: 14) Halaber, ikas-estrategiak antolatzeko beharra ere nabaria da. Hainbeste dira ikasestrategiak sailkatzeko erabili izan diren erak, ezen Etxebarriak (2006) bere doktoretzatesian hiru alditan banatu zituen sailkapenak: lehenengo sailkapenak, 1989 eta 1990 urteetako sailkapenak, eta 90eko hamarkadako sailkapenak, hain zuzen ere. Dena den, Cyr-ek (2000) hiru tipologia nagusiak baino ez zituen aipatu, hots, gaur egun osoentzat jotzen direnak. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 7 O' Malley-k eta Chamot-ek (1990) proposatutako tipologia, hainbat aldetatik aurrekoak baino sintetikoagoa eta zorrotzagoa da. Lehenbizi, eredu hau irudi daiteke H2 irakasten dutenei lehorragoa, teorikoagoa eta ikasgelatik urrutikoagoa. Baina, hurbilagotik begiratuz gero, konturatzen zara erabilerrazagoa dela eta erabilgarriagoa bai ikerketarako bai praktikalariek H2 ikasteko estrategiak benetan zer diren uler dezaten. (Cyr, 2000: 38) 2.3. Ikas-estiloak eta ikas-estrategiak EEBMn Hasteko, Europako Erreferentzia Marko Bateratua (EEMB) zer den definitu beharra dago. Horretarako, HABE eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik plazaratutako EEMBren itzulpen lanean (2005) ematen den definizioa hartuko da: Europako Erreferentzia Markoa Europa osorako hizkuntz egitarauak, kurrikuluorientazioak, azterketak, testu-liburuak etab. prestatzeko oinarri bateratua da. […] ikasleak egiten dituen aurrerapenak neurtzeko gaitasun-mailak ere definitzen ditu. […] irakasleei […] eta abarri beren jardueraz gogoeta egiteko tresnak eskaintzen dizkie, […]. (EEMB, 2005: 21) Bestalde, esan beharra dago EEMB kapituluka antolatuta dagoela. Guztira, zazpi kapituluk osatzen dute, bakoitzak bloke edo eremu bati heltzen diolarik. Hasteko, 2. kapituluan honelaxe definitzen dira estrategiak: "Estrategia gizabanakoak bere buruari jartzen dion edo bete behar duen ataza bat gauzatzeko hautatzen duen jarduera-ildoa da, jarduera-ildo antolatu, berariazko eta arautua." (EEMB, 2005: 30) Gizabanakoaren gaitasun orokorrei buruz ari den kapitulu bereko atal batek dioenez, atazak gauzatzeko estrategiak norbanakoaren gaitasunen aniztasunaren araberakoak dira. Halaber, errutinazko edo mekanizatutako atazak ez direnean, komunikatzeko eta ikasteko estrategien beharra dago. (EEMB, 2005) 4. kapituluan, badago atal bat komunikazio-jarduerei eta estrategiei buruz ari dena. Bertan esaten denaren arabera, ikasleek komunikazio-atazak gauzatzeko, jarduera komunikatiboak eta komunikazio-estrategiak erabili behar dituzte. Baina zer dira komunikazio-estrategiak? Estrategiak hizkuntzaren erabiltzaileak bere baliabideak mobilizatzeko eta orekatzeko erabiltzen dituen bideak dira, bere trebetasunak eta prozesuak abian jartzeko erabiltzen dituen bideak. Testuinguruko komunikazio-beharrei erantzutea eta dagokion ataza ahalik eta era osoen edo ekonomikoenean arrakastaz gauzatzea, ataza horren helburu Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 8 zehatzaren arabera, da bide horietatik lortu nahi dena. Beraz, estrategia ez da hartu behar ezintasunaren adierazpen soiltzat, gabezia edo komunikazio kaskarra orekatzeko bidetzat. Ama-hizkuntzaz jardutean ere, hiztunek, etengabe, era guztietako komunikazio-estrategiak erabiltzen dituzte (aurrerago aztertuko direnak) estrategia jakin bat unean uneko komunikazio-eskakizunari erantzuteko egokia denean. (EEMB, 2005: 79) Bestalde, komunikazio-estrategiak erabiltzeak metakognizioa aplikatzeko aukera ematen du, komunikazio-jardueren planifikazioa, gauzatzea, kontrola eta konponketa direlako. Lau estrategia mota bereiz daitezke. (Ikus 1. eranskineko V., VI, VII. eta VIII. taulak) Azkenik, 7. kapituluan esaten denaren arabera, atazak gauzatzeko ezinbestekoak diren alderdien artean estrategiak ere badaude. Izan ere, "Hizkuntzaren ikasle edo erabiltzaileak atazaren eskakizunei erantzuteko eraginkorren izango diren estrategia orokorrak eta komunikazio-estrategiak aktibatu behar ditu." (EEMB, 2005: 183) 2.4. Ikas-estiloak eta ikas-estrategiak hezkuntza dekretuetan: 175/2007 Dekretua eta 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea Euskal Curriculumean, ikas-estiloei eta, batez ere, ikas estrategiei aipu garbia egiten zaie Ikasten eta Pentsatzen Ikasteko Konpetentziari buruz aritzean. Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko 175/2007 Dekretuak honelaxe azaldu zuen aipatu berri den konpetentzia 6.2. artikuluan: Irizpide kritikoz ikasten eta pentsatzen ikastea, eta, zehazki, askotariko informazioiturrietatik (batik bat, komunikabideetatik) jasotako informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko eta lan egiteko ohiturak eta ikasteko estrategiak eskuratzea, eta jakintza zientifikoko eta matematikoko metodoak aplikatzen ikastea, jakintza teorikoaren eta praktikoaren alorrek planteatzen dituzten arazoak identifikatzeko eta konpontzeko. (EHAA, 2007: 9) Geroago, 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzaileak honelaxe definitu zuen Ikasten eta Pentsatzen Ikasteko Konpetentzia: "Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea da, ikasitakoa erabili eta beste testuinguru eta egoera batzuetara transferitzea, norberaren ikaskuntza autonomiaz antolatzeko."(Eusko Jaurlaritza, 2015: 34) Dokumentu berean, arestian aipatutako konpetentziaren osagai nagusiak ere zehaztu ziren; honako hauek, alegia: 1. osagaia: Hainbat iturritan (inprimatuak, ahozkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak...) informazioa bilatzea, aukeratzea eta erregistratzea, eta iturrien egokitasuna Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 9 ebaluatzea. Informazioa eskuratzeko ohiko urratsak hauexek dira: informazioaren beharrizanak eta helburuak zehaztea, bilaketaren baldintzak zehaztea, iturria eta bilaketa-modalitatea hautatzea, lortutako informazioa balioestea eta hautatzea eta, azkenik, lortutako informazioa gordetzea edota zabaltzea. (Eusko Jaurlaritza, 2015) 2. osagaia: Informazioa ulertzea, buruz ikastea, eta ulertutakoa adieraztea (pentsamendu analitikoa). Irakaskuntza zein ikaskuntza prozesuetan ezinbestekoa da informazioa ulertzea. Horretarako, argi azaldutako eta haien garapen-mailara egokitutako informazioa eman behar zaie ikasleei. Beraz, norberak era guztietako ezagutzak garbi uler ditzakeenean, informazioa modu adierazgarrian interpretatzeko konpetentzia eskuratzen da. Konpetentzia horren barnean, informazioa prozesatu egin behar da eta, horrekin batera, ikasteko teknikak (ikas-estrategiak) baliatu behar dituzte ikasleek; hala nola azpimarratzea, oharrak hartzea, kontzeptuzko eskemak eta mapak egitea, denbora-lineak eta mnemoteknia. Bestalde, ulertutakoa adieraziz edo jakinaraziz baino ezin da behatu eta ebaluatu. (Eusko Jaurlaritza, 2015) 3. osagaia: informazioa ebaluatzea eta nola ebaluatu den adieraztea (pentsamendu kritikoa). Informazioa ebaluatzeko hartutako irizpidea, kasu honetan, argudioen eta arrazoibidearen logika erabiltzea da, baita horren pertsuasio-indarra ere. Informazioa ebaluatzeko konpetentzia eskuratzeko, ikaslea gai izan behar da ideien sendotasuna eta ekintzen baliozkotasuna ebaluatzeko. Ebaluatzeko, ez da tinko arrazoiturik gabeko argudiorik onartu behar. Orobat, ondokoak ere bete behar dira: a) pentsamendu kritikoa zaintzea b) adituen ikuspuntuak aintzat hartzea eta c) argudioen aldeko jarrera irekia izatea. Bestalde, egungo ikuspegi pragmatiko eta soziokulturala dela-eta, arrazoiaz gainera, eraginkortasunak eta pertsuasio-indarrak ere pisu handia hartu dute komunikazioan. Osagai pragmatiko-diskurtsiboak hiru dimentsio ditu: soziolinguistikoa, pragmatikoa eta diskurtsiboa, hain zuzen ere. (Eusko Jaurlaritza, 2015) 4. osagaia: ideiak sortzea, aukeratzea eta adieraztea (pentsamendu sortzailea). Informazioa sortzeko konpetentzia izango du ikasleak, baldin eta prozesu kognitiboak, aurretiko ezagutzak, nortasun-ezaugarriak eta motibazioa konbinatzen, egokitzen eta aplikatzen baditu. Dena den, sortze-lanean irudimen aktiboa izatea da premiazkoena. Oro har, sorkuntza prozesuak azpi-osagai hauek ditu: produktua, prozesua, pertsona eta presioa, hain zuzen ere. Gainera, prozesu sortzaileak lotura estua du egiteko eta ekiteko erabakiak hartzeko prozesuarekin. (Eusko Jaurlaritza, 2015) 5. osagaia: baliabide kognitiboen erabilera estrategikoa egitea, ikasitakoa baliatuz eta beste egoera batzuetara transferituz. Ikasleak jokabide estrategikoa izango du, baldin eta ikasteko modurik egokiena hautatzen badu informazioa barneratzeko, sortzeko eta balioesteko prozesuetan, eta hura bat baldin badator ezarritako helburuarekin. Eta azkenik, ikasitakoaren transferentzia dator. (Eusko Jaurlaritza, 2015) 2.5. Ikas-estiloak eta ikas-estrategiak nola landu izan diren Azken hogei urteotan, ugari dira ikas-estiloen eta ikas-estrategien irakaskuntza jorratzeaz arduratu izan diren autoreak. Besteak beste, Oxford-ek (2003) ikasestrategiak lantzeko jarraibide batzuk eman zituen eta Chamot-ek (2004) ikasestrategiak irakasteko ordura arte argitaratutako lanak bildu zituen. Bestalde, esan beharra dago nahiz eta ikas-estrategiei baino ez zaien aipu egiten, ikas-estiloak ere barne hartzen dituela esaten duten orok; aurretik azaldu bezala, estu-esturik lotuta daude-eta. Hizkuntza-irakasleek, ikas-estrategiak ikasgelara eraman aurretik, ikasestrategiak ezagutarazteko bideak arakatu eta aztertu behar dituzte. Aurre-prestakuntza fase horretan, hezitzaileei probetxugarria suerta dakieke ikastaroak egitea, informazio adierazgarria prentsan edo sarean topatzea, eta adituekin harremanetan egotea. (Oxford, 2003) Azken urteotako ikerketak gero eta argiago uzten ari dira estrategiek onura handiak dakartzatela H2 ikasleen ikas-prozesuan. Zenbait irakasleren arabera, egokiagoa da esku-hartze sinpleekin hastea; adibidez, ikasleei hitzak analizatzen eta berorien esanahia testuinguruari erreparatuta asmatzen irakastea. Beste batzuek, ordea, nahiago dute zuzenean estrategien irakaskuntzan erabat murgildu, lau gaitasun orokorrak (irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena) landuz. Ildo beretik, Chamot-ek eta O'Malley-k (1996) CALLA metodoa azaldu zuten, ikas-estrategien irakaskuntza oinarri duen jardunbidea. Ikasitakoa ebaluatzeko, irakasleak ikasleen hizkuntza-maila, eraginkortasuna eta motibazioa eduki beharko ditu kontuan. (Oxford, 2003) Chamot-ek (2004), zenbait autoreren hitzak bere eginda, azpimarratu egin zuen ikasleek behar-beharrezkoa dutela gaitasun metakognitiboa garatzea ikas-estrategien inguruan kontziente izateko. Beheko taulak hizkuntza arloan ikas-estrategiak lantzeko irakasbideak/metodoak alderatzen ditu. (Ikus 1. eranskineko IX. taula) 70eko hamarkadako azken urteetatik aurrera, hainbat ikertzailek ikasle onen portaerak, jarrerak eta estrategiak deskribatu zituzten eta beste zenbait sutsu ibili ziren ikas-estrategien eta test estandarizatuetako emaitzen arteko lotura ezarri nahian. Hartara, bilatzen zen egiaztatzea ikas-estrategiak erabiltzen dituzten ikasleek gaitasun orokor hobea dutela eta, ondorioz, ikasle hobeak direla. (Cyr, 2000) H2ko ikas-estrategiei buruzko lehenengo ekarpenak Wesche-k (1975, 1979), Bialystok-ek (1978), Politzer eta MrGroarty-k (1985) eta O'Malley-k eta bere lankideek (1985a, 1985b) egin zituzten. Aurrerago, Abraham eta Vann-ek (1987) eta Vann eta Abraham-ek (1990) ikasle onen eta ikasle kaskarren ikas-estrategiak alderatu zituzten. (Cyr, 2000) Era berean, Thompson-ek (2005) beste autore batzuek ikasle onen inguruan eman zituzten ezaugarriak bildu zituen taula eran. Lehenengoan, Rubin-ek eta Thompson-ek (1983) eman zituzten ezaugarriak zerrendatu zituen eta, bigarrenean, Lightbown-ek eta Spada-k (1997) eman zituztenak. (Ikus 1. eranskineko X. eta XI. taulak) Ildo beretik, autore berak dio ikasle on guztiak ez direla berdinak, norberaren izaerak, beharrek eta bizipenek erabat baldintzatzen dutelako ikas-jarrera. Alabaina, orok ikas dezake ikasle hobea izaten eta, beraz, norberarentzat probetxugarriak diren ikas-estrategiak erabiltzen ere. Bestalde, irakaslearen eginkizunak ikasleak goratzea, euren autoestimua zaintzea, interesatzen zaizkien gaien inguruan hitz egitea eta ikasgelako aniztasunari erantzutea dira. (Thompson, 2005) 3. DIAGNOSTIKOA Lehenengo eta behin, diagnostikoa egin da Bilboko zentro kontzertatu bateko ikasle multzo baten ikas-estiloen eta ikas-estrategien inguruan. Ondoren, ikerketan bildutako datuak tratatu egin dira eta emaitzak atera dira. Lehenengo azpi-atalean lanprozesuaren azalpen sakona garatu da; bigarrenean, parte-hartzaileen inguruko ezaugarriak biltzen dituzten grafikoak; eta azkenean, ikerketatik ateratako emaitzak. 3.1. Sortzeko prozedura Gradu Amaierako Lanean ikas-estiloei eta ikas-estrategiei buruzko diagnostikoa egitea erabaki zenean, Wong-ek eta Nunan-ek (2011) Hong Kong-en ikasle arrakastatsuen ikas-estiloak eta ikas-estrategiak neurtzeko ikerketa lanean erabili zuten inkesta bera egitea pentsatu zen. Galdetegi hura sarean topatu zuten aurreko bi autoreek eta, jatorrian Willing-en (1994) inkesta omen bazen ere, Wong-ek eta Nunan-ek (2011) moldatu egin zuten. Lan honen diagnostikora itzulita, Wong-en eta Nunan-en (2011) galdetegia euskaratu egin zen (ikus 2. eranskina). Galdetegia zer ikasle-multzori pasatuko zitzaion erabakitzerako orduan, aintzat hartu ziren galdetegiaren konplexutasuna eta geroko ikerketa ganoraz egiteko beharrezkoa zen lagina. Era berean, Bilboko zentro kontzertatu batean eginiko praktika-aldia aprobetxatu zen galdetegia bertako ikasleei pasatzeko. Hartara, 5. mailako bi ikasle taldek eta 6. mailako beste bik bete zuten. Guztira, 104 ikaslek erantzun zioten galdetegiari. Orobat, galdetegiak 2018ko otsailean eta martxoan bete zituzten. Izan ere, ez ziren inkesta guztiak aldi berean pasatu, talderik talde ibili behar izan zelako. Galdetegiko emaitzak biltzeko Excel programaz baliatu zen eta datuak kodifikatu egin ziren. Gero, informazioa tratatu egin zen eta item bakoitzaren erantzunen ehunekoak atera ziren. Aurrerago, itemak dagokien ikas-estiloaren arabera Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 13 sailkatu ziren, orotara lau bloke (ikas-estilo) sortuz: ikas-estilo komunikatiboa, ikasestilo analitikoa, ikas-estilo gidatua eta ikas-estilo zehatza, hain zuzen ere. Orobat, aldagaien araberako grafiko bana sortu zen. Azkenik, ikas-estilo bakoitzaren emaitza orokorrak atera ziren eta ondorioztatu egin zen, galdetegiari erantzun ziotenen artean, ikas-estilo zehatza dela nagusi. Horregatik, lanean ikas-estilo zehatzari bideratutako proposamen didaktikoa garatu zen. 3.2. Parte-hartzaileak Atal honetan Bilboko ikastetxe kontzertatu batean egin den galdetegian parte hartu dutenen datuak azaltzen dira, alegia, ikasleen adinari, generoari, ikas-mailari, ama-hizkuntzari/hizkuntzei eta jaioterriari buruzko datuak. Horiek guztiak inkestako aldagaiak dira. Alde batetik, galdetegiari erantzun ziotenen adinari dagokionez, %50ek 11 urte du; %37k, 10; %12k, 12; eta falta den %1ak, 13. (Ikus 2. eranskineko I. grafikoa) Beste aldetik, galdetegiari erantzun diotenen generoari erreparatuta, datuen arabera, %52 mutila da eta beste %48a, neska. Ikus daitekeenez, bi balioak oso antzekoak dira. (Ikus 2. eranskineko II. grafikoa) Gainera, galdetegiari erantzun dion %52 5. mailan dago eta beste %48a, 6. mailan. Ikasle guztiak 3. zikloan daudenez, badira ganoraz arrazoitzeko eta galdetegiko galdera orori erantzuteko gai. (Ikus 2. eranskineko III. grafikoa) Galdetegiari erantzun diotenen jatorrizko hizkuntzei dagokienez, gehienen (%74) jatorrizko hizkuntza gaztelania da. Bestalde, ikasleen %16k adierazi egin du gaztelaniaz gain, baduela beste ama-hizkuntza bat ere: euskara, alegia. Ildo beretik, %5ek euskara baino ez du ama-hizkuntza. Era berean, ikasleen %3k etxean, gaztelaniaz aparte, euskara ez den beste hizkuntza bat ere ikasi du. Azkenik, falta den beste %2ak euskara eta gaztelania ez diren beste ama-hizkuntza bat du. Gainera, gehienen amahizkuntza gaztelania izatea bat dator zentroko testuinguru soziolinguistikoarekin. (Ikus 2. eranskineko IV. grafikoa) Azkenik, galdetegia bete dutenen jaioterriari buruz esan beharra dago gehienak (%91) Bilbon jaioak zirela. Orobat, %4 Barakaldon jaio zen eta beste %5a Euskal Herriko edo munduko beste bazterren batean. Gainera, datuok, halabeharrez, lotura estu-estua daukate arestian analizatutako ama-hizkuntzari buruzko galderarekin. (Ikus 2. eranskineko V. grafikoa) Lan honetako berrikuntza proiektua aurrera eramateko, ikas-estilo zehatzaren inguruan eta ikas-estrategiak alde batera utzi gabe, hizkuntza- eta komunikaziogaitasunak hobetzeko webgunea sortu da, WIX plataformaren bitartez, Jolasikas izena XV. taula. Ikas-estilo zehatza. Itemetako emaitzak eta emaitza orokorrak ehunekotan (%) Baina zer abantaila dakar jolastuz ikasteak? Bada, hainbat alde positibo izan ditzake: arriskatzea eta lotsa galtzea, gaitasun kognitiboa hobetzea, giza-harremanak hobetzea, sormena erabiltzea, era esanguratsuan ikastea, motibatzea, eduki teorikoak (gramatika, kasu) testuinguruan ipintzea, lasai jardutea, parte hartzea, ikasitakoaz gogoeta egitea, beste kultura batzuk ezagutaraztea… Bestalde, jolasek zenbait ezaugarri komun izan behar dituzte: adostu egin behar dira, lehiatzea ez da helburua izan behar, mugak izan behar dituzte, errepikatzeko aukera egon behar da, sekuentzia ordenatuak izan behar dira, eztabaida sortu behar dute, arauak izan behar dituzte eta komunikazioa landu behar dute. (Tornero, 2009) Webgunearen goiko partean gorri koloreko barra bat ageri da. Barra horretan, besteak beste, lanaren enborra osatzen duten sei eratako jolasen estekak topa daitezke; hona hemen jolas motak: rol-jokoak, sormen-jolasak, intonazio-jolasak, jolas tradizionalak, jolasak irudiekin eta jolasak filmekin zein bideoekin, hain zuzen ere. Era berean, jolas-jarduera bakoitzaren izena, helburuak, iraupena, materialak, ikas-maila, garapena, ebaluazioa eta erreferentzia bibliografikoak zehazten dira. Ondoren, mota bakoitza zertan datzan azalduko da:  Rol-jokoak: Jarduera hauetan ikasleek irakaslearekin edota gelakideekin adostutako rol bat antzeztuko dute. Batzuetan, ikasle batzuk antzezten ari diren bitartean, beste batzuk ikusten ariko dira, beti ere, ikasle guztien parte-hartzea bermatuko delarik. Beste batzuetan, ordea, ikasle bakoitzak rol bat jasoko du eta berorri dagokion eginkizuna ahalik eta ondoen betetzen ahalegindu egin behar izango da. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 20  Sormen-jolasak: Atal honetan hizkuntza sormen tresna bailitzan erabiliko dute ikasleek hitzak, esaldiak edo istorioak asmatzeko. Era horretan, sormenaren bidez hizkuntza munduko barrunak sakonago ezagutuko dituzte.  Intonazio-jolasak: Ikasleek hitz egiteko erak aztertuko dituzte, adierazpena landuko dute eta edukiaren eta formaren arteko loturari erreparatuko diote. Era berean, keinu-hizkuntzari ere garrantzi handia emango zaio.  Jolas tradizionalak: Atal honen barruan topa daitezkeen jolas-jardueretan jolas tradizional ugari egingo dira: dominoa, letra-zopa, gurutzegramak… Arau zehatz eta ulerterrazak eskainiko dituzte eta ikasleek euren artean komunikatzeko egoera ugari sorraraziko dituzte ere.  Jolasak irudiekin: Ikasleek ikus-baliabideak erabiliko dituzte ondoren beroriekin lotutako komunikazio-jarduerak egiteko. Baliabideen artean, puzzleak, binetak eta irudiak topa daitezke.  Jolasak filmekin eta bideoekin: Ikaslek ikus-entzunezko baliabideak erabiliko dituzte eta beroriekin lotutako komunikazio-jarduerak burutuko dituzte. Atal honetan, filmak eta bideo laburrak topa daitezke. Formatuari dagokionez, zenbait aspektu zaindu nahi izan dira. Lehenik, erakargarria izan dadin atzealde mugikor eta dinamikoa ipini da. Halaber, webguneko elementuen arteko kromatikotasunari ere erreparatu egin zaio, itxura atsegina eman nahian. Bestetik, idazkera ulerterraza, zuzena eta egokia erabili da, une oro erabiltzaileari bere jarduna zelan bideratu behar duen argi uzten diona. Azkenik, interfaze sinple, ikusgarri eta erabilerraza sortu dela azpimarratu behar da. Esandako guztiaz gainera, Jolasikas webguneko erabiltzaileek euren artean txat bidez hitz egin dezakete, iruzkinak egin ditzakete, foroan idatz dezakete eta, kontaktu datuak erabiliz, sortzailearekin harremanetan ipin daitezke. 4.2. Sortzeko prozedura Webgunea abiarazteko, diagnostikoko emaitzak aztertu ziren. Beraietan ikusten zenez, ikas-estilo zehatza zen ikasle gehienei gustatzen zaiena eta, zehatzago esanda, jolastuz eta ikus-entzunezko baliabideak erabiliz ikastea. Hura horrela, lehenik, jolasa irakas-baliabide gisa aldarrikatzen duen zenbait autoreren iritzia aztertu zen; adibidez, Tornero-k (2009) eta Gertrudix-ek eta Gertrudix-ek.diotena (2013). Ondoren, webgunea sortzeko WIX plataforma erabiltzea erabaki zen eta jolasak sortzeari ekin zitzaion. Zenbait jolas Tornero-ren (2009) Las actividades lúdicas en la Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 21 clase de E/LE liburuko ariketa jakin batzuk moldatuz sortu ziren eta beste zenbait, aldiz, norberaren irakas-esperientzia oinarri hartuta. Bestalde, jolasak irudiekin eta jolasak filmekin zein bideoekin sortzeko ikus-entzunezko baliabideak saretik deskargatu ziren, beti ere, copyright-ik ez zuten haiek hartuta. Prozesuaren bukaeran, formatua itxuraldatu zen, idazkera berrikusi zen eta txata, foroa, iruzkinak eta kontaktu-datuak erantsi zitzaizkion webguneari. 4.3. Lantzen diren 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzaileko konpetentziak, edukiak eta helburuak 236/2015eko Dekretuak, hau da, Heziberri 2020-k (2015) zenbait konpetentzia, eduki eta helburu zehazten ditu. Jolasikas webgunearen bitartez horietako batzuk lantzen dira. Hasteko, lantzen diren oinarrizko zehar-konpetentziei helduko zaie. Hona hemen: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia: "Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan." (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 2015: 30). Webgunean batik bat hitzezko komunikaziojarduerak proposatzen dira, baina tartean badira hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala lantzea ahalbidetzen duten jarduerak eta baliabideak ere. Elkarbizitzarako konpetentzia: "Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzea da, gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta betebeharrak, eta horrela, ekarpen bat egitea norberaren eta guztion onari" (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 2015: 40). Jolasikas webgunean ikasleek taldejardueretan eta lankidetzan arituz landu dezakete. Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia: "Ekimenez jardutea eta prozesu ekintzailea ausart eta eraginkor kudeatzea da egoera eta testuinguru pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan, ideiak ekintza bihur daitezen" (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 2015: 45). Jolasikas webgunean badira zenbait jarduera ikasleei iniziatibaz eta ausardiaz jokatzea eskatzen dietenak, adibidez, Berria non, kazetaria han izenekoa. Norbera izaten ikasteko konpetentzia: "Norberari bizitzako esparru eta egoera guztietan […] gogoeta egitea da, haiei buruz egiten den balorazioaren arabera sendotu Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 22 eta egokitzea horiek guztiak eta […] norbera autorrealizaziora bideratzea, […]." (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 2015: 48). Jolasikas plataforma digitalaren bidez lantzen diren jolas-jarduerek norberari ikaskuntza-prozesuaren inguruan gogoeta egiten, hizkuntza-maila hobetzen eta autorrealizaziora bideratzen laguntzen diote. Ondoren, webgunearen bitartez lantzen diren oinarrizko diziplina barneko konpetentziak azalduko dira: Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia: "Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan […] komunikatzeko. Horrekin batera, heziketa literarioa lantzean datza, […]." (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 2015: 59). Kasu honetan, Jolasikas webguneak euskaraz egoera naturaletan komunikatzeko jolas-jarduerak planteatzen ditu. Teknologiarako konpetentzia: "Produktu eta sistema teknologikoak zentzuz erabiltzea eta garatzea, […] jakintzak era metodiko eta eraginkorrean aplikatuta, […], eta lortutako emaitzen berri ematea, […]." (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 2015: 81). Jolasikas webgunean, zenbait jarduera aurrera eramateko ordenadoreak edo tabletak behar dira, izan ere, ikasleek jakintza-teknologikoak erabiltzen jakitea bilatzen da ere. Bestalde, Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentziaren barruan Euskara eta Literatura irakasgaia dago. Era berean, arlo horrek zenbait helburu eta eduki-multzo lantzen ditu. Lehenengo, Jolasikas webgunearen bitartez lantzen diren helburuak aipatuko dira:  Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio egoerei aurre egiteko.  Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.  Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.  Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta - Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 23 estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko. (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 2015: 118) Behin helburuak aztertuta, eduki-multzoei erreparatu behar zaie. Lan honetako proposamen didaktikoan, eduki-multzo eta beren baitako eduki jakin batzuk baino ez dira lantzen. Hurrengo lerroetan, Jolasikas webguneak lantzen dituen eduki-multzoak aipatuko dira eta lantzen diren edukien adibideren bat edo beste emango da:  1. multzoa. Eduki komunak: Arlo guztietan komunak diren oinarrizko zeharkonpetentziekin uztarturik dauden edukiak dira, adibidez: "Harremanak eta komunikazioa lantzea pertsonekin (enpatia eta asertibitatea)" eta "Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea". (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 2015: 124)  2. multzoa. Ahozko komunikazioa: hitz egitea, entzutea eta elkarrekin solasean jardutea: Multzo honen baitan ahozko komunikazioari erreferentzia egiten dioten edukiak agertzen dira. Esate baterako: "Informazioa antolatzea, bilatzea, testuinguruan ipintzea eta berrikustea, ahozko testuak ekoiztea helburu hartuta" eta "Ahozko testuen ekoizpen-prozesuan zenbait estrategia erabiltzea eta transferitzea". (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 2015: 124-125)  3. multzoa. Idatzizko komunikazioa: irakurtzea eta idaztea: Multzo honen barruan, ordea, idatzizko komunikazioari erreferentzia egiten dioten edukiak agertzen dira. Besteak beste, honako hauek lantzen ditu Jolasikas-ek: "Informazioa antolatzea, bilatzea, testuinguruan ipintzea eta berrikustea, idatzizko testuak ekoiztea helburu hartuta" eta "Idatzizko-testuen ekoizpenprozesuan zenbait estrategia erabiltzea eta transferitzea" (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 2015: 125)  5. multzoa. Hizkuntza eta bere erabilerei buruzko gogoeta: Genero testualekin, erregistro motekin eta hizkuntza-elementuekin lotutako edukiak topa daitezke bertan. Webguneak, besteak beste, honako hauek lantzen ditu: "Ahozko nahiz idatzizko testuetan oinarrizko kohesio-mekanismoak identifikatzea: denborazko lokailuak, izen-ordezkapenak eta puntuazio-markak" eta "Hizkuntzaren lagunarteko erabileren eta erabilera formalen arteko desberdintasun nagusiei Jolasikas webgunean proposatzen diren jolas-jarduerak, batez ere, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan erabiltzeko baliabideak dira, diagnostikoa ere ziklo berean egin baita. Edozein hezitzailek ere erabil ditzake edozein adinetako ikasleekin, ez delako jarduera-ildo hertsi eta mugatua eman nahi. Hori bai, ikasleen hizkuntza-gaitasuna jardueren zailtasun-mailarekin bat etortzea eta, gutxienez, 10 bat ikasleko taldea izatea komenigarria da. Jolas-jarduerak aurrera eramateko, gomendagarria da jolasa gauzatuko den lekua, iraupena, helburuak eta materialak (sarritan, orrialdean bertan agertzen diren bideoak edo irudiak dira) buruan edukitzea. Horietako gehienak jarduera bakoitzeko azalpen fitxaren goiko partean zehazten dira, beraz, beroriei erreparatu behar zaie. Bestalde, jolasaren lan-sekuentzia 'Jardueraren garapena' izeneko atalean era kronologiko, ordenatu eta sinplean azaltzen denez, berori jarraitu baino ez da egin behar. Edonola ere, hezitzaileek proposatutakoa ikasle-taldeko beharretara molda dezakete. Azkenik, esan behar da ikasleek elkar komunika dezaketela webguneko txataren bidez. Era berean, euren kezkak eta zalantzak argitzeko eta ezer iradokitzeko iruzkinak egin ditzakete edo foroan idatz dezakete. 5. ONDORIOAK Proposamena garatzeko, kontuan eduki da laneko azken ondorioa, jolastuz ikasteari aipu egiten dion hori, hain zuzen ere. Atal honetan, marko teorikoan landuriko zenbait kontzeptu eta norberaren ikuspegi hezitzailea galdetegiko emaitzekin uztartu dira. Azkenik, aintzat hartu behar da ondorioak inkesta burutu den testuinguruan kokatu behar direla, alegia, Bilboko ikastetxe kontzertatu eta erlijioso batean; beraz, ez dira edozein egoera soziokulturaletan aplikagarriak. Hona hemen: Euskara eskola-ordutegian baino ez dute erabiltzen ikasleek: Egin den galdetegiko emaitzek islatzen duten bezala, ikasle gehienek euskara eskola-ordutegiaren barruko dinamiketan erabiltzen dute bakarrik. Horren aurrean, Cyr-ek (2000) aipatutako Rubin-en tipologiak (1989) zioen ikas-estrategia erabilgarriak direla "Ikasgelaz kanpoko hizkuntzari aurkeztua egotea (irratia, telebista, filmak, aldizkariak, egunkariak)" eta Irakaslearen gidaritzapean eroso sentitzen dira: Galdetegiko emaitzek islatzen dutenaren arabera, ikasleek atsegin dute azalpenak jasotzea eta egin beharreko lana irakasleek bideratzea. Gainera, ikusi ahal izan da ikasleek euren kabuz ikastea atsegin ez dutela. Ikas-prozesuan autonomia handiagoz eta hobeto jarduteko, zenbait ikasestrategia metakognitibo erabil ditzakete ikasleek, adibidez: aurre-planifikazioa, autogestioa, autorregulazioa eta autoebaluazioa (O'Malley eta Chamot (1990), Cyr-ek [2000] aipatua). Azken finean, irakasleen gidaritza-lana egokia eta beharrezkoa izan daiteke, baldin eta ikasleei autonomiaz jarduteko eta euren lana kudeatzeko aukerarik ematen bazaie.
science
addi-ec2722048886
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31756
Estiloak eta estrategiak hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan: diagnostikoa eta proposamena
Bilbao Villasante, Josu
2019-02-28
Leioan, 2018ko maiatzaren 30ean 1. Taulak Hartnett, 1985 Reid, 1987 Oxford & Anderson, 1995 Kyriacou, 1996 Field-independence (FI) / fielddependece (FD) Ikusmenaren bidezko ikaskuntza Holista / Analitikoa Sakonetiko hurbilbidea, gainetiko hurbilbidea, hurbilbide estrategikoa Ahozkoa / Irudi bidezkoa Entzumenaren bidezko ikaskuntza Field dependent / field independent Holista / serialista Analitikoa / Erlaziozkoa Ikaskuntza kinestesikoa Sentimen bidezkoa / gogoeta bidezkoa Konbergentea / dibergentea Serialista / Holista Ukimenaren bidezko ikaskuntza Bat-batekoa / gogoetatsua Zehatza / abstraktua Hurrenez hurrenekoa / aldi bereko sintetizatzailea Barnerakoia / jendartekoa Gogoetal-egilea / esperimentatzailea Senaren araberako arreta-jartzailea / alez aleko sekuentzia zalea Barnerakoia / jendartekoa Ikusmen bidezkoa vs. entzumen bidezkoa vs. kinestesikoa Estrategia mnemonikoak Adimen-loturak sortzea Irudiak eta hotsak erabiltzea Ondo berrikustea Ekintzez baliatzea 1. Bateratu/sailkatze a 2. Elkarlotu/lantzea 3. Testuinguruan ipintzea 1. Irudiak erabiltzea 2. Eremu semantikoa finkatzea 3. Hitz gakoak baliatzea 4. Hotsa oroimenean irudikatzea 1. Tarteka-tarteka berrikustea 1. Ekintza fisiko bat berregitea edo ekintza bat sentimendu fisiko bati lotzea 2. Teknika mekanikoz baliatzea Ezagumen estrategiak Hizkuntza praktikatzea Mezuak jaso eta igortzea Arrazoinamendua eta analisia Egiturak sortzea 1. Errepikatzea 2. Ikasgelan hotsak eta grafiak lantzea 3. Formulak eta moldeak ezagutu eta erabiltzea 4. Birkonbinazioak 5. Hizkuntza benetako 1. Azkar ulertzea 2. Mezuak jaso eta igortzeko baliabideak erabiltzea 1. Arrazoiketa/de dukzioa 2. Esaldiak analizatzea 3. Jakindako hizkuntzekin erkatzea 4. Itzultzea 5. Transferentzia 1. Oharrak hartzea 2. Laburbiltzea 3. Azpimarratz ea I. taula. Ikas-estiloen sailkapenak kontrajarriak diren bikoteak osatuz. egoeretan erabiltzea Estrategia orekatzaileak Artezki asmatzea Ahozkoaren edo idatziaren hutsuneak gainditzea 1. Aztarna linguistikoak baliatzea 2. Beste aztarna batzuk baliatzea 1. H1 erabiltzea 2. Laguntza eskatzea 3. Mimoa eta keinuak egitea 4. Komunikazioa aldez edo osorik ekiditea 5. Hizketarako gaia aukeratzea 6. Mezua doitu eta aldatzea 7. Hitzak asmatzea 8. Parafrasiak egitea ZEHARKAKO ESTRATEGIAK Estrategia metakognitiboak Ikaskuntza zentratzea Estrategiak planifikatu eta antolatzea Norberaren ikaskuntza ebaluatzea 1. Ikasgai dagoena aztertzea/lehendik jakina denarekin erkatzea 2. Arreta jartzea 3. Ekoizpena atzeratzea ulermena lantzeko 1. Hizkuntza nola ikasten den aurkitzea 2. Lana antolatzea 3. Helburuak finkatzea 4. Hizkuntza atazaren helburua ezagutzea 5. Ataza nola egin planifikatzea 6. Hizkuntza praktikatzeko aukerak bilatzea 1. Autokontrola 2. Autoebaluazioa Estrategia afektiboak Urduritasuna gutxitzea Nork bere burua goratzea Nork bere egoerari neurria hartzea 1. Lasaitzea, sakonki arnas hartzea eta meditazioa 2. Musika erabiltzea 3. Umorez baliatzea 1. Nork bere buruari zorionak ematea 2. Arriskuak onartzea 3. Nork bere burua saritzea 1. Nork bere gorputzari entzutea 2. Kontrol-zerrendak erabiltzea 3. Egunerokoa egitea 4. Sentimenduak besteri azaltzea Estrategia sozialak Galderak egitea Besterekin lankidetzan aritzea Enpatia lantzea 1. Argibideak eskatu eta egiaztatzea 2. Okerrak zuzentzeko eskatzea 1. Ikaskideekin lankidetzan aritzea 2. Berezko hiztunekin lankidetzan aritzea 1. Besteren kulturari zabalik egotea 2. Besteren sentimendu eta pentsamenduari zabalik egotea (Cyr, 2000: 34-35) Ulerkuntza-prozesua edo datuak atzematea Argitu eta egiaztatzeko estrategiak 1. Hizkuntza bateko gramatika edo fonologia ulertu dela egiaztatzeko eskatzea 2. Norberaren ahozko ekoizpena balidatzeko eskatzea 3. Komunikazio-arauak argitzeko edo ulertu direla egiaztatzeko eskatzea 4. Hitz, kontzeptu edo gramatikako puntu baten esanahia ulertzen saiatzea erreferentziako obrak erabiliz 5. Errepikatzeko, parafrasiak, azalpenak edo adibideak eskatzea 6. Irakaslearen edo berezko hiztunaren ahora begiratzea norberaren ahoskera lantzeko Asmatu edo inferitzeko estrategiak 1. H1 edo beste hizkuntzaren bat erabiltzea esanahia inferitzeko 2. Munduari, kulturari edo komunikazio-prozesuari buruzko aurreko ezagutzak baliatzea komunikazio-ekintza baten nondik-norakoak edo prozesua inferitzeko 3. Informazio berriak ekintza fisikoei lotzea 4. Hitz gakoak erabiltzea esanahiari buruzko inferentziak egiteko II. taula. Ikas-estrategien sailkapena. Oxford-en tipologia (1985, 1990) 5. Esanahia mugatzeko arrasto pertinenteak eta lekuz kanpokoak bereiztea Arrazonamendu-estrategia deduktiboak 1. Hitzak sortzeko edota arauak eraikitzeko analogietatik inferitzea 2. Arauak eta salbuespenak bilatzea 3. Hizkuntza sistema gisa ulerturik, bere sintesia egitea 4. Aurretiko ezagutzetan oinarritzea hitzen esanahia atzemateko Estrategia berreraikitzaileak 1. Erreferentziazko obretarako jotzea: hiztegi, glosario, esku-liburu... Oroimenean jasotzeko prozesuak Gogoan hartzeko estrategiak 1. Hitzak edo esaldiak printzipio baten inguruan sailkatzea (fonetika, semantika, ikusmena, usaimena, entzumena, kinesia, sentimena) 2. Hitz gakoak eta mapa semantikoak erabiltzea 3. Baliabide mekanikoak erabiltzea informazioa jasotzeko (flashcard, zerrendak, definizioak, hitzen kopiak, etab.) 4. Ñabardura bereziren bati arreta berezia eskaintzea 5. Hitz berriak beren testuinguruan kokatzea 6. Irudiak erabiltzea 7. Hizkuntza isilik landu eta produkzioa atzeratzea Estrategiak berreskuratu eta berriz erabiltzeko prozesuak Erabilera-estrategiak 1. Errepikatzea 2. Hitzak eta espresioak esalditan berriro erabiltzea 3. Arauak jakinaren gainean erabiltzea 4. Imitatzea 5. Besteri egin dizkioten galderei isil entzutea 6. Ikasgelaz kanpo hizkuntzari aurkeztatua egotea (irratia, telebista, filmak, aldizkariak, egunkariak) 7. Norberari xede-hizkuntzan hitz egitea 8. Mekanizazio eta sistematizazio-ariketak egitea (Cyr, 2000: 39) Ekoizpen-estrategiak Planifikazioa Gauzatzea Ebaluazioa 1. Prestakuntza 2. Baliabideak aurkitzea 3. Ataza egokitzea 4. Mezua egokitzea 1. Konpentsazioa 2. Lehengo ezagutzetan oinarritzea 3. Saiatzea 1. Arrakastaren kontrola 2. Zuzenketa 3. Nork bere burua zuzentzea (EEMB, 2005: 86) Estrategia hartzaileak Planifikazioa Gauzatzea Ebaluazioa Zuzenketa 1. Egituraketa (adimenantolaera osatzea, eskemak abian jartzea, aurreikuspenak finkatzea) 1. Hitz-gakoak identifikatzea eta horietatik abiatuta inferentziak egitea 1. Hipotesiak egiaztatzea: hitz-gakoak eta eskemak doitzea 1. Hipotesiak berrikustea (EEMB, 2005: 96) Elkarreraginezko estrategiak Planifikazioa Gauzatzea Ebaluazioa Zuzenketa IV. taula. Ikas-estrategien sailkapena. O'Malley eta Chamot-en tipologia (1990). VI. taula. Estrategia hartzaileak. V. taula. Ekoizpen-estrategiak. 1. Markoa ("praxeograma " aukeratzea) 2. Informazio- eta iritzi-hutsuneak identifikatzea (egokitasunbaldintzak) 3. Jakintzat eman daitekeena kontuan hartzea 4. Trukeak planifikatzea 1. Hitza hartzea 2. Pertsonarteko elkarlana 3. Pentsamenduzk o elkarlana 4. Ezustekoari aurre egitea 5. Laguntza eskatzea 1. Eskemen eta 'praxeogramaren ' kontrola 2. Ondorioaren eta arrakastaren kontrola 1. Azalpenak emateko eskaria 2. Azalpenak emateko eskaintza 3. Komunikazio a zuzentzea (EEMB, 2005: 108, 109) Bitartekotza estrategiak Plangintza Gauzatzea Ebaluazioa Zuzenketa 1. Aurretiko ezagutzen garapena 2. Laguntza bilatzea 3. Glosategia prestatzea 4. Solaskidearen beharrei erreparatzea 5. Interpretatziounitatea hautatzea 1. Aurreikuspena: sarrerako informazioa prozesatzea eta azken pasartearen formulazioa aldi berean egitea, denbora errealean 2. Aukerak eta baliokidetasunak idaztea 3. Eragozpenak gainditzea 1. Bi bertsioen koherentzia egiaztatzea 2. Erabilierasendotasuna egiaztatzea 1. Zehaztasuna, hiztegien kontsultaren bidez 2. Adituen eta iturrien kontsulta (EEMB, 2005: 111, 112) VII. taula. Elkarreraginezko estrategiak. VIII. taula. Bitartekotza estrategiak. 1. Zenbat ordu astean erabiltzen duzu euskara eskolatik kanpo? a. Ordu bete baino gutxiago b. Ordu bete eta 5 ordu bitartean c. 6 eta 10 ordu bitartean d. 10 ordutik gora 2. Zenbat irakasgai ikasten dituzu euskaraz? a. Bakarra b. 2 eta 4 bitartean c. 4 eta 8 bitartean d. Guztiak 3. Garrantzitsua iruditzen al zaizu euskara ikastea? a. Izugarri garrantzitsua b. Garrantzitsua c. Neurri handi batean, bai; baina uste dut badirela ikasgai garrantzitsuagoak d. Ez da garrantzitsua e. Denbora-galtze hutsa baino ez da 4. Zelakoa da zure euskara-maila? a. Gai sinpleei buruz aritzeko hiztegia, esaerak eta gramatika ezagutzen ditut. Gainera, etorkizunaren eta iraganaren inguruan hitz egiten ere badakit. b. Banaiz gai negozioen eta kaleko gaien inguruko elkarrizketa laburrak izateko. Gainera, egunean eguneko gaiei buruz mintza naiteke etorkizunari eta iraganari aipu eginez. c. Alor gehienei buruz aritzeko komunikazio-estrategiak ezagutzen ditut. Gainera, egoera gehienetan erabili beharreko hiztegia eta esaerak menperatzen ditut. d. Banaiz gai ezagutzen ez ditudan gaien inguruko elkarrizketa luzeak ulertzeko. Gainera, ondo eta sakon menperatzen ditut orotariko hiztegia eta esaerak. e. Erraz eta eroso komunika naiteke gai gehienei buruzko eztabaidetan eta elkarrizketetan. 5. Ba al deritzozu dibertigarria euskara ikasteari? a. Ezin dibertigarriagoa b. Dibertigarria c. Nahiko dibertigarria, nahiz eta badiren alor dibertigarriagoak ere d. Aspergarri samarra da e. Ez dago gehiago aspertzen nauenik 6. Euskara saioetan, irakurriz ikastea. Ez zait batere gustatzen. Ez zait gustatzen. Gustatzen zait. Izugarri gustatzen zait. 7. Euskara saioetan, audioak entzutea eta erabiltzea. Ez zait batere gustatzen. Ez zait gustatzen. Gustatzen zait. Izugarri gustatzen zait. 8. Euskara saioetan, jolastuz ikastea. Ez zait batere gustatzen. Ez zait gustatzen. Gustatzen zait. Izugarri gustatzen zait. 9. Euskara saioetan, hitz eginez ikastea. Ez zait batere gustatzen. Ez zait gustatzen. Gustatzen zait. Izugarri gustatzen zait. 10. Euskara saioetan, irudiak, filmak eta bideoak erabiliz ikastea. Ez zait batere gustatzen. Ez zait gustatzen. Gustatzen zait. Izugarri gustatzen zait. 31. Etxean, audioak (irratia, kasu) euskaraz entzunez ikastea. Ez zait batere gustatzen. Ez zait gustatzen. Gustatzen zait. Izugarri gustatzen zait. 32. Etxean, euskara liburuak landuz ikastea. Ez zait batere gustatzen. Ez zait gustatzen. Gustatzen zait. Izugarri gustatzen zait. 33. Lagunekin euskaraz hitz eginez ikastea. Ez zait batere gustatzen. Ez zait gustatzen. Gustatzen zait. Izugarri gustatzen zait. 34. Hizlari euskaldunak ikusiz eta beroriei entzunez ikastea. Ez zait batere gustatzen. Ez zait gustatzen. Gustatzen zait. Izugarri gustatzen zait. 35. Euskara gelatik kanpo (adibidez, dendetan) erabiliz ikastea. Ez zait batere gustatzen. Ez zait gustatzen. Gustatzen zait. Izugarri gustatzen zait.
science
addi-26bf2371bb86
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31762
Idazketa prozesua Haur Hezkuntzako etapan: idazketa faseen eta zailtasunen azterketa
Etxebarria Elordui, Aitziber
2019-02-28
Sarrera Idazketa gizakiok gure artean komunikatzeko erabiltzen dugun tresna da. Kontzeptu honen irakaspena luzea eta aldi berean konplexua da. Haur Hezkuntzako etapan, idazketaren irakaspena derrigorrezkoa ez bada ere, idazketaren irakaspenari hurbilpen bat egiten zaio ikastetxeetan, hezkuntzako hurrengo etapetan honen ikasketa eta erabilera sakontzeko helburuarekin. Garai honetan, hiru eta bost urte bitarteko haurrak idazketarekiko interesa adierazten hasten dira eta hau ikasteko eta erabiltzeko gogoak sortzen zaizkie. Izan ere, testu idatziez inguratuta daude eta horrek haurren motibazioa bultzatzen du. Idazketara ematen den hasierako hurbilpen honetan haurrek ikasketa prozesu bat bizi dute, prozesu hau euren garapenari oso lotuta dagoelarik. Irakasle jardunean, eta eskoletan oro har, egunerokotasunean (korruan, egunean zeharreko ekintzetan, …) Curriculum dekretuetan hasierako urteetatik hurbilpen bat egiten zaio gaiari eta kasu gehienetan, ikasgelako espazioen antolaketan hizkuntzari dedikatutako txoko edo eremu bat aurkitzen dugu. Lan honen helburu nagusia, hain zuzen, hiru, lau eta bost urteko haurren idazketa prozesua aztertzea izango da. Horretarako prozesu honetan ikasleek igarotzen dituzten faseak aztertuko dira, idazketa irakaskuntzarako erabiltzen diren metodologiek dituzten emaitzak eta idazketa prozesuan ikasleengan antzematen diren zailtasunak ikertuko dira. Hau lortze aldera, behaketa parte-hartzailean oinarritutako ikerketa konparatibo bat egingo da, non metodologia ezberdinak erabiltzen dituzten bi ikastetxe hautatu diren, zentro hauetako ikasleen datuak biltzeko eta euren artean ere konparatzeko. Ikerketa honetarako espreski sortutako behaketa tresnak erabiliko dira eta hauen bitartez aztertutako datuei esker prozesu honek Haur Hezkuntzan dituen ezaugarrietako batzuk ezagutu ahal izango dira. Ikerketa egin eta ateratako emaitzei erreparatuta, ikusi da adinaren arabera fase bat edo gehienez bi nabarmentze direla. Izan ere, umeen ehuneko handiena adinak kontuan izanda, idazketa fase batean kokatzen dira. Gainera, bi ikastetxeetan aztertutako idatzietan identifikatu diren zailtasunak ohikoak dira Haur Hezkuntzako etapan aurkitzen diren haurrentzako. 1. Esparru teoriko eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera 1.1. Definizioa Idaztea testu idatzi esanguratsu bat produzitzeko prozesuan datza, hau da, grafia sistemako ikurrak erabiliz ahozko hizkuntzan esaten dena transkribatzean datza (Bigas, 2001). Prozesu honetan bi kontzeptu ezberdintzen dira: hizkuntza idatzia eta idazketa. Hizkuntza idatzia, Bigasen eta Correigen (2001) hitzetan, idazkera erabiliz ekoiztutako testua da; ekoiztutako testuak erabilera soziala duelarik. Gaur egun, bi kontzeptu hauek berdinak direla uste da eta horregatik, eskolan hizkuntza idatziak eskaintzen dituen baliabide eta funtzioak alde batera uzten dira; kaligrafia hutsa irakatsiz. Idazketa prozesua eta marrazketa prozesua ezberdinak dira Juaristik (2002) azaltzen duen bezala (ekintza bakoitzak bere eginkizuna du). Beraz, garrantzitsua da bi kontzeptu hauen arteko ezberdintasunak ezartzea. Marrazketarekin alderatuz, idazketak bere gain ezagutza ezberdinak behar ditu idatzi bat erreproduzitzeko. Horregatik, haurrek letra ezberdin eta asko, zeinu grafikoak, tarteak, puntuak eta abar beharrezkoak dituzte idatzi bat egiteko. Haranburuk, Alonso-Arbiolek, Balluerkak eta Gorostiagak (2008) bi idazketa mota bereizten dituzte. Alde batetik, idazketa erreproduzitzailea edo kopia bezala ezaguna dena. Kasu honetan, idazleak entzuten edo ikusten duena idazten du. Beste alde batetik, idazketa sortzailea dago. Bigarren idazketa mota honetan, idazleak bere ideia propioak erabiliz idatzia sortuko du. Idazketa prozesuaren irakaskuntzan, hasiera batean irakaskuntza tradizionalak alderdi figuratiboei ematen zien garrantzia (Ferreiro, 1997). Gaur egun berriz, alderdi eraikitzailea kontuan hartzen da. Modu honetan, esanahiak garrantzia handiagoa hartzen du eta alderdi figuratiboak bigarren mailan geratzen dira. Gainera, alderdi eraikitzaile honek, Haur Hezkuntzako curiculuma zehazten duen Euskal Autonomi Erkidegoko dekretuak (237/2015) aipatzen duen "Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia" (7.or) eta diziplinaren baitako "Hizkuntza- eta literaturakomunikaziorako konpetentzia"-k (7.or) egiten duten proposamenarekin bat egiten du. Bigasek (2001), hizkuntza idatziaren eta ahozko hizkuntzaren arteko ezberdintasunak azaltzen ditu eta aldi berean, bi kontzeptu hauen arteko antzekotasunak ere. Haurrak txikitatik ahozko hizkuntza erabiltzen hasten dira beste pertsona batzuekin komunikatzeko helburuarekin. Gainera, diskurtso mota honek, ez du planifikaziorik behar; ahozko hizkuntza erabiltzen duten partaideek interpretazioak egiten dituzte eta bat-batekotasuna erabiltzen dute beste pertsonekin komunikatzeko. Egia da, ahozko hizkuntza formalaren hainbat ezaugarrik hizkuntza idatziaren antzekotasun gehiago dute. Horrez gain, Haur Hezkuntzako geletan ahozko hizkuntzaren garapenak garrantzia du hizkuntza idatzia lantzeko. Izan ere, idatziko dena planifikatzeko eta adosteko, haurrak eta irakasleak ere, ahozko hizkuntzaz baliatzen dira. 1.2. Idazketa prozesuaren garapena 1.2.1. Nola? Idazketa prozesu luzea eta konplexua da (Díez de Ulzurrun, 1999). Correigek (2001) hiru urrats nabarmentzen ditu prozesu honetan: planifikazioa, idaztea eta berrikusketa. Testu baten erreprodukziorako hiru urrats hauek modu linealean erabili behar direneko ustea dago, nahiz eta ez den beti horrela izan behar. Planifikazioaren urratsean errepresentazio mental bat egiten da idatziko den horren inguruan, zer idatzi nahi den eta nola idatziko den galderei erantzunez. Prozesu honen baitan bi azpiprozesu ezberdintzen dira: sortzea eta antolatzea. Sortzeak idazleak memorian gordeta duen informazioa aktibatzen du, betiere duen beharraren arabera. Antolatzeak aldiz, sortu den informazioa sailkatzen du idatzi nahi denaren helburuak kontuan harturik. Haur txikien kasuan nabarmendu beharra dago pertsona helduen aldean planifikatzeko duten aukera ezberdintasuna. Beraz, planifikazio prozesua talde handian eta ahoz egitea gomendagarria da, betiere irakaslea planifikazio prozesuaren gidaria delarik (Correig, 2001). Idaztearen urratsean, idazleak antolatutako ideiak testu batean ekoizten ditu. Prozesu honetan, idazleak dituen ezagutzak aktibatzen dira. Kontuan hartu behar da, Haur Hezkuntzako ikasleek ezagutza horiek ez dituztela hain garatuta beraz, transkribapena askotan, irakasleak egiten du; horrek ez du esan nahi ikasleek ez dituztenik testuak erreproduzitzen (Correig, 2001). Azkeneko urratsean, berrikusketan, ikasleak idatzitakoari erreparatzen dio. Kasu honetan, idazleak ekoitzitako guztia berriro ere irakurtzen du testuan hobekuntzak egiteko asmoarekin, eta behar izatekotan aldaketak eginez. Berrikusketa askotan errepikatzen den prozesua da, hau da, idazleak testua garatzen duen bitartean behin eta berriro aurretik idatzitakora bueltatzen da. Haur Hezkuntzako etapan, prozesu hau talde handian egitea gomendatzen da ahozko hizkuntzaz baliaturik (Correig, 2001). Carlinok (1996) proposamen honi jarraiki, garrantzirik handiena planifikazio eta berrikusketa prozesuei ematen die: [...] la planificación y especialmente la revisión son operaciones fundamentales en la escritura, forman parte de su misma esencia. A diferencia del lenguaje oral, el lenguaje escrito lleva la marca de estas planificaciones y revisiones: no es un lenguaje espontaneo sino anticipado, calculado, evaluado, pulido, reconsiderado (Correig, 2001: 152. or). Honetaz gain, beste bi osagaik osatzen dute idazketa prozesua, hala nola, epe luzeko oroimenak eta komunikazio egoerak (Correig, 2001). Epe luzerako oroimena, idazleek garunean gordeta duten informazioari deritzo. Beraz, gordetako informazioa gai zehatz eta gutxi batzuk izango dira eta gainera, idazketa formalari buruzko ezagutzak era berean eskasak izango dira (Correig, 2001). Komunikazio egoerak idazlearen kanpoko elementuak hartzen ditu kontuan. Elementu hauek egoera ezberdinak sortarazten dizkiote idazleari, hala nola, arazo erretorikoa eta testua. Arazo erretorikoa, idazlea idaztera bultzatzen duen faktorea da eta testua berriz, arazo horri ematen zaion soluzioa. 1.2.2. Noiz? Urteekin autoreen iritziak aldatuz joan dira idazketaren irakaskuntzarekin hasteko adina zein den zehazteko. Irakaskuntza tradizionaleko hainbat autorek, prozesu honen lanketa haur txikiekin martxan jartzea desegokia ikusten zuen. Psikologo kognitiboak aldiz, ez zetozen ideia honekin bat. Aditu hauek, haurrek bizitzaren lehengo urteetan dituzten aukerak goraipatu zituzten eta Haur Hezkuntzako lehen urteetan idazketa prozesuaren lanketa eta ezagutza proposatzen zuten (Rodríguez, 1985). Autore honen ustez, psikologo kognitiboek, hurrengo printzipioak nabarmentzen dituzte: • Haurrak bizitzaren lehenengo hilabetean ikasteko hainbat aukera du. • Haurraren idazketa prozesua barneratzeko adin egokiena bi eta bost urteren bitartean ematen da. Beraz, adin tarte horretan irakaspen hori egitea beharrezkoa da, atzerapenik egin gabe. • Umeak ez luke metodologia espezifikorik jaso beharko irakurmen eta idazketa prozesuan. • Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren artean antzekotasunak daude. Beraz, haurrak txikitatik ahozko hizkuntza erabiltzen hasten baldin badira zergatik ez hasi hizkuntza idatziaren hastapenekin ere? Haur Hezkuntzako curriculuma zehazten duen Euskal Autonomia Erkidegoko dekretuak (237/2015) hizkuntza idatziaren irakaspena ofizialki 6 urterekin hasten dela zehazten du. Horrek esan nahi du, Haur Hezkuntzako etapan oraindik hizkuntza idatziaren lanketa ez dela derrigorrezkoa eskoletan. Hala ere, Heziberri 2020 dekretuak hurbilpen bat egiten dio idazketari hasierako urte hauetan, hain zuzen, nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremuan, hurrengo zehaztapena egiten du idazketaren inguruan: "Ikasgelan irakurketa eta idazketa modu adierazkor eta funtzionalean erabiltzen baldin bada, haurrek, hezitzaileen laguntzarekin, idazteko sistemaren ezaugarri eta arau batzuk ikasten hasiko dira" (37 or.). Gainera, adierazpen horrekin lotura duen helburu bat proposatzen du dekretuak berak: "Hizkuntza idatziaren gizarte-arauak ikasten hastea, idazketaren funtzionamendua ikertzeko eta komunikatu, informatu eta gozatzeko tresna moduan balioesteko" (38 or.). Modu honetan, Haur Hezkuntzan, arestian aipatu bezala, idatzizko hizkuntzaren lehenengo hurbilpenak egiten dira. Lehenengo zikloan, ahozko hizkuntzak hartuko du garrantzirik gehien eta honek testuekiko interesa piztuko du, eta bigarren zikloan aldiz, idazketaren egoera errealak landuko direlarik (Alonso, Bilbatua eta Egizabal, 2012). 1.3. Idazketaren faseak Idazketa prozesuan bost fase nagusi ezberdintzen dira zeinak umearen garapena aurrera joan ahala gertatzen diren (Ferreiro, 1997; Fons, 2001; Ibarra, 2008; Maia eta Larrea, 2010): Lehenengo fasea, imitazioaren fasea1 da. Fase honetan haurrek idazketa keinuak imitatzen dituzte, hau da, helduen idazketa imitatzen dute. Kasu batzuetan haurrek irudikatzen dituzten grafiak zirkuluak edota marrak dira. Haurrek forma ez-ikonikoak ere erabiltzen dituzte idatzietan (Fons, 2001). Beste kasu batzuetan berriz, umeek letrak irudikatzeko modu ezberdinak dituzte nahiz eta erabilitako grafiak antzekoak izan. Fase honetan, haurrek marrazkia eta idatzia bereizteko zailtasunak dituzte, eta gauza bera gertatzen zaie idazki eta zenbakien artean (Maia eta Larrea, 2010). Fasearen amaieran, zenbaki eta letren arteko desberdintasunak ulertzera heltzen dira. Gainera, haurren idatzietan ikusi daiteke idatzi duten objektuaren izenak erlazioa duela objektu horren tamainarekin (Fons, 2001). Ibarrak (2008) azaltzen duen bezala, denborarekin haurrek adierazpen ez-ikoniko eta ikonikoaren arteko ezberdintasunak eraikitzen dituzte, hau da, haurrek sortzen dituzten idazketen esanahia jakiteko hori sortzearen asmoa zein den jakitea beharrezkoa da (sortutako idatziak ez du berezko informazioa eskaintzen). Fasea aurrera egin ahala, badakite idatzita dagoenak esanahi zehatz bat duela. Bigarren mailan, idazkera bereizien fasean2, haurrek idazketaren ezaugarri formalen inguruko ezagutzak ikasteko interesa adierazten dute. Irudikatzen dituzten grafiak lehenengo faseko grafiekin alderatuta aldatzen dituzte eta letra konbentzionalen itxura hartuz doaz idatziak (Fons, 2001). Haurrek idazketaren prozesua imitatzeaz gain, testu idatzien propietate formalak barneratzen dituzte (Fons, 2001). Fase honetan hipotesi ezberdinak egiten dituzte, hala nola, kantitatearen-, barneko aldaeraren- eta kanpoko aldaeraren- hipotesiak (Maia eta Larrea, 2010). Kantitateren hipotesiari dagokionez, haurrek idazkiaren bitartez zerbait adierazi nahi dela badakite eta hori egiteko idatziek bi letra baino gehiago izan behar dituztela argi dute. Barneko aldaeraren hipotesiarekin, haurrek hitz bati esanahia emateko ikur ezberdinak irudikatu behar dituztela ezagutzen dute. Eta azkenik, kanpoko aldaeraren hipotesiari dagokionez, idazketa ezberdinek gauza ezberdinak adieraziko dituzte, hau da, hitz ezberdinak adierazteko erabiliko dituzten letren konbinazioak aldatuta irudikatuko dituzte (Maia eta Larrea, 2010). Idazkera silabikoaren3 mailak, prozesuaren hirugarren mailak alegia, ahozkotasunarekin erlazioa du; haurrek idazkera eta doinuen arteko erlazioak ezartzen dituzte (Maia eta Larrea, 2010). Beraz, kasu honetan umeak idatziko duen hitzaren analisia ahozko hizkuntzaz baliatuz egiten du gero letra bat irudikatuz hitz horren silaba bakoitzeko. Hots, haurrek silaba bakoitzeko doinu bat entzuten dute eta hori irudikatzeko, letra bakarra erabiltzen dute (Maia eta Larrea, 2010). Ferreirok (1997) uste duen bezala, haurrek laugarren fase honi ekiten diotenean aurreko fasean, idazkera silabikoaren mailan, garatutako hipotesiak ez dituzte albo batera uzten. Etapa honetan, zatitze silabiko-alfabetikoaren fasean4, balio silabikoak garrantzia izaten jarraitzen du baina aldi berean, haurrek kolokan jartzen dute. Konturatu egiten dira silaba bakoitzak duen soinuan hitz bat baino gehiago dagoela baina ez dituzte hitzen notazio guztiak idazten. Horregatik, idatzitako kontsonante eta bokal kopurua hitzak dituzten letra kopuruekin ez datoz bat. Beraz, ondoriozta genezake fase honetan silaba bakoitzeko letra bat baino gehiago idazten dutela nahiz eta fonema guztiak identifikatzeko zailtasunak izan. Maiak eta Larreak (2010) esaten duten bezala, "eskuarki bokal tonikoa eta silabaren lehenengo kontsonantea idazten hasten dira, eta gero bokal atonoak eta kontsonante trabatuak" (122. or). Gainera, fase honetan aurkitzen diren haurrak ahoskatzen diren elementu nabarmenenak idazteko gai dira (Fons, 2001). Beraz, aurretik esan bezala, haurrak fase honetan konturatzen dira silaba bakoitzeko letra bat baino gehiago dagoela. Idazketa prozesuko azkeneko fasean, zatitze alfabetikoaren fasean5, haurrek hitz bakoitzari dagokion kontsonante eta bokal kopuruak idatziko dituzte. Haurrek maila honetan egiten duten idazketa printzipio alfabetikoetan oinarritzen da (Maia eta Larrea, 2010). Fase honetan haurrak ahoskatzen den guztia paperean idatziz jasotzeko gai dira baina zenbait arazo izaten du. 1.4. Ikasleekin idazketa fasearen arabera landu daitezkeen testuak Irakaslearen rola, ikaslea idazketa prozesuan bultzatzea eta motibatzea da. Horregatik, Juaristik (2002) haurraren idazketa fasearen arabera, testu ezberdinak lantzea gomendatzen du. Hurrengoak dira autore honek proposatzen dituenak: - Idazketa aurresilabikoak (esanahia testuinguruan dago). Fase honetan, testu laburrak idaztea egokiena da, hala nola, umeen izenak edo gelan aurkitzen diren objektuen izenak. Fase honetan aurkitzen diren haurrentzat, testuen manipulazioa ere gomendatzen da, hau da, segmentuez baliatuta hitzak osatu eta aldi berean, sailkatu. - Etapa silabikoak (esanahia testuan dago). Fase honetan aurkitzen diren haurrekin behaketa bultzatzea gomendagarria da, idazketa ere bultzatzen delarik. - Fase silabiko-alfabetikoa eta alfabetikoa (testua dekodifikatzen da). Honetan gomendatzen da ikasleek diktatzen dituzten testuak idaztea, hitzen arteko konparazioak bultzatzea eta letren familiak osatzea. Juaristik (2002) zikloaren arabera idazketa prozesua lantzeko ariketa eta testu mota ezberdinak proposatzen ditu. 3 eta 4 urteko haurren geletan, haurrek sortutako aldizkariak egitea gomendatzen du. Idatzia lantzeaz gain, ingurune sozialaren irudikapena bultzatzea garrantzitsua ikusten du autore honek. Horretarako, gelan galderak eta eztabaida sortzen dituzten gaiak planteatzea proposatzen du. Honez gain, aldeko zein kontrako argudioak lantzea ere gomendatzen du ideiak antolatzen ikasten dutelarik. 5 eta 6 urteko geletan, Juaristik (2002) antzeko lanketak proposatzen ditu. Prentsa, hau da, aldizkaria proposatzeaz gain gutunen lanketa ere gomendatzen du. Gainera, ingurune sozialaren irudikapena lantzeko asmoarekin, autore honek egoera polemikoak gelan lantzea proposatzen du. 1.5. Idazteko zailtasunak Haurrak idazketa fase batetik bestera igarotzean, zenbait zailtasun edo arazo kognitiboekin aurkitzen dira. Idazten ikasten ari diren haur askok, bidean arazo edo zailtasunekin topo egiten dute baina beste batzuk aldiz, zailtasun espezifikoak izan ohi dituzte; dislexia adibidez. Hurrengoak dira Ibarrak (2008) eta Maiak eta Larreak (2010) azaltzen dituzten zenbait zailtasun eta arazo kognitibo: Grafia identifikatzeko arazoak izan ohi dituzte haurrek. Gainera, hori irudikatzeko ere zailtasunak izaten dituzte; fonema zein den identifikatzen dute baina horren grafia irudikatzeko zailtasunak dituzte. Eskumatik ezkerrera idatzi, hau da, kontrako norabidean idazten dute. Horrez gain, grafemak ere beste norabiderantz idazten dituzte. - Silaba bakarra duten hitzak idazterako momentuan, fase silabikoan dauden haurrak, letra bat gehitzen diote idatzitakoari. Izan ere, haurrek etapa honetan, kantitatearen hipotesia barneratuta dute. - Letrak errepikatzen diren kasuetan, adibidez laranja hitzan, "AAA" irudikapenaren bitartez adieraziko zen fase silabikoak dituen ezaugarriak kontuan harturik. Kasu honetan, aldaera gutxi duen hitza denez haurrek beste grafia bat gehituko diote bere hitzari ("AAEA" adieraziz adibidez). - Berdin idazten diren hitz ezberdinak, hala nola, balea edota atea hitzak; haurrek bi hitz hauek AEA bezala irudikatuko lituzkete eta fase silabikoan aurkitzen diren ikasleak barneratuta dute hitz bakoitzak gauza bat esan nahi duela. Beraz, beste letra bat gehituko diote idazketari aipatutako hitzak adierazteko (Maia eta Larrea, 2010). - Nahiz eta haurrek korrespondentzia alfabetikoa izan, ortografia akatsak dituzte idazterako momentuan. Normalean, r bakarra edo r bikoitzarekin, h-a idatzi ala ez idaztearekin edota z/s; tz/ts/tx. - Letra larrien eta txikien bereizketak egiteko zailtasunak dituzte. - Hitzen arteko espazioak ez dituzte errespetatzen. 2. Metodologia Gradu Amaierako Lan honetan, behaketa metodologia erabili da. Izan ere, ageriko errealitateari dagokion interpretazioa eratzen saiatzen den prozedura da. Leónek eta Monterok (2002), behaketa prozesu sistematikoa dela adierazten dute. Behaketa mota hau martxan ipini aurretik, prestaketa burutu behar dela diote autoreek. Horren ondorioz, behaketa parte-hartzailea egin aurretik, zer behatu, nola behatu, noiz behatu eta non behatu zehaztu da. Beste behaketa mota batzuekin (naturala, egituratua, erdi egituratua…) alderatuta, behaketa parte-hartzailean behatzailearen esku-hartzea areagotzen da. Autore hauek azaltzen duten bezala, behaketa parte-hartzailearekin, ikusleak egoeraren parte eta egoera behatzeaz gain, informazioa eskuratzeko aukera gehiago ditu behaketa mota honen erabilpenagatik. Horregatik eta ikerketaren izaera kontuan izanda, behaketa mota hau aukeratu da. 2.1. Helburua Lan honekin lortu nahi den helburu nagusia, umeen idazketa prozesuko fase ezberdinak identifikatzea da. Izan ere, idazketa prozesuan bost fase ezberdintzen dira eta haurren garapena aurrera joan ahala hauek garatzen dira (Ferreiro, 1991; Fons, 2001; Ibarra, 2008; Maia eta Larrea, 2010). Helburu espezifikoei dagokienean, honakoak aipatu daitezke: - Bi eskola ezberdinetako errealitatea alderatzea, hau da, zentroen metodologiak izan dezakeen eragina aztertzea. - Haurrek idazketa prozesuan izan ditzaketen zailtasunak zeintzuk diren identifikatzea. 2.2. Hipotesiak Ikerketa burutu aurretik eta marko teorikoko informazio kontuan izanda, hurrengoak dira lana abiatzeko proposatzen diren hipotesiak: - Ikasleek adinaren arabera idazketa prozesuan fase zehatz bateko ezaugarriak erakutsiko dituzte. - Metodologia ezberdinak erabiltzen dituzten ikastetxeetako haurren artean idazketa faseetan ez da ezberdintasun handirik ikusiko. - Idazteko prozesuan haurrek dituzten zailtasunak antzekoak izango dira. 2.3. Lagina Ikerketa honetako lagina 241 ikaslek osatzen dute, 3, 4 eta 5 urtekoak. Ume hauek Abusu Ikastola eta Arrigorriaga Herri Ikastetxekoak dira. Zentroen aukeraketa ez da zorizkoa, izan ere, haurren idatziak alderatu nahi dira metodologia ezberdinak erabiltzen dituzten bi ikastetxeen artean, ezberdintasunak aurkitzen diren ikusteko. Gainera, eremu, berean aurkitzen diren bi zentro dira eta bertan aurkitzen diren haurren profila oso antzekoa da. Taula 1 Partaideak Esan bezala, ikerketa egiteko Abusu Ikastola eta Arrigorriaga Herri Ikastetxea hautatu dira. Ikastetxe hauek, Bilbo Handian kokatzen dira. Lehenengoari dagokionez, Bilboko Abusu auzoan kokatzen da. Abusu Ikastola kooperatiba bat da eta kudeaketa familien, irakasleen eta profesionalen arteko elkarlanean oinarritzen da. Hezkuntza eskaintzari dagokionez, HH-0tik DBH-4ra bitarteko mailak ditu. Gainera, hizkuntzari dagokionez, D eredua da erabiltzen dena. Ikastolan 800 ikasle inguru aurkitzen dira matrikulatuta. Ikastolako ikasle asko Bilboko auzo ezberdinetakoak edo Abusu alboko herrietakoak dira, hala nola, Santutxukoak, Miribillakoak edo Basaurikoak. Irakasle kopuruari dagokionean, 38 tutore daude zentroan. Kontuan hartu behar da, tutoreez gain, beste espezialistek edo irakasleek lan egiten dutela. Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, 6 klase daude; bi adin bakoitzeko. Ikasleei dagokienez, bigarren zikloan 153 daude. Irakasleen kasuan, 6 tutore eta hezkuntza bereziko bi hezitzaile daude, ingeleseko irakasleaz gain. Ikastolak, Konfiantzaren Pedagogiaren proiektua martxan du. Modu honetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan dauden haurrek espazio bera partekatzeko aukerak dituzte, bata besteengandik ikasten duten bitartean. Kontuan hartu behar da, ordu kolektiboak ere daudela; klase bakoitzak bere tarte pribatuak ditu lanketa ezberdinak egiteko. Gainera, proiektuka lantzen dituzte gai ezberdinak, Ikastolako bigarren zikloan aurkitzen diren haur guztiek gai bera lantzen dute. Urtxintxa proiektuko zenbait material erabiltzen dituzte ere, hala nola, ipuinak zein abestiak, baina ez dute proiektua bere osotasunean erabiltzen. Kontuan hartzekoa da, Bilboko biztanleriaren %87,6ak zerbitzuen sektorean lan egiten duela6. Auzoan bertan ere, herritarren gehiengoak horretan dihardu. Azkeneko 5 urteetan zerbitzuen sektorea %16,2a jaitsi da. Datu hauek horrela izanda, auzoren eta bertan bizi diren herritarren maila sozioekonomikoa ertaina dela esan dezakegu. Arrigorriagako Herri Ikastetxeari dagokionez, herriko erdialdean kokatzen den eskola publikoa da. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza mailak eskaintzen ditu eta erabiltzen den hizkuntza eredua, D da. Zehazki esanda, Arrigorriagako Herri Ikastetxea 722 ikaslek osatzen dute. Horietatik 489 Lehen Hezkuntzan aurkitzen dira eta beste 233ak berriz, Haur Hezkuntzan (bi urteko gela kontuan izanda). Haur Hezkuntzako hiru, lau eta bost urteko geletan, 2017-2018 ikasturte honetan, 177 ikasle matrikulatuta daude. Zentroan matrikulatuta dauden umeen gehiengoa herrikoak dira. Irakasleei dagokienez, 59 tutore eta hezitzaileak daude eskolan. Gainera, horietatik 13 tutore Haur Hezkuntzakoak dira; bi urteko gela kontuan hartuta. Horrez gain, Haur Hezkuntzako etapan ere musikako zein ingeleseko irakasleak daude. Haur Hezkuntza osoan Urtxintxa Proiektuak eskaintzen dituen ikasmaterialak erabiltzen dituzte aldaketa askorik egin gabe. Gainera, honako zentro honetan, fitxen presentzia nabarmena da. Ingurune ekonomikoari dagokionez, Arrigorriagan zerbitzu sektoreak garrantzia du. Izan ere, herriko biztanleen %60,6ak7 horretan dihardu. Industriak gero eta garrantzia gutxiago du, biztanleriaren %31,9ak8 horretan lan egiten du. Gauzak horrela, herriak eta biztanleak duten maila sozioekonomikoa erdi-altua dela nabarmendu behar da. Taula 2 Desberdintasunak eta berdintasunak Publikoa Hezkuntza maila eta eredua HH0-tik DBH4-ra D eredua HH2-tik LH6-ra D eredua 800 inguru 722 Haur Hezkuntzako metodologia Konfiantzaren pedagogia Proiektuka gaiak lantzen dira Urtxintxa Proiektuko zenbait material Urtxintxa Proiektua Zentro eta gurasoen maila sozioekonomikoa 2.4. Ikerketa tresnak Alde batetik, umeen idazketa prozesua ikertzeko behaketa tresna bat sortu da ad hoc (ikusi 6. eranskina). Hura sortzeko, marko teorikoan autore ezberdinek fase bakoitzean adierazten dituzten ezaugarriak kontuan izan dira. Bestetik, haurren idatzietan aurkitzen diren zailtasunak identifikatzeko behaketa tresna ere sortu da (ikusi 7. eranskina). Ibarra (2008) eta Maia eta Larrea (2010) autoreek, Haur Hezkuntzako etapan haurrek idazketa prozesuan aurkitu ditzaketen zailtasunak kontuan harturik egin da. 2.5. Prozedura Ikerketa burutzeko, Abusu Ikastola eta Arrigorriagako Herri Ikastetxeko Haur Hezkuntzako hiru, lau eta bost urteko gelan aurkitzen diren ikasleen idatziak erabili dira. Abusu Ikastolako idatziak 2018ko apirilaren lehenengo hamabostaldian jaso dira. Horretarako, datuen bilketa banan-banan egin da eguneko ikasgela batetan jasoz. Adinaren arabera, maila bakoitzean idatzien edukia ezberdina izan da. Hiru urteko gelako haur bakoitzari bere izena idazteko eskatu zaio Juaristiren (2002) gomendioak jarraituz; lau eta bost urteko gelan berriz, haurren egunerokotasuneko ekintzen inguruko idazketa eskatu zaie, hala nola, menua edota umeek eurek egindako proposamen bat (irakaslearen izena…) Gainera, Haranburuk et. Al. (2008) proposatzen duten idazketa sortzailea bultzatu da; haurrek haien ideiak erabiliz hitzak sortu dituzte. Arrigorriagako Herri Ikastetxearen kasuan, maiatzaren lehenengo astean jaso da lagina. Hiru urteko gelan, ikasleei marrazki bat egiteko eskatu zaie eta marrazki horretan norberaren izena idaztea. Lau eta bost urteko gela baten kasuan, irakasleek zehaztutako hitzak idaztea proposatu zaie. Bost urteko beste gelan berriz, umeei nahi zutena idazteko aukera eman zaie (irakaslearentzako edo gurasoentzako mezuak). Arrigorriagako ikastetxean, idazketa erreproduzitzailea erabili da aipatutako azken gelan izan ezik (Haranburu et al, 2008). Hau da, ikasleek irakasleak diktatutakoa idatziz jaso dute. Haurren idatziak eskuratzeko, aurretik Abusu Ikastola eta Arrigorriagako Herri Ikastetxeko zuzendaritza taldearekin eta zentroko irakasleekin hitz egin da. Abusu Ikastola, praktikak egindako lekua izan denez, datuak ikertzaileak berak jaso ditu. Arrigorriagako Herri Ikastetxean berriz, gela bakoitzeko irakasleak bere klaseko ikasleen idatziak jaso ditu. Bi ikastetxeetan, haurren gela erabili da idatziak egiteko. Kontuan izan behar da, ikerketa burutzeko beharrezkoak diren idatziak eskuratzeko ez dela ikaslerik derrigortu parte hartzera eta nahi izan duten haurrek bakarrik parte hartu dutela. 3. Emaitzak Grafiko 1. Hiru urteko haurrak guztira Lehenengo grafikoak erakusten duen bezala, hiru urteko umeak idazkera bereiziaren fasean (%50) eta imitazio fasean (%47) daude. Fase hauetan dagoen ume kopurua oso berdintsua da eta esan daiteke ez dela fase bat nagusitzen. Horrez gain, badira fase silabikoan kokatzen diren ume gutxi batzuk ere (%3). Grafiko 2. Abusu Ikastola eta Arrigorriagako Herri Ikastetxea (3 urte) Ikastetxe bietan lortutako emaitzen alderaketari dagokiola, lehenik eta behin hiru urteko geletako umeen emaitzak aztertuko dira. Abusu Ikastola eta Arrigorriagako Herri Ikastetxeko hiru urteko geletako haurren sailkapena nahiko parekoa izan da. Bi fase nagusi ezberdintzen dira: imitazio fasea eta idazketa bereiziaren fasea, baina bien artean ez da ezberdintasun nabarmenik aurkitzen. Imitazio faseari dagokiola, Abusu Ikastolako umeen %51a kokatzen den bitartean, Arrigorriagako Herri Ikastetxean %42a kokatzen da. Idazketa bereiziaren faseari dagokionean, hurrengoa da banaketa: %45a Abusun eta %58a Arrigorriagan. Abusu Ikastolaren kasuan hirugarren fase bat aurkitu da, fase silabikoa (%4). Grafiko 3. Lau urteko haurrak guztira Lau urteko umeen kasuan (3 grafikoa) ikus daitekeen bezala, fase silabikoa nagusitzen da, izan ere, haurren %57a fase honetan kokatzen da. Ikasleen %21a aldiz, hurrengo fasean aurkitzen da, hau da, zatitze silabiko-alfabetikoaren fasean. Ikasleen beste %18a, idazkera bereiziaren fasean dago, eta azkenik, kopuru oso murritzean bada ere, umeen %3a imitazioaren fasean aurkitzen da eta soilik %1a alfabetikoan. Grafiko 4. Abusu Ikastola eta Arrigorriagako Herri Ikastetxea (4 urte) Lau urteko haurrekin jarraituz (5 grafikoa), adin honetan nabarmentzen den fasea silabikoa da. Bi ikastetxetan emaitzarik agerikoenak fase honetan aurkitu dira, baina bien artean aldea badago; Abusu Ikastolan %72a kokatzen da eta Arrigorriagako Herri Ikastetxean %50a. Gainontzeko kasuetan emaitza ezberdinak topatu dira bi ikastetxeetan. Abusu Ikastolan beste bi fase azalarazi dira: idazkera bereiziaren fasea (%11) eta zatitze silabiko-alfabetikoaren fasea (%17a). Arrigorriagan aldiz, beste lau fase aurkitu dira, hau da, idazketa prozesuko fase guztiak. Idazketa bereizian %22a, zatitze silabiko-alfaketikoan %20a, imitazioan %5a, eta zatitze alfabetikoan %3a. Adin honetan Arrigorriagan agertzen diren bi faseak (imitazioa eta zatitzen alfabetikoa), idazketa prozesuan ematen diren lehen eta azken faseak dira. Grafiko 5. Bost urteko haurrak guztira Bosgarren grafikoari erreparatuz, bost urteko haurren gehiengoa zatitze alfabetikoaren fasean zein zatitze silabiko-alfabetikoaren fasean ageri da. Fase hauetan dagoen ikasle kopurua nahiko berdintsua da; %46a zatitze alfabetikoari dagokio eta %37a berriz, zatitze silabiko-alfabetikoari. Zenbateko txikiago batean aurkitzen dira fase silabikoan ageri diren umeak (%12a) eta idazketa bereiziaren fasekoak ( %5a). Grafiko 6. Abusu Ikastola eta Arrigorriagako Herri Ikastetxea (5 urte) Azkenik, bost urteko haurren idazketa prozesuan, bai ikastetxe batean zein bestean soilik haurren %5a idazketa bereiziaren fasean aurkitzen da. Abusu Ikastolan, ikasleen %22a fase silabikoan kokatzen da; Arrigorriagako ikastetxean bost urteko haurren artean ez da bertan dagoen ikaslerik. Zatitze silabiko-alfabetikoaren faseri dagokionez, hurrengoa da banaketa: Abusu Ikastolan %40a eta Arrigorriagako Herri Ikastetxean %33a. Autoreek proposatzen duten azken faseari dagokionean, zatitze alfabetikoaren fasea, Abusuko ikasleen %33a bertan kokatzen da eta Arrigorriagako ikasleen kopuru handi bat (%62a). Grafiko 7. Abusu Ikastola eta Arrigorriagako Herri Ikastetxeko zailtasunak Idazteko zailtasunei erreparatu (7 grafikoa), hurrengoak dira idazketa prozesuan bai Abusu Ikastolan bai Arrigorriagako Herri Ikastetxean errepikatu diren zailtasunak: 1. Haurren artean zailtasun nabarmenena, akats ortografikoak izan dira. Ohikoenak ts, tz eta tx-n ikusi izan dira eta s eta z-ren artean ere. 2. Haur batzuk, letrak beste norabiderantz idazten dituzte. Kasu gehienetan, "S" letra bestea noranzko batean idatzi dute eta "G" letraren kasuan ere gutxi batzuk identifikatu dira. 3. Ikasle gutxi batzuk hitzen eta letren arteko espazioak ez dituzte errespetatzen. Hau da, askotan bi hitz ezberdin elkarturik idatzi dira eta beste batzuetan aldiz, hitz bakarreko letren artean espazio larregi utzi da. 4. Haur ezkertiarren kasuan, hitzak kontrako norabidean idatzi dituzte. Hau da, ezkerretik eskumara idatzi beharrean, eskumatik ezkerrera sortu dituzte idatziak. 5. Hiru urteko haurren artean grafia irudikatzeko zailtasuna antzeman da. Gainera, zailtasun hau nabarmena izan da imitazio fasean aurkitzen diren ikasleen artean; hitz konbentzionalak oraindik ez dituzte idazten eta marrak eta zirkuluak erabiltzen dituzten haien idatzietan (Fons, 2001). 4. Emaitzen eztabaida Ikerketa egin eta datuei erreparatuta, argi dago ez dagoela idazketa fase zehatzik adin bakoitzeko. Beraz, lanaren lehenengo hipotesia ez da guztiz bete. Egia da, adin bakoitzean nabarmentzen edo nagusitzen den fase bat edo bi aurkitzen direla. Kontuan hartu behar da, haur bakoitzak bere garapen prozesua duela eta idazketa faseak, garapenarekin batera aurreratzen edo gainditzen dira (Ferreiro, 1997; Fons, 2001; Ibarra, 2008; Maia eta Larrea, 2010). Beraz, Agerian dago, hiru urteko haurren kasuan, imitazio fasea eta idazkera bereiziko fasea nabarmentzen direla. Adin honetako haurrak, alde batetik, idazteko marrak eta zirkuluak erabili dituzte, hau da, ikasleen %47ak forma ez-ikonikoz osaturiko idatziak sortu ditu (Fons, 2001). Beste alde batetik, haurren beste kopuru handi bat (%50a) idazkera bereizian aurkitzen da. Izan ere, haurrek idatzitako hitzetan letra konbentzionalak erabili dituzte (Fons, 2001). Horrez gain, badaude adin honetan idazkera eta doinuen arteko erlazioak egiten dituztenak. Izan ere, Maiak eta Larreak (2010) adierazten duten bezala, badaude silaba bakoitzeko letra bat idazten duten haurrak eta horiek fase silabikoan kokatzen direla gehitzen dute. Abusu Ikastola eta Arrigorriagako Herri Ikastetxean aurkitzen diren lau urteko haurrak, Ferreirok (1997), Fonsek (2001), Ibarrak (2008) eta Maiak eta Larreak (2010) proposatzen dituzten idazketa prozesuko bost faseetan kokatzen dira. Izan ere, badaude zirkuluak edo marrak eta letra konbentzionalak erabiltzen dituzten haur gutxi batzuk (Fons, 2001). Haurren kopuru handiena (%57a), Maiak eta Larreak (2010) azaltzen duten fase silabikoan kokatzen dira, hau da, silaba bakoitzeko letra bat idazten dute, idazketa eta doinuen arteko erlazioak egiten dituztelako. Zatitze silabiko-alfabetikoan aurkitzen diren haurren kasuan, silaba bakoitzean doinu bat baino gehiago dagoela konturatu dira eta horren ondorioz, silaba bakoitzeko letra bat baino gehiago idazten dute, hitz horrek dituen bokal eta kontsonante guztiak idatzi barik. Gainera, ikusi ahal izan dugunaren arabera eta Fonsek (2001) proposatzen duena kontuan hartuz, fase honetan aurkitzen diren haurrek elementu nabarmenenak idazten dituzte. Hau da, ikasleen idatzietan, bokal tonikoak eta lehenengo kontsonanteak ageri dira (Maia eta Larrea, 2010). Horrez gain, adin honetan ere, badago ahoskatzen den guztia idazten duen haur kopuru txiki bat (%1a); zatitze alfabetikoaren fasean aurkitzen da. Bost urteko haurren kasuan, Ferreirok (1997), Fonsek (2001), Ibarrak (2008) eta Maiak eta Larreak (2010) proposatzen dituzten azkeneko bi faseak nabarmentzen dira; zatitze silabiko-alfabetikoaren eta zatitze alfabetikoaren faseak. Beraz, adin honetako haurren %46ak ahoskatzen den guztia idazten du. Ikasleen %37a berriz, silaba bakoitzeko letra bat baino gehiago idazten du (Maia eta Larrea, 2010). Egia da, badaudela oraindik silaba bakoitzeko letra bat idazten duten haurrak (Maia eta Larrea, 2010) eta letra konbentzionalen erabilpena egiten dutenak (Fons, 2001). Emaitzetan ikusi den bezala, badaude adinarekin desagertzen edo gainditzen doazen faseak. Beraz, haurren garapena aurrera joan ahala, haurren idazketa prozesuak ere aurrera egiten du. Gainera, ikerketan jasotako datuei eta autore desberdinek esandakoari erreparatuz, esan daiteke hiru urteko haurrak idazketa prozesuaren hasieran kokatzen direla, hau da, idazketa munduan esploratzaile berriak dira. Lau eta bost urteko haurren faseak zeintzuk diren ikusita, agerian dago prozesuan murgildurik daudela; bost urteko haurrak lau urtekoak baino gehiago. Ikertutako bi ikastetxeek metodologia ezberdinak erabiltzen dituzte. Abusu Ikastolan, idazketa lantzeko fitxen presentzia eskasa da eta idazketa lantzeko txoko espezifiko bat dago; kontuan hartu behar da txokoen erabilpena zentroan hautazkoa dela. Arrigorriagako Herri Ikastetxean berriz, batez ere lau eta bost urteko geletan, idazketa lantzeko fitxen presentzia nabarmena da. Bi ikastetxeko grafikoetan ikusten den bezala, haurren faseei erreparatuz, ez da desberdintasun handirik ikusten Abusu Ikastola eta Arrigorriagako Herri Ikastetxearen arteko ikasleengan. Modu honetan, lanaren bigarren hipotesia egiaztatu egin da. Beraz, fitxen erabilpenak ez du idazketa bermatzen, hots, gero eta fitxa gehiago erabiltzeak ez du esanahi haurrek idazketa fasetan aurrera egingo dutenik. Idazketa prozesuan ematen diren haurren zailtasunak antzekoak dira ikertutako bi zentroetan; Abusu Ikastolan eta Arrigorriagako Herri Ikastetxean. Izan ere, aztertutako bi zentroetako haurren idatzietan akats berdinak errepikatu dira lanaren hirugarren hipotesia egiaztatuz. Gainera, Ibarrak (2008) eta Maiak eta Larreak (2010) proposatzen dituzten zenbait zailtasun eta arazo kognitibo ikusi da ikertutako haurren idatzietan. Garrantzitsua da, idazketa munduan murgilduta dauden haurren akatsak identifikatzea eta aldi berean, horiengan arreta ipintzea. Horretarako, idazketa prozesuan zailtasun horiek gainditzeko aukera ezberdinak eskaini behar zaie haurrei; idazketa prozesuan laguntzeko eta haien idazketa garapenean aurrera egin dezaten. 5. Ondorioak Umeen faseak adin ezberdinetan identifikatzeko eta idazketa prozesuan haurrek izaten dituzten zailtasunak ikusteko egin den ikerketak hurrengo ondorioak ateratzeko aukera eman du. Helburuei erreparatuta, umeen gehiengo handi bat bere adinari dagokion fasean kokatzen da. Aipatu bezala, adin bakoitzean nabarmentzen den fase bat edo bi daude gehienez, eta ikertutako haurrak gehiengo horretan kokatzen dira nahiz eta salbuespen gutxi batzuk egon. Ikertutako metodologien artean ez da desberdintasun handirik ikusten haurren idazketa prozesuko faseetan. Hortaz, Molinaren (2001) gomendioei jarraituz, metodologia naturalaren erabilpena bultzatu behar da. Modu honetan, haurrek idazketa prozesuan murgiltzeko aukerak izango dituzte. Horrez gain, autore honek proposatzen duen metodologiaren erabilpenarekin batera, haur bakoitzaren garapen erritmoa errespetatzen dela ikusi da. Topatu diren zailtasunak, oso arruntak dira idazketa prozesuaren hasierako urte hauetan, hots, Haur Hezkuntzako hiru, lau eta bost urteko haurrek horrelako zailtasun edo akatsak izan ohi dituzte idatziak sortzerako momentuan. Beraz, ikertutako haurren idatzietan aurkitu diren zailtasunak, zalantzan gera daitezke oraindik. Izan ere, Haur Hezkuntzako etapan ez dira dislexia bezalako trastornoak detektatzen idazketa arloari dagokionean. Alvaradok et. al. (2007), dislexiaren detekzioa, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan (sei eta bederatzi urte bitartean) edo Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan (bederatzi eta hamabi urte bitartean) detektatzen dela diote. 6. Ikerketaren mugak eta etorkizunerako aukerak Adin ezberdinetako umeen faseak identifikatzeko eta aldi berean, horietan aurkitzen diren zailtasunak ikertzeko prozesuan zenbait mugekin topo egin dugu. Ikerketa egiteko, arestian aipatu bezala, Bilbo Handian kokatzen diren bi ikastetxe aukeratu ditugu horien errealitatea idazketa prozesuari dagokienean zein den aztertzeko aukerak izanez. Beraz, Haur Hezkuntzako hiru, lau eta bost urteko haurren faseak modu globalean zeintzuk diren zehazteko muga izan da bi zentroen aukeraketarekin. Izan ere, lagina txikia da ikerketan eman diren datuak modu global batean aurkezteko. Gainera, ikerketa egiteko beharrezkoa izan den informazio modu ezberdinetan lortu izan da. Zentro batean, haurren idatzien diseinua zentro horretako irakasleek mugatu dute eta haiek markatu dituzte jarraitu beharreko pausuak. Modu honetan, aztertutako zentro batean behaketa parte-hartzailea egiteko aukerarik ez dugu izan. Etorkizuneko ikerketei begira, faseak eta horietan aurkitzen diren zailtasunez gain, irakaslearen rola zein den behatzea edo ikertzea ere gustatuko litzaiguke. Zentro berdineko irakasleek metodologia edo teknika ezberdinak erabiltzen dituzte haurrak idazketa prozesuan murgiltzeko. Beraz, irakaslearen rola haurren garapen prozesu honetan garrantzia duela uste dugunez, hurrengo baterako hauen rola zer nolako eragin duen ikertuko genuke. Modu honetan, irakaslearen rola umeen idazketa prozesuko faseetan eraginik duen ala ez egiaztatzeko. Horrez gain, ikertutako zentroetan metodologia ezberdinak erabiltzen dira baina badaude beste metodologia asko zentro ezberdinetan martxan. Horregatik, etorkizunari begira, ondo egongo litzateke beste metodologia batzuk erabiltzen dituzten zentroetan haurren idazketa faseak eta horietan sortu daitezkeen zailtasunak ikertzea. Azkenik, epe luzerako ikerketa bat burutzea ondo egongo litzateke haurrek idazketa faseetan dituzten aurrerapenak zeintzuk diren aztertzeko. Hau da, ikasturte oso batean ikasle talde batek prozesu honetan izandako garapena zein den aztertzea. Horrez gain, ikasle talde zehatz baten ikerketa jarraitua egitea ondo legoke. Modu honetan, haurrak hiru, lau eta bost urteko geletan idazketa prozesuan izandako garapena ikertzeaz gain, urteekin gainditu dituzten zailtasunak zeintzuk diren identifikatu litezkeelako.
science
addi-b029f30856b6
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31762
Idazketa prozesua Haur Hezkuntzako etapan: idazketa faseen eta zailtasunen azterketa
Etxebarria Elordui, Aitziber
2019-02-28
3 urte, Arrigorriaga Herri Ikastetxea, 2018 2. Eranskina: Idazketa bereiziaren fasea 3 urte, Arrigorriaga Herri Ikastetxea, 2018 Letra konbentzionalak egiten ditu. Soinu bakoitzeko letra bat idazten du. Silaba bakoitzeko letra bat baino gehiago idazten du. Hitz bakoitzari dagozkion bokal eta kontsonante kopuruak idazten dituzte. Letra solteak idazten ditu Silaba bateko hitzak letra bat baino gehiagorekin adierazten du Bokal berberak dituzten hitzei beste letra bat gehitzen die desberdintzeko. Grafia identifikatzeko zailtasuna du Grafia idazteko zailtasuna du Silaba bakarreko hitzetan letra bat gehiago idazten du Ortografia akatsak egiten ditu Letra larria eta txikiak ez ditu bereizten Hitzen arteko espazioak ez ditu errespetatzen
science
addi-280b4968be2a
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31766
Ipuinaren moldaketa bizkaierara eta bere erabilera ahozko komunikazioa lantzeko Haur Hezkuntzan
Beaskoetxea Elezgarai, Udane
2019-02-28
Leioan, 2018ko maiatzaren 30ean 1. Sarrera Gaur egun, salbuespenak-salbuespen, euskara batuan daude Bizkaiko ikastetxeetan erabiltzen diren material didaktikoa eta literatura-irakurgaiak. Euskara hori da, beraz, hezkuntza-sistemaren eremu curricularraren eta lantzen den hizkuntza idatziaren ardatz. Hala ere, euskara bateratu hori sortu zenetik, ahozko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunen lanketa euskara horretara zabaltzeaz gain tokiko hizkuntzara, hau da, euskalkira, hedatzearen aldeko ahaleginak egin dira; kasu honetan mendebaldeko euskalkira (bizkaierara) eta zehatzago, Mungialdeak berezko duen Bizkaiko Ipar-Sartaldeko euskarara, hain zuzen ere. Lan hau Mungiako Legarda HLHI ikastetxean eta bertako euskalkia lantzeko egin da. Hala ere, egin den lanaren metodologiak balioko luke edozein euskalki landu nahi duen irakaslearentzat ere. 237/2015 DEKRETUAK, abenduaren 22koak, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoak berak ere horren alde egin du. Curriculumeko hasierako xedapenetan haurrek familiatik dakarten hizkuntzari arreta berezia jartzeko beharra aipatzen da, hizkuntza-konpetentzia guztiak biltzen dituen hizkuntza-multzoa garatzeko helburua dagoela adieraziz. Familiatik dakarten hizkuntza horien artean, euskalkia ala tokian tokiko hizkuntza barneratuta dagoela ulertzen dugu, are gehiago, nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremuan, bigarren zikloko edukien artean beren-beregi aurreikusten denean "hizkuntzak eta dialektoak erabiltzeko interesa izatea eta haiek begirunez begiratzea". Eduki hori indar handiagoz landu beharko da, ingurunearen baldintza soziolinguistikoek hala eskatzen dutenean (9. artikulua). Ez da Dekretu hau euskalkia lantzearen alde agertzen den bakarra. Maiaren eta Larrearen (2008) aburuz, euskara batua eta euskalkiaren arteko kontrakotasun fase baten ostean, gaur egun, bien arteko osagarritasunaren aldeko ideia gailendu da, biek komunikazio-gaitasunaren garapenean laguntzen baitute. Osagarritasun hori hezkuntzan ere islatu beharra dago. Hala adierazi zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak 1982ko adierazpen banatan1. Gaur egun, Maiaren eta Larrearen (2008) iritziz, euskara batuari eta euskalkiari euren erabil-esparru bereziak bilatu nahi zaizkie. Era berean, Elorduik eta Maiak (2002) diote hizkuntzaren ulertzeko moduan, euskara batuak eta euskalkiak funtzio ezberdinak 1 1982ko urriaren 22ko Euskararen erabilera Bizkaiko irakaskuntzan izeneko adierazpena eta 1982ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren adierazpena, hurrenez hurren. betetzen dituztela komunikazio testuinguruaren arabera eta, hortaz, bakoitza erregistro ezberdinetan erabiltzeko modukoa dela uler daiteke, norekin mintzatzen garen eta testuingurua zein den kontuan hartuta. Euskara batua lantzea beharrezkoa da, alderdi guztietako euskaldunok elkar ulertzeko eta edozein gairi buruz hitz egiteko gai izateko eta euskalkia, aldiz, guraso eta seme-alaben arteko transmisioa sendotzeko, hizkuntza sena eta sormena indartzeko eta euskara osoagoa, zuzenagoa eta indartsuagoa eraikitzeko (Maia eta Larrea, 2008). Nazioartean ere hizkuntza-barietateak onartzen dira, alde batetik, estandarra ulermenaren berme gisa eta, bestetik, aldarazpenak komunitateen nortasunaren adierazpen gisa (Crystal, 2003). Aurreko guztiari gehitu behar zaio komeni dela eskola inguruan txertatua egotea eta, beraz, inguru horretako errealitate soziolinguistikoa ere kontuan hartzea. Maiak eta Larreak (2008) diote, ikastetxeko eta ikasgelako hizkuntza-politika euskalkiduna ezartzeko erabakigarriak direla, alde batetik, eskualdean euskara bizkorra izatea eta bestetik, bertan euskalkia ezagutzea. Horren ondorio zuzena da, ingurune erdaldunean (ingurunetzat ulertuta, eskualdea, herria, ikastetxea eta azkenik ikasgela) dauden kasuetan, egokiena ikastetxeak euskara batuaren2 aldeko hautua egitea dela. Kontrara, ingurunea euskalkiduna den kasuetan, euskara batua eta euskalkia mantentzea da zuzenena, horretarako proportzio kritikoa3 betetzen denean. Lan hau Mungiako Legarda HLHI ikastetxean egin da. Bertako ingurune soziolinguistikoaren adierazleak zeintzuk diren ezagutzeko, lehenengo eta behin herriaren ezaugarriak aipatuko dira. Herriko euskararen bizkortasunari buruzko datuak jaso dira Mungiako Udalak eta Emun Zerbitzuak (2017) egindako Euskara Foroei buruzko txostenean. Datu horietan ikus daiteke, herritarren % 53,2k euskaraz hitz egiten jakin arren (EUSTATek 2011an argitaratutako datuak), erabilera txikiagoa dela, % 28 hain zuzen ere4. 1. irudian jaso dira, alde batetik, aipatu diren euskara gaitasunari buruzko datuen portzentajeak eta bestetik, euskararen erabilerari buruzko portzentajeak erakusten dituzten grafikoak: 2 Erregistro formala eta ez-formala lantzea komeni da aukera honen kasuan. 3 Maiarentzat eta Larrearentzat (2008) 3 eta 6 urte bitarteko haurren ikasgelen kasuan ikasleen %20-40 euskaldunak direnean proportzio kritikoa ematen da. Hortik aurrera euskalkia izan daiteke ikastetxean erabiltzen den hizkuntza eremu curricularrean. Baina ez da eskoletan proposamen hori arnas-guneetan ere betetzen. 4 Ohar bedi ezagutzaren eta erabileraren datuei buruzko grafikoetako datek lau urteko aldea dutela. 1. irudia: Mungiako euskararen bizkortasunari buruzko datuak Herrian dagoen euskararen aldaerari dagokionez, Zuazok eta Goitik (2017) 2011ko EUSTATek argitaratutako datuak jasotzen dituzte euren liburuan eta horietan argi geratzen da 8.612 euskaldunetatik 5.806k dutela euskara lehen hizkuntzatzat. Gainera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) euskararen erabilerari buruzko atlasa argitaratu du eta horretan adierazten da 1981 eta 2011 urteen artean lehen hizkuntza euskara duten biztanleen kopuruak % 21,3ko bilakaera negatiboa izan duela. Egoera horrek indartu egiten du euskalkia lantzeko beharra. Herriko errealitateaz gain, Legarda HLHI ikastetxean ez dago Hizkuntza Proiekturik, baina eremu curricularrean erabiltzen den hizkuntza euskara batua da. Hala ere, ahozko komunikazioan irakasleek bizkaiera erabiltzen dute haurrekin, euretariko asko eskualdekoak izanik. Horrez gain, egin berri dute Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko 2017-2018 programari dagokion diagnosia eta horretan ageri da, eskolako ikasleen % 31,82k euskara duela ama-hizkuntzatzat. Esku-hartzea egingo den lau urteko ikasgelan 21 haur daude. Euretatik 14k (% 66,67) erdara, 4k (% 19,05) euskara batua eta 3k (% 14,29) eskualdeko euskalkia dute ama-hizkuntzatzat. Hortaz, ikasgela honen kasuan, aurretiaz aipatutako euskalkia presente egoteko proportzio kritikoa ozta-ozta ematen da. Aipatutako datuetatik ondoriozta dezakegu, euskarak duen bizkortasuna eta euskalkiaren presentzia baxuagoa dela azken urteotan herrian. Hala ere, Mungian, ikastetxean eta ikasgelan bada euskalkiduna den lagina oraindik, eta hizkuntza-aldaera hori momentu zehatzetan lantzea komeni dela uste dugu, bai galdu ez dadin, bai haurrek horien aldeko sena indartu dezaten. Lanketa bera egitea komeni da hizkera informalaren kasuan ere, euskara batuaren kasuan egiten den bezala, haurrak bizkaieraz ere erregistro hori erabiltzeko gai izan daitezen. Ez da trabarik gabeko helburua, ordea. Hasteko, hezkuntzan indarrean dagoen lan eskaintza publikoaren eta ordezkapenen sistemak eragindako mugikortasunak zail egiten du, kasuko irakasleak tokian tokiko herriko hizkera hori ezagutzea. Horren aurrean, Maiak eta Larreak (2008) irakasleari besteak beste euskalkia ikasteko ahalegina eta errespetuzko jarrera eskatzen dizkiote. Bigarren traba bat ere badago. Maiak (2001) aipatzen du, merkatuaren baldintzek gaitz egin ohi dutela euskalkian eginiko materialak lortzea eta erabiltzea, arreta berezia jarriz fikziozko lanetan eta irakurgai arruntetan. Horren ondorioa da eredu estandarrera, euskara batura, jotzea. Baina, irakasleak eskura duen materiala egokitu dezake euskalkira, nahiz eta zenbait kasutan horrek aholkularitza eskatzen duen. Lan gutxi egin da gai honen inguruan eta horretarako bidea Ikas Elkarrek Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako argitaratutako material didaktiko digitalek5 zabaltzen duten arren, lan hau dagoen hutsune hori betetzera dator hein batean. Lan honen helburu orokorra da haurren ahozko hizkuntza- eta komunikaziogaitasunaren garapenean laguntzea, horretarako Haur Hezkuntzako lau urteko gela batean ezarriko den eta euskalkiari arreta berezia eskainiko dion esku-hartzea diseinatuz. Helburu hori betetzeko, haurrei Martin Txiki eta Basajaunak ipuina modu esanguratsuan irakurriko zaie, euskara batuan lehenengo eta eskualdeko euskalkian ondoren6. Hortaz, helburu orokor horrek azpi-helburu hirukoitza hartzen du barnean: a) Ipuinen irakurketa esanguratsuak haurren ahozko komunikazio gaitasunaren garapenerako baliagarritasunik duen aztertzea. b) Ahozko komunikazio-gaitasun osoagoa garatzeko euskalkiak baliagarritasunik duen aztertzea. c) Ipuinek euskalkiak ikasteko eta horiekiko sena pizteko duten balioa aztertzea. Hala ere, irakurketa esku-hartzearen gunea izan arren, aurretiazko eta ondorengo jarduerak ere diseinatu dira haurren garapenean laguntzeko eta ahalik eta kalitaterik oneneko datuak biltzeko. Datu horietatik garatu da ikerketa esanguratsua. Irakurri aurretik, aurrezagutzak zehazteko eta haurrek ipuinari buruzko hipotesiak sortzeko jarduerak egingo dira eta ondoren, berriz, hizkuntza arloan ikasitakoa barneratuta duten ebaluatzeko eta hizkuntza-gaitasuna elkarrizketa bidez garatzeko jarduerak egingo dira. Jarduera horien guztien emaitza jasotzeko, fitxa ezberdinak eta ikus-entzunezko euskarria duten baliabideak erabili dira. Horrek aukera eman digu, haurrek eskuhartzearen aurretik eta ondoren zuten hizkuntza- eta komunikazio-gaitasuna alderatzeko. Esku-hartze didaktiko honetan lortuko diren emaitzen aurrean dauden hipotesiak ondokoak dira: a) Ipuinen irakurketa esanguratsuak haurraren ahozko komunikaziogaitasuneko forma batzuk garatuko ditu bere osotasunean, haurren amahizkuntza edozein dela ere (H1). b) Bizkaierara moldatuta dagoen ipuinaren irakurketa esanguratsuak haurren ahozko komunikazio-gaitasuna osatuko du, haurrak ama-hizkuntza zein den kontuan hartuta emaitza ezberdinak erakutsiz (H2): i. Euskalkidun haurrek tokian tokiko hizkerak berezko dituen hiztegi eta egitura batzuk erabiliko dituzte hasieratik eta beste batzuk ere ikasiko dituzte (H2.1). ii. Ama-hizkuntza euskara batua duten haurrek ez dituzte tokian tokiko hizkerak berezko dituen hiztegi eta egiturak erabiliko eskuhartzearen aurretiazko jardueretan, baina azken fasera heltzen direnerako zenbait egitura erabiltzen hasiko dira (H2.2). iii. Ama-hizkuntza erdara duten haurrek zailtasunak izango dituzte irudietan agertutako kontzeptu eta jarduerak izendatzeko eta ez dituzte tokian tokiko hizkerak berezko dituen hiztegi eta egiturak erabiliko. Gainera, maileguak ere erabiliko dituzte. Hala ere, euskalkiarekiko sena eta ezagutza indartuko dituzte eta aurreko taldeak bezala, euskalkiak berezko dituen egitura eta hitzak erabiliko badituzte, hein txikiago batean izatea espero da (H2.3). 2. Esparru teorikoa eta kontzeptuala 2.1. Hizkuntza- eta komunikazio-gaitasuna. Kontzeptua eta garapenean laguntzea Aurretiaz esan bezala, lan honen helburu orokorra da haurren ahozko hizkuntzaeta komunikazio-gaitasunaren garapenean laguntzea. Lehenengo hori, hizkuntzagaitasuna, hiztun-entzule idealak duen hizkuntza baten egiturari buruzko ezagutza gramatikala da (Hymes, 1972). Baina haur arrunt batek hizkuntzaren gramatika-arauak ikasteaz gain, hizkuntza momentu eta testuinguru bakoitzari egokitzen ere ikasten du, hau da, komunikazio-gaitasuna garatzen du. Beraz, komunikazio-gaitasunak hizkuntzagaitasunak baino eremu zabalagoa hartzen du: arau gramatikalen ezagutza eta onargarritasuna eskatzen ditu. Onargarritasun hori, diskurtsoa testuinguru jakinetara egokituz lortzen da eta horretarako gaitasun estrategikoa eta balio pragmatikoa7 erabiltzea komeni da. Komunikazio-gaitasunak barneratzen dituen gaitasun horiek (hizkuntza-gaitasuna, gaitasun estrategikoa eta balio pragmatikoa) eta bakoitzak hartzen duen eremua aipatu zituen Spielmannek (2013) 2. irudian jasotako hurrengo eskeman. 2. irudia: Gaitasun-komunikatiboa (Spielmann, 2013) Aipatutako komunikazio-gaitasuna garatzeko iturri eta eredu egokiak dira literatura-irakurgaiak eta zehatzago ipuina, horretarako haurrei input esanguratsua eskaintzen dien heinean. Horrela jasotzen da 237/2015 Dekretua, abenduaren 23koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoan jasotako Hizkuntzaeta literatura-komunikaziorako oinarrizko konpetentzia espezifikoan. 7 Balio pragmatikoa da efektu komunikatiboak lortzeko araua esplotatzea. Balio linguistikoak komunikatu ezin duen efektua deskribatzeko erabiltzen da (García-Arriola eta Iruskieta, 2016). Hala ere, input esanguratsuak eskaintzea lagungarri den arren ez da nahikoa. Haurra da bere gaitasun-komunikatiboa eraiki eta garatu behar duena eta eraikitzeprozesu horretan laguntzen dute metodologia konstruktibistek. Ildo konstruktibistaren arabera, haurrak ikaskuntza berria lehenago dituen jakintzen gainean sortzen du eta horretarako, ezinbestekoa du bere parte-hartze aktiboa (Maia eta Larrea, 2008). Metodologia hori hartu da oinarritzat, ikasketa esanguratsua8 eraikitzen lagunduko dion ipuin tailerra9 diseinatzeko. Hau da, Diazek (2016) azaldu bezala, lehenengo haurrek aurretiaz dituzten ezagutzak zeintzuk diren jakiteko jarduera batzuk prestatu dira. Ondoren, ezagutza horien gainean berriak eraikitzeko beste jarduera batzuk ere diseinatu dira. Eraikitze-prozesu osoan zehar, Segurak (2005) aipatutako aldamioa10 edo laguntza eskainiko zaie haurrei; diseinatutako jarduerak erabiliko dira helduaren eta haurraren arteko elkarrizketa elkarreragileren bidez komunikazio-gaitasuna garatzeko barne prozesu hori errazteko. Komeni da laguntza hori ematea Sanchez-Canok (2001) aipatutako elkarrizketetako estrategien bidez. Hau da, komunikazio-gaitasunaren garapenean laguntzeko egokia da haurren ahozko ekoizpena indartzeko estrategiak erabiltzea. Estrategiok dira gutxieneko erantzuna eta laguntza semantikoa ematea, besteak beste, baieztapena, imitazioa, birformulazioa, zuzenketa eta kateatzea erabiliz. 2.2. Ipuina bizkaierara moldatzeko irizpideak Moldatu den ipuina Ikastolen Elkarteak (Murua, 2010) argitaratutako Martin Txiki eta Basajaunak da. Hori da Urtxinta Proiektuak lau urteko haurrentzat proposatzen duen bigarren hiruhilabetekorako ipuinetako bat. Euskara batuan dago idatzita, eta ipuin hori bizkaierara moldatu da11, batez ere sintaxia eta hiztegiari dagokionean. Hurrengo taulan (ikusi 1. taula) jasotzen da sintaxian egindako moldaketen laburpena. Taularen lehenengo zutabean jasotzen da moldatua izan den kategoria (adibidez, deklinabidea ala aditza), bigarren zutabean kategoria horiek ipuineko zein adibidetan landu ditugun eta hirugarren eta laugarren zutabean, adibideok nola jaso diren batuaz eta bizkaieraz hurrenez hurren: 8 Maiaren eta Larrearen (2008) arabera, ikasketa esanguratsua da jakintza zaharren eta berrien arteko loturak ezartzeko aukera ematen duena. 9 Quintoren (2005) arabera, tailerra espezializatutako lekua da eta bertan, hausnartutako jarduerak egiten dira. 10 Seguraren arabera aldamioa irakasleak edo beste ikasleek emandako laguntza mota da. Laguntza horri esker ikasleek euren egungo gaitasunetatik nahi diren helburuak betetzeko bidea egiten dute (2005). 11 Ikusi 1. eranskina. Atzizkiak (12) -Txo Txikitxo Pixka bat Urrun Erraldoi -Txu Txikitxu Apurtxu Asautxuau -Tzar Gizontzar Aditzlaguntzaileak 2.2.1.4. Postposizioak Gaberen ordez barik erabili da (ikus 4 adibidea). 2.2.1.5. Graduatzaileak i. Atzizkiak. Bizkaieraz (mendebaldeko euskaraz) sarritan erabiliak diren (Arejita, 2002) –txu –txoren ordez eta -tzar atzizki graduatzaileak ezarri dira. –Txu atzizkiaren kasuan, beheranzko graduazioa egiteko, hau da erdeinuzko esangura emateko, erabili da (ikus 10 adibidea). (10) - Ikusi al dozu, txikitxu horreek?- esan zotsien Martin Txikiri-. Orain zeure txandea da. Atzizki hori txikitasuna adierazteko ere erabili da (ikus 11 adibidea). (11) Apurtxu bat asautxuau egoanean halan esan zotsien barrabas aurpegia ipinita:. -Tzar atzizkiaren kasuan, hori handitasuna adierazteko erabili da, batuan dagoen bertsioko erraldoi hitza (12) gizontzar hitzarekin ordezkatuz. ii. Errepikapena. Batez ere adjektiboen kasuan horien esanahia edo izenak duen ezaugarria goratzeko erabili da. Bizkaieraz arrunta da baliabide hau erabiltzea helburu hori lortzeko (ikus 13 eta 14 adibideak). (13) Munduan asko lez, arto-koskolez, orain dala urte partidea Martin Txiki izeneko mutil zuhur-zuhur bat bizi ei zan Aralar ingeruko uri batean. (14) Etxera sartu eta arin batean aitten abarkak jantzi zeuzen, abarka nasai-nasaiek. iii. Forma lexikalak. Graduatzaile bezala sano eta itzelezko hitzak jarri dira, bizkaieraz erabiliak dira eta. Hurrengoak dira horien adibide (ikus 15 eta 16 adibideak): (15) Halanda be sano zuhurra zan eta atoan asmau zeuen modue. (16) -Iapa-iapa-iuuu! Itzelezko burutazinoa euki dot!-esan zeuen. 2.2.1.6. Aditza Aditzaren aspektua bizkaierara egokitzeko hurrengoak eduki dira kontuan: i. Partizipio burutuak amaieran –n duenean –on ipini da bizkaieraz (ikus 17 adibidea): (17) Aralarreko mendietan bizi ziran, eta hareexek bai, hareek euki baeukean garie, baina gizakumei ez zotsien emon gura izaten. 3. Metodologia 3.1. Ipuinaren moldaketa Haur Hezkuntzako lau urteko haurrek osatutako gela bateko ikasleentzako proposamen didaktiko bat egin da ikertzeko eta erakusteko zein eragin duten irakurketa esanguratsuak eta irakurketa horretan euskalkia erabiltzeak haurren ahozko hizkuntzaeta komunikazio-gaitasunaren garapenean, haur horien ama-hizkuntza zein den kontuan hartuta. Esku-hartzea eta ikerketa burutu aurretik eta hori egin ahal izateko, Martin Txiki eta Basajaunak ipuina bizkaierara moldatu da txosten honetako esparru teorikoan jasotako irizpideak jarraituz. Testuari sintaxia eta hiztegia aldatu zaizkio euskalki horretara egokitzeko. 3.2. Esku-hartzea eta datu-bilketa Ipuina moldatuta, proposamen didaktikoa diseinatzeko zenbait fase eta fase bakoitzean hainbat jarduera sortu dira, aurretiaz aipatutako metodologia konstruktibistan oinarrituta eta betiere haurren ama-hizkuntzaren aniztasuna kontuan hartuz. Hurrengo irudian (ikusi 3 irudia) esku-hartzea osatzen duten aurretiazko, bitarteko eta ondorengo jarduerak jasotzen dira: 3. irudia: Proposamen didaktikoaren faseak. Jarduera guztien ostean, haurrek erakutsitako hizkuntza- eta komunikaziogaitasunari buruzko datuak euskarri ezberdinetan (grabaketak, behaketa-orriak eta fitxak)12 jaso dira. Sortutako behaketa-orriak eta fitxak hurrengoak dira: a) Hizkuntzaren arloan ezagutzak zehazteko fitxa (ikus 3. eranskina). b) Hipotesiak egiteko fitxa: narrazioaren sekuentzia (ikus 4. eranskina). 12 Beren beregi sortutako euskarriak. c) Hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunaren aurreko eta ondorengo ebaluazioa egiteko fitxa (5. eranskina). Horietan guztietan jasotako datuak izan dira lan honetako ikerketaren oinarri eta beraz, zehaztutako helburu eta hipotesien betepena baieztatu edo ezeztatzeko aztertu dira, emaitzak atalean. 3.2.1. Haurren euskalkiaren jabekuntza aktibatu eta zehaztea Ipuina kontatu aurretik bederatzi haurrekin jarduera bat burutu da, euren hizkuntzarekiko aurrezagutzak zeintzuk diren zehazteko asmoz. Aipatutako bederatzi haurrak, hiru umeko hiru taldetan banatu dira, nahiz eta jarduera hau modu indibidualean egin. Haurren aukeraketa egiteko, kontuan izan den irizpidea euren amahizkuntza izan da. Lehenengo taldea ama-hizkuntza euskara batua duten haurrez osatuta dago, bigarrena, ama-hizkuntza euskara duten euskalkidunez eta hirugarrena aldiz, amahizkuntza gaztelania duten haurrez. Lan honen bidez ateratako ondorioak osoagoak lirateke, haurren lagina handiagoa balitz. Hala ere, egindako azterketaren sakontasunak metodoa eta aurretiaz zehaztutako hipotesiak probatzeko aukera nahikoa emango digula uste dugu eta horri eman diogu garrantzia ondo dokumentatuz. Haur bakoitzari banaka irudi batzuk13 aurkeztu zaizkie. Irudi horiek sortu dira Martin Txiki eta Basajaunak ipuinean agertzen diren ekintza eta kontzeptuak erakusteko. Irudiok bikoteka antolatu dira, kontrako kontzeptuak edo jarduerak14 erakutsiz. Hau da, bikoteetako batean adibidez (ikusi 4. irudia), herria eta mendia erakutsi dira, haurrek ezberdintasuna modu argian ikus dezaten. 4. irudia: Kontrako kontzeptuak erakusteko eredua. Bikote bakoitzean ageri den kontzeptu edo jardueretako bat (3. taulan jasotako bikote bakoitzeko lehenengoa) geroago irakurri zaien ipuinean aipatzen da. Guztira hamabi bikote erabili dira hurrengo, izen, izenondo, aditz eta aditzondoetan antolatuta: Ostendu - Agertu Aurbehera - Aldats gora 3. taula: Kontrako kontzeptuen eta jardueren taula Haurrei irudien bikote bakoitzean ikusten dutena galdetu zaie hurrengo itaunak erabiliz: a) Izenen kasuan: Zer ikusten duzu irudi honetan? Zelan esaten dute etxean? Eta zure aititek eta amamak? b) Izenondoaren kasuan: Nolakoak dira basajauna eta mutila? Zelan esaten dute etxean? Eta zure aititek eta amamak? c) Aditzen kasuan: Zer ari da egiten Martin Txiki? Zer gertatzen zaio Martin Txikiri? Zelan esaten dute etxean? Eta zure aititek eta amamak? d) Aditzondoen kasuan: Nola dabil Martin Txiki? Zenbat gari garau hartu du? Non daude Martin Txiki eta Basajaunak? Zelan esaten dute etxean? Eta zure aititek eta amamak? Jarduera egin ostean (audioa grabatu egin da) haurrek emandako erantzunak eranskinetan aurki daitekeen fitxan jaso dira15. Fitxa horretan zehaztu dira haur bakoitzak erabilitako hitza bizkaierari, euskara batuari ala erdarari dagokion eta haur bakoitzaren ama-hizkuntza zein den. Horrek balio izan digu haurrek dituzten hizkuntzarekiko aurrezagutzak zeintzuk diren zehazteko eta kuantifikatzeko eta H2.1, H2.2 eta H2.3 hipotesiak modu partzialean (hipotesion lehenengo zatiek adierazten dute ipuina irakurri aurretik haurrek zein hiztegi erabiliko duten) baieztatu ala ezeztatzeko. 3.2.2. Ipuinaren sekuentziari buruzko hipotesiak eraikitzea Jarduera honetan lehenengoz erakutsi zaizkie haurrei Martin Txiki eta Basajaunak ipuina eta bertan agertzen diren irudiak. Ariketaren helburua bikoitza izan da. Alde batetik, haurrek ipuinean agertutako argumentuari buruzko hipotesiak egin dituzte. Horrela, hizkuntza- eta komunikazio-gaitasuna garatzeko aukera eskaini zaie. Beste alde batetik, aurre-ebaluazioa egiteko jarduera ere bada. Hau da, haurrek hipotesiak egiterako orduan erabilitako hizkuntza zein den ikusi da jarduera honetan, euren ama-hizkuntza eta komunikazio- eta hizkuntza-gaitasunak zeintzuk dituzten azaletik zehaztuz. Beraz, lan honetan zehaztutako H1 eta H2 hipotesien betepena aztertzeko erabiliko da jarduera hau, 3.2.5. jardueran erakutsitako gaitasunarekin alderatzeko balio izango baitu. Berriro ere banan-banan irudi batzuk aurkeztu zaizkie haurrei. Irudi horiek Martin Txiki eta Basajaunak ipuinetik hartu dira, inolako moldaketarik egin gabe eta narrazioaren une esanguratsuak erakusteko asmoarekin. Aipatutako irudiok ondokoak dira (ikusi 5., 6., 7. eta 8. irudiak): a) Martin Txiki abarkak janzten ikusten den irudia. 5. Irudia: Hipotesiak eraikitzeko irudia. b) Martin Txikik gari-metaren gainera salto egiten du. 6. Irudia: Hipotesiak eraikitzeko irudia. c) Basajaunak Martin Txikiren atzetik doaz harrapatu nahian. 7. Irudia: Hipotesiak eraikitzeko irudia. d) Martin herrira heldu eta herritarrei gari garauak erakusten dizkie. 8. Irudia: Hipotesiak eraikitzeko irudia. Jarduera honek arestian aipatutako helburu bikoitza duenez, helburu horien betepena zein neurritan lortu den jasotzeko euskarria ere bikoitza da. Alde batetik, lehenengo helburuari dagozkion eta haurrek burututako hipotesiak egiteko sekuentziak itsatsi dituzte horretarako diseinatuta dagoen fitxa batean16. Beste alde batetik, haurrekin izandako elkarrizketak aztertzeko ere 5. eranskinean jasota dagoen fitxa bat sortu da. Fitxa horretan haurren hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunari buruzko ondoko itemak jaso eta bete ditugu, horiek haurren aurrezagutzak zeintzuk diren zehazten laguntzeko: a) Haurra gai da diskurtso ulergarria eraikitzeko laguntza semantikorik gabe eta elkarrizketan gutxieneko erantzuna emanda. b) Haurrak euskara batua erabiltzen du bere diskurtsoan. c) Haurrak euskalkia erabiltzen du bere diskurtsoan. d) Haurrak estrategia moduan maileguak erabiltzen ditu diskurtsoa eraikitzeko. 3.2.3. Bitarteko jarduera: Ipuinaren irakurketa eta markaketa Ahozkotasuna garatzeko input esanguratsuak haurren ahozko komunikaziogaitasunean duen eragina erakusteko xedearekin, Haur Hezkuntzako lau urteko gela bateko haurrei ipuin bat irakurri zaie. Irakurketa bost saiotan burutu da, guztiak 15 minutukoak. Lehenengo bi irakurraldiak ipuin originala (euskara batuan) erabiliz egin dira, baina hurrengo hirurak, ordea, Mungialdeko euskalkian Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (aurrerantzean EBAZ) jarraituz. Beraz, aipatutako input esanguratsuak haurrek euskalkiaren egiten duten erabileran duen eragina neurtu nahi da. Irakurketa modu esanguratsuan egiteko, Garcia-Arriolak eta Iruskietak (2016) proposatutako hizkuntzaren balio pragmatikoa lantzeko estrategiak (bolumena, ahoskera, intonazioa, etenak, abiadura, lapsusak) eta Aizpuruak, Beaskoetxeak, Karrillok eta Iruskietak (argitaratzeke) proposatutako markaketa-sistema erabili dira17, euskara batuan eta bizkaierazko bertsioan. (34) eta (35) adibideetan jaso dira lehenengo batuaz dagoen testuaren lagina eta bigarrenean, lagin horren bizkaierazko bertsioa. Zati bietan ikus daiteke irakurketa erraztuko duen markaketa grafikoa18; geziekin intonazioa gora edo behera doan markatzen da, letra larriek bolumen ozena adierazten dute, barra okerrek eten laburrak (barra bakarra) eta luzeak (barra bikoitza) adierazten dituzte, gidoiek abiadura zehazteko balio dute eta azentua ere markatzen da. (34) Munduan↗ BASÁ AUNÉK BAKARRIK↗ atentzuten ogiá.↘// Basá aunák↗/ ERRALDOI [gora begiratu] AKINTSU BATZUK↗ ziren↘.// Aralarko mendíetán bizi ziren,↘// eta haiek bai,↘/ [buruarekin baietz] haiek↗ bazeukaten gariá,/ bai<ñ>a↘/ GI-ZA-KI-E-I↗ [buruarekin ezetz] E-TZI-E-TEN EMAN NAHI i-za-ten↗.// (35) Munduen↗ BASÁ AUNÁK BAI<Ñ>O EZaben aten ogirík↘.// HAREEXEK BAI GIZONTZARRAK!↘// Basá aunák/ ERRALDOI [gora begiratu] AKITUN BATZUK↗ ziran↘.// Arálarrekó mendíetán bizi ziran↘,// eta hareexek bai,↘/ 9. Irudia: Gora begiratzen. 10. Irudia: Buruarekin baietz. 11. Irudia: Buruarekin ezetz. Moldaketak aurretiaz aipatutako sintaxi- eta hiztegi-egokitzapenak izateaz gain, Zuazok eta Goitik (2017) zehazten dituzten eta Mungialdeko hizkerak berezko dituen ezaugarri fonologikoak erabili dira irakurketan: 1. –a bokalean amaitzen diren berben kasuan, -e edo -ea erabili da. Adibidez, (36) garie, (37) ogie, (38) bustite edo (39) tranpea. 2. Berba euskaldunen hasieran [j] [y] ahoskatu da. Adibidez, (40) [y]an edo (41) [y]akina. 3. Herriko berbetan egiten denez eta EBAZen onartzen denez, [s] eta [z] txistukariak [s] bezala egin dira eta [ts] eta [tz], [tz] bezala. 4. Azentua talde fonologikoaren19 azken silaban jarri da orokorrean (Gaminde, 2002). Adibidez, (42) (…) hareek euki baeukean garié. Bost saioetan Martin Txiki eta Basajaunak ipuinak dituen irudi originalak erabili dira inputaren ulergarritasunari laguntzeko20. Azkenik aipatu nahi da, saio biren irudia grabatu dela, bata euskara batuaren erabileraren eredu izateko (kasu honetan ipuinaren testu originala erabili da)21 eta bestea, euskalkiaren erabileraren eredu izateko22. 3.2.4. Eskema berriak eraikitzea Fase honetan, ipuina irakurri aurretik aurrezagutzak zehazteko jarduera bera (3.2.1. fasean azaldutakoa) errepikatu da, baldintza berberetan. Hasteko, galdeketa bederatzi haurrei egin zaie, euren ama-hizkuntza euskara batua, euskalkia edo erdara den kontuan hartuta. Bigarrenez, erabili diren irudiak berdinak izan dira eta horiek erabili dira ipuinean aipatzen diren hitzak esatera bideratu eta zein hizkuntza edo euskalki erabiltzen duten ikusteko. Azkenik, egin zaizkien galderak ere berdinak izan dira. Galdera horiek erabili dira, haurrak hitz zehatzak esatera bideratzeko. Jarduera honen helburua, ipuina kontatzeak haurren outputean eraginik duen ikustea da. Hau da, aurretiaz dituzten hizkuntzari buruzko ezagutzen gainean ezagutza berriak eraiki diren ikusi nahi da (metodologia konstruktibistaren oinarria da hau). Oraingoan ere, 3.2.1. faseko fitxa bera bete da (ikus 3. eranskina). Horrela, haurrak irudietan agertutakoa izendatzeko euskalkia, batua edo maileguak erabili dituen jaso da. Edozein kasutan, bizkaierazko outputa egiteko gai den ikusteko ipuina bizkaieraz kontatu denean zelan esan den galdetu zaio (Zelan landu dugu bizkaieraz hori?). Ondoren, fitxa biak alderatu eta input esanguratsuak haurren hizkuntzagaitasunean izan dituen eraginak zehaztu dira. Horrela lortu da, 3.2.1. jardueran egindakoarekin alderatuta, H2.1, H2.2 eta H2.3 hipotesiak baieztatu ala ezeztatzea. 3.2.5. Ahozko adierazpenerako ataza Txosten honetako esparru teorikoan azaldu den legez, hizkuntza gehienbat elkarrizketa elkarreragileen bidez ikasten da. Hori da azken jarduera honen helburua: haurrei euren artean eta irakasleak beharrezko aldamioa jarriz, elkarrizketa bidez hizkuntzari buruz eraikitako ezagutzak egonkortzea eta haurren eta irakaslearen hizkuntza-ezagutzek beste haurrengan duten eragina zehaztea. Horretarako, aurretiaz bederatzi haurren parte-hartzea izan dugula kontuan hartuta eta bakoitzak duen ama-hizkuntzak zein eragin duen modu eraginkorrenean ondorioztatzeko asmoarekin, hiru talde ezberdin, A taldea, B taldea eta C taldea sortu dira. Talde horiek ama-hizkuntza euskara batua, euskalkia eta gaztelania duten haurrez osatu dira modu mistoan. Esaterako, B taldea ama-hizkuntza euskara batua duen haur batez eta ama-hizkuntzatzat euskalkia duten bi haurrez osatuta dago. Hala ere, lagina ikasgelako egoerara moldatu behar izan da, haur euskaldunen kopuruak mugatu baitu taldeak egiteko aukera hori. 4. taulan jasotzen dira taldeak eta horiek osaketa: 2 4. taula: Ahozko adierazpenerako ataza egiteko taldeak Taldeak sortuta, talde bakoitzeko haurren artean elkarrizketa bultzatu duen hurrengo galdera eragilea plazaratu zaie: Zer gertatuko litzateke Martintxok garimetaren gainetik salto egitea lortuko balu?23 Erantzuna eman nahian, ipuinaren amaiera aldatzeko ataza burutu dute eta, hortaz, eraikitako hizkuntzari buruzko ezagutzak egonkortu eta komunikazio-praktika ezberdinean erabiltzeko aukera eman zaie, arreta berezia eskainiz bizkaierazko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak garatu diren. Jarduera honen ebaluazioa egiteko haurren elkarrizketen audioak grabatu dira eta 5. eranskinean jasotako fitxa erabili da haurrek erabilitako hizkuntzan euskalkiak eraginik izan duen ondorioztatzeko eta H1 eta H2 hipotesiak bete diren zehazteko. 4. Emaitzak Lanaren atal honetan aurretiaz azaldutako esku-hartzeari dagozkion jardueren emaitzak bildu dira. Horretarako metodologian jasotako egiturari jarraitu zaio, haurren aurretiazko eta ipuina kontatu osteko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunen inguruko emaitzak zehazteko eta horiek alderatzeko. Horrez gain, txosten honen sarreran hipotesi ezberdinak ageri dira ama-hizkuntza euskara batua, euskalkia edo gaztelania duten haurrentzako. Hori dela eta, emaitzak haurren ama-hizkuntzaren arabera antolatuko dira, hipotesiak bete diren eta hala bada zein gradutan bete diren zehaztuz. Aipatu behar da, esku-hartzea Practicum III irakasgaia egiteko ikasgelan burutu dela eta praktikek iraun bitartean haurrekin euskalkia erabili dela. Irakasle-tutoreak ere hala egiten du ahozko komunikazioan eta horrek emaitzetan eragina izan dezake. 23 Haurrei laguntzeko Martin Txikik gari piloaren erdira salto egiten ikusten den irudia aldatu da, beste aldera salto egiten duela erakusteko. Ikus 9. eranskina. 4.1. Haurren euskalkiaren jabekuntza aktibatu eta zehaztea Aurrezagutzak aktibatu eta zehazteko jardueran haurrek ipuina irakurri aurretik erabilitako hiztegia ebaluatu da horretarako kontrakotasuna adierazten duten 2. eranskineko irudiak eta 3. eranskineko taula erabilita24. Taula horretan jaso diren datuetatik emaitza orokorrak atera dira haurren ama-hizkuntzaren arabera, H2.1, H2.2 eta H2.3 hipotesien betepena ondorioztatzeko. Emaitza orokor horiek hurrengo taulan laburbildu dira. Bertan jasotzen dira haurren ama-hizkuntza zein den eta euskara batuan eta euskalkian erabilitako hitzen, maileguen eta ez dakizkiten hitzen kopuruak eta horiei dagozkien portzentajeak (ikus 5. taula): Ikaslea Amahizkuntza Euskara batuan erabilitako hitzak Euskalkian erabilitako hitzak Maileguak Ez dakizkien hitzak 24 Ikusi betetako taula 10. eranskinean. 25 Jesarri eta gitxi hitzak bizkaierazkoak direla ulertu da eta taulan jasotako hitz multzo bakoitzean hitz bat barik bi esan direnean biak zenbatu dira. Taula guztietan egin da hori. 26 Arin hitza euskalkiari gehiago hurbiltzen zaiola ulertu da kasu guztietan. nabarmenagoa da (%61,54) bizkaierarekin alderatuta (%30,77). Bosgarren eta seigarren haurren kasuan euskalkian erabilitako hitzen kopurua gailentzen da (bataz beste %33,33 %16,66ren kontra), ez dakizkiten hitzen kopurua oso altua da eta. Epe ertainera begirako behaketan oinarrituta, haur horien segurtasun faltak eragindakoak izan daitezke emaitzok. Dena dela, hiru haurrek erabiltzen dute bizkaierak berezko duen hiztegia, hein txikiagoan bada ere. Hori dela eta, H2.2 hipotesia ez da bete ipuina irakurri aurretik erabiltzen duten hizkuntzari dagokionean. Ama-hizkuntza gaztelania duten haurren kasuan, adierazgarriena ez dakizkiten hitzen (bataz beste %52,78) eta erabilitako maileguen (bataz beste %13,89) kopurua da. Horrez gain, gutxi bada ere, bizkaierak berezko duen hiztegia ere erabili dute. Beraz, H2.3 hipotesia bete egin da hitz ezezagun eta maileguen erabilerari dagokionean, baina ipuina irakurri aurretik zenbait hitz erabili dituzte bizkaieraz. 4.2. Ipuinaren sekuentziari buruzko hipotesiak eraikitzea Atal honetako emaitzak eratortzeko 4. eranskineko fitxa osatuetan jasotako oharrak (ikusi 11. eranskina) eta 5. eranskineko taula osatua (ikusi 12. eranskina) hartu dira kontuan. 12. irudian ikus daiteke betetako fitxetariko bat. Bertan ikus daitezke haurrak sortutako narrazioa eta egindako diskurtsoaren inguruan jaso diren oharrak: 12. Irudia: Hipotesiak egiteko fitxa: narrazioaren sekuentzia. Haur guztiek dituzte diskurtso koherentea sortzeko zailtasunak. Aipagarria da bederatzi haurretatik bakarrak (12. irudian jasotako fitxa egin duenak) osatu duela ipuinaren sekuentzia zuzena. Orokorrean, erabilitako irudi bakoitzean ageri dena deskribatzen dute, kasurik gehienetan esaldi oso laburrak erabilita eta zenbait kasutan, ikusten dutenaren zerrenda hutsa eginda. Aditzen erabilera oso txikia da eta horrek zaildu egiten du, bizkaiera eta euskara batua erabiltzen duten bereiztea. Erabiltzen duten euskarari dagokionez, haur guztiek erabiltzen dute euskara batua, bosgarren ikaslea eta bederatzigarrena kenduta, bosgarrenak ez baitu istoriorik kontatu nahi izan eta bederatzigarrenak, aldiz, gaztelaniaz egin du bere diskurtsoa. Ama-hizkuntza euskalkia duten haurren kasuan euskara batua eta euskalkia erabiltzen dituzte euren diskurtsoan, lehenengo ikasleak kenduta, horrek batua bakarrik erabili baitu. Maileguak gehienbat ama-hizkuntza gaztelania duten haurrek erabili dituzte. Datu hauek eta 4.4 atalean jasotakoek lagunduko dute H1 eta H2 hipotesiak baieztatzen ala ezeztatzen eta, beraz, atal horretan egingo da hori. 4.3. Eskema berriak eraikitzea Ipuina kontatu ondoren, irakurketa esanguratsuak izan duen eragina neurtzeko jarduerak egin dira. Hasteko, berriro ere 2. eranskinean jasotako kontrakotasuna adierazten duten irudiak erabili dira. Datuen eratortzea errazteko 3. eranskinean jasotako taula osatu da (ikusi 13. eranskina), haurren ama-hizkuntza kontuan hartuta. Datuak bilduta eta aztertuta, hurrengo taulan emaitzak jaso dira (ikus 6. taula). Bertan jaso dira haur bakoitzaren ama-hizkuntza zein den eta ipuina irakurri ostean haurrek euskara batuan eta euskalkian erabilitako hitzen, maileguen eta ez dakizkiten hitzen kopuruak eta portzentajeak. Kopuru horiek ipuina irakurri aurretik lortutako emaitzekin alderatu dira (ikus 5. taula), haurrek izan duten garapena zein izan den modu kuantitatiboan ondorioztatu eta H2.1, H2.2 eta H2.3 hipotesiak betetzen diren ikusteko. Ikaslea Amahizkuntza Euskara batuan erabilitako hitzak Euskalkian erabilitako hitzak Maileguak Ez dakizkien hitzak %47,92an (euskara batuaren erabilera bataz beste %41,07koa da). Gainera, euskalkiaren erabilera ere hazi egin da bataz beste %39,74tik %47,92ra. Adierazgarria da hiruren kasuan ez dakizkiten hitzen kopurua jaitsi egin dela nabarmen (bataz bestean %18,16tik %11,01era), euskaraz (batuaz zein euskalkian) esaten dakiten hitz kopuruaren mesedetan. Beraz, H1, H2 eta H2.1 hipotesiak bete dira. Ama-hizkuntza euskara batua duten haurren kasuan, berriro ere bi talde egin behar dira, emaitzak ezberdinak dira eta. Laugarren ikasleari dagokionez, hitz guztiak dakizki orain eta gainera, aurretiaz gertatu ez bezala, euskalkiak berezko dituen hitz gehiago erabiltzen ditu (aurretiaz %30,77 eta orain %60). Bosgarren eta seigarren haurren kasuan ez dakizkiten hitzen kopuruak nabarmen egin du behera (bataz bestean %50etik %24,17ra) eta euskalkiak berezko dituen hitz gehiago erabiltzen dute (bataz bestean %33,33tik %43,33ra). Hala ere, hitz gehiago esaten dituzte hirurek bai euskalkian (bataz bestean %32,48tik %48,89era) eta baita euskara batuan ere (bataz bestean %31,62tik %35ra). Beraz, euskararen erabilera hazi egin da, bereziki euskalkiarena. Hau da, H1, H2 hipotesiak bete dira eta H2.2 hipotesiaren kasuan, ipuina irakurri aurretik bizkaierazko hiztegia eta egiturak erabiltzen bazituzten ere horien erabilera hazi egin da. Hortaz, hipotesi hori ere modu partzialean bete egin da. Ama-hizkuntzatzat gaztelania duten haurren kasuan, jarduera honetan euskara batua erabili dute portzentaje handiagoan (bataz bestean %30,56an, euskalkia %23,33an erabiltzen den artean), nahiz eta euskalkiaren erabilera modu leunean bada ere handitu den (bataz bestean %13,89tik %23,33ra). Ez dakizkiten hitzen kopuruari dagokionez, eurek dira gutxien dakizkitenak, baina ipuina kontatu ostean nabarmen jaitsi da horren kopurua (bataz bestean %52,78tik %33,89ra). Maileguak ere gehien erabiltzen dituzte haur hauek eta horren erabilera ez da askorik jaitsi (bataz bestean %13,89tik %12,22ra). Beraz, H1, H2 hipotesiak bete dira eta H2.3 hipotesiari dagokionez bizkaieraren erabilera hazi egin da, nahiz eta aurretiaz ere egitura eta hitz batzuk ezagutzen zituzten. Hortaz, partzialki bada ere H2.3 hipotesia bete da. 4.4. Ahozko adierazpenerako ataza Ataza honetan haurrek ipuinari amaiera berria sortu diote. Orokorrean, istorio koherentea sortzeko zailtasuna izan dute haurrek eta ez dute hizkuntzaren aldetik egitura oso aberatsik sortu, nahiz eta garapenik sumatu den. Hala ere, taldean jarrita ikusi da, taldekatze mistoaren ondorioz ama-hizkuntza gaztelania duten umeen kasuan, euskara gehiago erabiltzen saiatu direla. Euskalkiari dagokionez aipagarria da alde batetik, haurrek erabilitako hizkuntzak ez duela ahalbidetu euskalkia ala euskara batua erabiltzen zeuden jakiterik eta beraz, ez dela modu argian ondorioztatu euskalkidun eta ama-hizkuntza euskara batua duten haurren artean eraginik egon den. Bestetik, nabarmentzekoa da ama-hizkuntzatzat euskara batua eta gaztelania duten haurrek zenbait hitz eta egitura erabili dituztela euskalkiak berezko dituenak (adibidez armoseu edo –gaz deklinabidea). Beraz, oraindik garatu behar badute ere, esku-hartze honen eraginez haurrek hizkuntza- eta komunikazio-gaitasuna osotu dute eta H1 eta H2 hipotesiak bete egin dira. 5. Ondorioak Maiak eta Larreak (2008) egindako lanean, euskalkidun haurren proportzio kritikoa ematen den ikasgeletan kasuan kasuko euskalkiaren lanketa proposatzen da. Lan hau proposamen hori osatzera dator, euskalkira moldatutako testu literarioak tresnatzat hartu eta lanketa hori praktikan jarriz, horren eragin eta emaitzak neurtzen dituen heinean. Aipatutako emaitzek argi erakusten dute txosten honen sarreran jasotako hipotesiak osotasunean ez badira ere, betetzen direla. Hau da, Martin Txiki eta Basajaunak ipuinaren irakurketa esanguratsuak haurren euskarazko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak garatzen lagundu die, euren ama-hizkuntza edozein dela ere (H1 eta H2 hipotesiak). Zehatzago, euskalkira moldatutako ipuinaren irakurketa esanguratsuak eragin ezberdina izan du haurren ama-hizkuntza kontuan izanda. Euskalkidun haurren kasuan, euskalkia erabili dute hasieratik eta egitura berriak ikasi dituzte (H2.1). Ama-hizkuntza euskara batua duten haurren kasuan, euskalkiak berezko dituen hitz eta egiturak erabili dituztela ez zen aurreikusi, baina euskalkian irakurritako bertsioak eragin handia izan du euren euskalkiaren jarioan (H2.2). Azkenik, amahizkuntza gaztelania duten haurren kasuan, zailtasunak izan dituzte irudietan ageri diren kontzeptu eta jarduerak izendatzeko eta maileguak erabili dituzte. Hala ere, ipuina irakurri aurretik euskalkiak berezko dituen zenbait egitura erabili dituzte eta horiek areagotu egin dira ondoren (H2.3). Hortaz, H1, H2 eta H2.1 hipotesiak bete egin dira osotasunean eta H2.2 eta H2.3 hipotesiak, ordea, ez dira osorik bete, ama-hizkuntza euskara batua eta gaztelania zuten haurren kasuan irakurketa esanguratsua egin aurretik bizkaierazko hiztegia eta egiturak erabiltzen zituztelako. Hala ere, euren euskalkiaren jarioa garatu dute. Hipotesiak bete diren arren, lanak zenbait muga ditu. Hasteko, jarduerak egiteko erabili diren irudietan ageri diren kontzeptuetako batzuk ez dira argiak izan haur horien garapen mailarako eta horrek emaitzetan eragin ahal izan du. Gainera, ikasgelak eta haurrek eskaintzen zuten aukera oso mugatua izan da, izan ere, ez da batez ere amahizkuntza batua eta gaztelania dutenen artean hitz asko egiten duen haurrik egon eta horrek emaitzak bideratu ditu, batez ere umeak askatasun handiagoz komunikatu zitezkeen jardueretan (ipuinaren sekuentziari buruzko hipotesiak sortzeko jarduera eta ipuinaren amaiera asmatzeko jarduera). Muga horiek beharrezko egiten dute etorkizunean esku-hartze eta ikerketa hau beste ikastetxe batzuetako taldeekin egitea. Horren helburua litzateke lortutako emaitzetan herri, ikastetxe eta ikastalde horretan dagoen hizkuntza-errealitateak duen eragina zehaztea eta azken finean, norbere komunikazio-gaitasunaren garapenean euskalkiaren erabilerak duen garrantzia azpimarratzea. Haur Hezkuntzako curriculumak zehazten du euskalkiarekiko interesa pizteko eta hori begirunez begiratzeko beharra, komunikazio-gaitasunaren garapenean duen papera nabarmenduz. Ondorioz, hezkuntzari ere badagokio euskalkiaren lanketa sustatzea garapen hori errazteko.
science
addi-caacda66577a
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31766
Ipuinaren moldaketa bizkaierara eta bere erabilera ahozko komunikazioa lantzeko Haur Hezkuntzan
Beaskoetxea Elezgarai, Udane
2019-02-28
Haurrak emandako azalpena (Irakasleak betetzeko): AURRETIAZKO EBALUAZIOA Haurra gai da diskurtso ulergarria eraikitzeko laguntza semantikorik gabe eta elkarrizketan gutxieneko erantzuna emanda Haurrak estrategia moduan maileguak erabiltzen ditu bere diskurtsoa eraikitzeko Haurra gai da diskurtso ulergarria eraikitzeko laguntza semantikorik gabe eta elkarrizketan gutxieneko erantzuna emanda Haurrak estrategia moduan maileguak erabiltzen ditu bere diskurtsoa eraikitzeko Beherantza Ez du kontatu nahi izan Haurrak estrategia moduan maileguak erabiltzen ditu bere diskurtsoa eraikitzeko Haurrak estrategia moduan maileguak erabiltzen ditu bere diskurtsoa eraikitzeko
science
addi-b1afccf9491f
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31768
Irudiekin solasean: edukomunikazioa Lehen Hezkuntzan pentsamendu kritikoa garatzeko
Irazabal Ormaza, Paul
2019-02-28
IRUDIEKIN SOLASEAN Edukomunikazioa Lehen Hezkuntzan Pentsamendu Kritikoa Garatzeko Paul Irazabal Ormaza UPV/EHU Sarrera Komunikazio bide eta kanaletatik heltzen zaizkigun irudien bidezko estimuluen garaian bizi gara. Informazio bonbardeaketa honek autodidaktikoki irudi hauek irakurtzen ikastera behartu gaitu baina, askotan, azaleko irakurketa besterik ez dugu egiten. Ikusmen zentzumenetik datorkigun informazio mordo horrek mezu inplizituak daramatza eta hizkuntza bisualak mezu horiek erakargarriagoak izatea egiten du, ulergarriagoak, limurtzaileagoak eta oroitzeko errezagoak. Sare sozial baten bideoak ikustean, esaterako, piano musika liluragarriz jantzita eta autolaguntzarako zein itxaropen mezuak zabaltzen dituzten horietako bat; edo telebista ikusten nagoenean, irratia entzuten zein egunkari bat irakurtzen… ernetasun egoeran egiten ditut irakurketa guzti hauek: hizkiak, irudiak zein soinuak izan. Erne mantentzen naiz bizitzan zehar hainbat alditan hedabideen manipulazioa hauteman dudalako, hedabide desberdinetarako lan egin dudalako (IB3 RTV, RTVE, besteak beste), informazio iturrien fidagarritasunean sinesten dudalako eta ezinbestekoa ikusten dudan zintzotasuna inolako lotsarik gabe zapaldu egiten delako. 2004. urteko martxoaren 11an, Bilboko RNE (Radio Nacional de España) irratian soinu eta kontrol teknikari moduan lan egiten nuen. Goiz hartan, Madrilgo Atocha geltokiko atentatuak zirela eta, Madrilgo RNEtik dei bat jaso zuen Bilboko RNE irratiko erredaktore nagusiak, "iradokizun" batekin: atentatua ETAk burutu zuela esan beharko zuen hurrengo konexioan. Erredaktore nagusiak ezetz esan zuen, ez zuela halakorik esango ordurako demostraturik ez zegoelako. Handik eta aste batera, erredaktore nagusia Italiara bidali zuten. Eta erredaktore moduan geratu zen. Italian. Familia eta lagun guztiak Bilbon zituela. Horrela gauzak, garrantzitsua ikusten dut ikasleei baliabideak eskeintzea komunikabide desberdinetatik heltzen zaizkien mezuak zalantzan jartzeko eta alfabetatze mediatikoaren inguruan pentsamendu kritikoa garatzeko. Gaiaren inguruko esparru teorikoa landu ostean, behaketa bat egingo da esku-hartze bat diseinatzeko hasiera puntu gisa. Esku-hartze moduan solasaldi bat proposatzen da: ikasleen eta irudien artekoa, bizipenetan oinarritua eta ikasleen interesetatik abiatuz, ikasleek haien aurkikuntza propioak –hausnarketa esanguratsua– egitera bideratuta egongo delarik. 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala Hasteko, ikusentzunezkoen inguruan hezkuntza curriculumak zer esaten duen aipatuko da. Ondoren, alfabetatze bisuala eta mediatikoa definitu eta ikusentzunezko produktu baten dimentsioak zeintzuk diren deskribatuko dira. Dimentsio horietatik lan honi interesatzen zaizkionak azpimarratuko dira: ideologia eta baloreak, hain zuzen ere. Hauen atzean dauden interes politiko, kultural, ekonomiko eta sozialak zabaltzeko hedabideek erabiltzen dituzten irudi mediatikoak bihurtuko dira proposatzen den Arte Hezkuntzako praktikaren ardatza, edukomunikazioa bitartekari izanik. Edukomunikazioa zer den adieraziko da, bere balio hezitzaileari berebiziko garrantzia emango zaiolarik. Gainera, alfabetatze bisualaren eta mediatikoaren inguruan gazteen egoera edota maila zein den ikusiko da. 1.1. Ikusentzunezkoak eta curriculuma Hedabideen –eta hauek ekoizten dituzten ikusentzunezko produktuen– aurrean kritikotasun egoki bat aurkeztu beharko luke egungo herritar batek: 236/2015 Dekretuak, abenduaren 22koa, oinarrizko hezkuntzaren curriculuma ezartzen duenak (Heziberri 2020), ikasleek lortu behar duten gaitasun audiobisualari erreferentzia egiten dio. Komunikazioak lotura estua izan duela aitortzen du alfabetatzekontzeptuarekin eta alfabetatzeak, orain gutxi arte, irakurketa eta idazketa menderatzearekin erlazionatu dela. Gaur egun, ordea, gizarte multimedia batean bizi gara eta komunikazio modu berri eta oso indartsuak sortu ditu lengoaien integrazioak (bertan sartzen ditugu irudiak, soinuak, idazkiak...). Era berean, onartzen da egungo gizartean eraginkortasunez parte-hartzeko modu konpetentean erabili behar direla hitzezko lengoaiaren adierazpide guztiak, ikusentzunezko lengoaiak barne. Europako Kontseiluak emandako definizioa aintzat hartuta, komunikaziorako konpetentzia izateko, alfabetatze askotarikoa izan behar da, eta alfabetatze horrek bere barnean hartu behar ditu irakurtzeko eta idazteko konpetentziak, askotariko informazio-moldeak –testuak eta irudiak, idazkiak, inprimakiak eta horien bertsio elektronikoak barne– ulertu, erabili eta ikuspegi kritikoz ebaluatzeko. Azpimagarria da Heziberri 2020k bai Arte Hezkuntza barnean zein Hizkuntza –eta Literatura– Komunikaziorako Hezkuntzan, ikusentzunezkoei buruz hitz egiten duela. Era honetan, ikusentzunezkoak diziplinartekotasun giro batean landu daitezke. Sanmartí eta Oliverasek (2011) testu periodistikoak –irudiak, grafikoak... dituztenakerrealitatearekin lotzeko ikasgelan erabilgarriak direla esaten dute, baita hauen inguruan argumentazioa lantzeko ere, edozein ikasgaian. Gainera, ezkutuan ageri diren ideologia, estatusa, argumentuen fidagarritasuna edota hipotesien alderatze-prozesua ikasleekin lantzea betebehar garrantzitsutzat hartzen dute; hain zuzen ere, lan honetako ikusentzunezkoen dimentsioen barnean, ideologia eta baloreak dimentsioan –aurrerago azalduko dena– agertzen diren interes politiko, kultural, ekonomiko zein sozialak dekodifikatzeko gai izatea. Prozesu zientifikoan egiten den moduan, ikasleei begietatik zein belarrietatik heltzen zaizkien mezuak kritikotasun iragazle batetik igarotzea lagungarria suertatzen da gaur egungo gizartean modu arrakastatsuan ekiteko eta, batez ere, inguratzen gaituen errealitatea eraldatzeko kulturartekotasuna eta jasangarritasuna bermatzen duen bizikidetza osasuntsu baten etengabeko bilaketan. 1.2. Alfabetatze audiobisuala eta mediatikoa Hizkuntza audiobisualaren ezaugarri garrantzitsuenetarikoa gizakiotan erraz barneratzeko duen gaitasuna da (Del Portillo, 2005); ikusteak eta entzuteak, hizkiak irakurtzeak baino esfortzu gutxiago eskatzen baitu. Testu bat irakurtzea, definizio orokor bat ematearren, hitzetatik informazioa ateratzeko egiten dugun prozesua da. Hitz hauek ez daukate adierazten dutenaren antza, ikur abstraktuak direlako. Bai, ordea, irudiek, adierazten dutena errealitatearen antza daukatela eta, horrenbestez, eragin zuzenagoa. Alfabetatze audiobisuala garatua duen ikasle batek jakin beharko luke artikulazio bikoitza egiten: hots, dekodifikatu (irakurri) eta kodifikatu (adierazi) idatzirik ez dauden izaera desberdineko ikurrak eta ikur horiek erabili (transferitu) eguneroko errealitate egoera eta ikas-irakaskuntza prozesuko ezagutza eremu anitzetan (Aparici eta Matilla, 2010). Alfabetatze mediatikoa eta audiobisuala oso lotuta daude. Izan ere, hedabideek irudiak eta soinuak erabiltzen dituzte haien mezuak zabaltzeko. Alfabetatze audiobisuala hizkiak ez diren ikurrak irakurri, adierazi eta beste eremu batera transferitzeko gaitasuna izanik, alfabetatze mediatikoa herritarroi masa-komunikabideen funtzioak eta interesak ulertzera eramaten gaituen alfabetatzea da, edukiak kritikoki ebaluatzeko eta funtsezko erabakiak hartzeko laguntzen gaituena, bai erabiltzaile moduan zein informazio eta eduki mediatikoaren produktore moduan (Gutiérrez eta Tyner, 2012). Alfabetatze hau, herritarron eskubide moduan planteatzen da eta egungo jendartearen erronka bat moduan agertzen da, non hezkuntza sistemak herritartasun mediatikoa lortzeko jarraibideak eman behar dituen (Area, 2012). 1.2.1. Gazteen alfabetatze audiobisualaren eta mediatikoaren egoera Alfabetatze audiobisualaren egoera euskal gazteen artean nahiko maila baxuan geratzen zela ondorioztatu zuten Basterretxeak eta beste (2010). Gazteek, aurrean zuten irudia baino haratago ez zutela begiratzen –eta, ondorioz, ikusten– nabarmendu zen; teknologia ondo menperatzen zutela baina ekoizpen audiobisualen mezu inplizitua(k) zein(tzuk) d(ir)en antzematen ez zekitela. Iragarkien lenguaiaren osagaiak identifikatzeko orduan, adibidez, argudiatze oso ahula eta gutxi landua aurkezten zutela, zehaztasun gabekoa eta ikusentzuneko lenguaiaren puntu klabeei erreferentziak egin gabe (sintaktikoak edo teknikoak, morfologikoak, semantikoak...). Horrenbestez, joera zeukatela errealitatea irudiarekin identifikatzeko (irudian ikusten bada, erreala da) eta irudiaren balio erretorikoa edota muntaiaren indar argumentatiboa ez zituztela ezagutzen. Ildo berean, Garcíak eta beste (2014) egindako ikerketan gaitasun mediatikoa neurtu zen. Gaitasun honek ikasleen alfabetatze maila adierazten zuen. Emaitzetatik ondorioztatu zen gazteen gaitasun mediatikoak oraindik ere bere mailarik onena ez zuela lortu. Horregaitik, lan egin behar dela eskola curriculumak alfabetatze mediatikoaren ardura hartu dezan, irudiak ekoizten eta kontsumitzen dituzten herritarrak hezteko eta formatzeko, hedabideetan parte-hartze aktiboa sustatuz, izaera kritiko-eraikitzaile baten murgildurik. Alfabetatze audiobisuala eta mediatikoa, beraz, elkarren eskutik helduta doaz, egungo mundu globalizatuan irudiak eta interesak ere banaezinak diren bezala. Interesgarriak dira, era berean, Ramírez de la Piscinak eta beste (2011) egin zuten ikerketan zehar sortzen ziren irudien inguruko ikasleen arteko eztabaidak eta nola partaideek haien hasierako iritzia aldatzen zuten kideen iritzia entzun eta gero, iritzi propioa bereraikiz. Izan ere, edukomunikazioa definitzeko ezaugarrien artean aurkitu daitekeen pentsamendu kritikoa lanean hasten da eztabaida hauetan, giro partehartzaile eta kolaboratiboa ematen da eta ikasketa soziala errezten eta bultzatzen da. Azken finean, ikasleek haien aurretiazko ideiak zalantzan jartzen dituzte eta eredu mental –ezagutza– berriak eraikitzen. 1.3. Ikusentzunezkoen dimentsioak Ikusentzunekoetan garatu behar den gaitasuna definitzeko, oinarrizko ardatz edota dimentsio batzuk ere definitu behar dira (Basterretxea eta beste, 2010): Hizkuntza: Mundu garatuan bizi den herritarrak hizkuntza audiobisualaren osagaiak identifikatzeko gaitasuna izan behar du eta egitura narratibo eta nolanahiko mezuen esanahia eta zentzua aztertzeko kapaza izan behar da. baldintzatzen duten ulertu. Ekoizpena: Ekoizpen audiobisualaren diskurtsoa eratzeko eman behar diren pausuak jakin eta eduki sinbolikoak ekoiztu eta zabaldu, propioak eta espezifikoak, gaur egungo espazio audiobisual moderno guztietan. Harrera maila eta kontzientzia: Bereziki interaktibitatea ahalbidetzen duten teknologiei esker, entzule aktibo bezala jokatzeko eta mezu audiobisualen osagai emotiboak eta arrazionalak balioesteko eta bereizteko gai izan behar da. Dimentsio estetikoa: Eduki sinbolikoak eta aspektu estetikoak interpretatu loturak ezartzeko gai izan behar da. Ideologia eta baloreak: Ikusentzunezkoen komunikazioaren aurrean irakurketaren konpetentzia kritikoa garatu behar da; kontsumitzen duen horretan igorleak utzi dituen munduaren interpretazio espezifiko eta partzialak identifikatzeko –interpretazio ideologikoak, etikoak zein estetikoak–. Kontsumitzaileok jakin behar dugu ikusentzunezkoen komunikazioak berarekin batera bestelako asmoak ere ekartzen dituela: interes ekonomikoak, politikoak, kulturalak eta sozialak. 1.3.1. Arreta ideologia eta baloreen dimentsioan Aurretik esan bezala, arreta dimentsio honetan jarriko da ikusentzunezkoen dimentsiorik adierazgarriena bihurtu daitekeelako alfabetatze mediatikoa lortzeko. Izan ere, ideologia eta baloreen dimentsioa, ulermenezkoa eta kritikoa den irakurketa gaitasunarekin lotuta dago. Era berean, irakurketa hau ikusentzunezko mezuak eta hauek transmititzen dituzten –eta errealitatearen adierazpen diren– balore etiko, ideologiko eta estetikoekin harremanduta dago (García, Ramírez eta Rodríguez, 2014). Datu aipagarri moduan, Garcíak eta beste (2014) ikusentzunezkoen eta nerabeen arteko harremanak aztertzeko egindako ikerketan, soilik ikasleen erdiak egoki erantzun zuen baloreen identifikazioa eta desberdintzea eskatzen zuten galderei. Guinsbergek (2005) ondorioztatzen duen moduan, hedabideen ekarpen ideologikohezitzailea ezin da ahaztu eta kontuan hartu beharra dago, batez ere hezkuntza sisteman, gaur egungo jendarte kapitalistan betetzen duten paperagatik –alienatzailea, konformista, eta abar– kondenatzeko akatsean erori gabe, beti ere. Gainera, hedabideak ez direla berez onak ala txarrak adierazten du, baizik eta haien kontrola eramaten duten marko sozial edo talde jakin batzuetako tresnak direla. Hau da, haien funtzio ideologikoa haien gainean eragiten duen botere motaren menpe egongo dela. Funtzio ideologiko horrek, ezinbestean, bestelako asmoak ere ekartzen ditu: hala nola interes ekonomikoak, politikoak, kulturalak eta sozialak. 1. Irudia (Interpretazio pertsonala). Komunikabideek ideologia eta balore batzuk kodifikatzen dituzte irudi mediatikoetan. Ikasleek irudietako mezu horiek dekodifikatu behar dituzte interesak zeintzuk diren ezagutzeko. Interes hauek berebiziko garrantzia hartzen dute jendarteko bizimoduetan eta pentsamoldeetan eragiteko orduan. Era berean, hedabideak doktrinamendu kulturala eta kontrol soziala eragiteko tresna bihurtu dira, gailu elektoralak dira eta jendarte kontsumitzaile baten baloreen azeleratzaileak dira (Blesa, 2006). Hau da, interes kultural, sozial, politiko eta ekonomikoak jendartean zabaltzeko tresna. Masakomunikabideen eta botere ekonomiko zein politikoaren arteko erlazioa gero eta zalantzagarriagoa da eta zabaltzen dituzten interes politikoek, kulturalek, ekonomikoek eta sozialek gero eta muga lausotuagoak dituzte haien artean. Esaterako, ikasleek kontsumitzen dituzten irudi eta bideoetan agertzen diren pertsonaiek jarrera eta portaera jakin batzuk adierazten dituzte, bai sozialki zein indibidualki. Baina... musika bideoklip baten agertzen diren pertsonaien jantziak badira, era berean, momentu eta leku horretako modaren –eta, horrenbestez, kulturaren– zein ekonomiaren adierazle. Jantzi horiek ekoizten dituen enpresak dirua irabaziko du, zeharka, musika bideoklip batean bere marka sartu duelako, hainbat jendek ikusi duelako eta horietatik beste hainbatek jantzi horiek erosi dituelako. Interes desberdinak elkar lotuta daude, beraz, irudietan inplizituki. Horregatik lan honetan irudiak erabiliko dira zeharkakotasunezko ikuspegi zabal batetik lan egiteko eta errealitate desberdinak ahalik eta ikuspegi gehienetatik aztertzeko, errealitate horien ezkutuko interesak ezagutzeko eta, azken batean, ikusentzunezkoen eta hedabideen aurrean jarrera kritiko bat izateko. Guzti horretarako, edukomunikazioa beharrezko baliabidea dela ikusten dute Garcíak eta beste (2014). 1.4. Edukomunikazioa Edukomunikazioa, hezkuntza eta komunikazio hitzen artean egindako elkarketa da (gaztelerara educación-comunicación). Anglosaxoiek media literacy deritzote, hau da, komunikabideetan heziketa izatea, komunikabideen literatura ezagutzea edo alfabetatze mediatikoa lortzeko heziketa. Edukomunikazio korrontearen hastapenak ugariak dira, baina horien artean hurrengoak nabarmentzen ditu Barbasek (2012): Celestin Freineten hezkuntza esperientzia eta Frank Raymond Leavis eta Denys Thompsonen Culture and Environment liburua. Hezkuntza eta komunikazioaren arteko erlazioaren interpretazioa joera desberdinetatik mugitzen da hezkuntza, komunikazioa, kultura eta gizartea kontzeptuei jarraituz. Horrenbestez, esleitzen zaizkien xede politiko, kultural, ekonomiko zein sozialak aintzat hartu behar dira eta kritikotasunez aztertu eta landu. Edukomunikazioa praktikan jarri aurretik, lehenik eta bat bere ezaugarriak zeintzuk diren deskribatuko dira (Barbas, 2012): • Jatorri kolaboratiboa eta parte-hartzailea dauka, elkarrizketarako prestatzen baititu parte-hartzaileak, pentsamendu kritikoa eta hizkuntza oinarri izanik. • Aukera eraldatzaile eta sormenezkoak eskeintzen ditu, prozesuan zehar ezagutzak eraikitzen direlarik. • Komunikabideen erabilera edukomunikazio prozesuan. Komunikatzeko bideak teknologiak dira, alegia. • Ziberespazioa aintzat hartu behar da –eta aprobetxatu– ikasketa eremu edo ingurune bezala, sarea gizartearen luzapen moduan ikusiz. • Ikasketa soziala (soziokonstruktibismoa) erreztea eta bultzatzea. • Edukomunikazioa beti erne egon behar da webeko ikasketa era berriekin, hauek zalantzan jartzeko zein sustatzeko, baina beti hausnarketa eta kritikotasun jarrera dela medio, gizartean eragiteko eta hura eraldatzeko eta hobetzeko xedearekin. Aipatu den moduan, zaila da askotan politikaren garroak noraino heltzen diren antzematea eta kultura, ekonomia eta politikaren arteko mugak non dauden jakitea lan neketsua suertatzen da. Informazio jatorriari buruzko ezagutza handiago batek, herritartasun kontzeptuaren eraikuntzaren ulermen sakonago batek, politikan bihurtzen diren praktika kulturalak zeintzuk diren jakiteak eta subjektibizazio eta sozializazio prozesuak ezagutzeak, praktika berriak sortzen lagunduko luke (Espitia Vásquez, 2009). Praktika berri hauek botere soziala berrezartzeko, jendartea eraldatzeko eta desberdintasunatik abiatuz mundu alternatiboak sortzeko baliagarriak izan daitezke. Praktika berri hauen artean edukomunikazioa aurkitzen da, hain zuzen ere. 1.4.1. Irudi mediatikoak edukomunikazioan Bisualaren garrantzia eta nonahikotasuna jendartean sarritan adierazia izan da Mitchell (1995) edota Mirzoeff (2003) bezalako autoreengatik. Hauek defendatzen dute adierazpen bisualak –irudiak– ez direla soilik errealitatearen adierazpen hutsak. Ordea, gizartean ematen diren jarrera ereduak, sinesmenak eta portaerak adierazten dituztela azpimarratzen dute eta haien estetika landuei esker, ahalmen limurtzaile izugarria dutela. Hezkuntza arlotik heltzen badiogu, ideia hau oso garrantzitsua da gazteek munduarekiko haien posizioa eraikitzen dutelako eta haien iruditeria hornitzen dutelako adierazpen bisual hauek aintzat hartuta, hauengandik elikatuz, plazer esperientziak eta gozamen estetikoa biziz. Alfabetatze audiobisuala zein mediatikoa lortzeko, ezinbestean, irudiekin lan egin behar da. Irudi mediatikoak garaiko bisualitateari gehitzeko adierazpen kultural batzuk dira, hauen artean hedabideetan agertzen diren irudiak aipagarrienak izanik. Forma aldetik, ikus kultura Freedmanentzat (2006) kulturaren adierazpen bisuala besterik ez da, eta ezaugarri bisualak dituzten gailu eta hedabide guztiak sartzen ditu barne: arte ederretatik telebistara arte, zinema, bideoa, esfera birtuala (internet), publizitatea, eta abar. Eduki aldetik, Hernándezek (1997) defendatzen du Arte Hezkuntzak hurrengo gaiak bildu beharko lituzkeela: Artearen Historia tradizionaletik gaur egungo ikonografia mediatikora arte; teoria kritikoarekin, filosofiarekin eta nortasuna osatzeko diskurtso politikoekin erlazionatzen diren ikasketak sustatuz. Lan honetan irudi horiek guztiak aintzat hartuko dira. Irudi mediatikoekin lan egiteko argumentuak, beraz, hurrengoak dira: irudi mediatikoak praktika sozialak direla, ikasleen bizitzetatik hurbil kokatzen direla eta eragina daukatela haiengan, Arteari buruz gure ikuspegia taxutu egiten dutela, jarrera sozial desberdinak bideratzen dituztela eta baloreak eta sinesmenak erantsi egiten dituztela. Duncum-en (1996) arabera, besteak beste, komunikabideak dira esperientzia estetikoen eta ezagutzen iturri nagusia eta hauen bidez munduari eta geure buruari buruz ikasten dugu. 1.5. Edukomunikazioa hezkuntza estrategia moduan Edukomunikazioaren printzipio pedagogikoak filosofia bat bezala aurkezten dira. Elkarrizketan eta parte-hartze aktiboan oinarrituak, ez dute soilik teknologien beharra baizik eta jarrera eta kontzepzio aldaketak ere eskatzen dute. Edukomunikazioak, XX. mendeko hezkuntza arloko teorialari izan zen Paulo Freireren komunikazio dialogikoan ditu hastapenak, besteak beste. Dialogikoa izateak ez duela inbaditzailea ezta manipulatzailea izatea suposatu behar defendatzen zuen. Era honetan, dialogikoa izatea errealitatearen etengabeko eraldaketan ekitea dela (Freire, 2005). Elkarrizketan dagoela gakoa ezagutza arazo moduan planteatzeko eta komunikazio bertikal zein horizontalen bitartez ikasketa dialogikoa sustatzeko. Era honetan, elkarren arteko ezagutzetan sakontzen dela eta aurretiazko ezagutzak zalantzan jartzen direla, ezagutza berriak eraikitzen joateko. Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT), sare sozialek eta internetek ikasketa dialogiko hori ahalbidetzen dute, beti ere kontzientzia hau izaten formatzen badira bai irakasleak zein ikasleak (Freire, 2005). Edukomunikazioa prozesu dialogiko moduan ulertuta, kontzepzio sozial hezitzaileetan, komunikatiboetan, mediatikoetan eta teknologikoetan oinarritzen da, instrumentalak ez direnak, eta herritar kritikoak izatera bideratzen dituztenak. Era berean, ezinezkoa da ikasketa prozesua ulertzea edonolako komunikazioa ematen ez baldin bada. Edukomunikazioa beraz, pedagogia kritikoaren printzipioetan oinarritzen da, eta bi alderdi hauen parte-hartzea eskatzen du: komunikazioa eta hezkuntza. Komunikazioaren hezkuntzan, hizkuntza eta komunikatzeko bide (pertsonal, talde zein jendarte mailan) anitzak ezagutu behar dira, zentzu kritikoa garatzearekin batera, ikasketa prozesuari eta informazio mezuei aurre egiteko (modu aktibo, inteligente eta arrazionalean kontsumituz) eta balore kultural propioak eraikitzeko, ludiko zein formakuntza ikuspegiak aprobetxatuz eta mezuak era kontziente eta selektiboan interpretatuz (Aguaded, 1998). Hala gauzak, edukomunikazioaren lehentasunen artean ikusentzunezko ekoizpen gisa ulertu daitekeen oro testuinguratzea dago, edozein arlotan (politikoan, kulturalean, ekonomikoan zein sozialean). Era honetan, ikusentzunezko ekoizpen horiek zabaltzen dituzten mezuak nahiz onak zein txarrak direla kontsideratu, baina ikaslearen ikuspegiak zabaltzeko balio beharko luke, eta gaur egun zein historian zehar gertatutakoa kritikoki ulertzen lagundu. Tamalez, ez da egi absolutoa existitzen eta helarazten dizkiguten informazioek interes desberdinak dituzte; asmo bat ezkutatzen dute, alegia. Hala ere, egoera hau aukera bilakatu daiteke eta nahiz eta kontraesankor dirudien arren, berri baten zeihartasunak (begirada partzialak, interesatuak) informazio hori zein puntutaraino deseraiki dezakegun adierazten digu, gero didaktikoki esplotatzeko eta baliabide moduan erabiltzeko, bere diskurtso esplizitu zein inplizituen bidez. Gonzálezek (2000) jasotzen duen moduan, beraz, edukomunikazioa eskolan sartu beharra dago, beti ere bere zentzu multidiziplinarra eta zeharkakoa aintzat hartuz, eta pentsamendu kritikoaren amaigabeko eraikuntza eta deseraikuntza prozesuan murgilduz. 1.5.1. Arte Hezkuntzak zereginik badu Esan bezala, komunikabideen eragina gure bizimoduetan ukaezina da eta, pentsatzen dugun baino gehiagotan, jendartean ematen diren portaera-patroi desberdinen eragilea da. Batez ere, arreta jartzen badugu komunikabideek zabaltzen dituzten mezu partzialetan, inplizituetan, lerroen artekoetan. Zergatik ez ba, Arte Hezkuntza erabili ezkutuko mezu horiek dekodifikatzeko –kodifikatzeko erabiltzen den tresna baita Artea– eta ikusentzunezkoekiko jarrera kritiko bat izateko Lehen Hezkuntzan (LH)? Irudiak sakontasunez irakurtzeko, hau da, haien ikuspegi estetikoa baino haratago joateko eta inplizituki doazen mezuak antzemateko (ikusentzunezkoen ideologia eta baloreak dimentsioarekin lotuta), Arte diziplinak lagundu dezake. Irudi guztien irakurketa, kudeaketa eta sorkuntza, hezkuntza praktiketan sartzeko beharra ikusi zioten ikerketa egin ondoren Ramírez de la Piscinak eta beste (2011). Haien ondorioetan, komunikazio munduaren irakurketa sakonago eta kritikoago bat – alfabetatze mediatikoa, alegiaaldarrikatu zuten hezkuntza sistemarako; multidiziplinarra eta gazteen lilurapen kontsumista baino haratago joateko ahalmena duena. Arte Hezkuntzak eta edukomunikazioak bat egin beharko lukete, beraz, biek ikus kulturari begira, perspektiba oso interesgarriak zabaltzen baitizkigute klase barruan irudi mediatikoen ikaskuntzarako eta hauen erabilpenerako (Baraze, 2010). Ikus kulturari buruz esan beharra dago hainbat definizio daudela: batzuk irudiei garrantzi gehiago ematen dioten bitartean, besteek Arteari (Hernández, 2005). Lan honetan ikus kulturari buruz hitz egiten denean, ikasleek kontsumitzen dituzten eta haien izaerak eta harremanak eraikitzeko erabiltzen dituzten irudiei egiten zaie erreferentzia. Posizio berreraikitzaileak, ikasteko eta begirada jartzeko era berriak kontuan hartzen dituztenak dira (Clark, 1996). Eta horretan datza, hain zuzen ere: inguratzen gaituena zalantzan jartzean, deseraikitzean berriro ere eraikitzeko. Horrenbestez, hezkuntza praktikak birplanteatu behar dira. Zentzu honetan, Hernándezek (2007) dauden praktikak zaharkituak daudela eta gainera ikus kulturaren edukiak eta gaiak asko ugaritu eta aldatu egin direla esaten du. Proposamenek ikuspegi berria aurkezten dute: Arte Hezkuntzaren moldaketa ezik, sakoneko aldaketa bat, bai ikasketa objektuan zein arte bisualen heziketan. Honela, bi ideia nagusi identifikatzen dira: irudi mediatikoak aintzat hartzea eta irudi hauen aurrean Arte Hezkuntzak duen papera balioeztea. Arte Hezkuntza eta edukomunikazioaren arteko elkarlanak ahalbidetuko luke hezkuntza sisteman masa-komunikabideen hezkuntza integratzea oinarrizko hezkuntzan, eta helburu nagusia ikuspegiak zabaltzea izango litzateke (Baraze, 2010): fenomeno kultural eta mediatikoak jorratzeko ikuspegiak, hain zuzen. Era honetan, hedabideen eta haien irudi mediatikoen aurrean kritikoki erantzuteko gaitasuna eskeini diezaioke hezkuntza sistemak bere ikasleei. 2. Metodologia Behin marko teorikoa garatua, ikerketa hau metodologia kualitatiboaz baliatzen da adieraziko den hipotesian sakontzeko, eta behaketa batetik abiatuta, edukomunikazioan oinarritzen den elkarrizketa dialogikoan uztartzen den esku-hartzea gauzatuko da. Behaketaren bidez datu bilketa bat egingo da, beraz, gero esku-hartzea diseinatu ahal izateko. Esku-hartzea, era berean, solasaldi bat da: prestatutako Power point batek biltzen dituen irudien (ikusi 7.1. Eranskina) eta ikasleen artekoa, edukomunikazioaren ezaugarrietan oinarrituko da parte-hartzeko aukerak zabaltzeko, kolaborazioa sustatzeko, komunikabideak –eta hauetan agertzen diren irudi mediatikoak– erabiltzeko, ikasketa soziala –soziokonstruktibismoa– eta sormenezkoa bultzatzeko eta pentsamendu kritikoa garatzeko. Ikasleek haien iritzia nola argudiatzen duten erregistraturik geratuko da, soinu grabazio horretatik ondorioak atera ahal izateko (irudienganako ikasleen erreakzioetan eta argudiatzeko gaitasunean jarriko da arreta). Azkenik, emaitzarik azpimagarrienak bideo baten jasoko dira. 2.1. Zergaitik esku-hartzea Beharrizana ikusten da errealitatearekiko harreman zuzena ezartzeko eta benetako bizipenak erabiltzeko, ikasketa esanguratsuatik ahalik eta hurbilen egoteko; ikasleek lehenengo pertsonan bizipena izateko eta, horrenbestez, esku-hartzeak ikasleengan eragin handiagoa izateko. Era berean, eta azkenengo xedetzat, gutxienezko alfabetatze mediatiko bat lortzeko, hipotesia eta helburuak atalean definitzen den moduan. Horregaitik, lan honetan proposatzen den edukomunikazioaren baitan kokatzen den irudien bidezko elkarrizketa dialogikoa egingo da esku-hartze moduan. Irudien eta argumentazioen arteko solasaldia. Irudien eta ikasleen arteko elkarrizketa dialogikoa, alegia. 2.2. Tresna Edukomunikazioa oinarritzat hartuko da esku-hartzea egiteko, elkarrizketa dialogikoa bidelagun duelarik. Edukomunikazioa edozein komunikabidek hedatzen dituen irudien inguruko hausnarketa moduan ulertzen badugu, eta hausnarketa prozesuan irudiak irakurri, interpretatu eta sortzeko gaitasunak ere parte-hartzen badu, pertsona garatzen laguntzen duten trebetasunen –alfabetatzeen– artean toki lehendarra izan beharko luke, batez ere gaur egungo informazioaren jendartean. Adibidez, iragarki batetik badakigu iragartzaileak zer nahi duen guri transmititu ondorioztatzen (zeintzuk diren produktuaren kualitateak eta hura desiatzera eramaten gaituztenak), baina zailtasunak ditugu irudi publizitario hori benetan interpretatzeko eta transmititzen ari den ideologia eta balore guztiak dekodifikatzeko (Fonturbel, 2006); hala nola, konsolidatzen dituen genero estereotipoak edota zer nolako estrategiak erabiltzen ari den gu manipulatzeko. Hau da, ikusentzunezkoen dimentsioen barnean ideologia eta baloreak adierazten dituzten ezkutuko interesak dekodifikatzeko zailtasunak. Edukomunikazioak uztartzen duen elkarrizketa dialogikoa izan daiteke dekodifikazio prozesua egoki egiteko giltza, hain zuzen ere. Aparicik (2010) gaur egungo hezkuntza sistemaren egoeraren ikuspegi orokorra eskeintzen digu: "Kultura popularraren –eta ikus-kulturaren– egungo formak sare sozialei, parte-hartzeari, bideojokuei, Youtubeko bideoei eta abarri lotuta dauden bitartean, ikasgeletako kultura ofizialak tradizio gutenbergiarrari eta gizarte industrialak utzi dizkigun hezkuntza eredu transmisoreei loturik dirau". Hau da, jendarteak ikusentzunezko bidezko milaka mezu eta estimulu jasotzen dituen bitartean, eskolak oraindik ere liburuak eta klase magistralak erabiltzen dituela ikasgeletan, inguruan dituen baliabideak uztiatu gabe. Anakronismoan ez jausteko (Robinson, 2011), garrantzitsua da eskolak harremanak sortzea jendartea osotzen duten errealitate desberdinekin. Eskola mikrosistema bat moduan ulertzen badugu, ikasgelen hormetatik kanpo dauden sistemekin loturak ezartzeak jendartearen ikuspegi fidagarriago bat izatera eraman gaitzake (Bronfenbrenner, 1987). Era honetan, edukomunikazioa izan daiteke lotura horiek egiteko baliabide paregabea. Esan bezala, elkarrizketa dialogiko baten dinamikan txertatu nahi da edukomunikazioan oinarritzen den lan honetako esku-hartzea. Elkarrizketa hori irudien eta ikasleen artekoa izango da, baina irakasleak ere parte hartuko du. Era honetan, elkarreragin horizontal zein bertikalak sortzeko aukerak daude. Aipatu den moduan, arreta jarriko da ikusentzunezko mezuen ideologia eta baloreetan eta hauek daramatzaten interes inplizituetan. Interes guztien artean politikoak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak dira edukomunikazioaren bitartez landu nahi direnak; jendarteko indibiduoen bizimodua gehien markatzen dutenak, hain zuzen ere. Aipatu beharra dago, bukatzeko, Basterretxeak eta beste (2010) egindako alfabetatze audiobisualaren egoerari buruzko ikerketak agerian utzi zuela gazteen alfabetatze audiobisual maila baxua; gauza berdina gertatu zen Garcíak eta beste (2014) egindako ikerketan. LHtik jada igaro ziren ikasleekin egin zuten eta horrek adierazi dezake edukomunikazioan oinarritzen den esku-hartzea LHn egin beharko litzatekeela, preseski. 2.3. Lagina Ikastaldea 25 ikaslez osaturik dago. Itunpeko ikastola kooperatiba bateko LHko 6. mailakoak dira, maila sozio-ekonomiko ertain-altukoak. Maila psikosozial aldetik, ikasleak arazo larregirik gabe harremantzen dira bai ikasgela barruan zein kanpoan. Talde lanean zein bakarka lan egiteko zailtasunik ez dute aurkezten. Maila kognitibo aldetik, hausnarketarako denbora gutxi izan ohi dute eta, orokorrean, oinarrizko kontzeptuak lantzeko erabiltzen duten estrategia ariketa desberdinen errepikapena da, oroimenezko lanarekin batera. Ikasketa prozesuan aurrera egiten dute denek, baina heldutasun maila desberdinak agertzen dira, esaterako, partehartzea eskatzen denean eta haien argudioak eraiki behar dituztenean. Batzuk inferentziak egiten dituzte eta aldez aurretik dituzten esperientzia zein kontakizunei heltzen diote haien ideiak antolatzeko, arrakasta gehiago edo gutxiagorekin; baina badira beste batzuk oraindik ere azalean geratzen direnak eta momentuan bururatzen zaizkien erantzun soilak botatzen dituztenak. Alegia, batzuen ekarpenak esanguratsuak izan daitezke eta dinamika kolaboratiboak sustatu, elkarrizketa dialogikoa faboratuz; ordea, beste batzuenak hutsak eta esanahia gabeak. 3. Lanaren garapena Atal honetan, hasierako hipotesi bati jarraiki helburu batzuk planteatuko dira eta behaketa bat egin ondoren jasotako emaitzekin esku-hartzea diseinatu (7.1. Eranskina) eta ikasgelan aplikatuko da. 3.1. Hipotesia Edukomunikazioaren oinarria edo filosofia ezartzen bada hezkuntza estrategia gisa, ikasleek komunikabideen mezuen dekodifikazioa barneratuko dute eta gai izango dira irudien –eta soinuen– aurrean pentsamendu kritiko bat aurkezteko. 3.2. Helburuak • Ikasleak hedabideetatik heltzen zaizkien ideologia eta baloreak eta beraiekin bestelako asmoak ere ekartzen dituzten interes ekonomiko, politiko, kultural eta sozialak antzemateko eta zalantzan jartzeko gai izatea. • Ikasleek gutxienezko alfabetatze mediatiko bat barneratzea. Irudien balore formalak transmititzen dituzten mezuak dekodifikatu eta kritikotasunez aztertzeko gai izatea. • Edukomunikazioaren oinarriak hartuta, taldeko elkarrizketa dialogikoan oinarritutako ezagutza sustatzea. 3.3. Faseak Lehenengo fasean behaketa bat egin da. Behaketa horren ondorioz lortutako emaitzekin esku-hartze –solasaldi– bat izateko materiala prestatu da (7.1 Eranskina), edukomunikazioan oinarritutako elkarrizketa dialogiko baten bidezko esku-hartzea gehiago zehaztuz. Azkenik, bigarren fasean, esku-hartzea egin da eta, emaitzetatik, ondorioak atera dira. 3.3.1. I FASEA: Behaketa Ikasleek kontsumitzen dituzten ikusentzunezko produktuak zeintzuk diren jakin eta irudi eta bideo horiek erabili dira solasaldian, ahal izan den neurrian, ikasleen interesetatik abiatuz motibazioa areagotzeko eta ikasketa esanguratsura hurbiltzeko. Beraz, esku-hartzearen diseinuari zehaztasuna emateko eta laginaren errealitateari egokitzeko 6. LHko ikasgela batean behaketa egin da UPV/EHU Bilboko irakasleen unibertsitate eskolako praktikaldian (Practicum III) zehar eta ikasleek haien ordenagailuak ikasgelan erabiltzen dituztela aprobetxatuz. Behaketa zeharkako elkarrizketen bidez egin da, ahalik eta giro naturalenean, egoera bere funtzionamendu normalean behatuz, ikasleak behatuak sentitzen ez diren uneetan (Callejo, 2002): hots, ikasleei erantzuna aldatzeko eskatzen ez dien giro erosoan; haien erantzunek gutxienezko kanpoko kutsadura izango duten toki eta momentuan; zintzoa izatea kostatzen ez denean, ez dagoelako zer galtzerik ezta zer irabazterik ere. Orduantxe egin zaizkie galderak eta behatu dira ikasleak, kontsumitzen dituzten ikusentzunezko produktuak zeintzuk diren jakiteko. Adibidez, irakasleak bidali dizkien ariketak egiten bukatzen dutenean eta ordenagailuetan ibiltzen direnean modu lasai batean (askotan pantaila baten inguruan hiruzpalau lagun elkartzen direlarik bideo bat ikusteko), jolastokira irten baino lehenagoko denbora tarteetan. Behaketaren emaitzak Ikasleek haien pantailetan begiratzen dituzten ikusentzunezko produktuak, gehien bat, musika bideoklipak (reggaeton eta trap musika generoenak, batik bat), youtuber gamerrak (Fortnite jokuaren inguruan) eta youtuber eta instagramer influencerrak (modaren eta bizimoduen ingurukoak) dira. Telesailak ere jarraitzen dituzte eta Stranger Things telesaila ikusten ari dira. Galdetu ere egin zaie telebistan edota egunkarietan berriak ikusten edo irakurtzen dituzten ala ez, eta gehiengoek egunkariei ezetz esan baina teleberriren baten bat gurasoekin ikusten dutela aitortu dute. Dena den, datu hauek ez dira erabakigarriak solasaldirako irudi mediatikoak aukeratzeko orduan. Hau da, komunikabideen aldetik manipulazio bat pairatzen ari direla ohartarazteko ez da beharrezkoa trap musika generoko bideoklip jakin baten frame bat aztertzea, adibidez. Baina lagundu dezake ikaslearen interesetatik hurbil egotea, arreta gehien lortzeko, batez ere ikasgeletan dagoen irakasle-ikasle ratioa zein den kontuan hartuta. Azpimarragarria da nahiko ikastalde dinamikoa dela baina soilik bere interesetatik hurbil dauden arloekin inplikazio nabarmena lortzen duela. Esan bezala, pantailetan, hau da, telebista, ordenagailu zein telefono mugikorretan agertzen diren irudi mediatikoekin daukaten harremana Youtube eta Instagramen bidez izan ohi dute. Honek esan nahi du arloak anitzak direla eta kontsumitzen dituzten ikusentzunezkoen produktuak ere amaigabeak direla. Hala ere, online bideojokuak eta instagramerren bizimoduak dira produktu horien gai nagusiak. 3.3.2. II FASEA: Esku-hartzea. Edukomunikazioan oinarritutako elkarrizketa dialogikoa Edukomunikazioan oinarritutako solasaldia aurrera ateratzeko baliabideak dira ordenagailua, arbela digitala eta lan honetarako bereziki prestatutako irudi –eta bideo– mediatikoen Power pointa (7.1. Eranskina). Bertan, lan honetan irudi mediatikotzat jotzen diren ikusentzunezko ekoizpenak jaso dira: Youtuben agertzen direnetatik hasi eta teleberrietan agertzen direnak arte, marrazki bizidunetatik eta egunkarietatik igaro eta influencerrak, abeslariak, youtuberrak, instagramerrak, publizitatea, zinema eta abar barne. Saioa grabatzeko Sennheiser ME-66 mikrofono superkardioidea, Sennheiser e-835 mikrofono dinamikoa eta Tascam DR-680 soinu grabadore digitala erabili da eta .wav soinu fitxategi digitala sortu da SD memoria txartela baten. Ikasleen antolaketa borobil-erdian eserita eta arbela digitalaren aurrean, elkarrizketa faboratzeko. Mikrofonoa borobil-erdiaren erdian kokatu da, ikasle guztien ahotsak jaso ahal izateko, mikrofono-oin baten ezarrita. Beste mikrofonoa, eskukoa, prest egon da baita ere ikasleek txandaka erabili dezaten. Ikasleei aurkeztu zaizkien irudien aukeraketa eta sekuentziazioa gai desberdinen arabera egin da eta, esan bezala, Power point (7.1. Eranskina) batean aurkeztu zaie. Beti ere, behaketaren ondorioz atera diren emaitzak aintzat hartuz: lehenik eta behin Egia kontzeptua abiapuntutzat hartuta, pantailan irudi mediatiko desberdinak jarri zaizkie galderak (7.2. Eranskina) egin zaizkien bitartean; ondoren, Zentzumenak lantzeko irudiak, gero Komunikabideen inguruan, Manipulazioa, Bideoa eta Zinema, Sare Sozialak eta, amaitzeko, Publizitatearen inguruan elkarrizketa dialogiko bat sustatzeko irudiak. Ikasleak irudia eta soinuaren elementu desberdinetan murgildu dira elkarrizketa dialogikoan zehar; honetarako irudi mediatiko eta bideo ugari aukeratu dira. Fitxategi mediatiko hauek ikasleei aurkeztu zaizkie, bidaia bat modukoa planteatzen delarik solasaldiak aurrerantz jotzen duen heinean. Irudiak, bideoak eta aipuak (7.1. Eranskina), galdera desberdinak (7.2. Eranskina) direla medio, bidai horretako geltoki modukoak dira eta esfortzu kognitibo bat eskatzen die ikasleei, zergaitien bila joateko edota ikusten ari direna zalantzan jartzeko, behintzat. Irudi bat baldin bada, esaterako, hasiera baten irudi hori hitzez deskribatu behar dute ikasleek eta ondoren inolako manipulaziorik jasan duen ala ez aurkitu, manipulazio horren helburua zein izan daitekeen argudiatu, eta abar. Gerta liteke elkarrizketa interesgarria sortzea lehenengo irudiarekin eta horren inguruan ematea saio guztia: onartzen da, ez dago Power pointeko (7.1. Eranskina) diapositiba eta irudi mediatiko guztiak ikusi beharrik. Gai desberdinak errepresentatzen dituzten irudi mediatikoen bidez eta galdera ireki eta bideratzaileen bidez (ikusi 7.2. Eranskina) elkarrizketa jariotsua eragin da, mezuak dekodifikatu dituzten aldi berean, argudiatzeko gaitasuna lantzeko aukerak ugaltzeko. Gerora, argudio horiek alfabetatze mediatikoa zein neurritan lortu den adierazle izan dira. Ideologia eta baloreekin lotuta, interes politiko, kultural, ekonomiko eta sozialak dekodifikatzera bideratuta egon da elkarrizketa eta, horrenbestez, ikasleei egin zaizkien galdera irekiak baita ere. Lanean zehar azaldu den moduan, interes desberdinen mugak gero eta nahasiagoak agertzen dira hedabideetan zein jendartean, eta horrek zailtasunak jartzen dizkio irudien prozesu dekodifikatzaileari. Muga horiek ere elkarrizketako esaldietan zeharka agertzen dira, nahasirik. 4. Emaitzak Solasaldiaren emaitzarik azpimagarrienak (grabatutako soinu pasarteak, azken finean) 7 minutuko iraupena duen bideo baten jaso dira. Bideoa ikusgarri dago helbide honetan: https://vimeo.com/271270136. Soinu fitxategietan gordetako eta bideoan agertzen diren emaitza horiei aipu egiteko idatzizko lan honetan, bideoko denbora adierazten duen kode baten bidez adierazten da; adibide moduan: (Bideoa, 05:19). Orokorrean, ikasleek gutxienezko alfabetatze mediatikoa lortu duten adierazle diren esaldiak jaso dira, konkretuki ideologia eta baloreen dimentsioan arreta jarri delarik. Era honetan, ikasleak gai dira hedabideetatik heltzen zaizkien mezuen ezkutuko interesak antzemateko (politiko, kultural, ekonomiko zein sozialak), zailtasunak badituzte ere. Hala ere, zailtasun horiek gainditzen dira irakasleak irudi edota bideoen inguruan galdera irekiak eta interesak azalaratzeko bideratuak egiten dituenean. Hau da, edukomunikazioaren praktikek eta dinamikek funtzionatzen dute. Emaitzek hurrengoa adierazten dutela esan daiteke: batetik, tresnaren potentzialtasunaren barnean, ikasleek izan duten jarrera eta argudiatzeko estrategiak zeintzuk diren. Bestetik, esku-hartzean proposatzen diren gaien inguruan zeintzuk iritzi dituzten eta nola eraikitzen dituzten iritzi berriak; hau da, edukomunikazioa estrategia moduan erabili bitartean –eta ondoren– ikasleek ematen dituzten argudioak. Argudio hauek eta argudio hauek eraikitzeko moduek, era berean, mota askotako pentsaerak agerian utzi dituzte. Azkenik, taldeko hausnarketa orokorra. Jarraian edukomunikazio tresnak ahalbidetu dituen emaitza espezifikoak plazaratzen dira: Tresnaren potentzialtasuna Ikasleen jarrera aldetik, parte-hartze kolaboratiboa naturaltasunez eman da (Bideoa, 00:18) eta batzutan batek besteei galderak egiten dizkie, bere argudioari indarra emateko eta baita haien iritzia entzuteko ere. Elkarrizketan zehar, ikasleei bururatzen zaizkien galderak ere botatzen dituzte, nonork erantzuteko zain. Kuriositatea piztu egin zaie, beraz, eta motibatuta egon dira. Anekdota pertsonalak sartzea asko gustatzen zaie, eta edozein aukera erabiltzen dute: oraingoan, El Correo egunkariaren harpidetzarako teknika komertzialari buruzko kontakizuna (Bideoa, 00:38). Kasuan, zer ikusirik badauka gaiarekin; izan ere, interes ekonomikoa ikusi dio ikasleak. Nahiz eta teknika komertziala izan, pantailen bidez eta pantailak eskeintzen dizkion irudien bidezko esperientzia izan da, eta berak kontatu nahi izan du. Hedabideak dirua eskatu dio bere orrialdeak irakurtzen jarraitu ahal izateko, eta horrek arreta deitu dio. Argudiatzeko estrategia aldetik, ikasleek kideen iritziak kontuan hartzeko gai dira eta haien hasierako iritziarekin alderatzeko berri bat eraikitzeko (Bideoa, 01:01). Zentzu horretan ikuspegi zabala dutela aurkeztu dute eta ez direla haien iritzien morroi; eta prest daudela iritzia aldatzeko, errealitateari gehien hurbiltzen den diskurtsoa haien eskema mentaletara gerturatzeko ariketa eginez. Proposatutako gaien inguruan Egia gaiaren inguruan prentsaurreko baten irudiari buruz aritu direnean, non hainbat hedabideen mikrofonoak agertzen diren, hasierako deskribapen egoki bat egin dute baina gero kosta egin zaie argudiatzea zergaitik mikrofono eta argazki kamera ugari dauden. Galdera bideratzaile irekiak egokiak ez direnean izan, ikasleek zer eskatzen zatzaien ez dute ulertu eta edozein erantzunaren bila joan dira, berriro ere argazkiaren deskribapena egitea izanik haien baliabiderik erabiliena. Azkenean, ikasle batek adierazi du mikrofonoak enpresa desberdinetakoak direla, baina enpresa horiek interes desberdinak dituztela ez dute aipatu (Bideoa, 01:15). Manipulazioa gaiari buruz, komunikabide desberdinetako hainbat irudi bat jarri zaizkie. Lehenengoan agertzen dena: kameragile baten pantailan agertzen den irudiak ez dauka benetan agertzen den irudiaren antzik. Irudi honen inguruan elkarrizketaren 10 minutu behar izan dira manipulazioa hitza agertu arte. Azkenean, notizia faltsua egiteko izan daitekela esan du ikasle batek (Bideoa, 01:27). Bitartean, nahiz eta galdetu ea zein izan daitekeen kameragilearen asmoa, deskribapenera mugatzen dira; forma deskribatzen eta forma horren zergaitia zein izan daitekeen deskribatzen. Ez dute antzematen, galdera bideratzaile nahikotxo ondoren ez bada, kameragilea nahita manipulatzen ari dela irudia eta egia ez den irudi bat adierazten ari dela. Egunkarietako irudien manipulazioaren zergaitiari buruz galdetuta (Photoshopen bidezko manipulazioa, batez ere), interesanteagoa egiteko zein dirua irabazteko egiten dutela erantzun dute. Batzutan antzematen dute egunkaria noren alde dagoen egin duen manipulazioagatik ondorioztatuta, baina ez dakite zein interes dagoen atzetik. Adibidez, Obama vs BP irudian (Bideoa, 01:42). Obamaren alboan zegoen emakume bat argazkitik kendu dute Photoshopen bidez, egoera dramatikoagoa egiteko, irudi mediatikoek transmititzen dituzten mezu inplizituen artean interes sozialak eta ekonomikoak daudelako froga izanik. Notizia manipulatu baten aurrean, non esaten den ikasleek atsegin duten telesail bat (Stranger Things) bertan behera geratu dela eta ez dutela denboraldi gehiago produzituko, ikasleak zalantzati agertu dira. Notiziaren fidagarritasuna kontrastatzeko ikasle batek Instagramera zuzendu gaitu, esanez Stranger Things telesaileko aktoresa bat jarraitzen duela eta bere kontuan igotako bideo batean hurrengo denboraldiaren kapituluak grabatzen ari zela agertzen dela. Beraz, informazioa zuzenean eta lehen eskukoa jaso ahal izan du sare sozial batetik (Bideoa, 02:10), autonomia puntu bat erakutsiz interes kulturalei dagokionean, behintzat. Egunkarietako grafikoen manipulazioari buruz –eta interes ekonomiko, sozial eta politikoekin estuki lotuta–, hipotesi asko botatzen dituzte, aizkora non sartu jakin gabe (Bideoa, 02:21), edo irudian zer agertzen den badakite deskribatzen baina ez dakite adierazten zergatik manipulatu duten grafikoa, zein ezkutuko interesarekin. Batzuk esaten dute badakitela, baina ez dakitela nola azaldu. Azkenean, 10 minutuz grafiko manipulatu baten inguruan hitz egiten eman ondoren, ikasle batek iruzkindu du grafikoa manipulatu dutela alderdi politiko jakin batekoek, gorago edo altuago agertzeko, hau da, beste alderdien gainetik agertzeko (Bideoa, 03:11). Beste erantzun bat izan da ez duela inporta manipulazioak. Izan ere, barra diagrama batean barrak egon ezik, zenbakiak ere badaudela defendatu du (Bideoa, 03:23); horren aurrean, beste batek esan dio jendea ez dela fijatzen zenbakietan baizik eta barratan, eta jendeak bere burua manipulatzen uzten duela (Bideoa, 03:33). Beste batek, aldiz, akats informatiko bat izan daitekeela uste du. Bitartean, sumintzen hasitako ikasle batek bere buruari esaten ez dela bidezkoa irudi bat manipulatzea eta aldarrikatzen errealitatearen adierazpen fidagarri eta zintzoak (Bideoa, 03:50). Manipulazioa ezin da zalatu? Galdetzen du ikasle batek, elkarrizketak aurrera doan heinean (Bideoa, 04:00). Beste batzuk badakite isunak eta indemnizazioak daudela hedabideetan iruzurtzeagatik. Komunikabideen inguruan solasean jarraituz, telebista kate desberdinetako informatiboetako kirol saioak alderatu dituzte. La Sexta eta Etbkoak, konkretuki. Gaien aukeraketa aldetik oso desberdinak direla aitortu dute, galdera ireki batzuk egin ondoren, beti ere. Baten estiloa agresiboa dela eta, bestearena, arrunta dela esan du ikasle batek (Bideoa, 04:16). Lehiakortasuna besterik ez zaiola inporta lehenengoari, La Sextakoari. Musika aipatu dute, nolabait baliabide narratibo horren garrantzia azpimarratuz (agresibitatea eta epika iradokitzen duen musika). Polemika besterik ez duela nahi (Bideoa, 04:59) dio beste ikasle batek. Audientzia eta diruarekin zer ikusia duen argudiaketa bat egiten saiatu da beste ikasle bat: La Sextak ikusle gehiago behar dituela defendatzen hasten da, handiagoa delako kate moduan, baina, egia esan, argudioa hor bukatzen da (Bideoa, 05:10). Sare sozialen inguruan, ezagutzen duten instagramer baten bideo bati asaldurak gaindituta harrera egiten diote, garrasika. Galdera ireki batzuk egin ondoren aitortzen dute ez dutela sinesten instagramerrek dioten guztia (Bideoa, 05:28), eta haien bizimoduek ez dutela aurkezten dutenaren antzik. Haien bideoak kuxkuxero hutsak direlako ikusten dutela ere aitortu dute batzuk, ikusle kopuru gehien dituzten bideotan jorratzen diren gaiak zeintzuk diren aztertu dutenean (Bideoa, 05:44). Diruaren kontua baita ere agertu da, eta batzuk zalatu dute instagramerrek ateratzen duten dirua haientzat soilik egiten dutela (Bideoa, 06:06), inolako solidaritaterik erakutsi gabe, nahiz eta, adibidez, diru hori Afrikako mutil batzuei egindako argazkien publikazioaren bidez lortua izan. Likeak arrazoi desberdinak direla medio eskuratzen dituztela azaldu dute: polita delako, dirua sakelaratzeko... Honen inguruan, instagramerrentzat likeak ikastea baino garrantzitsuagoak direla esan dute ikasle batzuk, kezka pittin bat azalduz (Bideoa, 06:33). Taldeko hausnarketa orokorra Hausnarketarako amaierako denbora tartean, ikasle batek ondorioztatu du ez dugula ikusten dugun guztia sinistu behar (Bideoa, 06:42). Frogatu da ikasleek besteen iritzia entzunda gai direla haien eskema mentalei egokitzeko eta ideia berriak eraikitzeko. Pentsamendu kritikoa garatzeko orduan maila desberdinak egoteak ez du esan nahi esku-hartze desberdin bat egin behar denik ikasle bakoitzari egokituta; izan ere, ikasleak elkar elikatzen dira kideen iritzi eta argudioekin, eta era honetan elkarrizketa autoerregulatzen da. Elkarrizketa dialogikoa, beraz, pentsamendu kritikoa eragiten duten galdera irekien bidezkoa, tresna egokia dela ikusi da, parte-hartzea eta inplikazio nahikoa lortu delarik ikasleen aldetik, hausnarketa esanguratsura eraman dituenak. Gainera, hausnarketa prozesua eman denean eskema mentalak birplanteatzen dituztela frogatu da. 5. Ondorioak Kontsumobidek (kontsumoko euskal institutoa) 2009. urtean kontsumo arduratsuaren gida argitaratu zuen. Bertan agertzen diren William Bernbach publizista iparamerikarraren hitzak diotenez, masa-komunikabideetan lan egiten dutenek ematen diote itxura gizarteari, eta gizarte hori arrunt bihur dezakete edo zakartu. Baina hezi ere egin dezaketela onartzen du. Eta, hala bada, ikusentzunezkoen bidezko komunikazioaren balio hezitzaileari berebiziko garrantzia eman behar zaiola ondorioztatu da azterlan hau egin ondoren: edukomunikazioa hezkuntza estrategia gisa erabili beharko litzateke LHko ikasgeletan, elkarrizketa dialogikoan oinarrituta, ikasleek komunikabideen aurrean pentsamendu kritikoa aurkezteko. Esku-hartzea, oraingoan, praktika bideratua eta dinamika isolatu moduan aplikatu da; baina, horregaitik, ikasleek edukomunikazioak eskeini ditzakeen praktika eta dinamika hauek era autonomoan barneratzeko beharrizana ikusten da, pentsamendu kritikoa garatzeko eta dekodifikazio prozesua esanguratsua egiteko. Alegia, komunikabideekiko jarrera kritiko bat aurkezteko ikasgela barruan zein kanpoan, jarrera hori nolabait ohitura bihurtzeko eta gaur egungo jendarteko bizimoduetan eragina izateko. Irakasle moduan, beraz, helburu lehendarra izan beharko litzateke ikasleei baliabideak eskeintzea bizi garen aroan kapaz izan daitezen pantailetatik heltzen zaizkien mezuak zalantzan jartzeko eta benetan antzemateko zer lortu nahi duten mezu horiek, zein den beraien ezkutuko helburua. Irakasleen ataza, besteak beste, ikasleei beste subjektibitate posibleak aurkitzeko eta subjektibitate propioak aztertzeko ikus kulturaren inguruko esperientzia pedagogikoak eskeintzea da (Pla, 2012). Eta, honetarako, tresna egokia izan da edukomunikazioa. Edukomunikazioaren bidez, ikasleen kritikotasuna garatzen lagundu daiteke, anitza den errealitatea antzemateko eta ahalik eta egokien aztertzeko, ulertzeko eta eraldatzeko bizikidetza marko baten barne era arduratsuan, solidarioan, errespetuosoan eta enpatikoan. Osagai egokiak dira hauek, hain zuzen ere, jendarte orekatu, osasuntsu eta bidezko bat eraikitzeko. 7.2. Eranskina. Galdera irekiak Pentsamendu kritikoa garatzen laguntzeko galdera irekien sailkaketa (López Aymes, 2012): Mota Galdera adibideak 1. Azalpenezkoak Zer esan nahi duzu horrekin? Adibide bat emango zenuke? Zergaitik uste duzu hori horrela dela?Nola erabaki duzu esaten duzuna egia dela? Deskribatuko duzu irudia? Zer agertzen da? Zeintzuk elementu agertzen dira? Zein da mezua? 2. Iturriak eta susmoak esploratzekoak Zertan datza susmoa? Zergaitik norbaitek hori esan nahiko luke? Ba al dago ezkutuko asmorik? Nola frogatu daiteke? 3. Ebidentziak eta arrazoiak aztertzekoak Zeintzuk arrazoiak dituzu esaten duzuna esateko? Zeintzuk irizpidetan oinarritzen duzu argudio hori? 4. Inplikazioak eta ondorioak aztertzekoak Zeintzuk dira jarrera jakin horren ondorioak? Ez zabiltza ondorio presazkoak hartzen ari? Kontsumituko zenuke produktu hori? 5. Ikuspegi desberdinei buruzkoak Nola esango zenuke beste era batera? Zertan desberdintzen dira bi ideia horiek? Zerekin konparatu dezakezu? Zenbat aukera bururatzen zaizkizu? Zeintzuk zailtasunak ikusten dituzu? Zeintzuk abantailak? Nola konbentzituko zenuke zure amama? Nola azalduko zenioke zure lagunei? 6. Galderei buruzkoak Nola lagundu gaitzake galdera horrek? Erabilgarria izan daitekeen galderarik bururatzen al zaizue? Bestalde, bereziki ikusentzunezko produktuek dituzten elementuak aztertzeko galderak ere iradokitzen dira: Norentzat dela uste duzu? Nori zuzendua? Zergatik pertsonaiak kokatzen dira toki horietan? Zer nolako koloreak erabiltzen dira? Zein da pertsonaien jarrera? Zer gertatuko litzateke rolak aldatuko bagenituzke? Koloreak eragina izan duela uste duzu? Zein irudi eta soinu jarriko zenioke? Zer eta irratirako izango balitz? Zergatik irudi eta soinu horiek? Ba al daude pertsona desberdinetarako jostailuak? Eta irudiak edo musikak? Ba al dakizu non, nortzuk eta zein baldintzetan ekoizten diren produktu horiek? Zuk egin beharko bazenu iragarkia, nolakoa izango litzateke? Konziente al zara iragarki batek dituen ezaugarri guztietaz? Zeintzuk izan daitezke elementu eta ezaugarri horiek? Noizbait iruzurtua sentitu al zara? Zergaitik izan zen badakizu? Saihestu ahal izan zenuela uste duzu? Komunikabideetan esaten den guztia sinisten duzu? Zergaitik ez/bai? Zer egin dezakezu konpontzeko? Zer da egia bat? Eta gezurra bat? Pertsona batentzat egia dena, beste batentzat gezurra izan daiteke? Zergatik gustatzen zaigu pelikula mota bat eta ez beste bat? Existitzen dira extralurtarrak? Nola jakin genezake? Non bilatu beharko genuke informazioa? Zergaitik informazio iturri horiek eta ez beste batzuk?...
science
addi-1a29177451aa
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31769
Jolastokiko errealitatea aztertzen
Arin Ferré, Peio
2019-02-28
Leioan, 2018ko maiatzaren 30ean Sarrera Gizartea testuinguru jakin baten parte diren gizabanakoen multzoa litzateke (egituraketa soziala), non gertatzen diren egoeren arabera eta hark eskatzen dituen beharrizanen arabera, etengabe eraldatzen ari den. Non gizarte arauak aldatzen diren, balioak absolutuak izatetik, erlatiboak izatera pasatzen diren edota rolak aldatuz joaten diren. Etengabeko gurpil-zoroan bizi gara, eta egungo errealitatea ezin dezakegu esan, finkoa denik. Bauman (2013) soziologoak esan bezala, errealitate likido baten bizi gara, non errealitate zurrunentzat lekurik ez dagoen. Gaur egun, baliteke inoiz baino gehiago, jolastorduak gizartearen errealitate gordina adierazten duten txoko bilakatu izana. "Ikasgune" izan beharko lukeen tokia honek, sarri askotan ikaskuntza prozesutik at dagoen beste errealitate bat bezala ikusten da, ikasleak "aske" izateko aitzakia dutela esanez. Jolastokia gizartearen isla den heinean, bertan erreproduzitzen diren genero bereizketak izango dira lan honen hizpide, bi mailen arteko ezberdintasunak aztertuz, bai, espazioaren jabetze aldetik, ekintzen aldetik, jarreren aldetik, zein interakzioen aldetik. Eta irakasleen partetik euren ikuspuntuak eta jarrerak aztertuz. Inolako duda izpirik gabe, jolastokiek hainbat aldagai aztertzeko aukera ematen digute. Lanean zehar ikusiko dugun bezala, hamaikatxo ikerketa egin dira. Izan ere, bertan, ikasleen harreman sozialak eta rol sozialak ikus daitezke. Horiek honela, irakaslearen zereginak berebiziko garrantzia du. Baina, egun, irakasleek jolastorduetan duten zeregina ikasleek dituzten beharretara mugatzen da. Erikson-ek (1971 Bordignon-ek (2005) aipatuta) irakasleen zereginetako bat umeen garapen psiko-soziala garatzea baldin bada, ikuspuntu kritikoa izateko instrumentuak emanez. Honen aurrean zerbait egin beharrean gaude, bai zentrotik zein irakasleen aldetik. Behar bezalako koordinazioak eginez, eta jolastokiko errealitatearen inguruan kontzientziazioa piztuz. Irakasleek daukaten arduraz ohartuz, bertatik ondorioak ateraz. Horregatik, ikerketa-lan honen muina Durangoko Lehen Hezkuntzako zentro jakin bateko, jolastokietan suertatzen diren errealitate ezberdinak ikusteaz, eta horietatik ondorioak ateratzea izango da. Eta aipatu bezala, irakasleen papera edo zeregina aztertuz. Horrela, jolastordua ikaskuntza prozesuaren barneko errealitate bezala hartuz. Horregatik, gaiari hobeto heltzeko, lehendabizi komenigarria ikusten dugu, testuinguruan murgiltzea. Horretarako, aurkitzen garen testuinguruaren nondik norakoak azalduko ditugu, azaleko begirada bat ematea aproposa deritzogulako. Hurrengo lerroetan, hiru zutabe nagusi, hiru gizarte eragile, jorratuko dira. Beraz, urratuko den bidea induktiboa litzateke, orokorretik errealitate jakin bateko bidea eginez. Batetik, gizartea, bestetik familia eta bukatzeko eskolan zentratuko gara, bereziki jolastokietan, haren inguruko zenbait aspektu ukituz eta aztertuz, azkenik proposamen bat eraikiz. 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala Historiari so egin aurretik, komenigarria litzateke, lan osoan zehar esatea premisa hau izango dugula: Neskak zein mutilak jaiotzean, nortasun gabe datoz, ez dute bere nia eta beraien ingurua ezberdintzen. Hala, bere inguruarekin duten interakzioaren bitartez hasiko da bere nortasuna pertsonala eraikitzen, hau da, bizi duenaz (Freud, 1973). Hori zehazturik, generoaren-teoria zer den zehaztea komenigarria litzateke, gaian sartzen joateko. 1.1. Generoaren-teoria Egun generoa eta sexuaren arteko bereizketaren teoriak, bi termino hauek ezberdintzen ditu. Alde batetik izaera biologikoko aspektuak eta bestetik gizartearen eraiketa batez sortutakoa. Orduan, sexuak, ezaugarri zein ezberdintasun biologikoei egingo lieke erreferentzia zuzena, alderdi anatomiko, fisiologiko zein kromosomikoak; horren arabera neska edo mutila izanik. Hala ere, honen inguruan eztabaidak ere badaude, pertsona intersexualak baitaude. Era berean, gizaki jakin baten alderdi biologikoak ez daude erlazionatuta gaitasun, jarrera edota ahalmenekin, izan ere, ez gara horiekin jaiotzen, ez da senezko aspektu bat. Orduan, gaitasun, jarrera edo pertsonalitatea ezberdinak atxikitzen diguna generoa dugu (Esteban, 2009). Honenbestez, generoa araudi-multzo batzuk dira zeinek sexuak bereizten dituen eta gizarte bakoitzaren beharrizanetara moldatzen den, betiere testuinguru bati atxikita, hetereopatriarkatu. Generoa giza-eraikuntza ezberdintzaile eta mugatzaile bat izateak, argi adierazten digu boterearekin duen harremana, hain justu ere, gizonezkoen nagusitasuna, hobe esanda, genero arrarena emakumearen gainean. Horiek honela, nagusitasuna politika, kulturan, zientzian era harreman inpertsonaletan ikus daiteke. Orduan, baieztatu daiteke giza antolaketa hierarkizatu honek, subjektu bakoitzaren posizioak, bakoitzaren gaitasun espezifikoak guztiz mugatzen dituela (Lagarde, 1996). 1.2. Gizartea Geroxeagoko puntuekin harremanak eratzen joateko, ezinbestekoa da historiari begiradatxo bat egitea, genero ikuspuntutik, jakina. Zaila da historian gertatu zena ziurtasun osoz jakitea, izan ere, historiak kutsu subjektiboa handia du, noren, zeren eta beste hainbat aspekturen araberakoa. Hala ere, objetibotasunez arituko gara, edo hori erdiesten saiatuko gara. Historiako etaparik gehienetan gizonen nagusitasuna nabarmentzen da (ADIBS, 2009) (ikus1. eranskina) eta herentzia horrekin egungo XXI. mendeko gizartera egin dugu salto, hura baitugu gure testuingurua. Gizarteak berdintasunaren aldeko apustua egin duen arren, besteak beste: Gizon eta emakumeen berdintasunaren aldeko egitasmoa (2006-2010), Genero Berdintasunaren Europear Institutua, Berdintasunerako VI plana… Salto honetan garai bateko pentsatzeko era sexistak gizartearen belaunaldi askotan dirau eta horren transmisioa ematen da, horren aurpegi krudelena, Instituto Nacional de Estadístika-k (2017) ateratako datuak, azken 14 urteetan 917 emakume genero biolentziagatik hil izatea dugu. Transmisio forma hauek, edonolakoak izan daitezkeen arren, askotan informazioaren gizartea deitzen diogun gizarte honen, pilare dituen hedabideetatik eratortzen dira. Hedabideek (prentsak, irratiak, telebistak eta iragarkiek, baita zinemak, komikiek, bideo-jokoek eta Internetek ere) emakumeak eta genero harremanak logika diskriminatzaile eta menperatzailetik ulertzen dituzte. Gainera, azken hamarkadan emakumeen inguruko estereotipoak mantentzeaz gain, tinkotu eta hazi egin dira ere (López, 2002). Horren harira, Sánchez- Contador-rek (2004) dio oraindik ere ohikoa dela programetan zein iragarkietan genero estereotipoak eta rol sexistak agertzea. Ondorioz, maiz, zuzenzuzenean eta, beste askotan, zeharka, ezberdintasunezko egoerak tinkotzen dituzte hedabideek. Horiek honela, hamaikatxo ikerketen artean, Velandia-Morales-ek eta Rincon-ek (2013) argitaratutako ikerketak, publizitatean ematen den tratu bereizketa erabateko dela azpimarratu dute. Honekin batera, Castilla-k (2008) publizitateak umeengan berebiziko eragina duela dio jostailu zein jolasen aukeraketen, jarrera estereotipatuak bultzatuz. Eta horien erreprodukzioak zenbait mekanismoren bitartez gauzatzen da: koloreak, hitz egiteko era, hizkuntzaren erabilera, musika mota… Orduan, inguruak ikaragarrizko eragina du, neskak zein mutilak aukera berdintasunean aurkitzen direnean, jokoak aukeratzeko garaian, ez da jostailuen arteko aukeraketan Castilla-k (2008) familian hezkidetzako jarrerak eta hezkidetzan bizitze aldera, hiru puntu nabarmentzen ditu. Honako hauek izanik: etxeko jardunak, jolasak eta jostailuak eta hizkuntza. Azkeneko honetan, geldiunea eginez, izan ere, hizkuntzak ikaragarrizko potentziala du, hizkuntza askotan arma arriskutsu bezala erabil daitekeelako. 1.4. Eskola Gure lan honetako, gure lan lerroa jarraiki eskolan ematen diren generoaren gaineko inguruko aspektuetan zentratuko gara. Emakumeen hezkuntza eboluzioaren historiari so egiten badiogu, orain ez gutxi arte eredu banatzaile eta ezberdindua izan dugula testatu dezakegu (ikus 2. eranskina). Echavarría-k (2003) eskola umeen hezkuntza eragile gorena den erakunde bezala deskribatzen du, non ikasleak gizarteratuak diren eta euren nortasuna garatzen duten. Egun arte hainbat erreforma izan ditugun arren, (Ley Orgánica de Ordenacion General del Sistema Educativo (1990), Ley Orgánica de Calidad de la Educación (2002), Ley Orgánica de Educación (2006) eta Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa (2013), urteak pasa behar izan dira, hezkidetzaren terminoa birplanteatu arte, hau da, Castilla-k (2008) genero estereotipoak albo batera uzten duen heziketa, non subjektua gizartearen inposaketatik aske bizi dadin du helburu. Hortaz, eskola mistoa ezartzearekin ez da nahikoa izan. Gauzak honela, Subirats-ek (1994) begirada curriculum ezkutura zuzentzen du, hain zuzen ere, mantu ilun batez estalita dauden bost mekanismori. Lehenengo mekanismoa, hezkuntzako etapek gora egin ahala, gero eta emakumezko irakasle gutxiago daudela dugu. Bigarrena zientziaren androzentrismoa dugu. Zientzia gizonezkoen ikuspuntutik planteatzen da, eta honek emakumeengan gutxiespena sortzen du. Hirugarrena, lengoia edo hizkuntza androzentrista dugu. Hizkuntzaren papera eta haren erabilera oso determinantea da. Hala diote Jiménez-ek, Onsalo-k, eta Traverso-k (2011) " El lenguaje hace pensamiento, se piensa cuando se habla y, al mismo tiempo, representa y construye realidad". Laugarrenik liburuetan ere, ikus daiteke sexismoren presentzia. Hala, agertzen diren esaldi eta irudien estereotipo sexualen bitartez, ikasleek ereduak eraikitzen dituzte. Azkenik eskolako interakzioak izango genituzke. Irakasleek positibotzat ikusten dute, mutilek txarto portatzen direnean erakusten duen pertsonalitatea gogorra, aldiz nesken apaltasuna ez dago baloratuta (Subirats, 1994). 1.5. Jolastokiak Hortaz, esan daiteke ikerketak egon badaudela, baina esan beharra dago esperientzia edo proposamen gehientsuenak eskolan ortuak jartzea izan dela, eta honekin batera aurrera eraman diren proposamen gehienak esparru curricularretara zuzenduta daudela gehienbat. Orokorrean honako hauek izanik: gizarte-zientziak, plastika, gorputzhezkuntza eta matematikak. Azkeneko honek sekulako presentzia izanik, jokoen bitartez, kalkuluak eta geometria ariketak aurrera eramanez (Molins- Pueyo, 2012). 1.5.1. Espazioaren egituraketa eta espazioaren erabilera Tomé-ren eta Subirats-en (2007) arabera, espazioa pertsonak biltzen dituen txoko fisikoa da, eta bertan ematen dira gure arteko harremanak. Espazioak duen izaera naturala aukerak sortzea da. Hortaz, espazioak izaera neutroa du, aldiz, gure pertzepzioa guztiz kontrakoa da, nahiz erabileraren inguruan zein bere izaeraren ingurukoa. Espazioaren modelizazioaren arabera, espazioa leku librea, inklusiboa, ez inklusiboa edo edozelako adjektiboak gainjarri ahal dizkiogu. Baina, espazio gehientsuenetan ematen diren harremanak, giza talde jakin batzuen boterearen arabera ematen da, non batzuk beste batzuen gainean gailentzen diren. Beraz, Molins- Pueyo-ren (2012) aburuz, espazioa neutroa dirudien arren, espazioaren egituraketaren eta hura osatzen duten elementuek subjektuari mezu bat helarazten diote. Tomé-k eta Subirats-ek (2007), neskak mutilentzat egokitutako espazioan sartuak izan direla diote, espazioa guztiz androzentriko batean, non jolasek, jokoek, espazioaren erabilerek, jolastokiek azken batean, kutsu androzentrikoa duten. Espazioaren erabileraren bereizketa, klaseko txokoetan ikus daiteke, ikasleak bere klaseko txokoan esertzean, nesken eta mutilen artean ematen den, espazio hartzea eta lagatzea Hala, Rodríguez-en eta García-ren (2009), esanetan mutilek eurenak ez diren espazioak bereganatzen dituzte, eta neskek berriz euren espazioa lagatzen dute. Patioan gertatzen den segregazio eta hierarkizazio , hainbat eta hainbat lanetan aurki daiteke ( Cantó, 2004; Tomé eta Subirats, 2007; García, Ayaso, Margolfa eta Ramírez, 2008; Rodríguez eta García, 2009; Molins- Pueyo, 2012; Larramendi, 2016). Honen kausak azaltzen saiatu dira, eta adostasun batera heltzen dira, autore guzti hauen arabera, leku zabalen konkista hauek haur jolasen erreprodukzioak dira, non hauetan ezaugarri kulturalek eraginda, genero bereizketa sustatzen duten. Era berean, emakumeen gizarteratze prozesuan ezarritako kodeek, haien prestakuntza eta haien zereginak leku txiki, pribatuetara zein pertsonaletara zuzentzen ditu. Hierarkia hau naturaltzat bezala joz eta hori barneratuz. Hala, gizonezkoak espazio publikoen kontrola izateren, konpetentzia eta menderatze 'gaitasuna' garatzen dute (Rodríguez eta García, 2009). Tomé-k eta Subirats-ek (2007) HH-tik LH-ko mailak igo ahala, nesken eta mutilen arteko desberdintasunak areagotzen doaz, espazioaren antolaketari edo sakabanaketari dagokionez. Molins-Puyo-k (2012) egindako galdetegian, ikasleek jolastordu garaian zehar ibilitako inguruak seinalatu behar izan zituzten. Adierazpen horretan, mutilek lehenengo postuan jolastokiko pista adierazi zuten, bigarrenik jolastoki osoa eta hirugarrenik jolastokiko iskintxo batzuk. Nesken kasuan, aldiz kontrara gertatzen zen. Abraldes-ek eta Argudo-k (2007) Cantó-k (2004) egindako lanarekin bat egiten dute, egindako ikerketa lanek, mutilak espazioaren protagonista nagusienak direla adierazi zuten. Hura konkistatu, hura bete eta haren jabe izan nahi dute. Hura dute eszenatokia haien protagonismoa aldarrikatzeko. Hortaz, bertan, lasterkan, biratzen, eta inguru guztia konkistatzen dute. Nesken kasuan, berriz, badirudi espazioa ez dela haiena, ez da haien eszenatokia. Soilik, leku batetik bestera joateko erabiltzen dute. Hortaz, Tomé-k eta Subirats-ek (2007) dio, neskek ez dute inolako espazioaren aldarrikapenik egiten, ez baitzaie eskatzen, eta ez diotelako zentzurik ikusten. Horrenbestez egoerara moldatzen dira, espazioa galduz edo hura mutilei lagaz, botere harremana sortuz. Bestalde, Rodríguez-en eta García-ren (2009) esanetan, egoera diskriminatzaileak are gehiago birsortzen dira pertsona heldu baten presentziarik gabe, kasu hauetan adin nagusiko ikasleek eta bereziki, mutilek, aukera gehiago dituzte espazio zabalak bereganatzeko. 1.5.2. Jolastorduetako jarduerak eta harremanak Llorente-k (2004) dio jolasa funtsezkoa dela haurren garapenean. Zentzumenak estimulatzeaz gain, beste aspektu batzuetan eragiten duelako; garapen intelektuala suspertu, emozio positiboak indartu eta komunikazio eta gizarteratze tresnak sendotzen laguntzen du. Ikasleen esanetan, jolastorduko ezaugarri nagusiena jolasak dira, definizio bat eratuko balute jolas hitza erabiliko lukete. Eta gehiengo batek, jolastordu garaia gogoko duela esaten du, jolasteko eta euren kaxara ibiltzeko aukera dutela adieraziz (Chaves, 2013). Subirats-ek (1994) jolastokian hezkuntza prozesuan zehar ematen diren bi printzipio nagusietan ageri den genero ezberdintasuna aipatzen du. Aukeratzeko askatasuna indibiduala, subjektu bakoitzak bere lehentasunen edo gustuen arabera aritzea eta eredu kultural menperatzaile, gizonen modeloa, pasibotasunak, kooperaziozko ekintzak ez dira aintzat hartzen. Horien aurrean, jarrera aktiboak eta trebetasunezko jarduerak eta superaziozkoak balioesten dira. Honekin batera, Alabarces-en (1998) aburuz, aurrera eramaten diren jokoak generoaren kutsu ukaezina dute, eta hauek askotan balio erantsi bat izaten dute, bai erakundeetatik zein gizartetik eratorrita, hala nola, mutilak eta futbola, bat izanik. Horretaz gain, estatus handiko kirolek balioa eta jarrera jakin batzuk sendotzen dituzte, ikasleria hierarkizatuz, generoa, irizpide izanik. Jolastorduetako jolasetan ezberdintasuna guztiz areagotzen da, izan ere, bertoko errekurtsoak zein espazioaren antolaketa ez daude batere orekatuta (Tomé eta Subirats, 2007). Horren lerrora, jolastokiaren inguruan askotan esan ohi da umeak askatasunez aritzen direla jolasean. Baina egiari zor, Bonnemaison-en, Gomes-en eta Cervantes-en ( 2005, García, Ayaso eta Ramírez,( 2008) aipatuta) arabera, ezin esan daiteke jokoak guztiz libreak direnik. Alde batetik, umeek arauak dituztelako, zerekin aritu ahal diren eta zerekin ez. Eta bestetik instalakuntzek ere eta bertan dauden elementuek jokoak mugatzen dituztelako. Horren harira, Tomé-k eta Subirats-ek (2007) jolastoki azpiegiturak kiroletako kantxez mugatuta edota baloi gabeko egunetan, horiek erraztu egiten duten ikasleen arteko interakzioa eta erdi gunean jolas pasiboak agertzea. Generoaren arabera, jolastokian bertan egiten diren jarduerei erreparatzen badiegu, ezberdintasun nabarmenak antzeman daitezke. Mutilen %60k mugimenduarekin erlazionatutako jarduerak burutu zituztela zioten. Nesken kasuan, berriz, %40k. Era berean, mugimendurik eskatzen ez zuten jardueretan, neskek mutilen tasa bikoizten zuten. Molins- Pueyo-k (2012) lortutako emaitza hauek bat egiten dute, Escalante-k, et al. (2011), eta Rodríguez-ek eta García-k (2008) egindako lanekin. Gauzak honela, mugimendua inplikatzen duten jolasetan mutilen presentzia handiagoa da. Berriz, kiroletako kantxak dauden ikastetxeetan, futbolaren eta saskibaloiaren nagusitasuna erabatekoa da (Tomé eta Subirats, 2007). Urteak pasa ahala, nesken eta mutilen arteko berdintasunak aldenduz doaz. Neskek jolas eta joko gehiago dakizkite mutilek baino. Mutilek orokorrean, jolas edo joko baten zentratzen dira. Aldiz, neskek aniztasun handia eman diete haien jolas edo jokoei (Tomé eta Subirats 2007; García, Ayaso eta Ramírez, 2008). Lehenengo zikloan, ematen diren interakzioak orokorrean ez da bereizketarik ematen. Haien arteko interakzioa beste adin batzuekin konparatuta askoz altuagoa da, eta taldeko jolas ugari egiten dituzte. Honekin batera, neskentzat zein mutilentzat kontsideratzen diren jolas edo jokoekin ez dute erresistentzia askorik jartzen, ez dute arazorik aritzeko (mutilek neskek baino erresistentzia gehiago). Gainera, neskek zein mutilek ezagutzen dituzten jolas edo jokoak nahiko parekatuta daude (Gobierno de Cantabria, 2009; Tomé eta Subirats, 2007 ). Goi zikloetan, ordea, diferentziak handituz doaz, mutilek neskek baino jolas edo joko gutxiago ezagutzen dituzte. Neskek gero eta gehiago arbuiatzen dituzte mutilen jolasak, mutilen kasuan ez da hainbeste ematen (Tomé eta Subirats, 2007; Abraldes eta Argudo, 2008). Gainera, Abraldes-ek eta Argudo-k (2008) hirugarren zikloan kirolen presentzia, joko ludikoenak baino altuagoa da, beste maila batzuekin alderatuta. Honekin batera, Rodríguez-ek eta García-k (2008) ohikoa izaten da neska-taldeak eserita edo paseatzen aurkitzea, euren artean hitz egiten duten bitartean. Honen lerrora 9 urtetik aurrera, nesken aktibitate fisikoa murriztuz doa (Escalante, et al., 2011). 1.5.3. Irakasleen papera jolastorduetan Denbora tarte honetarako irakasleek ez dute inolako prestakuntzarik jaso, izan ere, jolastordua deskantsu bezala kontsideratzen da, non ikasleak askatasunez aritzen diren, irakasleen zaintza pasiboaren aurrean (Molins-Pueyok, 2012). Ezberdintasun sexistak bertan erreproduzitzen direla ikusirik, irakasleak genituzke egoera horri aurre egiteko eragileetako bat eta hala, baieztatzen dute Rodríguez-ek eta Garcia-k (2009) eta MolinsPueyos-ek (2012) esanez, euren eskuetan dagoela jarrerak edo jokaera sexisten erreprodukzioa murriztea. Baina irakasleen rola normalean zein izan ohi da? García-k, et al. (2008) irakasleen esku-hartzen estrategiak urriak direla eta batzuetan espero ez diren emaitzak lortzen direla diote. Irakasleen esku-hartzeak, orokorrean, zaintzara edota gatazka egoerak kontrolatzera bideratuta egoten dira edota, hauek orokorrean, ikasleen kexengatik, borrokengatik, ezbeharrengatik eratortzen direla. Hau jakinik, Molins- Pueyo-k (2012) ez da harritzekoa, beste egoera batzuk gatazkatzat ez kontsideratzea, kasuan kasu, nesken okupazioa (bazterretan). Honako kasu honetan ez direnez kexarik egoten normaltzat jotzen den kontu bat da, nesken borondatezko gauza bat balitz bezala. Azkenean, kaltetuenak askatasun gabe geratzen diren horiek izanik, neskak zein jarduera hegemoniko horietan parte hartzen ez duten mutilak. Irakasleen kontzientzi mailan, Tomé-k eta Subirats-ek (2007) egindako lanak, bi fase zituen. Batetik kontzientziazioa eta bestetik esku-hartzea. Lehenengo fasean irakasle gehienak espazioaren erabilera ezberdintzaileaz kontzientzia agertu ziren arren. Irakasle askok jolastokian ematen ziren egoerak edo gertaera zehatzak justifikatzerako garaian, izaera naturaleko aspektuak aipatu izan zituzten, biologikoak. Beraz, irakasle askok egoera hau larritzen eta areagotzen dute, era inkontzientean bada ere, sexismoa txoko guztietara eramanez. Esandako gutxi balitz, esplizituki ageri ez den arren, sexua, irizpide bezala jarduten du pertsonak sailkatuz. Hala, irakasleek behin eta berriz haien tratua berdintasunetako printzipioetan oinarritzen dela esaten duten arren, askotan justifikazioak ezberdintasun sexualetan oinarritzen dira. Era berean, irakasleak ez dira berdintasunean aritzen ez interakzioetan ezta sexu bakoitzarengan dituzten itxaropenetan (Bonalek, 1997 Tomé-k eta Subirats-ek, 2007 aipatuta; García, Ayaso, eta Ramírez, 2008). Honekin batera, Pérez-ek, et al. (2010) egindako lanak adierazi zuen, maisuen %35ek eta andereñoen %25ek ezberdintasun sexualak antzemateko arazoak adierazi zituztela. Halaber, adierazle sexista horiek, irakasleen eginkizunei eta ikasgelako alderdi akademikoei egiten zieten erreferentzia. 2. Metodologia Hurrengo lerroetan lan hau nola garatu den zehaztuko da. Zenbait aspektuen inguruko zehaztasunak emanez. Testuingurua Durangoko ikastetxe askoren antzera, ikastetxea kontzertatu eta erlijiosoa da. Gure aztergaia, LHko zentro bat da. Guztira 23 irakasle daude, horietatik 20 emakume eta hiru gizon (4. eta 6. mailako irakasleak eta hurrenez hurren, LHko koordinatzailea eta zuzendaria) ikasleen beharrak asetzeko. Eta ikasleen aldetik, 281 ikasle daude. Ikastetxearen beste helburuetako bat, ikasleak hezkidetzan heztea da. Honen lerrora, ikastetxeak hezkidetza talde bat du eta besteak beste, aspektu hauetaz arduratzen da: baliabideen diagnosia egiteaz, espazioen diagnosia egin, ahuleziak eta indar-guneak bereiziz, sentsibilizazio egunetarako ekintzak prestatzeaz, hezkidetza gaiarekin zerikusia duten tailerretan parte hartuz (Medicus Mundi) eta jolastokian zenbait aldaketa egin dituztela, horien artean, baloi gabeko eguna ezarri dute (ostiraletan), frontoi bat jarri dute, espazioa handituz eta ortu bat jarri dute (5. mailako ikasleei zuzendutako proiektua). Lan-metodoa Ikerketa lanean, oro har zehar erabilitako lan-metodoa enpirikoa izan da, behaketaren zein elkarrizketenen bitartez. Lagina: Lagina bi multzo nagusietan ezberdinduko dugu. Batetik, ikasleak eta bestetik, irakasleak.  Ikasleak: Egindako lanak bigarren eta seigarren mailako ikasleen generoikuspegia aztertzea izan du helburu, bereziki, ikasle hauek jolastorduan duten jarrera izan du aztergai. Guztira, 89 ikasle izanik. Bigarren mailatik guztira 23 neska eta 17 mutil ikasle 7 eta 8 urte bitartekoak. Eta seigarren mailatik 24 mutil eta 25 neska ikasle izan ditugu, 11 eta 12 urte bitartekoak.  Irakasleak: Guztira 21 irakasle elkarrizketatu izan dira. Batetik, elkarrizketaren bitartez (7) eta bestetik, behaketen bidez (14) hartu ditugun komentarioen bitartez. Tresnak: Guztira lanak, bi euskarri izan ditu. Alde batetik, galdetegiak eta elkarrizketak genituzke, genero-ikuspegia eta jolastordua batzen dituen galdetegiak bai, ikasleei zein irakasleei egindakoa eta azkenik, behaketa lanak.  Ikasleen galdetegiak: Castilla-k (2008) landutako instrumentuak erreferentzia bezala harturik, eta marko teorikoa kontuan izanik gauzatu dugu, 2. eta 6 mailakoentzat bideratutako inkesta (ikus 3. eranskina).  Irakasleei elkarrizketa: Irakasleen genero-ikuspegia aztertzen" fitxa eta "Ikastetxearen genero ikuspuntua" delako galdera batzuen sorta. Sakoneko elkarrizketa eraman da aurrera. Hain zuzen ere, Juaristik (2003) horrelako teknika honen bidez elkarrizketatuarentzat garrantzitsua eta adierazgarria dena ezagutu daiteke. Elkarrizketa oinarritzat hartuz, elkarrizketatuak bere mundua, bizitza zein ondo ezagutzen duen arlo edo gai bat nola ikusten, sailkatzen eta bizitzen duen ezagutu daiteke. Horrez gain, elkarrizketarako galdetegia eratzeko Pérez-ek , Buzón-García-k, Piedra-k eta Delgado-k (2010) egindako irizpideez baliatu gara (ikus 3. eranskina).  Behaketarako fitxak: Behaketarako fitxa ikasleei zein irakasleei zuzendutakoa, lau astetan zehar eraman dugu aurrera. Behaketarako instrumentu hauek dira, "Behaketa fitxa", " Behaketa idatzia eta " Jolastokiko antolakuntza" (ikus 4. eranskina). Guzti hauek Tomé-k eta Subirats-ek (2007) egindako lanetik egokitu dugu. Datuen bilketa: Behin galdetegiak eta elkarrizketak mahai gainean genituela: 1) Ikasleen galdetegia, tutore bakoitzak sinatu dute baimena emanez, 2) elkarrizketatuak izan diren irakasle guztien baimena jaso dugu, 3) jolastorduaren behaketarako baimena jaso dugu, unibertsitateko tutoretik, bai zentrotik baimena jaso dugu (ikus 5. eranskina).  Ikasleak: Ikasleei egindako galdetegia, batetik bigarren mailakoek idatziz egin zuten, gurekin batera, mahaiak banatuta zeudela. Seigarren mailakoek inkesta Google Formulariosen bitartez bete zuten, horretarako aldez aurretik izan zitzaketen zalantzak uxatzeko, eurekin bildu ginen. Gero, datu guzti horiek Excel programan sartu ditugu. Era berean, behaketa fitxako emaitzak Excel-eko dokumentu baten sartu ditugu eta, jolastokiko espazioaren erabilerako datuak PAINT-en sartu ditugu.  Irakasleak: Irakasleen elkarrizketen datuak biltzeko, grabatzaile baten bitartez baliatu gara. Hura transkribatu behar izan dugu, eta emaitzok aztertu. Eta gainontzekoa datuak, behaketetatik atera ditugu. 3. Emaitzak Jarraian agertuko diren emaitzak bi atal nagusietan banatu ditugu. Alde batetik, ikasleen behaketatik eta inkestetatik ateratako datuak eta bestetik, irakasleen elkarrizketatik zein behaketatik ateratako datuak. Horiek honela, ikasleen emaitzak baloia dagoen egunetako emaitzak agertuko dira, atal bakoitzean baloi gabeko egunetako datuak gainetik komentatuz. 3.1. Jolastordua Jolastorduaren testuinguruan sartzen joateko, azaleko zenbait aspektu komentatuko ditugu, geroxeago jolastorduaren zirrikituetan murgiltzen joateko. 2. eta 6. mailako ikasleen %88k jolastordua gustuko duela adierazi du. Gogo izatearen arrazoiak ugariak izan diren arren (ikus 6. eranskina). Bereziki bi datu dira deigarrienak eta horietatik tiratuta hurrengo puntuetan ikusiko dugunari sarrera edo bidea egiten joan direnak. Batetik, 6. mailako nesken %29k jolastordua garaia gustuko duela adierazi du hitz egiteko aukera dutelako eta era berean, %29k deskantsatzeko aukera duelako, jarrera pasiboaren ikurrik gorena. 3.2. Jolastokian sartzen Espazioaren harira, ezinbestekoa da aldez aurretik, jolastokiko estrukturaren inguruan hitz egitea. Emaitzetan sartu aurretik, aipatzea, jolastokiko hiru laurdenak kiroleko kantxez osatuta dagoela. Horrela izanik, ezaugarriak honakoak dira (ikus 7. eranskina). Lau parte edo espazio nagusitan egongo litzateke banatuta. Bereziki, aterpearen inguruko zonaldeak du, ikuspuntu androzentrikotik kutsu gehien. Bada, futbol kantxaren bertikaltasunak, aterpearen ia zonalde guztia hartzen du, saskibaloiko kantxak erabat mugatuz, jarraian ikusiko dugun bezala. Bestetik, hirugarren zonaldean ageri den saskibaloiko kanasta hain handi denez, ez da asko erabiltzen, gainontzeko zonaldea futbol zelai handi batek osatzen du. Honekin batera, esan beharra dago, jolastordua ordu erdiko iraupena duela eta kurtso guztiak ordu berean bat egiten dutela txoko edo denbora tarte honetan, ez daude araurik astelehenetik ostegunera, soilik ostiralean baloi gabeko eguna dago eta ez da materialik ateratzen. Gainontzeko egunetako material bakarra, baloiak dira. 3.3. Espazioaren erabilera aztertzen Jolastokiko antolaketa ulertzeko, berebizikoa da, ikuspegi orokor batetik aztertzea, izan ere, guztira 281 ikasle daude guztira eta horrek bere eragina du espazioan, lekua murrizten baita (ikus 8. eranskina). Jarraian ageri diren irudiek, baloia dagoen egunetan zehar 2. eta 6. mailako neska-mutilak egon diren zonaldeen berri ematen digute. Emaitzak nahiko esanguratsuak dira (ikus 9. eranskina eta ikus 10. eranskina), lehenengo eta behin, maila bakoitzeko neska eta mutilen arteko konparaketak egingo ditugu, geroago mailen artekora joko dugu. 1. Irudia: Espazioaren erabilera generoka eta mailaka. Goian 2. maila ageri da, ezkerrean mutilak eta eskuman neskak. Eta modu berean, behean 6. mailako ikasleak. Alde batetik, 2. mailako nesken eta mutilen arteko espazioaren erabilerari erreparatzen badiogu, ikus dezakegu neskek zonalde konkretu baten egon ohi direla, euren praktiketarako edo jardueretarako zonalde jakin batzuk erabiliz. Zonalde hau, hain justu ere, futbol zelaiko atepearen atzeko aldean kokatzen da , 100 m2 espazioa hartuz. Aldiz, mutilen kasuan, ikus dezakegu nesken zonaldeaz gain, beste espazio batzuk hartzen dituztela, besteak beste, futboleko zein saskibaloiko kantxak. Orokorrean, futbolean ibili ohi direnak espazio osotik zabaltzen dira, izan ere, ez dute futboleko bandekin jolasten, horrek espazio gehiago hartzea eraginez. Bestetik, 6. mailako ikasleen espazio-hartzeari dagokionez. Mutilena aztertzen badugu, ikus dezakegu aterpearen bazter zein zabalera guztitik euren presentzia. Bereziki, eskupilotako kantxan eta futboleko kantxan. 2. mailakoen antzera, futbolera banda gabe jolasten dute, espazio guztia bereganatuz. Nesken kasuan, ostera, 2. mailan gertatzen dena ikus dezakegu, neskek okupazioa gutxiago dute mutilekin alderatuta. Orokorrean, izkinetara jotzen dute, hain zuzen ere, iturri ondora hitz egitera eta gainontzekoak, saskibaloiko kanastetatik egon ohi dira. Hala ere, irudiari erreparatzen badiogu, saskibaloiko kanasta bi erabiltzen dituzten arren, burutzen dituzten partiduak kanasta baten izaten dira, hau da, ez dute bi kanastekin partidurik jolasten, izan ere, ikusi dugun bezala, mutilek futbolera kantxa osoa horizontalki erabiltzen dute, bandak erabili gabe eta talken edo erorikoen beldur direnez ez dute partidurik jolasten. 2.mailako eta 6. mailako nesken erabilera ikusten badugu. Esan dezakegu, orokorrean euren jarduerak egiteko erabiltzen duten espazioa txikiagoa dela mutilena baino. Neskak ertzetan ageri dira zonalde gehienetan, naiz zonalde jakin hori kontzentratua izan edo ez. Bestetik, bi maila ezberdinetako mutilek hartutako eremuari erreparatzen badiogu, nahiko parekatua ikusten dugu. Batetik, aterpe osoko espazioan zehar ibiltzen dira, eta bestetik euren jarduerak burutzeko espazio gehiago hartzen dute. Neskek, 2. eta 6. mailako mutilek ez bezala, espazio gutxiago behar dute euren jarduerak gauzatzeko Baloi gabeko egunetan, bereziki, komentatzekoa da, 2. mailako mutilen eta 6. mailako mutilen espazioa txikitzen joaten dela, futbol kantxako eremua ez da hain kontzentratuta aurkitzen, baloia debekatuta dagoelako. Hala ere, neskek baino espazioa gehiago hartzen dute mutilek, nahiz 2. zein 6. mailakoek (ikus 8., 9., 10. eta 11. eranskinak). 3.4. Jolastokiko aldaketak Behin, espazioaren antolaketaren inguruko beharrezko azalpenak eman ditugula. Ikasleei galdetegi baten bitartez, jolastokia ea espaziotsua den galdetu diegu. 2.mailako ikasleen %100k adierazi du espazio nahikoa dutela eta handia dela. 6. mailakoen erantzunak, ordea, bestelakoak izan dira. 6. mailako mutilen %37k adierazi du, jolastokian leku gutxi dagoela, euren jarduerak aurrera eramateko. Euretako bat izan ezik, gainontzekoak futbolean aritzeko leku gabe aurkitzen direla adierazi dute, ez da harritzekoa, izan ere, maila guztietako mutil taldeak jolasten dute kantxa berean egunero (ikus 10. eranskina). Nesketatik %20k agertarazi du jolastokia ez dela espaziotsua, eta horietatik %85ak adierazi du, espazioa mugatua dela. Adieraziz, mutilek euren espazioa inbaditzen dutela, saskibaloian aritzen direnean. Honekin batera, 2. mailako eta 6. mailakoek egindako inkestan inbasioen inguruan euren erreakzioa zer zen jakitea helburu zuen galderak, espero ez diren erantzunak jaso ditugu. Bada, 2. mailako ikasleen %100k jolastorduetan gertatzen diren inbasioez kontziente diren bitartean, 6. mailako ikasleetan ez da horrelako kontzientziarik ikusi. Horiek honela, mutilen %46k adierazi du ez duela inbasiorik ikusi jolastorduan, hain justu ere, inbasiorik ikusten ez zuten %100k futbolean zein esku pilotan ari direla adierazi dute. Beraz, ez dira jabe saskibaloiko kanastetatik gertu pasatzean, eurei ez dagokien leku baten sartzen direla, aitzitik futbol zelaiaren parte den zati bezala hartzen da, euren partea balitz, euren kaxara moldatuz. Puntu honi amaiera ematen joateko, 2. mailako ikasle guztiek jolastokia espaziotsua dela adierazi duten arren, %57k zenbait aldaketa egitea proposatu du. Horien artean, aldaketarik esanguratsuenak iturriak jartzearena eta txintxaunak jartzearena izan dira. Aldiz, 6. mailako ikasleen %17k proposatu ditu aldaketak, bereziki mutiletan nabarmena izan da, espazioaren inguruko aldaketak, hain justu ere, espazioa zabaltzea. Nesken kasuan, txintxaunak jartzea ( hitz egiteko erabiltzen dituztenak) , saskibaloiko kanastak eta azkenik, komentatzekoa den arauak aldatzea proposatu dute (ikus 12. eranskina). 3.5. Jarrerak eta jarduerak Gainetik ikasleek jolastordu garaian aurrera eramaten dituzten zenbait ekintza, aipatu ditugun arren, hurrengo atalean sakontasunez arituko gara. 1. Grafikoa: 2. eta 6. mailako ikasleen jarreraren konparaketa. Ekintzetan sartu aurretik, bi mailen arteko konparaketa bat egingo dugu, pasibotasunaren eta aktibotasunaren aldetik. 2.mailako ikasleen %77,5ek jarduera edo ekintza aktiboak egiten dituzte jolastorduan. Hortaz, 6. mailako ikasleek baino %18,5 gehiago. Hala, 6. mailako ikasleen %41k pasibotasunezko jarduerak edo ekintzak aurrera eramaten ditu, geroago aztertu edo komentatuko ditugunak. Emaitzotan sakontzen joaten bagara. Ikus dezakegu, 2. mailako nesken eta mutilen artean, pasibotasunezko jokoen aldetik nahiko parekatuta daudela (nesken %23a izanik eta mutilen %20a). Baina, 6. Mailan genero aldetik konparatu ezkero, aldeak askoz nabarmenagoak dira, nesketan pasibotasuna nagusitzen da (%58), mutiletan ez bezala (%17). Hortaz, 6. mailakoen ikasleen %59 aktibo horretatik %37a mutilak lirateke, hots, hiru bostenak gutxi gorabehera. Baloi gabeko egunetan, emaitzotan ez dugu alde askorik ikusten, soilik azpimarratzekoa da, baloi gabeko egunetan 6. mailako mutiletan pasibotasunezko jarrerak %7an gora egiten duela (ikus 13. eranskina). 2. mailako eta 6. mailako ikasleek guztira jolastorduan, zortzi ekintza edo jarduera aurrera eraman dituztela (ikus 14. eranskina). Euren artean aipatzekoak dira, 6. mailakoen jardueretan kirolek duten presentzia altuagoa dela, 2. mailakoekin alderatuta, non soilik futbola den praktikatzen den kirola. Honekin batera, ume txikiek Heziketa Fisikoan zehar egiten dituzte jokoak erabiltzen dituzte jolastorduan, besteak beste, botebote, come-cocos eta harrapaketan. Berriz, 6. mailakoek bestelako jolasetara aritu ohi dira. Hala ere, esan beharra dago gainontzeko praktika horiek, hots, kirolak ez direnak, neskek praktikatzen dituztela, (hitz egitea kenduta) besteak beste; ume txikiekin jolastea, etxetik ekarritako baloiaren paseak egitera eta bonbara. 2. mailan, ostera, kirolezko praktikak ez diren gainontzeko aktibitateak (eskuko jolasak izan ezik zeinetan neskak soilik jostatu diren) mutilek zein neskek parte hartzen dute, honakoak izanik; come-cocos, kromoetan, harrapaketan, bote-bote eta hitz egiten. Hurrengo puntu honetan, ikasleen jarduerarik ohikoenak aztertuko ditugu, horiek sakontasunez aztertuz. 2. mailako ikasleen artean bi jarduera edo praktika nagusitzen dira, hurrenez hurren. Hauek era berean, guztiz segregatzen ditu ikasleak, izan ere, ez da talde mistorik eratu praktika hauetan. Horrela, nesketan dantza izan ohi da nagusi, behaketa guztietan zehar presente egon den aktibitatea bat izan da. Aktibitate honetan bataz bestean 11,8 neska egon ohi dira, hortaz, 2. mailako nesken %51. Bestalde, behaketa guztietan zehar gaizki ulertuetara eraman gaitzakete, izan ere, taldeak ez dira orekatuak. 2. mailako taldeetan, %28,3ko gora beherak dauden bitartean, 6. mailako taldeak guztiz desegituratu edo desorekatuta daude, talde mistoetan %68ko desoreka egonik (eskupilotan 8 mutil eta neska 1) (ikus 10. eranskina). Baloi gabeko egunetan, egoera antzerakoa izan da. Egia bada ere, baloi gabeko egunetan bi mailetan jarduera mistoek goranzko joera hartzen dutela, 2. mailan %2 eta 6. mailan %7 hurrenez hurren, ezin dugu esan emaitza adierazgarriak direnik. 3.7. Irakasleen ikuspegia aztertzen Jarraian, bi zutabe nagusitan aztertuko dugu, irakasleen genero ikuspegia. Aspektu pertsonalak kontuan hartuz eta jolas garairen ingurukoak. 3.7.1. Aspektu pertsonalak Aspektu pertsonalari dagokionez, irakasle guztiek adierazi dute gizartean oraindik egin behar handi dagoela berdintasuna lortzeko eta guztiek adierazi dute oraindik legeak falta direla. Era berean, guztiek aipatu dute gero eta kontzientziazio maila handiagoa dagoela gai honen inguruan eta inplikazio edota sentsibilizazio hori ikusten dela. Gaiaren lerrora, irakasle guztiek bi foku nagusi aipatu dituzte, familien eta eskolen lanak berebiziko garrantzia dutela berdintasunerako bide honetan. Berdintasunarekin bat, hezkidetza beharrezkoa dela adierazi dute, baina hezkidetza eta feminismoaren arteko konexioak egiterako garaian anabasa handia egon da. Soilik irakasle batek adierazi du, bi kontzeptu hauen arteko harremana zuzena dela, hain justu ere, hezkidetzaren taldearen barruko profesionalak. Beste bi irakaslek bi kontzeptuek berdintasuna aldarrikatzen dutela adierazi dute, baina ez dute erlazioa guztiz finkatu. Gainontzekoek, hezkidetza eta feminismoa, muturreko bi kontzeptu direla adierazi dute. Horietatik erdiak, feminismoa, matxismoarekin konparatuz. Hezkidetzaren haritik, bostek hezkidetzaren inguruan hitz egiten denean, mutilen eta nesken arteko heziketaz ari garela diote, beste identitate batzuk alboratuz. Aspektu pertsonalekin bukatzen joateko. Guztiek hezkidetza taldearen zeregina positiboki baloratzen dute eta, bereiziki, testu-liburuetan egindako lanaz. Hala ere, irakasle guztiek liburuen androzentrismoen zein irudi estereotipatuak noizbehinka detektatu dituztela komentatu dute elkarrizketan zehar. Beste, alderdietako bat hizkuntzaren erabilera sexista dugu, nahiz eta guztiek adierazi duten, erabilera egokiaz arduratzen direla, bik aipatu dute zenbaitetan inkontzienteki bada ere, beste irakasle batzuetatik esaldi erabat sexistak entzun izan dituztela. 3.7.2. Jolastokiaren ikuspegitik Jolastokiaren harira, lehenengo eta behin irakasleen definizioak aztertuko ditugu. Zazpi elkarrizketatuek, definizio ezberdinak eman dituzte jolastorduaren. Definizio guztiek elkarbanatzen duten faktore komuna, askatasuna genuke. Komunean guztiek askatasunaren erreferentzia egin dute. Beste hiruk, lasaitasuna eta deskantsua aipatu dute, eta beste bik, gizarteratzeko edota elkarbizitzarako gune apropos bezala ikusten dute txoko hau, non bizikidetzako aspektu ugari ikasten diren. Azkeneko hauek lirateke hezkuntza prozesuarekin harremana eratu dutenak, gainontzekoek, jolastordua dinamika akademikotik kanpo dagoen denbora tartea dela esan dute. Guztiek jolastorduaren garrantzia azpimarratu dute. Aitzitik, 5. elkarrizketatuak adierazi du, duela ez gutxira arte patioaren errealitateaz jabe ez zela. Baina orain, Durangon bertan, Kurutziaga Ikastolak egindako genero gabeko patioa delako proposamenarekin, patioak ikaragarrizko potentziala duela eta euren patioa aldatzeko birplanteamendua behar dela kontziente dela adierazi du. Irakasleek marraztutako patioaren irudi mentala aztertzen baldin badugu (ikus 15. eranskina), guztiek 1. zonaldean neska gehiago aurkitzen direla detektatu dute, pasibotasuna nagusi izanik. 2. zonaldean mutilen nagusitasuna seinalatu dute eta bertan dagoen mugimendua. Batek izan ezik, gainontzekoek saskibaloian ari diren neskak kanasta bat erabiltzen dutela adierazi dute. 3. zonaldea orekatuta dagoela seinalatu dute. Beraz, patioaren antolaketaren jabe dira, eta era berean, baloi gabeko egunetan patioak bestelako antolaketa bat duela adierazi dute. Aipatzekoa da baita ere, guztiek aldaketa ezinbestekotzat ikusten dutela, patioaren inguruko hausnarketa bat eta arau gehiago ezartzea. Hala, guztiek espazioak mugatzea eta txandakatzea ikusten dute soluzio posible bezala. Honen lerrora, irakasle batek aipatu du, ostiraleko baloi gabeko egunetan, ikasleei baliabideak eskaini ez izatea akats bat izan dela, haren esanetan baloia kentzearekin batera beste proposamen batzuk planteatu behar izan zirela, dinamika aldatzen joateko. Gainera, honekin batera, baloi gabeko egunetan nahasmena egon da, batzuetan irakasleek ez zekitelako pilotarekin ibiltzeko aukera zegoenik. Irakasleek patioaren irudi mentala egitean futboleko kantxa eta futbolak berarekin ekartzen dituen arazoak aipatu dituzte, lehia, erorikoak, eta borrokak. Honen lerrora, behaketetan zehar, batutako informazioarekin bat egiten du, non 2. zonaldea, zonalderik gatazkatsuena izanik (ikus 16. eranskina). 6. elkarrizketatuaren hitzotan jolas garaian zehar, arazo ugari egoten diren arren, gehiago egon ahal zirela adierazi du. Izan ere, mutilek espazio batzuk inbaditzen dutenean ez dute interbentziorik egiten, berak esaten duen bezala " neskak ez direlako horretaz kexatzen". Horrek lana kentzen die, buruhauste gutxiago izanik. Elkarrizketatu honen esanetan, egoera horiek arazo bat bezala ikusten duten arren, ez dute interbenitzen. 3.7.3. Jolastorduetako jarrera eta eginkizuna Orokorrean irakasle bakoitzak jolas tartean zehar jokamolde ezberdinak ditu. Bakoitzak jolastokian duen eginkizunaz hitz egitean, eginkizun ezberdinak azaleratu ditu. Soilik, guztiek komunean interbentzio hitza aipatu dute. Gainontzeko aspektuetan, batek zaintza eta behaketa lanak aipatu ditu, behaketa lana bakarrik hiruk eta zaintza lanak bik. Soilik irakasle batek, bestelako erantzuna eman du, esanez haren funtzioa ume guztiek jokoetan parte-hartzeko eskubidea bermatzea dela. Egunero, bi irakasle jaisten dira jolastokira. Behaketa guztietan zehar, guztira 14 irakasle pasa dira. Horietatik lauk, bakarrik, zonalde ezberdinetan kokatzen dira jolastoki osoa kontrolatzeko, gainontzekoak elkarrekin egoten dira. Eta jokatzeko erari dagokionez, bi jarrera ikusi dira, alde batetik behaketa lanean aritu direnak, 4 irakasle izanik, hauen zeregina jolastorduan ikasleek egiten dutena, aztertzea eta arazoen aurrean, arazoak dauden tokietan interbenitzea da eta bestetik zaintza lana genuke. Hauen rola pasiboa da, orokorrean beste irakaslearekin hitz egiten egoten dira eta arazoen aurrean, ez dira eurak mugitzen, 10 izanik. Honekin batera, irakasleek egindako interbentzioak, erorikoak, liskarren aurrean interbenitzea izan dira, espazioaren inguruko arazoetan interbentziorik egin gabe, 6. elkarrizketatuaren hitzekin bat eginez (ikus 10. eranskina). 4. Ondorioak Hezkidetza pil-pilean dagoen gai dugu. Aztertutako ikastetxea, hein batean horren kontziente da, hezkidetza-taldea eratu baitu. Talde honek, ekintza jakin batzuk aurrera eramaten ditu. Ekintzak, oro har, ikasleen kontzientzia pizteko bideratutakoa jai-egun horietara mugatzen dira, non jolastokia izan ohi den txokoa. Jolastokia txoko fisiko moduan, ez ikasleen denbora tarte bezala, jolastordua. Hortaz, hezkidetzaren apustu sendo honetan, jolastorduak ez luke bere lekua izango, umezurtz geratuko litzateke, 525 orduz. Hain justu ere, ikasleak 'aske diren aitzakiaren' txokoak, genero estereotipoak gehien birsortzen duen espazioak, ez du hezkidetzaren txertorik behar? Kuriosoa benetan. Eta txertoa behar duenean esaten dugunean, lau aspektu hauei egin nahi diegu erreferentzia: Lehenik, espazioaren androzentrismoagatik, espazioak berebiziko inpaktua du ikasleek jolastokian hartzen duten antolaketan, eta eragile ez-neutral bezala jokatzen du. Horiek honela, jolastokiko hiru laurdenak, kiroletako praktiketarako bideratutako txokoak dira. Bereziki, erdiguneko zonaldea futboleko kantxaren bertikaltasuna dela medio gainontzeko jarduerak bazterretara botatzen ditu. Hortaz, berebiziko eragina du. Izan ere, baloi gabeko egunetan zonaldeak bestelako egitura bat hartzen du. Hortaz, Tomé-k eta Subirats-ek (2007) ados egon gaitezke, neskak mutilei zuzendutako zein egokitutako txoko baten sartu direnean esaten dutenean, errealitate gordin bat deskribatzen ari baikara eta honekin ez dugu esan nahi, neskak ezin dutenik futbolean aritu. Baizik eta, gizarte kutsu androzentrikoak erabateko inpaktua duela jolastokian. Bigarrenenik, espazioaren erabileragatik ezberdintzaileagatik, maila bietako mutilek neskek baino espazio zabalagoa hartu dute eta erdigunetik hurbilago edo erdigunean bertan egon dira, nesken kasuan halakorik ez da gertatu. Gainera, nahiz eta mutilek euren jardueretarako espazio zabalagoa erabiltzen duten, eurek izan dira espazioa zabaltzeko eskatu dutenek. Honekin batera, 2. mailako ikasleetan ez bezala, 6. mailako nesken kasuan soilik %20k adierazi duen arren jolastokia txikia dela, jolastorduko aldaketak egiterako garaian ez dute zabaltzeko eskaerarik egin. Aitzitik, mutil gehiagok adierazi dute espazioa txikia dela, nahiz eta espazio gehiago erabiltzen duten eta honekin batera, euren proposamenak espazio zabaltzera bideratu egon dira. Hortaz, (Cantó, 2004; Tomé eta Subirats, 2010; García, Ayso Margolfa eta Ramírez, 2008; Rodríguez eta García, 2009; Molins-Pueyo, 2012; Larrramendi, 2016) hamaikatxo autorek seinalatzen duten bezala, neskek normaltzat jotzen dute ertzetara joatea zein espazio murriztuagoetan egotea. Orokorrean, ez baitute espazioaren eskubidea aldarrikatzeko ageriko joerarik adierazten, txikitatik horrela heziak izango bailiran eta jarrera horiek birsortzen joanez. Hirugarrenik, genero jarreren arrailagatik. Pasibotasunezko jarrerak beste ikerketa batzuekin bat egiten dute, non neskak izan ohi diren horrelako jarrerak adierazten dituztenak. Era berean, esan beharra dago, lehenengo zikloko neska-mutilak antzera dabiltzala baloi gabeko egunetan zein baloia dagoen egunetan. Badirudi Escalante-k, et al. (2011) seinalatzen duten bezala, urteak aurrera egin ahala egoerak bestelako joera bat hartzen du, 6. mailako nesketan, pasibotasunak izugarrizko presentzia izanik, eta mutiletan aktibotasuna mantenduz. Laugarrenik, jardueren edo praktiken kutsu segregatzaileengatik. Jardueren aldetik, 2. mailako zein 6. mailako ikasleetan berezitasunak antzeman ditugu. Orokorrean, 2. mailako neska mutilek joko ludikoagoak nahiago dituzte, kirol praktiketan aritzea baino. Era berean, esan beharra dago 2. mailako jarduera garrantzitsuenetan (dantzan eta futbolean) neska-mutilek errezeloak adierazi dituztela, beste generoak praktikatzen duen jarduerekiko. Modu berean, Tomé-k eta Subirats-ek, (2007) eta Abraldes-ek eta Argudo-k, (2008) adierazten duten bezala, 6. mailako neskak aritu dira, futbola arbuiatuz. Autore horiekin bat eginez, mutilek ez dute halako jarrerarik adierazi, saskibaloian arituz. Honekin batera, maila guztietako neskek mutilek baino arazo gehiago izan dituztela adierazi dute, sexu-bereizkeriagatik. Komentatzekoa da aldi berean, bi mailetako ikasleek eskolaz kanpoko ekintzetan aurkitzen den bereizketa sakona, saskibaloiaren eta futbolaren artean. Emaitzok, era berean, elkarlotura izan lezakete, 2. mailako nesken portzentaje altu batek saskibaloia neskentzat dela uste izatea eta futbola mutilentzat. Honekin batera, jolas garaian gertatzen diren harremanen aldetik gutxi izan ohi dira 2. mailako zein 6. mailako ekintza mistoak, orokorrean, segregatuta aritzen dira. Egia bada ere, 2. mailako taldeak orekatuagoak direla, normalean bi mailak antzera dabiltza. Hortaz, genero bereizketa genuke nagusi, genero bakoitza lerro zuzen paralelo bat osatuko balu besteekiko. Eta azkenik, irakasleen jarreragatik, jolastorduan gertatzen den errealitateaz jakinaren gainean daudela argi eta garbi geratu da, elkarrizketan zein euren irudi mentalaren irudien bitartez. Bada, egindako irudi mentalek jolastokiko banaketaren aldetik bat egiten du, hilabetean zehar egindako behaketekin. Hala ere, kontzientzia agerrarazi duten arren, nabaritu izan da ez dagoela kontsentsurik jolas garaian izan behar duten jarreraren inguruan, bertan araurik ez balego bezala jokatzen baitute. Honekin batera, irakasleen elkarrizketetan zein jolastorduetako behaketetan jarrera sexistarik aurkitu ez diren arren, (berdintasunaren apustua irmoa adieraziz) euren pasibotasuna dela medio, ez dira aldaketa adierazgarririk egin. Hortaz, komentatu dugun egoera ezberdintzaile hori bultzatzen dute hein handi batean, agente pasiboak bailiran jarduten dutelako espazio-hartzearen aurrean, inolako interbentziorik egin gabe Molins-Pueyo-ren (2012) lanarekin bete-betean bat eginez. Hortaz, Tome-k eta Subirats-ek (1994) aipatutako multi-kausalitate proiektatu izan da jolastorduetan. Egoera honen aurrean hezkidetzak teorikotik praktikorako saltoa eman
science
addi-594dd9e98edf
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31769
Jolastokiko errealitatea aztertzen
Arin Ferré, Peio
2019-02-28
1. ERANSKINA: HISTORIAKO ETAPAK Aurre Historia genuke historiako garairik berdintsuena, emakumeek eta gizonek, biek elkarbanatzen baitzuten boterea, maila bereko lanak edo jarduerak eginez (Fernández, 2007). Aldiz, handik aurrera gizonak boterearekin egin ziren. Aintzinaroan emakumeen lanak ez zuen onarpenik jasotzen eta gizonen menpe bizitzen hasi ziren. Erdi Aroan gizarte feudalean ezinbestekoak ziren eginkizunak betetzen zituzten emakumeek, baina hauek betiere esparru txikietara mugatuta. Aro Modernoan, Amerikako eta Europako emakumeek boska-eskubidea aldarrikatzen hasi ziren, emakumeen aldarrikapenak gizartean eraginez. XIX. mendeari dagokionez, kapitalismoarekin batera, are argiago islatu zen egoera diskriminatzaile hori, izan ere, emakumeak eta haurrak eskulan merke bihurtu ziren. Hala ere, emakumeen gaitasunak mahai-gainean jarri ziren, gizartean balio intelektuala irabazten hasi ziren (ADIBS, 2009). Behin, gugandik urrunago dauden etapa ikusirik, azter ditzagun mundu kapitalistaren ikuspegia era sakonagoan. XX. mendea edo emakumeen emantzipazioaren mendea izan zela esan daiteke. Garai hartan, aurrera eramandako ikerketek kolokan eta krisi sakonean jarri zituen garaiko sineskeriak. Antropologiak eskaini zizkigun ikerketei esker, garbi adierazi zen gizarte ezberdin bakoitzean emakumeen zein gizonezkoek jarrera ezberdinak zituztela, Hala, azalpen naturalistak guztiz txikituta geratu ziren (Subirats, 1994). Honekin batera, mende honetan eremu publikoan emakumeen presentzia normalizatzen joan zen. Halaber, herrialde askotan boska-eskubidea lortu zuten, eta mugimendu feministek presentzia hartzen joan ziren (ADIBS, 2009). 2. ERANSKINA: ESKOLAKO HISTORIA Kreazionismoak izugarrizko indarra zuen, emakumeari zein gizonezkoei gizarte-patu ezberdin bat atxikitzen zien. Emakumeak etxeko-amak eta emazteak izatera behartuta zeuden, horregatik hezkuntza ezberdina izan behar zela argudiatzen zen. Urteak pasa ahala, XX. mendean, eskola mistoaren defentsaren garaia heldu zen, La Escuela Nuevak eta Ferrer i Guardiak eredu mistoaren alde apustu egin zuten arren, Guda Zibilarekin batera segregazioa bueltatu eta curriculum ezberdinak ezarri ziren berriro, hain justu ere, 1970erarte. Handik aurrera, eredu mistoa ezarri zen Ley General de Educación 1 (LGE), hezkuntza erreformaren bitartez. Erreforma honen eskutik, enborrezko arlo batzuk ezarri ziren, hezkuntza mistoa zen (curriculum berdina (gela arruntarena)) eta ikasleen behar izanetara zuzenduta zegoen. Etapa hau, 6 urtetatik 14 urte bitarterako umeentzat bideratuta zegoen (Cruz, 2009). 15.- Aldaketarik egingo zenuke jolastorduan, zeintzuk? 16.-Zein da jolastokian praktikatzen den kirolik nagusiena? 17.- Arazorik izaten al duzu zenbait kiroletan parte-hartzeko zure generoagatik? Bai Ez Batzuetan 18.- Egoten zaren zonaldea inbaditzen dute, nortzuk? Horren aurrean zer egiten duzu? x Ez dut ezer ere egiten x Irakasleengana joaten naiz x Ikasle horiei zerbait esaten diet x Besteak 19.- Jolastorduetan irakasleen zeregina zein izan ohi da? Aukeratu (Borobildu) x Arazoak ekidin x Zigortzaile bezala x Zaintzaile bezala aritu x Jolasean aritzea x Beste batzuk 5 IRAKASLEEKIN ELKARRIZKETAN 1. Hezkidetzaren inguruko formakuntzarik jaso duzu? 2. Egungo gizartea genero ikuspegitik zer nola ikusten duzu? Hobekuntzak eman dira, zeintzuk? Behar ote dira legerik? Oraindik lana dago? 3. Zer da hezkidetza zuretzat, feminismoarekin bat dator? Landu beharreko aspektua da? Nola? Eta non? Eskolan egiten da edo praktikatzen da? 4. Eskolan (ikasgeletan) genero berdintasunaren aurrean, jarrera sexistarik ikusten al dira ikasleen partetik? Non? 5. Maila akademikoan, ikasgaiekin zerikusia duten aspektuetan, genero berdintasunaren aurkako mekanismorik edo ekintzarik? 6. Orokorrean, hizkuntza erabiltzerako garaian kontuan hartzen duzu haren erabilera egokia? 7. Jolastordua zertarako dela uste duzu? Zein da zure funtzioa? 8. Jolastokian zein edo zeintzuk arazo ematen dira orokorrean? Zeintzuk izan ohi dira zure interbentzioak? Zein maila? 9. Zein litzateke jolastokiko zure irudi mentala? Marraztu (eskematikoki) Horrela, haren irudi mentala aztertzean, zenbait aspektu antzeman ahal dira. Jolastokiaren harira, espazioaren antolaketaren erabilerari dagokionez, aipagarria den zerbait? 10. Jolas, joko edota kirolei dagokionez, zerbait deigarria ikusten da, praktikari dagokionez? 11. Aldatuko zenuke zerbait jolastokiko estrukturari dagokionez? Jolastokia ondo egituratuta dagoela uste duzu? 9 ELKARRIZKETAKO TXANTILOIA PLANO PERTSONALA Orokorra Bai ¿? EZ Egungo gizartearen ezaugarrietako bat berdintasuna da Legeak behar dira berdintasuna lortzeko? Familiek eta eskolak zeregina dute? Hezkidetza beharrezkoa da? Hezkidetza eta feminismoa hari berberetik datoz? Hezkidetzarekin beste genero edo identitate sexualekin elkarlotura Ikuspegi binarioa: beste identitate batzuk aipatu gabe. Aipatu dute? PLANO PERTSONALA Egungo gizartearen ezaugarrietako bat berdintasuna da Legeak behar dira berdintasuna lortzeko? Familiek eta eskolak zeregina dute? Hezkidetza beharrezkoa da? Hezkidetza eta 10 ELKARRIZKETAKO TXANTILOIA JOLASTOKIAREN INGURUAN Orokorra Bai ¿? EZ Jolastorduak hezkuntza prozesuarekin zerikusia du? Jolastoki garaia gustuko dute? Euria egiten duenean nahigo dut irakasle gelan geratu Jolastokiko antolaketaz kontziente dira? Patioan gertatzen diren arazoez, kontziente dira? Baloi gabeko egunean jolastokiak beste antolaketa hartzen duenaren, kontzientzia dute? Beste araurik jartzea beharrezkoa da? Futbola aipatu dute arazo gehien ekartzen dituen ekintza bezala 12 BEHAKETA-FITXA EGUNA: MAILA: MUGIMENDUA Pasiboa Neskak Mutilak Aktiboa Neskak Mutilak ZERTAN ARI DIRA? Jolas-motak- Ekintzak Neskak Mutilak Zehaztu beharrekoak: - Jarraian berdez agertzen diren hitzak jolas pasiboak direla adierazten dute. Eta gorriz agertzen direnak, talde mistoak direla adierazi nahi du. Jarduera aktiboak eta pasiboak zehazteko garaian. Jarduera pasibotzat zonalde konkretu batean, inolako mugimendu fisikorik eskatzen ez duten jarduerak sartu dira. - Talde misto bezala kontsideratu da, edozein talde non neska bat edota mutil bat elkarrekin ageri izan diren. 14 6. ERANSKINA: JOLASTORDUA GOGOKO IZATEAREN ARRAZOIAK Jolastorduaren testuinguruan sartzen joateko, azaleko zenbait aspektu komentatuko ditugu, geroxeago patioaren zirrikituetan murgiltzen joateko. Bigarren eta seigarren mailako ikasleen %88k patioa gustuko duela adierazi du. Bigarren mailako ikasleen %100k gustuko duela adierazi du eta zergatiak adierazteko garaian, %90k jolasteko aukera duela adierazi du, soilik %5ak deskantsatzeko aukera duela aipatuz. Aldiz, 6. mailako ikasleen %82ak jolastordua gogoko duela aipatu du. Kasu honetan, gustuko izatearen arrazoiak ugariak dira eta askoz zehatzagoak ere 2. mailako ikasleekin alderatuz. Alde batetik, nesken %29k deskantsatzeko aukera duelako adierazi du, beste %29k hitz egiteko aukera duelako, %25k jolasteagatik eta %12,5k ondo pasatzen duelako. Aldiz, mutilen kasuan emaitzak honako hauek genituzke: %23k deskantsatzeko aukera duela aipatu du, %33k ondo pasatzen duelako eta %28k jolasteko aukera duela esan du. Bestetik, 6. mailako ikasleen artean, jolastordua gogoko ez dutenak (%18). Gogoko ez izatearen arrazoiak bi izan dira. Batetik, neska batek, espazio mugatua dela eta, jolas garaia gogoko ez duela adierazi du eta gainontzeko ezezkoak mutilenak izan dira, hauen arrazoia jolastorduko garaia denbora gutxiko tartea dela azpimarratu dute. 7. ERANSKINA: JOLASTOKIKO PLANOAREN AZTERKETA Alde batetik, iturriaren inguruko espazioa (1) genuke 560 m2 azalerarekin, eta honen muga aterpea (sarrerako zonaldea, futbol eta saskibaloiko kantxak eta frontoia) izango litzateke. Bigarrena zonaldea aterpea izango litzateke, aterpea guztira hiru zatitan egongo litzateke banatuta. Batetik, sarreraren inguruko txokoa 100 m2 (2.1), bigarren partea 920 m2 inguru (2.2), saskibaloiko lau kanasta daude horizontalean jarrita, guztira bi zelai eratuz eta bestetik, bertikalean futboleko kantxa bat ageri zaigu kantxa osoa hartuz. Hirugarren partea, esku-pilotako frontoiaz eta ping-pongeko mahien txokoek osatuko lukete, 200 m2 inguru (2.3). Hirugarren zonaldea (3) saskibaloiko kantxa genuke 350 m2 izanik eta horrez gain, belartzaren zatiaz osatuta legoke, txintxaunaz, ortuaz, belartzan futboleko porteriak izanik 800 m2 inguru. 1. Irudia: Jolastokiko planoa 18 Jolastokiko ikuspegi orokorra (baloi gabeko eguna) Jolastokiko antolaketari erreparatzen badiogu, lehenengo zonaldean (1., 2., 4. eta 6. neskak eta 3. mailako mutilak), baloia dagoen egunetan bezala, neskak dira nagusi eta honekin batera, zonalde nahiko pasiboa dugu. Berriz, bigarren zonaldea genuke aldaketarik nabarmenena edo ñabardurarik handieneko gunea (2., 4., 5. eta 6. mailako mutilak eta 6. mailako eta 2. neskak (porterien atzean)), mutilen presentzia nabaria den arren, zonaldeak beste eraketa bat hartzen du. Mutilek ez dute kantxa osoa hartzen eta frontoiaren ingurura jotzen dute, non pilotaren bitartezko jokoak agertzen diren. 3. zonaldea nahiko orekatuta ikusten dugu (5., 6., eta 1. mailako neskak eta 1. mailako mutilak), baloia onartuta dagoen egunen antzera (ikus 9. eranskina). Eguna:2018ko otsailaren 5a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila (Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:1 Sexuka segregatuta: Harremanak. Harrapaketa eta jarduera pasiboetan talde mistoak. Gainontzekoetan nabarmen; dantza eta futbola. Ekintzarik ohikoenak Kromoak, hitz egitea, dantza, futbola, harrapaketan eta dantzan Ikastetxeko materialak (erabilera) Soilik futbolerako baloiak, neskek ez dute erabiltzen ikastetxeko materialik Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira, besoak gurutzatuta. Irakasleen komentarioak "Ni kantxa horretara ez naiz sartuko". INTERBENTZIOAK 1 ura 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 0 5 0 Borrokak edo liskarrak 0 4 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 8 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Kantxa osoaren jaun eta jabe mutilak, futbolean. Futboleko kantxak ez dauka mugarik, soilik kornerrak, maila guztietako ikasleak ari dira jolasean, eta talkak ugariak dira (mutilak). Gainontzekoen espazio hartzen dute saskibaloiko zelai bereganatuz. Neska gehienak taldetxo txikietan ageri dira, 1. zonaldean, pasibotasuna nagusi. 30 10. ERANSKINA: BEHAKETA FITXAK Eguna: 2018ko otsailaren 6a Patioaren iraupena: 30' Maila: 6.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:2 Sexuka segregatuta: Harremanak. 6. mailakoak orokorrean guztiz segregatuta ageri dira. 5 edo 6 pertsonetako multzoetan. Ekintzarik ohikoenak Esku-pilota, futbola, saskibaloia, baloiarekin (etxetik) jolasean Ikastetxeko materialak (erabilera) Bi baloiak. Futboleko pilota: mutilak. Saskibaloiko pilota: neskak Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira. Bata geldirik ageri da, besteak arreta handiko jarrera adierazten du, dauden liskarren kontziente agertuz. INTERBENTZIOAK 2 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 4 0 Borrokak edo liskarrak 0 3 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 4 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Kantxa osoaren jaun eta jabe mutilak, futbolean. Neska batzuk ageri dira futbolera jolasten, baina kantxatik kanpo. Baina zergatik daude han? Euren hitzak " ez dugu liorik nahi eta hobeto gaude hemen". 6 mailako neskek ez dituzte bi kanastak erabiltzen, beldur baitira futbolean ari diren mutilez. 33 Eguna: 2018 otsailaren 7a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila (Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:3 Sexuka segregatuta: Harremanak. Orokorrean, neskak neskekin eta mutilak mutilekin. Hala ere, beste zenbait mailekin alderatuta talde misto gehiago ageri dira. Ekintzarik ohikoenak Kromoak, hitz egitea, dantza, futbola, harrapektan, bote-bote Ikastetxeko materialak (erabilera) Soilik futbolerako mutilek, neskek ez dute erabiltzen baloirik. Irakasleen funtzioa Bi espazio ezberdinetan kokatuta ageri dira. Biak besoak gurutzatuta ageri dira. INTERBENTZIOAK 3 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 3 1 Borrokak edo liskarrak 0 3 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 4 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Patioetan zehar, neskek badirudi aktibitate asko egin dituztela, ez dira hain zurrunak, aldatuz joaten dira. Mutilek, aldiz, zurrunagoak dira, ez dute jolasez aldatzen. Futboleko kantxan maila guztietako ikasleak ageri dira jolasean. 36 Eguna: 2018ko otsailaren 8a Patioaren iraupena: 30' Maila: 6.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:4 Sexuka segregatuta: Harremanak. 6. mailakoak orokorrean guztiz segregatuta ageri dira. 5 edo 6 pertsonetako multzoetan. Ekintzarik ohikoenak Esku-pilota, futbola, saskibaloia, baloiarekin (etxetik) jolasean, pingpong Ikastetxeko materialak (erabilera) Bi baloiak. Futboleko pilota: mutilak. Saskibaloiko pilota: neskak Irakasleen funtzioa Patioaren bi ertzetan kokatuta ageri dira. Patioa sortzen diren gatazketan interbenituz eta egoera aztertuz. INTERBENTZIOAK 4 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 3 2 Borrokak edo liskarrak 1 3 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 4 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Futboleko kantxaren bertikaltasunetik, espazio guztiak bere gain hartzen ditu. Neskak leku lasaietan aritzen dira, euren mailako ikasleekin, edota euren mailakoak ez diren neskekin. Modaren inguruko liburuak ugariak dira. Horrez gain, saskibaloian aritzen diren neskek, soilik kanasta bat erabiltzen dute. 39 Eguna: 2018ko otsailaren 9a Patioaren iraupena: 30' Maila: 6.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Bai Behaketa zenbakia:5 Sexuka segregatuta: Harremanak. Gainontzeko egunetan ez bezala, orokorrean baloi-gabeko egunetan talde misto gehiago aurkitzen dira. Bereziki, ekintza pasiboetan elkartzen dira. Ekintzarik ohikoenak Txikiekin jolasean, borrokan, esku-pilotan, hitz egin eta ping-pongen Ikastetxeko materialak (erabilera) Ez daude Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira, bi. Bata zaintza lanetan ageri dira, gatazketara bera hurbilduz. INTERBENTZIOAK 5 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 1 2 Borrokak edo liskarrak 0 1 1 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 0 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Espazioa zabaldu, ez dago hain kontzentratuta. Ohiturak mantentzen dira askotan, neskek betiko lekuetara joz. Esku-pikotaren presentzia handitu, pilota bat izateak. Frontoiaren inguruan, mutilen presentzia handitu, ez beste egun batzuetan bezala. Ping-pongeko eta esku-pilota kirolek gora. Honekin batera, 6. mailako neskak txintxaunetara joan ohi dira hitz egitera. Komentatzekoa da, baloiak debekatuta dauden arren, ez da beste materialik ateratzen. Askotan futbolzaleek edozer objekturekin futbolean aritzen dira. 1. zonaldean, pasibotasuna nagusi. 42 Eguna: 2018ko otsailaren 14a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila (Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:6 Sexuka segregatuta: Harremanak. Harrapaketa eta jarduera pasiboetan talde misto batzuk. Gainontzekoetan nabarmen; dantza eta futbola. Ekintzarik ohikoenak Hitz egitea, come-cocos, futbola, harrapektan, dantzan eta eskuko jolasak Ikastetxeko materialak (erabilera) Soilik futbolerako mutilek, neskek ez dute erabiltzen Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira. Bata jarrera aktiboan, lekuetara mugituz eta zonalde osoa aztertuz. Beste geldirik ageri da. INTERBENTZIOAK 6 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 5 1 Borrokak edo liskarrak 2 3 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 5 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Zonaldeak nahiko egituratuak ageri dira. 1. 2. eta 3. mailako ikasleak orokorrean nahiko bateratuta, handik aurrera lekuak aldatuz doaz. Ume txikiak txintxaunetan gehiengoa. Saskibaloian ari diren neskek jolastean pasatzen duten beldurra adierazi dute, talken edo erorikoen beldur baitira. 45 Eguna: 2018ko otsailaren 15a Patioaren iraupena: 30' Maila: 6.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:7 Sexuka segregatuta: Harremanak. 6. mailako ikasleak orokorrean guztiz segregatuta ageri dira. 5 edo 6 pertsonetako multzoetan. Neskak orokorrean hitz egiten egoten dira txoko baten. Mutilak hitz egitean, zutik eta futboleko kantxatik gertu. Saskibaloian 2 mutil ari dira, neskekin jolasten. Ekintzarik ohikoenak Esku-pilota, futbola, saskibaloia eta ume txikiekin jolasean. Ikastetxeko materialak (erabilera) Bi baloiak. Futboleko pilota: mutilak. Saskibaloiko pilota: neskak Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira, bi. Euren artean hitz egiten ari dira, inbasioen aurrean pasiboki. INTERBENTZIOAK 7 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 4 2 Borrokak edo liskarrak 2 3 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 1 4 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Aipatzekoa da, 3. mailako talde batek orokorrean, neskek zein mutilek jolasten dutela, izan ere, HFan zelai-errera aritzen dira eta talde mistoetan aritzen direnez, patioan antzera aritzen dira. Beste klaseak, beste irakasle bat duenez, jolasak gustuen arabera aukeratzen dituzte. Neskak frontoiko kantxatik gertu, saskibaloiko pelotarekin edota futbolean. 48 Eguna: 2018ko otsailaren 16a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Bai Behaketa zenbakia:8 Sexuka segregatuta: Harremanak. Gainontzeko egunetan ez bezala, orokorrean baloi-gabeko egunetan talde misto gehiago aurkitzen dira. Ekintzarik ohikoenak Harrapaketan, kromoekin, hitz egin, un dos tres calavin-calavera, harrapaketan eta dantzan Ikastetxeko materialak (erabilera) Ez daude Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira, besoak gurutzatuta. Irakasleen komentarioak "Ni kantxa horretara ez naiz sartuko". INTERBENTZIOAK 8 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 0 2 2 Borrokak edo liskarrak 1 1 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 0 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Espazioa zabaldu, ez dago hain kontzentratuta. Ohiturak mantentzen dira askotan, neskek betiko lekuetara joz. Esku-pilotaren presentzia handitu. Hala ere, mutil askok futbolean aritzen dira patioan aurkitzen dituzten objektuekin. 51 Eguna: 2018ko otsailaren 19a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila (Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:9 Sexuka segregatuta: Harremanak. Jarduera pasiboetan talde misto batzuk. Gainontzekoetan nabarmen; dantza eta futbola. Ekintzarik ohikoenak Kromoekin, hitz egiten, futbola, bote-bote, dantza eta eskuko-jolasak Ikastetxeko materialak (erabilera) Soilik futbolerako mutilek, neskek ez dute erabiltzen Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira. Bata geldirik ageri da, besteak arreta handiko jarrera adierazten du, dauden liskarren kontziente agertuz. INTERBENTZIOAK 9 ura 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 0 7 0 Borrokak edo liskarrak 0 5 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 9 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Patioaren antolaketa eta segregazioa kirolek sortutako ikaragarria da. Neskek soilik kanasta bat erabiltzen dute, eta beste batzuk frontoia dagoen kantxara joaten dira. Gainontzekoen espazio, kiroletako kantxez osatutakoa, mutilena da. 54 Eguna: 2018ko otsailaren 20a Patioaren iraupena: 30' Maila: 6.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:10 Sexuka segregatuta: Harremanak. 6. mailakoak orokorrean guztiz segregatuta ageri dira. 5 edo 6 pertsonetako multzoetan. Neskak orokorrean hitz egiten egoten dira txoko baten. Mutilak hitz egitean, zutik eta futboleko kantxatik gertu. Ekintzarik ohikoenak Esku-pilota, futbola, saskibaloia eta hitz egiten Ikastetxeko materialak (erabilera) Bi baloiak. Futboleko pilota: mutilak. Saskibaloiko pilota: neskak Irakasleen funtzioa Bi espazio ezberdinetan kokatuta ageri dira. Biak besoak gurutzatuta ageri dira. INTERBENTZIOAK 10 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 3 1 Borrokak edo liskarrak 2 3 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 4 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Erdigunean ez da ageri neskarik, guztiak aterpetik kanpo. Edota aterpearen ertzetan , saskibaloian edota hitz egiten. 1. zonaldean, pasibotasuna nagusi. 57 Eguna: 2018ko otsailaren 21a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila (Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:11 Sexuka segregatuta: Harremanak. Harrapaketa eta jarduera pasiboetan talde misto batzuk eta harrapaketan. Gainontzekoetan nabarmen; dantza eta futbola. Ekintzarik ohikoenak hitz egitea, bote-bote, futbola, harrapeketan, dantza eta eskuko jolasak Ikastetxeko materialak (erabilera) Soilik futbolerako mutilek, neskek ez dute erabiltzen Irakasleen funtzioa Patioaren bi ertzetan kokatuta ageri dira. Patioa sortzen diren gatazketan interbenituz eta egoera aztertuz. INTERBENTZIOAK 11 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 3 2 Borrokak edo liskarrak 1 3 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 4 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Neskek jolasak aldatzen dituzte mutilak finkoagoak dira. Aspektu horretan, neska asko maila txikokoekin batzen dira, mutilak ez. Saskibaloian zenbait mutilek parte hartzen dute, baina neskek futbolean mutilekin ez. 60 Eguna: 2018ko otsailaren 22a Patioaren iraupena: 30' Maila: 6.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:12 Sexuka segregatuta: Harremanak. 6. mailakoak orokorrean guztiz segregatuta ageri dira. 5 edo 6 pertsonetako multzoetan. Neskak orokorrean hitz egiten egoten dira txoko baten. Mutilak saskibaloira aritzen dira, baina neskek ez dute futbolera jolasten. Ekintzarik ohikoenak Esku-pilota, futbola, saskibaloia, hitz egiten Ikastetxeko materialak (erabilera) Bi baloiak. Futboleko pilota: mutilak. Saskibaloiko pilota: neskak Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira, bi. Bata zaintza lanetan ageri dira, gatazketara bera hurbilduz. INTERBENTZIOAK 12 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 3 2 Borrokak edo liskarrak 1 3 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 4 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Neskak iturritik gertu dagoen zonaldea hartzen dute, orokorrean euren paperak apoiatzeko lekuak nahiago dituzte edota eserlekuak. Neska ugari ikusi ahal dira, zonalde horretan eserita, pasibitatea erabateakoa da. Iturritik aurrerako espazioak begiratzen baditugu, mugimendua etengabea da. 63 Eguna: 2018ko otsailaren 23a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Bai Behaketa zenbakia:13 Sexuka segregatuta: Harremanak. Gainontzeko egunetan ez bezala, orokorrean baloi-gabeko egunetan talde misto gehiago aurkitzen dira. Ekintzarik ohikoenak Kromoak, hitz egin, calavin-calavera, harrapaketan, dantzan eta eskuko-jolasak Ikastetxeko materialak (erabilera) Ez daude Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira. Bata jarrera aktiboan, lekuetara mugituz eta zonalde osoa aztertuz. Beste geldirik ageri da. INTERBENTZIOAK 13 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 3 2 Borrokak edo liskarrak 1 1 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 1 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Espazioa zabaldu, ez dago hain kontzentratuta. Espazioak beste eraketa bat hartzen du, zenbaitetan neska batzuk erdi gunerantz hurbiltzen dira, jolas mistoen bitartez edota euren kabuz. Hala ere, ohiturak mantentzen dira askotan, neskek betiko lekuetara joz. Esku-pikotaren presentzia handitzen da. Askotan txikiek harriekin edota papelarekin aritzen dira jolasean, futbolera. 6. mailako neskek txintxaunetara jotzen dute hitz egitera. 66 Eguna: 2018ko otsailaren 26a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila (Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:14 Sexuka segregatuta: Harremanak. Jrduera pasiboetan talde misto batzuk eratzen dira. Gainontzekoetan nabarmen; dantza eta futbola. Ekintzarik ohikoenak Hitz egitea, come-cocos, futbola, dantzan, eskuko jolasak eta kromoak Ikastetxeko materialak (erabilera) Soilik futbolerako mutilek, neskek ez dute erabiltzen Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira, bi. Euren artean hitz egiten ari dira, inbasioen aurrean pasiboki. INTERBENTZIOAK 14 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 3 2 Borrokak edo liskarrak 1 3 1 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 6 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Gainontzeko egunen antzera, mutilek eta nesken presentzia guztiz segregatuta ageri da, bi ente balira. 2. mailakoek euren txokoa dute, beste kurtso batzuen antzera. 69 Eguna: 2018ko otsailaren 27a Patioaren iraupena: 30' Maila: 6.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:15 Sexuka segregatuta: Harremanak. 6. mailako ikasleak orokorrean guztiz segregatuta ageri dira. 5 edo 6 pertsonetako multzoetan. Neskak orokorrean hitz egiten egoten dira txoko baten. Mutil batzuk saskibaloian jolasten ikus daitezke, neskekin batera. Ekintzarik ohikoenak Esku-pilota, futbola, saskibaloia, ume txikiekin jolasean eta hitz egiten Ikastetxeko materialak (erabilera) Bi baloiak. Futboleko pilota: mutilak. Saskibaloiko pilota: neskak Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira, besoak gurutzatuta. Irakasleen komentarioak "Ni kantxa horretara ez naiz sartuko". INTERBENTZIOAK 15 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 3 2 Borrokak edo liskarrak 2 4 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 4 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Patioaren egitura oso sakonduta dago. Bakoitzak bere tokia du. Hala ere, futbol zelaian nahiko errespetua dago, adin ezberdinen artean, izan ere, guztiek ari dira leku berean futbol partidu ezberdinak jolasten, eta ez dute arazorik elkarren artean (gertatzen diren erorikoak eta talkak kenduta) . 72 Eguna: 2018ko martxoaren 1a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila (Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:17 Sexuka segregatuta: Harremanak. Kromoetan eta harrapaketan talde mistoak. Gainontzekoetan nabarmen; dantza eta futbola. Ekintzarik ohikoenak Kromoak, dantza, futbola, harrapeketan eta dantzan Ikastetxeko materialak (erabilera) Soilik futbolerako mutilek, neskek ez dute erabiltzen Irakasleen funtzioa Bi espazio ezberdinetan kokatuta ageri dira. Biak besoak gurutzatuta ageri dira. INTERBENTZIOAK 17 ura 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 0 7 0 Borrokak edo liskarrak 0 6 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 8 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Euria ari duenean, neskak frontoiko kantxara mugitzen dira. Bertan, euren jarduerak aurrera eramanez. 1.2. eta 3. mailako ikasleak bateratuagoak ageri dira. 78 Eguna: 2018ko martxoaren 2a Patioaren iraupena: 30' Maila: 6.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Bai Behaketa zenbakia:18 Sexuka segregatuta: Harremanak. Gainontzeko egunetan ez bezala, orokorrean baloi-gabeko egunetan talde misto gehiago aurkitzen dira. Kasu honetan, pasibotasunezko talde mistoak. Ekintzarik ohikoenak Hitz egitea, esku-pilota, txikitxoekin jolasean, harrapaketan eta pingpong. Ikastetxeko materialak (erabilera) Ez daude Irakasleen funtzioa Patioaren bi ertzetan kokatuta ageri dira. Patioa sortzen diren gatazketan interbenituz eta egoera aztertuz. INTERBENTZIOAK 18 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 0 2 Borrokak edo liskarrak 0 1 2 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 1 0 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Espazioa zabaldu, ez dago hain kontzentratuta. Espazioak beste eraketa bat hartzen du, zenbaitetan neska batzuk erdi gunerantz hurbiltzen dira, jolas mistoen bitartez edota euren kabuz. Hala ere, ohiturak mantentzen dira askotan, neskek betiko lekuetara joz. Esku-pikotaren presentzia handitu, pilota bat izateak.Askotan ikasle batzuk harriekin aritzen dira jolasean, futbolera. Irakasleek ez dakite pilota ahal den edo ez den, ez dute araurik jarri. 81 Eguna: 2018ko martxoaren 5a Patioaren iraupena: 30' Maila: 6.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:19 Sexuka segregatuta: Harremanak. 6. mailako ikasleak orokorrean guztiz segregatuta ageri dira. 5 edo 6 pertsonetako multzoetan ageri dira, orokorrean beti aritzen dira, gauza berdinetan. Ekintzarik ohikoenak Esku-pilota, futbola, ping-pong, saskibaloia eta hitz egiten Ikastetxeko materialak (erabilera) Bi baloiak. Futboleko pilota: mutilak. Saskibaloiko pilota: neskak Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira, bi. Bata zaintza lanetan ageri dira, gatazketara bera hurbilduz. INTERBENTZIOAK 19 ura 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 0 6 0 Borrokak edo liskarrak 0 5 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 8 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Kantxa osoaren jaun eta jabe mutilak, futbolean. Neskak saskibaloira aritzen dira, zenbait mailetan mutilek eta neskek saskibaloira ari dira, aldiz, futbolean ez da halako kasurik eman. Aterpe bakarra dago, eta jolas eta joko motak ez dira aldatzen, leku txikiagoan praktika berdinak aurrera eramaten dituzte. 1. zonaldean, pasibotasuna nagusi. 84 Eguna: 2018ko martxoaren 6a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila (Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Ez Behaketa zenbakia:20 Sexuka segregatuta: Harremanak. Kromoetan eta harrapaketan talde mistoak. Gainontzekoetan nabarmen; dantza eta futbola. Ekintzarik ohikoenak Kromoak, futbola, come-cocos, dantzan eta eskuko-jolasak Ikastetxeko materialak (erabilera) Soilik futbolerako mutilek, neskek ez dute erabiltzen Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira. Bata jarrera aktiboan, lekuetara mugituz eta zonalde osoa aztertuz. Beste geldirik ageri da. INTERBENTZIOAK 20 ura 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 0 6 0 Borrokak edo liskarrak 0 7 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 7 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Euria ari duenean, neskak frontoiko kantxara mugitzen dira bankuen ingurura. Bertan, euren jarduerak aurrera eramanez. 1.2. eta 3. mailako ikasleak bateratuagoak ageri dira. Eskaileren ondotik, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak ageri dira. 87 Eguna: 2018ko martxoaren 9a Patioaren iraupena: 30' Maila: 2.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Bai Behaketa zenbakia:21 Sexuka segregatuta: Harremanak. Gainontzeko egunetan ez bezala, orokorrean baloi-gabeko egunetan talde misto gehiago aurkitzen dira. Ekintzarik ohikoenak Dantzan, kromoekin, harrapaketan, eskuko-jolasak eta come-cocos Ikastetxeko materialak (erabilera) Ez daude Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira, bi. Euren artean hitz egiten ari dira, inbasioen aurrean pasiboki. INTERBENTZIOAK 21 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 2 2 2 Borrokak edo liskarrak 0 1 1 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 0 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Espazioa zabaldu, ez dago hain kontzentratuta. Espazioak beste eraketa bat hartzen du, zenbaitetan neska batzuk erdi gunerantz hurbiltzen dira, jolas mistoen bitartez edota euren kabuz. Hala ere, ohiturak mantentzen dira askotan, neskek betiko lekuetara joz. Esku-pikotaren presentzia handitu, pilota bat izateak. Pilotarekin ping-pong eta esku pilotak presentzia hartu eta mutilek, frontoiaren ingurura jotzen dute. Neska, batzuk patioa zeharkatzen eta erdigunetik ikus daitezke. Talde mistoak handituz doaz, bereziki 1.2. eta 3. mailan. 90 Eguna: 2018ko martxoaren 16a Patioaren iraupena: 30' Maila: 6.maila ( Maila guztiak) Baloi gabeko eguna: Bai Behaketa zenbakia:22 Sexuka segregatuta: Harremanak. Gainontzeko egunetan ez bezala, orokorrean baloi-gabeko egunetan talde misto gehiago aurkitzen dira. Ekintzarik ohikoenak Ping-pong, hitz egiten, dantzan, esku-pilotan eta ume txikiekin jolasean Ikastetxeko materialak (erabilera) Ez daude Irakasleen funtzioa Patioaren ertz baten kokatuta ageri dira. Zaintza lanetan ageri dira, umeak hurbiltzen dira eurengana. INTERBENTZIOAK 22 1. zonaldea 2. zonaldea 3. zonaldea Erorikoak jolasean ibiltzeagatik 1 2 1 Borrokak edo liskarrak 0 0 0 Erorikoak beste batzuekin talka egiteagatik 0 1 0 Besteak 0 0 0 Orokorra Espazioa zabaldu, ez dago hain kontzentratuta. Espazioak beste eraketa bat hartzen du, zenbaitetan neska batzuk erdi gunerantz hurbiltzen dira, jolas mistoen bitartez edota euren kabuz. Ping-pongean talde mistoak aurki ditzakegu. 6. mailako neskek txintxaunetara jotzen dute hitz egitera. 11. ERANSKINA: BALOI GABEKO EGUNEN ANALISIA Baloi gabeko eguna Hurrengo atalean baloi gabeko egunetan ikasleek hartzen dituzten jarrerak aztertuko ditugu, gero baloia dagoen egunekin alderatzeko asmoz. Espazioaren erabilera 2. Irudia: Espazioaren erabilera generoka eta mailaka. Goian 2. maila ageri da, ezkerrean mutilak eta eskuman neskak. Eta modu berean, behean 6. mailako ikasleak. Jolastokiko antolaketa ulertzeko, baloia dagoen egunetan bezala, berebizikoa da ikuspegi orokor batetik aztertzea, beste maila batzuetako kokaguneak erabilera-eremua murrizten baitu (ikus 8. eranskina). Espazioaren hartzea edo sakabanatzeari dagokionez, jolas guneak bestelako antolaketa bat hartzen du baloi gabeko egunetan. Futbola eta saskibaloiko partiduak debekatuta daudenez, aterpearen zonaldeak bestelako eraketa bat hartzen du, zabalduz doa (ikus 9. eranskina). Hurrengo lerroetan, baloi gabeko egunak eta baloia dagoen egunak konparatuko ditugu. Begi-bista dezakegunez, espazioak bestelako antolaketa bat hartzen du. Nesken espazio hartzeari erreparatzen badiogu, 2. mailako neskek baloi dagoen egunetan bezala, kokatzen dira, eraketa aldatu gabe. Ostera, 6. mailako neskek eraketa edo espazio hartzeari dagokionez, beste zonalde batzuk agertzen dira, besteak beste, txintxaunen inguruan eta ping-pongeko mahaietan. Nahiz eta beste zonalde batzuetan agertzen diren, neskak bazterretara jotzen dutela argi ikus dezakegu, nahiz baloi gabeko eguna zein baloia dagoen egunetan. Mutilen kasuan, 2. mailako mutilek futboleko kantxaren barnera mugitzen dira eta 6. mailako mutilek, frontoi alderantz jotzen dute ping-pongean eta esku pilotan aritzeko asmoz. 96 Jarrerak, jarduerak edo ekintzak Baloi gabeko egunetan baloia dagoen egunetan bezala, ikasleen jarrera antzerakoa da ekintzei eta jarduerei dagokiela (ikus 14. eranskina). Beste atalean azaldu dugun bezala, 2. mailan nahiko orekatuta dabiltza neskak zein mutilak, jarrera aktiboaren eta pasiboaren aldetik. Ostera, 6. mailako ikasleen artean nesketan pasibotasuna gailentzen da era ukaezinean, 2. mailako neskekin alderatura %17 gehiago izanik. Horiek honela, emaitzotan ez dugu alde askorik ikusten, soilik azpimarratzekoa da, baloi gabeko egunetan 6. mailako mutiletan pasibotasunezko jarrerak %7an gora egiten duela. Joko edo ekintzei dagokionez, baloi gabeko ekintzak agertzen dira. Orokorrean, ekintzak antzerakoak izaten dira, baloia dagoen egunarekin alderatzen baditugu. Hala ere, beste zenbait ekintza agertu izan dira. 6. mailan, honakoak izanik: harrapaketan eta borrokan. Eta, 2. mailan un, dos, tres, carabin calavera genuke. Era berean, 6. mailako mugimenduzko ekintzen artean, kirolak nagusitzen dira, esku-pilota eta ping-ponga. Berriz, 2. mailan praktika ludikoak nabarmentzen dira. 2. mailan baloia dagoen egunetan bezala, nesketan dantza nagusitzen da (%48). Bestetik futbolaren debekua dela medio, mutiletan harrapaketak (%44) hartzen du protagonismorik handiena. Bigarren zikloko ikasleek, baloi gabeko egunetan bezala, bi 2. Grafikoa: Jarrerak 1. Taula: Ekintzen zerrenda 97 jarduera gailentzen dira genero bakoitzean. Alde batetik, nesketan hitz egitea eta ume txikiekin aritzea, hauek %75a izanik. Agerian ikusten da, beste praktika batek hartzen duela saskibaloiaren lekukoa. Era berean, mutiletan, esku pilota eta hitz egitea (%71) dira praktikarik ohikoenak. Futbolaren ordez, hitz egitearen presentzia ageri zaigu, datuok bat egiten dute arestian aipatutako mutilen pasibotasunaren gorakadan. Harremanak Ikasleen erlazioen edota taldeen eraketari dagokionez, baloi gabeko eguneko datuak baloi gabeko egunekin alderatzen badugu, datuak ez dira oso adierazgarriak (jo eranskinera). Egia bada ere, baloi gabeko egunetan bi mailetan jarduera mistoek goranzko joera hartzen dutela, 2. mailan %2a eta 6. mailan %7a hurrenez hurren, ezin dugu esan emaitza adierazgarriak direnik. Bestetik, taldeak orekatuago daudela esan daiteke. Euren arteko harremanei dagokionez, nahiz eta talde mistoen eraketa 6. mailako ikasleetan gailentzen den. Baloia dagoen egunetan bezala, baloi gabeko egunetan bezala, 6. mailako talde mistoen eraketa nahiko desorekatuta daudela. Hala ere, %11an jaisten da desoreka hori, %57an geratuz. Era pairatuz (%22,75). Irudiotan ikus dezakegun bezala, aterpearen zonalde, hau da, bigarren zonaldea dugu zonalderik gatazkatsuena. Zonalderik erabiliena, pertsona kopuru aldetik, altuena eta mugimendu gehien dagoena. Horiek honela, bataz bestean egunero lau eroriko egon ohi dira, ia lau borroka edo liskar eta bataz besteko 5 talka beste batzuekin tupust egiteagatik. Gainontzeko zonaldeak ikus dezakegun bezala, nahiko lasaiak dira 2. zonaldearekin alderatuta. 4. Grafikoa: Egun bakoitzeko batez besteko inzidentziak zonalderen arabera 109 17. ERANSKINA: PROPOSAMENA 1. Proposamenaren justifikazioa Proposamen hau planteatzeko garaian, aldez aurretik egindako lanean ateratako ondorioetan oinarritu gara. Hortaz, behin egoera azterturik, proposamenak bi ildo nagusi izango ditu. Alde batetik, kontzientziazio-fasea hiru bide hartuko dituenak, ikasleak, irakasleak eta gurasoak, eta bestetik, jolastokiko esku-hartzea. Kontzientziazio fasean irakasleen papera finkatzea beharrezkoa litzateke, izan ere, nahiz eta egoeraz kontziente diren, ez dute inolako interbentziorik egin orain arte, espazioarekin zerikusia duten arazo horietan. Gauzak honela, beharrezkoa litzateke, jolastorduan bakoitzak izan behar duen jokabidea argi geratzea, behaketa aktibo bat eginez, non jolastokia kontrolatzeaz gain, ikasleen harremanak, arazoak eta beste abarrez konturatzeko aukera izango duten. Grugeon-ek (2005, Moins-pueyo-k (2010) aipatuta) egindako lanak adierazi zuen, irakasleek jolastokian egin ditzaketen behaketetatik, informazio interesgarri eta baliagarri asko atera daitekeela. Horiek gerora, eskola testuinguruan probetxu handia ateraz. Bigarren eragileak, gurasoak lirateke, Knallinsky-k (2010) dioen bezala, familia eta eskola bi zutabe garrantzitsuak dira ikasleen hezkuntza prozesuan zehar, eta euren arteko funtzioa osagarria da. Beraz, biek batera lan egin behar dute, elkar-ulertuz eta kolaboratuz. Interesgarria litzateke gurasoengan kontzientziazio fasea gauzatzea, lanean esan bezala, eurek euren seme-alaben erreferentzia baitira. Era berean, marko teorikoan azaldu bezala, Garaigordobil-ik eta Ali-k (2011) egindako lanek argitara eman dute gurasoen pentsamendu zein jokaera sexistek eta haien seme-alaben sexismo zuzenki erlazionatuta dagoela. Hortaz, beharrezkoa ikusten dugu, eurek bere heziketa jasotzea. Irakasleek jolastokian gertatzen denaren jakinaren gainean jarriko liekete, eta familiek hezkidetzaren inguruko nozioak jasoko lituzkete, hain zuzen ere, Castilla-k (2008) planteatzen duen familia hezkidetzaile batentzako oinarrien inguruan: etxeko jardunak, jolasak eta jostailuak, eta hizkuntzaren erabilera. Bereziki, batzarrak, gure gaiaren lerrora bideratuz, jostailu zein jolasen gaira. Beraz, eragile diren heinean, eurek ere lan prozesu honen partaide izan behar dira, hezkidetzaren alde bustiz. Hirugarren eragileak, ikasleak izango ditugu. Proiektuaren leloa " Besteen lekuan jartzen eta ez hartzen" izena du. Hain justu ere, lehenengo ildoarekin bat dator. Izan ere, 110 kontzientziazio fasearen bitartez, ikasleek enpatia garatuko dute eta honekin batera, errealitateaz jabetzeko aukera izango dute. Lanean zehar eta behaketetan zehar lortutako emaitzek, 6. mailako mutilen %46k inbasioez jabe ez direla agerian utzi dute. Hala ere, gainontzeko inkestatuek egoera horretaz jabe edo kontziente direla adierazi duten arren, jolastokiko antolaketan ez du pisurik izan horrek, berdin jarraitzen baitu. Beraz, Tomé- k eta Subirats-ek (2007) planteatzen duten bidetik, ikasleek kontzientzia prozesutik pasa beharko dira. Proiektua esanguratsuagoa izan dadin, eurek izango dira aurrera eramango dutenak. Horregatik, maila guztiek parte hartuko duten proiektu bat planteatu dugu, non ikasleak protagonistak izango diren, eta irakasleen gidaritzapean bitartez, jolastoki errealitatearen inguruko ondorioetara helduko diren. Azkeneko ildoa, jolastorduan esku-hartzen izango litzateke. Behin jolastordua aztertu ostean, bestelako ikuspegi edo birplanteamenduaren beharra duela baiezta daiteke. Ikasleak aske diruditen arren, lanak errealitate ezkutu baten egia atera du. Neska askok nahi ez dituzten lekuetara jo behar izaten dute, ezin dutelako nahi duten eremuan egon. Hortaz, jolastokiaren antolaketa birplanteatu behar da. Horretarako, García-k, Ayaso-k, eta Ramírez-ek (2008) planteatutako bidea kontuan hartuko dugu, ikasleen iritzietatik eta eurek gogoko dituzten joko, jolasetatik abiatuko gara, egoerari buelta emateko. Eurek aldaketaren protagonista sentituz. 2. Proiektua : "Besteen lekuan jartzen eta ez hartzen" Kontzientziazio fase honetan, maila guztietako ikasleek parte hartuko dute. Taula hiru zatitan banatzen da, alde batetik parte hartuko duten taldeak ageri dira, gero talde bakoitzak egingo dituen ekintzak eta azkenik, talde horrek bere lana bukatzean nora joko duen ageri da. Kontzientziazio fase honek hiru asteko iraupena izango du. Lehenengo astea datu bilketa izango da, 6.1 taldekoek aurrera eramango dute. Gero, bigarren astea, arauak eratzearekin bukatuko litzateke. Eta azkeneko astea, arauak tutoretzetan ikustea eta proiektuetako ondorioak komentatzea litzateke (ikus 18. eranskina). Modu berean, kontzientziazio fasearen epe-mugan (3 astekoa, lehenengo astea jolastokian behaketa eta hurrengo astean mailaz maila). Irakasleek euren klaustroan jolastokian zehar izan beharreko jarrera ezarriko dute. Honekin batera, irakasleek gurasoekin bilerak antolatuko dituzte, proiektuaren nondik norakoak komentatuz eta heziketa hezkidetzailearen inguruan jorratu beharrekoak landuz. Honen inguruan, 111 hezkidetza-taldeak horren inguruko hitzaldiak antolatuko lituzke. Behin fase hori bukatzean, jolastokiko antolaketarekin hasiko ginateke. Egindako behaketetan zehar, ikasleengandik jaso ditugun komentarioetan oinarrituta eta 2. eta 6. mailako ikasleen inkestetatik abiatuta. Alternatibak bilatzen ditugun bitartean, hau da, ikasleen gustuen edo gogoko dituzten joko eta jolasak aztertu baino lehenago. Bien bitartean, momentuz bada ere, konponbidea zonaldeak mugatzea eta txandak egitea litzateke. Futbolaren bertikaltasuna dela medio, saskibaloian aritzen direnek ezin dute partidurik jokatu, laneko behaketetan hartutako komentarioetan oinarrituta. Hortaz, futbol zelaia horizontalean jarriko genuke. Horrek espazioa mugatzea suposatzen du. Beraz, maila bakoitzak egun bat izango luke futbolean aritzeko. Txandak egingo ditugu, 6. mailako zenbait ikaslek pasatako inkestetan, futbolean aritzeko espazioa txikia dutela adierazi baitute, pertsona kopuru asko biltzen baita zonalde berean. Honekin batera, mugak jarrita, eta txandak eratzean, gure jarduna ez litzateke bertan bukatuko. Izan ere, futbolean jokatu gabe geratzen diren horiek, bestelako baliabideak behar dituzte. Bada, ikusi izan da, baloi gabeko egunetan, ikasle askok futbolean edozein objekturekin jolasten dutela. Hortaz, baliabidek eman beharrean aurkitzen gara, bestelako eskaintzak eskainiz eta horiek gerora, ikasleetan eragina izanik (gure helburua ez da futbola kentzea, baizik eta ikasleek haratago ikustea). Horiek honela, 3. zonaldean bertan, berdinen arteko interakzioak bultzatze aldera (berdinen arteko ekintzak orokorrean ez dira ematen, soilik 6. mailako neskak ikusi izan dira euren lagun txikiekin (ikastetxeko proiektua)), maila ezberdinetako ikasleek jokatzeko txokoa antolatuko genuke (ikasleek aukeratu ahal dute jokatu ala ez, irakasleen zeregina izango da, berdinen arteko elkarrekintza hori sustatzea). Jolas edo joko hauek Heziketa Fisikoan aurrera eramaten dituzten jokoak izango lirateke. Inkestak aztertu ostean eta euren gustuak kontuan hartuta, bestelako jokoa edo jolasak sartuko genituzke. Hortaz, horrela geratuko zen momentuz. Zonaldeak asterik aste, aldatuz joango lirateke. 6. Taula: Alternatibak bilatzen 112 Hurrengo taulan, ikasleek asteko egun bakoitzean proposatzen dizkiegun joko motak ageri dira, arestian esan bezala Heziketa Fisikotik ateratako joko-jolasak ditugu, hauek talde mistoetan aurrera eramaten dituzte, segregazioaren aurka egiteko tresna litzateke. Gainontzeko txokoak, pasatako inkestetatik eratzen joango lirateke. Honekin batera, 1. zonaldearen dinamika aldatze aldera edota ikasleei baliabideak eskaintze aldera. Lurrean bertan joko tradizionalak (iturriekin aritzeko jolasak, tokean arituz gehiketak eta kenketak lantzea, suge erraldoiarekin hitzak esatea, zibentzako pista edota hiru lerroan jokoa) zein egungoak (twisterra) jarriko genituzke. Honekin batera, bestelako materialak aterako genituzke, sokak, zibak eta mahai jokoak. Beraz, jolastokia horrela antolatuta geratuko litzateke. 7. Taula: Futboleko zelaiaren txandaketa 8. Taula: Joko edo jolasen menua 113 Modu berean, 'patruila morea' izeneko talde bat eratuko genuke. Hauen zeregina, hilabete baten zehar irakasleen laguntzarekin batera, aldaketak aurrera eramaten ari direla bermatzea izango litzateke, jolas gunean gertatzen dena ikusiz eta ondorioak ateraz. Lan hau, 5. eta 6. mailako ikasleen zeregina litzateke. Ikasgelako zerrendaren ordenean (hirunaka), txandakatzen joanez, gerora behaketa horietatik ateratako emaitzak beste mailakoei erakutsiko liekete. Horretarako, ikasleek txantiloi bat egin beharko lukete, konparaketarako txantiloia (kontzientziazio faseko behaketa-tresna erabiliz), aldaketak ikus ditzaten eta era berean, ikasleen iritziak jasoko lituzkete. 3. Irudia: Jolastokiko proposamena 114 6.1 1.1 mailakoekin jolastorduan, lagun txikiarekin pasatzen dena azaldu 6.2 1.2 mailakoekin jolastorduan, lagun txikiarekin pasatzen dena azaldu 5. Taula: Kontzientziazio fasea 116
science
addi-f4749ace805b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31771
Komunikazio gaitasun indibidualaren garapena artearen bitartez: material plastikoekin esperimentatzen
Ojanguren Zabaleta, Lía
2019-02-28
Sarrera Betidanik gustatu zait marraztea, pintatzea eta eskuekin lan egitea. Ikasle lez, eta baita nire denbora librean ere, orduak eman ditut irudiak, eskulturak, etab. egiten, baita argazkiak ateratzen ere. Hau izan da nire komunikatzeko era askotan. Orain, irakasle lez, ariketa berdinak erabiltzen ditut ikasleekin komunikatzeko eta beraiekin lan egiteko. Hobeto espresatzen naiz buruan daukadan guztia fisikoki islatuz eta uste dut ikasleek hobeto ulertzen dutela irakatsi nahi diedana. Ez dira ikusle hutsak, nirekin ekiten dutelako kontzeptu berriak ulertzeko. Suitzako Pädagogische Hochschule St. Gallen-ek eskainitako beka bati esker 2016/2017-ko ikasturtea bertan eman nuen ikasten. Han, bertoko ikasleekin joaten nintzen klasera, praktikak egin nituen bertoko eskola txiki batean eta hango familia batekin bizi nintzen. Beraz, esan dezaket nahiko murgilduta nengoela bertako kulturan. Horri esker, ikusi ahal izan nuen zer-nolako bizimodua daramaten eta nolako hezkuntza eskaintzen duten. Fakultatean, sormenari eta kreatibitateari garrantzi handia ematen zitzaion; eraikin oso bat zuten Arte Hezkuntzako laborategiei zuzenduta; bertan, ikasleek edozelako materialak eta haiekin lan egiteko punta-puntako teknologiak eskura zituzten jostailuak, txotxongiloak, mahai-jokoak edo haien burura etortzen ziren gauza guztiak diseinatu eta eraiki ahal izateko. Hasieran, oso harrituta gelditu nintzen eta galdera bat etorri zitzaidan burura: gero, guzti hau praktikan jarri ahalko dute irakasle lez? Laster jaso nuen erantzuna: bai. Praktikak hasi nituen eta jarduera guzti haien lekuko eta parte-hartzaile izan nintzen. Ikasleek bazekiten materialak manipulatzen gura zutena sortzeko. Ikasleak nahi zuen guztia transmititu zezakeen erabakitako koloreekin, formekin eta materialekin. Lan honen bidez Arte Hezkuntzak ahalbidetzen dituen material plastikoekin kontaktuan hezteko garrantzia azpimarratu nahi da haur bakoitzaren komunikazio-gaitasuna garatzeko xedearekin. Horretarako, lehendabizi hainbat autoreen lanei buruzko informazioa bildu da eta ondoren, esku-hartze bat proposatu da Lehen Hezkuntzan gaitasun hau, Arteak ahalbidetzen dituen baliabide plastikoekin esperimentatuz garatzeko. 1. Marko teorikoa 1.1. Komunikazioa eta gaitasun komunikatiboa Komunikazioaz hitz eginez, Elkar argitaletxeko Hiztegi Entziklopedikoak (2003) komunikazioa "bi pertsona edo gehiagoren arteko harremana" eta "bi puntuen arteko datu-transmisioa" lez definitzen du. Hau da, komunikazioa, informazioa, sentimenduak edo esanahia duen edozer trukatzeko prozesu soziala da. Komunikazio hitzaren definizio ugari daude Wilsonena (1975) hedatuenetarikoa izanik: "Acción por parte de un organismo que altera la probabilidad de comportamiento de otro organismo, de modo adaptativo, o bien para el emisor o para ambos, emisor y receptor" (366.or.). Konpetentzia edo gaitasun komunikatiboa ostera, pertsona bati, era egokian komunikatzeko gaitzen duten trebetasunen multzoa da. Hymesek (1971) definitu zuen kontzeptu hau eta bere hitzetan, gaitasun komunikatiboa "noiz hitz egin, noiz ez, zertaz hitz egin, norekin, noiz, non eta nola" jakiteak suposatzen du. Inguratzen gaituzten faktoreak analizatu ahal izatea eta horren arabera erregistro bat edo beste bat erabiltzea, alegia. Etengabe elkar eragiten gabiltza eta ezin diogu adierazteari utzi. Hortaz, gaitasun honek garatzea ezinbestekoa da gizartean integratzeko, hots, gure garapen pertsonal eta sozialerako. "No siempre encontramos las palabras precisas, la forma de hacernos entender o de transmitir aquello que deseamos transmitir, incluso de transformar en palabras lo que pensamos o sentimos" (Sánchez Cuevas, 2015, 1.or.). Askotan, gure barruan dugun guztia senideei, lagunei edo irakasleei adierazteko zailtasunak ditugu, gaizkiulertuak gertatzen dira eta frustrazioa agertzen da. 1.2. Gaitasun komunikatiboa gizarteratzeko Adierazteko, besteei sentitzen duguna komunikatzeko beharra nabaria izan da historia osoan zehar. Bakoitzaren adierazteko askatasuna eta kulturan parte-hartzea gizaki guztien eskubide lez aitortu beharko litzateke. Norberaren barne-mundua eta bakoitzaren kanpoaldearen interpretazio bakarra adierazteak, gizaki ororen beharrizan bat da. Adierazpen hori indartzea, jaioberritan negar egitearekin hasten dena, komunikazio sozial handiago baterako bideak eskaintzea da. da, gizartean bizitzea, onerako, ez hain onerako eta txarrerako ere. Nahiz eta bizikidetzarako prest jaio, hura ahalik eta kalitate hobeagokoa izateko, pertsona hiritarren hezkuntza garrantzitsua da. Horregatik, hiritartasuna txikitatik ikasia eta irakatsia izan behar da. Heziketa dimentsioan, hiritartasuneko praktiketan eta haren baloreetan eragina edukitzea bilatzen da eta horren barruan faktore garrantzitsuenetariko bat pertsonen arteko komunikazioa eta banakako komunikazio gaitasuna da. Aurrean esan bezala, gaitasun honek haurtzarotik lantzea beharrezkoa da. Izan ere, aproposena da era natural batean garatzeko eta gure ingurugiroarekiko egokitzapena ezin hobea izateko. Komunikazio esanguratsu eta eraginkor batek gure harreman pertsonalak hobetzen ditu, baita gure ongizatea ere. Trebeak garenaren sentimendua ematen digu eta honek pertsona bakoitzaren barne-motibazioa pizten du. Hau honela, funtsezkoa da gaitasun honek hezkuntzan sartzea. Lortzen badugu umeak arazorik gabe komunikatzeko gai izatea, pertsona autonomoak, erabakitzaileak eta asebeteak izango dira (Arranz, 2017). 1.3. Arte plastikoak hezkuntzan Komunikazio gaitasunaren adiera guztiak kontuan hartuta artearen potentzialitatean jartzen du arreta lan honek. Arte Hezkuntza irakasgaiak, alderdi asko garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, norberaren adierazpenaren garapena, emoziozko adimenarena eta komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena, beste askoren artean (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, 2010). Gainera, bizitzako alderdi ezberdinetan eragina duten gauzekin lan egiten du (irudiak, musika, etab.). Umeek haien eguneroko bizitzan jasotzen duten informazio asko ikus kulturarekin lotuta dago, beraz, informazio hori ulertzeko, analizatzeko eta erantzun bat eman ahal izateko prestatuak izan behar dira eskoletan. Hortaz, arte hezkuntzak, komunikazioa bezalako konpetentzia hiritarren garapenean lagundu dezake (Rodríguez, 2005). "Ekoizpen artistikoak, gure errealitateari buruz hitz egiten duten heinean, imajinario hegemonikoaren alternatiba izan daitezke eta prozesu hezitzailean eduki eta zeharlerroak lantzeko bitarteko baliagarriak bilakatu" (Arrizabalaga eta Revuelta, 2010, 10.or.). Ekoizpen artistikoak hezkuntza hautabide posiblea izan daitezkeela uste dute. 1.3.1. Arte plastikoak komunikatzeko tresna lez Ohikoa da haurtzaroan zehar espresio plastikoen bidez komunikatzea, bai familietan bai eskoletan agizko ohitura delako: umeari arkatza eta papera ematea espresio bideak ezagutzeko. Ondoren, plastilinak agertzen dira, honek jateko arriskua ez dagoenean, margoak eta, aurrerago, idatzizko tresna formalagoak. Hezkuntza formalean, horrela iniziatzen dira gaur egungo umeak arte plastikoetan. Eskolan gutako askori txirula jotzen irakatsi ziguten, jarraibide gutxirekin: non eta nola ipintzen diren hatzak, nola jo behar den nota bat edo bestea … Eta, ia beste ezer gabe, gure melodia ulergarri bihurtzen da. Baina, hatzak posizio zehatz batean jarrita, sol edo re jotzen ditugula erakutsi izan ez baligute? Nik bakarrik ez nukeen sekula asmatuko (Obergozo, 2010, 10.or.). Bada, Obergozok uste du horixe dela marrazketarekin gertatzen dena hezkuntzan. Orokorrean irakasleek ez digutela jarraibiderik eman nora eta nola begiratu behar dugun edo zeri erreparatu behar diogun ikuspegi dibergente batetik, baizik eta gidatutako erreferenteak erabili dira eredu gisa eredu logozentrista (Agirre, 1998) gailenduz. Errealitatea bera da guztiontzat, baina identifikatzen eta interpretatzen jakin behar dugula uste du. Ume batek bere inguruarekiko duen jarrerari erreparatzen badiogu, ikusi dezakegu zenbat interesatzen den ingurune hori ezagutzeagatik. Jakin-min hori zabaldu egiten da guztia ukitzetik, guztia esperimentatzen joateari eta gauza guztien posibilitateak eta berezitasunak batzeari. Gizaki guztien sortzetiko behaketa-dohainak sustatzeko bide bat, behatzen duena plastikoki finkatzeko aukera ematea da. Behatzeko ardura inkontziente horrek, murgilduta sentitzen den munduaren barruan parte hartzera eramango dio, jarrera kritiko batetik, nahiz integratzaile batetik, hau da, bere "nia" kanpo-mundu horretan sartuz, bere "nia" kanpoaldeari komunikatuz. Jarraibide horiek izatea mesedegarria da inguratzen gaituenari epaitu gabe begiratzeko eta gauzak zehaztasun gehiagorekin ikusteko. Eta era berean, baita marraztu ahal izateko eta marrazkiaren bidez ikusten duguna zentzurik eta zabalenean interpretatzeko ere. Hau aurrera eraman ahal izateko umeei aukerak eskaini behar zaizkie hezkuntzan: materialak ezagutzeko, haiekin esperimentatzeko, manipulatzeko eta barruan daukatena artistikoki islatzeko. "Jolasean, umeek objektuak manipulatzen dituzte, euren ezaugarriak eta funtzioak esploratzen dituzte, modu originaletan erabiltzen dituzte, adibidez, haurraren sormen eta irudimenetik sortzen diren errealitate ezberdinak irudikatzeko" (Jorge, 2017, 8.or.). Horrela, haien komunikazio gaitasun indibiduala hobetzeaz aparte, kolektiboa ere hobetu daiteke. 1.3.2. Zentzumenen arteko sinergiak arte adierazpenean Jarduera artistikoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen pertzeptiboa ere sustatzen da. Espazioa, formak, koloreak, ehundurak, soinuak, sentipenak eta esperientzia bisualak adierazpenerako estimulu anitzak dira. Estimulu horrek kanpotik jasotako informazioarekin agertzen dira, adibidez: soinu bat entzuterakoan, koloreak, itxurak eta mugimendua ikusten direnean edo emozio bat bizitzerakoan kolore jakin batekin erlazionatzen denean. Eta, zer gertatzen da zentzumenen arteko sinergiak bilatu edo gertatzen direnean? Hau, pertsona sinestesikoekin gertatzen dena da. "La sinestesia es un fenómeno fisiológico normal que presentan algunas personas mediante el cual tienen dos sensaciones sensoriales y simultáneas a partir de un único estímulo" (Ferner, 1812, Sarabiak, 2016 aipatua). Pertsona sinestesiko batek soinu bat entzuterakoan automatikoki kolore bat ikusi dezake, usain bat igarri edo dastamenarekin eta ukimenarekin erlazionatutako zentzazio bat nabari dezake. Zientzialariek fenomenoa ikertzen dabiltza, lagungarria baita zentzumenen eta pertzepzioaren mekanismoak 2. Metodologia Behin gaiaren inguruko bilaketa teorikoa eginda, lan honek esku-hartze bat egitea du helburu. Esku-hartzeak egitea ikasleak ikastea ahalbidetzen du, parte-hartzaileek bizipen praktikoarekin harremanean ikasten baitute. Beraz, ikerketa baten egindako datu-bilketa bati esker ateratako ondorioekin esku-hartze bat diseinatzea erabaki da. 2.1. Laginaren deskribapena Aztertutako taldea 26 umez osatuta dago, Lehen Hezkuntzako 4. mailan dauden 9-10 urte bitarteko neska eta mutilak, alegia:  9-10 urte bitarteko adina dute. Hala ere, guztien garapena ez da berdina; bai akademikoki, bai sozialki eta bai pertsonalki, alde nabarmenak daude ikasleen gaitasunen artean.  Gaitasun sozialari dagokionez, klasean badaude desoreka batzuk ikasle batzuen heldutasun mailan. Klase nahiko heterogeneoa denez, haien artean komunikazio gaitasuna lantzeko beharra badago. 2.2. Tresnaren deskribapena Lehenik eta behin, laginaren komunikazioari buruzko aurre-ezagutzak metodologia kuantitatiboaren bitartez ebaluatu dira horretarako diseinaturiko aurre-test batekin [ikusi 1.go eranskina]. Ondoren, Arte Hezkuntzaren egoera gela barruan behatu da, behaketa asistematikoa jarraituz. Klaseko arte-proposamenak zer-nolakoak diren eta horiek komunikazio gaitasuna sustatzeko aproposak diren ala ez ikusteko erabili da behaketa hau. Datubilketa horren emaitzak jasota eta marko teorikoko ideiak kontuan hartuta, esku hartzea diseinatu da. Jasotako produkzio grafikoak eta parte-hartzaileen iradokizunak planteatutako helburuekin alderatu dira. Datu guztiak jasota emaitzak eta ondorio batzuk azaleratu dira. Esku-hartzea, modu praktiko baten Arte Hezkuntzako proposamen batek komunikazio gaitasuna indartzeko balio duen ala ez erakusteko egin da. Norberaren komunikazio gaitasuna eta arte plastikoak uztartzeko hainbat saio diseinatu dira, bata bestearen giltza direnak. Amaieran, ebaluazio eta emaitzen adierazle gisa, erakusketa bat egin da, modu orokor batean proposamenaren arrakastaren berri izateko. Erakusketa eta gero post-testa [ikusi 2. eranskina] pasatu da, ikusteko ze aldaketa egon den ikasleengan esku-hartzearen ostean. Tresnari dagokionez, nagusiki ikerketa kualitatibo baten aurrean gauden arren, 2.3. Lanaren atalak Lana 3 atal nagusitan banatzen da eta atal horiek azpiataletan banatzen dira, hurrengo taulak laburki adierazten duen bezala [ikusi 3. eranskina]. 1 Datu bilketa Behaketa Gelako Arte Hezkuntzaren egoera zein den Aurre-testa Ikasleen komunikazio gaitasuna zein den 2 Esku hartzea Elkarrizketa: hausnarketa eragin Gelan komunikazioari buruz eztabaidatzea Sinergiak sortuz: zentzumenekin esperimentatu Usaimenak oroitzapen bat sortu Ikusmena eta argazkia Oroitzapen hori irudikatu Margolaritza Oroitzapen horretan bizitako sentimenduak adierazi Museoa sortu Lanen erakusketa bat eraiki 3 Ebaluaketa Erakusketa Egindako lana aurkeztu Post-testa Arte Hezkuntzak komunikazio gaitasuna garatzea ahalbidetu duen 1. Taula. Esku-hartzearen faseak. Aurrean esan bezala, lehenik eta behin laginari buruzko datuak batu dira. Prozesu hau bi pausutan eman da: behaketa eta aurre-testa. Batetik, gelako Arte Hezkuntzaren egoera zein den jakiteko behaketa asistematiko bat egin da, klaseko arte-proposamenak zernolakoak diren eta horiek komunikazio gaitasuna sustatzeko aproposak diren ala ez ikusteko. Bestetik, komunikazioari buruzko aurre-test bat egin da ikasleen aurrejakintzak zeintzuk diren ikusteko. Lehenengo atal hau aste batean zehar gauzatu da. Taulan ikusi daitekeen moduan bigarren atala, 5 azpiataletan banatzen da. Azpi atal hauek, 5 saiotan egin dira eta ekintza bakoitzari gutxi gora behera ordu bat baino gehiagoko denbora eskaini zaio. Orotara, bigarren atal hau gauzatzeko 8 ordu erabili dira. Hirugarren atalean, egindako lana plazaratu eta horren inguruan hausnartu da. Batetik erakusketa bat antolatu da. Erakusketa honen antolaketan eta gauzatzean 2 ordu erabili dira. Bestetik, proposamena bukatze aldera post-test bat egin da. Atal hau aurrera eramateko 3 ordu erabili dira. 3. Lanaren garapena 3.1. Proposamenaren justifikazioa Behaketan zehar lortutako emaitzak hurrengoak izan dira:  Gelan egiten diren Arte Hezkuntzako ekintzak teknika modu fidel baten barneratzeko dira, eta ondo-txarto ideiekin erlazionatzen dira, errealitatearen antzekotasunaren arabera.  Arte Hezkuntza ez da beste gaitasun batzuk garatzeko zubi lez erabiltzen. Hau da, edertasuna helburutzat izaten da, gauza "politak" egiteko erabiltzen da alegia. Aurre-testean lortutako emaitzak hurrengoak izan dira:  Komunikazioa hitzak, keinuak eta irudiak medio bakarrik ematen dela uste dute ikasleek.  Ez dira gai haien inguruan dauden ikus mezuez hausnartzeko. Datu-bilketan zehar lortutako emaitzei erreparatuz, komunikazioaren adiera zabalago bat azalarazteko hobetzeko zerbait egin daitekeela begi bistakoa da. Aurrean aipatu bezala, lortzen bada umeak arazorik gabe komunikatzeko gai izatea, pertsona autonomoak, erabakitzaileak eta asebeteak izango dira (Arranz, 2017). Horretarako hezkuntzan komunikazio indibiduala hobetzeko ahalik eta baliabide gehien eskaini behar zaizkie ikasleei, idazkera eta hizkeratik harago. Curriculumak esaten duen bezala, Arte Hezkuntza irakasgaiak norberaren adierazpenaren garapena bultzatzeko aukera ematen du eta behaketan zehar ikusi ahal izan den bezala, arlo honi ateratako probetxua urria da. Ikasleek arte jarduerekiko erakusten duten interesa ordea, handia da. Ondorioz, marko teorikoan aipaturiko ideiak eta behaketan ikusitako egoera kontuan hartuta, esku-hartze bat egitea aproposena izango litzatekeela ondorioztatu da. 3.2. Helburuak Marko teorikoan agertu diren ideiak eta behaketan zehar ikusitakoa kontuan hartuta, lan honekin lortu nahi diren helburuak hurrengoak dira:  Arte Hezkuntzaren bitartez material plastikoekin esperimentatzearen ondorioz komunikazio indibidual eraginkor bat garatzea.  Arte plastikoa norbanakoaren barne-mundua adierazteko tresna gisa erabiltzea. 3.3. Esku-hartzearen prestaketa aldia 3.3.1. Jarrera pedagogikoa Esku-hartzearekiko jarrera pedagogikoari dagokionez, ikasleen interesetan oinarritutako lan bat proposatzen da, horretarako hurrengo puntuak hartu dira kontuan: Esku-hartzearekiko jarrera pedagogikoa Ikasleentzat esanguratsua bihurtu. Arte Hezkuntza eta komunikazioa lotzen duen proposamena gelan jorratzen ari diren gaiarekin lotu. Erakargarria egin. Ikasleentzat entretenigarriak eta haien gustukoak diren ekintzekin lan egin. Ikasleei prozesua erraztu. Haien mailara egokitutako azalpenak prestatu, ekintza guztiak azaldu eta orientazioa eskaini. 2. Taula. Esku-hartzearen jarrera pedagogikoa. Bertan, behaketen ondoriotatik abiatuta norberaren komunikazio gaitasuna eta arte plastikoak uztartzeko hainbat saio diseinatu dira, bata bestearen giltza direnak. 3.3.2. Esku-hartzearen faseak  Diseinuaren oinarriak Proposamenaren diseinua aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak argitaratutako Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculumak proposatutako arte konpetentzia garatzeko osagaiak ere aintzat hartu dira. Hala nola, "Hizkuntza artistikoak komunikazio-bide eta espresiobide unibertsaltzat hartzeko gai izatea, eta hizkuntza horiek modu arrazoituan erabiliz egitea bere arte-ekoizpenak" eta "Bere arte-ekoizpenetan irudimenez eta ekimenez jokatzea bere ideien, sentimenduen eta bizipenen berri emateko". Ondoren, Lehen Hezkuntzako Graduko bigarren mailan izandako Arteen eta Ikusizko Kulturaren Hezkuntza irakasgaian burututako proiektu bat abiapuntutzat hartuta eta Ventósek (2015) olorVISUAL izeneko arte erakusketatik hartutako ideiez baliatuz gauzatu da esku-hartzea. Baita Marcelek (2015) egindako sinestesiaren inguruko ariketa batez, Quintanilla del Riok (2017) sortutako apunteekin batera. Ikasgelako egoera aztertuta, laginaren komunikazio gaitasun maila ezagututa, hau garatzearen beharra ikusita eta Arte Hezkuntza lantzearen onurak ezagututa, eskuhartzea martxan jarri da. Esku-hartzea marko teorikoan aipaturiko autoreen ideietan eta lortu nahi diren helburuetan oinarrituz diseinatu da. Proiektu hau ikasleentzat erakargarria egiteko asmoz, ekintza txiki ezberdinekin lan egitea pentsatu da, haien egunerokotasunean txertatu ahal izateko, batetik bestera igaroz prozesu osoan zehar. Bertan, bi fase ezberdindu dezakegu:  Barne mundua eta komunikazioa Arte Hezkuntzaren bitartez Atal honetan norbanakoaren komunikazioa eta praktika artistikoa uztartu nahi izan dira, horretarako hiru ekintza egin dira [ikusi 4. eranskina]. Lehenengo, Marko Teorikoan aipaturiko sinergiaren kontzeptuarekin lotuta, usaindun poltsekin lan egitea erabaki da. Gaiari dagokionez, ikasgelan landutako azken proiektuarekin (Haurtzaroa) lotura bilatu nahi zaio ikasleentzat esanguratsuagoa izateko, beraz horren inguruko oroitzapenak eragin ditzaketen usaindun lau elementu bilatu dira esku-hartzerako. Gelako distribuzioa taldekakoa denez, lau pertsonetako taldeena hain zuzen ere, lau elementu ezberdin egotea pentsatu da talde bakoitzean lan ezberdinak ikusteko. Ekintza honek haien zentzumenekin lan egingo du, usaina estimulu bisualarekin lotuz hurrengo pausua emateko behar den informazioa sortarazteko, hau ikasle bakoitzean ezberdina izanik. Bigarrenez, lortutako informazioarekin, hots, usain bakoitzak burura ekarritako oroitzapenarekin, eskolako orduetatik kanpo, norberak askatasunez aukeratutako argazkiak aterako ditu momentu horiek irudikatzeko asmoz. Hirugarrenez, argazkiaren gainean margotzea proposatzen da usainmenak eta bakoitzak aukeratutako irudiek sortzen dituzten pertzepzio pertsonalak indartzeko nahiarekin. Horretarako, trazu abstraktuez baliatuko dira momentu horretan bizitako sentimenduak eta emozioak adierazteko. Azkenik, usainmen poltsak eragindako oroitzapenetan agertutako momentua eta zentzazioak erakusten duen artelan bat garatzea izango da haien erronka. Lan hau aurrera eraman ahal izateko jarraibideak eta azalpenak eman zaizkie pausu bakoitza eman baino lehen. Azkeneko emaitza, haien oroitzapenen ikusizko adierazpen izango da, bakoitzaren adierazpen gaitasuna erakutsiz. Ekintza guzti hauen kalitatea hobetzeko eta ikasleei batetik besterako aldaketa errazteko orientazioa eskaintzea garrantzitsutzat hartu da. Horretarako, orientazio-fitxa bat diseinatu da [ikusi 5. eranskina]. Fitxa hau ikasle bakoitzarentzat gida bat izateko diseinatu da, esperimentazioa bultzatzeko baliabide gisa eta ekintzak egin ahala apunteak hartzera animatzeko. Fitxa hau ikasleak galduta sentitzerakoan atzera bueltatzeko aukera izateko, emandako pausuak gogoratzeko eta emaitza esanguratsuak lortzeko jarraitu beharreko urratsak ezagutzeko helburua ere badauka.  Barne komunikazioaren hitzezko transmisioa Arte Hezkuntzaren bitartez Atal honetan erabaki batzuk amankomunean hartuko dira, lanak denon artean ikusgai jarriko dira eta barne-mundu hori kanporatzen saiatuko dira ikasleak. Prozesu honetan lanak aurkezteko modurik aproposenaz eztabaidatuko da eta hura aurrera eramango da zentroko arauak errespetatuz. Azkenik, ikasle bakoitzak bere lana ahoz aurkeztuko du beste guztien artean emaitza hori lortzeko emandako urrats guztiak azalduz. 3.4. Esku-hartzearen gauzatze aldia Behin pausu guztiak finkatuta daudela eta esku-hartzea gauzatzeko prest dagoela, umeen ordutegia moldatu da ekintza honek haien egunerokotasunean txertatzeko. Aurrean esan bezala, esku hartzea bi fase nagusitan sailkatu da eta fase horrek, aldi berean, azpifase txikiagoetan.  Barne mundua eta komunikazioa Arte Hezkuntzaren bitartez o Elkarrizketa: hausnarketa eraginez Lehenik eta behin, gaian sartzeko komunikazioaren inguruan hitz egin da. Horren inguruan dakitenagatik galdetu zaie gaiaren inguruan eztabaida sortzeko: Zer da komunikazioa? Zertarako komunikatzen gara? Komunikatzeko modu ezberdinak daude?. Hainbat egoera proiektatu dira arbelean bertoko komunikazioa zelakoa den eztabaidatzeko. Argazkiak jarraituz komunikatzeko era ezberdinen zerrenda bat egin da, hurrengo ekintzak biltzen dituena: hitz egitea, idaztea, keinuak egitea eta irudiak marraztea. Orduan hurrengo galdera sortu da: Zerrendako elementuak alde batera utzita, komunikazioa bukatzen da? Ez da erantzunik egon zuhaitz baten argazkia erakutsi zaien arte [ikusi 6. eranskina]. Zuhaitz horrek zuri eta gorri koloretako hiru marra margotuta ditu enborrean. Hori ikusita denek ohartu dira zuhaitz horren ikurrak, hizkuntza bisualaren bitartez, basoko bide egokia zein den komunikatzen ari dela. o Sinergiak sortuz: zentzumenekin esperimentatuz Komunikazioaren inguruan mintzatu ostean, talde bakoitzeko kideari 1etik 4rako zenbaki bat aukeratzeko eskatu zaio eta jarraian zenbaki hori zeraman poltsa hurreratu zaio usaintzeko zenbaki bereko kideari. Usaintzerakoan begiak estali dituzte (poltsa barruan zegoena ez ikusteko) eta isilik egoteko araua ezarri da besteen esperientzietan ez eragiteko helburuarekin. Poltsako elementua usaintzerakoan, haien lekuetara bueltatu behar dira burura etorritako guztia idazteko, aurrerago gogoratu ahal izateko. Horretarako orientazio-fitxaren lehenengo bi galderak erantzuteko gomendioa eman zaie. Batetik, burura etorritako oroitzapena idaztea eta bestetik, oroitzapen horretan bizitako sentsazioak eta sentimenduak zeintzuk diren identifikatzea. o Ikusmena eta argazkia Aurretik ikusitako usainmenek haien oroitzapenetara eraman diete, beraz, usainmenaren ideia hori hartuz, bakoitzaren oroitzapenetara jotzeko nahi bat ezarri da eta horretarako argazki bat ateratzeko esan zaie. Argazki hori ateratzeko asteburu bat eman zaie eta emailez bidaltzeko eskatu. Denak jasota, zuri-beltzera pasatu dira eta DIN A4ko orri zurietan inprimatu dira. Horrela, aurrerago, haien irizpideak jarraitzen dituzten koloreak erabiliko dute, argazkian agertzen direnei erreparatu gabe. o Margolaritza Ondoren, trazuen inguruan hitz egin da gelan, bakoitzak erakutsi nahi duenari erreparatuz eta horrek daukan koloreen inguruan hausnartuz. Azken honetan ez da erantzunik okertzat eman, bakoitzari forma eta kolore batek zentzazio ezberdin bat sorrarazten diolako. Argazkian zuzenean lan egin baino lehen, askatasunez materiala frogatzeko aukera izan dute horretara bideratutako orientazio-fitxan. Izan ere, materiala aurretik frogatuz, hura erabiltzeko beldurra kentzen dute eta askatasun handiagoarekin jarduten dute. Horren ostean, bakoitzari bere argazkia banatu zaio inprimatuta eta aurretiaz frogatutako trazuak argazkira eramateko eskatu zaie. Horretarako, 12 kolore ezberdinerako Dacs argizariak erabili dituzte.  Barne komunikazioaren hitzezko transmisioa Arte Hezkuntzaren bitartez o Museoa prestatu Margotzen bukatu ostean eta besteei helarazteko nahiarekin, artelanak esposatzeko azken itxurari buruzko eztabaida sortu da gelan. Eztabaida horretan, marko baten beharra azpimarratu da, baita erakusketa bat antolatzearena eta izenburuak jartzearena ere. Horretarako, kartoi mehe beltzak hartu dira eta argazkien atzetik itsatsi dira marko gisa. Ondoren, 7zm x 15zm-ko kartoi mehe zuriak moztu dira kide bakoitzak bere artelanaren izenburua eta azalpen labur bat idazteko. Azkenik, gela bakoitzak erakusketak egiteko daukan korridoreko panelean itsatsi dira lan guztiak [ikusi 7. eranskina]. o Erakusketa Behin erakusketa antolatuta, aurkezpenak egiteko data finkatu da eta ikasleek proposatutako beste irakasle batzuei hurbiltzeko eskatu zaie, haiei ere gelan egindako lana erakutsi nahi dietelako. Erakusketa egunean, haur bakoitzak bere artelanaren alboan jarrita izandako oroitzapena eta sentitutakoa azaldu du, ateratako argazkiarekin eta erabilitako trazu eta koloreen arrazoiekin lotuz. Ume guztiek ez dute haien lana aurkeztu, lotsa dela eta, ez dute besteen aurrean hitz egin nahi beraz ez dira horretara behartuak izan. 4. Emaitzak Arte-lanen erakusketa amaitu ondoren, gelara berriro sartu eta bizitako esperientziaz hitz egin da. Ikasleei, haien iritzia eskatu zaie jardueraren inguruan, baita zer uste duten ikasi dutela horri esker. Iritzi guztiak entzuteko aukera egon da eta orokorrean, sentsazio positiboa transmititu dute ikasleak. Bukatzeko, behaketa-aldian betetako komunikazioaren inguruko testa bete dute berriro, post-testa hain zuzen ere, oraingoan gogotsuago, erantzun gehiago eta sakonagoak emateko gai direlako. Esan beharra dago ikasleek ez dutela haien izena erabili aurre- eta post-testetan. Haiek lasaiago sentitzeko asmoz, azterketa baten presioa alde batera uzteko, animali bat egokitu zaio bakoitzari eta hura irudikatu dute bi testetan. Prozesu osoan zehar jasotako emaitzak bi multzotan sailkatuak izan dira: batetik, aldez aurretik ezarritako lehenengo helburuari dagokienak eta bestetik, bigarrenari dagokienak.  Lehenengo helburuari dagokien emaitzak: Arte Hezkuntzaren bitartez material plastikoekin esperimentatzearen ondorioz komunikazio indibidual eraginkor bat garatzea. Emaitza honek, alde batetik, esku-hartzean zehar egindako ekintzen behaketan ateratako ondorioetan oinarrituko dira, eta bestetik, arte-lan bukatuak aurkezterakoan. Esku-hartzean zehar hainbat ekintza egin dira eta ekintza horren arrakasta bermatzeko eta ikasleen esperimentazioa bultzatzeko asmoz, orientazio fitxa diseinatu da. Fitxa hau ikasle bakoitzaren alboan egon da momentu oro, honek hura erabili ahal izateko behar izanez gero. Gauzak honela, bi aspektu azpimarratu behar dira. Batetik, ikasleak prozesu guztian zehar fitxa hori erabili izana esperimentatzen jarraitzeko. Izan ere, esku-hartzean zehar ikusi ahal izan da nola ikasle bakoitzak buruan zeukana plastikoki irudikatzeko orri hori erabiltzen zuen, bertan utzitako espazioak ideia eta kontzeptu ezberdinez betez. Bestetik, prozesu amaieran, erabilitako fitxa hori behatzerakoan, ikusitako ikasle bakoitzaren hausnarketa eta eboluzio-prozesua. Hasieran, askok, edertasun estetikoaz baino ez zeuden arduratuta eta fitxetan ikusi ahal izan da hortik aldendu direla eta barruan zeukatena ateratzen saiatu direla [ikusi 8. eranskina]. Baita materialarekin esperimentatzen ere. Hasieran ikusi daiteke kontu handiz jardun dutela argizariekin, baina amaieran, margotzeko beste forma batzuk frogatzen ibili direla [ikusi 9. eranskina]. Beraz, orientazio-fitxei erreparatuz, esan dezakegu material plastikoekin esperimentatzearen ondorioz komunikazio indibidual eraginkor bat garatu dela. Horretaz aparte, helburu hau bete dela esan ahal izateko esku-hartzearen amaieran aurkeztutako erakusketa hartu daiteke erreferentzi lez. Bertan, ikasle bakoitzak egindako arte-lana erakutsi du, emaitza horretara heltzeko emandako pausuak azalduz eta pausu horren zergatia argudiatuz. Oro har, ikasleek komunikazio indibidual eraginkorra erakutsi dute, gai izan direlako haien barruan daukaten guztia kanporatzeko. Adibidez, ikasle batek, gaixo zegoenean sentidutako zorabioa azaltzeko, borobilak eta espiralak erabili izana justifikatu du eta horretarako gotikaren koloreak erabiltzea erabaki duela esan du momentu horretako nazkagarrikeria adierazteko. Komunikazio eraginkor hau ikusi daiteke ere beti isilik eta hitz egin barik dabilen ume batek erakusketan izandako parte-hartze aktiboan, izan ere, ume honek azaldu zuen txikitan egongelako gortinak ColaCao-z zikindu izana eta momentu horretan sentitutako erruduntasun sentimendua. Gainera, hori guztia kanporatzerakoan arte plastikoak erabilita, esan daiteke Arte Hezkuntzaren bidez material plastikoekin esperimentatzearen ondorioz komunikazio indibidual eraginkor bat garatu dutela. Hobekuntza honek, ikasleen esperientzia artistikoaren ondorioz lortu ahal izan dira.  Bigarren helburuari dagokien emaitzak: arte plastikoa norbanakoaren barne-mundua adierazteko tresna gisa erabiltzea. Emaitza hauetarako bi irizpide kontuan hartu dira: erakusketan zehar behatutako artelanen azken itxura eta aurre-testaren ondoren egindako post-testaren emaitzak. Behin erakusketa amaituta, haiek egindako artelanei erreparatuz [ikusi 10. eranskina], esan beharra dago oso lan txukunak lortu direla orokorrean. Argazkiek haien oroitzapenaren testuingurua adierazten dute eta trazuekin sortutako irudiak zentzazio edo emozioak ahalbidetzen dituzte. Egiazko irudiak dira eta estereotipoetatik aldentzen dira, hau da, oso lan pertsonalak eta errepika-ezinak dira. Hori dela eta, ondorioztatu dezakegu argazkilaritzak eta margolaritzak norbanakoaren barne-mundua adierazteko tresna egokiak izan direla. Arte-lanak alde batera utzita, behaketan eta prozesu amaieran egindako testetan [ikusi 11. eranskina] jasotako emaitzetan oinarriturik, ikasleak artea komunikatzeko tresna gisa onartu dutela ikusi daiteke. Izan ere, aurre-testetan ikasle batek ere ez zuen artea komunikazio errekurtso lez aipatu eta post-testean, ordea, klase erdiak baino gehiagok idatzi du. Gainera, testetan jasotako emaitzetan ikusi daiteke ere, ikasleak gero eta jakitunagoak direla bisualki jasotzen dituzten informazioaz eta honek dituen komunikazio-helburuaz. Hau esateko, testaren azkeneko jardueran oinarritu naiz. Bertan, hainbat irudi agertzen zaizkie ikasleei haiek seinalatzeko zeinetan komunikazioa ematen ari den eta lortutako emaitzak erakusten dute hobekuntza handia egon dela eskuhartzean zehar [ikusi 12. eranskina]. Begi bistakoa da arlo honetan egon den hobekuntza, izan ere, ikasle guztiek komunikazio-ekintzaren bat gehiago markatu dute esku-hartzea bukatu ondoren. Ondorioz, ikasleak ohartu dira arte plastikoak norberaren barne-mundua adierazteko tresna egokia dela. Azkenik, esan beharra dago, orokorrean, ikasle guztiek oso inplikatuta ibili direla eskuhartzean, parte hartzea oso altua izan da eta gogotsu egin dute lan. Hain motibatuta ibili dira non, amaitzerakoan, ikasle batzuk Aste Santuko oporretan zehar haientzako beste proiektu bat diseinatzeko eskatu didate, oporretatik bueltan gelan egin ahal izateko. Honek erakutsi du ikasleek haien barne-mundua komunikatzeko duten nahia eta beharra, baita hau egiteko Hezkuntza Formalean eskaintzen diren aukera urriak. Erakutsi du ere komunikazio hori gauzatzeko artea erabiliz eroso sentitzen direla eta komunikazio-errekurtso bat gehiago lez hartu nahi dutela. Laburbilduz, esku-hartze honetan proposatutako ekintzekin aldez aurretik ezarritako helburuak bete dira, horrela, Arte Hezkuntzak komunikazio gaitasuna garatzeko duen baliagarritasuna erakutsi da. den Arte Hezkuntzaz baliatuz garatzeko aukera izan dut. Esku hartzeari esker, ezagutza asko barneratu ahal izan ditut, bai prestakuntza-aldian autore askoren lana aztertuta bai gauzatze-aldian ikasleengatik ikasitakoarekin. Ez da erraza izan komunikazioaren gaia umeekin jorratzea era guztiz ezberdin batean, hau da, hitza lehenetsi gabe. Hala ere, jasotako emaitzek baieztatu dezakete eskuhartzearen ondorioak esanguratsuak izan direla jarraian nabarmentzen diren hiru ondorioetan. Lehenengoz, ondorioztatu dezakegu material plastikoekin esperimentatzen hezkuntzan oinarrizkoak diren komunikazio-gaitasunak barneratu daitezkeela. Emaitzetan ikusi ahal izan den bezala, ikasleak gai izan dira nolabaiteko sentsazio abstraktuez baliatuz komunikatzeko eta haien ideiak plazaratzeko. Horrenbestez, artea ez dela soilik apaingarri lez erabiltzen ikusi dute eta horretaz baliatu ahal direla munduarekin komunikatzeko. Bigarrenez, erakusketa egiteak erakutsi dituen emaitza esanguratsuek, lana erakutsi eta bakoitzaren ideiak konpartitzeko espazioak izatearen garrantzia azpimarratzen du. Hortaz, ondorioztatu dezakegu lana ikustaraztea eta besteekin elkarbanatzea erreminta esanguratsua dela eta honetan jarraitu behar dela komunikazio-gaitasun horretan aurrera egiteko. Azkenik, ondorio lez aipatu dezakegu, arte adierazpen ezberdinak elkar erlazionatzea, sinergia kontzeptu aberats bat izan dela pertsona bakoitza bere osotasunean adierazi ahal izateko, bakoitzak ildo ezberdin batetik aberastuz kontzeptu zehatz bat, hain zuzen. Horrela, bakoitzak errepresentazio pertsonala erakusteko aukera izan du, bere barne munduaren errepresentazioaren isla. Lan honek ikasleen barne adierazpena hobetzeko zeukan helburua bete du hezkuntza formalean arteak eskura duen baliabide plastikoekin esperimentatuz. 6. Erreferentzia bibliografikoak Zer da komunikazioa? Nola sentitzen naiz komunikatzeko gai ez naizenean? Markatu komunikatzeko moduak direnak: Markatu komunikatzeko moduak direnak: Nola sentitzen naiz orain komunikatzeko errekurtso gehiago ditudala? Esku-hartzea Barne-komunikazioa Elkarrizketa Argazkilaritza Barne komunikazioaren hitzezko transmisioa Museoa prestatu Orientazio-fitxak, lau poltsa urdinak 1etik 4rako zenbakiekin eta barruan: ColaCao, mantzanila, eguzki krema eta tea. Prozedura: Denbora: 1. Umeak lauko taldeetan eserita egon ondoren 1etik 4rako zenbakiak banatzeko eskatuko zaie, baita horrek ez ahazteko ere. 2. Usainmen poltsak aurkeztuko zaie ikasleei (barruan dagoena ikusten utzi barik) eta azaldu egingo zaie bakoitzak begiak itxita bere zenbakia daroan poltsa usainduko duela. Jarraian, usainmen horrek ekarritako oroitzapena idatzi beharko dutela orientaziofitxan, horretaz ez ahazteko. 3. Prozedura osoa azaldu ondoren, ikasleak, zenbakika, korridorera irtengo dira eta bertan, begiak itxita, irakasleak haien zenbakia daroan poltsa hurreratuko die usaintzeko. Behar bezain beste alditan usaindu ahalko dute poltsa. Talde batekin amaitzerakoan, klasera sartuko dira idaztera eta hurrengo taldea aterako da. Prozesu berdina jarraituko da lau taldeekin. 4. Behin denek egokitutako usain-poltsa usainduta eta horrek eragindako oroitzapena idatzita edukita, oroitzapen horren momentuan bizitako sentimenduak eta sentsazioak hautemateko eta jarraian idazteko eskatuko zaie. 2. ARIKETA Lekua Materiala Non: Nola: Ikastolan: Etxetik: Ikasgelan eta etxean. Banaka nahi duten lekuan. iPad-ak, fotokopiagailua eta orriak. 1. Ikasleei haien oroitzapenari buruz idatzitakoa berriro irakurtzeko eskatuko zaie, aurrekoan idatzitakoa gogoratzeko asmoz. 2. Haiek idatzitakoa jarraituz, momentu hori haien buruetan irudikatzeko eskatuko zaie. Begiak itxita, bizipen hori gogorarazi beharko dute haien buruetan. 3. iPad-ak hartzeko eskatuko zaie jarraian eta haien buruan irudikatuko momentua irudikatzen duen argazki bat ateratzeko eskatuko zaie. 4. Hasieran, ikastolan denbora emango zaie kamara frogatzeko, argazki batzuk ateratzeko eta pentsatzen joateko zer-nolako argazki mota egin nahiko duten. 5. Azkenik, bakoitzak etxean argazki definitiboa aterako du eta klasera eramango du hurrengo egunerako. --- Hurrengo egunerako: Bakoitzak bere oroitzapena irudikatzen duen argazki bat ekarriko du. Bakoitza erosoen lan egiten duen lekuan. Argizari kaxa bat lau pertsonekiko, argazkiak zuri-beltzean inprimatuta, kartoi mehe beltza eta zuria. 1. Ikasle bakoitzari bere argazkia inprimatuta emango zaio, baita koloreetako argizariak ere. 2. Material guztia edukita, eman beharreko hurrengo urratsa azalduko zaie: argizariak erabilita, argazkiak irudikatzen duen momentu horretan bizitako sentimenduak eta sentsazioak margotzea argazkiaren gainean. Horretarako, ezin izango dira irudi edo marrazkiez baliatu, trazu abstraktuez baizik. 3. Margotzearekin amaitu eta gero, bakoitzak izenburu bat jarriko deutsa bere lanari eta kartoi mehe zurian idatziko du. 4. Kartoi mehe beltza argazkia gainean itsasteko da, eman beharreko azken urratsa, hain zuzen ere. 3. Materiala frogatzeko gunea 4. Zirriborroak egiteko gunea. 1. Irudia. GR kodigodun zuhaitza 7. eranskina: erakusketaren argazkiak 2. Irudia. Erakusketa eskuman. 3. Irudia. Erakusketa ezkerrean. 4. Irudia. Erakusketa behean. 5. Irudia. Amorrua. 6. Irudia. Erruduntasuna. 7. Irudia. Haserrea. 8. Irudia. Alaitasuna. 10. Irudia. Lasai belarrean. 11. Irudia. Gaixorik. 12. Irudia. Tigre ikaslearen aurre-testa.
science
addi-3419d77d2a62
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31774
Musika ikasleen arteko harremanak hobetzeko tresna
Larrea Etxegoien, Izar
2019-02-28
Leioan, 2018ko maiatzaren 30ean Sarrera Hezkuntzaren funtzio tradizionalak ikaslearen alfabetatzea eta ezagutzen transmisioa izan dira. Hori horrela, eskolaren lehentasuna adimen logiko-matematikoa eta linguistikoa garatzea izan da, beste adimen mota batzuk alde batera utziz. Hala ere, hezkuntzaren sena haurraren garapen integrala bultzatzea da eta horretarako beharrezkoa du adimen mota guztiak aintzat hartu eta egunerokotasunean lantzea. Haurraren garapen osoa lortzeko helburuarekin bat, azken urteetan aldaketa handiak eman dira hezkuntzan eta adimen mota ezberdinak lantzearen garrantzia gailendu da. Horren erakusle da Hezkuntza Emozionalak hartu duen indarra. Gardner, Goleman eta beste autore batzuek erakutsi duten bezala, arrakasta pertsonalerako, sujetuak testuinguru interpertsonaletan erakusten dituen gaitasunek ere zeresan handia dute. Beraz, zalantzarik gabe ikaslearen garapen integrala bultzatu behar da eta horretarako gaitasun afektibo eta sozialen garapena beharrezkoa da. Zeregin honetan musikak abantaila eta ekarpen handiak eskaintzen ditu, alderdi sozioemozionalarekin daukan lotura zuzena kontutan hartuz. Ondoren aurkeztuko den lan honetan, musikaren bidez ikasleen arteko harreman positiboak sustatzea planteatzen da eta bere helburua, Lehen Hezkuntzako 6.mailako talde baten, musika jardueretan oinarritutako proposamen didaktikoak erabiliz, ikasleen arteko harremanak hobetzea da. 1. Marko teorikoa 1.1 Adimen emozionala eta harremanak Adimena modu ezberdinetan ulertu izan da garaiaren arabera. Honen inguruko pentsamenduak urteetan zehar bilakaera izan du eta hainbat izan dira egin diren definizio eta deskribapenak. Gaztelaniako "inteligencia" hitzak latinezko inter (artean) eta legere (aukeratu) elkarketan du jatorria. Beraz, egoera baten aurrean irtenbide edo erantzun egokia emateko ahalmen gisa uler daiteke (Antunes, 2000, 24 or.). Adimen kontzeptua gaitasun logiko eta linguistikoetan oinarritu izan da, esklusiboki hizkuntzekin eta zenbakiekin lotuz (Marcías, 2002). Giza-adimena neurtzeko hainbat test sortu izan dira Koefiziente Intelektualaren kontzeptua erabiliz; horrela adimen analitikoa neur zitekeen. Hala ere, Koefiziente Intelektuala pertsona baten adimena neurtzeko nahikoa ez zela konturatu ziren hainbat autore, ez baitziren gaitasun guztiak aintzat hartzen (Gardner eta Hatch, 1989). Horward Gardner-en adimen anitzen teoriarekin (1994) adimenaren kontzeptu tradizionala pluralizatu eta ordura arteko ikuspegia ireki zen. Bere ustez, adimena "arazoei aurre egiteko edo testuinguru zehatz batean garrantzitsuak diren produktuak sortzeko gaitasuna da" (Gardner, 1994, 10 or.) Teoria honetan, adimena gaitasun linguistiko, matematiko eta espazialetara mugatu beharrean, sailkapen zabalago bat proposatzen du zortzi adimen mota bereiziz: adimen kinesikoa, pertsonen arteko harremanetarako inteligentzia (interpertsonala), giza hizkuntzetarako inteligentzia, norberaren burua ezagutzeko eta kudeatzeko inteligentzia (intrapertsonala), inteligentzia logiko-matematikoa, espazio-ikuste inteligentzia, inteligentzia musikala eta naturarekiko inteligentzia. Teoria honek Thornikeren adimen sozialarekin lotura estua duten bi adimen barneratzen ditu: inteligentzia intrapertsonal eta interpertsonala (Trujillo eta Rivas, 2005). Adimen interpertsonal eta intrapertsonala aintzat hartzeak alderdi emozionala eta pertsonaren baliabideegan daukan eragina baloratzea ekarri du. Hemendik aurrera, hainbat izan dira honi buruzko erreferentziak eta esparru hau aztertzen aritu direnak. Adimen intrapertsonala Gardnerren arabera, adimen intrapertsonalak norbere buruaren gaineko irudi zehatz bat sortzea ahalbidetzen du; norbere beharrak eta ezaugarriak ulertuz, bai eta norbere gaitasun eta gabeziak ere (1993, González, González, Laurretti eta de Sandoval-ek aipatua, 2013). Hau da, adimen intrapertsonalak norbere ezagutzari egiten dio erreferentzia: sentimendu eta emozio propioak autemateko gaitasunari, emozio hauek identifikatu eta modu osasuntsu batean adierazteko ahalmenari funtsean (López, 2005). Beraz, beharrezkoa da adimen hau garatzea, pertsona oro bere buruarekin erlazionatu eta ongizate emozionala ta soziala lortzeko (González, González, Lauretti eta Sandoval, 2013). Gómez-en arabera (2010), adimen intrapertsonalaren barnean gaitasun ezberdinak bereizten dira: norbere iritzia emateko gaitasuna, emozioak ongi kudeatzeko gaitasuna, norbere buruari eginkizun bat ezartzeko gaitasuna, norbera ezagutzeko eta autoestimu ona izateko gaitasuna, eta azkenik bakoitzak bere lehentasun eta helburuak jartzeko gaitasuna. Adimen interpertsonala Gardner-en arabera, adimen interpertsonala gainontzeko pertsonak ulertzeko ahalmena da (1993, González, González eta Sandoval-ek aipatua, 2014). Ildo beretik jarraituz Mercadé-k (2016) adimen mota honen oinarri gisa giza harremanen kudeaketa ezartzen du. Enpatia beste pertsona batzuen motibazio eta arrazoiak antzemateko ezinbestekotzat jotzen du. Autore honen arabera, egunerokotasunean beste pertsonekin erlazionatzeko daukagun beharra dela eta, bizi ditugun egoeren kudeaketa adimen honen menpe dago. Adimen interpertsonalean lau osagai bereiz daitezke (Gardner eta Hatch-ek, 1989):  Kideen artean antolatu eta koordinatzeko gaitasuna: pertsonen arteko sareei hasiera eman eta koordinatzeko gaitasunari dagokio. Lider baten oinarrizko ahalmena da, pertsona talde baten esfortzuak mobilizatu eta koordinatzea eskatzen duena.  Negoziazio gaitasuna: bitartekaritza eta arazoak aurreikusi zein aurre egiteko gaitasunak dira. Honek, adostasunetara heltzea eta gatazka egoerak bideratzea ahalbidetzen du.  Besteekin konektatzeko gaitasun pertsonala: besteekin konektatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia eta sentimenduei eta ardura pertsonalei egokitasunez erantzuteko ahalmena da. Harreman sozialetan emozioak interpretatzeko trebetasuna kontsideratzen da.  Besteen ikuspegia antzeman eta ulertzeko gaitasuna: beste pertsona batzuen arrazoi, ardura eta sentimenduak identifikatzeko eta ulertzeko ahalmena da. Pertsonekin harreman sakonak lortzea errazten du. Adimen emozionala Thorndike-k XX. mende hasieran adimen emozionalaren inguruan lehen hastapenak eman ondoren, Mayer eta Salovey psikologoek 90.hamarkadan jarraipena eman zioten. Lehenengoak, alderdi kognitiboak gutxietsi gabe, alderdi "ez kognitibo"en garrantzia azpimarratu zuten, hau da, faktore afektibo, sozial, emozional eta pertsonalen balioa, horretarako "adimen emozioala"ren kontzeptua erabiliz (Thorndike, 1920). Osteko belaunaldian etorri ziren ikertzaileek honela definitu zuten: "Gure emozioak zein besteenak kontrolatzeko gaitasuna barne hartzen duen inteligentzia sozialaren atal bat da, zeinek emozioak bereiztea eta informazio hori gure pentsamendu eta jokaerak bideratzeko erabiltzea ahalbideratzen duen" (Salovey eta Mayer, 1990, 239 or.). Hala ere, Daniel Goleman (1998) izan zen jendartean adimen emozionalaren terminoa zabaldu zuena. Gardner-en adimen intrapertsonal eta interpertsonal definizioak integratuz honela azaldu zuen: Gizakiak inguratzen duen errealitatearekin erlazionatzeko modua; norbere zein besteen sentimenduak antzemateko, ezagutzeko edo onartzeko gaitasuna, pertsonekin harremanetan jartzerakoan horiek kudeatzeko trebetasuna izanik. Beste hitz batzuetan esanda, norberaren emozioak ezagutzea, emozioak kudeatzea, norbera motibatzea, besteen motibazioak ezagutzea eta besteekin harreman positiboak eratzea. (Goleman, 1995, 44-45 orr.). Autore honek, adimen emozionalaren barnean oinarrizko osagai batzuk bereizten ditu: autokontzientzia (norberaren emozioak ezagutzeko gaitasuna eta hauek guregan izan dezaketen eraginaz jabetzeko gaitasuna), autokontrola (emozioak kudeatzeko eta kontrolatzeko gaitasuna), automotibazioa, enpatia (beste pertsona batzuk sentitzen dutena antzemateko eta ulertzeko gaitasuna) eta trebetasun sozialak (beste pertsona batzuekin harremantzeko gaitasuna) (Goleman, 1999, 50-51 orr.). Adimen emozionalaren garapena testuinguru eta bizimoduaren eraginpean dago. Zientzialari askoren ustez giza emozioak modu naturalean eboluzionatu dute, bizirauteko funtzioarekin batera. Baina gaur egun, ordea, bizitza industrial modernoak naturak aurreikusi gabeko erronka emozionalak ekarri ditu. Hori horrela, haurrak ez du gaitasun emozional eta sozialaren garapena modu naturalean beti lortzen, eta beraz, helduengandik jasotzen duen heziketa ereduak zuzeneko eragina du (Lawrence, 1997). Komunikazioa harremanen oinarri Pertsona bakoitzak kideekin eraikitzen dituen harremanak zuzeneko eragina daukate adimen emozionalaren garapenean. Era berean, harremanak hedatzeko komunikazio gaitasunak beharrezkoak dira. Melendoren (1985) arabera komunikazioa funtsezkoa da pertsonalitatea osatzeko, inguratzen gaituen errealitatea eta bertan bizi diren pertsonak ulertzeko eta sentitzeko komunikatzea beharrezkoa baita. Komunikazioa gizakiaren behar bat dela adierazten du, zeinetan bestea ezagutzea eta norbera ezagutaraztea beharrezkoak diren (Melendo, 1985). Giza komunikazioari erreferentzia egitean, kontuan hartu behar da komunikazio emozionala eta arrazionala batera doazela. Izan ere, gizakiak sistema nerbioso eta psikologiko bakarra du alderdi intelektuala zein emozionala kudeatzeko. Normalean, gizakiaren dimentsio soziala, hau da komunikazioa, ahozkotasun eta hitzezko interakzioz beteta dago (Arís, 2010). Martínez de Velasco eta Nosnik-ren (1988, 11 or.) arabera: Komunikazioa pertsona bat beste batekin kontaktuan jartzeko prozesu da. Prozesu honetan mezu bat helarazten du igorleak, hartzailearen erantzun, iritzi, ekintza edo jarrera bat esperoan. Hau da, ideia, ekintza, pentsamendu eta jokabideen bitartez pertsona beste batekin kontaktuan jartzean da, erreakzio bat eragiteko helburuarekin. Komunikatzeko gizakiok hainbat baliabide edo lengoaia dauzkagu, testuinguru eta helburuen arabera batzuk edo beste batzuk erabiltzen ditugularik. Lengoaia artistikoen kasuan, emozioak kudeatu eta adierazteko bereziki egokiak suertatzen dira; esaterako pintura, eskultura, poesia edota musika adibidez. Musikan zentratuz, hau soinuak modu estetikoan antolatuz, ideiak, emozioak edota sentimenduak adierazteko bidea da. Musikak adierazpenerako bere kodigo propioak dauzka. Honetan ere, komunikazio egoera guztietan bezala, adierazle edo igorlea konpositore edo interpretea litzateke. Aldiz, diskurtso musikala jaso eta honi esanahia esleitzen diona entzule edo hartzailea izango da (Mateos Vera, 2011). 1.2 Hamaika - hamabi urteko umea Gizakiak jaiotzen denetik etengabeko garapena izaten du heldutasunera iritsi arte. Jean Piaget psikologoa garapen hau ikertu duen erreferente garrantzitsuenetarikoa dugu. Bere esanetan, adimenaren garapena etengabea da eta lau etapa edo estadio nagusi bereizten ditu: jaioberria eta bularreko haurrarena (0-2 urte), lehen haurtzaro garaia (2-7 urte), 7 eta 12 urte bitarteko haurtzaroa eta nerabezaroa (12 urtetik aurrera) (Piaget, 1998). 7-12 adin tarteari dagokionez, honetan aldaketa handiak ematen dira haurraren pentsamenduan. Alderdi kognitiboari dagokionez, umea pertzepzioaz gain gertaerak ulertzeko arrazonamendua eta logika erabiltzen hasten da eragiketa konkretuak (sailkatze eta kontserbazio eragiketak adibidez) burutzeko (Delval, 1996). ReymondRivier-en (1986, 117 or.) arabera "arrazonamendua eta koherentzia oinarri hartuz errealitatea ulertu eta egituratzen hasten da. Barne-pentsamendua erabili eta logikaz jokatzen du intuizioz egin beharrean". Piaget-n teoriarekin jarraituz, zazpi urtetik aurrera haurra gai da ikuspuntu propioa eta besteena bereizteko. Beste iritzi batzuk daudela ulertzen du eta horien aurrean bere iritzia justifikatzeko gai da. Ondorioz, elkarlanerako eta eztabaidatzeko ahalmena garatzen ditu ikuspegi "egozentrikoa" ia guztiz desagertzen delarik (Piaget, 1998, 52 or.). Jarrera aldaketa hau jolasetan ere antzematen da: dezentrazio prozesuak (egozentrismotik aldentzea), arauak besteekin bateratu eta kooperazioa eskatzen duten jolas sozialetan aritzeko gaitasuna ekartzen du. "Hamar -hamabi urteko umeek, arauak elkarrekin adostu eta behin onartuta, derrigorrez errespetatu beharra daukate, leiala izateak eta tranparik ez egiteak garrantzia hartzen baitu" (Deval, 1996, 300-301 orr.). Beraz, adin tarte honetan adiskidetasunaren gaineko ideia aldatu eta Fuentes Rebollo eta Melero Zabala-ren (1992, 57 or.) arabera, "adiskidetasuna kooperazioan oinarritzen hasten da". Hau da, haurrak adiskidetasuna elkarri laguntza ematearekin lotzen du; lagunek egiten dutena ebaluatzen du eta era berean hauek bera ere ebaluatzen dutela jabetzen da. Adin honetan adiskidetasunak sendoagoak dira eta aldi berean zorrotzagoak, lagun izateko baldintza zurrunagoak ezartzen baitituzte. Adiskidetasuna, egoera zailei aurre egiteko ezinbesteko harremana da eta aurreko etapatan bezala, garrantzi handia du esperientzia ezberdinak elkarrekin partekatzeak. Azpimarratzekoa da lagun minaren presentzia zeinekin haurra eroso eta mugarik gabe komunikatzen den (Miranda Diaz, 2014). Etapa honetan haurren gehiengoa norbere burua neurtzen hasten da aspektu ezberdinetan (itxura fisikoa, gaitasun motorrak, gaitasun intelektualak eta gaitasun sozialak berdinen artean) eta beraien idealak diren pertsonekin alderatuz. Besteekin konparaketa egiteak lotsa sentimendua ekar dezake (Naranjo, 2007). Hau horrela, taldean onartuak izatearen beharrak direla eta, kide ezberdinenganako zeloak edo baztertuak izateko beldurrak sor daitezke eta askotan antsietatea eragin diezaieke (Aguirre, 2005). Laburbilduz, adin tarte honetan aldaketa handiak jasaten ditu haurrak, bai arlo kognitiboan eta baita sozialean ere. Ikuspegi egozentristatik aldentzen da eta horrek pentsamendu arrazionala erabiltzea eta sozializazioan aldaketa nabarmenak ekartzen ditu. 1.3 Eskola eta harremanak Eskola: sozializazio gune garrantzitsua Agerikoa da egun gure inguruko gizartean, haurrek denboraren zati garrantzitsu bat eskolan igarotzen dutela. Euskal Autonomia Erkidegoan, derrigorrezko eskolaratzea sei urtetik aurrera izanik ere, ohikoa da haurrak hiru urtetik aurrera eskolaratzea eta askotan lehenago ere bai (Ikas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea, 2015). Hau kontuan hartuz, haurrak oso txikiak direnetik urte askotan zehar ordu asko igarotzen dituzte eskolan, eta bertan gaitasun sozialak, jarrerak, baloreak, arauak, etab. ikasten dituzte. Norbere buruaren ezagupena eta autoestimua garatzeaz gain, eskolan lehenbiziko lagun-harremanak eratzen dira. Eskola sozializazio eremu garrantzitsua bilakatzen da, ikasleen garapena modu esanguratsuan baldintzatzen duelarik. Neurri handi batean harreman interpertsonalen garapena bertan ematen da. Hamaika- hamabi adin tartean, lagun-taldeak segurtasuna emateaz gain erreferentzia eta baloreak ezarri, eta harreman sozialen ikaskuntzarako ingurunea sortzen du (Aguirre, 2005). Cassaus-ek eskola komunitate bezala ulertzen du (2007, 239 or.): Eskolako testuinguruak haurraren gizarteratzeko prozesuan eragin zuzena du, izan ere, eskola erlazioetan eta ikaskuntzara bideratutako interakzioetan oinarritzen den komunitatea da; honetan, ikasleen ikaskuntza nagusiki ikasgelan sortzen diren erlazioek baldintzatzen dute. Beraz, bizitzako lehengo urteetan familia haurrarentzat talde sozial garrantzitsuena bada ere, eskolan hasterakoan haurrak ikaskide eta helduak diren pertsona berriak ezagutu eta harremanak sortzen ditu, talde hau familiari gehituz (Álvarez, 2010). Errealitate honen aurrean, eskolan hezkuntza emozionalari arreta eskaintzea ezinbestekoa da eta Euskal Autonomi Erkidegoko Curriculumean ere horrela jasota dago. Eskolaren funtzio tradizionala alfabetatzea eta oinarrizko jakintzak transmititzea izan den arren, gaur egun hezkuntzaren helburuak ezagutzen transmisio hutsetik harago doaz. Eskolari pertsonaren garapen integralean eragitea eskatzen zaion aldetik, arlo ezberdinak kontuan hartu behar ditu, horien artean alderdi afektibo eta soziala ere bai (Eusko Jaurlaritza, 2016). Gainera, hezkuntza emozionalaren bitartez etorkizunari begira behar sozialak bidera daitezke; antsietatea, estresa, biolentzia… ekidin eta analfabetismo emozionala gainditu (Bisquerra, 2011). Musika sozializaziorako baliabide garrantzitsua Musika soinuen konbinaziotik sortzen den eta sentimenduak adierazteko balio duen lengoaia artistikoa da. Hala ere, musikaren definizioa muga horietatik harago doa. "Gizakiak lehengo aldiz soinu bat sortu zuenean, armonia eta melodia horiek ez ziren soilik edertasunaren adierazpena izan, lengoaia bat eraikitzen joan zen, adierazteko eta sentitzeko modu berri bat, sentsazioak, irudiak eta kontzeptuak helarazteko bide bat, komunikatzeko intentzio soilarekin" (Manchó eta Luisa, 2013, 16 or.). Musika arte, zientzia eta hizkuntza unibertsal gisa ulertuta, mugarik gabeko adierazpen bidea dela esan daiteke, pertsona bakoitzaren barne-barnekoetara iristen dena. Gogo-aldarte eta emozio ezberdinak transmititu ditzake, entzumenaren funtzio emozional, afektibo zein intelektuala askatuz. Musika entzun eta egiteak, sentsibilitatea, sormena eta analisirako gaitasuna garatzea dakar (Moreno, 2003). Iraganeko zibilizazio aurreratuenek musikak gizabanako baten izaera aldatu eta giza multzoa edo "masa"-rengan eragiteko boterea zuela ulertzen zuten. Kultura hauek ez zuten musika arte sinpletzat jotzen, musikaren boterea ezagutzen eta ulertzen bait zuten. Gaur egun, zientzilari eta neuromusikologo askok musikak gizakiaren garapenean eragiteko duen potentziala aldarrikatu dute. Garuneko sistema emozional edo linbikoaren indarra erabakigarria izan daiteke pentsamendu eta ikaskuntzan. Hau honela, musika oreka emozionala lortzeko klabea bihur daiteke garuneko atal guztietan eraginkorra delako, azken ikerketen arabera (Habermeyer, 2005, 17 or.). Funtsean, musikak emozioak sustatzen ditu, emozioak sortzen ditu, eta garrantzitsuagoa dena: musikak bere dimentsio guztiak garatzeko emozioen beharra du. Musikaren bitartez poztasuna, tristura, beldurra, lasaitasuna… sentitzen dugu. Hauek gabe, teknika eta matematika hutsean geldituko litzateke. Beraz, baiezta daiteke entzumena zein konposizio edo interpretazioa, banaka zein taldeka egina, momentu oro gure emozioekin loturik agertzen direla (Arús eta Muñoz, 2017). Merriam-en (1964, 219-227 orr.) arabera, musikak ondorengo hamar funtzioak betetzen ditu: adimen emozionala, gozamen artistikoa, entretenimendua, komunikazioa, errepresentazio sinbolikoa, erantzun fisikoa, instituziosozialen eta erritual erlijiosoen aitorpena, arau sozialekiko adostasuna, kulturaren jarraipen eta egonkortasuna eta azkenik integrazio soziala. Urteak pasa ahala, eta ikerketa gehiago egin diren neurrian, aipatutako zerrenan beste funtzio sozial batzuk ere gehituz joan dira. Horien artean talde kooperazioa, agresibitatearen kontrola eta pertsonen arteko harremantzea aurkitzen dira (Hallam, Cross eta Thaut, 2009, 37 or.). Esparru afektiboari dagokionez, musika tresna baliagarria izan daiteke autoestimu eta segurtasunean zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko, emozioak kanporatzeko eta bideratzeko aukerakoa baita. Esparru sozialean, musikak gaitasun komunikatiboen garapenean laguntzen du, hizkuntzaren garapenean, interakzio sozialetan, besteak beste. Horregatik, askotan sozializazioarekin zerikusia duten gaixotasunak tratatzeko erabiltzen da (la segunda online, 2013). Urbanoren (2010) arabera, musikarekin kontaktuan dagoen haurrak beste haur batzuekin bizikidetza hobea izaten ikasten du, komunikazio orekatuago bat eratuz. Ildo beretik jarraituz, Marchesi (2000) bat dator Gardnerren ideiekin eta ez dago ados hezkuntza matematika eta geografia bezalako jakintza eremu tradizionaletara mugatzearekin. Baieztatzen du, talde lana, sentsibilitate artistikoa eta eskuzabaltasuna bezalako gaitasunak lantzeko jakintza arlo artistikoetan hobeto garatzen direla. Marchesiren (2000) iritziz, arlo instrumentalak kontsideratzen diren irakasgaiez aparte, besteak ere baliagarriak eta bizitzarako beharrezkoak dira; hezkuntza musikal eta artistikoak testuinguru anitzetan garapen integralerako oinarria dira. Beraz, eskolan egunerokotasunean musika komunikazio tresna gisa erabiltzen bada ikasleen adimen emozionala zuzenean lantzen da eta ondorioz adimen mota guztien garapenean eragiten da. 1.4 Behaketa eta musika eskolan komunikazioa eraikitzeko Behaketa: hezkuntza egokitzeko beharrezkoa Irakasle zeregina betetzeko, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuez gain eskolako ingurunean ematen diren egoera eta ikasleak ezagutu eta kontuan hartu behar dira. Herrero-k (1997) azpimarratzen duen bezala, behaketa garrantzitsua da horretarako. Izan ere, egunerokotasuneko gertaerak behatuz informazioa esanguratsua lotu dezake irakasleak. Horretarako, ezinbestekoa da behaketa modu sistematikoan aurrera eramatea eta jasotako datuak interpretatzea. Anguera-k, honela definitzen du behaketa metodoa: Definimos la metodología observacional como procedimiento encaminado a articular una percepción deliberada de la realidad que manifiesta con su adecuada interpretación, captando su significado, de forma que forma espontánea en un determinado contexto, y una vez se ha sometido a una adecuada codificación y análisis, nos proporcione resultados válidos dentro de un marco específico de conocimiento (Anguera, 1988, 7 or.). Angueraren (1988) definizioa jarraituz, baieztatu daiteke behaketa sistematikoa datu bilketatik haratago doala, eta metodo zientifikoen pausuak jarraitzen dituela: helburuak ezarri, datuen bilketa, analisia eta jasotako informazioaren interpretazioa azkenik. Behaketen bitartez, ikasgelako ikaskuntza-egoera ebaluatu daiteke. Horretarako lau pausuz osatutako prozesua jarraituko da: behatu daitezkeen dimentsio eta aldagaien identifikazioa, behaketa (informazioa eskuratzeko tresna ezberdinak erabil daitezke: erregistro taulak, esaterako), behatutako datuen analisia eta azkenik interbentzioa. Behaketaren prozesua ziklikoa da eta helburua beti hobekuntza izan da irakaslearentzat; hau da, jasotako informaziotik abiatuz egoera hobetzeko interbentzio bat egingo du irakasleak, horretarako beharrezko ikusten dituen aspektuak aldatuz (Iglesias, 2008). Haurren jarrera behatzeko garrantzitsua da haurraren testuinguru naturalean egitea, honen bitartez informazio errealagoa lortuko baita. Lortutako informazioa esanguratsua izateko behaketek denbora jakin bat eskatzen dute eta garrantzitsua da testuinguru eta momentu ezberdinak aintzat hartzea (Kotliarenco eta Méndez, 1988, 20-21 or.) Behaketaz gain, irakasleak beste baliabide batzuk ditu eskura. Horien artean, soziometria tresna baliagarria izan daiteke ikasleen arteko harremanak neurtu nahi baditu. Jacob Leví Moreno soziometria kontzeptuaren sortzaile kontsideratzen da. 1954an argitaratu zuen "Fundamentos de la Sociometría" bere lanean soziometria honela definitu zuen: "gizabanakoak kideen artean hartzen duen posizioaren azterketa" (Fernandez Prados-ek aipatua, 2000, 47 or.). Beraz, soziometriak teknika soziometrikoen bitartez talde baten barne-egitura ikertzeko helburua du. Beste modu batean esanda, metodo estatistikoen bitartez taldearen barruan aurkitzen diren harreman motak aztertzen ditu. Soziometria arloaren barruan, test aniztasun handia aurki daiteke: lehenengo elkarketarako test-a, test soziometrikoa, interakzio testa, eta abar (Moreno, 1972). Test soziometrikoari dagokionez, teknika hau ikerketan parte hartzen duten ikasleek erantzun beharreko galderen erredakzioan oinarritzen da. Erantzun hauek grafiko batzuen eraketatarako erabiltzen dira, modu oso bisualean talde barruan dauden harremanen eta partaide bakoitzak betetzen duen posizio soziometrikoen inguruko informazioa erakusten dutenak (Wasna, 1974). Eskolako talde batean test soziometrikoa aplikatzearekin, irakasleak ikasleak zein modutan erlazionatzen diren ezagutu dezake, eta aldi berean interakzio hauek ikasle bakoitzarengan izan ditzakeen onura eta kalteen inguruan kontzientzia hartu dezake. Beraz, informazio hau izatea garrantzitsua da irakaslearentzat, ikasleen integrazio mailak zuzeneko eragina baitu beraien errendimendu mailarekin (Rosado, 1988). Musikaren bizipena eta praktika Hezkuntza musikala ikertzeko ekimen musikalarekin lotuta hainbat iturri eta teori kontuan hartu dira: konstruktibismoa, adimen anitzen teoria, ikaskuntza soziala, adimen emozionala eta ikaskuntza esanguratsuaren teoria besteak beste. Ikuspuntu hauek irakaskuntza musikal tradizionala gainditzeko aukera eskaintzen dute, hausnarketa eta berrikuntzarako aukerak eraikiz eta musika eta giza dimentsioaren arteko erlazioa azaleratuz (Mendoza, Martínez, Castañeda, Ramón, Bibliowch, Vanegas, ... eta La Rotta, 2014). Beraz, beste jakintza arloetan bezala, musika hezkuntzaren kasuan ere korronte pedagogiko berritzaileek eragina izan dute azken urteetan. Hemendik abiatuta, proposamen ezberdinen oinarria musikaren bizipena eta praktika zuzena izan da, barne bizipen pertsonala eta taldearena hain zuzen. Musika baliabide metodologiko gisa erabiltzeko, bere irakaskuntzak modu tradizionala gainditu eta haratago joan beharra dauka. Bere abiapuntua praktika izan behar da, hau da, entzumen, interpretazio eta konposizioarekin lotutako gaitasunen garapenean oinarritzea. Musika, lengoaia bat izanik, lengoaia berbalarekin aldera daiteke. Bi hizkuntzen garapena funtsean entzumenean oinarritzen da. Baita behaketa, esperimentazioa zein imitazioan ere, azken finean komunikazioa baita. Hau kontuan hartuz, esan daiteke musika behatuz, entzunez, esperimentatuz, imitatuz, jolastuz, parte hartuz, akatsak eginez, eztabaidatuz, arazoak konponduz eta ikertuz ikasten dela. Musika lengoaiaren garapena jarduera ezberdinetan estrategia hauek aplikatuz lortzen da. Ondorioz, ikaslearen gaitasun musikala garatzeko idatzizko euskarrien erabilera ez da ezinbestekoa (Giráldez, 1998). Musika entzutea, baina batez ere praktikatzeak, norbere buruaz jabetzea dakar. Adi egoteak subjektibitatetik aldentzen gaitu. Musika entzun eta egiteak norbere sena berreskuratzen lagundu dezake, barne bizitza ahalbidetuz, baita taldean lan egiten denean ere. Beraz, musika taldean bizitzeak bi aspektu hauek bateratzen ditu, norberaren bizipen pertsonala eta aldi berean besteekin interakzioak eraikitzea. Funtsean, musikak egoera orekatua ahalbidetzen du: taldearekin interakzioak sortzen dira, pertsona oro subjektu bezala eratzen den bitartean (Pastor, 2011). Bestalde, Nicolás-en (2013) arabera ezin da mugimendua alde batera utzi. Musikaren bizipenari dagokionez, ikerketa askok agerian jarri dute musika eta mugimenduaren arteko erlazioa estua eta mugimenduak musikari egiten dion ekarpen handia. Isilunea eta soinua mugimenduaren bitartez lantzeak pertzepzioa eta barneratze prozesua hobetzen ditu. Kontzeptu musikalen asimilaziorako komenigarria da musika eta mugimenduaren arteko erlazioa ahalik eta estuena izatea. Imitazioa, bat-batekotasuna eta inprobisazioa gorputz-adierazpenerako errekurtso aproposak dira, eta ikasleen sormena lantzeko bide egokiak. Ikasleen bat-bateko mugimenduak pertsonalitateko aspektu ezberdinen adierazle izan daitezke. Irakaslearen kasuan, eredu den aldetik, jarduerak eta proposamenak modu askean aurkeztu behar dituen lehena da, eta ikasleek burutzen dituzten gorputz interpretazioak errespetatu eta indartu behar ditu. Irakaslearen planteamendu eta metodologia egokiak ezinbestekoak izango dira mugimenduaren jarduera bitartez gozamena lortzeko. Azalpen teoriko luzeak ekidinez dantza eta koreografiak ahal den neurrian imitazio bidez irakastearen garrantzia azpimarratzen du Nicolás-ek (2013). Musikaren bitartez sortzen den komunikazioak, ikasleari arreta handiagoa eta jarrera baikorragoa eskatzen dio. Irakasleari ere hainbat aspektu kontuan hartzea eskatzen dio, besteak beste, espazioaren egokitasuna, tamaina txikiko espazioek akzioa mugatzen baitute eta jarduera modu desegoki batean burutzen da (Blaser, Froseth eta Weikart, 2007). 2. Metodologia Lana aurrera eramateko lehenengo eta behin harremanetarako gaitasunen inguruko informazio bilaketa burutu da marko teorikoa eraikiz, Lehen Hezkuntza (LH)-ko hirugarren zikloko adin tartean zentratuz bereziki. Ondoren, irizpide hauen arabera ikas taldearen behaketa planteatu da. Horretarako bi informazio iturri erabili dira, batetik ikastetxeak berak kurtso hasieran egindako test soziometrikoa (ikus 1. eta 2.eranskina) eta bestetik zuzeneko behaketa, Gardner eta Hatch-ek (1989) ezarritako irizpideen arabera. Behaketa ikasleen arteko harremanetan zentratu da hilabetean zehar, testuinguru formal zein informalean. Jarraian bi informazio iturrietatik jasotako datuen konparaketa egin eta diagnostikoa burutu da, premiak identifikatuz. Gero klaseko harremanen egoera hobetzeko helburuak finkatu eta esku-hartzea diseinatzeari ekin zaio. Baliabide metodologikoen oinarriak zehazteko informazio bilaketa berria egin da. Oraingoan, musika harremanetarako erabiltzeak suposatzen dituen abantailak aztertu dira. Baita musika praktikara eramaterako kontutan hartu beharreko irizpideak ere. Esku-hartzea diseinatu ondoren aurrera eraman, lortutako emaitzak aztertu eta ondorioak atera dira. 3. Lanaren garapena Lan honetan ikasleen arteko harremanak hobetzeko esku-hartze bat diseinatu eta aurrera eraman da. Aldez aurretik egoera ezagutzeko behaketa aurrera eraman da eta helburua lortzeko musika izan da baliabide metodologiko nagusia. Esku-hartzea Kirikiño ikastolako LH 6. mailako ikas-talde batetan burutu da. 3.1 Errealitatearen azterketa Informazio bilketa Kirikiño Ikastolan, urtero bezala, kurtso hasieran (oraingoan azaroa) egiten den test soziometrikoaren emaitzak jaso eta ondoren 2018ko otsaila eta martxoa tartean zuzeneko behaketa burutu da hilabetez. . Horretarako txantiloi bat sortu da behaketak modu sistematikoan egiteko (ikus 3.eranskina). Hilabetean zehar, testuinguru ezberdinak behatu eta informazioa jaso da (4.eranskina). Emaitzak Ikasgelan burututako test soziometrikoetatik jasotako emaitzetan hiru esparru azpimarra daitezke: ikasleen arteko harremanetarako gaitasunak, beraien artean eraikitzen diren loturak eta bakoitzak egiten dituen beste kideen balorapen indibidualak. Ikasleen artean harremanetarako gaitasunetan aldeak daude, batzuk sozializatzeko erraztasuna agertzen dute eta aldiz beste batzuei kostatzen zaie. Bestalde, nahiko argi bereiziak eta bizitza propioa daukaten taldeak antzeman dira ikaskideen artean. Hala ere, ikasle gutxi batzuk talde hauetatik kanpo agertzen dira eta beraz isolatuta egon daitezkeela ondoriozta daiteke. Ikasleek indibidualki egiten dituzten kideen balorapen indibidualak aztertuz, ikasle "popular" bat nabarmentzen da eta beste muturrean, baztertuen maila aztertuz, hiru ikasle "baztertu" identifikatzen dira. Hauetako bat beste ikaskide guztiek biktimatzat edo ahultzat hartzen dute. Gainontzeko biak badirudi kide bezala ez daudela taldean onartuak. Behaketetan oinarritutako informazioaren arabera argi ikusten da ikasleen artean talde batzuk oso definituak daudela eta lotura horietatik ateratzea eta beste ikaskide batzuekin harremantzea ekiditen dutela askotan, talde horietan eroso sentitzen baitira. Bestalde, hiru ikasle ez dira taldean onartuak, askotan ikaskideen aldetik gutxietsiak izaten dira, eta itxuraz honen eraginez klaseko ekimenetan parte hartze txikia dute. Ikasleen gehiengoa honetaz ohartzen den arren, nahiko egoera normalizatua da eta berezkotzat hartzen dutenez, askotan ez dute enpatiarik erakusten ikasle hauekiko. Behatutakoaren arabera, baztertuak dauden ikasle konkretu hauek ez dira ikas taldeen parte sentitzen ez eremu formalean eta ezta eremu informalean. Beraz, behaketak eta ikastolak eskainitako test soziometrikoa alderatuz, esan daiteke aspektu berdintsuak nabarmentzen direla. Bi informazio iturrietatik jasotako datuetatik ondorioztatu daiteke ikasle gehienak erdigunean aurkitzen badira ere, sortutako taldeetatik kanpo geratzen diren ikasle gutxi batzuk daudela. 3.2 Esku-hartzea 3.2.1 Esku hartzearen diseinua Diagnostikoan identifikatutako premiak kontutan hartuz esku-hartze honetan talde bizipenaren bitartez konfiantza eta kohesioa indartu nahi dira, ikasleek besteen aurrea indibidualki parte hartzeko izan ditzaketen beldur edo presioak alde batera utziz, bakoitzak egin dezakeen ekarpena agerian uzteko. Hau horrela, helburu didaktikoak hiru ardatz nagusitan antolatzen dira (ikus 6.eranskina). Lehengo ardatzari dagokionez klaseko talde bizipena eta integrazioa bultzatu nahi da; klaseko ikaskideen arteko harremanak ohiko talde finkatuetatik haratago eraikiz eta guztien arteko konfiantza eta koordinazioa indartuz. Bigarren ardatzean klase kideen arteko onarpen neurriak eta harremanak orekatzea bultzatzea bilatzen da; hau da ikaskide guztien ahalmenak eta balio ezkutuak agerian jarri eta denen ekarpenen baloratze kolektiboa. Azken ardatza baztertuenak edo/eta auto estimu baxuena duten ikasleak indartu eta taldean integratzean oinarritzen da. Musika eta talde ekimena jardueren oinarri Musikaren erabilera eta talde ekimena baliabide metodologiko nagusiak izango dira. Musikak, marko teorikoan aipatu bezala, haurren alderdi sozioafektiboa garatzeko aukera eskaintzen du, ikaslearen garapen integrala bultzatuz. Jarduerak nagusiki, talde handian, klase-kide guztien artean izango dira. Talde txikietan aritzeko momentuetan ohiko lagun taldeak apurtu eta elkarketa berriak bultzatuko dira. Ekimen indibidualak puntualak izango dira eta beti ere besteen laguntasuna eta babesa oinarritzat hartuz izango dira. Jardueren izaerari dagokionez, ikasleen inplikazioa eskatzen dute. Guztietan gorputza edo/eta entzumena erabili beharko da: lehengo jardueran musika pieza baten entzumen aktiboaren bidez gorputz perkusio sorkuntza kolektiboa bultzatuko da. Bigarrenean, musika pieza bat abestu eta dantzatu beharko dute talde handian. Hirugarrenean, gorputza eta ahotsa baliabide gisa erabiliz abesti bat interpretatuko dute. Laugarren jarduera, talde txikietan antolatuko da eta gorputz mugimendua erabiliko dute; taldekide guztiek gidari rola izango dute txandaka jardueran zehar. Bosgarren jardueran zehar talde antolaketa aldatzen joango da: lehenengo banaka, ondoren talde txikietan eta talde handian amaitu, beti ere entzuten duten musikarekin konektatu eta honekin koherentzia mantenduz. Amaitzeko, azken dinamikan ikasleek elkarri keinuak helarazi beharko dizkiote modu koordinatuan ostinatto erritmiko bat oinarritzat hartuz. Jardueren programaketa zehatza 7.eranskinean. 3.2.2 Esku-hartzearen garapena eta emaitzak Esku hartzea apirilaren 24ean martxan jarri eta maiatzaren 3ra arte aurrera eraman da. Jarduera gehienak burutu ahal izan dira, azken jarduera izan ezik ez denbora faltagatik. Jarduerak egunerokotasunean planteatu dira, egunean bat, goizez eta patiora joan aurretik. Jardueraren arabera, batzuetan klasea utzi eta beste espazio batetan burutu dira. Hirugarren jardueraren kasuan, burutzeko bi egun behar izan zirenez ez zen geratu azken jarduera egiteko denborarik. Oro har esku hartzea modu egokian aurrera eramatea posible izan da. Ikasleek jarrera baikorra erakutsi dute eta arreta mantendu, entzumen aktiboa ahalbidetuz. Gorputzaren bitartez adierazteko erakutsitako grina ere nabarmena izan da. Saioak hasterakoan taldea zentratu eta koordinatzea kostatu da baina behin hau lortuta jardueraren dinamikan murgildu eta modu egokian aurrera eramatea posible izan da. Jardueratan zehar harreman interpertsonal berriak eraiki eta talde giroa aberastea lortu da. Puntualki posible izan da egunerokotasunean ezkutatuta edo baztertuta dauden ikasle batzuk eroso sentitu, protagonismoa hartu eta onartuak izatea. Dena den eguneko gainontzeko momentu eta esparruetan hau ez da antzeman. 4. Ondorioak Oraindik ere, hein haundi batean, ikasgelako errealitatean adimenak gaitasun linguistiko, matematiko eta espazialetara mugatutako elementu itxia izaten jarraitzen du. Esaterako adimen emozionalaren kasuan, ez du toki handirik hartzen eguneroko dinamiketan eta honek, zuzeneko eragina du ikasleen artean sortzen diren harreman interpertsonaletan. Horward Gardnerrek proposatutako adimen anitzen teoriari jarraiki, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan adimen mota guztiak lantzea beharrezkoa da, ikaslearen garapen emozionala zein soziala ahaztu gabe. Hau horrela, lan honetan praktikara eramandako esku-hartzeak erakutsi duen bezala, musika jarduerak baliagarriak izan daitezke kideen arteko harremanak eta talde bizitza indartzeko. Izan ere, gaitasun interpertsonal zein intrapertsonalak modu natural eta erosoan lantzeko aukera eskaintzen dute. Musikaren bidez ikasle bakoitzari bere buruan zentratu eta barne bizipena lantzearekin batera, besteak aintzat hartu, kide sentitu eta talde bizipena izatea ahalbidetzen dio. Horrelako jardueretan ikasleek protagonismoa hartu eta integratzea lortzen dute, nahiz eta beste arloetan klaseak jarraitzeko zailtasunak izan edo baztertuta egon. Beraz, musika lagungarria da gaitasun komunikatiboen garapenean eta interakzio sozialetan. Horrelako talde jarduera aktiboak modu egokian burutzeko, irakasleak espazioaren kudeaketa eta mugimendua aintzat hartu behar ditu. Bestalde, baliabide egokiak zein konsigna eta erreferentzia zehatzak erabili behar ditu eta azalpen teoriko luzeak ekidin, horren ordez komunikazio bide zuzenak erabiliz. Bull-s Test-a, "peer nomination" motako test soziometrikoa da, hau da, taldearen parte diren kideek beste kide batzuk aukeratzean oinarritzen da. Jatorriz Morenok (1962)-k erabilia da eta ikasgelako barne-egitura aztertzen du. Indibiduo bakoitzak kide kopuru zehatz bat aukeratu behar du (normalean 3 eta 5 kideren artean), aurrez ezarritako irizpideari erantzuteko. Zehazki, irizpide hauek hartzen ditu kontuan: onarpena-gutxiespena, agresibitateabiktimizazioa eta parte hartzen duten kideen gaineko balorazioa (Méndez eta Cerezo, 2010). Bull-s Test-ean jasotako datuak programa informatikoan sartzen dira. Lehenengo momentutik beharrezkoa da sexua eta adina zehaztea, eta ondoren, ikasle bakoitzaren erantzunak sartu behar dira. Bull-S Test-aren programa informatikoak honako emaitza hauek ematen ditu (Méndez eta Cerezo, 2010): - 1, 2, 3 eta 4 galderen erantzunekin lortutako soziomatrizak. - 5, 6, 7, 8, 9 eta 10 matrizekin ikasle bakoitzaren portzentajeen informazioa eskaintzen du honako irizpide hauetan: "indartsua", "ahula", "agresiboa", "biktima", "probokatzailea" eta "mania". - Populartasun maila. Populartasun nibela lehengo galderaren erantzunetik jasotzen da. Ikasle bakoitzaren puntuazioa adierazten da eta "popularra", "orekatsua" edo "baztertua" den kalifikatzen da. - Baztertze maila. Hau ere lehengo galderaren erantzunetatik jasotzen da eta ikasle bakoitzaren puntuazioaren arabera "baztertua", "orekatsua" edo "ez baztertua" kalifikazioak ezartzen dira. - Galdetegiak eskaintzen duen informazioaren laburpena ikasle bakoitzeko Ikasle bakoitzaren ezaugarriak eta gertuko harreman taldea adierazten dira. BEHAKETA FITXA/ Txantiloila Data: Zein datetan eman den gertaera Eremua: a. Formala: gertaera heziketa formalean ematen denean b. Informala: gertaera heziketa formaletik at ematen denean Testuingurua (eremua, ezaugarriak, metodologia) - Eremua: egoera, gertaera eman den tokia (musika gela, patioa, ikasgela arrunta…) - Ezaugarriak/Metodologia: zein motatako metodologia erabili den eta horren eraginez zein ezaugarri izan ditu egoerak: taldeka antolatuak egon dira, banaka, jarduerak ikasleen parte hartzea bultzatu du… Gertaera: Modu zehatz eta argian gertatu dena azalduko da. Emaitza/ebazpena: Gertaerari zein irtenbide eman zaion azalduko da, partaideek izan duten jarrera azalduz eta ebazpena nolako izan den adieraziz Parte hartutako osagaiak: Gertaera bakoitzean, adimen interpertsonalare zein osagai nabarmendu daitezekeen zehaztuko da. Horretarako, Gardner eta Hatch-ek (1989) zehaztutako adimen interpertsonalaren 4 osagai hartuko dira kontua: 1 Kideen artean antolatu eta koordinatzeko gaitasuna 2 Negoziazio gaitasuna 3 Besteekin konektatzeko gaitasun pertsonala 4 Besteen ikuspegia antzeman eta ulertzeko gaitasuna BEHAKETA FITXA (1) Data: 2018ko otsailaren 19a Eremua: Formala Testuingurua (eremua, ezaugarriak, metodologia) Euskarako irakasgaian, jarduera bat burutzeko guztiek batera irakurri dute ariketa lehenengo. - Ondoren, irakasleak jarduera 3 pertsonako taldeetan egin behar dela azaldu du. - Ikasgelan hirunaka eserita daudenez, mahaietan eserita daudenekin lan egiteko eskatu die irakasleak. Gertaera: - Ikasle batek desadostasuna azaldu du taldekide batekiko hitzezko zein ezhitzezko komunikazioa erabiliz. - Taldekide bat baztertu du - Baztertutako taldekidea hitzik gabe geratu da, isilik, begirada beherantz jaitsi du. Emaitza/ebazpena: - Irakasleak taldeak horrela mantendu behar direla azaldu du zorrotz, zuzenean kexatu den ikasleari begira. - Taldeak mantendu dira. Batera jarri direnean, ez dute talde-lana burutu. Elkarren arteko komunikazioa minimoa izan da (jarduera egin ahal izateko bezala) Parte hartutako osagaiak: 1, 3 BEHAKETA FITXA (2) Data: 2018ko otsailaren 21a Eremua: Formala Testuingurua (eremua, ezaugarriak, metodologia) - Ikasleek irakurri duten liburuaren inguruan tertulia literario bat egin behar izan dute. - Tertulia antolatzeko, testuliburuan datozen galderak irakaslearekin irakurri dituzte. - Ondoren, galderak oinarri hartuz, norberak bere iritzia idatzi behar izan du aurrerago tertulian parte hartzeko ideiak idatzita izateko. - Helburua, ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna lantzea izan da, ikasi dituzten iritzia emateko lokailuak erabiliz eta modu egokian parte hartuz. Iritziak eta norberaren ikuspuntua azaleratzea beharrezkoa. Gertaera: - Jardueran ikasle bakoitzak bere ikuspuntua adierazteko aukera izan du (hitzezko komunikazioa erabiliz). - Ikasleen gehiengoak gogotsu parte hartu, baina 2 ikasle (bereziki bat) parte hartze txikia (oso gutxi hitz egin dute) - Normalean gailentzen diren ikasleak gehien parte hartu dutenak izan dira; eta alderantziz, normalean ikasgelan "ezkutatuak" mantentzen diren horiek parte hartzeko zailtasunak. - Parte hartze txikia erakutsi duten ikasleak, gainera, hitz egin dutenean deseroso egon dira (hitzekin trabatzen ziren, motel hitz egiten…). Emaitza/ebazpena: - Irakasleak ikasle guztiek parte hartu behar dutela azpimarratu du tertulian zehar - Ikasleen parte hartzea eta iritzia ematea baloratuko duela azaldu du. Hau esatean zertxobait parte hartu dute, baina tertulia guztian zehar ikasleen egoera mantendu da. Parte hartutako osagaiak: 3, 4 BEHAKETA FITXA (3) Data: 2018ko otsailaren 27a Eremua: Formala Testuingurua (eremua, ezaugarriak, metodologia) - Musikako ikasgaia egiteko, musika gelara joan dira. - Urtero musika erakustaldi bat egiten dute Lehen Hezkuntzako ikasleek eta hori prestatzen aritu dira gaurko klasean. Gertaera: - Irakasleak 5 talde egin ditu, bakoitza 5 ikaslek osatua. - Perkusiozko (ikasle bakoitzak bi baketa eta pintura pote bana izan dute) erritmo batzuk egin dituzte irakasleak gidatuta. - Perkusioa momentu batzuetan talde osoak batera jo dute, beste batzuetan bosteko taldetan banatuak egon direnez, erritmo bera oinarri hartuz modu ezberdinetan lanean aritu dira. Emaitza/ebazpena: - Oro har ikasgelan segurtasun gutxiago erakusten duten horiek ere parte hartu dute gogotsu. - Ez dira beste egoera batzuetan behatu daitezkeen aldeak nabarmendu Parte hartutako osagaiak: 1 BEHAKETA FITXA (4) Data: 2018ko otsailaren 26a Eremua: Formala Testuingurua (eremua, ezaugarriak, metodologia) - Ingelesko klaseari hasiera eman aurretik, ikasleei beraien inguruko zerbait kontatzeko aukera ematen zaie: nola sentitzen diren, zergatik, zer egin duten asteburuan… Astero egiten dute gauza bera (asteko lehenengo klase egunean): lehengo 1015 minutuak horretarako erabiltzen dira. Gertaera: - Ikasleek irakasleak beraienganako arreta eta interesa duela ikusten dute. - Ikasle batzuek parte hartu dute gogotsu, beraien bizipenak kontatzeko interes handia erakutsiz. - Beste ikasle batzuek ez dute parte hartu. Emaitza/ebazpena: - Irakasleak ez du inor behartzen hitz egitera. Horregatik, normalean pertsona berdinek hitz egiten dute. - Ikaskideek beti pertsona berdinen inguruko informazioa jasotzen dute, beste batzuen inguruan informazio gutxiago jasoz. Parte hartutako osagaiak: 3 BEHAKETA FITXA (5) Data: 2018ko martxoaren 5a Eremua: Informala Testuingurua (eremua, ezaugarriak, metodologia) - Ikasleak ostiralean nola mozorrotu daitezkeen komentatzen aritu dira - LH 5. eta 6. mailakoak nahi duten taldeetan antolatzen dira eta mozorroa erabakitzen dute. Gertaera: - Ikasgelan "baztertua" dagoen ikasleetako bat ez dute kontuan hartu taldeak osatzeko orduan. - Talde batean sartuta zegoela uste zuen eta ez diote nola mozorrotu behar diren aipatu gainontzekoek. Emaitza/ebazpena: - Ikaslea haserretu egin da, minduta sentitu da eta negarren hasi da. - Irakasleari komentatu dio gertatutakoa, eta irakasleak taldekoekin hitz egin du, beste ikaslea ere kontuan hartu behar dutela argi utziz. Parte hartutako osagaiak:1, 3 BEHAKETA FITXA (6) Data: 2018ko martxoaren 7a Eremua: Informala Testuingurua (eremua, ezaugarriak, metodologia) - Irteera bat antolatu du eskolak antzerki ikuskizun bat ikustera - Antzerkia ikusteko Bilboko antzeztoki batera hurbildu gara. Horretarako, autobusa erabili da. Bi autobus erabili dira 6.mailako talde guztiak batera joan ahal izateko. Gertaera: - Guztiok ikasgelan batu ostean kanpora atera gara ikastolako autobusera joateko. - Ikasleek bikoteak sortu behar zituzten autobusean joateko. - Bikoteak sortzeko orduan, ikasleen artean arazoak sortu dira. Emaitza/ebazpena: - Ikasle bat bakarrik geratu da (normalean ikasgelan "baztertua" dagoen ikasleetako bat izan da) eta bakarrik eseri da. - Baztertuta dauden beste bi ikasleak elkarrekin eseri dira autobusean. Parte hartutako osagaiak:1, 3 5. Eranskina: Diagnostikoa behatutakoaren arabera Talde zehatzak 6. Eranskina: Esku-hartzearen helburu didaktikoak 1. Klaseko kide guztien arteko talde bizipena eta integrazioa bultzatzea 1.1 Klaseko ikaskideen arteko harremanak zabaldu ohiko talde finkatuetatik haratago joan beste batzuekin kontaktua bultzatuz 1.2 Ikaskideen arteko konfiantza handiagotu 1.3 Klasean talde osoko jardueratan kideen arteko koordinazioa indartu 2. Ikas taldean kideen arteko harremana aintzat hartzea, balorapenak eta onarpen neurriak orekatzea 2.1 Guztien ahalmenak eta balio ezkutuak antzeman eta agerian jartzea 2.2 guztien ekarpena baloratu eta aintzat hartzea 3. Baztertuenak edo/eta auto estimu baxuena duten ikasleak indartu eta taldean integratzea 3 Amets bat a) Ikaslegoaren arreta lortu b) Ikaslegoaren imitazioa c) Elkarren arteko koordinazioa 1.3, 2.1, 3 - Gorputz- perkusioa - Ez-hitzezko komunikazio - Talde-kohesioa - Imitazioa - Borobilean kokatzea - Entzumen aktiboa - Ea ikasleak parte hartzen duen - Talde barruko komunikazioa - Ea taldeen arteko koordinazioa dagoen 4 Puxikak erori gabe a) Ikaslegoaren arreta lortu b) Taldeak osatu (ohiko taldeak apurtuz) c) Baliabideak banatu eta taldeak antolatu 1.1, 1.3, 1.4 - Entzumen aktiboa - Talde-koordinazioa - Talde-konfiantza Musika entzutea eta arreta jartzea - Gidaritza rola izatea - Gorputz adierazpena erabiltzea - Talde lana: ea elkarrekin helburu bera lortzen saiatzen diren - Ea jardueraren aurrean arreta eta interesa erakusten duten - Ea musikaren ezaugarrietan arreta jartzen duten guztien ekarpena azaleratu den 6 Keinuak helaraziz a) Ikaslegoaren arreta lortu b) Ikasleak borobilean antolatu c) Eredu bitartez azalpen laburra 1.1, 2.1 - Ez-hitzezko komunikazioa Arreta eta memoria - Ikasleen arteko interakzioa - Borobilean kokatzea Arreta eta memoria erabiltzea - Keinu bidezko komunikazioa - Ea jardueran inplikatzen diren - Ea guztien arteko interakzioa lortzen den - Ea ikaskide guztien parte hartzea orekatua den 1. Taula: esku-hartzearen oinarriak Bigarren jarduera: Nire zaldia "Nire zaldia" dantza abestu eta dantzatu beharko dute talde handian. Horretarako, borobilean kokatuko dira, bata bestearen atzean eta aurrekoari eskua jarriko diote sorbaldetan. Abestiaren letra oso sinplea da, eta imitazio eta errepikapen bitartez landuko da dantza egiten den aldi berean. Letraren lehengo zatiak honela dio: "Nire zaldia aurrera, nire zaldia atzera" (bis). Atal honetan, aurrera eta atzera egin beharko dute elkarren sorbaldei loturik daudela. Abestiaren bigarren atalean, eskuetatik heldu eta zirkuluan kalejira egingo dute. Abestiaren lehen atala baino lehen sarrera bat dago non hizlariak, kasu honetan nik, baldintza bat jarriko duen, esaterako: "orain aurrekoari eskua eman behar diozue hankaren azpitik pasata". Baldintza hori betez berriro ere aurrerantz eta atzerantz mugitu beharko dira. Lehenengo jardueran bezala zirkuluan jartzeko ikasle bakoitzari zenbaki bat emango zaio eta ordenan jarri beharko dira. Jarriko diren baldintzak honakoak izango dira: a. Aurrekoaren aurrekoari gerritik heldu b. Aurreko pertsonari sudurretik heldu c. Aurreko pertsona oinetik heldu (oin bakarraren gainean mugitu beharko dira) d. Aurreko pertsonari eskua eman bi hanken azpitik pasata Hirugarren jarduera: Amets bat. Jardueraren oinarria gorputz perkusioa eta ahotsa izango dira. Gorputz perkusioaren bitartez ahoz abestuko den Alaitz eta Maiderren Amets bat abestia osatuko da. Horretarako, hiru erritmo ezberdin erabiliko dira eta laugarren talde batek abestu egin beharko du. Lehengo eta behin, erritmo guztiak landuko dira talde handian guztiek barneratu dituztela bermatzeko. Bigarren saio batean, lau talde sortuko dira eta guztiak koordinatuz amets bat abestia sortuko dute. Taldeak sortzeko zenbaki ezberdinak emango zaizkie ikasleei, zenbaki bera duten ikasleak elkartu beharko direlarik. Laugarren jarduera: Puxikak erori gabe Ikasleak bost pertsonako taldetan sakabanatuak egongo dira espazioan zehar. Bost pertsonako taldeetan tren bat osatu beharko dute, bata bestearen atzean jarriz, eta kideen artean puxikak izango dituzte; kide baten bizkarra ta bestearen sabelaren artean egongo delarik puxika. Musika jarriko da eta lerroan lehengo dagoen pertsonak musikaren erritmoa jarraituz, dantzatu egin beharko du. Gainontzekoek imitatu egingo dute gidaria. Musika lana aldatzean gidaria lerroan atzena jarriko da. Horrela, guztiak gidari izan arte (beraz bost musika lan ezberdin beharko dira). Ezin izango dute eskuarekin puxika ukitu, eta helburua puxika lurrera ez erortzea izango da. Bostgarren jarduera: Guztiok batera dantzatu arte. Ikasle bakoitzari zenbaki bat emango zaio. Zenbaki bakoitza bikoiztua egongo da. Musika jarriko da, eta ikasleak espazioan zehar dantzatzen arituko dira, eman zaien zenbakia bistan eramanez (gainontzekoek zein zenbaki duten ikusteko eta beraien zenbaki bikotea aurkitzeko). Musika gelditzean, ikasleek beraien bikotea aurkitu beharko dute, bikotea besarkatu eta berriro musika jartzean dantzatzen jarraitu beharko dute, baina bikoteka. Hurrengo musika gelditzean, laukoteak sortuko dituzte eta horrela talde handian dantzatzen amaitzen dutenera arte. Seigarren jarduera: Keinuak helaraziz. Ikasleak borobilean jarriko dira eserita, eta gorputz perkusioa erabiliz bakoitzak keinu bat izango du. Lehengo ikasle bakoitzak, banan banan eta borobileko ordena jarraituz, bere keinua egingo du besteek ikus dezaten. Guztiek arretaz entzun beharko dute. Behin bata bestearen keinuak ikusi dituztela, dinamika hasiko da. Ikasle bat izendatuko dugu dinamika hasteko. Honek, lehengo bere keinua egingo du, eta ondoren beste ikaskide batena (edozeinena). Horrela, txanda beste ikaskide horri pasatuko dio. Horrela jarraituko dute, elkarri txanda pasatuz. 9. Eranskina: Esku-hartzearen eraginkortasuna neurtzeko behaketa JARDUERAREN ERAGINKORTASUNA NEURTZEKO BEHAKETA FITXA Jardueraren izenburua: Musikograma Data: apirilaren 24a Hasiera: 10:40 Amaiera: 10:55 Behaketa: Ez da espazio aldaketarik eman eta ondorioz arreta lortzeko prozesua asko azkartu da. Musikograma jartzearekin batera, isiltasuna lortu da eta ikasleen parte-hartzea oso ona eta orekatua izan da. Ikasle guztiak, baita normalean parte hartze txikiagoa dutenak ere, musikograman arreta handia jarri dute eta gogotsu aritu dira. Ikasleek jarrera aktiboa izan dute eta gogotsu aritu dira eta azkenean 3 aldiz errepikatu da jarduera. 3.aldian ikasleen arteko koordinazioa askoz handiagoa izan da. JARDUERAREN ERAGINKORTASUNA NEURTZEKO BEHAKETA FITXA Jardueraren izenburua: Nire zaldia Data: apirilaren 25a Hasiera: 10:40 Amaiera: 10:55 Behaketa: Ohiko lagun taldeetatik at egon dira ikasleak eta beste pertsona batzuekin harremantzeko aukera izan dute. Hasiera batean, beraien jarrera arrotzagoa izan da eta energia gehiegirekin etorri direnez, zailtasunak egon dira arreta mantentzeko. Hala ere, behin musika entzun eta mugitzen hastean, konplizitate eta algarak egon dira eta jardueran zentratu dira Elkarren arteko koordinazio eta talde-lan egin beharra izan dute eta gogotsu aritu dira, nahiz eta kasu batzuetan zaila egin zaien adierazitako baldintzak betetzea. JARDUERAREN ERAGINKORTASUNA NEURTZEKO BEHAKETA FITXA Jardueraren izenburua: Amets bat (2) Data: apirilaren 27a Hasiera: 10:40 Amaiera: 10:55 Behaketa: Aurreko saioan hasitakoari jarraipena eman zaio. Gaurko saioan ere, beste esparru batzuetan dauden parte-hartze eta inplikazio aldeak orekatu dira. Gainera, koordinatuak egotearen garrantziaz jabetu dira, elkarri begiratuz eta entzunez. Bereziki oso garrantzitsua izan da beraien taldekideak entzutea eta arreta mantentzea, beste taldeekin ez nahasteko. Emaitza asko gustatu zaie, eta erosotasun eta poztasun adierazpenak izan dituzte guztiek. JARDUERAREN ERAGINKORTASUNA NEURTZEKO BEHAKETA FITXA Jardueraren izenburua: Puxikak erori gabe Data: maiatzaren 2a Hasiera: 10:40 Amaiera: 10:55 Behaketa: Bi egun behar izan dira jarduera burutzeko. Lehengo saioan ikasleak talde lanean aritu dira, koordinatuak elkarri begira eta entzutez. Hasiera batean arreta mantentzea kosta egin zaie energia askorekin etorri direlako. Gainera, espazio aldaketa egon da eta horrek hasierako momentua zaildu du. Hala ere, behin arreta lortuta eta imitazio bitartez inplikatuak egon dira. Beste esparru batzuetan dauden parte-hartze eta inplikazio aldeak orekatu dira. Gainera, koordinatuak egotearen garrantziaz jabetu dira, elkarri begiratuz eta entzunez. Elkar lagundu dute eta normalean harremantzeko zailtasunak dituen ikasle bat bere taldekideei laguntzen aritu da eta taldekideek bere ekarpena baloratu dute. JARDUERAREN ERAGINKORTASUNA NEURTZEKO BEHAKETA FITXA Jardueraren izenburua: Puxikak erori gabe Data: maiatzaren 2a Hasiera: 10:40 Amaiera: 10:55 Behaketa: Ikasleen erantzuna positiboa izan da. Hasiera batean, espazioan antolatu arte eta puxikak banatu arte, iskanbilatsu egon dira eta kosta egin da beraien arreta lortzea bereziki mugitzeko energia handiarekin etorri baitira. Jarduera hasteko momentuan ikasleak inplikatuak egon dira eta normalean talde barruan ez dauden ikasleek presio eta hasierako urduritasunari aurre egin diote (batez ere bi-k). Gainera, musikaren aurrean mugimendu askeak egin dituzte eta nabaritu da gustura burutu dutela jarduera. Talde batzuetan koordinazio handia izan dute eta lortu dute puxika ez erortzea eta beste batzuek ez. Hala ere, guztien erronka gisa hartu dute eta aritu dira eta gustuko izan dute jarduera. JARDUERAREN ERAGINKORTASUNA NEURTZEKO BEHAKETA FITXA Jardueraren izenburua: Guztiok batera dantzatu arte Data: maiatzaren 3a Hasiera: 10:40 Amaiera: 10:55 Behaketa: Ikasleek musikarekin sentitzen dutena gorputz mugimenduaren bitartez adierazteko aukera izan dute eta seriotasunez hartu dute jarduera. Inplikatuak egon dira, eta oro har musikaren ezaugarrietan arreta jarri dute. Hasiera batean bikoteka dantzatzeko orduan, ikasleen artean ez da horrenbeste konplizitate nabaritu eta bereziki taldeetatik baztertuago dagoen ikasle bat deseroso egon da. Taldeak handiagotzen joan diren heinean, erosoago eta askoz ere alaiago egon da.
science
addi-1189ffa76c55
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31779
Vitoria-Gasteizko Sansomendi auzoko kale hezkuntzako esku-hartzearen analisia
Ortiz de Zarate Ortiz, Oihane
2019-02-28
Vitoria-Gasteizko Sansomendi auzoko Kale Hezkuntzaren esku-hartzearen analisia Vitoria-Gasteizko Sansomendi auzoko Kale Hezkuntzaren eskuhartzearen analisia Gradu Amaierako Lan honen ikerketa objektua Vitoria-Gasteizko Sansomendi auzoko Kale Hezkuntzako Udal Programaren esku-hartzea da. Sansomendi auzoko biztanleriaren gehiengoa ijitoa da. Ijitoen komunitatea, gutxiengoen komunitate bat da, non, bere sorkuntza soziala aurreiritzietan oinarritzen den. Honek, pertsona hauen garapen indibidualean eta sozialean eragina dauka eta beraiek beraeien eskubideak bermatzeko oztopoei zein mugeei aurre egin behar diete. Lan honen helburu nagusia Kale Hezkuntzako profesionalen esku-hartze sozio-hezitzailea ezagutzea da, lanbideen arteko harremanak, esku-hartze soziohezitzaileen faseak eta potentzialtasunak zein zailtasunak kontuan hartuta. Horretarako, elkarrizketa batzuk egin dira, auzoko kale hezitzaileari, Gao Lacho Drom gizarte hezitzaileari, IPI Sansomendi eskolako irakasle bati eta kale hezkuntzako programan egon ziren bi gazteei. Komunitateko lana eta horizontaltasunetik eta modu dialogikoan eraikitako harremanak, esku-hartzea arrakastatsua izateko gakoak direla ondorioztatu da. Ijito komunitatea, Kale hezkuntza, Sansomendi Ausardia beldurraren garapena zela ikasi nuen, eta ez ordea beldurrik ez izatea. Gizaki ausarta ez da beldurrik ez duena, baizik eta beldur hori konkistatu duena. Nelson Mandela (1994, orri.115) Esaldi hau irakurrita, nire lanari sarrera eman nahi diot. Beldurrak blokeatzen gaitu, ez dakigu zer egin eta askotan beldurra dela eta, inposatzen edo inposatzailearen jarrera azalerazten dugu. Gizarte bazterketari buruz hitz egiten dugunean, gizarteak sortzen dituen ezberdintasunak zein bazterketak beldurraren ondorio dira. Ezjakintasunak beldurra sorrarazten gaitu. Honekin batera, kultur ezberdinek, ez menperatzaileek edo minoritarioek ere beldurra sorrerazten gaituzte. Beldurrak zerbait edo norbait kontrolpean ez dugunean ere agertzen dira. Lan hau Vitoria-Gasteizko auzo batetan burutu dut, Sansomendi auzoan, hain zuzen ere. Bertako biztanleriaren kopuru handiena ijitoek osatzen dute, zeinegan aurreiritzi eta ezjakintasun asko existitzen diren gaur egun ere. Komunitate hau hobeto ezagutzeko eta ulertzeko, auzoan garatzen den esku-hartze batetaz baliatu naiz, Kale Hezkuntza. Honen bitartez, kale hezitzaileek erabilitako esku-hartzeetan erabiltzen dituzten tresnak eta diseinuak, faseak, zailtasunak eta potentzialtasunak identifikatu ditut. Kale Hezkuntzan zentratu naiz, bertako profesionalek ijitoen komunitatea ondo ezagutzen dutelako eta haiekin lan handia burutzen dutelako, hau bidea izanik kolektibo honetara hurbiltzeko. Bestetik, erabilitako metodologia lana aurrera eramateko elkarrizketa irekiak izan dira. Emaitzei begira, kategoria batzuk atera ondoren, garrantzia eman zaio komunitate lanari, hau da, elkarlanari, eraginkorra eta ezinbestekoa dena, ume eta nerabeen interesak zein beharrak ezagutzeko eta bertatik esku-hartze indartsu bat burutzeko. Harreman osasuntsuak eta horizontalak mantendu, zaindu eta aldarrikatu behar direla ondorioztatu da, konfiantza eta lan eraginkorra gauzatzeko. Azkenik, Sansomendi auzoan izandako ibilbidea ikusterazi nahi nuen nire iritzi pertsonala irakurlearekin konpartituz, lan honi esker, ondorio batzuk argi geratu zaizkidalako. 5 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. 1. Marko teorikoa 1.1 Kale Hezkuntza Kale Hezkuntza, gizartearen eraldaketarako tresna bat da, pertsonen, taldeen zein auzoen potentzialtasunak garatzeko gai dena, bizi kalitate osasuntsu, inklusio eta elkartasunezkotik abiatuz. Hau, esku-hartze sozio-hezitzaile garatu bezala ulertzen da sozializazio esparruetan, hau da, bertako populazioa haien aisialdia sortzen eta berdinetakoekin harremantzen diren tokietan (Blanco, Garcia eta Quintanar, 2010). Guerau eta Plaza-k (1982) aipatzen duten moduan, Kale Hezkuntzak heziketa prozesu etiko batetan sinisten du, askatasunean eta desira indibidualak zein sozialak bideratzen duena (Arandia eta Cabo, 2018). Kale Hezkuntzaren bitartez, Blanco, Garcia eta Quintanar -ek (2010) aipatzen dutenez, "errekonozimenduaren pedagogia"-tik, pertsona bakoitzaren barnean dauden onurak edo gauza positiboak bilatzen dira hauek balorean jarriz. Gazteek dituzten ahalmenak sustatu eta aurkitu nahi dira eta hauek positiboki hartu behar dira haien garapena modu osasuntsu batean lortzeko. Beraz, konfidantza egonda eta indibiduo bakoitzaren askatasuna errespetatuz, laguntza eman eta jasotzeko erlazio bat sortuko da. Esku-hartze hau, zailtasunak dituzten umeei zein gazteei zuzenduta dago, bai haien testuinguruan, zein familia arloan. Beraz, esparru indibidualera, familiarrera, taldera eta komunitatera heldu nahi da. Proiektu honen barnean lan egiten duten profesionalen, gizarte hezitzaileak dira. Haien lana edo esku-hartzea akonpainamenduan oinarritzen da. Akonpainamendua, autoestimua goratzen, gaitasun pertsonalak garatzen eta bizitza sozialean parte-hartzea pizten duen prozesua da. Gizarte hezitzaileek, pertsonak subjektu aktibo bezala ikusi behar dituzte, non, indibiduo bakoitzak haien bizi bidea hartu eta bere biderako erabakiak hartu behar dituen. (Arandia eta Cabo, 2018) Kale Hezkuntza, bere izenak esaten duen bezala, kalean garatutako lana da. Gizarte hezitzaileen lan esparrua kalea da. Baina, zer da kalea?. Kaleak ez dira bakarrik etxebizitzak, errepideak eta espaloiak topatzen ditugun guneak, kalea bizirik dago. Bizirik dago gurutzaketen bidez, begiraden bitartez… . Kaleak ez du identitaterik, ez du bere burua definitzen. Kaletik pasatzen diren pertsonen identitateaz antolatzen da, haien kulturetaz, esperientziak eta istorioak nahastuz. Kalea mugituz, biziz, irrifar eta negar eginez, abestuz, dantza eginez, garrasi eginez… bizi da. Kalea nahiz eta gizatiarra ez izan, 6 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. gizatiarraren esentzia islatzen du (Dynamo Internacional, Arandia eta Cabo-k aipatuta, 2018) Gizarte hezitzaileek, lan esparru honetan murgiltzean, kontuan hartu behar dute pertsonak modu indibidualean zein taldeka kalearen jabeak bihurtzen direla. Kalea ihes egiteko esparrua, babes leku, trantsizio edota arriskuak sentitzeko gunea, espresatzeko eta aldarrikatzeko espazioa, ikasteko eta lana burutzeko lekua, edo plazerra eta sufrimendua pairatzeko gunea izan daiteke ere bai (Guía Internacional, 2008). Esparru honetan ezin dugu ahaztu giza eskubideak beti presente eta errespetatuak izan behar direla, pertsonen egoera ekonomikoa, kulturala edo soziala errespetatuz. Gizarte hezitzaileek honetan arreta handia jartzen dute pertsona hauen eskubideak zein justizia sarbidea aldarrikatuz (Dynamo Internacional, 2014). Honekin batera, Kale Hezkuntzako lanean auzoa eta haren ohiturak, pertsonak eta galderak zein interesak ezagutzea beharrezkoa da. Baita, jendearengana hurbiltzea, itxarotea eta harremanen ondorioz, aldaketak sortzea. Azkenik garrantzitsua da, berriztea, inprobisatzea, pertsona eta errealitate ezberdinak ezagutzea, entzuten jakitea, informatzea eta pazientzia garatzea (Arandia eta Cabo, 2018) . Beraz, Kale Hezkuntzako lana, emozioz beteriko prozesu luze bat da. Kale hezitzaileak, ikusten ez dena ikustarazi behar du, adierazpen askatasuna izan behar du eta epaiketetik kanpo egon behar du. Esparru honetan, pertsona bakoitzak bere bizitzaren jabe bihurtzea lortu behar du eta hau lortzeko behar diren erremintak zein baliabideak eskaini behar ditu. "El Programa Municipal de Educación de calle (PEC) de Vitoria-Gasteiz: historia de una trayectoria y proyección al futuro" (2018) ikerketa lanan esaten den moduan, kale hezitzaileen eta lan egiten duten pertsonen arteko harreman estuak intentzio formalen eta itxura informalen arteko orekari esker sortzen dira. Blanco, Garcia eta Quintanar-ek (2010) aipatzen duten bezala, Kale Hezkuntzak hiru alderdi ditu; errealitatearen analisia, bitartekaritza soziala eta esku-hartze heziketa. Lehenengoa, behaketa zuzena, parte-hartzailea, sistematikoa eta jarratzailean oinarritzen da, esparru publikoetan gertatzen diren fenomenoak behatuz beste hainbat informatzaileen laguntzarekin, hau da, zonalde berdinean dauden eragile sozial ezberdinekin. Bigarrena, bitartekaritza soziala gauzatzeko, hezitzailearen balibiderik nabarmenena bera da, bere gaitasun profesionalekin, bere trebetasun eta mugekin. 8 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. bizi dira gehienbat. Europan, ijitoen komunitateek identitate kultural amankomuna dute, baina talde anitzak eraikitzen dituzte. Desberdintasunen eragina prozesu migratzailetik dator, haien herrialde geografikoa utzi zutenean, Punjab zonaldea, Indiako iparmendebaldea. Espainian, ijitoen komunitatea XV. mendean du jatorria. Espainiara iritsi ziren, 1425.ean eta elkar harremana zeukaten Kataluniako nekazariekin, "les payes"-ekin. Horren ondorioz, "los payos" izena pertsona ijitoak ez direnak izendatzeko sortu zelaren ustea dago (Ruiz de Apodaca, García eta Gutierrez, 2011). Espainian, 1944.-ean diskriminazioaren biktimak izan ziren eta "La Pragmática"-k haien jazarpena agindu zuen, judutarrekin eta moriskoekin batera. Hala ere, judutarrekin zein arabiarrekin gertatzen zenaz aparte, ijitoek lortu zuten kanporatuak ez izatea, haien nomadismoari esker (zaila ziren topatzea) eta fede-aldaketaren ondorioz (Agulló, Cabo, Capa, Rodríguez eta Sánchez, Fundación Secretario Gitano aipatua, 2010). 1560.ean, gobernuak debekatu zuen ijitoak ezin zutela bidaiatu bi pertsona baino gehiago baldin baziren, beraz, bi mendeetan zehar Espainian bizi ziren ijitoak haien nomadismoa alde batera utzi behar izan zuten; bestetik, haien hizkuntza zein arropa erabiltzea ez zegoen onartuta. 1812.ean Kadiz-eko Konstituzioa lehengo alditan antzeman zituen ijitoek, hiritar espainolak egoera juridikoan. Frankismoaren menpean, ijitoen herriak bazterketa ugari pairatu zituen. Gaur egun Ley Integral de Igualdad de Trato y no Discriminacion2 izeneko lege proiektu aurrean ijitoen komunitatea gaur egungo gizartean gutxien baloratutako herrialdea da, Fundación del Secretario Gitano3-k (FSG) ikertu zuen arabera. Espainian, ijitoen komunitatea gutxi gorabehera 668.000 pertsonek osatzen dute (Ruiz de Apodaca, García eta Gutierrez, 2011). 10 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Kulturarekin batera, identitatea ere eskutik dator. Tajfel-en (1982) ustetan, identitate soziala autokontzeptuaren parte bezala ulertzen da, non, indibiduo batek haren talde edo taldeen partaidea izanda, ezagutza soziala bereganatzen duen, bai esanahi emozionala eta baita balioztatzailea kontuan hartuz. Honekin batera, ijitoen identitatea ulertzeko, hein identitatea modu pertsonalean zein kolektiboan ijitoa izatea eta sentitzea harrotasunez espresatzean datza. Ijito identitatean dauden oinarrizko ezaugarrietatik hiru dira azpimarratu behar direnak, lehenik, familia zabalaren garrantzia, hau da, familia nuklearra zein lehengusuak, koinatuak, suhiak eta abar, hauek familia zabala osatzen dute. Bigarrenik, adin nagusiko jendeari errespetua edukitzea eta hirugarrenik, komunitate osatzen duten kideen artean elkartasuna edukitzea.5 • Hezkuntza Gaur egun gizartean bizitzeko behar diren adimen erramintak eskuratzeko, testuinguru nagusiena haurrei begira, eskola da. Beraz, gizartean murgiltzeko estrategiek zein baliabideek, harreman interpertsonaletan eta egoera ezberdinen egokitzapenetan dute oinarria. Ijitoen haurren eskolatze prozesua, hiru fasetik igarotzen da: lehenik, hezkuntza bazterketan, bigarrenik hezkuntza banaketan, hau da, segregazioan eta hirugarrenik, hezkuntza bateratuan. Gaur egun absentismoa arduratzekoa da. Absentismoa, hilabetean justifikatu gabeko bost falta edukitzea da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez, ijito ikasleak oso gutxikoak dira, absentismoa, eskola utzikeria eta nerabeen "galketa" nabarmentzen da (Laparra, 2005-2006). Asistentzia irregularrari dagokionez, hainbat faktore desberdinek baldintzatzen dute ijitoen haurrak eskola alde batera uzteko; a) Ingurune sozioekonomikoa. Honi garrantzia ematen zaio, batez ere absentismoa ez delako berdina izango ingurune sozioekonomiko desberdinetan. Gainera absentismoa ez da berdina ikastaro osoan zehar. b) Ingurune sozio-familiarra: ardura sozioekonomikoak, demografikoak eta haurren hezkuntzaren aukerak. Aldagai sozioekonomikoek zein demografikoek baldintza 11 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. batzuk jarriko dituzte absentismoari dagokionez. Aldagaiak honako hauek izan ahal dira; familia osaketan, gurasoen ikaskuntza prozesuan, gurasoen lanean, auzoan, etxebizitzen egoeran edo aisialdian, gurasoen pertzepzioan haien haurren hezkuntza dela eta, hezkuntza sistemaren iritzian, irakasleen iritzian edo haien harremana hezkuntza zentroarekin…. c) Beste batzuk (erlazio sozio-hezitzaileak: bertikalak eta horizontalak…). Gehien bat irakasleekin loturikoak, hau eskolaren dinamizatzailea delako eta haren jarrerak zein ezagupenek ikasleek eskolarekiko duten jarrera baldintzatuko dute Azkenik, esan beharrekoa da hezkuntza inklusiboa zein kulturartekoa bideratu eta sustatu behar dela. Bertan, talde desberdinen arteko kontaktuak bermatu behar dira harreman interpertsonalak sortzeko helburuarekin, ijitoak zein ijitoak ez direnak, estatus berdina edukitzeko eta guztien artean lankidetasunean aurrera egiteko. Honekin batera, errespetua lehenengo puntuan ageri behar da, adierazpena indartuz zein ijito komunitateko kulturaren berezitasunak garatuz eta konpartituz (Laparra, 2005-2006). 1.3 Sansomendi auzoa Vitoria-Gasteiz hogeita zortzi auzotan banatuta dago eta Sansomendi horietako bat da. Sansomendi hiriaren iparraldean kokatuta dago, auzo honen mugen artean, EhariGobeuko industrialdearen zati bat barnean hartzen du, lantegiak eta etxebizitzak parke luze batek banatzen dituelarik. Sansomendi, gaur egun Gasteizko auzo bat da, baina ez da betidanik horrela izan. 1960ko hamarkadaren amaieratik aurrera sortu zen hiriaren kanpoaldean, hiritik kilometro batera. 1975era arte, auzokideen kopurua oso txikia zen baina, 1976. urtetik aurrera auzoa sortzen hasi zen. 1976tik 1985era doan hamarkadan, etxebizitzen kopurua asko hazi zen, hau da, 1976an 3 etxebizitza zeuden eta 1986an 2.463, ordutik 1995.era arte beste 1.331 egin ziren. Honekin batera, 1997an Sansomendiko gizarte etxea ireki zen eta Eusko Jaurlaritzaren bulegoak ezarri zirenean 1980an, auzoak izugarrizko gorakada egin zuen (Goikolea eta Melero, 2002). Aurretik aipatu den bezala, Sansomendi auzoa jatorri batean Gasteizko kanpoaldean sorturiko auzoa zen eta horrek auzoaren izaera guztiz markatu zuen. Eraikitako etxebizitza gehienek, Vimuvisek (Viviendas Municipales de Vitoria, S.A.) eredu berri bat sortu zuten hiriko langileen klaseentzako. Etxebizitza gehienak babes ofizialekoak izanik, 12 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. diru-sarrera gutxiko pertsonentzako eraiki ziren. Eredu berri honek klase sozialen segregazioa ekarri zuen (Arriola,1991). Honekin batera, Zárate-k. (1988), "Bienestar social y diferenciación interna de espacio urbano. Vitoria-Gasteiz" testuan ondorengoa dio; Sansomendi auzoan giza ongizatea baxua dela, bertan hiriko langabezia tasarik handiena dagoelako. Modernitate gune bat denez, ongizate urriko mailak arreta deitzen du, baina azalpena, etxebizitza honen eraikuntzan dago. Batetik, etxebizitza txikiak eta kalitate baxukoak direlako, diru-sarrera gutxiko pertsonei bideratuak eta bestetik, hiriko erdigunetik urrun daudelako. Auzo honetan hainbat zerbitzu aurki ditzakegu, batez ere zerbitzu publikoak. Lehenik eta behin, gizarte etxea daukagu bertan, gizarte zerbitzua, liburutegia, ludoteka, gazte kluba, fonoteka, gizarte eta kultura alorretako lokalak eta kirol instalazioak topa ditzakegu. Bestetik, osasun zentroa eta hezkuntza arloak (haur hezkuntza, lehen hezkuntza, institutua eta helduentzako EPA) ditugu. Auzo elkarteak eta aisialdiko elkartea ere badaude, baita elizak zein parrokiak topatzen ditugu. Guardia zibilaren kuartela Gasteizko auzo honetan kokatzen da eta azkenik, Gao Lacho Drom elkartea. Elkarte honen informazio gehigarria "Ijitoak Gasteizen" entitate honetatik emandakoa, 2. eranskinean atxikitzen da. Gao Lacho Drom izena, Romani hizkuntzatik dator eta "bide ona daraman herria" bezalako itzulpena dauka. Aitzindariek, 1971.urtean lehenengo mugimenduak zein borrokak aurrera eraman zituzten, txaboletan bizi ziren ijitoei laguntza eskainiz Sansomendi auzo bezala sortzen zihoan, eta ekonomikoki larri zeunden familia askok, pisu duin batean bizitzea zein lan egonkor bat edukitzearekin amesten zuten. Gaur egun, 36 urte eta gero Gasteizko ijitoen komunitatea 3.000 kide edo gehiagok osatzen dute. Elkarte hau 34 partaidek eramaten dute aurrera, bertan hitzarmen instituzionalak sinatzen dituzte hainbat programa ezberdinak eskainiz. Horrela, komunitateko kide askok, lanbide bat ikastea posiblea dute (soldatzaile edo karretilero izateko klaseak ematen dira), baina horretaz aparte, osasuna zaintzen eta kolektibo honen umeei dagokionez eskolarako laguntza kontuan hartzen dute6. 2. Metodologia Metodologia, logikaren adarretik datorren ezagutza da, zeinek metodo ezberdinen ardura hartzen duen, ezagutza kritikoa eta zuhurra bideratzeko oinarri zientifikoetan. Ikertzailea 13 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. estrategia eta prozedura batzuetan oinarritzen da, ikerkuntzaren helburuak lortzeko (Lases, 2006). Marko teorikoa formulatzeko lan nagusiena internetetik zein liburutegietatik bildutako informazioa jasoz egin dut, hau da, berrikusketa bibliografikoa egin dut, alde batetik "Google Academic", "Dialnet", "ADDI" datu baseetaz baliatuz, bertan ijitoen informazioa topatu dut, esate baterako Situación social y tendencias de cambio en la comunidad gitana (2005-2006), eta beste alde batetik baita, Vitoria-Gasteizko Udal artxibotik, (1.eranskinetan atxikitutako dokumentua: La producción de una ciudadmaquina del capital: Vitoria-Gasteiz, 1991) eta Gasteizko Florida-ko liburutegitik, adibidez, Vitoria-Gasteiz Barrio a barrio II. Sansomendi. Mi barrio. (2002) ateratako informazioaren bidez. Lan honen helburu orokorra, Vitoria-Gasteizko Sansomendi auzoan kaleko hezkuntzako profesionalen esku-hartzea ezagutzea da eta helburu espezifikoak, esku-hartzean kontuan hartu beharreko aspektuak identifikatzea; profesionalen eta pertsonen arteko harreman hezitzailea aztertzea; esku-hartzearen faseak ezagutzea eta esku-hartzearen zailtasunak eta potentzialtasunak identifikatzea izango dira. Beraz, elkarrizketekin hasi baino lehen, dimentsio taula bat osatu nuen helburuak, dimentsioak eta galderak jarriz. Bigarren atala, elkarrizketen bitartez gauzatutako ikerketa izan da, hauek irekiak izan dira, metodologia komunikatiboan oinarrituz. Elkarrizketa irekiak gauzatzeko prozesu parte-hartzailean oinarritu naiz, metodologia honekin elkarrizketa horizontala mantendu da, hau da, hitz egiterako orduan maila berdinean mantenduko gara bai elkarrizketatzailea bai elkarrizketatua. Honekin batera, Paulo Freirek (1998) esaten zuen modua, honelako metodologian ekintza dialogikoa ezinbestekoa bihurtzen da kritikotasuna eta dialogoa oinarritzat hartuz. Bada, elkarrizketak burutzean elkarrizketatuak haien bizitza, esperientziak edo egoerak plazaratu dituzte sakontasunez eta hauek lana burutzeko garrantzitsuak izan dira. Elkarrizketekin hasi baino lehen, dimentsio taula bat osatu nuen helburuak, dimentsioak eta galderak jarriz. Dimentsio taula 4. eranskinean kontsulta daiteke. Elkarrizketak pertsonalak izan dira, hau da, galderak modu pertsonalean formulatu eta aztertu egin dira, modu zuzenean eginez elkarrizketatuari. Elkarrizketa pertsonalen abantailak, erantzun gehiago eta korapilatsuak lortu, momentuzko zalantzak argitu eta gorputz zein hizkuntza berbala aztertu ahal direla dira. Aldiz desabantailak, iraupen 14 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. luzeagoa daukate eta elkarrizketatua mesfidantza dela eta egiatasunez ez duten erantzunak eman ditzake.7 Honekin batera, Roca i Girona-ren (2011) ustetan, elkarrizketak hainbat multzotan sailkatu ahal dira; informalak, egituratu gabeak, semi-egituratuak eta talde eztabaida. Burututako elkarrizketak semi-egituratuak izan dira; hau da, elkarrizketa esperientzia konkretu batean zentratuko da eta ikertzaileak informazio horren inguruan dauden gaiak lehenago analizatuko ditu informazioa batzeko. Bestetik, burututako beste elkarrizketa bat talde elkarrizketa izan da. Beraz honetan, ikertzaileak informatzaile ezberdinak batu ditu eta haiek sortutako hizketaldien, hausnarketen eta eztabaiden bitartez informazioa jaso du (Pujadas I Muñoz, 2011). Elkarrizketak egiteko, behin zein galderak egingo ditudan jakinda, jendearekin harremanetan jarri naiz, eta egun bat finkatu dugu elkarrizketa egiteko. Honekin batera, elkarrizketarekin hasi baino lehen hau grabatua izango zela azaldu diet eta sinatu beharreko baimen informatu helarazi diet. Baimen informatuak, etikaren inplikazioarekin lotura du, elkarrizketekin hasi baino lehen, momentu guztian ikerketaren inguruan informatuak egon direla elkarrizketatuak. Baimenaren eredua 6. eranskinean dago. Bukatzeko, emaitzak zein ondorioak ateratzeko, kategorien taula bat osatu nuen, ahotsak sailkatzeko kategorietan eta analisia egiteko. Taula, 5. eranskinan dago atxikituta. Guztira lau elkarrizketa burutu ditut: - 1. Sansomendi auzoan lan egiten duen kale hezitzailea. - 2. Gao Lacho Drom elkartean lan egiten duen gizarte hezitzailea. - 3. IPI Sansomendi eskolako irakasle bat - 4. Sansomendi auzoan bizi diren eta Kale Hezkuntza programan parte hartu duten 18 urteko bi gazte. 16 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. vean cercano y no como que tú, le vas a ayudar porque eres alguien, sino porque quieres ayudarle, yo creo que eso me parece importante. Y es por lo que digo que se acercó, justo como una forma muy cercana muy simple, y muy llana eso fue lo que más me gusto de ella. Todo muy horizontal (HMR005). Jarraituz, konfidantzazko harremanak ere aipagarriak dira, bertan arazoak edo zailtasunak kontatzeko era eroso batean egin ahal direlako, horretarako kale hezitzailearen jarrera oso nabarmena izango da, gazte batek hau aipatzen du: Son como unos amigos… pero enseguida que conocimos a Idoia cogimos confianza con ella y todo muy bien. Pero no costo hacerse a ella porque como es tan cercana a nosotros, lo hizo muy fácil (HMR005). - Metodologia esku-hartzean Metodologiari dagokionez, harremanekin eta konfiantzarekin bat egiten duen beste aspektu nabarmenetariko bat da, honetan dialogoaren bitartez gazteak eroso sentitzeko espazio bat sortzea eta berdinen arteko hitza mantentzea, haien interesetatik abiatuta helburuak lortzeko sortzen da. Sansomendiko kale hezitzaileak honela dio: Metodologia eraginkorrena; niri gustatzen zait dialogoa erabiltzea, metodologia dialogikoa (…), gazteen interesetan baliatzen gara. Helburuak finkatzeko ere. Oso garrantzitsua dira harremanak egiteko ze azken finean, inposatzen baldin baduzu, ez da ondo aterako eta haien interesetik zuk beste helburu batzuk atera ahal dituzu askoz gehiago jorratzeko (MTD001). Kale hezitzailearekin batera, IPI Sansomendiko irakasleak berarekin bat egiten du: …elkarrizketa igualitario bat sortzeko espazioa da, umeen gustuetatik abiatuta kasu honetan beraiek aukeratzen duten dantza, beraiek aukeratutako espazio batean elkarrizketa sortzea, non, kale hezitzaile, guraso, ikasleak beraiek ardatz eta irakasleak espazio igualitario bat sortzen dugu (MTD003). - Kale hezitzaileen esku-hartzea Jarraituz, Kale Hezkuntzari zein beste eragileei dagokionez, esku-hartzean presente dago, gazte zein umeen autonomiaren sustapena. Marko teorikoan aipatzen den bezala, Kale Hezkuntzak prebentzioan oinarritzen da. Kale hezitzaileak horrela deskribatzen zuen esku-hartzea, alde batetik hiru esparruetan edo eratan egiten dutela lan; era indibidualean, taldekan eta komunitatean. Bestetik, hiru fase bereizten zuen esku-hartzean, lehenengoa kontaktua, honetan gaztea ezagutzen dute; bigarrena, motibazioa, lehenengo momentutik helburuak jartzen dira martxan baina bigarren fase honetan helburuak zehatzagoak egiten dira eta gazteekin intentsitate handiagoarekin lan egiten da. Azkenik, hirugarren fasean jarraipena, hau azkenengo fasea izango da, gazte nagusiekin jorratzen dena, 17-19 tarteko gazteekin. 19 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. berdintasunetik aritzen direla, espazio eroso bat sortzen dutela, non, konfiantzazko harremanak sortzen diren eta horizontaltasunez elkar harremantzen diren. - Metodologia Profesional ezberdinen eta gazteen ustetan, metodologia eraginkorrena eta erabilgarriena dialogoan oinarritzen dena da. Hau helburuak, konfiantza, interesak eta nahiak/grinak jakiteko zein lantzeko balio du. Honekin batera, horizontaltasuna eta berdineko tratua ezinbestekoa da. - Faseak Esku-hartze bat burutzean hainbat fase daude, hala ere faseak ezberdinak eta aldakorrak dira, hau da, fase bakoitzak esku-hartzean epe bat dauka eta denboraldiari dagokionez moldagarria izan daiteke. - Helburuak Sansomendiko profesionalak argi daukate haien helburu nagusiena, bazterketa soziala pairatzen edo pairatu ahal duten ume zein nerabeei prebentzioa eta babesa ematea dela, beste batzuk dituzten aukera berdinak izateko. - Elkarlana eta laguntza profesionalen artean Elkarlana ezinbestekoa da aurrea pausuak emateko, azken finean ume berdinekin lan egiten dutelako, baina aipatu behar da gehienetan haien izaera dela eta sortzen dela elkarlan hau. - Potentzialtasunak Kale hezitzaileak beste eragileekin batera beharrezkoak dira gizartean, komunitatea aurrera joateko oinarrizkoak dira. Kale hezitzaileekin egoteak beti ekarpenak zein onurak ekarriko du. 5. Hausnarketa pertsonala Gaur egun Gasteizko hirian auzo ezberdinetan, Kale Hezkuntza izugarrizko lana burutzen ari da. Kale Hezkuntzako profesionalek inplikazio bat daukate auzoan eta auzoko eragile eta pertsona guztiekin, hau da, komunitatearekin, gazteen heziketa prozesua aurrera eramateko. 20 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Sansomendi auzoa Gasteizko iparraldean kokatuta dago, bertan bi kale hezitzaile egiten dute lan, bertako gazteen prebentzioa eta heziketa integrala lortzeko helburuekin. Behin auzo honetako eragile ezberdinekin bilduta eta elkarrizketa batzuk burutu ostean, Sansomendi auzoan Kale Hezkuntzako profesionalen esku-hartzea hobeto ezagutzeko eta ulertzeko ondorio pertsonal batzuk atera ditut. Ateratako ondorio aipagarrienak ondorengoak dira: - Burututako elkarrizketei buruz Elkarrizketak lanaren zati garrantzitsuenetarikoak izan dira, hauek lanean murgiltzeko eta helburuak gauzatzeko balio izan dute. Aurrez aurreko elkarrizketak egitean, ez dut bakarrik argi atera eskainitako informazioa baizik eta, bertan erabilitako hizkuntzari ere arreta handia jarri diot. Bertan, hizkuntza berbalari zein gorputzaren hizkuntzari, urduritasunari edo lasaitasunari, hitzen sakontasunari eta erabilpenari, gorputz mugimenduei eta abarreko aspektuei arreta jarri diet. Bestetik, zalantzak argitzeko eta lasaitasunez duda guztiak azaleratzeko balio izan dute, bai profesionalentzat eta baita niretzat ere bai. Honetan ere, berdintasunezko dialogoa mantendu egin da, non, horizontaltasuna mantendu egin den (hurrengo ondorio batean azaldutako ideia). - Ijitoen komunitateari buruzko informazioa Ijitoen komunitatea kolektibo zapaldua izan da urteetan zehar. Nahiz eta belarriak estali, gizarteak estereotipoak eta aurreiritziak sartu dizkigu kontrolik gabe. Gizarteak eredutik kanpo gelditzen diren kulturak zein identitateak baztertzen ditu, zurrumurru zein beldurrarekin jokatuz. Beraz, nire lan hau ijitoen komunitatearen inguruan egin ondoren nire iritzia asko aldatu da, ijitoak hobeto ezagutzeko eta beraien kulturan murgiltzeko balio izan zait. Ikuspuntua aldatzeaz aparte, nire iritzi propio izateko eta estereotipo zein aurreiritziei uko egiteko baliogarria izan zait. Honekin batera gizarteak sortzen dizkigun beldurrak kanporatzeko erabilgarria izan da. 21 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. - Berdintasunezko dialogoari buruz Harreman batean bai sortzean, bai mantentzean, bertan erabilitako dialogoa zein hizkerari garrantzia eman behar zaio. Kasu honetan, bai profesionalen arteko harremanak, bai gazteekin izandakoak, bai beste eragileekin izandakoa, ikusi dut zein garrantzitsua den horizontaltasuna. Profesionalak zein gazteak berdintasunezko dialogoa bermatzen dute, beraz honi esker, eroso sentitzen dira eta gauzak lortzen dituzte, esku-hartzea, esate baterako. Honekin batera, horizontaltasunarekin dialogo demokratiko bat lortzea posiblea da, non, iritzi guztiak baloratzen eta errespetatzen diren maila berdinean. Dialogoari esker, errespetua lortzen da pertsona guztiak era berdinean tratatuz, honi esker proiektuak aurrera eramaten dira eragile guztiak parte hartuz, mantenduz eta errespetatuz. Elkarlanari buruz Unibertsitateko urte hauetan diziplinartekotasunari erreferentzia handia eman diogu, non, gure lana ez den modu indibidual batean egiten. Gizarte hezitzaileok ez dugu bakarkako lana burutzen, beti beste profesional batzuen laguntza esker bideratzen ditugu proiektuak. Elkarrizketetan ikusi dugu ze nolako garrantzia daukan elkarlan bat burutzea, zer nolako eragina duen eta ze beharrezkoa den. Profesional ezberdinekin lana konpartitzea eta laguntzea onurak ekartzen ditu bai profesionalen artekoak bai ume zein gazteekin lan egitean. Profesional ezberdinekin lan egitea laguntzeaz aparte, proiektu berriak sortu ahal dira, ume zein gazteak hobeto ezagutzea, testuingurua konpartitzea eta hobeto ezagutzea eta ikuspuntu ezberdinak elkar banatzea lagungarria izaten da. Egia da, batzuetan gure lanean ideia batzuk ditugula eta hauekin ikuspuntu zehatz batzuk, beraz, beste profesional batzuekin lana burutzeak beste ikuspuntu ezberdinak izatea ahalbidetzen gaitu aukera gehiago eta ezberdinak bultzatuz. Gure abanikoa zabaldu egiten da, gauza batzuk argiago ikusten laguntzen gaitu eta "bakarrik ez gaudela" sentiarazten digu elkarlana gauzatzen dugunean, horregatik elkarlanean aritzea oso garrantzitsua da, nahiz eta batzuetan arazoak edo zailtasunak egon ahal diren. Azken finean, beste pertsona batzuekin lan egiten duzunean erraztasun handiak ez daude eta talkak egoten dira, gauza askotan ados jartzea zailegia delako, baina horretarako dialogoa oso garrantzitsua da arazoak konpontzeko eta saihesteko. 22 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. - Esku-hartzeari buruz Gizarte hezitzaileek lan ezberdinetan aritzen dira, baina helburu nabarmena esku-hartze bat burutzea da. Edozein esparruetan esku-hartzea presente egoten da, non, akonpainamendua bideratzen duten. Akonpainamendua bizitzaren autonomiarekin batzea ikusten dut, bertan pertsona bere bizitzaren jabe bihurtzea du helburu nagusiena, non, hartzen dituen erabakiek bere bizitza bideratuko duten. Esku-hartzea fase ezberdinetan sailkatzen da, fase hauetan ekintza ezberdinak batzen ditu hau eraginkorra izateko. Eraginkorra dela sentitzen dut, bakoitzak bere estrategiak batzen dituelako, motibazioa eta konfiantza sustatzeko nahiarekin. Bestetik, konfiantza dagoenean, gauza konplexuagoak landu ahal dira, non, sentimenduak azaleratzea askoz errazagoa den, gure bizi esperientzia pertsonala kontatzea, arazoak konpartitzea eta kritikak plazaratzea errazten duen. Honekin batera, konfiantza harremanak zaindu behar dira. Zaintza hori harreman osasuntsuekin batzen dut, non bakoitzak bere askatasuna daukan, besteen askatasunean edo mugetan sartu gabe. 5.1. Nire bizipen pertsonala GrAL honetan nire ibilbide pertsonala jartzea edo sartzea aproposa iruditu zait, arrazoi batzuk eraman nautelako gai honetan zentratzera. Hasteko, duela 12 urte Sansomendi auzotik gertu dagoen auzo batera etxez aldatu nintzen gurasoekin batera. 16 urte nituen eta Sansomendiko Gazte asanbladan sartu nintzen bertan lagunak nituelako eta auzoari giro bat sortzeko, egia esanda auzo honek nahiko zahartuta zegoelako. Bertan nengoela, kale hezitzaileak ezagutu nituen auzoko jaiak prestatzeko eta haiekin koordinazio bat edukitzeko, beste ekintza batzuk prestatzeko asmoarekin urteari begira. Horrela ibili naiz gaur egun arte, baina urteak pasata auzoko beste eragile batzuk ezagutu ditut, auzoko koordinazio bileran sartu nintzenean. Ijitoen komunitateari buruz, informazio gutxi neukan. Kontua zen auzotik beste Gasteizko edozein tokira joaten nintzenean eta Sansomendi auzokoa nintzela esanda, jendea bai aurreiritziak zituela. Ez dakit zenbat bider esan didaten ea beldurra neukan bizi nintzen tokia zela eta. Baina nik nire bidearekin jarraitzen nuen, lasai. Gizarte hezkuntza hasi nuen eta ijitoen komunitatea ezagutzea grina neukan, beraz, 4. mailara heltzean hirugarren praktikak IPI Sansomendi eskolan burutzea nuen helburu. Azkenean, praktikak bertan gauzatzea lortu nuen baina ez bakarrik hori, kale hezitzaileak 23 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. eskola bertan multikirola eta hip-hop dantza taldeetan lan egitea eskaini zidan, eta kurtso honi begira, baietza eman nuen. Kurtso honekin batera GrAL-a neukan eta zer hobeto ijitoen komunitatea benetan ezagutzeko aukera. Kale Hezkuntza, IPI Sansomendi eta auzoa ezagututa neukala erraza nuen honi buruzko lan bat gauzatzea eta jendearekin harremanetan jartzea. Beraz, amaierako lanarekin hasi nintzen. Alde batetik, testuen bilaketa egin nuen ijitoen komunitatea hobeto ezagutzeko eta informazioa bilatzeko, ez zen lana erraza izan. Testu batzuk aurreiritziz beterikoak ziren, beraz horiek baztertu nituen. Bestetik, testuak irakurtzean eta aukeratze orduan, emakumeen papera ere kontuan eduki dut, hau da, gure gizartean gaur egun emakumeak zapalduak izaten jarraitzen dugunez emakumeek idatzitako dokumentu zientifikoak ere nahi nituen. Honekin batera, elkarrizketei dagokionez, emakumeen profila ere islatu nahi nuen, horregatik hiru elkarrizketa emakumeei egindakoak dira. Hau da, nire lanean emakumeen ahotsa zabaltzea nahi nuen. Honekin batera esatea, elkarrizketak primeran formulatu zirela, hau da, mundu guztia prest egon dela, jendea oso ondo tratatu nau eta eroso sentitu naizela hauek egitean. Zalantza guztiak galdetu ditut, elkarrizketa nahiz eta informazioa grabatua izan, behin grabaketarekin amaituta beste hainbat interes gaiei buruz hitz eta konpartitu ditugu. Amaitzeko, lan honi esker eta praktikei esker aipatzea, Sansomendi auzoko komunitate barnean sentiarazi naizela, bertan lan eta bizi diren pertsonekin harreman estuak sortu ditudalako. Ijitoak aurrez-aurre ezagutzeko aukera eduki dut, eta horrek ere nire aurreiritziak ezabatzeko balio izan dit. Etorkizuneko gizarte hezitzaile bezala, mundu guztiari gauza berdina esaten diot, etorkizun batetan Sansomendi auzoan lan egitea gustatuko litzaidakela, momentuz ez daukat argi ze esparruan edo non, ikasketekin jarraitu nahi dudalako, baina hain eroso sentitu naizenez eta maitasun asko eman eta jaso dudanez, bertan nire burua ikusten dut. Zergatik auzo honetan?. Batetik, nire auzoa bezala sentitzen dudalako, hori garrantzitsuena, eta bestetik, kultur aniztasun ugarizko auzo bat delako eta lan asko zein politak sortu ahal direlako. 24 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. 6. Erreferentzia bibliografikoak 50.hamarkadan: Txabolismoa Gasteizko kanpoaldean 1954an: Apezpikutza lehenego eskola eta jantokia sortu ijitoentzako 1968an: El Secretario Gitano de Vitoria sortzea ikusten da 1971ean: Gao Lacho Drom herrialdea inauguratu 1971ko azaroaren 20an: Eskola eraikitzen hasi 1972ko martxoaren 4an: Eskola eraikitzen amaitu 1981ean: 35 familia Sanosmendi auzoko etxebizitzetara lekualdatuz 1983an: Gao Lacho Drom herrialdea suntsitu Esku artean daukazun dokumentu honetan zure sinadurari esker, burututako elkarrizketan jasotako informazioaren baimena eskainiko duzu, aurrera eramaten ari den ikerketaren parte izanez. Honek Oihane Ortiz de Zarate bere Gradu Amaierako Lana " Vitoria- Gasteizko Sansomendi auzoan kale hezkuntzak burutzen duen esku hartzearen ikerketa" deiturikoa eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) gauzaturikoari erreferentzia egiten dio. Gradu Amaierako Lan honek, Vitoria-Gasteizko Sansomendi auzoan kaleko hezkuntzako profesionalen esku hartzea ezagutzea du helburu. Honekin batera profesionalen harremanak zein esku hartzearen faseak aztertu nahi da, azkenik, profesionalek burutzen dituzten esku hartzeak hobeto ezagutzeko nahiarekin. Informazioa lortzeko zein biltzeko kale hezkuntzarekin parte hartzen duten pertsonei elkarrizketak egiten emango da. Elkarrizketak grabatuak izango dira, geroago txostena burutzeko asmoarekin. Zirkulu bat eginez, markatu zure baimena ematen duzun grabaketak egiteko eta gero hauek erabiltzeko: BAI EZ Lan hau aurrera eramateko zein ulertzeko, parte hartzea borondatezkoa da. Beraz, grabatutako elkarrizketak ez dira beste gauza baterako erabiliko. Honekin batera, konfidentzialtasuna eta elkarrizketan esandako informazioaren erabilpenari dagokionez, anonimoa izango da. Hau da, pertsonaren datuak, zein emandako informazioa, proiektu edo lan honetan parte ez den inor ezingo ditu eskura izan ezta dokumentu honetan jarritako helburuetatik bat egiten ez duten beste gauza baterako erabiliko. Jarraituz lan honek ez dauka inongo onura ekonomikorik. Edozein kasutan, baimenari uko egitea posiblea izango duzu nirekin harremanetan jarriz gero: Oihane Ortiz de Zarate ([email protected]) Lan honen parte hartzearekin konforme baldin bazaude zure esperientziak zein hausnarketak elkar banatzen, baimena sinatu dezakezu. Eskerrik asko parte hartzeagatik. ________________, 2018ko____________-aren______(e)an. Parte hartzailearen izena eta sinadura Informatzailearen izena eta sinadura
science
addi-d25029601381
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31890
Integrazio sentsoriala haur hezkuntzan
Sanz Carpio, Miriam
2019
Lan hau integrazio sentsorialari buruzko ikuspegi orokor bat planteatzen du baita horretan disfuntzioak izateak haurrengan zer eragin dituen. Horrez gain, Haur Hezkuntzan gai hori lantzeko esku-hartze bat aurkeztuko da, haurrek ikaskuntzan eta egunerokotasunean izan ditzaketen arazo posibleak saihesteko eta detektatzeko. Integrazio sentsoriala prozesu kognitibo eta ikaskuntza gehienen oinarria da; gainera, horri esker inguratzen gaituen mundua interpretatzen dugu; harekin esperimentatuz eta komunikatuz. Era honetan, inguruneko eskakizunei erantzun egokia eman diezaiekegu. Haurren garapen prozesu nagusia Haur Hezkuntza garaian ematen da; beraz, garai aproposena da ekintza prebentiboak aurrera eramateko. Heldutasun hori haurrak jasotzen duten input sentsorialen kantitate, kalitate eta aniztasunaren araberakoa da. Hori dela eta, proposatutako esku-hartzea sistema propiozeptibo, bestibular eta ukimen input-ak eskaintzea bilatzen du. Hitz gakoak: integrazio sentsoriala, Haur Hezkuntza, esku hartzea, psikomotrizitatea, disfuntzioak, zentzumenak. 1. SARRERA Gradu Amaierako Lan (GrAL) honetan Haur Hezkuntzako 2. zikloaren azken urtean integrazio sentsoriala lantzeko esku-hartze bat aurkeztuko da, haurrek ikaskuntzan eta egunerokotasunean izan ditzaketen arazo posibleak saihesteko eta detektatzeko. Duela hainbat hamarkada arte umeek gehiago mugitzen, jolasten eta ingurunearekin elkar eragiten zuten; egun, ordea, sedentarismo gehiago dago gizartean, haurrak gailu elektronikoen aurrean ematen dituzte ordu asko; gainera, gero eta lehenago hasten da eskoletan irakur-idazketa, jolasari eta mugimenduari garrantzia murriztuz. Era berean, jarrera arazoak (hiperaktibitatea, suminkortasuna, erlazionatzeko zailtasunak, antsietatea, etab.) edo jarduera motor eta intelektualen (ibili, korrika egin, hitz egin…) garapenean atzerapena aurkezten dituzten haurrek maiztasunez ez ulertuak dira bai guraso bai irakasleengandik. Horrez gain, askotan diagnostiko okerrak direla eta, espezialista okerrera bideratzen zaie. Aipatutako kasuetako haur askok integrazio sentsorial arazoak jasaten dituzte. Baina zer da integrazio sentsoriala? Zein arazo eragiten ditu? Zer egin daiteke eskolan gai horren inguruan? Lan honetan zehar honako galderei erantzun emango zaie. Bestalde, nola ibil gaitezke bizikletan gure esku, begi eta hankek egiten ari direna pentsatu gabe? Zergatik gela batera sartzen garenean hasieran oso altu entzuten dugu haizagailuak egiten duen zarata eta minutu batzuk pasa ondoren hauteman ezina da guretzat? Mundua interpretatu eta horretan aritzen gara sentsazioei esker; gure nerbio sistemak eta garunak elkarrekin lan egiten dutenean gure ingurunearekin elkarrizketa bat eratzen dugu; munduarekin esperimentatuz, komunikatuz eta horretan parte hartuz bai ekintza sinple (irribarre bat) zein konplexuen (arrisku-salto bat) bidez (Carrick, 2010). Hori guztia integrazio sentsorialari esker ematen da. Hori dela eta, GrAL honetan integrazio sentsoriala zer den, osatzen duten elementuak zeintzuk diren, nola garatzen den, prozesatze sentsoriala nola ematen den, disfuntzio posibleak zeintzuk diren eta integrazio sentsoriala hezkuntza sisteman barruan duen egoerari buruzko informazioa jasoko da. Horretarako jarraitu dudan prozedura hiru ataletan bereiziko da. Hasteko, erreferentzia bibliografikoen bilaketa eramango dut aurrera baita 1. eranskinean irakur daitekeen J. Abelenda terapeuta okupazionalarekin elkarrizketa ere integrazio sentsorialaren inguruko marko teoriko bat ezarriz. Jarraian, ikerketa kualitatiboa burutuko dut galdeketa baten bidez, hezkuntza eragile ezberdinek gai honen inguruan duten ezagutza aztertzeko. Azkenik, ikerketa lerroa landuko da, diseinatutako eskuhartze proposamen batekin. 2. JUSTIFIKAZIOA, GAIAREN GARRANTZIA ETA ARLOAREN EGOERA Jean Ayresek terapeuta okupazional moduan bazekien jarduera okupazionala mugatzen eta faboratzen zituen faktoreak anitzak zirela: motorra, kognitiboa, emozionala, soziala eta sentsoriala. Hala ere, antzeman zuen alderdi sentsoriala ez zela hain ezaguna eta berebizikoa zela (Del Moral, Pastor & Sanz, 2013). Integrazio sentsorialaren ezagutza eta kontzientzia eza nabarmena da hezkuntzan eta hori ikusi izan dut nire nebaren bidez eta Haur Hezkuntzako graduan, izan ere, lau urtetan inoiz aipatu den gaia izan delako. Nire nebak integrazio sentsorial disfuntzioa dauka, eta Haur Hezkuntzatik zailtasun anitz (ezin arkatza edota mahai-tresnak ondo hartu, eskuan zituen objektuak ezin identifikatu ikusten ez bazituen, etab.) erakutsi arren eskolan ez du laguntzarik jaso. Azkenean, laguntza bilatu behar izan genuen eremu pribatuan berak zailtasunei aurre egiteko, hezkuntza atzerapenik ez izateko zein eguneroko bizitzan ahalik eta hoberen moldatzeko. Hala aipatzen du ere J. Abelendak 1. eranskinean, Espainian beste hainbat estututan ez bezala ezagutza arazoak eta ekonomikoak muga handia izanik. Terapeuta okupazional honen ideia nagusiak GrAL honen marko teorikoan garatuko dira. Integrazio sentsoriala lantzea ezinbestekoa da Ayresek (2006) adierazi zuen moduan integrazio sentsorial prozesua geroko garapenerako maila emozional, kognitibo, motor eta komunikatiborako oinarria delako; honek eguneroko bizitzako jardueretan eragina izanik. Hau guztia kontuan izanik, Gradu Amaierako Lana integrazio sentsorialaren inguruan egitea erabaki nuen, nire nebak bizi izandakoa hobeto ulertzeko eta era berean, etorkizunean irakasle moduan haren egoera beran dauden ikasleak ulertu ez ezik lagundu ahal izateko ere. 3. HELBURUAK Lan honekin integrazio sentsoriala zer den aztertu nahi dut, era horretan, nire nebak jasandako zailtasunak hobeto ulertzeko. Ildo beretik, integrazio sentsoriala hezkuntzan duen eragina eta hezkuntza eragile ezberdinek (Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle zein ikasle) gai honen inguruan duten ezagutza aztertzea bilatzen dut. Era berean, integrazio sentsoriala Haur Hezkuntzan lantzearen beharra ikusarazi nahi dut. Hori guztia kontuan izanda, etorkizunean irakasle moduan haur batek integrazio sentsorial arazoak dituela ohartarazten dizkiguten adierazleak eta disfuntzio horiek ezagutzea lortu nahi dut. Eskuratzen ditudan datu guzti horiekin Haur Hezkuntzan integrazio sentsorial programa bat diseinatu nahi dut, haurrek izan ditzaketen zailtasunak saihesteko eta aurreikusteko. 4. MARKO TEORIKOA 4.1. INTEGRAZIO SENTSORIALA. Integrazio sentsoriala nerbio sistema zentralak gorputzeko organo sentsorial ezberdinek antzemandako informazioa interpretatzeko eta antolatzeko duen gaitasuna da (Beaudry, 2003). Ayresek (2006) adierazi zuen gorputzetik eta ingurunetik datorren informazioa antolatzen duen prozesu neurologikoa dela eta ingurunean gorputzaren erabilera eraginkorra ahalbidetzen duela. Sentsazioak birhartzeko prozesu zirkularra da; sentsazio horiek integrazio, kontzeptualizazio eta mintzamen, pentsamendu, jarrera motor, linguistiko eta jokaeren antolaketa prozesuetara ezartzen dira (Fisher, 1991 citado en Ayres, 2006). Riverak (s.f.) uste du gure nerbio sistema zentralean sartzen diren estimulu sentsorial guztiak era kontziente batean antzemango bagenitu ez eraginkorrak bihurtuko ginatekeela. Zorionez garunak bere burua antolatzen du automatikoki ematen diren prozesu sentsorialak direla medio; horiek hiru gauzen arabera integratzen dira: haurren nerbio sistema, haien ingurunea eta burutu behar duten ekintza. Integrazio sentsorial eraginkor batek gure esperientziei esanahia ematen die, izan ere, ahalbidetzen digu informazio garrantzitsua sintonizatzea eta garrantzitsua ez dena desestimatzea edo iragaztea. Era horretan, gure gorputz zein ingurunetik ikasten dugu, inguratzen gaituen munduari arrakastaz eta xedez erantzutea ahalbidetuz, erantzun moldagarria deitzen denarekin (Ayres, 2006). Integrazio sentsorialaren marko teoriko eta klinikoa Jean Ayresek garatu zuen aurreko mendeko 50ko hamarkadan haurren ikaskuntza arazoei ekiteko. Jean Ayres terapeuta okupazionala zen, Hezkuntzaren Psikologian eta Neurozientzian ikasketak zituena 70ko hamarkadan "Integracion sensorial y el niño" liburua argitaratu zuen eta bere ibilbidean zehar ikerketa artikulu kantitate zabala idatzi zituen (Ayres, 2006). Ayres (2006) "Integracion sensorial y el niño" liburuaren marko teorikoaren bidez prozesu sentsorialaren eta haren disfuntzioen oinarri neurofisiologiakoak ezarri zituen; eta modelo klinikoaren bidez disfuntzioaren hainbat erreminta diagnostiko eta eskuhartze prozesu diseinatu zituen. Jean Ayresek bere ikerketetan oinarrituta egin zuen hori guztia, integrazio sentsorialaren disfuntzioen tratamendua eta ebaluazioa ezarriz. Dena den, teoria hau etengabeko ebaluazio eta garapenean dago, beraz, asko dira haren teoria aztertzen eta sakontzen dabiltzan autoreak. 4.2. INTEGRAZIO SENTSORIALAREN ELEMENTUAK. Zazpi dira ezagutzen diren sistema sentsorialak (ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, ukimena, bestibularra eta propiozeptiboa). Hala ere, Ayresek garrantzi berezia eman zien azken hiru sistemei garapenean duten eragin nabarmena dela eta. Hiru sistema horiek primitiboenak dira eta heltzen lehenengoak. Era berean, gorputzari buruz informazio gehien eskaintzen dutenak dira eta eragin handia dute ikusmenezko zein entzumenezko informazioaren interpretazioan (Del Moral et al., 2013). Jarraian, hiru sistema sentsorial horiek aztertuko dira banan-banan:  Propiozepzioa: Gure begiek eta belarriek garunera informazioa bidaltzen duten moduan gure gihar zein giltzadurek gorputzaren posizioa sentitzen dute eta mezu horiek garunera bidaltzen dituzte; hortaz, informazio horren mende gaude jakiteko non dauden zehazki gure gorputz atalak eta horren arabera, mugimendua planifikatzeko (Mailloux, 1993- 1994). Riveraren hitzetan (s.f.) egitura anatomiko hauetan dauden hartzaileak garunari adierazten diote noiz eta nola uzkurtzen edo luzatzen diren giharrak; nola tolesten, luzatzen, etab. diren giltzadurak. Informazio honek garunari ahalbidetzen dio gorputz atal bakoitza non dagoen eta espazioan nola mugitzen den jakitea ikusi barik. Giharrak, giltzadurak eta garunak haien artean informazio sentsorial ezinbestekoa partekatzen dute mugimenduaren doitze espazial eta denboralak posible egiteko. Informazio horren integrazioak haurrari ahalbidetzen dio ekintza motor fin eta lodiak burutzea; zein jarrera, indar, intentsitate eta trebetasunaren aldaketa minimoak eskatzen dute. Esate baterako: aulki batean esertzea, mahai-tresnak eustea, pasabidetatik ibiltzea talka egin gabe, zenbateko indarra erabili behar duen jakitea arkatz punta ez apurtzeko eta abar (Rivera, s.f.). Sistema honetan maila baxua daukan pertsona batek ikusmenaz jasotako informazioaz fidatu beharko da; gainera, era egokian lekualdatzeko ezgaitasuna erakutsiko du haren gorputz-adarrak ikusten ez baditu. Mailloux (1993-1994) adierazi zuen sistema propiozeptiboa "tiratu/bultzatu" ekintzen bidez sustatzen dela, beraz, pisua eta presioa sartzen dituzten ekintzak lasaigarritasun sentsazioa sor dezakete askotan eta haientzat oso erabilgarriak izan ohi dira. Hortaz, badaude jarduerak haurra haren gorputz-jarreraz (propiozepzioaz) kontzienteago izateko; hala nola, lan astuna, motxila beteta, haurrarekin sandwich bat egitea sofako kuxinen artean estutuz, begiak itxita haren gorputz-adarrak non dauden sentitzea; barra batetik zintzilikatzea eta behin zintzilik egonda kulunkatzea; masaje leunak zein irmoak eta haurrei estimulu propiozeptibo gehigarriak eskaintzea gauza berriak ikasterakoak (pilota bat jaurtitzerakoan besoko bat jartzea; hizkiak praktikatzea material ezberdinekin, etab.).  Bestibularra: Informazio bestibularraren prozesatzea garunean ematen da; barne-belarriko errezeptoreak indar grabitatorio eta mugimenduari buruzko informazioa hautematen dute eta mezu horiek garunera bidaltzen dituzte. Sistema bestibularrak oreka, gorputzjarrera, kontrol motorra, egonkortasuna, kulunka, gorputz kontzientzia eta ikus eremu egonkorra batera mantentzen laguntzen du. Hori guztia gorputza jarrera batean mantentzea eta aldatzea ahalbidetzen du eta ezinbestekoa da burua tente mantentzeko. Horrez gain, sistema honek atentzioa erregulatzen duen garun atalera bidaltzen du informazioa eta hainbat aspektu linguistiko koordinatzen ditu. (Mailloux, 1993; Rivera, s.f.). Sistema bestibularraren funtzioen artean ikaskuntza prozesuan eragin handia izan ditzakeen hainbat zailtasun adierazi zituen Riverak (s.f.); izan ere, begiaren mugimendua burukoarekin koordinatzea ahalbidetzen du sistema bestibularrak, hala nola, arbeletik gauzak kopiatzeko, burua mugitzea mugimenduan dagoen objektu bat ikusteko, etab. Hortaz, sistema honetan disfuntzioak izanez gero letrak kopiatzeko, marrazteko, irakurtzean orden lineala jarraitzeko, jarrera mantentzeko eta eserita eusteko zailtasunak erakutsiko dituzte. Hori dela eta, funtzio hauek azaltzen dute zergatik Ermer & Dunn, Mulligan, Parham eta Rasmussen & Gillberg egindako ikerketek demostratu duten ikaskuntza arazoak dituzten haur erdiek disfuntzio bestibularren bat erakusten dutela (Blanche, 2005). Dena den, Maillouxen (1993) arabera hainbat jarduera daude sistema bestibularra era egokian garatzen laguntzeko; esate beterako: mugimendu esperientziak (kulunkatzea, zaldiko-maldikoan bueltak ematea…), haren sabel gainean kokatuta eta burua tente mantenduz ekintzak praktikatzea (blokeekin eraikitzea sabel gainean etzanda dagoela, objektuak jaurtitzea itu batera haren sabelaren gainean kulunkatzen den bitartean, etab.).  Ukimena: Ayres (2006) adierazi zuen ukimenaren zentzumena haurdunaldian zehar garatzen hasten dela eta haurtxoak asko ikasten dutela haren bidez. Ukimenak bi ezaugarri ditu: informazio diskriminatzailearen interpretazioa eta babes informazioarena. Batetik, babes ukimen-sistemak gorputza arriskutsutzat interpretatzen dituen objektuen kontaktutik babesten gaitu automatikoki, gorputza arriskutik aldenduz. Bestetik, ukimen-sistema diskriminatzaileak garunari informazio zehatza eskaintzen dio inguratzen gaituzten objektuen forma, tamaina eta ehundurari dagokionez. Ildo beretik, Riveraren (s.f.) arabera ukimenarekin erlazionatutako arazoak bi multzotan sailka daitezke:  Hiposentikorra: ez da konturatuko ukitua denean eta ez du normaltasunez erreakzionatuko esperientzia mingarrien aurrean, hala nola, zauriak, kolpeak, abar. Era berean, Mailloux (1992) zailtasun hau ekintzak eskularru lodi batzuk jantzita izatearekin alderatzen du; pentsa dezagun zein zaila egiten zaigun hainbat ekintza burutzea eskularruak jantzita ditugula eta ikusmena erabili gabe (poltsikoan dagoen moneta bat aurkitzea, sorbaldan dagoen botoi bat lotzea, etab.) eta jakingo dugu zein zaila egiten zaien hiposentikorrak diren haurrei ukimenarekin zerikusia duten ekintzak burutzea.  Hipersentikorra: gehiengo pertsonek mingarri eta deserosotzat hautematen ez dituzten ukimen estimuluen aurrean haur hipersentikor batek jarrera edo erantzun negatibo eta neurrigabekoa ematen du. Hortaz, beste pertsonekin erlazionatzerakoan oldarkorra izan daiteke; eskulanak egitea saihesten du; belarra, harea edo lurrarekin jolastea ekiditen du, abar. Gainera, oharkabeko kontaktuaz babesteko beharrak atentzio gaitasun urritasuna garatzea eragin diezaioke haurrari (Beaudry, 2006; Rivera, s.f.). Dena den, aurreko kasuetan bezala Maillouxen (1992) esanetan ekintza zehatzen bidez hobeto ditzakegu ukimena: eskulanak eginez; osagai askorekin kozinatuz; belar, harea edo lur gainean oinutsik ibiliz; ehundura ezberdineko jostailu eta materialak erabiliz; harea edo arrozean ezkutatutako objektu ezagunak bilatuz; ikusten ez dituen Grafiko honek integrazio sentsorialaren garapena ulertzea ahalbidetzen digu, zentzumenetatik hasita azken emaitzetaraino; edota beste era batera esanda, inguruneko oinarrizko pertzepziotik hasita parte-hartze aktiboraino. Beaudryren (2011) hitzetan normalean norbanakoetan integrazio sentsorialaren garapena automatikoki ematen da, etapa kontsekutiboak jarraituz, umeki garaian hasten da eta 10-12 urte inguruan heltzen da heldutasunera. Ondoren, bizitza osoan zehar joango da perfekzionatzen. Grafikoari erreparatuz gero, ezkerrean sistema sentsorialak ageri dira eta grafikoan zehar giltzak ageri dira; hauek integrazio sentsorialaren garapenaren lau mailak adierazten dituzte.  Lehen mailan ukimenezko, propiozeptiboak eta bestibularrak diren esperientziak dira influentzia nabarmena dutenak gorputzeko mugimenduen kontrolerako garapenean.  Bigarren mailan, haurrek gaitasunak fintzen dituzte. Haren gorputz irudiaren pertzepzioaren garapenari esker, haurrak haren mugimendu antolaketa hobetzen du. Integrazio sentsorial on batek haurrari egonkortasun emozional eta arreta gaitasun hobeagoa izatea ahalbidetuko dio.  Hirugarren mailan, helburu jakineko ekintzak garrantzi gehiago hartzen dute, horrenbestez, haurrak egiten duen guztia hasiera, garapena eta amaiera dauka, betiere helmuga bistatik galdu gabe. Sistema bestibularra, propiozeptiboa eta ikusmena elkarlanean aritzen dira begi-esku koordinazioa bermatzeko. Aurreko mailak forma eta espazioaren oinarriak garatzeko balio dute.  Azkenik, laugarren mailan, aurreko mailetan emandako integrazio sentsorialaren garapen egokiaren emaitza islatzen da. Informazio sentsorial anitzen integrazioa ezinbestekoa da arrazonamendu abstraktu on bat garatzeko. Gorputza izate sentsore-motor eskuduna denaren eta inguruneko eskakizunei entzuteko gai denaren ezagutzak auto-kontzeptu, auto-irudi eta norberaren konfiantza eragiten dute. 4.4. PROZESATZE SENSORIALA. Ayresen hitzetan (2006) integrazio sentsoriala inkontzienteki ematen den prozesu neurologikoa da. Gure zazpi zentzumenen bidez etengabe jasotzen ditugu garunera doazen estimulu kantitate mugagabea. Ayres doktoreak garuna "zirkulazio-agente" batekin parekatu zuen hura baita datu sentsorial guztiak sailkatzen eta antolatzen dituena; are gehiago, erantzun egokitu bati leku ematen dio. Horrenbestez, informazio sentsoriala gure nerbio sistema zentralera heltzen da eta bertan hurrengo prozesatzea ematen da; lau fasez osatuta dagoena (Del Moral et al., 2013):  Erregistroa: estimulu bakoitzaren kontzientzia izatea banan-banan.  Modulazio/erregulatzea: estimulua zein intentsitatearekin hautematen dugun erregulatzea.  Diskriminazioa: estimuluaren antolaketa zein interpretazioa; baita haren garrantzia eta ezaugarriak bereiztea.  Integrazioa: zentzumen ezberdinek jasotako estimulu esanguratsuenak lotzea inguruneko eskakizunak eta norberaren gorputzaren aukerak interpretatzeko; era horretan, erantzun egoki bat emateko. 4.5. INTEGRAZIO SENTSORIALAREN DISFUNTZIOAK. Ayresen ustetan (2006) pertsona bakoitzak informazio sentsoriala prozesatzeko duen erak faktore askoren mende dago: genetikoak, biologikoak, ingurumenekoak, bizi esperientzia (estimulazio sentsorial falta, abar.), etab. haien arteko interakzio dinamiko bat emanez. Beraz, disfuntzio sentsorialek jatorri kausa anitzekok izan dezakete. Integrazio sentsorialaren teoria lesio edo anomalia neurologikoarekin erlazionatuta ez dauden ikaskuntza eta portaera arazoak azaltzen saiatzen da. Hau da, trakestasunarekin eta estimulu sentsorialen integrazioarekin lotzen diren urritasunak ebaluatzen eta lantzen ditu. Hortaz, ezinbestekoa da integrazio sentsorialaren disfuntzioa beste egoera batzuetatik bereiztea, disfuntzioa funtzionamendu txarra adierazten duelako eta ez ordea funtzio baten ez egotea. Esate baterako, pertsona itsu batek ez du informaziorik jasotzen beraz, funtzio baten ez egote moduan ulertzen da (Beaudry, 2003). Hori kontuan izanda, integrazio sentsorialaren disfuntzioa informazioaren antolaketaren funtzionamendu txarra da nerbio sistema zentralaren barruan; horrek ezin du bulkada sentsorialak antolatu norbanakoari bere buruaren eta bere ingurunearen informazio egokia eta zehatza eman ahal izateko Ayresen metafora berreskuratuz, integrazio sentsorialaren disfuntzioa garun-mailan ematen den "zirkulazio buxadura" bat izango litzateke (Ayres, 1979 citado en Del Moral et al., 2013). Ildo beretik, asko dira Ayres (2006); Beaudry (2003, 2006); Del Moral et al. (2013); Kulunka Elkartea (2015) eta Parham&Mailloux-en (citado en Beaudry, 2005) esanetan haur batek integrazio sentsorial arazoak dituela ohartarazten duten adierazleak eta horiek lau A moduan ezagutzen direnei eragiten diete: arreta, afektua, atentzioa eta aktibitatea. Horiek zehaztasunez ikusteko 2. eranskina begiratu. Dena den, azpimarratzekoa da enuntziatutako ezaugarriak ez direla sintoma koadro bat betetzen duten guztiak eta gainera, disfuntzio sentsoriala pairatzen duten haur guztiek ez dute zerrendatutako adierazlerik aurkezten. Haurrak sintoma bakar bat edota hainbat sintomen konbinazioa izan ditzake. Hala bada ere, berezko jarrera bi norabideei egiten die erreferentzia: gaitasunen ikaskuntzan eta bere adineko trebetasun motorretan atzerapena edo antolaketa pertsonal sozialaren portaera arazoak; kasu konplexuenetan bi norabide hauen konbinazioa ematen da (Palacios, s.f.). Integrazio sentsorialaren disfuntzioaren diagnostikoa Jean Ayresek garaturako Sensory Integration and Praxis Test (S.I.P.T) ebaluazioaren bitartez lortzen da. Horretan mugimendu-plangintza gaitasuna, sistema bestibularrarekin eta ukimenarekin erlazionaturiko prozesu sentsorialen arlo ezberdinak, propiotzepzioa eta ikusmen pertzepzioa ebaluatzen da 3. eranskinean ikus daitekeen moduan. Era berean, estimulu sentsorialaren antolakuntza faltaren adierazpen nagusiak ebaluatzen ditu (Del Moral et al., 2013). Ayresek (1979 citado en Del Moral et al., 2013) hurrengo disfuntzioak definitu zituen : 1) Disfuntzio bestibularra: Garunak informazio bestibularra era egokian prozesatzen ez duenean; hala gehiegizko era batean erantzuten (gain-erantzuna) nola gutxieneko eran erantzuten (azpierantzuna). Horretan oinarrituz bi mota bereizten dira:  Estimulu bestibularrarekiko hiposentsibilitatea: Input bestibularraren erregistro eskasa ematen da. Haurra, hortaz, mugimendu asko, bira asko zein intentsitate handia eskatzen duten jarduerak bila ditzake eta gainera, ez da zorabiatzen ezta nekatzen, ez ditu arriskuak kalkulatzen, etab. Disfuntzio hau pairatzen duten haurrek jarrerazko kontrol zailtasunak; lateraltasun zein sekuentziazko ekintzetan eragozpenak, arreta arazoak; ikaskuntza eta motrizitate fin zailtasunak eta abar izan ditzakete. Gainera, esku baten gailentasuna zehaztuta ez izatea gerta daiteke eta horrek zailtasunak eragin diezaioke letren norabidea ikasterako orduan, hizkien irakuridazketan, etab. Beste adierazle argi bat garapen psikomotorrean eta/edo hizkuntzan atzerapena izatea da.  Estimulu bestibularrari hipersentsibilitatea: Haurrak estimulu bestibularra erregistratzen du baina ez da haren intentsitatea modulatzeko gai; intentsitate handiagoz antzemanez. Bi maila bereizten dira: grabitazio-ziurtasun eza eta mugimenduari higuina. Bietan haurra mugimenduaren aurrean beldurti ageri ohi da, horrenbestez, mugimendua edo oreka eskatzen duten estimuluen aurrean ezinegon, zorabio eta saihestearekin erreakziona dezakete. Haur hauek beste haurrekin erlazionatzeko eta erakargarriak izan ohi diren jolas zein ekintzetan parte-hartzeko zailtasunak izan ditzakete nahiz eta ikas errendimendu altua izan. 2) Disfuntzio propiozeptiboa: Garunak ez duenean informazio sentsorial propiozeptiboa era aproposean prozesatzen, hau da, gorputzetik jasotzen duen informazioa posizio, mugimendu, indar eta abarrei dagokionez. Hainbat mota bereizten dira:  Estimulu propiozeptiboei hiposentsibilitatea: Garunak input propiozeptiboak ez ditu erregistratzen edo era eskas batean egiten du. Horrek gihar tonu baxua, zailtasun motorrak, trakestasuna, koordinazio eta disoziazio zailtasunak, abar. eragin ditzake. Disfuntzio hau pairatzen duten haurrek haien gorputza gutxi kontrolatzen dute, gauzak erraztasunez apurtzen dituzte eta "bigunegiak" dirudite; haien gorputza asko pisatuko balu edo eutsi ezingo balute moduan. Hori dela eta, sostenguz baliatzen dira eta etengabe aldatzen dute gorputzjarreraz.  Propiozepzioa modulatzailetzat: Haur hauei "bilatzaile" deitzen zaie input propiozeptiboak bilatzen dituztelako hipersentsible diren beste sistema sentsorialak modulatzeko eta/edo haien burua lasaitzeko edo erregulatzeko. Ume hauek oldarkortzat, hiperaktibotzat edo problematikotzat etiketatuak izan ohi dira, izan ere, min egiten dizkieten jarrerak dituztelako, azkar eta etengabe mugitzen direlako, arreta mantentzea kostatzen zaielako, haien indarra eta mugimendua kontrolatzeko ezintasuna erakusten dutelako eta abar. 3) Ukimen disfuntzioa: Hiru mota bereiz daitezke ukipen sistemaren integrazio zailtasunen artean:  Ukimen estimulura hipererantzuna: Ukimen informazioa erregistratzeko zailtasunak haurrak estimuluak etengabe bilatzera eraman ditzake; ukitzea, laztantzea, besarkatzea, kontaktuan egotea,… bilatuz baina era berean, jarraian ukimen bereizketa atalean azaltzen diren zailtasunak erakusten dituzte.  Ukimen bereizketa desoreka: Ukimen inputak identifikatzeko, antolatzeko eta erabiltzeko zailtasuna bereizgarri ditu. Desoreka hau pairatzen duten haurrek koordinazio eta motrizitate fina ekartzen duten ekintzetan zailtasunak izan ditzakete, trakestasun motorra, norberaren gorputz ezagutza eskasa, praxia arazoak, etab.  Ukimen defentsibitatea: Kaltegabeko ukimen estimuluak intentsitate handiz erregistratzen dira; desatsegin eta deseroso bilakatuz. Gain-erantzun honek zailtasun asko eragiten die eguneroko ekintzak burutzerako orduan, esate baterako, dutxa, janztea, jatea… Gorputzkontaktua saihesten dute eta oharkabean ukituak izatean oldarkortasunez erreakziona dezakete; horrek gainalerta egoera batean bizitzea eragiten die. 4) Dispraxia: Plangintza motorrean zailtasunak ekartzen ditu, hau da, objektuen erabilera eta egoera berrien ebazpena eskatzen duten ekintzetan eskuak eta gorputza erabiltzeko trebetasunean zailtasunak. Dispraxia daukaten pertsonek gaitasun kognitibo altuak izan arren eta ekintza ezagunak erraztasunez ebatzi arren, jarduera espezializatu berriak ikasteko zailtasunak dituzte. Esate baterako, bizikletan ibiltzen ikastea, lokarria eta botoiak lotzea, pilota jolasak eta beste hainbat jolas errefusatzea ohikoa da zailegiak iruditzen zaizkielako. Gainera, ekintzen antolaketan eta sekuentziazioan, problemen ebazpenean eta gorputz- kontrol eta kontzientzian zailtasunak izan ditzakete. Askotan "trakets", "alfer" edo "desinteresatu" moduan etiketatuak izaten dira helduei zaila egiten zaielako ulertzea gaitasun kognitibo altuak dituen haur bati nola hainbeste kostatzen zaion ekintza sinpleak burutzea edo gaizki burutzen dituen. 4.6. INTEGRAZIO SENTSORIALA HEZKUNTZA SISTEMAN. Espainiako sistema publikoak nahiz eta osasun eta hezkuntza arloetan oso estaldura zabala izan; oso zerbitzu gutxi eskaintzen ditu Terapia Okupazional Pediatrikoari dagokionez. Haurrek ia ezin dute zerbitzu horiek jaso arreta goiztiar edo hezkuntza programen barruan. Beraz, terapeuta okupazional pediatriko gehienek arlo pribatuan edo irabazi-asmorik gabeko elkartetan lan egiten dute, hortaz, haien lana sistema publikotik kanpo egitea integrazio sentsorial interbentzioari eragiten dio. Gauzak horrela, paziente gehienek tratamenduen %100 ordaindu behar dute eta horrek interbentzioen maiztasuna eta iraupena baldintzatzen du (Beaudry, 2013). Whalen-en arabera (2002) Estatu Batuetan, Kanadan eta Ipar Europako herrialdetan badaude integrazio sentsoriala eskoletan lantzeko programak. AEBko hezkuntza sisteman terapeuta okupazionalaren irudia eskoletan txertatuta dago hemen logopedak dauden modura. Terapeutak egunean zehar eskoletara doaz behaketa, ebaluazio eta gelako esku-hartzeak egitera eta haur batek terapia gehiago behar izanez gero arratsaldetan kliniketara doa hezkuntza sistemak ordainduta. Espainian, ordea, horrelako kasu bakar bat ematen da Palentziako Marista Castilla ikastetxean zeinetan integrazio sentsoriala lantzeko gela bat eraiki duten eta terapeuta okupazional bat kontratatu duten (Castilla y León TV Palencia, 2014). 5. IKERKETA Atal honetan burutu den ikerketa kualitatiboaren helburuak, hasierako hipotesiak, galdeketa burutzeko prozedura nolakoa izan den eta nori zuzendu zaion, ikerketatik ateratako emaitzak eta ondorioak azalduko dira. 5.1. HELBURUAK. Ikerketa honekin hezkuntza eragile ezberdinek (Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako irakasle eta graduetako ikasleek) integrazio sentsorialaren inguruan duten ezagutza aztertzea bilatzen da; hala nola, haien ustez integrazio sentsoriala zer den, zer motatako ekintzak erlazionatzen duten horrekin, zer arlo lantzen dituzten haurrek horri esker, zenbat zentzumen ezagutzen dituzten eta ikasle batek integrazio sentsorialarekin erlazionaturiko arazoak dituela adierazten duten seinalerik dakiten. 5.2. HIPOTESIAK. 1) Pertsona gutxi batzuk jakingo dute integrazio sentsoriala zer den. 2) Inkestatutako gehienek bost zentzumen bakarrik ezagutuko dituzte; sistema propiozeptiboa eta bestibularra at geratuz. 3) Integrazio sentsorialarekin erlazionatuko dituzten ekintzak soinu, zapore, ukimen, motrizitate fin, ikusmen eta usaimenarekin lotutakoak izango dira. 4) Inkestatutako gizabanako gehienek norberaren ezagutza, autonomia eta garapen integralaren lanketarekin eta hobekuntzarekin lotuko dute integrazio sentsoriala. 5) Pertsona gehienek ezagunak egiten zaizkien bost zentzumenetako bat ondo ez hautematearekin lotuko dituzte integrazio sentsorialaren zailtasunak; baita autoestimu baxu batekin ere. 5.3. METODOA. 5.3.1. PROZEDURA. Ikerketa tradizional hau aurrera eramateko, hasiera batean aztertu nahi nituen alderdiak erabaki nituen eta Google Forms baliabidearen bidez bai euskaraz zein gaztelaniaz horien inguruko galderak prestatu nituen. Behin galdetegia eginda zegoela, hedabide ezberdinetatik zabaldu nuen hezkuntza eragile ezberdinetara heltzeko. Lehenik eta behin, nire eremu hurbiletik zabaldu nuen galdetegia Haur Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zein Kulturartekotasun Hezkuntza minorreko kideei gelan komentatu ondoren, korreoz eta Whatsapp aplikazioaren bidez esteka bidaliz. Ondoren, ezagutzen ditudan bai Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntza graduetako ikasle bai irakasleei bidali nien Whatsapp bidez eta haiek hezkuntzarekin erlazioa zeukaten lagunei bidali zieten ere; era horretan, Madrilera, Zamorara eta Kanariar Uhartetara heldu zen nire galdetegia lagina Euskal Autonomia Erkidegoko ikuspegira mugatu barik. Ildo beretik, praktiketan egondako ikastetxera (Ibaiondo LHI) jo nuen, hango irakasle batzuekin, aholkulariarekin eta ikasketa buruarekin hitz egin ondoren, ikasketa buruak ikastetxeko irakasle guztiei bidali zien galdetegia posta elektronikoaren bidez. Azkenik, erantzun gehiago eskuratu nahian, sare sozialetara jo nuen, hain zuzen ere, Facebook-era. Bertan, Ordezkoak Martxan eta Rincón de Educación Infantil y Primaria taldetan publikatu nuen galdetegia taldekideei horretan parte hartzera animatuz. 5.3.2. LAGINA. Ikerketa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasle zein gradu horietako ikasleei zuzendu da. Hain zuzen ere, Haur eta Lehen Hezkuntzako 31 irakasleei eta bi gradu horietako 21 ikasleei. Horrez gain, Lanbide Heziketako hiru irakaslek eta bost pedagogo edo aholkulariek eman dute erantzuna. 5.3.3. NEURKETA TRESNAK. Arestian aipatu dudanez, ikerketa kualitatibo bat eraman dut aurrera, Google Forms baliabideari esker sortutako galdetegi baten bidez; baliabide horrek inkestak online egiteko eta erantzunak era sinple eta eraginkorrean jasotzea ahalbidetzen du. 4. eranskinean ikus daitekeen galdetegi horretan inkestatutako pertsonen profila ezagutzeko bi galdera daude eta beste sei integrazio sentsorialaren inguruan dagoen ezagutza ikusteko; batetik, aukera anitzeko galderak egonik eta bestetik, garatzekoak. 5.4. EMAITZAK. Galdetegia 60 erantzun jaso izan ditu; partaide gehienak Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako irakasle eta gradu horietako ikasleak izan dira. Dena den, hezkuntza bereziko laguntzaile, psikomotrizista, aholkulari, lanbide-heziketako irakasle, arreta goiztiarreko langile eta pedagogo batzuek ere eman dute erantzuna. Ildo beretik, 1.grafikoan ikus daitekeenez galdeketan parte hartu duten pertsonen %33k 25-30 urte dituzte eta %30k 20-24 urte. Neurri txikiagoan 15-19 urteko pertsonak parte hartu dute %17a izanik eta 31-50 urtekoek %15a. Azkenik, 50 urte gorako pertsona gutxi erantzun dute galdetegia %5a irudikatuz. Grafikoa 1. Adin -tartea Integrazio sentsorialari buruz dagoen ezagutzari dagokionez, hori zer den galdetzerakoan 2. grafikoan ikus daitekeenez hamar pertsonek ez jakintasuna adierazi dute eta beste batzuk, 28 pertsonek, zentzumenekin erlazionatutako prozesu edo laguntza bat izango dela suposatzen dute baina terminoa entzuten duten lehenengo aldia dela onartzen dute. Definizio bat ematera animatu direnen artean hamar pertsonek oso erantzun egokia eman dute; esate baterako: "gure zentzumenek ematen dituzten informazioa jasotzea, ulertzea eta interpretatzea", "zentzumenei esker lortzen den informazioa burmuinetik pasatzen denean erantzunak emateko" eta "inguruneko estimuluak jaso eta burmuinean ematen den prozesu baten ondorioz ingurune horri erantzutea". Bestalde, hamabi parte-hartzailek integrazio sentsoriala eskola inklusiboarekin lotzen dute, zentzumenen batean defizitak dituzten ikasleak ohiko geletan integratzeko modu batekin erlazionatuz. Horrez gain, horien artean hainbat pertsonek soinudun ipuin edo usaimen, testuren eta dastamen probak egitearekin lotzen dute. Grafikoa 2. Zer da integrazio sentsoriala? Bigarrenik, gure organismoan dauden zentzumenak zeintzuk diren aukeratzeko eskatu zaienean datua oso esanguratsua izan da; 3. grafikoan ikus daitekeenez partaide guztiek bizitza osoan entzun ditugun bost zentzumenei egin baitiete erreferentzi eta oso gutxik jakin dutelako sistema propiozeptiboa (14) eta bestibularra (9) ere gure zentzumenen parte direla. Gainera, gutxi batzuk erratu egin dira azefaloa eta sistema linfatikoa gure organismoko zentzumenen parte direla adieraziz. 0 10 20 30 40 50 60 Ikusmena Entzumena Ukimena Usaimena Dastamena Bestibularra Propiozeptiboa Linfatikoa Azefaloa 60 60 60 60 60 9 14 4 1 Grafikoa 4. Integrazio sentsoriala lantzen da eskoletan? Laugarrenik, "Izenda itzazu integrazio sentsorialarekin erlazionatzen dituzun ekintzak" itemari erreferentzi eginez, askotariko erantzunak jaso dira. Batetik, 5. grafikoan ikus daitekeenez, 32 pertsonek erantzun aproposa eman dute: kulunkatzea; koordinazioa zein lateralitatea lantzen duten ekintzak; dantzak; masajeak; haurra begiak itxita duelarik objektuak identifikatzea ukimenari esker; ehundura eta pisu ezberdineko materialak maneiatzea; plastilina, buztina, lurra, harea… manipulatzea; sukaldaritza; eskuekin margotzea, etab. Bestetik, erantzun ez hain egokiak (21) topatu ditut: zeinu hizkuntzak gelan lantzea, itsuentzako kirola, instrumentuen tinbrea bereizteko ariketak, ipuin elkarreragileak eta koloreak lantzea. Eta azkenik, 7 pertsonek ezjakintasuna adierazi dute. Grafikoa 5. Izenda itzazu integrazio sentsorialarekin erlazionatzen dituzun ekintzak. Bosgarrenik, integrazio sentsorialari esker haurrek lantzen eta hobetzen dituzten arloak izendatzeko orduan, 6. grafikoan ikus daitekeenez %13 ez jakintasuna adierazi dute eta %33k horri esker haurrek garapen integral bat lortzen dutela erantzun dute. Beste erantzunen artean, %25ek motrizitate fina zein lodia, koordinazioa, gorputz-kontrol eta kontzientzia, sozializazioa, afektibitatea, autonomia, autoestimua, hizkuntzaren garapena, atentzioa eta kontzentrazio gaitasuna lantzen direla adierazi dute. Hala ere, badaude partaide batzuk (%28k) integrazio sentsoriala arte eta musikara mugatzen dutenak, kolore eta formak zein soinuak landuz. Grafikoa 6. Integrazio sentsorialari esker lantzen edo hobetzen diren arloak. Amaitzeko, irakasle moduan ikasle batek integrazio sentsorial arazoak dituela adierazten duten seinaleak izendatzeko eskatu zaie. 7. grafikoan ikus daitekeenez inkestatutakoen %25ek ikasle bat horrelako arazo bat izanez gero nola hauteman ez dakitela onartu dute. Beste inkestatu batzuk (%37k) adierazleak daltonismoa, itsutasuna, gorreria, zentzumenen bidez zerbait antzemateko ezintasuna, zentzumen organotan anomaliak, etab. direla esan dute; hau da, ezagutzen dituzten bost zentzumenei loturiko ezgaitasunak. Era berean, batzuk integrazio sentsorial arazoak soilik autismoaren espektroko nahasmena (AEN) zein arreta galera eta hiperaktibitate asaldura (AGHA) daukaten haurrek soilik pairatzen duten zerbait dela uste dute. Dena den, galdetegian parte hartu duten %38k adierazle egokiak izendatu dituzte: lokarriak lotzeko zailtasunak, arreta arazoak, hizkuntza atzerapena, suminkortasuna, irakurmen zein idazmen zailtasunak, arlo logiko-matematikoan zailtasunak, trakestasuna, barnerakoitasuna, ukimen zein soinuei hipersentsibilitatea eta koordinazio falta. Grafikoa 7. Zeintzuk dira ikasle batek integrazio sentsorial arazoak dituela adierazten duten seinaleak? 5.5. ONDORIOAK. Arestian aipatutakoa kontuan izanik, ikerketa honen hasieran ezarritako helburuak lortu ditudala esan dezaket, neuzkan galderei erantzun eman ahal izan dudalako. Hala ere, galdetegiaren bidez partaidetza handiagoa lortuko nuela espero nuen, lagina handiagoa izanez gero, emaitza esanguratsuagoak lortzeko. Ildo beretik, hipotesiei dagokionez, lehenengo hipotesia bete egin da, espero nuen moduan gutxi batzuk, hain zuzen ere hamar pertsonek soilik, jakin dutelako integrazio sentsoriala zer den. Era berean, bigarren hipotesia ere bete egin da gure organismoan bost zentzumen daudela esan dutelako partaide gehienek eta ordea, bakarrik bederatzi pertsonek adierazi dute sistema bestibularra eta beste hamalauk sistema propiozeptiboa. Hirugarren hipotesia, berriz, ez da bete, kasu gehienetan ez dutelako bost zentzumen ezagunekin erlazionaturiko jarduerak izendatu espero nuen moduan. Ordea, pertsonen erdia baino gehiagok oso erantzun zehatz eta aproposak (kulunkatzea, koordinazioa zein lateralitatea lantzen duten ekintzak, pisu ezberdineko materialak maneiatzea,…) eman dituzte. Jarraituz, laugarren hipotesia bete egin dela esan daiteke, inkestatuen heren batek integrazio sentsorialari esker garapen integrala lortzen dela adierazi dutelako. Nolanahi ere, harritu nau askok, nahiz eta zer den ez jakin, horri esker hobetzen diren aspektu konkretuak izendatzeko gai izan direla ikustea; esate baterako, motrizitate fina, gorputz-kontrola, sozializazioa, autoestimua, hizkuntzaren garapena, arreta, etab. Azkenik, bosgarren hipotesiari dagokionez, espero nuen bezala pertsona askok arazo adierazletzat bost zentzumen ezagunetako bat ondo ez hautematearekin lotu izan dute; edonola ere, pertsona askok ere item honetan oso erantzun zehatz eta egokia eman dute; horiek batez ere, arreta goiztiar, pedagogo eta Madrilgo Konplutense unibertsitatean Lehen Hezkuntzako Gorputz Hezkuntza espezialitateko ikasleak izan dira. Egoera horrela, oso kontzientzia gutxi dago Hezkuntza Sisteman integrazio sentsorialaren inguruan edo askotan denok ezagutzen duten bost zentzumenen erabilera bilatzen dituzten ekintzetara mugatzen da. 6. INTEGRAZIO SENTSORIALAREN ESKU HARTZEA 6.1. SARRERA. Marko teorikoan islatu den moduan, integrazio sentsoriala ezinbestekoa da haurrentzat geroko ikaskuntza eta ekintzak aurrera eramatea ahalbidetzen dielako. Ildo beretik, oso garrantzitsua da eskoletan hura lantzea haurren bizitzaren lehen urtetako garapena ahalik eta egokiena izateko; integrazio sentsoriala potentziatuz, faboratuz eta estimulatuz. Era berean, horren lanketa oso garrantzitsua da ikerketak erakutsi duen moduan hezkuntza eremuan gaiaren inguruan dagoen ezjakintasuna dela eta, batez ere, sistema propiozeptibo eta bestibularrei dagokienez, zentzumen ezezagunak. Horrez gain, arestian aipatu den moduan, haur askok ez dituzte zentzumenak jasotako estimuluak era automatiko eta oharkabean esperimentatzen eta integratzen, horretarako laguntza behar dute. Horrenbestez. atal honetan esku hartze bat aurkeztuko da bost urteko haurrengan integrazio sentsoriala sustatzeko ekintza ludiko batzuen bidez. Ekintzetan ikus daitekeen moduan, esku hartze hau ez da era terapeutiko batean proposatzen, izan ere, ezin dugu ahaztu Jean Ayresek proposatutako integrazio sentsorial ikuspegian oinarritutako terapia ezin duela edozein pertsonak aurrera eraman, izan ere, formakuntza berezia duen terapeuta okupazional batek burutu behar du. Gauzak horrela, Gradu Amaierako Lan honetako proposamena haurraren garapen integrala garatzeko xedea dauka baita jokabide prebentiboa burutzea esperimentazio, ekintza ludiko eta jolasaren bidez; izan ere, etorkizunean ikaskuntzan eta egunerokotasunean autonomiaz aritzea eragotzi ditzaketen integrazio sentsorial arazoen prebentzio eta antzematea bilatuko da. Lehengo hariari jarraituz, aurkeztuko den esku-hartzean Haur Hezkuntzako azken kurtsoko unitate didaktikoetan Integrazio sentsoriala txertatuko da; lan honetan unitate didaktiko bakar bat hautatuz hori adibide batekin adierazteko. Zazpi jarduera planteatuko dira guztira eta ekintza nagusia psikomotrizitatean oinarrituko da ipuin motor baten bidez. Horrez gain, beste hainbat jarduera aurkeztuko dira ekintza bakar batera ez mugatzeko eta unitate didaktikoan zehar jarraikortasun bat izateko. Ekintza horiek eskolako baliabide espazialaz baliatuko dira (psikomotrizitate gela, patioa, jantokia, ohiko gela, etab.). Horretarako psikomotrizitate gela material egokiaz hornitu beharko da eta aurrera eramaten diren ekintzek input sentsorial egokiak sortu beharko dituzte marko teorikoan azaldutako sistema propiozeptiboa, bestibularra eta ukimena garatzeko. 6.2. HELBURUAK. Helburu nagusiak:  Bost urteko haurrekin integrazio sentsoriala lantzea jolas eta esperimentazioaren bidez.  Ahal den neurrian, integrazio sentsorial disfuntzioak saihestea eta hautematea etorkizunean ikaskuntza arazoak eta egunerokotasunean autonomia arazoak sortu ditzaketenak. Helburu espezifikoak:  Sistema propiozeptiboa, bestibularra eta ukimena garatzea.  Integrazio sentsoriala ipuin motorren bidez lantzea.  Urteko programazioa osatzen duten unitate didaktikoetan integrazio sentsoriala txertatzea. 6.3. METODOLOGIA. Esku hartzea esperimentazio eta jolas ekintzen bidez eramango da aurrera, non haurrek parte hartzaile aktiboak izango diren, haiek izanik ekintzen protagonistak. Hortaz, metodologia parte hartzailea eta konstruktibista izango da, ikasleen esperientzia eta ezagutzetatik abiatuz, taldean zein banaka haien garapen integrala garatzea ahalbidetzen dieten estrategiak burutuz. Haur Hezkuntzan ikasturtean zehar hainbat unitate didaktiko eramaten dira aurrera eta horietan Integrazio Sentsoriala txertatzea aukera ezin hobea da hura lantzeko. Horrenbestez, saio ezberdinak ezarriko dira unitate didaktiko bakoitzean, ikasturtean zehar Integrazio sentsoriala maiztasunez lantzen dela ziurtatzeko eta hura beste ikaskuntzekin batera garatzeko, gelan lantzen denarekin erlazio zuzena ezarriz. Esku-hartzea 5 urteko gelan emango da, horretarako Nubaris Dimentsioko testu liburuak proposatzen duen urteko programaziotik unitate didaktiko bat aukeratuko da eta hori eredutzat hartuta esku-hartze bat proposatuko da. Hurrengo taulan bost urteko gelaren urteko programazioaren antolaketa ikusten da: 1. Taula. Nubaris Dimentsioko 5 urteko programazioa. Iturria: Corrales; Corrales; Iglesias & Sanchez, 2013. Ibaizabal. GrAL honetako proposamena ikasturteko bigarren unitate didaktikoan burutuko da "Egipto" gaiari jarraituz. Arestian esan bezala, ekintza nagusia psikomotrizitatearen bidez landuko da, izan ere, psikomotrizitatea jolasean oinarritutako ekintza da; birak, bueltak, eraikuntzak, eraisketak, oihuak, etab. bezalako ekintzen bidez burutzen dena. Horrela, haurrari haren garapen arlo ezberdinekin erlazionatutako nozioak eskuratzea ahalbidetzen zaio. Gainera, psikomotrizitateak haurraren garapen motorra dauka helburutzat; koordinazioa, lateralitatea eta gorputz kontrola beste arloetako gaitasunak lortzeko beharrezkoak baitira (Cañas, et al. 2012). Ildo beretik, Piaget (1977) esaten zuen moduan, mugimendua adimenaren oinarria da; horri esker espazio-denbora antolaketa eskuratzen delako; era horretan, lateralizazio prozesua errazten da. Aspektu horiek ezinbestekoak dira haurraren garapen intelektualarentzat: irakurketa, idazketa eta ezagutza matematikoen jabetzerako. Horrez gain, mugimendu eta gorputz adierazpenari esker haurrak memoria, atentzioa, arreta eta hizkuntza garatzen ditu. Horrenbestez, esku-hartzea ipuin motor baten bidez burutuko da. Izan ere, ipuin motorra alegiazko mundu batera igortzen gaitu zeinetan pertsonaiak erronka eta abentura testuinguru batean, elkarlanean aritzen diren haurrak identifikatuta senti daitezkeen helburu bat lortzeko (Villegas eta García, 2010). Iglesiaren (2012) ustetan ipuin motorraren bidez haurren sormen gaitasuna garatzen da eta gainera, haurra protagonista bilakatzen da ipuinean kontatzen ari dena integratzen duelako eta bertan narratutakoa irudikatzen duelako. Ildo beretik, Conderen (2001) esanetan ipuin motorren bidez oinarrizko elementu psikomotorrak (gorputz eskema, lateralitatea, espazio-denbora egituraketa, erritmoa), ezaugarri motor koordinatiboak (koordinazioa eta oreka), oinarrizko gaitasunak (lekualdatzeak, saltoak, jaurtiketak, harrerak eta birak) eta gaitasun generikoak (boteak, kolpeak, eramateak, etab.) garatzen dira. Gainera Cañas, et al. (2012) dioten moduan, psikomotrizitateak haurraren autoestimu, auto-kontzeptu eta erlazio interpertsonalak indartzen laguntzen du, haurrak haren gaitasun eta lorpenen kontzientzia eskuratzen du eta. Gauzak horrela, ezinbestekoa da irakasleak ipuina oso ondo ezagutzea, erabiliko den materiala zein espazioa prest izatea eta irakasleak ekintzan beste partaide baten moduan integratzea. Horrez gain, kontuan izan behar da sesioak hiru ataletan banatutako egitura jarraitu behar duela (animazio fasea, ekintzaren garapena eta lasaitasunera buelta). 6.4. JARDUERAK. Jarduerak lantzen duten sistema sentsorialari jarraituz sailkatuta daude; horiek garapen psikomotor (sistema propiozeptibo zein bestibularra) eta ukimen garapena izanik. Lantzen den arloan eta aurrera eramaten den espazioan oinarrituta, jardueren errepresentazio grafiko bat kontsulta daiteke 2. taulan eta era berean, horien azalpen zehatza eta laburpen taula bat ikus daiteke hurrengo bi puntuetan. Garapen psikomotorra. Mugimendua, motrizitate lodia eta koordinazioa sustatzeko ekintzak dira. Hori dela eta, jarduerak espazio ireki edo handietan eramango dira aurrera. Alde batetik, sistema propiozeptiboa lantzen duten jarduerak haurren muskulatura aktibatzea bilatzen dute erresistentzia bati aurka eginez. Beste alde batik, sistema bestibularra lantzeko mugimenduzko ariketak proposatzen dira haurrek oreka, gorputz kontzientzia eta kontrol motorra garatzeko xedez. Ukimen garapena. Ukimen integrazioa garatzeko haurrei ukimen esperientzia ezberdinak izatea ahalbidetzen dieten jarduerak eramango dira aurrera. 2. Taula. Integrazio sentsorial jardueren sailkapena. 2. Ispiluko egiptoarra. Beaudry-k (2011) proposatutako ispiluko jolasean oinarritutako ekintza da. Haurra gelako ispiluaren aurrean jarriko da eta haren irudiaren isla egiptoar baten antzara eraldatuko du ispiluaren ondoan dauden ontzietako material ezberdinak erabiliz. Ontzi horietan behatz-margoa, bizarra mozteko krema, etab. bezalako materialak topatuko ditu eta eskuen bidez material horiekin haien isla margotuko du. 3. "Afrikan, Egipton" dantza egin. Gelan daudela, irakasleak 6. eranskinean ageri den Egiptoko gaiaren inguruko dantza bat erakutsiko die abestiaz lagunduta. Horretarako, hasiera batean irakasleak dantzaren atalak irakatsiko dizkie haurrei eta horiek, ondoren, imitatu beharko dituzte. Jarraian, denok elkarrekin dantza osoa landuko dute. Haurrek dantza barneratuta daukatenean, musikarekin dantza osoa landuko dute irakaslearekin batera eta azkenik, umeek dantza osoa egingo dute musikarekin batera. 4. Esklaboak. Haur bakoitzari orkatilako bat jantziko zaio; horretatik baloi sendagarri txiki bat lotuta daramala. Behin orkatilakoa jantzita izanik, haurra patiotik zehar ibili beharko da orkatilakoari lotuta doan pilota herrestan eramanez, baloiaz tiratuz. 5. Desertuko esploratzaileak. Haur bakoitzari hareaz betetako bandeja bat emango zaio zeinetan hainbat objektu egongo diren ezkutatuta. Hortaz, haurrek harean ezkutatuta dauden objektuak bilatu beharko dituzte begiak itxita dituztelarik. Bestalde, Egiptoko lurra Gasteizen dagoenarekin alderatzeko eskolako baratzera joango dira eta bertako lurra erabiliz ekintza bera burutuko dute. 6. Egiptoko ogia. Haurrek janarien errezetak ekarriko dituzte gelara eta denon artean komentatu ondoren, erabakiko da zein errezeta eraman aurrera. Kasu honetan Egiptoko ogia. Horretarako, irakasleak familiei laguntza eskatuko die eta ikastetxeko jantokian taldeka arituko dira bai ikasleak eta bai helduak, denon artean ogia prestatuz. 7. Papiroa sortzen. Egipton papiroa asmatu zenez, gelan hori sortuko dute ikerketa zientifiko baten bidez. Horretarako, jarraituko duten prozedura honako hau izango da:  Hipotesiak planteatu.  Kola diluitu kafe hotz kantitate txiki batean. Gero ur gutxi gehitu. Nahasketa ez da oso lodia izan behar ezta oso likidoa ere; pikorrik ez egotea ikusiz.  Gasak plastikozko orriaren gainean kokatu eta aurretik prestatutako nahasketa gehitu, aire burbuilak ez gelditzen saiatuz. Denbora luzez lehortzen utzi.  Lehor dagoenean, papiroa plastikozko orritik kentzen dugu ez apurtzeko kontu handia izanik. Amaitzeko, haurrek papiroan haien izenak idatziko dituzte era hieroglifikoan arkatza eta margoak erabiliz. 6.4.2. Jardueren laburpen-taula. Taula honetan proposatutako zazpi jardueren deskribapena, materiala, espazioa, denbora eta taldekatzea azaltzen dira. Era helburu, eduki eta ebaluazio irizpideak adierazten dira 7. eranskinean daudela. 1) Musikaz, irakasleak dantzatu eta haurrek ikusi. 2) Musikarik gabe, irakasleak eta haurrek dantzaren atalak landu. 3) Musikarik gabe, irakasleak eta haurrek dantza osoa landu. 4) Musikaz, irakasleak eta haurrek dantza osoa landu. 5) Musikaz, umeek dantzatu eta irakasleak ikusi. 4 / 5 / 8 1. eremua: 1.2 / 1.4 3. eremua: 3.6/ 3.8 - Orkati - Baloi senda - Sar 5 Desertuko esploratzaileak. 1) Haurrei hareaz betetako bandeja bat emango zaie. 2) Haurrek harean ezkutatuta dauden objektuak bilatu beharko dituzte begiak itxita dituztelarik. 8 1. eremua: 1.2 / 1.4 / 1.5 6.5. EBALUAZIOA. Jardueren ebaluazioa behaketaren eta horretatik ateratako ideien erregistroaren bidez egingo da (ikusi 4. taula); era honetan, haurrek ekintzaren aurrean izandako erreakzioa jasoko da, planteatutako jarduera ondo garatu den eta ikasleentzat interesgarria izan determinatu ahal izango da. Horrez gain, honako parametroak behatu beharko dira: - Jarduera onuragarria izan den. - Ikaslea jarduera jasan duen. - Haurrak jardueraren aurrean jarrera positiboa erakutsi duen. - Ekintza errepikatu beharko liratekeen edo ez; baita zergatia ere. - Ezarritako helburuak finkatzea ahalbidetu duen. 4. Taula. Jardueren behaketa taula. JARDUERAREN BEHAKETA JARDUERA DATA TENPORALIZAZIOA LEKUA IKASLEA OHARRAK BESTE OHAR BATZUK: (Ekintzari, partaidetzari eta egokitzapen mailari dagokionez, errepikatu behar den ala ez, etab.) Ezinbestekoa da irakasleak jarduerak aditasunez behatzea integrazio sentsorial disfuntzio posibleak eta ikasle bakoitzak zailtasunak zein alderditan (indarra, gorputz jarrera, oreka, gorputz-kontrola, jokabidea,etab.) erakusten dituen detektatzeko eta saio bakoitzaren behaketa orrian jasotzeko. Zailtasun nabarmenak antzematen baditu eta horiek beste ekintzetan ere ematen badira ikastetxeko orientazio departamentura jo beharko du tutoreak zein neurri hartu behar den erabakitzeko eta behar izatekotan familiari terapeuta okupazional batera bideratzeko. 7. ONDORIOAK Lan hau integrazio sentsorialean murgiltzeko eta bizitza osoan zehar nire nebak jasandako arazoak eta egoerak hobeto ulertzeko aukera ezin hobea izan da, beraz, oso esanguratsua izan da niretzat burututako lana. Oso aberasgarria izan da artikulu, liburu, hitzaldi eta abarretatik jasotzen nuen informazioa hainbestetan ikusi ditudan jokaera batzuekin lotzea eta horren atzean dagoen arrazoia ikustea; askotan harridura sentituz. GrAL-aren hasieran helburu jakin batzuk ezarri nituen eta horiek bete direla esan dezaket. Ildo batetik, lanaren helburu nagusia lortu da Haur Hezkuntzan integrazio sentsoriala lantzeko programa bat diseinatu dudalako. Hala ere, pena bat izan da diseinua praktikara eraman ezina, horrek esku-hartzearen ebaluazio bat ahalbidetuko lukeelako eta haurrek horren aurrean erakutsitako jarrera aztertu ahal izango zelako. Ildo beretik, etorkizunean irakasle moduan ikasle batek integrazio sentsorial disfuntzioren bat duela antzemateko adierazleak ezagutu ditut, hortaz, ume batek horietako batzuk erakutsiz gero haren egoera hobeto ulertuko nuke eta zer egin jakingo nuke. Gainera, hezkuntza eremuan gai honen inguruan dagoen ezagutza aztertzeko aukera izan dut nahiz eta ikerketa 60 pertsonako lagin batera mugatu. Era honetan, argi geratu da gaur egun oraindik ezjakintasun handia dagoela integrazio sentsorialaren inguruan. Marko teorikoan ikusi denez ukaezina da integrazio sentsorialaren garrantzia, beraz, hezkuntza sisteman horren inguruko hausnarketa bat egin beharko zen eta terapeuta okupazionalaren irudia eskoletan txertatu logopedak eta fisioterapeutak dauden modura, haiek baitira azken batean gai honetan adituak eta haur batek arazoak izatekotan tratamendu egokia eman ahal izango dutenak. Dena den, aitortu behar da integrazio sentsoriala ez dela gai erraza izan lantzerako orduan, oso gai konplexua baita neurozientziarekin erlazio zuzena daukalako eta nik horren inguruko jakintzarik ez baitut. Hori dela eta, askotan termino ezezagun eta zailen aurrean topatu naiz. Lan honetan neurologia ikuspegia at uzten saiatu naiz, hezkuntza eremura eta egunerokotasunera bideratuz. Baliteke horregatik hainbat puntutan behar beste sakondu ez izana. 8. HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK Lan honek hainbat jarraipen lerro izan ditzake. Hasteko, arestian aipatu den moduan proposatutako esku-hartzea praktikara eramatea prospektiba on bat izango litzateke, horrek diseinua ebaluatzeko, zuzentzeko eta zabaltzeko aukera emango lukeelako. Horrekin lotuta, Espainia integrazio sentsoriala terapeuta okupazional baten eskutik ematen den eskola aztertzea oso lan aberasgarria izango zen, horretan eman diren emaitzak eta ondorioak ezagutzeko. Bestalde, integrazio sentsorialaren garapena ez da Haur Hezkuntzan bukatzen beraz, hura Lehen Hezkuntzan nola landu daitekeen planteatzea oso erronka interesgarria da hezkuntza ziklo horretan mugimendurako eta esperimentaziorako aukera gutxiago baitaude ikasketa akademikoan zentratuz. Gainera, irakasle batek integrazio sentsorial arazoak dituen haur batek eskolako egunerokotasunean arazorik ez izateko zein laguntza eman ditzakeen aztertzea ezinbestekoa ikusten dut, ikasle horien ikasketa prozesua errazteko. Hala nola, estimulu bestibularrarekiko hiposentsibilitatea duen ikasle batek mugimendu beharra badu eta aulkian gorputz-jarrera mantentzeko zailtasunak baditu zer baliabide erabili ditzake irakasleak haurra gelan normaltasun batez egoteko? Azkenik, Judith Abelendak 1. eranskinean irakur daitekeen elkarrizketan aipatutako DIR Floortime metodoa ezagutzea eta aztertzea oso prospektiba ona izan daiteke, Lehen Hezkuntzan maiztasunez errutinarekin apurtzeko mugimendua txertatzen duen programa bat da eta. 2. ERANSKINA:INTEGRAZIO SENTSORIALAREN ARAZO SEINALEAK. Hona hemen Ayres (2006); Beaudry (2003, 2006); Del Moral et al. (2013); Kulunka Elkartea (2015) eta Parham&Mailloux-ek (citado en Beaudry, 2005) jasotako integrazio sentsorial disfuntzioen seinale ohikoenak: - Suminkortasuna. - Lasaitzeko zailtasunak. - Gehiegizko amorrualdiak. - Jarrera oldarkorrak. Distraituta egon ohi da eta arreta mantentzea kostatzen zaio. - Alerta egoera altua erakusten du; beti urduri, larri eta beldur dago. - Ez du ondo lo egiten. - Negar asko egiten du. - Nahiko traketsa da eta maiztasunez behaztopa egiten du. - Testura jakineko elikagaiak jatea kostatzen zaio. - Hainbat material ukitzea ukatzen du, esate baterako, harea, behatz margoa, plastilina, etab. - Ez du bainua, krema ematea, orraztua izatea, abar. jasaten. - Arropako etiketak eta josturak ezin ditu jasan. - Gauzak maiztasunez erortzen zaizkio. - Koordinazio arazoak. - Motrizitate fin zailtasunak dauzka: arkatzaren, guraizeen, mahai-tresnen erabilera zaila egiten zaio; botoi eta kremailerak maneiatzerakoan atzerapena erakusten du, zapatak lotzen ikastea asko kostatzen zaio, etab. - Bakarrik janzten eta jaten ikastea asko kostatzen zaio. - Objektuetan indar desegokia aplikatzen du. Esate baterako, oso gogor idazten du, haren koadernoa oso eragabekoa da, orbanez beteta egon ohi da, etab. - Haren gorputza biguna dela dirudi. - Gorputzaren posizio eta mugimenduaren kontzientzia subjektiboa erakusten du; jarrera tonuan; orekan eta begien egonkortzean buru mugimenduen bitartean. - Sozializatzeko zailtasunak ditu eta autoestimu baxua. - Bakarkako jolaseranzko joera dauka eta jendez betetako inguruneak ez ditu gustuko. - Leku zaratatsuak ez ditu jasaten. Itxura eta hondo pertzepzioa: itxura jakin bat hondo batetik bereizteko ikus gaitasuna ebaluatzen du. SOMATOSENTSORIALA Itxuren eskuzko pertzepzioa: esterognosis gaitasuna ebaluatzen du bi era ezberdinetan: 1- ikus irudi baten laguntzaz 2- bi eskuzko identifikazioa. Kinestesia: giharren mugimendua eta posizioa antzemateko gaitasuna ebaluatzen du. Behatzen identifikazioa: haurrak ikertzaileak ukitzen dizkion behatz edo behatzak hautemateko gaitasuna begiak itxita dituelarik. Grafestesia: ikus- ukimen integrazioa eta plangintza motor fina ebaluatzen du. Ukimen estimuluaren lokalizazioa: ukimen estimulu espezifikoen kokalekua ebaluatzen du. PRAXIS Diseinuen kopia: ikus-praktika eta ikuseraikuntza gaitasuna ebaluatzen du. Jarrera praxia: posizioak eta jarrerak imitatzeko gaitasuna ebaluatzen du. Ahozko komandoaren praxia: ahozko argibideetan oinarrituta jarrerak planifikatzeko gaitasuna ebaluatzen du. Eraikuntza praxia: hiru dimentsioko espazioan objektuekin erlazionatzeko gaitasuna, pertzepzio espaziala eta antolatze motorra ebaluatzen du. Bloke sinple eta konplexuen egiturak kopiatzean datza. Sekuentzia praxia: esku zein behatzekin mugimendu segida batzuk errepikatzeko gaitasuna neurtzen du. Ahozko praxia: mingainaren, ezpainen eta masailezurraren mugimendu gauzatzea eta antolatzea baloratzen du, ereduei jarraituz. SENTSORIOMOTOREA Oin oreka eta ibiltzerakoan: orekarako gaitasuna (oin batean/ bi oinetan) ebaluatzen du, estatika eta dinamikoki, begi irekiekin edo itxiekin. Aldebiko koordinazio motorra: eskuekin eta hankekin mugimendu segida bat burutu behar denean gorputzaren bi aldeak koordinatzeko gaitasuna baloratzen du. Zentzumen propiozeptibo eta bestibularraren integrazio sentsoriala neurtzen du. Nistagmus birakorra: Erreflexu ikusbestibularra neurtzen du; hau da, begiaren aurrera eta atzeranzko mugimendu erreflexua, gorputzaren errotazioari jarraituz. Doitasun motorra: begi-esku koordinazioa ebaluatzen du gorputzarekiko posizio erlatibo anitzetan. Iturria: Del Moral et al., 2013, 14.or. BESTE HAINBAT TEST. Hala ere, ebaluazioari dagokionez hainbat erreminta daude prozesatze sentsorialaren alderdi ezberdinak baloratzeko adin tarte ezberdinentzat, formatu eta erabilera aukera ezberdinekoak, etab. 6. taulan jasotzen dira horietako batzuk eta haien ezaugarri nagusiak. 6. Taula. Prozesatze sentsoriala neurtzeko test-ak. FROGA ADINA OINARRIZKO EDUKIA DeGangi- Berk-en IS froga (TSI) 3-5 urte 36 item: jarrera kontrola, aldebiko koordinazio motorra eta erreflexuen integrazioa. Aplikazio azkar eta errazekoa. Ikerketa murritzekoa. Dunn-en profil sentsoriala 3-12 urte Prozesatze sentsorial, modulazio zein estimulu sentsorialari erantzun emozional eta jarrerazkoei buruzko galdeketa zaintzaileentzat. Parham eta Ecker-en prozesatze sentsorialaren ebaluazioa Adin guztiak Zaintzaileek betetako galdeketa ikusmen, ukimen eta bestibular alderdien hainbat jarrera baloratzeko. Royeen-en ukimen inbentarioa oinarrizko eskola adineko haurrentzat Eskola adina Ukimen-defentsa neurtzeko eskala Sensory Processure Measurre (SPM) Parham&Eckler 5-12 urte Eskolan zein etxean prozesatze sentsorial zailtasunak identifikatzeko itaunketa. Zaintzaile eta irakasleek betetzen dute. Miller Assessment for Preschoolers ( MAP) 2.9-5.8 urte Haurren garapen atzerapen medio edo moderatuak ebaluatzeko. 5 eremu neurtzen ditu: erregistro sentsoriala eta ekintza motor oinarrizkoak; koordinazio gordin, fin eta ahozkoa gaitasuna; ahozko zein ez-ahozko (memoria, sekuentzia, ulermena, irudikatze, …) gaitasun kognitiboak eta ikus-espazioaren informazioa interpretatzea eskatzen duten ekintza konplexuak. Sensory Processure Measurre preschool (SPM-P) 2-5 urte Eskolan zein etxean prozesatze sentsorial zailtasunak identifikatzeko itaunketa. Zaintzaile eta irakasleek betetzen dute. Haurtxoen funtzio sentsorialaren testa (TSFI). Gangi eta Greenspain-ena 4-18 hilabete Integrazio sentsorial arazoak identifikatzera laguntzen du: ukimenari erreaktibotasuna, ikus-ukimen integrazioa, funtzio moldagarri motorra, kontrol ikus-motorra, estimulu bestibularrari erreakzioa. Integrazio sentsorialaren teorian oinarritutako behaketa klinikoak. Erna Imperatore Blanche Estandariz azio prozesuan IS teoriaren arabera haurraren jokabidea behatzeko eta interpretatzeko argibideak. Ayres doktorearen hasierako oharrak jasotzen ditu eta beste hainbat ohar espezifiko haurra administratzeko. Iturria: Del Moral et al., 2013, 19.or. 5. ERANSKINA: IPUIN MOTORRA. Bazen behin lagun talde bat Antzinako Egiptora bidaiatzea erabaki zuena, piramideak bisitatzeko nahian. Maletak egin eta desertu batean agertu egin ziren herriko magoari esker (1. BUELTAK EMAN). Motxilak hartu eta desertuan ibiltzen zeudenean (2. NORMAL IBILI) bat-batean gameluak pasa ziren haien ondotik. Gamelutan igoz gero, bidaia ez zen hain neketsua izango beraz, gamelutan bidaiatzea erabaki zuten. Baina hori lortzea ez zen erreza izan, gameluen gainean zeuden sokei eutsi behar zietelako. Horretarako, oin puntetan ibili behar izan ziren soka heltzen saiatuz (3. OIN PUNTETAN IBILI BESOAK GORANTZ ALTXATUTA ETA ESPALDERETARA HELTZEAN HORIETATIK ZINTZILIKATU). Azkenean, gameluen gainean igo ziren eta desertuan zehar eroso bidaiatu zuten. Denbora pasa ahala ibai batera heldu ziren, Nilo ibaia zen! Gameluak gelditu egin ziren, zubia estua baitzen haientzat eta salto batez jaitsi ziren hareara (4. SALTO EGIN). Lagun taldeak gameluetatik jaitsi eta zubia oinez gurutzatzen hasi zen (5. BI ESERLEKUREN GAINETIK IBILI). Hasieran, zubia lasaitasunez zeharkatzen zuten bitartean, denak zeuden liluratuta ibaiaren edertasuna ikusirik baina, pixkanakapixkanaka, zubia estutzen joan zen (6. ESERLEKU BAKAR BATEN GAINETIK IBILI) eta gero eta gehiago estutzen zihoan (7. SOKA BATEN GAINEAN IBILI). Azkenean, zubiaren amaiera heldu zen baina ez zeuden ibaiaren beste aldean oraindik. Zenbateko zabalera ote zuen Nilo ibaiak? Lagunek orduan, geratzen zen zatia igeri egiten gurutzatzea erabaki zuten. Igeriketan zeudela, bat-batean errekan krokodiloak zeudela ikusi zuen lagun-taldeak eta oso beldurturik, ibaian zeuden arroka batzuetan igo zen (8. MATERIAL EZBERDINEN GAINEAN IGO – GOMA ESPUMAZKO BLOKEAK, PLASTIKOZKO BLOKEAK, ETAB. -) (ZAILTASUNA GEHITU NAHI IZANEZ GERO LAINOA HELDU ZELA ADIERAZI ETA BEGIAK ITXI). Denbora luzez zain egon ziren baina bat-batean taldeko batek ibaian zehar enborrez egindako baltsa bat zetorrela ikusi zuen eta horren gainera igo egin ziren guztiak ahal moduan. Baltsa gainean zegoela lagun-taldea, ibaiaren ur lasterrak baltsa eraman zuen eta horrekin batera, lagun-taldea (9. KOLTXONETA GAINEAN ZUTIK JARRIKO DIRA ETA IRAKASLEAK HURA MUGITUKO DU KULUNKATUZ). Azkenean, baltsa Niloren ertz batean gelditu egin zen eta lagun taldeak korrika jaitsi egin zen izututa (10. KORRIKA EGIN). Zelako abentura! Bazirudien ez zirela inoiz piramideak ikustera ailegatuko baina amore emateko prest zeudela. Lagun batek oihukatu egin zuen haien aurrean gertu-gertu piramideak zeuden eta. Ezin zuten sinetsi! Zelako zortea baltsa hor geldi izana! Lagun taldea piramideetara abiatu zen eta behin hara helduta horrela adierazi zuen lagun batek: - Begira tunel bat! Tira, goazen momiak ikustera! Tunela oso ilun zegoen baina bertatik arrastaka sartu ziren guztiak poliki-poliki (11. PSIKOMOTRIZITATE TUNEL BATEN BARRUTIK DESPLAZATZEA) gela batera helduz. Linternak hartu eta esploratzeari ekin zioten. Bat-batean zarata bat entzun zuten eta izuturik korrika igo zituzten topatu zituzten eskailerak (12. ESPALDERETATIK EDO EGOTEKOTAN ESKALADA- MURRUTIK IGO). Azkenik, piramidetik kanpo ateratzea lortu zuten eta piramidearen goiko aldean geratu ziren bertatik Egiptoko bistaz goxatzeko. Zelako lurralde polita Egipto! Azkenean lortu zuten piramideak bisitatzea eta poz-pozik jarri ziren denak. 7. Taula. Ipuin motorraren ekintzen azalpen taula. GAITASUNAK 1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. 2. Matematikarako gaitasuna. 3. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. 4. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. 5. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. 6. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. 7. Ikasten ikasteko gaitasuna. 8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. HELBURUAK 1- Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala 2- Ingurunearen Ezaguera 3- Hizkuntzak: Komunikazioa eta adierazpena 1.1. Haurrak bakoitza ezberdina dela ikustea eta nork bere buruaren irudi erreal eta positiboa eratzea autoestimuko eta autonomia sentimenduak garatuz. 1.2. Bere gorputza eta haren funtzioak ezagutzea eta adieraztea, dituen aukerak eta mugak aurki ditzan.. 1.3. Beharrak, sentimenduak emozioak edo lehentasunak identifikatzea, horiek menderatzeko eta adierazteko; baita horiek besteengan identifikatzea eta errespetatzea. 1.4. Eginkizun sinpletan eta arazoetan aurrera egiteko, haren jarduna planifikatzea; frustrazio egoerak gainditzea, eta besteengan beharrezko lankidetza bilatzea. 1.5. Estrategiak garatzea, afektu, jolas, elikadura eta mugimendu beharrak gero eta gehiago kontrolatzea; autonomia eta poztasuna erakutsiz. 1.6. Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, besteekiko harremanetara moldatzeko; mendetasun- edo nagusitasunik gabe. 2.1. Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak ezagutzea eta errespetatzea. 2.2. Hainbat gizarte-talde hurbilen zenbait ezaugarri, kultura, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek ezagutzea, konfiantza-, errespetu- eta estimazio-jarrerak sortze aldera. 2.3. Elementuen ezaugarriak identifikatzea, eta horiek taldekatzea, sailkatzea, ordenatzea eta kuantifikatzea pentsamendu logikomatematikoa garatzeko. 3.1. Gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia-hizkuntzekin saiakuntzak egitea, ekoizpenetan modu sortzailean parte hartzea, haiekiko interesa erakustea, eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere. 3.2. Hizkuntza horiez guztiez jabetzen joatea; beharrak, nahiak, sentimenduak, esperientziak eta errealitatea adierazteko. 3.3. Besteen mezuak ulertzea testuinguru ezberdinetan; eta horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea, komunikazio-asmoak egoki interpretatzeko. 3.4. Gorputz kontrola eta zentzumen pertzepzioa garatzea; eta tonua, oreka eta mugimenduaren koordinazioa inguruko ezaugarrietara egokitzeko. 3.5.Kultura ezberdinetako hainbat literatura-testu ulertzea, ozen irakurtzea, kontatzea eta haiekiko interesa izatea, beti haiez gozatzeko 3.6.Komunikazioaren aldeko jarrera erakustea, hizkuntza ofizialetan zein atzerriko hizkuntzetan; eta horien ekintzetan parte hartzea 3.7.Hizkuntza idatziaren gizarteko erabilerak ezagutzen hastea, haren funtzionamendua aztertzeko. Iturria: EAE: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, 2010. 121/2010 Dekretua. EDUKIAK 1- Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala 2- Ingurunearen Ezaguera 3- Hizkuntzak: Komunikazioa eta adierazpena 1. Blokea: Gorputza eta norberaren irudia: 1.1.1. Norberaren ezaugarriak, aukerak eta mugak balioesten eta onartzen joatea. Norberaren gaitasunean eta aukeretan konfiantza izatea, eguneroko eginkizunak eta ekintzak gauzatzeko. 1.1.2. Gorputz eskema gero eta modu errealagoan eta osatuagoan adieraztea. 1.1.3. Norberaren eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, bizipenak, lehentasunak eta interesak identifikatu, adierazi eta kontrolatzen ikastea. 1.1.4. Ingurukoen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, errespetatzea eta jarrera diskriminatzailerik ez izatea. 2.Blokea: Jolasa eta mugimendua: 1.2.1. Manipulazio-trebetasunak koordinatzea eta kontrolatzea, eta usu baliatzen diren tresnak modu eraginkorrean erabiltzea 1.Blokea: Ingurune fisikoa:elementuak, harremanak eta neurriak. 2.1.1.Inguruneko objektuen eta materialen funtzioak eta eguneroko erabilerak aztertzea. Norberaren eta besteen objektuak errespetatzea eta zaintzea 2.1.2. Bilduma baten elementuen kalkulu zehatza egitea. Maneiagarri diren kopuruen zenbaki kardinalak erabiltzea. Kontatzeko zenbaki-segida ahoz erabiltzea 2.Blokea: Natura Ezagutzen hastea 2.2.1. Naturarekiko eta izaki bizidunekiko jakin-mina izatea. 3.Blokea: Kultura eta bizitza gizartean 2.3.1.Norberaren eta inguruko kultura-nortasuneko zenbait nortasun-ezaugarri (hizkuntzak, ohiturak, tradizioak) ezagutu eta aintzat hartzea. 1.Blokea:Hitzezko hizkuntza. 3.1.1.Ahozko testu errazak( kontakizunak, ipuinak, abestiak,asmakizunak,..) ulertzea 3.1.2. Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea. 3.1.3.Hizkuntza idatzira eta adierazpen grafikoetara hurbiltzen hastea, komunikatzen, informatzen eta gozatzen ikasteko 3.1.4. Kultura-tradizio bateko eta besteko literatura-testuak ezagutzeko interesa eta jakinmina 2.Blokea: Ikus entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak 3.2.1.Ikus entzunezko ekoizpenak ( filmak, bideoak edo irudien aurkezpenak) ikustea. Horien edukiei eta estetikari buruzko balioespen pertsonala egitea. 1.2.2. Konfiantza izatea norberak ekintzarako dituen aukeretan; eta parte-hartzea eta ahalegina egitea, jolasetan eta ariketa fisikoa egitean 3.Blokea: Jarduera eta egunerokotasuna: 1.3.1. Taldeko eginkizunetan, lankidetzan aritzeko aldeko jarrera izatea, eta ingurukoen zailtasunen aurrean sentikortasuna erakustea. 4.Blokea: Norberaren zaintza eta osasuna: 1.4.1. Laguntza behar izanez gero, eskatzea eta onartzea. 2.3.2. Denboran zehar bizimoduan zein ohituretan gertatu diren aldaketak identifikatzea. 2.3.3.Kultura desberdineko jendearekin errespetuzko, afektuzko eta elkarrenganako harremanak ezartzeko interesa eta aldeko jarrera izatea 3.Blokea: Arte Hizkuntza 3.3.1.Plastikako ekoizpenak egitea, hainbat material eta teknika erabiliz. 4.Blokea: Gorputz Hizkuntza 3.4.1.Adierazpen-baliabide gisa, norberaren gorputzak dituen komunikatzeko aukerak aztertzea, horietaz jabetzea eta erabiltzea 3.4.2.Dramatizazio-, imitazio- eta dantzajardueretan eta gorputz- adierazpeneko bestelako jolas batzuetan parte hartzea 3.4.3.Espazioaren, erritmoaren , tonuaren eta denboraren lehen nozioak eskuratzea errazten duten mugimenduak erraztea. Iturria: EAE: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, 2010. 121/2010 Dekretua 10. Taula. Ebaluazio irizpideak moldatuta. EBALUAZIO IRIZPIDEAK 1- Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala 2- Ingurunearen Ezaguera 3- Hizkuntzak: Komunikazioa eta adierazpena 1.1.Ea planteatzen diren ekintza berriak aurrera eramateko gogorik erakusten duen, eta pixkanaka lortutiko aurrerapenekin disfrutatzen duen. 1.2.Eguneroko jarduerak egiterakoan, ea tresnak eta lanabesak era egokian erabiltzen eta maneiatzen dakien. 1.3.Ea jolasteko garaian, era egokian eta modu aktiboan parte hartzen duen 1.4.Ea jarrera egokia duen elkarlanerako 1.5. Era bateko edo besteko hizkuntzak erabiliz, ea adierazten dituen sentsazioak, emozioak eta bizipenak. 1.6. Helduei laguntza eskatuz, ea jarduera errazen sekuentzien plangintza egiten duen, bertan egin beharreko arazo txikiei soluzio bat bilatzeko 2.1.Ea ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakusten duen 2.2.Ea zenbaki-segida erabiltzen duen objektuak edo elementuak zenbatzeko. 2.3. Ea kulturarekin erlazionatutako jardueretan parte hartzen duen eta haien ezaugarriak identifikatzen dituen. 3.1. Komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko, ea hizkuntza idatziko euskarri batzuk ( horma-irudiak ) gero eta modu autonomoagoan erabiltzen dituen 3.2. Arte-, teknologia- , musika- , gorputz- eta ikus-entzunezko hizkuntzetako berezko bitartekoak, materiala eta teknikak erabiliz adierazten jakitea eta komunikatzea, eta baliabide horien aukerak aztertzeko, horien ekoizpenekin gozatzeko eta ingurukoekin esperientzia estetikoak eta komunikaziozkoak izateko interesa erakustea 3.3. Ea modu aktibo batean parte hartzen duen ikasgelan sortutako irakurketa- eta idazketa proposamenetan 3.4. Ahozko komunikazio egoeretan elkarrizketaren bitartez, txandak errespetatuz… parte hartzen dakien 3.5. Atzerriko hizkuntza erabiltzen den momentuan, ea hizkuntza hori erabiltzeko gai den. 3.6. Jolas-egoeretan, ea ulertzen dituen helduen komunikazio-asmoak 3.7.Mezuak, kontakizunak, deskribapenak...ea entzun eta ulertzeko gai den 3.8. Ea bakoitzaren gorputza gero eta hobeto kontrolatzeko gai den, bai mugimendu aldetik (lekualdaketak, martxa, lasterketa, jauziak...) baita atsedenean ere (oreka, jarreraren kontrola...) Iturria: EAE: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, 2010. 121/2010 Dekretua.
science
addi-24bae8237278
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/31976
Ibilgailu elektriko baten propultsio-sistemaren denbora errealeko simulaziorako gida-ziklo eta bateria modeloak
Rodríguez Elorriaga, Igor
2019-03-11
Azken urteetan nabariagoak egin dira klima aldaketaren ondorio izugarriak, eta gizakia gertakari horren erruduna dela ondorioztatu du zientziak. Alde horretatik, negutegi efektuko gasen emisioa horren eragile garrantzitsuenetarikoa da, eta hauen % 14ak garraioen emisio modura du jatorria. Hori dela eta, ibilgailu elektrikoaren garapenari bultzada handia ematen hasi zaio. Konbustio bidezko motorrak dituzten ibilgailuek (ICV) etorkizunean betatzeko legeak ezarri direla da honen adibide argia. Hala ere, ibilgailu elektrikoa (EV) bideragarria izan dadin, prezioa, elikadura-gune kopurua eta autonomia mugapena bezalako faktoreak kontuan izan behar dira. Hain zuzen ere, azken hau da lan honetan landuko dena. Ibilgailu elektrikoaren autonomiaren kalkulua gida-zikloetan oinarritzen da. Hauek gidatze ohitura tipikoak deskribatzen dituzte, denboraren menpeko abiadura-profil ezberdinez. Gerora, simulazio edota energia absorbitzeko dinamometro-txasis batean aplikatuak izateko. Proiektu honetan, ibilgailu elektrikoen autonomia lortzeko simulazio-plataforma bat garatuko da. Honetan, gida-ziklo ezberdinak simulatzeko aukera emango da. Gainera, ibilgailuaren parametro mekanikoak jakinik, bere dinamika simulatuko ahalko da ere. Horrez gain, bateriaren karga egoera lortzeko, ibilgailu elektrikoen bateria modeloa eratuko da. Guzti hau, Matlab/Simulink plataforman eraikiko da, gerora APERT ikerkuntza-taldean garatu den ibilgailu elektrikoaren propultsio-sistemaren modeloan inplementatzeko. Horrela, gida-zikloen araberako bateriaren kargaren joera aztertzeko aukera eskainiko da denbora errealeko simulazio bidez. Irudien zerrenda 1.1 Irudia. CO2 kontzentrazioa atmosferan (iturria NOAA). Hori guztia kontuan izanda, argi geratzen da beharrezkoa dela konbustio bidezko ibilgailuak soluzio ekologikoagoengatik ordeztea. Alde horretatik, ibilgailu elektrikoa kontsideratu daiteke aukera bezala. Hala ere, teknologia horrek garapen handia behar du bideragarri izateko. Izan ere, hurrengo faktoreak izan behar dira kontuan [14,15,16]:  Momentuz prezioak ez dira lehiakorrak diesel edota gasolina ibilgailuekin alderatuz gero.  Gaur egun ez dago elikadura-gune nahikoak hirietan.  Autoen elektrikoen autonomia mugatua da, gaur egun dagoen bateria teknologia dela eta. Gainera, autonomia teorikoak sarritan ez datoz bat errealitatearekin, eta auto elektrikoen bateria kargatzea erregaidun ibilgailuen errepostaia bezain azkarra ez denez, gai horretan sakontzea garrantzitsua izango litzateke. Beraz, ibilgailu elektriko berriak diseinatzerakoan, garrantzitsua da autonomia erreala zein izango den aurreikustea. Alde horretatik, autonomia hori zehazteko gidatze-ziklo estandarizatuak erabiltzen dira. Hauek abiadura/denbora grafika baten puntu segida bat adierazten dute, eta ibilgailuaren kontsumo- eta emisio-kantitatea era normalizatu batean kalkulatzeko erabili ohi dira. Hori lortzeko, ibilgailuaren portaerak ebaluatu eta konparatu egiten dira, baldintza kontrolatuetan edota laborategi baldintzetan, hala nola simulazio bidez edota energia absortzio dinamometro txasis batekin [17]. Pertsona bakoitzaren gidatze ohituren desberdintasuna, gidariaren beharrak, errepidearen ezaugarriak, trafiko-mota eta beste ezaugarri gehiagoren ondorioz; jakina da ezin dela guztiz aurreikusi auto batek izango duen autonomia [17]. Horregatik, baliteke gida-ziklo batek errealitatea guztiz ez adieraztea, eta beste gida ziklo bat edota gidatze baldintza errealen inguruko datu espezifikoak behar izatea. Proiektu honetan, ibilgailu elektrikoen autonomia diseinu-prozesuaren hasierako faseetan estimatzeko simulazio-plataforma bat gauzatuko da. Simulazio-plataforma horrek hainbat gidaziklo ezberdin simulatzeko gaitasuna izango du. Horrez gain, ibilgailuaren dinamika simulatuko du ere; ibilgailuaren parametro mekanikoak ezagutuz, posible izango du ibilgailuaren propultsio-sistema elektrikoan sortuko diren abiadurak eta momentu elektromagnetikoak zehaztea. Azkenik, ibilgailuaren bateria pila baten modeloa ere eratuko da, aukeraturiko gidazikloaren arabera ibilgailuaren bateria karga egoerak duen portaera aztertzeko. Helburu hori betetzeko, literatura zientifikoan dauden gida zikloak aztertuko dira, lehenik eta behin, ondoren horiek Matlab/Simulink ingurunean inplementatzeko. Horrez gain, ibilgailu elektrikoaren ibilgailu-dinamika zehazten duten matematikak aztertuko dira, eta horiek ere modeloan integratuko dira. Gainera, literatura zientifikoko ibilgailu elektrikoen bateriak aztertu, horietan egokiena aukeratu eta dagokion eredu sinplifikatuaren simulazioa burutuko da. Propultsio-sistema osoaren simulazioa gauzatzeko beharrezkoa den karga konputazionala oso handia denez, garatutako modeloak OPAL-RTren RT-Lab OP4510 denbora errealerako simulatzaile digitalean integratuko dira. Era horretara, simulazio-denborak murriztu ahal izango dira, eta APERT ikerkuntza-taldeko beste proiektu batean lantzen ari den propultsiosistemaren denbora errealeko modeloarekin batera simulatu ahal izango da. Proiektua APERT (Applied Electronics Research Team) EHUko elektronika aplikatuko ikerkuntza taldearekin burutua izan da. Talde hau Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle, aurre doktore eta doktore ikerlari, zein master eta graduko ikasleek osatzen dute. APERT taldean buruturiko jarduera nagusiak hauexek dira:  Administrazio ezberdinek deialdi publiko bidez finantzaturiko ikerkuntza eta garapen (I+G) proiektuetan lankidetza.  Ikerkuntza taldearen gaien ildoarekin bat datozen I+D proiektuak, enpresa edo erakundeen kontratu moduan.  APERT taldearen ikerkuntza ildoekin erlazionaturiko enpresentzako formazioa.  APERT ikerkuntza taldearekin loturiko teknologia aholkularitza, ikaskuntza teknikoak edota txostenak.  Doktoretza tesiak, nazioarteko aldizkarietan argitalpenak, kongresuak eta patenteak. Hau kontuan izanik, taldearen ikerkuntza arloak bi dira. Alde batetik, zirkuitu birkonfiguragarriak eta SoC (System-on-Chip) eta, bestetik, energia bihurgailuentzako kontrolzirkuituak. Zehazki, lan hau potentzia bihurgailuen kontrolerako zirkuituen garapen eta ikerkuntzan kokatzen da. Momentu honetan, APERTeko potentzia-elektronikaren inguruko ikerkuntza-ildoak ondorengo esparruetan ardazturik daude:  Ibilgailu elektrikoaren propultsio sistemarentzako elektronika: Atal honetan, ibilgailu elektrikoen propultsioan erabilitako potentzia inbertsore eta bihurgailuen errendimendu, kontrol eta hozketa-sisteman hobekuntzak garatzen dira.  Transmisioa eta banaketa korronte zuzenean: Gai honetan, itsas energiaren transmisio eta banaketa sistemak garatzen dira. Zehazki, gradu amaierako lan honetan lorturikoa, ibilgailu elektrikoaren propultsio-sistemarako denbora errealeko plataforma baten garapen-proiektuan ezarriko da gerora. Horrela, aztertu eta garaturiko gida-ziko zein bateriaren modeloaren menpe, potentzia-sistema hainbat esparrutan aztertzeko aukera emango da. 3. Kapitulua Helburuak eta proiektuaren irismena Lan honetako helburu nagusia ibilgailu elektriko baten propultsio-sistemaren denbora errealeko simulaziorako gida-ziklo eta bateria modeloak garatzea eta egiaztatzea. Honela, gida-ziklo bat martxan ari den bitartean bateriaren karga egoera jakitea lortu ahal izango da. Gauzak horrela, ondorengo helburu espezifikoak burutu beharko dira gradu amaierako lan hau betetzeko: 1. Ibilgailuen gida-zikloen ikerkuntza burutzea, batez ere ibilgailu elektrikoena eta, horrez gain ibilgailu elektrikoetan erabilitako baterien artearen egoera aztertzea. Horretarako, aldizkari zientifikoetan aurkituriko informazioaz baliatuz. 2. Gida-zikloa inplementatuko den ibilgailu-modeloaren eta bateria-modeloaren eredu matematikoa aztertzea eta ulertzea. 5. Denbora errealeko simulazioan inplementaturiko modeloen emaitza jasotzea, gidaziklo zein baterien emaitzak bateratuz. Beraz, proiektuaren irismena da ikerkuntza taldearentzat denbora errealeko propultsiosisteman erabili ahalko diren gida-ziklo zein bateria-modelo balioztatuak eskaintzea. Horrela, etorkizuneko denbora errealeko ibilgailu elektrikoaren propultsio-sistemaren simulazioa burutzean gida-ziklo eta bateria ezberdinak erabiltzeko aukera eskainiko da. Aurretik azaldu bezala, ibilgailuen emisio-kopuruak eta autonomia kalkulatzeko erremintak dira gida-zikloak. Alde horretatik, ziklo bakoitzak egoera jakin bat definitzen du. Gauzak horrela, badaude alde batetik, ibilgailu pisutsuentzako zikloak eta, bestetik, pisu gutxiko ibilgailuentzako zikloak. Gure modeloa pisu gutxiko ibilgailuen sailean kokatzen denez, mota honetako gida-zikloak aztertuko ditugu. Horrez gain, zikloak eratzen dituen lurraldearen ezaugarrien arabera ere desberdinak izango dira ziklo horiek, hala nola klimaren, tenperaturaren, orografiaren, errepideen ezaugarrien eta trafikoaren arabera, besteak beste. Ondorioz, Herrialde askok beraien gida-ziklo propioak garatu dituzte. Guzti hori kontuan hartuta, gida-ziklo askorekin aurkitzen gara, bai dokumentu teknikoetan eta baita literatura zientifikoan ere. Horregatik, ibilgailuen estandarizaziorako erabiliak izan diren ziklo garrantzitsuenak aztertuko ditugu, 4.1 irudian ikus daitezkeen bezala. Ingurune geografikoaren arabera sailkatu dira gida-zikloak lan honetan. Jarraian, Japoniako, Europako eta Estatu Batuetako ziklo esanguratsuenak aztertzen dira, beraien eboluzio historikoa erakusten da, gida ziklo horien xehetasunak azalduz, eta beraien arteko konparaketa bat eginez. Atal hau ongi ulertzeko, beharrezkoa da, lehenik eta behin, hurrengo orrialdeetan sarri errepikatuko diren eta gida-zikloekin erlazionatuta dauden kontzeptu garrantzitsuenak definitzea. Alde horretatik, hurrengo kontzeptuak nabarmen daitezke:  Itopuntu-egoera ibilgailua martxan egon arren, mugitzen ez deneko denbora tarteari dagokio. Baldintza hau, askotan eman ohi da hiriko trafikoan edota errepide jakin batean auto-ilarak direnean.  Ponderazio terminoa zenbait ziklotan agertuko den hitza da. Honekin, Zikloaren atal bati edo zikloa erabiltzeko modu jakin bati ematen zaion garrantzia adierazten da. Hau da, ziklo batean hasiera hotzeko atala % 75ean ponderaturik badago; ibilgailuaren emisio eta autonomia kalkulatzerako orduan, emaitzaren % 75a atal horrekin lortu da. J4 zikloa 10 mode (J10) zikloarekin ordezkatua izan zen emisio test ofizial bezala 1973an [19]. Hau ere ibilgailu arinen emisio-egiaztapena burutzeko erabili zen, hiriko gidatze-baldintzak simulatuz. Zikloak 40km/h-tan 15 minutuz egindako beroketarekin hasi eta 4.3 irudian ageri den abiadura-profila jarraitzen du, azken hau 6 aldiz errepikatuz [20]. 11 mode (J11) zikloa 1975an hasi zen erabiltzen, eta 2008rarte aplikatu zen. Honekin, hasiera hotzarekin abiarazitako ibilgailuek sorturiko emisioak kontuan hartzea lortu nahi zen. Horretarako, 1973an gidatze ohituren inguruan egindako ikerkuntzetan kontuan hartu zen goizean goiz Tokiora bidaiatzen zuten ibilgailuak hasiera hotz bat zutela [18]. Zikloa 25 s-ko itopuntu tarte batekin hasten da, gero 4 aldiz errepikatua izateko. Ziklo bakoitzaren iraupen-denbora 120 s-koa da, eta 60 km/h-ko abiadura maximora heltzen da [21]. Gida-zikloa hasiera berokoa da. Horregatik, 15 minutuko aurre beroketa batekin hasten da, eta tarte horretan ibilgailua 60km/h-ko abiaduran mantentzen da. Ondoren, itopuntu test-a dator, eta berriz 60km/h-tara jarriko da, baina, kasu honetan, 5 minututan. Amaitzeko, 15 mode segmentua abiarazten da, eta horrela badago J10-15 zikloa hasteko prest. 4.5 irudian ikus daitekeen bezala, gida zikloa 3 J10 zikloz eta J15 ziklo batez osaturik dago, eta 70km/h-ko abiadura maximora helduko da ibilgailua ziklo estandarizatu honetan [21]. 2005eko emisio-arautegi Japoniarrean, gida ziklo berri bat aurkeztu zen, JC08 izenarekin. Test honek hiri Japoniarretan gertatzen diren auto-pilaketekin erlazionatuta dagoen trafikoa adierazten du. Horretarako, itopuntu-tarteak eta sarri ematen diren azelerazio eta balaztatzeak kontuan hartzen dira. Gainera, test-a bi aldiz errepikatzen da, bata hasiera hotzarekin eta bestea beroarekin [23]. Zikloan 1204 segundotan 8.17 km-ko distantzia burutzen da, eta 81.6 km/h abiadura maximora heltzen da [24]. Beraz, esan daiteke ziklo honek gida-baldintza errealagoak adierazten dituela, aurreko zikloekin konparatuz, baldin eta hiriguneetako gida-baldintzak kontuan hartzen badira. Emisioak era zehatzago batean aztertu ahal izateko, ondorengoa ezarri zen Japonian: emisio azterketa metodoan, lehenik 11 mode zikloa hasiera hotzeko JC08 zikloarekin aldatuko zen 2008an, eta J10-15a hasiera beroko JC08arekin 2011n [25]. Ziklo bakoitzaren batezbestekoak garrantzia ezberdina izango luke hurrengo zerrenda ikusi daitekeen bezala [26]: Beraz, ziklo ezberdinak konbinatzea hartzen da emisioen eta autonomiaren azterketarako Japonian gaur egun. Estatu batuetan, California 7 mode zikloa izan zen estatu osoan ezarri zen lehen gida-zikloa, eta 1968an EEBB test prozedura federala (1968 U.S. Federal Test Procedure) izena eman zitzaion. Honekin, oso ohikoan zen goizeko lehen orduko trafiko-pilaketa irudikatu nahi zen, garai hartan, ordu horietako kutsatzaile primarioak smog fotokimikoari egindako ekarpenaren garrantzia ulertzen ez zen arren [27]. Zikloaren iraupena 137 s-takoa da, eta 80 km/h (50 mph) inguruko abiadura maximora heltzen da (4.7 irudia). Gida-ziklo espezifiko honen test-prozedura aplikatzerako orduan, zikloa 7 aldiz errepikatzen zen. Lehenengo laurak ibilaldi hotz bezala kontuan hartzen ziren, % 35ean ponderatua, eta hurrengo 6-7 errepikapenak ziklo bero bezala, % 65ean. Hiri ibilbidea simulatzen duen ziklo hau bi zatitan banatzen da (4.8 irudia). Lehena, hasiera hotzarekin hasten da, eta % 43ko ponderazioa dauka. Aldiz, bigarren atalari % 57ko ponderazioa dagokio. Osotasunean, 1372 s-ko zikloa osatzen da guztira, 19.6 mph-ko (31.5 km/h) batez besteko abiadurarekin, eta 56.7 mph-ko (91.25 km/h) abiadura maximoarekin [28]. HFET (Highway Fuel Economy Test) edo HWFET bezala ezagututako gida zikloa, 1974an EPA erakunde Estatu Batuarrak garatu zuen. Pertsonen gidatze-esperientziak era osatuago batean lortzeko agentziak autobide-portaera (Highway) islatu zuen ziklo honetan [30]. Test-a bi aldiz abiarazten da, bien arteko gehienezko 17 s-ko tartearekin. Lehenengo testa aurre-prestaketarako sekuentzia da, eta bigarrena emisioen neurketa bera izango da. Bere iraupena 765 segundotakoa da, 16.45 km-ko (10,26 mila) ibilbide-distantziarekin, eta 77.7 km/h-ko (48.3 mi/h) batez besteko abiadurarekin (4.10 irudia) [31]. Ziklo urbanoekin konparatuta, ibilgailuaren funtzionamendu-dinamika askoz ere egonkorragoa da, aldaketa leunagoekin eta abiadura altuagoekin, autobideetan gertatu ohi den bezala. 1990erako, FTP-75 eta HFET zikloak momentuko gidatze moduen adierazgarri ez zirela antzemanez, EPAk beste ziklo osagarri batzuk garatu zituen, 1990an lorturiko datuetan oinarrituta. Horien artean US06, SC03 eta C-FTP gida-zikloak definitu ziren. Lehenarekin, autobideko gidatze-modu oldarkorrak simulatzen ziren; bigarrenarekin, hiri barruko zirkulazioa, aire egokitua piztuta izanik eta, azkenarekin, tenperatura baxuko gidatzea [32]. SC03 test prozedura federal osagarria FTP-75 testarekin ziurtaturiko ibilgailuetan erabilia izan ohi da. Hiri barneko zirkulazioa adierazten du test horrek, 5.8 km-ko (3.6 miliako) ibilbide bat adierazten duena, hain zuzen ere. Batez besteko abiadura 34.8 km/h-koa da, eta 88.2 km/h-ko abiadura maximoa lortzen da 596 segundoko ziklo honetan [34]. Azkenik, datu aipagarri bezala, EPAk 2005-2006an test prozedura eta kalkuluak berriz aztertu zituen. Ondorioz, erregai ekonomia balioak, aipaturiko azken 5 ziklo hauen (FTP-75, HFET, SC03, US06 eta C-FTP) konbinazio eta ponderazio zehatz bidez kalkulatzeko 5-cycle prozedura eratu zen [32]. ECE-15 zikloa hiriko gida-ziklo bat da, eta UDC (Urban Driving Cycle) izenaz ere ezagutzen da. Ohikoa denez, hiriko gidatze-baldintzak adierazteko sortu zen, adibidez Erroma edo Paris bezalako hirietan gertatzen direnak. Ziklo honen ezaugarri bereizgarriak motorraren karga, ihes-hodiko gasen tenperatura eta ibilgailuaren abiadura baxuak (50km/h gehienez) izatea dira [35]. 91/441/EEC kontseiluko zuzentarauan ziklo konposatu berria definitu zen [37], MVEG-A zikloa (Motor Vehicle Emissions Group) izenaz ere ezagutzen dena. Bertan, aurretik aurkezturiko ECE15 eta EUDC (Extra Urban Driving Cycle) zikloa erabiltzen dira. Azken honekin, bere izenak adierazten duen bezala, hiriz kanpoko gidatze prozesua gida-zikloari gehitzea lortu nahi zen. Horretarako, ziklo oldarkor berri horretan 120km/h-ko abiaduraraino heltzen den abiaduraprofila ezartzen da. Kasu honetan, ez dago itopuntu-egoerarik ziklo erdian, soilik hasiera eta bukaeran. Abiadura konstanteak denbora luzeagoz mantentzen dira, eta iraupena 400s-takoa da (4.14 irudia, EUDC zatia). Ziklo osoa 4 ECE-15 zikloz eta EUDC ziklo batez eratzen da. Gainera, testa burutu baino lehen, motorra 20-30 °C-tara uzten da sei orduz gutxienez, eta ondoren zikloa 40s-ko itopuntu batekin hasten da beheko irudian ikusi daitekeen bezala [35].  3. klasea PMR altuenarekin, 3 klasea Japoniako eta Europako gidarien eredua da. Klase hau bi mailatan banatzen da:  3b klasea, 120 km/h-ko abiadura maximoa gainditzen duten ibilgailuentzat.  3a klasea, 120 km/h-ko abiadura maximoa gainditzen ez duten ibilgailuentzat (abiadura hori fabrikatzaileak ezarritako muga litzateke). Alde horretatik, 4.15 irudian soilik 3b gida-zikloa erakusten den arren, 3a klasearen abiaduraprofila honen antzerakoa izango litzateke, baina baxuagoa. Irudiak erakusten duen profilean lorturiko abiadura maximoa 131.3 km/h-koa da, eta zikloaren iraupena 1800 segundotakoa da [42].  2. Klasea Klase hau Indiako ibilgailuen eta Japonia zein Europako potentzia baxuko ibilgailuen adierazlea da. Klase honetan, abiadura maximoa 123.1 km/h-koa izango litzateke, eta zikloaren iraupena aurreko klasean bezalakoa, hori da 1800 segundotakoa [42].  1. Klasea PMR parametroari dagokion balio txikienekin, Klase honetan Indian gidaturiko ibilgailuen errepresentazioa daukagu. Ziklo hau 3 klaseetako laburrena izango litzateke, 1611 segundotako iraupenarekin, eta lorturiko abiadura maximoa 49.1 km/h-koa da bakarrik [42]. Estandarizatutako gida-ziklo aipagarrienak ikusi ondoren, herrialde bakoitzean martxan izan diren azkenengo zikloak konparatu dira, hurrengo ondorioak lortuz:  Ziklo bat hasiera hotzarekin abiarazteak motorraren kargak, erregai kontsumoa eta CO2 emisioak handiagoak izatea eragiten du. Zikloen arteko konparaketa bat eginez gero, hasiera hotzeko efektuan NEDC zikloan da nabariena. Izan ere, gidatze-distantzia laburra du, gidatzerakoan beroketa-denbora luzea du eta hasiera hotzaren ponderazioa % 100ekoa du. Honekin alderatuz, WLTCa % 50 inguruan luzeagoa da, eta azkarrago berotzen du motorra. FTP-75ak hasiera hotza soilik % 43an ponderatzen du. Ezaugarri honek sailkapenaren aurkako mugari dagokionez, JC08aren test hotza % 25ean dago bakarrik ponderatuta [24].  NEDC gida-zikloa ez zen erregai kontsumoa edota CO2 isurketak neurtzeko garatu. Hori dela eta, honekin lorturiko balioak errealitatekoekin konparatuz % 49 batean desbideratzen dira [45]. Baina, WLTP zikoaren sarrerarekin ehuneko hau % 23 ingurura murriztea espero da. Hala ere, tartea handia izaten jarraitzen du, izan ere, WLTP-ak NEDC-aren zenbait huts ez ditu ebazten. Adibidez, test bitartean ibilgailuaren laguntza-ekipoa maneiatzeko modua. Horrez gain, espero da WLTP zikloak beste hutsegite berriak barneratzea, bere inplementazio praktikorarte guztiz ulertuko ez direnak. Honekin, 2025. urterako espero da dibergentzia % 31erarte heltzea [45]. 4.1.8. Gida-zikloak eta ibilgailu elektrikoei dagozkien berezitasunak  Konbustio bidezko motorrak aztertzerakoan, ziklo hotzak eta ziklo beroak izaten dira kontuan. Ibilgailu elektrikoaren kasuan, aurreberoketa-prozesu bat gauzatzen da ibilgailua piztean, hori da, motorra eta potentzia-elektronika errefrigeratzen dituen likidoa operazio-tenperatura jakin batetara aurreberotzen da. Hala ere, esan beharra dago operazio-tenperaturak bai duela eragina motorraren funtzionamenduan, motorraren zenbait parametro elektriko nagusiek (hala nola induktantziak, erresistentziak edota iman iraunkorren fluxua) tenperaturarekiko dependentzia dutelako. Ibilgailu elektrikoaren propultsio-sistemaren portaera termikoa ongi zehazten duten modeloak erabiltzen direnean egokia da zikloaren bidez portaera termiko horrek daukan eragina aztertzea. Guzti hau kontuan izanik, argi dago ibilgailu elektrikoen gidatze-portaera konbustiozkoekin alderatuz ezberdina izango dela. Ondorioz, esan daiteke, gida-ziklo propioak behar dituztela gidatze-ohiturak era egokian definitu ahal izateko, eta kalkulaturiko autonomia errealitatetik asko ez desbideratzeko. Hain zuzen ere, jadanik egiaztapenerako erabiltzen ez diren hainbat gida-ziklo sortu izan dira ibilgailu elektrikoei zuzenduak [49-52]. Momentuz aipagarrienak direnak ondoren aurki daitezke. GUDC-EV (Electric vehicle) gida-zikloa, bere izenak esan bezala, Gwacheon, Hego Koreako hiri honetan jasotako gidatze errealaren datuekin osatua izan zen. Hain zuzen ere, bertako poliziaauto baten patruila-ibilbidea aukeratu zuten gidatze-frogako gune bezala. Honen ondoren eta analisi estatistikoen bidez, datuak sintetizatu eta gida-zikloaren abiadura profila izango zena lortu zen [52]. Fleet-BEV gida-zikloak, CROME (Cross-border Mobility for Electric Vehicles) proiektuan lorturiko datuekin eratu ziren. Horretarako, 6 mota ezberdinetako 100 BEV (Battery Electric Vehicle) erabili ziren, bai Frantzia eta baita ere Alemanian. 3 urte pasa ondoren, lortutako datumultzotik bidaia jakin batzuk aukeratu ziren, gida zikloa osatzeko. Oro har, datuetan hiribidaiek % 74 ko proportzioa zuten eta hiriz kanpokoek gainontzeko % 26a. Hiriz kanpoko bidaietan, 70 km/h-ak behin gainditzen ziren eta, gutxienez, bidai iraupenaren % 20an zehar 60 km/h baino abiadura handiagoa mantentzen zen [49]. Gida-ziklo hauen garapenaren helburua eremu ezberdinean erabilitako ibilgailuetan gidatzeprozesuaren adierazpen hoberena lortzea izan zen. Aukeraturiko eremu ezberdinak hiri barnekoa, hiriz kanpokoa eta datuetan lortu bezalako proportzioan nahasturiko hiri barneko eta kanpoko gida-zikloak izan ziren. Datu estatistikoez baliatuz eta prozedura jakin bat jarraituz, ondorengo 3 gida-zikloak lortu zituzten [49]:  Fleet-BEV-Cycle, gida ziklo hau hiri barneko eta kanpoko konbinazioa izango litzateke. Ibilitako distantzia 5.8 km-takoa da eta 783 segundoko denbora irauten du. Abiadura maximoa 78 km/h-koa da ziklo honetan. Hala ere, hauek ez dira gida-ziklo estandarizatuak (ikerkuntza-mailan aztertu dira bakarrik). Urte gehiago pasatu ahala eta ibilgailu elektrikoen gidatzearen inguruko informazio gehiago jaso ahala izango dira gidatze-ziklo horiek zehatzagoak, estandar bat gauzatu ahal izateko. Gauzak horrela, gaur egun ibilgailu elektrikoei dagokienez ez dugu hauen gidatze ohitura era erreal batean definitzen duen zertifikazio gida-ziklorik. Hala ere, hutsune hori bete bitartean, literatura zientifikoan hainbat lan aurki daitezke, zeintzuk konbustiozko ibilgailuetarako diseinatuta dauden gida zikloak erabiltzen dituztenak beraien analisiak egiteko [54]. 4.1.9. Ondorioak Gida-ziklo guzti hauen konparaketaren ostean, WLTPa, konbustio motor eta ibilgailu funtzionamenduaren estaldura trinko eta zabal bezala identifikatu daiteke. Izan ere, honek, askogatik eskaintzen du ohiko gidatze-aktibitatearen adierazpen osatuena, ziklo bakar batez emana [43]. Bestalde, eremu ezberdinak adierazten dituzten zikloak batzen badira, estatu batuetan erabilitako 5 zikloen prozedura ere egokia dela esan daiteke. Horretaz gain, NEDC-a bezalako zikloak guztiz zaharkiturik daudela frogatu izan da. Ibilgailu elektrikoaren garapena hasi zenetik, konbustiozko ibilgailuei autonomiari dagokionez aurre egin ahal dion bateria eratzea izan da kezka nagusia. Hori dela eta, etengabeko hobekuntzan jarraitzen du industriak eta komunitate zientifikoak gaur egun. 2000. urtearen hasieran, Nickel Metal Hydride (NiMH) motako bateriak ordurarte ibilgailu hibrido eta elektrikoetan erabilitako teknologiarik aurreratuenak bihurtu ziren. Garai hartan erabilitako Ni-Cd eta Lead-Acid (Berun-azido) bateriek ez bezala, NiMHaren teknologiak automozio-industriaren beharrak betetzen zituen., hori da energia dentsitate eta potentzia altuak, balaztatze erregeneratiboarako erabiltzeko aukera, ezaugarri termiko egokiak (tenperatura operatiboa -30 °C eta 70 °C bitartekoa), baterien karga eta deskarga prozesuan zeharreko segurtasuna, etab [55]. Hala ere, BEVen energia metatzeko oinarrizko iturri bezala, NiMHan oinarritutako teknologia zaharkiturik geratu dela esan daiteke. Horren arrazoi nagusiak dira bateria kargatzerakoan lortzen den eraginkortasuna, eta bere burua asko deskargatzeko joera (2 egunetan eta 20 °C ko tenperaturarekin, %25 inguruko deskarga) [56]. Hori guztia kontuan izanik, eta Lition Ioi (Li-Ion) bateria teknologiak berriki izandako aurrerakuntzak direla eta, ibilgailu elektrikoentzako oinarrizko bateria-teknologia bezala aukeratu izan da, nagusiki, azken urteotan [55, 56]. Horregatik, proiektu honetan mota honetako bateria baten parametroak erabiliko dira simulazioak gauzatzeko.  SOC (State of charge), edo karga egoerak, izenak adierazi bezala, bateriaren kargaegoera adierazten du. Bateriak duen izendaturiko kargaren menpekoa da.  OCV (Open Circuit Voltage) edo euskaraz, zirkuitu irekiko tentsioa, bateriaren oreka tentsioa da. OCVa SOCaren menpekoa da, eta menpekotasun hori ez-lineala da, bateriaren kimikaren menpekoa. 4.26 irudia. Bateria paketea eratzeko zelulen arteko konexioa. Aurkezturiko bateria motak kontuan izanik, Li-Ion bateria simulazio modelorako aukeratzea egokia dela baieztatu daiteke, horrek ibilgailu elektrikoaren industrian duen zabalkundea kontuan hartuta. Hala ere, kontuan izan behar da badaudela garapenean beste energiapilaketarako metodo batzuk [59], eta baliteke urte batzuk barru ibilgailu elektrikoetan beste bateria mota batzuk inplementatzea. Bateria paketeari dagokionez, zelula artean egon daitezkeen desorekak baztertu egingo dira proiektu honetan, sinpletasunagatik, eta zelula guztiek portaera berdina dutela kontsideratuko da. Izan ere, proiektu honen helburua ez da BMS bat sortzea, baizik eta autonomia estimatzeko erabil daitekeen simulazio-modeloa gauzatzea. Modeloaren parametroei dagokienez, guztiz elektrikoa den ibilgailu baten parametroak erabiliko dira. Gainera, simulazioan balaztatzea %100an elektrikoa izango balitz bezala kontuan hartu da.  Bestetik, aurreko zirkuituari RC sare bat edo gehiago gehitu dakioke portaera dinamikoa deskribatzeko (5.1 irudia). Kasu hauetan, bateriaren prozesu elektrokimikoak simulatzea lortzen da. 5.1 irudia. Litio zelula bat RC sare bakarrarekin. Gauzak horrela, aurrerago ikusiko diren baldintzak betetzen dituen bateria paketea osatu behar izan da. Horretarako kontuan izanik, modelo konplexu bat aukeratzeak kalkulu konputazionala eta memoria beharra asko handitzen dutela. Ondorioz, denbora errealeko sistema batean inplementatzeko ez dira praktikoak. Gainera, bateria paketearen eredua lortzeko, zelula sinple bat erabiliz errazagoa da zirkuitu baliokidea lortzea. Kasu honetan, tentsio iturri eta erresistentzia batez eraturiko zirkuitua erabili izan da. Erabilitako topologia lehen aipaturikoa izango da (5.2 irudiko blokea seriean errepikatuz) izan ere energia dentsitate nahiko ona eskaintzen du. Zelula bateria horien zirkuitu baliokidea ondorengo formulen bidez kalkulatu da: 5.2.1. Gida-ziklo eta ibilgailu modeloaren inplementazioa Bukatzeko, bi array lortzen ditugu nahi dugun informazioarekin. Batean, transmisio momentua eta bestean motorraren abiadura (5.4 irudia). Jadanik, OP4510 denbora errealeko plataforman simulatzeko prest dago modeloa, bertan erabiliko diren datuak transmisio-momentua eta motorraren abiadura izanik. Bateriaren simulazioa egiterako orduan, inbertsoretik jasotako i korrontearen balioa kontuan izan behar da bateriaren karga/deskarga zehazteko. Izan ere, honen zeinuaren arabera bateria kargatu edo deskargatu egiten da. Bateria paketea adierazteko, tentsio-sorgailua eta R0 erresistentzia erabiltzen dira, eredu matematikoan adierazi den bezala, 5.2. taulako datuak erabiliz. Horretaz gain, SOC blokean bateriako korrontearen bitartez bateriaren karga-egoera zehaztea lortzen da. Jarraian, honen menpekoa den OCV tentsioa kalkulatzeko. Amaitzeko, aipatu beharra dago parametroen taulako balioak ibilgailu elektrikoarentzat aukeraturiko bateriaren ezaugarri espezifikoak dituela. Kasu honetan, 360 V-eko 𝑂𝐶𝑉𝑡 tentsioa izan behar du karga-egoera % 50ekoa denean, eta bateriak eman beharreko potentzia 24 KWh- takoa izan behar du. Horren arabera, serie eta paraleloan kokaturiko zelula-kopurua zehaztu da, eta baita bateria pakete osoaren 𝑅0 erresistentzia baliokidea ere. 6.2 irudia. Transmisioaren momentua eta motorraren abiadura. Transmisioaren momentua eta motorraren abiadura gida-zikloa eta ibilgailuaren mekanika konbinatzen dituen modelotik lortu dira (6.2 irudia). Motorraren abiadura-profila gidazikloarenaren proportzionala da, eta ez du motorraren espezifikazioetako 8000 rpm abiadura maximoa gainditzen. Beraz, simulazio-atal hau era egokian betetzen dela ondorioztatu daiteke, lortu diren emaitzak bat datozelako motorraren dimentsionamenduarekin eta esperagarria den funtzionamenduarekin. 6.3 irudia. Bateriaren karga egoera eta tentsioa. Bateriari dagokionez, 6.3 irudian zikloan zehar gertatzen den bateriaren erakusten da. Horretaz gain, balaztatze erregeneratiboa era egokian aplikatzen dela ikusi daiteke ere, motorraren abiadura moteltzen den bakoitzean karga apur bat berreskuratzen baita. Gainera, ikusi daiteke nola bateriaren tentsioa, karga egoeraren menpekoa dela agerian dagoela, tendentzia bera baitute. 6.4 irudia. Denbora errealeko simulazioan kalkulu konputazionala. Bukatzeko, simulazioa egiterakoan modeloa dagoen konputazio-nodoaren exekuzio-denbora (horiz) eta denbora errealeko pausoa (morez) erakusten du irudian. Bertan ikusten den bezala, modeloak ez dauka problemarik beharrezkoak diren kalkulu guztiak denbora errealean egiteko. Jarraian, lan honetako helburu espezifiko zein nagusiak betetzeko eman beharreko pausuak azaltzen dira. 1. Ataza: Espezifikazio eta betebeharren definizioa  Deskribapena: Ataza honetan ibilgailu elektrikoaren modeloak izango dituen mugak eta bateriak bete behar dituen baldintzak finkatuko dira.  Betebeharra: Proiektuaren baldintza funtzionalak ulertzea.  Entregagarria: Espezifikazio dokumentua (Proiektu zuzendariak eratua).  Deskribapena: Gida-zikloak estandarizatuak aztertu behar dira, eta ibilgailu elektrikoentzako egokiak izan daitezkeen zikloak aukeratu. Horretaz gain, ibilgailu elektrikoen bateria-motak eta hauek modelizatzeko erabiltzen diren modeloak aztertuko dira. Horretarako, bibliografia zientifikoa erabiliko da, batez ere, unibertsitatearen IEEEXplore eta Scopus-era dituen harpidetzaz baliatuz.  Betebeharra: Ibilgailu elektrikoaren adierazgarri den gida-zikloa eta bateria egokia aukeratu.  Entregagarria: Lan honetan aurkitzen den artearen egoera atala.  Deskribapena: Proiektua burutzeko beharrezkoa erabiliko diren simulazioplataformak ezagutzea. Alde batetik, Matlab/Simulink erreminta, zeinekin modeloen garapena burutuko den eta, bestetik, OPAL-RT-ren OP4510 simulazio-tresna.  Betebeharra: Matlab/Simulink, ezagutza sakona eta OP4510 simuladorearen oinarrizko ezagutza eskuratzea  Entregagarria: Ez dago.  Deskribapena: Zeregin honetan eta artearen egoeran lortutako informazioa aztertuz, garatu beharreko ereduak aukeratuko dira eta Simulink plataforman garatuko dira.  Betebeharra: Gida-ziklo eta ibilgailu zein bateria modeloak Simulinken garatu.  Entregagarria: Erabilitako eredu matematikoak eta lorturiko modeloak.  Deskribapena: Matlan/Simulink-en buruturiko simulazioetan egiaztatuko da, lehenik eta behin, modeloa. Ondoren, OP4510 plataforman inplementatu, simulatu eta egiaztatuko. Errorerik ez dutela eta emaitzak zentzuzkoak direla ziurtatu behar da.  Betebeharra: Modeloen funtzionamenduaren azterketa, lehenik Simulink-en, eta gero OP4510 simuladorean.  Entregagarria: Simulazio-modeloak eta hauekin lorturiko emaitzak. 6. Ataza: Emaitza azterketa eta ondorioak  Deskribapena: Zeregin honetan, emaitzak aztertuko dira eta horiei dagozkien ondorioak aterako dira. Horretaz gain, 1. Atazan finkaturiko baldintzak betetzen diren egiaztatuko da.  Betebeharra: Aurretik ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatu.  Entregagarria: Ondorioei buruzko atala.  Deskribapena: Ataza hau gradu amaierako lanaren dokumentazioa betetzean datza. Beraz, aurreko betebeharrak burutu ahala osatuko da.  Betebeharra: Gradu amaierako lanaren dokumentazioa burutzea.  Entregagarria: Gradu amaierako lana. 7.1 irudian proiektuaren Gantt-diagrama aurkezten da. Honetan, aurretik zerrendaturiko zereginak ageri dira, eta denboraren menpe hauek nola betetzen joan diren ikusi daiteke. Betebehar horiek planifikatu bezala burutzea lortu denez, planifikazioa egokia izan dela kontuan hartzen da. Jarraian, proiektuaren aurrekontua aurkezten da.  Inbertsioa. Erabilitako materialen amortizazioa Gradu amaierako lan honetan bi gai nagusi aztertu dira, gida-zikloen eta baterien modelaketa. Horretarako, sakonki ikertu da literatura zientifikoan eskuragarri den artearen egoera. Gida-zikloei dagokienez, ICVentzako informazio ugari lortu da, eta gidatze ohiturak era egokian definitzen dituzten aukera ezberdinak daudela baieztatu da. Hala ere, ibilgailu elektrikoaren merkatua duela urte gutxi batzuk hasi zen handitzen, eta hauentzako espezifikoak diren gidaziklo estandarizatuek ez dute errealitatea ondo definitzen. Hala ere, badira garatutako gidaziklo gutxiren batzuk, ibilgailu elektrikoaren gidatze ohiturak era egokiagoan adieraztea lortu dutenak, jasotako datu esperimentalei esker. Horien artean lan honetan simulaturikoa dago (Fleet-BEV zikloa). Bestalde, bateriaren artearen egoeran aipatu bezala, berrikuntza jarraian dirauen esparru bat da, eta azken aldian baterien autonomiak izugarri hobetu dira. Ondorioz, ibilgailu elektrikoen gidatze-baldintzak aldatzen diraute. Gainera, etorkizunera begira bateria birkargatzeko eskaintza aukerak izugarri hobetu behar dute, eta honek ere gida-zikloan eragina izango luke. Hori dela eta, baliteke aurrerantzean lan honetarako aukeraturiko gida-zikloa erabilgarria ez izatea. Hala ere, gida-ziklo hori egokiagoa litzatekeen beste gida-ziklo batekin ordezkatzea oso erraza da, nahikoa delako sarrerako datu-tauletan abiadura-profil berriak sartzea. Bateria modeloari erreparatuz, zelula bakarraren modelizazioari buruz informazio ugari aurkitzen da literatura zientifikoan. Hala ere, bateria-paketeari dagokionez ezer gutxi dago. Hori dela eta, lan honetan ibilgailu elektriko baten bateria osoaren modeloa lortzeko eredu sinplifikatu bat erabili da. Ondorioz, zelula arteko desorekak arbuiatuz eta irteeran guztiz zehatza izango ez den emaitza bat lortuz. Hala ere, modelo sinplifikatu hori egokia da, modeloaren karga konputazionala txikia mantendu nahi baita denbora errealeko simulazioa ez oztopatzeko. Bestalde, etorkizunean kontuan izan behar dira energia biltegiratzeko sortzen ari diren metodo ezberdinak eta horien garapena, zuzenean baitu eragina bere modelizazio zirkuitu baliokidean. Hau alde batera utzita, proiektu honetan eratutako eta gerora simulaturiko modeloei buruz esan daiteke helburu nagusia bete dela, emaitzen atalean erakusten den bezala, simulazioemaitza egokiak lortu direlako. Gainera, kontuan izan behar da modeloa APERT ikerkuntza taldearen propultsio-sistema osatzeko erabilia izango dela. Horregatik, edozein gida-ziklo simulatzeko aukera eskaintzen da garatutako modeloan, eta bateriari dagokionez ere parametroak aldatzea besterik ez da behar beste espezifikazio batzuk dituen bateria baten baldintzak bete ditzan. Etorkizunerako lanari dagokionez, etorkizunera begira interesgarria izango litzateke eratutako bateria modeloan gehiago sakontzea eta ibilgailu elektriko baten bateria paketearen modelo osatuago bat lortzea.
science
addi-8af2c0880bc2
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32003
Berrikuntza sozial eraldatzailea: Gipuzkoako lurralde historikoko gizarte zerbitzuen gobernantzari buruzko azterketa.
Lasa Altuna, Eusebio
2018-11-12
LABURPENA Tesi honetan aztertu da Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak tresna egokiak badituela beste gizarte-eredu bat eraikitzeko eta bide batez zerbitzu publikoak sozializatzeko. Hain zuzen ere, gizarte zerbitzuen lankidetzagobernantzaren aplikazioa, bereziki hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta kooperatibizazioa bultzatuz, estrategia egokia izan daiteke zerbitzu publikoetan hiritarren parte hartzea sendotzeko eta autogestioa bultzatzeko. Bide horretatik, zenbait proposamen teoriko plazaratu dira lankidetza-gobernantzaren bitartez hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakunde desberdinen esku hartzea indartzeko. Gero hausnarketa hori Gipuzkoako lurralde eremura eraman da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko arduradunekin Delphi azterketa bat burutu da jakiteko ea departamenduak bat egiten duen hemen garatu dugun Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzarekin hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta kooperatibak era aktiboan sustatuz. Hitz gakoak: Berrikuntza Sozial Eraldatzailea, lankidetza-gobernantza, gizarte zerbitzuak, hirugarren sektorea, ekonomia soziala, kooperatibizazioa. 0 SARRERA 0.1 Tesiaren aurkezpena Gaur egungo gizartea aztertzen badugu konturatzen gara Kapitalismoak desberdintasun sozioekonomiko izugarriak sortzen dituela ez bakarrik munduko biztanleriaren artean, baita ere Europar Batasunaren barruan. Krisi hori ez da bakarrik ekonomikoa. Baita ere soziala, kulturala, politikoa, ekologikoa, ideologikoa eta etikoa. Azken finean, zibilizazioaren paradigma bera krisian dago. Mundua ez dago aldaketen garai baten aurrean bakarrik, aro aldaketa sakon baten ataria gurutzatzen ari da. Kapitalismoaren garaipen ideologikoak bere krisi sakona ezkutatzen du ez delako gai gizakiaren etorkizunak planteatzen dituen erronkei, arazoei eta zalantzei erantzuteko. Horregatik adierazi daiteke gaur egungo eredu neoliberalak huts egin duela. Hala ere, jauzia ez da egun batetik bestera emango. Sistema kapitalistak gaitasuna dauka erreproduzitzeko egoera honetaz probetxua ateratzen duten klase sozialak eta interes ekonomikoak daudelako. Testuinguru honetan, egunetik egunera garrantzitsuagoa da beste gizarte-eredu bat eraikitzea balio eta politika desberdinekin, elkarkidetasunean, ondasunaren banaketan, parte hartze sozialean eta bizi kalitatean oinarrituta. Horregatik, ezinbestekoa da, apustu bat egitea, beste garapen eredu baten alde, beste gizarte baten alde. Hala ere, jakitun gara ez dela lan erraza izango neoliberalismoa garaitzea baino bai ezinbestekoa gaur egungo eredu ekonomiko nagusiak dakarren dualizazioa eta injustizia gainditzeko. Bide luze eta aldapatsu hori egiteko ikerketa honetan garatzen dugun Berrikuntza Sozial Eraldatzailea tresna egokia izan daiteke helburu hori lortzeko. Hala ere, autore desberdinen hausnarketak ikusita, ikerketa honen helburu bat izango da Berrikuntza Soziala gizarte-eraldaketaren alde ipintzea. Hain zuzen ere, Berrikuntza Soziala ulertzeko modu asko daude. Autore batzuk pentsatzen dute Berrikuntza Sozialari buruz hitz egiteko nahikoa dela praktika zahar bat egokitzea, ideia bat beste testuinguru batean aplikatzea edo bazterketa sozialari aurre egiteko edozein neurri hartzea. Gainera, Berrikuntza Sozial Eraldatzailea terminoa erabili duten zenbait autore eta proiektuek ere maila mikroko dinamikak eta aldaketak proposatzen dituzte eraldaketaren aldeko teoria sendo bat antolatu gabe. TRANSIT proiektua horren adibide esanguratsua izan daiteke. Tesi hau idazten ibili garen bitartean anbizio handiko TRANSIT proiektua burutu da. Lau urteko ibilbidea eduki du, 2014ko urtarriletik 2017ko abendura arte. Europako Batzordeak aldi berean finantzatu du. Proiektuaren helburua Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen teoria bat finkatzea izan da gizartearen ahalduntzea eta aldaketa burutzeko. TRANSIT proiektuak erabili duen ikerketa metodoak enpresari, berritzaile, legegile eta akademikoen arteko berrelikadura sustatu du. Proiektu horretan Europa eta Latinoamerikako nazioarteko 20 sareetan konektatuta dauden berrikuntza sozialak aztertu dira. Hala ere zenbait autoreentzat proiektu horretan erabiltzen den Berrikuntza Sozial Eraldatzailea ez da nahikoa gaur egungo egitura politikoa eta ekonomikoa gainditzeko. Adibidez, Andreas Novy autorearen arabera TRANSIT proiektuak ez du Berrikuntza Soziala jarri sistemaren eraldaketaren mesedera. TRANSIT programak aplikatu duen Berrikuntza Soziala gehiago aritu da neoliberalismoaren korronte nagusiaren barruan mikro aldaketak burutzen. Hori dela eta, gure ikerketa honetan Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptua aztertzen dugunean ezinbestekoa ikusten da errotikako iraulketa bat ematea, kapitalismoarekin haustura bat burutzea, izaeran, bitartekoetan eta antolaketa moduan. Horregatik, ikerketa honen asmoa da gizarte-eraldaketan oinarritutako Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen zimenduak antolatzea neoliberalismoaren gaurko fasea zalantzan jartzeko eta gizarteari bide berriak irekitzen joateko. Gainera, eskema horretan ekonomia sozialak paper garrantzitsua joka dezake. Horrekin batera ekonomia soziala Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen harrobia eta sustatzailea izan daiteke. Hau da, ekonomia sozialak beste mugimendu eta dinamika sozialekin batera gaitasun handia eduki dezake ekonomia eredu berri bat eraikitzeko gizartearekin eta politikarekin lotura zuzena mantenduz. Baina horretarako ekonomia sozialak eraldaketarako duen potentzialitate guztia askatu behar du azaleko jarrera hutsean erori gabe eta eraldaketarako tresna garrantzitsua bihurtuz. Bestalde, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak landuko duen gobernantzak interes orokorra bermatu beharko du. Horretarako estatua eta gizartearen arteko erlazioak birdefinituko dituen praktika berriak eta esku hartze publikoaren modalitate desberdinak garatuko ditu. Hain zuzen ere Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak gobernantzaren kontzeptuak hierarkia eta merkatuaren mugak gainditzen dituzten ekimen publikoak azpimarratuko ditu eta bide batez, gaur egungo gizarte konplexuan estatuaren eginkizunaren eraldaketari garrantzia emango dio. Bestalde, tesi honetan interesa dugu gizarte zerbitzuen arloan lankidetzan oinarritutako gobernantza prozesuak aztertzeko, bereziki sektore publiko eta hirugarren sekorea/ekonomia sozialeko erakundeen artean gauzatzen direnak. Dudarik gabe, gizarte zerbitzuen gobernantza asko ikertzen ari den esparru bat da ikerlarien aldetik. Gizartean ere gaurkotasun handiko gai bat da. Asko eztabaidatzen ari da zein izan behar den estatuaren, merkatuaren eta gizarte zibilaren papera gizarte zerbitzuak hornitzeko garaian. Estatua hornitzaile nagusia izan behar al da, gizarte zibilak protagonismo handiagoa hartu behar al du edo zerbitzu horiek pribatizatu egin behar dira gero merkatuak eskaintzeko. Gainera, krisi ekonomikoak ere areagotu egin du eztabaida hori eta tesi neoliberalak planteatzen ari den irtenbide nagusiak, zerbitzu publiko horiek pribatizatuz, ez du arazoa konpontzen. Gure ustez, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearentzat hirugarren sektoreak, ekonomia sozialak eta bereziki, kooperatibek, paper garrantzitsua joka dezakete gobernantza eredu berri horretan. Gainera, landa azterketan aukera eduki dugu Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuan aplikatzen den aztertzeko. Kontuan hartu behar da Gipuzkoako gizarte zerbitzuak potentzialitate handiko esparru bat dela politika aurrerakoiak martxan ipintzeko. Hasteko, Gipuzkoako gizarte zerbitzuek erantzukizun publikoko eredu mistoa jarraitzen dute. Eredu misto hori kontzertazioaren bitartez antolatzen da. Bertan, batzuetan esku-hartze publikoa zuzenean bideratzen da eta beste batzuetan, berriz, sektore pribatuaren edo hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren bitartez gauzatzen da. Aipatzekoa da ere zenbait gizarte esparruetan hirugarren sektoreko elkarteek historikoki pisu handia eduki dutela. Ez hori bakarrik, administrazioaren aurretik ibili dira zerbitzuak emateko garaian eta aitzindaritza funtzioa bete dute. Horrekin batera, Gipuzkoan mugimendu kooperatiboa errotuta dago egitura sozioekonomikoan eta egunetik egunera ekonomia sozial eta solidarioko ekimenak indar gehiago hartzen ari dira herrialdean. Aipatzekoa da ere Ikerketa-lan hori martxan ipintzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte politikarako arduradunen jarrera positiboarekin aurkitu garela. Hain zuzen ere, pertsona horiek interes berezia agertu dute gizarte zerbitzuen politika publikoak ezaugarritu eta hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren eta kooperatibizazioaren aldeko apustua eztabaidatzeko eta aztertzeko. Zalantzarik gabe, landa azterketa egin zen momentuan, 2014ko martxoan, Bildu koalizioak Gipuzkoako Foru Aldundia eta bide batez Gizarte Politikako Departamentua gobernatzen zuenean, gogo berezi bat zegoen sail horretan gobernantza eredua eztabaidatzeko, bereziki hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren eta kooperatibizazioaren ekarpena aztertzeko. 0.2 Tesiaren helburua eta hipotesia 0.2.1 Helburua Tesi honen helburu nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamenduak Berrikuntza Sozial Eraldatzailea aplikatzen duen gizarte zerbitzuak antolatzeko garaian aztertzea da. Xede hori betetzeko lehenbizi Berrikuntza Sozial Eraldatzailea zer den definituko da. Gero aztertuko da nola egokitzen den Berrikuntza Sozial Eraldatzailea gobernantza eremura eta azkenik ikertuko da ea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak Berrikuntza Sozial Eraldatzailea aplikatzen duen gizarte zerbitzuak antolatzeko garaian. Ikerketa bideratu den moduan, arlo teknikoetan baino gehiago arduradunen ikuspegi ideologikoan sakondu nahi izan da. Hain zuzen ere, arakatu nahi da departamenduko arduradunek, edozein zailtasun tekniko, legal edo juridikoen gainetik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailean oinarritutako gobernantzaren aldeko jarrera duten edo ez. 0.2.2 Hipotesia Hori izanik ikerketaren helburua abiapuntuko hipotesi nagusia hauxe litzateke: Hipotesia: Azterketa burutu zen garaian, 2014ko martxoan, Bildu koalizioak Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen zuenean, Gizarte Politikako Departamentuak Berrikuntza Sozial Eraldatzailea aplikatzen zuen gizarte zerbitzuak antolatzeko momentuan. Hipotesi nagusi hori kontrastatzeko hurrengo bost azpi-hipotesiak plazaratu dira: (1) Gizarte politikako departamentuak gizarte zerbitzu publikoak antolatzeko garaian lankidetzan oinarritutako eredu publikoa garatzen du. (2) Gizarte politikako departamentua, gizarte zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian, koeraikuntzan oinarritzen da hirugarren sektorea/ekonomia soziala aintzakotzat hartuz. (3) Gizarte politikako departamentua, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, kudeaketa zuzenarekin batera kontzertatutako koprodukzioan oinarritzen da hirugarren sektorea/ekonomia soziala aintzakotzat hartuz. (4) Gizarte politikako departamentuak, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideak positiboki diskriminatzen ditu. (5) Gizarte politikako departamentuak, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, kooperatibizazioa sustatzen du espazio publikoa zabaltzeko. 0.3 Tesiaren Metodologia Hipotesi hori frogatzeko ikerketa lanetan erabiltzen diren bi esparru metodologiko nagusi baliatu dira hemen: gaiari loturiko literaturaren berrikusketa bibliografikoa eta landa azterketa. Berrikusketa bibliografikoa Ondoren atalez atal ikusiko den moduan hirugarren sektorea/ekonomia soziala1 eta berrikuntza sozialaren berrikusketa bibliografikoa egin dugunean bereziki Quebec-eko eta Europako autoreetan oinarritu gara. Hau da, gerturaketa anglosaxoia alda batera utzi dugu eta bereziki korronte frankofonoko autoreak aukeratu ditugu. Hain zuzen ere, Interes berezia jarri dugu erakundeen gobernantzan eta funtzionamendu demokratikoan. Baita ere, gizabanakoen inbertsioen ordainsarietan baino gehiago ongizate kolektiboan zentratu da gure atentzioa. Gainera, gure hausnarketari gizarte mugimenduaren ikuspegia txertatu nahi izan diogu momentuko gizarte-arauak auzian jarriz eta gizarte-ordena berria aldarrikatuz. Marko teorikoa ongizate-estatuaren eraikuntza eta gainbeheraren azterketarekin hasten da. Arlo hori burutzeko, besteak beste, Karl Polanyi, Richard Peet, Alain Lipietz, Ramon Fernandez Durán, Nekane Jurado, Pedro Montes, Jamie Peck, Anatole Kaletsky eta Juan-Luis Kleinen hausnarketak erabili dira. Gero, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptua zehaztuko da. Horretarako, hasteko, Berrikuntza Sozialaren kontzeptuaren jatorria berrikusi da. Lan hori burutzeko, alde batetik, Glasgow Caledonian Unibertsitateko "Yunus Centre for Social and Business Health" ikerketa zentruko Noorseha Ayob, Simon Teasdale eta Kylie Faganen hausnarketak aztertu dira eta bestetik, KU Leuven-eko unibertsitateko "Research Centre on Space and Society" ikerketa zentroko Frank Moulaert-en ekarpenak oinarri bezala erabili dira. Horrekin batera, Berrikuntza Sozialaren kontzeptuaren bilakaera ikusi da. Hori egiteko, bereziki, Québeceko CRISES (Centre de Recherche sur les Innovations Sociales) ikerketa zentroko Juan-Luis Klein, Marie J. Bouchard, Benoît Levesque eta Denis Harrissonen ekarpenak jaso dira. Baita ere, hausnarketa hori Aix-Marseille unibertsitateko Nadine Richez-Battesti eta Francesca Petrella eta Paul Valéry-Montpellier unibertsitateko Delphine Valladek burututako ikerketarekin osatu da. Azkenik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptuari gure ekarpena egin baino lehen Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen terminoak eduki dituen zenbait gerturaketa esanguratsu mahaigaineratu dira. Horien artean aipatzekoak dira Frank Moulaert, TRANSIT proiektua, Mangabeira Unger eta Andreas Novyk egindako hausnarketak. Ondoren, gure ekarpenean Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak behar duen ekonomia sozialaren inguruan hausnartu da. Atal horretan ekonomia sozialaren bilakaera eta gaur egungo mugak azaleratu eta gero homologazio arazoak eta kontsentsuzko printzipioak ukitu dira. Baita ere, ekonomia solidarioaren proposamen berritzailea garatu da eta ekonomia soziala Berrikuntza Sozialaren esparruarekin lotu da. Kapitulu honetako hausnarketa nagusiak egiteko, alde batetik, CIRIEC-Españako kideak diren José Luis Monzón, Rafael Chaves eta José Barearen ekarpenak jaso dira eta bestetik, UPV-EHU Unibertsitateko GEZKI eta HEGOA institutuko kideak diren Enekoitz Etxezarreta, Jon Morandeira eta Juan Carlos Perez de Mendigurenenak aztertu dira. Baita ere, kontuan hartu dira Jean-Louis Laville, Benoît Lévesque, Marie J. Bouchard eta José Luis Coraggiok egindako hausnarketak. Eremu hori amaitzeko ekonomia sozialak Berrikuntza Sozial Eraldatzaileari egiten dizkion ekarpen garrantzitsuak plazaratu dira. Marko teorikoaren berrikusketarekin jarraitzeko, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak behar duen gobernantza eredua aztertu da. New Public Management gobernantza eredua aztertu eta gero gobernantzan gertatzen ari diren ildo berriak hausnartu dira. Horrekin batera ekonomia sozialak gobernantza eredu berriari egiten dion ekarpena baloratu da. Baita ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen koeraikuntza jorratu da. Arlo hori amaitzeko lankidetzan oinarritutako gobernantza eredua gizarte eta osasun zerbitzuetan aplikatu da. Gobernantzaren atal hori jorratzeko bereziki CRISES zentroko Benoît Levésque, Jean Marc Fontan, Juan Luis Klein, Diane Gabrielle Tremblay eta Yves Vaillancourt ikerlarien hausnarketak plazaratu dira. Baita ere, Mid-Sweden unibertsitateko Victor Pestoff eta Nijmegan unibertsitateko Taco Brandsenen ekarpenak kontuan hartu dira. Azkenik, landa azterketa egin baino lehen komeni da Gipuzkoako gizarte zerbitzuak Europar Batasunean, Estatu Espainolean, Euskal Herrian eta Euskal Autonomia Elkargoan kokatzea eta bere ezaugarri nagusiak azaleratzea. Arlo horretarako Gregorio Rodriguez Cabrero, Raquel Gallego, Joan Subirats eta Ricard Gomák egindako ikerketak erabili dira oinarri bezala. Hausnarketa horiek osatzeko UPV-EHU unibertsitateko GEZKI institutuko kideak diren Enekoitz Etxezarreta, Mikel Zurbano eta Baleren Bakaikoaren ekarpenak jaso dira. Landa azterketa Bestetik, atal enpirikoan, Delphi metodoa erabili da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamenduak gizarte zerbitzuak antolatzeko garaian Berrikuntza Sozial Eraldatzailea erabiltzen duen jakiteko. Teknika horren bitartez lortutako informazio subjektiboarekin eredu matematiko bat elikatu dezaketen datuak lortu dira. Bereziki datu objektibo horiek inkesta prozesu baten bitartez eskuratu dira. Delphi metodoa aditu talde batetik abiatuta talde iritzi sinesgarri bat lortzeko giza ikerketarako teknika bat da. Pertsona talde batean komunikazioa egituratzeko metodo bat da, gai korapilatsu bat konpontzeko ekarpen probetxugarriak egin dezakeena. Iterazio-metodo bat da (gutxienez, adituak bi aldiz kontsultatuak izan behar dira galdera berdinari buruz), parte hartzaileen anonimatua gordetzen da eta feedback kontrolatua dauka. Adituen arteko informazio trukaketa ikerketako koordinatzailearen bitartez egiten da, garrantzitsua ez den informazioa baztertuz. Metodoaren ardatz nagusia adituen taldea edo panela da. Talde hori informazioa eskaintzen duena da. Gero, informazio hori, iterazio, interakzio eta agregazio prozesuak jaso ondoren, taldearen iritzia bihurtuko da, ikerketaren outputa osatuz. Delphi metodo hori oinarri bezala hartuta, ikerketa zehatza burutzeko, zenbait egokipen egin dira ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Azken finean, Delphi hibrido bat erabili da, oinarrizko teknika horri aberasgarriak izango diren beste ikerketa tresna batzuk gehituz. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak Berrikuntza Sozial Eraldatzailea praktikan ipintzen duen jakiteko logikoena da departamentu horretan ardurak eta ezagupena duten pertsonengan jotzea. Delphi estudio horretan 16 pertsonek parte hartu dute, horietatik 11 perfil politiko batekin eta beste 5 perfil teknikoarekin. Hasierako 16 pertsonetatik 13k amaitu zuten positiboki prozesu osoa. Bestalde, galdera kopurua 27ra mugatu da. Galdera horiek 6 arloetan banatu dira ikerketaren azterketa errazteko eta ondorioak 6 gai nagusien inguruan antolatzeko. Erantzun horiek kuantifikatzeko 1etik 5erako Likert eskala erabili da (1,2,3,4,5). Bertan erdiko balorea 3 izango da, desadostasuna 1 eta 2 eta adostasuna 4 eta 5. Horrela egiteak aukera ematen du batez bestekoak, desbideratze tipikoak eta kuartilak aztertzeko. Gainera, galdera argiak eta zehatzak prestatu dira, ikerketaren muinari helduz eta hizkuntza maila adituen kolektiboari egokituz. Azkenik, arlo bakoitza galdera ireki batekin amaitu da aditu bakoitzak aukera eduki dezan arlo horri buruzko iruzkinak eta ekarpenak egiteko. Galdetegi diseinu horrekin lortzen da azterketa kuantitatiboa azterketa kualitatiboarekin lotzea eta, bide batez, ikertzailearen hautemateak gehitzea. Delphi metodoa burutzeko bi inkesta-txanda erabili dira. Gainera, bigarren inkesta betetzerakoan adituek dagoeneko ezagutzen zituzten lehenengo txandan aditu horiek emandako batez besteko erantzunak. Feedback hori nahikoa izan da aditu-multzoaren iritziak gerturatzen joateko eta adostasunetara iristeko. Delphi metodotik lortutako bigarren inkesta-txandako aldagai guztien datuak ere bi azpimultzotan aztertu dira iragazki bat ipini ondoren. Alde batetik politikoen emaitzak aztertu dira eta bestetik teknikoenak eta ahal izan den heinean biren arteko emaitzak alderatu dira. Datuak prozesatu ondoren azken urratsa da prozesuan parte hartu duten adituekin eta interesatuekin emaitza horiek partekatzea eta euren balorazioa jasotzea. Azken urrats horrek seriotasuna ematen dio metodologia guztiari, bereziki kontuan hartzen bada ikerketa hori aurrera eramatea posible izan dela pertsona-aditu batzuen lan desinteresatuarengatik. Aldi berean, kontraste horrek informazio asko eskuratzeko parada ematen du eta momentu egokia izaten da emaitzak egiaztatzeko eta egon daitekeen edozein desbiderapen zuzentzeko. 0.4 Tesiaren egitura Tesia sarrera batekin hasten da. Bertan, laburbiltzen da zeintzuk diren ikerketa hori aukeratzeko arrazoiak, non ipini den helburua eta zein den hipotesi nagusia, zer nolako metodologia erabili den eta, azkenik, zein den ikerketa hau burutzeko jarraitu den eskema nagusia. Ikerketa honek bi atal ondo desberdinduak ditu. Alde batetik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen hurbilketa teorikoa burutuko da (1.go, 2., 3. eta 4. kapituluak) eta bestetik (5., 6. eta 7. kapituluetan) landa azterketa egingo da Delphi metodoaren bitartez. Azkenik, azken ondorioak aurkeztuko dira. 1.go kapituluan ongizate-estatuaren eraikuntza eta gainbehera aro modernoan aztertzen da. XIX. mendeko klase arteko borrokaren lehen emaitzak ikusten hasiko dira Europan ongizateestatuaren lehen oinarri politikoak eta ekonomikoak finkatuz. Ondoren, 1973ko krisitik aurrera Europako kapitalak aurrea hartuko dio klase arteko borroka-fase berriari eta Europar ongizate-estatuaren desegitea areagotu egingo da. Gero Atzeraldi Handia etorriko da eta metaketa-kapitalistaren prozesuaren bizkortzaile funtzioa beteko du. Kapitalismoak desberdintasun sozioekonomiko handiak sortuko ditu ez bakarrik munduko biztanleriaren artean, baita ere Europar Batasunaren barruan. Kapitalismoaren garaipen ideologikoak bere krisi sakona ezkutatzen du ez delako gai gizakiaren etorkizunak planteatzen dituen erronkei, arazoei eta zalantzei erantzuteko. Esan daiteke gaur egungo eredu neoliberalak huts egin duela. Hala ere, jauzia ez da egun batetik bestera emango. Sistema kapitalistak gaitasuna dauka erreproduzitzeko egoera honetaz probetxua ateratzen duten klase sozialak eta interes ekonomikoak daudelako. Horregatik, prozesu eraldatzailea bide malkartsua izango da. Testuinguru horretan egunetik egunera garrantzitsuagoa da beste gizarte-eredu bat eraikitzea balore eta politika desberdinekin, elkarkidetasunean, ondasunaren banaketan, parte hartze sozialean eta bizi kalitatean oinarrituta. 2. kapituluan, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen oinarriak finkatuko dira, ikuspegi soziopolitiko alternatiboak sortzeko eta eraldaketa sozialaren aldeko ahalmena garatzeko. Azken finean, gizartearen eraldaketara bideratutako Berrikuntza Sozialaren kontzeptuak, teoriak, praktikak eta estrategiak elkarlotuko dira gaur egungo gizarte-desorekei eta ongizate faltari aurre egiteko eta inongo bazterketarik gabeko mundu bat eraikitze bidean urrats sendoak emateko. Bide horretan, ikerketa honetan garatuko den Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak oinarri politiko eta ideologiko argiak eduki beharko ditu bere potentzialitate guztia gizarteeraldaketara bideratzeko. Hain zuzen ere, komeni da Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen eginkizuna ondo kokatzea hausnarketa sozio-politiko alternatibo egokiak plazaratzeko eta praktikara eramateko. Zentzuzko alternatibak plazaratuko dira. Horretarako sormena, antolaketa egokia, herritar desberdinen mobilizazio ahalmena eta instituzioei zuzendutako lankidetza eta interpelazioa erabiliko da. Garrantzitsua da jarduera horien arteko halako oreka bat bilatzea errendimendu sozial eta politikorik handiena gauzatzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen teoria politiko-ideologiko horiek martxan ipintzea da kapitulu horren helburua. 3. kapituluan Berrikuntza Sozial Eraldatzailea eta ekonomia soziala lotuko dira. Eraldaketan oinarritutako ekonomia soziala Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptuaren parte izango da. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearentzat ekonomia soziala tresna estrategikoa bihurtuko da. Gainera, gaur egungo krisi egoeran ekonomia sozialak paper garrantzitsua joka dezake. Horrekin batera ekonomia soziala Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen harrobia eta sustatzailea izan daiteke. Hau da, ekonomia sozialak beste mugimendu eta dinamika sozialekin batera gaitasun handia eduki dezake ekonomia eredu berri bat eraikitzeko gizartearekin eta politikarekin lotura zuzena mantenduz. Baina horretarako ekonomia sozialak eraldaketarako duen potentzialitate guztia askatu beharko du azaleko jarrera hutsean erori gabe eta eraldaketarako tresna garrantzitsua bihurtuz. Horregatik, kapitulu honetan ekonomia sozial eraldatzaileak antolakuntza sozioekonomikoan duen izaera estrategikoa azalduko da gaur egungo ikuspegi ekonomizistatik aldenduz eta tresna baliagarria bihurtuz beste eredu gizatiarragoa eta beste balore herrikoiagoak txertatzen joateko. 4. kapituluan Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen barruan jorratuko den gobernantzan sakonduko da. Berrikuntza Sozial Eraldatzailean erabiliko den gobernantzaren kontzeptuak arazo kolektiboak konpontzeko prozesuak azpimarratuko ditu eta gizarte zibila eta botere publikoaren arteko elkarrekintzari garrantzia emango dio. Gainera, gobernantza eraldatzaile horrek aktore publiko eta pribatuen aniztasunaren presentzia azpimarratuko du, partikularki ekonomia sozial eta solidarioko aktoreenak esku hartze kolektiboak lantzeko eta martxan ipintzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza lankidetza motakoa izango da. Erregimen horretan lankidetza bat martxan ipintzen da botere publikoa eta bereziki sozietate zibileko aktoreen artean. Autoritate publikoen eginkizuna ez da indarrezko boterea erabiltzea. Gehiago da koordinazio eta sustatze lanak burutzea gizarte zibila eta botere publikoaren artean sortu diren lankidetza desberdinetan. Gizarte eta osasun zerbitzuen arloan landuko den gobernantza lankidetzan oinarritutako prozesuak bultzatu beharko ditu, bereziki instituzio publiko eta hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeen artean gauzatzen direnak. Bide horrek koordinazio instituzionalaren iraulketa eskatzen du. Estatuaren funtzioa gizartearen aurrean birkokatu egin behar da. Behin Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen hurbilketa teorikoa egin ondoren eta atal osoko ondorio nagusiak atera eta gero bigarren atalean landa-azterketari helduko zaio. 5. kapituluan Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuen ezaugarriak zehaztuko dira. Hasteko Gipuzkoako Lurraldea kokatuko da Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko egitura sozio-politikoan. Gero gizarte zerbitzuen horniketa nola bideratzen den aipatuko da. Estatu Espainol mailan gizarte zerbitzu, etxebizitza eta oinarrizko errentaren arloetan merkatuak eta familiak agintzen badu ere, Hego Euskal Herrian (Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean) esku hartze publikoak eta sare sozialek pisu handiagoa hartzen dute merkatuaren eta familiaren eragina asko gutxituz. Euskal Autonomia Erkidegoko Gipuzkoako lurraldean, berriz, zaintza eta mendekotasun arloak orokorki kontzertazioaren bitartez antolatzen dira. Bertan, batzuetan esku hartze publikoa zuzenean bideratzen da eta beste batzuetan, berriz, sektore pribatuaren edo ekonomia soziala/hirugarren sektorearen bitartez gauzatzen da. Ondoren Gipuzkoako gizarte zerbitzuen marko juridiko nagusia aurkeztuko da. Horretarako Espainiar Estatuko 2006ko mendekotasun legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko gizarte zerbitzuen legea kontuan hartuko dira. Kapitulu hori Gipuzkoako gizarte zerbitzuen ereduaren ezaugarri nagusiekin amaituko da. 6. kapituluan landa azterketaren metodologia zehaztuko da. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren gizarte zerbitzuen gobernantzari buruzko Delphi azterketaren ezaugarri nagusiak azalduko dira. Hasteko Delphi metodoaren hausnarketa teoriko orokorrak egingo dira eta gero Delphi metodo hori ikerketaren lan enpiriko zehatzari egokituko zaio. Metodoaren ardatz nagusia adituen taldea edo panela da. Talde hori informazioa eskaintzen duena da. Gero, informazio hori, iterazio, interakzio eta agregazio prozesuak jaso ondoren, taldearen iritzia bihurtuko da, ikerketaren outputa osatuz. Delphi metodo hori oinarri bezala hartuta, ikerketa zehatza burutzeko, zenbait egokipen egin zaio ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Azken finean, Delphi hibrido bat erabili da, oinarrizko teknika horri aberasgarriak izango diren beste ikerketa tresna batzuk gehituz. 7. kapituluan landa azterketaren emaitza nagusiak bildu dira. Emaitza horiek 5 multzo nagusietan banatuta daude: eredu egokiena gizarte zerbitzuak antolatzeko, gizarte zerbitzu publikoen diseinua, gizarte zerbitzuak emateko ereduak, hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren diskriminazio positiboa eta kooperatibizazioaren aldeko jarrera. Amaitzeko beste multzo bat irekitzen da adituek zerbait gehitu nahi badute bertan sartzeko. Kapitulu horretan ikerketaren emaitzak galderaz galdera aztertuak izan dira. Gainera, galdera horiek sei arlo nagusitan bildu direnez adituen hausnarketa kualitatiboak multzoka gehituko zaizkio. Gero, emaitza horiek itzultze-bileretan adituen aurrean aurkeztu eta eztabaidatu dira, politikoen eta teknikoen hausnarketak bereizita aurkeztuz. Landa azterketako atalaren kapitulu guztiak garatu eta gero atal osoari buruzko ondorio nagusiak atera dira. Azkenik, marko teorikoa berrikusita eta landa azterketaren ondorio nagusiak atera eta gero, ikerketa osoari buruzko azken gogoetak plazaratuko dira. Amaitzeko, lanaren azken orrialdeetan, bibliografia, taulen eta grafikoen aurkibidea, web orrien bilduma eta eranskinak kokatuko dira. 1 KAPITULUA: ONGIZATE-ESTATUAREN ERAIKUNTZA ETA GAINBEHERA. BESTE GIZARTE-EREDU BAT ERAIKITZEKO BEHARRA 1.1 Klase arteko borrokaren lehen emaitzak Europa modernoan. Ongizate-estatuaren lehen oinarri politikoak XVIII. mende amaierako Ingalaterran hasi zen iraultza industriala eta berarekin batera sortu zen ekoizpenaren elementu guztiak merkantzia bihurtzen zuen utopia ekonomikoa Adam Smith-en (2011) postuladoak jarraituz. Polanyi-k (1997) aipatzen duen moduan 1820 urtetik aurrera hiru dogma liberal klasikoek pisua hartu zuten: lanak bere prezioa merkatuan aurkitu behar du; monetaren sorrera autorregulazio mekanismo bateri lotuta egon beharko da; merkantziak libreki mugitu behar dira herrialde batetik bestera inongo oztoporik gabe. Hau da, hiru dogma horiek laburtzen dira lan merkatuan, urre-patroian eta merkataritza librean. 1830eko hamarkada arte itxaron beharko dugu Ingalaterran liberalismo ekonomikoa gurutzada kartsua bihurtu dadin. Hain zuzen ere, 1832an burgesiaren garaipen politikoaren ondoren txiroen aldeko legedia errotik aldatu ondoren bere aplikazioa azkartu egiten da tregoarik gabe. Librekanbioa koagulatu egin zen, izugarrizko eraso gogorra martxan ipiniz. Laissez-faire2 dotrina ez zen zerbait naturala. Merkatu libreak ez ziren inoiz eratuko horretarako baimena eman ez bazen. Laissez-faire bera Estatuak inposatu zuen. 1830 eta 1850 urteen artean, alde batetik, erregelamendu murritzaileak indargabetzeko lege berrien eklosio handi bat eman zen eta bestetik, Estatuaren administrazio-funtzioak izugarri handitu ziren, zentralizatutako burokrazia baten bitartez liberalismoen bozeramaileek agindutako eginkizunak betearazteko. 1850 urtetik aurrera burututako bigarren iraultza industrialak aldaketa sakonak ekarri zituen egitura demografikoan eta klaseen egituraketetan. Garai hartako herrialde industrializatu gehienetan eman ziren lurraren jabegoaren erreformen ondoren lanerako indarra bihurtu zen biztanleriaren gehiengoak bizirauteko zuen errekurtso bakarra. XIX. mende horretan bi indar kontrajarriek mugitzen zuten gizarte modernoa. Polanyi-ren (1997) hitzetan alde batetik, merkatua zabaldu egin zen modu iraunkorrean baino, era berean, joera horren aurrean kontrako mugimendu bat garatu zen gizartea babesteko, betiere merkatuaren autorregulazioarekin bateragarria. Hau da, merkatu bat zegoen eskulanarentzat eta lurrarentzat eta eskaintza eta eskaria soldata eta errenta mailen bitartez arautzen ziren. Egia bada ekoizpena era horretan antolatu zitekeela ezin dugu ahaztu ere gizon-emakumeen eta lurzoruaren etorkizuna merkatuaren legeen eskuetan uzteak hondamendia zekarrela. Horregatik kontra-mugimenduaren oinarria merkatuaren ekimena kontrolatzea izan zen, eskulana eta lurraren ekoizpen-faktoreei dagokionez. Hauxe izan zen interbentzionismoaren betebehar nagusia. Ondorioz, XIX. mendeko historia soziala bi ertz horietan oinarrituta azaldu daiteke. Lehenbiziko ardatzean liberalismo ekonomikoa eta gizarte-babesaren arteko talka agertzen da eta bigarrenean klaseen arteko gatazka nabaria da. 1875eko lehen krisi ekonomiko larriak agerian utzi zuen garatzen ari zen eredu ekonomiko berri horren gordintasuna. Goian aipatu dugun moduan garai horretan garatzen ari zen eredu ekonomikoak laissez-faire leloan oinarritzen zen. Liberalismo ekonomikoa merkatusistema antolatu nahi zuen gizarte baten antolaketa-printzipioa izan da. Burokrazia gainditzeko metodo baten aldeko joera bat zena merkatu autorregulatzailearen bidez gizakiaren salbaziorako benetako fedea bihurtu zen. Fanatismo hori liberalismoaren eginkizunaren areagotzearen ondorio bat bihurtu zen: ordena berri horrek berealdiko oinazeak eragingo zien pertsona errugabeei. Fede liberalak ebanjelioaren miresmena jaso zuen garapenean bete betean zegoen merkatu-ekonomia baten beharrei erantzunez (Polanyi, 1997). Testuinguru horretan Marx eta Engels-en (1968) teoriak, klase kontzientzia indartsua eta miseriazko baldintza sozialei eta laboralei aurre egiteko haztegi egokia bihurtu ziren. Besteak beste, lan errenten ordezko errentak (pentsioak, lanerako ezintasuna, langabeziaasegurua…), etxebizitza eskubidea (alokairuzko etxebizitza sozialen parke publikoa), osasungintza eta hezkuntza duina eta unibertsala aldarrikatzeko balio izan zuten. Borrokadinamika berri horrek aro berriko lehen gizarte-asegurua 1883an eratu zuen Alemanian, Bismarcken agintaldian, greba luze baten ondoren. Aseguru hau langile aktiboa izatearekin lotuta zegoen. Alemaniako adibidea jarraituz, gizarte-aseguruen garapena beste herrialde industrializatuetan oso azkarra izan zen. 1919an, Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion Versalleseko Hitzarmena eta gero Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE)3 jaio zen, bere helburuetako bat gizarte-eskubideen koordinaketa eta garapena lortzea zelarik. Dena dela, liberalismo ekonomikoaren prestigioak 1920ko hamarkadan lortu zuen bere maila gorena. Milaka pertsonek jasan zuten inflazioaren zigorra eta klase sozialak eta nazio osoak esplotatuak izan ziren. Garai horretan moneten egonkortze politikek hartu zuten herrien eta gobernuen pentsamendu politikoen erdigunea. Langabetuen gabeziak eta kaleratutako funtzionarioen estutasunak, nazioen eskubideen abandonua eta konstituzio-eskubideen galerak ordaindu behar zen prezio juxtua zen liberalismo ekonomikoaren doktrina ondo aplikatzeko (Polanyi, 1997). Ondorioz, 30eko hamarkada 1929an sortutako Depresio Handiarekin hasi zen. Langabeziatasak %30era iritsi ziren, gizarte eta langile-matxinadak egunerokoak ziren, behar egoeretarako estatuak bermatutako gutxieneko sarrerak aldarrikatuz (langabezia aseguruak eta abar). Mugimendu sozialistek, egoera ekonomikoak eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren (SESB) iraultzak bultzatuta, goranzko bidea hartu zuten. Alemaniako eta Italiako mugimendu faxistek ere mozorrotzen zituzten euren benetako xedeak "enplegu beteko" eta "gizarte segurantza guztientzat" bezalako promesekin. Garapen horren ondorioz esan dezakegu 30eko hamarkadan 20ko hamarkadako liberalismo ekonomikoaren balio absolutuak erlatibizatu egin zirela. Bi herrialde boteretsuenak, Britainia Handia eta Amerikako Estatu Batuak (AEB), zailtasun handiak eduki zituzten, patroi-urrea utzi eta euren monetak gestionatzen hasi ziren. Nazioarteko zorrak blokean itzuliak izan ziren eta aldi berean aberatsenak eta errespetagarrienak liberalismo ekonomikoaren dogmak alde batera uzten hasi ziren. Atzetik, Frantzia eta beste estatu batzuk bide berdina hartu zuten. 40ko hamarkadan liberalismo ekonomikoak oraindik porrot handiagoa jaso zuen. Nahiz eta Britainia Handia eta AEB ortodoxia monetariotik aldenduta egon oraindik liberalismoaren oinarriak eta metodoak mantentzen zituzten industrian, merkataritzan eta orokorrean bizitza ekonomikoaren antolaketa orokorrean ( Polanyi, 1997). Merkatu horien funtzionamenduak gizartearen etorkizuna mehatxupean ipintzen zuelako ezinbestekoa egin zen esku-hartze bat burutzea gizarte-babeserako neurriak indarrean ipintzeko. Polanyi-ri (1997) jarraituz gizarte-babesa autorregulatutako merkatu baten ezinbesteko osagarria da. Azken finean, politikaren parte hartzea beharrezkoa egin zen merkatuaren autorregulazioa egoera arriskutsuan aurkitzen zelako. Esku hartzeak balio izan zuen egoera zail horietan gizartearen batasuna bermatzeko. Kontzientziazio politiko eta klase arteko borroka testuinguru horretan Bigarren Mundu Gerrak mugarri bat ipini zuen ongizate-estatuaren garapenean. SESBeko armadak, Alemaniako lurraldean sartzearekin batera bere boterea zabaltzen zihoan. SESBeko gupidagabeko aurrerapen horri eusteko eta sistema sozialistari aurre egiteko europar botere faktikoek ikusi zuten bide bakarra langileekin gizarte segurantza eta gero ongizateestatua deituko zenaren garapena hitzartzea izan zen. Estatu Batuetako Truman presidente berak 1947an onartu zuen espantsionismo komunista AEBren eta mendebal munduaren arrisku eta etsai nagusia izanik negoziazio sozialetara behartzen zuela (Jurado, 2010). Garai hartako eredu ekonomiko eta politiko sobietarraren garapenaren mehatxuak europar mendebaldeko agintariak behartu zituen aurrekari historikorik gabeko hitzarmen sozial eta errentei buruzkoa onartzea. Hala ere hitzarmen hori ez zen eman Estatu Espainola, Portugal eta Greziako izaera faxistako diktadura militarretan non aseguru partzialak eta loturarik gabekoak bakarrik garatu ziren. Sobietarren sozialismoaren presentzia presio bat izan zen beti Europar mendebaldean neurri aurrerakoiak martxan ipintzen joateko. Polanyi-ren (1997) iritziz bertako langile-klasearen aldeko alderdi sozialista gehienek kapitalismoaren erreformaren aldeko hautua egiten zuten eta ez iraultzaren bitartez eredu hori suntsitzeko apustua. Hitzarmen sozial horretan estatuak merkatua ordezkatu zuen azken horrek ezin zuelako modu automatikoan konpondu hitzarmenaren lehen zutabea zenaren enplegu betearen arazoa. Bigarren zutabea estatu berak babes soziala beregain hartzea izan zen. Baztertutako gizabanakoen laguntza eta babesa estatuaren betebeharra bihurtu zen eta ez karitate solidarioarena. Hirugarren zutabeak, berriz, demokrazia aktiboan sakontzea planteatzen zuen. Jurado-ren (2010) hitzetan, Itun Sozial horrek ondorengo gertaera nagusiak eduki zituen: i) Filadelfiako Nazioarteko Biltzarrak (1944)4, Churchill eta Rooselveltek babestua, Gizarte Segurantzaren nazioarteko eredu baten prototipoa zehazten du; ii) 1949an Mendebaldeko Europar Batasunak Gizarte Segurantzaren hitzarmen bat martxan ipintzen du estatu-partaideen artean aldebiko tratatuak bateratzeko; iii) 1957an Europako Ekonomia Elkartea (EEE) sortzen da Erromako Tratatuaren5 bidez eta bertan finkatzen dira europar eskubide sozialen oinarriak oraindik inongo neurri hertsatzailerik hartu gabe estatu-partaide guztien artean bateratzea lortzeko, eta iv) 1964an Europako Kontseiluak Lanaren Nazioarteko Erakundearekin bateratze lanak hasten ditu aurrerapen nabarmenak lortuz. Europako ongizate-estatuaren oinarri politikoak aztertu ondoren gaur egungo egoera ulertzeko hori posible egin duten oinarri ekonomikoak ere azaltzea komeni da. 1.2 Ongizate-estatuaren oinarri ekonomikoak Bigarren Mundu Gerrak harreman sozio-politikoak sakonki aldatzearekin batera egitura sozio-ekonomikoa irauli zuen. Alde batetik, gatazka militarrak Europako ekoizpen egitura zaharkitua suntsitu zuen eta horrek erraztu egin zuen teknologia berrien sarrera eta zabalkundea. Bestetik, berriz, gerra helburu militarretara aplikatutako teknologia-aparatu berrien izugarrizko esperimentazio gune bat bihurtu zen. Geroago aurrerapen horiek ekoizpen zibilera zabalduko dira eta, besteak beste, sekulako kostuen murrizketak, ekoizpeneskalaren handitzeak, produktibitatearen hazkunde indartsuak eta bide batez enpresairabaziak ekarriko ditu. Gainera, gerra espioitzaren eraginez, puntako teknologia ez zen sektore edo herrialde baten patrimonio bakarra izan eta Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, AEB eta Japoniak aukera eduki zuten teknologia hori batera aplikatzen hasteko. Gainera, Keynes-en (2006) teoriak aplikatu ziren, nahiz eta garai horretako eredu ekonomiko kapitalistaren barruan, gaur egungo teoria klasiko eta neoliberaletatik nabarmenki urruntzen ziren. Keynesek defendatzen zuen estatuak barne eskari egoki baten ardura hartu behar zuela. Modu horretan, hiritarren gastu ahalmena jaisten bazen estatuak eurengatik, besteak beste, hezkuntzan, osasungintzan eta gizarte-azpiegituretan gastatu behar zuen. Gainera, estatuak hiritarrei bake soziala bermatzeko behar zuen gutxieneko moneta-errekurtsoak transferitzen zien (pentsioak, langabezia-prestazioak, oinarrizko errentak…). Politika ekonomiko horrekin enpresen ekoizpena kontsumitzeko eta gehiago ekoizten jarraitzeko eskari maila egokia mantendu nahi zen. Azken finean, keynesiar politikaren helburua enplegu betea lortzea zen eskaria motor ekonomikoa bihurtuz. Erosteko ahalmena edukitzeko ulertzen zen familiek gutxieneko errenta bat bermatuta eduki behar zutela. Estatuaren konpromisoa, berriz, ondasun publikoen eskaria maila egokian mantentzea zen. Keynesek 1944an Bretton Woodseko konferentzian6 parte hartu zuen britainiar ordezkari bezala. Bertan Nazioarteko Moneta Funtsa (NMF) eta Munduko Bankua (MB) sortu ziren, eta bertan AEBen asmoen aurka jardun zuen, azken horrek Europari menpekotasun finantzarioa ezarri nahi baitzion. AEBk inposatu nahi zuena ez zen asko urruntzen gero Maastrichteko Tratatuak7 finkatu zuenetik. Keynesek lortu zuen AEBko asmoak gelditzea, alde batetik, amerikarren menderatze ekonomikoa oraindik hasiberria zelako eta, bestetik, garai hartako SESBen mehatxu erreal edo balizkoa zegoelako. Nahiz eta Europar eredua onartezina zen AEBrentzat, azken honen ideala beti ekonomian laissez-faire izan delako, bere asmoak kontrolatu behar izan zituen SESBen erorketa eman arte. 1957an Europako Ekonomia Erkidegoaren (EEE) lehen etapan, "Seiren Europa osatzen denean"8 hazkunde ekonomiko iraunkor bat ematen da bere barnean, munduko ekonomiaren zabalkunde indartsu batekin batera, "Iparraldeko" herrialdeetan bereziki zentratuz eta "Hegoaldearekiko" zuloa handituz. Gerra amaitu eta gero europar ekonomiek berreraiki prozesua martxan ipintzen dute (Fernández Durán, 1996). Bigarren Munduko Gerratik 1973 arte, aldagai ekonomiko guztien igoerak herrialde industrializatuetan beste edozein garaikoak baino askoz handiagoak izan ziren. Adibidez, produktibitatea batez beste garai horretan urteko %4,5 igo zen. Produktibitatearen gehikuntza horrek ongizateestatuaren ezarpenaren kostuak arazo handirik gabe xurgatu zituen. Denboraldi horretan, 70eko hamarkadaren hasiera arte, ez da EEEn bateraezintasun gradu handirik ematen kapitalen eta langileen interesen artean (Montes, 1993). Garai horretan ongizate-estatua garatzen da, Keynesiar esku hartze osagarri handi batekin eta barneko efektu banatzaileekin, bereziki sozialdemokraziak bultzatuta. Hau gerraosteko kapitalismoaren berreraikuntzan indartsu antolatuta zegoen langile-klasea inplikatzeko era bat izan zen. Baita ere, kapitalaren aldetik langileen gatazka-gaitasuna desaktibatzeko modu bat, bereziki kontuan hartzen badugu Europa bi blokeetan banatuta zegoela. Modu horretan, ongizate-estatuaren eraikuntzak Ekialdeko arriskuei dei egin zezakeen. Aldi berean, hazkunde handiak (garai hartako teknologia baxuarekin) enplegu beteko egoera zekarren eta bide batez lan indarraren salmenta-baldintzen hobekuntza bultzatzen zuen. Nekazaritzan ere bakea lortu zen Nekazaritza Politika Bateratu (NPB)9 eskuzabal bat 1962an martxan ipini ondoren (Fernández Durán, 1996). Egoera hau 70eko hamarkadaren hasieran zakarki aldatu zen nahiz eta Britainia Handia, Irlanda eta Danimarka EEEn sartu ziren. Gerraosteko hazkunde fordistaren10 zikloaren amaiera, dolar-urrearen patroiaren desagerpena eta 1973ko lehen krisi energetikoak11 erreferentzia marko hori eztanda erazi egiten du (Fernández Durán, 1996). 1973ko krisi ekonomikoarekin kapitala ongizate-estatuaren hitzarmen soziala zalantzan jartzen hasi zen eta, bide batez, saiatu zen krisiaren pisua langileen bizkarrean uzten. SESBren hondoratzeak eta eremu sozialistaren desagerpenak bidea libre utzi zion Maastrichteko Tratatuari Europako ongizate-estatua indargabetzeko. 1.3 Lehenbiziko eraso egituratuak klase-antolakundearen aurka: AEB eta industrien lekualdatze diseinu berriak Ameriketako Estatu Batuetako klase borrokak ere bere fruituak eman zituen. 1930eko hamarkadan gizarte eta lan babeserako egitura bat eraiki zen New Deal12 izenarekin ezagutzen dena. Eredu hori 50eko hamarkadan hasi zen zalantzan jartzen, komunismoaren aurkako borroka juridikoa, mediatikoa eta soziala aprobetxatuz eta amerikar langileriak erasoari aurre ezin eginez. Fase horrek garrantzi handia dauka bertan erabilitako diseinuak eta estrategiak gaur egungo Europan berrituta martxan ipini direlako. Komunismoaren jazarpenaren barruan ekoizpen-egituraren berrantolaketa bat diseinatu zen, lantegien lekualdatzeak barne, sindikatu-aktibitate ahulagoa zegoen eskualdetara eramanez (Peet, 1983). Hau dela eta, lekualdatzearen fenomenoa AEBko diskurtso politikoan presente egon da tarteka 60ko hamarkadatik aurrera. Garai horretan langileriak eskatzen zituen lekualdatzeari aurre egiteko neurrien aurrean langile kaltetuentzat politika berriak diseinatu ziren gizarte-zerbitzuen prestazioan eta birgizarteratze laboralean oinarrituta. Baita ere aduana-zergarik gabeko eremuak sortu ziren inbertsioak erakartzeko. Hogeita hamar urte baino gehiago pasa ondoren esan dezakegu adabaki-politika horiek ez dutela balio izan eremu kaltetuak birgaitzeko baino hala ere neurri horiek aplikatzen jarraitu dira azken hogeita hamar urteetan Europako herrialde desberdinetan. Azterketa berdinek egiaztatzen dute esperimentu hau arrakastatsua izan zela kapitalarentzat eta gainera, oso indartuta atera zela klase-gatazka horretatik. Arrakasta hori izan da hain zuen ere multinazionalek 90eko hamarkadatik aurrera Europara esportatu dutena. Estrategiaren emaitzak kronologikoki aztertzerakoan esan dezakegu lehenbiziko helburua egitura sindikalak ahultzea izan zela eta horretarako egitura produktiboak berrantolatu egin ziren, lantegien lekualdatzeak barne, aktibismo sindikal ahulagoa zegoen guneetara eramanez. Eremu berri horietan 30eko hamarkadan langile eta enpresarien artean finkatu zen lan harremanetarako eredua (New Deal) apurtzeko diseinu berri bat martxan ipini zen. Jauzi berri horren adibiderik nagusiena eredu fordista izan zen. Konpromiso fordianoak parekotasun bat egiten zuen ekoizpen handi gorakor eta kontsumo handi gorakorraren artean. Mundu osoan gerra amaitu ondoren harrera egin zitzaion american way of life13 deituz, eredu produktibista eta hedonista bat bezala, guztien artean kontsumitutako merkantzien hazkundearen bitartez lortutako zoriontasunean oinarrituz. Beste era batera esanda, paradigma fordianoak hiru hanketan oinarritzen den aurrerapen kontzeptua plazaratzen du: aurrerapen teknikoa, aurrerapen soziala eta estatuaren aurrerapena. Aurrerapenaren eta zoriontasunaren bilaketaren kontzeptu hori helburu bezala zegoen kontsideratua indar politikoen arku zabalean, ideologia kontserbadoretik komunistara, kristau-demokrazia eta sozialistak barne. (Lipietz, 1997). Eredu berria, produktibitatea, lehiakortasuna eta merkatua terminoak sakratutzat jotzen dituen teoria ekonomiko berri batekin apainduta, hasi ziren antolaketa eta ekoizpen teknika berriak martxan ipintzen. Hala nola aipagarriak dira lan merkatuen erosioa eta segmentazioa, negoziazio kolektibotik kanpo edo bere barnean onartutako soldata-politika berriak, lanaren egonkortasuna neurri horien onarpenaren truke eta eliteko langileen partehartze handiagoa enpresaren zuzendaritzan ordainsariak parte-hartze horren tamainarekin lotuta. Azken finean, "pilaketa malguaren metodoa" bezala ezagutzen dena. Emaitza aurreko langile eta enpresarien arteko harreman-ereduaren tresna instituzional eta legalaren apurketa izan da. Galera hori sindikatuen akats estrategikoekin lagundua izan zen. Hutsegite horiek etorri ziren sindikatuen politika industria-sektorean oinarritzen jarraitu zuelako, zerbitzu-sektorea eta sindikatuetan presentzia txikia zuten emakumeak eta etorkinak bigarren maila batean utziz. Errakuntza horiei gehitu beharko genioke 80ko hamarkadan, Ronald Reaganen garaian, aplikatu ziren sindikatuen aurkako politikak. Horien bitartez eskarmentu handiena zuten sindikatu-liderrak kaleratuak izan ziren, "bake soziala" apurtzen zuten ekoizpen zentroei itxiera mehatxuak bidaltzea ohikoa zen, soldata beherapenak alde bateko erabakiak bihurtu ziren eta enpresek adituak kontratatzen zituzten sindikatuen aurkako neurriak hartzeko (Bronfrenbrenner, 2000). Gizarte-babesari eta errentaren banaketari dagokionez sindikatuen aurkako joera erasokor horrek bere fruituak eman zituen enpresen negoziazio-ahalmena asko handitu zelako. Horren ondorioz, 80ko hamarkadatik aurrera lehengoratze prozesu bat ematen da, aurreko urteetan lortutako hobekuntzak besteak beste soldatetan, laguntzetan, pentsioetan eta antzinatasunean nabarmenki atzera eginez. Joera horiek ondorio negatibo zuzenak eduki zituzten ondasunaren banaketan, bereziki errenta asko kontzentratu egin zelako eta desberdintasunak geografikoki eta gizarte-talde desberdinen artean asko handitu zirelako. Azkenik, multinazionalen sendotze prozesua emango da. Aberastasunaren metatze horrek enpresak indartu egin ditu behar zuten kapital-metaketa lortuz multinazional indartsuetan bihurtzeko. Enpresa horien boterea kasu askotan estatuen gainetik ipini da. Ehunka multinazional indartsuek ahalmena dute XXI. mendeko munduko erabaki politikoak eta ekonomikoak hartzeko edo baldintzatzeko. Itzalean dagoen botere hori ikusezina da hiritarren gehiengoarentzat baina politikoengatik onartua izan da. Enpresari bakar batzuk munduko politikak zuzentzen dituztenean ondorio lazgarriak eduki dezake giza eskubideen alorrean eta ingurumenean. Planetak eta bertako biztanle txiroenak dar-dar egiten ari dira datu ekonomikoen boterearen azpian. 1.4 1973ko krisitik aurrera Europako kapitalak aurrea hartzen du klase arteko borrokafase berrian Aurreko orrietan aipatu dugu 1973 urtearen inguruan krisi ekonomiko luze bat piztu zela energia kostuak asko igoz eta 1945-1972 denboraldian garapen teknologikoari esker emandako hedapen ekonomikoa geldituz. Enpresariek saiatu ziren euren kostuak soldatakostu zuzenetara eta zeharkakoetara transferitzen (gizarte-kotizazioak), itun sozialaren oinarriei eraso eginez. Esan dezakegu krisiaren faktore nagusietako bat iraultza elektronikoa izan zela eta bere ahalmen izugarria produktibitatea handitzeko, bereziki ELGAko (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea)14 herrialdeetan eta bere eragin eremuetan. Ongizateestatuaren fase hedakorrean martxan ipinitako errezeta ekonomikoek baliorik gabe gelditu ziren ez zutelako aurreko garaietako kapitalaren etekin-tasa errekuperatzeko ahalmenik. Gainera, inflazioaren hazkundeak sistema ahultzen zuen. Krisi horretatik ateratzeko kapitalak beste politika ekonomiko bat behar zuen. Testuinguru horretan sortzen da neoliberalismoa eta hedatzen da herrialde gehienetara. Ideologia neoliberal horren klabe nagusia merkatuaren goraipamena da ekonomiaren mekanismo erregulatzaile bakar eta ordezka ezinezkoa bezala. Beti ere bere helburua kapitalaren errentagarritasun tasa berreskuratzea izanik. Atal honetako ildoa jarraitzeko Fernández Durán-en (1996) hausnarketa erabiliko da. Berarentzat garai horretan ekoizpen-egitura kapitalistaren berrantolaketa sakona hasten da planeta mailan eta "Lanaren Nazioarteko Banaketa Berria" bezala ezagutuko da. Alde batetik, jarduera industrialeko sektore garrantzitsuak periferiako herrialdeetara lekualdatuko dira ekoizpen-kostuak merkatzeko eta bestetik erdigunean geldituko den jarduera industriala eduki teknologiko handiagoko ekoizpenera bideratuko da. Bi joera horiek eskulanaren soberakin handiak ekarriko dituzte egiturazko langabezia eraginez. Aldi berean, erdiguneko herrialdeetako politika makroekonomiakoetan aldaketa bat emango da, ideologia neoliberalak aurrerapausoak ematen ari delako, atzeraldiari aurre egiteko eta ahal den moduan hazkundea bultzatzeko. Neoliberalismoa indarrez sartuko da 80ko hamarkadan Atlantikoko bi aldeetan Reagan eta Thatcherren eskutik. Politika horiek ongizate-estatuaren mekanismo banatzaileak pixkanaka suntsituko dituzte, gastu soziala murriztuz, estatuaren papera arlo produktiboan sakonki gutxituz eta zerga-politika atzerakoia ezarriz. Horregatik, 80ko hamarkadaren hasieran Reagan presidentearen ekonomialari-aholkulari talde batek hausnartu zuen politika ekonomikoa gehiegi zuzenduta zegoela eskari agregatua indartzearen alde (kontsumoa gehi inbertsioa). Hau da, zerikusi handiegia zuela ongizateestatuaren politika keynesiarrarekin. Ekonomialari horientzat, komenigarria zen oinarri liberaletara bueltatzea, errentagarritasun ekonomikoa handitzeko eta estatuaren eskuhartzea gutxitzeko hiru oinarrizko ideien bitartez: i) keynesiar ideiak alboratu; ii) indarra eskaintza agregatuan jarri, enpresariei diru-laguntzak emanez, eta iii) zerga gutxitze handiak defendatu. Hiru ideia horiek elkarloturik osatzen dute Teoria Ekonomiko berria. Hau da, ekonomia suspertzea eskaintzaren aldetik, keynesiar eskolaren eskariaren aldeko suspertzearekin alderatuz. Ronald Reaganen Administrazioak, alde batetik, nahiz eta zergak gutxituz eskariaren igoera handia ekarri zuen, bestetik, defizit publiko izugarria sortu eta inflazioak gora egin zuen beti ere gastu publiko berdinarekin jarraitu zuelako. Modu bakarra zegoen oreka berreskuratzeko: moneta politika murritzailea ezartzea interes tipoak eta langabezia tasa asko igoz. Hain zuzen ere, fase horretan akzioan sartzen dira Milton Friedman-en (2002) postulatuak. Bere iritziz, alferrikako lana da ekonomiaren joko-arauak behartzea. Friedmanek berak garatzen du langabezia-tasa naturalaren ideia, hau da, langabezia tasa adierazgarri bat egotea merkatu-prozesuen ondorio normal bat dela eta gainera egoera onargarria izan daitekeela. Inflazioaren aurkako borroka bihurtzen da doktrina neoliberalaren helburu nagusia, metatutako kapitalak erosteko ahalmena mantendu dezan. Aldi berean, Europar Instituzioen indartze sistematikoa burutuko da, euren egitura indartuz eta bitartean estatu-nazioen pisua galduz. Europar mailako erakunde horiek estatu-nazioen gainetik gelditzen den plangintza bultzatuko dute. Ez hori bakarrik, 80ko hamarkadaren hasieran, europar eraikuntzaren alde beti egondako kapitalaren indarrak antolatu egiten dira aurrez aurre europar proiektuari bultzada berria emateko. Era horretan, 1983an Europako Industrialarien Mahai Borobila (EIMB)15 osatuko da eta bertan daude ordezkatuak Europako transnazional nagusienak (Shell, Fiat, ICI, Nestlé, Daimler Benz…). Sektore horiek aginduak ematen dituzte Europako egitura Komunitarioak behar dituen erreformak eta urratsak gauzatu ditzan. Hau horrela izanik, EIMBk eskatutakoaren arabera 1986an Instituzio Komunitarioen sendotzea sakondu egiten da Europako Akta Bakarraren (EAB)16 onarpenarekin. EABk Europako barne-merkatua eratzeko beharra planteatzen du. Merkatu Bakar horren helburu nagusia merkantzien zirkulazio askerako barne oztopo guztiak kentzea zen eta, aldi berean, zerbitzu, kapital eta pertsonen mugarik gabeko zirkulazioa zabaltzea. Beranduago, 1991an, EIMBk zehaztutako irizpideak berriz ere jarraituz Maastrichten finkatzen da Ekonomia eta Diru Batasuna (EDB)17 lortzeko bidea. Horretarako Bruselari transferitzen zaio estatuen politika ekonomikoari buruzko kontrol ahalmen zabala. Helburua da moneta bakarra lortzeko bete behar diren konbergentzia baldintzak bermatzea. Dinamika berri horren balantze soziala argia da. Ekoizpenaren hazkunde bat ematen da halabeharrez enplegua sortzen ez duena. Ez hori bakarrik, hazkundeak ez badu tasa zehatz bat gainditzen enplegu garbia sortu ordez desegin egiten du. Sartzen ari gara Nazio Batuen hitzetan "enplegurik gabeko hazkunde" fase batean. Enplegua sortu daiteke espazio aberats eta boteretsuenetan baino askoz gehiago galduko da gune pobre, periferiko eta ahulenetan. Merkatu Bakarra librekanbioaren gune bat bihurtzen da politika sozial bateraturik gabe (Lipietz, 1997). Gainera, Merkatu Bakarrak bultzatzen duen inbertsioak eta hazkundeak orokorrean mugikortasun motorizatua handituko du (garraio-azpiegitura berriak eskatuz) eta ekoizpen-eredu geroz eta xahutzaileagoa finkatuko du, geldiezinezko ingurumeninpaktuaren hazkundea sortuz. Keynesiar eredua alde batera utzi ondoren neoliberalismoari ateak irekitzen zaizkio, krisiaren jatorria merkatu-indarren joko askeari ipintzen zaizkion oztopoetan kokatuz. Ongizateestatuari hazkundea oztopatzen duen balizko zurruntasuna leporatzen zaio. Gainera, ideologo neoliberalentzat krisitik ateratzeko ezinbestekoa zen errekurtso produktiboen (eskulana eta lehengaiak) erabilera tasa (esplotazioa) handitzea eta horrekin batera produktibitatea igotzea. Teknologi berrien hutsunea egonda, hori soldata errealak, gizartekotizazioak eta enpresa-etekinen gaineko edozein zerga jaitsita lortzen zen. Beste era batera esanda, egonkortasuna totala izan dadin, errezeta-liburu neoliberalek aholkatzen dute ekoizpen-kostuak kontrolatzea: eskulana eta lehengaiak. Horren ondorioz, lehentasunezko helburuak lan merkatuaren malgutasuna igotzea (kaleratzea ahalik eta errazena izatea), soldaten neurritasuna mantentzea eta errekurtsoak ahalik eta merkeenak bilatzea dira. Hori da aldarrikatzen duten bidea lehiakorragoak izateko. Egunetik egunera internazionalagoa eta globalagoa den ekonomia batean industrializatutako herrialde berriei aurre egin behar zaie, bereziki lan kostuak eta babes sozial txikiagoa edukirik konparaziozko abantaila bat duten Asiako herrialdeei. Argi dago errentagarritasun-tasaren igoeraren inguruan artikulatzen direla politika neoliberalaren pieza desberdinak, besteak beste, soldatei erasoa, prestazio eta zerbitzu sozialen atzerakada, kontra-erreforma fiskala, lan merkatuaren desarauketa, pribatizazioak eta monetarismoan oinarritutako politika ekonomikoak. Eredu horrek gorputz teoriko globala hartu zuen 1989ko Washingtongo Akordioarekin18 eta bide batez Europar Batasuneko herrialde-partaideei inposatzen zaien Maastrichteko Tratatuaren bitartez. Hori dena gertatzen da SESBen erorketak sektore askorentzat ekarri zuen armagabetze ideologikoaren ondoren. Dena dela, europar diskurtsoaren erretorika pixkanaka elkartasuna, berdintasuna, justizia, lurralde-oreka eta ingurumenaren errespetua bultzatuko duen garapenaren ideia nagusitik urruntzen doa. Bultzatzen ari den garapenak baldintzak sortu nahi ditu europar kapital transnazionalen agindupean eskala handiko ekoizpenak eta banaketak, inongo trabarik gabe, zabaltzeko. Guzti horren ondorioz, 80ko hamarkadan kapitalismoaren zabalkunde sakona ematen da. Zurbano-ren (1998) arabera Iparreko gobernu gehienek 80ko hamarkadatik aurrera politika neoliberalak aplikatzen hasi ziren, ekonomia globalean lehiakortasuna eta malgutasuna kapitalak erakartzeko erabiliz. Hau da, negozio-esparruak handitzeko bizitzako atal guztiak merkantzia soila bihurtzen joaten dira. Denboraldi hau ezaugarritzen da berrantolaketa industrialak, sektore publikoaren pribatizazioak, egiturazko langabezia (milioika langabetu Europan), soldaten parte hartzearen jaitsiera iraunkorra nazio-errentan eta pentsioen lehenbiziko erreforma ematen direlako. Modu horretan, gaur egun, dena salerosi daiteke, orain arte merkatuaren logikatik kanpo zeuden gauzak barne: pentsioak, haurtzaindegiak, osasuna, hezkuntza, komunikazioak, energia, garraio publikoa, aisia, kultura, ea. Testuinguru horretan kokatu beharko genuke Gizarte Segurantzaren, gizarte-zerbitzuen eta zerbitzu publikoen pribatizazioa, sektore publikoaren ahultzea eta baita ere kontsumoa biderkatzeko helburua duten behar berriak etengabe eratzea. Azpimarratzekotan aipatzekoa da, besteak beste, elkartasuna eta afektibitatea bezalako gizon-emakumeen baloreak merkantzia bihurtzen direla. Azken finean, denboraldi horretan ongizate-estatuaren aurkako ofentsiba irmoa martxan ipini zen arrazoi ideologikoak teknikoen gainetik jarriz eta bere fruitu goiztiarra gaur egungo krisi ekonomikoa izan da. 1.5 Maastrichteko Tratatua: Europar ongizate-estatuaren desegite planifikatuaren hasiera Fernandez Durán-ekin (1996) jarraituz azken 50 urtetan mundializazio ekonomikoko prozesuak areagotu egin dira inoiz historian zehar eman ez diren bezala. Aldi berean planetako erregio desberdinetan merkatu zabaltze eta sendotze prozesuak sakondu egin dira estatu-nazioek ipinitako mugak gaindituz, ekoizpena eta banaketa eskala handian aurrera egiteko enpresa transnazional handien bitartez. Ekialdeko blokearen desagerpenarekin globalizazioa kontzeptu ia mistiko bat bihurtu da. Postmodernitatearen sinonimo bezala erabiltzen da, ekonomiaren mundializazioaren adierazle, "herri globala" terminoa mugarik gabeko mundu baten baliokide bezala erabiliz, mundua merkatu bakar bat kontsideratuz non estandarizazioak eta eskala-ekonomiek bereziki multinazionalei baimentzen die sekulako negozioak egitera. Esan dezakegu, globalizazio ekonomikoa orain dela 500 urte europar potentziek hasi zuten kolonizazio prozesuaren jarraipen bat besterik ez dela. Hori bai, gaur egun modu bereziki berritzaileak erabiliz. Denbora luze horretan esplotazio harremanak ezarri ziren Erdigune (hasiera batean Europako potentzia kolonial nagusienak eta gero denboraren poderioan Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea –ELGA- osatzen duten herrialdeak orokorrean) eta Periferiaren artean (Hegoa edo Hirugarren Mundua). Horrela, gaur egun ikusten dugu nola Erdigune beraren barruan zabaltzen ari direla bizitasun bereziarekin periferia desberdinak (baztertuak, zokoratuak, …). Neoliberalismoaren aurrerapenak eta ekonomiaren nazioartekotzeak kapitalismoaren bilakaeraren estuki lotuta dauden bi ezaugarri dira. Nazioarteko erakundeek (Nazioarteko Moneta Funtsa19, Munduko Bankua20, Munduko Merkataritza Erakundea21, Europar Batasuna22, …) egindako diseinu berria onartzen duten meneko gobernuek desarauketa totala martxan ipini eta gero sektore estrategikoetako enpresa handien bategitea bultzatu dute (kimikan, telekomunikazioetan, aeronautikan, informatikan, finantza-arloan, energian, ea.). Etengabeko fusioaren prozesuak botere-talde oligarkikoak sortzen ditu, enplegua suntsituz, prezioen monopolioak eratuz eta inposizio sozialak burutuz. Estrategia horren ondorioz, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) bigarren mailako paper bat betetzera behartzen dituzte, hau da, multinazionalen azpikontratatuen konpartsarena. Gaur egun, mundu-mailako aroan, kolonizazio mota berri bat zabaltzen ari da. Ez dago estatuek zuzenduta. Enpresa multinazional handiek gidatzen dute. Gobernuek ez daukate kontrolik enpresa multinazionalen gainean. Lege batek traba egiten badie alde egitearekin mehatxatzen dute eta berehala joan daitezke. Planeta libreki zeharkatu dezakete eskulan merkeena, ingurumen babes txikiena edo zerga-politika arinenaren bila. Maastrichten zehaztu den Europa puzzle horren beste pieza bat da eta horrek arriskuan ipintzen ditu langile klaseak momentu historiko zehatz batean, bere gatazka potentzialarekin, erdietsi zituen lorpenak. Horregatik, 80ko hamarkadaren erditik aurrera mito baten inposaketaren aurrean gaude: Europa eztabaidaezineko etorkizuneko proiektu bat bihurtu da. Mito horrek, beste guztiak bezala, izaera ia erlijiosoa edo dogmatikoa hartzen joan da eta lortu du eraikitzea bere ustezko onuren inguruko gutxieneko azterketa, eztabaida edo arrazoibidea eman gabe (Martin Seco, 1992). Mito hori gizarteko sektore menderatzaileak eraiki dute, "eraikuntza europarraren" onuradun nagusiak direlako. Gainera, mitoaren lanketan eta zabalkundean teknoburokrazia publikoa eta pribatua osatzen duten sektore profesional zabalen laguntza jaso dute, horiek ere eraikuntza europarraren bigarren mailako onuradunak bihurtuko direlako. Hain zuzen ere, osagarri teknoburokratiko horrek eratu du neurri handi batean europar mitoaren oinarri ideologikoa. Ezin dugu ahaztu behar ere europar mitologiak mass medien sedukzioarekin, manipulazioarekin eta ezkutatze-lanarekin kontatu duela. Argi dago ere, europar mitoa garatzeko ia ate guztiak zabalik eduki dituztela antolatutako ezkerreko indar politiko eta sindikal gehienek, indar gehiago edo gutxiagorekin, bat egin dutelako proiektu horrekin. Europeismoaren erretorika merkatuen hedapenaren bidez hazkunde ekonomikoaren bultzadaren beharraren diskurtsora mugatzen ari da. Gainera esaten zaigu bide horrek europar gizarteak duen langabezia arazo larria konponduko duela eta aldi berean gutxieneko aberastasuna sortuko dela hazkunde ekonomiko berak eragiten dituen ingurumen-arazoak konpontzeko. Ez hori bakarrik, europar proiektua saiatzen da saltzen Hego eta Ekialdeko periferiako herrientzat ere onurak ekarriko dituela. Hain zuzen ere proiektu europarrean sakontzeak garapen bidean dauden herriekiko merkataritza sustatuko duela eta bide batez lurralde horietako biztanleak makaltasun egoeratik aterako direla. Tamalez, zantzu on horiek berriketa hutsean gelditzen dira, Europar Batasunaren helburu nagusia beti izan delako bere interes propioak bultzatzea. Gainera, europar proiektuaren garapenak Erdigune eta Periferiaren arteko amildegia handitu egingo du, bi poloen arteko menderatze-dependentzia erlazioa areagotuz eta planeta mailako desoreka ekologikoak larriagotuz. Europazaletasuna parekatu nahi da, globalizazio ekonomikoaren fase gogor berezian, irizpide neoliberalekin eta kapitalen interesekin eraikitzen ari den europar integrazio horrekin. Modu horretan, gaur egungo eredu ekonomikoaren oinarri nagusiak eztabaidaezineko egiak bezala onartzea proposatzen digute, ekoizpen-ehuna, gizarteegitura eta ingurumenaren gaineko eragin positiboak jakinda bezala emanda. Ez da kasualitatea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 1991ko abuztuan desagertu zela eta urte bereko abenduan Europar Batasuneko estatu-buruzagiak Maastrichten bildu zirela euren sinadurarekin kapital multinazional eta finantzarioaren egoitzetatik "Europa berrirako" bultzatu den eredua berresteko. Maastrichteko Tratatua merkatu bakarreko elkartera iristeko baldintza ekonomiko zehatzekin oinarritzen da. Horien artean, zor publikoa gutxitzea, defizit publikoa %3ra mugatzea eta inflazioaren eta interes-tasen kontrola lortzea. Baldintza horiek, zerga sistemen erreformarekin batera (gehikortasuna gutxituz eta enpresei eta errenta altuei zergak gutxituz) sektore publikoa ahultzen dute. Maastrichteko konbergentzia-irizpide horiek estatu indartsuenek inposatu zituzten, garai hartan, euren ekonomietarako egokiak zirelako. Bestalde, esan daiteke moneta bakarra Merkatu Bakarraren barruan funtzionatzen zuten enpresa handien eskakizun bat izan zela transakzio monetarioen kostuak gutxitzeko eta dibisa desberdinen arteko fluktuazioak ekiditeko. Moneta bakarra Europako finantza-kapitalaren helburua ere bazen aukera ematen ziolako dolarrarekin eta yenarekin baldintza berdinetan lehiatzeko eta, bide batez, munduko erreserba-dibisa bezala kontsideratua izateko. Zergatik agertzen da Maastrichteko Tratatua gehiegizko defizitarekin arduratuta? eta, bide batez, zergatik bihurtzen da kezka hori dogma ekonomiko batean? Maastrichteko Tratatua bultzatu zutenek defizit publikoa murriztu nahi zuten gastu soziala murriztuz eta ez politika fiskal aurrerakoi bat ezarriz. Aldi berean, zor publikoaren zenbateko globala gutxitzeko pribatizazioa bultzatu zuten enpresa publiko errentagarrienak salduz. Gastu publikoaren arrazionaltasuna, efikazia eta efizientzia termino ekonomizista hutsetan planteatzen zen eta ez zerbitzu publiko bezala gizarte-ondasunen ekoizle moduan merkatuaren logikatik at. Gizartearentzat, hezkuntzan edo osasungintzan egiten diren gastuak ezin dira inbertsio pribatuaren mozkinaren logikaren barruan kokatu. Maastrichteko Tratatuarekin Europako Batzordeak bere eskuduntza ekonomikoak asko indartuko ditu eta estatu-kideen konbergentzia planak berrikusiko ditu konbergentzia irizpideak betearazteko eta moneta bakarrera iristeko. Modu horretan, estatu-kideek galdu egingo dute politika ekonomikoa zuzentzeko gaitasuna. Joera hori areagotu egingo da banku zentralak botere politikotik independentzia lortzen duelako. Gainera, Europar Batasuna mailan mekanismo banatzailerik ez dagoenez herrialde desberdinen arteko diferentziak areagotu egingo dira. Lehiak herrialde atzeratuak oraindik atzerago utziko ditu errenta, zerga eta gastu publiko gutxiagorekin (Montes, 1993). Bestalde, gizarte-prestazioak oso desberdinak ziren herrialde batetik bestera eta Maastrichteko Tratatuak ez zuen aurreikusi Europako gizarte-esparru baten antzeko zerbait. Ez hori bakarrik, euren arteko diferentzia sozialak nabarmenagoak egin ziren. Hori baino gehiago, 1989an onartu zen Europako Gutun Soziala iruzur handi bat izan zen ez zuelako ezer zehazten eta ez zelako ezertara konprometitzen. Hain zuzen ere, "ekonomiakonbergentziaren" paradoxa nagusia "dibergentzia soziala" sortzen zuela zen. Maastrichteko Tratatuaren atzean ez zeuden bakarrik politika ekonomikoko konpromiso horiek. Baita ere agertzen zen seguritatea eta europar defentsa bateratuaren espazioaren hedapena. Maastrichten diseinatutako politikek Europar Batasuneko estatu guztien aparatu ideologikoa eta errepresiboa behar zuten. Ez hori bakarrik, Joera horiek egonkortzeko mass mediek jokatu zezaketen paperari garrantzi handia eman zitzaion, bereziki prozesu horien halabeharrezko eta atzeraezinezko izaera azpimarratzeko. Guzti horrengatik baieztatu dezakegu Maastrichteko Tratatua Mendebaldeko Europaren integrazioaren eta NATOren errefortzuaren egitura adierazgarrienetako dela. Ikusita estatuek ibilbide desberdinak eduki dituztela, ongizate-estatuaren desegituraketa sakonagoa izan da zenbait estatuetan, Erresuma Batuko neoliberalismoa (Thatcherismoa)23 eta tradizio demokratiko eskaseko Europako hegoaldeko herrialdeak (Estatu Espainola, Grezia eta Portugal) nabarmenduz. 1.6 Europar ongizate-estatuaren desegitearen bigarren fasea: Lisboako estrategia24 Maastrichteko Tratatuaren helburuak beteta eta moneta bakarra onartu berria Europar Batasuneko estatuetako agintariek Lisboan bildu ziren 2000. urteko martxoan hamarkada berriaren (2000-2010) estrategia ekonomikoa diseinatzeko. Maastrichteko Tratatuaren ildoetan sakondu nahi da baina gozatutako mezu batekin. Hala ere, esanguratsua da onartutako dokumentuetan ordezkatu egiten dela "ongizate-estatuaren" terminoa "ongizate-gizartearen" deituragatik. Aldaketa horrekin gizartearen gainean uzten da, besteak beste, hezkuntzaren, osasungintzaren eta ekonomiaren seguritatea. Estatuaren eskuhartzea, berriz, muturreko kasuetarako bakarrik utziko da gutxieneko estaldura publikoarekin (pribatizazioak eta asistentzialismoa). Lisboako Estrategiaren oinarriak eta ondorengo gailurretan hartutako erabakiak ezagutzea giltza da, horien artean, Europar Tratatu Konstituzionalaren (ETK) onarpena. 1990eko hamarkadan, AEBk komertzializatu egin zituen ordu arte espioitzan eta defentsan erabili zituen teknologia berrien sistema guztiak. Alde batetik, ekoizpen produktiboan robotikaren aplikazioa ekarri zuen produktibitatearen igoera handiak lortuz baina, aldi berean, langabezia eta lan merkatuaren ezegonkortasuna sortuz. Bestetik, berriz, sektore teknologiko beraren kapitalizazioarekin topo egiten dugu automatizaziotik robot adimentsura pasatuz. Europak esparru horretan atzera egin zuen ez bakarrik ikerketa eta garapenaren (I+G) faktoreengatik baita ere gerrako lobbyek presentzia politiko txikiagoa zutelako. Europar Batzordeak berak, Lisboako Estrategia azaltzerako garaian, Europa bi poloen artean dagoela baieztatzen du: AEB eta Asia (bereziki Txina). Txinaren garapenari dagokionez (India ere bere atzetik doa) esan dezakegu eredu propio bat eraikitzen ari dela, NDF eta MBren inposaketa eta diseinu estandarizatuetatik at, garapen endogenoago bat bilatuz eta nazioarteko finantza sistematik zertxobait urrunduz. Erronka bikoitz horren aurrean eta 90eko hamarkadako politika publikoekin indartuta (Maastrichteko Tratatua) europar kapitalak gero Lisboan bildutako Europar Batasuneko estatuburuek onartu zuten estrategia estatubatuar-ereduan inspirazioa hartuta. Amerikako Estatu Batuetan informazio-teknologien (robot adimentsua garatzeko ezinbestekoa) 300 enpresetatik %74a bertan kokatzen da eta Lisboan garapen teknologiko horren alde egin zen ikerketako beste esparru batzuk alboratuz (ingurumena, energia iturri berriak, planetako biztanle guztiei bizitza-kalitate duina eskaini, ea). Hau da, Lisboan bio-genetika eta buruko prozesuen azterketen aldeko apustua egin zen batik bat kontrol sozialerako tresnak garatzeko eta arma berriak bultzatzeko (arma biologikoak, arma adimendunak, ea.). 2000. urteko martxoko Europako Kontseiluak helburu estrategiko garrantzitsu bat hartu zuen: 2010. urtea amaitu aurretik Europar Batasuna ezagueran oinarritutako munduko ekonomia lehiakorrena eta dinamikoena bihurtu behar zela. Era horretara sistema publikoa berrantolatu egin nahi zen europar lobby militaristak eskatzen zuenari men eginez: baliabide publikoak lortu, barne eskaria garatu, Ikerketa eta Garapenerako (I+G) sareen azpiegiturak diru publikoarekin eraiki eta kontrolak eta zergasistema liberalizatu. Baliabide publikoak eta gobernuen babes estrategikoa komunikaziorako teknologiak deituriko sektore berriaren eskuetan gelditzen dira, ekonomia tradizionaleko sektoreetatik transferituz eta bere atal zibila sektore publikotik baztertuta geldituz. Jadanik Amerikako Estatu Batuetan garatutako diseinu militarista horrek deskonexio sozial handiagoa eskatzen zuen. Horregatik ondoren etorriko diren Amsterdam25 eta Nizako Tratatuetan26 (2001) garrantzi handia emango zaio "kohesio sozialari" kontrako bidetik doan apustua ezkutatzeko asmoz. Hala, Europako biztanleriaren zahartze prozesua hondamendi bat bezala aurkeztuz ( ez da ikusten etorkinei ateak irekitzea) Europar Batasuneko estatukideei eskatzen zaie langileen bizitza aktiboa luzatzea erretiro-adina atzeratuz eta pentsioen pribatizaziorako neurriak azkartuz. Era berean, aholkatzen da lan merkatuaren malgutasuna indarrean jartzea eta sektore pribatuari espazio handiagoa ematea hezkuntzan eta osasungintzan. Azken finean, sektore publikoari eskatzen zaio ekonomian duen pisua gutxitzea (zergak gutxituz eta gastu soziala murriztuz) eta eskubide laboralak eta sozialak deuseztatzea metatzen ari den kapitalak eremu handiagoa eta egokiagoa eduki dezan ekonomian aritzeko. Tratatu horien ekarpenekin, Lisboako Estrategia bideratu zen 2010eko Europar Batasuna "Jakindurian oinarritutako munduko ekonomia lehiakorrena eta dinamikoena, enplegu gehiago eta hoberenekin eta kohesio sozial handienarekin" lortzeko. Dena dela, ingurumen arazoen aurrean gizartean ematen ari zen kontzientziazioa handitzen ari zelako hirugarren ingurumen-zutabe batekin osatzea erabaki zen. Hain zuzen ere, 2001eko Goteborgeko Europako Kontseiluan27 Garapen Iraunkorreko Estrategia onartu ondoren behin betiko adierazpena horrela gelditu zen: "Jakindurian oinarritutako munduko ekonomia lehiakorrena eta dinamikoena, ekonomia iraunkorki hazteko ahalmena duena, enplegu gehiago eta hoberenekin eta kohesio sozial handienarekin". Bide horretatik esan dezakegu "ingurumen gaia" bete betean sartu dela merkatuan. Ez bakarrik diskurtsoaren estetikaren elementu bat bezala. Baita ere neurri ekonomiko antisozialak ezkutatzeko. Eta larriagoa dena, etekin iturri eta merkataritza-transakzio bihurtzeko. Horrela, negutegi efektuko gasak mugatzerakoan herrialdeka kuotak ezarriz kutsadura-maila txikiena duten herrialde eta enpresei utzi zaie "kutsatzeko eskubideak" beste herrialde batzuei saltzen eta horren ondorioz azken horiek gehiago kutsatu dezakete. Hitzetatik haratago begiratu behar da eta horrela egiaztatuko da nola eskubide batzuen aitorpenaren atzean eta zenbait kohesio sozialen helburuen ondoan benetan bultzatzen ari dena neoliberalismo basatia dela. Lisboako Planaren bidearen amaieran langabezia, pobrezia, enpresa-lekualdatzeak eta ingurumenaren narriadura ikusten da. 2000. urtetik aurrera aldagai horiek neurtzen dituzten adierazle ekonomikoak nabarmenki okertu egin dira. Adibide bezala pobrezia aipatuko dugu. Lisboako helbururik garrantzitsuenetakoa 2010erako pobrezia Europar Batasunetik errotik kentzea zen (2000. urtean pobrezia ez zen 50 milioira iristen). Dena dela, Europar Batasunak 2009an Stockholmen egin zuen bilkuran 79 milioi pobre zeudela onartu ondoren Europako Batzordean ez da hitz egiten pobrezia errotik kentzea baizik eta proposamen errealistago baten inguruan lan egitea 2020 urterako28, kontuan hartuta krisi ekonomikoaren ondorioz klase sozial berri bat sortuko dela "langile pobreekin" osatuta. Termino hori Europako Batzordeak berak sortu zuen lana edukita miseriatik aldendu ezin duten hiritar horiei izendatzeko. Aldi berean, langabezia, lan-malgutasuna eta azpikontratatzeak handitzen ari dira, pentsioerreformen neurriak martxan dirau eta multinazional handiek soldatak jaisten dituzte lanaldia luzatzen duten bitartean. Horrekin batera, behin eta berriz azpimarratzen zaigunean babes publikoaren sistema eutsiezina dela bankari behar dituen errekurtso guztiak ematen zaizkio eta politika horrekin zorpetze handiago bat bultzatzen da merkatu pribatuan behar indibidualak betetzeko. Politika hori ez da batere solidarioa baztertuekin. Gainera behin eta berriz errepikatzen da pobrezia gizarte horrek pertsona guztiei neurri berean eskaintzen dien onuraz probetxua atera nahi ez duten, ez dakiten edo ezin duten pertsonen arazo indibidual bat dela. Dudarik gabe, pobrezia egitura-arazo bat da (ez indibiduala) eta era berean korapilatsua ( ez faktore batek eraginda) aberastasuna gutxi batzuen eskuetan egotearen ondorioa. Gure artean, besteak beste, lan-merkatuaren desegituraketak, gizarte-kontrolera eta menpekotasunera zuzendutako garapen teknologikoaren jabetzeak eta etxebizitza edukitzea bezalako eskubideen esplotazioak aberastasun-metaketa areagotu egiten dute. Klase ofentsiba horrekin batera Kapitalak errepresio-tresnak ezartzen ditu gero ulertzeko modu subjektiboa manipulatzeko propaganda elementuekin nahikoa ez duenean martxan ipintzeko. Hagako Tratatua da azkena eta gaur egun garrantzitsuena. 1.7 Askatasun, segurtasun eta justizia espazioa: Hagako Programa29 2004ko Hagako Programaren helburua errepresioa eta kontrol soziala handitzeko bitartekoak artikulatzea eta hobetzea da, herriek, erakunde politiko eta sindikalek edo gizarte mugimenduek "Europa berri" horren garapena ez oztopatzeko. Lehenbizi azpimarratuko dugu Hagako programak bere edukiari ematen dion izena, hots, "askatasun, segurtasun eta justizia espazioa" errepresioaren eta kontrolaren areagotzea definitzeko. Gainera, Europar Batasunaren "segurtasunaren" auzia europar tratatu gehienetan jasota dago. Europar Batasunak urtetik urtera paper aktiboagoa jokatu du espazio polizial, aduanazain eta judizial bateratua osatzeko. Horretarako asilo, immigrazio eta kanpoko mugen inguruko politika koordinatua martxan ipini da. Koordinazio hori 2004ko urriaren 29an Roman sinatu zen Europar Konstituzio Tratatuaren bitartez sendotu egiten da. Aurretik sinatutako tratatuei jarraipena emanez (Maastricht, Amsterdam eta Niza) azken horrek ere esparru judizial, polizial eta barne kontrolean indarra jartzen du, "Europar Konstituzioa" bezala ezagutzen den erantzun ezinezko testu batean kokatuz. 1999an Tampereko Kontseilu Europarrean30 egitasmo orokor bat onartu zen garapen hori emateko. Lisboako Estrategiak ere "segurtasunean" indarra jartzen zuen, hain zuzen ere, oinarrizko lorpen sozialetan (pentsioak, lan-erregulazioa, ea.) eragina zuen aldebakarreko diseinu ekonomikoa bultzatzen zuelako. Hala ere, 2001eko 11-S-tik aurrera (New Yorkeko Dorre Bikien aurkako atentatua) segurtasunean sakonduko da eta indar handiagoa emateko Europar Konstituzio Tratatuaren forma emango zaio. 2004ean, Tampereko bilera baino bost urte geroago, eta Konstituzio Tratatua sinatu ondoren, Europako Batzordeak erabaki zuen Europar Batasunaren barnean segurtasunaren arloan zeuden erronka berriei aurre egitea. Helburu horrekin Kontseilu Europarrak "Hagako programa" onartu zuen. Programa horrek Konstituzio Tratatuan ezarritako asmoak finkatzen ditu. Hagako programaren helburua Europar Batasunaren gaitasun komunak hobetzea da, migrazio fluxuak erregulatzea, kanpo-mugak kontrolatzea, mugaz gaineko antolatutako krimenari aurre egitea, mehatxu terroristei erantzutea, Europolen eta Eurojustiziaren potentzialtasuna garatzea eta azkenik erabakien eta arlo zibil eta penaleko ziurtagiri judizialen elkarganako aitorpena sendotzea. Epe motzeko elementu garrantzitsu bat terrorismoaren prebentzioa eta ezabapena da. Azken finean, Hagako programak "askatasun, segurtasun eta justizia espazioari" dagokion atal guztiak hartuko ditu, bai barne eta kanpo-politikari begira. Zehazki, hiritarren oinarrizko eskubideak, asilo eskubidea eta immigrazioa, mugen gestioa, terrorismoa eta antolatutako krimenaren kontrako borroka, kooperazio judiziala eta poliziala, eskubide zibilen zenbait atal eta baita ere Europar Batasuneko drogaren aurkako estrategia (2005-2012) ukituko ditu. Hagako programa irakurrita burura datorkigu AEBetan askatasunen esparruan gertatutakoa "terrorismoaren kontrako" borrokaren barruan. Hain zuzen ere, bertatik kopiatu da Frantziak eta Alemaniak hainbeste kritikatu zuten "prebentziozko defentsa" kontzeptua eta bide batez "prebentziozko segurtasuna" bultzatu da. 1.8 Atzeraldi Handia31 bezala ezagutzen dena kapitalista-metaketaren prozesuaren bizkortzaile Globalizazioaren aroan merkatu izarra finantza-merkatua izan da. Kapitalaren metaketa handiari finantza-globalizazioa batzen badiogu emaitza da kapital-mugimenduen fluxuek izugarrizko dimentsioa hartu dutela. Komunikazioen abiadura handiek finantza-transakzioak biderkatu egin zituzten. Hori dela eta, finantza-krisiaren aurretik kapital-mugimenduen fluxuek izugarrizko dimentsioa hartu zuten. Egunero dibisa merkatuetan 3 bilioi dolar baino gehiago aldatzen ziren eta horietatik % 8a baino gutxiago elikadura eta industria produktuak erosteko ziren. Gainerako guztia espekulatiboa zen eta 2007an eztanda egin zuen Atzeraldi Handia bezala ezagutu denaren parte zen. Finantza-ekonomia ekonomia errealarekin lotuta egon beharren partez bere kaxa dabil, espekulazioa suspertuz eta gizarteko gune herrikoien bizitza mailetan triskantza handiak eraginez. Hain zuzen ere, finantza-espekulazioak bere etekinak ekoizpen-ekonomiatik ateratzen ditu, lortutako interesen bitartez, soldataerrentetatik lekualdatze bat emanez. Gaur egungo krisi ekonomiko hori 2001ean hasten da garatzen, interneteko "teknologiaburbuilaren" eta "teknologia berrien" leherketaren ondoren, burtsako erorketa handiak emanez. Erantzun politikoa diruaren prezioa jaistea da sistemari moneta-masa handia injektatzeko asmoz. Modu horretan, AEBn, bi urtetan, diruaren prezioa %6,5etik % 1era jaitsi zen eta euroaren eremuan % 2ra erori zen, kapitalaren metaketarako bide berri bat irekiz "adreiluaren inbertsioaren" bitartez. Finantza-sektoretik negozio nitxo berri bat diseinatzen da. Sektore horretan ildo propioak eratzen dira lurzorua metatuz, eraikuntza-enpresa handietako kapitalean parte hartuz eta etxebizitza erosleei diru merkea eskainiz. Politika horrek higiezinen merkatua dopatu egin zuen eta 10 urteren poderioan etxebizitzen prezio erreala AEBetan bikoiztu, Estatu espainolean hirukoiztu eta Euskal Herrian laukoiztu egin zuen. Balio handitze izugarri horrekin, bankuek maileguak eman zituzten etxebizitzaren balioaren gainetik eta familiak zorpetu egin ziren euren ahalmen errealetik gora. Egoera horretan, 2007an Atzeraldi Handia agertzen da. Hori ulertzeko gogoratu behar da bankuek, Basileako Arauen arabera, erlazio zehatz bat mantendu behar dutela bere kapitala eta bere aktiboen artean. Kredituak oso altuak direnean iristen da momentu bat gutxieneko erlazio hori gainditu egiten dela eta horren ondorioz ezin dela kreditu gehiago eman kapital berekia handitu gabe. Arau hori gainditzeko bankuek hipoteka-kreditu horiek eurek sortutako inbertsio-bankuen eskuetan ipini zituzten, zer produktu erosten zuten ez zekiten mundu osoko aurreztaileei finantza-deribatuak bezala salduz. Hau da, azken finean inbertsiofondo32, FIAMM, FIM, pentsio-fondoetako inbertitzaileak erosten ibili diren produktuak hipoteka horiek izan dira. Bitxia bada ere, krisi hau bankuak oraindik etekinak lortzen ari diren egoera batean ematen da. Adibidez, Estatu Espainoleko finantza-erakundeen etekinak 2004-2008 urteen artean, nahiz eta finantza-sistemaren krisia 2007an lehertu zen, %79 handitu ziren. Epe horretan bankuen irabaziak Barne Produktu Gordinaren (BPG) urteko hazkundearen erdiaren gainetik jarri ziren. Kontuan hartzen badugu beste erdia eraikuntza sektoreko balioaren igoeratik zetorrela, berresten da "teknologia berrien krisiaren" ondorengo hazkunde ekonomikoa osoki oinarrituta zegoela espekulazio ekonomikoan. Atzeraldi Handia ekonomia errealaren krisian oinarritzen da, kapitalismoaren deskonposizioa da, lehenbizi AEB barruan ematen da bera izan zelako neoliberalismoa martxan ipini zuen lehenengoa 1981ean Ronald Reaganekin. Ekonomia horrek urte asko darama desoreka handi batekin ekoizten eta kontsumitzen denaren artean, gainerako munduak finantzatutako zorpetze batean oinarrituta. Bere ekoizpen-sektore erreala egunetik egunera gehiago lekualdatu da eta nahiz eta gerra-ekonomiaren bitartez saiatu den suspertzen, honek elite txiki bateri bakarrik mesede egin dio, inoiz ikusi ez den aberastasunaren pilaketa batekin. Ondorioz, klase ertainak pixkanaka txirotzen joan dira eta herritarrak zuzenean hondoratu egin dira. Langabezia izugarri igo da, banku-ordainketak gora egin dute eta etxebizitza ugari merkaturatu egin dira bere balioa asko jaitsiz, eusten dituzten maileguen oso azpitik geldituz. Bankuek ezin izan dute errekuperatu maileguz emandakoa, inbertsio-paketeak balio osoa galdu dute eta horiek erosi zituzten inbertitzaileek ikusi dute euren patrimonioa erortzen. Hau dela eta, denak batera finantza-pakete horiek saltzera joan dira. Okerrena da bankuek ez dakitela nortzuk eta zenbat pakete pozoitu dituzten eta horregatik inork ez dio dirurik utzi nahi beste banku bateri (bankuen arteko kreditua) eguneroko likidezia beharrei aurre egiteko. Momentu honetan sektore publikoak esku hartu behar du, laissez faire filosofia apurtzen da, bankuei prezio baxuan behar duten diru guztia emateko, zergadunen zergekin ordainduta, berriz ere kontsumitzaileei maileguan emateko zorpetzen segi dezaten eta bide batez garapen eredu bat (eraikuntza eta auto industriarena) mantentzen jarraitzeko, lurzoru eta energia xahutzailea, eutsiezina eta etorkizuneko belaunaldi berriekin eta herriekin solidarioa ez dena. Eta hori guztia egiten ari dira gizartearen mesederako. Hiritarren onurako gastu publikoa egokitzen ari dira, gastu soziala jaitsiz bankari eta espekulatzaileen etekinak salbatzeko; gizartearen mesederako soldatak ari dira behera egiten eta pentsioak izozten eta aldi berean enplegu erregulazio neurri sakonak ari dira onartzen. Era honetara, finantza-krisiaren ondoren etekinen metatze fase berri baten aurrean gaude eskulanaren eta lehen gaien esplotazioan oinarrituta. Bide horretatik, pozoitze ideologikoa ez da bakarrik ematen merkatuaren bertuteak aipatzen direnean. Baita ere krisitik ateratzeko planteatzen diren irtenbideak mahai gainean ipintzen dituztenean. Kapitalismoaren krisia sistema global bezala ezkutatu egiten da dezelerazioaz eta urte txarraz hitz eginez eta etengabe sektore publikoari eskatzen zaio arautegi berriarekin giza, natura eta ingurumen-errekurtsoen esplotazio maila handiagoak onartzea eta, gainera, diru publiko gehiago negozio pribatuetara bideratzea eta bide batez azken horiei zergak eta karga sozialak kentzea. Globalizazioa globokolonizazioa besterik ez da, desberdintasun sozioekonomiko izugarriak sortzen dituena ez bakarrik munduko biztanleriaren artean, baita ere Europar Batasunaren barruan. Krisi hau ez da bakarrik ekonomikoa. Baita ere soziala, kulturala, politikoa, ekologikoa, ideologikoa eta etikoa (Mendizabal, 2012). Azken finean, zibilizazioaren paradigma bera krisian dago. Ez gaude aldaketen garai baten aurrean bakarrik, aro aldaketa sakon baten ataria gurutzatu dugu. Mendizabal-i (2012) jarraituz kapitalismoaren garaipen ideologikoak bere krisi sakona ezkutatzen du ez delako gai gizakiaren etorkizunak planteatzen dituen erronkei, arazoei eta zalantzei erantzuteko. Arlo ekonomikoan, superprodukziozko krisi periodikoek eta itzulkorrek sistemaren irrazionaltasuna erakusten dute. Krisi prekapitalistetan jendea gosez hiltzen zen uzta ahula izan zelako eta eskaria eskaintza baino askoz handiagoa zelako. Oraingo gizarte kapitalistan berriz biztanleriaren sektore garrantzitsuak langabezira, miseriara eta marjinaziora kondenatuak dira eskaintza produktiboaren gaitasunak dagoen eskaria aise gainditzen duelako. Irabazien tasaren jaitsierak finantza-trumoiak eratu ditu herrialde desberdinetan burbuila espekulatiboak garatuz eta ekonomia erreala itoz. Horren ondorioz milaka milioi euro sakrifikatuko dira espekulatzaileak sortutako zuloak estaltzeko. Gaur egungo ekonomia kapitalistaren truke balioko gizarteak ez du uzten ditugun indar produktibo indartsuak gizateria hobetuko luketen produktuen ekoizpenera eta jardueretara bideratzen. Arlo sozialean, "eskariari" eta ez behar sozialei erantzutera zuzenduta dagoen sistema ekonomikoak bazterketa prozesu sakonak sortzen ditu Planetaren Hegoaldean eta Iparraldeko biztanleriaren geruza garrantzitsuenetan. Ezin dugu ahaztu iraultza informatikoa eta teknologikoaren garaian 1200 milioi pertsonen pobrezia poltsa izugarria dagoela, munduko langileen erdiek egunean 2 dolar baino gutxiago jasotzen dutela, 2.400 milioi pertsonek ez dutela edateko urik, emakumeek gizarte osoaren lanaren gehiengoa egiten badute ere sarreren %10 bakarrik jasotzen dutela eta pertsona aberatsenen %20ek errentaren % 80 baino gehiago biltzen dutela. Arlo kulturalean, nazioartekotze–globalizazio prozesu kapitalista estatu-nazioen opresio nazionalarekin nahasten da mundu hizkuntzen eta kulturen asimilazioa azkartuz. UNESCO33ren linguistika bulegoak aurreratzen du XXI mendean gaur egun kontabilizatuta dauden 6000 hizkuntzen erdiak baino gehiago desagertu egingo direla. Prozesu horren bidez hizkuntza inperialista multzo txiki batek gizateriaren bioaniztasun linguistikoa pixkanaka jaten joango da. Arlo politikoan, berriz, gatazka nazionalak eta intentsitate baxu eta erdiko gerrak zabaltzen ari dira leku guztietatik. Alde batetik, estatu-nazioaren aurkako herrien borrokak ditugu eta bestetik inperialismoaren esku-hartze humanitarioak ematen dira. Bide beretik, demokrazia burgesaren eta eredu neoliberalaren konbinaketak benetako menperatze ereduak sortzen ditu, erabaki garrantzitsuak enpresa handien eskuetan utziz, sektore politiko eta sozial zabalak baztertuz, disidentzia erreprimituz, kontrol sozialerako elementu sofistikatuak erabiliz eta komunikabideak benetako alienazio-armak bihurtuz. Arlo ekologikoan, korporazio multinazionalen eskuetan dagoen errekurtsoen kontrol planetarioak energia-errekurtsoen agortzea dakar. Gaur egun garaile atera den ekoizpen eredu lehiakorrak airea, ura eta lurra kutsatuko dituen indar produktiboen garapena bultzatu du. Klima aldaketa orokorrak, energia-errekurtsoen agortzeak, ozono kaparen zuloak, euri azidoak, tropikoko ohian-galtzeak, istripu nuklearrak, negutegi efektuak eta gaur egungo garapen ereduak bultzatutako beste fenomenoek zalantzan jartzen dute guztion bizitzaren baldintza materialen etorkizuna. Ez da aro baten krisia bakarrik. Krisi ekologikoak handitu egiten du ekoizpen moduaren bidera ezintasuna eta zibilizazio krisia bezala agertzen da. Azkenik, arlo ideologikoan eta etikoan, kapitalismoak klaseen eta herri zapalduen balioak eta portaerak berrikusi egiten ditu. Bide horretatik kapitalismoak indibidualismoa, solidaritaterik eza, indar basatia, korporatibismoa, disidenteei ospea kentzea, estatu-biolentziaren legitimazioa, kontsumo eta telenobelaren gizartearen alienazioa eta interes pertsonalen inperioa bultzatzen ditu. 1.9 Eredu neoliberalak gaitasuna erreproduzitzeko Horregatik adierazi dezakegu gaur egungo eredu neoliberalak huts egin duela. Hala ere, jauzia ez da egun batetik bestera emango. Dudarik gabe, globalizazio neoliberalaren, munduko merkatuaren eta eragile pribatuen garaia da (Zurbano, 2010). Sistema kapitalistak gaitasuna dauka erreproduzitzeko egoera honetaz probetxua ateratzen duten klase sozialak eta interes ekonomikoak daudelako. Kaletsky-k (2011) egiten duen hausnarketatik abiatu ezkero kapitalismoa ez dago hilda. Krisia kapitalismoa berrasmatzeko eta indartzeko bide bat da. Hau da, ekonomiak erronka garrantzitsuei aurre egin behar dienean hobeto hornitutako bertsio berri bat sortzen da, aurreko forma nagusia ordezkatuz. Bere ustez, kapitalismoren ibilbidean hiru fase egon dira. Lehenbizikoa, Laissez faire-ren kapitalismoa da Napoleonen gerretatik Depresio Handira arte. Garai horretako testu nagusia Adam Smithen "Nazioen aberastasuna" zen eta ikuspegi orokorrak ekonomia eta politikaren arteko bereizketa aldarrikatzen zuen. 30eko hamarkadarekin bigarren fasean sartzen da, keynesiar kapitalismo soziala oinarri bezala hartuta. Fase horrek 1970eko estagflazio arte iraun zuen eta bere ideia nagusia gobernuen esku hartzea ekonomian defendatzea zen. Hirugarren aldaketa, merkatuen fundamentalismoa, Reagan eta Thatcherren agintaldien eskutik zetorren eta gaur egungo krisi arte mantendu da, merkatuek emaitza optimoak lortzen dituztela eta gobernuek ahalik eta gutxiena esku hartu behar dutela azpimarratuz. Azken fase honen krisiak ateak irekitzen dio kapitalismoaren garapenaren bilakaeraren fase berri bateri, hots, kapitalismo 4.0. Kapitalismoaren aro berri horren postulatu teorikoak ez dira zehatzak. Kaletsky-k (2011) bat egiten du Max Plancken kontsiderazioarekin "zientziek aurrera egiten dutela hileta-kolpeka". Ez dator bat erregulaziorik gabeko eta estatu-esku hartzerik gabeko merkatu libreekin eta horregatik arlo politikoan ipintzen ditu bere uste sendoak. Bere ustez kapitalismoaren fase berriaren balio nagusiak pragmatismoa, esperimentazioa, eta errore eta froga metodoa izango dira. Jokamolde horietan ideologiak zentzu komunari utziko dio bere lekua nahiz eta horrek ziurgabetasuna, anbiguotasuna eta sendotasunik eza ekarriko duen. Kaletsky-k (2011) adierazten duen moduan kapitalismo berria 2. eta 3. fasearen sintesi hegeliarra izango da, darwinismo ukitu batekin. Munduak trantsizio berri bateri egin behar dio aurre. Bertan onartzen da merkatuek eta gobernuek joera daukatela akatsak egiteko eta, kasu batzuetan, akats horiek oso ondorio txarrak ekartzen dituzte. Ondorioz, biek, merkatuek eta gobernuek, elkarlana egin beharko dute. Gainera, azken hauek, merkatuen ekimena modu pragmatikoan baloratu beharko dute, kasuz kasu, arauketari pisu desberdina emanez zirkunstantzia bakoitzaren arabera. Bere iragarpenen artean azpimarratzen du gobernu gehiago baino murritzagoa izango dela. Pobretutako sektore publikoak egitura-argaltze bat jasango du baino bere eragina eta ardura handituz. Aldi berean, zerga politikaren helburu simetrikoak, zerga exakzioa eta birbanaketa, zorrotzagoak izango dira. Saihets ezina izango da zerga altuagoren edo eskubide sozialen murrizketen artean aukeratzea. Osasun zerbitzuak eta goi mailako hezkuntza eredu misto publiko pribatuetara zuzenduko dira. Osasuna, hezkuntza eta pentsioak izango dira hurrengo urteetako erronka nagusiak. Zerbitzu publikoak pribatizatu egingo dira, finantzaarautegiak gogortu eta lehengaien kontsumoaren arrazionalizazioa zerga politikaren bitartez burutuko da. Peck-ek (2013) ere hausnartzen du neoliberalismoak 2008ko krisiarekin bederatzi bizitzetatik beste bat galdu duela baino argi dauka oraindik gure artean dagoela bizirik. Ez hori bakarrik, azken krisi honek utzi digun ondorio negatiboena arrazionaltasun eta diziplina neoliberala sendotuta atera dela da. Berriro ere, urgentziazko lehentasunezko eginkizunak hazkundea berreskuratzea eta aurrekontu murrizketa dira. Depresio Handiarekin gertatu zen bezala oraingoan ere kapitalismoak erakutsi du gaitasun handia duela krisiak sortutako baldintzak bere alde kapitalizatzeko. Horregatik, berriz ere, neoliberalismoaren desagerpenaren aurrean baino gehiago neoliberalismoaren mutazio prozesuaren beste inflexio puntu historiko baten aurrean aurkitu gaitezke. 1.10 Prozesu eraldatzailea bide malkartsua Krisi garai hauek momentu zailak dira politika aurrerakoiak martxan ipintzeko. Hasiera batean bai zirudien Wall Streeten erorketak neoliberalismoaren merkatu askearen dotrinaren amaiera izan zitekeela. Pentsatu genezakeen krisiaren errautsetatik eredu gizatiar eta iraunkorrago bat sortzeko baldintzak zeudela. Momentu batean ematen zuen hori zela aldaketaren norabidea. Baino gero, prozesu eraldatzailea martxan ipintzeko baldintzak desagertu egin dira. Bat-batean, aldaketaren joera aurrerakoi hori azkar desagertu da. Oraindik okerragoa dena, argi gelditu da krisia erabili nahi zutela beste kontraeraso neoliberal bat martxan ipintzeko. Agindutako finantza arloko araudien aldaketak berehala gelditu dira diluituta; errentagarritasuna berreskuratu den heinean larrialdietarako gastu programak azkar ezabatu dira baina langabezia tasa handia izaten jarraitzen du eta etxe kaleratzeak segitzen dute; ongizate-estatuaren berrantolaketa eta zerbitzu publikoen murrizketak zorra arintzeko ezinbesteko baldintzak bezala aurkeztu ziren; gobernu zentralek arriskuak eta ardurak deskargatu zituzten tokiko gobernu, eskola zuzendaritza, osasun arduradun, karitate eta boluntario talde eta azken garaian kontsumitzaileen gainean. Azken finean, berrantolaketa kostuak berriro ere txiroen eta ahulenen gainean erori dira, gastu publikoen murrizketak eta pribatizazioak bultzatuz. Behar bada esan dezakegu neoliberalismoaren ahultasunak eta mugak ematen diola ideologia neoliberal horri sistema erregulatzaile moduan aurrera egiteko grina. 2008ko finantza Krisiaren inguruko eszenatoki politikoa ondo ulertzea garrantzitsua da. Finantza Krisiaren erdi erdian neoliberalismoaren gaitzespena gauza orokorra bihurtu zen. Bertsio nagusia zen erregulazioa, esku hartzea eta estatua berriro bueltan zetozela eta ondorioz Margaret Thatcher eta Ronald Reaganekin hasi zen neoliberalismoaren garaia ofizialki gaindituta zegoela. Elite politikoek eta komunikabideetako esatariek askotan aipatu egin dute merkatu askearen denboraldiaren amaierak estatuaren itzulera ekarri duela azken horrek noizbait alde egin bazuen moduan. Neoliberalismoaren helburua, bere forma desberdinetan, estatua heltzea eta berrerabiltzea izan da korporazio, merkatu aske eta merkatu ordenaren alde moldatzeko. Hala ere hau ez da inoiz izan erraz burututako prozesu bat. Neoliberalismoa merkatua eta estatuaren nahasketa bat denez estatu-eraketa bakoitzak era desberdinean jasan du finantza krisia eta ondorengo atzeraldi ekonomiko orokorra. Mundu mailako atzeraldi bat baino gehiago esan dezakegu berrantolaketa global baterantz doan prozesu bat izan dela, bereziki arau neoliberalak erreformatuz eta berreraikiz. 1.11 Neoliberalismoa kontraesanez betetako prozesua Eskematikoki esan dezakegu neoliberalismoa merkatu arauetan oinarritutako kontraesanez betetako prozesu bat dela. Gainera estatuaren mugetan negoziatu da eta XIX. mendeko laissez-fairen kritika arinetik XX. mendeko kolektibismoan, planifikazioan eta sozializazioan oinarritutako gobernuei egindako kritika zorrotzaren arteko espazio ideologikoa betetzen du. Zentzu batean neoliberalismoak testuinguru zehatz bat osatzen du, inoiz ez estandarra, krisi partikular eta gatazka sozial desberdinen ondorioekin bere izaera eta bilakaera moldatu duena. Peck-eri (2013) jarraituz, neoliberalismoaren bilakaera dialektika kontraesankor baten bidez zuzenduta dago. Kontzeptualizazio horren bitartez, neoliberalismoak bi aurpegi ditu, "rollback"(deregulatory) eta "roll-out"(reregulatory) prozesuak (Peck eta Tickell 2002). Neoliberalismoaren lehen fasetan Roll-back prozesuak gailentzen dira. Bertan, berrantolaketa proiektuak doaz instituzio aurkariak deuseztatzera, botere gune alternatiboak desantolatzera, kontrol burokratikoko esparruak arau-gabetzera eta potentzialki subjektu kolektiboak direnak diziplinan sartzea. Ofentsiba hori normalean lotzen da sindikatuen, planifikazio agentzien eta burokrazia publikoen aurkako erasoekin, diru-laguntzen murrizketa, antolaketa dimentsioaren txikitzea, merkatu azterketa eta pribatizazioen bitartez. Hau da, merkatu askearen kontrairaultzaren lehen fronte horretan berehala topo egingo dugu merkatuaren porrotaren bidetik datozen aurreikusitako mugekin. Liberalizazio prozesuak, austeritate publikoak, merkatuaren porrotak eta bazterketa sozialak dakarten kostu igoerak erreformista neoliberalak behartu egiten ditu gustuko ez dituzten era desberdinetako esku hartzeak, hobekuntzak eta erregulazioak martxan ipintzea. Merkatuak onartutako erregulazio prozesu horiek gobernu neoliberala berreraiki egiten dute, krisi zehatz bakoitzaren ondoren behin eta berriz birmoldatuz eta birrasmatuz hibridaziora eramanez. "Roll-out" neoliberalismoaren prozesu bikoitza da, hau da, prozesu kreatzailea eta aldi berean prozesu erreaktiboa. Hein handi batean "roll back" prozesu desarautzaileen mugei, porrotei eta gaizki kudeatutako kanpo-efektuei ematen zaien erantzun taktikoak eta estrategikoak islatzen ditu. Azken finean, Peck-eren (2013) ustez roll-back /roll-in dialektika hori politika neoliberalaren porrotaren eta politika neoliberalaren egokitze-prozesuaren bi aurpegiak dira, berriz ere azpimarratuz berrantolaketa neoliberala garaipenaren martxa bat baino gehiago egokipen eta porroten serie desberdinen isla dela. Esan beharrik ez dago egokipen bakar batek ere ez duela betetzen logika neoliberal garbia. Gainera, ez dira gai horiek martxan ipintzeko arrazoiak diren porrotak eta kontraesanak gainditzeko. Praktikarekin nahasmenean moldeatutako hibridoak izanik lortu ezinezko garbitasunaren erradikaltasuna islatzen dute. Neoliberalismoa helburu politiko bezala merkatu-utopiaren ideala bada ez da inoiz desarautzearen aldeko mugimendu sinple bat izango. Kontrakoa, neoliberalismoak bizi-iraun nahi badu egokipen iraunkorra jasan beharko du. Neoliberalismoaren paisaiek ez dute zer ikusirik Thomas Friedman (2005) bezalako apologistak irudikatzen zuten mundu lauarekin. Horiek oso gorabeheratsuak dira eta etengabe aldakorrak. Irakurketa honetatik abiatuta neoliberalismoak ez dakar politika finko eta egonkor bat. Gehiago da esperimentazioan oinarritutako prozesu kontrajarri bat, porrot-krisia dinamika batek lagunduta. Hori bai, joera bat dago aukeraketa estrategikoa merkatuaren, pribatizazioaren eta korporazioaren alde egiteko, baino kasu horietan ere praktikan neoliberalismoak forma polimorfikoak eta kontestuaren araberakoak erakusten ditu. Historian zehar neoliberalismoaren bilakaera desberdina izan den fast-policy prozesu batek lagundu eta hein batean partzialki eratu du. Prozesu hori transnazional mailako araueraketan, diskurtsoan eta gobernantzan islatu da (Peck and Theodore, 2010). Behar bada fast-policy erregimenak, zentzu hertsian, ez dira zuzenean neoliberalismoaren produktuak. Hala ere, esan dezakegu neoliberalismoa sakondu egin den heinean koeboluzionatu egin dutela. Egokipen teknokratiko iraunkorra, arau global berriekin bat eginik, fast-policy gunearen funtzionatzeko modua bihurtu da, ebidentzian oinarritutako politikak egiteko eta modu pragmatiko batean aplikatzeko. Sistema horrek operatzen du gaur egun sakonki neoliberalismoa dagoen eremu batean eta bertan tokian tokiko etorkizuna eduki dezaketen ereduak emulatuak izaten dira maiz, kontsultore pribatu edo adituen sareen bitartez. Peck-en (2013) iritziz aukeratutako eredu horien erabilerak politika neoliberalaren bidea eta interkonexioaren maila eskumen-erreforma desberdinen artean indartu egiten ditu. Politika global emankorrenen generazio berrien istorioak, praktika hoberenak eta ereduak ez dira aurkitutako objektuak bakarrik. Orain horiek era aktiboan koproduzituak dira fast-policy gunearen sare lasaiaren bitartez. Azken finean, euren ekoizpena eta kontsumoa fast-policy integrazioaren prozesu zirkularraren elementuak dira. Fast-policy erregimenak politikaren ezagutza aldatzen ari da eta gaur egun politika hori gustuko programazio teknologien, ereduen eta politika egituren azelerazioan eta zorrotz aukeratutako zirkulazioan oinarritzen da. Politika eredu globalizatuen eraginaren azpian politika erreformaren dinamikak eraldatu egin dira. Egunetik egunera faseak izateari utzi eta etengabeko egokipenak bihurtzen ari dira. Ondorioz, politika eraketa (policy making) erlatibizatzen ari da eta egunetik egunera esparru transnazionaletan aplikatzen da. Politika eredu globalizatu horiek ez dira bakarrik inportatuak izaten tokiko jurisdikzioengatik. Koproduzituak izaten dira sakabanatutako sare-berritzaileen bitartez. Neoliberalismoak prozesu horren parametroak moldeatzen ditu tolerantzia ideologikoak finkatuz. Politika garapena ez da bakarrik globalizatu, neoliberalizatu ere egin da. Gainera, fast-policy erregimenek diktatu horiek zeharkako bitartekoen bitartez bideratzen dituzte, "praktika hoberenen" diziplina erabiliz. Prozesu honen atzean dagoen pisu instituzionala nabaria da baina, aldi berean, apurketak, inperfekzioak eta mugak nonahi azaltzen dira. Azken finean, biak, fast policy politikak eta bere mugak, ikus daitezke eskala globaleko Berrikuntza Sozialeko aukera egiturak berreraikitzen joateko. 1.12 Prozesu eraldatzailea neoliberalismoaren jokalekutik abiatuta Dudarik gabe, neoliberalismoaren terreno aldakor eta ezezagun horretan eraiki beharko dugu alternatiba eraldatzailea. Argi eta garbi, krisiaren baldintzak bakarrik ez du bermatzen neoliberalismoaren kontrako ildoaren indarketa. Alternatiba aurrerakoiak garatzeko beharra, bideragarritasuna eta iraunkortasuna ez da nahikoa proiektu horiek gauzatzeko. Kontrakoa, prozesu eraldatzaileak urratsak eman beharko ditu neoliberalismoak azken hamarkadetan garatu duen ingurumen egituratu eta errotuan. Hain zuzen ere, denbora horretan merkatuaren eta korporazioen aldeko arrazionaltasunak bat egin du egitura sozial, korporatibo eta finantzarioekin eta estatu-boterearekin. Goian deskribatutako neoliberalismoaren paisaia horretan benetako protagonismoa eman behar zaio eguneroko praktikan gauzatzen den eraldaketa sozialari. Hori dela eta, prozesu eraldatzailearen lehenbiziko helburua ekonomia eta gizarte eredu alternatiboa garatzea da, elkartasunean eta herritarren bizi-kalitatean oinarrituz. Eta teoria hutsean geratu gabe prestaturiko proposamenak praktikara eraman behar dira egungo errealitatetik abiatuz. Klein-ek (2013) ere eraso neoliberala aukera bat bezala ikusten du beste eredu alternatibo baten aldeko urratsak ematen hasteko. Hau da, eredu neoliberalak gure kolektibitateko esparru sozial eta demokratikoan sortu dituen atzerapausoei erantzuteko ezinbestekoa egiten da prozesu eraldatzailea aktibatzea. Finantza-krisiaren dimentsio nabarmenak, partehartze demokratikoaren beherakadak, lurraldeen arteko desoreken hazkundeak eta desberdintasun sozialen gorakadak agerian uzten du ardura sozial eta ekologikorik gabeko hazkundean oinarritutako gizarte baten porrota. Gorago aipatu dugun moduan, hazkunde eredu hori, 1980ko hamarkadatik aurrera, merkatuen globalizazioan, estatuen boterearen erosioan, babes sozialerako bitartekoen ahuldadean eta gizarte zibilaren ekimenerako ahalmenen erabilera utilitarista hutsean oinarritzen da. Hala nola, 2008ko krisiak agerian utzi ditu eredu horren zentzugabekeriak. Hasiera batean finantza arlokoa izan bada gero garatu egin da atal sozialera, politikora eta geopolitikora. Aldi berean garrantzitsua da agerian uztea dotrina kapitalista neoliberal horrek dituen ondorio lazgarriak mundu azpigaratuan kanpo zorraren bidez euren etorkizuna itoz, errekurtso naturalak deuseztatuz eta txirotasuna betikotuz eta mundu garatuan biztanleriaren multzo handien lan merkatuko prekarietatea eta bazterketa soziala handituz, bereziki gazte eta emakumeen artean, ingurumena suntsituz eta gizartearen ongizatea kolokan jarriz. Dena dela, aldi berean onartu behar da ere laissez faire ereduak historian zehar berealdiko indarra eta ahalmena erakutsi duela ondasuna ekoizteko eta munduan zehar mugitzeko alde batetik bestera. Hori bai, bihozgabetasun izugarria erakusten du errenta eta ondasuna banatzeko eta ingurumena babesteko. Aldi berean aztertu beharko genuke dotrina neoliberalaren mugak eta merkatu-arau horren milaka urteko manifestazioaren indarra eta nekaezintasuna. Prozesu eraldatzailea garatzeko momentuan tokian tokiko proposamenak nazioarteko dinamikekin lotzea ezinbestekoa da. Zalantzarik gabe, aurrerapausoak bi mailatan eman behar dira. Alde batetik, gaitasuna erakutsi behar da tokian tokiko esperientzia emankorrak nazioarteko sare alternatiboetara bideratzeko eta bestetik, nazioartean sendotzen ari direnak gertuko eremuetara eramateko. Horretarako, beharrezkoa da informazio-trukaketa indartzea, jarduketa-ildoak burutzea eta koordinazio-dinamikak martxan jartzea. Peck-eren (2013) azalpenekin jarraituz berak azpimarratzen du atentzioa jarri behar dela transnazional mailako politika diseinuetan, "fast policy" bezala ezaugarritzen direnak eta zalantzarik gabe neoliberalizazio prozesua lagundu eta erraztu dutenak. Ez hori bakarrik, politika transnazional horiek guztiz txertatuta daude gaur egungo gizartearen maila instituzionalean eta sozialean eta kontuan hartu beharreko ingurumena da edozein Berrikuntza Sozial Eraldatzaile aurrera eramateko. Gaur egungo mundu globalizatu honetan neoliberalismoari aurre egiteko alternatibak garatu nahi badira, kontuan hartu beharko da politika-eraketa esparruak inoiz ezin direla irla bat izan. Tokiko alternatibak garrantzitsuak badira ere, ez dira nahikoak. Egunetik egunera, fasttravelling politika globalen modeloak erreformaren nazioarteko ereduak bihurtu dira. Neoliberalismoaren bektore berantiarrak izanik hauek asko zabaldu dira politika kosmopolita baten kultura bezala. Ezaguna da politika globalaren merkatuak interes neoliberalaren alde egiten duela eta urrunera eta azkarren bidaiatzen duten politika modelo horiek estatus quoa egokitzeko edo zabaltzeko balio dutela eta ez horiek iraultzeko. Bilakaera horrek prozesu eraldatzailearen zenbait praktika egokitzea eskatzen du, ohiko joera eduki duelako ekimen lokalak eta organikoak, oinarrizko berrikuntzak eta maila sozialean soilik txertatutako estrategiak baloratzeko. Horiek arrakastatsuak izan daitezke maila lokalean baina zailtasun handiak eduki dezakete beste toki batzuetara eramateko. Maila horretan teknokratek eta aholkulari neoliberalek abantaila taktikoa daukate. Doktrina neoliberalak aldarrikatzen du ekonomia merkatuaren legearen bidez funtzionatu behar duela, eskaria eta eskaintzaren joko librea garatuz eta administrazioaren ahalik eta esku hartze txikiena erabiliz. Gero praktikan hori ez da egia. Estatu neoliberalaren esku hartzea gai ekonomikoetan, nahiz eta batzuetan ezkutuan egiten den, oso handia da. Gainera, eskaintza multinazionalen oligopolioen bidez finkatzen da prezioak sakonki manipulatuz. Gaur egungo eztabaida ideologiko nagusia ez da esku hartzea bai edo ez. Auzia da noren alde egiten den interbentzio hori, elitezko sektore aberatsak edo klase herrikoiak defendatzeko. Gauza da neoliberalismoa beti existitu dela era partzial edo ezkutu batean eta posible da aurkitzea bakarrik modu desantolatu eta hibrido horretan. Gizarte libre eta ekonomia askearen utopia hori egin ezinezkoa da. Egin diren esperimentuek neoliberalismoaren ideologia garbia eta ametsezko hori aplikatzeko porrot egin dute (Polanyi, 1997). Baino beti huts egin dute esperimenturako erronda berriak sortuz. Bide horretatik neoliberalismoa beti lotu egin da merkatu askera zuzendutako erreformen egitasmoekin. Iraultza iraunkor baten antzeko mugimendu hori ezin da bakarrik epaitu erabateko merkatu librearen aldeko ametsaren fantasiarekin. Merkatuaren aurrerapenaren mitologiaren azpian neoliberalismoaren modu desberdineko porrot eta saiakera berrien errealitate nahasi bat ezkutatzen da. Praktikan neoliberalismoa ez da inoiz izan liberalizazio osoa, estatuaren desagerpena. Alderantziz, estatua berrasmatzeko apustu inperfektu bat da, klase globalizazio proiektuarekin bat datorren errenta eta etekinen birbanaketa sozial atzerakoia bultzatzen duena eta transnazionalen eta korporazioen globalizazioan oinarritzen dena. Guretzat merkatuak ere paper bikoitza joka dezake. Desberdindu egin beharko zen klase herrikoien interesen alde aritzen den merkatua merkatu inperfektu txar batetik non, azken honetan, estatuaren esku hartzea gomendagarria den. Bestalde ezin daiteke ahaztu azken mendeetan merkatu librearen ideologiak porrotez beteriko historia duela. Ez hori bakarrik, Kaletsky-ren (2011) arabera eredu kapitalista moldatzen eta egokitzen joan da denbora eta herrialdearen arabera. Guzti horrengatik, Peck-ekin (2013) jarraituz, ez da zuzena neoliberalismoa ezaugarritzea estatu taxonomiko mota bat bezala. Urrutiago joanez, prozesu moduan kontsideratzen bada, neoliberalismoak eragina du estatuan eta forma sozialetan. Bere ezaugarriak eta ondorioak aldatu egiten dira denboraren poderioan eta testuinguru desberdinetan. Esan dezakegu neoliberalismoak beti eduki duela esku hartzearen aurkako sindromea, baino bere desarautze bultzadak topo egin dute merkatuaren porrotarekin eta ondoren neurri zuzentzaile arautzaileak ipini behar izan dira orekatzeko. 1970eko hamarkadatik aurrera neoliberalismoak irabazi egin badu ideien munduan, garaipen horiek eskasak eta partzialak izan dira. Gainera, neoliberalismoaren proiektua aurrera doa, inoiz bere helmugara iritsi gabe, baino inoiz ere jakin gabe non gelditu. Neoliberalismoaren erregimena termino horietan ikusita ezin da izan zerbait guztiz egonkorra. Baina, bestalde ez da erraza itzulgarria bihurtzea epe motzean. Zalantzarik gabe, prozesu eraldatzailearekin neoliberalismoaren alternatiba eraikitzen joateko gaur egungo jokaleku neoliberaletik abiatu beharko da aldaketa egunaren zain egon gabe. Jokaleku neoliberal hori mugimenduan dagoen esparru bat izanik aukera sortzailea ere egon daiteke. Horretarako egunez egun urratsak eman behar dira, norabide onean, korronte neoliberalak asimilatu gabe, iparra ondo finkatuz, epe motzeko urratsak epe erdiko eta luzeko urratsekin lotuz, garapen teorikoak errealitateko praktikarekin koordinatuz. Aldi berean, ezinbestekoa da balio indibidualista, kontsumista eta erreakzionarioekin funtzionatzen duten sare eta guneen aurrean esparru sozial alternatiboak eta eraldatzaileak sortzea. Bertara gonbidatuak izango dira bide hori egiteko prest dauden mugimendu sozial, sindikal, politiko eta intelektual guztiak, tokian tokikoak eta nazioartekoak. Lan hori burutzeko trebakuntzari garrantzi berezia eman beharko zaio. Ezin da ahaztu ere konpromiso militantea ezinbestekoa dela aldaketa gauzatzeko. Eredu neoliberalaren atzean interes ekonomiko eta politiko asko ezkutatzen dira eta ondorioz, ereduen arteko talka irabazteko ahalik eta pertsona gehien bildu behar dira bakoitzak bere posibilitateen arabera eta gustuko duen esparruan lana eginez. Bide hori ilusio sortzaile bihurtu beharko da, hori baita modu bakarra gizartea aktibatzeko eta martxan ipintzeko. Erregimen neoliberala kontuan hartu beharko den jokalekua izango da alternatiba aurrerakoiak gauzatzeko garaian. Formulazio hori onartzen bada, neoliberalismoa ezaugarritu daiteke ez bakarrik muga garrantzitsuak dituen eredu bat bezala, baita ere aukera politikorako erregistro berrien jokaleku. Gainera, hertsiki lan egin behar da maila lokalean eta mundu osoko transformazio sozialaren alde mugitzen diren mugimendu sozial, sindikal eta politikoekin batera. Lan hori herri eta auzoetan gauzatuko da tokiko arazoak konpontzeko, baina baita herrialdean, nazioan eta nazioartean ere. Komeni da elkarren arteko elkarrizketa azpimarratzea, proposamenak erkatzea eta mugimendu sozial eta sindikalarekin lan egitea, sare alternatiboak sortu eta erronka garrantzitsuei aurre eginez, lana eta aberastasuna banatzeko eta guztion helburuak batzen dituen eredu alternatiboa eraikitzen joateko. Klein-entzat (2013) egoera lazgarri hori gizarte mugimenduentzat interpelazio zuzena bihurtzen da. Gizartea martxan ipintzeko deialdia atzeraezina da. Ekimen kolektiborako bitartekoak berrituz, hiritarren adierazpenak, erresistentziak, aldarrikapenak eta kreatibitate dinamika berriak martxan ipiniz. Interpelazio horretatik hasi beharko da marrazten mundializazio berri baten aldeko proposamena. Deialdi hori era desberdinetan gauzatu daiteke, bereziki populuen, erakundeen eta maila instituzional zehatz batzuen berrikuntza ahalmena azkartuz. Proiektu neoliberalak ospea nahiko galduta duela esan daiteke, Hegoalde globalizatuan egitura-doikuntzako politikek porrot egin dutelako eta Iparraldean gehiegizko desarauketa eman delako. Dudarik gabe, jokaleku hori pizgarri bat izan daiteke prozesu eraldatzaileak bere bidea egiteko. Hasteko, ezin da ahaztu esperimentu neoliberalek huts egiten jarraitzen dutela. Gainera, ezinbestekoa da beti politika horiei erantzutea. Horrek eskatzen du askotan desatsegina den eguneroko erantzun lan hori ezinbestekoa bihurtzea, bereziki neoliberalismoaren erasoaldien aurrean erantzun kontzertatuak martxan ipintzea. Baita ere, azpimarratu daiteke estrategia aldetik garrantzitsuagoa dela alternatiben hedapena eta sustapena. Behar handi bat dago praktika hoberenen forma aurrerakoiak hedatzeko eta iraunarazteko. Peck-ek (2013) marraztutako fast-policy ingurune horretan bere buruari galdetzen dio ea posible den fast-policy erregimenaren hedatze-sistemak bereganatzea alternatibak zabaltzeko. Galdera horri erantzuteko beharrezkoa ikusten du atentzioa Berrikuntza Sozialeko ekoizpen mailetatik banaketa eraginkorretara berbideratzea. Gainera praktikan, zalantzak ditu ea politika aurrerakoiak zailagoak diren eskalara eramatea edo fast policy hedapen sistemaren konfigurazioa kaltegarria den politika eraldatzaile horiek aurrera eramateko. Bere ustez, prozesu eraldatzaileak etekinak atera ditzake bere esperimentu naturalaren berrikuspenetik. Irakaspen iturri moduan Ipar Amerikan zabaldu diren bizitzeko soldaten ordenantzak eta Brasileko Porto Alegreko ereduan oinarritutako aurrekontu parte hartzaileen zabalkunde harrigarria ipintzen ditu. Batzuetan, teknologia politika aztoragarri horiek euren izaera aurrerakoia galdu egiten dute proiektu transferigarriak bihurtzen direlako. Behar bada, bere ustez, hori izan da aurrekontu parte hartzaileekin gertatu dena. Zenbait tokietan udal kontabilitate teknika hutsa bihurtu da. Bizitzeko soldataren aldeko mugimenduek gaur egun kemena eta anbizioa irabazten ari dira. Hortik dator lan kritiko gehiago egiteko beharra, lankide sozialekin, berrikuntza politiken zabalkunde eraldatzaileak garatzeko, bereziki eskaletan salto egiteko gaitasuna erakusten dutenean. Egunetik egunera politiken diseinua geroz eta gehiago erlatibizatu eta emulatu egiten da eta, horren ondorioz, bitarteko analitiko berriak erabili beharko dira. Prozesu eraldatzailearen aldeko lana burutzeko, besteak beste kale mailakoa edo komunitate eskalakoa, zeregin asko dago oraindik egiteko. Galdetu beharko genioke gure buruari zergatik politika batzuk besteak baino hobeto edo urrutirago bidaiatzen duten. Krisi global berri bati zain egon gabe alternatiba eraikitzaileak martxan ipini behar dira emaitza hobeak lortzeko. Politika-eredu alternatiboen sorkuntzarekin batera horien zirkulazio estrategia aktibatu behar da, bereziki kanal eta bitartekari alternatiboen bitartez. Horrek eskatzen du asmakuntza sozial iraunkorra bultzatzea eta aldi berean inguruetan mugitzeko diseinu alternatiboen bide berritzaileak ulertzea. Neoliberalismoaren fast-policyren abantaila garaitzeko ezin da bakarrik argudiatu arrazoi etiko, intelektual eta sozial indartsuagoak daudela. Mugikortasun politikaren praktikaren eremua serioski lehiatu eta irabazi egin behar da. 1.13 Beste gizarte-eredu bat eraikitzeko garrantzia Testuinguru honetan egunetik egunera garrantzitsuagoa da beste gizarte-eredu bat eraikitzea balio eta politika desberdinekin, elkarkidetasunean, ondasunaren banaketan, parte hartze sozialean eta bizi kalitatean oinarrituta. Duñaiturria-k (2007) dioenez ezinbestekoa da ideologia indartsu bat eraikitzea neoliberalismo postmodernistari aurre egiteko. Gainera, ekonomialari kritikoen artean adostasun handia dago politika neoliberalaren ondorioak aztertzerakoan. Gaur egun jaun eta jabe den eredu horrek ahalmen handia du ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko. Hala ere, sentsibilitate falta izugarria erakusten du errenta eta ondasuna banatzeko. Gainera, ekonomia oligopolio eta monopolioen kontrolpean uzten da. Doktrina kapitalista neoliberal horrek ondorio lazgarriak ditu mundu azpigaratuarentzat kanpo zorraren bidez euren etorkizuna itoz, errekurtso naturalak deuseztatuz eta txirotasuna betikotuz. Mundu garatuan ere eraginak agerian gelditzen dira, biztanleriaren multzo handien lan merkatuko prekarietatea eta bazterketa soziala handituz, bereziki gazte eta emakumeen artean, ingurumena suntsituz eta gizartearen ongizatea okertuz. Bide luze eta malkartsu hori egiteko hemen finkatzen den Berrikuntza Sozial Eraldatzailea bitarteko egokia izan daiteke. Azken finean, gizartearen eraldaketara bideratutako Berrikuntza Sozialaren kontzeptuak, teoriak, praktikak eta estrategiak elkarlotu egin beharko dira inongo bazterketarik gabeko mundu bat eraikitze bidean urrats sendoak emateko. Moulaert, MacCallum eta Hillier-rentzat (2013) Berrikuntza Sozialak esanahi politikoideologiko sendoa dauka. Giza garapena bilatzen duten mugimendu sozial eta politikoentzat gida indartsua da. Hemen urrutirago joan nahi da. Beste eredu ekonomiko alternatiboaren bidean Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptua plazaratu nahi da. Dena dela, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen oinarriak ondo finkatu aurretik komeni da Berrikuntza Sozialaren terminoaren inguruan dauden hurbilketa desberdinak plazaratzea. 2 KAPITULUA: BERRIKUNTZA SOZIAL ERALDATZAILEA 2.1 Berrikuntza Sozialaren kontzeptuaren jatorria Berrikuntza Soziala gaurkotasuna duen kontzeptua da. Literatura asko idatzi da Berrikuntza Sozialari buruz. Berrikuntza Sozialaren terminoa arrazoi desberdinengatik eta testuinguru desberdinetan plazaratu da. Ayob, Teasdale eta Fagan-en (2016) ustez Berrikuntza Sozialaren kontzeptua lehenbizi soziologoek erabili zuten XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, alde batetik, sarean antolatutako gizarteek nola suspertzen zuten berrikuntza teknologikoa azaltzeko (Tarde, 1899) eta, bestetik, berrikuntzen eragin soziala ulertzeko (Hoggan, 1909). Moulaert et al.-entzat (2013) Berrikuntza Soziala 60. eta 70. hamarkadan Paris, Berlin eta Europa eta Amerikako hiriburu desberdinetan erabilia izan zen ikasle eta langile mugimenduengatik. Izendatzaile komun hori beti gorako ekonomia eta gizarte dinamika parte hartzaileak eta kreatzaileak sortuko zituzten ekimen kolektibo eta eraldaketa sozial desberdinak aipatzeko baliatu zuten (Chambon, David eta Devevey, 1982). Garai horretan ikasle eta langileriaren demokrazia, generoa eta burujabetzari buruzko eztabaida publikoak gaurkotasun handia zuten. Drucker-rek (1987), berriz, Berrikuntza Sozialaren terminoa erabiliko du kudeaketa lanetan egituren murriztapenak eta giza sinergiak lortzeko prozesuen beharra azpimarratzeko. Hain zuzen ere, autore horrek termino horrekin adierazi nahi zuen gizarte batek ipini behar dituen bitartekoak enpresetan eta gobernuetan dagoen burokrazia astuna arintzeko. Garai berriagoetan diskurtso hori alde batera utzi da New Public Management (NPM) metodoen aldeko estiloak eta ereduak bultzatzeko. Berrikuntza Sozialaren beste erabilera bat Gershuny-k (1987) egiten duena da. Berarentzat Berrikuntza Sozial handiena eman da etxetresna elektrikoak erabiltzen hasi garenean etxeko eskulana murrizten joateko. Bide batez jendeak denbora gutxiago erabiliko du etxeko lanak egiteko eta aldi berean denbora libre gehiago edukiko du aisiarekin gozatzeko. Beste autore batzuk Berrikuntza Sozialaren dimentsio desberdinak plazaratu dituzte termino hori zuzenean erabili gabe. Besteak beste, XIX. mendean Benjamin Franklinek Berrikuntza Soziala erabili zuen komunitateetako gizarte antolaketetan aldaketa txikiak proposatzen joateko (Munford, 2002) eta Émile Durkheimek 1893an azpimarratu zuen giza erregulazioen garrantzia aldaketa teknologikoak dakarren lanaren banaketaren garapenean. Argi dago aldaketa teknologikoak bakarrik daukala zentzua aldi berean egitura soziala aldatzen den heinean. XX. mendearen hasieran Max Weber-rek (1947) frogatu zuen sistema kapitalistak arrazionalizatzeko daukan indarra. Berak egitura sozialaren eta berrikuntzaren arteko erlazioak aztertu zituen. Gainera, beste gauza batzuen artean, adierazi zuen bizitzako baldintzak hobetzea ez zela elementu erabakigarri bakarra aldaketa soziala burutzeko. 1930eko hamarkadan Schumpeter-rek (2005) berrikuntza hitza gizarteko eta enpresetako antolaketetan egitura aldaketak adierazteko erabili zuen ikuspegi ekonomiko hutsa gaindituz eta bere teoria soziala, besteak beste, ikuspegi kultural, artistiko eta politikoarekin osatuz. Ayob et al.-ek (2016) azterketa bibliometrikoa erabili dute Berrikuntza Sozialaren kontzeptualizazio desberdinak sailkatzeko. Gainera, ikerketa hori burutzeko 25 urteko aldia hartu dute, 1989tik 2013raino, eta garai horretako artikulu akademiko garrantzitsuenak aztertu dituzte. Euren ustez bertatik atera duten ondorio nagusiena da Berrikuntza Sozialaren literatura sailkatu daitekela hiru gai nagusien inguruan: berrikuntza teknologikoa, gizarte-harremanak eta gizartean sortutako eraginak. Ondorengo taulan (2.1.1 taulan) ikusten den moduan, 1989tik aurrera argitaratutako argitalpenak sailkatu daitezke gai horien lau konbinaketa desberdinetan: gizarte harremanak, gizartean eraginak, gizarte harremanak eta gizartean eraginak, eta gizarte harremanak eta berrikuntza teknologikoak. 2.1.1 Taula: Berrikuntza Sozial kontzeptuaren bilakaera (54 ikerlan aztertu ondoren) berrikuntza teknologikoarekin lotzen dira. 2000. urtera itxaron beharko da Berrikuntza Sozialaren kontzeptuaren atzean gizarte-aldaketak eragingo dituen gizarte harremanen forma berriak azalarazteko. Ordutik aurrera, nahiz eta Berrikuntza Sozialaren azken ikuskera hori gailenduko den, gutxieneko literatura batek jarraituko du aldaketa teknologikoari garrantzia ematen. Hala ere, Ayob et al.-en (2016) arabera literaturan Berrikuntza Sozialaren kontzeptu zabal hori mugatu daiteke ezaugarrien nahasketarekin osatutako hiru proposamen zehatzetara. Lehenbiziko proposamena, literatura soziologikotik eratorrita baina baita ere teknologia eta gizarte aldaketan, zientzia politikoan eta pentsamenduaren diseinuaren literaturan presente dagoena, Berrikuntza Sozialaren kontzeptuak elkarlanerako forma berrien aplikazioa dakar, norbanakoen edo erakundeen artean, eta sarritan gobernuaren, gizarte zibilaren eta hiritarren arteko harremanak berritzea eta horizontalagoak bihurtzea eskatzen du. Jarrera horrek berrikuntzara garamatza. Kontzeptuaren berrikuntza elementua maiz ez dago oso ondo definitua baino era berean ideien berritasunarekin lotuta dago, gizarte harremanen elkarlaneko forma berriekin erlazionatuta dago. Gainera, berrikuntzaren literatura zabala aztertzen bada ikusiko da posible dela ideiak eta konponbideak bereiztea eta hori oso jarrera berritzailea da. Gainera horiek esparru alternatibo batetik inportatuak dira eta gaur egungo irtenbideetatik hobekuntza graduala eta inkrementala ekarriko lukete (Osborne, 2013). Bigarren proposamena, teknologia eta aldaketa sozialen literaturatik eta zientzia politikotik datorrena, Berrikuntza Sozial horiek gizarte eta botere harreman berri batetara eraman gaitzake. Azkenik, hirugarren proposamenak, enpresa-administrazioan eta kudeaketaliteraturan agertzen dena, berrikuntzak ikuspegi funtzionaletik gizartean eragin positiboa eduki behar duela defendatzen du, bizi kalitatea eta kantitatea handituz (Pol eta Ville, 2009). 2.1.2 Taula: Berrikuntza Sozialaren hiru proposamen zehatz Lehen proposamena Elkarlanerako forma berrien aplikazioa Bigarren proposamena Gizarte eta botere harreman berri batera garamatza Hirugarren proposamena Gizartean eragin positiboa, bizi kalitatea eta kantitatea handituz Iturria: Ayob et al. (2016) ikerketatik ateratako datuekin geuk egina Bestalde, Ayob et al.-ek (2016) Berrikuntza Sozialaren prozesua pausoz pauso deskribatzen dute. Euren ustez literatura akademikoak bost ibilbide identifikatzen ditu eta ibilbide guzti horiek Berrikuntza Soziala bezala identifikatu daitezke: i) giza-harremanen forma berriak berrikuntzara eramaten gaitu; ii) berrikuntzak giza eta botere harremanen berrantolaketa sortzen du; iii) berrikuntzak giza-balore utilitaristara garamatza; iv) giza-harremanen forma berriek berrikuntza sortzen dute eta berrikuntza horrek botere-harremanen birmoldaketa dakar (eta ondorioz Gizartean Eraginak), eta v) giza-harremanen forma berriek berrikuntza dakarte eta berrikuntza horrek giza-balio utilitarista eraikitzen du (eta ondorioz Gizartean Eraginak). 2.1.1 Grafikoa: Berrikuntza Sozialaren prozesua pausoz pauso Iturria: Ayob et al. (2016) ikerketatik euskaratua Literaturan ematen diren desberdintasun nagusiak honakoak dira. Alde batetik, lankidetza beharrezko elementua litzateke Berrikuntza Sozialaren prozesuan eta, bestetik, Berrikuntza Soziala prozesu bat litzateke edo soilik edozein berrikuntzak dakarren balio utilitarioa kontsideratu daiteke. Diferentzia horiek bi tradizioen artean dauden ikuspegi desberdinak azpimarratzen dute. Alde batetik, tradizio erradikalagoa eta normatiboa daukagu eta bertatik aldaketa soziala (eta politikoa) ikusten da giza-erlazioen berrikuntzaren ondorio bezala. Bestetik, berriz, hurbilketa utilitarioagoa agertzen zaigu norbanakoen utilitatean Gizaerlazioen forma berriak Berrikuntza Botere-erlazioen forma berriak Giza-balore utilitarista Gizartean eragina KO-PRODUKZIOA Lankidetza Ideia berriak Aldaketa Ahalduntze gertatutako aldaketek sortutako berrikuntzak gizartean eragiten dituen ondorioak azpimarratuz. Tradizio erradikala, Berrikuntza Sozial indartsua daramana, koprodukziotik oso gertu dago. Ekimen mota zabal bat zerrendatu daiteke koprodukzioaren termino horren azpian eta denak sostengatzen dira hurrengo parametroetan: lankidetzan, ideia berrien sorkuntzan, ahalduntzean eta gizartearen aldaketan (Bovaird eta Loeffler, 2012; Brandsen eta Pestoff, 2006). Ayob et al.-entzat (2016) koprodukzioa kontzeptua Berrikuntza Sozialaren eredu erradikalenekin lotu daiteke. Gainera, termino horren jarraitzaileentzat, ahalduntzearen ideia da giltza nagusia lan egiteko moduan (Pestoff, 2006). Berrikuntza Sozialaren tradizio sendoa botere-erlazioen berregituraketa bat bezala ikus daiteke aldez aurretik gutxietsitako norbanakoak eta taldeak konprometituz eta ahaldunduz. Nahiz eta Berrikuntza Sozialaren tradizio biek aldaketa soziala daukaten azken helburu bezala, tradizio ahularentzat aldaketa soziala mugatzen da norbanakoaren utilitatean aldaketak gehitzera eta tradizio sendoan, berriz, aldaketa sozial hori mamitzen da botere oreka lekualdatuz. Berrikuntza Soziala, literaturan agertzen den moduan, prozesu bat bezala ikus daiteke eta gainera dimentsio politikoa duena. Hain zuzen ere, politika sozialean ikertu behar da talde desberdinen konbinaketek ideiak eta konponbideak sortzeko zer nolako ondorioak dituzten talde horietan eta gizarte zabalagotan. Hori zaila da lortzea atzera begirako Berrikuntza Sozial arrakastatsuaren analisia erabilita. Luzetarako azterketek, berriz, lankidetza forma berri horien barruan botere dimentsioa kontuan hartzen dutenak, potentzialitate handiagoa dute (Evers, Ewert eta Brandsen, 2014). Hala ere, politika sozialaren ikerkuntza kritikoagoak egiteko aukera maila makroan zabaltzen da. Bertan, Berrikuntza Sozialeko politiken helburu ezkutuak posible dira aztertzea euren testuinguru zabala kontuan hartuta. Hau da, noraino batzuetan Berrikuntza Soziala ez den erabiltzen zerbitzu publikoko murrizketak isilean gordetzeko. Bestalde, eskualdeen arteko konparaketek ere ondorio emankorra eman dezakete. Herrialde desberdinak Berrikuntza Sozialaren erabilera ongizate-estatua modernizatzeko aplikazio eta garapen maila desberdinetan daude. Hurbilketa hori erabil daiteke herrialde desberdinen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak identifikatzeko, baita ere tradizio ahula eta sendoa aplikatu den herrialdeen arteko konparaketak egiteko. Baita ere garrantzitsua da ikerketa ez mugatzea bakarrik mendebaldeko herrialdeetara. Garapen bidean dauden herrialdeetan Berrikuntza Soziala ikus daiteke bitarteko bat bezala ongizate-estatuaren garapenaren gainetik jauzi egiteko. Baina kontuan hartuta herrialde desberdin horietan estatua, gizarte zibila eta hiritarren arteko harremanak oso desberdinak direla, aztertu behar da ea gobernu autoritarioenak ahalmena duten gertuagoko eta jerarkia txikiagoko harremanak eraikitzeko talde horien artean. 2.2 Berrikuntza Sozialaren kontzeptuaren garapena Beste autore batzuk ere 80ko hamarkadatik hona modan ipini den Berrikuntza Sozialaren termino hori sakonduko dute. Klein-ek (2013) dio 80ko hamarkadatik hona Berrikuntza Sozialaren hitza asko zabaldu dela mundu mailan neoliberalismoaren hazkunde-ereduaren porrota eta sendotasun faltagatik. Hain zuzen ere, eredu neoliberalaren krisiak eragile sozialak behartzen ditu arazo sozial nagusiei erantzun bat aurkitzera, hau da, berrikuntza bultzatzera. Klein-en (2013) arabera Berrikuntza Sozialera hiru ikuspegi desberdinetatik gertura daiteke: (1) Ikuspegi epistemologikoa, hurbilketa alternatibo honek Berrikuntza Soziala paradigma aldaketa baten parte kontsideratzen du. Ezagupena koeraikuntzaren emaitza da, ikertzaileen eta aktore desberdinen elkarlanerako ahaleginaren emaitza izango da eta kontuan eduki beharko lituzke faktore lokalak eta globalak, norabide holistiko eta iraunkor batean. (2) Ikuspegi etikoa, zentzu etikoa kontuan hartzen bada Berrikuntza Sozialak elkarrekin ikasteko bitarteko bat bezala eta pertsona hauskorren bizi baldintzak hobetzeko gaitasunak handitzeko tresna moduan funtzionatzen du. Aldi berean, ikuspegi etikoak ere gizartesegmentu hori prekarietatean mantentzen duen ingurumen instituzionala eraldatzeko bitartekoak hobetzen ditu. (3) Ikuspegi estrategikoa, maila estrategikoan, Berrikuntza Soziala proiektu integratzaile baten gidaria bihurtzen da ongizatea sortu eta banatzeko Komunitateko aktore politiko, sozial eta ekologikoek osatutako sare bati esker. Horretarako ezinbestekoa da alde batetik, maila globala, nazionala eta lokala batzea eta bestetik, giza jardueraren atal desberdinak koordinatzea, besteak beste, arlo publikoa, soziala eta pribatua. 2.2.1 Taula : Berrikuntza Sozialera gerturatzeko hiru ikuspegi EPISTEMOLOGIKOA ETIKOA ESTRATEGIKOA -Paradigma aldaketa baten parte. -Ezagupena ikertzaileen eta aktore desberdinen elkarlanerako ahaleginaren emaitza da. -Koeraikuntzaren emaitza da. -Kontuan eduki beharko lituzke faktore lokalak eta globalak. -Elkarrekin ikasteko bitarteko bat. -Pertsona hauskorren bizi baldintzak hobetzeko gaitasunak handitzeko tresna. -Prekarietatea sortzen duen Ingurumen instituzionala eraldatzeko bitartekoak hobetzen ditu. -Proiektu integratzaile baten gidaria bihurtzen da. -Maila globala, nazionala eta lokala batu behar da. -Giza jardueraren atal desberdinak (arlo publikoa, soziala eta pribatua) koordinatzea eskatzen du. Iturria: Kleinen (2015) datuekin geuk egina Hillenkamp-ek (2016) ere azpimarratzen du 80ko hamarkadatik aurrera aldaketa sozialaren kontzepzio estuak eta deterministak zalantzan jartzen direla. Garai horretan Hirugarren Mundua bezala ezagutzen den eremuko kanpo-zorren krisiaren ondorioz berriztatze ekonomikoko estatu-politikak zaharkitu egiten dira eta, aldi berean, Brundtland (1987) txostenak krisi ekologikoaren eskala handiko kontzientzia hartzera laguntzen du. Doktrina neoliberalaren estatuaren aurkako jarrerak alde batetik gizarte zibilaren indarketa dakar eta bestetik aldaketaren motor bezala norbanakoen eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen papera sendotuta ateratzen da. Aldi berean esan dezakegu Berrikuntza Sozialaren inguruan sortu diren askotariko diskurtsoak eta lanak erakusten dutela gaur egun ere ez dagoela gaiari buruzko marko integratzaile bat, hurbilketa asko baizik. Batzuk Berrikuntza Soziala ikusten dute erremintakutxa bat bezala arazo korapilatsuei irtenbide azkarra emateko. Askotan dibertsitate horrek, jarrera murritzaileekin batera, Berrikuntza Soziala neoliberalismoaren laguntzaile bihurtzen du. Hillenkamp-en (2016) arabera adiera horrentzat elkartasuna ekintza moralaren oinarri bat da, horregatik arrazionaltasuna eta gaur egungo gaitzen oinarrian dagoen sistema instituzionala zuzenean zalantzan ipini gabe. Ondorioz, kontuz ibili behar da, berrikuntza horiek indartu dezaketelako gaur egungo eredua, krisiaren arduraduna izan dena, egokitzeko ahalmen izugarria erakusten ari delako. Bouchard-entzat (2013), berriz, Berrikuntza Soziala forma hartzen duen jarduera berri bat da eta gero zabaldu egiten da testuinguru zehatz batean. Berarentzat Berrikuntza Soziala gutxienez bi ikuspegi nagusietatik aztertu dezakegu. Lehenbiziko hurbilketak arazo sozial nagusiak konpondu nahi ditu, enpresa-ekimenetan oinarrituta, filantropia, norbanakoen ardura eta merkatua estatua baino gehiago azpimarratuz. Eredu hori Ashoka34 elkarteak oso ondo ordezkatzen du. Bigarren hurbilketak, berriz, indar berezia ipintzen du Berrikuntza Sozialaren prozesuen eta produktuen izaera kolektiboan. Gerturatze horretan, nahiz eta mikrosistemak uniformetasun sozial berriekin esperimentatzeko eremuak badiren ere, berrikuntza ez da ekimen arrazional eta borondatezko batetik bakarrik sortzen. Kasu honetan Berrikuntza Soziala egiturazko geldialdiak gizarte-mugimenduen ekimenekin lotuz garatzen da baita ere. Krisi garaietan, arau makro-sozialek (merkatua, estatua, negoziazio kolektiboa) astindu ederra jasotzen dute toki gehiago eginez berrikuntzarako eta esperimentaziorako. Lidergoa duten eragile sozialengatik eta tokian tokiko esperimentuetatik sortutako erregulazio berriak gero gizarte osora zabalduko dira. Bigarren hurbilketa horretan Berrikuntza Sozialaren definizio zabalduenetakoa CRISES (Centre de Recherche sur les Innovations Sociales) erakundearena da: "Eragile Sozialek martxan ipini duten esku-hartze bat helburu bati erantzuteko, behar zehatzak betetzeko, irtenbide bat eskaintzeko edo aukera batez baliatu ekimenerako giza harremanak aldatzeko, Ekintzarako esparrua eraldatzeko edo kultura-norabide berriak proposatzeko helburuarekin." Lévesque-k (2006) CRISESen definizio hori ulertzen du esanez Berrikuntza Soziala behar zehatzei emandako erantzun bat dela baino baita ere Berrikuntza Sozialak aldaketa soziala bultzatzen duela ikusmen berri baten bitartez arazoak ikusi eta definitzeko eta bidez batez arazo horiei irtenbideak proposatuz. CRISESek Berrikuntza Sozialaren lau mota desberdin antzematen ditu (Bouchard, 2013): i) ekoizpen erlazioak (langileen konpromisoak eta parte hartzeak, lan-antolaketa eredu berriak, autogestio negozioak sortzea, langile-funtsak eta laneratze-enpresak); ii) kontsumo erlazioak (erabiltzaileen konpromisoak eta parte hartzeak, pertsonentzako koprodukzio-zerbitzuak, programa berrien eta arau berrien koeraikuntza, kontsumo arduratsua, aisia eta turismo arduratsua); iii) enpresen arteko harremanak (lankidetza eta norgehiagoka, merkatu ezaren interdependentzia-kanpo-efektuak eta enpresaren gizarte-erantzukizuna), eta iv) gizarteharremanen eraketa espaziala (gobernantza modu berriak, Komunitatearen garapen ekonomikoa). 2.2.2 Taula: Berrikuntza Sozial mota desberdinak Ekoizpen erlazioak: langileen eskuhartzea, lan-antolaketa eredu berriak, autogestio negozioak sortzea, langile-funtsak eta laneratze-enpresak. Kontsumo erlazioak: erabiltzaileen inplikazioa eta parte-hartzea, pertsonentzako koprodukziozerbitzuak, programa berrien eta arau berrien koeraikuntza, kontsumo arduratsua, aisia eta turismo arduratsua. Enpresen arteko harremanak: lankidetza eta norgehiagoka, merkatu ezaren interdependentzia-kanpoefektuak- eta enpresaren gizarte-erantzukizuna. Gizarte-harremanen eraketa espaziala: gobernantza modu berriak, Komunitatearen garapen ekonomikoa. Iturria: CRISES (Centre de Recherche sur les Innovations Sociales). Bouchard-en (2013) datuekin geuk egina Gainera, Bouchard-entzat (2007) ekonomia sozial eta solidarioa Berrikuntza Sozialaren motor bat da. Alde batetik, Berrikuntza Sozialaren ikuspegi funtzionalagoa hartzen badugu, ekonomia soziala saiatzen da estatuak edo merkatuak betetzen ez dituen beharrak estaltzen. Bestetik, Berrikuntza Sozialaren ikuspegi eraldatzaileagoa aplikatzen badugu, ekonomia sozialak borroka sozialekin batera behar ekonomiko eta sozialei erantzuteko modu berriak asmatuko ditu, tokian tokiko arauak eta instituzioak goitik behera irauliz. Ekonomia sozialak Berrikuntza Sozial iraunkorrak eragiten ditu, antolaketa maila gainditu eta esparru instituzionala hunkitu ondoren gaur egungo eredu ekonomikoari alternatiba bat proposatuz (Bouchard, 2006). Richez-Battesti, Petrella eta Vallade-rentzat (2012) Berrikuntza Sozialaren terminoa ere polisemikoa da eta horregatik definizio eta errealitate desberdinak biltzen ditu bere barnean. Egile hauek proposatzen dute Berrikuntza Sozialaren kontzeptuak hiru taldeetan sailkatzea: (1) Politika publikoen modernizaziorako lanabesa. Ikusmolde horrek Berrikuntza Sozialaren antolaketa ahalmenari emango dio garrantzia. Bereziki aztertuko du zein den Berrikuntza Sozialaren gaitasuna erakundeak eraldatzeko. Partikularki erakunde publikoetan zentratuko da, hauek lehiakorragoak eta eraginkorragoak bihurtzeko asmoz. Zehazki, gobernu eta nazioarteko erakunde batzuk Berrikuntza Soziala gizarte-politiken berrikuntzaren oinarria kontsideratuko dute. Hau da, gestio publiko berrituaren arauak kontuan hartuta eta zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta lehiakortasuna lortzeko helburuarekin, Berrikuntza Sozialak ekimen publikoen formen eraberritzean parte hartuko du. Besteak beste, egunetik egunera zerbitzu publiko zuzen gutxiago ematen duen Estatua ordezkatzeko prozesua bultzatzen da. Azken finean, Berrikuntza Soziala gizarte politika arloetan Estatuak eta Lurralde-erakundeek dituzten hutsuneak zuzentzeko erabiliko da. (2) Enpresa-dimentsioa eraberritzeko tresna. Bigarren hurbilketa horrek Berrikuntza Sozialaren enpresa-ikuspegia garatzen duten lanak biltzen ditu. Kasu horretan, Berrikuntza Sozialak balioa emango dio aktore partikular kategoria bati, hain zuzen ere, enpresaburu sozialari. Ikerketa horiek saiatuko dira zehazten zer den enpresa edo enpresaburu sozial bat berrikuntza edo aldaketa prozesu bat abiapuntu bezala hartuta. Enpresa edo enpresaburu sozialaren kontzeptuak garapen handia eduki du 90. hamarkadaren hasieratik Amerikako Estatu Batuetan eta Europan. Harrez gero korronte desberdinak zabaldu dira bi kontinenteetan. AEBetan, hain zuzen ere, bi pentsamendu eskola zabaldu dira. Alde batetik, merkataritza eskola. Hasiera batean, eskola honentzat enpresa soziala antolaketa modu bat zen irabaziasmorik gabeko erakundeen finantza-arazoak konpontzeko. Gero, hasierako ikuskera hori zabaldu egin da eta gaur egun helburu sozial bat duen edozein merkataritza jarduera ekonomiko, irabazi asmokoa edo ez, enpresa sozial moduan kontsideratu daiteke. Ez hori bakarrik, txiroekin merkatu eta negozio berriak sortzen dituzten enpresa multinazionalak ere sar daitezke eredu horretan. Bestetik, berrikuntza sozialaren eskola dago. Bigarren honek azentua ipintzen du enpresaburu sozialak duen berrikuntza sozialerako dinamikan. Bereziki, bere helburu soziala betetzeko, kontuan hartuko diren ezaugarriak bere profila, dinamismoa, kreatibitatea eta lidergoa izango dira. Eredu horretan berrikuntza soziala pertsonalizatu egiten da norbanakoa erakundearen gainetik jarriz. Enpresaria aldaketarako aktorea bihurtzen da, balioa sortzeko dauden aukerak aprobetxatuz. Balio hori agenteek merkatuan sortutako balioarengatik ordainduko duten prezioarekin neurtuko da. Azken finean, enpresaburu soziala enpresaburu klasiko bat izango da, helburu sozial batek bultzatua. Hau da, balio soziala sortzen duten aldaketak proposatzen dituena. Berrikuntza Sozialaren ikuspegi hori Ashoka bezalako fundazioek sostengatu dute. Europan, berriz, enpresa sozialak herrialde desberdinetan garatu dira helburu sozial bat lortzeko jarduera ekonomikoak bultzatzeko arautegiak martxan ipini direnean. Genero horretako lehendabiziko legedia 1991an onartu zen Italian kooperatiba sozialak eratzeko. Testuinguru horretan egituratuko da EMES (Emergence des Entreprises Sociales) europar sarea, Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) edo gizarte zibilaren inguruan lanean dabiltzan ikerlariekin osatua. Europako enpresa sozial horien Berrikuntza Sozialaren ikuspegia AEBko ikuspegitik aldendu egiten da, ekonomia sozial eta solidarioko kontzepzioetara gehiago gerturatuz. (3) Ekonomia sozial eta solidarioko aktore eta ikerlari desberdinek erabiltzen dutena. Azken hurbilketa honetan, Berrikuntza Sozialaren ikuspegi instituzionalagoa garatzen duten lanak bilduko dira. Hau da, alde batetik, gizartea eraldatzeko praktika berriak, arauak eta erregelak azpimarratuko dira. Eta bestetik, testuinguru instituzionalari eta lokalari garrantzia emango zaio. Ikuspegi horrek atentzio berezia jarriko du lurraldean sortuko diren prozesu Kolektiboetan asegabeko behar sozialak betetzeko, beti ere, gizartea eraldatzeko dinamika baten barruan. Berrikuntza Soziala ulertzeko modu hori 70. hamarkadan garatzen hasi zen. Bere barnean gizarte mugimenduek egindako presioari erantzuteko prozedura berriak, lotura berriak, zerbitzu berriak ikus ditzakegu. Gainera, Berrikuntza Sozial hori erabilera eta prozedura kolektiboaren konbinaketarengatik ezaugarritzen da eta, aldi berean, parte hartze zabalean oinarrituta. Eredu hori lokalizatutako berrikuntza sistema batean kokatzen da, aktoreen arteko lankidetza lurralde zehatz baten barnean garatuz. Esperimentazio horiek politikoki, sozialki edo kulturalki eremu emankorretan edo ez hain emankorretan garatuko dira. Berrikuntza Sozial horien hedapena eta instituzionalizazioa sostenguen eta indar korrelazioaren arabera gertatuko dira. Berrikuntza Sozialaren kontzepzio hori bereziki Bouchard, Klein, Harrison eta Lévesquek Montrealeko CRISES ikerketa laborategian eta Moulaertek Frantziako IFRESIn gauzatu dute. -Berrikuntza Sozialaren antolaketa ahalmenari emango dio garrantzia. -Aztertuko du zein den Berrikuntza Sozialaren gaitasuna erakundeak eraldatzeko. -Partikularki erakunde publikoetan zentratuko da, lehiakorragoak eta eraginkorragoak bihurtzeko asmoz. -Gobernu eta nazioarteko erakunde batzuk Berrikuntza Soziala estatuak eta lurralde-erakundeek dituzten hutsuneak zuzentzeko erabiliko da. -Berrikuntza Sozialaren enpresa-ikuspegia garatzen du. -Berrikuntza Sozialak balioa emango dio enpresaburu sozialari. -Ikerketa horiek saiatuko dira zehazten zer den enpresa edo enpresaburu sozial bat berrikuntza abiapuntu bezala hartuta. -Enpresa edo enpresaburu sozialaren inguruan AEBetan, hain zuzen ere, bi pentsamendu eskola zabaldu dira. Alde batetik, merkataritza eskola. Eta bestetik, berrikuntza sozialaren eskola. -Europan, berriz, enpresa sozialak herrialde desberdinetan garatu dira helburu sozial bat lortzeko jarduera ekonomikoak bultzatzeko arautegiak martxan ipini direnean. Testuinguru horretan egituratuko da EMES (Emergence des Entreprises Sociales) europar sarea, Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) edo gizarte zibilaren inguruan lanean dabiltzan ikerlariekin osatua. -Berrikuntza Sozialaren ikuspegi instituzionalagoa garatzen du. -Gizartea eraldatzeko praktika berriak, arauak eta erregelak agertuko dira. -Testuinguru instituzionalari eta lokalari garrantzia emango zaio. -Atentzio berezia jarriko du lurraldean sortuko diren prozesu kolektiboetan asegabeko behar sozialak betetzeko. -Berrikuntza Sozial hori erabilera eta prozedura kolektiboaren konbinaketarengatik ezaugarritzen da. -Parte hartze zabalean oinarritzen da. -Politikoki, sozialki edo kulturalki eremu emankorretan edo ez hain emankorretan garatuko dira. -Berrikuntza Soziala ekimen lokal bat bezala definitzen da, behetik gorakoa, gobernuarena ez dena eta gizakien beharrak betetzera zuzenduta dagoena. Iturria: Richez-Battesti et al.-en ( 2012) datuekin geuk egina Zentzu horretan Berrikuntza Soziala ekimen lokal bat bezala definitzen da, behetik gorakoa, gobernuarena ez dena eta gizakien beharrak betetzera zuzenduta dagoena. Gainera inklusiboa eta parte hartzailea da. Berrikuntza Sozial mota hori garatzeko beharrezkoa da gai sozialetan eta harreman instituzionaletan aldaketak eragiteko ahalmena indartzea. Aldi berean galdera nagusia da nola pasa esperimentazio fasetik, difusiora eta orokortzera. Erronka da nola artikulatu behetik gorako Berrikuntza Soziala botere maila desberdinetako politika publikoetan parte-hartzeko eta aitortua, hedatua eta sendotua izateko. Ez hori bakarrik, maiz Berrikuntza Sozialak multzoka garatzen dira. Funtsezko Berrikuntza batek bere inguruan beste maila txikiagoko berrikuntzak eragiten ditu, aldaketa-olatu bat sortuz, ez bakarrik ekonomikoa, baita ere soziala, politikoa eta kulturala. Ezin dugu ahaztu ere ikuspegi honetatik Berrikuntza Sozialak harreman estua duela ekonomia sozial eta solidarioarekin. Berrikuntza Sozialaren korronte bakoitza bere taldean kokatzeko Richez-Battesti et al.-ek (2012) hiru aldagai kontuan hartuko dituzte: (1) Berrikuntzaren izaera eta sortzeko eta zabaltzeko prozesua. Gaur egun berrikuntzaren izaerari buruzko adostasunik badago hori da Berrikuntza Soziala aldaketa prozesu bat kontsideratzen delako. Nolanahi ere, ez da egokia Berrikuntza Soziala berrikuntza teknologikoarekin zuzenean lotzea. Nahiz eta gizartearen aurrerapenean teknikaren pisua garrantzitsua izan, arrazoi desberdinak eramaten gaitu hazkundea eta garapen soziala dakarren aurrerabide teknikoaren eredua kritikatzera. Berrikuntza Sozialaren terminoak duen funtzioa berrikuntzaren helburu soziala baloratzea da eta, aldi berean, berrikuntza teknologikoaren ondorio negatiboak leuntzea. Hain zuzen ere, askotan berrikuntza teknologikoak, doikuntzak ez badira martxan ipintzen, desoreka garrantzitsuak sortzen ditu, bereziki epe motz eta epe erdiko desoreka sozialak. Berrikuntza Soziala martxan ipintzea modu bat da berrikuntza teknologikoaren gaizki-esaleak egiten dituzten kritikak errotik mozteko eta bide batez berrikuntza prozesua legitimatzeko. Aurkeztutako hiru ikusmolde desberdin horietan Berrikuntza Sozialak behar sozial gehiago edo gutxiago betetzen ditu. Gainera, kontuan hartuko dira Berrikuntza Sozialean parte hartzen duten aktoreak eta Berrikuntza Soziala sortzeko behar diren oinarri desberdinak. Berriz, berrikuntzaren ikuspegi instituzionalagoa kontuan hartzen bada, azentua prozesuan ipini beharko dugu, hain zuzen ere ikastaldi eta aktoreen arteko koordinazio mailan. Bestalde, Berrikuntza Sozialak luzaro iraun nahi badu beste aktore askok hori bereganatu egin beharko dute Berrikuntza Soziala indartuta ateratzeko. (2) Berrikuntzaren dimentsio "sozialaren" zentzua eta perimetroa. Aurreko atalean argitu den moduan berrikuntza ezaugarritzen dugu emaitzak ematen dituen aldaketarako eta ikasketarako prozesu jarraitu bat bezala. Berrikuntzari "sozial" hitza gehitzen badiogu ulertzen da bete gabeko edo gaizki betetako behar sozialei erantzuteko helburua duela. Hala ere, berrikuntzaren dimentsio "sozialaren" edukia argitzeko hiru aldagai aztertzen ditu. Lehenik, esku hartze sozialari buruzko esanahia dugu. Gaur egungo krisiaren testuinguruan ematen ari den bilakaera soziala, ekonomikoa eta demografikoa kontuan hartzen badugu Berrikuntza Soziala agertzen da tresna eraginkor bat bezala pobreziaren eta bazterketaren aurka borrokatzeko. Irtenbide berritzaileak lortu daitezke aktore pribatuen kreatibitatea lankidetza dinamiketan garatuz edo aktore publiko eta pribatuen arteko lankidetza erabiliz. Azken finean, Berrikuntza Soziala gauzatzen da behar sozialei erantzuteko borondatea dagoelako. Bestetik, gizarteari buruzko esanahia dago. "Sozial" hitza zabaldu daiteke beste gizarteko dimentsio bati erantzuteko, adibidez ingurumena babesteko, berrikuntzari ikuspegi globalago bat emanez. "Sozial" hitzari eduki zabalago bat emanez berrikuntzaren helburua handitu egiten dugu gizartearen eraldaketara bideratuz. Azkenik, antolaketari buruzko edukiarekin amaitzen da. Berrikuntza Sozialari antolaketan oinarritutako beste irakurketa bat ematea ere Litekeena da . Hau da, aztertu dezakegu zein izan den antolaketa-bilakaera erakundeen eraginkortasuna hobetzeko. Garrantzitsua da antolaketa forma berritzaileak garatzea lankidetza bultzatzeko eta bide batez zerbitzuak hobetu eta behar berriei aurre egiteko. Gainera, estatus juridiko berriek aukera ematen dute lankidetza forma berriak antolatzeko, jarduera, sektore edo lurralde zehatz bateko aktore desberdinen artean baliabideak partekatzeko. Ikuspegi honetan ere mahai gaineratzen da ikasteko ahalmena eta lan antolaketaren modu berrien esperimentazioa. (3) Erakunde "berritzailearen" ezaugarriak eta bereziki bertan parte hartzen duten eskuhartzaileen partaidetza eta gobernantza moduak. Berrikuntza Sozialaren ikusmolde desberdinek ez dituzte berrikuntza guztiak ekintzailetza-proiektu berdinean sartzen. Horregatik aztertu egin behar da berrikuntzak sortu, egonkortu eta zabaltzen dituzten erakundeek zer nolako ezaugarriak dituzten. 2.2.4 Taula: Berrikuntza Soziala kokatzeko aldagaiak (1) Berrikuntzaren izaera eta sortzeko eta zabaltzeko prozesua. (2) Berrikuntzaren dimentsio "sozialaren" zentzua eta perimetroa. (3) Erakunde "berritzailearen" ezaugarriak -Berrikuntza Soziala aldaketa prozesu bat kontsideratzen da. -Berrikuntza Sozialaren terminoak duen funtzioa berrikuntzaren helburu soziala baloratzea da eta, aldi berean, berrikuntza teknologikoaren ondorio negatiboak leuntzea eta kritikak errotik moztea. -Berrikuntza Sozialak behar sozial gehiago edo gutxiago betetzen dituen aztertu. -Kontuan hartu Berrikuntza Sozialean parte hartzen duten aktoreak eta Berrikuntza Soziala sortzeko behar diren oinarri desberdinak. -Berrikuntzaren ikuspegi instituzionalagoa kontuan hartzen bada, azentua prozesuan ipini beharko dugu: ikastaldi eta aktoreen arteko koordinazio maila nolakoa izan den. -Berrikuntza Sozialak luzaro iraun nahi badu beste aktore askok hori bereganatu egin beharko dute Berrikuntza Soziala indartuta ateratzeko. -Berrikuntzari "sozial" hitza gehitzen badiogu behar sozialei erantzuteko da. -Berrikuntzaren dimentsio "sozialaren" edukia argitzeko hiru aldagai aztertzen ditu: 1) Esku hartze sozialari buruzko esanahia: -Pobreziari eta bazterketari aurre egiteko. -Irtenbide berritzaileak asmatzeko lankidetza dinamiketan. 2) Gizarteari buruzko esanahia: - "Sozial" hitza zabaldu gizarteko beste arloetara: ingurumenera, berrikuntza ikuspegi globalagora. - "Sozial" hitza gizartearen eraldaketara bideratu. 3) Antolaketari buruzko edukia: -Aztertu antolaketa bilakaera erakundeen eraginkortasuna igotzeko. -Antolaketa forma berritzaileak landu. Helburua lankidetza garatu, zerbitzuak hobetu eta behar berriei aurre egin. -Aztertu berrikuntzak sortu, egonkortu eta zabaltzen dituzten erakundeen ezaugarriak. -Ikusi ea ekintzailetza edo aktoreen arteko lankidetza berrikuntzaren iturri den. -Begiratu antolaketaren izaera indibiduala edo kolektiboa den. Ekintzailetza sozialaren ezaugarria edo dimentsio kolektiboa. -Gobernantza eta prozesu demokratikoak nola gauzatzen diren. - Zeintzuk dira antolaketan parte hartzen duten partaideak? - Nortzuk hartzen dituzte erabakiak? -Gobernatzeko modu demokratikoa al dago? -Mozkinen birbanaketa indibidualaren maila. - Gobernatzeko egitura. -Erabilitako baliabideak eta finantza autonomiaren maila. Iturria: Richez-Battesti et al.-en (2012) datuekin geuk egina Alde batetik, ekintzailetza edo aktoreen arteko lankidetza berrikuntzaren iturri izan daiteke. Azterketaren dimentsio bat antolaketaren izaera indibiduala edo kolektiboa ikustea da. Puntu honetan aurkako bi ikuspegik talka egiten dute. Alde batetik, amerikar pentsamendu eskolak ekintzailetza sozialaren ezaugarriari ematen dio garrantzia Berrikuntza Soziala sortu, zabaldu eta egonkortzeko. Bestetik, europar enpresa sozialak eta instituzionalagoa den ikuspegiak antolaketaren dimentsio kolektiboa azpimarratzen dute. Azken ikuspegi honetan, Berrikuntza Soziala enpresa kolektibo batean garatzen da, partaidetza-gobernantzan oinarrituta. Gainera, bertako partaide desberdinek aukera dute Berrikuntza Soziala eskuratzeko. Hain zuzen ere, ikuspegi horrek ondorio desberdinak ditu. Hasteko, enpresaeredua ez da gehiago gauza bihurtuko (kosifikatu). Hau da, partaide askoren lankidetza gauzatzen da oinarritik datorren proiektu bat burutzeko, epe luzeko talde interesa defendatzeko eta balioaren kontzepzio originalera bihurtzeko. Gainera, Berrikuntza Soziala bere sorrera eta zabalkundea posible egiten duten prozesuetan kokatzen da eta ez erabilpenean eta aktoreen jabegoan. Puntu garrantzitsu bat aktoreen parte hartzea eta ekintzailetza da lurraldearen gainean eragiteko ahalmena berrindartzeko. Azken finean, Berrikuntza Soziala ez da pertsonakategoria zehatz baten ardura. Hala ere, Berrikuntza Sozialak, lankidetza eta ikasketa kolektiboak bultzatzen dituzten erakundeetan, baliabide heterogeneoak mobilizatzeko gaitasuna erakusten du. Zentzu horretan ekintzailetza kolektiboa, aktoreak eta baliabideak mobilizatzeko asmoarekin, lurraldean zentratzen da. Ondorioz, Berrikuntza Soziala arau eraldaketaren lankidetza berrituaren eta lurralde txertaketaren prozesu bat da epe luzerako kanpo-efektu positiboak borondatez ekoizteko helburuarekin. Egindako ekoizpenak helburu hirukoitza edukiko du. Lehenik, aukera bat da, prozesu parte-hartzaile eta inklusibo baten barruan, batera lan egiteko. Bestetik, erabilera kolektiboa bultzatuko du. Eta azkenik, ondorioek helburu indibidual soila gaindituko dute. Bestetik, berriz, gobernantza eta prozesu demokratikoen erronkak azpimarratzeak merezi du. Berrikuntza Sozialari buruz europar enpresa sozialaren kontzepzioan eta antolaketaren hurbilketa instituzionalean hitz egiten dugunean onartzen dugu bere barnean demokrazia, lankidetza-gobernantza eta ekonomia sozial eta solidarioko kalitate bikoitza doala. Edo bestela arriskua daukagu Berrikuntza Sozialaren terminoaren itxurakeriako planteamendu bat egiteko enpresa hori kolektiboa, demokratikoa, parte hartzailea edo irabazi asmorik gabekoa izan edo ez izan. Zeintzuk dira antolaketan parte hartzen duten partaideak? Nortzuk hartzen dituzte erabakiak? Gobernatzeko modu demokratikoa al dago? Hau da, helburu sozial bat bilatzearekin batera antolaketa ereduan ezaugarrituko dira hurrengo hiru dimentsioen arabera: (1) Mozkinen birbanaketa indibidualaren maila kontuan hartzen badugu, irizpide horren arabera erakunde batzuk zorrozki irabazi asmorik gabekoak dira. Beste batzuk, irabazi mugatuak dituzte eta azken batzuentzat, berriz, oso garrantzitsua da irabaziak maximizatzea helburu sozialak bete arazteko. (2) Gobernatzeko egitura aztertzen bada, berriz, kontuan hartuko da, alde batetik, jabego eskubideak parte hartzaile baten edo askoren eskuetan dauden, bestetik erabakitze demokratikoaren prozesuaren izaera eta azkenik, antolakundearen barruan kalitate bikoitzaren printzipioa aintzat hartzen den parte hartzea eta eztabaida bultzatuz. (3) Azkenik, mobilizatutako baliabideak eta finantza autonomiaren maila ikusten badugu, dimentsio honen barruan aztertuko dira, hasteko, baliabide filantropikoak eta borondatezkoak, gero erakundearen aurrekontuan merkatukoak eta ez-merkatukoak diren baliabideak eta, azkenik, baliabideen hibridazioa edo kapital pribatuen ekarpena finantza autonomia bermatzeko. Richez-Battesti et al.-en (2012) hausnarketari jarraituz goian aipatutako hiru dimentsio horien artikulazio desberdinek aukera ematen dute Berrikuntza Soziala barnean daramaten antolamendu desberdinen tipologiak zirriborratzeko. Euren ustez hiru dimentsio horien konbinaketek eredu kapitalistaren doiketa edo aldaketa erradikalagoak eragiten dituzte. Gizarte-eraldaketarako hazia bere barnean eraman edo ez, Berrikuntza Sozialaren kontzepzio horiek elementu amankomun batzuk dituzte. Alde batetik, berrikuntzaren kontzepzioa zabaldu egiten dute dimentsio ez teknologikoetara. Eta bestetik, Berrikuntza Sozialak erantzun sortzailea ematen die bete gabeko behar sozialei. Dena dela, hiru kontzepzio horiek sozial hitza oso era desberdinean definitzen dute. Espektroa oso zabala da. Mutur batean, ekimen soziala txiroenei merkatura iristeko aukerak ematea kontsideratzen da eta beste puntan ekimen soziala aktoreen artean lankidetza berri bat bultzatzea izango litzateke. Ekintzailetzaren izaera ere asko aldatzen da kontzepzio batetik bestera bereziki galdetzen dugunean zein den Berrikuntza Sozialak daukan gobernantza eredua. Richez-Battesti et al.-entzat (2012) Berrikuntza Sozialaren lehenbiziko arriskua tokian tokiko esparruan gelditzea da, berrikuntzaren aldeko giro instituzionalik ez dagoen tokian edo parte hartzeko edo berrikuntza zabaltzeko eta iraunkortzeko ahalmenik ikusten ez denean. Esperimentaziotik ez da generalizaziora pasako eta bide batez ez da iritsiko lurraldeen artean praktika egokiak elkar trukatzera. Bigarren arriskua, berriz, Berrikuntza Soziala ospetsu izatetik erraz pasa daiteke erretorika hutsera distantzia txikia dagoelako batetik bestera. Arrisku horiek ekonomia sozial eta solidarioko aktoreetako zati batek ondo identifikatuta ditu. Aktore horiek azpimarratzen dute enpresa kolektiboek egin duten ekarpena. Baino aldi berean beldurra diote Berrikuntza Soziala "modan jartzeari" eta termino horren azpian ematen den edozein aktibitate justifikatzea, antolaketaren proiektu soziala alde batera utziz. Azken finean, kolektiboki onartutako irizpide argi batzuetan oinarritutako definiziorik ez egoteak Berrikuntza Sozialaren kategoriaren erabilpena aktoreek palanka bezala erabiltzen duten tresna bat da beren ekimenen garapena sustatzeko. Bide horretatik, adibidez, egileentzat Berrikuntza Soziala 2020rako europar estrategian sartzea aukera bat da. Baino aukera hori elkarteen esparrurako oztopo bat bihur daiteke estrategia hori esku hartze publikoaren atzera egite masiboarekin lotzen bada eta aldi berean Berrikuntza Soziala irabazi asmoko enpresen garapena bermatzeko tresna bat bezala ulertzen bada. Hain zuzen ere, autore desberdinen hausnarketak ikusita ondorioztatu dezakegu gaur egun erronka bat dela Berrikuntza Soziala gizarte-eraldaketa proiektu baten alde ipintzea. Hain zuzen ere, Berrikuntza Soziala ulertzeko modu asko daudela ikusi dugu. Autore batzuk pentsatzen dute berrikuntzari buruz hitz egiteko nahikoa dela praktika zahar bat egokitzea, ideia bat beste testuinguru batean aplikatzea edo bazterketa sozialari aurre egiteko edozein neurri hartzea. Beste batzuk, berriz, ezinbestekoa ikusten dute errotikako iraulketa bat ematea, haustura bat burutzea, izaeran, bitartekoetan eta antolaketa moduan. Horregatik, argi gelditu da Berrikuntza Sozialaren hitzarekin nahasketa handia sortzen dela Berrikuntza Sozial mota guzti horiek esanahi berdin baten azpian biltzen direlako eta bide batez eraldaketa sozial erreal baten aldeko Berrikuntza Sozialak zurrunbilo horren barruan galduta eta urardotua agertzeko arriskua dagoelako. Dena dela, ikerketa honen asmoa da Gizarteeraldaketan oinarritutako Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen zimenduak antolatzea neoliberalismoaren gaurko fasea zalantzan jartzeko eta gizarteari bide berriak irekitzen joateko. 2.3 Berrikuntza Soziala abiapuntu Moulaert et al.-ek (2013) azpimarratzen dute Berrikuntza Sozialari buruz hitz egiten dutenean irtenbide aurrerakoiak bilatzen ari direla besteak beste bazterketa, eskasia, alienazioa eta ongizate faltari aurre egiteko. Hau da, aurrerapen soziala eta garapena bultzatzeko tresna bezala identifikatzen dute. Egile hauentzat Berrikuntza Sozialaren eginkizun nagusi bat bazterketa eta behar egoerei era egokian erantzuteko ekimen kolektibo eta eraldaketa sozial mota desberdinak definitzea da. Berrikuntza Sozialarekin anbizio politiko-ideologikoa martxan ipini nahi dute teoria horiek aplikatuz eta garapen politiketan nagusi izan diren teknologian eta negozioan oinarritutako diskurtsoei alternatiba bat eskainiz. Hain zuzen ere, Moulaert et al.-ek (2013) Berrikuntza Soziala ikuspegi epistemologiko batetik aztertzen dute arlo politiko eta sozialari garrantzia emanez eta garapen alternatiborako estrategia bateko osagai nagusi bat bezala aldarrikatuz. Berrikuntza Soziala aurkezten dute askotariko disziplinen arteko ikerketaren ardatz eragile moduan eta aldi berean Jarduera Kolektiboaren gidari. Egileen ustez Berrikuntza Sozialak inklusioa eta ongizatea bultzatu behar du giza harremanak hobetuz eta prozesuak indartuz. Hain zuzen ere aldaketa sozial berritzaileak emateko giza harremanak hobetu behar dira. Gainera, Berrikuntza Sozialak arazoak konpontzen baditu giza izaera hobetuz eta gizartearen beharrak asebetez orduan Berrikuntza Sozialak, kontzeptu zientifiko bezala, giza existentziaren hobekuntza, batera bizitzearekin oreka hobea lortzea, pertsonen arteko harremanak garatzea eta giza izaera ontzeko ekinbideak martxan ipintzea bilatu beharko luke. Bestalde, Berrikuntza Soziala ibilbidearen eta testuinguruaren menpe dago. Kontuan hartzen ditu baztertutako talde edo norbanakoak gizarteko esparru desberdinetan hobeto integratzeko martxan ipintzen diren aldaketak eta agendak, agentziak eta erakundeak. Berrikuntza Soziala, hein handi batean, aldaketen berrikuntza prozesu bat da eta, aldi berean, gizarte harremanen dinamikak dira, botere harremanak barne. Hau da, Berrikuntza Sozialak Inklusio sozialari buruz hitz egiten du eta horretarako batzuetan bazterketa soziala iraunarazi nahi duten indar kontserbatzaileak gainditu behar ditu. Azken finean, Berrikuntza Sozialak justizia sozialaren aldeko aldarrikapena darama bere barnean. Bestalde, Berrikuntza Sozialaren beste definizio batzuk utopiak sortzeko gaitasuna azpimarratuko dute. Mikro eskalako aukera espazioek makro eskalako estrategia sortzaileak eratu ditzakete. Hain zuzen ere azpimarratzen da zein garrantzitsuak diren komunitate txikietako norbanako eta taldeen ekimenen arteko harremanak eta horrekin batera lotura horiek duten garrantzia sozialki sortzaileak diren makro/mikro estrategiak eraikitzeko eta, bide batez, horiek erraztuko dituzten erakundeak bultzatzeko. Ikusten denez definizio guzti horietan beti giza kondizioa agertzen da, besteak beste gizarte-bazterketa gainditu, zerbitzuen kalitatea igo, bizi baldintzak hobetu edo ongizatea garatzeko. Horrek esan nahi du Berrikuntza Soziala ezin dela inoiz bere testuinguru sozio-kultural edo sozio-politikotik aldendu. Aldi berean, modu demokratikoan jarraitzeko, konpromiso bat eskatzen du ikerketarekin giza kondizioaren hobekuntzan arduratzen diren aktore guztiak inplikatuz eta ikerketa ekimen transdisziplinarioen ereduak eraikiz. Gainera, Berrikuntza Sozialaren bitartez eraiki nahi den eredu berri hori koherentea izan behar da globalizazioak ekarri dituen sozietate konfigurazio berriekin baina aldi berean hiritarrei eman behar die aitorpena eta ahalmen erreala beren eskubideak eta ardurak gauzatzeko (Lévesque, 2011). Zalantzarik gabe, gaur egungo globalizazio prozesua ikus daiteke batera bizitzeko dinamika inklusibo, solidario eta ekologiko baten aldeko aukera historiko bat bezala. Ikuspegi hori guztiz txertatuta dago hiritarren mugimenduen aldarrikapenekin (Klein eta Harrisson, 2010). Ekimen kolektibo berri horiek erabiliz sortuko dira berrikuntza sozialak han eta hemen, gobernamendu arloan, finantzetan, ingurumenaren babesaren atalean, pobreziaren kontrako borrokan, kulturan, gizarteratze politiketan, ea.(Klein et al., 2010). Berrikuntza horiek estrategia politiko, ekonomiko, sozial eta ekologiko global baten erreferenteak bihurtu behar dira eta eragina eduki beharko dute Estatuan, kapital pribatuan eta gizarte zibileko aktoreetan ez bada nahi eredu kapitalistak berrikuntza horiek erabiltzea bere makinariaren eraginkortasuna handitzeko (Peck, 2013). Moulaert et al.-entzat (2013) Berrikuntza Sozialaren ikerketaren nukleoa modu analitiko eta aktibistaren bitartez giza garapenaren baldintza kaskar eta ezustekoei erantzutea izan bada, honek erronka epistemologiko partikular bat dakar. Hau da, jakinduria eraikitzeko sistemak ez ditu bakarrik sistema politiko-ideologikoaren erlazioak, instituzionalizazio baztertzaileak eta jarrera kolektiboak kritikoki hausnartu behar. Aldi berean, ahalmena erakutsi behar du estrategia alternatiboetarako eta garapen prozesuetarako aukerak bilatzeko. Hori egiteko ez da nahikoa buruari galdetzea zer aztertu eta nola aztertu. Baita ere, garrantzitsua da zehaztea nola antolatu eta legitimatu jakinduria ekoizteko sistema. Horrek esan nahi du agerian utzi eta ordezkatu egin beharko zirela Berrikuntza Sozialaren emantzipazio helburuekin bat ez datozen ikerketa akademikoaren paradigma nagusiaren alde horiek. Baita ere, Berrikuntza Sozialeko ikerlariek konplexutasunarekin jokatzen jakin beharko dute, bai teoriak aztertzerakoan eta baita ere horiek praktikan ipintzeko garaian. Gainera, gizarteeragileek toki bat eduki beharko dute marko teorikoa eraikitzeko garaian. Moulaert et al.-eri (2013) jarraituz gaur egun Berrikuntza Sozialaren bitartez ukitzen den problematika soziala konplexuagoa bihurtu da, bereziki nozitzen den krisi sozio-ekonomikoa, sozio-politikoa eta sozio-ekologikoa elkar elikatzen ari direlako. Horregatik, momentu honetan, Berrikuntza Sozialaren terminoaren erabilera zalantzagarri bihurtu da. Alde batetik, eraldaketa soziala bilatzen duten mugimendu sozial eta politikoentzat erreferentzia-puntu garrantzitsua bihurtu da. Baino bestetik, Berrikuntza Soziala erabiltzen ari da hurbilketa berri bat bultzatzeko, hots, ongizate-estatuaren krisiaren testuinguruan ekonomia sozial "merkearen" bitartez lanpostu berriak sortzeko eta zerbitzuak pribatizatzeko. 2.4 Berrikuntza Sozial Eraldatzailea: beste eredu alternatibo bat eraikitzeko tresna Ondorioz, goian aipatutako autoreentzat Berrikuntza Sozialak esanahi politiko-ideologiko sendoa dauka. Giza garapena bilatzen duten mugimendu sozial eta politikoentzat gida indartsua da. Bestalde, literatura akademikoan Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen terminoa ere erabilia izan da Berrikuntza Sozialaren mota zehatz bat ezaugarritzeko. Hain zuzen ere, korronte neoliberaletik urruntzen den Berrikuntza Soziala definitzeko. Hala ere, Novy-ren (2017) arabera, termino hori mehatxu bat bihurtu da askotan Berrikuntza Soziala erabili delako neoliberalismoaren alde gizatiarra indartzeko. Bereziki joera hori arriskutsua bihurtu zen Durao Barrosoren Europar Batzordeak Berrikuntza Soziala hartu zuenean 2008ko Atzeraldi Handiaren krisi soziala konpontzeko. Ikuspegi horretatik Berrikuntza Soziala ekintzaile sozialen sustapenera eta kuasimerkatuen eraketara murrizten joan da (Jenson, 2015). Gaur egun, Berrikuntza Sozialen politiketan arreta zentzuzko ekimenetan jartzen da zatikako aldaketak martxan ipintzeko, epe motzean. Ekimen horietan inork ez du zalantzan jartzen eraginkortasuna handituz gutxiagorekin gehiago egiteko filosofia. Ez eta ere pizgarriak ematea hiritarrek gizarte gaietan gehiago parte har dezaten. Hala ere, emaitza horiek egunetik egunera problematikoagoak bihurtzen dira. Alde batetik, neurgarria den eragin sozial bat lortzen bada ere irtenbide azkarrak eta agerikoak eskainiz, bestetik berriz epe motzeko emaitza arin horiek ez dute uzten gaur egungo askotariko krisiaren zergatietan sakontzen. Hain zuzen ere, egitura arazoen zergatiak ulertu gabe ekimenak ezin du inoiz garrantzizko dimentsioa duen arazo bati erantzun eta bere gaitasunak ezagutu. Hau da, eraginik gabeko dinamikak bihurtzen dira. Kapitalismoaren eraberritzeari buruzko teoria on bat behar da edozein eraldaketa dinamika eraginkor martxan ipintzeko. Novy-ri (2017) jarraituz zenbait saiakera desberdin ikusiko dira Berrikuntza Sozial Eraldatzailea definitzeko, Berrikuntza Sozialaren bertsio erradikalak aurkezteko, kausei aurre egiten saiatzen direnak, botere erlazio desorekatuak eta merkatu-ekonomia kapitalistaren arazo sistemikoak azaleratzen dituztenak. Horien artean, Frank Moulaerten ekipo akademikoak, TRANSIT ikerketa proiektuak eta Mangabeira Ungerrek azterketa desberdinak egin dituzte Berrikuntza Sozialaren eraldaketa-ahalmena erakusteko. Frank Moulaerten ikerketa tradizioak beti azpimarratu izan ditu Berrikuntza Sozialaren ahalduntze eta eraldaketa dimentsioak (Moulaert, MacCallum, Mehmood eta Hamdouch, 2013). Moulaertek argudiatzen du Berrikuntza Soziala praktika bat dela giza-zintzotasuna zentzu zabalean hobetzeko, garapen eta hazkunde materialistatik haratago joanez. Gainera, nabarmentzen du Berrikuntza Sozial horren helburu nagusiak, besteak beste, erakundeak eraldatzea, botere-egitura zapaltzaileak kentzea, bete gabeko beharrak lortzeko ekimen kolektiboak burutzea eta behetik gorako giza-erlazioen ahalduntzea direla. Ondorioz, edozein ikerketan teoria praktikarekin lotu behar da ekintza eta hausnarketa elkarlotuta doazelako. Giza-harremanak eraldatzera bideratutako Berrikuntza Sozialak teoria eta metodo honekin batera ikerketa diseinu egokia behar du. Jakinduria praktiko aproposa eta eraldaketa soziala batera doaz. Moulaertentzat Berrikuntza Soziala ezin da ekimen zehatzetan bakarrik oinarritu. Instituzio-egitura nagusiarekiko berritzailea izan beharko luke. Horregatik, ahalduntze kolektiboa sendotzea erabakiorra da giza-harremanak aldatzeko eta oinarrizko beharrak asebetetzeko. Hori gobernantza parte-hartzailearen eta gaitasunaren eraikuntzaren bitartez lortzen da. Alorrarteko jakintzen ikerketak aukerak zabaldu egiten ditu arlo desberdinetako profesionalak ikerketa prozesuan txertatuz eta bide batez errealitatea hobeto ezagutuz. Adibidez, kohesio soziala ezin da ulertu jakintzagai bakar baten bitartez eta horren ondorioz ezin zaio esparru zehatz bateko politika batekin bakarrik aurre egin. Askotariko ikuspegiak eta gerturaketak behar dira horrelako arazo bateri heltzeko. Hau da, multidimentsionalitatea jorratu behar da, zergatiak azpimarratuz eta egiturazko mekanismoak ezagutuz. Baino beti ere, aurre egin behar zaie egiturazko arazoei problematika zehatz horren azaleko konponketetan bakarrik gelditu gabe. Berrikuntza minimalista horiek, gabezi larriak dauden tokietan, bere horretan positiboak izan daitezke, baino ezin daiteke esan berritzaileak edo eraldatzaileak direnik, hain zuzen ere, eredu sozioekonomiko neoliberalarekiko menpekotasuna sakontzen dutelako. Gaur egungo sistema sozial eta politiko neoliberalaren mugak gaindiezinak direla onartzen bada orduan ezin izango da Berrikuntza Sozial Eraldatzailea aplikatu. Beste ikerketa proiektu bat TRANSIT (2018) izenekoa da. Proiektu hori esplizituki Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen teoria aztertzeko jaio da eta bere asmoa aldaketa sakonak burutzea da. Ikerketaren diseinuan TRANSIT-ek (2018) hiru makro-dinamika ukitzen ditu: krisi ekonomikoa, aldaketa klimatikoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) iraultza. Hiru makro-dinamika horiek forma hartuko dute ekimen berritzaileen bitartez. Maila desberdineko ikuspegia kontuan hartuz gero, proiektu horren ikerketa taldearen arabera Berrikuntza Sozialak praktika berriak maila mikroan egiteari garrantzia emango dio eta gainera aldaketa sakonagoak eragingo ditu berrikuntza, inflexio-puntu, aldaketa-kontakizun eta gizarte-eraldaketaren bitartez. Aldaketarako eta berrikuntzarako lau bide horiek batera garatzen badira aldaketa sozio-ekonomiko zabalagoa ekarriko du. Hala eta guztiz ere, behetik gorako ekimenen eta merkatu-ekonomia kapitalistaren egituraren arteko lotura oinarrizko lanketa xinple baten bitartez egiten da. Krisiaren fenomenoa deskribatzen denean ez da eraldaketarako teoria bat eraikitzen eta gainera hori ez da kausa-mekanismoekin lotzen. Novy-ren (2017) iritziz kasu praktikoen arabera ikusten da ea hori TRANSIT-eko ikerketa enpirikoan lortzen den. Dena dela, hori ez da posible izango ez bada hausnarketa sakonago bat egiten boterea eta menpekotasunaren inguruan. Hori frogatzeko Novy-k (2017) Ashokaren kasua hartzen du. Ashokaren adibidea kasu egokia da tokian tokiko egitasmoak sare transnazionalekin lotzeko. Gainera Ashoka agente klabea da ImPRovE (2018) Europar ikerketa proiektuko "Energy for all" egitasmoa martxan ipintzeko. "Energy for all" proiektu horretan ikuspegi eraldatzailea hartzea suposatuko luke txiroak zorpetzera bultzatzen duten estrategiak kritikoki ebaluatzea. Jarrera horrek eskatzen du familia txiroen aldeko arreta handitzea zerbitzu publikoetara berdintasunez iristeko dauden egitura arazoak gaindituz. Paraleloki ikusten da diru publikoa erabiltzen ari dela bankuetako akzionistak salbatzeko eta horiek ez dira hiritar xumeak. Portaera horrek gobernantza ereduen berrikuntza sozial asko zalantzan jartzen ditu, bereziki enpresa eta filantropiarekin elkarlanean burutzen direnak. Kapitalismoaren korronte nagusiak mugatzen duen berrikuntza sozialak erakusten du ahalduntze prozesuetan premia handia dagoela botereari sentikorra izango den kontzeptualizazioa garatzea maniobra espazioak arakatzeko. Novy-k (2017) Berrikuntza erradikalaren hirugarren mota bat aipatzen du. Mangabeira Ungerrek landu duena. Autore horrek Berrikuntza Sozial minimalista eta Berrikuntza Sozial maximalistaren kontzeptuak erabiltzen ditu. Berrikuntza Sozial minimalistak aurpegi gizatiarra jartzen dio bestela jasangaitza izango zen egoera bateri. Aldiz, Berrikuntza Sozial maximalistak aldaketa sakonak aldarrikatzen ditu. Ungerrek (2015) esperimentatzeko metodo berri bat eskaintzen du. Metodo horrek aldaketa lortzen du gizarte-ingeniaritza sozialdemokratatik aldenduz. Gerra ondorengo kapitalismoaren ongizate sozialdemokratarekin gizarte politika eraginkorra izan da. Eredu hori zentralista, burokratikoa eta homogeneizatzailea kontsidera daiteke. Urteak joan ahala gizarteingeniaritza sozialdemokrata hori desegiten eta ospea galtzen joan ondoren eraldaketarako metodo aurrerakoi bat aurkitzeko premiazko behar bat sortzen da. Eraldaketarako metodo horrek beste mundu baten aldeko pentsamendu ameslaria gaur egungo errealitate pragmatikoarekin lotuko du. Ungerrek (2015) proposatzen duen esperimentazioak egitasmo bikoitza dauka, erradikala eta erreformista. Eskala txiki eta epe luzeko eraldaketen arteko dialektika hori konstruktiboki garatzeko berrikuntza sozial maximalistak behar dira, zatika eta graduala metodoetan baina bestalde erradikala asmoetan. Novy-k (2017) berak ere bere Berrikuntza Sozial Eraldatzaile propioa lantzen du. Berarentzat Berrikuntza Sozial Eraldatzailea errealitatea bihurtze eta azaleratzearen prozesu iraunkorra bezala nabaritzen duen ontologian oinarritzen da. Novy-rentzat (2017) Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak errealismo kritikoa, transdisziplinaritatea eta pentsamendu utopikoa behar du. Eraldaketa ez da itxura aldaketa txiki bat, forma aldaketa sakon bat baizik. Eraldaketa horiek hobeto ulertzeko prozesuetan oinarritutako filosofiaren zientzia behar da. Hau da, errealitatea, natura eta gizartea aztertzeko prozeduran oinarritutako ulermena garatu daiteke. Eraldaketa kolektibo kontzienteak esan nahi du ikastea forma sozialak, erakundeak, diskurtsoak eta bizitzeko moduak aldatzeko. Bestalde, errealismo kritikoak azpimarratzen du errealitate bat dagoela gure behaketatik eta kontzeptualizaziotik kanpo bizi dena. Horregatik errealitatera kritikoki eta kontzeptu egokiekin hurbildu beharra dago mundu erreala gure deskribapena baino gehiago delako. Errealismo kritikoa Berrikuntza Sozialaren ulermen maximalista eta erradikala da. Bere helburu utopikoa status quoa gainditzea da, bizitza hobe baten aldeko amets eta itxaropenetan oinarrituz. Errealismo kritikoaren ikuspuntutik gaur egungo berrikuntza Sozial nagusiaren ikerketa eta politika kritikatu behar da oraingo errealitatea aztertzera bakarrik mugatzen delako eta gaitasunezko etorkizun aurrerakoiak kanpoan uzten dituelako. Berrikuntza Sozialaren ikerlan ona egiteko aurrebaldintza ekintzaren ahalmena ez gutxiestea da. Ikuspenak, irudimenak eta utopia ez dira eginezinak, emantzipazioa eta iraunkortasuna erdiesteko ekintza eraldatzaile eraginkorra egituratzeko erabakitzaileak baizik. Erreforma eta iraultzaren tentsioa jasangarria egiteko utopia zehatzaren kontzeptua lagungarria izan daiteke. Utopia zehatzak urrats bideragarriak behar ditu potentzialak eguneratzeko eta kapitalismoa gainditzen joateko. Hau da, utopiek epe motzean eraginkorra izan daitekeen estrategia erreformista gidatu dezakete baina, aldi berean, utopiek aldaketa erradikalagoa burutzeko indarra dute. Berrikuntza Sozial Eraldatzailea kontziente da muga egituralak eta interes zapaltzaileen botereak daudela eta horiek gainditzeko eraldaketa bikoitza behar dela. Hala ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gerturaketa desberdinak aurkeztu ondoren gure ikerketa honetan urrutirago joan nahi da. Berrikuntza Sozialari "Eraldatzailea" terminoa gehitzen zaio kapitalismoari aurre egingo dion beste eredu alternatibo bat eraikitzeko tresna egokia izan nahi duelako. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearekin apustua eta nahia beste garapen eredu alternatibo bat eraikitzea da. Planetaren etorkizuna bermatu nahi bada, lurraren bioaniztasun ekologikoa, kulturala eta linguistikoa gorde nahi bada, mundu parekidea, justu, bidezkoa eta solidarioa eraiki nahi bada beharrezkoa da beste gizarte alternatibo baten alde lan egitea. Hala ere, ez da lan erraza neoliberalismoa garaitzea baina bai ezinbestekoa gaur egungo eredu ekonomiko nagusiak dakarren dualizazioa eta injustizia gainditzeko. Bide luze eta malkartsu hori egiteko hemen zehazten den Berrikuntza Sozial Eraldatzailea lanabes egokia izan daiteke. Azken finean, gizartearen eraldaketara bideratutako Berrikuntza Sozialaren kontzeptuak, teoriak, praktikak eta estrategiak elkarlotu egin behar dira inongo bazterketarik gabeko mundu bat eraikitze bidean urrats sendoak emateko. Hau da, beste eredu ekonomiko alternatiboaren bidean Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptua mahai-gaineratu nahi da. Horretarako garrantzitsua da Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen rola ondo finkatzea eta diskurtso sozio-politiko alternatiboak eraikitzea aldaketa sozialaren aldeko potentzialtasuna garatzeko. Lehiakortasunaren tesiaren aurrean Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak antitesi bat eskaintzen du eta, era berean, elkartasunezko kontra-ideologia iradokitzen du. Aldi berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak mobilizatzeko berezko joerarekin batera kapitalismoak eragindako bazterketa, alienazioa eta baliabideen eskasiaren aurka agertzen da. Sarritan zapaltzailea den egitura instituzional nagusiaren kontra erreakzionatzea Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen eginkizun oso garrantzitsua izan beharko luke. Zentzu horretan, Berrikuntza Sozial eraldatzaileak indarra erakusten du neoliberalismoaren aurrean beste eredu transformatzaile sendo eta posible bat eraikitzeko. Bide horretatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak neoliberalismoaren alternatibaren oinarria indartzea du helburu. Eta zimendu hori eraikitzeko elkartasuna, integrazioa eta elkarlana bultzatzen du indibidualismoa, sektorializazioa eta zatiketa alboratuz. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak ere berrikuntzaren aplikazio eta interpretazio ekonomikoen aurrean mobilizaziorako indar argia agertu behar du. Ikuspegi zientifiko batetik hartuta, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak erakusten du bere helburua teoriatik praktikara zuzendutako ikerketa metodologia bultzatzea dela. Gainera, aztertu behar dena da zein den gaur egungo sistemaren eta Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen dinamiken arteko dialektika. Baita ere, komeni da ikertzea eta aurreikustea zeintzuk diren gaur egungo sistema ekonomikoaren dinamika baztertzaileak eta atzerakoiak Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak kontra erreakzionatzeko. Ahaztu ezin dena zera da zein ekimenek hobetzen duten gizartearen baloreak, zein mugimendu sozial edo politiko diren garrantzitsuak aldaketa sozialerako eta zeintzuk diren dinamika sozio-politiko eta instituzional egokiak Berrikuntza Sozial Eraldatzailea tokiko komunitateetan eta enpresetan garaile ateratzeko. Horretarako ezinbestekoa da garapen alternatibo baterako estrategia eraikitzeko balioko duen Berrikuntza Sozialaren marko analitikoaren oinarriak ipintzea. Berrikuntza Sozial Eraldatzailea bere barnean elkartasunaren eta zuzentasunaren baloreak daraman indar bat dela esan dezakegu eta indar horrek ikerketak eta ekimenak bultzatuko ditu gaur egungo gizartea iraultzeko. Gainera, garrantzitsua da burutik eskema neoliberalak alboratzea balio eta pentsamendu aurrerakoiak indarrean ipintzeko. Hala ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzailea ez da edozein balditzetan aplikatu daitekeen errezeta bat. Egin beharreko bidea eta tokian tokiko testuingurua kontuan hartu behar dira estrategia egokia plazaratzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailea praktikan ipiniko duten ikertzaile eta aktore sozial eta politikoek esparru lokalak eta globalak elkarlotuko dituzte, teoria eta praktikaren interakzioa bultzatuz gizarte-aldaketa lortzen laguntzeko. Horregatik Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen funtzioa ondo finkatzeari lehentasuna emango zaio, ikuspegi soziopolitiko alternatiboak sortzeko eta eraldaketa sozialaren aldeko ahalmena garatzeko. Aldi berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailea gai izan behar da botere politiko subiranoa eratzeko oinarri oinarrizko eremuetatik hasita. Hain zuzen ere subsidiariotasun printzipiotik abiatzea ezinbestekoa da. Ahalik eta deszentralizazio administratiborik handiena bilatu beharko luke eta horretarako udal eta tokiko erakundeei eskumenak eta beharrezko baliabideak esleitzeko balio beharko du. Baita ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak eredu alternatibo integrala sustatuko du, eredu ekonomizistak alde batera utziz. Premia materialak baino zerbait gehiago asetu nahi da; pertsona protagonista izango den bidezko gizartearen eraikuntzan inbertitu nahi da. Gainera, Politika ekonomikoaren arlo guztiak (monetarioa, fiskala, aurrekontuen politika, laborala, sektoriala…) gizarteko premia indibidual eta kolektiboak asetzeko antolatuko dira. Hau da, ekonomia pertsona eta kolektibitatearen zerbitzura jarriko da eta ez alderantziz. Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi oreka makroekonomikoak eta mikroekonomikoak gorde behar ez direnik. Era berean, naturarekiko begirunea ere bermatu beharko du. Horretarako azpiegiturek eta jarduera sozioekonomiko guztiek ingurugiroa errespetatuko dute. Demokrazia parte hartzailearen aplikazioak ere markatuko du diferentzia. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak parte hartzeari ateak ireki behar dizkio. Hain zuzen ere herritarren parte hartzearekin hartuko dira erabaki sozial, politiko eta ekonomiko garrantzitsuenak. Informazioa lortzeko, eztabaida egokiak burutzeko eta erabakiak hartzeko Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak parte hartzeko tresna egokiak antolatuko ditu. Baita ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak antolaketa instituzional konprometitua aldarrikatuko du. Hiritar guztiei gizarte zerbitzuak eta segurtasun ekonomikoa eskaintzeaz gain, hiritar ororentzat oinarrizko eskubide sozialak bermatuko dituen antolaketa instituzionala edukitzea ezinbestekoa da. Baita ere, antolaketa instituzional horrek zenbait mekanismo edukiko ditu politika birbanatzaileak gauzatzeko, zerbitzu publiko egokiak hornitzeko eta gizarte, genero eta ekonomia alorreko desberdintasunak gainditzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak ezin du ahaztu ere emakumeen bazterkeria gainditzeko politikak gauzatu behar dituela. Politika integralez ari gara, emakumeen kolektiboen errealitate desberdinen diagnostikotik abiatuz, neurri konpentsatzaile eraginkorrak aplikatuko dira esparru desberdinetan genero desberdintasunak gainditzen joateko. Gainera, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak gai sozio-ekonomikoei lehentasuna ematea eskatzen du, gizarteko arazoei konponbidea aurkitu asmoz. Gai sozio-ekonomikoak bizitzako eguneroko dinamikan sartu behar dira. Gaurtik hasi behar da ekonomia egituratzen eta garapen eredu alternatiboa lantzen. Beharrezko mekanismoak martxan jarriko dira, frogatu nahi delako elkartasunean eta aberastasunaren banaketan oinarritutako ereduaz baliatuz neoliberalismoaren erasoari aurre egin daitekeela. Maila lokaletik hasita helburu hori duten beste nazioarteko erakunde sozial, politiko eta sindikalekin bat egingo da. Horretarako, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak mekanismoak garatu behar ditu hiritarrek ekonomia eta gizarte gaiak jorratzeari beldurra kentzeko. Gizarte eta ekonomia gaietan lan egitea, herri eta auzoetako arazoei heltzea da. Hiritarrak euren artean antolatzea oso garrantzitsua da oinarrizko arazoei irtenbide bat aurkitzeko. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da espazio soziopolitiko bakoitzak errealitate jakin bat bizi duela eta horren arabera aurrerapausoak urratsez urrats ikusiko direla. Ez hori bakarrik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak zor zaion garrantzia emango dio prestakuntza ideologikoari. Hiritarrak prestatu behar dira gai sozioekonomikoak aztertzeko eta ulertzeko eta eredu neoliberaletik datozen erasoei aurre egiteko. Ezin da ahaztu ere gizarte honetan komunikazioaren arloak duen garrantzia. Eskuartean dauden baliabide guztiak erabiliko dira egin diren proposamenak eta balorazioak gizarteratzeko. Indarrak bildu eta antolatuko dira aurkeztu diren alternatiba zehatzak aurrera eramateko. Hiritarren autoeraketarekin batera, eraldaketaren aldeko indar politiko, sozial eta sindikalak aktibatuko dira, aldeko instituzio mailako dinamikak ere ahaztu gabe. Jarduera guzti horien arteko oreka bat bilatu behar da, errendimendu sozial eta politikorik handiena lortzeko. Lor daitezkeen aliantza guztiak eremu zehatz baten barruan sartu behar dira, hau da, maila lokaleko eta mundu osoko transformazio sozialaren alde lan egin nahi duten erakunde sozial, sindikal eta politikoekin batera. Lan hori herri eta auzoetan gauzatuko da tokiko arazoak konpontzeko, baina baita herrialdean, nazioan eta nazioartean ere. Komeni da elkarren arteko elkarrizketa azpimarratzea, proposamenak erkatzea eta mugimendu sozial eta sindikalarekin lan egitea, erronka garrantzitsuenak lortzeko bidean jartzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak espazio ekonomiko, sozial eta politiko alternatiboak sortzeko eta sendotzeko bitartekoak ipiniko ditu. Espazio horiek erreferentzia puntu garrantzitsuak bihur daitezke esperientzia positiboak eta eraldatzaileak ezagunak egiteko eta gero beste espazio batzuetara garraiatzeko. Hau da, arnas-gune horiek prozesu eraldatzailearen zabaltze estrategian paper garrantzitsua jokatuko dezakete. 2.5 Baloreak landu Bestalde, Berrikuntza Sozial Eraldatzailea garatzeko ezinbestekoa da baloreen dimentsioari garrantzia ematea. Aldaketa soziala bultzatu nahi bada baloredun pertsonak behar dira. Hain zuzen ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen azpian dauden baloreek korronte nagusiko baloreen (indibidualismoa, kontsumismoa, lehiakortasuna, demokrazia ordezkatzailea eta hezkuntza eredu formalak) aurrez aurre egon beharko dute. Aldaketa sozial aurrerakoia lortzeko, besteak beste, irabazi-asmorik gabeko jarduera ekonomikoan oinarritutako eredu alternatiboak, pertsonen trebakuntza, zuzeneko inplikazioa erabakitzeko ahalmenprozesuetan, justizia sozialaren bilaketa, aukera berdintasuna eta genero parekidetasuna bultzatu beharko da. Haddock eta Tornaghi-rentzat (2013) baloreen dimentsio hori Berrikuntza Sozialarentzat erregaia bezalakoa da horrek jarduteko motibazioa ematen duelako. Berrikuntza Sozial Eraldatzailea bultzatzeko eta bere inguruan aztertzeko ikertzaileak aldaketa soziala sustatzeko oinarrizkoak diren balore-joko osoa ezagutu eta barneratu beharko ditu. Gainera, nahiz eta forma kolektiboak eta asoziatiboak txikiak edo informalak izan, balore horiek garatzen diren espazio desberdinekiko sentsibilitate berezi bat erakutsi beharko du. Bestalde, balore horiek lantzeko trebakuntza ideologikoari zor zaion garrantzia eman behar zaio. Dudarik gabe, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak benetako protagonismoa eman behar dio eguneroko praktikan gauzatzen den eraldaketa sozialari. Lehenbiziko helburua gizarte eredu alternatiboa eraikitzea da, lankidetzan eta herritaren bizi-baldintzen hobekuntzan oinarrituz. Gainera, teoria hutsean geratu beharrean, proposamen horiek praktikara eramateko gaitasuna erakutsi behar da egungo errealitatetik abiatuz. Gizarteko arazoei konponbidea aurkitu asmoz gizarte-eraldaketan oinarritutako Berrikuntza Sozialak arazo sozialei lehentasuna ematea eskatzen du. Gizarteko sektore behartsuenak dituzten arazo sozio-ekonomikoak konpontzea lurralde bateko eguneroko dinamika sozio- politikoaren helburua izan beharko du, beste gai batzuen artean lehentasuna emanez. Azken finean, elkartasunean eta aberastasunaren banaketan oinarritutako eredua bultzatuko da neoliberalismoaren erasoei aurre egiteko. Horretarako, tokian tokiko esparrutik hasi beharko da, helburu berdina duten nazioko zein nazioarteko aktore sozial eta politikoekin bat eginez. Zentzuzko alternatibak plazaratuko dira. Horretarako sormena, antolaketa egokia, herritar desberdinen mobilizazio ahalmena eta instituzioei zuzendutako lankidetza eta interpelazioa erabiliko dira. Garrantzitsua da Jarduera horien arteko halako oreka bat bilatzea errendimendu sozial eta politikorik handiena gauzatzeko. Lor daitezkeen aliantza guztiak eremu zehatz baten barruan sartuko dira, hau da, hertsiki lan egin beharko da tokian tokiko eta mundu osoko eraldaketa sozialaren alde dauden erakunde sozial, sindikal eta politikoekin batera. Lan hori herri eta auzoetan gauzatuko da tokiko arazoak konpontzeko, baina baita herrialdean, nazioan eta nazioartean ere. Komeni da elkarren arteko lankidetza azpimarratzea, proposamenak alderatzea eta lan egitea, erronka garrantzitsuei aurre egiteko, hala nola, herritarren gehiengoaren bizi kalitatea hobetzea, lana eta aberastasuna banatzea eta guztion helburuak batzen dituen ekimen sozio-ekonomikoa sakontzea. 2.6 Aldaketa sortzeko gatazkaren beharra Gatazkaren dimentsioa Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen barruan txertatzea oso garrantzitsua da. Kasu askotan gatazka sortzea ezinbestekoa da, urratsak emateko, konponketak bilatzeko, desoreka sozial, ekonomiko eta ekologikoak gainditzeko. Bidegabekeria bat gertatzen denean, giza eskubideak errespetatzen ez direnean, zapalkuntza egoera bat ematen denean gatazka pizten bada horrek atentzioa eramaten du gizartearen erdira eta arazo horretan inplikatuta dauden aktore desberdinak ardurapean ipintzen ditu mekanismo desberdinen bitartez irtenbide zentzuzkoak eta sortzaileak lortzeko. Zentzu horretan gatazka gizarte eraldaketaren iturri da. Tourain-entzat (2007) gatazka gizartearen eraldaketarako eragile positiboa da. Castells (2004) eta Dubet-entzat (2004) berriz, hirigatazken inguruan hitz egiterako garaian azpimarratzen dute metropolizazio prozesuek hiri aktoreen arteko berrantolaketa sakona ekarri dutela eta horren ondorioz erlazio gatazkatsu berriak agertu direla desberdintasun, bazterketa eta nortasun mota berriekin lotuta, bereziki globalizazioaren ondorioz. Hernandez, Trudelle eta Koci-ri (2013) jarraituz Montrealeko Hiri Proiektu Handiak aztertu ondoren azpimarratzen dute gatazkek eta aldarrikapenen edukiek politiken eta instituzioen aldaketa bat eskatzen dutela. Egileentzat, gatazka Berrikuntza Sozialaren eta eraldaketa politikoaren agente garrantzitsua da. Gainera, egoera gatazkatsuak lurralde sozialaren berrikuntzaren forma bat da. Autore horien arabera, hiri gatazka oinarri bezala hartuta, gatazka lau modu desberdinetan uler daiteke: (1) Gatazka Foro bezala: hiri gatazkaren lehen figura, lurralde sozialaren berrikuntza moduan, foroa da. Figura hori bitarteko bat da debate publikoetan eztabaidak pizteko eta gai eta arazo sozialak gizartean zabaltzeko. Hain zuzen ere, gatazka azalpen eta komunikazio defizit baten isla da, proiektu bat proposatzen duen aktore baten eta jaso/jasan behar duen lurralde-komunitate baten artean. Berehala sortzen da eztabaida publiko bat proiektua egiteko beharraren inguruan. Hori dela eta, lurralde antolaketari buruzko proiektuek elkarrizketa eta konpromisoaren ezarketaren inguruko froga bikoitza pasa behar dute. Hain zuzen ere, egoera gatazkatsuek proiektua gidatzen dute eta aktoreei gardentasuna erabiltzea eskatzen zaie eta, aldi berean, kezka sozial nagusienak zabaltzea. (2) Gatazka bozgorailu moduan: bigarren figura horretan gatazkak komunitateak dituen beharren bozgorailu funtzioa betetzen du, bereziki lurralde batean eskaintzen diren ekipamendu eta zerbitzuen inguruan. Hau da, ekimen gatazkatsua burutzen duten aktoreek ekipamendu eta zerbitzuen behar horiek plazara ateratzen dituzte, hau da, hutsune nagusiak gizarteratzen dituzte. (3) Gatazka barometro antzera: jarduera gatazkatsuek protagonista desberdinen lurralde sozialeko baloreen sistema oso bat agerian uzten dute. Azken finean, balio sozial eta urbanistikoen barometro bat bihurtuz, hiri gatazken autoreek dituzten oinarri axiologikoak azaleratzen dituzte. Gatazkak autoritate publikoa interpelatzen du, alde batetik, emandako espazio batean talde batek dituen interesei buruz, eta bestetik, taldeko partaideen xedeei buruz. (4) Gatazka zaintzan eta esna egoteko: aldi berean, hiri-espazioak hiritarren zaintzaren subjektuak dira. Bertan, hiritarrek egindako proposamen desberdinak erregulatzeko eta ebaluatzeko ahalmena eduki dezakete. Esna egoteak, gatazkaren ezaugarri bat izanik, bermatzen du egiten diren proposamenetatik idealenak eta egokienak onartuko direla. Era horretara gatazkak lurraldearentzat kaltegarriak bezala aurrez ikusten diren proiektuak desaktibatuko ditu. Bide horretatik gatazkan dauden aktoreek pentsatzeko jakinduria eta abileziaren etika berreskuratuko dute. Azken finean, lurralde sozialaren berrikuntza horrek hiria gizatiarragoa egitea bilatuko du. 2.6.1 Taula: Gatazkak ulertzeko modu desberdinak Foro bezala Debate publikoetan eztabaidak pizteko Bozgorailu moduan Lurralde bateko beharrak plazaratzeko, gizarteratzeko Barometro antzera Lurralde bateko balio sozial eta urbanistikoak neurtzeko Esna egoteko Gatazka baten aurrean adi, erne egoteko Iturria: Hernandez et al.-en (2013) datuekin geuk egina Vainerrentzat (2013) berriz, mugimendu herrikoi zabalaren antolaketa maila lokalean, nazio mailan edo nazioartean Berrikuntza Soziala eraikitzeko bide bat da. Hain zuzen ere, gatazka zehatz bat piztu eta antolatu egiten da komunitateak duen arazo bati irtenbide duina emateko. Ez hori bakarrik, borroka hori gizarte-eraldaketaren aldeko dinamika orokor baten parte bezala ulertzen da. Hori da Vainerren (2013) arabera Brasilgo MAB (Mouvement national des Affectés par les Barrages) mugimenduak erakusten diguna. Mugimendu horrek presen eraikuntzek sortu dituzten populazio kaltetuen interesak defendatzeko borrokatzen du baina, aldi berean, mugimendu horren helburua beste energia eredu bat bultzatzea da azkenean berdintasunean oinarritutako beste garapen-eredu bat eraikitzeko. Autore horrek azpimarratzen du MAB mugimendu herrikoiaren balore nagusiak ondoko hauek direla: (1) Bere kultura politikoa egituratzen da nahasketa konplexu batetik datozen elementu desberdinen gainean, besteak beste, 1960ko hamarkadako Latinoamerikako marxismo iraultzailea eta askapenerako teologia, 1970eko eta 1980ko hamarkadetako Brasilgo diktadura militarraren kontrako borroka demokratikoa, mugimendu ekologista eta mugimendu identitario postmodernoak. (2) Oinarritik eraikitako antolaketa eta mobilizazioari garrantzia ematea, masa ekimen zuzenak zentralizatutako erakunde eta negoziazio dinamiken gainetik erabiliz. (3) Mugimenduaren osaketan eta iraupenean eskala lokalaren eta erregionalaren lehentasuna, maila nazionala eta nazioartekoaren gainetik. (4) Mugimenduaren autonomia estatusa, alderdi politiko eta laguntza ematen dioten erakundeekiko. (5) Beste mugimendu herrikoiekiko elkartasuna, bai maila nazionalean zein nazioartean. Gatazkak sortzen dituen aukera guztiak profitatzeko beharrezkoa da kudeaketa sortzailea ondo gobernatzea. Hau da, alde batetik, eskala lokalak, erregionalak, nazionalak eta nazioartekoak osagarri bihurtu behar dira. Bestetik berriz, mugimenduko militanteek prestakuntza egokia jaso beharko dute gatazkaren atzean dauden borroka molde desberdinak ondo kudeatzeko eta eraginkorrak bihurtzeko. 2.7 Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen giltzarri nagusiak Goiko autore desberdinen hausnarketak ikusita ondorioztatu daiteke gaur egun erronka bat dela Berrikuntza Soziala gizarte-eraldaketa proiektu baten alde ipintzea. Hain zuzen ere, Berrikuntza Soziala ulertzeko modu asko daude. Autore batzuk pentsatzen dute berrikuntzari buruz hitz egiteko nahikoa dela praktika zahar bat egokitzea, ideia bat beste testuinguru batean aplikatzea edo bazterketa sozialari aurre egiteko edozein neurri hartzea. Beste batzuk, berriz, ezinbestekoa ikusten dute errotikako iraulketa bat ematea, haustura bat burutzea, izaeran, bitartekoetan eta antolaketa moduan. Horregatik, argi gelditu da Berrikuntza Sozialaren hitzarekin nahasketa handia sortzen dela Berrikuntza Sozial mota guzti horiek esanahi berdin baten azpian biltzen direlako eta bide batez eraldaketa sozial erreal baten aldeko Berrikuntza Sozialak zurrunbilo horren barruan galduta eta urardotua agertzeko arriskua dagoelako. Gainera, gaur egun Berrikuntza Sozialaren bitartez ukitzen den problematika soziala konplexuagoa bihurtu da, bereziki nozitzen den krisi sozio-ekonomikoa, sozio-politikoa eta sozio-ekologikoa elkar elikatzen ari direlako. Horregatik, momentu honetan, Berrikuntza Sozialaren terminoaren erabilera zalantzagarria bihurtu da. Askotan Berrikuntza Soziala erabiltzen ari da hurbilketa berri bat bultzatzeko, hots, ongizate-estatuaren krisiaren testuinguruan ekonomia sozial "merkearen" bitartez lanpostu berriak sortzeko eta zerbitzuak pribatizatzeko. Batzuetan ere, literatura akademikoan Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen terminoak neoliberalismoaren alde gizatiarra indartzen du. Hori dela eta, atal honen asmoa guk ikerketa honetan garatu dugun Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen giltzarriak laburbiltzea da. Hain zuzen ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak esanahi politiko-ideologiko sendoa eduki nahi du. Bereziki, giza garapena bilatzen duten mugimendu sozial eta politikoentzat gida indartsua bihurtzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozialari "Eraldatzailea" terminoa gehitu zaio kapitalismoari aurre egingo dion beste eredu alternatibo bat eraikitzeko tresna egokia izan nahi duelako. Berrikuntza Sozial Eraldatzailea definitzeko hurrengo hiru aldagaiak aztertuko dira: (1) Berrikuntzaren izaera. Berrikuntzaren izaera kontuan hartzen bada Berrikuntza Sozial Eraldatzailea gizartearen eraldaketara bideratuko da. Horrek esan nahi du bere helburua gizarte eredu berri bat eraikitzeko prozesu eraldatzaileak martxan ipintzea dela. Gainera, xede hori lortzeko kontzeptuak, teoriak, praktikak eta estrategiak elkarlotuko dira. Prozesu eraldatzaile horiek neoliberalismoak azken hamarkadetan garatu duen ingurumen egituratu eta errotutik abiatuko dira. Hain zuzen ere, jokaleku neoliberala mugimenduan dagoen esparru bat izanik aukera sortzaileak egon daitezke. Ez hori bakarrik, espazio sozial alternatiboak sortu nahi dira balore indibidualista, kontsumista eta atzerakoiekin funtzionatzen duten sare eta guneei aurre egiteko. Elkarren arteko elkarrizketa sendotuko da eta proposamen desberdinak erkatuko dira gehiengoaren helburuak batzen dituenak eraikitzen joateko. Gero espazio ekonomiko, sozial eta politiko alternatibo horiek erreferentzi puntuak bihurtzea da helburua. Arnasa-gune horiek prozesu eraldatzailearen zabaltze estrategian paper garrantzitsua joka dezakete. Esperientzia positibo eta eraldatzaile horiek ezagunak egiten diren heinean beste espazio batzuetara garraiatuko dira. Tokian tokiko proposamenak nazioarteko dinamikekin lotuko dira. Bertako esperientzia emankorrak nazioarteko sare alternatiboetara bideratuko dira. Horrekin batera, informaziotrukaketa indartu, jarduera-ildoak burutu eta koordinazio-dinamikak martxan ipiniko dira. Berrikuntza Sozial Eraldatzailea garatzeko ezinbestekoa da baloreen dimentsioari garrantzia ematea. Aldaketa soziala bultzatzeko baloredun pertsonak ezinbestekoak dira. Hain zuzen ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen azpian dauden baloreek korronte nagusiko baloreen aurrez aurre egon beharko dute. Aldaketa sozial aurrerakoia lortzeko, besteak beste, irabazi asmorik gabeko jarduera ekonomikoan oinarritutako eredu alternatiboak, pertsonen autogestioa, zuzeneko inplikazioa erabakitzeko ahalmen-prozesuetan, justizia sozialaren bilaketa, aukera berdintasuna eta genero parekidetasuna bultzatu beharko dira. Prozesu eraldatzaileak martxan ipintzeko gatazkaren dimentsioa txertatzea garrantzitsua da. Kasu askotan gatazka sortzea ezinbestekoa da, urratsak emateko, konponketak bilatzeko eta desoreka sozial, ekonomiko eta ekologikoak gainditzeko. Bidegabekeria bat gertatzen denean, giza eskubideak errespetatzen ez direnean, zapalkuntza egoera bat ematen denean gatazka pizten bada horrek atentzioa sortzen du eta arazo horretan inplikatuta dauden aktore desberdinak ardurapean ipintzen ditu mekanismo desberdinen bitartez irtenbide zentzuzkoak eta sortzaileak lortzeko. Zentzu horretan gatazka gizarte eraldaketaren iturri da eta, gainera, eraginkorra izan daiteke kapitalismoak eragindako desorekak eta bidegabekeriak salatzeko eta, bide batez, proposamen alternatibo egingarriak inplementatu arazteko. (2) Berrikuntzaren dimentsio soziala. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen azken helburua ez da bete gabeko edo gaizki betetako behar sozialei aurre egitea. Ez eta ere esku hartze sozialari buruz bakarrik aritzea. Gizartearen eraldaketa integralaren dimentsioari heldu nahi dio. Xedea beste garapen eredu alternatibo bat eraikitzea da Planetaren etorkizuna bermatzeko, lurraren bioaniztasun ekologikoa, kulturala eta linguistikoa sostengatzeko eta mundu parekidea, justu, bidezkoa eta solidarioa eraikitzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak arlo ekonomikoa, soziala, kulturala, politikoa, ekologikoa, ideologikoa eta etikoa landuko ditu eta genero berdintasuna helburu bezala jarriko du. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak premia materialak baino zerbait gehiago asetu nahi ditu. Pertsona protagonista izango den gizartearen eraikuntzan inbertitu nahi du. Indar guztiak gizarteko premia indibidual eta kolektiboak asetzeko antolatuko dira. Hau da, ekonomia pertsona eta kolektibitatearen zerbitzura jarriko da eta ez alderantziz. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak estatuaren esku hartzea gizartearen gehiengoaren alde burutuko du. Hau da, antolaketa instituzional konprometitua izan behar du, lankidetzagobernantzan oinarrituz (ikusi 4.6.1 taula), sektore behartsuei lehentasuna emanez, hiritar guztiei gizarte zerbitzuak eta segurtasuna eskainiz, hiritar ororentzat oinarrizko eskubide sozialak bermatuz, politika birbanatzaileak gauzatuz, zerbitzu publiko egokiak bermatuz eta gizarte eta ekonomia alorreko desberdintasunak gaindituz. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak merkatuaren paper positiboa bultzatuko du, beti ere sektore herrikoi zabalen alde arituz. Kontuan hartu behar da merkatuak paper bikoitza jokatu dezakeela. Desberdindu egin beharko da klase herrikoien interesen alde aritzen den merkatua merkatu inperfektu txar batetik. Hau da, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak merkatu eraginkorra sustatuko du, gizartearen interes indibidual eta kolektiboekin bat eginez eta enpresa-ahaleginak eta ekimen pribatuak kolektiboaren mesedera bideratuz. Gainera, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ahalmen guztia askatuko du. Kontuan hartu behar da Ekonomia Sozial Eraldatzailea Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen tresna estrategikoa dela, harrobia eta sustatzailea. Prozesu eraldatzaileak martxan ipintzeko euskarrietako bat baita ere (Ikusi 3.4.1 taula). (3) Berrikuntzaren antolaketa. Prozesu eraldatzailea antolatu egin behar da neoliberalismoaren aurrean beste eredu transformatzaile sendo eta posible bat eraikitzeko. Helburu hori lortzeko elkartasuna, integrazioa eta elkarlana bultzatuko da indibidualismoa, sektorializazioa eta zatiketa alboratuz. Gainera, estrategia egokia antolatzeko aztertu behar da zein den gaur egungo sistema neoliberalaren eta Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen dinamiken arteko dialektika. Baita ere, komeni da ikertzea eta aurreikustea zeintzuk diren gaur egungo sistema ekonomikoaren dinamika baztertzaileak eta atzerakoiak Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak kontra erreakzionatzeko. Kontuan hartu behar da ere zein ekimenek hobetzen duten gizartearen baloreak, zein mugimendu sozial edo politiko diren garrantzitsuak aldaketa sozialerako eta zeintzuk diren dinamika sozio-politiko eta instituzional egokiak Berrikuntza Sozial Eraldatzailea tokiko komunitateetan eta enpresetan garaile ateratzeko. Hiritarren auto-eraketarekin batera eraldaketaren aldeko indar sozial, sindikal, politiko eta instituzionalak bat egingo dute. Antolaketa hori herri eta auzoetan gauzatuko da tokiko arazoak konpontzeko, baina baita herrialdean, nazioan eta nazioartean ere. Elkarren arteko elkarrizketa, koordinaketa eta lan amankomuna sustatuko da urratsez urrats aurrerapenak lortzeko. Hain zuzen ere, epe motzeko pausoak epe erdiko eta epe luzeko pausoekin lotuz. Egin beharreko bidea eta tokian tokiko testuingurua kontuan hartu behar dira estrategia egokia plazaratzeko. Proposamen teorikoak ere praktikarekin uztartzea komeni da egungo errealitatetik abiatuz. Beti ere, korronte neoliberalak asimilatu gabe. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak demokrazia parte-hartzailea ere sustatuko du. Hain zuzen ere herritarren parte hartzearekin hartuko dira erabaki sozial, politiko eta ekonomiko garrantzitsuenak. Informazioa lortzeko, eztabaida egokiak burutzeko eta erabakiak hartzeko Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak parte hartzeko tresna egokiak antolatu beharko ditu. Ilusioa sortu eta transmitituko duten pertsona militanteak animatzea eta antolatzea garrantzitsua da gustuko duten esparruetan lan egiteko. Horretarako zor zaion garrantzia emango zaio prestakuntza ideologikoari. Hiritarrak formatu behar dira gizarte eta ekonomia gaiak ulertzeko eta aztertzeko. Segurtasuna lortzea garrantzitsua da talde dinamika egokiak antolatzeko eta herri eta auzoetako arazoei heltzeko. Baita ere, komeni da ere komunikazioa lantzea antolatutako dinamikak gizarteratzeko. Aldi berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailea gai izan behar da botere politiko subiranoa eratzeko oinarri oinarrizko eremuetatik hasita. Ahalik eta deszentralizazio administratiborik handiena bilatu beharko luke eta horretarako udal eta tokiko erakundeei eskumenak eta beharrezko baliabideak esleitzeko balio beharko du. 2.7.1 Taula: Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen giltzarri nagusiak (1) Berrikuntzaren izaera (2) Berrikuntzaren dimentsio soziala (3) Berrikuntzaren antolaketa KAPITALISMOARI AURRE EGINGO DION EREDU ALTERNATIBOA ERAIKI -Prozesu eraldatzaileak martxan ipini: .errotikako eraldaketak korronte neoliberalak asimilatu gabe. .kontzeptuak, teoriak, praktikak eta estrategiak elkarlotu. .neoliberalismoak garatu duen ingurumenetik abiatu. .espazio sozial alternatiboak sortu sare eta gune neoliberalei aurre egiteko. .espazio ekonomiko, sozial eta politiko alternatibo horiek erreferentzi puntuak bihurtu. .arnasa-gune horiek ezagunak egiten diren heinean beste espazio batzuetara garraiatu. .tokian tokiko proposamenak nazioarteko dinamikekin lotu. .Informazio trukaketa indartu eta jarduera ildoak burutu. -Baloreen dimentsioari garrantzia eman: .Baloredun pertsonak ezinbestekoak dira aldaketa burutzeko. .korronte nagusiko balore neoliberalei aurre egin (indibidualismoa, kontsumismoa, lehiakortasuna, demokrazia ordezkatzailea…). .balore alternatiboak landu (balore kolektiboak, kontsumo arrazionala, lankidetza, demokrazia parte-hartzailea. -Gatazkaren beharra aldaketa eragiteko: .gatazka ezinbestekoa da urratsak emateko, konponketak bilatzeko eta desoreka sozioekonomikoak gainditzeko. .gatazkak atentzioa deitu eta inplikatutako aktoreak irtenbide zentzuzkoak eta sortzaileak lortzera behartzen du. .gatazka gizarte eraldaketaren iturri da, kapitalismoak eragindako bidegabekeriak salatzeko eta proposamen egingarriak inplementatzeko. -Azken helburua ez da bete gabeko edo gaizki betetako behar sozialei aurre egitea. -Ez eta ere esku hartze sozialari buruz bakarrik aritzea. -Gizartearen eraldaketa integralaren dimentsioari heldu: .garapen eredu alternatiboa eraiki. .arlo ekonomikoa, soziala, kulturala, politikoa, ekologikoa, ideologikoa eta etikoa landu eta genero berdintasuna helburu. .pertsona eta kolektibitatea protagonista izango den gizartearen eraikuntzan inbertitu. -Estatuaren esku hartzea gizartearen gehiengoaren alde burutu: .antolaketa instituzional konprometitua. .Lankidetza-gobernantza ezarri (Ikusi 4.6.1 taula) .sektore behartsuei lehentasuna eman. .hiritar guztiei gizarte zerbitzuak eta segurtasuna eskaini. .hiritar ororentzat oinarrizko eskubide sozialak bermatu. .politika birbanatzaileak gauzatu. .zerbitzu publiko egokiak bermatu. .gizarte eta ekonomia alorreko desberdintasunak gainditu. -Merkatuaren paper positiboa bultzatu: .merkatua eraginkorra denean. .merkatuak bat egiten duenean gizartearen interes indibidual eta kolektiboekin. .enpresa-ahaleginak eta ekimen pribatuak kolektiboaren mesederako direnean. -Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ahalmen guztia askatu. (Ikusi 3.4.1 taula) -Estrategia egokia eratu: .gaur egungo eredu neoliberalaren eta Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen arteko dialektika zehaztu. .sistema neoliberalaren dinamika baztertzaileak eta atzerakoiak aurreikusi horien kontra erreakzionatzeko. .gizartearen baloreak sendotzen dituzten ekimenak ezagutu. .aldaketa sozialerako garrantzitsuak diren mugimendu sozial eta politikoak identifikatu. .prozesu eraldatzaileak tokiko komunitateetan eta enpresetan garaile ateratzeko dinamika sozio-politikoak eta instituzionalak antzeman. -Antolaketa herri eta auzoetan gauzatu, baita ere herrialdean, nazioan eta nazioartean: .eraldaketaren aldeko indar sozial, sindikal, politiko eta instituzionalak bat egin. .elkarren arteko elkarrizketa, koordinaketa eta lan amankomuna sustatu. .aurrerapenak urratsez urrats eman, epe motzeko pausoak epe erdiko eta epe luzeko pausoekin lotuz. .tokian tokiko testuingurua eta egin beharreko bidea kontuan hartu estrategia egokia plazaratzeko. .proposamen teorikoak praktikarekin uztartu, egungo errealitatetik abiatuz. -demokrazia parte-hartzailea bultzatu. -Prestakuntza ideologikoa sustatu: .hiritarrak formatu behar dira gizarte eta ekonomia gaiak ulertzeko eta aztertzeko. .segurtasuna lortu talde dinamika egokiak antolatzeko eta herri eta auzoetako arazoei heltzeko. .komunikazioa landu antolatutako dinamika eraldatzaileak gizarteratzeko. Iturria: Geuk egina (2018) 3 KAPITULUA: BERRIKUNTZA SOZIAL ERALDATZAILEA ETA EKONOMIA SOZIALA 3.1 Ekonomia Sozialaren kontzeptuaren bilakaera Ekonomia soziala ez da fenomeno berria. Dena dela, azken hamarkadetan ekonomia sozialaren inguruko interesa indartu egin da. Urte hauetan eman diren aldaketa ekonomiko, sozial eta politikoek 2008ko krisia sortarazi ondoren, galdera ugari plazaratu dituzte. Ekonomia eta gizartearen arteko lotura ezak erakusten du gaur egungo krisia ez dela koiunturala garapen ereduaren apurketa sakon bat baizik. Horrekin batera ekonomia soziala Berrikuntza Sozialaren laborategia bezala aurkezten da. Hau da, ekonomia sozialak beste mugimendu eta dinamika sozialekin batera gaitasun handia eduki dezake ekonomia eredu berri bat eraikitzeko gizartearekin eta politikarekin lotura zuzena mantenduz. Ekonomia sozialaren eraldaketa gaitasuna aztertu aurretik komeni da ekonomia sozialaren kontzeptu beraren bilakaera eta gaur egungo kokapena ondo finkatzea. Ekonomia sozialaren kontzeptuak badu gaur egun erakunde mailako ordezkaritza eta onespen publiko zein juridiko garrantzitsua herrialde batzuetan. Baina kontzeptuak gure artean duen edukia behar bezala ulertzeko komenigarria da, aldez aurretik, kontzeptu honen garapen historikoan eman diren urratsen interpretazio labur batekin hastea. Ekonomia sozialaren kontzeptuak munduan zehar azken bi mendeetan bi loraldi bizi izan dituela esan ohi da: lehena, XIX. mendearen erdialdean, fenomeno kooperatiboaren eztandari lotua, eta bigarrena, XX. mendeko azken laurdenean, "gizarte ekonomia berria" deitua izan denaren agerpenarekin batera. Bi garai historikotan, kontzeptuaren hedapen eta sendotzea hiru ardatz nagusiren arteko elkar eraginean oinarritu izan da (Etxezarreta, Pérez de Mendiguren eta Morandeira, 2014): lehenik sektoreko eragile ekonomikoen artean emandako artikulazio prozesuak leudeke, horien ondorioz kontzeptuari loturiko ezaugarriak aldarrikatu izan direlarik printzipioen karta eta mota ezberdinetako adierazpen instituzionalen bitartez; behin sektoreak bere burua modu bateratuan aurkeztu ostean, aitorpenak iritsi izan dira bi eragile ezberdinen aldetik: akademia, alde batetik, sektore hau ikerketa gai gisa landuaz eta herri erakundeak, beste aldetik, sektorearen ikusgarritasun, neurketa eta sustapen neurrien bitartez. Hiru ardatz horien bilakaera historikoa garatuko dugu zehatzago jarraian. 3.1.1 Kontzeptuaren hiru ardatzak: eragile ekonomikoak, akademia eta erakunde publikoak Hurbilketa teorikoa ezberdin samarra izan bada ere aipaturiko bi loraldietan, mugarri bertsuak aurkitzen ahal dira prozesu osoan. XIX. mende erdialdeko prozesuei erreparatuz, iraultza industrialaren eta kapitalismoaren hasierako garapenaren aurkako erresistentzia giroan sortu ziren ekimen autogestionarioetan oinarritu zuten beren teorizazioa XIX. mendeko lehen ekonomialari sozialek. Sozialismo utopikoaren ikusmoldetik Robert Owen edo Charles Fourier bezalako enpresari ekintzaileek sustaturiko lehen esperientzia kooperatiboetan (eskualde kooperatiboak, falansterioak, etab.) hasiko dira lehen lehenik ekonomia sozialari loturiko enpresa ezaugarriak agertzen. Lehendabiziko kooperatiba kontsideratzen den Rochdaleko esperientzian ezarriko dira lehen aldiz printzipio kooperatiboen ernamuinak: atxikipen askea, demokrazia, etekinen banaketa, hezkuntza, e.a. Esperientzia horien analisia burutuz agertuko dira lehen "ekonomialari sozialak", ekonomia sozialaren kontzeptua estreinakoz erabiltzen dutenak horrelako esperientziak izendatzeko, eta baita ere ekimen horien bereizgarri diren bi ezaugarri azpimarratzeko: i) alde batetik, haren izaera moralizatzailea, gizakien portaeran eragina duelako; eta, ii) bestetik, haien eragin sozioekonomikoa, jardunbide ekonomiko eraginkorragoak eta gizakoiagoak direlako35. XX. mendearen azken hiru hamarkadetan hedaturiko definizioa aski doituagoa da gaur egun Ekonomia Soziala esatean ulertzen dugunarekiko, baina kontzeptuaren garapen prozesuak ibilbide bertsua jarraitu izan du. 35 Leon Walrasen eskutik, ekonomia politikoaren maila berberean ipini eta "sortutako aberastasun soziala banatzeko teoria"-ren osagai dela irizten zaion adinean, Gizarte Ekonomia zientzia mailako ikergaia izatera igarotzen da (eduki ideologiko edo moralizatzailetik harago). Analisi zehatzago baterako ikus Monzón (2003) eta Chaves (1997). Ipar Amerikako ekonomia sozialaren izaera aztertzen badugu Quebeceko hurbilketak garrantzia ematen dio erakunde desberdinen (besteak beste kooperatibak, mutualitateak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak) funtzionamendu demokratikoari eta gobernantzari. Bouchard-ek (2013) 1996an Québecen finkatutako definizioa honela laburtzen du: "Ekonomia sozialaren" definizioak maiz kontrajarriak diren bi termino elkartzen ditu: "ekonomia" terminoak ondasunen eta zerbitzuen ekoizpen zehatzari egiten dio erreferentzia -enpresa antolaketa egitura moduan- ongizate kolektiboa hobetzeko asmoz. "Sozial" terminoa berriz jarduera horien onura sozialei buruz (ez bakarrik onura ekonomikoa) ari da hitz egiten. Abantaila sozial horiek neurtzeko kontuan hartuko dira zenbateraino garapen demokratikoari, gizartea aktibo mantentzeari eta ahalduntze indibidualari eta kolektiboari laguntzen dion. Hain zuzen ere, onura sozialek biztanleriaren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen lagunduko dute, bereziki zerbitzu kopuru handiagoa hornituz. Baita ere onura sozial horiek sortutako lanpostu-kopuruaren terminoetan ebaluatu daitezke. Zehazki esanda, ekonomia sozialaren esparruak komunitatean oinarritutako ahalduntze asmoarekin eraikitako jarduera eta erakunde guztiak bere barnean hartzen ditu ondorengo oinarri eta arauekin: i) helburua, etekinak ateratzea da baino, aldi berean, beren kideei edo komunitateari zerbitzatzea da; ii) ez daude gobernuaren kontrolaren azpian; iii) arauetan eta jardunbidetan erabakitzeko prozedura demokratikoak txertatuko dituzte erabiltzaileak eta langileak barne hartuz; iv) irabaziak eta sarrerak banatzeko garaian pertsonak eta lana kapitalaren beharraren aurretik ipiniko dira eta v) beren jarduerak parte hartzean, ahalduntzean eta pertsona eta komunitateen erantzukizunean oinarritzen dira. Ipar Amerikako beste lurraldeetan ekonomia sozialaren kontzeptua ez da Quebecen bezala ulertzen. Kanadako ingeles lurraldeetan ekonomia sozialaren barruan ez dira merkatuan oinarritutako erakundeak bakarrik sartzen. Bertan dago, baita ere, antolatutako gizarte zibil osoa (boluntario eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, sindikatuak, elkarte sozialak, erlijioerakundeak e.a.) eta irabazi asmorik gabeko sektore publikoa (besteak beste ospitaleak eta unibertsitateak ) (Quarter, Mook eta Armstrong, 2009). Gainera, Amerikako Estatu Batuetan eta Kanadako ingeles aldean boluntario/irabazi asmorik gabeko sektorearen definizioa alde batetik murritzaileagoa da. Izan ere, bakarrik kontuan hartzen du erakunde zehatzaren legezko estatusa eta bestetik zabalagoa da irabazi asmorik gabeko erakunde guztiak sartzen dituelako bokazio ekonomikoa eduki edo ez. Quebecen berriz, ekonomia sozialak enpresaesparru zabalagoa hartzen du barnean kooperatibak eta mutualitateak sartzen direlako eta gizarte zibilaren eremua estuagoa da bakarrik helburu sozial batekin ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzten erakundeak kontuan hartzen dituelako. Ondorioz, Quebecen definizio zabal bat erabilita kooperatibak, ondasunak edo zerbitzuak ekoizten dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeak eta mutualitateak sartuko lirateke ekonomia sozialaren definizioan. Europara hurbiltzen bagara lehen lehenik sektoreko eragileak (kooperatibak, mutualitateak eta elkarteak) dira Frantzian 1970ean edota Belgikan 1990ean hainbat kontseilu eta batzordetan elkartzen direnak eta, irizpide edo printzipio zehatz batzuetan oinarrituta, bestelako eragile ekonomikoetatik bereizten den osotasun baten partaide aldarrikatzen direnak. 1980an Frantziako mutualitate, kooperatiba eta elkarteen nazio batzordeak argitaraturiko "Gizarte Ekonomiaren Printzipioen Gutunak" jaso zituen estreinakoz Europa mailan irizpide horiek, zazpi puntutan oinarrituz: i) pertsonaren lehentasuna, ii) borondatezko partaidetza, iii) kontrol demokratikoa, iv) elkartearen interesa eta interes orokorraren uztardura, v) elkartasuna, vi) kudeaketarako autonomia eta vii) etekinen banaketaren gaineko politikak. Aldi berean eta prozesu honekin batera sortzen dira honelako entitateak ikertzea helburu duten lehen erakunde akademikoak, CIRIEC-International aitzindari dutela. Ikerlari sare unibertsitario horien jarduera erabakigarria izan zen kontzeptua sendotzeko, haren bereizgarri teorikoak argitu eta Europa mailako kontularitza sistema nazionalen arabera entitate hauen azterketa estatistikoa ere burutu zutelako. Ekonomia sozialaren alorrean mugarri funtsezkoa izan da "Ekonomia Sozialeko enpresen Kontu Sateliteak gauzatzeko Eskuliburua"-ren proposamena (Barea eta Monzón, 1995, 2007; Monzón, 2010), sektorea zenbatzeko metodologia bat ezartzen duelako, nazio mailako kontu sistemei egokitutakoa. Egokitzapen honetatik abiatuz iristen da CIRIECek proposatzen duen ekonomia sozialaren egungo definiziora36. Behin sektorea zehazki definitu ondoren, eta haren zenbaketarako metodologia egokiak ezarri eta gero, egingarriagoa dirudi alor honen sustapenerako politika publikoak abiaraztea. Europan, legegintza eta sustapenerako ekimen ezberdinak garatu izan dira azkenaldian. Aitzindaria izan zen ekonomia sozialaren 2011ko lege espainiarra eta haren ondotik etorri ziren Portugalekoa 2013an eta baita ere 2014ko Frantziako ekonomia sozial eta solidarioaren legea. Estatu partaideez gain ekonomia sozialak geroz eta onespen handiagoa izan du Europar Batasunaren mailan ere. Monzón-ek (2016) oso era xehatuan azaltzen duen legez, Europako Batzordean Jaques Delorsen agintaldian (1985-1995) bultzada handia eman zitzaion kooperatiben auziari eta bi urrats erabakigarri gertatu ziren bultzada honen ondorioz: i) Europar Legebiltzarreko ekonomia sozialeko "Intertaldea" (intergroup) eratu zen, zeinak bultzatu izan dituen 1990az geroztik kooperatiba eta bestelako entitateen gaineko ebazpen eta ekintzarako plan proposamen ugari, eta ii) Social Economy Europe Batzorde Europarraren sorrera 2000. urtean, zeinetan elkartzen baitira Europar Batasuneko kooperatiba, mutualitate, elkarte eta fundazioen erakunde ordezkari nagusiak37. 3.1.2 Azken 40 urteak Espainian, Frantzian eta Euskal Herrian Monzón-ek (2016) burutzen duen errepasoarekin jarraitzeko, esan beharra dago Espainia mailan zein Hego Euskal Herrian ere ekonomia sozialaren kontzeptuaren garapena urrats antzekoetatik igaro dela. Espainiari erreparatuz, sektoreko eragileak antolatzen hasiko dira 80ko hamarkadaren erdialdera COCETA38 (Espainiako Lan Elkartuko Kooperatiben Konfederazioa) eta CONFESAL39 36 Metodologia honen arabera, Ekonomia Sozialaren esparrua zehazki definitu eta bi azpisektoretan banatzen da, merkatukoa edo enpresaritzakoa eta ez-merkatukoa; eta lehen aipatu ditugun kideek bere garaian aldarrikatu zituztenekin zerikusi zuzena duten zazpi irizpidetan oinarritzen da. 37 Europar Batasunaren esparruan ekonomia sozialak izan duen bilakaera sakonago aztertzeko ikusi Monzón eta Chavez (2016). 38 http://www.coceta.coop/, COCETA, 2018/05/20 egunean begiratua. 39 https://www.confesal.org/WEB/index.php, CONFESAL, 2018/05/20 egunean begiratua. irakaskuntza mailan ekonomia sozialaren ikusgarritasuna oraindik orain oso mugatua den arren, gradu ondoko ikasketen eskaintzan ere badu bere presentzia58. Itçainak (2017) egiten duen hausnarketari jarraituz Frantzian ekonomia sozialak indar berri bat hartzen ari da azken urte hauetan. Bereziki 2014 urtean ekonomia sozial eta solidarioaren legea onartu ondoren. Lege berri horrekin Espainian, Portugalen eta Europako beste herrialde batzuetan markatutako bidea jarraitzen du. Lege berri horrekin 1980an argitaraturiko "Ekonomia Sozialaren Printzipioen Gutunaren" bitartez lortutako aitortza sendotu egingo da. Ipar Euskal Herrira etorriz Iparraldeko ekonomia sozialaren garapenak mugarri garrantzitsu bat finkatuko du 70eko hamarkadan. Garai horretan, abertzale mugimenduak bultzatuta, tokian tokiko garapenaren aldeko mugimendu sozialak osatzen hasiko dira. Gainera, Hego Euskal Herriko mugimendu kooperatibistak Iparraldeko lehen kooperatiben sortzea hurbiletik jarraitu eta lagunduko du. 1974tik aurrera langile kooperatiben mugimenduak gorputza hartzen hasiko da Partzuer59 elkartearekin. Hemen-Herrikoa60, berriz, 1979-1980 urtean jaioko da. Nekazaritza txiki eta iraunkorraren mugimenduan ELB61 sindikatua 1980an abiatuko da eta Arrapitz Federazioa62 1991an. Mugimendu horrek aurrera egin zuen eta 2000ko hamarkadan ekonomia sozialaren bigarren jauzi bat ikusiko dugu. Ekoizpenari eta lanari kontsumoaren eta elkartrukearen arloak gehituko zaizkio. Ingurumenari lotutako kezkak gero eta handiagoak dira eta zirkuitu laburren ideia agertuko da. Testuinguruko horretan euskal moneta "euskoa" plazaratuko da 2012an. Ekonomia sozialaren bigarren belaunaldi horrek ere Hego Euskal Herriarekin harremanak sendotuko ditu, besteak beste, nekazaritza biologikoan, euskaran, kulturan, komunikazioan eta hedabideetan. Baita ere 3.1.4.2 Hirugarren Sektorea Europan Salamon et al.-aren (2014) analisiaren arabera aniztasun handi bat nabari da Europako herrialdeen artean hirugarren sektore edo espazio hori izendatzerako garaian. Ekonomia sozialaren kontzeptuak erakunde tipo konkretu batzuri erreferentzia egiten dion arren, hirugarren sektorearen baitan sar litezkeen erakunde tipoen unibertsoa askoz lausoagoa da, irekiagoa, eta beraz, herrialde bakoitzean nagusitzen den kontzeptuak errealitate soziekonomiko anitzago horri erantzuten dio. Analisia herrialdeka honakoa litzateke: i) herrialde anglosaxoietan Public Charities da gehien onarturiko adiera; ii) herrialde germaniarretan Non Profit Organizations eta Civil Society; iii) Europako hegoaldean Social Economy litzateke hedatuena, eta iv) herrialde eskandinabiarretan zein erdialde-ekialdeko herrialdeetan ez dago hirugarren sektorea izendatzeko adiera orokorturik, edo adiera multzo oso handi bat erabiltzen da. 3.1.4.3 Homologazioa, arazoak eta kontsentsuzko printzipioen bilaketa Nazioarteko analisi alderatuen emaitzetatik lehen ondorio bat atera genezake: ekonomia soziala kontzeptuaren ahulgune nagusietako bat kontzeptua figura juridikoen (edo erakunde tipoen) arabera sailkatzea da, herrialde bakoitzaren legedia ezberdina izanik figura juridikoak ere ezberdinak baitira herrialde bakoitzean. Horrela, kooperatibak oso ohikoak diren bezala tradizio frankofonoko herrialdeetan, ekialdeko herrialde post-sobietarretan kasik debekatuak aurkitzen dira. Era berean, herrialde anglosaxoniarretan charityak oso formula zabalduak diren arren, ez dira guztiz homologagarriak beste herrialde askotan, eta horien parekoak bilatu behar lirateke ("elkarte" edo "gizarte zibileko erakundeak"). Figura juridikoen homologazio honen faltan, nazioartean baliagarria izango den kontzeptua proposatze aldera, sektorea printzipio orokorragoen bitartez sailkatzeko saioa egiten da. Salamon et al.-ek (2014) proposatzen dute hirugarren sektorea litzatekeela kontsentsuzko adiera Europa mailan. Beren ustez, kontzeptu horren baitan zein motatako erakundeak leudekeen argitzeak desadostasunak sortzen dituen arren, adostasuna ageri da Europan hirugarren sektoreari lotzen zaizkion hiru printzipio nagusiren inguruan: i) etxegune, gobernu eta irabazi asmodun enpresak ez diren ekintza kolektibo zein indibidualak dira; ii) hirugarren ixteaz gain, pertsonen zerbitzura egindako jarduera kolektibo eta demokratiko gisa bereziten du bere burua. 3.1.5 Etorkizuneko erronkak: proposamen berritzaileak Orain arte garaturiko bi ataletatik ondorio bikoitza atera genezake. Alde batetik, ekonomia sozialak azken 40 urtetan sendotze prozesu bat bizi izan du, eta hau neurri handi batean sektorea figura juridiko konkretuekin identifikatzetik dator. Sektorea modu horretan definitzeak erraztu egiten du berau ikusgarri egitea, datu estatistikoen bitartez (nazio kontabilitate arauetara egokituak) neurtzea, eta sektorearen sustapenerako politika publikoen targeta hobeto mugatzea. Sendotze bidean mesedegarri izan den hautu horrek berak, alabaina, bestelako ondorio ezkorragoak ere ekarri ditu, kontzeptuaren mugak agerian utziz: nazioartean homologagarri izatea zailtzen da, figura juridikoak eta horien gaineko erregulazioa ezberdina baita herrialde ezberdinen artean. Baina homologazio arazo hauez gain, badira gure iritzian sakonekoak diren beste bi arazo, ekonomia sozialaren potentzialtasuna bera mugatzen dutenak: (1) Kontzeptuak ezikusiarena egiten duenean ekonomia sozialaren praktika errealen gainean. Figura juridiko konkretu bat hartzeak ez baitu beti ziurtatzen erakundearen praktikak demokrazian eta elkartasunean oinarrituak izango direnik. Erretorika eta praktikaren arteko desegokitze baten aurrean geundeke kasu askotan (Perez de Mendiguren eta Etxezarreta, 2015-II). (2) Kontzeptuak bigarren ezikusi bat egiten du bestelako praktiken gainean. Hau da, ekonomia sozialari loturiko figura juridikoez gain egon badaudelako bestelako praktika demokratiko eta eraldatzaileak, nagusiki ekonomia solidarioaren esparrutik heltzen direnak (Perez de Mendiguren eta Etxezarreta, 2015). Ekonomia sozialaren inguruko azken bi kritika horiekin bete betean bat egiten du ekonomia solidarioaren proposamenak, zeinak ekonomia sozialaren muga batzuk gainditzea proposatzen baitu aldi berean. Adiera honek elementu berritzaileak eta bizi-berritzaileak eskaintzen dizkio ekonomia sozialaren kontzeptuari jarraian aztertuko dugun moduan. 3.1.6 Ekonomia Solidarioaren proposamen bizi-berritzailea Laville-k (2013), ekonomia solidarioaren adiera ekonomia sozialaren kontraesanak gainditzeko bide gisa proposatzen du. Laville-ren (2013) irudiko, ekonomia soziala bere garapenean logika propioetatik urruntzen joan da, geroz eta gehiago desbideratuz merkatuko zein estatuko logika nagusietara. Bizi izan dituen isomorfismo prozesu horiek zentzu kritiko baten gabeziari zor zaizkio, ekonomiaz bere osotasunean ez baitu gogoetarik proposatzen, ez eta ekonomia sozialak merkatuan jokatzen duen moduaz ere. Honen iritziz, ekonomia sozialaren helburu behinena gaur egun merkatuetan lehiakor izatea da, izaera sozialeko helburuak bigarren maila batean utziz. Diskurtso eta praktiken arteko "desegokitze" fenomeno gisa ere izendatu izan dira ikuspegi instituzionalistatik prozesuok (Brunsson, 1989; Meyer eta Rowan, 1977). Zentzu horretan, Laville-k (2013) ekonomia sozialeko eragileek berezkoa duten gaitasun eraldatzailea alferrik galtzen uzten dutela uste du. Hortaz, ekonomia solidarioaren proposamenarekin, ekonomia sozialaren interpretazio tradizionalak dituen zenbait muga gainditzea litzateke helburua, bai bestelako errealitate enpresarialak aintzat hartuz (laneratze enpresak, bidezko merkataritzakoak edo finantza etikoen esparrukoak), baina baita teoria neoklasikoak eskaintzen ez dituen lanabes analitikoak proposatuz ere, ekonomia ulertzeko eta egiteko bestelako modu hauek teorizatu eta azaltzeko. Proposamen honek, beraz, ekonomia sozialaren kontzeptua zabaldu nahi du gutxienik hiru esparrutan (Perez de Mendiguren et al., 2015): i) antolaketa esparruan, ekonomia sozialak aintzat hartzen ez dituen zenbait dinamika barneratuz (ez monetarioak, esaterako); ii) esparru politikoan, ekonomia sozialaren funtzio politikoaren sakontzea proposatuz, eta iii) esparru teorikoan, teoria ekonomiko hegemonikoei aurka egingo dien korpus teoriko berri baten eraikuntzan parte hartuz. Azkenetik hasita, ekonomia solidarioak ekonomia diziplina zientifiko gisa berrikusteko proposamena ere badakar berekin. Honela, ekonomia solidarioak eskola neoklasikoaren bi zutabe nagusi jartzen ditu kolokan: lehena, homo economicus-aren paradigma, zeinak aurreikusten baitu gizabanakoak (zein pertsona juridikoek) modu arrazional, berekoi, lehiakor eta utilitaristan jardungo duela beren jarduera ekonomikoan. Eta bigarren, ekonomia zientzia formalista, buruaskia eta isolatua denaren usteari ere kontrajartzen zaio (Coraggio, 2009, 2011)69. Ekonomia solidarioaren teorialarien iritzian, ekonomia ulertzeko teoria neoklasikoak muga argiak ditu gutxienik hiru esparrutan: i) esparru ekonomikoa isolatu egiten da gainerako gizarte esparruetatik, funtsean merkatuarekin berdintzen baita; ii) era berean, merkatua esparru auto-erregulatzaile gisa ulertzen da, eta beraz berau erregula lezakeen bestelako gizarte-instituzioen beharrik gabekoa; eta iii) enpresa modernoa enpresa kapitalistarekin parekatzen da, analisitik kanpo utziz ezein erakunde ekonomiko ez kapitalista (Laville, 2004). Marko teoriko neoklasikoaren muga horiek gainditzeko, eredu alternatiboa Polanyi (1997) antropologo ekonomialariak eginiko bi ekarpen giltzarri berreskuratuz eraikitzen da. Batetik ekonomiaren gaineko ikuspegi sustantiboa (sustantive) hobestea bultzatzen da, egungo ekonomia konbentzionalak bultzatzen duen ikuspegi formalistaren aurrean. Bigarren, eta lehen ideiari loturik, printzipio ekonomikoen pluraltasunaren aitortza egiten da, harreman ekonomikoetan merkatuko harremanez gain bestelako erregulazio-arau eta balio sinbolikoek ere parte hartzen dutela nabarmenduz. Funtsean, hiru logika edo "integrazio printzipio" ezberdini buruz ari dira, hots, elkartrukea, birbanaketa eta elkarrekikotasuna, eta horietako bakoitza nagusi den esparru ekonomiko ezberdinak finkatzen dira: merkatuko ekonomia, estatua eta esparru komunitarioa, hurrenez hurren. Proposamen epistemologiko honek, ikerketa akademikoari zorroztasuna gehitzeaz batera, ondorio politiko argiak ere baditu, gizarte jarduera den neurrian ekonomia birgizarteratzea eta birpolitizatzea eskatzen baitu. Zentzu horretan, ekonomia solidarioak ezin du ekonomikoa ez izan (ekonomiaren adiera plural batetik abiatuta), baina ezin du ezta ere apolitikoa edo politikoki akritikoa izan (Dacheux eta Goujon, 2011). Dena den, hainbat autorek argudiatzen du ekonomia solidarioaren funtzio politiko honen inguruan ez dela 69 Ikuspegi neoklasiko honentzat ekonomia gainerako gizarte zientzia eta zientzia naturaletatik aparte uler liteke, modu isolatuan, eta bere interes gune nagusia auto-erregulatzen diren merkatuetan diharduten norbanakoen joera maximizatzailea aztertzea litzateke. Adiera hau kontsiderazio etiko oroz kanpokoa da, ez baitu zalantzan jartzen, besteak beste, ez gizabanakoen preferentzien legitimotasuna ez eta horiek jasotzen dituzten errenten jatorrien gaineko legitimotasunik ere. oraindik batasun edo koherentzia nahikorik erdietsi, ez eta egitasmo ezberdinen arteko artikulazio errealik ere (Coraggio, 2012)70. Azkenik, antolaketa-esparruari dagokionez, ekonomia solidarioak bat egiten du ekonomia soziala kontzeptuari egiten zaion "hertsadura juridikoaren" kritikarekin, eta hor gertuago kokatzen da EMES eskolak maneiatzen duen Social Enterprise adieratik (Defourny eta Nyssens, 2012). Adiera honek sektorea identifikatzeko hiru dimentsio ezartzen ditu (ekonomikoa, soziala eta parte hartzeari dagokiona) eta beren praktikak printzipio horien arabera burutzen dituzten enpresak kontsideratzen ditu Social Enterprise gisa. 3.2 Ekonomia Soziala eta Berrikuntza Soziala Ekonomia sozialaren kontzeptu beraren bilakaera eta gaur egungo kokapena ondo finkatu ondoren ekonomia sozialaren eraldaketa gaitasuna aztertu beharko genuke. Dudarik gabe, ekonomia soziala Berrikuntza Soziala bultzatzeko tresna garrantzitsua izan daiteke. Bouchard-i (2013) jarraituz, bere ustez, gaur egungo krisi egoeran ekonomia sozialak paper garrantzitsua joka dezake. Dudarik gabe ez gaude koiuntura-krisi baten aurrean. Egituraaldaketa izugarriak ematen ari dira garapen ereduan, askotariko krisiak sortuz bereziki lan eta enplegu munduan, estatuan, finantza arloan, ekonomia globalean eta ingurumenean. Garai honetan desberdintasunak eta bazterkeria sozial handiak daude, indibidualismoak ere indarra hartzen doa eta estatuak gobernaezinak bihurtzen ari dira. Baino aldi berean ekimen ugari sortzen ari dira ildo nagusi ezkor horiei aurre egiteko elkartasuna bultzatuz, indar harremanak orekatuz eta ondasuna birbanatuz. Testuinguru horretan, ekonomia sozialak zeregin handia eduki dezake desberdintasun ekonomiko eta sozialei irtenbideak bilatzeko eta bide horretatik beste garapen eredu bat eraikitzen joateko. Maila lokalean, ekonomia sozialeko ekimenak biderkatzen eta sakabanatzen ari dira eta, aldi berean, bizi-baldintzetan, enpleguan, lurraldean eta baita ere politika publikoetako plangintzetan eta inplementazioetan egitura-aldaketak eragiten ditu. Horregatik, ekonomia soziala egunetik egunera gehiago ikusten da Berrikuntza Sozialaren kontzeptuaren parte bezala. Hain zuzen ere, Bouchard eta Lévesque-n (2010) arabera Berrikuntza Soziala hiru ikuspegietatik aztertu daiteke: i) mugimendu sozialen arabera, horiek baita daude ekonomia sozialak bultzatutako eskaera sozialen atzean; ii) dimentsio instituzionala kontuan hartuta, dimentsio horrek gutxieneko arau egonkorrekin erabakitzen duela aktore sozialen artean zehaztutako konpromisoak, eta iii) antolaketa ikuspuntua, honekin aktoreek praktikan ipintzen dituzte ekoizpen, kontsumo eta banaketa-harreman berriak. Gainera, Berrikuntza Sozialaren ikerkuntzak kontuan hartzen du lehenbizi zer gertatu den aurretik (azaleratzeko baldintzak), gero zer pasatu den ondoren (sakabanatze baldintzak) eta azkenik, berrikuntza prozesua (sorkuntza). Prozesu horri lurralde sozialaren konfigurazioan ematen diren harremanak gehitu beharko zaizkio. Aldi berean, Berrikuntza Sozialak, kontzeptu operatibo bat bezala, kontuan hartzen ditu dinamika ekonomikoaren funtzionamenduari lagundu edo kontrapisua egiten dioten ekimenak. Ikuspegi horretatik, ekonomia sozialaren bitartez sortutako berrikuntza fenomeno garaikide globalagoa da, hau da, garapena lortzeko bidean gizarte zibilaren parte hartzea handitzeko bilaketa bat da. Berrikuntza Sozialaren eta eraldaketa sozialaren azterketa gizarte-paradigma berri edo garapen-eredu berri baterantz hurbiltzeko tresna da. Ez hori bakarrik, ekonomia sozialaren olatu berriak kapitalismoa eraldatzeko proposamenak edo erreakzioak dira. Kontuan hartu behar da sistema horrek bete gabe uzten dituen eskaerek eta nahiek gaur egungo sistema kapitalistaren mugak agerian uzten dituztela. Horregatik, ikuspegi honetatik ekonomia soziala ekonomia kapitalista eta instituzio kapitalisten kritika bezala ikusten da, eta, aldi berean, ikuspegi ekonomikoa, soziala eta politikoa batu dezakeen alternatiba bat izan daiteke. Behar bada, zentzu horretan, ekonomia soziala ez da hainbeste ekonomia kapitalistaren alternatiba orokor bat. Gehiago kontsideratu dezakegu esperimentaziorako esparru bat. Hori bai, esperimentu horiek orokortzen badira orduan bai lortu dezakegu kapitalismoa eta espazio publikoa zeharo aldatzea eta bide batez demokratizazio handiagoa erdiestea. Nahi bada lurralde batean berrikuntza zabaldu bertan lehendik dagoen ereduari eta instituzio-sistemari aurre egin behar zaio. Hori dela eta, ekonomia sozialak lortu beharko luke merkatuaren esklusibotasuna apurtzea eta estatuaren eginkizun zentrala gizarte- garapenean partekatzea. Helburu horiek lortzeko giro instituzionala aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Aldeko giroa dagoen instituzio sistemetan errazagoa izango da lehenbizi, gaur egun dauden hutsuneak eta mugak ezagutaraztea, ondoren, berrikuntza sozialaren prozesuan aktore instituzionalek jokatu behar duten papera zehaztea eta azkenik, irtenbide berriak pentsatzea eta gauzatzea. Ekonomia sozialak bultzatzen duen Berrikuntza Sozialak koordinazio soziala eta politikoa eratu beharko luke, instituzio, erakunde eta komunitateen arteko zubiak eraikitzeko. Esan dezakegu ekonomia sozialeko enpresak bereziki berritzaileak direla ikuspegi soziala bere balioetan eta eguneroko praktikan txertatzen dituelako (Lévesque, 2004). Baita ere, alde politikoak kontuan hartzen ditu (Eme eta Laville, 1994). Ekonomia sozialak bultzatzen duen Berrikuntza Sozialaren helburuetako bat lurralde baten egitura sozioekonomikoa indartzea da bazterketa sozialari aurre eginez eta garapen sostenga ezina alboratuz. Aldi berean, garrantzitsua da estamentu desberdinen arteko parte hartzearen faktorea indartzea. Azken finean, helburu nagusia gizartea ekonomiara eta botere politikora hurbiltzea da. Hala ere, kontuan hartu behar da ekonomia sozial osoak ez duela berrikuntza erabiltzen. Batzuetan, berrikuntza hori oso epe laburrekoa da. Beste batzuetan, berriz, ikusiezina bihurtzen da merkatuaren presioaren edo estatuaren estandarizazioaren ondorioz. Gainera, ekonomia sozialaren eragina zabaldu daiteke enpresa pribatuetara. Hor dugu Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) ariketa. Zerbitzu publikoan ere ekonomia sozialaren indar hori nabaria izan daiteke, bereziki zerbitzu sozialetan eta osasun arloetan. Dena dela, sakabanatze horrek ez du zergatik praktiken eta instituzioen eraldaketa sakon bat ekarri behar. Berrikuntzak aldi baterako sistemaren tentsioak xurgatu ditzake, barne kontraesanak desagertu gabe. Horregatik, komeni da ere ekonomia sozialaren mugak azalaraztea, besteak beste, lan baldintza kaxkarrak ingurumen tradizionaletan, desberdintasun nabariak harreman sozialetan eta garapena bultzatzea ingurumenaren kalitatean eragin positiboak sortu gabe. Ezin da ahaztu ere ekonomia sozialak berak bakarrik ez daukala gaitasunik sakon errotutako joerak aldatzeko. Azken finean, ekoizpen, kontsumo eta banaketarako alternatiba praktikoak bilatzeko laborategi bat dela esan dezakegu. Ekonomia sozialaren tresnarekin pertsona eta komunitateen beharrentzat demokratikoagoak eta errespetagarriagoak diren arau berriak garatu daitezke garapen iraunkorraren perspektiban. Azken urte hauetan ekonomia sozialak eduki duen gorakadak erakusten du gaur egun ez duela hondar espazio bat okupatzen merkatua eta estatuaren artean. Ekonomia sozialaren tamaina baino gehiago kontuan hartu beharko zen esparru horrek daukan ahalmena eremu instituzionalean eragiteko. Bestalde, ekonomia soziala ezin da hertsiki ondasunen eta zerbitzuen ekoizle hutsa kontsideratu. Koordinaketa soziala eta politikoa bultzatzeko eragile indartsu bat izan daiteke (Laville et al., 2004). Ez hori bakarrik, ekonomia soziala zentzu batean Berrikuntza Sozial iraunkorraren hornitzailea da. Alde batetik, bere esperimentazioak antolaketa maila gainditzen du. Gainera, esparru instituzionalean parte hartzen du eta azkenik ekonomiaren beste gizarte-antolaketa eredu bat proposatzen du. Dudarik gabe, ekonomia sozialak duen erronketako bat bere ordezkaritza erabakiguneetan indartzea da. Kontuan hartzen baditugu ekonomia sozialaren jarduera mota desberdinak, antolaketa ereduak eta finantzaketa iturriak esan dezakegu oso anitza dela. Gainera, gaur egun oraindik elkarren arteko aitorpen instituzional txikia ematen da. Arriskua da ekonomia soziala zatitua eta ekonomia eta gizarteko erabakigune garrantzitsuenetatik isolatua mantentzea. Hau da, ekonomia sozialak barnera begira bizi bada, aktore publiko eta pribatuekin inongo harremanik gabe, bakarrik tokian tokiko erabakigunetan eragin dezake eta gainera efektu horiek denboran mugatuak izango dira. Ekonomia sozialak interes orokorrerako ondorio positiboak dituela erakusten ez badu eman dezakeen sentsazioa da polarizazioa eta bazterketa soziala eta ekonomikoa bultzatzen ari dela. Ekonomia sozialak sinesgarritasuna irabazten joateko eraiki nahi duen gizartearen ikuspegi argi bat islatu behar du. Normalean ekonomia soziala azaleratu egiten da helburu eta behar kolektiboei erantzuteko, maiz aktibitate-sektore berri edo azpigaratuetan, gauzak egiteko modu berriak proposatuz eta ekitatea, berdintasuna eta justizia sozialen baloreak aldarrikatuz. Beti ere ahalduntzeespiritu sozial eta kolektibo bat mantenduz eta irabazi pertsonalen gainetik helburuak mantenduz (Borzaga eta Defourny, 2004). Ekonomia soziala saiatzen da bete gabe dauden behar sozialak eta itxaropenak asetzen. Behar sozial horiek bete gabe daude enpresa kapitalistek ez dutelako etekin nahikorik ateratzen edo botere publikoek ez eraginkorrak direlako edo erantzuna atzerapenarekin ematen dutelako (Vienney, 1980). Ekonomia sozialak baliagarriak diren eta eskuragarri dauden produktuen eta zerbitzuen esparrua zabaldu egiten du merkatuak edo estatuak betetzen ez duelako. Baita ere aukera berriak ematen die baztertutako edo bigarren mailako aktoreei eta ahalduntze sozial edo kolektibo berriak piztu egiten ditu erakunde berriak sortuz. Gainera, ekonomia sozialak lagundu egiten du arau eta norma berriak instituzionalizatzen, bereziki lankidetza arloko barne antolaketako praktika mailan. Beste erakundeekin gertatzen den moduan ekonomia sozialeko erakundeen espazioa jarrera kontserbadore eta berritzaileen arteko tentsioen bitartez eraikitzen da. Gainera, esan dezakegu fase desberdinak daudela Berrikuntza Sozialaren bizitza zikloan (nobedadea, zabalkundea, heldutasuna, gainbehera) eta, azkenean, mugimenduaren amaiera instituzionalizazioarekin, gainbeherarekin edo pribatizazioarekin ematen da. Dena dela, Berrikuntza Sozialaren kasuan, instituzionalizazioa garaipenaren gailurra izan daiteke batzuetan joera horrek bere ekarpenak gizarte osora zabaltzea laguntzen duelako (Bouchard, 2006). Hau da, Quebec bezalako herrialde batean non bertako ongizate-estatuak ekonomia soziala aintzat hartzen duen, erakundetzea burokratizazio prozesu bat baino gehiago zerbait desiragarri bezala ikus daiteke. Ekonomia sozialaren bitartez egiten den Berrikuntza Sozialak ikuspegi global batetik hartuta aukera ematen du gai sozialak birformulatzeko eta birkokatzeko. Ikuspegi berri horrek ezeztatzen du gizartea eta ekonomiaren arteko dikotomia. Gainera, praktika horiek zalantzan jartzen ditu sektore pribatuaren eta publikoaren banaketa eta garapen ekonomikoa eta sozialaren arteko zatiketa. Praktika berri horiek koordinazio soziala eta politikoa eratzen laguntzen dute. Bouchard-en (2013) arabera bi faktore nagusiek laguntzen dute ekonomia sozialaren berrikuntzaren potentzialtasuna azaltzen. Lehenbiziko faktorea finantza-irabazien eta akzioen banaketa-debekuaren mugarekin lotuta dago. Irabaziak banatzeko muga horrek ekonomia sozialeko erakundeak ondasun publikoaren osagarri indartsua duten produktuak garatzeko partikularki erakargarriak bihurtzen dira. Batzuetan ekonomia sozialeko erakundeek estatuak baino ahalmen handiagoa daukate behar batzuk betetzeko. Besteak beste, eskaera zehatz batzuei arinago erantzun diezaiokete boluntarioen errekurtsoak erabiliz. Bigarren faktoreak ekonomia sozialaren esanahi zabalagoarekin lotura dauka. Atal honek ekonomia sozialaren beste funtzio batzuk kontuan hartzen ditu, hala nola, espazio demokratikoak eraiki, eskubide sozialen defentsa burutu edo gizarte-integrazioa bultzatu (Enjolras, 2002). Hau da, ekonomia sozialak joera dauka instituzioak birpentsatzeko, bereziki instituzio horiek ez badute gaitasunik eskaera sozial berriei aurre egiteko (Lévesque eta Vaillancourt, 1998). Hurbilketa historiko batek erakusten du berrikuntza prozesua fase desberdinetan ematen dela, maiz normak edo arauak erantzunez, alternatibak proposatuz eta azkenik alternatiba horiek erakundeetara eta jarduera-sektoreetara zabalduz. Horrek erakusten du ekonomia sozialak instituzioei aurre egiten diela arauak, legeak edo gizartearen baloreak erabilita. Ez hori bakarrik, batzuetan saiatzen da garapen ereduaren instituzio dimentsioa berriz ere definitzen, besteak beste merkatu, estatu, sare eta komunitatearen arteko erlazioak (Lévesque, 2006). Berrikuntzak beti ez badu ere gauzak egiteko aldaketa erradikalaren efektua, badu kasu batzuetan eragin zabala edo generikoa. Ikusi ditugun bi ikuspegi horiek berrikuntza soziala ekonomia sozialean garatzeko osagarriak dira. Lehenbizikoak ekonomia sozialaren potentzialtasuna erakusten du arazo sozialak saihesteko edo konpontzeko (Bouchard, 1999). Bigarrenak, berriz, Berrikuntza Sozialaren xedea azaltzen du, Berrikuntza teknologikoarekin gertatzen denaren kontra, merkatuak oso gutxi bultzatzen duena. Horregatik, ekonomia soziala errealitate konplexua delako diziplina anitzeko kontzeptualizazioa eskatzen du. 3.3 Ekonomia Soziala eta Berrikuntza Sozial Eraldatzailea Aurreko atalean aipatu den moduan une honetan, neoliberalismoak gidatutako globalizazioaren aroan bizi gara: kapitalismo globalak erabateko hegemonia dauka eta desberdintasunak hazten ari dira bai mundu mailan eta baita ere herrialde bakoitzaren barruan. Aro honetan, ekonomia sozialak bi arima ditu. Batetik, sistema kapitalistaren barruan integraturik, zenbait arloetan gero eta diferentzia gutxiago dago enpresa kapitalista eta ekonomia sozialaren artean. Bestetik, ordea, kapitalismoaren logikatik kanpo dauden hainbat elementu mantentzen ditu, eta etorkizuneko alternatibak posible direla pentsatzeko edo frogatzeko elementu garrantzitsuak izan daitezke. Anbibalentea dugu, beraz, ekonomia sozialaren egoera: i) batetik asimilatuta eta indiferentziaziorako joera du, eta bestetik ii) alternatibetarako hazitoki da edo izan daiteke. Hain zuzen ere, ekonomia sozialaren etorkizuneko pausoen esku dago balantza alde batera edo bestera eramatea. Testuinguru horretan, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen bidean, ekonomia sozialak ekarpen garrantzitsuak egin ditzake. Horretarako oinarrizko printzipioei eutsi, gaurkotu eta ekonomia sozialaren politika norabide horretan bideratzea izan behar du helburu nagusia. Horrek eskatzen du ekonomia sozialaren zenbait inertzia eta bizio sakonki aldatzea, eta ondo finkatzen ari diren zenbait arlo hobetzea. Esan daiteke ekonomia sozialaren esperientzia errealitate baliotsua dela. Bide bat egin du, eta egiten jarraitzen du, enpresa-demokrazia esperientzia bezala, horrek berekin dituen ekarpen, gorabehera eta kontraesan guztien artean. Baita ere, tokian tokiko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalarekin konpromisoko ibilbide bat osatu du. Zentzu horretan, estandarizazio kapitalistaren barruan esperientzia sozio-ekonomiko singular eta propio bat osatzen du, pista interesgarriak eskaintzen dituena historiako momentu honetan. Hala ere, ingurunea erritmo bizkorrean aldatzen ari da azken urteotan. Ekonomia sozialaren esperientzia justizia sozialaren inguruko arazoei erantzunez jaio zen, eta erantzun haiei eusten saiatu da egoera berrietara moldatuz. Horrela gaur egungo inguruneak bi erronka nagusi planteatzen ditu. Alde batetik, ekonomia sozialaren betiko muina izan den erakundedemokraziaren eta helburu moduan duen eraldaketa sozialaren erronka mantentzea. Eta bestetik, gaur egungo inguruneak sortzen dituen arazo berriei zuzenki erantzutea. Batzuetan, ekonomia sozialaren partaideek hein batean ahultasun ideologikoa eta norabide krisia bizi izan dute, testuinguru berri honetan kokatzeko orduan. Ekonomia sozialaren ibilbidean positiboak diren elementu askoren alboan elementu kezkagarriak ere ikusten dira azken urteotan. Besteak beste, soberania-organoen eta gobernu-organoen ahultzea joera teknokratikoen mesedetan, tokian tokiko jendartearekiko konpromisoa diluitzeko arriskua, internazionalizazioaren alde sozialari eta lurraldetasunaren artikulazioari buruzko gogoetarik eza, ideologizazioaren eta formazio kooperatiboaren atala indargabetzea, oinarri sozialean zentzu komunitarioa makaltzea, kontratatu kopuruaren hazkundea eta kooperatiba berrien sorreran inplikazioa txikiagoa izatea. Hau dela eta, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearentzat tresna estrategikoa izango den ekonomia soziala berreraiki behar da. Horretarako, ekonomia sozialaren oinarrizko elementuak berreskuratu ondoren garai berrietara egokitu behar dira. Ekonomia sozialak bi norabide handi landu behar ditu CRISESeko ikerlarien ikuspegitik urrunago joanez. Alde batetik, esperientzia sozio-ekonomiko berezi bat bezala sakontzea, enpresa-demokrazia gero eta erradikalagoa lortzea eta azpimarra hazkundean jartzeari utzi eta lehentasuna elementu kualitatiboetan ipintzea. Eta bestetik, konpromiso soziala indartu eta gaurkotu egin behar du. Bi norabide horiek elkarren osagarriak dira eta horien inguruan hainbat ildo bultzatu beharko dira: demokrazia parte hartzailea garatzea, ideia-lanketa, eztabaida eta formazio soziala eta kooperatiboa bultzatzea, lan baldintza duinak bermatzea, ingurumena errespetatzea, inguruarekiko ezaugarri sozial eta kulturalean txertatzea eta munduko hegoaldearen garapenerako lankidetzan eta tokian tokiko eraikuntzan parte hartzea. Datozen urteetan goian aipatu diren erronka nagusiak betetzen joaten hasteko komeni da ekonomia soziala ikuspegi integraletik hartzea eta gero, baita ere, bakoitza bere erakunde edo enpresa mailan aztertzea: barne demokrazian urratsak emateko, formazio arloan sakontzeko, konpromiso sozialean bideak lantzeko eta tokian tokiko garapenen eragile aktiboak bihurtzeko. Gainera, ekonomia sozialari aitortu behar zaio egun betetzen duen tokia. Ukaezina da bere barnean biltzen duen ahalmen ekonomikoa eta gizartearen antolaketari egiten dion ekarpena. Nahiz eta bere barnean atomizazioa eta sakabanaketa handia den, gizarte eraldaketarako agente nagusienetako bat kontsideratu daiteke. Aldi berean ekonomia sozialaren baloreak kontutan hartzen badira, eragin sozial handia eduki dezake erakunde eta enpresa antolaketan. Baita ere bertan lana egiten duten langileengan eta kokatuta dauden eskualde eta herrietan. Horregatik, ekonomia sozialak antolakuntza sozioekonomikoan izaera estrategikoa dauka eta gaur egungo ikuspegi ekonomizistatik aldentzeko tresna baliagarria izan daiteke egitasmo ekonomikoaren garapenean beste eredu gizatiarragoa eta beste balore herrikoiagoak txertatzen joateko. Dudarik gabe, ekonomia sozialaren barnean koordinazio espazioak sortzea beharrezkoa da informazioa trukatu, hausnarketak burutu eta ildo berriak zabaltzeko. Ezin da ahaztu ere partaideen heziketak duen garrantzia ekonomia sozialaren baloreekiko atxikimendua indartzeko. Gauza jakina da urteetan emandako bilakaerak ekonomia soziala errealitate aldakor baten aurrean jartzen duela, kolektibo horretara inguratzen diren partaideen profila eta ikuspegiak egun oso desberdinak direlarik. Ekonomia sozialak bertako beharrei eta bertako arazoei, bertako bitartekoekin, erritmoekin eta kolektibo horrek eskatzen dituen estiloekin erantzun beharko dio. Neurrira sortutako jantzia osatu beharko litzateke, beti ere orain arteko eskarmentua eta esperientzia praktikoa erabiliz. Gainera, hasiera hasieratik eraginkortasuna landuko da aplikazio praktikoari garrantzia emanez. Eredu ekonomikoan kontu handiarekin hartuko da ekonomia sozialaren eragina. Ekonomia sozialaren izpirituak demokrazia ekonomikoa, kogestioa, kopartaidetza eta langileen mugimenduarekiko artikulazio ideologikoa, politikoa eta organikoa landu beharko du. Ekonomia sozialaren aukera ere erabili behar da sistema kapitalista gainditzeko eta tokian tokiko mugimendu herrikoiaren proiektu sozio-politikoan integratzeko. Ildo hori azpimarratzen da ekonomia sozialak bat egiten duelako kultura kolektiboarekin eta iragan komunalarekin. Ekonomia sozialaz hitz egiten denean enpresa multzo eta elkarte eta esperientzia herrikoi eta komunitarioez hitz egiten ari gara. Bertan ondasun eta zerbitzuen ekoizleek ekoizpen bitartekoen jabegoa dute edo prozesu ekonomiko globalaren beste osagarriren baten gestio kolektiboa burutzen dute (banaketa, finantzaketa…). Hau da, bere jabegoan, funtzionamenduan eta gestioan parte hartzen dute. Egin den hausnarketa kontuan hartuta, ekonomia soziala osatzen duten enpresa eta erakundeen lehenbiziko sailkapen bat egin daiteke bete behar duten funtzioa edo konpondu behar dituzten arazoak kontuan hartuz. Irizpide horien arabera ekonomia soziala sei kategorietan sailkatu daiteke: Lehenengo, maila ertain eta altuko teknologia eta antolaketa egokia duten enpresa errentagarriak biltzen dira. Bertan langileek ekoizpen bitartekoen jabegoa dute. Bigarren, kapitalak alde batera utzi dituen enpresa eta sektoreekin topo egiten dugu, errentagarriak izateari utzi diotelako edo beste gune edo herrialde batean errentagarriagoak direlako. Orduan, langileak elkartu egiten dira beren esperientzia eta diruaren parte bat eskainiz (kalte-ordainketak, langabezia, e.a.) euren kontura enpresari segida emateko eta ekoizpenarekin jarraitzeko lanpostua mantentzearen truke. Enpresa horietako langileek ekoizpen-baliabideen jabegoaren gehiengoa edo osoa dute. Hori da, Elkarte Anonimo Laboralen eta Lan Elkarteko Kooperatiba batzuen jatorria. Hirugarren, baldintza kaskarrak dituzten norbanako ekoizleekin aurkitzen gara (merkatuak markatzen dituen produktuen prezioek ez dute balio gutxieneko sarrera bat bermatzeko). Banaka ez dute irtenbiderik aurkitzen edo hau ez da nahikoa bizi-irauteko. Aukera bakarra elkartzea da irtenbide bateratu bat aurkitzeko. Talde honetan ekonomiako sektore desberdinetako elkarte eta kooperatibak bilduko dira (nekazaritza, arrantza, industria, finantzak, zerbitzuak). Elkartzearen helburua merkatuaren aurrean beren baldintzak hobetzea da. Laugarren, badaude baliagarritasun sozialeko zerbitzu edo produktu batzuk, besteak beste kulturan, arlo sozialean edo ekologian. Baina, kapitalarentzat ez dira errentagarriak edo ideologikoki ez dira berarentzat interesgarriak. Horregatik bakarrik pertsonen ekimenarekin eta konpromisoarekin lortu daiteke proiektu horiek aurrera ateratzea. Pertsona horiek elkartu egiten dira ez dagoen zerbitzu hori sortzeko. Bosgarren, kontuan hartu beharko dira tokian tokiko ekoizpen eta bizitza esperientzia kolektiboak, gaur egungo eredu kapitalistaren alternatiba bezala garatzen direnak. Besteak beste, okupatutako zenbait herrien esperientziak. Seigarren, ekonomia sozialaren barruan sartu daitezke herri ekimenetatik jaio diren elkartzeesperientziak helburu sozialeko produktuak edo zerbitzuak ekoizteko eta kontsumitzeko, besteak beste kontsumo-taldeak, gaur egungo eskaintza publikoak edo pribatuak betetzen ez dituelako. Aldi berean, gizarte kolektibo eta komunalaren aldeko jarrerek ekonomia sozialaren aldeko esperientzia desberdinak balioztatu egiten ditu. Horiek, gizarteko sektore langile eta aurrerakoiek bizitza baldintzak kontrolatzeko eta menperatzeko egiten ari diren esfortzua islatzen dute. Azken finean, erronka nagusia da ekonomia soziala ere gizarte zibilaren eta herri mugimenduaren aldeko proiektu batean artikulatzea. 3.3.1 Taula: Ekonomia Sozialaren sailkapena 1.-Maila erdi eta altuko teknologia duten enpresak. Enpresa errentagarriak. 2.-Kapitalak alde egin ondoren langileak elkartu egiten dira. Elkarte Anonimo Laboralen eta Lan Elkarteko Kooperatiba batzuen jatorria. 3.-Baldintza kaskarrak dituzten norbanako ekoizleak elkartu egiten dira irtenbide bateratu bat aurkitzeko. Ekonomiako sektore desberdinetako elkarte eta kooperatibak (nekazaritza, arrantza, industria, finantzak, zerbitzuak). 4.-Baliagarritasun sozialeko produktu edo zerbitzu batzuk ekoizteko elkartu egiten dira. Kapitalarentzat ez dira errentagarriak edo ideologikoki ez dira interesgarriak. 5.-Tokian tokiko ekoizpen eta bizitza esperientzia kolektiboak. Gaur egungo eredu kapitalistaren alternatiba bezala garatzen direnak. 6.-Herri ekimenetatik jaio diren elkartzeesperientziak, helburu sozialeko produktuak edo zerbitzuak ekoizteko. Gaur egungo eskaintza publikoak edo pribatuak betetzen ez dituelako. Iturria: Geuk egina (2018) Laburbilduz, Berrikuntza Sozial Eraldatzailea bultzatzen duen ekonomia sozialaren mamia ulertzeko lau aspektu kontuan hartuko dira: Lehenik globalizazio neoliberalari aurre egiteko giltzarria da. Ekonomia sozialak tresna garrantzitsuak ditu globalizazioari arrakastarekin aurre egiteko. Lau gaitasun azpimarratuko dira. Batetik, Lurraldetasuna dugu. Enpresa horietako langile-enpresariak orokorrean lurraldean txertatutako gizon-emakumeak dira eta maiz beren lurraldea garatzeko eta bertan bizitzeko apustua egiten dute enpresen lekualdatze-joerari aurre eginez. Bestalde, Elkartzeko ahalmen handia nabarmentzen da. Ekonomia sozialak bizitasun handia erakusten du elkartzeko, enpresa-taldeak sortu eta zerbitzuak eta estaldura elkarteak eraikitzeko. Bide horretatik eskala-ekonomiak eta arrazionalizazio-ekimenak lortu ditzake, besteak beste, planifikazioan, ikerketa eta garapenean, espezializazioan, dibertsifikazioan, komertzializazioan, finantzaketan eta interes komunean. Horrela lortzen dugu ekoizpenunitate bakoitzaren aukera mugatuak gainditzea. Hirugarrenez malgutasuna dago. Malgutasuna zentzu onean ulertuta etor daiteke ekonomia sozialeko langile-enpresariak erakundearen nortasunarekin eta helburuekin bat egiten dutelako. Malgutasun hori zehazten da enpresa horietan errekurtso zehatzak daudelako momentu jakin batean hobeto maniobratzeko. Bestalde, malgutasun hori era orekatuan erabili behar da, alde negatiboak (adibidez, auto-esplotazioa) saihesteko eta positiboak (adibidez, autogestio-esperientziaren sendotzea eta garapena) indartzeko. Azkenik, komunitatearen garapena hartzen da kontuan. Komunitatearen garapen hori lortu daiteke ekonomia sozialaren bitartez ekoiztutako plusbalioaren zati bat bideratzen bada tokian tokiko industria, hezkuntza, gizarte-laguntza edo ikerketa finantzatzeko. Oinarritik kontrolatutako prozesua izan beharko luke, komunitateko garapen ekonomikoa, autogestioa eta jabetza soziala, egitura komunitarioen demokratizazioa eta sustapen materiala, soziala, politikoa eta kulturala bultzatzeko. Bigarren aspektua ekonomia soziala eta tokiko burujabetza da. Modu orokor batean erronka nagusia ekonomia soziala eta autogestioaren bitartez tokian tokiko proiektu propio bat garatzea izango zen langile eta herri mugimenduarekin bat eginez. Hau da, ekonomia sozialak sindikatuekin eta langile mugimendu osoarekin artikulazio ideologikoa eta politikoa behar du gero tokian tokiko instituzioekin elkarlan aurrerakoia burutzeko. Hala ere, gaur egun ekonomia sozialaren gehiengoan artikulazio organiko hori ez da ematen eta artikulazio ideologikoa eta politikoa oso mugatua da. Hirugarrenez, ekonomia soziala eta eredu propioaren arteko uztarketa dago. Ekonomia soziala langile eta herri mugimenduarekin artikulatzearen klabea askatzen bada gero errazagoa izango da autogestio errealitate hori garapen eredu propio batean txertatzea. Horretarako zenbait orientabide plazaratuko ditugu: i) ekonomia soziala uler daiteke tokian tokiko gizarte eraldaketarako tresna garrantzitsu bat bezala; ii) ekonomia soziala bihur daiteke langile klasearen sustapenerako tresna bat eta, aldi berean, protagonista ekoizpen, banaketa, zerbitzu eta hezkuntza arloetan eta enpresaren gestioaren esparruan; iii) ekonomia sozialak herriaren interesak defendatu behar ditu eta saiatu behar da multinazionalen metaketa ekonomikoaren eredua neutralizatzen; iv) nahiz eta ekonomia kapitalistan murgilduta egon, ekonomia sozialak, eguneroko praktikatik abiatuta, ahalmena erakutsi behar du eredu kapitalista gainditzeko eta proiektu soziopolitiko eraldatzaile berri batean txertatzeko. Integrazio horrek artikulazio integral bat eskatzen du arlo sozial, politiko eta ideologikoarekin. Hau da, Ekonomia sozialaren eraginkortasun ekonomikoak lurraldearen garapen sozial, politiko eta kulturalarekin bat egin beharko luke; v) aztertu beharko da zein den ekonomia sozialaren ahalmena emantzipaziorako eredu propioa garatzeko. Ekonomia sozialak bat egin beharko du tokian tokiko ezaugarriekin proiektu komunal bat burutzeko eta estatu sozialismoen porrotak gainditzeko. Alde batetik, boterea eta jabegoa komunitate osoan birbanatzeko beharra azpimarratuz eta bestetik, parte hartzea, autogestioa eta kontra-botere espazioak dinamika eta mundu-ikuskera berri baten barruan txertatuz. Laugarren adierak ekonomia soziala eta gizarte-ekintza uztartzen ditu. Bere garrantzi handiagatik aipamen berezia merezi du kooperatibek duten betebeharra gizarte-ekintzei buruz. Horiek, kontuan hartuta beren jatorria eta helburuak, babes berezia dute zenbait ataletan, horien artean babes fiskala. Kooperatibek Elkarteen Zerga txikiagoa ordaintzen dute baina horren truke etekinen zati bat beren jarduera burutzen duten lurraldeko gizarteekintzetara bideratu behar dute. Gai hori garrantzi handikoa da, lurralde bateko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren beharra planteatzen denean. Gizarte-ekintzen Funtsak komunitate sozialenak dira. Ondorioz, bertako hiritarrek eta gizarte-mugimenduek parte hartu beharko lukete funts horien banaketa-erabakietan. 3.4 Ekonomia Sozial Eraldatzailearen giltzarri nagusiak Aurreko atalean aipatu den moduan une honetan, neoliberalismoak gidatutako globalizazioaren aroan bizi gara. Kapitalismo globalak erabateko hegemonia dauka eta desberdintasun ekonomikoak eta sozialak handiak dira bai mundu mailan eta baita ere herrialde bakoitzaren barruan. Aro honetan, ekonomia sozialak bi arima ditu. Batetik, sistema kapitalistaren barruan integraturik, zenbait arloetan gero eta diferentzia gutxiago dago enpresa kapitalista eta ekonomia sozialaren artean. Bestetik, ordea, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen dinamika desberdinak garatzen ari dira zenbait esparruetan, kapitalismoaren logikatik kanpo. Kasu horretan, ekonomia sozialak eraldaketarako potentzialitatea dauka eta bide batez zeregin handia bete dezake desberdintasun ekonomiko eta sozialei aurre egiteko eta bide horretatik beste garapen eredu bat eraikitzen laguntzeko. Horregatik esan daiteke eraldaketan oinarritutako ekonomia soziala Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen pieza bat dela. Hain zuzen ere, Ekonomia Sozial Eraldatzaile hori definitzeko hurrengo giltzarri nagusiak kontuan hartuko dira: (1) Ekonomia Sozial Eraldatzailea Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptuaren parte da. Hau dela eta, Ekonomia Sozial Eraldatzailea Berrikuntza Sozial Eraldatzailearentzat tresna estrategikoa da. Horrekin batera, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen harrobia eta sustatzailea izan daiteke. Hau da, Ekonomia Sozial Eraldatzaileak beste mugimendu eta dinamika sozialekin batera gaitasun handia eduki dezake prozesu eraldatzaileak martxan ipintzeko. Horretarako, Ekonomia Sozial Eraldatzaileak bi esparru nagusi jorratzen ditu. Alde batetik, esperientzia sozio-ekonomiko berezi bat bezala garatzen da, enpresademokrazia gero eta erradikalagoa lortzeko eta azpimarra hazkundean jartzeari utzi eta lehentasuna elementu kualitatiboetan ipintzeko. Eta bestetik, konpromiso soziala indartu eta gaurkotu egiten du. Bi norabide horiek elkarren osagarriak dira eta horiek sendotzeko hainbat ildo lantzen dira: demokrazia parte-hartzailea garatu, ideia-lanketa, eztabaida eta formazio soziala eta kooperatiboa bultzatu, lan baldintza duinak bermatu, ingurumena errespetatu, inguruarekiko ezaugarri sozial eta kulturalean txertatu eta munduko hegoaldearen garapenerako lankidetzan eta tokian tokiko eraikuntzan parte hartu. (2) Ekonomia Sozial Eraldatzaileak Ekonomia Solidarioaren adiera darama bere barnean. Hain zuzen ere, Ekonomia Solidarioaren adiera ekonomia sozialaren kontraesanak gainditzeko bide gisa proposatzen da. Hortaz, ekonomia solidarioaren proposamenarekin, ekonomia sozialaren interpretazio tradizionalak dituen zenbait muga gainditzea litzateke helburua, bestelako enpresa errealitateak aintzat hartuz (laneratze enpresak, bidezko merkataritzakoak edo finantza etikoen esparrukoak) eta teoria neoklasikoak eskaintzen ez dituen lanabes analitikoak proposatuz, beti ere, ekonomia ulertzeko eta praktikan jartzeko bestelako moduak teorizatu eta azaltzeko. Ekonomia solidarioaren proposamen horrek, beraz, ekonomia sozialaren kontzeptua gutxienez hiru arloetan zabaldu nahi du: i) antolaketa esparruan, ekonomia sozialak aintzat hartzen ez dituen zenbait dinamika eta enpresa errealitateak barneratuz (laneratze enpresak, bidezko merkataritza, finantza etikoak…); ii) maila politikoan, ekonomia sozialaren funtzio politikoaren sakontzea proposatuz, eta iii) esparru teorikoan, teoria ekonomiko hegemonikoen aurrean korpus teoriko berri baten eraikuntzan parte hartuz. (3) Ekonomia Sozial Eraldatzaileak lau ezaugarri nagusi ditu. Ekonomia Sozial Eraldatzailearen edukia ulertzeko lau aspektu kontuan hartuko dira. Lehenbizi, ekonomia sozial eraldatzaileak globalizazioari aurre egiteko tresna izango da, lurraldetasuna, elkartzeko ahalmena, malgutasuna eta komunitatearen garapena landuz. Bigarren, ekonomia sozial eraldatzaileak bertako sindikatuekin eta langile mugimenduarekin artikulazio ideologikoa eta politikoa eratuko du gero tokian tokiko instituzioekin elkarlana burutzeko. Hirugarren, ekonomia sozial eraldatzailea autogestioan oinarritutako garapen eredu propio baten ezinbesteko pieza izango da. Azkenik, laugarren atalean, ekonomia sozial eraldatzailea gizarte-ekintzari laguntzeko bitartekoa kontsideratu daiteke, lortutako etekin ekonomikoen zati bat lurraldeko gizarte-ekintzetara bideratuz, lurraldeko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren beharrei erantzuten joateko. 3.4.1 Taula: Ekonomia Sozial Eraldatzailearen giltzarri nagusiak 1.-Ekonomia Sozial Eraldatzailea Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptuaren parte da: -Ekonomia Sozial Eraldatzailea Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen tresna estrategikoa da. -Ekonomia Sozial Eraldatzailea Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen harrobia eta sustatzailea da. -Prozesu eraldatzaileak martxan ipintzeko Ekonomia Sozial Eraldatzaileak bi esparru osagarri jorratzen ditu: .Esperientzia sozio-ekonomiko berezi bat bezala sakondu: .enpresa-demokrazia gero eta erradikalagoa lortu. .lehentasuna elementu kualitatiboetan jarri. .Konpromiso soziala indartu eta gaurkotu: -Bi norabide horiek sendotzeko ildoak: .demokrazia parte hartzailea garatu. .ideia-lanketa, eztabaida eta formazio soziala eta kooperatiboa bultzatu. .lan baldintza duinak bermatu. .ingurumena errespetatu. .inguruarekiko ezaugarri sozial eta kulturalean txertatu. .munduko hegoaldearen garapenerako lankidetzan eta tokian tokiko eraikuntzan parte hartu. 2.-Ekonomia Sozial Eraldatzaileak Ekonomia Solidarioaren adiera darama bere barnean: -Ekonomia Sozialaren interpretazio tradizionalaren mugak eta kontraesanak gainditzen ditu. -Ekonomia sozialaren kontzeptua zabaldu egiten du: .antolaketa esparruan: ekonomia sozialak aintzat hartzen ez dituen zenbait dinamika eta enpresa errealitateak barneratzen ditu (laneratze enpresak, bidezko merkataritza, finantza etikoak…) .esparru politikoan: ekonomia sozialaren funtzio politikoa sakondu egiten du. Hau da, ekonomia birpolitizatu egiten da. .esparru teorikoan: teoria ekonomiko hegemonikoei aurre egingo dien korpus teoriko berri baten eraikuntzan parte hartuko du. 3.- Ekonomia Sozial Eraldatzailearen lau ezaugarri nagusi: 1.-Globalizazio neoliberalari aurre egiteko lanabesa: .lurraldeari lotua: enpresa horietako langile-enpresariak orokorrean lurraldean txertatutako gizon-emakumeak dira. .bizitasun handia elkartzeko: enpresa-taldeak sortu; zerbitzuak eta estaldura taldeak eraiki. .malgutasuna: zentzu onean ulertuta erabiliko da momentu jakin batean hobeto maniobratzeko eta alde negatiboak saihesteko. .komunitatearen garapena: ekonomia sozialaren bitartez lortzen den plusbalioaren zati bat tokian tokiko beharretara bideratu. 2.-Tokian tokiko artikulazio ideologikoa eta politikoa burutzeko tresna: .ekonomia sozialak sindikatuekin eta langile mugimenduarekin artikulazio ideologikoa eta politikoa burutu. .ekonomia sozialak tokian tokiko instituzioekin elkarlana antolatu. 3.-Garapen eredu propio bat eratzeko pieza: .ekonomia soziala tokian tokiko gizarte eraldaketarako tresna garrantzitsua. .ekonomia soziala langile klasearen sustapenerako bitartekoa. .ekonomia soziala herriaren gehiengoaren interesak defendatzeko . .ekonomia sozialak, eguneroko praktikatik hasita, ahalmena erakutsi proiektu soziopolitiko eraldatzaile batean txertatzeko. 4 KAPITULUA: BERRIKUNTZA SOZIAL ERALDATZAILEA ETA GOBERNANTZA Kapitulu hau jorratzen hasteko Lévesque-ren (2013) hausnarketa jarraituko dugu. Bere ustez, Bigarren Mundu-Gerra amaitu eta gero Berrikuntza Sozialak indar handia hartu zuen administrazio publikoan. Hala ere, garai horretan "berrikuntza" termino hori ez zegoen zabaldua eta azentua ipini zen sasoi horretan aurrera eraman ziren erreforma politiko nagusietan, besteak beste, garatutako herrialdeetan ongizate-estatuak eraikitzen joateko asmoz (Esping-Andersen, 1990). Dena dela, azken bi hamarkadetan berrikuntza administrazio publikoan eta zerbitzu publikoetan zerbait ohikoa bihurtu da. Berrikuntza Sozialaren inguruan eman den interes gorakada hori 80ko hamarkadan hasi zen New Public Management (NPM) paradigman oinarritutako erreformei esker (Osborne eta Gaebler, 1993). Hasiera batean, Berrikuntza Sozialeko ekimenak NPMren inguruan garatu badira ere, gero, Berrikuntza Soziala zabaldu da Administrazio Publikora eredu alternatibo eraldatzaileak eraikitzeko asmoarekin. Dudarik gabe, administrazio publikoa esparru aberatsa bihurtu da Berrikuntza Soziala aplikatzeko. Nolanahi ere, Berrikuntza Sozial hori ikuspegi desberdinetatik ipiniko da martxan. Berrikuntza Sozialak esanahi orokor bat dauka. Esan dezakegu prozesu bat bezala ulertzen dela konpondu gabeko arazo sozialei irtenbide bat emateko. Dena dela, Berrikuntza Sozialaren kontzeptua gehiago sakontzen badugu kontuan hartuko dugu zein motakoak diren berrikuntza horiek sortu dituzten harreman sozial berriak, bai gestio eta koordinazio arloan eta, baita ere, botere eta arautze esparruan. Administrazio publikoan eta zerbitzu publiko gehienetan ematen den Berrikuntza Soziala gehienetan erakundetzearen bitartez zabaldu da. Hain zuzen ere merkatu indarren bitartez baino gehiago autoritate publikoek Berrikuntza Soziala onartu eta bultzatu dutelako. Ez hori bakarrik, estatuaren eginkizuna garrantzitsua da merkatu eta merkatu gisako egoeretan, eta estatuak zuzendutako birbanaketak finkatu egiten du oinarrizko zerbitzuen eskaera. Zerbitzu publikoetan produktuaren berrikuntza maiz antolaketa berrikuntzak izaten dira eginkizunaren banaketa, edukia, gaitasunen izaera edo koordinaketa berrantolatu egiten direlako zerbitzua aldatzen denean (Callon, Larédo eta Rabeharisoa, 1997). 4.1 New Public Management Bestalde, zenbait eremu geografikoetan erraztasun handiagoarekin garatzen da Berrikuntza Soziala, hori da NPMaren paradigma herrialdeetan modu ezberdinean garatzeko arrazoi nagusia (Bezes, 2009). Gainera, denboraldi historiko batzuetan beste batzuetan baino samurrago burutzen da Berrikuntza Soziala. Bereziki krisi handiak eman direnean horiek gainditu dira jarduera eta sektore desberdinetan berrikuntza generikoak aplikatuz. Azken gertakari horrek atea irekitzen die berrikuntzen klusterrei. Krisi ondorengo berrikuntza ez da ezustean zabaltzen. Paradigma sozio-tekniko batek lagunduta garatzen da, arazo, metodo eta irtenbide posibleen ikuspegi berri bat ezarriz (Freeman, 1991). Berrikuntza teknologikoa aplikatzen duen paradigma sozio-tekniko hori Berrikuntza Soziala aplikatzen duen paradigma sozial batekin lotuta dago. Paradigma mota berri horrek berrikuntza erradikalaren ernalketa laguntzen du. Besteak beste, jakinduria esparru berrietara eramateko Berrikuntza Soziala sortzen du baino, aldi berean, berrikuntza inkrementala eta arrunta errazten du. Paradigma sozietarioak gainera berrikuntza atzerabiderik gabeko puntura eramango duen dinamikaren alde egingo du. Paradigma berri batek indarra hartzeko aurretik paradigma zaharrak erakutsi behar du ez dela gai dauden arazo sozialei eta eskaerei erantzuteko. Ez hori bakarrik paradigma berri baterantz trantsizioa egiteko beharrezkoa da aliantza politiko eta sozialak eraikitzea eta botere harremanak aldatzea. Gainera, aldaketa horiek gauzatze berriak ekartzen ditu ikasteko eta bereganatzeko bide berriak hartuz eta tresna berriak erabiliz (Hall, 1993). NPM bezala ezagutzen den paradigmak Berrikuntza Soziala aplikatzen du, bereziki antolaketa arloan eta maila instituzionalean. XXI. mendearen hasieran munduko estatu-nazio askok esfortzu handiak egiten ari dira gobernatzeko modua aldatzeko eta berrikuntzaren kultura gobernuetako burokrazian txertatzeko. 1979an Margaret Thatcher eta 1980an Ronald Reagan boterera iritsi zirenean estatu-erreformen abiapuntu indartsua finkatu zuten. Nahiz eta erreforma horiek eskuinak bultzatuta eta pentsamendu neoliberalarekin garatuak izan ziren beste kasu batzuetan, berriz, zentro-ezkerreko gobernuek martxan ipini zituzten, horien artean, 1984ko Zelanda Berriko gobernu laborista eta 1983ko Australiako gobernu laborista, ondoren 1992an Bill Clinton eta 1997an Tony Blair. Suedia eta Holanda bezalako beste herrialde batzuetan erreformak ez ziren hain ideologikoak izan. Pragmatismoan oinarritu ziren gehiago. Egin diren zenbait azterketetan ondo identifikatzen dira erreforma horien atzean zeuden koalizioak eta aliantzak. Wood-ek (1995), adibidez, erreforma horien atzean kontabilitateenpresen, finantza-bitartekarien, enpresa-aholkularien eta negozio-eskolen arteko koalizioak identifikatzen ditu. Hau da, profesional eta interes korporatiboen guneak osatzen dira. Gainera estatuaren barnetik ere laguntza ematen da norabide horretan urratsak emateko. Testuinguru horretan ekonomia neoklasikoan hezitako goi mailako gestore publikoek klase berri bat sortzen dute lan analitikoa burutzeko, kontrola areagotzeko eta bide batez errutina gutxitzeko. Estatu-nazioetan klase ertaineko sektore batek interes berezia erakusten du zerbitzu publikoek hobetzeko eta aldi berean zergak gutxitzeko. Horretarako proposatzen du merkatua zerbitzu publikoetan sartzea. Mugimendu sozialetan lan egiten duten gizarteko beste sektore batzuk, berriz, erabiltzaileen parte hartzean oinarritutako zerbitzu publikoen aldeko erreformak bultzatu nahi dituzte (Aucoin, 1995). Zenbait tokietan, gainera, hiritar talde batzuk eskaera formalak egingo dituzte administrazio publikoa deszentralizatzeko (Moulaert, 2009; Klein, 2008). Gobernuak erreformatzeko mugimendu horiek Munduko Bankua, Nazioarteko Diru Funtsa, Nazio Batuen eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea bezalako nazioarteko erakunde handien babesa jaso zuten. Munduan zehar zenbait lehiaketa ere antolatu ziren berrikuntza zerbitzu publikoetan bultzatzeko. Esan dezakegu New Public Management gobernuaren eginkizunaren inguruko ideia berrien multzoa dela. Baita ere kudeaketa-berrikuntza sektore publikora eramateko bilduma (Van de Walle eta Hammerschmid, 2011). Ideien munduan, NPMek beste gestio eskola batzuei itzala egin die. Dena dela, NPM planteamendua aurrera eramaterako garaian kontuan hartu behar da bi eskola daudela: i) Ekonomia instituzional berria, aukeraketa publikoaren teoria, monetarismoa eta eskaintzan oinarritutako ekonomia bere barnean duela, eta ii) Kudeaketa joera berriak, kudeaketa teoriak eta negozio-motibazioaren psikologia nahastuz. Bi planteamendu teoriko horiek negozio pribatua sektore publikoan sartzearen alde daude eta aldi berean berrikuntzaren alde. Horrekin batera, zalantzan ipintzen dituzte administrazio publikoen balio tradizionalak, horien ordez eraginkortasunaren, sormenaren eta arriskuak hartzearen alde daude. Dena dela, bi planteamendu horiek, kudeatzaileek eduki behar duten autonomiari buruz, iritzi desberdinak dituzte. Lehenbizikoan, ekonomia instituzional berrian, lehiakortasuna eta finantza-pizgarriak klabeak dira nagusia asebetetzeko. Bigarrenean, new public management planteamenduan, berriz, kudeatzaileengan sinestea bilatzen da autonomia eta askatasun handiagoa emanez eta horrekin berrikuntzarako aukera handiagoak bilatuz (Pollitt eta Dan, 2011). Hood (1991) lehenbizikoa izan zen NPM planteamendu ezin hobea bezala ezaugarritzen, hurrengo elementuak erabiliz: i) gestio profesional aktiboa sektore publikora eraman: horrek dakar antolaketa publikoaren buruan dauden arduradunei autonomia gehiago ematea, ardurak hobeto banatzeko eta antolatzeko; ii) errendimendua neurtzeko neurri eta estandar esplizituak ezarri: nahi badugu betekizunen ebaluaketa kuantitatiboa egin helburuak eta adierazleak ondo zehaztuak egon behar dira; iii) outputen kontroletan enfasi handiagoa jarri: zenbait berrikuntza proposatu daitezke errendimendu-hobekuntzak sustatzeko; iv) sektore publikoan unitateen bereizketa bultzatu: ildo horren helburua kudeaketa eta gestio sistemak deszentralizatzea da, erlatiboki independenteak diren unitate operazionalekin eta kudeatzaileak aurrekontuak antolatzeko margen handiarekin, hori dena eraginkortasuna hobetzeko; v) sektore publikoan lehiakortasun handiagoa lortu: unitateen arteko lehiakortasunaren bitartez asmoa da kostuak gutxitzea eta eraginkortasuna handitzea; vi) gestio-praktikan sektore pribatuko estiloei garrantzia eman: sektore publikoan sektore pribatuko gestio-tresnak sartu, besteak beste, langileen kontratazioan malgutasun handiagoa ezarriz, eta vii) errekurtsoak erabiltzerakoan diziplina eta zuhurtasuna erabili: administrazio publikoa zorrotzagoa izatera bultzatu nahi da, kostuak gutxitzeko, bereziki giza errekurtsoetan. NPMren definizio hori britainiar esperientzian inspiratzen da eta gobernu desberdinen dokumentuetatik hartutako elementuak biltzen ditu, bereziki anglo-saxoi herrialdeetan. Dena dela definizio hori, formulatu den lehenbizikoa izanik, hasierako puntua bezala kontsideratu dezakegu. Beste ikerlari batzuk euren definizio propioa kaleratu zuten. Azkenik, paradigma horrek aukerak ematen ditu administrazio publikoan Berrikuntza Sozialean espazio berriak sortzeko. 4.2 Gobernantzan aire berriak Estatu-erreformak eta berrikuntza olatu berriak bi urratsetan emango dira. Lehenbizikoa, 80ko hamarkadan hasiko dena, ekonomiaren liberalizazioan, enpresa estatalen pribatizazioan eta gastu publikoaren murrizketan zentratuko da, hori dena, monetarismoaren teoriak eta eskaintzan oinarritutako ekonomiak lagunduta (Bezes, 2009). Bigarren urratsa, berriz, 90eko eta 2000ko hamarkadetan garatzen dena, gehiago arduratuko da administrazio-erreformak egiten eta estatua modernizatzen, gehienbat zerbitzuak eraginkorragoak bihurtuz eta erabiltzaileentzat arduratsuagoak eginez. Gainera, azken urrats horrek gestio eta zerbitzuaren entregaren inguruko berrikuntza sortuko du (Van de Walle et al., 2011). Goian eztabaidatu ditugun NPMren ezaugarriak abiapuntu bezala hartuta, Berrikuntza Soziala norabide askotan banatzen da. Kudeatzaileentzat autonomia gehiago lortzeko asmo horretan, gidatzea eta arraun egitearen arteko diferentziak kontuan hartuta eta misioak finkatutako norabidea zehazturik berrikuntza mota asko lortu daitezke. Helburua betetzeko eta eraginkortasuna lortzeko saiakerak espazio berri bat sortzen du outputak neurtzeko eta kudeaketa eta aurrekontu ataletan adierazle berriak definitzeko. Era berean, emaitzen jarraipenari prozesuei baino garrantzi handiagoa emateak ekarri du, bezeroari begirako berrikuntzaren bitartez, zerbitzuen kalitatea hobetzea. Zerbitzu publikoak espezializatutako unitate zerbitzu desberdinetan banatzen direnean berrikuntzarako espazio berri bat sortzen da. Espazio horretan, erlatiboki independenteak diren agentziak agertzen dira, lankidetzak ere kontuan hartu beharko ditugu, horien artean publiko-pribatuak, eta deszentralizazio joerak erregio eta toki mailetara zabalduko dira. Sektore publikora lehiakortasun handiagoa eramateko ondorengo elementuak sustatu behar dira: i) zuzendaritza zentrala eta agentzien arteko kontratuzko edo erdi-kontratuzko prozesuak birdiseinatu; ii) lehiaketa eta lizitazioak ugaritu; iii) irabazi-asmorik gabeko sektoreari, ekonomia sozialari eta sektore pribatuari irekitako koasimerkatuak ezarri. Sektore pribatuan oinarritutako kudeaketak eta bezeroek gidatutako gobernuek berrikuntza sustatzen dute kudeaketa eta antolaketa modu aitzindariak, langileak kontratatzeko eta ordaintzeko sistema berriak eta lan antolaketa eredu irudimentsuak lortzeko. Hau da, baliabide publikoak diziplina handiagoarekin kudeatu direnean produktibitatea igo eta kostuak gutxitu egin dira. Bereziki, giza baliabideen kostuak txikitu dira, orokorrean borondatezko erretreta bultzatuz. Azken hamarkadan itsura du NPMk bere gailurra jo duela eta eredu berriak agertzen hasten direla. Hiru dira gehien aipatzen diren bide berriak. Alde batetik, Weberren estatu berria izendatu dezakegu. Estatuaren legitimazio berria lortu nahi da balio ez-ekonomikoetan eta sozietate-arazoetan azentua jarriz. Bestetik, hor ditugu estatua, gizarte zibila eta merkatuaren arteko erlazioak aztertzen dituzten teoriak. Azkenik, berriz, gobernugobernantza teoriak ditugu gidaritza horizontal eta bertikalaren inguruan, gizarte sarea deituriko ereduarekin (Vries, 2010). Public Value Management hurbilketak aztertzen duen moduan hiru ikuspegi horiek atal desberdinetan gainezarri egiten dira, bereziki gobernantza eta berrikuntza arloetan (Benington eta Moore, 2011). Administrazio publikoari dagokionez, 2000ko hamarkadan gorantz doan eredu berri bat ikus dezakegu, gobernantza Integratzailea bezala ezagutzen dena. NPM ereduan oinarritutako erreformek ongizate-estatua (welfare state) zerbitzuak emateko erlatiboki independenteak diren aktore anitzen ongizate nahasketa (welfare mix) batean bihurtu dute (Evers eta Laville, 2004). Horretarako gobernuek sareak osatu dituzte interes publikoa bermatuko dituzten jarduerak gauzatzeko. Hau da arrazoia gobernantza eredu asko plazaratzeko, bakoitza bere izen propioarekin. Besteak beste, sare gobernantza, banatutako gobernantza publikoa, gobernantza integrala, gobernantza batua, gobernantza holistikoa, gobernantza publiko berria, digital garaiko gobernantza, elkarlaneko gobernantza eta erabateko gobernantza. NPMrekiko diferentzia handiena da eredu berri horiek ez direla bakarrik gidaritzan zentratzen. Baita ere garrantzia ematen diote jarraipenari, inplementazioari eta zerbitzua emateari. Gainera, lankidetzan eta koordinaketan oinarritzen diren eredu berri horietako batzuk gobernantzaren rola azpimarratzen dute (Van de Walle et al., 2011). Zentzu horretan, balio publikoaren kudeaketak azterketa berezia egitea eskatzen du. Azken hurbilketa horretan esparru publikoaren gobernantzak eztabaidatzeko eta erabakitzeko sareak sortzea balio publikoak lortzeko eskatzen du (Stoker, 2006). Azken eredu berri horren ezaugarri nagusienak hurrengo hauek dira: i) esku hartze publikoaren helburua balio publikoak indartzea izango da; ii) interesatuta dauden guztien aitorpena egin behar da euren parte hartzea bermatzeko; iii) zerbitzuak emateko momentuan mentalitate irekia erakutsi beharko da zerbitzu publikoen baloreak aplikatuz, eta iv) zerbitzu publikoak eskaintzeko garaian egokitzeko eta ikasteko gaitasuna beharrezkoa da. Parte hartzean oinarritutako gobernantzan esku hartzen duten aktoreek ezin dute bakarrik zerbitzuen koprodukzioan parte hartu. Baita ere politika publikoen koproduktoreak izan behar dute (Vaillancourt, 2009). Kudeatzaileek esfortzu handia egin beharko dute ikasteko eta epe luzeko harremanak lantzeko gaitasuna erakutsi beharko dute, hain zuzen ere, eredu horretan asko baloratzen delako balio publikoak lankidetzan eraikitzeko ahalmena (O`Flynn, 2007). NPM ikuspegia kontuan hartzen badugu, berrikuntza ekoizleek hasi eta zabaltzen dute. Horretara iristeko NPMk bi eskaera egiten ditu. Alde batetik, "utzi kudeatzaile publikoak berrikuntza egin dezaten" zuzendaritza hurbilketak esaten duen moduan. Bestetik, berriz, "kudeatzaile publikoak berrikuntza egitera bultzatu" barnera begira presioa erabiliz eta kanpora begira lehiaketa sortuz. Laburbilduz, NPMk erreferentzia bezala enpresa-ekimen kapitalista dauka eta alde batera uzten ditu presio politiko-administratiboaren erantzunak (Verhoest, Verschuere eta Brouckaert, 2007). Ikuspegi horretatik berrikuntza irekia baino gehiago itxia bezala sailka dezakegu (Chesbrough, 2003). Lankidetza gobernantzaren eremuaren barnean, bezeroak barnean hartzen dituen berrikuntza izanik, berrikuntza irekiaren mota bat dela esan dezakegu. Era orokorrean gobernantza mota hori definitzeko kontuan hartuko dugu: i) sarea indartzen duten helburuak eta helmugak sozializatu egiten ditu; ii) munduaren ikuspegi partekatua eta kontzientzia soziala kanpoko ingurumenarekin bilatzen da; iii) ezagutza soziala sortzeko ahalmena sareko partaideen arteko interakzioa eta elkarrizketaren bidez lantzen da, eta iv) parte hartzearen arkitektura bat eraikitzeko bitartekoak jartzen dira gobernantza mekanismoak egituratzeko eta bide batez erabiltzaileek ere eztabaidetan eta erabakitze guneetan parte hartzeko. Kontuan hartzen badugu estatua eta komunitatearen lankidetza-berrikuntzaren arteko erlazioa posible dugu bi dimentsio bereiztea: alde batetik, berrikuntzaren natura eta, bestetik, lidergoaren natura eta lankidetzarako akordioak. Dudarik gabe, lankidetzaberrikuntzak sortzen duen berrikuntza hobeto egokitzen zaio erabiltzaileari eta komunitateari. Baita ere, lankidetza-berrikuntza sarean antolatutako gobernantzan aplikatzen bada egon daitekeen arriskua modu desberdinetan gutxitu daiteke. Lehenbizi, informazioa partekatu egiten da eta erakunde desberdinen artean praktika egokiak sustatzen dira. Jarrera horrek eramaten gaitu esperimentuak arrakastatsuak izatera eta porrotak ahal den heinean saihestera. Bigarren, lankidetza-berrikuntza, prozesuari eta garapen urratsei garrantzia emanez, gai da kostuak gutxitzeko eta era berean urrats batetik bestera zer den egingarria aurreikusteko. Hirugarren, arriskua txikiagotzeko ikuspuntutik, berrikuntza horiek ondo egokitzen dira aktore asko dauden eta multidimentsionalak diren zerbitzu publikoetara. Azken finean, lankidetza-berrikuntzak, eztabaida eta koeraikuntza bultzatzen duen heinean, babes handiagoa eta arrakasta izateko baldintza hobeak erakusten ditu. Hori horrela izaten da lankidetza-berrikuntza horrek errekurtso ukigarriak eta ukiezinak mobilizatzen dituelako, normalki ongizate-estatuak hornituko dituen zerbitzuak ekoizteko (Von Hippel, 2005). Eztabaida honetatik bi kanpo jorra ditzakegu. Alde batetik, azken hiru hamarkadetan Berrikuntza Sozialak jarraitu duen bidea administrazio publikoan. Bestetik, berriz, Berrikuntza Sozialak daukan berezitasuna eta eman behar zaion garrantzia espazio publikoan beti ere kontsideratuta berrikuntzaren teoria ez dagoela mugatuta sektore pribatuari. Administrazio publikoa tradizionalki ez bada izan berrikuntzaren aldekoa, gero, aldaketak sartzen hasi diren heinean, oso eremu emankorra bihurtu da. Horretarako sektore pribatuari begira jarri da, ez bakarrik antolakuntza-berrikuntzak sartzeko baita ere instituzio mailakoak, besteak beste, barne-entitate independenteen eraikuntza eta kanpo-entitateen hornikuntza (kuasipublikoak, pribatuak eta irabazi asmorik gabeko lankidetza). Horietako berrikuntza batzuk sektore pribatutik kopiatu dira. Ikuspegi hori ez da bakarrik zabaldu herrialde garatu guzietara, urrutiago ere joan da. Laburbilduz esan dezakegu NPM paradigmak berrikuntza-sorta bat ipini duela koherentziadun marko batean eta hortik abiatuta bere zabalkuntza sustatu du. Denborarekin paradigma horren mugak gobernantzaren ikuspegitik agerian gelditu dira, bereziki estatuak kontrola eta abilezia galtzen joan delako. Aldi berean, pentsamendurako bide berriak sortzen hasi dira. Nahiz eta NPM egun nagusiena izaten jarraitzen duen, bide berri horiek ari dira berrikuntza ildo berriak jorratzen. Hain zuzen ere, eskola berri horiek eskatzen ari dira balio publikoa birkokatzea eta birdefinitzea, eztabaida eta erabiltzaileen partaidetza sustatzea gobernantza hobetzeko eta lankidetza-berrikuntza eratzeko. Bereziki eskola berri horiek bakarrik errotuko dira aliantza berriak osatzen badira estatu-barnetik eta kanpotik. Nahiz eta oraindik berrikuntza horiek oso zabalduta ez egon, aldaketek eragina dute zerbitzu publikoetan eta erlazio berriak josten ari dira, estatua, merkatua eta gizarte zibilaren artean (Lévesque, 2003). Horrek bultzatzen gaitu galdetzea ea berrikuntza horiek eraikiko duten administrazio berritu bat gaur egungoarekin hibridazio bat eginez edo sedimentazio forma bat hartuko duten. Pentsatu dezakegu, herrialdearen arabera, gizarte batzuetan hibridazioa garaile aterako dela eta sedimentazioa beste batzuetan. Sektore publikoan berrikuntzaren zabalkundea ez da merkatuaren bitartez bermatzen, instituzionalizazioaren laguntzarekin baizik. Hau da, instituzionalizazio hori emango da agintari publikoek berrikuntza aitortu ondoren sostengatzen badute. Hemen ere, errotikako berrikuntza bat martxan jarri aurretik justifikatu egin behar da eta eginkizuna ondo azaldu zentzua eta edukia emanez. Ez hori bakarrik, gizarte-paradigma berri hori administrazio publikoan bakarrik txertatuko da itun sozial zabal bat lortzen bada eragile guztien artean. Sektore pribatuan etekin ekonomikoak ematen dituenean berrikuntza ona dela kontsideratzen bada sektore publikoarentzat, berriz, ez da nahiko berrikuntza hori mesedegarria izatea erakundearentzat. Gai izan behar da baita ere balio publikoak hobetzeko eta interes orokorra bermatzeko. Hau da, berrikuntza eraldatzaile horrekin gizartearen esparru publiko/komunitarioa sendotuta eta indartuta atera behar da. Horregatik, administrazio publikoan eta gizarte mailan lan handia dago egiteko berrikuntza prozesuari zentzu aurrerakoia eta eraldatzailea txertatzeko. Enjolras-en (2008) hausnarketa jarraituz gobernantzaren auziaren atzealdean estatuaren ahalmenaren erosio bikoitza ezkutatzen da. Alde batetik, kontuan hartu behar dugu azken urteetan estatuaren esku-hartze gaitasuna ahuldu egin dela mundu mailako finantza merkatuen desarauketak burutu direlako eta nazioz gaindiko eta nazioz azpiko eskumenen garapena ikusi dugulako. Bestetik, berriz, estatuaren papera txikitu egin da, zalantzan ipini delako bere ahalmena arazo sozialak konpontzeko. Irizpide neoliberalaren zabalkundearekin estatua egunetik egunera arazoen konpontzaile baino gehiago eraginkortasun ekonomiko ezaren sortzaile bihurtu da. Joera horren ondorioz desarauketak, pribatizazioak, aurrekontu publikoen murrizketak eta enpresa pribatuetan aplikatzen diren gestio praktikak zabaldu dira. Gobernantza gaiak indarra hartu du hausnarketa bat zabaldu delako esku-hartze publikoaren inguruan. Hain zuzen ere eztabaida zabaldu da interes orokorra lortzeko zeintzuk diren ekimen alternatiboen inguruan hausnartzeko, beti ere, politika publikoaren behartzeko tresnak erabili gabe. Gobernantzaren auziak aztertu nahi ditu estatua eta gizartearen arteko erlazioak birdefinitzen dituen praktika berriak eta esku hartze publikoaren modalitate desberdinak. Gobernantzaren inguruan idatzi den literaturak nahasmena sortzen du gobernantza kontzeptu beraren inguruan (Pierre, 2000). Hain zuzen ere, gobernantzaren kontzeptuari bi zentzu eman diezaiokegu. Lehen hurbilketa estatuaren inguruan zentratzen da eta estatuaren ahalmenak eta bitartekoak gobernatzeko zeintzuk diren aztertzen ditu. Bigarren hurbilketa, berriz, gizartean kokatzen da eta hurbilketa horrek, alde batetik, gizartearen auto-gobernantzari garrantzia ematen dio eta bestetik, gizarteko aktore desberdinen artean ematen diren koordinazio-modalitateak azpimarratuko ditu. Dena dela, gobernantzaren inguruko idazkiek botere publikoen esku hartzean ematen diren aldaketak bereziki aztertzen dute. Rodhes-ek (1997) azpimarratzen duen moduan gobernantza gobernatze terminoaren zentzuaren aldaketa bat da, gobernatzeko prozesu berri bat adieraziz, arautze baldintza eraldatuak nabarmenduz edo gizartea gobernatzeko metodo berriak aipatuz. Gobernantzaren kontzeptuak hierarkia eta merkatuaren mugak gainditzen dituzten ekimen publikoen modalitateen garapenak azpimarratuko ditu eta bide batez, gaur egungo gizarte konplexuan estatuaren eginkizunaren eraldaketari garrantzia emango dio. Ideia nagusia da 80ko hamarkadan esku-hartze publiko hierarkikoen mekanismoek tokia utzi diotela merkatuaren mekanismoari eta 90eko hamarkadan sareen eta lankidetza garapenari. Gobernantzaren kontzeptua gobernatze noziotik desberdintzen da lehenbizikoak arazo kolektiboak konpontzeko prozesuak azpimarratzen dituelako eta bigarrenak, berriz, estatuaren rola oinarri bezala hartuta, gizarte zibila eta botere publikoaren arteko elkarrekintzari garrantzia emango diolako. Gobernantzak aktore publiko eta pribatuen aniztasunaren presentzia eskatzen du, partikularki ekonomia sozial eta solidarioko aktorena esku-hartze kolektiboak lantzeko eta martxan ipintzeko. Gobernantzaren ideiaren atzean dagoen botere publikoaren eginkizuna ez da autoritate hierarkiko eta kontrolatzaile batena. Gehiago da lidergoa erabiltzen duen bideratzaile bat, aktore desberdinen sare batean partaide bezala lagunduz. Aldi berean, gobernantzaren kontzeptuak botere publikoaren esku-hartze moduen aldaketari garrantzia ematen dio. Gainera, hasiera bateko koordinaketa hierarkikoak lehenbizi merkataritza-koordinaketak bihurtzen dira eta gero sarekoordinaketan amaitzen dute. Ez hori bakarrik, baita ere azpimarratu beharko da eskuhartze moduen aldaketak ez direla homogeneoak ez eta ere linealak. Esku hartze eta koordinazio modu berriek ez dute zaharren tokia oso osorik hartzen. Kasu gehienetan gehitu edo nahastu egiten dira beren artean tentsioak eta inkoherentziak sortuz. Enjolras-ek (2008) gobernantza-erregimenaren kontzeptuaren inguruan lehenbizi estatuaren esku hartze modu idealak desberdintzen ditu, gero saiatuko da gobernantzan eman diren aldaketak aztertzen eta gobernantzarako instituzio-gune hibridoak irudikatzen. Berak gobernantza-erregimen bat definitzeko hiru elementu osagarri erabiliko ditu: (1) Interes orokorreko helburuak betetzeko konprometituta dauden aktoreak eta horien ezaugarriak (helburuak, baloreak, instituzio-formak, errekurtsoak, motibazio motak, legitimazioa). (2) Interes orokorreko helburuak betetzeko erabilitako politika publikoko tresnak. Ikuspegi honetatik hiru tresna mota desberdindu ditzakegu: .Erregulatzaileak: helburua aktoreak modu zehatz batean funtzionatzeko behartzea da. .Sustagarriak: tresna hauekin aktoreek eragiten ditugu norabide egoki baterantz mugitzeko. .Informatzaileak: xedea da aktoreei buruan sartzea era zehatz batean aritu behar dutela. (3) Politika publikoko sare batean elkar eragiteko instituzio-modalitate desberdinak. Politika publikoko tresnak ez dira euren kaxa martxan ipintzen. Beharrezkoak dira koordinaziorako instituzio-modalitate desberdinak politika publikoen kontzepzioaren eta aplikazioaren motak definitzeko. Bestalde, gobernantza berriaren kontzeptuak bere atzean politika publikoen esku-hartzearen eraldaketa bat darama. Horren harira, bi gobernantza-erregimen erreferentzial berri azaleratzen dira: Lehenbizikoa gobernantza lehiakorraren erregimena da. Gaur egun hegemoniko bihurtzen ari den paradigma da. Gobernantza lehiakorraren erregimena aztertzerakoan ikus dezakegu botere publikoak utzi egiten duela lehiakortasunaren eta kontsumitzailearen eta ekoizlearen askatasunaren jokoa jolasten. Erregimen honen barruan bi gobernantza lehiakor bereizi ditzakegu. Bata, merkatu-mekanismoetan oinarritzen da eta bestea, merkatuaren porrota aintzat hartu ondoren, kuasimerkatua antolatzen saiatzen da. Kuasimerkatuaren erregulazioak kontratu sustagarriak martxan ipiniko ditu botere publiko eta eskaintzaileen artean. Merkatu-mekanismoaren erregulazioan, berriz, kuasimerkatuaren erregulazioaren kontra, kontsumitzailea era berean eroslea da eta horren ondorioz erregulazioa ez da ematen botere publiko eta eskaintzailearen kontratu jokoaren artean. Gehiago erregulatzen da produktuaren kalitatearen kontrolaren bitartez eta prezioaren distortsioa erabiliz (dirulaguntzak, zergak). Bigarren erregimena lankidetza motakoa da. Erregimen horretan lankidetza bat martxan ipintzen da botere publikoa eta bereziki sozietate zibileko aktoreen artean. Autoritate publikoen eginkizuna ez da indarrezko boterea erabiltzea. Gehiago da koordinazio eta sustatze lanak burutzea gizarte zibila eta botere publikoaren artean sortu diren lankidetza desberdinetan. Lankidetza elkarlanean aritzeko forma berriak dira arazo edo proiektu batean inplikatutako sektore desberdinen artean. Dancause eta Morin-en (2013) arabera, lankidetza-harremanek ez dute bakarrik kooperazioa eramaten. Baita ere bere barnean gatazka daramate. Horrek eskatzen du ekimen bateratuak bilatzea eta aktore desberdinen artean negoziatzea. Azken finean, lankidetzak jakinduria kolektiboa sortzen du eta aktore desberdinen arteko logiken hibridazioa dakar. Gainera, lankidetza asimetrikoa izan daiteke, aktore desberdinek ez dituztelako errekurtso berdinak edo hierarkikoa, partaide batek daukan boterea bere abantailarako erabili dezakelako. Tokiko gizartea eta administrazioa esparru egokiena da gobernantza mota hori martxan ipintzeko, gune aproposa delako aktoreen arteko koordinazio horizontala sustatzeko eta aldi berean lurraldea ekoizpen eta lehiakortasunerako faktore bihurtzeko. Gobernantza berri hori gauzatzeko ezinbestekoa da lurralde horretan, alde batetik, kapital soziala egotea eta baliaraztea eta bestetik, harreman instituzionalak garatzea demokrazia parte-hartzailea gauzatu dadin. Atzerapen ekonomikoa jasaten ari den auzo edo hiri bateko komunitateak suspertze-prozesu kolektibo bat martxan ipini dezake bertako eragile sozioekonomikoek beren interesak defendatzeko mobilizatzeko gaitasuna erakusten badute. Mobilizazio horrek jarduera ekonomikoa bertan kokatzearen aldera paper erabakigarria joka dezake. Gainera, eragile sozial desberdinen arteko erlazioak sendotu egiten ditu. Mobilizazio soziala eta ekimen kolektiboa martxan ipiniko da norbanakoek pobretze prozesua nozitzen hasten direnean, kontzientzia hartuz eta zergatiei aurre eginez. Norbanako ekimen desberdinen konbinaketa bati esker, gizabanakoek gizarte talde bat osatzen dute prozesua geldiarazteko. Kontzientzia hartzen dutenean ez direla gai gutxieneko eskubide sozial eta ekonomikoak errespetatu arazteko orduan antolatuko dira indarrean dauden arau ekonomikoak eta politikoak erantzuteko asmoz. Beren indarra kolektiboaren antolaketa ahalmenarekin eta populazio osoarentzat auziak duen garrantziarekin lotuta egongo da. Hain zuzen ere, populazio baten barnean ematen den bidezko kausa baten zabalkundeak gizarte-mugimendu bat sortzen eta garatzen lagun dezake, aurkariekin, mintzakideekin, erakundeekin eta lortu beharreko helburuekin (Tilly, 1984). Baino beti ez da horrela gertatzen. Gizarte-mugimendu bat ez da linealki garatzen. Batzuetan aurrera pausoak eta beste batzuetan atzerapausoak ematen dira. Geldiuneak ere hor daude. Eragile sozialen osaketa anitza denean gai bati buruzko jarrera desberdinak egoten dira eta ondorioz erabakiak adostasunez hartzea zaila izaten da. Quebecen tokian tokiko aktoreen mobilizazioak ekimen kolektiboaren esparrua aldatu egin du. Berrikuntza Sozialaren bitartez tokian tokiko garapen esparruan aktore berriak sartu dira, horien artean aipatzekoak dira ekonomia sozial eta solidarioko enpresa eta erakunde desberdinak (Klein, Fontan, Harrison eta Lévesque, 2009). 4.3 Gobernantza eta ekonomia Soziala Quebecen 1980tik aurrera garatu zen testuinguru instituzionalean kontzertazioak eta lankidetzak berritu egin zuten tokian tokiko aktoreen ekimenen katalogoa (Fontan, Klein eta Tremblay, 2005). Desberdintasun ekonomikoak salatzetik eta demokrazia egikaritzeko baldintzak hobetzeko presio bideak erabiltzetik Quebeceko zenbait mugimendu sozialek, horien artean, erakunde sindikalek eta erakunde komunitarioek jauzi egin zuten enpresaekimenera eta gobernantza egiturak osatzera gutxieneko zerbitzuak bermatzeko eta enplegua sortzeko (Klein, Tremblay eta Bussières, 2010). Hau da, ekimenerako esparru kolektibo berriak jaio ziren. Antolaketa ikuspegi batetik, tokian tokiko kolektibitate batek dituen tresnen artean bertako aktoreen ekimen kolektiborako joera eta errekurtsoen mobilizazioa azpimarra ditzakegu. Aktibo horiek sozio-lurraldearen kapitalaren kontzeptuaren bitartez garatuko dituzte. Soziolurraldearen kapitalak bi elementu ditu. Alde batetik, tokian tokiko kolektibitate batek dituen ezaugarri kulturalak, instituzionalak eta fisikoak. Eta bestetik, gaitasun indibidual eta kolektiboak garapen hori antolatzeko eta gauzatzeko. Estrategia horrek balio dezake maila lokaleko politika publikoetan kolektibitatearen aldeko estatuaren berrinbertsioa aldarrikatzeko. Elkartasun sozialaren bila biltzen diren aktore desberdinek gaitasuna erakusten badute botere publikoa interpelatzeko gai izango dira lankidetzan oinarritutako gobernantza sustatzeko eta tokian tokiko arazoei aurre egiteko. Ikuspegi horretatik, ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek eginkizun garrantzitsua eduki dezakete gobernantza prozesuak martxan ipintzeko garaian, hain zuzen ere, erakunde horiek gizalegezko konpromisoen eta gizarte-partaidetzaren espazioak direlako. Ekonomia sozialeko aktoreek, bereziki maila lokalean, beste ezaugarri batzuen artean honako bi faktore dituzte gobernantza prozesuetako aktore pribilegiatuak izateko. Alde batetik, elkartasunezko guneak osatzen dituzte borondatezko konpromisoetan eta elkarrekikotasunean oinarritutako ekimen kolektiboak burutzeko gai direlarik. Bestetik, berriz, erakunde horietako erabaki prozesuak hastapen eta prozedura demokratikoetan oinarritzen dira. Arrazoi horiengatik ekonomia sozial eta solidarioko erakundeak gizarte zibilaren mobilizaziorako eta ordezkaritzarako aktore klabeak dira. Gobernantza berriak gizarte zibila eta botere publikoaren arteko lankidetza-harremanak sustatzen baditu ere ezin da ezkutatu eguneroko errealitatean erregimen eta gobernantza maila anitz daudela bata bestearen ondoan eta gainean, gobernantzaren konplexutasuna agerian utziz. Vaillancourt-en (2013) hausnarketa jarraituz politika publikoaren Koeraikuntza eta koprodukzioaren fenomenoak aztertzerako garaian kontuan hartuko ditu estatua, merkatua eta gizarte zibileko aktoreen arteko harremanen bilakaera. Gaiari buruzko beste hurbilketa batzuk estatua eta merkatua edo estatua eta gizarte zibilaren arteko harremanetan bakarrik oinarritzen dira. Bestalde, estatuko partaideek desberdinak izan daitezke, tokian tokikoak, eskualdekoak, nazionalak, kontinentalak edo globalak. Gainera, botere politikoaren hainbat atal bereizten ditu, besteak beste, exekutiboa, legegilea eta judiziala. Ez hori bakarrik, arlo politikoa arlo administratibotik alderatu daiteke. Merkatua, berriz, gizarte zibiletik kanpo dagoen beste esparru bat kontsideratzen da. Berarentzat azalpen hori garrantzitsua da gizarte zibilaren inguruko aipamenetan gai hori nahiko ilun dagoelako. Merkatuak lan merkatuko eta merkatu-ekonomiako partaideak kontuan hartuko ditu. Baita ere beren ordezkaritzaegiturak, enpresa-ordezkariak eta erakunde sindikalak barne. Gizarte zibilaren kontzeptuari dagokionez, berriz, ez da errealitate uniforme bat kontsideratzen. Horri buruz ikuspegi desberdin asko daude eta horien gainetik aipatzekoa da gizarte zibilak demokratizatzeko daukan gaitasuna. Hirugarren sektorea aipatzerakoan, termino hori, azken hamarkadetan erabili da eta Europako autore desberdinen eragina jaso du, bereziki politika sozialean eta hirugarren sektoreko berrikuntza ahalmenean interesatuta dauden ikerlarien aldetik. Kontzeptu hori, alde batetik, gizarte zibilaren esanahia baino estuagoa da eta bestetik, ekonomia sozialarena baino zabalagoa. Ekonomia sozialaren kontzeptua aztertu nahi bada, lehen esan dugun moduan, CRISESek erabiltzen duen definizio zabala hartuko dugu. Definizio horrek merkatukoak eta merkatukoak ez diren partaideak onartuko ditu, komunitate eta kooperatiba erakundeak barne. Definizio horren ondorioz ekonomia sozialeko aktoreek gizarte zibilean eta merkatuan egon daitezke. Politika publikoaren kontzeptuak, berriz, politika soziala hartzen du bere barnean. Aldi berean, politika sozialaren ezaugarri asko partekatu egiten ditu. Horregatik, politika publikoak erakunde estatalen jarduera ekonomikoak bakarrik kontuan hartzen dituen ikuspegi murritzailearekin ez du bat egiten. Politika terminoa aipatzen duenean estatua edo agintari publikoen esku hartzeari buruz ari da hitz egiten. Gainera, parte-hartze hori interes orokorra lortzeko egiten da, merkatuaren legeak edo familiaren elkartasuneko diru-iturriak kolokan ipintzen direnean. Bestalde, berarentzat estatuaren esku hartzearekin bakarrik, zaila da politika sozial eta publiko egokia lortzea. Une honetan lagungarri egiten da koeraikuntzaren eta koprodukzioaren politikaren bereizketa. Ikuspegi aurrerakoi eta eraldatzaile batetik politika publikoei buruz hitz egiten ari denean garrantzitsua da, alde batetik, estatuaren esku hartzea baloratzea eta indartzea eta, bestetik, bide bat aurkitzea gizarte zibilaren, merkatuaren eta bereziki ekonomia sozialaren ekarpenak sendotzeko. Lan hori, ongizate-estatuaren politiken loraldia amaitu zenetik, inoiz baino beharrezkoagoa da egitea. Aurretik 70eko eta 80ko hamarkadetan ezkerreko mugimenduek joera eduki dute estatua politika sozial eta publikoaren aktore bakarra kontsideratzeko. 80ko hamarkadako ongizate.-estatuaren eta enplegu krisiaren ondorioz zenbait talde aurrerakoi saiatu dira beren ikuspegia egokitzen politika publikoari komunitateak dituen beharrak gehituz. Vaillancourt-ek (2013) politika publikoaren sorreran sei osagarri ikusten ditu: i) interes orokorra lortzeko helburu nagusiak ezagutu; ii) erregulazio irizpideak aukeratu kalitatea lortzeko; iii) finantzaketa-iturriak lortu (estatua, pribatua, mistoa…); iv) gestioarekiko ardurabanaketak definitu; v) politika publikoei dagozkien zerbitzuak emateko ardura-banaketak hitzartu eta vi) politika publikoak ebaluatzeko bitartekoak ezarri. Osagarri horiek Koprodukzioko eta koeraikuntza prozesuak ondo definitzen lagunduko dute. 4.3.1 Politika publikoen koprodukzioa Azken 30 urtetan asko idatzi da koprodukzioaren inguruan. Hausnarketa horietan interes publikoko zerbitzuen koprodukzioa eta politika publikoen koprodukzioa aztertu da. Koprodukzioak estatuaren eta estatukoak ez diren aktoreen parte hartzea eskatzen du. Azken horiek merkatuarekin edota gizarte zibilarekin (hirugarren sektorea) lotuta egon daitezke. Koprodukzioa antolaketa mailan aplikatzen da (produktuen eta zerbitzuen antolaketan). Koeraikuntza, berriz, instituzio mailan garatzen da zuzendaritza orokorraren funtzioa betez eta politikaren elementuak azpimarratuz. Politika publikoaren koprodukzioaren literaturaren berrikusketan bi zentzu ematen zaio kontzeptuari. Koprodukzioaren kontzeptua lehenengoz Amerikan garatu zen 60ko hamarkadaren azken urteetan zerbitzu publikoak ekoizterakoan hiritar arrunten parte hartzea deskribatzeko eta mugatzeko. Ikuspegi horrek zerbitzu horiek ematerako garaian norbanakoen eta aktore kolektiboen eginkizuna azpimarratzen zuen. Berriki, kontzeptuaren ikuspuntu normatiboa garatu da. Hau da, koprodukzioak, zenbait ikerlarien arabera, paper garrantzitsua joka dezake sistema politiko demokratikoen eta ongizate-estatuen berrikuntzan (Pestoff, Osborne eta Brandsen, 2006). Koprodukzioaren lehen esanahiak interes publikoaren zerbitzuei buruz hitz egiten ari da. Esan daiteke formalki ez datorrela bat politika publikoaren koprodukzioarekin. Koprodukzioaren bigarren esanahiak, ikuspegi normatiboa lantzen duenak, interes handia du. Koprodukzio mota hori politikari buruz ari da, partikularki politika publikoari buruz. Koprodukzio eredu horrek eginkizun garrantzitsua joka dezake sistema politiko demokratikoaren berrikuntzan. Hain zuzen ere, koprodukzioaren helburua estatuaren eta politika publikoen demokratizazioa lortzea da. Horretarako, zerbitzu publikoen eta politika publikoen antolamendua eraikitzen saiatzen da. Bertan, autoritate publikoek estatukoak ez diren aktoreen ekarpenak bilatzen dituzte, bereziki hirugarren sektorekoak. Zerbitzu publikoen eta interes publikoko zerbitzuen berrantolaketari begira koprodukzioaren forma berriak ikertzen ari diren ikerlarien artean batzuk ari dira maila lokaleko politikan eta bereziki udaletan ematen ari diren aldaketak aztertzen. Aldaketa horietan, akordio berriak gauzatzen ari dira, bai formalak eta informalak, hierarkikoak eta kooperatiboak, gobernu lokalaren, sektore pribatuaren eta hirugarren sektoreko erakundeen artean. Zerbitzu kolektiboen ekoizpenean estatukoak ez diren erakundeek erabiltzen ari diren parte hartzeko era berri horiek, "welfare mix" edo "mixed economy of welfare" bezala ezagutzen direnak (Pestoff, 2006), sarri tokiko zerbitzuen arloan garatzen dira, besteak beste, garraioan, zabor bilketan eta zerbitzu sozialetan. Hau da, hemen zehaztu dugun koprodukzioaren kontzeptuak estatua eta irabazi asmoko sektore pribatuaren arteko lankidetzan oinarritutako eraketak azaldu nahi ditu. Beste autore batzuk, berriz, estatua eta hirugarren sektoreko erakundeen arteko lankidetza kontuan hartuko dute, ekonomia sozial eta komunitarioko familien erakundeak barne. Horietako eraketa batzuk bat datoz ikuspegi neoliberalarekin estatuarekin lotura eza sustatzen dutelako, partikularki lankidetza publiko-pribatuaren bitartez. Beste antolamendu batzuk bultzada aurrerakoia garatzen dute, ekonomiaren eta gizartearen demokratizazio handiagoa bilatuz. Autore talde bat koprodukzio forma aurrerakoiak hedatzeko interesatuta dago, estatua eta hirugarren sektorearen arteko lankidetzaren bitartez. Adibidez, Pestoff-ek (2006) maite duen koprodukzio markoan estatuak finantzaketa eta erregulazioa burutzen du eta hirugarren sektoreak ongizate zerbitzuen gestioa eta horniketa. Beraren ustez, hirugarren sektoreko erakundeek ahalmena dute autoritate publikoek gauzatzen duten gobernantza demokratikoa zabaltzeko eta sakontzeko. Gainera, hirugarren sektoreko erakunde horiek hobekien kokatuta daude parte hartze plural hori gauzatzeko. Hori bai, horretarako baldintza zehatz batzuk bete beharko dira, hala nola, finantzaketa publiko egokia eta erregulazio aproposa bermatzea. Azken finean, koprodukzioaren ekarpenak bere balioa hartzen du politika publikoa aplikatzen den garaian baino ez politika hori erabakitzen eta diseinatzen den momentuan. Ikuspegi hori kontuan hartuta, politika publikoaren koprodukzioaren eta koeraikuntzaren arteko mugan mugitzen da eztabaida. 4.3.2 Politika publikoen koeraikuntza Koprodukzioaren kontzeptua ez bezala politika publikoen koeraikuntza ez da literaturan asko aipatzen. Atal honetan, politika publikoen koeraikuntza aztertuko da, eraketa desberdinak zehaztuz eta osaketa demokratiko baten ezaugarriak zeintzuk diren bilatuz, bereziki ekonomia sozialaren ekarpenak azpimarratuz. Komeni da aipatzea koeraikuntza ibilbidearen hasieran gauzatzen dela, politika publikoa sortzen den momentuan. Dudarik gabe, estatuak koeraikuntza martxan ipiniko balu merkatuko, gizarte zibileko eta ekonomia sozialeko aktoreekin lankidetzan onura asko ekarriko lituzke, gutxienez gizarte batzuetan, momentu zehatzetan eta politika publikoaren esparru jakinetan. Azpimarratu nahi bada zeintzuk diren koeraikuntzaren eredu emankorrenak, aurretik komeni da aurkeztea estatuak koeraikuntzarako erabiltzen dituen politika desberdinak. 4.3.2.1 Politika publikoen monoeraikuntza Estatuak monoeraikuntza funtzioa betetzen duenean historikoki estatuak jokatu duen paper autoritario, hierarkiko eta enpresarialean kokatzen da. Estatu Frantsesa, Kanadako 19451975eko estatu federala eta Quebeceko 60ko eta 70eko hamarkadak azken honen adibide esanguratsuak dira. Demokrazia ordezkatzaileetako agertoki horietan ardurari buruzko kontzepzio klasikoak aukeratutako hautagaietan uzten du ardura politiko eta ekonomiko osoa. Jarrera hori 1945a baino lehenagoko garai historikoetan jasotako irakaspenetatik dator. Orduan estatua nahi bezala kanporatua izan zen merkatua, familia eta gizarte zibilarengatik. Horrek eramaten gaitu zuzenean, penduluaren beste puntan kokatuz, estatu hierarkikoaren mugak eta akatsak ezagutzera. Hain zuzen ere, 1929ko depresioaren garaian modan egon zen laissez faire jarreratik ondo bereizteko. Zehazki, estatu interbentzionistaren joera burokratikoetan erortzen da liskarren gainetik epaile papera hartuz antolatzaile, enpresari edo zuzendari bezala. Modu autoritarioan portatzen da. Bere burua politika publikoen arduradun bakarra bezala ikusten du. Jarrera hori koprodukzioaren forma desberdinekin guztiz bateragarria da. Hau da, estatuak bere politika publikoak diseinatu eta eraikitzen dituen bitartean sektore pribatua eta hirugarren sektorea erabili dezake politika horiek gauzatzeko. 4.3.2.2 Politika Publikoen koeraikuntza neoliberala Horregatik, politika publikoen koeraikuntza burutzeko estatuak gobernantza modu irekiak martxan ipini beharko ditu estatua osatzen ez duten sektoreetatik, bereziki merkatutik eta gizarte zibiletik, datozen aktoreek parte hartzeko. Gainera, komeni da azpimarratzea gizarte kapitalisten azken bilakaeretan politika publikoen koeraikuntzaren zati handi bat estatua eta merkatuan murgilduta dauden elite ekonomikoen artean burutu dela. Onartu behar da estatua ez dela erakunde neutral bat. Bere esku-hartzeak zenbait indar sozial laguntzen ditu beste batzuk, berriz, gutxietsiz. Hau da, besteak beste, klase, genero eta kultura zatiketetatik sortutako harreman sozialetan oinarritzen da. Horregatik, esan dezakegu koeraikuntzaren kontzeptua modu desberdinetan aplikatu daitekeela eta horren arabera, interes orokorraren helburuarekin bat egingo du edo ez. Koeraikuntza neoliberalean estatuak politika publikoa sektore pribatuarekin lankidetzan eraikitzen du, hau da, merkatu ekonomiako agente sozioekonomiko nagusiekin aliantza egingo du. Politika neoliberalaren koeraikuntzan erregulazio lehiakorra bultzatuko duten akordio instituzionalak gauzatuko dira. Arauketa horiek Erresuma Batuko politika sozialaren literaturan kuasimerkatuak bezala ezagutuko dira. Kuasimerkatu horiek ezaugarritzen dira, alde batetik, estatuak politika publikoaren eraikuntza eta produkzioa sektore publiko, sektore pribatu eta hirugarren sektorearen parte hartzeari irekitzen diolako eta, bestetik, parte hartzaile guzti horiek gonbidatzen dituelako beren artean kontratuengatik lehiatzera. Eredu horrek merkatuak zuzendutako manipulazioaren logika jarraitzen du. Adibidez helburuak betetzearekin lotuta dauden kontratu-klausulak edo zerbitzuaren estaldura zehazteko informazio metodoak. Azkenik, lotura eduki dezake ere ardura publikoak bere gainetik kentzeko eta beste aktoreen gainean jartzeko. Gainera, horrekin batera kostuak murriztu egiten dira eta zerbitzu-kalitatearen bermeak txikitu. 4.3.2.3 Politika Publikoen koeraikuntza korporatibista Koeraikuntza korporatibistaren eredua lehendabizi, forma tradizionalagoak erabiliz, modan egon zen Quebecen 40ko eta 50eko hamarkadetan. Gero, 70eko eta 80eko hamarkadetan, molde modernoagoak hartu zituen bereziki sektore sozioekonomikoaren goi-bileraren formularekin. Bi modalitate horietan lankidetza garatzen da esparru politikoa, lan merkatua eta gizarte zibilaren artean. Dena dela, harreman horietan ordezkaritza desorekatua ematen da. Hau da, lanarekin eta gestioarekin lotuta dauden sektore eta aktore batzuk estatuarekin ematen den elkarrizketan eta deliberazioan presente daude baino beste batzuk ez. Gauza da aktore batzuk beste batzuk baino pisu handiagoa dutela eta horrekin batera politika publikoaren koeraikuntza interes zehatz batzuengatik monopolizatuta dagoela. 4.3.2.4 Politika Publikoen koeraikuntza demokratikoa eta elkartasunean oinarritutakoa Koeraikuntza demokratikoak eta elkartasunean oinarritutakoak interes orokorra bilatzen du eta aldi berean koeraikuntza neoliberaletik eta korporatibistatik aldendu egiten da. Vaillancourt-entzat (2013) azken koeraikuntza honek lau ezaugarri ditu: (1) Hasteko, estatua besteak bezalako partaide bat da. Hau da, estatuak politika publikoak koeraikitzen ditu merkatuko eta gizarte zibileko koarkitektoekin lankidetzan arituz. Horrek ez du esan nahi estatua koeraikuntzan parte hartzen duten beste aktoreen posizio berdin berdinean dagoela. Funtsean, estatuak, desadostasunak daudenean, gobernatu egin beharko du eta azken erabakiak hartu beharko ditu. Argi eta garbi, politika publikoak garatuko ditu lankidetza estuan merkatu ekonomiako eta gizarte zibileko aktoreekin. Hau da, estatukoak ez diren beste aktoreekin hitz egin, iritziak elkar-trukatu eta hausnarketak burutuko ditu. Estatua gainetik egongo da baino aldi berean berengandik gertu. Bide horretatik, autosufizientzia eta guztiahalduntasun jarrerak saihestu egiten ditu. (2) Gainera, koeraikuntza demokratikoa estatuaren erreforma baten gainean eraikitzen da. Erreforma horren bitartez estatua gizarte zibilaren partaide bihurtzen da, merkatu ekonomiaren aktoreen partaide izateari utzi gabe. Vaillancourt-entzat (2013) koeraikuntza eredu hori koeraikuntza antikapitalistatik desberdindu egiten da. Azken honetan, estatua gizarte zibilaren partaidea da eta merkatu ekonomiaren aktoreen aurka jartzen da. Sozialismo errealaren porrotetik irakasgaiak jaso ondoren askotariko ekonomia batean kokatzen da. Horrela, neoliberalismoarekin haustura bat bilatzen du, baino ez merkatu ekonomiarekin. Estatua eraldatu nahi du, erreforma parte hartzailea gauzatuz. Hain zuzen ere estatuaren indarra dator ahalmen handia duelako gizartearen segmentu guztien errekurtsoak bildu ondoren helburu kolektiboak eta interes orokorra lortzeko. (3) Baita ere, koeraikuntza demokratikoak demokrazia ordezkatzailetik eta demokrazia parte hartzailetik ezaugarri interesgarrienak hautatzea dakar. Ikuspegi hori ez dator bat demokrazia ordezkatzailea (politikari guztiak lizunak direlakoan) eta demokrazia parte hartzailea (estatua interes taldeen eskuetan uzten dutelakoan) kritikatzen duten ildoekin. Kontuan hartuta gaur egun demokrazia ordezkatzaileak azken hitza duela, koeraikuntza demokratikoak bilatzen du aukeratutako ordezkari politiko horiek gobernatzeko modu irekiak hautatzea. Horrek esan nahi du elkarrizketa bultzatu behar dela ordezkari politiko eta demokrazia parte hartzaileko liderrekin. Horretarako elkarrizketarako, bitartekaritzarako eta hausnarketarako topalekuak sortu beharko dira. Baita ere, ezinbestekoa da estatuko, alderdi politikoetako eta gizarte zibileko liderrak prestatuta egotea lan demokratikoa bideratzeko. Horrek eskatzen du, alde batetik, ahalmena edukitzea gatazka antzemateko eta gestionatzeko eta, bestetik, gobernantzako forma desberdinak sustatzea, maiz baztertuta gelditzen diren aktore sozio-ekonomikoak eta sozio-politikoak sartuz. (4) Azkenik, politika publikoen koeraikuntza demokratikoak eta elkartasunean oinarritutakoak ekonomia sozialeko aktoreen parte hartzearen aitorpena dakar. Gauza ez da ekonomia sozialari pribilegio-tratamendu bat ematea. Gehiago da ekonomia sozialari aukera ematea beste aktoreen artean bere ahotsa kontuan hartzeko politika publikoak eta programak zehazten diren momentuan. Helburua da gaur egun ekonomia sozialak jokatzen duen papera estatuaren tresna huts bat bezala politika publikoen aplikazioan gainditzea. Laburbilduz, elkartasunean oinarritutako koeraikuntza ez da luxu bat, demokrazia lortzeko bitarteko bat baizik. Horregatik, gizarte zibileko eta ekonomia sozialeko aktoreak estatuarekiko harremanetan baztertuak edo erabiliak direnean politika publikoa pobretuta ateratzen da lehiakortasunaren eta burokraziaren erregulazioaren alde negatiboenak agerian gelditzen direlako. Ekonomia sozialarentzat onartezinak diren jarrera horiek bereziki public-private partnership estiloko ekimenetan agertzen dira. 4.4 Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen koeraikuntza Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen bidean urratsak emateko Koeraikuntza demokratikoa eta elkartasunean oinarritutako eredu hori sakondu egin beharko zen planifikazio partehartzailea gehituz. Dudarik gabe, gaur egungo demokrazia ordezkatzailearen koordenadak gainditu egin behar dira. Parlamentuaren eta alderdi politikoen jokoa ez da nahikoa interes orokorra eta komunitarioa defendatzeko. Dinamika hori partekatu egin behar da gizarte zibilean mugitzen diren aktore eta herri mugimenduekin. Horregatik, ekonomia sozialaren, langileriaren eta gizartearen parte hartzea ezinbestekoa da sektore publikoaren plangintza ekonomikoa burutzeko. Ez da bakarrik aktore desberdinen ahotsa kontuan hartzea. Urrunago joatea eskatzen du. Planifikazio parte-hartzaile hori martxan ipintzeko mekanismo desberdinak finkatu beharko dira. Alde batetik, prozesuan parte hartzen duten aktoreei informazio osoa bermatzeko zaie eta bestetik, erabakiak hartzeko eta bide batez hartutako erabaki horiek fiskalizatzeko aukera emango zaie. Ez da nahikoa eztabaida eta kontraste markoak definitzea bakarrik. Horrekin batera marko horien eraginkortasuna bermatu egin behar da. Zentzu horretan, bitartekoak ipini behar dira aktore inplikatuen esku-hartze zuzena beraiek lan egiten duten arloetan bermatzeko. Gizartearen antolaketa autonomoa aktore eta herri mugimendu desberdinetan klabeetako bat da parte-hartze zuzena sustatzeko. Hala nola borondatezko lanaren bitartez ikuspegi eta proposamen berrien ekarpenak egingo dituzte. Herri mugimenduek jokatu dezaketen papera oraindik garrantzitsuagoa izan daiteke kontuan edukitzen bada arlo sozioekonomikoan hartzen diren erabaki asko zalantzakorrak direla. Beste kasu batzuetan, berriz, erabaki bat edo beste hartzeak balorazio ezberdinak ditu eta horrek eramaten du gizartean kontsentsu zabalak lortzea, bereziki eragile sozialekin. Planifikazio parte hartzaile horrek lurralde esparrua, arlo instituzionala eta arlo pribatua jorratuko ditu. Gaur egun ekonomiak duen konplexutasuna kontuan hartzen bada sektore publikoaren esku-hartzeak prozesu ekonomikoan bi alderdi oso desberdin ditu. Alde batetik, sektore publikoak berak prozesuaren zati garrantzitsu bat antolatu eta zuzendu beharko luke, ekoizle bezala behar indibidualak eta kolektiboak asebetez. Bestetik, berriz, sektore publiko horrek ekonomia sozialaren eta sektore pribatuaren plan ekonomikoak zuzendu, erregulatu eta osatu egin beharko lituzke. Gaur arte sektore publikoaren planifikazioak bat egin du ingurune kapitalistaren beharrekin. Boterearen inguruan mugitu diren talde formalak, informalak edo presio-taldeak saiatu dira komunitatearen soberakinak beren mesederako jartzen eta bide batez sektore publikoaren pribatizazioaren aldeko argudioak zabaltzen, esparru hori iruzurrarekin, diru-xahutzearekin, eraginkortasun ezarekin eta burokrazia eroarekin identifikatuz. Guzti horrengatik, esparru instituzional osoan, tokian tokiko gobernuetatik hasita, premiazkoa da martxan ipintzea planifikazio parte-hartzailean oinarritutako mekanismoak. Erakunde horietan hartzen bait dira behar desberdinak konpontzeko erabakiak, hirigintza eta ekologiatik hasita, babes soziala eta produkzio-inbertsioekin jarraituz eta hezkuntza eta kulturaraino. Zentzu horretan, garrantzitsua da biztanleriak dituen lehentasunak gai guzti horietan zeintzuk diren jakiteko mekanismoak zehaztea. Planifikazio parte hartzaile horrek lagundu beharko luke, besteak beste, errentaren banaketa, estaldura soziala, garapen kulturala eta kontzientzia soziala hobetzen. Berrikuntza Sozial neoliberala eta Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen arteko diferentzia ez dago estatuaren parte-hartzea gai ekonomikoetan bultzatzen den edo ez. Dilema horrela planteatzea ez da egokia. Garrantzitsuena da zehaztea zein den esku hartzearen helburua. Neoliberalismoaren helburua bidegabeko elite bat eta errenta eta aberastasunaren banaketa desorekatua egonkortzea da. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak berriz, biztanleriaren gehiengoaren aldeko esku-hartzea bultzatu beharko luke, sortutako ondasuna modu zuzenean banatuz. Horregatik funtsezkoa da sektore publikoaren esku-hartzea antolaketa ekonomikoan burutzea. Esku-hartze hori gardena izan behar du, merkatuak eragiten dituen desoreka larrien zuzentzaile, bai arlo produktiboan eta baita ere errentaren eta ondasunaren banaketan. Ezinbestekoa da sektore publiko indartsu bat antolatzea ez bakarrik arrazoi ideologikoengatik, baita ere eraginkortasun ekonomikoa dela medio. Sektore publiko horrek goian aipatu dugun planifikazio ekonomiko parte-hartzailearen ezaugarri guztiak eduki beharko ditu. Sektore publikoaren bilakaera zintzoa babesteko eta bide okerretik ez joateko beharrezko kontrolak ipini beharko dira eta gizarte zibilaren erakunde ordezkatzaileak izango dira kontrol horren berme. Bistakoa da ekimen pribatua ez dela nahikoa sare sozioekonomikoa antolatzeko. Sektore publikoa ezinbestekoa da ekonomiako arlo desberdinak koordinatzeko eta dinamizatzeko. Horregatik hain garrantzitsua da egiazko sektore publiko indartsu, dinamiko, eraginkor eta bidezko bat sendotzea politika makroekonomikoak, politika sektorialak eta politika horizontalak planifikatu eta koordinatzeko. Sektore publiko hori buru izango da ekonomiaren birsorkuntza eta modernizazioa bideratzeko eta bere gainean planifikazio loteslea eta sektore pribatuarentzat planifikazio orientagarria ezartzeko. Dudarik gabe, planifikazio parte-hartzailearen ereduan, planifikazio hori gizarte zibileko eragile sozial desberdinekin eta ekimen pribatuarekin lankidetza estuan antolatuko da. Merkatua operatiboa denean eta ekimen pribatuak eta enpresa-ahaleginak komunitatearen mesedean jarduten duenean dinamika pribatu horiek estimulatuak izango dira. Sektore pribatuarentzat planifikazio orientagarria aipatzen dugunean baldintzatutako politika orokorreko eta sustapen publikorako neurriak hartzea eskatzen du. Bere helburua agente ekonomiko pribatuei eragitea da komunitateak finkatutako helburu sozialak betearazteko. 4.5 Gobernantza gizarte eta osasun zerbitzuetan Gizarte eta osasun zerbitzuen helburua bizitzaren gorabeherengatik (gaixotasuna, adina, baliaezintasuna, familia-egoera, e.a.) edo gertakari sozialengatik (langabezia, pobrezia, desintegrazio soziala, toxikomania, e.a.) ahulduta dauden pertsonak babestea eta laguntzea da (Enjolras, 2008). Horren ondorioz, gizarte eta osasun zerbitzuen onuradunek ahulduta edo zailtasun egoeran dauden pertsonak dira. Zerbitzu horiek maiz kaudimena ez duen eskaera bati erantzuten diote. Gainera, ezinbestekoa da prozedura zehatzak martxan ipintzea zerbitzuen kalitatea bermatzeko eta onuradunak babesteko. Bestalde, zerbitzu horiek kolektiboarekiko kanpo-efektuak eragiten dituzte. 4.5.1 Gizarte eta osasun zerbitzuen ezaugarriak Enjolras-en (2008) hausnarketa jarraituz historian zehar, hasiera batean, ahuldutako pertsonen babesa eta laguntza familiatik, elkartasun naturaletik eta filantropiatik etorri da. Ongizate-estatuaren eta gizarte-zerbitzuen historia zerbitzu horien sozializazioaren historia da. Ikuspegi horretatik ongizatea lortzeko bi bide desberdin aurkitu ditzakegu. Alde batetik, modu sozializatua, ongizate-estatuak erabili duena, zuzenbidean oinarrituta. Bestetik, berriz, borondatezko moldea, azken hau borondatezko edo berezko elkartasunean finkatzen da. Gizarte-zerbitzuen garapena, orokorrean, ongizatea lortzeko bi bide desberdin horien konbinaketari esker eman da. Europan, adibidez, irabazi asmorik gabeko elkarteek eginkizun aitzindaria jokatu dute arazo sozialak izendatu eta erantzuteko garaian. Pixkanaka, lan banaketa bat finkatu da botere publiko eta elkarteen artean. Lan banaketa horrek, herrialdearen arabera, forma desberdinak hartzen ditu. Ikuspegi horretatik posible da hiru funtzio desberdintzea, hots, eskaria, finantzaketa eta eskaintza ezagutaraztea. Funtzio horiek Estatuak berak bakarrik bete ditzake edo elkarteekin batera partekatu. Hiru funtzio horien banaketa modalitate desberdinek finkatuko dute estatu/elkarteen arteko erlazio mota diferenteak. Gizarte eta osasun zerbitzuentzat prestazioaren kalitatearen auzia erabakitzailea da, segurtasuna, ongizate fisikoa eta morala eta eraginkortasuna kontuan hartu behar direlako. Gizarte eta osasun zerbitzuen kalitatea ez da bakarrik lortzen zeregin material batzuk bete ondoren. Baita ere zerbitzua neurtzeko garrantzi handia dauka hornitzailearen eta onuradunaren artean lortzen den giza harremanaren kalitatea eta horrek pisu handia dauka prestazioaren eraginkortasuna neurtzeko garaian. Ondorioz, gizarte eta osasun zerbitzuen eskaintzak zerbitzuen kalitatea eta pertsonen babesa bermatuko dituen modalitateak eskatzen ditu. Goian aipatu dugun moduan ezin dugu ahaztu ere ondasun horien kontsumoak edo ekoizpenak kanpo-efektuak dituela. Hau da, kontsumitzeko edo ekoizteko erabakian zerikusirik ez duten hirugarren pertsonengan ere eragina du. Gizarte eta osasun zerbitzuen kasuan kanpo-efektuak ematen direlako zerbitzu horiek ez dute onuradun zuzenengan bakarrik eragiten. Baita ere ondorio sozial positiboak edukiko dituzte kolektibitate osoan (besteak beste, kohesio soziala handitu, pobrezia gutxitu eta bizi-kalitatea hobetu). Komeni da azpimarratzea gizarte eta osasun zerbitzuak interes orokorreko zerbitzuak direla, hain zuzen ere, zerbitzu horiek balio komun batzuk lortzeko laguntza ematen dutelako: kolektibitate baten kohesio soziala lortu eta kolektibitate baten partaide guztientzat gutxieneko ziurtasuna eta duintasuna bermatu. 4.5.2 Gizarte eta osasun zerbitzuen gobernantzaren bilakaera Herrialde gehienetan gizarte eta osasun zerbitzuen gobernantza moduek bilakaera bat eraman dute. Eskematikoki aztertuta esan dezakegu administrazio publikoan oinarritutako kontzepzio batetik gobernantzan oinarritutako kontzepzio batetara pasa direla aktore desberdinen eginkizuna sustatuz eta pizgarriei garrantzia emanez. Tradizionalki esku-hartze publikoak oinarri arrazional baten bitartez burutu egin dira: i) arazoa ezagutu; ii) erabaki politikoa hartu arazoari irtenbide bat emateko; iii) ekimen programa bat zehaztu, helburuak, baliabideak, lege-bitartekoak eta programaren arduradun administratiboak finkatuz eta azkenik iv) programaren martxa kontrolatu eta noizbehinka bere ebaluaketa egin. Eskuhartze eredu horrek bi muga argi ditu. Alde batetik, administrazio publikoak, funtzionalki eta bertikalki, eginkizun baten inguruan antolatzen dira (adibidez, lana, etxebizitza, osasuna, e.a.) eta ez arazo baten inguruan (adibidez, bazterketa soziala). Funtzioen arteko lotura horizontalak ahulak dira eta ondorioz funtzioarekiko arazoak zeharkakoak direnez horiek konpontzeko ahalmena mugatua da. Bestetik, berriz, politika publikoen arrakasta ez dator bakarrik aktore publikoek duten ahalmenetik. Baita ere kontuan hartu behar da beste aktore ugari batzuen mobilizazioa eta lankidetza, gizarte zibiletik eta enpresa mundutik datozenak. Momentu honetan, gizarte zibileko eta enpresa munduko aktoreen lankidetzarik gabeko esku-hartze publikoaren eredu arrazionalak bere mugak ditu. Kasu gehienetan gizarte eta osasun zerbitzuen gobernantzak eredu mistoa erabiltzen du. Lankidetza eta lehiakortasunaren arteko nahasketa izaten da. Gizarte eta osasun zerbitzuen gobernantza hori maiz ezaugarritzen da barne-tentsio bat dagoelako esku hartze tresnak definitzen dituzten oinarrien eta instituzio-modalitateen elkarrekintzen artean. Auzia da jakitea justiziaren, merkatuaren eta gizalegearen ataletatik zein nagusituko den oinarrizko egitura bezala. Azkenik, gizarte eta osasun zerbitzuetan martxan ipintzen den erregimen mota aztertzen denean kontuan hartu beharko da justizia eta eraginkortasunaren artean ematen den kontraesana. Lehiakortasunean oinarritutako gobernantza bat martxan ipintzen denean sarri eraginkortasunaren arrazoia erabiltzen da. Hemen arazo nagusia izaten da eraginkortasunaren ebaluaketa hori gizarte-ongizatean oinarritutako kontzepzio batetik egiten dela. Eraginkortasunaren ebaluaketa egiteko beste irizpide batzuk hartuko baziren, adibidez gobernantza erregimenen ahalmena desberdintasun sozialak gutxitzeko, lehiakortasunean oinarritutako gobernantzaren abantailak birkontsideratu beharko genituzke. Lévesque eta Thiry-ren (2008) hausnarketara joanez, gizarte eta osasun zerbitzuen ezaugarriak kontuan hartzen badira, aktore publikoak eta ekonomia sozialak lehen garrantziko tokia beteko dute gobernantza erregimenean. Ikuspegi horretatik, erakunde publikoak eta ekonomia soziala egokiagoak dira balore ez monetarioak kontuan hartzen dituen gizarte batean osasun zerbitzuak emateko. Hauen eredu instituzionalek asko laguntzen dute. Bereziki, kontuan hartuko dira jabego-eskubideen banaketa eta funtzionamendu demokratikoa. Erakunde publikoetan demokrazia ordezkatzailea eta prozedura-mekanismoak eta ekonomia sozialean demokrazia parte-hartzailea eta deliberazio-mekanismoak laguntzen dute. Egile hauen ustez, enpresa pribatuek parte hartu dezakete zerbitzu horiek ekoizteko eta interes orokorra defendatzeko baina, merkatuakatsak direla medio, beharrezkoa da esku-hartze tresnak aurreikustea merkatu-akats horiek zuzentzeko edo merkatuak behar dituen baldintzak sortzeko. Zalantzarik ez dago estatuak paper garrantzitsua jokatzen duela politikak eta finantzaketa moduak zehazteko garaian. Era berean, erakunde publikoak aktore nagusiak dira gizarte eta osasun zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko. Dena dela, badaude azpisektore garrantzitsu batzuk non ekonomia soziala eta irabazi-asmoko erakundeak parte hartzen duten sektore publikoarekin batera. Aukera desberdin horietan elkarteak, erakunde publikoak eta enpresa pribatuak interes orokorraren atzetik batera lan egiten dute. Gehienetan, esperimentazio horien ekimenak gizarte zibilera bueltatzen dira ekonomia sozialaren bitartez. Ekonomia sozialeko aktore horiek botere publikoaren laguntza bilatzen dute proiektu pilotuak aurrera eramateko eta maiz irabazi-asmoko aktore pribatuak gehitzen dira. Hori horrela izanik esan daiteke ekonomia soziala eta sektore publikoa direla aktore nagusiak, ahaztu gabe ere, sektore pribatua bere presentzia duelako koasimerkatuen edo konkurrentzia esparruen bitartez. Gainera, elkarteek erakunde publikoek baino gaitasun handiagoa dute eskaera soziala identifikatzeko. Hala ere, ekonomia soziala eta erakunde publikoen arteko lankidetza-forma guztiek ez dituzte abantaila berdinak ekartzen. Hain zuzen ere, azterketa enpirikoek erakusten dute jatorri publikoa duten lankidetzek, lankideen arteko oreka ziurtatuta ez dagoenean eta finantzaketa iturri bakar batetik datorrenean, arrisku handiagoa dutela goitik beherako tutoretzapeko kontrola jasateko. 4.5.3 Gizarte eta osasun zerbitzuen arloan lankidetzan oinarritutako gobernantza Lévesque et al.-ek (2008), gizarte eta osasun zerbitzuen arloan, lehiakortasunean baino gehiago lankidetzan oinarritutako prozesuak aztertuko dituzte, bereziki erakunde publiko eta ekonomia sozialeko enpresen artean ematen direnak. Gainera, horretarako instituziodimentsioa eta antolaketa-dimentsioa desberdinduko dituzte. Beraien ustez, instituzio-dimentsioa kontuan hartzen bada koordinazio instituzional berrien aldeko apustuek (sareak eta lankidetza instituzionala lehenagoko teknokrazia eta korporatibismoaren aurrean) estatuaren gizartearekiko birkokapen berri bat dakar. Hortik aurrera, marko instituzionalaren eraldaketa sakonak hitzarmen soziala zabaltzea ekar dezake. Aldaketa instituzional txikiagoak ematen badira estatuaren esku-hartzea ekarriko du baino, kasu horretan, lege, dekretu eta erregelamenduen bidez, beti ere zalantzan jarri daitekeen hierarkiaren bitartez. Aldi berean, estatuaren esku hartzea beharrezkoa da norabide berrian doazen koordinaketa instituzionalak martxan ipintzeko, eskumenen deszentralizazio bat izan edo konkurrentzia egokitze bat burutu. Azken finean, bakarrik estatuak ditu hertsatzaileak baino suspergarriak diren esku hartze tresnak jartzeko edo behar denean inposatzeko mekanismoak. Ikuspegi horretatik, erakundetze prozesu hori normalki faseka egiten da. Batzuetan, berriz, baldintza egokiak ematen direnean, lehenago burutu daiteke. Aktoreen aniztasunak, estatu mailako banaketa gainditzen duten arazoen zailtasunak, horizontaltasunean oinarritzen den ikuspegiaren eraginkortasuna eta sektoreen eta jakintzagai desberdinen arteko dinamikek argi uzten dute politika sozialak ezin direla estatuaren eskuetan bakarrik utzi. Orain dela gutxi arteko politika sozial gehienak estatua eta beste partaideen arteko koeraikuntza mekanismoaren bitartez eraikitzen ziren, gizarte zibiletik sortutako esperimentazioak, proiektu pilotuak eta ekimenak oinarri bezala hartuta. Testuinguru horretan, ekonomia sozialeko erakunde aipagarrienek beste aktoreek baino gaitasun handiagoa zuten behar berriak identifikatzeko, arazoei erantzuteko, planteamendu berritzaileak asmatzeko eta tresna berriak martxan ipintzeko. Horregatik, ekonomia sozialak, botere publikoaren esperimentazio jarraituaren bitartez, estatuak lankidetzan eta sarean oinarritutako marko instituzionalak definitzeko behar dituen elementuak hornitzen ditu. Lankidetza-gobernantza kasu gehienetan espazio bat aurkitzen da aktoreen arteko kontzertazioa burutzeko. Kontzertazio esparru horrek, balio instituzionala duena, hurbilketa bateratua lantzea posible egiten du. Gauza bera, tokian tokiko garapenean, maila lokaleko zenbait zerbitzuen integrazio berri batek zalantzan jartzen du garapen sozial eta ekonomikoaren artean dagoen muga. Hurbilketa horien eraikuntzak, logika eta interes desberdinak dituzten aktoreen artean, deliberazioa eta behar diren egokipenak egiteko esperimentazioa eskatzen du. Modu horretan, molde instituzional bat eraikitzearekin batera gobernantza eta eraginkortasuna betikotuko duen funtzionamendua bermatzea ezinbestekoa da. Bide horretatik, eraiki eta partekatutako hurbilketak heterogeneotasuna murriztu egiten du parte-hartzaileak anitzak direlako. Lan kolektibo horrek agerian uzten du nola eraiki daitekeen interes orokorra. Esperimentazio horiek nagusiki maila lokalean eta erregionalean egiten dira eta horren ondorioz, lurralde eta kolektibitate zehatz batean txertatutako elkartasuna sortzen da. Aurreko lerroetan ikusi da Lévesque et al.-entzat (2008) arlo instituzionalean estatua ez dela beste aktoreak bezalakoa. Antolaketa arloan berriz, beste aktoreen baldintza berdinetan jokatu beharko du. Instituzionalizatutako lankidetza erregimenaren oinarria da erakunde publikoak eta arduradun politikoak besteek bezalako aktoreak direla, bereziki gizartezerbitzuen ekoizpena eta gestioari dagokionez. Aktoreen kontzertaziorako, guztien artean zerbitzuen ikuspegi adostu bat eraikitzeko, lehentasunak eta ekintza plan bat finkatzeko beharrezkoa da kontzertazio taula bat, aktore guztien artean egindakoa. Kontzertazio taula hori koordinazio-batzorde batekin osatzen da eta funtzionamendu eta antolaketa abantailak ekartzen ditu gestioa eta lanaren banaketa eta koordinazioa hobetuz. Beste modu batera esanda, lehenengo taula osatzen duten aktoreen arteko kontzertazioak aukera ematen dio koordinazio-batzordearen bigarren taulari gizarte-zerbitzuen ekoizpena eta banaketa lortzeko aktoreen arteko lankidetza erabatekoa izatea. Instituzio eta antolaketa-arloen arteko bereizketa batzuetan ez da hain argia izaten. Horregatik, lankidetzan oinarritutako gobernantza batek ondo funtzionatzeko ezinbestekoa da aktore desberdinen arteko bitartekaritza espazioak garatzea. Dena dela, partaideen arteko koordinaketa konbentzimenduaren bitartez lantzen da, bereziki informazioaren trukaketa erabilita. Horrek aktoreen arteko konfiantza sendotzen du. Azken finean, guztien arteko hurbilketa bat lortzeko sostengua eta entrenamendua behar da, lehenbizi entzuten ikasteko eta gero gogoeta eta negoziazioa gauzatzeko. Instituzionalizatutako lankidetza erregimenaren konplexutasuna handia izanik beti ez dute ondo funtzionatzen. Kasu askotan distantzia handia dago diskurtsoa eta praktikaren artean. Hala ere, ekonomia soziala eta partaide nagusia den sektore publikoaren arteko lankidetza irabazi asmoko lankide pribatuekin baino mugatuagoa izaten da. Gainera beti egongo da egiturazko tentsioren bat gizarte zibileko arduradunen eta kargu politikoen artean. Hain zuzen ere, demokrazia ordezkatzailea eta demokrazia parte-hartzailearen artean. Azken finean, lankidetza mota desberdinak kontuan hartzen badira lankidetza egonkorrenak iniziatiba elkarteetatik etortzen direnean ematen dira, kasu horietan, partaideen arteko barne oreka errespetatzen delako eta finantza-iturriak dibertsifikatuak direlako. Aipatu ditugun elementu guzti horietan instituzio-dimentsioa antolaketa-dimentsioa baino handiagoa da. Lévesque et al.-ek (2008) ateratzen duten ondorio nagusia da interes orokorreko zerbitzu sozialetan merkatua eta lankidetza direla gobernantza erregimenen berrantolaketaren bektore nagusiak. Gobernantza publikoa eta gobernantza korporatiboa ez dira desagertu baino normalki berrikuntzak hegemoniko bihurtu den konkurrentzia-gobernantzan emango dira, kalitatea hobetzeko, erabiltzaileei emandako eskaintza handitzeko edo komunitateak eta aurrekontu publikoek ordaindu behar dituzten kostuak gutxitzeko. Dinamika orokor hori ondo ezaguna dugunez gure hausnarketa askotan bigarren plano batean sortzen den lankidetza-gobernantzaren inguruan zentratu da, azken honek beste erregimenek baino gehiago erabiltzen duelako berrikuntza eta esperimentazioa, bereziki ahalmen handia duelako hurbilketa partekatuetan eta interes orokorreko proiektuetan aktore asko eta anitzak partaide izateko. Gizarte eta osasun arloan konkurrentzian oinarritutako erregimen batean interes orokorra lortzeko estatuak esku-hartze asko eta desberdinak egin behar ditu, batez ere merkatuaren akatsak konpontzeko edo erabiltzaileen parte handi bat kaudimengabea denean koasimerkatuaren baldintzak sortzeko. Era horretara estatuaren finantzaketa lehiaketa publikoaren bitartez egin daiteke. Batzuetan hornitzaile desberdinak konkurrentzian ipiniz edo beste batzuetan agentziek zerbitzu publikoak erosiz eta gero erabiltzaileei dohain emanez. Koasimerkatuaren eskema horretan ekonomia soziala eta ekonomia publikoko aktoreek parte hartu dezakete sarearen bitartez. Lankidetza-gobernantza erregimena garaile ateratzen den tokietan aktore guztiek parte har dezakete partaidetza baten bitartez non instituzionalizazio modu desberdinak onartzen diren, besteak beste, negoziatutakoa edo inposatutakoa. Hau da, azaleratzen diren gobernantza erregimen berrietan ez da hainbeste erregulazio publikoen desegite huts bat ematen. Gehiago da desarauketa eta berrarauketaren konbinaketa bat. Interes orokorreko gizarte-zerbitzuen iraulketa bat egitea ez dirudi ekimen erraza. Hala ere, ezinbestekoa dela esan daiteke. Estatuarentzat kostuak gutxitzeko, erabiltzaileentzat kalitatea hobetzeko eta irabazteko asmoa duen sektore pribatuarentzat eraginkortasuna handitu eta jarduera esparruak zabaltzeko. Azken hamarkadetan berrikuntzak biderkatu egin dira baino horiek bereziki esperimentazioaren esparruan eman dira eta gainera gizartezerbitzuen sistematik at gauzatu dira. Horrek ez du esan nahi berrikuntza horiek marjinalak direnik, hain zuzen ere, ekarpen berri horiek hurbilketa berriak ekartzen dituztelako bai lankidetza-gobernantzara eta baita ere konkurrentzia-gobernantzara. Lankidetzagobernantza gehiago garatzen bada gizarte zerbitzuetan konkurrentzia gobernantzak berriz arrakasta handiagoa dauka osasun zerbitzuetan. Dena dela, ikertutako kasu guztien zeharkako azterketa egiten bada esan daiteke eremu batean bildu daitezkeela gobernantza forma desberdinak. Horrek eramaten du gobernantza-forma desberdinen hibridazioaren hipotesia lantzera, batez ere lankidetza eta konkurrentzia-gobernantzarenak. Galdera da ea erregimen desberdinen justaposizio baten aurrean gauden edo, urrutiago joanez, lankidetza eta konkurrentzia erregimenen arteko hibridazio bat ematen den. Aztertu beharko zen zeintzuk diren bi erregimen horien arteko puntu komunak. Gobernantza-erregimenen mota idealen arteko hibridazioaren hipotesiak eramaten du ez nahastea mota idealak eta errealitatea. Weber-rek (1965) ondo azaldu zuen moduan mota ideala errealitatean era puruan inoiz ez dagoen eraikuntza mental bat da. Orduan, aztertu behar dena ez da hainbeste lankidetza eta konkurrentzia-gobernantzen elkarbizitzak gobernantza hibrido bat sortuko duten baizik eta aztertzea elkarbizitza luze batean bietatik garaile zein aterako den eta nolako egitura instituzionala sortuko duen. 4.6 Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen Gobernantzaren giltzarri nagusiak Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak, lotura zuzena dauka gobernantzarekin. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak lantzen duen gobernantzak interes orokorra defendatzen du. Horretarako estatua eta gizartearen arteko erlazioak birdefinituko dituen praktika berriak eta esku-hartze publikoaren modalitate desberdinak garatzen dira. Hain zuzen ere Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak gobernantzaren kontzeptuak hierarkia eta merkatuaren mugak gainditzen dituzten ekimen publikoak azpimarratzen ditu eta bide batez, gaur egungo gizarte konplexuan estatuaren eginkizunaren eraldaketari garrantzia ematen dio, sareen eta lankidetza garapenari tokia utziz. Berrikuntza Sozial Eraldatzailean erabiliko den gobernantzaren kontzeptuak arazo kolektiboak konpontzeko prozesuak azpimarratzen ditu eta gizarte zibila eta botere publikoaren arteko elkarrekintzari garrantzia ematen dio. Hain zuzen ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak hurrengo giltzarriak azpimarratzen ditu: (1) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak lankidetzan oinarritutako eredu publikoa garatzen du. Hau da, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza botere publikoan oinarritzen da. Ez hori bakarrik, baita ere Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza lankidetza motakoa da. Aldi berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak botere publikoaren esku hartze moduen aldaketari garrantzia ematen dio. Erregimen horretan lankidetza bat martxan ipintzen da botere publikoa eta bereziki sozietate zibileko aktoreen artean. Autoritate publikoen eginkizuna ez da indarrezko boterea erabiltzea. Gehiago da koordinazio eta sustatze lanak burutzea gizarte zibila eta botere publikoaren artean sortu diren lankidetza desberdinetan. Azken finean, lankidetza motako gobernantzak jakinduria kolektiboa sortzen du eta aktore desberdinen arteko logiken nahasketa dakar. Gainera, lankidetza ahalik eta simetrikoena da, aktore guztiek errekurtso eta indar antzekoa erabiliz. Gobernantza eraldatzaileak demokrazia ordezkatzailetik eta demokrazia parte-hartzailetik ezaugarri interesgarrienak hautatzea dakar. Gobernantza eraldatzaile horrek aukeratutako ordezkari politiko horiek gobernatzeko modu irekiak hautatzea bilatzen du. Horrek esan nahi du elkarrizketa bultzatu behar dela ordezkari politiko eta demokrazia parte-hartzaileko kidegoekin. Horretarako elkarrizketarako, bitartekaritzarako eta hausnarketarako topalekuak sortu beharko dira. Horregatik, lankidetzan oinarritutako gobernantza martxan ipintzeko eredu publiko indartsua behar da. Ez bakarrik arrazoi ideologikoengatik, baita ere eraginkortasun sozio-ekonomikoa dela medio. Eredu publiko horrek gero planifikazio ekonomiko parte hartzailea sustatzen du. Eredu publikoaren bilakaera zintzoa babesteko eta bide okerretik ez joateko beharrezko kontrolak ipintzen dira eta gizarte zibilaren erakunde ordezkatzaileak dira kontrol horren berme. Eredu publiko hori ezinbestekoa da sozio-ekonomiako arlo desberdinak koordinatzeko eta dinamizatzeko. Horregatik hain garrantzitsua da eredu publiko indartsu, dinamiko, eraginkor eta zintzo bat osatzea politika makroekonomiakoak, politika sektorialak eta politika horizontalak planifikatu eta koordinatzeko. Eredu publiko hori buru da ekonomiaren birsorkuntza eta modernizazioa bideratzeko eta bere gainean planifikazio loteslea eta sektore pribatuarentzat planifikazio orientagarria finkatzeko. Dudarik gabe, Planifikazio parte hartzailearen ereduan, planifikazio hori gizarte zibileko eragile sozial desberdinekin eta ekimen pribatuarekin lankidetza estuan antolatzen da. Merkatua operatiboa denean eta ekimen pribatuak eta enpresa-ahaleginak komunitatearen mesedean jarduten dutenean dinamika pribatu horiek estimulatuak dira. Dudarik gabe, tokiko gizartea eta administrazioa esparru egokiena da gobernantza eraldatzaile hori martxan ipintzeko, gune aproposa delako aktoreen arteko koordinazio horizontala sustatzeko eta aldi berean lurraldea ekoizpen faktore bihurtzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza berri hori gauzatzeko ezinbestekoa da lurralde horretan, alde batetik, kapital soziala egotea eta baliaraztea eta bestetik, harreman instituzionalak garatzea demokrazia parte-hartzailea gauzatu dadin. Arazo kolektiboren bat dagoen auzo edo herri bateko komunitateak suspertze-prozesu kolektibo bat martxan ipini dezake bertako eragile sozioekonomikoek esparru horretako interesak defendatzeko mobilizatzeko gaitasuna erakusten badute. Gainera, eragile sozial desberdinen arteko erlazioak sendotu egiten ditu. Mobilizazio soziala eta ekimen kolektiboa martxan ipintzen da, kontzientzia hartuz eta zergatiei aurre eginez. Elkartasun sozialaren bila biltzen diren aktore desberdinek gaitasuna erakusten badute botere publikoa interpelatzeko gai izango dira lankidetzan oinarritutako gobernantza sustatzeko eta tokian tokiko arazoei aurre egiteko. Gizarte zerbitzuen arloa aztertzen bada, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak gizarte zerbitzuen atalean lankidetzan oinarritutako gobernantza-prozesuak bultzatzen ditu, bereziki erakunde publiko eta hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko enpresen artean gauzatzen direnak. Bide horrek koordinazio instituzionalaren iraulketa dakar eta bide batez estatuaren funtzioa gizartearen aurrean birkokatzen du. Gizarte zerbitzuen marko instituzionalaren eraldaketa sakon horrek akordio soziala zabaltzea ahalbideratzen du. Zentzu horretan gizarte zerbitzuen arloan eredu publikoaren esku hartzea indartzen da antolaketa instituzionala areagotu eta dinamizazio bitartekoak gorpuzteko. Hori bai, gizarte zerbitzuak ezin dira eredu publikoaren eskuetan bakarrik utzi. Eredu publikoa ez da gai zenbait arazoei aurre egiteko eta horretarako Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak eragile sozialen esku hartze anitza bultzatzen du. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen lankidetzan oinarritutako gobernantzan diskurtsoa eta praktikaren arteko distantzia murriztea da helburua. Gainera gizarte zibileko arduradunen eta kargu politikoen artean ematen diren tentsioak gainditu egin behar dira. Hain zuzen ere, demokrazia parte-hartzailearen eta demokrazia ordezkatzailearen arteko kontraesanak leuntzea komeni da. Azken finean, lankidetza egonkorrena iniziatiba elkarteetatik etortzen denean ematen da, kasu horretan, partaideen arteko barne oreka errespetatzen delako eta finantza-iturriak dibertsifikatuak direlako. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatutako gizarte zerbitzuen iraulketa bat egitea ez da enpresa erraza. Hala ere, ezinbestekoa da erabiltzaileentzat kalitatea hobetzeko eta ekonomia sozial eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzat eraginkortasuna handitu eta jarduera esparruak zabaltzeko. (2) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza, zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian, koerainkuntzan oinarritzen da. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak, zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian, koeraikuntzaren alde egingo du, gizarte zibileko, ekonomia sozialeko eta merkatuko aktoreekin erabakiak lankidetzan hartuz. Koeraikuntza ibilbidearen hasieran gauzatzen da, politika publikoa sortu eta diseinatzen den momentuan. Dudarik gabe, estatuak lankidetzan oinarritutako koeraikuntza martxan ipintzen duenean gizarte zibileko, ekonomia sozialeko eta merkatuko aktoreekin onura asko ekartzen ditu politika publikoaren esparru jakinetan. Koeraikuntza horrek interes orokorra bilatzen du eta aldi berean koeraikuntza neoliberaletik eta korporatibistatik aldendu egiten da. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzan estatuak politika publikoak koeraikitzen ditu gizarte zibileko eta merkatuko erakundeekin lankidetzan arituz. Horrek ez du esan nahi estatua koeraikuntzan parte hartzen duten beste aktoreen posizio berdin berdinean dagoela. Hau da, estatukoak ez diren beste aktoreekin hitz egin, iritziak elkartrukatu eta erabakiak hartuko ditu. Estatua gainetik egongo da baino aldi berean berengandik gertu. Funtsean, estatuak, desadostasunak daudenean, gobernatu eta azken erabakiak hartzen ditu. Hau da, estatuak politika publikoak garatzen ditu lankidetza estuan enpresa eta gizarte zibileko aktoreekin. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak estatua eraldatu nahi du, iraulketa parte hartzailea gauzatuz. Hain zuzen ere estatuaren indarra dator ahalmen handia duelako gizartearen segmentu guztien errekurtsoak bildu ondoren helburu kolektiboak eta interes orokorra lortzeko. Zentzu berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen eskutik gizarte zerbitzuak estatua eta beste partaideen arteko koeraikuntza mekanismoaren bitartez diseinatzen dira, gizarte zibileko erakundeak eta enpresak oinarri bezala hartuta. Ez hori bakarrik, gainera antolaketa arloan aktore ekonomiko eta sozial guztiak baldintza berdinetan kokatuko dira. Estatua ere beste eragileen maila berdinean arituko da gizarte zerbitzuak diseinatzen. Horregatik, lankidetzan oinarritutako gobernantza batek ondo funtzionatzeko aktore desberdinen arteko bitartekaritza espazioak garatzen ditu eta partaideen arteko koordinaketa konbentzimenduaren bitartez landuko da, bereziki informazioaren trukaketa erabilita. Horrek aktoreen arteko konfiantza sendotzen du. Azken finean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza gizarte zerbitzuetan aplikatzeko sostengua eta entrenamendua beharko da, lehenbizi entzuten ikasteko eta gero gogoeta eta negoziazioa gauzatzeko. (3) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza, zerbitzu publikoak emateko garaian, kudeaketa zuzenarekin batera, gizarte zibilarekin eta hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko eragileekin kontzertatutako koprodukzioan oinarritzen da. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzaren ikuspegitik, sistema publiko batek, baita ere gizarte zerbitzuen sistemak ere, publiko gisa, zerbitzu publikoak emateko garaian, zuzenean kudeatutako gutxieneko gune bat beharko du. Erantzukizun publiko zuzena bermatu behar da erregulazioa, finantzaketa eta kontrola antolatzerakoan. Baita ere, zuzenean ekoizten da sistemaren plangintza eta koordinazioa. Gizarte zerbitzuen erabiltzaileei ere bermatu behar zaie kudeaketa zuzenaren bitartez, besteak beste, informazioa, balioztapena, orientazioa, bitartekaritza eta erreklamazio-sistema. Bestalde, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen koprodukzioak, zerbitzu publikoak ekoizterakoan, estatuaren eta aktore kolektiboen parte hartzea eskatzen du. Gainera, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen Koprodukzioak, zerbitzu publikoak emateko garaian, norbanakoen eta aktore kolektibo horien eginkizuna azpimarratzen du. Hain zuzen ere, Koprodukzio eraldatzaile horrek parte hartze demokratikoa sustatzen du eta balio du sistema politikoa berritzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen koprodukzioaren helburua estatuaren eta politika publikoen demokratizazioa lortzea da. Zerbitzu publikoen eta politika publikoen antolamendua eraikitzen saiatzen da. Bertan, autoritate publikoek, zerbitzu publikoak ekoizteko garaian, estatukoak ez diren aktoreen ekarpenak bilatzen dituzte. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzan, estatua eta aktore kolektiboen arteko gizarte zerbitzuen koprodukzioa antolatzeko, bereziki kontzertazio sistema erabiliko da. Lehenbizi administrazioak, koeraikuntzaren bitartez, gizarte zerbitzuen mapa osoa diseinatzen du. Ondoren, kanpoan ikusten da zein erakunde edo enpresa den gai zehaztutako gizarte zerbitzu horiek emateko. Kontzertazioaren bitartez kalitatezko zerbitzua bermatu nahi da, beharra duten herritar guztiei asistentzia ona eta homologatua eskainiz. Bestalde, eskaintza kontzertatua ondo arautu behar da zerbitzu kontzertatuetarako exijentziak eta egonkortasuna aldi berean egokitzeko. Gainera, politika publikoak ekoizteko garaian Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeen aldeko apustua egiten du. Hau da, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeek ahalmena dute gobernantza demokratikoa zabaltzeko eta sakontzeko. Gainera, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakunde horiek hobekien kokatuta daude parte hartze plural hori gauzatzeko. Hori bai, finantzaketa publiko egokia eta erregulazio aproposa bermatu behar da. (4) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideak positiboki diskriminatuko ditu. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza horrek aktore publiko eta pribatuen aniztasunaren presentzia eskatzen du, partikularki hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko aktoreena esku hartze kolektiboak lantzeko eta martxan ipintzeko. Ikuspegi horretatik, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeek eginkizun garrantzitsua eduki dezakete Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza martxan ipintzeko garaian, hain zuzen ere, erakunde horiek gizalegezko konpromisoen eta gizarte-partaidetzaren espazioak direlako. Hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko aktoreek, bereziki maila lokalean, beste ezaugarri batzuen artean honako bi dituzte gobernantza eraldatzailearen aktore pribilegiatuak izateko. Alde batetik, elkartasunezko guneak osatzen dituzte borondatezko konpromisoetan eta elkarrekikotasunean oinarritutako ekimen kolektiboak burutzeko gai direlarik. Bestetik, berriz, erakunde horietako erabaki prozesuak hastapen eta prozedura demokratikoetan oinarritzen dira. Arrazoi horiengatik hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeak gizarte zibilaren mobilizaziorako eta ordezkaritzarako aktore klabeak dira. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak sustatuko duen gobernantzak, alde batetik, estatuaren esku hartzea baloratuko du eta bestetik, gizarte zibilaren eta bereziki hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren ekarpenak aintzat hartuko ditu. Politika publikoen koeraikuntza eta koproduzio demokratikoak hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko aktoreen parte hartzearen aitorpena dakar. Gauza ez da hirugarren sektorea/ekonomia sozialari pribilegio-tratamendu bat ematea. Gehiago da, politika publikoak eta programak zehazten diren momentuan, hirugarren sektorea/ekonomia sozialari aukera ematea beste aktoreen artean bere ahotsa kontuan hartzeko. Helburua da gaur egun hirugarren sektorea/ekonomia sozialak politika publikoen aplikazioan jokatzen duen papera estatuaren tresna huts bezala gainditzea. Azken finean, elkartasunean oinarritutako koeraikuntza eta koprodukzioa ez da luxu bat, demokrazia lortzeko bitarteko bat baizik. Horregatik, gizarte zibileko eta hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko aktoreak estatuarekiko harremanetan baztertuak edo erabiliak direnean politika publikoa pobretuta ateratzen da lehiakortasunaren eta burokraziaren erregulazioaren alde negatiboenak agerian gelditzen direlako. Gizarte zerbitzuen arloan hirugarren sektorea/ekonomia sozialak beste aktoreek baino gaitasun handiago erakutsi dezake behar berriak identifikatzeko, arazoei erantzuteko, planteamendu berritzaileak asmatzeko eta tresna berriak martxan ipintzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailean, gizarte zerbitzuak emateko garaian, hirugarren sektorea/ekonomia sozialak ekarpen garrantzitsua egin dezake estatuak lankidetzan eta sarean oinarritutako marko instituzionalak definitzeko eta zerbitzuak ekoizteko garaian. (5) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak kooperatibizazioa sustatzen du espazio publikoa zabaltzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak Kooperatibizazioaren esperientzia errealitate baliotsua bezala aitortzen du erantzukizun publikoa indartzeko. Eredu publiko soilarekin batera ekonomia sozialak eta bere barnean bereziki kooperatibismoak ekarpen estimagarria egiten dio izaera publikoari. Beti ere, kooperatibismo horrek kapitalismoaren logikatik kanpo dauden elementuak mantentzen baditu. Hau da, kooperatibismoak demokrazia ekonomikoa, kogestioa, kopartaidetza eta artikulazio ideologiko, politiko eta organiko alternatiboa bultzatzen badu, herri sektoreekin bat eginez. Zentzu horretan, kooperatibizazioa etorkizuneko eredu alternatiboa posible dela pentsatzeko edo frogatzeko elementu garrantzitsua izan daiteke. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen adiera horretatik tira eginez kooperatibismoak zeregin handia dauka desberdintasun ekonomiko eta sozialei irtenbideak bilatzeko eta bide horretatik beste garapen eredu bat eraikitzen laguntzeko. Maila lokalean, bizi-baldintzetan, enpleguan, lurraldean eta baita ere politika publikoetako plangintzetan eta inplementazioetan egitura-aldaketak eragiteko ahalmena eduki dezake. Horregatik, eraldaketan oinarritutako kooperatibismoa Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptuaren parte bezala ikusten da. Kooperatibismo eraldatzaile horrek lortzen du merkatuaren esklusibotasuna apurtzea eta gizartearen garapenerako gobernantza partekatzea. Hala ere, Kooperatibizazio eraldatzaile hori ezin da dekretuz ezarri. Tokian tokiko eremu sozioekonomikoetan substratu egokia behar da. Kooperatibismo eraldatzailea aipatzea enpresa multzo eta elkarte eta esperientzia herrikoi eta komunitarioez hitz egitea da. Bertan ondasun eta zerbitzuen ekoizleek ekoizpen bitartekoen jabegoa dute edo prozesu ekonomiko globalaren beste osagarriren baten gestio kolektiboa burutzen dute. Hau da, bere jabegoan, funtzionamenduan eta gestioan parte hartzen dute. Baita ere ezinbestekoa da instituzioen laguntza egotea. Aldeko giroa dagoen gobernantza sistemetan errazagoa da gaur egun dauden hutsuneak eta mugak ezagutaraztea, aktore instituzionalek jokatu behar duten papera zehaztea eta azkenik, irtenbide berriak pentsatzea eta gauzatzea. Beste alde batetik, kooperatibismoaren barnean koordinazio espazioak sortzea beharrezkoa da informazioa trukatu, hausnarketak burutu eta ildo berriak zabaltzeko. Ezin da ahaztu ere partaideen heziketak duen garrantzia kooperatibismo eraldatzailearen baloreekiko atxikimendua indartzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik gizarte zerbitzuen arloko gobernantzan ekonomia sozialaren barnean kooperatibismoak ahalmen ekonomiko ukaezina erakutsi dezake. Hain zuzen ere, kooperatibizazioak izaera estrategikoa dauka gizarte zerbitzuen diseinuan eta ekoizpenean ahalmen publikoa eta soziala zabaltzeko. Gainera, erantzukizun publiko horren zabalkundea gestio pribatuaren kontura egitea komeni da. 4.6.1 Taula: Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen Gobernantzaren giltzarri nagusiak -Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak: .interes orokorra defendatzen du. .estatuaren eginkizuna eraldatzen du. .sareei eta lankidetzaren garapenari tokia uzten dio. .arazo kolektiboak konpontzeko prozesuak azpimarratzen ditu. .gizarte zibila eta botere publikoaren arteko elkarrekintza sustatzen du. 1.-Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak lankidetzan oinarritutako eredu publikoa garatzen du: -botere publikoan oinarritzen da. -lankidetza motakoa da. -botere publikoaren esku hartze moduen aldaketari garrantzia ematen dio. -lankidetza bat martxan ipintzen da botere publikoa eta bereziki sozietate zibileko aktoreen artean. -autoritate publikoen eginkizuna ez da indarrezko boterea erabiltzea. -gehiago da koordinazio eta sustatze lanak burutzea gizarte zibila eta botere publikoaren artean sortu diren lankidetza desberdinetan: . jakinduria kolektiboa sortzen du eta aktore desberdinen arteko logiken nahasketa dakar. . lankidetza ahalik eta simetrikoena da, aktore guztiek errekurtso eta indar antzekoa erabiliz. 2.-Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza, zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian, koerainkuntzan oinarritzen da: -Koeraikuntzaren ezaugarriak: .gizarte zibileko, ekonomia sozialeko eta merkatuko aktoreekin erabakiak lankidetzan hartuko ditu. .Koeraikuntza horrek interes orokorra bilatzen du eta aldi berean koeraikuntza neoliberaletik eta korporatibistatik aldendu egiten da. .estatuak politika publikoak garatzen ditu lankidetza estuan enpresa eta gizarte zibileko aktoreekin. .bakarrik desadostasunak daudenean estatuak azken erabakiak hartzen ditu. .Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak estatua eraldatu nahi du, iraulketa parte hartzailea gauzatuz. .estatuaren indarra: ahalmen handia gizartearen errekurtsoak bildu ondoren helburu kolektiboak lortzeko. -Koeraikuntza gizarte zerbitzuetan: .Estatua beste eragileen maila berdinean arituko da gizarte zerbitzuak diseinatzen. .Lankidetzan oinarritutako gobernantza batek ondo funtzionatzeko aktore desberdinen arteko bitartekaritza espazioak garatzen ditu. .Partaideen arteko koordinaketa konbentzimenduaren bitartez landu, aktoreen arteko konfiantza sendotuz. .Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza gizarte zerbitzuetan aplikatzeko sostengua eta entrenamendua behar da, lehenbizi entzuten ikasteko eta gero gogoeta eta negoziazioa gauzatzeko. 3.-Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza, zerbitzu publikoak emateko garaian, kudeaketa zuzenarekin batera, kontzertatutako koprodukzioan oinarritzen da: -Koprodukzioaren ezaugarriak: .sistema publiko batek, baita ere gizarte zerbitzuen sistemak ere, publiko gisa, zerbitzu publikoak emateko garaian, zuzenean kudeatutako gutxieneko gune bat beharko du. .bestalde, koprodukzio eraldatzaileak estatuaren eta aktore kolektiboen parte hartzea eskatzen du. .koprodukzio eraldatzaile horrek parte hartze demokratikoa sustatu eta sistema politikoa berritzen du. .autoritate publikoek, koproduzioarekin estatukoak ez diren aktoreen ekarpenak bilatzen dituzte. -Gizarte zerbitzuen koprodukzioa antolatzeko, bereziki KONTZERTAZIO sistema erabiliko da: .lehenbizi administrazioak, koeraikuntzaren bitartez, gizarte zerbitzuen mapa osoa diseinatu. .ondoren, kanpoan ikusi zein den erakunde edo enpresa egokia gizarte zerbitzu horiek emateko. .kontzertazioaren bitartez kalitatezko zerbitzua bermatu (asistentzia ona eta homologatua). .eskaintza kontzertatua ondo arautu (zerbitzu kontzertatuen eskaerak+egonkortasuna egokitu). -Politika publikoak ekoizteko garaian Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeen aldeko apustua egiten du. 4.-Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideak positiboki diskriminatuko ditu: -Gobernantza eraldatzaile horrek aktore publiko eta pribatuen aniztasunaren presentzia eskatzen du, partikularki hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko aktoreena esku hartze kolektiboak lantzeko eta martxan ipintzeko. -Hirugarren sektore/ekonomia sozialeko erakundeek eginkizun garrantzitsua eduki dezakete gobernantzan, erakunde horiek gizalegezko konpromisoen eta gizarte-partaidetzaren espazioak direlako. -Hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko aktoreek, bereziki maila lokalean, gobernantza eraldatzailearen aktore pribilegiatuak dira: .elkartasunezko guneak osatzen dituzte. .borondatezko konpromisoetan eta elkarrekikotasunean oinarritutako ekimen kolektiboak burutzen dituzte. .erakunde horietako erabaki prozesuak hastapen eta prozedura demokratikoetan oinarritzen dira. .hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeak gizarte zibilaren mobilizaziorako eta ordezkaritzarako aktore klabeak dira. -Politika publikoen koeraikuntza eta koproduzio demokratikoak hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko aktoreen parte hartzearen aitorpena dakar: .ez da hirugarren sektorea/ekonomia sozialari pribilegio-tratamendu bat ematea. .gehiago da, politika publikoak eta programak zehazten diren momentuan, hirugarren sektoreari/ekonomia sozialari aukera ematea beste aktoreen artean bere ahotsa kontuan hartzeko. .gizarte zerbitzuen arloan hirugarren sektorea/ekonomia sozialak beste aktoreek baino gaitasun handiago erakutsi dezake behar berriak identifikatzeko, arazoei erantzuteko, planteamendu berritzaileak asmatzeko eta tresna berriak martxan ipintzeko. .Berrikuntza Sozial Eraldatzailean, gizarte zerbitzuak emateko garaian, hirugarren sektorea/ekonomia sozialak ekarpen garrantzitsua egin dezake estatuak lankidetzan eta sarean oinarritutako marko instituzionalak definitzeko eta zerbitzuak ekoizteko garaian. 5.-Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak kooperatibizazioa sustatzen du espazio publikoa zabaltzeko: -Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak Kooperatibizazioaren esperientzia errealitate baliotsua bezala aitortzen du erantzukizun publikoa indartzeko. -Eredu publiko soilarekin batera ekonomia sozialak eta bere barnean bereziki kooperatibismoak ekarpen estimagarria egiten dio izaera publikoari: .Kooperatibismo horrek kapitalismoaren logikatik kanpo dauden elementuak mantenduz. .kooperatibismoak demokrazia ekonomikoa, kogestioa, kopartaidetza eta artikulazio ideologiko, politiko eta organiko alternatiboa bultzatuz. -Kooperatibizazioa etorkizuneko eredu alternatiboa posible dela pentsatzeko edo frogatzeko elementu garrantzitsua izan daiteke. -Kooperatibismoak zeregin handia dauka desberdintasun ekonomiko eta sozialei irtenbideak bilatzeko eta bide horretatik beste garapen eredu bat eraikitzen laguntzeko. -Eraldaketan oinarritutako kooperatibismoa Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptuaren parte bezala ikusten da: .kooperatibismo eraldatzaile horrek lortzen du merkatuaren esklusibotasuna apurtzea eta gizartearen garapenerako gobernantza partekatzea. .Kooperatibizazio eraldatzaile hori ezin da dekretuz ezarri. .Tokian tokiko eremu sozioekonomikoetan substratu egokia behar da. .Kooperatibismo eraldatzailea aipatzea enpresa multzo, elkarte eta esperientzia komunitarioez hitz egitea da. . kooperatibistak bere jabegoan, funtzionamenduan eta gestioan parte hartzen dute. . Kooperatibizazioa burutzeko ezinbestekoa da instituzioen laguntza egotea. -Kooperatibismoaren barnean koordinazio espazioak sortzea beharrezkoa da informazioa trukatu, hausnarketak burutu eta ildo berriak zabaltzeko. -Partaideen heziketak ere garrantzia handia dauka kooperatibismo eraldatzailearen baloreak indartzeko. -Gizarte zerbitzuen arloko gobernantzan: .ekonomia sozialaren barnean kooperatibismoak ahalmen ekonomiko ukaezina erakutsi dezake. .kooperatibizazioak izaera estrategikoa dauka gizarte zerbitzuen diseinuan eta ekoizpenean ahalmen publikoa eta soziala zabaltzeko. .erantzukizun publiko horren zabalkundea gestio pribatuaren kontura egitea komeni da. LEHEN ATALEKO (MARKO TEORIKOA) ONDORIO NAGUSIAK Marko teorikoaren atal honetan literaturaren errebisioa egin da. Bertan ikusi da garatu den Berrikuntza Sozial Eraldatzailea tresna egokia izan daitekela beste gizarte eredu bat eraikitzen joateko. Ez hori bakarrik, baita ere ahalmena duela zerbitzu publikoak sozializatzeko. Hain zuzen ere, gizarte zerbitzuen diseinuan eta hornikuntzan lankidetzan oinarritutako gobernantzaren aplikazioa, bereziki hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren esku hartzea eta kooperatibizazioa bultzatuz, estrategia egokia izan daiteke zerbitzu publikoetan hiritarren parte hartzea sendotzeko eta autogestioa bultzatzeko. Bide horretatik, atal honetan aztertu den Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen eskutik zenbait proposamen teoriko plazaratu dira lankidetza-gobernantzaren bitartez hirugarren sektore/ekonomia sozialeko erakunde desberdinen esku hartzea indartzeko. Ez bakarrik gizarte zerbitzuak emateko garaian. Baita ere, gizarte zerbitzu horiek diseinatzeko eta antolatzeko momentuan. Atal honetan hurrengo ondorio nagusiak atera dira: (1) Beste gizarte-eredu bat eraikitzeko beharra. Kapitalismoak desberdintasun sozioekonomiko izugarriak sortzen ditu ez bakarrik munduko biztanleriaren artean, baita ere Europar Batasunaren barruan. Krisi hori ez da bakarrik ekonomikoa. Baita ere soziala, kulturala, politikoa, ekologikoa, ideologikoa eta etikoa. Azken finean, zibilizazioaren paradigma bera krisian dago. Mundua ez dago aldaketen garai baten aurrean bakarrik, aro aldaketa sakon baten ataria gurutzatzen ari da. Kapitalismoaren garaipen ideologikoak bere krisi sakona ezkutatzen du ez delako gai gizakiaren etorkizunak planteatzen dituen erronkei, arazoei eta zalantzei erantzuteko. Horregatik adierazi daiteke gaur egungo eredu neoliberalak huts egin duela. Hala ere, jauzia ez da egun batetik bestera emango. Sistema kapitalistak gaitasuna dauka erreproduzitzeko egoera honetaz probetxua ateratzen duten klase sozialak eta interes ekonomikoak daudelako. Testuinguru honetan, egunetik egunera garrantzitsuagoa da beste gizarte-eredu bat eraikitzea balio eta politika desberdinekin, elkarkidetasunean, ondasunaren banaketan, parte hartze sozialean eta bizi kalitatean oinarrituta. Horregatik, ezinbestekoa da, apustu bat egitea, beste garapen eredu baten alde, beste gizarte baten alde. Planetaren etorkizuna bermatu nahi bada, Lurraren bioaniztasun ekologikoari, kulturalari eta linguistikoari eutsi nahi bazaio, mundu parekidea, justua, bidezkoa eta solidarioa lortu nahi bada beharrezkoa da beste eredu alternatibo baten alde lan egitea. (2) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen aldeko apustua. Hala ere, ez da lan erraza izango neoliberalismoa garaitzea baina bai ezinbestekoa gaur egungo eredu ekonomiko nagusiak dakarren dualizazioa eta injustizia gainditzeko. Bide luze eta malkartsu hori egiteko hemen garatzen den Berrikuntza Sozial Eraldatzailea tresna egokia izan daiteke. Hain zuzen ere, autore desberdinen hausnarketak ikusita ondorioztatu daiteke gaur egungo erronka bat dela Berrikuntza Soziala gizarte-eraldaketa proiektu baten alde ipintzea. Hain zuzen ere, Berrikuntza Soziala ulertzeko modu asko daudela ikusi da. Autore batzuk pentsatzen dute Berrikuntza Sozialari buruz hitz egiteko nahikoa dela praktika zahar bat egokitzea, ideia bat beste testuinguru batean aplikatzea edo bazterketa sozialari aurre egiteko edozein neurri hartzea. Beste autore eta proiektu batzuk, berriz, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen terminoa erabiltzen dute neoliberalismoaren alde gizatiarra indartzeko eredu kapitalistaren egitura arazoei aurre egin gabe. Ikerketa honetan, berriz, ezinbestekoa ikusten da errotikako iraulketa bat ematea, haustura bat burutzea, izaeran, bitartekoetan eta antolaketa moduan. Horregatik, argi gelditu da Berrikuntza Sozialaren hitzarekin nahasketa handia sortzen dela Berrikuntza Sozial mota guzti horiek esanahi berdin baten azpian biltzen direlako eta bide batez eraldaketa sozial erreal baten aldeko Berrikuntza Soziala zurrunbilo horren barruan galduta eta urardotuta agertzeko arriskua dagoelako. Horregatik, ikerketa honen asmoa izan da gizarte-eraldaketan oinarritutako Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen zimenduak antolatzea neoliberalismoaren gaurko fasea zalantzan jartzeko eta gizarteari bide berriak irekitzen joateko. Horregatik Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen funtzioa ondo finkatzeari lehentasuna eman zaio, ikuspegi sozio-politiko alternatiboak sortzeko eta eraldaketa sozialaren aldeko ahalmena garatzeko. Azken finean, gizartearen eraldaketara bideratutako Berrikuntza Sozialaren kontzeptuak, teoriak, praktikak eta estrategiak elkarlotuko dira gaur egungo gizarte-desorekei eta ongizate faltari aurre egiteko eta inongo bazterketarik gabeko mundu bat eraikitze bidean urrats sendoak emateko. Bide horretan Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak oinarri politiko eta ideologiko argiak eduki beharko ditu bere potentzialitate guztia gizarte-eraldaketara bideratzeko. Hain zuzen ere, komeni da Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen eginkizuna ondo kokatzea hausnarketa soziopolitiko alternatibo egokiak plazaratzeko eta praktikara eramateko. Zentzuzko alternatibak plazaratuko dira. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen helburua teoria politiko-ideologiko horiek martxan ipintzea da orain arte berrikuntzan eta arlo politikoan nagusi izan diren aurrerapen teknikoan eta irabazian oinarritutako diskurtsoetatik aldentzeko. Horretarako, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak esparru sozial alternatiboak sortzen joan beharko du balore indibidualista, kontsumista eta erreakzionarioekin funtzionatzen duten sare eta guneei aurre egiteko. Alternatiba aurrerakoiak garatzeko beharra, bideragarritasuna eta iraunkortasuna ez da nahikoa proiektu horiek gauzatzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak ahalmena eduki beharko du neoliberalismoak azken hamarkadetan garatu duen ingurumen egituratu eta errotuan prozesu eraldatzaileak martxan ipintzeko. Espazio ekonomiko, sozial eta politiko alternatibo horiek erreferentzia puntu garrantzitsuak bihur daitezke esperientzia positibo eta eraldatzaile horiek ezagunak egiteko eta gero beste espazio batzuetara garraiatzeko. Hau da, arnas-gune horiek prozesu eraldatzailearen zabaltze estrategian paper garrantzitsua jokatu dezakete. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatu nahi duen prozesu eraldatzailea gaur egungo jokaleku neoliberaletik abiatu beharko da. Aldi berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak tokian tokiko proposamenak nazioarteko dinamikekin lotu behar ditu. Gainera, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen estrategia hori eraginkorra izateko komeni da maila lokalean eta nazioartean transformazio sozialaren alde mugitzen diren mugimendu sozial, sindikal eta politikoekin lan egitea. Baita ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak lortu egin behar du estatuaren esku hartzea gizartearen gehiengoaren alde burutzea, bertako sektore behartsuei lehentasuna emanez. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearentzat merkatuak paper positiboa joka dezake beti ere sektore herrikoi zabalen alde aritzen bada. Beste alde batetik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak norbanakoen lanerako konpromisoa zainduko du, parte hartzeari ateak irekiko dizkio, emakumeen bazterkeria gainditzeko politikak gauzatuko ditu eta zor zaion garrantzia emango dio prestakuntza ideologikoari eta baloreen dimentsioari. Ezin da ahaztu ere gatazkaren dimentsioa Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen barruan txertatzea oso garrantzitsua dela. (3) Ekonomia soziala Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen motore. Gaur egungo krisi egoeran ekonomia sozialak paper garrantzitsua joka dezake. Horrekin batera ekonomia soziala Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen harrobia eta sustatzailea izan daiteke. Hau da, ekonomia sozialak beste mugimendu eta dinamika sozialekin batera gaitasun handia eduki dezake ekonomia eredu berri bat eraikitzeko gizartearekin eta politikarekin lotura zuzena mantenduz. Baina horretarako ekonomia sozialak eraldaketarako duen potentzialitate guztia askatu behar du azaleko jarrera hutsean erori gabe eta eraldaketarako tresna garrantzitsua bihurtuz. Hain zuen ere, Ekonomia Sozial Eraldatzaileak Ekonomia Solidarioaren adiera darama bere barnean. Hau da, Ekonomia Solidarioaren adiera ekonomia sozialaren kontraesanak gainditzeko bide gisa proposatzen da. Horregatik, eraldaketan oinarritutako ekonomia soziala Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptuaren parte bezala ikusten da. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearentzat tresna estrategikoa izango den ekonomia soziala berreraiki behar da. Horretarako, ekonomia sozial eraldatzaileak bertako beharrei eta bertako arazoei, bertako bitartekoekin, erritmoekin eta kolektibo horrek eskatzen dituen estiloekin erantzun beharko dio. Gainera, hasiera hasieratik eraginkortasuna bilatuko da aplikazio praktikoari garrantzia emanez. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatuko duen ekonomia sozialaren mamia ulertzeko lau aspektu kontuan hartuko dira. Lehenbizi, ekonomia sozial eraldatzaileak globalizazioari aurre egiteko balio beharko du, lurraldetasuna, elkartzeko ahalmena, malgutasuna eta komunitatearen garapena landuz. Bigarren, ekonomia sozial eraldatzaileak bertako sindikatuekin eta langile mugimendu osoarekin artikulazio ideologikoa eta politikoa antolatu beharko du gero tokian tokiko instituzioekin elkarlan aurrerakoia burutzeko. Hirugarren, ekonomia sozial eraldatzailearen autogestio errealitate hori garapen eredu propio batean txertatuko da. Azkenik, laugarren atalean, ekonomia sozial eraldatzaileak dituen etekin ekonomikoen zati bat lurraldeko gizarte-ekintzetara bideratuko da, lurraldeko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren beharrei erantzuten joateko. (4) Lankidetza motako gobernantza Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen oinarri. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak landuko duen gobernantzak interes orokorra bermatu beharko du. Horretarako estatua eta gizartearen arteko erlazioak birdefinituko dituen praktika berriak eta esku hartze publikoaren modalitate desberdinak garatuko ditu. Hain zuzen ere Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak gobernantzaren kontzeptuak hierarkia eta merkatuaren mugak gainditzen dituzten ekimen publikoak azpimarratuko ditu eta bide batez, gaur egungo gizarte konplexuan estatuaren eginkizunaren eraldaketari garrantzia emango dio. Sareen eta lankidetza garapenari ere tokia utziko dio. Berrikuntza Sozial Eraldatzailean erabiliko den gobernantzaren kontzeptuak arazo kolektiboak konpontzeko prozesuak nabarmenduko ditu eta gizarte zibila eta botere publikoaren arteko elkarrekintzari garrantzia emango dio. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza lankidetza motakoa izango da. Erregimen horretan lankidetza bat martxan ipintzen da botere publikoa eta bereziki sozietate zibileko aktoreen artean. Autoritate publikoen eginkizuna ez da indarrezko boterea erabiltzea. Gehiago da koordinazio eta sustatze lanak burutzea gizarte zibila eta botere publikoaren artean sortu diren lankidetza desberdinetan. Tokiko gizartea eta administrazioa esparru egokiena da gobernantza eraldatzaile hori martxan ipintzeko, gune aproposa delako aktoreen arteko koordinazio horizontala sustatzeko eta aldi berean lurraldea ekoizpen faktore bihurtzeko. Ikuspegi horretatik, Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeek eginkizun garrantzitsua eduki dezakete Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza martxan ipintzeko garaian, hain zuzen ere, erakunde horiek gizalegezko konpromisoen eta gizarte-partaidetzaren espazioak direlako. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak sustatuko duen gobernantzak, alde batetik, estatuaren esku hartzea baloratuko du eta bestetik, bide bat aurkitu beharko du gizarte zibilaren, merkatuaren eta bereziki ekonomia sozialaren ekarpenak sendotzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatuko duen gobernantza politika publikoaren koeraikuntzaren alde nabarmenduko da, merkatuko, gizarte zibileko eta ekonomia sozialeko aktoreekin lankidetzan arituz. Koeraikuntza horrek interes orokorra bilatzen du eta aldi berean koeraikuntza neoliberaletik eta korporatibistatik aldendu egiten da. Estatua gainetik egongo da baino aldi berean eurengandik gertu. Bide horretatik, nork bere burua aski izatea eta guztiahalduntasun jarrerak saihestu egiten ditu. Hain zuzen ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak estatua eraldatu nahi du, eredu parte hartzailea gauzatuz. Hau da, politika publikoen koeraikuntza demokratikoak ekonomia sozialeko aktoreen parte hartzearen aitorpena dakar. Gauza ez da ekonomia sozialari pribilegio-tratamendu bat ematea. Gehiago da ekonomia sozialari aukera ematea beste aktoreen artean bere ahotsa kontuan hartzeko politika publikoak eta programak zehazten diren momentuan. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen bidean urratsak emateko koeraikuntza demokratikoaren eredu hori sakondu egin beharko da planifikazio parte hartzailea gehituz. Gaur egungo demokrazia ordezkatzailearen koordenadak gainditu egin behar dira. Parlamentuaren eta alderdi politikoen jokoa ez da nahikoa interes orokorra eta komunitarioa defendatzeko. Dinamika hori partekatu egin behar da gizarte zibilean mugitzen diren aktore eta herri mugimenduekin. Horregatik, ekonomia sozialaren, langileriaren eta gizartearen parte hartzea ezinbestekoa da sektore publikoaren plangintza ekonomikoa burutzeko. Ez da bakarrik aktore desberdinen ahotsa kontuan hartzea. Urrunago joatea eskatzen du prozesuan parte hartzen duten aktoreei informazio osoa bermatzeko eta erabakiak hartzeko aukera ematea eta bide batez hartutako erabaki horiek fiskalizatzeko ahalmena edukitzea. Planifikazio parte hartzaile horrek lurralde esparrua, arlo instituzionala eta arlo pribatua jorratuko ditu. Alde batetik, sektore publikoak berak prozesuaren zati garrantzitsu bat antolatu eta zuzendu beharko luke, ekoizle bezala behar indibidualak eta kolektiboak asebetez. Bestetik, berriz, sektore publiko horrek ekonomia sozialaren eta sektore pribatuaren plan ekonomikoak zuzendu, erregulatu eta osatu egin beharko lituzke. (5) Gobernantza aurrerakoia gizarte eta osasun zerbitzuetan. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak gizarte eta osasun zerbitzuen arloan lankidetzan oinarritutako prozesuak bultzatu beharko ditu, bereziki erakunde publiko eta ekonomia sozialeko enpresen artean gauzatzen direnak. Bide horrek koordinazio instituzionalaren iraulketa eskatzen du. Gainera, estatuaren funtzioa gizartearen aurrean birkokatu egin behar da. Hori bai, gizarte eta osasun zerbitzuak ezin dira estatuaren eskuetan bakarrik utzi. Estatua ez da gai zenbait arazoei aurre egiteko eta horretarako Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak eragile sozialen esku hartze anitza bultzatu beharko du. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen eskutik gizarte eta osasun zerbitzuak estatua eta beste partaideen arteko koeraikuntza mekanismoaren bitartez eraiki beharko dira, gizarte zibileko erakundeak eta enpresak oinarri bezala hartuta. Testuinguru horretan, ekonomia sozialak beste aktoreek baino gaitasun handiagoa erakutsi dezake behar berriak identifikatzeko, arazoei erantzuteko, planteamendu berritzaileak asmatzeko eta tresna berriak martxan ipintzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatutako gizarte eta osasun zerbitzuetan ekonomia sozialak ekarpen garrantzitsua egin dezake estatuak lankidetzan eta sarean oinarritutako marko instituzionalak definitzeko garaian. Bestalde, lankidetzan oinarritutako gobernantza batek ondo funtzionatzeko aktore desberdinen arteko bitartekaritza espazioak garatu beharko ditu eta partaideen arteko koordinaketa konbentzimenduaren bitartez landuko da, bereziki informazioaren trukaketa erabilita. Horrek aktoreen arteko konfiantza sendotuko du. Azken finean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza gizarte eta osasun zerbitzuetan aplikatzeko sostengua eta entrenamendua beharko da, lehenbizi entzuten ikasteko eta gero gogoeta eta negoziazioa gauzatzeko. Horrekin batera Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen lankidetzan oinarritutako gobernantzan diskurtsoa eta praktikaren arteko distantzia murriztea lortu behar da. Berrikuntza Sozial Eraldatzailea, gizarte eta osasun zerbitzuen arloan, lankidetza-gobernantzaren inguruan zentratu da beste erregimenek baino gehiago erabiltzen duelako berrikuntza eta esperimentazioa, bereziki ahalmen handia duelako hurbilketa partekatuetan eta interes orokorreko proiektuetan aktore asko eta anitzak partaide izateko. Lankidetza-gobernantza ez da hainbeste erregulazio publikoen desegite huts bat. Gehiago da desarauketa eta birrarauketaren konbinaketa bat. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatutako gizarte eta osasun zerbitzuen iraulketa bat egitea ez da enpresa erraza. Hala ere, ezinbestekoa dela esan daiteke, erabiltzaileentzat kalitatea hobetzeko eta ekonomia sozial eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzat eraginkortasuna handitu eta jarduera esparruak zabaltzeko. Zalantzarik gabe gizarte eta osasun zerbitzuetan Lankidetza-gobernantzaren esparrua handitzen den heinean konkurrentzia-gobernantzaren esparrua murriztu egingo da. 5 KAPITULUA: LANDA AZTERKETAREN TESTUINGURUA. GIZARTE ZERBITZUAK GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAN 5.1 Gipuzkoako lurraldearen kokapena Espainiako 1987ko konstituzioak Autonomien Estatua martxan ipintzen du. Estatua 17 erregio autonomoetan banatzen da, bakoitza bere gobernu autonomo eta instituzioekin. Erregio autonomoen artean autonomi maila desberdina ematen da. Azterketa orokor bat egiten bada kasu guztietan defentsa, ordezkaritza diplomatikoa, kanpo merkataritza eta aduanak Estatuaren konpetentzia esklusiboak izango dira. Beste eskumenak, berriz, erregioaren konpetentzia esklusiboak izan daitezke edo partekatu egiten dira Estatuarekin. Autonomia desberdinen artean, Katalunia, Galizia, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea dira autonomia handiena duten erregioak. Hala ere, gaur egun oraindik ere onartutako zenbait eskumen transferitu gabe daude, horien artean nagusiena gizarte segurantza da. Bestalde, Euskal Herrian kokatuta dauden bi autonomiek, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitateak Kontzertu Ekonomikoaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren bitartez zerga erregimen berezi bat dute. Alde batetik, zerga batzuk biltzeko eta horiekin transferitutako eskumenei aurre egiteko eta bestetik, Estatuari kupo bat emateko transferitu gabeko eskumenak ordaintzeko. Gainera, azken kupo hori kalkulatu aurretik doiketa desberdin batzuk egin behar dira. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko Parlamentuak dituen konpetentzien artean osasuna, hezkuntza, garapen ekonomikoa, ikerketa, enplegua eta babes soziala, euskara, nekazaritza, kultura, turismoa, hirigintza, etxebizitza eta garraioa azpimarratu ditzakegu. Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontua 11.486 milioi eurokoa da.71 Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoa hiru lurralde historikoetan banatuta dago, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Lurralde historiko bakoitzak bere instituzio propioak ditu. Bereziki, Foru Aldundia organo exekutiboa eta Batzar Nagusiak organo legegilea. Gipuzkoako Batzar Nagusiek dituzten eskumenen artean politika soziala, zerga politika, errepideak, kultura, gaztedia, kirola, berrikuntza, nekazaritza-garapena, turismoa, eta lurralde antolaketa azpimarratu ditzakegu. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018rako 856,5 milioi euroko aurrekontua edukiko du.72 5.2 Gizarte zerbitzuen horniketa Kontuan hartuta espazio politiko batek dituen tresna sozioekonomikoak bere biztanleriaren ongizatea babesteko eta bermatzeko Pestoff-en (1999) arabera Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako beste zonaldeetan bezala, mediterraneoko erregimen kontserbadore korporatibista aplikatzen da. Hori bai, zenbait espezifikotasun zehatz erakusten dituelarik. Mediterraneoko izaera horrek bere barnean elizaren eragina eta familiaren balore tradizionalen babesa darama. Eredu hori subsidiarioa da, hau da, Estatuak esku hartuko du familiaren eta eliza bezalako beste erakunde batzuen ahalmena agortzen denean. Eredu horretan, familia tradizionalaren eskemak errotuta daudelako, ez da emakumezkoen enplegua sustatzen. Pentsa daiteke, Estatuak eta merkatuak euren gain hartzen ez dituzten eginkizun sozial horiek emazteek eta amek bete behar dituztela. Espainiar Estatuaren mailan egin diren zenbait azterketa kontuan hartzen badira (Rodriguez Cabrero, 2008; Gallego, Subirats eta Gomá, 2003) ikerketa horietan azpimarratzen da Estatuko erregioek, bakoitzaren autonomiaren ahalmenaren arabera, berezitasun propioak dituztela. Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak, beste autonomiekin alderatuta, gastu sozial handienetakoa dauka. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuko Gobernu Zentralak proposatzen duen ildotik alderatu egiten da ekimen publikoaren eginkizunari merkatuari baino pisu handiagoa emanez. Horrekin batera, ikerketa horien arabera Euskal Autonomia Erkidegoa gizarte-laguntza, enplegu eta oinarrizko errenten zerbitzuetan nabarmendu egiten da. Baita ere, esan daiteke gestio tresna publikoagoak eta eragileen sare konplexuetan antolatutakoak erabiltzen dituela. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan sektore pribatuko gestio-tresnak garaile ateratzen dira hezkuntzan, gizartezerbitzuen eta enplegu hornikuntzan. Sektore publikoko tresnak, berriz, indar gehiago dute osasungintzan, etxebizitzan eta oinarrizko errentan. Gainera, osasungintzan ezik, beste ataletan sare konplexuak ekimen publikoa, ekimen pribatua eta azken honetan zenbait gobernuz kanpoko erakundeekin daude antolatuta. Horietako batzuk ere ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan lan egiten dute. Espainiar estatu mailan gizarte zerbitzu, etxebizitza eta oinarrizko errentaren arloetan merkatuak eta familiak agintzen badu ere, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean esku-hartze publikoak eta sare sozialek pisu handiagoa hartzen dute merkatuaren eta familiaren eragina asko gutxituz. Euskal Autonomia Erkidegoan zaintza eta mendekotasun arloetan sare sozialek duten garrantzi erlatiboa Etxezarreta eta Bakaikoaren (2011) lanean azpimarratzen da. Ikerketa horietan Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan hiru portaera desberdin ikusten dira: Arabako lurraldean izaera publikoa garaile ateratzen da. Bizkaian, berriz, sektore pribatuak eta hirugarren sektoreak pisu nagusia dute. Azkenik, Gipuzkoan kontzertazioaren bitartez antolatzen da. Bertan, batzuetan esku-hartze publikoa zuzenean bideratzen da eta beste batzuetan, berriz, sektore pribatuaren edo hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren bitartez gauzatzen da. 5.3. Gipuzkoako lurraldearen gizarte zerbitzuen indarreko marko juridikoa Subsidiariotasun printzipioa aplikatzen da Europar Batasunean. Bestalde printzipio hori Europar Batasuneko herrialde gehiena zeharkatzen duen joera global baten menpe dago: bere biztanleriaren zahartzea. Bizi-itxaropena luzatzen ari bada ere ezgaitasunik gabeko biziitxaropena ez da luzatu proportzio berdinean. Zentzu horretan zahartze aktiboaren printzipioa nagusitzen ari da europar mailako politika desberdinetan. Horren ondorio nagusia da gizarte zerbitzuen kostu publikoa izugarri handitzen ari dela. Europar Batasunetik zuzendutako orientabideak bi ildo nagusi jarraitzen dute: ikerketa eta garapena bultzatzea eta, subsidiariotasun printzipioa aplikatuz, lurraldearen araberako erantzuna ematea. Horregatik, Europar Batasunak orientabide komun batzuk finkatzen ditu adineko pertsonen problematikari erantzun bat emateko. Europar esparru horretatik anbiguotasunez jositako errezeta liberalak proposatzen dira. Europako Parlamentuko eta Europako Kontseiluko 2006/123/CE zuzentaraua, Barne Merkatuko zerbitzuei dagokionez, liberalizazio horren adibide esanguratsua da. Egia da ere, gizarte zerbitzuen esparruko zenbait alorretan salbuespenak plazaratzen direla baino beti ere anbiguotasunez josita. Zahartze esparruari zuzenean dagokionez europar esparrutik gizarte zerbitzuen egituraketa bultzatu, egituraketa horretan informazio eta komunikazio teknologien garrantzia azpimarratu eta adineko langileen enplegua sustatu nahi da. Horren adibide Europako Batzordeak Parlamentuari eta Kontseiluari bidalitako Komunikazioa da73. 5.3.1 Espainiar Estatuko 2006ko mendekotasun legea Europar Batasuna zeharkatzen duen joera horren azpian Estatu Espainolaren esparruan 2006an mendekotasun legea74 onartu zen. Lege hori martxan jartzen da autonomia pertsonala sustatzeko eta dependentzia egoeran dauden pertsonak laguntzeko. Estatu Espainolak, beste administrazio publiko guztiekin batera, lege horrekin bermatu egin nahi ditu gutxieneko eskubide batzuk bere lurralde osoan. Hasteko, arau horretan zenbait oinarrizko definizioak zehazten dira, horien artean, autonomia, mendekotasuna, eguneroko bizitzako oinarrizko aktibitateak, arreta ez profesionala, arreta profesionala, laguntza pertsonala eta hirugarren sektorea. Bestalde, zerbitzuak emateko gizarte zerbitzuen eta osasun zerbitzuen arteko lankidetzaren printzipioa garatzen da. Zerbitzu horiek emateko hirugarren sektorearen parte hartzea ere bertan jasota dago. Legeak Estatuko Administrazio Orokorraren aldetik gutxieneko berme bat plazaratzen badu ere gero autonomia-erkidego bakoitzari aukera ematen zaio babes hori osatzeko eta toki administrazioekin partekatzeko. Lege horrek bereizketa bat egiten du zerbitzuen eta prestazio ekonomikoen katalogoen artean. Lehenengoan, mendekotasuna saihesteko neurriak, telelaguntza, etxez etxeko laguntza, eguneko eta gaueko zentroak eta erresidentziako zaintza zerrendatzen dira. Bigarrenean, berriz, prestazio ekonomikoaren barruan, hiru aukera aurreikusten dira: i) PECE75, familia inguruko norbaitek ematen duen laguntza ordaintzeko prestazio ekonomikoa, arreta ez profesionala eta ezohikoa; ii) PEAP76, laguntza pertsonala lortzeko prestazio ekonomikoa, laguntzaile pertsonal baten zerbitzuak kontratatzeko eguneroko oinarrizko jarduerak bermatzeko, besteak beste, hezkuntza, lana edo bizitza autonomoagoa eramateko, eta iii) PEVS77, zerbitzu zehatz bateri lotutako prestazio ekonomikoa, hau da, eskubidea duen zerbitzu publiko bat jasotzeko itxarote-zerrendan dagoenean zentro pribatuan ordaindu behar duena konpentsatzeko prestazio ekonomikoa. Gainera, arauak hiru menpekotasun gradu finkatzen ditu bakoitza bi mailatan zatituta eta komunitate autonomoei eskubidea ematen die dependentziaren balorazio organoak aukeratzeko eta behar diren zainketa motak zehazteko. Finantzaketa, berriz, Estatuaren Administrazio Orokorraren ardurapean gelditzen da, autonomia-erkidegoen laguntzarekin. Hain zuzen ere, autonomia-erkidegoen urteko ekarpena gutxienez Estatuaren Administrazio Orokorraren kantitate berdina izan behar du. Aipatu beharra dago onuradunek ere kostuaren ordainketan parte hartzen dutela bakoitzak bere ahalmen ekonomikoaren arabera. 2012an, krisi ekonomikoaren testuinguruan, lege dekretu78 berri bat martxan jartzen da 2006ko mendekotasun legea aldatzeko. Lege horrek, besteak beste, prestazioen murrizketak, onuradunen ekarpenen igoera, familiako laguntzaile ez profesionalen gizarte segurantzaren kotizazioen Estatuaren ordainketaren amaiera eta menpekotasunaren baremoaren sinplifikazioa ekarriko ditu. 5.3.2 Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen Legea Estatuko mendekotasunaren legearekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoak gizarte zerbitzuen oinarri-lege orokor bat dauka gizarte zerbitzuen legea bezala ezagutzen dena79. Lege hori 1987ko Konstituzioaren babesean sortzen da, bertan Euskal Autonomia Erkidegoari gizarte laguntzaren eskumen esklusiboa ematen dio. Lege horrek jarraipena ematen die gizarte zerbitzuei buruzko aurreko zenbait legeei, 1982 eta 1996 urteren artean onartutakoak. 1996ko legean zenbait urrats ematen dira. Hasteko, oinarrizko gizarte zerbitzuak martxan ipintzen dira eskumena udalen eskuetan geldituz. Baita ere, eraginkortasuneko, kalitateko eta kostuko baldintza antzekoak daudenean irabazi asmorik gabeko erakundeei lehentasuna ematen zaie eta onuradunek zerbitzuaren finantzaketan parte hartu beharko dute baina, beti ere, ezin izango dira zerbitzutik kanpo gelditu arrazoi ekonomikoengatik. Aurreko arautegi hori kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko gizarte zerbitzuen legeak errealitate berri bateri aurre egin nahi dio. Lege berri hori martxan ipintzen denean ez da aurreikusten ondoren etorriko den Atzeraldi Handia. Kontuan hartzen da ekonomia hazkunde fase batean aurkitzen dela, BPGren igoerekin eta langabezia tasa baxuekin. Gainera, bizimodua aldatzen doa eta emakumea egunetik egunera gehiago sartzen ari da lan merkatuan. Bestalde, nahiz eta ekonomia ziklo positiboan egon, ahulezia egoeran edo pobrezian dauden pertsonen beharrak handitu egin dira. Testuinguru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen sistema ongizate-estatuaren oinarrietako bat kontsideratzen da, biztanleria osoari zuzendutako ardura publikoa eta estaldura unibertsala azpimarratuz. Hala ere garai horretan oraindik alde nabarmenak ikusten dira Europako Herrialde garatuenekin eta arau berri horren bitartez diferentziak gutxitu egin nahi dira behar berriak aurreikusiz eta tresna egokiak planifikatuz. Legeak zioen azalpenean azaltzen den moduan: "Gainera, bada diferentzia orokor bat Autonomia Erkidegoaren eta Europako eremuko herrialderik aurreratuenen artean. Ezberdintasun horiek gutxika-gutxika urritzeko, ezinbestekoa da gizarte-beharrizanen bilakaerari buruz aurreikuspen egokiak egitea eta Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan sistemaren garapen planifikatua gauzatzeko behar diren tresnak prestatzea". Legearen lehenbiziko tituluan, legearen helburu orokorrak finkatzen dira. Bertan gizarte zerbitzuen erabilera eskubide subjektiboa dela azpimarratzen da eta gainera EAEko gizarte zerbitzuen helburua prestazioen eta zerbitzuen izaera unibertsala bermatzea izango dela: "Legearen xedea zehazten da bertan, alegia: gizarte-zerbitzuetarako eskubide subjektiboa aldarrikatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen izaera unibertsala bermatzea, euskal administrazio publikoek prestazio eta zerbitzu horiek sistema horretako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoaren barruan eskainiko dituztela bermatzea eta sistema hori antolatu eta egituratzea, gizarte-zerbitzuetarako eskubidearen erabilera egiazkoa izan dadin". 7. artikuluan gizarte zerbitzuetako Euskal Autonomia Erkidegoko printzipioak ondo definituta gelditzen dira: a) Erantzukizun publikoa. Botere publikoek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan araututako prestazioen eta zerbitzuen eskaintza eta horietaz baliatzeko modua bermatuko dute. Nolanahi ere, sistemara sartzeko prestazioen, eskarien lehenengo harrerako prestazioen eta kasu-koordinazioarekin zuzenean lotutako prestazioen zuzeneko kudeaketa publikoa bermatuko dute, 59.2 artikuluak dioenaren arabera. Osagarri modura, zerbitzuen eta erabiltzaile eta profesionalen beharrizanen eta kudeaketaren eta arretaren kalitatea bermatzeko zailtasunen errealitatea berariaz ezagutzen jarraitzeko, eta jokabide egokien ereduak eskaintzeko, eta sistema bere helburuetarantz bultzatuko duten baliabide berritzaile eta alternatiboak esperimentu bezala probatzeko, esparru honetan eta modu orokorrean aurreikusiko dira kudeaketa publikoaren eta gizarte-ekimenaren bidezko kudeaketaren nagusitasuna, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzu eta prestazioak ematerakoan. b) Unibertsaltasuna. Botere publikoek Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan jasotzen diren prestazioez eta zerbitzuez baliatzeko eskubidea bermatuko diete eskubide horren titular diren pertsona guztiei, lege honetako 3. artikuluan zehazten diren baldintzen arabera; nolanahi ere, prestazio eta zerbitzu horietaz baliatzeko eskubidea berariazko baldintzak betetzeko betebeharraren pean jarri ahalko da. c) Berdintasuna eta ekitatea. Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek prestazio eta zerbitzu jakin batzuk bermatu behar dituzte gutxienez, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Mapak zehazten dituenak, baliabideak Autonomia Erkidegoaren lurraldean berdin banatuko direla ziurtatzearren. Halaber, prestazio eta zerbitzu horietaz ekitatearen irizpidearen arabera baliatzea bermatuko dute, baldintza sozial edo pertsonalengatik bereizkeriarik eragin gabe, ekintza positiborako edo aukera- eta tratuberdintasunerako neurriak aplikatzearen kalterik gabe, eta beren jardunean gizon eta emakumeen berdintasunaren eta dibertsitate sexualaren ikuspegiak integratuz, bai eta belaunaldi ezberdinak eta kultura ezberdinak aintzat hartzeko ikuspegia ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek, hizkuntz araudia betetze aldera, pertsonek euskara edo gaztelania erabiltzeko duten askatasuna bermatuko dute. d) Hurbiltasuna. Hurbiltasunaren printzipioari erantzunez, gizarte-zerbitzuak, haien izaerak aukera ematen duenean, ahalik eta deszentralizaziorik handienarekin eskainiko dira. e) Prebentzioa, integrazioa eta normalizazioa. Bazterketa sortzen duten edo bizimodu autonomoa mugatzen duten egiturazko kausen azterketa eta prebentzioa egingo dute gizarte-zerbitzuek. Era berean, herritarrak beren ingurune pertsonal, familiar eta sozialean integratzea izango dute helburu, eta normalizazioa sustatuko dute, beste arreta-sistema eta politika publiko batzuez balia daitezen lagunduz. f) Arreta pertsonalizatua eta integrala eta arretaren jarraitasuna. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak arreta pertsonalizatua eskaini behar du, pertsona eta/edo familia bakoitzaren beharrizan bereziei egokitua eta haien egoeraren ebaluazio integral batean oinarritua, eta arreta jarraitua eta integrala izango dela bermatu beharko du, nahiz eta administrazio edo sistema bat baino gehiago jardun. g) Esku-hartze interdisziplinarioak. Eskainitako arretaren izaera integrala eta baliabide publikoen aplikazio arrazoizko eta eraginkorra bermatze aldera, ahalegina egingo da eskuhartzeak interdisziplinarioak izan daitezen, eta, horretarako, talde-lana sustatuko da, bai eta gizarte-arloko esku-hartzean aritzen diren era bateko eta besteko lanbideetako ekarpenak eta egokiak diren guztiak aintzat hartzea ere. h) Koordinazioa eta lankidetza. Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioak koordinazio- eta lankidetza-betebeharraren arabera jardungo dira elkarren artean, bai eta irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimen pribatuarekin ere. Elkarlanean arituko dira, orobat, gainerako ekimen pribatuarekin, lege honetako V. tituluan ezarritako eran. Koordinazio eta elkarlan horrek gainditu egin beharko du gizarte-zerbitzuen arloa, eta beste babes-sistema eta -politika publiko batzuetara ere hedatu beharko da. i) Gizarte-ekimena sustatzea. Irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimenak gizarte-zerbitzuen arloan parte har dezan sustatuko dute botere publikoek, bereziki Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman parte har dezan. j) Herritarren parte-hartzea. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren plangintzan eta garapenean, pertsonak eta taldeak elkartasunezko lankidetzan ari daitezen sustatuko dute botere publikoek, bai eta erabiltzaileen parte-hartzea ere. k) Kalitatea. Prestazio eta zerbitzu nagusiek kalitate-estandar gutxieneko batzuk izan ditzaten bermatu behar dute Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek; horretarako, autonomia-mailan, gutxieneko eskakizun gisa bete beharreko baldintza material, funtzional eta langileei buruzkoak arautuko dituzte eta aipatu estandarren hobekuntza sustatu; orobat sustatu beharko dute Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema osoan xedetzat kalitatea izango duen kudeaketa. Bigarren tituluan, prestazioak eta zerbitzuak zehaztu eta zerrendatzen dira. Horrekin batera, esku hartzeko moduak finkatzen dira. Gainera Prestazio eta Zerbitzuen Kartera eta Katalogoa aurkezten dira: "Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazioak -teknikoak, ekonomikoak eta teknologikoak- eta zerbitzuak definitu eta sailkatzeko baliatzen da lehenbiziko kapitulua; era berean, esku-hartzeko oinarrizko prozedura antolatzen du. Prozedura horren arabera, erreferentziako profesionalei dagokie kasua koordinatzea, eta, hala dagokionean, arreta pertsonalizatuko plan bat egin beharko da. Ondoren, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Kartera eta Katalogoa definitzen ditu, eta horien ezaugarriak, edukia eta eguneratzea arautzen ditu, bai eta prestazioez eta zerbitzuez baliatzeko baldintza orokorrak ere". Hirugarren tituluan gizarte zerbitzuen eskumenak, antolaketa, kontsulta eta parte hartzea arautzen da. Atal honetan gizarte zerbitzuen eskumenak banatzen dira Eusko Jaurlaritza, foru aldundien eta udalen artean. Bertan zehazten da Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzarrari dagokiola gizarte zerbitzuen legegintza-funtzioa. Lege honek berak eta legearen garapen-arauek gizarte zerbitzuei buruz agintzen dizkion arloetan, Legebiltzarraren eskumenekoa da arauak garatzea eta zuzeneko ekintza burutzea. Arrazoia da prestazio eta zerbitzu batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan bateraturik eskaini behar izatea, hain zuzen ere, interes orokorrekoak direlako edo eskala-ekonomiak lortu nahi direlako. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren ardura da Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte zerbitzuen planifikazioa egitea bai Gizarte-Zerbitzuen Plan Estrategikoaren barruan bai eta kasuan kasu prestatuko diren plan sektorial eta plan berezietan ere. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren eskuetan daude horrela finkatutako zenbait prestazio eta zerbitzuak betetzea, besteak beste telelaguntza-zerbitzua, familiarentzako elkargunea epai bidez datozen kasuetan arreta eskaintzeko zerbitzu modura balio duenean eta familia-bitartekotzarako zerbitzu osoa. Foru aldundiei dagokionez, eskumena izango dute beren zerbitzuak antolatzeko erregelamenduak egiteko. Hain zuzen ere lurralde organo hauen ardura nagusiena bigarren mailako arretako gizarte zerbitzuak eskaintzea da, horien artean menpekotasuna, ahalmenurritasuna, bazterketa eta babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua, eguneko arretako zerbitzuak edo zentroak, gaueko harrera-zentroak, egoitzak, atsedenerako zerbitzua eta gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzua. Baita ere aipatzekoa da arrisku larrian edo babesik gabe dauden adingabekoak babesteko dauzkaten eskumenak. Udalei berriz dagokie, bakoitzak bere udalerrian, gizarte zerbitzuen Euskal Autonomi Erkidegoko sistemako zerbitzuak, bere eskumenekoak, antolatzea, Euskal Autonomia Erkideko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan jasota dagoenaren arabera, foru-aldundiaren plangintzan jasota dagoenaren arabera eta, halakorik baldin badago, arlokako planetan eta autonomia-eremuko plan berezietan jasota dagoenaren arabera. Bereziki, udalaren ardurapean daude oinarrizko gizarte zerbitzuak sortzea, antolatzea eta kudeatzea. Hau da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Autonomia Erkidegoko Sistemaren prestazio eta zerbitzuen katalogoko lehen mailako arretako gizarte zerbitzuak eskaintzea telelaguntza-zerbitzua izan ezik Eusko Jaurlaritzako eskumenpekoa delako. Horien artean aipatu ditzakegu Informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua, etxez etxeko laguntza-zerbitzua, gizarte eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua, zaintzaileei laguntzeko zerbitzua, gizarte zerbitzuen eremuan partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua, eguneko arretako zerbitzuak, gaueko harrera-zentroak eta Ostatu-zerbitzuak. Bestalde, lege horren arabera herri-administrazioaren betebeharretako bat herritarren parte hartzea indartzea da: "Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek herritar guztien parte-hartzea erraztuko duten parte hartze bideak izango direla bermatuko dute, eta, bereziki, gizarte-zerbitzuetako eta ekimen pribatuko erakundeetako erabiltzaile eta profesionalak ordezkatzen dituzten erakundeenak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren plangintza, funtzionamendu eta ebaluazioan, eta, horretarako, parte hartzeko bitarteko eraginkor eta zaluak izan daitezela bermatuko dute". Hain zuzen ere parte hartze hori burutzeko bitarteko desberdinak erabiliko ditu, hala nola: "Kontsultarako eta partehartzerako lege honetan aurreikusten diren organoak, parte hartzeko kontseiluak eta erabiltzaileen parte-hartzerako beste bitarteko formal batzuk, gizarte-zerbitzuetako zerbitzuetan eta zentroetan ezarritakoak eta herri-administrazioek gai orokor edo berezi jakin batzuetan parte hartzeko antolatzen dituzten prozesuak, gai horiek izan dezaketen interes bereziarengatik". Kontsultarako eta parte hartzerako martxan ipiniko dituen organoen artean garrantzitsuenetakoa Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua izango da: "Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua kontsultarako eta parte-hartzerako organo nagusia izango da, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailari atxikia, eta, bertan, ordezkaritza paritarioa izango dute, alde batetik Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek, eta, bestetik, arloan parte hartzen duten gizarte-eragile guztiek, zehazki, sindikatuerakundeek, enpresaburuen elkarteek, erabiltzaileen erakundeek, gizarte-ekintzaren hirugarren sektorekoek eta gizarte-zerbitzuen arloan lan egiten duten profesionalen elkarteek". Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren dinamikaren barnean, beharren eta interesaren arabera, legeak Kontseilu Sektorialak antolatzeko aukera uzten du. Hala ere, nahitanahiez eratu beharko dira adinduen, haurren, ezinduen eta gizarteratze arloetan: "Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren barruan gizarte-zerbitzuen kontseilu sektorialak sortu ahal izango dira; kontsultarako eta parte-hartzerako izango dira, eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren erabiltzaileen eta profesionalen beharrizan berezien arabera zehaztuko da zein arlotan jardungo diren. Arlokako kontseilu horiek aintzat hartu ahal izango dituzte beren eginkizuna betetzeko egoki iruditzen zaizkien txosten eta ikerketa guztiak, bai eta, bereziki, erabiltzaileen ordezkaritza-erakundeek eta gizarte-ekintzaren hirugarren sektorekoek egindako proposamenak ere. Nolanahi ere, beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk sortzea eragotzi gabe, nahitaez eratu beharko dira arlo hauetako kontseiluak: adinduak, haurrak, ezinduak eta gizarteratzea. Orobat, gizarte-zerbitzuen arloko enpleguaren kalitaterako eta prestakuntzaren eta kualifikazioaren hobekuntzarako kontseilu bat ere sortu beharko da". Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluarekin batera Gizarte Zerbitzuen Euskal Autonomia Erkidegoko legeak Lurralde-Kontseiluak eta Toki-Kontseiluak eratzeko agintzen du: "Forualdundiek eta udalek, bakoitzak bere lurraldearen eremuan, eta beren kasa edo beste batzuekin elkar hartuta, autoantolaketarako ahalmenaz dihardutela, gizarte-zerbitzuen kontseilua eratuko dituzte, nork bere eskumen-eremuko gizarte-zerbitzuei buruzko kontsultarako eta parte-hartzerako organo gisa. Kontseilu horien osaerak gizarte-zerbitzuen eremuan esku hartzen duten gizarte-eragileen parte hartzea bermatu beharko du, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako herri-administrazioena ere, kasu bakoitzean dagokionarena. Halaber, gizonezkoen eta emakumezkoen artean ordezkaritza orekatua egon dadin zaindu beharko da". Ezin dugu ahaztu ere egin Eusko Jaurlaritza, foru aldundien eta udalen betebeharra gizarteekintzaren hirugarren sektorea sustatzea dela. Baita ere elkartegintza bultzatzea, gizarte zerbitzuen esparruan boluntario-lana eta irabazi asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko kooperatibismoa eragitea eta gizarte zerbitzuen kudeaketan eta ebaluaketan erabiltzaileek eta profesionalek ere parte hartzea. Halakoetan, ahal dela, foru aldundiek gizonen eta emakumeen arteko partaidetza orekatua lortzen saiatu beharko dira. Baita ere, foru aldundiek gizarte zerbitzuen sisteman esku hartzen duten eragile eta profesionalen prestakuntza bultzatu beharko dute Autonomiako beste gainerako administrazioekin batera. Baita ere titulu horretan Euskal Autonomi Erkidegoko administrazioen arteko lankidetza eta koordinazio organoak eta prozedurak jasotzen dira: "Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren eskumen, antolamendu, kontsulta eta parte-hartzearen araubidea ezartzen du,… eta administrazioen arteko lankidetza- eta koordinazio-organo eta prozedurak zehazten ditu, hala Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Sistemarako nola gizarte-ongizatea xede duten beste sistema eta politika publiko kideko edo osagarri batzuekiko harremanetarako". Titulu honetan bereziki aipatzekoa da Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoaren sorrera zehazten dela. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen sistemaren batasuna bermatu nahi da eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan prestazio eta zerbitzu guztien garapen koherente eta harmoniko bat bilatzen da. Organo horretan Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek eta udalek (Eudelen bitartez) ordezkaritza paritarioa izango dute bertan. Helburua sistemaren iraupena eta kalitatea guztien ardura bihurtzea da. Laugarren tituluan Gizarte Zerbitzuen Sistemaren finantzaketa arautzen da, eta finantzaiturriak eta administrazioen arteko finantza-arloko lankidetza-formulak zehazten dira: "Esparru horretan, gizarte zerbitzuen berezko prestazioen finantzaketa (arlo horretan eskumena duten herri-administrazioen esku egongo da) eta beste sistema batzuen berezko prestazioen finantzaketa bereizten dira (beste arlo batzuetan eskumena duten herriadministrazioek finantzatuko dituzte). Nolanahi ere, horrek ez du eragotziko prestazio horiek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman integratutako zerbitzuetan eskaintzea; horretarako, eskumena duten administrazioek argitu egin beharko dituzte arian-arian beren eskumenekoak diren prestazioen finantzaketan dituzten erantzukizunak. Halaber, erabiltzaileek doakoak ez diren zerbitzuen finantzaketan izan beharko duten parte-hartze ekonomikoa zehazteko funtsezko alderdiak ezartzen dira, eta prezio publikoetan oinarritutako sistema bat hautatzen da horretarako: prezio publikoak eta erabiltzaile bakoitzak egin beharko duen ekarpenaren zenbatekoa errespetatzeko oinarrizko irizpideak arautuko dira horrela". Bosgarren tituluan gure ikerketarako garrantzitsua den ekimen pribatuaren esku-hartzea jorratzen da. Bertako I. kapituluan ekimen pribatuaren esku hartzea erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuetan nola antolatzen den aztertzen da. Horretarako, lehenbizi zerbitzu eta zentroak baimendu eta homologatu egin behar dira: "Ekimen pribatuko erakundeek, Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribatzeaz gain, kasuan kasuko administrazio-baimena beharko dute gizarte-zerbitzuen horniketan eta eskaintzan esku hartu ahal izateko, zerbitzuon izatasunaren eta tipologiaren arabera egokitzen zaizkion eskakizun material, funtzional eta pertsonalekoak bete ondoren. Erakunde pribatuek, behar bezala inskribatzeaz eta baimentzeaz gain, aldez aurreko homologazioa ere beharko dute Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman sartutako gizarte-zerbitzuen eskaintzan esku hartzeko. Aldez aurreko homologazioa nahitaezko baldintza izango da erakunde pribatu batek gizarte-zerbitzuen horniketa herri-administrazio batekin hitzartu edo kontratatu ahal izan dezan. Homologazioa lortzeak, nolanahi ere, ez du ematen eskubiderik itunak edo kontratuak, edo, hala balegokio, lankidetza-hitzarmenak egitea galdatzeko". Ondoren, ekimen pribatuaren parte hartzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuen eskaintzan finkatuko da eta hori burutzeko zuzeneko kudeaketa, zeharkako kudeaketa eta hitzarmenak irabazi asmorik gabeko erakundeekin erabiliko ditu: "Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek, beren eskumenen eremuan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuen eskaintza antolatu ahal izango dute, honako formula hauen bidez: zuzeneko kudeaketa, itunak lege honetan aurreikusitako itun-araubidearen bidez, zeharkako kudeaketa Administrazio Publikoen kontratazioko araudiaren esparruan, eta hitzarmenak irabazi-asmorik gabeko erakundeekin". Era berean, kapitulu horretan diskriminazio positiboko neurriak kontuan hartuko dira irabazi asmorik gabeko erakundeentzat, beti ere antzeko baldintzak betetzen dituztenean: "Itunak ezartzerakoan, administrazio publikoek lehentasuna emango diete, eraginkortasuneko, kalitateko eta kostuko baldintza antzekoak daudenean, irabazizko izaerarik ez duten gizartezerbitzuak eskaintzen diharduten erakundeei". Baita ere, erakundearen forma juridikoa kontuan hartu gabe, diskriminazio positiboa ezarriko da ondorengo neurriak hartzen dituzten erakundeentzat: a) Jardueraren emaitza ekonomikoak ituntzea eskatu duten zerbitzu eta zentroen etengabeko hobekuntzara bideratu izana, eta hori egiteko hitza ematea ituna indarrean dagoen bitartean. b) Gizarte-egoera bereziki ahuleko pertsona, familia eta/edo taldeei zuzendutako zerbitzuak eskaintzea edo zentroak kudeatzea. c) Itundu beharreko zerbitzuari edo zentroari balioa eranstea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsona, familia eta/edo taldeei zuzendutako beste prestazio, zerbitzu edo jarduera batzuekin lortzeko. d) Itundu beharreko zerbitzurako edo zentrorako pertsonal kontratatuaren ratio ezarriak hobetzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Karteran. e) Erasandako pertsonen parte-hartzea eta gizarte-boluntariotzako jarduerak aurreikustea, elkarlaguntzako jardueren bidez, zerbitzuaren edo zentroaren hartzaile diren pertsona, familia eta/edo beharrizanak artatzeko. f) Zuzendaritzako organoetan emakumeak % 40tik gora izatea. g) Familia- eta lan-bizitza uztartzera zuzendutako neurriak aplikatzea. h) Ahalmen-urrituak lanean, legeek agintzen dutenetik harago, benetan integratzeko neurriak aplikatzea. i) Ingurumena babesteko, zaintzeko eta berrezartzeko neurriak aplikatzea. j) Kalitatea bermatzeko edo etengabe hobetzeko sistemak aplikatzea. k) Lan-baldintzak hobetzera zuzendutako neurriak aplikatzea. Lankidetzako esparru-hitzarmenei dagokionez, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartutako zerbitzuak kudeatzeko hitzarmenak egin daitezke irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeekin: "Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek hitzarmenak ezar ditzakete irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeekin, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan sartutako prestazio eta zerbitzuen horniketarako; baldin eta, erakundearen jarduera edo dagokion prestazioa edo zerbitzua berezia, premiazkoa, berritzailea edo esperimentala izaki, itun-araubidea aplikatzea komeni ez bada, ituna nola arautu den aintzat hartuta, eta betiere hori behar bezala egiaztatzen bada". Lankidetzako esparru-akordioak egiteko aukera ere finkatzen da legean: "Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek lankidetzako esparru-akordioak ezarri ahal izango dituzte irabazi-asmorik gabeko erakundeekin. Akordio horiek honako hauek jasoko dituzte: direla katalogoan sartutako zerbitzuak eskaintzeko erakundearekin ezartzen diren itun, hitzarmen edo kontratuak, direla katalogoan sartu gabeko gizarte-zerbitzuak eskaintzeko edo kasuan kasuko administrazio publikoak sustatzea egokitzat edo bidezkotzat hartzen dituen beste jarduera batzuk egiteko erakunde horiekin izenpetzen diren lankidetzako hitzarmenak". Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuen kudeaketa eta gizarte zerbitzuen eremuko erantzukizun publikoko beste jarduera batzuk eskaintzerakoan, zuzeneko kudeaketa aukeratzen ez dutenean, zerbitzuen zeharkako kudeaketara jo ahal izango dute. Horretarako kontuan hartuko da zerbitzuaren izaera berritzailea: "Katalogoko zentro eta zerbitzuen zeharkako kudeaketa hori herriadministrazioen kontratuak arautzen dituzten araudietan zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuetarako aurreikusten diren xedapenetara egokitu behar da. Kontratu horiek kontratu-programen bidez formalizatuko dira". Gainera, katalogoko zerbitzuak kudeatzeko kontratuak esleitzeko prozeduretan klausula sozialak, diskriminazio positiboko neurriak eta kontrataziorako beste irizpide batzuk erabiliko dira: "Administrazio Publikoek, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuak kudeatzeko kontratuak esleitzeko prozeduretan, gizarte-klausula batzuk erantsiko dituzte. Besteak beste, honi egingo diote erreferentzia klausulok: erakundearen aldetik arreta jarraituko eskakizuna betetzeari, zerbitzuaren izatasunaren arabera zehazten den denboran zehar, antzeko beharrizanak dituzten pertsona, familia eta/edo taldeei, hau da, zerbitzuaren edo zentroaren hartzaile direnen antzeko beharrizanak dituztenei arreta jarraitua, zerbitzu edo zentro horien kudeaketa esleitu nahi bada, eta bereziki aintzat hartuko da zerbitzua eman behar duen eremuan aldez aurretik egon bada. Gizarte-klausula horiek esleipenerako eskakizuna izango dira, eta ez dira, inola ere, merezimendu soiltzat balioetsiko". Hori dela eta, kontratuak finkatzeko garaian lehentasuna emango zaie irabazi asmorik gabeko erakundeei, beti ere eraginkortasuneko, kalitateko eta kostuko antzeko baldintzak betetzen badituzte: "Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak ezartzerakoan, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek lehentasuna emango diete, eraginkortasuneko, kalitateko eta kostuko baldintza antzekoak daudenean, irabazizko izaerarik ez duten gizartezerbitzuak eskaintzen diharduten erakundeei". Era berean, erakunde horren forma juridikoa kontuan hartu gabe, diskriminazio positiboko neurriak martxan ipiniko dira, besteak beste, honako ezaugarri hauek biltzen dituzten erakundeen alde: a) Jardueraren emaitza ekonomikoak kontratugai diren zerbitzu eta zentroen etengabeko hobekuntzara bideratzea. b) Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Karteran ezartzen diren ratioak hobetzea. c) Zerbitzuaren eskaintzari edo zentroaren kudeaketari lotutako kostuak gutxitzen laguntzea, beste zerbitzu edo zentro batzuen erabilera konbinatuaren bidez. d) Erasandako pertsonen parte-hartzea egituratzea, elkarlaguntzako jardueren eta gizarteboluntariotzako jardueren bidez. e) Zuzendaritzako organoetan emakumeak % 40tik gora izatea". Bosgarren titulu horren II. kapituluan berriz, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimenari babes publikoa emango zaio Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta ez dauden prestazio eta zerbitzuak garatzeko eta gizarte zerbitzuen eremuko beste jarduera batzuk antolatzeko garaian: "Euskal Autonomia Erkidegoko herriadministrazioek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta ez dauden beste prestazio eta zerbitzuak eskuratzea sustatu eta/edo babestu ahal izango dute, bai eta gizarte-zerbitzuen eremuko beste jarduera batzuk egin daitezen sustatzea ere, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen plangintza estrategikoak ezarritako jardunbide orokorretara egokitzen badira eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek garatzen badituzte, zein ere den horien forma juridikoa (elkarteak, fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak edo irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk)". Beste jarduera batzuren artean bereziki kontuan hartuko dira hurrengo prestazio eta zerbitzuak: a) pertsonak artatzeko prestazio eta zerbitzu berriak martxan jartzearekin lotuta dauden jarduera berritzaile eta esperimentalak; b) elkarte-sarea babesteko eta herritarren parte hartzea sustatzeko jarduerak; c) plangintza hobetzera, zerbitzuen antolaketako eta arretaren eskaintzako kalitatea bermatzera eta hobetzera, eta praktika profesionalak hobetzera zuzenduta dauden ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerak. II. kapitulu horrekin jarraituz irabazi asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortuak izan daitezke, erregelamenduan finkatutako baldintzak betetzen badituzte: "gizarte zerbitzuen eskaintzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek, kasuan kasuko forma juridikoen berariazko legerian aurreikusitako baldintzetan herri-onurakotzat aitortuak izatearen kalterik gabe, gizarte-interesekotzat aitortuak ahal izango dira, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak biltzen dituztenean". Eusko Jaurlaritzako gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen sailari egokituko zaio gizarteinteresekotzat izendatzea eta izaera hori aitortu ondoren lehentasuna izango dute dirulaguntzak eta laguntzak jasotzerakoan, beti ere haien jardueretan eraginkortasuna eta kalitatea egiaztatzen badute: "Gizarte-interesekotzat aitortutako erakundeek lehentasuna izango dute diru laguntzak eta laguntzak jasotzerakoan, baldin eta haien jardueretan eraginkortasuna eta kalitatea egiaztatzen badute". Bosgarren titulu hori amaitzeko legeak elkar laguntzako eta gizarte-boluntariotzako antolakundeen aldeko hautua egiten du: "Euskal Autonomia Erkidegoko herri-adminis- trazioek elkarlaguntzako antolakundeak eta gizarte-boluntariotzako jarduerak sustatuko dituzte. Lege honen ondorioetarako, elkarlaguntzako antolakundetzat ulertuko dira irabazizko izaerarik ez duten erakundeak, baldin eta beren bazkideak, nagusiki, beharrizaneko edo zailtasuneko egoera bati zuzenean aurre egiten dioten pertsonak eta/edo haien senitartekoak badira". Seigarren tituluan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren hobekuntza eta garapena lantzen da, eta sistema hori osatzen duten prestazioen, zerbitzuen, egitasmoen eta jardueren kalitatearen hobekuntza sustatzen du, hiru tresna funtsezkoren bidez, hala nola, Gizarte Zerbitzuen Euskal Autonomi Elkarteko Behatokia sortzea, gizarte zerbitzuei buruzko ikerketa sustatzea eta gizarte zerbitzuetako profesionalen prestakuntza etengabe hobetzea. Legearen zazpigarren eta azken tituluan gizarte zerbitzuen ikuskapena eta aplikatzekoa den arau-hauste eta zigor-araubidea arautzen da. Azken horri dagokionez, zigor-jarduera ororen nahitaezko legezkotasun-printzipioa errespetatze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskapen-eginkizuna egiaz eraginkorra izateko modua emango duten arau-hausteen eta zigor koadroa ezartzen da, eta, aldi berean, segurtasun juridikoari eusten zaio. 2008ko gizarte zerbitzuen legeak aurkezten duen katalogoa osatzeko 2015an Dekretu80 berri bat onartzen da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Autonomia Erkidegoko prestazioen eta zorroari buruzkoa. Bertan, alde batetik, finkatzen dira zerbitzuen ezaugarriak, modalitateak, helburuak eta zerbitzu horiek jasotzeko eta kentzeko baldintzak eta, bestetik, prestazio ekonomikoen deitura, helburuak, zenbatekoa eta prestazio ekonomiko hori jasotzeko eta kentzeko baldintzak. 5.4 Gipuzkoako gizarte zerbitzuen ereduaren ezaugarri nagusiak Goian aipatutako testuak aztertu ondoren zenbait ondorio atera daitezke. Menpekotasunari lotutako zerbitzuak eta prestazioak izaera subjektiboa daukate. Estatu Espainoleko legeak daukan helburua menpekotasunaren gainean arduratuko den zerbitzu profesionalen sektore bat sortzea da, kontuan hartuz senideentzat ematen diren ez profesionalentzako prestazio 80 185/2015 DEKRETUA, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Autonomi Elkarteko Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa. ekonomikoak salbuespenezkoak izan behar dutela. Gainera, Estatu Espainoleko legeak gobernu autonomoen finantzaketa nahikoa aurreikusten du mendekotasunaren kostuei aurre egiteko. Hala ere, 2012tik aurrera Estatu Espainoleko menpekotasunaren finantzaketa saiakera murriztua izan da Estatuko aurrekontuak krisiarengatik asko murriztu direlako. Euskal Autonomi Erkidegoko gizarte zerbitzuen legeak, berriz, mendekotasunari aurre egiteko zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak antolatzen ditu. Horien artean, Lehen Mailako eta Bigarren Mailako arreta-zerbitzuak ditugu. Administrazio bakoitzak jokatu behar duen eginkizun zehatza ere gizarte zerbitzuen lege horretan finkatzen da. Hala nola, irizpide orokor bezala Lehen Mailako arreta-zerbitzuen finantzaketa udalen eskuetan gelditzen da eta Bigarren Mailako arreta-zerbitzuena foru aldundien ardura da. Dena dela, zerbitzuen eta prestazioen modalitate desberdinak eta zenbateko zehatzak 2015ean onartutako prestazioen eta zorroari buruzko dekretu baten bitartez gauzatuko dira. Mendekotasunaren lege estatalak eta autonomikoak azpimarratzen dute gizarte zerbitzuen alorrean hirugarren sektoreko aktoreen ekarpenak garrantzitsuak direla. Baita ere, lege horiek azpimarratzen dute gizarte- eta osasun-zerbitzuen arteko koordinazioak daukan garrantzia. Gallego eta al.-ek (2003) egindako analisiaren arabera ikusten da Estatu mailan gizarte zerbitzuen ardura bereziki familia eta merkatuko eragileen artean banatzen dela, sektore publikoaren esku-hartze eskasak lagunduta. Euskal Autonomia Erkidegoa, berriz, Gobernu Zentralaren eredu horretatik aldendu egiten da eta ekimen publikoari merkatuari baino pisu handiagoa ematen dio. Autore horiek ondorioztatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen antolaketa zerbitzu publikoaren eta gizarte-sareen eskuetan gelditzen dela. Aditu horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko azken urteetako gizarte politiken bereizgarri nagusienak sektore publikoaren hazkunde sostengatua eta elkarteen arteko sare zabal baten osaketa izan dira. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko eredua bi joera desberdinen bateratzetik sortuko da. Alde batetik, ezaguna da bertan dagoen tradizio publiko eta komunitario indartsua eta bestetik, gizarte zerbitzuetan erakunde pribatu eta informalen presentzia nabarmentzen da. Etxezarreta, Zurbano eta Bakaikoaren (2012) arabera Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuek eredu mistoa islatzen dute. Alde batetik, hirugarren sektore sendo baten presentzia nabaria da eta bestetik, zerbitzu publikoaren iraunkortasunaren inguruko eztabaidak agertzen dira. Hirugarren sektoreak, sektore publikoaren esku hartzearen aurretik hor zegoela ikusita, zerbitzua emateko garaian zenbait abantaila ditu ezagutza eta kualifikazio maila handia duelako. Hori dela eta, eredu mistoaren abantaila logikazko funtzioaren araberako banaketa batean oinarritzen da. Elkarte bakoitza espezializatuko da hobekien egiten dakien horretan. Hala ere, eredu misto horrek zenbait arazo ekartzen dio sektore publikoari, bereziki, zeharkako kudeaketak sektore publikoaren ahalmena eta kontrola ahuldu egiten duelako. Kontuan hartu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko ereduan Administrazioa dela zerbitzuen funtsezko arduraduna. Dena dela, eredu misto hori ez da berdin aplikatzen Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historiko desberdinetan. Etxezarreta eta al.-en (2011) arabera Arabako probintzian gizarte zerbitzuetan sektore publikoaren esku hartzea nagusitu egiten da. Bizkaian berriz, sektore pribatuak eta hirugarren sektoreak pisu nabarmena dute eta azkenik Gipuzkoan kontzertatutako antolaketa batean oinarritzen da eta bertan batzuetan esku hartze publikoa zuzenean gauzatzen da eta beste batzuetan merkataritza sektorearen eta hirugarren sektorearen bitartez burutzen da. 6 KAPITULUA: LANDA AZTERKETAREN METODOLOGIA. GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO GIZARTE ZERBITZUEN GOBERNANTZARI BURUZKO DELPHI AZTERKETA 6.1 Delphi metodoaren hausnarketa teoriko orokorra Goian aipatu den moduan Delphi metodoa erabili da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamenduak gizarte zerbitzuak antolatzeko garaian Berrikuntza Sozial Eraldatzailea erabiltzen duen jakiteko, bereziki hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta kooperatibak era aktiboan bultzatuz. Landa azterketa hori egin genuen momentuan, 2014 urteko martxoan, Bildu koalizioak Gipuzkoako Foru Aldundia eta bide batez Gizarte Politikako Departamentua gobernatzen zuenean, gogo berezi bat zegoen sail horretan gobernantza eredua eztabaidatzeko, bereziki hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren eta kooperatibizazioaren ekarpena aztertzeko. Ikerketa hori aurrera eramateko Delphi metodoa erabili dugu. Teknika honen bitartez lortutako informazio subjektiboarekin eredu matematiko bat elikatu dezaketen datuak lortu dira. Bereziki datu objektibo horiek inkesta prozesu baten bitartez eskuratu dira. Informazio subjektibo hori, norbanakoen edo taldeen sinesmen, itxaropen edo iritzietatik ateratakoa, informazio objektiboaren informazio iturri alternatiboa edo osagarria izan daiteke. Askotan, gainera, lortu edo erabil daitekeen bakarra izaten da. Teknika horren justifikazioa zientzia aplikatuek gidatzen duten espirituan oinarritzen da. Zientzia horien helburua gizarte osoarentzat tresna eraginkorrak izatea da eta gure kasu zehatzean, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundia bezalako erabakitzaile publiko baten erabilgarritasun praktikoa igotzea da, beren erabakiak hartzeko ekimenen geroz eta handiagoa den ziurgabetasuna gutxituz. Informazio mota horretan oinarritutako ereduak eta teknikak helburu erreferentzial horren bitartez gidatuta daude, eta baliagarriak kontsideratu behar dira beti ere bere emaitzek gabeziak baino erabilgarritasun handiagoa ematen badiote erabakitzaileari. Informazio subjektiboa erabiltzeak, adituen juizioaren bitartez, ez du esan nahi metodologia zientifikoa ez dela erabili. Metodologiak zientifikoa izaten jarraituko du baino ez hain era murritzailean. Informazioa era sistematikoan eta arrazoituan azalduko duten teknikak erabili dira, eraginkortasuna eta ahal den objektibitate maila handiena bermatuz. Horretarako, zehazki, hiru esparruetan eragin behar da (Helmer, 1983, 58 orr.): (1) Ikerketa zehatzarentzat informazio iturri egokienak aukeratuz (adituak), horiek aukeratzeko irizpide argiak finkatuz. (2) Adituaren aktibitatearen betebeharrak eraginkorrak izaten lagundu, bereziki, ondo zehaztuz zertarako nahi den bere presentzia, behar duen informazio guztia helaraziz eta beste adituekin hartu emana erraztuz. (3) Lortutako informazioa kalitate handikoa dela bermatuko duen metodologia finkatu. Eszenatoki horretan kokatzen da informazio subjektiboan oinarritutako taldeko erabaki eta aurreikuspenen tekniken agerpena eta bizi iraupena. Delphi metodoa teknika multzo horien barruan kokatzen da, aditu talde batetik abiatuta talde iritzi sinesgarri bat lortzeko giza ikerketarako teknika bat delako. Pertsona talde batean komunikazioa egituratzeko metodo bat da, gai korapilatsu bat konpontzeko ekarpen probetxugarriak egin dezakeena. 50eko hamarkadan sortu zen helburu militarrei erantzuteko eta 60ko hamarkadatik hona esparru akademikoan eta enpresa munduan erabilia izan da. Bereziki aplikatu da aurreikuspen eta kontsentsuko teknika bat bezala zihurtasunik gabeko egoeretan, informazio objektiboetan oinarritzen diren beste teknika batzuk erabiltzerik ez dagoenean. Bere ezaugarri nagusiak hauexek dira: (1) Iterazio-metodo bat da. Gutxienez, adituak bi aldiz kontsultatuak izan behar dira galdera berdinari buruz. Era horretara bigarren aldiz pentsa dezakete erantzuna beste adituen iritzietatik jaso duten informazioa aztertu ondoren. (2) Parte hartzaileen anonimatua gordetzen da, edo gutxienez euren erantzunena, horiek zuzenean koordinatzailearengana doazelako. Horrek ahalbidetzen du lan prozesu bat antolatzea tokian eta denboran bat egiten ez duten aditu talde baten barruan. Gainera, metodo horrek bilatzen du eragin negatiboak saihestea. (3) Feedback kontrolatua. Adituen arteko informazio trukaketa ez da librea, ikerketako koordinatzailearen bitartez egiten da. Era horretan baztertu egiten da garrantzitsua ez den informazioa. (4) Taldeko erantzun estatistikoa. Iritzi guztiak azken erantzunaren parte dira. Galderak eginda dauden moduan aukera ematen du erantzunen tratamendu kuantitatiboa eta estatistikoa bideratzeko. Koordinatzaileak Delphi teknika eta inkestaren nondik norakoak ezagutu behar ditu, metodo hori era zuzenean aplikatzeko eta aditu taldearen iritziak eta ekarpenak ondo jasotzeko. Metodoaren ardatz nagusia adituen taldea edo panela da. Talde hori informazioa eskaintzen duena da. Gero, informazio hori, iterazio, interakzio eta agregazio prozesuak jaso ondoren, taldearen iritzia bihurtuko da, ikerketaren outputa osatuz. Delphi metodoak, 50eko hamarkadan jaio zenetik, etapa desberdinak igaro ditu. Sekretismoan oinarritutako lehen etapa militar bat pasa eta egokipen desberdinak jaso ondoren gaur egungo erabilera jarraituko fasera iritsi da. Teknika horren erabilera soziala eta bere ekarpen metodologikoak bizirik diraute eta zenbait kasuetan positiboki konpara daiteke jarduera esparru berdineko teknikekin (aurrez aurreko taldeak, talde nominalak, brainstorminga). Horregatik teknika hori erabil daiteke arrazionalki horretarako baldintza egokiak ematen direnean (Landeta, 1999, 5. Kap.). Ez hori bakarrik. Esan daiteke teknika horrek gaurkotasuna eta erabilera berreskuratu duela bere ezaugarriek (Dalkey eta Helmer, 1963) gaur egungo egoerarako bereziki egokia bihurtzen dutelako. Hain zuzen ere, zalantzazko egoeratan aurreikuspen edo erabaki prozesu bat martxan ipintzen denean, pertsona/aditu kopuru handi baten ezagupena, informazioa eta sena edukitzeko aukera izateak, era egituratu eta sistematizatu batean elkar arituz, toki eta momentu desberdinetan, elkar topo egin gabe, gaur egun orain dela zenbait hamarkada baino beharrezkoagoa da. Aldaketen abiadurak eta informazio teknologien garapenak eta zabalkunde izugarriak teknika honen gaurkotasuna indartzeko balio izan du. Arrazoi horrengatik, informazio teknologien garapen azkar horrek ahalbidetu dezake Delphi teknika hau gehiago erabiltzea, aplikazioaren iraupena nabarmenki laburtuz eta partaideen arteko informazio trukaketa eta feedbacka erraztuz. Goian aipatutako aurrekariak kontuan hartuta, ikerketa horretan honako bi proposamen hauek baieztatu nahi dira: (1) Delphi metodoa informazioa lortzeko teknika bat da eta, gainera, metodo honen garrantzia handitu egiten da ingurune ez-ziurretan. Esan den moduan, testuinguru horretan informazioa lortzeko aukerak gutxitu egiten dira eta teknika horrek balore erlatibo handiagoa hartzen du. (2) Informazio teknologiek laburtu egin dezakete Delphi prozesu baten iraupena eta, era berean, kalitatea hobetu. Egin den ikerketa horretan adituekin elkarreragina sustatzeko posta elektronikoaren erabilerak erdiko eta azken emaitzen abiadura eta kontrola handitu egin du. Aldi berean, aukeratutako adituen benetako parte hartzea ere igo egin da. Era horretan gainditu egin dira ikerketa mota horietan posta erabilita sortzen diren ohiko arazoak, bereziki, informazioa lortzeko eta tratatzeko prozesuak oso geldoak bihurtzen direlako. 6.2 Delphi metodoaren lan enpiriko zehatzari egokipena Delphi metodo hori oinarri bezala hartuta, ikerketa zehatza burutzeko, zenbait egokipen egin zaizkio ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Azken finean, Delphi hibrido bat erabili da, oinarrizko teknika horri aberasgarriak izango diren beste ikerketa tresna batzuk gehituz. 6.2.1 Focus Group Ikerketa ondo bideratzeko eta Delphi metodoari ahalik eta zuku handiena ateratzeko garrantzi handikoa izan zen 2014ko urtarrilaren 15ean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Txara eraikineko gizarte-zerbitzuetako bulegoetan burutu zen bi orduko aurretiko bilera informal hori. Bertan, besteak beste, honako hauek parte hartu zuten: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentua .- Gizarte Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendari Nagusia. .- Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zuzendari Nagusia. .- Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko Zuzendari Nagusia. .- Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Zuzendari Nagusia. .- Departamentuko Prentsa Arduraduna. .- Gizarte Politikako Departamentuko Aholkularia (1). .- Gizarte Politikako Departamentuko Aholkularia (2). .- Alternatiba alderdi politikoko gizartekintza batzordeko Partaidea. Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatiba .- Agintzari kooperatibako Kudeatzailea. .- Agintzari kooperatibako Lankidea (1). .- Agintzari kooperatibako Lankidea (2). .- Agintzari kooperatibako Lankidea (3). GEZKI .- Euskal Kooperatiben Goren Kontseiluko Letradua. .- EHU-UPVko Irakaslea. .- EHU-UPVko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterreko Ikaslea (1). .- EHU-UPVko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterreko Ikaslea (2). Bertatik ikerketa diseinatzeko informazio asko eta ona jaso zen. Focus Group hori oso baliagarria izan zen ikerketa zentratzeko eta gizarte zerbitzuetan hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta kooperatibizazioa garatzeko jokoan zeuden aldagai nagusiak identifikatzeko. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbitzuetako arduradun nagusiek ezagutzeko parada izan genuen eta bide batez adituak hautatzeko aukera eduki genuen. Aipatzekoa da ere Ikerketa-lan hori martxan ipintzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte politikarako arduradunen jarrera positiboarekin aurkitu ginela. Hain zuzen ere, pertsona horiek interes berezia agertu zuten gizarte zerbitzuen politika publikoak ezaugarritu eta hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren eta kooperatibizazioaren aldeko apustua eztabaidatzeko eta aztertzeko. Zalantzarik gabe, gogo berezi bat zegoen gizarte politiken departamentuan administrazioaren gestioan parte hartzea eta demokrazia nola bultzatu aztertzeko. Helburu horiek lortzeko, hausnartu nahi zuten ea hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren eta kooperatibizazioaren ekarpena egokia zen lankidetzan oinarritutako gobernantza eredua praktikara eramateko. Bestalde, ikerketa horretan Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatibak, interes handia agertu zuen beren urte luzeetako esperientzia mahai gainean jartzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte politika departamentuarekin gizarte zerbitzuen politika publikoen inguruan eztabaida burutzeko (Agintzari, 2013). Kontuan hartu behar da Agintzari Kooperatibak garai horretan martxan ipini zuen Zabalduz Kooperatiba Donostiako Loiola auzoko haurren babeserako UBA zentroa gestionatzen ari zela eta interesatuta zegoela bere jarduera Gipuzkoako gizarte zerbitzu desberdinetara zabaltzeko. Aldi berean, GEZKI/EHU-UPV Institutuko zenbait kide ere eztabaida-prozesu horretan prest agertu ziren euren aholkua emateko eta, bide batez, euren esperientzia eta ezagupena Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbitzuetako arduradunekin partekatzeko. Santi Merinok, Euskal Kooperatiben Goren Kontseiluko Letraduak, oso ondo ezagutzen du kooperatiben mundua eta hori dela eta, bere ekarpena aurkeztu zuen GFAko Txara eraikinean burutako mintegian (Merino, 2014). Enekoitz Etxezarretak, EHU-UPVko irakasleak berriz, bere ikerketetan ateratako ondorioak plazaratu zituen mintegi berdinean (Etxezarreta, 2014). Azken finean, agente desberdin horien arteko sinergia positiboak oso emankorrak izan ziren Focus Group hori osatzeko eta ikerketa ondo diseinatzeko. 6.2.2 Adituak aukeratu Adituek Delphi metodoaren bizkar hezurra osatzen dute. Eurek finkatutako irizpideen gainean eraikiko da teknika horren outputa. Horregatik garrantzi handia dauka aditu horiek ondo aukeratuak izatea. Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte politika departamenduak gizarte zerbitzuen gobernantza eta kooperatibizazioari buruz zer pentsatzen duen aztertzeko logikoena da departamentu horretan ardurak eta ezagupena duten pertsonengan jotzea. Aditua izateko lehenbiziko baldintza da gaiari buruzko ezagupen maila edukitzea. Profil politikoa Alde batetik, adituak izateko Gizarte Politikako Departamentuan ardurak zituztenak eta bide batez erabaki politikoak hartzeko ahalmena zutenak aukeratu ziren. Dudarik gabe, gizarte zerbitzuen gobernantza prozesuari buruz hitz egiteko ez da nahikoa gaia ezagutzea. Horrekin batera garrantzitsua da ahalmen politikoa edukitzea erabakiak hartzeko. Gainera, auzi horretan asko daukate esateko ez bakarrik Departamentuko arduradun politikoek eta aholkulariek baita ere ikerketa egin zen garaian Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen zuten hiru alderdi politikoetako (Alternatiba, Ezker Abertzalea eta Eusko Alkartasuna) arduradun sozioekonomikoek. Azken horien iritziak garrantzitsuak dira instituzioetan eraman behar diren ildo sozioekonomikoetan pisua dutelako. Hau dela eta, profil politiko horren barruan honako aditu hauek aukeratu ziren: 1.- Gizarte-Politikako Departamentuko Diputatu Nagusia. 2.- Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zuzendari Nagusia. 3.- Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendari Nagusia. 4.- Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko Zuzendari Nagusia. 5.- Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Zuzendari Nagusia. 6.- Gizarte Politikako Departamentuko Aholkularia. 7.- Gizarte Politikako Departamentuko Aholkularia. 8.- Eusko Alkartasuna alderdiko kidea eta Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Diputatua. 9.- Alternatiba alderdiko Gizartekintza Batzordeko kidea eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzarkidea. 10.- Ezker Abertzaleko arlo sozioekonomikoko Kidea. 11.- Ezker Abertzaleko kidea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren Kabinete burua. Profil teknikoa Adituen multzoan, profil politikoa duten arduradunekin batera izaera teknikoa eta egonkorra dutenak bildu nahi izan dira. Hain zuzen ere, Gizarte Politika Departamenduko bost zuzendaritzetako zerbitzuburuak aukeratu ziren. Horiek GFAko gizarte zerbitzuen arloari buruzko esperientzia eta ezagupen handia eskaini zezaketen. Urte asko daramate Departamenduko barneko gestioa eramaten eta pertsona kualifikatuak dira gizarte zerbitzuen gobernantzari buruz hitz egiteko: 12.- Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zerbitzuburua. 13.- Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzuburua. 14.- Ikuskapeneko, Inbertsioetako eta Gizarte Ekimeneko Zerbitzuburua. 15.- Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzuburua. 16.- Gizarteratzeko, Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Laguntzako eta Gizarte Larrialdietako Zerbitzuburua. 6.2.3 Galdetegia prestatu Galdetegia prestatzerakoan kontuan hartu dira honako ezaugarriak: (1) Galdera kopurua 27ra mugatu da. Kopuru egokia da adituak galdetegian buru belarri zentratzeko, atentzioa mantentzeko eta kontzentrazioaren intentsitatea ez galtzeko. (2) Galderak 6 gai-multzoetan banatu dira. Galdetegia 6 gai-multzo nagusietan banatu ditugu ikerketaren azterketa errazteko eta ondorioak 6 gai nagusi hauen inguruan ateratzeko: a.-Eredu egokiena gizarte zerbitzuak emateko: publikoa, kontzertatua, pribatua. b.-Administrazioak gizarte zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian eragile sozialak kontuan hartzen dituen edo ez. c.-Administrazioak gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian eredurik egokiena zein den: kontzertazioa, kontratazioa, hitzarmena. d.-Hirugarren sektorea eta kooperatibak. e.-Kooperatibizazio prozesua: Publikotasuna zabaldu edo pribatizazioari ateak ireki. f.-Adituak gehitu nahiko lukeena. (3) Galdera motak. Galdetegian zehar galdera kualitatiboak eta itxiak diseinatu ditugu, beti ere, kuantifikatzeko aukerarekin. Erantzun horiek kuantifikatzeko 1etik 5erako Likert eskala erabili da (1,2,3,4,5). Bertan erdiko balioa 3 izango da, desadostasuna 1 eta 2 eta adostasuna 4 eta 5. Horrela egiteak aukera ematen du batez bestekoak, desbideratze tipikoak eta kuartilak aztertzeko. Gainera, galdera argiak eta zehatzak prestatu dira, ikerketaren muinari helduz eta hizkuntza maila adituen kolektiboari egokituz. Azkenik, gai-multzo bakoitza galdera ireki batekin amaitu da aditu bakoitzak aukera eduki dezan atal horri buruzko iruzkinak eta ekarpenak egiteko. Galdetegi diseinu honekin lortzen da azterketa kuantitatiboa azterketa kualitatiboarekin lotzea eta, bide batez, ikertzailearen hautemateak gehitzea. 6.2.4 Bi txandako Delphi prozesua finkatu Delphi metodoa burutzeko bi inkesta-txanda erabili dira. Gainera, bigarren inkesta betetzerakoan adituek dagoenekoz ezagutzen zituzten lehenengo txandan aditu horiek emandako batez besteko erantzunak. Feedback hau nahikoa izan da aditu-multzoaren iritziak gerturatzen joateko eta adostasunetara iristeko. 6.2.5 Politikoen eta teknikoen emaitzak bakoitzak bere aldetik ere aztertu Delphi metodotik lortutako bigarren inkesta-txandako aldagai guztien datuak ere bi azpimultzotan aztertu dira iragazki bat ipini ondoren. Alde batetik politikoen emaitzak aztertu dira eta bestetik teknikoenak eta ahal izan den heinean biren arteko emaitzak alderatu dira. Hain zuzen ere, Delphi metodoa martxan ipini aurretik antolatu zen Focus Groupean argi geratu zen aditu taldean politikoak eta teknikoak bi azpimultzo zeharo desberdinduak osatzen zutela eta horren ondorioz gure ikerketarako oso baliagarria zela azpimultzo bakoitzeko emaitzak bere aldetik aztertzea. Goian aipatu den moduan Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamenduak zer pentsatzen duen gizarte zerbitzuen gobernantza eta kooperatibizazioari buruz aztertzeko jo da Gipuzkoako Foro Aldundian eta Departamentu horretan ardurak eta ezagupena duten adituengana. Bertan, ondo finkatutako bi blokeekin aurkitu gara. Alde batetik, profil politikoa dutenak eta bide batez erabaki politikoak hartzeko ahalmena dutenak. Horiek, gainera, lau urtero aukeratuak izaten dira eta gehienetan ardura ezegonkorra dute. Bestetik, berriz, profil teknikoa eta egonkorra dutenak. Horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbitzuen arloari buruzko eskarmentu eta ezagupen handia daukate. Urte asko daramate Departamentuaren barneko gestioan eta euren iritziek pisu handia dute erabakiak hartzeko momentuan. 6.2.6 Emaitzen kalitatea baloratu Aditu-taldearen kalitatea Aditu taldea aukeratzeko garaian kontuan eduki da zeintzuk diren Gizarte Politikako Departamentuan, gizarte zerbitzuen gobernantza, hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta kooperatibizazioari buruz, jakinduria eta erabakitzeko ahalmena duten pertsonak. Zalantzarik gabe, adituen multzoa osatzeko lortu den panelak sinesgarritasun handia ematen dio ikerketaren emaitzari. Jakinduria politikoaren ikuspegitik lortu dira biltzea Departamenduko Diputatua, lau zuzendari nagusiak eta departamenduko bi aholkulari garrantzitsuak. Atal politikoaren ikuspegia indartu da garai horretan Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen zuten hiru alderdi politikoetako arduradun sozioekonomikoak aditutaldera txertatuz. Ikuspegi teknikotik, berriz, Gizarte Politika Departamentuko bost zerbitzuburuak aukeratu dira, horiek bai dute eskarmentu handia gizarte zerbitzuak gestionatzeko garaian. Bestalde, zerbitzuburu horiek gizarte zerbitzuen bilakaera historikoari buruz eta etorkizunean hartu beharreko bidearen aurrean ezagupen handia daukate. Gainera, nahiz eta adituen profilak (politikoak, teknikoak) desberdinak izan denek lan egiten zuten espazio berdinean eta elkar ulertzea ezinbestekoa zen etorkizunari begirako erabaki egokienak hartzeko. Guztira, aditu kopurua 16ra mugatu da. Kantitate horrek aise gainditzen du Delphi metodoa eraginkorra izateko markatuta dagoen gutxieneko zazpiko kopurua ( Landeta, 1999, 60 orr.). Aditu-taldearen egonkortasuna Adituen egonkortasuna ezin hobea izan da hasieratik bukaeraraino. Hamasei aditu aukeratu bagenituen ere hamahiruk hasi zuten inkesta prozesua eta hamahiru adituen multzo hori mantendu da egonkor amaiera arte inolako ordezkapenik egin gabe. Aipatu den moduan, arrazoi desberdinengatik, hiru bakarrik gelditu dira inkesta prozesua hasi gabe: 1.- Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendari Nagusia. 2.- Eusko Alkartasuna alderdiko kidea eta Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Diputatua. 3.- Ezker Abertzaleko kidea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren Kabinete burua. Prozesuaren iraupena Txanda bakoitzaren iraupena beste adierazle bat izaten da Delphi metodoaren kalitatea neurtzeko. Inkesta-txanda bakoitza erantzuteko denbora ez da komeni gehiegi luzatzea. Aldi berean, txanda batetik bestera igarotzen den denbora ere laburra izatea garrantzitsua da. Epe hauek gehiegi luzatzen badira metodologiak indarra galtzen du eta mota horretako hausnarketak eskatzen duen arreta adituen aldetik gutxitu egiten da. 6.2.6.1 Taula: Delphi prozesuaren iraupena HASIERAKO DATA AMAIERAKO DATA EGUNAK GUZTIRA I. INKESTA-TXANDA 2014-03-05 2014-03-14 10 Inkesten arteko Tartea 2014-03-15 2014-03-17 3 II. INKESTA-TXANDA 2014-03-18 2014-03-25 8 GUZTIRA 2014-03-05 2014-03-25 21 Iturria: Geuk egina (2014) Kasu honetan prozesu osoa 2014ko martxoaren 3an hasi zen aditu guztiei inkesta prozesuaren aurkezpen eskutitza bidaliz (1. eranskina eta 2. eranskina). Handik bi egunetara, martxoaren 5ean, ireki zen I. inkesta-txanda erantzuteko epea, martxoaren 14ean amaituz. Lehen erronda horretan lortutako emaitza partzialak estatistikoki aztertu eta ondorio nagusiak atera ondoren martxoaren 18an hasiera eman zitzaion II. inkestatxandari bigarren erronda hau martxoaren 25ean amaituz. Ondorioz, bi errondak burutzeko guztira 18 egun erabili dira. Tartean, erronda batetik bestera igarotako denbora, 3 egunekoa izan da. Hau da, prozesu osoa burutzeko hilabete bat baino denbora gutxiago erabili da, metodo horrek eskatzen dituen gutxieneko denbora baldintzak aise gaindituz. Iritzien adostasuna eta egonkortasuna Delphi metodoa martxan ipini zenetik kontuan hartu den irizpidea prozesuari amaiera emateko adituen artean adostasuna lortzea izan da. Hau dela eta, erronda bat baino gehiago eginda eta feedback kontrolatuaren bitartez (beste adituen ekarpenak eta arrazoibideak ezagutu ondoren) iritziak hurbiltzea da metodo honen helburuetako bat (Landeta, 1999, 90 orr.). Dena dela, jokamolde honek badu ere arrisku bat, hau da, adituak gehiegi bultzatu ezkero adostasuna lortzera, kontsentsuaren izenean azpitaldeetako korronteak eta irizpide kontrajarriak baliogabetuta gera daitezke. Horrek esan nahi du kontsentsura iritsi nahi ez duten erantzunak atentzio bereziarekin ikertu beharko direla ez bada nahi adostasunaren izenean informazioa galdu. Horregatik, arrisku hau gainditzeko eta helburu eta aplikazio berriei erantzuteko irizpide berri bat sartuko da Delphi metodoaren arrakasta neurtzeko: estimazioen egonkortasuna. Irizpide hori dela medio, prozesua amaitutzat emango da adituen iritziak egonkortu direla ikusten dugunean (Landeta, 1999, 90 orr.). Goian aipatu ditugun irizpide horiekin aztertzen baditugu lan honetan ikertutako 23 aldagai kualitatiboak, 12 kasuetan esan dezakegu adostasun hurbilketa bat eman dela, hain zuzen ere, horietan desbideratze tipikoak lehen txandatik bigarrenera gutxitu egin direlako. Beste, 11 aldagaien kasuetan, nahiz eta kasu gehienetan txikiak izan, urrunketa prozesuak eman dira. Dena dela, zazpigarren kapituluan banan bana aztertuko dira aldagai bakoitzaren gerturatze edo urruntze mailak eta kontsentsuaren edo estimazioaren egonkortasunaren inguruan ondorio orokorragoak edo zehatzagoak aterako dira. egiteko eta bide batez ahalik eta etekin handienak lortzeko. Horregatik erabaki zen bi mintegi desberdin egitea. Bata politikoekin eta bestea teknikoekin. Gero, agenda arazoak zirela medio, hiru bilera egin behar izan ziren. Bertan parte hartu zuten adituei ikerketaren aurretiko datuak aurkeztu eta gero ondorioak hausnartzeko parada eman zitzaien: 1.Bilera: Data: 2014ko abenduaren 11. Tokia: GFAko Gizarte Politikako Txara eraikinean, Intxaurrondo, Donostia. Ordua: goizeko 10.00etan. Iraupena: ordu bat. Partaideak: .- Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzuburua. 2. Bilera: Data: 2014ko abenduaren 12. Tokia: GFAko Gizarte Politikako Txara eraikinean, Intxaurrondo, Donostia. Ordua: goizeko 9.00etan. Iraupena: bi ordu. Partaideak: .- Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zerbitzuburua. .- Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzuburua. .- Ikuskapeneko, Inbertsioetako eta Gizarte Ekimeneko Zerbitzuburua. .- Gizarteratzeko, Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Laguntzako eta Gizarte Larrialdietako Zerbitzuburua. 3.-Bilera: Data: 2014ko abenduaren 12. Tokia: GFAko Gizarte Politikako Txara eraikinean, Intxaurrondo, Donostia. Ordua: goizeko 11.30etan. Iraupena: bi ordu. Partaideak: .- Gizarte Politikako Departamentuko Diputatu Nagusia. .- Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zuzendari Nagusia. .- Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko Zuzendari Nagusia. .- Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Zuzendari Nagusia. .- Gizarte Politikako Departamentuko Aholkularia (1). .- Gizarte Politikako Departamentuko Aholkularia (2). .- Alternatiba alderdiko Gizartekintza Batzordeko kidea eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzarkidea. .- Ezker Abertzaleko arlo sozioekonomikoko Kidea. Hiru bilera horietan adituek orokorrean aurretiko emaitzen balorazio positiboa egin zuten eta koordinatzailearen aldetik egindako hausnarketak eta argipenak ontzat eman zituzten. 7 KAPITULUA: LANDA AZTERKETAREN EMAITZAK. GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO GIZARTE ZERBITZUEN GOBERNANTZARI BURUZKO DELPHI AZTERKETA Aipatu dugun moduan egindako ikerketaren helburua da jakitea ea Gipuzkoako Foru Aldundia, gizarte zerbitzuen gobernantza demokratizatzeko eta parte hartzea handitzeko bidean, prest dagoen hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeekin lan egiteko eta, bereziki, kooperatibizazio bidea erabiltzeko. Metodologia atalean aipatu den moduan lan honetan "hirugarren sektorea" eta "ekonomia soziala" terminoak berdin berdin erabiliko dira. Galdetegian "hirugarren sektorea" terminoa erabili da, kontuan hartuta gizartezerbitzuetan "ekonomia soziala" terminoak ospe handia ez duelako eta bakarrik kooperatibekin lotzen delako. Bestalde, hirugarren sektoreak zenbait kooperatiba mota barneratzen ditu, irabazi-asmorik gabekoak direnak. Horregatik, hirugarren sektoreari buruz hitz egiterakoan zentzu zabalean egingo da, kooperatibak ere integratuz eta ekonomia sozialari buruz hitz egiten denean baita ere irabazi-asmorik gabeko erakundeak sartuko dira Ikerketa hori burutzeko Delphi metodoa erabili da. Horretarako adituek inkesta berdina bi aldiz on-line bete dute. Erantzun duten 13 adituk bi aldiz kontsultatuak izan dira galdetegi berdinari buruz. Gainera, bigarren galdetegia bete baino lehen euren eskuetan eduki dituzte lehen bueltan adituek eman dituzten iritzi nagusiak atal bakoitzari buruz. Galdetegia 27 galderakoa izan da, 6 multzotan banatuta. Interneten bidez erantzun ahal izateak erraztu egin du lana. Esan beharrik ez dago inkestaren izaera guztiz konfidentziala izan dela. Azterketa honen emaitzak 7.1 azpiatalean aurkezten dira. Bertan, behatu diren 27 aldagaien azterketa zehatza eta zorrotza egiten da, bakoitzaren inguruko hausnarketak eginez eta gero, hauek multzoka bildu ondoren, ondorio orokorrak lortuz. 7.1 Emaitza nagusiak Alde batetik, azpiatal honetan lehen ikerketaren emaitzak galderaz galdera aztertuak izan dira, lau alderdi nagusi jorratuz: 1. Galdera bakoitzaren emaitzen azterketa taula eta grafikoa. 2. Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa. 3. I. txandatik II. txandara eman den gerturatze maila batez bestekoan eta desbideratze tipikoan. 4. Galdera bakoitzaren emaitzen azterketa, adituen artean politikoak eta teknikoak bereizita. Bestetik, galdera horiek sei multzo nagusitan bildu direnez adituen hausnarketa kualitatiboak multzoka gehitu dizkiogu. Gero, emaitza horiek adituen aurrean aurkeztu eta eztabaidatu dira itzultze-bileretan, politikoak eta teknikoak bereizita, eta informazio guzti horrekin multzo bakoitzari buruzko hausnarketa orokorra egin dugu. 7.1.1 Grafikoa: Adituen gaur egungo ardurak Iturria: Geuk egina (2014) Ikusten denez inkestaren II txanda honetan adituen multzoa 13 pertsonek osatu dute. Horietatik 5 Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamenduko Diputatua, Zuzendaria edo aholkularien multzokoak izan dira, beste 5 Departamenduko Zerbitzuburuen taldekoak eta, azkeneko 3rak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernuko alderdietako Ordezkari Politikoak. Gainera esan daiteke, inkestaren I. txandatik adituen multzoko kideak oso osorik mantendu egin direla taldearen egonkortasuna frogatuz. 7.1.2.2 Taula: Batez bestekoa eta desbider. tipikoa; eredurik egokiena eredu publiko soila Azterketa teknikoa Iturria: Geuk egina (2014) Batez bestekoa 3,308an kokatzen da, 1,251ko desbideratze tipikoarekin. 7.1.2.3 Taula: Gerturatze maila; eredurik egokiena eredu publiko soila Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 3,25 3,308 Desbideratze Tipikoa 1,215 1,251 Iturria: Geuk egina (2014) Zerbitzu publikoaren aldeko adituen batez bestekoa, gutxi bada ere, 5 ehunen igo egin da lehen txandatik bigarrenera. Adituen iritzien gerturatze mailari dagokionez, berriz, atal honetan ez da hobekuntzarik sumatzen. Oso gutxi bada ere, desbideratze tipikoa 3 ehunen igo egiten da. Lehenbiziko txandatik bigarrenera, inkestaren atzeraelikaduraren bitartez (feedback), argitu egin da eredu publiko soila kontsideratzen dela kudeaketa osoa era zuzenean antolatzen denean. Aldi berean, bigarren txandan lortu da aditu guztiek galderari erantzutea, lehen txandan zegoen "Ez daki/Ez du erantzuten" laukiko erantzun bat desagertuz. 7.1.2.2. Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; eredurik egokiena eredu publiko soila Iturria: Geuk egina (2014) Galdera honi buruz diferentzia nabarmenak ematen dira politiko eta teknikoen iritzien artean. Politikoen %87entzat eredu publiko soila da eredurik egokiena Gipuzkoan gizartezerbitzuak emateko. Teknikoen kasuan, berriz, %20ra jaisten da. Eredu publiko soilaren kontra, berriz, politikoen %12a bakarrik eta teknikoen %40a azaltzen dira. Gainera, politikoak argi badute aldeko edo kontrako jarrera ( erdian ez da inor kokatzen ) teknikoen kasuan %40a erdian kokatu da (3). Iturria: Geuk egina (2014) Eredu Kontzertatuari dagokionez, adituen %38k bat egiten du eredu horrekin (4 eta 5). Aldiz, eredu horren kontrako jarrera %31koa da (1 eta 2). Azkenik, %31 erdian kokatzen da alde batera edo bestera partidorik hartu gabe (3). 7.1.3.2 Taula: Batez bestekoa eta desbid. tipikoa; eredurik egokiena eredu kontzertatua Azterketa teknikoa Batez bestekoa 3,000 Desbideratze tipikoa 1,414 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Eredu Kontzertatuaren aldeko batez bestekoa 3, 000 izan da eta desbideratze tipikoa, berriz, 1,414. 7.1.3.3 Taula: Gerturatze maila; eredurik egokiena eredu kontzertatua Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 2,923 3 Desbideratze Tipikoa 1,382 1,414 Iturria: Geuk egina (2014) Eredu Kontzertatua ondo ikusten duten adituen batez bestekoa nahiko egonkor mantentzen da lehenbiziko txandatik bigarren txandara. 8 ehunen bakarrik igotzen da. Adituen iritzien gerturatze mailak, berriz, ez du hobera egiten. Oso gutxi bada ere, desbideratze tipikoa 3 ehunen igo egiten da. 7.1.3.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; eredurik egokiena eredu kontzertatua 7.1.4.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; eredurik egokiena eredu pribatua Azterketa teknikoa Batez bestekoa 1,154 Desbideratze tipikoa 0,555 Laginaren tamaina 13 Iritziak hain bateratuak izanik desadostasun osoaren inguruan, batez bestekoa 1,154ean kokatzen da eta desbideratze tipikoaren balorea txikia da, 0,555. 7.1.4.3 Taula: Gerturatze maila; eredurik egokiena eredu pribatua Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 1,231 1,154 Desbideratze Tipikoa 0,599 0,555 Iturria: Geuk egina (2014) Lehen txandatik bigarren txandara adituen iritziak oraindik gehiago bildu dira desadostasun osoaren puntuaren inguruan (1). Lehenbiziko txandan 2 puntuaren inguruan kokatutako %8a 1 puntura mugitu da. Horren ondorioz, batez bestekoa 1,231tik 1,154ra jaisten da, desbideratze tipikoa 0,559tik 0,555ra gutxituz. 7.1.4.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; eredurik egokiena eredu pribatua Iturria: Geuk egina (2014) Eredu pribatu soilari buruz, politikoek eta teknikoek iritzi nahiko antzekoa dute. Politiko guztiak (%100), inongo salbuespenik gabe, eredu pribatu soilaren aurka agertzen dira (1). Aldiz, tekniko gehienek (%80) kontrako jarrera berdina hartzen dute eta %20ak ez du posiziorik hartzen(3). 7.1.5 Adituen hausnarketa kualitatiboak lehenbiziko arlo honi buruz (2, 3 eta 4. galderak): EREDU EGOKIENA GIPUZKOAN GIZARTE ZERBITZUAK EMATEKO. Adituek, arlo honi buruz, egin dituzten hausnarketak euren erantzunak argitu eta garatzeko: Lehen Txanda -Erantzun gabeko galderak: 6 -Jasotako erantzunak: 7 1.-"Eredu kontzertatua dagoeneko nagusia da Gipuzkoan. Indartu egin behar da legeak dioenaren arabera, gaurko hitzarmen sistema erreformatuz". 2.- "Erantzukizun publikoko eredu misto baten aldekoa naiz (publikoa eta kontzertatua)". 3.- "Gipuzkoan gizarte zerbitzuen erantzukizuna publikoa da, eta horrela izanda kudeatzeko modeloan hirugarren sektoreak eta elkarteek ematen duten balio erantsia inkorporatu behar da". 4.- "Oinarrian eredu publikoak egon behar du. Baldintzen arabera, zenbait kasuetan beste eredu batzuekin konbinatu daiteke". 5.- "Bigarren galderan argitu beharko litzateke zer ulertzen dugun "eredu publikoa" aipatzen dugunean. Zuzeneko kudeaketa bakarrik?". 6.- "Uste dut erantzukizuna beti publikoa izan behar dela, baina kudeaketa soziala oso egokia izan daitekeela, kasuen arabera. Irabazi asmoa daukaten enpresen kontzertazioarekin ez nago ados, baina zenbait gizarte eragileekin kontzertatzea egokia iruditzen zait". 7.- "Eredu motak soilik ezin du bermatu zerbitzu egokiena". Bigarren txanda -Erantzun gabeko galderak: 8 -Jasotako erantzunak: 5 1.-"Oinarria publikoa izan behar du; beste ereduak, izatekotan, osagarriak". 2.-"Erantzukizun publikoko sistema misto baten aldekoa naiz, hirugarren sektoreko edo gizarte ekonomiako enpresei lehentasuna emanda hitzartzeko garaian". 3.-"Nere ustez, inportanteena erantzukizun publikoa da, hau da zerbitzu sozialen sistema definitzeko, planifikatzeko, ezarpenaren jarraipena egiteko eta ebaluatzeko administrazio publikoari dagokiola. Kudeaketa, hau da ezarpena nola kudeatzen den, kudeaketa publikokoa edo kontzertatua izan daiteke, ezin baita ahaztu hirugarren sektoreak zerbitzu publikoen garapenean izandako historia, ezagutza, erabiltzaileekiko gertutasuna eta abar". 4.-"Nire ustez, erantzukizunak beti publikoa izan behar du, baina eragile sozialak kudeaketan sartzeak asko aberastu ditzake gizarte zerbitzuak. Ni, ideologikoki, kudeaketa soziala eta irabazi asmorik gabekoaren aldekoa naiz. Gero ikusi behar da, kasuz kasu, zein da egokiena". 5.-"Eredu motak ez du bermatzen emaitza egokiak". Lehenbiziko arloa: Hausnarketa orokorra arlo osoari buruz (2, 3, 4 eta 5. galdera): EREDU EGOKIENA GIPUZKOAN GIZARTE ZERBITZUAK EMATEKO Lehenbiziko arlo honetan atera daitekeen ondorio nagusia da gehiengo osoa eredu pribatu soilaren kontra agertzen dela. Honekin batera aipatzekoa da adituen gehiengoa eredu publiko soilaren alde dagoela, baino beti ere, gaur egungo errealitatetik abiatuta, atea irekitzen zaio eredu kontzertatuari: "Eredu kontzertatua dagoeneko nagusia da Gipuzkoan. Indartu egin behar da legeak dioenaren arabera, gaurko hitzarmen sistema erreformatuz." (Adituek Delphiaren lehenbiziko atalean, 7.1.5. puntuan, egindako hausnarketa kualitatiboak. Hemendik aurrera hausnarketa horiek (A1) bezala ezagutuko ditugu) Egin diren ekarpen gehienetan aipatzen da eredua erantzukizun publikoan oinarritu behar dela. Baino gero erantzukizun publiko horri gehitzen zaizkio aldaera desberdinak, horien artean, eredu mistoa, hirugarren sektorea eta elkarteen balio erantsia edo irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketa soziala: "Erantzukizun publikoko eredu misto baten aldekoa naiz (publikoa eta kontzertatua)." (A1) "Gipuzkoan gizarte zerbitzuen erantzukizuna publikoa da, eta horrela izanda kudeatzeko modeloan hirugarren sektoreak eta elkarteek ematen duten balio erantsia inkorporatu behar da". (A1) "Oinarrian eredu publikoak egon behar du. Baldintzen arabera, zenbait kasuetan beste eredu batzuekin konbinatu daiteke". (A1) "Uste dut erantzukizuna beti publikoa izan behar dela, baina kudeaketa soziala oso egokia izan daitekeela, kasuen arabera. Irabazi asmoa daukaten enpresen kontzertazioarekin ez nago ados, baina zenbait gizarte eragileekin kontzertatzea egokia iruditzen zait". (A1) "Oinarria publikoa izan behar du; beste ereduak, izatekotan, osagarriak". (A1) "Erantzukizun publikoko sistema misto baten aldekoa naiz, hirugarren sektoreko edo gizarte ekonomiako enpresei lehentasuna emanda hitzartzeko garaian". (A1) "Nere ustez, inportanteena erantzukizun publikoa da, hau da zerbitzu sozialen sistema definitzeko, planifikatzeko, ezarpenaren jarraipena egiteko eta ebaluatzeko administrazio publikoari dagokiola. Kudeaketa, hau da ezarpena nola kudeatzen den, kudeaketa publikokoa edo kontzertatua izan daiteke, ezin baita ahaztu hirugarren sektoreak zerbitzu publikoen garapenean izandako historia, ezagutza, erabiltzaileekiko gertutasuna eta abar". (A1) "Nire ustez, erantzukizunak beti publikoa izan behar du, baina eragile sozialak kudeaketan sartzeak asko aberastu ditzake gizarte zerbitzuak. Ni, ideologikoki, kudeaketa soziala eta irabazi asmorik gabekoaren aldekoa naiz. Gero ikusi behar da, kasuz kasu, zein da egokiena". (A1) Aipatzekoa da ere zenbait ekarpenek azpimarratzen dutela eredu motak soilik ez duela bermatzen zerbitzuaren kalitatea: "Eredu motak soilik ezin du bermatu zerbitzu egokiena".(A1) "Eredu motak ez du bermatzen emaitza egokiak". (A1) Nahiz eta gehiengoa eredu publiko soilaren alde agertu (%62), ehuneko adierazgarria dago eredu publiko soilaren kontra (%23). Eta, erdian, jarrera argi bat agertu gabe, %15. Eredu kontzertatu soilari dagokionez, iritziak sakabanatu egiten dira, antzeko ehunekoetan, hiru aukera nagusien artean: %38 alde, %31 kontra eta %31 ez alde eta ez kontra. Eredu pribatu soila dela eta, gehiengo osoa kontra azaltzen da (%92). Erdian, posizio argi bat hartu gabe, %8a. Atal honetako emaitza orokorrak azaldu ondoren komenigarria da orain aztertzea politiko eta teknikoen iritzien artean ematen diren diferentziak. Hasteko, politikoek eta teknikoek iritzi nahiko antzekoa dute eredu pribatu soilaren aurka. Politiko guztiak (%100), inongo salbuespenik gabe, eredu pribatu soilaren aurka agertzen dira (1). Aldiz, tekniko gehienek (%80) kontrako jarrera berdina hartzen dute eta %20ak ez du posiziorik hartzen (3). Hausnarketa bateratu horretatik abiatuta gero politiko eta teknikoen arteko diferentziak handitu egiten dira eredu publiko eta kontzertatuari buruz hitz egiten hasten garenean. Alde batetik, politikoak eredu publikoaren defendatzaile sutsuak dira. Teknikoen kasuan, berriz, gutxiengoak egiten du eredu publiko soilaren alde. Hau da, politikoen %87entzat eredu publiko soila da eredurik egokiena Gipuzkoan gizarte zerbitzuak emateko. Teknikoen kasuan, berriz, %20ra jaisten da. Eredu publiko soilaren kontra, berriz, politikoen %12a bakarrik eta teknikoen %40a azaltzen dira. Gainera, politikoak argi badute aldeko edo kontrako jarrera ( erdian ez da inor kokatzen ) teknikoen kasuan %40a erdian kokatu da (3). Eta bestetik, eredu kontzertatuari dagokionez, politikoek kontrako jarrera hartzen dute eta teknikoek alde. Hau da, Politikoen % 50a eredu kontzertatu soilaren kontra agertzen da eta %12a bakarrik alde. Erdian (3), %38. Teknikoei dagokionez, berriz, %80ek eredu kontzertatuaren aldeko apustua egiten dute eta gelditzen diren %20ak erdian kokatzen dira(3). Teknikoen multzo honetan kontrako jarrerarik ez dago. Hala ere, komeni da politiko eta teknikoen artean ematen diren iritzi diferentzia nabarmen hauek zehaztea eta sakontzea benetako argazkia plazaratzeko. Hasteko politikoek nabarmendu nahi dute teknikoek eredu publikoaren aldeko jarrera hobetu egin dutela legealdiaren zehar, bereziki kudeaketa pribatuak edo kontzertatuak arazoak ematen dituen esparruetan: "Nik ikusi det teknikari batzuen aldetik iritzia nola aldatu duten. Ez guztiz publikoaren alde daudela baino bai ikusi dut non orain dela 3 urte kontzertazioa bakarrik ikusten zuten eta orain ari dira esaten arlo batzuetan beinpein komeniko litzatekeela kudeaketa publikoa egitea. Hori aldatu egin da. Lorpena izan da talde politikoaren lorpena eta pixka bat errealitatea azken urteetako errealitatea ikusirik kudeaketa pribatua edo kontzertatuak arazoak ematen dituen esparru osoetan, delikatuetan, gizarte zerbitzuei begira" (2014ko abenduaren 11an eta 12an Politikoekin egindako itzultze-bileran egindako hausnarketak. Hemendik aurrera hausnarketa horiek (P) bezala ezagutuko ditugu). Aldi berean, politikoen iritziz ikerketa honetan ez dugu aukerarik eman eredu publiko, kontzertatu eta pribatu soilen arteko ereduak hautatzeko eta honek baldintzatu egin du adituen iritzia: "teknikarien iritzitaz ez nago harritzen zer nolako iritzia daukaten ereduei buruz baino bai erdibideko adibideak ipiniko bagenitu horrelako inkesta edo saiakera batean, bereziki eredu publiko eta kontzertatuaren arteko mix bat edo erdibidezko bat non eredu publiko batean hainbat gauza ezin diren delegatu eta zuzenean kudeatu behar dira baita nahi edo nahi ez eta hemen Gipuzkoan kudeatzen ditugun baino gai gehiago diren eta horrekin zer nolako kontzertazioa. Horrek ere errelebantzia jakin bat dauka".(P) Teknikoek, berriz, azpimarratzen dute gaur egungo Gipuzkoako gizarte zerbitzuen egoera aztertzeko momentuan kontuan hartu behar dela, alde batetik, historikoki zerbitzu hauek mugimendu asoziatibo indartsu batetik sortu direla eta bestetik, sektore bakoitzak, garapen historiko baten ondorioz, bere eredu propioa eraiki duela: "Hor nik uste dut gauzak kontestualizatu behar direla. Nolabait ere gu hemen teknikariak garenok, departamentukoak garenok, ikusi dugula traiektoria bat. Egia esan itinerario hori ibilbide horretan gauzak hori aldatzen ari dira. Gu nolabait ere bizi izan gara hemen Gipuzkoan zerbitzuen garapen bat beti tejido asoziatibo oso potente batetan oinarrituta. Batez ere, ez hainbeste gure sektorean, baino bai diskapazidadean, adineko pertsonengan ere bai. Joan zaitez, Atzegi, Gautena. Nolabait ere, Elkarte haundi horiek, soziedadean oinarritutako elkarte horiek, batez ere kontutan hartu beti izan direla ezintasunen Familiarren Elkarteak. Gure Uliazpi ere hortikan sortu zan. Hori oso potentea izan da eta Gipuzkoan egon den modeloa horretan oinarritu da. Ba ditu bere alde negatiboak ere bai. Baino oso potentea izan da eta historikoki oso bizia eta oso aberatsa. Gu bizi izan gea hori. Eta orduan horretan ematen du orain ere sisnesten dugula. Zer gertatzen ari da azken urte hauetan? Alde batetik Elkarte horiek ere profesionalizatu egin dira. Hau da, galdu dute nolabait ere kutsu asoziatibo hori, batez ere, zerbitzuen probisioan. Ze badute sensibilizazioa eta badute ere beste espazio bat. Baino guri dagokiguna eta da zerbitzuen probisioa, horretan bai profesionalizazio bat etorri da, beharrezkoa, derrigorrezkoa, baino galdu du beste aspektu hori". (2014ko abenduaren 12an Teknikoekin egindako itzultzebileran egindako hausnarketak. Hemendik aurrera hausnarketa horiek (T) bezala ezagutuko ditugu). Eta aldi berean sartu dira beste entitate batzuk kutsu hori ez dutenak. Eta entitate horiek ere izan dezakete inkluso forma asoziatiboa baino aldi berean dira "nik nator zerbitzua prestatzea eta abar" . Esaten duzu, bizi izan dugu egoera bat oso aberatsa eta horretan agian sinesten dugu gauzak aldatzen ari dira eta orduan ya nolabait ere galtzen ari da hori". (T) Ibilbide historiko honen ondorioz eredu kontzertatua bada ere jaun eta jabe Gipuzkoan teknikoek ere argi dute zerbitzuaren azken ardura publikoa izan behar duela: "Baino guk beti esaten dugu ardura, nik oso garbi daukat, erresponsabilitatea gurea da. Are gehiago sortu izan direnean eta, ya ez, orain dela gutxi arte, sortu izan dira zenbait espazioetan zerbitzu batzuk zentro batzuk espazio batzuk gure planifikaziotik kanpo sortu direnak eta problema da gero horiek kokatzea". (T) "Momentu honetan burura datorkit gauza bat orain Insertzioa eta bion artean daukagu problema bat dago. Gipuzkoan dago zentro bat, zerbitzu bat. Bien arteko. Insertzioan dago baino dudan dago non kokatu. Zergatik dago dudan eta zertarako eta nola zein dan bere misioa. Sortu zelako elkarte batetikan zentro bat 12 plaza ez da bitxikeria bat kostu handi bat dauka eta egia esan ez dugu kokatzen hori gure planifikazioan. Baino hor dago". (T) "Orain nolabait ere egiten ari gara ahalegin bat jakiteko non kokatu eta zertarako. Bere misioa berdefinitu behar dugu. Hor dago ta dago. Baldin badago non kokatu. Hori da ejemplo bat esateko guk sinesten dugu beste modelo batean. Hemendikan planifikatu, hemendikan diseinatu eta horren arabera gauzak sortu. Baino ez kanpotikan etorri. Beste hori orain dela 20, 30 urteko modeloa da. Momentu honetan hori ez da admisiblea".(T) Dena dela, teknikoentzat eredu pururik ez dago. Zaintzarena eredu mistoa da. Nahasketa bat bilatu behar da, ardura batzuk publikoak, beste batzuk hitzartu edo kontratatu. Teknikoek argi dute funtzio batzuk publikoak izan behar direla, besteak beste, planifikazioa. Bestalde, eredu kontzertatua ezin da orokortu ezta ere. Gero arreta zuzena publikoa izan behar duen ez dute hain garbi ikusten. Hau da, ezin da sistema osoa eredu puru batekin parekatu: "Nik uste dut Zerbitzu sozialen planifikazioa Administrazioari dagokio"…"Gero probisioen modeloak izan daitezke edo pura enpresa pribatua edo izan daitezke funtzionarioak. Neri eskatzen didatena da zerbitzua ematea. Nik niregatik nahiago nituzke denak funtzionarioak izatea, azken finean enplegu solidoago, estableago, hobeto rekonozitua eta abar eta abar. Baino momentu honetan ez du ematen hori posible denik. Gainera momentu honetan dagoen krisiarekin hortikan oso zaila ikusten dut". (T) Gainera, teknikoentzat nabarmena da gobernu horrek eredu publikoaren aldeko apustu politiko bat egin duela. Nahiz eta politikoek dena publiko bihurtu behar dela esaten duten gero praktikan zailtasun handiak edukiko dituzte helburu hori betetzen joateko. Epe motzera kudeatuko dituzte kontratuak, konkurtsoak baino hori ez da kudeaketa zuzena. Behar bada, izan daiteke apustu politiko bat oso epe luzera: "Politikoki departamenduak egin du apustu bat kudeaketa zuzenaren alde. Kabiarekin. Baino ez da egia. Grabatzen ari zara baino esango det nire diputatuak gezurra esan du. Atera da periodikoan esanez Kudeaketa zuzena. Ez dago kudeaketa zuzenik. Zuk kudeatuko dituzu kontratuak, hau da konkurtsoak. Baino hori ez da kudeaketa zuzena barkatu. Onartuko duzu ez da planteatu ere egin. Gutxienez oso maila altuan buruan bai baino oraindik ez da planteatu. Ordun Kudeaketa zuzenaren alde. Berak esango dizu baietz, klaro, apustu politiko oso epe luzera. Ni alde dago. Errazago zeukala Hegogain Diputazioaren zentro bakarra. Zergatik ez dago Kabian? Hor badituzu hasteko funtzionarioak. Nik uste dut ba dela keinu politiko bat. Sinesten dugu badagoela kudeaketa beste formula bat eta keinu bat egiten da". (T) Horregatik, teknikoentzat publikoa izatearen erabakia ez da soilik ideologikoa. Praktikan beste muga asko gainditu behar dira erabaki ideologiko hori gauzatzeko. Adibidez, bete behar den legediak asko baldintzatzen du: "Kontestu honetan eta dagoen krisiarekin eta inkluso agian Diputazio osoak ez duela oso gabi ikusten gehi dauden beste arazo batzuk. Sortzen baduzu momentu honetan horrelako erakunde bat. Halako erakunde batetan Jartzen baldin badituzu filtro batzuk eman dezagun perfil linguistikoak agian momentu honetan lanean dagoen jendea ez da sartuko. Hor dago kriston problema. Momentu honetan Diputazioak sortu behar baditu plaza horiek logikoa denez bermatu behar ditu hiritarren hizkuntz eskubideak eta orduan perfilak jarri beharko ditu eta perfil horiek . Zer problema dago? Gaur egun dagoen jendea ez da sartuko . Zergatikan? Gaur egun Gaur egun adineko zentroetan dauden asko dira atzerritarrak. Nere aita egon zen halako zentro batean hemen Donostian eta berarekin lan egiten zuten guztiak ziren Kubanoak. Zergatik? Lan baldintzak oso kaxkarrak direlako. Hor egon da espazio bat. Horri buelta emateko egin behar dituzu lan baldintzak garantiakoak baino beste aldetik zerbait eskatu behar diezu. Hor dago problema bat gero hori bideratu ahal izateko". (T) Politikoek ere nabarmendu dute historikoki zerbitzuak kanporatu egin direla, bereziki azpikontratatuz eta teknikariek beti bizi izan dutela kanporatzeko ohitura hori: "Printzipioz kudeaketa publikoa egiten zirenean, kanporatzea erabakitzen zen hainbat arlotan eta holako gauzak egin ziren. Adibide bat jartzeagatik adineko egoitza baten gauak eta aste bukaerako lanak azpikontratatuko enpresak egiten zuen eta funtzionarioak zirenak bakarrik astean zehar. Esan nahi det horrelako gauzak eraman dira Diputazio horretan eta herri askotako zea bat. Nire kale garbiketan beti egiten zen. Jende propioarekin. Gero hori ere kanporatua izan zen eta nik uste dut ere hemengo teknikariek bizi izan dute betidanik horrelako jarreren kontraka. Eta beste adibide bat igual eta argiago jartzeko menpekotasunaren balorazioa printzipioz legean oso garbi agertzen zen baliabide propiokin egin behar zela baino dena dela erabakitzen zen kanporatzea gai hori eta tranpa txiki batekin egitea ez. Hauek egiten dute kanpoko lana eta hemendikan sinatzen da. Esan nahi det ere printzipioz da hemendikan funtzionariok ikusi dutena. Prinzipioz administrazioaren jarrera edo norabidea izan behar zen azpikontratatuta edukitzea hainbat zerbitzu". (P) Politiko eta teknikoen artean iritzi desberdinak daude eredu kontzertatuak kontrol publikoa bermatzen duenaren inguruan. Teknikoek azpimarratzen dute kontrol publikoa bermatzeko bide bakarra gutxieneko bitartekoak ipintzea dela: "Nire esparrua txikiagoa da beste batzuekin konparatuta. Baino egiten ari gara ahalegin hori. Horrek eskatzen du esfortzu handia. Behar dira ekipoak horretarako. Guri gertatzen zaigu. Gurekin orain dela urte ta piko hasi zen lanean entitate bat. Bizkaiko entitate bat. Dago harrituta. Ez du ulertzen zergatik hainbeste Kontrol. Lehenengo egunean esaten zidatena "orain eskatzen diguzue auditoria bat". "Es que auditoria bat eskatzeak kostatzen da 1700 euro". "Zuei zer inporta zaizue gure xoxen egoera? Joder, asko!. Guk behar ditugu enpresa solidoak, bideragarriak, halakoak, bestela arrisku handian gaude. Gero egon daitezke kiebrak, konkurtsoak eta izan ditugu halako esperientziak. Kriston zorrak sortzen dituztela enpresa batzuk langileengan, Seguritate Sozialean edo Ogasunean,(azken hau zailago dute hemen). "Baino ez Bizkaiak eta ez Eusko Jaurlaritzak ez digute eskatzen". Gero kriston zorrak sortarazten dituztenak. Horiek lan handia egiten dute justizia jubenilarekin. Horrek dauka hainbesteko pena. Bai jartzen dituzte baldintzak oso orokorrak. 6 hilabete barru bueltatu honera. Egon zaitez. Guk funtzionalki gaude oso gainean. Exigitzen dugu Kontrol handia absolutua. Utzi guri lan egiten. Baino "el campo de juego" guk markatzen dugu goitik behera. Agintzari aipatu duzu. Horiek Bizkaian daude lanean. Agintzari kontinuamente gaude markatzen. Eta han ez. Esaten dute Kriston diferentzia dago. Hemen argi dugu ardura osoa hemengoa dela. Planifikatu, kontrolatu eta egokitu. Hemen asko ikusten da. Badaude lan ekipo batzuk kudeaketa ekonomikoko lan taldea dago kontrolatzeko bakarrik. Ez dira biz pa hiru pertsona. Dira hamarren bat. Horretarako daude bakarrik. Eta hori derrigorrezkoa da. Orduan Kontrol publikoa bermatu behar da bitartekoak jarriz. Auditoriak eskatzen baldin badituzu, nik ez dakit zenbat entitate egongo diren departamendu osoarekin lanean. Baino asko izango dira. Auditoria horiek edo gero analizatzen dituzu edo armariora doaz . Zuk zure eginkizuna ondo bete nahi baduzu, nire ardura publikoan sinesten badut horiek hartu analizatu behar dira eta identifikatu non daude problemak. Eta gertatu izan zaigu orain dela bi urte enpresa batek auditoriak aurkezten zitun baino auditoria horiek bai adierazten zuten problemak zeudela entitate horietan. Hemendik ez zen kasorik egin eta gero kiebrara joan zen. Eta kiebra sortzen denean sortzen da guretzako problema. Zer egin nola egin nola kudeatu non dauden alternatibak konkurtso bat edo egin behar baduzu, gutxieneko problema sei hilabetekoa da eta kiebra iristen denean iristen da bat-batean, egon daitezke konflikto laboralak atzetikan. Eta kiebra badago langileek ez dute kobratzen. Oso konplikatua. Hori gertatu izan da hemen. Auditoriak presentatu begiratu ez. Bat-batean problemak. Horretarako eduki behar dituzu ekipoak begiratzen eta ekipoak nahiko ahalmena eduki behar dute sartzen zaien informazio guztia kudeatu ahal izateko". (T) Politikoek, aldiz, azpimarratzen dute ez dela bakarrik gutxieneko bitartekoak ipintzea baizik eta gero tresna horiek erabiltzeko erabaki politikoa hartzea: "Alde batetik da zer tresna dauden eta gero zer erabilera egiten da tresna horiena. Lehen esan dugu, adibidez, lan ikuskaritza ez daukagu tresna bat baino gure ikuskaritza, osea Aldundikoa, bada gure tresna. Baina zuk esan duzun bezala erabaki politiko bat da erabiltzea edo ez erabiltzea. Askotan jotzen dugu eredu kontzertatua suposatzen dugu kontrol publikoa dagoela, teorian, baino erabiltzen baduzu. Esperientziak esaten digu ez dela erabiltzen. Edo leku batzuetan ez dela erabiltzen". (P) Aldi berean politikoek uste dute azken 3 urte horietan bitarteko asko jarri dituztela kontrol publiko hori hobetzeko eta gaur egun lege-eremuaren sabaia ukitzen ari direla. Horrek esan nahi du arlo horretan egin daitekeen lana amaitzen ari dela: "yo creo que en 3 años se ha hecho mucho tanto en inspección y control de las condiciones, la inspección es la clave, ampliar lo más servicios antes necesitaban implicaban dependencia de otros servicios, control de dos aspectos fundamentales, uno, las condiciones de las hojas de servicios desde el punto de vista de ratios del "Nik uste det kontrol publiko baino gehiago hitz egin behar dugula kontrol demokratikoa, kontrol sozialari buruz. Azkenean momentu honetan ogasunean departamentutan politika soziala dago, nolabait ere borondate politika bat kontrol publiko bat martxan jartzeko eta hori bermatzen dela. Baino aldatzen bada zuzendaritza organo politikoan hori ere desagertuko da. Orduan nik uste dut bilatu behar dira formulak inplikatzeko gehiago. Kontrol demokratiko hori gizarte eragileak edo, lan ikuskaritzak ez badu bere lana egiten, baldin badauka atzetik presio bat, gizartearena, behartuko dugu lan hori egitera". (P) Politikoentzat kontrol soziala agian ez da nahikoa erantzukizun publikoa bermatzeko. Oraindik herritarrak ez daude prestatuak kontrol hori bermatzeko. Baina argi dago erantzukizun publikoari bigarren buelta bat eman behar zaiola eredu komunitarioarekin lotuz. Hau da, eragileekin erabakiak hartzeko guneak sortu behar dira. Erronka litzateke harreman publiko-pribatuak birplanteatzea, oraingo publikoa eta oraingo kontzertazioa gaindituz: "Zuk adibidez esan duzu gizarte kontrola. Ni gizarte politikan ba arazotxoa ikusten dut hori, ze segun ze gizarte politikako ze gaiei, sektoreei buruz hitz egiten badugu ba klaro jende guztiak nahi ditu errekurtsoak, adibidez, egoitzak zaharrentzako, baino inork ez du beste zerbitzu batzuk, gizarteratzeko zerbitzuak ez ditu nahi, jendeak ez du nahi gehiengoak, herritar gehiengoak. Eta hor ere kontuz ibili behar da. Segun zu bueno ba adibidez, haurren sektorean legalki erantzukizun bat daukagu baina beste sektore batzuetan ez daukagu legalki erantzukizun hori. Izan beharko genuke? Ba igual bai. Hori ere bai bermatzeko. Eta hori ere bada eredu publikoa. Orduan ez dakit osea ez da bakarrik pentsatzea zer den daukaguna baizik eta nola zer garantia izan dezakegun ere bai kasu bakoitzean". (P) "Ez dakit baino agian kontrol hitza ez da egokiena. Nik uste dut . Esan duzu hor dagoela filosofia politiko bat atzetik. Noski, gaur egun, bihar martxan jarriko balira ez dakit zenbat pues zenbait sistema herritarrak parte hatzeko sistemak edo tresnak, agian politikoki edo pedagogikoki ez gaude herritar moduan denok prest aurrera eramateko gauzak. Baino zuk buruan badaukazu ikuspegi hori denok ados gaudela publikoari buelta bat eman behar diogula. Amaiak esandakoaren arabera ni ados nago ere bai. Nik uste dut pentsatu behar dugula ere eredu komunitarioetan edo herri ereduetan eta hori bihar martxan jarri al dugula? Ez. Kontrol soziala dauka eta gero noski alde asko nabardura asko aspektu asko. Arlo soziala erraldoia da. Gauza asko daude hor barruan baino nahi baldin badugu ez gizartea benetako parte hartze bat demokratikoa izatea ez dakit zer tresnak martxan jarri ditzakegu? Edo zer esperientziak? Aranek esan duena da esperientzia bat. Baloratu dezakegula bere arloan edo ez, edo pentsatu ditugunean adibidez gu garela, ez lankidetza arlokoa, klaro da, oso arlo berrezia. Baina gu teorikoki behintzat pentsatzen ari gara etorkizun hurbil batean martxan jartzea ez gune kontsultiboak bakarrik baizik eta eragileekin erabakiak elkarrekin hartzeko gune bat martxan jartzea. Noski da arlo txikia, errazago, ez dauka zer ikusirik desgaitasunarekin. Badakigu direla oso desberdinak. Baina bueno, nik ulertzen dut zuk esaten duzuna baino niretzako kontrol soziala... ". (P) Iturria: Geuk egina (2014) Gizarte zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian adituen % 76ek ez du ondo ikusten (1 eta 2) gizarte zerbitzu publikoak diseinatzerakoan hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak bakarrik era informatiboan kontuan hartzea. %8a, berriz, ados agertzen da eragileak era informatiboan tratatzea(5). Azkenik %15ek ez dute posiziorik hartzen (3). 7.1.6.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; Diseinuan, hirugarren sektorea era informatiboan Azterketa teknikoa Batez bestekoa 2,000 Desbideratze tipikoa 1,155 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Adituen hiru laurdenak baino gehiagok ez dutelako ondo ikusten gizarte zerbitzu publikoak diseinatzerakoan hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak era informatiboan bakarrik aintzakotzat hartzea, aldagai honen batez bestekoa 2,000 balioan finkatzen da. Desbideratze tipikoa, berriz, 1,155ekoa da. 7.1.6.3 Taula: Gerturatze maila; diseinuan, hirugarren sektorea era informatiboan Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 1,385 2 Desbideratze Tipikoa 0,506 1,155 Iturria: Geuk egina (2014) Lehen txandan iritziak bateratuagoak bazeuden, adituen %100ak hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak era informatiboan bakarrik kontuan izatearen aurka (1 eta 2), bigarren txandan goranzko lerratze bat ematen da % 15a erdian kokatuz (3) eta beste % 8a era informatiboan bakarrik aintzat hartzearen alde agertuz (5). Mugimendu honek eragina du batez bestekoaren balioan 1,385etik 2,000ra pasatuz eta desbideratze tipikoan 0,506tik 1,155era igoz. Hau dela eta, aldagai honetan gerturatze bat baino gehiago urrunketa bat ematen da. Iturria: Geuk egina (2014) Politikoen %88ek ez dute ondo ikusten gizarte zerbitzu publikoak diseinatzerakoan hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak bakarrik era informatiboan kontuan hartzea (1 eta 2) eta gelditzen diren beste %12ek ez dute posiziorik hartzen (3). Teknikoen kasuan, berriz, %60ra jaisten da hirugarren sektorea eta eragile sozialak bakarrik era informatiboan kontuan hartzea ados ez daudenak. Ados daudenak, berriz, %20 dira (5), erdian beste %20 gelditzen direlarik. Iturria: Geuk egina (2014) Bestalde, adituen %31ak ez du ondo ikusten hirugarren sektorea eta eragile sozialak era kontsultiboan bakarrik hartzea (1 eta 2). Aldekoen jarrera, berriz, %46koa da (4 eta 5). Erdian, ez alde eta ez kontra, adituen % 23 kokatzen da (3). 7.1.7.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; hirugarren sektorea era kontsultiboan Azterketa teknikoa Batez bestekoa 3,231 Desbideraketa tipikoa 1,235 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Batez bestekoa 3,231an kokatzen da eta desbideratze tipikoa 1,235ean. 7.1.7.3 Taula: Gerturatze maila; hirugarren sektorea era kontsultiboan bakarrik Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 2,692 3,231 Desbideratze Tipikoa 1,377 1,235 Iturria: Geuk egina (2014) Alde batetik, esan dezakegu bigarren txandak balio izan duela adituek jarrera argiagoak hartzeko eta erdiguneko ehunekoa (3) %31tik %23ra jaisteko. Bestetik, bigarren txandan bikoiztu egin dira parte hartze kontsultiboaren aldeko iritziak %23tik %46ra. Ondorioz, batez bestekoa 2,692tik 3,231ra igaro da. Horrekin batera, gerturatze maila handitu egin da desbideratze tipikoa 1,377tik 1,235era jaitsiz. Laburbilduz, lehen txandatik bigarrenera iritzi bateratze bat eta lerratze argi bat eman da jarrera kontsultiboak bakarrik indartzearen alde (4 eta 5). Iturria: Geuk egina (2014) Politikarien erdiek (%50) ez dute ondo ikusten ( 1 eta 2) hirugarren sektorea eta eragile sozialak era kontsultiboan bakarrik parte hartzea. Ikusten dutenak, berriz, %25 dira (4) eta beste %25a erdian (3) kokatzen da. Teknikoen kasuan, gehiengo osoak (%80) ondo ikusten du hirugarren sektorea eta eragile sozialak era kontsultiboan bakarrik parte hartzea (4 eta 5), kontrako iritzirik (1 eta 2) ez dago (%0) eta gelditzen den beste %20a erdian kokatzen da (3). 7.1.8 Ados al zaude Gipuzkoako Diputazioak, Gipuzkoako gizarte zerbitzu publikoak diseinatzerakoan, hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak aintzakotzat hartu behar dituela erabakiak modu partekatuan hartzeko? (1 izanik Desadostasun Osoa eta 5 izanik Adostasun Osoa) Iturria: Geuk egina (2014) Gainera, adituen %54a erabakiak modu partekatuan hartzearen alde agertu da (4 eta 5). Hala ere, egon diren ekarpen gehienetan, jarrera honen aldekoek azpimarratu dute azken hitza, desadostasuna egon ezkero, erakunde publikoarena izan behar duela. Jarrera honen kontra, berriz, %31a agertzen da (1 eta 2) eta erdian (3) %15. 7.1.8.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; diseinuan, hirugarren sektorearekin erabakiak modu partekatuan Azterketa teknikoa Batez bestekoa 3,308 Desbideratze tipikoa 1,032 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Erabakiak modu partekatuan hartzearen aldeko jarrera garaile atera delako batez bestekoa 3,308ra iritsi da. Desbideratze tipikoa, berriz, 1,032an gelditu da. 7.1.8.3 Taula: Gerturatze maila; diseinuan, hirugarren sektorearekin erabakiak modu partekatuan Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 3,462 3,308 Desbideratze Tipikoa 1,05 1,032 Iturria: Geuk egina (2014) Lehen txandatik bigarren txandara erabakiak modu partekatuan hartzearen aldeko jarrera zerbait apaldu egin da, %62tik %54ra jaitsiz (4 eta 5) eta, honen ondorioz, batez bestekoa 3,462tik 3,308ra pasa da. Gerturatze maila ere handitu egin da, desbideratze tipikoa 1,050etik 1,032ra joanez. 7.1.8.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; diseinuan, hirugarren sektorearekin erabakiak modu partekatuan Iturria: Geuk egina (2014) Politikarien %62ek esaten dute erabakiak modu partekatuan hartu behar direla hirugarren sektorea eta eragile sozialekin batera. Kontra daudenak, berriz, %13 dira eta erdian %25 kokatzen dira. Bestalde, teknikarien kasuan modu partekatuaren aldekoak % 40ra jaisten dira(4) eta kontrakoak %60ra igo (2). Bai politikariek eta baita ere teknikoek azpimarratu dute azken hitza beti Administrazioarena izan behar duela. 7.1.9. Adituen hausnarketa kualitatiboak bigarren arlo honi buruz (6, 7 eta 8. galderak): GIZARTE ZERBITZUEN DISEINUARI BURUZ. Adituek, arlo honi buruz, egin dituzten hausnarketak euren erantzunak argitu eta garatzeko: Lehen txanda -Erantzun gabeko galderak: 6 -Jasotako erantzunak: 7 1.- "Egon daitezke hainbat gai politikoki erabaki behar izanak". 2.- "Foru Aldundia ez da Gipuzkoako gizarte zerbitzuen arduradun bakarra. Eusko Jaurlaritza eta udalak ere hor daude". 3.- "Kontsultatu eta elkarrekin hausnartu behar dira erabakiak, baina hartzea eta ondorioei aurre egitea Gipuzkoako Diputazioari dagokio. Gipuzkoarrek horretarako izendatzen dute herritarrek". 4.- "Gizarte zerbitzuen sistemaren ardura eta erantzukizuna publikoa baldin bada, erakunde publikoei dagokie erabakiak hartzea. Baina prozesu horretan (planifikatu, ezarri eta ebaluatu) hirugarren sektorearen, erabiltzaileen, beste sistemen eta beste eragile batzuen parte hartzea ezinbestekoa da". 5.- "Hirugarren sektorearen parte hartzea erabakietan ezinbestekoa da, hala ere, azken hitza Diputazioarena izan behar du". 6.- "Argi geratu beharko litzateke adostasunik ez badago, azken erabakia Administrazioari dagokiola". 7.- "Gauza bat da honen inguruan teorizatzea eta beste bat politika publikoak martxan jartzea. Mundu ideal batean erabakiak hirugarren sektorearekin partekatu beharko lirateke, baina praktikan, askotan, ikusten da zenbait eragilek interes pribatiboak dauzkatela ez datozenak bat politikaren eraikitze demokratikoarekin. Beraz, nire ustez, kasuz kasu hausnartu behar da zein puntutaraino iritsi behar den eragileen parte hartzea". Bigarren txanda -Erantzun gabeko galderak: 9 -Jasotako erantzunak: 4 1.- "Erabakiak modu partekatuan baina azken hitza Administrazioarena". 2.- "Esan nuen bezala, kontsulta eta adostasunaren aldekoa naiz baina ahaztu gabe ardura Diputazioarena dela, boto emaileek erakunde horren gobernuari eman baitiote". 3.- "Erantzukizuna administrazioari dagokio, berea da ardura osoa. Hirugarren sektoreak asko du esateko eta kudeatzeko baina administrazioa da sistemaren garantea". 4.- "Zenbaitetan eragileak instituzioaren ezkerrean kokatzen dira, beste zenbaitetan beste aldera gertatzen da. Beraz, nahiz eta, printzipioz, erabakiak hirugarren sektorearekin partekatzearekin ados egon, instituzioa bere ideologiarekin koherente izan behar dela uste dut". Bigarren arloa: Hausnarketa orokorra arlo osoari buruz (6, 7, 8 eta 9. galdera): GIZARTE ZERBITZUEN DISEINUARI BURUZ. Delphi prozesuaren bitartez arlo honetako posizioak argitu eta bateratzen joan dira. Lehen txandako hausnarketak eta iritziak konpartitu ondoren lerratze prozesu argi bat eman da jarrera kontsultiboaren alde. Jarrera kontsultiboa indartu den heinean erabaki partekatua apaldu egin da. Prozesu hau eman da ekarpenen bitartez eztabaidaren muina kokatu delako erabaki partekatua bultzatzen duten guztiek argi ikusten dutelako kasu honetan azken hitza Administrazioaren eskuetan egon behar duela esanez: "Kontsultatu eta elkarrekin hausnartu behar dira erabakiak, baina hartzea eta ondorioei aurre egitea Gipuzkoako Diputazioari dagokio. Gipuzkoarrek horretarako izendatzen dute herritarrek". (Adituek Delphiaren bigarren atalean, 7.1.9. puntuan, egindako hausnarketa kualitatiboak. Hemendik aurrera hausnarketa horiek (A2) bezala ezagutuko ditugu ) "Gizarte zerbitzuen sistemaren ardura eta erantzukizuna publikoa baldin bada, erakunde publikoei dagokie erabakiak hartzea. Baina prozesu horretan (planifikatu, ezarri eta ebaluatu) hirugarren sektorearen, erabiltzaileen, beste sistemen eta beste eragile batzuen parte hartzea ezinbestekoa da". (A2) "Hirugarren sektorearen parte hartzea erabakietan ezinbestekoa da, hala ere, azken hitza Diputazioarena izan behar du". (A2) "Argi geratu beharko litzateke adostasunik ez badago, azken erabakia administrazioari dagokiola". (A2) "Erabakiak modu partekatuan baina azken hitza administrazioarena". (A2) "Esan nuen bezala, kontsulta eta adostasunaren aldekoa naiz baina ahaztu gabe ardura Diputazioarena dela, boto emaileek erakunde horren gobernuari eman baitiote". (A2) "Erantzukizuna administrazioari dagokio, berea da ardura osoa. Hirugarren sektoreak asko du esateko eta kudeatzeko baina administrazioa da sistemaren garantea". (A2) Delphi prozesua amaitu ondoren esan daiteke adituen erdiak baino gehiago (%54) erabakiak hirugarren sektorea eta beste eragile sozialekin modu partekatuan hartzeko prest daudela (4 eta 5), beti ere argi utzita azken hitza Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan dagoela. Gainera, erabakiak modu partekatuan hartzeko prest ez daudenen kopurua ere esangarria da (%31) (2). Era berean, adituen ia erdiek (%46) (4 eta 5) ondo ikusten dute Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak aintzakotzat hartzea era kontsultiboan bakarrik. Kasu honetan ere erabakiak modu kontsultiboan hartzeko prest ez daudenen kopurua azpimarratzekoa da (%31) (1 eta 2). Baita ere, argi gelditzen da adituen artean ez dagoela ondo ikusia Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak aintzakotzat hartzea era informatiboan bakarrik (%76)( 1 eta 2). Jasotako iritzien artean aipatu behar da hirugarren sektorea eta beste eragile sozialekiko mesfidantza puntu bat agertzen dela. Nahiz eta eragile sozialen parte hartzea ezinbestekoa kontsideratzen den, gero praktikan kontu handiz ibili behar da tartean interes pribatu asko daudelako: "Gauza bat da honen inguruan teorizatzea eta beste bat politika publikoak martxan jartzea. Mundu ideal batean erabakiak 3. sektorearekin partekatu beharko lirateke, baina praktikan, askotan, ikusten da zenbait eragilek interes pribatiboak dauzkatela ez datozenak bat politikaren eraikitze demokratikoarekin. Beraz, nire ustez, kasuz kasu hausnartu behar da zein puntutaraino iritsi behar den eragileen parte hartzea". (A2) Politikoen eta teknikoen posizioak bakoitza bere aldetik aztertzen badira zenbait ñabardura azpimarratu daitezke. Alde batetik, bi eremuetan ez da ondo ikusten gizarte zerbitzu publikoak diseinatzerakoan hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak bakarrik era informatiboan kontuan hartzea. Beti ere, politikoek teknikoek baino kontrako posizio argiagoa dute. Hau da, politikoen %88k ez dute ondo ikusten gizarte zerbitzu publikoak diseinatzerakoan hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak bakarrik era informatiboan kontuan hartzea (1 eta 2) eta teknikoen kasuan, berriz, %60ra jaisten da. Bestetik, berriz, zehaztasunak zehaztasun, politikariek hobeto ikusten dute erabakiak modu partekatuan hartu behar direla hirugarren sektorea eta eragile sozialekin batera eta teknikoek, berriz, nahiago dute hirugarren sektorea eta eragile sozialak era kontsultiboan bakarrik hartzea. Hori bai, bi eremuetan adostasun osoa dago iritzi kontrajarriaren bat dagoenean beti azken hitza Administrazioarena izan behar duela. Hau da, politikarien %62k esaten dute erabakiak modu partekatuan hartu behar direla hirugarren sektorea eta eragile sozialekin batera. Bestalde, teknikarien kasuan modu partekatuaren aldekoak % 40ra jaisten dira(4). Teknikoen kasuan, berriz, gehiengo osoak (%80) ondo ikusten du hirugarren sektorea eta eragile sozialak era kontsultiboan bakarrik parte hartzea (4 eta 5) eta politikarien multzoan %25ra jaisten dira ondo ikusten dutenak (4). Zehaztasunetan sartu ezkero teknikoek argi ikusten dute eredu kontsultiboaren aldeko apustua egin behar dela. Hain zuzen ere, teknikoen ustez, informazio asko dago sektorean administraziotik kanpo eta informazio hori jasota eta prozesatuta Administrazioak erabakiak hartu behar ditu: "Planifikatzeko garaian bai informazioa eskuratu behar duzula eta bai kontsultatu behar duzula baino erabakia guria da. Bestela gertatuko da lehenago aipatutakoa. Sortzen direla gauzak ekimen pribatuaren bidez eta gauza horiek non kokatu. Momentu honetan inori ez zaio okurrituko eskola bat sortzea ez dakit non mapa nolabait ere aztertu gabe. Nik sortzen badut ikastetxe bat hemen pentsatzen det hezkuntza sailak baimena eman ala ez baloratuko du zer mapa dagoen zer oferta dagoen, nola dagoen, zerrendak dauden, ez dakit zer indikadoreak erabiliko dituen baino seguramente ez du baimenik emango horrela, begiratu gabe. Ba gauza bera, zeinek ematen du baimena ikastetxe bat irekitzeko edo aula bat irekitzeko edo ez dakit zer DBH emateko edo ez. Horrek esan nahi du aztertuko dituela indikadore batzuk baino sistema publikoa da Eusko Jaurlaritza. Ardura beriena da. Kontsultatu behar dugu. Nola ez. Informazio asko dago hemendik kanpo. Baino informazio guztia hartuta erabaki bestela txanpinoiak ditugu. Txanpinoi asko ditugu zerbitzu sozialetan. Ekimen asko daude oso txikiak autoenpleguarekin oso lotuta baino horiek integratu egin behar dira. Konplikatua da". (T) Baino beti ere teknikoek argi dute azkeneko hitza Administrazioak hartu behar duela eta planifikazioa bertatik egin behar dela: "Bai baino azkenen zuk hartu behar dituzu erabakiak. Eta hartu behar dituzu lehentasunak eta honi bai eta besteari ez. Eta hori bai garbi azaldu behar duzu zergatik, hori bai eta besteari zergatik ez. Hau da, zer kriterio erabili dituzu zeintzuk izan diren zuk planifikatzeko garaian hartutako indikadoreak, lehentasunak. Azaldu behar da mapa. Baino adibidez mobida horretan bertan departamenduan bukatu dugu datozen urteetarako mapa. Orain ez dakit aprobatuta dagoen edo ez baino egina dago. Hemendikan lan teknikoa eta politikoa bukatu da. Orain ez dakit zer egingo duten BBNNetara eraman nahi zuten e.a. Baino nolabait ere mapa hau egiteko garaian bai kontsultatu dela eta bai egin direla zerak eta abar baino planifikazioa izan da hemendikan. Eta jarri dira nolabait ere non dauden gabeziak non dauden lehentasunak demandak zer aldaketak sortarazten ari diren non dauden itsaron zerrendak zer nolakoak, definitu behar dituzu zure kobertura tasak". (T) Gainera teknikoak jakitun dira praktikan sektoreko eragileekin behar dena baino gutxiago konpartitzen direla ikuspegiak arloa antolatzeko garaian. Udalekin ere ez da behar den bezalako lana egin: "Gutxi. Zergatik? Ezin dizut esplikatu. Ez, Lan tekniko-politikoa izan da. Batera. Hor bai batera joan garela. Baino ez dakit. Ezin dizut esplikatu zergatik konpartitu den gutxi. Inkluso konpartitu da gutxi udalekin. Hombre, gure zerbitzuen probisioa da. Hau da, zer nolako oferta egingo nahi dugu zer nolako intentsidadearekin Baino nik uste det agian gehiago landu behar zela. Hombre, gero agian operatibitatea da. Da departamendu osoa. Horretarako dago planifikazioa hemen. Da departamendu osoa datozen 3-4 urtetan 2017 bitartean zer nolako mapa.2017an zer mapa behar dugun. Mapa da. Bai legislatura hontan". (T) Hori dela eta, errealitatea hau bada, gero teknikoen ustez kontraesankorra da politikoek dena eragile sozialekin modu partekatuan egin behar dela esatea: "Hombre, badaude Kontseilu Kontsultiboak. Ez dakit gure esparruan ez dago baino pentsatzen det eramango zutela hara, seguraski tratatu dela hor, baino ezin dizut ziurtatu. Hori hobeto esango dizute beste batzuk. Hori da klabea. Mapa oraintxe bertan itxi dugu. 2017ko bitartekoak eta definitu egin da. Hau da, espazio bakoitzean ze plazak, lotuta dago plazekin eta departamenduaren eginkizuna ez da plaza bakarra. Askoz gehiago da, hau da, adibidez programak eta historiak. Baino plazak asko markatzen du. Plaza bat irekitzeak, diskapazidadean edo adin nagusian edo eguneko zentroan edo salud mental edo, hori irekitzeak markatzen du etorkizuna. Hau da hori da gure departamenduak egin duen oferta eta egia esan nik uste dut esan daitekeela gutxi landu dala kanpoan". (T) Politikoen artean hausnarketa desberdinak atera dira eredu publikoa eta gestio partekatuaren arteko ikuspegietan. Politiko batzuk azpimarratu dute, nahiz eta eredu partekatuaren aldeko apustua egin, logikoa dela eredu kontsultiboa ateratzea garaile, hain zuzen ere, interes orokorra atera behar delako garaile. Gainera, horientzat denbora faktore garrantzitsu bat da eredu kontsultiboa indartuta ateratzeko: "Uste dut hemen pixka bat ba diseinuak egiterakoan ikuspegi orokor hori pixka bat norbanakoaren interesetik haruntzago doan interes orokorrik hori bermatu behar dela modu batean edo bestean. Nik uste dut nahiko logikoa dela kontsultiboan, partekatuan baino azken hitza administrazioak eduki behar duela. Nik iruditzen zait pixka bat jendeak garbi eta garbi nola funtzionatzen duten ikusita logikoa da modu horretan egitea diseinua. Denbora da faktore inportantea. Eredu partekatuak askoz ere erritmo motelagoa dauka eredu kontsultiboak baino. Jarrerak berak, ohiturak berak eramaten zaituela modelo kontsultibora eta gero beste gauza bat esanda kontraesankorra da eredu publiko bat defendatu eta gero esatea hirugarren sektorearekin modu partekatuan hartuko direla erabakiak". (P) Beste politiko batzuentzat argitu beharko da "publiko" hitzak administrazio sektorea bakarrik hartzen duen edo kontzeptu askoz zabalagoa den gizarte bateko herritarrak eta gizarte-eragileak bertan sartuz: "Argitu behar genuke publikoa administrazio sektorea bakarrik den edo beste herritar batzuk dauden hirugarren sektorearen gain. Kudeaketaz hitz egiten dugunean kudeaketa izan daiteke hirugarren sektoreko eragileena edo nik ez dakit ez zer puntura arte herri den edo publiko espresio bat den, publikoarena izan dezake, gizartearena esan nahi dut. Eta gero, bestalde, nire ustez hor egon daiteke nabardura zer den hirugarren sektorea eta ikuspuntu bakarra izatea hirugarren sektorea da kudeaketa egin behar duena edo gero. Eurek esaten bazuten arazoa zela diseinua parte hartu dezake hirugarren sektorea eta gero eredua publikoa izan. Nik ez dut ikusten hainbesteko kontraesana". (P) Gainera politiko baten batek ere eredu publikoa ulertzen du herri erantzukizun baten erantzule eta horregatik eredu hau argi eta garbi bultzatzen bada ez da inongo kontrasterik egin behar edo erabaki partekaturik hartu behar sektoreko gizarte-eragileekin: "Eredu publiko batetara joaten bazara azkenean herriko erantzukizun bat daukazu. Ez duzu kanpoarekin ez kontrastea ez erabakia partekatu behar. Normalean nire ustez gainera bizi izan dugu gizarte zerbitzuetan progresio bat dagoela kasu batzuetan eragileekin batuak elkarteak hasi direnak eta gero adibidez zerbitzu hori sortu egin da. Askotan, klaro, elkarte horiek jarraitzeko aukera daukate agian zerbitzu hori ez da denon gustura ematen edo sektore berdina izan beste profil batzuetara edo beste ekimen batzuetara zabaldu daitezke eta gero horrek berriz ere administrazioak bere gain hartu. Nik adibidez dinamika hori begi onez ikusten dut. Orduan gaur egun ez litzateke izango eurek esandako azken hitz hori kontutan hartzea eta hori izan baliteke prozedura partehartzea bermatzea. Nire ustez". (P) Politikoentzat eztabaida honen gakoa izan daiteke erantzukizun publikoa eta kudeaketa publikoaren artean desberdintzea. Bi esparru horiek ondo desberdintzen badira gero eragile sozial askorekin eredu partekatua aplikatzea errazagoa izango da, beti ere sektoreko eragileekin ikuspegi orokorretan sintonia politikoa badago. Bestela ezinezkoa izango litzateke: "Nik uste dut eredua da erantzukizun publikokoa. Erantzukizuna publikoa da. Eta gero kudeaketa hitzartuta dagoenean izan daiteke erantzukizun publikoa. Hemen norbait egon behar du bermatzeko hau dela denon onerako nolabait esateko. Nik uste dut hori dela erantzukizun publikoa. Guk ez dugu bakarrik begiratzen sektore bat, partikular bat, legitimo izan daitekeen, erakunde batena edo sektore batena edo eragile batena edo enpresariala. Hemen badago erakunde bat bilatzen duela begiratzen duena dena, gizartearen onerako izatea, ari dela orekatzen. Hori da erantzukizun publikoa. Gero dago, kudeaketa publikoa. Kudeaketa publikoa izan daiteke publikoa edo partziala ere bai. Ez dakit noraino nik uste det nik esan nahi dudana da erantzukizun publikoa izan behar duela. Ordun, azken hitza bermatzeko hori dela denon onerako edo gehienena edo proiektu baten onerako da publikoa. Eta gero mila kasu sortzen dira. Baldin badaukazu eragile batzuk parte hartzaile batzuk onda horretan daudenak baino normalean ikusten diren dinamikak izango dira konpartituagoa, sintonia baldin badago. Zuen eragileekin baldinbaduzu sintonia bat gero erabakia erantzukizun publikoa izango da baino gero erabakiak partekatuko dira gehiegi. Ez badira ondakoak eta sortzen badira gatazkak edo desadostasunak hor azken hitza izango du administrazioak eta horrela beharko du. Nik uste. Hori nik uste ona dela. Ordun honetan ez dakit. Administrazio bat itxita dago eta kontsultibo esaten dugunean, defentsiboa, depende zer esparruan dauden. Eragile askorekin ahal degu partekatu erabakiak askok onda berean gaudelako. Eta beste dinamika batzuetan ezinezkoa da. Izango da entzun eta guk argi dugu hemendikan joan behar dela. Nik ez dakit. Gero mugak gauza batzutan". (P) "Nik uste dut hortan ere askotan atera dela beste arlo batzutan eta da bueno nik ados egon naiteke partekatua izatearena edo parte hartze prozesu horretan adostasun batera iristea baldin eta nire pentsamenduak edo nire zeak nik ditudan ereduak eta nire tratamendu moldeak kontran ez badira agertzen bestela ez nuke egingo. Izan ere posible da partekatzen duzu baino etortzen diren eragileek beste iritzikoak diren eta gainera kontra dijoa zuk planteatzen duzunarekin. Orduan nik uste dut ere oso garbi eduki behar dugula, kasu horietan esatea, ez hemendikan ez garela pasako. Eta hori askotan izanda ere sisndikatuekin ordu estrarena. Langileen asanblada izan daiteke ordu estrak egin nahi dituztela baino sindikatu bezala zuk oso argi barneratuta baldin badaukazu ordu estren kontra jarrera daukazula hortik ez zarela pasatuko nahiz eta asanblada horretan esateak. Ta nire igual kontrajarriak izan daitezkeela gero ateratzen da hortikan". (P) Politikoek ere argi dute errealitatean erdibide asko daudela, eragileekin lan egiteko modu asko, baino azken hitza beti Administrazioarena izan behar dela: "Errealitatean erdibide asko daude eta abar. Horregatik hemen argi eta argi ikusi dugu denak gutxienez irekita eragileekin iritziarekin kontatzeko eta aztertzeko baino beti azken hitza administrazioan. Hori izan da orokorra atal guztietan eta nik uste dut hori konfirmatzen dela". (P) Iturria: Geuk egina (2014) Gizarte zerbitzuak emateko garaian adituek ez dute argi Kontzertazioa hirugarren sektoreko eragileekin eta enpresa pribatuekin dela markorik egokiena gizarte zerbitzu publikoak emateko. Alde batetik, adituen %54ak ez du posiziorik hartzen. Horien artean, adituen %8ak ez daki edo ez du erantzuten eta adituen %46 erdian gelditzen da (3), alde edo kontra egin gabe. Bestetik, adituen %31 kontzertazioaren alde agertzen da (4) eta %15 kontra (2). 7.1.10.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; ematerako garaian, kontzertazioa egokiena Azterketa teknikoa Batez bestekoa 3,167 Desbideratze tipikoa 0,718 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Kontzertazioaren inguruko zehaztugabetasun horrek eraginda batez bestekoa 3,167an kokatzen da. Balio hau aztertzeko garaian kontuan hartu behar da erdiko puntuazioak (3) eduki duen pisua (%46). Kasu honetan, 3 baino handiagoa izanik, adostasunaren esparruan kokatzen da. Bestalde, balio gehienak erdiko balore honen inguruan mugitu direlako desbideratze tipikoa txikia izan da, 0,718. 7.1.10.3 Taula: Gerturatze maila; ematerako garaian, kontzertazioa eredurik egokiena Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 3,25 3,167 Desbideratze Tipikoa 1,215 0,718 Iturria: Geuk egina (2014) Lehenbiziko txandatik bigarrenera adituen iritziak lerrokatu eta bildu egin dira erdiko puntu horretan(3). Aldeko jarrera (4 eta 5) gutxitu egin da, %38tik % 31ra eta kontrako jarrera (1 eta 2) apaldu egin da %23tik %15era. Horren ondorioz, batez bestekoa gerturatu egin da erdirantz, 3,250etik 3,167ra. Desbideratze tipikoa ere uzkurtu egin da, 1,215etik 0,718ra. 7.1.10.2. Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; ematerako garaian, kontzertazioa eredurik egokiena Iturria: Geuk egina (2014) Gizarte zerbitzuak emateko garaian politikoak eta teknikoak ez dute ikuspegi argi bat kontzertazioari buruz. Politikoen zati garrantzitsu batek (%63) ez du partidurik hartzen (3) edo ez daki edo ez du erantzuten (ED/EE). Teknikoen kasuan, berriz, nahiz eta argitasun falta hori altu mantentzen den, politikoekiko jaitsi egiten da %40an kokatuz. Bestalde, politikoen kasuan kontzertazioaren aldeko batez bestekoa 2,85 bada, teknikoen kasuan 3,60ra igo egiten da. [1etik 5era] Iturria: Geuk egina (2014) Gizarte zerbitzuak emateko garaian adituek ere ez dute argi ikusten Kontratazioa hirugarren sektoreko eragileekin eta enpresa pribatuekin dela markorik egokiena gizarte zerbitzu publikoak emateko. Kontzertazioarekin gertatzen den moduan kontratazioarekin ere adituen gehiengoak, %62 kasu honetan, ez du posiziorik hartzen. Horien artean, adituen %8ak ez daki edo ez du erantzuten eta adituen %54 erdian gelditzen da (3), alde edo kontra egin gabe. Bestetik, adituen %23 kontratazioaren alde agertzen da (4) eta %15 kontra (2). 7.1.11.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; ematerako garaian, kontratazioa egokiena Azterketa teknikoa Batez bestekoa 3,083 Desbideratze tipikoa 0,669 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Kontratazioaren aukeraren inguruan adituen gehiengoek erakutsi duten zehaztasun faltak eraman du batez bestekoa 3,083an kokatzea. Balio hau aztertzeko garaian kontuan hartu behar da erdiko puntuazioak (3) daukan pisua (%54). Beti ere, 3 baino handiagoa denez, adostasunaren aldean gelditzen da. Bestalde, balio gehienak erdiko balore honen inguruan mugitu direlako desbideratze tipikoa txikia izan da, 0,793. 7.1.11.3 Taula: Gerturatze maila; ematerako garaian, kontratazioa egokiena Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 3,083 3,083 Desbideratze Tipikoa 0,793 0,669 Iturria: Geuk egina (2014) Kontratazioaren kasuan ere, neurketa orokorrean, lehen txandatik bigarrenera adituen iritziak lerrokatu eta bildu egin dira erdirantz, nahiz eta erdiko puntuaren pisua(3) %62tik %54ra jaitsi (3). Adostasun osoaren jarrera (5) gutxitu egin da, %8tik %0ra eta adostasunarena (4) indartu, %8tik %23ra. Kontratazioaren kontrako jarrerari dagokionez, lehenengo txandako balore berdinak mantendu dira, %15 (2). Mugimendu horren ondorioz batez bestekoa lehengo lekuan geratu bada ere, desbideratze tipikoa urritu egin da, 0,793tik 0,669ra. 7.1.11.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; ematerako garaian, kontratazioa eredurik egokiena Iturria: Geuk egina (2014) Gizarte zerbitzuak emateko garaian politikoak eta teknikoak kontratazioaren kasuan ere ez dute iritzi argi bat. Politikoen %74ek ez du posiziorik hartzen (3) edo ez daki edo ez du erantzuten (ED/EE). Teknikoei dagokionez, kasu honetan ere %40ra jaisten da. Azkenik, politikoen kasuan kontratazioaren aldeko batez bestekoa 3,00 bada, teknikoen kasuan 3,20ra igotzen da. [1etik 5era] Iturria: Geuk egina (2014) Azkenik, gizarte zerbitzuak emateko garaian, adituek ere zailtasunak dituzte hitzarmenaren inguruan posizio garbi bat hartzeko. Aukera horretan ere, adituen gehiengoak, %54, ez du posiziorik hartu. Horien artean, adituen %8ak ez daki edo ez du erantzuten eta adituen %46 erdian gelditzen da (3), aldeko edo kontrako jarrera hartu gabe. Bestalde, adituen %8 hitzarmenaren alde agertzen da (4) eta %39 kontra (1 eta 2). 7.1.12.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; ematerako garaian, hitzarmena egokiena Azterketa teknikoa Batez bestekoa 2,583 Desbideratze tipikoa 0,793 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Hitzarmenaren kasuan ere adituen gehiengoek ez dute jarrera garden bat hartu eta erdiko posizioetan kulunkatu dira. Dena dela, kontzertazioan eta kontratazioan gertatu ez den bezala, hitzarmenaren kasuan batez bestekoa 3 balorearen azpitik gelditu da, 2,583an. Horrek erakusten digu adituen hitzarmenaren kontrako iritziek aldekoenak gainditu dituztela. Desbideratze tipikoa, berriz, 0,793an kokatu da. 7.1.12.3 Taula: Gerturatze maila; ematerako garaian, hitzarmena eredurik egokiena Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 2,583 2,583 Desbideratze Tipikoa 1,084 0,793 Iturria: Geuk egina (2014) Hitzarmenaren aldagaian lehen txandatik bigarrenera adituen balorazioak bildu egin dira 2,583 batez bestekoaren balioaren inguruan. Ez da kasualitatea desbideratze tipikoa 1,084tik 0,793ra jaistea. Hain zuzen ere, adostasunaren jarrera (4) %15etik %8ra gutxitu da. Hitzarmenaren kontrako jarrerari dagokionez, berriz, desadostasun osoarena (1) %23tik %8ra jaitsi da eta desadostasunarena(2) %8tik %31ra igo da. 7.1.12.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; ematerako garaian, hitzarmena eredurik egokiena Iturria: Geuk egina (2014) Gizarte zerbitzuak emateko garaian politikoek eta teknikoek ere ez dute iritzi argi bat hitzarmena baloratzeko momentuan. Aukera honetan politikoen %50ek ez du posiziorik hartzen (3) edo ez daki edo ez du erantzuten (ED/EE). Teknikoei dagokionez, kasu honetan ere %40ek ez du aukera argi bat egiten. Amaitzeko, politikoen kasuan hitzarmenaren aldeko batez bestekoa 2,57 bada, teknikoen kasuan 2,6ra igotzen da. [1etik 5era] 7.1.13 Adituen hausnarketa kualitatiboak hirugarren arlo honi buruz (10, 11 eta 12. galderak): GIZARTE ZERBITZUAK EMATEKO GARAIAN. Adituek, arlo honi buruz, egin dituzten hausnarketak euren erantzunak argitu eta garatzeko: Lehen txanda -Erantzun gabeko galderak: 8 -Erantzundako galderak: 5 1.- "Zerbitzu jakin bakoitzaren izaeraren arabera aukeratu behar da kasu bakoitzean zein marko den egokiena". 2.-" Nere erantzuna, hau da, kontzertazioaren aldeko apustua hipotesi hutsa da, gaur egun halakorik ez baitugu. Gaur egun indarrean dagoen modeloan kontratazioa da hobeto funtzionatzen duen formula: diputazioak erabakitzen baldin badu zeintzuk diren zerbitzu horretan lortu behar diren helburuak, zeintzuk diren sartu-ateratzeko irizpideak, zeintzuk itinerarioak... hobeto bermatzen dira elementu horiek guztiak kontratu baten bidez, hitzarmenen bidez baino. Hitzarmenak balio dezake zerbitzuen karteratik kanpo dauden programak bideratzeko, besterik ez". 3.- "Ez dago zerbitzu bat kontratatzeko eredu prefekturik, egoerak baldintzatzen du askotan hartu beharreko bidea, dena den "kontratazioa" berme gehiago ematen dizkio Administrazioari". 4.- "Ez dut oso ondo ulertzen lehengo biren artean dagoen bereizketa teknikoa. Baina iruditzen zaidana da administrazioa burujabe izan behar dela kontratatzeko edo kontzertatzeko, beti ere eragileen eskubideak eta gardentasuna errespetatzen". 5.- "Harreman formatua baino garrantzizkoagoa da helburuak eta zerbitzu katalogoa definitua eta adostua izatea". Bigarren txanda -Erantzun gabeko galderak: 9 -Erantzundako galderak: 4 1.- "Zaila da neurtzea aukera bakoitzak dituen ondorioak". 2.- "Hiru aukerak dira baliagarriak zerbitzu motaren arabera. Erakundeak zentroak dituenean, kontzertazioa, hirugarren sektorea programetan sartzen bada hitzarmena eta pribatua beste kasuetan". 3.- "Zaila da orohar erantzuten, zerbitzu jakin batzuei hobeto egokitzen zaie formula bat edo bestea. Denek dauzkate abantailak eta gabeziak". 4.- "Administrazioak definitzen du zein den erabiltzailea, bere profila, zer zerbitzu hartu behar dituen, nolakoak... beraz, gaur dagoen markoan, kontratazioa da formularik egokiena. Baina laster izango dugun kontzertazio dekretuarekin kontzertazioa izango da oso bide interesgarria". Hirugarren arloa: Hausnarketa orokorra arlo osoari buruz (10, 11, 12 eta 13. galdera): GIZARTE ZERBITZUAK EMATEKO GARAIAN. Ikusi denez, gizarte zerbitzuak emateko garaian adituen iritziek zehaztugabetasun handia erakutsi dute. Ez dute jarrera argi bat azaldu gizarte zerbitzuak emateko tresna juridiko desberdinen inguruan. Hain zuzen ere adituen erdiek (%54, %62, %54) ez dute posizio argirik hartu kontzertazioa, kontratazioa eta hitzarmenaren inguruan. Erdian mantendu dira(3) edo ez dute erantzun (ED/EE). Adituek argudiatu duten arrazoietako bat izan da formatu perfekturik ez dagoela eta askotan zerbitzu jakin baten izaerak eta momentuko egoera zehatzak baldintzatu egiten duela kontzertazioa, kontratazioa edo hitzarmena aukeratzea: "Zerbitzu jakin bakoitzaren izaeraren arabera aukeratu behar da kasu bakoitzean zein marko den egokiena". (Adituek Delphiaren hirugarren atalean, 7.1.13. puntuan, egindako hausnarketa kualitatiboak. Hemendik aurrera hausnarketa horiek (A3) bezala ezagutuko dira ) "Ez dago zerbitzu bat kontratatzeko eredu prefekturik, egoerak baldintzatzen du askotan hartu beharreko bidea, dena den "kontratazioa" berme gehiago ematen dizkio administrazioari". (A3) "3 aukerak dira baliagarriak zerbitzu motaren arabera. Erakundeak zentroak dituenean, kontzertazioa, hirugarren sektorea programetan sartzen bada hitzarmena eta pribatua beste kasuetan". (A3) "Zaila da orohar erantzuten, zerbitzu jakin batzuei hobeto egokitzen zaie formula bat edo bestea. Denek dauzkate abantailak eta gabeziak". (A3) Baita ere, adituren batek azpimarratzen du harreman juridikoaren formatuak baino garrantzi gehiago daukala ondo finkatzea helburuak eta zerbitzu katalogoa: "Harreman formatua baino garrantzizkoagoa da helburuak eta zerbitzu katalogoa definitua eta adostua izatea". (A3) Nahiz eta emaitzak nahiko parekoak izan, kontzertazioaren aldeko bataz bestekoa 3,16 izan da, kontratazioaren aldekoa 3,08 eta hitzarmenaren aldekoa 2,58. [1etik 5era] Politikoen eta teknikoen iritziak bakoitzak bere aldetik aztertzen direnean ere antzeko emaitzak jasotzen dira. Hau da, gizarte zerbitzuak emateko garaian politikoek eta teknikoek ez dute ikuspegi argi bat kontzertazioa, kontratazioa eta hitzarmenari buruz. Zehaztasunetara sartuz kontzertazioari dagokionez, politikoen zati garrantzitsu batek (%63) ez du partidurik hartzen (3) edo ez daki edo ez du erantzuten (ED/EE). Teknikoen kasuan, berriz, nahiz eta argitasun falta hori altu mantentzen den, politikoekiko jaitsi egiten da %40an kokatuz. Bestalde, politikoen kasuan kontzertazioaren aldeko batez bestekoa 2,85 bada, teknikoen kasuan 3,60ra igo egiten da. Kontratazioaren kasuan politikoak eta teknikoak ere ez dute iritzi argi bat. Politikoen %74ek ez du posiziorik hartzen (3) edo ez daki edo ez du erantzuten (ED/EE). Teknikoei dagokionez, kasu honetan ere %40ra jaisten da. Azkenik, politikoen kasuan kontratazioaren aldeko batez bestekoa 3,00 bada, teknikoen kasuan 3,20ra igotzen da. Hitzarmena kontuan hartzen bada politikoek eta teknikoek ere ez dute ideia garbi bat hau baloratzeko momentuan. Aukera honetan politikoen %50ek ez du posiziorik hartzen (3) edo ez daki edo ez du erantzuten (ED/EE). Teknikoei dagokionez, kasu honetan ere %40ek ez du aukera argi bat egiten. Amaitzeko, politikoen kasuan hitzarmenaren aldeko batez bestekoa 2,57 bada, teknikoen kasuan 2,6ra igotzen da. Nahiz eta politiko eta teknikoen artean iritzi finko bat ez eduki zerbitzua emateko hiru ereduen artean teknikoek azpimarratzen dute azken urte hauetan hitzarmenaren aplikazioak arazoak eman dituela. Bereziki administrazio txarraren ondorioz hitzartutako erakundean galerak sortzen direnean eta gero oso zaila delako egoera hori gestionatzea. Gainera, hitzarmenak, definizioz (nik erakunde bezala nire kabuz sortutako zerbitzuak kudeatzen ditut eta zu Administrazioa diruz laguntzen didazu ) talka egiten du administrazio publiko baten zereginarekin (administrazioak zerbitzuen beharrak ondo finkatzea eta gero ikustea nor dagoen kanpoan prestatuta zerbitzu horiek emateko). Orduan, hitzarmenaren bidez kudeatzea ez da zuzena: "Hitzarmenaren bidez kudeaketa azken urte hauetan departamenduan arazoak eman ditu. Bat-batean elkarte batek hitzarmenaren bidez gauza batzuk kudeatzen dituena, kudeaketa txar batengatik "pufoak" egiten ditu. Pues, hori bideratzea ez dakizu zer konplejua den. Kasi kasi ezinezkoa da. Administrazioan dago "Ley de Contratos del Estado", definitzen du nola egiten diren gauzak baino gero hitzarmenaren bidez egiten dituzunean dago hutsune bat". (T) "Klaro, berez, hitzarmenak definizioz da, hau da, ni naiz hirugarren bat, nire kabuz sortutako gauzak eta nire interesek sortutako gauzak kudeatzen ditut eta zuk diru laguntzen didazu. Baino, klaro, hemen esaten baldin badugu gure zerbitzuen probisioak eta gure zerbitzuak direla hor sortzen dira arazoak. Ya ez da zure kabuz egin nahi duzun zerbait baizik eta nik definitzen det hemen zein sartzen den eta zein ateratzen den. Eta definitzen det zeintzuk diren inklusiorako eta esklusiorako irizpideak. Nolabait esateko altak eta bajak nik eman behar ditut. Bestela ya ez da planifikazio publiko bat. Ya da beste gauza bat. Ordun hor hitzarmenen bidez kudeatzea ez da egokia". (T) Horregatik, Teknikoentzat administrazio baten zereginak betetzeko eredurik egokiena kontzertazioa izango litzateke. Administrazioak definitzen du zer mapa nahi duen eta gero ikusten du kanpoan zein den gai zehaztutako zerbitzu horiek emateko: "Neretzako inportantea da, berriro nator hasierara. Gure eginkizuna kanpoan egiten da. Horrela da modeloa, bale. Baino da hemendikan definitzen duguna. Hemendikan nik esan dut oso argi altak eta bajak hemendikan bideratu behar dira. Hau da, gure zentruan ez da inor sartzen gure oniritzia jaso gabe. Are gehiago guk esaten dugu zuk hara. Adin nagusiko bat ere bai. Badator gaur egun pertsona bat ezintasuna duen pertsona bat eta hemendikan definitu behar da zer behar dituen behar horiek zeinek asetuko ditu hobekien eta abar. Ez da Matia fundazioa dagoela hor eta harrapatzen duela bat era gero esaten digu. Kontzertazioa azken finean zer da, kontratu mota bat. Hezkuntzan gertatzen dena ikastolakin eta kristau eskolakin egiten dena. Baino mapa kontutan hartzen ditu, hiru sareak, kontzertatua, ikastola, beste kontzertazio mota bat edo kontzertazioa eta publikoa. Baino mapan ez dira zapaltzen bata besteari. Teoriaz. Eta mapak eduki behar du ekilibrio bat territoriala, modeloak direla, gauzak direla, bueno, hori da azken finean… Nik esango det zer behar det eta jendeak esango dugu ni ez naiz gai horretarako. Baino nik planifikatzen den, nik esaten det zenbat plaza behar ditudan, non, nolakoak, zer nolakoak, bere ezaugarri guztiekin. Lehen aipatzen genuena, nik daukat mapa hau, zein da gai hau emateko?. Nik, ba bale. Baino aurretikan definitu dudan zer mapa nahi dudan, hau da, zenbat plaza, nolakoak, zer behar dituzten, zer perfil profesionalak horiek asetu ahal izateko, zer nolako… Hori izango litzateke bi hitzetan esanda kontzertazioa. Modelo hortara baldin bagoaz ni tan mal". (T) Hala ere, Teknikoen esanetan kontzertazioaren eredu hori ez da oraindik garatu hirugarren sektoreko entitateen presioagatik baino oso mesedegarria izango litzateke kontzertazioaren dekretua garatzea. Pentsatu daiteke hemendik gutxira aterako dela Eusko Jaurlaritzaren dekretua eredu hau zehazki definitzeko. Orokorki eredua ezagutzen da baino oraindik ez dakite praktikoki nola funtzionatuko duen: "Suposatzen da orain datorrela kontzertazioa. Laster asko auskalo etorriko da dekretu bat Eusko Jaurlaritzarena hori definitzen duena. Baino zer praktikamente zer izango den ez dugu gehiegi ezagutzen bueno ezagutzen dugu ez dugu praktikan ikusi". (T) Momentu honetan kontratua eta hitzarmena daude martxan eta teknikoek kontratuaren aldekoak dira hitzarmenak arazo asko eman dielako: "Baino bueno, momentu honetan dagoena da kontratua eta hitzarmena. Bien artean argi esaten dizut. Ni banoa kontratuaren alde, ze hitzarmenak eman dizkit izugarrizko problemak. Bizi izan ditugu problema horiek. Hitzarmena oso ona da ondo dijoanean, baina gauzak okertzen direnean, jai daukazu, benetan, administrazio bezala, erantzun publiko horretatik begira". (T) Gainera, teknikoen ustez, kontratuan administrazioaren posizioa sendoagoa da. Hitzarmenean, berriz, bi aldeek indar bera dute. Aldiz kontrolerako gaitasun berdina ematen du batak ala bestek. Ogasunak esaten du zerbitzuak kontratu bidez egin behar direla, baino gero ez dago kontratu sistema espezifikorik gizarte zerbitzuentzat eta orduan hitzarmenaren bidez egiten dira, askotan zentzurik ez duenean: "Hitzarmenarekin klientelismoa egon daiteke. Kontratuarekin ere bai. Zuk kontratatzen duzu gaur egun, berdin zait, CLECE, eta sartu daiteke arduradunaren koinatuak. Ulertzen? Orain, perfil profesionala, guk eskatzen duguna eta abar, ematen duen bitartean, hemendik kanpo dagoena bakoitzak jakingo du nola kontratatzen duen, baldin eta aurretik markatutako perfilak eta betetzen badira. Hitzarmenarekin administrazioaren gustokoak sartzeko aukera suposatzen da ezetz. Suposatzen da kontratazioa dela publikoa, unibertsala eta nahi duzun guztia baino gero bai gertatzen direla mugimenduak, oso nabarmen".(T) Bestalde, teknikoek diote gero eta zerbitzuak espezializatuagoak direla eta gero eta gehiago kostatzen dela hornitzaile egokiak aurkitzea, bereziki gaur egun Administrazioa sektorearen aurretik doalako. Lehen entitateak administrazioaren aurretik joaten ziren eta atzetik etortzen zen Administrazioa euren egitasmoak finantzatzera. Orain berriz, Administrazioak aurre hartu die eta askotan kostatzen zaio hornitzaile egokiak aurkitzea zerbitzu espezializatu horiek emateko: "Gero eta zerbitzuak espezializatuagoak izan, batzuetan kostatzen da gero eta gehiago probedore egokiak aurkitzea. Hori bai da problema bat. Batzutan, zuk ere atera beharko zenuke kalera probisio horiek lortzeko. Baino, klaro, kontratuaren legeak ez dizu hori onartzen. Administrazioan egonda ezin dituzu horrelako ekimen proaktibo horiek egin. Ez dira estetikoak, ez dira etikoak, eta ez dira ilegalak baino alegalak bai. Orduan, hor daukazu problema bat, hor bai dugula problema bat eta gure problema izan da batzutan eta departamenduan nik uste det sektore guztietan gertatu dala. Aurretik goazela. Hau da, historikoki hasieran aipatzen genituen Gautena, Atzegi eta gure esparruan beste batzuk ere bai, nolabait ere administrazioaren aurretik zijoazten eta administrazioa atzetik finantziatzen eta bale bale bale, baino momentu honetan alderantziz da. Orain gure erantzukizun publikoari eutsita gu aurretik goaz, guk definitzen, guk hobekuntzak sartzen, nolabait ere prozesu horretan eta kostatzen zaigu arrastratzea eta nola aurkitu horiek? Nola egiten duzu? Orain konkurtso txiki bat daukagu. Ez da haundia. Asesoria juridikoa. Gure esparruan, "Derecho del menor" eta "derecho de familia" oso espezifikoa da. Eta gainera aldaketa askokin eta oso kasuistika bereziarekin eta behar dugu asesoria bat hortarako. Guk ateratzen dugu konkurtso bat eta presentatzen zaigu Legalitas. Legalitas horrek emango al dit nik behar dudan zerbitzua? Klaro tiratzen ditu prezioak. Legalitas horrek emango al dit nik behar dudan zerbitzua?. Nik baldin badakit zeintzuk diren horretan adituak eta benetan trebatuak eta iaioak ezin det. Ba ezin det. Gero informazioa pasatzen diezu, konkurtsoa aterako da. Beti zaude mugan... Baino ostras, es que baldin badatorkizu Legalitas bat "la has cagado". Eta punto. Esaten duzu, hau nola izan daiteke? Zuk publizitate osoarekin egin behar dituzu konkurtsoak "con igualdad de oportunidades", hori ondo dago baino zenbait gauzetarako "harrapatuta". Joan den astean esaten genuen Kasu honetan, kaleratuko da konkurtso hori eta esaten dugu zer kriterio jartzen dituzu?. Momentu honetan departamenduko konkurtso guztietan, teknikoetan beti prezio da ehuneko erdia, %50. Joder baldin badatorkizu Legalitas bat, azken finean hartzen dituela 4 bekario edo auskalo zer hitzarmen sektoriala dagoen eta abar, azkenean es que agian daukazu problema bat izugarria edo sortea daukazu". (T) Politiko batzuen aldetik ezagupen falta ikusten da hiru tipologien artean benetako iritzia plazaratzeko: "Nik uste dut behintzat, nik ez dut ondo bereizten tipologia bakoitzak daukan eraginak. Zehaztasun gehiagorik gabe ezingo nuke esan. Behar bada besteei berdin". (P) "Nik ez dut uste hau erantzun dudanik ez nuelako bereizten. Adituak ez gara bereizketa argia egiteko". (P) Bestalde, politikoen ustez, hitzarmena eta kontratazioaren arteko aukeraketak alde politikoa eta teknikoa du. Kontratuak berdintasun handiagoa bermatzen du baina hitzarmenak azkartasuna ematen dizu: "Dauka bere alde politikoa eta teknikoa ere. Askotan, suposatzen da kontratu legeak daukala berdintasun kutsu hori eta hitzarmenak ez daukana, baino hitzarmenera jotzearena badauka bere abantailak, kasu batzutan lortzen duzu errazago argi daukazunean proiektu bat edo badakizunean batzuk betetzen dutela baldintzak. Orduan horretara jotzea nahi duzunean, argi duzunean ekimen bat eta nahi duzunean errazagoa da horretara jotzea. Klaro, alde batetik esaten da hori berdintasunaren aurkakoa bueno es que zer da berdintasuna horrek ere egin dezake talka aukera publiko batekin. Batzutan nire ustez orain arte erabili da askotan berdintasun hori edo guztientzako aukera hori baino azken batean esan nahi da neutro izango balitz bezala eta hori ez da neutroa". (P) Gainera, politikoentzat, hitzarmenak gehiago erabiltzen dira elkarteekin eta kontratuak gehiago enpresekin: "Ordun hemen badaukagu hitzarmenak eta normalean izaten dira elkarteekin eta izaten dira normalean elkarte horiekin zerbitzu edo programa horiek daudenean. Kontratazioa izaten da guk dauzkagun baliabide horiek eta ordun ateratzen ditugu hortan eta ordun al mejor postor". (P) "Orokorrean esan dezakegu gehiago daukagula hitzarmena nik ustez, elkarteekin eta kontratuak gehiago dira enpresekin. Eta hori da arloaren arabera. Adibidez, gizarteratze arloan, zerbitzuak ematen dituzten askok dira elkarteak, osea, edo desgaitasun arloan, berez da familiak sartutakoak edo elkartean problematika arazo bat Gipuzkoan sortu den elkarte bat erakundea eta gehiago dauka eragilez haurren eta adinekoen arloan ba gehiago dira kontratuak ze azken batean hor ere ez da egon bilakaera hori". (P) "Hemen kontratazioa dago bolumen bat zerbitzu nolabait ere finkatuagoak, arautuagoak eta dago konkurrentzia. Daude eragile ezberdinak zerbitzu horiek eman dezaketenak. Orduan hori da perfil tipo ezta. Pues hori, halakoak, zerbitzu juridiko bat, ez dakit zenbat abokatu daude edo egoitza bat edo enpresa asko dago". (P) "Eta hitzarmena da elkarte batetikin, Alzer, halako gaixoekin egiten duena eta lan bat egiten du eta zelan hori sustatu. Kasu horretan berari ematea laguntza bat ez dizu problemarik sortzen ez dagoelako ondoan beste ondoan beste elkarte bat esaten nik ere nahi dut. Edo Egongo balira 4 elkarte edo bost derrigorrez egin beharko zenuke kontratu bat non lehiatu. Baino nola ez dagoenen gehiagorik horren bidez ahal duzu sustatu elkarte batzuen lana". (P) "Ze denek nahi dute hitzarmena eduki. Horrekin ere ziurtatuta daukatela hurrengo urtean ere edukiko dutela holako kopururen bat jasotzen. Bestela Parisera joan behar dutela". (P) Baina politikoentzat helburu nagusia da aukeratzea erantzukizun publikoa eta kontrola bermatzen duen eredua. Beraientzat hor kokatu behar da eztabaida nagusia. Alde batetik, kalitatea bermatu behar bada kontratua izan daiteke eredurik egokiena prozedura publikoa delako eta konpetentziaren bitartez eskaintza onenari emateko aukera dagoelako. Baina beti ere, lehiaketa horretan neurri batzuk hartzen badira, besteak beste, klausula sozialak eta eskaintza ekonomikoa eta teknikoa ondo baloratzeko bitartekoak. Bestetik, berriz, Administrazioak begi onez ikusten duen entitate zehatz bat bultzatu nahi badu, dinamika konkretu bat, gauzak egiteko modu bat, orduan, agian, hitzarmenak edo kontzertazioak ematen dio tresna gehiago, hemen ere neurriak hartuz erantzukizun publikoa eta kalitatea lortzeko. Horregatik, politikoen hausnarketa honetan, eredu zehatzari baino gehiago garrantzia eman behar zaio ipintzen diren kontrolei eta betebeharrei erantzukizun publikoa eta kalitatea bermatzeko: "Europan ikusten dela jarraitzen erantzukizun publikoaren ideiarekin eta kontrol publikoaren ideiarekin. Hortako zein herramintak ematen dizkizu garantia gehiago? Garantia gehien zerbitzua kalitatezkoa izateko, hor ematen du konkurtsoan nola prozedura publikoa da eta aurkezle desberdinak presentatzen diren hor badaukazula garantia konpetentzia berak eman dizulako onenari emango diozula hori da bat zerk ematen dizu garantia gehiago kalitatea bermatzeko eta bi zerk ematen dizu aukera gehiago zuk lehen esaten zenuen hori zuk faboratzeko entitate konkretu batzuk, dinamika konkretu batzuk, kolektibo konkretu batzuk. Nik uste dut hor dagoela, adibidez teknikoen aldetikan bigarren aspektu hau ez zijoan berarekin. Nik administrazio publiko bezala nik ez daukat obligazio bat erakunde konkretu bat faboratzeko. Nik garantizatu behar dut kalitatea, beraz, kontratua. Kontratua da berme gehiago ematen didan sistema, ez? Orain, zuk nahi baduzula entitate konkretu bat bultzatzea administrazio publikotik agian hitzarmenak ematen dizu edo kontzertazioak ematen dizu herraminta gehiago garantia gehiago. Nik uste dut debatea hortikan planteatu daitekeela". (P) "Orokorrean horrela da. Hori ñabardura askorekin. Ze nik ez dut uste kalitatea ematen dela lehiaketa duzulako. Agian segun, lehiaketa horretan hartzen badituzu neurri batzuk, klausula sozialak, eskaintza ekonomikoan eta teknikoan nola baloratzen dituzun. Hor bada, zuk hartu ahal dituzun neurriak horretan ere kalitate hori bermatzeko ulertuta erantzukizun publikoa eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Eta hitzarmenarekin berdin". (P) "Ni erabat ados nago. Ez hainbeste forma. Nik uste dut bermatu dezakezula depende zer nolako kontrolak .Kontratazio batera baldin bazoaz zerbitzuen indefinizio batean eta bakarrikan bada prezioa pues izango zen suficiente baino agian ematen den zerbitzuaren barruan atenditzea zaharrak eta en fin bi baino pues klaro eta hitzarmen batean berdin tori laguntza bat giltzurdineko gaixoei laguntzeko eta ordun askotan zer gertatzen da ez dela erabiltzen modu egoki baten .Ez dagoela publikoa berdefinitzen zerbitzuen eta gero ez dituzu jartzen mekanismoak hori kontrolatzeko eta subkontratatu dezakezu ikuskaritzaren bidez kontrato bat edo kontzertazio bat edo hori egiten da eta hitzarmenetan ere ahal dezu gehiago sartu. Gauza askotan erabiltzen dela saihesteko hitzarmena, hori bati emateko ezta, laguntza gero ez zea exigentea, ez duzu kontrolatzen, urte batzuk daramatzate ondo ala gaizki baino ez diozu inoiz galdetu, oso ondo egiten dutela eta hala da edo kontrakoa, ematen duzula eta oso ondo ari dira. Ordun publikoa nola posizionatzen den formula hauek erabiltzeko garaian oso inportantea da. Argi dago ere bai hitzarmen bat duzunean eta ya batzutan hitzarmen txikiak dira, pilotoak, hartzen duten bolumen bat eta dihardute martxa bat eta konkurrentziaz denean, baino kasu horietan jotzen dugu gehiago kontratura". (P) Iturria: Geuk egina (2014) Adituen aldetik jarrera argia agertzen da zerbitzu publikoak ematerakoan hirugarren sektoreko partaideak positiboki diskriminatzearen alde (4 eta 5), %69a. Kontra (1 eta 2), berriz, %16a. Erdian (3), %15a. 7.1.14.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; zerbitzua emateko garaian hirugarren sektorea positiboki diskriminatu Azterketa teknikoa Batez bestekoa 3,692 Desbideratze tipikoa 1,182 Laginaren Tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Adituen Jarrera positibo horren adierazlea da batez bestekoak 3, 692 balioa hartzen duela, 4tik nahiko gertu. Hain zuzen ere, adituen % 46ek 4 balioa eta %23k 5 balioa aukeratu dute. Kontrako posizioetan, berriz, %16ek desadostasuna erakutsi dute (1 eta 2). Desbideratze tipikoari dagokionez, berriz, 1,182an kokatzen da. Nahiz eta posizio nagusiak adostasunaren inguruan bildu diren, desadostasunen aldeko gutxieneko jarrerek desbideratze tipikoa 1 balioaren gainetik ipini dute. 7.1.14.3 Taula: Gerturatze maila; zerbitzua ematerako garaian hirugarren sektorea positiboki diskriminatu Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 3,769 3,692 Desbideratze Tipikoa 1,166 1,182 Iturria: Geuk egina (2014) Gerturatze mailari dagokionez mugimendu handirik ez da egon lehen txandatik bigarrenera. Alde batetik, Batez bestekoa zertxobait gutxitu egin da, 0,077 puntu. Eta bestetik, desbideratze tipikoa 0,016 handitu egin da. Emaitza horrek adierazi nahi du adituen gehiengoek hasiera hasieratik zalantza gutxi zituztela hirugarren sektoreko partaideak positiboki diskriminatzearen alde. 7.1.14.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; zerbitzua ematerako garaian hirugarren sektorea positiboki diskriminatu Iturria: Geuk egina (2014) Politikoak zerbitzu publikoak ematerakoan hirugarren sektoreko partaideak positiboki diskriminatzearen alde (4 eta 5) agertzen badira ere, euren ehunekoa aditu guztien %69tik %63ra jaisten da. Kontrako jarrera %12koa da (2) eta erdikoa (3) %25ekoa. Teknikoen aldeko ehunekoa, berriz, % 80ra igotzen da eta kontrako jarrera %20koa da. 7.1.15.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; klausula sozialak garrantzitsuak Azterketa teknikoa Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 4,154 3,923 Desbideratze Tipikoa 0,689 1,038 Iturria: Geuk egina (2014) Lehenengo txandan eman diren jarrera argiak eta bateratuak klausula sozialen alde (4 eta 5) (%85) errepikatu egin dira bigarren txandan (%85). Dena dela, lehenengo txandan erdian mantendu direnen (3) %15etik bigarren txandan %8ek kontrako jarrera argia hartu dute(1) eta ondorioz, gutxitu egin da batez bestekoa (4,154tik 3,923ra) eta handitu desbideratze tipikoa (0,689tik 1,038ra). 7.1.15.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; klausula sozialak garrantzitsuak Politikoen %87 eta teknikoen %80 klausula sozialen alde agertzen dira (4 eta 5), aditu guztien antzeko maila mantenduz. Kontra, berriz, politikorik ez bada agertzen ere teknikoen %20 aurka daude (1). Erdian (3), Politikoen %12 eta teknikorik ez. Batez bestekoa 3,385 Desbideratze tipikoa 1,261 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Batez bestekoa 3,385 da eta desbideratze tipikoa 1,26. 7.1.16.3 Taula: Gerturatze maila; bereziki kooperatibak diskriminatu Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 3,333 3,385 Desbideratze Tipikoa 1,303 1,261 Iturria: Geuk egina (2014) Lehen txandatik bigarren txandara hirugarren sektoreko partaideen artean bereziki kooperatibak diskriminatu behar direnaren aldeko jarrera indartu egiten da. %53tik %61era pasatzen da. Aldeko jarreraren indarketa hau lehen txandan erantzun ez duen %8ak (ED/EE) bigarren txandan aldeko posizioa hartu duelako da (4 eta 5). Kontrako jarrerak, berriz, mantendu egin dira lehen txandatik bigarrenera (%31)(1 eta 2). Joera honen ondorioz batez bestekoa handitu egiten da, 3,333tik 3,385ra. Era berean, Delphi prozesuan adituen jarrerak zertxobait bildu egin direlako desbideratze tipikoa txikitu egin da 1,303tik 1,261era. Iturria: Geuk egina (2014) Hirugarren sektoreko partaideen artean bereziki kooperatibak diskriminatu behar direla esaterakoan politikoen %75ek aldeko jarrera dute, %12 kontra daude eta azken %12ak erdian kokatzen dira (3). Teknikoak, berriz, ez dira hain argi posizionatzen: %40 alde (4) eta %60 kontra (1 eta 2). Era berean, bai politikoen eta teknikoen iritziek azpimarratzen dute kooperatibaren izaera juridikoak ez duela enpresaren izaera soziala bermatzen. 7.1.17 Adituen hausnarketa kualitatiboak laugarren arlo honi buruz (14, 15 eta 16. galderak): HIRUGARREN SEKTOREA ETA KOOPERATIBAK. Adituek, arlo honi buruz, egin dituzten hausnarketak euren erantzunak argitu eta garatzeko: Lehen txanda -Erantzun gabeko galderak: 9 -Erantzundako galderak: 4 1.-"Kooperatibak ez dira Hirugarren Sektorea". 2.- "Arazoa ez da enpresaren izaera juridikoa, barne funtzionamendu demokratikoa baizik". 3.- "Kooperatibek oso izaera interesgarria dute, baina nire ustez ez dira zertan, beti, lehenetsi behar. Adibidez, zenbaitetan elkarte batekin kontratatzea demokratikoagoa izan daiteke". 4.- "Zerbitzuaren edukia eta kalitatea egokia izan behar da lehenik eta behin. Aurrekoa bermatzen baldin bada nik positiboki diskriminatuko nituzke. Aurrekoa ez bada bermatzen, ez nituzke positiboki diskriminatuko". Bigarren txanda -Erantzun gabeko galderak: 8 -Erantzundako galderak: 5 1.- "Enpresen izaera juridikoa ez da ezeren bermea". 2.- "Diskriminazioaren alde nago, baina ez enpresaren molde juridikoaren arabera". 3.-"Kooperatiba izateak soilik ez du bermatzen enpresaren izaera soziala, ez eta ere zerbitzua emateko gaitasun teknikoa eta etikoa". 4.- "Galdera hauen sarreran esaten den moduan, kooperatiba izateak ez dut uste plusik ematen duenik izaera demokratikoaren aldetik". 5.- "Irabazi-asmorik gabeko kooperatiba integralak nahiz elkarteak lehenetsi beharko lirateke, nire ustez". Laugarren arloa: Hausnarketa orokorra arlo osoari buruz (14, 15, 16 eta 17. galdera): HIRUGARREN SEKTOREA ETA KOOPERATIBAK. Adituen aldetik jarrera argia agertzen da zerbitzu publikoak ematerakoan hirugarren sektoreko partaideak positiboki diskriminatzearen alde (4 eta 5), %69a. Kontra (1 eta 2), berriz, %16a. Erdian(3), %15a. Gainera, adituen %85a bat dator klausula sozialak garrantzitsuak direla hirugarren sektorea eta kooperatibak positiboki diskriminatzeko garaian (4 eta 5). Kontrako iritzia (1) %8koa da eta beste %8a erdian kokatzen da (3). Azkenik, adituen % 61a alde dago (4 eta 5) hirugarren sektoreko partaideen artean bereziki kooperatibak diskriminatu behar direla esaterakoan. Kontra (1 eta 2), berriz, adituen %31a dago. Erdian (3), %8a. Iritzi desberdinak jasotzeko momentuan errepikatu den ideia bat da kooperatibaren izaera juridikoak ez duela berez bermatzen zerbitzuaren edukia, kalitatea eta izaera demokratikoa. Hau da, aditu batzuen ustez, izaera juridikoa baino lehen begiratu behar dela ea zerbitzua eta kalitatea egokia den. Hain zuzen ere, pentsatzen dutelako kooperatiba izateak ez duela izaera soziala, gaitasun teknikoa, oinarri etikoa edo antolaketa demokratikoa ziurtatzen: "Arazoa ez da enpresaren izaera juridikoa, barne funtzionamendu demokratikoa baizik". (Adituek Delphiaren laugarren atalean, 7.1.17. puntuan, egindako hausnarketa kualitatiboak. Hemendik aurrera hausnarketa horiek (A4) bezala ezagutuko ditugu ) "Kooperatibek oso izaera interesgarria dute, baina nire ustez ez dira zertan, beti, lehenetsi behar. Adibidez, zenbaitetan elkarte batekin kontratatzea demokratikoagoa izan daiteke". (A4) " Zerbitzuaren edukina eta kalitatea egokia izan behar da lehenik eta behin. Aurrekoa bermatzen baldin bada nik positiboki diskriminatuko nituzke. Aurrekoa ez bada bermatzen, ez nituzke positiboki diskriminatuko". (A4) "Enpresen izaera juridikoa ez da ezeren bermea". (A4) "Diskriminazioaren alde nago, baina ez enpresaren molde juridikoaren arabera". (A4) "Kooperatiba izateak soilik ez du bermatzen enpresaren izaera soziala eta zerbitzua emateko gaitasun teknikoa nahiz etikoa". (A4) "Galdera hauen sarreran esaten den moduan, kooperatiba izateak ez dut uste plusik ematen duenik izaera demokratikoaren aldetik". (A4) Bestalde, badaude Iritzi batzuk azpimarratzen dutela irabazi asmorik gabeko erakundeak lehenetsi behar direla, kooperatiba izan edo ez izan: "Irabazi asmorik gabeko kooperatiba integralak, nahiz elkarteak lehenetsi beharko lirateke, nire ustez". (A4) Politiko eta teknikoen arteko hausnarketak desberdintzeko momentuan politikoak zerbitzu publikoak ematerakoan hirugarren sektoreko partaideak positiboki diskriminatzearen alde (4 eta 5) agertzen badira ere, euren ehunekoa aditu guztien %69tik %63ra jaisten da. Teknikoen aldeko ehunekoa, berriz, % 80ra igotzen da. Klausula sozialen aldeko jarrera aztertzerakoan antzekotasun handia ematen da bi esparruetan. Politikoen %87a eta teknikoen %80a klausula sozialen alde agertzen dira (4 eta 5), aditu guztien ehunekoen inguruan mantenduz. Azkenik, hirugarren sektoreko partaideen artean bereziki kooperatibak diskriminatu behar direla esaterakoan politikoen %75ek aldeko jarrera dute. Teknikoek, berriz, ez dute hain argi ikusten eta aldeko jarrera %40ra jaisten da. Era berean, bai politikoen eta teknikoen iritziek azpimarratzen dute kooperatiben izaera juridikoak ez duela bermatzen enpresaren izaera soziala. Teknikoen artean klausula sozialen aldeko jarrera daukate. Dena dela eztabaida nagusia da zer nolako klausula sozialak ipini behar diren eta zer nolako pisua eduki behar duten klausula sozial horiek puntuazio osoan. Teknikoentzat gaia kudeatzea zaila da. Departamentuan saiatu dira klausula sozialak garatzen. Hain zuzen ere Diputazioak indarrean dagoen norma bat atera du. Bertan aipatzen da konkurtso guztietan gutxieneko %10 klausula sozialetara dedikatu behar dela. Gainera, Gizarte Zerbitzuen Departamentuak 2014ean atera dituen konkurtso guztietan klausula sozialak baloratu ditu, zehazki, berdintasun planari %5a eta euskara planari beste %5a ematea. Hori izan da hala moduzko planteamendu bat. Puntuazio gehiago eman behar zaio? Puntuazio hori bideratu behar da bakarrik berdintasun planera eta euskara planera edo beste faktore batzuk ere kontuan hartu beharko dira? Horiek dira erantzun beharreko galderak: "Argi dago, gero oso zaila da. Departamenduan saiatu gara klausula sozialak lantzen. Oso konplikatua izanda. Oraintxe bertan, orain dela 15 egun Diputazioak kaleratu du klausula sozialerako ez dakit norma edo dekretua da. Orain indarrean dago. Horrek esaten du gutxuenezko %10 klausula sozialetara dedikatu behar dela, konkurtso guztietan. Baino ez dakigu gero hori nola gauzatu. Adibidez, 2014an guk atera ditugun konkurtso guztietan sartu ditugu beharrezkoa direla, baloratzen direla e.a., berdintasun plana eta euskara plana edukitzea. Eta hortikan zijoan eta gu izan ginen lehenengoak eta gero departamendu ia guztiak joan dira atzetik. Baino klaro ez genekien nola gauzatu hori. Azkenean guk pentsatu dugu berdintasun plana planteatu eta abar. Gero, lehentasunak eman behar zaio, barkatu. Guk aldez aurretikan esaten dugu bueno konkurtso guztietan jartzen da eskatzen duzu eta gu ari gara eskatzen bi horiek eta gainera baloratzen dira. Momentu honetan berdintasun planari 5 puntu ematen zaizkio eta euskara planari beste 5. Baino hori izan zen nolabait ere, halako planteamendu bat". (T) Teknikoentzat, kooperatiba izateagatik ez luke puntu gehiago jaso behar. Tekniko baten lana ez da figura juridiko bat bultzatzea bestea baino. Kooperatibak besteak bezalako enpresak dira eta azkenean eskaintza egokiena egiten duenari ematen zaio konkurtsoa. Departamentua eroslea da eta ez gizarte eraldatzailea. Tekniko horientzat logikoagoa da klausula sozial hauekin berdintasuna, euskara edo kolektibo zehatzak bultzatzea (emakumeak, etorkinak, bazterketa jasaten duten pertsonak) kooperatibak bezalako enpresak edo kudeaketa motak sustatzea baino. Gainera, teknikoen iritziz, politikoek erakusten ari diren kooperatiben aldeko jarrera eurek defendatzen ari diren kudeaketa zuzenarekin kontraesankorra da: "Eman behar zaio puntuazio gehiago edo 10 puntu horietatik batzuk bideratu behar dira kooperatiba, hau da, beste figura bati edo? Diskusio hori egin beharko genuke departamenduan. Nik esango nuke ezetz. Esango nizuke ezetz. Eta are gehiago, zer arrazoiengatik? Ni nahiago det, nire iritzi pertsonala izango litzateke planteatzea, bai berdintasuna, ez dakit berdintasun plana, bai euskara, bai kolektibo batzuk kontratatzen aldekoak (Ez dakit emakumeak, emigranteak, inklusioak) baino nik uste klausula sozialak hortikan bideratu behar direla. Ez hainbeste enpresa mota edo kudeaketa motagatik. Nere inpresioa. Eta esaten dizut nire harridurarako talde politikoak apustua egin du kooperatiben alde eta esaten dizut nire harridurarako ze kontraesan bat da. Gero kontraesan bat da kudeaketa zuzenaren alde egindako apustuarekin. Ez dator bat nire ikuspegitikan. Zure apustua baldin bada zuk zuzenean egitea, kooperatibak zuri bost ajola. Bi hitzetan esanda. Karikatura bat egiten nahi baldin baduzu baino nik harritu nintzan piska bat horrekin". (T) Hala ere, teknikoek aipatzen dute puntuaketa jartzerakoan dagoeneko kopuru zehatz batzuk finkatuta daudela eta horrek baldintza dezakeela klausula sozial horien pisua eta garapena. Hasteko, Gizarte Politikako Departamentuan puntuaketaren %50a eskaintza ekonomikoarentzat izaten da. Gero gelditzen den %50etik %10a klausula sozialentzat erabiltzen bada eta beste %10a zentroetako mantentze planak baloratzeko bideratzen bada, orduan %30a bakarrik geldituko da prezio oso merkeak eskaintzen dituzten enpresak frenatzeko: "Klausula sozialak nik ez dakit %10 nik agian gehiago emango nioke. Problema bat dago eta da konkurtsoetan momentu honetan Diputazioan. Departamenduan behintzat bai. Eta %50 dedikatu behar dituzula oferta ekonomikoari. Klaro, erdia da oferta ekonomikoa. Ta gero gelditzen dira beste %50 puntu. Suposatzen da 50 puntu horiek dedikatu behar dituzula eskaintza teknikoa aztertzea. Hasten baldin ba zara deskontatzen puntuak, kasu honetan, adibidez, 10 deskontatu behar dituzu eta ez zara sartzen hainbeste oferta teknikoan baizik eta oferta tekniko horrekin lotutako elementu batzuk. Baino oferta teknikoaren funtsa ez da. Ordun zer gerta daiteke? Joder momentu honetan gu ari gea konkurtsoak ateratzen eta oferta tekniko teknikoa gelditzen da %40. Edo inkluso gutxiago izan daiteke. zen badago ahaleginean departamenduan beste akordio bat zentroak direnean. Ze badago departamenduan hainbat ditugu, ez dakit, zentro asko, guk 30, zentroak direnean % 10a dedikatu behar da mantenimendu planera. Klaro, zuk ematen diozu, Txara II, hau ondokoa, ematen diozu enpresa bati, hor dago Biharko, ematen diozu Biharkori eta zuk ematen diozu zure eraikin bat eta esan behar diozu nola zainduko diozu eraikina? Nola mantenduko duzu%? Eta horretarako dago hemendikan ematen zaie mantenimentu minimo bat. Noiz kalderak begiratu, aulkiak, oso definituta dago, gehiago definituta egon beharko zen. Hori nola kudeatuko duzu 10 puntu. Zer gertatzen da? Oferta teknikoa % 30 bakarrik dela. Ta joder, eskas xamar. Datorkizu Clece bat, prezioak tiratzen ditu eta bide erdia egina du eta enpresa horiek agian oso onak dira mantenimendu eta txorrada horietan, idazten, gero praktika beste gauza bat da, eta abar eta abar eta gero kapaz dira edukitzeko berdintasun plan bat "que te cagas". Esaten duzu "ostras pedrín . Agian, orduan ."Que me estoy pegando el tiro al pie". (T) Azken finean, teknikoentzat klausula sozialekin enpresa kooperatiba soilak bultzatu ordez orokorrean ekimen soziala eta gertutasuna adierazten duten enpresak bultzatu beharko lirateke. Zerbitzua definitzeko eta emateko garaian hornitzailea gero eta gertuago edukitzen bada eta gero eta konpromiso handiagoa erakusten badu orduan eta kalitate handiagoa emateko gai izango da. Enpresa horiek gero eta gertuago sentituko dira eta oso ondo ezagutuko dute zein den gure Departamentuaren filosofia eta orduan konkurtso bat ateratzen denean gai izango dira irabazteko: "Aipatu duzu gertutasuna.Baino nik uste klabea dela. Guretzako gero eta entitatea ,nahiz eta enpresa hutsa izan, gertuago egon hobeto. Are gehiago gu momentu batean definitu genuen entitate batzuk guretzako lan egiten zutenak aliatu bezala definitu behar genituela. Esan nahi det nik zurekin konpartituko ditut konpartitu beharreko guztiak .Ez zara probedore hutsa. Aliatua. Nere kezkak hauek dira, diagnostiko bat egin behar badet zurekin kontatuko det, etorri zaitez inkorporatu zaitez gure hausnarketa prozesuetara, e.a. eta abar. Zurekin kontatuko det. Inkorporatu zaitez gure hausnarketara. Horrek eskatuko du esfortzu bat guretazko. Dedikatu beharko duzu denbora eta abar. Baino gero horrek o kalitatean isla zuzena dauka. Zaila da. Ni gogoratzen naiz, Mercedesek ditu probeedoreak. Egongo dira supermatxakatuak. Baino nik uste modeloa dela Mercedesek kotxe bat diseinatu behar badu eta amortiguadoreak diseinatu behar baditu deituko dio. Ni egitera noa kotxe berri bat. Behar det amortiguadore bat que te cagas chaval. Hasi pentsatzen eta gero inkorporatuko dugu eta prozesu horretan denek parte hartuko dute. Ez da izango Mercedesek egiten duena eta gero esango du nik hau nahi dut. Zeinek egingo dit? Ez. Alderantziz. Kanpora aterako du Bezeroekin harreman hori. Bezeroekin harreman hori adibidez Irizarrek egiten ari da gestio modelo berrian. Eta bezeroarekin aldaketa guztiak elementu berriak aurkezterakoan aurretik bezeroekin eta. Guk batzuekin egiten dugu. Batzuekin. Baino beste batzuk inkorporatu ahal ditugu eta oso inkorporatuta. Eta esaten dizut gero beraiek gero eta gertuago sentitu gero eta kalitate gehiago. Eta konpromezu aldetik ere, enpresa aldetik ere, hemengoak badira bi aldetik dago interes hori. Denek irabazten dute. Non dago euren irabazia? Konkurtso bat egin behar baduzu ez bakarrik konkurtsoaren tripak modeloaren tripak ezagutzen dituztela. Badakite zeintzuk diren guk buruan ditugun zeak. Parametroak. Klaro. Ordun, nire proiektua egiteko garaian badakizu non zauden, badakit zer baloratuko duzun gero horiek asmatuko dute ala ez. Baino nolabait ere beraientzak bentaja handia da. Guk Konkurtsoa kaleratzen dugunean eta beraien kontratua baldin bada oso garbi dute azken finean zer egin behar duten. Eta normalmente ez da problemarik egongo. Gero egon dira aldaketak horrekin. Guk aliatuak deitzen genien. Begira, etorri honera, lan asko egin beharko duzue eta ez bakarrik zerbitzuaren probisioa baizik eta gauza definitzeko garaian lan taldeetan eta historietan parte hartu behar dugu eta hori denbora da eta gainera eskatuko dizut baino interesatzen zaizu". (T) Politikoek azpimarratzen dute indarrean dagoen foru arau berriarekin zuzenean ezin dela enpresaren figura juridikoaren arabera diskriminatu baino bai zeharka, besteak beste, langileen parte hartzea enpresan, hurbiltasuna edo berdintasuna kontuan hartuta. Hau da, klabea izan daiteke proposamenaren "kalitate sozialari" heltzea: "Guk eduki genuen formakuntzan hori esan zuten. Daukagu Foru Arau berri bat. Nik uste dut badagoela aukera. Foru Arauaren kontestuaren eztabaidan erregimen juridikoek esaten zuten izaerak ez zuela diskriminatzeko aukerarik ematen. Klaro, beraiek euren ikuspuntutik ikusten dutelako baino REASeko teknikariak justu kontrakoa esaten du. Oso interpretazio kontua da. Horretan dudak zeuden. Marko juridikoaren mugak. Klausula bat izatea izaera juridikoarena. Momentuz ez dago Foru Arauan. Baloratu egiten da, bai, behar bada kooperatiba delako. Baino orain arte ez dago esperientziarik. Espero dugu izatea laster. Behar bada ezin da Iturria: Geuk egina (2014) Galdera honen inguruan adituek jarrera kontrajarriak dituzte. Batzuentzat, gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazio prozesua espazio publikoa zabaltzeko bide bat da (4 eta 5)[%31] eta beste batzuentzat ez (1 eta 2)[%38]. Ez alde batera eta ez bestera, berriz, %31 (Erdian (3) %23a eta ED/EE %8a). 7.1.18.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; kooperatibizazioa espazio publikoa zabaltzeko Azterketa teknikoa Batez bestekoa 2,833 Desbideratze tipikoa 1,267 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Batez bestekoari dagokionez, puntuazioa 2,833an gelditzen da, (3) erdiko puntuaren azpitik. Desbideratze tipikoa, berriz, 1,267koa da. 7.1.18.3 Taula: Gerturatze maila; kooperatibizazioa espazio publikoa zabaltzeko Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 2,917 2,833 Desbideratze Tipikoa 1,311 1,267 Iturria: Geuk egina (2014) I. Txandatik II. Txandara desbideratze tipikoa jaitsi egin da 1,311tik 1,267ra. Honek, adituen artean gerturatze prozesu txiki bat eman dela erakutsi badezake ere, praktikan zehaztugabetasuna handitzearen ondorio bat izan da. Hain zuzen ere, erdiko puntua indartu egin delako (3) posizionamendu argien espektroaren kaltetan (1 eta 2, 4 eta 5). Gainera, txanda batetik bestera ED/EE ehunekoa ez da gutxitzen, %8an mantenduz. 7.1.18.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; kooperatibizazioa espazio publikoa zabaltzeko Iturria: Geuk egina (2014) Politikoen %24rentzat kooperatibizazioa espazio publikoa zabaltzeko bide bat da (4 eta 5) eta %37rentzat ez (1 eta 2). Erdian(3), berriz, %25a gelditzen da eta %12ak ez daki edo ez du erantzuten. Teknikoei dagokionez, %40ek kooperatibizazioa espazio publikoa zabaltzeko bide bat dela esaten dute (4) eta beste %40ek ez (1 eta 2). Erdian (3) %20 gelditzen da. Iturria: Geuk egina (2014) Adituen gutxiengoek (%23) (4 eta 5) pentsatzen dute kooperatibizazioak egitura publikoa mehetu arren erantzukizun publikoa indartzeko balio duela. Bestalde, adituen gehiengoek (%61) (1 eta 2) uste dute kooperatibizazioak egitura publikoa mehetu eta, era berean, erantzukizun publikoa ahuldu egiten duela. Erdian (3), berriz, %8a eta Ez daki edo Ez du erantzuten beste %8a. 7.1.19.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; kooperatibizazioa erantzukizun publikoa indartu Azterketa teknikoa Batez bestekoa 2,417 Desbideraketa tipikoa 1,084 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Datu hauek batez bestekoa, erditik behera kokatzen dute, 2,417an eta desbideratze tipikoak 1,084 balioa hartzen du . 7.1.19.3 Taula: Gerturatze maila; kooperatibizazioa erantzukizun publikoa indartu Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 2,417 2,417 Desbideratze Tipikoa 0,996 1,084 Iturria: Geuk egina (2014) Gerturatze mailari dagokionez, I. Txandatik II. Txandara adituen iritziek ez dute konbergentzia prozesua jarraitu. Aldiz, desbideratze tipikoa 0,088 puntu igo egin da 0,996tik 1,084ra. Gainera, Delphi metodologia ez da gai izan II. Txandan ED/EE aukerako %8a desagertu arazteko. Dena dela, batez bestekoa mantendu egin da 2,417an. 7.1.19.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; kooperatibizazioa erantzukizun publikoa indartu Iturria: Geuk egina (2014) Politikoen %12k bakarrik uste du kooperatibizazioak egitura publikoa mehetu arren erantzukizun publikoa indartu egiten duela (4). Teknikoen kasuan berriz, %40ra igotzen da (4). Kontrako iritzia, kooperatibizazioak egitura publikoa mehetu arren erantzukizun publikoa ahuldu egiten duela, politikoen %62k (2) eta teknikoen %60ek adierazten dute (1 eta 2). Iturria: Geuk egina (2014) Batzuentzat, gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa egitura publikoa mehetzeaz gain erantzukizuna pribatizatzen joateko bide bat da (4 eta 5)[%31]. Beste batzuentzat, aldiz, kooperatibizazioa ez da erantzukizuna pribatizatzen joateko bide bat (1 eta 2)[%46]. Azkenik, ez alde batera eta ez bestera %23 (Erdian(3) %15 eta ED/EE %8). 7.1.20.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; kooperatibizazioa erantzukizuna pribatizatzeko bidea Azterketa teknikoa Batez bestekoa 2,750 Desbideratze tipikoa 1,288 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Batez bestekoa 2,750an finkatu da eta desbideratze tipikoak 1,288 balio hartu du. 7.1.20.3 Taula: Gerturatze maila; kooperatibizazioa erantzukizuna pribatizatzeko bidea Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 2,769 2,75 Desbideratze Tipikoa 1,166 1,288 Iturria: Geuk egina (2014) Txanden arteko informazio trukaketak zalantza gehiago sortu ditu adituen artean. Horren ondorioz, desbideratze tipikoa zertxobait igo egin da 1,166tik 1,288ra. Gainera, II. Txandako emaitzetan mantendu egin da erdian gelditu den adituen ehunekoa (3) [%15] eta ED/EE aukera %0tik %8ra igo da. 7.1.20.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; kooperatibizazioa erantzukizuna pribatizatzeko bidea Iturria: Geuk egina (2014) Politikoen %25entzat kooperatibizazioa erantzukizuna pribatizatzeko bide bat da (4). Bestalde, %50entzat ez (1 eta 2). Erdian %12a kokatzen da eta beste %13ak ez daki edo ez du erantzuten. Teknikoei dagokienez, %40ek erantzukizuna pribatizatzeko bide bat dela diote (4 eta 5) eta beste %40ek ez (1 eta 2). Erdian, %20 (3). 7.1.21.2 Taula: Batez bestekoa eta desb. tipikoa; kooperatibizazioa helburu integral bat Azterketa teknikoa Batez bestekoa 2,692 Desbideratze tipikoa 1,316 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Ondorioz, batez bestekoa 2,692an kokatzen da eta desbideratze tipikoak 1,316 balioa hartzen du. 7.1.21.3 Taula: Gerturatze maila; kooperatibizazioa helburu integral bat Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 2,417 2,692 Desbideratze Tipikoa 1,084 1,316 Iturria: Geuk egina (2014) Gerturatze mailari dagokionez, I. Txandatik II. Txandara ez da lortu adituen iritziak batzea. Hori bai, ED/EE aukeraren %8a kentzea lortu da. Ondorioz, desbideratze tipikoa 1,084tik 1,316ra igo da eta batez bestekoaren bilakaera handitu egin da 2,417tik 2,692ra. 7.1.21.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; kooperatibizazioa helburu integrala Politikoen %37rentzat kooperatibizazioa helburu integral bat da(4 eta 5) eta %50rentzat ez. Erdian, %13 (3). Teknikoen %20rentzat, berriz, helburu integral bat da eta % 40rentzat ez. Erdian, %40 (3). Iturria: Geuk egina (2014) Adituen %16ak bakarrik uste du kooperatibizazioa aldi baterako helburua dela publifikazio integrala berreskuratzeko bidean(4 eta 5). %76ak, ordea, ez (1 eta 2). Erdian(3), berriz, %8a. 7.1.22.2 Taula: Batez bestekoa eta des. tipikoa; kooperatibizazioa aldi baterako helburua Azterketa teknikoa Batez bestekoa 2,154 Desbideratze tipikoa 1,214 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Emaitza horiek batez bestekoa 2,154 balioan kokatu dute eta desbideratze tipikoa 1,214ean. 7.1.22.3 Taula: Gerturatze maila; kooperatibizazioa aldi baterako helburu bat Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 2,417 2,154 Desbideratze Tipikoa 1,165 1,214 Iturria: Geuk egina (2014) Delphi prozesuaren bitartez I. Txandatik II. Txandara adituen iritziak 1 eta 2 balioen inguruan indartzen joan dira. Kooperatibizazioa aldi baterako helburua ez dela esaten zuten adituen portzentajea (1 eta 2) %54tik %76ra igo da txanda batetik bestera. Horren ondorioz, batez bestekoa 2,417tik 2,154ra jaitsi egin da. Desbideratze tipikoa, aldiz, gerturatze prozesuarekin jaitsi ordez igo egin da 1,165etik 1,214ra, bereziki I. Txandako ED/EE aukerako adituen %8a 1-5 balio-tartean sartu delako. 7.1.22.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; kooperatibizazioa aldi baterako helburu bat Iturria: Geuk egina (2014) Politikoen %25entzat kooperatibizazioa aldi baterako helburu bat da publifikazioa berreskuratzeko (4 eta 5) eta %75entzat ez (1 eta 2). Bestalde, teknikoen artean ez da aldeko jarrerarik agertzen eta %80entzat kooperatibizazioa ez da aldi baterako helburu bat(1 eta 2). Erdian, %20 (3). Iturria: Geuk egina (2014) Adituen %16ak ikusten du kooperatibizazioa arazo puntualei bakarrik aurre egiteko tresna bat dela (4 eta 5). %69ak, aldiz, ez (1 eta 2). Erdian(3), %15a gelditzen da. 7.1.23.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; kooperatibizazioa arazo puntualentzat bakarrik Azterketa teknikoa Batez bestekoa 2,308 Desbideratze tipikoa 1,182 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Datu hauen ondorioz, batez bestekoa 2,308 da, 2tik gertu. Desbideratze tipikoak, berriz, 1,182 balioa hartuko du. 7.1.23.3 Taula: Gerturatze maila; kooperatibizazioa arazo puntualentzat bakarrik Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 2,25 2,308 Desbideratze Tipikoa 1,215 1,182 Iturria: Geuk egina (2014) I. Txandatik II. Txandara gerturatze prozesu bat eman da adituen iritzien artean. Batez bestekoa 2,250etik 2,308ra igo ondoren desbideratze tipikoa 1,215etik 1,182ra jaitsi da, adituen hausnarketak hurbilduz. 7.1.23.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; kooperatibizazioa arazo puntualei bakarrik aurre egiteko Iturria: Geuk egina (2014) Politikoen % 12rentzat kooperatibizazioa arazo puntualei bakarrik aurre egiteko tresna bat da (4) eta % 88rentzat ez (1 eta 2). Bestalde, teknikoen %20rentzat arazo puntualei bakarrik aurre egiteko tresna bat da (5) eta %40rentzat ez (2). Erdian, berriz, %40(3). Iturria: Geuk egina (2014) Adituen %15arentzat bakarrik gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa ez da inolaz ere aukera bat (4 eta 5). Aldiz, %69k kooperatibizazioa aukera bat bezala ikusten dute (1 eta 2). Erdian(3) %15a gelditzen da. 7.1.24.2 Taula: Batez bestekoa eta desb. tipikoa; kooperatibizazioa ez da aukera bat Azterketa teknikoa Batez bestekoa 2,154 Desbideratze tipikoa 1,463 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Batez bestekoa 2,154koa da eta desbideratze tipikoa 1, 463koa. 7.1.24.3 Taula: Gerturatze maila; kooperatibizazioa ez da aukera bat Gerturatze maila I. Txanda II.Txanda Batez bestekoa 1,615 2,154 Desbideratze Tipikoa 1,325 1,463 Iturria: Geuk egina (2014) Lehen txandan emandako adituen iritzi gehienak 1 balioaren inguruan bildu dira (%77) batez bestekoa 1,615ean kokatuz. Gero, berriz, adituen iritzien kontrastea egin ondoren, batez bestekoa 2,154ra igo da eta adituen ekarpenak zertxobait sakabanatu dira desbideratze tipikoa 1,325etik 1,463ra igoz. 7.1.24.2 Grafikoa: Politikoen eta teknikoen balorazioa; kooperatibizazioa ez da inolaz ere aukera bat Iturria: Geuk egina (2014) Politikoen %12rentzat kooperatibizazioa ez da inolaz ere aukera bat(5). Bestalde, %88rentzat bai(1 eta 2). Teknikoentzat, berriz, %20entzat ez da aukera bat eta %40entzat bai(1). Erdian (3) beste %40a gelditzen da. 7.1.25.2 Batez bestekoa eta Desbideratze Tipikoa 7.1.25.2.1 Taula: batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; Kooperatiba Arrunta 1.-KOOPERATIBA ARRUNTA Batez bestekoa 2,167 Desbideratze tipikoa 0,718 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Kooperatiba Arruntak 2,167ko batez bestekoa atera du, 0,718ko desbideratze tipikoarekin. Desbideratze tipiko hau txikia izan da aditu guztien balorazioak 1, 2 eta 3 balioen inguruan bakarrik mugitu direlako. 7.1.25.2.2 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; Onura Publikoko Kooperatiba 2.-ONURA PUBLIKOKO KOOPERATIBA Batez bestekoa 3,182 Desbideratze tipikoa 1,079 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Onura Publikoko Kooperatibaren batez bestekoa 3,182koa izan da, 1,079ko desbideratze tipikoarekin. Kasu honetan, neurri honen sakabanatzea handiagoa izan da 2, 3, 4 eta 5 balioen artean mugitu delako. 7.1.25.2.3 Taula: Batez bestekoa eta Desb. Tipikoa; Gizarte-ekimeneko Kooperatiba 3.-GIZARTE-EKIMENEKO KOOPERATIBA Gizarte-ekimeneko Kooperatibak jaso du notarik hoberena 3,909ko batez bestekoarekin. Desbideratze tipikoa, berriz, 1,044koa izan da. Kasu honetan ere, aukeraketen sakabanatzea 2, 3, 4 eta 5 balioen artean mugitu da. 7.1.25.2.4 Taula: Batez bestekoa eta desbideratze tipikoa; Kooperatiba Mistoa 4.-KOOPERATIBA MISTOA Batez bestekoa 3,333 Desbideratze tipikoa 1,231 Laginaren tamaina 13 Iturria: Geuk egina (2014) Azkenik, Kooperatiba Mistoaren kasuan, batez bestekoa 3,333koa izan da eta desbideratze tipikoa 1,231ra igo da, aukera honetan adituen puntuazioak espektro osoan, 1etik 5era, ibili direlako. 7.1.25.3 Gerturatze maila 7.1.25.3.1 Taula: Gerturatze maila; Kooperatiba Arrunta 1.-KOOPERATIBA ARRUNTA: Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 2,538 2,167 Desbideratze Tipikoa 1,05 0,718 Iturria: Geuk egina (2014) Kooperatiba Arruntaren kasuan, txanda batetik bestera adituen arteko hurbiltze prozesu bat eman da eta 2 balorearen inguruan bildu dira aukeraketa guztiak. Horregatik, desbideratze tipikoa 1,05etik 0,718ra jaitsi da. 7.1.25.3.2 Taula: Gerturatze maila; Onura Publikoko Kooperatiba 2.-ONURA PUBLIKOKO KOOPERATIBA: Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 3,308 3,182 Desbideratze Tipikoa 1,109 1,079 Iturria: Geuk egina (2014) Onura Publikoko Kooperatibaren adituen balorazioan lehen txandatik bigarrenera gerturatze txiki bat eman da. II. Txandan balioen espektroa murriztu egin da 1 balioa desagertuz. Horregatik, desbideratze tipikoa 1,109tik 1,079ra gutxitu da. Gerturatze maila I. Txanda II. Txanda Batez bestekoa 3,538 3,333 Desbideratze Tipikoa 1,506 1,231 Iturria: Geuk egina (2014) Azkenik, Kooperatiba Mistoari dagokionez, adituen iritzien hurbilketa prozesu bat eman da. Hau dela eta, balioen desbideratze tipikoa 1,506tik 1,231era jaitsi da. Gerturatze mailaren atal hau amaitzeko azpimarratuko genuke lau kooperatiba ereduetan I. Txandatik II. Txandara batez bestekoaren balioa gutxitu egin dela. Honek esan nahi du hausnarketa prozesuaren ondorioz bigarren errondan kooperatiba guztiekiko puntuazioa txikitu egin dela. 7.1.25.2 Grafikoak: Politikoen eta teknikoen balorazioa; kooperatiba mota desberdinen balorazioa Bosgarren arloa: Hausnarketa orokorra arlo osoari buruz (18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25 eta 26. galderak): KOOPERATIBIZAZIO PROZESUA, PUBLIKOTASUNA ZABALDU EDO PRIBATIZAZIOARI ATEAK IREKI. Arlo honetan adituen artean zalantza asko eta iritzi kontrajarriak daudela esan daiteke. Laburbilduz azpimarratu behar da adituek ez daukatela argi gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa helburu integral bat izan daitekeenik. Baino bestalde ere, argi gelditu da kooperatibizazioa ezin dela erabili gizarte zerbitzu publikoen tokian tokiko adabaki moduan. Hain zuzen ere, gehiengoek kooperatibizazioa ikusten dute aukera bat bezala. Hona hemen gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioari buruz atal honetan atera diren ondorio nagusiak: Alde batetik, iritzi kontrajarriak daude. Aditu batzuentzat, gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa espazio publikoa zabaltzeko bide bat da (4 eta 5)[%31] eta beste batzuentzat ez (1 eta 2)[%38]. Ez alde eta ez kontra %31 [Erdian(3) %23 eta ED/EE %8]. Galdera beste era batetara eginda ere emaitzak errepikatu egiten dira. Batzuentzat gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa erantzukizuna pribatizatzen joateko bide bat da (4 eta 5)[%31%] eta beste batzuentzat ez (1 eta 2)[%46]. Ez alde eta ez kontra % 23 [ Erdian(3) %15 eta ED/EE %8]. Bestalde, helburu integral bat bezala ere ez da argi gelditzen. Adituen %31ak bakarrik ikusten du kooperatibizazioa helburu integral bat bezala (4 eta 5). Aldiz, %46ak ez (1 eta 2). Erdian, %23a ez da posizionatzen. Gainera, aldi baterako helburu moduan ez da ikusten. Hau da, adituen %16ak bakarrik uste du gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa aldi baterako helburua dela publifikazio integrala berreskuratzeko (4 eta 5). %76ak, ordea, ez (1 eta 2). Erdian(3), %8a. Ez da kontsideratzen ere tresna egokia arazo puntualei aurre egiteko. Adituen % 16ak bakarrik uste du kooperatibizazioa bitarteko bat dela gizarte zerbitzu publikoen arazo puntualei aurre egiteko (4). %69ak, aldiz, ez (1 eta 2). Erdian(3), %15a gelditzen da. Hori bai, adituen %69k kooperatibizazioa baztertu ezinezko aukera bat bezala ikusten dute (1 eta 2). Kontra, berriz, adituen %15a azaltzen da (4 eta 5) eta erdian (3) %15a. Kooperatiba mota desberdinak aztertzen badira nota hoberena "Gizartearen Intereserako Kooperatibak" ateratzen du (3,91). Gero, "Kooperatiba Mistoak"(3,33). Atzetik, "Onura Publikoko Kooperatiba"(3,18) dator. Eta azkenik, Kooperatiba Arrunta (2,17). Politiko eta teknikoen iritziak desberdintzen badira, politikoen %24rentzat kooperatibizazioa espazio publikoa zabaltzeko bide bat da (4 eta 5) eta %37rentzat ez (1 eta 2). Erdian(3), berriz, %25a gelditzen da eta %12ak ez daki edo ez du erantzuten. Teknikoei dagokionez, %40ek kooperatibizazioa espazio publikoa zabaltzeko bide bat dela esaten dute (4) eta beste %40ek ez (1 eta 2). Erdian (3) %20 gelditzen da. Teknikoentzat kooperatibizazio prozesu batek ez luke izaera publikoa indartuko. Hau da, kanpoko enpresa batek ematen badu zerbitzua ez da publikoa izango. Erantzukizuna publikoa izango da baino probisioa pribatua. Gero beste gauza bat da nahiago izatea probisio hori emateko irabazi asmorik gabeko enpresa bat, kooperatiba bat edo gertutasuna adierazten duen enpresa bat enpresa kapitalista arrunt bat baino. Baino azken finean orokorrean teknikoentzat kooperatibizazioa pribatizazio prozesu bat da. Are gehiago, kooperatiba edo sektorean azpitik sortutako elkarte baten artean, aukeratzekotan, elkartea aukeratuko lukete historikoki behar sozial batetik sortu delako: "Kanpoko batek, berdin zein eta zein izaerakoa, ematen badizu probisioa eta hori nolabait ere kanpoan dago. Ez da publikoa. Erantzukizun publikoa izango da baino probisioa pribatua. Kanpoko izaera kontuan hartu gabe hori bai, hori lehenengo pausua. Bigarren pausua, baino bale, hori kapoan da. Baino zer nolako izaera du kanpoko horrek. Hemen lehen aipatu dizut. Nik nahiago dut Zabalduz Clece baino. Bale. Hor bai dagola, agian dauden parametroak dira zuk aipatzen zenituenak, gertutasuna, irabazi asmorik gabe. Aver. Neretzako hori pribatizazioa da. Momentu honetan edo dago prestazio zuzena edo ez zuzena. Eta ez zuzen hori nolabait ere pribatizazio hitza ez zait gustatzen baino bai, kanpoan ez zuzena. Nahiago det ematen den kanpoko hori gertuagokoa izatea eta ahalik eta sozialagoa izan eta abar baino pribatizazioa da modu batean. Are gehiago, jartzen baldin badezu Atzegi zerbait esateagatik eta ondoan kooperatiba bat nahiago dut Atzegi, zergatikan? Historikoki azpitikan sortzen den zerbait delako, ekimen sozialeko gero bere izaera izango da elkarte bat. Baino ordun hor daude pausoak .Baino gero bakoitza bakoitza da. Baino esaten baldin baduzu ez dakit zein pues". (T) Tekniko batzuk apustua egiten dute zerbitzua zuzenean emateko. Horrek ere baditu bere alde negatiboak ere bai. Alde batetik, zerbitzua zuzenki emateko egitura egokiak edukitzea eskatzen du behar den ahalmen guztia edukitzeko, behar den balio erantsia sortzeko. Eta bestetik, langileak funtzionario bihurtzeko arriskua dago: "Nik beti esan det apustu bat egingo nuke dena zuzenki emateko. Modu zuzenean. Zergatikan ez! Gero horrek baditu bere alde kaskarrak ere bai. Nik beti esaten det zuzenki ematen baduzu zerbitzuak estrukturak behar duzu horren araberako. Ejenplo berdina ipintzen dut departamendu honetan, Uliazpi, Uliazko kalitate handikoa da baino Uliazpik 200 plaza eduki ahal izateko uste dut ditula 200 ta justu ez dakit zenbat diren, kriston estruktura intermedio handia dauka, hau da, daude arduradunak, zentro-arduraduna, kalitate arduradunak, lan harremanen arduradunak e.a., zuzendariak, zuzendari medikoak, zuzendari funtzionala. Esan nahi det zuk behar duzula estruktura bat. Zergatikan? Zuk sortu behar duzulako balio guztia. Zuk asmatu behar duzu nola eman. Balio erantsia zuk zure kabuz sortu behar duzu, ez da bakarrik jartzea zaintzaileak edo ez dakit zer. Zerbait gehiago. Nik beti esaten det 200 ta piko plaza emateko begira zer nolako estruktura dauka Uliazpi. Emaitza? Kalitatea. Are gehiago, Alde txarra? Ez dakit baino ba dakit, Bizkaikoekin eta Arabakoekin hitz egiten kexatzen dira jendea funtzionarizatu egiten dela. Ta orduan arazoak sortzen dira. Arazoak, arazo horiek legitimoak dira baino kriston amorrua ematen dute. Zenbait espazioetan ezin dezu, osea, badakizu zer nolako zerbitzua ematen dezun, 24 orduak urte osorako. Hori Jendeak txandaka ibili behar badu eta jendeak festiboetan lan egin behar badu, joder, koño, hori errekonozitu eta ya está. Baino gero sortzen dira problemak. Nik badakit adibidez, ez dizut esango non baino ibili dira kriston arazoekin gu lan egin bai baino funtzionarioak lan egiten dute astelehenitik ostiralera eta astebukaeratan sartzen da Clece. No me jodas!. Hau ez da normala. Neretzako da inpresionantea. Non? Egogain da Eibarren dagoen Adin Nagusiko zentroa. Diputazioak funtzionarioen bidez egiten duen bakarra. Eta zer dugu? eta dugu hori. No mejodas! Asteburuko lanak besteak. Trabajadores de primera eta de segunda. Eta gainera nik oso garbi daukat zenbait momentuetan mahai gainean jarri da eta begira hor jarraitzen du. Hori zer da? Momentu batean bertako langilek esan dute ni Diputazioko langilea naiz eta Diputazioko langileek lan egiten dute astelehenetik ostiralera eta goizez bakarrik. Nik ere bai nahi det. Baino aizu motel. Ezin duzu. Zuk zara Diputazioaren funtzionarioa sektore konkretu batean. Eta horri frente izateko zer egiten da? Sartzen da kanpoko enpresa. Hori da kudeaketa anormala. Hori ez da erantzun egokia. Hori gertatzen da zergatikan? presio handia egoten da, nik hori ikusi dut beste probintzietan. Eta hor ikusi da presio sindikala fuertea izaten da eta a. eta a. eta ekipo politikoek beti dute denboraren muga eta problemarik ez dute nahi eta gero zer egiten dute? Venga tira paya! Eta hortik klaro hori problema bat da. Ordun, funtzionarizazio figura horretan zerbitzuen probisio zuzenean arriskua hori da. Guk kogerente eta goiko nolabait ere figura horiek lau urtetarako, zortzi eta hamabi urtetarako gaudela eta ordun epe luzera pentsatu behar dira gauza batzuk eta hori problema bat da". (T) Teknikoen ustez gaur egundo Foru Aldundiak ez du kooperatiben aldeko apustua egiten. Hain zuzen ere politikoek epe luzera prestazio zuzenaren aldeko apustua egin dutelako. Dena dela teknikoentzat prestazio zuzenaren aldeko apustu hori gaur egungo eredutik oso urruti dago eta Kabiarekin hasi da zehazten. Hala ere, teknikoen ikuspegitik, prestazio zuzenaren aldeko benetako apustua egiteko ibilbide argi bat finkatu ondoren egitura eta ekipo funtzional egokiak osatu behar dira. Bestela, teorian egin nahi den apustu ideologiko hori gero praktikan ez da gauzatuko: "Nik uste dut politikoki apostua epe luzera dela prestazio zuzenaren alde. Prestazio zuzen hori dago oso urruti gaur egun dagoen modelotikan itinerario hori oraindik ez dago, agian kabiarekin hasi da definitzen. Politikoki ematen du prestazio zuzenera goazela. Horizonte batean". (T) "Nik horrekin ados egon naiteke baino definitu behar dela ongi itinerarioa eta itinerario horretan jarri behar dira baliabideak. Lehenago Uliazpitaz esaten duguna adibidez. Kabia sortu da. Kabiak oraingoz kontratu batzuk hartuko ditu eta kudeatu kontratuak. Baino pauso emanda inkluso egoera horretarako Kabiak behar duen ekipo funtzional bat teknikoa. Behar du ere bai abokaturen bat eta ekonomistaren bat kontratuak eta gauzak ondo egin ahal izateko, oso zaila da ondo legalki eta modu ordenatuan eta efizientean egin ahal izateko. Baino nolabait ere Kabiak ere esan beharko die enpresariei zerbitzua nola nahi duen, zerbitzua nola prestatu behar den ze intesitatekoa eta hori guztia definitu behar da eta hori Uliazpik egiten du eta horretarako behar du estruktura bat. Zuk itinerario horretan, demagun Kabia izan daitekeela horretarako tresna eta definitu behar diozu Kabiari nolabait ere estruktura bat eta ekipo bat funtzionala definitzeko nola nahi duzun antolatu nola eta horretarako jarri behar da ere bai. Baino da nolabait ere prestazioa nola egiten den eta abar eta abar. Eta bestela puñetas. Hau da behar duzu ekipo oso potentea. Egitura antolatu behar da, funtzionala. Ez kudeaketarako egitura. Kabian orain uste det sortu behar dituzte plaza batzuk, ta dira abokatua, ekonomialaria eta administraria. Kojonudo. Non dago beste zerbait? Ah departamendua! Departamendua bai, agian txikia den neurrian baino Kabia handitzen bada, joan zaitez, IFAS, Bizkaiko eta Arabako institutoetara eta begiratu a ver ekipoak dituzten ala ez. Potenteak dituzte oso. Ordun hasi hori guztia inkorporatzen eta itinerario horretan, karo, egin behar da planifikazioa oso epe luzera, oso epe luzera, ez 4 urtetara. Agian 20 urtetara. Gai gea? Hemen beti epe motzera, begira orain mapa aipatu dizut lehenago 2017 bitartekoa, hau da, pasau mañana. Ulertzen? Eta horrela agian funtzionatu behar da baino behar da beste perspektiba luzeago bat. Ez da egon". (T) "Gerta daiteke Hauteskundeak edo inkluso Bildukoa izan eta ez jarraitu bide hortatikan. Dator Bilduko beste bat. Nik hemen bizi izan ditut partidu berdinekoak eta kriston aldaketak. Askotan dauden pertsonak, partidu barruko familiak inkluso Bildun ere badaude taldeak hemen dago Alternatiba ezin da ahaztu etorri daiteke Sortu, ulertzen? Ordun ez dago epe luzerako politika. Hausturak egoten dira. Gero haustura horiek ez dira gehiegi nabaritzen, kontinuitate bat egoten da". (T) Politikoen artean planteatu denean kooperatibizazioa urrats bat den eredu publiko edo eredu pribatuaren alde ez dira erantzun argiak jaso. Iritzi desberdinak jaso dira hausnarketa anitzak eginez. Politiko batzuk azpimarratu dute kooperatibizazioa trantsizio momentu baterako elementu interesgarria izan daitekeela beti ere helburua sistema publikoa izanik: "Hor egon da momentu bat non eztabaidatu da eredu publiko horren baitan ulertzen dugun zainketa horien autoorganizazioa barruan egongo litzateke edo kanpoan. Behin hori finkatuta zure helburutan erabakitzen duzu ea trantsizio horretan kabitzen dira horrelako formulak? Bai eta horren aldeko apustua egingo du departamenduak? Bai ta ere, eta helmugan? non kokatzen da autoorganizazio hori, kooperatiba izaera izango lukeena? Ez dakit ondo azaldu naizen. Horrela jarraitu behar du ia helmugan ere edo helmugan hortik planteamendu bat egongo litzateke? Klaro, zer nolako konpetentziak ditugu". (P) Beste batzuk azpimarratu dute publiko-pribatu eztabaida hori gainditu egin beharko litzatekela azentua izaera sozialean jarriz: "Eta nIretzako ere zer nolako gestio publikoa daukagu? Adibidez, gure gestio publikoa, adibidez, partehartzea oso eskasa da eta hori gabezi handia da. Ordun, niretzat ez dauka zentzurik, publikoa eta listo? Ez. Publikoa ere moldatu daiteke. Ordun oso dikotomikoa da eztabaida. Nik uste dut erdibideko bideak ere badaudela ta aztertu daitezkeenak". (P) Baita ere hausnartu da batzuetan kooperatibak erabiltzen direla lan baldintzak prekarizatu eta aldi berean bake soziala bermatzeko: "Edo hor ere badago beste atal hori. Azkenean, lan balditzen debatea. Kooperatibak balio dute lan baldintzak duintzeko? Kooperatibak erabiltzen dira lan baldintzak prekarizatu eta aldi berean bake soziala bermatzeko sindikatuak kentzen dituzulako erditik? Hor dago eztabaida ere bai". (P) Politikoek ere azpimarratzen dute bere garaian egon zen kultura kooperatiboa gaur egun nahiko ahul dagoela eta hasieratik ez bada kooperatibizazioa oso argi ikusten gero kultura falta honek ez ditu gauzak errazten: "Baina nik, historia bada ere, ez dakit agian ez garelako bizi Arrasaten inguruan edo hola, baino sentsazioa dut nahiago duela beti nagusi bat izatea, enpresa bat egotea. Ez dakit noraino dagoen kultura bat jendeak sortzeko kooperatibak". (P) "Ez dago kulturarik. Egon zen kultura eta Arrasaten egon zen kultura hori orain dela urte dexente. Baino gaur egun azken krisiaren ostean igual kontzientzia hori areagotu egin da baina no era conciencia de decir "Yo soy trabajador y patron y propietario y tal". (P) desberdinak dauzkazu eta hori sostengatzeko epe ertainean nahiko konplexua da. Eta hor GSR-ek proposamena egin zuenean ez dakit oso konszientea zen horrek arazoak ekartzen dituela. Beste gauza bat da zerotik hartzea egoitza bat non dena estandarizatuta dagoen eta hor kooperatibizazio bat egiten duzu baina non erdi eta erdi daude edo 10 edo 20 langile propio daudenean horrek arazoak ekartzen ditu epe ertainean eta tentsioak ekartzen ditu". (P) "Eta sindikatuen aldetik ere nik uste dut ere hor arazoak planteatu zutela ere. Hauentzat ere zen beti hortan dago ere kudeaketa publikoa izan behar dugula eta ordun kooperatibizazio hori komentatzen zuten ari zen pribatizatzea berriro ere. Hauentzat ere GSR dago baino GSR ere da enpresa merkantil bat. Kooperatiba baino enpresa merkantila. Eta ordun esan nahi det ere hortan gauza bat da gure aldetik ere hartzearena zea kudeaketa publiko ideiarena eta beste bat zen gizartea. Eta nik gutxienez bai iruditzen zitzaidan kontrako jarrera sindikatuen aldetik". (P) Azkenik, politikoek erantzukizun publikoari ematen diote lehentasun osoa. Irizpide orokor horren barruan politikoek pentsatzen dute ekonomia soziala bultzatu behar dela, kooperatibizazioa barne. Horretarako Administrazioak dituen tresna desberdinak erabiliko dituzte, horien artean, klausula sozialak: "Gabezia markatzen baldin baduzu ematen du kontrako jarrera duzula. Esan dezakezu berdina beste bide batetik. Eta agian da, guk erantzukizun publikoaren alde gaudela. Horren barruan uste dugu klausulen bidez ezdakizer, hirugarren sektorean edo ekonomia sozialeko ezdakizer bultzatu nahi dugula eta horren barruan ez dugula ikusten bereziki kooperatibizazioa dela lerro...Baina beno, hau esanda, ez gaudela horren alde ematen du, ez dakit. Nik esan nion egin zigun argazkian aurkezpen horretan nik ez nuela nire burua ikusten. Ematen zuen gabezia. Ez duzu bultzatzen, baino agian ez dudalako uste bereziki bultzatu behar dela horrela. Baino agian ari gara bultzatzen ere, ez dakit, beste testuinguru baten barruan horren alde gaude. Orduan, nik esan nion kontuz ibiltzeko, batez ere sentitzeko islatuta horretan, ezta". (P) SEIGARREN ARLOA: ADITUAK GEHITU NAHIKO LUKEENA 7.1.27 Azken arlo honetan adituak egin dezake bere hausnarketa laburra Gipuzkoako gizarte zerbitzuen kooperatibizazioaren inguruan aurreko ataletan ukitu ez den edozein gai jorratuz. Lehen txanda -Erantzun gabeko galderak: 8 -Erantzundako galderak: 5 1.- "Kooperatibak egoera batzuetara egokitzen dira eta abantailak dituzte kasu horietan, baina enpresak dira eta forma juridikoak ez du ezer bermatzen beste kasuetan". 2.- "Arazo batzuekin topo egin dut inkesta erantzuteko garaian. Garrantzitsuena da ez ditudala nahiko ezagutzen kooperatiba mota ezberdinen arteko diferentziak". 3.- "Azken ataleko baieztapenak txuribeltzean planteatu dira eta grisaren esparruan mugitzen dira". 4.- "Galderetan kooperatibak kudeaketa zuzenaren kontra planteatzen dira bereziki. Baina gaur egungo Gipuzkoako gizarte zerbitzuen kudeaketa eredua pribatua izanik, alderatu beharko litzateke bereziki zer nolako hobekuntza ekarri dezakeen kooperatibismoak enpresa eredu klasikoaren aurrean". 5.- "Nire ustez kudeaketa pribatua daukaten zerbitzuekin hasi behar da. Beste esparruetan (adibidez, hezkuntzan, elikaduran) eta beste herrialdeetan (adibidez, Brasilen) oso esperientzia interesgarriak daude. Kooperatiba integralak sortzera jo beharko genuke, non zerbitzuen erabiltzaileek ere parte hartzen duten. Ez ginateke zerbitzuen kudeaketara mugatu beharko, baizik eta komunitatea sortzen duen kooperatibak diseinatu. Adibidez, Cooperativa Integral Catalana eta holako eredu alternatiboak, nahiz eta oso anbizio handikoak izan, begiratu ditzakegu". Bigarren txanda Erantzun gabeko galderak: 12 Erantzundako galderak: 1 1.-"Gizarte zerbitzuak nola ulertzen ditugun bakoitzaren ideologian oinarritzen da. Nik uste dut argi eduki behar dugula zein gizarte mota nahi dugun, eta hori lortzeko politika trantsitorio aproposak eta koherenteak diseinatu behar ditugu". BIGARREN ATALEKO (LANDA AZTERKETA) ONDORIO NAGUSIAK Puntu honetan laburbilduko dira landa azterketaren atalean egin diren hausnarketa nagusiak. Aurretik, Gipuzkoako gizarte zerbitzuen eredua kokatuko da Europar Batasunean, Estatu Espainolean eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Gero Delphiren metodologia gainetik pasa ondoren ikerketa enpirikoan lortu diren ondorio nagusiak bost multzo nagusietan banatuta plazaratuko dira: eredu egokiena gizarte zerbitzuak emateko, gizarte zerbitzu publikoen diseinua, gizarte zerbitzu publikoak emateko ereduak, hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta kooperatiben diskriminazio positiboa eta azkenik kooperatibizazio prozesua, publikotasuna zabaldu edo pribatizazioari ateak irekitzeko bidea. Atal honetan honako ondorio nagusiak atera dira: (1) Gipuzkoako gizarte zerbitzuen gogoeta egiten denean ateratzen den ezaugarririk nagusiena da zerbitzu horiek kontzertatutako antolaketa batean oinarritzen direla. Gipuzkoako lurraldera jaitsi aurretik esan daiteke Europar Batasunean gizarte zerbitzuen arloan subsidiariotasun printzipioa aplikatzen dela. Bestalde printzipio hori Europar Batasuneko herrialde gehienak zeharkatzen dituen joera global baten menpe dago: bere biztanleriaren zahartzea. Bizi-itxaropena luzatzen ari bada ere ezgaitasunik gabeko biziitxaropena ez da luzatu proportzio berdinean. Zentzu horretan zahartze aktiboaren printzipioa nagusitzen ari da europar mailako politika desberdinetan. Horren ondorio nagusia da gizarte zerbitzuen kostu publikoa izugarri handitzen ari dela. Bestalde, Estatu Espainolean mediterraneoko erregimen kontserbadore korporatibista aplikatzen da. Hori bai, zenbait espezifikotasun zehatz erakusten dituelarik. Mediterraneoko izaera horrek bere barnean elizaren eragina eta familiaren balio tradizionalen babesa darama. Eredu hori subsidiarioa da, hau da, Estatuak esku hartuko du familiaren eta eliza bezalako beste erakunde batzuen ahalmena agortzen denean. Espainiar Estatuan 2006an mendekotasun legea onartu zen. Lege hori martxan jartzen da autonomia pertsonala sustatzeko eta dependentzia egoeran dauden pertsonak laguntzeko. Estatu Espainolak, beste administrazio publiko guztiekin batera, Lege horrekin bermatu egin nahi ditu gutxieneko eskubide batzuk bere lurralde osoan. Legeak Estatuko Administrazio Orokorraren aldetik gutxieneko berme bat plazaratzen badu ere gero autonomia-erkidego bakoitzari aukera ematen zaio babes hori osatzeko eta toki-administrazioekin partekatzeko. Espainiar Estatuaren mailan egin diren zenbait azterketa kontuan hartzen badira ikerketa horietan azpimarratzen da Estatuko erregioek, bakoitzaren autonomiaren ahalmenaren arabera, berezitasun propioak dituztela. Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuek eredu mistoa islatzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoak, beste autonomiekin alderatuta, gastu sozial handiagoa dauka. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuko Gobernu Zentralak proposatzen duen ildotik alderatu egiten da ekimen publikoaren eginkizunari merkatuari baino pisu handiagoa emanez. Horrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-laguntza, enplegu eta oinarrizko errenten zerbitzuetan nabarmendu egiten da. Estatuko mendekotasunaren legearekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoak 2008ko gizarte zerbitzuen legea onartzen du errealitate berri horri aurre egiteko. Testuinguru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen sistema ongizate-estatuaren oinarrietako bat kontsideratzen da, biztanleria osoari zuzendutako ardura publikoa eta estaldura unibertsala azpimarratuz. Hala ere oraindik alde nabarmenak ikusten dira Europako Herrialde garatuenekin eta arau berri horren bitartez diferentziak gutxitu egin nahi dira behar berriak aurreikusiz eta tresna egokiak planifikatuz. Ikerketaren beharrak kontuan hartzen badira Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen lege horretatik bosgarren titulua azpimarratuko da bertan finkatzen direlako aukera desberdinak hirugarren sektoreak eta ekonomia sozialak gizarte zerbitzuen probisioan parte hartzeko. Bertako I. kapituluan ekimen pribatuaren esku hartzea erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuetan nola antolatzen den aztertzen da. Horretarako, lehenbizi zerbitzu eta zentroak baimendu eta homologatu egin behar dira. Ondoren, ekimen pribatuaren parte hartzea gizarte zerbitzuen sisteman finkatuko da eta hori burutzeko zuzeneko kudeaketa, zeharkako kudeaketa eta hitzarmenak irabazi asmorik gabeko erakundeekin erabiliko dira. Era berean, kapitulu horretan diskriminazio positiboko neurriak kontuan hartuko dira irabazi asmorik gabeko erakundeentzat, beti ere antzeko baldintzak betetzen dituztenean. Lankidetzako esparru-hitzarmenei dagokionez, gizarte zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartutako zerbitzuak kudeatzeko hitzarmenak egin daitezke irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeekin. Gainera, katalogoko zerbitzuak kudeatzeko kontratuak esleitzeko prozeduretan klausula sozialak, diskriminazio positiboko neurriak eta kontrataziorako beste irizpide batzuk erabiliko dira. Hori dela eta, kontratuak finkatzeko garaian lehentasuna emango zaie irabazi asmorik gabeko erakundeei, beti ere eraginkortasuneko, kalitateko eta kostuko antzeko baldintzak betetzen badituzte. Bosgarren titulu horren II. kapituluan berriz, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimenari babes publikoa emango zaio Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta ez dauden prestazio eta zerbitzuak garatzeko eta gizarte zerbitzuen eremuko beste jarduera batzuk antolatzeko garaian. II. kapitulu horrekin jarraituz irabazi asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereskotzat aitortuak izan daitezke, erregelamenduan finkatutako baldintzak betetzen badituzte. Bosgarren titulu hori amaitzeko legeak elkarlaguntzako eta gizarte-boluntariotzako antolakundeen aldeko hautua egiten du. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko gizarte zerbitzuen legearen aplikazioaren bitartez gutxieneko garapen bat lortu da eremu publikoan eta esparru sozialean. Horregatik, Espainiar estatu mailan gizarte zerbitzuetan, merkatuak eta familiak agintzen badu ere, Euskal Autonomia Erkidegoan esku hartze publikoak eta sare sozialek pisu handiagoa hartzen dute merkatuaren eta familiaren eragina asko gutxituz. Hala ere, eredu misto horrek zenbait arazo ekartzen dio sektore publikoari, bereziki, zeharkako kudeaketak sektore publikoaren ahalmena eta kontrola ahuldu egiten duelako. Kontuan hartu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko ereduan Administrazioa dela zerbitzuen funtsezko arduraduna. Dena dela, eredu misto hori ez da berdin aplikatzen Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historiko desberdinetan. Arabako probintzian gizarte-zerbitzuetan sektore publikoaren esku hartzea nagusitu egiten da. Bizkaian berriz, sektore pribatuak eta hirugarren sektoreak pisu nabarmena dute eta azkenik Gipuzkoan kontzertatutako antolaketa batean oinarritzen da eta bertan batzuetan esku hartze publikoa zuzenean gauzatzen da eta beste batzuetan merkataritza sektorearen eta hirugarren sektorearen bitartez. (2) Ikerketa honetan egin den landa azterketan lortu diren ondorio nagusiak arloka laburbilduta plazaratuko dira. Lehenbiziko arloan aztertu da zein den eredu egokiena Gipuzkoan gizarte zerbitzuak emateko. Bertan atera daitekeen ondorio nagusia da Gipuzkoan gizarte zerbitzuak emateko gehiengo osoa eredu pribatu soilaren kontra agertzen dela. Horrekin batera aipatzekoa da adituen gehiengoa eredu publiko soilaren alde dagoela, baina beti ere, gaur egungo errealitatetik abiatuta, atea irekitzen zaio eredu kontzertatuari. Iritzi nagusia da eredua erantzukizun publikoan oinarritu behar dela. Baino gero ez dago adostasunik erantzukizun publiko hori nola gauzatu behar den aztertzeko garaian. Batzuk eredu publiko soila lehenesten dute. Beste batzuk, berriz, eredu misto publikokontzertatuaren aldekoak dira. Azken jarrera hori dutenen artean batzuk hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren eta elkarteen balio erantsiari edo irabazi asmorik gabeko erakundeen kudeaketa sozialari lehentasuna ematen diote. Aipatzekoa da ere zenbait ekarpenek aipatzen dutela eredu motak soilik ez duela bermatzen zerbitzuaren kalitatea. Atal honetako emaitza orokorrak azaldu ondoren komenigarria da orain aztertzea politiko eta teknikoen iritzien artean ematen diren diferentziak. Hasteko, politikoek eta teknikoek iritzi nahiko antzekoa dute eredu pribatu soilaren aurka. Hausnarketa bateratu horretatik abiatuta gero politiko eta teknikoen arteko diferentziak handitu egiten dira eredu publiko eta kontzertatuari buruz hitz egiten hasten direnean. Alde batetik, politikoak eredu publikoaren defendatzaile sutsuak dira. Teknikoen kasuan, berriz, gutxiengoak egiten du eredu publiko soilaren alde. Eta bestetik, eredu kontzertatuari dagokionez, politikoek kontrako jarrera hartzen dute eta teknikoek aldekoa. Hasteko politikoek nabarmendu nahi dute teknikoek eredu publikoaren aldeko jarrera hobetu egin dutela legealdiaren zehar, bereziki kudeaketa pribatuak edo kontzertatuak arazoak ematen dituen esparruetan. Aldi berean, politikoen iritziz ikerketa honetan ez da aukerarik eman eredu publiko, kontzertatu eta pribatu soilen arteko ereduak hautatzeko eta horrek baldintzatu egin du erdibideko ereduen aldeko posizionamenduak agertzea. Teknikoek ere azpimarratzen dute gaur egungo Gipuzkoako gizarte zerbitzuen egoera aztertzeko momentuan kontuan hartu behar dela, alde batetik, historian zehar zerbitzu horiek mugimendu asoziatibo indartsu batetik sortu direla eta bestetik, sektore bakoitzak, garapen historiko baten ondorioz, bere eredu propioa eraiki duela. Ibilbide historiko horren ondorioz Gipuzkoan eredu kontzertatua jaun eta jabe bada ere teknikoek argi dute zerbitzuaren azken ardura publikoa izan behar duela. Bigarren arloan ikerketa gizarte zerbitzu publikoen diseinuan zentratu da. Gipuzkoako gizarte zerbitzu publikoen diseinua antolatzeko garaian jarrera kontsultiboa atera da garaile. Prozesu hori eman da erabaki partekatua bultzatzen duten guztiek argi ikusten dutelako kasu horretan azken hitza Administrazioaren eskuetan egon behar duela. Alde batetik, adituen ia erdiek ondo ikusten dute Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak aintzakotzat hartzea era kontsultiboan bakarrik. Eta bestetik, esan daiteke adituen erdiak baino gehiago erabakiak hirugarren sektorea eta beste eragile sozialekin modu partekatuan hartzeko prest daudela, beti ere argi utzita azken hitza Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan dagoela. Baita ere, argi gelditzen da adituen gehiengo osoarentzat ez dagoela ondo ikusia Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak aintzakotzat hartzea era informatiboan bakarrik. Jasotako iritzien artean aipatu behar da ere hirugarren sektorea eta beste eragile sozialekiko mesfidantza puntu bat agertzen dela. Nahiz eta eragile sozialen parte hartzea ezinbestekoa kontsideratzen den, gero praktikan kontu handiz ibili behar da tartean interes pribatu asko daudelako. Politikoen eta teknikoen posizioak bakoitza bere aldetik aztertzen badira zenbait ñabardura atera daitezke. Politikariak erabakiak hirugarren sektorea eta eragile sozialekin modu partekatuan hartzearen alde lerrokatzen dira eta teknikoek, berriz, nahiago dute hirugarren sektorea eta eragile sozialak era kontsultiboan bakarrik hartzea. Hori bai, bi eremuetan adostasun osoa dago beti azken hitza administrazioarena izan behar duela. Hirugarren arloan hausnartu da zein den eredurik egokiena gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian. Ikusi denez, gizarte zerbitzuak emateko garaian adituen iritziek zehaztugabetasun handia erakutsi dute. Ez dute jarrera argi bat azaldu gizarte zerbitzuak emateko tresna juridiko desberdinen inguruan. Hain zuzen ere adituen erdiek baino gehiagok ez dute posizio argirik hartu kontzertazioa, kontratazioa eta hitzarmenaren inguruan. Adituek argudiatu dute formatu perfekturik ez dagoela eta askotan zerbitzu jakin baten izaerak eta momentuko egoera zehatzak baldintzatu egiten duela kontzertazioa, kontratazioa edo hitzarmena aukeratzea. Baita ere, adituren batek azpimarratzen du harreman juridikoaren formatuak baino garrantzi gehiago daukala helburuak eta zerbitzu katalogoa ondo finkatzea. Politikoen eta teknikoen iritziak bakoitza bere aldetik aztertzen direnean ere antzeko emaitzetara iristen dira. Hau da, gizarte zerbitzuak emateko garaian politikoek eta teknikoek ez dute ikuspegi argi bat kontzertazioa, kontratazioa eta hitzarmenari buruz. Nahiz eta politiko eta teknikoen artean iritzi finko bat ez eduki zerbitzua emateko hiru ereduen artean teknikoek azpimarratzen dute azken urte hauetan hitzarmenaren aplikazioak arazoak eman dituela. Bereziki administrazio txarraren ondorioz hitzartutako erakundean galerak sortzen direnean eta gero oso zaila delako egoera hori gestionatzea. Gainera, hitzarmenak, definizioz (nik erakunde bezala nire kabuz sortutako zerbitzuak kudeatzen ditut eta zu administrazioa diruz laguntzen didazu ) talka egiten du administrazio publiko baten zereginarekin (administrazioak zerbitzuen beharrak ondo finkatzea eta gero ikustea nor dagoen kanpoan prestatuta zerbitzu horiek emateko). Orduan, hitzarmenaren bidez kudeatzea ez da zuzena. Horregatik, teknikoentzat administrazio baten zereginak betetzeko eredurik egokiena kontzertazioa izango litzateke. Politiko batzuen aldetik ezagupen falta ikusten da hiru tipologien artean benetako iritzia plazaratzeko. Bestalde, politikoen ustez, hitzarmena eta kontratazioaren arteko aukeraketak alde politikoa eta teknikoa du. Kontratuak berdintasun handiagoa bermatzen du baina hitzarmenak azkartasuna ematen dio administrazioari. Gainera, politikoentzat, hitzarmenak gehiago erabiltzen dira elkarteekin eta kontratuak gehiago enpresekin. Baino politikoentzat helburu nagusia da aukeratzea erantzukizun publikoa eta kontrola bermatzen duen eredua. Laugarren arloan hirugarren sektorearen eta kooperatiben diskriminazio positiboa aztertu da. Adituen aldetik jarrera argia agertzen da zerbitzu publikoak emateko unean hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideak positiboki diskriminatzearen alde. Bestalde, adituen gehiengo zabala, hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta kooperatibak positiboki diskriminatzeko, klausula sozialen aldekoa da. Gainera, adituen gehiengoa hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideen artean bereziki kooperatibak diskriminatzearen alde dago. Hala ere iritzi desberdinak jasotzeko momentuan errepikatu den ideia bat da kooperatibaren izaera juridikoak ez duela berez bermatzen zerbitzuaren edukia, kalitatea eta izaera demokratikoa. Hau da, aditu batzuen ustez, izaera juridikoa baino lehen begiratu behar dela ea zerbitzua eta kalitatea egokia den. Hain zuzen ere, pentsatzen dutelako kooperatiba izateak ez duela ziurtatzen izaera soziala, gaitasun teknikoa, oinarri etikoa edo antolaketa demokratikoa. Bestalde, badaude Iritzi batzuk irabazi asmorik gabeko erakundeak lehenetsi behar direla azpimarratzen dutenak, kooperatiba izan edo ez izan. Politikoen eta teknikoen arteko iritziak kontuan hartzen badira klausula sozialen aldeko jarrera aztertzerakoan antzekotasun handia ematen da bi esparruetan. Politikoen %87 eta teknikoen %80 klausula sozialen alde agertzen dira, aditu guztien ehunekoen inguruan mantenduz. Bestalde, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideen artean bereziki kooperatibak diskriminatu behar direla aipatzerakoan politikoen %75ek aldeko jarrera dute. Teknikoek, berriz, ez dute hain argi ikusten eta aldeko jarrera %40ra jaisten da. Era berean, politikoek eta teknikoek azpimarratzen dute kooperatiben izaera juridikoak ez duela bermatzen enpresaren izaera soziala. Aipatu den moduan teknikoek klausula sozialen aldeko jarrera dute. Dena dela eztabaida nagusia da zer nolako klausula sozialak ipini behar diren eta zer nolako pisua eduki behar duten klausula sozial horiek puntuazio osoan. Teknikoentzat gaia kudeatzea zaila da. Bestalde, teknikoentzat klausula sozialekin enpresa kooperatiba soilak bultzatzea baino orokorrean ekimen soziala eta gertutasuna adierazten duten enpresak sustatu beharko dira. Politikoek, berriz, azpimarratzen dute dagoen Foru Arau berrian zuzenean ezin dela diskriminatu enpresaren figura juridikoaren arabera baino bai zeharka, besteak beste langileen parte hartzea enpresan, hurbiltasuna edo berdintasuna aintzat hartuz. Bosgarren eta azken arloan kooperatibizazio prozesuaren aldeko jarrera aztertu da, publikotasuna zabaltzeko edo pribatizazioari ateak irekitzeko bide bezala. Gai honetan adituen artean zalantza asko eta iritzi kontrajarriak daude. Laburbilduz, azpimarratu daiteke adituek ez daukatela argi gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa helburu integral bat izan daitekeenik. Baino bestalde ere, argi gelditu da kooperatibizazioa ezin dela erabili gizarte zerbitzu publikoen tokian tokiko adabaki moduan. Hala ere, gehiengoek kooperatibizazioa aukera bat bezala ikusten dute. Orokorrean gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioari buruz iritzi kontrajarriak daude. Aditu batzuentzat, gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa espazio publikoa zabaltzeko bide bat da eta beste batzuentzat ez. Galdera beste era batetara eginda ere emaitzak errepikatu egiten dira. Batzuentzat gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa erantzukizuna pribatizatzen joateko aukera bat da eta beste batzuentzat ez. Gainera, adituen herenak ez du posiziorik hartzen. Bestalde adituen herenak bakarrik ikusten du kooperatibizazioa helburu integral bat bezala. Era berean, adituen %16ak bakarrik uste du gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa aldi baterako helburua dela publifikazio integrala berreskuratu arte. Gainera, adituen % 16ak gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa arazo puntualei bakarrik aurre egiteko tresna bezala ikusten du. Aldiz, %69k kooperatibizazioa baztertu ezinezko aukera bat bezala ikusten dute. Kooperatiba mota desberdinak aukeratzeko garaian nota hoberena "Gizartearen Intereserako Kooperatibak" ateratzen du (3,91). Gero, "Kooperatiba Mistoak"(3,33). Atzetik, "Onura Publikoko Kooperatiba"(3,18) dator. Eta azkenik, Kooperatiba Arrunta (2,17). Politikoen eta teknikoen iritziak bakoitzak bere aldetik aztertzen direnean ere antzeko emaitza orokorretara iristen gara. Hori bai, iritzi horiek banan bana aztertuta ñabardura desberdinak azpimarratu daitezke. Teknikoentzat kooperatibizazio prozesu batek ez luke izaera publikoa indartuko. Hau da, kanpoko enpresa batek ematen badu zerbitzua ez da publikoa izango. Erantzukizuna publikoa izango da baino hornikuntza pribatua. Gero beste gauza bat da nahiago izatea hornikuntza hori emateko irabazi asmorik gabeko enpresa bat, kooperatiba bat edo gertutasuna adierazten duen enpresa bat enpresa kapitalista arrunt bat baino. Azken finean orokorrean teknikoentzat kooperatibizazioa pribatizazio prozesu bat da. Are gehiago, kooperatiba edo sektorean azpitik sortutako elkarte baten artean aukeratzerik balego teknikoek elkartea aukeratuko lukete elkarte hori, denboran zehar, behar sozial batetik sortu delako. Politikoen artean planteatu denean ea kooperatibizazioa urrats bat den eredu publiko edo eredu pribatuaren alde ez dira erantzun argiak jaso. Iritzi desberdinak agertu dira hausnarketa anitzak eginez. Politiko batzuk azpimarratu dute kooperatibizazioa trantsizio momentu baterako elementu interesgarria izan daitekeela beti ere helburua sistema publiko integrala eraikitzea bada. Beste batzuk ohartarazi dute publiko-pribatu eztabaida hori gainditu egin beharko litzatekeela azentua izaera sozialean jarriz. Baita ere hausnartu da batzuetan kooperatibak erabiltzen direla lan baldintzak kolokan jartzeko eta aldi berean bake soziala bermatzeko. Politikoek ere azpimarratzen dute bere garaian egon zen kultura kooperatiboa gaur egun nahiko ahul dagoela eta hasieratik ez bada kooperatibizazioa oso argi ikusten gero kultura falta horrek ez ditu gauzak errazten. Gainera, politikoek nabarmendu nahi dute kooperatibizazioa ezin dela dekretuz lortu. Kooperatiba mota desberdinen artean politikoek mistoaren aldeko apustua egiten dute eta teknikoek berriz, kooperatiba mistoa azken postuan jartzen dute. Beste aukera guztiak ordena berdinean sailkatzen dituzte, hots, Gizarte Ekimeneko Kooperatiba, Onura Publikokoa eta Arrunta. Politikoentzat eztabaida nagusia da noren kontura zabaldu nahi den kooperatibizazioa, gestio zuzenaren kontura edo ekimen pribatuaren kontura. Zentzu horretan, politikoentzat kooperatiben zabalkundeak ezin du gestio zuzena oztopatu. 8. AZKEN GOGOETAK 2011tik 2015era Bildu koalizioak hartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernua eta bide batez Gizarte Politikako Departamentua koalizio horren esku geratu zen. Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) bi hamarkada Gipuzkoan gobernatu ondoren 2011ko maiatzaren 24ko hauteskundeak galdu egiten ditu. Gipuzkoako Batzar Nagusietako 51 eserlekuetatik Bildu koalizioak 22 lortzen ditu, EAJak 14, PSEk 10, PPk 4 eta Aralarrek 1. Gainera, EAJ ez da gai izango PSE-rekin akordio bat sinatzeko eta orduan Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernua Bilduren eskuetan gelditzen da. Hala ere, Bildu koalizioak ez du gehiengo absolutua lortzen. Testuinguru soziopolitiko horretan bide batzuk ireki daitezke gizarte politika berriak martxan ipintzeko. Horregatik, ikerketa honetan aztertu da ea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuak gizarte zerbitzuak antolatzerakoan Berrikuntza Sozial Eraldatzailea aplikatzeko gai den. Hipotesiaren kontrastea: Azterketa burutu zen garaian, 2014ko martxoan, Bildu koalizioak Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen zuenean, Gizarte Politikako Departamentuak Berrikuntza Sozial Eraldatzailea aplikatzen zuen gizarte zerbitzuak antolatzeko momentuan. Hipotesi nagusi hori kontrastatzeko hurrengo bost azpi-hipotesiak plazaratu dira: (1) Gizarte politikako departamentuak gizarte zerbitzu publikoak antolatzeko garaian lankidetzan oinarritutako eredu publikoa garatzen du. (2) Gizarte politikako departamentua, gizarte zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian, koeraikuntzan oinarritzen da hirugarren sektorea/ekonomia soziala aintzakotzat hartuz. (3) Gizarte politikako departamentua, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, kudeaketa zuzenarekin batera kontzertatutako koprodukzioan oinarritzen da hirugarren sektorea/ekonomia soziala aintzakotzat hartuz. (4) Gizarte politikako departamentuak, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideak positiboki diskriminatzen ditu. (5) Gizarte politikako departamentuak, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, kooperatibizazioa sustatzen du espazio publikoa zabaltzeko. Marko teorikoaren atalean gizarte-eraldaketan oinarritutako Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen zimenduak garatu dira neoliberalismoaren gaurko fasea zalantzan jartzeko eta gizarteari bide berriak irekitzen joateko. Gero, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen terminoa ondo definitu ondoren hausnarketa hori lurralde eremu zehatz batetara eraman da. Hain zuzen ere, landa azterketa bat burutu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko arduradunekin. Bertan Delphi azterketa bat egin da ikertzeko ea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamenduak Berrikuntza Sozial Eraldatzailea aplikatzen duen gizarte zerbitzuak antolatzeko garaian. Berrikuntza Sozial Eraldatzaile hori Gipuzkoako gizarte zerbitzuetan aplikatzen den ikusteko kontuan hartu dira bost azpi-hipotesietan zehaztu diren aldagaiak: gizarte zerbitzu publikoen antolaketa eredua, diseinua, probisioa, hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren diskriminazio positiboa eta kooperatibizazioaren aldeko jarrera. Galdetegia gai teknikoetan baino gehiago gizarte zerbitzuetako departamentuko arduradunen arrazoi ideologikoetan zentratu da. Hau da, aztertu da ea departamenduko arduradunek, zailtasun tekniko, juridiko eta politikoen gainetik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailea aplikatzen duten gizarte zerbitzuetan. Nahiz eta proposamenak harrera ona eduki duen esan daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko 2014ko arduradunen artean hipotesi horrek zenbait kezka eta zalantza sortu dituela. Alde batetik, Gipuzkoan gizarte zerbitzuak antolatzeko garaian adituen gehiengoa eredu publiko soilaren alde dago, baino beti ere, gaur egungo errealitatetik abiatuta, atea irekitzen zaio eredu kontzertatuari. Iritzi nagusia da eredua erantzukizun publikoan oinarritu behar dela. Baino gero ez dago adostasunik erantzukizun publiko hori nola gauzatu behar den aztertzeko garaian. Batzuk eredu publiko soila lehenesten dute. Beste batzuk, berriz, eredu misto publiko-kontzertatuaren aldekoak dira. Bestalde, Gipuzkoako gizarte zerbitzu publikoen diseinua antolatzeko garaian jarrera kontsultiboa atera da garaile. Prozesu hori eman da koeraikuntza eta erabaki partekatua bultzatzen duten guztiek argi ikusten dutelako kasu horretan azken hitza Administrazioaren eskuetan egon behar duela. Alde batetik, adituen ia erdiek ondo ikusten dute Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren sektorea/ekonomia soziala aintzakotzat hartzea era kontsultiboan bakarrik. Eta bestetik, esan daiteke adituen erdiak baino gehiago erabakiak hirugarren sektorea/ekonomia sozialekin koeraikuntzan, modu partekatuan, hartzeko prest daudela, beti ere argi utzita azken hitza Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan dagoela. Horrekin batera, gizarte zerbitzuak emateko garaian adituen iritziek zehaztugabetasun handia erakutsi dute. Ez dute jarrera argi bat azaldu gizarte zerbitzuak emateko tresna juridiko desberdinen inguruan. Hain zuzen ere adituen erdiek baino gehiagok ez dute posizio argirik hartu kontzertazioa, kontratazioa eta hitzarmenaren inguruan. Adituek argudiatu dute formatu perfekturik ez dagoela eta askotan zerbitzu jakin baten izaerak eta momentuko egoera zehatzak baldintzatu egiten duela kontzertazioa, kontratazioa edo hitzarmena aukeratzea. Adituek jarrera argia agertzen dute baita ere zerbitzu publikoak emateko unean hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideak positiboki diskriminatzearen alde. Bestalde, adituen gehiengo zabala, hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta kooperatibak positiboki diskriminatzeko, klausula sozialen aldekoa da. Gainera, adituen gehiengoa hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideen artean bereziki kooperatibak diskriminatzearen alde dago. Hala ere iritzi desberdinak jasotzeko momentuan errepikatu den ideia bat da kooperatibaren ezaugarri juridikoak ez duela berez bermatzen zerbitzuaren edukia, kalitatea eta izaera demokratikoa. Hau da, aditu batzuen ustez, erakundearen ezaugarri juridikoa baino lehen izaera soziala bermatu behar dela, ematen duen zerbitzu eta kalitate egokia errespetatuz. Azkenik, orokorrean gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioari buruz iritzi kontrajarriak daude. Nahiz eta gehiengoak lankidetza gobernantza bat hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren parte hartzearekin ez duen pribatizazio prozesu batekin parekatzen era berean ez da ikusten eredu publikoa zabaltzeko modu egoki bat bezala. Alde batetik, uste da kooperatibizazio estrategiak egoera zehatzak konpontzeko baino gehiagorako balio duela. Baina bestetik, kooperatibizazio estrategia hori ez da helburu integral bat bezala sumatzen. Gainera, aipatzekoa da adituen herenak ez duela posiziorik hartu. Zalantzarik gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko arduradunekin burutu den ikerketa hori testuinguru ekonomiko eta soziopolitiko zehatz batetan gertatu da. Ongizate-estatuaren gainbeherak markatzen du egoera sozioekonomikoa. Gainera, 2007ko Atzeraldi Handiak sortu duen krisia ez da bakarrik ekonomikoa. Baita ere soziala, kulturala, politikoa, ekologikoa, ideologikoa eta etikoa. Azken finean, zibilizazioaren paradigma bera krisian dago. Gizartea ez dago aldaketen garai baten aurrean bakarrik, aro aldaketa sakon baten ataria gurutzatzen ari da. Kapitalismoaren garaipen ideologikoak bere krisi luzea ezkutatzen du ez delako gai gizakiaren etorkizunak planteatzen dituen erronkei, arazoei eta zalantzei erantzuteko. Kapitalismoak desberdintasun sozioekonomiko izugarriak sortzen ditu ez bakarrik munduko biztanleriaren artean, baita ere Europar Batasunaren barruan, Euskal Herria eta Gipuzkoa barne. Horregatik adierazi daiteke gaur egungo eredu neoliberalak huts egin duela. Hala ere, jauzia ez da egun batetik bestera emango. Sistema kapitalistak gaitasuna dauka erreproduzitzeko egoera honetaz probetxua ateratzen duten klase sozialak eta interes ekonomikoak daudelako. 2007ko Atzeraldi Handi horrek utzi duen ondorio negatiboena arrazionaltasun eta diziplina neoliberala sendotuta atera dela da. Berriro ere, urgentziazko lehentasunezko eginkizunak hazkundea berreskuratzea eta aurrekontu murrizketak dira. 1929ko Depresio Handiarekin gertatu zen bezala oraingoan ere kapitalismoak erakutsi du gaitasun handia duela krisiak sortutako baldintzak bere alde kapitalizatzeko. Horregatik, berriz ere, neoliberalismoaren desagerpenaren aurrean baino gehiago neoliberalismoaren mutazio prozesuaren beste inflexio puntu historiko bat gerta daiteke. Krisi garai horiek momentu zailak dira politika aurrerakoiak martxan ipintzeko. Hasiera batean bazirudien burtsaren erorketa neoliberalismoaren merkatu askearen doktrinaren amaiera izan zitekeela. Pentsatu genezakeen krisiaren errautsetatik eredu gizatiar eta iraunkorrago bat sortzeko baldintzak zeudela. Momentu batean ematen zuen hori zela aldaketaren norabidea. Baina gero, prozesu eraldatzailea martxan ipintzeko baldintzak desagertu egin ziren. Bat-batean, aldaketaren joera aurrerakoi hori azkar desagertu zen. Oraindik okerragoa dena, argi gelditu zen krisia erabili nahi zutela beste kontraeraso neoliberal bat martxan ipintzeko. Agindutako finantza arloko araudien aldaketak berehala gelditu ziren diluituta; errentagarritasuna berreskuratu zen heinean larrialdietarako gastu programak azkar ezabatu ziren baina langabezia eta etxe kaleratzeak handiak izaten jarraitu zuten; ongizate-estatuaren berrantolaketa eta zerbitzu publikoen murrizketak zorra arintzeko ezinbesteko baldintzak bezala aurkeztu ziren; gobernu zentralek arriskuak eta ardurak deskargatu zituzten tokiko gobernu, eskola zuzendaritza, osasun arduradun, karitate eta boluntario talde eta azken garaian kontsumitzaileen gainean. Azken finean, berrantolaketa kostuak berriro ere txiroen eta ahulenen gainean erori ziren, gastu publikoen murrizketak eta pribatizazioak bultzatuz. Behar bada esan daiteke neoliberalismoaren ahultasunak eta limiteak ematen diola ideologia horri sistema erregulatzaile moduan aurrera ateratzeko grina. Dudarik gabe, neoliberalismoa merkatu arauetan oinarritutako kontraesanez betetako prozesu bat da. Gainera estatuaren mugetan negoziatu da eta XIX. mendeko merkatu askearen kritika arinetik XX. mendeko kolektibismoan, planifikazioan eta sozializazioan oinarritutako gobernuei egindako kritika zorrotz arteko espazio ideologikoa betetzen du. Irakurketa horretatik abiatuta neoliberalismoak ez dakar politika finko eta egonkor bat. Gehiago da esperimentazioan oinarritutako prozesu kontrajarri bat, porrotkrisia dinamika batek lagunduta. Hori bai, joera bat dago aukeraketa estrategikoa merkatuaren, pribatizazioaren eta korporazioaren alde egiteko, baina kasu horietan ere praktikan neoliberalismoak forma desberdinak eta testuinguruaren araberakoak erakusten ditu. Horretarako, neoliberalismoaren helburua, bere forma desberdinetan, estatua heltzea eta berrerabiltzea izan da korporazio, merkatu aske eta merkatu ordenaren alde moldatzeko. Hala ere hau ez da inoiz izan erraz burututako prozesu bat. Testuinguru horretan, egunetik egunera garrantzitsuagoa da beste gizarte-eredu bat eraikitzea balio eta politika desberdinekin, elkarkidetasunean, ondasunaren banaketan, parte hartze sozialean eta bizi kalitatean oinarrituta. Horregatik, ezinbestekoa da, apustu bat egitea, beste garapen eredu baten alde, beste gizarte baten alde. Planetaren etorkizuna bermatu nahi bada, Lurraren bioaniztasun ekologikoa, kulturala eta linguistikoa gorde nahi bada, mundu parekidea, justu, bidezkoa eta solidarioa nahi bada ezinbestekoa da beste eredu alternatibo baten alde lan egitea. Hala ere ez da lan erraza izango neoliberalismoa garaitzea baino bai ezinbestekoa gaur egungo eredu ekonomiko nagusiak dakarren dualizazioa eta injustizia gainditzeko. Bide luze eta malkartsu hori egiteko hemen garatu den Berrikuntza Sozial Eraldatzailea tresna egokia izan daiteke. Hain zuzen ere, autore desberdinen hausnarketak ikusita ondorioztatu daiteke gaur egun erronka bat dela Berrikuntza Soziala gizarte-eraldaketa proiektu baten alde ipintzea. Hain zuzen ere, Berrikuntza Soziala ulertzeko modu asko daudela ikusi da. Autore batzuk pentsatzen dute Berrikuntza Sozialari buruz hitz egiteko nahikoa dela praktika zahar bat egokitzea, ideia bat beste testuinguru batean aplikatzea edo bazterketa sozialari aurre egiteko edozein neurri hartzea. Beste batzuk, berriz, ezinbestekoa ikusten dute errotikako iraulketa bat ematea, haustura bat burutzea, izaeran, bitartekoetan eta antolaketa moduan. Horregatik, argi gelditu da Berrikuntza Sozialaren hitzarekin nahasketa handia sortzen dela Berrikuntza Sozial mota guzti horiek esanahi berdin baten azpian biltzen direlako eta bide batez eraldaketa sozial erreal baten aldeko Berrikuntza Sozialak zurrunbilo horren barruan galduta agertzeko arriskua dagoelako. Horregatik, ikerketa honen asmoa izan da gizarteeraldaketan oinarritutako Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen zimenduak antolatzea neoliberalismoaren gaurko faseari atea ixteko eta gizarteari bide berriak irekitzen joateko. Horregatik Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen funtzioa ondo finkatzeari lehentasuna eman zaio, ikuspegi sozio-politiko alternatiboak sortzeko eta eraldaketa sozialaren aldeko ahalmena garatzeko. Azken finean, gizartearen eraldaketara bideratutako Berrikuntza Sozialaren kontzeptuak, teoriak, praktikak eta estrategiak elkarlotu dira gaur egungo gizarte-desorekei eta ongizate faltari aurre egiteko eta inongo bazterketarik gabeko mundu bat eraikitze bidean urrats sendoak emateko. Bide horretan Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak oinarri politiko eta ideologiko argiak eduki behar ditu bere potentzialitate guztia gizarte-eraldaketara bideratzeko. Hain zuzen ere, komeni da Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen eginkizuna ondo kokatzea hausnarketa soziopolitiko alternatibo egokiak plazaratzeko eta praktikara eramateko. Zentzuzko alternatibak plazaratu dira. Horretarako sormena, antolaketa egokia, herritar desberdinen mobilizazio ahalmena eta instituzioei zuzendutako lankidetza eta interpelazioa erabili da. Garrantzitsua da jarduera horien arteko halako oreka bat bilatzea errendimendu sozial eta politikorik handiena gauzatzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen helburua teoria politiko-ideologiko horiek martxan ipintzea izan da orain arte berrikuntzan eta arlo politikoan nagusi izan diren aurrerapen teknikoan eta irabazian oinarritutako diskurtsoetatik aldentzeko. Azpimarratu daiteke baita ere Berrikuntza Sozial Eraldatzailean garrantzia alternatiben hedapenak eta sustapenak hartzen dutela. Behar handi bat dago praktika hoberenen forma aurrerakoiak hedatzeko eta iraunarazteko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak benetako protagonismoa ematen dio eguneroko praktikan gauzatzen den eraldaketa sozialari. Hori dela eta, prozesu eraldatzailearen lehenbiziko helburua ekonomia eta gizarte eredu alternatiboa eraikitzea da. Komeni da elkarren arteko lankidetza azpimarratzea, proposamenak alderatzea eta lan egitea, erronka garrantzitsuei aurre egiteko, hala nola, herritarren gehiengoaren bizi kalitatea hobetzea, lana eta aberastasuna banatzea eta guztion helburuak batzen dituen ekimen sozio-ekonomikoa sakontzea. Eta teoria hutsean geratu gabe prestaturiko proposamenak praktikara eraman behar dira egungo errealitatetik abiatuz. Argi eta garbi, krisiaren baldintzak bakarrik ez du bermatzen neoliberalismoaren kontrako ildoaren indarketa. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak esparru sozial alternatiboak sortzen joaten da balore indibidualista, kontsumista eta erreakzionarioarekin funtzionatzen duten sare eta guneei aurre egiteko. Alternatiba aurrerakoiak garatzeko beharra, bideragarritasuna eta iraunkortasuna ez da nahikoa proiektu horiek gauzatzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak ahalmena dauka neoliberalismoak azken hamarkadetan garatu duen ingurumen egituratu eta errotuan prozesu eraldatzaileak martxan ipintzeko. Hain zuzen ere, denbora horretan merkatuaren eta korporazioen aldeko arrazionaltasunak bat egin du egitura sozial, korporatibo eta finantzarioekin eta, aldi berean, estatu-boterearekin eta ez da erraza "humus" horretan kimu aurrerakoi berriak ernaltzea. Espazio ekonomiko, sozial eta politiko alternatibo horiek erreferentzia puntu garrantzitsuak bihur daitezke esperientzia positibo eta eraldatzaile horiek ezagunak egiteko eta gero beste espazio batzuetara garraiatzeko. Hau da, arnas-gune horiek prozesu eraldatzailearen zabaltze estrategian paper garrantzitsua jokatzen dute. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatu nahi duen prozesu eraldatzailea gaur egungo jokaleku neoliberaletik abiatzen da. Jokaleku neoliberal horretan, mugimenduan dagoen esparru bat izanik, aukera sortzaileak egon daitezke. Formulazio hori onartzen bada, neoliberalismoa ezaugarritu daiteke ez bakarrik muga garrantzitsuak dituen eredu bat bezala, baita ere aukera politikorako erregistro berrien jokaleku gisa. Horretarako egunez egun urratsak eman behar dira, norabide onean, iparra ondo finkatuz, epe motzeko urratsak epe erdiko eta luzeko urratsekin lotuz, garapen teorikoak errealitateko praktikarekin koordinatuz. Baino, beti ere, korronte neoliberalak asimilatu gabe. Aldi berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak tokian tokiko proposamenak nazioarteko dinamikekin lotuko ditu. Aurrerapausoak bi mailatan eman behar dira. Alde batetik, gaitasuna erakutsi behar da tokian tokiko esperientzia emankorrak nazioarteko sare alternatiboetara bideratzeko eta bestetik, nazioartean sendotzen ari direnak gertuko eremuetara eramateko. Horretarako, beharrezkoa da informazio-trukaketa indartzea, jarduketa-ildoak burutzea eta koordinazio-dinamikak martxan jartzea. Bilakaera horrek prozesu eraldatzailearen zenbait praktika egokitzea eskatzen du, ohiko joera ekimen lokalak eta organikoak, oinarrizko berrikuntzak eta maila sozialean soilik txertatutako estrategiak baloratzea izan delako. Horiek arrakastatsuak izan daitezke maila lokalean baina eraldaketa prozesua ez da borobiltzen ez bada gai nazioarteko dinamiketan txertatzeko. Esparru horretan zirkuito neoliberalak abantaila handiarekin jokatzen du eremu lokala eta globala ondo lotzen dakielako eta horregatik ez da erronka makala izango zirkuitu ekonomiko eta sozial alternatibo egonkorrak sortzea. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen estrategia hori eraginkorra izateko komeni da maila lokalean eta nazioartean transformazio sozialaren alde mugitzen diren mugimendu sozial, sindikal eta politikoekin lan egitea. Lan hori herri eta auzoetan gauzatzen da tokiko arazoak konpontzeko, baina baita herrialdean, nazioan eta nazioartean ere. Komeni da elkarren arteko elkarrizketa azpimarratzea, proposamenak erkatzea eta mugimendu sozial eta sindikalarekin lan egitea, sare alternatiboak sortu eta erronka garrantzitsuei aurre eginez, lana eta aberastasuna banatzeko eta gehiengoaren helburuak batzen dituen eredu alternatiboa eraikitzen joateko. Halaber, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak estatuaren esku hartzea gizartearen gehiengoaren alde burutzea lortu behar du, bertako sektore behartsuei lehentasuna emanez. Doktrina neoliberalak aldarrikatzen du ekonomia merkatuaren legearen bidez funtzionatu behar duela, eskaria eta eskaintzaren joko librea garatuz eta administrazioaren ahalik eta esku hartze txikiena erabiliz. Gero praktikan hori ez da egia. Estatu neoliberalaren esku hartzea gai ekonomikoetan, nahiz eta batzuetan ezkutuan egiten den, oso handia da. Gainera, eskaintza multinazionalen oligopolioen bidez finkatzen da prezioak sakonki manipulatuz. Gaur egungo eztabaida ideologiko nagusia ez da esku hartzea bai edo ez. Auzia da noren alde egiten den interbentzio hori, elitezko sektore aberatsak edo klase herrikoiak defendatzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak antolaketa instituzional konprometitua aldarrikatzen du. Hiritar guztiei gizarte zerbitzuak eta segurtasun ekonomikoa eskaintzeaz gain, hiritar ororentzat oinarrizko eskubide sozialak bermatuko dituen antolaketa instituzionala edukitzea ezinbestekoa da. Antolaketa instituzional horrek zenbait mekanismo ditu politika birbanatzaileak gauzatzeko, zerbitzu publiko egokiak hornitzeko eta gizarte, genero eta ekonomia alorreko desberdintasunak gainditzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearentzat merkatuak paper positiboa joka dezake beti ere sektore herrikoi zabalen alde aritzen bada. Kontuan hartu behar da merkatuak paper bikoitza bete dezakeela. Desberdindu egin behar da klase herrikoien interesen alde aritzen den merkatua merkatu inperfektu txar batetik non, azken honetan, estatuaren esku hartzea gomendagarria den. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak norbanakoen lanerako konpromisoa zaindu behar du. Eredu neoliberalaren atzean interes ekonomiko eta politiko asko ezkutatzen dira eta ondorioz, ereduen arteko talka irabazteko ahalik eta pertsona gehien aktibatu behar dira bakoitzak bere posibilitateen arabera eta gustuko duen esparruan lan egiteko. Hau da, ilusioa sortu eta transmitituko duten pertsona militanteak behar dira. Hori baita modu bakarra gizartea sustatzeko eta martxan ipintzeko. Testuinguru horretan, trebakuntzari garrantzi berezia eman zaio. Hain zuzen ere formakuntza oinarrizko tresna bat da talde dinamika egokiak antolatzeko eta bide batez eraldaketaren motorra izango diren sektoreen parte hartzea, prestaketa ideologikoa, eta protagonismoa indartzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak parte hartzeari ere ateak irekitzen dizkio. Hain zuzen ere herritarren parte hartzearekin hartzen dira erabaki sozial, politiko eta ekonomiko garrantzitsuenak. Informazioa lortzeko, eztabaida egokiak burutzeko eta erabakiak hartzeko Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak parte hartzeko tresna egokiak antolatzen ditu. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak ezin du ahaztu ere emakumeen bazterkeria gainditzeko politikak gauzatu behar dituela. Politika integralez ari gara, emakumeen kolektiboen errealitate desberdinen diagnostikotik abiatuz, neurri konpentsatzaile eraginkorrak aplikatzen dira esparru desberdinetan genero desberdintasunak gainditzen joateko. Ez hori bakarrik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak zor zaion garrantzia ematen dio prestakuntza ideologikoari. Hiritarrak prestatu behar dira gai sozioekonomikoak aztertzeko eta ulertzeko eta eredu neoliberaletik datorren erasoei aurre egiteko. Gizarte eta ekonomia gaietan lan egitea, herri eta auzoetako arazoei heltzea da. Hiritarrak euren artean antolatzea oso garrantzitsua da oinarrizko arazoei irtenbide bat aurkitzeko. Ezin da ahaztu ere egin gizarte honetan komunikazioaren arloak duen garrantzia. Horretarako, beharrezkoa da eskuartean dauden baliabide guztiak erabiltzea egindako proposamenak eta balorazioak gizarteratzeko. Helburua da indarrak bildu eta antolatzea aurkeztu diren alternatiba zehatzak aurrera eramateko. Hiritarren autoeraketarekin batera, eraldaketaren aldeko indar politiko, sozial eta sindikalak aktibatzen dira, aldeko instituzio mailako dinamikak ere ahaztu gabe. Jarduera guzti horien arteko oreka bat bilatzen da, errendimendu sozial eta politikorik handiena lortzeko. Bestalde, Berrikuntza Sozial Eraldatzailea garatzeko ezinbestekoa da baloreen dimentsioari garrantzia ematea. Aldaketa soziala bultzatu nahi bada baloredun pertsonak ezinbestekoak dira. Hain zuzen ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen azpian dauden baloreak korronte nagusiko baloreen (besteak beste merkatu ekonomia, demokrazia ordezkatzailea eta hezkuntza eredu formalak) aurrez aurre daude. Aldaketa sozial aurrerakoia lortzeko, besteak beste, irabazi asmorik gabeko jarduera ekonomikoan oinarritutako eredu alternatiboak, pertsonen autogestioa, zuzeneko inplikazioa erabakitzeko ahalmen-prozesuetan, justizia sozialaren bilaketa, aukera berdintasuna eta genero parekidetasuna beharrezkoak dira. Berrikuntza Sozial Eraldatzailea garatzeko eta bere inguruan ikertzeko ikertzaileak aldaketa sozial aurrerakoia sustatzeko oinarrizkoak diren balore-joko osoa ezagutu eta barneratzen ditu. Gainera, nahiz eta forma kolektiboak eta asoziatiboak txikiak edo informalak izan, ikertzaileak balore horiek garatzen diren espazio desberdinekiko sentsibilitate berezi bat erakusten du. Bestalde, balore aurrerakoi horiek lantzeko trebakuntza ideologikoari zor zaion garrantzia ematen zaio. Ezin da ahaztu gatazkaren dimentsioa Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen barruan txertatzea oso garrantzitsua dela. Kasu askotan gatazka sortzea ezinbestekoa da, urratsak emateko, konponketak bilatzeko, desoreka sozial, ekonomiko eta ekologikoak gainditzeko. Bidegabekeria bat gertatzen denean, giza eskubideak errespetatzen ez direnean, zapalkuntza egoera bat ematen denean gatazka pizten bada horrek atentzioa sortzen du eta arazo horretan inplikatuta dauden aktore desberdinak ardurapean ipintzen ditu mekanismo desberdinen bitartez irtenbide zentzuzkoak eta sortzaileak lortzeko. Zentzu horretan gatazka gizarte eraldaketaren iturri da eta, gainera, eraginkorra izan daiteke kapitalismoak eragindako desorekak eta bidegabekeriak salatzeko eta, bide batez, proposamen alternatibo egingarriak inplementatu arazteko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak ezinbestekoa du politika neoliberal horiei erantzutea. Horrek eskatzen du askotan desatsegina den eguneroko erantzun lan hori derrigorrezkoa bihurtzea, bereziki neoliberalismoaren erasoaldien aurrean erantzun kontzertatuak martxan ipintzea. Hala ere, gatazkak sortzen dituen aukera guztiak profitatzeko beharrezkoa da kudeaketa sortzailea ondo gobernatzea. Hau da, alde batetik, eskala lokalak, erregionalak, nazionalak eta nazioartekoak osagarri bihurtzen dira. Bestetik berriz, mugimenduko militanteek prestakuntza egokia jasotzen dute gatazkaren atzean dauden borroka molde desberdinak ondo kudeatzeko eta eraginkorrak bihurtzeko. Sarritan Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak egitura politiko-instituzionalaren aldaketa sakonak eskatzen ditu eta horretarako salaketa eta mobilizazioaren bidea erabiltzen du. Laburbilduz, ikerketa honetan Berrikuntza Sozialari "Eraldatzailea" terminoa gehitu zaio kapitalismoari aurre egingo dion beste eredu alternatibo bat eraikitzeko tresna egokia izan nahi duelako. Horregatik, hemen garatu den Berrikuntza Sozial Eraldatzailea definitzeko hurrengo hiru aldagaiak aztertu dira: (1) Berrikuntzaren izaera. Berrikuntzaren izaera kontuan hartzen bada Berrikuntza Sozial Eraldatzailea gizartearen eraldaketara bideratzen da. Horrek esan nahi du bere helburua gizarte eredu berri bat eraikitzeko prozesu eraldatzaileak martxan ipintzea dela. Gainera, xede hori lortzeko kontzeptuak, teoriak, praktikak eta estrategiak elkarlotzen dira. Prozesu eraldatzaile horiek neoliberalismoak azken hamarkadetan garatu duen ingurumen egituratu eta errotutik abiatzen dira. Hain zuzen ere, jokaleku neoliberala mugimenduan dagoen esparru bat izanik aukera sortzaileak egon daitezke. Ez hori bakarrik, espazio sozial alternatiboak sortu nahi dira balore indibidualista, kontsumista eta atzerakoiekin funtzionatzen duten sare eta guneei aurre egiteko. Elkarren arteko elkarrizketa sendotzen da eta proposamen desberdinak erkatzen dira gehiengoaren helburuak eraikitzeko. Gero espazio ekonomiko, sozial eta politiko alternatibo horiek erreferentzi puntuak bihurtzea da helburua. Arnasa-gune horiek prozesu eraldatzailearen zabaltze estrategian paper garrantzitsua joka dezakete. Esperientzia positibo eta eraldatzaile horiek ezagunak egiten diren heinean beste espazio batzuetara garraiatzen dira. Tokian tokiko proposamenak nazioarteko dinamikekin lotzen dira. Bertako esperientzia emankorrak nazioarteko sare alternatiboetara bideratzen dira. Horrekin batera, informaziotrukaketa indartu, jarduera-ildoak burutu eta koordinazio-dinamikak martxan ipintzen dira. Berrikuntza Sozial Eraldatzailea garatzeko ezinbestekoa da baloreen dimentsioari garrantzia ematea. Aldaketa soziala bultzatzeko baloredun pertsonak ezinbestekoak dira. Hain zuzen ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen azpian dauden baloreek korronte nagusiko baloreen aurrez aurre daude. Aldaketa sozial aurrerakoia lortzeko, besteak beste, irabazi asmorik gabeko jarduera ekonomikoan oinarritutako eredu alternatiboak, pertsonen autogestioa, zuzeneko inplikazioa erabakitzeko ahalmen-prozesuetan, justizia sozialaren bilaketa, aukera berdintasuna eta genero parekidetasuna bultzatzen da. Prozesu eraldatzaileak martxan ipintzeko gatazkaren dimentsioa txertatzea garrantzitsua da. Kasu askotan gatazka sortzea ezinbestekoa da, urratsak emateko, konponketak bilatzeko eta desoreka sozial, ekonomiko eta ekologikoak gainditzeko. Bidegabekeria bat gertatzen denean, giza eskubideak errespetatzen ez direnean, zapalkuntza egoera bat ematen denean gatazka pizten bada horrek atentzioa sortzen du eta arazo horretan inplikatuta dauden aktore desberdinak ardurapean ipintzen ditu mekanismo desberdinen bitartez irtenbide zentzuzkoak eta sortzaileak lortzeko. Zentzu horretan gatazka gizarte eraldaketaren iturri da eta, gainera, eraginkorra izan daiteke kapitalismoak eragindako desorekak eta bidegabekeriak salatzeko eta, bide batez, proposamen alternatibo egingarriak inplementatu arazteko. (2) Berrikuntzaren dimentsio soziala. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen azken helburua ez da bete gabeko edo gaizki betetako behar sozialei aurre egitea. Ez eta ere esku hartze sozialari buruz bakarrik aritzea. Gizartearen eraldaketa integralaren dimentsioari heldu nahi dio. Xedea beste garapen eredu alternatibo bat eraikitzea da Planetaren etorkizuna bermatzeko, lurraren bioaniztasun ekologikoa, kulturala eta linguistikoa sostengatzeko eta mundu parekidea, justu, bidezkoa eta solidarioa eraikitzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak arlo ekonomikoa, soziala, kulturala, politikoa, ekologikoa, ideologikoa eta etikoa lantzen ditu eta genero berdintasuna helburu bezala jartzen du. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak premia materialak baino zerbait gehiago asetzen ditu. Pertsona protagonista izango den gizartearen eraikuntzan inbertitzen du. Indar guztiak gizarteko premia indibidual eta kolektiboak asetzeko antolatzen dira. Hau da, ekonomia pertsona eta kolektibitatearen zerbitzura jartzen da eta ez alderantziz. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak estatuaren esku hartzea gizartearen gehiengoaren alde ipintzen du. Hau da, antolaketa instituzional konprometitua izan behar du, lankidetzagobernantzan oinarrituz, sektore behartsuei lehentasuna emanez, hiritar guztiei gizarte zerbitzuak eta segurtasuna eskainiz, hiritar ororentzat oinarrizko eskubide sozialak bermatuz, politika birbanatzaileak gauzatuz, zerbitzu publiko egokiak bermatuz eta gizarte eta ekonomia alorreko desberdintasunak gaindituz. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak merkatuaren paper positiboa bultzatzen du, beti ere sektore herrikoi zabalen alde arituz. Kontuan hartu behar da merkatuak paper bikoitza jokatu dezakeela. Desberdindu egin behar da klase herrikoien interesen alde aritzen den merkatua merkatu inperfektu txar batetik. Hau da, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak merkatu eraginkorra sustatzen du, gizartearen interes indibidual eta kolektiboekin bat eginez eta enpresa-ahaleginak eta ekimen pribatuak kolektiboaren mesedera bideratuz. Gainera, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ahalmen guztia askatuko du. Kontuan hartu behar da Ekonomia Sozial Eraldatzailea Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen tresna estrategikoa dela, harrobia eta sustatzailea. Prozesu eraldatzaileak martxan ipintzeko euskarrietako bat baita ere. (3) Berrikuntzaren antolaketa. Prozesu eraldatzailea antolatzen da neoliberalismoaren aurrean beste eredu transformatzaile sendo eta posible bat eraikitzeko. Helburu hori lortzeko elkartasuna, integrazioa eta elkarlana bultzatzen dira indibidualismoa, sektorializazioa eta zatiketa alboratuz. Gainera, estrategia egokia antolatzeko aztertzen da zein den gaur egungo sistema neoliberalaren eta Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen dinamiken arteko dialektika. Baita ere, komeni da ikertzea eta aurreikustea zeintzuk diren gaur egungo sistema ekonomikoaren dinamika baztertzaileak eta atzerakoiak Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak kontra erreakzionatzeko. Kontuan hartzen da ere zein ekimenek hobetzen duten gizartearen baloreak, zein mugimendu sozial edo politiko diren garrantzitsuak aldaketa sozialerako eta zeintzuk diren dinamika sozio-politiko eta instituzional egokiak Berrikuntza Sozial Eraldatzailea tokiko komunitateetan eta enpresetan garaile ateratzeko. Hiritarren auto-eraketarekin batera eraldaketaren aldeko indar sozial, sindikal, politiko eta instituzionalak bat egingo dute. Antolaketa hori herri eta auzoetan gauzatzen da tokiko arazoak konpontzeko, baina baita herrialdean, nazioan eta nazioartean ere. Elkarren arteko elkarrizketa, koordinaketa eta lan amankomuna sustatzen da urratsez urrats aurrerapenak lortzeko. Hain zuzen ere, epe motzeko pausoak epe erdiko eta epe luzeko pausoekin lotuz. Egin beharreko bidea eta tokian tokiko testuingurua kontuan hartzen dira estrategia egokia plazaratzeko. Proposamen teorikoak ere praktikarekin uztartzea komeni da egungo errealitatetik abiatuz. Beti ere, korronte neoliberalak asimilatu gabe. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak demokrazia parte-hartzailea ere sustatzen du. Hain zuzen ere herritarren parte hartzearekin hartzen dira erabaki sozial, politiko eta ekonomiko garrantzitsuenak. Informazioa lortzeko, eztabaida egokiak burutzeko eta erabakiak hartzeko Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak parte hartzeko tresna egokiak antolatzen ditu. Ilusioa sortu eta transmitituko duten pertsona militanteak animatzea eta antolatzea garrantzitsua da gustuko duten esparruetan lan egiteko. Horretarako zor zaion garrantzia ematen zaio prestakuntza ideologikoari. Hiritarrak formatu behar dira gizarte eta ekonomia gaiak ulertzeko eta aztertzeko. Segurtasuna lortzea garrantzitsua da talde dinamika egokiak antolatzeko eta herri eta auzoetako arazoei heltzeko. Baita ere, komeni da ere komunikazioa lantzea antolatutako dinamikak gizarteratzeko. Aldi berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailea gai izan behar da botere politiko subiranoa eratzeko oinarri oinarrizko eremuetatik hasita. Ahalik eta deszentralizazio administratiborik handiena lortzea da helburua eta horretarako udal eta tokiko erakundeei eskumenak eta beharrezko baliabideak esleituko zaizkie. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen oinarriak finkatu ondoren ekonomia sozialaren garrantzia azpimarratuko da. Ikerketa honetan garatu dugun Berrikuntza Sozial Eraldatzailean ekonomia sozialak protagonismo berezia hartzen du. Nahiz eta Ekonomia soziala ez den fenomeno berri bat azken hamarkadetan ekonomia sozialaren inguruko interesa indartu egin da. Eman diren aldaketa ekonomiko, sozial eta politikoek ekonomia sozialaren zeregina handitu egin dute. Gainera, gaur egungo krisi egoeran ekonomia sozialak paper garrantzitsua joka dezake. Horrekin batera ekonomia soziala Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen harrobia eta sustatzailea izan daiteke. Hau da, ekonomia sozialak beste mugimendu eta dinamika sozialekin batera gaitasun handia eduki dezake ekonomia eredu berri bat eraikitzeko gizartearekin eta politikarekin lotura zuzena mantenduz. Baina horretarako Ekonomia Sozialak eraldaketarako duen potentzialitate guztia askatu behar du azaleko jarrera hutsean erori gabe eta eraldaketarako tresna garrantzitsua bihurtuz. Gaur egungo testuinguru sozioekonomikoan ekonomia sozialak bi arima ditu. Batetik, sistema kapitalistaren barruan integraturik, zenbait arloetan gero eta diferentzia gutxiago dago enpresa kapitalista eta ekonomia sozialaren artean. Bestetik, ordea, kapitalismoaren logikatik kanpo dauden hainbat elementu mantentzen ditu, eta etorkizuneko alternatibak posible direla pentsatzeko edo frogatzeko elementu garrantzitsuak izan daitezke. Bigarren adiera horretatik tira eginez ekonomia sozialak zeregin handia dauka desberdintasun ekonomiko eta sozialei irtenbideak bilatzeko eta bide horretatik beste garapen eredu bat eraikitzen laguntzeko. Maila lokalean, bizi-baldintzetan, enpleguan, lurraldean eta baita ere politika publikoetako plangintzetan eta inplementazioetan egitura-aldaketak eragiteko ahalmena eduki dezake. Horregatik, eraldaketan oinarritutako ekonomia soziala Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptuaren parte bezala ikusten da. Ekonomia sozial eraldatzaile horrek lortu beharko luke merkatuaren esklusibotasuna apurtzea eta gizartearen garapenerako estatuaren eginkizun zentrala partekatzea. Helburu horiek eskuratzeko instituzioen laguntza ezinbestekoa da, aldeko giroa dagoen instituzio sistemetan errazagoa delako gaur egun dauden hutsuneak eta mugak ezagutaraztea, aktore instituzionalek jokatu behar duten papera zehaztea eta azkenik, irtenbide berriak pentsatzea eta gauzatzea. Bestalde, Ekonomia sozial eraldatzailearen helburuetako bat lurralde baten egitura sozioekonomikoa indartzea da. Aldi berean, garrantzitsua da estamentu desberdinen arteko parte hartzearen faktorea sendotzea. Azken finean, helburu nagusia gizartea ekonomiara eta botere politikora hurbiltzea delako. Helburu hori lortzeko Ekonomia sozialaren tamaina baino gehiago kontuan hartzen da esparru horrek daukan ahalmena eremu instituzionalean eragiteko. Horretarako oinarrizko printzipioei eutsi, gaurkotu eta ekonomia sozialaren politika norabide horretan bideratzea da helburu nagusia. Horrek eskatzen du ekonomia sozialaren zenbait inertzia eta bizio sakonki aldatzea, eta ondo finkatzen ari diren zenbait arlo hobetzea. Ekonomia sozialaren esperientzia errealitate baliotsua dela aitortu behar da. Bide bat egin du, eta egiten jarraitzen du, enpresa-demokrazia esperientzia bezala, horrek berekin dituen ekarpen, gorabehera eta kontraesan guztien artean. Baita ere, tokian tokiko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalarekin konpromisoko ibilbide bat osatu du. Zentzu horretan, estandarizazio kapitalistaren barruan esperientzia sozio-ekonomiko singular eta propio bat osatzen du, pista interesgarriak eskaintzen dituena historiako momentu honetan. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearentzat tresna estrategikoa izango den ekonomia soziala berreraiki behar da. Horretarako, ekonomia sozialaren oinarrizko elementuak berreskuratu ondoren garai berrietara egokitu behar dira bi norabide handi landuz. Alde batetik, esperientzia sozio-ekonomiko berezi bat bezala sakontzea, enpresa-demokrazia gero eta erradikalagoa lortzea eta azentua hazkundean jartzeari utzi eta lehentasuna elementu kualitatiboetan ipintzea. Eta bestetik, Konpromiso soziala indartu eta gaurkotu egin behar da. Bi norabide horiek elkarren osagarriak dira eta horien inguruan hainbat ildo bultzatu nahi dira: demokrazia parte hartzailea garatzea, ideia-lanketa, eztabaida eta formazio soziala eta kooperatiboa bultzatzea, lan baldintza duinak bermatzea, ingurumena errespetatzea, inguruarekiko ezaugarri sozial eta kulturalean txertatzea eta munduko hegoaldearen garapenerako lankidetzan eta tokian tokiko eraikuntzan parte hartzea. Horregatik, ekonomia sozial eraldatzaileak antolakuntza sozioekonomikoan izaera estrategikoa dauka eta gaur egungo ikuspegi ekonomizistatik aldentzeko tresna baliagarria da egitasmo ekonomikoaren garapenean beste eredu gizatiarragoak eta beste balore herrikoiagoak txertatzen joateko. Dudarik gabe, ekonomia sozialaren barnean koordinazio espazioak sortzea beharrezkoa da informazioa trukatu, hausnarketak burutu eta ildo berriak zabaltzeko. Ezin da ahaztu ere egin partaideen heziketak daukan garrantzia ekonomia sozialaren baloreekiko atxikimendua indartzeko. Gauza jakina da urteetan emandako bilakaerak, ekonomia soziala errealitate aldakor baten aurrean jartzen duela, kolektibo honetara inguratzen diren partaideen profila eta ikuspegiak egun oso desberdinak direlarik. Ekonomia sozial eraldatzaileak bertako beharrei eta bertako arazoei, bertako bitartekoekin, erritmoekin eta kolektibo horrek eskatzen dituen estiloekin erantzun beharko die. Neurrira egindako jantzia osatu beharko litzateke, beti ere orain arteko eskarmentua eta esperientzia praktikoa erabiliz. Gainera, hasiera hasieratik eraginkortasuna landuko da aplikazio praktikoari garrantzia emanez. Eredu ekonomikoan kontu handiarekin hartuko da ekonomia sozialaren eragina. Ekonomia sozialaren izpirituak demokrazia ekonomikoa, kogestioa, kopartaidetza eta langileen mugimenduarekiko artikulazio ideologikoa, politikoa eta organikoa ere bultzatu beharko ditu. Ekonomia sozialaren aukera ere erabili behar da sistema kapitalista gainditzeko eta tokian tokiko mugimendu herrikoiaren proiektu sozio-politikoan integratzeko. Hori gertatzen da ekonomia sozial eraldatzaileak bat egiten duelako kultura kolektiboarekin eta iragan komunalarekin. Ekonomia sozial eraldatzailea aipatzea enpresa multzo eta elkarte eta esperientzia herrikoi eta komunitarioez hitz egitea da. Bertan ondasun eta zerbitzuen ekoizleek ekoizpen bitartekoen jabegoa dute edo prozesu ekonomiko globalaren beste osagarriren baten gestio kolektiboa burutzen dute (banaketa, finantzaketa…). Hau da, bere jabegoan, funtzionamenduan eta gestioan parte hartzen dute. Laburbilduz, eraldaketan oinarritutako ekonomia soziala Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen pieza bat dela esan daiteke. Hain zuzen ere, Ekonomia Sozial Eraldatzaile hori definitzeko hurrengo giltzarri nagusiak kontuan hartuko dira: (1) Ekonomia Sozial Eraldatzailea Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptuaren parte da. Hau dela eta, Ekonomia Sozial Eraldatzailea Berrikuntza Sozial Eraldatzailearentzat tresna estrategikoa da. Horrekin batera, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen harrobia eta sustatzailea izan daiteke. Hau da, Ekonomia Sozial Eraldatzaileak beste mugimendu eta dinamika sozialekin batera gaitasun handia eduki dezake prozesu eraldatzaileak martxan ipintzeko. Horretarako, Ekonomia Sozial Eraldatzaileak bi esparru nagusi jorratzen ditu. Alde batetik, esperientzia sozio-ekonomiko berezi bat bezala garatzen da, enpresademokrazia gero eta erradikalagoa lortzeko eta azpimarra hazkundean jartzeari utzi eta lehentasuna elementu kualitatiboetan ipintzeko. Eta bestetik, konpromiso soziala indartu eta gaurkotzen du. Bi norabide horiek elkarren osagarriak dira eta horiek sendotzeko hainbat ildo lantzen dira: demokrazia parte-hartzailea garatu, ideia-lanketa, eztabaida eta formazio soziala eta kooperatiboa bultzatu, lan baldintza duinak bermatu, ingurumena errespetatu, inguruarekiko ezaugarri sozial eta kulturalean txertatu eta munduko hegoaldearen garapenerako lankidetzan eta tokian tokiko eraikuntzan parte hartu. (2) Ekonomia Sozial Eraldatzaileak Ekonomia Solidarioaren adiera darama bere barnean. Hain zuzen ere, Ekonomia Solidarioaren adiera ekonomia sozialaren kontraesanak gainditzeko bide gisa proposatzen da. Hortaz, ekonomia solidarioaren proposamenarekin, ekonomia sozialaren interpretazio tradizionalak dituen zenbait muga gainditzea litzateke helburua, bestelako enpresa errealitateak aintzat hartuz (laneratze enpresak, bidezko merkataritzakoak edo finantza etikoen esparrukoak), eta teoria neoklasikoak eskaintzen ez dituen lanabes analitikoak proposatuz, ekonomia ulertzeko eta egiteko bestelako moduak teorizatu eta azaltzeko. Ekonomia solidarioaren proposamen horrek, beraz, ekonomia sozialaren kontzeptua zabaldu nahi du gutxienik hiru arloetan: i) antolaketa esparruan, ekonomia sozialak aintzat hartzen ez dituen zenbait dinamika eta enpresa errealitateak barneratuz (laneratze enpresak, bidezko merkataritza, finantza etikoak…); ii) arlo politikoan, ekonomia sozialaren funtzio politikoaren sakontzea proposatuz, eta iii) esparru teorikoan, teoria ekonomiko hegemonikoei aurka egingo dien korpus teoriko berri baten eraikuntzan parte hartuz. (3) Ekonomia Sozial Eraldatzaileak lau ezaugarri nagusi ditu. Ekonomia Sozial Eraldatzailearen edukia ulertzeko lau aspektu kontuan hartzen dira. Lehendabizi, ekonomia sozial eraldatzailea globalizazioari aurre egiteko tresna da, lurraldetasuna, elkartzeko ahalmena, malgutasuna eta komunitatearen garapena landuz. Bigarren, ekonomia sozial eraldatzaileak bertako sindikatuekin eta langile mugimenduarekin artikulazio ideologikoa eta politikoa eratzen du gero tokian tokiko instituzioekin elkarlana burutzeko. Hirugarren, ekonomia sozial eraldatzailea autogestioan oinarritutako garapen eredu propio baten ezinbesteko pieza izango da. Azkenik, laugarren atalean, ekonomia sozial eraldatzailea gizarte-ekintzari laguntzeko bitartekoa kontsideratu daiteke, lortutako etekin ekonomikoen zati bat lurraldeko gizarte-ekintzetara bideratuz, lurraldeko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren beharrei erantzuten joateko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak, baita ere, lotura zuzena dauka gobernantzarekin. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak lantzen duen gobernantzak interes orokorra defendatzen du. Horretarako estatua eta gizartearen arteko erlazioak birdefinitzen dituen praktika berriak eta esku-hartze publikoaren modalitate desberdinak garatzen ditu. Hain zuzen ere Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak gobernantzaren kontzeptuak hierarkia eta merkatuaren mugak gainditzen dituzten ekimen publikoak azpimarratzen ditu eta bide batez, gaur egungo gizarte konplexuan estatuaren eginkizunaren eraldaketari garrantzia ematen dio. Sareen eta lankidetza garapenari tokia utziz. Berrikuntza Sozial Eraldatzailean erabiltzen den gobernantzaren kontzeptuak arazo kolektiboak konpontzeko prozesuak azpimarratzen ditu eta gizarte zibila eta botere publikoaren arteko elkarrekintzari garrantzia ematen dio. Gainera, gobernantza eraldatzaile horrek aktore publiko eta pribatuen aniztasunaren presentzia eskatzen du, partikularki ekonomia sozial eta solidarioko aktoreena esku hartze kolektiboak lantzeko eta martxan ipintzeko. Gobernantza eraldatzailearen ideiaren atzean dagoen botere publikoaren eginkizuna lidergoa erabiltzen duen bideratzaile batena da. Aldi berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak botere publikoaren esku hartze moduen aldaketari garrantzia ematen dio. Ez hori bakarrik, baita ere Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza lankidetza motakoa da. Erregimen horretan lankidetza bat martxan ipintzen da botere publikoa eta bereziki sozietate zibileko aktoreen artean. Autoritate publikoen eginkizuna ez da indarrezko boterea erabiltzea. Gehiago da koordinazio eta sustatze lanak burutzea gizarte zibila eta botere publikoaren artean sortu diren lankidetza desberdinetan. Azken finean, lankidetza motako gobernantzak jakinduria kolektiboa sortzen du eta aktore desberdinen arteko logiken nahasketa dakar. Gainera, lankidetza ahalik eta simetrikoena izan beharko du, aktore guztiek errekurtso eta indar antzekoa erabiliz. Tokiko gizartea eta administrazioa esparru egokiena da gobernantza eraldatzaile hori martxan ipintzeko, gune aproposa delako aktoreen arteko koordinazio horizontala sustatzeko eta aldi berean lurraldea ekoizpen faktore bihurtzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza berri hori gauzatzeko ezinbestekoa da lurralde horretan, alde batetik, kapital soziala egotea eta baliaraztea eta bestetik, harreman instituzionalak garatzea demokrazia parte-hartzailea gauzatu dadin. Arazo kolektiboren bat dagoen auzo edo herri bateko komunitateak suspertze-prozesu kolektibo bat martxan ipini dezake bertako eragile sozioekonomikoek beren interesak defendatzeko mobilizatzeko gaitasuna erakusten badute. Mobilizazio horrek arazoaren konponketan paper erabakigarria jokatzen du. Gainera, eragile sozial desberdinen arteko erlazioak sendotu egiten ditu. Mobilizazio soziala eta ekimen kolektiboa martxan ipintzen da, kontzientzia hartuz eta zergatiei aurre eginez. Elkartasun sozialaren bila biltzen diren aktore desberdinek gaitasuna erakusten badute botere publikoa interpelatzeko gai dira lankidetzan oinarritutako gobernantza sustatzeko eta tokian tokiko arazoei aurre egiteko. Ikuspegi horretatik, Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeek eginkizun garrantzitsua daukate Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza martxan ipintzeko garaian, hain zuzen ere, erakunde horiek gizalegezko konpromisoen eta gizarte-partaidetzaren espazioak direlako. Ekonomia sozialeko aktoreek, bereziki maila lokalean, beste ezaugarri batzuen artean honako bi dituzte gobernantza eraldatzailearen aktore pribilegiatuak izateko. Alde batetik, elkartasunezko guneak osatzen dituzte borondatezko konpromisoetan eta elkarrekikotasunean oinarritutako ekimen kolektiboak burutzeko gai direlarik. Bestetik, berriz, erakunde horietako erabaki prozesuak hastapen eta prozedura demokratikoetan oinarritzen dira. Arrazoi horiengatik ekonomia sozial eta solidarioko erakundeak gizarte zibilaren mobilizaziorako eta ordezkaritzarako aktore klabeak dira. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak sustatzen duen gobernantzak, alde batetik, estatuaren esku hartzea baloratzen du eta bestetik, gizarte zibilaren, merkatuaren eta bereziki ekonomia sozialaren ekarpenak kontuan hartzen ditu. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatzen duen gobernantzak politika publikoaren koeraikuntzaren alde egingo du, merkatuko, gizarte zibileko eta ekonomia sozialeko aktoreekin lankidetzan arituz. Koeraikuntza horrek interes orokorra bilatzen du eta aldi berean koeraikuntza neoliberaletik eta korporatibistatik aldendu egiten da. Estatuak politika publikoak koeraikitzen ditu merkatuko eta gizarte zibileko erakundeekin lankidetzan arituz. Horrek ez du esan nahi estatua koeraikuntzan parte hartzen duten beste aktoreen posizio berdin berdinean dagoela. Funtsean, estatuak, desadostasunak daudenean, gobernatu eta azken erabakiak hartzen ditu. Estatuak politika publikoak garatzen ditu lankidetza estuan merkatu ekonomiako eta gizarte zibileko aktoreekin. Hau da, estatukoak ez diren beste aktoreekin hitz egin, iritziak elkartrukatu eta hausnarketak burutzen ditu. Estatua gainetik egongo da baina aldi berean eurengandik gertu. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak estatua eraldatu nahi du, iraulketa parte hartzailea gauzatuz. Hain zuzen ere estatuaren indarra dator ahalmen handia duelako gizartearen segmentu guztien errekurtsoak bildu ondoren helburu kolektiboak eta interes orokorra lortzeko. Gobernantza eraldatzaileak demokrazia ordezkatzailetik eta demokrazia parte-hartzailetik ezaugarri interesgarrienak hautatzea dakar. Gobernantza eraldatzaile horrek aukeratutako ordezkari politiko horiek gobernatzeko modu irekiak hautatzea bilatzen du. Horrek esan nahi du elkarrizketa bultzatu behar dela ordezkari politiko eta demokrazia parte-hartzaileko kidegoekin. Horretarako elkarrizketarako, bitartekaritzarako eta hausnarketarako topalekuak sortzen dira. Politika publikoen koeraikuntza demokratikoak ekonomia sozialeko aktoreen parte hartzearen aitorpena dakar. Gauza ez da ekonomia sozialari pribilegio-tratamendu bat ematea. Gehiago da, politika publikoak eta programak zehazten diren momentuan, ekonomia sozialari aukera ematea beste aktoreen artean bere ahotsa kontuan hartzeko. Helburua da gaur egun ekonomia sozialak politika publikoen aplikazioan jokatzen duen papera estatuaren tresna huts bezala gainditzea. Azken finean, elkartasunean oinarritutako koeraikuntza ez da luxu bat, demokrazia lortzeko bitarteko bat baizik. Horregatik, gizarte zibileko eta ekonomia sozialeko aktoreak estatuarekiko harremanetan baztertuak edo erabiliak direnean politika publikoa pobretuta ateratzen da lehiakortasunaren eta burokraziaren erregulazioaren alde negatiboenak agerian gelditzen direlako. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen bidean urratsak emateko koeraikuntza demokratikoaren eredu hori sakondu egiten da planifikazio parte-hartzailea gehituz. Dudarik gabe, gaur egungo demokrazia ordezkatzailearen koordenadak gainditu egin behar dira. Parlamentuaren eta alderdi politikoen jokoa ez da nahikoa interes orokorra eta komunitarioa defendatzeko. Dinamika hori partekatu egiten da gizarte zibilean mugitzen diren aktore eta herri mugimenduekin. Horregatik, ekonomia sozialaren, langileriaren eta gizartearen parte hartzea ezinbestekoa da sektore publikoaren plangintza ekonomikoa burutzeko. Ez da bakarrik aktore desberdinen ahotsa kontuan hartzea. Urrunago joatea eskatzen du. Planifikazio parte-hartzaile hori martxan ipintzeko mekanismo desberdinak finkatzen dira. Alde batetik, prozesuan parte hartzen duten aktoreei informazio osoa bideratzen zaie eta, bestetik, erabakiak hartzeko aukera eta bide batez hartutako erabaki horiek fiskalizatzeko ahalmena bermatzen da. Ez da nahikoa eztabaida eta kontraste markoak definitzea bakarrik. Horrekin batera marko horien eraginkortasuna lortu behar da. Zentzu horretan, bitartekoak ipini behar dira aktore inplikatuen esku hartze zuzena bermatzeko. Gizartearen antolaketa autonomoa aktore eta herri mugimendu desberdinetan klabeetako bat da parte hartze zuzena sustatzeko. Hala nola borondatezko lanaren bitartez ikuspegi eta proposamen berrien ekarpenak egingo dituzte. Herri mugimenduek joka dezaketen papera oraindik garrantzitsuagoa da kontuan hartzen bada arlo sozioekonomikoan hartzen diren erabaki asko zalantzakorrak direla. Beste kasu batzuetan, berriz, erabaki bat edo beste hartzeak balorazio ezberdinak sortzen ditu eta horrek eskatzen du gizartean kontsentsu zabalak lortzea, bereziki eragile sozialekin. Planifikazio parte hartzaile horrek lurralde esparrua, arlo instituzionala eta arlo pribatua jorratzen ditu. Gaur egun ekonomiak duen konplexutasuna kontuan hartzen bada sektore publikoaren esku-hartzeak prozesu ekonomikoan bi alderdi oso desberdin ditu. Alde batetik, sektore publikoak berak prozesuaren zati garrantzitsu bat antolatu eta zuzentzen du, ekoizle bezala behar indibidualak eta kolektiboak asebetez. Bestetik, berriz, sektore publiko horrek ekonomia sozialaren eta sektore pribatuaren plan ekonomikoak zuzendu, erregulatu eta osatu egiten ditu. Gaur arte sektore publikoaren planifikazioak bat egin du ingurune kapitalistaren beharrekin. Boterearen inguruan mugitu diren talde formalak, informalak edo presio-taldeak saiatu dira komunitatearen soberakinak beren mesedera jartzen eta bide batez sektore publikoaren pribatizazioaren aldeko argudioak zabaltzen, esparru hori iruzurrarekin, diru-xahutzearekin, eraginkortasun ezarekin eta burokrazia eroarekin identifikatuz. Guzti horrengatik, esparru instituzional osoan, tokian tokiko gobernuetatik hasita, premiazkoa da martxan ipintzea planifikazio parte hartzailean oinarritutako mekanismoak. Erakunde horietan hartzen bait dira behar desberdinak konpontzeko erabakiak, hirigintza eta ekologiatik hasita, babes soziala eta produkzio-inbertsioekin jarraituz eta hezkuntza eta kulturaraino. Zentzu horretan, garrantzitsua da biztanleriak dituen lehentasunak gai guzti horietan zeintzuk diren jakiteko mekanismoak zehaztea. Planifikazio parte-hartzaile horrek lagundu beharko luke, besteak beste, errentaren banaketa, estaldura soziala, garapen kulturala eta kontzientzia soziala hobetzen. Berrikuntza Sozial neoliberala eta Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen arteko diferentzia ez dago estatuaren parte hartzea bultzatzearen aferarekin lotuta. Dilema horrela planteatzea ez da egokia. Garrantzitsuena da zehaztea zein den esku hartzearen helburua. Neoliberalismoaren helburua elite bat eta errenta eta aberastasunaren banaketa bidegabea egonkortzea da. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak berriz, biztanleriaren gehiengoaren aldeko esku hartzea bultzatzen du, sortutako ondasuna modu zuzenean banatuz. Horregatik funtsezkoa da sektore publikoaren esku hartzea antolaketa ekonomikoan. Esku hartze hori gardena izan behar du, merkatuak eragiten dituen desoreka larrien zuzentzaile bai arlo produktiboan eta baita ere errentaren eta ondasunaren banaketan. Ezinbestekoa da sektore publiko indartsu bat antolatzea ez bakarrik arrazoi ideologikoengatik, baita ere eraginkortasun ekonomikoa dela medio. Sektore publiko horrek goian aipatu den planifikazio ekonomiko parte hartzailearen ezaugarri guztiak ditu. Sektore publikoaren bilakaera zintzoa babesteko eta bide okerretik ez joateko beharrezko kontrolak ipiniko dira eta gizarte zibilaren erakunde ordezkatzaileak izango dira kontrol horren berme. Bistakoa da ekimen pribatua ez dela nahikoa sare sozioekonomikoa antolatzeko. Sektore publikoa ezinbestekoa da ekonomiako arlo desberdinak koordinatzeko eta dinamizatzeko. Horregatik hain garrantzitsua da egiazko sektore publiko indartsu, dinamiko, eraginkor eta zintzo bat sendotzea politika makroekonomikoak, politika sektorialak eta politika horizontalak planifikatu eta koordinatzeko. Sektore publiko hori buru izango da ekonomiaren birsorkuntza eta modernizazioa bideratzeko eta bere gainean planifikazio loteslea eta sektore pribatuarentzat planifikazio orientagarria ezartzeko. Dudarik gabe, Planifikazio parte hartzailearen ereduan, planifikazio hori gizarte zibileko eragile sozial desberdinekin eta ekimen pribatuarekin lankidetza estuan antolatzen da. Merkatua operatiboa denean eta ekimen pribatuak eta enpresa-ahaleginak komunitatearen mesedean jarduten duenean dinamika pribatu horiek estimulatuak izango dira. Sektore pribatuarentzat planifikazio orientagarria aipatzen denean baldintzatutako politika orokorreko eta sustapen publikorako neurriak hartzea eskatzen da. Bere helburua agente ekonomiko pribatuei eragitea da komunitateak finkatutako helburu sozialak betearazteko. Gizarte eta osasun zerbitzuen arloa aztertzen bada, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak gizarte eta osasun zerbitzuen atalean lankidetzan oinarritutako prozesuak bultzatzen ditu, bereziki erakunde publiko eta hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko enpresen artean gauzatzen direnak. Bide horrek koordinazio instituzionalaren iraulketa eskatzen du eta bide batez estatuaren funtzioa gizartearen aurrean birkokatzen da. Gizarte eta osasun zerbitzuen marko instituzionalaren eraldaketa sakon horrek akordio soziala zabaltzea ahalbideratzen du. Zentzu horretan estatuaren esku hartzea indartuta ateratzen da. Hori bai, gizarte eta osasun zerbitzuak ezin dira estatuaren eskuetan bakarrik utzi. Estatua ez da gai zenbait arazoei aurre egiteko eta horretarako Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak eragile sozialen esku hartze anitza bultzatzen du. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen eskutik gizarte eta osasun zerbitzuak estatua eta beste partaideen arteko koeraikuntza mekanismoaren bitartez antolatzen dira, gizarte zibileko erakundeak eta enpresak oinarri bezala hartuta. Testuinguru horretan, ekonomia sozialak beste aktoreek baino gaitasun handiago erakutsi dezake behar berriak identifikatzeko, arazoei erantzuteko, planteamendu berritzaileak asmatzeko eta tresna berriak martxan ipintzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatutako gizarte eta osasun zerbitzuetan ekonomia sozialak ekarpen garrantzitsua egin dezake estatuak lankidetzan eta sarean oinarritutako marko instituzionalak definitzeko garaian. Ez hori bakarrik, gainera antolaketa arloan aktore ekonomiko eta sozial guztiak baldintza berdinetan kokatzen dira. Estatua ere beste eragileen maila berdinean arituko da gizarte zerbitzuen ekoizpena eta gestioa antolatzen. Horregatik, lankidetzan oinarritutako gobernantza batek ondo funtzionatzeko aktore desberdinen arteko bitartekaritza espazioak garatzen ditu eta partaideen arteko koordinaketa konbentzimenduaren bitartez lantzen da, bereziki informazioaren trukaketa erabilita. Horrek aktoreen arteko konfiantza sendotzen du. Azken finean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza, gizarte eta osasun zerbitzuetan aplikatzeko, sostengua eta entrenamendua behar da, lehenbizi entzuten ikasteko eta gero gogoeta eta negoziazioa gauzatzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen lankidetzan oinarritutako gobernantzan diskurtsoa eta praktikaren arteko distantzia murriztea lortu behar da. Gainera gizarte zibileko arduradunen eta kargu politikoen artean ematen diren tentsioak gainditu egin behar dira. Hain zuzen ere, demokrazia parte-hartzailearen eta demokrazia ordezkatzailearen arteko kontraesanak leuntzea komeni da. Azken finean, lankidetza egonkorrenak iniziatiba elkarteetatik etortzen direnean ematen dira, kasu horietan, partaideen arteko barne oreka errespetatzen delako eta finantza-iturriak dibertsifikatuak direlako. Berrikuntza Sozial Eraldatzailea, gizarte eta osasun zerbitzuen arloan, lankidetzagobernantzaren inguruan zentratu da beste erregimenek baino gehiago erabiltzen duelako berrikuntza eta esperimentazioa, bereziki ahalmen handia duelako hurbilketa partekatuetan eta interes orokorreko proiektuetan aktore asko eta anitzak partaide izateko. Lankidetzagobernantza ez da hainbeste erregulazio publikoen desegite huts bat. Gehiago da desarauketa eta birrarauketaren konbinaketa bat. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatutako gizarte eta osasun zerbitzuen iraulketa bat egitea ez da enpresa erraza. Hala ere, ezinbestekoa dela esan dezakegu, erabiltzaileentzat kalitatea hobetzeko eta ekonomia sozial eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzat eraginkortasuna handitu eta jarduera esparruak zabaltzeko. Gizarte eta osasun zerbitzuetan Lankidetza-gobernantzaren esparrua handitzen bada konkurrentzia-gobernantzaren esparrua murriztu egingo da. Hala ere ezin da ahaztu zenbait gunetan bi gobernantza-forma horien hibridazioa ematen dela. Gobernantza-forma horien hibridazioa trantsizio fase bat izan daiteke lankidetza-gobernantzara iristeko. Laburbilduz, Berrikuntza Sozial Eraldatzailean erabiliko den gobernantzaren kontzeptuak arazo kolektiboak konpontzeko prozesuak azpimarratzen ditu eta gizarte zibila eta botere publikoaren arteko elkarrekintzari garrantzia ematen dio. Hain zuzen ere, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak hurrengo gakoak azpimarratzen ditu: (1) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak lankidetzan oinarritutako eredu publikoa garatzen du. Hau da, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza botere publikoan oinarritzen da. Ez hori bakarrik, baita ere Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza lankidetza motakoa da. Aldi berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak botere publikoaren esku hartze moduen aldaketari garrantzia ematen dio. Erregimen horretan lankidetza bat martxan ipintzen da botere publikoa eta bereziki sozietate zibileko aktoreen artean. Autoritate publikoen eginkizuna ez da indarrezko boterea erabiltzea. Gehiago da koordinazio eta sustatze lanak burutzea gizarte zibila eta botere publikoaren artean sortu diren lankidetza desberdinetan. Azken finean, lankidetza motako gobernantzak jakinduria kolektiboa sortzen du eta aktore desberdinen arteko logiken nahasketa dakar. Gainera, lankidetza ahalik eta simetrikoena da, aktore guztiek errekurtso eta indar antzekoa erabiliz. Gizarte zerbitzuen arloa aztertzen bada, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak gizarte zerbitzuen atalean lankidetzan oinarritutako gobernantza-prozesuak bultzatzen ditu, bereziki erakunde publiko eta hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko enpresen artean gauzatzen direnak. Bide horrek koordinazio instituzionalaren iraulketa dakar eta bide batez estatuaren funtzioa gizartearen aurrean birkokatzen du. Gizarte zerbitzuen marko instituzionalaren eraldaketa sakon horrek akordio soziala zabaltzea ahalbideratzen du. Zentzu horretan gizarte zerbitzuen arloan eredu publikoaren esku hartzea indartzen da antolaketa instituzionala areagotu eta dinamizazio bitartekoak gorpuzteko. Hori bai, gizarte zerbitzuak ezin dira eredu publikoaren eskuetan bakarrik utzi. Eredu publikoa ez da gai zenbait arazoei aurre egiteko. Horretarako Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak eragile sozialen esku hartze anitza bultzatzen du. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak bultzatutako gizarte zerbitzuen iraulketa bat egitea ez da enpresa erraza. Hala ere, ezinbestekoa da erabiltzaileentzat kalitatea hobetzeko eta ekonomia sozial eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzat eraginkortasuna handitu eta jarduera esparruak zabaltzeko. (2) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza, zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian, koerainkuntzan oinarritzen da. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak, zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian, koeraikuntzaren alde egingo du, gizarte zibileko, ekonomia sozialeko eta merkatuko aktoreekin erabakiak lankidetzan hartuz. Koeraikuntza ibilbidearen hasieran gauzatzen da, politika publikoa sortu eta diseinatzen den momentuan. Dudarik gabe, estatuak lankidetzan oinarritutako koeraikuntza martxan ipintzen duenean gizarte zibileko, ekonomia sozialeko eta merkatuko aktoreekin onura asko ekartzen ditu politika publikoaren esparru jakinetan. Koeraikuntza horrek interes orokorra bilatzen du eta aldi berean koeraikuntza neoliberaletik eta korporatibistatik aldendu egiten da. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzan estatuak politika publikoak koeraikitzen ditu gizarte zibileko eta merkatuko erakundeekin lankidetzan arituz. Horrek ez du esan nahi estatua koeraikuntzan parte hartzen duten beste aktoreen posizio berdin berdinean dagoela. Hau da, estatukoak ez diren beste aktoreekin hitz egin, iritziak elkartrukatu eta erabakiak hartuko ditu. Estatua gainetik egongo da baino aldi berean eurengandik gertu. Funtsean, estatuak, desadostasunak daudenean, gobernatu eta azken erabakiak hartzen ditu. Hau da, estatuak politika publikoak garatzen ditu lankidetza estuan enpresa eta gizarte zibileko aktoreekin. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak estatua eraldatu nahi du, iraulketa parte hartzailea gauzatuz. Hain zuzen ere estatuaren indarra dator ahalmen handia duelako gizartearen segmentu guztien errekurtsoak bildu ondoren helburu kolektiboak eta interes orokorra lortzeko. Zentzu berean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen eskutik gizarte zerbitzuak estatua eta beste partaideen arteko koeraikuntza mekanismoaren bitartez diseinatzen dira, gizarte zibileko erakundeak eta enpresak oinarri bezala hartuta. Ez hori bakarrik, gainera antolaketa arloan aktore ekonomiko eta sozial guztiak baldintza berdinetan kokatzen dira. Estatua ere beste eragileen maila berdinean aritzen da gizarte zerbitzuak diseinatzen. Horregatik, lankidetzan oinarritutako gobernantza batek ondo funtzionatzeko aktore desberdinen arteko bitartekaritza espazioak garatzen ditu eta partaideen arteko koordinaketa konbentzimenduaren bitartez lantzen da, bereziki informazioaren trukaketa erabilita. Horrek aktoreen arteko konfiantza sendotzen du. Azken finean, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza gizarte zerbitzuetan aplikatzeko sostengua eta entrenamendua behar da, lehenbizi entzuten ikasteko eta gero gogoeta eta negoziazioa gauzatzeko. (3) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza, zerbitzu publikoak emateko garaian, kudeaketa zuzenarekin batera, gizarte zibilarekin eta hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko eragileekin kontzertatutako koprodukzioan oinarritzen da. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzaren ikuspegitik, sistema publiko batek, baita ere gizarte zerbitzuen sistemak ere, publiko gisa, zerbitzu publikoak emateko garaian, zuzenean kudeatutako gutxieneko gune bat behar du. Erantzukizun publiko zuzena bermatu behar da erregulazioa, finantzaketa eta kontrola antolatzerakoan. Baita ere, zuzenean ekoizten da sistemaren plangintza eta koordinazioa. Gizarte zerbitzuen erabiltzaileei ere bermatu behar zaie kudeaketa zuzenaren bitartez, besteak beste, informazioa, balioztapena, orientazioa, bitartekaritza eta erreklamazio-sistema. Bestalde, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen koprodukzioak, zerbitzu publikoak ekoizterakoan, estatuaren eta aktore kolektiboen parte hartzea eskatzen du. Gainera, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen koprodukzioak, zerbitzu publikoak emateko garaian, norbanakoen eta aktore kolektibo horien eginkizuna azpimarratzen du. Hain zuzen ere, Koprodukzio eraldatzaile horrek parte hartze demokratikoa sustatzen du eta balio du sistema politikoa berritzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen koprodukzioaren helburua estatuaren eta politika publikoen demokratizazioa lortzea da. Zerbitzu publikoen eta politika publikoen antolamendua eraikitzen saiatzen da. Bertan, autoritate publikoek, zerbitzu publikoak ekoizteko garaian, estatukoak ez diren aktoreen ekarpenak bilatzen dituzte. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzan, estatua eta aktore kolektiboen arteko gizarte zerbitzuen koprodukzioa antolatzeko, bereziki kontzertazio sistema erabiltzen da. Lehenbizi administrazioak, koeraikuntzaren bitartez, gizarte zerbitzuen mapa osoa diseinatzen du. Ondoren, kanpoan ikusten da zein erakunde edo enpresa den gai zehaztutako gizarte zerbitzu horiek emateko. Kontzertazioaren bitartez kalitatezko zerbitzua bermatu nahi da, beharra duten herritar guztiei asistentzia ona eta homologatua eskainiz. Bestalde, eskaintza kontzertatua ondo arautu behar da zerbitzu kontzertatuetarako exijentziak eta egonkortasuna aldi berean egokitzeko. Gainera, politika publikoak ekoizteko garaian Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeen aldeko apustua egiten du. Hau da, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeek ahalmena dute gobernantza demokratikoa zabaltzeko eta sakontzeko. Gainera, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakunde horiek hobekien kokatuta daude parte hartze plural hori gauzatzeko. Hori bai, finantzaketa publiko egokia eta erregulazio aproposa bermatu behar da. (4) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideak positiboki diskriminatzen ditu. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza horrek aktore publiko eta pribatuen aniztasunaren presentzia eskatzen du, partikularki hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko aktoreena esku hartze kolektiboak lantzeko eta martxan ipintzeko. Ikuspegi horretatik, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeek eginkizun garrantzitsua eduki dezakete Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantza martxan ipintzeko garaian, hain zuzen ere, erakunde horiek gizalegezko konpromisoen eta gizarte-partaidetzaren espazioak direlako. Hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko aktoreek, bereziki maila lokalean, beste ezaugarri batzuen artean honako bi dituzte gobernantza eraldatzailearen aktore pribilegiatuak izateko. Alde batetik, elkartasunezko guneak osatzen dituzte borondatezko konpromisoetan eta elkarrekikotasunean oinarritutako ekimen kolektiboak burutzeko gai direlarik. Bestetik, berriz, erakunde horietako erabaki prozesuak hastapen eta prozedura demokratikoetan oinarritzen dira. Arrazoi horiengatik hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko erakundeak gizarte zibilaren mobilizaziorako eta ordezkaritzarako aktore klabeak dira. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak sustatuko duen gobernantzak, alde batetik, estatuaren esku hartzea baloratuko du eta bestetik, gizarte zibilaren eta bereziki hirugarren sektorea/ekonomia sozialaren ekarpenak aintzat hartuko ditu. Politika publikoen koeraikuntza eta koproduzio demokratikoak hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko aktoreen parte hartzearen aitorpena dakar. Gauza ez da hirugarren sektorea/ekonomia sozialari pribilegio-tratamendu bat ematea. Gehiago da, politika publikoak eta programak zehazten diren momentuan, hirugarren sektorea/ekonomia sozialari aukera ematea beste aktoreen artean bere ahotsa kontuan hartzeko. Helburua da gaur egun hirugarren sektorea/ekonomia sozialak politika publikoen aplikazioan jokatzen duen papera estatuaren tresna huts bezala gainditzea. Gizarte zerbitzuen arloan hirugarren sektorea/ekonomia sozialak beste aktoreek baino gaitasun handiago erakutsi dezake behar berriak identifikatzeko, arazoei erantzuteko, planteamendu berritzaileak asmatzeko eta tresna berriak martxan ipintzeko. Horregatik, Berrikuntza Sozial Eraldatzailean, gizarte zerbitzuak emateko garaian, hirugarren sektorea/ekonomia sozialak ekarpen garrantzitsua egin dezake estatuak lankidetzan eta sarean oinarritutako marko instituzionalak definitzeko eta zerbitzuak ekoizteko garaian. (5) Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzak kooperatibizazioa sustatzen du espazio publikoa zabaltzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak Kooperatibizazioaren esperientzia errealitate baliotsua bezala aitortzen du erantzukizun publikoa indartzeko. Eredu publiko soilarekin batera ekonomia sozialak eta bere barnean bereziki kooperatibismoak ekarpen estimagarria egiten dio izaera publikoari. Beti ere, kooperatibismo horrek kapitalismoaren logikatik kanpo dauden elementuak mantentzen baditu. Hau da, kooperatibismoak demokrazia ekonomikoa, kogestioa, kopartaidetza eta artikulazio ideologiko, politiko eta organiko alternatiboa bultzatzen badu, herri sektoreekin bat eginez. Zentzu horretan, kooperatibizazioa etorkizuneko eredu alternatiboa posible dela pentsatzeko edo frogatzeko elementu garrantzitsua izan daiteke. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen adiera horretatik tira eginez kooperatibismoak zeregin handia dauka desberdintasun ekonomiko eta sozialei irtenbideak bilatzeko eta bide horretatik beste garapen eredu bat eraikitzen laguntzeko. Maila lokalean, bizi-baldintzetan, enpleguan, lurraldean eta baita ere politika publikoetako plangintzetan eta inplementazioetan egitura-aldaketak eragiteko ahalmena eduki dezake. Horregatik, eraldaketan oinarritutako kooperatibismoa Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen kontzeptuaren parte bezala ikusten da. Kooperatibismo eraldatzaile horrek lortzen du merkatuaren esklusibotasuna apurtzea eta gizartearen garapenerako gobernantza partekatzea. Hala ere, Kooperatibizazio eraldatzaile hori ezin da dekretuz ezarri. Tokian tokiko eremu sozioekonomikoetan substratu egokia behar da. Kooperatibismo eraldatzailea aipatzea enpresa multzo eta elkarte eta esperientzia herrikoi eta komunitarioez hitz egitea da. Bertan ondasun eta zerbitzuen ekoizleek ekoizpen bitartekoen jabegoa dute edo prozesu ekonomiko globalaren beste osagarriren baten gestio kolektiboa burutzen dute. Hau da, bere jabegoan, funtzionamenduan eta gestioan parte hartzen dute. Baita ere ezinbestekoa da instituzioen laguntza egotea. Aldeko giroa dagoen gobernantza sistemetan errazagoa da gaur egun dauden hutsuneak eta mugak ezagutaraztea, aktore instituzionalek jokatu behar duten papera zehaztea eta azkenik, irtenbide berriak pentsatzea eta gauzatzea. Beste alde batetik, kooperatibismoaren barnean koordinazio espazioak sortzea beharrezkoa da informazioa trukatu, hausnarketak burutu eta ildo berriak zabaltzeko. Ezin da ahaztu ere partaideen heziketak duen garrantzia kooperatibismo eraldatzailearen baloreekiko atxikimendua indartzeko. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik gizarte zerbitzuen arloko gobernantzan ekonomia sozialaren barnean kooperatibismoak ahalmen ekonomiko ukaezina erakutsi dezake. Hain zuzen ere, kooperatibizazioak izaera estrategikoa dauka gizarte zerbitzuen diseinuan eta ekoizpenean ahalmen publikoa eta soziala zabaltzeko. Gainera, erantzukizun publiko horren zabalkundea gestio pribatuaren kontura egitea komeni da. Berrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzari buruzko hausnarketa teorikoa egin ondoren gero landa azterketa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuan aplikatu da Delphi metodoaren bitartez. Ikerketako emaitzak banan-banan aztertu baino lehen komeni da aurretik Gipuzkoako gizarte zerbitzuen egoera aurkeztea. Gipuzkoako gizarte zerbitzuen esparruaren gogoeta egiten denean ikusten den ezaugarririk nagusiena da zerbitzu horiek kontzertatutako antolaketa batean oinarritzen direla. Gipuzkoako lurraldera jaitsi aurretik esan daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuek eredu mistoa islatzen dutela. Alde batetik, Estatu Espainolaren esparruan 2006an mendekotasun legea onartu zen. Lege hori martxan jartzen da autonomia pertsonala sustatzeko eta dependentzia egoeran dauden pertsonak laguntzeko. Estatu Espainolak, beste administrazio publiko guztiekin batera, Lege horrekin bermatu egin nahi ditu gutxieneko eskubide batzuk bere lurralde osoan. Zerbitzu horiek emateko hirugarren sektorearen parte hartzea ere bertan jasota dago. Legeak Estatuko Administrazio Orokorraren aldetik gutxieneko berme bat plazaratzen badu ere gero autonomia-erkidego bakoitzari aukera ematen zaio babes hori osatzeko eta toki-administrazioekin partekatzeko. Ildo horretatik Estatuko mendekotasunaren legearekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoak gizarte zerbitzuen oinarri-lege orokor bat dauka gizarte zerbitzuen legea bezala ezagutzen dena. Lege hori 1987ko Estatuko Konstituzioaren babesean sortzen da, bertan Euskal Autonomia Erkidegoari gizarte-laguntzaren eskumen esklusiboa ematen zaiolako. Aurreko arautegi hori kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko gizarte zerbitzuen lege horrek errealitate berri bateri aurre egin nahi dio. Testuinguru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen sistema ongizate-estatuaren oinarrietako bat kontsideratzen da, biztanleria osoari zuzendutako ardura publikoa eta estaldura unibertsala azpimarratuz. Hala ere oraindik alde nabarmenak ikusten dira Europako Herrialde garatuenekin eta arau berri horren bitartez diferentziak gutxitu egin nahi dira behar berriak aurreikusiz eta tresna egokiak planifikatuz. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen lege hori titulu desberdinetan banatzen da baino hemen bereziki bosgarren titulua aztertuko da bertan finkatzen direlako aukera desberdinak hirugarren sektoreak eta ekonomia sozialak gizarte zerbitzuen probisioan parte hartzeko. Bosgarren titulu horretan ekimen pribatuaren esku-hartzea jorratzen da. Bertako I. kapituluan ekimen pribatuaren esku hartzea erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuetan nola antolatzen den aztertzen da. Horretarako, lehenbizi zerbitzu eta zentroak baimendu eta homologatu egin behar dira. Ondoren, ekimen pribatuaren parte hartzea gizarte zerbitzuen sisteman finkatuko da eta hori burutzeko zuzeneko kudeaketa, zeharkako kudeaketa eta hitzarmenak irabazi asmorik gabeko erakundeekin erabiliko dira. Era berean, kapitulu horretan diskriminazio positiboko neurriak kontuan hartuko dira irabazi asmorik gabeko erakundeentzat, beti ere antzeko baldintzak betetzen dituztenean. Lankidetzako esparru-hitzarmenei dagokionez, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartutako zerbitzuak kudeatzeko hitzarmenak egin daitezke irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeekin. Gainera, katalogoko zerbitzuak kudeatzeko kontratuak esleitzeko prozeduretan klausula sozialak, diskriminazio positiboko neurriak eta kontrataziorako beste irizpide batzuk erabiliko dira. Hori dela eta, kontratuak finkatzeko garaian lehentasuna emango zaie irabazi asmorik gabeko erakundeei, beti ere eraginkortasuneko, kalitateko eta kostuko antzeko baldintzak betetzen badituzte. Bosgarren titulu horren II. Kapituluan berriz, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimenari babes publikoa emango zaio Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta ez dauden prestazio eta zerbitzuak garatzeko eta gizarte zerbitzuen eremuko beste jarduera batzuk egiteko garaian. II. kapitulu horrekin jarraituz irabazi asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortuak izan daitezke, erregelamenduan finkatutako baldintzak betetzen badituzte. Eusko Jaurlaritzako gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen sailari egokituko zaio gizarte-interesekotzat izendatzea eta izaera hori aitortu ondoren lehentasuna izango dute diru-laguntzak eta laguntzak jasotzerakoan, beti ere haien jardueretan eraginkortasuna eta kalitatea egiaztatzen badute. Bosgarren titulu hori amaitzeko legeak elkar laguntzako eta gizarte-boluntariotzako antolakundeen aldeko hautua egiten du. Hau dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko gizarte zerbitzuen legearen aplikazioaren ondorioz gutxieneko garapen bat lortu da eremu publikoan eta esparru sozialean. Horregatik, Espainiar estatu mailan gizarte zerbitzuetan, merkatuak eta familiak agintzen badu ere, Euskal Autonomia Erkidegoan esku hartze publikoak eta sare sozialek pisu handiagoa hartzen dute merkatuaren eta familiaren eragina asko gutxituz. Alde batetik, hirugarren sektore sendo baten presentzia nabaria da eta bestetik, zerbitzu publikoaren iraunkortasunaren inguruko eztabaidak agertzen dira. Hirugarren sektoreak, sektore publikoaren esku hartzearen aurretik hor zegoela ikusita, zerbitzua emateko garaian zenbait abantaila ditu ezagutza eta kualifikazio maila handia duelako. Hori dela eta, eredu mistoaren abantaila logikazko funtzioaren araberako banaketa batean oinarritzen da. Elkarte bakoitza espezializatuko da hobekien egiten dakien horretan. Hala ere, eredu misto horrek zenbait arazo ekartzen dio sektore publikoari, bereziki, zeharkako kudeaketak sektore publikoaren ahalmena eta kontrola ahuldu egiten duelako. Kontuan hartu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko ereduan Administrazioa dela zerbitzuen funtsezko arduraduna. Dena dela, eredu misto hori ez da berdin aplikatzen Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historiko desberdinetan. Arabako probintzian gizarte zerbitzuetan sektore publikoaren esku hartzea nagusitu egiten da. Bizkaian berriz, sektore pribatuak eta hirugarren sektoreak pisu nabarmena dute eta azkenik Gipuzkoan kontzertatutako antolaketa batean oinarritzen da eta bertan, batzuetan, esku hartze publikoa zuzenean gauzatzen da eta beste batzuetan merkataritza sektorearen eta hirugarren sektorearen bitartez burutzen da. Gipuzkoako gizarte zerbitzuen kokapen orokorra egin ondoren landa azterketa bat burutu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko arduradunekin. Bertan Delphi azterketa bat egin da ikertzeko ea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamenduak ikerketa honetan garatu dugun Berrikuntza Sozial Eraldatzailea aplikatzen duen gizarte zerbitzuak antolatzeko garaian. Galdetegia gai teknikoetan baino gehiago gizarte zerbitzuetako departamentuko arduradunen arrazoi ideologikoetan zentratu da. Hau da, azterlanaren muina da ea departamenduko arduradunek, zailtasun tekniko, juridiko eta politikoen gainetik, gizarte zerbitzuak antolatzeko momentuan Berrikuntza Sozial Eraldatzailea erabiltzen duten. Ikerketa honetan garatu dugun Berrikuntza Sozial Eraldatzailea Gipuzkoako gizarte zerbitzuetan aplikatzen den ikusteko kontuan hartu dira bost azpi-hipotesietan zehaztu diren aldagaiak: i) Gizarte politikako departamentuak gizarte zerbitzu publikoak antolatzeko garaian lankidetzan oinarritutako eredu publikoaren garapena; ii) Gizarte politikako departamentua, gizarte zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian, koeraikuntzan oinarritzen den hirugarren sektorea/ekonomia soziala aintzakotzat hartuz; iii) Gizarte politikako departamentuak, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, kudeaketa zuzenarekin batera kontzertatutako koprodukzioa erabiltzen duen hirugarren sektorea/ekonomia soziala aintzakotzat hartuz; iv) Gizarte politikako departamentuak, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideak positiboki diskriminatzen dituen eta azkenik v) Gizarte politikako departamentuak, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, kooperatibizazioa sustatzen duen espazio publikoa zabaltzeko. Hasteko, ikertu nahi izan da Gizarte Politikako departamentuak gizarte zerbitzu publikoak antolatzeko garaian lankidetzan oinarritutako eredu publikoa garatu duen. Horretarako adituei galdetu zaie zein den eredu egokiena gizarte zerbitzuak emateko. Bertan atera den ondorio nagusia da Gipuzkoan gizarte zerbitzuak emateko gehiengo osoa eredu pribatu soilaren kontra agertzen dela. Honekin batera aipatzekoa da adituen gehiengoa eredu publiko soilaren alde dagoela, baina beti ere, gaur egungo errealitatetik abiatuta, atea irekitzen zaio eredu kontzertatuari. Iritzi nagusia da eredua erantzukizun publikoan oinarritu behar dela. Baina gero ez dago adostasunik erantzukizun publiko hori nola gauzatu behar den aztertzeko garaian. Batzuk eredu publiko soila lehenesten dute. Beste batzuk, berriz, eredu misto publiko-kontzertatuaren aldekoak dira. Azken jarrera hori dutenen artean batzuk hirugarren sektorearen eta elkarteen balio erantsiari edo irabazi asmorik gabeko erakundeen kudeaketa sozialari lehentasuna ematen diote. Aipatzekoa da ere zenbait ekarpenek aipatzen dutela eredu motak soilik ez duela bermatzen zerbitzuaren kalitatea. Adituen taldea politiko eta teknikoen artean bereizten bada, politikoek eta teknikoek iritzi nahiko antzekoa dute eredu pribatu soilaren aurka. Hausnarketa bateratu horretatik abiatu eta gero politiko eta teknikoen arteko diferentziak handitu egiten dira eredu publiko eta kontzertatuari buruz hitz egiten hasten direnean. Alde batetik, politikoak eredu publikoaren defendatzaile sutsuak dira. Teknikoen kasuan, berriz, gutxiengoak egiten du eredu publiko soilaren alde. Eta bestetik, eredu kontzertatuari dagokionez, politikoek kontrako jarrera hartzen dute eta teknikoek aldekoa. Bestalde, politikoek nabarmendu nahi dute teknikoek eredu publikoaren aldeko jarrera hobetu egin dutela legealdian zehar, bereziki kudeaketa pribatuak edo kontzertatuak arazoak ematen dituen esparruetan. Aldi berean, politikoen iritziz ikerketa honetan ez da aukerarik eman eredu publiko, kontzertatu eta pribatu soilen arteko ereduak hautatzeko eta horrek baldintzatu egin du erdibideko ereduen aldeko posizionamenduak agertzea. Teknikoek ere azpimarratzen dute gaur egungo Gipuzkoako gizarte zerbitzuen egoera aztertzeko momentuan kontuan hartu behar dela, alde batetik, historian zehar zerbitzu hauek mugimendu asoziatibo indartsu batetik sortu direla eta bestetik, sektore bakoitzak, garapen historiko baten ondorioz, bere eredu propioa eraiki duela. Ibilbide historiko horren ondorioz Gipuzkoan eredu kontzertatua jaun eta jabe bada ere teknikoek argi dute zerbitzuaren azken ardura publikoa izan behar duela. Baita ere, teknikoentzat eredu pururik ez dago. Zaintza eredua eredu mistoa da. Horregatik nahasketa bat bilatu behar da, ardura batzuk publikoak izan behar dute eta beste batzuk hitzartu edo kontratatu egin behar dira. Gainera, teknikoentzat nabarmena da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu horrek eredu publikoaren aldeko apustu politiko bat egin duela. Hala ere, nahiz eta politikoek dena publiko bihurtu behar dela esaten duten gero praktikan zailtasun handiak edukiko dituzte helburu hori betetzen joateko. Epe motzera kontratuak edo konkurtsoak kudeatuko dituzte baino hori ez da kudeaketa zuzena. Behar bada, izan daiteke apustu politiko bat oso epe luzera. Horregatik, teknikoentzat publikoa izatearen erabakia ez da soilik ideologikoa. Praktikan beste muga asko gainditu behar dira erabaki ideologiko hori gauzatzeko. Adibidez, bete behar den legediak asko baldintzatzen du. Politikoek ere nabarmendu nahi dute azken hamarkadetan zerbitzuak eredu publikotik atera egin direla, bereziki azpikontratazioaren bitartez eta teknikariek beti bizi izan dutela kanporatzeko ohitura hori. Aldi berean politikoek uste dute azken hiru urte hauetan bitarteko asko jarri dituztela kontrol publiko hori hobetzeko eta gaur egun lege-eremuaren sabaia ukitzen ari direla. Horrek esan nahi du arlo honetan egin daitekeen lana amaitzen ari dela. Politikoek, bestalde, zalantzak dituzte eredu kontzertatuari buruz. Kasu batzuetan eredu kontzertatuak emaitza positiboak eman ditu eta beste batzuetan ez. Gainera, politikoentzat kontzertazioaren ohitura horrek lan baldintza oso prekarioak ekarri ditu sektorera eta ikuspuntu hori barneratzea ez da erraza izan departamentuan. Zerbitzuak gauzatu dira baino langileen lan baldintza kaskarren kontura. Bestalde, politikoentzat ez da berdina kontzertazio bat egitea ekonomia sozialeko erakunde batekin edo enpresa kapitalista batekin. Bestalde, politikoen eztabaidak ez du hemen gelditu nahi. Urrunago joan nahi du. Zalantzan jarri nahi ditu gaur egungo eredu publikoa eta eredu kontzertatua. Ez hori bakarrik, politikoek "publiko" terminoa ezbaian dagoela diote eta ondorioz definizio berriak sortzen ari direla bai eskuinetik eta baita ere ezkerretik. Eztabaida horren barruan, departamentuko politikoek Kabia erakunde autonomoa sortzea erabaki dute gizarte zerbitzuak emateko garaian kontrol publikoa handitu eta zuzenean kudeatzeko. Politikoentzat eztabaida horretan garrantzitsua da zehaztea ere nola ulertzen den eredu publikoa, hau da, estatuaren esku hartze handiagoa bultzatzen duena edo baita ere zaintzaren auto-eraketaren atzetik dagoena. Gainera ezbaian ipini beharko lirateke kogestiorako eta irabazi asmorik gabeko erakundeak izateko gaur egun eskatzen diren baldintzak, betetzeko oso errazak dira eta edozein sartu daiteke. Bestalde, politiko batzuen iritziz "Kontrol publikoari" buruz baino gehiago "kontrol demokratikoari" edo "kontrol sozialari" buruz hitz egin beharko zen. Politikoentzat kontrol soziala agian ez da nahikoa erantzukizun publikoa praktikan ipintzeko. Oraindik gizartea ez dago prestatua herritar bezala kontrol hori bermatzeko. Harreman publiko pribatuak birplanteatzea litzateke erronka, oraingo publikoa eta oraingo kontzertazioa gaindituz. Ikerkuntzaren bigarren hausnarketa izan da ikustea ea Gizarte Politikako Departamentua, gizarte zerbitzu publikoak diseinatzeko garaian, koeraikuntzan oinarritzen den hirugarren sektorea/ekonomia soziala aintzakotzat hartuz. Gipuzkoako gizarte zerbitzu publikoen diseinua antolatzeko garaian jarrera kontsultiboa atera da garaile. Prozesu hori eman da erabaki partekatua bultzatzen duten guztiek argi ikusten dutelako kasu horretan azken hitza administrazioaren eskuetan egon behar duela. Alde batetik, adituen ia erdiek ondo ikusten dute Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren sektorea eta beste eragile sozialak aintzakotzat hartzea era kontsultiboan bakarrik. Eta bestetik, esan daiteke adituen erdiak baino gehiago erabakiak hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta beste eragile sozialekin modu partekatuan hartzeko prest daudela, beti ere argi utzita azken hitza Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan dagoela. Baita ere, argi gelditzen da adituen gehiengo osoarentzat ez dagoela ondo ikusia Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta beste eragile sozialak aintzakotzat hartzea era informatiboan bakarrik. Jasotako iritzien artean aipatu behar da ere hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta beste eragile sozialekiko mesfidantza puntu bat agertzen dela. Nahiz eta eragile sozialen parte hartzea ezinbestekoa kontsideratzen den, gero praktikan kontu handiz ibili behar da tartean interes pribatu asko daudelako. Politikoen eta teknikoen posizioak bakoitza bere aldetik aztertzen badira zenbait ñabardura atera daitezke. Politikariak erabakiak hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta beste eragile sozialekin modu partekatuan hartzearen alde lerrokatzen dira eta teknikoek, berriz, nahiago dute hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta beste eragile sozialak era kontsultiboan bakarrik hartzea. Hori bai, bi eremuetan adostasun osoa dago beti azken hitza Administrazioarena izan behar duela. Zehaztasunetan sartuz gero teknikoek argi ikusten dute eredu kontsultiboaren aldeko apustua egin behar dela. Hain zuzen ere, teknikoen ustez, informazio asko dago sektorean Administraziotik kanpo eta informazio hori jasota eta prozesatuta Administrazioak erabakiak hartu behar ditu. Gainera teknikoak jakitun dira praktikan sektoreko eragileekin behar dena baino gutxiago konpartitzen direla ikuspegiak arloa antolatzeko garaian. Udalekin ere ez da behar den bezalako lana egiten. Politikoen artean hausnarketa desberdinak atera dira eredu publikoa eta gestio partekatuaren arteko ikuspegietan. Politiko batzuk azpimarratu dute, nahiz eta eredu partekatuaren aldeko apustua egin, logikoa dela eredu kontsultiboa ateratzea garaile, hain zuzen ere, interes orokorra atera behar delako irabazle. Gainera, horientzat denbora faktore garrantzitsua da eredu kontsultiboa indartuta ateratzeko. Beste politiko batzuk argitu nahi dute "publiko" hitzak administrazio sektorea bakarrik hartzen duen edo kontzeptu askoz zabalagoa den gizarte bateko herritarrak eta gizarte-eragileak bertan sartuz. Gainera politiko baten batek ere eredu publikoa ulertzen du herri ardura baten erantzule eta horregatik eredu publiko hori argi eta garbi bultzatzen bada ez da erabakia partekatu behar sektoreko gizarte-eragileekin. Politikoentzat eztabaida honen gakoa izan daiteke erantzukizun publikoa eta kudeaketa publikoaren artean desberdintzea. Bi esparru horiek ondo desberdintzen badira gero errazagoa izango da eragile sozial desberdinekin eredu partekatua aplikatzea, beti ere sektoreko eragileekin ikuspegi orokorretan sintonia politikoa badago. Bestela ezinezkoa izango litzateke. Hirugarren multzoan Gizarte Politikako Departamentuak, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, kudeaketa zuzenarekin batera kontzertatutako koprodukzioa erabiltzen duen aztertu da hirugarren sektorea/ekonomia soziala aintzakotzat hartuz. Ikusi denez, gizarte zerbitzuak emateko garaian departamentuko adituek zehaztugabetasun handia erakutsi dute. Ez dute jarrera argi bat azaldu gizarte zerbitzuak emateko tresna juridiko desberdinen inguruan. Hain zuzen ere adituen erdiek baino gehiagok ez dute posizio argirik hartu kontzertazioa, kontratazioa eta hitzarmenaren inguruan. Adituek argudiatu dute formatu perfekturik ez dagoela eta askotan zerbitzu jakin baten izaerak eta momentuko egoera zehatzak baldintzatu egiten duela kontzertazioa, kontratazioa edo hitzarmena aukeratzea. Baita ere, adituren batek azpimarratu du harreman juridikoaren formatuak baino garrantzi gehiago daukala helburuak eta zerbitzu katalogoa ondo finkatzea. Politikoen eta teknikoen iritziak bakoitzak bere aldetik aztertzen direnean ere antzeko emaitzetara iristen dira. Hau da, gizarte zerbitzuak emateko garaian politikoek eta teknikoek ez dute ikuspegi argi bat kontzertazioa, kontratazioa eta hitzarmenari buruz. Nahiz eta politiko eta teknikoen artean iritzi finko bat ez eduki zerbitzua emateko hiru ereduen artean teknikoek azpimarratzen dute azken urte hauetan hitzarmenaren aplikazioak arazoak eman dituela. Bereziki administrazio txarraren ondorioz hitzartutako erakundean galerak sortzen direnean eta gero oso zaila delako egoera hori gestionatzea. Gainera, hitzarmenak, definizioz (nik erakunde bezala nire kabuz sortutako zerbitzuak kudeatzen ditut eta zu Administrazioa diruz laguntzen didazu ) talka egiten du administrazio publiko baten zereginarekin (Administrazioak zerbitzuen beharrak ondo finkatzea eta gero ikustea nor dagoen kanpoan prestatuta zerbitzu horiek emateko). Orduan, hitzarmenaren bidez kudeatzea ez da zuzena. Horregatik, teknikoentzat administrazio baten zereginak betetzeko eredurik egokiena kontzertazioa izango litzateke. Administrazioak definitzen du nahi duen mapa eta gero begiratzen du kanpoan zein den gai zehaztutako zerbitzu horiek emateko. Hala ere, Teknikoen esanetan kontzertazioaren eredu hori, hirugarren sektoreko entitateen presioagatik, ez da oraindik garatu. Dena dela, oso mesedegarria izango litzateke kontzertazioaren dekretua onartzea. Kontzertazio eredu hori era orokorrean ezagutzen da baino oraindik ez dakite praktikan nola funtzionatuko duen. Momentu horretan kontratua eta hitzarmena daude martxan eta teknikoak kontratuaren aldekoak dira hitzarmenak arazo asko ematen dielako. Gainera, teknikoen ustez, kontratuan Administrazioaren posizioa sendoagoa da. Hitzarmenean, berriz, bi aldeek indar bera dute. Foru Ogasunak esaten du zerbitzuak kontratu bidez egin behar direla, baino gero ez dago kontratu sistema espezifikorik gizarte zerbitzuentzat eta orduan hitzarmenaren bidez egiten dira, askotan zentzurik ez duenean. Bestalde, teknikoek diote gero eta zerbitzuak espezializatuagoak direla eta gero eta gehiago kostatzen dela hornitzaile egokiak aurkitzea, bereziki gaur egun Administrazioa sektorearen aurretik doalako. Lehen, erakundeak administrazioaren aurretik joaten ziren eta Administrazioa atzetik etortzen zen euren egitasmoak finantzatzera. Orain berriz, administrazioak aurre hartu die eta askotan kostatzen zaio hornitzaile egokiak aurkitzea zerbitzu espezializatu horiek emateko. Politiko batzuen aldetik ezagupen falta ikusten da hiru tipologien artean benetako iritzia plazaratzeko. Bestalde, politikoen ustez, hitzarmena eta kontratazioaren arteko aukeraketak alde politikoa eta teknikoa du. Kontratuak berdintasun handiagoa bermatzen du baina hitzarmenak azkartasuna ematen dio Administrazioari. Gainera, politikoentzat, hitzarmenak gehiago erabiltzen dira elkarteekin eta kontratuak gehiago enpresekin. Politikoentzat helburu nagusia da aukeratzea erantzukizun publikoa eta kontrola bermatzen duen eredua. Politikoentzat, kalitatea bermatu behar bada, kontratua izan daiteke eredurik egokiena prozedura publikoa delako eta konpetentziaren bitartez eskaintza onenari emateko aukera dagoelako. Baina beti ere, lehiaketa horretan neurri batzuk hartzen badira, besteak beste, klausula sozialak aplikatuz eta eskaintza ekonomikoa eta teknikoa ondo baloratzeko bitartekoak jarriz. Bestetik, berriz, Administrazioak begi onez ikusten duen entitate zehatz bat bultzatu nahi badu, dinamika konkretu bat, gauzak egiteko modu bat, orduan, agian, hitzarmenak edo kontzertazioak ematen dio aukera gehiago. Kasu honetan ere neurriak hartuz erantzukizun publikoa eta kalitatea lortzeko. Horregatik, politikoen hausnarketa honetan, eredu zehatzari baino gehiago garrantzia eman behar zaio ipintzen diren kontrolei eta betebeharrei erantzukizun publikoa eta kalitatea bermatzeko. Laugarren arloan berriz, Gizarte Politikako Departamentuak, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideak positiboki diskriminatzen dituen aztertu da. Adituen aldetik jarrera argia agertu da zerbitzu publikoak emateko unean hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideak positiboki diskriminatzearen alde. Bestalde, adituen gehiengo zabala, hirugarren sektorea/ekonomia soziala eta kooperatibak positiboki diskriminatzeko, klausula sozialen aldekoa da. Gainera, adituen gehiengoa hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideen artean bereziki kooperatibak diskriminatzearen alde dago. Hala ere iritzi desberdinak jasotzeko momentuan errepikatu den ideia bat da kooperatibaren izaera juridikoak ez duela berez bermatzen zerbitzuaren edukia, kalitatea eta izaera demokratikoa. Hau da, aditu batzuen ustez, izaera juridikoa baino lehen begiratu behar dela ea zerbitzua eta kalitatea egokia den. Hain zuzen ere, pentsatzen dutelako kooperatiba izateak ez duela ziurtatzen izaera soziala, gaitasun teknikoa, oinarri etikoa edo antolaketa demokratikoa. Bestalde, badaude Iritzi batzuk irabazi asmorik gabeko erakundeak lehenetsi behar direla azpimarratzen dutenak, kooperatiba izan edo ez izan. Politikoen eta teknikoen arteko iritziak kontuan hartzen badira klausula sozialen aldeko jarrera aztertzerakoan antzekotasun handia ematen da bi esparruetan. Politikoen %87 eta teknikoen %80 klausula sozialen alde agertzen dira, aditu guztien ehunekoen inguruan mantenduz. Bestalde, hirugarren sektorea/ekonomia sozialeko partaideen artean bereziki kooperatibak diskriminatu behar direla aipatzerakoan politikoen %75ek aldeko jarrera dute. Teknikoek, berriz, ez dute hain argi ikusten eta aldeko jarrera %40ra jaisten da. Era berean, politikoek eta teknikoek azpimarratzen dute kooperatiben izaera juridikoak ez duela bermatzen enpresaren izaera soziala. Aipatu den moduan teknikoek klausula sozialen aldeko jarrera dute. Dena dela eztabaida nagusia da zer nolako klausula sozialak ipini behar diren eta zer nolako pisua eduki behar duten klausula sozial horiek puntuazio osoan. Teknikoentzat gaia kudeatzea zaila da. Departamentuan saiatu dira klausula sozialak garatzen. Hain zuzen ere Foru Aldundiak arau bat atera du. Bertan aipatzen da konkurtso guztietan gutxieneko %10 klausula sozialetara dedikatu behar dela. Gainera, Gizarte Politikako Departamentuak 2014an atera dituen konkurtso guztietan klausula sozialak aplikatu ditu, zehazki, berdintasun plana (%5) eta euskara plana (%5) edukitzea kontuan hartu ditu. Hau izan da abiapuntuko planteamendua. Hemendik aurrera aztertu beharko da ea klausula sozialei puntuazio gehiago edo gutxiago eman behar zaien. Teknikoentzat, kooperatiba izateagatik ez luke puntu gehiago jaso behar. Tekniko baten lana ez da figura juridiko bat bultzatzea. Kooperatibak besteak bezalako enpresak dira eta azkenean eskaintza egokiena egiten duenari ematen zaio konkurtsoa. Departamentua eroslea da eta ez gizarte eraldatzailea. Teknikoentzat logikoagoa da klausula sozial horiekin berdintasuna, euskara edo kolektibo zehatzak bultzatzea (emakumeak, etorkinak, bazterketa jasaten duten pertsonak) eta ez kooperatibak bezalako enpresak. Gainera teknikoen iritziz, politikoek kudeaketa zuzenaren alde egin duten apustuarekin, kooperatibak laguntzeko erakusten ari diren jarrera kontraesankorra da. Hala ere, teknikoek aipatzen dute puntuaketa ipintzeko garaian kopuru zehatz batzuk daudela finkatuta eta horrek baldintzatu dezakeela klausula sozial horien pisua eta garapena. Hasteko, Departamentuan %50 dedikatzen da eskaintza ekonomikoari. Gero gelditzen den %50etik %10 klausula sozialentzat erabiltzen bada eta beste %10 zentroetako mantenu planetarako orduan eskaintza teknikoarentzat %30 bakarrik geldituko da eta azken kantitate hori oso txikia izan daiteke prezio oso merkeak eskaintzen dituzten enpresak kanpoan uzteko. Azken finean, teknikoentzat klausula sozialekin enpresa kooperatiba soilak bultzatu baino ekimen soziala orokorrean eta gertutasuna adierazten duten enpresak bultzatu beharko lirateke. Zerbitzua definitzeko eta emateko garaian bezeroa gero eta gertuago edukitzen bada eta gero eta konpromiso handiagoa erakusten badu orduan eta kalitate handiagoa emateko gai izango da. Enpresa horiek gero eta gertuago sentituko dira Administrazioarengandik eta oso ondo ezagutuko dute zein den Departamentuaren filosofia eta orduan konkurtso bat ateratzen denean gai izango dira irabazteko. Politikoek azpimarratzen dute Foru Arau Berrian zuzenean ezin dela diskriminatu enpresaren figura juridikoaren arabera baino bai zeharka, besteak beste langileen parte hartzea enpresan, hurbiltasuna edo berdintasuna kontuan hartuz. Klabea izan daiteke proposamenaren "kalitate sozialari" heltzea. Amaitzeko, bosgarren eta azken gogoetan, Gizarte Politikako Departamentuak, gizarte zerbitzu publikoak emateko garaian, kooperatibizazioa sustatzen duen espazio publikoa zabaltzeko ikertu da. Arlo honetan adituen artean zalantza asko eta iritzi kontrajarriak daudela esan daiteke. Laburbilduz azpimarratu behar da adituek ez daukatela argi gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa helburu integral bat izan daitekeenik. Baino bestalde ere, argi gelditu da kooperatibizazioa ezin dela erabili gizarte zerbitzu publikoen tokian tokiko adabaki moduan. Hala ere, adituen gehiengoek kooperatibizazioa aukera bat bezala ikusten dute. Ikerketaren arabera gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioari buruz iritzi kontrajarriak daude. Aditu batzuentzat, gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa espazio publikoa zabaltzeko bide bat da eta beste batzuentzat ez. Galdera beste era batetara eginda ere emaitzak errepikatu egiten dira. Batzuentzat gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa erantzukizuna pribatizatzen joateko bide bat da eta beste batzuentzat ez. Gainera, adituen herenak ez du posiziorik hartzen. Bestalde adituen herenak bakarrik ikusten du kooperatibizazioa helburu integral bat bezala. Era berean, adituen %16ak bakarrik uste du gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa aldi baterako helburua dela publifikazio integrala berreskuratu arte. Gainera, adituen % 16ek ikusten dute gizarte zerbitzu publikoen kooperatibizazioa arazo puntualei bakarrik aurre egiteko tresna bezala. Aldiz, %69k kooperatibizazioa baztertu ezinezko aukera bat bezala ikusten dute. Azkenik, Kooperatiba mota desberdinak aukeratzeko garaian nota hoberena "Gizartearen Intereserako Kooperatibak" ateratzen du (3,91). Gero, "Kooperatiba Mistoak"(3,33). Atzetik, "Onura Publikoko Kooperatiba"(3,18) dator. Eta azkenik, Kooperatiba Arrunta (2,17). Politikoen eta teknikoen iritziak bakoitzak bere aldetik aztertzen direnean ere antzeko emaitza orokorrak lortzen dira. Hori bai, iritzi horiek banan bana aztertuta ñabardura desberdinak ateratzen dira. Teknikoentzat kooperatibizazio prozesu batek ez luke izaera publikoa indartuko. Hau da, kanpoko enpresa batek ematen badu zerbitzua ez da publikoa izango. Erantzukizuna publikoa izango da baino hornikuntza pribatua. Gero beste gauza bat da nahiago izatea hornikuntza hori emateko irabazi asmorik gabeko enpresa bat, kooperatiba bat edo gertutasuna adierazten duen enpresa bat enpresa kapitalista arrunt bat baino. Azken finean orokorrean teknikoentzat kooperatibizazioa pribatizazio prozesu bat da. Are gehiago, kooperatiba edo sektorean azpitik sortutako elkarte baten artean elkartea aukeratuko lukete denboran zehar behar sozial batetik sortu delako. Tekniko batzuk apustua egiten dute zerbitzua zuzenean emateko. Gero horrek ere baditu bere alde negatiboak ere bai. Alde batetik, zerbitzua zuzenki emateko egitura egokiak edukitzea eskatzen du behar den ahalmen guztia edukitzeko, behar den balio erantsia sortzeko. Eta bestetik, langileak "funtzionario" bihurtzeko arriskua dago. Teknikoen ustez gaur egundo Diputazioak ez du kooperatibaren aldeko apustua egiten. Hain zuzen ere politikoek epe luzera prestazio zuzenaren aldeko apustua egin dutelako. Dena dela eurentzat prestazio zuzenaren aldeko apustu hori gaur egungo eredutik oso urruti dago eta Kabia Erakunde Autonomoarekin hasi da zehazten. Hala ere, teknikoen ikuspegitik, prestazio zuzenaren aldeko benetako apustua egiteko ibilbide argi bat finkatu ondoren egitura eta ekipo funtzional egokiak izendatu behar dira. Bestela, teorian egin nahi den apustu ideologiko hori gero praktikan ez da gauzatuko. Politikoen artean, berriz, kooperatibizazioa urrats bat den eredu publiko edo eredu pribatuaren alde planteatu denean ez dira erantzun argiak jaso. Iritzi desberdinak eman dira hausnarketa anitzak eginez. Politiko batzuk azpimarratu dute kooperatibizazioa transizio momentu baterako elementu interesgarria izan daitekeela beti ere helburua sistema publiko integrala eraikitzea izanik. Beste batzuk azpimarratu dute publiko-pribatu eztabaida hori gainditu egin beharko litzatekeela azentua izaera sozialean jarriz. Baita ere hausnartu da batzuetan kooperatibak erabiltzen direla lan baldintzak kolokan jartzeko eta aldi berean bake soziala bermatzeko. Politikoek ere azpimarratzen dute bere garaian egon zen kultura kooperatiboa gaur egun nahiko ahul dagoela eta hasieratik ez bada kooperatibizazioa oso argi ikusten gero kultura falta horrek ez ditu gauzak errazten. Gainera, politikoek nabarmendu nahi dute kooperatibizazioa ezin dela dekretuz lortu. Kontzientziazio prozesu bat eman behar da kooperatibistak sortzeko eta ondoren kooperatibak eraikitzeko. Kooperatiba dimentsio txikiak eta adin aldetik kooperatibistak gazteak izateak lagundu egiten du kooperatiba-izpiritua zabaltzen. Administrazioaren jarraipenak eta laguntzak bultza dezake kooperatibak sortzera. Beti ere gainditu egin beharko da lehiakortasunaren aldeko diskurtsoa lankidetza parametroetan lan egiteko. Kooperatiba mota desberdinen artean politikoek mistoaren aldeko apustua egiten dute eta teknikoek berriz, kooperatiba mistoa azken postuan jartzen dute. Beste aukera guztiek ordena berdinean sailkatzen dituzte, hots, Gizarte Ekimeneko Kooperatiba, Onura Publikokoa eta Arrunta. Politikoentzat eztabaida nagusia da noren kontura zabaldu nahi den kooperatibizazioa, gestio zuzenaren kontura edo ekimen pribatuaren kontura. Zentzu horretan, politikoentzat kooperatiben zabalkundeak ezin du gestio zuzena oztopatu. Horregatik, egoitza eta eguneko zentroetan kudeaketa zuzena zabaltzeko aukera bakarra 16 udal egoitza bereganatzea izan da eta testuinguru horretan ez da ikusi GSR Kooperatiba sartzea. Gainera, kooperatiba bat sartzea ulertu zitekeen ezkutuko pribatizazio bat ematea bezala. Politikoen ustetan beste esparru batzuetan, berriz, kudeaketa zuzena burutzeko paradarik ez dagoen tokian, aukera errealak daude kooperatibizazio prozesuak burutzeko, beti ere langileen lan kontratu desberdinen arteko tentsioak gainditzeko gai badira. Politikoek erantzukizun publikoari ematen diote lehentasun osoa. Eta irizpide orokor horren 7.1.19.1 Grafikoa: Kooperatibizazioa erantzukizun publikoa indartu………………………………...329 7.1.19.2 Grafikoa: Politikoak eta teknikoak; kooperatibi. eran. publikoa indartu ……………..331 7.1.20.1 Grafikoa: Kooperatibizazioa erantzukizuna pribatizatzeko bidea………………………….333 7.1.20.2 Grafikoa: Politikoak eta teknikoak; kooperatibi. erantzuna pribatizatu………….….…335 7.1.21.1 Grafikoa: Kooperatibizazioa helburu integral bat…………………………………………..….…337 7.1.21.2 Grafikoa: Politikoak eta teknikoak; kooperatibizazioa helburu integrala……….…….339 7.1.22.1 Grafikoa: Kooperatibizazioa aldi baterako helburu bat…………………………………….….341 7.1.22.2 Grafikoa: Politikoak eta teknikoak; kooperatib. aldi baterako helburua…………..…343 7.1.23.1 Grafikoa: Kooperatibizazioa arazo puntualei bakarrik aurre egiteko……………..…….345 7.1.23.2 Grafikoa: Politikoak eta teknikoak; kooperatib. arazo puntualentzat…………….…….347 7.1.24.1 Grafikoa: Kooperatibizazioa ez da inolaz ere aukera bat……………………………….…….349 7.1.24.2 Grafikoa: Politikoak eta teknikoak; kooperatib. ez da aukera bat…………………..……351 7.1.25.1 Grafikoa: Kooperatiba mota desberdinen balorazioa………………………………….…….…353 7.1.25.2 Grafikoak: Politikoak eta teknikoak; kooperatiba mota desberdinak……………...……357 Hemen-herrikoa: http://hemen-herrikoa.org/ Jaun agurgarria, Nire izena Eusebio Lasa Altuna da eta GEZKI Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Masterra egiten ari naiz Donostian. Era berean EHUko irakaslea naiz, Ekonomia Aplikatua I departamentuan. Nire Masterreko Tesinaren helburua da jakitea ea Gipuzkoako Diputazioak, Gizarte Zerbitzuen politika publikoak demokratizatzeko bidean, bat egiten duen kooperatibizazio prozesuarekin. Zu, Gipuzkoako Diputazioko Gizarte Politikako Zerbitzuburua zarenez, ikerketarako hautatua izan zara. Ikerketa hau egiteko Delphi Metodoa erabiliko dut. Hau dela eta zure betebehar bakarra datozen egunetan inkesta berdina bi aldiz on-line gai honi buruz betetzea izango da. Aukeratu ditugun adituak bi aldiz kontsultatuak izango zarete galdetegi berdinari buruz. Era horretara bigarren galdetegia bete baino lehen zuen eskuetan edukiko dituzue zeintzuk diren lehen bueltan adituek eman dituzuen iritzi nagusiak atal bakoitzari buruz. Benetan estimatuko nizuke inkesta honen atal ezberdinak betetzeko prestutasuna azalduko bazenu. Galdetegia motza eta erraza da erantzuten, minutu gutxi batzuk baino ez dituzu behar izango osorik erantzuten (20'), eta internet bidez erantzun ahal izateak are erraztasun handiagoak ematen dituela deritzogu. Esan beharrik ez dago inkestaren izaera guztiz konfidentziala dela, eta ez direla inola ere arduradun bakoitzak azalduriko iritziak publiko egingo. Halaber, zure erakundeak inkesta honetan lorturiko emaitzak jasotzeko interesik izango balu, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jartzeko gonbitea luzatuko genizuke. Mila esker zure laguntzarengatik. Jaso ezazu gure agurrik beroena. Donostia, 2014ko martxoaren 3a 12.2 Eranskina 2: Delphi prozesuan parte hartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko Zuzendariei bidalitako eskutitza Jaun/andere agurgarria, Nire izena Eusebio Lasa Altuna da eta GEZKI Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Masterra egiten ari naiz Donostian. Era berean EHUko irakaslea naiz, Ekonomia Aplikatua I departamentuan. Nire Masterreko Tesinaren helburua da jakitea ea Gipuzkoako Diputazioak, Gizarte Zerbitzuen politika publikoak demokratizatzeko bidean, bat egiten duen kooperatibizazio prozesuarekin. Zu, Gipuzkoako Diputazioko Gizarte Politikako zuzendaria zarenez eta Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Kooperatibizazio prozesuari buruz Gipuzkoako Diputazioak, GEZKIk eta Agintzari Kooperatibak urtarrilaren 15ean antolatu zuten hausnarketa jardunaldian parte hartu zenuenez, ikerketarako hautatua izan zara. Ikerketa hau egiteko Delphi Metodoa erabiliko dut. Hau dela eta zure betebehar bakarra datozen egunetan inkesta berdina bi aldiz on-line gai honi buruz betetzea izango da. Aukeratu ditugun adituak bi aldiz kontsultatuak izango zarete galdetegi berdinari buruz. Era horretara bigarren galdetegia bete baino lehen zuen eskuetan edukiko dituzue zeintzuk diren lehen bueltan adituek eman dituzuen iritzi nagusiak atal bakoitzari buruz. Benetan estimatuko nizuke inkesta honen atal ezberdinak betetzeko prestutasuna azalduko bazenu. Galdetegia motza eta erraza da erantzuten, minutu gutxi batzuk baino ez dituzu behar izango osorik erantzuten (20'), eta internet bidez erantzun ahal izateak are erraztasun handiagoak ematen dituela deritzogu. Esan beharrik ez dago inkestaren izaera guztiz konfidentziala dela, eta ez direla inola ere arduradun bakoitzak azalduriko iritziak publiko egingo. Halaber, zure erakundeak inkesta honetan lorturiko emaitzak jasotzeko interesik izango balu, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jartzeko gonbitea luzatuko genizuke. Mila esker zuen laguntzarengatik. Jaso ezazu gure agurrik beroena. Donostia, 2014ko martxoaren 3a 12.3 Eranskina 3: Adituei bidalitako lehen txandako aurkezpen eskutitza eta galdeketa (2014-03-05) GIPUZKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN POLITIKA PUBLIKOAK ETA KOOPERATIBIZAZIOA Zure aurrean duzun galdeketa hau Eusebio Lasa Altunaren Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterraren ikerketa burutzeko da. Orain dela egun batzuk jaso zenuen aurkezpen kartan azaltzen nizun moduan nire ikerketaren helburua da jakitea ea Gipuzkoako Diputazioak, Gizarte Zerbitzuen politika publikoak demokratizatzeko bidean, bat egiten duen kooperatibizazio prozesuarekin. Zu, Gipuzkoako Diputazioko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria zarenez eta Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Kooperatibizazio prozesuari buruz Gipuzkoako Diputazioak, GEZKIk eta Agintzari Kooperatibak urtarrilaren 15ean antolatu zuten hausnarketa jardunaldian parte hartu zenuenez, ikerketarako hautatua izan zara. Eskuartean duzun inkesta hau motza eta erraza da erantzuten, minutu gutxi batzuk baino ez dituzu behar izango osorik erantzuten (20'). Aldi berean, eskertuko nizuke lehen bai lehen erantzungo bazenidan. Lehen galdetegi honetan jasotako erantzun guziak prozesatu ondoren atal bakoitzari buruzko joera nagusiak aterako ditut eta bidaliko dizkizuet kontuan har ditzazuen inkesta berdina bigarren itzulian bete baino lehen. Esan beharrik ez dago inkestaren izaera guztiz konfidentziala dela, eta ez direla inola ere arduradun bakoitzak azalduriko iritziak publiko egingo. Halaber, zure erakundeak inkesta honetan lorturiko emaitzak jasotzeko interesik izango balu, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jartzeko gonbitea luzatuko genizuke. Mila esker zure laguntzarengatik Eusebio Lasa Altuna [email protected] 2. ATALA: GIZARTE ZERBITZU PUBLIKOAK DISEINATZEKO GARAIAN Atal honetan, galdera hauen bitartez, jakin nahi dugu adituak zer nolako jarrera daukan Gipuzkoako Gizarte Zerbitzu Publikoak finkatzeko eta diseinatzeko garaian (norabide orokorrak finkatu eta politikaren oinarriak erabaki). Gipuzkoako Diputazioari, Administrazio bezala, berari bakarrik dagokio Gizarte Zerbitzu Publiko hauek eraikitzea eta diseinatzea edo lan egin behar du lankidetzan 3.sektorearekin eta beste eragile sozialekin Administrazioa demokratizatzeko. Gainera jakin nahi dugu adituak lankidetza hau bultzatzen badu, zer nolako mailan ulertzen duen: eragileak informatzea bakarrik, eragileak kontsultatzea edo erabakiak modu partekatuan hartzea. 5.-Ados al zaude Gipuzkoako Diputazioak, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzu Publikoak diseinatzerakoan, 3.sektorea eta beste eragile sozialak aintzakotzat hartu behar dituela era informatiboan bakarrik? (1 izanik Desadostasun Osoa eta 5 izanik Adostasun Osoa) Desadostasun osoa 1 2 3 4 5 Adostasun osoa 6.-Ados al zaude Gipuzkoako Diputazioak, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzu Publikoak diseinatzerakoan, 3.sektorea eta beste eragile sozialak aintzakotzat hartu behar dituela era kontsultiboan bakarrik? (1 izanik Desadostasun Osoa eta 5 izanik Adostasun Osoa) Desadostasun osoa 1 2 3 4 5 Adostasun osoa 7.-Ados al zaude Gipuzkoako Diputazioak, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzu Publikoak diseinatzerakoan, 3.sektorea eta beste eragile sozialak aintzakotzat hartu behar dituela erabakiak modu partekatuan hartzeko? (1 izanik Desadostasun Osoa eta 5 izanik Adostasun Osoa) Desadostasun osoa 1 2 3 4 5 Adostasun osoa 8.- ADITUAREN HAUSNARKETA ATAL HONI BURUZ: Puntu honetan GIZARTE ZERBITZUEN DISEINUARI buruz eman dituzun erantzunak argitu eta garatu ditzakezu era laburbildu batean: 3. ATALA: GIZARTE ZERBITZU PUBLIKOAK EMATEKO GARAIAN Atal honetan, galdera hauen bitartez, jakin nahi dugu adituak zer nolako jarrera daukan Gipuzkoako Gizarte Zerbitzu Publikoak emateko garaian. Adituari galdetu nahi diogu noraino dagoen ados Kontzertazioarekin, kontratazioarekin eta komenioarekin. 9.- Ados al zaude Gipuzkoako Diputazioarentzat KONTZERTAZIOA (Ituntzea) hirugarren sektoreko eragileekin eta enpresa pribatuekin dela markorik egokiena Gizarte Zerbitzu Publikoak emateko ? (1 izanik Desadostasun Osoa eta 5 izanik Adostasun Osoa) Desadostasun osoa 1 2 3 4 5 Adostasun osoa 10.- Ados al zaude Gipuzkoako Diputazioarentzat KONTRATAZIOA, klausula sozialak aplikatuz, hirugarren sektoreko eragileekin eta enpresa pribatuekin dela markorik egokiena Gizarte Zerbitzu Publikoak emateko ? (1 izanik Desadostasun Osoa eta 5 izanik Adostasun Osoa) Desadostasun osoa 1 2 3 4 5 Adostasun osoa 11.- Ados al zaude Gipuzkoako Diputazioarentzat HITZARMENA (Komenioa) hirugarren sektoreko eragileekin eta enpresa pribatuekin dela markorik egokiena Gizarte Zerbitzu Publikoak emateko ? (1 izanik Desadostasun Osoa eta 5 izanik Adostasun Osoa) Desadostasun osoa 1 2 3 4 5 Adostasun osoa 13.-Ados al zaude Gipuzkoako Diputazioak, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzu Publikoak ematerakoan 3. Sektoreko partaideak positiboki diskriminatu behar dituela? (1 izanik Desadostasun Osoa eta 5 izanik Adostasun Osoa) Desadostasun osoa 1 2 3 4 5 Adostasun osoa 15.-Ados al zaude Gipuzkoako Diputazioak, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzu Publikoak ematerakoan 3. Sektoreko partaideen artean bereziki kooperatibak diskriminatu behar dituela positiboki? (1 izanik Desadostasun Osoa eta 5 izanik Adostasun Osoa) Desadostasun osoa 1 2 3 4 5 Adostasun osoa
science
addi-c9e5bd4346da
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32065
Hizkuntza-ulermenari ekarpenak: N-gramen arteko atentzio eta lerrokatzeak antzekotasun eta inferentzia interpretagarrirako.
López Gazpio, Iñigo
2018-10-30
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Lengoaia eta Sistema Informatikoak Hizkuntza-Ulermenari Ekarpenak: N-gramen arteko Atentzio eta Lerrokatzeak Antzekotasun eta Inferentzia Interpretagarrirako I˜nigo Lopez-Gazpiok Eneko Agirre Bengoaren eta Montse Maritxalar Angladaren zuzendaritzapean egindako tesiaren txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua. Donostia, 2018 i Laburpena Hizkuntzaren Prozesamenduaren bitartez hezkuntzaren alorreko sistema adimendunak hobetzea posible da, ikasleen eta irakasleen lan-karga nabarmenki arinduz. Tesi honetan esaldi-mailako hizkuntza-ulermena aztertu eta proposamen berrien bitartez sistema adimendunen hizkuntza-ulermena areagotzen dugu, sistemei erabiltzailearen esaldiak modu zehatzagoan interpretatzeko gaitasuna emanez. Esaldiak modu finean interpretatzeko gaitasunak feedbacka modu automatikoan sortzeko aukera ematen baitu. Tesi hau garatzeko hizkuntza-ulermenean sakondu dugu antzekotasun semantikoari eta inferentzia logikoari dagokien ezaugarriak eta sistemak aztertuz. Bereziki, esaldi barneko hitzak multzotan egituratuz eta lerrokatuz esaldiak hobeto modelatu daitezkeela erakutsi dugu. Horretarako, hitz solteak lerrokatzen dituen aurrekarien egoerako neurona-sare sistema bat inplementatu eta n-grama arbitrarioak lerrokatzeko moldaketak egin ditugu. Hitzen arteko lerrokatzea aspalditik ezaguna bada ere, tesi honek, lehen aldiz, n-grama arbitrarioak atentzio-mekanismo baten bitartez lerrokatzeko proposamenak plazaratzen ditu. Gainera, esaldien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak modu zehatzean identifikatzeko, esaldien interpretagarritasuna areagotzeko eta ikasleei feedback zehatza emateko geruza berri bat sortu dugu: iSTS. Antzekotasun semantikoa eta inferentzia logikoa biltzen dituen geruza horrekin chunkak lerrokatu ditugu, eta ikasleei feedback zehatza emateko gai izan garela frogatu dugu hezkuntzaren testuinguruko bi ebaluazio-eszenariotan. Tesi honekin batera hainbat sistema eta datu-multzo argitaratu dira etorkizunean komunitate zientifikoak ikertzen jarrai dezan. v 1. kapitulua Sarrera Hizkuntzak ez dira ausaz kateatutako hitz-segida estatikoak, elementu-multzo zabal batez osaturiko sistema konplexuak baizik. Gizakiok sistema konplexu honetaz jabetzeko etengabe gaitasunak garatuz goaz, bi multzotan sailkatu ohi direnak: interpretazioarekin loturiko gaitasunak (hizkuntza-ulermena edo HU) eta sormenarekin loturikoak (hizkuntza-sorkuntza edo HS). Gizakia hizkuntzaz nola jabetzen den azaltzeko hainbat proposamen egin dira hizkuntzalarien artean, eta proposamen sendoenek hiru hizkuntza-oinarri de- finitzen dituzte: oinarri kulturala, soziala eta biologikoa. Gainera, oinarri horiek aldatzen diren heinean hizkuntzen ibilbidea etengabe aldatuz doala ondorioztatu da, hau da, ingurunetik eta komunikazioen bitartez jasotzen dugun informazioak ez ezik, burmuineko neurona-sareek ere definitzen dute gizakion ahalmen linguistikoa. Tesi hau hizkuntzaren prozesamenduaren alorrean kokatzen da, makinek hizkuntza ulertzea eta sortzea helburu duen diziplinan. Lan honetan esaldimailako hizkuntza-ulermena hobetzeko ataza, sistemak eta datu-multzoak biltzen ditugu. Honetarako, bai hitzak eta hitz n-gramak modelatzeko eta lerrokatzeko, baita hauen arteko interakzioak linguistikoki motibatutako loturen bitartez adierazteko proposamenak egiten ditugu. Interakzioak modu finean modelatzeko eta lerrokatzeko gaitasunak esaldi pare baten inguruko feedbacka sortzeko aukera ematen digu, era horretan, ikasleen erantzunak kalifikatzea helburu duten sistema adimendunak hobetuz. 1 1. SARRERA 1.1 Hizkuntza-ulermena Hizkuntzaren Prozesamendua (HP) informatika, adimen artifiziala eta hizkuntzalaritza biltzen dituen alorra da, hainbat hizkuntza-teknologiaz arduratzen dena (Jurafsky, 2000). HUren helburua mundua errepresentatzeko eta interpretatzeko gai diren sistema konplexuak garatzea da, ezagutza eta objektuak modelatzeko errepresentazio abstraktuak makinei helaraziz. Arazo konplexu honi aurre egiteko asmoz, adituek hainbat teknika eta metodo proposatu dituzte urteetan zehar, besteak beste, ikasketa automatikoan oinarritutakoak, adituen ezagutza erabiltzen duten datu-base, ontologia eta sistema adituak, eta, azken urteetan, ikasketa automatikoaren baitan nagusitzen ari den adar berri bat, neurona-sareetan oinarritutako sistemak, hain zuzen ere. Hizkuntza ulertzeko gai diren sistemak hainbat aplikazio izan ditzakete, adibidez, irakaskuntzaren alorrean, ikasle batek galdera bati emandako erantzun irekia modelatzea eta erreferentziazko erantzun zuzenaren kontra kalifikatzea. Helburu hau lortzeko, HUren arloak esfortzu handia egin du teknologian oinarritutako ikasketa-sistemak garatzeko, e-learning aplikazioak, alegia. Adibide gisa 1.2. irudian elektrizitate eta elektronikaren domeinuan ikasleak ebaluatzeko eta ikasketa-prozesua arintzeko diseinaturiko sistema aditu bat ikus daiteke. E-learning aplikazioek ikasleen irakurtzeko eta ulertzeko gaitasuna ebaluatzen dute zailtasun-maila desberdinetako testuak eta galderak –irekiak zein itxiak– erabiliz. Galdera irekiak, hau da, hutsetik hasita erantzun beharrekoak formaziorako erabilgarritzat jo dira hainbat lanetan; galdera itxien erabilgarritasuna, ordea, zalantzazkoa da Davies; Conole eta Warburton autoreen arabera (2002; 2005). Aitzitik, galdera itxiak bakarrik jakinduria ebaluatzeko –eta ez asimilatzeko– erabili beharko liratekeela diote hainbat lanek; galdera itxiek ez baitute laguntzen ikasketa-faseetan eduki berriak barneratzen (Karpicke eta Roediger, 2008). Galdera irekien hezkuntza-balioa handiagoa izanik ere, HUren konplexutasuna dela eta, sistema adituak oraindik ez dira gai ikasleen erantzun irekiak zehatz kalifikatzeko, ez eta ondo edo gaizki erantzundako zatien feedbacka 2 1.1. Hizkuntza-ulermena 1.1 irudia: Hainbat lanen arabera galdera itxiak ez dira erabilgarriak eduki berriak barneratzeko. Iturria: https://www.flickr.com/ photos/albertogp123 emateko ere. 1.2. irudiko sistema adimendunaren dialogoan ikus daitekeen moduan, sistema adituak ikaslearen erantzuna ebaluatzeko arazoak dituenean erreferentziazko erantzun zuzenean agertzen den eta ikaslearen erantzunean agertzen ez den hitz konkretu bat idaztera behartzen du ikaslea. Jokamolde horrekin, konbertsazioa bideratzeko gai da sistema, baina ikasleak idatzitakoaren interpretaziorik egikaritu gabe. Testuinguru honetan, galdera irekiei emandako erantzun askeak erreferentzia baten aurka modu interpretagarri batean ebaluatzeko gai diren sistema adimendunak garatzea oso interesgarria da; hau da, ikasleak idatzitako erantzuna erreferentziazko erantzun zuzenarekin loturak egiteko gai diren sistemak. Lan honetan interpretagarritasunean oinarritzen gara, eta honela definitzen dugu termino hau: esaldiko edozein hitz-multzo esplizituki adierazteko eta horri erreferentzia zehatza egiteko gaitasuna izatea. Era horretan, azalpenak ikaslearen erantzunean identifikatutako hitz-multzoekin lotzeko. Sistema adimendunek, interpretagarritasunaz baliatuz, ikaslearen erantzun askea eta erreferentziazko erantzun zuzena aldera dezakete, esaldiko hitz-multzoak esplizituki lerrokatzeko gai direlako. 3 1. SARRERA 1.2 irudia: BEETLE II tutore-sistema. Iturria: (Dzikovska et al., 2010a). E-learning aplikazioen esparrua oso alor zabala da, eta, tesi honetan, erreferentziazko esaldi bat eta uneko beste esaldi bat alderatzeko gai diren metodoen inguruan arituko gara. Mota horretako metodoak tutore-sistemetan integratuak egon ohi dira, baita ikaslearen ulermen-maila lantzen duten sistemetan ere. Horrelakoetan, irakaslearen esfortzua murriztea edota akatsen aurrean ikasleari feedback ulergarria itzultzea izaten da motibazio nagusia. Ikaslearen erantzunak automatikoki ebaluatzeko edo kalifikatzeko sistemek berebiziko aurrerapausoa suposatuko lukete e-learning irakaskuntzan. Esaterako, internet bidez eskaintzen diren ikastaro masiboetan (Massive Open Online Course edo MOOC). Testuinguru horietan aditu gutxi batzuk milaka eta milaka ikasleri aurre egin behar diete, eta, guztien galdera irekiak zuzentzea esfortzu handia eskatuko luke. Horregatik, MOOCetan beti galdera itxiak erabiltzen dira, edo ikasleen arteko ebaluazioak. Aldiz, erantzun irekiak interpretagarritasun altuarekin kalifikatzeko gai izango litzatekeen 4 1.2. Helburuak eta ikerketa-lerroak aplikazio batek laguntza handia emango lioke adituari lan-karga nabarmenki murriztuz, ikasleen akatsen gaineko feedbacka sortuko bailuke. Hurrengo ataletan ikusiko dugun modura helburu hauek lortzeko esaldimailako antzekotasun eta inferentzia atazetan sakondu beharko dugu hizkuntza-ulermenaren maila areagotzeko. Antzekotasun semantikoak bi esaldien arteko interakzio semantikoa neurtzen duen balio kuantitatibo bat esleitzea du helburu, aitzitik, inferentzia logikoak kategoria kualitatibo bat esleitzen dio esaldi pareari beren arteko inferentzia-erlazioaren arabera. Aipatutako hurbilpenak esaldien arteko interakzioa islatzea dute helburu, eta gure lanaren abiapuntu izango dira. 1.2 Helburuak eta ikerketa-lerroak Gaur egun oso ezagunak dira arlo espezifikoak lantzeko sarean atzigarri aurki daitezkeen e-learning aplikazioak. Horiek irakaskuntza, autoikaskuntza edota ikaskuntza ez-presentziala ahalbidetzen dute, eta, gainera, hainbat abantaila eskaintzen dizkiote bai ikasleari baita irakasleari ere; besteak beste, denboraren kudeaketa hobea, irismena zabaltzea, arazo geografikoak ekiditea, zeregin mekanikoak automatizatzea, lan-kargak murriztea eta kooperazio zein elkarlan dinamikak bultzatzea. Ikasleek galdera irekiei emandako erantzunak automatikoki kalifikatzea eta emandako erantzunaren araberako feedback erabilgarria itzultzea erronka handi bat da HUn. Argi dago ataza horri behar bezala erantzuteko sistema adimendunak ikaslearen erantzuna eta erreferentziazko erantzun zuzenaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzeko gai izan behar direla. Ataza bere osotasunean ebaztea batere tribiala ez izan arren, aspalditik da komunitate zientifikoa arazo zehatz batzuei aurre egiteko metodoen bila. Tesi honen motibazio eta helburu nagusia galdera irekiei dagozkien erreferentziazko esaldiak eta ikasleek emandako erantzun irekiak kalifikatzeko sistema hobeak sortzea da, eta, gainera, sistema horiek feedbacka emateko gai izatea. Era honetan, hezkuntzaren alorreko HPan pauso bat aurrera egingo genuke. 5 1. SARRERA Ikerketa-lerroak Tesiko helburu nagusia lortzeko hizkuntza-ulermenean sakondu dugu, egunera arteko atazak eta sistemak aztertuz proposamen berriak egiteko. Zehazki tesi honek bi ikerketa-lerro finkatzen ditu: 1. Esaldi-mailako antzekotasuna eta inferentzia ebazteko gai diren sistemak garatzea. 2. Esaldi-mailako sistema horien interpretagarritasuna areagotzea. 1.3 Ekarpenak Tesi honen ekarpenak finkatutako bi ikerketa-lerroekin lotzen dira. Lehen ikerketa-lerroan esaldiak modelatzeko eta errepresentatzeko arkitekturak aztertu ditugu, eta neurona-sareetan oinarritutako sistema berri baten proposamena egin dugu: hitzen n-grama arbitrarioak modelatzeko eta atentzio-mekanismo baten bitartez lerrokatzeko gai den sistema. Hitzen arteko lerrokatzea aspalditik ezaguna bada ere, tesi honetan lehen aldiz hitzak baino luzeagoak diren n-grama arbitrarioak kodetzeko eta lerrokatzeko proposamena zabaltzen dugu, eta esaldi-mailako hainbat atazetan ebaluatzen dugu orokortzeko gaitasun ona duela erakutsiz. Bigarren ikerketa-lerroan interpretagarritasun altuko HU ataza berri bat sortu dugu: iSTS (Interpretable Semantic Textual Similarity). Ataza horretan esaldi parearen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak esplizituki adierazita daude. Horretarako, esaldietako chunkak1 linguistikoki motibatuta lerrokatzen ditugu eta lerrokatzeak antzekotasun eta logika balioekin aberasten ditugu. Irakaskuntzaren alorrari bideratutako ataza honekin batera sortutako datu-multzoei esker, sistemek hartutako erabakiak ikasleei azaltzeko gai dira. Konkretuki, irakaskuntzaren alorrean ikasleei feedbacka emateko erabiltzen ditugu azalpenak. Jarraian banan-banan azalduko ditugu tesi honen ekarpenak. 1Sintaktikoki motibatutako eta etenik gabeko hitz-segida ez-errekurtsiboak. Definizio hau 4. kapituluan formalizatzen da. 6 1.3. Ekarpenak Hitz n-gramen arteko atentzio-ereduak Hizkuntzalaritza konputazionalaren alorrean hizkuntza-ulermena ahalbidetuko duten sistema adimendunak garatzea da erronka nagusia. Esaldi-mailako atazetan ezagutza errepresentatzeko gai diren sistema hauek esaldi pareak lerrokatu eta esaldien arteko erlazioa adierazten duen irteera-balio bat itzuli behar dute. Antzekotasun semantikoa eta inferentzia logikoa dira erlazioa adierazteko era ezagunenak. Ataza horien zailtasuna eta interesa dela eta, esaldien errepresentazioak sortzeko eta interakzioak modelatzeko gai diren sistemak ebaluatzeko eszenario bilakatu dira. Aipatutako bi atazetan ebaluatzen diren sistema gehienak neurona-sareetan oinarritutako teknologia erabiltzen dute esaldietako kontzeptu abstraktuak bektoreetan kodetzeko, besteak beste, hitz-zakuak, neurona-sare errepikakorrak, neurona-sare errekurtsiboak, konboluzio-sareak eta aurreko teknologiak konbinatzen dituzten sistema-multzoak. Esaldien hitzen arteko interakzioak modelatzeko, ordea, aukera ez da horren zabala eta sistema gehienek hitz bakanetan oinarritzen diren mekanismoak erabiltzen dituzte. Hala eta guztiz ere, sistema onenek atentzio-mekanismoaren erabilera zabala egiten dute. Azken urteetan zalantzarik gabe ondorioztatu baita hitzen arteko interakzioak modelatzeko gai diren atentzio-mekanismoak bereziki interesgarriak direla esaldi pareko loturak modelatzeko. Neurona-sareak ikasteko eta datuetara doitzeko gaitasun altua duten adimen artifizialeko arkitekturak dira, hierarkikoki antolatu edo kateatu daitezkeenak. Horregatik, geroz eta konplexuagoak diren sistemak garatzeko joera nabarmendu da hizkuntzaren konplexutasuna hobeto ustiatzeko gai direlakoan. Aitzitik, neurona-sareak kateatu eta arkitektura konplexuak garatzeak hainbat desabantaila ditu, besteak beste, esaldi pareko hitzen arteko interakzioak neurona-sareen geruzetan zehar sakabanatuta kodetzen direla, interpretagarritasuna galduz. Beste arazo bat da entrenatzeko datumultzo handien beharra dutela –neurona-sareak doitzeko adibide asko behar baitira–. Arazoa ere bada garatzen diren sistemak geroz eta ilunagoak direla –neurona-sareek beren ezkutuko geruzetan sarrerako ezaugarrien errepresentazio geroz eta abstraktuagoak kodetzen dituztelako–. Esaldi pareen arteko erlazio semantikoak modelatzeko n-grama arbi- 7 1. SARRERA trarioak lerrokatzea erabilgarria dela oinarri gisa hartzen dugu lan honetan. Horretarako, hitz bakanetan oinarritutako atentzio-mekanismoak orokortzen ditugu, hitzen ordez hitz n-grama arbitrarioak lerrokatzeko gai diren sistemak garatuz. Gainera, geroz eta ulergaitzagoak diren sistemak garatzeko joeraren aurka, gure proposamena arkitektura ulergarriak eraikitzea da, eta ahal den heinean entrenatzeko datu, denbora eta baliabide gutxi behar dituztenak. Norabide hau jarraitu duten autore gehiago ere badira, eta, lan honetan, autore horiek landutako sistemetan oinarritzen gara proposamen berrien bitartez emaitzak hobetzeko. Hipotesi nagusia da sistema sinpleek ere konplexuen antzera lan egin dezaketela, eta pareko emaitzak lortu daitezkeela arkitektura interpretagarriagoak erabilita. Atal honetan hitz-zakuetan oinarritutako sistema bat abiapuntu gisa hartuta n-grama arbitrarioak lerrokatzeko gaitasuna ematen diogu. Hitzzakuetan (Bag-of-Words edo BoW) oinarritutako sistemen arazo nagusia hitzak elementu independente gisa tratatzen dituztela da. Beraz, testuingurua gehitzean, mota horretako sistemen eraginkortasuna areagotzea posible da. Kontrara, proposatzen dugun sistemak sarrerako esaldi pareen n-grama arbitrarioen errepresentazioak modelatzen, eta, errepresentazio horien gaineko lerrokatzeak bere kabuz egiten ikasten du. Horretarako, lehenbizi esaldi bakoitzeko ondoz ondoko hitzen sekuentziak erauzten ditu eta n-gramak esplizituki lerrokatuta mantenduko dituen matrize bat osatzen du, n-grama arbitrarioen gaineko atentzio-mekanismoa, alegia. N-gramak lerrokatzeko proposatzen dugun arkitektura HUko bi ataza desberdinetan ebaluatzen dugu: antzekotasun semantikoan eta inferentzia logikoan, guztira bost datu-multzo desberdinetan. Jatorrizko BoW arkitekturarekiko eta alderatzeko proposatzen ditugun hedapenekiko (baseline) lortutako hobekuntzek gure proposamenaren lerro nagusia frogatzen dute: egitura n-grama bidezko lerrokatzeen bitartez hornituz BoW motako sistemak hobetzeko gaitasuna dagoela. Sare errepikakorren, errekurtsiboen eta konboluzio-sareen bitartez hedatutako baselinen kontra ebaluatzen dugu gure proposamena, eta eszenario guztietan gure sistemak emaitza hobeak lortzen dituela azaltzen dugu. Horrek, n-gramak lerrokatzea beste alternatibak baino aukera hobea izan daitekeela erakusten du, etorkizunerako bideak zabalduz. Pro- 8 1.3. Ekarpenak posatutako arkitektura aurrekarietan atzigarri dauden sistemekin egindako alderaketan ere pareko emaitzak lortzen ditugula argudiatzen dugu, gure sistemaren eraginkortasuna bermatuz. Gainera, bereziki HUren maila ebaluatzeko diseinaturiko datu-multzoen adar zailetan ere emaitza onak lortzeko gai gara, gure sistema datu-multzo txikietarako bereziki aproposa dela erakutsiz. Bukatzeko, aipatu oinarri gisa hartutako BoW sistemak hitzen –eta gure hedapenaren bitartez n-gramen– arteko interakzioak esplizituki kodetzeko gaitasuna duenez, sistemak hartutako erabakiak interpretatzeko bidea zabaltzen digu etorkizunari begira. Orain n-gramen interakzioak eskalar baten bitartez adierazita egonik ere, etorkizunean lerrokatzeak aberastea litzateke helburua, lerrokatze bakoitza anotazio linguistikoez hornituz. Horrekin guztiarekin, gure tesiko lehen ikerketa-lerroa bermatzen dugu: hitzak baino luzeagoak diren n-grama arbitrarioak lerrokatuz erlazio semantikoak eraginkortasunez modelatzeko gai diren sistemak inplementatu baititugu. Esaldien arteko desberdintasunak topatzen eta azaltzen Esaldi-mailako HU atazek oinarrizko eszenario bat definitzen duten heinean, irakaskuntzan sistema adimendunen ulermen-maila eta inferentzia-gaitasuna haratago eramatea eskatzen da. Ikasleei feedback zehatza emateko ikasleak ebaluatu ez ezik, akatsei dagokien azalpen esanguratsuak ere eman behar direlako. Ulermen-maila areagotzeko esaldi-mailakoak baino zehatzagoak diren kontzeptuak modelatu behar dira, eta esaldi barneko kontzeptuak interpretagarri bilakatu. Gure lanaren hipotesi nagusia sistema adimendunek bere burua azaltzeko beharra dutela da, gizakioi azalpen ulergarriak eman nahi badizkigute behintzat. Helburu horrekin, eta irakaskuntzaren alorrean esaldi-mailako HU areagotzeko motibazioarekin antzekotasun semantikoa eta inferentzia logikoa ataza bakar batean uztartzen ditugu. Horretarako, interpretagarria den geruza berri bat definituz: iSTS edo antzekotasun semantiko interpretagarria. iSTS erabiliz edozein esaldi pareko hitzak lerrokatzea posible da, 9 1. SARRERA eta lotura bakoitzari antzekotasun semantikoaren balio bat eta inferentzia logikoaren kategoria bat esleitzea (ikus 4.1 Irudia). Geruza berri horrekin ikasleei feedback zehatza emateko gai izan gara, eta, ondorioz, hezkuntzaren alorreko hizkuntzalaritza konputazionalean pauso bat aurrera egin dugu. iSTS bi urtez egon da aktibo SemEvaleko workshopean, 2015 eta 2016 urteetan hurrenez hurren (Agirre et al., 2015a, 2016). Urte horietan zehar hainbat datu-multzo eta anotazio-gidalerro eskuragarri jarri ditugu komunitate zientifikoan, eta hainbat sistema garatu eta ebaluatu dira. 2015. urtean ataza prototipo2 gisa plazaratu genuen STS izeneko antzekotasun semantikoaren atazarekin batera. Bertan ataza bera, anotaziogidalerroen lehen bertsioa, sistemak entrenatzeko zein ebaluatzeko datumultzoak eta ebaluazio-eszenarioak definitu ziren. Sistemen helburua esaldi pareak emanik pareen chunkak identifikatzea zen, eta horiek identifikatutakoan chunken arteko loturak egitea. Lotura bakoitzari antzekotasun-balio bat eta inferentzia logikoari dagokion kategoria bat esleitu behar zieten sistemek, eta, hain zuzen ere, burututako elkar-lotzeen zein esleitutako balio zein kategorien zuzentasunaren arabera ebaluatu ziren sistemak. Datu-multzoei dagokienez bi domeinutako ikasketa- eta ebaluazio-multzoak atzigarri jarri ziren: irudien laburpenetan oinarritutakoa bata, eta egunkarietako berrien izenburuena bestea. Deskribaturiko atazan parte hartzeko asmoz ur-jauzi diseinua jarraitzen zuen arkitektura bat garatu genuen (Agirre et al., 2015b). Arkitektura lau osagaiz baliatzen da iSTS burutzeko: (1) esaldietan chunkak identifikatzeko azaleko parserra, (2) chunkak elkar lotzeko azaleko sintaxian oinarritutako lerrokatzailea, (3) antzekotasun semantikoari dagozkion balioak esleitzeko ikasketa automatikoan oinarritutako erregresoreak eta (4) inferentzia logikoari dagozkion kategoriak esleitzeko ikasketa automatikoan oinarritutako sailkatzaileak. Sistema horrek aurrekarien egoerako emaitzak lortu zituen atazan. Gainera, atazan ez ezik, irakaskuntzaren domeinuko ebaluazio bitan erabili da sistema: iSTSren erabilgarritasuna bermatzeko diseinaturiko bi esperimentutan hain zuzen ere. Lerrokatzeak berbalizatzeko gai den algoritmo sinple baten bitartez iSTS estatistikoki esanguratsua dela frogatu dugu ira2http://alt.qcri.org/semeval2015/task2/index.php 10 1.3. Ekarpenak kaskuntzaren domeinuko esperimentuetan, bietan iSTSren bitartez ikasleei feedbacka ematea lagungarria dela erakutsiz. iSTSren erabilgarritasuna eta izandako parte-hartze altua bermatuta 2016. urtean ataza bere gisara plazaratu genuen SemEvalen3 bigarren aldiz. Urte horretan aurreko urteko ataza pilotoa findu, datu-multzoak hedatu, eta, gainera, irakaskuntzaren domeinuko datu-multzo berri bat plazaratu genuen. 2016. urteko iSTS atazan parte hartzeko aurreko urteko sistema hartu eta ikasketa automatikoan oinarritutako ereduak neurona-sareetan oinarritutako eredu berriengatik ordezkatu genituen. Neurona-sare errepikakorretan oinarritutako sistema hau sarrera gisa jasotako chunken errepresentazio abstraktuak sortzeko gai zen, eta, horretaz gain, antzekotasun semantikoari zein inferentzia logikoari dagozkien balioak eta kategoriak batera esleitzeko. Horretarako, errepresentazio abstraktuak sortzeko gai diren neurona-sare errepikakorrez gain, beste bi neurona-sare ere erabiltzen zituen: bata erregresioa egiteko, eta, bestea, sailkapena egiteko. Neurona-sareekin aurreko urteko emaitzak hobetu ez ezik, irakaskuntzako datu-multzoan atazako emaitzarik onenak lortu genituen (Lopez-Gazpio et al., 2016b). Ekarpen hauekin tesiko bigarren ikerketa-lerroa bermatzen dugu: esaldimailako sistemen interpretagarritasuna areagotu baitugu, eta bere erabilpena hezkuntzaren arloko testuinguruetan ebaluatu. 3http://alt.qcri.org/semeval2016/task2/ 11 1. SARRERA Antzekotasun semantikoa eta inferentzia logikoa aztertzea du helburu artikulu honek. Bertan bi teknika hauen analisia eta irakaskuntzaren alorrean aritzeko dituzten dohainak eta mugak deskribatzen dira. 1.5 Aurrekariak Ixa taldean Aurkezten den tesi hau ez da ezerezetik eratu den lan bat. Tesi honen ikerketa Ixa4 taldean egin da, eta talde honetako beste tesi bat aipatzea beharrezkoa da lan hau kokatzeko. Ixa taldeak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) hizkuntzaren prozesamenduan dihardu lanean, eta bertan antzekotasun semantikoaren ataza sortu zen (Agirre et al., 2012). Denboran zehar zabaldu ez ezik, kontsolidatu ere egin da eta parte-hartze zein onespen handia izan du. Aipatutako atazaren inguruan aurrekaria den (Gonzalez-Agirre, 2017) tesia dugu aurrekari. Gainera, aipatutako lan horien autoreen laguntza handia izan genuen tesi honen hasierako pausoak zehaztu genituenean, guztiak Ixa taldeko ikerlariak. Tesi honetan antzekotasun semantikoa haratago eramaten dugu hitzen n-gramen lerrokatzeak egikarituz eta ataza bera inferentzia logikoarekin uztartuz. 4http://ixa.si.ehu.es/ 16 2. kapitulua Aurrekariak Adimen artifizialaren helburua konputagailuei gizakion pareko inferentziagaitasuna ematea da. Zientziaren esparru hori lehen arrastoetatik gaur egunera arte asko aldatu da, konputagailuak "hiru lerrokatu" moduko jokoak jolasteko trebatzetik gidaririk gabeko autoak gidatzera, edo milioika pertsonek erabiltzen dituzten sare sozialak metodo automatikoen bitartez kudeatzera. Azken alor honetan eragin handia dute hizkuntzaren azterketa eta prozesamenduko teknologiek komunikazio gehientsuenak testu bidez burutzen baitira, hala nola: whatsapp edo telegram mezuak, korreo elektronikoak, tweetak eta egunkari elektronikoak. Kapitulu honetan HUren aurrekarietan sakonduko dugu, lotutako atazak eta sistemak deskribatuz. Bereziki, esaldi pareak modelatzea helburu duten atazak azalduko ditugu, beren indarguneak, ahuleziak eta mugak identifikatuz, era horretan, tesi honen abiapuntua zehaztuz. Ikusiko dugun moduan, esaldimailako atazak hizkuntza-ulermenean gertatzen diren arazo konplexuagoei irtenbidea emateko giltza izango dira. 17 2. AURREKARIAK 2.1 Hizkuntza-Ulermena HUk testua irakurri eta ulertzeko gai diren sistema adimendunak trebatzea du helburu. Alor honi, ingelesez, "machine reading" deritzo eta hainbat ataza biltzen ditu, esaterako: dokumentu bilduma batetik informazio zehatza erauztea, dokumentu bilduma batetik galdera jakin bat modu optimoenean erantzuten duten dokumentu egokienak erauztea edo dokumentu bat oinarri gisa hartuta galdera jakin batzuen erantzunak topatzea. Aplikazio mota honen adibide garbia eta ezaguna dugu IBM Watson (High, 2012), Jeopardy! jolasteko trebatutako adimen artifiziala. Garbi dago ataza hauek guztiak behar bezala burutzeko hizkuntza-ulermen eta kontzeptuen errepresentazio-maila altua behar dela; aitzitik, ataza gehienak dokumentu bat edo dokumentu batetik informazioa bere horretan erauztea eskatzen duten heinean, irakaskuntzako hizkuntza-ulermenerako atazek sistema adimendunen ulermen-maila eta inferentzia-gaitasuna haratago eramatea eskatzen dute: ikasleak ebaluatzeko eta akatsei dagozkien azalpen esanguratsuak emateko. Horretarako, kontzeptuak modelatzeko errepresentazio abstraktuak kudeatu ez ezik, interpretagarriak ere izatea beharrezkoa da. Irakaskuntzaren alorrean hainbat aplikazio aurkitu ditzakegu, besteak beste; idazleei laguntza ematen dieten aplikazioak (Macdonald et al., 1982); idazlanen inguruko gramatika, diskurtso mekanismoak eta idazketa-estiloak ebaluatzen dituzten aplikazioak (Burstein et al., 2013); hizkuntzak ikasten ari diren ikasleei errore kontzeptualak idazlanetan identifikatzen laguntzen dieten aplikazioak (Leacock et al., 2014); edo dokumentu baten gainean proposatutako galdera irekiei emandako erantzunen osotasuna eta zuzentasuna ebaluatzeko aplikazioak (Burrows et al., 2015). Hezkuntzaren alorreko aplikazioak garatzeko hainbat hurbilpen erabili dira denboran zehar, hainbat muga agerian utzi dituztenak. Hasiera batean, domeinu espezifikoetan lan egiteko sistemak garatzeko joera nabarmendu zen (Callaway et al., 2006; Dzikovska et al., 2010a). Sistema haietan domeinu jakin bateko ezagutza erauztea zen ideia nagusia, eta, era horretan, eskuz kodetutako erregelak erabilita domeinu horretan inferentziak eta arrazonamendu konplexuak egiteko gai ziren. Hurbilpen horiek domeinu jakin baten barruan arrazoitzeko gaitasun handia lor zezaketela erakutsi zuten, aitzitik, 18 2.1. Hizkuntza-Ulermena erregeletan oinarritutako sistemak mantentzea eta eskalatzea oso lan astuna da, eta, horregatik, domeinuak oso esparru txikia estal zezakeela ondorioztatu zen, zehaztasun handiko arrazoibidea lortu nahi bada behintzat. Gaur egun, estaldura zabaltzeko asmoz, ikasketa automatikoan oinarritutako sistemak erabiltzeko hurbilpenak nabarmendu dira. Ikasketa automatikoa erabiltzeko motibazio nagusia da domeinutik domeinura aldatzeko esfortzu txikiagoa egin behar dela, erregeletan oinarritutako sistemekin alderatuz gero –datu berriak biltzea besterik ez–. Teknika bakoitzak hainbat abantaila eta desabantaila ditu, esaterako: adituen ezagutza erabiltzen duten teknikek zehaztasun handia izan ohi dute, baina, aldi berean, domeinuaren estaldura txikia. Izan ere, ezagutza edo kontzeptuak datu-baseetan zein ontologietan txertatzea oso eragiketa garestia da, bai ezagutza berria identifikatzeko beharragatik, baita osotasunarekiko trinkotasuna mantentzeko eskatzen duen esfortzuagatik ere (´Alvez et al., 2018). Beste alde batetik, estatistika zein ikasketa automatikoan oinarritzen diren teknika eta metodoek datuekiko dependentzia handia dute, hau da, informazio-iturri bat behar dute eredu edo patroiak ikasteko. Aldiz, behin eredu edo patroi hauek ikasita kasu berrietara orokortzeko gaitasun handia dute, eta, hori, oso ideia interesgarria da ezagutza-iturri finitu bat nahi adina estrapolatu edo orokortu baitaiteke. Teknika horien arazo nabari bat da datu-multzo erraldoiak behar dituztela, eta halako baliabideak sortzea zeregin garestiak izan ohi dira. Gainera, datu-multzoak handitzen diren heinean hauen kalitatea bermatzea geroz eta zailago bihurtzen da. 19 2. AURREKARIAK 2.2 Neurona-sareak eta espazio semantikoak Azken urteetan neurona-sareetan oinarritutako metodo konputazionalek nabarmenki aurreratu dute alor desberdinetako egoera. Hizkuntzaren azterketa eta prozesamenduan ez ezik, hizketaren prozesamenduan, robotikan, konputagailu bidezko ikusmenean, biomedikuntzan eta beste arlo askotan ere emaitzak modu esanguratsuan hobetzea lortu da (Young et al., 2017). Metodo hauen arrakasta, ospea eta ahalmen teknologikoa azaltzeko lau faktore nagusi aipatu daitezke. Lehen faktorea, datuetan oinarrituta egotea. Orain arte ezagututako ikasketa automatikoko sistema konbentzionalek gizakion aldetik esfortzu eta domeinuaren ezagutza handia eskatzen zuten ezaugarri esanguratsuak sortzeko. Ezaugarri esanguratsuetatik abiatuta sistema horiek gai ziren sailkapen edo erregresio patroiak ikasteko. Neurona-sareen indarguneetako bat da ikasketa automatiko tradizionalaren aldean– datuen errepresentazio abstraktuak automatikoki ikasteko gaitasuna dutela, geruzetan antolatu daitezkeen neurona-sareen kateaketak euskarri gisa erabilita. Bigarren faktorea, datu-iturri erraldoiak atzigarri izatea. Neurona-sareak entrenatzeko eta pisuak optimizatzeko datu kopuru handiak behar dira. Datuak erregistratzeko egungo egoera teknologikoa optimoa da metodo horiek entrenatzeko beharrezko diren datuak biltegiratzeko. Hirugarren faktorea, hardwarearen aurrerapen teknologikoa. Neurona-sareetan erabiltzen diren teknikak aspalditik ezagunak dira (Rumelhart et al., 1986). Garai hartako teknologia konputazionala sistema konplexu horiek entrenatzeko gai ez bazen ere, egun, GPUen (Graphical Processing Unit) konputazioahalmenarekin arazo hau gainditu da, eta eredu konplexuak entrenatzea posible da. GPUei esker konputazio-ahalmen masiboa denbora finitu batean aurrera eramateko gaitasuna dago. Laugarren faktorea, baliabide teknikoen atzipena. Software libreko edota itxiko baliabideei esker neurona-sareetan oinarritutako ereduak ez ezik esperimentuak azkar diseinatzeko lanak asko erraztu dira. Burututako esperimentuak eta lorpen berriak berriro publikatu eta komunitate zientifikoan atzigarri uzteko joera hau uneko garapen azkarraren erantzule da. 20 2.2. Neurona-sareak eta espazio semantikoak Faktore horiek guztiak direla eta neurona-sareak ikerkuntzan uneoro erabiltzen ari dira ikertzaileak, eta, gainera, erabilera geroz eta gehiago zabaltzen ari da alor desberdin askotan, ondo orokortzeko gaitasuna erakusten ari direlako. Gaur egun, neurona-sareez osatutako sistemak gizakion mailako zehaztasuna eta errendimendua izatera iritsi dira hainbat arlotan, bereziki aipatu daitezke hedapen mediatiko nabarmena izan duten auto autonomoak eta munduko GO jokalari onenak irabazteko gai izan diren adimen artifizialak (Churchland eta Sejnowski, 2016). Arrakasta honen ondorioz hizkuntzaren prozesamenduan aspalditik ezagunak diren azaleko sintaxitik zein testutik erauzitako ezaugarriak erabiltzen dituzten ikasketa-metodoen erabilera gutxitu egin da. Uneko joera neuronasareen kateaketetan oinarritzen diren sistema konplexuak erabiltzea da, eta, sarrerako testuen errepresentazio abstraktuak ikasteko geroz eta gehiago nagusitzen ari diren hitz-bektoreak. Hitz-bektoreak hitzak, hitzen egiturak eta hitzen arteko erlazioak matematikoki deskribatzeko edo modelatzeko erabiltzen diren eskalarren bektoreak dira (Mikolov et al., 2013b). Ezagutza modelatzeko teknika horrek emaitza onak erakutsi baditu ere, ez da HPn ezagutza errepresentatzeko teknika bakarra. HUren alorrean semantikaren azpiatala da hitzen errepresentazioak aztertzen eta egituratzen saiatzen dena, eta, denboran zehar proposamen desberdinak aurkeztu ditu ulermen abstraktu hau errepresentatzeko eta ebaluatzeko. Egia esan, mundua errepresentatzeko teknika onenak identifikatzeko ez ezik, ezagutza semantikoa nola antolatu beharko litzatekeen erabakitzeko ere eztabaida handia dago. Hasiera batean esaldiak semantikoki modu esanguratsuan deskribatzeko metodo sinbolikoak erabili baziren ere, gaur egun ezagutza modelatzeko sare semantikoak eta metodo distribuzionaletan oinarritutako espazio semantikoak dira gailendu direnak. Sare semantikoek (Collins eta Quillian, 1969) grafoen bitartez islatzen dute ezagutza, nodoek kontzeptuak osatzen dituzte eta nodoen arteko konexio edo ertzek erlazio semantikoak. Mota honetako ezagutza-baseen artean aurkitu daitezke: WordNet, FrameNet, VerbNet, PropBank, Yago, etab. Lan honetan espazio semantikoak (Wittgenstein, 1953) lantzen ditugu. Espazio semantikoetan hitzen esanahiek es- 21 2. AURREKARIAK zenario linguistikoak zehazten dituztela aurresuposatzen da, eta, hipotesi distribuzionalari jarraiki (Harris, 1954) esanahi antzeko hitzak testuinguru berean agertzeko joera dutenez, hitz-bektoreak testuingurutik ikasten dira metodo ez-gainbegiratuak erabilita. Metodo honen arabera Hilberten espazio n-dimensional batean antzeko testuingurua duten hitzak gertu egongo dira elkarren artean, eta zerikusirik ez duten hitzak, ordea, urruti (ikus 2.1 Irudia). Espazio semantikoak neurona-sare sistemekin konbinatzen direnean bikote paregabea bihurtzen dira, izan ere, neurona-sareetan oinarritutako sistemak espazioko bektoreetan kodetutako ezagutzatik ezaugarri abstraktuak erauzteko gai dira. Collobert et al. (2011) autoreek neurona-sareetan eta espazio semantikoetan oinarritutako arkitekturekin, inolako eskuzko ezaugarri gehigarririk erabili gabe, alor askotan ordura arte ezagututako emaitzak hobetu zituzten konbinazio honen –neurona-sareen eta hitz-bektoreen– egokitasuna azpimarratuz. Semantikako adar desberdinetako ezagutza batera errepresentatzeko ahaleginak ere egin dira aurrekarietan, esate baterako, Lewis eta Steedman (2013) autoreek semantika distribuzionala eta lehen mailako logika konbinatzeko saiakera egin zuten. Helburua semantika distribuzionalaren onurak –hitzen errepresentazio abstraktu esanguratsuak– eta lehen mailako logikaren onurak –inferentzia-gaitasuna– konbinatzea zen, HUri begira errepresentazio semantiko osoagoak eraikitzeko. Horretarako, espazio semantikoetan oinarrituta, errepresentazio logikoak batera mapatzen saiatzen dira metodo ez-gainbegiratuen laguntzarekin. Beste alde batetik, semantika eta logika konbinatzen saiatu den beste adar bat aipatu daiteke, logika probabilistikoa (Beltagy et al., 2014). Lan horien motibazio nagusia logikako inferentziaerregelen zurruntasuna samurtzea da, horretarako, inferentzia-erregelei probabilitate pisuak esleituz. Ezagutza-baseak eta lehen mailako logika-inferentziak gai interesgarriak izan arren, lan honetan semantika distribuzionaleko espazio semantikoak aztertuko ditugu sakon. Ikerketa honen hipotesi nagusiari jarraituz, esaldi-mailako HU landuko dugu jatorrizko esaldiak oinarritzat hartuz, eta, horretarako, hitzen espazio semantikoak, hitz-bektoreak eta hauen gaineko konposizionaltasuna lantzea beharrezkoa da. Ezagutza-baseak hitz-bektoreak hedatzeko 22 2. AURREKARIAK Hitz-bektoreak hitzak espazioan ezaugarritu ditzaketen eskalarren bektoreak dira. Bektore bakoitzak hitz bat irudikatzen du espazioan, eta, horiek ikasteko erabilitako metodo ez-gainbegiratuei esker espazio N-dimensional hauetan hainbat propietate aljebraiko betetzen direla bermatzen da (Gittens et al., 2017). Esanahi antzeko hitzak beren artean gertu eta esanahi desberdina dutenak urruti egon ez ezik, hitzen arteko eragiketa aljebraiko oinarrizkoek ere antzekotasunaren nozioari erantzuten diete. Hainbat hitz-bektore desberdinen baturaren emaitzak batu diren hitzen errepresentazioen konbinazioa islatzen du. Ondorioz, hitzen kontzeptuen errepresentazio abstraktuekin lan egiteko bereziki aproposak dira hitz-bektoreak. Gainera, ikasketametodoak berak morfologia, sintaxia edo semantikarekin lotutako teknika inpliziturik erabili ez arren, sortutako bektoreetan horien inguruko ezagutza kodetuta islatzen da. Horregatik, hitz-bektoreak ataza sintaktiko zein semantikoetan ebaluatzean emaitza onak eskuratzen dira, adibidez, analogia datu-multzoetan. Analogia-atazetan hitzen arteko antzekotasuna neurtzea da helburu nagusia, eta, horretarako, hitz pareari dagozkion hitz-bektoreak eskuratzen dira eta haien arteko kosinu-distantzia neurtzen da. Bektoreen arteko angeluak hitzen antzekotasuna islatzen du. Bektoreak corpus handietatik ikasten dira teknika desberdinak erabilita, C- BoW, Skip-gram eta Glove dira gaur egunera arte ezagunenak eta gehien erabilitakoak (ikus 2.2 Irudia). Hirurak hipotesi berdinean oinarritzen badira ere, modu desberdinean erauzten dituzte hitz-bektoreak. Hipotesi horren hitzetan antzeko hitzak antzeko kontestuetan agertzen direnez, teknika horiek corpus handiko agerkidetzetan (agerkidetza-matrizeak) oinarritzen dira. Hitzen agerkidetza-matrize erraldoi hauek hitzak hainbat dimentsio abstraktu erabiliz errepresentatzen dituzte, non dimentsio bakoitzak tasun semantiko edota sintaktiko abstraktu bat islatzen duen. Hitzen agerkidetzamatrizetatik abiatuta posible da neurona-sareetan oinarritutako hizkuntzaereduak ikastea, hitzen errepresentazio distribuzionalak, alegia. Mikolov et al. (2010) autoreek neurona-sareetan oinarritutako hizkuntzaereduak ikasteko bi proposamen egiten dituzte: bata, C-BoW (Continuous Bag-of-Words), non hitz jakin baten errepresentazio distribuzionala inguruko leiho baten eraginaren ondorioz eguneratzen den; eta, bestea, Skip-gram, 24 2. AURREKARIAK gaitasuna. Komunitate zientifikoan behin baino gehiagotan zalantzan jarri da ea luzera finkoko eskalarren bektore batek luzera arbitrarioko esaldi baten esanahia islatzeko nahikoa izango ote den ala ez. Itzulpen automatikoko atazetan ezagutza kodetzeko teknika horrek esaldi luzeetara eskalatzeko arazoak agerian jarri baditu ere, momentuz arazoari aurre egiteko proposamenak egin dira, hain zuzen ere, atentzio-mekanismoak (Vaswani et al., 2017). Atentzio-mekanismoak sarrerako bi tentsore irteerako eskalar batekin mapatzen dituzten funtzioak dira. Eskalar honek sarrerako bi tentsoreen arteko osagaien batura eskalatua islatzen du, hau da, tentsoreen interakzio-maila kodetzen eta kuantifikatzen du. Era horretan, hizkuntzaren prozesamenduaren alorrean hitzen arteko interakzioa modelatzeko erabili izan dira atentziomekanismoak, askotan hitz-bektoreen arteko biderketa eskalar gisa egikarituak. Atentzio-mekanismoak bereziki itzulpen automatikoan erabili izan dira, metodo horien bitartez itzulpen-sistemek fokoa itzuli behar duten hitz jakinetan jartzeko aukera dutelako, esaldi osoari begiratu beharrean. Esaldi laburren itzulpena egiteko atentzio-mekanismoen beharra hain nabaria ez izan arren, esaldi luzeetarako ezinbestekoa da mekanismo horien erabilera (Bahdanau et al., 2015). Hitz-bektoreen gaitasunaren beste ahulgune bat lokuzioen edo esamoldeen errepresentazioari dagokio, arlo horretan nahiko mugatuak daudela ondorioztatu baita, baita, polisemiarekin lotutako ebaluazioetan ere (Liu et al., 2015). Hainbat lan egon dira arazo horri aurre egin nahian, ezagunenen artean Upadhyay et al. (2017) autoreena, non esanahi anitzeko hitz-bektoreak ikasten dituzten polisemiari aurre egiteko. Hitz-bektoreen beste arazo garrantzitsu bat polaritate negatiboko elementuak behar bezala errepresentatzea da, arazo hau hitz-bektoreak entrenatzeko metodoari lotuta dago gainera. Hitz-bektoreak inguruko kontestua osatzen duen leiho txiki batetik ikasten direla eta, "ondo" edo "gaizki" moduko hitzek errepresentazio oso antzekoak kodetzen dituzte. Ondorioz, hitz-bektoreak polaritatea identifikatzea garrantzitsua den atazetan erabiltzen direnean arazo bat bilakatzen dira (Wang et al., 2015). Kontzeptuen errepresentazio distribuzionaletik eskutik helduta aurkitzen ditugun arkitekturak dira neurona-sareak. Biak batera konbinazio paregabea 26 2. AURREKARIAK 2.4 irudia: Neurona-sare errepikakor baten diagrama. Iturria: Wildml neurona-sare tutoriala, http://www.wildml.com neuronen pisuak doitzen doa, eta, era horretan, helburu funtzio bat optimizatzen du. Sare mota horretan –izenak dioen moduan– ez daude atzerantz egiten duten konexiorik, ez eta konexio errekurtsiborik. Neuronen arteko konexio guztiek aurrerantz egin behar dute beti, eta konexio kopuruaren arabera osoak edo partzialak izan daitezke. Sare horiek arkitektura konplexuagoak osatzeko erabiltzen dira, kasu: arkitektura errepikakorrak, errekurtsiboak eta konboluzioan oinarritutakoak. Sare errepikakorrak (ikus 2.4 Irudia) sekuentzia bat prozesatzeko diseinatuak daude (Elman, 1990). Oinarrizko neurona-sare baten erabilpen errekurtsiboan oinarritzen dira, non urrats bakoitzean sortzen duten irteera hurrengo urratserako sarrera bilakatzen den. Denboran zehar informazioa mantentzeko abilezia atxikitzen zaie, eta, horretarako, urratsez urrats eguneratzen doan memoria bat mantentzen dute. Memoria horren inguruan egiten duten kudeaketaren arabera sare errepikakor desberdinak aurkitu daitezke, ezagunenen artean: arruntak (Vanilla networks), LSTM sareak (Long ShortTerm Memory) eta GRU (Gated Recurrent Unit) sareak. Oinarrizko sare errepikakorrek urrats bakoitzean filosofia berdinari jarraituz uneko memoria eguneratzen duten bitartean, LSTM eta GRU neuronak erabiltzen dituzten sare errepikakor aurreratuagoek ate bidezko mekanismoak erabiltzen dituzte 28 2.2. Neurona-sareak eta espazio semantikoak goka garbia dago, ondorio garbirik ez ordea: atazaren arabera batak edo besteak funtzionamendu optimoagoa izan baitezake. Sare errepikakorrek ez bezala, konboluzioak ezin ditu luzera begirako dependentziak modu optimoan mantendu, ez eta hitzen jatorrizko sekuentzia, aitzitik, sarreratik ezaugarri garrantzitsuak erauzteko abilezia handia atxikitu zaie. Kontrara, sare errepikakorrek informazio guztia kodetzen dute beren memorian, baita horren interesgarriak ez diren kontzeptuak ere, horregatik, informazio ez erabilgarri asko kodetzen dutela eztabaidatu izan da (He eta Lin, 2016; Yin et al., 2016). Neurona-sareen mugak Neurona-sareen arrakastari kontrajartzen diren bi arazo aipatuko ditugu azpiatal honetan: garatzen diren neurona-sareen arkitekturen konplexutasuna eta interpretagarritasuna. Sistemen konplexutasunari dagokionez, geroz eta neurona-sareen kateaketa gehiago erabiltzen dituzten sistemak garatzeko joera nabarmendu da ikerlarien artean (Prijatelj et al., 2017), aitzitik, sistema sakon horiek sortzen dituzten arazoak ere aski ezagunak dira: overfitting gisa ezagutzen den terminoa, gehiegi ikastea, alegia (ikus 2.7 Irudia). Gehiegi ikastea arazo larria da adimen artifizialaren arloan sistema batek datu-multzo zehatz batean oso emaitza onak izatera eramaten baitu; baina bere orokortzeko ahalmena erabat mugatzen du, sistemaren benetako erabilgarritasuna nulua izatera pasatuz. Overfittinga ekiditeko proposamen desberdinak daude: bata, neurona-sarea erregularizatuko duen metodo bat erabiltzea, kasu: dropout; eta, bestea, sistema sinpleagoak eta orokortzeko gaitasun hobea dutenak sortzea. Neuronasareak sarrera modelatzen duten funtzio matematikoak ikasteko erraztasun handia duten sistemak direnez (Cybenko, 1989), kateatzen diren neurona kopuruaren arabera gehiegi ikasteko arazoa areagotzen da, eta, ondorioz, sisteman overfittinga izateko aukera handitzen da. Hain zuzen ere, dropout metodoa (ikus 2.8 Irudia) neuronak sistematik isolatzeko –ez entrenatzekoteknika bat da, oso emaitza onak erakutsi dituenak. Etorkizunean sistemen konplexutasuna neurririk gabe inkrementatzeak ekar litzakeen arazoak aurreikusiz, aspalditik ikerlarien artean emaitza onak eskuratu ditzaketen sistema sinpleak hobesten dira, konplexuen aurka. Alor horri dagokionez ez31 2. AURREKARIAK 2.7 irudia: Gehiegi doitutako diskriminatzaile bat orokortzeko abilezia hobea duen diskriminatzaile baten ondoan. Iturria: Ingelesezko Wikipedia, https://en.wikipedia.org/wiki/Overfitting tabaida handia dago aurrekarietan (Ba eta Caruana, 2014), eta neurona-sare konplexuen beharra mugatzeko proposamen desberdinak egin dira neuronasare sinpleak erabilita (Hinton et al., 2015). Tesi honetan sistema sinple eta malguak sortzeko joerari eutsiko diogu antzekotasuna eta inferentzia egiteko sistemak garatzean. Sistema sinpleak erregularizatzeko eta optimizatzeko metodo egokien aurrean, sistema konplexuen pareko emaitzak lortu ditzakete (Eigen et al., 2013), entrenatzeko behar duten denbora askoz murritzagoa izanik. Gainera, oro har, sistema sinpleak interpretagarriagoak izateko joera dute, erantzuteko azkarragoak eta entrenatzeko arinagoak. Gainera, egitura gutxiago inposatzen dutenez orokortzeko gaitasun altuagoa ere izan ohi dute beste domeinu batzuetara mugitzerakoan. Bigarren arazo nagusia neurona-sareak ulertzeko zailtasunak dira. Hitzbektoreen dimentsioak inplizituki abstraktuak direnez, bereziki zaila egiten da espazio semantiko distribuzionaletan oinarritzen diren sistemak ulertzea. Gure ustez, adimen artifizialaren arrakasta adimen artifiziala bera ulertzeko 32 2.2. Neurona-sareak eta espazio semantikoak 2.8 irudia: Dropout teknikak neuronak isolatzen ditu entrenamenduan, parametroak mugarik gabe doitzeko aukerak minimizatuz. Iturria: "Dropout in (Deep) Machine learning", https://medium.com/ @amarbudhiraja gizakiok dugun gaitasunarekin lotzen da. Azken finean, adimen artifiziala gizakion mailako gaitasuna duten atazak burutzeko nahi dugu, baina adimen artifizialeko metodoek hartzen dituzten erabakiak eta jokaerak ulertzeko gai ez bagara, nekez ulertuko dugu zergatik egiten duten egiten dutena. Neurona-sareetan oinarritutako sistemek ikasten dituzten errepresentazioak interpretatzeko hainbat lan egin dira. Lan gehienak neurona-sareen gaineko ulermen-azterketa hau irteera geruzen aktibazioekin erlazionatzen saiatu dira (Towell eta Shavlik, 1993), adibidez, irteerak ulertzeko erregelak sortuz (Fu, 1994). Lan horiek hainbat aurrerapauso izan badituzte ere, neurona-sareen benetako ahalmena sareko ezkutuko geruzetan dago (Olah et al., 2018), errepresentazio abstraktuak erauzten ikasten dituzten geruzetan, alegia. Ezkutuko geruzak interpretatzeko oso lan gutxi burutu dira, besteak beste, Murdoch et al. (2018) autoreena. Lan horri esker neurona-sareen tarteko errepresentazio abstraktuak bi faktore nagusitan deskonposatzen dira aljebra linealeko metodoen bitartez: uneko hitzek inposatzen duten aldaketan eta kontestuak inposatzen duen aldaketan. Teknika horiei esker sentimendua aztertzea garrantzitsua den atazetan ulermen-maila altuagoa izatea lortu da. Ulermen-maila areagotzeko ataza bat plazaratzen dugu tesi honetan, iSTS, 33 2. AURREKARIAK atazan sistemek antzekotasun semantikoa eta inferentzia logikoa bere horretan erabili ez ezik, hartutako erabakiak maila finean adierazi behar dituzte; beren erabakiak azalduz. Maila fineko lerrokatze hauei esker sistema adimendunek modu abstraktuan hartzen dituzten erabakiak hobeto ulertzea lortzen da, eta, ondorioz, sistemen HU maila areagotzea. Hitzen arteko lerrokatzea aspalditik ezaguna bada ere (Sultan et al., 2014), tesi honek lehen aldiz hitzak baino luzeagoak diren n-grama arbitrarioak lerrokatzeko, eta lerrokatzeak antzekotasun eta logika balioekin aberasteko proposamenak biltzen ditu. Gure ustez, iSTS sistema konplexuen benetako hizkuntzaulermenaren maila kuantifikatzen laguntzen duen ataza da. 2.3 Esaldi-mailako ebaluazioa Esaldi-mailako antzekotasun semantikoa eta inferentzia logikoa HUren alorreko bi ataza garrantzitsuenetarikoak dira. Ataza horietan hainbat sistema ebaluatu dira denboran zehar sistemen errepresentazio abstraktuen eta ulermen-mailaren kalitatea neurtzeko. Azken urteetan oinarrizko ataza horiek indarberritzen ari dira hizkuntzalaritza konputazionalean eredu desberdinen hizkuntza-ulermenaren maila ebaluatzea bereziki garrantzitsua delako. Izan ere, maila altuko ataza askoren errendimendua azpitik lan egiten duten sistema adimendunen hizkuntza-ulermenaren gaitasunak emana da, adibidez: konbertsaziorako agenteena. Arrazoi horiek direla eta azkenaldian antzekotasun semantikoko eta inferentzia logikoko datu-multzo berriak plazaratzeko eta sistemak ebaluatzeko joera nabarmendu da. Esaldi-mailako antzekotasun semantikoak (Semantic Textual Similarity edo STS) esaldi pare baten arteko lotura semantikoa kuantifikatzea du helburu, horretarako eskala kuantitatibo bat erabiliz (Agirre et al., 2012). Esaldi pareari emandako balio horrek parearen arteko lotura semantikoa islatzen du, erabateko baliokidetasun semantikotik baliokidetasun ezara (ikus 2.9 Irudia). Gaur egun, STSren aplikazio-esparrua oso zabala da baliokidetasuna islatzen duen balio hau hainbat ataza desberdinetarako oso erabilgarria baita ezaugarri gisa. STSren aplikazio-esparrua hain da zabala, ezen irakaskuntzaren alorrean ikasleen erantzunak kalifikatzeko ere erabili dela (Sultan et al., 2016). Lan horretan autoreek ikasle baten erantzuna eta erreferentziaren ar34 2.3. Esaldi-mailako ebaluazioa 2.9 irudia: Esaldi pareen antzekotasun semantikoa kuantifikatzeko eskala. Iturria: (Agirre et al., 2012). teko STS balioa erabiltzen dute ikaslearen kalifikazioa esleitzeko. Hala ere, hurbilpen horrek hainbat arazo ditu ikaslea ebaluatzeko, ikaslearen erantzunak eta erreferentziak hitz komunen bat izatea baino metodo osoagoak eta interpretagarriagoak behar direlako. Esaldi-mailako antzekotasun semantikoak inferentzia logikoarekin erlazio handia duen ataza da, baina inferentzia logikoak direkzionala den kategoria bat esleitzen duen heinean –lotura logikoa dagoen ala ez–, antzekotasun semantikoak graduala eta bidirekzionala den balio kuantitatibo bat esleitzen dio bikoteari. Inferentzia logikoak (Natural Language Inference edo NLI) kontzeptuen arteko logika mailako ondorioak egitea du helburu (ikus 2.10 Irudia). Munduko kontzeptuen arteko inferentziak egitea behar-beharrezko ataza da adimen artifizialaren alorrean, eta HPn ez ezik ikusmen eta robotikan ere inferentzia logikoan oinarritutako sistemak oso erabiliak dira, eta, horregatik, aspalditik interes handia piztu duen alorra da (Angeli eta Manning, 2014). Inferentzia logikoan testu batek (T) hipotesia (H) ondorioztatzen du baldin eta soilik baldin testutik hipotesia inferitu –ondorioztatu– badaiteke (T → H). Esaldien arteko antzekotasun semantikoa eta inferentzia logikoa neurtzea HPrako eta, bereziki, HUrako garrantzitsuak dira aplikazio-esparru zabala dutelako. 2.11 irudian oinarrizko ataza bakoitzeko adibide bana ikus daiteke. 35 2. AURREKARIAK ECNU (Tian et al., 2017). Antzekotasun semantikoari dagokion atazetan oso emaitza onak lortzen dituen eta neurona-sareetan oinarrituta dagoen sistema-multzoa da ECNU. Hizkuntza bakar batean edo hizkuntza anitzen artean esaldi pareen artean antzekotasun semantikoa kalkulatzeko gai da sistema hau, honetarako, Googlen itzultzaile automatikoa erabiltzen du hizkuntza desberdinen artean pibotatzeko. Arkitekturari dagokionez, bukaerako STS balioa hainbat sistemaren bozketaren ondorioz lortzen da, kasu: ezaugarri-zerrendetan trebaturiko erregresioa egiten duten ikasketa automatikoko sistemak; eta hainbat neurona-sare. 2.12. irudian ECNUren arkitektura nagusia ikus daiteke. Irudian ikusten den moduan arkitektura hiru modulu nagusitan banatuta dago: HP modulua, neurona-sare modulua eta sistema-multzo modulua. HP moduluak jatorrizko esaldien ezaugarri sintaktiko eta semantikoak erauzten ditu, besteak beste, esaldien arteko n-gramen gainezarpena, sekuentzia-ezaugarriak, ezaugarri sintaktikoak, lerrokatze gainezarpenak, eta itzulpen automatiko metrikekin lotutako ezaugarriak. Neurona-sare modulua jatorrizko esaldien hitzak bektore bakar batera kodetzeko erabiltzen da, eta, ondoren, STS balioa bektore horren arteko antzekotasunetik erauzten da neurona-sare desberdinak erabilita (LSTM sareak, sare siamdarrak eta DA sareak). Azkenik, sistema-multzo moduluak aurreko bi moduluetatik lortutako emaitzen bozketa egiteaz arduratzen da, bukaerako STS balioa lortuz. Sistema horrek SemEval atazako emaitzarik onenetarikoak lortu ditu 73.16 pearson punturekin ingelesezko STS 2017 datu-multzoan. Emaitza hori atazako baselinea baino 20 pearson puntu hobea da, eta bigarren sailkatutako parte-hartzailea baino 5 pearson puntu hobea. 38 2.4. Esaldi-mailako sistemak 2.12 irudia: ECNU arkitekturaren diagrama. Iturria: (Tian et al., 2017). Bi-LSTM-Max + AIINLI (Conneau et al., 2017). Esaldien errepresentazio unibertsalak kodetzeko enkoderrak trebatzen dituen arkitektura bat deskribatzen da lan honetan, antzekotasun semantikorako eta inferentzia logikorako baliagarria dena. Enkoder hauek trebatzeko, arkitekturaren aldetik, neurona-sare errepikakor estandarrak erabiltzen dira (LSTM sareak eta GRU sareak), eta, baita, atentzioan oinarritutako neurona-sareak eta hierarkikoki lan egiten duten CNN errekurtsiboak. Sare errepikakorren kasurako erabiltzen duten enkoderraren eskema 2.13. irudian ikus daiteke. Enkoderra erabiliz esaldi parearen errepresentazio abstraktuak erauzi ondoren neurona-sare gehigarriak erabiltzen dituzte STSri edo NLIri dagokien azken balioak lortzeko. Balio hau sailkapen edo erregresio bidez erauzten dute NLIren edo STSren kasurako, sare errepikakorren konposizionaltasuna 39 2. AURREKARIAK 2.13 irudia: Enkoderraren eskema. Iturria: (Conneau et al., 2017). erabiliz, hurrenez hurren. 2.14. irudian neurona-sare gehigarri hauen eskema ikus daiteke. 2.14 irudia: Konposizionaltasuna lantzeko neurona-sareen eskema. Iturria: (Conneau et al., 2017). Sistema honen bitartez autoreak hainbat atazatan emaitza onak lortzeko gai dira: 3.4.1. atalean aurkeztuko ditugun SICK datu-multzoaren STS eta NLI adarretan % 86.3ko eta % 88.4ko zehaztasuna lortzeko gai dira, datu-multzo horietan ezagutzen diren emaitza onenetarikoak biak. 40 2. AURREKARIAK 2.16 irudia: DINN arkitekturaren diagrama. Iturria: (Gong et al., 2017). ko lerrokatze- edo atentzio-mekanismo bat ere erabiltzen du, 2.15. irudiaren erdian ikus daitekeen moduan. Mekanismo horri esker, ESIM esaldi pareko hitzen arteko lerrokatzeen garrantzia neurtzeko gai da, eta garrantziaren arabera hitzen pisuak eguneratzeko. ESIM sistemak oso emaitza onak lortu ditu NLI motako atazetan, bereziki 3.4.1. atalean aurkeztuko ditugun Multi NLI eta SNLI datu-multzoetan % 72.3ko eta % 86.7ko zehaztasuna lortzeko gai da, hurrenez hurren. Ezagutzen diren emaitza onenetatik oso gertu biak. Densely Interactive Inference Network (DINN) (Gong et al., 2017) Karaktere-bektoreak, hitz-bektoreak eta ezaugarri-zerrendak erabiltzen di42 2.4. Esaldi-mailako sistemak tuen sistema-multzo errekurtsiboa da. Sistemaren geruzek hierarkia bat osatzen dute, non geruza bakoitzak jatorrizko esaldien espazio semantikotik ezaugarri desberdinak erauzteko ardura duen. DINN sistemaren arkitektura 2.16. irudian ikus daiteke, eta bost modulu nagusiz osatua dago. Lehenik, hitz-bektore geruza aurkitzen da, geruza horretan sistemak hitz bakoitzari dagokion hitz-bektorea esleitzen dio. Gainera, hainbat aurreprozesu ere egikaritzen dira, besteak beste, entitate izenak erauztea, informazio sintaktikoa erauztea edota korreferentziak ebaztea. Bigarren geruza enkoderrari dagokio, bertan neurona-sare errepikakorrak edo errekurtsiboak erabiltzen dira hitzen konposizionaltasuna lantzeko. Geruza horrek hitzen arteko dependentziak modelatzea du helburu, hitzak errepresentatzeko erabiltzen diren bektoreak testuinguruarekin hornituz. Sistemaren hirugarren geruza interakzio-geruza da, eta geruza horretan hitz pare guztientzat interakzio-tentsore bat sortzen da. Atentzio-mekanismo tradizionalen kontrara, sistema horrek emaitza gisa tentsore bat –eta ez eskalar bat– sortzen duen atentzio-mekanismo berritzaile bat erabiltzen du, autoreen esanetan hitzen arteko interakzioak hobeto modelatzeko gai dena. Geruza horren azken lana interakzio-tentsore horiek konexio ahulen eta zuzenen bitartez esaldien errepresentazio abstraktuekin konbinatzea da. Hitz pare guztientzat eratutako tentsoreekin DINN sistemak kubo bat sortzen du, hitz-mailako interakzio guztiak jasotzen dituena. Interakzio-kubo hau erabiliz laugarren geruzak ezaugarririk garrantzitsuenak erauzten ditu, garrantzirik gabeko ezaugarriak baztertzeko eta interesgarrienak azaleratzeko helburuarekin. Ezaugarriak erauzteko laugarren geruza hau ikusmen-atazetan motibatutako sistemez baliatzen da lana egikaritzeko, konboluzio-sareetan oinarritutako neurona-sareetan, alegia. Azkenik, bosgarren geruzak, aurrerantz elikatzen den neurona-sare bat erabiltzen du bukaerako inferentzia-kategoria itzultzeko. ESIM sistemaren antzera, DINN sistemak ere NLI datu-multzoetan emaitza onak lortzeko gai da. Zehazki Multi NLI datu-multzoan % 80ko zehaztasuna lortzeko gai izan da, azken hilabeteetan aurrekarietan ezagutu den emaitzarik onena (ESIM baino 8 puntu gehiago). SNLI datu-multzoari dagokionez ESIM sistemaren pareko emaitzak lortu ditu: % 88.9 (ESIM baino 2 puntu gehiago). 43 2. AURREKARIAK daude, 2.18 irudian ikus daitekeen moduan. Helburua sistemek ipuina irakurri ondoren galdera bakoitzari dagokion erantzun zuzena hautatzean datza. MCTest moduko datu-multzoetan ondo aritzeko gai liratekeen sistema adimendunak tutore-sistemetan integratu zitezkeen lehen hezkuntzako irakurmenarekin lotutako lanak automatikoki zuzentzeko. Baliabide hau ere oso interesgarria izan arren, bi arrazoi nagusi daude erabiliko ez dugula azaltzeko: alde batetik, MCTesten erantzunak dokumentumailan erantzun behar direlako, eta, tesi honetan, esaldi-mailako HU dugulako helburu, eta, bestetik, istorioak asmatutako ipuin independenteak direnez, bereziki zaila egiten delako erantzun zuzena zentzuz inferitzeko behar den ezagutza sistema adimendunei helaraztea. Hau da, iturri ezagunetatik –espazio semantikoetatik, ikus 2.2 atala– lortu daitekeen munduaren ezagutza nahikoa ez delako ataza horretarako. Hori dela eta, etorkizuneko lan gisa uzten dugu baliabide honen inguruko azterketa sakonagoa. Are gehiago, burutu genuen azterketaren arabera neurona-sareetan oinarritutako sistemek, kasu Kapashi eta Shah (2015) autoreena, leiho mugikor sinple batean oinarritutako sistema batek baino emaitza okerragoak lortzen zituztela ikusi genuen. Zientzia desberdinen domeinuan ikasleek galdera irekiei emandako erantzun libreak ebaluatzeko saiakera dugu SemEval 2013ko 7. ataza (Dzikovska et al., 2016). Irakaskuntzako sistema adimendunei begira ikasleen erantzunak ulertzea eta bakoitzari dagokion kalifikazioa esleitzea2 ziren ataza honetan egin beharreko lanak. Lan horrekin batera bi datu-multzo plazaratu ziren: Beetle and ScientsBank, eta, horien bitartez, autoreek irakaskuntzaren alorreko HParen teknologia sustatzea zuten helburu. Alde batetik, Beetle corpusa oinarrizko elektrizitate eta elektronikaren inguruan bildutako ikasleen erantzunez osatua dago (Dzikovska et al., 2010b), eta, beste aldetik, ScientsBank corpusa zientziaren esparruko hamasei domeinutako interakzioz osatua dago (Nielsen et al., 2008). Datu-multzo horiek hainbat galderaz, erreferentzia-erantzunez eta ikasleek laborategietan emandako erantzunez osaturik daude, 2.19 irudian datu-multzo hauen inguruko adibide bana 2Kategoria posibleen artean: zuzena, erdizka edo hein handi batean osatu gabea, kontraesana, garrantzirik gabekoa eta domeinuz kanpokoa. 46 2. AURREKARIAK autoreek plazaratutako Beetle datu-multzoa berrerabiliko dugu ataza berri bat sortzeko, iSTS (Lopez-Gazpio et al., 2016a), esaldi barruko kontzeptuen ulermen-maila areagotzea helburu izango duena. Datu-multzo hauekin ikertzaileek kontribuzio berritzaileak egin zituzten eta interes zein parte-hartze handia piztu zuten irakaskuntzaren aplikazioen alorrean. Gainera, atazetan parte hartzen duten sistema desberdinak ebaluatzeko irizpide komun bat ezartzea ere lortu zuten. Irakaskuntzako HU sistemei dagokionez helburu nagusia ikasketa automatikoan oinarritutako sistema malguak sortzea da, erregeletan oinarritutako sistemen ahuleziak gaindituko dituztenak. Horretarako, bi proposamen nagusitu dira: 1. Logikan oinarritutako metodoez baliatuta erantzunaren eta erreferentziaren artean ondorioztatu daitezkeen proposizio kopuruarekiko kalifikazioa esleitzea. 2. Erantzuna erreferentziarekin alderatzea hurbiltasun sintaktikoaren eta semantikoaren araberako kalifikazioa esleituz. Kasu horietan kalifikazioa erantzuna eta erreferentziaren arteko hitzen gertutasunak markatzen du. Inferentzia logikoan oinarritutako metodoek mugak izan ohi dituzte kontzeptuak behe-mailan identifikatzeko, eta kontzeptuen arteko erlazioak zehaztasunez hautemateko (Levy et al., 2013), bi arrazoi nagusi direla eta (Dzikovska et al., 2013): alde batetik, logikaren alorreko loturaren nozioa eta irakaskuntzaren alorreko adierazpen nozioa –kontzeptu jakin bat barneratu dela jakinaraztea– desberdinak direlako, eta, bestetik, metodo hauek terminologiarekin oso zorrotzak diren heinean, ikasleek erantzunak idaztean terminoak ekiditeko edo eraldatzeko joera dutelako. Bestalde, hurbiltasun semantikoan oinarritutako metodoak modu orokorrean lan egiteko diseinatu direnez malguagoak dira, baina, aitzitik, ez dira gai esaldiko hitz gakoen arteko erlazio logikoak modu finean hautemateko (Mohler et al., 2011). Adibide gisa, logikaren ikuspuntutik auto jakin bat ibilgailua dela ondoriozta daiteke, baina ez ibilgailu bat autoa denik –ibilgailu mota ugari daudelako–. Aitzitik, antzekotasunak autoaren eta ibilgailuaren 48 2.5. Ebaluazioa irakaskuntzaren alorrean arteko hurbiltasun semantikoaren kalkulua ahalbidetuko liguke, baina ez bi kontzeptuen arteko loturaren informaziorik, ez eta esaldietan agertu daitezkeen kontrajarritako kontzeptuen arteko loturen informaziorik ere. Aipatutako bi teknika nagusi hauek beren aldeko abantailak eta desabantailak dituzte, eta, hauen bitartez hezkuntzaren domeinuan saiakerak egin diren arren teknika mugatuak direla ikusi da, hobekuntzarako tartea daukatenak. Tesi honetan oinarrizko teknika horiek uztartuko ditugu eta feedback esanguratsua itzultzeko metodo berritzailea dela ikusiko dugu. Era horretan, teknika bakoitzak ematen dizkigun abantailaz baliatu gaitezke ahalik eta esaldiaren errepresentazio osoagoak lortzeko. 49 3. kapitulua Hitz n-gramen arteko atentzio-ereduak I ˜n igo Lopez−Gazpio , Montse Maritxalar , Mirella Lapata and Eneko Agirre . Word n-gram attention models for sentence similarity and inference Preprint submitted to Knowledge−Based Systems . ISSN : 0950 −7051 Hitzen n-grama arbitrarioak modelatzeko eta lerrokatzeko zehaztapenak proposatzen ditugu lan honetan. Horretarako, neurona-sare arkitektura desberdinek egitura islatzeko dituzten gaitasunak eztabaidatzen ditugu eta gure proposamenak antzekotasun semantikoan eta inferentzia logikoan oinarritutako hainbat datu-multzotan ebaluatzen ditugu. Artikulu honek tesiaren 3. kapitulua osatzen du, eta bai antzekotasun semantikoaren inguruko lanen, baita inferentzia logikoaren inguruko lanen erreferentzia nagusia da. 51 5. kapitulua Ondorioak eta etorkizuneko lanak Tesi honetan hizkuntza-ulermenean sakondu dugu, lotutako atazak eta sistemak aztertuz. Konputagailuak hizkuntzaren bitartez komunikatzea erronka handiko ataza da, hizkuntza-ulermenaren maila altua eskatzen duena. Are gehiago, hezkuntzaren domeinuan murgiltzean zailtasunak areagotu egiten dira, ikasleei feedback erabilgarria emateko esaldien errepresentazio abstraktu zehatzak behar direlako. Lan honetan hitzen eta hitz n-gramen errepresentazio abstraktuak sortzeko konposizionaltasuna eta errepresentazioen arteko interakzioak modelatzeko atentzio-mekanismoak ikertu ditugu, baita interakzio horiek anotazio linguistikoen bitartez aberastu ere. Horrekin guztiarekin, gure helburua hezkuntzaren alorreko hizkuntza-ulermenean pauso bat aurrera egitea izan da. Une honetan, hizkuntza-ulermena azkar hazten ari den alorra da, eta aurrekarien egoera abiadura handiz aldatzen ari den arren, hizkuntza-ulermen osoa eta zehatza duen adimen artifizial orokor batetik urrun gaude. 5.1 Hitz n-gramen arteko atentzio-ereduak Tesiko lehen ikerketa-lerroari erreparatuz (ikus 1.2. Atala) kontribuzio nagusiak esaldi-mailako HU atazak ikertzearen ondorio izan dira, honako hauek: antzekotasun semantikoa eta inferentzia logikoa, errepresentazio abstraktuak sortzeko gai diren sistema adimendunak ebaluatzeko erabiliak izan direnak. Ataza horietan sistemek esaldi pareen arteko interakzioak modelatu behar dituzte, emaitza gisa bi esaldien arteko erlazio semantikoa kuantifika117 5. ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK tzen edo logikoa islatzen duen balio bat itzuliz. Tesi honetan ataza hauek deskribatu, landu eta hezkuntzaren alorrari begira biltzen dituzten gaitasunak eta mugak identifikatu ditugu (ikus 2.5. eta 4.2. Atalak). Gainera, egungo hurbilpenak osatzen dituzten proposamenak plazaratu ditugu. Hain zuzen ere, orain arte esaldi pareen arteko interakzioak modelatzeko erabiltzen diren atentzio-mekanismoak hitz bakanetan oinarrituta egon diren arren; lan honen oinarria, erlazio semantikoak modelatzeko hitzak baino haratago doazen hitzen n-gramak lerrokatzea erabilgarria dela da. Hitz bakanetan oinarritutako atentzio-mekanismoak erabiltzen dituzten sistemak hedatzeko proposamenak bildu ditugu, HU maila areagotzeko asmoz n-grama arbitrarioak lerrokatzeko aukera zabalduz. Horretarako, lehenbizi esaldi pareko n-grama arbitrarioentzat errepresentazio abstraktuak, eta, ondoren, n-grama arbitrario horiek lerrokatuta mantenduko dituen atentziomatrizea sortu dugu. Atentzio-matrizean n-gramak pisuen bitartez lerrokatuta daude. Antzekotasun semantikoa eta inferentzia logikoa burutzeko arkitektura mota ugari dagoen heinean, adibidez: esaldi pareak bektore gisa modelatzen dituzten hitz-zakuak, konboluzio-sareak, neurona-sare errepikakorrak eta neuronasare errekurtsiboak; gure proposamena inplementatzeko aurrerantz elikatzen den neurona-sareez osatutako sistema bat aukeratu dugu: Decomposable Attention Model edo DAM (Parikh et al., 2016). Sistema honek hainbat abantaila ditu, besteak beste, sinplea, interpretagarria eta eraginkorra izatea, eta, gainera, entrenatzeko baliabide eta denbora gutxi behar izatea. DAM sistema n-grama arbitrarioak modelatzeko egokitu dugu, eta bai jatorrizko DAM sistemarekin konparatuta, baita beste neurona-sare metodoen bitartez hedatutako aldaerekin konparatuta baino emaitza hobeak lortzen dituela ikusi dugu. Horrek, n-grama arbitrarioak modelatzeko eraginkortasuna frogatu du, gainera, atentzio-mekanismoa erregresio gisa ikastean emaitzak hobeak direla ikusi dugu: datu-multzotik datu-multzora 1.6 eta 2.3 zehaztasun puntu artekoa, hurrenez hurren. Ebaluazioa burutzeko antzekotasun semantikoaren eta inferentzia logikoaren domeinuko bost datu-multzo desberdin erabili ditugu, eta gure proposamenak jatorrizko sistemaren errore-tasa hobetzen du eszenario guztietan, kasu118 5.1. Hitz n-gramen arteko atentzio-ereduak rik onenean inferentzia logikoko SICK datu-multzoan % 41eko hobekuntza erakutsiz (11 puntu). Antzekotasun semantikoko SICK eta STS Benchmark datu-multzoetan jatorrizko sistemarekiko lortutako errore-tasaren murrizketa ere aipatzekoa da: % 38koa (8.6 puntu) eta % 29koa (9.4 puntu) hurrenez hurren. Gure proposamenak errepresentazio abstraktuak modelatzeko baseline sistemekin alderatuta ere emaitza hobeak lortu ditu. Izan ere, segmentazioan oinarritutako gure proposamena konboluzio-sareak eta neurona-sare errepikakorrak zein errekurtsiboak erabiltzea baino eraginkorragoa izan da ebaluatzeko erabilitako datu-multzo guztietan. Hala ere, baseline horiek ere DAM baino emaitza hobeak lortu dituzte. Konboluzio-sareak neurona-sare errepikakorrak baino eraginkorragoak izan direla ikusi dugu, emaitzen arteko alde txikiarekin. Gainera, gure proposamena entrenatzeko instantzia kopuru mugatuak dituzten datu-multzoetarako bereziki aproposa dela erakutsi dugu, baita inferentzia logikoko datu-multzo handien adar zailetarako ere (hard splits). Izan ere, SNLI eta Multi NLI datu-multzoetan hobekuntza txikiagoak lortzen bagenituen ere, instantzia tribialak kenduta errore-tasa asko gutxitzen dela ikusi dugu: % 7.6 (2.2 puntu) eta % 11.1 (4.8 puntu) hain zuzen ere. Honekin guztiarekin gure hipotesi nagusia frogatu dugu: erlazio semantikoak modelatzeko n-grama arbitrarioak lerrokatzearen eraginkortasuna. N-grama arbitrarioak lerrokatzea hitz bakanak eta esaldien dependentzia guztiak modelatzen dituzten zuhaitz deskonposaketen tarteko pauso gisa ikusten dugu, konputazionalki sortzeko aukera merkea eta azaleko informazio sintaktikoa jasotzeko gai den errepresentazio eraginkor gisa, alegia. 119 5. ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK 5.2 Esaldien arteko desberdintasunak topatzen eta azaltzen Aurrekarien egoeran atentzio-mekanismoak eta esaldiko interakzioak modelatzeko mekanismoak geroz eta erabilera zabalagoa dutela ikusita, eta mekanismo horiek zehazten dituzten hitzen arteko interakzioak sistema adimendunek hartzen dituzten erabakiak azaltzeko giltza direla ikusita, oinarrizko HU ataza hauen gainean interpretagarritasuna lantzeko geruza berri bat gehitu dugu. Horrela, antzekotasun semantikoaren eta inferentzia logikoaren onurak bateratuz adierazgarritasun altuko ataza berri bat definituz: interpretable semantic textual similarity edo iSTS. Ataza berri horretan esaldietako osagai sintaktikoak (chunkak) linguistikoki motibatuta lerrokatzen dira, esaldi barruko kontzeptuen antzekotasunak eta desberdintasunak modu esplizituan adieraziz. Sistema adimendunek maila fineko informazio hau erabili dezakete bai hartutako erabakiak ikasleei azaltzeko, baita beren arrazonamenduaren inguruko feedbacka emateko. iSTS ataza SemEval workshopean bi urtez aktibo egon da, parte-hartze eta interes handia piztuz. Ataza horren antolakuntzarako hiru domeinutako datu-multzoak etiketatu ditugu: berrien ingurukoa bat, irudien deskribapenetan oinarritutakoa bigarrena eta, azkena, ikasleen erantzunez osatutakoa, guztira lerrokatutako 2500 esaldi pare baino gehiago plazaratuz. Datu-multzo horiek parte-hartzaileen sistemak entrenatzeko eta ebaluatzeko atzigarri daude, eta, SemEvaletik kanpora ere aurrekarien egoeran ikerketa bideratzeko erabiliak izan dira. Esaterako, Li eta Srikumar (2016) autoreek antzekotasun semantikoaren emaitzak hobetzeko erabiltzen dituzte aipatutako datumultzoak, aljebra linealeko metodoak erabilita. Antzekotasun semantiko interpretagarrian parte hartzeko gai diren bi sistema ere garatu ditugu (Lopez-Gazpio et al., 2016b; Agirre et al., 2015b), bai ikasketa automatikoan oinarritutakoak, baita neurona-sareetan oinarritutakoak ere; eta, aurrekarien egoerako emaitzak lortu dira. Garatutako sistema horietan oinarrituz, eta berbalizazio azpisistema sinple bat erabiliz ikasleei emandako feedbackaren erabilgarritasuna bermatu dugu bi ebaluazioinguruneetan, feedbacka laguntza gisa jasotzean erabiltzaileen emaitzak 120 5.3. Sortutako baliabideak hobeak direla erakutsiz. Bigarren ikerketa-lerro honen helburua irakaskuntzari dagokion HU maila areagotzea izan da (ikus 1.2. Atala). Gure ustez, esaldi barruko chunkak zehatz lerrokatuta izateak hezkuntzari lotutako sistementzat, eta bereziki, ikasleei feedbacka eman behar dieten sistema adimendunentzat aurrerapauso handia da. Erabiltzaileekin egindako esperimentuetan antzekotasun semantiko eta inferentzia logiko bateratuaren erabilgarritasuna frogatu dugu, biak batera elkar lanean jarriz esaldien errepresentazioak ulergarriagoak izan daitezkeela erakutsiz. Gure helburua antzekotasun semantiko interpretagarriaren bitartez egunera arte ezagututako irakaskuntza atazak pauso bat haratago eramatea izan da. Gainera, ikerketa-lerro honek azkenaldian nagusitzen ari den neurona-sareetan oinarritutako ereduak ulertzeko joerarekin bat egiten du, antzekotasun semantiko interpretagarriak sistemak behemailan ebaluatzeko aukera handiagoa ematen baitu. 5.3 Sortutako baliabideak Azkenik, azpimarratu nahi dugu proposamen berriak plazaratu ez ezik, tesi honek ondoko baliabideak sortu eta komunitate zientifikoan atzigarri utzi dituela: antzekotasun semantikoa, inferentzia logikoa eta antzekotasun semantiko interpretagarria burutzeko gai diren sistemak1, neurona-sareetan eta ikasketa automatikoan oinarritutakoak; eta antzekotasun semantiko interpretagarriarekin2 lotutako anotazio-gidalerroak, anotazio-interfazeak eta datu-multzoak. 1https://github.com/lgazpio 2http://alt.qcri.org/semeval2015/task2/ 2http://alt.qcri.org/semeval2016/task2/ 121 5. ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK 5.4 Etorkizuneko lanak Etorkizuneko lanei dagokienez, hurrengo ikerketa-lerroak aipatzea interesgarria iruditzen zaigu: ˆ 3. kapituluan hitzen n-gramak bektore bidez kodetzeko eta konposizionaltasuna lantzeko gai diren neurona-sareetan oinarritutako sistemak erabiltzen ditugu, kasu guztietan oinarri gisa hitz bakanen hitzbektoreak erabiltzen dituztenak. Hitz n-gramentzat zuzenean errepresentazio abstraktuak sortzea interesgarria litzatekeela iruditzen zaigu, n-gramaren errepresentazio zehatzagoa dutenak. Bektore berri hauek egitura linguistikoari erreparatuz hizkuntzen egitura konplexua kontuan hartu eta hobeto modelatuko luketen errepresentazio abstraktuak liratekeela uste dugu. Ikerketa-lerro hori "phrasal semantics" gisa ezagutzen da eta azkenaldian indarberritzen ari da. Muturreko adibide bat ematearren argi dago izen+aditz motako konbinazioen errepresentazio abstraktuek hitz bakanen errepresentazio abstraktuen baturak baino esanahi gehiago kodetu behar dutela, esaterako: adarra jo parearen kasurako (I˜nurrieta et al., 2017). ˆ 3. kapituluan deskribatzen dugun sistema entrenatzeko iturri berriak bilatu nahi ditugu. Horretarako, hitzen arteko lerrokatzeetan oinarritutako datu-multzoak erabiltzea egokia izan daitekeela uste dugu. Neurona-sareetan oinarritutako sistemek datu kopuru handiak behar dituzte entrenatzeko eta antzekotasun semantiko interpretagarriaren moduko atazek esfortzu handia behar dute datu-multzoak behe-mailan anotatzeko. Datu-multzoak modu merkeagoan anotatzeko bururatu zaigun proposamen bat itzulpen automatikoko (machine translation edo MT) lerrokatze-matrizeak erabiltzea da. Gure ustez antzekotasun semantiko interpretagarrirako datu-multzoak MTko iturrietatik erauzteko aukera dago modu erdi-gainbegiratuan, lerrokatze-matrize hauek sortzeko egin den esfortzua berrerabiliz. ˆ 4. kapituluan deskribatzen dugun berbalizazio azpisistema hobetu nahi dugu. Horretarako, hizkuntza-eredu neuronalak erabiliz gizakioi naturalagoak litzaizkigukeen esaldiak sortu nahi ditugu. Antzekotasun 122 5.4. Etorkizuneko lanak semantiko interpretagarriaren bitartez irakaskuntzaren alorrean feedbacka sortzeko lehen urratsak eman baditugu ere, erabilitako berbalizazio azpisistema oso sinplea da eta itxura robotikoa duten esaldiak sortzen ditu. Sortutako esaldien naturaltasuna areagotuz erabiltzaileen balorazioa positiboagoa izatea lortuko genukeela uste dugu. ˆ 3. eta 4. kapituluetako sistemak hobetzea da beste etorkizuneko lan bat. Gure helburua inplementatutako sistemek logika-erlazio ahulentzat antzekotasun-balio altuak sor ditzaten ekiditea da, eta alderantziz. 4. kapituluan aipatu dugu arazo hori atazak independenteki tratatzearen ondorio dela, eta horrek trinkotasuna galtzera eramaten gaitu. Horregatik, antzekotasun semantikoaren eta inferentzia logikoaren arteko trinkotasuna mantenduko luketen sistemak garatzea da gure etorkizuneko proposamena. Hainbat lanek erakutsi duten moduan antzekotasun-balioen eta inferentzia-kategorien arteko erlazioa badago, ez baitira ataza guztiz independenteak elkarren artean (Vo eta Popescu, 2016). Gure ustez, erlazio hori ustiatzeko gai den sistema batek kategoriak eta balioak independenteki tratatzen dituen sistema batek baino eraginkortasun handiagoa izan behar du. Horretarako, ikasteko galerafuntzio hedatuak (Multi-cost learning functions) aztertzea aurreikusten dugu. 123
science
addi-27a34a6045d9
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32107
Euskokantauriar arroko azaleko ozeanoaren dinamikaren analisia eozenoko hiru gertakari hipertermaletan, nanofosil karetsuen bidez
Intxauspe Zubiaurre, Beñat
2018-11-23
Etxeko sofan hautsa pilatzen zaien guztiei Txikia nintzela handitan zer izan nahi nuen galdetzen zidatenean, "inbentore" erantzuten nuen, artean ez bainekien euskara zuzenean "asmatzaile" esaten zela. Ilusio horixe neukan, gauza berriak asmatzekoa eta gizarteari hobekuntzak ekartzekoa. Telebistan ikusten nituen marrazki bizidunengatik zen, jakina. Baina, aizue, hor hasi zen dena. Gero nire asmakizunen munduan ate bat ireki zen eta errealitateak besoak zabalik hartu ninduen. Tira, hobeto esanda, sekulako zartakoa eman eta txiki-txiki eginda utzi ninduen. Ezer ez zen telebistan bezala, ez. Eta orduan, halako ahots biologiko batek dei eginda edo, naturari erreparatzen hasi nintzen. Natura gaixo eta kutsatuari, esan beharko. Eta naturarekiko interesa piztu zitzaidan, animaliak aztertzen nituen, itsasoari begiratzen nion… eta orduan, egun batetik bestera, natura zaintzen hasteko erabaki irmoa hartu nuen. Ez, ez nintzen Greenpeace-en sartu. Plastikoa eta papera birziklatzen hasi nintzen, garraioa publikoa erabiltzen… denok egiten duguna (bai, jaja, hala balitz…). Baina naturak okertzen jarraitzen zuen, udan bi egunetik behin euria egiten hasi zuen (halakorik Euskal Herrian!) eta neguan bi aste segidan 20ºC-tik gorako tenperaturak; baina ez nintzen konturatu hemen zerbait arraroa gertatzen ari dela harik eta asteburu pasa Erromara joan eta 25 urteren ondoren elurra egin zuen lehen aldia tokatu zitzaidan arte. Eta nire buruari esan nion, "klima aldaketa honen zergatia lehenbailehen argitu behar duk". Eta handik zazpi urtera doktorego tesi baten azken hitzak idazten ari naiz. Gezurra dirudi nire bizitzako bi oinarri nola elkartu diren, asmatzaile izatea lortu baitut (ingeniarien baimenarekin, asmakuntzak egiten dituztenak zientzialariak baitira), eta natura konpontzeko asmoan nire hondar alea jartzera iritsi bainaiz. Ez dakit askorako balioko duen ale horrek une honetan nire mutur parean ikusten ari naizen hondartza puska horretan zerbait garrantzitsua egiteko, baina… Gutxienez balio dezala beste inori ez gertatzeko Erromara joan eta monumentuak eta hondarkinak ezin ikusi izatea elurrez estalita zeudelako. Klimaren aldaerak lurtar ekosistemei nola eragingo dienaren kezkak hainbat ikerlari gertakari hipertermalen balizko kausa eta ondorioak aztertzera eraman ditu. Dudarik gabe, ebidentziarik fidagarrienak jadanik gertatuak daudenak eta haien ondorioak erregistro geologikoan kontserbatuak daudenak dira. Ondorioz, gaur egungo beroketa globalaren antzeko iraganeko gertakari hipertermalen azterketak planetaren etorkizuna aurreikusteko pistak eman ditzake. Arrazoiketa hau izan da tesi honetan gauzatutako ikerketarako motibazioaren oinarria. Hemen azterturiko hiru gertakariak hiru azaleramendu ezberdinetan kokatuak daude, guztiak hondartzetako labarretan, laginak erauztea errazten duena. Azaleramendu zaharrena Barinatxe hondartzan kokatzen da, Sopela udalerrian (Bizkaia). Ypresiar (behe-Eozeno) estaiari dagokio eta ETM2 (Eocene Thermal Maximum 2) gertakari hipertermala ikertzea izan da helburua bertan, 54.1 Ma-n datatua (Westerhold et al., 2017). Bigarren azaleramendua Gorrondatxe hondartzan kokatzen da, Getxo udalerrian (Bizkaia). Behe-Lutetiarrari dagokio (erdi-Eozenoa) eta ikertutako gertakaria C21r-H6 izan da (Sexton et al., 2011), 47.48 eta 47.22 Mu artekoa. Hirugarren azaleramendua Oyambre hondartzan aurkitzen da, San Vicente de la Barquera udalerrian (Kantabria). Bertan C19r gertakaria ikertu da (Edgar et al., 2007), 41.5 Mu-an datatua, Lutetiar amaieran. Gertakari paleoklimatiko bat karakterizatzeko era asko daude. Une honetan, UPV/EHU-ko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko ikerketa lerro bat Euskokantauriar arroko Eozenoko erregistro geologikoaz arduratzen da, teknika eta metodologia anitzak erabiliz, horien artean balizko gertakari hipertermal hauek kokatzen diren sekzioetako analisi geokimikoak, magnetoestratigrafikoak, zikloestratigrafikoak eta bioestratigrafikoak. Oraindik egiteke dago nanofosil karetsu bidezko paleoekologia eta hargatik izan dira nanofosil karetsuak doktore tesi honetako tresna nagusiak. Nanofosil karetsuak nagusiki kokolitoforoek ekoiztutako fosilak dira, nahiz eta jatorri ezezaguneko baina antzeko ezaugarri kimikodun formak ere sartzen diren nanofosil karetsuen taldean. Kokolitoforoak guztiz itsastarrak diren fitoplankton (izaki zelulabakar autotrofo) talde bat dira, oskol karetsua dutenak (Bukry, 1969). Jurasikoan duela 220 Mu agertu zirenetik (Bown et al., 2004) ekoizle primarioak izan dira, eta euren ekoizpen gaitasunak gainerako kate trofikoa baldintzatu du. Horrez gain, itsas hondoko sedimentuetako karbonatoaren iturri nagusia dira (Milliman, 1999). Beren tamaina txikiagatik eta bizimodu plantonikoagatik, beren inguruneko ingurumen aldaketei sentikorrak dira. Gainera, nanofosil karetsuen distribuzio aldaketak erraz identifikatzen dira erregistro geologikoan, beren ugaritasuna eta ozeanoetan duten hedapena dela eta. Horregatik guztiagatik, hamarkada askotan zehar erabili dira datazio bioestratigrafikoak eta interpretazio paleoklimatiko eta paleoekologikoak egiteko. Nanofosil karetsu talde batzuk baldintza ozeanografiko jakinekin duten dependentzian oinarrituz, paleoingurugiroaren eboluzioa berreraiki daiteke talde hauen arteko proportzioen aldaketak behatuta. Hain zuzen hauxe izan da doktoretza honetan eginiko lanaren zati handi bat, azterturiko hiru gertakari hipertermaletan jazotako ingurugiro aldaketak eta aldaketa ozeanografikoak ezaugarritzea ahalbidetu duena. Emaitzekin aurretiko interpretazioak osatu eta zehaztu dira, eta kasu batzuetan proposamen berritzaileak egin dira, beste parametroekin interpretatu ezin izan zena interpretatzeko. Horrez gain, ikerketa geokimiko eta paleontologiko gehigarriak egin dira aurretiaz egin gabe zeuden kasuetan, Oyambren esaterako. Nanofosilen ikerketarako baino gutxiago bada ere, denbora eskaini zaio isotopo egonkor, mineralogia eta foraminiferoetarako laginen bilketa eta prestakuntzari. Zona subtropikal eta latitude ertainei dagokienez, klima hezea eta prezipitazio ugarikoa zen, ekuatorean baino gutxiago hala ere (Sloan & Rea, 1996; Bice & Marotzke, 2000; Brinkhuis et al., 2006; Sluijs et al., 2009; Krishnan et al., 2014). Latitude baxuekin alderatuta, non prezipitazioak urtean zehar banatuak zeuden latitude ertainetan prezipitazioak urtaroen araberakoak ziren, eta klima gaur egungo Sabana Afrikarraren antzekoa zen: gehienean klima erdilehorra zen, eta bi edo hiru hilabetetan euri jasa handiak gertatzen ziren, hezetasun gorabeherak dituzten klimetako lurzoruak Presio atmosferikoa (mm Hg) Orokorrean, Eozenoko ingurugiroa oso egokia zen biziaren garapenerako. Izotzik ez zegoenez eta klima beroarekin zein aldeko erregimen hidrologikoarekin, talde askoren eboluzioa eman zen, bereziki animalia lehortar eta itsastarrak, eta karbonatozko plataforma zabaletan bizi ziren izakiak, molusku eta makroforaminiferoak kasu (Scheibner & Speijer, 2008). Eozenoko ezaugarri paleozeanografikoak Eozenoko ur masa ozeanikoen ezagutza oso mugatua da, dagoen informazioa arroka eta sedimentuen azterketatik baitator, eta hauek sistema ozeanikoaren osotasunaren ikuspegi partziala baino ez dute eskaintzen. Horregatik, orain arte sistema ozeanikoaren berreraikitze orokorrak baino ez dira egin. Guztietan Aktualismoaren Printzipioa erabili da, hots, iraganeko ozeanoen funtzionamendua gaur egungoaren antzekoa dela. Hori dela eta, lehenik gaur egungo ur masen ezaugarriak deskribatuko dira:  Azaleko ur masak: Ur zutabearen goialdean kokatuak daude, atmosferarekin kontaktuan, eta prezipitazioetako eta kontinentetik iritsitako urek elikatzen dituzte. Azpiko urek baino tenperatura altuagoa eta ur gezarekin nahastearen ondorioz, gazitasun baxuagoa dutenez, dentsitate txikiagoa dute eta gainazalean mantentzen dira. Azpiko ur masekin gutxi nahasten dira, tenperatura eta konposizio desberdintasuna direla eta. Ondorioz, ur sakonagoekin duten muga metro gutxiko tarte zehatz bat da, termoklina izenekoa. 50 eta 200 m arteko sakoneran kokatzen da, lekuko ozeanoaren eta klimaren ezaugarrien arabera, eta bertan tenperatura bat-batean jaisten da (Rahmstorf, 2013). Azaleko ur masak Gaur egungoen aldean, Eozenoko tarteko ur masen jatorria ez dago argi, nahiz eta badauden ozeano Bare iparraldeko Bering itsasoan eta Australiaren hego-ekialdean sor 13 zitezkeenaren zantzuak (Winguth et al., 2010). Beren zirkulazioa ere ez dago argi. Ez dirudi haizeek garraiatzen zituztenik, ezta upwelling eta downwelling-ek kontrolatutako sakoneko korronteek ere; soilik kontaktu bertikalean zeuden azaleko eta sakoneko ur masekin eta beren iturriak sorrera-eremuak eta beste ur masekin zuten elkartrukea ziren. 1.5 irudia. δ18O eta δ13C-ren kurba isotopikoak, eta hegoaldeko Atlantiko tropikaleko paleotenperaturaren estimazioa (ODP Site 1262; Zachos et al., 2001). Izotz kaskoen formazioaren gutxi gorabeherako adina gehitu da. Zeihartasuna Lurrak bere inguruan biratzen duen ardatzaren inklinazioaren aldaketa da, 41 ku-ko zikloetan periodikoki aldatzen dena (Arthur et al., 1984). Azkenik, 21 kuko prezesio zikloek Lurraren ardatzaren orientazio aldaketak eragiten dituzte beste 17 ardatz baten inguruan, urtaroen arteko kontraste handiago ala txikiagoak eraginez (1.6 irudia). 21 1.8 irudia. Behean, tenperatura eta pCO2-ren igoerak PETM-an eragin zuen egoera. Tarteko bi irudietan, estratifikazioa, azaleko uren gazitasunaren handitzea, CCD eta lisoklinaren igoera eta honek eragindako disoluzioa. Goian, klimaren errekuperazioa (Khozyem et al., 2015). Uren estratifikazioaren eraginez, lurrunketa nagusi zen eta beste urekin nahasketa gutxi zegoen eremu tropikaletan gazitasuna nabarmen handitu zen (O'Connell et al., PETM-an gertatutako asaldura paleoklimatiko, paleozeanografiko eta paleoekologiko guztiak 200 ku-tan errekuperatuz joan ziren (Jansen et al., 2002; Zachos et al., 2010). Prozesu honen eragilea berotegi gasen murrizketa izan zen, tenperaturaren jaitsiera eragin zuena, eta ondorioz, korronte ozeanikoen birraktibazioa eta pH-aren igoera. Berotegi gasen erregulazioa prozesu naturala izan zen. Gertakari hipertermalean zehar ugaritutako prezipitazioek arroken meteorizazioa indartu zuen eta ondorioz, ioi alkalino gehiago iritsi ziren ozeanoetara (Ravizza et al., 2001; Kelly et al., 2005; Sluijs et al., 2008b; Dedert et al., 2012), esaterako sodioa (Na), potasioa (K) eta kaltzioa (Ca). Alkalinitatearen igoerak CO2-aren disoziazioaren aurkako erreakzioa eragiten du, eta beraz uraren pH-a igotzen da, CCD-a eta lisoklina jaisten dira, eta CaCO3 prezipitazioa handitzen da. Gainera, kontinenteko material silikato eta karbonatoen disoluzioari esker, HCO3 - garraiatzen da ozeanoetara, CaCO3-ren prezipitazioa indartuz (Ridgwell & Zeebe, 2005). PETM-aren kasuan, karbonatoa prezipitatzean, atmosferako CO2 arroetako sedimentuetan harrapatuta geratu zen, eta atmosferako berotegi gasen kontzentrazioa jaitsi zen (Archer & Meier-Reimer, 1994; Bains et al., 1999, 2000; Ridgwell & Zeebe, 2005). Kate-erreakzioa indartsua izan zen, eta errebote efektua eragin zuen ingurugiroan, PETM-aren aurreko balioak berreskuratuz, eta baita gaindituz Maila baxuagoko gertakari hipertermal guztien artean, ikerketa honetarako hiru izan ziren aukeratuak (ETM2, C21r-H6 eta C19r), aurretiaz Euskokantauriar arroko segida sedimentarioetan izan zezaketen kokapen posiblea ezagutzen zelako. Arro honetan, ongien azaleratzen diren eta xehetasun handiko ikerketak egitea ahalbidetzen duten azaleramenduak kostaldeko labarretakoak dira. Horrela, ETM2-aren ikerketa Barinatxe hondartzako (Sopela, Bizkaia) labarrean egitea erabaki zen, C21r-H6 gertakariarena Gorrondatxe hondartzako (Getxo, Bizkaia) labarrean, eta C19r gertakariarena Oyambre hondartzako (San Vicente de la Barquera, Kantabria) labarrean. Azaleramendu bakoitzaren informazio xehea sekzio bakoitzari dagokion kapituluan emango da. 1.11 irudia. Piriniar mendikatearen egituraren eskema, eta bertan Euskokantauriar arroaren posizioa eta mugak adierazita (Alonso-Zarza et al., 2002). EKA-ren deformazioa eta urazaleratzea eragin zuen fase konpresiboa Santoniar berantiar aldera hasi zen, eta hainbat pultsutan eman zen, Miozenoko Alpetar Orogeniaren amaieran behin betirako gelditu zen arte (Vergés et al., 1995; Teixell, 2000). Arroaren itxiera ekialdetik mendebaldera hedatu zen progresiboki, horrela sedimentazio itsastarra mendebaldera mugatuz joan zen ekialdeko lurraldeak altxatzearekin batera (Pinet, 1987; Boillot & Malod, 1988; Pujalte et al., 2002; Payros et al., 2016). Altxatze tektoniko nagusia, aurreko etapetan metatutako materialen deformazioa eragin zuena, Eozeno berantiarraren eta Oligozenoaren artean eman zen. Prozesu hauen guztien ondorioz gaur egun EKA seri sedimentario ugariz osatua dago, Triasikotik Oligozeno bitarteko tarte ezberdinak hartzen dituztenak. Seri horietako askotan Eozenoko segida zabalak ageri dira. Eozenoan zehar Europa hegoaldea uharte-konplexuez osatua zegoen, mikroplaka ugari ziren Afrika eta Europa artean hedatzen zen Tethys ozeanoak inguratuak (Ricou, 1996; Plant et al., 2003). Iberiar plakaren ipar-ekialdeko ertzak Kretazeo berantiarrean egin zuen talka plaka Europarrarekin, eta beraz, Eozenoan EKA Atlantiar ozeanoaren domeinuan kokatzen zen (Plaziat, 1981; Alonso-Zarza et al., 2002), Iberia eta Europa arteko golko estu batean, bere ipar-mendebaldetik lotuta ozeano irekiarekin (1.12 irudia). 1.14 irudia. Goian, Eozeno goiztiar-ertaineko Euskokantauriar arroaren egitura eta ingurune sedimentario ezberdinen banaketa geografikoa (Payros et al., 2006). Behean, ertz kontinental baten irudi generikoa, non G (Gorrondatxe), B (Barinatxe) eta O (Oyambre) hizkiekin adierazi diren aztertutako sekzioen ustezko posizioak. Sakonera txikiko eta handiko eremu itsastarrak banantzen zituen ezpondaren ezaugarria tartekako lurjausi eta luiziak ziren. Pultsu tektoniko nahiz prozesu sedimentarioen ondorioz, plataformaren kanpoaldea desegonkortu eta ozeano hondorantz desplazatzen zen, birsedimentaziozko metakinak emanez, hala nola, debrita, G O G B O B 34 Oyambreko sekzioa erretrogradatzen ari zen ezponda batean metatu zen, progresiboki sakonera handituz zihoana (Payros et al., 2015b). Sekzio bakoitzaren ezaugarri sedimentarioak eta hauek iradokitako paleoingurugiroari buruz bakoitzari dagokion kapituluetan hitz egingo da. Nanofosil karetsu bat fosilizatutako 1-50 µm arteko oskol karetsua edo beronen zatia da. Alga zelulabakar itsastar batek sortua da, gehienetan Kokolitoforoen taldekoa (Perch-Nielsen, 1985a; Roth, 1994), edo baita egitura eta tamaina antzekoa duten beste izaki bizidun batek ere. Kokolitoforoak edo kokolitoforidoak izaki zelulabakar eukarioto eta autotrofoak dira, zati organiko batez (zelula bera) eta hau inguratzen duen kaltzitazko oskolaz osatuak (Isenberg et al., 1963; 2.1 irudia). Ondorioz, protofiten taldean sartzen dira, fotosintesia egiten duten protistoak. Talde osoaren ezaugarria flagelo luze bat da, haptonema deituriko zelularen apendize bat (2.1 irudia). Buztan moduko hau zelularen inguruan kiribiltzen da, eta erabiltzeko beharra dagoenean askatzen da, dela substratuari itsasteko, elikagairen bat harrapatzeko, desplazatzeko eta abar (Hibberd, 1980; Pienaar, 1994). Haptonema-z gain, badituzte flagelo talde gehiago, mugimenduan eta zatiketa zelularrean parte hartzen dutenak (Billard, 2004). Haptonema-z hornitutako alga zelulabakar guztiak Kokolitoforoen taldean sailkatzen dira zientifikoki, Klase Prymnesiophyceae-an (Hibberd, 1976). Kokolitoforoen ezaugarri garrantzitsu bat da espezie gehienek zelula inguratzen duen kaltzitazko oskola dutela. Hil eta zati organikoa deskonposatu ostean, kaltzitazko oskola da kontserbatzen dena itsas hondoko sedimentuarekin nahasita, eta litifikatzen denean, oskola fosil izatera pasatzen da. Badaude beste izaki zelulabakar batzuk kaltzitazko oskola jariatzen dutenak eta kokolitoforoen antzeko tamaina eta egitura antzekoa dutenak, esaterako dinoflagelatuak, nahiz eta gehienek oskol organikoa ekoiztu (Janofske, 1996). Nanofosil karetsu terminoak bere baitan hartzen ditu 1 eta 50 µm arteko kaltzitazko fosil guztiak, gehienak kokolitoforoek (gaur egun ordezkariren bat dutenek ala ez) edo antzeko tamainako izaki zelulabakarrek (e.g. dinoflagelatu karetsuak) ekoiztuak, baina baita beren jatorria ezezaguna den hondar karetsuak ere. Kokolitoforoen eskeleto oso bat hainbat piezaz osatua dago, zati bizidunaren inguruan kokatzen direnak, eta elkarren artean ahokatuz kokosfera deritzon egitura osatzen dute (Westbroek et al., 1989; Monteiro et al., 2016; 2.2 irudia). Piezetako bakoitza kokolito deitzen da. Kasu askotan, piezak forma zirkular edo eliptikoa dute, disko edo ezkutuaren antzeko itxurakoa, baina badaude kokosferak poligono, arantza edo bestelako formatako piezak dituztenak. Hala ere, kokolitoforoen eta beste izaki itsastar batzuen (adibidez dinoflagelatuak) talde batzuk ez dute zelula inguratzen duen eskeletorik ekoizten, edota ez dituzte beraien artean ahokatzen diren piezak ekoizten, hau da, ez dituzte kokosferak eratzen. Banako hauen hondar fosilak nanolito deitzen dira. Hainbat forma daude: zilindrikoak, izarrak, errosetak, poligonalak, arantza zuzenak, arantza okerrak, tubularrak, konikoak, trigonalak, tetragonalak eta abar. Nanofosil karetsu terminoak bere baitan hartzen ditu bai kokosfera osoak, bai sedimentatuak izan diren kokolito eta nanolito guztiak. Gaur egun, kokolitoforo mota ezberdinak ingurumen eta bizimodu ezberdinetara egokituak daude (Young, 1994; Young et al., 2005). Termino ezberdinak erabiltzen dira espezieen afinitate ekologikoak adierazteko (Guillard & Kilham, 1977; Margalef, 1978; Kilham & Kilham, 1980; Harris, 1986; Kilham & Hecky, 1988). k-estretega ingurumen berezietara egokitua dagoen espeziea da: ingurumen hau egonkorra da, normalean muturreko klima duena, bizitza garatzeko zaila eta elikagai gutxikoa (oligotrofikoa). Hauen artean ingurumen bero eta lasaiak daude, askotan gazitasun handikoak, itsaso tropikal irekiak adibidez. k-estrategak morfologikoki konplexuak eta ugalkortasun taxa txikikoak dira, ingurune hauetara hobeto espezializatzeko. r-estratega terminoa, berriz, ingurumen aldaketa handiak gertatzen diren eremuetara egokitutako espezieentzat erabiltzen da. Eremu hauek ur nahasketa handikoak eta elikagaietan aberatsak (eutrofikoak) dira, adibidez upwelling edo deskarga kontinental handiko eremuak. restrategak morfologikoki sinpleagoak eta tamaina txikikoak dira, azaleko itsasoetan bizi dira eta baldintza onuragarriak daudenean (ikus 2.2.1 atala) eklosionatu eta asko ugaldu ohi dira. Kosmopolita terminoa edozein ingurumenetara egokituak dauden espezieentzat erabiltzen da. Azkenik, oportunista terminoa gainerako espezieak murriztean eta nitxo ekologikoak libre geratzean ugaritzen diren espezieentzat erabiltzen da. 2.6. irudia. Gaur egungo kokolitoforo taldeen banaketa geografikoa (Krumhardt et al., 2017), zona fotikoaren goialdean (a), erdialdean (b) eta behealdean (c). Sinboloaren tamainak espezie horrek zona horretako gainerako kokolitoforoekiko duen proportzioa adierazten du. Kaltzitaren disoluzioa sisteman CO2 igoera bat dagoenean ematen da. CaCO3-aren oreka berri batera iristeko, kaltzita disolbatu egiten da, Ca2+ eta HCO3 - gehiago emanez. Honek pH-a jaisten du eta kokolitoen disoluzioa eragiten du (Ariovich, 1980; Raven & Crawfurd, 2012) ondorengo erreakzioen bidez: 2.9 irudia. Disoluzioaren efektuak Chiasmolithus solitus espeziean (Gorrondatxeko GO-LU-105 eta GO-LU-L laginak). Ezkerrean, alteraziorik gabe kontserbatutako alea; eskuinean disoluzioagatik elementuak galdu dituen alea. Zenbait kasutan espezie batzuen disoluzioak beste batzuek berrazkuntza eragiten du. Ez da arraroa Discoaster moduko generoetako aleak berrazita aurkitzea, beste genero batzuk guztiz desagertu diren sedimentuetan. Kristalen berrazkuntza disoluzioaren kontrako efektua da. Ura berriro gainsaturazio batera iristen bada edo CO2-aren kontzentrazioa jaisten bada, sistemak CaCO3-a prezipitatzera joko du (Cole et al., 1987). Hau gertatuz gero, errazena kaltzita aurretik eratuta dauden kristalen gainean kristaltzea da, gehienetan kristalaren orientazioa segiz (2.10 irudia). Prozesu honek kokolitoei ere eragiten die, beren hasierako forma galtzen dute, loditu egiten dira, eta batzuetan espeziea ezin izaten da identifikatu ere (Roth & Thierstein, 1972). Nanolitoak dira berrazkuntza gehien jasaten dutenak, normalean kristal handiagoz osatuak baitaude. Discoaster-ak da nabarmenenak; hauek izar forman, erradialki ezarritako elementuez osatuta daude, mikra askotako luzerako elementu tabularrak, asterolito deituak. Asterolito gehienak puntan edo bifurkazioetan amaitzen dira, eta hauek dira gehien berrazten direnak, forma globotsu eta poligonalak hartuz. Ohikoa da baita asterolitoak alborantz berraztea, zenbaitetan elementuen arteko espazioa guztiz ixteraino, masa uniforme bat eratuz (2.10 irudiko 2). Braarudosphaera disoluzioarekiko genero sentikorra da baita. Bere kokosfera plaka pentagonalez osatua dago. Pentagonoen ertzetan hasten da berrazkuntza eta forma irregularreko plaka luzatu bat eransten da, nanolitoa bera baino luzeagoa izatera irits daitekeena (2.10 irudiko 4). Holokokolitoek ere berrazteko joera dute, elementu txikiez osatuta daudelako eta beren egitura homogeneoa delako. Zygrhablithus eta Lanternithus moduko generoak norabide guztietan berrazten dira, nahiz eta nanolitoaren ardatzen norabidea gailentzen den; batzuetan ez da forma originala bereizten (2.10 irudiko 6 eta 8). Bestalde, disko formako heterokokolitoak ez dira asko berrazten eta disolbatzeko joera dute. Berrazten diren kasuetan ura kaltzio karbonatotan gainsaturatua egon ohi da, eta kasu honetan, kokolitoen elementuak norabide guztietara berrazten dira, antzeko formako kristal lodiagoak emanez (Langer et al., 2013). Horrela, elementuak ez dira ondo ahokatzen eta itxura puztuko kokolito deformeak eratzen dira. Zenbait heterokokolitok erdiko 54 eremuan gurutzeak ala barrak dituzte; Neococcolithes-en kasuan, kristal bakarraz osatuak daude eta alborantz berrazten dira, barrei forma puztua emanez (2.10 irudiko 10). Kokolitoforoak kantitate handian metatzen dira hondo ozeanikoan, eta metatzen dena beren zati biziduna zein oskol karetsua izan daiteke. Beraz bai C organikoaren bai CaCO3-aren ponpaketan parte hartzen dute. C organikoaren ponpaketa edo ponpaketa biologikoa arro hondora C organikoa iristea da, izaki bizidunen atal bizidunen metaketagatik. Kokolitoforoak etengabeko arriskuan daude izaki heterotrofoek harrapatuak eta liserituak izateko, baina oso talde hedatua eta ugaria da ozeanoetan eta beren ekoizpena jarraia denez, C organiko kantitate handia iristen da itsas hondoan Prozesu hau karbonatoaren aurkaponpaketa (carbonate couter pump; Rost & Riebesell, 2004) deitzen da. Ondorioz, kokolitoforoek azaleko uretako CO2-a bai murriztu eta bai gehitzen parte hartzen dute, ondorioz karbonatoaren ponpaketa netoa ekoiztutako kokolito/nanolitoen kantitate totalaren eta haietatik ozeano hondoko sedimentuetan biltegiratzen diren kopuruaren araberakoa izango da. Euri ratioa (rain ratio) bizidunen eraginez itsas hondoan sedimentatutako CaCO3-aren eta metatutako C organiko kantitatearen arteko proportzioa da (Rost & Riebesell, 2004; 2.11 irudia). Kokolitoforoak ez dira ozeano-atmosfera sistemako C itsas hondoan biltegiratzen duten izaki fotosintetiko bakarrak. Kaltzifikatzen ez duten organismo asko daude, sistemako CO2 kontzentrazioa murrizten dutenak, eta beren bizi zikloan ekoizten ez dutenak, hala nola diatomeoak. Honenbestez, CO2 kontzentrazioaren jaitsierarik handiena gertatuko da organismo ez-kaltzifikatzaileen ekoizpena handitzen denean eta kokolitoforoak bezalako organismo kaltzifikatzaileena murrizten denean. Hau gerta daiteke kokolitoforoak bizi diren urak estratifikatzen diren garaietan eta elikagaien ekarpena murrizten denean, kokolitoforoek eklosionatzea ekidinez. Beraz, kokolitoforoak bizi diren uren estratifikazioak azaleko uretako CO2-aren murrizketa dakar (Rost & Riebesell, 2004). Taxoien arteko bereizketa eta beren eskema ebolutiboa kokolito eta nanolitoek duten forman oinarritzen da. Sailkapen taxonomikoa egiteko garaian aspektu garrantzitsu bat kokolito eta nanolitoen tamaina da. Txikiak kontsideratzen dira beren luzera edo ardatz nagusia 5 µm-tik beherakoa denean; ertainak 5 eta 8 µm artekoak; handiak entre 8 eta 12 µm artekoak; eta oso handiak 12 µm-tik gorakoak (Young, 1989). Lehenengo kokolito zirkular eta eliptikoen atalak deskribatuko dira. Gehienek oinarri gisa disko bat ala bi dituzte, ezkutu deituak, molekularteko indar bidez lotuak elkarri bi dauden kasuetan. Ezkutu bakoitza forma ezberdineko elementuez osatua dago, elkarri lotuak sare bat osatuz (2.12 irudia). Batzuetan ezkutuaren azalera osoa estaltzen dute elementuek, beste batzuetan erdian hutsunea geratzen da. Elementuak erradialki kokatuak badaude zirkulu bat osatuz, egitura ziklo deitzen da. Ezkutu batek hiru ziklora arte izan ditzake eta guztiak zentrukideak dira. Elementuak zentrukideki kokatuak ere egon daitezke. Kokolito ezberdinen arteko bereizketa ondokoen arabera egiten da: ezkutu kantitatea, ezkutu batak bestea zenbateraino estaltzen duen, bakoitzaren lodiera, ezkutuko kristalen posizioa, ziklo kopurua, zikloen arteko desberdintasuna, erdiko hutsunearen tamaina eta hau estaltzen duen sarearen morfologia. Kokolitoen hainbat gehigarri eduki ditzakete: sareak, barrak, gurutzeak, poroak eta abar. Gehigarri hauek genero eta espezie mailako bereizketetarako erabiltzen dira. Forma zirkularrik gabeko kokolitoei dagokienez, forma ugari daude. Pentalitoek forma pentagonala dute eta bost plakaz osatuak daude. Euren artean desberdintzeko direnak ertzen forma, plaken arteko joskura-lerroak, perforazioak, gehigarriak eta abar erabiltzen dira (2.13 irudia). Arantza formako kokolitoek ezkutua badute, baina gehigarriak honen azalerarekiko perpendikular hazten dira, eta kokolitoaren hazkuntza norabide nagusia perpendikular hau izatera pasatzen da. Ondorioz, gehienetan kokolitoa alboz pausatzen da eta ezkutua perfilez ikusten da, beraz taxoien arteko ezberdintzapena 59 arantzaren formaren arabera egiten da. Talde honetan Rhabdosphaera eta Blackites daude (2.13 irudia). 2.13 irudia. Polarizaziozko mikroskopioan eginiko irudiak, bi pentalito eta arantza formako bi kokolitorenak (Braarudosphaera, Pemma eta bi Blackites sp.). Azkenik, nanolitoak, kokosferarik eratzen ez duten nanofosil karetsuen eskeletoen piezak, forma askotarikoak izan daitezke. Fasciculithus eta Sphenolithus moduko generoek oinarri zirkularra dute arantza formako kokolitoek bezala, baina orain artean ez da ezagutzen kokosferarik eratzen zutenik. Elementuak oinarriko ezkutuaren azalerarekiko perpendikularrean hazten dira (2.14 irudia), lepo zilindrikoak osatuz norabide ezberdinetara kokatutako elementu handiekin, batzuetan puntan amaituta, besteetan ez. Zilindroaren formaren, lepoko zutabe kopuruaren, bertako elementuen posizioaren eta egitura apikalaren edo puntaren formaren arabera bereizten dira espezieak. Bestalde, oinarri gisa ezkuturik ez duten nanolitoen artean Discoaster-ak dira deigarrienak, izar formako nanolitoak (2.14 irudia). Elementu nagusiak erradialki kokatutako kristal tabularrak dira, asterolito deituak. Espezieak sailkatzeko asterolitoen kantitate eta forma, beren arteko distantzia, punta mota, asterolitoek osatzen duten planoaren perpendikularrean dituzten gehigarriak eta abar erabiltzen dira. Bukatzeko, badira incertae sedis moduan sailkatutako generoak, orain arte deskribatutako formen oso desberdinak dituztenak, eta oraingoz ezin izan direnak inongo erlazio ebolutiborekin erlazionatu. Nanofosil karetsuen identifikazioa polarizaziozko mikroskopioan egiten da. Kokolito eta nanolitoetara iristen den argiak plano bakarrean bibratzen du, eta kristalek, beren pletinako posizioaren arabera, argia beste norabide batera desbideratzen dute. Elementuak norabide ezberdinetan kokatuak badaude, argia norabide askotan transmitituko da. Nicol-ak filtro bat aplikatzen duen lente bat dira, eta argia norabide bakarrean pasatzen uzten duena. Filtro hau horizontalki kokatuak dauden kristalek transmititzen duten argiarekiko perpendikular kokatua dago, hau da, mikroskopioaren pletinarekiko paralelo. Ondorioz, horizontalki kokatutako kristalak zeharkatuta argia bertikalki hedatzen denean, nicolek interferentzia totala eragiten dute eta argiak ez du filtroa pasatzen (Kamptner, 1954; Tappan, 1980; Bown, 1998). Discoaster-en asterolitoak tabularrak dira eta horizontalki kokatuak daude, beraz nicolak gurutzatzean Discoaster-ak ilunduta agertzen dira, eta honi itzaltzea deitzen zaio. Kontrara, gainerako kokolito eta nanolitoek elementuak norabide ezberdinetan kokatuak dituzte; elementuetako batzuk daude pletinarekiko paralelo kokatuak eta itzali egiten dira. Baina pletina biratzean, elementuen orientazioa aldatu egiten da eta beste batzuk itzaltzen dira (2.15). Aldakorra den itzaltze forma horrek balio du argi arruntarekin bereizi ezin daitezkeen espezieak bereizteko. Bestalde, birrefringentzia terminoak nicol gurutzatuekin elementuek erakusten dituzte kolore eta distira adierazten du. 2.15 irudia. Mikroskopioko ikuspegi ezberdinak argi arruntarekin (nicol paraleloak, ezkerrean) edo nicol gurutzatuekin (bi polarizatzaile, eskuinean). Gorrondatxeko GO- LU-105 lagina. Pentalito guztiak familia honetakoak dira. Kokolito bakoitzak forma pentagonala du eta bost plaka ditu ertzetatik lotuak (2.17 irudia). Kokosferek egitura solidoa eta iristeko zaila osatzen dute, pentalitoak elkarrekin bikain ahokatzen baitira. Braarudosphaera Deflandre, 1947 generoan, kokolitoaren bost plakak poligonoak dira eta plaken arteko loturak ez daude deprimituak. B. bigelowii (Gran & Braarud, 1935) Deflandre, 1947 da % 99-an agertzen den espeziea, kokolitoak pentagono perfektuak dituena. Micrantholithus Deflandre in Deflandre & Fert 1954 generoan, plaken arteko loturak deprimituak daude eta plakak ez dira poligonoak, izar itxura emanez kurbatzen dira. Pemma Klumpp, 1953 generoa plaka bakoitzaren erdian duen perforazioengatik da berezia; gainera, pentalitoaren ertzetan ildaskak dituzte, fleko itxura dutenak. Micrantholithus eta Pemma oso gutxi daude eta ez dira espezieak bereizi. Zirkularrak dira eta ezkutu proximalaren aldean, ezkutu distal oso zabala dute, elementu trapezoidalezko ziklo bakarraz osatua, birrefringentzia oso txikikoa eta nicol gurutzatuetan ia ikusten ez dena (Perch-Nielsen, 1985b). Ezkutu proximala estua da. Generoak erdiko eremuaren, ezkutuen lodieraren eta gehigarrien arabera bereizten dira. Calcidiscus spp. Kamptner, 1950 Nahiz eta gaur egungo U. sibogae-k erdiko eremu estua eduki (hargatik sailkatzen dira familia honetan), Eozenoko Umbilicosphaera-en ezaugarria erdiko eremu zabala da (2.18 irudia). Horrez gain, ezkutu proximala beste generoetan baino birrefringenteagoa da. U. bramlettei (Hay & Towe, 1962) Bown et al., 2007 espeziearen bi ezkutuak oso estuak eta antzeko zabalerakoak dira, eta erdiko eremua oso zabala. U. jordanii Bown, 2005 espeziearen bi ezkutuak antzekoak dira baina U. bramlettei-renak baino zabalagoak. U. protoannulus (Gartner, 1971) Young & Bown, 2014 ezkutu proximala 64 distala baino zabalagoa izateagatik bereizten da, eta gainera oso birrefringentea da. U. henrikseniae (Bown, 2005) Young & Bown, 2014 espezieak ezkutu proximala oso zabala du eta irudi difusoa erakusten du nicolak gurutzatzean. Erronbo formako kokolito txikiak dira (Deflandre, 1954). Ertzeko zikloa eta barnealdekoa bereizten dira, bakoitzaren elementuak norabide ezberdinetan ezarrita (2.18 irudia). Calciosolenia Gran, 1912 da ageri den genero bakarra, sekzioetako batean, oso orria. 5) COCCOLITHACEAE Poche, 1913 emend. Young & Bown, 1997 Oso ganbilak, bi ezkutu estuz osatuak, petalo formako elementuak erradialki kokatuta, eta erdiko eremu oso zabala. Elipsearen ardatzekiko paralelo diren bi barra dituzte, gurutzea osatuz. Espezieak plakolitoaren tamaina eta barren zabaleraren arabera bereizten dira (2.19 irudia). Sekzio guztietan ageri den espeziea C. dela (Bramlette & Ezkutu distal estua dute eta erdiko eremu zabala, lau piezaz osatutako plaka batez estalia. Piezak elementu txikiz osatuak daude eta perforazio ugari dituzte. Espezieak bereizteko plakolitoaren tamaina eta plakako perforazioak erabiltzen dira (2.19), baina afinitate paleoekologiko berdina dute eta guztien batura erabili da soilik. Coccolithus Schwartz, 1894 Erdiko eremu zabala eta bi barra gurutze forma eratuz, elipsearen ardatzekiko paralelo (Perch-Nielsen, 1985b). Ezkutu distala zehazki ezkutu proximalaren barneko mugara arte hedatzen da. Genero honetako espezieak bereizteko ezkutuen eta erdiko eremuaren zabalera, plakolitoaren tamaina eta barren kokapena eta lodiera erabiltzen dira, beti ez baitira guztiz paraleloak ardatzekiko (2.19 irudia), baina espezie guztiek afinitate paleoekologiko berdina dute. Ericsonia Black, 1964 Familia honetan, Eozenoko genero bakarra Discoaster Tan, 1927 da. Izar formako nanolitoak dira. 8 asterolitotik gora eta asterolitoak beren luzeraren gehiengoan lotuta dituztenak "erroseta" bezala ezagutzen dira (Black, 1972). Espezieak bereizteko elementu erradial kopurua, luzera, elkarrekin zenbateraino dauden lotuta, punten forma, eta elementuen planoarekiko perpendikular hazten den arantzaren forma erabiltzen dira, azken hau mikroskopioan zirkulu moduan ikusten dena (2.21 irudia). D. kuepperi Stradner, 1959 tamaina txiki edo ertainekoa da, 8-12 asterolito zuzen eta erdian arantza lodi bat ditu. D. bifax Bukry, 1971 ere txiki edo ertaina da, eta erdian arantza lodi bat du, baina 14 asterolito zuzen inguru ditu. D. barbadiensis Tan, 1927 handia da, 9-13 asterolito zuzen ditu eta erdian arantza estu bat. D. wemmelensis Achuthan & Stradner, 1969 txikia da eta 30 asterolito inguru ditu. D. multiradiatus Bramlette & Riedel, 1954 Paleozenotik birlandutako espezie esanguratsua da, handia, erdiko arantzarik gabe eta 16-35 asterolito zuzenekin. Gainerako "erroseta" motako espezieek afinitate paleoekologiko antzekoa dute eta D. barbadiensis-en antzekoak dira. Zati honetan bi familiak batera azalduko dira filogenetikoki erlazionatuak daudelako. Nöelaerhabdaceae familiakoak (Cribocentrum, Cyclicargolithus, Dictyococcites eta Reticulofenestra, eta Emiliania eta Gephyrocapsa genero modernoak) Prinsiaceae familiakoen (Prinsius eta Toweius) eboluziotik datoz (Perch-Nielsen, 1985b; Agnini et al., 2006). Antzeko ezaugarriak dituzte: Bi ezkutuko plakolitoak dira, eta horma zilindriko bat dute bi ezkutuen artean, elementuzko zikloez osatua. Gehienetan erdiko eremua estua da eta ia estalita dago sare batekin, hormaren parean kokatzen dena. Bi familiak bereizten dira batetik Prinsiaceae-ak Paleozeno eta Eozeno goiztiarrekoak direlako, eta Nöelaerhabdaceae-ak Eozeno goiztiarretik gaur egunera artekoak. Bestetik, Prinsiaceae-tan horma elementuen bi zikloz osatua dago eta Nöelaerhabdaceae-tan bakarraz. Guztietan plakolitoa oso birrefringentea da eta beraz, Calcidiscaceae eta Coccolithaceae familietakoei ez bezala, argi normalarekin eta nicol gurutzatuekin ezkutuen tamaina berdina ikusten da. Gainera, irudi bat erakusten dute erdia itzalita eta lau asparekin, lau beso dextrogiro. Beso hauek luzeagoak dira Nöelaerhabdaceae-tan, eta itzalitako erdigunea zabalagoa da Prinsiaceae-tan. Cribocentrum Perch-Nielsen, 1971 Plakolito eliptiko edo zirkularrak, erdiko eremu zabalarekin. Horma ziklo bakarrekoa da eta ezkutu distal guztia estaltzen du. Ezkutuko elementuek erdiko area era intermitentean estaltzen dute, batzuk bai eta besteek ez, nicol gurutzatuetan erdiko arean Plakolito eliptiko edo zirkularrak, elementuzko bi zikloz osatutako horma oso nabarmen batekin. Erdiko eremu estua sare lodi batez estalia dago, batzuetan perforazioekin. Espezieak bereizteko sarearen forma eta lodiera, perforazioak, plakolitoaren tamaina eta forma orokorra erabiltzen dira. Lan honetan 5 µm-tik beherako Toweius guztiak talde berean sartu dira. >5 μm-koen artean ere, espezie guztiek afinitate paleoekologiko berdina dute eta interpretazioak egiteko elkartu egin dira. Hala ere, ugarienak T. pertusus (Sullivan, 1965) Romein, 1979 dira, ertainak eta Ikertutako sekzioetan Pontosphaera Lemmermann, 1908 soilik ageri da. Bi ezkutu mehedun murolitoak dira, erdiko eremu oso zabalarekin, normalean plaka batez estalia (2.24 irudia). Plaka elementu erradial txikiz osatua dago alde proximalean eta zentrukidez distalean. Batzutan ez dute eremu osoa estaltzen eta bi hutsune geratzen dira elementu berdinez osatutako zubi batez bereiziak. Plakak perforazioak ala depresioak izan ditzake. Ezkutuen ertzetan, perpendikularki eraztun bat hazten da, baina pausatzean ezkutuen planoarekiko paralelo pausatzen direnez, eraztuna ez da bereizten mikroskopioan. Espezieak ezkutuen formaren eta erdiko plakaren gehigarrien arabera bereizten dira. Espezie ugari identifikatu dira, baina ez dira bereiziko deskribapen honetan, afinitate paleoekologiko berdina dutelako. 73 generoak haritzaren hostoaren forma du, arantzako elementu prismatikoen arteko tamaina ezberdintasunagatik. Aldiz, ez dago kriterio argirik Blackites Hay & Towe, 1962 eta Rhabdosphaera Haeckel, 1894 generoak bereizteko; espezieak beren artean arantzaren forma, luzera, lodiera eta puntaren arabera bereizten dira, eta genero bat ala bestean sailkatzen dira. Lan honetan espezie ugari desberdindu dira, baina denak Blackites spp. kontsideratu dira, afinitate ekologiko berdintsua dutelako. Bai bereizi da B. inflatus (Bramlette & Sullivan, 1961) Kapellos & Schaub, 1973 espeziea, bioestratigrafiarako oso erabilgarria baita, nahiz eta analisi paleoekologikoan beste espezieei gehitu zaien. Luzea da eta puntan amaitzen da, baina arantzaren erdialdean hodia zabaldu egiten da itxura globotsua hartuz (2.24 irudia). Sphenolithus Deflandre, 1952 da familiako genero bakarra. Oinarrian ezkutu bat dute eta perpendikularki hazten dira. Lehenik elementuzko zirkunferentzia bat dute, lepo deitua, bira bat edo gehiagorekin. Ondoren egitura apikala zilindrikoa da, elementu iladez osatua, modu zuzenean edo kurbatuan kokatuak. Elementuak gehiago ala gutxiago kanporatu daitezke, zilindroari itxura angelutsua ala lisoa emanez, hurrenez hurren. Zilindroaren amaierak arantza bat edo gehiago izan ditzake, punta mota ezberdinekin. Espezieak bereizteko puntaren forma (domoa, konoa, arantzatsua…), egitura apikalaren forma, lepoaren lodiera edo nicol gurutzatuetan elementuak itzaltzeko modua erabil daitezke. Espezie batzuk ugariak dira ikertutako sekzioetan: S. moriformis (Bronnimann & Stradner, 1960) Bramlette & Wilcoxon, 1967 ia ekidimentsionala da, ez du arantzarik eta elementuak asko kanporatzen dira egitura apikaletik itxura angelutsua emanez; S. radians Defandre in Grasse, 1952 espezieak arantza luzea du, nanolitoaren 2/3-eko luzera hartuz; S. spiniger Bukry, 1971 txikia da, egitura apikalen ertz lisoekin eta puntan amaitzen den arantza lodiarekin, nanolitoaren luzeraren ia erdia hartzen duena; S. furcatolithoides Locker, 1967 luzea da eta arantza bifurkatua du, egitura apikala baino 10 aldiz luzeagoa izatera iritsi daitekeelarik; S. editus Perch-Nielsen in Perch-Nielsen et al., 1978 txikia da, lepoa egitura apikal angelutsua baino estuagoa du, eta arantza estua egitura apikalaren antzeko luzerakoa (2.25 irudia). Murolito eliptikoak, ezkutu estu bat edo birekin, elementu erradialen ziklo bakarraz osatuak eta erdiko eremu oso zabalekoak. Genero guztiek barrak dituzte erdiko eremuan. Lophodolithus spp. Deflandre in Deflandre & Fert, 1954 Forma asimetrikoko bi ezkutu dituzte eta batzuetan elipsearen puntetako batean elementu luzeago batzuk. Ardatz txikiarekiko paraleloa den barra bat dute erdian (2.25 irudia). Espezieak ezkutu eta barraren forma eta lodieraren arabera bereizten dira, baina lan honetan ez dira bereizi, afinitate paleoekologiko berdina dutelako. Neochiastozygus spp. Perch-Nielsen, 1971 Bi ezkutu dituzte eta bi barra erdialdean, X bat eratuz, barra bakoitza elkarri lotutako bi elementu prismatikoz osatua (2.25 irudia). Oso birrefringenteak dira. Espezieak ezkutu eta barraren forma eta lodieraren arabera bereizten dira, baina lan honetan ez dira bereizi, afinitate paleoekologiko berdina dutelako. Neococcolithes spp. Sujkowski, 1931 Ezkutu bakarra dute eta bi barra X edo H forma eratuz (2.25 irudia). Espezieak barren formaren eta elipsearen lodieraren eta punta moten arabera bereizten dira. Lan honetan identifikatu dira espezie ezberdinak baina ez dira deskribatuko, antzerako afinitate paleoekologikoa dutelako. Mesozoikotik biziraun zuen espeziea da eta familiako azkena, ondorengorik gabe. Plakolito zirkularrak dira, Calcidiscaceae-en antzekoak, ezkutu proximal oso zabal eta birrefrigentzia baxukoarekin, nicol gurutzatuetan ikusteko zaila, elementuzko bi zikloz osatua. Ezkutu distala estuagoa da erdiko eremu estu baten inguruan. Espezie batzuk erdiko eremua elementu erradialez estalia dute eta errazago bereizten dira (2.26 irudia). Identifikatu diren espezieak ez dira deskribatuko, ez baitira interpretazio paleoekologikoetarako erabili. Nannotetrina Achuthan & Stradner, 1969 Hiru besoz osatutako nanolitoak. Espezieak besoen arteko angeluen eta punta motaren arabera bereizten dira. Ikertutako sekzioetan T. orthostylus Shamrai, 1963 espeziea bakarrik dago, zeinaren besoak puntan amaitzen diren (2.26 irudia). 80 Oharra: Atal honetan Eozenoko talde batzuen paleoekologiari buruzko orokortasunak aipatu dira. Hala ere, ikertutako sekzio bakoitzak bere berezitasunak ditu nanofosil karetsuen asoziazioari dagokionez eta testuinguru paleoklimatiko eta paleoekologikoari dagokionez. Ondorioz, kapitulu honetan aurkeztutako kontsiderazio batzuk errepikatu egingo dira hurrengo kapituluetan, baina horrez gain talde batzuen interpretazio paleoekologikoari buruzko informazio berria ere aurkeztuko da, sekzio bakoitzean bereziak diren taldeei dagokiena. 81 hautatu dira lan hau egiteko. Aukeraketaren arrazoiak sekzio bakoitzari dagokion kapituluan (IV, V eta VI) adieraziko dira. Kokolitoen masa aldaketetan oinarrituz, ur ozeanikoetan CaCO3-aren orekak jasandako aldaketak deduzitu dira. Honekin guztiarekin, ikertutako nanofosil karetsuak bizi eta sedimentatu ziren eszenatokiak berreraiki ahal izan dira, bai gertakari hipertermalen aurretik, bai bitartean eta bai ondoren ere. Behatutako aldaketen kausa posibleak ere estimatu dira. Prozesu hauek xehetasun handiagoz deskribatuko dira sekzio bakoitzari dagokion kapituluan.  Laginketa nanofosil karetsuentzat  Nanofosil karetsuak mikroskopio optiko bidez ikertzeko prestaketa-teknikak  Asoziazioen identifikazioa eta analisia  Kontserbazioaren determinazioa  Irudien analisia  Analisi gehigarriak  Emaitzen argitaratzea Tarte baten ikerketa nanofosil karetsuen bidez egiteko metodologia lan mota ezberdinez osatua dago. Oro har, tesi honen helburua iraganeko zenbait asaldura klimatiko aztertzea da, eta horretarako garrantzitsua da ezer baino lehen ikertuko den sekzioan aldez aurretik eskuratuta dauden eta euren interpretazioaren inguruan dokumentatzea. Horrela, ikertuko den azaleramenduan asaldura klimatikoaren posizioa zein den identifika daiteke, eta beharrezkoak diren ikerketa motak eta komeni den bereizmena zehaztu daitezke, gertatutakoaren xehetasunez ikertzeko. Arau orokor gisa, iraganeko asaldura klimatikoen analisirako, ikertu nahi den gertakariaren aurreko, bitarteko eta ondorengo arrokak lagindu behar dira. Lan honetan ikertutako hiru sekzioen kasuan, lehenik xehetasun handiko zutabe estratigrafikoak eraiki eta digitalizatu ziren (3.1 irudia). Zutabe hauek izan dira lagin guztiak kokatzeko oinarria (nagusiki nanofosil karetsuentzat, baina baita isotopo egonkor eta mineralogiarentzat ere, beste batzuen artean). Honek eginiko analisi ezberdinen erreferentziazko marko bat edukitzeko balio izan du. Zutabeak altxatzeko eta laginketarako erabilitako xehetasun maila zirkunstantzien arabera aldatzen da, nahiz eta ikertutako gertakari paleoklimatikoak kokatzen diren tarteetan erabilitako bereizmena beti altua izan den. Horrez gain, gertaera klimatikoen kokapen kronologiko egokia egiteko, denboraren erreferentziazko marko sendo bat ere behar da. Emaitzen korrelazioa eta integrazio hoberena egin asmoz, egokiena analisi ezberdinetarako laginketa maila estratigrafiko berdinetan egitea da. Nolanahi ere, laginketa guztiak bereizmen altuan egin ziren, gertakari hipertermalek izan zituzten fase guztiak beren osotasunean erregistratu ahal izateko. 3.1 irudia. Landako zutabe estratigrafikoaren adibidea, Barinatxeko tarte baterako eraikia, non laginak hartu ziren posizioak erakusten diren. Laginak hartzeko bereizmena erabakitzerako garaian, sedimentazio-tasa eta motari erreparatu behar zaio, ikertutako tartean gertatutako ingurugiro aldaketa guztiak egoki erregistratzeko. Oyambreko sekzioa da turbidita gutxien duena, baina kareharri-tupa txandaketak kontinentearen eragina garrantzitsua dela erakusten du (Martínez-Braceras et al., 2017; Intxauspe-Zubiaurre et al., 2018b). Dagokion kapituluan deskribatuko den moduan, Oyambrerako eginiko eredu astrokronologikoetan oinarrituta, nanofosil karetsuentzako laginketa 6 cm-ko batezbesteko tartekatzearekin egitea nahikoa zela erabaki zen, 2 ku-ko denbora tartea balioko lukeena. Horrela, 256 lagin hartu ziren, bai kareharrietan bai tupetan. Barinatxe eta Gorrondatxeko sedimentazio-tasa altuagoa izan zen, beste gauzen artean turbiditen tartekatze ugariak zirela eta, beraz laginketarako tartekatzea handiagoa izan zen, beti ere eskuragarri zeuden eredu kronologikoetan oinarrituta. Barinatxeren kasuan, 125 lagin hartu ziren kareharri eta tupa hemipelagikoetan, eta asaldura klimatikoan bertan bereizmena 7 cm-koa izan zen (Intxauspe-Zubiaurre et al., 2018a), 2 ku inguruko denbora tartearen baliokidea (Payros et al., 2015). Gorrondatxen 124 lagin hartu ziren kareharri eta tupa hemipelagikoetan eta bereizmena 30 cm-koa izan zen gertakari hipertermalean zehar (Intxauspe-Zubiaurre et al., 2017a), 2.5 ku inguruko denbora tartearen baliokidea (Payros et al., 2009, 2012). Aztertutako sekzioak kareharri-tupa txandaketaz eta noizbehinkako turbidita hareatsuen tartekatzeaz osatuta daude, nanofosil karetsuak litologia guztietan daudelarik. Turbiditak sedimentuaren birmobilizazioaren ondorio dira, heredatutako osagaiak kantitate handian eduki ohi dituzte, eta hauek ez dute une horretako ingurumenari buruzko informaziorik ematen. Hargatik, turbiditen eragina zuten sedimentuak ez ziren lagindu. Tupak eta kareharriak, aldiz, energia baxuagoko egoeran metatzen dira, eta korronteek ekarritako nanofosil birlanduak edukitzeko probabilitate txikiagoa dute. Hala ere, uhertasun korronteek material fina uzten dute esekiduran, sedimentatzeko denbora jakin bat behar duena. Hori dela eta, turbiditen gaineko tupek ere material heredatu ugari izan dezakete. Bestalde, kareharriek zementaziozko prozesu diagenetiko sendoak jasaten dituzte, eta zailagoa da bere osagaiak banantzea. Honenbestez, nanofosilen laginak tupen goialdean hartzeko ahalegina egin zen, ia-ia 88 ondoren zetorren kareharriarekiko mugan, azpiko turbiditen eragina ahalik eta txikiena izateko, baina lagina erraz disgregatzeko. Horretarako, laginketaren tartekatzea zertxobait modifikatu zen. Landan jasotako 505 arroka laginetatik 490 smear slide prestatu ziren; nanofosil karetsuak atxikita geratzen diren xafla gardena izendatzeko termino anglosaxoia da. 110 smear slide prestatu ziren Barinatxen, 124 Gorrondatxen eta 256 Oyambren, gero argi polarizatuko mikroskopioan aztertzeko. Smear slide-en prestaketak kristalezko xafla baten gainean lagina homogeneoki barreiatzean datza, Flores & Sierro-k (1997) proposatutako dekantazio teknika erabiliz. Xaflak Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Estratigrafia eta Paleontologiako laborategian prestatu ziren. Prestakuntza hurrengo urratsetan egin zen: 1) Lagina lehortu. Horretarako landan hartutako arroka laginaren nukleoa bereizten da, ahalik eta freskoena, eta poltsa txiki batean ipini. Kutsadura ekiditea garrantzitsua da, beraz nukleoa erauzteko erabilitako espatula edo mailuak eta latexezko eskularruak HCl-zko soluzio diluitu batean pasa behar dira lagin eta lagin artean, atxikita geratutako karbonatoa disolba dadin. Poltsa txikiak irekita ipintzen dira kutxa batean, eta hau labean 24 orduz edukitzen da 50ºC inguruko tenperaturan. 2) 10 mililitroko (mL) flaskoak prestatu laginarekin eta ur tanponatuarekin. Hiru dezimaldun balantza eta espatula erabiliz, lagin bakoitzaren 0.2 g erauzi eta 10 mL-ko edukierako flaskoan ipintzen dira. Lagin eta lagin artean espatula HCl-zko soluzio diluituan pasatzen da. Jarraian, 10 mL ur tanponatu gehitzen dira. Hau aurrez prestatutako soluzio bat da, 1 L ur destilatu, 0.2 g NaHCO3 hauts eta 0.15 g Na2CO3 89 hauts nahastuz prestatzen dena. Ur tanponatuaren funtzioa lagina ahalik eta gehien sakabanatzea da, partikulen arteko loturak hautsiz. 3) Lagina sakabanatu. Lagina gutxi trinkotua badago, ur tanponatuan gau batean zehar uztea nahikoa da sakabanatzeko. Baina sakabanatzen ez den kasuetan, lagina ultrasoinu makina batetik pasatzen da. 4) Lagina smear slide-aren estalkian barreiatu. Helburua lagina estalkia homogeneoki barreiatzea da, ondoren smear slide-aren portari itsasten zaiona, mikroskopio optikoan behatu ahal izateko. Horretarako, estalkia 10 mL-ko bolumena duen Petri kapsularen oinarrian kokatzen da (3.2 irudia). Ondoren, kapsula "gelatina" deritzon soluzio batekin betetzen da, partikulen gainazal tentsioa murriztu eta disoluzio instrumentala ekiditeko. "Gelatina" hau berotutako ur tanponatuari gelatina deritzon sustantziaren 0.08 g gehituta lortzen da (3.2 irudia), eta gero hozkailu batean ipintzen da, Petri kapsulak betetzerakoan hotza egon behar baitu. Honekin lortzen da dekantatzen ari den bitartean soluzioa ahalik eta tenperatura baxuenean egotea eta ez lurruntzea. Segidan, lagina kapsulan barreiatzen da, gehienetan 30 kapsulako tandatan, Discovery Comfort mikropipeta erabiliz (3.2 irudia). Flaskoetatik 200 µL zurgatzen dira eta Petri kapsulako soluzioan kanporatzen dira ponpatuz eta zurgatuz intermitenteki, lagina soluzioan homogeneoki banatua egon arte (3.2 irudia). Azkenik, gau osoan zehar egonean uzten da. 3.2 irudia. Ezkerrean, goian, gelatina produktua. Ezkerrean, behean, estalkiaren kokapena Petri kapsulan eta "gelatina" produktuarekin betetzea. Erdian eta eskuinean, mikropipeta bidezko laginaren erauzketa eta ponpatzea. 90 5) Gau batez dekantatzen utzi ostean, paper zatien muturrak sartzen dira kapsulan, ur guztia zurgatu eta ontzitik ateratzeko (3.3 irudia). Ur guztia erauzi ondoren, kapsularen hondoan dagoen estalkia lehortzen uzten da, ahalik eta denbora gutxienean, hauts partikulak eror ez daitezen. 6) Espatula batekin estalkia erauzten da eta bero-plantxa batean kokatzen da 95ºC ingurura (3.3 irudia). Canadako baltsamoan % 75 eta xilenoan % 25 den soluzio itsasgarri baten bi tanta gehitzen zaizkio (xilenoak baltsamoa arintzen du). Segundo batzuez itxaroten da tantak barreiatzeko eta ondoren portarekin estaltzen da. Azkenik, labean ipintzen da smear slide-a bi egunez 95ºC ingurura, itsasgarria lehortu dadin. 3.3 irudia. Goian, ezkerrean, soluzioaren erauzketa paper zatitxoekin. Gainerakoetan, itsasgarria gehitzeko eta estalkia portarekin itsasteko prozesua. Gauzatutako bi lan nagusietako bat nanofosil karetsu taxoien eta taldeen identifikazioa eta beren asoziazioen analisia izan da, UPV/EHU-ko Estratigrafi eta Paleontologia Saileko Leica DMLP mikroskopioa erabiliz. Nanofosil karetsuak gardenak ikusten dira, tonu berdexkarekin Discoaster bezalako taxoi lodienen kasuan. Nicol gurutzatuekin kokolito eta nanolito gehienen elementuek intentsitate gradu ezberdineko kolore zuria erakusten dute, baina lodienak kolore hori eta laranjak ematera irits daitezke (ikus 2.4.1 atala). Objektiboan erabilitako handiagotzea x100-ekoa da eta okulareetan x12.5-ekoa, beraz bien konbinazioak x1250-eko handiagotzea ematen du. Mikroskopioan erabiltzen den ikusmen eremua zirkularra da, eta erabilitako handiagotzearekin ikusmen eremuaren diametroa 64 µm-koa da. Aldiz, memoria honetan txertatu diren irudiak laukizuzenak dira, argazkiak egiten dituen gailuaren ikusmen eremua laukizuzena delako. Taxoiaren proportzioa (1-ekiko) 3.4 irudia. Denisson & Hay-ren (1967) grafikoa, asoziazioen analisi adierazgarria egiteko kontatu beharreko banako kopurua kalkulatzeko balio duena. Sedimentuaren frakzio bateko nanofosil kantitatea estimatzeko, xafla mehearen azalera konkretu batean zenbat banako dauden kalkulatzen da, gure kasuan mm2 1-ean. Ikusmen eremu bakoitzean dagoen nanofosil kantitatearen batezbestekoa kalkulatuta, eta mm2 1-ek zenbat ikusmen eremuren azalera duen jakinik, formula hau baino ez da aplikatu behar: Nanofosilak mm2-ko = Lagin bakoitzean kontatutako kantitate totala Behatutako ikusmen area kopurua * ikusmen eremuaren azalera Kontserbazio ona da behatutako nanofosil karetsuek katalogoetako argazkien forma berdina edukitzea, ñabardura berdinekin eta elementuak forma erregularretan amaiturik. Hala moduzko kontserbazioa kontsideratu da berrazteko joera duten taxoietan berrazkuntza ikusten bada, esaterako Discoaster, Braarudosphaera eta Zygrhablithus nanolitoetan. Beren elementuak zabalkuntza erakusten dute eta puntan amaitutako formak deformatuak ageri dira; gainera nicol gurutzatuetan tonu laranjak erakusten dituzte, lodiera handiagoaren erakusle. Azkenik, kontserbazio txarra kokolito eta nanolitoen aglomerazio handia da, banantzeko ezinezkoa. Oso zaila da berrazteko joera duten nanolitoak identifikatzea eta gehienetan generoa soilik bereiz daiteke. Berrazteko joerarik ez duten taxoiak identifikatzea ere zaila da, disoluzioagatik zatiak galdu dituztelako ala kolore laranjak erakusten dituztelako (3.5 irudia). 3.5 irudia. Hala moduzko kontserbazioaren (ezkerrean; Gorrondatxeko 105.8 m-ko lagina) eta txarraren adibideak (eskuinean; Oyambreko 83.75 m-ko lagina). Lehen urratsa kokolitoen argazkiak ateratzea da, gure kasuan Nikon Eclipse LV100POL mikroskopioa erabiliz, Nikon DS-Fi1 kamera digitalera konektatua dagoena (3.6 irudia). Ezinbestekoa da kokolitoen irudi erreala behatzea grisezko eskalan. Nicol lenteak erabili behar dira baina interferentzia irudia ekidinez. Hau polarizazio zirkularraren bidez lortzen da: bi lente berri txertatzen dira, λ/4 deituak, bat polarizatzailearen eta laginaren artean eta bestea nicolen eta objektiboaren artean (3.6 irudia). Lehenengo lentearekin argi polarizatuaren norabidea aldatzen da, 90º biratuz, 95 eta horrela kaltzita zeharkatzean argi uhinak ez dira elkar deuseztatzen. Beste λ/4 lentea zeharkatzean, argia bere hasierako norabidera itzultzen da eta nicolak gurutzatuta ikusten den irudia forma erreala da, itzali gabeko kristalik eta interferentzia irudirik gabe, 3.7 irudian ageri den moduan. Ikerketa honetan 40862 nanofosilen argazkiak atera ziren; sekzio bakoitzari dagokion kapituluan zehaztuko da bakoitzean zenbat argazki atera ziren (xehetasunetarako, ikus Intxauspe-Zubiaurre et al., 2017b). 3.7 irudia. Nicol gurutzatuekin, ohiko irudiaren (ezkerrean) eta polarizazio zirkular bidezkoaren arteko desberdintasuna (eskuinean; Gorrondatxeko 107.6 m-ko lagina). Behin kalibratuta, argazkietako kokolito bakoitzaren perfila mozten da C-Calcita programarekin, eta programak automatikoki kalkulatzen ditu kokolitoaren ardatzen luzerak, azalera eta pixel bakoitzaren lodiera, 3D-ko irudi bat sortuz (3.9 irudia). Bolumenaren kalkulua ere automatikoa da. Bolumena kaltzitaren dentsitatearekin biderkatuz, masa ere automatikoki kalkulatzen du C-Calcitak. Guztiarekin, Excel batera esportatu daitekeen datu-base bat lortzen da, banako bakoitzaren dimentsio, bolumen eta masak erregistratuz. Orain arte proposatutako kokolitoen masak neurtzeko metodoak 97 (Roth & Thierstein, 1972; Young & Ziveri, 2000; Agnini et al., 2017) baino zehatzagoa da eta denbora gutxiago eskatzen du. Beste metodoek, edo sedimentuen masarekin eta bertako kokolito kantitateekin gutxi gorabeherako kalkuluak egiten dira, edo kokolitoen dimentsioen parametroak neurtzen dira eta formula bidez kalkulatzen dira bolumenak. C-Calcitarekin espezieen argazki digitalak egin, beren perfila ordenagailuko saguarekin moztu eta klik bikoitza egin behar da soilik. 3.9 irudia. Kokolito baten irudiaren mozketatik 3D-ko irudia eskuratzea (Gorrondatxeko 107.6 m-ko altuerako Chiasmolithus solitus). (A1) Ikusmen eremu baten ikuspegia polarizazio zirkularrarekin. (A2) Chiasmolithus solitus-en irudi moztua C-Calcita softwarea erabiliz (Fuertes et al. 2014); behatu pixel bakoitzaren gris mailaren arteko diferentziak. (A3) A2 irudiaren 3D-ko berreraikitzea. Bestetik, lagin bereko beste Chiasmolithus solitus batzuen irudiak (B1, B2) erakusten dira eta dagozkien 3D-ko irudiak (C1, C2). Kokolitoen 3D-ko dimentsioak µm-tan adieraziak daude eskala bertikaletan, horizontaletan eta kolore eskaletan. Lagin bakoitzean, 50 banakoren argazkiak ateratzen dira espezie bakoitzeko, eta ondoren berauen mozketak eta kalkuluak egin. Ondoren, masa/azalera parametroa erabiltzen da segida estratigrafikoan zehar dauden masa aldaketak aztertzeko, Excel bidez berehala kalkulatzen dena. Lagin bakoitzean taxoi bakoitzaren 50 banakoren masa/azalera balioaren batezbestekoa kalkulatzen da, eta ondoren sekzioan zehar kokolitoaren masa azalera unitateko nola aldatzen den behatzen da, CaCO3 edukiaren aldaketaren erakusle zuzena. Gure kasuan, aztertutako lagin kantitatea eta hautatutako taxoiak sekzio bakoitzari dagokion kapituluan zehaztuko dira. Nanofosil karetsuen bidez ikertutako sekzio bakoitza, paleoingurugiroaren ikerketan erabili ohi diren beste parametro batzuekin ere aztertu da, interpretazio paleoekologikorako informazio gehiago eduki asmoz. Segida estratigrafikoko ohiko litologia aldaketez gain, datu geokimikoak bildu dira, hala nola δ13C eta δ18O-ren kurba isotopikoak, karbonato edukia, edo osaera mineralogikoa, eta baita foraminiferoen asoziazioen datuak ere. Gorrondatxe eta Barinatxeko sekzioetan informazio hori dagoeneko argitaratua zegoen (Payros et al., 2012, 2015a). Oyambreko sekzioan, berriz, ezaugarri geokimiko, mineralogiko eta foraminiferoen asoziazioetarako laginak hartu eta prestatu behar izan dira tesi honetan. 3.6.1. ISOTOPO EGONKORRAK Laginketa sakon zulatuz edota zizelkatuz egiten da, bioturbaziorik, diaklasarik, estilolitorik edo meteorizazio bidezko alteraziorik ez duen arroka zatia lortzeko. Analisi isotopikoa arroka osoan egin daiteke, edo foraminifero konkretuen oskoletan. Bigarrenak emaitza fidagarriagoak eskaintzen ditu normalean, foraminifero espezie batzuk ingurunearekin oreka isotopikoan osatzen baitituzte euren oskolak, baina erauzketa zailagoa da. Gorrondatxeko sekzioan aurrez eskuratuak zeuden arroka osoko 99 eta Nuttallides truempyi foraminifero bentoniko espeziearen datu isotopikoak (Payros et al., 2012). δ13C eta δ18O balioak ezberdinak izan baziren ere, segidan zehar joera berdina erakutsi zuten. Paleoingurugiroaren ikerketarako joerak esanguratsuagoak dira balio absolutuak baino, eta beraz Barinatxe eta Oyambren arroka osoaren analisi isotopikoa bakarrik egin zen, ikerketa proiektuan espezialistak inplikatzea saihestuz. Honenbestez, UPV/EHU-ko Estratigrafia eta Paleontologiako laborategian arroka zati guztiz freskoak banandu ziren, alterazio posible guztiak baztertuz. Mineralogiak eremuko erregimen klimatikoaren ezaugarriak adierazten ditu, kontinenteko arroken meteorizazio motei, higadurari eta garraioari buruzko informazioa ematen baitu. Isotopo egonkorrentzat bezala, zulatuz eta arroken azala zizelkatuz lagintzen da, bioturbazio, diaklasa, estilolito edo meteorizazio bidezko alteraziorik gabeko arroka lortzeko. Laginak garbitu eta lehortu egiten dira baita laborategian. Jarraian, burdinazko morteroarekin birrintzen dira. Hautsezko laginak UPV/EHU-ko Mineralogia Departamenduan ikertu ziren, X izpien difrakzioko laborategian. Bertan, Foraminifero bentonikoentzat lagindutako materialak nanofosil karetsuentzat lagindutakoen antzekoak dira (ikus goian). Laginak azaleko arroka tentuz kolpatuz hartu ziren, horrela partikula txikiak askatuz eta 1 kg inguruko poltsa batean jasoz. Laginak uraren bidez lebigatu ziren UPV/EHU-ko Estratigrafia eta Paleontologiako laborategian, foraminiferoen oskolak eskuratzeko. Lehenik 630 µm-ko bahetik pasa zen sedimentua eta ondoren 63 µm-kotik, 63 eta 630 µm arteko partikulak bereizteko. Bi laginen lebigatuen artean tresneria guztia garbitzen zen kutsadura ekiditeko. Labe batean 24 orduz 50ºC-tan lehortu ondoren, laginak lupa binokular bidez aztertu ziren. Lagin bakoitzerako, taxoi ezberdinen arteko proportzioak kalkulatu ziren, sekzio bakoitzerako berreraikitze paleoekologikoa egin ahal izateko. Orotara, Barinatxerako 104 lagin aztertu ziren (xehetasunetarako, ikus Payros et al., 2015a), Gorrondatxerako 39 (xehetasunetarako, ikus Payros et al., 2012) Oyambrerako 17 (xehetasunetarako, ikus Intxauspe-Zubiaurre et al., 2018b).  Kokapen geografikoa  Sekzioaren ezaugarri geologikoak  C21r-H6 gertakariaren ezaugarri orokorrak  C21r-H6 gertakariaren adierazpena Gorrondatxeko sekzioan  Nanofosil karetsuen asoziazioak Gorrondatxen  Irudien analisia  Eztabaida orokorra Gorrondatxeko sekzioa Iberiar penintsularen NE-n kokatua dago, Getxoko udalerriari dagokion Gorrondatxe hondartzan, Lat. 43º 23'N Long. 3º 01'W (4.1 irudia). 4.1 irudia. Gorrondatxeko sekzioaren kokapen geografikoa. Gorrondatxeko segida Bizkaiko sinklinorioaren NE-ko alpean kokatua dago, eta behe-Eozenoaren (Ypresiarra) bukaeratik erdi-Eozenoaren (Lutetiarra) zati batera hedatzen da. Gorrondatxeko sekzioa Ypresiar eta Lutetiar estaien arteko mugaren GSSP estratotipoa da (Molina et al., 2011). Beraz, adin batetik besterako trantzisioaren mundu mailako erreferentea da. Mugaren posizio estratigrafiko zehatza urrezko iltze batez markatua dago azaleramenduan (4.2 irudia). 4.2 irudia. Gorrondatxeko sekzioaren ikuspegi orokorra eta GSSP-aren argazkiak (Molina et al., 2011). Gorrondatxen azaleratutako sekzioa Eozenoko Sopela-Galea sekzio zabalagoaren zatia da, kostaldeko labarrean zehar azaleratzen den 2300 m-ko segida (Payros et al., 107 2006, 2015; 4.3 irudia). Serieak 60ºSW-ko okerdura handia erakusten du. Atalik zaharrena edo oina ipar-ekialdean dago, Sopela udalerrian, eta Barinatxe eta Gorrondatxe hondartzetan zehar hedatu ondoren, gaina Galea puntan kokatzen da. Sekzio osoa Eozenoko itsas hondoan eratu zen, gutxi gorabehera 1500 m-ko sakoneran eta 35ºN-ko paleolatitudean (Payros et al., 2006). Segida tupa eta kareharri hemipelagikoz osatua dago, eta turbidita eta debritak tartekatzen dira, gehiago ala gutxiago tarte estratigrafikoaren arabera, bai iparraldetik eratorritako kaltziklastikoak, eta bai hego-ekialdetik eratorritako siliziklastikoak (Payros et al., 2006). Sekzioaren adina 54.6 Mu-tik 43 Mu-ra hedatzen da, eta beraz bere eraketan zehar paleogeografia eta paleoingurugiro aldaketa garrantzitsuak gertatu ahal izan ziren. Modu honetan, badaude turbiditen ugaritasuna % 20-tik beherakoa den tarteak, jatorri eskualdea urrun zegoelako ziurrenik (Payros et al., 2006), baina badaude baita turbiditen edukia % 20 eta 80 artekoa den tarteak, sistema turbiditikoaren lobuluetako zonak. 800-1100 metroei dagozkien 300 metroei faila batek eragiten die, Gorrondatxeko jatorrizko segidaren zati bat ezabatu zuena. Faila zutabe orokorraren 900. metroaren inguruan aurkitzen da, GSSP-aren posizioa baino 67.85 m beherago. Zorionez, ez du doktorego honetan egin beharreko inolako lanik oztopatu, ikertutako tarte osoa failatik gora kokatzen baita (900-1100 m). Eginiko xehetasun handieneko ikerketa GSSP-tik gora egin da. C21r-H6 gertakaria Sexton et al.-ek (2011) definitu zuten ODP Site 1258-an, Demerara Rise, Atlantiar ozeano ekuatorialean. Ikertutako zona 3000 m-ko sakoneran aurkitzen zen Eozenoan, eta orduan sakoneko urak 12-14ºC-tara zeudela kalkulatzen da (Sexton et al., 2006). Sexton et al.-en (2011) ikerketaren helburua 2.4 Mu-ko denboratarte bat ikertzea izan zen (50-47.6 Mu), gradu txikiko gertakari hipertermal posibleak bilatzeko eta euren ezaugarri eta kausak ezagutzeko. Guztietan, eskurtsio negatiboak (balio erlatiboki baxuko tarteak) erakusten dituzte δ13C-k (‰ -0.5 eta -1 artean) eta δ18O-k (‰ -0.5 eta -0.9 artean) foraminifero bentonikoetan, eta CaCO3 edukia ere % 8 eta 30 artean murrizten da. 2.4 Mu-ko tarte honetan, Sexton et al.-ek (2011) δ13C-ren 13 piko negatibo (CIE, Carbon Isotope Excursion, Karbonoaren Eskurtsio Isotopikoa; 4.4 irudia) identifikatu zituzten. Guztiek 5-10 ku iraun zutela kalkulatu da, eta beren errekuperazioa 30 ku-ra luzatu zela (40 ku-ko iraupena gertakari bakoitzak orotara). δ13C eskurtsioekin batera δ18O eskurtsioak ageri dira eta hauekin ur sakonen tenperatura 2-4ºC igo zela ebatzi zen (Sexton et al., 2011). CIE guztiak bat datoz buztin mineraletan aberatsak diren geruza marroiekin, eta geruza hauek Site 1260-an ere aurkitu dira (Demerara Rise), 2000 m-ko paleosakoneran (Sexton et al., 2006). Ozeano Atlantiko eta Bareko beste Site batzuetan ere aurkitu dira buztinetan aberatsak diren geruzak, 3 eta 2 km-ko paleosakoneran hurrenez hurren (Sexton et al., 2011). Beraz CaCO3-aren disoluzioa ozeano guztietako orokortasun bat izan zen; ozeano-atmosfera sisteman karbono injekzioak gertatu ziren eta ur ozeanikoak azidifikatu ziren (Sexton et al., 2011). Masa balantzearen arabera, 650 Gt karbono injektatu zitezkeen gertakarietako bakoitzean, itsas hondoko biltegietako karbono organikoa oxidatzearen ondorioz (Sexton et al., 2011). 13 gertakari hauek izendatzeko, zein magnetokronetan gertatu ziren adierazten da lehenengo (e.g. C22r, C22n, C21r), ondoren H hizkia "hipertermal" adierazteko eta azkenik zenbakia, kron berekoak zaharrenetik gazteenera ordenatuz. Beraz, C22n-H1 da gertakari zaharrena eta C21r-H6 gazteena (4.4 irudia). Honenbestez, C21r-H6 eskurtsio guztietan azkena da; duela 48.1 Mu jazo zen Sexton et al.-en (2011) adin ereduaren arabera eta duela 47.4 Mu Payros eta al.-en (2012) arabera. Gertakariak ‰ -0.7-ko δ13C eskurtsioa erakusten du, eta beraz, ez da Demerara Rise-eko eskurtsiorik nabariena (Sexton et al., 2011). Payros et al.-ek (2012) C21r-H6 gertakaria Gorrondatxeko sekzioaren 900-1100 m tartean identifikatu zuten, konkretuki 1018 eta 1048 metroen artean. 200 m-ko segida hau tupa eta kareharri hemipelagikoen txandakapen jarraiaz osatua dago, eta turbidita siliziklastikoak tartekatzen dira, zentimetro gutxiko lodierakoak eta oin lauekoak. 21 eta C21r-H6 gertakariak Gorrondatxen dituen ezaugarriak eta ondorioak zehazteko, ikerketa multidiziplinar bat egin zen Ypresiar-Lutetiar trantzisioko 200 m-ko segida honetan (Payros et al., 2012). Analisiaren atalak sedimentologia, isotopo egonkorrak, mineralogia, mikroforaminifero bentoniko eta plantonikoak eta iknofosilak izan ziren. Lortutako emaitzekin, Payros et al.-ek (2012) 200 m-ko seriea 4 tartetan banatu zuten beren ezaugarri geologikoen arabera (4.5 irudia). A TARTEA 114 kokatuko litzateke (Payros et al., 2012). C tartea C21r-C21n inbertsioa baino tupakareharri bikote bat gorago amaitzen da. Inbertsioa 142. metroan kokatua dago eta 47.235 Mu-an datatua izan zen. Hori horrela, C21r-H6 gertakariaren iraupena 226 kukoa da (Payros et al., 2012). Gorrondatxeko C21r-H6 gertakaria nanofosil karetsuekin ikertzeko 128 lagin hartu ziren, eta horrela lagindu ziren A tartearen azken 20 metroak (98-118 m), B (118-133 m) eta C (133-148 m) tarteak osorik eta D tarteko lehen 34 metroak (148-182 m). Laginketaren tartekatzea aldakorra izan zen sekzioan zehar. A tartearen gehiengoan (98- 114 m) tartekatzea 80 cm-koa izan zen, eta A tartearen azken 4 metroetan eta B tarte osoan 30 cm-ra jaitsi zen. C tartean eta D tarteko lehen 14 metroetan tartekatzea berriz 80 cm-ra igo zen eta hortik aurrera gradualki igo zen 1.4 m-tik 2 m-ra. Laginak tupa grisezko geruzen goialdeko zatian hartu ziren, azpiko turbiditek ekar zitzaketen nanofosil birlanduak ekiditeko. Mesozoikoko generoak erraz identifikatzen dira eta birlandu moduan sailkatu dira, salbu Braarudosphaera eta Markalius, Eozenoko NP14-CP12b biozonara arte iraun baitzuten. Bestalde, Calciosolenia, Craticulithus, Ellipsolithus, Fasciculithus, Heliolithus, Hornibrookina, Neochiastozygus, Prinsius eta Toweius generoak eta Discoaster multiradiatus espeziea Zenozoikoko birlandu gisa sailkatu dira, NP14- CP12b biozonaren hasiera baino lehen iraungi baitziren. Aitzitik, xafletan ageri diren eta beren hedapen estratigrafikoak aipatutako biozonak hartzen dituen taxoi asko, biozona horiek baino lehenago agertu ziren. Zoritxarrez, oraindik ez da zehaztu banako autoktono eta birlanduak bereizteko patroirik, beraz ez dago jakiterik autoktonotzat hartutako banako guztiak benetan autoktonoak diren ala haietako batzuk sedimentu zaharragoetatik garraiatuak izan ziren. Nahasmena ekiditeko, beren hedapen estratigrafikoak NP14-CP12b biozonak hartzen dituen banako guztiak autoktono gisa sailkatu dira. Nahiz eta ageri diren espezie guztiak kontatu diren, ondoren interpretazio paleoekologikoak egiteko ez dira kontuan izan behar asoziazioaren % 3 baino gutxiago direnak (Backman & Shackleton, 1983). Atal honetan asoziazioaren % 3 baino gehiago osatzen duten taxoiez bakarrik hitz egingo da jarraian. Antzeko afinitate ekologikoa zuten taxoiak, beren kasa % 3-ra iristen ez zirenak, batu egin dira, horrela gutxieneko kopuru hori gainditu ahal izateko (4.7 irudia). Balio osoak Intxauspe-Zubiaurre et al.-en (2017a) ikus daitezke. 27 26 22 23 24 25 4.7 irudia. Ikerketa honetan aztertutako Gorrondatxeko serieko nanofosil karetsu talde ezberdinen ugaritasuna. Ikus A-B-C-D tarte estratigrafikoen arteko desberdintasunak; eskalak ezberdinak dira proxy bakoitzeko. Grafiko bakoitzeko marra lodia elkarren segidako 5 punturen batezbesteko mugikorra da. Zutabeko 0 metroa Sopela-Galea sekzioko 900. metroa da. Emaitzak honakoak dira (4.7 irudia): R. minuta-ren batezbesteko ugaritasuna nanofosil karetsu autoktono guztiekiko % 32.22-koa da A tartean, % 34.93-koa B tartean, % 33.8-koa C tartean eta % 35.31-koa D tartean. R. dictyoda-ren batezbestekoa, bi morfotipoak batuta, % 24.85-ekoa da A tartean, % 22.97-koa B tartean, % 24.26-koa C tartean eta % 27.94-koa D tartean. Bi morfotipoen arteko proportzioa kalkulatzeko, erdiko eremu zabaleko morfotipoaren eta R. dictyoda guztien arteko zatidura erabili da. Erdiko eremu zabaleko R. dictyoda-ren proportzioa A tartean % 12.52 izatetik B tartean % 29.93 izatera igotzen da, eta gero C tartean % 14.6 eta D tartean % 14.46 izatera jaisten da. Coccolithus Sekzioko bigarren genero ugariena Coccolithus da (4.7 irudia). Generoko espezie guztien baturak ez du aldaketa nabarmenik erakusten, A tartean % 15.35 da, B tartean % 15.58, C tartean % 17.09 eta D tartean % 16.35. Badaude 5 µm baino txikiagoko banakoak, eta orain arte definitutako Coccolithus txiki bakarra C. pauxillus da, zirkularra. Gorrondatxeko 5 µm-tik beherako gehienak, ordea, eliptikoak dira. Ondorioz, tamaina txikiko Coccolithus guztiak "<5 µm-ko Coccolithus" taldean sailkatu dira. Beren ugaritasuna ia ez da aldatzen, A tartean % 4.05, B tartean % 4.68, C tartean % 5.66 eta D tartean % 4.28. 5 µm-tik gorakoen artean, % 99-a C. pelagicus ala C. formosus, eta espezie hauen arteko proportzioa kalkulatu da, afinitate paleoekologikoan desberdintasunik ba ote duten ikusteko. Horrela, C. formosus, bien baturarekiko proportzioan, A tartean % 42.42 izatetik progresiboki handitzen da, B tartean % 43.75 izatera, C tartean % 46.24-ra eta D tartean % 54.89-ra. Tenperatura altu eta oligotrofiako taxoiak Gorrondatxen ageri diren taxoietatik, Discoaster, Sphenolithus eta Zygrhablithus dira historikoki ur bero, oligotrofiko eta lasaien adierazle kontsideratu direnak (ikus II. kapitulua). Euretako bat bera ere ez da ugaritzen C21r-H6 gertakarian zehar (B eta C tarteak) nanofosil karetsu autoktono guztiekiko proportzioan; izatez gutxitzera jotzen dute gertakarian zehar eta kasu batzuetan D tartean bertan errekuperatzen dira. Horrela, Discoaster-en ugaritasuna % 4.74-koa da A tartean, % 3.6-koa B tartean, % 4.46-koa C tartean eta % 4.29-koa D tartean. Sphenolithus asoziazioaren % 3.47 da A tartean, % 3.06 B tartean, % 3.33 C tartean eta % 2.9 D tartean. Z. bijugatus asoziazioaren % 5.52 da A tartean, % 4.9 B tartean, % 4.83 C tartean eta % 3.81 D tartean. Nanofoil karetsuen Zentzu honetan, oso esanguratsuak suertatzen dira kontinentearen gertutasuna adierazten duten taxoiek C21r-H6 gertakarian zehar erakusten dituzten pikoak. Honek erakusten du eremu litoralaren berezko baldintzak ozeanorantz hedatu zirela, azaleko uretan ur kontinentalen presentzia handitu zela eta honek gazitasuna gutxitu zuela. Baldintza hauek onuragarriak ziren kontinentetik gertuko taxoientzat. Taxoi gehienek errekuperazio bat erakusten dute C tartearen hasierako balioetan, behin C21r-H6 gertakariaren hasierako pultsua igarota. Honek klimaren errekuperazio graduala egiaztatzen du, eta baita itsasoko baldintza egonkor eta oligotrofikoetaranzko joera ere. Berezitasunak taxoi batzuren portaeran 125 Barinatxeren konparaketa egiteko Toweius pertusus-en emaitzak erabil daitezke, fidagarriak direla egiaztatzen bada. Irudien analisia egiteko, lehenik taxoi bakoitzaren 50 argazki atera ziren lagin bakoitzean polarizazio zirkularra erabiliz (ikus III. kapitulua), orotara 19200 argazki (2. lamina). Jarraian, C-Calcita programa erabiliz argazki guztiak ebaki ziren hautatutako banakoen ertzetik kurtsorea pasaz, eta programak automatikoki kalkulatu zuen banako bakoitzaren azalera, bolumena eta masa. Kalkuluak egiteko pg/μm3 unitatea erabiltzeko aukera baztertu zen, izan ere Chismolithus-en barren eta ezkutuen lodierak ezberdinak dira eta barrak ez edukitzeak erabat baldintzatzen du masa/bolumen kalkulua. Horregatik, datuen analisia egiteko masa eta azaleraren arteko zatidura erabili da (pg/μm2). Honekin, azalera unitatean gertatutako karbonato edukiaren aldaketak beha daitezke, eta tamaina berdineko banakoen artean lodiera aldaketarik egon den ikus daiteke (tamaina berdina: ezkutuak osatzen duen elipsearen ardatzen luzera berdina). Masa/azalera parametroaren denboran zeharreko aldaketa ikusteko lagin bakoitzean espezie bereko banako guztien masa/azalera indizearen batezbestekoa kalkulatu zen. Halaber, erdiko barrarik gabeko C. Solitus-en ehunekoa ere kalkulatu zen. Chiasmolithus-ek barrarik gabeko kokolitoak ekoiztea ez dela posible diote autore askok, eta malformazio horren arrazoi bakarra ekoiztu ondoren disolbatu izana dela (Perch-Nielsen, 1985b; Gibbs et al., 2004; Raffi & de Bernardi, 2008). T. pertusus-en masa/azalera indizean erregistratutako joera ere antzekoa da. Indizearen batezbestekoa 1.11 pg/µm2 da A tartean, 1.36 eta 1.22 pg/µm2-ko pikoekin 113 eta 116 metroetan, hurrenez hurren. B tartean balioa 0.99 pg/µm2-ra murrizten da, 0.80 pg/µm2-ko balio minimoa 120. metroan egonik. Balioa C tartean 1.03 pg/µm2-ra igotzen da, D tarteko lehen 10 metroetan 1.12 pg/µm2-ra eta D tartearen gainerakoan 1.19 pg/µm2-ra. 4.8 irudia. Gorrondatxen aztertutako taxoien masa/azalera indizeen aldaketak, eta erdiko barrarik gabeko Chiasmolithus solitus-en ugaritasun erlatiboa (%). Lerro lodiak elkarren segidako 5 punturen batezbesteko mugikorra adierazten du. Zutabeko 0 metroa Sopela-Galea sekzioko 900. metroaren baliokidea da. 129 zuten erreakzio kimikoak gertatu ziren; (3) CaCO3 edukia beranduagoko prozesu diagenetikoetan aldatu zen. Gorrondatxen C21r-H6 gertakarian zehar ikertutako taxoi guztien masa/azalera indizea txikitu egiten da, eta hau izan daiteke gertakarian zehar gutxiago kaltzifikatu zutelako. Aitzitik, erdiko barrarik gabeko C. solitus kopurua nabarmen handitzen da, eta hori disoluzioaren isla argia da. Zalantza hau argitzeko sakonera txikiagoko laginak aztertu beharko lirateke, baina halakorik ez dago eskura oraingoz. Bai egiaztatu daitezke ordea Gorrondatxen batezbesteko masa/azalera indizea baino handiagoa duten tarteak. Konkretuki, 113 eta 116 metroetan sekzio osoko baliorik altuenak daude. Gainera, R. minuta banakoek tonu distiratsuagoak erakusten dituzte (2. lamina), lodiera handiagoko kokolitoak direla erakutsiz. Gertakari hauek justu B tartearen aurretik erregistratuak daude eta beraz, lotuta egon daitezke sisteman CO2 txertatzearekin, gertakari hipertermala hasi baino lehen, kokolitoen elementuetan CaCO3 gehiago prezipitatzea eragin zuena. Ikusi da masa/azalera indizearen aldaketa gradu ezberdinekoa izan zela ikertutako hiru espezieetan. C. solitus da disoluzioarekiko sentikorrena, izan ere bere masa/azalera 131 indizearen balio minimoa maximoaren herena baino txikiagoa da. R. minuta eta T. pertusus masaren erdia galtzera soilik iristen dira lagin batzuetan, nahiz eta 2. laminako irudietan korrosio zantzuak erakutsi (gogoratu hala ere T. pertusus birlandua dela Gorrondatxen). Ondorioz, baliteke azken bi espezie hauek ez izatea aurrez uste zena bezain sentikorrak disoluzioarekiko. C. solitus-ek, aurrekoaz gain, disoluzioaren estimazio gehigarriak egiteko balio du, batetik erdiko barrak edukitzea ala ez edukitzea ebaluatu daitekeelako, eta bestetik Eozenoan zehar tarte luze batean zehar bizi izan zelako. Horregatik, C. solitus espeziea kontuan hartzekoa da aurrerantzean Paleogenoko nanofosil karetsuen CaCO3 edukiaren analisiak egiteko. Ozeano hondoko disoluzioaren kausak Honenbestez, C21r-H6 gertakarian zehar Atlantiko iparraldean azidifikazioa gertatu zela ziurta daiteke. Beraz, Atlantiar ozeanoaren funtzionamendua PETM-koaren antzekoa izango zen: Hegoaldeko ozeanoan uren estratifikazioa gertatuko zen, downwelling-ak indarra galdu eta sakoneko korronteak murriztuko ziren. Egoera horretan, gazitasun handiko ur masak garatu zitezkeen Tethys eta Atlantikoaren iparraldean, eta ur masa korrosiboen downwelling bat jarriko zen martxan Atlantikoaren NW-an, lisoklina eta CCD-a igoaraziz (4.9 irudia). Sistemako CO2-a gutxitzeko beste aukera bat kokolitoforoen ekoizpena, eta ondorioz kaltzifikazioa, gutxitzea litzateke (ikus II. kapitulua). Baina Gorrondatxeko emaitzek ez dute ekoizpenaren gutxitzerik erakusten, taxoi meso-eutrofikoen ugaritasuna handiagoa baita oligotrofikoena baino C21r-H6 gertakarian, eta sedimentuko nanofosil karetsu kantitatea gutxitzea material terrigenoa ugaritzearen ondorio da. Beraz, soilik uren alkalinizazioa ziurtatu daiteke berotegi efektua murriztearen kausa bezala, zeinak ziklo hidrologikoaren moteltzea ekarriko zuen. Honenbestez, D tarteko lehen 10 metroetan errebote bat gertatuko zen eta ingurugiro baldintzak oligotrofikoagoak bilakatuko ziren, C21r-H6 gertakariaren aurreko A tartean baino ere deskarga kontinental txikiagoarekin, eta ondoren itzuliko ziren A tarteko baldintza egonkorretara. Gertakariaren iraupena Gorrondatxeko nanofosil karetsuek Payros et al.-ek (2012) ikertutako proxy-ekiko ezberdintasun batzuk erakusten dituzte. Aipagarria da nanofosil karetsuen kopuru totalak eta ur bero eta oligotrofikoetako generoek balio erlatiboki altuak erakusten dituztela 116. metroaren inguruan, δ13C eskurtsioa hasten den lekuan hain zuzen. Hau B tartearen hasiera baino lehen kokatzen da, 118. metroan kokatu baitzuten Payros et al.ek (2012). Honek erakuts dezake asaldura klimatikoaren eta ziklo hidrologikoaren indartzearen aurretik muturreko baldintza oligotrofiko eta lehorrak emango zirela. Baldintza lehor hauetan ekarpen kontinentala txikia izango zen eta ondorioz, nanofosil karetsu gehiago metatuko zen sedimentuko azalera finko batean. Bestalde, δ13C Planteagarria litzateke 116. metroan erregistratutako tarte lehor eta oligotrofikoa C21r-H6 gertakari hipertermalaren baitako prozesua den ala ez. Eozenoko klimaren eredu batzuk erakusten dute berotze globalak tenperatura atmosferikoaren gradiente latitudinala murrizten zuela, hau da, tropiko eta poloen arteko tenperatura kontrastea txikitzen zela (Winguth et al., 2010; Herold et al., 2014). Honek haizeen intentsitatea txikituko zuen, latitude ezberdinetako ur ozeanikoen arteko tenperatura desberdintasuna txikiagoa izango zen eta ondorioz latitude altuetako sakoneko urak berotuko ziren. Uraren tenperatura igotzean, itsas hondoan disolbatutako gasak desegonkortuko ziren eta honek karbono organikoaren askapena eragingo zuen (Sexton et al., 2011). Gasen igorpenak berotegi efektua indartuko zuen, tenperatura globala igoaraziz. Hipotesi hau 116. metroko kokolitoen CaCO3 eduki handiagoarekin bat dator. Karbono organikoaren askapenak azaleko uretako pCO2 igoko zuen, kokolitoen kaltzifikazio handiagoa eraginez. Honenbestez, kontsidera daiteke baldintza lehor eta oligotrofikoetako garai hau izan zela C21r-H6 gertakari hipertermalaren hasierako pultsua, non karbono organikoaren askapena eman zen. Gerora ziklo hidrologikoa indartuko zen 125. metrora arte, non taxoi oligotrofikoen eta masa/azalera indizeen balio minimoak aurkitu diren. Beraz, C21r-H6 gertakaria indarrean zegoen garaia 116 eta 125 metroen artekoa litzateke, 80 ku-ko iraupenarekin (4.10 irudia). Errekuperazioa 125. metroan hasiko litzateke. 136 txikia izan zuela ingurunea alkalinizatzeak. Masa/azalera indizearen balioek ere ez dituzte hasierakoak gainditzen, baina hau karbono organikoaren igorpen gehiago egon ez izanak azaltzen du. Honenbestez, gertakariaren errekuperazioa D tarteko 158. metrora arte luzatuko zen, eta 178 ku-ko iraupena izango zuen. Kontuan izanik gertakari hipertermalak sensu strictu 80 ku iraun zuela eta errekuperazioa 178 ku-koa izan zela, C21r-H6 gertakariaren iraupen totala 258 ku-koa izango zen, 170 ku ematen zaizkion PETM-a baino zertxobait luzeagoa (Röhl et al., 2007). Payros et al.-ek (2012) proposatutako iraupenaren eta estimazio berriaren konparaketa 4.10 irudiak erakusten du. 4.10 irudia. Payros et al.-ek (2012) eta ikerketa honetan proposatutako C21r-H6 gertakariaren iraupenaren proposamenak.  Kokapen geografikoa  Sekzioaren ezaugarri geologikoak  ETM2 gertakariaren ezaugarri orokorrak  ETM2-aren adierazpen posiblea Barinatxeko sekzioan  Barinatxeko nanofosil karetsu asoziazioak  Irudien analisia  Azken eztabaida Barinatxeko hondartza Gorrondatxekoaren segidan, ipar-ekialdean kokatzen da, biak Azkorriko puntak banantzen dituelarik. Barinatxeko hondartza Sopelako udalerrian dago, eta bertara BI-634 errepidetik Arriatera-Barinatxe hondartzetarako irteera hartuta iristen da, Long. 43º23'09''N, Lat. 3º00'09''W (5.1 irudia). 5.1 irudia. Barinatxeko sekzioaren kokapen geografikoa. Barinatxeko sekzioa Gorrondatxe kokatzen den Sopela-Galea Eozenoko sekuentzia beraren parte da. Barinatxen ere Eozenoko materialak Euskokantauriar arroaren hondoan metatu ziren, 1500 m inguruko paleosakoneran eta 35ºN inguruko paleolatitudean (Payros et al., 2006). Sopela-Galea segidak 2300 m inguruko lodiera du eta material zaharrenak (oina) Arriatera eta Barinatxe hondartzak banantzen dituen Solondotas puntan azaleratzen dira. Barinatxeko azaleramenduak 60ºSW-ko okerdura du eta Solondotas puntatik Azkorri puntara hedatzen da. Azkorri puntak Barinatxe eta Gorrondatxe hondartzak banantzen ditu, segidaren 550 eta 800 m artean (5.2 irudia). Barinatxeko kurba isotopiko berrian, 65 puntu estratigrafikoz osatua, δ13C-ren (CIE) eta δ18O-ren zenbait tarte erlatiboki negatibo bereizten dira (5.5 irudia). Bi lagin isolatutan, oso negatiboak diren δ13C eta δ18O-ren pikoak bereiztu ziren (56 eta 71 metroetako puntu gorriak; 5.5 irudia), baina anomalia kontsideratu ziren hasieran, eta gaitzetsi egin ziren. Datu magnetoestratigrafiko berriak kontuan hartuz, ETM2 56. metrotik behera egon beharko litzateke, eta tarte horretako CIE-ak hiru dira: puntu bat baino gehiagoz osaturiko 19 eta 23 m artekoa (δ13C-ren baliorik baxuena: ‰ -0.04), puntu bat baino gehiagoz osatutako 25 eta 31 m artekoa (δ13C-ren baliorik baxuena: ‰ 0.18) eta 47 m-ko puntu isolatu bat (δ13C-ren balioa: ‰ 0.32). Horietatik, δ18O-ren kurban eskurtsio negatiboa erakusten duen bakarra 19 eta 23 m arteko tartea da (‰ -1.3- ko jaitsiera erlatiboa), tarte hau ETM2 izan daitekeela konfirmatuz. Hala ere, datu isotopiko berriek, CIE19-23m honen baitan δ13C-ren oszilazio handiak gertatzen direla erakutsi dute, eta ez dela hain garbi bereizten den tarte bat. 5.6 irudia. Barinatxen azaleratutako Eozenoko seriearen lehen 34 m-etako irudiak. Lehen ikerketa batean, 0-tik 120 m-ra artean 35 lagin hartu ziren, Bernaola et al.-ek (2006a) definitutako biozona eta biogertakariak egiaztatu asmoz. Datu hauek gero magnetoestragigrafiarekin kalibratu ahal izateko, laginen arteko tartekatzea 6 m-koa izan zen 0 eta 52 m artean, 1.5 m 52 eta 82 m artean, eta berriro 6 m 82 eta 120 m artean. Lagin hauek ez ziren CIE19-23m inguruko nanofosil karetsuen asoziazioen azterketarako erabili; azken honetarako, beste 125 lagin hartu ziren Barinatxeko segidako 7 eta 34 metro artean. 7. metrotik beherako tartea ez da oso irisgarria, eta gainera ez da esanguratsua CIE19-23m-aren xehetasunezko analisia egiteko. 7 eta 19 metroen artean laginketa tartekatzea 35 cm-koa izan zen batezbeste, baina 20-tik eta 50 cm-ra aldakorra izan zen material tupatsuak egoki lagindu ahal izateko, tarte honetan kareharriak nagusi baitira. 19 eta 20.8 metroen artean tartekatzea 6 cm-koa izan zen, eta 3 cm-raino jaitsi zen 20.8 eta 21.2 metroen artean. Berriro, 8 cm-ra igo zen tartekatzea 23. metrora bitarte, eta 23 eta 34 m artean batezbeste 31 cm-koa izan zen. Kasu batzuetan, tartekatzea gehiegi ez aldatzeko, laginak kareharrietan hartu ziren. Smear slide-en prestaketan zaila izan zen laginak sakabanatu eta nanofosilak elkarrengandik bereiztea. Izatez, tartekatze arazoengatik lagindutako lau kareharrietatik hiru ezin izan ziren prestatu. Morteroarekin birrindu eta ultrasoinuetan pasa arren, xafla meheetan kokolitoen agregatu handiak ageri ziren eta ez zen posible identifikatzea. Tupa batzuk ere ezin izan ziren egoki sakabanatu. Orotara, hartutako 125 laginetatik 110-etan egin ahal izan zen nanofosil karetsuen azterketa, haietatik 24 CIE19-23m-aren aurreko tartekoak, 55 CIE19-23m bitartekoak eta 31 ondorengokoak. Taxoien identifikazioa III. kapituluan adierazitako katalogoei segika egin da. Barinatxeko nanofosil birlanduen ugaritasuna handia da, beraz ez da guztiz ziurra autoktono gisa onartu diren taxoi guztiak benetan hala diren, edo haietako batzuk material zaharragoetatik birlandutakoak diren. Duda hau argitzea ezinezkoa denez, 149 laginetan ageri diren eta NP11 biozona beren hedapen estratigrafikoaren barnean kokatzen den nanofosil karetsu guztiak autoktono kontsideratzea erabaki da. 3. laminan Barinatxen identifikatutako taxoi gehienen argazkiak erakusten dira. Nanofosil karetsuak ugariak dira Barinatxeko sedimentuetan (1829 banako mm2-ko), baina Gorrondatxen baino gutxiago (3290 banako mm2-ko). Kontserbazioa eskasa eta hala moduzkoaren artean dago, baina nanofosilen sailkapena ongi egin ahal izan da. Nanolitoen berrazkuntza garrantzitsua da eta plakolitoetan disoluzio partziala nabari da. Hala ere, <5 µm-ko Toweius-ek eta Zygrhablithus bijugatus-ak, disoluzioarekiko sentikorrak diren taxoiak (Adelseck, 1973; Bralower, 2002; Jiang & Wise, 2006; Raffi et al., 2009), sekzio osoan zehar ugariak dira. Ondorioz, disoluzioak asoziazioak ez dituela alteratu kontsidera daiteke. Bioestratigrafia Segidan adieraziko diren emaitzak % 3-tik gorako ugaritasuna duten taxoiei edo/eta esanahi paleoekologikoa dutenei buruzkoak dira (5.7 eta 5.8 irudiak). mm2 1-ean ageri diren nanofosil karetsu autoktonoen ugaritasun totala Gorrondatxekoa baino askoz Nanofosil karetsu birlanduei dagokienez, Gorrondatxe eta Barinatxeren artean desberdintasun handia dago. Barinatxen Zenozoikotik birlandutako banakoak ez dira % 0.5-era iristean, eta Gorrondatxen % 7 inguru ziren. Horren arrazoia da Gorrondatxeko Zenozoikoko nanofosil birlandu gehienak Toweius generokoak zirela, eta Barinatxen autoktonoak direla. Ondorioz, Barinatxeko nanofosil birlanduak ez dira adinaren arabera bereizi, denak batean kontsideratu dira (5.7 irudia). Horrela, banako birlanduen proportzioa CIE19-23m aurretik % 9.8 izatetik, CIE19-23m bitartean % 12.3 izatera pasatzen da, eta % 13.1-era ondoren. Toweius Toweius generoa Reticulofenestra-ren aitzindaria da eta ezaugarri morfologiko eta paleoekologiko antzekoak ditu. Barinatxen asoziazioaren % 50-a osatzen du eta taxoirik ugariena da. Konkretuago, 5 µm-tik beherako (<5 µm) Toweius-en ugaritasuna CIE1923m aurretik % 26.5 izatetik CIE19-23m-an % 31.7 izatera pasatzen da, nahiz eta tartearen hasieran % 17-ko balore minimoak erakutsi. CIE19-23m ondoren % 32-an mantentzen dira. 5 µm-tik gorako (>5 µm) Toweius-en ugaritasuna CIE19-23m aurretik % 20.99 izatetik CIE19-23m-an % 17 izatera jaisten da, eta % 22.91-ra igotzen da ondoren. Bestalde, Gorrondatxen Reticulofenestra-rekin egin bezala, Barinatxen erdiko eremu irekiko eta hertsiko Toweius banakoen proportzioa kalkulatu da. Kasu honetan, bi morfotipoak ez dira espezie berekoak, eta irekiduraren tamaina kontuan hartu beharrean, irekidura estaltzen duen sarea edukitzea ala ez edukitzea hartu da kontuan. Ezaugarri hau espezie ertainetan bakarrik bereizi daiteke, 5 eta 10 μm-ko diametroa dutenen artean. Toweius callosus espezieak ez du sarerik, eta Toweius pertusus-ak sare oso lodia (Perch-Nielsen, 1985b). Ondorioz, Toweius callosus-en eta bi espezieen baturaren arteko proportzioa kalkulatu da, emaitza esanguratsuarekin: Toweius callosus-aren proportzioa CIE19-23m aurretik % 5.55 izatetik CIE19-23m bitartean % 8.4 izatera pasatzen da, eta % 5.32-ra jaisten da ondoren. 5.7 irudia. Barinatxeko nanofosil karetsu asoziazioen aldaketak. Behatu CIE19-23m-ari dagokion tartearen ezaugarriak; proxy bakoitzarentzat eskala ezberdina da. Marra lodiak elkarren segidako 5 punturen arteko batezbesteko mugikorra adierazten du. 5.8 irudia. Nanofosil karetsu asoziazioen beste emaitza batzuk. Behatu CIE19-23m-ari dagokion tartearen ezaugarriak; proxy bakoitzarentzat eskala ezberdina da. Marra lodiak elkarren segidako 5 punturen arteko batezbesteko mugikorra adierazten du. Barinatxeko bigarren genero ugariena Coccolithus da. Generoko banako guztien batura CIE19-23m aurretik % 20.23 izatetik CIE19-23m bitartean % 21.19 izatera pasatzen da, eta % 18.44 ondoren. <5 µm-ko Coccolithus-ak nanofosil karetsu autoktono guztiekiko egonkor mantentzen dira, % 0.51 CIE19-23m aurretik, % 0.65 bitartean eta % 0.41 ondoren, nahiz eta gertakariaren erdialdean % 2 arteko pikoak erakusten dituzten (5.7 irudia). Gorrondatxen bezala, Coccolithus formosus-en eta C. formosus eta C. pelagicus-en baturaren arteko ratioa kalkulatu da, bi espezieek afinitate paleokologiko ezberdina duten ebaluatzeko. Hain zuzen, C. formosus CIE19-23m aurretik % 43.95 izatetik CIE19-23m bitartean % 36.81 izatera jaisten da, eta berriz % 47.04-ra igotzen da ondoren. Gainera, 19 eta 21 metroen artean % 31.23-ko batezbestekoa erakusten du (5.8 irudia). 155 Tenperatura altuko eta oligotrofiako taxoiak Gorrondatxen bezala, tenperaturaren beste indikatzaileak oso gutxi ageri dira, baina piko interesgarriak erakusten dituzte Barinatxen. Tenperatura altuaren adierazle den Ericsonia-ren proportzioa nanofosil karetsu autoktono guztiekiko CIE19-23m aurretik % 0.54 izatetik CIE19-23m bitartean % 1.07 izatera igotzen da, eta % 0.6-ra jaitsi ondoren. Chiasmolithus ur hotz eta meso-eutrofikoen adierazlea CIE19-23m aurretik % 1.34 izatetik CIE19-23m-an zehar % 1.47 izatera pasatzen da, eta % 1.08-ra jaisten da ondoren (5.7 irudia). 156 dituztenak. Izar formakoak, Discoaster guztiekiko, CIE19-23m aurretik % 25.58 izatetik 19 eta 21 m artean (CIE19-23m-aren lehen erdia) % 13.86 izatera jaisten dira, eta % 23.15-era igotzen dira 21. metrotik aurrera. Sphenolithus editus aldiz, Sphenotlithus guztiekiko, CIE19-23m aurretik % 31.35 izatetik gertakarian zehar % 41.68 izatera igotzen da, eta % 43.75-era ondoren (5.8 irudia). Ur bero eta oligotrofikoetako taxoien proportzioa, hala nola Discoaster, Sphenolithus eta Zygrhablithus bijugatus-ena, Barinatxeko CIE19-23m-an zehar gutxitu egiten da, eta honek pentsarazten du asoziazioaren aldaketetan tenperaturak ez zuela eraginik, Gorrondatxen bezala. Hain zuzen, baldintza meso-eutrofikoen adierazle diren Coccolithus eta Chiasmolithus, nanofosil karetsu autoktono guztiekiko proportzioan 157 ugaritu egiten dira, eta Pontosphaera generoaren ugaritasuna ere handitu egiten da, zeina kontinentetik gertuko guneetan eta gazitasun gutxiko uretan bizi den. Ondorioz, Barinatxeko CIE19-23m-ko nanofosil karetsuen asoziazioen aldaketek ziklo hidrologikoaren indartzea iradokitzen dute, eta honek ekarpen kontinentala eta elikagaien kantitatea handitu zuela, uhertasun handiagoa eta gazitasun txikiagoa eragiteaz gain. Hargatik, kareharri gutxiago metatu ziren. Hipotesi hau segidan zehar nanofosil karetsu birlanduak progresiboki ugaritzearekin bat dator, zeren honek sedimentuen birmobilizazio handiagoa erakusten du (Intxauspe-Zubiaurre et al., 2018a). Bere aldetik, elikagaien ugaritzea <5 µm-ko Toweius-en ugaritzeak erakusten du. Honenbestez, Barinatxeko paleoingurugiro aldaketen interpretazioa Gorrondatxekoaren antzekoa da, nahiz eta Barinatxen nanofosil karetsu birlanduen proportzioa % 12-koa izan, Gorrondatxen % 20-koa den bitartean. Desberdintasun honen arrazoia Barinatxe kontinentetik urrunago kokatzea izan daiteke, eta ekarpen kontinental gutxiago jasotzen zuela, eta honek esplikatzen du baita Gorrondatxen baino kareharri gehiago egotea. Berezitasunak taxoi batzuren portaeran 5.9 irudia. Masa/azalera indizearen aldaerak Barinatxen ikertutako taxoietan, eta erdiko barrarik gabeko Chiasmolithus solitus-en ugaritasun erlatiboa (%). Marra lodiak elkarren segidako 5 punturen arteko batezbesteko mugikorra adierazten du. Edozein interpretazio-saiakera egin aurretik, nanofosil karetsuen kontserbazio eskasa gogoratu behar da. Litekeena da alterazio diagenetikoak kaltzitaren zati bat disolbatu eta beste puntu batzuetan kristalizatu izana. Hori ahaztu gabe, joerak baino gehiago, Barinatxen ikertutako espezieen masa/azalera indizeetan deigarriena beren balio absolutu baxua da, Gorrondatxekoekin alderatuta bereziki. Gorrondatxen, Chiasmolithus solitus-en batezbesteko balioa 1.25 pg/µm2 da C21r-H6 gertakariaren aurreko tartean, eta 0.88 pg/µm2 da gertakarian zehar, hau da, Barinatxeko sekzio osoko batezbestekoaren berdina. Era berean, erdiko barrarik gabeko C. solitus-en proportzioa % 12-koa da Gorrondatxeko C21r-H6 gertakarian (% 35-eko balio maximoekin), eta Barinatxen CIE19-23m ondorengo batezbestekoa bera da % 27-koa. Bestalde, 161 Gorrondatxen Toweius pertusus-en masa/azalera indizearen batezbestekoa 1.12 pg/µm2 da C21r-H6 aurretik eta ondoren, eta 0.99 pg/µm2 gertakarian zehar; Barinatxen indizea ia konstantea da, 1.06 pg/µm2 batezbeste. Honek guztiak erakusten du Barinatxen Eozeno goiztiarrean zehar egon ziren ingurugiro baldintza orokorrak, Gorrondatxen Lutetiarreko C21r-H6 gertakarian zehar (~47.4 Ma) egon ziren baldintzen antzekoak izan zirela. Barinatxeko nanofosil karetsuen masa/azalera indizeen denboran zeharreko joeretan ia ez dago aldaketarik. Honek erakusten du CaCO3 saturazioa, pCO2-a eta pH-a apenas aldatu zirela sekzioan zehar. Bai nabari da, segida estratigrafikoan igo ahala, nanofosil karetsuen masa galera txiki bat, eta baita erdiko barrarik gabeko C. solitus-en ugaritze bat, goialdeko batezbestekoa behealdekoen bikoitza izatera iritsiz. Honek guztiak erakusten du, batetik CIE19-23m gertakarian zehar ez zela nanofosil karetsuen karbonatoaren disoluzioa handituko zuen lisoklinaren igoera nabarmenik gertatu. Bestetik, segidan gorantz egin ahala disoluzioa zertxobait igotzea, lisoklinaren igoera gradualaren edo ozeano hondoaren sakontze progresiboaren ondorioa izan zitekeen. Bukatzeko, 21 eta 22.5 metroetan behatutako pikoak interesgarriak dira, non masa/azalera indizea handitzen den eta erdiko barrarik gabeko C. solitus-en proportzioa 165 gertakaria 71. metroaren inguruko tarte tupatsuan kokatzea posible da, zoritxarrez ez labarrean (5.6 irudia) ez marearteko arrasan ongi azaleratzen ez den tarte bat (5.12 irudia), baina balio isotopiko anomalo bat eman zuena. Puntu hau adin ereduarekin kalkulatutako posizioa baino 10 m beherago dago; baina aldiz, Laurentano et al.-en (2016) emaitzekin bat dator. Hain zuzen, ODP Site 1263-an ETM3-a C24n.1n kronaren baitan eta justu NP11/NP12 mugaren ondoren kokatzen da, zehazki Barinatxeko 71. metroko tarte tupatsua kokatzen den tokian (5.12 irudia). Ondorioz, ETM2, H2 eta ETM3 47, 54 eta 71 metroetan erregistratuak egon daitezke Barinatxen, hurrenez hurren. Hipotesi hau konfirmatzeko tarte bakoitzaren ikerketa xeheagoa egin beharko litzateke, eta hori tesi honen helburuen gainetik dago.  Kokapen geografikoa  Sekzioaren ezaugarri geologikoak  C19r gertakaria: aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera  C19r gertakariaren Oyambreko kokapenaren zehaztapena  Isotopo egonkorrak  Mineralogia  Foraminifero bentonikoak  Nanofosil karetsuen asoziazioak  Irudien analisia  Oyambreko C19r gertakariari buruzko eztabaida orokorra Oyambreko sekzioa Kantabriako probintziaren mendebaldeko ertzean kokatzen da. San Vicente de la Barquera herritik 4 km ekialdera dagoen lurmutur baten ekialdeko aldean aurkitzen da (6.1 irudia). Koordenatuak: Lat. 43°24′13″N, Long. 4°20′24″W. 6.1 irudia. Oyambreko sekzioaren kokapen geografikoa. Gorrondatxe eta Barinatxeko sekzioetan bezala, Eozenoan zehar Oyambreko sekzioa itsas golko piriniarraren zati zen (Payros et al., 2015b; 6.2 irudia). Konkretuago, iparraldeko plataformaren alderik urrunenean kokatzen zen, ezpondaren goiko alderako trantzisioan, 500-900 metroko sakoneran. Eremu honetan egindako lehen ikerketa estratigrafikoak Hines-ek (1985) sintetizatu eta eguneratu zituen. Autore honen arabera, Oyambreko segidak Lutetiarreko Colombres Formazioa (Fm), Lutetiar-Bartoniarreko Acebosa Fm, Priaboniarreko Oyambre Fm eta Oligozenoko Merón Fm hartzen ditu. Lan honetan ikertutako tartea Acebosa Fm-ren baitan kokatua dago. Segida ia bertikal dago, zatirik zaharrena edo oina iparraldean eta gaina hegoaldean (6.2 irudia). Sekzioa Oyambre lurmuturraren ekialdean kokatua dago, hondartzaren gainean 2-5 metroko altuerako itsaslabar batean (Payros et al., 2015b). Segidaren zatirik zaharrena marearteko arrasan ere azaleratzen da, marea behean iritsi daiteke (6.2 irudia). Zatirik gazteena gehienetan hondarrez estalia dago arrasan, baina noizbehinka azaleratzen da itsasaldiak harea erauztean. 171 (100 ku) eta eszentrikotasun luzearen (405 ku) soluzio astronomiko integratu eta zenbakituak emanez. 6.2 irudia. Oyambreko sekzioaren testuingurua (Intxauspe-Zubiaurre et al., 2018b-tik hartua). (a) Oyambreko sekzioaren Eozeno ertaineko kokapen paleogeografikoa, C19r gertakaria definitu zen ODP Site 1260-aren kokapenarekin batera. (b) Oyambre lurmuturraren ikuspegi panoramikoa. (c) Oyambreren inguruko mapa geologikoa. (d-e) Oyambreko ikertutako tartearen ikuspegi orokorra eta xeheagoa (Acebosa Fm-ren erdiko zatia), eta bertan maila garrantzitsu batzuk adierazita. Beranduago, Westerhold & Röhl-ek (2013) ODP Site 1260-ko Fe-ren intentsitatearen erregistroa erabili zuten ikerketa zikloestratigrafikoa egiteko, eta ondorioztatu zuten C19r gertakaria duela 41.51 Mu gertatu zela eta 20 eta 40-50 ku artean iraun zuela. Adierazi zuten baita C19r gertakaria azken 45 Mu-ko intsolazio maximorik Azkenik, Westerhold et al.-ek (2018) Site 702-an (Hegoaldeko Orcada irletako gandorrean) eta ODP Site 1263-an (Walvis Ridge) ere ikertu zuten gertakaria, biak Atlantikoaren hegoaldean, eta bietan aurkitu zituzten ODP Site 1260-koen antzeko δ13C eta δ18O eskurtsioak. Honela ziurtatu zen gertakaria leku ezberdinetan erregistratua dagoela eta gertakari hipertermal global bat kontsideratu daitekeela; LLTM izendatu zuten (Late Lutetian Thermal Maximum). Ikerketa honetan bertan, gertakariaren iraupena zehaztu zuten: iraupen osoa 30 ku-koa, hasierako pultsua 7 ku-koa eta berotzea 10 ku-koa. Lan honetan bere jatorrizko izena erabiliko da (C19r gertakaria). Doktorego tesi honetako lanei ekiterakoan, desberdintasun garrantzitsu bat zegoen Oyambreko sekzioko C19r gertakari hipertermalaren eta Barinatxe eta Gorrondatxeko gertakarien artean: aurreko ikerketei esker, asaldura klimatikoaren posizio estratigrafikoa ezaguna zen lehenagotik Barinatxen eta Gorrondatxen, baina Oyambren lehenik C19r gertakaria sekzioaren zein puntutan kokatu daitekeen ikertu behar izan zen. Hasteko, Payros et al.-ek (2015b) argitaratutako zutabe estratigrafikoa doitu zen, eta horrekin ikusi zen Acebosa Fm-ari hasieran esleitutako 130 m-ko lodiera egiaz 140 mkoa zela (6.4 irudia). Gainera, segidari eragiten dioten bi faila identifikatu ziren, bat sekzioaren 61. metroan (C20n kronaren baitan) eta bestea 79.8 metroan (C19r krona). Segidan eginiko lehen magnetoestratigrafian oinarrituta, ikerketa honetako lana Acebosa Fm-ren erdialdeko tartera mugatu zen, Payros et al. (2015b)-ko 57-100 m tartera, hots, ikerketa honetako zuzenketaren ostean, 61-108.2 m tartera. Horrez gain, ikerketa zikloestratigrafikoa egiteko sekzio hemipelagiko hipotetikoa eraiki zen, metakin turbiditikoen lodierak baztertuz (6.5 irudia; Naroa Martínez-Bracerasen doktorego tesi proiektua, Estratigrafia eta Paleontologia saila, UPV/EHU). 175 zehazki bat dator sekzio osoko tupa ilunenen kokapenarekin, 87.9 eta 89.1 metroen artean (segida hemipelagikoaren 84-85.2 metroak; 6.5 irudia). Oyambreko sekzioan eginiko gainerako ikerketak C19r gertakaria tupa ilun hauetan kokatzen den ustean oinarrituta daude. 176 6.4 irudia (aurreko orrialdean). Ezkerrean, Acebosa Formazioaren zutabe estratigrafikoa Oyambre lurmuturraren ekialdeko partean (Payros et al., 2015b). Lan hartan zehaztutako kalibraketa biomagnetoestratigrafikoak adierazita daude. Eskuinean, lan honetan aztertutako 58 eta 109 metroen arteko sekzioaren xehetasunezko zutabea, non zutabearen lodiera emaitza berrienen arabera zuzendu den. Arroka osoko 162 lagin hartu ziren 64 eta 108 metroen artean. 64 eta 86 m artean estratu bakoitzean lagin bat hartu zen, 33 cm-ko batezbesteko tartekatzearekin. Tartekatzea progresiboki murriztu zen 86 eta 88.5 m artean, eta 88.5 eta 91.7 m artean 3-4 lagin hartu ziren estratuko (11 cm-ko tartekatzea). Ondoren tartekatzea progresiboki handitu zen 95.7 m arte eta sekzioaren gainerakoan lagin bana hartu zen berriro estratu bakoitzean. Analisiak Leibniz-eko laborategian egin ziren (ikus III. kapitulua), eta emaitzak Vienna Pee Dee Bee (VPDB) notazioan adierazita daude NBS19-rekiko. Zehaztasuna ‰ ±0.05-ekoa izan zen δ13C-rentzat eta ‰ ±0.09-koa δ18O-rentzat (Intxauspe-Zubiaurre et al., 2018b). 6.5.2. EMAITZAK δ13C-ren balioak orokorrean positiboak dira 88.7 m arte, ‰ -0.35 eta 1.25 artean aldatuz (6.6 irudia; xehetasunentzat, ikus Intxauspe-Zubiaurre et a., 2018b). ‰ 0.85 inguruko karbono isotopoen eskurtsio (CIE) negatibo esanguratsu bat ageri da 88.7 eta 89.1 metroen artean, aurrez aipatutako tupa ilunetako bigarrenaren goiko partean. Bertan balioak ‰ -0.14 eta 0.17 artekoak dira eta batezbestekoa ‰ -0.03-koa da. CIE-a elkarren segidako hainbat puntuz osatua dago eta forma simetrikoa du. Tupa horretatik gora δ13C-ren balioak ‰ -0.51 eta 0.95 artean daude eta batezbestekoa ‰ 0.61-koa da. Badaude bi lagin δ13C balio erlatiboki baxuekin (56 eta 71 metroetan) baina puntu bakarraz osatuak daudenez anomalia kontsideratu dira, maila horiek meteorizazioa erakusten baitute. Arroka osoko δ18O ‰ -2.83 eta -1.21 artean aldatzen da 88.7 m arte, ‰ 1.83-ko batezbestekoarekin (6.6 irudia). ‰ 0.80-ko eskurtsio negatibo bat gertatzen da 88.7 eta 89.1 m artean ere, non balioak ‰ -3.01 eta -2.23 artean aldatzen diren eta batezbestekoa ‰ -2.86-koa den. Tarte horretatik aurrera balioak ‰ 2.98 eta -1.23 artean aldatzen dira eta batezbestekoa ‰ -1.92-koa da. Nabari dira puntu anomaloak 56 eta 71 metroetan ere. 6.6 irudia. Arroka osoko isotopo egonkorren emaitzak. Testuan aipatutako δ13C eta δ18O eskurtsioak ikus daitezke. Zirkulu hutsek anomaliatzat hartutako datuak adierazten dituzte. 88.7 eta 89.1 metroen artean eskurtsio negatiboa eratzen duten elkarren jarraiko hainbat puntu ikus daitezke, zikloestratigrafiaren arabera C19r gertakariari dagozkionak. 88.7 eta 89.1 metroen arteko hainbat puntuk, bigarren tupa ilunaren goiko aldean kokatuak, C19r gertakariko CIE-a osatzen dute, baina geruza beraren azpialdeko laginek sekzioko batezbesteko balioen parekoak erakusten dituzte. CIE-a estratu bateko zati batean bakarrik kokatzen denez, esan daiteke δ13C balioek Eozenoko karbonatoaren jatorrizko konposizioaren aldaketa erakusten dutela. ‰ -0.85-eko eskurtsioa ODP Site 1260-ko ‰ -1.2-koaren antzekoa da (Edgar et al., 2007). Gainera, balio absolutuak oso antzekoak dira bi sekzioetan. Honek guztiak indartu egiten du C19r gertakaria 88.7 eta 89.1 metroen artean kokatzen dela Oyambreko sekzioan. δ13C δ18O Behin C19r gertakaria Oyambreko sekzioko 88.7 eta 89.1 metroen artean kokatuta, analisi mineralogikoa gauzatu zen eremuko erregimen klimatikoa zehaztu asmoz, mineralogiak kontinenteko arrokei eragiten dieten meteorizazio, higadura eta garraioari buruzko informazioa ematen baitu. Analisia 85.48 eta 93.3 metroen artera mugatu zen (Intxauspe-Zubiaurre et al., 2018b). 16 lagin hartu ziren kareharrietan eta 27 tupetan. Batezbesteko laginketa tartea 22 cm-koa izan zen 85.48 eta 87.27 metroen artean eta 90.5 eta 93.3 metroen artean, eta progresiboki txikitu zen C19r gertakariko CIE-rantz, bertan 11 cm-koa izan zelarik (lau lagin estratuko). Analisi mineralogikoa X izpien difrakzio bidez gauzatu zen, Euskal Herriko Unibertsitateko Philips PW1710 difraktometroa erabiliz. 6.6.2. EMAITZAK 180 Balioak erlatiboki konstanteak dira, C19r gertakarian izan ezik, non buztin mineralek (batezbeste % 43) gainditu egiten dituzten kaltzitaren (% 37) balioak, eta kuartzoa ere % 20-ra igotzen den. Buztin mineralen baitan, esmektita % 71 eta 84 artean aldatzen da (batezbeste % 77), illita % 16 eta 30 artean (batezbeste % 22) eta klorita % 0 eta 1 artean. Proportzioak apenas aldatzen dira sekzioan zehar (6.7 irudia). 6.7 irudia. Oyambreko kareharri eta tupen mineralogia, X izpien difrakziotik eskuratua. Mineralogia orokorraren (ezkerrean) eta buztin mineralen (eskuinean) ugaritasun ehunekoak. Oyambreko isotopo egonkor eta mineralogiaren (konkretuki CaCO3 edukiaren) emaitzak Westerhold et al.-ek (2018) eskuratutakoaren antzekoak dira, eta Oyambren C19r gertakaria 88.7-89.1 m artean kokatzen dela egiaztatzen dute. Gainera, C19r gertakariari dagozkien estratuek kolore ilunagoa erakusten dute bi sekzioetan (6.8 irudia). Desberdintasun esanguratsu bakarra proxy-en errekuperazioa da, askoz ere laburragoa Oyambren. Aspektu hau kapitulu honetako azken atalean landuko da. 6.8 irudia. Goian, Oyambreko C19r gertakariaren inguruko tartearen xehetasunezko ikuspegia (Intxauspe-Zubiaurre et al., 2018b), eta bertan adierazita 88 eta 89 metroetako tupa ilunak, CaCO3 edukia eta arroka osoko isotopo egonkorren emaitzak. Erreparatu argazkia biratuta dagoela, labarraren oina ezkerrean. Behean, Site 1263 (gorria), 702B (urdina) eta 1260-ko (beltza) lekukoen argazkiak, CaCO3 edukia eta isotopo egonkorren emaitzak arroka osoan eta foraminifero planktoniko eta bentonikoetan (Westerhold et al., 2018). Foraminifero bentonikoen analisiak ez zen ikertutako segida osoan egin, aurretiko informazioa bazegoelako (Payros et al., 2015b). Kasu honetan, ikerketa 85.68 eta 92.75 m arteko tartera mugatu zen, C19r gertakarian zehar suertatu zitezkeen aldaketak behatu ahal izateko. 17 lagin hartu ziren. Lehenengoen eta azkenengoen arteko tartekatzea 70 cm-koa izan zen eta progresiboki txikitu zen, 88.7 eta 89.1 m artean 10 cm-koa izan arte. Lagin guztiak tupetan hartu ziren, gertakariaren ondorengo kareharrian hartu zena salbu (89.24 m). Foraminiferoen ikerketa espezifikorako Ortiz doktorearen (PetroStrat, Gales, EB) laguntza jaso zen. Espezieen arteko ugaritasun erlatiboa, foraminifero plantoniko-bentoniko ratioa (P/B) eta foraminifero bentoniko aglutinakor-karetsuen arteko ratioa kalkulatu ziren. 6.7.2. EMAITZAK Oyambreko foraminifero bentonikoen asoziazioei buruzko Ortiz doktorearen emaitzak eta interpretazioak Intxauspe-Zubiaurre et al. (2018b)-n kontsulta daitezke. Oro har, foraminifero bentonikoen asoziazioa heterogeneoa da, eta espezie karetsuak dira nagusi (% 75; 6.9 irudia). P/B ratioa % 79-koa da eta nahiko konstantea sekzioan zehar, % 68-ko balio minimoarekin (88.96 m). 6.7.3. INTERPRETAZIOA Nanofosil karetsuak tesi honen nukleoa direnez, beren ikerketa xehetasun handiagoz egin zen. Asoziazioen analisirako 254 lagin hartu ziren 64 eta 108.2 metroen artean, 61. metroko faila baion zertxobait gorago hasiz eta debrita lodi baten azpian amaituz. 86. metrora arte estratu bakoitzean lagin bat edo bi hartu ziren, bai kareharrietan, bai tupetan. Batezbesteko tartekatzea 25 cm-koa izan zen. 86. metrotik 88.5 metroko tupa ilunera arte tartekatzea gradualki murriztu zen. 88.5 eta 94.7 m artean 6 cm-tik behin lagindu zen, estratu bakoitzean 7 lagin hartzera iritsiz. Ondoren tartekatzea gradualki handitu zen 98.2 metrora arte eta hortik sekzioaren amaierara bitarte 25 cm-tik behin lagindu zen, estratu guztietan. Xafla meheak prestatu ondoren, taxoien identifikazioa aurretiaz aipatutako katalogoetan oinarrituta egin zen. Sekzio honetan, tesi honetan ikertutako gainerakoen aldean desberdintasun handi bat dago: ziur birlanduak diren taxoiak ez dira Oyambreko asoziazioaren % 2-ra iristen, eta beren ugaritasuna nabarmen handiagoa zen Barinatxen (% 12; ikus V. kapitulua) eta Gorrondatxen (% 20; ikus IV. kapitulua). Hori dela eta Oyambren ageri diren taxoietatik Oyambre metatu zen garaian bizi izan ziren taxoiei dagozkien banako guztiak autoktono kontsidera daitezke, akatserako tarte txikiarekin. Oyambren ageri diren taxoi gehienen argazkiak 5 eta 6 Laminetan ikus daitezke. Nanofosil karetsuen zerrenda taxonomiko osorako, ikus Intxauspe-Zubiaurre et al. (2018b). Jarraian euren ugaritasunak asoziazioen % 3-a gainditzen duen taxoiei dagozkien emaitzak azalduko dira, eta baita proportzio horretara iritsi ez arren, beren esangura paleoekologikoa interesgarria den taxoienak ere (6.12, 6.13 eta 6.14 irudiak; 1 mm2-ko azaleran ageri diren nanofosil karetsu autoktonoen ugaritasun totala 1823 eta 5829 banakoren artean aldatzen da mm2-ko (6.12 irudia). Sekzio osoaren batezbestekoa 3423 banako/mm2-koa da, Gorrondatxekoa (2766 banako/mm2) eta Barinatxekoa (1627 banako/mm2) baino altuagoa. Batezbestekoa 3052 banako/mm2 da 64 eta 72 m artean, 2972 banako/mm2 72 eta 85 m artean, 3830 banako/mm2 85 eta 93.5 m artean, eta 3329 banako/mm2 ondoren. CIE-an batezbestekoa 4020 banako/mm2-koa da. Bestalde, nanofosil birlanduen ugaritasuna txikia da, % 0 eta 2.68-ren artean aldatzen da, batezbestekoa % 0.76 izanik. Baliorik altuenak 64-72 m eta 85-93.5 m tarteetan kokatzen dira, eta baliorik altuena CIE-ko lagin batean dago (6.12 irudia). Reticulofenestridoak Reticulofenestridoen familia (Nöelaerhabdaceae Familia) ugariena da, asoziazioaren % 54-ko batezbestekoarekin. Alabaina, familia honetako taxoiak modu ezberdinetara deituak izan dira literaturan eta gaur egun ere desadostasunak daude. Horregatik, lehenik eta behin taxoien desberdintzapena egiteko erabilitako irizpideak zehaztuko dira (5. lamina). Hasteko, <5-ko guztiak Reticulofenestra minuta gisa sailkatu dira. Segidan, >10 µm-koak R. umbilicus edo Dictyococcites bisectus espeziekoak dira, erdiko eremu irekia ala hertsia dutenaren arabera, hurrenez hurren. Bestetik, 5 eta 10 µm artean lau espezie bereizi dira: Cribocentrum reticulatum bere erdiko sare nabarmenagatik bereizten da. Cyclicargolithus floridanus-ak bi ezkutuen artean horma lodi bat dutenak dira. Baina sarerik eta ezkutuen arteko horma lodirik gabeko bi espezieak dira arazoa sortzen dutenak, autoreen arabera Dictyococcites edo Reticulofenestra generoetan sailkatu izan direlako (Agnini et al., 2006; Fornaciari et al., 2010; Toffanin et al., 2011; Fioroni et al., 2012). Laginetan ageri diren banakoak Gorrondatxekoen berdin-berdinak dira, hori dela eta lan honetan, 5 eta 10 µm arteko eta sarerik nahiz horma lodirik gabeko guztiak R. dictyoda gisa sailkatu dira. Gorrondatxen bezala, bi morfotipo bereizi dira, bata erdiko eremu hertsiarekin eta bestea erdiko eremu zabalarekin. Erdiko eremu 192 hertsiko banakoak D. scripssae espeziearen antz handia dute, baina espezie hau ez zen existitzen Gorrondatxeko materialen garaian, eta hangoen berdinak direnez Oyambrekoak, ezin izan dira D. scripssae moduan sailkatu.  R. minuta da espezierik ugariena (6.12 irudia). Ugaritasunik handiena 64 eta 72 m artean erakusten du (% 40.26), % 34.31-eko batezbestekora gutxitzen da 72 eta 85 m artean. Gero ugaritu egiten da % 38.78-era 85 eta 93.5 m artean eta % 39.98-ra gainerakoan. CIE-aren tartean batezbestekoa nabarmen handitzen da % 49.11-ra (% 61.31-eko piko maximoa).  R. dictyoda-ren ugaritasunak, bi morfotipoak batuta, R. minuta-ren antzeko joera erakusten du (6.12 irudia). % 17.4-eko batezbestekotik 64 eta 72 m artean, % 10.06-ra jaisten da 72 eta 85 m artean; % 10.68-era igotzen da 85 eta 93.5 m artean, eta % 8.82- ra jaitsi gainerakoan. Batezbestekoa % 13.69-ra igotzen da CIE-an. Erdiko eremu zabaleko morfotipoaren proportzioa, berriz, ia ez da aldatzen: % 9.04 64 eta 72 m artean, % 8.43 72 eta 85 m artean, % 8.4 85 eta 93.5 m artean, eta % 8.32 gainerakoan (6.13 irudia). Oyambreko CIE-an bere proportzioa jaitsi egiten da (% 8.16), Gorrondatxen nabarmen igotzen zen bitartean.  C. floridanus-en ugaritasuna ia ez du aldaketarik erakusten (6.13 irudia), % 7.27 64 eta 72 m artean, % 7.67 72 eta 85 m artean, % 6.8 85 eta 93.5 m artean, eta % 7.75 ondoren, CIE-ko batezbestekoa % 6.93 izanik.  C. reticulatum etengabe ugarituz doa (6. 11 irudia), 64 eta 72 m artean % 0.29 izatetik, % 1.24 izatera 72 eta 85 m artean, % 3.31-era 85 eta 93.5 m artean, eta % 5.2- ra ondoren, CIE-ko batezbestekoa % 3.24 izanik.  Sekzioko R. umbilicus guztiek 14 μm baino gehiago dute, beraz multzo bakarrean kontatu dira (6.11 irudia). Beren ugaritasun erlatiboa % 1.06 da 64 eta 72 m artean, % 1.06 72 eta 85 m artean, % 1.67 85 eta 93.5 m artean, eta % 1.76 ondoren, CIE-ko batezbestekoa % 2.14 izanik.  D. bisectus-en ugaritasuna 64 eta 72 m artean % 2.54 izatetik, 72 eta 85 m artean % 3.54 izatera igotzen da, eta jaitsi egiten da % 3-ra 85 eta 93.5 m artean, eta % 2.64-ra ondoren, CIE-ko batezbestekoa % 2.15 izanik (6. 13 irudia). 6.12 irudia. Oyambreko sekzioko nanofosil karetsuen ugaritasun aldaketak. Marra gorriek balio errealak erakusten dituzte eta marra lodi beltzak elkarren segidako 5 punturen batezbesteko mugikorrak dira. Kolore hori eta urdinek taxoi batzuen joeren arabera bereizi diren lau tarteak erakusten dituzte (64-72 m, 72-85 m, 85-93.5 m eta 93.5-108.2 m tarteak). C19r gertakaria lerro gris batez adierazi da. Behatu eskala barra ezberdina dela taxoi bakoitzarentzat. Bigarren genero ugariena Coccolithus da. Genero osoaren batezbestekoa % 14.08 da 64 eta 72 m artean, % 14.39 72 eta 85 m artean, % 15.81 85 eta 93.5 m artean, eta % 13.3 ondoren, CIE-an % 14.08-koa izanik (6.12 irudia). <5µm-ko Coccolithus-en batezbestekoa % 6.09 da 64 eta 72 m artean, % 5.11 72 eta 85 m artean, % 5.88 85 eta 93.5 m artean, eta % 4.07 ondoren, CIE-ko batezbestekoa % 6.76-koa izanik (%14.4-ko maximoa). C. formosus-en proportzioa ia ez da aldatzen >5 µm-ko Coccolithus-ekiko, ia sekzio osoan % 45 izanik, nahiz eta % 42-ra jaisten den CIE-aren ondorengo 89.2 eta 93.5 m artean (6.13 irudia). Tenperatura altuko eta oligotrofiako taxoiak Discoaster, Sphenolithus eta Zygrhablithus dira ur bero, oligotrofiko eta lasaien erakusleak (ikus II. kapitulua). Discoaster-ek ez du aldaketa esanguratsurik erakusten, batezbestekoa % 3.13 da 64 eta 72 m artean, % 2.56 72 eta 85 m artean, % 2.28 85 eta 93.5 m artean, eta % 2.7 ondoren, CIE-an % 2.48 izanik (6.12 irudia). Iaar formako Discoaster-ek (D.nodifer eta D.deflandrei) ugaritzeko joera dute Discoaster guztiekiko, % 24.76 dira 64 eta 72 m artean, % 29.07 72 eta 85 m artean, % 29.57 85 eta 93.5 m artean, eta % 30.99 ondoren, CIE-an ere % 31.46-era igoz (6.13 irudia). Sphenolithus-en joera Discoaster-en berdina da, ia egonkorra, % 3.7 64 eta 72 m artean, % 3.12 72 eta 85 m artean, % 3.06 85 eta 93.5 m artean, eta % 3.44 ondoren, baina batezbestekoa zertxobait txikitzen da CIE-an (% 2.79; 6.12 irudia). Hala ere, S. spiniger espezieak joera interesgarria erakusten du Sphenolithus guztiekiko, % 28.74 da 64 eta 72 m artean, % 27.2 72 eta 85 m artean, % 31.88 85 eta 93.5 m artean, eta % 27.98 ondoren, baina % 40.56-ra igotzen da CIE-an (6.13 irudia). Z. bijugatus 64 eta 72 m artean % 7.5 izatetik, % 8.76-ra pasatzen da 72 eta 85 m artean, % 6.53-ra 85 eta 93.5 m artean, eta % 9.02-ra ondoren, baina nabarmen murrizten da CIE-an % 2.7-ra (6.12 irudia). Beste adierazle paleoekologiko batzuk Ikertutako sekzioetan gutxi ageri diren eta paleotenperaturaren erakusle diren nanofosil karetsuen artean, Ericsonia-k ez du joera argirik erakusten. Chiasmolithus, berriz, 64 eta 72 m artean % 1.05 izatetik, 72 eta 85 m artean % 1.41 izatera pasatzen da, % 1.97-ra 85 eta 93.5 m artean, eta % 1.22-ra hortik aurrera, CIE-ko batezbestekoa % 1.7 izanik (6.12 irudia). 6.13 irudia. Oyambreko sekzioan zehar hainbat taxoi minoritarioen aldaketak. Marra gorriek balio errealak erakusten dituzte eta marra lodi beltzak elkarren segidako 5 punturen batezbesteko mugikorrak dira. Kolore hori eta urdinek taxoi batzuen joeren arabera bereizi diren lau tarteak erakusten dituzte (64-72 m, 72-85 m, 85-93.5 m eta 93.5-108.2 m tarteak). C19r gertakaria lerro gris batez adierazi da. Behatu eskala barra ezberdina dela taxoi bakoitzarentzat. Ikertutako beste sekzioekiko (Barinatxe eta Gorrondatxe) desberdintasun nagusia, birlandutako banakoen proportzio txikiaz gain, kontinentetik gertuko taxoien ugaritasuna da. Kasu konkretu honetan, bi taxoi askoz ere ugariagoak dira eta gainera gorabehera interesgarriak erakusten dituzte. Braarudosphaera guztien batezbestekoa % 6.95 da 64 eta 72 m artean, % 8.93 72 eta 85 m artean, % 3.93 85 eta 93.5 m artean, eta % 4.15 ondoren, CIE-ko batezbestekoa % 1.68 izanik. Bereziki, 64 eta 72 m artean eta 85. metrotik aurrera, taxoia erabat desagertzen da lagin batzuetan, CIE-ko batzuetan ere bai. Lanternithus minutus-ek antzeko joera du, baina ez da inon desagertzen. Bere batezbestekoa % 2.49 da 64 eta 72 m artean, % 6.44 72 eta 85 m artean, % 5.76 85 eta 93.5 m artean, eta % 5.39 ondoren, CIE-ko batezbestekoa % 3.7 izanik. Kontinentetik gertuko gainerako taxoi guztien batura (Pontosphaera, Helicosphaera, Micrantolithus eta Pemma) ez da asoziazioaren % 1 izatera iristen, eta batezbestekoa ere ia konstante mantentzen da sekzioan zehar (6.12 irudia). Taxoi batzuen joera interesgarriak Oyambren badaude, ohiko adierazle paleoekologikoez gain, joera interesgarriak erakusten dituzten taxoi batzuk (6.13 irudia). Clausicoccus spp. 64 eta 72 m artean % 0.51 izatetik, 72 eta 85 m artean % 0.87 izatera eta 85 eta 93.5 m artean % 1.57 izatera igotzen da (% 2.18% CIE-an), ondoren % 0.97-ra jaisteko. Cruciplacolithus spp. etengabe ugaritzen da 64 eta 72 m artean % 0.63 izatetik, % 0.74 izatera 72 eta 85 m artean, % 1.65-era 85 eta 93.5 m artean (% 2.08 CIE-an), eta % 1.74-ra ondoren. Coccolithus eopelagicus-en batezbesteko orokorra % 0.39 da, baina balio handiagoak erakusten ditu 64 eta 72 m artean (% 0.55), eta txikiagoak 88 eta 93.5 m artean (% 0.32), lagin askotan desagertzen delarik. Umbilicosphaera bramlettei ia konstantea da sekzioan zehar (% 1.11) baina bere ugaritasuna nabarmen handitzen da CIE-an (batezbeste % 2.72, maximo % 6.01). U. henrikseniae soilik 80-86 m tartean ageri da konstante (% 0.7), gainerakoan ia ez dagoelarik (% 0.05%). Helicosphaera compacta oso urria da 64 eta 79 m artean (% 0.09) eta 85 eta 93.5 m artean (% 0.17), ugariagoa 79 eta 85 m artean (% 0.39), baina batez ere 93.5 m-tik gora ugaritzen da (% 0.75). Bukatzeko, Blackites spp. oso gutxi dago 85 m arte (% 0.38), baina batezbeste % 1.11- era igotzen da CIE-an (% 4.62-ko pikoarekin), eta ondoren % 0.65-ean finkatzen da. 197 1947). Baina hiru sekzioetan ez da % 0.5-era iristen eta ez du joera esanguratsurik, beraz ezin izan da bere afinitate paleoekologikoa egiaztatu. 6.14 irudia. Hainbat taxoiren aldaketak kareharri (laranja) eta tupetan (urdina). Kolore hori eta urdinek taxoi batzuen joeren arabera bereizi diren lau tarte erakusten dituzte (64-72 m, 72-85 m, 85-93.5 m eta 93.5-108.2 m tarteak). C19r gertakaria lerro gris batez adierazi da. Behatu eskala barra ezberdina dela taxoi bakoitzarentzat. Oyambreko sekzioa da tesi honetan ikertutako hiru sekzioen artean interpretazio paleoekologikoak egiteko egokiena, nanofosil birlanduen ugaritasun txikiagatik, tupakareharri txandaketa bereizteko erraztasunagatik eta disoluzio partzialaren zantzu argirik ez dagoelako. Lehenago esan den moduan, kareharri-tupa txandaketa ekinozioen prezesio ziklo orbitalen adierazpena da, tupak urtaroen arteko desberdintasun handiagoa eta ziklo hidrologikoaren indartzea erakutsiz eta kareharriek urtean zeharreko baldintzen egonkortasuna eta urtaroen arteko desberdintasun txikia erakutsiz. Nahiz eta tupek kareharriek baino material terrigeno gehiago eduki eta horregatik tupak nanofosil karetsu autoktonoetan diluituago egon, ugaritasuna handiagoa da tupetan. Ondorioz, tupak metatu ziren garaietan ekoizpenak askoz ere handiagoa izan behar zuen kareharriak metatu ziren garaietan baino, eta berak kokolitoforoek ugariagoak izan behar zuten urtaro arteko desberdintasun handiagoko eta ziklo hidrologiko indartsuagoko garaietan. Hau Martínez-Braceras et al.-ek (2017) Oyambreko sekzioaren beheko aldean eginiko ebazpenaren eta Hopkins-ek (2015) beste sekzio batzuetan Aitzitik, hainbat taxoi ugariagoak dira kareharrietan. Zygrhablithus bijugatus-engan espero izatekoa da, oligotrofiko gisa sailkatu izan delako. Dictyococcites bisectus tamaina handiko espeziea da, beraz k-estratega izan liteke eta, Oyambren ikusi den bezala, urtaroen arteko desberdintasun gutxiko baldintza egonkorretara egokitua egon daiteke. Braarudosphaera eta Lanternithus kontinentetik gertuko generoak dira, zeren Oyambreko asoziazioaren % 5-a gainditzen dute eta Barinatxe eta Gorrondatxe sekzioetan, kontinentetik urrunago zeudenak, genero hauen ugaritasuna % 0.5-etik beherakoa zen. Braarudosphaera-ren kasuan, autore batzuk meso-eutrofiko, ur nahasietako edo/eta gazitasun baxuko gisa sailkatu dute, baita K/T mugaren ostekoa bezalako garaietan oportunista moduan (Deflandre, 1947; Roth, 1974; Romein, 1982). Espero daiteke ekarpen kontinentala handitzean ugaritu egingo direla, baina Oyambreko emaitzek kontrakoa erakusten dute, tupetan urriagoak baitira. Ondorioz, Oyambreko 200 emaitzen arabera, Braarudosphaera eta L. minutus oligotrofikoak dira, nahiago dituzte urtaroen arteko desberdintasun txikiko eta ur ekarpen gutxiagoko klimak. Eskala handiagoko ziklo orbitalen adierazpen klimatikoa C19r gertakaria eszentrikotasun maximo batekin batera gertatu zen, sekzio osoko altuenarekin. Nanofosil karetsu gehienek tupetan erakutsitako joera orokorren berdintsua erakusten dute, baina zenbait taxoik jokabide anomaloa dute. Nabarmenenak R. minuta-ren ugaritze eta Z. bijugatus eta Braarudosphaera spp.-ren murrizte bortitzak dira. Nanofosil karetsu autoktono eta birlanduek ere ugaritze nabarmenak erakusten dituzte, eta Sphenolithus-ak gutxitzen diren leku bakarra da. Honek guztiak erakusten du muturreko baldintza eutrofikoak zeudela, non genero oportunista edo kosmopolitak asko ugaritu ziren eta oligotrofikoak mugatu. Beraz, interpretazioa Gorrondatxe eta Barinatxekoen antzekoa da: ziklo hidrologikoaren indartzeak prezipitazioak ugaritu zituen eta ozeanoranzko deskarga kontinentala eta elikagaien edukia handitu ziren. Irudien analisirako 124 lagin erabili dira, asoziazioen analisirako erabilitakoen erdia baino zertxobait gutxiago, eta tarte estratigrafiko esanguratsuen arabera hautatu dira. 86. metrora arte bi tupatik behin hartu zen lagin bat, eta baita bi kareharritik behin ere, horrela tartekatzea 50 cm-koa izanik. Tartekatzea estratuko lagin banara txikitu zen 86 eta 88.5 metroen artean (15 cm) eta estratuko 3 laginetara 90 eta 94 m artean (15 cm). Sekzioaren gainerakoan bi tupatik batean eta bi kareharritik batean hartu ziren laginak (45 cm-tik behin). Lan honetarako bi espezie hautatu ziren: Reticulofenestra minuta eta Chiasmolithus solitus (7. lamina). Biak autoktonoak dira Gorrondatxen eta Oyambren eta lehenengoan irudien analisirako erabilgarriak direla egiaztatu zen. Kalkuluak masa/azalera indizearekin egin ziren. Horrez gain, erdiko barrarik gabeko C. solitus-en proportzioa ere kalkulatu zen. 6.16 irudia. Oyambren aztertutako taxoien masa/azalera indizeen eta erdiko barrarik gabeko Chiasmolithus solitus-en proportzioaren aldaketak. Marra lodiak elkarren jarraiko 5 punturen batezbesteko mugikorra adierazten du. Oyambreko sekzioaren deigarriena erdiko barrarik gabeko C. solitus-en proportzioa baxua da; batezbestekorik altuena C19r gertakariaren ondorengo % 3-koa da, eta hau Gorrondatxeko C21r-H6 gertakariaren aurreko balioaren berdina da (6.17 irudia). Gainera, ehunekoa ia konstante mantentzen da Oyambreko sekzio osoan zehar. Barinatxen, berriz, erdiko barrarik gabeko C. solitus-en proportzioa % 10 eta 30 artekoa da. Honek guztiak iradokitzen du Oyambre etengabe lisoklinaren gainean kokatua egon zela, Gorrondatxe C21r-H6 gertakariaren aurretik bezala. Aldiz, Barinatxe etengabe lisoklinaren azpian kokatuko zen. Bestetik, C. solitus-en masa/azalera indizearen Oyambreko batezbestekoa 0.88 pg/µm2 da, eta hori Gorrondatxeko C21r-H6 gertakarikoaren berdina da. Datu honi bakarrik erreparatuta, Oyambreko sekzio osoan zehar disoluzioa gertatu zela pentsa daiteke. Erdiko barrik gabeko C. solitus-en eta espezie honen masa/azalera indizearen arteko kontraesana R. minuta-k argitu dezake. Bere masa/azalera indizearen batezbestekoa 0.92 pg/µm2 da Gorrondatxeko sekzioan eta 1.2 pg/µm2 Oyambrekoan. Honenbestez masa/azalera indizea Oyambren Gorrondatxen baino txikiagoa da C. solitus-en kasuan eta handiagoa R. minuta-ren kasuan (6.17 irudia). Honek pentsarazten du espezie baten kaltzifikazio-tasa aldatu daitekeela denboran zehar. R. minuta-k gehiago kaltzifikatuko zuen Lutetiarraren amaieran hasieran baino, eta C. solitus-ek gutxiago kaltzifikatuko zuen Lutetiarraren amaieran, Ypresiarrean eta Lutetiarraren hasieran baino. Hau egia balitz, ziurtatuta legoke Oyambren ez zela disoluziorik gertatu. Honenbestez, disoluzioa igartzeko adierazlerik onena erdiko barrarik gabeko C. solitusen ehunekoa dela. Azkenik, aipagarriak dira masa/azalera indizearen balio maximoak C19r gertakariaren inguruan, eta R. minuta-ren indizearen balio erlatiboki baxua gertakarian zehar. Azken honekin hasita, 1.11 pg/µm2-koa da balioa (6.16 irudia), sekzioko batezbestekoa 1.20 pg/µm2 den bitartean. Ez da masa galera erreal bat bezala interpretatzeko bezain datu esanguratsua, eta gainera, gertakariaren hurrengo lagineko balioa ere 1.16 pg/µm2 da. Horrez gain, C. solitus-ek ez du masa galerarik eta bera da disoluzioarekiko espezie sentikorrena ikertutakoen artean (6.17 irudia). Honenbestez, R. minuta-ren masa/azalera indizearen jaitsiera hau aurreko balioarekiko kontrasteagatik dela onartuko da, izan ere aurreko balioa batezbestekotik gorakoa da (1.39 pg/µm2). 6.17 irudia. Ikertutako hiru sekzioetako masa/azalera indizeen eta erdiko barrarik gabeko Chiasmolithus solitus-en proportzioen konparaketa. Sekzio bakoitzaren hedapen tenporala gehitu da (magnetoestratigrafia eta nanofosil karetsuen bioestratigrafia). Marra arrosek proxy bakoitzaren erreferentziazko balio bat adierazten dute, konparaketa errazteko. Honenbestez, Oyambreko emaitzek beren kasa ez dute ziurtatzen C19r gertakaria berotegi efektu indartsua eta berotze global garrantzitsua eragin zituen gertakari hipertermal bat izan zela, izandako emaitzak esplikatzeko nahikoa baita eszentrikotasun maximo batek eragindako ezohiko intsolazio bat (Intxauspe-Zubiaurre et al., 2018b). Aldiz, ODP Site 702, 1260 eta 1263-k bai erakusten dituzte gertakari hipertermaletako ohiko ezaugarriak, eta Oyambreko emaitzak eszenatoki hipertermal horren osagarriak dira. Honek testuinguru paleogeografiko ezberdinetatik eratorritako erregistroen arteko korrelazioaren garrantzia azpimarratzen du. Gertakariaren iraupena Kontinentetik gertuko generoek, Braarudosphaera eta Lanternithus adibidez, asoziazioaren % 5-a gainditzen dute Oyambren, baina ez dira % 0.5-era iristen Barinatxe eta Gorrondatxen, Oyambre kontinentetik askoz ere gertuago zegoela erakutsiz. Gainera, Oyambren nanofosil karetsu birlanduen proportzioa % 2-tik beherakoa da, beste bi sekzioetan % 15 eta 20 artean dagoen bitartean, sekzio horiek turbidita eduki handiagoa dutelarik. Datu hauekin aurrez eginiko interpretazio paleogeografikoak konfirmatu ziren, hau da, Oyambre ezpondaren goiko aldean edo plataformaren urruneko aldean kokatzen zela, 700 m inguruko sakoneran, eta Barinatxe eta Gorrondatxe aldiz, arroaren hondoan kokatzen zirela, 1500 m inguruko sakoneran. Azken bi sekzio hauek alderatuz, Barinatxen kareharri hemipelagikoak ugariago dira, eta gainera gehiago jasan ziren nanofosilen kaltzitaren birkristaltze eta disoluzio prozesuak; Gorrondatxen, berriz, nanofosil karetsu birlanduak ugariagoak dira. Ondorioz, Barinatxe Gorrondatxe baino urrunago aurkitzen zen kontinentetik, eta agian, baita sakonera zertxobait handiagoan ere. Nanofosil karetsu autoktonoen kantitate totala honekin bat dator, urriagoak baitira ozeano irekian (Winter & Siesser, 1994). Horrela, Oyambreko nanofosil karetsu autoktono kantitatea Gorrondatxekoa baino handiagoa da, eta azken honetakoa Barinatxekoa baino handiagoa. 1) Ikertutako gertakari hipertermalen berreraikitze paleoekologikoa Paleoingurugiroaren ezaugarriak antzera aldatu ziren ikertutako hiru asaldura klimatikoetan. Hasteko, gertakariaren aurretik garai lehor eta bero bat gertatu zen. Bertan, sedimentuaren CaCO3 edukia handitu egin zen, batezbestekoa baino δ13C eta δ18O balio altuagoak eman ziren, baldintza bero eta oligotrofikoetako nanofosil karetsu Emaitza hauek bat datoz ibaien ozeanoetarako deskargaren aurretiko ereduekin: gertakari hipertermaletan zehar K+ eta Ca2+ bezalako katioiak gehiago iristen dira ozeanoetara, uren alkalinitatea igoz. Ondorio gisa, uretako CO2 kontzentrazioa gradualki gutxitzen da, gertakari hipertermalaren aurreko egoerara itzularaziz. 2) Taxoi batzuen afinitate paleoekologikoak 218 erakusten dituzte ikertutako gertakari bat edo gehiagotan, beraz baldintza hipertermalak atsegin dituztela kontsidera daiteke, izan tenperaturagatik, baldintza meso-eutrofikoengatik edo gazitasun baxuagatik. Aldiz, Helicosphaera compacta gutxitu egiten da urtaro arteko desberdintasun handiko garaietan, beraz ur bero eta oligotrofikoetako taxoitzat har daiteke.  Umbilicosphaera henrikseniae Oyambreko 80 eta 85 metroen artean soilik da ugaria, gutxi gorabehera C19r gertakaria baino 400 ku lehenago. Emaitza hau garai hartako bioestratigrafia egiteko erabil liteke. 3) Aldaketak CaCO3 edukian Oyambre da hiru sekzioetan bakarra bertan ziklo astronomikoen erregistroa ongi definitua dagoena. Maila txikieneko zikloak, ekinozioen prezesioak, kareharri eta tupen txandaketa arruntean islatzen dira. Tupetan nanofosil karetsu autoktonoen zein birlanduen ugaritasun handiagoa nabari da, eta baita taxoi meso-eutrofikoena ere, taxoi oligotrofiko batzuk gutxitzen diren bitartean. Emaitza hauek, CaCO3 edukiaren gutxitzeak eta buztin mineralen ugaritzeak erakusten dute, tupak metatzen ziren garaietan ziklo hidrologikoa indartu egiten zela, eta ekarpen kontinentala handiagoa zela, kokolitoforoen ekoizpena handituz. Kareharriak metatzen ziren garaietan, aldiz, kontrakoa gertatzen zen, urtaroen arteko diferentzia txikiagoak eraginda. Antzeko joerak eskala handiagoan ere nabaritzen dira, 400 ku-ko eszentrikotasun zikloekin lotuta. Badira karetsuagoak diren tarte zabalak, baldintza lehor eta oligotrofikoagoak iradokitzen dituztenak, klima bero eta oligotrofikoko nanofosil karetsuak ugariago direnak; eta badira tupatsuagoak diren tarte zabalak, klima hezeko garaiak erakusten dituztenak, eta taxoi meso-eutrofikoak ugariago direnak. Doktorego tesi hau idazten amaitu aurretik, autoreak zuzendarien lana eskertu nahiko luke. Dedikazio bikaina eta jakintza handia eskaini dute, ikerketa lana errazteko informazioa eta bitartekoak eskatu zaizkienean. Ez da xehetasunik pasa beren begietatik eta kalitatezko lan bat aurkezteko beharrezko pausuak markatu dituzte. Doktorego hau aurrera eramateko ezinbestekoak izan dira baita Euskal Herriko Unibertsitatearen, Salamancako Unibertsitatearen, Estratigrafia eta Paleontologia sailaren, Master eta Doktorego eskolaren eta doktoretza programaren partehartzea. Horrez gain, entitateen finantzazioa eskertu nahi da, UPV/EHU-ri doktore-aurreko bekagatik, Eusko Jaurlaritzari IT-930-16 proiektuagatik eta Espainiako Gobernuari CGL2015-65404-R (MINECO/FEDER, EU) proiektuagatik. Bestalde, eskerrak eman nahi zaizkie EHU/UPV-ko Estratigrafia eta Paleontologia saileko kide guztiei, mikroskopioari eta hormei, emandako laguntza eta izandako pazientziagatik, hurrenez hurren. Aldi berean, Salamancako Unibertsitateko Grupo de Geociencias Oceánicas-eko kide guztiei nire eskerrik beroenak departamenduan eta handik kanpo irakatsi didaten guztiagatik. Eskerrak baita lan hau irakurtzeko esfortzua egitea egokitu zaien epaimahaikideei. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izan doktoregoa hasi eta bukatzea eta bide horretan nire purrustaldiak eta nekeak sufritu dituzten guztiei keinu bat egin nahiko nieke, etxekoengandik eta munduko koadrila xelebreenarengandik hasita, beranduegi ez izateko esperantzan. Besarkada handi bana nire aiton-amonei ere. Beraien sostenguaz gain, burutik kokolitoen irudiak kentzeko balio izan didate Zarauzko herrian izan ditudan saltsek, eta hori posible izatea ahalbidetzeagatik eskertu nahi nieke hurrengo guztiei: asteazkenetako gitarra taldea, Alproja antzerki taldea, Azken Portuko komisiyua, Arrano elkarteko kideak, Salbatore Mitxelenako kide eta ikasleak, euskaltzaleak, saltserak, bidaietan egindako lagunak… baina bereziki, herriaren eta giza eskubideen alde lan egiten duten guztiei.
science
addi-1e10d9cdcc99
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32233
Arduinoz kontrolatutako parking robotizatua
Altube Escudero, Unai
2019-03-29
Gradu amaierako lan honetan, autoak bere lekura sartu edo bere lekutik ateratzen dituen parking robotizatu birakari bat diseinatu eta inplementatu da. Sistemaren funtzionamendua egiaztatzeko maketa bat eraiki da 3D inprimagailu bat erabiliz. Eraikitako maketako parking-a, 8 lekuko ahalmena du, eta lekuak era zirkular batean antolatuta daude. Proiektu honetan, sistema osoa kudeatuko duen elementua Arduino UNO mikrokontrolagailua izango da, Arduino-k eskaintzen duen programazio eremu zabalaz baliatuz. Erabiltzaileak sisteman eragiteko, hau da, bere autoa parkingera sartzeko edo parking-etik ateratzeko, hatz-aztarna sentsore bat erabiliko du, sistema honek eskaintzen duen fidagarritasun eta berritasunagatik. Aparkalekuaren banaketa kudeatzeko erabiltzaile bakoitza aparkaleku bat esleituta izango du sistemaren memorian bere hatz-aztarnari lotuta. Behin erabiltzailearen identifikazioa eginda, sistemak, memoriaz baliatuz, erabiltzailearen autoa lekuan dagoen edo ez jakingo du, horrela autoa sartzeko edo ateratzeko maniobra gauzatuz. Autoa aparkalekutik ateratzeko edo sartzeko, eragingailu linealak erabiliko dira, bata parking-aren erdian eta bestea parking-aren kanpoaldean, parking-aren sarreran kokatuta daudelarik. Gainera, parking-a birakaria denez, parking osoa mugiarazteko, pausuz-pausuko motorea 2 2019ko Otsaila BIE erabili da. Honen programazio zehatza inplementatuz, 8 lekuetako posizioak desberdindu ahal izateko. Maketaren eraiketarako, alde batetik 3D inprimagailua erabili da, 7 pieza ezberdin egiteko. 6 pieza egiturarentzat, eta bestea eragingailu linealentzako. Beste aldetik, egitura osoa osatzeko, egurrezko beste egitura osagarri bat ere eraiki da, maketa osoa eusteko eta 3D inprimagailuan inprimatutako piezak kokatzeko. Bukatzeko, proiektu honetan garatutako konexioak, hasiera batean, protoboard baten bidez egin ziren, sistemaren funtzionamendua egiaztatzeko. Geroago, behin sistemaren funtzionamendu egokia bermatu zenean, maketaren eraiketarako, PCB bat diseinatu eta fabrikatu da, konexio erosoagoak eta eraginkorragoak lortzeko.
science
addi-82c88821af03
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32233
Arduinoz kontrolatutako parking robotizatua
Altube Escudero, Unai
2019-03-29
Garatutako Gradu Amaierako Lan honetan, parking robotizatu bat diseinatu eta inplementatu da. Proiektu honen helburua 8 lekuko parking pribatu bat eraikitzea eta bere funtzionamendu automatikoa lortzea da. Hau da, alde batetik, erabiltzaileak aparkalekura autoa sartzeko kontsigna ematen duenean, aparkalekuan gordeta dagoen informazioaren arabera autoa dagokion aparkalekuan gordeko da agindu automatizatu batzuen bidez erabiltzailearen edo beste gizakiren bestelako laguntzarik gabe. Beste aldetik, era berean, auto bat atera nahi denean, kontrako prozesua ere modu automatiko batean egingo da kotxea dagoen tokitik ateraz. Proiektu honetan eraikitako maketaren funtzionamendu egokia inplementatzeko, bai diseinu aproposa lortzeko, bai muntaia egoki eta funtzional bat garatzeko, hainbat arlo landu dira, gradu osoan zehar barneratutako ezagupen eta kontzeptu asko praktikan jarriz, hala nola, elektronika, automatizazioa, mikro kontrolagailuen programazioa, mekanika, eta abar. Ezagutza eta erreminta hauetaz baliatuz, proiektu honen garapena gauzatu da. Proiektuaren garapenean zehar sortutako arazoei aurre egiteko ere, graduan zehar eskuratutako baliabide ezberdinak erabili dira. Proiektu honetan garatutako sistema automatizatua, graduko irakasgai batean unibertsitatean aurretik egindako lan bat motibatuta dator, Automatismoak eta Kontrola irakasgaian egindako proiektua hain zuzen ere. Bertan, hainbat solairuz osatutako aparkaleku zirkular baten PLC bidezko kudeaketa gauzatu zen. Kasu horretan proiektua parking automatizatu publiko batean oinarritu zen bitartean, oraingoan, parking pribatu baten kudeaketa lantzea erabaki da. 2 2019ko Otsaila BIE Graduaren 2. mailako proiektu horren ideiatik abiatu bazen ere, bi proiektuen artean desberdintasun nabarmenak daude, adibidez, proiektu honen kudeaketa eta kontrola Arduino mikro kontrolagailu batekin gauzatzea erabaki zen, irakasgairako garatutako proiektuan Grafcet eta PLC-en bidez egin zen bitartean. Aurretik landutako eredu hori jarraituz, aparkalekuaren egiturari dagokionez, egitura zirkular bat duen aparkalekua garatzea erabaki zen proiektu honetan. Hemen proposatutako aparkalekua solairu bakarra izango du, eta bertan zortzi aparkaleku desberdin egongo dira, hau kontutan izanda, parking pribatu hau, bai etxebizitza batentzako, bai enpresa txiki batentzako erabili ahal izango litzateke, azken finean edozein komunitate txikirentzako. Proiektu honen garapenerako merkatuan parking automatizatuen inguruan dauden teknologiaren aitzindariak aztertu behar izan ziren lehendabizi, hauen artean, Woehr (WÖHR) enpresa Alemaniarra garatutako sistemaren garrantzia azpimarratu behar delarik. Proiektu honetan diseinatutako aparkalekuaren garapenerako 1. Irudian ikusi daitekeen Parksafe 585/8 parking zirkular automatikoa hain zuzen ere hartuko da eredutzat. Aipatutako parking automatiko honek, sarreran hartuko du autoa gero bere igogailuaz baliatuz dagokion solairura eramateko. Amaitzeko, egon beharreko solairuan dagoenean, biraketa egingo du autoari esleitutako lekurarte, eta bertan dagoenean, bere lekura sartuko du. Gradu amaierako lan honetan proposatutako aparkalekuak Woehr enpresaren eredua eta Arduinok eskaintzen duen programazio ingurune zabala konbinatzen ditu bere diseinu, garapen eta inplementaziorako. Proiektu honen garapena ulertzeko, memoria honen ataletan zehar ezinbestekoak diren kontzeptuak azalduko dira. Hasteko, parking automatizatu eta semi-automatizatuen testuingurua aztertuko da, sistema hauen egitura desberdinak aurkeztuz. Honekin batera, arlo honetan erabiltzen den teknologia eta proiekturako erabilitako kontrolagailuen testuingurua azalduko dira. Ondoren, Gradu Amaierako Lanaren helburuak eta proiektu honek izan ditzakeen irismena edota onurak zehazten dira. Memoria honen hurrengo ataletan, proiektuan proposatutako diseinua aurrera eramateko aztertu behar izan diren alternatiba desberdinak, bai egitura aldetik, bai erabilitako sentsore edo eragingailu ezberdinen aldetik deskribatzen dira. Aurkeztutako aukera bakoitzerako, elementu aproposenak aukeratu dira, aukera bakoitzaren espezifikazioak aztertuz eta konparatuz eta proiekturako aukerarik egokienak hautatuz. Azkenik, proiektuaren "Memoria" dokumentua bukatzeko, aukeratutako osagaien deskribapen zehatza egingo da, hau da, azkenean proiektuaren garapenerako erabiliko diren osagaien deskribapen zehatzago bat eskainiko da. Eraikitako sistemaren zehaztapen guztiak argi eta garbi adierazteko, dokumentu honi erantsita beste zenbait dokumentu emango dira non egituraren planoak, programazioa edo kalkuluak eta abar aurkitu ahal izango dira. Memoriaren atal honetan, garatutako proiektua ulertzeko eta honi testuinguru egokia emateko beharrezko elementuak aurkeztuko dira. Hasiera batean gizartearen teknologiaren garapenari buruz hitz egingo da, jarraian autoei buruzko hainbat datu aipatuz, eta amaitzeko, autoen aparkalekuei buruzko informazio zehatzagoa emango da. Gaur egungo gizarteari begira, mundu osoko biztanleria historian zehar jasan duen handitzea nabarmena da. Honekin lotuta, lehenengo zibilizazioen hasieratik, gizarteak, edozein arlotan, egindako aurrerapenak ere hazkunde esponentziala izan du. Azken mendeetan batez ere, garapen teknologiko izugarria suertatu da eta gizarteak gero eta urrunago helduko da denbora laburrean arlo teknologikoan. Irudia. 2. Gizarte ezagutzaren garapen esponentziala istorioan zehar 2. Irudiko grafikoetan, orain dela 30000 urtetatik gizartearen ezagutzak jasan duen garapen esponentziala ikusten da. Gizartearen istorioa orain dela 30000 urte hasten dela esan daiteke, gizakiak komunikazio ahalmena eskuratu 6 2019ko Otsaila BIE zuenean, suaren kontrola, marrazkien garapena eta objektu ezberdinen erabilpena, adibidez aiztoa, suertatzen duenean [1]. Gizartearen garapenaren barne, proiektu honekin erlazio gehien duen arloa, arlo teknologikoa da. Honek, azken urteotan izan du bere garapen esanguratsuena, honen hazkundea ere esponentziala izan delarik. Handitze hau ikusgai da 3. Irudian, non azken 200 urteetako patenteen kopurua eta bere hazkunde esponentziala ikusi daiteke. Irudia. 3. Azken 200 urteetako patenteen hazkundea [2] Laburbilduz, gizarteak gero eta gehiago garatuko da arlo guztietan, batez ere teknologikoan, eta biztanleria ere handituz joango da, munduaren tamaina berdin jarraituko duen bitartean. Guzti hau ekar ditzakeen arazoei konponbide ezberdinak emateko xedearekin arlo guztietan garapen teknologiko desberdinen aplikazioan lan egiten ari da. Ondoren, proiektu honetan garatutako sistema testuinguru zehatzago batean kokatzeko xedearekin, ibilgailuak eta parking-ak bai gaur egun duten garrantzia bai historian zehar izan duten garapena azaldu beharra dago. Geroago, konkretuki 1908an, Henry Ford Estatubatuarrak bere muntaketa-katearen garapenari esker autoak ekoizten hasi zen. Industrial iraultzaren aldi berean, T Modeloa, seriean ekoizten hasi zen. Hau metodo berritzailea izan zen, aurretik egindako autoak banan-banan eta eskuz fabrikatzen baitziren. Muntai kateaz baliatuz, fabrikazio ale kopuru oso altuak lortu zituen eta automobilaren erabilera zabaltzea lortu zuela esan daiteke. Irudia. 4. Ford T-aren muntai katea Gaur egun, jakina da, milioika auto daudela munduan. Auto kantitate handi hau, teknologikoaren garapenaren ondorioz, biztanleriaren eskaerak asetzeren beharragatik eta beste hainbat arrazoiengatik dator. Orain dauden kotxeen artean, hiru eredu ezberdindu daitezke erabiltzen duten motorraren arabera:  Eztanda motorra: ohikoena oraindik, diesel edo gasolina izan daitezke.  Motore elektrikoa: energia elektrikoaz baliatzen da. 8 2019ko Otsaila BIE  Hibridoa: elektrikoa eta eztanda motorra bateratzen dituen autoa. Alde batetik, ikerketa desberdinak ([4]) erakutsi dutenez, eztanda motorrak, ingurunerako kaltegarriak dira, besteren artean hauen emisio kutsakorrak berotegi efektuan duten eragina dela eta. Azken urteetan gizakien kutsadurarekiko ardura eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko nahia izan duen hazkundea kontutan izanda planeta ahalik eta hoberen mantentzeko nahia sustatu da, hori dela eta, auto elektriko eta hibridoak gero eta gehiago garatzen hasi dira. Gaur egun, auto elektrikoak populartasun handirik ez badu ere, etorkizunean pisu handiagoa lortuko duela dirudi, eztandadun motorra ordezkatuz. Beste alde batetik, autoak eratu ziren unetik, hauek non gordetzearen beharra agertu zen, eta hau, zuzenki proiektu honekin lotzen duen puntua da, aparkalekuak edo parking-ak. Hasiera batean, gizabanako batek kotxea bere etxe aurrean aparkatzen zuen, ukuiluan edota kalean bertan. Hirietako biztanleria eta auto kopurua handitu ahala, autoak gordetzeko beste modu baten beharra sortu zen, hau da, parking-en beharra. Gaur egungo gizartean, ezinbestekoak dira parking-ak hiri batean kotxeak aparkatu ahal izateko. Herrietan aparkaleku espezifikoen beharra ez da hain garrantzitsua, izan ere, etxebizitza bakoitzak bere garaje pertsonala izan dezake askotan. Hala ere edozein herritan, autoak aparkatzeko leku egoki bat egon beharko da: zelaigune, lautada etabarretan. Hirietan, biztanleria handiagatik eta honek dakartzan auto kopuru altuagatik, ezinbestekoak dira parking-ak. Hirietan kalean aparkatu ahal bada ere, honek ez du asetzen hiri oso baten aparkalekuaren beharra, toki baino kotxe gutxiago dagoelako. Irudia. 5. Autoak lautada batean aparkatuak Proiektu honen esparruan ezagutza sakonago bat eskuratzeko, parking robotizatuak aztertuko dira orain. Hasteko, eta lehenago aipatu den bezala, parking mota hau hiri handietan erabiltzen da. Hauetan autoak aparkatzeko arazoak leku faltagatik sortzen dira, denbora pasa ahala, parking-ak egiteko zoru erabilgarria agortuz doalako, eta parking eredu honek, espazioa murrizten laguntzen du. Gainera, adituak diotenez, parking robotizatuen garapena domotikarenarekin estu lotuta dago. Izan ere, domotikak aurrera egin ahala, parking robotizatu berriak, espezifikazio desberdinekin eta agian itxura ezberdinekoak ere garatu ahal izan dira, baina honek ez du esan nahi domotika bere gorena jo duenik, oraindik aurrera egiten jarraituko du. Parking robotizatuak, aparkatzeko sistema adimentsuak erabiltzen dituzte. Hauek, erabiltzailearen erosotasuna sustatzeko eratu dira, maniobrak gutxitzen, eta aparkaleku bakoitzarentzat beharrezkoa den gunea txikiagotuz. Parking hauek, sistema guztiz automatizatuak dira, hau da, pertsonalik gabe funtzionatu dezakete, eta erabiltzailearen erabilpenerako oso errazak eta intuitiboak dira. BIE 2019ko Otsaila 11 Aurretik aipatu den bezala, erabiltzaileak kabinan uzten du autoa eta sistemak erabiltzaileari esleitutako lekura eramaten du kotxea. Honela, erabiltzaileak ez du aparkalekuan zehar ibiltzeko beharrik, eta honen ondorioz, erabiltzailearentzako pasabideak , eskailerak, igogailuak eta abarren beharra deuseztatzen dira. Gainera, sistema honek lapurreta aukerak ere murrizten ditu, parking barnealdean bakarrik mantentze pertsonal kualifikatua egon daitekeenez, erraz detektatu daiteke desiragarri ez den edozein pertsonaren presentzia. Parking robotizatuak, tamaina ezberdinekoak izan daitezke, solairu askorekin edo solairu gutxirekin. Lurrazpian edo lurzoruaren gainean ere eraiki daitezke. Zirkularrak eta laukizuzen itxuradunak izan daitezke. Hitz batez, dagokion inguruneari moldatzeko gaitasuna duen eta hainbat aukera ematen dituen obra zibila da. 12 2019ko Otsaila BIE Laburbilduz, lehendanik aipatu den gizartearen arloari bueltatuz eta proiektu honekin erlazionatuz, biztanleria, konkretuki gizarteak naturan duen inpaktuari begira, eta eraikinen gain-eraiketa ekiditeari begira, proiektu hau ikuspuntu ekologiko batetik jasangarria izango dela esan daiteke. Alde batetik, parking gehienak bezala lur azpian egon daiteke eta horrek inguruan izango lukeen inpaktua murrizten du, gainera kotxeen zirkulazioa parking-aren barnealdean ezabatzen du, CO2 emisioak ekidituz. Beste aldetik, parking robotizatua denez, erabiltzaileentzako igogailu, aireztatze sistema, pasabideak eta abar desagerrarazten ditu, diseinua sinplifikatu egiten du eta espazioaren aprobetxamendu hobea gauzatzen du, parking osoaren tamaina murriztuz. Gradu Amaierako Lan honekin eta domotikaren ideian oinarrituta, gizartearen erosotasunerako, parking robotizatu baten diseinua garatu da. Aurreko ataletan azaldu den moduan, sistema hauek, jadanik hiri handietan funtzionamenduan daude. Eta mota honetako aparkalekuak gero eta gehiago eraikitzen ari dira jada existitzen den leku faltagatik eta etorkizunean arazo hori gero eta larriagoa izango delako. Proiektu honetan proposatutako diseinuan, parking "pribatu" robotizatu bat garatu da, hau da, parking-aren leku bakoitza erabiltzaile finko batera esleituta egongo da. Sistemak, aurre definitutako parametro batzuen arabera eta erabiltzailearen kontsigna kontutan izanda, autoa sarreratik dagokion lekura, edo dagoen lekutik sarrerara eramateko gai izango da. Gradu Amaierako Lan honetan, sistemaren diseinuaz gain, honen programazioa ere garatu da, azkenean aparkalekuaren betebeharrak eta funtzionamendu egokia erakusten duen maketa bat eraikiz. Eraiki den maketari esker, lanaren kontzeptuak praktikan jarri ahal izan dira, edozein sistema errealean ager daitezkeen arazoei aurre egin ahal izateko konponbide ezberdinak aztertuz. Proiektu honetan garatutako sisteman, solairu bakar batean zortzi aparkaleku dituen parking pribatua zirkular bat garatu da. Zortzi lekuak, eraztun itxuradun zirkulu bat osatzen dute, toki bakoitzaren tartea 45º-koa delarik. Parking-erako sarrera beti finko egongo da, erabiltzaileak aparkalekutik kanpo dagoen toki horretan utziko du kotxea. Bertan kotxea parking-era sartzeko edo bertatik kotxea ateratzeko identifikazio sistema kokatuta egongo da. 14 2019ko Otsaila BIE Aparkalekuak kokatuta dauden eraztun moduko egitura birakaria da, horrela, erabiltzaileak esleituta duen tokiaren arabera biratu egingo du sarreraren aurrean toki egokia kokatu ahal izateko. Laburbilduz, erabiltzaileak, diseinatutako sisteman bi ekintza nagusi egin ahal izango dituela esan daiteke: autoa parking-era sartu eta autoa parking-etik atera. Bi funtzionamendu moduak oso antzekoak dira, bakoitzaren deskribapena hurrengoa delarik:  Autoa parking-era sartu: erabiltzaileak autoa sarreran kokatuko du eta behatza hatz-aztarna sentsorean ipini beharko du. Orduan, sistemak erabiltzailea identifikatuko du. Behin identifikatuta, sistemak erabiltzaileari esleitutako lekua aztertuko du eta sistemaren memorian begiratuz, kotxea barruan dagoen edo ez ikuskatuko du. Jakinik erabiltzailea ez duela sartuko autoa aurretik barruan badago, orduan, hutsik egongo da lekua. Autoa barruan ez dagoenez, zentzuduna dena, sistemak aparkalekuen eraztuna biratu egingo du dagokion lekua sarrera/irteeraren aurrean kokatzeko eta bertan dagoenean, sarrerako eragingailua aktibatuko da, autoa sarrerako posiziotik bere lekura sartuz. Azkenik, eraztuna hasierako posiziora bueltatuko da.  Autoa parking-etik atera: erabiltzaileak behatza hatz-aztarna sentsorean jarri beharko du. Orduan, sistemak erabiltzailea identifikatuko du, begiratuz memorian esleitutako lekua. Behin identifikazioa eginda, aurreko ekintzan azaldu den kontrako moduan, ezin baita kotxetik atera hutsik dagoen toki batetik. Orduan, autoa barruan dagoenez, sistemak aparkalekuen eraztuna biratu egingo du dagokion lekua sarrera/irteeraren aurrean kokatzeko eta egituraren erdian kokatutako eragingailua erabiliz BIE 2019ko Otsaila 15 autoa kanporatuko du. Azkenik, hasierarako posiziora bueltatuko da. Irudia. 9. Sistema osoaren maketa BIE 2019ko Otsaila 17 Esan bezala, lan honetan garatutako sistema aparkaleku pribatu bat izango da, hori dela eta, erabiltzailea antzeman eta ezagutzeko metodo bat erabili behar da. Kasu honetan, hatz-aztarna sentsore bat erabiltzea erabaki zen, horrela sistemak erabiltzailea identifikatu ahal izango du aldez aurretik biltegiratutako erabiltzaile baimenduen datu base baten arabera. Ondoren, aurretik gordeta duen informazioaren arabera kotxea erabiltzaileak esleituta duen tokira eraman edo bertatik atera ahal izango du. Sistemaren funtzionamendu orokorra 10. irudian agertzen den diagraman adierazten da, lehen azaldutako prozeduren ulermena errazteko xedearekin. Behin finkatuak proiektu honen helburuak, lanak dakartzan onurak eta abantailak aztertu daitezke. Atal honetan gauzatuko diren balorazioak, aurreko ataletan adierazi diren ideiekin bat datoz. Hau da, diseinatutako proiektuak dituen helburuen ondorioz hauek eskainiko dituzten abantailak edo aurrerapenak aztertuko da. Alde batetik, proiektu honen helburua, gizakiei lana erraztea da, eta hori, ikuspuntu objektibo batetik proiektuak dakarren onurarik garrantzitsuena dela esan daiteke. Beste aldetik ere, proiektuak dakartzan onura pertsonalak eta ikasketen aldeko onurak aztertuko dira. Aurreko ataletan azaldu den bezala, proiektu honen bidez, era guztiz automatiko batean kudeatuko den autoen aparkamendu robotizatua gauzatuko da. Sistemaren kudeaketa aldez aurretik definitutako parametro batzuen menpe egongo da. Kudeaketa gidatzeko eta erabiltzaile desberdinak identifikatzeko, erabiltzailearen hatz aztarna erabiliko da, hau aparkaleku zehatz batera lotuta egongo delarik. Identifikazio metodo honen aukeraketa, hainbat faktoreengatik gizartearentzako onuragarria dela esan daiteke ondoren azaltzen den bezala. Hasteko, segurtasunaren aldetik, izan ere, parking robotizatua denez, ez da beharrezkoa inork parking barruan egotea eta identifikazio berezigarri eta zehatz horri esker sarbidea kontrolatuta egongo da, horrek lapurretak saihestuko dituelarik. Aurretik aipatu den bezala, proiektuaren obra zibilaren aldetik, hainbat atal deuseztatzen ditu: parking-aren aldapak ez dira beharrezkoak kotxea era robotizatu baten ondorioz dagokion lekurarte eramaten delako, parking-aren aireztatze sistema eta tenperatura kontrolaren beharra ere desagerrarazten dira, Gizartearentzat proiektu honen onurekin jarraituz, ingurumenarekiko inpaktuaren txikiagotzea azpimarratu beharra dago. Parking batek, normalean gehiegizko inpaktua ez badu ere, gehienbat lurrazpian doazelako, proiektu honetan garatutako parking-a askoz ere jasangarria izango da, besteren artean, bere dimentsio txikia eta leku aurreztuaren ondorioz. Aurretik aipatu denez, ez dira beharrezkoak aldapak ezta pasalekuak autoak ibil dezaten, horrek tamaina murrizten du, eta askoz aproposagoa egiten du edonon eraikitzeko. Bestetik, erabiltzailearekiko ere onura desberdinak ekar ditzake. Adibidez, hatz aztarna bidez egindako identifikazio sistemari esker parking-aren giltzen beharra desagertzen da, honekin batera, hauek galtzearen edo lapurtu izatearen arriskua ere galdu egiten da. Jakinda denez, gizaki bakoitzak hatz-aztarna zehatz bat dauka, eta gizaki berarekin doan identifikazio sistema da. Proiektu hau, horretaz baliatuko da identifikazio sistema fidagarri eta eraginkorra inplementatuz. Azkenik, ikuspuntu pertsonal batetik, proiektu honen garapena erronka bat suposatu du. Hasteko, sinbolikoki graduaren amaiera suposatzen duelako, eta horrek harrotasuna sentitzea eragiten duelako. Gainera proiektu hau burutuz, beste proiektuak egiteko konpetentziak eta erraztasuna hartu dira. Aurreko ataletan aipatu denez, onura pertsonaletan jarraituz, gradu osoan zehar egindako beste proiektuen ideiekin antza du eta horregatik polita eta onuragarria izan da proiektu hau aurrera eramatea, jada landutako arlo batean sakontzeko aukera eskaini duelako. 20 2019ko Otsaila BIE Proiektu honek, gradu osoan zehar landutako baliabide eta kontzeptuak praktikan jartzeko aukera ematen du, enpresa edo erakunde batean egin daitekeen proiektuen antza izanez, lan mundurako prestakuntza ematen du. Aipatu denez, onura pertsonal aipagarriena, graduan zehar ikasitako kontzeptuak, gaitasunak eta baliabideak kasu praktiko errealetan aplikatzen jakitea izango litzateke. Hori islatuko litzateke adibidez, enpresa baten egunerokoan: osagai edo elementu ezberdinen programazioa, muntaketa edo diseinuan. Bukatzeko eta ondorio moduan, proiektu hau egitearen onura nagusia, ingeniari ikasleak gradua bukatzerakoan, beharrezkoak diren ezagutzak jasotzea, praktikan jartzeko eta lan munduan gauzatuko dituen zereginei antzekoak egiten, prestakuntza aproposa izateko. Aztertutako atal guztien analisian, aukera egokiena hautatzeko irizpide desberdinak kontuan izan dira. Atal hau ulermena errazteko, osagai bakoitzarentzat, jarraitutako irizpideak balorazio taulen bidez adieraziko dira egindako aukera desberdinak modu apropos batean arrazoituz. Hasteko, egituraren aukeren analisia aztertuko da. Gero, hurrengo azpiataletan, proiektuaren elementu bakoitzerako aukera ezberdinen analisia egingo da, aukera ezberdinen deskribapena eginez eta bakoitzak eskaintzen dituen abantailak eta desabantailak aztertuz. Amaitzeko, elementu bakoitzaren aukera desberdinentzat, aurretik aipatutako taulak erabiliz, ezaugarriak aztertuko dira, non 0-tik 10-erako pisua emango zaie ezaugarri ezberdinei, 0 ez aproposa izanez proiektu honetarako eta 10 aproposena izanez, eta ehuneko desberdinak esleituz baloratuko da, horrela aukera egokiena hautatuz. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, aztertu beharreko lehenengo elementua aparkalekuaren egitura izan zen. Kontutan izan behar da, egituraren analisirako, hau bi zatitan banatu zela, egituraren erabakia proiektuaren dimentsioa eta forma definituta egongo delarik. Parking robotizatuek, egiturakonbinazio anitzak izan dezakete aurretik ikusi den moduan eta proiekturako aproposena aukeratzea ez da erreza izan. Hasteko, aparkalekuaren formarekiko aukerak aztertu ziren. Horrela, parking-arentzako aztertutako bi egitura desberdinak aurkeztuko dira. Alde batetik, estruktura laukizuzena: egitura honetan autoa parking-aren erditik doa, eta autoa mugitzen duen plataforma (robotizatutako eragingailuak + igogailua) bat erabiliz esleitutako lekura eramango da. Kotxea ateratzeko, kontrako prozesua erabiliko litzateke, hau da, bere lekutik plataformara pasatu, eta gero sarrerara eraman. Solairu kopuruaren kontua mesprezatuz, plataforma bakarrik aurrera edo atzera eta eskuma edo ezkerrera mugitu beharko da. 10. irudian ikusi daiteke solairu ugariko laukizuzen egitura duen parking bat, jakinik zutabe bakoitzean errenkada gehiago egon daitezkeela eta ez bakarra irudian aurkezten den moduan. Irudia. 11. Laukizuzen egituradun parking robotizatua Beste aldetik, egitura zirkularra aztertu zen. Estruktura honetan, autoak uzteko lekuak eraztun bat osatzen dute, erdian lekua hutsik utziz. Erdiko hutsune hori autoak kanporatu/barneratzeko erabiliko den elementua jartzeko erabili daiteke, hala nola beso robotiko bat, elementu bultzatzaile bat…plataforma bat azken batean. Plataforman kokatuta dagoenean, honek autoak esleitutako lekura eramango ditu egin beharreko maniobrak gauzatuz. Aparkaleku hauek, laukizuzenak bezala, lurretik gora edo lurrazpian eraiki daitezke. Azaldu berri denez, kotxea bere lekura sartzeko, sarreran autoa erdira sartzen da eta bertan agindu automatizatuen bidez, dagokion lekura eramango da. Ibilgailua lekutik ateratzeko, plataforma robotizatua bere lekura arte mugituko da, kotxea hartuko du eta sarrera arte eramango du. Aipatutako plataforma robotizatua, gora eta behera (solairu kopuruaren arabera) mugitu beharko da solairu bat baino gehiago badago, eta horretaz gain 360º biraketak egiteko gai izan beharko da. 11. Irudian ikus daiteke egitura zirkularra duen parking bat. Parking zirkularren artean, aipatutako ereduaz aparte, beste aukerak ere eskuragarri daude. Lehen azaldutako kasuan, plataforma kotxea mugitzen duena da parking-a geldi dagoelarik. Eredu honetan, kotxeen lekua erdiko base finko batekiko biratzen du parking-aren sarrera arte. Parking-aren sarreran bi eragingailu ditu, bata zirkuluaren erdian (finko mantentzen dena eta kotxea parking-etik kanporatzeko) eta bestea kanpoan (parking-aren kanpoaldean eta autoak barrura sartzeko). Eredu honetan, aurreko bi kasuen plataforma desagerrarazten da egitura sinplifikatuz, parking osoa biratzea sinplea izan daiteke, baina karga handia jasotzen duen eredua da. Behin parking-aren egitura nagusiak aztertu direnean, ezinbestekoa da aparkalekuaren dimentsioak aztertzea. Dimentsioa, parking-aren kapazitatearekin lotuta dago, hau da, parking handiago batekin auto kopuru altuagoa sartuko da. Gai honekiko, hiru alternatiba ezberdin aztertu dira. BIE 2019ko Otsaila 25  Tamaina ertainekoa, 2, 3, edo 4 solairuko aparkaleku robotizatua: aproposa enpresa handi baten langileentzako, garatutako herri txiki batentzako…  Tamaina txikikoa, solairu bakarrekoa: aproposa auzokide komunitate batentzako, leku falta balego, arlo pribatu batentzako gehien bat… Egitura aukeratzeko, alde batetik, proiektuan eraikiko den maketa kontutan izan da, izan ere, agertu ahal diren arazo mekanikoak ahalik eta gehien murriztu behar direlako. Hori kontutan izanda, tamaina txikiko aparkalekua egitea erabaki zen, hau da, solairu bakarrekoa, honek egin beharreko mugimenduak bi dimentsiotara sinplifikatuz. Hurrengo ponderazio taulan, Taula1. 3 irizpide ezberdin kontuan izan dira, mekanika (mugimenduak mekanikoki eragiteko erraztasuna), dimentsioa (parking osoaren tamaina) eta leku kopurua. Proiektu honen atal garrantzitsuenetariko bat mikrokontrolagailua da, proiektuaren burmuina izango delako. Mikrokontrolagailua, sarrera-irteerak eta memoriaz baliatuz sistemaren funtzionamendua kudeatuko duen elementua da. Programazio egoki batean oinarrituz, mikrokontrolagailuak jakin beharko du, erabiltzaileak kontsigna sartzean (behatza) zein lekura esleituta dagoen eta ondoren, memoriaz baliatuz, libre edo okupatuta dagoen parking-a. Behin datu horiek kudeatutak mikroak irteera ezberdinak emango ditu eginbeharraren arabera (eragingailuak luzatu, parking-a biratu…). Merkatuan, aukera anitz daude mikrokontrolagailu aproposa aukeratzeko, baina aipatu denez, ezaugarri zehatz batzuk beharrezkoak dira proiektu honen funtzionamendu egokia bermatzeko:  Lan tentsioa eta sarrera tentsioa tarte batzuetan mantentzea Ondoren, mikrokontrolagailu egokia aukeratzeko aztertutako hiru alternatiba ezberdinak aurkezten dira:  Arduino UNO: Arduinoren plakarik ezagunena da. Atmel-en 8 biteko, 16MHz-ko maiztasunean eta 5V-etan lan egiten duen ATmega328 mikrokontrolagailuan oinarrituta dago. 32KB-eko flash BIE 2019ko Otsaila 27 memoria, SRAM 2KB eta 1KB EEPROM. Irteerak tentsio handiagoetan lan egin dezakete 6 eta 20 V artean, baina gomendagarriena 7 eta 12 V artean lan egitea da. 14 pin digital ditu, horietatik 6 PWM moduan lan egin dezakete, eta 6 pin analogiko. Pin hauek 40mA-rainoko korronte maximoarekin lan egin dezakete. Memoria aldetik, plaka nahiko mugatua da, hala ere, proiektu hau eta antzeko proiektuetarako nahikoa da [7].  PIC24FJ128GA010: Explorer 16 txartelan integratuta, Microchipren PIC24 familiako prozesagailua da. 16 biteko arkitektura du eta memoriari dagokionez, 8KB SRAM eta 128KB flash memoria. Plakak hainbat ezaugarri on ditu, Oszilagailu nagusi bi aukeran konputazio abiadura ezberdinak lortzeko, energia aurrezteko moduak, PWM gauzatzeko modulu zehatza… 2 eta 3,6V arteko tentsioan lan egiten du. Pin-ei dagokionez ahalmen handia eskaintzen du 100 pin-ekin [8].  Arduino MEGA: ATmega2560 mikrokontrolagailuan oinarritutako plaka da. 16MHz-eko maiztasunean eta 5V-eko tentsioarekin lan egiten du. Aipatutako Arduino Uno baino hobeagoa dela esan daiteke: 8 biteko mikrokontrolagailua, 8KB-eko SRAM memoria, 4KB EEPROM eta 256KB flash memoria. 54 pin digital (horietatik 15 PWM ahalbidetzen dute) eta 16 pin analogiko. Plaka hau gomendagarriagoa izango litzateke pin kopuru eta potentzia gehiago behar izatekotan [9]. 30 2019ko Otsaila BIE Pausuz-pausuko motorea, inpultsu elektrikoak desplazamendu angeluar diskretuetan bihurtzen duen gailu elektromekanikoa da. Bere funtzionamendua mikrokontrolagailuaren bidez kudeatuko da bere mugimenduak programatuko direlarik. Proiektu honetan garatutako sisteman, zirkunferentzia batean 8 leku izan nahiko direnez, leku bakoitza 45º-ko tartea okupatuko du.  28BYJ-48: Pausuz-pausuko motore unipolarra da. Motore honek, bira oso baten 64 pausu ditu, orduan pausu bakoitzarekiko 5,625º izango ditu. Tentsio nominala 5 eta 12 volt artekoa da eta kontsumitutako korrontea 55mA-koa. 35x31x11 mm-ko tamaina du. Motore honen torkea, 0,34kg/cm-koa da [11].  Nema 23: Bi faseko motore bipolarra da. Bira oso baten 200 pausu ditu, hau da, pausu bakoitza 1,8º-koa da. Lan tentsioa 3,2 V-ekoa eta fase bakoitzare intentsitatea 2 A-koa. 56,4x56 mm-ko tamaina du ardatza kontuan izan gabe. Torkea, 125 oz/in-ekoa da, hau da, 9kg/cm-ko indarra eragin dezake [12]. 3. Taula horretan laburbildutako emaitzen arabera, aukeratutako pausuzpausuko motorea Nema 17 izan da, beste bi aukerekin kontrajarriz, doitasun altua duelako, eta proiektu hau egiteko faktore erabakigarria izan da. Proiektu honetan, eragingailu linealak autoa bere lekura sartzeko edo bere lekutik ateratzeko erabiliko dira eta bere funtzionamendua mikrokontrolagailuaren bidez kudeatuko da. Sistemaren funtzionamendu orokorra aurkeztu denean azaldu den bezala, eragingailu bat egituraren erdian kokatuta egongo da, biratuko ez duen leku finkoan, horrela kotxeak dauden lekutik kanporatuko ditu. Beste eragingailua, kanpoaldean egongo da, kotxea parking-aren barrura sartzeko. Horregatik, eragingailua aukeratzerakoan tamaina maximo bat errespetatu beharko da, bestela erdiko eragingailua ez da sartuko dagokion lekuan. Merkatuan aukera asko daude eragingailu aproposa hautatzeko, ezaugarri garrantzitsuena tamaina izango bada ere, beste hainbat ezaugarri ere aztertu behar dira, hala nola: eragingailua luzatzen den distantzia, tentsio nominala, prezioa eta abar. Ondoren, kontutan hartu diren hiru alternatiba nagusiak aztertzen dira:  Portescap eragingailu lineala (26DBM20B2U-L): Pausuzpausuko eragingailu lineala da. Tamaina txikikoa eta 48 mm-ko ibilbidea du. Lan tentsioa 12 V-ekoa da eta 8,9N-ko karga maximoa jasan dezake [13]. Sistemak erabiltzaile desberdinak identifikatzeko eta erabiltzaileak sisteman eragiteko aukerak hainbat ziren hasiera baten. Hasiera batean, pentsatu zen erabiltzaileak teklatu matrizial batekin eragiteak sisteman edota sakagailu sinpleen bidezko funtzionamendua ere aztertu zen, baina proiektua bereizgarria izateko nahian eta ikaslearentzat berria zen elementu baten ezagutzan sakontzeko helburuarekin, hatz-aztarna sentsorea erabiltzea erabaki zen azkenean. Esan bezala, hatz-aztarna sentsorearen bidez, erabiltzaileak sisteman eragin ahal izango du. Erabiltzaileak atzamarra ipintzean sentsorean, mikrokontrolagailuak gordeta duen datu basean informazioa aztertuko du, eta jakingo du zein lekura esleituta dagoen erabiltzailearen autoa, gero mikroaren memoriaz baliatuz, kotxea atera edo sartu behar den kudeatuko du. Merkatuari begira, hainbat aukera ezberdin daude, eta guztiak proiektu honetarako beharrezkoak diren espezifikazioak betetzen dituzte. Hala ere, 3 hurrengo aukera aztertu dira ezaugarri ezberdinen arabera (Lan tentsioa, Interfaze-a, biltegiratzea, prezioa…). Ondoren 3 alternatiba nagusiak aztertzen dira: BIE 2019ko Otsaila 37  Grove Fingerprint Sensor (SeeedTechnologies, 101020057): Sentsore honek 3,6 eta 6 V artean lan egiten du, 120mA-ko korrontearekin. 162 hatz-aztarna ezberdin biltegiratu dezake, eta lagin bakoitza jasotzeko denbora segundo batekoa da. TTL serial interfaze-arekin [16].  AS608 Hatz-aztarna sentsorea (Lualtec, LA061706): Sentsore honek 3,8 eta 7 V arteko elikaduran lan egiten du, 65mA baino gutxiko korrontearekin. 164 hatz-aztarna ezberdin biltegiratu dezake, eta lagin bakoitza jasotzeko segundo bat baino gutxiago behar du. Interfaze-arekiko, UART erabiltzen du, TTL maila logikoarekin [17].  GT-511C1R: 3,3-6 V-etan lan egiten du, 130 mA-ko korronte-tik behera. 20 lagin ezberdin gorde ditzake, eta identifikazio denbora segundo eta erdi bat baino gutxiagokoa da. Interfaze-arekiko, USB 1.1 eta UART (9600 baud) ditu [18]. 5. Taula horretan laburbildutako emaitzen arabera, aukeratutako hatzhaztarna sentsorea GT-511C1R izan da, besteekin kontrajarriz hobeagoa delako eta unibertsitatean eskuragarri dagoelako. Aurreko atalean egindako aukeren analisia eta hartutako erabakiak kontutan izanda, atal honetan, proiektu hau aurrera eraman ahal izateko aukeratu diren elementu desberdinak modu zehatzago batean azalduko da. Hau da, azkenean sistema osatzeko eta eraikitzeko aukeratu diren elementu desberdinak sakontasun handiagorekin deskribatuko dira, bakoitzaren funtzionamendua eta zereginak zehaztuz. Parking-aren egitura bere tamaina, biltegiratzeko auto kopurua eta funtzionamendua definituta dator. Proiektu honetan autoak biltegiratzea da egituraren lehenengo eginkizuna, baina autoak parking-etik kanporatu eta parking-era sartu ahal izateko egitura aproposa aukeratu behar izan da. Proiektu honetan, egitura zirkularra duen solairu bakarreko parking birakaria gauzatuko da, biraketak parking-a berak egiten duelarik eta ez autoak. Horrela, eraztun oso batean, 8 parking leku daude 8 auto-erabiltzaile ezberdinetarako (45º leku bakoitza). Sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko, eraztunaren lehenengo aparkalekua sarreraren aurrean kokatzea erabaki zen. Modu horretan, adibidez sartu edo aterako den kotxea 1. lekukoa bada, eraztunak ez du biratu behar, beste 7 lekuentzako aldiz, eraztuna biratuko du dagokion lekua sarreraren aurrean jarri arte. BIE 2019ko Otsaila 41 Aukeratutako egitura eraiki ahal izateko, 3D inprimagailuarekin parking robotizatuaren egitura finkoa eta birakaria osatuko duten 7 (6 egiturarentzako eta pieza txiki bat eragingailuetan, bultzatu ahal izateko) pieza inprimatu ziren. Ondoren 7 pieza horiek eta bere eginkizunak deskribatuko dira:  Birakaria: Pieza honek parking osoa biraraziko duena izango da. Zirkunferentziaren ertz osoan zehar hortzak daude, engranaje baten bidez, pausuz-pausuko motorearen mugimendua transmititzeko parking-ari. Beheko partean, errodamendu batzuk eramango ditu, zoruarekin marruskadura murrizteko eta biraketa ahalbidetzeko.  Diskoa: Pieza hau, birakariaren gainean muntatuko da autoak gordetzeko beharrezkoa den zabalera emanez parking-ari, parking guneentzako lekua izateko. Pieza honen dimentsioak, 3D inprimagailuak inprimatu dezaken pieza tamaina gainditzen dituenez, bi pieza ezberdinetan zatitu behar izan zen (disko erdiak), 26. irudian ikusten den bezala. Gainera, erdiak behin inprimatuak Irudia. 26. Diskoa eta disko-erdia(x2)  Erdikoa: Pieza hau, erdian doa, "birakari" piezaren barnean eta finko egongo da. Bertan, autoak kanporatzeko eragingailua egongo da. 27. irudian ikusten denez, eragingailuaren kableak pasatzeko zulo txiki batzuk ditu. Irudia. 27. "Erdikoa" pieza Irudia. 28. Engranajea  Eragingailuaren bultzada ahalbidetzeko pieza (x2): Pieza hauek, eragingailu lineal bakoitzean kokatuak egongo dira, autoak kanporatzeko edota barneratzeko bultzada emanez. Irudia. 29. Bultzada ahalbidetzeko pieza  Pausuz-pausuko motorea eusteko euskarria: Pieza honek pausuz-pausuko motorea egurrezko baseari finkatuta mantenduko du. Ertzetan dauden zuloak, egurrezko basean finkatu ahal izateko dira eta erdirago daudenak aldiz motorraren torlojuentzako.  Kanpoko eragingailua eusteko egitura: Pieza honek egitura nagusitik kanpo dagoen eragingailu lineala eusteko erabiliko da. Erditik hutsik dago, sistemaren beste elementuak estali ahal izateko. Eragingailuarentzako atal lau bat dauka eta gero malda txiki bat jarri da autoen kanporaketa ahalbidetzeko. Alboetan, zuloak jarri dira egitura egurrezko basean finkatu ahal izateko. Irudia. 31. Kanpoko eragingailua eusteko pieza Ondoren, aipatutako egitura nagusiaren pieza guztiak (lehenengo 4-ak) batutak ikusteko, Solid Edge software-arekin, pieza osatzen duten egituraren multzoa osatu da, azkenengo itxura aurreikusteko. Multzoaz aparte, multzo osoa explosionatuta ere 32. Irudian ikusten da. Egiturari buruzko atal honekin bukatzeko, aipatu beharra dago aurretik azaldutako piezak ez direla zoruan egongo, baizik eta egurrez eraikitako oinarri batean. Erdiko pieza eta birakari piezak, mahai txiki baten antzekoa den elementu batean muntatuko dira, sistema osatzen duten elementuak beharrezko altuera izan dezaten eta pasuz-pausuko motorrarekin arazorik gabe konektatu ahal izateko. Irudia. 32. Egituraren multzoa eta egitura explosionatuta  CPU (Central Processing Unit): Ordenagailu eta edonolako gailu programagarrien hardware-a da. Instrukzioak exekutatzeko bloke funtzionala da, instrukzio horiek exekutatzeko, operazio logikoetaz, aritmetikoetaz eta sarrera-irteeretaz baliatzen da. CPU-ak, hainbat modulu ditu: Erregistro matrizeak, ALU (Aritmetic Logic Unit), kontrol unitatea, eta abar.  Memoria: Informazioa biltegiratzeko osagaiak dira. Bi motako informazioak gorde dezake: programak (edo instrukzio-multzoak) eta datuak, memoria bakoitzak kokapen fisiko ezberdinetan daudelarik. Alde batetik, programa memoria, normalean ROM-a (Read Only Memory) da, eta aurretik aipatu denez, instrukzio jokoak gordetzeko erabiltzen da. ROM-ak ez dira hegazkorrak, hau da, elikadura kentzean, ez du informaziorik galtzen. Beste aldetik, datu-memoriari arituz, ohikoena RAM (Random Access Memory) memoria mota da. RAM-ak, informazio kantitate handiak biltegiratzeko ahalmena du, baina behin elikadura kentzean, informazioa galtzen da. Irudia. 33. CPU baten eskema orokorra  I/O (Sarrera/Irteera) atakak: Kanpoko munduarekin komunikatzeko balio dute. Atakak, serie zein paralelokoak izan daitezke eta gehienetan, guztiz programagarriak dira. Memoria dokumentu honetan dagoen "Aukeren Analisia" atalean azaldu den bezala, proiektu honen garapenerako Arduino UNO mikrokontrolagailua erabiltzea erabaki da. Proiektu honen diseinua egiterakoan, planteatutako betebehar guztiei aurre egiteko, Arduino UNO mikrokontrolagailuarekin jardutea erabaki da, betebehar guztiak asetzeko ahalmena duelako. Arduino UNO, ATmega328 mikroan oinarrituta dago. 8 biteko mikrokontrolagailua da, hau da 8 bit-eko hitzekin lan egiten du, bai osoak definitzeko, memoria helbideak gordetzeko eta edonolako datu unitateak kudeatzeko. 16MHz-ko maiztasunean eta 5V-etan lan egiten du. Irteerak tentsio handiagoetan lan egin dezakete 6 eta 20 V artean, baina gomendagarriena 7 eta BIE 2019ko Otsaila 49 12 V artean lan egitea da. 14 pin digital ditu, horietatik 6 PWM moduan lan egin dezakete, eta 6 pin analogiko. Pin hauek 40mA-rainoko korronte maximoarekin lan egin dezakete. Memoria aldetik, plaka nahiko mugatua da, 32KB-eko flash memoria, SRAM 2KB eta 1KB EEPROM ditu. Hala ere, proiektu hau eta antzeko proiektuetarako nahikoa da [7]. Irudia. 34. Arduino UNO-ren osagaiak 50 2019ko Otsaila BIE funtzionamendu printzipioa [6], estatore eta errotore batekin gauzatzen da. Hainbat harilez estalitako material ferromagnetiko bat estatorea da eta errotoreak bere inguru aske biratzen du. Haril ezberdin hauek elikatuz, desplazamendu angeluar jakin bat egiten da, elikatutako harilaren arabera. Irudia. 35. Pausuz-pausuko motore baten harilak eta elikatzeko modua Aurreko atalean ikusi denez, proiektu honetarako Nema 17 pausuzpausuko motorea erabiliko da, doitasun handia duelako eta baita ere bere tamaina txikiagatik . Nema 17 pausuz-pausuko motore bipolarra da eta pausu bakoitzarekiko 1.8º ditu (±%5-eko zehaztasunarekin), hau da, bira oso baten 200 pausu ditu. Tentsio nominala 4 voltekoa da eta bobina bakoitzaren korrontea 2 ampere-tara heldu daiteke. 42,3x48 mm-ko tamaina du ardatza kontuan izan gabe. Eragin dezaken indarra, hau da torkea, 3,2kg/cm-koa da. Nema17-a ez da zuzenean Arduino mikrokontrolagailutik kontrolatuko, baizik eta bitarteko driver baten bidez, hain zuzen L298N. Driver honi esker, erabiltzailea modu erosoago batean kontrolatu ahal izango du motorraren funtzionamendua eta honen mugimenduaren programazioa, izan ere, driverrak harilak behar den unean elikatuko ditu mugimendu espezifiko bat lortzeko. Hori kontutan izanda, erabiliko den Arduino mikrokontrolagailuarekin driverretik datozen 4 sarrera kudeatuko dira. Hurrengo irudian, 33. irudian, L298N driver-a eta Nema17-ren arteko konexioa agertzen da. Proiektu honetan, eragingailu linealak autoak bere lekura sartzeko edo bere lekutik ateratzeko erabiliko diren gailuak dira. Aurreko atalean aipatu denez, proiektu honetarako Stepper Slider eragingailu lineala erabiliko da, 34.irudikoa hain zuzen. Stepper Slider honek, pausuz pausuko motorea erabiltzen du, 4 harikoa, pausu bakoitzeko 18º mugitzen dena eta 300mm minutuko abiadura Egitura atalean deskribatu denez, eragingailu lineal bakoitzean, pieza bultzatzaile bat jarri behar izan da, kotxeen kanporaketa edo barneraketa ahalbidetzeko. 35. Irudian ikusi daitekeena. Irudia. 38. Eragingailu lineala pieza bultzatzailearekin Hatz-aztarna sentsorea, sentsore optiko eta CPU txiki batez osatuta dagoen gailua da. Sentsore honek, erabiltzailearen hatz markak gorde eta hauek egiaztatu dezakeen gailua da. Hasteko, programa eta komando aproposak erabiliz (beti Arduinora edo bestelako prozesagailu batera konektatuta). Aztarna berriak sartu daitezke sentsore optikoari esker, horrela, hatzak sentsore optikoan jarriz, eta CPU-ak bere memorian gordeko ditu. Gero, beste programa edo komando ezberdinez baliatuz, eta hatza sentsore optikoan jarriz, hatz-aztarna Proiektu honetan, hatz-aztarna sentsorea erabiltzaileak sistemarekin komunikatu ahal izateko erabiliko den gailua izango da, hau da, erabiltzaile bakoitzak bere hatza sartzerakoan, erabiltzaile horri esleitutako lekuko kotxea parking-etik atera edo parking-era sartzeko gaitasuna emango dio. Aurretik aipatu denez, proiektu hau 8 lekuko parking-a izango da, beraz, aldez-aurretik sartutako 8 hatz-marka ezberdinetara esleituta egongo dira 8 lekuak. Aurreko atalean aipatu denez, proiektu honetan, GT511C1R hatz-aztarna sentsorea erabiliko da. Sentsore honek, ARM Cortex M3 Core CPU txiki eta sentsore optiko eraginkor batez baliatzen da. 20 hatz marka ezberdin gordetzeko ahalmena dauka eta marka bakoitza gordetzeko, sentsore optikoan hatzamarra 3 aldiz jarri behar da. Bere komunikazio interfaze-ak UART (9600bps-ko baud rate-arekin) eta USB 1.1 dira. 37. irudian ikusten den bezala, sentsorearen UART maila logikoa, 3.3 V-etan lan egiten du, beste aldetik, Arduinoren maila logikoa 5 V-etan. Horretarako, maila logikoko bihurgailu bat erabili da. Irudia. 41. PCA9306 eta bere pinout-a Hatz-aztarna sentsorea, proiektu honen atal guztiak bezala, Arduino mikrokontrolagailuarekin kontrolatua izango da. Baina aipatu berri denez, maila logiko ezberdinak erabiltzen dute, alde batetik hatz-aztarna sentsoreak 3.3 Vekoa, eta beste aldetik Arduinok, 5 V-ekoa. Horretarako, PCA9306 maila logikoko bihurgailua erabiliko da, 38. irudikoa hain zuzen. Bihurgailu honek, funtzionamendu sinplea du, hatz-aztarna sentsoretik datozen datu logikoak 3.3 V-etan doaz, bihurgailuak 5 V-eko erreferentzian jarriz (beste tentsio ezberdinetan jarri daiteke erreferentzia), datu logikoak 5 V-etara bihurtuko ditu, horrela Arduinorentzat bateragarria izateko. Atal hau, sistema guztian integratu aurretik, aldez aurretiko programazioa gauzatu behar da, konkretuki, programa bat erabiltzaile ezberdinen hatzaztarnak sartzeko. Behin markak sentsorearen memorian gordeta daudelarik, programa hori ahaztu, eta sisteman integratzeko programa eraiki behar da: sistema pausagunean dago, sentsoreak hatz-aztarna bat hartu duela adierazi arte. Momentu horretan, hartutako marka datu basearekin konparatu, eta bat datorren egiaztatu, hurrengo mugimenduak gauzatu ahal izateko. Proiektu honen garapena gauzatzeko, lehendabizi sistema osatzeko beharrezko konexioak protoboard baten bidez egin ziren. Behin sistema osoaren funtzionamendua egiaztatu zenean, maketaren muntaiaren azkeneko faseari ekiterakoan, konexio horiek PCB batean inprimatzeko beharrezko diseinua egin zen DesignSpark software-an erabiliz. Konexio metodo honek sistemaren fidagarritasuna hobetzen du, konexioak eraginkortasun handiagoa izango dutelako. Gainera, sistema itxura aldetik ere hobetuko da, izan ere estetika hobeagoa eta argiagoa izango du. Garatutako PCB-aren diseinua ematen da 40. Irudian sistema errealitatean, fisikoki fabrikatu denean, duen itxura adierazten duen irudi batekin batera.
science
addi-cd2311913379
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32233
Arduinoz kontrolatutako parking robotizatua
Altube Escudero, Unai
2019-03-29
Dokumentu honetan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradurako egindako Gradu Amaierako Lanaren plangintza aurkezten da. Arduino bidez kontrolatutako parking robotizatu baten diseinu eta garapenerako egin beharrekoak aztertuko dira. Gradu Amaierako Lan hau aurrera eramateko, era antolatu batean lan egin behar izan da, horretarako proiektua gauzatzeko dagoen denbora kontutan izan da. Proiektuaren garapen egokia gauzatzeko, lana fase ezberdinetan banatuko da, bakoitzaren barruan eginbeharreko zeregin ezberdinak aipatuz. Plangintza deskribatzeko, proiektua osatzen duten lan-pakete bakoitzaren luzapena eta eginbeharreko zereginak, eta lan karga aztertu behar dira, hasiera eta amaiera datak zehazteaz gain. Hemen deskribatutako plangintza ahalik eta modu zehatzenean bete behar da, denbora arazorik ez izateko eta proiektuaren entregatzeko epera heltzeko. Amaitzeko, aipatutakoa era grafiko batean ikusteko, Gantt diagrama baten bidez laburbilduko dira zeregin guztien iraupenak, proiektuaren hasierako eta amaierako datak lanaren luzapenaren mugapenak izango direlarik. Esan bezala, Arduinoz kontrolatutako Parking Robotizatu-ko proiektua garatzeko eta planifikazioa aurkezteko, ezinbestekoa da proiektuan parte hartu duten pertsonak egin duten lana aipatzea. Arduinoz kontrolatutako Parking Robotizatua proiektuaren zuzendaria Mª Goretti Sevillano da. Proiektuaren atal bakoitzean emandako pausuak behatzeaz gain, ingeniariak garatutako dokumentuen zuzenketa eta behaketa egin, eta arazoen konponketan laguntzea izan dira bere betebeharrak. Proiektua garatu duen ingeniaria Unai Altube da. Honek, proiektuaren lan pakete bakoitza landu du zuzendaria eta teknikariaren gidapenarekin. Zereginen artean, aukera ezberdinen analisia, materialen aukeraketa, programaren garapena, maketaren eta sistema osoaren eraiketa daudelarik. Azkenik, proiektu honen 3. partaidea, Cesar Perez laborategiko teknikaria da. Bere eginkizunak proiektu honekiko, behar izan denean materialen eskuraketa, laguntza ingeniariari maketaren eta sistema osoaren eraikuntzan, eta esperientzia eta aholkuak ematea izan dira. PARTAIDEAREN IZEN ABIZENA ERANTZUKIZUNA ZENTROA Mª Goretti Sevillano Proiektuaren zuzendaria EUITI Bilbao Unai Altube Ingeniaria EUITI Bilbao Cesar Perez Laborategiko teknikaria EUITI Bilbao Gradu amaierako lan hau burutzeko, helburuak aztertu dira, eta hauek lortzeko garatu beharreko prozedura ezarriko da. Proiektu hau, atal ezberdinetan zatituko da, bere diseinua eta eraikuntza prozedurak errez ulertu ahal izateko. Eraikuntza prozesuan arazoak gertatzekotan, proiektua atal ezberdinetan zatituta dagoenez, arazoa detektatzea eta konpontzea errazagoa izango da. Behin atal guztien funtzionamendua egiaztatuta dagoenean, atal desberdinak elkartuko dira, eta bateratzerakoan, funtzionamendu egokia dela ziurtatuko da. Hurrengo azpiataletan, proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren aurretik aipatutako lan pakete horiek eta hauetan egin beharreko zereginak definitu eta zehaztuko dira, hauek jarduteko denbora kontuan izanik. Ondorengo taulan lan pakete honi esleitutako denbora eta parte hartu duen lan taldea agertzen da. - Z2.1: Parking robotizatuei buruzko informazioa: Merkatuan dauden parking robotizatuen fabrikatzaile ezberdinak eta bere ereduak aztertu. - Z2.2: Sistemaren funtzionamendua eta egituraren diseinua: Aukera desberdinak behin aztertuta, eta maketa egiteko aproposa den egitura aukeratuz, egituraren diseinua garatu. Beste aldetik, eta egituraren aukeraketarekin batera, sistemaren funtzionamendua ezarri, egiturarekin bateragarria dela ziurtatuz. - Z2.3: Atal ezberdinen zehaztapena: Behin egituraren diseinua eta sistemaren funtzionamendua garatuta, egitura horretan parte hartzen duten atalak zehaztatu. Adibidez, nola sartu eta kanporatuko diren autoak, erabiltzaileak sisteman eragiteko era, parking guztia mugiarazteko atala, eta sistema osoa kontrolatuko duen burmuinak. - Z2.4: Atal ezberdinetarako elementuen informazioa: Behin sistema osatuko duten atalak erabakita eta sistemaren funtzionamendua ezarrita, atal bakoitzari buruzko informazioa bilatu. Sistema modurik egokienean diseinatu ahal izateko, merkatuak eskaintzen dituen hainbat baliabide aztertu eta behatu. Ondorengo taulan lan pakete honi esleitutako denbora eta parte hartu duen lan taldea agertzen da. Lan pakete honetan, proiektua garatzeko beharrezko elementuak definituko dira. Aurreko lan paketearekin jarraipenean, atal ezberdinetarako begiratutako informazioaz baliatuz, elementuen aukera aproposa gauzatuko da, bai software bai hardware aldetik. Aukera egokia hartu behar da atal bakoitzarentzako, merkatuak eskaintzen dituen aukera ezberdinak aztertuz proiektuaren espezifikazioak betetzeko. Aipatutako aukeren azterketak, garrantzi handia hartzen du proiektuaren alderdi ekonomikoan eragin proportzionala izango duelako. Horregatik, elementuak aukeratzerakoan, errentagarritasuna bilatu da, hau da, merkeak eta bere funtzioa betetzea izan dira premisak. Ondoren, lan pakete hau azpiatazetan banatu da: BIE 2019ko Otsaila 67 - Z3.1: Mikrokontrolagailuaren aukeraketa: Merkatuak eskaintzen dituen mikrokontrolagailuak eta bere ezaugarri ezberdinak aztertu. Prezioa, programazio lengoaia, eta sarrera-irteera kopurua izan dira kontuan hartutako ezaugarriak. - Z3.4: Erabiltzaileak sisteman eragiteko aukeraketa: Erabiltzaileak sisteman sartu eta identifikatu ahal izateko mekanismoaren aukeraketa. Azpi-ataza honetan, hatz-aztarnen merkatua aztertu eta proiektu honetarako aproposa aukeratu da. Ondorengo taulan lan pakete honi esleitutako denbora eta parte hartu duen lan taldea agertzen da. Lan pakete honetan, behin egitura definituta, hau osatuko duten pieza ezberdinen diseinua eta fabrikazioa 3D inprimagailuarekin garatu da. Egitura osatzen duten 3 pieza, engranaje bat, eta eragingailuak bultzatu ahal izateko piezak bilakatu dira. Lan pakete hau, 2 azpi-atazetan zatitu daiteke: piezen diseinua eta piezen inprimatzea. - Z4.1: 3D piezen diseinua: Sistemaren egitura osatzen duten piezak, engranajea eta bultzatzaileen diseinua Solid Edge software-arekin garatzea. - Z4.2: 3D piezen inprimazioa: 3D inprimagailuaz baliatuz, aurretik diseinatutako piezen fabrikazioa, teknikariaren laguntzarekin. Ondorengo taulan lan pakete honi esleitutako denbora eta parte hartu duen lan taldea agertzen da. - Z5.1: Eragingailu linealen programazioa: Eragingailuak Arduinorekin konektatzea eta programazioa Arduino-aren IDE softwarearen bidez, liburutegi egokia erabiliz. 70 2019ko Otsaila BIE - Z5.2: Hatz-aztarna sentsorearen programazioa: Erabiltzailearentzako identifikazio sistemaren programazioa. Arduino-rekin konektatu eta IDE-an programazioa garatu, liburutegi zehatzarekin. Bi ataletan zatitu daiteke azpi-ataza hau, alde batetik hatz-aztarnak memorian gordetzeko programazioa eta beste aldetik, hatz-aztarnen egiaztapena egiteko programazioa. - Z5.3: Eragingailu linealak + hatz-aztarna sentsorearen programazioa: Azpi-ataza hau froga modura garatuta, elementu ezberdinak bateratzeko eta programazioan trebatzeko da. - Z5.4: Pausuz-pausuko motorearen programazioa: Sistema osoak biratzeko, Nema 17-aren programazioa. Konexioak Arduinoarekin eta IDE-aren bidezko programazioa, Stepper.h liburutegia erabiliz. - Z5.5: EEPROM-aren programazioa: Sistemaren memoria programatzeko azpi-ataza. Kasu honetan garatutako programazioa, bakarrik Arduinorekin IDE-ra konektatuta garatu da. Programa txiki bat bilakatu da ere, EEPROM-a ezabatu ahal izateko, eta sistema zerotik abiarazteko. - Z5.6: Sistema osoa bateratuaren programazioa: Aurreko azpiatazetan garatutako programak erabiliz, programa nagusia eraiki beharrezkoak diren liburutegi guztiekin eta konexioak era apropos batean gauzatuz. Ondorengo taulan lan pakete honi esleitutako denbora eta parte hartu duen lan taldea agertzen da. Ataza honetan, aurreko atalean aipatu diren elementu guztien programazioa garatu eta euren arteko konexioak ondo daudela ziurtatzean, kableatzea murrizteko nahian eta sistema dotoreago agertu dadin, elementuak PCB-baten bidez konektatuko dira, protoboard-a alde batera utziz. Lan pakete hau, beste batzuk bezala, azpi-atazetan zatitu da: Alde batetik, software bidezko PCB-aren diseinua, eta beste aldetik, PCB-aren fabrikazioa teknikariaren laguntzarekin. Gero, elementu elektronikoen muntaketa PCB-an gauzatuko da. Ondorengo taulan lan pakete honi esleitutako denbora eta parte hartu duen lan taldea agertzen da. Lan pakete hau, aurreko ataletan garatutako lan-paketeen batuketa dela esan daiteke. Ataza honetan, proiektuaren muntai osoa bilakatu da, programatutako elementuak, egituraren piezekin batuz, eta PCB-aren bidez konexioak eginez. - Z7.1: Proiektuaren muntaia: Aurretik landutako atazak bat jarri, eta proiektu osoaren muntaia garatu, egitura osagarri bat erabiliz sistema osoa batzeko. Ondorengo taulan lan pakete honi esleitutako denbora eta parte hartu duen lan taldea agertzen da. Aurreko ataza guztiak, proiektuaren alde fisikoaren garapenarekin lotuta daude, konexioekin, programazioa, egituraren piezak eta abar… Lan pakete honetan, aurreko ataza guztien azalpena, deskribapena eta hartutako erabakien Ataza Azpi-ataza Arduraduna Behaketa Iraupena Z7 Z7.1 Ingeniaria Zuzendaria/Teknikaria 5 egun Z7 atazaren iraupena 5 egun 74 2019ko Otsaila BIE azalpenak batzen dituen dokumentuaren garapena gauzatu da. Memoriaren garapenean, proiektua era hoberenean ulertzeko, beharrezko diren grafikoak, datuak eta taulak aurkitu daitezke. - Z8.1: Memoriaren garapena: Proiektuaren dokumentazioaren garapena, hau da, idatzizko atala. Bertan, grafiko, irudi eta tauletaz osatutako azalpen eta deskribapena egongo dira. Ondorengo taulan lan pakete honi esleitutako denbora eta parte hartu duen lan taldea agertzen da. Atal honetan, aurretik aipatutako ataza eta zeregin guztien iraupena era grafiko batean adieraziko da, Gantt-en digramaren bidez. Gantt-en diagrama, proiektu bat garatzeko beharrezko den denbora erakusten duen baliabide grafikoa da. Lehengo, 15. taulan, proiektuaren planifikazioa agertuko da eta gero, era grafiko baten Gantt-en diagrama. Ataza Azpi-ataza Arduraduna Behaketa Iraupena Z8 Z8.1 Ingeniaria Zuzendaria 25 egun Z8 atazaren iraupena 25 egun Kontuan izan behar dira hasiera eta amaiera datak, proiektua aurkeztu nahi den epea errespetatzeko. Proiektu honen hasiera data 26-10-2018 izan da, eta amaiera data 15-02-2019. Irudia. 44. Proiektuaren Gantt diagrama Atal honetan, proiektu hau garatzerakoan egin diren kalkulu ezberdinak eta programazioaren garapen egokirako landu eta erabili diren algoritmoak laburbilduko dira. Atal honetan, proiektuan zehar egindako kalkuluak laburbilduko dira. Aipagarri diren bi kalkulu azalduko dira ondoren, parking-aren neurriak eta engranajearen kalkuluak. Kalkulatutako lehenengo elementua, parking-aren neurriak dira. Horra heltzeko, jostailuzko kotxe baten neurrietatik abiarazi behar izan zen hauek erabiltzekoak baitziren maketaren funtzionamendua erakusteko. Auto txiki hauen batez besteko neurriak 7 cm-ko luzera eta 3 cm-ko zabalera direla ikusi zen, beraz parking lekua 9x4 cm-ko gutxienezko azalera izan behar zuela erabaki zen. Beste aldetik, parking hau zirkularra izango denez eta parking-leku bakoitzerako zehaztutako neurriak kontuan izanda, 8 lekuko parking-a izango dela ezarri da. Aparkaleku bakoitzari 45º-ko zabalera eman zaio, horrela, bira oso batean dauden 360º-ak osatuz. Jarraitzeko, sistemaren funtzionamendu egokirako garrantzi handia duten beste kalkuluak aurkeztuko dira: birakari pieza eta engranaje piezaren arteko erlazioa eta pausuz-pausuko motorearekin gauzatu beharreko jokoa, hain zuzen ere. Hasteko, birakari pieza 110 hortz ditu eta engranaje piezak, aldiz, 29 hortz, informazio honetan oinarrituz erlazioa kalkulatu daiteke: Irudia. 45. Engranajea eta birakaria BIE 2019ko Otsaila 81  Eragingailu linealen algoritmoa: Aurreko ataletan azaldu denez, eragingailuen kontrola Adafruit-ren motor shield-arekin gauzatzen da, eta horrek, programazioa errazten du. Programa independente honetan, eragingailuak era konstantean luzatu eta jaso egingo da. Elementu honen funtzionamendu egokia bermatzeko, programazioa hurrengo algoritmoaren arabera garatu da: Irudia. 46. Eragingailu linealentzako algoritmoa Irudia. 47. Pausuz-pausuko motorearentzako algoritmoa  Hatz-aztarna sentsorearen algoritmoak: Hatz-aztarna sentsorea kontrolatzeko, bi programa eraiki behar izan dira. Alde batetik, hatzaztarnak datu basean sartzeko programa eta bestetik hatz-aztarnak egiaztatzen duen programa. Horretarako 43 eta 44. Irudietan agertzen diren algoritmoak erabili dira: Irudia. 48. Hatz-aztarna sentsorean markak sartzeko algoritmoa  Sistema osoaren algoritmoa: Ondoren, sistema osoaren programaziorako erabilitako algoritmoa aurkezten da, aurreko ataletan azaldutako funtzionamendua modu argi batean adieraziz: Irudia. 50. Sistema osoaren algoritmoa
science
addi-c819dd01bb83
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32233
Arduinoz kontrolatutako parking robotizatua
Altube Escudero, Unai
2019-03-29
Atal honetan, proiektuaren garapenerako beharrezkoa den aurrekontuaren deskribapena ematen da, hau da, proiektua garatzeko kontuan izan beharreko kostu guztiak. Aurrekontu hau bi atal ezberdinetan banatuko da: Giza baliabideak eta baliabidea materialak. Orain, material fisikoen aurrekontua aurkezten da, aurrekontu honek, proiektuarentzako erabilitako material eta gailu guztien prezioak esleitzen ditu. Bukatzeko, aurretik aipatutako aurrekontuen totala kalkulatuko da, ezusteko gehigarriak kontuan izanda.
science
addi-be44adec8d43
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32233
Arduinoz kontrolatutako parking robotizatua
Altube Escudero, Unai
2019-03-29
Gradu amaierako lan honetan, Arduinoz kontrolatutako parking robotizatu baten diseinua eta inplementazioa garatu dira, sistema osatzeko beharrezko deskribapen teknikotik habiatuta maketa funtzional bate eraiketara arte. Honek, hainbat onura akademiko, pertsonal, eta sozialak ekarri ditu. Esan beharra dago, hasieran planteatutako helburu guztiak bete direla proiektu honen garapena bukatzerakoan, hau da, erabiltzailearen hatz-aztarna jasota, sistema erabiltzaileari esleitutako aparkalekuan autoa, sartu edo aterako du. Hasteko, ikuspuntu pertsonal batetik, proiektu hau garatzea erronka interesgarria, erabilgarria eta ikasketetarako aproposa izan dela esan beharra dago. Gradu osoan zehar ikasitako ezagutza eta baliabide asko, era fisiko eta material baten praktikan jartzeko balio izan du. Horrela, graduan zehar atal praktikoak lantzeko aukerak ugariak ez direla kontutan izanda, lortutako hezkuntzarako elementu osagarria izan da. Gainera, arazoak eta zalantzak agertzerakoan, hauek argitzeko beste hainbat errekurtso erabili behar izan dira aurrera egiteko. Jarraitzeko, gradu amaiera lan honekin, benetako proiektu bat garatzeko beharrezkoak diren beste ezagutzak ere eskuratu direla esan beharra dago. Gradu osoan zehar egindako proiektu edo lanak, helburu bera bazuten ere, ez dira proiektu hau bezain zabalak, zehatzak eta sakonak. 96 2019ko Otsaila BIE jarraipena izango zelarik. Memoria honen hasierako ataletan deskribatzen den moduan, onura sozial eta ingurunearekiko jasangarritasuna izango zituen proiektua izango litzateke.
science
addi-ffa2758b0083
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32233
Arduinoz kontrolatutako parking robotizatua
Altube Escudero, Unai
2019-03-29
Dokumentu honetan, proiektuaren funtzionamendu egokirako gartutako programaren kodea aurkezten da. Hau, Arduino-en programaziorako softwarean garatu da. Hemen txertatutako kodea, programaren pantaila-irudiak dira ahalik eta hoberen ikusi daitezen. Gainera, ulermena errazteko, programa kodean komentarioak ere ikusgarri utzi dira.
science
addi-4de8ddff61f6
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32234
Automobil baten abiadura-kaxaren diseinua
Lertxundi Saez, Eneko
2019-03-29
Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.1. PROIEKTUAREN HELBURUA Proiektu honen helburua auto baten transmisio sistemaren atala den abiadura-kaxa osatzen duten elementuen kalkulu eta diseinu mekanikoa egitea da, horretarako, diseinua baldintzatzen duten transmisioaren gainerako atalak ere diseinatuko direlarik. Zehazki, SEAT Leon 1.6 TDI 85kW (115 CV) autoarentzako abiadura-kaxa diseinatuko da. Auto honek, 115 CV-ko potentzia maximoa eta 250Nm-ko pare maximoa eragiten dituen motorra dauka. 2.1. Irudia. Abiadura-kaxa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.2. PROIEKTUAREN HEDADURA Proiektua teknikoa da eta atal mekanikoa izango du aztergai. Hortaz, elementu mekaniko guztien azterketa eta diseinua egingo da eta ez ditu proiektuarekin zerikusia duten alderdi hidrauliko, elektriko edo elektronikoak jorratuko. Bestalde, diseinu proiektua den heinean, UNE 157001-2002 araudiaren araberako sortze faseak bereganatuko ditu eta honek zehazten duen dokumentazioa aurkeztuko da. Ez da ekoizpen proiektu bat, alderdi hori beste teknikari batzuen esku utziko da. Diseinu funtzionalari dagokionez, honako irizpide nagusi hauek kontuan hartuko ditu proiektuak: - Autoaren enbrageak, motorraren biraketa nahieran akoplatu eta desakoplatzeko aukera emango du. - Abiadura-kaxak motorretik jasotako biraketaren abiadura eta parea aldatuz, autoa ezaugarri teknikoek zehaztutako gidatze-baldintzetara egokitzeko gai izan beharko da. - Abiadura-kaxak aurreranzko 5 abiadura eta atzeranzko bat izango du. - Abiadura bakoitzaren transmisio-erlazioa autoaren ezaugarri teknikoetan zehaztutakoa izan beharko da. - Autoa ibilbide kurbatuan dabilenean, biraketa gurpiletan banatuko da hauen irristadura galaraziz. 2.2. Irudia. Abiadura-kaxa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.6. EBATZIEN AZTERLANA 2.6.1. TRANSMISIO SISTEMA Ibilgailu baten transmisio sistema hainbat osagai mekanikoz dago osaturik (enbragea, abiadura-kaxa, diferentziala, etab.) eta bere helburua motorraren biraketa gurpiletara transmititzea da, pare eragilea gidatze baldintzen arabera egokituz. Gidatze baldintza horiek ibilgailuaren mugimenduan eragina duten hainbat faktoreren araberakoak dira, haien artean eragin garrantzitsuena dutenak honakoak izanik: lurzoru mota, lurzoruaren malda, airearen indarra, ibilgailuaren karga eta abiadura. Transmisio sistema, motorretik jasotako biraketaren parea egokituz faktore horiek eragindako baldintza ezberdinetan ibilgailua mugiarazteko gai izan beharko da. Horretarako, hiru funtzio nagusi beteko ditu:  Motorraren biraketa akoplatu eta desakoplatu, enbragearen bidez.  Biraketa parea handitu edo murriztu, abiadura-kaxaren bidez.  Biraketa gurpiletara transmititu, diferentzialaren eta transmisio ardatzen bidez. Autoen kasuan, transmisio sistema motorraren posizioaren (aurrean edo atzean) eta mugimendua jasotzen duten gurpilen araberakoa da. Mugimendua aurreko gurpilek jasotzen badute "aurreko trakzioa" deitzen zaio sistemari eta atzekoek jasotzen badute, berriz, "atzeko trakzioa". Mugimendua lau gurpiletara transmititzekotan "guztizko trakzioa" edo 4x4 izena ematen zaio transmisio sistemari. Hiru sistema horietan funtzionamendu printzipio berak aplikatzen dira, baina eraikuntza ezberdina izango dute. 2.6.1.1. Aurreko trakzioa Potentzia baxu edo ertaineko autoetan erabiltzen da konfigurazio mota hau, non aurreko gurpilak aldi berean eragileak eta gidariak diren. Transmisio ardatzaren beharra ekiditen du transmisioa zuzenean kaxatik gurpiletara eginez, eta abiadura-kaxa eta diferentziala multzo bakarrean batzea ahalbidetzen du, sistema osoaren tamaina murriztuz. Diferentzialaren eta gurpilen arteko loturak gurpilen oszilazioa eta desplazamendua ahalbidetu behar du, horretarako, muturretan "junta homozinetiko" izeneko junta elastikoak dituzten ardatzak erabiltzen dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.4.Irudia. Aurreko trakzioaren eskema. Konfigurazio honen abantailak honako hauek dira:  Pisuaren murrizketa, osagai kopuruaren murrizketa dela-eta  Motorra zeharka muntatzeko aukera,autoaren luzera murriztuz eta barruko espazio handituz.  Egoera kritikoetan gidatzeko erraztasun handiagoa aurkezten du,  Egonkortasun handiagoa, eta ondorioz, segurtasun handiagoa.  Erregai kontsumo txikiagoa Aurreko arrazoi guzti horiek direla-eta, aurreko trakzioa irtenbiderik egokiena izango da SEAT Leon autoarentzako. Bestalde, aurreko trakzioaren desabantailarik garrantzitsuenak, geldiunetiko azelerazio murriztuagoa eta biraketa pareen transmisio handiagoa dira. Azken honen ondorioz, transmisioaren elementu ezberdinek karga handiagoak jasan beharko dituzte. Era berean, potentzia handiekin zoruarekiko egonkortasuna galtzen du. 2.6.1.2. Atzeko trakzioa eta motorra aurrean Transmisioaren konfigurazio hau potentzia handiko motorrak dituzten auto eta kamioietan aurkitzen da eta "propultsio" izenez ezagutzen da. Kasu honetan, abiadura-kaxa motorrarekin aurrean eta diferentziala atzeko ardatzean daude eta bien arteko lotura deformazioen eragina murrizteko junta elastikoak dituen transmisio ardatz baten bidez egiten da. Kasu honetan, diferentzialaren eta gurpilen arteko lotura palier izeneko ardatzen bidez egiten da eta motorra luzetara muntaturik doa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.5. Irudia. Atzeko trakzioaren eskema. Sistema honen abantailak kargen banaketa orekatuagoa (aurreko eta atzeko ardatzen artean) eta horren ondoriozko egonkortasun handiagoa eta pausagunetik azelerazio handiagoa lortzen duela dira. Izan ere, pisua atzeko gurpiletara transmititzen denez hauek gutxiago irristatuko dute. Azken honengatik ere, bihurguneetan aurreko trakzioarekin baino abiadura handiagoa lortzen da. Desabantailei dagokienez, fabrikazio kostu altuagoa (osagai kopuru altuagoa duelako) eta norabidea kontrolatzeko zailtasun handiagoa dira garrantzitsuenak. Era berean, sistemak motorra luzetara muntatzea behartzen du eta horrek autoaren barruko espazioa murriztea. 2.6.1.3. Atzeko trakzioa eta motorra atzean Motorraren posizioa luzetarakoa edo zeharkakoa izan daiteke eta kate zinematikoa aurreko trakzioak duenaren berdina da. Ez da ohikoa egungo autoetan, arazoak sortzen dituelako motorraren hozketan. 2.6. Irudia. Atzeko trakzioaren eta motorra atzean. 2.6.1.4. Propultsio bikoitza Sistema hau aurrekoaren antzekoa da bi ardatzetara bidaltzen duelako mugimendua, baina kasu honetan biak atzeko aldean daude kokaturik. Bere erabilera, karga-ahalmen handiko kamioietan ematen da, non atzeko gurpilek karga handia jasan behar izaten duten. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Sistema atzeko bi ardatz kokatzean datza, modu horretan bi multzo koniko jartzea eta karga banatzea ahalbidetzen da. 2.7. Irudia. Propultsio bikoitzaren eskema. 2.6.1.5. Guztizko trakzioa edo 4x4 Gurpil guztietarako trakzioa daukaten autoetan biraketa parea gurpil guztien artean banatzen da. Konfigurazio mota honek elementu gehiago behar ditu, honakoa da bere transmisio katea: enbragea, birbidaltze-kaxa, erdiko, atzeko eta aurreko diferentzialak eta palierrak. 2.8. Irudia. Guztizko trakzioaren eskema. Guztizko trakzioa potentzia transmititzeko sistemarik eraginkorrena da, baina aldi beran kostu altuenekoa eta pisu handienekoa ere bada. Baldintza okerretan (euria, elurra, lokatza…) potentzia galera gutxirekin transmititzeko ahalmena du; aurrekoak baino askoz sistema seguruagoa da orokorrean. Bere desabantailarik nagusienak pisuaren handitzea, konplexutasun teknikoa dira eta honen ondoriozko diseinu garestia dira. Erabilerari dagokionez, karga-ahalmen handiko eta lur orotako ibilgailuentzako egokia da, ibilgailu mota horiek gidatze baldintza okerragoak gainditu behar dituzte-eta. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.6.2. ENBRAGEA Enbragea, abiadura angeluar ezberdina daukaten bi arrabolen abiadura berdindu eta elkar konektatzea ahalbidetzen duen mekanismoa da. Enbragatze prozesuan irristadura ematen da konektatutako bi elementuek abiadura ezberdinetan biratzen ari direlako, baina aldi berean energiaren disipazioa eragiten da, eta ondorioz, tenperatura igo egiten da. Mekanismo honen funtzionamendua, lau aldagai hauen araberakoa da nagusiki:  Akzionamendu indarra  Transmititutako biraketa parea  Energia galera  Tenperatura igoera Automobilaren kasuan, gailu honek gidariaren nahierara motorraren mugimendua eta indarra gurpiletara transmititzea du helburu. Hortaz, enbragea momentu eragilearen transmisorea da. Bere posizioa motorraren eta abiadura kaxaren artean dago, konkretuki, motorraren birabarkiaren eta abiadura-kaxaren sarrera ardatzaren artean. 2.9. Irudia. Transmisioaren eskema. Enbragearen mekanismoa ibilgailu automobiletan beharrezkoa da, abiarazteko unean motorraren parea progresiboki marruskaduraren bidez transmititzeko gurpiletara. Horrez gain, abiadura aldagailu mekanikoa duten ibilgailuen kasuan, martxa aldatu edo motorra itzali gabe ibilgailua gelditu nahi den bakoitzean motorraren mugimendua gurpilen mugimendutik banatzeko funtzioa betetzen du. Modu horretan, enbrageari esker martxa aldaketa momentu eragilerik gabe, eta ondorioz, era leunean egitea lortzen da. Enbragearen lan fasea mugimenduren transmititze posizioan ematen da; egoera horretan automobila enbragatuta dagoela esaten da. Kontrako kasuan, berriz, motorra abiadura kaxaren ardatz primariotik deskonektatuta dago eta ondorioz ez da mugimendurik transmititzen gurpiletara; kasu horretan desenbragatuta dagoela esaten da. Mugimendua transmititzeko moduaren arabera, gaur egun honako lau enbrage mota hauek bereizten dira:  Frikziozko enbrageak  Enbrage hidraulikoak Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a  Enbrage elektromagnetikoak  Enbrage mixtoak Kasu honetan kaxa manuala denez, diseinatuko den enbragea frikzio motakoa izango da. Izan ere, hidraulikoak zein mixtoak abiadura-kaxa automatikoetan erabiltzen dira eta elektromagnetikoak, berriz, oso kostu altukoak dira eta soilik aplikazio konkretuetarako erabiltzen dira. 2.6.2.1.1. Osagaiak nagusiak Frikziozko enbrageak honako elementu nagusi hauez daude osaturik. Enbragearen diskoa Elementu hau altzairuzko disko batez dago osaturik. Honek, ebaketa erradialak ditu kanpoaldetik eta malgukiak erdialdetik kontaktu inertziaren eragina murriztu eta enbragearen funtzionamendu leunagoa lortzeko. Era berean, malgukien helburua diskoaren kanpoaldeko zatiaren (forruak dituena) eta barnealdekoaren (ardatzari loturikoa) arteko lotura mantentzea da. Barneko diskoak zulo artekatu bat dauka zentroan, abiadura-kaxaren sarrera ardatzera akoplatzeko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.10. Irudia. Enbragearen diskoa. Diskoaren kanpo erradioan, frikzio forruak daude errematxaturik. Elementu hauek, marruskadura bidez momentua transmititzeko funtzioa betetzen dute, eta horregatik, enbragearen atal garrantzitsuenetakoa dira. Transmisio hori errazteko, kanpo gainazal zimurtsua daukate eta funtzionamendu baldintza gogorrak jasateko gai diren materialez eginda daude. Frikzio materialaren frikzio koefizientea eta presio onargarri maximoa zenbat eta handiagoak izan, orduan eta handiagoa izango da garatu dezakeen marruskadura momentua. Bestalde, iraupen eta funtzionamendu egokia izan dezan, material horien oinarrizko ezaugarriak honako hauek dira:  Tenperatura altuak jasateko gaitasuna  Bero eroankortasun eta kanporatze altua  Higadurarekiko erresistentzia altua  Erresilientzia altua Forruak material organikoekin daude fabrikaturik; beira-zuntzezko, kobrezko eta letoizko hariak erretxina kautxu eta material betegarriekin nahasten dira. Forru organiko hauek 400ºCrainoko tenperaturak jasan ditzakete. Presio platera Enbragearen osagai hau frikzio diskoa eta karkasaren artean doa kokaturik eta bere funtzioa frikzio diskoa presionatuz inertzia bolantearekin kontaktuan jartzea da, enbragearen eta motorraren arteko akoplamendua lortzeko. Presio plateraren akzionamendua malgukien bidez edo diafragma bidez egin daiteke, enbrage motaren arabera. 2.12. Irudia. Desenbragatze zorroa. Inertzia bolantea Enbragearen osagai hau alde batetik motorrari lotzen zaio inguruan duen koroa horzdunaren bidez, eta bestetik, diskoarekin kontaktua egiten du. Horregatik, enbragearen funtzionamendua egokia izan dadin kontaktu gainazal hori erabat lau egon beharko da. 2.6.2.1.2. Muntaketa eta funtzionamendua Enbragearen diskoa motorraren bolantearen eta presio plateraren artean dago kokaturik eta abiadura-kaxaren ardatz primarioan finkatzen da ildaskatuaren bidez. Bestalde, presio platera bolantera finkatzen da karkasaren bidez. Modu horretan, malgukiek edo diafragmak eragindako presioa dela-eta, diskoa bolantearekin kontaktuan mantentzen da eta momentua ardatz primariora transmititzen da. Gidariak enbragearen pedala zapaltzean, desenbragatzean, diafragmaren kontrako indarra eragin eta presio platerak diskoa presionatzeari uzten dio. Posizio honetan, enbrageak hutsean bira egiten du mugimendurik transmititu gabe. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.14. Irudia. Enbragearen diafragmaren mugimendua. Pedala zapaltzeari uztean, berriz, enbragatzea egiten da. Kasu honetan, bultzatze zorroa eskuinerantz mugitu eta diafragmaren kontra indarrik aplikatzen ez denez, honek presio platera bultzatu eta diskoa bolantearekin kontaktuan jarriko du. Enbragatze prozesu hau ezin da modu arin eta zakarrean egin, batez ere autoa geldirik dagoenean eta biraketa abiaduren ezberdintasuna handia denean. 2.6.2.1.3. Frikziozko enbrage motak Enbragearen akzionamendurako erabilitako mekanismoaren arabera, hainbat frikziozko enbrage mota bereizten dira. Guztien funtzionamendua eta muntaketa antzekoa da, soilik akzionatze elementuak aldatzen dira. Malgukizko enbragea Enbrage mota honetan, presio plateraren gaineko indarra malgukien bidez burutzen da. Malguki hauek plateraren periferian banaturik daude, presioaren balioa gainazal osoan konstantea izan dadin. Diafragmazko enbragea Kasu honetan, plateraren gaineko indarra diafragma deritzon eta malgukien antzeko portaera duen altzairuzko elementu elastikoak eragiten du. Diafragmak forma konikoa du eta zentroan karkasari eusteko balio duten ebaketa erradialak ditu. Enbrage automatikoa Enbrage mota honetan enbragatze prozesua mekanismoak automatikoki egiten du, gidariak ez du pedalik zapaldu behar. Hori lortzeko, motorraren biraketaren indar zentrifugoa aprobetxatzen da. Gidariak azeleratu eta motorraren biraketa abiadura handitzean, bolanteari lotutako kontrapisuen biraketa abiadura ere handitu egiten da. Indar zentrifugoaren ondorioz, Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a kontrapisuak kanporantz mugitu eta haiei lotuta dauden malgukiak presionatzen dituzte, presio platera diskoaren kontra bultzatuz eta enbragatzea lortuz. Disko anitzeko enbragea Potentzia eta pare handiko ibilgailuetan, disko bakarreko enbragearen dimentsioak handiagoak izango dira. Baina diseinu baldintzak direla eta, erabili daitekeen diskoaren tamaina maximoa pare hori transmititzeko gai ez denean, kontaktu gainazal (disko) kopurua handitu egiten da. Modu horretan, dimentsioak murriztea lortzen da. Mota honetako enbragerik erabiliena bi diskoz osaturikoa da. Honek diskoen artean kokaturiko beste plater gehigarri bat du, eta bere funtzionamendu disko bakarrekoaren oso antzekoa da. Presioa modu berean transmititzen da malgukiak edo diafragma erabiliz, baina plateren desplazamendu axiala handiagoa da. Akzionamendu elektromagnetikoko enbragea Enbrage mota honek, malguki edo diafragma bidezko presio mekanismoa elektroiman baten akzioagatik ordezkatzen du. Frikziozko kono bidezko enbragea Kono bidezko enbrageen kasuan ez da diskorik erabiltzen. Forma konikodun bi piezaz daude osaturik eta akzionamendu indarraren bidez bien gainazal konikoak akoplatu egiten dira marruskaduraren bidez abiadurak berdindu arte. Mota honetako enbrageak eskuzko abiadurakaxen sinkronizatzaileetan erabiltzen dira, martxa aldaketa era leunean burutzeko. 2.6.2.1.4. Aginte sistema motak Aginte sistema, gidariak pedalean egindako indarra desenbragatze zorrora heltzeaz arduratzen da. Indarraren transmisioa egiteko moduaren arabera, hiru aginte sistema bereizten dira:  Artikulazio mekaniko bidezko agintea  Sistema hidrauliko bidezko agintea  Sistema pneumatiko bidezko agintea Mekanikoa auto txikietarako erabiltzen da eta kable edo hagaxka bidezko sistema artikulatu bat erabiltzen du transmisiorako. Presio handiagoko enbrageen kasuan, berriz, pedalean egin beharreko indarra murrizteko eta akzionamendu leunagoa lortzeko asmoz, sistema hidraulikoa erabiltzen da. Sistema pneumatikoari dagokionez, hiruretatik gutxien erabiltzen dena da. 2.6.2.2. Enbrage hidraulikoa Enbrage hidraulikoak motorraren eta abiadura-kaxaren arteko akoplamendu automatikoa egiten du. Enbragearen akoplamendua motorrak biraketa abiadura handitzen duen heinean egiten da. Enbrage mota hau, ezin da eskuzko abiadura-kaxetan erabili, gidariak nahierara desakoplatu ezin duenez, martxa aldaketa ezin delako egin. Horregatik, abiadurakaxa automatikoetan erabiltzen da, kasu horretan desakoplatzea ez delako beharrezkoa abiaduraz aldatzeko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Mugimendua eta biraketa parea transmititzeko, ponpa eta turbinaren arteko fluido baten zirkulazioak eragindako indarraz baliatzen da enbrage mota hau. Ponpa inertzia bolanteari loturik dago eta turbina abiadura-kaxari, eta bi elementu hauek batera, barrutik olioz beteriko multzo itxi bat osatzen dute. Inertzia bolanteak bira egitean, honek ponpa birarazi eta olioa turbinaren paleten kontra bultzatzen du. Ponparen biraketa abiadura handitzen den heinean, turbinaren paletak biratzen hasi eta honek biraketa transmitituko du autoaren gurpiletara hau mugiaraziz. 2.15. Irudia. Enbrage hidraulikoaren eskema. Enbrage mota honen desabantaila nagusia, ohiko engranaje paralelodun abiadurakaxetarako balio ez duela da. Izan ere, motorra erralenti egoeran dagoenean turbinaren palek indarra jasaten dute eta horrek abiadura aldaketa egitea ukatzen du. Hori dela-eta, enbrage mota hau abiadura-kaxa automatikoetan erabiltzen da. 2.6.2.3. Enbrage elektromagnetikoa Enbrage mota hau elektromagnetismoaren printzipioetan dago oinarriturik; konkretuki, olio eta burdin hautsez osaturiko nahaste batek magnetismoaren ondorioz duen portaeran. Nahaste hori solido bihurtzen da egoera horretan. Inertzi bolanteak haril bat darama barnean eta korronte elektriko handi batek zeharkatzen duenean, eremu magnetiko bat sortu eta bolantearen barruan dagoen nahastea solidotu egiten du. Modu horretan, korrontea aplikatuz enbragatzea lortzen da. Sistema honen bidez asko murrizten da enbragearen mantentzea. Zirkuitu elektrikoaren konprobaketa eta nahastearen aldaketa egitearekin nahikoa da. Gainera, marruskadurarik behar ez duenez, bizitza askoz luzeagoa du. 2.6.2.4. Enbrage mixtoa Enbrage hau bi aginteren bidez kontrolatzen da. Horietako bat automatikoa eta akzionamendu zentrifugoduna, motorraren biraketa abiaduraren araberakoa dena, eta ondorioz, motorra azeleratzea enbragatzen hasten da. Bestea, berriz, akzionamendu Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a elektrikokoa da eta gidariaren nahiaren arabera aktibatzen da, edozein momentutan enbragatzea ahalbidetuz. 2.6.3. ABIADURA-KAXA Abiadura-kaxa transmisio sistemaren kate zinematikoaren baitako bigarren elementua da, enbragearen eta diferentzialaren artean kokatzen dena. Bere helburua motorretik jasotzen duen biraketa kopurua eta biraketaren noranzkoa gidatze baldintzen arabera egokitzea da. Hortaz, bi funtzio nagusi betetzen ditu abiadura-kaxak:  Biraketa kopurua eta ondorioz momentu eragilearen balioa aldatu.  Biraketaren noranzkoa aldatu, autoa atzerantz mugitzea ahalbidetzeko. Motorraren pare eragilea gurpiletara transmititzen da eta autoaren mugimenduaren aurka egiten duten indar erresistenteak gainditzen dituen indar eragilea sortzen du. Motorrak transmititutako potentzia, autoaren hagunetan erresistentzia indarren ondorioz xurgatutakoaren berdina izan behar du. Transmisio sistemak abiadura-kaxarik izango ez balu, motorraren biraketa abiadura zuzenean gurpiletara transmitituko litzateke, eta ondorioz, motorrak garatu beharreko pare eragilea gurpiletan autoaren martxak sorturiko pare eragozlearen berdina izan beharko litzateke. Kasu horretan, gidatze baldintzak direla-eta pare erresistentearen balioa handituko balitz, motorraren potentzia ere handitu beharko litzateke horiek gainditu eta autoaren mugimendua ahalbidetzeko. Horretarako, potentzia oso altuko motorra erabili beharko litzateke, edozein gidatze baldintzak sorturiko indar erresistentea gaindituko lukeena. Motorrak garatutako potentzia ia konstante (elementuen arteko marruskaduraren ondorioz sorturiko galerak) mantenduz indar erresistenteen konbinazio ezberdinak gainditzeko beharrezkoa den parea lortzeko, autoetan abiadura-kaxa erabiltzen da. Honek engranajeen bitartez, motorretik jasotako parea biderkatu egiten du biraketa abiadura murriztuz. Abiadura-kaxa mota ezberdinei dagokienez, sailkatzeko modu ezberdinak aurki daitezke. Baina horien artean erabiliena, mekanismoaren akzionamendu motaren arabera sailkatzen dituena da. Sailkapen horretan, hiru abiadura-kaxa mota bereizten dira:  Eskuzko abiadura-kaxa edo mekanikoa  Abiadura-kaxa automatikoa  Abiadura-kaxa semiautomatikoa 2.6.3.1. Abiadura-kaxa manuala Mota honetako kutxetan ezin da martxa aldaketa burutu gidariaren esku hartzerik gabe eta aldaketa hori egiteko behar den abiadura automatikoetan baino laburragoa da. Bere funtzionamendu errazagatik, seriean ekoiztutako kotxeetarako erabiliena den kaxa da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Mekanismo honen osagairik garrantzitsuenetarikoak honako hauek dira: 2.6.3.1.1. Ardatzak Hiru ardatz mota ezberdin bereizten dira eta kaxa motaren arabera horietako 2 edo 3 erabil daitezke. Ardatz guztiak, enbragearen eta kaxaren karkasetan errodamenduen bidez eusten dira. Ardatz primarioa Ardatz honek alde batean enbragearen diskoa ildaskatu baten bidez dauka loturik eta beste aldean pinoi eragileak doaz muntaturik. Hortaz, diskoaren mugimendua jaso eta engranajeen bidez loturik duen ondoko ardatzera transmititzen du. Kaxa motaren arabera, ardatz honetan muntaturik doan engranaje kopurua aldatu egiten da. Bere biraketa abiadura konstantea da, enbragetik jasotzen duena. Bitarteko ardatza Ardatz hau hiru ardatz dituzten abiadura-kaxetan erabiltzen da soilik. Alde batean, ardatz primarioak duen pinoiarekin etengabe kontaktuan (horregatik "Hartze konstanteko ardatz" deitzen zaio) dagoen gurpila du, eta bestean, aukeratutako martxaren arabera sekundarioko gurpil ezberdinekin lotzen diren pinoiak ditu. Motorraren aurkako noranzkoan biratzen duenez beti, "kontrako ardatz" ere esaten zaio. Bestalde, bere biraketa abiadura konstantea eta primariokoaren berdina da. Ardatz sekundarioa Ardatz honek, kaxa motaren arabera aurreko bi ardatzetako baten mugimendua jasotzen duten engranaje gidatuak ditu muntaturik eta engranatutako martxaren arabera, biraketa abiadura ezberdina du. Kontrako aldean, berriz, transmisio sistemaren hurrengo elementuarekin lotzen da (diferentziala edo transmisio ardatza, transmisio sistema motaren arabera). Atzeranzko martxaren ardatza Honek, bitarteko ardatzaren edo ardatz sekundarioaren (abiadura-kaxaren arabera) noranzkoa alderantzikatzen duen engranajea du muntaturik. Horri esker, engranaje hori kontaktuan jartzean autoa atzerantz mugitzea lortzen da. Normalean ardatz hau 2.6.3.1.2. Engranajeak Bete beharreko funtzioaren arabera, abiadura-kaxak engranaje mota ezberdinak erabiltzen ditu. Hortz zuzeneko engranajeak Forma honetako horzdun engranajeak atzeranzko martxa osatzen duten gurpiletan erabiltzen dira. Izan ere, martxa honek askoz erabilera txikiagoa du eta engranajeen kostua murriztuagoa da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Hortz helikoidaleko engranajeak Engranaje mota hau martxa bakoitzaren engranaje bikote guztietan erabiltzen da, atzeranzko martxan izan ezik. Haiei esker, kontaktu erlazioa eta engranatze luzera handitzea lortzen da, eta ondorioz, karga transmititzeko ahalmen handiagoa, indarren transmisio leunagoa eta funtzionamendu zarata murriztuagoa izango du abiadura-kaxak. 2.6.3.1.3. Sinkronizatzaileak Eskuzko abiadura-kaxetan martxa ezberdinen engranatzea sinkronizatzaile izeneko mekanismoen bidez egiten da. Hauek, ardatzen abiadura eta gainean muntatuta dituzten gurpil askeen abiadura berdintzen dituzte. Modu horretan, gidariak palankaren bidez aukeratutako martxaren gurpil erlazioa konektatzea ahalbidetzen dute, zarata eta engranajeen hortzen kaltetze minimoarekin. Martxa bakoitzari dagokion engranaje bikote bakoitzean engranajeen hortzak etengabe kontaktuan daude eta bietako bat ardatzera finko loturik dago eta bestea, mugikorra, ardatzaren gainean aske biratzen du errodamenduen bidez. Sinkronizatzailearen funtzioa engranaje mugikorra ardatzera zurrunki lotzea da, eta horretarako, lau atal nagusiz dago osaturik: selektorea (1), kubo sinkronizatzailea (2), eraztun sinkronizatzailea (3) , eta urkila. 2.16. Irudia. Sinkronizatzailearen eskema. Kubo sinkronizatzailea ardatzari finko lotuta mantentzen da barne artekatu baten bidez, eta beraz, sinkronizatzailearen elementu guztiek ardatzarekin batera biratzen dute. Gidariak aldaketarako palankarekin martxa bat aukeratzean, selektorearen (1) gainean muntaturiko urkilak selektorea desplazatu eta zulo konikoa duen eraztun sinkronizatzailea gurpilaren gainazal konikorantz bultzatzen du. Gainazal konikoak kontaktuan jartzean, eraztunaren biraketa gurpilari transmititzen zaio marruskadura bidez, frikziozko enbrage koniko bat osatuz. Abiadurak berdintzean, selektoreak duen barne artekatua eraztunak eta gurpilak duten kanpo artekatuarekin akoplatu eta gurpilaren eta ardatzaren arteko lotura finkoa izatea lortzen da. Aurretik aipatu den bezala, martxa aukeraketa burutzeko sinkronizatzaileen mugimendua hauek gainean dituzten urkilen desplazamendu axialaren bidez egiten da. Urkila hauek hagatxo multzo baten bidez lotzen zaizkio martxa aldaketarako palankari, horren bidez, gidariak palanka mugituz martxa aukeratzea ahalbidetzen da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.17. Irudia. Martxen akzionamenduaren eskema. Sinkronizatzaileak edozein ardatzetan muntatu daitezke, horregatik, kaxaren tamaina murriztea lortzeko kokapen konbinaziorik eraginkorrena bilatu ohi da. Sinkronizatzaile mota ezberdinak aurki daitezke, horien artean erabilienak: sinkronizazio kono eta esferadunak, sinkronizazio kono eta itxieradunak eta eraztun elastikodunak dira. 2.6.3.1.3. Eskuzko abiadura-kaxa motak Transmisio mota edozein izanik, eskuzko bi abiadura-kaxa mota bereizten dira: Bi ardatzeko abiadura-kaxa Engranaje-kaxa mota honen erabilera nagusiki aurreko trakziodun autoetara mugatzen da eta bere ezaugarri nagusia soilik bi ardatzez osatuta dagoela da, ardatz primarioa eta sekundarioa. 2.18. Irudia. Biraketaren transmisioa engranajeetan. Goiko irudian ikus daitekeen bezala, ardatz primarioak motorraren biraketa jasotzen du enbragearen bitartez eta ardatz sekundariora transmititzen du zuzenean. Engranaje bikote guztiak kontaktuan daude uneoro eta aukeratutako martxaren arabera, sinkronizatzailea geziak adierazitako aldera mugitu eta martxa horretako gurpil askea dagokion ardatzera finkatuko du, gurpilaren mugimendua ardatz sekundariora heltzea bermatuz. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Sinkronizatzaileak ardatz primarioan zein sekundarioan kokatu daitezke. Kasu gehienetan, muntaketa baldintzak kontuan hartuz abiadura-kaxaren tamaina ahalik eta txikiena lortzen duen konfigurazioa aukeratzen da. Goiko irudiko abiadura-kaxaren kasuan, 1. eta 2 martxetako sinkronizatzailea ardatz sekundarioan dago eta 3., 4. eta 5. martxetakoak, berriz, ardatz primarioan. Gidariak atzeranzko martxa aukeratzerakoan, berriz, bi ardatz nagusien atzean dagoen atzeranzko martxaren ardatza mugiarazi eta ordura arte kontaktuan ez zeuden engranajeak atzeko ardatz horretan dagoen pinoiaren bidez kontaktuan jartzen dira. Modu horretan, hiru engranajeen bidez ardatz sekundarioak kontrako noranzkoan biratzea lortzen da. Atzeranzko martxaren beste berezitasun bat, askotan bere sekundarioko gurpila 1. eta 2. martxen sinkronizatzailearen gainean muntatzen dela da. Horri esker, kaxaren luzera murriztea lortzen da. Mugimenduaren irteerari dagokionez, ardatz sekundarioak irteeran daukan pinoiaren bidez mekanismo diferentzialaren parte den koroa mugiarazten da, eta honek aldi berean, mugimendua gurpiletaraino transmititzen du. Bi atalen hurbiltasuna dela-eta, mota honetako kaxetan diferentzialak eta abiadura-kaxak multzo bakar bat osatzen dute, ondorengo irudian ikus daitekeen bezala. 2.19. Irudia. Bi ardatzeko abiadura-kaxa. Daukaten konfigurazioa dela-eta, bi ardatzeko abiadura-kaxetan mugimendua engranaje bikote bakarraren bidez transmititzen zaio diferentzialari. Ondorioz, kaxa hauen osagai diren engranajeek jasan beharreko kargak hiru ardatz dituzten kaxetakoek jasan beharrekoak baino Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a handiagoak dira, azken hauek bi engranaje bikoteren bidez transmititzen dutelako biraketa. Horrek, ardatz hauen pinoietarako kalitate handiagoko materiala erabili behar izatea eragiten du. Zenbait kasutan, karga baldintzek onartzen badute, ardatzari ia osorik zeharkatzen duen zuloa egiten zaio mekanismoaren pisua murrizteko. Hiru ardatzeko abiadura-kaxa Kaxa hauetan ere, parea motorraren birabarkitik ardatz primariora transmititzen da enbragearen bidez. Baina kasu honetan, ardatz sekundarioa primarioarekiko ardazkidea da eta parearen transmisioa eta biderketa bien artean dagoen bitarteko ardatzaren bidez egiten da. Martxa bakoitzari dagozkien engranaje bikoteak bitarteko ardatzaren eta ardatz sekundarioaren artean banatzen dira. Jarraian ageri den irudian ikus daiteke deskribatutako ardatzen kokapena. 2.20. Irudia. Hiru ardatzeko abiadura-kaxaren eskema. Ardatzen egiturari dagokionez, aurreko abiadura-kaxa motarekin alderatuta ezberdina da. Primarioak pinoi bakarra du, bitarteko ardatzaren muturreko engranajearekin kontaktuan dagoena. Hauen arteko kontaktua etengabe ematen da eta horregatik "Hartze konstanteko abiadura-kaxa" deitzen zaio batzuetan. Mugimendua bitarteko ardatzetik ardatz sekundariora transmititzeko, ardatz horretako gurpil askeak sinkronizatzaileen bidez sekundariora finko lotu behar dira. Izan ere, engranaje bikoteak beti daude kontaktuan. Sinkronizatzaile hauek ardatz sekundarioan kokatu ohi dira. Abiadura-kaxaren konfigurazio mota honen berezitasun bat, martxa zuzena deritzona da. Martxa hau 4. martxa izaten da eta bere engranatzea ardatz primario eta sekundarioaren arteko zuzeneko akoplamendu axialaren bitartez lortzen da, biraketaren transmisioan bitarteko ardatzaren parte hartzea ekidinez. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.21. Irudia. Martxa zuzena. Atzeranzko martxari dagokionez, indarraren transmisioa bi ardatzeko kaxetan bezala egiten da. Baina kasu honetan, atzeranzko martxaren ardatza bitarteko ardatzaren eta ardatz sekundarioaren artean kokatzen da. Engranaje-kaxa mota honen abantaila nagusia, biraketa parea hiru ardatzen bidez transmititzearen ondorioz, pinoiek jasan beharreko esfortzuak txikiagoak direla, eta beraz, hauen diseinua kalitate ertaineko materialekin egin daitekeela da. Ohikoena, luzetara muntatzea da, baina badira zeharka muntatzen diren hiru ardatzeko zenbait abiadura-kaxa. 2.22. Irudia. Hiru ardatzeko abiadura-kaxa. 2.6.3.2. Abiadura-kaxa automatikoa Abiadura-kaxa hau duten autoetan, berriz, sistema bera martxak aukeratzeko gai da eta gidariak ez du martxa aldaketan parte hartu behar ia inoiz, soilik pausagunetik abiatzean edo atzeranzko mugimendua egin behar denean. Biraketa parearen egokitzapena autoaren abiaduraren zein motorraren biraketa abiaduraren arabera egiten da, eta beraz, azeleraziorako pedala zapaltzea nahikoa da martxa aldatzeko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Sistema honi esker, motorraren erabilera efizienteagoa eta martxa aldaketa leunagoa lortzeaz gain, gidariari dituen zereginetako bat aurrezten zaio, segurtasuna handituz. Bestalde, sistemak zenbait desabantaila ditu, horien artean garrantzitsuenak bere kostu altua eskuzkoekin konparatuz eta ikuskapen konplexuagoa dira, osagai kopuru handiagoa duelako. Abiadura-kaxa automatikoak osatzen dituzten elementu nagusiak honako hauek dira:  Enbrage hidraulikoa, automatikoki irteerako parea egokitzen duena  Engranaje epizikloidaleko trena, martxa bakoitzaren erlazioak zehazten dituena  Aginte mekanismoa, automatikoki engranajeen erlazio egokia aukeratzen duena Azken osagaia den aginte sistema mekanikoa, hidraulikoa, elektronikoa edo hiruren konbinazio bat izan daiteke. Hala ere, aldaera asko bereizten dira abiadura-kaxa automatikoen artean eta bakoitzak bere osagai espezifikoak ditu. Jarraian, gaur egun erabilienak diren abiadura-kaxen funtzionamendua azalduko da. 2.6.3.2.1. Pare bihurtzailedun abiadura-kaxa Abiadura-kaxa hau enbrage hidrauliko edo pare bihurtzaile batez eta engranaje-tren epizikloidalez dago osaturik. Engranaje-tren hauek hiru gurpil motaz daude osaturik (planetarioak, sateliteak eta koroa) eta engranaje-trenaren osagai ezberdinak mugituz edo geldituz erredukzio ezberdinak lortu daitezke. Gainera, tren bat baino gehiago konbinatuz, automatikoki sartzen diren abiadurak lor daitezke. 2.23. Irudia. Pare bihurtzailedun abiadura-kaxaren eskema. Goian ageri den ebaketaren irudian, abiadura-kaxa mota honen atal ezberdinak ikus daitezke. Kaxa horrek hiru engranaje-tren epizikloidal eta bi enbrage ditu martxen hautaketarako. Disko anitzeko enbrage horiek olioaren presio hidraulikoaren bidez akzionatzen dira eta engranaje-trenen elementu ezberdinak gelditu edo mugiarazi egiten dituzte. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Abiadura-kaxa automatiko gehienek, pare bihurtzailearen irristadura ekiditeko, honen blokeorako enbrage bat izaten dute pare bihurtzailearen aurretik. Honi esker, energia galera txikiagoa lortzen da, erregai kontsumoa murriztuz. Engranaje-kaxa honen abantaila nagusia martxa aldaketa era leunean egiten dela eta abiadura baxuan era konstantean ibili daitekeela da. Gainera, fidagarria eta erresistentzia handikoa da, potentzia handiko motorretarako egokia. Desabantailen artean, abiadura-kaxaren konplexutasunak eragindako pisu handia eta kostu altua nabarmentzen dira. 2.24. Irudia. Pare bihurtzailedun abiadura-kaxa. 2.6.3.2.2. Etengabeko transmisio aldakorra (CVT, Continuous Variable Transmission) Abiadura-kaxa hau motorraren biraketa eta gurpilena konektatzen duten polea konikoetan sortzen den biraketa diferentzian oinarritzen da. Mugimenduaren transmisioa engranajeen bidez egin ordez, forma konikoa duten eta uhal edo kate baten bidez loturik dauden bi polea bikoitzen bidez egiten da. Modu horretan, bien arteko distantzia aldatuz poleen diametroa aldatzen den heinean, transmisio erlazioa era jarraian handitu egiten da. Indarra transmititu eta jasotzen duten poleak kontrako noranzkoan funtzionatzen dute. Beraz, erlaziorik laburrena polea eragileak oso bananduta eta polea gidatuak oso hurbil daudenean lortuko da. Kokapen horretan, uhalak biraketa erradio txikia izango du indarra transmititzen duen eremuan eta erradio handia indarra jasotzen duenean. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.25. Irudia. CVT abiadura-kaxa. Sistema honen abantailei dagokienez, martxen arteko aldaketa erabateko leuntasunarekin egiten dela da, aipatu den bezala, erlazioa modu jarraian aldatuz doalako. Hala ere, sistemak desabantailak ere baditu. Haien artean erantzun abiadura motela eta potentzia handiko autoetan duten ekoizpen eta mantentze garestia dira nagusiak. 2.6.3.2.3. Enbrage bikoitzeko abiadura-kaxa (DSG, Direct Shift Gearbox) Sistema hau, akzionamendu automatikoko abiadura-kaxa mekanikoa da, zeharka muntatzen dena eta bere ezaugarri nagusia martxen engranatzea martxa aukeratu aurretik burutzen duela da. Abiadura-kaxa honetan ohikoa den enbrage bakarraren ordez, oliotan bustitako bi erabiltzen dira. Bietako bat martxa bakoitietara dago bideratuta, eta bestea, aurrekoarekiko ardazkidea dena, martxa bikoitietarako erabiltzen da. Lehenengo martxa engranatzeko, gidariak soilik palanka mugitu eta sistemaren atal elektronikoak dagokion enbragea aukeratuko du. Sistemaren berezitasuna, 1. martxa engranatuta dagoenean bigarren enbragea aurreakoplatuta dagoela da, eta ondorioz, bigarren martxa ardatzetan akoplatuta dago, baina ez du indarrik transmititzen martxa bakoitietako enbragea dagoelako lanean. Gidariak bigarren martxara aldatzea erabakitzean, sistemak beste enbragea akoplatu eta ia hautemanezina den aldaketa egiten da. Egoera horretan, martxa bikoitietako enbragea lanean ari den bitartean, besteak 3. martxa aurreakoplatuta mantentzen du. Sistema honek abiadura-kaxa manual baten eta automatiko baten abantailak uztartzen ditu eta abiadura aldaketaren azkartasunaz eta bere funtzionamendu eraginkorra dela-eta lortzen duen kontsumo murriztua dira horien artean garrantzitsuenak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.6.4. MUGIMENDUAREN TRANSMISIOA Abiadura-kaxaren irteeratik gurpiletarainoko mugimenduaren transmisioa egiteko transmisio sistema mota ezberdinek, juntak eta ardatzak tartekatzen dituzte. Sistema horien elementuak tortsiozko esfortzuen eraginpean daude ia beti, hori dela-eta, deformaziorik ez jasateko eta abiadura-kaxatik jasotako biraketa parea gurpiletara transmititzeko modu egokian diseinatu behar dira. Motorra eta abiadura-kaxa autoaren bastidorera finko loturik daude eta gurpilak suspentsio sistema elastiko batean muntaturik daude, eta ondorioz, zoruaren irregulartasunak eragindako etengabeko desplazamenduak jasaten dituzte. Beraz, abiadura-kaxaren eta gurpilen arteko loturak ezin du finkoa izan, aipaturiko deformazio horietara egokitzeko gai izan behar da bi hauen arte mugimendu erlatiboa ahalbidetuz. Hori lortzeko honako elementu ezberdin hauek erabiltzen dira abiadura-kaxatik gurpiletaraino doan transmisio sisteman:  Transmisio ardatza: Elementu honek etengabeko bihurdura esfortzuen eragina jasaten du, materialaren elastikotasunaren bidez arintzen dena. Horregatik, deformatu gabe biraketa maximoa jasan dezan diseinatuta dago. Altzairu elastikozko hodiz ekoizten da, luzetarako sekzioan lodiera handiagoa duena; eta esfortzuen kontzentrazioa edozein puntutan ekiditeko modu orekatuan dago diseinaturik. Bihurdura esfortzuaz gain, transmisio ardatza oszilazioko beste baten eraginpean dago bere biraketa zentro finkoan. Mugimendu honen ondorioz, lotura puntuen luzerak etengabe aldatzen dira, eta horrek transmisio ardatzaren mugimendu axiala eragiten du.  Kardan giltzadura: Mota honetako junta gaur egungo erabiliena da, biraketa momentu handia transmititu eta 15º-rainoko desplazamendu angeluarrak baimentzen dituelako, zenbait egitura berezitan 25º-tara helduz. Desabantaila nagusia, ardatzek lerrokatuta egon gabe biratzean abiadura angeluarraren aldaketak jasaten dituela da, nekearen eragina handitzen duten Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a esfortzuak sortuz.Hala ere, 180º inguruko angeluetarako, abiadura ia uniformea da bi ardatzetan.  Giltzadura elastikoa: Junta mota honek 3º et 5º arteko desbiderapen angeluak baimentzen ditu eta bat edo bi disko elastikoz dago osaturik (gomadun telazkoak). Bere kokapena, zubiaren bridaren edo abiadura-kaxaren eta transmisio bridaren artean dago.  Palierrak: Transmisio ardatz zurrun hauek mugimendua diferentzialetik gurpiletara igortzen dute eta atzeko zubi flotagarrietara egokituta daude. Beroan estanpatutako eta mekanizatutako altzairuzko ardatz forjatuen bidez eraikitzen dira eta ondoren tenplaketa eta zementazio tratamenduak aplikatzen zaizkie gogortasuna eta erresistentzia handitzeko. Alde batean, diferentzialaren planetarioari lotzen zaio artekatu baten bidez, eta bestean, gurpilaren kuboari zirkulu edo karratu formako buruaren bidez. Ardatz hauen muntaketarako, zubiaren gaineko euste sistema ezberdinak erabiltzen dira: - Muntai semiflotagarria - Muntai hiru laurden flotagarria - Muntai flotagarria Junta eta ardatz mota ezberdinen erabilera motorrak autoan duen kokapenaren (aurrekoa edo atzekoa) eta gurpil eragileen kokapenaren (aurreko trakzioa, atzeko propultsioa edo erabateko trakzioa 4x4) araberakoa da nagusiki, horren arabera mugimendu ezberdina izango dutelako gurpilek. Hortaz, transmisioaren hiru egitura nagusi bereizten dira:  Aurreko trakzioa eta motorra aurrealdean duten edo atzeko trakzioa eta motorra atzealdean duten autoen kasuan, transmisioa abiadura-kaxatik gurpiletara modu zuzenean egiten da. Diferentzialaren eraso pinoia abiadura-kaxaren ardatz sekundarioan dago muntaturik eta multzo diferentzial osoa kaxaren karkasa berean dago sarturik. Modu horretan, atzeko zubia eta transmisio ardatza erabiltzea ekiditen da. 2.27. Irudia. Aurreko trakzioaren transmisio-sistema. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Multzo diferentzialaren eta gurpilen arteko lotura ezin da zurruna izan. Hori lortzeko, palierretan suspentsioaren mugimendu oszilakorra eta gurpilen orientazio mugimendua ahalbidetzen duten junta elastikoak erabiltzen dira, junta homozinetiko izenekoak. Izan ere, gurpilak zuzentzaileak dira eta haien desplazamenduek palierren luzera aldaketak eragiten dituzte.  Atzeko propultsioa eta motorra aurrealdean duten autoetan, abiadura-kaxaren eta atzeko zubiaren arteko lotura transmisio ardatz baten bidez egiten da. Ardatz honek, junta elastikoz osaturiko sistema bat du muntaturik, zubiaren deformazio oszilakorretara egokitzea ahalbidetzen diona. Transmisio sistema honetan ere, diferentzialaren eta gurpilen arteko lotura atzeko zubiaren barruan kokaturik dauden palier izeneko ardatz zurrunen bidez egiten da. 2.28. Irudia. Atzeko trakzioaren transmisio-sistema.  Guztizko trakzioa daukaten ibilgailuetan, sistemaren konplexutasuna handitu egiten da elementu gehiago direlako beharrezkoak. Horien artean, atzeko gurpiletara mugimendua transmitituko duen ardatz gehigarri bat behar da, eta horrek, beste diferentzial baten beharra sortzen du. 2.29. Irudia. Guztizko trakzioaren transmisio-sistema. 2.6.4. MULTZO ERREDUKTOREA ETA DIFERENTZIALA Bi elementu hauen helburua ezberdina da eta ia beti multzo bateratu bat osatzen dute. Hori dela-eta, zenbait kasutan "diferentzial" deitzen zaio multzoari, baina izendapen hori ez da egokia. 2.6.4.1. Multzo erreduktorea Multzo erreduktorearen helburua beharrezkoa denean motorraren biraketa norabidea aldatzea eta abiadura-kaxaren irteerako biraketa momentua biderkatzea da. Izan ere, normalean abiadura-kaxan lorturiko parearen biderkatzea oraindik baxua da eta mekanismo honen bidez handiago bihurtzea beharrezkoa da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Horretarako, mekanismo erreduktoreak engranaje bikote bat erabiltzen du. Horietako bat pinoia da eta abiadura-kaxaren biraketa mugimendua jasotzen du; bestea, berriz, koroa da eta mugimendua mekanismo diferentzialari transmititzen dio. Bi engranajeen hortzen arteko erlazioaren bidez abiaduraren erredukzioa burutzen da, eta aldi berean, biraketa parea handitu. Erlazio hori 3/1 eta 6/1 artekoa izaten da ibilgailuaren arabera, eta beste faktore batzuen artean, gurpilen tamainaren eta motorraren potentziaren araberakoa da. Bi engranajeak, pinoia zein koroa, altzairu forjatuzkoak dira. Estanpazio bidez lortzen dira eta ondoren hortzak tailatzen zaizkie. Azkenik, tenplaketa eta zementazio tratamendua aplikatzen zaie gogortasuna eta higadurarekiko erresistentzia handitzeko. Forma helikoidaleko hortzek funtzionamendu isilagoa eta kontaktu azalera handiagoa izatea lortzen dute. Abiadura-kaxaren orientazioaren arabera, bi multzo erreduktore mota nagusi bereizten dira: 2.6.4.1.1. Pinoi eta koroa helikoidala Zeharka muntatzen diren abiadura-kaxetan (aurreko trakzioko gehienetan), multzo erreduktore eta diferentziala kaxaren karkasaren barruan kokatzen da eta erredukzioa engranaje helikoidal pare baten bidez egiten da abiadura-kaxaren irteera ardatza eta gurpilen ardatza paraleloak direlako. 2.30. Irudia. Zeharkako motorraren erreduktorea eta diferentziala. 2.6.4.1.2. Pinoi eta koroa konikoa (Multzo konikoa) Luzetara muntatzen diren kaxetan, berriz, gurpilen ardatza abiadura-kaxaren irteera ardatzarekiko perpendikularra denez, hortz zuzen edo helikoidaleko engranaje koniko pare baten bidez egiten da erredukzioa eta multzo koniko deitzen zaio. Modu horretan, biraketaren norabidea 90º biratuz gurpilen ardatzaren norabidean jartzea lortzen da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.31. Irudia. Luzetarako motorraren erreduktorea eta diferentziala. Goiko irudian ageri den bezala, zenbait kasutan pinoia eta koroaren arteko engranatzea hipoide motakoa da; horrek esan nahi du engranatzea gurpilaren zentroko ardatza baino beherago ematen dela. Sistema honen abantaila karrozeria baxuko autoen egonkortasuna handitzen duela da. 2.6.4.1.2. Biderketa bikoitzeko erreduktorea Karga-kapazitate handiko ibilgailuetan pare erresistentearen balioa oso altua da, eta ondorioz, erredukzio handia lortu behar da hori gainditzeko. Horretarako koroaren tamaina handituz gero, bere diametroa handiegia izango litzateke eta jasan beharko lukeen karga axial handia dela-eta makurduragatiko deformazioak eta euste puntuetako errodamenduetan presio altuegiak sortuko lirateke. Eragozpen hauek ekiditeko, erredukzio bikoitza egiten da bi engranaje bikoteren bidez. Bikoteetako bat engranaje konikoz osatua dago, eta bestea, engranaje helikoidalez. Modu horretan, pinoi konikoak pare maximoa transmititzean deformazioak ekiditeko behar bezain sendoa izatea lortzen da. 2.32. Irudia. Erredukzio bikoitza. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.6.4.2. Diferentziala Autoak norabide zuzenarekin dabilenean bi gurpil eragileek distantzia eta bira kopuru bera egiten dituzte. Autoa bihurgune batean sartzean, berriz, barneko gurpilen errodadura ibilbidea kanpokoena baino laburragoa da, bien kurbatura erradioak biraketa zentroarekiko ezberdinak direlako. Hortaz, bi gurpil eragileak erreduktorearen koroara era zurrunean lotuko balira bira kopuru bera emango lukete bai lerro zuzenean eta bai bihurguneetan, eta ondorioz, bihurgunean barruko gurpila arrastatuko litzateke eta lurzoruaren gainean irristatuko luke. Egoera hau ekiditeko, autoak mekanismo diferentzialaz baliatzen dira, bi gurpilen arteko bira diferentzia konpentsatu eta kanpoko gurpilak bira gehiago ematea baimentzen duena. 2.33. Irudia. Gurpilen ibilbidea bihurguneetan. Hortaz, mekanismo diferentzialaren helburua potentzia (eta ez parea) gurpil eragileen artean banatzea da, autoa bihurguneetatik ibiltzean irristadurarik ez gertatzeko eta gurpilen higadura goiztiarra ekiditeko. Diferentzialaren akzio egokitzailean parte hartzen duten elementuen kokapen eta formaren arabera, honako talde hauetan sailkatu daitezke mekanismo diferentzialak:  Diferentzial konbentzionalak  Diferentzial kontrolatuak  Tortsen diferentziala 2.6.4.2.1. Diferentzial konbentzionalak Diferentzial mota hau gaur egungo erabiliena da. Elkarrekiko engranatuta dauden hortz zuzeneko pinoi koniko batzuen bidez dago osaturik, koroari finkatuta dagoen karkasa baten barruan daudenak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.34. Irudia. Diferentzial konbentzionala. Diferentzial mota hau, goiko irudian ageri diren elementu nagusiez dago osaturik. Planetario (5) izeneko pinoiak palier (4) izeneko ardatzetara loturik daude artekatu baten bidez. Hauen funtzioa ardatz horien bidez biraketa mugimendua gurpiletara transmititzea da, horregatik, horrek eragindako esfortzuak jasateko modu egokian diseinatu behar dira. Pinoi hauekin engranaturik konpentsazio funtzioa duten satelite () izeneko pinoiak daude. Bi edo lau izan daitezke eta karkasari eusten zaizkion eta aurrekoekiko perpendikularrak diren ardatzetan muntatzen dira. Sateliteek libreki biratu dezakete haien ardatzen inguruan. Autoak norabide zuzenean ibiltzean, eraso pinoiak (9) abiadura-kaxatik jasotzen duen mugimendua koroari transmititzen dio, zeinek hari zurrunki lotutako diferentzialaren karkasa birarazten duen. Karkasak satelite eramaileak (3) deritzen ardatzen bidez sateliteak birarazi eta hauek katigatuta dauzkaten planetarioak bultzatzen dituzte, azkenik biraketa gurpiletara palierren bidez transmitituz. Modu horretan, gurpilek koroaren biraketa abiadura bera lortzen dute. Autoa bihurgune batetik ibiltzean, barneko gurpilak kanpokoak baino erresistentzia handia eragiten du biraketaren aurka, bigarrenak distantzia handiagoa ibili behar duelako. Erresistentzia indar horren ondorioz, barneko gurpilaren planetarioa balaztatu eta sateliteek bere gainean errodatzen dute, kanpoko gurpilaren planetarioaren birak biderkatuz. Era honetan, barnekoak galtzen dituen birak kanpokoak irabazten ditu, sateliteen funtzio egokitzaileari esker biraketak automatikoki ajustatuz. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a planetarioetako bat blokeatuta geratzean sistema diferentziala desaktibatzea lortzen da (erabat edo partzialki erabilitako blokeoaren arabera. Gaur egun erabilienak diren blokeo sistemak bi taldetan banatzen dira: - Planetarioen gelditze bidezko blokeoa (Eskuzkoa) - Blokeo automatikoa Planetarioaren gelditze bidezko blokeoa (Eskuzkoa) Sistema hau eskuz akzionatutako garradun akoplamendu baten bidez koroara finkatuz, planetarioetako baten mugimendua gelditzean oinarritzen da. Modu honetan, blokeoa aktibatzean planetarioetako bat koroarekin biratzera behartzen da eta beste planetarioa aurreratu edo atzeratzea ezinezko bihurtzen da, sistema diferentziala deuseztatuz. 2.35. Irudia. Eskuz kontrolatutako diferentziala. Blokeo automatikodun diferentziala Dispositibo hauek, aurrekoak baino perfekzionatuagoak, gurpil eragileen arteko biraketa diferentzia txikiak baimentzen dituzte, eta beraz, ez du ibilbide kurbaturik ezintzen aurreko kasuan bezala. Baina bai gurpil baten bestearekiko gehiegizko biraketa erlatiboa. Talde honen barruan, bi mota ezberdintzen dira: 1) Irristadurako arrabol bidezko Blokeoa Mekanismo honetan, arrabolezko kaiola bat koroara finkatzen da, palierretara lotzen diren gailur kopuru ezberdina duten bi eraztunen (barnekoa eta kanpokoa) artean kokatuz. Modu honetan, transmisio eta konpentsazio lotura hiru elementuen artean kokatzen da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.36. Irudia. Arrabol bidezko diferentzial automatikoa. Autoa norabide zuzenean dabilenean, kanpo eta barne eraztunak abiadura uniformearekin bultzatzen dituzte arrabolek, eraztunen arteko gailur kopuru ezberdina dela-eta, zenbait arrabol bi elementuen artean daudelako katigaturik. Ibilbide kurbatua egitean, berriz, bi gurpilen arteko arrabolen irristadurak abiadurak ezberdinak izatea baimentzen du, eraztunen kurbekin bat datorrena. Izan ere, arrabolak atzeratuta geratzen den eraztunari atxikita geratzen dira. Blokeo automatiko mota hau, gurpilen arteko abiadura diferentzia handia denean erabiltzen da; egoera horretan eraztunen artean arrabolak katigatuta geratzen baitira. 2) Marruskadura lamina bidezko blokeoa Beste diferentzial automatiko honek, planetarioaren eta diferentzialaren artean kokatutako xaflak erabiltzen ditu, marruskaduraren bidez planetarioen desplazamendu erlatiboa galarazten dutenak. Mekanismo hau ez da diferentzialaren zeregina guztiz gelditzeko nahikoa, baina gurpil bakarraren irristadura eragozten du. Sistema honetan satelite eramaile diren ardatzak ez dira karkasan eusten ohiko diferentzialetan bezala. Horren ordez, presio eraztunek dituzten hozkaketetan eusten dira daukaten forma alakatuaren bidez. Eraztun hauek karkasak dituen arteketan kokatu eta sateliteetara mugimendua transmititu dezakete. Aldi berean, artekari esker desplazamendu axiala egin dezakete, marruskadurazko xaflak presionatuz. Marruskadura diskoaren eta karkasaren hormaren artean dauden xafla hauek tartekatuta doaz muntaturik. Kanpo artekatua daukatenak karkasaren arteketan engranatzen dira, eta barne artekatua daukatenak planetarioetan. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.37. Irudia. Marruskadura bidezko diferentzial automatikoa. Autoak norabide zuzenean ibiltzean, diferentzialaren karkasari lotuta dauden presio diskoek sateliteen ardatzei mugimendua transmititzen diete, eta hauek, planetarioen katigamendua dela-eta, gurpilei. Azken hauek momentu eragileari eragiten dioten erresistentziak sateliteen ardatza geldiarazten du, eta honek, presio diskoekin daukan loturagatik, hauen desplazamendu axiala burutzen du xaflen gainean presionatuz. Xaflek, marruskaduraren bidez (enbragatze efektu bat bailitzan), motorraren indarraren zati bat planetarioetara transmititzen dute. Ibilgailuak bihurgune bat egiterakoan, biraketaren konpentsazioa sateliteen bidez transmititzen da, eta bi planetarioak marruskadura xaflen bultzadaren eraginpean dauden arren, hauek planetarioen arteko irristadura erlatiboa baimentzeko diseinaturik daude. Baina bi gurpiletako batek irristatzekotan, bestea atzeratuta geratzen denez, biraketa momentuaren zatirik handiena atzeratutako gurpilari transmititzen zaio (%75 inguru), bestearen gehiegizko biraketagatik gelditzea eta irristatzea ekidinez. 2.6.4.2.1. Tortsen diferentziala Diferentzial mota honek potentzia gidatze baldintzek sorturiko beharren arabera (gurpila eta lurzoruaren itsaspenarekiko proportzionalki) transmititzea ahalbidetzen du. Gurpilen itsaspena zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da transmititutako biraketa. Bere ezaugarririk garrantzitsuena, biraketa parea palierren biraketa abiadurarekiko modu independentean transmititzeko duen gaitasuna da. Horregatik, biraketa parearen distribuziorako erreakzio abiadura handituz, bide kurbatuetatik ibiltzea errazten du. Horretarako, palierren muturretara lotzen diren torloju amaigabe baten forma duten bi planetarioz eta hauek inguratzen dituzten hiru satelite bikotez dago osaturik mekanismoa. Sateliteek bi hortz mota ezberdin dituzte: bata, helikoidala planetarioekin engranatu eta biraketa transmititzeko, eta bestea, zuzena beste sateliteekin engranatzeko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.38. Irudia. Tortsen diferentziala. Autoak norabide kurbatua daukanean, berriz, palierretako bat gelditu egiten da eta sateliteak planetarioaren gainean biratzen du. Satelitearen biraketa bere bikoteari transmititzen zaio hortz zuzenen bidez, eta beste planetarioarekin engranatzen duen satelite horrek biraketa transmititzen dio kontrako palierrari. Hortaz, ardatz batek galtzen dituen birak besteak irabazten ditu eta gutxien biratzen duen gurpilari biraketa pare handiagoa transmititzea lortzen da. Desabantailei dagokienez, diferentzial hau autoa zoru irristakor batetik dabilenean eta gurpil batek kontaktua galtzean, ez da gurpil horren erabateko blokeoa egiteko gai eta bere kostua altua da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.7. HARTUTAKO EBATZIA Aurreko atalean transmisio sistema mota ezberdinen osagaiak eta funtzionamendua aztertu ondoren, proiektu honi dagokion helburua lortzeko ebazpiderik egokiena aukeratu da. Jarraian datozen azpiataletan, ebazpen horri dagokion osagai bakoitzaren ezaugarrien eta bere funtzionamenduaren deskribapen zehatza egin da. 2.7.1. Transmisio sistema Aurreko atalean definitu diren bost transmisio sistema ezberdinetatik, "Aurreko trakzioa" deritzona aukeratu da. Izan ere, transmisio mota hori hasierako datuetan zehaztu diren kotxearen ezaugarriak (potentzia, pare maximoa…) betetzeko egokia da. Gainera, sistema honek transmisio ardatzaren beharra ekiditen du, autoaren barneko espazioa handituz eta transmisioaren funtzionamendua eta muntaketa sinplifikatuz. Era berean, hasierako datuak zehazteko erabili den auto-modeloaren ekoizleak transmisio mota hori erabiltzen du. Hortaz, arrazoi horiengatik aurreko trakzioa proiektu honetarako irtenbiderik egokitzat hartu da. Konfigurazio horretan, mugimenduaren transmisioa gurpiletara zuzenean egiten da, ondorengo osagaiek osatzen duten kate zinematikoa osatuz: - Enbragea - Abiadura-kaxa - Diferentziala 2.7.2. Enbragea Aurreko trakziodun autoetan gehien erabiltzen den enbrage mota "Diafragma bidezko disko bakarreko frikziozko enbragea" da. Enbrage mota honek abiadura-kaxaren sarrera ardatzak izan behar duen biraketa parea transmititzeko gaitasuna du, horregatik, hori erabiltzea erabaki da. Funtzionamendua Autoaren gidariak pedala zapaltzean bultzatze zorroa axialki desplazatu eta diafragmak jasaten duen presioaren bidez presio platera diskotik banantzen da. Posizio horretan, enbrageak hutsean biratzen du motorretik jasotzen duen biraketagatik eta ez du mugimendurik transmititzen abiadura-kaxara. Pedala askatzean, zorroak diafragma presionatzeari utzi eta honek presio platera diskoarekin kontaktuan jartzen du, bien arteko marruskadura eraginez. Modu horretan, diskoa presio platerarekin batera biratzen hasi eta abiadura-kaxaren sarrera ardatzera DIN 5480 arauaren araberako artekatu baten bidez finkatuta dagoenez, mugimenduaren transmisioa lortzen da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Ezaugarriak "3. Dokumentua: Kalkuluak" izeneko atalean egindako kalkuluen bidez, motorretik jasotzen duen parea 1,5eko segurtasun faktorearekin transmititzeko enbrageak 230mm-ko kanpo diametroa eta 160mm-ko barne diametroa izan beha dituela zehaztu da. Datu horiek kontuan hartuta SACHS ekoizlearen frikziozko enbrageen katalogoan honako ezaugarriak dituen SACHS 3000 970 069 izeneko enbragea aukeratu da. Kanpo diametroa: 228 mm Artekatuaren hortz kopurua: 28 2.39. Irudia. SACHS 3000 970 069 enbragea. Katalogoak zehazten duen bezala, enbragearen diskoak DIN5480 arauak zehazten duen artekatua dauka, eta aurretik aipatutako dokumentuan egindako kalkuluen arabera 1mm-ko modulua izango du. Horrez gain, artekatuaren luzera minimoa biraketa parea transmititzean hortz hausturarik ez gertatzeko 11,16 mm-koa izan beharko da. Enbragearen artekatua: DIN 5480 W30 x 1 x 28 2.7.3. Abiadura-kaxa Gidatze baldintzen ondorioz gurpiletan sorturiko momentu erresistentea gainditu ahal izateko, motorretik jasotako momentu eragilearen biderketarako bi ardazdun abiadura kaxa sinkronizatua erabiltzea erabaki da. Abiadura-kaxa mota hau proiektu honi dagokiona bezalako auto ertainentzako egokia da eta hiru ardatzekoak baino diseinu konpaktuagoa du. Bestalde, bere eraikuntza kalitate altuko materialekin egiten da eta horrek bere iraunkortasuna eta fidagarritasuna handitu egiten du. Dokumentu honen aurreko atalean azaldu den bezala, abiadura-kaxaren helburuak bi dira: gidatze baldintzen arabera gurpiletan sorturiko indar erresistentea gainditzeko gai den pare eragilea sortzea motorretik jasotako biraketaren abiadura erreduzituz eta biraketaren Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a noranzkoa aldatzea. Horiek lortzeko, bi ardatzen gainean muntaturiko osagai mekaniko ezberdinak erabiltzen ditu, haien artean: engranajeak, sinkronizatzaileak, errodamenduak, … Funtzionamendua Abiadura-kaxaren ardatz primarioak mutur batean enbragearen diskoa finko muntatuta doan artekatua du. Ondorioz, mekanismoa enbragatuta dagoenean, diskoak motorraren biraketa jaso eta ardatz primarioari transmititzen dio. Ardatz primarioak biratzean, bere gainean muntaturik dauden engranajeak birarazi eta haiekin engranatuta dauden ardatz sekundarioko engranajeak birarazten dituzte. Modu horretan, mugimendua ardatz primariotik sekundariora transmititzea lortzen da. Martxa bakoitzari kontaktuan dauden bi engranaje helikoidal dagozkio (atzeranzko martxari hiru), bakoitza ardatz batean muntaturik; eta haien bidez, dauzkaten hortz kopuruaren araberakoa den abiadura erredukzioa egiten da. Bikote horietako bakoitzean engranajeetako bat ardatzera finko dago eta besteak ardatzean (errodamenduen gainean) libreki biratzen du. Orduan, martxa baten gurpil askea dagokion ardatzari finkatuz gero mugimendua ardatz primariotik sekundariora transmititzea lortuko da. 2.40. Irudia. Abiadura-kaxaren eskema. Gurpil askeen finkapen hori, sinkronizatzaile izeneko mekanismoen bidez egiten da eta hauek martxa aldaketarako palankaren bidez aktibatzen dira. Autoak ibilbidearen arabera behar duen abiadura egokia lortzeko gidariak martxa bat edo beste aukeratzen duenean, sinkronizatzaileen desplazamendu axiala eragin eta martxa horren gurpil askea ardatzera finkatzen da. Jarraian, martxa bakoitzari dagokion elementuen kokapena adieraziko da, Autodesk Inventor diseinurako softwarean egindako piezen bidez. 1. eta 2. martxak Bi martxa hauen sinkronizatzailea ardatz sekundarioan kokatzen da, haien gurpil askeak ardatz horretan baitaude. 1. Martxa Atzeranzko martxa 2. Martxa 3. Martxa 4. Martxa 5. Martxa IRTEERAKO PINOIA Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Irudietan ikus daitekeenez, sinkronizatzailearen selektorea eskuinerantz mugitzean lehenengo martxako gurpil askea sekundariora finkatu eta ardatz sekundarioa birarazten da. Selektorea ezkerrerantz mugitzean, berriz, bigarren martxako gurpil askea finkatzen da sekundariora. Bi kasu hauetan, engranaje eragilea engranaje gidatua baino txikiagoa da, eta beraz, martxa hauek erabiltzean biraketa abiadura murriztea eta momentu eragilea handitzea lortuko da. Hortaz, bi martxa hauek abiadura baxuan eta gidatze baldintzek erresistentzia indar handia eragiten dutenean erabiltzeko aproposak dira. 2.41. Irudia. 1. martxako biraketaren transmisioa. 2.42. Irudia. 2. martxako biraketaren transmisioa. 3. eta 4. martxak Kasu honetan, martxaren aukeraketarako sinkronizatzailea ardatz primarioan kokatzen da. Horregatik, gurpil askeak bertan daude kokaturik. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Aurreko kasuan bezala, palankaren bidez selektorea axialki mugitzean primarioko gurpil askeak ardatzera finkatu eta biraketa sekundariora transmititzen da. Izan ere, sekundarioko engranajeak ardatzera finko loturik daude. Hirugarren martxan abiadura erreduzitu egiten da, aurreko kasuan bezala. Laugarren martxan, ordea, engranaje eragilearen hortz kopurua engranaje gidatuarena baino handiagoa denez, sekundarioko biraketa abiadura handitu egingo da. Modu horretan, gurpiletara heltzen den abiadura izango da eta biraketa parea txikiagoa. 2.43. Irudia. 3. martxako biraketaren transmisioa. 2.44. Irudia. 4. martxako biraketaren transmisioa. 5. martxa Aurreranzko azken martxa honen kasuan, sinkronizatzailearen selektorea soilik eskuinerantz mugitu daiteke. Kasu honetan, laugarren martxaren kasuan bezala, biraketa abiadura handitu eta parea murrizte lortzen da. Baina kasu honetan abiadura laugarren martxan baino gehiago handitzen da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.45. Irudia. 5. martxako biraketaren transmisioa. Atzeranzko martxa Martxa honetan, ardatz primarioko eta sekundarioko engranajeak ez daude engranatuta eta mugimenduaren transmisioa bi ardatzen artean kokatzen den eta beste biekin engranatuta dagoen hirugarren engranaje baten bidez lortzen da. Modu horretan, ardatz primarioak izango duen biraketaren noranzkoa beste martxetan duenaren kontrakoa izango da. Kasu honetan, engranajeak hortz zuzenekoak dira eta martxaren aukeraketa sinkronizatzailerik gabe egiten da, engranaje guztiak haien ardatzei loturik daude. Gidariak martxa hau aukeratzean, atzeranzko martxaren ardatzean dagoen pinoia desplazatu eta primarioaren eta sekundarioaren arteko transmisioa lortzen da. 2.46. Irudia. Atzeranzko martxako biraketaren transmisioa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.7.3.1. Engranajeak Abiadura-kaxaren osagai hauen helburua ardatz primariotik sekundariora biraketa mugimenduaren transmisioa eta momentu eragilearen biderkatzea egitea da. Horretarako, bikoteka edo hirukoteka (atzeranzko martxa) engranatzen dira, engranaje bakoitza ardatz batean muntaturik. Modu horretan, abiadura erredukzio ezberdinak lortzen dira, martxa bakoitzari dagozkienak. Martxa bakoitzaren bidez lortu beharreko abiadura erredukzioaren balioa ezaguna izanik, hori lortzeko gurpil bakoitzak izan beharko lukeen hortz kopurua kalkulatu da. Horretarako, lehenik eta behin, engranajeen arteko interferentziak ekiditeko beharrezkoa den hortz kopuru minimoa esleitu zaio gurpilik txikienari (1.martxako pinoia), eta ondoren, transmisio-erlazioen bidez kalkulatu dira gainerakoak. Bestalde, bete beharreko funtzioaren arabera, abiadura-kaxaren engranajeak bi mota ezberdinekoak dira. Aurreranzko martxetarakoak hortz helikoidaleko engranaje zilindrikoak dira, eta atzeranzko martxaren hirurak hortz zuzenekoak. Hortz helikoidaleko engranajeek kontaktu erlazio eta engranatze luzera handiagoa dute, eta ondorioz, karga transmititzeko ahalmen handiagoa, indarren transmisio leunagoa eta funtzionamendu zarata murriztuagoa eragiten dute. Ezaugarri horiek direla-eta, aurreranzko martxen transmisiorako aproposak dira. Hortz zuzeneko engranajeak, berriz, zaratatsuagoak dira eta kargak jasateko ahalmen txikiagoa daukate. Hala ere, atzeranzko martxaren erabilera murriztua eta engranajeen kostu baxua dela-eta, atzeranzko martxarako aproposak dira. "3. Kalkuluak" dokumentuan egindako moduluaren iraupen eta higadurako egiaztapenaren bidez, engranajeek izan beharreko modulu minimoa kalkulatu eta guztientzako berdina aukeratu da. Datu horren bidez, engranaje mota bakoitzari dagozkion formulak aplikatu eta bakoitzaren dimentsioak zehaztu dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.47. Irudia. Arreranzko martxetako engranajeak. 2.48. Irudia. Atzeranzko martxako engranajeen kokapena. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Enbragearen mugimendua jasotzeko, ardatzak DIN 5480-ren arabera araututako ildaskatua du albo batean. Ildaskatu horretan muntaturik doa enbragearen diskoa, eta enbragatuta dagoen bitartean biraketa transmititzen dio ardatzari. Transmititu beharreko indarra motorretik jasotzen duena dela kontuan hartuz, "3.KALKULUAK" atalean ildaskatuaren honako dimentsio hauek zehaztu dira: DIN 5480 30x1x28. Ildaskatuaren ondoren, martxa bakoitzari dagozkion engranajeak ditu. Enbragearen aldetik hasita jarraian, 1. martxako, atzeranzko martxako eta 2. martxako pinoia ditu eta hauek ardatzean daude mekanizaturik. Gainerako martxen engranajeak (3.eko pinoia, 4.eko gurpila eta 5.eko gurpila) orrazdun errodamenduen gainean daude ardatzean muntaturik, hortaz, ez dute ardatzarekin batera biratzen gurpil askeak dira. Errodamendu hauek H7j6 estutze arineko perdoiarekin daude ardatzera loturik. Gurpil hauek ardatzera finko lotzeko, sinkronizatzaileak dauzkate ondoan muntaturik. 3. eta 4. martxako engranajeek, haien artean kokatutako sinkronizatzaile bera erabiltzen dute, eta 5. martxakoak beste bat dauka ardatzaren bukaeran. Sinkronizatzaileak artekatuen bidez doaz ardatzera finko loturik, eta hauek dira bi sinkronizatzaile horien artekatuen izandapena:  3-4 kubo sinkronizatzailea: DIN 5480 W32 x 1,5 x 20  5 kubo sinkronizatzailea: DIN 5480 W25 x 1,5 x 15 Azkenik, ardatzak finko eusteko 2 errodamendu ditu muturretan, H7k9 motako estutzearekin lotuta daudenak ardatzera. Hauek, ardatzaren biraketa baimendu eta mugimendu axiala eta bertikala galarazten dute. Horrekin batera, pieza ezberdinen muntaketarako beharrezkoak diren ixte-eraztun eta zirrindola komertzialak ditu. Ardatza 34CrNiMo6 (AISI 4337) izeneko tenplatutako eta zementatutako altzairuzko aleazioz eginda dago. Dimentsio nagusiei dagokienez, 698 mm luze da eta 20 eta 32 milimetro arteko diametroak ditu. 2.49. Irudia. Ardatz primarioa. Horrekin batera, martxa bakoitzaren engranajeak ditu gainean muntaturik, batzuk finko eta beste batzuk biratzeko aukerarekin. 1. eta 2. martxetako gurpilak askeak dira eta sinkronizatzaile bakarrarekin finkatzen dira ardatzera. Sinkronizatzaile hori finkatzeko artekatuaren izendapena honakoa da:  1-2 kubo sinkronizatzailea: DIN 5480 W35 x 1,5 x 22 Gainerakoak, (3., 4. eta 5.eko engranajeak) DIN 5480 arauaren araberako artekatuen bidez finko lotzen dira ardatzera.  3. martxako gurpil finkoa: DIN 5480 W30 x 1,5 x 18  4. martxako gurpil finkoa: DIN 5480 W25 x 1,5 x 15  5. martxako gurpil finkoa: DIN 5480 W20 x 1,5 x 12 2.50. Irudia. Ardatz sekundarioa. Ardatz sekundarioak H7k9 ahokadura motarekin eta segurtasun eraztunekin loturik dauden 4 errodamendu erabiltzen ditu eusteko eta 565 milimetroko luzera du. Diametroei dagokionez, 14 eta 40 milimetro arteko sekzioak ditu. Ardatza 34CrNiMo6 (AISI 4337) izeneko tenplatutako eta zementatutako altzairuzko aleazioz eginda dago. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.7.3.2.3. Atzeranzko martxaren ardatza Azken ardatz honen funtzioa biraketaren noranzkoa aldatzen duen pinoia eustea da. Pinoi horrek ardatzean errodamenduen gainean biratzen du, H7j6 ahokadura mota dutenak eta segurtasun eraztunen bidez axialki finkatzen direnak. Ardatzaren materiala 34CrNiMo6 (AISI 4337) da eta N9ko gainazal akabera orokorra du eta N7koa errodamenduen kontaktu gainazalean. 2.51. Irudia. Atzeranzko martxaren ardatza. 2.7.3.3. Errodamenduak Osagai hauek ardatzen puntu ezberdinetan kokatzen dira eta haien funtzioa haien gainean edo barnean kokatzen diren elementu birakariak eustea da. Daukaten garrantzia eta diseinu zailtasuna (nekearen araberako hutsegitea jasaten dute) dela-eta errodamenduak estandarizatuta daude, hortaz, bakoitzak bete beharreko funtzio eta baldintzen arabera SKF ekoizlearen katalogotik egokiena aukeratu da. Aukeratze horretan jarraituriko prozedura, errodamenduak jasan beharreko kargak kalkulatzea, eta horiek kontuan hartuz, kokatuta doan puntuko dimentsioetara egokien moldatzen den errodamendua aukeratzea izan da. Kargen kalkulua, ekoizleak zehaztutako ekuazio eta aldagaien bidez burutu da. Horretarako, errodamendu bakoitza kokatzen den puntuko karga erradiala eta axiala eta honek jasan beharreko ziklo kopurua kontuan harturik, beharrezkoa duen karda dinamiko minimoa kalkulatu da. Datu horrekin katalogoan errodamendurik egokiena aukeratu da. Hainbat errodamendu mota ezberdintzen dira, eta bakoitzak ezaugarri konkretuak ditu. Abiadura-kaxan daukaten funtzioa eta karga-egoera kontuan hartuz hiru errodamendu mota ezberdin erabili dira: boladun errodamenduak, arrabol zilindrikodun errodamenduak eta orrazdun errodamenduak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Ardatzak eusteko, bi errodamendu mota jarri dira alde bakoitzean, bata boladun errodamendua, eta bestea arrabol zilindrikodun errodamendua. Arrabol zilindrikodun errodamenduek karga erradialak jasateko ahalmen handia dute eta horrek engranajeen indarrak eusteko oso aproposak egiten ditu. Baina indar axialen eragina jasan ezin dutenez, horretarako gai diren bolazko errodamenduak erabili dira baita ere, karga erradial txikiagoak jasan ditzaketenak. Erabili den hirugarren errodamendu mota, orrazdun errodamendua izan da. Mota honetako errodamenduek karga erradial handia jasan dezakete eta haien berezitasuna, besteekin konparatuz lodiera txikia dutela da. Horrek, gurpil askeen ardatzaren gaineko biraketa baimentzeko eta bien arteko higadura murrizteko aproposak egiten ditu. Errodamendu hauek binaka jarri dira gurpil askeen barnean, hauen zabalera osoa hartu ahal izateko. Jarraian, erabili diren errodamendu konkretuen ezaugarriak adieraziko dira. Horretarako, errodamendu motaren araberako banaketa egingo da. 2.7.3.3.1. Bolazko errodamenduak Errodamendu mota hau ardatz primarioan eta sekundarioan erabili da, eta piezen hornidura errazteko asmoz, bi ardatzetarako dimentsio bereko bolazko errodamendua erabiltzea erabaki da. Karga-baldintzak direla-eta, ardatz bakoitzean bi errodamendu jarri behar izan dira. Hauen ahokadura H7k9 motakoa da. Ondorengo taulan ageri dira bere dimentsio eta ezaugarri nagusiak. Izendapena 6406 SKF d 30 mm D 90 mm B 23 mm C 43,6 kN C0 23,6 kN Nekearengatiko karga limitea 1 kN Erreferentziazko abiadura nominala 18.000 rpm Abiadura nominal limitea 11.000 rpm Masa 0,75 kg 2.6.Taula.Errodamenduaren ezaugarriak. 2.52. Irudia. 6406 SKF errodamendua. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.54. Irudia. NU 2307 ECP errodamendua. 2.7.3.3.1. Orrazdun errodamenduak Aurretik azaldu den bezala, errodamendu hauek martxa bakoitzeko gurpil askearen barruan kokatzen dira. Gurpil bakoitzean, bi errodamendu kokatu dira zuloaren zabalera osoa betetzeko, nahiz eta karga baldintzen arabera bigarren errodamendua beharrezkoa ez izan. Martxa bakoitzeko gurpilek eragindako indarrak ezberdinak direnez, errodamendu mota bat aukeratu da gurpil bakoitzerako. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.7.3.4. Sinkronizatzaileak Aurretik aipatu den bezala, sinkronizatzaileen funtzioa gurpil askeak ardatzera finko lotzea da. Horretarako, hiru osagai ezberdin bereizten dira bakoitzean: kubo sinkronizatzailea, eraztun sinkronizatzailea eta selektorea. Kubo sinkronizatzailearen funtzio nagusia mekanismo osoa ardatzera ildaskatu baten bidez finko loturik mantentzea da. Modu horretan, hari lotuta dauden gainerako bi elementuei biraketa transmititzen die. Horrekin batera, kanpo ildaskatu bat du eta horren bidez bertan kokatuta dagoen selektorearen mugimendu axiala baimentzen du. Eraztun sinkronizatzailea kuboan dago ahokaturik eta bere funtzioa, jasotzen duen biraketa mugimendua marruskadura bidez gurpil askeari transmititzea da, frikziozko enbrage koniko bat bailitzan. Horretarako, gurpilaren gainazal konikoarekin kontaktuan jartzen den zulo konikoa du barnealdean. Kanpoko aldean, berriz, kubo sinkronizatzaileak bezala, selektorearen mugimendu axiala baimentzeko ildaskatua du. Selektorea barne ildaskatuaren bidez kubo sinkronizatzailearen gainean doa muntaturik. Ildaskatuak, ardatzarekin batera birarazi eta axialki mugitzea baimentzen dio. Era berean, eraztun sinkronizatzailearen kanpo ildaskatuarekin bat egiten du. Kanpoko aldean, martxa aukeraketarako urkila kokatzen den gainazal zilindrikoa du. Honako hauek dira sinkronizatzaile bakoitzaren ildaskatuen izendapenak:  1-2 sinkronizatzailea: DIN 5480 95 x 4 x 22 H7h9  3-4 sinkronizatzailea: DIN 5480 75 x 4 x 17 H7h9  5 sinkronizatzailea: DIN 5480 75 x 4 x 17 H7h9 Auto gidariak martxa aukeratzerakoan, urkilak selektorea artekatuan zehar axialki desplazatu eta eraztun sinkronizatzailea gurpilaren gainazal konikoarekin kontaktuan jartzea eragiten du. Modu horretan, gurpil askea ardatzaren abiaduran biratzen hasten da pixkanaka. Bien abiadurak berdintzean, selektorea gehiago desplazatu eta gurpil askeak duen Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a ildaskatuarekin bat egiten du. Momentu horretan, ardatzaren eta gurpil askearen arteko lotura finkoa izatea lortzen da. Ardatz primarioan 3. eta 4. martxen sinkronizatzailea eta 5. martxakoarena kokatzen dira. Bi hauen eraztun sinkronizatzaileak tamaina berekoak dira, baina kuboak eta selektoreak geometria ezberdina dute, 5. martxakoak alde bakarrera egiten duelako lan. Ardatz sekundarioan, 1. eta 2. martxetako sinkronizatzailea kokatzen da. Honek, atzeranzko martxaren koroa dauka selektorearen gainean mekanizaturik, eta horri esker, abiadura-kaxaren tamaina murriztea lortzen da. Eraztun sinkronizatzaileak brontzez egindakoak dira eta kubo eta selektoreak 14 NiCrMo 13 materialaz. 2.56. Irudia. Sinkronizatzailearen osagaiak. 2.7.5. Erreduktorea eta diferentziala Engranaje bikote erreduktoreari dagokionez, abiadura-kaxa zeharka muntatzen denez, ez du biraketaren norabidea aldatu beharko. Horregatik, bi engranaje zilindriko helikoidalez osatuta egongo da. Erreduktorearen pinoia ardatz sekundarioan dago eta koroa, berriz, diferentzialari loturik. Hortaz, sekundariotik jasotako biraketa abiadura murriztu eta momentua handitzea da honen funtzioa. Multzo diferentzialari dagozkion elementuen diseinua ez da burutu, proiektua abiadurakaxara mugatu delako. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.8. PLANIFIKAZIOA Planifikazioaren bidez, abiadura-kaxa ekoizteko egin behar diren funtzio ezberdinak zehaztu eta hauen denbora iraupenak zehaztuko dira, produktuaren ekoizpen denbora-tarte osoaren barruan. Horretarako Gantt-en diagrama erabiliko da. Jarraian ageri den taulan, abiadura-kaxaren ekoizpen fase bakoitza eta dagokion iraupena egunetan adieraziko dira. EKINTZA IRAUPENA FABRIKAZIOA 15 EGUN Ardatzen fabrikazioa 6 egun Engranajeen fabrikazioa 5 egun Sinkronizatzaileen fabrikazioa 4 egun OSAGAI KOMERTZIALEN ESKARIA 4 EGUN Enbragea 4egun Segurtasun eraztunak 2 egun Errodamenduak 2 egun MUNTAKETA 2 EGUN KALITATE KONTROLA 2 EGUN ABIARAZTEA ETA FUNTZIONAMENDU SAIAKUNTZAK 1 EGUN 2.13.Taula.Planifikazioa. Abiadura-kaxaren ekoizpena egiteko ohiko lan ordutegia suposatu da, astean 5 lanegun (astelehenetik ostiralera) eta egun horietako bakoitzean 8 lanordu (8:00 -16:00). Datu horiek kontuan hartuz, proiektuaren planifikazioa Gantt-en diagramaren bidez adierazi da. Horretarako, irudietan ageri den Project Libre softwarea erabili da. 2.58. Irudia. Ekintzen planifikazioa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.59. Irudia. Gantt-en diagrama. Diagraman ikus daitekeenez, proiektua 2019ko otsailaren 20 hasiko da eta urte bereko martxoaren 25ean amaituko dela programatuta dago. Guztira 24 lanegun (34 egun natural) iraungo du proiektuak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2.9. KALITATE PLANA Proiektua modu egokian eta zehaztutako baldintzetan gauzatzeko bete beharko diren segurtasun eta higiene arauak, "7. Dokumentua: IKERLANAK" izeneko txostenean zehaztu dira.
science
addi-53a915933b4f
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32234
Automobil baten abiadura-kaxaren diseinua
Lertxundi Saez, Eneko
2019-03-29
Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a 3.1. HASIERAKO DATUAK Kutxa aldagailuaren atal ezberdinen kalkulua burutzeko, lehenik eta behin, mekanismoa mugiarazten duen motorraren ezaugarriak eta kutxaren bidez autoak lortu beharko dituen bukaerako ezaugarriak eta autoaren neurri nagusiak zehaztuko dira. Datu horiek, SEAT Leon 1.6 TDI 85kW (115CV) autoaren ezaugarri teknikoen katalogotik lortu dira. 3.1.1. Ezaugarri teknikoak Motorraren ezaugarriak Zilindroak / Balbulak 4 / 16 Zilindrada 1598 Erregai mota Diesela Potentzia maximoa kW (CV) / rpm 85 (115) / 3250-4000 Biraketa-pare maximoa Nm / rpm 250 / 1500-3250 rpm (2375rpm) Kokapen mota Aurrean zeharkakoa Autoaren ezaugarriak Abiadura maximoa 197 km/h Azelerazioa 0 - 100 km/h (s) 9,8 s Masa hutsean 1260 kg Masa maximoa 1810 kg Gurpil mota 205/55 R16 91V Transmisioaren ezaugarriak Trakzio mota Aurreko trakzioa Abiadura-kutxa Eskuzkoa, 5 martxaduna Transmisio erlazioak 1. martxa 3,778:1 2. martxa 1,944:1 3. martxa 1,185:1 4.martxa 0,816:1 5. martxa 0,625:1 Atzeranzko martxa 3,6:1 Diferentziala 3,647:1 3.1.Taula.Autoaren ezaugarri teknikoak. 3.2. Irudia. Autoaren dimentsioak. 3.1.3. Gurpilen diametroa Gurpilaren diametroa autoaren abiaduren kalkulurako beharrezko datua da eta bere balioa aurretik zehaztu diren ezaugarrietatik ondorioztatzen da. Gurpilaren diametro teorikoa hagunaren diametroaren (c) eta pneumatikoaren altueraren (b) arabera honakoa da: Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a 3.2. IBILGAILUAREN ANALISI DINAMIKOA Autoari, mugitzean ari denean, bere mugimenduaren kontra egiten duten erresistentzia indarrek eragiten diote, eta autoaren transmisio sistema motorretik jasotako potentziarekin indar horiek gainditzeko gai izan behar da. Hori dela-eta, transmisioaren diseinu egokia egiteko gainditu beharko dituen erresistentzia indar horien balioa kalkulatuko da. Ibilgailuaren aitzinamenduari eragin diezaioketen lau erresistentzia mota ezberdintzen dira: - Errodadurak eragindako erresistentzia, Re - Maldak eragindako erresistentzia, Rm - Inertziak eragindako erresistentzia, Rj - Aireak eragindako erresistentzia, Ra Erresistentzia horiek batera ager daitezke zenbait kasutan. Horregatik, indarren balioak kalkulatu ondoren autoak gainditu beharko duen indarren konbinaziorik kritikoena aztertuko da. 3.2.1. Errodaduragatiko erresistentzia (𝑹𝒓) Erresistentzia mota hau, gorputz batek beste baten gainean errodatzean eta hauetako bat edo biak deformatzen direnean sortzen da. Automobilaren kasuan, gurpilak lurzoruarekin kontaktuan daudenean deformatu egiten dira jasaten duten autoaren pisua eta gurpilen egitura biskoelastikoa dela-eta. Horrek, gurpila eta lurzoruaren arteko kontaktu eremua azalera bat, eta ez lerro zuzen bat, izatea eragiten du. Gurpila geldirik dagoenean, lurzoruak pisuaren ondorioz eragindako erreakzioa eta pisua bera lerrokatuta daude. Gurpila errodatzen hastean, berriz, presio banaketa desorekatu eta bere indar erresultantea ardatz zentraletik d distantzia aurreratu egiten da. Orduan, pisuaren eta lurzoruaren erreakzioaren indarrek lerrokatuta egoteari uzten diote, momentu erresistente bat sortuz. 3.4. Irudia. Errodadura erresistentzia. Mugimenduan dagoen P masadun eta r erradiodun gurpil baten oreka ekuazioak honako hauek izango dira: 3.5. Irudia. Gurpilaren indarrak. 3.6.Irudia.Malda erresistentzia. 𝑅𝑝 = 𝑚 ∗ 𝑥 100 Errepide gehienek %10eko inklinazio maximoa daukate. Hala ere, zenbait kasutan, etxebizitzetako garajeen sarreretan adibidez, inklinazio hori gainditu egiten da. Eraikuntzako araudiak %16ko inklinazio maximoa onartzen du, beraz, balio hori erabiliko da maldagatiko erresistentziaren kalkulurako. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a 𝑅𝑗 = 𝑚 ∗ 𝑗 = 1810 𝑘𝑔 ∗ 2,83 𝑚 𝑠2 ⁄ = 5122,3 𝑁 3.2.4. Aireak eragindako erresistentzia (𝑹𝒂) Indar hau autoaren inguruan dabilen haize fluxuaren ondorioz sortzen da eta bere balioa karrozeriaren, presioaren, tenperaturaren, autoaren zeharkako sekzio maximoaren eta nagusiki abiaduraren araberakoa da. Bestalde, C-ren balioa autoaren diseinu aerodinamikoaren araberakoa da eta 0,25 eta 0,7 arteko balioa du. SEAT Leon autoaren kasuan koefiziente horren balioa 0,32-koa da. 3.3. ENBRAGEA Frikzio bidezko enbrageek, bi ardatzen kontaktu gainazalen artean garatutako marruskadura momentu baten bidez akoplatzen dituzte ardatzak. 3.8.Irudia.Frikziozko enbragea. Garatutako marruskadura momentua, mekanismoari aplikaturiko eragite indarraren eta frikzio forruen dimentsio eta materialaren araberakoa da, horregatik, aldagai horiek hartuko dira kontuan enbragearen diseinuan. 3.3.1. Forruen materiala Orokorrean, frikziozko enbrageen forruetarako erabilitako materiala organikoa izan ohi da, eta amiantodun edo asbestodun zuntzezko ehuna izaten da osagai nagusia Bi gainazalen arteko marruskadura koefizientea material horren eta jasan behar duen tenperaturaren araberakoa da. 3.9.Irudia.Enbragearen diskoa. Horrez gain, aldagai ezezagun bakarra lortzeko, bi erradioak elkar erlazionatzen dituen adierazpena aplikatuko da. Horretarako, Francisco Muñoz García-ren liburuak adierazten duen bezala, bi erradioen arteko erlazioa 0,7 dela suposatuko da eta aldagaiak kanpo erradioaren menpe adieraziko dira. Hortaz, 𝑅𝑏𝑎𝑟𝑛𝑒 = 0,7 ∗ 𝑅𝑘𝑎𝑛𝑝𝑜 Beraz, bataz besteko erradioaren balioa kanpo erradioaren menpe honakoa izango da: Kalkulatutako balioak kontuan hartuz, SACHS enbrage ekoizlearen katalogotik SACHS 3000 970 069 izeneko frikziozko enbragea hautatu da. Izan ere, enbrage horren dimentsioak egokiak dira, eta horrez gain, ekoizleak proiektu honi dagokion autoarentzako gomendatzen duelako 3.11.Irudia.SACHS ekoizlearen katalogoa. 3.3.4. Akzionamendu indarra Enbragea akzionatzeko, hau da, motorra eta abiadura kutxa banatzeko, energia kantitate jakin bat aplikatu behar zaio enbragearen pedalari. Energia horren balioa enbrageak transmititu beharreko momentuaren araberakoa da eta pedalari aplikaturiko indarraren (q) eta honen ibilbidearen (e) arteko biderketa eginez lortu daiteke. Gidariaren erosotasun ikuspuntutik, pedalean egin beharreko indarra 12kg ingurukoa izan behar da, handiagoa izanez gero nekea eragin dezakeelako desenbragatzeak. Hortaz, aplikatu beharreko energiaren balioa honakoa izango da: 𝐸 = 𝑞 ∗ 𝑒 = 12𝑘𝑔 ∗ 𝑒 3.19. 𝑓𝑜𝑟𝑚𝑢𝑙𝑎 Euste faktorearen (𝑘) balioa, artekatuaren gaineko kuboaren zentratzearen araberakoa da. DIN 5480 motako perfilaren kasuan, nagusiki alboetako zentratzea egiten da eta horregatik, 𝑘 = 1,35 izango da. Bestalde, indar tangentzialaren balioa transmititu beharreko biraketa pare maximoaren eta ardatzaren erradioaren araberakoa izango da. Kasu honetan, 𝑇 = 250 𝑁𝑚 𝑟𝑎𝑟𝑑𝑎𝑡𝑧𝑎 = 15𝑚𝑚 𝐹𝑡 = 250 𝑁𝑚 0,015 𝑚 = 16666,67 𝑁 Ezezaguna den azken aldagaia alboetako presioa (p) da eta bere balioa txabeta paraleloen taulatik hartzen da. 3.13.Irudia. Presioaren balio onargarriak. Proiektu honetan dagokion aplikazioa kontuan hartuz, talka gogorrak eta albo batean jasaten dituela eta materiala St dela suposatuko da. Beraz, 𝑝 = 80 𝑁/𝑚𝑚2 Lorturiko azken emaitzan egiaztatu daiteke, egindako kalkulua zuzena dela. Izan ere, azken martxan motorraren biraketa abiadura maximoarekin lortutako abiadura eta autoaren ezaugarri teknikoetan adierazten den abiadura maximoa bat datoz. Diferentzialaren transmisio erlazioa finkoa da eta bere balioa 3,48 da kasu guztietan. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a 3.4.4. Engranajeak Elementu mekaniko hauek abiaduraren erredukzioa burutzeaz arduratuko dira. Egoera bakoitzean beharrezkoa den erredukzioaren arabera, sinkronizatzaileen bidez engranaje bikote egokia aukeratuko da eta potentzia ardatz primariotik sekundariora transmitituko da, azken honek diferentzialari eragingo diolarik. Abiadura kutxan potentziaren transmisioa bi ardatz paraleloren artean ematen denez, engranajeak hortz zuzenekoak edo helikoidalekoak izan daitezke. Aurreranzko martxetarako erabiliko diren engranajeak zilindriko helikoidalak izango dira. Hauen bidez, hortzen arteko talkak eta higadura nabarmenki murriztu eta transmisio isilagoa lortuko baita. Izan ere, engranaje helikoidaletan, hortz zuzenekoetan ez bezala, hortz bikoteen arteko kontaktua gradualki hortzen zabalera osoan ematen da. Gainera, hortzen inklinazioa dela-eta, engranatzea distantzia luzeagoan ematen da, eta horren ondorioz, hortz bikoteen arteko kontaktu denbora luzeagoa da. Atzeranzko martxarako, berriz, hortz zuzeneko engranajeak erabiliko dira 3.4.4.1. Engranajeen hortz kopuru minimoa Diseinatuko diren gurpil eta pinoien hortzen artean kontaktu inperfektuak eta zaratatsuak sortzen dituzten sartzerik egon ez daitezen, izan beharko duten hortz kopuru minimoa zehaztu beharko da. Hortz bat bestean sartze horri, interferentzia esaten zaio eta pinoiaren hortz kopurua gurpilaren hortz kopuruarekin alderatuz oso txikia denean gertatzen da. Erabiliko diren Stub motako hortz zuzeneko engranajeetan pinoiaren hortz kopuru minimoa 14koa da. 𝑍𝑛 ≥ 14 Hortz helikoidaleko engranajeei dagokienez, hortz helikoidaleko engranaje baten hortz kopuruaren (𝑍) eta bere baliokidea den hortz zuzeneko engranajearen hortz kopuruaren (𝑍𝑛) arteko erlazioa ezaguna izanik, interferentzia arriskurik gabe izan dezaketen hortz kopuru minimoa zehaztu daiteke. 𝑍𝑛 = 𝑍 cos3 𝛽 → 𝑍 cos3 𝛽 ≥ 14 → 𝑍𝑚𝑖𝑛 = 14 ∗ cos3(𝛽) 𝑍𝑛 = 𝐻𝑜𝑟𝑡𝑧 𝑧𝑢𝑧𝑒𝑛𝑒𝑘𝑜 𝑒𝑛𝑔𝑟𝑎𝑛𝑎𝑗𝑒 𝑧𝑖𝑙𝑖𝑛𝑑𝑟𝑖𝑘𝑜𝑎𝑟𝑒𝑛 ℎ𝑜𝑟𝑡𝑧 𝑘𝑜𝑝𝑢𝑟𝑢𝑎 𝑍 = 𝐻𝑜𝑟𝑡𝑧 ℎ𝑒𝑙𝑖𝑘𝑜𝑖𝑑𝑎𝑙𝑒𝑘𝑜 𝑒𝑛𝑔𝑟𝑎𝑛𝑎𝑗𝑒 𝑧𝑖𝑙𝑖𝑛𝑑𝑟𝑖𝑘𝑜𝑎𝑟𝑒𝑛 ℎ𝑜𝑟𝑡𝑧 𝑘𝑜𝑝𝑢𝑟𝑢𝑎 1. Martxako hortz kopurua Kasu honetan, pinoiari hortz kopuru minimoa ezarriko zaio engranaje guztietatik txikiena delako. Hori eta erlazio transmisioa kontuan hartuz, koroaren hortz kopurua kalkulatu da. Ekuazioan 𝑏 = 𝜓 ∙ 𝑚 eta 𝑅 = 𝑚𝑧 2 ⁄ adierazpenak ordezkatuz 𝐹 = 2 ∙ 𝐾 ∙ 𝜓 ∙ 𝑚 ∙ 𝑚𝑧 2 ∙ sin 𝛼 ∙ 𝑖 𝑖 ± 1 Bestalde, indar tangentzialaren honako bi adierazpen ezberdin hauek berdinduz, ezezagun bakartzat modulua duen adierazpena lortuko da. 𝛽: 𝐻𝑜𝑟𝑡𝑧𝑒𝑛 ℎ𝑒𝑙𝑖𝑧𝑒 𝑎𝑛𝑔𝑒𝑙𝑢𝑎 Jarraian, martxa bakoitzerako ekuazioko aldagai ezberdinek hartzen duten balioa esperimentalki lortutako datu tauletatik edo aurretik zehaztutako datuetatik lortuko da. Engranaje guztietan erabiliko den materiala 14NiCrMo13-4 altzairu zementatu aleatua izango da. 3.4.4.4.1. 𝑲𝒐𝒏𝒂𝒓., errodadura presio onargarria Aldagai honen balioa, gurpilen fabrikaziorako erabilitako materialaren elastikotasun koefizientearen, gogortasunaren eta engranajeak iraun beharko duen ziklo kopuruaren araberako da. Ondorengo taulan, material ezberdinetarako errodadura presioaren formula aplikatuz lortutako emaitzak ageri dira. 3.17.Irudia.K onargarriaren balioak. Engranaje guztietarako erabiliko den materiala altzairu zementatu eta tenplatua da eta pinoiaren biraketa abiadura, martxa bakoitzaren erredukzioaren araberakoa Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a izango da. Lehenengo martxako pinoiari dagokionez, ardatz primarioan kokaturik dago, eta beraz, izango duen biraketa abiadura 2375rpm-koa izango da. Hortaz, 𝐾𝑜𝑛𝑎𝑟,5000- ren balioa ezagutzeko, 2500rpm eta 1500rpm balioen artean interpolatu beharko da. 2500 − 1500 125 − 150 = 3250 − 2500 𝐾𝑜𝑛𝑎𝑟,5000 − 125 → 𝐾𝑜𝑛𝑎𝑟,5000 = 106,25 𝑘𝑔 𝑐𝑚2 ⁄ 3.8.Taula. K onargarriaren balioak. 3.4.4.4.2. 𝝍, gidatze faktorea Faktore hau adimentsionala da eta engranajearen aplikazioaren araberako balio gomendagarri hauek ditu: 3.18.Irudia.Gidatze faktorearen balioak. Engranajeen aplikazioa kontuan hartuz, 𝝍 = 𝟏𝟎 baliokoa izatea erabaki da. 3.4.4.4.3. T, biraketa parea Engranaje bikote bakoitzeko pinoiak jasan beharko duen momentu bihurtzailea kokaturik dagoen ardatzaren araberakoa izango da. 1., 2. eta 3. martxen kasuan pinoia ardatz primarioan dago kokaturik, ondorioz, parea motorretik jasotzen duen berdina izango da. 𝑇1 = 𝑇2 = 𝑇3 = 250 𝑁𝑚 = 2548,42 𝑘𝑔 ∙ 𝑐𝑚 4. eta 5. martxen kasuan, berriz, pinoia ardatz sekundarioan egongo da kokaturik eta horren ondorioz, jasaten duen parearen balioa motorrak eragindakoa baino txikiagoa izango da. Erredukzioa martxa bakoitzaren transmisio erlazioaren araberakoa izango da. 3.19.Irudia.Moduluen balio gomendatuak. 3.4.4.5. Engranajeen moduluaren egiaztapena Aurreko atalean kalkulatutako moduluen balioa egiaztatzeko, hortzen makurduraren irizpidea erabiliko da. Teoria hori, engranajearen hortzak oinarrian jasaten duen tentsioaren kalkuluan eta bere materialaren araberako tentsio horren onargarritasunean oinarritzen da. Oinarriko tentsioaren balioa kalkulatzeko, mutur batean landatutako habe bat bailitzan aztertzen da hortza, bere muturrean hortzen arteko F kontaktu indarrak eragiten duelarik. 3.20.Irudia.Hortzaren gaineko indarra. Osagai erradialak (𝐹𝑟) sortzen duen konpresio tentsioaren eragina mesprezatu egiten da bere balioa baxua delako eta erabili ohi diren materialek konpresioarekiko jasangarritasun handiagoa dutelako. Hortaz, hortzaren oinarriko tentsioaren balioa honakoa izango da: 𝑌 aldagaiari Lewis-en forma faktorea esaten zaio eta bere balioa engranajearen hortz kopuruaren arabera taularatuta dago. Engranaje helikoidalen kasuan, taula hori erabili ahal izateko engranaje zuzenen hortz kopuru baliokidea ezagutu beharko da. Hortzak jasango duen tentsio makurtzailearen balioa materialaren tentsio onargarria baino baxuagoa denez, zehaztutako modulua egokia izango da. 𝝈 < 𝝈𝒐𝒏𝒂𝒓 → 𝑬𝒛 𝒅𝒂 𝒉𝒐𝒓𝒕𝒛𝒂𝒓𝒆𝒏 𝒉𝒂𝒖𝒔𝒕𝒖𝒓𝒂𝒓𝒊𝒌 𝒈𝒆𝒓𝒕𝒂𝒕𝒖𝒌𝒐 3.10.Taula. Moduluaren egiaztapena. Taulan ikus daiteke, martxa guztien kasuan tentsioaren balioa materialaren balio onargarriaren azpitik dagoela, eta beraz, 4mm-ko modulua egokia izango da. 3.4.4.6. Atzeranzko martxaren azterketa Atzeranzko martxaren diseinua gainerakoen desberdina da. Izan ere, biraketa noranzkoa aldatu ahal izateko, ardatz primarioko eta sekundarioko engranajeen artean hirugarren engranaje bat sartu egiten da, xxx. irudian ikus daitekeen bezala. 3.22.Irudia.Atzeranzko martxaren kokapena. Diseinu baldintza hori kontuan hartuz, ardatzetako engranajeak ezingo dira zuzenean kontaktuan egon, eta beraz, haien erradioen batura bi ardatzen arteko distantzia baino txikiagoa izan beharko da. Bi ardatzen arteko distantzia hori aurreko atalean definituta geratu da honako ekuazio honen bidez: 𝑎 = 𝑚 ∗ (𝑍1 + 𝑍2 ′) 2 cos 𝛽 = 4 𝑚𝑚 ∗ (12 + 47) 2 cos 20° = 125,573 𝑚𝑚 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a Hortaz, ardatzetako engranajeen erradioen arteko baturak honako baldintza hau bete beharko du: 𝑅1 + 𝑅2 = 𝑚 ∗ (𝑍1 + 𝑍2) 2 < 125,573 𝑚𝑚 Hortzei dagokienez, martxa honetako engranajeak hortz zuzenekoak izango dira, hori dela-eta jasan beharko dituzten esfortzuak handiagoak izango dira. Hasierako datuetan adierazi den bezala, atzeranzko martxaren erlazioa 𝑖𝐴𝑀 = 3,1: 1 da, beraz, hiru gurpilen artean erredukzio hori lortzeko konbinaziorik egokiena bilatu beharko da. Erdiko gurpilak erredukzioan eraginik ez duenez, beste bien hortz kopurua zehaztuta dagoenean diseinu baldintza bete dadin dimentsionatuko da. Hortz zuzeneko engranajeak erabiliko direnez, interferentziarik egotea ekiditeko gurpil txikien hortz kopurua 15 izatea erabaki da. Pinoiari minimo hori esleituz gero, honakoak izango dira transmisioaren gainerako balioak: 𝑍1 𝑍2 Erredukzio totala 15 43 2,87 3.11.Taula. Atzeranzko martxaren gurpilen hortzak. Balio horiek ezagututa, diseinu baldintza bete dadin hirugarren engranajeak izan beharko dituen dimentsioak kalkulatu ditzakegu. 𝑅1 + 𝑅2 = 𝑚 ∗ (𝑍1 + 𝑍2) 2 = 4 𝑚𝑚 ∗ (15 + 43) 2 = 116 𝑚𝑚 Erdiko engranajearen erradioaren balioa lortzeko Pitagorasen teorema aplikatuz, (𝑅1 + 𝑅3)2 + (𝑅2 + 𝑅3)2 = 𝑎2 ( 4 ∗ 15 2 + 𝑅3) 2 + (4 ∗ 43 2 + 𝑅3) 2 = 125,5732 𝑅3 = 26,2632 𝑚𝑚 Beraz, hiru engranajeek modulu berdina izan behar dutenez, 𝑅3 = 26,2632 𝑚𝑚 = 𝑚 ∗ 𝑍3 2 = 4 ∗ 𝑍3 2 → 𝑍3 = 13,1316 → 𝑍3 = 15 Azkeneko kalkuluan hortz kopuru osoa lortzeko egindako hurbilketa hori dela-eta, aurretik zehaztu den 90°-ko angeluaren balioa aldatu egingo da. Muntaketa arazorik ez izateko, biraketaren noranzkoa aldatzen duen erdiko engranajearen posizio konkretua jakitea beharrezko da, eta horretarako, kosinuaren teorema aplikatuko da. 𝑎2 = 𝑏2 + 𝑐2 − 2 ∙ 𝑏 ∙ 𝑐 ∙ cos 𝜃 3.4.4.8. Engranajeen kontaktu erlazioa (𝒎𝒑) Kontaktu erlazioak, edozein momentutan kontaktuan dauden engranaje kopurua ehunekotan adierazten du. Bere balioa, kontaktu luzera (𝑍) eta oinarrizko pausuaren (𝑝𝑏) arteko zatiketa eginez lortzen da. 𝜀𝑘 = 𝑍 𝑝𝑏 = √(𝑟𝑝 + ℎ𝑘) 2 − (𝑟𝑝 ∙ cos 𝛼) 2 + √(𝑟𝑔 + ℎ𝑘) 2 − (𝑟𝑔 ∙ cos 𝛼) 2 − 𝑎 sin 𝛼 𝜋 ∙ 𝑚 ∙ cos 𝛼 3. 62. 𝑓𝑜𝑟𝑚𝑢𝑙𝑎 Kontaktu erlazioaren balioa 1 denean, hortz batek kontaktuan egoteari utzi eta beste batek hasiko du etengabe. Hau gertatzearen arrazoia hortzen arteko espazioaren akats txikiak dira eta abiaduraren oszilazioak, bibrazioak eta zarata eragiten dituzte hortzak engranatzen hasterakoan ematen diren talken ondorioz. Kontaktu erlazioaren balioa 1 baino handiagoa bada, berriz, karga hortz gehiagoren artean banatuko da, eta ondorioz, potentzia handiagoa transmititu ahal izango du engranaje bikoteak. Horregatik, kontaktu erlazioaren balioa ahalik eta handiena izan beharko da. Funtzionamendu leuna lortzeko kontaktu erlazio minimo onargarria 1,2 da, fabrikazio eta muntaketa akatsak direla eta 𝜀𝑘 < 1 izatera heltzea ekiditeko. Ekuazioa engranajeen geometriaren araberako aldagaiez dago osaturik eta balio horiek aurreko atalean lortu direnez, zuzenean kontaktu erlazioaren balioa kalkulatuko da. Atzeranzko martxa 𝑟 ℎ𝑘 𝛼(°) 𝑚 𝑎 𝑚𝑝 Pinoia 30 mm 4mm 20 4 116 mm 1,91 Gurpila 86 mm 4mm 20 4 3.14.Taula. Atzeranzko martxaren kontaktu erlazioa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a Emaitzan ikus dezakegu, atzeranzko martxako engranajeen kontaktu erlazioaren balioa onargarria baino altuagoa dela, eta beraz, ez dela abiaduraren oszilaziorik edo bibraziorik emango hortzen kontaktuan. Aurreranzko martxen kontaktu erlazioaren kalkulurako, beste aldagai berri bat kontuan hartu beharko da, martxa hauen engranajeak hortz helikoidalez daudelako osaturik. Engranaje hauen kasuan, hortz batek ez dio aldi berean kontaktu egiteari uzten bere luzera osoan. Hau da, hortzaren mutur batek kontaktua bukatzean, beste muturrak oraindik arku luzera bat ( 𝑠𝑏 ) biratu beharko du bukatzeko, oinarriko saltoa deritzona. Horren ondorioz, kontaktu arkua salto horrekin bat datorren distantzian handitu egiten da eta ekuazioa aldatu egingo da. 3.4.4.9. Engranajeen kontaktu indarrak Motorraren biraketa transmititzeko gurpil gidariaren hortzak gurpil gidatuaren hortzean eragindako F indarra, marruskadura indarra arbuiatuz, hortzaren gainazalarekiko perpendikularra da eta balio bera eta kontrako noranzkoa duen indar erresistente bat sortzen du. Indar horrek, kutxa aldagailuaren gainerako elementuen (ardatzak, errodamenduak, sinkronizatzaileak…) dimentsionaketa baldintzatu egiten du, eta beraz, bere balioa ezagutu beharko da. Orokorrean, F kontaktu indarrak osagai tangentzial bat (𝐹𝑡), osagai erradial bat (𝐹𝑟) eta zenbait kasutan osagai axial bat (𝐹𝑎) dauka. Osagai tangentziala da biraketa ardatzarekiko momentua eragiten duena, eta bere balioa transmititutako pareak zehazten du. Gainerako osagaiak T-ren eta gurpilaren ezaugarri geometrikoen funtzioan zehazten dira. Hortaz, hortz zuzeneko eta helikoidaleko engranajeen ezaugarri geometrikoak ezberdinak direnez, indarren adierazpenak ere ezberdinak izango dira. ENGRANAJE ZILINDRIKO ZUZENAK Forma honetako hortzen kasuan, indarra bi osagaitan banatzen da: indar tangentziala (𝐹𝑡) eta indar erradiala (𝐹𝑟) 3.25.Irudia.Engranajeen arteko indarrak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a Indar tangentziala jatorrizko zirkunferentziarekiko ukitzailea da, eta lehen aipatu den bezala, potentziaren transmisioaz arduratzen da. Bere balioa kalkulatzeko, transmititzen duen biraketa parearen eta gurpilaren erradioaren arteko zatiketa egin beharko da: 𝐹𝑡 = 𝑇 𝑟 Indar erradialak, berriz, zentroranzko norabidea dauka eta ardatzak elkarrekiko banatzeko joera du. Honen balioa, xxx. irudian ikus daitekeenez, indar tangentziala presio angeluaren tangentearekin biderkatuz lortuko da. 𝐹𝑟 = 𝐹𝑡 ∙ tan 𝛼 Beraz, aurreko ataletan lorturiko engranajeen geometriari buruzko datuak erabiliz hortz zuzeneko engranaje bakoitzak jasan beharko duen indarra kalkulatu da. Emaitzak ondorengo taulan ikus daitezke. Gurpila 𝑇 (𝑘𝑔 ∙ 𝑐𝑚) 𝑟 (mm) 𝛼(°) 𝐹𝑡 (𝑁) 𝐹𝑟(𝑁) AM1 2548,42 30 20 8333,33 3033,08 AM2 2548,42 30 20 8333,33 3033,08 AM3 7305,47 86 20 8333,33 3033,08 3.16.Taula. Atzeranzko martxaren kontaktu indarrak. Emaitzetan ikus daitekeenez, atzeranzko martxako hiru gurpilek indar bera jasan beharko dute. Horren arrazoia, gurpil eragileak gurpil gidatua bultzatzean, azken honek balio bereko erreakzioa sortzen duela da. ENGRANAJE ZILINDRIKO – HELIKOIDALAK Hortz mota honetako engranajeetan, berriz, aurrekoan agertzen diren osagai tangentzialaz (𝐹𝑡) eta erradialaz (𝐹𝑟) gain, osagai axiala (𝐹𝑎) ere agertuko da. Indar axialak ardatzaren norabidea izango du, eta honen ondorioz, ardatza eusteko erabiliko diren errodamenduek karga axialak jasan beharko dituzte. Indar tangentzialaren balioa aurreko kasuan bezala, transmititutako biraketa parearen eta gurpilaren erradioaren arteko zatiketa egin eginez lortuko da. 𝐹𝑡 = 𝑇 𝑟 Gainerako osagaiak, hortzaren geometria kontuan hartuz, indar tangentzialaren baliotik ondorioztatzen dira. 3.4.4.10.2. Diferentzialaren indarrak Mekanismo diferentzialaren pinoiak eta koroak jasango dituzten indarrak momentu bakoitzean aukeratutako martxaren arabera aldatu egiten dira. Izan ere, martxa bakoitzaren bidez biraketa pare ezberdina helduko zaio diferentzialari. Hori dela-eta, kasu horietako bakoitzean F indarraren osagai ezberdinek hartzen duten balioa kalkulatu beharko da. Aurretik aipatu den bezala, diferentzialaren gurpilak hortz helikoidalekoak dira eta hortzen inklinazio angelu aparentea 𝛽𝑎 = 20° eta kontaktu angelu erreala 𝛼𝑟 = 20° dira. Gainerako hortzekin egin den bezala, F indarraren osagai bakoitzari dagokion formula aplikatu eta ondorengo taulan ageri diren emaitzak lortu dira. 𝐹𝑡 = 𝑇 𝑟 𝐹𝑟 = 𝐹𝑡 ∙ tan 𝛼𝑟 cos 𝛽𝑎 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a 3.4.5. Ardatzak Ardatzen dimentsionamendua bi pausutan egingo da. Lehenik, kalkulatu diren engranajeen indarren eta ardatza bakoitzaren aurre dimentsionamenduaren bidez, jasan beharko dituzten erreakzioan kalkulatuko dira; eta horren ondoren, karga horiek jasateko ardatz bakoitzak izan beharko duen sekzio minimoa kalkulatuko da. Modu horretan, ardatzen dimentsioak erabat definituta geldituko dira. Ardatzen dimentsio nagusiak zehaztu ondoren, ardatzaren gaineko zenbait elementu eusteko beharrezkoak diren artekatuen dimentsioak kalkulatuko dira. 3.4.5.1. Ardatzetako erreakzioak Ardatzek jasan beharko dituzten erreakzioak, euste puntuen eta gainean muntatuta dituzten elementuen araberakoak izango dira. Horregatik, lehenik eta behin, ardatz bakoitzaren eskema hurbildua egin beharko da. Ardatz primarioa Ardatz honek motorretik heltzen den biraketa jasotzen du eta kasu bakoitzean aukeratutako martxako gurpilaren indarrak jasaten ditu. Hori dela-eta, ardatz primarioak martxa bakoitzean jasan beharko dituen esfortzuen kalkulua burutuko da. Honakoa izango da ardatz primarioaren erreakzioen kalkulurako erabiliko den dimentsionamendu hurbildua egitura: Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a 𝑅𝑍𝐴 = 𝐹𝑡1 − 𝑅𝑧𝐵 = 9788,57 𝑁 − 8621,40 𝑁 = 1167,17 𝑁 Behin erreakzioak ezagututa, esfortzuen diagramak kalkulatu eta momentu maximoko puntua zein den kalkulatu da. Flexioa eragiten duten kargak bi norabide ezberdinetan jasaten dituenez (z eta y), plano horietako bakoitzaren diagrama egin beharko da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a Ardatz sekundarioa Ardatz sekundarioaren aurre dimentsionamendua hurrengo irudian ageri dena da. Ikus daitekeenez, abiadura ezberdinen martxez gain, diferentzialaren pinoiak eragindako indarra ere kontuan hartuko da. Gainera, pinoi hau etengabe (martxa guztietan) engranatuta dagoenez, bere eragina martxa guztien kalkuluan kontuan hartuko da. 3.31.Irudia. Ardatz sekundarioaren aurre dimentsionamendua. Martxa ezberdinetan sorturiko indarrak eta momentu makurtzaileak kalkulatzeko, ardatz primarioan jarraitu den prozedura bera aplikatu da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a 1. Martxaren kalkulua 3.33.Irudia. GIM softwarearen bidezko emaitzen egiaztapena. 3.34.Irudia. Z ardatzeko momentu makurtzaileak. 3.35.Irudia. Y ardatzeko momentu makurtzaileak. Diagrametan ikus daitekeenez, ardatzaren punturik kritikoena 1. martxako gurpila kokatzen den puntua da eta bertako momentuen balioak honako hauek dira: Atzeranzko martxaren ardatza Ardatz honetan, biraketaren noranzkoa aldatzen duen gurpila dago kokaturik. Hori delaeta, soilik atzeranzko martxa erabiltzerakoan jasango du karga. Horrez gain, martxa honetako gurpilak hortz zuzenekoak direnez, ardatzak jasango duen karga horrek osagai erradiala bakarrik izango du, ez du izango osagai axialik. Martxa honetako engranajeen hortzen kontaktuak eragindako indarrak aurreko atalean kalkulatu dira eta honako hauek dira bere balioak. Gurpila 𝑇 (𝑘𝑔 ∙ 𝑐𝑚) 𝑟 (mm) 𝐹𝑡 (𝑁) 𝐹𝑟(𝑁) AM2 2548,42 30 8333,33 3033,08 3.27.Taula. AM gurpilen indarrak. Ardatz honetan dagoen pinoiak beste bi engranajerekin egiten duenez kontaktua, bien indarrak kontuan hartu beharko dira. Bi engranajeek eragiten dioten indar erradiala balio berekoa baina aurkako noranzkoduna denez, honen eragina deuseztatu egiten da. Indar tangentzialari dagokionez, kasu honetan bi engranajeek egiten dioten indarra balio eta noranzko berezkoa da. Beraz, indar tangentziala bikoiztu egingo da. Ardatzaren dimentsioei dagokionez, honakoa izango da bere aurre dimentsionamendua: Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a Irudian ikus daitekeenez, ardatza bi muturretan landatuta dagoela suposatuko da kargen kalkulurako. Izan ere, ardatz hau abiadura-kaxaren karkasara finko loturik dago bi aldetatik. Aurretik azaldu den bezala, ardatzaren gaineko karga honakoa izango da: 𝐹𝐴𝑀 = 16666,66 𝑁 Oreka estatikokoaren bidez soilik hiru ekuazio linealki independente lortu daitezke, eta kasu honetan, ezezagun kopurua hiru baino handiagoa da. Hortaz, ardatza hiperestatikoa da. Bere karga eta momentuen kalkulurako, bi aldetan landaturiko ardatzari deritzon kasu orokorraren ekuazioak erabiliko dira. 3.39.Irudia. DIN 34CrNiMo6 altzairuaren tentsio onargarria. Azkenik, segurtasun koefizientearen balioa 1,5-2 balioen artekoa izan ohi da. CS=1,75 izatea erabaki da zenbait kasutan aplikatutako kargek talka txikiak eragin ditzaketelako ardatzean martxa aldatzerakoan. Horrekin batera, kontuan hartu beharra dago ASME kodearen kalkulua kontserbakorra dela. 𝐶𝑆 = 1,75 Balio guzti horiek kontuan hartuz, karga egoera bakoitzerako ardatzak izan beharko duen erradio minimoa kalkulatuko da. Ardatzek eremu bakoitzean karga ezberdinak jasaten dituztenez, eremu horietako bakoitzaren erradio minimoaren balioa ezberdina izango da. Hortaz, martxa bakoitzaren karga egoera aztertu beharko da. Ardatz primarioa 1. martxarako kalkulua 1. Martxak ardatz primarioan eragingo dituen momentu makurtzaileak ondorengoak dira, eta horiek ASMEren ekuazioan ordezkatuz, martxa horretako gurpila kokatzen den lekuan ardatz primarioak izan beharko duen erradio minimoa kalkulatu da. 𝑀 = 362,78 𝑁𝑚 𝑇 = 250 𝑁𝑚 𝑟 𝐽 ∙ √(𝐶𝑚 ∙ 𝑀)2 + (𝐶𝑡 ∙ 𝑇)2 < 𝜎𝑦𝑝 2 ∙ 𝐶𝑆 𝑟 𝜋 ∙ 𝑟4 2 ∙ √(1,5 ∙ 362780 𝑁𝑚𝑚)2 + (1 ∙ 250000 𝑁𝑚𝑚)2 < 1000 𝑁 𝑚𝑚2 ⁄ 2 ∙ 1,75 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a 3.4.5.3. Ardatzen artekatua Ardatz primarioak eta sekundarioak haien gainean finko muntaturik (kubo sinkronizatzaileak eta gurpil finkoak) egon behar diren elementuak lotzeko DIN 5480 arauak definitzen dituen artekatuak dauzkate. Jarraian, arauak zehazten duen prozedura jarraituz artekatu guztien dimentsioak zehaztuko dira. Ardatz primarioa Ardatz primarioak hiru artekatu izango ditu, enbragearen akoplamendurako bat, 3. eta 4. martxen sinkronizatzailearentzako beste bat eta 5. martxako sinkronizatzailearentzako azkena. Sinkronizatzaileen artekatuaren neurriak "3.4.7. Sinkronizatzaileak" atalean kalkulatuko dira eta enbragearenak "3.3.5. Enbragearen ildaskatua" atalean Ardatz sekundarioa Ardatz honek, berriz, 3., 4. eta 5. martxetako gurpilak finkatzeko bi artekatu eta 1. eta 2. martxentzako sinkronizatzailearentzako beste artekatu bat dauzka, azken hau "3.4.7. Sinkronizatzaileak" atalean kalkulatuko da. 3. martxako gurpil finkoa 3. martxako gurpil finkoa kokatuta dagoen eremuaren diametroa 30 milimetrokoa da. Hortaz, 𝑑1 = 30 𝑚𝑚 𝑚 = 1,5 𝑚𝑚 5. martxako gurpil finkoa Kasu honetan gurpila kokatuta dagoen eremuaren diametroa 20 milimetrokoa da. Hortaz, 𝑑1 = 20 𝑚𝑚 𝑚 = 1,5 𝑚𝑚 𝑭𝒆𝒒 = 𝟐, 𝟕𝟗 𝒌𝑵 Errodamenduen fidakortasuna %95ekoa izatea nahi da, beraz, honakoa izango da bizitza nominalaren balioa. 𝑳𝟏𝟎 = 975 0,02 + 4,439 ∙ [ln 1 0,95] 1 1,483 = 𝟏𝟓𝟕𝟒, 𝟗𝟖 𝒎𝒊𝒍𝒊𝒐𝒊 𝒃𝒊𝒓𝒂 Azkenik, A puntuko SKF errodamendu ekoizlearen erreferentziazko karga nominalaren balioa kalkulatuko da, kalkulatutako karga erradial hori 𝐿10 milioi biratan jasateko gai dena. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a Azken horiek eta xxx. taulako balioak erabiliz, martxa bakoitzerako X eta Y-ren balioak honakoak izango dira: Martxa 𝐹𝑎 𝑉 ∙ 𝐹𝑟 ⁄ 𝑭𝒆𝒒 = 𝟓, 𝟒𝟑 𝒌𝑵 B euskarriko errodamenduen fidakortasuna ere %95-ekoa izango da. Beraz, bizitza nominalaren balioa ere mantenduko da. 𝑳𝟏𝟎 = 𝟏𝟓𝟕𝟒, 𝟗𝟖 𝒎𝒊𝒍𝒊𝒐𝒊 𝒃𝒊𝒓𝒂 3.48.Irudia. Errodamenduaren neurriak. Koefizienteen egiaztapena Martxa 𝐹𝑎𝐵(𝑁) 𝐹𝑎 𝐶0 ⁄ Errodamenduen fidakortasuna %95ekoa izatea nahi da, beraz, honakoa izango da bizitza nominalaren balioa. 𝑳𝟏𝟎 = 872,88 0,02 + 4,439 ∙ [ln 1 0,95] 1 1,483 = 𝟏𝟒𝟏𝟎, 𝟎𝟐 𝒎𝒊𝒍𝒊𝒐𝒊 𝒃𝒊𝒓𝒂 3.49.Irudia. SKF ekoizlearen katalogoa. 3.50.Irudia. Errodamenduaren neurriak. 𝑭𝒆𝒒 = 𝟏𝟏, 𝟒𝟑 𝒌𝑵 B euskarriko errodamenduen fidakortasuna ere %95-ekoa izango da. Beraz, bizitza nominalaren balioa ere mantenduko da. 𝑳𝟏𝟎 = 𝟏𝟒𝟏𝟎, 𝟎𝟐 𝒎𝒊𝒍𝒊𝒐𝒊 𝒃𝒊𝒓𝒂 Kalkulatutako balioak erabiliz, B puntuko erreferentziazko karga nominalaren balioa kalkulatuko da. Kasu honetan ere, A.F=1,2 izango da aplikazio mota berdina delako. 𝑪𝑩 = 𝐹𝑒𝑞 ∙ (𝐿10) 1 𝑎 ∙ (𝐴. 𝐹. ) 𝐶𝐷 = 1,2 ∙ 11,43 ∙ (1410,02) 1 3 = 153,8 𝑘𝑁 Karga nominalaren balioa ikusita, D euskarrian arrabolezko bi errodamendu jartzea erabaki da. Modu horretan errodamenduek jasan beharreko karga balio horren erdia izatea lortuko da. 𝑪 = 𝐶𝐵/2 = 𝟕𝟔, 𝟗𝟎 𝒌𝑵 3.52.Irudia. Errodamenduaren neurriak. 3.4.6.3. Gurpil askeen errodamenduak Martxa bakoitzari dagokion gurpil bikote bakoitzean, horietako bat ardatzera finkatuta dago etengabe, eta bestea, gurpil askea deritzona, sinkronizatzailearen bidez lotzen zaio ardatzari. Hori dela eta, gurpil hauek aske biratu dezaten, haien karga erradial eta tangentzialak jasango dituen errodamendu bat beharko dute. Era beran, atzeranzko martxa noranzkoa aldatzen duen pinoia ere errodamenduen gainean muntaturik dago. 1. eta 2. martxetako sinkronizatzailea ardatz sekundarioan kokatuko da eta 3., 4. eta 5. martxetakoa ardatz primarioan. Beraz, honako hauek izango dira gurpil askeen errodamenduek bete beharko dituzten baldintzak. Datu hori ezagututa, errodamenduek %95eko fidakortasuna erabaki da eta SKF ekoizleak zehazturiko ekuazioaren bidez, fidakortasun horri dagokion bizitza nominala kalkulatuko da gurpil bakoitzerako. Errodamenduak arrabol zilindrikodunak izango direnez, 𝑳𝟏𝟎 = 𝐿 0,02 + 4,439 ∙ [ln 1 𝑅] 1 1,483 Karga dinamikoaren balioak ikusita, SKF-ren katalogoan orrazdun errodamendu hauek aukeratu dira. Gurpilen zabalera dela eta, bi errodamendu jarriko dira gurpil bakoitzean, eta beraz, jasan beharko duten karga kalkulatutakoaren erdia izango da. 1. martxako gurpil askearen errodamendua: 3.53.Irudia. SKF ekoizlearen katalogoa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a 3. martxako gurpil askearen errodamendua: Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a 3.4.7. Sinkronizatzaileak 3.4.7.1. Artekatuaren luzera 1. eta 2. martxetako sinkronizatzailea Kasu honetan sinkronizatzailea ardatz sekundarioan kokaturik dago. Beraz honako hauek izango dira, bere hasierako neurriak: 𝑑1 = 35 𝑚𝑚 𝑚 = 1,5 𝑚𝑚 𝑍 = 22 Barne eta kanpo diametroak: 𝑑2 = 35 − 2𝑚 = 32 𝑚𝑚 𝑑3 = 𝑑1 − 0,2𝑚 = 34,70 𝑚𝑚 Hortzaren altuera: ℎ = 0,5 ∙ (𝑑3 − 𝑑2) = 1,35 𝑚𝑚 Artekatuak 1. eta 2. martxetan jasan beharko duen pare maximoa 979,17 Nm-koa izango da. Beraz, indar tangentzialaren balioa honakoa izango da. 𝐹𝑡 = 𝑇 𝑟 = 979,17 𝑁𝑚 0,0175 𝑚 = 55952,50 𝑁 𝐿𝑚𝑖𝑛 = 1,35 ∙ 55952,50 𝑁 1,35 𝑚𝑚 ∙ 22 ∙ 80 𝑁 𝑚𝑚2 = 31,79 𝑚𝑚 Hortaz, ardatz primarioa eta sinkronizatzailearen arteko akoplamendurako 30x1,5 DIN5480 artekatua erabiliko da. 3. eta 4. martxetako sinkronizatzailea Sinkronizatzaile honen eta ardatz primarioaren arteko akoplamendua DIN 5840 motako artekatuaren bidez egingo da eta aurreko kasuan erabili den prozedura bera jarraituko da bere neurriak kalkulatzeko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a Lehenik eta behin erreferentziazko diametroa eta hortzen modulua finkatuko dira. Diametroa ardatzari dagokiona da eta modulua 1,75ekoa aukeratu da. 𝑑1 = 32 𝑚𝑚 𝑚 = 1,50 𝑚𝑚 Datu horiekin, DIN 5480 arauaren taulan artekatuaren hortz kopurua lortuko da: 𝑍 = 20 Gainerako neurriak arauak zehaztutako ekuazioen bidez lortu dira: Barne eta kanpo diametroak: 𝑑2 = 𝑑1 − 2𝑚 = 29𝑚𝑚 𝑑3 = 𝑑1 − 0,2𝑚 = 31,70 𝑚𝑚 Hortzaren altuera: ℎ = 0,5 ∙ (𝑑3 − 𝑑2) = 1,35 𝑚𝑚 Artekatuak jasan beharko duen pare maximoa enbragearen berdina izango da. Beraz, 𝐿𝑚𝑖𝑛 = 1,35 ∙ 16666,67 𝑁 1,35 𝑚𝑚 ∙ 20 ∙ 80 𝑁 𝑚𝑚2 = 10,42 𝑚𝑚 Hortaz, ardatz primarioa eta sinkronizatzailearen arteko akoplamendurako 30x1,75 DIN5480 artekatua erabiliko da. 5. martxako sinkronizatzailea Kasu honetan sinkronizatzailea ardatz primarioan kokaturik dago. Beraz honako hauek izango dira, bere hasierako neurriak: 𝑑1 = 25 𝑚𝑚 𝑚 = 1,5 𝑚𝑚 𝑍 = 15 Barne eta kanpo diametroak: 𝑑2 = 35 − 2𝑚 = 32 𝑚𝑚 𝑑3 = 𝑑1 − 0,2𝑚 = 34,70 𝑚𝑚 Hortzaren altuera: ℎ = 0,5 ∙ (𝑑3 − 𝑑2) = 1,35 𝑚𝑚 Artekatuak jasan beharko duen pare maximoa enbragearen berdina izango da. Beraz, 𝐿𝑚𝑖𝑛 = 1,35 ∙ 16666,67 𝑁 1,35 𝑚𝑚 ∙ 15 ∙ 80 𝑁 𝑚𝑚2 = 13,90 𝑚𝑚 Hortaz, ardatz primarioa eta sinkronizatzailearen arteko akoplamendurako 25x1,5 DIN 5480 artekatua erabiliko da. 3.4.7.1. Sinkronizatzaileen gaitasuna Atal honetan sinkronizatzaileak dituen dimentsioak kontuan hartuta, beharrezkoa den momentua transmititzeko gai den egiaztatuko da. Sinkronizatzaileen funtzionamendua enbrage konikoenaren antzekoa da. Izan ere, marruskadura indarraren bidez ardatzaren biraketa eta gurpilari transmititzen dio. Horregatik, egiaztapena enbrage konikoen ekuazioen bidez egingo da. 𝐹𝑎 = 2 ∙ 𝜋 ∙ 𝑝 ∙ 𝑟𝑏𝑎𝑟𝑛𝑒 ∙ (𝑟𝑘𝑎𝑛𝑝𝑜 − 𝑟𝑏𝑎𝑟𝑛𝑒) 𝑇𝑟𝑜𝑧 = 𝜇 ∙ 𝐹𝑎 ∙ (𝑟𝑘𝑎𝑛𝑝𝑜 + 𝑟𝑏𝑎𝑟𝑛𝑒) 2 ∙ sin 𝛼
science
addi-e9886ba4ffd1
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32234
Automobil baten abiadura-kaxaren diseinua
Lertxundi Saez, Eneko
2019-03-29
Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a  Kualifikatuta dauden langile baimenduek soilik erabiltzea makinak  Makinen erorketa edo bat-bateko desplazamenduak ekiditea  Higaduragatik, nekeagatik edo zaharkitzeagatik aldatu beharreko piezak argibideak jarraituz ordezkatzea.  Piezen erorketa eta txirbilaren, partikulen edo erreminten jaurtiketa ekiditea.  Muntaketa akatsak ekiditea konexio ez egokiak galaraziz, piezen mugimenduaren noranzkoa markatuz, etab.  Tenperatura altuetan dauden piezekin kontaktua ekiditea.  Piezen muntaketa, ordezkatzea edo konponketa zehaztutako argibideak jarraituz eta erreminta egokiak erabiliz egin behar da.  Beharrezko osasun azterketa egin lanean hasi aurretik  Lan eremua garbi mantendu, elementu ez erabilgarriak kendu  Lana modu seguruan egiteko beharrezko formakuntza izan Makinetan kanpo objektuak (harriak, adarrak,…) sartu eta honek abiadura bizian kanporatzean Sistema hidraulikoa osatzen duen likidoa poro edo zuloetatik kanporatzean, langilea erretzea 2.Taula. Arrisku mekanikoak 7.1.2.2. Diseinu ez ergonomikoek sorturiko arriskuak Arrisku hauek, makinariaren erabilerak, bere atalen irisgarritasunak, materialen garraioak, etengabeko talkak, bibrazio mekanikoak eta lanaren beste hainbat faktorek sortzen dituzte. Haien ondorio nagusiak, kargen eskuzko desplazamendua eta lan postura behartuak dira. Langilearenganako kalte horiek ekiditeko, gorputzaren dimentsioak eta langileak egin beharreko mugimenduak kontuan hartu beharko dira diseinu fasean. 7.1.2.3. Arrisku termikoa 1.Irudia.Arrisku termikoaren seinalea. 7.1.3. SEGURTASUN NEURRIAK MAKINETAN 7.1.3.1. Makinaren barnekoak Prebentzioa Neurri honen helburua, diseinuaren bidez arriskuan eragina duten faktore garrantzitsuak ezabatu edo ahalik eta gehien murriztea da. Horren bidez, langilea ezabatu ezin izan diren arriskuetatik babestea lortuz. Irtenguneak edo ertz biziak ekiditea, materialen gainkarga eta nekea ekiditea edota aplikazio baldintzen araberako material egokien erabilera dira prebentzio neurri ohikoenak. Babesa Aurreko neurrien bidez ezabatu ez diren arrisku konstanteen eragina babeslekuen edo dispositiboen bidez ezabatzea da hauen helburua. Babestu beharreko gunera etengabe sartu behar ez denean babes finkoa erabiliko da, baina askotan sartu behar izatekotan, mugikorrak izan beharko dira.  Babesleku eta defentsak: barrera material baten bidezko makinaren babes sistema, blokeo edo katigamendu dispositiboak izan ditzakeena. Hainbat barrera mota ezberdintzen dira, haien artean ezagunenak: babes finkoa, babes mugikorra, blokeodun babes mugikorra… 2.Irudia. Babes finkoa eta babes mugikorra.  Bi eskuko agintea: makina abiarazi eta martxan mantentzeko, bi akzionamendu mekanismoren aldibereko aktibazioa behartzen duen aginte sistema. 4.Irudia. Abiarazte sentikorra eta inpultso bidezkoa. Ohartarazpenak  Argibide teknikoak  Markak  Ikus-entzunezko seinaleak  Planoak eta eskemak 5.Irudia. Ohartarazpen seinaleak. Segurtasun neurri gehigarriak  Larrialdizko geldiaraztea: Segurtasun edo babes gailuen hutsegitea ematen bada eta makinaren funtzio arriskutsuren bat gelditu behar bada, segurtasun sistema honek makina segurtasun egoeran jarriko du ahalik eta azkarren, beti pertsonaren batek aktibatuta. Neurri honek berak bakarrik ez du segurtasuna bermatzen, beste neurri batzuk laguntzeko balio du.  Askatze gailua: Pertsonak makinan harrapaturik gelditzea ekiditeko eta hauek askatzeko helburua du sistema honek eta bereziki larrialdizko gelditze baten ondoren aktibatzen da. 7.1.3.2. Makinaz kanpokoak Babes pertsonalerako baliabideak Arriskuetatik babesteko langileak gainean daramatzan babes neurriak dira. Ez dira deskribapen honetan sartzen arriskuetatik babesteko diseinatuak izan ez diren arropak. Babes elementu hauek CE ziurtagiria izan behar dute, horren bitartez ekoizleak kalitate baldintzak betetzen dituela ziurtatzen baita. 6.Irudia. Babes pertsonalerako baliabideak. Makinaren gidaliburua Makinak gidaliburu bat izan beharko du, erabiltzaile edo langileak erabilera seguruari buruzko informazioa eskura izan dezan. Liburu honek argibide egokiak eta ulerterrazak izan beharko ditu. Abiadura-kaxa Europar Batasunean merkaturatu ahal izateko, europar komunitatean aplikagarria den CE ziurtagiria eskuratu beharko da. Horretarako, DC/98/37/CE makinen araudiak zehazten dituen espezifikazioak bete beharko dira. CE ziurtagiriaren helburua, segurtasuna, higienea eta kalitatea bermatzea da, eta horretarako, produktu batek merkaturatu ahal izateko bete behar dituen segurtasun eta kalitate baldintzak zehazten ditu. Ekoizlea zertifikazio prozeduren arduraduna da, eta ondorioz, abiadura-kaxaren onarpenaren zertifikazioarena. Hortaz, honakoa bete beharko du:  Abiadura-kaxak zuzentarauen oinarrizko baldintzak betetzen dituela bermatu.  Abiadura-kaxaren erabilera manuala egin.  Eraikuntzarako txosten teknikoa egin  "CE" onargarritasun adierazpena sinatu.  Abiadura-kaxan "CE" markaketa kokatu, dimentsionamendu arauak jarraituz. Abiadura-kaxaren zertifikaziorako zehazki 2006/42/CE makinei buruzko Zuzentaraua bete beharko da eta txosten teknikoak, merkaturatuko edo abiaraziko den herrialdeko hizkuntza ofizialean idatzita egon beharko dira. Onargarritasun adierazpenak produktuaren baldintzak biltzen ditu (tolerantziak, erresistentzia, suaren aurreko portera…) eta hauen egiaztapena ebaluazio organismo independente batek egina dela adierazten du. Produktuaren onargarritasuna ekoizleak zehaztutako erabilera eta instalazioetara mugatuta dago, eta ez edozein erabilerara. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 5a Bestalde, makinak ziurtagiria edukitzeak esan nahi du marka jartzen duen pertsonak makinak araudia betetzearen ardura duela. Hau da, makinak araudian zehazturiko baldintzak betetzen dituela. CE markari onargarritasun adierazpena gehitzen bazaio, makinak Segurtasun Zuzentarau europarraren ustezko onargarritasuna izango du eta Europan zirkulatu dezake. Hortaz, azpimarratu beharra dago, CE markak ez duela ziurtatzen makinak kalitate kontrolak gainditu dituela. Esan den bezala, ustezko onargarritasuna adierazten da, CE ziurtagiria ez da garantiazko marka bat. Azkenik, abiadura-kaxak CE ziurtagiririk lortzen ez badu, ezingo da merkaturatu eta hori egitekotan zigorra jasotzeko arriskua izango du ekoizleak. Ziurtagiria eskuratuz gero, bere baliozkotasuna mugagabea izango da, makinari aldaketa nabarmenik egiten ez zaion bitartean. Kasu horretan, aldaketa egin duenaren ardura izango da CE ziurtagiriaren bermea lortzea berriro.
science
addi-a6c0cf4abb86
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32234
Automobil baten abiadura-kaxaren diseinua
Lertxundi Saez, Eneko
2019-03-29
AUTOMOBIL BATEN ABIADURA-KAXAREN DISEINUA BALDINTZEN AGIRIA 4 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a 5.1. BALDINTZA OROKORRAK 5.1.1. HELBURUA Dokumentu honen xedea abiadura-kaxaren funtzionamendu egoki eta segurua gauzatu ahal izateko eta txarto ulertzerik egon ez dadin bete beharreko baldintza eta zehaztapen tekniko, ekonomiko eta administratibo guztiak adieraztea da. Horretarako, elementu bakoitzaren eta bete beharreko araudien espezifikazioak zehaztuko dira. Hortaz, planoek zer egin behar den finkatzen badute, agiri honek proiektua oinarrian nola gauzatu behar den zehazten du eta bertan adierazitakoak garrantzi handia izango du bai proiektuaren iraupenean nola kostuan eta kalitatean. Dokumentuan zehaztutako baldintzak betebeharrezkoak dira guztiak. Aldaketaren bat egin nahi bada, bi alde kontratatzaileek adostuak izan beharko dira, eta kasu horretan, idatziz eta espresuki ziurtatu beharko da. Ekoizleak proiektuan edozein motatako aldaketa edo berrikuntza egin nahi izatekotan, proiektugileari jakinarazi beharko zaio eta honen baimenik gabe ezingo da inolako aldaketarik burutu. Horrelakorik gertatzekotan, proiektugilearen baimenik gabe egindako aldaketek eragindako ondorioak proiektua exekutatu duen ekoizlearen ardura izango dira. Horrez gain, aldaketa produktuaren jabeak egindakoa izatea ez da ondorio horien salbuesle izango. Bestalde, dokumentu honek mugatzen ez dituen eta oinarrizkoak ez diren proiektuaren eraikuntzarako espezifikazioak, fabrikatzailearen ardurapean geratuko dira. 5.1.2. ARGITARATZE DATA Abiadura-kaxaren diseinuari dagokion proiektua 2019ko otsailaren 10an Bilbon argitaratu da. 5.1.3. AGIRIAREN HEDADURA Agiri honek proiektuaren ulergarritasunerako beharrezkoak diren baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak barnebiltzen ditu. Horretarako, proiektuaren dokumentu ezberdinen arteko lotura azaltzen du. Dokumentu horiek UNE 157001-2002 arauak zehaztutakoak dira, jarraian agertzen direnak: 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra 2. Dokumentua: Memoria 3. Dokumentua: Kalkuluak AUTOMOBIL BATEN ABIADURA-KAXAREN DISEINUA BALDINTZEN AGIRIA 5 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a 4. Dokumentua: Planoak 5. Dokumentua: Baldintzen Agiria 6. Dokumentua: Aurrekontuak 7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak Planoek, Baldintzen Agiriak eta Aurrekontuek kontratu izaera izango dute, eta 2. Dokumentua: Memoria, berriz, informatiboa izango da. 5.1.4. ARAUDI OROKORRA Proiektuaren garapenean eta era honetako proiektuetan aplikatutako araudi orokorrak UNE, ISO, DIN eta ASME erakundeek zehaztutakoak dira. Haien artean honako hauek dira etengabe jarraituko direnak proiektua egiten den bitartean:  Proiektuaren dokumentazioa UNE 157001-2002. Proiektuaren irizpide orokorrak UNE 1-032-82. Marrazketa teknikoaren oinarriak  Proiektua ISO 18004-1. Engranajeak. Hiztegia eta definizio geometrikoak UNE 18016. Engranaje zilindrikoak  Segurtasuna 1971ko AGINTEA, Segurtasun eta Higiene Ordenantza Orokorra onartzen duena. 31/1995 LEGEA, Lan Arriskuen Prebentzioa. 39/1997 ERREGE DEKRETUA, Prebentzio neurrien araudia. UNE-EN ISO 12100. Segurtasuna makinetan. Diseinurako printzipio orokorrak. Erabilitako arauen artean desadostasunik egotekotan, baldintza murriztaileenak zehazten dituena aplikatu beharko da. AUTOMOBIL BATEN ABIADURA-KAXAREN DISEINUA BALDINTZEN AGIRIA 6 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a 5.2. BEREZKO BALDINTZAK 5.2.1. BALDINTZA TEKNIKOAK 5.2.1.1. Orokortasunak Abiadura-kaxa osatzen duten pieza eta azpimultzo guztiek proiektuaren gainerako dokumentu guztietan adierazi diren espezifikazio guztiak bete beharko dituzte. Era berean, jarraian zehaztuko diren baldintza teknikoak eta osagai komertzialen ekoizleek zehaztutako baldintzak ere bete beharko dituzte. Materialak, ekoizpen eta muntaketa erremintak, osagai komertzialak eta ikuskapenerako zein muntaketarako gailuak horniduraren parte izango dira. Bestalde, ekoizpenerako lantegia eta beharrezkoak diren bestelako erreminta egokiak bermatzea ekoizlearen ardura izango da, proiektu zuzendariaren onespena izan beharko dutelarik. Abiadura-kaxaren elementu oinarrizkoenen ekoizpenean proiektugileak parte hartu dezake zehaztutako baldintzak betetzen direla ziurtatuz eta ekoizleak homologatuko ditu. Horrekin batera, ekoizlearen ardura izango da osagai bakoitzerako ekoizpen sistemarik egokiena aukeratu eta erabiltzea. Proiektuaren parte diren osagai guztien ikuskapena zuzendariaren esku geratuko da, ekoizleak erositako osagai komertzialena barne. Pieza multzoen ikuskapenari dagokionez, hauen ikuskapen eta onespena ere burutu beharko da, nahiz eta multzoa osatzen duten piezak jadanik onartuak izan diren. Hau horrela da, multzoen muntaketa akatsek produktuaren funtzionamendu ezegokia eragin dezaketelako. Ekoizlearen ardura izango da proiektuaren parte diren materialei, lanabesei, langileei eta antzekoei buruzko txosten edo ziurtagiriak, produktuaren bezeroaren eta proiektugilearen eskura egotea. Modu horretan, bezeroak zein zuzendariak produktuaren ekoizpenaren, muntaketaren eta egiaztapenen berri izango dute eta dagozkien baldintzak betetzen dituztela ziurtatu ahal izango dute. Horrela ez izatekotan, aldatu egin beharko dira. 5.2.1.2. Materialen ezaugarriak Proiektuaren piezak osatzen dituzten materialen gogortasun, erresistentzia, elastikotasun edo beharrezkoak diren bestelako saiakuntzak egitea zuzendaritzaren ardura izango da. Material bat aukeratzeko lehen irizpidea, piezak izango duen bizitza nominala, funtzioa eta jasan beharko dituen kargak izango dira. Horren ondoren, piezaren ekoizpen eta muntaketarako baldintzak kontuan hartuko dira. Azkenik, aurreko baldintzak betetzen dituzten materialen artean ekoizpen kostuak ahalik eta gehien murrizten dituztenak eta hornitze eta erabilerraztasun handiena dutenak lehenetsiko dira. Irizpide orokor gisa, aurretik egin diren antzeko proiektuetan erabili diren eta normalizaturik dauden materialak kontuan hartuko dira. AUTOMOBIL BATEN ABIADURA-KAXAREN DISEINUA BALDINTZEN AGIRIA 10 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a Kontrakzioa % 35 Brinell gogortasuna 228 HB (Suberaketa) 10.Taula. DIN Ck60-ren ezaugarri mekanikoak. Gehienbat, makinaria astunean, malguki helikoidaletan, eskuzko erremintetan eta makinen elementu ezberdinetan (ziriak adibidez) erabiltzen da. Arau internazionalen arteko baliokidetasuna:  UNE-EN 10083 C60E  Stand 1.1221  SAE 1060 5.2.1.2.5. Tratamendu termiko eta termokimikoak Aurreko ataletan azaldu den bezala, abiadura-kaxa osatzen duten pieza askori haien ezaugarri mekanikoak hobetzen dituzten tratamenduak aplikatzen zaizkie. Haien artean erabilienak zementazio eta tenplaketa tratamenduak dira. Tratamendu hauek zeregin esanguratsua duten engranajeen hortzetan, ardatzetan edota kubo sinkronizatzaileetan aplikatzen dira eta altzairuzko piezen gogortasuna, erresistentzia mekanikoa eta zailtasuna handitu egiten dituzte, higadurarako joera murriztuz. Tratamendu termikoek ez dute altzairuaren konposizio kimikoa aldatzen, bakarrik materialaren barne egitura, horri esker, abiadura-kaxaren funtzionamendu egokia eta luzeagoa ziurtatuko da. Honako hauek dira abiadura-kaxaren piezei aplikatuko zaizkien tratamendu termiko nagusiak: Tenplaketa Metala austenizazio tenperaturatik (850⁰C) gora berotu eta ondoren bat-bateko hozketa aplikatuz egitura martensitikoa (altzairuaren egiturarik gogorrenetakoa) lortzean oinarritzen den tratamendua da. Honi esker, metal gogorra eta erresistentzia mekaniko handikoa lortuko da. Prozedura hau horzdun gurpil guztietan, sinkronizatzaileetan eta ardatzetan aplikatuko da. Bestalde, tratamendu termiko hau ez da inoiz bukaerakoa izango egitura martensitikoa gogorra izatearekin batera oso hauskorra delako. Horregatik, jarraian azalduko diren tratamenduak aplikatuko zaizkie piezei tenplatu ondoren. Iraoketa Soilik tenplatutako materialei aplikatzen zaie, eta beraz, honen tratamendu gehigarria da. Bere helburua, altzairuaren zailtasuna hobetzea eta tenplaketan sorturiko barne tentsioak kentzea da, bere gogortasuna neurri txiki batean murriztuz. Horretarako, tenperatura kritikoaren azpitik berotu eta era kontrolatuan hozten da. AUTOMOBIL BATEN ABIADURA-KAXAREN DISEINUA BALDINTZEN AGIRIA 11 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a Prozesu honen bidez lorturiko altzairuari "Altzairu hobetu" esaten zaio. 1. Irudia.Din 34NiCrMo6-ren tenplaketa. Zementazioa Tratamendu hau termokimikoa da, eta beraz, tenperatura aldaketaz gain material berriak gehitzen zaizkio altzairuari. Zehazki, zementazioa aplikatzeko karbono ehuneko baxuko altzairuei difusio bidez gainazalean karbonoa gehituko zaie labe batean, karbonoa nahi den sakontasuneraino heltzen den arte. Honi esker, gainazaleko gogortasuna eta nukleoaren zailtasuna hobetu egingo dira. Zementazio tratamendua horzdun gurpilei eta ardatzei aplikatuko zaie tenplaketaren ondoren, eskakizun bereziko piezak direlako. Aurreko kasuetan bezala, proiektuan zehaztu diren egin beharreko tratamenduen emaitzak kalitate kontrolaren bidez egiaztatu beharko dira. 5.2.1.2.6. Materialen ikuskapena Materialen ezaugarriak hainbat saiakuntza ezberdinen bidez ziurtatu beharko dira horien artean honako hauen emaitzak eduki beharko dira eta bezeroak eskatzen badu egiaztatu beharko dira: - Jominy saiakuntza Brinnel gogortasuna ziurtatzeko - Talka saiakuntza xurgatutako energia egiaztatzeko - Trakzio saiakuntza elastikotasuna eta trakzio erresistentzia ziurtatzeko 5.2.1.3. Gauzatze Baldintzak Proiektua osatzen duten osagai guztiak hiru talde nagusitan sailka daitezke: proiektuaren berezkoak diren piezak, pieza arautuak eta pieza komertzialak. Pieza arautu eta komertzialak, horretarako espezializaturik dauden ekoizleei eskatuko zaizkie eta soilik zehaztutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. AUTOMOBIL BATEN ABIADURA-KAXAREN DISEINUA BALDINTZEN AGIRIA 12 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a 5.2.1.4.1. Lehengaiak Pieza gehienen ekoizpenerako erabiliko diren lehengaiak ijezketa bidez lorturiko altzairuzko barrak izango dira, ekoizleen katalogoan zehazturiko neurri normalizatuetakoak. Lehengai hauek, materialen ezaugarri tauletan zehazturikoa betetzen dutela bermatzen duten ziurtagiriak izan beharko dituzte. Piezen ekoizpenerako erabiliko den beste lehengaia, altzairuzko xaflak izango dira eta horrekin piezak matrize bidez egingo dira. Molde bidez egin beharreko fundiziozko piezen kasuan, bete beharreko baldintzak hobekien bermatuko dituen molde bidezko teknika aplikatu beharko da. 5.2.1.4.2. Engranajeak Abiadura-kaxa osatzen duten engranaje guztiak fabrikatzeko lehengaiak altzairuzko pieza zilindrikoak izango dira eta lehenik gurpilen kanpo dimentsioak lortzeko torneaketa aplikatuko zaie. Engranaje guztien hortzak, profil bilkari formakoak dira eta hauen zizelkatzea erreprodukzio edo kopia bidez egingo da. Metodo horretan, fresaketa bidezko zizelkatzea eta arrabotaketa bidezkoa bereizten dira. Fresaketa, kanpo engranajeetarako egokia da eta hortzetan beharrezko ezaugarriak lortzen ditu, beraz, piezaren geometriak baimentzen duen kasuetan metodo hau erabiliko da. Hortzak fresaketa makinan mekanizatu ondoren, engranajeei zementazio eta tenplaketa tratamenduak aplikatuko zaizkie, horregatik, fresaketa bidezko prozesua amaitzean material gehigarria utziko da.Tratamendu termikoei esker, hortzen gogortasuna eta erresistentzia handitu egiten dira, haien funtzionamendu iraupena luzatuz. Horren ondoren, urradura bidezko mekanizazioa burutuko da, tratamendu kimiko eta termokimikoek hortzetan deformaziorik eragin ez dezaten. Azkenik, engranajeen ezaugarri geometriko eta mekanikoek zehaztutako baldintzak betetzen dituztela ziurtatuko da kalitate kontrolaren bidez. Zenbait engranaje zuzenean ardatzetan mekanizaturik fabrikatu beharko dira. Horretarako, piezaren diametro maximoa baino handiagoa den diametro zehatz bateko altzairuzko zilindro bati gurpilen kanpo dimentsioak eta ondoren ardatzarenak mekanizatuko zaizkio. Arbastu eragiketaren ondoren, akabera gainazalak eta eremu artekatuak mekanizatuko zaizkio piezari. Eragiketa guzti horiek egiteko mekanizazio makina automatikoa (CNC) erabiliko da. Azkenik, gurpil askeetan erabili den prozedura bera aplikatuko da hortzak zizelkatzeko. 5.2.1.4.3. Gainazal akaberak Abiadura-kaxako pieza askoren artean mota ezberdineko kontaktuak daude eta hauen egoerak bere funtzionamendua, iraupena edota errendimendua baldintzatzen dute. Horregatik, funtzionamendu ahalik eta egokiena bermatzeko, gainazal horien ezaugarri AUTOMOBIL BATEN ABIADURA-KAXAREN DISEINUA BALDINTZEN AGIRIA 13 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a espezifikoak zehaztu beharko dira. Horrekin batera, piezek baldintza horiek bete ditzaten erabili beharreko ekoizpen prozedurak zehaztuko dira. Abiadura-kaxaren piezen arteko kontaktuak mota ezberdinetakoak dira, eta horren arabera, gainazal akabera mota aldatu egingo da. Honako hauek dira akabera berezia behar duten gainazal nagusiak:  Elkarren arteko marruskadura jasaten duten gainazalak  Piezak ahokaturik dituzten gainazalak  Engranajeen hortzen kontaktu gainazalak  Errodamenduen kontaktu gainazalak Planoetan adierazi den bezala, pieza guztiak txirbil-harroketa bidez mekanizatuko dira. Elementu guztiek N9 balioko gainazal akabera orokorra izango dute eta planoetan zehaztu den zenbait eremutan N8 edo N7koa. Horrek esan nahi du, gainazal horien zimurtasunaren balioa, UNE 82-315 aruak zehazten duen bezala, honakoa izan beharko dela : Sinboloa Ekoizpen prozedura Akabera mota Ra Txirbil-harroketa N9 2 N8 1,2 N7 0,8 11.Taula.Gainazal akaberen balioak. Engranajeak eta ildaskatuak fresaketa deritzon prozesuaren bidez ekoiztuko dira eta mekanizazio prozedura horren ondoren, artezketa aplikatuko da N8ko gainazal akabera behar den guneetan, hau da, hortzetan. Ardatzei dagokienez, hauek torneatze bidez fabrikatuko dira eta planoetan adierazitako eremuetan N7ko gainazal akabera lortzeko, artezketan aplikatuko zaie baita ere. Gainazal guztietan zehaztu diren baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko kalitate kontrola burutuko da. 5.2.1.4.4. Tolerantzia dimentsional eta geometrikoak Osagai bakoitzaren elementu guztiek dimentsio eta forma geometriko zehatz bat daukate. Osagaien funtzionamendu egokirako, akats dimentsionalek eta ezaugarri geometrikoei dagozkien akatsek (forma, orientazioa, posizioa) gehienezko muga bat izan beharko dute. Muga hori gainditzen bada, funtzionamendua kaltetuko da. Horregatik, gainazal guztiek haien tamaina eta forma era zehatzean mugatuko dituzten perdoi dimentsional eta geometrikoak dituzte. Hauek planoetan adieraziko dira eta era Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a zorrotzean bete beharko dira. Piezaren batek dagozkion perdoiak ez betetzekotan, ezingo da muntaketarako erabili. Tolerantzia hauek gainazal guztietan zehazten dira, osagai guztien ezaugarriak erabat mugatu direla ziurtatzeko. Modu horretan, abiadura-kaxa ekoizterako orduan planoen interpretazio ezberdinak egin ahal izatea edo zenbait ezaugarri tailerreko langileen esku uztea ekidingo da, horrek abiadura-kaxaren funtzionamenduan eragin ditzakeen akatsak deuseztatuz. Plano guztietan ISO 2768 arauaren araberako tolerantzia orokorra zehaztu da, beraz, gainazal edo neurrietako batek perdoi dimentsional edo geometriko zehatza ez badu, arau horrek zehaztutakoa bete beharko du. Zehazki, ISO 2768-m izenekoa erabiliko da tolerantzia orokor modura eta honek kota mota ezberdinetarako zehaztutako balio nominalaren desbiderapenaren mugak honako hauek dira: Dimentsio linealetarako tolerantziak Kotaren balioa (mm) 0,5-3 3-6 6-30 30-120 120-400 400-1000 10002000 20004000 Desbiderapen maximoa (mm) ±0,1 ±0,1 ±0,2 ±0,3 ±0,5 ±0,8 ±1,2 ±2 12. Taula.Tolerantzia dimentsionalen balioak(Dimentsio linealak). Tolerantzia eremua, A erreferentziazko gainazalarekiko paraleloak diren eta planoetan zehaztutako distantziara dauden bi gainazalen bidez mugaturik dago. Edozein gunetan, sekzioaren perimetroaren oszilazio maximoa elkarren artean eta erreferentziazko ardatzarekiko zentrokideak diren eta t balioko diametro diferentzia duten bi zirkuluren bidez mugatuta dago. Inklinazioa Tolerantzia eremua, bata bestearengandik t distantziara eta erreferentziazko gainazalarekiko paraleloki inklinatuta dauden bi gainazalen bidez mugatuta dago 15. Taula.Tolerantzia geometrikoak. Abiadura-kaxaren funtzionamendu egokian duten eragin garrantzitsua dela-eta, honako hauek dira tolerantzia geometriko horiek dituzten gainazal nagusiak:  Engranajeen aldeen arteko paralelotasun tolerantzia.  Ardatzen sekzio zilindriko ezberdinen arteko zentrokidetasun tolerantzia.  Pieza zilindriko ezberdinen oszilazio zirkular erradialaren tolerantzia.  Gurpil askeen sinkronizaziorako gainazalen inklinazio tolerantzia. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a Azkenik, tolerantzia dimentsional zehatzei dagokienez, UNE-EN ISO 286-2 arauan zehazten diren tolerantzia normalizatuak erabili dira, eta hauen balioa arauan adierazten diren taulek zehaztutakoa izango da. 2. Irudia.ISO tolerantzia maila normalizatuak. Tolerantzia dimentsionalak honako kasu hauetan erabiliko dira:  Ardatzen errodamenduen arteko ahokadura. Arinki behartutako ahokadura, mazo baten bidez egin beharko dena (H7j6 eta H7k9).  Sinkronizatzaileen eraztunen ahokadura. Arinki behartutako ahokadura, mazo bidez egin beharrekoa (H7j9).  Segurtasun eraztunetarako artekatuak. Ahokadura irristagarria (H7h12). 5.2.1.4.6. Muntaketa Pieza guztiak ekoiztuta eta bakoitzari dagozkion baldintza teknikoak betetzen dituztela ziurtatuta dagoenean, abiadura-kaxaren muntaketari ekingo zaio. Horretarako, prozesua era egokian burutzeko bete beharreko pausuak zehaztuko dira. Muntaketarekin hasi ahal izateko, lehenengo pieza guztiak eskura daudela eta hauek baldintza egokietan daudela ikuskatu beharko da. Horrela ez izatekotan, pieza aldatu beharko da. Ekoitzi ez diren osagai komertzialei dagokienez, hauek ere ikuskatu beharko dira. Aurreko pausua egin ondoren, piezak mihiztatzen hasi beharko da. Piezen mihiztatze ordena, honakoa izango da:  Ardatz primarioko piezak 3. martxako pinoitik muntatzen hasi Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a  Ardatz sekundarioko piezak 1. martxako gurpiletik muntatzen hasi  Bi ardatzak azkoinen bidez itxi muturretan  Bi ardatzak aurretik muntatutako errodamenduen bidez abiadura-kaxan muntatu  Ardatz primarioaren muturreko artekatuan enbragearen diskoa txertatu Pausu horiek guztiak, lan eremu eta muntaketarako erreminta egokiak dituen lantegian egin beharko dira. Desmuntatzeari dagokionez, aurretik aipatu diren pausu berak jarraituko dira atzekoz aurrera. Prozesu horren erraztasuna ahalbidetzeko, muntaketan elementuak era egokian kokatu beharko dira, ateratze erraza izan dezaten. Izan ere, ohikoa da zenbait zikloren ondoren abiadura-kaxako zenbait elementu aldatu behar izatea (eraztun sinkronizatzaileak, adibidez). 5.2.1.4.7. Koipeztatzea Abiadura-kaxaren engranaje eta errodamenduek koipeztatuta egon behar dute funtzionamendu egokia eta biziraupen luzeagoa bermatzeko. Horretarako kaxa olioz bete egiten da. Auto industrian tamaina ertaineko kotxeetarako erabiliena den olioa MTF SAE 75W80 GL4 motako abiadura handiko transmisioetarako olio sintetikoa da. Olio honek, autoak behar dituen errendimendu baldintzak betetzen ditu baldintza klimatologiko guztietan. Gainera, tenperatura baxuetan jariakorra da eta horrek hotzean egindako abiarazteak errazten ditu, erregai kontsumoa murriztuz. Abiadura-kaxa olioztatzeko, murgilketa bidezko metodoa erabiliko da eta betetze maila egiaztapen zulotik 5 et 10 milimetro artean egon behar da. Mantentzeari dagokionez, 50.000 eta 60.000 kilometro artean aldatu egin beharko da. Izan ere, erabili ahala bere ezaugarri mekanikoa murriztu egiten dira eta kontaktua zakarrago egiten da. 5.2.1.4.8. Egiaztapena Muntaketa prozesua buruturik dagoenean, produktuaren ekoizleak abiadura-kaxak hasieran zehaztu diren ezaugarri teknikoak betetzen dituela ziurtatu beharko du mota ezberdineko saiakuntza eta frogen bidez. Saiakuntza hauek, bere funtzionamenduan jasan ditzakeen egoera ezberdinen eraginpean jarriko dute abiadura-kaxa. Horretarako, autoaren gainerako elementuen eragina simulatzen duen makina erabiliko da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a Autoak bete beharko dituen espezifikazio guztiak (abiadura maximoa, momentu maximoa, azelerazioa…) betetzen direla egiaztatuta dagoenean, prozesua bukatutzat emango da. 5.2.1.4.9. Kalitate kontrola Aurreko ataletan aipatu den bezala, gauzatze fase ezberdin bakoitzaren bukaeran aipatutako araudien araberako kalitate kontrol zehatzak burutuko dira elementu guztien funtzionamendu edo baldintza egokia ziurtatzeko. Kalitate kontrolek proiektuan adierazitako baldintza guztiak egiaztatu beharko dituzte. Kalitate kontrolen emaitzak eta erabilitako prozedurak agirietan adierazi beharko dira, bezeroak eskura izan ditzan. Horrez gain, era argian adierazi beharko dira kontrolen nondik norakoak, ulergarritasuna erraza izan dadin. Honako hauek dira kalitate kontrolerako burutuko diren saiakuntza nagusiak 5.2.1.4.10. Paketatzea eta garraioa Aurreko gauzatze fase guztien ondoren, produktuaren komertzializaziorako garraioa egin aurretik, elementu guztiak inolako kalterik ez jasateko modu egokian paketatuta egon beharko dira. Horrez gain, paketatu aurretik elementuen koipeztatzea egingo da, funtzionatzen hasi arteko denboran oxidazioa ekiditeko. Paketatzea, produktuaren garraioa erraztuko duten eta osagai ezberdinen babesa bermatuko duten elementuen bidez egingo da. Horien artean, produktuaren oinarri gisa balioko duen egurrezko paletak beharrezkoak izango dira. Elementu horrek, makinen bidezko garraioa ahalbidetuko du. Abiadura-kaxa muntatu den tokitik erabiliko den punturainoko garraioa ekoizlearen ardura izango da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a 5.2.2. BALDINTZA EKONOMIKO ETA ADMINISTRATIBOAK 5.2.2.1. Planifikazioa Ekoizleak eskaria jaso izanaren adierazpenarekin eta bere onarpenarekin batera, gauzatze fase bakoitzaren amaiera data zehaztuko duen planifikazioa bidali beharko du eskaria jaso duen ondorengo 10 egunetan. Plangintza honekin batera, ekoizleak azpikontratatuko dituen lanen zerrenda eman beharko da, onartua dagoela kontsideratuko dena erosleak eragozpenik jartzen ez badu. Azpikontratazioa onartzekotan, ekoizleak bere gain hartuko du hirugarren enpresa batek egindako produktuak baldintza egokietan egotea. Ekoizleak emandako plangintza hori gauzatzearen jarraipena eta kontrola egiteko dokumentu gisa erabiliko da, eta honakoa izango da bere egitura:  Lanaren antolaketa  Lehengaien mekanizatzea  Piezen mihiztatzea  Kalitate kontrola  Saiakuntzak  Ematea Erosleak prozesuen gaineko jarraipena egiteko beharra du, ondorioz, ekoizleak adostutako epeen betetze zorrotza egin beharko du. Plangintzan adierazten diren epeak, soilik bi aldeetako baten errua ez den ezusteko egoera batean luzatu ahal izango dira. Proiektuan ekidin zitekeen atzerapenik egotekotan, erosleak eskari osoa edo eskariaren zati bat deuseztatu ahal izango du. Eskaria asetuta ez dagoela suposatuko da, bertan adierazitako produktu eta dokumentazio guztiak ematen ez badira. Kasu horretan, dagozkien ordainketak ez dira egingo eta eskariaren guztizko prezioaren arabera kalkulatutako zigor ekonomikoak ezarri daitezke. 5.2.2.2. Proiektuaren egitea eta garapena Eskaria eginda eta ekoizlearengatik onartuta dagoenean, proiektuaren gauzatzeari ekingo zaio eta fase horretan honakoa bete beharko du ekoizleak:  Dokumentazioan adierazitako epeak bete beharko ditu.  Ezingo du eskarian zehaztutako prezioen igoera egin, eskariaren handitzeetan espresuki idatziz onarturik egon ezean. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a  Ekoizleak eskarian zehaztutakoa betetzeko beharrezkoa dena egin dezake, proiektuan adierazita ez egon arren.  Ez dira eskarian adierazita ez dauden paketatze eta garraioaren ondoriozko prezioa igoerak onartuko.  Ekoizleak egiten dituen lanek proiektuan zehaztutako baldintzak betetzen dituztela ziurtatu beharko du  Fabrikatzaileak jaso dituen planoak eta espezifikazioak konprobatu dituela suposatuko da, eta proiektu zuzendariaren aprobazioa beharko du erabat definituta ez dagoen edozein lan egiteko.  Fabrikatzaileak, proiektuaren edozein baldintza betetzea arriskuan jar dezakeen edozein arazo edo ezbeharren berri eman beharko dio urgentziazko notifikazioaren bidez. 5.2.2.3. Ordainketa Ordainketa baldintzak eskarian adierazita egon beharko dira eta ezingo dira aldatu idatziz adierazitako adostasunik egon ezean. Prozesua hiru epetan egingo da : 1. Ekoizleak proiektua onartzean (Totalaren %20a). 2. Produktuaren ematean (Totalaren %55a). 3. Produktuaren ematetik 60 egunera (Totalaren %25a). Ordainketa bakoitza burutzeko epe maximoa fakturaren jasotze datatik 60 egunekoa izango da eta aurretik kreditu txosten positiboak jaso direnean. Epe horretan burutzen ez bada, ekoizleak ondorengo produktuen ematea ordainketa burutu arte baliogabetzeko aukera izango du. Bestalde, produktuaren ordainketari dagokion edozein banku zordunketa eta ez ordaintzeek eragindako elementuen itzultze gastuak erosleak ordaindu beharko du eta arrazoirik gabeko atzerapenik egotekotan, erosleak ekoizleari %2ko hilabeteko atzeratze interesa ordaindu beharko dio. 5.2.2.4. Prezioak  Kontrako adierazpenik egon ezean, proiektuan zehaztutako prezioak finkoak eta ez berrikusgarriak direla ulertuko da eta edozein zerga barne dagoela suposatuko da.  Ez da proiektuan zehaztu ez den prezio igoerarik onartuko, behar bezala idatziz proiektuaren atal gehigarrietan adierazita eta onartuta ez badago. AUTOMOBIL BATEN ABIADURA-KAXAREN DISEINUA BALDINTZEN AGIRIA 21 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a  Ez da proiektuan zehaztuta ez dauden paketatze edo garraioen ondoriozko prezioen igoerarik onartuko. 5.2.2.5. Bidalketa Produktua funtzionamendurako prest dagoenean, paketatu eta bezeroarenera garraiatuko da. Bertan, bezeroak produktua baldintza egokietan dagoela ziurtatzeko beharrezko saiakuntzak egiteko aukera izango du. Bi baldintza kontuan hartu beharko dira emate prozesuan:  Bidalketa, soilik funtzionamendu saiakuntzak eta kalitate kontrola burututa daudenean egin ahal izango da.  Abiadura-kaxaren muntaketa auto ekoizlearen ardura izango da, eta handik aurrera piezaren batek izan dezakeen akatsak bere gain hartu beharko ditu. Abiadura-kaxa erosleari ematen zaion momentutik, ordainketa guztiak eginda badaude produktua eroslearena izango. 5.2.2.6. Garantia Abiadura-kaxaren pieza guztiek martxan jartzetik hasita urtebeteko garantia daukate. Honek, ekoizpeneko akatsak edo lanaren gauzatzearen ondoriozkoak barne hartzen ditu eta honako hauek dira bere baldintzak:  Garantia epearen barnean, ekoizleak jakinarazpenetik 10 eguneko epe maximoan beharrezkoak diren konponketak, abiarazte frogak edo eskariko baldintzak betetzeko beharrezkoak diren bestelako ekintzak egiteko beharra du. Hauen kostua ekoizlearen ardura izango da osorik. Erabilgarriak ez diren pieza eta materialak ekoizleak kanporatu beharko ditu.  Garantiak ez ditu erabiltze okerragatik edo instalazio ez egokiagatik eragindako akatsak barne hartzen.  Ekoizleak fabrikatu ez dituen piezen garantia, dagozkien ekoizleek zehaztutakoaren araberakoa izango da.  Garantiatik kanpo geratzen dira: - Produktuak funtzionamendu instalazioan eragindako kalteak - Azaldutako muntaketa edo funtzionamendu baldintzetatik kanpoko akzioek eragindako kalteak - Eroslearenak diren erreminta edo bestelako materialak 5.2.2.7. Konponketak Honako hauek izango dira konponketan bete beharreko baldintzak:  Konpontze lanak ez dira hasiko bezeroak hauen aurrekontua eta zehaztutako baldintzak onartu arte. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a  Hilabete bateko epean bezeroak aurrekontua onartzen ez badu, honen ondorioz sorturiko gastuak bezeroaren ardura izango dira. Bezeroak konponketa eskatzen badu aurrekontua onartu aurretik, lanak ahalik eta azkarren burutu beharko dira eta bezeroak konponketaren bukaerako kostua onartu beharko du.  Konponketa prozesuan produktu berriak ematen badira eta garantia epea amaitu bada, bezeroak hauen kostua ordaindu beharko du.  Konponketen aurrekontuaren kalkulua hurbildua izango da, eta inoiz ez da kontsideratuko bukaerako kostu bezala. 5.2.2.8. Patenteak eta lizentziak Proiektuaren zuzendariak bere jabe ez den patenteak edota lizentziak erabili nahi izatekotan, horretarako beharrezkoak diren baimenak lortu eta eroslearen baimena izan beharko du. Patente edo lizentzia horien nolabaiteko erabilera ezegokiak eragindako ondorioak ekoizlearen, eta inoiz ez bezeroaren, ardura izango dira. Horrez gain, erabilera horrek erosleari edo abiadura-kaxa erabiltzen duen beste norbaiti kalteak eragiten badizkio, ekoizleak horren ordaina eman beharko dio. 5.2.2.9. Jabetasun eskubidea Ekoizleak produktuaren jabegoa izango du, erosleak prezio totalaren ordainketa burutzen duen arte. Eroslearen ardura izango da, abiadura-kaxa osorik ordaindua izan arte baldintza egokietan mantentzeko beharrezko neurriak hartzea. 5.2.2.10. Lan arriskuen prebentzioa Abiadura-kaxaren fabrikatzailea bere lanak eragin ditzakeen arriskuak eta hauei aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio neurri eta baliabideak ezagutzera behartuta dago. Era berean, langileek izan behar duten formakuntza bermatu beharko du eta honek suposatzen dituen kostuak kontuan hartu beharko ditu. Horrez gain, ekoizleak Lan Arriskuen Prebentzioaren inguruko legediak zehazten dituen beharrak bete beharko ditu. Betebehar hauen hausteak, zigortua izatea edota kontratua baliogabetzea eragin dezake. Ekoizleak abiadura-kaxaren fabrikazioari ekiten dion unetik, lan honek pertsona edo ondasun materialei eragindako kalteek sorturiko erantzukizun zibil edo penalak bere gain geratuko dira. AUTOMOBIL BATEN ABIADURA-KAXAREN DISEINUA BALDINTZEN AGIRIA 23 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 8a 5.2.2.11. Sekretu profesionala Bezeroari dagokion informazioari dagokionez, proiektu zuzendariak ezingo du horri buruzko informazioa erakutsi bezeroaren baimenik gabe. Era berean, bezeroak zuzendariari sekretupeko informazioa ematen badio, hori horrela dela jakinarazi beharko dio. Bestalde, zuzendariak erosleari sekretupeko informazio teknikoa ematen badio, azken honek ezingo du zuzendariaren baimenik gabe informazio hori zabaldu. 5.2.2.12. Kontratuaren baliogabetzea Ekoizleak eskaria edo bere zati bat baliogabetzeko eskubidea du, erosleari kostu igoerarik eragin gabe, honako egoera hauetako bat ematen denean:  Kontratuaren baldintzak ez betetzean.  Eskaria egin izanaren adierazpena ez jasotzean.  Ekoizlearen ordainketa etetean.  Egungo legediaren haustea gertatzean.  Proiektuan zehaztutako epeak ez betetzean  Ekoizleak Segurtasun eta Higiene baldintzak betetzen ez dituenean. Sinatua: Ingeniaritza Mekanikoko Gradua Eneko Lertxundi Saez Bilbon, 2019ko otsailaren 5ean
science
addi-7d422b17ac4b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32234
Automobil baten abiadura-kaxaren diseinua
Lertxundi Saez, Eneko
2019-03-29
Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 2. DISEINU BALDINTZAK Kutxa aldagailuaren atal ezberdinen kalkulua burutzeko, lehenik eta behin, bere diseinua baldintzatzen duten motorraren ezaugarriak, kutxaren bidez autoak lortu beharko dituen bukaerako ezaugarriak eta autoaren neurri nagusiak zehaztuko dira. Datu horiek, SEAT Leon 1.6 TDI 85kW (115CV) autoaren ezaugarri teknikoen katalogotik lortu dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a Jarraian ageri den grafikoan, autoak daukan motorraren potentzia eta parearen kurba adierazten da. 3. Irudia. Autoaren dimentsioak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 3. KALKULUAK Abiadura-kaxaren diseinua burutzeko, honako kalkulu mekaniko hauek burutu dira:  Erresistentzia indarren kalkulua: honen helburua, autoa ibiltzean gidatze baldintza ezberdinek gurpiletan eragindako indarren balioa ezagutzea da. Horren bidez, abiadura-kaxak indar horiek gainditzeko gurpiletan eragin beharko duen parea ezagutuko da. Erresistentzia horiek honako hauek dira: - Errodadura erresistentzia - Maldak eragindako erresistentzia - Inertziagatiko erresistentzia - Erresistentzia aerodinamikoa  Abiadura-kaxaren kalkulua: behin abiadura-kaxaren sarrera eta irteerako baldintzak ezagututa, sistema osatzen duten elementu ezberdinen kalkulua burutu da. Lehenik eta behin, SEAT Leon autoaren ekoizleak zehaztutako transmisio erlazioak eta erresistentzia indarrak kontuan hartuz, ibilgailuak zehaztutako baldintzetan ibiltzeko gaitasuna izango duela ziurtatu da; eta jarraian, engranaje guztien hortz kopurua eta dimentsioak definitu dira. Horren ondoren, engranajeen artean sorturiko kontaktu indarrak kalkulatu eta horien arabera ardatz primarioa, ardatz sekundarioa eta atzeranzko martxaren ardatza dimentsionatu dira. Azkenik, ardatzen euste puntuetan sorturiko erreakzioen balioen arabera, funtzio hori beteko duten errodamenduak aukeratu dira SKF ekoizlearen katalogoan, eta bestalde, martxa aldaketa burutzeko erabiliko diren sinkronizatzaileen osagaien dimentsioak zehaztu dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2019ko otsailaren 9a 4. PLANOAK Kalkuluen bidez abiadura-kaxa osatzen duten elementu guztien dimentsioak zehaztu ondoren, hauen 3D diseinua burutu da Autodesk Inventor softwarearen bidez. Horren ondoren, multzo osoaren zein osagai bakoitzaren plano arautuak egin dira. Planoetan, osagai bakoitzaren ezaugarri dimentsional eta geometriko guztiak adierazi dira. Modu horretan, hauen fabrikaziorako beharrezko informazio guztia zehaztuta geratu delarik. 4. Irudia. Multzo planoa.
science
addi-212ba919a330
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32235
Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean
Sesar Gil, Markel
2019-03-29
Proiektu honetan, Ball & Beam sistema bat diseinatu eta eraiki da hutsetik abiatuta. Nahiz eta proiektuaren xede nagusia sistema honen diseinua eta kontrola gauzatzea izan den, Ingeniaritza Elektronika Industrial eta Automatiko graduan lortutako konpetentziei erabiliz, beste alor batzuetan sakondu nahi izan da. Hiru dimentsiotako piezetatik hasita, seinale analogikoen eskuraketatik pasatuz, instrumentazio elektronikoaren seinalearen egokitzapenean, zirkuitu elektroniko digitalen erabileran, maila altuko lengoaiekin programazioan, erregulazio automatikoan eta automatismoen diseinuan lan egin da, azken urteotan ikasitakoari aplikazio zuzena eman nahi izan zaiolarik. Memoria honetan, Ball & Beam sistemaren modelizazio matematikoa aurkituko da, bere TF-arekin eta planta errealarekiko konparaketa batekin. Kontrolari erreparatuz, kontrolagailu bat diseinatu da sistema jarrai batentzako eta ondoren doitu egin da, erantzun denbora optimo batean egonkortu ahal izateko moduan, gainezarpen ahalik eta baxuena bilatuz eta errore txiki bat onartuz, irakurketa analogikoak emanda. A. SARRERA Ball and Beam sistema oso tresna zabaldua eta erabilgarria da, bai kontrol klasikoak zein kontrol aurreratuagoak garatzeko aukerak eskaintzen dituelako. Ez-linealtasunez betetako sistema honek ezaugarri paregabeak ditu egoera desorekatuak aztertzeko. Erronka bat da kontrol sistemetan hasiberrientzako planta fisiko honen modelo matematikoa ateratzea eta transferentzia funtzioa lortzea. Horrez gain, sistema txertatu batean inplementatzeko gai izatearekin batera, sistemaren kontrol diskretizatua lortzeak erronka bat suposatzen du. Lehen begiratuan sistema nahiko sinplea dirudi. Pilota bat habe baten gainean datza. Kontrolaren zailtasuna dago, pilotaren posizioa etengabe aldatuz doala habearen angeluaren arabera, eta edozein zentzutan jauzi daitekeela grabitatearengatik. Beraz, kontrolaren funtsa, pilota, bezeroak aurreerabakitako posizio kontsigna batera eramatean datza, habea alde batera edo bestera okertuz. Mugimendua motore bat erabiliz egingo da eta pilotaren posizioa sentsore analogiko baten bidez lortuko da. Irudia 1 Ball&Beam maketa 1 Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean Memoria honetan, aurretik aipaturiko lan guztia egingo da, Ball and Beam sistema kontrolatzeko metodo ezberdinak aztertuz, eta Tustin eta Euler-ren hurbilketak erabiliz lortzen diren sistemaren erantzunaren ezberdintasunak aztertuz. Horretaz aparte, kontrolagailuak SE baten menpe ibiliko duenez, kontrolaren gain izango duen eragina aztertu, eta alde txarrak eta alde onak atzemango dira. Ideia honen motibazioa, azken boladan modan jarri izan diren Segway-ak edota Hoverboard-ak izan dira. Egunero gero eta normalagoa da honelako aparatuekin kaletik topo egitea, eta edonork izan du horrelako batetara igotzeko grina. Nahiz eta begi bistan Ball & Beam sistemak pendulu inbertitu batekin zerikusirik ez izan, Segway bat diseinatzeko aurrerapauso gisa har daiteke. Gainera, bi kasuetan bilatzen den sistemaren erantzuna antzekoa izanez, eta Ball & Beam garatzeko erosotasuna dela eta, azken hau egitea erabaki egin da. 2 Raspberry Pi-aren erabiltzaileak egunero gehiago eta gehiago dira. Zer da hain arrakastatsu bihurtu duena? Eskaintzen dituen malgutasuna eta moldakortasuna dira bere arrakastaren jabe. Raspberry-aren abantailen artean ondorengoak daude: makina bat programazio lengoaia erabil daitezke, irteera eta sarrera interfaze asko dituen plaka merkea da, eta hainbat proiektu egiteko erabili daiteke, dibertimenduzko jokoetatik hasiz, segurtasun adimenezko kamera batetik pasatuz eta etxe domotika adimentsua diseinatzeko aukera eskainiz. Baina, azken finean, informatika eta elektronika ikasteko ordenagailu txikia besterik ez da. Arduino ere oso ezaguna izanik, Ball & Beam sistema asko plataforma honekin garatuta daude, aproposena baita, alegia. Arduino, Raspberry-rekin alderaratuz, denbora errealeko sistema bat da, inguruko eremuari erantzuten diona denbora determinista batean. Raspberryak, ordea, denbora errealekoa ez den Raspbian SE- darabil. Memoria honetan ez dira kontuan hartuko bidetik izandako arazoak. Aldiz, jarraitu beharreko bidea azalduko da. Proiektu honen gauzatzeak dakartzan onura nabarmenenak, egileak irabazitako jakituria eta esperientzia dira. Gainera, ingeniaritzaren hainbat arlo eta gai jorratu direnez, gradu amaierako ikaslearen "Know-how"-a zabaldu da. Beste onuren artean, kontrol sistema konplexuak aztertu baino lehen aurre-egindako lana gisa har daiteke, funtsezko kontzeptu garrantzitsuak ondo finkatzeko balio duena. Egindako lana, "Open Source" filosofia jarraitzen duenez, edozein erabiltzailek eraldatu edo optimizatu dezake egindako diseinua. Horrela, gizartearen hobekuntza eta garapena edonoren esku utziz, mundu guztiak gozatu dezakeen teknologiaz baliotzen da, eta pertsona bakoitzak hartutako konpromisoaren bidez, gizarte hobe batera heltzeko aurrerapauso bat lortzen da. Memoria honen irakurleentzat, Ball & Beam sistema bat eraiki nahi izatekotan laguntza-gida bezala har daiteke, ikerketa lana asko murriztuz eta arazo teknikoak saihestuz. Gainera, bai eskolarako zein unibertsitaterako maketa berdina edo antzekoa fabrikatu nahi izatekotan, eskuragarri izango du interneten kodea zein 3D piezak. Horrela, etorkizunerako ikasle berrientzat tresna didaktikoa uzten da haien esku, horrek dakartzan onura guztiekin. Baldintzen deskribapenari dagokionez, proiektuaren betebeharrak eta norainokoak azaltzen dira. Proiektua, baldintza hauen arabera garatuko da. • Sistema oreka estatikoan adierazterakoan eta motorra baldintza normaletan (0º) edo hasierako posizioan egonda, habeak biratzen duen ardatzaren inguruan eta bielaren ardatzik altuena, lurretik distantzia berdinera egon behar dira. • Motorraren biraketa angelua +90º eta -90º tartean izatea besterik ez da behar, horiek izango baitira habearen inklinazio handiena eta txikiena, batik bat. o Erantzun denbora zehazteko ezarpen denbora (𝑡𝑠) 2,5s-tan ezarri da. • Distantzia neurtzeko sentsorea Sharp sentsore analogikoa izango da, GP2Y0A21YK bat, hain zuzen ere. • Bihurgailuak erresoluzio nahikoa izan behar du datuak era egokian irakurtzeko. Proiektua garatzerakoan makina bat bide ezberdin jarrai daitezke helburu berdinera heltzeko. Horregatik atal honetan, erabili daitezkeen osagai ezberdinak, metodoak edo sistemak aukeratzeko jarraitutako prozedurak aitortuko dira. Batzuetan, norbanako eskuetan ez dagoen arrazoiengatik aukera konkretu bat egin behar da. Beste askotan, arrazoi ekonomikoengatik aukeratuko ez liratekeen zer edo zer onartu behar da, unibertsitateak erabilgarri duen diruaren eta ekipoen ahalmenarekin bat zuzenean erlazionaturik dagoena. Lehenik eta behin esan beharra dago, mikrokontrolagailuaren alternatiben analisia ez dela egin, proiektuaren helburuetariko bat Raspberry Pi erabiltzea delako. Ordea, hurrengo gailuen analisia egin da eta kasu bakoitzean proiektuan eragin gehien dituzten ezaugarriak aztertu dira. Hagatxoa mugiarazteko ondorengo motor motak baloratu dira (Taula 1): Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean ADC-aren aukeraketa egiteko, seinale bat analogikotik digitalera eraldatzeko dauden metodo ezberdinak jarraitzen dituzten bihurgailuak aintzat hartu dira. Honek, baldintzen deskribapenean zehaztutakoarekin bat egon behar du. ADC-en ezaugarri garrantzitsuena zehaztasuna da. Zehaztasuna bi eratan eman daiteke, lagin denbora eta erresoluzio gisa. Bien artean konplimentatzen dira, ez dira elkar baztertzen. Lagin denbora ona izateak ez du kentzen erresoluzio onik ez izateak. Bien arteko erlazio bat ezartzen da eta bi propietate hauek era esanguratsuan izateak ADC hobea egiten du. Hobeto ulertzeko, hurrengo irudiak ikuskatzea eskatzen da (Irudia 2-4). Irudia 2 Zehaztasuna adierazten duen grafika. Erresoluzioaren eta laginketa denboraren arteko harremana. Irudia 4 Bit erresoluzioa adierazten duen grafika Irudia 3 Lagin denbora adierazten duen grafika Seinale analogikoak digitalizatzeko hainbat metodo eta forma existitzen dira. Hemen aipatuko dira erabilienetarikoak: - Flash ADC Bizkorrenetarikoak dira, horregatik hartu du "Flash" izenordez. Konparadore (Irudia 6) serie bat arduratzen da digitalizatzeaz. Funtzionamendua oso sinplea da, sarrera analogikoa konparadore bakoitzak duen erreferentziazko tentsio batekin alderatzen da (Irudia 5), eta horren arabera irteera altua edo baxua ematen du (Taula 2), seinale analogikoa digitalizatuz. Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean ezkero, 255 konparadore behar dira. Erresoluzio txikiagoa dute, nahiko garestiak dira eta kontsumo altuak dakartzate. - Sigma-Delta ADC Seinale analogikoa integratzailean sartzen da eta honen irteera lur erreferentzia seinalearekin konparatzen da. Iteratzen jarraitzen du irteera serie erantzun bat emanez. Irteeraren "1" kopurua sarrera tentsioaren proportzionala da. Irudia 7 Sigma-Delta ADC bihurgailuaren eskema - Dual Slope ADC Lagindutako seinaleak kondentsadore bat kargatzen du denbora finko batez. Denborarekiko integratzen da. Zarata bihurketatik ere integratzen da. Ondoren, bihurgailuak kondentsadorea deskargatzen du abiadura espezifiko batean, kontagailu bat deskarga horrek zenbat irauten duen zenbatzen doan heinean. Deskarga denbora luzeagoak kontaketa handiagoa suposatzen du. Metodo motela da gero, eta kanpoko osagai espezifikoak eta zehatzak behar dira. Sarrera seinalearen bataz bestekoa egiten da. Immunitate handiagoa du zaratarekiko. Doitasun handia du. - SAR ADC MSB setatu egiten da. MSB analogikora bihurtzen da DAC baten bidez. Konparaketa egiten da sumatutako balioarekin eta sarrerako balio berriarekin. Hurrengo bita probatzen da. Oso abiadura bizkorretan funtzionatzeko gai da. Erresoluzio zenbat eta handiagoa izan orduan eta astiroago izango da bihurketa. Abiadura mugapen bat du, 5Msps-koa. Doiketa nahiko ona du beste bihurgailuekin konparatuz. Abiadura-prezio erlazio itzela. Irudia 9 SAR ADC bihurgailuaren barne funtzionamendua. Irudia 10 SAR ADC bihurgailu baten sarrera eta irteera-ren arteko erlazio adibidea. Ondoren, aurretik aurre aurkeztutako ADC mota ezberdinak elkarren artean alderatuko dira, laburpen moduan, begirada batean argi gera dadin zeintzuk diren erresoluzio (Irudia 11), abiadura eta prezio handienak dituztenak (Taula 3) eta zeintzuk txikienak. Azkenean MCP3008-a aukeratu egin da, errendimendu prezio erlazioa paregabearengatik. Nahiz eta bere familia bereko MCP3004-a baino 4 kanal gehiago izan, askoz ere zabalduago dago eta dagoeneko liburutegiak aurki daitezke interneten. TLC0820AC -arekin paraleloan seinale digitalak Raspberryra bidali daitezke baina ia-ia sarrera irteera guztiak beteko lirateke. Kontrol legea eraikitzeko erabiliko den sistema digitala Raspberry Pi 3B+ bat izango da (Irudia 13). Bere ezaugarrien artean bere Broadcom BCM2837B0 SoC bat da 1.4GHz ko abiadurarekin eta 64 biteko 4 nukleoko ARM Cortex-A53 prozesadoreaz baliatuta, 512KB-teko caché memoriarekin. Bertan, GNU/Linuxen Raspbian deituriko SE bat ibiliko da, irekia eta doakoa dena. Txartel hau, ordenagailu pantaila batera konektatzeko HDMI irteera, audio portua, Ethernet konexioa, haririk gabeko WiFi konexioa, 4 USB portu (sagua eta teklatuarentzako, adibidez), pantaila eta kamera batentzako CSI portua, eta erabilera orokorrerako irteera/sarrera (GPIO, General Purpose Inputs and Outputs) digitalez osatuta dago. Komunikazioen artean, SPI, I2C eta UART aurkitu ditzakegu. Elikadura micro Usb baten bidez egingo da. Raspberry Pi 3B+ -ak ez duenez ez irteera ez sarrera analogikorik, eta seinale analogikoak irakutzeko asmoa dagoenez, seinale analogiko horiek digitalizatzeko bihurgailu bat erabiliko da. Alternatiben analisian aukeratutako ADC-a 10 bit duen MCP3008-a da. Integratu honen berezitasun nagusiena da, 8 kanaleko eskuraketa egin dezakeela eta SPI bidez informazioa bidali. Gainera, modu diferentzialean irakurketak egiteko aukera ematen du. Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean Sentsoreak objektu argiak askoz ere hobeto detektatzen ditu objektu ilunak baino. Izan ere, paper txuri bat detektatzeko islapen indizea %90-ekoa da, ordea %18-koa da paper gris batekin. Hurrengo irudian ikusi daitekeen bezala, distantzia eta tentsioa erlazionaturik daude. Gainera, 7 cm inguru baino distantzia txikiagoak irakurtzen badira, arazoak egongo dira jakiteko kurba karakteristikoaren zein aldetan irakurtzen ari den. Sentsore analogikoaren kurba karakteristikoa ateratzeko, aztertutako hurbilketa ezberdinen balioak erakusten dira. Konstantzia utzi nahi da, argi dagoela polinomikoa dela hurbilketarik optimoena. Sentsore analogikoaren kalibraketa kurba egiteko, objektu zuzen, zabal eta finko bat ipini da distantzia zehatz batera. Ondoren, eranskinetan dauden konexio elektriko guztiak gauzatuta daudenean, aurretik aipaturiko ADC-ak emandako 0-1023 tarteko balioak irakurri egin dira Raspberry-arekin, 10 lagin ateraz eta horien bataz bestekoa eginez. Jarraian, sentsorearen aurrean ipini den objektua zentimetro batzuk mugitu da eta prozesua errepikatu da zenbait iterazio. Amaieran lortutako emaitzekin Taula 5 bete egin da, eta Excel programak eskaintzen dituen hurbilketei esker, 5.graduko hurbilketa polinomikoa egin da, ekuazio karakteristikoa lortuz Irudia 17. Irudia 16 aztertzean ikus daiteke nola 7 zentimetrotara egindako 2.35v-ko irakurketa baino txikiagoko distantziak ez direla kontuan hartuko, zentzugabeko emaitzak lortuko lirateke. Hala eta guztiz ere, distantzia txikiak neurtzerakoan, neurtutako balioa oso urrun dago distantzia errealitatearekin. Hori gertatzen da, ekuazio karakteristikoa (EK) ez delako puntu horretan gehiegi gerturatzen. Beraz, bi EK egin dira, bata distantzia luzeentzako Formula G.3, eta beste bat laburrentzako Formula G.4. Distantzia luzeentzako EK: Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean Programak 10 zentimetro baino distantzia luzeagoak detektatzen dituenean (edo 2,18v baino txikiagoko tentsioak), distantzia luzeentzako EK erabiliko du bere distantzia kalkulatzeko. Distantzia laburrentzako EK erabiliko du, 2,18v baino seinale handiagoa bada. Hementxe uzten dira aztertutako beste hurbilketa mota ezberdinak: Irudia 18 Hurbilketa lineala Irudia 17-k dituen ardatz erlazio berdinekin Irudia 19 Hurbilketa esponentziala Irudia 17-k dituen ardatz erlazio berdinekin Logaritmikoa 2. Ordenako Polinomikoa Irudia 20 Hurbilketa logaritmikoa Irudia 17-k dituen ardatz erlazio berdinekin. Irudia 22 3. Ordenako hurbilketa polinomikoa Irudia 17-k dituen ardatz erlazio berdinekin. Irudia 23 4. Ordenako hurbilketa polinomikoa Irudia 17-k dituen ardatz erlazio berdinekin. Serbomotore bat, -90º-etatik +90º-etara bira dezakeen motor bat da. Erabiltzaileak aurre-adierazitako posizio batera abiatuko da agindua eman bezain laster. Serbomotoreari posizioa adierazteko PWM seinale bat erabiltzen da. PWM-aren DC-a eta serbomotoreak hartuko duen posizioa erlazionaturik daude. Hurrengo irudian ikusi daitekeen bezala, PWM seinaleak 50Hz-etan funtzionatzen du, 1 milisegundoz balio altuan egonda, eta falta diren 19 milisegundo balio logiko baxuan egonda, serbomotorea bere posizio minimora joango da, hau da -90º-tara. Ordea, 2 milisegundoz altuan eta 18 milisegundoz baxuan badago, +90º-ko posizioa hartuko du. Irudia 24-an ikusten den bezala. Seinale analogikoak eskuratzerakoan, hainbat alderdi hartu behar dira kontuan. Suposatuz sentsore jakin batek X aldagai bat neurtu eta Y erantzuna ematen duela (Irudia 25), sistema hau estatikoki karakterizatzeko modu bat bilatu behar da. Honi, kalibraketa kurba (static transfer function) deritzo, eta sarreraren aldagaiaren balioak, irteeraren aldagaiaren balioekin erlazionatzen du. Erabili den sentsore analogikoaren informazio orrian, hurbilketa edo erreferentziazko kalibraketa kurba aurki daiteke (Irudia 15). Hurbilketa kurba hori eta sentsoreak errealitatean izango duen kurba (Irudia 17) ez da berdina izango. EK-a Formula G.3 eta Formula G.4-k definituko dute. Era berean, kurba karakteristikoa definitzen duen parametroen artean, irismena (range) eta tartea (span) aurki daitezke. Sistemaren sarrerarentzako onartutako balio bitarteari irismena deitzen zaio. "S" irismenaren muturren arteko diferentziari, ordea, tartea izango da. 𝑆 = 𝑋𝑚𝑎𝑥𝑖𝑚𝑜𝑎 − 𝑋𝑚𝑖𝑛𝑖𝑚𝑜𝑎 (G.5) Bi kontzeptu hauek ez nahasteko, termometro baten adibidea ipini da, non 34ºC eta 42ºC tarteko tenperaturak neurtzen dituen. Kasu honetan irismena ez da 0ºC-tan hasten eta tartea 7ºC-koa da. Honi guztiari beste zenbait kontzeptu batzen zaizkio, errorea, zehaztasuna, doitasuna, errepikakortasuna, zona-hila, sentiberatasuna, histeresia eta linealtasuna besteak beste. Bere errore absolutua, sentsoreak praktikan ematen duen irakurketaren eta balore idealaren arteko diferentzia da. Doitasunaz hitz egiten denean, hartutako balio bereko lagin askoren errepikakortasunaz eta erreprodukzioaz hitz egiten da. Sarrera balio batentzat, irteera balio oso antzekoak izaten direnean sistema zehatza dela onartzen da. Hau guztiz egia izateko, irteerako balioa egiazkoa izan behar dela gehitu behar zaio. Irudia 25 Sentsore baten irteera eta sarrera errepresentazioa. Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean Erabiliko den sentsoreak 10-80 zentimetroko irismena du eta neurketa tartea 70 zentimetro dira (Formula G.5). Sentsoreak distantzia finko bat irakurtzen duenean duen errepikakortasuna nahiko txarra da, horregatik, jasotako balioen bataz bestekoa egingo da, zehaztasun falta hori hobetzeko asmoz. Seinale analogikoak asko kaltetzen dituzten ezaugarri nagusia zarata da. Normalean bi motatako zarata aurki daitezke, barrutikoa eta kanpotikoa. Barne zarata, dispositibo elektronikoek berez sortzen duten desoreka da, agitazio termikoarengatik sortutakoa adibidez. Kanpo zarata, ordea, beste sistemek eragindako interferentzietatik du jatorria. Adibidez, sare elektrikoaren interferentziak edo motorrek sortutako dardarak. Horregatik garrantzitsua da erabiliko den sentsorea erreferentziazko lurrera ondo konektatuta egotea eta ADC bihurgailutik hurbil. Software bitartezko konpentsazioa egitea kontsideratuko da. Adibidez: leiho irristakorreko bataz bestekoak, low pass filter, etab. ADC-ak mundu analogikoa eta mundu digitalaren arteko zubia eraikitzen du. Horregatik beharrezkoa da mundu erreal horren irudi digital ahalik eta zehatzena ateratzea. Hemendik aurrera, mikrokontrolagailua, PWM, kontrol legeak, etab. mundu digitalaren partaide izango dira. ADC-ak eskuraketa egiterakoan bi eratan lan egin dezakete. Modu diferentzialean, edo lurrarekiko erreferentziatua. Era diferentzialean, zarata eragin gutxiago izaten du jasotako seinalean. Egia esan, alde bietatik jasotzen denez zarata, elkar baliogabetzen dira, seinale jatorria bakarrik utziz. Erabiliko den ADC-a 10 bit ditu, baina bere bereizmena guztia aprobetxatzeko, elikatze tentsioa eta VREF, eskuratuko den seinalearen tentsio maximoarekin bat egin behar du. Irudia 15 berriro erreparatzen bada, atzeman daiteke harrapatu nahi den seinalearen tentsiorik altuena 3,3v ingurukoa dela. Beraz, MCP3008- aren VREF sarrera eta elikadura 3,3v-etara konektatuko da. Formula G.1 -ren bidez aztertu daiteke, nola ADC-ak detektatuko duen balio unitate bakarra zein tentsio baloreari egiten dion erreferentzia. Bihurgailutik irakurritako balioa erlazio horrekin zuzenean biderkatuz, posizioarekin erlazionatutako tentsioa atera daiteke. Irteerei dagokienez, seriean edo paraleloan egon daitezke. Komunikazio paraleloak askoz ere bizkorragoak dira, bere balio digitala zuzenean bidaltzen delako. Baina bere desabantailak ere baditu, bit bakoitzeko pin bat behar baita, mikrokontrolagailua txikiegia denean pin-ak faltan egon daitezkelarik. Arazoarentzako alternatiba serieko komunikazioa da. Seinale gutxi batzuei esker, I2C edo SPI komunikazio protokoloak erabiliz, informazioa berdin hel daiteke mikrokontrolagailura, protokoloak informazioa bidaltzeko hartzen duen denboraren atzerapena kontuan hartuz. Proiektu honen garapenerako SPI komunikazio protokoloa erabiliko da. Fullduplex den komunikazio hau, maisu-morroi motakoa da. RaspBerry-a maisu bezala jokatuko du eta morroiei aginduak bidaliko dizkie, kasu honetarako MCP3008-a morroi gisa lan egingo du. Maisuak erabiliko dituen 4 harilen bidez komunikazioa hasi behar du beti. - 𝑀𝑂𝑆𝐼: Maisuaren irteera, morroiaren sarrera. - 𝑀𝐼𝑆𝑂: Maisuaren sarrera, morroiaren irteera. - 𝑆𝐶𝐾: Erloju seinalea, maisuak sortutakoa bere menpean dituen morroiak sinkronizatzeko. - 𝑆𝑆 തതത, 𝐶𝑆 തതതത edo 𝐶𝐸 തതതത: Morroia aukeratzeko seinalea. Morroi bakoitzak izango du bere seinale independentea, eta balio logiko baxua jasotzerakoan txipa aktibatuko da. Morroia aukeratzerakoan daisy chain deituriko lehentasun metodo bat ere existitzen da, 𝑆𝑆 തതത seinale bakar bat erabiliz, hainbat morroi kontrolatzea lortu dezakeena. Irudia 26 SPI seriezko konexio adibidea Kontrolagailuaren PID diseinua Matlab/Simulink tresnaren bidez egingo da. Jarraitu beharreko lehenengo pausua, begizta kontrolaren parte diren sistemen eredua egitea da. Sistemaren dinamika kontuan izanda eta jarraitu nahi den kontrol estrategia argi edukiz, kontrol begizta egin da, eta kontrolagailu jarraitua diseinatu da baldintzen deskribapenean aipaturiko egonkortasun eta erantzun irizpideak jarraituz. Ondoren, kontrolagailua diskretizatu egin da. Bere egokitasuna egiaztatu ostean, diferentziazko ekuazioa kalkulatu egin da RaspberryPi-an inplementatzeko. Behin frogatua, planta teoriko eta planta errealaren arteko diferentziak direla eta, Kp, Ki, Kd aldagaiak ajustatu dira eta eginbeharreko doiketak aplikatu dira. Gc(s) - kontrolagailua Gp(s) - Planta H(s) - Berrelikadura sentsorea Sistemaren dinamika irudikatzen duen modelizazioa garatuko da. Horrez gain, eragingailuen modelizazioa ere egingo da. Horretarako bi metodo ezberdin jarraituko dira. Kaxa zuriko modelizazioa eta kaxa beltzeko modelizazioa. Ondoren azaltzen da zertan datza mota bakoitza: • Kaxa beltzeko modelaketa: modelizazio mota honetan, ezezaguna izaten da sistemaren barne dinamika. Horrenbestez, hauxe jakiteko metodo bakarra, sarrera irteeren arteko erlazioen bidez egiten da. Irudia 27 Kontrol begizta sinplifikatua. Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean • Kaxa zuriko modelaketa: Kasu honetarako, sistemaren barne jokaeran eragiten dituzten lege fisikoak ezagunak izaten dira eta ekuazio diferentzialen bidez adieraz daitezke, adibidez. Sistemaren planta, kaxa zuriko modelizazioaren bidez egingo da. Eragingailuarena ordea, kaxa beltzaren bidez egingo da. Matlab-ek eskaintzen duen planta identifikatzeko erremintarekin, PID Tuner barnean aurki daitekena (Irudia 29), planta berriaren TF lortu da (Formula G.8). Identify new plant botoian sakatuz eta arbitrary input output-en Taula 6-an agertzen diren balioak gehitzen eta parametroak aldatuz egin da. Irteera eta sarrera erlazionatzeko beste metodo bat, Irudia 28-an agertzen den grafikoaren ekuazio karakteristikoa ateratzea da. Programazio bidez gehitu daiteke oso erraz. Hori da beraz, egingo dena. Eragingailuarekin ez-bezala, balantza sistemaren modelizazioa ekuazio fisikoetatik aterako da. Hau da, kutxa zuriaren metodoa erabiliz lortuko da. Aztertzen ari den sistemak gehien bat mugimendu birakariak dituenez, dinamikaren errotazio legeak dira hauek zuzenduko dituztenak. Eranskinetan aurki daiteke zein da plantaren TF eta bertara heltzeko jarraitutako pausuak Horregatik, honen inguruan informazio gehiago bilatu nahi ezkero K.3.PLANTAREN MODELIZAZIO MATEMATIKOA abiatzea gomendatzen da. Planta fisikoa behin modelizatua eta eragingailuaren EK-a izanda, egin beharreko hurrengo pausua PID kontrolagailuaren ekuazioa lortzea da. Pausu hau garrantzi handiko betebeharra da sistemaren kontrolagailuaren jokaera zehaztuko baitu. Honi guztiari sentsorearen irabazi unitarioa gehitu egin zaio begiztari. Lehenik eta behin sistemaren egonkortasuna aztertuko da, horretarako erroen lekua bilatu da begizta itxian. Sistemaren mugapenak direla eta, bere erantzun baldintzei gainezarpen txikia eskatu behar zaio sistemari, izan ere, pilotak ez du izango mugitze espazio fisiko nahikorik gainezarpena handia bada. Ez da hain garrantzitsua izango ordea, erantzun hain bizkorra izatea, onartze muga baten barruan dagoen bitartean. Egonkortzerakoan errorea baldin badago, kontrolagailuaren alde integrala denbora iraunkorreko errorea zuzenduko du. Kontrolagailua beraz, baldintza hauek betetzeko diseinatua egon behar da. Kontrolatu egingo den begizta basikoa aurkeztuko da ondoren, aurretik aipaturiko blokeak eta grafiko interesgarriak ateratzeko beste batzuk izango dituenak (Irudia 32). PID-aren balioak Matlab-ek eskaintzen duen pidTuner erremintarekin lortutako balioak dira. Hasierako balioak ez zutenez bat egiten aurretik ezarritako baldintzekin, eskuz egin dira azken parametroen doiketak, ondorengo balio hauek emanez: N azken balio hori, kontrolagailuaren deribazioaren iragazketa koefizientetik dator. Koefiziente deribatiboaren eragozpen bat da, lan frekuentzia altuetan txarto funtzionatzen duena. Ball & Beam sisteman ez denez frekuentzia altuetan lan egingo, mesprezagarria da. Sarrera unitario batekiko sistemaren erantzuna Irudia 34-n agertzen da. Urdinez, kontrolagailuarekin sistemak izango duen erantzuna, eta gorriz kontrolagailurik gabe. Hasieran finkatutako baldintzekin alderatuz, %0,18-tan gaindituko du gainezarpena. Sistemak, bilatzen zen ezarpen abiadura gaindituko du, baina onartu beharko da, sistema amortiguazio handiegirik ez bada nahi. Ardatz irudikaria baino eskumatarago elementurik ez daudenez (Irudia 35), sistema egonkorra izango da K balio guztientzako. Ardatz irudikaritik hurbil dauden beste polo eta zeroak, hain hurbil daude bata bestetik elkar ezeztatu daitezkeela. Horregatik mesprezagarriak direla esan daiteke. Beraz, polo dominanteena -6.3 inguruan dagoena izango da. Kontrolagailua Raspberry Pi batean ibiliko denez, beharrezkoa da kontroladore diskretu bat diseinatzea ordenagailu honetan inplementatu ahal izateko. Kontrol diskretua aztertzeko, lehenik eta behin zenbait blokeen definizioa ulertu behar da. Irudia 37-an agertzen den sistema hibridoak, bloke jarraituak eta bloke diskretuak biltzen ditu. Kontrolagailu digital bat inplementatzerakoan zuzenean eragiten duten pausurik garrantzitsuenak, diskretizazio metodoa eta laginketa periodoa dira. Laginketa periodo aproposa aukeratzeak, sistemaren kontrol digitalaren egonkortasunean eta sendotasunean eragina du, baita bere jokaeran ere. Sistema diskretuak, sistema jarraituak bezain ondo funtzionatu beharko du, aurretik zehaztutako beharrizan eta baldintzekin bat egiten. Laginketa denbora egokia aukeratzea ezinbestekoa da. Denbora hau oso txikia bada, izan daiteke sistemari informazio berririk ez ematea eta alferrikako informazioa prozesatzen egon izana. Ordea, handiegia bada, baliteke sistema dinamikoaren portaera egokia eragoztea. Irudia 27-n agertzen den bezala, Formula G.10-etik eta sistemaren modelizaziotik Formula 0.42 (eranskinetan), begizta kontrolaren TF-a begizta itxian lortu da. H(s) ganantzia unitarioa izanda: Azkenik, ondoren uzten den TF-a deskomposatua lor daiteke: Irudia 38 Transferentzia funtzioaren Bode diagrama. Frekuentziaren analisia Irudia 39 Tustin edo hurbilketa trapezoidala simplifikazioa Irudian ikusi daitekeenez eta lehen aipatu den bezala, s2, s3 poloak eta z1, z2 zeroak, elkar ezeztatzen dira batik bat oso hurbil daudelako bata bestetik. Beraz, laginketa periodoa aukeratzeko geldituko den polo dominanteena s1 izango da. Polo hau ardatz guztiz errealean dago. Sistemak denboran zehar izango duen jokaera polo honek emanda egongo da. Jokaera hori beraz, denbora dominantearen konstanteak definitzen du. Argi eta garbi dagoenez, sentsore analogikoa izango da hauetariko motelena, eta laginketa abiadura definituko duena. Ts = 0,0529s izango da. Ondoren, sistema berriari sarrera unitario bati nola erantzungo dion aztertuko da. Irudia 40-en ikusi daitekeen bezala, erantzuna egonkorra da, eta guztiz egonkortzen denbora bat emango du. Erroen lekua aztertuz (Irudia 41), lehen aipatu den bezala egonkorra izango da. Oraingo honetan sistema diskretu bat aztertzeagatik, egonkorra izateko, zirkulu unitarioaren barruan egon behar da. Hala denez, sistemak egonkorra izaten jarraituko du. Behin sistema egonkorra dela egiaztatu ostean aukeratutako laginketa periodoarekin, lehen mailako erretenedore bat erabilita, eginbeharreko azken pausua kontrolagailuaren diferentziazko ekuazioak lortzea da. Hau egitea beharrezkoa da Raspberry Pi-an inplementatu ahal izateko. Hauxe izango da Raspberry Pi-an inplementatuko den ekuazioa. Kontuan hartu behar da, Kp, Ki edo Kd aldatu ezkero, diferentziazko ekuazio hau aldatu egingo dela: Proiektu hau bezalako ekimen bat aurrera eramateko, eginbeharrak eta betekizunak antolatu behar dira, planifikazio zehatz bat eginez. Horrela, denbora tarte jakin batean egiteko posiblea den edo ez jakiteaz aparte, zeregin guztiak antolatuak egongo dira argi eta garbi, eta kritikoagoak diren horiek lehenago egiteko gai izatea bermatuko da. Planifikazioa hainbat zereginetan banatu egin da, eta horiek hiru langile mota ezberdinei esleitu zaie. Hauxe egin da, badagoelako zereginak teknikari batek egin ditzakeenak, eta beste batzuk, bakarrik zuzendariak egin ditzakeenak. Zereginen arteko aurrekariak Microsoft Project (MS Project) programan zehaztu dira. Bertan aurki daitezke zeregin bakoitzarentzako behar izango den denbora eta iraungo duen periodoa, baita errekurtso esleipena ere bai. • Tutorearekin bilera: Lehenik eta behin, GRAL-a aukeratzeko eta proiektuaren norainokoak ezartzeko, ingeniaria zuzendariarekin elkartuko da. Bertan ingeniariak izan ditzakeen zalantza eta galdera argitzeko denbora gehitu egin da. Zuzendariaren eta Ingeniariaren beharra. • Informazioa Bilatzea: Proiektuaren inguruko informazio orokorra bilatuko da. Sistemak behar izango dituen elementuak atzeman. Beste pertsona batzuk aurretik egindako lanak irakurri. Albisteak eta artikuluak ikuskatu. • Helburuen Zehaztapena: Ideia argi izanda, zer egin nahi den lan honekin zehaztuko da. Zer lortu behar den definitu. • Planifikazioa gauzatzea: Microsoft Project (MS Project) aplikazioa erabiliz planifikazioaren gauzatzea. Data limiteak ezarri. Antolakuntza lana. Zeregin kritikoak definitu. • Kontrol Lana: Proiektuaren mamia da. Kontrol egoki bat gauzatzeko egin beharreko zeregin orokorrak definitu dira. Naiz eta gutxi batzuk besterik ez aipatu, lan gehiago egin da horren inguruan, nahiko adarkatsua delako. o Planta errealaren eta idealaren ezberdintasunak: Bi plantak konparatu eta Kp, Ki, Kd irabazpenak doitu. Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean • Memoriaren Garapena: Proiektuaren denbora gehiena biltzen duena. Aurretik egindako lan guztia idatzi, azaldu eta jasota geratzeko erabilia. Ideiak idazten behar izandako denbora kontsideratu da. ELEMENTUEN AUKERAKETA • ADC-aren Aukeraketa: ADC mota ezberdinak kontsideratu eta baldintzen analisia bete aurretik eginbeharreko ikerketa eta erabakia. • Motorraren Aukeraketa: motor mota ezberdinak kontsideratu eta baldintzen analisia bete aurretik eginbeharreko ikerketa eta erabakia. • Raspberry-an sentsore analogikoa irakurri: Eskuraketa metodoak optimizatu, interferentziak ekiditeko informazioa bilatu. ADC-ra konektatu irakurketa zentsudunak egin eta irakurritako azken datuen bataz bestekoa lortu. Datu bilketa. • Aluminiozko tutuak moztu: Eskuz, distantzia neurtu eta xerra batekin tutuak moztu. • PCB mihiztaketa Maketan: Breadboard-ean egindako muntai elektrikoa PCB batean bihurtu. PCB-a behin ekoiztua denean, konexioak berkonektatu txukunago uzteko. • Amaierako soldaketak, konponketak eta doitzeak. Akatsak eta hobetzeko teknikak erabili bukaera profesional bat emateko. • Python-en programazioa egin: ADC-aren, PWM seinalearen eta distantzia sentsorearentzako programa idatzi. Lortutako PID kontrolagailu diskretuaren inplementazioa. Amaierako programa lortzea. • Piezen Planoak egin: Piezen planoak sortu. Akotazioak egin. • PCB Fabrikazioa: Inprimakiak aztertu, zuzendu eta hobetu. Insolaketa egin. Atakatu. Ikuskatu. Kapaz aldatzen duten bideen zulaketak egin. Lehen aipatu bezala, hiru ataletan banatuko dira zeregin guztiak. Amaieran errekurtso bakoitzak izango dituen lan ordu kopurua hurrengo taulan eta Irudia 43-an aztertu daiteke. Argi geratzen da beraz, lan gehien egin beharko duena ingeniaria dela, teknikariak ondoren eta zuzendariak azkenik. Irudia 43 Errekurtso bakoitzak egindako lanaren konparaketa Aurrekontua kalkulatzeko, baliabide bakoitzari soldata bat ezarri zaio. Zuzendariak, ingeniariak eta teknikariak soldata finko ezberdinak izango dituzte. Gainera, aparteko orduak garestiago ordainduko dira. Aparteko ordu horiek ordaindu behar ez izateko eta proiektuaren prezioa ahalik eta baxuena izateko, naiz eta luzeago iraungo duen proiektuak, ohiko lan orduekin lan egingo da bakarrik. Aurreko Irudia eta oraingo taularekin, hurrengo irudiaren grafikoa atera daiteke, non lan egindako orduak, errekurtso bakoitzaren soldatarengatik biderkatu egin den. Logikoa denez, ingeniariak lan egindako denbora guztiagatik, teknikariak edo zuzendariak baino askoz ere diru gehiago jasoko du. Azken bi hauek, ordea, naiz eta zuzendariak oso denbora gutxiz lan egin, bere soldata altuarengatik, teknikariari ordaindu beharrekoaren hurbil dago. Taula 10-en laburpen moduan ikusi daitekeen bezala, hauxe izango litzateke atal bakoitza egiteak balioko lukeena. Kontuz ibili behar da zer kontsideratzen den eta zer ez. Adibidez, 3 dimentsiotako piezak inprimatzeko denbora kontsideratu da, baina teknikariak ez da egongo denbora guztian lan egiten. Inprimatzen ipini eta '.stl' eta G-kodea lortuko du. Horregatik, teknikariaren 1h lanaldi bakarrik kontsideratu da. Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean Ondoren, material kostuak aztertuko dira Taula 11-an. Badira elementu batzuk balio hurbildua ipini direnentzako. Adibidez, termokola edo PCB bat eskuz fabrikatzea. Unitate bakarrarentzako oso garestia litzateke hori guztia erabiltzea, adibidez, elementu kimikoak errebelatzeko, kobrezko txartela, etab. Horregatik, bataz besteko moduko bat kontsideratu da. Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean Proiektu honetako maketa asko ekoiztu beharko balira, ez zen berriro ingeniariaren lan guztia beharko, diseinua, helburuak, dokumentazioa, etab. definiturik egongo litzatekeelako. Hortaz, mihiztadura lana, soldaketa, programazioa, materialak eta fabrikazioa geratuko litzateke besteak beste, teknikari trebe batek egin ditzakeenak. Lan hori egiteko beharrezkoa den denborari, ziklo denbora deritzo. Maketa bat ekoizten den bakoitzean ziklo denbora hori errepikatuko da. N unitate jakin bat ekoiztu nahi izan ezkero, Tc ziklo denbora eta nc ziklo lotea jakinda, beharko litzatekeen denbora kalkulatu ahal izango litzateke. 𝑇𝑛 = 𝑇1 + ൤𝐼𝑛𝑡 ൬𝑛 − 𝐿 𝑛𝑐 ൰ 𝑇𝐶൨ + 𝑇′ (H.1) Naiz eta maketa bakar bat ekoizteko aurrekontua hain garestia izan, askoz ere merkeago izango da zenbat eta maketa gehiago ekoiztu. Amortizazio planak gauzatu daitezke horren inguruan. Behin diseinatutako kontrolagailua egindako maketan probatu ostean, jasotako erantzunak ez dira izan espero zirenak. Serbomotorea etengabe mugitzen zen, eta ez mugitu beharko zen bezala hain zuzen ere. Jasotzen duen seinalearen zarata dela eta, etengabe dar-dar egiten zuen, inongo kontrol lanik egin ez bazitekeen bezala. Begizta itxiaren errorea nahiko ondo irakurtzen da, beraz, arazoa eragingailuaren eta kontrolagailuaren artean dago. Zarata hori ezeztatzeko iragazki digitala inplementatu egin da. Aurreko Irudia 46-ko erantzunari iragazki digitala aplikatu ondoren, honako hau lortzen da (Irudia 47). Irudia 46 Kontrol seinalea, iragaz gabe Irudia 48 Kontrol seinalea, iragaztuta Irudia 47 Sarrera unitario batekiko erantzuna, iragazkiarekin. Ball & Beam sistema baten kontrolagailuaren diseinua eta inplementazioa Raspberry Pi batean Iragazki hau inplementatzeko Matlab-en bidez Script bat idatzi egin da Simulink sistema modelizatu batekin komunikatzen duena. Bertan PID diskretu baten Kp, Ki, Kd parametroak aldatuz (eskuz edo pidTune erabiliz), zuzenean Raspberry Pi-an inplementatu beharreko diferentziazko ekuazioa kalkulatzen ditu. Horrela, parametro hauek aldatzen diren bakoitzean, ez dira kalkulu guztiak eskuz egin behar edota kode guztia berriro idatzi behar. Ondoren, parametro horiek Python programan kopiatuz, badago prest programa probatzeko kontrolagailu berriarekin. Hau egitearen arrazoia, Kp, Ki, Kd aldagaiak asko aldatu egin direnez doikuntza fin-fin bat egiteko, beharrezkoa zen. Informazio guztia, Simulink diagrama eta '.m' fitxategia eskuragarri dago GitHub biltegi digitalean. Erantzun nahiko ona ematen dituzten balioak ondorengoak izan daitezke: Kp=6; Ki=3; Kd=12 Egindako modelizazio matematikoa ahal den eta zehatzen garatu da, oso lagungarria izanda kontrolagailuaren parametroak doitzeko. Nahiz eta hori egin, simulatutako ereduan izango duen portaera eta errealitatean izango duena, ez dira inoiz berdinak izango, oso antzekoak diren arren. Simulazioak, eredu errealarekiko zenbat eta fidagarriagoa izan, errazagoa izango da modelo errealari balio izango zaizkion parametroak lortzea. Baina, helduko da momentu bat non simulazio gehiago egiteak ez duen eredu errealaren hobekuntzarik lortuko, haien artean dagoen ezberdintasun erroreagatik. Horregatik, noizbait, parametroen doiketak sistema errealean aldatzea merezi izango du, hainbeste simulaketa egin ordez. Irudia 49 Simulink diagrama kontrolagailua bizkor inplementatzeko Honi guztiari, Raspberry Pi-aren atzerapenak gehitu behar zaizkio. SE bat denez, ez da modu sekuentzialean programatutakoa exekutatzen ibiltzen, bidetik beste zereginei ere erantzun behar dituelako. Azken finean ordenagailu bat denez, interneten bideo bat ikustera sartuz gero eta paraleloan kontroladorearen programa exekutatzen bada, ez du kontrola bertan bera utziko eta bideoa bakarrik erakutsiko. Horren ordez, eginkizun bakoitzari bere denbora gordeko dio (edo ez) eta dena "aldi berean" exekutatzen egongo da. Paraleloki, sistema eragilearen preferentzien bidez. Esan beharra dago, Ball & Beam sistemak Raspberry Pi-an espero ziren baino erantzun hobeagoak ematen dituela. Kontroladoreari eragozpena egiten dio, noski, eta honek ez du behar bezala funtzionatzen, baina gutxienez funtzionatzen jarraitzen du. Zer edo zer aldatu egin behar izatekotan, serbomotorea izango litzateke. Merkeegia zen agian erabilitakoa. Hobe serbomotore sendoago bat aukeratzen bada, edo bere biraketa ardatzean kojinete bat gehitzen bazaio, bestela berehala askatasun gradu berriak lortuko ditu. Irudia 50 Eraikitako maketa Ondoren, Ball & Beam sistema eraikitzeko jarraitutako pausuak azalduko dira. Lehenik eta behin, Irudia -ren konexio elektrikoak orri baten gainean egin dira eta ondoren, paperezko oinarri hau jarraitzen, protoboard baten egin da kableatzea. Behin beharrezkoak diren doiketa guztiak burutu ostean, PCB-aren diseinua Altium diseinu programa batean sartu egin da eta elementu bakoitzari esleituta duen footprint-a gehitu zaio. PCB-a eskuz fabrikatu nahi izan denez, soldaketarako erraza izango den diseinua egin da, izan ere, fabrikatzera bidali eta eskuz fabrikatzearen arteko ezberdintasun handia dago. Fabrikatzera bidaltzen denean zuloen bidea eroalea da, eta ez da hala gertatzen pertsona-banako PCB-a ekoiztean, ezaugarri hori eskuz egin behar da alanbretxo bat soldatuz. Irudia 51 Fabrikatu den PCB-a Irudia 52 PCB-aren board ikuspegia I Eranskinen atal honetan Ball & Beam sistema eraikitzeko behar izan diren 3 dimentsiotako piezen diseinua eta planoak aurkezten dira. Irudia 56 Ball & Beam sistemaren simplifikazioa IV Lehenik eta behin gure plantaren modelo matematiko baliokidea atera behar dugu. Hori, Newtonen akzio erreakzio legeekin kalkulatu daiteke. Sistema estatiko baterako nahikoa izango litzateke formulazio simple horrekin, baina ball and beam sistema dinamikoarentzat, modelaziorik egokiena Lagrangeren mugimendu ekuazioak izango dira. Funtzean, energiaren kontzerbazioaren printzipioan oinarrituta dago eta askoz ere zehatzagoa da. Energia totala beraz energia zinetiko totalaren eta energia potentzialaren arteko kenketa izango da. Mugimendu zuzenen energia zinetikoa kalkulatzeko: Grabitazio inguru g batean, h altuera jakin batetara dagoen m masa baten energia potentziala hurrengo formularen bidez ezaguna da. Kontserbazio sistema batentzako Lagrange-ren mugimendu ekuazioa honela definituta dago: Lagrangiarra energia zinetiko guztien eta energia potentzial guztien arteko diferentzia da. Aztertutako sisteman, hainbat elementuk hartzen dute parte. Adibidez, hagatxo biartikulatua, gurpila, motorra, pilota eta habe luzea (pilotaren ibilbidea definituko duena). Habe luzearen ertz bat puntu finko batetara helduta dagoenez, azken bi elementu hauek (pilota eta habea) izango dira pilotaren jokaera definituko dutenak. Sistema aztertuz, pilota errodamenduan dago habearekiko. Horregatik, habearen energia zinetikoa (errotazio mugimendua) eta potentziala kalkulatuko da, eta sistemari pilotaren energia zinetikoa(translazioa, errotazioa, eta habearekiko duen errotazio erlatiboa) eta potentziala gehituko zaio. Habearen 𝑆𝑒𝑛 𝛼 balio angelua hain txikia izango da zeinetan 𝛼 gisa hartuko da. Era beran, abiadura angeluarra angelu oso txiki horren menpe dagoenez, gutxietsiko da. Beraz, hurbilketa ekuazio lineala horrela geratuko da: Orain, habearen eta motorraren arteko biraketa angelua erlazionatzea falta da. Beheko irudiko beta angelua theta angelua bezala adierazita dago ekuazioetan. Irudia 58 Sistemaren angeluen izenak eta distantziak Angeluak erlazionatzeko beste metodo bat, radianen bidez izan daiteke. Irudia 59 Angeluen arteko erlazioa
science
addi-d681f63b51c6
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
Memoria Deskribatzailea Memoria Deskribatzailea Memoria Deskribatzailea 1- Proiektuaren Helburua Proiektuaren helburua automobilen mantenu eta konponketa lanak egiteko nabe industrial baten diseinuan datza. Eraikina Bermeoko Landabaso Poligonoko Agirre auzoko partzela batetan kokatuko da 2- Hedapena Proiektu honen garapena, tailerra osatuko duen eraikina gauzatzeko beharrezko kalkuluak egitea eta beharrezko elementuak aukeratzean datza, hau da, eraikina bukatu eta erabilgarria izan dadin beharrezko neurri guztiak kontutan hartzea eta exekutatzea. Proposatutakoa burutzeko, egituraren kalkuluak, uraren sare hornikuntza, suteen aurreko babesa, sare elektrikoa etab eranskinetan kalkuluak eginez. Eraikinaren kalkulua aurrera eramateko eta diseinua egin aurretik, egiturako material ezberdinak aztertu behar dira, hala nola, merkatuak eskaintzen dituenak. Behin elementu estrukturalak aukeratuta, hauen gaitasun erresistentea frogatuko da, honetarako CTE-ko eranskin ezberdinetan aipatutako araudiak errespetatuz. Egitura osatuko duten elementuak kalkulatuta, eraikina osasungarria eta segurua izan dadin neurriak hartuko dira, CTE-ko beharrezko dokumentuetako araudiak errezpetatuz Dokumentu horien bitartez, materialek bete beharko dituzten exigentziak definituko dira, suteen kasuan ahalik eta arinen ebakuatzeko eta barneko propagazioa ekiditeko helburuarekin. Memoria Deskribatzailea 3- Kokapena Proiektaturiko obrak Bermeoko Udalerrian, Landabaso Poligonoan, lekuratuta egongo dira ( 1,2 3 eta 4 irudietan ikusi daitekeen moduan), Agirre auzoan hain zuzen. Orubeak laukizuzen forma du eta bere koordenatuak 43º25'24,3''N 2º44'15,8''W Memoria Deskribatzailea 2. Irudia: Bizkaiako kokapena Euskal Herrian (Irudia: Wikipedia) 3 Irudia: Bermeoko Udalerriaren kokapena(kolore grisa) Bizkaiako mapan (Iturria: Bizkaia.net) Memoria Deskribatzailea 4 Irudia: Nabea kokatuta egongo den lekua Bermeoko Udalerrian ( Iturria: Google maps) Memoria Deskribatzailea 3.1- Lur-sailaren deskribapena Hautatutako lur-sailak 570m2 , ditu bere neurriak 18m x 32m-koak direlarik, nahikoa proposatutako eraikina egiteko, 407.36m2 , 13.4m x 30.4m -koa izango dena. Lur-saileko komunikazioari buruz dagokionez, honek automobilez zein oinez komunikazio ona aurkezten du. Poligono industrial batetan kokatuta dagoenez lur-saila errepidez eta espaloiz komunikatuta dago hirigunetik zein BI-631 errepidetik. Lur- saila hainbat pabilioiz inguratuta dagoenez ur-horniketa, ur-hustuketa- eta energia elektrikoaren horniketa ez lirateke arazo bat izan behar. 4- Irtenbide posibleak: Eraikinaren diseinuan pentsatzeko orduan, diseinu merke eta eraginkor batean pentsatu da. Eraikina diseinatzerako orduan soluzio posible bi hartu dira kontutan. Lehenengo soluzioan: Eraikinak estalki laua edo bi isurialdekoa izango luke eta funtzio ezberdinak egiteko solairu bi izango lituzke. Eraikinaren egitura portiko ezberdinek osatuko lukete, kanpoko portikoek eta barneko portikoek. Kanpoko portikoek itxidura, estalkiak, eta kanpo akzio dinamikoek sortutako kargak eutsiko lituzkete. Barneko portikoek bigarren solairuko kargak eutsiko lituzkete. Portiko mota biak altzairuzkoak izango lirateke. Bigarren solairuan tailerreko prozedura administratiboak egiteko bulegoa eta atseden gela aurkituko litzake. Solairu honek beheko solairuak baino neurri txikiagoak izango lituzke. Bigarren solairu hau, ate printzipala erreferentziatzat hartuta, nabearen hondoan aurkituko litzake. Bigarren solairuaren forjatua plaka albeolarrek osatuko lukete, eta bigarren solairura igotzeko eskailera metalikoa erabiliko litzake Bulegoaren solairuaren azpian, aldagelak, komuna eta biltegia kokatuko lirateke. Sarrerako ateek 3 x 4 metro izango lituzke. Goiko solairuaren aurreko eta atzeko fatxadek 3x1,4 metroko leihoak izango lituzke tailerrean argi naturala sartzen usteko. Pabilioiaren itxiera sandwich erako panelen bidez egingo litzake. Bigarren soluzioan Eraikinak estalki laua edo bi isurialdekoa izango luke eta funtzio ezberdinak egiteko solairu bi izango lituzke. Memoria Deskribatzailea Eraikinaren egitura mota berdineko portiko ezberdinek osatuko lukete. Portiko hauek kanpoko itxidura, estalkia, kanpoko akzio dinamikoek eta bigarren solairuko kargak eutsiko lituzkete. Portikoak altzairuzkoak izango lirateke. Bigarren solairuan tailerreko prozedura administratiboak egiteko bulegoa eta tailerreko komuna ezarriko lirateke. Solairu honek beheko solairuak baino neurri txikiagoak izango lituzke. Bigarren solairu hau, pabilioiaren ate nagusia erreferentziatzat hartuta, tailerraren ezkerreko partean kokatuko litzake. Bigarren solairua kanpoko egitura egiteko forjatu albeolarra erabiliko litzake, eta bigarren solairura igotzeko eskailera metalikoa erabiliko litzake. Sarrerako ateek 3 x 4 metro izango lituzke. Goiko solairuaren aurreko eta atzeko fatxadek 3x1,4 metroko leihoak izango lituzke tailerrean argi naturala sartzen usteko. Eraikinaren sarrera erreferentziatzat hartuta, komuna, biltegia eta aldagelak eraikinaren hondoan kokatuko lirateke Pabilioiaren itxiera hormigoiko plaka prefabrikatuz eta sandwich erako panelen bidez egingo litzake. Lehenengo soluzioa aukeratu da, honek azalera erabilgarria hobeto aprobetxatzeko aukera ematen duelako, tailerreko zona handiago bat eskainiz. 5- Proiektuaren deskribapena Puntu honetan nabearen xehetasunak aztertuko dira aurreko puntuak kontutan izanik. 5.1- Solairuen xehetasunak. Azkenik, hasieran azaldutako irtenbide posible bietatik, lehenengo diseinua egitea aukeratu da batez ere bulegoaren kokalekuagatik. Bulegoa zona horretan kokatzean ibilgailuentzako leku handiagoa geratuko litzake, nabearen azalera gehiago aprobetxatuz. 5.1.1- Beheko solairuaren xehetasun orokorrak. Nabearen beheko solairuan tailerra, aldagelak, biltegia eta komuna kokatuko dira . Tailerraren zonak 332m2 izango ditu eta ibilgailuak sartu eta ateratzeko ate bi izango ditu. Aldagelak 20m2 izango ditu eta dutxaz hornituta egongo dira. Memoria Deskribatzailea Komunak 4m2 izango ditu eta elbarrituentzako sanitario eta konketaz hornituko dira. Biltegiak 41.3m2 izango ditu eta lanerako erramintak eta materiala gordetzeko erabiliko da. Koadro elektrikoa, uraren kontadorea eta ura berotzeko galdara ere hemen kokatuko dira. Aldagelak, komunak eta biltegiak 2.8m-ko altuera izango dute. 5.1.1.2- Ibilgailuentzako sarrerak. Arinago esan bezala, ibilgailuen sarrera, Landabaso Poligonoko Agirre auzoko errepidetik izango da. Ibilgailuak sartu eta irtetzeko 5m-ko altuera eta 4.5m-ko zabalera duten ate mekaniko bi jarriko dira. 5.1.1.3- Oinezkoentzako sarrerak. Oinezkoentzako sarrera ate mekanikoak dauden leku berean izango da, hau da, ate mekanikoak pertsonentzako atea bere baitan izango dute, ate mekanikoak itxita daudenean tailerrera sartu ahal izateko. Aldiz, ate mekanikoak irekita daudenean, pertsonak tailerrera ibilgailuak sartzen diren leku beretik sartuko dira. 5.1.1.4- Seinaleztapena Tailerrak seinaleztapen bertikala zein horizontala izango ditu. Gehien bat erabiliko diren seinaleak, segurtasunezkoak izango dira. Seinale hauetariko batzuk ondorengoak izan daitezke, arrisku zonak adierazten dituzten zoru-markak, derrigorrezkoak diren segurtasunezko elementuak erabiltzeko gogoratzen dituzten seinaleztapenak eta su-itzalgailuen seinaleak 5.1.2- Goiko solairuaren xehetasun orokorrak. Goiko solairuan tailerreko kontu administratiboak egiteko bulegoak eta bezeroentzako itxarongela bat egongo dira. Bulegoak 21m2 izango ditu. Itxaron gelak 33 m2 izango ditu. Lehen esan bezala goiko solairura eskailera metaliko bidez igoko da. Goiko solairu honek 2.8 m-ko altuera izango du . Memoria Deskribatzailea 6- Egituraren analisia eta dimentsionaketa Egituraren analisia eta dimentsionaketa egiteko, lehenengo eta behin, eraikinaren erabilera, forma, materiala eta kokapena izan dira kontutan. Behin hau jakinda CTE DB SE - ari jarraituz, erakina, jasan behar duen akzioen aurrean erresistentea eta egonkorra izan behar du. Honetarako limiteen metodoak erabiltzen dira:  Egoera limitea: Ezarritako balioa gainduko balitz, egiturak proiektatua izan den baldintza estrukturaletariko bat betetzeko gaitasuna galtzen duen egoerari deitzen zaio. Egituraren egoera limite hauek hurrengo eran sailkatzen dira: - AEL: Pertsonen segurtasunean eragina duten egoerak, egitura zerbitzutik kanpo uzten dutelako edo egituraren kolapso total edo partziala suposatzen dutelako. Egoera hau gainditzen bada, pertsonen gain arriskua suposatuko lukete. - ZEL: Egituraren erabilpenean edo iraunkortasunean eragina duten egoerak, esperotako prestazioen galera suposatuz. Egoera hau gainditzen bada, erabiltzaileen erosotasuna edo ongizatea, egituraren funtzionamendu egokian edo egituraren itxuran eragiten dute. Egituraren azterketa estrukturala, oinarrizko aldagaiak parte hartzen duten ereduen bitartez egiten da. Oinarrizko aldagai horiek, egituraren gain eragingo dituzten akzioak dira: - Akzio iraunkorrak (G): Egitura osatzen duten elementuen pisu propioa da. - Akzio aldakorrak ( Q): Erabilera, elurra, akzio termikoak edota haizea dira - Istripuzko akzioak ( A): Lurrikara, suteak edota ibilgailuen istripuak izan daitezke. Azkio hauek, CTE DB SE-AE – ren arabera definitzen dira. 6.1- Akzioak Akzioak egitura batetan tentsio egoera bat sortzeko ahalmena duen edozein eragin da, eta lehen esan bezala eratorriaren arabera 3 talde nagusitan sailkatzen dira: 6.1.1- Akzio iraunkorrak  Pisu propioa: Eraikina osatzeko beharrezkoak diren elementu eta material ezberdinek sortzen dute, ala nola, zutabeak, habeak, petralak, forjatua, eta abar. Elementu bakoitzak karga ezberdin bat izango du. Karga hauek "Egituraren Kalkuluak" eranskinean azaltzen dira. Memoria Deskribatzailea 6.1.2- Akzio aldakorrak  Haizea: Haizeak jotzen duen norabidearen arabera,haizearen kargak balio ezberdinak izango ditu.  Elurra: Eraikina kokatuta dagoen lekuan elurraren gainkargaren balioa 0,3KN/m2-koa izango dela estimatu da.  Akzio termikoak: CTE DB SE AE- eko 3.4 puntuaren arabera, eraikinak eta bere elementuak aldaketa termikoa direla eta, hau osatzen duten elementuek dimentsio aldaketak jasan ditzakete. Dimentsio aldaketa hauek, erakinetan tentsioak sortu ditzakete. Tentsio hauek txikitzeko asmoz, arau honen arabera, 40 metroro dilatazio juntak ipini beharko lirateke. Eraikin honek 40 metro baino gutxiago dituenez, ez dira dilatazio juntak ezta akzio termikoak kontutan hartuko.  Erabilpen gainkarga: Eraikinaren partearen araberakoa izango da.(Ikusi 1. Taula) 6.1.3- Istripuzko akzioak Atal honetan, lurrikaren, suteen eta auto istripuen akzioak kontuan hartuko dira, istripuzko akzio ez iraunkor moduan.  Azelerazio sismikoa: azelerazio sismiko sinplearen balioa ab < 0,04g da eta araudiaren arabera, 0,04g baino txikiago dituzten zonaldeetan, lurrikaren akzioak aplikatzea derrigorrezkoa ez denez, ez da akzio hau kontuan hartuko.  Suteen akzioa: Eraikinak erabilera industriala izango duenez, suaren aurkako erresistentzia RSCIEI araudiaren arabera frogatu da, eta kalkuluetan lortutako emaitzen arabera, balio murrizgarriena erabili da eraikinaren diseinua egiterakoan, hau da R90.  Auto istripuen akzioak: Ez dira kontutan hartuko. Eraikinaren barruan abiadura oso txikia izango delako, eta inpaktu arriskua izan dezaketen zutabeetan bolardoak jarriko dira. Memoria Deskribatzailea 7.1- Portikoak. Diseinatutako eraikinak, altzairuzko egitura izango du. Egitura hau, kanpoko altzairuzko 6 portikoz eta barneko 2 portikoz osatuta egongo da, eta solairu bi izango ditu. Kanpoko portikoen artean 5 metroko distantzia utziko da. Kanpoko portikoek eraikinaren barneko aldea eta kanpoko aldea mugatuko duten estalkia eta itxidurak eta aparteko karga aldakorrek sortutako erreakzioak jasango dituzte. Jazenak 8º-ko inklinazioa izango duten 2 habeek osatuko dute. Portiko hastialek perfil ezberdinez egingo dira. Portiko hastialek, haize horizontal frontalaren akzio horizontalak ondorengo portikoetara eramatea ekidingo dute " San Andres" gurutzeak erabiliz. Bigarren solairua egiteko, barneko portikoak erabiliko dira. Portiko hauek eraikineko 6 eta 7 kanpoko portikoetara lotuko dira. Portikoen egitura kalkulu guztiak "Egituraren kalkuluak" eranskinean aurkitzen dira. Memoria Deskribatzailea Portikoak 2-tik 6-ra:  Zutabeen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - HEB 260 perfila.  Jazenen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - HEB 240 perfila. Barneko portikoak:  Zutabeen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - HEB 140 perfila.  Jazenen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - HEB 140 perfila. Portiko hastialak:  1 Portikoa:  Muturreko zutabeen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - HEB 220 perfila.  Erdiko zutabeen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - HEB 220 perfila.  Jazenen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - IPE 220 Memoria Deskribatzailea  7 Portikoa:  Muturreko zutabeen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - HEB 240 perfila.  Erdiko zutabeen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - HEB 220 perfila.  Jazenen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - IPE 220 7.2- Petralak Estalkietako eta itxiduretako kargak petralen bidez portikoetara transmitituko dira. Hauek torlojuen bidez lotuko dira portikoetara. Petralen ezaugarriak: - S275JR altzairua. - UPN 140 perfila. Memoria Deskribatzailea 7.Irudia: Zapata isolatua ( Iturria: Eraikuntza eta obrak ikasgaiaren apunteak) Zimentazioan, zapatak, loturazko habeen bidez egongo dira lotuta 8. irudian ikusi daitekeenez. Hauetarako erabiliko den hormigoi armatua eta armaduretako altzairua zapatetakoaren berdina izango da. Aipatutako lotura habeak zapatei zurruntasun handiagoa emateko erabiliko dira. Zimentazioan, zapatak, loturazko habeen bidez egongo dira lotuta. Hauetarako erabiliko den hormigoi armatua eta armaduretako altzairua zapatetakoaren berdina izango da. Aipatutako lotura habeak zapatei zurruntasun handiagoa emateko erabiliko dira. 7.4- Zolata Eraikinaren zolata polipropilenozko zuntzez aberastutako HA-25 N/mm2-ko hormigoiz egingo da. Zolataren azpian, deformazioak ekiditeko, harri bolaz osatutako enkatxoa jarriko da. Kargek eta asentuek sortu ditzaketen pitzadurak ekiditeko, solata 40/80 kareharri enkatxoa erabiliko da, eta honen ostean Z2 motako zagor artifiziala. Kapa biak ondo banatuak eta trinkotuak izango dira zapaltzeko makina erabiliz materiala ureztatu aurretik. 8- Eraikuntza elementuak 8.1- Forjatua Bigarren solairuko forjatua egiteko 9. irudian ikusi daitekeen bezalako aurre tenkatutako plaka albeolarrak erabiliko dira. Plaka hauen neurriak ondorengoak izango dira, Memoria Deskribatzailea 8.2- Itxidurak Eraikinaren itxiera, 10.irudian ikusi daitekeenez, Ironlux katalogoko GMPanel Tornillo Visto (60) Sanwich motako panelekin egingo da. Panelen barruko eta kanpoko kapak aurre lakatutako altzairuzko txapazkoak izango dira, eta barrutik dentsitate altuko poliuretanozko betegarria izango dute, eraikinaren tenperatura neguan zein udan egonkor mantentzeko lagunduko dutenak. Panel hauek Torlojuz lotuko dira portikoen artean dauden petraletara. Panelak, argazkian ikusi daitekeen bezala, puzzle motako lotura izango dute haien artean lotzeko. Itxiduren ezaugarriak: - Kanpoko kapa: Altzairuzko kapa aurre-lakatua. - Barruko kapa: Altzairuzko kapa aurre-lakatua. - Isolatzailea: poliuretanoa. - Suarekiko erreakzioa: Cs3D0 - K (W/m2K): 0.383 Memoria Deskribatzailea 8.3- Estalkia Ur biko estalkia aukeratu da. Estalkiak 14% inklinazioa izango du. Ur biko estalkia aukeratzearen arrazoi nagusia ura hustutzeko era da, hau da, ur tutuak ez direla eraikinaren barnetik pasatu behar, honela, tutuetan eman daitekeen edozein arazorengatik ur ez litzake eraikin barnera jausiko. Estalkiak, 11. irudian ikusi daitekeenez, Euronit katalogoko GM Panel Cubierta Lana de Roca eta 12. irudian ikusi daitekeen Polikarbonato Zelularrezko luzernarioak konbinatuz eraikiko da. Luzernarioak tailerrean argi naturala pasatzen usteko erabiliko dira. Estalkiaren plakak torlojuen bidez lotuko dira jazenen arteko petraletara. 11 Irudia: Estalikiak egiteko erabiliko den panel mota (Iturria: Euronit) Panelaren ezaugarriak: - Kanpoko kapa: Altzairuzko kapa aurre-lakatua. - Barruko kapa: Altzairuzko kapa aurre-lakatua. Memoria Deskribatzailea 12.Irudia: Luzernarioak egiteko erabiliko den panel motaren detaileak (Iturria: Euronit) 8.4- Banaketak Eraikina zona ezberdinetan banatzeko, igeltsuzko plakak erabiliko dira. Plaka hauek ezberdinak izango dira jarriko diren tokiaren arabera. Biltegian eta bulegoetan EI-90 suarekiko plakak jarriko dira, eta aldagela eta komunetan suarekiko erresistentzia EI-60 eta uraren aurkako erresistentzia izango du. Memoria Deskribatzailea 9 - Ur- hornikuntza eta saneamendua 9.1- Ur- horniketa sarea Eraikina urez hornitzeko udaleko hartune nagusia erabiliko da. Hodi hau lur-azpitik igaroko da eraikinera heldu arte. Behin eraikinera heltzean, eraikinaren hormatik igaroko dira. Ur – horniketa sarea diseinatzeko CTE DB SE- HS 4 araudia jarraitu da, hurrengo atalak kontutan hartuz: - Ur-hornikuntza sarea, sare bitan banatuko da, ur hotzeko sarea eta ur beroko sarea. - Ur hotzaren hodiak ur beroko kanalizaziotik 4 zm-ko distantziara egon behar dira gutxienez. Plano berean egotekotan, ur hotzeko hodia, beti ur beroko hodiaren azpitik joan beharko da. - Ur beroko sarearen maldak %2 baino gutxiagoko inklinazioa izan beharko du berokuntza iturritik hornikuntza puntuetaraino. - Ur – hornikuntza sareak behar dituen diametro, emari, presio eta bestelako ezagugarri eta elementuak kalkuluak dagokion eranskinean agertzen dira. - Ur-horniketa sareak ondorengo iturriak hornituko ditu, tailerreko erabilerarako iturri bi, konketa bi, komun bat eta dutxa bi. Atal honi dagokien kalkuluak Saneamendu hodiak, forjatu sanitarioaren barrutik bideratuko dira, eta beharrezko arketaz hornituta egongo dira. Memoria Deskribatzailea 10 - Instalazio elektrikoa eta argiztapena Eraikinaren barne iluminantziaren balio minimoak aukeratzeko UNE 12464-1 araudiak erraztutako ondorengo balioak erabili dira: - Bulegoak: 500 Lux - Komunak eta aldagelak: 200 Lux - Tailerra: 500 Lux Lanparen kalkuluak eta distribuzioak CypeCAD MEP programarekin egin dira, aparkalekuaren azalera, zutabeak eta habeak irudikatu dira eta datu hauen bidez argiztapena kokatu egin da. 11- Suteen aurreko babesak Suteen aurreko babesei dagokionez, eraikin industriala dela kontsideratzen denez, kalkuluak RSCIEI araudiaren arabera egin dira eta kalkuluak "Suteen aurreko babesak" eranskinean aurkitzen dira. Araudi honen arabera, erakina gune ezberdinetan banatu behar da, ahal den neurrian suaren aurrean gune estankoak sortuz. Gune bakoitzak eranskinean agertzen diren ezaugarriak bete beharko ditu. Ezaugarri hauen artean, gune bakoitza eraikitzeko erabiliko diren materialek suaren aurrean izan behar duten ezaugarriak, erabili beharreko segurtasun aparatuak, suitzalgailuak (13. irudian ikusi daitekeenez) eta abar agertzen dira. 13. Irudia: ABC hautsezko su-itzalgailua (Iturria: Sercoin Gipuzkoa) Memoria Deskribatzailea 12- Aireztapena Diseinatu den eraikinaren aireztatze printzipala, eraikin industrialen barnean sailkatzen denez, honen aireztapenaren neurriak,diseinua eta kalkuluak egiteko uztailaren 20-ko 2007/1027 Errege Dekretuagatik onartzen den RITE eta 486/1997 Errege Dekretuagatik onartzen den Segurtasuna eta Garbitasunaren a Araudia aplikatu da. Eraikinaren gune ezberdinetarako aireztapen ezberdina erabili da, aireztapen mota hauek aireztapen mekanikoa eta aireztapen naturala dira. Aireztapenari buruzko kalkuluak "Aireztapena" eranskinean aurkezten dira. 13- Segurtasuna: Egitura osatzen duten elementu guztiek, CTE DB-SUA dokumentuan agertzen diren exijentzia guztiak betetzen dituzte. Dokumentu horren helburua, eraikinaren erabiltzaileek, erabileran aurki ditzaketen arriskuak murriztea da. Eskaileretan, ateetan eta baita eraikinaren sarbidean arreta berezia jarri da, edozein pertsonarentzako sarbide erraza bermatzeko, inolako bereizmenik egin gabe. Segurtasunari buruz hartu diren neurriak, " Segurtasuna" eranskinean ikusi daitezke. 14- Aroztegia, sarraila, eta beirak Atal honetan eraikinaren erabilera erosoa, segurua eta aurreko ataletan aipatutakoa osatzen laguntzeko behar diren elementuen deskribapena egingo da. Eraikinaren barneko banaketa, "banaketa" planoetan hobeto ulertu daiteke. 14.1- Eskailerak Eskailera honek 3 metroko altuera salbatuko du 1 metroko zabalera izango du. Eskailerak tailerreko solairuan 3 m x 1 m -ko azalera okupatuko du. Bere angelua 45º - takoa izango da. Urratsak tortsioaren aurkako tutu errektangeluar batzuetara lotuta daude. Egitura nagusia estrusio bidezko prentsatutako aluminiozko langaz eginda dago. Eskailera jasateko eskuaira bi ditu goian eta eskaileren beheko partean plastiko ez – labaingarrizko zapata bi ditu. Eskailera honen itxura 14. irudian ikusi daiteke. Memoria Deskribatzailea 14 Irudia: Burdinezko eskailera. (Iturria: Kaiserkraft ) 14.2- Tailerreko ate nagusiak Kontrapisuen bidez kontrolatuta egongo diren eta alboko gida bertikal eta egitura tubularra duen ate industrial baskulagarri bertikal metaliko bi jarriko dira Bere funtzionamendua atea irekitzerakoan orri artikulatu bi bertikalki plegatzean datza. Orri hauek gidetara lotuta egongo dira gurpil batzuen bitartez, gurpil hauek momentu oro polea eta kableen bidez kontrola mantenduko duten kontrapisu batzuetara konektatuta egongo direlarik. Kontrapisu hauek tiradera batzuetan ezkutatuko dira bistara ez usteko. Jarriko den atea, 15. Irudian agertzen den atearen antzeko itxura izango du. Memoria Deskribatzailea Ate hauek motor txiki baten bidez ireki eta itxiko dira. Ate industrial handi bakoitzak ate txiki bat izango du, 16. Irudian ikusi daitekeen moduan. Ate txiki hauek sarrera eta ireteera orokorra eta larrialditako irteera bezala erabiliko dira. Memoria Deskribatzailea 14.3 Eraikinaren barruko ateak Eraikineko sektore ezberdinak mugatuko dituzten ateak, sektore jakin horretako RSCIEI araudiaren menpeko suarekiko erresistentziaren ezaugarriak bete beharko dituzte. Sekotreak banatzen ez dituzten ateak egurrezkoak izango dira. 14.5 Mutiloiak Egituraren kalkuluetan ez dira inpaktuen aurkako kalkuluak egin. Horren ordez , 17. Irudian ikusi daitekeen bezalako inpaktuen aurkako elementuak jarriko dira egitura elementuak babesteko. Babes hauek sarrerako ateetako markoetan (barrualdean eta kanpoaldean ) jarriko dira. Eraikinaren barruan, zutabeen aurrean jarriko dira. Babestu beharreko elementu bakoitzaren aurrean babes bi barriko dira. Eraikinaren kanpoaldean jarriko direnak, lotura asfaltoaren azpian egingo da ( azpiko argazkian bezala) lapurretak ekiditeko asmoz, eta eraikinaren barrualdean jarriko direnak, torlojuen bidez zementu geruzara lotuko dira. Erabiliko diren babesak, inpaktu posibleen aurrean portaera flexiblea izango dute eta egitura babesteaz gain autoak inpaktuengatik jasan ditzaketen kalteak saihestuz. 17 Irudia: Segurtasunezko bolardoak ( Iturria: Boplan ) Memoria Deskribatzailea 15 Eraikitze prozesuaren deskribapena Eraikitzearen lehenengo pausua, lurren mugimendua izango da. Lurren mugimendua lurren galgaketa eta zimenduak ezartzeko egingo da. Zimentazioa lotura habeak izango dituzten zapaten bidez egingo da. Hurrengo pausua, egitura osatzea da. Egiturak bost metroko banaketa izango duten portikoz osatuko da. Portiko hauek 13 metroko argia izango dute. Portikoak osatuko dituzten zutabeak 9 metroko altuera izango dute eta jazenak osatuko dituzten habeen kota maximoa 1o metrokoa izango da. Egitura altzairuzkoa izango da. Egitura honen barnen bulegoko zona jasango duen forjatua kokatuko da, eta hau, erakinaren barnean egingo den bete eraikin batek helduko du. Egitura txiki hau ere altzairuzkoa izango da portikoen bidezko disposizioa izango duelarik. Behin egitura eginda, erakinaren itxidura kokatuko da. Itxidura fatxadak eta estalkiek osatuko dute. Fatxada sandwich motako plakez osatuko da. Estalkia egiteko panelen bidezko "EURONIT" sistema erabiliko da. Bai itxidura eta bai estalkia, portikoetan lotuta egongo diren UPN petraletan finkatuko dira. Eraikin barruko banaketak "Pladur" sistema erabiliz egingo dira, erakina 3 zona nagusitan bananduz: - Tailerreko zona, zeinetan lan eremua, aldagelak eta komuna aurkituko diren. - Biltegia: Autoen konponketak egiteko materiala eta gailuak gordeko dira. - Bulegoak: Bulegoak eta bezeroentzako itxarongela kokatuko dira. Erakinak izango dituen instalazioak hurrengoak dira: - Ur- hornikuntza: Eraikinaren barruan dauden ur-iturri guztiak, beharrezko presio eta emariarekin hornituko dituen sare bat diseinatuko da. Saneamendua: Eraikinean arrazoi ezberdinengatik erabili den ura, udaleko hondakin uren sarera eramango duen sarea diseinatuko da. - Elektrizitatea eta argiteria: Eraikina argi artifizialez hornitzeko, bai eta autoen konponketa eta abar energia elektrikoz hornitzeko sare elektrikoa diseinatuko da. - Aireztapena: Eraikinaren airearen kalitatea egokia izan dadin, aire berriztaketa sistema natural eta mekanikoak diseinatuko dira. Behin eraikina instalazio guztiez hornitu denean barruko aroztegia jarriko da. Memoria Deskribatzailea 16. Obra plangintza Tailerra eraikitzen hasi aurretik, beharrezkoak diren lizentzia eta baimenak lortu behar dira, izan ere, baimen horiek gabe, ezinezkoa baita obrei hasiera ematea. Orokorrean, hilabete bateko epea estimatzen da dokumentu eta lizentziak lortzeko. Behin baimenak lortuta, proiektua kokatuko den lursailean, obrako etxea ezarriko da, aldagelekin eta komunekin. Horrez gain, elektrizitatea eta edangarri den ura ere instalatu behar da. Lursaila behin behineko hesi batez inguratuko da. Lan guzti hauentzako, beste hilabete bateko epea estimatzen da. Guztira 45 langile kontratatzea erabaki da, Prezioen Justifikazioaren Eranskinean Langileriaren Kostuan ikusten den moduan. Eraikitzea baino lehen egin beharreko lanak behin eginda, obrei hasiera emango zaie. Lanak, berezko ordenarekin egingo dira exekuzio epea atzeratu ez dadin. Jarraian ordena azaltzen da eta horrekin batera estimatzen den iraupen epea zehazten da: 1. Fasea: Aurretiko ekintzak. 5.Fasea: Fatxadak, estalkiak eta banaketak. Memoria Deskribatzailea 3. Zimentazioak 5. Fatxadak, estalkiak eta banaketak 9. Segurtasuna eta osasuna Memoria Deskribatzailea 3 Zimentazioa 26931,71 € 5 Fatxada, estalkia eta banaketak 163898 € 9 Osasuna eta segurtasuna 3706 € Memoria Deskribatzailea 18.irudian ikusi daitekeenez, tailerra eraikiko den eremua, Lur-eremu Eraikikigarri bezala kontsideratzen da, beraz, eraikierak ekainaren 2006-ko, ekainaren 30-eko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko legea betetzen du. Aipatutako legediaz gain, eraikina gauzateko erabili den araudia, eraikitzeko obra berri bat izateagatik hau erabilgarria izateko, egituraren eta instalazioen diseinu eta kalkuluetan bete behar diren arau nagusiak CTE- araudiaren menpe egin dira: Memoria Deskribatzailea Fabrikan edo obran egin diren zementuak nola jaso behar diren jakiteko erabili da. Langileen higienea, segurtasuna, osasuna, eta makinariaren jokabidea zehazteko erabili da. Eraikuntzaren gauzatzean sortutako hondakinak kudeatzeko erabili da. Eraikuntza honen kontrol kalitatearen esparruan dekretu hau erabiliko da. Baliabide naturalak eta ingurumenaren defentsa (flora, fauna) bermatzeko erabiliko da. Obra oso edo partzialaren deklarazioa egiteko erabili da: Memoria Deskribatzailea Memoria Deskribatzailea Osasuna eta segurtasuneko irudiak Osasuna eta segurtasuneko atalen arriskuak Unibertsitateko Irakasgaietako apunteak: - Ingenieritzako Proiektuak - Egituren Teknologia - Eraikuntzako Prozedurak
science
addi-89478a98c0ae
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
1. Ikasketaren Helburua Eranksin honetan, Bermeoko Landabaso Poligonoko topografía aztertuko da, hain zuzen ere eraikinaren kokalekua,kotak eta malda. gero, eraikinaren diseinua eta kalkuluak egiterakoan ahal den zehaztasun handienarekin burutzeko. 2. Kartografia Atal honi dagokien planoak osatzeko, Bizkaia.net orrialdeko kartografia bektoriala erabili da. Obraren kokalekua zehazteko ondorengo planoak osatu dira AutoCad programaren bidez: Kokapen orokorra 1/10000 eskalan Kokapen zehatza 1/500 eskalan 3. Zuinketa Eraikiko den nabe industriala, forma errektangeluarra duen lur-sail batean kokatuko da aipatu bezala. Eraikina oso malda txikia duen lurzoruan kokatuko da, honek lan handia aurreztuko du bai lurren mugimenduan eta baita zementazioan. Obrako zuinketa egiteko, 1 irudian ikusi daitekeenez, eraikina osotuko duten, 4 ertzetako zutabeetako zentroak hartu dira. Ondorengo 1 eta 2 tauletan P1-en koordenatuak agertzen dira. Puntu honen koordenatu, era Geografikoan (1.taula) eta UTM (2.taula) eran ematen dira. 1 irudian ikusten diren ertzetako puntuen ( P1,P2,P3 eta P4) koordenatuak eta teodolitoa kokatu beharreko koordenatuak (Z1 eta Z2), "plano topografikoan" dagokien koordenatuekin agertzen dira. 1 Irudia : Eraikinaren kokalekua eta kotak (Iturria: Bizkaia.net)
science
addi-163b22b64a50
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
Bermeoko Arene Deuna industrialdean egingo den proiektuaren eraikinaren zimendu egokiak egiteko ikasketa Geologiko eta Geoteknikoa egitea erabaki da. Atal honen xedea lurrazaleko litologiaren materialen ikasketa egitea da, honen egokitzapen gradua zehazteko etaeraikina egingo den lur eremuaren mota zehazteko. Ikasketa hau egiteko erakunde ezberdinek erraztutako txostenetako datuak erabili dira. Bermeoko Udalean kokatuta egongo den eraikina Pirinioetako mendebaldeko mendiadarrean kokatuta dago, Euskal – Kantauriko arroan. Egitura geologikoari begira, Bizkaiko – Iparraldeko Antiklinalean kokatzen da, Oiz - MendikoUnitaten, konkretuki, Gernikako aldean.Hurrengo 1.Irudian hobeto ikusi daiteke eremuko gune geologikoa. Oiz unitatean aurkitzen diren materialak, batez ere behe-Kretaziko eta Zenomaniar arokoak izan daitezke. Serie geologikoa talde handi bitan banatu daiteke zorutik sabaira eta ondorengoak dira: Urgoniatar konplexua eta Debako Formazioa. Beste alde batetik Trias Keuper materialak ere aurkitu daitezke. 2. Irudia: EAEko lurraldeen sailkapen geologikoa ( Iturria: Energiaren Euskal Erakundea EVE ) Proiektu honetan erabiliko diren datu geoteknikoak Cinsa enpresak URA Agentziak eta Busturialdeko Ur Partzuergoak egingo duten EDAR proiektuko obra burutzeko egin den txosten batean oinarrituko dira, beraz, nahiz eta eraikina egingo den orubeko zundaketetan oinarritzen ez diren, handik gertu dauden orubeetan burutu dira, beraz baliagarriak direla kontsideratzen da. Cinsa enpresak egindako ikasketaren arabera, eraikina egingo den orubearen azalera guztiaren lehenengo geruzan, zoru begetalezko geruza mehe bat aurkitzen da. Geruza Eraikinaren zimentazioa kareharrizko geruzan bermatuko da, zapataren arabera -1m eta -1,25m –ko koten artean.
science
addi-21c5b1faad83
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
1. Aurrekariak Eranskin honetan, Bermeoko datu hidrologikoak aztertuko dira proiektatutako eraikinean izan dezakeen inpaktua aztertzeko. Jakina den moduan, ibaien ezaugarriak prezipitazioak eta orografiak definitzen dituzte. Orografia kontutan izanda, Bermeok orografia malkartsua du eta Itsasaldea hurbil egonik udalerri hau zeharkatzen duten errekek ibilbide laburra dute. Prezipitazio handienak udazkenean eta neguan ematen dira, eta txikienak udaberrian eta udan. 2. Lurrazaleko Hidrologia 2. Irudia: Agirre auzoko xehetasuna (Iturria: Bermeoko udala) 1 eta 2 irudietan ikusi daitekeen moduan zona horretako uholde-aukera nulua edo ia nulua da. Bermeoko udalerriak akuiferoei dagokienez ez ditu kalte-beratasun handiko zonaldeak erakusten. Beste alde batetik, lurreko hezetasunak ekiditeko beheko solairuko lurzorua iragazgaiztu egin beharko da.
science
addi-376ca9a55adf
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
1- Ikasketaren helburua Eranskin honen helburua, obra gauzatuko den tokiko lurren mugimenduaren bolumena zehaztea da. 2- Aurretiko jarduerak Eraikinaren lanak egiten hasi baino lehen, derrigorrezkoa izango da obra burutuko den partzelan aurkitu daitezkeen elementuak kentzea, ingurua hesitzea eta seinaleztatzea,segurtasuna bermatzeko eta gerta daitezkeen istripuak saihesteko. 3- Lurren mugimendua Behin aurrerago aipatutakoa burutu eta gero, hondeaketa egingo da. Hondeaketa ez da oso sakona izango, gehienez -1,25 metroko kotara helduko da zapata sakonenetan. izango da, eta lur motak ez du zailtasun handirik adieraziko, beraz atzerakako hondeamakina baten bitartez egingo da. Hondeaketa hau guztiz horizontala izan beharko da zapatak eta forjatua era egokian jartzeko. Hondeaketatik ateratako erabilgarria ez den lurra obratik 6 Km – tara dagoen Matxitxako zabortegira eramango da.
science
addi-e55c1f37fa24
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
4.2.2 -Aurreko eta atzeko fatxadetako petralak……………………………66 4.2.2.1 -Fatxadako itxidurako petralen ezaugarriak……….………66 5.3.4- Erdiko portikoetako HEB 260 zutabea eta UPN 120 teilatuko 5.4.1.3 -Muturreko zutabea osatzen duen HEB 240 perfila eta UPN 5.4.1.4 -Erdiko portikoko zutabea osatzen dituzten HEB 260 egiturako erdiko HEB 220 zutabearen arteko 1 Aurrekariak: Eranskin honen helburua nabe industrialaren proiektua egiteko beharrezkoak izan diren kalkulu azaltzea da. Egituraren kalkuluak eskuz eta ordenagailuaren bidez egin dira CESPLA ( Cálculo de Estructuras Planas) eta CypeCAD programak erabili. CESPLA programa estatikako kalkuluak egiteko erabili da, batez ere, egitura hiperestatikoa delako eta honen kalkuluak eskuz egiteko sortu ditzakeen konplexutasunak arintzeko. Beste alde batetik zimentazioaren kalkuluak egiteko CypeCAD programa erabili da. Egitura ur bitara bananduko den 7 portikoz osatuko da, eta portiko hauek 5 metroko banaketa izango dute haien artean. Eraikinak 30 metroko luzera, 13 metroko zabalera eta 10 metroko altuera maximoa izango ditu. Nabearen barrualdean, bulegoak, itxaron gela , aldagelak etab. egongo diren egitura bat aurkituko da. Egitura hau 4 portikoz osatuko da eta kanpoko 6. Eta 7. Portikoetara lotuta egongo dira. Egitura honen habeen gaineko forjatua plaka albeolarrez osatuko da. Estalkia egiteko eta artilezko arroka plakak eta argi-zuloak erabiliko dira. Panel hauek juntura-estalkiz lotuko dira.Estalkiaren erabilera mantentzeko lanak egiteko bakarrik egiteko izango da. Estalkiak 8º-ko inklinazioa izango du. Estalkia egiteko erabiliko diren plaka hauek torlojuen bidez finkatuko dira 1,35 metroko banaketa izango duten 10 petraletara. Nabearen itxiera egiteko Sandwich motako panelak erabiliko dira. Panel hauek torlojuen bidez finkatuko dira 1,5metroko banaketa izango duten 7 petraletara. Egitura karga ezberdinen menpe egongo da, ala nola, karga propioak, haizea, elurra… Karga hauek estalkietan, zutabeetan eta elementu ezberdinak eusten dituzten elementuetan izango dute eragina. Erreakzio hauek dituzten eraginak zehazteko eta modu egokian interpretatzeko CTE DB SE-AE –ren araudia jarraitu da. Egituran sortzen diren akzio eta karga ezberdinak kalkulatzeko jarraitu diren pausuak ondorengoak dira:  Estalkiko petraletako hipotesia: Haize mota, elurra eta aplikatutako kargak kontutan izanda, hipotesi kaltegarriena hartzen da, eta ondorioz, beharrezko petralmota zehazten da.  Erdiko portikoetako jazenen hipotesia: Haize mota, elurra, aplikatutako kargak eta estaliko petrala egiteko aukeratu diren perfilak kontutan izanda, hipotesi kaltegarriena hartzen da, eta ondorioz, beharrezko jazenamota zehazten da.  Itxidurako petralenhipotesia: Haize hipotesi kaltegarriena eta itxidurako plaken karga kontutan izanda, beharrezko petral mota zehazten da.  Erdiko portikoetako zutabeen hipotesia: Atal honetan portiko osoaren ikasketa egiten da, eta zutabeak konprobatzeaz gain, jazenetan sortzen diren erreakzioak berriro konprobatzen dira portikoko elementu guztiak era globalean konprobatuz. Portikoa aztertzeko eta diseinatzeko erabiltzen den hipotesia, portiko guztia kontutan hartuz, erreakzio kaltegarrienak sortzen dituen hipotesia da.  6. Portikoko hipotesia: Portiko hau erdiko portikoen taldean egongo bada ere, eta akzioen kalkuluak berdinak izango badira ere, barneko portikoak jasan behar dituen kargak kontutan izango dira.  7. portiko hastialeko hipotesia: 1 portiko hastialaren moduan kalkulatuko da, barneko portikoak jasan behar dituen kargak kontutan izango dira kalkuluak egiterako orduan. Atal honetan zutabeak diseinatzeko kalkuluak jorratuko dira, baina nola zutabeetan ematen diren erreakzioakjazenetan ematen diren erreakzioen menpekoak diren, portiko osoaren hipotesi kaltegarriena hartzen da kontutan, hau da, jazena eta zutabean modu globalean erreakzio txarrenak sortzen dituen karga kaltegarrienen menpe jartzen duen hipotesia. 3. Akzioak: Atal honetan akzio aldakorren balioak nola lortu diren azalduko da, akzio iraunkorrak elementu bakoitzaren kalkuluak egiterakoan azalduko direlarik. Elurraren karga kalkulatzeko CTE DB SE-AE-ren araudia erabiltzen da. 3.5.1 ataleko 2. Puntuak elurrarenkarga kalkulatzeko formula azaltzen du. DB SE-AE -ko "Forma koefizientea" ataleko 2. puntuan agertzen den moduan,estalkiaren forma koefizientea 1 da, honen malda 30º baino txikiagoa delako, 8º-koa kasu honetan. Zoru horizontal bateko elurraren kargaren balio karakteristikoa ezagutzeko, eraikina kokatuta egongo den lekua jakin behar da. Zonaldea eta altuera hain zuzen. Eraikina BermeokoAgirreauzoan kokatuko da, itsas mailaren gainetik 53m-tara. Datuak ezagututa zona klimatikoa sailkatzen da. Honetarako ondoren azaltzen den E eranskineko " Neguko zona klimatikoak" E.2 taula erabiltzen da. 1 Irudia : Neguko zona klimatikoak (Iturria:CTE DB SE-AE-ko E 2 Irudia) Kasu honetan eraikina 1 zonan aurkitzen da. Zona klimatikoa eta altuera jakinda, E2 " Elur gainkarga azalera horizontalean (KN/m2) " taulan, elurrak azalera horizontalean sortzen duen gainkargaren balio karakteristikoa lortzen da. Kalkuluak egiteko erabili den altuera 0 izan da, lortutako balioak ondorengoak izanik. Haizearen karga lortzeko CTE DB SE - AE –ko 3.3. atalean agertzen dena jarraitzen da.Haizearen akzioa normalean, gainazal bateko edozein puntuarekiko elkarzuta den indar bat bezala edo presio estatiko bat bezala interpretatu daiteke. Haizearen karga kalkulatzeko ondorengo ekuazioa erabiltzen da: - qb : Haizearen presio dinamikoa Haizeak sortzen duen presio dinamikoaren balioa q=0.5·δ·vb 2 bezala kalkulatzen da, non δ airearen dentsitatea den (1,25 kg/m3 kontsideratzen dena) eta vbhaizearen abiadura den. Haizearen abiadura aukeratzeko CTE DB SE-AE–ko D 1 taulan eraikinaren kokapena zehazten da, honen arabera haizearen abiadura zehaztuz. 2 Irudia Haizearen oinarrizko abiadura (Iturria:CTE DB SE-AE-ko D 1 Irudia) F-ren kalkulua egiteko beharrezkoak diren, K,L eta Z, balioakCTE-ko DB SE-AE–ko D2 ataleko taulatik ateratzen dira. Balio hauek ingurunearen laztasunaren araberakoak dira. Honela, ondorengo ekuazioa lortzen da: Haizearen kanpo akzioak haizearen koefizienteak aplikatu aurretik ondorengoak izango dira: Eraikuntza gardenetan edo nabe industrialetan, hau da, forjatuen bidez konektaturiko fatxadak dituzten eraikuntzetan, haizearen akzioa kanpo elementu bakoitzean bereizi behar da. Egituraren kalkulua segurtasunaren aldetik begiratuz, fatxadako edo estalkiko plano bakoitzeko erresultante moduan CTE DB SE- AE – ko D3 eranskineko balioa erabili ahalko da, zeinekhaizearen norabide ezberdinek sortutako puntu bakoitzeko egoera txarrena hartzen duen. Kanpoko haize koefizienteak hurrengo adierazpenaren bidez zehaztuko da. Beraz haizearen norabide erlatiboaren (h/d), eraikinaren forma eta posizioaren ( f,α , Zona) eta haizeak eragiten duen azaleraren (A) araberakoa da. Egitura mota hauetan, haizeak eragiten duen azalera (A), beti izaten da 10 m2 baino handiagoa, haizearen kargak jasaten dituzten elementuak azalera karga hauek edo handiagoak jasaten baitituzte. Ondorengo aldagai guztiak, hurrengo kalkuluen bidezko ikasketetan zehaztuko dira. 3. Irudia : Alboko haizea eta haize frontala Lehenengo eta behin itxidura bertikalen haizearen balioak zehazten dira CTE DB SE-AE–ko D1 taularen bitartez A≥ 10 m2 –ko balioarentzako Eraikinaren lerdentasuna kontutan hartuz, lehen aipatutako taulako balioak interpolatzen dira beharrezkoCpe balioak lortzeko. Interpolatutako Cpe- aren balioak akzio dinamikoen balioekin biderkatuz 4. taulan ikusi daitezkeen haizearen kanpo akzioak lortzen dira. Aurreko Fatxada Alboko Fatxada 4.Taula: Haizearen koefizienteak eta alboko haizearen karga A, B eta C eremuen zabalera e balioaren menpekoak dira, zein lehen kalkulatu bezala, bere balioa ondorengoa den: Eremu bakoitzaren neurriak ondorengo irudian agertzen direnak dira. orduan 3 eremu izan ordez, eremu bi izango ditu. Ondorengo irudian (7.irudia) ikusi daitekeen moduan lortutako balioekin egindako eskeman, portikoek karga balio ezberdinak izango dituzte kokatuta dauden posizioaren arabera. 7. Irudia:Paramentu bertikalen banaketaren eskema alboko haizearen akzioarekin Kalkulatutako karga hauek fatxadako zona bakoitzean dagokien portikoetan aplikatzen badira ( QvLi·hormarte), egituraren zutabe bakoitzak jasango dituen kargak lortzen dira. Balio hauek ( + dituzten zeinuak kanpoko presioa adierazten dute, eta – dituztenzeinuek kanpoko xurgatzea adierazten dute) ondorengo taulan (5.taula) agertzen direnak izango dira. Behin haizearen kargak zutabeetan zehaztuta, kargak jazenetan kalkulatzen dira, honetarako, haizearen presio koefizienteak ezagutu behar dira estalkiaren eremu bakoitzerako, hau CTE DB SE-AE–ko D.6 taula erabiltzen da. Taula honetan ere behar diren balioak lortzeko estalkiaren datuak interpolatu behar dira. Estalkiaren kasuan , haizearen koefiziente ez da zutabeen lerdentasunaren menpekoa izango, baina kasu honetan estalkiaren angeluaren menpekoa izango da, egoera ezberdin bi agertuz oraingo kasuan, Presioa eta Xurgatzea, zeintzuek haize kasu ezberdin bi sortuko dituzten 7. taulan ikusi daitekeenez. 8. Irudia: Estalki batetako zonen araberako banaketa generikoa alboko haizearekin.(Iturria: CTE DB SE -AE ) Estalkiko eremuak mugatzeko e parametroaren balioa lehengo bardina izaten jarraituko du: e min (b, 2h) = min (30.4, 20) = 20m Tarte bakoitzaren neurriak ondorengoak dira: Ondoren ikusi daitekeen 9. irudian lortutako balioekin egindako eskeman, portikoek karga balio ezberdinak izango dituzte kokatuta dauden posizioaren arabera, ondorioz, zutabeetan gertatzen denarekin bateratu beharko da, A eta B eremuek ez baitituzte F eta G –ek izan ditzaketen neurri berdinak. 9. Irudia: Estalkiaren zonen araberako banaketa generikoa alboko haizearekin.(Iturria: CTE DB SE -AE ) Kalkulatutako karga hauek estalkiko zona bakoitzean dagokien portikoetan aplikatzen badira ( QvLi·hormarte), egituraren jazena bakoitzak jasango dituen kargak lortzen dira. Balio hauek ( + dituzten zeinuak kanpoko presioa adierazten dute, eta – dituzten zeinuek kanpoko xurgapena adierazten dute) ondorengo taulan (8. taula) agertzen direnak izango dira. 10. Irudia: Alboko haizeak erdiko portikoetan eragindako kargak 2 eta 6 (P) portikoak 2 eta 6 (S) portikoak 3 tik 5 era (P) portikoak 3 tik 5 era (S) portikoak 1 eta 7 (presioa) portikoak 1 eta 7(sukzioa) portikoak YZ Planoa ZX Planoa Eraikinaren lerdentasuna kontutan hartuz, lehen aipatutako taulako balioak interpolatzen dira beharrezkoCpe balioak lortzeko. Interpolatutako Cpe-ren balioak akzio dinamikoen balioekin biderkatuz haizearen kanpo akzioak lortzen dira. Alboko Fatxada Aurreko Fatxada A, B eta C eremuen zabalera e balioaren menpekoak dira, zein lehen kalkulatu bezala, bere balioa ondorengoa den: Eremu bakoitzaren neurriak ondorengo irudian (13.irudia) dira. Ondorengo irudian (14. irudia) ikusi daitekeen moduan lortutako balioekin egindako eskeman, portikoek karga balio ezberdinak izango dituzte kokatuta dauden posizioaren arabera. Kalkulatutako karga hauek fatxadako zona bakoitzean dagokien portikoetan aplikatzen badira ( QvLi·hormarte), egituraren zutabe bakoitzak jasango dituen kargak lortzen dira. Balio hauek ( + dituzten zeinuak kanpoko presioa adierazten dute, eta – dituztenzeinuek kanpoko xurgapena adierazten dute) 11. taulan taulan agertzen direnak izango dira. Behin haizearen kargak zutabeetan zehaztuta, kargak jazenetan kalkulatzen dira, honetarako, haizearen presio koefizienteak ezagutu behar dira estalkiaren eremu bakoitzerako, hau CTE DB SE-AE–ko D.6 taula erabiltzen da. Taula honetan ere behar diren balioak lortzeko estalkiaren datuak interpolatu behar dira. Kasu honetan, haize mota bat bakarrik dago, hortaz, nahikoa da balioa taulan interpolatzea estalkiaren inklinazio angeluaren arabera eta jarraian esposizio koefizientearekin eta presio dinamikoarekin biderkatzen da estalkiaren zona ezberdinetako aurreko haizearen (QVF) balioak lortzeko.Balioak 13. taulan ikusi daitezke. 15. Irudia: Estalki batetako zonen araberako banaketa generikoa alboko haizearekin.(Iturria: CTE DB SE -AE ) Y X Estalkiko eremuak mugatzeko e parametroaren balioa lehengo bardina izaten jarraituko du: e min (b, 2h) = min (13.4, 20) = 13.4m Tarte bakoitzaren neurriak ondorengoak dira: Ondoren ikusi 16. irudian ,lortutako balioekin egindako eskeman, portikoek karga balio ezberdinak izango dituzte kokatuta dauden posizioaren arabera, ondorioz, zutabeetan gertatzen denarekin bateratu beharko da. Kalkulatutako karga hauek estalkiko zona bakoitzean dagokien portikoetan aplikatzen badira (QvLi·hormarte), egituraren jazena bakoitzak jasango dituen kargak lortzen dira. Balio hauek (+dituzten zeinuak kanpoko presioa adierazten dute, eta – dituztenzeinuek kanpoko suzkioa adierazten dute) 14. taulan agertzen direnak izango dira. 2 Portikoa 3 Portikoa 4 Portikoa 5 eta 6 Portikoak Cei–ren kalkulua egiteko eraikuntzan hutsune nagusi bat egongo balitz bezala kontsideratzen da. Hutsune honen batez besteko altuera ondorengo kalkuluen arabera hurrengoa da: Honela ba, barneko haize akzioa xurgapenezkoa denean (VIS) erabiliko da, eta presiosko haize a denean (VIP). 18. Irudia: Barne presioak portikoetan eragindako kargak 2 tik 6-ra Portikoak 1 eta 7-Portikoak 1 eta 7-Portikoak 19. Irudia: Barne xurgapenak portikoetan eragindako kargak 2 tik 6-ra Portikoak 1 eta 7-Portikoak 1 eta 7-Portikoak Behin egituraren dimentsionaketan eragingo duten akzioak kalkulatuta, hauen konbinazio egokia gauzatu behar da CTE dokumentuko SU1 eta SU2 era egokian bete daitezen. SE1 dokumentuak eskatzen dituen arauak betetzeko, hau da, habeen erresistentzia betetzen dela egiaztatu behar denean, kontutan hartu behar dira akzioen konbinazioak egoera iraunkor edo iragankorreanhurrengo adierazpena erabiliz: SE2 dokumentuak eskatzen dituen arauak betetzeko, hau da, egituraren deformazioak erabiltzaileen edo hirugarren pertsonen ongizatean edo erabileran eragina izan ez dadin ziurtatu behar da. Goian aipatutako ikurren balioa ondorengo eran lortzen dira:  - ren balioa zehazteko CTE DB SE – ko 4.1 taula erabiltzen da. Proiektu honetan, eta batez ere kalkuluak arintzeko aipatutako taulan erresistentziari dagokion atala bakarrik erabili da. Taula ondorengoa delarik  Ψ-ren balioa zehazteko CTE DB SE-ko 4.2 taula erabiltzen da.  Petralak estalkiaren gailurraren bi aldeetara jarriko dira eta 5 metroko luzera igango dute.  Torlojuen bidezko euskarriak izango ditu, beraz petralak euskarri artikulatu bezala kontsideratuko dira kalkuluak egiteko.  UPN perfilarekin eta S 275 JR kalitatezko altzairuarekin diseinatuko dira.  CTE-ren araudiaren arabera gezi maximoa L/300 izan behar da.  Kalkuluak egiteko, egoera kaltegarrienaren menpe dauden petralek erabiliko dira, kasu honetan aukeratzen den perfila, petral guztietara estrapolatuz.  Estalkiak 8º-ko malda izango du. Estalkiak 106 kg-ko kargak eta 2750 mm-ko argiak jasateko gaitasuna du. 4.1.2Hipotesietako datuak: Estalkiak sortzen duen karga ardatz ezberdinetan deskonposatuz ondorengoa lortuko litzake. Y ardatza Z ardatza: Petralak UPN 140 perfila duten habeekin egitea aurreikusi da. Perfil mota honen pisu propioa 0,16KN/m-koa da. Malda bakoitzak 6 petral izango ditu, eta hauen arteko distantzia 1,35 m-koa izango da,hagalaren alboan dagoena izan ezik 0,9 m-koa izango dena. Erreferentziatzat 1,35 hartuko delarik Y ardatza: Z ardatza: Karga honen balioa 1 KN -ekoa da. Z ardatza: X ardatza: Y ardatza: Z ardatza: - Haizea petraletan: Lehen kalkulatutako haizearen tentsioak petraletan sortzen dituen karga banatuak kalkulatzeko hurrengo kalkuluak egin behar dira: - Xurgapena: Cpesu.btb1 F,G eta H azalerak osotzen dute haizearen aldean dauden azalerak. Aldiz Cpesu.btb2 sortzen diren xurgapenak,hau da, haizeak jotzen duen kontrako aldea, J eta I azalerak osatzen dute. - Presioa: Cpesu.btb1 F,G eta H azalerak osotzen dute haizearen aldean dauden azalerak. Aldiz Cpesu.btb2 sortzen diren presioak, hau da, haizeak jotzen duen kontrako aldea, J eta I azalerak osatzen dute. 𝑝𝑒 22. Irudia :Estalki batetako zonen araberako banaketa generikoa alboko haizearekin.(Iturria: CTE DB SE -AE ) Haizeak sortzen dituen karga linealak lortzeko Cpebtb1 eta Cpebtb2 petralen arteko distantziarekin biderkatu behar dira, 19. taulan agertzen diren balioak lortuz: 20. Taula: Petralek xurgapenagatik jasaten duten karga - Barne akzioak: Barne presioak edo barne xurgapenak sortzen duten tentsioak, karga banatu bezala aplikatu behar zaie petralei. Karga hauek hipotesietan kanpoko xurgapenarekin eta presioarekin konbinatu behar dira petralentzako konbinazio txarrena zein izan daitekeen jakiteko.  ZEL ( Zerbitzuko egoera Limitea): ZEL hipotesiak erabiliko dira aurre-dimentsionaketa egiteko. Hau da, petralek jasaten duten kargek sorturiko deformazioa, ezin izango duteCTE DB SE-ko araudiak agintzen duen deformazioa gainditu. Konbinazio karakteristikoa petralen perfiletako bi ardatzetarakokalkulatuko dira, ardatz biek jasaten dituztelako kargak: Emaitza kaltegarriena Qk4 hipotesiaren konbinazioak sortzen duena da. Honela ba, ondorengo kalkuluak emaitza honekin egingo dira, estalkiko petral guztiak karga hau jasateko diseinatuko direlarik. Beraz petralei eragingo dioten kargak hurrengoak dira: Solido askea: Z ardatza 24. Irudia: Petralean aplikatutako karga Z ardatzean Yardatza: 25. Irudia: Petralean aplikatutako karga Y ardatzean Honela ba, ondorengo kalkuluak emaitza honekin egingo dira, estalkiko petral guztiak karga honek sortzen dituen deformazioak jasateko diseinatuko direlarik. Jasan dezakeen gezia ondorengoa da: Ymax= Geziaren-ren balioa konprobatzeko egituretako kalkuluak ebazten dituen CESPLA (Gaztelaniazko izena Calculo de EstructurasPlanas) programainformatikoa erabiltzen da. Barne esfortzuek sortzen dituzten gezi maximoa erabiliko da egonkortasun aurreko frogapenak egiterakoan. Z ardatza: 26. Irudia: Petralean aplikatutako kargak Z ardatzean eragindako gezia. Y ardatza 27. Irudia: Petralean aplikatutako karga Y ardatzean eragindako gezia. Kalkuluen emaitzak: Kalkuluen emaitzak: Oinarrizkokarga N/mm N Qk1 0,157 Emaitza kaltegarriena Qk4 hipotesiaren konbinazioak sortzen duen karga banatua da. Honela ba, ondorengo kalkuluak emaitza honekin egingo dira, estalkiko petral guztiak karga hau jasateko diseinatuko direlarik. Z ardatza: 28. Irudia: Petralean aplikatutako karga Z ardatzean Y ardatza: 29. Irudia: Petralean aplikatutako karga Y ardatzean Aurreko akzioen eraginez,barne esfortzuak agertzen dira petraletan. Barne esfortzu hauek erresistentzi aurreko kalkuluak egiteko erabiliko dira, eta CESPLA-ren arabera hurrengo diagramak eta balioak sortzen dituzte: Z ardatza: Esfortzu Ebakitzailea: 31. Irudia: Petralek jasaten dutenVzEd indar ebakitzailea. Momentu makurtzailea: Y ardatza Esfortzu Ebakitzailea: 34. Irudia: Petralek jasaten duten VyEd indar ebakitzailea. Momentu makurtzailea: Markurdura eta ebakitzailea: Betetzen da. Itxidurako petralak azpi-mota bitan banatuko dira, luzetarako fatxadako petralak eta fatxada frontaleko petralak 4.2.1 Luzetarako fatxadako petralak: Petral hauekluzetarakofatxadanjarrikodira sandwich itxurazkopanelakheltzeko. 4.2.1.1 Luzetarako itxidurako petralen ezaugarriak:  Petralak zutabetik zutabera jarriko dira, eta 5 metroko luzera izango dute.  Torlojuen bidezko euskarriak izango ditu, beraz petralak euskarri artikulatu bezala kontsideratuko dira kalkuluak egiteko.  UPN perfilarekin eta S 275 JR kalitatezko altzairuarekin diseinatuko dira.  CTE-ren araudiaren arabera gezi maximoa L/300 izan behar da  Kalkuluak egiteko, egoera kaltegarrienaren menpe dauden petralak erabiliko dira, kasu honetan aukeratzen den perfila, petral guztietara estrapolatuz. Itxidurarako erabiliko den sandwich itxurako panelak 80 kg-ko kargak eta 3000mm-ko argiak jasateko gaitasuna du. 4.2.1.2 Hipotesietako datuak: Petralak sortzen dituzten habe bakoitzak estalkiaren ondorengo karga jasotzen du: Yardatza Z ardatza: Petralak UPN 140 perfila duten habeekin egitea aurreikusi da. Perfil mota honen pisu propioa 0,16KN/m-koa da. Fatxadetako bakoitzak 7 petral izango ditu, eta hauen arteko distantzia 1,5m-koa izango da. Itxidurako petraletako haize kargak kalkulatzeko, zutabeetako egoera kaltegarrienetako haize kargak erabiliko dira, eta prozesua hurrengo eragiketen bidez azaltzen da: Zeharkako haizeak jotzen duenean presioko kargak dirazutabeetan egoera kaltegarriena sortzen dutenak.Haizearen eragin handiena jasaten duten portikoetako zutabeak 2-tik 6-ra bitartekoak dira, eta hauetan ematen den karga banatuaren balioa hurrengoa da: Luzetarako haizeak jotzen dueneanxurgapenezko kargak dira zutabeetan egoera kaltegarriena sortzen dutenak. Zutabeak 2 AB eta 2BC, eta3AB eta 3BC dira, eta hauetan ematen den karga banatuaren balioa hurrengoa da: 39. Irudia: Haizeak erdiko zutabeetan eragiten duen karga Behin haizearen kanpo akzioen egoera ezberdinek sortzen dituzten karga kaltegarrienak zeintzuk diren definitu eta gero barne akzioek sortutakoak definituko dira: - Barne akzioak: Barne presioak edo barne xurgapenak sortzen duten tentsioak, karga banatu bezala aplikatu behar zaie petralei. Karga hauek hipotesietan kanpoko xurgapenarekin eta presioarekin konbinatu behar dira petralentzako konbinazio txarrena zein izan daitekeen jakiteko. Beraz, haizeak petraletan eragin ditzakeen egoera kaltegarrienak hauek dira: Petral guztiak berdinak izango direnez, karga handiena jasan behar duen petralaren balioa bakarrik hartuko da kontutan ondorengo kalkuluak egiteko: Kalkuluen emaitzak Y ardatza Kalkuluen emaitzak: 42. Irudia: Petralean aplikatutako karga Z ardatzean Y ardatza: 43. Irudia: Petralean aplikatutako karga Y ardatzean Honela ba, ondorengo kalkuluak emaitza honekin egingo dira, estalkiko petral guztiak karga honek sortzen dituen deformazioak jasateko diseinatuko direlarik. Jasan dezakeen gezia ondorengoa da: Ymax= Ymax= Geziaren balioa konprobatzeko egituretako kalkuluak ebazten dituen CESPLA (Gaztelaniazko izena Calculo de EstructurasPlanas) programainformatikoa erabiltzen da. 1,395 N/mm 0,131 N/mm Barne esfortzuek sortzen dituzten gezi maximoa erabiliko da egonkortasun aurreko frogapenak egiterakoan. Geziaren diagramak hurrengoak dira: Z ardatza: 44. Irudia: Petralean aplikatutako kargak Z ardatzean eragindako gezia. Y ardatza 45. Irudia: Petralean aplikatutako kargak Y ardatzean eragindako gezia. Kalkuluen emaitzak: Emaitza kaltegarriena Qk1 hipotesiaren konbinazioak sortzen duena da. Honela ba, ondorengo kalkuluak emaitza honekin egingo dira, estalkiko korrea guztiak karga hau jasateko diseinatuko direlarik. Beraz petralei eragingo dioten kargak hurrengoak dira: Solido askea: Z ardatza: 46. Irudia: Petralean aplikatutako karga Z ardatzean Y ardatza: 47. Irudia: Petralean aplikatutako karga Y ardatzean Aurreko akzioen eraginez,barne esfortzuak agertzen dira petraletan. Barne esfortzu hauek erresistentzi aurreko kalkuluak egiteko erabiliko dira, eta CESPLA-ren arabera hurrengo diagramak eta balioak sortzen dituzte: Esfortzu Ebakitzailea: 49. Irudia: Petralek jasaten duten VzEd indar ebakitzailea Momentu makurtzailea: Esfortzu Ebakitzailea: 52. Irudia: Petralek jasaten duten VyEd indar ebakitzailea Momentu makurtzailea: Makurdura konposatua ebakitzaile gabe 1. klaseko sekzioentzat, hurrengoa bete behar da: Markurdura eta ebakitzailea: Betetzen da. Aurreko kalkuluetan ikus bezala petralak egiteko aukeratu diren perfilek, CTE DB- SE –ek ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzte. Z 4.2.2 Aurreko eta atzeko fatxadetako petralak Petral hauek eraikinaren aurreko eta atzeko fatxadan jarriko dira, hau da haizearen indarra eusteko portikoetan, sandwich itxurazko panelak heltzeko. 4.2.2.1 Fatxadako itxidurako petralen ezaugarriak:  6,5m-ko petralak jarriko dira zutabeen artean.  Torlojuen bidezko euskarriak izango ditu, beraz petralak euskarri artikulatu bezala kontsideratuko dira kalkuluak egiteko.  UPN perfilarekin eta S 275 JR kalitatezko altzairuarekin diseinatuko dira.  CTE-ren araudiaren arabera gezi maximoa L/300 izan behar da  Kalkuluak egiteko, egoera kaltegarrienaren menpe dauden petralak erabiliko dira, kasu honetan aukeratzen den perfila, itxidura guztirako erabiliko da. Itxidurarako erabiliko den sandwich itxurako panelak 80 kg-ko kargak eta 3000 mm-ko argiak jasateko gaitasuna du. 4.2.2.2 Hipotesietako datuak: Petralek sortzen dituzten habe bakoitzak estalkiaren ondorengo karga jasotzen du: Yardatza 0,131KN/m Z ardatza: Petralak UPN 140 perfila duten habeekin egitea aurreikusi da. Perfil mota honen pisu propioa 0,16KN/m-koa da. Fatxadetako bakoitzak 7 petral izango ditu, eta hauen arteko distantzia 1,5m-koa izango da. Fatxadetako Itxidurako petraletako haize kargak kalkulatzeko, zutabeetako egoera kaltegarrienetako kargak erabiliko dira: Zeharkako haizeak jotzen duenean xurgapenezko kargak dira 1 eta 7 portikoetako zutabeetan egoera kaltegarriena sortzen duena: Luzetarako haizeak jotzen duenean presioko kargak dira 1 eta 7 portikoetako zutabeetan egoera kaltegarriena sortzen dutenak: - Barne akzioak: Barne presioak edo barne xurgapenak sortzen duten tentsioak, karga banatu bezala aplikatu behar zaie petralei. Karga hauek konbinazioen hipotesietan kanpoko xurgapenarekin eta presioarekin konbinatu behar dira petralentzako konbinazio txarrena zein izan daitekeen jakiteko. Petral guztiak berdinak izango direnez, karga handiena jasan behar duen petralaren balioa bakarrik hartuko da kontutan ondorengo kalkuluak egiteko: Z ardatza: Kalkuluen emaitzak Y ardatza Kalkuluen emaitzak: Emaitza kaltegarriena Qk1 hipotesiaren konbinazioak sortzen duena da. Honela ba, ondorengo kalkuluak emaitza honekin egingo dira, estalkiko petral guztiak karga hau jasateko diseinatuko direlarik. 58. Irudia: Petralean aplikatutako karga Z ardatzean Yardatza: 59. Irudia: Petralean aplikatutako karga Z ardatzean Honela ba, ondorengo kalkuluak emaitza honekin egingo dira, estalkiko petral guztiak karga honek sortzen dituen deformazioak jasateko diseinatuko direlarik. Jasan dezakeen gezia ondorengoa da: Ymax= Ymax= Geziaren balioa konprobatzeko egituretako kalkuluak ebazten dituen CESPLA (Gaztelaniazko izena Calculo de EstructurasPlanas) programainformatikoa erabiltzen da. Barne esfortzuek sortzen dituzten gezi maximoa erabiliko da egonkortasun aurreko frogapenak egiterakoan. Geziaren diagramak hurrengoak dira: Z ardatza: 60. Irudia: Petralean aplikatutako kargak Z ardatzean eragindako gezia. Y ardatza 61. Irudia: Petralean aplikatutako kargak y ardatzean eragindako gezia. Kalkuluen emaitzak: 62. Irudia: Petralean aplikatutako karga Z ardatzean Y ardatza: 63. Irudia: Petralean aplikatutako karga Y ardatzean Aurreko akzioen eraginez,barne esfortzuak agertzen dira petraletan. Barne esfortzu hauek erresistentzi aurreko kalkuluak egiteko erabiliko dira, eta CESPLA-ren arabera hurrengo diagramak eta balioak sortzen dituzte: Z ardatza: Esfortzu Ebakitzailea: Momentu makurtzailea: Y ardatza NEd = 0 N Esfortzu Ebakitzailea: 65. Irudia: Petralek jasaten duten VyEd indar ebakitzailea. Momentu makurtzailea: Markurdura eta ebakitzailea: Aurreko kalkuluetan ikus bezala petralak egiteko aukeratu diren perfilek, CTE DB- SE –ek ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzte. Behin estalkiko eta itxidurako petraletako perfilak aukeratu eta gero, portikoak osatzeko beharrezko perfilak aukeratuko dira jarraian azaltzen diren kalkuluen bidez. Atal honetan egitura osatzen duten portiko ezberdinak eta portikoa bera osatzen duten elementuen kalkuluak jorratuko dira, ala nola, jazenak, zutabeak etab. 4.3.1 - Erdiko portikoak: 4.3.1.1- Portikoen ezaugarriak:  Zutabeen luzera 9m-takoa izango da.  Zutabeen eta jazenen arteko lotura, lotura zurruna izango da.  HEB perfilarekin eta S 275 JR kalitatezko altzairuarekin diseinatuko dira.  "Eurocodearen" arabera garabi-zubia ez duten eraikin industrialek H/150- eko deformazio bertikala izan behar dute gehienez.  Kalkuluak egiteko, egoera kaltegarrienaren menpe dauden portikoak erabiliko dira, kasu honetan aukeratzen den perfila, 2 eta 6 portikoen arteko portikoak egiteko erabiliko diren perfilak izango dira. Jazenak:  Jazenak 8º-ko inklinazioa izango dute, zutabeekin 9m-ko altueran lotura izanik, eta hauen altuera maximoa 10m-tan izanik portikoaren erdiko puntuan.  Jazenak erdiko puntuan lotura izango dute. Luzera osoa 13m-koa izango bada ere, erdiko puntuan lotura zurrunaren bidez lotuko dira.  IPE perfilarekin eta S 275 JR kalitatezko altzairuarekin diseinatuko dira. Portikoaren zutabeak diseinatzeko, honek jasan behar dituen kargak ezagutu behar dira. Portikoa habe batez eta bi zutabez osatutako elementua da.Portikoko zutabea diseinatu ahal izateko jazenaren perfila zein izango den ezagutu behar da, batez ere, honek izango duen pisua zein den jakiteko. 4.3.1.2 - Jazenen aurre-dimentsionaketaren irizpidea: Lehenengo eta behin jazenen perfilen aukeraketa egiten da. Hau da, jazenen funtzioa egingo duten perfilek CTE DB-SE –ko araudia betetzen dutela ziurtatuko da. Horretarako kargak jazenei bakarrik jarriko zaizkie, hauek jasaten dituzten kargek jazenetan nolako eragina duten konprobatzeko, eta ondorioz jazenen perfilen aurre-dimentsionaketa eginez. Z ardatza: X ardatza Z ardatza: X ardatza Zardatza X ardatza: Zardatza X ardatza: Z ardatza: X ardatza: Karga honen balioa 1 KN -ekoa da. Z ardatza: X ardatza: Z ardatza: q X ardatza: - Haizea jazenetan: Erdiko portikoetako hipotesi kaltegarriena kalkulatzeko, portikoetako haize egoera kaltegarrienak erabili dira.Hau da,ondorengo kalkuluetan ikusi daitekeen bezala, erdiko portikoetan haizearen kanpoko eraginez sortzen diren kargak ( luzetarako eta zeharkako haizeak) eta barneko haizearen eraginez sortzen diren kargak gehituta,balio nagusienak sortzen dituztenak. Ondoren balio handiena edo / eta jazena eta zutabeen bien artean karga diferentzia handiena sortzen duten kargak erabili dira kargen konbinazio hipotesiak egiteko. 2 eta 6 (P) Portikoak 2 eta 6 (S) Portikoak - Barne akzioak: Barne presioak eta barne xurgapenak jazenetan sortzen dituzten kargak hurrengoak dira: Beraz, haizeak jazenetan eragin ditzakeen egoera kaltegarrienak hauek dira: Jazenetan haize karga handiena suposatzen duten balioak bakarrik hartuko dira kontutan hau da, presioan egoera kaltegarriena eta xurgapenean egoera kaltegarriena: HB2 Jazena = = 1.34 KN/m 3 AB eta 3 BC Portikoak (P) 4 AB eta 4 BC Portikoak (P) Z ardatza: Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza X ardatza: Kalkuluen emaitza: *Ondorengo konbinazioek egoera bientzako balio dute, haizeak ez duelako X norabidean eraginik Kalkuluen emaitzak: Haizeak jazenetan presioa eragiten duenean egora txarrena P+VIS egoeran Qk3 hipotesiaren konbinazioak sortzen duena da.Honela ba, ondorengo kalkuluak emaitza honekin egingo dira, 2 eta 6 portikoen artean ( 2 eta 6 portikoak barne) dauden jazenak karga hauek jasateko diseinatuko direlarik. Beraz jazenei eragingo dioten kargak hurrengoak dira: Solido askea: P+ VIS Qk3 konbinazioa Z X Ardatzak: 73. Irudia: Jazenetan aplikatutako kargak. Geziaren-ren balioa konprobatzeko egituretako kalkuluak ebazten dituen CESPLA (Gaztelaniazko izena Calculo de EstructurasPlanas) programainformatikoa erabiltzen da. Barne esfortzuek sortzen dituzten gezi maximoa erabiliko da egonkortasun aurreko frogapenak egiterakoan. Geziaren diagramak hurrengoak dira: 74. Irudia: Aplikatutako kargek jazenetan sortzen duten gezi maximoa- Kalkuluen emaitzak: Kalkuluen emaitzak: X ardatza: Kalkuluen emaitzak: *Ondorengo konbinazioek egoera bientzako balio dute, haizeak ez duelako X norabidean eraginik Haizeak jazenetan presioa eragiten duenean egora txarrena P+VIS egoeran Qk3 hipotesiaren konbinazioak sortzen duena da. Honela ba, ondorengo kalkuluak emaitza honekin egingo dira, 2 eta 6 portikoen artean ( 2 eta 6 portikoak barne) dauden jazenak karga hauek jasateko diseinatuko direlarik. Beraz jazenei eragingo dioten kargak hurrengoak dira: Solido askea: 75. Irudia: Jazenetan aplikatutako kargak. Aurreko akzioen eraginez,barne esfortzuak agertzen dira jazenetan. Barne esfortzu hauek erresistentzi aurreko kalkuluak egiteko erabiliko dira, eta CESPLA-ren arabera hurrengo diagramak eta balioak sortzen dituzte: *Ondorengo irudietan zutabeetako balioak guztiz mespretxagarriak dira ZX Planoa: Esfortzu Axiala: 12,47 KN/m 10,12 KN/m 0,869 KN/m 0,869 KN/m 1485,402 KN/m Esfortzu Ebakitzailea: Momentu makurtzailea: Jazenak eraikitzeko HEB 240perfila erabiliko denez, perfil honen datuak hartuko dira: Betetzen da. Makurdura konposatua ebakitzaile gabe 1. klaseko sekzioentzat, hurrengoa bete behar da: ≤ 1 Bertan MzEd= 0 da. Gainera: Markurdura eta ebakitzailea: Sekzioa 1 klasekoa denez: y ardatzarekiko : b kurba Egindako kalkuluen arabera aukeratutako HEB 240 perfila jazenaren aurredimentsionaketa egiteko aproposa da. Behin jazenen aurre-dimentsionaketa eginda,aurrerago esan bezala erdikoportikoen dimentsionaketa egiten da. Atal honetan aurre-dimentsionatutako jazena egokia dela konprobatzen da portiko osoaren kargak kontutan izanda. Z ardatza: X ardatza Z ardatza: X ardatza Y Z ardatza X ardatza: Jazenak egiteko HEB240 perfilak erabiliko dira. Z ardatza X ardatza: Korreak egiteko UPN 140 perfilak erabiliko dira Z ardatza Y Fatxadako itxiduraren pisua 0,102KN/m2 X ardatza Zutabeak egiteko HEB260 perfilak proposatuko dira. X ardatza Jazenetan eragiten dituzten kargak: Z ardatza: X ardatza: Karga honen balioa 1 KN -ekoa da. Z ardatza: Z ardatza: X ardatza: Erdiko portikoetako hipotesi kaltegarriena kalkulatzeko, portikoetako haize egoera kaltegarrienak erabili dira. Hau da, ondorengo kalkuluetan ikusi daitekeen bezala, erdiko portikoetan haizearen kanpoko eraginez sortzen diren kargak ( luzetarako eta zeharkako haizeak) eta barneko haizearen eraginez sortzen diren kargak gehituta, balio nagusienak sortzen dituztenak. Ondoren balio handiena edo / eta portiko bien artean karga diferentzia handiena sortzen duten kargak erabili dira kargen konbinazio hipotesiak egiteko. Barne Akzioak: Barne presioak eta barne xurgapenakportikoetan sortzen dituzten kargak hurrengoak dira: -Barne presioa: Barne presioak portikoetan sortzen duen karga lineala ondorengoa da: VIP =-0,7 KN/m 2 eta 6 (P) Portikoak 2 eta 6 (S) Portikoak 3 AB eta ·BC Portikoak (P) 4AB eta 4 BC Portikoak (P) Beraz, haizeak portikoetan eragin ditzakeen egoera kaltegarrienak hauek dira: Luzetarako haizea: ZEL hipotesiak erabiliko dira aurre-dimentsionaketa egiteko. Hau da,portikoaren zutabeek eta jazenek jasaten duten kargek sorturiko deformazioa, ezin izango dute CTE DB SE-ko araudiak agintzen duen deformazioa gainditujazenetan, ezta Eurocodeak agintzen duen deformazioa gainditu zutabeetan. Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza: X ardatza: *Ondorengo konbinazioek haizearen egoera guztientzako balio dute, haizeak ez duelako jazenetako X norabidean eraginik Kalkuluen Emaitzak: Aurreko hipotesi konbinazio guztienkalkuluek sortzen dituzten balioak CESPLA programarekin konprobatu eta gero, portikoetan eragin kaltegarriena duen konbinazioa P + VIS egoerako Qk3 hipotesia dela ikusi da. Honela ba, hurrengo konprobaketetan egoera kaltegarrienaren kalkuluak bakarrik aurkeztuko dira. Emaitza hauek 2 eta 6 portikoen artean dauden portikoetarako balioko dute, hauek jasaten dituzten kargak berdinak suposatzen direlako eta egitura berdina dutelako. 85. Irudia: Portikoan aplikatutako kargak. Geziaren-ren balioa konprobatzeko egituretako kalkuluak ebazten dituen CESPLA (Gaztelaniazko izena Calculo de EstructurasPlanas) programainformatikoa erabiltzen da. Barne esfortzuek sortzen dituzten gezi maximoa erabiliko da egonkortasun aurreko frogapenak egiterakoan. Geziaren diagramak hurrengoak dira: 86. Irudia: Portikoak jasaten dituen gezi maximoak ZEL – ren konprobaketak egin ondoren jazenentzako HEB 240 perfilak eta zutabeentzako HEB 260 perfilak egokiak direla erabaki da. Beraz, hurrengo kalkuluak perfil hauetatik abiatuz egingo dira. Z ardatza Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza: Kalkuluen emaitza: X ardatza: *Ondorengo konbinazioek haizearen egoera guztientzako balio dute, haizeak ez duelako jazenetako X norabidean eraginik Aurreko hipotesi konbinazio guztien kalkuluek sortzen dituzten balioak CESPLA programarekin konprobatu eta gero, portikoetan eragin kaltegarriena duen konbinazioa P + VIS egoerako Qk3 hipotesia dela ikusi da. Honela ba, hurrengo konprobaketetan egoera kaltegarrienaren kalkuluak bakarrik aurkeztuko dira. Emaitza hauek 2 eta 6 portikoen artean dauden portikoetarako balioko dute, hauek jasaten dituzten kargak berdinak suposatzen direlako eta egitura berdina dutelako. 87. Irudia: Portikoak aplikatutako kargak. Aurreko akzioen eraginez,barne esfortzuak agertzen dira portikoetan. Barne esfortzu hauek erresistentzi aurreko kalkuluak egiteko erabiliko dira, eta CESPLA-ren arabera hurrengo diagramak eta balioak sortzen dituzte: Egiturako errekazioen balio nagusiak hurrengoak dira: Esfortzu Ebakitzailea: 90. Irudia: Aplikatutako kargak portikoetan eragindako MYEdindarrak. Makurdura konposatua ebakitzaile gabe 1. klaseko sekzioentzat, hurrengoa bete behar da: ≤ 1 Bertan MzEd= 0 da. Gainera: Markurdura eta ebakitzailea: Sekzioa 1 klasekoa denez: y ardatzarekiko : b kurba Makurdura konposatua ebakitzaile gabe 1. klaseko sekzioentzat, hurrengoa bete behar da: ≤ 1 Bertan MzEd= 0 da. Gainera: Markurdura eta ebakitzailea: Edozein piezarentzako: Sekzioa 1 klasekoa denez: y ardatzarekiko : b kurba Aurreko kalkuluetan ikus bezala, nabearen erdiko portikoen diseinua egiteko erabiliko diren perfilak, CTE DB- SE –ek eta Eurokodeak ezartzen dituzten baldintzak betetzen dituzte.  Kanpoko Egitura: Egitura hau zutabe bik eta jazena osatuko duten habe bik konposatuko dute. Portikoaren oinarritik hasi eta 3 metroko altueran barruko egitura lotuko zaio.  Barruko Egitura: Egitura hau elkarren jarraian lotutako lau portikoz osatuta egongo da. Portiko hauen gainean forjatua osatuko duen plaka albeolarra jarriko da. 4.3.3.2 - Barruko portikoen ezaugarriak:  Mugako portikoen arteko banaketa 3,25 metrotakoa izango da eta erdiko portiken arteko banaketa 3,12 metrotakoa.  Portikoaren atal ezberdinak HEB perfilarekin eta S 275 JR kalitatezko altzairuarekin diseinatuko dira.  Portikoen arteko lotura, lotura zurrunez egingo da.  CTE-ren araudiaren arabera gezi maximoa L/300 izan behar da - Portikoetako zutabeak: Kontsideratu den karga aldakor bakarra erabilpen gainkarga izan da. Solairu honetan langileentzako egongela eta tailerreko bulegoak kokatuko dira. CTE DB SE AE- ren arabera, hurrengo atalean sailkatuko genuke. ZEL hipotesiak erabiliko dira aurre-dimentsionaketa egiteko. Hau da,portikoaren zutabeek eta jazenek jasaten duten kargek sorturiko deformazioa, ezin izango dute CTE DB SE-ko araudiak agintzen duen deformazioa gainditujazenetan, ezta Eurokodeak agintzen duen deformazioa gainditu zutabeetan. Z ardatza Kalkuluen emaitzak: 91. Irudia: Egituran aplikatutako kargak. Barruko portikoa: 1 eta 4 Habeak: Ymax= 2 eta 3 Habeak: Ymax= Geziaren-ren balioa konprobatzeko egituretako kalkuluak ebazten dituen CESPLA (Gaztelaniazko izena Calculo de EstructurasPlanas) programainformatikoa erabiltzen da. Barne esfortzuek sortzen dituzten gezi maximoa erabiliko da egonkortasun aurreko frogapenak egiterakoan. Geziaren diagramak hurrengoak dira: 92. Irudia: Portikoek jasaten dituzten deformazio maximoak. X ardatzean, X
science
addi-e8aa75815710
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
Ur Hornikuntza Ur Hornikuntza 1 - Aurrekariak Eranskin honetan industria nabe bateko ur-hornikuntzaren sarearen dimentsionaketa jorratuko da. Kaleko hartune nagusiak 1000 kPa- takoa da. Eraikinaren barruko presio maximoa 500 kPa – takoa izan daiteke gehienez eta 100 kPa-takoa gutxienez, beraz erredukzio balbula jarri beharko da hasierako presioa txikitzeko. Sarea abiadura eta emariaren menpe kalkulatuko da eta hurrengo 1 taulan agertzen diren elementuak beharrezko presioarekin hornituz. Eraikinaren gunea Gailua Gailu kopurua Komunak Zisterna 1 Konketa 1 Tailerra Tailerreko ur iturria 2 1 Taula: Hornitu beharreko iturriak. Tutuetako emari, diametro eta presioak kalkulatzeko, CTE- DB HS 4 jarraituko da. Ur-hornikuntzaren sareko tarte batzuk zoladuraren azpitik jarriko dira, beste batzuk aldiz, hormetatik. Lehenengo eta behin ACS - tako ( gaztelerazko Agua Caliente Sanitaria) ur-hornikuntza kalkulatuko da, beharrezkoa delako elementu honen ur-emaria jakitea sareko kalkulua egin aurretik. 2- ACS horniketa Ur Hornikuntza Taula honen araberako kalkulua eta erabiliko diren ACS sistemen fitxa teknikoak kontutan izanda, ACS bi erabiliko direla erabaki da. 1 ACS komuneko eta aldageletako konketetako ura berotzeko erabiliko da: Ur Hornikuntza =13,57 kW behar dira konketa bietako ur beroaren emaria asetzeko. 2 ACS aldageletako dutxetako ura berotzeko erabiliko da: Kalkuluak eginda,JUNKERS enpresako ondorengo tauletako marka komertzial batetako ACS sistemetako fitxa teknikoa kontutan hartuz, hurrengo ACS gailuak aukeratuko dira: - Dutxetako ura berotzeko JUNKERS ED 21 – 2S Ur Hornikuntza 3 - Exijentzien karakterizazio eta kuantifikazioa: Eraikineko ur-hornikuntzaren banaketa hurrengoa izango da: Ur-hartune nagusia aurrealdeko fatxadaren aurrean aurkitzen da. Hartunea eta instalazioa kokatzen den tokia, 1 puntua bezala ezagutuko da. Lehenengo tarte honetan kontadore orokorraren arketa egongo da, non kontadore orokorra, balbula erreduzitzailea eta erregistro giltza jarriko diren. Hurrengo puntuan, iturgintzaren zatiketa ematen da. Zatiketa honetan, alde batetik tailerreko ur-iturri bietara doan adarra egongo da 2 adarra bezala ezagutuko dena, bestetik aldagela eta komunera doan adarra, 3 adarra bezala ezagutuko dena. Puntu honi, 2. puntua deituko zaio. Aldagela eta komunetara doan adarra 3. puntu batean banatuko da. Banaketa honetatik 4 eta 5 adarrak aterako dira. 4 adarrak aldagela eta komuneko konketetako ur hotza, dutxetako ur hotza eta zisterna hornituko ditu. 5. adarretik, 4. puntuan, 6 eta 7 adarrak irtengo dira, eta hauek ACS sistemetara joango dira, sistemetako batek konketetako ur beroa eta besteak dutxetako ur beroa hornituko dituztelarik. 2. puntura heltzean, T itxurako pasoa jarriko da. 1 adarra 2 eta 3 adarretan banatzeko. 2. adarreko ur tutuen altuera 0,8 metrokoa izango da zoladura erreferentziatzat hartuta. Adar honetako iturri hauek a eta b bezala izendatuko dira. 2. adarraren hasieran ebaketa giltza jarriko da, beharrezkoa izanez gero ura ebakitzeko. 3. adarraren hasieran ebaketa giltza jarriko da eta hau 1 metroko altueratik jarraituko du. 3. puntura heltzean T itxurako pasoa jarriko da, eta hemendik 4 eta 5 adarrak aterako dira. Adar bien hasieran ebakitze giltzak jarriko dira. 4 . adarrak altuera berdinetik jarraituko du. Hornituko diren elementuetara heltzeko beharrezko ukondoak jarriko dira, eta hornitu behar diren elementuei ondorengo nomenklatura jarriko zaie: - 1 Dutxa: f - 2 dutxa: g Ur Hornikuntza 5. adarra honek 3 metroko altuera irabaziko du, komunaren atearen gainetik, dagoen egitura metalikoan finkatuz eta aldageletara sartuko da egituraren azpitik aldageletako horma zeharkatuz. Aldageletako hormaren barrualdean, 4. puntua kokatuko da, puntu honetan T itxurako pasoa jarriko da1 metroko altuera, eta hemendik ACS sistemara bideratuko dira, ura berotu eta 1 metroko altueratik bideratuko da d, e, f eta g hornitzeko. uraren norabide aldaketak egiteko, beharrezkoak diren elementuak jarriko dira. Atal honetan adar bakoitzeko zati bakoitzean azaltzen diren kontsumo iturriak aztertu, eta ondoren kalkuluak egingo dira. Honetarako, CTE HS – 4 ko 4.2.1 puntan dakarrena jarraituko da ondorengoa eginez: puntako emaria, iturri guztien berehalako emari minimoen batuketa izango da. Iturri bakoitzak behar duen berehalako emari minimoa eranskin honetako 2. taulan agertzen dira. . Beharrezko ur bero minimoaren emari minimoa gehitzerakoan, ACS-ek behar duten emaria izango da kontutan, eta ez taulan dakarrena, segurtasunaren aldetik eginez. Iturri guztiek ez dutenez era berean ura kontsumituko, aldiberekotasun koefizientea aplikatuko da. Koefiziente honekin eta emari guztien batuketarekin puntako emaria lortuko da. - 1 adarra: 1 eta 2 puntuak elkartzen dituen tartea da, eta eraikineko ur iturri guztiak hornitu behar ditu. Ur Hornikuntza - 2. adarra: a eta b iturriak hornituko ditu. - 3. adarra: Aldageletako eta komuneko elementu guztiak hornitzen ditu. Ur Hornikuntza - 4. adarra: Aldageletako eta komuneko ur hotza behar duten elementu guztiak hornitzen ditu. - g f e d adarra: Dutxa biak eta konketa biak ur hotzez hornitzen ditu. - g f adarra: Dutxa biak eta konketa biak ur hotzez hornitzen ditu. Ur Hornikuntza - 5. adarra: Aldageletako eta komuneko ura ACS sistemetara bideratzen du, berotzeko eta behar den elementuetara bideratzeko. - e' d'. adarra: Aldageletako eta komuneko ura ACS sistemetara bideratzen du, ura berotzeko eta konketak hornitzeko Ur Hornikuntza - f'g'. adarra: Aldageletako eta komuneko ura ACS sistemetara bideratzen du, ura berotzeko eta dutxak hornitzeko Emari guztiak hurrengo taulan agertzen dira: 16. Taula: Adar bakoitzak duen puntako emaria. 4 - Ur hornikuntza sarearen dimentsionaketa. Atal honetan egingo dena, sareak CTE-ko araudia bete dezan, sareko elementu bakoitzaren diametro egokia aukeratzea da. Araudiak diametro ezberdinak exijitzen ditu sarearen atal bakoitzerako. Tutueria kobrezkoa izango da, eta CTE HS – 4 –aren arabera, abiadura hauek 0,5m/s eta 2m/s tartekoak izan behar dira metalezkoak direlako. Adarra Qp (l/s) 1 0,72 2 0,4 3 0,642 4 0,42 g f 0,4 e d 0,2 5 0,25 e'd' 0,13 f'g' 0,2 Ur Hornikuntza Hasieran esan bezala, sarearen presioa gehien duen puntuan 500 kPa izan behar ditu, eta gutxien duen puntuan, 100 kPa. Guzti hau jakinda, dimentsionaketa hurrengo moduan egingo da. Presioaren aldetik elementu kaltetuena hartzen da kontutan, eta CTE-ko araudia betetzen duela, honen presioa 500 kPa eta 100 kPa bitartean dagoela frogatu. Elementu honek baldintzak betetzen dituela ziurtatuta, beste elementu guztiek baldintza hauek betetzen dituztela baieztatuko da. Kalkuluak 17. taulan ikusi daitezke. Ikusi daitekeenez, presio kaltegarrienak ``gf`´´ iturrietan ematen da, hau da, dutxetan. Ordea, presio altuena hasieran ematen da, hartune orokorreko konexioan. Elementu bi hauek, aurrerago aipatutako presioen tartean aurkitzen dira,beraz, elementu guztiek betetzen dituzte aurrerago aipatutako baldintzak. Ur Hornikuntza Ur Hornikuntza
science
addi-b18f042d2960
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
 Hiriko hondakin urak: Aldagela eta komunetan sortuko dira. Ur mota hauek ez dute inolako tratamendurik behar isurbideko hargunera bota aurretik.  Euri urak: Ur mota hau euritik jasotzen den ur mota da. Ur hau estalkietatik teilatu -hodietara bideratuko da, eta hauetatik zorroten bidez jaitsiko da. Sare biak PVC materialezkoak izango dira. Sarearen dimentsionaketaren kalkulua egiteko UD ( gaztelaniazko " Unidad de descarga) kontzeptua erabiliko da. UD –a minutu batetan 28 litro edo 0,47 l/s ur husteko emariaren baliokidea da. Balio hau, konketa baten hustuketa kapazitatearen berdina dela kontsideratzen da, eta unitate honetan oinarrituta, beste gailuen hustuketa emariaren balioa kalkulatu dezakegu. Unitate honek, gastu eta aldiberekotasun kontzeptuak biltzen ditu, hortaz, honen sailkapena erabilera publiko eta pribatuaren menpekoa izango da. Aparatu bakoitzak behar duen UD, CTE DB HS-5 – eko 4.1 taulatik hartuko da. 1 Taula: Aparatu bakoitzaren UD (Iturria: CTE DB HS-5 – eko 4.1 taula) Komuna: Hurrengo elementu sanitarioak izango ditu. - Konketa 1: 1 UD eta 32 mm-tako adarra izango ditu ( Erabilera pribatua) Zisternadun komuna: 4 UD eta 100 mm- tako adarra izango ditu ( Erabilera pribatua) - Dutxa 2: 2 UD bakoitzak eta 40mm-tako adarra izango du. (Erabilera pribatua) * Araudia bete dadin kontutan izan beharreko gauza batzuk: - Tutuen diametroari dagokionez ez da kasu baten ere ur gorakoa baino txikiagoa izango. - Banakako sifoiak: Sifoi honek ezin dezake komunaren mangetoiak baino diametro txikiagoa izan (100mm), honegatik, hauen diametroa mangetoiarenaren berdina izango da, hau da, 110 mm. - Bote sifonikoak: Hauen diametroa aurrerago kalkulatuko da. Beste alde batetik, araudiaren arabera, kontutan izan behar da honen altuera, adar batzuetatik jaisten diren hondakin urak beste adar batzuetan konektatuta dauden elementuetatik ez irteteko.  Deribazioak edo hodi biltzaileak: Tutu horizontal bote sifonikoa eta zorrotak lotuko ditu. Tutu hauek isurien kanporatzea errazteko beharrezko malda eta diametroa izango dute. Beharrezko malda eta diametroa CTE DB SH 5-eko 4.3 taulan agertzen dira. Hodi biltzailea HB letrekin izendatuko da. Mota honetako ura isuritzen duten elementu sanitarioak estolda zuloak dira. Kokatu beharreko estolda-zulo kopurua euri – urentzako estolda zuloen kopurua kokatzeko erabiltzen den CTE DB HS 5 –eko 4.6 Taula berbera erabiltzen da. Aukeratzen den azalera, tailerreko guneko azalerarena da. Tailerreko guneko azalera ondorengoa delarik, 325m2 . 4. Taula: Beharrezko estolda-zuloak estalkiaren azaleraren menpe. ( Iturria: CTE DB SH-eko 4.6 Taula) Taularen arabera, erabili beharreko estolda-zulo kopurua, 4 da. Baina taula honek ematen dituen kopuruak, estalkietarako dira, beraz, erabiliko den estolda-zulo kopurua 2-koa izano da. Estolda zulo bakoitzak 1 eta 2 zenbakiekin ezagutuko dira. 2.2.1 Banakako deribazioa Aparatu bakoitzak behar duen UD, CTE DB HS-5 – eko 4.1 taulatik hartuko da. 5 Taula: Aparatu bakoitzaren UD (Iturria: CTE DB HS-5 –eko 4.1 taula) Tailerrak: Hurrengo elementu sanitarioak izango ditu. - Sifoidun estolda-zulo 2: 1 UD eta 40 mm-tako diametroko adarra izango ditu ( Erabilera pribatua)  Deribazioak edo hodi biltzaileak: Tutu horizontalak, sifoia eta zorrotak lotuko ditu. Tutu hauek isurien kanporatzea errazteko beharrezko malda eta diametroa izango dute. Beharrezko malda eta diametroa CTE DB SH 5-eko 4.3 taulan agertzen dira. 6. Taula: Zorrotak eta elementu sanitarioak konektatzen dituzten tutuen diametro eta maldak. ( Iturria: CTE DB HS5-eko 4.3 taula ) Bakoitzak 1 UD izango du, baina estolda-zulo bakoitzak sifoia izango du. Taulak ematen duen diametroa baino txikiagoa denez, estolda-zulo bakoitzaren deribazio tutuaren diametroa 50 mm - takoa izango da. 2.2.2 Koipe banatzaileak: Koipe banatzailea, zorrota baino lehenago kokatuko da estolda-zulo bietako biltzehodietan. Koipe banatzailearen biltze kapazitatea, estolda zuloaren emari maximoaren menpekoa da. Lehen esan bezala, honen kapazitatea 1 UD-koa da, beraz: 1 irudia: HispalHidro enpresaren koipe banatzaileen SG modeloaren ezaugarriak. ( Iturria: Hispal HIdro ) SG 100 motako koipe banatzailea aukeratu da. 2.3. Arketa eta hodi biltzaileen kalkulua: 2.3.1 Hiri eta industriako hondakin –urak Hiri eta industriako hondakin-urek, sare berdina partekatuko dutenez, arketa eta hodibiltzaileen diseinua atal honetan egingo da. Sare honetan 3 motako arketa egongo dira. Alde batetik, zorrotetako arketak egongo dira, hauek zorrotetako ura jasoko dute. Beste alde batetik, koipe biltzaileen arketak egongo dira, hauen mantenua egitea ahalbidetuko dutenak. Azkenik arketa sifonikoa aurkitzen da, zeinek sarrera, irteera baino kota baxuagoan izango du. Arketa hauen dimentsioak hodi-biltzaileen sarrera eta irteerako diametroen araberakoa izango da. Hodi-biltzaileek, zorrotak konektatuko dituzte hondakin-urak eraikinetik udaleko sarera kanporatuz. Hodi biltzaileak lur azpian kokatuko dira, eta erabili beharreko diametroa eta malda CTE DB HS-5- eko 4.5 taulan agertzen direnak izango dira. Hodi biltzaileak HB letrekin eta zenbaki batekin izendatuko dira. 8. Taula Hodi – biltzaile horizontalen diametroa UD eta maldaren arabera. (Iturria: CTE DB HS 5-eko 4.5 taula) 1 hodi-biltzailea, komuneko 1 zorrotatik, tailerreko 2 zorrotara bideratzen dena da. Komuneko 1 zorrotak 10 UD izango ditu, honek esan nahi du, teorikoki 50mm-tako hodi-biltzailea jarri beharko litzakeela. Aldiz, komuneko zorrotak 110mm-ko diametroa du, eta lehenago aipatu bezala, ur-behera dauden elementuen diametroak ezin dira urgora daudenak baino txikiagoak izan. Beraz, neurriak ondorengoak izango dira: 2. hodi-biltzailea, 2 zorrotatik, 3 zorrotara bideratzen dena da. Zorrota honek 11 UD izango ditu, komunetik (10 UD) eta tailerreko estolda-zulotik ( 1 UD) datozen urak elkartzen direlako . Aurreko puntuan azaldu denaren kasu berdina emango da honetan ere, beraz: 3. hodi-biltzaileak, 3 zorrota eta arketa sifonikoa lotuko ditu. Zorrota honek 12 UD izango ditu. 2 zorrotatik (11 UD) eta estolda zulotik (1 UD) datozen urak elkartzen direlako. Beraz: - 3 Hodi biltzailea: Ø HB3= 110 mm ( 12 UD) [ %2] Arketa sifonikotik, eraikinaren kanpora daramatzan hodiak ere dimentsio berdinak izango ditu, 3. hodi biltzaile bezala kontsideratuko delako. Arketen diseinuari dagokionez, lehen aipatutako irizpideak jarraituko dira, gainera, CTE DB HS – 5 eko 4.13 taula erabiliko da hauen dimentsioak ezartzeko. Zorrotako arketek A letrarekin eta zenbaki batekin izendatuko dira, koipe biltzaileen arketek AK letrekin eta dagokien zenbakiarekin izendatuko dira, eta arketa sifonikoa AF letrekin izendatuko da. Taulako informazioa kontutan hartuta, arketek hurrengo neurriak izango dituzte. - A1 = 50 cm2 Dimentsionaketaren lehenengo lehenengo pausua, eraikina egingo den zonako euriaren intentsitate ezagutzea da, CTE- an agertzen diren taula guztiek 100mm/h-ko intentsitaterako diseinatuta daudelako. Honegatik zuzentze faktorea lortu behar da. Zuzentze faktorea lortzeko, lehenengo pausua, eraikina kokatuta egongo den zonako euriaren intentsitate ezagutzea da: - Eraikina Bermeon kokatuta egongo da. Herri hau maparen A zonan kokatuko da, 50 isoyetan hain zuzen, eta euriaren intentsitatea 150mm/h-koa da, beraz: f = 150/100 = 1,5 Behin zuzentze faktorea ezagututa, eraikinaren estalkiaren benetako azalera, zuzentze faktorearengatik biderkatu behar da, kalkuluak egiteko erabiliko den estalkiaren azalera birtualaren dimentsioak ezagutzeko. Estalkiko ura jasotzeko beharrezko estolda-zulo, eta ondorioz, zorrota kopurua, estalkiaren azaleraren menpekoa da,eta CTE-ko 4.6 taularekin lortu daiteke: Hasierako zuzenketa egin ondore, CTE DB HS-5 – eko taulaz baliatuz, beharrezko teilatu-hodien diametroa lortu daiteke, hodien malda eta bakoitzaren isurite azaleraren arabera: Teilatuko hodiak TH letrekin izendatuko dira. 12. Taula: Beharrezko teilatu-hodien ezaugarriak. ( Iturria: CTE DB HS 5-eko taula) Teilatu-hodi bakoitzak jaso behar duen estalkiaren ur azalera maximoa 150m2-takoa da, beraz: Beharrezko zorrotaren diametroa, zorrota bakoitzaren ur-isuriaren azaleraren menpekoa da, eta CTE DB HS-5 –eko 4.8 taulatik lortu daiteke. Zorrotak Z letrarekin eta dagokien zenbakiarekin izendatuko dira. Zorrota bakoitzak 150m2 – ko azalerako ura jasotzen du. Honen arabera zorrota bakoitzak ondorengo diametroa izan behar du: 2.4.4 - Euri-uren hodi-biltzailea Euri uren hodi-biltzailearen beharrezko diametroa, honek batuko duen ur azalera eta hodiaren maldaren araberakoa da. Erabiliko den informazioa CTE DB HS-5 –eko 4.9 taulatik lortzen da. Euri-uren hodi biltzailea HB letrekin eta zenbakiekin izendatuko dira. Hodi biltzaileen neurriak ezberdinak izango dira jasoko duten euri-uren kantitatearen arabera. 1-1'hodi-biltzaileek, ura 1-1' zorrotetatik 2-2' zorrotetararte eramango dute eta hemen 2-2' zorrotekin elkartuko dira hodi-biltzaileen diametroa handituz. Puntu honetatik, hodi – biltzaileek, udaleko euri-uren hargune orkorrera eramango dute ura. Hodi – biltzaileek hurrengo diametroak izango dituzte: Atal honetan euri uren arketetako kalkulua jorratuko da. Sare honetan zorrotetako arketak bakarrik egongo dira. CTE DB HS – 5 eko 4.13 taula erabiliko da hauen dimentsioak ezartzeko. Euri uren zorrotako arketek AE letrarekin eta zenbaki batekin izendatuko dira Taulako informazioa kontutan hartuta, arketek hurrengo neurriak izango dituzte. - AE1 – 1' = 40 cm2
science
addi-9bab6f39e05b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
Argiztapenerako erabiliko den irizpidea, eraikinaren zona ezberdinen araberakoa izango da. Dakigun moduan eraikinak solairu bi izango ditu, eta solairu bakoitza esparru ezberdinetan banatuko da. Behe solairutik hasita, tailerreko lan planoaren gutxieneko batez besteko iluminantzia 500 luxekoa izango da. Komunetako eta aldageletako lan planoetan iluminantzia minimoa 150 luxekoa izango da. Biltegiko iluminantzia minimoa 300-750 lux bitartekoa izango da. Lehen solairuan egongelako gutxieneko batez besteko iluminantzia 700 luxekoa izango da lan planoan. Egongelako gutxieneko iluminantzia 400 luxekoa izango da. Ondoren, esparru bakoitzean lortutako balioak azalduko dira aurrerantzean, bai taulen bidez bai grafikoki, datuen ulermena errazteko. Eraikinaren argiztapena egiteko luminaria mota ezberdinak erabili dira. Luminaria hauek esparru bakoitzaren menpekoak direlarik. Tailerreko gunean eraikuntza barneko Luminaria industriala erabiliko da. Argiztapen arrunta osatuz. Biltegirako, zein aldageletarako eraikuntza barruko luminaria arrunta erabili da, ala nola lehenengo solairuko bulegoetan eta egongelan. Larrialdietako argiteria eraikuntza osoan zehar jarri da, eta hauek ateetara bideratuko dute jendea. Sare elektrikoari dagokionez,argiztapen arrunteko luminariak etengailuetara konektatuko dira konexio kableen bidez eta hauek sare orokorrera konexio kanalen bidez. Eraikuntzako esparru ezberdinetako zereginetarako korronte hartuneak jarri dira. Hartune hauek eraikuntzako sare orokorrera konektatuko dira, hala nola, tailerrera sartzeko ateetako makinak eta tailerreko zereginak betetzeko beharrezkoak diren gailu ezberdinak. Sare orokorra konexio kableen bidez osatuko da, kable hauek Aginte Banako Babes Koadro Orokorrarekin eta ondoren Babes eta Neurketarako Kutxekin lotuta egongo dira. Beheko solairuan Aginte Banako Babes Koadro Orokorra eta Babes eta Neurketarako Kutxa bi izango ditu. 3. Kalkuluak Kalkuluak egiteko CYPE programako MEP atala erabiliko da. Argiztapenaren eta sare-elektrikoaren datuak aurkeztuko dira. Argiztapenari dagokionez, argiztapen desegokia eta efizientzia energetikoaren datuak ere emango dira. Erabiliko den Programa gaztelaniaz dagoenez datuak hizkuntza horretan erakutsiko dira. 3.1 Argiztapenaren Kalkuluak 3.2. Argiztapen Desegokiaren Kalkuluak 3.3. Efizientzia Energetikoaren Kalkuluak
science
addi-92d827071bc0
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
1 Aurrekariak Atal honetan tailerreko osasungarritasunaren barruan dagoen aireztapenaren ikasketa garatuko da, industria gune batean aplikatu behar den araudia, eta honek daramatzan kalkuluak jorratuz. 2 Bete beharreko legedia Ikasketa egingo den eraikin honek sailkapen industriala izango du. Hau dela eta uztailaren 20-ko 2007/1027 Errege Dekretuagatik onartzen den RITE eta 486/1997 Errege Dekretuagatik onartzen den Segurtasuna eta Garbitasunaren a Araudia aplikatuko dira. 3 Airearen berriztapen sistema: Eraikinaren zona bakoitzean airearen berriztapenerako sistema ezberdinak erabiliko dira. 3.1 Tailerreko aireztapena Eraikinaren tailerreko guneak 322,5m2 izango ditu eta honen altuera 9m- koa izango da. Tailerreko jarduera konponketa mekanikoa izango da. Tailerraren airearen berriztapena sistema naturalaren bidez egingo da, hau da, tailerra kokatuko den zonako fatxadek irekiera iraunkorrak izango dituzte, nondik haizeak eragindako korronteen bidez airearen kutsadura garbituko den. Beste alde batetik, eta kalkuluetan kontutan izango ez den aireztapen mota bat ere ezarriko da. Aireztapen mota hau, autoak diren arrazoiengatik direla, motorra etengabe funtzionatzen dituztenean erabiliko da. Aireztatze mota hau, autoen ihes-hodietan jarriko diren ke-erauzgailuetan datza. Sistema honen ke erauzgailua, beso itxurako hodi batzuetara konektatuko dira, kea ihes-hodietatik xurgatuz, eta eraikinetik kanporatuz. Biltegiak 60m2 izango ditu eta honen altuera3m-koa izango da. Biltegian automobilak erreparatzeko gailuak, materialak eta produktuak gordeko dira. Biltegiko airearen berriztapena egiteko sistema mekanikoa erabiliko da, eta airea sartzeko eta irteteko sarrerak zona honetako fatxadan egongo dira. 3.3 Komuna eta aldageletako aireztapena Komuna eta aldagelak osatzen duten azalera 48m2 –takoa izango da. Zona hautako aireztapena batera egingo da, eta mekanikoa izango da airea sartzeko eta irteteko sarrerak komuneko zonako fatxadan kokatuko dira. 3.4 Bulego eta itxarongelako aireztapena Bulegoak eta itxarongelak osatzen duten azalera 65m2-takoa izango da. Zona hautako aireztapena batera egingo da, eta mekanikoa izango da airea sartzeko eta irteteko sarrerak komuneko zonako fatxadan kokatuko dira. 4 Zona ezberdinen aireztapenaren justifikazioa 4.1 Tailerra Segurtasuna eta Garbitasunaren a Araudiaren arabera, lan egin behar den gune batean, airearen berrikuntza langile bakoitzeko, gutxienez 30 m 3 /orduko izan behar da mugimendu gutxiko lanetan, eta gutxienez 50 m 3 /ordukoa beste guztietan. Tailerreko gunean 6 langile egongo dira, eta ez da kontsideratuko mugimendu gutxiko lana izango denik, hortaz beharrezko haize bolumen garbia ordu bakoitzeko hurrengoa da. Tailerreko zonaren ezaugarriak kontutan izanda, eta lehenago aipatu bezala, honen aireztapena naturala izango da fatxadetan egingo diren irekieretatik haizearen sartze / irtete (korronte) fenomenoak sortuta. Fenomeno hau haizearen edo diferentzia termikoaren ondorioz sortzen da. Irekiera hauek luzetarako fatxadetan, eta zeharkako fatxadetan egongo dira. - Luzetarako fatxadetako irekierak: 2,5 metroko luzera eta 0,35 metroko altuera izango duten lau irekiera jarriko dira 2 alde bakoitzean. Irekierak gurutze itxurako nabarrez eta 2mm-tako laminak izango dituzte, eta %90-eko azalera askea izango dute. - Zeharkako aurreko fatxadako irekierak: Aurreko fatxadan irekiera moduan, sarrerako atea ( autoak sartzen diren atea) eta fatxadan honetan egingo diren irekiera iraunkorrak hartuko dira kontutan azalera totala kalkulatzeko. Aurreko fatxadan egingo diren irekiera iraunkorrek 2,5 metroko altuera eta 0,35 metroko altuera duten irekiera bi jarriko dira. Irekierak gurutze itxurako nabarrez eta 2mm-tako laminak izango dituzte, eta %90-eko azalera askea izango dute. - Zeharkako atzeko fatxadako irekierak: Atzeko fatxadan egingo diren irekiera iraunkorrek 2,5 metroko altuera eta 0,35 metroko altuera duten irekiera bi jarriko dira. Irekierak gurutze itxurako nabarrez eta 2mm-tako laminak izango dituzte, eta %90-eko azalera askea izango dute. Aireztatzearen ezaugarriak: Haizeak sortutako aireztapenaren kalkulu egiteko, lehen aipatutako irekiduretako azalera eta haizearen abiadura hartuko dira. Haizearen abiadura bezala, haize abiadura minimoa kontsideratuko da, hau da, 0,5m/s. Irekiduretako koefiziente eraginkor bezala 0,8 hartuko da eta ondorego formula erabiliko da. Kalkulu guztiak kontutan izanda hurrengoa daukagu: Qv > aire berrikuntza RITE araudia aplikatuko da. Araudi honetako UNE-EN13799 araudia erreferentzia egiten duen IT 1.1.4.2 atala hain zuzen ere. Biltegiaren barruko airearen kalitatea sailkatzeko RITE-ko 1.1.4.2.2 Taula erabiltzen da. *Biltegiaren airearen kalitatea baxua bezala kontsideratzen da, eta lehen aipatutako atalaren arabera IDA 4 bezala sailkatzen du. Biltegiaren zonaren ezaugarriak kontutan izanda, eta lehenago aipatu bezala, honen aireztapena mekanikoa izango da. Fatxadetan egingo den irekiera batetan haizeerauzgailu bat jarriko da, eta alboko fatxadan haizea sartzeko irekierak, honela aire kutsatua aterako duen fluxua sortuz. - Zeharkako fatxadako irekiera. 2,5 metroko luzera eta 0,35 metroko altuera izango duten irekiera bat jarriko da. Irekierak gurutze itxurako nabarrez eta 2mm-tako laminak izango dituzte, eta %90-eko azalera askea izango dute. Biltegiko fatxada honetan haize-erauzgailua jarriko da. Aireztatzearen ezaugarriak: Qv > aire berrikuntza Kanpoko eta barruko airearen kalitate egokia bermatzeko filtroak erabili behar dira. Honetarako lehenengo kanpoko airearen kalitatea ezagutu behar da. Kalitate hau ondorego taulako ezaugarriek definitzen dute: 3. Taula: Kanpoko airearen kalitatea (Iturria: RITE) * Kalean ODA 1 motako airea izango dugula kontsideratuko da. Biltegiaren barnealdera kanpoko airea sartzeko beharrezkoa den filtroak RITE-ko 1.4.2.5 taulak definitzen ditu 4.3 Komuna eta aldageletako aireztapena RITE araudia aplikatuko da. Araudi honetako UNE-EN13799 araudia erreferentzia egiten duen IT 1.1.4.2 atala hain zuzen ere. Biltegiaren barruko airearen kalitatea sailkatzeko RITE-ko 1.1.4.2.2 Taula erabiltzen da. *komunaren eta aldagelen airearen kalitatea baxua bezala kontsideratzen da, eta lehen aipatutako atalaren arabera IDA 4 bezala sailkatzen du. Biltegiaren barruan egon behar den airearen kalitatea aukeratu ondoren, kalkuluak egiteko metodoa aukeratuko da. Kasu honetan D metodoa erabiliko da, aldageletan eta komunean ez delako bereziki jendea denbora luzean zehar egoteko gune bat. Metodoa aukeratu eta gero, 1.4.2.4 Taulan begiratzen da erabili beharreko emaria. Aldageletan eta komunean zonaren ezaugarriak kontutan izanda, eta lehenago aipatu bezala, honen aireztapena mekanikoa izango da. Aukeratutako erauzgailua, komuna kokatuta dagoen fatxadan jarriko da. Erauzgailuak, planoan ikusi daitekeen bezala, airea tutu baten bitartez erautsiko du. Beste alde batetik, aire garbia, teilatuan kokatutako sonbreretearen bidez, eta tutuetatik bideratuz sartuko da. - Zeharkako fatxadako irekiera. 0,5 metroko luzera eta 0,35 metroko altuera izango duten irekiera bat jarriko da. Irekierak gurutze itxurako nabarrez eta 2mm-tako laminak izango dituzte, eta %90-eko azalera askea izango dute. Irekiera estalkian egongo da, eta aipatutako gunearekin izango du konexioa. Aireztatzearen ezaugarriak: Qv > aire berrikuntza Kanpoko eta barruko airearen kalitate egokia bermatzeko filtroak erabili behar dira. Honetarako lehenengo kanpoko airearen kalitatea ezagutu behar da. Kalitate hau ondorego ezaugarriek definitzen dute: 7. Taula: Kanpoko airearen kalitatea (Iturria: RITE) * Kalean ODA 1 motako airea izango dugula kontsideratuko da. Biltegiaren barnealdera kanpoko airea sartzeko beharrezkoa den filtroak RITE-ko 1.4.2.5 taulak definitzen ditu 4.4 Bulego eta itxarongelako aireztapena RITE araudia aplikatuko da. Araudi honetako UNE-EN13799 araudia erreferentzia egiten duen IT 1.1.4.2 atala hain zuzen ere. Biltegiaren barruko airearen kalitatea sailkatzeko RITE-ko 1.1.4.2.2 Taula erabiltzen da. *bulego eta itxarongelako airearen kalitatea baxua bezala kontsideratzen da, eta lehen aipatutako atalaren arabera IDA 2 bezala sailkatzen du. Biltegiaren barruan egon behar den airearen kalitatea aukeratu ondoren, kalkuluak egiteko metodoa aukeratuko da. Kasu honetan A metodoa erabiliko da, bulegoetan edo itxarongelan dauden langile edo bezeroen aktibitate metabolikoa 1,2met delako. Metodoa aukeratu eta gero, 1.4.2.4 Taulan begiratzen da erabili beharreko emaria. Itxarongela eta bulegoetako zonaren ezaugarriak kontutan izanda, eta lehenago aipatu bezala, honen aireztapena mekanikoa izango da. Fatxadetan egingo den irekiera batetan haize- erauzgailu bat jarriko da, eta alboko fatxadan haizea sartzeko irekierak, honela aire kutsatua aterako duen fluxua sortuz. - Zeharkako fatxadako irekiera. 0,5 metroko luzera eta 0,35 metroko altuera izango duten irekiera bat jarriko da. Irekierak gurutze itxurako nabarrez eta 2mm-tako laminak izango dituzte, eta %90-eko azalera askea izango dute. Biltegiko fatxada honetan haize-erauzgailua jarriko da. Aireztatzearen ezaugarriak: Qv > aire berrikuntza Kanpoko eta barruko airearen kalitate egokia bermatzeko filtroak erabili behar dira. Honetarako lehenengo kanpoko airearen kalitatea ezagutu behar da. Kalitate hau ondorego taulako ezaugarriek definitzen dute: 11. Taula: Kanpoko airearen kalitatea (Iturria: RITE) * Kalean ODA 1 motako airea izango dugula kontsideratuko da. Biltegiaren barnealdera kanpoko airea sartzeko beharrezkoa den filtroak RITE-ko 1.4.2.5 taulak definitzen ditu
science
addi-c3d91a96b17c
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
Atal honetan eraikin industrial baten sutearen aurreko babes neurriak aplikatzeko beharrezko araudiak eta kalkuluak jorratuko dira. Eraikinak solairu bi izango ditu eta solairu bakoitzak gune ezberdinak izango ditu. Gune hauek altuera ezberdinak izango dituzte. Tailerreko gunea beheko solairuan aurkitzen da. Honek 10 m-ko altuera maximoa izango du zolatatik teilatuko gailurreraino eta 9 m-koa zolatatik hegaleraino. Beheko solairuan aurkitzen diren beste gune batzuk; biltegiak, komunak eta aldagelek 3 m-ko altuera izango dute. Goiko solairuak, hau da, itxarongelak eta bulegoak 3 m-ko altuera izango dute zolatatik sabaira. Gune ezberdinetako neurriak hurrengoak dira: Eraikinaren ikasketa egiteko, beharrezkoa da hau sektoreetan banatzea, hauetariko bakoitzak multzoak osatuz goiko eta beheko solairuetan. Sektoreen bidezko banatzea beharrezkoa da, kalkuluak zona bakoitzean egingo diren jardueren menpekoa izango baita. Eraikinaren sektoreak hurrengoak dira: biltegia( biltegi industriala) ekoizpen, konponketa eta biltegiarekin zerikusirik ez duen zonaldea ( tailerra, komuna eta aldagelak) eta zonalde administratiboa ( Bulegoak eta itxarongela). RSCIEI-ren arabera eta 1 irudian ikusi daitekeenez, nabea B motako eraikina bezala sailkatzen da. Sailkapen hau, nabeak eraikin osoa okupatzen duelako da, eta gainera honen alde bietara egongo diren eraikinen arteko distantzia 3 m baino txikiagoa izango baita. 1. Irudia: Eraikinen arteko distantzia. ( Iturria: RSCIEI )  Biltegia: Sektore honetan industria guneetako suen aurkako segurtasunaren legedia ezarri behar da.  Tailerra: Sektore honetan industria guneetako suen aurkako segurtasunaren legedia ezarri behar da. 2. Irudia: 3.puntuko 2. artikulua (Iturria: RSCIEI ) Diseinatutako sektore administratiboak 250 m2 baino gehiago izango balitu CTE-ko legedia aplikatu beharko litzake, baina kasu honetan gutxiago dituenez, 65 m2 hain zuzen ere, RSCIEI aplikatu behar da. Eranskin honetako hurrengo ataletan, sektoreetan banatutako suteen aurkako babesaren ikasketa egingo da. RSCIEI legediak derrigortzen duenez, sektoreen banaketa egiten duten ateak, suaren aurkako ateak izango dira. Ate hauek tailerraren sektorea, biltegia eta zonalde administratiboa banatuko dituzte. Non:  Qs : Sute gune edo sektorearen su kargaren dentsitatea haztauta eta zuzenduta, MJ/m2 edo Mcal/m2 – etan.  qvi : Sute karga, sektorean biltegiratutako (i) etorrera ezberdineko m3 bakoitzeko, MJ/m2 edo Mcal/m2 – etan.  Ci: Sute sektorean dagoen erregai (i) bakoitzaren arrisku maila haztatzen duen koefiziente adimentsionala.  hi : Erregai bakoitzaren biltegiratze altuera, (i), m-tan.  si : Solairu bakoitzean biltegiratze ezberdinak okupatutako azalera sute sektorean m2 -ko.  Rai: Sute sektorean garatzen den ekintzak sorturiko atxikitutako arriskua zuzentzen duen koefiziente adimentsionala. Balio hau ezagututa,RSCIEI-ko 1.3. taularen bidez, ondorengo taulan sektore honen atxikitutako arriskua lortzen da. * Taula honen arabera, biltegi sektorea 5. mailan agertzen da, honek esan nahi du biltegiaren atxikitutako arriskua maila erdian aurkitzen dela. Legediak sute sektorearen azalera maximoa mugatzen du atxikitutako arriskuaren eta establezimenduaren arabera. Honetarako azalera maximoaren balioa eskaintzen duen RSCIEI-eko II. Eranskineko 2.1 taula erabiltzen da. 4. Taula:Sectore bakoitzean eraiki ahal den azalera maximoa ( Iturria: RSCIEI 2.1 taula ) * 5. mailako atxikitutako arriskua eta B motako establezimenduaren azalera maximoa 3500m2 koa izan daiteke. Honek esan nahi du biltegiaren azalerak (60 m2 ) legediarekin betetzen duela. 3.1.1 Eraikuntza betekizunak, konfigurazio, kokapen eta atxikitutako arriskuaren arabera. RSCIEI-ren araudia betetzeko eta ondorioz ahal den neurrian suteak ekidin, txikitu edo ez handitzeko eraikinak betekizun batzuk bete behar ditu. Argibide hauek fatxaden irisgarritasunera, beste establezimendu batzuen hurbiltasunera eta sektorizazioarekin zerikusia dute. 3.1.1.1 Materialak: Eraikuntza produktuen klasea UNE-EN 13501-1 arabera egongo da sailkatuta eta "CE" ikurrekin markatuta egongo da. Zolatuetan, hormen itxiduretan, estalkietan eta fatxaden kanpoaldea sortzen duten produktuak ondorengo araudia bete behar dute: - Zolatuetan, erabili beharreko produktua CFL-s1 (M2) edo mesedegarriagoa izan behar da. - Hormen itxiduretan edo estalkietan, erabili beharreko produktua C-s3 d0 (M2) edo mesedegarriagoa izan behar da. - Fatxaden kanpoaldeko itxiduretan, erabili beharreko produktua C- s3 d0 (M2) edo mesedegarriagoa izan behar. Beste alde batetik, araudiak, ondorengo informazioa ere ematen du: Itxiduran, zolatuetan edo estalkietan dagoen produkturen batek ez baditu lehen aipatutakoa betetzen, geruza eta bere estaldurak, bere osotasunean, gutxienez EI 30 ( RF-30) -ekoa izan behar du. Kableak suaren ez zabalkorrak eta kearen igorpen eta opakotasun mugatua izan behar dute. 3.1.1.2 Eraikuntzaren heltze elementuen egonkortasuna suaren aurrean RSCIEI-ko maiatzaren 3-ko 2000/367/CE Erabakian egituraren heltze elementuek hauen egonkortasun mekanikoa jasaten duen jakiteko egin behar dituzten entsegu normalizatuak agertzen dira. Denbora honek egituraren heltze elementuek suaren aurrean izan behar duten portaera definitzen du. * Atxikitutako erdi mailako arriskurako, B establezimendu motarako eta lur arrasean dagoela kontutan izanda, biltegi sektorea R90 (EF-90) maila izan behar du, hau da, 90 minutuko erresistentzia izan behar du suaren aurrean. 3. Irudia: Kearen erauzke sistema behar duten sektoreen neurria ( Iturria: RSCIEI) * Goiko irudiko betekizunen arabera ez litzake beharrezkoa izango biltegiaren sektorean, honek ez dituelako aipatutako 1000m2. 3.1.1.3 Eraikuntzako itxidura elementuen erresistentzia suaren aurrean RSCIEI-ren arabera, eraikuntzako itxidura elementuak ezarritako propietate batzuk mantendu behar dituzte, lehengo atalean bezala, suaren entseguak egiten diren bitartean. Denbora tarte honek definitzen du eraikuntzako itxidura elementuen portaera suaren aurrean. Hauek dira elementuek mantendu behar dituzten baldintzak: - Heltze kapazitatea: R - Su gar eta gas beroen aurrean osotasuna mantentzea: E - Isolatzaile termikoa: I RSCIEI- eko 5.1 puntuaren arabera, sektore honetako muga sortzen duten itxidura elementuen suaren aurreko erresistentzia ez da 2.2 taulan agertzen diren eraikuntzaren heltze elementuen balioak baino txikiagoak izango. * Sektore honetako eraikuntzako itxidura elementuen erresistentzia gutxienez R90 ( EF90) balioa izango dute. Ekuazioa aplikatuz: 3.1.1.5 Biltegiratzea Biltegiko elementuak gordeko diren apaletako egiturak izan behar duen suarekiko erresistentzia RSCIEI – eko 8.1 taulan agertzen dena izan behar da. 6. Taula: Apalek izan behar duten suarekiko erresistentzia. ( Iturria: RSCIE 8.1 taulaI) * Sektore hau atxikitutako arriskua maila erdikoa denez, eraikina B motakoa denez eta sektore honek ez dituenez ur-ihinztagailuak izango, apalen suarekiko erresistentzia R15 (EF – 15) izan beharko da, hau da, suaren aurrean gutxienez 15 minutu eutsi beharko ditu gutxienez. RSCIEI – eko III eranskineko Azaroaren 5 – eko 1942/1993 Errege Dekretuak eta 1998 – ko apirilaren 16 – ko Aginduak, suaren aurkako aparatu, ekipo, sistema eta osagarri guztiek izan behar dituzten betekizunak ezartzen dituzte, ala nola, hauen diseinua, betetzea , mantentzea eta martxan jartzea.  Su detektagailu sistema automatikoak Eranskin honetako 3. puntuko b) atalaren arabera, detektagailu automatikoak derrigorrezkoak izango dira B motako eraikin batetan, honen atxikitutako arrisku maila altua denean eta 500 m2 baino gehiago dituenean.  Su-itzalgailuak Biltegiaren sektorean bezala, sektore honetan ere, atxikitutako sutearen karga ezagutu behar da. Bestalde, sektore hau konponketa eta eraldaketa eta bestelako ekintzetarako erabiliko da. Sute arriskuaren maila zehazteko, sektore honetako sute kargaren dentsitatea eskuratu behar da. Horretarako hurrengo formula aplikatzen delarik: Non:  Qs : Sute gune edo sektorearen su kargaren dentsitatea haztatua eta zuzenduta, MJ/m2 edo Mcal/m2 – etan.  qsi : Sute karga, sektorean egiten diren prozesu ezberdinen arabera, MJ/m2 edo Mcal/m2 – etan.  Ci: Sute sektorean dagoen erregai (i) bakoitzaren arrisku maila haztatzen duen koefiziente adimentsionala.  si : Solairu bakoitzean prozesu ezberdinak okupatutako azalera sute sektorean m2 - ko.  Rai: Sute sektorean garatzen den ekintzak sorturiko atxikitutako arriskua zuzentzen duen koefiziente adimentsionala.  A: Sute sektorearen azalera eraikia. RSCIEI-ren 1.2 eta 1.1taulak erabiliz ondorengo balioak lortzen dira: Azaleraren balioa, gune ezberdin guztien batuketa bezala lortuko da: 349 m2 Ondorengo kalkuluak eginda hurrengo balioa lortzen da: Balio hau ezagututa, RSCIEI-ko 1.3 taulan, sektore honen atxikitutako arriskua lortzen da. * Taula honen arabera, tailer sektorea 1. mailan agertzen da, honek esan nahi du tailerraren atxikitutako sute arriskua maila baxuan aurkitzen dela. Legediak sute sektorearen azalera maximoa mugatzen du atxikitutako arriskuaren eta establezimenduaren arabera. Honetarako azalera maxiomaren balioa eskaintzen duen RSCIEI-eko II. Eranskineko 2.1 taula erabiltzen da. 11. Taula:Sectore bakoitzean eraiki ahal den azalera maximoa ( Iturria: RSCIEI 2.1 taulan ) * 1. mailako atxikitutako arriskua eta B motako establezimenduaren azalera maximoa 6000m2-koa izan daiteke. Honek esan nahi du tailerraren azalerak (349 m2 ) legediarekin betetzen duela. 3.2.1 Eraikuntza betekizunak, konfigurazio, kokapen eta atxikitutako arriskuaren arabera RSCIEI-ren araudia betetzeko eta ondorioz ahal den neurrian suteak ekidin, txikitu edo ez handitzeko, eraikinak betekizun batzuk bete behar ditu. Argibide hauek fatxaden irisgarritasunera, beste establezimendu batzuen hurbiltasunera eta sektorizazioarekin zerikusia dute. Eraikuntza produktuen klasea UNE-EN 13501-1 arabera egongo da sailkatuta eta "CE" ikurrekin markatuta egongo da. Zolatuetan, hormen itxiduretan, estalkietan eta fatxaden kanpoaldea sortzen duten produktuak ondorengo araudia bete behar dute: - Zolatuetan, erabili beharreko produktua CFL-s1 (M2) edo mesedegarriagoa izan behar da. - Hormen itxiduretan edo estalkietan, erabili beharreko produktua C-s3 d0 (M2) edo mesedegarriagoa izan behar da. - Fatxaden kanpoaldeko itxiduretan, erabili beharreko produktua C- s3 d0 (M2) edo mesedegarriagoa izan behar. Beste alde batetik, araudiak, ondorengo informazioa ere ematen du: Itxiduran, zolatuetan edo estalkietan dagoen produkturen batek ez baditu lehen aipatutakoa betetzen, geruza eta bere estaldurak, bere osotasunean, gutxienez EI 30 ( RF-30) -ekoa izan behar du. Kableak suaren ez zabalkorrak eta kearen igorpen eta opakotasun mugatua izan behar dute. 3.2.1.2 Eraikuntzaren heltze elementuen egonkortasuna suaren aurrean RSCIEI-ko maiatzaren 3-ko 2000/367/CE Erabakian egituraren heltze elementuek hauen egonkortasun mekanikoa jasaten duen jakiteko egin behar dituzten entsegu normalizatuak agertzen dira. Denbora honek egituraren heltze elementuek suaren aurrean izan behar duten portaera definitzen du. * Atxikitutako maila baxuko arriskurako, B establezimendu motarako eta lur arrasean dagoela kontutan izanda, biltegi sektorea R60 (EF-60) maila izan behar du, hau da, 60 minutuko erresistentzia izan behar du suaren aurrean. Gainera sektoreak maila baxuko atxikitutako arriskua duenez, ez luke ke erauzgailurik beharko RSCIEI –ko II eranskineko 7.puntuan ikusi daitekeenez. 3.2.1.3 Eraikuntzako itxidura elementuen erresistentzia suaren aurrean RSCIEI-ren arabera, eraikuntzako itxidura elementuak ezarritako propietate batzuk mantendu behar dituzte, lehengo atalean bezala, suaren entseguak egiten diren bitartean. Denbora tarte honek definitzen du eraikuntzako itxidura elementuen portaera suaren aurrean. Hauek dira elementuek mantendu behar dituzten baldintzak: - Heltze kapazitatea: R - Su gar eta gas beroen aurrean osotasuna mantentzea: E - Isolatzaile termikoa: I RSCIEI- eko 5.1 puntuaren arabera, sektore honetako muga sortzen duten itxidura elementuen suaren aurreko erresistentzia ez da 2.2 taulan agertzen diren eraikuntzaren heltze elementuen balioak baino txikiagoak izango. * Sektore honetako eraikuntzako itxidura elementuen erresistentzia gutxienez R60 ( EF60) balioa izango dute. Biltegiko kalkuluetan egin den moduan, " Aurreko ekuazioan lortutako balioak hurrengo unitate osora biribilduko dira" Irtetea kalkulatu ahal izateko, beste sektoreetan dagoen persona kopurua jakin behar da, beraz hurrengo atal batean kalkulatuko da. 3.1.1.5 Suaren detektatze, itzaltze eta kontrol sistemak. RSCIEI – eko III eranskineko Azaroaren 5 – eko 1942/1993 Errege Dekretuak eta 1998 – ko apirilaren 16 – ko Aginduak, suaren aurkako aparatu, ekipo, sistema eta osagarri guztiek izan behar dituzten betekizunak ezartzen dituzte, ala nola, hauen diseinua, betetzea , mantentzea eta martxan jartzea.  Su detektagailu sistema automatikoak Eranskin honetako 3. puntuko b) atalaren arabera, detektagailu automatikoak derrigorrezkoak izango dira B motako eraikin batetan, honen atxikitutako arrisku maila altua denean eta 500 m2 baino gehiago dituenean.  Su-itzalgailuak Sektore honetan ere, atxikitutako sutearen karga ezagutu behar da. Bestalde, sektore hau konponketa eta eraldaketa eta bestelako ekintzetarako erabiliko da. Sute arriskuaren maila zehazteko, sektore honetako sute kargaren dentsitatea eskuratu behar da. Horretarako hurrengo formula aplikatzen delarik:  Qs : Sute gune edo sektorearen su kargaren dentsitatea haztatua eta zuzenduta, MJ/m2 edo Mcal/m2 – etan.  qsi : Sute karga, sektorean egiten diren prozesu ezberdinen arabera, MJ/m2 edo Mcal/m2 – etan.  Ci: Sute sektorean dagoen erregai (i) bakoitzaren arrisku maila haztatzen duen koefiziente adimentsionala.  si : Solairu bakoitzean prozesu ezberdinak okupatutako azalera sute sektorean m2 - ko.  Rai: Sute sektorean garatzen den ekintzak sorturiko atxikitutako arriskua zuzentzen duen koefiziente adimentsionala.  A: Sute sektorearen azalera eraikia. RSCIEI-ren 1.2 eta 1.1 taulak erabiliz ondorengo balioak lortzen dira: Itxarongela eta bulegoetan antzeko materialak edo elementuak egongo direla kontsideratu da, beraz, sektore hau ez da gune ezberdinetan banatuko eta dena kalkulatuko da alda batera. Hartutako balioak hurrengoak dira: Azaleraren balioa, gune ezberdin guztien batuketa bezala lortuko da: 349 m2 Ondorengo kalkuluak eginda hurrengo balioa lortzen da: Balio hau ezagututa, RSCIEI-ko 1.3 taulan sektore honen atxikitutako arriskua lortzen da. * Taula honen arabera, bulego sektorea 2. mailan agertzen da, honek esan nahi du bulego eta itxarongela sektorean atxikitutako sute arriskua maila baxuan aurkitzen dela. Legediak sute sektorearen azalera maximoa mugatzen du atxikitutako arriskuaren eta establezimenduaren arabera. Honetarako azalera maxiomaren balioa eskaintzen duen RSCIEI-eko II. Eranskineko 2.1 taula erabiltzen da. 18. Taula : Sektore bakoitzean eraiki ahal den azalera maximoa ( Iturria: RSCIEI-ko 2.1 taula ) * 2. mailako atxikitutako arriskua eta B motako establezimenduaren azalera maximoa 4000m2-koa izan daiteke. Honek esan nahi du bulego sektorearen azalerak (65 m2 ) legediarekin betetzen duela. 3.3.1 Eraikuntza betekizunak, konfigurazio, kokapen eta atxikitutako arriskuaren arabera RSCIEI-ren araudia betetzeko eta ondorioz ahal den neurrian suteak ekidin, txikitu edo ez handitzeko, eraikinak betekizun batzuk bete behar ditu. Argibide hauek fatxaden irisgarritasunera, beste establezimendu batzuen hurbiltasunera eta sektorizazioarekin zerikusia dute. 3.3.1.1 Materialak Eraikuntza produktuen klasea UNE-EN 13501-1 arabera egongo da sailkatuta eta "CE" ikurrekin markatuta egongo da. Zolatuetan, hormen itxiduretan, estalkietan eta fatxaden kanpoaldea sortzen duten produktuak ondorengo araudia bete behar dute: - Zolatuetan, erabili beharreko produktua CFL-s1 (M2) edo mesedegarriagoa izan behar da. - Hormen itxiduretan edo estalkietan, erabili beharreko produktua C-s3 d0 (M2) edo mesedegarriagoa izan behar da. - Fatxaden kanpoaldeko itxiduretan, erabili beharreko produktua C- s3 d0 (M2) edo mesedegarriagoa izan behar. Beste alde batetik, araudiak, ondorengo informazioa ere ematen du: Itxiduran, zolatuetan edo estalkietan dagoen produkturen batek ez baditu lehen aipatutakoa betetzen, geruza eta bere estaldurak, bere osotasunean, gutxienez EI 30 ( RF-30) -ekoa izan behar du. Kableak suaren ez zabalkorrak eta kearen igorpen eta opakotasun mugatua izan behar dute. 3.3.1.2 Eraikuntzaren heltze elementuen egonkortasuna suaren aurrean RSCIEI-ko maiatzaren 3-ko 2000/367/CE Erabakian egituraren heltze elementuek hauen egonkortasun mekanikoa jasaten duen jakiteko egin behar dituzten entsegu normalizatuak agertzen dira. Denbora honek egituraren heltze elementuek suaren aurrean izan behar duten portaera definitzen du. * Atxikitutako maila baxuko arriskurako, B establezimendu motarako eta lur arrasean dagoela kontutan izanda, bulego sektorea R60 (EF-60) maila izan behar du, hau da, 60 minutuko erresistentzia izan behar du suaren aurrean. Gainera sektoreak maila baxuko atxikitutako arriskua duenez, ez luke ke erauzgailurik beharko RSCIEI –ko II eranskineko 7.puntuan ikusi daitekeenez. 3.3.1.3 Eraikuntzako itxidura elementuen erresistentzia suaren aurrean RSCIEI-ren arabera, eraikuntzako itxidura elementuak ezarritako propietate batzuk mantendu behar dituzte, lehengo atalean bezala, suaren entseguak egiten diren bitartean. Denbora tarte honek definitzen du eraikuntzako itxidura elementuen portaera suaren aurrean. Hauek dira elementuek mantendu behar dituzten baldintzak: - Heltze kapazitatea: R - Su gar eta gas beroen aurrean osotasuna mantentzea: E - Isolatzaile termikoa: I RSCIEI- eko 5.1 puntuaren arabera, sektore honetako muga sortzen duten itxidura elementuen suaren aurreko erresistentzia ez da 2.2 taulan agertzen diren eraikuntzaren heltze elementuen balioak baino txikiagoak izango. * Sektore honetako eraikuntzako itxidura elementuen erresistentzia gutxienez R60 ( EF60) balioa izango dute. Biltegiko kalkuluetan egin den moduan, " Aurreko ekuazioan lortutako balioak hurrengo unitate osora biribilduko dira" Irtetea kalkulatu ahal izateko, beste sektoreetan dagoen pertsona kopurua jakin behar da, eta 4. atalean kalkulatuko da. RSCIEI – eko III eranskineko Azaroaren 5 – eko 1942/1993 Errege Dekretuak eta 1998 – ko apirilaren 16 – ko Aginduak, suaren aurkako aparatu, ekipo, sistema eta osagarri guztiek izan behar dituzten betekizunak ezartzen dituzte, ala nola, hauen diseinua, betetzea , mantentzea eta martxan jartzea.  Su detektagailu sistema automatikoak Eranskin honetako 3. puntuko b) atalaren arabera, detektagailu automatikoak derrigorrezkoak izango dira B motako eraikin batetan, honen atxikitutako arrisku maila altua denean eta 500 m2 baino gehiago dituenean.  Su-itzalgailuak 23. Taula: Solairu bakoitzeko irteerak eta ibilbidearen luzera ( Iturria: CTE DB S 3.1taula) * Eraikinaren behe solairuan irteera bi egongo dira. Irteera hauek aurreko fatxadan aurkituko dira eta ibilbide maximoa 50 m baino txikiagoa izango da, 33.6 m hain zuzen ere. Goiko solairuak irteera bakarra izango du, eta ibilbide maxioma 25 m baino gutxiagokoa izango da, 17,5 metrokoa hain zuzen, eta eskailera baten bitartez egiten den beheranzko norabidearekin. 4.2 Sute irteteen zabalera - Ateak eta pasaguneak: ( A ≥ P / 200 ) ≥ 0,8 m - Ateak eta pasaguneak: ( A ≥ P / 200 ) ≥ 0,8 m  Bulegoak - Ateak eta pasaguneak: ( A ≥ P / 200 ) ≥ 0,8 m - Eskailera ez babestua: A ≥ P / 160 - A: 1 m - P:25 1 ≥ 0,15 Betetzen du * Beraz pasagune guztietako zabalera 0,8 m-koa izango da, eta sektoreen arteko muga pasatzeko ateen zabalera 0,8m – takoa, bai eta eraikinetik irteteko ateak. Eskailerak 1 m-ko zabalera izango du, eta babestu gabea izango da. Hurrengo taulan ateen neurriak erakutsiko dira: Eraikuntzatik irteteko ateak tailerrera sartzeko eta irteteko erabiliko diren ate metaliko kulunkarietan jarriko dira. Beste sektoreetatik ateratzeko ateak, lehen esan bezala suebakitzaileak izango dira. Irtete ibilbidearen seinaleztapenerako, mota honetako seinaleztapenak egiteko jarraitzen duen arauaren irizpidea betez, UNE 23034:1998 araua erabiliko da. Larrialdietako ateetan "Larrialdietako Irteera / Salida de Emergencia" errotulua izango dute. Irtete ibilbidean dauden ateek "Irteera/ Salida" errotulua izango dute idatzita ateetan. Beste alde batetik, UNE 23035-4:2003 araua bete dadin, seinale guzti hauek luminiszenteak izango dira, kasuren batean argi indarraren galera gertatuko balitz eta eraikinaren erabiltzaileak behar izan ezkero. 5 Suhiltzaileentzako erraztasunak. Behar izanez gero, suhiltzaileen kamioientzako sarrera erreza izango da eraikineraino. Idatzitakoa ulertzen errazteko helburuarekin, hemen idatzitakoa planoen bidez azalduko da.
science
addi-ef6829efbbe5
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
1. Sarrera Eranskin honen helburua, egingo den obran sortutako eraikuntza eta eraispeneko hondakinen kudeaketaren azterketa egitea nola gauzatuko den azaltzea da Otsailaren 1 - eko 105/2008 Errege Dekretuak ezartzen duen bezala. 2. Hondakin kudeaketari buruzko arauak - 1998ko Apirilaren 21eko 10/1998 Legea, hondakinei buruzkoa dena. - 2008ko Otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua, Eraikuntza eta Eraispenetako Hondakinen sortzea eta kudeaketa erregulatzen dituen araua. - Eusko Jaurlaritzak 2012ko Ekainaren 26an onartutako 112/2012 Dekretua, non eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen den. - 2007ko Azaroaren 15eko 34/2007 Legea, Airearen kalitatearen eta atmosferaren babesari buruzkoa. 3. Sortutako hondakinen sailkapena Sortuko diren hondakin hauen estimazioa egiteko, Hondakin Kudeaketaren Dekretuaren 1. Eranskinean agertzen diren tauletan oinarriturik, obran sortuko diren hondakin motak eta bakoitzaren kantitateak kalkulatuko dira. Bolumena (m3) / 390 (m2)·0,2, (estimazioa) = 0,04 m3 Dentsitatea eraikinean 1 T/m3 4 Sortutako hondakin mota ezberdinen bereizketa Behin materialaren sailkapena egin eta gero, hondakin hauen bereizketa egin behar da. Bereizketa hau dekretuaren 8. artikuluak dioenaren arabera egingo da: 1.– Obra handietan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinak frakzio hauetan bereizi behar dira, baldin eta frakzio bakoitzari dagokion kantitateak, banan-banan harturik, obra osorako sortzea aurreikusten diren kantitate hauek gainditzen baditu, Europako Hondakin Zerrendako kodifikazioari jarraikiz: 3.– Frakziokako bereizketa, ahal dela, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen jabe den pertsonak egin behar du, haiek sortu diren obran. Leku fisiko faltagatik edo segurtasunarrazoiengatik, bereizketa hori jatorrian bertan egitea teknikoki bideraezina denean, hondakinen jabe denak hondakinen kudeatzaile baten esku utziko du frakzioka bereizteko lana eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko obraz kanpoko instalazio batean. Azken kasu horretan, instalazioko kudeatzaileak ziurtagiri bat eman behar dio hondakinen jabe denari, betebehar hori haren izenean bete duela egiaztatzen duena. Ondorioz, kontainer ezberdinak kokatuko dira obran, hondakinen bereizketa egokia egiteko, honako hauek izango direlarik: 5. Identifikatutako hondakinen kudeaketa Hondakinen gestioaren xedea da eraikuntza materialen hondakinen prebentzioa, berrerabilpena sustatzea ezabapena minimizatuz, birziklapena, ezabapen egokia bermatzea eta eraikuntza jasangarria garatzen laguntzea, eraikinen kalitatea eta funtzionaltasuna kaltetu gabe. - Papera eta kartoia: bildu eta udal garbigune zerbitzuaren bitartez gestionatuko da. - Plastikoak: plastikoak diren materialak udal garbigune zerbitzuak ahalbideratutako ontzien batuketaren bidez gestionatuko dira. - Zabor organikoak eta besteak: jakietatik eratorritako zabor organikoak eta bestelakoak, udal garbigune zerbitzuaren zabor bilketaren bidez gestionatuko dira. - Hornitzaileek eginiko idatzizko komunikazioa. Eraikuntza hondakinak behar bezala kudeatu izana egiaztatzen duten dokumentuek Etxebarriko Udalari aurkeztuko zaizkio. Aldi berean, artxibo bat sortuko da datu hauek jasoko direlarik, ordena kronologikoan: egindako lanetan sortutako hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu metodoa. Beharrezkoa denean, garraiobidea eta bilketa maiztasuna ere jasoko dira. Datuak hiru urtez izango dira artxibatuak. 7. Eraikuntza eta Eraispen Lanek Sortutako Hondakinen Pilaketa, Manipulazioa, Banaketa eta Beste Kudeaketarako Operazioen Baldintzen Agiria Kontainerrak kolore biziz margotuak egon beharko dira, gauean ikuserrazak izateko, eta banda islatzailea izango dute, 15cm-ko lodierakoa perimetro osoan, bertan honako informazio hau agertuko delarik: Obra ekipoan zehaztu egingo dira baliabide pertsonalak, teknikoak eta banaketa prozesuak, hondakin mota bakoitzerako. Udaleko araudiak eta baldintzak bete egin beharko dira, birziklapen eta berrerabilpen prozesuak kontutan harturik, aukerarik egokiena, bai ekonomikoki bai teknikoki bideragarritasuna aztertuz, suposatutako azterketa ekonomikoa barne. Kontratistak kontrol zorrotza egingo du, hondakinen garraioak eta azken gunera heltzea bermatuz. Hondakinen berrerabilpena gauzatzekotan, erabilpena dokumentatu egin beharko da, amaierako kokapena zehazturik. Zura, plastiko, zaborra edo bestelako materialen kontaminazioa saihestuko da, banaketa egokia gauzatzeko helburuarekin. Gainazaleko lurrak lorezaintzan erabili ahal izango dira, edo zoru kaltetuen berreskuratzean, kontu handiz pilatuak izaten badira, ahalik eta denbora laburrenean, 2 metro altuera baino pilatan multzokatu barik, gehiegizko hezetasuna, manipulazioa eta kontaminazioa ekidinez, beharrezko ezaugarriak betetzen badituzte.
science
addi-194f305af309
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
1. Sarrera Kalitate Kontrol Planaren helburua, indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzea eta bermatzea da, Baldintzen Agirian dokumentuan agertzen diren zehaztapenak betez.Alde batetik Eraikuntzaren Kode Teknikoa (gaztelaniazko CTE) ; eta bestetik, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko, urriaren 22ko Eusko Jaurlaritzaren 238/1996 Errege Dekretua, arauak ematen dituen baliabideak erabili dira. Dokumentu honek ondorengo atalak izango ditu: - SARRERA. - KALITATEA KONTROLATZEKO BETE BEHAR DIREN ARAUAK. - PRODUKTUEN KALITATEA KONTROLATZEKO BALDINTZA OROKORRAK. - MATERIALEN HARRERAKO ETA ONARPENERAKO IRIZPIDEAK. - EGIN BEHARREKO SAIAKUNTZAK, ANALISIAK ETA PROBAK. Analisiak, saiakuntzak eta frogak egiteko ziurtagiriak dituen laborategi bat kontratatuko da. Obra hasi baino lehen Kalitatea Kontrolatzeko Plana bidaliko da laborategira, kalitate kontrola ahalik eta modu zehatzenean egiteko. Gainera Zuzendaritza Fakultatiboa honen jakinean jarriko da. Behin obra hasita, Zuzendaritza Fakultatiboak Kalitatearen Kontrol Liburua egingo du. Liburu horretan laborategian egindako saiakuntza, analisi eta froga bakoitzaren emaitzak azalduko ditu,bai eta kontrol lanetik eratorritako dokumentuak ere. Zuzendaritza Fakultatiboak, obrako unitateak, materialak edota instalazioak proiektuan zehaztutako kalitatearekin bat ez badatoz Kontrol Planean bildutakoaren gainean edozein aldaketa eginez gero ere dokumentatu egingo ditu. Amaitzeko, obra bukaerako ziurtagiria eskuratzeko, kalitate kontrolaren ziurtagiria aurkeztu behar da dagokion elkargo ofizialean; gainera, azken ziurtagiri hori onartu dezaten, Kalitatearen Kontrol Liburua aurkeztu behar da. Kalitate kontrolaren ziurtagiria izango da kalitatea behar bezala kontrolatu dela bermatzen duen dokumentu ofiziala. 2. Kalitatea Kontrolatzeko Bete Behar Diren Arauak.  Energia aurreztea (HE)  Zarataz babestea (HR)  Osasungarritasuna (HS)  Suteez babesteko segurtasuna (SI)  Erabileraren segurtasuna (SU)  Egituraren segurtasuna (SE) Eraikin hau egiteko erabiliko diren instalazio, ekipo eta produktuek bete beharreko kalitate eta ezaugarri teknikoak beteko dituztela bermatuko da. Gainera Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5-eko 38/1999 Legearen bigarren xedapen gehigarriari jarraituz, eraikinek eta instalazioek funtsezko segurtasun eta bizigarritasun betekizunak bete beharko dituzte. 4. Materialen Harrerarako eta Onarpenerako Irizpideak Materialak aztertuak izango dira Zuzendaritza Fakultatiboagatik obran jarri aurretik, eta ezin izango dira erabili honen oniritzia gabe. Horretarako CTE dokumentuaren 7.2 artikuluan agertzen dena jarraituko da, ondorengo 3 kontrol mota hauek betez: Produktuen dokumentazioaren kontrola Hornitzaileak berak hornitutako produktuen identifikazio dokumentuak eman behar dizkio eraikitzaileari eta berak Zuzendaritza Fakultatiboari. Kalitate ziurtagirien eta ebaluazio teknikoen bidezko kontrola Hornitutako produktuen, ekipamenduen eta sistemen kalitate ziurtagiriak eta ebaluazio teknikoen dokumentuak hornitzaileak eman beharko ditu. Harrera kontrola entseguen bidez Zenbait kasuetan, CTE dokumentuaren eskakizunak betetzen diren frogatzeko beharrezkoa izaten da produktu batzuekin entseguak eta frogak egitea, indarrean dagoen arauak jarraituz eta proiektuak ezarritako neurrien arabera. Honela ba, onartutako materialak gorde egingo dira eta ez onartutakoak deuseztatu egingo dira obratik. 5. Egin Beharreko Saiakuntzak, Analisiak eta Probak Aurreko guztia burutu ondoren eta beharrezkoa izanez gero, kontratistak obra unitateen egoera egokia baieztatzeko behar diren saiakuntzak eta analisiak egingo lituzke, Baldintza Agirian azaldutakoa betez. Froga eta entsegu guztien gastuak kontratistaren kontura egongo dira eta fitxa tekniko ofizialen bitartez adieraziko dira. Aztertutako elementuak: - Zimentazioa - Altzairua - Loturak - Forjatua - Leihoak - Ur hornikuntza - Saneamendu sarea - Argiztapen instalazioak - Suteen detekzioa, kontrola eta amatatzea - Ateak - Estaldurak,itxidurak eta margoak
science
addi-9abd364d69f0
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
Eranskin honen helburua, proiektuaren exekuzioa osatzeko beharrezkoak diren faseen epeak zehaztea da, era ordenatu batean, denbora aurrezteko eta ingurunean eraginak murrizteko. 2 - Lanen plangintza Obra lanek garapen hau izango dute. - 1 Aurretiko ekintzak: Obraren instalazioak, obraren hesitzea, seinaleztapena eta apurtu daitezkeen hiri - elementuak kendu. - 2 Lurren mugimendua: Lur erauzketak edo jartzea eta trinkotzea. - 3 Zimentazioa: Zimentazioa egingo de gunea markatu, enkofratua egin eta hormigonatu. - 4.Egitura: Hormigoia gogortu eta gero ainguraketa plakak jarri eta egitura osatuko duten piezen loturak soldaduraz edo torlojuz gauzatu. Egitura osotu eta gero, forjatua osatuko duten hormigoizko losa aurrefabrikatuak jarriko dira. - 5.Fatxadak, estalkiak eta banaketak: Behin egitura guztiz osotuta, eraikinaren itxiera eta banaketak kokatuko dira. - 6. Instalakuntzak: Ur-horniketako elementuak,tutueria,elementu sanitarioak, saneamendua ,elektrizitatea, aireztapena eta suteen aurkako babesa azpimultzoetan banatuko da.  6.1 Ur-horniketako elementuak: Elementu hauek, eraikuntzaren itxiera egin eta gero instalatuko dira.  6.2 Tutueria: ur-horniketako elementuekin batera instalatuko da.  6.4 Saneamendua: Saneamenduaren parte bat zimentazioarekin batera egingo da, eta beste zatia egitura bukatu eta gero.  6.5 Elektrizitatea: Elektrizitatearen eta argiteriaren instalakuntzak, eraikinaren itxiera ia amaituta dagoenean hasiko da.  6.6 Aireztapena: Aireztatze elementuen zati bat, itxiera elementuak jartzerakoan egingo da, eta bestea, elektrizitatea ia amaituta dagoenean.  6.7 Suteen aurreko babesa: Elementu hauek egun batean instalatuko dira, elektrizitatearen instalazioak egiten diren bitartean. - 7. Aroztegia: Parte hau, leiho eta barruko eta kanpoko elementuek osatuko dute. Hauen instalazioaren zati bat, ixte elementuekin batera egingo da, eraikin barrua kanpoko elementuetatik babesteko, eta bestea amaierarako utziko da. - 9 Segurtasuna eta osasuna: Obra lanek irauten duten denboran zehar. Goian azaldu dena pixka bat hobeto ulertzen laguntzeko, hurrengo Gantt-en diagrama osatu da. Obra osoa egiteko hila bete bi eta 23 lan egun beharko dira ( astean 5 egun eta 8 ordu lan eginda) eta guztira 45 langile kontratatzea erabaki da. 3. Zimentazioak 5. Fatxadak, estalkiak eta banaketak 9. Segurtasuna eta osasuna
science
addi-8ccbb5685c6d
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
Ukitutako istalazioak eta zerbitzuak 2 Ukitutako istalazioak eta zerbitzuak 3 1 Ukitutako instalazioak eta beharrezko instalazioak Proiektua egiteko derrigorrezkoa da bertan dauden instalazioak kontutan izatea. Honegatik, elektrizitate, saneamendu, ur - horniketa, telefonia sistema etab instalazioen elementuen kokapena ezagutu behar da, alde batetik egingo diren obretan eragin kaltegarriak ekidin daitezen, eta beste batetik beharrezko instalazioak eskuragarri dauden jakiteko. Ur-horniketa eta saneamendu sistemari dagokionez, ondoko nabe industrialek duten ur eskaera eta hondakin uretako hoditeria, eraikina egingo den perimetrotik kanpo geratuko dira honek sortu ditzakeen arazoak saihestuz. Bestalde hoditeri hau erabiliko da tailerreko ur- hornikuntza eta saneamenduaren konexioak egiteko. Telefonia eta elektrizitate zerbitzuei dagokienez, Euskaltelek eta Iberdrolak sareen kokapen zehatza eskuragarri utzi dituzte. Kasu honetan, tailerra kokatuta egongo den orubearen perimetroaren kanpoaldean lekuratzen dira bi linea hauek; beraz, ez dute inolako arazorik suposatzen tailerra egiterako orduan. Beraz, esan bezala, tailerra egiterako orduan ez da inolako arazorik egongo. Zimentazioa egiterako orduan ukituta gera zitezkeen zerbitzuak obren aplikazio eremutik kanpo geratuko dira eta, ondorioz, obra egiten den bitartean ez dira moztu beharko. Gainera, nabea eraiki eta gero, beharrezko zerbitzu hauek alboan daudenez, ez dira linea edo sare berririk eraiki behar izango denbora eta kostuak txikituz.
science
addi-e4412b1bbfb5
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
1- Sarrera Prezioen kalkuluak egiteko, Cype programako prezioen atala erabili da. Atal hau gazteleraz dago, hortaz, eranskin honetako hurrengo atalak gazteleraz aurkituko dira. 2- Langileria 4- Materiala eta ekipamendua Izendapena Prezioa Kantitatea
science
addi-437c8eec12d7
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
1. Erortzeko Arriskutik Babesteko Segurtasuna 1.1 Zoruen Lerrakortasuna 1) Lerratzeko arriskua mugatzeko xedearekin, bizitegi-erabilera publikorako, osasunerako, irakaskuntzarako, merkataritzarako, administraziorako eta elkargune publikorako erabilerako eraikinetako edo guneetako zoruak, DB SI-ko SI A, (Suteen Aurkako Segurtasuna) oinarrizko dokumentuaren A Eranskinean zehaztutako okupaziorik gabeko guneetakoak izan ezik, zati honetako 3. Puntuan zehazten direnak bezalakoak izango dira. 2) Zoruak, duten Rd lerratzearekiko erresistentzia-balioaren arabera, 1. Taulan oinarrituz sailkatzen dira: - 1.2 taulak, gutxienez bere kokalekuaren arabera, zoru mota zein motatakoa izan behar duen adierazten du. 1 motako zorua erabiliko da. Eskailerak CE- araudia beteko dutenez, araudia betetzen duen zoru motaz egina egongo da. 1) Erabilera mugatuko eta kanpoaldeko guneetan izan ezik, irristaden edo estropezuen ondorioz erortzeko arriskua mugatzeko helburuarekin, baldintza hauek bete behar ditu zoruak: - Pertsonen zirkulaziorako guneetan, zoruak ezin du izan 1,5 mm diametroko esfera bat sartzeko moduko zulo edo irekiguneri 2) Zirkulazio guneak mugatzeko hesiak jartzen direnean, 80 cm-ko garaiera izango dute gutxienez. erabilera mugatuko guneetan; - etxebizitza-erabilerako eraikinetako gune komunetan; eraikinetako sarreretan eta irteeretan; - oholtza edo agertoki baterako bidean.  Erabilera mugatuko guneetan eskailera-maila bakarra erabiliko da. 1.3.1 Desnibelen Babesa 1) Erortzeko arriskua mugatzeko xedearekin, babes-hesiak jarriko dira desnibel, irekigune eta irekidura (horizontal nahiz bertikal), balkoi, leiho eta abarretan, 55 cm baino gehiagoko kota desberdintasunarekin, salbu, eraikuntza mota dela eta, erortzea ia ezinezkoa den kasuetan edo hesia jartzea aurreikusitako erabilerarekin bateraezina den kasuetan. 2) Erabilera publikoko guneetan, 55 cm gainditzen ez dituzten eta erorketak eragin ditzaketen koskak nabarmendu egingo dira ikusmenerako eta ukimenerako. Nabarmentzea ertzetik 25 cm-ra hasiko da, gutxienez. 1) Babes-hesien erresistentzia eta zurruntasuna EgS-EE oinarrizko dokumentuko 3.2.1. Atalean ezarritako indar horizontalari eusteko modukoak izango dira, dauden guneen arabera. 1.3.2.3 Eraikuntza ezaugarriak 1) Etxebizitza-erabilerako edo haur-eskoletako eraikinetako edozein gunetan, eta, berebat, merkataritza erabilerako edo elkargune publikorako erabilerako establezimenduetako erabilera publikoko guneetan, babes-hesiak, eskaileretakoak eta arrapaletakoak barne, baldintza hauek betetzeko moduan diseinatuko dira: - Haurrak nekez igotzeko modukoak izan behar dute; eta hori hala izateko: - 10 cm diametroko esfera batek zeharka dezakeen irekidurarik ez izatea, salbu barandaren beheko mugaren eta eskailera-mailen arteko mailagaina eta kontramaila eratzen duten irekidura triangeluarrak, baldin eta muga horren eta eskaileraren inklinazio-lerroaren arteko distantzia ez bada 5 cm baino handiagoa. 1 Irudia: Barandaren inklinazio – lerroa eta beheko zatia (Iturria: CTE DB-S ko 3.2 Irudia)  Eskailerei dagokionez behe solairua eta lehenengo solairua komunikatzen dituen eskailera, eskailera metalikoa da. Fabrikan egindako elementu bat izango denez, hau CE –ko arauak beteko ditu eta hortaz CTE –aren arauak beteko dituela ulertzen hartzen da.  Arrapalei dagokienez, ez da eraikuntzaren barnean aldaparik proiektatu, beraz ez dira CTE – aren neurriak kontutan hartu behar. 2. Kolperen Bat Hartzeko edo Harrapatuta Geratzeko Arriskutik Babesteko Segurtasuna 1) Zirkulazio guneetan, pasatzen uzteko garaiera librea gutxienez 2,10 m izango da erabilera mugatuko guneetan, eta 2,20 m gainerako guneetan. Ateen atalaseetan, garaiera librea 2 m izango da, gutxienez. 2) Fatxadetatik irteten diren eta zirkulazio guneen gainean dauden elementu finkoak 2,20 m-ko garaieran egongo dira, gutxienez. 3) Zirkulazio guneetan, hormek ez dute izango zorutik irteten ez den elementu irtenik, zorutik 15 cm eta 2,20 m bitarteko garaieran 15 cm baino gehiagora egon eta jotzeko arriskua duenik 4) Mugatu egingo da 2 m baino gutxiagoko garaieran dauden aireko elementuekin (hala nola eskaileraburu, eskailera-atal, aldapa eta abarrekin) kolperen bat hartzeko arriskua, elementu finkoak jarriz haietara heltzea eragozteko eta ikusmendesgaitasuna duten pertsonen bastoiek atzemateko. 1) Eskuz eragiten diren ate irristagarriak, baita hau ireki eta sarratzeko mekanismoak, sortu dezaketen arrapaketa arriskua ekiditeko asmoarekin, objektu hurbilenekora arteko distantzia 20 cm-koa izango da( ikus 2.1 irudia). 2. Irudia: Harrapaketak ekiditeko olgura (Iturria: CTE DB S-ko 2.1 Irudia) 2) Irekiera eta itxiera automatikodun elementuak eragite motaren araberako babes gailuz hornituko dira, hauek berezko espezifikazio teknikoak beteko dituztelarik.  Ate automatikoak behar bezalako babes gailuz hornituko da. 3. Esparruetan Itxita Geratzeko Arriskutik Babesteko Segurtasuna 1) Esparru bateko ateek barrutik blokeatzeko gailua dutenean eta jendea nahi gabe barruan harrapatuta geratzeko arriskua dagoenean, ateak esparruaren kanpoaldetik desblokeatzeko sistemaren bat egongo da. Etxebizitzetako bainugeletan edo komunetan izan ezik, halako esparruek argiztapen barrutik kontrolatua izango dute. 2) Erabilera publikoko guneetan, komun irisgarriek eta aldagela-kabina irisgarriek gailu bat izango dute barruan, erraz iristeko modukoa, zeinaren bitartez transmititu ahal izango baita laguntza eskeko dei bat, kontrol-puntu batetik hautemateko modukoa, eta erabiltzaileak aukera izango baitu norbaitek beraren deia jaso duela jakiteko, edo pertsonen maizko joan-etorria dagoen leku batetik hautemateko modukoa. 4) Ate zabukari / pibotagarri eta lerragarriek itzuli erdiko kisketa baldin badute oinezkoek erabiltzeko (alde batera utzita itxiera-sistema automatikoa duten ateak eta burdineria berezia dutenak, hala nola larrialdiko irteeretako gailuak), haien irekitze- eta ixte-maniobraren indarra zehazteko UNE-EN 1204612046-2:2000 arauan zehazturiko saiakuntza-metodoa erabiliko da.  Proiektuan, komuneko ateak bakarrik izango du barrutik blokeatzeko gailua.Honela ba, jendea nahi gabe barruan harrapatuta geratzeko arriskua dagoenez, ateak esparruaren kanpoaldetik desblokeatzeko sistema bat egongo da. 4.Argiztapen Desegokiak Eragindako Arriskutik Babesteko Segurtasuna 1) Esparru bakoitzean ondorengo balioak emateko gai den argi-instalazioak jarri behar dira, 20 luxeko iluminantzia kanpoaldean eta 100 luxeko iluminantzia barneko guneetan, barneko aparkalekuetan izan ezik, non 50 luxekoa izango den, zoruaren mailatik neurtuta. Batez besteko uniformetasun faktorea 40koa izango da. 2) Argiztapen maila txikia duten eta elkargune publikorako erabilera duten establezimenduetako esparruetan, hala nola zinemetan, antzerki-aretoetan, auditorioetan, diskoteketan eta abar, baliza argiak jarriko dira arrapaletan eta eskalera maila bakoitzean.  Eraikuntzak gutxieneko iluminantzia eta uniformetasun faktorea beteko ditu. Gainera gune bakoitzerako iluminantzia Apirilaren 14ko,486/1997ko Errege Dekretuko IV eranskinaren arabera erregulatuko da. 4.2 Larrialdiko argiak 1. Eraikinak larrialdiko argiztapena izango dute, ohiko argiteriak huts eginez gero, erabiltzaileek ikusteko eta hartara erakinetik ateratzeko behar duten argiztapena emango dutenak izu-egoerak saihesteko, irteerak non dauden adierazten duten seinaleak ikusteko eta babes-ekipo eta -bitartekoak non dauden ikusteko. Larrialdietako argiak izango dituzte gune eta elementu hauek - 100 pertsonatik gorako okupazioa duten esparru guztiek. - Ebakuazio-jatorri guztietatik kanpoaldeko toki segurura eta aterpe-guneetara bitarteko ibilbideek, aterpe-guneak barne (SS Oinarrizko Dokumentuko A Eranskinean daude definituak). - Korridoreak eta kalera joateko erabiltzen diren pasadizoak barne, itxidura edo estalkia duten 100m2 baino gehiagoko aparkalekuak. Aipatutako guneetako argiztapen-instalazioen banaketa- edo eragingailukoadroak dauden tokiek.  Esparru guztiek izango dute CTE DB SUA dokumentuak aipatzen dituen larrialdietako argiak. 1. Argiztapen egokia emateko helburuarekin, baldintza hauek bete behar dituzte luminariek:  Ebakuazio-ibilbideetan dauden ateetan.  Eskaileretan, eskailera-atal bakoitzak argiztapen zuzena jasotzeko moduan.  Beste edozein maila-aldaketatan.  Norabide-aldaketetan eta korridoreen elkarguneetan. 4.2.3 Instalazioaren ezaugarriak 1. Instalazio finko izango da, berezko energia izango du eta elikadura iturriaren huts egitea gertatzen bada martxan jarri behar da automatikoki larrialdietako argiteria dagoen guneetan. Elikadura iturriaren balioa bere balio nominalean %70 jaisten denean huts egite bezala kontsideratuko da. 2. Ebakuazio bideetako larrialdietako argiteriak beharrezko iluminazioaren %50 lortu behar du lehenengo 5 s eta %100 60 s ostean. 3. Instalazioak ondoren azaltzen diren baldintzak bete behar dituzte ordu batean zehar, gutxienez, hutsegitea dagoen momentutik. - 2 m-ko zabalera baino gutxiago duten ebakuazio bideetan, iluminantzia horizontala, gutxienez, lux 1-ekoa izan behar da erdiko ardatzean, eta 0.5 luxekoa izan behar da ardatz zentraletik bidearen kanpoko ertzeraino. 2m baino gehiago duten ebakuazio bideak 2 m-ko banda anitz bezala ulertu daitezke. Segurtasun ekipoak,eskuz eragiten diren suaren aurkako instalazioak eta argiteri banaketaren koadroetan, iluminantzia horizontal minimoa 5 luxekoa izango da. - Ebakuazio bide bateko ardatz zentralean, iluminantzia maximo eta minimoaren arteko diferentzia gehienez 40:1 izan behar da. - Iluminantzia maila ezartzeko hormetako eta sabaietako faktorea nulua dela kontsideratu behar da, bai eta lanparen zahartzeak eta mantentze faktoreak kontutan hartzen duen zikinkeriak sortzen duen luminantzia errendimenduaren txikipena. Segurtasun seinaleen koloreak identifikatzeko, lanparen errendimendu kromatikoaren gutxieneko indizea 40 Ra-koa izango da. 1. Irteera adierazten duten seinaleen eta eskuz eragiten diren suaren aurkako instalazioetako eta larrialdietako argiteria, hurrengo baldintzak bete behar dituzte: Segurtasun kolorea duen edozein azalerako iluminantzia gutxienez 2cd/m2 – takoa izan behar da beharrezkoak diren norabide guztietan. - Kolore zuria edo segurtasunezkoa dagoenean, iluminantzia maximoaren eta minimoaren arteko erlazioa 10:1-ekoa izan behar da, ondoko puntuetan aldaketa handiak eragin gabe. - Luminantzia Lzuria eta luminantzia Lkoloreduna >10 arteko erlazioa ez da 5:1 baino txikiagoa ezta 15:1 baino handiagoa izango.
science
addi-1c5507460f03
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
Obraren deklarazioa 2 Obraren deklarazioa 3 1 Obra osoaren edo partzialaren deklarazioa Proiektu hau erabilia izateko den obra oso bat barneratzen du, etorkizunean izan ditzakeen eraldaketak edozein izan daitekeelarik, entregatua izan den momentuan erabilia izateko elementu guztiak aurkezten baititu 2011/3 Azaroaren 14-ko Sektore Publikoaren Kontratuen Legean Errege Dekretuak adierazten den bezala. Proiektua, indarrean dagoen Araudi Tekniko eta Administratiboa jarraituz burutu da eta lana osatzen duten dokumentuek, beha bezala zehaztuta aurkitzen dira.
science
addi-119d34ad1248
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
1 Agiriaren helburua Dokumentu honen helburua proiektuko obren exekuzioa era egokian erregulatzea da, derrigorrezko kalitate eta maila teknikoak eta dagokion parte-hartzeak zehaztuz, kontratu eta araudi baldintzen arabera, obraren jabe edo sustatzaileari, arkitektoari edo arkitekto teknikoari, kalitate kontrolak pasatzen dituzten erakundeei ala nola haien arteko erlazioei eta obra kontratua betetzeko dagozkien derrigorrezko zereginak gauzatzeko. 1.1-Obrak zehazten dituzten dokumentuak Obrak definitzeko kontratistak jasaten dituzten dokumentuak, kontratuzko izaera edo soilik informatiboa izan daiteke. Kontratuzko dokumentuak planoak, baldintzen agiria eta aurrekontua izango dira. Memoriak eta eranskinak soilik izaera informatiboa izango dute. Planoen eta Baldintzen Agiriaren artean kontraesanak egotekotan, azken dokumentu honetan zehaztutakoa bete egingo da. Hala ere, bi dokumentuek izango dute lehentasuna Baldintza Orokorren Agiriaren aurrean. Baldintza Tekniko Partikularrean bakarrik zehaztutakoa edota Planoen dokumentuan zehaztutakoa bi dokumentuetan egongo balitz moduan kontsideratuko da, betiere obra-unitatea zehaztuta baldin badago eta Aurrekontuan agertzen bada. Planoen eta Baldintzen Agiriaren artean kontraesanak egotekotan, azken dokumentu honetan zehaztutakoa bete egingo da. Hala ere, bi dokumentuek izango dute lehentasuna Baldintza Orokorren Agiriaren aurrean. Baldintza Tekniko Partikularrean bakarrik zehaztutakoa edota Planoen dokumentuan zehaztutakoa bi dokumentuetan egongo balitz moduan kontsideratuko da, betiere obra-unitatea zehaztuta baldin badago eta Aurrekontuan agertzen bada. Proiektuaren interpretazioa soilik zuzendaritza fakultatiboaren erantzukizuna izango da, hala nola obraren garapen egokirako aginduak. Obra Zuzendaria, zuzendaritza fakultatiboaren barne egongo da. Zuzendaritza fakultatiboak, obrak burutu aurretik, beharrezkoak deritzon aldaketak egiteko eskubidea izango du, beti ere, aldaketa hauek ez badute proiektua erabat eraldatzen, ez baditu bermeak gainditzen eta obraren burutzean gertatu daitezkeen edozein gertaerarengatik beharrezkoak izanez gero. Honek obra edo sail bat ondo ez dagoela kontsideratzen badu edo proiektuan agertzen zenarekin bat ez datorrela antzematen badu, hau berregitea agintzeko ahalmena izango du. Kontratistak zuzendaritza fakultatiboari edozein motatako erraztasunak eman beharko dizkio honek bere lana eraginkortasun handienarekin egin ahal izateko. Proiektuaren tramitazioak ekarri ditzakeen atzerapenak ez dira zuzendaritza fakultatiboaren erantzukizuna izango. Tramitazioa ez da zuzendaritza fakultatiboaren menpe egongo, zeinek baimen guztiak dituenean hasiko dituen obrak. Lan osagarriak, bere izaeragatik, hauen aurreikusia ezinezkoa edo zaila suertatu daitekeen edozein erako obrak dira, eta ondorioz, baldintzen agirian ez da huek era zehatzean exekutatzeko azalpenik emango. Lanaldiaren igarotzean, baldintzen agirian azaltzen ez diren mota honetako obra edo instalazioak suertatuko balira, obren esleipenduna, Obrako Zuzendaritza Ingeniariak emandako aginduak eta araudiak betez, lan hauek egitera derrigortuta egongo litzake. Obrako Zuzendaritza Ingeniariak hala ikusi ezkero, lan hauek zigortzeko eskudantzia osoa izango du, inolako erreklamaziorik jasan gabe, obra edo instalazio hauek eraitsiz edo desmuntatuz eta esleipenduna, berriro eta era zuzenean muntatzera edo eraikitzera behartuz. Proiektu honetako obra guztiak, eraikitze berriko obrak izango dira eta ez dira beste obra batzuetako eraikin edo materialak aprobetxatuko. Ondorioz, era honetako elementu guztiak automatikoki arbuiatuko dira.Era berean, lurren mugimenduetan edo lur erausketetan izaera edo balio historikoa izan dezakeen elementuren bat aurkituz gero, beharrezko legedia aplikatuko lotzake. Obra esleitzerakoan, eraikitzaileak beharrezko etxolak jarriko ditu, osasun baldintzak bete daitezen. Atal honetan zehazten diren baldintza teknikoak, kontratistaren betebeharra izango dira, eta kasu guztietan, zehazten den lana egiteko, behar beste langile eta beharrezko heziketa bermatuko direlarik. Proiektuan adostutako obraren gauzatze denborak betetzeko, kontratistak, langile kopurua kontutan izango du. Lan guztiak, langile prestatuek egingo dituzte, Gainera, era antolatuan eta agirietan azaltzen den moduan egingo dute, erritmo ona eta proiektuan zehaztutakoa beteko dutela frogatzeko. Kontratista lan ordutegi osoan zehar egongo da obran, ordezkari bat eduki ahal izanik bertan, idatziz baimendutakoa bada, jarraibideak jasotzeko eta ordainketak planoak edo bestelakoak sinatzeko. Obra egitean kontutan hartu beharreko prebentzio neurriak, Segurtasun eta Osasun Azterketa dokumentuan agertuko dira. Kontratistak, inoren jabetzan kalteak sortuz gero, honen konponketaz bera arduratuko da, apurtutakoa hasieran zegoen moduan utziz. Obran gertatzen denaren erantzule bakarra kontratista izango da, eta ez du inongo konpentsaziorik jasango egindako lanagatik. Gainera, gauzak era zuzenean ez egiteagatik, istripuren bat gertatzekotan, bera izango da erantzule bakarra indarrean dagoen legearen aurrean. Proiektuaren interpretazioa soilik zuzendaritza fakultatiboaren erantzukizuna izango da, hala nola obraren garapen egokirako aginduak. Obra Zuzendaria, zuzendaritza fakultatiboaren barne egongo da. Zuzendaritza fakultatiboak, obrak burutu aurretik, beharrezkoak deritzon aldaketak egiteko eskubidea izango du, beti ere, aldaketa hauek ez badute proiektua erabat eraldatzen, ez baditu bermeak gainditzen eta obraren burutzean gertatu daitezkeen edozein gertaerarengatik beharrezkoak izanez gero. Honek obra edo sail bat ondo ez dagoela kontsideratzen badu edo proiektuan agertzen zenarekin bat ez datorrela antzematen badu, hau berregitea agintzeko ahalmena izango du. Kontratistak zuzendaritza fakultatiboari edozein motatako erraztasunak eman beharko dizkio honek bere lana eraginkortasun handienarekin egin ahal izateko. Proiektuaren tramitazioak ekarri ditzakeen atzerapenak ez dira zuzendaritza fakultatiboaren erantzukizuna izango. Tramitazioa ez da zuzendaritza fakultatiboaren menpe egongo, zeinek baimen gu Proiektuaren interpretazioa soilik zuzendaritza fakultatiboaren erantzukizuna izango da, hala nola obraren garapen egokirako aginduak. Obra Zuzendaria, zuzendaritza fakultatiboaren barne egongo da. Zuzendaritza fakultatiboak, obrak burutu aurretik, beharrezkoak deritzon aldaketak egiteko eskubidea izango du, beti ere, aldaketa hauek ez badute proiektua erabat eraldatzen, ez baditu bermeak gainditzen eta obraren burutzean gertatu daitezkeen edozein gertaerarengatik beharrezkoak izanez gero. Honek obra edo sail bat ondo ez dagoela kontsideratzen badu edo proiektuan agertzen zenarekin bat ez datorrela antzematen badu, hau berregitea agintzeko ahalmena izango du. Kontratistak zuzendaritza fakultatiboari edozein motatako erraztasunak eman beharko dizkio honek bere lana eraginkortasun handienarekin egin ahal izateko. Proiektuaren tramitazioak ekarri ditzakeen atzerapenak ez dira zuzendaritza fakultatiboaren erantzukizuna izango. Tramitazioa ez da zuzendaritza fakultatiboaren menpe egongo, zeinek baimen guztiak dituenean hasiko dituen obrak. ztiak dituenean hasiko dituen obrak. Erabiltzen diren materialak eta aparailuak, eginkizun zehatz hori egiteko aproposak izango dira. Hau honela ez izatekotan, Zuzendaritza Fakultatiboak, kontratistari hauen ordezkapena eskatuko dizkio. Proiektua burutzen ari direnean, eta beharrezkoa izan ezkero, materialen entseguak, frogak edota analisiak egitera behartuko da, materialen edo obra unitateen kalitatea bermatzeko. Zuzendaritza Fakultatiboak gauzatzea okerra dela uste badu, Kontratistak eraitsi egin beharko du eta berriro gauzatu, Zuzendaritzak onartu arte. suposatutako gastuak ordaindu gabe. Aurkitutako akatsak eta onartutako zuzenketak Agindu Liburuan idatziko dira. 3 Obrako xedapen batzuk 3.1 Obra zuinketa Kontratistak, Zuzendaritza Fakultatiboa obra noiz hasiko den jakinarazi behar du idazki baten bitartez. Hau, gutxienez, obra hasi baino 3 egun lehenago izan behar da. Obra-gauzatzearen aurretik Zuzendaritza Fakultatiboak beharrezko puntu guztiak markatuko ditu, obra gauzatzeko. Ekintza honetatik akta bana egingo da, Zuzendaritzak eta Kontratistak sinatuko eta bat eskuratuko dutelarik bakoitzak. Zuinketarako kontratistak beharrezko neurri eta ekipoak jarriko ditu eskura eta dagokien seinaleztapena. 3.2 Aginduen, Sorospen eta Jazoeren liburua Obraren kontrol egoki bat eramateko helburuarekin, Aginduen, Sorospen eta Jazoeren liburua beteko da. Liburu honetan, Zuzendaritzak egindako bisitak agertu eta obran izandako aurrerapenak, ala nola, gauzatzean emandako gertaerak azalduko dira. Honela, zuzendaritzak bisitak egiterakoan ikusitakoa eta beharrezko aipamenak idatziko ditu liburuan, bai eta proiektuaren aldaketak suposatzen dituzten trabak edo kontratistari emandako eta nahitaez bete behar dituen aginduak. Liburuan islatutako aipamenak, kontratuaren betetzean froga bezala erabiliko dira. Hala ere, kontratista ados egon ezean, kontrakoa defendatu dezake, bere arrazoiak azalduko dituelarik, beharrezko frogekin. 3.3 Obra unitateen aldaketa Obra unitateetan aurrekontuan agertzen denarekin alderatuz, aldaketaren bat egin nahi bada, aldaketa hau Zuzendaritzak onartu egin beharko du obra unitate hori aldatu baino lehen. Aldaketa onartuz ezkero, aldaketa hau Obra-liburuan aipatuko da, bai bere baimena eta baita aldatutakoa. Baimenik lortzen ez bada, ,kontratistak ez du eskubiderik izango obra-unitate haien gauzatzeak suposatutako gastuen ordainketa jasotzera, nahiz eta aurrekontuan agertzen den kantitatea baino handiagoa izan. 3.4 Obrako inspekzioak Zuzendaritza Fakultatiboa osatzen duten pertsonen (Obra Zuzendaria, Obren Exekuzio Zuzendaria eta Segurtasun eta Osasun Koordinatzailea) partetik banakako zein taldeko inspekzioak egingo dira. Bisita kopurua, obrako atal bakoitzaren eskakizunen araberakoa izango da. 3.5 Obrako akatsak Kontratistak, obraren behin betiko bukaera-arte, obran gertatu daitezkeen akatsen erantzukizuna izango du. 4. Baldintza ekonomikoak 4.1 Neurketak 4.1.1 Neurtzeko era Obra unitateen neurketak egiaztatu egingo dira, obran dauden obra unitateak eta aurrekontuan dakarrenarekin konparatuz. Bai neurketa partzialak bai obra amaieran gauzatutakoak kontratistarekin batera egingo dira, dagokien aktak egingo eta parte bakoitzak sinatuko duelarik. Egindako neurketa guztiak benetan gauzatutako obra unitateetan oinarrituko dira, kontutan hartu barik proiektuan islatutakoarekin suposaturako aldeak, ezta obra unitate ezberdinetan eman daitezkeen klasifikazio akatsak. Agiri honetan agertzen ez diren obren balorazioa egiaztatuko da, bakoitzari aplikatuta, bakoitzari hoberen egokitzen den neurria aplikatuta eta Zuzendaritzak aukeratutako baldintza eta eran. Kontratistak ez du eskubiderik izango neurketa hauek bere modura egitera behartzera, Zuzendaritzaren eskuetan egonik erabakia. Obra hasi baino lehen kontratistak sakonki aztertu behar ditu aurrekontuaren obra unitate guztiak eta, beraz, obra hasi eta gero obra unitate gehiago agertzen badira, ez dauka eskubiderik erreklamaziorik egiteko. Bestalde, aurreikusitako obra unitate gutxiago erabiltzekotan, hauen prezioa bai deskontatuko zaio. 4.2.Balorazioak 4.2.1 Balorazioak Proiektuko balioak aurrekontuan obra unitate bakoitzaren kopurua kontutan izanik eslaituta egongo dira. Agertuko dena, prezio unitarioan, materialen garraioaren gastuak, indemnizazioak eta bestelako ordainketak sartuta egongo dira, bai eta dagokien zergak. Kontratistaren kontura egongo dira obraren behaketetan eta egiaztapenetan beharrezkoak diren ordainsari, tasa eta bestelakoak. Ondorioz, kontratistak ez du eskubiderik izango aurrekoengatik ordainketarik eskatzeko. 4.2.2 Amaitu gabe dauden obren balorazioa Amaitu gabe dauden obrak aurrekontuan esleitutakoaren arabera ordainduko dira. 4.2.3 Prezio kontrajarriak Prezio kontrajarriak ezarri behar badira, Zuzendaritzaren onespenarekin eta honen laguntzarekin egingo da, kontratistaren ikuspuntua kontutan izanik. Kontratista ez bada prezioekin ados gelditzen, ez du obraren gauzatzearekin jarraitzera derrigortuta egongo, beste kontratista batek edo sustatzaileak gauzatzeko aukera izanik adostutako azken prezio honekin. 4.2.4 Erlazio baloratuak Zuzendariak hil guztietan erlazio baloratua egingo du, egindako lanen inguruan, aurreko likidaziotik aztertuta, aurrekontuaren prezioak konponduko dituelarik. Balorazio hauek egin eta gero, kontratistak hamar eguneko epea izango du hauek behazteko. Epe honen barruan bere iritzia eman beharko du, eta contra egotekotan erreklamazioa egin. Erlazio hauek ez dira behin betikoak izango, eta neurketaren emaitzak bere prezioekin biderkaturik lortuko dira, hala adostuz gero, beherapena aplikaturik. Kontratistari gauzatutako obraren arabera ordainduko zaio, betiere kontratuan agertzen dena eta ordainketa kantitatea ezin gaindituta gainditutako aurrekontua. Hortaz, proiektuan edo aurrekontuan esleitutakoa ez da oinarri izango eskaerarik egiteko, baldin eta kontratu desegitea gertatzen ez bada. Obra zertifikazioetan eta azken likidazioan, kontratistari ordainsariak emango zaizkio, gauzatze materialen prezioetan oinarriturik, aurrekontuan agertzen direnak obra unitatekoZuzendaritzak onartutako obraren bat egiten bada, ezagutzera emango da, eta, kasu bada, beherapena aplikatuko zaio, kontratistak beherapen hori onartzera behartuta egonik. Proiektuan agertzen ez den materialen bat erabili behar izan ezkero, bere prezioa aztertuko da bere obra unitatearen esleitutako prezioarekin konparatuz, eta Zuzendaritza eta kontratistaren artean eztabaidatuz. Modu honetan egindako balorazioari, gehitu egingo zaio dagokion ehunekoa kontrata bidezko aurrekontua egiteko eta baldin eta adostu egin bada, lortutako zifratik kendu egingo da adostutako beherapena. Osotarako partidak ez dira proiektuaren aurrekontuan dakarren kantitateen berdinak izango. Ordaindu beharrekoa, esleitutako prezioekin azkenean lortutako neurketetan oinarrituta. Osotarako partiden gauzatze materialerako, zuzendaritzaren baimena lortu beharko da, beherapenaren eragina ere kontutan izanik. Edozein ustekabe edo istripuagatik proiektatutako atalen bat aldatu beharko balitz, ez lirateke lanak etengo. Zuzendaritzak esan bezala jarraituko edo proiektu eraldatua tramitatuko litzake. Bestalde, kontratista behartuta egongo litzake bere medio eta materialak erabiliz, ezinbesteko edozein eraispen edo konponketa egitera, larrialdi batean. Guzti hau dagokion ordainsaria jasota zuzenean edo aurrekontuan atxikita, kasuaren arabera. Ez da prezioen berrikuspenik egingo ez obraren gauzatze fasean ez behin obra amaituta, sustatzaileak eta kontratistak kontrakoa esaten ez badute kontratuan, non, kasu bada, obrak hasi aurretik esleituta egongo den. Kasu honetan, kontratuak jaso beharko du erabilitako metodoa eta formulak berrikuspenean aplikatzeko. Obra, proiektuan definitutako epearen barnean egin bhearko da. Inolako atzerapenik izan ezkero, Zuzendaritza Fakultatiboaren onesperarekin, Kontratistak epearen luzapena izango du. Kontratistak hile bat baino arinago eskatu behar du luzapena. Eskakizun hau Sustatzaileari egin behar dio idazki baten bitartez. Luzapena eskatzeko epeak ez baditu errespetatzen, Kontratistak luzapenerako eskubidea galduko luke. Behin obrak bukatuta, eta itxuraz eskatutako baldintzetan daudelarik, behin-behineko harrerara ekingo da amaitu osteko hilabetearen barruan. Behin behineko harrerarako, beharrezkoak dira Sustatzailearen, Obra Zuzendariaren eta Kontratistaren presentzia. Behin behineko Harrera Akta bat idatzi egingo da, 3 parte hartzaileek sinatu beharko dutena. Obrak behar bezala burutzen badira, behin behineko harrera egingo da. Momentu horretik horretan behin behineko harrera egingo da, eta kontratistak estakitzen duen urte bateko bermea hasiko da. Obra bukatuta ez badago edota ez badira kontratuko baldintzak betetzen, Zuzendaritza fakultatiboak akta bat idatziko du, non, harrera egiteko epe berri bat zehaztuko duen. Epe hau amaituta, obra berriro aztertuko da. Kontratak ez badu eskatutakoa bete, kontratua amaitutzat joko da, fidantza galduko duelarik, sustatzaileak ez badu epe berri bat ezartzen. Berme-epearen betetzearen hurrengoko hilabetean behin-betiko jasoera egingo da. Obraren egoera egokia bada dagokion akta egingo da, kontratista erantzukizun guztietatik askatuta egongo delarik, eraikuntzan axolagabekeriagatik akatsak bakarrik harturik bere gain. Kontratistak burututako obra guztiak hauek egiteko erabilitako materialak, eta euren erabilera egokia bermatzen ditu. Behin betiko harrera egin eta gero, berme-epea urte batekoa izango da, eta epe honen barruan kontratistak erabilera desegokiagatik eman daitezkeen akatsak konponduko ditu Zuzendaritza Fakultatiboak ezarritako epe batean. Konponketak bere kontura geratuz, inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik gabe, eta kontratistak ezezkoa ematekotan, sustatzaileak gauzatuz bermetik kenduz. Behin obren harrera eta likidazioa onartuta, sustatzaileak kontratistak utzitako bermea itzuliko du. Horrela, jasoeraren ostean kontratistak ez du erantzukizunik izango, bere erruzko akatsengatik sortutakoak kenduta, zeinek 15 urteko epean amaituko dira. 5.1.4 Materialen jasoerarako frogaketa Obra unitateak gauzaten hasi aurretik, jasotako materialak Zuzendaritzagatik aztertuak eta egiaztatuak izango dira. Zuzendaritzagatik frogatu gabeko materialak era desegokian gauzatuz gero, eta honek ezkatatzen badu, materialak 30 egunetako epean derrigorrez kendu beharko dira. Kontratistak material klase bakoitzaren laginak aurkeztuko dizkio Zuzendaritzari hauen egiaztapenerako, Lagin hauek gorde egingo dira obra gauzatzean obrakoekin alderatzeko. Zuzendaritzak horrela uste badu, frogak kontratistaren esku geratuko dira. 5.2 Kontratistaren Ardurak Kontratistak, behin-behineko jasoera unean, Zuzendaritzaren adostasunarekin, gauzatutako instalazio guztien planoak emango dizkio,non azkeneko egoera agertuko den. Honela, aldaketarik egotekotan, hauek irudikatuz. 5.2.2 Baimenak eta Lizentziak Instalazioak erabilpenean jartzeko, kontratistak, aurkeztu beharreko baimenak, dagokion sailean eskatu beharko ditu. Kontratistaren ardura izango dira obra egiteko isuna, lizentziak eta hesiak, obraren hasieratik amaierara arte. 5.2.3 Mantentzeak berme-epearen barruan Aurreko ataletan adierazten ez dena, eta batez ere, obra unitateek eta materialek izan beharreko baldintza eta ezaugarriei buruz, gobernuko arau eta obra publikoen sailaren eta hirigintzaren arauak bete egingo dira. 5.3 Kontratua amaitzea 5.3.1 Obraren amaitzearen arrazoiak  Kontratista gizabanakoaren heriotza edo ezintasuna.  Kontratistaren ordainketa-etendura edo porrotaz  Elkarrenganako hitzarmena  Kontratuaren baldintzak bete ez direlako  Zuinketa-egiaztapenen berandutzea  Obraren hasieran, epe partzialetan edo epe osoan berandutzea  Proiektuaren burutzearen akatsak  Aurrekontratuaren aldarazpenak  Kontratu-prezioaren aldarazpenak Bi lan mota bereizten dira: guztiz amaitu direnak eta guztiz ez direnak amaitu. Lehenengoentzako bi harrera daude, behin-behinekoa eta behin-betikoa, aurreko ataletan azaldu den bezala. Bigarrenentzako, aurrerapen puntua dena delakoa, harrera bakarra egingo da ahalik eta azkarren. 6. Baldintza teknikoak: Material eta obra unitateen xehetasunak 6.1 Baldintza orokorrak 6.1.1 Materialen kalitatea Obra egiteko erabiliko den materiala, kalitate maila altukoak izango dira, betebeharreko balintzak beteko dituztelarik. Lehenago aipatu bezala, materialaren kalitatea bermatzeko, kontratistak beharrezkoak ikusten dituen material guztien frogak eta analisiak egingo ditu.Beste edozein material zuzendaritzak onartu beharko du, atzera botata beharrezko baldintzak betetzen ez dituztenak obran erabiltzeko. Proiektuan agertzen ez diren materialak, eta gainera, prezioetan kontrajarriak badira, Zuzendaritza Fakultatiboak uste dituen baldintzak ezarriko dizkie. Kontratistak ez du eskubiderik izango erreklamaziorik egiteko 6.1.4 Obraren exekuzio baldintzak Eraikitze obrak, proiektuan jarritakoari hertsiki jarraituz burutuko dira. Obrako Zuzendariak baimendu dezakeen edozein aldaketa Sustatzaileagatik onartuta egon beharko da. Horretaz aparte, indarrean dagoen araudiarekin bat etorri behar da. CTE -n aipatzen den II. Eranskinean exijitzen den dokumentazioa idatzi beharko da obren exekuzioa gauzatzen den bitartean. Hondeaketak eta putzuak, Zuzendaritza Fakultatiboaren argibideak jarraituz egin beharko dira. Kontratistaren ardura ezagatik suertatu daitezkeen akatsak, bere esku geldituko dira. Lurzorua beteta egongo da eta ezin izango da ez zuhaitzik ezta belarririk egon. Lurzoruaren betetzea kapetan egingo da, zeinak ez diren 25 cm baino lodiagoak izango. Kontratistaren esku gelditzen da lurzoruaren kontserbazioa eta baita lurren mugimenduaren ondorioz suertatu daitezkeen kalteak ere. Kontratista gaizki egindako edozein lerrokatzeren arduraduna izango da. Ontze obrako unitate guztiak, m3 -ko bolumenarekin neurtuko dira. Prezio unitarioetan, ontzerako beharrezkoak diren eragiketa guztiak sartzen dira. Zolarriak Kapa erresistente bat da, zeina oinarri granulatu batez, material iragazgaitza eta hormigoizko kapa batez osatuta dagoen. Orokorrean, lurzorua era egokian trinkotu ostean jartzen da. Amaierako zoladura bezala jarri daiteke, gainazal akabera egoki batekin edo oinarri bezala, ondoren zoru tekniko bat gainean jartzeko. b) Exekuzioa Zolarriaren exekuzioa, NTE - RSS "Soleras" araudia jarraituz egingo da eta zolarri motaren araberakoa izango da. Zolarrien exekuzio prozesuan jarraitu beharreko prozedimendua jarraian azaltzen da.  Zolarriaren exekuzioa, NTE - RSS "Soleras" araudia jarraituz egingo da eta zolarri motaren araberakoa izango da. Zolarrien exekuzio prozesuan jarraitu beharreko prozedimendua jarraian azaltzen da.  Behin lurzorua trinkotuta, errekako hareazko kapa bat bota egingo da haren gainean. Kaparen lodiera, erabilitako zolarriaren araberakoa izango da.  Azkenik, hormigoizko kapa bat botako da. Haren lodiera eta ezaugarriak, zolarri motaren araberakoak izango dira.  Horretaz aparte, atzera-egite juntak erabiliko dira habeekin kointzidituko duten lauki-sareak eratuz. Honen helburua, pitzadurak disimulatzea edota hauek gidatzea izango da hormigoiaren lehorketa prozesu bitartean.  Zolarriaren gainazala, erregela bidez egingo da eta 4 egunetan zehar bertatik igarotzea debekatuta egongo da. Zirkulazioa beharrezkoa izatekotan, Obra Zuzendaritzak dagozkion neurriak hartuko ditu. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Horretaz aparte, zolarrian ezin izango dira pH 6 baino altuagoko eta pH 9 baino baxuagoko urak egon. Bestalde, ur horien sulfato kontzentrazioa 0,2 g/l baino txikiagoa izan beharko da. a) Hornikuntza Baldintzak  Zementua ontziraturik edo ontziratu gabe hornitzen da.  Ontziratu gabeko zementua garraio egokietan garraiatu behar da, hermetikoak eta seguruak izanik zementuaren kontserbazioaren onurarako, aldaketarik ez gertatzeko eta ingurugiroa ez kaltetzeko.  Ontziratutako zementua plataformen bidez garraiatu behar da, karga eta deskarga eta manipulazioa errazteko.  Zementua ez da beroegi helduko obrara. Manipulazioa medio mekanikoen bidez egingo bada, gomendatzen da 70 º C-tik ez pasatzea, eta, eskuz bada, 40ºC-tik.  Hornikuntzaren dokumentazioa:  Material honek CE markaketa izan behar du, ezinbesteko eskakizunak betetzen dituenaren seinale.  Zementuaren harreran, bai ontziratua bai ontziratu gabea, hornitzaileak honako datu hauek luzatuko ditu: • 1. Eskaeraren erreferentzia zenbakia. • 2. Eroslearen izena eta helbidea eta zementuaren helbidea. • 3. Fabrikatzailearen eta enpresa hornitzailearen identifikazioa. • 4. Hornitutako zementuaren izendapen normalizatua. • 5. Hornitutako kantitatea. • 6. CE markaketari dagokion etiketatuari erreferentzia. • 7. Horniketa data. • 8. Garraiatzen duen garraioaren identifikazioa (matrikula). c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Ontziratu gabeko zementuak pilatu egingo dira silo estankoetan eta ekidin egingo da beste zementu mota edo erresistentzia klase ezberdinekin kutsatzea. Siloak hezetasunaren aurka babestuta egon behar dira eta kargarako irekitze sistema egoki bat izango dute garraioetan, zementuan kalterik suposatu gabe.  Ontziratutako zementuak, pilaketa plataformen gainean egin beharko da, toki estali, aireztatu eta euri eta eguzkitik babestuta. Gehien bat hezetasuna ekidin egingo da, baita pilaketan zehar manipulazioa, ontzia edo zementuaren kalitatea kaltetu ditzakeelarik.  Pilaketa, karga eta deskarga instalazioak hauts emisioak murrizteko sistemak edukiko dituzte.  Nahiz eta kontserbazio baldintzak onak izan, pilaketa ez da oso luzea izan behar, meteorizazioa gerta ahal delako. Pilaketa maximo gomendagarria hiru, bi eta hilabete batekoa izango da, kontserbazio-baldintzak onak izanda ere, 32,5, 42,5 eta 52,5 erresistentzia klaseetarako. Pilaketa epea handiagoa bada, egiaztatuko da ezaugarriak egokiak izaten jarraitzen direla. Horretarako, erabileraren aurretiko hogei egunean entseguak egingo dira fraguatzea hasiera eta amaiera eta erresistentzia mekanikoa 7 egunetara (32,5 klasekoa bada) edo 2 egunetara (beste klaseentzat) zementuaren laginarentzat. Obran egindako morteroak a) Hornikuntza Baldintzak  Ontziratu gabe, garraio instalazio berezien bitartez eta pilaketa metodo bereziekin, bere kontserbazioa bermatzen delarik.  Harea ontziratu gabe hornitu behar da, garraio Instalazio berezien bitartez eta pilaketa metodo bereziekin, bere kontserbazioa bermatuta.  Ura ur edangarriaren saretik hornitu behar da.  Hornikuntzaren dokumentazioa:  Mortero mota batzuk ekipamendu, prozedura edo oratzea denbora espezifikoak behar badituzte, fabrikatzaileak azaldu behar ditu. Oratzea denbora neurtzen da osagai guztiak nahasi direnetik.  Eskatzen diren propietateen eta ezaugarrien egiaztapena indarrean dagoen araudiaren arabera egingo da. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Morteroak uretatik eta haizetik babestuta egon behar dira, bestela, meheen proportzioa gutxitu egingo da, hasierako ezaugarriak galduz eta bere erabilpenean galaraziz. Mortero lehorrak siloetan gordetzea gomendatzen da.  Mortero mota egokia aukeratzeko kontutan hartuko dira propietate ezberdinak, hala nola, izotzaren aurreko erresistentzia eta gatz disolbagarrien edukiera zerbitzuko baldintzetan esposizio mailaren arabera eta uragatik saturazio arriskua.  Morteroen oratzea ekipo mekanikoekin egitea hobesten da. Nahasketa irabiatu egin behar da uniformetasuna lortu arte, gutxienez minutu baten. Oratzea eskuz egiten denean, plataforma iragazgaitz eta garbi baten gainean egingo da, gutxienez hiru irabiaketa eginik.  Morteroa oratzea ondorengo bi orduetan erabiliko da. Beharrezkoa izanez gero, ura gehitu dakioke bere galera konpentsatzeko. Bi orduak pasatuta, erabili gabeko morteroa baztertu egingo da. Enkofratzeko tableroak a) Hornikuntza Baldintzak  Multzo bakoitzak 100 unitate inguru izango ditu.  Hornikuntzaren dokumentazioa:  Hornitzaileak ondorengo dokumentazioa luzatu egingo du: Jatorriaren dokumentazioa, hornikuntza orria eta etiketatua. - Fabrikatzailearen berme zertifikazioa, pertsona fisiko batek sinatuta. - Adostasun dokumentuak edo baimen administratiboak. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Pilaketa deformaziorik ez gertatzeko moduan egingo da, gune lehor eta aireztatuan, lurrarekin kontaktu zuzena ekidingo direlarik. a) Hornikuntza Baldintzak  Hormigoiaren garraioa prozesu egokien bitartez egin behar da, materiala beharrezko baldintzetan heltzeko, aldakuntza nabarmenik jasan gabe materialaren eraketan lortutako propietateekin alderatuta.  Hormigoia zentralean erabat egiten denean eta oratzaile mugikorren bitartez garraiatzen denean, hormigoiaren bolumenak ezin izango du gainditu ibilgailuaren kutxaren %80-a. Hormigoia oratzerakoan edo amaitzerakoan, hormigoiaren bolumena ezin izango da izan kutxaren bi heren baino gehiagokoa.  Garraioa oratzaile mugikorretan egin ahal izango da, astintzearen abiaduran, edo astingailudun edo gabeko ekipoen bidez, baldin eta gainazal lau eta borobildua badaukate eta hormigoiaren homogeneotasuna mantendu badezakete garraioan eta deskargan.  Hornitzaileek eraikitzaileari, nork Zuzendaritzari emango diona, edozein dokumentu eskuraraziko diote materialen baldintzak betetzen direla baieztatzeko dagokion araudiaren arabera. Honako dokumentu hauek luzatuko dira: • Adostasun eta baimen administratzaileko dokumentuak. • Hornikuntzaren bitartean: • Zentralean egindako hormigoi karga bakoitza hornikuntza orri bat izango du atxikituta, Zuzendaritzaren esku egongo dena, eta, gutxienez, datu hauek bilduko ditu: • Hormigoiaren sortzailearen zentrala. • Hornikuntza orriaren segidako zenbakia. • Eskatzailearen izena eta harreraren arduraduna. • Hormigoiaren espezifikazioa. • Hormigoia propietateen bidez izendatzen denean: • Hormigoia dosifikazioagatik izendatzen denean: • Gehigarriaren jatorria eta kantitatea. • Hornikuntzaren tokiaren azalpena (izena eta lekua). • Kamioi hormigoi-makina identifikazioa eta deskarga egiten duen pertsonarena. • Bermearen zertifikazioa, autoritatedun pertsona fisikoaren sinadurarekin.  Kasu bada, hornitzaileak kontratistari emango dio, nork zuzendaritzari luzatuko dion, zertifikazioak egiaztatuko duelarik produktua kalitatezkoa dela, ofizialki ezagutua, gutxienez honako informazio hau izango duelarik: • Zertifikazioa egiten duen entitatearen identifikazioa. • Kalitatearen logotipoa. • Fabrikatzailearen identifikazioa. • Zertifikazioaren norainokoa. • Zertifikazio-maila edo bermearen norainokoa. • Zertifikazio zenbakia. • Zertifikazioaren espedizio data. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Masen isurketa eta kokapenean, nahiz eta ekintza hauek era jarraian eta ekipo egokiekin egiten diren, beharrezko prebentzio neurriak erabiliko dira nahasketaren banaketa ekiditeko.  Zementuaren uraren gehikuntzaren artean eta agregakinaren artean eta hormigoiaren kolokazioaren artean, denbora ezin izango da ordu eta erdi baino handiagoa izan. Giro beroan edo fraguatzea azkarra errazten duen giroan, denbora murriztuz, inolako neurririk hartzen ez bada.  Hormigoi masaren tenperatura, moldean edo kofratuan isurtzeko momentuan, ez da 5°C baino txikiagoa izango.  Debekatuta dago hormigoia isurtzea zero gradu zentigradu azpitik dagoen elementuen gainean.  Izozte denboraldietan hormigonatzen den kasuetan, beharrezko neurriak hartuko dira, fraguatzea eta hormigoiaren lehen gogortzearen faseetan materialaren propietateak okerrera ez egiteko.  Giro tenperatura 40ºC baino handiagoa bada edo haize gehiegi badago, hormigonaketa bertan behera utziko da, zuzendaritzak neurri bereziak onartzen ez baditu. a) Hornikuntza Baldintzak  Altzairuak euriaren eta eraso atmosferikoen kontra babestu behar dira garraiatzerako orduan.  Hornitzaileek eraikitzaileari, nork Zuzendaritzari emango diona, edozein dokumentu eskuraraziko diote materialen baldintzak betetzen direla baieztatzeko dagokion araudiaren arabera. Honako dokumentu hauek luzatuko dira: • Hornikuntza baino lehen: • Adostasun eta baimen administratzaileko dokumentuak. • CE markaketa indarrean sartu arte, entseguen zertifikazioak atxikiko dira, honako ezaugarri hauen betetzea bermatzen direlarik: • Ezaugarri mekaniko minimoak, fabrikatzaileak bermatuta. • Pitzadura eza toleste-luzatze entseguaren ostean. Toleste bikoitzaren aurrean erresistentzia. • Harikorrak diren altzairu soldagarriak neke eta deformazio entseguak ere bete egingo dituzte. • Atxikimendu ezaugarriak. Fabrikatzaileak atxikitze ezaugarriak bermatzen dituenean habearen entseguaren bidez, zertifikazioa aurkeztuko du, non, gutxienez, honako hau agertuko den: • Altzairuaren marka komertziala. • Hornikuntza era: barra edo biribilki. • Irtenguneen ezaugarri geometrikoen aldakuntzen muga onargarriak. • Konposizio kimikoa. • Dokumentazioan, gainera, agertuko da: • Laborategiaren izena. Laborategi publikoa ez bada, bere akreditazioa entseguan. • Zertifikazioaren igorpen data. • Hornikuntza bitartean: • Hornikuntza orriak partida bakoitzeko. • CE markaketa indarrean sartu arte, fabrikatzaileak erabilitako altzairuaren identifikazio sistemaren deklarazioa. • Klase teknikoa identifikazio kode baten bidez azalduko da, altzairu motarako. Gainera, barra korrugatuak eraman beharko dute identifikazio aztarnak jatorrizko herrialdea eta fabrikatzailea aipaturik. • Altzairu korrugatua biribilkietan hornitzen denean, hornikuntza orrian aipatuko da. • Altzairuaren ezaugarriak direla medio, barra korrugatuak soldadura prozesu bereziak behar badituzte, fabrikatzaileak azaldu beharko ditu.  Kalitate bereizgarriak eta egokitasun teknikoaren ebaluazioak: • Hornitzaileek eraikitzaileari, nork Zuzendaritzari emango diona, edozein dokumentu eskuraraziko diote materialen baldintzak betetzen direla baieztatzeko dagokion araudiaren arabera. Honako dokumentu hauek luzatuko dira: • Zertifikazioa egiten duen entitatearen identifikazioa. • Kalitatearen logotipoa. • Fabrikatzailearen identifikazioa. • Zertifikazioaren norainokoa. • Zertifikazio-maila edo bermearen norainokoa. • Zertifikazio zenbakia. • Zertifikazioaren espedizio data.  Hornikuntza hasi aurretik, zuzendaritzak aztertuko du, bereizgarriaren berme mailaren arabera, proiektuan ezarritakoaren arabera eta "la Instrucción de Hormigón Estructural (EHE-08)" arabera, aurkeztutako dokumentazioa nahikoa den produktuaren onarpenerako, edo, bestela, zein egiaztapen egin behar diren aztertuko ditu.  Kalitate kontrolaren entitateak eta laborategiak emaitzak arduradunari emango dizkiete, eta zuzendaritzari. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Erabili aurretik eta bereziki pilaketa epe luze baten ostean, bere azalera aztertuko da, irregulartasunik ez duela egiaztatzeko. Oxido geruza fin bat ez da kaltegarritzat joko. Ordea, ez da pisu galerarik onartuko, oxidoaren garbiketa ostean, %1ekoa baino handiagoa denean.  Erabilpenaren unean, armadura pasiboak azalean ezin izango dute substantzia arrarorik izan, olioa, pintura, hautsa eta abar bezalakoak, itsasgarritasunean eta kontserbazioan kalteak suposatu ditzaketenak.  Ferraila bidezko armaduren sortzea honako aktibitate hauek barne hartu ditzaketen instalazioak izatera behartzen du:  Altzairuzko produktuen pilaketa.  Mozketa, tolestea, soldadura eta armatzea prozesuak.  Debekatuta dago material konponenteak erabiltzea ioi despasibatzaileak dituztenak, kloruro, sulfuro eta sulfatoak bezala adibidez, ezarritako proportzioak gaindituko direlarik. Egitura metalikoa a) Hornikuntza Baldintzak  Altzairuak euriaren eta eraso atmosferikoen kontra babestu behar dira garraiatzerako orduan.  Hornitzaileek eraikitzaileari, nork Zuzendaritzari emango diona, edozein dokumentu eskuraraziko diote materialen baldintzak betetzen direla baieztatzeko dagokion araudiaren arabera. Honako dokumentu hauek luzatuko dira: • Adostasun eta baimen administratzaileko dokumentuak. • Ezaugarri mekaniko minimoak, fabrikatzaileak bermatuta. • Pitzadura eza toleste-luzatze entseguaren ostean. Toleste bikoitzaren aurrean erresistentzia. • Harikorrak diren altzairu soldagarriak neke eta deformazio entseguak ere bete egingo dituzte. • Atxikimendu ezaugarriak. Fabrikatzaileak atxikitze ezaugarriak bermatzen dituenean habearen entseguaren bidez, zertifikazioa aurkeztuko du, non, gutxienez, honako hau agertuko den: • Hornikuntza era: Eskatutako perfilak. • Laborategiaren izena. Laborategi publikoa ez bada, bere akreditazioa entseguan. • Zertifikazioaren igorpen data. • Hornikuntza bitartean: • Hornikuntza orriak partida bakoitzeko. • CE markaketa indarrean sartu arte, fabrikatzaileak erabilitako altzairuaren identifikazio sistemaren deklarazioa. • Klase teknikoa identifikazio kode baten bidez azalduko da, altzairu motarako. Gainera, perfilek eraman beharko dute identifikazio aztarnak jatorrizko herrialdea eta fabrikatzailea aipaturik. • Altzairuaren ezaugarriak direla medio, perfilek soldadura prozesu bereziak behar badituzte, fabrikatzaileak azaldu beharko ditu.  Kalitate bereizgarriak eta egokitasun teknikoaren ebaluazioak: • Hornitzaileek eraikitzaileari, nork Zuzendaritzari emango diona, edozein dokumentu eskuraraziko diote materialen baldintzak betetzen direla baieztatzeko dagokion araudiaren arabera. Honako dokumentu hauek luzatuko dira: • Zertifikazioa egiten duen entitatearen identifikazioa. • Fabrikatzailearen identifikazioa. • Zertifikazioaren norainokoa.  Kalitate kontrolaren entitateak eta laborategiak emaitzak arduradunari emango dizkiete, eta zuzendaritzari. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Erabili aurretik eta bereziki pilaketa epe luze baten ostean, bere azalera aztertuko da, irregulartasunik ez duela egiaztatzeko. Oxido geruza fin bat ez da kaltegarritzat joko. Ordea, ez da pisu galerarik onartuko, oxidoaren garbiketa ostean, %1ekoa baino handiagoa denean.  Erabilpenaren unean, perfilek ezin izango dute substantzia arrarorik izan, olioa, pintura, hautsa eta abar bezalakoak, itsasgarritasunean eta kontserbazioan kalteak suposatu ditzaketenak.  Altzairuzko produktuen pilaketa.  Korrosioa ekiditeko, arezko txorroaren bidezko garbiketa.  Debekatuta dago material konponenteak erabiltzea ioi despasibatzaileak dituztenak, kloruro, sulfuro eta sulfatoak bezala adibidez, ezarritako proportzioak gaindituko direlarik. e) Eraikitzea • Birbiratuta maximoa tiraderako habe bereko bi sailen edo T bikoitzen artean bi balioetako txikiena izango da: h hegaleko, edo L/1.500-etako zabalera izanez ertzean neurtutako h/100 izan L kontuan hartutako sailen arteko distantzia. • Soldatu beharreko txapa guztien ertzak DIN 8551 araudian dakarren moduan egingo dira. • Elementu guztien gutxieneko zuzentasun geometrikoaren tolerantzia L/1500 –ekoa izango da.  Soldadura bidezko loturak: • Posiblea den kasu guztietan, arku bidezko soldadura automatikoa erabiliko da. Ezinezkoa denean bakarrik erabiliko dira makina erdiautomatikoa edo eskuko. • Soldadura guztiak burutuko dira soldatzaile homologatuen bidez. • Tope bidezko lotura guztiak egingo dira psizio horizontalean. • Kordoi bakoitzaren hasieran eta bukaeran gehigarri batzuk soldatu behar izango dira, kasu, soldaduraren bidez gertatu daitezkeen kraterrak ekiditzeko. • Ekintza guztiek CTE SE AE-ko 10 eta 11 artikuluetan ezarritakoa beteko dute.  Torlojuen bidezko loturak • Erabiliko diren torlojuek CTE SE A araudian agertzen dena beteko dute, eta hariztatu gabeko buruxka ez da 1mm baino handiagoa izango. • Torlojuen bidezko loturetan, oinarrietako buruak eta azkoinak, garbi egongo dira • Kasu guztietan ezarriko dira zirrindolak azkoinen azpian. Erresistentzi altuko torlojuak: • Erabiliko diren erresistentzi altuko torlojuek CTE SE A araudian agertzen dena beteko dute, torlojuak 10t kalitatekoak izango direlarik , eta azkoinak 8t kalitatekoak izango direlarik. • Torlojuen bidezko loturetan, oinarrietako buruak eta azkoinak, garbi egongo dira • Torlojua estutu eta gero, azkoinan, gutxienez hari bat sobratuko da. • Estuketa tara bidezko herramintekin egingo da, estuketa loturaren erditik hasiko delarik. Aplikatu beharreko tortsio momentua, zehaztutako indarraren %80-ean egingo da bigarren estutzea egiten denean. f ) Muntaiaren xehetasun batzuk • Muntaia ez da behin-betikoa izango, elementu guztiak bere tokian daudela ziurtatu arte Sandwich bidezko itxidura a) Hornikuntza Baldintzak  Panelak zikintze eta akzio mekanikoetatik babestuta multzoetan ekarriko dira.  Hornikuntzaren dokumentazioa:  Panel multzo bakoitzean honako datu hauek agertuko dira: • Fabrikatzailearen izena. • Produktuaren identifikazioa. • Dimentsioak cm-tan. • Materialen argipena. • Lamina mota. • Fabrikazio data. • Egitura portanteak, beharrrezko galgatzea, horizontaltasuna eta lautasuna aurkeztuko ditu. Materialak izan beharreko propietate edo ezaugarrien egiaztapena indarrean dagoen araudiaren arabera egingo da. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Panelak zikintze eta akzio mekanikoetatik babestuta multzoetan ekarriko dira.  Fabrikatzaileak dokumentazio teknikoan emandako argibideak eta gomendioak jarraituko dira: • Taulen zuinketa. • Fatxadaren azpialdeko errematea jartzea. • Juntak jartzea. • Lehenengo panelaren jartzea • Ondorengo panelen jartzea • Erremateak a) Hornikuntza Baldintzak  Panelak zikintze eta akzio mekanikoetatik babestuta multzoetan ekarriko dira.  Hornikuntzaren dokumentazioa:  Panel multzo bakoitzean honako datu hauek agertuko dira: • Fabrikatzailearen izena. • Produktuaren identifikazioa. • Dimentsioak cm-tan. • Materialen argipena. • Fabrikazio data. • Egitura portanteak, beharrrezko galgatzea, horizontaltasuna eta lautasuna aurkeztuko ditu. Materialak izan beharreko propietate edo ezaugarrien egiaztapena indarrean dagoen araudiaren arabera egingo da. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Euria, elurra, edo haizearen abiadura 50km/h baino handiagoa denean hauen exekuzioa eten egingo da.  Fabrikatzaileak dokumentazio teknikoan emandako argibideak eta gomendioak jarraituko dira: Banaketa sistema egiteko materialak a) Hornikuntza Baldintzak  Panelak zikintze eta akzio mekanikoetatik babestuta multzoetan ekarriko dira.  Hornikuntzaren dokumentazioa:  Panel multzo bakoitzean honako datu hauek agertuko dira: • Fabrikatzailearen izena. • Produktuaren identifikazioa. • Dimentsioak cm-tan. • Materialen argipena. • Fabrikazio data. • Egitura portanteak, beharrrezko galgatzea, horizontaltasuna eta lautasuna aurkeztuko ditu.  Material hau CE markaketa izan behar du, ezinbesteko ezaugarriak betetzen diren seinale.  UNE 102043. aplikazioa bete behar da. d) Muntaia baino lehen kontutan izan beharreko xedapenak.  Banaketen muntaia egin aurretik, eraikinaren itxidurak guztiz eginda daudela ziurtatuko da.  Obran ateetako markoak egongo dira.  Elektrizitate, iturgintza eta bestelako instalazioak plaken muntaia egin arte zain egoeran utziko dira, muntaia egin eta gero hauen banaketa egiteko.  Zuinketa eta marrazketa forjatuaren gainean.  Iragazte banden jartzea.  Beste aldeko plaken ezarpena eta elementu mekanikoen bidezko lotzea.  Elektrizitate, iturgintza, eta bestelako instalazioen banaketa. Argiztapena a) Hornikuntza Baldintzak  Lanpara mota bakoitzak ondorengo informazioa izango du:  Material hau CE markaketa izan behar du, ezinbesteko ezaugarriak betetzen direnaren seinale.  UNE 12464.1. aplikazioa bete behar da. d) Muntaia baino lehen kontutan izan beharreko xedapenak.  Obran egingo den exekuzioa, euriteetatik eta haizeetatik babestutako gune batean izan beharko da.  Argiztapenaren lekua eta soporteen fijazioa jarri.  Behin argiztapenaren lekua eta soporteen fijazioa jakinda, honen konexioa baita hauen osagarriak, aislamenduekin batera konektatzera burutuko da. Ateak a) Hornikuntza Baldintzak  Ateak babestuta hornituko dira, bere ezaugarriak aldatu ez daitezen eta bere geometria kontserbatu daitezen.  Hornikuntzaren dokumentazioa: • Material hau CE markaketa izan behar du, ezinbesteko ezaugarriak betetzen diren seinale. • Fabrikatzaileak hornitu beharko du ateekin batera instalazio eta muntaiarako prozesuak, oharrak, arriskuak eta abar. Era berean zerrenda bat osatuko du mantenu irregular bat behar duten osagaiekin. • Eskatzen zaizkion propietate eta ezaugarrien egiaztapena indarrean dagoen araudiaren arabera egingo da. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Pilaketa gauzatuko da euri, hezetasun eta i  Zoruarekin kontaktua ekidin behar da. a) Hornikuntza Baldintzak  Leihoak hornitu egingo dira beharrezko babespenekin obra gunera baldintza egokietan hel daitezen.  Hornikuntzaren dokumentazioa:  Produktu hau CE markaketa izan behar du, ezinbesteko ezaugarriak betetzen dituen seinale. • Eskatu daitezkeen propietate eta ezaugarrien egiaztapena indarrean dagoen araudiaren arabera egingo da. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Pilaketa euritatik babestutako guneetan egingo da, baita hezetasun eta inpaktuetatik. a) Hornikuntza Baldintzak  Hodi gainean pisu gehiegirik jartzea saihestu behar da, osagarrien kutxak kamioiaren oinarriak kokaturik.  Hornikuntza dokumentazioa:  Hodiak eta osagarriak 1 metroko tarteetan markatuta egon behar dira ebakuazio sistemetarako eta 2 metroko lurperatutako saneamendurako, eta gutxienez aldi baten elementuko ezaugarri hauekin: • Normalizatutako izenpenarekin. • Hodiaren trazabilitatea (fabrikatzaileak emandako informazioa izanik, fabrikazio data eta fabrikazio faktoriaren kodeak jarririk).  Markaketa karaktereak etiketatuak, inprimatuak edo grabatuak egon behar dira zuzenean, pilaketa, instalazio eta obran jartze prozesuan begi bistara geldituta.  Markaketa onargarria izango da, elementuko paretaren lodiera 0,25 mm baino gutxiago murrizten badu, betiere lodiera tolerantziak errespetatzen baditu.  Markaketa irakurterraza izan behar da. • Propietateen eta ezaugarrien egiaztapena bete beharreko araudiaren arabera egingo da. c) Kontserbazioa, Pilaketa eta Manipulazioa  Hodiak eta osagarriak era egokian deskargatu behar dira.  Azaleran eta muturretan kalteak ekidin behar dira, hodi eta osagarrietan.  Eguzkipeko pilaketa zuzena ekidin behar da denbora luzean zehar.  Kalterako arriskua ekidin behar da, hodiak eta osagarriak arrastaka eroan barik. Suteen aurkako babes instalazioak Eraikina egiteko erabiliko diren materialak 312/2005 Errege Dekretua jarraituz, sutearen aurkako erreakzioaren arabera sailkatuko dira. a) Hornikuntza Baldintzak  Elementu bakoitza era egokian babestuta egongo da, kalterik ez jasotzeko dagokion neurriak kontutan izanik.  Eraikinaren parte diren elementu estrukturalen suarekiko erresistentzia, "Suaren aurkako" eranskinean kalkulatutakoa izan beharko da. Denbora tarte horretan, elementua bere ezaugarri teknikoak mantentzeko gai izango da.  Agertu behar diren ezagurriak ondorengoak dira: • Ke eta bero erauzgailu mekanikoen funtzioa (F) • Ke eta bero erauzgailu pasiboen funtzioa ( B) Elementu eraikitzaileen sailkapena sutearekiko jarreraren arabera, oraindik ere homologaturik ez daudenak, ofizialki homologatutako laborategietan entseiatu beharko dira. Obra-unitate ezberdinen gauzatzerako baldintzak atal hauetan bereizten dira: Bateraezintasun posibleak zehazten dira, bai kimikoak bai fisikoak, osagai ezberdinen artean edo euskarriaren eta osagaien artean. Obra-unitatea deskribatzen da, osatutako elementuak sakonki azterturik, bakoitzaren nomenklatura zehatza erabiliz, dagokion araudiaren arabera. Obra-unitate bakoitzaren gauzatzea hasi aurretik, Zuzendaritzak beharrezko material eta zertifikazioak jasoko ditu, proiektuko dokumentazioa dioen arabera. Gainera, euskarrien ezaugarrien, inguruko baldintzen eta esku lanaren kualifikazioari buruzko egiaztapenak egingo dira. Obra-unitateei buruzko eskakizun batzuk ezartzen dira aldez aurretik. Baldintza klimatiko batzuetan (euria, haizea, hezetasuna) ezin izango da gauzatzeari ekin, eten egingo dira edo beharrezko babes neurriak hartu beharko dira. Kasu batzuetan, kontratistak dokumentu batzuk aurkeztu behar izango dizkio Zuzendaritzari, bere kualifikazioa edo azpikontratarena bermatzen dela, lan zehatz batzuk egiteko. Obra unitate batzuetan amaieran lortu beharreko egoera zehazten da, beste obra unitateen gauzatzeetan eraginik ez suposatzeko. Obra unitate bakoitzari dagokion gauzatze prozesua amaituta, kontratistak erabilitako ekipoak kenduko ditu lekutik eta tokiaren garbiketa egingo du, material puskak eta hondakinak bilduta, klasifikatuta, kargatuta eta garraiatuta birziklatze zentro batera edo zabortegira adibidez. Behar den obra unitateetan, kontratistak egin beharreko zerbitzu probak azalduko dira, bere prezioa obra unitatearen prezioan sartuta dagoelarik. Obra unitate batzuetan ezarri egiten dira elementuak babesteko baldintzak bere kontserbazio eta mantenu egokirako, azken harrerara arte. 6.3 Obrako Neurketa Irizpideak eta Ordainketa Baldintzak Proiektuaren obrako neurketak nola gauzatuko diren azaltzen du, behin kalitate kontrolak gaindituta eta Zuzendaritzaren baimena izanik. Ordaindu beharreko obra unitateen neurketa atal kapitulu honetan ezartzen den moduan egingo da, kontratistaren presentzia eta parte hartzearekin, bertaratzeko edo ez bertaratzeko eskubidea izanik. Ez bertaratzekotan, ontzat emango da Zuzendaritzak ondorioztatutakoa. Obra unitate guztiak Aurrekontuan ezarritako prezioen arabera ordainduko dira. Prezioak amaitutako eta gauzatutako unitateen arabera ordainduko dira, Obra Unitateko Gauzatzean datorren moduan. Unitate hauek barne hartzen dute hornikuntza, garraioa, manipulazioa eta materialen erabilera, makinaria, medio osagarriak, beharrezko eskulana eta gastu ez-zuzenak, baita beste batzuk, hirugarrenei sortutako kalteengatik kalte-ordainak, behin-behineko okupazioak, baimenen gastuak eta abar. Era berean, obra unitateetan zehaztutako kontzeptuak, prozesuak, entseguak, zerbitzu probak eta funtzionamenduan jartzea, ikuskapenak, baimenak, lizentziak, tasak eta abar. Ez zaio kontratistari ordainduko planoetan edo adostutako aldaketetan ez datozen bolumen handiagotzeak ezta gauzatze akatsengatik errepikatutako obra unitateak. Hurrengo atalean, obraren kapitulu ezberdinetan erabilitako kontzeptu batzuen esanahia zehazten da. Bere azalera mugatzen dituzten zuntzoen arteko kanpoko aurpegiaren azalera neurtuko da, m²-tan. Bere azalera m2-tan neurtuko da, eskinak eta elkarketak birritan neurtu gabe
science
addi-b236948ce431
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
Eranskin hau, neurketa, zxkffkjf eta a,sdas,dn osatuta egongo da. Aurrekontua kalkuluak egiteko, Cype programako prezioen atala erabili da. Atal hau gazteleraz dago, hortaz, eranskin honetako hurrengo atalak gazteleraz aurkituko dira. 2- Neurketak Obra unitate bakoitzeko kantitate eta prezioa biderkatuz,bakoitzaren azkeneko prezioa lortzen da. 2.1- Aurretiko Ekintzak Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa M2 2.3- Zimentazioak eta Lur - Sailaren Prestakuntza Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa M2 2.5 Fatxadak, Estalkiak eta Banaketak Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa Ud 2.6. Instalazioak 2.6.1 Ur-hornikuntza 2.6.1.1 Elementuak Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa Ud Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa Ud 2.6.2.1 Hiriko eta industriako ur - hondakinak Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa m 2.6.3 Argiteria eta elektrizitatea 2.6.3.1 Sare elektrikoa Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa Ud 2.6.4 Aireztapena: Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa Ud 2.6.5 Suteen aurreko babesa Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa Ud 2.7 Aroztegia 2.7.1 Eraikin barruko aroztegia Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa Ud 2.7.2 Eraikin kanpoko aroztegia Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa Ud 2.8- Entseguak eta kalitate kontrola Unitatea Deskribapena Neurketa Prezioa Zenbatekoa Ud 2.9- Osasuna eta segurtasuna 3 Zimentazioa 26931,71 € 5 Fatxada, estalkia eta banaketak 163898 € 9 Osasuna eta segurtasuna 3706 € Guztira: 3-Prezio banatuak Atal honetan, neurketak ataleko prezioen banakatzea aurkezten da, obrako ekintza, material, unitate eta abar gauzatzeko, kontutan izan beharreko azpi-ekintzak agertzen direlarik. 3.1- Aurretiko ekintzak 3.5 Fatxadak, estalkiak eta banaketak 4-Prezioen justifikazioa Hurrengo ataletan, obra egiteko beharrezko langileria, makineria, eta material eta ekipamenduaren orduen zenbatekoa aurkezten da: 4.1- Langileria 4.3- Materiala eta ekipamendua Izendapena Prezioa Kantitatea
science
addi-3ecb049e2666
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32246
null
Fernández Martínez, Ander
2019-03-29
Segurtasun eta Osasun Agiria Segurtasun eta Osasun Agiria Segurtasun eta Osasun Agiria 1 Segurtasun eta osasun agiriaren xedea Segurtasun eta osasun azterketa honen xedea, eraikinaren obraren prozesuan zehar, gertatu daitezkeen istripuen eta lanarekin harremana izan dezaketen gaixotasunen saihesteko hartuko diren neurriak definitzea da. Honetarako lan egingo den eremuaren ikasketa egingo da. Oinarrizko arau batzuk ezartzen dituzte, segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenei dagokienez, indarrean dagoen legediari jarraiki, kontratistak lanbidearriskuen prebentzioari dagokionez dituen betebeharrak bete ditzan. Honetarako indarrean dagoen Urriaren 24-ko 1627/1997 Errege-Dekreturen, segurtasuneko eta eraikuntza lanetako osasuneko antolamendu txikienen gainean eta Azaroaren 8-ko 31/1995 Legearen arabera egingo da. Segurtasun eta osasun ikasketa egiteko puntuak hurrengoak dira: - Arriskuak txikitzen duten neurriak erabili - Obraren exekuzioak suposatzen dituen arriskuak aldez aurre detektatu. - Denboragatik , inprobisazioagatik edo gauzak behar bezala ez egiteagatik, gertatu daitezkeen istripuak eta arriskuak saihestu. Langile edo obrako parte diren pertsonei beharrezko segurtasunari buruzko atribuzioak ezartzea. Eraikiko den nabe industrialak tailer bat izango du bere baitan. Tailer honetan ibilgailuen konponketa mekanikoak eta elektrikoak egingo dira, bai eta ibilgailuen doitzeak. Segurtasun eta Osasun Agiria Eraikinak behe solairua eta lehenengo solairua bakarrik izango ditu. Behe solairuan tailerra, biltegia, aldagelak eta komuna kokatuko dira, eta lehenengo solairuan bulegoak jasango duten forjatu bat kokatuko da. Eraikina egiteko aurrekontua gutxi gorabehera 450000 €-koa da. Eraikina 57 lanegunetan egiteko programatu da, eta 45 langilek egingo dute lan. Inguruko espaloien zoladura orijinalak mantenduko dira, hauek gutxien kaltetzeko neurriak hartuz, eta ala izanez gero, apurtutako unitateak aldatuz. Orubeak malda gutxi aurkezten du, eta Geologia eta Geoteknia Eranskinean aipatu bezala, lur mota betegarri heterogeneo eta kareharriz konposatuta dago. 1.4 Eraikitze prozesuaren deskribapena Eraikitzearen lehenengo pausua, lurren mugimendua izango da. Lurren mugimendua lurren galgaketa eta zimenduak ezartzeko egingo da. Zimentazioa lotura habeak izango dituzten zapaten bidez egingo da. Hurrengo pausua, egitura osatzea da. Egiturak bost metroko banaketa izango duten portikoz osatuko da. Portiko hauek 13 metroko argia izango dute. Portikoak osatuko Segurtasun eta Osasun Agiria dituzten zutabeak 9 metroko altuera izango dute eta jazenak osatuko dituzten habeen kota maximoa 1o metrokoa izango da. Egitura altzairuzkoa izango da. Egitura honen barnen bulegoko zona jasango duen forjatua kokatuko da, eta hau, erakinaren barnean egingo den bete eraikin batek helduko du. Egitura txiki hau ere altzairuzkoa izango da portikoen bidezko disposizioa izango duelarik. Behin egitura eginda, erakinaren itxidura kokatuko da. Itxidura fatxadak eta estalkiek osatuko dute. Fatxada sandwich motako plakez osatuko da. Estalkia egiteko panelen bidezko "EURONIT" sistema erabiliko da. Bai itxidura eta bai estalkia, portikoetan lotuta egongo diren UPN petraletan finkatuko dira. - Biltegia: Autoen konponketak egiteko materiala eta gailuak gordeko dira. - Bulegoak: Bulegoak eta bezeroentzako itxarongela kokatuko dira. Erakinak izango dituen instalazioak hurrengoak dira: - Ur- hornikuntza: Eraikinaren barruan dauden ur-iturri guztiak, beharrezko presio eta emariarekin hornituko dituen sare bat diseinatuko da. - Elektrizitatea eta argiteria: Eraikina argi artifizialez hornitzeko, bai eta autoen konponketa eta abar energia elektrikoz hornitzeko sare elektrikoa diseinatuko da. - Aireztapena: Eraikinaren airearen kalitatea egokia izan dadin, aire berriztaketa sistema natural eta mekanikoak diseinatuko dira. Behin eraikina instalazio guztiez hornitu denean barruko aroztegia jarriko da. Segurtasun eta Osasun Agiria - Eraikuntza obra edo obra: Ingeniaritza zibileko edo eraikuntzako edozein lan gauzatzen den obra publiko edo pribatua. - Arrisku bereziak dituzten lanak: Langileen osasuna eta segurtasuna kolokan jarri dezaketen edozein motako lanak. - Proiektugilea: Obra oso edo partzialaren diseinu eta kalkuluen egilea, sustatzailearen enkarguz. - Sustatzailea: Obra edo proiektua enkargatzen duen pertsona fisikoa. - Zuzendaritza fakultatiboa: Obra zuzendaritzaren eta obra egitearen kontrola duen pertsona, sustatzaileak izendatzen duena. Kontratista: Pertsona fisiko edo juridikoa, promotorearen aurrean erantzukizuna daukana, baliabide materialak eta norbanakoak, barnekoak zein kanpokoak, obra osorik edo zati bat egitearen ardurak, kontratuarekin eta proiektuarekin loturik. - Azpi-kontratista: Proiektuan oinarrituz, obraren atal bat edo batzuk egiteko, kontratistak, kontratatutako pertsona edo enpresa. Langile autonomoa: Kontratista eta azpi-kontratista ez den pertsona fisikoa, era zuzenean eta aktiboki ekintza bat egiten duena, lan kontratu bati lotura barik eta sustatzailearen, kontratista eta azpi-kontratistaren aurrean erantzuten duena, instalazioa edo atal batzuk burutzearen erantzukizuna duelarik. Langile autonomoak obraz kanpoko langileak erabili ezkero, kontratistaren eta azpikontratistaren onespena izan beharko du. - Obra proiektuaren segurtasun eta osasun materialaren koordinatzailea: Obra proiektuaren fasean, aplikatu behar izango diren printzipio orokorrak ezartzeko, sustatzaileak izendatutako teknikaria. - Obra egitearen epeko segurtasun eta osasun koordinatzailea: Obra egitean zehar dauden osasun eta segurtasun materialen koordinaketa lanen ardura izango duen teknikaria. Tekniko hau sustatzaileak izendatuko du, eta zuzendaritza fakultatiboaren barnean kokatuko da. Segurtasun eta Osasun Agiria 3 Memoria deskribatzailea 3.1 Segurtasun eta osasun azterketaren derrigortasuna. Ondorengo suposaketaren bat ematen denean, sustatzailea derrigortuta dago segurtasun eta osasun azterketa bat egitera:  Estimatutako eskulanaren bolumena, obran dauden langile guztien lanegunen batura eginik, 500 baino gehiago denean. Aurrerago aipatutako puntuetan agertzen ez den obra motetan, sustatzailea, proiektuaren erredakzio fasean segurtasun eta osasun azterketa basikoa egitera derrigortuta egongo da. 3.2 Langileentzako zerbitzuak Obra gunean, langileentzako erabilpen anitzeko kabina bat jarriko da. Kabina honetan, aldagelak, jateko gunea eta abar egongo dira, berogailua eta uraz horniturik. Segurtasun eta Osasun Agiria - Behin erabiltzeko eskularru eta pintzak - Desinfektatzaile eta antiseptikoa Ageriko leku batean, gertuen dagoen gizarte segurantzako laguntza zentroaren eta aseguru- etxearekin adostutakoaren helbidea jarriko da. Era beran, bi pertsonen izenak, kargu eta telefonoak (lan postuan aurkitu ezean erabili ahal izateko) adieraziko dira, zauritutako pertsonaz arduratu eta erantzukizunez jokatuz gertuen dagoen zentrora eramateko. 3.4 Arriskuen identifikazioa eta hartu beharreko babes neurriak Obraren fase ezberdinetan maiztasun handiagoan gertatu daitezkeen gertaera arriskutsuak eman daitezke. Gertaera hauei aurre egiteko eta arriskuak txikitzeko xedearekin, prebentzio eta babes neurri kolektiboak erabiliko dira. Banakako babes ekipoak ere erabiliko dira, obrako segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko asmoz. Maiztasun handienarekin gertatzen diren arriskuak ondoren izendatuko direnak izan daitezke: Zintzilikatutako kargen askatzea. - Maila berean edo ezberdinean dauden materialen erortzea. Segurtasun eta Osasun Agiria - Gorputzeko ataletan edo buruan kolpe edo ebaketak. - Mugimendu errepikakorrak eta gehiegizko esfortzuak. Kontaktu zuzen edo ez-zuzenak eragindako elektrokuzioak. - Ke eta gasek eragindako intoxikazioak. Beste alde batetik, erabili beharreko babes neurri eta neurri prebentiboak ondorengoak dira: - Lan eremua garbi, ordenatuta, oztopo gabe eta ondo argiztatuta egon behar da. - Obra kanpoko pertsonen sarrera guztiz debekatuko da. - 604/06 Errege Dekretuak exijitzen duen moduan, arrisku handiak dituzten lanetan, beharrezko prebentzio baliabideak presentzia iraunkorra izango dute. Hondeaketetatik sartu eta irteteko, homologatutako eskailerak erabiliko dira. Materialen karga eta hustuketa, beharrezko makinaria erabiliz egingo da, mugimendu bortitzak eta hauek eragin dezaketen istripuak ekiditeko. Elementu pisutsuen karga eta hustuketa trebatutako langileriak osotuko du. Langileak ez dira momentu baten ere zintzilikatutako kargen azpian kokatuko. - Ahal den neurrian altueran kokatutako lanak txikitu egingo dira. Segurtasun eta Osasun Agiria - Obran egon daitezkeen zuloak eta erorketak ekiditeko asmoarekin, beharrezko seinaleztapena eta barandak jarriko dira.  Garrikoak: Lanabesak eramateko garrikoa. Erorketak ekiditeko sistema duen garrikoa. Segurtasun kaskoa. - Kokospeko uhala duen kaskoa. Segurtasun eta Osasun Agiria - Eskularru islatzaileak. - Narruzko eskularruak. - Gomazko eskularruak.  Oinetakoak - Zola islatzailea eta huntz babesa duten oinetakoak - Gomazko bota altuak - Punta gogordun oinetakoak 4 Irudia: Segurtasunezko oinetakoak (Iturria:ATprotección) Segurtasun eta Osasun Agiria - Ebaketak egiteko erabiltzen den filtrozko aurpegi maskara. - Segurtasunezko betaurrekoak. - Soldatzeko betaurrekoak 6 Irudia: Begiak eta aurpegia babesteko betaurrekoak (Iturria:ATprotección)  Entzumenekoak Segurtasun eta Osasun Agiria Lunbagoaren aurkako xingola. - Arropa iragazgaitzak eta islatzaileak. Obra hasi baino lehenagoko lanetan eman daitezkeen arriskuak eta erabili daitezkeen babes neurriak azalduko dira, bai eta erabili daitezkeen banakako babes neurriak eta taldeko babesak. Obra hesitzean eman daitezkeen arriskuak ondorengoak izan daitezke: Segurtasun eta Osasun Agiria - Lan eremuan egon daitekeen hoditeria markatuko da, lur mugimendu edo erauzketak egin aurretik. - Obraren sarrera eta irteeran ibilgailuek aparkatzea galaraziko da. - Punta gogordun oinetakoak - Gomazko eskularruak - Narruzko eskularruak - Arropa iragazgaitz eta islatzailea - Elektrokuzioak, bai zuzenak edo ez zuzenak. - Lurreko konexioa jarri sistema elektrikoetan, elektrokuzio zuzen edo ez zuzenak ekiditeko. - Ur-horniketa eta eroale elektrikoak bat ez datozela konprobatuko da. - Behar diren distantziak utziko dira lurperatutako eroaleen eta airetik doazen eroaleen artean. Lurperatutako kableetatik 2metroko distantzia hartuko da, eta aireko kableetatik 6metroko distantzia. Segurtasun eta Osasun Agiria - Tentsioa frogatzeko aparailuak. - Arropa iragazgaitz eta islatzailea. - Elektrokuzioak, bai zuzenak edo ez zuzenak. - Lurreko konexioa jarri sistema elektrikoetan, elektrokuzio zuzen edo ez zuzenak ekiditeko. - Ur-horniketa eta eroale elektrikoak bat ez datozela konprobatuko da. - Instalazioa egiterakoan sobratu den materiala batuko da. - Zimentazioa egitean sobratu den materiala batuko da. - Tentsioa frogatzeko aparailuak. - Gomazko eskularruak. Segurtasun eta Osasun Agiria Zimentazioak egiterakoan eman daitezkeen arrisku posible ohikoenak hurrengoak izan daitezke: - Ibilgailuek eta makinek eragindako talkak , zapalketak edo iraulketak - Armaduren garraioa eslingen bidez egingo da, ondo enlazatuta eta segurtasunezko kisketak jarriz. - Narruzko eskularruak armadura manipulatzeko. - Punta gogordun segurtasunezko oinetakoak. Segurtasun eta Osasun Agiria - Soldatzen dabiltzan eta kargak manipulatzen ari diren langileen arteko koordinazio egokia. - Linea elektrikoak dauden ziurtatu eta distantzia neurriak errespetatu. - Narruzko eskularruak armadura manipulatzeko. - Punta gogordun segurtasunezko oinetakoak. - Tentsioa frogatzeko aparailuak. - Narruzko eskularruak. - Soldatzeko betaurrekoak - Segurtasunezko betaurrekoak. Segurtasun eta Osasun Agiria - Estalkiak egiteko materialen bilketa, ertzetatik edo hegaletatik urrun egingo da, eta zirkulazio zonetatik aldenduta, ahal den neurrian, habeen edo euskarrien gainean. Estalkietara, homologatutako eskuko eskaileren bitartez egingo da, babestutako guneetan eta gainazal horizontaletan bermatuta eta lehorreratze eremua 1 metro gaindituz. - Zola ez labainkorreko oinetakoak . Erorketa ekiditeko garrikoak. Zarata eta bibrazioen eraginpean jartzea. - Zauriak eta ebaketak buruan eta gorputz ataletan. - Altueran egotea suposatzen duten lanak txikituko dira. Segurtasun eta Osasun Agiria - Estalkiak egiteko materialen bilketa, ertzetatik edo hegaletatik urrun egingo da, eta zirkulazio zonetatik aldenduta, ahal den neurrian, habeen edo euskarrien gainean. Lanabesak eramateko garrikoa. - Narruzko eskularruak. - Punta gogordun oinetakoak . Segurtasun kaskoa. - Segurtasunezko betaurrekoak. Kontaktu zuzen edo ez-zuzenaren bidezko elektrokuzioak. - Soldadurek eragindako lurrun toxikoak. - Suteak eta eztandak. Instalazioak egingo dituzten langileak, lan zehatz bakoitzerako gaituak izan beharko dira, beharrezko formazioarekin, materialen eta lanabesen erabiltzean. Segurtasun eta Osasun Agiria - Erabiliko diren lanabesak isolamendu bikoitzekoak izango dira. - Isolatutako zola duten oinetakoak. Laneko Arriskuen Aurkako Legeak eta Eraikuntza, Beiran eta Zeramikako Lan Ordenantzak (1970- eko abuztuaren 28-ko Ordenantz) eta batez ere 3.sekzioko Obra Publikoetako lanetan Segurtasuna dioena izan beharko da kontutan lanerako elementu laguntzaileak erabiltzen direnean. Ez da kasu batean ere onartuko normalizatu gabeko edo indarrean ez dagoen eskuko eskailera edo aldamioen erabilera. Materialak deskargatzeko plataformei buruz, baranda homologatuak eta garrikoentzako euste elementuak dituzten modelo homologatuak bakarrik erabiliko dira kasu. Obran erabiliko diren gailu laguntzaileen banakako eta taldeko babes neurriak ondorengoak dira: - Eskaileren egoera periodikoki berrikuzi beharko den elementua da. Labainketaren kontrako zapatak edo langetetako goiko edo beheko partean euskarriak izan beharko ditu. Gainazal horizontalaren gainean bermatuko dira, beharrezko horizontaltasunarekin, mugiezinak eta egonkorrak izan daitezen, adreilu, egurrezko kuña edo bestelako elementuen gainean honen jartzea guztiz debekatuta geldituko delarik. Segurtasun eta Osasun Agiria - Aurreko muturra altxatuta dagoelarik garraiatuko da, objektuen edo pertsonen aurka talkak ekiditeko. Eskaileraren langetak egoera horizontalean jarriko dira, eskaileraren inklinazioa ez da %75 baino handiagoa izango. Langilea eskailerara begira egingo ditu igoera eta jaitsiera, beti ere esku biak honen mailak helduz, eta ez honen langetak helduz. Eskaileran egin beharreko lana 3,5m baino gehiagoko altueran egin behar bada, langileak erorketak ekiditeko garrikoa erabili beharko du. - Aldamioa osotzeko, asto bi erabiliko dira, guztiz galaraziko direlarik, bat-batean pentsatutako neurriak, adibidez, bidoiak, adreiluak, bobedatxoak eta abar. - Obrako sarrerako bisera, gaitutako langileak eraikiko dute, beharrezko erresistentzia eta egonkortasuna izango duelarik, ohiko arriskuak saihestuz. - Biseraren euskarriak ondo galgatutako habetzetan kokatuko dira. - Hutsa edo portaera okerra duen edozein elementu berehala deseraiki eta aldatua izango da. 3.7.4 Zintzilikatutako plataforma Segurtasun eta Osasun Agiria - Aldamioan edozein lan hasi aurretik, beharrezkoa da aparailuaren inspekzioa egitea, honen kableak, igotze eta jaiste mekanismoak ondo dabiltzala ziurtatzeko, ala nola euste elementuak. Paramentu bertikalaren eta aldamioaren aurpegiaren arteko distantziak 0,3metro baino txikiagokoak direla egiaztatuko da eta pasabideak galgatuta egotea ere bai. - Ez da ohol bidezko pasabiderik erabiliko zintzilikatutako aldamioen plataformen artean. Erorketa ekiditeko garrikoa erabiliko da aldamioetako lan denboraren zehar. Zintzilikatutako aldamioen azpian ez da lanik egingo. - Hutsa edo portaera okerra duen edozein elementu berehala deseraiki eta aldatua izango da. - Mota honetako aldamioek lanean dabiltzaten eremua balizatuko da. - Fabrikatzaileak ezarritako jasan dezakeen karga maximoak errespetatuko dira. - Zona urrunetara heltzeko in situ egindako eraikuntza laguntzailerik ez da baimenduko. Plataformaren gainazala material ez irristakorrezkoa izango da. - Behar bezalako mantenua izango du, instalazio fasean eta handik 6 hilabetetara inspekzioa izango duelarik. Segurtasun eta Osasun Agiria - Erresistentzia, segurtasun, material eta egonkortasun baldintza orokorrak beteko dira, eta bereziki aldamio motaren araberako araudia beteko du. - Fabrikatzailearen oharrak bete beharko dira, muntatu eta desmuntatzean. - Aldamioaren plataformaren neurriak, forma eta antolamendua, momentuko lan baldintza espezifikoetara egokituko da, lanak ez eragozteko eta errazteko. Obraren exekuzioaren zehar makinaria eta lanabesen erabiltzea era kontrolatuan eta ahal den neurrian, arriskuak txikitzeko asmoz, Segurtasun eta Osasun azterketaren atal honetan, hauen erabilerari buruzko xehetasun batzuk aipatuko dira: - Makinariak eguneratutako Makinen Segurtasunaren Arautegian eta Instrukzio Tekniko Osagarriak araudia beteko dute, baita fabrikatzaileek ezarritako zehaztapenak. - Obran erabiliko diren makinaria eta lanabesek, eskuliburua izango dute, zeinetan langileentzako arriskuak eta hauek segurtasunarekin erabiltzeko azalpenak agertuko diren. Araututako makina eta lanabesak guztiz galarazita egongo dira obra honetako lanak egiteko - Makina eta lanabes bakoitza diseinatutako lan zehatza egiteko erabiliko da, eta inoiz hemen ezartzen denaren kontrakoa. Obran erabiliko diren makina eta lanabes bakoitzaren banakako eta taldeko babes neurriak ondorengoak dira: Mantenu lanak egiteko, makinaren koilara, lurrean jarriko da, motorra preparatuko da, balazta jarriko da makina blokeatuko da. - Koilararen erabilpena diseinatutako lanak egiteko erabiliko da, eta guztiz galarazita geratuko da honen erabilpena garabi edo garraio makina bezala. - Makinaren desplazamenduak egiteko, koilara makinaren gainean jarriko da. Segurtasun eta Osasun Agiria - Inklinazioa duten guneetan, koilararen posizio aldaketak, gune altuenetik egingo dira. - Guztiz galaraziko dira atzerakako makinaren ekintza-eremuaren barruan lan egitea. Mantenu lanak egiteko, makinaren koilara, lurrean jarriko da, motorra preparatuko da, balazta jarriko da makina blokeatuko da. - Koilararen erabilpena diseinatutako lanak egiteko erabiliko da, eta guztiz galarazita geratuko da honen erabilpena garabi edo garraio makina bezala. - Lurren erauzketa maldarekiko kontrako sentsuan egingo da. - Lurren garraioa, makinaren pala ahalik eta posizio baxuenean egingo da. - Kargatze eta hustuketa lanetan zehar, eta gidariak kamioia utzi edo martxan jarri aurretik, honen eskuko balazta jarri duela ziurtatuko du. - Kamioaren kaxa goian dagoenean, honen zirkulazioa galarazita egongo da. - Kamioiak atzerakako maniobretako bozina izango du. Segurtasun eta Osasun Agiria - Karga eta deskargak egiterakoan, kamioiaren gurpilen edozein mugimendu ekiditeko beharrezko neurri guztiak izango dira kontutan, honen balaztak aktibatuz, ziriak jarriz eta behar diren neurriak erabiliz. - Kamioiaren karga eta deskargak egiterakoan, honen ezegonkortasuna eragin dezakeen edozein mugimendu saihestuko da, gainera, gidariaren arriskua txikitzeko, prozesu hauetan zehar, gidaria kamiotik irten beharko da. - Kamioiak atzerakako maniobretako bozina izango du. - Garabia erabiltzerakoan ez da inoiz fabrikatzaileak ezarritako karga gaindituko. Kabinak eguneratutako lehen sorospenetako botikina eta suhiltzailea izango ditu. - Kamioiak atzerakako maniobretako bozina izango du. - Kargatze eta hustuketa lanetan zehar, eta gidariak kamioia utzi edo martxan jarri aurretik, honen eskuko balazta jarri duela ziurtatuko du. - Kamioiaren karga eta deskargak egiterakoan, honen ezegonkortasuna eragin dezakeen edozein mugimendu saihestuko da. 3.8.6 Hormigonatzeko kamioia - Hormigonatzea egiterakoan, kamioiaren gurpilen edozein mugimendu ekiditeko beharrezko neurri guztiak izango dira kontutan, honen balaztak aktibatuz, ziriak jarriz eta behar diren neurriak erabiliz. Langileak ez dira jarriko hormigonatze gunean jarriko, hormigonatze besoa behar bezala kokatu aurretik. - Hormigonaketa kamioia ez du bere posizioa aldatuko hormigonatzen ari den bitartean. Segurtasun eta Osasun Agiria - Elikatze kablea eta transformagailuko konexioa islatze eta iragazgaitze egoera egokian aurkitu behar dira. Langileek makinaren aldatzean ez dute honen mangera gorputzean kiribilduko, eta beharrezkoa baldin balitz, langile bik edo gehiagok garraiatuko lukete. Hormigoiaren bibratzea beti egingo da egoki jarritako plataformen gainean, gainera ez dira inoiz kofratu edo ezegonkorrak izan daitezkeen beste elementu batzuen gainean kokatuko. - Ez da inoiz dardargailua piztuta utziko, eta ez da honen garraioa baletik tiraka egingo. - Dardargailuak 8 lan-orduko egunean gorputzera transmititutako bibrazioak ez dituzte inoiz 2,5m/s2-ko balioa gaindituko, bere balio maximoa 5m/s2 -koa izango delarik. - Aire konprimituzko mangerak era egokian jarriko dira, eta ez dute langileen higitzea eragotziko. - Makina piztuta dagoenean ez da palanka motako lanik ezta antzekorik egingo. - Mailua erabili baino lehen, honen egoera egokia baieztatuko da. - Mailua erreparatzen den bakoitzean, honen mangera kenduko da. Segurtasun eta Osasun Agiria - Gailu hau erabiliko duen langilea, formazio egokia izango du, fabrikatzaileak argibide liburuak, eta araudiak eskatzen dituen neurriak ezagutu eta errespetatuko ditu, eta beharrezko banakako babes neurriak erabiliko ditu. - Edozein lan hasi aurretik, makinaren pieza guztiak era egokian dauden konprobatuko da, honen erabilpenean zehar gertatu litezkeen arrisku edo istripuak txikitzeko asmoz. - Karga eta makinilioaren lumaren arteko talka eragozten duen limitea era egokian jarrita dagoela baieztatuko da. - CE - aren marka duela ziurtatuko da. Aparailuaren kablea egunero begiztatuko da, eta kablearen apurtutako hariak totalaren %10 gainditzen duenean, honen aldaketa egingo da. - Fabrikatzailearen esku liburuak, aparailuaren ainguraketa nola egin behar den azalduko du. Arriostramendua ez da bidoiekin arearekin edo bestelako materialekin egingo. - Fabrikatzaileak, egin beharreko mantenua ezarriko du. - Egurrezko materialak ebakitzeko zerra diskoak erabiliko dira, eta elementu zeramikoak ebakitzeko disko urratzaileak erabiliko dira. - Emergentziazko geldiketa egiteko botoia, aginte koadrotik hurbil kokatuko da. - Zerratuko diren piezek ez dituzte elementu metalikorik izango. Zerrarekin ebakitzeko, beharrezko babeserako bakarkako elementuak erabiliko dira. Segurtasun eta Osasun Agiria - Baimendutako langileak bakarrik erabiliko du. - Gailu hau erabiliko duen langilea, formazio egokia izango du, fabrikatzaileak argibide liburuak, eta araudiak eskatzen dituen neurriak ezagutu eta errespetatuko ditu, eta beharrezko banakako babes neurriak erabiliko ditu. Zerraren beheko partea guztiz babestuta egongo da. Zerraren goiko partea karkaxa metaliko batez estaliko da, diskoarekin ebaketak izateko arriskua txikitzeko. - Piezak gidatzeko beti erabiliko da sakatzaile bat, honela eskua zerraren hortzetatik babestuta geratuko delarik. - Makinaren instalazio elektrikoa beti egongo da egoera egokian. Aldizka kablearen egoera, lur hartunea eta kabila ondo daudela frogatuko delarik. - Zerratuko diren piezek ez dituzte elementu metalikorik izango. 3.8.12 Material zeramikoa ebakitzeko makina - Diskoaren babesa eta transmisioa momentu oro aktibatuta egongo da. - Ebaki beharreko piezarekin ez da diskoarengan inolako presiorik egingo blokeoa ekiditeko. 3.8.13 Soldatzeko makina - Makina instalatuko den tokitik gertu ABC motako su itzalgailua jarriko da. Segurtasun eta Osasun Agiria - Soldadurarekin hasi baino lehenago euskarriko pinturak eta estalkiak kendu beharko dira. - Gutxienez 10 metroko distantzia egongo da makinatik lehergarriak edo sukorrak izan daitezkeen materialetara. - Aireztapen egokia ez dagoen lokaletan, aire erauzgailuak jarriko dira. - Soldadura egiten ari diren langileak beharrezko betaurrekoak erabiliko dituzte begiak babesteko, eta ez da inoiz ere betaurreko horiek gabe soldadurarik burutuko. Lanabesak 24 V-ko tentsioaz elikatuko dira, hauek ingurune lehorretan erabiltzen direnean edo islatzaile bikoitza ez dutenean. - Lanabesak, baimendutako pertsonek bakarrik erabili ahalko dituzte. - Piezetan fabrikatik datozen elementuen eraldaketa guztiz debekatuta egongo da. Lanabesak erabiltzen diren bitartean ezin dira soinean eduki erloju, kate, eskumuturreko eta bestelako osagarriak . - Islatzaile bikoitza ez duten lanabesek, lurreko hartunea izango dute. Lanabesak era egokian mantenduko dira, edozein erabilpen egin ondoren garbi utziz eta piezen osagarriak ondo zainduz. - Lanabes elektrikoak itzalita egongo dira erabiltzen ez diren bitartean. - Lanabes elektrikoak ez dira inoiz oinak edo eskuak bustita daudela erabiliko. Segurtasun eta Osasun Agiria 4 Larrialdiak 1. Irudia: Istripuaren aurrean nola jokatu. (Iturria: Lanbide Ekimena) Segurtasun eta Osasun Agiria 4.2 Istripu larriak eta oso larriak Istripu larrietan, beharreko osasun zentrora deituko da ahalik eta arinen. Mota honetako istripuetan, eta goiko fluxu-diagrama pixka bat azaltzeko asmoarekin, LanBide liburutik ateratako irudiak erabiliko dira: Segurtasun eta Osasun Agiria 9. Irudia: Segurtasuneko albo-posizioa. (Iturria: Lanbide Ekimena) 10. Irudia: Segurtasuneko albo-posizioa. (Iturria: Lanbide Ekimena) Segurtasun eta Osasun Agiria Segurtasun eta Osasun Agiria - Hartuko diren prebentzio neurrien kalitatea eta muntaia zehaztu. 5.1 Betebehar legalak 5.1.1 Sustatzailearen betebeharrak Obren exekuzioa, enpresa bakar batek, enpresa bat baino gehiagok , edo enpresa bakarrak eta langile autonomoek parte hartzen dutenean, lanak hasi baino lehen, obra sustatzaileak koordinatzaile bat hautatuko du Segurtasun eta Osasunaren arloaz arduratzeko, hau da, kontutan izan beharreko araudia ezagutu eta obran dauden langileak betetzera derrigortu. Koordinatzailearen hautatze edo aukeratze horrek ez du sustatzailea bere erantzukizunetatik salbuetsiko. Lanak hasi baino lehen, sustatzaileak lan autoritate eskudunari 1627/1997 Errege Dekretuko 3. Eranskinean ageri diren datuak jakinaraziko dizkio. Obrari edo lanei buruzko datu hauek ikusgai egon beharko dira obran bertan eta beharrezkoa denean eguneratu egin beharko dira. 5.1.2 Segurtasun eta osasunaren koordinatzailea Koordinatzaileak ondorengo funtzio hauek bete beharko ditu: - Segurtasunari dagokionean, printzipio orokorren aplikazioa koordinatu. - Obrako jarduera eta ekintza ezberdinak koordinatu, parte hartzen duten enpresa eta langileek 31/1995 legeko (Lan arriskuen prebentzioa) 15. Artikuluan finkatzen diren printzipioak modu koherente eta arduratsuan aplikatu eta bete ditzaten, eta baita 1627/1997 Errege Dekretuko 10. Artikuluan aipatzen diren printzipio orokorrak ere. Segurtasun eta Osasun Agiria Kontratistak landutako Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketaei baiezkoa eman edo dagokionean, egindako aldaketak. - Beharrezko neurriak hartu, obrara baimendutako pertsonek bakarrik izan dezaten sarbidea. - Koordinatzailearen izendapena beharrezkoa ez denean, honen funtzioak zuzendaritza fakultatiboaren esku geldituko dira. 5.1.3 Laneko Segurtasun eta Osasunaren azterketa Kontratistak Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa gauzatuko du obra hasi baino lehen. Azterketa honetan, prebentziorako hautazko neurriak kontsideratuko dira, dagokien justifikazio teknikoarekin. Onartzen diren neurriek ezin izango dute aurretik kontsideratutako neurrien babes maila txikitu. Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketak, obra hasi aurretik, koordinatzailearen baieztapena izan beharko du. Azterketaren exekuzioan, lanen eboluzioan eta obrak dirauen bitartean izan daitezkeen aparteko gorabehera edo gertakarien ondorioz, kontratistak, Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aldatu egin dezake ,aurretik koordinatzaileak onartzen badu. Obraren lanetan parte hartzen duten langile guztiek, prebentzioren arloan erantzukizuna duten pertsona edo atalek, edo langileen ordezkariek, idatziz eta era zuzen eta arrazoituan, ondo diruditen iradokizun eta hautabideak aurkeztu ahalko dituzte. Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa obran bertan egongo da eskuragarri zuzendaritza fakultatiboarentzat. 5.1.4 Kontratista eta azpi-kontratistaren betebeharrak Ondorengo eginbehar hauek izango dituzte kontratistak eta azpi- kontratistak:  Lan arriskuen 31/1995 legeko 15. Artikuluan finkatzen diren printzipioak aplikatzea, batez ere honako jarduera hauek egiterakoan: Segurtasun eta Osasun Agiria - Lan eremuaren kokapenaren aukeraketa, obrako sarbideek eta zirkulazio edo mugimendu bideek dituzten baldintzak aintzat harturik. - Instalazio guztia martxan jarri aurretik, instalatuko diren gailu edo elementu ezberdinen kontrola eta mantenua, langileen segurtasun eta osasunean eragina izan ditzaketen akats edo gabeziak ekiditeko helburuarekin. - Obran erabiliko den materialaren metatze edo biltegiratze gunea egokitu eta mugatu. - Zabor eta obra-hondakinen biltegiratzea eta ebakuazioa. - -Kontratista, azpi-kontratista eta langile autonomoen arteko lankidetza edo kooperazioa.  Segurtasun eta osasun planean ezarritakoak bete eta betearazi.  Lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia bete, Lan arriskuen 31/1995 legeko 24. Artikuluan aipatzen diren enpresa jardueren koordinazioari buruzko obligazio edo eginbideak kontutan hartuz. 1627/1997 Errege Dekretuko 4. Eranskinean (obretan aplikatu beharreko segurtasun eta osasunaren xedapen minimoak) plazaratutako xedapen minimoak ere bete behar dituzte.  Segurtasuna eta osasunari dagokionean, hartu beharreko neurri guztiak langile autonomoei jakinarazi.  Obrak dirauen bitartean, segurtasun eta osasunaren arloko koordinatzailearen argibideak aintzat hartu eta instrukzioak bete. Koordinatzailea, zuzendaritza fakultatiboa eta sustatzailearen betebeharrek ez dituzte kontratista eta azpi-kontratista beraien eginbeharretatik salbuetsiko. 5.1.5 Gertakarien liburua Lantokian Segurtasun eta Osasun Azterketa jarraitu eta kontrolatu ahal izateko, gertakarien liburua egongo da, zuzenean erabili ahal izateko, 1627/1997-ko Errege Dekretuan agertzen dena betez. Segurtasun eta Osasun Agiria Liburu honek kopiadun orriak izango ditu eta segurtasun eta osasun azterketa onartu duen teknikoaren Elkargo Ofizialak emango du. Beti obran eta koordinatzailearen eskuetan egon beharko da. Zuzendaritza fakultatiboak, kontratistak eta azpi-kontratistak, langile autonomoek, obran lan egiten duten enpresetako lan arriskuen prebentzioetako arduradunek, langileen ordezkariek eta administrazio publikoko tekniko espezializatuek (beti ere, materian aditua bada) liburu hau eskura izango dute eta bertan oharrak utzi ahal izango dituzte. Gertakarien liburuan ohar bat utzi ezkero, koordinatzailea behartuta egongo da hogeita lau orduko epean, obra egiten ari den probintziako Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatze bulegoan kopia bat uzteko. Era berean, oharren berri kontratistari eta langileen ordezkariari emango zaie. Koordinatzaileak, obra egite prozesuan dagoen bitartean, segurtasun eta osasun neurrirekin bat ez bada betetzen, kontratistari jakinaraziko dio eta gertakarien liburuan adierazita utziko du, obra zati edo osotasunean obra geldiarazteko ahaldunduz, arrisku larria eta berehalakoa bada segurtasunarentzat eta osasunarentzat. Koordinatzaileak gertakari honi buruzko informazioa emango du obra egiten ari den probintziako Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatze bulegoan. Era berean, kontratista jakinaren gainean ipiniko du, eta honek, azpi-kontratista edota obra geldiarazteak eragin duen langile autonomoari eta langile ordezkariei berri emango die. 5.1.6 Gertakarien liburua Segurtasun eta osasunaren arloko koordinatzaileak, obrak dirauen bitartean segurtasun eta osasun neurriak betetzen ez direla nabaritzen baldin badu, kontratistari adieraziko dio eta jakinarazpen bat utziko du gertakarien liburuan. Koordinatzaileak nabariturikoak langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larri eta berehalakoa suposatuz gero, posible da obrako lanak gelditzea. Koordinatzaileak gertatutakoaren berri emango die kontratistari, azpi-kontratistari, langileen ordezkariei eta dagokion Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Inspekzioari. 5.1.7 Langileen eskubideak Langileek, segurtasun eta osasunaren arloan hartu beharreko neurriei buruzko formazio egokia jasotzeko eskubidea dute, eskubide hori betetzeaz kontratista eta azpi-kontratista arduratu behar direlarik. Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketaren kopia bat langileen eskura egongo da, baita aipatutako azterketa honek izan ditzakeen aldaketen kopia ere. Kontratistaren ardura izango da kopia hauek langileen ordezkariei ematea. Segurtasun eta Osasun Agiria 6 Segurtasun eta Osasun Azterketaren aurrekontua Segurtasun eta Osasun Azterketaren aurrekontua, proiektu honetako aurrekontu orokorrean barneratuko da, bertan islatuko direlarik erabilitako babes neurrien prezioak.
science
addi-5e0cf46199c3
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32250
Fibrilazio bentrikularraren detekzioa Markoven eredu ezkutuak erabiliz
Altamira Areizaga, Borja
2019-03-29
Fibrilazio bentrikularraren (FB) detekzio goiztiarrak eta desfibrilazio azkarrak eragin handia dute kanpoko desfibriladore automatikoekin (KDA) tratatutako ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldiketa (OKBBG) jasaten duten pazienteen biziraupenaren hobekuntzan. KDAek EKGa erregistratu eta automatikoki aztertu egiten dute, eta FBa detektatzen dutenean desfibrilazioa gomendatzen eta aplikatzen dute. Lan honek, OKBBGa jasaten duten pazienteetatik ateratako EKGak erabiliz, FBa detektatzeko metodo bat proposatzen du machine learning teknika berriztatzaileetan oinarritutakoa. Laneko datu-basea OKBBGa jasan zuten 169 pazienteetatik ateratako EKGez osoturik dago. Konkretuki, 10 s-ko 596 EKG segmentuz eraturik dago, horietatik 144 erritmo desfibrilagarriak eta 452 erritmo ez-desfibrilagarriak ziren. Datu-basea pazienteen arabera banatu zen bi azpimultzotan, entrenamendu azpimultzoa (%60a) eta ebaluaketa azpimultzoa (%40a). EKG segmentu bakoitza banda pasoko iragazki (1-30 Hz) batetik pasatu zen, uhin-formaren ezaugarriak kalkulatu ziren eta behaketa bezala pasatu zitzaizkion Markoven eredu ezkutu bati, zeinak behaketa bakoitza egoera ezkutu bietako bati, desfibrilagarria ala ezdesfibrilagarria, esleitzen zion. Behaketa posibleen kopurua k-means taldekatzea erabiliz murriztu zen. Metodoaren optimizazioak ezaugarrien aukeraketan eta cluster edo taldeen optimizazioa zuen oinarritzat. Hau, entrenamenduko azpimultzoaren gainean, 10 iteraziodun baliozkotze gurutzatua erabiltzen duen aurreranzko inguratzailaren hurbilketaren bidez gauzatu zen. Metodoaren errendimendua sentsibilitate (Se) eta espezifizitate (Sp) terminoen arabera kalkulatu zen, ebaluaketa azpimultzoa erabiliz. Entrenamendu/ebaluaketa prozedura hau 500 aldiz errepikatu zen errendimendu metriken banaketak estimatzeko asmoz. Metodoarekin lortutako emaitzak Se eta Sp parametroen arabera, batezbestekoa (desbideraketa estandarra) %94.4 (3.8) eta %97.8 (1.2) izan ziren, hurrenez hurren. Metodoak Amerikako Bihotz Elkartearen baldintza minimoak betetzen dituenez eta konputazionalki eraginkorra denez (batezbestez soilik 185 ms behar ditu FBa detektatzeko), KDAetan inplementagarria izan daiteke. 9 Irudien zerrenda Bihotz-biriketako heriotza BBG Bihotz-biriketako berpiztea KDA Bularreko inpedantzia SS Shocka gomendatzeko algoritmoa Se Orekatutako zehaztasuna EIG Erabiltzailearen interfaze grafikoa BBHaren ondorioz, Espainian 13.000 eta 18.000 pertsona bitartean hiltzen dira urtero [4]. Euskal Herriari dagokionez, 100.000 pertsonatik 34 biztanleri eragiten die urtero [5]. BBG gehienak ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdiak (OKBBG) izaten dira, eta horien biziraupen tasa %9koa da, ospitale barruko geldialdietakoa, aldiz, %10.4koa [6]. 1. Larrialdi zerbitzuei deia. Lehenengo pausua BBGa azkar detektatzea eta larrialdi-zerbitzuen aktibazio azkarra da 112 zenbakira deituz [9]. 2. Lekukoen bidezko BBB azkarra. Bigarren pausua bihotz-biriketako berpizte (BBB) azkarra burutzea da, sakadak eta aireztapenak konbinatuz [10]. Pazienteen birizaupen probabilitatea handiagotzeko asmoz, berpizte gidek BBB 14 egoki bat burutzeko gomendioak ematen dituzte. Kalitatezko BBB batean, sakaden eta aireztapenen arteko erlazioa 30:2an finkatzen da, hau da, 30 sakadaz eta 2 aireztapenez osatutako etengabeko serieak aplikatu behar dira, 100-120 konpresio minutuko maiztasunarekin, eta 5 cm-ko sakontasunarekin [11]. 3. Desfibrilazio goiztiarra. Hirugarrena, kanpoko desfibriladore automatiko (KDA) bat erabiliz, desfibrilazio goiztiarra aplikatzea da. Pazienteari, bihotz-erritmo normala berreskura dezan, deskarga elektriko bat aplikatzen zaio bularraldean. 4. Sorospen aurreratua eta zaintzea. Azkenik, laugarren pausuan larrialdizerbitzuen sorospen profesionala ematen da eta pazientea ospitalera eramaten da. Nahiz eta biziraupen kateko pausu guztiak garrantzitsuak izan, hainbat ikerkuntza lanek ondorioztaztu dute desfibrilazioaren garrantzia berezia, pazientearen biziraupen probabilitatea %10-12 txikiagotzen baita desfibrilazioa aplikatzen ez den minutu bakoitzeko [12]. Desfibrilazioa aplikatzeko KDA bat erabiltzen da, gailu honek pazientearen elektrokardiograma (EKGa), hots bihotzaren seinale elektrikoa, erregistratu eta aztertu egiten du. Detektatuko erritmoa desfibrilagarria bada, KDAk desfibrilazioa aplikatzea gomendatzen du. KDA bakoitzak erritmo desfibrilagarrien detektore bat darama bere baitan, eta detektore horrek espezifikotasun minimo batzuk bete behar ditu IECak definitzen dituenak bere IEC 60601-2-4 estandarrean [13]. Hala ere, ekipo komertzialen erritmo desfibrilagarrien detektoreak ez dira publikoak eta haien berezko datu-baseekin sortutakoak dira [14, 15]. Lan honen helburua erritmo desfibrilagarriak detektatzeko metodo bat sortzea izango da, OKBBG episodioak erabiliz garatuko dena, publikoa izango dena eta Machine Learning (ML) teknika berriztatzaileetan oinarritutakoa egongo dena, hau da, konputagailuek ikastea ahalbidetzen duten tekniken garapenean oinarritutakoa. Entrenamendu minimoa duten erreskatadoreak adierazpen bisualak eta ahotsezkoak erabiliz BBG episodioetan zehar gidatzen dituzten gailu elektronikoak dira KDAk (2.1. Irudia). Ekipo hauek oinarrizko bizi-euskarrian erabiliak dira. KDAren funtzionamendua ondorengo lau pausuetan laburbildu daiteke [16,17]: 1. KDA piztu. Ekipoa martxan jartzen da eta adierazle bisualak eta ahotsezkoak hasieratzen dira erreskatadorea BBG episodioan zehar gidatzeko. 2. Desfibrilaziorako partxeak erantsi. Partxeen bitartez, EKGa eta bularraldeko inpedatzia (BI) modu jarraituan erregistratzen dira. BI seinaleak aurrez-alboko posizioan kokatutako partxeen bitartez (2.2. Irudia) bularraldeko gainazalean neurtutako inpedantzia elektrikoa erakusten du. Gaur egun, BIa komertzialki erabiltzen da, batez ere desfibrilazio partxeak era egokian konektatuta dauden ala ez frogatzeko. 2.2. Irudia Desfibrilazio partxeen aurrez-alboko kokapen posizioa [18] 3. Bihotz-erritmoa aztertu. Behin partxeak konektaturik eta era egokian erantsiak daudela, KDAk bihotz-erritmoaren analisia hasten du. Erreskatatzaileak bularraldeko sakadak emateari utzi behar dio eta pixkat albo batera pasatu behar da EKGan interferentziarik eragin ez dezan, interferentzia horiek diagnostikoa okerra izatea eragin dezakete eta. 4. Desfibrilazio gomendioa. KDAk deskarga elektrikoa emateko gomendioa ematen du erritmo desfibrilagarri bat detektatuz gero. Kasu hori ematen bada, KDA motaren arabera, erreskatatzaileak deskarga botoia sakatu behar du (modu semiautomatikoa), edo desfibrilazioa automatikoki aplikatzen da (modu automatikoa) erreskatatzailearen inolako esku-hartzearen beharrik gabe. KDAk desfibrilagarriak kontsideratzen ez diren beste erritmo batzuk detektatzen baditu, erreskatatzaileari BBBarekin berriz hasteko gomendatuko dio. 2.3. Irudiak EKG eta BI seinaleak erakusten ditu, KDAren partetik erregistratuak izan daitezkeen seinale bakarrak baitira. EKG seinalean ikus daitezke bihotz-taupadak. Bihoz-taupada bakoitza EKGan, 2.4. Irudian ikus daitekeen uhin segida bezala islatzen da. Uhin horiek, P, Q, R, S eta T dira, hurrenez hurren, 2.4. Irudian ikus daitekeen bezalaxe. P uhinak aurikulen uzkurtzea eragingo luke. QRS konplexuak, Q, R eta S uhinez osaturik dagoenak, bentrikuluen uzkurtzea eragingo luke eta T uhinarekin batera bihotza erlaxatuko litzateke hurrengo taupadara arte. 2.3. Irudiko EKG seinalean ikus daiteke aktibitate elektrikoa egokia dela, eta baita mekanikoa ere, QRS konplexuek BIan fluktuazkioak sortzen dituztelako. Hau da, taupada bakoitza eraginkorra da eta odola punpatzen (aktibitate mekaniko egokia) delaren adierazlea da. 2.3. Irudiko BIan ikusten diren anplitude handiko eta maiztasun txikiagoko fluktuazioak aireztapenen ondorioz sortutakoak dira. 2.3. Irudia KDA batek erregistratutako EKG eta TI seinaleak Bizi-euskarri aurreratuaren osasun langileek monitore/desfibriladore bat erabiltzen dute (ikusi 2.5. Irudia), eskuz edo modu automatiko/semiautomatikoan (KDA modua deiturikoa) erabil daitekeen ekipamendu medikua baita. Eskuzko moduan, osasun langileak bere ezagutzak erabiltzen ditu bi minutuko BBB ziklo bakoitzeko pazientearen bihotz-erritmoa aztertzeko, eta pazienteari desfibrilazioa aplikatu behar Arinago aipatu den bezala, aurreko atalean deskribatutako ekipo mediku aurreratuei esker, seinale biomedikuak erregistratu, monitorizatu, aztertu eta analizatu daitezke BBG episodioetan. Honako episodio hauetako bakoitzak, normalean, 20 eta 30 minutu arteko iraupena izan ohi du, nahiz eta kasu batzuetan ordu bateko iraupenera hel daitezkeen edo gainditu dezaketen. Pazientearen EKGa aldakorra da BBG episodioan zehar, eta bihotz-erritmo desberdinak erakusten ditu. erritmo horiek honako taldeetan sailka daitezke [19]: o Erritmo desfibrilagarriak: Pazienteengan beharrezko odol-fluxua sotzeko gaitasunik ez duten erritmoak dira, eta horientzako desfibrilazioa da bat-bateko odolaren zirkulazio normala berreskuratzeko modu eraginkor bakarra [20]. Azpitalde honen barnean honako erritmo mota hauek aurkitzen dira: 21 o Fibrilazio bentrikularra (FB): 2.8. Irudian ikus daitezkeen bezala, bihotzak bere koordinazio gaitasunaren galtzea eragiten duen jarduera elektriko ez antolatua da, eta horren ondorioz bihotzaren odola punpatzeko funtzioaren galera ematen da. Hori dela eta, odol jarioaren geldiketa eta gorputzeko organoentzako oxigeno hornikuntzaren etetea gertatzen da [20]. 2.8. Irudia FB erritmo adibidea 2.9. Irudia TB erritmo adibidea o Erritmo ez desfibrilagarriak: Erritmo mota honetan desfibrilazioa aplikatzea ez da gomendagarria, kasu hauetan tratamendu egokia BBBa da. Azpitalde honen barnean honako erritmo motak aurkitzen dira: o Asistolia (AS): bihotzaren jarduera mekanikoaren eta elektrikoaren gabezia da. 2.11. Irudian ikusten den bezala, EKG seinalean lerro lau bat bezala aurkezten da AS erritmoa. 2.11. Irudia AS erritmo adibidea o Pultsudun erritmoa (PE): odol jario eraginkorra sortzen duen bihotzjarduera elektriko eta mekanikoa bezala definitzen da. 2.12. Irudian dagoen EKGari erreparatuz gero, erakusten den PE erritmo baten adibidea ikus daiteke non argi eta garbi desberdindu daitezkeen QRS konplexuak. 2.12. Irudia PE erritmo adibidea Erritmo desfibrilagarriak tratatzeko modurik eraginkorrena desfibrilazio shock edo deskarga elektriko bat aplikatzea da. Gainera, lehen komentatu den bezala, desfibrilazio goiztiarra OKBBG pazienteen biziraupenean faktore gako bat da [21]. Ospitalez kanpoko egoera batean, kaleko pertsona batek eman dezake desfibrilazio bat oinarrizko bizi-euskarri anbulantzia heldu baino lehen, KDA bat erabiliz. KDAek shocka gomendatzeko algoritmo (SGA) batez ekipaturik daude, elektrokardiograma analizatzen duena eta deskarga aplikatzen duena SGAk TB edo FB erritmoa detektatuz gero. Amerikako Bihotz Elkarteak (ABE) KDAetan SGAak ebaluatzeko markoa definitu zuen [22]. Se eta Sp parametroak izango dira proiektu honetan FB detekziorako zehaztasuna neurtuko dituzten parametroak. Alde batetik, Se erritmo desfibrilagarriak era egokian detektatzeko gaitasuna da, eta bestetik, Sp erritmo ez desfibrilagarriak era egokian detektatzeko gaitasuna. ABEk definitutako zehaztasun terminoei dagokienez, Se %90a baino handiagoa eta Sp %95a baino handiagoa izan behar dira. Gainera, ABEk gomendatzen du SGA garatzeko eta balioztatzeko erabiltzen diren EKG segmentuak interferentzia gabekoak eta erritmo bakarra (erritmo aldaketarik ez) aurkezten dutenak izan behar direla. Beraz, erritmo desfibrilagarrien detektorea KDAtan dagoen atalik garrantzitsuenetarikoa da, shock/ez-shock gomendioa ematen duena baita. Shock/ezshock gomendioa emateko, EKGan aztertutako erritmoa desfibrilagarri (TB edo FB) edo ez desfibrilagarri (AS, PGAE edo PE) bezala sailkatu beharra dago. Normalean, ekipo komertzial baten SGAk, ASak detektatzen ditu lehendabizi EKG segmentuaren anplitude eta potentzian oinarritutako algoritmo sinpleak erabiliz [23, 24]. Ondoren, FB/TB (desfibrilagarriak) eta PGAE/PE (ez desfibrilagarriak direnak eta erritmo 2.13. Irudia Holter gailua 25 Hortaz, kasu gehienetan, erritmo desfibrilagarrien hasiera (BBG gehienetan FB da hasierako erritmoa) argi identifikatzen da, FB erregistroek, adibidez, anplitude eta fibrilazio maiztasun handia aurkezten dute, eta erritmo ez desfibrilagarriei dagokienez, erritmoek QRS estuak eta erregularrak aurkezten dituzte 2.14. Irudian ikus daitezkeen bezala. Ezkerraldeko panelean FB erritmo bat ageri da, eta eskuinaldeko panelean EA erritmo bat, biak aipatu berri diren ezaugarriak dituztelarik. 2.14. Irudia Datu-base publikoko EKG adibidea (FB ezkerrean, EA eskuinean) EKG hauek oso ezberdinak izan daitezke OKBBG kasuetan erregistratutako EKGekin konparatuz. OKBBG kasuetan zehar, EKG seinaleak desfibriladoreen bitartez erregistratzen dira, normalean bihotz-geldiketa gertaeraren hasiera eta 5-10 minutu pasa ostean [43]. Horregatik, 2.15. Irudian ikus daitekeen bezala, FB erritmoek (ezkerraldeko bi panelak) maiztasun eta anplitude txikiagoak aurkezten dituzte, eta EA erritmoek (eskuinaldeko bi panelek) QRS zabalagoak eta irregularragoak aurkezten dituzte. 2.15. Irudia OKBBGtik ateratako EKG adibideak (FB ezkerrean, PGAE eskuinean) Proiektu honen helburu nagusia ML teknika berriztatzaileetan oinarritutako FB detektatzeko metodoa sortzea da. Metodo hau publikoa izango da, kongresu zientifikoetan aurkeztuko delako eta edozeinek erreproduzitu ahal izango duelako. Gainera, FB detektorea OKBBG episodioak erabiliz garatuko da. Horrek literatura zientifikoan aurki daitezkeen FB detektoreekin alderatuz, abantaila bat suposatzen du. Detektore gehienen garapenean, Holter gailuetatik ateratako EKGak dituzten datubase publikoak erabiltzen dira eta frogatu denez, OKBBGetan erregistratzen diren EKGen oso desberdinak izan daitezke (ikusi 2.3. azpiatala). Beraz, proiektu honetan garatuko den FB detektorea OKBBG episodioetan erabiltzeko egokituta egongo da. Aipatu berri den helburu nagusira heltzeko, hurrengo helburu partzialak lortzea beharrezkoa izango da: - OHCA datu-basearen lorpena eta mozketa Proiektu honetako datu-basearen sorkuntzan erabilitako datuak 2013 eta 2014 urteen bitartean Portland-eko (Amerikako Estatu Batuak) Tualatin Valley Fire and Rescue (TVF&R) sorospen eta erreskate taldeak erregistratutako OKBBG episodio multzoak izango dira. Erregistro horietatik 10 s-ko mozketak egingo dira, erritmoen analisirako tarteekin bat etorriko direnak, hau da, BBB interferentziarik gabeko tarteak. - Erritmoen anotazioa OKBBG erregistroetatik ateratako segmentu bakoitzaren EKGaren azterketa egiteko zenbait medikuren parte-hartzea behar da. Medikuen talde bateko mediku bakoitzak independenteki 10 s-ko segmentuen erritmoa aztertu eta erritmoa desfibrilagarri edo ez-desfibrilagarri bezala sailkatuko ditu. Ondoren, medikuek independenteki egindako anotazio horiekin, segmentu bakoitzarentzat erreferentzia anotazio (gold estandarra deiturikoa) bat sortuko da, desfibrilagarria ala ez-desfibrilagarria, gehiengoa duena. Gold estandarraren kontra 27 konparatuko dira proiektuan garatutako FB detektoretik lortutako shock/ez-shock erabakiak. - EKG prozesaketa eta ezaugarrien erauzketa EKG bakoitzarekin lan egiteko, lehenik hauen prozesaketa burutzea beharrezkoa izango da. Horretarako, EKG segmentu bakoitzeko seinaleari anplitudearen osagai jarraitua kenduko zaio. Ondoren, segmentu bakoitza banda pasa iragazki batetik pasatuko da, behe eta goi maiztasuneko zarata kentzeko. Ohiko iragazkiekin erabilitako ebaketa maiztasunak (1-30 Hz) erabiliko dira laneko datu-baseko segmentuekin ere. Prozesaketa egin ostean, segmentu bakoitzaren ezaugarrien erauzketa egin behar da. Horretarako EKG bakoitzetik zenbait ezaugarri aterako dira erritmo desfibrilagarri eta ez-desfibrilagarriak diskriminatzeko gaitasun handia dutenak. Proiektu honek hainbat onura ekarriko ditu arlo ezberdinetan, arlo horiek soziala, teknikoa, ekonomikoa eta zientifikoa izanik. Proiektu honek FB detektore ahalik eta zehatzena garatzea du helburu. Detektoreak, ABEk ezartzen dituen detekzio errekerimenduak (Se>%90 eta Sp>%95) beteko balitu, inplementagarria izango litzateke edozein enpresarentzat, detektorearen xhetasunak argitaratuak izango liratekeelako kongresu zientifikoetan. Hortaz, desfibriladoreak garatu eta saldu nahi dituzten enpresa berriek eskuragarri izango lukete FB detektore bat euren ekipoetan inplementatu ahal izateko. Bestalde, gaur egun desfibriladoreak saltzen dituzten enpresek, proiektu honetan garatutako FB detektorearen errendimendua euren detektoreen errendimenduekin konpara zezaketen, eta zehaztasun hobea duena euren ekipoetan barneratu. Hori horrela izanda, desfibriladore gehiago eta zehaztasun handikoak egongo lirateke merkatuan eta erabiltzeko prest. Horrek BBGaren tratamendu optimoago bat, erritmo analisi zehatzagoa eta desfibrilazio azkarragoa eragingo luke, eta ondorioz, biziraupen probabilitatearen igoera. Onura teknikoak proiektuaren garapenean zehar egindako lanean oinarritzen dira, hau da, ekarpen garrantzitsuenak garatutako tresnak, algoritmoak eta erabilitako baliabideak dira. Sortutako datu-basea eta horrekin egindako mozketak erabilgarriak izan daitezke gerora egin daitezkeen ikasketa edo azterlanak aurrera eramateko BioRes (Bioengineering and Resuscitation Group) ikerkuntza taldearen partetik. 29 OKBBG episodioetaz baliatuz FB detektatzeko garatutako metodoa eta erabilitako algoritmoak, funtzioak eta interfaze grafikoak publikoak izango dira eta BBGaren tratamendua optimizatzeko lagungarriak izan daitezke etorkizunean. Proiektu hau ikerkuntza lan bat denez, helburua ez da inolako etekin ekonomikorik lortzea. Hala ere, proiektuan zehar garatutako FB detektorea publikoa izango denez, edozein enpresak metodoa beraien KDAetan inplementa dezake. Ondorioz, beraien ekipo berriak sortu eta saltzen badituzte, horrek etekin ekonomiko nabarmena ekar dezake enpresa askorentzat. Proiektu honen onura nagusia zientifikoa da, izan ere, hemendik lortutako emaitzak eta ondorioak kongresuetara eramango dira aurkeztuak izateko, eta ahal izanez gero, inpaktuzko indize handia duten aldizkari zientifikoetan izango dira argitaratuak. Gorago aipatutako BioRes ikerketa taldeak UPV/EHUn seinale medikuen prozesaketaren inguruan egiten du lan. Proiektu honek aipatutako ikerketa arloan ekarpenak egin ditzake eta ikerketa taldearen helburua den seinaleen prozesaketa bidezko BBG tratamenduaren optimizazioan lagun dezake. Horrez gain, proiektu honetan garatutako FB detektorea KDA komertzialeko FB detektoreekin konparatuko da, eta ML teknikek hobekuntza sartzen dutela frogatzen bada, zientifikoki ikerkuntza lan honen ekarpena nabarmena izango litzateke eta horrek enpresek euren FB detektoreak eguneratzea eragin dezake, zehaztazuna handituz. Proiektuan zehar jarraitutako metodologia, 5.1. Irudian ikus daitekeen bezala, hiru fasetan banatzen da: 1. Laneko datu-basearen sorrera eta erritmoen anotazioa. 2. EKG segmentuen prozesamendua eta haien uhin formaren ezaugarrien kalkulua. 3. Fibrilazio bentrikularra detektatzeko algoritmoaren garapena. 5.1. Irudia Proiektuaren faseak Lehenik eta behin, laneko datu-base bat definitu beharra zegoen, eta horretarako 238 OKBBG episodioko multzo bat erabili zen, bat paziente bakoitzeko. Episodio hauek Philips HeartStart MRx (CPR-meter-arekin batera, azelerometro bat eta indar-sentsore baten bitartez osaturiko BBBrako laguntza gailua) monitore/desfibriladore baten bitartez erregistratu zituen 2013 eta 2014 urteen bitartean Tualatin Valley Fire & Rescue (TVF&R, Portland, Oregon, Amerikako Estatu Batuak) erreskatatzaile agentziak. Agentzia hau laguntza medikua eskaintzen duten paramediku-suhiltzaileez dago osaturik. Episodio hauek Erik Alonso irakasle-doktoreak lortu zituen Oregon Health & Science University-an (OHSU) egindako ikerkuntza egonaldian 2014. urtean, Mohamud Daya medikuaren gainbegiratzepean. Mohamud Daya OHSUko larrialdietako sailean ikerkuntza-bekak ematen dituen taldeko zuzendaria da. Horrez gain, TVF&R agentziaren eta Resuscitation Outcome Consortium-aren arteko lotura da, azken hau Estatu Batuetan OKBBGan ikertzeko helburua duen partzuergo handia da. Laneko datubasearen sorrera eta erritmoen anotazioa Seinalearen prozesamendua eta ezaugarrien kalkulua FBaren detekziorako algoritmoaren garapena 31 Jatorrizko datu-baseak berpizte episodio bakoitzari buruzko informazio klinikoa izateaz gain, episodioetan zehar monitorizatutako seinale biomedikuak ere badauzka. Berpizte episodio bakoitzari lotutako hurrengo sei seinaleak gorde ziren desfibriladorearen memorian.  EKG. Desfibrilazio partxeen bitartez erregistratutako elektrokardiografia seinalea. 250 Hz-ko laginketa-maiztasuna erabiliz erregistratu zen eta 0,9-50 Hz-ko bandazabalera du.  BI. Bularraldeko-inpedantzia seinalea da. Desfibrilazio partxeen bitartez erregistratzen da, 3 mA eta 32 kHz-eko korronte elektriko bat aplikatuz eta partxeen arteko tentsio diferentzia neurtuz eta Ohm-en legea aplikatuz inpedantzia balioa lortzeko. 200 Hz-eko laginketa-maiztasunarekin eta 0-80 Hzko banda zabalerarekin erregistratua izan zen.  Sakaden indarra (SI). 0-50 Hz-eko banda zabalerako eta 100 Hz-ko laginketamaiztasuneko indar-sentsorearen kontra egindako presiotik ateratako seinalea.  Azelerazio seinalea (AS). 0-50 Hz-eko banda zabalerako eta 100 Hz-ko laginketa-maiztasuneko azelerometroan erregistratutako seinalea.  SS. Sakaden sakontasun seinalea, 50 Hz-tan erregistratutako BBBean zehar erabilitako laguntza gailuak erregistratutako azelerazio eta indar seinaleetatik abiatuz kalkulatutakoa.  CO2 seinalea. CO2 sentsore baten bitartez erregistratutako kapnografia seinalea. Kapnografia seinalea kanporatutako airean kontzentratutako CO2 kantitatearen adierazpen grafiko jarraitua da. Atal honetan, proiektuan zehar erabiliko den datu-basea sortzeko erabili ziren irizpideak eta sortutako datu-basearen ezaugarriak deskribatzen dira. Gure proiektuan interesatzen zitzaizkigun segmentuak BBB interferentzia gabeko tarte garbiak ziren. Tarte horiek KDAek erritmoaren analisirako erabilitakoak izan behar ziren, eta 10 segunduko iraupeneko mozketak bilatu ziren. Ondorioz, gure laneko datubaserako 819 EKG segmentu lortu ziren. Adibidez, 5.3. Irudiari erreparatuz gero, laneko datu-basean erabilitako segmentu bat ikus daiteke, irizpideetan deskribatutako patroia jarraitzen duelarik, BBB interferentziarik gabeko 10 segunduko tarte garbi bat, KDAk erritmo analisi tartean erabilitakoa. 5.1. Taula Erritmoen anotazioak eta esanahiak 5.2. Taulan ikus daitezke lau medikuek egindako erritmoen sailkapenak 10 s-ko EKG segmentu bakoitzarentzat. Bertan, anotazio taula bat ikus daiteke, non lerro bakoitza EKG segmentu bati dagokion eta zutabe bakoitza mediku bati. Shock/ez-shock diagnosi egoki bat burutzeko, lau medikuek EKG segmentu bakoitzean egindako erritmoaren anotazioetatik, gutxienez hiru (anotazioen %75a) bat etorri behar ziren diagnostikoan adostasun bat lortzeko eta diagnostiko hori segmentuaren gold estandar (erreferentzia-anotazioa) bezala hartzeko. Anotatutako 819 segmentu horietatik, bazeuden batzuk baldintza hori betetzen ez zutenak, eta hortaz, laneko datu-basetik kanpo gelditu ziren. Gold estandarraren kontra konparatuko ziren proiektuan garatutako FB detektoretik lortutako shock/ez-shock erabakiak. 5.3. Taulan laneko datu-baseko adibide batzuk ikus daitezke. Bertan, hainbat anotazio multzok betetzen zuten aipatutako baldintza, baina bazeuden zenbait kasu non ez zen betetzen. Kasu horiek gorriz inguratuta daude. 89. anotazio multzoan, bi AS erritmo eta bi EA erritmo izan ziren anotatuak, hau da, biak erritmo ez-desfibrilagarriak, hortaz gold estandarra (ez-shock, hain zuzen ere) finkatzea posiblea izan zen. Beste alde batetik, 94. eta 95. anotazio multzoetan aldiz, bi FB erritmo eta bi EA erritmo izan ziren anotatuak, beraz, lau erritmotik bi desfibrilagarriak eta beste bi ez-desfibrilagarriak zirenez eta %75eko adostasun baldintza betetzen ez zenez, segmentu horietan gold estandarra ezin izan zen finkatu eta beraz, segmentuak laneko datu-basetik 35 kanporatuak izan ziren. 96. segmentuaren kasuan, bi EG erritmo daudenez, ez da betetzen adostasun baldintza nahiz eta beste bi erritmoak ez-desfibrilagarri bezala anotatuak zeuden, hortaz, segmentu horretan ere gold estandarra ezin izan zen finkatu eta beraz, segmentua laneko datu-basetik kanporatua izan zen. Jatorrizko 819 segmentuetatik 64 kanporatu ziren laneko datu-basetik, gold estandarra ezin izan zelako finkatu. Hortaz, guztira 755 segmentu geratu ziren laneko datubasean. 5.4. Irudian ikus daitezke kanporatuak izan diren segmentu batzuen adibideak, berrikusle medikuen anotazioak ikus daitezke grafika bakoitzaren barruan, goikaldean ezkerraldean. 5.4. Irudia Laneko atu-basetik kanporatu ziren segmentuen adibideak 37 anotaziodun segmentuak kanporatuak izan ziren gold estandar sendoa lortzeko asmoz. Laneko datu-basean geratzen ziren 755 segmentuetatik, beste 159 izan ziren kanporatuak eta beraz, laneko datu-basea 596 segmentuz osaturik geratu zen, 144 erritmo desfibrilagarri eta 452 erritmo ez-desfibrilagarrirekin. Laneko datu-baseko segmentuetako bakoitzak zenbait eremu ditu:  name: segmentuaren izena. Bertan, TVF&R agentzia, paziente identifikatzailea eta paziente horren segmentu zenbakia agertzen dira.  ECG: segmentu bakoitzaren EKG seinalea.  fs_ecg: EKG seinalearen laginketa-maiztasuna.  Info: segmentuari buruzko informazioa dakar. Bertan, BBG gertaeraren data eta ordua finkatzen dira, segmentuaren hasiera eta amaiera denborak, eta erabilitako desfibriladorearen izena eta modeloa.  GS: lau medikuen anotazioekin lortutako erreferentzia anotazioa edo gorago aipatutako gold estandarra, erritmo ez-desfibrilagarria (0) edo erritmo desfibrilagarria (1). Parametro honen aurka ebaluatuko dira proiektu honetan garatutako FB detektorearen shock/ez-shock erabakiak.  SAA: Reanibex R-series desfibriladoreetako (Bexen Cardio, Ermua, Espainia) SGAren offline bertsioak EKG seinalea aztertzerakoan egindako shock (1)/ez- shock (0) diagnostikoa.  rhythms: lau medikuek anotatutako erritmoak segmentu bakoitzarentzat (FB, TB, AS, EA edo EG). 5.5. Irudian laneko datu-baseko segmentuak eta aipatu berri diren eremuak ikus daitezke. 5.5. Irudia Laneko datu-baseko segmentuak eta euren eremuak Atal honetan, EKG seinalearekin lan egin zen. Honen prozesaketa eta uhin formaren ezaugarrien erauzketa burutu zen. Ezaugarri horiek dira, hain zuzen, erabiliak izan direnak FB detektoreak erritmo desfibrilagarri eta ez-desfibrilagarrien diskriminazioa egin zezan. Laneko datu-baseko EKG seinale guztiak prozesatuak izan ziren ondorengo prozesua jarraituz, eta lortuz: 1. Batezbestekoaren ezabatzea: Pausu honetan EKG seinale bakoitzari bere osagai jarraitua kentzen zaio, seinalearen puntu bakoitza bere batezbesteko balioagatik kenduz. 2. 5. mailako batezbesteko mugikorraren iragazkia: Iragazki hau FIR (Finite Impulse Response) behe pasa iragazki bat da, seinalearen leuntasuna lortzea ahalbidetzen duena. Sarrera parametro bezala bost lagin hartzen ditu batera 39 eta horien batezbestekoa kalkulatzen du irteerako puntu bakar bat ateraz. Nahi ez den osagai zaratatsua eta trantsizio zorrotzak ezabatzeko baliagarria da. Iragazki honek honako diferentzia ekuazioa jarraitzen du: non b koefiziente guztiak 1/5 diren. 3. Goi pasa iragazkia: Lehenengo ordenako goi pasa Butterworth iragazkia aplikatzen zaio seinaleari, 1 Hz-ko ebaketa maiztasunarekin. Iragazki honi esker, maiztasun baxuetako zarata eta seinalearen osagai jarraitua kentzen dira. 4. Behe pasa iragazkia: bigarren ordenako behe pasa Butterworth iragazkia aplikatzen zaio seinaleari, 30 Hz-ko ebaketa maiztasunarekin. Iragazki honi esker, maiztasun altuko zarata ezabatzen da. 5.6. Irudian proiektuan erabilitako eta prozesatuta dagoen EKG seinale baten adibidea ikus daiteke. Atal honetan, prozesatutako EKG segmentu guztietatik zenbait ezaugarri kalkulatu dira, FB detektoreak oinarritzat hartzen dituenak shock/ez-shock diskriminazioa egin ahal izateko. Guztira zazpi dira kalkulatutako ezaugarriak: 40 - Denboraren domeinuan: atari zeharkatze tartea (AZT) [48], x1, x2 [49], bCP [50] eta bWT [50]. Hauek EKGaren anplitudea, malda, laginen banaketa eta bihotz-maiztasuna ezaugarritzen dute. - Maiztasunaren domeinuan: bW [50]. EKGaren espektroa ezaugarritzeko. - EKGaren konplexutasuna ezaugarritzeko laginketa entropia (LE) [51] kalkulatzen da. AZTaren jatorrizko algoritmoak 1 s-ko segmentuekin lan egiten du. 3 s-ko episodio bat biltzen du. Lehenengo segundoa eta hirugarren segundoa eta zehazteko erabiltzen dira. Bigarren segundoak AZTaren balioa zehazten du. AZTaren balioan oinarriturik, algoritmoak erritmo desfibrilagarriak ez-desfibrilagarrietatik bereizten ditu. 3 s-ko leiho bakoitzeko AZT balio bat lortzen da, baina gure seinaleak 10 s-koak direnez, 3 s-ko 3 leiho aztertzen ditugu, eta beraz, 3 AZT balio lortzen ditugu EKG segmentu bakoitzeko. Hortaz, gure 10 s-ko segmentuaren AZT balioa, kalkulatu ditugun 3 balio ezberdin horien batezbestekoa da.  x1 eta x2 x1 eta x2 ere denboraren domeinuko parametroak dira. Hauek kalkulatzeko lehenengo, prozesatutako EKGaren, lehen diferentziaren (bere malda) karratuaren batezbesteko mugikorra kalkulatzen da hurrengo formula aplikatuz: EA erritmoetan handia da bakarrik QRS konplexuen inguruan eta hortik kanpo oso txikia. Ostera, FB erritmoetan -ren balioak modu uniformeago batean antolatzen dira eta piku gehiago aurkezten dituzte. Bi ezaugarri kalkulatzen dira desberdintasun hauek neurtzeko [49]: i. x1: maldaren balioak balio txikien inguruan zein neurritan kontzentratuta dauden kuantifikatzen duen parametroa, –ren 10. pertzentilaren balioa da. ii. x2: –en finkatutako atari baten gainetik dagoen piku kopurua da. 5.8. Irudian ikus daitekeen bezala, x1 eta x2 parametroak kalkulatzen dira prozesatutako bi EKG seinalerentzat. Goiko bi paneletan aurreprozesatutako EKG seinaleak agertzen dira eta behean seinaleak. Erritmo desfibrilagarriek (ezkerra) x1 eta x2-ren balio handiagoak (x1=0.139 eta x2=19) aurkezten dituzte erritmo ezdesfibrilagarriekin (eskuina) (x1=0.014 eta x2=7) konparatuz. 5.8. Irudia x1 eta x2 parametroen emaitzen adibideak. FB erritmoa ezkerrean eta EA eskuinean  bCP QRS konplexuetan zehar emandako EKGaren aldakuntza azkarrek EKGaren maldaren balio handiak sortzen dituzte. Lehenengo, prozesatutako EKGan, lehen diferentziaren (maldaren) karratua kalkulatzen da eta anplitude maximoa 1 izan dadin normalizatzen da, lortuz: Ondoren, bCP parametroa definitzen da, atalase ( ) baten azpitik dagoen denbora proportzioa bezala, edo atariaren azpitik dagoen laginen proportzioa bezala. atalasearen balioa 0.0055 da, Irusta et al.-ek optimizatua 2012. Urtean [50]. Horrez gain, bCP parametroa EKG seinalearen 3.2 segunduko azpileihoak erabiliz kalkulatu da. 10 s-ko segmentuetan 3.2 s-ko 3 leiho aztertzen ditugu, eta beraz, 3 bCP balio lortzen ditugu EKG segmentu bakoitzeko. Hortaz, gure 10 s-ko segmentuaren bCP balioa, kalkulatu ditugun 3 balio ezberdin horien batezbestekoa da. Hona hemen bCParen formula: 44 5.9. Irudian ikus daitekeen bezala, bCP parametroa kalkulatzen da prozesatutako bi EKG seinalerentzat. Goiko bi paneletan aurreprozesatutako EKG seinaleak agertzen dira, , eta behean, . bCP-ren balioa altua da erritmo ez-desfibrilagarrientzat (bCP=0.90) (ezkerra), eta baxua erritmo desfibrilagarrientzat (bCP=0.10) (eskuina), hauek modu uniformean sakabanatutako maldak dituztelarik. 5.9. Irudia Maldaren domeinuko bCP parametroaren emaitzen adibideak. EA erritmoa ezkerrean eta FB eskuinean  bWT Erritmo ez-desfibrilagarria aurkezten duen EKG seinale baten uhin forma, oinarrizko lerro edo lerro isoelektrikoaren inguruan kontzentratzen da denbora tarte handi batean. Tarte hauek txikiagotu egiten dira bihotz-maiztasuna handitzen doan heinean. Bestalde, EKGak lerro isoelektrikoaren inguruan pasatutako denboraren proportzioa baxua da erritmo desfibrilagarrientzat bentrikuluen aktibitate azkarra dela eta. Ezaugarri hau ustiatzeko asmoz, bWT kalkulatzen da. Horretarako, lehenik eta behin 6.5 eta 30 Hz artean iragazten da seinalea P eta T uhinen eragina kentzeko. Ondoren, prozesatutako EKG seinalea 1 anplitudera normalizatzen da, bere anplitude maximoaz zatituz, hurrengo formulan ikus daitekeen bezalaxe: 45 Horrela, bWT parametroa, -ren lagin proportzio bat barne hartzen duen lerro isoelektrikoaren inguruko anplitude tartea bezala definitzen da, eta lerro isoelektrikoaren gaineko eta azpiko anplitudeen arteko kendura bezala kalkulatzen da: bWT parametroa ere, EKG seinalearen 3.2 segunduko azpileihoak erabiliz kalkulatu da. 10 s-ko segmentuetan 3.2 s-ko 3 leiho aztertzen ditugu, eta beraz, 3 bWT balio lortzen ditugu EKG segmentu bakoitzeko. Hortaz, gure 10 s-ko segmentuaren bWT balioa, kalkulatu ditugun 3 balio ezberdin horien batezbestekoa da. 5.10. Irudian ikus daitekeen bezala, bWT parametroa kalkulatzen da prozesatutako bi EKG seinalerentzat. Goiko bi paneletan aurreprozesatutako EKG seinaleak agertzen dira, eta behean, seinale horiek 1 anplitudera normalizatuak. bWT-ren balioa baxua da erritmo ez-desfibrilagarrientzat (bWT=0.05) (ezkerra), eta altua erritmo desfibrilagarrientzat (bWT=0.85) (eskuina). 5.10. Irudia Denboraren domeinuko bWT parametroaren emaitzen adibideak. EA erritmoa ezkerrean eta FB eskuinean  bW Ondo definitutako QRS konplexuak dituzten EKG seinaleak banda zabaleko seinaleak dira, erritmo desfibriligarriak banda estuko seinaleak direlarik. Ezaugarri hori ustiatzeko, lehendabizi, potentziaren banaketa maiztasunaren domeinuan N=4096 puntuko, FFT-aren (Fast Fourier Transform) magnitudearen karratua bezala estimatzen da, eta kurbaren azpiko azalera unitatera normalizatzen da. Ondoren, potentzia totalaren %20a zein maiztasunetik behera kontzentratzen den ( ) eta potentzia totalaren %80a zein maiztasunetik behera ( ) kontzentratzen den kalkulatzen da. Azkenik, bW parametroa EKGaren banda-zabalera bezala definitzen da, honako eran: 5.11. Irudia Maiztasunaren domeinuko bW parametroaren emaitzen adibideak. EA erritmoa ezkerrean eta FB eskuinean bW parametroa ere, EKG seinalearen 3.2 segunduko azpileihoak erabiliz kalkulatu da. 10 s-ko segmentuetan 3.2 s-ko 3 leiho aztertzen ditugu, eta beraz, 3 bW balio lortzen ditugu EKG segmentu bakoitzeko. Hortaz, gure 10 s-ko segmentuaren bW balioa, kalkulatu ditugun 3 balio ezberdin horien batezbestekoa da.  LE Entropia informazio berriaren sorkuntza tasa da. Pincus eta bere lankideek entropia hurbildua (EH) izeneko neurketa estatistikoa garatu zuten kaos eta analisi dinamiko ezlinealaren eremutik abiatuz [51]. EH(m r, N), probabilitate baldintzatuaren (PB) logaritmo nepertar negatiboa da: Atal honetan FB detekziorako garatutako algoritmoaren nondik norakoak azaltzen dira, hau garatzeko jarraitutako prozedura sakonki deskribatuz. Aurreko atalean kalkulatutako EKGaren ezaugarriak Markoven eredu ezkutua (MEE) deituriko sailkatzaile bati pasatzen zaizkio, eta sailkatzaile hori izango da erabakiko duena ezaugarri horiek erritmo desfibrilagarri bati ala erritmo ez-desfibrilagarri bati dagozkion, hau da, shock/ez-shock erabakia hartuko du. FB detektorea garatzeko hurrengo prozedura jarraitu izan da, zenbait urratsez osatua: i. Ezaugarri onenen aukeraketa, ondoren MEE sailkatzaile batek erabiliko dituenak shock/ez-shock erabakia zehaztasun handienaz emateko. ii. k-means azpitaldekatzearen edo clustering-aren erabilera ezaugarrien balio desberdin kopurua murrizteko, eta horrela, MEEak sailkatu behar dituen sekuentzia kopuruaren murrizpena ere lortuko da. iii. MEEaren optimizazioa. iv. MEEaren testeatzea edo ebaluaketa. FB detektorearen algoritmoa 5.3.3 azpiatalean deskribatzen da, non FB detektorearen arkitektura, optimizazioa eta ebaluaketa azaltzen diren. Hala ere, prozedura hori ondo ulertzeko, nahitaezkoa da oinarrizko kontzeptu batzuk garatzea. Horregatik, lehenengo MEE sailkatzailearen deskribapen kontzeptuala ematen da, non MEEaren oinarriak azaltzen diren. Horrez gain, k-means clustering-aren edo taldekatzearen deskribapen kontzeptuala ere emango da, non erabiliko diren ezaugarrien balio desberdinen kopurua nola murriz daitekeen azalduko den. emisio-probabilitateak deiturikoak. Bakoitzak , behaketa bat i egoera batetik sortua izanaren Shock/ez-shock erabakirako algoritmoa bi egoera ezkutuko multzodun MEE batean oinarriturik dago, , non eta -k shock eta ez-shock erabakiak adierazten dituztelarik, hurrenez hurren. 5.12. Irudiak gure MEE ereduaren arkitektura erakusten du, non trantsizio-probabilitate matrizeari dagokion, zeinetan elementu bakoitzak egoera batetik egoera batera joateko probabilitatea adierazten duen, izanik. -k N behaketa ezberdin posibleak adierazten ditu, eta -k behaketa probabilitateak edo emisio-probabilitateak barne hartzen dituzte. Hau da, -ek probabilitate baldintzatuak barne hartzen ditu, hau da, (ez-shock) egoeratik behaketa bat sortua izateko probabilitateak adierazten ditu. Era berean, -ek probabilitate baldintzatuak barne hartzen ditu, hau da, (shock) egoeratik behaketa bat sortua izateko probabilitateak adierazten ditu, non den. 5.12. Irudia MEEan oinarritutako FB detekzio algoritmoaren arkitektura bi egoera ezkutuekin (ezshock) eta (shock) . Hau da, aztertutako t. EKG segmentuan egoeran egoteko probabilitatea, (t-1). segmentuko egoeraren araberakoa da bakarrik, 2. Irteera independentzia: behaketa baten probabilitatea, , behaketa sortu duen egoeraren araberakoa da bakarrik, eta ez beste edozein egoeraren edo behaketaren araberakoa. t behaketak ikusi eta egoera sekuentzia probableenetik pasatu probabilitatea izanik, eta behaketa bat oraingo egoeratik sortua Azpiatal honetan, k-means clustering edo taldekatzearen oinarria azalduko da. Izan ere, k-means taldekatzea EKG seinaletik erauzitako eta FB detektoreak erabiltzen dituen ezaugarri desberdinen kopurua murrizteko erabiliko baita, 5.3.3 azpiatalean sakonki azalduko den bezalaxe. Taldekatze metodo hau, Lloyd algoritmoa bezala ere ezagutua [55], algoritmo iteratibo bat da, non N behaketa esleitzen zaizkion zentroideen bitartez definitutako k cluster bakoitzari. Behaketa bakoitza n dimentsiodun bektore bat da, eta cluster bakoitzaren zentroidea ere n dimentsiodun bektorea baita. k balioa algoritmoarekin hasi aurretik aukeratzen da. Algoritmoaren prozedura honako hau da: 1- k zentroideren hasieraketa egin. Normalean ausaz egiten da, edo bestela kmeans++ algoritmoaren bidez egin daiteke [55]. 2- Behaketa bakoitzetik cluster bakoitzeko zentroiderainoko distantzia euklidearraren karratua kalkulatu. 3- Behaketa bakoitzari zentroide hurbileneko cluster-a esleitu. 4- Cluster bakoitzeko behaketen batezbestekoa kalkulatu k zentroideren kokapen berriak lortzeko. Zentroide hauen posizioak eguneratzeko ere k-means++ algoritmoa erabiltzen da. Azkenik, errepikatu 2. eta 4. pausuak cluster esleipenak aldatzen ez diren arte, edo aldez aurretik definitutako iterazio maximoen kopurura ailegatu arte. 5.3.3. FB detektorearen arkitektura, optimizazioa eta ebaluaketa Azpiatal honetan, FBaren detekzio algoritmoaren arkitektura eta beronen optimizazioa eta ebaluaketa gauzatzeko emandako pausuak azaltzen dira sakontasunez. 52 FB detektorearen arkitektura 5.13. Irudiak FBaren detekzio metodoa garatzeko, optimizatzeko eta ebaluatzeko jarraitu zen prozesuaren deskribapen orokor bat erakusten du. Laneko datu-baseko datuak pazienteen arabera banatu ziren bi azpimultzotan, entrenamendua (%60) eta ebaluaketa (%40), beti ere bermatuz ebaluaketa azpimultzoan erritmo desfibrilagarrien kopurua guztirakoaren %15-30 zela (datu-base osoan %24a baita). Shock/ez-shock erabakirako erabili ziren K-ezaugarriko multzo onenaren aukeraketa eta cluster kopuruaren optimizazioa entrenamenduko multzoa erabiliz egin ziren, ondoren azalduko den pazienteen araberako 10 iteraziodun baliozkotze gurutzatuaren bidez. Metodoaren errendimendua Se eta Sp parametroen bidez izan zen neurtua. Se eta Spren kalkulua, garatutako FB detektoreak ebaluaketa multzoan hartutako shock/ezshock erabakiak medikuek egindako erritmo anotazioekin konparatuz burutu zen. 5.13. Irudia FB detekzio algoritmoa garatzeko eta ebaluatzeko jarraitutako prozesuaren laburpen orokorra Ezaugarrien aukeraketa (EA) eta FB detektorearen optimizazioa 5.15. Irudian ikusi den bezala, ezaugarriak aukeraketzeko, entrenamenduko multzoan pazienteen araberako 10 iteraziodun baliozkotze gurutzatua erabiltzen duen aurreranzko inguratzailearen hurbilketan oinarritua dago. 53 5.14. Irudian ikus daiteke nola burutzen den 10 iteraziodun baliozkotze gurutzatua entrenamendu multzoaren gainean. Bertan, laneko datu-baseko entrenamendu multzoko pazienteak 10 entrenamendu/ebaluaketa azpimultzotan banatu ziren. Baliozkotze gurutzatuaren iterazio bakoitzeko, azpimultzo bat ebaluatzeko eta gainerakoak entrenatzeko erabili ziren. Adibidez, lehenengo iterazioan lehenengo azpimultzoa ebaluaketarako erabiltzen da, eta gainerakoak entrenatzeko. Bigarrenean aldiz, bigarren azpimultzoa erabiltzen da ebaluaketarako, eta gainerako guztiak entrenatzeko, eta horrela azken iteraziora arte. 5.14. Irudia 10 iteraziodun baliozkotze gurutzatua burutzeko prozesua EA prozesuaren pausu bakoitzean, entrenamendu multzoko EKG segmentuetatik erauzitako K-ezaugarriko bektoreak (bat segmentuko) N cluster-etan multzokatzen ziren k-means erabiliz. Aukeratutako ezaugarrien kopurua bostera finkatu zen, K = 5, karga konputazioanala murrizteko eta shock/ez-shock erabakian zehaztasun ona lortzeko nahikoa dela frogatu delako [56]. Bi ezaugarri, bCP eta bWT, SGA komertzial bateko parte dira eta diskriminazio ahalmen handia erakutsi dutenez shock/ez-shock erabakian [50], beti mantendu izan dira ereduan, eta horiei gainerako ezaugarriak gehitzen joan zaizkie banan banan diskriminatze gaitasun handieneko ezaugarrien konbinazioa lortzeko, lehenengo 3 54 ezaugarriko konbinazioa, ondoren 4 ezaugarrikoa, eta azkenik 5 ezaugarriko bektore konbinazio onena lortu arte. Horrela funtzionatzen zuen aurreranzko inguratzailearen hurbilketak. Cluster kopurua, N, entrenamendu multzoan 10 iteraziodun baliozkotze gurutzatuaren bidez optimizatu zen. 10 balio posible frogatu ziren, N=10i, non i=1,2,...10. Gure metodoan, cluster-en zentroideen hasieraketa egiteko 2 eta 98 pertzentilen artean N tarte ekiespaziatu hartu ziren. Horrela, MEE sailkatzaileak erabiliko zuen behaketa posibleen kopurua murriztu egin zen. Ondoren, behaketa horiek erabiliz MEE parametroak estimatzen ziren, Baum-Welch algoritmoaren [53] bitartez. Baum-Welch algoritmoa Matlab 2015b-eko (MathWorks Inc., MA, Amerikako Estatu Batuak) Statistics and Machine Learning toolbox-a erabiliz aplikatu zen. Azkenik, banan-banan ebaluaketako EKG segmentu bakoitzetik erauzitako K-ezaugarriko bektorea cluster bati esleitzen zitzaion, entrenatutako MEEan sartu eta honek, shock/ez-shock erabakia hartzen zuen. Erabakiak medikuek egindako erritmoen anotazioekin konparatzen ziren Se eta Sp kalkulatzeko. Ezaugarri bat aukeratzeko erabilitako irizpidea MEE sailkatzaileko, orekatutako errore tasaren (OET) minimizazioa zen, edo beste modu batera esanda, orekatutako zehaztasunaren (OZ) maximizazioa: FB detektorearen ebaluazioa Algoritmoa ebaluatzerako orduan, erabili gabe zegoen laneko datu-baseko pazienteen %40a (ebaluaketa multzoa) erabili zen, entrenamendu prozesuan lortutako 5ezaugarriko multzo onena, N cluster kopurua eta MEE parametroak erabiliz. Sailkatzailearen errendimendua Se eta Sp parametroen arabera neurtu zen (ikusi 5.15. Irudia). Lortutako Se eta Sp emaitzek entrenamendu/ebaluaketa banaketaren menpekotasun handia ez izateko, entrenamendu/ebaluaketa prozedura guztia 500 aldiz errepikatu zen (500 entrenamendu/ebaluaketa multzoko erreplika ezberdin), errendimendu metrikak (Se eta Sp) estatistikoki ezaugarritzeko. Atal honetan zehar proiektuan burutu diren faseak deskribatuko dira. Proiektua ataza ezberdinetan banatuko da. Hasteko, lan-taldea deskribatuko da. Ondoren, fase guztien azalpena emango da, eta horren ostean, proiektuaren mugarriak ere deskribatuko dira. Azkenik, hori guztia Gantt diagrama batean islatuta erakutsiko da. Lehen azpiatal honetan, proiektuaren garapenaz arduratutako lan-taldea modu labur batean deskribatuko da, horren parte-hartzaile bakoitzaren zereginak eta erantzukizunak ere definituz. Ondoren agertzen den 6.1. Taulan erakusten da era argi batean aipatu berri dena. KODEA ERANTZUKIZUNA IZEN-ABIZENAK ZEREGINA K1 Proiektu zuzendaria (Senior ingeniaria) Erik Alonso González Proiektua planteatzeaz, jarraitu beharreko pausuak adierazteaz eta, azkenik, dokumentua zuzentzeaz eta gainbegiratzeaz arduratu. K2 Proiektu zuzendarikidea (Senior ingeniaria) Elisabete Aramendi Ecenarro Proiektua planteatzeaz, jarraitu beharreko pausuak adierazteaz eta, azkenik, dokumentua zuzentzeaz eta gainbegiratzeaz arduratu. K3 Junior ingeniaria Borja Altamira Areizaga Proiektua idazteaz eta garatzeaz arduratu. Hau da, proiektuaren egilea. 6.2. Proiektua garatzeko gauzatutako faseak Bigarren azpiatal honetan, proiektua aurrera eramateko jarraitu diren fase (F) ezberdinak definituko dira, eginkizun bakoitza deskribatuz eta horien iraupena zehaztuz. M1: Proiektuaren hasiera. Proiektuaren proposamena onartu da. Horrez gain, proiektuan jarraituko diren pausuak finkatu dira. F 1.2 Proiektuaren kudeaketa eta jarraipena Proiektua behar bezala bideratzeko, eta hau egiten den heinean agertutako akatsen zuzenketak egiteko, proiektu zuzendariaren eta egilearen arteko bilerak.  Hasiera data: 2017/10/23  Amaiera data: 2019/02/18  Baliabide teknikoak: Ordenagailua (30 ordu).  Giza baliabideak: Proiektu zuzendariak (35 ordu) eta junior ingeniaria (10 ordu). F2-REN IRAUPENA: 58 HASIERA DATA: 2017/10/20 AMAIERA DATA: 2017/12/08 F 2.1 MATLAB ikastaroa Ikerketa sail barruko kideek eskainitako MATLAB ikastaroa proiektuaren egileak programaren eta interfaze grafikoen oinarrizko ezagutzak bereganatzeko asmoarekin.  Hasiera data: 2017/10/20  Amaiera data: 2017/11/17  Baliabide teknikoak: Hiru ordenagailu (bat 20 ordu eta besteak 4) eta MATLAB lizentzia (bat 20 ordu eta besteak 4).  Giza baliabideak: Junior ingeniaria (20 ordu) eta proiektu zuzendariak (4 ordu). F 2.2 Proiektuaren dokumentazioa Proiektuaren inguruan aurkitutako artikulu eta liburuen irakurketa.  Hasiera data: 2017/10/24  Amaiera data: 2017/12/08  Baliabide teknikoak: Bibliografia (FBari buruzko liburu eta artikuluak) eta ordenagailu bat (20 ordu).  Giza baliabideak: Junior ingeniaria (25 ordu). M2: Proiektua definituta. MATLAB ikastaroa burutu, honen bidez eskuratutako ezagutzei esker, eta gaiari buruz informatu eta gero, erabiliko diren prozesu eta metodoak erabakiko dira. Beraz, proiektua definituta geratuko da. 6.2.3. Laneko datu-basearen sorrera eta erritmoen anotazioa M3: Datu-basea definituta eta erritmoak anotatuta. Ezinbestekoa den informazioa datu-basean bildu da. 6.4. Taula F3: Laneko datu-basearen sorrera eta erritmoen anotazioa F 4.2 Seinaleen ezaugarrien erauzketa Seinale guztietatik zazpi ezaugarriren erauzketa eta balio horien kalkulua.  Hasiera data: 2018/02/16  Amaiera data: 2018/02/28  Baliabide teknikoak: Ordenagailu bat (10 ordu) eta MATLAB lizentzia (10 ordu).  Giza baliabideak: Junior ingeniari bat (10 ordu) eta proiektu zuzendariak (2 ordu).  M7: Proiektua amaituta. Dokumentu guztia idatzi eta epe barruan entregatu da. 6.9. Taula Proiektuaren mugarriak Atal honetan, proiektua osotzen duten atazak eta mugarriak Gantt diagrama batean bistaratazen dira. 6.1. Irudian, ataza bakoitzaren hasiera eta amaiera datak ikus daitezke, eta baita mugarri bakoitzaren data ere. Ondoren, hauek guztiak koloredun barratxoen bidez adierazten dira. Atal honetan, proiektuan zehar izandako kostu totala azalduko da. Beraz, aurrekontua burutzeko lau kostu-sail izan dira kontutan: barne orduak, amortizazioak, azpikontratazioak eta gastuak. Azpiatal honetan, proiektua aurrera eramateko eta burutzeko partaide bakoitzaren lanordu kopurua, eta horrek ekartzen dituen kostuak azaltzen dira (ikusi 7.1. Taula). Azpiatal honetan, proiektua garatzeko beharrezkoak izan diren baliabide materialei zein ez materialei dagozkien kostuak azaltzen dira (ikusi 7.2. Taula). Proiektu honetan zehar ez da azpikontrataziorik burutu, beraz, azpiatal honi dagokion kostua nulua izango da. Azpiatal honetan, proiektua aurrera eramateak dakarren kostu totalaren kalkulua egin da. 7.4. Taulan ikus daiteke proiektuaren guztizko kostu aitorpena. ATAZA KOSTUA (€) Barne orduak 12.000 Amortizazioak 318,4 Azpikontratazioak 0 Gastuak 80 Ez-ustekoak (%5) 620 Guztira 13.018,3 Atal honen helburua proiektuaren garapenean zehar izan daitezkeen arriskuak adieraztea da. Proiektua amaituta dagoenez, arriskuak ekidin direla esan daiteke. Hala ere, hasieratik hauen aurreikuspena gauzatzea ezinbestekoa izan da, eta ondorioz, hauek ekar ditzaketen kalteen azterketa egin da. Arrisku analisi hau aurrera eramateko bi kontzeptu hartu dira kontutan. Alde batetik, arriskuak berez gertatzeko duen probabilitatea aztertu da. Bestetik, arrisku horrek proiektuan izan dezakeen eragina ikertu egin da. Hortaz, arriskua balioesteko sasoian kontuan izango dira hau gertatzeko probabilitatea eta honek izan dezakeen eragina. Aurreikusitako arrisku posibleak eta hauei aurre egiteko hartuko liratekeen kontingentzia neurriak ondoren azalduko dira. Posible da proiektuan zehar plangintza ezin izatea jarraitu zehazki eta atzerapenak gertatzea arrazoi ezberdinen ondorioz. Proiektuaren atalen batek atzerapenak proiektu osoa atzeratzea ekar dezake eta arazoa are gehiago sakontzea. Arrisku honen agertzeko probabilitatea eta inpaktua erdi-baxua da. Hori saihesteko ondo neurtu beharko da proiektuaren atal bakoitza burutzeko beharrezko denbora eta atzerapenak ekar ditzaketen faktoreak aurreikusi. Proiektuan zehar garatutako tresnetan arazoak izatea posiblea da. Arazo hauen adibidea izango litzateke garatutako kodean akatsen bat izatea, eta horrek, behar bezala ez funtzionatzea eragingo luke. Horrez gain, arrisku hauen artean interfazearen diseinuarekin erlazionatutako arazoak ere multzo honetan sartuko lirateke. Arrisku hau agertzeko probabilitatea ertaina da, eta eragina handia. Beraz, hau saihesteko bi neurri hartu dira. Alde batetik, garatuko diren interfazeak hasiera batetik oinarrizko kalitatea beteko dute, era berean, erabiltzailearentzat horietan zehar 66 aritzeko atsegina egingo zaio. Bestalde, kodean ager daitezkeen akatsei dagokienez, garatutako tresna bakoitza zatika-zatika probatuko da kodearen atal bakoitza ondo dagoela ziurtatzeko. Proiektuan zehar erabiltzen diren datuak galtzea posiblea da. Datu hauek garatutako tresnak edota datu-basea izan daitezke, adibidez. Arrisku hau gertatzeak ondorio desatseginak ekarriko lituzke. Izan ere, lan berdina berriro egin beharko litzateke, eta horrek, atal horri eskainitako denbora gainditzea eragingo luke. Hala ere, arrisku hau gertatzeko probabilitatea baxua da, datuak gailu ezberdinetan gorde eginez gero, arriskua saihestuko litzatekeelako. Baina, arriskua ematekotan, honen eragina oso altua izango litzateke. Garatutako algoritmoaren prozesatzea astunegia izan daiteke eta horrek arazoak sor ditzake. Garatutako tresnak ez direlako nahiko efizienteak edo luzeegiak direlako, prozesatzeak denbora gehiegi eraman dezake eta lana atzeratu. Hau gertatzeko probabilitatea ertaina da eta arriskua baxua, posible izango litzateke prozesatzen utzi eta beste zerbaitekin jarraitzea denbora ez galtzeko. Kontingentzia neurri bezala tresnak ahalik eta efizienteen egiten eta prozesatzeak denbora gehiago eskatzen dutenean ikerketa taldean eskuragarri dauden gaitasun altuagoko ekipoak erabil daitezke. Proiektua garatzeko ezinbestekoak diren teknologien erabilpenean ezagutzak ez izatea, hardware/software arazoak izatea, edota garatutako interfaze edo script fitxategien integrazioan arazoak izatea dira multzo honen barruan ager daitezkeen arriskuen adibideak. 67 Hala ere, arrisku hauek saihesteko zenbait neurri hartu dira. Hasteko, GUI interfazearen erabilpena lehendabizikoa izateagatik, proiektua garatzen hasi aurretik honi buruzko ikastaroa egin da. Horrez gain, erabiliko diren ekipoekin arazoak ez izateko, hauek behar bezala erabiltzen eta mantentzen saiatuko da. Hortaz, esandakoa kontutan hartuz, arrisku teknologikoak agertzeko probabilitatea baxua da eta eragina altua. 68 9. Emaitzak Atal honetan, proiektuan zehar garatutako FBaren detekziorako algoritmoarekin lorturiko emaitzak deskribatu eta horien analisia nola egin zen azaltzen da. Hasteko, garatutako metodoaren errendimendua Se eta Sp parametroen arabera aztertuko da. Gero, FB detektorearen garapen eta optimizazioan erabilitako ezaugarriei eta cluster kopuruari buruzko xehetasunak emango dira. Ondoren, FB detektoreak shock/ezshock erabakia hartzeko behar duen denborari buruz eztabaidatuko da, eta azkenik, FB detektorearen eta SGA algoritmo komertzial baten zehaztasunak konparatuko dira. Atal honetan, garatutako metodoarentzako sortutako 500 errepliketako Se, Sp eta OZ parametroen batezbestekoa (desbideraketa estandarra) kalkulatu zen. Lortutako emaitzak %94,4 (3,8), %97,8 (1,2) eta %96,1 (1,9) izan ziren, Se eta Sp parametroentzako hurrenez hurren. Hortaz, gure metodoaren bidez lortutako emaitzek ABEk definitutako zehaztasun terminoak betetzen dituzte ( ). Ondoren, Se eta Sp parametroen medianak eta inter-kuartilen tarteak (25 eta 75 pertzentilak, Q1 eta Q3 hurrenez hurren) kalkulatu dira, eta kutxa-diagramen bitartez izan dira adieraziak, 9.1. Irudian ikus daitekeen bezala. 9.1. Irudia Se eta Sp parametroen kutxa-diagramak Kutxa erdiko lerro gorriak mediana adierazten du (%95,1 eta %97,9 Se eta Sp balioentzat, hurrenez hurren). Kutxaren goiko eta beheko aldeek Q1 eta Q3 erakusten dituzte. Horien gainetik eta azpitik agertzen diren lerro beltzak albo-lerroak dira, L1 eta L2 hurrenez hurren. Albo-lerroak honela kalkulatzen dira: Albo-lerroen luzeratik kanpo dauden behaketak ez-ohiko balio bezala kontsideratzen dira, gurutze gorri baten bidez adierazten dira. 9.1. Irudian ikus daitekeen bezala, ezohiko balio horiek Se-an agertzen dira batez ere. Izan ere, FB kasu gutxiago ditugu eta FB kasu gutxi batzuk gaizki detektatzeak Se-an eragin negatibo handia dauka. Hala ere, konproba daitekeenez oso ez-ohiko balio gutxi agertzen dira. FBaren detekzio algoritmoa garatzeko eta optimizatzeko prozesuan EKG ezaugarriak aukeratu (bost ezaugarri kalkulatutako zazpietatik) eta cluster kopurua (10 eta 100 arteko 10en multiplo bat) zehaztu beharra zegoen. Egindako 500 errepliketako bakoitzean ezaugarri eta cluster kopuru optimoak aukeratu ziren. Lehen aipatu bezala, bCP eta bWT ezaugarriak beti mantendu ziren 5-ezaugarriko multzo onenean, eta horiez gain gehien aukeratu izan zen ezaugarria LE (487/500) da. Hau izan daiteke bCP eta bWT ezaugarriek ematen ez ziguten uhin formaren konplexutasunari buruzko informazioa gehitzen zuelako. Ondoren, AZT (404/500) izan zen gehien erabilia, izan ere, ezaugarri honi esker bihotz-maiztasuna estimatu daiteke eta jakinekoa da bihotz-maiztasun altuenak shock erritmoekin erlazionatzen direla. Gainerako ezaugarriek aipatu berri direnen osagarriak ziren, baina askoz gutxiagotan gehitu izan ziren 5-ezaugarriko multzo onenean. Erabilitako cluster kopuruari dagokionez, horren mediana (Q1-Q3) balioak kalkulatu ziren, eta emaitzak 70 (50-90) cluster izan ziren. Ondoren, exekuzio-denbora kalkulatu zen, garatutako FB detektoreak laneko datubaseko erregistro bakoitza prozesatzeko eta shock/ez-shock erabakia hartzeko behar zuen denbora, alegia. Datu-baseko segmentu bakoitzaren EKG prozesaketa egiteko, ezaugarriak kalkulatzeko eta shock/ez-shock erabakiaren sailkapena egiteko beharrezko denboren batezbestekoa (desbideraketa estandarra) kalkulatu zen, eta 184,7 (19,7) ms-koa lortu zen, beraz, oso azkarra eta karga konputazional gutxikoa. 9.3. Garatutako FB detektorearen eta SGAren konparaketa Atal honetan, garatutako metodoaren eta Bexen Cardio-ko (Ermua) Reanibex R-series desfibriladoreetako algoritmoaren SGAren arteko errendimendu konparaketa azaltzen da. Gure metodoarekin lortutako emaitzak SGArenak baino hobeagoak izan ziren Se eta Sp parametroen arabera. Proiektuan erabiltzailearentzako interfaze grafiko (EIG) bat garatu zen emaitza horiek bistaratzeko. Konparaketa egiteko, FB detektorea garatzeko erabilitako 500 errepliken artean, ebaluaketa multzoan Se eta Sp emaitza onenak aurkezten zituen FB detektorea aukeratu zen. Horrela, erreplika horren ebaluaketa multzoan (pazienteen %40a) gure FB detektorearen eta SGA komertzialaren errendimenduak konparatu ziren. Azkenik, gure metodoaren zein SGAren zuzenki eta okerki diagnostikatutako kasuei buruzko eztabaida egingo da. 9.2. Irudiari erreparatuz gero, emaitzak bistaratzeko garatutako EIGa ikus daiteke. Bertan, gure metodoarekin lortutako Se eta Sp parametroen balioak ikusten dira (Se=%100 eta Sp=%99,5), eta SGArenak baino hobeak direla ikus daiteke. Izan ere, honekin lortutako Se eta Sp parametroen emaitzak %100 eta %95,5 izan ziren, hurrenez hurren. Irudiko EIGan, emaitza hauez gain, laneko datu-baseko segmentu baten EKGaren bistaratzea, gold estandarra eta SGA eta MEEaren diagnostikoak (0: 'ez-shock' eta 1: 'shock') ikus daitezke. Bertan, azken hirurak bat datoz, erritmo desfibrilagarritzat hartzen baita. 9.2. Irudia Emaitzak bistaratzeko EIGa (FB erritmo adibide batekin) Ondoren, 9.3. Irudian, EA erritmo bati dagokion segmentua aurkezten da, non gold estandarra, SGA eta MEE erabakiak ere bat datozen, erritmoa ez-desfibrilagarritzat harturik. 9.3. Irudia Emaitzak bistaratzeko EIGa (EA adibide batekin) Hala ere, badaude kasu batzuk gure algoritmoak ez dituenak ondo sailkatzen. Adibidez, gutxi batzutan desfibrilagarriak diren erritmoak ez-desfibrilagarritzat hartzen ditu. 9.4. Irudian, adibidez, FB erritmo bat EA bezala sailkatzen du. Izan ere, EKG segmentuak erakusten duen malda handia QRS konplexuen antzekoa baita, eta horregatik gure metodoak kale egiten du. 9.4. Irudia Gure algoritmoak txarto sailkatutako segmentua (FB erritmo bat EA bezala) 73 9.5. Irudian, alderantzizkoa gertatzen da, gold estandarrak EA bezala sailkatutako erritmo bat gure metodoak erritmo desfibrilagarri bezala sailkatzen du, izan ere, TB azkar bat bezala ulertzen duenez, kale egiten du. 9.5. Irudia Gure algoritmoak txarto sailkatutako segmentua (EA bat TB erritmo azkar bezala) 9.6. Irudian berriz, ikus daiteke nola gure metodoak erritmo desfibrilagarri bat ondo sailkatzen duen eta SGAk kale egiten duen, erritmo ez-desfibrilagarri modura sailkatuz. 9.6. Irudia SGAak txarto sailkatutako segmentua (FB erritmoa EA bezala) 74 Azkenik, 9.7. Irudian, alderantzizkoa gertatzen da, SGAk EA erritmo bat FB bezala sailkatzen du kale eginez. Gure metodoak, aldiz, ondo sailkatzen du. 9.7. Irudia SGAak txarto sailkatutako segmentua (EA bat FB erritmo bezala) Proiektu honek OKBBG episodioetan zehar FB erritmoak detektatzeko metodo bat proposatzen du, MEE sailkatzaile batean oinarritutakoa. FB detektatzeko orain arte egin diren ekarpen gehienak [25-42] ez bezala, metodo hau garatua eta frogatua izan da OKBBG episodioetatik zuzenean ateratako EKGak erabiliz, eta ABEk definitutako Se eta Sp baldintza minimoak betetzen dituela frogatu da. Gure metodoa, Bexen Cardio-ko (Ermua) Reanibex R-series desfibriladoreetako SGA algoritmoarekin konparatu egin da eta errendimendu hobea aurkezten du Se eta Sp parametroen araberako emaitzak aztertzen baditugu. Gainera, algoritmo bien oinarria ezaugarri berdinek eratzen dute (bCP eta bWT hain zuzen ere), ezaugarri hauek diskriminazio ahalmen handia erakutsi baitute shock/ez-shock erabakian. Gure FB detektorearen ezaugarri horiek beste ezaugarri batzuekin konbinatzen joan dira shock/ez-shock erabakian izandako zehaztasuna maximizatzen zuen bost ezaugarriko konbinazio onena lortu arte. Gure metodoak kostu konputazional txikia dakar, batezbestez 185 ms behar baititu shock/ez-shock erabakia hartzeko. Beraz, alde batetik metodoaren kostu konputazional txikiak eta bestetik, metodoaren errendimendu onak eragiten dute metodoa KDAetan inplementagarria izatea. Laburbilduz, proiektu honetan frogatu da bost ezaugarriko multzo bat erabiltzen duen eta MEE batean oinarritutako algoritmo batek, zehaztasun handiz detektatu ditzakeela FB erritmoak OKBBG episodioetan zehar, eta inplementagarria dela KDAetan bere kostu konputazional txikia dela eta. 12.1. Erabiltzailearen gida Atal honetan, diseinatu eta garatu den interfaze grafikoaren funtzionamendua azalduko da xehetasun handiz. Beraz, ez da tresna honen informazio teknikorik eskainiko, bakarrik erabiltzaileari interfaze grafikoaren erabilera egokirako jarraitu beharreko pausoak azalduko zaizkio. Garatutako tresna erabili ahal izateko, Matlab programa ireki behar da eta lan egingo den interfze grafikoaren karpetara aldatu behar da direktorioa. Bertan, beharrezkoak diren .mat fitxategiak eta TVF&R datu-baseko OKBBG episodioetatik sortutako laneko datu-basea aurkitzen dira. Behin beharrezko fitxategi guztiak ditugula eta laneko karpetan kokatuta, interfazearen izena, GUI, idatzi behar da Matlab-eko komandoen leihoan interfaze grafikoa abiarazteko (ikusi 12.1. Irudia). 12.2. Irudian irekitzen den interfazea erakusten da. Ondoren, honen funtzionamendua azalduko da. 12.2. Irudia Interfaze grafikoaren itxura abiarazi ondoren Laneko datu-basean eskuragarri dauden 596 segmentuetako bakoitza aukeratzeko, pop-up zabalgarriaren bidez egin daiteke (ikusi 12.3. Irudia). Gezien bidez hurrengo erregistrora (eskuineko gezia) edo aurrekora (ezkerreko gezia) joan gaitezke. 12.3. Irudia Laneko datu-basearen erregistroak aukeratzeko pop-up zabalgarria 84 Pop-up zabalgarriaren bidez aukeratzen denean laneko datu-baseko erregistro bat, interfaze grafikoak 12.4. Irudian erakusten den itxura aurkezten du. 12.4. Irudia Interfaze grafikoaren itxura erregistro bat aukeratzerakoan Ondoren, interfaze grafikoaren atal bakoitzaren xehetasunak azalduko dira. Hasteko, erregistro bat aukeratzen denean, erregistroaren izena zein den eta zenbatgarren segmentuari dagokion agertzen da (ikusi 12.5. Irudia). 12.5. Irudia Aukeratutako erregistroaren zenbakia eta dagokion segmentuaren izena Horrez gain, aukeratutako erregistroaren EKG seinalearen bistaratzea aurkezten da interfaze grafikoan, dagokion izenarekin eta erregistro zenbakiarekin (ikusi 12.6. Irudia). 12.6. Irudia Aukeratutako erregistroko EKG seinalearen bistaratzea Interfaze grafikoaren ezkerraldean, laneko datu-baseko segmentu bakoitzari dagozkion hiru shock/ez-shock erabakiak edo diagnostikoak agertzen dira (ikusi 12.7. Irudia). Lehenengo lau medikuek egindako anotazioekin lortutako gold estandarra agertzen da. Ondoren, Bexen Cardio-ko (Ermua) Reanibex R-series desfibriladoreetako algoritmo komertzialarekin lortutako SGA erabakia agertzen da, eta azkenik, gure metodoarekin MEE bat erabiliz lortutako erabakia. Erabakia 0 izango da ez-shock kasuetan, eta 1 shock kasuetan. 86 Azkenik, ezkerraldean behean, lortutako emaitzen laburpen txiki bat aurkezten da, non Se eta Sp parametroen balioen batezbestekoak aurkezten dira ehunekotan, bai aztertutako SGA komertzialarenak zein garatutako metodoarenak (ikusi 12.8. Irudia). 12.8. Irudia Emaitzen laburpen txikia
science
addi-82288791688d
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32254
Plastikozko zuntz optiko dopatuen karakterizazio optikoa
Aurrekoetxea Virto, Jon Benjamín
2019-03-29
Proiektu honek polimerozko zuntz optikoak (PZO) komunikazio optikoetarako eta energia sorkuntzarako erabil daitezkeela frogatzea du helburu. Gaur egungo komunikazioetan beirazko zuntzak erabiltzen badira ere, PZOen erabilera areagotu da hauek dakartzaten onurak direla eta (mekanikoki zurrunak, diametro handikoak eta malguak dira, bihurdura eta lerrokatze faltaren aurrean egokiak egiten dituena). Guzti honek haien erabilera erraza izatea egiten du, kostua gutxiagotuz. Gainera, zuntz hauek dopatu ahal direnez, argiaren eskualde ikuskorra erabiltzen duten aplikazioentzako egokiak dira. Adibidez, LAN (Local Area Network) sareetan, non zuntz hauek laser argi iturri bezala erabiltzen diren. Banda zabalera handia duten komunikazioetan erabiltzen diren anplifikadoreen ikerkuntzarako ere egokiak dira. Beraz, proiektu honen bitartez PZOek dituzten ezaugarri optikoen propietateak ikertu nahi dira, horrela, argia sortzeko edo eta anplifikadoreetarako balio dutela frogatzeko. Beste alde batetik, PZOak energia berriztagarri iturri berri bezala aztertu nahi dira, energiaren eskaria eta gaur egun pairatzen dugun berotegi efektua dela eta. Horretarako, eguzki kontzentradore lumineszenteez (Luminizscent Solar Concentrator, LSC) baliotuz, eguzki energia jasotzen duen sistemaren prezioa murriztea lor daiteke, zelula fotovoltaikoen azalera konkretu batean argia kontzentratuz, kanpo energia iturri baten beharrik gabe. PZOen kostu txikia eta eguzki energia jasotzeko duten errendimendua kontuan izanda, proiektu honen bigarren helburua LSCetan erabili daitezkeen ikertzea da. 1. Sarrera eta Testuingurua Proiektu honek Fotonika aplikatuko ikerketa taldeak (FAT) dituen PZO batzuen igorpen ezaugarriak sakonago aztertzea du helburu, geroago beste aplikazio batzuetan baliagarri izango diren jakiteko. Horretarako, lur arraro eta dopante organiko desberdinak dituzten zuntzak erabiliko dira (Alemaniatik, hain zuzen ere Braunschweing-eko Unibertsitate Teknikotik, lortuak) nahasketa eta kontzentrazio ezberdinak erabiliz eta horrela igorpen ezaugarri ezberdinak lortuz. Hainbat neurketa egingo ditugu dopaturiko PZOetan, xurgapen lineala, berezko igorpena, igorpena eta berezko igorpen estimulatua eta foto-egonkortasuna bezalako fenomenoetan oinarrituz. Horretarako, proiektu hau atal hauetan banatuko da: - MEMORIA: Atal honek helburuak, onurak, artearen egoera, alternatiben analisia eta arriskuen analisia barne hartzen ditu, proiektuari sarrera emateko eta zentzu bat emateko asmoz, dituen abantailak eta alternatibak jasoz. - METODOLOGIA: Hemen 7. puntutik 11. punturaino barne hartzen ditu, horrela, proiektuan zehar jarraitutako metodologia aurkeztuz, oinarritu garen kalkulu eta oinarri teorikoak ondo azalduz eta azkenik lortutako emaitzak ikustera emanez. - Azkenik, proiektu honetan zehar aipaturiko ondorio nagusiak laburbilduko dira azken puntu batean. 2. Helburuak eta irismena Bigarren atal honetan proiektuaren helburu ezberdinak aipatzen dira. Lehenik eta behin, lan honen helburu nagusia azalduko da eta gero, lehenengo helburua lortzeko helburu sekundarioak aipatuko dira. Bestetik, dopante organiko eta lur arraro desberdinekin dopaturiko PZOen ikerketa egiten da, ezaugarri optikoak ikertzeko asmoarekin. Ikerketa hauek baliagarriak izango dira PZO-aktiboen igorpen jokaerak hobeto ulertzeko eta horrela, hauen errendimendua hobetzeko. Hori guztia lortzeko, lehenik eta behin PZOen ezaugarri teorikoak azalduko ditugu eta jarraiki lortutako emaitza esperimentalekin konparatuko dira, ondorioak lortzeko asmoarekin Atal honetan proiektu hau aurrera eramateak dakartzan onura desberdinak azaltzen dira: teknikoak, ekonomikoak eta sozialak. 3.1 Onura teknikoak Aipatu dugun moduan, proiektu honen helburuetako bat zuntz hauek eguzki argi kontzentradoreetarako erabili ahal diren ala ez jakitea da. Erabili ahal izatekotan diru eta espazio asko aurreztu ahalko litzateke: siliziozko plakak ipintzea baino askoz merkeagoa da eta gainera espazioa aurreztu daiteke. Sarreran aipatu den moduan laserrak eta anplifikadoreak bi aplikazio garrantzitsu dituzte: LAN sareak eta energia berriztagarrien sorkuntzak. Hauek nahitaezkoak diran gaur egungo gizartearentzako, bera, ikerketa honekin gizartearen bizi kalitatea ere hobetu daiteke 20. mendean zehar elektronikan izandako aurrerapenak direla eta gizartea goitik behera aldatu izan da. Informazioa transmititzeko irratia eta telebista agertu ziren, ala nola konputagailuak, telefonoak… Baina aipatu beharreko aurrerakuntza handiena huts-hodiarena da. Honi esker, elektronikaren aurrerapena gelditu ezina izatea eragin baitu. Hori dela eta, ikertzaileek txikiagoak eta bizkorragoak diren elementuen bila ibili dira (ala nola, transistore, elementu diskretu zein transistoreez osatutako zirkuitu integratuen bila). Honek guztiak gaur egun ain ezagunak ditugun aparailuak ekarri dizkigu: kamera digitala, tablet-ak, smartphonak… Gaur egungo industrian fotonikaren gaia indarra hartzen dabil, non argia erabiltzen da informazioa transmititzeko edo eta material fisikoak eraldatzeko. Zuntz optikoa dugu honen eredu, komunikazio sareetan erabiltzen dena, informazioa garraitzeko argiaren bitartez. 1966. Urtera arte ez zen zuntz optikoa erabiltzen hasi, Kao eta Hockjamek errefrakzio indize txikiagoz estaldutako zuntzak informazioa garraitzeko baliagarriak zirela frogatu zuen arte. Hasieran bere helburua 20dB/km baino baxuagoko galerak lortzea zen, beiraren atenuazioa 1000dB/km-koa baitzen. Ala eta guztiz ere, hau frogatzea lortu zen (gaur egungo galerak 0.151 dB/Km heldu dira BZOetan (beirazko zuntz optikoak)) [1]. Kaok egindako ikerketak direla eta eta gaur egun arte izan diren aurrerapenen ondorioz 2009. Urtean Kaok nobel saria lortu zuen. 1960ko hamarkadan, polimerozko zuntz optikoak (PZO) garatu ziren, hainbat ikertzaile zuntz optikoak garatzeko material ezberdinen bila bai zeuden. Polimeroa beira baino merkeagoa eta erabil errazagoa den arren, lehendabizi sortu zen polimetil metakrilatozko zuntza (PMMA) ez zen telekomunikazioetarako erabilgarria, maila-indizeko polimerozko zuntz optikoen (MI PZO) atenuazioa altuegia zelako (500 dB/km 650 nm-ko uhin luzeran). Beranduago, indize gradualeko polimerozko zuntz optikoak (IG PZO) garatu zituen Keio Unibertsitateko Koike irakasleak atenuazioaren ezaugarriak hobetzea lortu zuelarik [2]-[4]. PZO-ak dopatu ahal denez, egokiak dira sentsoreak, laserrak edo eta anplifikadoreak garatzeko. Errefrakzio indizearen arabera hiru taldetan banatu ditzakegu zuntz hauek: maila-indizekoak (MI), indize gradualekoak (IG) eta multimaila-indizekoak (MMI). Ala ere merkatuan beste bi sailkapen ere ikus dezakegu: nukleo anitzekoak (NA) eta mikro-egituratutakoak (M). Orokorrean distantzia luzeetako komunikazioetan, Industrial produkzio lerroetan eta automobil aplikazioetan erabili ohi dira. 980 µm diametroko nukleoa izan ohi dute eta estalduraren lodiera 10 µm-koa. Haien NA (numerical apperture edo zenbakizko irekidura) 0.5 ingurukoa izan ohi da. PZO hauen nukleoa geruza ezberdinez osaturik dago, errefrakzio indizearen bilakaera profil parabolikoaren itxura duelarik. MMI PZOak IG-ekin konparatuz hobeagoak dira, fabrikatzeko errazagoak direlako eta errefrakzio indizea denborarekiko, tenperatura fluktuazioekiko eta hezetasunarekiko egonkorragoa delako [11] [12]. 4.3 irudia: MMI PZO baten Errefrakzio indizearen irudikapena Nukleoaren diametroa handia duten PZOek, diametro txikiagoak direnekin konparatuz kurbadura bidezko galera handiagoak dituzte. Bestalde, diametro txikiko zuntzak zailagoak dira manipulatzeko eta argia akoplatzeko. Arazo horiei irtenbidea emateko, Nukleo anitzeko zuntzak erabili daitezke, tamaina txikiko nukleo sorta batez osatuta daudenak, gurutze-sekzioaren diametroa milimetro bateko delarik. Zuntz hauek transmisiorako edota sentsoreak eraikitzeko oso baliagarriak dira. 4.4 irudia: Nukleo anitzezko PZOen hiru antolaketa posible Zuntz hau kristalezko zuntz fotonikoa bezala ezagutzen da non, argia airezko kanal mikroskopikoetatik zehar hedatzen den [13]. Modu-bakarreko zuntzen hedapen ezaugarriak izateaz gain, diametro handiko zuntzek dituzten abantailak ere partekatzen dituzte. Bestalde argia garraiatzeko duten era dela eta polimeroek argiari eragiten dioten atenuazio arazoak ekidin egiten dira [14]. 4.5 irudia: MPZO baten irudia PZO-ak ezin hobeak dira etxe bateko komunikazio sareak eratzeko beraien prezio baxua dela eta. 4.6 irudia: PZOen mundu-mailako merkatuaren eboluzioa Haien transmisio-abiadura azkarra dela eta (1 eta 40 Gb/s ingurukoa, kobrezko para bihurritua baino askoz azkarragoa) eta beirazko zuntz optikoak baino merkeagoa eta erabil errazagoa izateagatik, LAN sareetarako aproposagoa da. Gaur egungo ibilgailuek geroz eta gehiago erabiltzen dituzte PZO-ak kotxeko elementu elektrikoak inter-konektatzeko, haien banda zabalera handiagatik, pisu txikiagatik, interferentzia elektromagnetikoekiko immunitatea izateagatik eta instalatzerako orduan ematen duten erraztasunagatik. Gaur egun PZO estandar desberdinak erabiltzen dira CD, DVD, Bluetooth, mugikorrak… inter-konektatzeko: PZO-ak haien inguruko parametro fisikoak erregistratzeko gai dira eta beraz, parametro horien sentsoreak eraikitzeko erabili ahal dira. Txikiak eta malguak direnez, bolumen txikian sentsibilitate handia izan dezakete. Hainbat parametro neurtzeko baliagarriak izan daitezke, batik bat, tenperatura, hezetasuna, konposatu organiko eta inorganikoen presentzia, haizearen abiadura, errefrakzio indizea…Hau dena argi-intentsitatearen modulazioak ahalbidetzen digu. Laser eta anplifikadoreak PZOetan oinarritutako laser baten aplikazio hurrengoa izan daiteke: Laser diodo batek igorritako argia modu-bakarreko zuntz baten bukaeran fokatzen badugu, argiaren frakzio txiki bat fokatzea lortuko genuke nukleoan. Lente zilindrikoak direla eta, argiaren zati gehiena akoplamendu prozesuan galduko litzateke. PZO-ekin arazo hori konpon daiteke, laserraren eta PZOsistemaren zenbakizko irakidurek bat egiten badute, bi parteen arteko akoplamendua garbia izango litzatekelako, akoplamendu -galera gehienak ekidinez. 4.7 irudia: Laser-diodo eta zuntzaren arteko akoplamendua (Goian). PZO laser eta zuntzaren arteko akoplamendua (Behean) Eguzki energia kontzentradoreak (edo ingelesez, Luminescent Solar Concentrators (LSC)) dopatutako bidriozko edo polimerozko uhin gida bat da. Eguzkia argia gida zeharkatzen duenean, argi espektroaren zati bat xurgatu egiten da eta birbidaltzen da uhin luzera handiagotan dopateen eraginez. Prozesu hau beherako energia aldaketa moduan ezagutzen da. Argiaren frakzio bat uhin gidaren barruan geratzen da eta barruko islapen baten eraginez barruko ertzetara zuzentzen da, non zelula fotovoltaikoak ipintzen diren argi hau elektrizitate bihurtzeko. 4.9 irudian prozesu hau grafikoki azaltzen da: 4.9 irudia: LSC baten diagrama eskematikoa haren funtzionamendua azaltzeko Hau erabilita, zelula fotovoltaikoen erabilpena %90 batean murriztu ahal da eta gainera, erabiliko liratekeen materialak askoz merkeagoak izango lirateke, moduluaren prezioa murrizten duena. Polimerozko uhin gida siliziozko zelula fotovoltaikoa baino merkeagoa da. Honi esker, kostu gutxiago edukitzea eta LSCak eguzki energiaren sorpenerako erabilgarriak izatea dakar. Gainera, zuzeneko zein zeharkako argia onartzen dute eta beraz, ez da beharrezkoa eguzkia jarraitzeko sistema garesti bat. Gainera, frogatu da LSCen erabilpena zuzeneko argia erabiltzea baino 1,3-1,5 inguru eraginkorragoa dela [20] [21]. Alde batetik, honako hau kolorante askok urdin eta ultrabioletaren arteko koloreak xurgatzen dituztelako izan daiteke eta bestalde, infiltrazio luzeen ausentziagatik. Atal honetan PZOek beirazko zuntz optikoekin konparatuz izan ditzaketen abantailak eta desabantailak aurkeztuko dira: - Plastikozkoak izatean malguak dira eta apurtzeko zailagoak. - Lan egiteko momentuan seguruagoak dira (beirazko zuntza apurtzean ezpaletan zatitu daiteke eta istripuren bat izan dezakegu). - Egia da atenuazio altuagoa dutela. Hori dela eta distantzia laburretan erabiltzeko aproposak dira. Atal honetan neurketak egiteko erabiliko dugun laserrak sor ditzakeen arazoak analizatuko ditugu eta hau gertatzeko probabilitatean eta inpaktua analizatu egingo da. Horrela, kasu bakoitzerako hartu behar diren kontingentzia neurriak erabakiko da, edo kasu batzuetan, hauen inpaktua murriztu. 6.1 Arriskuen identifikazioa eta balorazioa Hainbat neurketa egiteko 4. motako laserra erabili dugu, hainbat arrisku sor ditzakeena. Laserrak, batez ere, azalean eta begian arazoak sor ditzake. Hori dela eta araudia batzuk daude (batik bat, IEC TR 60825-14 araua), laser produktuen segurtasuna barne hartzen duena. Hiru efektu izan ditzake laserrak gure gain: Efektu termikoa: luzaro mantentzean agertzen da (106 W/m potentziekin) argia bero bihurtzen baita. 60 ºC-tan proteinen desnaturalizazioa sortzen du. 100 ºC-tan lurrunketa, foto-koagulazioa eta foto-lurrunketa. 350 ºC-tan karbonizazioa eta 500 ºC-tan konbustioa. Medikuntzan, foto-koagulaziorako (erretinaren gaixotasuna), foto-ablazio termikorako eta kosmetikarako (depilazioa, tratamendu fasziala) erabiltzen da. Efektu fotokimikoak: UV eta uhin luzera laburrekin gertatzen da (argi urdina). Sor ditzakeen kalteak konponezinak dira (azala, begiaren kristalinoa eta erretina). Medikuntzan, foto-ablaziorako eta droga aktiboetarako erabiltzen da. Laserraren intzidentzia Konbertsioa Bero transferentzia Desnaturalizazioa Erredura Efektu fotomekanikoak: Inpultsu laburreko eta potentzia oso altuko laserrak ( 1015 W·m-2 – 1018 W·m-2 irradiantziak, 1ns baino txikiagoko inpultsuekin). Tenperatura azkar igotzen da (plasma) eta hori dela eta zelulen likidua gas bihurtzen da arin (eztanda) Medikuntzan, tumoreak kentzeko erabiltzen da. Gure laserra C4 motakoa da; horrek esan nahi du, azalean eta begietan arazoak sor ditzakela (erradiazioa zuzenekoa edo zeharkakoa bada). Beste arrisku batzuk ere sor ditzake: sutzea (sutea), erradiazioa (ez optikoa), ke toxikoa eta laserrak sortako eta airean dauden kutsatzaileak. Arrisku hauek ekiditeko azalaren eta begien zuzeneko edo zeharkako laserraren erradiazioa ekidin behar da. Rockwell arabera hauek dira gehien gertatzen diren arriskuak: a. Begiaren nahigabeko eztanda lerrokatzean (A) b. Lerrokatu gabeko optika eta gorantz zuzendutako sorta (B) c. Betaurreko bereziak ez erabiltzea (C) d. Ekipoen funtzionamendu okerra (D) e. Tentsio handiko ekipoen erabiltze desegokia (E) f. Babestu gabeko pertsonen nahitaezko eztanda (F) g. Operarioaren ezjakintasuna laser ekipoa erabiltzeko (G) Laserraren intzidentzia Xurgatzea Erreakzio kimikoa Lotura kimikoen apurketa Fragmentuen eiekzioa Laserraren intzidentzia Plasmaren formakuntza Uhin txokea Ehunen hedapen termikoa Uhin txokearen propagazioa Atal honen helburua proiektua aurrera eramateko erabili ditugun bi muntaien eskema irudikatzea eta azaltzea izango da, hainbat kontu argitzeko asmoarekin. 7.1 Propagazio distantziaren menpeko neurketak Espektro optikoak neurtzeko erabilitako konfigurazioa 7.1 irudian ikus daiteke. Zuntzak kitzikatzeko erabilitako argi-iturria Mai Tai HP laser sistema (~100 fs pultsu-zabalerak, 300 kW potentzia maximoak, 2.5 W bataz besteko potentzia, 80 MHz maiztasuna) izan zen, frekuentzia bikoiztaile unitate batekin (Inspire Blue). Laserraren irteerako atenuadore aldakorra eskuz doituz, irradiantzia kitzikatzailea kontrola genezakeen. Neurtu beharreko zuntz dopatuak, motor lineal baten gainean muntaturiko bi xy mikro-posizionatzaileen bitartez oratu ziren. Hauek zuntzaren lan-eremua guztiz horizontal mantentzeko eta laser erasotzailea zuntzaren zentroan fokatzeko erabili ziren. Ez zen inolako mikroskopio objektiborik erabili behar izan, laser-sistemako seinaleak kolimazio nahikoa baitzuen zuntzaren irteeran fluoreszentzia-seinale altua lortzeko. Neurketarik gehienetan, kitzikatze puntuaren eta zuntzaren muturraren arteko distantzia konstante mantendu zen gutxi gorabehera (16/15 cm). Zuntzetan zehar propagazio distantziaren menpeko neurketak egin behar izan zirenean, ESP300 mugimendu kontrolatzailearen bidez gidaturiko ILS250CC motor lineala erabili zen. Zuntzaren muturrean lorturiko igorpen espektro guztiak, USB4000 espektrometroarekin (1.5 nm-ko FWHM erresoluzioa) neurtu ziren eta lorturiko emaitzak detekzio-sistemaren erantzuna konpentsatzeko zuzendu ziren. Honez gain, erreferentzia seinale bat erabili zen, argi-sorta banatzaile (ingelesez beam splitter) bat erabilita, laserraren fluktuazio posibleak baliogabetzeko. LabVIEW programa erabili zen, alde batetik, mugimendu kontrolatzailea eta espektrometroa automatizatzeko, eta, bestetik, neurketetan zehar sinkronizazio egokia lortzeko. Dopaturiko zuntzen xurgapeneko espektroak neurtzeko zuntz optiko akoplagailuarekin ekipaturiko Cary 50 UV-Vis espektrofotometroa erabili da. Neurketa hauetan, zuntzaren luzera nahiko laburra izan da (1 cm) zuntzen nukleoetan txertaturiko dopanteen xurgapeneko bandak detektatzeko. 7.3 irudia: Streak Cameraren konfigurazioa. SH: bigarren harmonikoaren sortzailea. S: banatzailea. VF: ahultzaile aldakorra. POS xy: zuntzaren posizionatzaileak. POF: plastikozko zuntz optikoa. FH: filtroentzako euskarriak. Denboran zeharreko neurketak lortu nahi ditugunez Streak Cameraren (edo ekorketa kamera) erabilera funtsezkoa izan da proiektu honetan. Streak Camera argiaren intentsitatearen aldaketa denbora oso laburreko pultsuetan ikusteko erabiltzen den tresna bat da. Goiko irudian tresna honekin neurtzeko erabili dugun muntaia irudikatzen da. Bertan, zuntza luzerarekiko nola kitsikatzen den ikus daiteke. Orokorrean, aldian-aldian gertatzen diren fenomenoak neurtu nahi badira, Streak Camera "trigger" baten bidez aktibatu beharra dago, osziloskopio baten moduan. Beraz, neurketa zehatz bat lortzeko, laser eta neurgailuaren arteko sinkronizazioa optimoa izan behar du. Atala honetan proiektua aurrera eramateko egin ditugun neurketak nola egin ditugun eta neurketak hauek egiteko behar izan den materiala eta neurketak prestatzeko jarraitu den prozedura azalduko da. Cary-an neurketak egin ahal izateko zuntzak modu berezi batean prestatu behar izan ditugu: - Lehenenik eta behin zuntzak 1 cm-ko luzeran moztu egin dira. - Behin hori eginda, zuntz zati hau bi aldeetatik lixatu (leundu) behar izan da: lehenik eta behin lixa urdinarekin eta gero lixa zuriarekin. Prozesu hau hainbat aldiz errepikatu behar izan da zuntzaren aldea leuna eta gardena izan arte. Lixa urdinean zirkuluak egin dira lixatzeko eta lixa txurian berriz zortziak. - Alde bakoitza ondo leunduta dagoen ala ez jakiteko mikroskopioaren objektiboa erabiltzen da. Zuntza firme mantentzeko berriz konektorea. Zuntza konektoretik sartu eta honek finko mantentzen laguntzen du. 8.2 Cary-an egindako neurketak 8.2 irudia: Cary softwarearen irudi bat 8.3 irudia: Alkohola, trapu txikiak eta zuntz laginak potean gordeta Zuntz hauek prestatzeko Cary-rako prestatu ditugun zuntzak prestatzeko erabili dugun prozedura berdina jarraitu beharra dago baina, kasu honetan, laginak 15 cm- koak izango dira eta, bi aldeak lixatu ordez alde bakar bat lixatuko da. 8.5 irudia: Zuntz laginak 8.4 Propagazio distantziaren menpeko neurketetak Igorpen espektroa lortzeko asmoarekin eta honekin loturiko beste parametro batzuk lortzeko helburuarekin egin dira neurketa hauek. Batik bat, kitzikatutako uhin luzeran agertzen diren igorpen propietateak neurtzen dituzten lehenengo eta bigarren momentua (N1 eta N2) edo eta, atenuazio koefizientea. Lehenengo momentuak bataz besteko igorpeneko uhin-luzera adierazten du, eta hurrengo moduan kalkulatu daiteke: 𝑁1 = ∫ 𝐼( λ ) λ d λ ∫ 𝐼( λ ) d λ Bigarren momentuaren erro karratua berriz, zabalera espektralaren proportzionala da, eta hurrengo modu honetan kalkulatu daiteke: √𝑁2 = √∫(𝑁1 − λ )2 I(λ) d λ ∫ 𝐼( λ ) d λ Horretarako 7.1 irudian irudikatu dugun muntaia erabiliko dugu eta PZO laginak bere luzera osoan zehar kitzikatuko dugu laserra erabilita. 8.6 irudia: PZO bat laserraren bidez kitzikaturik propagazio distantziaren menpeko muntaian (igorpen espektroa neurtzeko konfigurazioa) Laserra erabiltzeko 8.7 irudian agertzen den Mai Tai softwarea erabiliko da, uhin luzera eta laserra kontrolatzen eta egokitzen lagunduko diguna. Lehen aipatutako propietateen irudikapen grafikoak lortuko ditugu, hurrengo puntuan aztertu eta horietatik ondorioak aterako ditugunak. Kapitulu honetan proiektu hau aurrera eramateko eraman den planifikazioa azalduko da, lan pakete eta betebehar desberdinak ezberdinduz eta azalduz. 7.1 taulan, proiektuaren garapenean parte hartu duen lantaldea aipatuko da. Partehartzaile bakoitzaren betebeharra zein den ere azalduko da bertan. Identifikatzailea Izen abizenak Erantzukizuna I. A. Igor Ayesta Ereño Proiektuaren zuzendaria J. A. Jon Aurrekoetxea Virto GBLa garatu duena 7.1 Taula: Lan taldeak Proiektuaren zuzendaria proiektua definitzeaz eta honen eboluzioaren jarraipenaz arduratuko dena da. Bestalde, GBLa garatzeaz arduratzen dena, proiektua bera gauzatzeaz arduratuko da, hau burutzeko behar dena garatuz. Horrela, behar diren neurketak egiteaz eta hauek interpretatzeaz arduratuko da eta azkenik, guzti hori hurrengo dokumentuan aurkeztuko du. 9.2 Lan paketeen eta betebeharren definizioa Atal honetan proiektua burutzeko jarraitu diren lan pakete eta betebehar desberdinak aurkeztu eta azalduko dira. Lan pakete honen helburua proiektua zertan oinarritzen den eta proiektua garatu behar duenak zer lan egin behar duen argitzea da. Horretarako, ikerketa bat eginez helburu guztiak betetzen direla ziurtatuko da. o Betebeharrak: ▪ B.1.1: Planifikazioa. Informea zeri buruz den planifikatu behar da eta betebeharrak ondo definitu behar dira hau ongi burutzeko. ▪ B.1.2: Proiektuaren gestio eta jarraipena: Zuzendariak proiektua garatzen duen pertsonaren jarraipen bat egin beharko du lana ongi burutzen duen ala ez ziurtatuz. Ez dago mugarri ez entregatzeko unitaterik Iraupena: 116 egun Errekurtsoak: Igor Ayesta Ereño o Betebeharrak: ▪ B.2.1: Zuntzen aukeraketa: erabiliko ditugun zuntzak aukeratuko dira haien egoeraren arabera eta sailkatu egingo dira ▪ B.2.2: Zuntzen prestakuntzak: aukeratutako zuntzak Cary-rako prestatuko dira. Ez dago mugarri ez entregatzeko unitaterik Iraupena: 9 egun Errekurtsoak: Jon Aurrekoetxea Virto, Igor Ayesta Ereño Pakete honen helburua lehenago prestatu ditugun zuntzekin neurketak egitea izango da. o Betebeharrak: ▪ B.3.1: Neurketak: Behar diren neurketak egiteari ekin egingo da. ▪ B.3.2: Emaitzen analisia: Behin behar diren neurketak eginda, hauek prozesatu eta analizatu beharko dira. Behar izatekotan zuntz berriak prestatu eta neurketak errepikatu egingo dira. Ez dago mugarririk Entregatzeko unitateak ▪ E.U.3: Neurketen txostena: Behin egindako neurketak eginda eta Excel-ekin prozesatuta, zuzendariari txosten bat entregatu beharko zaio aldaketaren bat egin behar den ala ez jakiteko eta neurketak modu egokian egin diren ala ez aztertzeko. Iraupena: 15 egun Errekurtsoak: Jon Aurrekoetxea Virto o Betebeharrak: ▪ B.4.1: Zuntzen prestakuntza: Aukeratuta eta sailkatuta ditugun zuntzak prestatuko dira. Ez dago mugarri ez entregatzeko unitaterik Iraupena: 10 egun Errekurtsoak: Jon Aurrekoetxea Virto, Igor Ayesta Ereño Pakete honen helburua lehenago prestatu ditugun zuntzekin neurketak egitea izango da. o Betebeharrak: ▪ B.5.1: Neurketak: Behar diren neurketak egiteari ekin egingo da. ▪ B.5.2: Emaitzen analisia: Behin behar diren neurketak eginda hauek prozesatu eta analizatu beharko dira. Behar izatekotan zuntz berriak prestatu eta neurketak errepikatu egingo dira. Ez dago mugarririk Entregatzeko unitateak ▪ E.U.5: Neurketen txostena: Behin egindako neurketak eginda eta MatLab-ekin prozesatuta, zuzendaria txosten bat entregatu beharko zaio aldaketaren bat egin behar den ala ez jakiteko eta neurketak modu egokian egin diren ala ez aztertzeko. Pakete honen helburua lehenago propagazio distantziaren menpeko neurketan erabili ditugun zuntzekin neurketa berriak egitea izango da. o Betebeharrak: ▪ B.6.1: Neurketak: Behar diren neurketak egiteari ekin egingo da. ▪ B.6.2: Emaitzen analisia: Behin behar diren neurketak eginda hauek prozesatu eta analizatu beharko dira. Ez dago mugarririk Entregatzeko unitateak ▪ E.U.5: Neurketen txostena: Behin egindako neurketak eginda eta MaLlab-ekin prozesatuta, zuzendaria txosten bat entregatu beharko zaio aldaketaren bat egin behar den ala ez jakiteko eta neurketak modu egokian egin diren ala ez aztertzeko. Iraupena: 15 egun Errekurtsoak: Jon Aurrekoetxea Virto Azkenengo pakete honen helburua GBL osatzen duen dokumentazio guztiaren prestakuntzan datza. o Betebeharrak: ▪ B.7.1: Txostena: Txosten bat egin beharko da aurretik aipatu dugun guztia biltzen duena. Ez dago mugarririk Entregatzeko unitateak ▪ E.U.7: Txosten finala: Txostena entregatu beharko da, proiektuaren atalik garrantzitsuenak aipatuz eta behar diren ondorioak ateraz. 10. Kalkulu teorikoak Atal honetan dopante organiko eta lur arraro desberdinekin dopaturiko PZOen ezaugarri optiko desberdinak ulertzeko beharrezkoak diren oinarri teorikoak azalduko dira. Hainbat efektu azalduko ditugu, besteak beste, xurgapena, berezko igorpena, igorpen estimulatua eta foto-egonkortasuna bezalako efektuak batik-bat. 10.1 Argiaren erantzuna (Energia mailaren modeloa) Modelo honetan oinarrituz, dopatutako egitura molekularrak oinarrizko bi maila elektroniko dauzka, singlet egoera (Si(i = 1,2,…,k)) eta triplet egoera (Ti(i = 1,2,…,k)), lehen erakutsi den diagraman marra beltzek irudikatzen dutena. S0 Singlet funtsezko egoera moduan ezagutzen da eta energia maila garrantzitsuena da, egonkortasun termikoa duena. S0 eta S1 lehenengo egoera termikoaren arteko tartea handiegia da kitzikapen termikorako. Hori dela eta, fluoreszentzia lortzeko argia erabiltzen da eta ez beroa. Maila elektroniko bakoitzak dardara azpi-mailak ditu, 0,1,2… zenbakiez izendatuak. Mekanika kuantikoan oinarrituta, transakzio elektronikoak gerta daitezke espin kopuru berdinarekin, hau da, singlet-singlet edo triplete-triplete transakzioak. Hala ere, singlet-triplete edo triplete-singlet transakzioak oso arraroak dira. Hori dela eta, debekatutako transakzio moduan ezagunak dira. Lehen azaldutakoa kontuan izanda, erasotzen duen argi fotoi, absortzioaren bitartez, dopatutako molekula bat kitzikatu dezake, hau egonkortasun termikoan egotekotan. Erasotzen duen fotoiak duen energia galdu eta elektroi bat mugiarazten du S0 egoera elektronikotik maila bibratorio batera. Xurgatutako energia hva bitartez deskribatzen da, h Planck konstantea izanda (4.136·10-15 eV·s) eta va absortzio frekuentzia. Kitzikatutako elektroiak hainbat deskonposizio mekanismo pairatzen ditu S0 egoerara bueltatzen den arte. Fotoi batek pairatu ditzakeen desintegrazio mekanismoak bi taldetan banatu daitezke: erradiazioaren eraginezko desintegrazioa eta ez-erradioaktiboa. Trantsizio erradioaktiboa orokorrean S1 mailaren azpi-maila bibrazional baxuenean gertatzen da. Prozesu honi fluoreszentzia deritzo eta 10-10 – 10-7 s bitartean gertatzen da. Hala ere, S1 egoeran dauden molekulek espin konbertsio bat ere paira dezakete tripletearen T1 lehenengo egoerara. T1-tik S0-ra bitarteko emisio erradioaktiboari fosforeszentzia deritzo. T1 eta S0 arteko trantsizioak debekatuta daudenez, fosforeszentzia prozesu luzea da 10-6 eta 1s bitartekoa. Bi trantsizio erradioaktiboak lehengo diagraman irudikatzen dira beheranzkoa marra zuzen bezala eta, hvf eta hvp fluoreszentzia eta fosforeszentziaren emisio energiak dira. Trantsizio ez erradioaktiboak lasaipen bibrazional (VR), barne konbertsio (IC) eta sistemen arteko gurutzapen (ISC) bezala ezagutzen dira. 10.2 Xurgapena Xurgapena edo absortzioa material batek bere baitan argia hartzea esan nahi du. Absorbantzia berriz, kantitate matematikoa adierazten du [1]: 𝐴 = 𝑙𝑜𝑔10(𝑃0 𝑃 ) Zuntzaren sarreran dugun argiaren potentzia 𝑃0 moduan ezagutzen da eta P transmititutako potentzia zunztaren irteeran. Zuntz optiko baten galerak hurrengo moduan adieraz daitezke dB-tan: 𝑑𝐵_𝑙𝑜𝑠𝑠 = 10𝑙𝑜𝑔 10(𝑃0 𝑃 ) 10.2 irudian PZO batetik zeharreko argi-potentziaren eboluzioa adierazten du. 10.2 irudia: PZO baten xurgapen optikoa 10.3 irudia: Dopante molekula bakoitzaren xurgapenaren errepresentazioa Atenuazio koefizientearen unitateek alderantzizko luzerako dimentsioa dutenez (m-1), xurgapen gurutze-sekzioaren eta oinarrizko egoerako molekula dentsitatearen unitateak m2 eta m-3 dira. Xurgapen gurutze-sekzioa molekula bakoitzaren ezaugarria da eta molekularen xurgapeneko azalera efektiboa adierazten du; hau da, bertatik pasatzen den fotoi bat xurgatzeko molekulak duen azalera efektiboa. 10.3 irudian ikusi den bezala, d2 azalerako argi-sorta batek molekula multzo batekin topo egiten duenean, molekulen xurgapeneko azaleretatik igarotako argia bakarrik izango da xurgatua. Xurgapeneko gurutze-sekzioa molekularen tamaina fisikoa baino handiagoa ala txikiagoa izan daiteke. Horretaz aparte, kontuan hartu behar da molekulen xurgapeneko gaitasuna ez dela konstantea, argiaren uhin-luzerarekiko aldakorra baita. Xurgapeneko prozesua hobeto ulertzeko asmoarekin 10.4 irudia daukagu. Molekula dopanteek fotoi erasotzailea xurgatu ahal izateko, fotoi erasotzailearen energiak nahikoa izan beharko du trantsizioa kitzikatzeko oinarrizko egoerako A azpimailatik S2 egoerako b bibrazio azpi-mailara. Hortaz, xurgapeneko espektroaren maximoa Eb – EA = hv-ri dagokio, eta bere uhin-luzera honela kalkula daiteke: λ𝑏𝐴 = ℎ𝑐 𝐸𝑏 − 𝐸𝐴 10.5 irudia: Fotoi baten berezko igorpena. a) Elektroia S2-ren bibrazio azpimaila baxuenean. b) Erradiaziozko berezko desintegrazioa oinarrizko egoerara. c) Elektroia oinarrizko egoeran, fotoi bat igorri ostean Igorritako fotoiaren uhin-luzera eta baita propagazio noranzkoa ere ausazkoak dira. Beste alde batetik, uhin-luzera bakoitzaren probabilitatea igorpeneko gurutze-sekzioak determinatuko du. Inolako kanpo-eraginik gabe elektroi bat egoera kitzikatuan mantenduko den denbora, oinarrizko egoerara desintegratu gabe, fluoreszentzia-erdibizitza τ parametroaren bitartez karakterizatzen da. Fluoreszentzia-erdibizitza, hasiera batean kitzikaturiko egoeran dauden molekula sorta baten berezko igorpenaren batez besteko iraupena da. Bereziki, 10.6 irudian ikus daitekeen bezala, hasierako momentuan kitzikaturiko egoeran dauden molekulen kopurutik 1/e frakzioa edukitzeko pasa behar den denbora zein den adierazten du τ parametroak. Ondoz ondoko τ denbora tarteen ostean, kitzikaturiko egoeran geratzen diren molekulen kopurua 1/e aldiz txikiagoa da. Fluoreszentziaerdibizitza kontsideraturiko dopante organikoarekin erlazionaturik dago. Hala eta guztiz ere, τ nanosegundoen ordenan kokatzen da proiektu honetan erabilitako dopanteentzat [3]. 10.6 irudia: Berezko igorpenaren ondoriozko S2 bibrazio azpi-mailako populazioaren eboluzio esponentzial beherakorra τ erdibitzarekiko Berezko igorpenaz gain, kitzikaturiko edozein molekula oinarrizko egoerara igorpen estimulatuen bitartez ere buelta daiteke, fotoi erasotzaile baten eraginaren ondorioz. Prozesu hau hobeto ulertzeko 10.7 irudia daukagu. 10.7 irudia: Fotoi baten igorpen estimulatua. a) Elektroi bat S2-ren bibrazio azpimaila baxuenean. b) Fotoi erasotzaile batek bigarren fotoi baten igorpena estimulatzen du, lehenengo fotoiaren fasean eta energia berarekin. c) Estimulaturiko fotoia oinarrizko egoeran Energia egokia duen fotoi batek eta S2-ren bibrazio azpi-maila baxuenean kokatzen den elektroi batek elkar eragiten badiote, elektroia S1 oinarrizko egoeraraino estimulatua izan daiteke, hazi bezala erabilitako fotoi erasotzailearen uhin-luzera, noranzko eta energia berarekin. Kitzikaturik dagoen molekulak igorpen estimulatua edukitzeko, fotoi erasotzailearen energia eta molekularen baimendutako trantsizio-energia berdinak izan behar dute. Populazio gehien daukan egoeraren arabera, xurgapen ala igorpen garbia izango dugu. Xurgapen prozesua nagusia izateko, molekula gehiago egon beharko dira oinarrizko egoeran. Populazio-inbertsioa baldin badago, hau da, molekula kopuru handiagoa kitzikaturiko egoeran baldin badago, orduan, igorpen estimulatua izango da dominatzailea. 10.8 irudia: Bi PZOetan degradazioaren eragina 11. Lortutako emaitzak Atal honek proiektuan zehar egin ditugun neurketak prosezatu ondoren lortu ditugun emaitzak, eta hauei dagokien analisi eta ondorioak argitaratzea du helburu, ondorio orokorrago bat lortzeko eta gure helburu nagusirako (eguzki argi kontzentradoreetarako balio duten ala ez aztertzea). 11.1 Cary-an lortutako emaitzak Lehen atalean azaltzen dugun moduan, zuntz hauek FAT taldean dagoeneko egon diren zuntzak dira [4]. Bertan Nitrogenoz asetutako MMA (metilmetakrilato) soluzio batekin nahastu ziren dopanteak, 11.1 irudiko xurgapen espektroak lortuz. 11.1 taulan proiekturako erabili ditugun zuntz guztien zailkapena egiten da. 11.1 irudia: [4] erreferentziatik lortutako xurgapen espektroak Proiektu honetan, neurketak dopaturiko zuntzetan egin dira zuzenean. Beraz, [4] erreferentzian lortutakoarekin konparatuko ditugu xurgapen espektroan aldaketarik dagoen aztertzeko. Zuntz bakoitza banan banan aztertu eta azkenik ondorioak aterako ditugu. Beste kasu honetan berriz, 11.1 irudiko (d) espektroarekin lortzen duenarekin konparatuz emaitza antzekoa edo hobeagoa dela esan genezake: Antzekoa xurgapen banda berdina delako, gutxi gorabehera 420 eta 570 nm bitartean, eta hobeagoa banda horretan zehar xurgapena konstantea delako. 11.4 irudia: 3. laginaren xurgapen espektroa Hemen ere 11.1 irudian lortutako emaitza berdinak ditugu ((f) grafikoa, xurgapen banda berdina piko berdinekin) 11.3 irudian dugun dopante berdinak baina kontzentrazio desberdina. Emaitzak antzekoak dira. Hemen aurreko kasuan gertatzen zaigun berdina gertatzen zaigu. Hau da, xurgapen banda berdina baina emaitzak oso desberdinak dira. Arrazoiak lehen aipatutako berdinak izan daitezke. 11.3 eta 11.6 irudietako dopante berdinak baina kontzentrazio desberdina. Atzeko emaitzak lortzen ditugu Beraz, hau guztiarekin atera ahal ditugun ondorioak ondorengoak dira: - 1. lagina erabilita erantzunak berdinak izan dira disoluzioan eta zuntzan. - 2, 5 eta 8 laginak erabilita berriz, erantzun berdina edo antzekoa lortu dugu. - 3 eta 4 laginen kasuan, Coumarin-1 kontzentrazio gehiago eta C-6 gutxiago erabilita espektroa asetu egiten dela ikus genezake. - 6 eta 7 laginetan emaitzak oso desberdinak izan direla ikus daiteke. 0 0,5 1 1,5 2 2,5 3 3,5 4 300 350 400 450 500 550 600 Abs Uhin luzeera (nm) 0 0,5 1 1,5 2 2,5 3 3,5 4 370 420 470 520 570 Abs Uhin luzeera (nm) 11.2 Propagazio distantziaren menpeko emaitzak Atal honetan lortutako emaitzak irudikatuko ditugu dopante eta kitzikatutako uhin luzera ezberdinekiko eta amaieran ondorio batzuk aipatuko ditugu. 11.15 irudia: 520nm-tan kitzikatutako 2. laginaren lehenengo momentua eta bigarren momentuaren erro karratua (𝑁1 eta √𝑁2, hurrenez hurren) 11.17 irudia: 360nm-tan kitzikatutako 3. laginaren lehenengo momentua eta bigarren momentuaren erro karratua (𝑁1 eta √𝑁2, hurrenez hurren) 11.19 irudia: 450nm-tan kitzikatutako 3. laginaren lehenengo momentua eta bigarren momentuaren erro karratua (𝑁1 eta √𝑁2, hurrenez hurren) 11.29 irudia: 450nm-tan kitzikatutako 6. laginaren lehenengo momentua eta bigarren momentuaren erro karratua (𝑁1 eta √𝑁2, hurrenez hurren) 11.3 Streak Cameran lortutako emaitzak Atal honetan aurrekontua kalkulatzeko jarraitu diren pausuak adieraziko dira. Giza baliabideak eta baliabide materialak aurkeztuko dira batik bat. Puntu hau hiru ataletan banatuko da: giza baliabideak (barne orduak direnak), amortizazioak (baliabide materialak eta material suntsigarriak desberdinduz) eta azkenik honen guztiaren laburpen bat. Proiektu hau aurrera eramateko behar izan diren giza baliabideak barne orduen barruan esleitzen dira. 12.1 taulan giza baliabideko partaide bakoitzak erabili duen ordu kopurua proiekturako eta bere kostu unitarioa agertzen dira, bakoitzaren kostu totala kalkulatzeko asmoarekin. 12.2 Amortizazioak Proiektuan zehar amortiza ezin daitekeen materiala ere badago; honen bidez, berrerabili ezin daitekeen zerbitzu edo materialari dagokion kostuari erreferentzia egiten zaio. Atal honetan proiektuan lortutako emaitzak aztertu ondoren lortu daitezkeen ondorioak aipatuko dira. Ikus dezakegunez hiru ataletan banatu dira emaitzak: Cary-ko emaitzak (xurgapen espektroa), propagazio distantziaren menpeko emaitzak (non atenuazioa, lehenengo eta bigarren momentua aztertzen diren) eta Streak Camerako emaitzak (erdibizitzaren balioa): - Xurgapen espektroari dagokionez C-1 + C-6 dopanteak dituen zuntza (4. lagina) da banda zabalera handien duena. - Bestalde, C-1 + C-6 dopanteak erabilita eta kontzentrazio egokiarekin atenuazio oso txikiak lor daitezke, bigarren momentua nahiko konstante mantenduz - Ala ere erdibizitza balioak nahiko baxuak dira Beraz, esan genezake 4. lagina aukera hona izango litzatekela eguzki kontzentradoreetan erabiltzeko, banda zabalera nahiko handian xurgatzen duelako konstanteki, atenuazio txikiarekin gainera.
science
addi-1aff2db3fe87
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32262
Ur adsorbatzaileen egonkortasuna
Garrido Martinez, Itziar
2019-03-29
1. MEMORIA 1.1. Sarrera Azken hamarkadetan erregai fosilen erabilera esponentzialki handitu da eta gaur egun haiekiko dagoen menpekotasun ekonomiko eta soziala izugarria da. Erregai fosil hauek amaigabeak balira bezala erabiltzen dira eta haien erabilera masibo horrek, kutsadura arazo larriak sortzen ditu. Hala ere, geroz eta herrialde gehiago ari dira energia berriztagarrietan inbertitzen eta ingurumenarekiko kontzientzia hartzen. Energia berriztagarriak, erregai fosilen ordezko ezin hobeak dira; ez dira amaitzen, ez dute gas kutsagarririk isurtzen, ez dute hondakin askorik sortzen, lan postu ugari sortzen dituzte, herrialdeen autonomia dakarte … Ugariak dira energia berriztagarrien abantailak eta ondorioz, herrialde askoren helburua da etorkizunean, erregai fosilekiko daukaten menpekotasunik ez edukitzea edo gutxitzea behintzat. Baina, energia berriztagarriak etengabe erabili nahi izateak, arazo bat dakar. Izan ere, elektrizitatea biltegiratu ezin daitekeen energia da. Batzuetan, eskaintza eskaria baino handiagoa da eta ondorioz, energia berriztagarriak erabilita lortu daitekeen elektrizitate guztia ez da erabiltzen eta zentralak gelditu egiten dira. Arazo horri aurre egiteko Power to Gas teknologia erabil daiteke. Teknologia honi esker eguzki energia eta energia eolikotik lortzen den elektrizitatea metano bilakatu daiteke elektrolisi eta Sabatier erreakzioaren bitartez. Modu honetan biltegiratu ezin daitekeen energia bat biltegiratu daitekeen beste batean transformatzen da eta arazo energetikoa konpontzen da. Proiektu honetan lehenik eta behin Power to gas teknologia aztertuko da, metanoa lortzeko pausu guztiak aztertuz. Ondoren, Sabatier erreakzioan metanoa sortu ahal izateko metodo batean sakonduko da; adsorbatzaileen erabileran hain zuzen. Ondoren ikusiko denez, Sabatier erreakzioa itzulgarria da eta erreakzioa gertatzen den heinean ura adsorbatzen bada, erreakzioa metanoaren sorreraren aldera desplaza daiteke. Azalpen teorikoen ondoren, esperimentuaren garapena azalduko da. Bertan, laborategian jarraitutako pausu guztiak zehaztuko dira, eta baita haien zergatia ere. Jarraian, lortutako emaitza esperimentalak aurkeztuko dira. Emaitza horiek aztertuko dira eta azterketa horren arabera ondorioak garatuko dira. 1.2. Testuingurua Erregai fosilen erabilera eta ondorioz haiekiko menpekotasuna esponentzialki hazi da azkenengo urteetan. Erabilera masiboaren ondorioz atmosferan dagoen karbono dioxidoaren kantitatea asko handitu da, erregai hauek gas hori isurtzen dutelako beste batzuen artean. Menpekotasunari dagokionez argi dago ezin izango duela betirako iraun. Beharrezkoa da beste baliabide batzuen erabileraren sustapena, erregai fosilak ez baitira amaigabeak. Erregai fosilek iraungipen-data bat dute, haien erabilera masiboa baldin bada etorkizunean amaitu egingo dira. Horren ondorioz, energia berriztagarrien erabilera nabarmen handitu da azken urteotan. Energia iturri amaigabeak dira eta sortzen duten ingurumenarekiko inpaktua erregai fosilena baino txikiagoa da. Hala ere, desabantaila bat ere badago. Energia berriztagarriekin elektrizitatea lortzen da eta sarera sartzen da zuzenean eta beraz, energia hori ezin daiteke biltegiratu beste momentu batean erabili ahal izateko. Arazo honi aurre egiteko teknologia desberdinak ari dira diseinatzen eta ikertzen. Ikerketa hauetako bat Power to Gas deritzon teknologian du oinarria, bere helburua aipatutako arazo energetikoa konpontzea da. Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU) teknologia honi buruzko ikerketak ari dira egiten, kimika eta ingurumen ingeniaritza sailean hain zuzen ere. Ikerkuntzak garatzen dituen taldea Supren da. 1998. urtean kontsolidatua izan zen, UPV/EHU-k eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak onetsia (UPV/EHU, 1998). 1.3. Lanaren helburuak eta irismena Gaur egungo gizartearen energia beharrizana asetzeko eta ingurumenarekiko inpaktua txikia izan dadin, ezinbestekoak dira energia berriztagarriak. Izan ere, energia ez berriztagarrien erabilerak negutegi efektua handitzen duten gasak sortzen ditu, CO2 adibidez. Egoera tamalgarri honen ondorioz legeria geroz eta zorrotzagoa ari da izaten eta emiti daitekeen karbono dioxido kantitate onargarria murrizten ari da. Oso zaila da industrientzat emisio horien murrizketa betetzea eta soluzioa beraz, energia berriztagarriak erabiltzea edo isurtzen den karbono dioxidoa harrapatzea da. Harrapatutako karbono dioxido horri erabilera bat eman dakioke beste prozesu baten, Power to Gas prozesuan adibidez. Power to Gas prozesua Sabatier erreakzioan oinarritzen da, metanoa da erreakzioaren produktuetako bat eta karbono dioxidoa erreaktiboetako bat. Eguzki energia eta energia eolikoa erabilita lortu daitekeen elektrizitate guztia ez da aprobetxatzen. Izan ere, eskaera eskaintza baino handiagoa da. Elektrizitatea biltegiratu ezin daitekeen energia da, baina Power to Gas teknologiari esker elektrizitate hori erabilita metanoa lortu eta biltegiratu daiteke. Horrez gain, industriek isurtzen duten karbono dioxidoa ere erabili daiteke, kutsadura murriztuz. 4𝐻2 + 𝐶𝑂2 ↔ 𝐶𝐻4 + 2𝐻2𝑂 (𝟏) Sabatier erreakzioa itzulgarria da, metanoa produktu edo erreaktibo izan daiteke. Proiektu honen helburu nagusia metanoa produktu izatea da, erreakzioa eskumara desplazatzea hain zuzen. Modu desberdinak daude erreakzioa eskumara desplazatzeko. Erreakzioa gertatzen den heinean produktuak kentzen baldin badira erreakzioa eskumara desplazatu egingo da produktu gehiago sortzeko asmoz. Beraz, erreakzioa ematen den bitartean ura kentzen baldin bada, erreakzioa eskumara desplazatuko da ura sortzeko eta oreka mantendu ahal izateko. Ura kentzeko adsorbatzaileak erabili daitezke. Erreaktorera behar diren erreaktiboez gain adsorbatzaileak sartuko dira, erreakzioa gertatuko da eta sortzen den ura adsorbatu egingo da. Modu honetan, erreakzioa eskumara desplazatuko da eta metanoa sortuko da. Sabatier erreakzioa 300-400 ˚C-tan ematen da beraz, tenperatura horretan ondo lan egiten duten adsorbatzaileak behar dira. Lan honetan solido desberdinen adsortzio ahalmena aztertu da, Sabatier erreakzioan parte hartu dezakeen solidorik egokiena aurkitzeko. Adsorbatzaileei esker erreakzioaren konbertsioa handituko litzateke eta ondorioz posiblea izango zen erreakzioa tenperatura baxuagoan ematea. Aipatutakoa laburbilduz, lanaren helburu guztiak zerrenda batean adieraziko dira: Energia berriztagarrietatik lortzen den elektrizitatea metano bezala gordetzeko prozesua erraztea. - Isurtzen den eta negutegi efektuan parte hartzen duen karbono dioxidoa erabiltzea metanoa sortzeko. - Ura adsorbatuz, Sabatier erreakzioa eskumara desplazatzea metanoa sortzeko. - Sabatier erreakzioaren konbertsioa handitu eta tenperatura txikitu. 1.4. Lanak dakartzan onurak Lan honen bitartez Power to Gas teknologiaren onurak eta erabilgarritasunak baieztatu nahi dira. Prozesu honekin lortzen den metanoaren produkzioa ahal den handiena izatea, prozesua ahalik eta etekin handiena izan dezan. Ondoren metano hori aprobetxatzea eta erregai moduan erabiltzea. Eguzki energia eta energia eolikoa bezalako energia berriztagarrien biltegiratzea du onura gisa. Horrez gain, solidoen adsortzioari esker Sabatier erreakzioaren konbertsioa igo daiteke eta ondorioz, erreakzioa gertatzeko tenperatura. Power to Gas teknologian karbono dioxido iturri bat behar da eta industriak isuritakoa erabili daiteke. Modu horretan atmosferara isurtzen diren karbono emisioak murriztuko dira eta negutegi gasa denez, negutegi efektua ere murrizten lagunduko du. Erregai fosilekiko dagoen menpekotasuna gutxika desager daiteke Power to Gas teknologiari esker. Energia berriztagarrien arazoa konpondu egiten du eta ondorioz hauetarako trantsizioa bideratzen du, Power to Gas teknologia ere energia berriztagarri bezala kontsideratuz. Power to Gas teknologiari esker gas natural sintetikoa lortzen da. Erregai hau erabiltzean isurtzen den karbono dioxido kantitatea ikatza bezalako erregai fosila erretzean isurtzen dena baino askoz txikiagoa da. Karbono dioxidoa negutegi gas bat da eta negutegi efektuaren ondorioz, gaur egun, beroketa globala ari da gertatzen. Beraz, gas naturala erabilita negutegi efektua murrizten laguntzen da. Aurrekoa laburbilduz, ingurumenaren arloan onura garrantzitsuak ekar ditzake. Karbono dioxidoaren emisioak murrizten badira, negutegi efektua gutxitzen bada eta erregai fosilekiko menpekotasuna amaitzen baldin bada, gaur egungo ingurumen arazo larrienetakoa konpontzen laguntzen da; aldaketa klimatikoa hain zuzen. Teknologia honi esker metanoa lortzen da, gas naturala. Gaur egungo gizarteak onartutako erregaia da, jendeak ondo ezagutzen du eta bere erabilerara ohituta dago. Ondorioz, gas natural sintetikoa komertzializatzea ez luke arazo bat suposatuko. Onura soziala ere badakar beraz. Energia biltegiratzeko teknologia hau, bateriak erabiltzea baino merkeagoa izango dela berrikusten da (Univ. Huelva). Gaur egun eraikita dauden gas natural sareek, sare elektrikoek baino energia gehiago garraia dezakete eta kantitate berdina garraiatzea merkeagoa da gas naturalaren sarean. Gainera, gas naturalaren biltegiratze ahalmena elektrizitatearena baino handiagoa da. Sektore industrialarekin burutuko den karbono dioxidoaren salerosketa prezio baxuetan egingo dela iragartzen da. Industriei ondo etorriko zaie karbono dioxidoaz libratzea ingurumen legeak bete ahal izateko. Ekonomikoki eta energetikoki beraz, Power to Gas teknologiak abantaila asko dituela esan daiteke. Sabatier erreakzioa exotermikoa da, hau da; beroa askatzen du. Askatzen den bero horri erabilera bat eman ahal zaio aprobetxamendu energetikoa handituz. Beste fluxu bat berotzeko, erreakzioaren tenperatura lortu ahal izateko eta abarretarako erabili daiteke. Power to Gas teknologia berria den teknologia bat da. Herrialde batzuetan martxan jarri duten arren, ikerkuntza fasean dago oraindik eta solidoen azterketa Sabatier erreakzioa metanoaren sorrerara desplazatzeko nahiko eskasa da oraindik. Ondorioz, teknologia honi buruzko edozein ikerketa baliagarria izango da modu egokian martxan jarri ahal izateko. Azkenik, abantaila pertsonalei dagokienez, akademikoki informazio erabilgarri handia eta interesgarria lortu da. Graduan zehar irakasgai desberdinetan ikasitakoa praktikan jarri da, laborategi batean erabili behar den metodologia ikasi da, artikulu zientifikoetan beharrezkoa den informazioa bilatu da eta lortutako datuen analisi eta interpretazioa landu da. 1.5. Gaiaren egoeraren azterketa 1.5.1. Karbono dioxidoaren emisioak gaur egun Gaur egungo gizarte gehienetan dagoen erregai fosilekiko menpekotasunaren ondorioz, azken 40 urteetan karbono dioxidoaren isurketa bikoiztu egin da. Azkenengo urtean CO2 emisio ratioa 1990-1999 urteak bitartean %1 izatetik %2,4 izatera igaro da 2000-2014 urteen bitartean (Xuemei Jiang, 2016). Karbono dioxidoaren emisioen igoera ez da bakarrik erregai fosilengatik izan. Beste eragile batzuk ere badaude: populazioa adibidez. Azken urteotan populazioaren igoera oso handia izan da, eta handitzen jarraituko du. 2000. urtean 6,1 biloi pertsona zeuden munduan eta 2100. urtean 9-13,2 biloi pertsona izatea espero da (P. Gerland, 2014). Aurreko irudiko lehenengo grafikoan karbono dioxidoaren emisioen bilakaera ikus daiteke urteetan zehar. Emisio horiek hiru iturri dituzte, ikatza, olioa eta gas naturala. Orokorrean, ikatzak eta olioak karbono gehiago askatzen dute bero kantitate berdina sortzean. Ikatza da gehien daukana (BP P. p., 2015). (a) grafikoan ikus daiteke hiru erregaien erabilera handituz joan dela 20 urte horietan zehar. Azkeneko urteetan ikatzaren erabilera asko handitu da eta horrek karbono dioxidoen emisioak handitzea suposatu zuen. Azken urteetan herrialde batzuk garapen prozesu bat hasi dute. (c) grafikoan ikus daitekeen bezala herrialde horietan gehien erabiltzen den erregaia ikatza izan da, eta batez ere azkenengo urteetan. Metano eta olioaren igoera ere ikus daiteke grafikoan, baina ez da ikatzarena bezain nabaria. Azkenik, herrialde garatuetan ikus daiteke energia berriztagarrien erabileraren efektua. Olio eta ikatzaren kasuan beherakada txiki bat egon da eta gas naturalaren kasuan igoera bat. Nahiko parekatuta daude hiru erregaiak. Irudia 1. Karbono, olio eta gasaren errekuntzen karbono dioxidoaren emisioen bilakaera urteetan zehar. (a) munduan, (b) garatutako herrialdeetan eta (c) garatzen ari diren herrialdeetan. (Xuemei Jiang, 2016) Aurreko irudian azken 10 urteetako karbono dioxidoaren emisioak daude adierazita miloi tonatan. 2009. urtean gorakada handia egon arren, egoera nahiko egonkorra da orain. Karbonoaren emisioak energiaren kontsumoagatik %1,6 igo ziren 2014-2016 urtera bitartean (BP, 2018). Baina hala ere, ehuneko txikia izan arren, populazioaren igoeragatik eta garapen prozesuan dauden herrialdeen ondorioz, emisioak igotzen jarraitzen dute. 1.5.2. Negutegi efektua Atmosfera lurra inguratzen duen gas geruza fina da. Bertan fenomeno klimatiko eta meteorologiko guztiak gertatzen dira eta lurrera sartu eta irteten den energia erregulatzen du. Atmosferaren konposizioa %79 nitrogeno eta %20 oxigeno da eta gainerakoa argona, eta karbono dioxidoa batez ere. Aipatutako ehunekoak oinarri lehorrean dira, hurrengo irudian ikus daiteke ehuneko horien grafiko bat. Gas gehienak atmosferako beheko atalean kontzentratzen dira lurraren grabitatearen ondorioz. Negutegi efektua atmosferak beroa gordetzeko duen kapazitatea da. Atmosferan dauden gasek ezin dute energia altuko eguzki argia absorbatu, eta pasatzen uzten dute. Izpi horiek lurraren gainazala berotzen dute. Gainazala berotzen denean izpi infragorriak emititzen ditu atmosferara. Atmosferan dauden gasak (karbono dioxidoa bereziki eta horrez gain ur lurruna, metanoa eta beste batzuk) opakuak dira lurrak emititzen duen erradiazio infragorriarentzat eta ondorioz, beroa gordetzen dute lurraren gainazala eta atmosferaren erdira arte dagoen tartean. Fenomeno hau beharrezkoa da lur planetan bizia egon ahal izateko, bestela tenperatura -18 ˚C-koa izango litzateke (Univ. Jaen, 1995). Eguzkitik heltzen den argitik, %30a espaziora itzultzen da, %20a atmosferak absorbatzen du eta gainerako %50a Lurraren gainazalera heltzen da, azkenengo hau berotuz (Margarita Caballero, 2007). Hurrengo irudian ikus daiteke deskribatutakoaren eskema bat: Irudia 2. Lurreko atmosferaren konposizioa oinarri lehorrean. Irudia 3. Negutegi efektuaren eskema orokorra. (Margarita Caballero, 2007) Beraz, karbono dioxidoa bezalako negutegi gasak beharrezkoak dira. Baina, hauen kantitatea gehiegi handitzen baldin bada, Lurraren bataz besteko tenperatura ere handituko litzateke eta arazo larriak ekar ditzake. 1.5.3. Beroketa globala Atmosferako tenperatura periodikoki neurtzen da eta horri esker, ikusi da tenperatura globala 0,5 ˚C igo dela 1961. urtetik. Estazio meteorologikoetan lortutako datuetan oinarrituta, azken urteak izan dira beroenak. Beroketa globala atmosferara isurtzen den karbono dioxidoarekin zuzenki erlazionatuta dago, ondorioz, beroketa globalaren arrazoia negutegi efektua dela esan daiteke. Karbono dioxidoaren isurketa prozesu naturalekin erlaziona daiteke baina azkenaldian, gizakiaren eragina oso nabarmena izan da. Basoen deforestazioak eta petrolio eta ikatza bezalako erregai fosilen errekuntzak atmosferako CO2-aren igoera bat eragin du eta horrela negutegi efektua handituz eta beroketa globala sustatuz. 1.5.4. Euri azidoa Erregai fosilen errekuntzaren ondorioz ez da bakarrik CO2 isurtzen. Sufre dioxidoa (SO2) eta nitrogeno oxidoak (NOx) ere isurtzen dira. Gas hauek atmosferan dagoen ur, oxigeno eta beste substantzia batzuekin erreakzionatzen dute eta azido nitriko eta sulfurikoa sortzen dute forma diluituan. Ondorioz, euria egiten duenean euri azidoa sortzen da eta azido hauek lurrera eta akuiferoetara heltzen dira. Euskal Autonomia erkidegoko zonalde batzuetan nabaria izan da euri azidoaren eragina. Zona industrialetatik gertu dauden hainbat zuhaitzetan ikus daiteke euri azidoaren ondorioz eragindako kalteak (Eusko jaurlaritza). 1.5.5. Power to gas teknologia 1.5.5.1. Arazo energetikoa Gaur egun energia desberdin asko erabilita lor dezakegu elektrizitatea, energia berriztagarriak edota energia berriztaezinak. Energia berriztagarrien artean energia eolikoa, eguzki energia, energia geotermikoa, mareen energia eta abar aurki ditzakegu. Energia berriztaezinen artean berriz ikatza, petrolioa, gas naturala eta abar. Elektrizitatearen eskaintza beraz, handia eta zabala da gaur egun. Elektrizitatea sortzeko hainbat iturri egon arren, aldaketa klimatikoa dela eta helburua geroz eta energia berriztagarri gehiago erabiltzea da. Izan ere, Europako komisioak 2020. urterako Europar Batasunean erabiltzen den energia guztiaren %20a energia berriztagarria izatea ezarri du helburu bezala. (Manuel Götz, 2015) Elektrizitatea energia berriztagarriak erabilita lortzeko helburu honekin, hainbat herrialde hasi dira energia berriztagarri desberdinak erabiltzen eta teknologiari esker, hau lortzeko baliabide eta teknologiak ugariak dira. Baina arazo energetiko bat dago; elektrizitatea biltegiratu ezin daitekeen energia da eta ondorioz elektrizitatea sortzeko zentral berriztagarriak askotan gelditu behar izaten dira eta elektrizitatea sortzeari utzi. Eskaera eskaintza baino txikiagoa da, energia berriztagarriak erabilita sor daitekeen elektrizitatea baino gutxiago kontsumitzen da eta elektrizitatea ezin daiteke sarera sartu horren beharrizanik ez badago. Arazo energetiko horri aurre egiteko Power to Gas teknologia erabil daiteke. Teknologia horren bidez elektrizitatea erabiliz metanoa sor daiteke. Lortzen den metano horri gas naturalaren ordezkaria deitzen zaio (synthetic natural gas, SNG). Horrela, elektrizitate gehiago behar ez denean, metanoa sortzeko erabil daiteke, energia biltegiratuz. Hurrengo irudian Power to Gas teknologiaren eskema bat ikus daiteke. Prozesu bakoitza, prozesu bakoitzetik lortzen dena eta kanpotik sartu behar dena agertzen da modu eskematikoan. Irudia 5. Elektrolisiaren eskema. Lehenengo karbono monoxidoa sortzen da, bitarteko erreakzio batetan, eta ondoren metanoa. Ikusten denez, Sabatier erreakzioa itzulgarria den erreakzioa da. Alderantzizko SMR erreakzioa da (steam reforming reaction). Helburua erreakzioa eskumara desplazatzea da metanoa sortzeko. Le Chatelier printzipioaren arabera, erreakzioaren itzulgarritasuna nahi den eran aldatu egin daiteke operazio baldintzak aldatzen badira: presioa, tenperatura, produktuak edo erreaktiboak kentzea edo gehitzea etab. Proiektu honetan helburua erreakzioa eskumara desplazatzea da eta hori lortzeko erabiliko den mekanismoa produktuak kentzea da, kasu honetan, ura. Metanizazioa tenperatura baxuetan eta presio altuetan ematen den erreakzioa da. Entalpia aldakuntza negatiboa da eta ondorioz, produktuek erreaktiboek baino energia gutxiago daukate, energia askatu egiten da ingurunera. Beraz, metanizazioa erreakzio exotermikoa da. Exotermikoa izateaz aparte, espontaneoa ere bada. Erreakzio honen operazio baldintzak honako hauek dira: 300-550 ˚C bitarteko tenperatura eta 1-100 bar bitarteko presioa (Claudia Toro, 2018). 1.5.5.5. Adsortzioa Adsortzioa likido edo gas eta solido baten artean ematen den prozesua da. Alde batetik adsorbatzaile bat egongo da eta hau, fase solidoan egongo da. Beste alde batetik adsorbatoa dago eta fase likidoan edo gas fasean egongo da. Adsorbatoa adsorbatzailearen gainazalera ``itsatsita´´ geldituko da. Kontaktu azalera geroz eta handiagoa bada beraz, adsortzioa hobea izango da. Garrantzitsua da partikulak barne azalera handia edukitzea. Adsortzioan beroa ingurunera askatzen da, prozesu exotermikoa da. Adsortzioa fisikoa edo kimikoa izan daiteke. Ondoren bien arteko ezberdintasun nagusiak aipatzen dira.  Adsortzio fisikoa: adsortzio mota honetan adsorbatoa eta adsorbatzailearen gainazalaren arteko lotura Van der Waals indarren bitartez ematen da. Molekulak lotura ahulen bitartez daude adsorbatuta. Tenperaturak negatiboki eragiten dio adsortzio mota honi: tenperatura igotzen bada adsortzioa txikitu egiten da.  Adsortzio kimikoa: adsorbatutako molekulen eta adsorbatzailearen gainazalaren artean erreakzio kimiko bat ematen da. Erreakzioak endotermikoak edo exotermikoak izan daitezke eta horren arabera tenperaturaren eragina positiboa edo negatiboa izango da. 6. ekuazioan Van´t Hoff- en erlazioa ikus daiteke eta horren arabera, itzulgarria den erreakzio batean tenperatura eta entalpiaren arteko erlazioa definitzen da. - Erreakzioa endotermikoa bada, ΔH>0, tenperatura handitzean oreka konstantea handitzen da eta erreakzioa eskumara desplazatuko da. - Erreakzioa exotermikoa bada, ΔH<0, tenperatura handitzean oreka konstantea txikitu egiten da eta erreakzioa ezkerrera desplazatuko da. 1.5.5.6. Uraren adsortzioa Proiektu honetan solido desberdinek ura adsorbatzeko daukaten gaitasuna aztertuko da beraz, burutuko den adsortzioa uraren adsortzioa izango da eta faseari dagokionez, fase gaseosoan emango da. Ikerkuntza hau egiteko erabili den makina TGA da, analisi termograbimetrikoa hain zuzen. Teknika honen bitartez laginaren pisua neurtzen da denboran zehar eta atmosfera konkretu batean, tenperatura aldatuz doan heinean. TGA-ra sartzen den ura hiru botiletan banatzen da eta nitrogenoa hortik pasarazten da. Ura lurrundu, eta nitrogenoarekin batera TGA-ra sartuko da solido desberdinetatik pasaraziz. Adsortzioa fisikoa denean, adsorbatzen diren ur molekulak hidrogeno zubiaren bitartez adsorbatzen dira solidora, hemen beraz, lehenengo mailako adsortzio gune bat egongo da (Nan Qi, 2004). Jadanik adsorbatuta dauden ur molekulak bigarren mailako adsortzio guneak izango dira eta hidrogeno zubiaren bitartez lotzen dira ere geroago adsorbatzen direnekin. Hurrengo irudian lau molekulen arteko hidrogeno zubiaren eskema bat ikusi daiteke. Molekula bakoitzean hiru atomo ikusten dira: urdina oxigenoa da eta txikiak eta zuriak direnak hidrogenoak dira. Oxigenoa hidrogenoa baino elektronegatiboagoa da, elektroiak hartzeko joera handiagoa dauka. S libre dagoen adsortzio gune bat da, lehenengo mailako adsortzio gunea, R ur-lurrun molekula bat eta A adsorbatutako ur molekula bat eta bigarren mailako adsortzio gunea da. Mekanismo honen arabera, ur molekula bat adsorbatzen denean gunea ez da okupatuta gelditzen, baizik eta bigarren mailako gune bat sortzen da. Hurrengo irudian adsortzioa denboran zehar ikusi daiteke. Ezkerreko irudian dauden adsortzio guneak lehenengo mailakoak izango dira, adsorbatoa adsorbatzailearen gainazalarekin egiten duelako lotura. Erdiko irudian bigarren mailako adsortzio guneak daude eta eskumakoan aldiz, hirugarrenak, laugarrenak etab. Irudia 6. Hidrogeno zubia ur molekulen artean. 1.5.6. Gaur egungo Power to Gas teknologiaren adibideak Alemania da Power to Gas teknologian garatuen dagoen herrialdea. Herrialde honen helburu energetikoa 2020. urtean sortzen den elektrizitatearen %35a energia berriztagarriak erabilita sortzea da eta 2050. urtean %80a (Diaz, 2016). Alemaniaz aparte badaude beste herrialde batzuk teknologia hau erabiltzen ari direnak, Herbehereak adibidez. 2013. urtean lehenengo Power to Gas zentrala martxan jarri zen Alemanian (>5 MW). Proiektu honek WOMBAT du izena eta bere helburua energia berriztagarrietatik lortzen den elektrizitatearekin hidrogenoa lortzea da. Ondoren, biogas zentral batean, hidrogeno hori karbono dioxidoarekin sintetizatzea metanoa lortzeko. Power to Gas ekologikoki optimoa eta ekonomikoki bideragarria den teknologia bat dela demostratu nahi dute (Speicher, 2016). Espaina mailan ere Power to Gas teknologian oinarritutako proiektua jarri zen martxan 2007. urtean. Proiektu honen helburua energia eolikoaren bitartez hidrogenoaren produkzioa, biltegiratzea eta bere transformazioa elektrizitatean ikastea da. Planta honen potentzia 280 MW-koa da. Hidrogenoaren produkziorako %75eko errendimendua lortu da 60 Nm3/h emariekin (Diaz, 2016). Irudia 7. Adsortzio sistema baten eskema, molekulak Van der Waals indarraren eraginez adsorbatzen direnean. (Correa, 2009) 1.6. Aukeren analisia Ura adsorbatzeko solido desberdinak erabili daitezke. Adsorbatzaileak aukeratzeko orduan parametro batzuk hartu behar dira kontuan. Orokorrean, adsorbatzaileak onak izateko azalera espezifiko altua eduki behar dute. Azalera espezifikoa solido baten ezaugarria da, eta solidoak daukan azalera da bolumen unitateko. Adsorbatzailearen barne azalerak eragin handia dauka azalera espezifikoan. Adsorbatzaileek poroak dituzte eta bertan aurkitzen da adsortzio azalera gehiena. Adsorbatzaileak naturalak edo sintetikoak izan daitezke. Adsorbatzaile naturalen artean gehien erabiltzen direnak zeolitak dira eta adsorbatzaile industrialen artean berriz, ikatz aktibatuak erabiltzen dira. Ikatzen poroak, sakonerarekin txikituz doaz. Hau da, ikatzak poro batzuk ditu, poro horiek poro txikiago batzuk dituzte, azken horiek beste poro txikiago batzuk eta horrela jarraituz. Zeoliten kasuan, poroak oso uniformeak dira eta estruktura kristalino bat eratzen dute. Polimeroek orokorrean ez daukate mikropororik. Ikusten denez poro mota desberdinak daude, eta poro mota bakoitza, egokia izango da adsorbato desberdin batentzat (CATC, 1999). Adsorbatu behar den konposatuaren tamaina molekularra, adsorbatzailearen poroarena baino txikiagoa izan beharko da porotik sartzeko. Zeoliten kasuan poroen tamaina 3 eta 30 Å bitartekoa da, zeolita motaren arabera. Beraz, tamaina ondo aukeratu beharra dago adsorbatoa kontuan hartuz. Zeolitek ez dituzte bere poroen tamaina baino handiagoak diren edo haiekin afinitaterik ez duten molekulak adsorbatuko. Berdina gertatzen da ikatza eta polimeroekin, poro tamaina adsorbatoaren molekula tamaina baino handiagoa izan behar da. Baina hauen kasuan poroak ez dira zeoliten poroak bezain uniformeak. Adsorbatzaileen kostua kontuan hartu beharreko beste parametro bat da. Normalean, ikatzak dira adsorbatzailerik merkeenak. Horrez gain, adsorbatzailearen lan kapazitatea ere garrantzitsua da. Hau da, adsorbatzaileak zenbat ziklo egin ditzakeen errendimendua asko txikitu gabe. Irudia 8. Gas Natural fenosak, Galiziako Xuntarekin batera 2007an martxan jarritako Power to Gas proiektua (Diaz, 2016). Proiektu honetan adsorbatoa ura izango da eta ondorioz, uraren molekula tamaina baino poro handiagoak dituzten solidoak aukeratu beharko dira. Eta baita ere, urarekin afinitatea daukaten konposatuak. Ur molekula batek 3 Å-eko tamaina dauka (Villatoro, 2016), beraz solidoen poroen tamaina hori baino handiagoa izan beharko da. Kontuan hartu beharra dago Sabatier erreakzioa 300-400 ˚C bitarteko tenperaturan ematen dela, beraz aukeratutako solidoa adsortzioa burutzeko gai izan behar da tenperatura horietan. Erreakzioaren tenperatura tarte hori nahiko altua da adsortzio fisiko bat burutzeko. Beraz, proiektu honetan urarekin adsortzio kimikoa burutzen duten solidoak ere aukeratu dira. Aurretik egindako beste esperimentu batzuetan ikusi zen erabilitako adsorbatzaileak kaltzioa baldin bazeukan, urarekin adsortzio kimikoa ematen zela, tenperatura handitu arren ez baitzen desortzioa ematen. Ondorioz, proiektu honetan kaltzioa daukaten solido batzuk aukeratu dira. Hala nola, CaO, %15Ca CaN3/La2O3 eta %5Ca NO3/CaO. %15Ca CaN3/La2O3 konposatuak lantano oxidoa, La2O3, dauka. Lantano oxidoa oso aproposa da tenperatura altuetarako (V.L.Stolyarova, 2017), beraz egokia da Sabatier erreakzioan erabiltzeko. Zeolita gehien erabiltzen den adsorbatzaileetako bat da. Afinitate handia dauka urarekin baina, adsortzio gaitasun txikia. Zeolita naturalek poro tamaina uniformea daukate eta H2O, CO2,, NH3 eta CH3OH adsorba ditzakete (Correa, 2009). Zeolita sintetikoak aldiz, modu artifizialean fabrikatzen dira. 500 ˚C-ra hel daitezke haien propietateak aldatu gabe. Proiektu honetan erabilitako zeolitak, zeolita 4Å izan dira. Ura gai da diametro horretako poroetan sartzeko (Markus Kraus, 2018). Ikatz aktibatua gehien erabiltzen den adsorbatzaileetako bat da, zeolita eta silika gelarekin batera. Ikatz aktibatuetan ematen den adsortzio fisikoa hidrogeno zubi loturaren bitartez ematen da (Nan Qi, 2004). 1.7. Arriskuen analisia Esperimentu batzuetan arriskuak daude erabiltzen diren konposatuengatik edo esperimentua burutzeko jarraitu behar diren prozesuengatik. Ondorioz, garrantzitsua da arriskuak ezagutzea eta segurtasun neurriak hartzea ezer larririk gerta ez dadin. II. Eranskinean erabili diren solidoen fitxa teknikoa dago, non solido bakoitzaren arriskuak eta hauek erabiltzeko hartu beharreko segurtasun neurriak agertzen diren. ARAU OROKORRAK: Laborategia erabiltzen duen edonork (ikasleak, irakasleak, laborategiko arduradunak, laguntzaileak etab.) mahuka luzeko amantala eraman behar du, itxita. Laborategirako arropa eta zapata egokiak eraman behar ditu. Segurtasun arrazoiengatik, ezin dezake larruazala tapatu gabe eduki. Beraz, sandaliak, gona edo praka laburrak ez dira onartuak izango. Laborategia erabiltzen duen pertsonak laborategitik kanpo edo armairuaren barruan utzi beharko ditu bere motxila, poltsa eta abarrekoak. - Debekatuta dago laborategiaren barruan jatea, edatea edo erretzea. Laborategiaren barruko jarrera egokia izango da inolako istripurik gerta ez dadin. Ezin izango da korrikarik egin. - Debekatuta dago laborategiko edozein konposatu probatzea edo usaintzea eta azalarekiko kontaktua saihestu beharra dago. - Debekatuta dago konposatuak, instrumentuak edo ekipoak baimenik gabe manipulatzea. - Eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa da eta behar denean, babesteko betaurrekoak erabili beharko dira. Laborategiko lana amaitu ondoren materiala ondo garbitu eta sikatu beharko da. Erabilitako ekipoak amatatu beharko dira eta eskuak ondo garbitu beharko dira xaboia erabilita. 1.8. Proposatutako irtenbidearen aukera Lan honetan planteatzen den arazoa Sabatier erreakzioa optimizatzea da. Power to gas teknologia metanoa lortzeko eta ondorioz energia biltegiratu ahal izateko erabiltzen da. Sabatier erreakzioa metanoaren sorrerara desplazatzen bada, helburu hori lor daiteke tenperatura baxuagoetan eta etekin handiagoarekin. Hori horrela izateko aukera bat adsorbatzaileak erabiltzea da. Lan honetan ura adsorbatzeko aproposak diren adsorbatzaileak erabiltzea proposatzen da, ura Sabatier erreakzioaren produktu bat da eta. Sabatier erreakzioa ematen den tenperatura kontuan hartuta, nahiago da ematen den adsortzioa kimikoa izatea. Beraz, ura adsorbatzean adsortzio kimiko bat lortzen duen solido bat bilatzen da. Proiektu honetan aukeratutako adsorbatzailea, urarekin adsortzio kimikoa burutzeaz gain, adsortzio ziklo bat baino gehiago burutu ahal izango duen solido bat izango da; berrerabili ahal izateko. Horretarako, ziklo batetik bestera solidoaren efizientzia asko ez jaistea bilatzen da. Emaitza batzuetan oinarrituta adsorbatzaile bat proposatuko da Power to Gas teknologian metanizazio fasean lan egingo duena. Metanizazio fasea erreaktore batetan gertatzen da. Erreaktore horretara aukeratutako solidoa sartzen da lehenik. Ondoren, karbono dioxido eta hidrolisi fasean lortutako hidrogenoa elikatzen dira. Erreaktorean Sabatier erreakzioa ematen da eta adsorbatzaileak ura adsorbatuko duenez, erreakzioa metanoaren sorrerara desplazatuko da. Erreaktoretik, metanoa eta erreakzionatu ez duten hidrogeno eta karbono dioxidoa aterako dira. Metanizazio erreakzioa emateko, 300-400 ˚C bitarteko tenperaturak jasaten dituen erreaktore bat erabiliko da. 2. LANERAKO ERABILITAKO METODOLOGIA 2.1. Eginbeharrekoen deskribapena, faseak, ekipoak edo prozedura Ikerkuntza hau egiteko erabili den makina TGA da, analisi termograbimetrikoa hain zuzen. Teknika honen bitartez laginaren pisua neurtzen da denboran zehar eta atmosfera konkretu batean, tenperatura aldatuz doan heinean. Laginak jasango duen tenperatura aldaketa hori metodo baten bitartez egiten da. Metodoa TGA-ri konektatuta dagoen ordenagailu batean egiten da. Ordenagailuak daukan programan diseinatzen da eta bertan lagina zein tenperaturatan eta zenbat denboran egongo den zehazten da. Ondoren azaldu egingo da proiektu honetan erabilitako metodoa, hori diseinatu ondoren egin beharreko pausuak eta erabili diren ekipoak. II. Eranskinean aurki daiteke deskribapen zehatzagoa. 2.1.1. Metodoa Hasiera batean lagina giro tenperaturan dago eta tenperatura igotzen hasten zaio 400 ˚C-ra heldu arte. Tenperatura honetan mantentzen da 30 minutuz. Metodoaren lehenengo atal honen helburua laginak eduki dezakeen ura lurruntzea da eta gainazala garbitzea. Lehenengo fase honen ondoren lagina 25 ˚C-tan jartzen da. TGA-k gas sarrera bi dauzka. Sarrera batek nitrogenoa darama eta besteak oxigenoa (gas erreaktiboa). Proiektu honetan nitrogenoa besterik ez da erabiliko. Lagina 25 ˚C-ko fase honetara heltzen denean balbulak zabaltzen dira eta nitrogenoa seriean dauden eta ura daukaten hiru botiletatik pasarazten da. Ekipora sartzen den nitrogenoa guztiz lehorra da eta ondorioz, botiletan dagoen ura zeharkatuz, ura lurrundu eta nitrogenoarekin batera sartu egingo da, solidoak ur hori adsorba dezan. Ondoren, laginari tenperatura igotzen zaio ordu erdiro (100 ˚C, 200 ˚C, 275 ˚C, 300 ˚C, 325 ˚C, 350 ˚C eta 400 ˚C-ra jartzen da). Fase hau luzeena da, izan ere 40 ordu irauten ditu, solidoaren Lagin bakoitzarekin hiru ziklo egingo dira, hiru alditan aplikatuko zaio metodoa lagin bakoitzari. Horren helburua, solidoak berrerabili daitezkeen edo ez aztertzea da. Baldin eta zikloen zehar ere adsortzio ahalmena aldatzen den aztertzeko 2.1.2. Krisola pisatu Lehenik eta behin krisola TGA-ra sartu behar da makinak taratu dezan. Beraz krisol hutsa sartzen da makinara lehenengo eta minutu gutxitan pisatu egingo du. Geroago, TGA-ra solidoa krisolaren barruan sartzen denean, balantzak krisola gehi solidoaren pisua neurtuko du. Lortutako azken pisu horri krisolaren pisua kenduta makinak laginaren pisuaren hasierako balioa lortuko du. Balio hori 100 mg ingurukoa izango da solido guztietan. Hori lortzeko balantza bat erabiliko da. Lehenengo krisola bakarrik jarriko da balantzan eta taratu egingo da. Ondoren solidoa krisolean sartuko da eta dena elkarrekin balantzarekin pisatu 100 mg inguru lortu arte. Prozesu hau amaitzen denean krisola pintzekin hartu, eskularruek eduki dezakeen zikinkeriarekin ez kutsatzeko, eta laginaren prestakuntza hasten da. 2.1.3. Laginen prestakuntza Esperimentua burutzeko erabilitako solido guztiak tamizatuak izan dira, hautsa delako (0,420,50 mm partikula tamainan). Erreaktorean sartzean ere horrela erabiliko dira. Lagina krisolera sartzen da balantza batekin bere pisua neurtzen da. Lagin guztien pisua 100 mg-takoa izan behar da gutxi gorabehera. 2.1.4. Lagina TGA-ra sartu Pintza batzuk erabilita krisola TGA-n sartu egiten da. Nitrogenoaren presioa 0,8-1 bar-ekoa dela eta nitrogenoaren emaria 75 mL/min dela baieztatu eta esperimentua martxan jartzen da. 2.1.5. Lagina TGA-tik atera eta datuen bilketa Esperimentua amaitzen denean lagina TGA-tik aterako da. Proiektu honen kasuan ia solido guztiek hiru ziklo egingo dituzte. Hau da, metodo osoa hiru alditan burutuko dute eta emaitzak konparatuko dira. Solidoaren berrerabilera konprobatzeko egiten dira hiru zikloak. Hiru zikloak eginda emaitzak ez badira asko aldatzen, baten baino gehiagotan erabili ahal izango da solido hori. Hirugarren zikloan emaitzak oso baxuak badira eta solidoak ez baldin badu ia urik adsorbatu, solido hori ezin izango da baten baino gehiagotan erabili. Kontuan eduki behar da ziklo bakoitzaren hasieran solidoari burutzen zaion ''garbiketa'' hori. Solidoa berriz ere ura adsorbatzen hasten denean lehortuta dago 400 ˚C-ra jarri delako 30 minutuz. Solidoaren azkenengo zikloa ez bada, prozesu guztia aplikatzen zaio berriro ere. Aldiz, solidoaren azken zikloa baldin bada, tutu txiki batean sartzen da karakterizazioa egin ahal izateko. Ziklo bakoitza amaitzen denean datuen bilketa burutzen da. Hori TGA-ri konektatuta dagoen ordenagailuan egiten da, metodoaren diseinua bezala. Datu guztiak hartu eta kalkulu orri bat egiten da emaitzak ikusteko. Kalkulu orrian esperimentuaren 2500 puntu hartu dira eta ondorengo zutabeak egongo dira: - 6. zutabea: Adsorbatutako uraren ehunekoa zuzenduta. Geroago emaitzetan ikusiko denez hartutako hainbat datuk ez zeukaten zentzurik. TGA-k oso sentikorra den balantza bat dauka eta edozein kolpe edo alterazio jasaten baditu, laginaren pisu oso altuak edo oso bajuak ematen ditu momentu puntual horretan. Hori gertatu den bakoitzean datu horiek ez dira kontuan hartu eta zutabe berri bat egin da zentzua daukaten datuekin. GRAFIKOA: Datu guztiak zutabeetan kokatuta edukita, grafiko bat egin da eta beharrezkoa izatekotan, bi. Abzisa ardatzean 4. zutabeko datuak sartu dira, hau da denbora baina orduekin. Ordenatu ardatzean adsorbatutako uraren ehunekoa jarri da (5. zutabea). Akatsak egon diren kasuetan bigarren grafiko bat egin da 6. zutabeko datuak hartuta. Solido bakoitzarekin eta ziklo bakoitzarekin grafiko bat egin da eta ondoren, solido bakoitzaren ziklo guztiekin grafiko bakar bat egin da zikloetan zehar aldaketak ikusi ahal izateko. 2.1.6. Solidoak Ikerketa hau egiteko solido desberdinak erabili dira eta bakoitzaren ur lurruna adsorbatzeko ahalmena aztertu da. Proiektu hau burutzeko erabili diren solidoak honako hauek dira: lantana, CaO, zeolita, norit ikatz aktibatua, %15Ca CaN3/La2O3 eta %5Ca NO3/CaO. II. Eranskinean erabilitako solidoen fitxa teknikoa dago eskuragai. 2.1.7. Ekipoak Atal honetan proiektuan zehar erabili diren ekipoak eta tresnak deskribatuko dira. - TGA: Analisi termograbimetrikoa egiteko ekipoa da. Hau da proiektuaren ekiporik garrantzitsuena bertatik ateratzen baitira esperimentuen datuak. TGA ordenagailu batera dago konektatuta eta horren bidez lortzen dira datu guztiak. Irudia 10. TGA. Ezkerretik eskumara: Krisolak jartzeko atala, TGA osorik, gas emariak erregulatzeko gurpilak. 9. irudian TGA-ren barruko atal bat ikusten da. Bertan ikusten dena balantza da. Balantza oso txikia eta sentsibilitate handikoa da eta makinak bertan jartzen du krisola automatikoki. TGA-k labe txiki bat dauka barruan (furnace). Labe hori mugitu egin daiteke (irudian kanpoan dago) eta barruan dagoenean balantza eta ondorioz lagina, bere barruan gelditzen dira. Aurreko irudian TGA-ren argazki osoa ikus daiteke. Ezkerreko atalean dagoen kristalezko karratu horren azpian laginak sartzeko atala dago. Bertan krisolak sartu ahal izateko hutsuneak daude eta hutsune bakoitzak bere zenbakia dauka. Ekipoaren gainean dagoen kutxan emariak erregulatzeko gurpilak daude. Ezkerrekoa lehenengo emaria erregulatzeko erabiltzen da eta eskumakoa bigarrena edo erreaktiboa. Ikusten Irudia 9. TGA barrutik den atal berdean botoiak eta pantaila daude. Botoiak labearen posizioa aldatzeko, emariak erregulatzeko eta ekipoa erreseteatzeko erabili dira. Pantailan esperimentuari geratzen zaion denbora, labearen tenperatura eta laginaren egoera (barruan dagoen etab. ) ikus daitezke. Ekipoan akatsen bat gertatzen baldin bada pantailan agertuko da. - Ura daukaten botilak: esperimentua oreka fasera heltzen denean (25 ˚C), nitrogenoa heze sartu egiten da solidoak ura adsorbatu dezan. Horretarako urez betetako hiru botila, hodi batzuk eta bi balbula erabiltzen dira. Balbula horiek eskuz zabaldu behar dira oreka tenperaturara heltzean. Hurrengo irudian ikus daiteke botilen mekanismoa. - Hozte bainua: TGA tenperatura altuetara heltzen da proiektu honetan (400 ˚C da maximoa). Ondorioz, TGA-ren atalak kaltetu ez daitezen eta ekipoaren tenperatura kontrolatu ahal izateko, hozte bainua erabiltzen da. Hozte bainua 18 ˚C-ra egon behar da eta komenigarria da hozte bainua esperimentua hasi baino ordu erdi lehenago piztea, gutxienez, dena orekatu dadin eta nahi den tenperatura hori mantendu ahal izateko. Irudia 11. Urez betetako botilak, TGA-ra nitrogeno hezea sartzeko. - Krisola: Solidoak TGA-n sartzeko, krisola izeneko ontzia erabiltzen da. Krisola, tenperatura altuetan erabiltzeko egokia den materialez dago eginda. 2.2. Gantt-en diagrama/ kronograma Atal honetan proiektuaren faseak daude adierazita modu eskematikoan. Fase bakoitzean zer egin den eta hasiera eta amaiera data azaltzen dira. 1. Informazioa bilatzea Deskribapena: Gaiaren nondik norakoak ulertu ahal izateko gradu amaierako lanaren tutoreak bidalitako artikulu batzuk irakurri ziren. Artikulu horiez gain, bilaketa bibliografiko bat egin zen gaiari buruz informazio gehiago eskuratzeko. Azken hau hasieran eta proiektua idatzi bitartean ere egin zen. Informazioa bilatzeko Science Direct eta Google Scholar bezalako plataformak erabili ziren. Iraupena: 06/07/2018-26/07/2018: 46 egun. Irudia 12. Hozte bainua. Irudia 13. Krisola. 2. Laborategiko segurtasuna Proiektuaren atal bat laborategian burutuko zenez, bertako segurtasun neurriak ikasi ziren. Erabili diren ekipoak eta konposatuak ez ziren arrisku handikoak izan, beraz, segurtasun neurriak nahiko sinpleak izan ziren eta oso azkar ikasi ziren. Horrez gain, erabilitako solidoen fitxa teknikoaren laburpena burutu zen, solido bakoitzaren arrisku eta erabili beharreko segurtasun neurriak adieraziz. Informazio horrekin taula bat egin zen eta III. Eranskinean sartu zen. Iraupena: 02/07/2018-06/07/2018: 5 egun. 3. Ekipoen erabilera ikasi Proiektuan zehar erabili izan diren ekipoak zelan erabili ikasi behar izan zen. Proiektu honen kasuan TGA eta TGA-ri konektatutako ordenagailu eta gailuen (manometroak, hozte sistema …) funtzionamendua zein zen ikasi behar izan zen. Iraupena: 02/07/2018-02/07/2018: egun 1. 4. Esperimentuak burutu Atal honetan solidoen esperimentuak burutu ziren. Solido bakoitzarekin hiru ziklo burutu ziren eta ziklo bakoitzaren iraupena 63 ordukoa izan zen. Ziklo bakoitza amaitu ondoren, lortutako datuak Excel orri batean sartzen ziren eta solido bakoitzarekin bukatu ondoren, solido hori karakterizaziorako gordetzen zen. Tarteka, ekipoaren garbiketak ere burutu dira atal honetan. Iraupena: 02/07/2018-13/01/2019: 88 egun. 5. Analisi eta ondorioak Fase honetan hiru atal desberdin zeuden. Lehenik eta behin Excelean datuak ondo jarri behar ziren eta lortutako grafikoetatik grafiko egokiak egin behar ziren. Batzuetan, grafiko horiek zuzendu egin behar ziren piko asko zituztelako. Ondoren lortutako emaitzak aztertzen ziren eta tenperatura bakoitzean lortutako adsortzioa zein zen ikusten zen. Azkenik, ondorioak ateratzen ziren. Iraupena: 31/10/2018-07/11/2018: 7 egun. 6. Gradu amaierako lana idatzi Atal honetan amaierako txostena idatzi zen. Bilatutako bibliografia, lortutako emaitzak eta grafikoak, ateratako ondorioak eta abar erabili ziren hau egiteko. Tutorearekin kontaktuan egon behar izan zen beharrezko zuzenketak egin ahal izateko. Iraupena: 08/11/2018-24/01/2019: 77 egun. Azaldutako faseak Gantt-en diagrama baten sartu dira modu eskematikoan azaldu ahal izateko. 2.3. Emaitzen deskribapena Atal honetan laborategian lortutako emaitzak aurkeztuko dira. Solido bakoitzarekin egindako hiru zikloen grafikoak adieraziko dira. Grafikoen abzisa ardatzean denbora orduetan egongo da adierazita eta ordenatu ardatzean adsorbatutako uraren ehunekoa. Horrez gain, lerro horizontalak erabiliko dira momentu horretako tenperatura zein den adierazteko. Tenperaturak gradu zentigradutan daude adierazita. Esan beharra dago proiektuan zehar arazo batzuk egon direla eta lortutako emaitzek ez zutela ondorio argirik ematen. Horren ondorioz dokumentu honetan, lortutako emaitza guztiak ez sartzea erabaki da. Emaitzetan ziklo bakarra agertzen bada horrek esan nahi du ziklo horretan bakarrik atera direla emaitza argiak. Horrez gain zeolitaren beste hiru ziklo egin ziren baina lortutako grafikoak oso ezegonkorrak izan ziren. IV. Eranskinean emaitzetan hemen erakusten ez diren grafikoak daude. Kaltzio oxidoak lehenengo zikloan tenperatura handitu ahala ur gehiago adsorbatzen du. Adsorbatzen duen maximoa %27,28 da, lehenengo zikloan. Bigarren eta hirugarren zikloan aldiz, hasieran adsorbatzen du gehiena eta gero nahiko konstante mantentzen da. Bigarren zikloan adsorbatzen duen maximoa %22,5 da eta hirugarren zikloan %10,64. Maximo hauek 100 ˚C-an ematen dira. Tenperatura horretan, jaitsiera txikia ematen da baina gero, grafikoan ikusten denez, malda txikiarekin handitzen doa. Amaieran, 400 ˚C-ra heltzen denean desortzioa gertatzen da. Adsorbatutako urari dagokionez, lehenengo eta bigarren zikloak ez dira hain desberdinak, errendimendua ez da asko jaisten. Baina, lehenengo zikloa azkenekoarekin konparatzen badugu desberdintasuna nabaria da. Ondorioz, kaltzio oxidoa berrerabili daitekeen solido da, baina ezin izango da sarritan berrerabili. Kaltzio oxidoak oso ondo betetzen ditu Sabatier erreakzioaren tenperatura baldintzak. 300 ˚Can bere adsortzio ahalmena konstante dirau. Hau gertatzeko arrazoia adsortzio kimiko bat izatea da. Uraren eta kaltzio oxidoaren artean erreakzio kimiko endotermikoa ematen da eta horren ondorioz, tenperatura handitu arren ez da desortzioa gertatzen. Zeolitak hasieran eta azkar adsorbatu zuen ur gehiena. Igoera bat izan zuen 30. orduan eta hor lortu zuen bere maximoa, %12,14. Tenperatura 100 ˚C-ra heldu zenean jaitsiera bat eduki zuen, eta 200 ˚C-an desortzioa eman zen. Zeolitaren kasuan grafikoak oso ezegonkorrak izan ziren, bigarren eta hirugarren zikloak batez ere (5 eta 6 grafikoak). Lehenengo zikloa egin ondoren zeolita ez zen guztiz egonkortu eta hori izan daiteke bigarren eta hirugarren zikloan lortutako emaitza ezegonkorren arrazoia. Emaitzak ikusita, esan daiteke zeolita ez dela egokia ura adsorbatzeko Sabatier erreakzioan. 200 ˚C-an ez baitu ura adsorbatzen eta Sabatier erreakzioa 300-400 ˚C-an ematen da. 5. eta 6. grafikoetan zeolitaren bigarren eta hirugarren zikloak ikus daitezke irudikatuta. Bigarren zikloko grafikotik ezin daiteke daturik atera adsorbatutako ura negatibo bezala agertzen delako eta hainbat piko daudelako. Hirugarren zikloaren kasuan ere, emaitzak oso arraroak izan ziren. Hemen erakusten den grafikoa zuzendutako grafikoa da, dagoeneko. Hasiera bateko grafikoak hainbat piko eta zentzugabeko gauzak zituen eta. Hala ere, grafikoa ondo ez dagoela ikusten da, hainbat piko txiki bata bestearen ondoren egon zirelako. Horregatik ikusten dira lerro horizontalak hain potolo. 3. zikloan ikus daiteke oreka fasean dagoenean (25 ˚C) zeolitak bataz beste %13 ur adsorbatzen duela. Lehenengo zikloan gertatzen den moduan, 40. orduan (100 ˚C) desortzioa ematen da eta 200 ˚C-ra heltzen denean ia guztia desorbatzen da. Esan beharra dago lehenengo eta bigarren zikloen artean zeolita erori egin zela balantzatik eta TGA-ren barrutik berreskuratu egin behar izan zen. Horrez gain, bigarren zikloan laginaren pisuan agertzen diren datuek ez daukate zentzu handirik. Lagin guztiek 100 mg inguruko pisua daukate eta bigarren ziklo honetan agertzen diren pisuaren balioak askoz handiagoak dira. TGA-tik lortutako datuetan laginaren hasierako pisua (balantzak erregistratzen duen lehenengo balioa) 798,184 mg-koa da. Argi dago beraz akats bat egon zela. Norit ikatz aktibatuaren kasuan ziklo bakarra burutu zen. Ikusten den bezala emaitzak oso ezegonkorrak izan ziren, zeolitaren bigarren eta hirugarren zikloan gertatu zen bezala. Emaitza kaskarrak ikusita, ziklo bakarra burutu zen. Hasieran ikus daiteke nola ikatz aktibatuak ur lurruna adsorbatzen duen, beraz esan daiteke uraren adsorbatzaile ona dela 25 ˚C-an. Ikatz aktibatuaren adsortzio ahalmena tenperatura altuagoetan ere aztertu izan da bibliografian eta ondorengo grafikoan ikus daiteke zeintzuk izan ziren ondorioak. Grafikoan isoterma desberdinak azaltzen dira. Ikus daitekeenez, tenperatura handitu ahala presio erlatibo handiagoa behar da ikatz aktibatuak gainerako tenperaturetan bezainbeste ur lurrun adsorba dezan. Proiektu honen helbururako ikatz aktibatua ez da egokia, beraz. Tenperatura altuetan ez baitu ura ondo adsorbatzen. Kaltzio eta uraren artean gertatzen zen adsortzio kimikoa ikusita, %15Ca duen konposatuaren ura adsorbatzeko ahalmena aztertzea erabaki zen. Grafikoan ikusten denez, emaitzak nahiko ezegonkorrak izan ziren. 9. grafikoan dauden emaitzak zuzenduta daude, piko asko agertzen zirelako grafikoan. Konposatu honekin egindako gainerako zikloetan emaitzak askoz ezegonkorragoak izan ziren beraz, bigarren ziklotik lortutako datuak aztertzea erabaki da. 9. grafikoan ikusten denez, ur gehiena hasieran adsorbatzen da eta ondoren, tenperatura igo ahala desortzioa gertatzen da, baina ez da ur guztia desorbatzen. Ondorioz, tenperaturari dagokionez konposatu hau egokia izango litzateke Sabatier erreakzioan ura adsorbatu ahal izateko. Adsortzio ahalmenari dagokionez, ez da oso handia. Bere maximoa 100 ˚C-ra heltzean lortzen du eta maximo hori %5,8-koa da, gutxi gora behera. Hala ere, esan beharra dago konposatu honen emaitzak ez direla guztiz argiak TGA-k emandako emaitza arraroengatik. Beraz, material hau ez da guztiz baztertu behar eta interesgarria izango litzateke zentzuzko emaitza batzuk lortzea eta ondoren, konparatzea. Emaitza ezegonkorrak ikusita garbiketa luze bat egitea erabaki zen. Barruan ezer ez zeukan krisol bat sartu zen TGA-ra eta laginei aplikatutako metodo berdina aplikatu zitzaion. Garbiketa honen helburua TGA-n dagoen balantzan arazoren bat zegoen edo ez konprobatzea eta TGA egonkortzea izan zen. 10. grafikoan ikusten denez, ez zegoen inongo arazorik balantzarekin. Hasieran piko bat dago baina gero, grafiko osoaren emaitzak oso egonkorrak dira. Garbiketa hau egin ondoren proiektuarekin jarraitu zen. Garbiketa egin ondoren, kaltzio daukan beste konposatu baten ura adsorbatzeko ahalmena aztertzea erabaki zen. Emaitzak nahiko egonkorrak izan ziren, garbiketa egin berri zelako. Baina, lehenengo zikloan bakarrik gertatu zen hori. Gainerako bi zikloetan emaitzak oso ezegonkorrak izan ziren berriro ere, piko asko egon ziren. 11. grafiko honi dagokionez, ikus daiteke hasieran adsorbatzen duela ur gehiena eta gero oreka egoera osoan zehar ura desorbatzen doala gutxika. 100 ˚C-ra heltzen denean desortzio txiki bat gertatzen dela ikusten da. 200 ˚C-ra heltzean ere, desortzio txiki bat ematen da. Horren ondoren nahiko konstante mantentzen da. Beraz, tenperaturari dagokionez solido hau egokia da Sabatier erreakzioan ura adsorbatzeko erabili ahal izateko. Konposatu honek adsorba dezakeen ur kantitate maximoa %20,55koa da. Lortutako emaitza altu hauen zergatia adsortzio kimikoa gertatzea da. Izan ere, adsortzio kimikoarekin tenperatura igo arren ez da desortzioa ematen. Bigarren garbiketa hau egin aurretik zeolitarekin beste saiakera bat egin zen, baina emaitzak oso ezegonkorrak izan ziren. Emaitza ezegonkorrak ikusita, beste froga bat egitea erabaki zen. Hala ere emaitzak oso kaxkarrak izan ziren eta ondorioz beste garbiketa bat egitea erabaki zen. Ikusten denez, bigarren garbiketa honetako emaitzak ez ziren oso egonkorrak izan. Konposatu honekin bigarren saiakera bat egitea erabaki zen. Egindako lehenengo esperimentuan emaitzak oso ezegonkorrak izan baitziren. Konposatu honen % 15a kaltzioa da eta beste emaitzetatik egiaztatu denez ura eta kaltzioaren artean adsortzio kimikoa ematen dela, beste saiakera bat egitea pentsatu zen. 13. grafikoan ikus daitekeenez, emaitzak oso egonkorrak izan ziren. Lehenengo zikloari dagokionez adsorbatutako uraren maximoa % 13,87 izan zen. Tenperatura handitu zen bakoitzean desortzio txikia eman zen. Desortzio handiena 300-350 ˚C tartean eman zen. Bigarren zikloan, konposatu honen adsortzio gaitasuna asko jaitsi zen. Bigarren zikloaren uraren adsortzio maximoa % 7,6-koa izan zen, aurrekoaren erdia ia. Kasu honetan, tenperatura aldatuta desortzioa eman zen baina ez zen izan lehenengo zikloan bezain desortzio handia, adsorbatutako uraren ehunekoa nahiko konstante mantendu zen. Hirugarren zikloan eman zen maximoa % 4,37-koa izan zen. Hemen ere, bigarren zikloan gertatu zen bezala ez zen desortzio nabaria eman, nahiko konstante mantendu zen. Hiru zikloetan hasieran grafikoak daukan kurba nahiko antzekoa izan zen baina lehenengo grafikoan kurba hori denboran besteak baino luzeagoa izan zen. Lehenengo zikloan 100 ˚C-ra heldu arte adsorbitzen jarraitu zuen. Beste bietan ere adsorbitzen egon ze tenperatura horretara arte baina lehenengo zikloarekin konparatuta askoz gutxiago. Bigarren eta hirugarren zikloan oreka fase horretan adsorbatutako uraren ehunekoa ia konstantea da. -2 0 2 4 6 8 10 12 14 16 0 10 20 30 40 50 60 70 Adsorbatutako ura (%) Denbora (h) 1.zikloa 2.zikloa 3.zikloa 100 400 275 300 325 350 200 Grafiko 13. %15Ca CaN3/La2O3-ren ura adsorbatzeko ahalmena. Denbora adsorbatutako ur portzentaiarekiko. Esan daiteke beraz, konposatu hau ez dela aproposa berrerabili ahal izateko. Horrez gain, Sabatier erreakzioan behar den tenperatura kontuan hartuta (300-400 ˚C) eta ikusita tenperatura horretan konposatu honetan desortzioa ematen dela, ondoriozta daiteke konposatu hau ez dela proiektu honetarako egokiena. 2.3.10. Emaitzen laburpen taula Hurrengo taulan lortutako emaitzak sartu dira hobeto konparatu ahal izateko. Tenperatura tarte desberdinetan adsortzio maximoa zein izan den eta bakoitzean konposatu bakoitzarekin lortutako uraren adsortzio maximoa jarri da. Beste alde batetik proiektu honetan adsortzioa ematea interesgarria den tenpera tartean adsortzioa eman den ala ez eta adsorzioa hori hitz gutxitan zelakoa izan zen jarri da. Tenperatura tarte hori 300-400 ˚C-koa da. 3. Gastuak Atal honetan proiektuaren kostua kalkulatuko da erabilitako materialen eta bertan lan egin duten pertsonen soldataren kontuan hartuta. Atalez atal aztertuko da eta amaieran gradu amaierako lan honen kostu totala kalkulatuko da. - Giza baliabideen kostua Atal honetan proiektu hau egiteko behar izan diren giza baliabideak hartuko dira kontuan. Gradu amaierako lan hau gauzatzeko bi pertsonen lana behar izan da: alde batetik ikasleak lana burutu du eta beste alde batetik tutoreak zuzendu. Bakoitzak bere eginkizuna burutzeko erabilitako orduak eta ordu bakoitzeko soldata kontuan hartuta, ondorengo taula egin da: - Amortizazioak Atal honetan proiektuan erabilitako aktibo finkoak daude eta baita haien bizitza erabilgarria ere. 4. Ondorioak Ondorioak atera baino lehenago proiektu honen helburu nagusia gogoraraziko da. Helburua Sabatier erreakzioa ematen den tenperatura tartean ura adsorba dezakeen solido egoki bat aurkitzea da. Horrez gain eta posiblea bada, solido hori berrerabiltzeko aukera izatea. Hau da; ziklo bat baino gehiago egiteko aproposa izatea bilatzen da. Hori jakinda, eta 2. taulako emaitzak konparatuz, honako hauek dira ateratako ondorioak. Proiektuan zehar erabilitako konposatuetatik argi dago kaltzio oxidoa (CaO) nabarmendu egin dela. Hiru zikloetan adsorbatutako ur kantitatea besteena baino askoz ere handiagoa izan da. 300-400 ˚C-ko tartean ere adsortzioa oso ona izan da. Lortutako maximotik ez da asko aldentzen eta nahiko konstante mantendu da denboran zehar, tenperaturak gora egin arren. Horrek esan nahi du konposatu honek ura adsorbatzen duenean ematen den adsortzioa, adsortzio kimikoa dela. Birziklapenari dagokionez, ondorioztatu da bigarren ziklo bat egiteko aproposa izan daitekeela baina hirugarren ziklo bat egiteko ez. Emaitzetan ikus daitekeenez hirugarren zikloan adsorbatutako ura lehenengo zikloan adsorbatutako uraren erdia da. Esan beharra dago, %5Ca NO3/CaO konposatuaren emaitzak ere nahiko onak izan direla, baina ez kaltzio oxidoarenak bezain onak. Tamalez, ezin izan da bigarren eta hirugarren zikloan egindako saiakeretatik emaitza argirik atera. Kaltzioa daukaten konposatuen emaitza onak ikusita, ura eta kaltzioaren artean ematen den adsortzioa kimikoa dela ondorioztatzen da. Izan ere, %15Ca CaNO3/La2O3-ren kasuan emaitzak nahiko onak izan dira baina lehenengo zikloan, desortzioa nahiko nabaria izan da. Ondorioztatzen da beraz, kaltzioa edukitzeaz gain, kaltzio oxidoa daukaten konposatuak direla aproposak urarekin adsortzioa burutzeko. Kaltzio eta uraren artean ematen den erreakzio kimikoa endotermikoa dela ondorioztatzen da, tenperaturaren igoeraren ondorioz ez baita desortzioa ematen. Lantana eta zeolita proiektu honetarako baliagarriak ez direla ondorioztatu da. Tenperatura baxuetan ura adsorbatzeko gai dira baina Sabatier erreakzioa ematen den tenperatura tarte horretan desortzioa eman da bi konposatuen kasuan. Power to Gas teknologiaren errendimendua hobetzeko, konparatu diren solido guztietatik aproposena kaltzio oxidoa dela ondorioztatu da. Teknologia honen metanizazio fasea erreaktore batean ematen da. Erreaktore horretara kaltzio oxidoa sartuko litzateke adsorbatzaile bezala eta karbono dioxidoa eta hidrogenoa erreaktibo moduan. Kaltzio oxidoari esker uraren adsortzio kimikoa gertatuko litzateke eta erreakzioa metanoaren sorrerara desplazatuko litzateke konbertsioa handituz. Horrela, Power to Gas teknologiaren helburua beteko litzateke: energia berriztagarriak erabiliz lortzen den eta biltegiratu ezin den elektrizitatea erabiltzea metanoa lortzeko eta prozesuan zehar, atmosferan gehiegizko kantitatean dagoen karbono dioxidoa erabiltzea. - 34/2007 legea, azaroaren 15-ekoa eta 100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28-koa: airearen kalitate eta atmosferaren babeserako. Europar parlamentuko eta kontseiluko 2008/50/CE direktiba, 2008ko maiatzaren 21ekoa, inguruko airearen kalitatea eta Europan atmosfera garbiagoarekin lotuta dagoena. - Kontseiluaren 94/69/EB Erabakia, 1993ko abenduaren 15ekoa, klima aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa egiteari buruzkoa. 1. Hozte bainua - Analisia hasi baino lehenago, beharrezkoa da hozte ura set pointean (18 ˚C) egotea. Bainua analisia hasi baino ordu erdi lehenago piztea gomendatzen da. Ekipoa analizatzen dagoen bitartean bainua piztuta egon behar da. Bainuaren ur maila egokia izatea konprobatu. Maila egokia ez bada eta ur gehiago behar baldin bada, txorrotako urarekin bete (antikorrosio produktua erabili beharrezkoa denean). - Ekipoaren atzeko aldean dagoen botoia sakatu eta balantzaren kalibrazioa egin arte itxaron. Kalibrazioa amaitzen denean pantailan giro tenperaturaren balioa eta hurrengo mezuak agertuko dira: ``FINAL USERS TEMPERATURE´´. Akats bat agertzen baldin bada, ekipoa itzali eta piztu behar da berriro ere. - Ordenagailua piztu eta ``STARe´´ softwarea zabaldu. Bi leiho irekiko dira; estua dena zerbitzaria izango da (STARe leihoa) eta berdea dena eta TGA jartzen duen beste leihoa, analisiaren jarraipen online-a egingo duen leihoa izango da. Leiho hau minimizatua agertu ohi da ``inicio´´ barran eta hemendik aurrera online leihoa deituko diogu. - Beroketa aldapa sortzeko, File/New segment/Dynamic aukeratu eta zehaztasunak konfiguratu (hasierako eta amaierako tenperatura, beroketa abiadura). Aldapa sortu ondoren, erabiliko den gasa eta bere emaria zehaztu behar dira. Segidan konfiguratutako zuzenen bitartez zehazten da metodoa. - Krisol hustuak pisatu:  Krisol hustuak adierazitako posizioetan kokatu pintzak erabilita.  Esperimentuak aukeratu online leihoaren eskumako partean eta eskumako botoia sakatu (Weight in auto eta agertzen den leiho berrian Pan).  Itxaron pisatuak izan arte. Krisolak pisatzen direnean, pisuaren datuak online leihoan agertuko dira. Kaltzio oxidoa CaO Arnasten denean eztula eta eztarrian azkura. Azala erre. Begiak gorritu, mina. Begien, arnasbideen eta azalaren narritadura. Berezko errekuntza. Aireztapen ona dagoen tokian lan egin. Segurtasun eskularruak, betaurrekoak.
science
addi-63a45d89b064
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32350
Zauri kronikoen orbaintzea sustatzeko baliabide terapeutiko berrien garapena
García Orúe, Itxaso
2018-12-04
Orbaintzean erabiltzeko nanoteknologian oinarritutako askatze sistemak, zeintzuk hazkuntza faktoreak edo bestelako molekula endogenoak kapsularatuta dituzten SARRERA Hazkuntza Faktoreen (Growth Factor edo GF) eta bestelako molekula endogenoen (intsulina, intsulinaren antzeko GF-1, zelula estromaletatik eratorritako faktorea, LL37, hesteko peptide basoaktiboa, heparina, melatonina, lipokalina, serpin-A1 eta β-estradiola) administrazio topikoak zauri kronikoen orbaintzea hobetzen dutela frogatuta dago. Dena den, haien in vivo egonkortasun txikia dela eta, administrazio topikoa hobetu beharra dago dosiari, askatze sistemari eta segurtasunari dagokionez. Horren harira, Farmakoak Askatzeko Sistema (Drug Delivery System edo DDS) berriak erabili izan dira, izan ere, DDSak farmakoak era lokalizatu eta kontrolatuan askatzeko gai dira, zaurian dauden proteasetaz babestuz. Haien artean, nanoteknologian oinarritutako DDSak aipagarriak dira, besteak beste, mikro edo nanopartikula polimerikoak, nanopartikula lipidikoak eta nanozuntzezko mintzak. Berrikuspen honen helburua DDS hauei buruzko ikuspegi orokor bat eskaintzea da. Horretaz gain, berrikuspenak GFek zaurietan duten eginkizunari eta DDSetan erabilitako biomaterial ohikoenei buruzko ideia bat ematen du ere. Formulazio horiek abantaila ugari dituzte, hala nola, farmakoaren babesa, biokonpatibilitate ona, kontrolatutako edo luzatutako askapena, farmako karga handia eta ezaugarri mekaniko onak. Orokorrean, GFen kapsularatzea nanoteknologian oinarritutako DDSen barne potentzial handia erakutsi du zauri kronikoen orbaintzerako. Sarrera 219 Zauri kronikoak erronka bat bilakatzen ari dira praktika klinikoan, nahiz eta patologia oso arrunta diren. Izatez, 2012. urtean AEBan gutxi gorabehera 6.5 milioi pertsonek zauri kronikoak pairatu zituzten, eta 25 bilioi dolar gastatu ziren zaurien orbaintzearekin harremandutako arazoetan. Europan, zaurien zainketak batezbesteko 6.000-10.000 € balio du pertsona eta urteko, eta gastu horiek honakoei lotuta daude: erizaintza denborari, ospitalizazioei, zauri aposituen aldaketei eta zaurien infekzioei [1,2]. Gainera, uste da biztanleriaren %1-2-ak zauri kronikoak jasango dituela bizitzan zehar. Izan ere, zauri hauen intzidentzia handitzen ari da, arrisku handiko populazioaren igoeraren ondorioz, hauen artean, pertsona diabetiko, zahar, erretzaile eta obesoak daudelarik [3-5]. Gaur egungo terapiek ezin dute orbaintze efektibo bat bermatu, eta ondorioz, sendaketa denbora asko luzatzen da eta berragerpenak ohikoak dira. Hori dela eta, zauriak era eraginkorrean eta denbora laburrean sendatuko dituen tratamendu bat garatzea beharrezkoa bilakatu da. Zentzu horretan, tratamendu berrien bilaketan eta egungo tratamenduen hobekuntzan ahalegin esanguratsuak egin dira, horien artean, hazkuntza faktoreen (Growth Factor edo GF) eta bestelako konposatu endogenoen administrazioa dagoelarik. GFen tratamendua hobetzeko estrategia itxaropentsu bat farmakoak askatzeko sistema (drug delivery system edo DDS) berrien garapena da, GFak modu kontrolatu eta lokalean lagatzeko [6]. Berrikuspen honen helburua bi baldintza hauek betetzen dituzten DDSei buruzko ikuspegi orokor bat eskaintzea da: modu kontrolatuan orbaintzerako GFak edo bestelako konposatu endogenoak askatzea eta nanoteknologian oinarrituta egotea. Horien artean, mikro- eta nanopartikula (MP/NP) polimerikoei, nanopartikula lipidikoei eta nanozuntzezko egiturei buruz arituko da zehazki. Horretaz gain, berrikuspenean DDSetan erabilitako biomaterial ohikoenak aipatzen dira. 1. Irudia. Zauriaren orbaintze prozesua. (A) Hemostasia. Azalaren lesioaren ostean, basouzkurtze labur bat gertatzen da odol jarioa saihesteko, eta ondoren plaketak aktibatzen dira koagulazioa eragiteko eta fibrina odolbatua sortzekoa. (B) Hanturazko fasea. Fase honetan neutrofiloak, makrofagoak eta linfozitoak zaurira infiltratzen dira, infekzioak galarazteko eta kaltetutako ehuna ezabatzeko. (C) Fase proliferatiboa. Aurreko faseetan askatutako seinale kimiotaktikoei erantzunez, fibroblastoak eta keratinozitoak zaurira migratzen dute, non proliferatzen duten. Horretaz gain, fibrobastoek ECM berria eratzeko proteinak askatzen dituzte, eta ECM berri horrek fibrina odolbatua ordezkatzen du. Azkenik angiogenesia gertatzen da zauriari behar dituen oxigeno eta nutrienteak helarazteko. (D) Erremodelazio fasea. Fase honetan epitelio berria eta orbain ehunaren garapena gertatzen da. Horretarako, aurreko fasean eratu den behin behineko ECMaren osaketa eta antolaketa aldatzen da ehun normalarena lortzeko. . Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 226 ematen dielarik [36]. Hala eta guztiz ere, zenbait muga dituzte, besteak beste, lote arteko aldakortasuna, gurutzatutako kutsadurari sentikortasuna, immunogenizitatea, atal immunogeno edo patogenoen agerpena eta garestiak izatea. Horretaz gain, haien ezaugarri mekaniko ezegokiek elektroirute prozesua eta nanozuntzen erabilera zailtzen dute [35]. Nanozuntzezko mintzen garapenari dagokionez, polimero sintetikoek ezaugarri mekaniko hobeak dituzte, elektroirute prozesua erraztuz. Horretaz gain, polimero naturalekin alderatuz honako abantailak dituzte: lote arteko errepikakortasuna, ezaugarri fisiko-kimiko kontrolagarriak, prezio baxuagoa eta ondo zehaztutako egitura zein degradazio zinetika [37]. Dena den, badituzte zenbait muga, hala nola, ez dute zelulentzako lotura-gune aproposik eta zelulekiko afinitate eskasa daukate. Polimero sintetiko erabilienak azido polilaktikoa (PLA), poli(ε-kaprolaktona) (PCL), azido poliglikolikoa (PGA) eta haien arteko konbinazioak (PLGA eta PLLCL) dira [35,38]. Jatorri sintetiko eta naturaleko polimeroak elkarrekin erabili daitezke DDSak garatzeko, bien abantailez baliatzeko asmoz. Era horretan lortutako formulazioek osagai guztien indarguneak izango dituzte, esaterako, polimero naturalen bioaktibitatea eta sintetikoen degradazio abiadura [39]. NP lipidikoetan erabiltzen diren lipidoek polimeroen antzeko ezaugarriak izan behar dituzte, hots, biobateragarritasun eta biodegradazio egokiak, askapen kontrolatua, bideratutako farmako lagapena, farmako karga handia eta farmakoaren babesa. Horretaz gain, azaleko lipidoak neurri batean fluidotzen dituzte eta farmakoen banaketa handitzen dute, horrela, farmakoaren garraioa erraztuz [40]. DDS motaren arabera lipido desberdinak erabiltzen dira. Alde batetik, liposomak normalean fosfolipidoez, kolesterolez eta inguru urtsu batez osatuta daude. Fosfolipidoak liposomen osagai nagusia dira eta azalaren tenperaturan likidoak dira. Haien artean erabilienak fosfatidilkolina naturalak dira, profil toxikologikoagatik eta prezioagatik. Kolesterola bikapa lipidikoari zurruntasuna emateko erabiltzen da, baina farmako hidrofilikoen kapsuralatze Sarrera 227 eraginkortasuna txikitu dezake eta azalean zeharreko barneraketa zailagotu [40,41]. Beste aldetik, nanopartikula solido lipidikoak (solid lipid nanoparticle edo SLN) lipido solidoak erabiliz ekoizten dira, besteak beste, mono-, di- eta triglizeridoak, gantz azidoak, argizariak eta esteroideak. Gainera, surfaktanteak gehitzen zaizkie egonkortasun esterikoa lortzeko, haien artean fosfolipidoak, poloxameroak eta polisorbatoak daudelarik [42]. Azkenik, garraiatzaile lipidiko nanoegituratuak (nanostructured lipid carried edo NLC) ekoizteko, lipido solidoaz gain, giro tenperaturan likidoa den lipido bat erabiltzen da, eduki osoaren %30-a izaten dena [43]. 3. Nanoteknologian oinarritutako askatze sistemak zaurien orbaintzerako 3.1 MP eta NP polimerikoak Proteinen administrazioak dituen zenbait arazo gainditzeko erabili izan den metodo bat, proteinak sistema polimeriko koloidalen barnean kapsularatzea izan da. Esaterako, erdibizitza in vivo asko hobetzen da kapsularazioaren ondoren, MP eta NPek zaurian ageri diren proteasen aurrean duten efektu babesgarriari esker. Gainera, partikulek kapsularatutako osagaiaren askapen kontrolatua lortzen dute, maiztasun handiko administrazioak saihestuz, eta zenbait kasutan dosia txikitzea ahalbidetuz. Dosifikazioaren hobekuntza horrek eta administrazio lokalak, tratamenduaren eraginkortasuna hobetzen dute, izan ere, dosi altuek edo esposizio sistemikoek eragindako bigarren mailako efektuak saihesten dira horrela [6,51,52]. Atal honen amaieran dagoen 3. taulan orbaintzerako garatu diren MP eta NP polimerikoen laburpena dago. bFGFa sarritan kapsularatu da MPen barnean. Adibidez, Liu et. al.-ek alginato mikroesferetan bFGFa kapsularatu zuten eta ondoren hidrogel batean barneratu, zeina karboximetil kitosano eta alkohol polibiniliko (polyvinyl alcohol edo PVA) konposite batez osatuta zegoen. Garatutako formulazio horrek, hidrogel soila eta bFGF askea zuen hidrogelarekin konparatuz gero, orbaintze tasa azkartu zuen, errepitelizazioa eta dermisaren leheneratzea bizkortuz [53]. Horretaz gain, Place et. al.-ek bFGFz kargatutako formulazio bat garatu zuten polielektrolito konplexuetan Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 230 oinarrituta, zehazki polisakarido kationiko (kitosano eta N,N,n-trimetil kitosano) eta glikosaminoglikano anionikoez (heparina eta kondroitin sulfatoa) osatutako NPak garatu zituzten. NP horiek agrekanoa imitatzeko diseinatuta zeuden, proteoglikano horrek GFentzako gordailu moduan jokatzen baitu. Hori dela eta, GFa proteasen aurrean egonkortzeaz gain, formulazio honek bFGFa testuinguru biomimetiko batean aurkezten du, inguruko ehunekin duen elkarrekintza erraztuz. Formulazioaren eraginkortasuna in vitro entseguen bidez erakutsi zen, izan ere formulazio honek muineko zelula estromalen proliferazioa eta jarduera metabolikoa handitu zituen bFGF askearekin eta agrekanoari lotutako bFGFarekin konparatuz [54]. Li eta bere kideek bFGFa gelatina MPetan kapsularatu zuten, haien arteko elkarrekintza elektrostatikoak MPen efektu babesgarria areagotu dezakelako. Partikulak kolageno/zelulosa nanokristalez osatutako egitura porotsu batean barneratu ziren. Lortutako formulazioa angiogenesia handitzeko gai izan zen, in vitro zein in vivo [55]. Park et. al.-ek bFGF-z kargatutako gelatina MPak garatu zituzten ere, eta kasu honetan kitosano bio-aldamio porotsu batean sartu zituzten. Aposituaren eraginkortasuna in vivo aztertu zen, sagu zaharrei egindako presio ultzeretan, non zaurien itxiera tasa handitu zuen. Horretaz gain kitosanoari esker, animaliek proteasa maila baxuagoak zituzten, eta horren ondorioz bFGF endogeno zein exogeno maila handiagoak [56]. Beste ikerketa batean, Kawai eta kideek bFGFdun MPak merkaturatutako dermis artifizial (Pelnak™) batean barneratu zituzten. Pelnak™ bi geruza dituen dermis artifizial bat da, barrualdean kolageno esponja bat eta kanpoaldean silikona geruza bat. Formulazio honen eraginkortasuna bi animalia eredutan ikertu zuten, akurietan egindako lodiera osoko zauri eszisionaletan eta sagu diabetikoetan egindako decubito presioultzeretan. Bi kasuetan formulazioak fibroblastoen proliferazioa eta kapilareen sorrera azkartu zituen. Gainera, sagu diabetikoen kasuan infekzioen aurrean erresistentzia handitua behatu zen [57,58]. Huang eta kolaboratzaileek beste bigeruzadun apositu bat garatu zuten, zeinaren barne bFGFdun MPak sartu zituzten. Bioaldamioaren barne geruza gelatinazko Sarrera 231 esponja bat zen, bere egitura porotsuari esker proliferatzen dauden zelulentzako ostalari modura jokatzen duena; eta kanpo geruza poliuretano (PU) elastomerikoz osatuta zegoen, zeinak bio-aldamioaren ezaugarri mekanikoak hobetzen dituen. Apositua york txerrietan egindako lodiera osoko zaurietan ezarri zen, eta emaitzek erakutsi zutenez, zaurien itxiera bizkortu zuen eta azalaren birmoldaketa hobetu zuen [59]. Uluybaram et. al.-ek, bigeruzadun apositu horren barnean EGFaz kargatutako MPak sartu zituzten eta in vivo zuten eraginkortasuna aztertu zuten untxietan egindako zauri eszisionaletan. Ikertutako dosi altuenarekin, apositua izan zuten animalietan EGF disoluzioa izan zutenetan baino askoz gehiago txikitu zen zauriaren azalera. Gainera, azterketa histologikoek erakutsi zutenez, ehun berriak azal osasuntsuaren egitura ia berdina eskuratu zuen [60]. Ondoren, bio-aldamioaren barne geruza (gelatinazko esponja EGFdun gelatina MPekin) zauri eszisionaletan aplikatu zuten, arratoi normal zein estreptozotozinak eragindako arratoi diabetikoetan. Arratoi ez-diabetikoetan zaurien itxiera bereziki handitu zen, nahiz eta diabetikoetan hobekuntza txiki bat ere somatu zen. Analisi histologikoei dagokienez, aposituaren efektua esanguratsuki desberdina izan zen arratoi normal eta diabetikoetan, baina orokorrean granulazio ehunaren sorrera eta errepitelizazioa hobetu zituen [61]. Horretaz gain, Zhou eta kideek EGFa beste polimero natural batean kapsularatu zuten, kitosanoan, zehazki. EGFa zuten kitosano NPak fibrina gel batera gehitu zituzten, eta horrela faktorearen askapen luzatua lortu zuten, 7 egunez mantenduz fibroblastoen proliferazioa estimulatzeko gaitasuna [62]. EGFa polimero sintetikoez osatutako MPetan ere kapsularatua izan da, adibidez PLGA MPtan, zeinekin fibroblastoen hazkuntza tasa hobetu zen in vitro [63]. Beste ikerketa batean, EGFdun PLGA NPek lesioaren itxiera bizkortu zuten arratoi diabetikoetan egindako lodiera osoko zaurietan, izan ere, NPek askatutako EGFak fibroblastoen proliferazioa sustatu zuen [64]. Gure ikerketa taldeak burututako ikerketa batean EGFa PLGA-alginato MPtan barneratu zen. Alginatoa kapsularazio efizientzia hobetzeko erabili zen, izan ere, MPen barneko fase urtsuaren likatasuna handituz, GFen barreiadura mugatu daiteke. MPetan kapsularatu ostean 2. Irudia. PLGA-LL37 NPek orbaintzea bizkortzen dute. (A) Aztertutako bost taldeen zaurien irudi adierazgarriak: tratatu gabea, LL37, PLGA NP, PLGA-LL37 NP eta LL37 (kontrol positiboa). (B) Zauriaren azalera 5. egunean (n=13) eta (C) 10. Egunean (n=10) (batazbestekoa± desbideratze estandarra (SD). Chereddy et al.-etik [67] baimenarekin kopiatu eta moldatua (© 2014). Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 234 ehunaren sorrera, angiogenesia eta errepitelizazioa hobetu zuten, efektu onuragarria VEGFari eta PLGAren degradaziotik sortutako laktatoari esker lortu zelarik [73]. Losi et. al. urrats bat haratago joan ziren eta bi GF batera kapsularatu zituzten PLGA NPtan, bFGFa eta VEGFa zehazki, izan ere biek eginkizun gakoa betetzen dute orbaintzean. NPak bigeruzadun bioaldamio batean sartu ziren, barnealdeko fibrina geruzak farmakoa askatzeko sistema modura jokatzen zuelarik, eta kanpoaldeko polieter-uretano-polidimetilsiloxano (PEtU /PDM) geruzak sendotasun mekanikoa ematen ziolarik. Garatutako apositua in vivo sagu diabetikoetan egindako zaurietan ezarri zen. GF askeekin edo bio-aldamio hutsarekin konparatuz, formulazioak zauriaren itxiera hobetu zuen, dena den, ez zen desberdintasunik behatu formulazioaren eta GFak zuzenean bio-aldamioaren barnean administratzearen artean [74]. Beste ikerketa batean, VEGFa EGFarekin batera kapsularatua izan zen. Kasu honetan, GFak kitosano MPtan barneratu ziren eta ondoren MPak dextranoan oinarritutako hidrogel batera gehitu ziren, 4. irudian ikus daitekeen bezala. Garatutako formulazioa GF askeen administrazio maizago batekin konparatu zen. Emaitzek erakutsi zutenez, formulazioak orbaintzea bizkortu zuen erredura zaurietan, MPen erabilgarritasuna GFen administrazioan agerian utziz [75]. Horretaz gain, GF eta zitokina ugari batera kapsularatu daitezke MP eta NPtan plaketen lisatua edo PRPa erabiliz. Fontana Sarrera 235 et. al.-ek plaketen lisatua silikona porotsuzko MPtan sartu zuten, emaitza desiragarriak lortuz ex vivo zauri eredu batean. Formulazioak kontrol positiboak (plaketen lisatua partikula modura) baino efektu proliferatibo handiago lortu zuen eta kolageno fibren azidofilia labur baina efektiboa ere bai, erregenerazioa abian dagoelaren seinale dena [76]. PRP edo plaketa lisatuetatik GFen askapen luzatuagoa lortzeko estrategia bat heparina daramaten NPen ekoizpena da, izan ere, heparinak GFak lotzen ditu, haien gordailu modura jokatuz. Horren harira, PRPa daramaten fragmina-protamina MP/NPak garatu ziren, haien oinarria protamina fragminarekin (pisu molekular baxuko heparina) lotzean sortzen diren konplexu solugaitzak direlarik. Partikula horiek arratoiei egindako zaurietan administratu ziren, erabilitako ereduarekin azal-mentuak lortzeko emaileei egindako lodiera partzialeko zauriak islatzen dira. Partikulek zaurien itxiera bizkorragoa eta angiogenesi handitua eragin zuten [77]. Emaitza horiek La eta kideek lortutakoekin bat datoz, haiek ere berdina behatu baitzuten, garatu zuten formulazioa timorik gabeko saguei egindako zauri handietan ezarri ostean. Garatu zuten formulazioa heparinarekin konjugatutako PLGA NPez osatuta zegoen, zeintzuk PRPa kapsularatuta zuten eta fibrina gel batean barneratuta zeuden [78]. Heparinak GFak egonkortzeaz gain, eragin antiinflamatorioa ere badu, erreduretan erabilgarria dena. Helburu horrekin Lakshmi et. al.-ek heparina desulfatatua kitosanozko NPtan kapsularatu zuten, eta ondoren NPak kolageno matrize batean sartu zituzten. Garatutako formulazioa arratoietan egindako erredura zaurietan hantura erregulatzeko gai izan zen, ondorioz zauriaren itxiera eta granulazio ehunaren sorrera bizkorragoak lortuz [79]. Lezitina moduko lipido negatiboek kitosanoarekin duten elkarrekintza elektrostatikoei esker NPak ekoiztu daitezke, Blazevik eta kideek egin zutena, hain zuzen. NP horiek melatoninarekin kargatu zituzten, eta in vitro entseguetan orbaintzea sustatu zezaketela frogatu zuten [80]. Zenbait kasutan, DDSak garatzeko ez-ohiko polimeroak erabili izan dira, haien ezaugarri bereziez baliatzeko asmoz. Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 236 Horren harira, Petersen eta kolaboratzaileek ondorengo polianhidrido anfifilikoez osatutako MPak garatu zituzten: 1,6-bis(pkarboxifenoxi)hexanoa (CPH) eta 1,6bis(p-karboxifenoxi)-3,6-dioxaoktanoa (CPTEG). Polimero hauek beste polimero sintetiko batzuek ez bezala, egitura osoko zein gainazaleko higadura aurkeztu dezakete eta haien degradazio produktuek azidotasun gutxiago dute. Hori dela eta, hezetasunak eragindako agregazioaren arriskua txikitzen dute eta proteinentzako ingurune egokiago bat sortzen dute. Polimero hauekin ekoiztutako MPetan lipokalin-2 proteina barneratu zen. Ondoren, proteina kapsularatuaren eta askearen in vitro aktibitateak konparatu zituzten, eta MPen barnean zegoen lipokalin-2-ak zelulen migrazio tasa handitzen zuela nabarmendu zen, ziurrenik MPek eragindako askapen luzatuari esker [29]. Horretaz gain, zenbait polimero erabiltzearen arrazoia kapsularatutako farmakoa itu ehun edo zeluletara bideratzeko duten gaitasuna da. Horren adibide poli(1,4-fenileneazetona dimetilene tioketala) (PPADT) da, izan ere, polimero hau oxigeno espezie erreaktiboekiko (reactive oxygen species edo ROS) sentikorra da eta zaurian dauden ROS maila altuak direla eta bertan depolimerizatzen da batez ere. Hori dela eta, PPADT NPak garatu ziren SDF-1α askatzeko. Markatutako NPak erabiliz, PPADTa zaurietan bereziki depolimerizatzen zela frogatu zen, bertan SDF1α askatuz. Gainera, formulazio honekin tratatutako saguen zauriek itxiera azkarragoa eta handitutako baskularizazioa izan zuten [81]. Beste aldetik, polimeroen erabilgarritasuna handitzeko asmoz funtzionalizatu daitezke, Wang eta kideek egin zuten bezala, VIP askatzeko in situ sortutako MPak ekoiztuz. Horretarako, lehenbizi PCL nanozuntzak dopaminarekin funtzionalizatu zituzten. Ondoren, VIPa nanozuntzetan absorbatu zuten, dopaminaren ezaugarri itsaskorrei esker. Azkenik, nanozuntzak azetonan denbora labur batez murgildu zituzten, partzialki disolbatutako PCLaren hauspeatzea eraginez, eta horrela in situ MPak lortuz. In vivo zauri eredu batean administratu ostean, garatutako formulazioak orbaintzea era esanguratsuan sustatu zuen, granulazio ehunaren sorrera eta angiogenesia hobetuz [25]. Sarrera 237 3. Taula. GF eta beste konposatu aktiboak askatzeko garatutako MP eta NP polimerikoen laburpena eta haiekin lortutako emaitza nagusiak Erref. [53] [54] [55] [56] [57,5 8] [59] [60] [61] Emaitzak Arratoiei engindako lodiera osoko erredura zaurietan aztertu ziren. Formulazioak zauriaren berreskuratze tasa azkarragoa lortu zuen, errepitelizazio eta dermisaren erregenerazio azkarragoarekin. Formulazioak bGFGaren akitibititea mantendu zuen in vitro, aktibitate metaboliko eta proliferazioaren entsegu banatan. Formulazio honekin zelula endotelialen proliferazioa handitu zen. Eta arratoietan larruazalpean ezarri ostean angiogenesia sustatu zen in vivo. Formulazioa sagu zaharrei egindako presio ultzeratan aztertu zen. 7. egunera arte, bio-aldamio hutsak zein bFGFdun bio-aldamioak zauriaren itxiera bizkortu zuten. Horretaz gain, bFGFdun bio-aldamioak proteasen maila txikitu zuen 10. egunera arte. Formulazioa akurietan egindako lodiera osoko zauri eszisionaletan eta db/db saguetan egindako decubito presio ultzeratan aztertu zen. MPekin bFGFaren in vivo erretentzioa luzatu zen. Horretaz gain, bi ereduetan formulazioak fibroblastoen proliferazioa eta kapilareen sorrera handitu zuen, dosiaren menpeko eran. York txerrietan egindako lodiera osoko zaurietan aztertu zen. Bio-aldamioaren aplikazioak zauriaren itxiera azkartu zuen eta erremodelazioa hobetu. Formulazioa untxietan egindako lodiera osoko zauri eszionaletan aztertu zen. Erabilitako dosi altuenak zauriaren azaleraren murrizketa handiena eragin zuen. Azterketa histologikoek erakutsi zutenez, ehun berriaren egitura azal normalarenaren ia berdina zen. Formulazioa lodiera osoko zauri ereduetan aztertu zen arratoi diabetiko eta ez-diabetikoetan. Formulazioak zauriaren itxiera sustatu zuen, bereziki arratoi ez-diabetikoetan. Gainera, bi animalia ereduetan kalifikazio histologikoak hobetu zituen (errepitelizazioa, granulazio ehunaren sorrera eta neobaskularizazioa). GF bFGF bFGF bFGF bFGF bFGF bFGF EGF EGF DDS Alginato MPak karboximetil kitosano-PVA hidrogelean Agrekanoa imitatzen duten polielektrolito konplexuen NPak Gelatina MPak kolageno/zelulosa porotsuzko nanokristalen bio-aldamioetan Gelatina MPak kitosano porotsuzko bio-aldamioetan Gelatina MPak dermis artifizial (Pelnac®)batean Gelatina MPak bigeruzadun bio-aldamio batean (gelatina esponja eta poliuretano mintza) Gelatina MPak bigeruzadun Bio-aldamio batean (gelatina esponja eta poliuretano mintza) Gelatina MPak gelatina esponjetan Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 238 Erref. [62] [63] [64] [65] [66] [67] [68] [69,7 0] [71] [72] [73] Emaitzak Formulazioak ezaugarri bio-itsasgarriak erakutsi zituen, eta NPak edo gela bakarrik erabilita baino askapen luzatuagoa lortu zuen. Horretaz gain, kapsularazio prozesuaren ostean EGFaren bioaktibitatea mantendu zen, fibroblastoen proliferazioa sustatzeko gai izan baitzen. Formulazioek fibroblastoen hazkuntza tasa hobetu zuten in vitro. Arratoi diabetikoen zauri eredu batean, NPek zauriaren itxiera bizkortu zuten EGF askearekin konparatuz. Formulazioa arratoi diabetikoetan egindako lodiera osoko zauri eredu batean aztertu zen. Formulazioak orbaintze azkarrago eta eraginkorragoa eragin zuen, errepitelizazio eta hantura prozesuaren ebazpenari dagokioenez. Bio-aldamioak fibroblastoen proliferazioa sustatu zuen in vitro. NPek zaurien itxiera hobetu zuten NMRI arratoietan, errepitelizazio, kolageno metaketa, granulazio ehunaren sorrera eta neoangiogenesiari dagokionez. Formulazioa keratinozitoetan egindako urradura entsegu batean aztertu zen, non zauriaren itxiera azkartu zuen. Apositua arratoietan egindako erredura lesioetan aplikatu zen. Orbaintze azkarrago eta erregeneratiboagoa lortu zuen honakoengatik: itxiera bizkortua, hildako ehunaren desintegrazio tasa altuagoa, estres oxidatibo txikitua, eta kolagenoaren metaketa eta heltze hobetuak. Formulazioak in vitro kapilare-gisako tubuluen formazioa (angiogenesia) handitu zuen. MPak larruazalpean ezarri ziren, eta angiogenesia sustatu zuten inguruko ehunaren 0,6-0,8 mm-ko luzeran. NPek, in vitro keratinozitoen proliferazioa eta migrazioa hobetu zuten eta VEGFR2-aren espresioa gain-erregulatu zuten. Ondoren, sagu diabetiko eta ez diabetikoetan egindako zauri ereduetan aztertu ziren, non granulazio ehunaren sorrera, kolageno edukia, errepiteliazioa eta angiogenesia hobetu zituzten. GF EGF EGF EGF EGF FGF-1 LL37 Intsulina Intsulina VEGF VEGF VEGF DDS Kitosano NPak fibrina gel batean PLGA MPak PLGA NPak PLGA-Alginato MPak PLGA MPak fibrina bio-aldamio batean PLGA NPak PLGA MPak PLGA MPak alginato edo alginato-PEG esponjetan Fibrina NPak kitosano-azido hialuroniko esponjetan Kaltzio alginatozko MPak PLGA NPak Sarrera 239 Erref. [74] [75] [76] [77] [78] [79] [80] [29] [81] [25] Emaitzak Formulazioak sagu diabetikoetan egindako lodiera osoko zauri eredu batean aztertu ziren. Formulazioek GF askeekin konparatuta orbaintzea hobetu zuten, baina ez zen aldaketarik sumatu GFak zuzenean bio-aldamioetan barneratutako aposituekin konparatuz gero. Hidrogelak arratoietan egindako erredura zaurietan aplikatu ziren. GF askeen administrazio maizago batekin konparatuta, hidrogelek orbaintzea azkartu zuten. Formulazioak in vitro egindako zaurien itxiera hobetu zuen. Ex vivo egindako zaurietan erregenerazioa sustatu zuen, gertatutako efektu proliferatiboak eta azidofiliak frogatu zutenez. Formulazioa arratoietan egindako lodiera partzialeko zaurietan administratu zen, non errepitelizazioa eta angiogenesia sustatu zuen. Formulazioarekin tratatutako zauriek itxiera azkarragoa eta sustatutako angiogenesia erakutsi zuten, sagu atimikoetan. Formulazioa erredura zaurietan aplikatu ostean, orbaintzea azkartu zuen. Izan ere hantura lehenago murriztu zen eta granulazio ehuna bizkorrago sortu zen. In vitro urradura entsegu batean, HaCaT zelulen migrazioa hobetu zuten. Proteina askea administratzearekin konparatuta, formulazioak zelulen migrazioa handitu zuen, luzatutako askapena dela eta. NPek farmakoaren bideratze eta askatze eraginkorra egin zuten zaurira, bertan dagoen ROS eduki altuagatik. Gainera, NPekin tratatutako zauriek itxiera azkarragoa eta handitutako baskularizazioa erakutsi zuten sagu eredu batean. Saguetan egindako zauri eszisional batean, formulazioak orbaintzea era esanguratsuan hobetu zuen, granulazio ehunaren sorrera eta angiogenesia sustatuz. GF VEGF eta bFGF EGF eta VEGF Plaketen lisatua PRP PRP Heparina desulfatatua Melatonina Lipokalina2 SDF-1α VIP DDS PLGA NPak PEtU/PDM edo fibrinan oinarritutako Bio-aldamioetan Kitosano MPak dextranoan oinarritutako hidrogeletan Silikona porotsuzko MPak Fragmina-protamina MP/NPak Heparinarekin konjugatutako PLGA NPak fibrina gel batean. Kitosano MPak kolageno matrize batean Lezitina/kitosano NPak CPH eta CPTEGean oinarritutako, polianhidrido anfifilikozko MPak PPADT NPak (ROSari sentikorra den nanomateriala) In situ sortutako PCL MPak PCL nanoxaflatan Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 240 3.2 Nanopartikula lipidikoak 4. taulan laburtuta ageri denez, NP lipidikoak GF eta beste molekula endogenoak askatzeko DDS egokiak dira. Haien artean, liposomak sakonki ikertuak izan dira, 1960-ko hamarkadan aurkitu zirenetik [82]. Liposomak bigeruza lipidikozko mintz batez osatutako xixku esferikoak dira [83]. Lipidoek ematen dizkieten ezaugarrietaz gain (biobateragarritasuna eta biodegradazioa), zenbait abantaila dituzte haien egitura dela eta: (i) konposatu hidrofilo zein lipofiloak kapsularatzeko gaitasuna, hidrofiloak konpartimentu urtsuan eta lipofiloak bigeruza lipidikoan; (ii) luzatutako askapena lortzeko gaitasuna; eta (iii) epidermiseko konposaketa imitatzen dutenez, azalean farmako pilaketa handitzeko gaitasuna. Dena den, liposomek muga ugari dauzkate, besteak beste, farmakoen kontrolik gabeko askapena eragin dezakeen egonkortasun baxua, kapsularatze efizientzia baxua eta biltegiratzean zehar sedimentazio, agregazio edo fusioa pairatzeko aukera [84, 85]. 1988an, Brown eta kideek zaurien orbaintzerako GF bat liposoma batean barneratu zuten lehendabiziz, aukeratutakoa EGFa izan zelarik. EGFa lezitina liposoma geruzanitzetan kapsularatu zuten eta liposoma horiek arratoiei egindako 5 cmko ebakiduretan aplikatu zituzten. Liposomek EGFaren esposizio denbora luzatu zuten, eta EGF askearen administrazioarekin konparatuz honako hobekuntzak lortu zituzten: %200-ean handitutako trakzio indarra, kolageno sorreraren sustapena eta fibroblastoen proliferazioaren igoera [86]. Ondoren, beste ikerketa talde batek EGFa zuten beste liposoma geruzanitz batzuk garatu zituzten. Formulazio berri honen eraginkortasuna in vivo aztertu zuten bigarren mailako erreduretan, EGF askearekin eta liposoma hutsekin konparatuz. Formulazioak orbaintze bizkorrena lortu zuen hurrengoei dagokienez: kolageno formazioa, zauriaren uzkurdura, fibroblastoen proliferazioa eta epitelioaren berreskuratzea [87]. Liposomen administrazioa errazteko asmoz, kitosano gel batean sartu ziren, zeinak zauria heze mantentzen zuen. Formulazio berri hau bigaren mailako erreduretan aztertu zen ere, liposomekin izandako antzeko emaitzak lortuz. Horrek liposomak kitosano gel batean barneatzearen onura erakusten duelarik [88]. Sarrera 241 Pierre et al.-en arabera, IGF-Iez kargatutako liposomak topikoki administratuz gero, orbaintzea IGF eta hazkuntza hormonaren dosi altuagoak sistemikoki admistratuta bezain sustatuta egongo litzateke. Arratoietan egindako orbaintze entsegu bati esker haien hipotesia frogatu zuten, errepitelizazioa neurtuz, hain zuzen ere [89]. Xiang eta kideek liposomek farmakoak barneratzeko duten ahalmena ikertu zuten. Zentzu horretan, bFGFa liposometan kapsularatzeko 4 metodoen egokitasuna aztertu zuten. Metodo denek antzeko abantailak eskaintzen zituzten, prestaketa erraza eta ekoizpen-baldintza arinak, esaterako. Baina, zenbait desberdintasun zituzten, besteak beste, kapsularatze tasa, bioaktibitatea eta egonkortasun fisikoa. Aztertutako metodoen artean, pH gradientearen metodoa egokiena zela erabaki zuten. Horregatik jarraian egindako in vivo entsegurako, metodo honen bidez ekoitzi ziren liposomak. In vivo entsegua arratoiei egindako bigarren mailako erreduretan burutu zen, eta bertan, formulazioak orbaintzea sustatzeko, proliferazio dermala bizkortzeko eta kolagenoa sortzeko gaitasuna erakutsi zuen [90]. Azkenik, SDF-1α zuen liposoma formulazio bat garatu zen, eta merkaturatutako dermis azelular baten (Alloderm®) barne dispertsatu zen. SDF- 1αa bi eratan barneratu zen dermis artifizialean, liposometan kapsularatua edo aske. Liposometan sartuta dispertsatzea estrategia hobea dela frogatu zen, izan ere, sagu diabetikoetan egindako lodiera osoko zaurietan, liposometako SDF-1αak zelulen proliferazio iraunkorragoa, granulazio ehun lodiagoa eta zauriaren itxiera hobetua lortu zituen [91]. Liposomek dituzten mugak gainditzeko asmoz, NP lipidikoen belaunaldi berri bat garatu zen, nanopartikula solido lipidikoak (solid lipid nanoparticle edo SLN). SLNak giro tenperaturan solido diren lipidoez eta egitura egonkortzen duten surfaktanteez osatutako NPk dira [92]. Liposomekin alderatuz gero, askapena erregulatzeko malgutasun handiagoa dute eta barneratutako farmakoen babes hobea eskaintzen dute, haien egoera solidoak inguruko fase urtsuarekin farmako hidrofiloen trukea txikitzen baitu [93,94]. Hala eta guztiz ere, SLNek egonkortasun mugatua dute, izan ere, biltegiratzean zehar sare Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 242 kristalinoaren akatsak murrizten dira, farmakoen kanporaketa eraginez [40]. Arazo hau gainditzeko, garraiatzaile lipidiko nanoegituratuak (nanostructured lipid carrier edo NLC) garatu ziren, hauek matrize amorfoa duten NP lipidikoak dira eta lipido solido eta likidoen nahasketez osatuta daude [95,96]. Horretaz gain, NLCek SLNek baino farmako gehiago kargatzeko ahalmena dute eta amaierako dispertsioan ur eduki txikiagoa dute. SLNen mugen arren, bi NP mota hauek abantaila ugari dituzte orbaintzean erabiliak izateko, hauetako zenbait liposomekin partekatzen dituztelarik: (i) kontrolatutako askapena ahalbidetzen dute; (ii) azalaren hidratazio efektua handitzen dute, haien itsaskortasun eta oklusibitateari esker; (iii) haien tamaina txikiak azalarekin kontaktu estua ahalbidetzen du; eta (iv) administrazio topikoa baimentzen dute, esposizio sistemikoa ekidinez [95]. Esandakoa kontuan izanda, gure ikerketa taldeak EGFa SLN eta NLCtan kapsularatu zuen. Garatutako formulazioek EGFaren bioaktibitatea mantendu zuten ekoizte prozesuaren zein gamma esterilizazio prozesuaren ondoren. Orduan, haien eraginkortasuna sagu diabetikoetan (db/db saguak) egindako loditaera osoko zauri eszisional eredu batean frogatu zen. Formulazio biek orbaintzea antzeko neurrian sustatu zuten, EGFaren dosi altuago batekin konparatuz gero. Formulazioek orbaintzearen ondorengo atalak hobetu zituzten: zauriaren itxiera, errepitelizazioa eta hantura prozesuaren ebazpena. Dena den, NLCak egokiagoak zirela erabaki zen haien abantailengatik, hots, kapsularatze efikazia altuagoa eta disolbatzaile organikoen erabilera eza ekoizpen prozesuan zehar [97]. Hori dela eta, txerrietan egindako in vivo entseguan EGFdun NLCak erabili ziren soilik (5. irudia). Marruskariekin konparatuz, txerriak maneiatzeko zailago dira, haien tamaina handia dela eta. Baina, beste aldetik, haien orbaintze prozesua gizakiarenaren antzekoagoa da, eta zauri handiagoak egitea baimentzen dute, kasu honetan zauriek 30 cm2-ko azalera zuten. Entsegu honetan lortutako emaitzak aurrekoekin bat datoz, izan ere, NLCek zauriaren itxiera bizkortu zuten eta orbaintzearen kalitatea hobetu zuten EGF askearen dosi altuago batekin konparatuz [98]. Azkenik, haien administrazio topikoa errazteko asmoz, EGFz kargatutako SLN eta 5. Irudia. In vivo zauri eredua txerrietan EGFa duten NLCak administratzeko. (A-C) Zauria egiteko prozesu-kirurgikoa: (A) Zauriaren azalera estandarizatzeko plastikozko markoa. (B) Zauriaren perimetroaren tatuajea. (C) Diatermia monopolarra erabiliz lodiera osoko zauriak egiteko prozedura kirurgikoa. (D) Zauriaren itxieraren irudikapen grafikoa bigarren astetik entseguaren amaieraraino. Datuak batazbesteko ± SD moduan daude. Esangura estatistikoa *p<0,05 NLC hutsekin konparatuta. (E) Talde experimental bakoitzaren zaurien irudiak. Gainza et al.-etik [99] baimenarekin kopiatua eta moldatua (© 2014). NLCak hidrogel erdisolidoetan (Noveon AA-1 eta Pluronic F-27an oinarrituta) edo fibrinan oinarritutako bio-aldamioetan barneratu ziren. Formulazio denek EGFaren askapen luzatua erakutsi zuten gutxienez 48 orduz. Horretaz gain, barneraketa minimoa erakutsi zuten azal osoko stratum corneumean zehar eta antzeko xurgapena kaltetutako azalean zehar in vitro entseguek erakutsi zuten moduan. Haien artean, fibrinan oinarritutako formulazioak abantailatsuenak zirela erabaki zen, honakoei esker: biobateragarritasun ona, egonkortasun hobea, fibrinaren gaitasuna bitartekari hemostatikoa izateko eta ehun berria sortzen den bitartean matrize moduan aritzeko duen gaitasuna [99]. EGFa NLCtan kapsularatuz lortutako emaitza onen ondorioz, ikerketa berri Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 244 batean LL37 peptido antimikrobianoa NLtan barneratzea erabaki genuen. kapsularatze prozesuak ez zuen farmakoaren bioaktibitatea aldatu, izan ere, bere ekintza antimikrobianoa mantendu zuen E. coliren aurka eta baita bere ekintza antiinflamatorioa ere, lipopolisakarikoak (LPS) eragindako makrofagoen aktibazioa ekidinez. Formulazioaren eraginkortasuna aztertzeko db/db sagu diabetikoetan egindako lodiera osoko zauri eszisional eredu bat erabili zen. Emaitzek erakutsi zutenez, garatutako formulazioa orbaintzea hobetzeko gai izan zen zauriaren itxiera, errepitelizatioa eta hantura prozesuaren ebazpenari dagokienez [100]. Fumakia et al.ek LL37a SLNtan barneratu zuten, serpinA1arekin batera. Garatutako formulazioak E. coli eta S. aureusen aurrean aktibitate antibakterianoa erakutsi zuen, in vitro fibroblasto eta keratinozitoetan egindako zaurien itxiera sustatu zuen eta in vitro LPSaren aurkako makrofagoen ekintza inflamatorioa ekidin zuen [31]. 3.3 Nanozuntzezko egiturak Nanozuntz sareak, haien egitura bereizgarria dela eta, apositu moduan erabiliak izateko oso aproposak dira, 5. taulan laburtzen den bezala. Orokorrean, elektroirutearen bitartez ekoizten dira. Teknika honek indar elektrostatikoa erabiltzen du tanta batetik nanozuntzak sortzeko [101]. Horrela sortutako nanozuntz polimerikoak biodegradagarriak eta ehundu gabeak dira, eta haien diametroa nanometro gutxi batzuetatik mikrometrotara bitartekoa da [35,102]. Orbaintzean erabiltzeko zenbait ezaugarri onuragarri dituzte, haien artean, bolumenaren araberako azalera handia eta porositate altua. Bi ezaugarri horiek gasen sarrera eta exudatuen garbiketa ahalbidetzen dute, horrela zelulen arnasketa baimenduz eta zaurian hezetazuna mantenduz deshidratatu ez dadin [103]. Horretaz gain, nanozuntzezko mintzak oso erakargarriak dira ehun ingeniaritzarako, izan ere, matrize extrazelularrarekin (extracellular matrix edo ECM) duten antzekotasuna dela eta, zelulen migrazio eta proliferazioa sustatzen dute eta ehunaren sorrerarako euskarri moduan jokatzen dute [44,104]. Farmakoen garraioari dagokionez, apositu hauek farmakoak kargatzeko ahalmen altua daukate, eta gainera, inguruneko Sarrera 245 4. Taula. GF eta beste konposatu aktiboak askatzeko garatutako NP lipidikoen laburpena eta haiekin lortutako emaitza nagusiak. Erref. [86] [87] [88] [89] [90] Emaitzak EGF askearekin konparatuz, formulazioak EGFaren iraupen lokala luzatu zuen arratoiei egindako 5 cm-ko ebakietan. Horregatik, formulazioak zauriaren trakzio indarra, kolageno eraketa eta fibroblastoen proliferazioa handitu zituen. Formulazioaren eraginkortasuna arratoietan egindako bigarren mailako erreduretan aztertu zen, non gainontzeko taldeekin alderatuz orbaintze azkarrena lortu zuen, kolageno eraketa, zauriaren uzkurdura, zelulen proliferazioa eta epitelioaren birsortzeari dagokionez. Arratoiei egindako bigarren mailako erreduretan administratu ostean, formulazioak ondorengoek baino errepitelizazio bizkorragoa lortu zuen: EGFa zuzenean kitosano gelean sartuta eta EGFdun liposomen administrazio zuzena. Beste aldetik, garatutako formulazioarekin eta aipatutako bi kontrolekin fibroblastoen proliferazioa antzekoa izan zen. Arratoietan eragindako erredura eredu batean ondorengoak aplikatu ziren: garatutako formulazioa, hazkuntza hormona eta IGF zein IGF-Iez kargatutako liposomen dosi sistemiko altuagoak. Hiru formulazioek antzeko neurrian sustatu zuten orbainzea. Formulazioa arratoietan egindako bigarren mailako erreduretan administratu zen. Aplikatutako dosi ertainak orbaintze osoagoa lortu zuen ondorengoei dagokionez: behaketa morfologikoa, zelula dermalen proliferazioa eta TGF- β1en espresioa. Beste aldetik, orbaintze denbora eta kolageno metaketaren sustapena antzekoak izan ziren aplikatutako dosi ertain eta altuarekin. GF EGF EGF EGF IGF- I bFGF DDS Lezitinazko liposoma geruzanitzak Kolesterol eta DPPC-ko liposoma geruzanitzak Kolesterol eta DPPC-ko liposoma geruzanitzak kitosano gel batean Liposomak Soiaren lezitinaz eta kolesterolez osatutako liposomak Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 246 Erref. [91] [97,98] [99] [100] [31] Emaitzak Liposomek SDF-1aren aktibitatea mantendu zuten in vitro. In vivo zauri eszisional eredu murino diabetiko batean administratu ziren, non SDF-1 askearen administrazioarekin konparatuz honakoak hobetu zituzten: dermisean epe luzerako zelulen proliferazioa sustatu zuten, granulazio ehuna loditu zuten eta zauriaren itxiera apur bat azkartu zuten. Sagu diabetikoen zaurietan administratu ostean, bi formulazioek orbaintzea hobetu zuten EGF askearekin konparatuz, zauriaren itxiera, errepitelizazioa eta hantura prozesuaren ebazpenari dagokionez. Kapsularatze eraginkortasuna altuagoa izan zutelako eta ekoizpen prozesuan ez direlako disolbatzaile organikorik behar, NLCak erabili ziren ondoren egindako in vivo entseguan txerri eredu batean. Bertan, NLCek zauriaren itxiera eta kalitatea hobetu zuten EGF-aren dosi altuago batekin konparatuz. Formulazio denak antzekoak izan ziren ondorengoetan: EGF askapena, EGF sarrera kaltetutako azalean eta sarrera minimoa azal osasuntsuan. NLCak in vitro eragin antimikrobiano eta anti-inflamatorioa izan zuten. In vivo sagu diabetikoetan egindako lodiera osoko zauri eszisionaletan administratu ostean, zauriaren itxiera, errepitelizazioa eta hantura prozesuaren ebazpena hobetzeko gai izan ziren. Formulazioak E. coli eta S. aureusen aurrean eragin antimikrobianoa aurkeztu zuen. In vitro egindako urradura entsegu batean zauriaren itxiera sustatu zuen. LPS-ren aurrean, hazkuntzaren geruzabakarraren osotasuna babestu zuen eta eragin anti-inflamatorioa erakutsi zuen. GF SDF-1 EGF EGF LL37 LL37 eta Serpin-A1 DDS DSPC, DSPA eta kolesterolezko liposomak dermis azelular batean (Alloderm) SLNak (precirol) eta NLCak (precirol eta mygliol) SLN eta NLCak hidrogel erdisolidoetan (Noveon AA-1 eta Pluronic F-27) edo fibrinan oinarritutako bio-aldamioetan NLCak (precirol eta mygliol) SLNak (glizeril monoesteraratoa eta αfosfatidilkolina Sarrera 247 kalteen aurrean babes bikaina ematen diete. Horretaz gain, formulazio hauek aparteko askapen kontrolatua eskaintzen dute, farmakoen aktibitate terapeutikoa luzatuz [35]. Elektroirute teknika erabiliz, farmakoak 3 eratan sar daitezke nanozuntz mintzetan: (i) koposatu aktiboa zuzenean nahastuz edo emultsionatuz elektroirute disoluzioan; (ii) elektroirute ardazkidea erabiliz, teknika honetan bi osagai nahasezin aldi berean elektroiruten dira elikadura kapilar desberdinen bidez, muin-azal moduko egiturak lortuz; eta (iii) farmakoak nanozuntzen gainazalean immobilizatuz, elkarrekintza ahul (hidrogeno lotura, edo elkarrekintza elektrostatiko, hidrofobiko zein van der Waalsena) zein lotura kobalenteen bidez haien gainazalean aldaketa kimikoak eraginez [105]. Aurreko paragrafoan aipatutako 3 metodoak erabiliak izan dira, orbaintzerako nanozuntzen barne GFak eta bestelako molekula aktiboak sartzeko. Karga zuzenaren artean, gure ikerketa taldeak EGFa eta Aloe vera estraktua PLGArekin emultsionatu zituen, bi konposatu aktiboen efektu onuragarriak gehitzeko. In vitro, nanozuntzek fibroblastoen proliferazioa sustatu zuten, eta eragin antimikrobianoa erakutsi zuten S. aureus eta S. epidermidisen aurrean. In vivo, zauriaren itxiera eta errepitelizazioa era esanguratsuan bizkortu zituzten sagu diabetikoei egindako lodiera osoko zaurietan [106]. Emultsioen elektroirute teknika, EGFa PC eta hialuronan nanozuntzetan eta bFGFa poli(etilenglikol)-poli(D-L-laktiko) (PELA) nanozuntzetan barneratzeko erabili izan da ere bai. Teknika hau erabiltzearen helburua kapsularatze eraginkortasuna handitzea eta askapenaren eztanda edo burst efektua arintzea izan zen. Estrategia honen bitartez garatutako bi formulazioek zaurien orbaintzea hobetzeko gai izan ziren in vivo [107,108]. Konposatu hidro- zein lipofiloak dagozkien elektroirute disoluzio hidro- zein lipofiloetan zuzenean disolbatuz, apositu moduan erabiltzeko formulazioak garatu izan dira. Nanozuntz hidrofiloen artean, Bertoncelj et al.-ek PRPa kitosano/PEO mintz batean barneratu zuten. Mintz horrek, in vitro zelulen proliferazioa estimulatu zuen, zelulen morfologia aldatu zuen eta haien mugikortasuna mugatu zuen [109]. Beste ikerketa batean, β-estradiol Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 248 konposatu lipofiloa poliuretano/dextrano nanozuntzetan barneratu zen, menopausia ostean erabiltzeko apositu bat garatzeko asmoz. In vivo egindako zauri partzialetan ezarri ostean itxiera bizkortzeko gaitasuna erakutsi zuen [34]. Askapen kontrolatuago bat lortzeko asmoz, GFak zuzenean nanozuntzetan barneratu beharrean, NPetan kapsularatuta barneratu daitezke nanozuntzetan. Zentzu horretan, Lai eta kideek sare dual bat garatu zuten, kolageno eta azido hialuronikozko zuntzez osatua, EGF, bFGF, VEGF eta PDGFaren askapen fisiologikoa imitatzeko helburuarekin. Hori dela eta, EGFa eta bFGFa zuzenean barneratu ziren zuntzetan, haien askapen azkarra lortzeko; eta VEGFa eta PDFGa gelatina NPtan kapsularatuta barneratu ziren nanozuntzetan, askapen geldoago bat lortzeko. Behin itxarondako askapen profila lortzen zela in vitro egiaztatu ondoren, aposituaren eraginkortasuna in vivo aztertu zen. Estreptozotozinak eragindako diabetesa zuten arratoiei egindako lodiera osoko zaurietan aplikatu ziren eta 6. irudian ikus daitekeen bezala, emaitza bikainak lortu ziren [110]. Estrategia berdina erabiliz, Xie et al.-ek kitosano/PEO nanozuntzak garatu zituzten. VEGFaren askapen azkarra eta PDGFBBaren askapen geldoa lortzeko asmoz, VEGFa zuzenean barneratu zuten nanozuntzetan eta PDGF-BBa PLGA NPtan kapsularatu ondoren sartu zuten nanozuntzetan. In vitro askapen entseguek bilatutako profila lortu zela baieztatu ostean, formulazioaren eraginkortasuna arratoietan in vivo ikertu zen merkaturatutako apositu baten aurrean (Hydrofera Blue®). Emaitzek erakutsi zutenez, garatutako aposituak orbaintzea azkartzeko gai izan ziren etapa goiztiar zein berantiarretan; goiztiarrean angiogenesia sustatuz, errepitelizazioa handituz eta granulazio ehunaren sorrera kontrolatuz; eta berantiarrean kolageno metaketa azkartuz eta erremodelazioa aurreratuz [111]. Scheneider eta kideek EGFa zuzenean barneratu zuten zeta fibroinezko nanozuntz mintz batean. Formulazioak hasieran eztanda edo burst moduko askapen bat erakutsi zuen, keratinozitoen aktibazio azkarrarentzat komenigarria dena, in vitro gizaki azal baliokide batean egindako zaurietan frogatu zen bezala. Entsegu horretan, aposituak zauriaren itxiera bizkortu Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 250 eta errepitelizazioa sustatu zituen [48]. Dena den,ondoren egindako in vivo orbaintze entsegu batean, farmakoaren barneraketa zuzenaren eta konjugazio kimikoaren arteko alderaketa egin zen. EGFa gainazalean konjugatuta zuen formulazioarekin emaitza arinki hobeak lortu ziren, zauriaren itxiera tasa eta epidermiseko desberdintzapenari dagokienez [112]. Beste ikerketa batean, EGFaren barneraketa zuzena elektroirute ardazkidearekin alderatu zen PLCLLC eta gelatina nanozuntzetan. Elektroirute ardazkidearekin emaitza hobeak lortu ziren, izan ere, formulazio horrek farmakoaren askapen luzatuagoa baimentzen zuen eta horren eraginez, gantzetik eratorritako zelula amen (adipocyte derived stem cells edo ADSC) proliferazioa eta desberdintzapena gehiago sustatu zituen [113]. Beste aukera interesgarri bat poli(3hexiltifenea) (P3HT) erabiltzea da. Polimero honek argi estimulazioaren energia optikoa energia elektrikoan bilakatzen du. Prozesu hori fotokorronte izenaz ezagutzen da eta azalaren erregenerazioan emaitza onuragarriak erakutsi ditu. P3HTaren biobateragarritasuna hobetzeko asmoz, elektroirute ardazkidea erabili zuten EGFa eta P3HTa gelatina/PLLCL nanozuntzen muinean kapsularatzeko. Formulazioak fibroblastoen proliferazioa eta zaurien itxiera hobetu zituen in vitro eta argiaren estimulazioaren ostean ADSCak keratinozitoetan desberdintzatzea eragin zuen [114]. Efektu terapeutiko luzeagoak lortzeko asmoz, EGFa nanozuntzen gainazalean immobilizatu daiteke lotura kobalenteen bidez, nanozuntzen gainazalean agerian dauden amina taldeekin lotuz, adibidez. Horren harira, Tigli eta kideek PCL eta PCL/gelatina bio-aldamioetan EGFa immobilizatu zuten. In vitro formulazioaren gainean ereindako fibroblastoen hedatze goiztiarragoa eta proliferazio azkarragoa lortu zen [115]. Beste ikerketa batean, EGFa PCL/kolageno nanozuntzen gainazalean kobalenteki lotu ostean antzeko emaitzak lortu ziren, izan ere, keratinozitoen poliferazio eta hedatzea bizkortu zen. Horretaz gain, mintzaren gainean ereindako keratinozitoek desberdintzatzeko ahalmen handitua erakutsi zuten, lorikrinaren espresioaren igoerak erakutsi zuen bezala [116]. Sarrera 251 Choi et al.-ek EGFa kobalenteki lotuta zuen beste formulazio bat garatu zuten. Kasu honetan, EGFa PEG/PCL kopolimero blokeez osautako nanozuntzetan immobilizatu zuten. Formulazio honen eraginkortasuna nanozuntzen gain EGF disoluzioa zuen formulazioarekin konparatu zen. EGFa kobalenteki lotuta zuen formulazioak aktibitate terapeutiko hobea erakutsi zuen in vitro zein in vivo orbaintze entseguetan, immobilizazioak EGFari eskaintzen dion babes handiagoa dela eta. In vitro, keratinozitoen gene espezifikoen espresioaren igoera behatu zen, eta in vivo zauriaren itxiera azkartua eta EGFRaren espresio handitua ikusi ziren [117]. Ikerketa horietan lortutako emaitza onuragarriak kontuan hartuta, ondorengo lan batean PEG/PC kopolimero blokeez osatutako nanozuntzen gainazalean EGFa immobilizatzeaz gain, bFGFa muinean kapsularatu zuten elektroirute ardazkidea erabiliz. Fomulazio honetan bFGFak hasierako eztanda moduko askapena erakutsi zuen, EGFaren askapenik, ordea, ez zen behatu. GF bakarra zuten formulazioekin konparatuta, bi GFak zituen formulazioak erredura zaurien itxiera bizkortu zuen, zauri helduagoak lortuz zazpigarren egunerako, estreptozotozinak eragindako diabetesa zuten saguetan [117]. Song eta kideek erakutsi zutenez, nanozuntzen gainazalean konposatu aktiboak kobalenteki lotzeko era gehiago daude. Zentzu horretan, Cys-KR12 (LL37 peptido antimikrobianotik eratorritako motiboa) zeta fibroinazko nanozuntzekin konjugatu zuten, EDC/NSH eta tiol-maleimida klick kimikaren bitartez. Konjugazio prozesuak ez zuen Cys-KR12aren bioaktibitatea kaltetu, izan ere, in vitro eragin antimikrobianoa eta proliferatiboa mantentzen zituen, baita LPSak eragindako hantura deuzesteko gaitasuna ere [119]. Patel et al.-ek burututako ikerketa batean, bFGFa eta laminina PLLaren gainazalean immobilizatuak izan ziren, heparinak molekula endogenoekin lotzeko duen gaitasunean oinarrituta. Horrretarako, PLLa heparinarekin funtzionalizatu zen eta ondoren bFGFa eta laminina lotu zitzaizkion. Ondoriozko formulazioak orbaintzea hobetzeko gai izan zen in vitro urradura saio batean, batez ere, nanozuntzak zauriraen elkarzut kokatuta zeudenean [120]. Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 252 5. Taula. GF eta beste konposatu aktiboak askatzeko garatutako nanozuntz mintzen laburpena eta haiekin lortutako emaitza nagusiak Erref. [106] [107] [108] [109] [34] [110] [111] Emaitzak In vitro fibroblastoen proliferazioa hobetu zuten eta eragin antimikrobianoa izan zuten. Sagu diabetikoetan egindako zauri eredu batean zauriaren itxiera eta errepitelizazioa azkartu zituzten. Formulazioak keratinozitoen eta fibroblastoen proliferazioa eta infiltrazioa sustatu zituen in vitro. Eta in vivo, azal funtzional baten birsortzea bultzatu zuen. Formulazioak fibroblastoen adhesioa, proliferazioa eta ECMko proteinen jariaketa sustatu zituen. Arratoi diabetikoei egindako zaurietan ezartzean orbaintzea hobetu zuten, 2 asteetan errepitelizazio osoa eta azaleko apendizeen birsortzea lortuz. Formulazioak zelulen proliferazioa estimulatu zuen, haien morfologia aldatu zuen eta haien mugikortasuna mugatu. Formulazioa arratoiei egindako lodiera partzialeko zaurietan aztertu zen, non zauriaren itxiera bizkortu zuen. Formulazioak zelula endotelialen hazkuntza tasa handitu zuen, eta haien arteko saretzea hobetu zuen. Arratoi diabetikoei egindako zaurietan, formulazioak zauriaren itxiera bizkortu zuen, kolageno metaketa handitu zuen eta hodien heltzea sustatu zuen. Hydrofera Blue® komertzialarekin konparatuz, formulazioak zaurien itxiera bizkortu zuen arratoietan, fase goiztiar (angiogenesia sustatuz, errepitelizazioa handituz eta granulazio ehunaren sorrera kontrolatuz), zein berantiarretan (kolageno metaketa azkartuz eta erremodelazioa aurreratuz). Karga metodoa Karga zuzena, emultsifikazioz Karga zuzena, emultsifikazioz Karga zuzena, emultsifikazioz Karga zuzena, nahastuz Karga zuzena, nahastuz Karga zuzena. bFGF eta EGF zuzenean eta VEGF eta PDGF gelatina NPen barne Karga zuzena. VEGF zuzenean eta PDGF-BB PLGA NPen barne GF EGF EGF bFGF PRP β-estradiola VEGF, bFGF, PDGF eta EGF VEGF eta PDGF-BB DDS PLGA eta Aloe vera nanozuntzak PCL eta hialuronan nanozuntzak PELA nanozuntzak Kitosano/PEO nanozuntzak PU eta dextrano nanozuntzak Kolageno eta azido hialuroniko nanozuntz dualak Kitosano eta PEO nanozuntzak Sarrera 253 Erref. [48] [112] [113] [114] [115] [116] [117] [118] Emaitzak Nanozuntzek zauriaren itxiera eta errepitelizazioa sustatu zuten, in vitro giza azal baliokidean egindako zaurietan Farmakoa konjugatua zuen formulazioarekin tratatutako saguek zauriaren itxiera arinki azkarragoa izan zuten eta epidermisaren desberdintzea ile folikulu eta gantz guruinetara handitua. Askapen luzeagoa eragin zuenez, elektroirute ardazkidez ekoiztutako formulazioak zelulen proliferazio eta desberdintzapen handiagoa eragin zuen. Formulazioak fibroblastoen proliferazio eta zauriaren itxiera hobetu zituen in vitro. Argi izpiez estimulatu ostean, formulazioak ADSCak keratinozitoetara desberdintzeko gai izan zen, P3HTak energia optikoa elektriko bihurtzeko duen gaitasunari esker. EGFaren immobilizazioari esker, nanozuntzen gainean ereindako fibroblastoen hedatzea eta proliferazioa azkartu zen. Formulazioak keratinozitoen hedapena, proliferazioa eta desberdintzeko ahalmena handitu zituen. Formulazioa sagu diabetikoetan egindako erredura zaurietan administratu zenean, zauriaren itxiera hobea eta EGFRaren espresioaren igoera behatu ziren. Horretaz gain, in vitro keratinozitoen gene espezifikoen espresioa sustatu zuen. Formulazioak askatze profil bimodala erakutsi zuen, hasierako bFGFaren eztanda askapenarekin eta EGFren askapenik gabe. Sagu diabetikoetan egindako erredura zaurietan formulazioa zauriaren itxiera azkartzeko eta heltzea sustatzeko gai izan zen. Karga metodoa Karga zuzena, nahastuz Karga zuzena eta gainazaleko konjugazioa Karga zuzena eta elektroirute ardazkidea Elektroirute ardazkidea, muina EGF eta P3HT-z osatua Gainazalean konjugatua Gainazalean konjugatua Gainazalean konjugatua EGFa gainazalean konjugatua eta bFGFa elektroirute ardazkideaz sartuta GF EGF EGF eta zilar sulfadiazina EGF, intsulina, hidrokortisona eta azido erretinoikoa EGF EGF EGF EGF bFGF eta EGF DDS Zeta nanozuntzak Zeta nanozuntzak PLLCL eta gelatina nanozuntzak Gelatina/ PLLCL eta P3HT nanozuntzak PCL eta PCL/gelatina nanozuntzak PCL eta PCL/kolageno nanozuntzak PEG eta PCL nanozuntzak PCL/PEG nanozuntzak Zaurien orbaintzerako baliabide terapeutiko berriak 254 Erref. [119] [120] Emaitzak Kapsularatutako farmakoak bere ekintza antimikrobiano eta proliferatiboak mantendu zituen nanozuntzetan, baita keratinozitoen desberdintzea sustatzeko eta LPSak eragindako hantura inhibitzeko ahalmena ere. Formulazioa orbaintzea sustatzeko gai izan zen in vitro urradura entsegu batean, batez ere, nanozuntzak urradurarekiko elkarzut kokatzean. Karga metodoa Gainazalean konjugatua Gainazalean konjugatua GF Cys-KR12 Laminina eta bFGF DDS Zeta fibroina nanozuntzak PLLA nanozuntzak heparinarekin Sarrera 255 4. Ondorioak eta etorkizuneko ikuspegia Azken urteotan, zauri kronikoen intzidentzia era kezkagarrian handitu da, arriskuan dagoen populazioa hazi den heinean. Horretaz gain, tratamendu eraginkorren gabezia dela eta, zauri kronikoak zama ekonomiko zein kliniko handia bilakatzen ari dira. Prozesu fisiologikoarekin konparatuz, zauri kronikoen orbaintzean hainbat asaldura gertatzen dira, hala nola, GFen eta prozesuaren erregulazioan parte hartzen duten beste molekula batzuen mailaren jaitsiera. Hori dela eta, konposatu horien administrazio exogenoa estrategia itxaropentsua da orbaintzerako, baina haien erabilera klinikoa murriztuta dago, in vivo daukaten egonkortasun baxua dela eta. Arazo hau gainditzeko bide bat, konposatu bioaktibo horiek DDS berrietan kapsularatzea da, zeinen artean, MP/NP polimerikoak, NP lipidikoak, nanozuntzezko egiturak eta haien arteko konbinazioak daudelarik. DDS horiek, kapsularatutako farmakoa babesteaz gain, honako abantailak dituzte: biobateragarritasun ona, askapen kontrolatu edota luzatua, farmako karga handia eta ezaugarri mekaniko onak. Horretaz gain, erabilitako DDS mota eta polimeroaren arabera ezaugarri zehatzak lor daitezke, hala nola, zuzendutako garraioa edo ECMa imitatzen duen ingurunea. Laburbilduz, nanoteknologian oinarritutako DDSetan GFen eta bestelako molekula endogeno aktiboen barneraketak potentzial handia erakutsi du zauri kronikoen tratamenduan eta azalaren leheneratzean. Dena den, momentura arte, GFak askatzen dituzten DDSen ikerketak fase preklinikoan jarraitzen du, eta ikerketa gehiago behar dira fase klinikora heltzeko. Egiteke dauden ikerketa preklinikoen artean hurrengoak daude: animalia ereduetan tolerantzia eta toxizitate saioak eta txerrien moduko animalia eredu handiagoetan eraginkortasun saioak. Aipatutako DDS gehienak sistema topikoak direnez, haien onarpenaren aurretik gai kritiko bat ikertu behar da, kapsularatutako farmakoaren xurgapen sistemikoa, alegia. Horretaz gain, polimeroen egokitasuna aztertu behar den beste gai gako bat da, izan ere, deskribatutako zenbait DDS garatzeko erabili diren polimeroak ez daude onartuta klinikan erabiliak izateko. Erreferentzien zerrenda 43-53 orrialdeetan aurkitzen da. Helburuak Helburuak 259 Sarreran zehaztu denez, zauri kronikoak osasun arazo bat bilakatzen ari dira, izan ere egungo terapiek ezin dute orbaintze eraginkor bat ziurtatu. Gainera, haien intzidentzia hazten ari da, arrisku-handiko populazioa, pertsona diabetiko, obeso, erretzaile edota zaharrez osatua dagoena, era kezkagarrian hazten ari delako. Hori dela eta, atzeratutako orbaintzea tratatzeko terapia berrien garapenak garrantzia irabazi du azken urteotan. Beste batzuen artean, orbaintze prozesuan parte hartzen duten molekula endogenoen administrazioa terapia horietako bat da. Dena den, in vivo egonkortasun laburra dute, eta ondorioz zaurian dauden proteasetaz babestuko dituen eramaile baten barne kapsularatu behar dira, hala nola nanopartikula lipidikoetan. Orbaintzerako beste alternatiba interesgarri bat nanozuntzezko mintzen erabilera da, haien egitura bereizgarriak orbaintzea sustatzen baitu, dituen porositate eta bolumenarekiko gainazal azalera altuak direla eta. Azkenik, beste aukera prometigarri bat bigeruzadun aposituen garapena da, geruza bakoitzaren ezaugarri eta funtzioak bateratzen baititu, hain zuzen ere, gaineko geruza trinkoak funtzio babesgarria du eta azpiko geruza porotsua zauriaren exudatua xurgatzeko diseinatua dago. Azaldutakoa kontuan hartuz, tesi honen helburua zauri kronikoen tratamendurako baliabide terapeutiko berrien garapena eta karakterizazioa izan zen. Zehazki, ikerketa honen helburuak honakoak dira: 1. LL37 giza peptidoa kapsularatua duten nanoegituratutako eramaile lipidikoen (NLCs) garapena, karakterizazioa eta haien eraginkortasunaren in vivo ebaluazioa. 2. EGFa kapsularatuta duten PLGA eta Aloe verako elektroirundako nanozuntz aposituen garapena, karakterizazioa eta haien eraginkortasunaren in vivo ebaluazioa. 3. PLGA/Aloe vera aposituetan NLCen barneratzea, haien ezaugarrietako batzuk hobetzeko asmoz, hala nola, zauritik kentzea, elastizitatea, oklusibitatea eta maneiua. 4. Gelatinaz eta kitosanoz osatutako bigeruzadun hidrofilm baten garapena, karakterizazioa eta bere eraginkortasunaren ex vivo ebaluazioa. LABURPENA LL37a giza peptido antimikrobiano bat da, zeinak espektro antimikrobiano zabala izateaz gain, orbaintzea modulatzen duen, angiogenesian, zelula epitelialen migrazio eta proliferazioan eta erantzun immunean parte hartuz. Ikerketa honetan, LL37a nanoegituratutako eramaile lipidikoetan (NLC) barneratu zen, bere eraginkortasuna hobetzeko asmoz. NLCak urtze-emulsifikazio metodoaren bidez ekoiztu ziren, eta haien karakterizazioak erakutsi zuenez, 270 nm-ko batazbesteko tamaina, -26 mV-ko zeta potzentziala eta %96,4-ko kapsularatze eraginkortasuna zuten. Giza prepuzioko fibroblastoetan egindako zitotoxikotasun entseguak frogatu zuen formulazioak ez zuela zelulen bideragarritasunean eraginik. Horretaz gain, peptidoa kapsularatze prozesuaren ostean aktibo mantentzen zela in vitro egindako bioaktibitate entseguaren bidez frogatu zen. Izan ere, kapsularatutako LL37ak soluzioan zegoen LL37aren hein berean inhibitu zuen LPSak eragindako makrofagoen aktibazioa. In vitro egindako entsegu antimikrobianoan NLCLL37ek E. coliren aurkako eraginkortasuna erakutsi zuten. Nanopartikulen eraginkortasuna db/db sagu ereduan egindako lodiera osoko zauri eszisionaletan aztertu zen. NLCLL37ak esanguratsuki hobetu zuen orbaintzea kontzentrazio berdina zuen LL37 disoluzioarekin konparatuz, zauriaren itxierari, errepitelizazio graduari eta hantura prozesuaren ebazpenari dagokionez. Orokorrean, aurkikuntza hauek garatutako formulazioa zauri kronikoen orbaintzean potentzial handia duela iradokitzen dute. 1. Sarrera Orbaintzen ez diren zauri kronikoen intzidentzia esponentzialki handitu da. Horren arrazoi nagusiak populazioaren zahartzea eta horrek dakartzan komorbilitateak dira, hots, diabetesa, bena-gutxiegitasuna eta haiei lotutako gaixotasun kronikoak. Estimatu denez, herrialde garatuen populazioaren %1-2-ak zauri kronikoak pairatuko ditu, Nazio Batuen arabera Europako osasun aurrekontuaren %2-a dena [1,2]. Azaleko zaurien orbaintzea prozesu ordenatua da, bere helburua azalaren hesi funtzioa eta homeostasia berreskuratzea delarik. Denboran eta espazioan gainjartzen diren honako prozesuen bidez gauzatzen da: hasierako hantura erantzuna, fase proliferatiboa eta amaierako erremodelazio fasea [3,4]. Zauri kronikoek ezin dute fase hauetan zehar igaro, hantura fase iraunkor batean harrapatuta geratuz, zeinean zauria ezin den orbaindu. Hantura honek etengabeko makrofago eta neutrofiloen infiltrazioa eragiten du, zelula horiek gehiegizko kolagenasa, proteasa eta oxigenoarekiko espezie erreaktiboak ekoizten dituztelarik. Entzima horiek orbaintzearen bitartekariak degradatzen dituzte eta matrize extrazelular zein epitelio berriaren sorkuntza oztopatzen dute. Horretaz gain, zauri hauek maiz infektatzen dira eta ixteko denbora luzea behar dute, zenbaitetan gaixoaren bizitza arriskuan jarriz [1,5]. Gaur egun, orbaintzeari buruzko ikerketen arreta tratamendu berrien bilaketan jarrita dago, adibidez, orbaintzearen bitartekarien administrazioan. Horren harira, LL37 giza peptido antimikrobianoaren administrazioa garrantzia irabazi duen aukera bat da. Izan ere, LL37aren azpi erregulazioa ultzera kronikoak pairatzeko arrisku handituarekin erlazionatu da [6]. LL37aren preforma inaktiboa (hCAP- 18) zelula immune eta dermal-epitelialetan aurkitu da. Azal lesio baten ostean, zelulen degranulazioa dela eta hCAP18a inguru extrazelularrera jariatzen da, aktibatuz eta LL37 peptidoa emanez [4,7]. Molekula honek orbaintzea modulatzen duela ikusi da angiogenesia aktibatuz [8,9] eta zelula epitelialen migrazioa eta proliferazioa sustatuz [10,11]. Are gehiago, espektro antimikrobiano, antibiral eta antifungiko zabala dituela frogatu da [12-15]. 270 koitzean hildako zelulen ehuneko modura adierazi zen. 2.5 Zauriaren orbaintze in vivo entsegua 2.5.1 Animaliak In vivo entsegurako 16 asteko adina zuten 8 db/db (BKS.Cg-m+/+Leprdb/J) sagu ar erabili ziren (Janvier laborategiak, Frantzia). Saio guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko Animaliekin egiten den Esperimentaziorako Etika Batzordeak onartutako protokoloak jarraituz burutu ziren (Prozedura zenbakia: CEBA/243/2012/ HERNANDEZ MARTIN). Animaliak kaioletan banaka ostatatu ziren, 12 orduko argi-ilun zikloan mantendu ziren eta karraskari pentsua zein ura ad libitum eman zitzaien. 2.5.2 Orbaintze entsegua Entsegu hau Michaels et al. [25] deskribatutako prozedura moldatuz burutu zen. Gizakien orbaintze mekanismo nagusiak granulazio ehunaren sorrera eta errepitelizazioa dira, saguena, aldiz, zaurien uzkurdura da. Azken prozesu hori ekiditeko eta, beraz, gizakien orbaintze prozesua hobeto islatzeko, saguak anestesiatu eta bizkarreko ilea kendu ostean, bizkarraren bi aldeetan silikona eraztun bana josi zitzaien, 3-0 nylon hari bat erabiliz (Aragó, Espainia). Orduan, eraztunen erdian, 8 mm-ko diametroko lodiera osoko zauri bana egin zitzaien panniculus carnosusera helduz biopsietarako puntzoi (AcuPunch, Acuderm, AEB) baten bidez. Tratamenduen administrazioaren ostean, zauriak baselinadun gazarekin (Tegaderm® 3M) eta itsasgarriaren bi geruzekin estali ziren. Saguak lau taldetan banatu ziren (n=4): (i) tratatu gabeko kontrola, (ii) LL37 askearen 6 µg jaso zuen taldea, (iii) NLCLL37etan kapsularatutako LL37aren 6 µgrekin tratatutako taldea, eta (iv) NLCLL37etan kapsularatutako LL37aren 2 µgrekin tratatutako taldea. Tratamenduak zaurien indukzioaren osteko lehenengo eta laugarren egunean administratu ziren. Horretarako, MilliQ uraren 10 µL-tan eseki ziren eta topikoki administratu ziren, zaurian zehar barreiatzea ahalbidetuz. Zortzigarren egunean saguak CO2 inhalazioaren bidez sakrifikatu ziren. 2.5.3 Orbaintzearen ebaluazioa Tratamenduen eraginkortasuna, kirurgiaren osteko 1., 4. eta 8. egunetan, zaurien azalera (px2) neurtuz ebaluatu zen. Egun horietan zaurien argazkiak kamera digital batekin atera ziren (Lumix FS16, Panasonic®, Espainia) eta zaurien azalera irudi analisi programa batekin neurtu ziren (ImageJ®, Biophotonics Facility, University of McMaster, Canada). Zaurien itxiera hasierako azaleraren ehuneko modura adierazi zen. 2.5.4 Orbaintzearen analisi histologikoa Saguen sakrifizioaren ostean, zauria eta inguruko ehuna (~1 cm) erauzi zen eta % 3,7 formaldehidoan fixatu zen 24 orduz. Orduan, ehuna parafinean murgildu zen eta 5 µm lodierako xaflatan ebaki zen. Laginak H&E tindaketaren bidez prozesatu ziren orbaintzea ebaluatzeko eta Masson trikromiko tindaketaren bidez kolagenoaren metaketa ebaluatzeko. Errepitelizazio prozesua neurtzeko Sinha et al.-ek [26] ezarritako eskala erabili zen. Zauri bakoitzari 0-4 bitarteko puntuazio erdi-kuantitatiboa egotzi zitzaion: 0, errepitelizazioa zauriaren ertzetan; 1, errepitelizazioa zauri erdia baino gutxiago estaliz; 2, errepitelizazioa zauri erdia baino gehiago estaliz; 3, lodiera irregularreko epitelio berria zauri osoa estaliz; eta 4, zauri osoa lodiera arrunteko epitelio berriaz estalia. Hantura prozesuaren ebazpena eta zauriaren heldutasuna Cotran et al.-ek deskribatutako eskala erabiliz neurtu zen [27]: 1, hantura akutua, fibrinaren odolbatuaren eraketa eta leukozito zein neutrofilo polinuklearren migrazioa gertatzen dira fase honetan; 2, hedatutako hantura akutua, granulazio ehunaren eraketa eta angiogenesia gertatzen dira fase honetan, mintz piogenikoa desagertzen doalarik; 3, hantura kronikoa, granulazio ehuna eta fibroblastoen proliferazioa dira fase honetan nagusi; eta 4, ebazpena eta sendaketa, hantura kronikoa desagertzen da fase honetan, nahiz eta zenbaitetan zelula biribilak aurkitu daitezkeen. Kolagenoaren metaketa Gal et al.-ek deskribatutako eskalaren arabera zehaztu zen [28]: 0, kolageno eza; 1, kolageno tema polidispertso egonkorrak direla adieraziz. Zeta potentzialaren analisiak bi formulazioak antzeko azaleko karga zutela erakutsi zuen, NLC-LL37en kasuan -31 mV ingurukoa eta NLC hutsen kasuan -26 mV ingurukoa. Horretaz gain, NLCLL37ek kapsularatze eraginkortasun altua izan zuten (96,40 ± 0,41 %) eta peptidoaren karga 16,76 ± 0,07 µg LL37/mg nanopartikula izan zen. Nanopartikulen morfologiaren analisiari dagokionez, TEMean ateratako argazkietan ikusten zen, nanopartikulen tamaina DLSaren bidez lortutakoaren antzekoa zela (1. irudia). 3.2 In vitro kultibo zelularreko entseguak 3.2.1 Zelulen bideragarritasuna NLCen zitotoxikotasuna ebaluatzeko, HFF zelulak 48 orduz inkubatu ziren partikulen presentzian, eta ondoren haien bideragarritasuna CCK-8 saioaren bidez neurtu zen. 2. irudian ikusten den moduan, formulazioek ez zuten zelulen bideragarritasunean eraginik izan, haien toxikotasun falta frogatuz. 1. Irudia. NLC-LL37 eta NLC hutsen TEM argazkiak. Eskala barrak 200 nm adierazten du. 2. Irudia. Zelulen bideragarritasuna NLCak gehitu ostean. Emaitzak kontrolarekiko bizirik dauden zelulen % batezbestekoa ± SD bezala adierazita daude. Kontrolak C (zelulak inolako gehigarririk gabe) eta DMSO (zelulak DMSOren gehiketaren ostean) dira. 274 3.2.2 LPSak eragindako makrofagoen aktibazioaren inhibizioa Kapsularatze prozesuak peptidoaren bioaktibitatearengan eragina duen zehazteko, kapsularatutako LL37ak LPSarekin lotzeko zuen gaitasuna ebaluatu zen. Gaitasun hori kuantifikatzeko RAW 267.4 makrofagoek askatutako TNF-α neurtu zen. Izan ere, LL37a LPSarekin lotzean makrofagoen aktibazioa ekiditen du, TNF- α moduko zitokinen askapena etenez. 3. irudian ikusten denez, kapsularatze prozesuaren ostean peptidoa aktibo mantentzen zen. Izan ere, LL37 askearekin zein NLC-LL37ekin tratatu ostean, LPSak aktibatutako makrofagoen TNF-α askapena antzeko neurrian murriztu zen. NLC hutsekin ostera, ez zen murrizketarik ikusi, beraz, makrofagoen inhibizioa LL37ak LPSaren gain duen eraginagatik izan zela ondoriozta dezakegu, aldez aurreko ikerketetan frogatu den modura [14,15]. Dena den, Rosenfeld et al.-ek erakutsi zuten modura, LL37aren eta LPSaren arteko lotura ez da nahikoa makrofagoen aktibazioa ekiditeko. Neutralizazioa lortzeko, 3. Irudia. Makrofagoen aktibazioaren inhibizioa. Emaitzak kontrolarekiko TNF-α ekoizpenaren % batezbesteko ± SD bezala adierazita daude. ** NLC eta C+ baino esanguratsuki handiagoa (p<0,01). Kontrolak C(zelulak inolako gehigarririk gabe) eta C+ (zelulak LPSaren gehiketaren ostean) dira. LL37ak alde batetik LPS agregatuak apurtu behar ditu, eta bestetik, makrofagoen CD14 hartzaileengatik lehiatu. Hori dela eta, kapsularatze prozesuak ez zuela LL37aren bioaktibitatean eraginik esan daiteke, izan ere, LPSarekin elkarrekintza elektrostatiko eta hidrofobikoak izateaz gain, CD14arekin lotura selektibo baten bitartez lotzeko gai zen ere [16]. 3.3 Entsegu antimikrobianoa LL37aren eragin antimikrobianoa E. coliren aurka aztertu zen, zauri infektatuetan bakterio ohikoenetakoa baita [29]. La- burki, LL37 askea, NLC-LL37ak eta NLC hutsak E. colirekin inkubatu ziren eta laginak denbora jakinean batu ziren. Lagin horiek, agar plaka batean erein ziren, 24 orduz inkubatu ziren eta hazitako koloniak zenbatu ziren. Emaitzek erakutsi zutenez, LL37 askeak bakterioen % 100-a hil zituen lehenengo 4 ordutan, eta NLC-LL37ek ehuneko baxuagoa hil zuten, % 72,63 ± 13,37 hain zuzen. Hala eta guztiz ere, NLC-LL37ek NLC hutsek baino eragin antimikrobiano handiagoa erakutsi zuten, 4. irudian ikus daitekeenez. LL37 askea erabiliz dosi osoa eskuragarri zegoen saioaren hasieratik, baina NLCLL37-ak erabiliz, ordea, hasieran ez zegoen dosi osoa eskuragarri formulazioa- 4. Irudia. Entsegu antimikrobianoa. Emaitzak kontrolarekiko hildako bakterien ehunekoaren batezbesteko ± SD bezala adierazten dira. *** hiru taldeen artean (p<0.001). ren askapen kontrolatua dela eta. Farmakoaren eskuragarritasunean desberdintasun hori izan liteke LL37 askearen eragin antimikrobiano handituaren arrazoia. Horren eraginez ere, NLC-LL37ak ez ziren E. coli guztia hasieran hiltzeko gai izan, eta haien hazkuntza esponentziala dela eta, ondoren ere ezin izan zituzten geratzen ziren bakteroa guztiak hil. Hala eta guztiz ere, egindako saioa in vitro entsegu bat denez, ez du praktika klinikoa guztiz islatzen, non bakterioak zaurian etengabe proliferatzen dauden. Hori dela eta, peptidoaren askapen kontrolatua, hasieran dosi altu bat eskuragarri izatea baino komenigarriagoa da. 3.4 In vivo orbaintze entsegua Tratamenduaren eraginkortasuna ebaluatzeko zaurien itxiera neurtu zen. Horretarako, 1., 4., eta 8. egunetan ateratako argazkien zaurien azalera (px2) neurtu zen, eta zaurien itxiera hasierako azalerei amaierakoa kenduz lortu zen. Taldeen arteko desberdintasunak zortzigarren egunean nabarmenagoak izan ziren, naiz eta 4. egunean desberdintasun 276 esanguratsuak egon ziren ere. 5A. irudian ikusten denez, azalera murrizketa nagusiena NLC-LL37aren dosi altuenarekin tratatutako saguetan gertatu zen. Zortzigarren egunean, talde horren azaleraren murrizketa gainontzeko taldeena baino esanguratsuki handiagoa izan zen. Laugarren egunean, aldiz, kontrol taldearekin alderatuta bakarrik izan zen esanguratsua desberdintasun hori. Emaitza horiek 5.B irudiko zaurien irudi makroskopikoetan behatzen den azaleraren murrizketa kualitatiboarekin bat datoz, izan ere, txikiagotze handiena NLC-LL37aren dosi altuarekin ikusten zen. NLC-LL37aren dosi baxuarekin eta LL37 askearekin tratatutako taldeei dagokienez, antzeko zauri itxiera izan zuten, nahiz eta lehenengoak azalera murrizketa apur bat handiagoa izan zuen. Horretaz gain, kontrol taldearekin alderatuz itxieran hobekuntza lortu zuten, nahiz eta 8. egunean bakarrik izan zen esanguratsua. Zaurien itxieraz gain, tratamenduen eraginkortasuna analisi histologikoen bidez ebaluatu zen. Horretarako, laginak 8. egunean batu ziren eta H&Erekin tindatu ziren errepitelizazio gradua eta hanturaren ebazpena aztertzeko asmoz. 5. Irudia. In vivo zauriaren itxiera. (A) Zaurien itxiera hasierako gaianazal azalerarekiko murrizketa ehuneko bezala adierazita. * Tratatu gabeko taldearekiko esanguratsua. (p<0.05); ○ Tratatu gabeko taldearekiko esanguratsua. (p<0.05); + gainontzeko taldeekiko esanguratsua (p<0.05). (B) Zaurien irudiak. Errepitelizazioa gizakien orbaintze prozesu nagusia da, karraskarietan aldiz, prozesu nagusia zaurien uzkurtzea da. Hala eta guztiz ere, hautatutako animalia ereduan errepitelizazioak paper garrantzitsua dauka, db/db saguek uzkurtze prozesua kaltetuta daukatelako, haien gizentasunak azalaren malgutasuna txikitzen duelako Fang et al.-en arabera [30,31]. Gainera, zaurien inguruan silikonazko eraztun bana josi zirenez, zaurien uzkurdura are gehiago oztopatu zen [25]. Guzti horren ondorioz, errepitelizazioa prozesu garrantzitsua da animalia eredu honetan. Errepitelizazioaren analisitik lortutako emaitzek (6A. irudia) erakutsi zutenez, NLC-LL37en dosi altuarekin tratatutako zaurietan errepitelizazio gradua altuagoa lortu zen. Sinha et al.-ek deskribatutako eskalan, 2 inguruko balioa lortu zen batazbesteko, hau da, zauri gehienetan epitelio berriak azaleraren erdia baino gehiago estaltzen zuen [26]. LL37 askearekin tratatutako saguetan eta kontrol taldeko saguetan errepitelizazioak zaurien azaleraren erdia baino gutxiago estaltzen zuen (1 balioa), eta NLC-LL37aren dosi baxuarekin tratatutako saguetan errepitelizazioa zaurien ertzetan baino ez zen behatzen (~0). Emaitza hauek zaurien itxieran lortutakoekin bat datoz, izan ere bi kasuetan NLCLL37aren dosi altuak orbaintzea sustatu zuen, NLC-LL37aren dosi baxuago batekin edo LL37 askearekin alderatuz gero. Hanturaren ebazpenaren analisia Cotran et al.-ek ezarri zuten irizpidearen arabera burutu zen [27]. 6B. irudian ikusten denez, NLC-LL37aren dosi altuarekin eta LL37 askearekin tratatutako zaurietan hanturaren ebazpena bizkortuta ageri zen, haietan granulazio ehunaren sorrera eta angiogenesia nagusi baitziren, ia ez zeudelarik mintz piogeniko ezta neutroliforik ere (2 gradua). Beste bi taldeetan (NLC-LL37en dosi baxua eta kontrol taldea), ordea, zauriak beste fase batean zeuden, zeinean fibrina odolbatua sortzen ari zen eta leukozitoak zein neutrofilo polimorfonuklearrak zaurira migratzen zeuden (1 gradua). Azkeneko talde hauetan behatzen den neutrofiloen infiltrazio iraunkorra zauri kronikoen ezaugarri bereizgarria da, eta orbaintzea atzeratzea eragiten du, izan ere, neutrofilo horiek gehiegizko proteasa kopurua jariatzen dute, matrize extrazelularra degradatzen dutenak [32]. 278 Aipagarria da, NLC-LL37aren dosi altuarekin zein LL37 askearekin tratatutako saguek hedatutako hantura akutuaren fasean (2 gradua) egon arren, nanopartikulen taldean lortutako balioa arinki altuagoa zen, ondorioz, zauriaren heldutasunean hobekuntza arina lortuz. Orbaintzearen hasieran, granulazio ehuneko fibroblastoek III. motako kolagenoa sintetizatzen dute, zeina apurka I. motako kolagenoaz ordezkatua izaten den azal osasuntsuaren fenotipoa berreskuratzeko. Kolagenoa, eta batez ere I. motakoa, azal osasuntsuaren pisu lehorraren % 80-a da, beraz, zaurietan dagoen kolageno metaketa, haien heldutasunaren seinale da [33]. Hori kontuan hartuz, Masson trikromikoaren tindaketak agerian utzi zuen, NLCLL37aren dosi altuak zauriaren heldutasuna arinki bizkortu zuela, izan ere, gainontzeko tratamenduekin konparatuz kolagenoaren metaketa suspertu zuen, 6C. irudian ikus daitekeen modura. Gainontzeko hiru taldeetan (kontrol tratatugabea, LL37 askea eta NLCLL37aren dosi baxua) batezbesteko zauriek ez zuten kolageno metaketarik erakutsi (Gal et al.-en kriterioaren arabera 0 gradua [28]), izan ere zauri gehienek ez zuten kolagenorik (0 gradua) eta gutxi batzuk bakarrik zeukaten kolageno apur bat (1 gradua). NLCLL37aren dosi altuarekin tratatutako saguek, ordea, kolageno metaketa eskasa erakutsi zuten batezbesteko (1 gradua), nahiz eta zauri batek kolageno eduki handia izan zuen (3 gradua) eta beste batek kolageno metaketa ertaina (2 gradua). Hala eta guztiz ere, kolageno metaketan zeuden desberdintasunek ez zuten esangura estatistikorik lortu, ziurrenik taldeen barne egondako aldakortasun handiagatik. Aldakortasun zabal hori aldez aurretik Trousdale et al.-ek deskribatu zuten db/db saguen orbaintzea aztertzean [34]. Prozesu angiogenikoa aztertzeko antiCD31 antigorputz monoklonalarekin tindatutako odol hodi eratu berriak zenbatu ziren. Emaitzek esangura estatistikoa lortu ez zuten arren, LL37 askearekin eta NLCLL37aren dosi altuarekin tratatutako zauriek, tratatu gabeko zauriekin konparatuz gero, odol hodi gehiago izan zituzten. Izatez, talde horietako bakoitzean zauri bik 10 odol hodi berri baino gehiago izan zituzten, tratatu gabeko taldean ordea, zauri batek ere ez zuen 8 odol hodi baino gehiago izan. Are gehiago, NLC-LL37aren dosi baxuak, kontrol taldearekin konparatuz, dentsitate mikrobaskularra arinki handitu zuen (zauri bat 10 odol hodi baino gehiagorekin), 6D. irudian ikus daitekeenez. Orokorrean emaitza horiek honakoa adierazten dute: topikoki administratutako NLC-LL37ak, peptido askearen administrazioarekin konparatuz, orbaintzea sustatu dezaketela lodiera osoko zaurien alderdi hauetan: zauriaren itxiera, errepitelizazioa eta hantura prozesuaren ebazpena. Kapsularatutako peptidoaren eragin handitua NLCen efektu babesgarriari atxiki dakioke, NLCek LL37a degradazio kimikoaren eta zaurian dauden proteasen aurrean babesten baitute. Horretaz gain, NLCek askapen profil kontrolatua daukate, horrela LL37aren eragina luzatuz [20,21]. Hori dela eta, NLC-LL37ak erabiliz, peptido askea administratzean beharrezkoa den dosi maiztasun handia murriztu daiteke. Aldez aurretik egindako ikerketek LL37a kapsularatzearen erabilgarritasuna frogatu dute [19], dena den, oraingo ikerketa honetan LL37a duten nanopartikulak bide topikotik administratuta dira lehen aldiz, zeinak abantaila ugari dauzkan. Lehenik, NLCen izaera lipidikoak geruza oklusibo bat eratzen du, azalaren hidratazioa handituz eta kapsularatutako LL37aren barneratzea lagunduz [21,35]. Gainera, administrazio topikoa gaixoarentzat bide erraza, erosoa eta segurua da. 4. Ondorioak Ikerketa honetan %2 LL37 zuten NLCak garatu ziren. Haien batezbesteko neurria 270 nm-koa zen eta ez zuten zitotoxizkotasunik erakutsi. Kapsularatutako peptidoak bere bioaktibitatea mantentzen zuen kapsularatze prozesuaren ostean, in vitro egindako saio immunomodulatzailean eta antimikrobianoan ikusi zenez. Db/db saguetan egindako lodiera osoko orbaintze in vivo entseguan frogatu zen, orbaintzean eragin handiagoa zuela LL37aren 6 µg NLCen barne topikoki administratzeak, aske administrazeak baino. Aurkikuntza guztiak kontuan hartuz, NLCLL37en administrazio topikoa zauri kronikoen tratamendurako estrategia interesgarria izan daitekeela ondoriozta daiteke. 5. Eskerrak I. Garcia-Oruek Eusko Jaurlaritzari doktoratu aurreko laguntza eskertzen dio. Egileek UPV/EHU-ko SGIkerren laguntza teknikoa, giza babesa eta Europako finantziazioa (FEDER eta FSE) eskertzen dituzte. Proiektu hau neurri batean Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantziatu du (INNPACTO, IPT2012-0602-300000, 2012) eta baita, Eusko Jaurlaritzak (Talde finkatuak, IT-407-07 eta IT-528-10) eta Euskal Herriko Unibertsitateak ere (UFI11/32). Erreferentzien zerrenda 79-81 orrialdeetan aurkitzen da. 2. KAPITULUA rhEGF eta Aloe vera dituzten nanozuntzezko apositu berriak zaurien orbaintzean erabiltzeko. LABURPENA Elektroirutearen bidez ekoiztutako nanozuntzezko mintzek bolumenaren araberako gainazal azalera handia dute, zeinak matrize extrazelularraren (extracellular matrix edo ECM) hiru-dimentsioetako egitura imitatzen duen. Hori dela eta, nanozuntzezko aposituak zauri kronikoen orbaintzerako aukera itxaropentsua dira, izan ere, ECM naturala ordezkatu dezakete zauria sendatzen den bitartean. Ondorioz, ikerketa honetan PLGAz eginiko nanozuntzezko mintz bat garatu dugu, zeinak giza hazkuntza faktore epidermal errekonbinantea (recombinant human Epidermal Growth Factor edo rhEGF) eta Aloe veraren (AV) erauzkina dituen. Bi konposatuek orbaintzea sustatzen dute, alde batetik, EGFa orbaintzearen bitartekaria delako, eta bestetik, AVa fibroblastoen proliferazioa eta aktibitatea estimulatzen dituelako. Lortutako mintzak ausaz orientatutako zuntz uniformez osatuta zeuden, haien batazbesteko diametroa 356,03 ± 112,05 nm-ko zen, porositatea %87,92 ± 11,96-koa zen eta rhEGF edukia 9,76 ± 1,75 µg/mg-koa zen. In vitro bideragarritasun entseguak erakutsi zuenez, rhEGFa eta AVa zuten mintzak fibroblastoen proliferazioa hobetzeko gai ziren, haien elkarketa onuragarria dela frogatuz. Are gehiago, mintz hauek zaurien itxiera eta errepitelizazioa era esanguratsuan bizkortu zuten, db/db saguetan egindako lodiera osoko zauri eszisionaletan. Orokorrean, aurkikuntza hauek rhEGFa eta AVa kapsularatuta dituzten PLGA nanozuntzen erabilgarritasuna erakusten dute zauri kronikoen orbaintzean erabiltzeko. Lan experimentala: 2. kapitulua 283 1. Sarrera Orbaintzea prozesu dinamiko eta konplexua da, zeinaren helburua azalaren egitura anatomiko eta funtzionaltasun normalak berreskuratzea den (Diegelmann eta Evans 2004). Helburu hori lortzeko asmoz, zenbait sistema biologikok eta immunologikok era koordinatuan parte hartzen dute orbaintzea osatzen duten 3 fase bereizi baina gainjarrietan. Fase horiek hanturazko erantzuna (non hemostasia eta hantura bereiz daitezkeen), fase proliferatiboa (zeinean proteinen sintesia eta zauriaren uzkurdura gertatzen diren) eta erremodelazio fasea dira (Monaco eta Lawrence 2003; Morton eta Phillips 2016; Schreml, et al. 2010). Hala eta guztiz ere, zenbait zaurik huts egiten diote denboran zein espazioan zehar antolatutako prozesu horretan zehar igarotzeari. Orbaintzearen asaldura zenbait faktorek eragin dezakete, hala nola, infekzioek, nekrosiak, ehunen hipoxiak, exudatuak eta gehiegizko hanturazko zitokinak. Horren ondorioz, zauriak hanturazko fase iraunkor batean harrapatuta geratzen dira. Fase horretan ezohiko zitokinen maila altua egoten da, zeinak matrize extrazelularraren (extracellular matrix edo ECM) hondaketa eragiten duen, sendaketa are gehiago kaltetuz (Briquez, et al. 2015; Velnar, et al, 2009). Gure gizartean, zauri kronikoen tratamenduak garrantzia handia lortu du, azken urteotan gertatu den prebalentziaren igoera kezkagarria dela eta. Gainera, prebalentziak igotzen jarraituko duela uste da, arrisku handiko biztanleria hazten ari delako, haien artean, adindunak, diabetikoak eta obesoak daudelarik (Whittam, et al. 2016). Izatez, garatutako herrialdeetan biztanleriaren % 1-2-ak zauri kronikoak pairatuko dituela zenbatetsi da, Nazio Batuen arabera, haiei elkartutako kostuak Europako osasun aurrekontuaren %2-a direlarik (Sen, et al. 2009). Arazo kliniko hori gainditzeko egiten ari diren ikerketak, orbaintzea sustatzeko gai diren aposituen garapenera bideratuta daude. Apositu horien artean, ehundu gabeko nanozuntzezko mintzak daude, zeintzuengan arreta berezia jarrita dagoen, haien egiturak ECMaren hiru dimentsioetako egitura imitatzen dutelako (Choi, et al. 2015). Nanozuntzak orokorrean elektroirutearen bitartez ekoizten dira, teknika sinple, 284 kostu-efektibo eta erabilera anitzekoa dena. Teknika honekin disoluzio polimeriko batetatik zuntz nanometrikoak ardazkatzen dira indar elektrostatikoen bidez (Abrigo, et al. 2014; Gainza, et al. 2015b). Horrela lortutako nanozuntzak bolumenaren araberako gainazal azalera eta porositate handia dute, horrek orbaintzea mekanismo desberdinen bidez sustatzen duelarik. Adibidez, gasen sarrera ahalbidetzen dute, zelulen arnasketa ahalbidetuz; eta hezetasuna mantentzeko gai dira, exudatuen irteera erraztuz (Pachuau 2015). Aposituek zelulen migrazioa eta proliferazioa sustatu beharko lukete, baina aldi berean, ehuna nanozuntzezko mintzaren gain haztea ekidin, apositu hauek zauria orbaintzean kentzeko diseinatuta baitaude (Abrigo, et a. 2014). Horretaz gain, nanozuntzak konposatu aktiboak barneratzeko gai dira orbaintzea bizkortzeko asmoz. Estrategia hori hainbat ikerketetan erabilia izan da, besteak beste honako farmakoak kapsularatuz: hazkuntza faktoreak, Aloe vera extraktua, kurkumina, metformina, ziprofloxazinoa eta kolagenoa (Choi, et al. 2008; Kataria, et al. 2014; Lai, et al. 2014; Lee, et al. 2014; Merrell, et al. 2009; Uslu and Aytimur 2012). Gainera, nanozuntzetan kapsularatzeak farmakoen administrazio topikoa ahalbidetzen du, abantaila ugari daukana. Lehenik eta bien, gaixoek hobeto onartzen dituzte tratamendu topikoak, nork bere buruari administra diezaizkiokelako; bigarrenez, tratamenduaren ahalmen terapeutikoa hobetzen dute, farmakoaren bioerabilgarritasuna eta zaurian mantentzea handitzen baitituzte; eta azkenik farmakoaren toxikotasun sistemikoa txikitzen dute (Pachuau 2015; Whittam, et al. 2016). Elektroirutearen bitartez lortutako nanozuntzezko mintzak zeluletan oinarritutako terapietan erabiliak izan dira ere. Mintzen eta ECMaren arteko antzekotasunak zelulen sarrera, desberdintzatzea eta atxikipena ahalbidetzen ditu, ordezko azalak edo zelula amen terapiak garatzeko aproposak egiten dituena. Ordezko azalak azal osasuntsuaren egitura antzekoa duten zeluladun bio-aldamioak dira (Dickinson adn Gerecht 2016). Zelula-matrize elkarrekintzak hobetzeko asmoz, bio-aldamioak kolagenoz edo bestez ECMko proteinez ekoizten dira (Hodgkinson and Bayat 2011). Horren harira, Powell et al.-ek elektroirundako kolageno bio-aldamio bat 288 lencia SL., Espainia) eta 5 mg rhEGF (Centre for Genetic Engineering and Biotechnology, Cuba) zituen % 0,5-eko (p/b) alkohol polibiniliko disoluzio baten barne. Bi faseak 3 minutuz nahastu ziren potentzia maximoan emultsioa eratzeko (Vortex-Genie 2, Scientific Industries Inc., AEB). Lortutako emultsioa Luer-lock xiringa (Norm-Ject) batean kargatu zen, zeinak 18 G-ko orratz bat zeukan. Xiringa ponpa batera atxiki zen, 1ml/h-ko emaria eragiten zuenak, horrela elektroirutea abiaraziz. Emultsioa horizontalki elektroirun zen 12 kV-ko korrontearen bidez eta orratzaren 12 cm-tara zegoen kolektore birakari batean jaso zen (200 r/min). PLGA-AV eta PLGA nanozuntzen prestaketa, azaldutakoaren oso antzekoa izan zen, desberdintasun bakarra fase urtsuaren osagaietan zegoelarik. PLGA-AV nanozuntzek ez zuten rhEGFrik eta PLGA nanozuntzek ez zuten rhEGF ezta AVrik ere. Antzeko lodierako mintzak lortzeko injektatutako bolumenak normalizatu egin ziren. Mintzak ekoizteko erabilitako lehengaiak gamma erradiazioaren bidez esterilizatu ziren erabili aurretik. Beste aldetik, elektroirutean erabilitako xiringa, kolektorea eta orratza autoklabatu egin ziren, eta are gehiago, elektroirute prozesua baldintza aseptikoetan burutu zen. Azkenik, in vitro eta in vivo ikerketen aurretik mintzak esterilizatu egin ziren, 30 minutuz UV argitan mantenduz. 2.2 Nanozuntzen karakterizazioa Nanozuntzezko mintzen morfologia, hau da, mintzen kalitatea eta zuntzen diametroa, ekorketazko mikroskopio elektronikoko irudien bidez aztertu zen (SEM, Jeol JSM-6300). Haien porositatea (P) hurrengo ekuazioaren bidez kalkulatu zen (Ek. 1), non ρreal and ρapp dentsitate erreala eta itxurazkoa diren, hurrenez hurren: P (%)= ቆ1 - ρapp ρreal ቇ x 100 (1) Dentsitate erreala helio piknometro baten bidez neurtu zen (Micromeritics, AccuPyc 1330, AEB), itxurazko dentsitatea, berriz, pisatutako masa eta kalkulatutako bolumena (Luzera × zabalera × altuera) zatituz kalkulatu zen. Mintzaren lodi- Lan experimentala: 2. kapitulua 289 era estereo mikroskopio (Leica M205 C. Leica LAS, Alemania) baten bitartez lortutako argazkietatik neurtu zen. Mintzen ezaugarri mekanikoen probak desplazamendu kontrolaren arabera egin ziren 5 N-eko eskala osoko karga zelula bat erabiliz Instron 5848 Microtester ekipoan (Instron®, EB). Laginak 0,01 mm/sko desplazamendu abiaduraz luzatu ziren apurtu arte. Ondoren, karga-desplazamendu kurbak tentsio-deformazio kurbetan bihurtu ziren, eta hortik erresistentzia maximoa atera zen, nanozuntz desberdinen ezaugarri mekanikoak alderatzeko. Nanozuntz bakoitzeko gutxienez 5 lagin aztertu ziren eta emaitzak batezbesteko ± desbideraketa estandar bezala aurkeztu ziren. Nanozuntzek inguru urtsu batean ura xurgatzeko zuten ahalmena in vitro aztertu zen, 3 mintzen jokaera alderatzeko asmoz. Nanozuntzen 1x1 cm-ko laginak pisatu ondoren, PBS 1 ml-tan murgildu ziren eta 32°C-tara inkubatu ziren ordu batez. Ondoren, PBStik atera ziren, gehiegizko ura lehortu zen eta berriro pisatu ziren. Hurrengo ekuazioa erabiliz mintzek xurgatutako ura kalkulatu zen (Ek. 2): Ur xurgapena (%)= M-M0 M0 ×100 (2) Non, M nanozuntzen amaierako pisua den eta M0 nanozuntzen hasierako pisua den. Nanozuntzen ur-lurrunaren iragazkortasun abiadura (Water Vapour Permeability Rate edo WVPR) Li et al.-ek deskribatutako metodoa moldatuz burutu zen (Li, et al. 2013). Silika gel lehorgarria zuen ontzi baten ahoa (1 cm diametro) aztergai zegoen mintzarekin erabat estali zen, ur-lurruna mintzean zehar bakarrik sar zitekeelarik ontzi barnera. Ontzia 30°C eta % 75-eko hezetasun erlatibo konstantea zuen ganbera batean 24 orduz mantendu zen. Muntaiaren hasierako eta amaierako pisuak eta honako ekuazioa erabiliz WVPRa kalkulatu zen (Ek. 3): WVPR= M1-M0 A×T (3) Non, M0 saioaren hasieran muntaiak zuen pisua den, M1 saioaren amaieran zuen pisua, A mintzaren esposizio azalera den eta T esposizio denbora. 2. Irudia. rhEGFaren askapen profila. PLGA- AV-NLC nanozuntzetatik rhEGFaren metatze askapen profila in vitro. Emaitzak denboran zehar rhEGFaren metatze ehunekoaren batazbasteko ±SD moduan adierazita daude. reus eta S. epidermidisaren aurka. 3. irudian ikus daitekeen modura, erabilitako bi mikroorganismoetan, AV kontrolen eta PLGA-AV nanozuntzen inguruan hazkuntzaren inhibizio guneak agertu ziren. Hala eta guztiz ere, kualitatiboki begiratuta kontrolen inguruan ageri zen inhibizio gunearen diametroa handiagoa zen. PLGA mintzetan, aldiz, ez zen inolako hazkuntzaren inhibiziorik ikusi. 3.3 In vitro bioaktibitate entsegua Elektroirute prozesuak osagaien bioaktibitatean eragina zuen aztertzeko fibroblastoak mintzen erauzkinarekin inkubatu ziren. 48 ordu ostean, zelulen proliferazioa CCk-8 entsegu bat eginez neurtu zen. 4. Irudian ageri den bezala, proliferazio zelular handiena PLGA-AV-EGF nanozuntzen erauzkinarekin lortu zen, kontrol taldearekin konparatuz hazkuntza hirukoiztu baitzen. Horretaz gain, PLGA-AV nanozuntzen erauzkinarekin tratatutako zeluletan ere proliferazioa handitu zen kontrolarekin alderatuz, dena den, mintz honekin lortutako igoera PLGA-AV-EGF mintzarekin lortutakoa baino txikiagoa 298 izan zen. PLGA nanozuntzen erauzkinak, ordea, ez zuen zelulen hazkuntza sustatu. 3.4 Atxikipen entsegua Zelulek nanozuntzetara itsasteko duten gaitasuna aztertzeko fibroblastoak mintzen gainean erein ziren. SEM irudietan nanozuntzen gainazalean zelulak atxikita zeudela ikus zitekeen (5A. irudia). Dena den, 5B. irudiak erakusten duenez, zelulak ezin ziren erraz atxiki mintzetara, izan ere kontrolarekin konparatuz % 16,85 ± 3,48; %17,99 ± 7,19 eta % 24,73 ± 6,40 bakarrik itsatsi ziren mintzetara, PLGA-AV-EGF, PLGA-AV eta PLGA nanozuntzetan, hurrenez hurren. 3.5 In vivo orbaintze entsegua Mintzen eraginkortasuna db/db saguetan egindako lodiera osoko zaurien orbaintze entsegu baten bidez aztertu zen. Horretarako, 1., 4. eta 8. egunetan ateratako argazkietako zaurien azalera (px2) neurtu zen eta hasierako azalerarekin alderatuz zaurien itxieraren ehunekoa kalkulatu zen. 6A. irudian ikus daitekeen modura, PLGA-AV-EGF nanozuntzekin tratatutako animalietan zaurien azalera gehiago txikitu zen, gainontzeko taldeekin desberdintasuna estatistikoki esanguratsua izan zelarik bi egunetan, nahiz eta 8. egunean Lan experimentala: 2. kapitulua 299 desberdintasuna nabarmenagoa izan zen. Emaitza horiek zaurien behaketa kualitatiboarekin bat datoz (6B. irudia), izan ere PLGA-AV-EGF nanozuntzekin tratatutako zaurietan azalera txikiago ikusten baita. Horretaz gain, rhEGF askearen dosi berdina jaso zuten saguetan ez zen zauriaren itxieraren hobekuntzarik ikusi kontrolarekin alderatuz. Laugarren egunean, ez ziren desberdintasunik behatu gainontzeko taldeen artean. Zortzigarren egunean, aldiz, beste taldeekin konparatuz, PLGA-AV nanozuntzekin tratatuko saguetan zaurien itxiera esanguratsuki handiagoa izan zen. Garatutako formulazioen eraginkortasuna aztertzeko analisi histologikoak burutu ziren ere bai. Horretarako, zaurien biopsiak H&E edo Masson trikromiko tindaketekin prozesatu ziren, errepitelizazioa, hanturaren ebazpena edo kolagenoaren metaketa aztertzeko, hurrenez hurren. 7A. irudian 8. eguneko ebaketa histologikoen (H&E tindaketa) argazkiak ikus daitezke. Errepitelizazioren ebaluaketa Sinha et al.-ek (Sinha eta Gallagher 2003) ezarritako irizpidearen arabera burutu zen. 7B. 4. Irudia. Mintzen bioaktibitate entsegua. Zelulen bideragarritasunaren emaitzak CCK-8 saioan neurtutako dentsitate optikoen batazbesteko ± SD bezala adierazita daude. ** p<0,01 rhEGF askea, PLGA-AV-EGF eta PLGA-AV mintzak elkarrekin eta gainontzeko taldeak alderatuz. irudian ikus daitekeen moduan, PLGA- AV-EGF eta PLGA-AV nanozuntzekin tratatutako animalien errepitelizazio gradua esanguratsuki handiagoa izan zen. Bi kasuetan, errepitelizazioaren batezbesteko balioa 3 ingurukoa izan zen, aipatutako eskalaren arabera, lodiera irregularreko epitelio berriaz guztiz estalirik dauden zauriei dagokiena. Hala eta guztiz ere, PLGA-AV nanozuntzekin tratatutako zauriek aldakortasun handia izan zuten (2,875 ± 0,991), zenbait zaurietan errepitelizazioak ez baitzuen zauri erdia estaltzen (1 gradua) eta beste batzuetan zauri osoa estaltzen zuelako lodiera arruntarekin (4 gradua). 300 PLGA-AV-EGF nanozuntzekin tratatutako animalietan, aldiz, aldakortasuna askoz txikiagoa izan zen (2,875 ± 0,354), zortzi zaurietatik zazpitan epitelio berriak zauri osoa estaltzen baitzuen lodiera irregularrez (3). Kontrol animaliekin alderatuz, PLGA nanozuntzekin tratatutako animaliek ere, errepitelizazioaren hobekuntza esanguratsua izan zuten (0,875 ± 0,641 eta, 1,857 ± 0,9 hurrenez hurren), nahiz eta haien arteko desberdintasuna beste bi mintzek kontrolarekin izan zutena baino txikiagoa izan zen. Hanturaren ebazpena ebaluatzeko Cotran et al.-ek deskribatutako eskala erabili zen (Cotran, et la. 2000). Taldeen artean ez zen desberdintasun esanguratsurik egon, 7C. irudian behatu daitekeenez. PLGA-AV-EGF eta PLGA-AV nanozuntzekin hanturaren ebazpena azkarragoa izateko joera ikusi zen. Talde horietan lortutako batezbesteko balioak 3 ingurukoak izan ziren (3 ± 0,926 eta 2,875 ± 0,835, hurrenez hurren), beste taldeetan 2 ingurukoak izan zirelarik (rhEGF askea 2,25 ± 0,07; PLGA nanozuntzak 2,143 ± 0,9 eta tratatu gabeko taldea 1,75 ± 1,165). Beraz, hasieran aipatutako bi taldeen zauriek heltze azkarragoa izan zutela ondoriozta daiteke, granulazio ehunaren sorrera fasea igaro eta fibroblastoen proliferazio fasera heldu baitziren. 5. Irudia. In vitro atxikipen saioa. (A) Zelulak atxikituta dituzten nanozuntzen SEM irudiak. Eskala barrak 300 µm adierazten du. (B) Zelulen atxikipen emaitzak kontrolarekin alderatuz zenbatutako zelulen % batazbesteko ± SD moduan adierazita daude. *** p<0,001 PLGA-AV-EGF, PLGA-AV eta PLGA mintzak kontrolarekin alderatuz. Lan experimentala: 2. kapitulua 301 Horretaz gain, osagai aktiboak zituzten nanozuntzekin tratatutako zenbait zaurietan soilik desagertu zen hantura kronikoa (4 gradua), zehazki PLGA-AV-EGF nanozuntzekin tratatutako zaurietatik hiruk izan zuten guztizko sendatzea eta PLGAAV nanozuntzekin tratatutako zauritetatik bik. Gainera, beste taldeen zenbait zaurik hantura akutuaren fasean (1 gradua) harrapatuta geratu ziren. Fase horretan gertatzen den etengabeko leukozito eta neutrofiloen migrazioa zauri kronikoen berezko ezaugarri da, zelula horiek jariatzen duten gehiegizko proteasa kantitateak ECMa degradatzen duelako, zaurien orbaintzea atzeratuz (Menke, et al. 2007). Kolageno metaketari dagokionez (7D. irudia) taldeen artean ez zen desberdintasunik behatu. Kolageno metaketa handiena PLGA-AV-EGF eta PLGA nanozuntzekin tratatutako animalietan gertatu zen, zauri gehienek kolageno metaketa eskasa izan baitzuten (1 gradua, Gál et al.-ek ezarritako irizpidearen arabera (Gál, et al. 2006)), eta gutxi batzuk ez zuten kolagenorik edo eduki ertaina izan zuten, 0 edo 2 gradua hurrenez hurren. PLGA-AV nanozuntzekin edo rhEGF askearekin tratatutako zauri gehienek kolageno eduki eskasa izan zuten (1 gradua) eta gainontzekoek ez zuten kolagenorik eduki (0 gradua). Azkenik, aipagarria da kontrol taldean aldakor 6. Irudia. In vivo zauriaren itxiera. (A) Zauriaren itxiera hasierako azalerarekiko murrizketa ehuneko bezala adierazita, zauria eragin ondorengo 4. eta 8. egunetan. ●p<0,05 PLGA-AV-EGF mintzak gainontzeko taldeekin alderatuz. ○○○ p<0,001 PLGA-AV-EGF mintzak rhEGF askearekin, PLGA mintzekin eta tratatu gabeko kontrolarekin konparatuz. * p<0,05 PLGA-AV-EGF mintzak PLGA-AV mintzekin alderatuz. + p<0,05 PLGA-AV mintzak PLGA mintzekin, rhEGF askearekin eta tratatu gabeko kontrolarekin konparatuz. (B) Zaurien irudiak, 1., 4. eta 8. egunetan. 302 tasun handia egon zela, izan ere zauri gehienek kolageno edukirik izan ez zuten arren (0 gradua), gutxi batzuk kolageno eduki handia izan zutelako (3 gradua). 4. Eztabaida Elektroirutearen bidez ekoiztutako nanozuntzezko mintzak zaurientzako aposituak garatzeko aukera egokia dira, haien ezaugarri arkitektural bereizgarriak direla eta. Horregatik, ikerketa honen helburua PLGAz eta ahal izan zen AV kantitate handienaz osatutako nanozuntzezko apositu bat garatzea izan zen, zeinean rhEGFa kapsularatu zen. Ekoiztutako mintzak ausaz orientatutako nanozuntz uniformez osatuta zeuden eta porositate altua zuten. Abrigo et al.-en arabera, ezaugarri horiek zelulen arnasketa eta gasen sarrera ahalbidetzen dute eta baita zaurien deshidratazioa ekidin ere (Abrigo, et al. 2014). 7. Irudia. Zaurien analisi histologikoa (n=8). (A) Zaurien irudi histologikoak (H&E) 8. egunean, 10x handipena. (B) Zaurien errepitelizazio gradua 8. egunean. *** p<0,001 PLGA-AV-EGF mintzekin tratatutako taldea tratatu gabeko taldearekin alderatuz. ** p<0,01 PLGA-AV-EGF mintzekin tratatutako taldea rhEGF askearekin tratatutakoarekin konparatuz. * p<0,05 PLGA-AVEGF mintzekin tratatutako taldea PLGA mintzekin tratatutakoarekin alderatuz. ●● p<0,01 PLGAAV mintzekin tratatutako taldea rhEGF askearekin eta tratatu gabeko kontrolarekin alderatuz. + p<0,05 PLGA mintzekin tratatutko taldea tratatu gabeko taldearekin alderatuz. (C) Hantura prozesuaren ebazpen maila. (D) Kolageno metaketa maila zaurietan. Emaitzak batazbesteko ± SD moduan adierazita daude. Lan experimentala: 2. kapitulua 303 PLGA-AV-EGF eta PLGA-AV nanozuntzen diametroa ECMko kolageno zuntzen tartean zegoen (50-500 nm). PLGA nanozuntzen diametroa ordea, goiko mugaren apur bat gainetik zegoen. ECMarekin antzekotasun horrek kaltetutako ehunen hemostasia sustatu dezake, zuntzen gainazal azalera altuagatik eta mintzean zehar zirrikitu txikiak daudelako (Abrigo, et al. 2014) Mintzen ezaugarri mekanikoek haien egokitasuna apositu bezala erabiliak izateko erakutsi zuten, izan ere, lortutako tentsio indarraren balioak giza azalaren balioen antzekoak izan ziren, zeinak 5,7 MPatik 12,6 MPa-ra bitartera doazen, Jacquemoud et al.-en arabera (Jacquemoud, et al. 2007). Mintzen artean egon ziren desberdintasun txikiak haien osaerarengatik izan ziren. Alde batetik, AVak nanozuntzei malgutasuna eman zien, tentsio indarra handituz eta PLGA-AV mintzaren trakzioari erresistentzia maximoa handituz. Beste aldetik, rhEGFaren hauts liofilizatuak zituen gatzek PLGA-AV-EGF nanozuntzen tentsio indarra txikitu zuten. Hiru mintzen ur xurgapena antzekoa izan zen arren, PLGA nanotzuntzek balio baxuena izan zuten, PLGA polimero hidrofoboa delako. AVa zuten mintzak, aldiz, hidrofiloagoak ziren, eta beraz ur gehiago xurgatzeko gai izan ziren. Emaitza horiek Son et al.-ek (Son, et al 2013) lortutakoekin bat datoz, PLGA nanozuntzetan gelatina kontzentrazio gorakorrak jartzean ur xurgapenaren igoera behatu baitzuten. Zaurien aposituek ur-lurrunarekiko iragazkortasuna izan behar dute, exudatuak drainatzeko, baina horretaz gain, hezetasuna mantendu behar dute orbaintzea errazteko (Abrigo, et al. 2014; Natarajan, et al. 2000). Hezetasunaren kontrol hori mantendu ahal izateko merkaturatutako mintzek WVPRa balio zehatz batzuen artean daukate (426-2047 g/m2egun) (Tu, et la. 2015). Tarte hori kontuan hartuta, garatutako formulazioek WVPR egokia zeukaten orbaintzean erabiliak izateko. Mintzen jokabide termikoari dagokionez, PLGA nanozuntzen Tg-a PLGA lehengaiarena baino txikiagoa izateak, elektroirundako PLGAn polimeroaren kateek lerrokatze eta orientazio maila handia dutela iradokitzen du. Aldez aurretiko iker- Lan experimentala: 2. kapitulua 305 In vitro entseguekin rhEGFaren eta AV aren bioaktibitatea elektroirute prozesuaren ostean aldatu gabe mantentzen zela frogatu zen. Izan ere, mintzetatik eratorritako erauzkinek fibroblastoen proliferazioa sustatzeko gaitasuna zuten, lehengaiek bezala (Boudreau and Beland 2006; Gainza, et al. 2015a). Hala eta guztiz ere, entsegu honetan lortutako emaitza deigarriena PLGA-AV-EGF nanozuntzekin lortutako proliferazio handia izan zen, AVaren eta rhEGFaren konbinazioa onuragarria dela erakutsi zuena. Gainera, proliferazioa soilik AVaren eta rhEGFaren eraginez izan zela esan daiteke, izan ere, PLGA nanozuntzen erauzkinarekin tratatutako zeluletan ez zen proliferaziorik behatu. Aposituak tratamenduan zehar aldatzeko diseinatuta zeudenez, zelulen atxikipena edo nanozuntzetan zehar ehunaren hazkuntza ekidin behar ziren, apositua kentzean mina eta eratu berri den ehuna kaltetzea saihesteko. Nanozuntzetan atxikitutako zelulen ehuneko baxua zela eta, garatutako formulazioak aldi baterako apositu modura erabiltzeko baliagarriak zirela ikusi zen. Orbaintzea in vivo ebaluatu zen db/db saguetan egindako lodiera osoko zaurietan. Karraskarien orbaintze ereduetan errepitelizazioak ez dauka garrantzia handirik, nahiz eta gizakietan badaukan. Dena den, db/db saguetan prozesu horrek garrantzia hartzen du, zaurien uzkurdura oztopatua dagoelako, animalien gizentasunak azalaren malgutasuna txikitzen baitu (Fang, et al. 2010; Tkalcevic, et al. 2009). Horretaz gain, zaurien inguruan silikonazko eraztun bana josi zen, uzkurdura are gehiago eragotziz (Michales, et al. 2007). Errepitelizazioak garrantzia hartzen duenez, animalia hauen orbaintze prozesua gizakienaren antzekoagoa da. Hala eta guztiz ere, kolageno metaketaren emaitzetan ikusi zenez, sagu hauen orbaintzeak aldakortasun altua zeukan, aldez aurretik Trousdale et al.-ek deskribatu zuten bezala (Trousdale, et al. 2009). Orokorrean, PLGA-AV-EGF nanozuntzek, rhEGF askearekin konparatuz, orbaintzea hobetu zezaketela erakutsi zuten, zauriaren itxiera eta errepitelizazioari dagokionez. PLGA-AV-EGF nanozuntzek orbaintzean izan zuten eragina, nanozuntzek kapsularatutako proteinengan duten Lan experimentala: 2. kapitulua 307 1:1:0,4 baitzen hurrenez hurren. Beraz, ikerketa honetan, lehen aldiz Aloe veraren proportzio horren handia zuten nanozuntzak garatu ziren apositu modura erabiltzeko. Aloe veraren erabilerak ikerketaren berritasuna azpimarratzen du, bere erabilerak orbaintzea hobetzen duela erakutsi baitu. Orokorrean, orbaintzearen hobekuntza hiru elementu hauen baturagatik izan zen, rhEGFrena, AVrena eta PLGA nanozuntzena, alegia, izan ere, aldez aurretik hirurek frogatu dute orbaintzea sustatzen dutela. 5. Ondorioak Honako entsegu honetan, Aloe vera zeukan fase urtsu bat, azido poli-laktikoko-glikolikoarekin (PLGA) emultsionatu zen eta lortutako emultsioa elektroirun zen, rhEGFa kargatuta zuen nanozuntzezko apositu bat garatzeko. Nanozuntzek PLGAren eta AVaren proportzio berdina zuen (1:1), eta gure jakintzaren arabera horren Aloe vera kontzentrazio handia ez da orain arte erabili orbaintzean erabiltzeko nanozuntzezko aposituak garatzeko. Mintzak nanozuntz uniformez osatuta zeuden, haien diametroa 356,03 ± 112,05 nm zen, porositatea % 87,52 zen eta mintzen lodiera 45,92 ± 0,78 µm zen. Elektroirute prozesuak ez zuen osagai aktiboen bioaktibitatean eraginik izan, in vitro bioaktibitate entseguak frogatu zuenez. Db/db saguetan burutu zen in vivo lodiera osoko orbaintze entseguan, PLGA- AV-EGF nanozuntzek orbaintzearen sustapena eragin zuten, zauriaren itxiera eta errepitelizazioari dagokionez. Orokorrean, lortutako emaitza guztietatik atera daitekeen ondorioa honakoa da: AVaren proportzio handia duten PLGA-AV-EGF nanozuntzezko mintzak zauri kronikoetan erabiltzeko aukera aproposa direla. 6. Eskerrak I. Garcia-Oruek Eusko Jaurlaritzari doktoratu aurreko laguntza eskertzen dio. Egileek UPV/EHU-ko SGIkerren laguntza teknikoa, giza babesa eta Europako finantziazioa (FEDER eta FSE) eskertzen dituzte. Proiektu hau neurri batean Eusko jaurlaritzak (ELKARTEK 2015, Nanoplatform, KK-2015/0000036). Horretaz LABURPENA Elektroirutearen bidez ekoitzitako nanozuntzezko aposituek zenbait ezaugarri apropos dituzte orbaintzean erabiliak izateko, hala nola, porositate eta bolumenaren araberako gainazal azalera handia. Hori dela eta, ikerketa honetan PLGA eta Aloe veraren erauzkinaz osatutako apositu bat garatu zen. Horretaz gain, nanopartikula lipidikoak (NLCak) gehitu zitzaizkion, osagai lipidikoaren helburua apositua zaurietara atxikitzea ekiditea eta aposituaren maneiua, oklusibitatea eta elastikotasuna hobetzea zirelarik. NLCdun eta NLC gabeko mintzak 1 µm diametro inguru zuten zuntz uniformez osatuta zeuden. Haien porositatea %80 baino altuagoa zen eta lodiera 160 µm, NLCak zituzten apositoak loditasun handiagoa zutelarik. Apositu biek antzeko ur-xurgapena eta urlurrunaren iragazkortasun abiadura (WVPR) izan zituzten, haien balioak % 370 eta 1100 g/m2egun izan zirelarik, hurrenez hurren. Ezaugarri mekaniko desberdinak izan zituzten bi mintzek, izan ere NLCak zituen mintza elastikoagoa zen, bere erresistentzia maximoa 2,61 ± 0,46 MPa-koa zelarik. In vitro, bi fomulazioek biobateragarriak zirela erakutsi zuten, fibroblasto eta keratinozitoen aurrean. Horretaz gain, zelulen atxikipen entseguan behatu zen bi mintzek itsaspen perfil baxua zutela, NLCdun apositoak baxuagoa zuelarik. Azkenik, mintzen eraginkortasuna db/db saguetan egindako lodiera oso zauri eszisionaletan aztertu zen. Orbaintzea antzeko eran hobetu zuten bi formulazioek, zaurien itxierari, errepitelizazioari eta hanturari zegokienez. Ondorioz, PLGA-AV-NLC nanozuntzezko mintzak zauri kronikoen tratamendurako estrategia aproposa izan daitezkeela esan dezakegu, izan ere, NLC gabeko formulazioarekin alderatuz aposituaren maneiua hobetzen zuten. LABURPENA Ikerketa honetan, gelatinan oinarritutako bigeruzadun apositu berri bat garatu genuen. Elkargurutzaketa erreaktibo desberdinak erabiliz geruza bakoitzari ezaugarri bereizgarriak eman genizkion, horrela orbaintzean erabilgarri izan zitekeen hidrofilm multifuntzional bat lortuz. Lehenik, gaineko geruza ekoitzi genuen, zeina laktosaz elkargurutzatutako gelatinaz osatuta zegoen. Geruza hau erresistentea eta ez-degradagarria zen, apositu osoari euskarri mekaniko eta babesa emateko. Azpiko geruza ekoizteko, gelatina azido zitrikoarekin elkargurutzatu zen, ura xurgatzeko ahalmen handia zuen matrize porotsu bat lortuz. Horretaz gain, azpiko geruzari kitosanoa gehitu genion, orbaintzea estimulatzeko duen ahalmenaz baliatzeko. Elkargurutuzatzailearen eragina FTIR eta SEM analisien bidez frogatu zen, izan ere, laktosa gelatinaren bigarren mailako egitura aldatzeko gai zela behatu zen, egitura trinkoago eta lauagoa eraginez. Emaitzek erakutsi zuten bigeruzadun hidrofilma bere pisu lehorraren % 407,3 ± 108,6 ur xurgatzeko gai zela, osotasun mekanikoa mantenduz. Horretaz gain, bere ur lurrunaren transmisio abiadura 1381,5 ± 108,6 g/m2egun zen. In vitro, fibroblastoekin biobateragarritasun ona erakutsi zuten garatutako hidrofilmek. Azkenik, haien eraginkortasuna giza azalean burututako ex vivo orbaintze saio batean aztertu zen. Hidrofilmek kontrol taldearen antzeko emaitzak lortu zituzten. Beraz, orokorrean esan daiteke garatutako bigeruzadun hidrofilmek apositu moduan erabiliak izateko ezaugarri egokiak izan zituztela. Zauri kronikoen tratamenduak garrantzia handia irabazi du, bere intzidentziaren igoera kezkagarria dela eta. Erronka kliniko bat bilakatzen ari dira, izan ere, AEBtan bakarrik, urtero 5,7 millioi pertsonek (populazioaren % 2 inguru) pairatzen dituzte eta 20 bilioi dolar kostatzen dute zauri kronikoek [1]. Europan, 6000-10000 € xahutzen dira zauriei lotutako gastuetan, hots, erizain denboran, ospitalizazioetan, aposituen aldaketetan eta zaurien infekzioen kudeaketan [2,3]. Zauri kronikoen intzidentziaren igoera zaurien kronizitatearekin lotuta dauden gaixotasunen hazkuntzarekin erlazionatuta dago, gaixotasun horien artean, obesitatea, diabetesa eta gutxiegitasun benosoa daudelarik [4]. Zauri horiek orbaintzearen fase fisiologikoetan (hemostasia, hantura, proliferazioa eta erremodelazioa) zehar igarotzeari huts egiten diote, azalaren integritatearen berreskurapena atzeratuz eta maiz berriro agertuz [5-7]. Oztopatutako orbaintzearen arrazoi nagusia haien etengabeko hantura egoera da, izan ere prozesu osoan zehar neutrofiloak zaurian egoten dira, gehiegizko zitokina proinflamatorioak eta proteasak askatuz. Horiek mikroingurune proteolitiko bat eratzen dute, orbaintzearen bitartekariak eta matrize extrazelularra (extracellular matrix edo ECM) degradatzen dituena [8,9]. Gaur egun, zauri kronikoen terapiek ezin dute orbaintze eraginkor bat ziurtatu. Hori dela eta, tratamendu eraginkor baten bilaketak garrantzia handia irabazi du, ahalegin handiak egin direlarik tratamendu berrien garapenean edo egungo tratamenduen hobekuntzan. Orbaintzean parte hartzen duten molekula endogenoen administrazio topikoa tratamendu berri horietako bat da. Zoritxarrez, molekula horietako gehienek egonkortasun oso eskasa dute in vivo, haien izaera proteikoa dela eta. Muga hau gainditzeko, sistema desberdinetan kapsularatuak izan daitezke, hala nola, nanopartikula lipidikoetan eta zehazki nanoegituratutako eramaile lipidikoetan (NLCak). NLCak kapsularatutako peptidoa babesteaz gain, orbaintzerako abantaila ugari dituzte: askapen kontrolatua ahalbidetzen dute, haien itsasgarritasun eta oklusibotasunari esker azalaren hidratazioa handitzen dute, eta haien tamaina txikiak azalarekin kontaktu estua ziurtatzen du [10]. Zaurien zainketak dituen eskakizunak betetzeko beste aukera bat nanozuntzezko mintzak dira. Apositu hauek orokorrean elektroirutearen bidez eratzen dira. Teknika honek, indar elektrikoa erabiliz, disoluzio polimeriko batetik zuntz nanometrikoak erauzten ditu [11]. Elektroirutearen bidez lortutako nanozuntzek egitura bereizgarria daukate, zeinak bolumenarekiko gainazal azalera handia eta porositate handia dituen. Ezaugarri horiek orbaintzea sustatzen dute arnasketa zelularra bultzatuz eta exudatuak xurgatzeaz gain zaurian hezetasuna mantenduz, izan ere, gasen iragazkortasuna ahalbidetzen dute eta zauriko hezetasuna kontrolatzen dute [12]. Horretaz gain, haien egiturak ECMaren hiru dimentsioetako egitura imitatzen du, ehun ingeniaritzarako aukera interesgarria bihurtzen dituena [13,14]. Azkenik, bigeruzadun aposituek interes handia jaso dute zaurien orbaintzean erabiliak izateko, haien ezaugarri nabarmenak direla eta. Haien egiturak azalaren bigeruzadun egitura imitatzen du, epidermisa antza duen gaineko geruza babesle batekin eta dermisaren antzekoa den azpiko geruza malgu eta lodiarekin. Hori kontuan hartuz, aposituaren gaineko geruza dentsoa zauria estaltzeko diseinatua dago, aposituari indar mekanikoa emanez. Horretaz gain, hezetasunaren transmisioa kontrolatu behar du, zauriaren deshidratazioa ekiditen duen biartzean, exudatuen garbiketa ahalbidetuz. Horretaz gain, gaineko geruzak bakterioen sarrera ekidin behar du, horrela zaurien infekzioa saihestuz. Beste aldetik, azpiko geruzak egitura porotsua izan behar du, zeinak zauriko exudatua xurgatzeko gai izan behar duen eta zaurira leunki atxiki behar den ehun eratu berriarentzat inguru egokia sortuz [15-17]. Faktore horiek buruan edukita, doktorego honetan orbaintzea sustatzeko formulazio desberdinen garapenean zentratu gara. Lehenengo urrats batean, LL37 giza peptidoan oinarritutako nanopartikula formulazio bat garatzea erabaki genuen, molekula antimikrobiano honek orbaintzea zenbait bidez modulatzen duela frogatu baita, hala nola, angiogenesia aktibatuz [18,19], zelula epitelialen migrazioa eta proliferazioa bultzatuz [20,21] eta monozito, neutrofilo eta zelula dendritikoentzako kimiotaktikoa izanez [22]. LL37ak in vivo egonkortasun eskasa duenez, babesteko asmoz NLCetan kapsula-ratua izan zen. Beraz, tesi honetan garatutako lehen formulazioa LL37a kapsularatuta zuten NLCak izan ziren (NLC-LL37). NLCak ekoizteko lipido solido (Precirol ATO5) eta likido (Mygliol® 812N) bana zituen urtutako fase lipidiko bat surfaktanteak zituen fase urtsu epel batekin emultsionatu zen. Bi faseak nahastu ondoren, LL37a gehitu eta sonikazioaren bidez emultsionatu ziren. Metodo honen bidez lortutako NLCak 273,6 ± 27,6 nm-ko batazbesteko tamaina zuten eta -31 mV inguruko zeta potentziala. LL37aren kapsularatze eraginkortasuna % 96,4 ± 0,4-koa izan zen eta peptido karga 16,8 ± 0,1 µg LL37/mg NLC. In vitro aktibitate entseguaren aurretik, NLC-LL37en biobateragarritasuna zehaztu zen, haiekin batera inkubatutako fibroblastoen bideragarritasuna neurtuz. Formulazioa zitotoxikoa ez zela frogatu ostean, bere ekintza ebaluatu zen, kapsularatze prozesuak peptidoaren bioaktibitatean eragina zuen aztertzeko. Horretarako, RAW 267.4 makrofago lerro zelularra lipopolisakaridoarekin (LPS) aktibatu zen eta LL37 askearekin, NLC-LL37ekin edo NLC hutsekin tratatu zen. Formulazioak makrofagoen aktibazioa inhibitzeko gai ote ziren kuantifikatzeko, makrofagoek askatutako TNF-α kantitatea ELISA baten bidez neurtu zen. 1. irudian ikus daitekeenez, NLC-LL37ek LL37 askearen antzeko neurrian murriztu zuten TNF-αren ekoizpena, peptidoa kapsularatze prozesuaren ostean aktibo mantentzen zela iradokitzen duelarik. Horretaz gain, NLC hutsek ez zuten efekturik izan, NLC-LL37en eragina kapsularatutako LL37ari esker izan zela nabarmenduz. Makrofagoen neutralizazioa lortzeko, LL37a LPSari elkarrekintza eletrostatiko eta hidrofoboen bidez lotu behar da eta baita makrofagoen CD14 hartzaileari ere lotura selektibo baten bidez [23-25]. Ondoren, NLC-LL37en ekintza antimikrobianoa E. coliren aurka aztertu zen, infektatutako zaurietan bakterio arruntenetakoa baita [26]. Laburki azalduta, LL37askea, NLCLL37ak eta NLC hutsak E. colirekin batera inkubatu ziren 4 orduz. Orduan, laginak hartu, agar plaka batean inokulatu, 24 orduz inkubatu eta hazitako koloniak zenbatu ziren. Emaitzek erakutsi zuten LL37 askeak bakterio guztiak hiltzen zituela, NLC-LL37ak hildako bakterioen ehunekoa, aldiz, baxuagoa izan zelarik. Honen azalpena NLCtatik LL37a era luzatuan askatzen zela da, ondorioz, saioaren hasieran eskuragarri zegoen dosia baxuagoa zen. Hori dela eta, NLC-LL37ak ezin izan zituzten bakterio guztiak saioaren hasieran hil, eta geratzen zirenen hazkuntza esponentzialagatik NLC-LL37en ekintza oztopatuta egon zelarik. Hala eta guztiz ere, in vivo bakterioak etengabe proliferatzen daude, peptidoaren luzatutako askapena hasieran dosi altua izatea baino beharrezkoagoa egiten duena. Azkenik, formulazioen eraginkortasuna in vivo aztertu zen, db/db saguei egindako lodiera osoko zauri eredu batean. Karraskari eredu bat aukeratu zen, animalia txikiekin errazagoa delako lan egitea, nahiz eta txerrien azala gizakienaren antzekoagoa den [27]. Dena den, db/db saguek beste karraskari ereduekiko abantaila batzuk erakusten dituzte. Lehenik, leptina hartzailean mutazio bat daukate II motako diabetesaren fenotipoa eragiten diena, horrek orbaintzea atzeratzen die eta ondorioz zauri kronikoen antza handiagoa daukate [28,29]. Bigarrenez, sagu hauek zauriaren uzkurdura oztopatuta 1. Irudia. Makrofagoen aktibazioaren inhibizioa. Emaitzak kontrolarekiko TNF-α ekoizpenaren % batezbesteko ± SD bezala adierazita daude. ** NLC eta C+ baino esanguratsuki handiagoa (p<0,01). Kontrolak C- (zelulak inolako gehigarririk gabe) eta C+ (zelulak LPSaren gehiketaren ostean) dira. daukate, haien gizentasunak azalaren malgutasuna murrizten baitu [30,31]. Horren ondorioz, errepitelizazioak garrantzia handiagoa hartzen du, orbaintze prozesua gizakienaren antzekoagoa eginez. Horretaz gain, zaurien uzkurdura are gehiago oztopatu genuen haien inguruan silikonazko eraztun bana josiz [32]. Animaliei NLC-LL37aren bi dosi desberdin administratu zitzazkien bide topikotik, talde bati LL37aren 6 µg-ri zegokion NLC-LL37aren dosia administratu zitzaion eta beste taldeari LL37aren 2 µg-ri zegokiona. Orbaintzea ebaluatzeko ondorengo parametroak neurtu ziren: (i) zaurien itxiera, zaurien argazkietatik azalerak neurtuz kalkulatu zena; (ii) errepitelizazio gradua, erdi-kuantitatiboki neurtu zen, H&Eren bidez prozesatutako ehun sekzioetan Sinha et. al.-ek deskribatutako eskala aplikatuz [33]; (iii) hantura prozesuaren ebazpena, aurrekoa bezala H&Eren bidez tindatutako ehun sekzioak erabiliz ebaluatu zen, kasu honetan Contran et al.-ek deskribatutako eskalaren arabera [34]; (iv) kolageno metaketa, Masson trikomiko tindaketaren bidez prozesatutako ehun sekzioak erabiliz aztertu zen, Gal et al.-ek ezarritako eskala jarraituz [35], eta (v) angiogenesia, immunohistokimikoki antiCD31 antigorputz monoklonalaz tindatutako ehun sekzioetan odol hodi eratu berriak zenbatuz ebaluatu zen. 2. irudiko emaitzek erakusten dutenez, NLC-LL37en administrazioak zaurien itxiera zein errepitelizazioa orbaintzea bizkortu zuen NLC hutsekin, LL37 askearekin eta tratatu gabeko taldearekin alderatuz. Horretaz gain, NLC-LL37ak hantura prozesuaren ebazpena ere sustatu zuen, baina kasu honetan LL37 askearen neurri berean. Kolageno metaketari eta angiogenesiari dagokienez, ez zen desberdintasunik behatu taldeen artean. Orokorrean, kapsularatutako peptidoak areagotutako ekintza erakutsi zuen, ziurrenik NLCek degradazio kimiko zein entzimatikoaren aurrean izan zuten efektu babesgarriaren ondorioz. Horretaz gain, NLCek luzatutako askapena ahalbidetzen dute, LL37aren eragina luzatuz [36,37]. Gainera, aurretik garatutako beste LL37dun nanopartikulekin alde- ratuz [38], NLCek administrazio topikoa alhalbidetzen dute, pazienteentzako bide erraza, eroso eta segurua dena. Aurkikuntza guzti horiek kontuan hartuz, NLC-LL37en administrazio topikoa zauri kronikoen tratamendurako estrategia interesgarria izan daitekeela ondoriozta dezakegu. Tesi honen bigarren urratsean, hazkuntza faktore epidermikoa (epidermal growth factor edo EGF) kapsularatuta zuen nanozuntzezko apositu bat garatu genuen. Faktore trofiko hau orbaintzearen molekula gakoa da, keratinozito eta fibroblastoen proliferazio eta migrazioa estimulatzen dituelako [39]. Bere administrazio topikoak orbaintzea sustatu dezakeela frogatu da jadanik, dena den, duen erdibizitza laburrak bere erabilpen klinikoa zailtzen du [40,41]. Hori dela eta, EGFa nanozuntzezko mintzen barne kapsularatuz muga hori gaindi daitekela hipotetizatu genuen, izan ere, mintzek peptidoa ingurune kaltegarritik babestu dezakete eta gainera haien egiturak orbaintzea sustatu dezake. Nanozuntzezko mintzak 2. Irudia. In vivo zauriaren itxiera. (A) Zaurien itxiera hasierako gainazal azalerarekiko murrizketa ehuneko bezala adierazita. * Tratatu gabeko taldearekiko esanguratsua (p<0.05); ○ Tratatu gabeko taldearekiko esanguratsua (p<0.05); + gainontzeko taldeekiko esanguratsua (p<0.05). (B) Zaurien irudiak. ekoizteko hexafluoroisopropanolean disolbatutako PLGA, Aloe veraren erauzkina eta EGFa zituen fase urtsu batekin emultsionatu zen. Ondoren, emultsioa elektroirunteko xiringa batean kargatu zen, zeinaren orratza energia iturri batera konektatuta zegoen. Tentsio altuak emultsioa kargatzean, aldarapen indar elektrostatikoak sortu ziren, orratzeko tanta luzatuz eta kolektorera emultsio hari bat jaurtiz. Hari horren barneko disolbatzailea kolektorerako bidean lurruntzen zihoan, kolektorera nanozuntz solidoak helduz [42,43]. Metodo honek EGFa zuten PLGA eta Aloe veraz (1:1) osatutako nanozuntzezko mintzen ekoizpena ahalbidetu zuen (PLGA-AV-EGF mintzak). Aloe vera formulaziora gehitzearen arrazoia orbaintzea bultzatzen duela frogatuta dagoela izan zen, izan ere, fibroblastoen hazkuntza faktorean eragina dauka, fibroblastoen ekintza, proliferazioa eta kolageno ekoizpena estimulatuz [44,45]. Gure ezagueraren arabera, orbaintzean erabil- tzeko horren Aloe vera kontzentrazio handia duten aposituak garatu ziren lehen aldia izan zen hau. Horretaz gain, nanozuntzezko mintz hauek garatu ziren ere: EGFrik ez zutenak (PLGA-AV mintzak) eta EGF zein Aloe verarik ez zutenak (PLGA mintzak). Hiru mintz moten karakterizazioa 1. taulan eta 3. irudian laburtuta ageri da. Elektroirute prozesuaren bidez ausaz orientatutako nanozuntz uniformez osatutako mintzak ekoiztu ziren. Egiturak porositate handia zuen (%79 baino altuagoa) eta bolumenarekiko azalera handia ere bai, zelulen arnasketa eta hezetasunaren kontrola baimentzen dituena [11]. Zuntzen arteko desberdintasun handiena haien diametroan eta ur xurgapenean zegoen. Aloe vera gehitzeak nanozuntzen diametroa 561,6 ± 124,3 nm-tatik 487 ± 114,7 nm-tara txikitu zuen eta EGFa gehitzeak 356 ± 112 nm-tara. Ur xurgapenean behatutako desberdintasunei dagokienez, Aloe veradun mintzek ur gehiago xurgatzeko gaitasuna zutela ikusi zen, konposatu honek mintzen hidrofilotasuna handitzen zuela iradokiz [46]. Mintzen ezaugarri mekanikoak proba desplazamendu kontrolaren arabera aztertu ziren Instron 5848 mikrotestagailu batean. Aipagarria da giza azalaren antzeko balioak izan zituztela, horiek 5,7 MPa 12.6 MPa-ra bitartea doazelarik [47]. Horretaz gain, urlurrunarekiko iragazpen abiadura (water vapour permeability rate edo WVPR) apositu komertzialen mailan zegoen (426-2047 g/m2egun), horrek garatutako aposituak hezetasunaren kontrol egokia lortzeko gai zirela iradokitzen duelarik [48]. WVPRa neurtzeko, silika gel lehorgarria zuten ontzien ahoak garatutako mintzekin erabat estali ziren. Ondoren ontziak ganbera klimatiko batean sartu ziren 24 orduz, eta muntaia esposizio denboraren aurretik eta ondoren pisatuz WVPRa kalkulatu zen. Mintzen jokabide termikoa ekorketazko kalorimetria diferentzialaren (differential scanning calorimetry edo DSC) bidez aztertu zen. Emaitzek erakutsi zuten elektroirundako PLGAk polimero kateen lerrokatze eta orientazio maila handia zutela, izan ere, beira-trantsiziozko tenperatura (Tg) PLGA mintzetan (49,84 ± 0,23°C) PLGA lehengaian (53,85 ± 0,16°C) baino baxuagoa zen, aurretik deskribatu den moduan [48]. Horretaz gain, antzeko tontor termikoak antzeman ziren PLGA-AV eta PLGA-AV-EGF elektroirundako mintzetan eta baita PLGA eta Aloe vera nahaste fisikoan ere, nanozuntzen barne bi osagaien izaera nahastezina agerian utziz. EGFaren tontorra ez zen inon behatu, ziurrenik mintzetan zegoen proportzio txikia zela eta. PLGA-AV-EGF mintzetatik EGFaren in vitro askapen saioa Franz difusio gelaxketan burutu zen. Hezetutako 1x1 cm-ko mintz zati bana ganbara emailean kokatu zen nylonezko iragazki (0,45 µm-ko poro tamaina) baten gainean eta ganbera hartzailean 5 ml PBS kokatu ziren. Aurretik hautatutako uneetan, ganbera hartzailetik laginak hartu ziren eta askatutako EGFa ELISA komertzial baten bidez neurtu zen. Mintzek askapen profil bifasikoa izan zuten, hasierako eztanda edo burst askapena gertatu zen, non lehenengo 8 orduetan farmakoaren % 35a askatu zen eta ondoren askapen fase geldoago bat gertatu zen, 7 egunetan EGF totalaren % 50a askatu zelarik. Hasierako eztanda askapena nanozuntzen gainazalean zegoen EGFari zegokion eta zauri ertzeko keratinozitoen aktibazio azkarra lortzeko balio du [49]. Aipagarri da, EGFaren % 50a soilik askatu zen arren, in vivo askapena bizkortu daitekela, zaurian dauden entzimek polimeroaren degradazioa azkartu dezaketelako [50]. Behin aposituak karakterizatu zirela haien bioaktibitatea ebaluatu zen. Alde batetik, Aloe veraren aktibibatea aztertu zen [51]. Horretarako PLGA-AV eta PLGA mintzetatik hartutako diskoak Staphilococcus aureus eta S. epidermidisekin ereindako hazkuntza plaketan jarri ziren, eta inkubatu osean mintzek eratu zuten inhibizio gunea neurtu zen. PLGA mintzen inguruan ez zen inhibizio gunerik agertu, PLGA-AV mintzen inguruan agertutako inhibizio gunea Aloe veraren eraginez izan zela nabarmenduz. Hala eta guztiz ere, Aloe vera disoluzioa zuten disko komertzialen inguruan inhibizio gune handiagoa agertu zen, ziurrenik bigarren kasu honetan Aloe vera dosi osoa hasieratik eskuragarri zegoelako, NLC-LL37 formulazioarekin gertatu zen bezala. Gainera, ekintza antimikrobianoari dagokionez, nanozuntzezko mintzen mikroorganismoen sarrera ekiditen dute, duten poro tamaina txikia dela eta. Beste aldetik, EGFaren eta Aloe veraren efektua fibroblastoen proliferazioan aztertu genuen, elektroirute prozesuak haien ekintzaren gain eragina zuen behatzeko [52,53]. Horren harira, fibroblastoak nanozuntzezko mintzek askatutako ingurunearekin inkubatu ziren, eta haien bideragarritasuna CCK-8 saioaren bidez neurtu zen. Proliferazio zelular altuena PLGA-AV-EGF mintzekin lortu zen, izatez, EGF askearen kontzentrazio berdinarekin inkubatutako zelulena baino altuagoa zen, konbinazioaren efektu onuragarria nabarmenduz. Horretaz gain, PLGA-AV mintzetan proliferazio igoera behatu zen, baina ez PLGA mintzetan. Horrek, ekintza EGF eta Aloe veraren eraginez baino ez zela iradokitzen du. Mintzak tratamenduan zehar aldatzeko diseinatuak zeudenez, zelulen atxikipena edo nanozuntzetan zehar ehunaren hazkuntza ekidin behar dira, apositua kentzean mina eta eratu berri den ehuna kaltetzea saihesteko [11]. Hori dela eta, zelulak mintzetara atxikitzeko gai ziren ebaluatzea erabaki genuen, fibroblastoak haien gainean 24 orduz inkubatuz, eta orduan, atxikitutako zelulak askatuz eta zenbatuz edo haien SEM argazkiak ateraz, 4.A irudian ageri den modura. Grafikoan ikus daitekeenez (4.B irudia), zelulen atxikipena mintzetara oso oztopatuta zegoen hazkuntza plaken hondoarekin konparatuz, aldi baterako apositu bezala haien egokitasuna erakutsiz. Azkenik, mintzen eraginkortasuna db/db saguei egindako lodiera osoko zauri ereduan aztertu zen. Horretarako, aurreko ikerketan bezala, zaurien azaleraren murrizketa, errepitelizazio gradua, hantura prozesuaren ebazpena eta kolageno metaketa aztertu ziren. 4. egunean, PLGA-AV-EGF mintzek zaurien itxiera azkartu zuten gainontzeko taldeekin konparatuta, talde horiek EGF askea, PLGA-AV mintzak, PLGA mintzak eta tratatu gabeko kontrola zirelarik. 8. egunean zaurien itxieraren hobekuntza handiena PLGA-AV- EGF mintzekin lortu zen ere, nahiz eta kasu honetan PLGA-AV mintzek zaurien itxiera sustatzeko gai izan ziren ere. Horretaz gain, PLGA-AV-EGF eta PLGA-AV mintzak ezarriz, zaurien errepitelizazio gradua hobetu zen. Izan ere, errepitelizazioa ebaluatzeko erabili zen eskalaren arabera zauri osoa errepitelizatuta zuten, baina lodiera irregularrez [33]. Hantura prozesuaren ebazpenari eta kolageno metaketari dagokionez, ez ziren desberdintasunik behatu taldeen artean, dena den, aurreko parametroekin bat zetorren tendentzia arin bat nabari zitekeen. Orokorrean, in vivo entseguan lortutako emaitzek erakutsi zuten zaurietan PLGA- AV-EGF mintzen ezarpena, PLGA-AV mintzen ezarpena eta EGF askearen administrazioa baino abantailatsuagoa zela. Efektu onuragarri hau, neurri batean nanozuntzezko mintzek zauriko proteasen aurka duten eragin babesgarriak azaltzen du, aurretik deskribatu den modura [40,55]. Horretaz gain, mintzetatik gertatzen den askapen luzatuak, EGFaren iraupena luzatzen du, horrela bere eragina hobetuz. Aloe vera eta nanozuntzek haiek berak orbaintzea sustatu zuten. Alde batetik, Aloe verak orbaintzea bultzatzen duela frogatua dago, fibroblastoen hazkuntza faktorearengan 4 irudia. In vitro atxikipen saioa. (A) Zelulak atxikita dituzten nanozuntzen SEM irudiak. Eskala barrak 300 µm adierazten du. (B) Zelulen atxikipen emaitzak kontrolarekin alderatuz zenbatutako zelulen % batazbestekoa ± SD moduan adierazita daude. *** p<0,001 PLGA-AV-EGF, PLGAAV eta PLGA mintzak kontrolarekin alderatuz. eraginez, fibroblastoen ekintza eta proliferazioa sustatzen baitu [53]. Beste aldetik, aurretik azaldu denez, elektroirundako mintzen egiturak zaurien itxieran eragina dauka, gasen eta uraren iragazkortasuna ahalbidetzen baitu [56]. Ondorioz, orbaintzearen hobekuntza EGFaren, Aloe vera erauzkinaren eta nanozuntzen baturaren ondorioz izan zen, haien konbinazioz lortutako apositua zauri kronikoen tratamendurako aproposa izan daitekeela erakutsiz. EGFrik ez zuten nanozuntzezko mintzek ere orbaintzea sustatu zutenez, ondorengo urratsean, PLGA eta Aloe veran oinarritutako nanozuntzezko apositu baten garapenari ekin genion. EGFa ez eramateak osasun-produktu baten garapenerako bidea zabaltzen baitu. Mintzen ezaugarrietako batzuk hobetzeko asmoz, elektroirute prozesuan zehar NLCak gehitu ziren, osagai lipidiko horrek mintzak zaurira atxikitzea ekidin eta haien kentzea erraztuko zuelakoan. Horretaz gain, NLCen gehitzeak aposituaren maneiua, elastikotasuna eta oklusibitatea hobetuko zituela ere hipotetizatu genuen. NLCdun eta NLC gabeko nanozuntzezko mintzak (PLGA-AV-NLC eta PLGA-AV) garatu ziren, NLCak gehitzeak duen eragina ebaluatzeko. Kasu honetan, pisu molekular handiagoko PLGA bat erabili zen, NLCen gehitzea errazten baitzuen. Hori dela eta, mintz hauen karakterizazioa aurrekoenen arinki desberdina izan zen, 2. taulan ikus daiteekenez. Porositatearen balioak aurreko ikerketan lorutako balioen antzekoak izan ziren, % 80 ingurukoak, alegia, horrek gasen iragazketa eta beraz, zelulen arnasketa ahalbidetzen zuelarik. Beste aldetik, nanozuntzen diametroa 500 nm-tatik 1 µm ingurura handitu zuen, ziurrenik pisu molekular handiko PLGArekin prestatutako polimero soluzioaren biskositate handiagoa zela eta, izan zere, soluzioaren biskositatea nanozuntzen morfologia kontrolatzeko faktore kritikoa da [56]. Horretaz gain, mintzen ur xurgapena aurreko ikerketan baino altuagoa izan zen, % 380 ingurukoa, zaurian hezetasuna mantentzen duen bitartean, exudatuak drainatzen laguntzeko baliagarria dena [3,46]. Aurreko ikerketan, elektroirute prozesuak Aloe veraren ekintzan eraginik ez zuela frogatu genuen, bere ekintza antimikrobianoa eta fibroblastoen proliferazioaren gainekoa mantendu baitzen nanozuntzetan. Hori dela eta, ikerketa honetan zuzenean mintzen biobateragarritasuna aztertu genuen, aurreko ikerketan erabilitako metodo berdina jarraituz. Fibroblastoak eta keratinozitoak nanozuntzetatik erauzitako ingurunearekin 48 orduz inkubatu genituen eta, orduan CCK-8 saioa burutu genuen zelulen bideragarritasuna neurtzeko. Emaitzak 5. irudian ageri dira, eta mintzak bi lerro zelularrekin biobateragarriak zirela erakusten dute, kontrolarekin alderatuz bideragarritasuna % 70-a baino altuagoa baitzen. Gainera, fibroblastoetan mintzek bideragarritasuna igo zuten, ziurrenik Aloe verak haien gain duen efektu proliferatiboagoa dela eta [45,53]. Aposituaren maneiuan zuten efektuaz gain, NLCak nanozuntzetan barneratzeko arrazoi nagusia, aposituaren kentzea erraztu zezaketela hipotesia zen. Horregatik, zelulen atxikipen entsegua burutu genuen. Mintzak 24 putzutako plaken hondoan kokatu ziren eta fibroblastoak edo keratinozitoak haien gainean inkubatu ziren 24 orduz. Orduan, atxikitako zelulak mintzetatik askatu eta zenbatu ziren atxikipena aztertzeko. Horretaz gain, mintzen SEM argazkiak atera ziren, baina irudietan ez zen zelularik behatzen. Zelulen zenbaketak erakutsi zuen bi mintzek zelulen atxikipena oztopatzen zutela, putzuen hondoarekin konparatuz. Fibroblastoen atxikipena antzekoa izan zen bi mintzetan. Keratinozitoetan ordea, NLCak zituen mintzaren gain itsaspen esanguratsuki txikiagoa gertatu zen. Hala eta guztiz ere, ikerketa gehiago burutu beharko lirateke, zauritutako ehunen gain aposituen itsaspena aztertzeko. Aurreko ikerketetan bezala, aposituen eraginkortasuna db/db saguei egindako lodiera osoko zauri ereduan aztertu zen, nahiz eta aurrekoekin alderatuz zenbait aldaketa egin ziren: animaliak 8. eta 15. egunetan sakrifikatu ziren; kolageno metaketa ez zen aztertu, aurreko entseguetan aldakortasun handia baitzeukan; eta hantura zelulen presentzia ikerketa immunohistokimikoen bidez ebaluatu zen. Orokorrean, bi mintzek antzera hobetu zuten orbaintzea, zaurien itxiera eta errepitelizazioari dagokionez, izan ere biek errepitelizazio osoa lortu zuten 15. egunerako. Hantura prozesuaren ebazpenari dagokionez, 15. egunean PLGA-AV mintzek bakarrik hobetu zuten orbaintzea kontrol taldearekin alderatuz. 8. egunean, aldiz, ez zen desberdintasunik behatu analisi histologikoan, dena den, garatutako mintzek, eta batez ere PLGA-AV-EGF mintzek, zaurietako makrofago infiltrazioa murrizteko gai izan ziren, zeina handituta egon ohi den atzeratutako orbaintzea edo diabetesa duten karraskarien zauri ereduetan [58,59]. Beraz, esan daiteke bi formulazioek zauriaren heltzea sustatu zutela, PLGA-AV-NLC mintzek soilik orbaintzearen fase goiztiarrean eta PLGA-AV mintzek fase berantiarrean. Ezin izan genuen NLCen eragina aposituen kentzean aztertu, izan ere, kendu aurretik PBSarekin hezetu genituen, ehun eratu berriari inolako kalterik ez eragiteko asmotan. Ondorioz, esan dezakegu PLGA-AV-NLC nanozuntzezko mintzak zaurien zainketarako apositu bezala erabiltzeko estrategia aproposa izan daitezkeela, NLCen gehitzeak mintzen maneiua hobetzen baitu, antzeko eraginkortasunarekin. Dena den, ikerketa gehiago burutu beharko lirateke aposituak kentzerakoan NLCen eragina aztertzeko. Tesi honen azken urratsean gelatina eta kitosanoz osatutako bigeruzadun apositu bat garatu genuen. Bigeruzadun aposituek alternatiba interesgarri bat aurkezten dute giza azalaren antzeko egitura bat eskaintzen dutelako, epidermisa bezalako gaineko geruza babesgarriarekin eta dermisa bezalako azpiko geruza malguago batekin [16]. Bere elkargurutzaketa mailaren arabera, gelatina bi geruzak osatzeko beharrezko diren ezaugarriak aurkezteko gai da. Polimero natural hau zabalki erabili da erabilera farmazeutikoetan, bere biobateragarritasun eta biodegradazio onak direla eta [60]. Bere kateek zelulen itsaspenaren sustapenerako sekuentzia garrantzitsua daukate, arginina-glizina-aspartiko (RGD) motiboa hain zuzen [61]. Horretaz gain, gelatinak ur kantitate handia xurgatzeko ahalmena du, hidrogelak sortuz, zeinek apositu moduan erabiltzeko abantaila ugari dituzten. Adibidez, zaurietan hezetasun maila egokia mantentzeko gai dira, inguruaren arabera ura xurgatzeko edo askatzeko gai baitira, zaurien azalera freskatzeko gai dira eta mina gutxitzen dute [62]. Horren ondorioz, bi gelatina hidrofilm garatu ziren, bata aposituaren gaineko geruza izateko eta bestea azpiko geruza izateko. Bi geruzak gelatina likidoa molde egokietan isuriz ekoitzi ziren. Gaineko geruza ekoizteko gelatina disoluzioa glizerol eta laktosarekin nahastu zen. Glizerola plastifikatzaile moduan gehitu zen eta laktosa elkargurutzatzaile moduan. Izan ere, gelatina eta laktosa beroaren presentzian nahasten direnean, Maillard erreakzioa deritzona gertatzen da, hau da, gelatinaren proteina kateak glikatzen dira [63]. Lortutako hidrofilma zurruna eta uraren degradazioarekiko erresistentea zen [64]. Zauria estaltzeko eta aposituaren erresistentzia mekanikoa handitzeko diseinatuta zegoen. Horretaz gain, hezetasunaren transmisioa kontrolatu behar zuen eta bakterioen sarrera ekidin [15-17]. Azpiko geruza gelatina disoluzioa, glizerola eta azido zitrikoarekin nahastuz ekoitzi zen. Azido zitrikoak gelatina elkargurutzatzeko gehitu zen, proteina kateen amina taldeekin erreakzionatzen baitu [65]. Lortutako hidrofilma porotsuagoa zen eta ura xurga- tzeko gaitasun handia zuen, zauriko exudatuak xurgatzeko ezaugarri egokiak [15-17]. Horretaz gain, azpiko geruzari kitosanoa gehitu genion orbaintzea sustatzeko asmoarekin, izan ere, kitosanoak orbaintzea zenbait mekanismoen bidez bultzatzen du: ekintza hemostatikoa eta antibakterianoa du [66], fibroblasto eta keratinozitoen proliferazioa bultzatzen du [67,68], eta hantura prozesuaren erregulazioan parte hartzen du [69]. Glizerola eta kitosanoa zuten zein ez zuten hidrofilmak ekoiztu ziren eta bi geruzak etanolaren bidez elkarrekin itsatsi ziren. Gelatinaren egituran elkargurutzaketaren eragina Fourieren transformatu bidezko espektroskopio infragorriaren (Fourier-transform infrared spectroscopy edo FITR) bidez aztertu zen. Infragorri espektroen artean zeuden aldaketa nabarmenenak 1630 cm-1-an (C=O tentsioa, amida I) eta 1530 cm-1-an (N-H deformazioa, amida II) ageri ziren tontorren intentsitate erlatiboan ikus zitezkeen. Horretaz gain, amida I-aren azaleraren ehunekoa neurtuz, laktosarekin elkargurutzatutako gelatinan β-orri intermolekularren igoera behatzen zen, azido zitrikoarekin elkargurutzatutakoarekin alderatuz. Aldaketa hau SEM analisian agerikoa zen ere, izan ere elkargurutzaketa laktosaren eraginez gertatzen zenean mikroegitura trinkoago eta leunagoa ikusten zen, 6. irudian irudikatzen den bezala. Bigeruzadun aposituaren eta geruza bakoitzaren ur xurgapen ahalmena aztertu genituen, hidrofilm desberdinen portaera konparatzeko (7. irudia). Azalaren tenperaturara egin beharrean, saioa 4 °C-tara burutu zen, azido zitrikoarekin elkargurutzatutako hidrofilmek ur ingurune epeletan haien egituraren osotasuna galtzen baitzuten. Hori dela eta, aurretik pisatutako hidrofilm diskoak PBS hotzean murgildu ziren eta zehaztutako denboretan diskoak PBStik atera, gehiegizko ura lehortu eta berriro pisatu ziren ur xurgapena neurtzeko. Espero zenez, ur xurgapena gelatinaren elkargurutzaketa mailaren araberakoa izan zen. Hau da, laktosarekin elkargurutzatutako hidrofilmek ura xurgatzeko ahalmen baxuena zuten, azido zitrikoarekin elkargurutzatutakoek ahalmen handiena eta bigeruzadun hidrofilmek tarteko ahalmena, izan ere, bi geruzez osatuta zeuden [70]. Hidrofilmen egonkortasun hidrolitikoa aztertzeko, diskoak PBS hotzean murgildu ziren eta orekara heltzean handik atera ziren eta lehortzen utzi. Emaitzek erakutsi zuten glizerola zuten hidrofilmek hasierako pisuaren % 88 inguru mantentzen zutela, glizerol gabeko hidrofilmek pisuaren % 96 inguru mantentzen zuten bitartean. Pisu galera hori glizerolaren eta erreakzionatu gabeko elkargurutzatzailearen disoluzioaren bidez azal daiteke. Ondoren, hidrofilmen oklusibitatea ebaluatu zen WVTR zehaztuz, baina erabilitako metodoa nanozuntzezko aposituena neurtzeko erabilitakoaren arinki desberdina izan zen. Franz difusio zelulak urarekin bete ziren eta haien beso hartzailea parafilmarekin estali zen. Hidrofilmak bi ganberen artean kokatu ziren, horrela ur lurruna hidrofilmak zeharkatuz soilik atera zitekeen sistematik. Saioaren hasieran eta 48 ordu ondoren muntaia pisatu zen WVTRa zehazteko. Azido zitrikoarekin elkargurutzatutako hidrofilmen oklusibitatea ez zen neurtu, izan ere hezetutakoan bi ganberen arteko irekidura estaltzeko ahalmena galtzen zuten. Bigeruzadun hidrofilmen emaitzek erakutsi zuten zaurien hezetasuna era egokian kontrola zezaketela, haien WVTRaren balioa aurretik aipatutako apositu komertzialen balioen tartean baitzegoen. Laktosarekin elkargurutzatutako hidrofilmek, ordea, WVTR balio altuagoa izan zuten, oklusibitate baxuagoa adierazten duena. Laktosarekin elkargurutzatutako hidrofilmen iragazkortasun handiagoa, haien lodiera txikiagoagatik azal daiteke [71]. Aurreko ikerketetan bezala, behin formulazioa karakterizatuta zegoela, haien biobateragarritasuna aztertu zen, osasun-produktuen ebaluaketa biologikorako ISO 109925:2009 jarraibideen arabera. Jarraibide horiek zitotoxikotasun zuzena eta zeharkakoa neurtzeko saioak proposatzen dituzte. Hala ere, azido zitrikoarekin elkargurutzatutako hidrofilmak 37 °C-tara partzialki disolbatzen zirenez, ezin genituen hidrofilm horiek hazkuntza plaka putzuetatik atera, eta beraz, ezinezkoa izan zitzaigun saio zuzena egitea. Hori dela eta, zeharkako saioa burutu genuen soilik, hidrofilmetatik askatutako ingurunea fibroblastoekin batera 24 orduz inkubatuz, eta orduan haien bideragarritasuna CCK- 8 entseguaren bidez neurtuz. Hidrofilm guztiekin bideragarritasuna % 70-aren gainetik zegoen, biobateragarriak zirela frogatuz. Horretaz gain, saio honen bidez frogatu genuen ez zela beharrezkoa aurretiko egokitze pausurik burutzea, saioaren aurretik hidrofilmak 72 orduz dializatuz edo 15 minutuz hidratatuz emaitza berdinak lortu baitziren. Azkenik, aposituen eraginkortasuna zaurien orbaintzean aztertu zen. Glizerol gabeko hidrofilmetan bakarrik burutu zen, izan ere glizerola hidratazio pausuan disolbatzen zenez, bere erabilera arbuiagarria zen. Bigeruzadun hidrofilmen artean, azpiko geruzan kitosanoa zuena soilik ebaluatu zen, kitosanoa eduki edo ez antzeko ezaugarriak zituztenez, kitosanoaren eragina aztertzeko. Horretaz gain, laktosarekin elkargurutzatutako geruza bakarreko hidrofilmak aztertu ziren, baina ez azido zitrikoarekin elkargurutzatutakoak, azken horiek ez zutelako nahiko egiturazko egonkortasunik haien kabuz apositu moduan erabiliak izateko. Kasu honetan, eraginkortasuna ez zen db/db sagu ereduaren bidez ebaluatu, giza azalean egindako ex vivo eredu baten bidez baizik, ikerkuntzan animalien erabilera murrizteko asmoz. Ardura etikoetaz gain, animalia azala erabili beharrean gizakiena erabiliz, espezieen arteko orbaintzean dauden desberdintasunak ekidin daitezke [72]. Laburki, ohiturazko hautazko kirurgietatik lortutako azal biopsiak 6 mm diametroko diskoetan moztu ziren eta haien erdialdean 3 mm-ko lodiera osoko zauri eszisionalak egin ziren. Ondoren, biopsiak 24 putzuetako plaketan kultibatu ziren, Transwell sistemetan, epidermisa aire-likido interfasean mantenduz, 8. irudian ikus daitekeenez. Aldez aurretik hidratatutako hidrofilmak 1. eta 4. egunean ezarri ziren eta biopsiak 8 egunez kultibatu ziren. 4. eta 8. egunetan LDH saio bana burutu zen biopsien bideragarritasuna aztertzeko. Kasu guztietan bideragarritasuna % 70 baino handiagoa izan zen, biopsietako zelulak bizirik mantendu zirela esan nahi duena, ex vivo entseguan lortutako emaitzen fidagarritasuna erakutsiz. Emaitzek fibroblastoetan egindako zitotoxikotasun entseguan lortutako emaitzak berretsi zituzten, hidrofilmen biobateragarritasuna geruza bakarreko zelula hazkuntza baino egitura konplexuago batean frogatuz. 8. Irudia. Ex vivo saioaren eskema. Hidrofilmen eraginkortasuna aztertzeko, orbaintzea ebaluatu zen azal laginetan burututako analisi histologiko eta immunohistokimikoen bidez. Orokorrean, antzeko emaitzak lortu ziren hidrofilmekin tratatutako taldeetan eta tratatu gabeko kontroletan, izan ere, ez zen desberdintasunik behatu zauriaren itxieran, zelulen proliferazioan, zauriaren uzkurduran eta keratinozito heldugabeen espresioan. Hala eta guztiz ere, laktosarekin elkargurutzatutako gelatina hidrofilmekin tratatutako taldean kolageno metaketa txikiagoa behatu zen eta bigeruzadun hidrofilmek keratinozito helduen espresioa oztopatu zuten. Inkubagailuaren hezetasun maila altuak eta hazkuntza medioaren poportzio bat xurgatzeko hidrofilmen gaitasunak, zaurian gehiegizko hezetasuna lortzea eragin dezakete, emaitza negatibo horiek azal ditzakeena. Hori dela eta, hidrofilmak eta batez ere, azido zitrikoarekin elkagurutzatutako gelatina hidrofilmak, optimizatu beharko lirateke orbaintzea sustatu dezakeen ingurune aproposagoa lortzeko. Ondorioz, ex vivo entseguak erabilitako ereduaren bailagarritasuna erakutsi zuen in vivo entseguak burutu aurretik orbaintzea era orokorrean aztertzeko metodo bezala. Horretaz gain, garatutako hidrofilmek apositu moduan erabilgarri izan zitekeela erakutsi zuen. Haien eraginkortasuna hobetzeko asmoz, etorkizuneko ikerketen helburua azpiko geruzan hazkuntza faktoreen moduko molekula aktiboak kapsularatzea edo immobilizatzea da. Laburbilduz, tesi honetan lortutako emaitza denak kontuan hartuz, esan dezakegu lan honetan zauri kronikoen tratamendurako estrategia berrien garapenean aurrerapausu bat eman dugula. Urte hauetan, baliabide terapeutiko berriak garatu ditugu zauri kronikoen orbaintzea sustatzeko, hala nola, LL37 peptidoa kapsularatuta duten NLCak, EGF edo NLCak kapsularatuta zituzten PLGA-Aloe vera nanozuntzezko mintzak eta gelatina eta kitosanoan oinarritutako bigeruzadun aposituak. Erreferentzien zerrenda 202-208 orridaldeetan aurkitzen da. Ondorioak Ondorioak 339 Doktoretza tesi honetako ikerketa experimentaletan lortutako emaitzetatik honako ondorioak eratorri daitezke: 1. LL37a arrakastaz kapsularatu zen NLCen barne, orbaintzean erabiltzeko ezaugarri egokiak zituen formulazioa lortuz eta peptidoaren ekintza mantenduz kapsularatze prozesuaren ostean. 2. db/db saguetan burututako lodiera osoko zauri ereduan, NLC-LL37en administrazio topikoak orbaintzea esanguratsuki hobetu zuen LL37 askearen kontzentrazio berdinarekin alderatuz, zauriaren itxiera, errepitelizazio gradua eta hantura prozesuaren ebazpenari dagokionez. 3. Garatutako EGFdun PLGA eta Aloe veraz osatutako nanozuntzezko mintzek apositu moduan erabiltzeko ezaugarri egokiak erakutsi zituzten. Horretaz gain, EGFa zein Aloe vera aktibo mantendu ziren elektroirute prozesuaren ostean. Gainera EGFa kapsularatuta zuten mintzek zaurien itxiera eta errepitelizazioa esanguratsuki bizkortu zuten db/db saguetan burututako lodiera osoko zaurietan. 4. PLGA/Aloe vera nanozuntzezko mintzetan NLCen barneraketak mintzen maneiua hobetu zuen. Gainera, mintz horiek ere orbaintzea sustatzeko gai ziren, nahiz eta hein txikiagoan. 5. Gelatinaz osatutako bigeruzadun aposituak garatu ziren, laktosa edo azido zitrikoa erabiliz elkargurutzatzaile moduan, goiko geruza erresistentea eta beheko geruza porotsua prestatzeko, hurrenez hurren. Garatutako aposituek ezaugarri egokiak zituzten apositu moduan erabiliak izateko eta biobateragarriak ziren, ex vivo entseguak frogatu zuen bezala.
science
addi-d8a854d99b94
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32356
Mir-farmakogenetika haurtzaroko leuzemia linfoblastiko akutuaren tratamentuan
Umérez Igartua, Maitane
2018-09-20
Sarrera 6 1. go irudia. Odol-zelulen garapen normala. Iturria: (https://www.cancer.gov/types/leukemia/hp/child-all-treatment-pdq ) 1.3. Haurtzaroko LLA-ren epidemiologia Kasuen % 75 gutxi gorabehera 6 urtetik beherako haurretan gertatzen dira eta 2-5 urte bitartean maiztasun gailur bat ematen da (Swerdlow et al., 2008). Mundu-mailako intzidentzia urteko 100 000 biztanletik 1-4,75 kasu bitartekoa dela estimatzen da. LLA pixka bat ohikoagoa da gizonezkoetan emakumezkoetan baino. Gainera, arraza/etnia ezberdintasunak deskribatu dira. Hispaniarrak kaukasiarrak baino emanagoak dira leuzemia akutua garatzera eta kaukasiarrek Afrikar-Amerikarrek baino intzidentzia altuagoak erakutsi dituzte (Lim et al., 2014). Espainian, Haur Tumoreen Erregistro Nazionalaren arabera (RETI-SEHOP, 1980-2016), LLA-ren intzidentzia 14 urtetik beherako haurretan ematen diren minbizi guztien % 37,1-ekoa (% 95 KT: 35,2-39,0) da (2. Irudia). Sarrera 15 4. taula. LLA tratamentuaren toxizitateak eta hauek induzitzen dituzten farmakoak. Toxizitatea Farmakoa Neurotoxizitatea 9. irudia. Mukositisaren bost fasetako patogenesi prozesua: hasiera, lehen kalteari erantzuna (mezularitza eta seinalizazioa), anplifikazioa, ultzerazioa eta sendaketa (Sonis, 2007). Hasiera fasean zehar, kimioterapiak epitelio basaleko zelulen heriotza eragiten du eta kaltetutako ehunak oxigenoaren espezie erreaktiboak (ROS) sortzen ditu eta geroago hartzaile espezifikoei atxikiko diren lesioari asoziatutako patroi molekula endogenoak (LAPM) askatzen ditu. Kimioterapiak bere kabuz edo ROS-ek eta LAPM-ek gertakari biologikoen kaskada batzuei hasiera emango diete, zenbait transkripzio faktoreren aktibazioa barne, adibidez Kappa-B nukleo faktorea (NF-κB), honela lesio primarioaren erantzunari bidea emanez. NF-κB-ren aktibazioaren ondorioz, zenbait generen adierazpena gerta liteke, hala nola zitokina proinflamatorio eta modulatzaileen geneena, estresaren aurrean erantzuten duten molekulen geneena (adib., COX-2, NO-sintasa induziblea, superoxido dismutasa) eta zelula itsaspenerako molekulen produkzioarekin asoziatutako geneena, guzti hauek mukositisaren patogenesian aktibitatea dutela frogatu delarik. Mukosen lesioan parte hartze esanguratsua duten beste bidezidor batzuk ere identifikatu dira. Esanguratsuenen artean nitrogenoaren metabolismoarekin, Toll-like hartzaileen seinalizazioarekin, B-zelulen hartzaileen seinalizazioarekin, P13K/AKT seinalizazioarekin eta mitogenoek aktibatutako kinasa proteina (MAPK) seinalizazioarekin asoziaturiko bidezidorrak aurkitzen ditugu, batzuk aipatzearren. Anplifikazio fasean zehar, bitartekariek ehunen lesioa areagotu eta luzatzeko balio duten zenbait feedback lakio positibo eragiten dituzte, transkripzio faktoreetan duten efektua medio. Ondorioz, geneen gain-adierazpena gertatzen da zitokina kaltegarrien sorrera areagotuz. Sarrera 23 Mukositisa zenbait agente kimioterapikoren erabilerarekin erlazionatu izan da, hala nola, aurrez aipatutako MTX-rekin, CPA-rekin edo DNR-rekin (Cinausero et al. 2017; Schmiegelow et al. 2017). CPA agente alkilatzaileekin sailkatzen den antineoplasiko bat da, zeinek zeluletan ematen diren baldintzetan, talde elektronegatiboei alkil taldeak gehitzeko gaitasuna duen (Baxter Oncology GmbH, 2017). Tumoreen hazkuntza gaitasuna gelditzen dute ADN-aren helizebikoitzeko guanina baseen arteko lotura-gurutzatuak sortuz. Honek harizpiak deskiribildu eta banatzeko ezintasuna dakar eta hau ADN-aren erreplikaziorako ezinbestekoa denez, zelulak ezin izango dira gehiago zatitu. CPA-ren metabolismo eta iraizketa gibelean gertatzen da. Farmakoaren % 75 CYP isoformen bidez aktibatzen da eta ondoren nagusiki metabolito eran kanporatzen da (10. irudia). DNR antraziklinen taldeko antineoplasiko bat da. Talde honetako farmakoen ezaugarriak honakoak dira: ADN-arekin interakzioak modu anitzetan, hala nola, ADN harizpian tartekatzea, ADN harizpi haustura eta topoisomerasa II entzimaren inhibizioa. Litekeena da gainera DNR-k polimerasaren aktibitatea inhibitzea, geneen erregulazioan eragitea eta ADN-a kaltetzen duten erradikal askeen sorreran parte hartzea. Hainbat garraiatzailek erakutsi dute antraziklinen garraioan inplikazioa (11. irudia). Sintomatologia gastrointestinalak tratamenduaren atzerapenak, espero gabeko eteteak edo terapiaren amaiera goiztiarrak eragin ditzake (Cinausero et al. 2017), zeintzuek biziraupenean kalte zuzena duten. Horregatik, interes handikoa litzateke mukositisa zein pazientek garatuko duten aurresatea, eragin desiragaitz honen agerpena sahiesteko. Sarrera 26 3.4. MTX-ren maila plasmatikoak MTX, LLA terapiaren ardatza da, baina oso tarte terapeutiko estua du, hau da, kontzentrazio terapeutiko eta toxikoen arteko aldea oso txikia da. Horregatik dosi altuetan MTX-ak toxizitatea erraz eragiten du eta ikusi da toxizitate globalaren maiztasuna esanguratsuki altuagoa zela 0,2 M baino kontzentrazio plasmatiko altuagoak zituzten pazienteetan kontzentrazio baxuagoak zituztenekin alderatuz, berdina ikusi zelarik giltzurrun toxizitate eta gonbitoentzat (Lopez-Lopez et al., 2011). MTX-ren toxizitateak lortutako farmako kontzentrazioen araberakoak dira, baita ekintza denboraren araberakoak ere, hori dela eta, MTX-ren kanporatzea ziurtatu behar da. Arrazoi honegatik, dosi altuko MTX terapian zehar, maila plasmatikoak modu estuan monitorizatzen dira infusioa amaitu eta 2 ordutara hasi eta mailak 0,2 mol/l azpitik egon arte. ADME prozesuetako proteinak, eta zehatzago MTX garraiatzaileak (12. irudia) eginkizun garrantzitsua betetzen dute farmakoen kanporaketan eta beraz MTX-ren kontzentrazio plasmatikoetan. 12. irudia. MTX-ren garraiatzaileak giltzurrun eta gibel zeluletan. Gainontzeko toxizitateentzat bezala, MTX-aren maila plasmatikoen kasuan ere interes handikoa da iraizketa eraginkortasun baxuagoaren ondorioz, farmakoaren maila plasmatiko altuak zein pazientek aurkeztuko dituzten iragartzea, horrela, tratamendua hasieratik egokitu eta kontzentrazio altuek eragiten dituzten toxizitateak ekiditeko. Laburbilduz, LLA terapia jasotzen duten haurrek forma arinetatik larriagoetara doazen toxizitateak jasango dituzte, kasu gehienetan bere onera itzuliko direnak baina baita zenbaitetan epe luzerako ondorioak utz ditzaketenak ere. Testuinguru honetan, ikerketa farmakogenetikoek haurtzaroko LLA terapia hobeto egokitzeko eta ondorioz eragin desiragaitzak murrizteko tresna bikaina eskaintzen dute (Ansari and Krajinovic, 2007). 14. irudia. MiRNA-ren biogenesia eta ekintza mekanismoa. Iturria: Ryan et al 2010-etik egokitua (Ryan, Robles, and Harris 2010). MiRNA-ek seed izeneko 7bp-tako sekuentzia bereizgarri bat dute, ituen ezagutzarako balio duena. MiRNA-k seed sekuentzia eta honi osagarria den itu sekuentzia baten arteko lotura Sarrera 31 espezifikoari esker jarduten du. Erregulazio mekanismoa miRNA-mRNA arteko osagarritasun graduaren araberakoa da: mRNA-ren degradazio zuzena, osagarritasuna erabatekoa denean; proteinen itzulpen blokeo/inhibizioa baseen parekatzea inperfektua denean (Gregory et al., 2006). MiRNA seed-ei osagarriak diren sekuentziak motzak direnez, miRNA batek seed sekuentziari osagarri diren itu mRNA asko deuseztu ditzake edo itzulpena inhibitu. Nolanahi ere, posible da gene bat miRNA anitzek erregulatzea. Seed eremu osoa edo sekuentziaren zati bat partekatzen dituzten miRNAk familietan antolatu daitezke. Familia bateko miRNA-ek potentzialki mRNA talde berdina erregulatzen dute (Friedman et al., 2008; Lewis et al., 2005). MiRNA bakoitzarentzat, ustezko itu ugari daude iragarrita datu base ezberdinetan, alabaina, gaur egun miRNA ituak ez daude guztiz definituak eta interakzio gutxi batzuk baino ez daude esperimentalki balioztatuak. MiRNA-ek gidatutako geneen erregulazioak eraldaketak jasan ditzake, bai miRNA mailen aldaketagatik (goranzko-erregulazioa edo beheranzko erregulazioa), bai seed sekuentzien aldaketagatik (atxikidura gaitasun galera). Hortaz, miRNA-en egitura sekundarioa erabakitzen duten pre-miRNA-tako SNP-ek (miR-SNP) beren egonkortasun edo prozesamendu eraginkortasuna alda lezakete, beraien mailei eraginez eta bestalde, miRNA-ren lotura determinatzen duten seed eremuetako SNP-ek bere ituen ezagutze zehatzean eragin lezakete (15. irudia) (Ryan et al., 2010). Hipotesia eta Helburuak 37 5. HIPOTESIA Haurtzaroko LLA-ren biziraupen tasek gora egin dute neurri batean terapia intentsoaren ondorioz, hala ere, tratamendu honek eragiten dituen toxizitateek sarri inpaktu negatibo bat dute biziraupen tasetan. Ikerketa farmakogenomikoek jada identifikatu dituzte farmakoen PK/PD geneei eragin diezaieketen aldaerak haurtzaroko LLA-n garatzen diren toxizitateak iragartzeko markatzaile gisa. Gaur egun ezagutzen da miRNA-ek farmakoen bidezidor PK/PD-etako geneen adierazpenean eragina dutela eta atariko ikerketek iradoki dute jada, miRNA-tako aldaera genetikoek beren maila eta funtzioari eraginez bidezidor PK/PD-etako geneak asaldatu ditzaketela. Beraz, lan honetan proposatzen dugu itu moduan PK/PD-ko geneak zein toxizitateekin erlazionatutako beste gene batzuk dituzten miRNA-tako aldaerak haurtzaroko B-LLA terapian zehar azaltzen diren toxizitateen arriskuan inplikatuta egon litezkeela eta toxizitate markatzaile gisa erabil daitezkeela Hipotesia eta Helburuak 38 6. HELBURUAK Ikerketa honen jomuga nagusia miRNA-tako aldaera genetikoak hautzaroko B-LLA terapian zehar azaltzen diren toxizitate ohikoenekin asoziatuak egon zitezkeen zehaztea izan zen. Jomuga hau lortzeko, miRNA-tako 213 SNP-en eta B-LLA-ren terapiak eragiten dituen toxizitate ohikoenen arteko asoziazioa analizatu genuen modu homogeneoan tratatutako haurtzaroko LLA-dun 179 pazientez osatutako kohorte batean. Hurrengo helburu zehatz hauek finkatu genituen: 1. VCR-k eragindako neurotoxizitate periferikoarekin asoziatutako miRNA-tako aldaera genetikoak zehaztea indukzio fasean. 2. ASP-k eta MTX-k eragindako gibel toxizitatearekin asoziatutako miRNA-tako aldaera genetikoak zehaztea indukzio eta kontsolidazio faseetan. 3. DNR, CPA eta MTX-ari lotutako toxizitate gastrointestinalarekin asoziatutako miRNAtako aldaera genetikoak zehaztea indukzio fasean. 4. MTX-aren maila plasmatiko altuekin asoziatutako miRNA-tako aldaera genetikoak zehaztea kontsolidazio fasean. Ikerketa honek Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) onespena (CEISH/102R/2011) jaso zuen eta lagin bilketa aurretik paziente guztien edo beraien gurasoen (12 urte baino gutxiago zituzten pazienteen kasuan) idatzizko baimen informatua eskuratu zen, Helsinki Aitorpenak ezarri bezala. Datu demografiko zein klinikoak modu objektiboan eta genotipoei itsu jaso ziren pazienteen historia klinikoetatik, kasu guztietan bi ikertzaile aditu berberen eskutik. Paziente bakoitzarentzat, jasotako datuak honakoak izan ziren: sexua eta adina diagnostikoaren unean; neurotoxizitate zeinu eta sintomak tratamendu fase guztietan; gibel funtzio datuak, plasmako transaminasa (aspartato aminotransferasa (AST) eta alanina aminotransferasa (ALT)) eta bilirrubina maila gorenek definituak fase guztietarako; traktu gastrointestinaleko toxizitateen presentzia (mukositisa, beherakoa eta goragale/gonbitoak) tratamendu fase guztietarako; giltzurrun funtzioari buruzko datuak, plasmako kreatinina maila gorenek definitua tratamendu fase guztietan eta MTX dosia (3 g/m2 edo 5 g/m2) eta maila plasmatikoak 48 h, 72 h eta 96 htara kontsolidazio fasean zehar (6. taula). Materialak eta Metodoak 42 6. taula. Aztertutako toxizitateak eta fase bakoitzean detektatutako frekuentziak aztertutako LLA populazioan. Materialak eta Metodoak 50 10. SNP-EN GENOTIPAZIOA MiR-SNP-en genotipazioa Genotipazio Zentro Nazionalean (CeGen-ISCIII) burutu zen, Veracode teknologiadun GoldenGate Genotipazio Saiakuntza erabiliz argitaratutako Illumina protokoloaren arabera. GoldenGate® plataformak multiplex PCR entsegu bat baimentzen du, zeinak aldi berean SNP kopuru altu bat prozesatzea ahalbidetzen duen, denbora eta beharrezko erreaktibo eta materialak minimizatuz. GoldenGate® entseguak zenbait pausu ditu. Lehendabizi, ADN lagina (250 ng, 50 ng/μl-tara) biotinaz edo streptavidinaz markatzen da. Marka hau erabilgarria da gero emango den primeren atxikimendurako. Primer hauek SNP bakoitzarentzat espezifikoki diseinatzen dira, hiru bakoitzarentzat: SNP-aren alelo bakoitzari espezifikoak diren bi primer, Oligo Alelo-Espezifikoak (ASO) eta hirugarrena SNP-aren gunetik downstream dauden zenbait base hibridatzen dituena, Oligo Lokus-Espezifikoa (LSO). LSO-ak SNP bakoitza identifikatzen duen kode bakar bat dauka. Hibridazioari jarraiki, hurrengo pausuak ASO-en estentsioa eta luzatutako produktua LSO-arekin lotzea dira. Ondoren eremu hauek PCR bidez anplifikatzen dira primer unibertsalak erabiliz. Primer hauek koloratzaile ezberdinekin markatzen dira ASO bakoitzarentzat (Cy-3 eta Cy-5) SNParen alelo bakoitzaren identifikazioa baimenduz. Produktu hauek SNP-en fluoreszentzia seinale irakurketarako matrize baten hibridatzen dira (16. irudia). Materialak eta Metodoak 52 12. taula. Ikerketatik baztertutako SNP-ak. Indukzioa Indukzioa Globala 74 The Pharmacogenomics Journal, 2017 miRNA-tako SNP-ak eta Neurotoxizitatea B-LLA-n izaten jarraitu zuen. Rs7896283-ren C aleloa pre-miRNA sekuentzian kokatua dago eta T aleloa C aleloagatik ordezkatzeak energia aldaketa negatibo bat eragiten du. Aldaketa honek miRNAren urkila egoera ezegonkor batetik egonkor batera (ΔΔG = -1,2 kcal/mol) eraldatu lezake. PremiRNA egituraren egonkortasuna handitzeak miRNA helduaren produktua areagotuko lukeela proposatu da (Gong et al., 2012), eta horrela, bere itu geneen adierazpen murriztua ekarriko luke. Kasu honetan, ez genituen miR-4481-ren itu generik aurkitu VCR-ren PK edo PD-rekin erlazionatutako geneen artean. Hala ere, bidezidorren aberaste analisi bidez, VCR-k induzitutako neurotoxizitatean inplikatuta egon zitezkeen bost ustezko bidezidor aurkitu genituen. Nabarmentzeko modukoa da bost bidezidor hauetatik lau nerbio sistemarekin erlazionatuak zeudela. Gainera, KEGG eta Reactome datu baseek axoi-gidatze bidezidorra iragarri zuten miR- 4481-en itu bidezidor esanguratsuena bezala. Axoi-gidatze bidezidorra nerbio periferikoen erregenerazio espontaneoan inplikatua dago hauek kaltetuak daudenean (Chiono and TondaTuro, 2015). Beraz, rs7896283-ren C arrisku aleloak miR-4481-en egonkortasuna handitu lezake, honekin bere maila helduak areagotuz eta azken ondorio gisa itu geneen adierazpen murrizketa bat ekarriz. Horrela, nerbio periferikoen erregenerazioan inplikatutako geneen adierazpen murrizketa izan liteke areagotutako neuropatia periferikoaren azalpena. VCR-k induzitutako neurotoxizitatearekin asoziazio esanguratsua erakutsi zuten beste 10 SNP aurkitu ziren indukzio fasean, zeintzuentzat ezin izan genuen funtzioa azaldu, adibidez miR6076-ko rs35650931 (16. taula). Ikerketa honek baditu aipatu beharreko zenbait muga, adibidetzat genotipazio teknikan izandako akats tasa erlatiboki altua. Hala ere, huts egite aukera altu hau ikerketa hasi zen unetik onartu zen, polimorfismo espezifikook anplifikatzeko beste diseinu aukerarik ez zegoelako. Beste ahultasun posible bat SNP-ek FDR zuzenketa ondoren p-balio esanguratsua lortu ez zutela izan liteke. Hala ere, nabarmentzekoa da miR-3117-ko rs12402181-k FDR zuzenketa ondoren ia p-balio esanguratsua lortu zuela (p = 0,06), eta asoziazio hau modu koherentean lortu zen analisi guztietan. Honez gain, SNP honen eta neurotoxizitatearen arteko interakzio maila zehazteko botere estatistikoa % 70-koa izan zen, gure emaitzei indarra ematen diena. Modu kontrajarrian, bigarren SNP-arentzat botere estatistikoa % 54-koa izan zen soilik. Azkenik, itu geneak eta bidezidorrak zehazteko erabilitako datu-baseetako iragarpen algoritmoen zehazgabetasuna kontuan hartu behar dugu (Akhtar et al., 2016; Lee et al., 2015), hala ere, gaur egun muga hau onartu beharra dago. Ikerketa honetan, miR-3117-3p-ren seed eremuan kokatutako rs12402181 eta miR-4481-en premature sekuentziako rs7896283 identifikatu genituen VCR-k induzitutako neurotoxizitatearekin 100 (59,5) 68 (40,5) Adina diagnostikoan, batezbestekoa ± DE (urteak) Gizonezkoak Emakumezkoak 49 (29,2) Bilirrubina igoera 29 (17,1) 14 (8,3) Laburdurak: DE, desbideraketa estandarra. BI-ri dagokionean, paziente gutxi batzuek aurkeztu zituzten maila toxikoak. Indukzioan, 29 pazientek zituzten BI maila altuak (haietatik lauk bakarrik izan zuten 1 gradukoa baino altuagoa zen toxizitatea) eta kontsolidazioan, 14 pazientek (soilik bik zuten 1 gradukoa ez zen toxizitatea) (20. taula). 85 Epigenomics, 2018 miRNA-tako SNP-ak eta Hepatotoxizitatea B-LLA-n Genotipazio emaitzak Genotipazioa arrakasta 179 ADN laginetik 158-rentzat (% 88,3) eta 160 (% 75,12) SNP-entzat lortu zen. Genotipazioak huts egin zuen PCR anplifikazio ezagatik, kluster banaketarako intentsitate urriagatik edo klusterren definizio ezagatik. Asoziazio azterketa MiRNA-tako aldaera genetikoek transaminasen igoera gisa neurtutako hepatotoxizitatean eragina duten ikertzeko, arrakastaz genotipatutako 154 miRNA-tako 160 polimorfismoren eta gibel toxizitate datuen arteko asoziazioa neurtu genuen. Analisi hau indukzio eta kontsolidazio faseetan gauzatu zen, B-LLA-dun 158 haur espainiarren kohorte batean. Indukzio fasean, ≥ 2 graduko hepatotoxizitatea analizatu genuenean, miR-4707, miR-3689d2 eta miR-300-en kokatutako hiru SNP aurkitu genituen esanguratsuki asoziaturik. Gure analisia hepatotoxizitate altura (≥ 3 gradukoa) zuzendu genuenean, asoziazioa miR-5197 eta miR-3936- en kokatutako bi SNP-entzat, aurkitu zen (21.taula). Haietatik bat bera ere ez zen esanguratsua izan FDR zuzenketaren ondoren. 106 Pharmacogenomics, (Aztertze prozesuan) miRNA-tako SNP-ak eta Mukositisa B-LLA-n EMAITZAK Pazienteen ezaugarriak Ikerketa honetan 179 paziente pediatriko sartu genituen. Mukositisari, beherakoari zein gonbitoei zegozkien datuak 170 pazienterentzat jaso ahal izan ziren. Indukzio fasean zehar, 170etik 36-k (% 21,2) izan zuten ≥ 2 graduko mukositisa, 22-k (% 12,9) ≥ 2 graduko beherakoa eta 45-ek (% 26,5) ≥ 2 graduko gonbitoak (25. taula). Asoziazioa aurkitu genuen mukositisaren eta beherakoaren artean (p = 4 x 10-6) eta mukositisa eta gonbitoen artean (p = 0,0001), baita beherakoa eta gonbitoen artean ere (p = 0,0005). Ez genuen asoziaziorik aurkitu kobarianteen (adina, sexua, tratamendu protokoloa, arrisku taldea eta tratamendu besoa) eta toxizitateen (mukositisa, beherakoa eta gonbitoak) artean. Horrela, ez genituen kobariante hauek kontuan hartu gainontzeko asoziazio analisietan. 25. taula. Pazienteen ezaugarriak. Ezaugarriak Indukzio fasea Kontsolidazio fasea Paziente kopurua 170 168 Sexua, n (%) Gizonezkoak Emakumezkoak 100 (59,5) 68 (40,5) Adina diagnostikoan, batezbestekoa ± DE (urteak) Gizonezkoak Emakumezkoak 22.irudia. Antraziklinen bidezidor PK/PD-ko geneak eta ikerketa honetako SNP esanguratsuenak dagozkion itu geneak seinalatuz. 23.irudia. CPA-ren bidezidor PK/PD-ko geneak eta ikerketa honetako SNP esanguratsuenak dagozkion itu geneak seinalatuz. 24. irudia. MTX-aren bidezidor PK/PD-ko geneak eta ikerketa honetako SNP esanguratsuenak dagozkion itu geneak seinalatuz. EZTABAIDA Ikerketa honetan DNR, MTX edo CPA-ren bidozidorretako geneak zein mukositisarekin erlazionatutako beste gene batzuk itutzat dituzten miRNA-tako aldaeren eta mukositisa, beherakoa eta gonbitoen arteko asoziazioa zehaztu dugu. 206 miRNA-tako 213 SNP analizatu ditugu B-LLA diagnostikoa zuten eta LAL/SHOP protokoloekin homogeneoki tratatutako 179 haur espainiarretan. Mukositisaren analisian emaitza interesgarriena miR-4268-ko rs4674470-en AG+GG genotipoen eta toxizitate arrisku murriztuaren arteko asoziazioa izan zen. Azpimarragarria da, GG genotipodun paziente batek ere ez zuela mukositisa garatu, eginkizun babeslea adieraziz. SNP hau miRNA urkilaren 3´amaieran kokatua dago, baina ez zituen ez egonkortasuna ez miRNA-ren egitura sekundarioa aldatu (21. irudia). Hala ere, kokapen hau DROSHA mikroprozesatzaileak pri-miRNA eta pre-miRNA arteko zatiketa gunea zehatz ezagutzeko posizio erabakiorra izan daiteke. DROSHA-k pre-miRNA-en mutur terminalak sortzen ditu, miRNA helduaren sekuentzia erabakiz, horrela, DROSHA bidezko prozesamendu zehatza erabakiorra da miRNA funtzionalen produkziorako (Fang and Bartel, 2015; Kim et al., 2017). Ondorioz, SNP honen presentziak DROSHA-k zatiketa gunea ez ezagutzea ekar lezake eta beraz SNP aleloaren araberako miRNAren produkzio baxuago batera. Aipagarria da miRNA hau miRbase datu-basean, miRNA-en erreferentziazko datu-basea, G aleloarekin irudikatua dagoela, zeina alelo urriena den 118 Pharmacogenomics, (Aztertze prozesuan) miRNA-tako SNP-ak eta Mukositisa B-LLA-n Azkenik gonbitoen analisian, miR-3117-ko rs12402181 izan zen SNP-ik estatistikoki esanguratsuena eredu dominantearen baitan, zeinetan AG+AA genotipoek arrisku murriztua erakutsi zuten. SNP hau miR-3117-3p-ren seed sekuentzian kokatua dago eta ondorioz itu mRNA sekuentzien ezagupen zehatza oztopa lezake. Itu geneen artean DNR-ren (ABCC1), MTX-ren (PPAT, SLC46A1, SLCO1A2 and ABCC1) eta CPA-ren (ALDH5A1) bidezidorretako zenbait gene aurkitzen ditugu. Bidezidorren aberaste analisi bidez, MAPK-ekin erlazionatutako bidezidorrak gain adieraziak zeudela aurkitu genuen. MAPK aktibitatea kritikoa da erantzun inflamatoriorako eta bere aktibazioa zenbait zitokinen produkziorako aurrebaldintza da, IL-1, IL-8, IL-6 eta TNF kasu (van den Blink et al., 2001; Elsea et al., 2008; Reyes-Gibby et al., 2017). Ondorioz, seed eremuko rs12402181-k miR-3117-3p eta haren itu mRNA-en arteko ezagutza huts egitea eragin lezake, MAPK-ekin erlazionatutako bidezidorren aktibazio aberrante bat eraginez eta mukosaren kaltetzea bultzatuz. Ikerketa honek baditu aipatu beharreko zenbait muga, adibidetzat genotipazio teknikan izandako akats tasa erlatiboki altua. Hala ere, akats aukera altu hau ikerketa hasi zen unetik onartu zen, genotipazio emaitza baxu bat aurreikusi arren polimorfismo espezifikook anplifikatzeko beste diseinu aukerarik ez zegoelako. Beste ahultasun posible bat SNP-ek FDR zuzenketa aplikatu ondoren esangura estatistikora iritsi ez izana da. Hau miRNA-tako SNP-en maiztasun baxuagatik izan liteke, izan ere, mRNA-k eremu kontserbatuetan kokatuak egoten dira (Mishra et al., 2008). Azkenik, itu geneen eta bidezidorren determinaziorako erabilitako datu-baseetako iragarpen algoritmoen zehazgabetasuna kontuan hartu behar dugu, (Akhtar et al., 2016; Lee et al., 2015) hala ere, gaur egun muga hau onartu beharra dago. Laburbilduz, haurtzaroko LLA terapiaren indukzio fasean, emaitzarik interesgarrienak miR-4268- ko, miR-4751-ko eta miR-3117-ko hiru SNP izan ziren hurrenez-hurren mukositis, beherako eta gonbitoen garapenean eragina izan lezaketenak. Eragin hau miRNA-ek farmako mukotoxikoen farmakozinetika eta farmakodinamikako geneetan duten efektuak azal lezake, baita mukosa lesioarekin erlazionatutako beste zenbait geneetan duten efektuak ere, bereziki erantzun inflamatorioan parte hartzen duten geneetan dutenak. Interesgarria litzateke emaitza hauek beste kohorte batean balidatzea. AITORPENAK: Ikerketa hau Eusko Jaurlaritzak sostengatu zuen (IT989-16). Espainiar Genotipazio Zentroaren (CeGen) sostengua eskertzen da. INTERESEN GATAZKA: Ezer deklaratzekorik. Emakumezkoak 67(40,12) Gizonezkoak 100 (59,88) Adina diagnostikoan, batezbestekoa ± DE (urteak) 5,2 ± 3,26 Emakumezkoak 5,0 ± 3,13 Gizonezkoak 5,3 ± 3,23 Tratamendu protokoloa, n (%) 25. irudia. MiRNA-tako hiru SNP esanguratsuenen energia aldaketak (∆∆G) eta gutxieneko energia-aske egiturak, alelo ezberdinen presentzia dela eta, RNAfold web tresnatik erauzita.  Ituen iragarpena In-silico analisiek miR-5189 eta miR-595-ek itu gisa MTX-aren 14 garraiatzaile geneetatik 3 zituztela iragarri zuten: SLC19A1, SLCO1A2, eta SLC46A1. Emaitza aipagarriena miR-595-entzat aurkitu zen, zeinak 3 geneak erregulatzen dituen. MiR-6083-rentzat, gaur egun ez daude iragarritako iturik MTX-ren garraio geneen artean (26. irudia). Eztabaida 145 Azken hamarkadetan, haurtzaroko LLA-ren biziraupen tasak % 90 arte iritsi dira (Pui et al., 2015; Tasian and Hunger, 2017), neurri batean behintzat tratamendu protokoloen aurrerapausoei esker. Hala ere, kimioterapikoak kezka iturri ere badira eragiten dituzten toxizitateak direla eta, izan ere, toxizitate larriak jasaten dituzten pazienteek sarri dosi murrizketak behar izaten dituzte baita tratamenduaren eteteak ere, honek biziraupenean duen efektu negatiboarekin (Pui et al., 2015; Tasian and Hunger, 2017). Agertoki honetan, non kaltetuak dauden pazienteen artean toxizitateak ez diren modu homogeneoan eta larritasun maila berarekin azaltzen, markatzaile iragarleen ikerketa interes handikoa da, klinikoak dosi indibidualizazioan are gehiago gidatzeko. Ikerketa farmakogenomikoek jada proposatu dituzte farmakoen bidezidor PK/PD-en eremu kodifikatzaileetako zenbait polimorfismo. Gaur egun jakina da miRNA-k PK/PD bidezidorretan inplikatutako gene hauek erregulatzen dituztela. MiRNA-tako polimorfismoek miRNA-en maila edo funtzioa aldatzeko gai dira, ondorio gisa beren itu geneen adierazpena asaldatuz. Testuinguru honetan, ikerketa honen jomuga nagusia hautzaroko B-LLA terapian garatzen diren toxizitate ohikoenak azaldu ditzazketen miRNA-tako markatzaile genetiko berriak identifikatzea izan zen, miRNA horiek farmakoekin erlazionatutako geneak edo toxizitate garapenean inplikatutako beste gene batzuk itutzat dituztelarik. Markatzaile hauek tratamendua hasieratik egokitzea eta toxizitatea minimizatzea posible egingo lukete. Gure esfortzua neurotoxizitate periferikoan, gibel toxizitatean eta toxizitate gastrointestinalean ardaztu genuen, haurtzaroko B-LLA-ren hiru toxizitate garrantzitsu, baita MTX-aren maila plasmatikoetan ere, dosi altuko MTX tratamenduan zehar zorrotz monitorizatzen direnak. Toxizitate hauek iragar ditzazketen miRNAtako makatzaile berriak aurkitzeko asmoz, ikerketa honetan, aukeraketa unean deskribatuak zeuden eta %1 baino AUM altuagoa zuten miRNA-tako polimorfismo guztiak (206 miRNA-tako 213 SNP) ebaluatu genituen B-LLA diagnostikoa zuten eta LAL/SHOP protokolo estandarizatuarekin homogeneoki tratatutako 179 haurretan. Neurotoxizitate periferikoari dagokionez, eragin desiragaitz honen indukzio fasean zeharreko garapena azaldu dezaketen miRNA-tako bi SNP identifikatu ditugu. Asoziazio esanguratsuena miR-3117-ko rs12402181-rentzat aurkitu zen, zeinetan AG+AA genotipoek neurotoxizitate periferikoa izateko arrisku murriztua izan zuten. SNP hau miR-3117-ren seed eremuan kokatua dago, zeinetan G aleloa A aldaera aleloagatik ordezkatzeak bere itu mRNA sekuentzien ezagupen zehatzean eragin dezakeen. Bere itu geneen artean ABCC1 eta RALBP1 aurkitzen dira, bi geneak VCR zelulatik ateratzen dituzten garraiatzaile gisa deskribatuak izan direlarik literaturan (Awasthi et al., 2005; Franca et al., 2017; Kunicka and Soucek, 2014). Are gehiago, ABCC1-eko polimorfismoak jada asoziatu dira VCR-ri lotutako neuropatiarekin (Franca et al., 2017; Lopez- Eztabaida 150 Laburbilduz, gure ikerketak haurtzaroko LLA pazienteetan toxizitate iragarpenerako 8 markatzaile kandidatu berri identifikatu ditu: miR-3117-ko rs12402181 eta miR-4481-eko rs7896283 VCR-k indukzio fasean induzitutako neurotoxizitate periferikoarentzat; miR-1208-ko rs2648841 kontsolidazioan zehar MTX-ak eragindako transaminasen igoerarentzat; miR-4268- ko rs4674470 mukositisarentzat, miR-4751-ko rs8667 beherakoarentzat eta miR-3117-ko rs12402181 gonbitoentzat indukzio fasean zehar eta amaitzeko miR-5189-ko rs56292801 eta miR-595-eko rs4909237 plasmako MTX maila altuentzat. Interesgarria litzateke emaitza hauek beste populazio batzuetan konfirmatzea eta ikerketa funtzionalen bitartez balidatzea.
science
addi-75dc4543982e
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32448
Euskal protestaldia eta demokratizazioa. Diskurtsoak eta ekintza kolektiboa Lizarra-Garaziko kasuan (1995-2000)
Sierra Zapirain, Galder
2018-12-19
HITZAURREA "Il vecchio mondo sta morendo. Quello nuovo tarda a comparire. E in questo chiaroscuro nacono i mostri." Antonio Gramsci Etapa baten bukaeran gaudenaren sentsazioa nagusitu zaigu. Batzuentzat etapa hori 2011eko urriaren 20an bukatu zen; beste batzuentzat 2017eko apirilaren 8an; 2018eko maiatzaren 3a ere izan zitekeen; eta beste hainbatentzat 'guztiak libre izan deino' ez da bukatuko. Bukaera hori (edo 'horiek' esatea zuzenagoa) Barajasen, Aieten edo Kanbon lekutu zenaren eztabaida zabalik dago. Baina guztiongan amaieraren sentsazioa nagusi da. Euskaldunoi mundua gure zilborretik begiratu izana hainbatetan leporatu zaigu, eta orain, bukaeraren hasiera honetan, sentsazio hori munduan ere presente dagoela konturatu gara. Ziurtasunen amaieraren aro global honetan, egiak ura bezala urtzen diren garai postmodernoetan, gatazkaren gordintasunean behar bezala ikusten ez genituen edota planteatzeko gai ez ginen galderak zabaltzen zaizkigu denboraren distantziak ematen duen ikuspegiarekin; distantzia hori oraindik laburra bada ere. Nola hasi zen hau guztia? Zergatik luzatu da horrenbeste? Noiz hasi zen bere gainbehera? Zein da bere emaitza? Eta orain zer? Galdera potoloegiak gurea bezalako ikerketa lan batean guztiak erantzuten saiatzeko. Boterearen azterketak, Zientzia Politikoetako ikerketa-gai kuttun bezala, horien gainean argi izpi batzuk bota ditzakeelakoan gaude. Boterearen kategoria, aldiz, egun krisian murgilduta agertzen omen zaigu, garai hauek busti dituzten beste hainbat krisiekin batera. XX. mendeko joera estrukturalisten gehiegikeriak salatu zituzten hainbat autorek (Lefort, Laclau, ...) botereak okupatzen zuen espazioan hutsune handi bat agertzen zaigula ohartarazten digute. Jainkoak, Erregeak edota kapitalak jendartearen antolaketan betetako lehentasunezko postu hori egun jabe gabe omen dago. Garai bateko esentziek gure bizitzak determinatzen zituzten bitartean, egun absentzia horrek sortutako 4 ziurgabetasuna eta lehia baino ez omen dugu aurkitzen. Alde horretatik, gure ikerketak ikuspegi teoriko horri joera baikorretik heldu nahi dio: gure ustez, gizarte antolaketa aurrez determinatutako elementuen ondorio baino, elementu horien arteko lehia politikoaren emaitza izango da; boterea prozesu horren arragoan hezurmamituko delarik. Teoria postestrukturalistei jarraituz, prozesu honetan identifikazioek bere biziko zeresana izango dute. Identifikazioak, bere zentzu politikoan, errealitatea interpretatzeko mundu ikuskera bateratuek osatuko duten heinean. Identifikazio batzuk trinkoak izango dira; ingurunean gertatzen dena ulertzeko esklusibotasuna exijitzeraino. Beste batzuk arinagoak izango dira, gai zehatzen gaineko ikuspegi malgua izango dutenak. Baina guztiek atxikimendu ahalik eta zabalena gorpuztera jo ohi dute. Ikuskera zenbat eta zabalagoa izan, orduan eta identitate boteretsuagoarekin aurkituko garela esan dezakegu. Premisa honen gainean beste hainbat galdera zabalduko zaizkigu: nola antolatzen/artikulatzen dira identifikazio hauek? Nola lehiatzen dira beraien artean? Aldatzen dira? Zeren arabera? Puntu honetara iritsita hegemoniaren kategoriak zalantzen bidezidorretan ez galtzen lagundu gaitzake. Gramscirekin identifikazioen artikulazioa prozesu kulturala dela ikasi genuen; eraikia; ingurunea interpretatzeko ikusmolde bateratuetatik sortzen dena, hain zuzen. Irakaspen hauek epealdi garaikideagoetara ekarriz, konstruktibismoak eta Diskurtsoaren Teoriak gizarte antolaketaren nondik norakoen ikuspegi oso bat eskainiko digute, prozesu hauetan diskurtsoek jokatzen duten paper zentrala nabarmenduz. Baina diskurtsoen eta identifikazioen eraikuntza ez da isolatutako prozesua izango. Testuinguru zehatzetan lekutzen da, errealitatean jazotzen diren gertaerekin hartu-emanean. Alde horretatik, identifikazioen eraikuntzan eta botere politikoaren inguruko lehian guztia ez dela diskurtsoa izango ere azpimarratu beharko dugu. Beste modu batera esanda, diskurtsoak ekintza kolektiboan forma hartuko du; ekintza kolektibo liskartsuan (contentious politics), hain zuzen. Hitza eta ekintza; ekintza eta hitza. Bertan ebatziko da botere politikoaren inguruko lehia. Lan honetan hautu teoriko-meotodologiko horrekin aztertuko dugu azken hamarkadetan bizi (izan) dugun euskal gatazka. Esan gabe doa, luze eta zabal idatzi dela honi buruz; diziplina oso ezberdinetatik gainera. Horien artean, nagusietako bat nazionalismoaren inguruko eskolak jorratutakoa. Gure ikerketa ikuspegi klasiko horietatik urrundu nahi izan dugu, politika liskartsuaren eremuan Sidney Tarrow-ek jorratutako protestaldi zikloaren ideiari jarraituz. Teoria honi lotuta, ez 5 dugu ETAren sorrerak (Tarrowek berak aipatuko lukeen protestaldiaren mugimendu goiztiar bezala) ezaugarrituko lukeen liskarraldiaren hasieratik gaur egun arteko ziklo osoaren azterketa egingo, noski. Gure ikerketak helburu apalagoak izango ditu. Parabola forma hartu ohi duen protesta ziklo horren baitako epealdi zehatz eta berezi baten gainean arreta jarriko dugu, denbora tarte horretan gaur egun protestaldiak hartu dituen hainbat ezaugarri hezurmamitu zirelakoan. Edo beste modura esateko, parabola horren garapenean protestaldiaren gainbeherarako hainbat oinarri jarri zirelakoan. 1998ko irailaren 12en Lizarrako Akordioa sinatu zen burujabetzaren aldeko indar nagusien artean, egun batzuk beranduago Donibane-Garazin Ipar Euskal Herriko beste hainbat ere atxikitu zirelarik. Abertzaletasunaren zati baten iruditerian iltzatuak gelditu ziren ikonoak. Baina ikono guztiekin bezala, sinboloaren atzean zer egon zen ezagutu nahiko dugu: ekimen hura abiatzeko ekintza kolektiboan eta diskurtsoetan emandako aldaketak; ordura arte horren era gordinean etsaitutako eragileengan jazotako bilakaera; zerk eraman zuen porrotera; edota aurrera begira prozesu horrek zer arrasto utzi zuen. Galdera horiek ardaztuko dute gure ikerketa. Galdera berriak ez direnaz jakitun gara. Alde horretatik, gure ikerketaren berritasun nagusietako bat pasarte hauek gorago aipatutako Diskurtsoaren Teoriaren eta hegemoniaren eraikuntzaren ikuspegitik lantzea izango da. Izan ere, burutu behar ditugun diskurtsoen azterketak, botere politikoaren inguruko lehia horretan parte hartu zuten identifikazioen azterketa zehatzago bat osatzeko helburua baitu. Garaiko diskurtsoenganako arreta berezi honek protestaldiaren bilakaerak ebatzi zituen hainbat gertaera hobeto ulertzen digutelakoan: nola artikulatu ziren 'soberanismoaren' kategoriaren inguruan ordura arte posizio horren ezberdinetan gotortutako sektoreak; nola desplazatu zen lehia diskurtsiboa horren denbora tarte txikian Ajuria Eneako Itunak ezarritako 'demokrata' eta 'biolentoen' arteko lehiatik 'soberanista' eta 'konstituzionalisten' artekora; nola ebatzi zen botere politikoaren inguruko lehia artikulatzen ari ziren identifikazio zahar-berrituen (konstituzionalistak, soberanistak, ...) inguruan; ... Baina jada iradoki dugun bezala diskurtsoa ez da laborategiko esperimentu isolatuetan diseinatuko; hartu-eman zehatzetan forma hartzen du. Horrela, diskurtsoaren azterketa gure hurbileko eremu akademikoetan azkenaldian bere lekua hartzen ari den McAdam, Tarrow eta Tillyren ekintza kolektiboaren azterketarako mekanismo eta prozesuen galbahetik pasako dugu. Beti ere, markogintzaren (framing) dimentsio diskurtsiboaren eta ekintza liskartsuaren (contentious politics) mekanismo eta prozesuen uztarketak azterketa osatuago bat egiten lagunduko digutelakoan. 6 Era berean, gaia eta garaiaren inguruan landu dugun bibliografian apenas landutako ildoa ere jorratzen saiatu gara. Lizarra-Garaziko Akordioaren inguruan garatutako prozesuak euskal protesta ziklo zabalaren demokratizazioan izan zuen eraginaz ari gara. Demokratizazioaren adiera, Laclauk jada hiru hamarkada baino gehiago idatzitako Hegemony and Socialist Estrategy (1985) lanean landutako demokraziaren erradikalizazioa bezala ulertuko dugu. Hau da, hegemoniaren eraikuntza gatazkatsura sektore edota, bere hitzetan, eskaera geroz eta gehiago inkorporatzen saiatzen den prozesua bezala. Izan ere, bere ustez hori izango baita botere politikoa demokratizatzeko bide bakarra. Ikuspegi horretatik, aztertzera goazen epealdia (1995-2000) bere kontraesan, ahulgune eta porrot guztiekin, aurrera begirako ikusmolde eta praktika berri batzuk garatzen hasteko balio izan zuenaren hipotesi orokorraren gainean arituko gara. Arestian aipatutako parabolaren maldaren tendentzia aldaketa horretan, protestaldiaren bilakaera antagonikoak eta bere muturreko adierazpideak aurrera begira era agonistikoan apaltzeko balio izan zutelakoan. Urrats bat harago joanez, azterketa diskurtsibo honek burujabetzaren aldeko indarren artean gauzatu nahi zen demokratizazio prozesua ulertzeko paradigma edo marko interpretatzaile ezberdinak irudikatu eta ulertzeko balioko digulakoan gaude. Izan ere, zer dira ba lehian dauden eredu edo paradigma ezberdinak errealitatea interpretatzeko mundu ikuskera ezberdinak ez badira? 'Haustura ala erreforma', aldaketa sistema 'barrutik ala kanpotik', ... hogei urte lehenago planteatutako dilemak zaharrek forma berritua hartu zuten garaia izan zen hura. Gaur egun, hogei urte beranduago, bizi ditugunetatik akaso horren urruti ez daudenak. Gramsciren esaldi ezaguna berreskuratuz, mundu zaharraren azken arrastoak atzean uzten saiatzen ari gara, mundu berri honek zer ekarriko digun oso ondo ez badakigu ere. Aztertu behar dugun epealdiak mundu berri horren jaiotzarako atea zabaldu zuelakoan gaude, ondorengo urteetako argilunetan munstroak agertu baziren ere. Alde horretatik, aztertuko dugun bosturtekoaren ikerketa zehatzak protestaldiaren bilakaera osoaren garapena kokatzen laguntzeko tresna ere izan nahi du; gorago esan bezala, sei hamarkadetako ziklo osoaren azterketa holistiko bat gure ikerketaren helburuetatik harago badago ere. Zentzu horretan, XX. mendeko erdialdean hasitako liskarraldiaren amaieran gaudenaren ideia ontzat hartzen badugu, protesta zikloek izan ohi dituzten emaitzei ere erreparatu beharko diegu gaurkotasun politiko handiko kezken gainean argi izpi batzuk botatzeko: eta orain zer? 7 beharrezkoak diren oinarrizko ideien azalpenari helduko diogu: antagonismoa, ekibalentzia eta diferentzia, partikularra eta unibertsala, ... Honen luzapen gisa ulertu dezakegu 3. kapituluaren bigarren atala, non hegemoniaren eraikuntzan populismoak jokatzen duen funtzioaz arituko garen. Izan ere, hainbat autoreen ustez hegemonia eta populismoa ideia berberaren bi adiera baino ez dira izango (Rivera, 2015: 45). Populismoa, hamarkadetan deitoratutako kategoria izan arren, Laclaurengandik birkontzeptualizatua izan da. Honek, gabeziak bertute eginez, populismoari egotzi izan zaizkion ezaugarri iraingarriak (anbiguetatea, orokorkeria, erretorika hutsa, ...) eguneratu eta populismoaren lanketa teoriko berritu baterako premisak ezarri zituelarik. Zentzu batean, hegemoniaren atalean landutako kategorien osagarri gisa ulertu ditzakegu Hegemony and Socialist Estrategy (1985) lan ezagunaren hogeigarren urteurrenean argitaratutako La razón populista (2005) liburuan laburbildutako ideiak. Hegemoniari izaera normatiboa eman nahian Laclauk eta Mouffek landutako hautu politikoaren azalpenean zentratuko gara 4. kapituluan: demokraziaren erradikalizazioan eta honi lotutako eredu agonistaren zabalpenean. Horretarako XVIII. mendetik demokraziaren kontzeptualizaziorako bi korronte nagusiak izan daitezkeenen gaineko azaleko hurbilpen bat egiten saiatuko gara; liberalismoa eta errepublikanismoaren inguruan, hain zuzen ere. Moufferen arabera, lehenengoak nagusitutako askatasunaren ideiak eta bigarrengoaren berdintasunak, sistema demokratikoen oinarrizko orubea osatuko lukete. Baina, ezberdintasunak ezberdintasun, aipatutako bi korronteek muga berdinarekin egingo lukete topo: aurre determinatutako elementu fundatzaile batzuen inguruan (norbanakoen eskubideak liberalen kasuan eta balore moralak errepublikanoenean) barne adiskidetutako jendartearen mitoarekin. Hau da, jendartearen izaera gatazkatsuaren ukapenarekin edo behintzat izaera hori desagerrarazi behar denaren ustearekin. Mouffek elementu fundatzaile hauen beharra ukatuko ez badu ere, beraien izaera aurre determinatu gabea eta kontingentea aldarrikatuko du. Horretarako, Carl Schmitten pentsamendura joko du demokraziaren izaera 'erabakitzailea' azaldu nahian. Schmittek aldarrikatutako politikoaren dimentsioak jendartea egiturako duen funtsarekin parekatuko du. Dimentsio hau, aldiz, ez da aurre ezarrita egongo, erabaki politiko baten ondorio izango; espazio politikoa banatuko duen erabakiaren ondorio, hain zuzen. Schmitten muturreko antagonismoa arindu nahian, baina jendartearen izaera gatazkatsuari eutsiz, Mouffek kontrakotasun hauek apaldu nahiko ditu agonismoaren bitartez. Bide horretan, Jürgen Habermasen modukoek aldarrikatzen duten demokrazia eztabaidazale edo adostasunezkoen arriskuez ere ohartaraziko digularik. 21 Hegemoniaren eta bere hautu demokratiko erradikalaren azalpena eta gero, 5. kapituluan hegemoniaren teoriaren ahulgune nagusiei helduko diegu, hauen aurrean egingo dugun hautu teorikoa ere azalduz. Muga hauek hegemoniaren teoriarekin aurrez aurre jartzeak, gaur egun ezkerraren baitan ematen ari diren eztabaida nagusi batzuk mahai gaineratzeko balioko digu. Horren adibide izango dira Laclau eta Slavoj Zizeken arteko ika-mika ezagunak; edota lehenengo honek, Italian 60. eta 70. hamarkadetan operaismo eta borroka autonomoen erreferente izan zen Antonio Negri-ri leporatutakoak. Diskurtsoari emandako gehiegizko pisuak, hegemoniaren teoriaren izaera deskriptibista edo funts normatibo falta eta klase borrokaren desplazamenduak prozesu sozialei lekarkiekeen izaera eraldatzailearen ahultzea, argentinarraren pentsamenduari egotzitako akusazio batzuk baino ez dira izango. Ildo honetan, hainbatek (Beasley-Murray, 2015; ...) poshegemonia bezala izendatzera ausartu diren ideia multzoari ere azaleko hurbilpen bat egiten saiatuko gara. Esan bezala, mahai gaineratutako ahulgune bakoitzaren aurrean hartuko dugun posizio teorikoa ere azaltzen saiatuko gara, azterketa enpirikoari euskarri nahikoa eskainiko dion hezurdura teorikoa osatu nahian. Marko teorikoarekin bukatzeko, hegemoniaren teoriaren gehiegizko diskurtsibitatea orekatzeko, osagarria izango den bestelako tresneria teoriko-metodologikoa ere jorratuko dugu: Doug McAdam, Sidney Tarrow eta Charles Tilly-k (MTT) gatazka sozialen azalpenerako baliatutako mekanismo eta prozesuei, hain zuzen ere. Diziplina ezberdinetatik etorrita ere, Tilly eta Laclauren pentsamenduen arteko antzekotasunak (Tarizzo, 2015: 25) baliatuko ditugun oinarrizko bi tresneria teorikoen (Diskurtsoaren Teoria eta ekintza kolektiboaren azterketarako mekanismo eta prozesuak) arteko sintonia nahikoa adieraziko dutelakoan gaude. Horrela, hegemoniaren teoriak identitate politikoen eraikuntzaren azterketarako bitarteko gisa izango duen abstrakzio maila altua (Torfing, 1999), MTTk prozesu sozial zehatzen ikerketarako eskainiko dizkiguten tresna zehatzagoekin orekatuz. Horretarako, ekintza sozialaren azterketarako agenda klasikoaren eta bere mugen azalpenari helduko diogu, ondorenean, agenda berria osatuko luketen oinarrizko kategoriak azalduz. Funtsean, bata eta bestearen arteko aldea lehenengoari egotzitako ikuspegi estatikoa gainditzeko bigarrenak izango lukeen izaera dinamikoan letzake. Horrela, XX. Mendearen bukaerara arte nagusi izan diren korronte arrazionalistek eta kulturalistek erakutsitako gehiegizko estrukturalismoa gainditzeko, MTTk arreta prozesu ezberdinetan errepikatuko liratekeen mekanismo eta prozesuetan jarri dute. Hauen erabileraren inguruko arau unibertsalak aurkitzea baino, testuinguru ezberdinetan hauek konbinatuz lortzen diren emaitzak aztertzea litzateke helburua. Tilly-k planteatutako zentzuan, demokraziaz baino (des)demokratizazio prozesuez hitz egitea nahiago izango dugu, hauen izaera 22 gatazkatsua azpimarratuz. Zentzu honetan, demokratizazio prozesu hauetan eragiten duten mekanismo espezifikoak 6. kapituluan laburbiltzen saiatuko gara. Bukatzeko, agenda berri honen ahuldade nagusiak laburtu nahi izango ditugu, ahulgune hauen aurrean hartuko dugun posizio teorikoa nabarmenduz. 1. irudia: Ikerketaren egituraren irudia. II. blokea: Hegemoniaren eta Politika Liskartsuaren azterketarako metodo bat: Diskurtsoen Analisia eta ekintza kolektiboaren mekanismo eta prozesuak. Hegemoniaren teoriak eta ekintza kolektiboaren azterketarako agenda berriak osatuko badute gure marko teorikoaren zutabe nagusiak, bi hauek nola uztartu eta beraiek operazionalizatzeko metodo bat zehaztea gure hurrengo urratsa izango da. Horrela 7. kapituluan hegemoniaren azterketarako ikuspegi epistemologiko bat lantzen saiatuko gara konstruktibismoaren bitartez. Konstruktibismoak XX. mendearen bukaerara arte nagusitu ziren Mobilizaziorako Teoriaren eta Aukera Politiko Egituraren joera objetibistak orekatzen saiatzeko asmoarekin jaio zela esan dezakegu. Lehenengoak barne bitartekoei jarritako arretak eta bigarrengoak kanpokoei emandakoak ekintza politikoaren dimentsio subjektiboa eta interpretatzailea alde batera utziko zuten (Melucci, 1988; Snow; 1988). Konstruktibismoak, berriz, kanpo zein barne aldagai hauen jabetzan edo hautematean dimentsio kognitiboak eta diskurtsiboak duten garrantzia nabarmenduko du. 23 Ikuspegi konstruktibista hau XXI. Mende hasierako ekintza kolektiboaren ikerketa gehienetan nagusitzen joan da, identitateen eraikuntza prozesuetan ere islatuz. Esan dugun bezala, identitateak uste edo interpretazio komun baten inguruan eraikitako identifikazio prozesuak badira, honek erreferentziazko kolektiboari mundua ulertzeko "betaurreko" batzuk eskainiko dizkio, ikuspegi komun hau nortasun kolektiboaren oinarria izango delarik. Zentzu honetan, Markoen Teoriak interpretazio komun hauen azterketarako oinarrizko tresna metodologikoa izango da. Teoria honen azken hamarkadetako bilakaeraren errepaso azkar bat eginda, prozesu sozialen ikerkuntzan honen inplementazioan funtsezko zeresana jokatu zuten David Snow eta Robert D. Benford-engana iritsiko gara. Beraien arabera, frame-a marko interpretatzailea izango bada, framing edo markogintza esanahia emateko funtzioa izango da (Snow&Benford, 1988: 198; 1992: 136). Aldiz, guk aztertuko ditugun frame-ak ez dira munduaren interpretazio isolatu bat egitera mugatuko diren marko interpretatzaile hutsak izango. Hauek errealitatearen eraikuntzan ekintza eta liskarra inplikatuko dituzten prozesuak izango dira. Ekintza mugimendu sozial edo aktibisten jardunean kokatzen direlako; eta liskarra, ez dutelako soilik marko berrien sorreran parte hartuko, indarrean daudenen eraldaketa ere bilatuko dutelako. Hortaz, markogintza lan honen emaitza ekintza kolektiborako markoak bezala izendatu ditzakegunak izango dira (Snow&Benford, 2000: 614). Baina teoria guztiak bezala, markogintzarenak ere bere ahulguneak izango ditu. Izan ere, Snowen ekarpenak lan enpirikoak egiteko oinarrizko abiapuntua jarriko badu ere, ez du metodologia zehatz bat planteatzen. Jürgen Gerhards-ek Snow eta bere lankideei markogintzarako estrategia ezberdinak bereiztea aitortuko badie ere, markogintza estrategia hauek planteatzen dituzten eremu tematikoak ez dituztela sistematikoki bereizten salatuko du. Gerhards-en markogintzaren dimentsio eta estrategien bitartez saiatuko gara gabezi hau gainditzen. Baina ikusten ari garen bezala, diskurtsoak ez dira era isolatu batean hutsetik eraikiko; gatazka edo protesta zehatzetan lekutu beharko ditugu, identitate ezberdinak mobilizazio prozesuan eraikiko direla aintzat hartuz (Melucci, 1992). Honek prozesu politikoen ikuspegi konstruktibista batetik ikuspegi lehiatsu (contentious politics) batera salto egitea eskatuko digu (8. kapitulua). Protesta hauek kokatzerakoan denboraren dimentsioak berebiziko garrantzia izango du; hasiera eta bukaera duen prozesua bezala ulertuta. Horregatik, Sidney Tarrow-en (1997) protestaldiaren edo protesta zikloaren kategoria baliatuko dugu, diskurtsoak eta nortasunen eraikuntzak lur hartzeko kontzeptua 24 bezala. Azterketa 'mobimentistekin' bat eginez, ziklo hauen faseak ezberdindu eta bertan lehian egongo diren edukiei erreparatu beharko diegularik. Baliatuko dugun tresneria metodologikoa laburbiltzeko, gure marko teorikoaren oinarrian hegemoniaren teoria eta politika liskartsuarena kokatu baditugu, bakoitza era ahalik eta zehatzenean aztertu ahal izateko, Snow eta Benford-en frame analisy-a (Gerhardsen Marko Idealen Egiturarekin "hobetuta") eta MTTren mekanismo eta prozesuak baliatuko ditugu, hurrenez hurren (9. kapitulua). Atal metodologiko honen azken kapituluan ere, funtsezko beste bi gai ere kokatuko ditugu: jorratuko ditugun hipotesiak eta ikerketarako baliatutako teknikak eta iturriak. Hipotesien dagokionez, bi mailetan landuko ditugu: batetik, zehatzean aztertu dugun epealdiari dagozkionak (1995-2000); eta bestetik, ikuspegi zabalago batetik, epealdi honetan jazotakoek gerora protesta zikloaren garapenean utzitako arrastoari dagozkionak. Ikerketa teknika eta iturriei dagokienez, gure azterketaren ardatz nagusietako bat diskurtsoen azterketan kokatu dugunez, lehenik eta behin, bere izaera kualitatiboa nabarmendu beharko dugu. Horretarako Nicholas Pedrianak (2006) jorratutako narratiba analitikoari helduko diogularik. Bere hitzetan narratiba analitikoaren teknikak "informazio historikoa aurkeztu eta analizatuko du, denboran zehar lotutako ekintzen sekuentzia gisa, zentzua hartuko duen osotasun metodologiko batean" (Pedriana, 2006: 351). Gure kasuan burujabetzaren aldeko eragile nagusien diskurtsoetan zentratuko gara; zehazki: ELA eta LAB sindikatuena; EAJren eta Herri Batasuna/Euskal Herritarrok alderdi eta koalizioena; eta ETArena. Bestelako diskurtso kualifikatuekin ere aurkituko gara prozesu honen azterketan, baina azterketa nagusia aipatutako eragileengan kokatu nahi izan dugu, gure ustez, ondorengo prozesua ahalbideratu zuten aldaketa nagusiak beraien diskurtsoetan eman zirelako. Horretarako nagusiki bi iturrietara joko dugu. Lehenik, iturri dokumentalen azterketara, bertan a) eragile nagusien jatorrizko diskurtsoak jasotzen dituzten dokumentuen (ponentziak, agiriak, ...), b) gaiaren inguruan landutako bibliografia zabalaren eta c) egunkarietako hemerotekaren azterketa egingo dugularik. Eta bigarrenik, epealdi horretan 'lehen lerroan' egon ziren protagonista ezberdinei egindako erdi-egituratutako elkarrizketak landuko ditugu. Iturri hauek, diskurtsoak aztertzeko ez ezik, urte horietako ekintza kolektiboaren gauzatzean parte hartu zuten mekanismo eta prozesuak aztertzeko ere baliatuko ditugularik. III. blokea: abertzaletasunaren diskurtsoen eta euskal protestaldiaren azterketa. 25 Atal enpirikoaren blokean diskurtsoen eta ekintza kolektiboaren behaketari helduko diogu. Erreferentzia bezala jarritako epealdiari heldu baino lehen (1995-2000) aurrekarien lanketa zabala egiten saiatuko gara, bi ataletan banatuta. Lehenengoan aurrekari zabalei erreparatuko diegu (10. kapitulua). Euskal gatazka, Tarrow-ek aipatutako protesta zikloaren logikan kokatuta, estatubatuarrak finkatutako hasierako fase eta ezaugarri teorikoak gurera ekarri nahiko ditugu. Horrela, ETAren sorreratik hasita, aukera politikoen egitura baliatu eta protestaldiari hasiera ematen dio mugimendu goiztiar bezala ulertuta, euskal protestaldiaren abiatzea eta zabaltzearen nondik norako orokorrak kokatu ditugu. Bi fase hauen inguruko zehaztapenak lan honen helburuak gainditzen baditu ere, bere kokapena ezinbestekotzat jo dugu XX. Mendearen bigarren erdialdean nagusitu zitzaigun gatazka ekintza kolektiboaren ikuspegitik aztertu nahi badugu. Baina gure ikerketa identifikazioen bilakaeraren ikerketa ere badenez, identifikazio hauetan eragin berezia izan zuten gertakarietan arreta ere jarri nahi izan dugu. Horrela aurrekari zabalen kapitulu honekin bukatzeko, behin frankismoan emandako protestaldiaren abiatzea eta zabaltzea arakatuta, Trantsizioaren urteetako une esanguratsuenak aztertu nahi izan ditugu, aurreko urteetan hezurmamitutako identitate antifrankista zabal horrek hurrengo urteetan izango zuen bilakaera ezagutzeko. 1977ko Hauteskunde Orokorren aurreko jarrera, Xibertako elkarrizketak fronte abertzalea osatzeko saiakera bezala, Autonomien Estatuen gaineko posizioa, ... Erreforma politiko horren arragoan gorpuztu ziren hurrengo hamarkadetan zehar nagusituko ziren identifikazio politiko nagusiak, era eskematiko batean ere laburbiltzen saiatuko garenak. 11. kapituluan, aldiz, aurrekari zuzenei helduko diegu. Horretarako, 90. hamarkadaren lehenengo erdialdean garatutako ekintza kolektiboaren gaineko argazki bat ateratzen saiatuko gara, marko teorikoan landutako agendaren arabera: aukera eta mehatxuen kudeaketa, protestarako bitartekoen kudeaketa, markogintza eta nortasunen kudeaketa eta antolaketaren kudeaketa. Ajuria-Eneako Itunak finkatutako aliantza eta aurkaritza egiturak, bere barne bilakaera eta maila sozioekonomikoan emandako aldaketak (krisi industriala, harreman sindikalen berregituraketa, ...) ardaztuko dute kapitulu honen azterketa eta abiapuntua jarriko diote gure aztergaiari. Hurrengo hiru kapituluetan (12.etik 14.era) gure erreferentziazko epealdiaren azterketari helduko diogu, 1995etik 2000era doana (biak barne). Horrela, 12. kapituluan 1995-1997 bi urtekoa ikertuko dugu; 13.ean 1998-1999koa; eta 14. kapituluan 2000. urteari dagokiona. Banaketa hau ez da hutsala izango. Gure ustez azpi-epealdi bakoitzean nagusitu zen markogintzaren dimentsio baten 26 (diagnostikoa, pronostikoa eta motibazioa) eta MTTk definitutako prozesu sendo baten (polarizazioa, eskala aldaketa eta kategoria osaketa) arabera antolatu dugularik. Horrela lehenengo biurtekoan burujabetzaren aldeko hainbat sektoreetako diagnostikoen arteko sintonia eta protestaldian emandako eskala aldaketa nabarmendu beharko ditugun bitartean, hurrengo azpiepealdian pronostiko bateratu eta polarizazioa aztertu beharko ditugu, esaterako. Zentzu honetan hiru kapitulu hauetako bakoitzaren hasierako parteak eragile abertzale nagusi bakoitzaren diskurtsoaren azterketari erantzungo dien bitartean, bigarren zatiak garatutako ekintzako kolektiboaren mekanismo eta prozesu nagusiei erreparatuko die, bata eta bestearen arteko elkareragina zein den aztertze aldera. Edota nahiago bada, hitza eta ekintzaren arteko harreman dialogikoa arakatzeko. Aukeratutako epealdiaren azken urtearen hautaketa ere ez da zoriz egin. Izan ere, 2000.ean aurreko urteetan burujabetzaren aldeko indarren artean lortutako adostasun hauskorrak lehertu ziren, fase berritzat hartu dezakegunari hasiera emanez. 90. hamarkadaren bigarren erdialdean gertatutakoek fase berri horretan (eta hurrengo urteetan) eragin zuzena izan zutenaren hipotesiaren gainean arituko bagara ere, gure ustez Ibarretxe Lehendakariaren bigarren agintaldiak ezaugarritu zuen mende berriaren hasierako bilakaera politikoa. Horrela, urte horien azterketa lan honen helburuetatik kanpo gelditzen bada ere, 2000. urtean bertan Ibarretxek emandako hitzaldi ezberdinetan zirriborratzen hasitako ildo politikoak, aurreko urteetan abertzaletasunaren barruan lehian egon ziren paradigma edo mundu ikuskera ezberdinak ulertzeko eman dezakeelakoan gaude. Izan ere, MTTk aldaketa politikorako planteatutako liskarraldi eredu ezberdinak ere (iraultza, demokratizazioa/erreforma eta nazionalismoa) ez baitira horren urruti egongo gure aztergaitik. Zentzu honetan, paradigmen arteko alderaketa honek Lizarra-Garaziko Akordioaren inguruan lortutako adostasunen ibilbide laburra azaltzen lagundu dezakeelakoan gaude. Horregatik, mende berriaren lehenengo urte hori ez dugu gure ikerketatik kanpo utzi nahi izan, Ibarretxeren proposamen azterketak bestelako ikerketek osatu beharko dutelarik. 27 1. KAPITULUA: BOTEREA ETA NORTASUNA: DETERMINISMOAREN KRISITIK HEGEMONIAREN ALTERNATIBARA 1.1 Sarrera Ikerketa lan honek identitate politikoen birmoldaketa prozesuaz dihardu, besteak beste; hegemoniaren eraikuntzaren bidez egikaritzen den birmoldaketa prozesuaz, hain zuzen ere. Zentzu honetan, hegemoniaren kategoriaren bi adiera ezberdinduko ditugu: batetik, hegemoniaren adiera gramsciarra edo klasikoa, eta bestetik, hegemonia laclauiarra edo garaikidea. Bigarrenak lehenengotik edango du ezinbestean, baina bata eta bestea bereizten duen muga deskribatzea lan honen eginkizunetako bat izango da. Lehenengo kapitulu honetan, bigarren adiera horretara iristeko egindako ibilbide intelektualaren urrats nagusiak arakatu nahi izango ditugu. Gramscik XX. mendearen hasieran jorratzen hasitako bidea, Laclauk eta Mouffek mende horren bukaeran eta hurrengoaren hasieran borobildu nahi izan zutena behar bezala ulertu ahal izateko. Kapitulu honen hasierako partean, II. Internazionaletik aurrera, marxismoak artikulatu nahi izango zuen identitate politikoaren (proletalgoa) bidez botere politikoa eskuratzeko baliatuko zituen estrategia politikoarengan arreta jarriko du; batez ere, estrategiak inplementatzeko orduan agertutako zailtasunei aurre egiteko intelektualki planteatutako irtenbideengan. Sarrera honetan azterketa sakonetan murgildu gabe, zailtasun edo krisi honen muina Karl Marxek garapen teknologiko-industrialaren, eta oro har, ekonomiak determinatutako Historiaren bilakaeraren ondorioz eman beharko zatekeen langileriaren nagusitasunaren aurreikuspena ez gauzatzean azaleratuko zen. Karl Kautskyk ordezkatu zitzakeen aterabide ortodoxoa, Rosa Luxemburgek aldarrikatutako espontaneismoaren aurreikus-ezintasuna edota George Sorelen greba orokorraren mitoa, orduko ezkerraren irudikapen kolektiboan prozesu sozialen bilakaera deterministak errealitatearekin talka egiterakoan sortzen zuen dislokazioari aurre egiteko ahalegin teoriko gisa ulertu behar ditugu. Planteamendu horietako bakoitzak izan zuen eraginkortasunaren azterketatik 29 harago, horien bilakaeran jarri nahi dugu arreta. Batez ere, identifikazio politikoen eraikuntzarako marxismo tradizionalaren korronte ortodoxoenek 'azpiegitura/gainegitura' eskema dualean planteatzen zuten translazio automatikoaren logikan ematen den bilakaeran. Hau da, azpiegitura ekonomikotik gainegitura politiko, sozial edo kulturalera emango litzatekeen transferentzia zuzenaren ideian ematen den malgutzean. Identitate politikoen 'heterodoxizatze' prozesu honetan arreta gunea Gramscirengan kokatu beharko dugu ezinbestean. Esan bezala, bere pentsamendua aurreko hamarkadetako pentsalari marxisten bilakaerari erreparatu gabe nekez ulertu badaiteke ere, inork gutxik zalantzetan jarri zuen subjektu politikoen konfiguraziorako mugarri berria jarri zuenik. Ekonomikoaren pisua bazterrean utzi gabe, baina bere aurrekoek planteatutakoaren kontra, bere ustez, emantzipaziorako subjektua eraikia beharko luke. Bere ustez bilakaera ekonomiko hutsaren ondorioz nagusituko litzatekeen subjektuaren (proletalgoaren) izaera aurre-determinatuaren eskemak goiak jota zuen. Are gehiago herrialde industrializatuetan (Alemania, Britainia Handia, ...) eta ez-industrializatuetan (Errusia, Txina, ...) ematen ari zen bilakaera ikusita. Subjektuaren izaera eraiki honek, ordura arte marxismo tradizionalak bigarren maila batean utzitako dimentsio kultural eta performatiboari garrantzia eman zien. XX. mendearen kapitalismoaren eskutik ematen ari zen jendartearen heterogeinizazio sozialak edota hainbat herrialdeetan oraindik orain nekazari giroak zuen pisuak, ordura arte nagusitutako hainbat kategoria berrikustera behartu zuen; errealitate anitz hori ulertzeko baliagarriak izango ziren kategoriak asmatuz edo, behinik behin, zahar-berrituz. Hegemoniaren ideiaren inguruan Gramscik garatutako kontzeptuak (jendarte zibila, krisi organikoa, ...) horietako batzuk izan ziren. Zentzu honetan, Gramscik ekonomikoa eta politikoaren arteko 'lehia fundatzaileari' ateak ireki zizkiola esan dezakegu. Baina Laclauk hamarkada batzuk geroago salatu bezala, Gramsciren pentsamendua ekonomikoaren determinismoa gainditzeko jauzi kualitatibo bat suposatu bazuen ere, honek "azken ondar esentzialista" mantendu zuen (Laclau, 2004: 104-105). Egitura ekonomikoan duen kokalekuaren arabera langileriari ematen zaion lehentasunezko izaera ontologiko hau deseraikitzeko, ezkerreko pentsamendua XX. mendearen erdialdetik aurrera, estrukturaren gabeziak agerian utzi zuen eskola frantziarrarekin zorretan egongo da. Baina hori hurrengo kapituluan jorratuko dugun bidea izango da. 30 Rosa Luxemborgok eraikuntza itxi honetan lehenengo pitzadura batzuk agerian utziko dituzten hainbat ekarpen mahai gaineratuko ditu. Honek bere garaiko jendartearen bilakaera beste modu batera irudikatzen zuen: teoria marxista klasikoak aurreikusten zuenaren kontra, Alemaniako gizartearen izaera geroz eta zatikatuagoa nabarmendu zuen. Luxemburgok ere jendartearen bateratze prozesuaren beharra ikusten zuen, baina hau soilik iraultzaren bitartez eman zitekeen, sektore bakoitzaren eskaera partzial bakoitzak bere espezifikotasuna bertan galduko lukeelarik hobe behar komun baten mesedetan (Reforma o revolución, 1900). Hori bai, Rosa Luxemburgek iraultzaren subjektua langileria izango zela ez du zalantzetan jarriko, kapitalismoak bere baitan zituen kontraesanen bilakaera naturalaren ondorioz aipatutako klasea berez nagusituko zelarik. Aldiz, horrelako prozesu iraultzaileen garaiko erreferentea zen, garapen industrial-kapitalista oso mugatua zen, nekazari giroa nagusi zelarik. Hortaz, horrelakorik noiz eta nola gerta zitekeen aurreikustea ariketa nekeza bilakatzen zen. Ildo honetatik, espontaneismo edo bat-batekotasun teoria honen garrantziaren funtsa, aldiz, ez legoke (soilik) prozesu iraultzaileak aurreikustearen ezintasunean. Laclau eta Moufferen arabera: "Lo que está en juego no es tan sólo la complejidad y variedad propias de una dispersión de luchas [...] sino también la constitución de la unidad del sujeto revolucionario a partir de dicha complejidad" (2004: 35). Hortaz, hauen arabera, teoria honen ekarpen nagusia ez litzateke horrelako prozesuen konplexutasunaren ondorioz hauek noiz/nola emango diren ezin aurreikustearen onarpena, konplexutasun horrek subjektuaren osaketan duen eragina nabarmentzea baizik, ordura arte honen eraikuntzan nagusi izan zen ikuspegi deterministan aldaketa esanguratsu bat txertatuz. Kautskyren beharrezkotasun teoriaren eta Rosa Luxemburgeren bat-batekotasun teoriaren arteko dilema, krisian zegoen paradigma klasikoaren lehenengo agerlekutzat hartu daiteke. Izan ere, baten beharrezkotasunak bestearen aurreikus-ezintasuna indargabetuko bailuke (eta alderantziz); beraien hitzetan, zero batura lukeen ikuspegi ekonomizista eta erredukzionistaren arteko emaitza bihurtuz (2004: 39). 32 1.2.2 Ikuspegi tradizionaletik emandako hiru erantzun. Mende arteko aldaketa honetan krisi honi eman nahi izan zitzaien erantzunen artean hiru nabarmendu zituzten pentsalari argentinar eta belgikarrak. Lehenengoa ortodoxia marxista litzateke. Kautskyren pentsamenduan urrats bat harago joanda, jada teorilarien funtzioa ez litzateke funts ekonomikoagatik determinatua dagoen joera historikoen azterketa egitea, baizik eta marxismoak planteatzen duen artikulazio sozial hori (proletalgoaren nagusitzea) ze gertakari historikoaren eskutik etorriko den aurreikustea; edozein kasutan, bilakaera historiko hau zientzia marxistaren arauek ziurtatuko lukete (Kautsky, 1969). Ideia honetan gerora sakonduko badugu ere, esentzialismo honek jendarte sektoreen nortasunaren eraikuntzan eragin zuzena izango luke. Izan ere, ikuspegi ortodoxoek nortasun hauen eraikuntzaren joko zelaia politikoa izango dela aitortzen badute ere (gainegituran azalaraziko litzatekeena), hauek aurrez azpiegituran determinatutako interesen posizioa baino ez lukete ordezkatuko, nortasun sozialen eraikuntzaren harremanezko joko politikoa indargabetuz. Zentzu honetan, joera honen funtzio nagusia teoria sozialistaren bidez, jada emanda leudekeen baldintza batzuen gainean1, gertakari zehatzen bilakaera aipatutako logika orokorrean egokitzea litzateke. Georgi Plejanov-ek, esaterako, Socialismo y lucha política (1883) eta Nuestras diferencias (1855) lanetan prozesu iraultzaileak gainditzen joan beharreko etapen kronologia zehatz bat definituko du, hortik kanpo gelditzen diren gertaerak kontingenteak liratekeen itxurazko formak baino ez liratekeelarik. Marxismo klasikoaren krisiari emandako bigarren erantzun nagusi bat errebisionismoa litzateke. Korronte honen baitan, Eduard Bernsteinek ordura arteko pentsamendu marxista klasikoan hainbat aldaketa txertatuko ditu, besteak beste, plusbalioaren teoriaren inguruko gehiegizko sinplifikazioa, bortxa bidezko boterearen eskuratzea edota langileriaren lorpen partzialen aldeko ikuspegi gradualista2. Baina landu nahi dugun ikuspegi teorikorako batez ere baliagarria izango zaiguna, errebisionismoaren eskutik landuko den Historiaren ikuspegi determinatu gabea gailentzeko 1 Aipatu dezagun 1907an Kautskyk Parisen egindako konferentzia batean, aurreko mendeko gertakari historiko nagusien azaleko errepasoaren ostean, formulatutako baieztapena: "Actualmente y bajo todas las relaciones, las condiciones de la unión tan necesaria del movimiento obrero y del socialismo están cumplidas. Faltaban en los primeros lustros del siglo XIX" (1969: 16). 2 Zentzu honetan Laclau eta Mouffek errebisionismo eta erreformismoaren arteko ezberdintasuna nabarmendu nahi izango dute; nagusiki, erreformismoak planteatzen duen langile klasearen "bere baitako biltzearekin" ezberdinduz. Hau da, erreformismoak langileriak askapen prozesua berak bakarrik bideratu behar zuela defendatzen zuen planteamenduarekin ezberdindu nahi izan zuen. Batez ere, azken honek ekarri zuen kietismo edo geldotasun politikoarekin ez nahaste aldera (1985: 58-59). 33 saiakera izango da. Bernsteinen arabera, Historiaren bilakaeran ez dute soilik indar ekonomikoek parte hartuko. Bernsteinen garaian ematen ari zen klase ertainaren zabalpenak, jendartearen polarizazio mugatuak edota errebolta iraultzaile baterako aukeren ahultzea, langileriaren funtzio historikoaren eta bere artikulazioaren gaineko ikuspegiaren aldaketa ekarri zuten (Las premisas del socialismo y las tareas de la socialdemocracia, 1899). Laclauk eta Mouffek bere testuez egiten duten interpretazioaren arabera, langileriaren izaera zentrala, Historiaren izaera determinatutik baino, honen eraikuntza historiko kontingente baten eskutik letorke (2004: 64). Esan nahi baita, une historiko zehatz batean bere kartak behar bezala jokatuz erakutsi beharko lukeen gaitasunagatik. Ikuspegi honek maila ezberdinetako inplikazioak lituzke, egokia izango den indar korrelazio baten artikulazioaren beharretik hasita, ordura arte nagusitu zen proletalgoaren garaipenaren izaera ekidinezina zalantzetan jartzera. Artikulazioaren afera honek langile klasetik kanpo legokeen sektoreekiko hartu-emanaren eztabaida kontzeptuala txertatuko zuen marxismo klasikoan. Horrela, langilea jada ez litzateke soilik langile izango; hiritar, kontsumitzaile eta bestelako nortasunak barnebilduko lituzke, subjektuen posizioak biderkatuz. Ikuspegi berritu honek jauzi garrantzitsua suposatu zuen marxismoaren baitan. Baina Laclau eta Moufferen ustez, errebisionismoak ez zuen lortu "aldez aurretik definitutako eskema bateratzailearen" ideia gainditzea (edo nahiago bada ikuspegi ekonomikoaren determinismoa gainditzea), eta zentzu horretan, jatorrizko korapiloak askatu gabe jarraitu zuen (2004: 68). Krisi honi balizko hirugarren aterabidea Sorel-en greba orokorraren mitoaren eskutik letorke. Bere pentsamenduan demokraziaren gaineko ikuspegiaren bilakaera oso bat emango bada ere (aldeko borroka batetik, honen gaineko etsipenera), hainbat konstante aurkitu ahal izango ditugu. Hauen artean, eta errebisionismoan planteatzen zenari jarraipena emate aldera, azpiegitura/gainegitura bikoizketa gainditzen joatea edota jendarte sektore ezberdinen artikulazioaren beharra. Sorelek, aldiz, bere aurrekoen ikuspegi hau erradikalizatu egingo du. Aipatutako egitura dualaren arabera antolatua ez dagoen jendartean (melange) giza sektore batzuek (bloc) "ekonomiaren antolaketaren beraien ustea inposatu" nahi izango dute (Laclau&Mouffe, 2004: 71). Jendartearen egituratzearen konplexutasun honek bilakaera historikoaren ustezko izaera determinatu objektiboan zirrikitu berri bat irekiko du. Baina garrantzitsuagoa dena, subjektuaren artikulazioaren funtsa ez du oinarri ekonomiko objektibo batean kokatuko, gaitasun moral edota borondate nietzschear moduko batean baizik (Sorel, 1978). Ekintzaren filosofia izango da Sorelek planteatuko duena. Horrekin 34 iraultzaileek porrot egiten duen bitartean, itxuraz horretarako baldintza eskasagoak zituzten eremuetan (nekazari giroko Errusian lehenengo, eta Txinan gerora) oinarri marxista luketen iraultzak arrakasta lortzen ari ziren. Garaian emandako erantzun intelektualek ez zuten korronte honen izaera ekonomizistaren nagusitasuna eguneratu; kasuan kasuko arrakasta edo porrota azaltzeko teoriak eraikitzera mugatu zirelarik. Ondorioz, marxismoa mendebaldeko pentsamenduaren oinarrizko kontzeptuen (historia, subjektua, ...) ikuspegi esentzialista eta determinatua gainditu ezinik zegoen. Teoria eta praktikaren arteko lubakia handituz joan zen, eta bilakaera historikoaren azalpen zientifiko baterako aukerak ahultzen. Baina saiakera hauek ez ziren antzuak izan. Bernsteinen gainegitura/azpiegitura ikuspegi dualaren gainditzeko ahalegina, Sorelen artikulazioaren subjektibizazioa mito bidez eta abarrekoek, giza zientzien eta zehazkiago jendarte gatazken analisirako ikuspegi berri bat zabaltzen joan ziren. Baina ez da Gramsciren pentsamenduaren etorrerara arte ikuskera honetan jauzi kualitatibo bat emango. 1.3 Hegemonia gramsciarra 1.3.1 Sarrera. Gramsciren pentsamendua ezinbestean bere ibilbide politikoari lotuta agertzen zaigu. 1891an Sardinian jaiotako pentsalaria eta ekintzailea, 22 urterekin Italiako Alderdi Sozialistan (IAS) afiliatu zen baina ordurako garaiko politikagintzarekin hartu-eman zuzena izana zuen. 1911an Turinera joan zen ikasle txiroei ematen zitzaien beketako bat eskuratuta. Bertako industriaguneetan izandako langileen protestek eta esperientzia autogestionatuek3 eragin zuzena izan zuten bere ondorengo pentsamenduan. Baina bere hastapeneko lan politikoa kazetaritzari lotuta agertzen zaigu. IASren aldizkari ofizialetan4 erredaktore lanak egin eta gero, bere ondorengo pentsamendu politikoaren lehenengo proiekzioak L' Ordine Nuovo aldizkarian egin zituen, marxismoaren baitan sakoneko eztabaidak ematen ari ziren momentuan. 3 1919 eta 1920an Torinoko fabriketan "Enpresa Kontseilu" bezala izendatuak izan ziren esperientziak adibide nabarmenetakoak izan daitezke. 4 Avanti! edota Il Grido del Popolo ditugu aldizkari ofizial hauetako bi. 36 Gramsciren jardun politiko nagusia bi Mundu Gerren artean, Sobietar Iraultzaren ostean eta Italian faxismoa agintera iritsi zen testuinguruan eman zen. Zentzu horretan, 1921eko urtarrilean Italiako Alderdi Komunistaren (IAK) sorreran jokatutako papera nabarmenduko dugu. 1919ko martxorako III. Internazionala edo Internazional Komunista (IK) eratua zen, komunismoaren mundu mailako zabalpena zuzentzeko helburuarekin. II. Internazionalarekiko hausturaren ondorioz mendebalde osoan zehar alderdi komunisten eraketa prozesua zabaltzen joan zen, horiek, ondorenean, IKn parte hartzen zutelarik. Italian, IAKren eraketak eta ondorengo garapenak, faxismoaren gorakada prozesuarekin denboran bat egin zuten, honi aurre egiteko hartu beharreko jarrerak alderdiaren baitan bi posizio erabat ezberdinduak gorpuztera eraman zuelarik. Mendebaldeko herrialdeetan ematen ari zen kapitalismoaren "egonkortzearekin" (Sacristán, 1978: 31) eta bereziki Alemanian eta Italian ematen ari ziren eskuineko joeren indartzearekin, IKk sozialdemokraziarekin aliantzak gorpuztearen alde egin zuen, honek IAKren baitan jarrera kontrajarriak sortu zituelarik. Garai horretan alderdia zuzentzen zuen Amadeo Bordigak Leninen irizpide hauen kontra egin zuen5, Italiako alderdi komunistaren erabateko autonomia eta Iraultza sozialerako proletalgoaren nagusitasuna aldarrikatuz. Jarrera hau Gramsciren planteamenduaren antipodetan kokatzen zen. Gatazka honek lehenengo momentuan kanpora begira aparteko proiekziorik ez zuen hartu, baina Gramsciren pentsamenduarengan langileria eta bestelako jendarte sektoreen artean eman beharreko artikulazioaren aferak izango zuen garrantzia ernaltzen ari zen. Are gehiago, nekazalgoak horrenbesteko pisua zuen Italia bezalako herrialde batean. Barne eztabaida hau 1926an Lyon-en burututako IAKren III. Kongresuan amaitutzat emango da, IKren babesarekin, Gramsci eta L' Ordine Nuovon antolatuak zeuden sektoreak (Togliatti, Terracini, Scoccimarro, ...) Komite Exekutiboaren ordezkaritzaren gehiengo lortzen dutenean, Gramsci Idazkari Nagusia izendatuz. Garai honetakoa izango da Questione Meridionale (1930) izeneko obra, proletalgoak nekazalgoarekin artikulatu beharreko indarrez hausnartzen duena. Baina denbora laburrean mantendu ahal izango da bere karguan. Izan ere, 1926an Mussolinik estatu kolpea eman eta hilabete batzuetara Gramsci atxilotzeko agindua eman baitzuen6. Ordurako bere osasun egoerak okerra egin zuen nabarmen. Hala ere, bere pentsamenduaren garapenari dagokionez, askorentzat 5 Aipatzekoa da Alemaniako eta Hungariako alderdi komunistek ere kontrako jarrera azaldu zutela. Jarrera hauek testuinguru zehatzean kokatze aldera, gogora dezagun Rosa Luxenburgo eta Karl Liebknecht-en erailketak Alemaniako gobernu sozialdemokraten agindupean eman zirela. 6 Gramsciren atxiloketa 1926ko azaroan emango da, faxismo italiarrak militante sardiniarrarekiko zuen obsesioetako bat gauzatuz. Honen oinarrian Gramscik erakutsitako gaitasun politiko nabarmena. Honen erakusle izango da, fiskaltzak bere epaiketan "burmuin horrek hogei urtez giltzaperatua" egoteko egindako eskaera aipagarria. 37 dugu. Ideia hau hainbat joera deterministek egoera guztietarako baliagarriak liratekeen lege oroharrapatzaileetatik ihes egiteko saiakera bezala ulertu beharko genuke. Gramscik egitura eta gainegituraren arteko harremanaren izaera organikoa nabarmendu zuen. Zentzu honetan, Portelliren ustez, "mugimendu supraestrukturala egituraren garapenaren mugetan garatu beharko da" (1982: 48). Hortaz, gainegituraren garapenaren baldintzak egiturak finkatuko ditu. Marxen baieztapenei jarraiki, Gramscik egitura eta gainegituraren arteko loturan gauzatzen den bloke historikoaren garapenerako bi baldintza aurreikusten zituen: batetik, "inongo gizartek ez ditu bere gain hartzen, bere soluziobiderako baldintzak emanak ez dituen eginkizunik (edo behintzat, baldintza horiek agertze eta garatze bidean beharko lukete"); eta bestetik, "inongo gizarte ez da desagertzen edo ezin du ordezkatua izan, baldin eta bere harremanen baitan dauden bizimodurako forma guztiak ez baditu garatu" (Gramsci, 1980: 52-53). Ikuspegi klasiko honen arabera, "soluziobiderako baldintza" horiek edota "bizimodurako forma horiek" egituraren garapenak (ekonomikoak) zehaztuko lituzke. Hortaz, zein izango da bloke historikoaren definizio klasiko honetan Gramsciren berrikuntza nagusia? Marxismo tradizionalaren arabera, egitura eta gain egituraren arteko lotura zuzena edota automatikoa dela esan dezakegu. Esan nahi baita, ikuspegi klasiko honen arabera, sistema ekonomikoan emandako aldaketek eragin zuzena izan behar zuten gainegituraren mailan garatzen ziren fenomenoetan (sektore sozialen artikulazioan, indar harremanen garapena eta abar). Ikusi dugun bezala bilakaera historikoak eskema honen mugak agerian utzi zituen. Gramscik, ikuspegi tradizionalei jarraituz, gainegituraren mailan eman beharreko aldaketen jatorria egituran kokatzen jarraitu bazuen ere, bere berrikuntza nagusietakoa, gainegituran eman beharreko aldaketa hauek eraiki egin behar zirela planteatzen legoke. Hau da, aldaketa ekonomikoak jendartearen antolaketan duen eragina ez da automatikoa edo objektiboa izango, hau subjektiboki eraiki beharko da nortasun politiko berri bat(zuk) sortuz. Beste modu batera esanda: edo plano ekonomikoan objektibizatutako aldaketak identitate politiko-sozialen mailan subjektibizatzen dira, edo gain egituraren mailan ez du aldaketa suposatuko. Eginkizun honetan intelektualek berebiziko papera jokatu beharko dute. Izan ere, egitura eta gainegituraren arteko loturaren organikotasuna bermatzea hauei legokieke. Intelektualen eginkizun nagusia klase bakoitzak bere izaeraren kontzientzia hartzea ahalbideratzea izango da. Orduan intelektualen eta masen arteko hartu-emanaren dinamikari hasiera emango zaio. Hartu-eman hau ez da lineala izango, gorabeheratsua izango da. Teoria lantzen duten intelektualen eta praktikan aritzen 42 non sektore sozial ezberdinek eginkizun intelektual maila bat behintzat bete beharko luketen eta guztiek ere "bizitza praktikoan murgildu" beharko liratekeen (1978: 392, 395). Zentzu honetan, "kasten" arriskua minimizatuko litzateke. Homogeneizazio eta kontzientziazio funtzio hauei hirugarrengo bat gehitu beharko diogu, baldin eta klase sozial horretako intelektualek jendartea hegemonizatu eta zuzentzeko bokazioa badute: dominazioarena. Intelektualek "estruktura ideologiko" bat zabaltzeko, masen eta zuzentzaileen artean lortzen duten identifikazio mailaren arabera, dominaziorako bi forma nagusiei bide emango diete: hegemoniaren bitartez, identifikazio maila handia ematen baldin bada; eta diktaduraren bitartez, identifikazio maila txikia ematen baldin bada. Bata edo bestearen garapena aurrerago aztertuko ditugun hertsadura mekanismoei lotuta egongo da, borondate bidezko atxikimendu subjektibo indartsua ematen bada, hauek apenas baliatu beharko ez direlarik; eta identifikazio hau ezean, sistemak bere hegemonia inposatzeko mekanismo hauei heldu beharko dielarik. Gainegituraren egonkortasuna ere egoera batean edo bestean ez da berdina izango, eta ondorioz, bloke historikoaren egoera eta bilakaera ere ez. Alde horretatik, ordura arte nagusi izan zen ikuspegi marxista tradizionalak esandakoaren kontra, bloke historikoaren garapena ez da soilik egituran ematen diren aldaketen araberako izango; gainegituraren mailan, intelektualek nagusiki (baina ez bakarrik) gauzatzen duten estruktura ideologikoaren kudeaketak ere bloke osoaren bilakaeran eragin nabarmena izango du. 1.3.4 Hegemonia gramsciarraren gako nagusiak. 1.3.4.1 Kontzeptuaren genealogia. Gramsci hegemonia kontzeptuaren teoriko nagusietakoa bezala aurkeztu izan da. Hala ere, bere ikertzaileak diren Hugues Portelli eta Christine Buci-Glucksmann-ek bat egingo dute kontzeptu honen erabilera atzetik zetorrela baieztatzeko orduan11. Gramsci baino lehen honen lanketa nagusia más humildes "administradores" y divulgadores de la riqueza intelectual ya existente, tradicional, acumulada [...] La organización militar ofrece, también en este caso, un modelo de esas complejas gradaciones". (Sacristán; 1970: 395) 11 Zentzu honetan bi ikerlarien iritziek bat egiten badute ere, bakoitzak hegemoniaren kontzeptuak aurretik izan zuen zabalpen eta erabileran posizio kontrajarriak izango dituzte. Portelliren ustez honen aurreko erabilera Leninen aipatu gutxi batzuetara mugatzen den bitartean (1973: 66), Buci-Glucksmannek III. Internazionalaren inguruan 44 Leninek eta boltxebismoak egindakoa izan zela baieztatzeko orduan ere bat egingo dute. Nagusiki, Sobiertar Iraultzaren testuinguruan, ordura arte indarrean egondako Estatuaren ordenua jendarte zibilean indarrean egondako gegemoniyaren araberakoa zela esateko orduan. Gramscik berak ez du hegemoniaren inguruko aitatasunik bere gain hartu nahi izango eta Leninek egindako erabilerari erreferentzia behin baino gehiagotan egingo dio. Luciano Gruppi-k, Lenin eta Gramscik hegemoniaren kontzeptuaz egiten zuten erabileraren inguruan, lau antzekotasun nabarmenduko ditu: a) hegemoniaren klase izaeraren oinarria; b) hegemoniak behar duen antolaketa intelektuala; c) oinarrizko klaseak inguruan dituen aldeko taldeetan lagundu beharra; eta d) indar korrelazioen garrantzia (Luppi; 1978). Ezaugarri hauei BuciGlucksmannek laugarren bat gehituko dio, hegemoniaren kontzeptua bi egileetan "borrokan eraikitzen" dela baieztatuz (1978: 226); hau da, praxiaren filosofiaren bitartez. Hegemoniaren kontzeptu honetan sakontzen badugu bakoitzaren ezberdintasunak agerian gelditzen joango dira. Izan ere, askotan hegemonia eta proletalgoaren diktadura parekatzera jo izan da; eta hortik bi kontzeptuok behar bezala bereizi behar izatea. Proletalgoaren diktadurak jendartearen dominazioaren eta zuzendaritza politikoaren ideiak nabarmenduko ditu. Hegemoniaren adiera gramsciarrean, aldiz, arrakasta soilik langileriak bere zuzendaritzaren oinarri soziala zabaltzea lortzen baldin badu lortu ahal izango da; hau da, oinarri soziala langileriatik harago zabalduz. Ariketa hau beste menpeko klase batzuekin aliantzen sistema gauzatuz eman beharko da, hauen onespena beharko delarik (Portelli, 1982: 67). Buci-Glucksmannek bi kontzeptuon bereizketa 1917ko sobietar iraultzaren ostean sektore sozialen artean eman beharreko ber-artikulazioarekin lotuko du. Izan ere, behin botere estatala eskuratu ondoren hegemonia eta proletalgoaren diktaduraren sakoneko esanahi ezberdinak azalarazten hasiko dira. Lehenengoak, langileria osoari erreferentzia egingo dio, boterean dagoen klase bezala. Hegemoniaren funtzioa jendartearen gaineko proletalgoaren zuzendaritza ideologikoa eta politikoa bermatzea izango da. Sobietar Alderdi Komunistaren X. Kongresuan, Leninek eginkizun hau sindikatuengan kokatu zuen. Boterean dagoen klasea sindikatuen inguruan trinkotuta egonda ere, botere estatala egikaritzeko mugapenak izango ditu. Mugapen hauek "proletalgoak hainbat eremuetan oraindik zatikatuta, degradatua, ustelduta egotetik letorke" (Sacristán, 1978: 227), hau da, oraindik interes partikularren menpe bere kontzientzia iraultzaile osoaren jabe ez izatetik. mugitzen ziren figura ezberdinetara (Varga, Stalin, Zinóviev edota Bujarin) eta, batez ere, Leninek egin zuen erabilerara zabalduko du (1978: 222). 45 Horregatik, soilik alderdian bildutako abangoardiak proletalgoaren diktaduraren bitartez eskuratu ahal izango du botere estatala. Beste modu batera esanda: Lenin arabera, sindikatuaren bitartez gauzatutako langile klasearen hegemonia edo nagusitasun ideologikoak, alderdi politikoan trinkotzen den abangoardiak botere politikoa eskuratzeko oinarria jarriko dio. Proletalgoaren hainbat eremuetan emango litzatekeen "zatiketak, degradaziok edota usteltzeak" ekarri dezaketen boterearen desegonkortzea ekiditeko, alderdiak proletalgoaren diktadura baliatuko lukeelarik. Hortaz, Lenin eta Gramsciren arteko hegemoniaren adieraren banaketa zuzendaritza kultural/ ideologikoa edota politikoari emandako nagusitasunetik etorriko da. Leninek arreta hegemoniaren adiera politikoan edo Estatuaren botere guneetan jarriko du. Bere idatzietan arazo nagusia Estatu aparatuaren bortxa bidezko desplazamendua izango da: helburua jendarte politikoak ordezkatzen duen estatu aparatuak eskuratzea litzateke, hau eskuratzeko aldez aurretik hegemonia politikoa izan beharko delarik. Hegemonia politikoak (hau da, jendarte politikoaren kezka estrategiko bezala ulertuta), jendarte zibilaren gaineko lehentasuna izango du; are gehiago Errusia bezalako jendarte batean, non jendarte zibila oso ahula zen. Gramscirentzat, aldiz, klase zuzentzailearen aurkako borrokaren muina jendarte zibilean kokatuko da: jendarte zibila kontrolatzen duen taldea, talde hegemonikoa izango da; Estatuaren baliabideen edota jendarte politikoaren konkistak hegemonia hau borobilduko lukeelarik (Estatua = jendarte zibila + jendarte politikoa). Hegemonia gramsciarrak jendarte zibilaren nagusitasuna suposatuko du, jendarte politikoarekiko12. Azterketa leninistan harremana alderantzizkoa izango da. Gramscik, ezberdintasun hauek leuntzeko, Leninen heriotza tartean egon izan ez balitz, honek jendarte zibilak herrialde ezberdinetan izango zuen pisua antzemango zuela nabarmendu zuelarik (1978: 70). 1.3.4.2 Sen ona Filosofiak sen onarekin izango duen lotura gorago aipatu dugu. Hasiera batean filosofoek edo intelektualek osatzen duten gutxieneko horrek, munduaren edo jendartearen gainean duten mundu 12 Buci-Glucksmannek berak Gramsciren pentsamenduarengan hegemoniaren ideiaren bilakaera bat nabarmenduko hasierako Kaieretatik bukaeretakora. Buci-Glucksmannentzat Gramscirengan hegemoniaren "aberaste eta aldaketa prozesu bikoitz bat ematen da, proletalgoaren hegemoniatik burgesiaren hegemoniara, klase baten eraketatik Estatuaren inguruko problematikara" (1978: 47). Bere ustez, 1926ra bitarte hegemonia proletalgoarentzat alternatiboa izango zen estrategia bat adierazteko baliatzen zen; hortik aurrera, hegemonia Estatu egiturei erreferentzia egiteko baliatuko da. 46 Bi kontzientzia horien arteko harremana gatazkatsua izango da, ez du bilakaera lineala izango eta bere emaitza denboran zehar luzatu daiteke. Momentu batera arte jendarte batean nagusi den sen onarekiko ematen den bereizketa prozesua, hasiera batean "era intuitibo" batean emango da, autokontzientziazio ariketa etikoaren bitartez. Hori bai, "munduaren ulermen koherente eta bateratu batera" iritsi beharko da; funtsean, lehia hegemonikoaren ardatz bilakatuz. Hau da, prozesu honen bilakaeraren lehenengo urratsak norbanakoen kontzientzia etikoak gidatu beharko badu ere, ondorenean, honen zabalpenaren bidez, izaera politikoa hartuko du, jendartearen antolaketaren oinarrietara zabalduz. Aipatu dugu Gramsciren mundu ikuskera edo sen on berriaren zabalpenean intelektualek jokatu behar duten papera. Horrekin batera, jendarte modernoetan alderdi politikoek ere jokatzen duten funtzioa nabarmendu zuen. Alde horretatik, Gramscik alderdiari egozten zion masen zuzendaritzaren funtzioa pentsamendu marxistaren baitan ez da ezer berria izango. Berak planteatuko berrikuntza, langileen interesetatik harago, alderdi politikoak "borondate kolektibo nazional-popularra" ordezkatzeko beteko lukeen funtziotik letorke. Hortaz, langileen alderdiaren nagusitasuna ez letorke jendartearen gehiengoa osatuko lukeen langileriaren zabalpen kuantitatibo baten eskutik, gainontzeko sektore sozialek beraien burua eta interesak alderdiarengan eta bere interesengan identifikatzetik baizik13. Horregatik alderdiaren izaera irekia eta itxi-gabea aldarrikatuko du14. La cuestione meridionale (1927) lanean planteatu bezala, irekitasun hau proletalgoaren nagusitasunaren gainean eraikiko du, beti ere, honek "kapitalismoaren eta Estatu burgesaren aurkako klase aliantza sistema" bat eratzeko gaitasuna duen heinean. Bere garaiko Italiako egoerari erreparatuta, aliantza hau nekazalgoarekin elkarlan iraunkor batetik pasatzen zen, "hauen eskaerak bere trantsizio programa iraultzailean txertatuz" (Sacristán; 1978: 192). Baina eskaren gehiketa huts batetik harago, Gramsciren hegemoniaren ereduak klase sozialen identifikazio prozesu oso bat oinarri duela aipatu dugu, non alderdi politikoak "aliatuak, eta kasu batzuetan, arerioak diren talde 13 Identifikazio prozesuen ildo honetatik, Gramscik Machiavelliren Printzearekin egiten duen parekatzea nabarmentzekoa da. Machiavelliren Printzearen lana borondate kolektibo baten inbestidura prozesu gisa irudikatuko du, non jendartearen gehiengo batek bere borondatea Printzearen borondatearekin identifikatuko duen. Printzea "dispertsatutako herri baten borondate kolektiboa piztu eta antolatzeko sortzen den fantasia zehatz gisa" proiektatuko du (1980: 10). Gramscik XVI. mendeko figura hau bere garaira egokituko du, Printze modernoa alderdi politikoarekin parekatuz (1980: 13). 14 Alderdiaren irekitasunaren hausnarketa hauek oso presente egongo dira, IAKren ordezkari gisa III. Internazionalaren deialdietara Moskura egindako bidaietan, Komitern-eko kideekin izandako elkarrizketetan. Gramsciren hitzetan, bertako ordezkari guztiek bere ikuspegiarekin bat egingo zutelarik, IAKren zuzendaritzan zegoen Amadeo Bordigaren jarrera itxiaren aurrean. 48 sozialen onespena" ere landu beharko duen (Gramsci, 1980: 29). Finean, hegemonia berri bat gauzatu nahi duen nortasun berriaren eraikuntza subjektibo, politiko eta ez-determinatuaz ari gara. 1.3.4.3 Jendarte zibila eta jendarte politikoa 1.3.4.3.1 Jendarte zibila. Gramscik kontzeptu hau erabiltzeko orduan Hegeli eta Marxi erreferentzia egingo die, baina bi hauen eta lehenengoaren arteko erabilera oso ezberdina izango da; bai bakoitzaren pentsamenduan izandako garrantziari dagokionez, baita bakoitzak emandako adieragatik ere. Marxentzat jendarte zibila epealdi zehatz bateko estruktura ekonomiko eta soziala litzateke; Hegelek jendarte zibilaz egiten duen azalpenarekin lotuta legoke, harreman ekonomikoen eta klase sozialen formazioa biltzen duen gune gisa (Sacristán; 1978: 290-291, 315-316). Gramsciretzat aldiz, gainegituraren parte den heinean zeharo ezberdina litzateke. Eremu pribatuan kokatu ohi diren organismoen multzoa litzateke, talde dominatzaileak jendarte osoan eragiten duen hegemonia funtzioarekin lotura zuzena lukeena. Honekk gainera, jendarte zibilaren kontzeptuari adiera etikoa emango dio, talde sozial batek jendartearen osotasunarengan sortzen duen hegemonia kultural eta politiko gisa ulertuz; honek Estatuari (jendarte politikoari) eduki etikoa edo nagusitasun morala emango diolarik (Portelli; 1982: 14-15). Hortaz, Gramsciren jendarte zibilak, Marxek aldarrikatu zuenarekiko berezko ezaugarriak eta jatorrizko ikuskera izan zuela baieztatu dezakegu. Gramscik jendarte zibila ideologiarekin parekatzera jo zuen. Alde horretatik, jendarte zibilak bere pentsamenduaren baitan adiera oso zabala hartzera joko du, gainegituran kokatzen den jendartearen esparru ezberdinen (artea, zientzia, zuzenbidea, ...) osotasuna bezala edota izaera oroharrapatzailea emanez. Jendarte zibilaren barne artikulazioan, talde zuzentzaileari euskarri eskainiko dion estruktura ideologikoaren garrantzia nabarmenduko du, "fronte teoriko eta ideologikoaren defentsa eta garapena helburu duen erakunde material gisa" (Portelli; 1982: 23). Estruktura honek funtsezko lau zutabe izango ditu: alderdiak, eskola, komunikabideak eta eliza. Hauek ideologiaren zabaltzaileak izango dira. Hauekin batera bere baitan "frakzio kulturala" duten erakundeak ere aurkitu ahal izango ditugu (epaileak, armada, ...); ideologia nagusiaren zabalpenean edo egonkortzean maila bateko eginkizuna izango dutenak, baino lehenengo lauak izango dira estruktura ideologikoaren euskarri nagusiak. 49 Ideologiaren osotasun honetan, Gramscik lau maila ezberdin bereiziko ditu, maila gorenean kokatuko litzatekeen filosofiatik hasita, eta apalenean legokeen folkloreraino, bitarte horretan sen ona eta erlijioa kokatuz. Filosofia "munduaren ezaugarritzearen mailarik garatuena litzateke; oinarrizko klasearen15 ondorio diren ideologiaren ezaugarriak argien azalarazten duen" jakintza eremua nolabait esateko (Portelli; 1982: 20). Alde horretatik, filosofiak mundu ikuskera zehatz horrekiko (ideologia horrekiko) koherentzia maila altuena mantenduko luke. Zentzu horretan, filosofia eta historiaren arteko identifikazio maila bat ere emango litzateke; biek, talde zuzentzaileak epealdi zehatz baten gainean duen ikuspegia islatzen duten heinean. Hari horretatik tiraka, filosofiaren eginkizun nagusia menpeko klaseen artean mundu ikuskera zehatz bat zabaltzea izango da, gutxi batzuen arteko ikuskera izatetik (filosofoena) jendarte osoarena izatera igaroz; hau da, sen ona bilakatuz. "Goi mailako" filosofia honen eta jendartean nagusi den sen onaren arteko lotura politikak bermatu beharko luke, horretarako eskura dituen bitarteko ezberdinekin. Baina politikaz gain, historian zehar erlijioak ere lotura funtzio hau beteko du (XX. mendeko Gramsciren testuinguru horretan, askotan politika baino era eraginkorragoan). Erlijioaren kategoria honetan, aitzinako sinismenak, sineskeriak eta bestelakoak kokatuko lituzke. Aro modernoan, aldiz, sistema berriaren eraikuntzan erlijioak eta politikak talka egingo lukete; politikaren eginkizuna, erlijioaren aldagai hauek sistema berriaren barne koherentziarako sortu dezaketen distortsioaren aurrean, gutxieneko koherentzia bat ematea izango litzatekeelarik. Eta ideologiaren mailarik apalenean folklorea aurkituko genuke. Ikuspegi xelebreetatik harago, Gramscik folklorea "mundua ikusteko era" bezala definituko du, eta hortik bere garrantzia; bere izaera landugabea eta inkoherentea izango bada ere. Azken bi ezaugarri hauek (erlijioa eta folklorea) "herriak landutako, (baina) sistematizatutako eta politikoki antolatu eta zentralizatutako ikuskerak garatzeko ezintasunetik letorke" (Portelli; 1982: 22), hortik filosofoen eta politikaren esku sartzearen beharra. 1.3.4.3.2 Jendarte politikoa. 15 Nabarmendu dezagun hemen, Gramscirentzat soilik oinarrizko klase bati lotutako ideologiak (ideologia organikoak) izango direla funtsezkoak (Portelli; 1970: 18). Soilik ideologia organikoek munduaren gaineko ikuskera oso bat izango dute. 50 Jendarte zibilaren kontzeptuarekin alderatuta, Gramsciren pentsamenduan jendarte politikoak lanketa gehiegirik ez du izango. Honen arrazoia marxismo klasikoaren arreta nagusia jendarte politikoak ordezkatzen duen Estatuaren aparatuarengan kokatzean legoke, jendartearen zuzendaritza ideologiko eta kulturalean baino. Honek ez du esan nahi Gramscirengan jendarte politikoaren inguruko definiziorik aurkituko ez dugunik. Horietatik gehienek gainegituran kokatzen diren ekintza bildumaren hertsadura funtzioa nabarmenduko dute. Zentzu honetan, jendarte politikoa jendarte zibilaren luzapena litzateke; bere ustez, jendarte politikoak ordezkatzen duen "une politikomilitarra" zuzendaritza ekonomiko eta ideologikoaren luzapena eta zehaztapena baino ez litzateke izango. "Así como en el esquema gramsciano el control de la sociedad remata en la conquista del poder político, así también la sociedad política no debe jugar sino un papel secundario en el sistema hegemónico" (Portelli; 1982: 28). Jendarte politikoaren funtzioa ezarritako ordenamendua hertsaduraren edota bortxa bidezko zaintzaren bidez bermatzea litzateke. Alde horretatik, jendarte politikoa Estatuarekin parekatzera jo dezakegu. Gendarme funtzio hau bi unetan bete beharko luke. Ohikoena, talde zuzentzailearen gidaritza onartzen ez duten talde sozialen kontrolari legoke. Bertan, indarrean dagoen hegemonia ez legoke kolokan. Horrela, talde zuzentzaileak bere dominazioa mantendu eta sistema honetatik kanpo dauden sektoreak kontrolpean izateko hertsadura baliatuko luke. Bigarren egoera salbuespenezkoa litzateke, gerora sakonduko dugun krisi organiko garaiekin lotuta dagoen heinean. Bertan, ordura arteko sistema hegemonikoa kolokan legoke. Talde zuzentzaileak bere dominazioa eta jendarte zibilaren gaineko kontrola mantendu ahal izateko jendarte politikoa baliatuko luke. Jendarte zibilean bezala, jendarte politikoan ere intelektualak leudeke baina Estatu aparatuaren hertsadura mekanismoak egikaritzera zuzendutako funtzio espezifikoekin. Hauek burokratak lirateke, aipatutako funtzioak egikaritzeko jendarte politikoak izan beharreko ezinbesteko osagai gisa. Kasu batzuetan, talde zuzentzaile berriek aurreko sisteman hertsadura mekanismo hauek gauzatzen zituzten sektore berberengan kokatzen dituzte eginkizun hauek, kasta berezitua bihurtzeraino. Sistema hegemoniko batetik bestera mantentzen diren kasten estratu hau, sistema gehienetan moral berrietara egokituz "mertzenario" funtzioa betetzen duen sektore soziala izango litzateke. 51 1.3.4.3.2 Estatua, jendarte zibil eta politikoaren arteko harremanaren emaitza gisa. Jendarte zibil eta jendarte politikoaren arteko bereizketa, hots, kontsentsua eta hertsaduraren artekoa, elkarlotutako batasun dialektiko baten baitan ulertu behar da. Gainegituran elkar harremanean jarduten duten bi jendarte hauen arteko banaketa ez litzateke organikoa, egoeraren arabera klase zuzentzaileak bata edo bestea baliatuko du bere domeinua mantendu ahal izateko. Hortaz, banaketa hau neurri handi batean metodologikoa dela esan dezakegu. Gramscik anbibalentzia hau Estatuaren kontzeptuarekin osatu zuen. Izan ere, jendarte politikoaren eta jendarte zibilaren arteko baturak Estatua osatuko luke; diktadura eta hegemoniaren arteko gehiketa. Hortaz, Estatuak hiru ezaugarri barnebilduko lituzke: a) bloke historikoaren dimentsio intelektual/morala eta politikoa/hertsadurazkoa biltzea; b) bi elementu hauen arteko oreka artikulatzea; eta c) bi elementu hauen arteko bateratzea intelektualen eskutik egitea (Portelli; 1982: 34). Zentzu honetan, Gramscik Estatua prozesu sozial baten emaitza gisa irudikatzen zuela esan dezakegu; botere harreman ezberdinen kristalizazio unea, baina aldi berean, bizirik dagoena, dinamikoa dena, eta alde horretatik, moldagarria ere badena. Funtzio bakoitza garatzeko batean edo bestean kokatuko liratekeen erakunde edo aparatuen bereizketa ere ez da uste bezain argia izango. Mugen anbibalentzia horren erakusle garbia legebiltzarrak lirateke; legeak formulatzeko jendarte politikoaren instituzio direna, baina aldi berean, jendarte zibilaren iritzi publikoaren bozgorailu ere badirena. Uztarketa eta oreka hauez harago, Gramscik jendarte zibilaren egituratzeak duen garrantziaren aldeko desoreka argiki egin zuen, batez ere garatutako mendebaldeko jendarte konplexuetan. Izan ere, ideologikoki trinkotutako jendarte zibil bat, balizko krisi organiko edota erasoaldi diktatorialak ekiditeko antidotorik eraginkorrena izango baita. Dimentsio kulturalaren nagusitasun hau marxismo klasikoaren baitan horren errotua zegoen estatuzaletasunaren (estadolatría) arriskuari kontrajarriko dio. Estatuak bere baitan duen botere politikoaren erabilerak fase historiko zehatz batean bete dezakeen funtzioaren garrantzia nabarmentzen badu ere, gerora estalinismoak hartutako bideak ikuspegi ia profetiko batean aurreikusiz, Estatua bere horretan helburu bihurtzeak duen arriskuaz ohartuko duelarik. 52 Jendarte zibilari emandako nagusitasun honen beste erakusleetako bat Estatuaren desagertzeari emandako tartea litzateke. Berez ekarpen honek pentsamendu marxistari aparteko berrikuntzarik ekarriko ez bazion ere, Gramscik bere termino eta kontzeptuetara egokitu zuen. Horrela, jendarte zibilak jendarte politikoa "xurgatzeko" aukeraz mintzoko da (Portelli; 1970: 42). Egoera hau klase zuzentzaileak jendartearen gehiengoa ordezkatzen duenean emango da, baina batez ere klase honek ideologikoki talde sozial gehienak zuzentzeko gaitasuna erakusten duelako emango da. Bere interesak guztion interes gisa proiektatzeko gaitasuna erakutsiz, sistematik kanpo leudekeen sektoreen gaineko kontrola bermatzeko hertsaduraren beharrik ez luke izango. Ikuspegi honek pentsalari sardiniarrak marxismo tradizionalaren baitan azpimarratu nahi izan zuen dimentsio etiko eta moralaren erakusle litzateke, konbentzimenduaren bitartez errepresio eta hertsadurarako mekanismoen balioa bigarren maila batean kokatuz. 1.3.4.4 Mugimendu gerra eta posizio gerra. Gramsciren lan guztian zehar, bere pentsamendu sozial eta politikoa eraikitzeko esparru militarreko hizkuntza eta kontzeptuak oso presente egongo dira. Izan ere, I.go Mundu Gerraren bizipenak, XX. mende hasierako Alemaniako saiakera iraultzaileak edota Errusiar Iraultzaren zuzeneko azterketak ez dira eragin makaleko gertakariak izango. Hala ere, Gramscik irudikapen militarra "metaforizatzeko" saiakera egingo du, ideia hauek bere zentzu literalarekin talka eginez (Dallmayr, 2008: 69). Kontzeptu horien artean nabarmenetakoak mugimendu gerra eta posizio gerra izango ditugu. Estrategia militarretatik hegemoniaren eraikuntzaren estrategia politikora ekarritako paralelismo gisa. Bi kontzeptu horietatik lehenengoa ilustratzeko (mugimendu gerra) Rosa Luxenburgori erreferentzia egingo dio; zehazkiago, Huelga de masas, partido y sindicato (1906) liburuari. Gramscik, ekintzaile alemaniarrak zuen ikuspegi ekonomizista eta espontaneistarekin bat egingo ez badu ere, mugimendu gerraren adiera politikoa azaltzeko alemaniarrak egindako saiakerarekin bat egingo du. Tropek, normalean ezusteko gertakari bat baliatuz, boterea eskuratzeko egingo luketen mugimendu azkarra eta erabakitzailea izango litzateke. Azkartasun eta determinazio honek etsaiaren lerroen artean nora eza sortu beharko luke, horrelako kolpe baten ondorioz boterean dauden estamentuen aldaketa errotik emango litzatekeelarik. Taktika militar hau bataila politikora ekarriz, aldagai ekonomikoak berebiziko pisua izango luke: "berehalako elementu ekonomikoa (krisia edo 53 kulturalik gabe, hertsadura mekanismo soilen bitartez jendartea kontrolatzen duenean, baldintza egokiak egonez gero (krisi ekonomikoa, ...), mugimendu gerrak errez apurtu ahal izango ditu klase nagusiaren babes harresiak eta berau ordezkatu. Klase nagusiak bere hegemonia zabaldu eta jendarte zibilarengan horren araberako identifikazioa lortu duenetan, aldiz, horrelako estrategiak nekez izango dira eraginkorrak. Jendarte zibil trinkotuetan mugimendu gerra bigarren mailako borroketan martxan jarri beharko da, "hegemoniaren bitartekoak martxan jarri behar ez diren" horietan (Portellli; 1982: 141). Posizio gerrak, aldiz, bataila erabakitzaileetan garatu beharko dira. Mugimendu gerra ez bezala, ez da azkarra izango, pazientzia eta iraunkortasuna eskatuko du, desgaste handikoa izango da eta bertan irabazitako milimetro politiko bakoitzak bere urrezko pisua izango du. Funtsean, indarrean dagoen hegemonia deseraikitzeko helburua izango du eta horrek maila eta esparru ezberdinetako inplikazioa eskatuko du. Hortaz, ez da egun batetik besterako bataila izango. Portelliren hitzetan, "mendebaldeko sistema hegemonikoen krisi organikoaren iraupen luzeak akats txikiena aprobetxatu edo eragingo duen erakunde politiko eta ideologikoa eskatzen du" (1982: 146). Horretarako etsaiaren bloke ideologikoa ahuldu eta norberarena indartu beharko da. Baina estrategia hau ez da geldotasun politikoarekin nahastu behar. Indarrean dagoen hegemoniaren krisia leher-arazteko eta aprobetxatzeko prestatua egotea eskatzen du, horretarako aldez aurretik eman beharreko lanketa handia izanik. Zentzu honetan, Gramsciren hizkerari erreparatuta lehenengo inpresio batean irudi lezakeenaren kontra, honek marxismoaren imaginarioan militarismoak zuen pisua maila batean behintzat aldarazi zuela esan daiteke. Leninekin "politikaren militarizazioa" eman zela esan badaiteke, Gramscirekin "gerra desmilitarizatuko" da. Azkenik, Gramscirentzat bataila honen joko zelaia nazionala izango dela aipatu behar dugu. Hortaz hegemoniaren eraikuntzak popularra izan behar duen bezala, nazionala ere izan beharko du. Ikuspegi honek hainbat eztabaida sortuko ditu marxismoaren baitan horren errotua egongo den ikuspegi internazionalistarekin eta Trostkyk defendatutako iraultza iraunkorrarekin. Gramscirentzat, langileen borrokarako eremu erreala nazionala izango da (Buci-Glucksmann; 1978: 338), langileen arteko oinarrizko identifikazio prozesuak bertan sortzen diren heinean. 55 1.3.4.5 Krisi organikoa. Gramscik, Notte sul Maquiavelli lanean, "talde sozial ezberdinak, bere bizitza historikoaren uneren batean, beraien alderdi tradizionaletatik banatzen direla" ohartarazten digu. Bere ustez, "alderdia zuzentzen duten pertsonak jada ez dira beraien klasearen adierazpen gisa aitortzen" (1980: 62). Hortaz, identifikazio prozesu batean ematen den krisiaz ari gara. Baina ze aldagaiek parte hartzen dute krisi honen sorreran? Gorago gainegitura eta egituraren arteko harremanaren izaera organikoa aipatu dugu. Horrela, gainegituran kokatzen den talde zuzentzaileak, egituran ematen diren aldaketen eraginez (ekoizpen prozesuari lotutakoak, demagun) talde sozial ezberdinetan ematen diren eraldaketak (klase ertainen sorrera, esaterako) zuzentzeko gaitasunik erakusten ez duenean "jendarteari kohesioa eta hegemonia ematen dion bloke ideologikoak sakabanatzera joko du" (Portelli; 1982: 121). Sakabanaketa hau egitura eta gain egituraren arteko harreman organiko hori apurtzen denean emango litzateke. Hau da, maila ekonomikoan emandako aldaketak asetzeko indarrean den jendarte egitura baliagarria ez denean. Edozein kasutan, Marxen irakaspenak aintzat hartuz, Gramscik bere bizitza forma guztiak agortu ez dituen jendarte bat ez dela desagertzen azpimarratuko du. Hortaz, bloke ideologikoaren baitako pitzadura hauek ez dituzte bere horretan jendartearen erabateko eraldaketa era automatikoan ekarriko. Baina Portellik dioen bezala, momentu batera arte nagusi izan den mundu ikuskera edota hegemonia kultural horren krisia, krisi organikoaren funtsezko ezaugarria izango da. Intelektualek talde zuzentzailearen eta masen arteko lotura funtzioa bermatu ezin dutenean bera areagotuko da, beraien interesak ordezkatuak ikusi dituzten alderdi politikoekiko identifikazio prozesua ahulduz. Pixkanaka krisian dagoen hegemoniaren euskarri izan diren bestelako estamentuetara zabaltzen joango da (prentsa, ...), menpeko klaseak izan direnak ideologia tradizionaletatik aldentzen joango direlarik. Autoritate krisi baten aurrean kokatuko gara, talde zuzentzaileak masa bideratzeko ohiko modua izan behar duen kontsentsurako gaitasuna bigarren maila batean gelditzen joango delarik, dominazio hutsaren mesedetan. Portelliren hitzak baliatuz, Gramsciren krisi organikoa honela definitu ahal izango dugu: 56 "La crisis orgánica es una ruptura entre la estructura y la superestructura, es el resultado de contradicciones que se han agravado como consecuencia de la evolución de la estructura y de la ausencia de una evolución de la superestructura" (1982: 121). Beraz, krisi organikoa bi egitura mailen arteko deskoordinazio edo desorekatze gisa definitu ahal izango dugu, non gainegituraren eraikuntza hegemoniko kulturalak egiturak definitzen dituen aldaketetara ez den egokitzen. Maila ezberdinen arteko egokitzeak prozesu luzeak izan daitezke; hortik hegemonia ezberdinen arteko trantsizioa azaltzeko baliatu izan duen esan ezaguna: "Il vecchio mondo sta morendo. Quello nuovo tarda e comparire. E in questo chiaroscuro nacono i mostri". Aipatu dugu ere Gramsciren pentsamenduan ematen den joera anbibalentea gainegituraren nagusitasuna aldarrikatzeko orduan. Arestian azaldutako krisi organikoaren jatorria egituran kokatzea horren erakusgarri litzateke. Hala ere, krisiak ere gainegituran propioki hartzen diren erabaki okerren ondorio ere izan daitezkeela ohartaraziko digu (Portelli, 1982: 63). Ildo horretan, Gramscik bi aukera nagusi planteatzen dizkigu: lehenengoa, atxikimendu nazionala eskatzen duen eginkizun politiko batean zuzendariek porrot egiten dutenean16; eta bigarrengoa, menpeko klase eta bere intelektualen politizazioa eta ondorengo eszisioa ematen denean. Egoera hauetan krisiaren izaera ez da organikoa izango, menpeko klaseen bat-batekotasun joerekin lotuta egongo da eta hauek talde zuzentzailea boteretik bota eta berau eskuratzen badute ere, beraien egonkortasuna hauskorra izango da egituran emandako aldaketetan oinarritzen den hegemonia berri bat eraiki ezean. Mugimendu hauek gain-estrukturalak izango lirateke, baina ez krisi organikoak. Portelliren sailkapenari jarraituz lau motatakoak bereiziko ditugu: a) lehenengoak abaguneko mugimenduak (movimientos de coyuntura) izango lirateke, zeintzuek egituraren mugimenduei lotuak egon arren, bilakaera historikoaren ikuspegitik garrantzirik ez luketen (sistema politikoaren egonkortasun orokorra zalantzetan jartzen ez duten egunerokoaren gaineko azaleko kritikak lirateke); b) egituraren mugimenduekin loturarik ez luketen talde zuzentzailearen ordezkari politikoen akatsak (joko politikoaren baitako kalkulu akatsak, nolabait esateko); c) gainegituraren barne berrantolatzeari lotutakoak (estrukturarekin lotura zuzenik ez izan arren, mugimendu irrazionalak ez direnak); eta d) lotura organikorik ez duten ideologia arbitrarioak (1982: 50-52). Lau hauek gain 16 Honen adibide izan daitezke XVIII eta XIX. mendeetan Europan zehar horren ugariak izan ziren gerrateak aurrera ateratzeko gobernariek herritarrei eskatzen zizkieten esfortzuen aurrean (zergen hazkundea, soldadutzarako deialdiak, ...) bi hauen artean sortu ohi ziren banaketak eta desadostasunak. 57 egituran eman daitezkeen azaleko mugimenduekin lotura lukete. Momentu batean egituraren baitako indar korrelazioan hainbat aldaketa ekarri baditzakete ere ez dira erabakitzaileak izango edota ez dute aldaketa organikorik ekarriko, egituran ematen den bilakaerarekin lotura zuzena ez duten heinean. Horregatik gain egiturako krisi hauek ez dute indarrean dagoen hegemonia kolokan jarriko. Krisi organikoa, aldiz, hegemonia krisia izango da, eta ondorioz, nagusiki jendarte zibilaren antolaketan eragina izango du. Krisian dagoen hegemoniari eta antolamendu sozialari eusteko, klase zuzentzailea, jendarte politikoaren kontrolaren bitartez, klase dominatzailea bilakatzen joango da; hau da, hertsadura mekanismoen bitartez, dominazioa nagusituko da kontsentsuaren kaltetan. Zuzentzaileek Estatu aparatua menpeko klaseen zuzendaritza zapaltzeko eta beraien intelektualengandik bereizteko baliatu beharko dute. Baina sistema egonkortu nahi badu, honakoa momentuko erantzuna izan beharko da, iraupen luzeagoko erantzunak bilatu beharko dituelarik. Lehenengo aukera, jendarte zibilaren berrantolaketa izango da. Klase zuzentzaileak, eremu ezberdinetan barreiatutako intelektualak berera hurbilduz, bera erreformatu ahal izango du. Horretarako, sistemaren babesle diren klase laguntzaileekin harremanak berrantolatu beharko ditu, beraien eskaeretako batzuk barneratuz, eta beharrezkoa bada talde zuzentzaileak ere hainbat sakrifizio eginez. "La solución orgánica de la crisis implica, por lo tanto, el uso combinado de la hegemonía -respecto de los grupos auxiliares y aliados- y de la coerción -respecto de los grupos enemigos-. El sistema permanecerá hegemónico o se volverá dictatorial, según el peso que adquieran ambos" (Portelli; 1982: 129). Krisi organikoaren kudeaketa honetan agertuko den beste aukera edo bidea zesarismoa izango litzateke. Bertan, karisma handiko figura batek nagusitasuna hartzen du, bi sektoreen arteko indar harremanetan bata zein bestea ezin delako nagusitu. Zesarismoa aurrerakoia edo atzerakoia izan daiteke, segun eta gizateriaren bilakaera eszenatoki berri bat irekitzeko balio duen edota indarrean egon den status bat iraun-arazteko bada. Lehenengoaren adibide historiko gisa Cesar edota Napoleon I.goa kokatu daitezke; eta Napoleon III.a edota Bismarck bigarrenaren erakusle. Edozein kasutan, logika zesaristak, hirugarren espazio bezala, iraupen laburra izango luke. Uneren batean hegemonia zaharraren edo berriaren aldeko indarrek balantza desorekatzeko bitartekoa bilakatuko baitute, zesar modernoaren figura hau desagertuz. 58 Azkenik, krisi organikoaren iraupenari dagokionez, Gramscik hamarkadetan zehar luzatu ahal izango dela aipatzen du. Esan dugun bezala, krisi organikoaren jatorrian gainegitura eta egituraren arteko desegokitzea egongo da. Krisi hau denbora luzez luzatzen denean, egituraren baitan kontraesanak garatu eta indar politikoak (muga batzuen baitan) egitura mantentzeko ahaleginak egiten ari direnaren sintoma izango da. Hortaz, luzapen hau gainegituran status quo-aren aldeko indarrek hegemonia zaharra mantentzeko egiten ari diren ahaleginen ondorio izango da (Gramsci, 1980: 61). 1.3.4.6 Hegemonia berriaren eraikuntza. Sistema hegemoniko berri baten eraikuntzarako inflexio puntua krisi organikoaren lehertzea izango dela aipatzen ari gara. Edozein kasutan, zahar eta berriaren arteko haustura hau ezin izango dugu une puntual bat bezala ulertu. Egituraren krisiaren bilakaeraren arabera garatzen joango da. Gainera hegemonia berriaren kronometroa ez da krisi organikoarekin martxan jarriko. Gramsciren ustez, menpeko klaseek aldez aurretik lan handia egin beharko dute beraien zuzendaritza politikoa eta ideologikoa eraikitzen eta antolatzen. Alde horretatik, talde zuzentzailearekiko desabantaila nabarmena izango dute, azken honek Estatuak ematen dituen bitarteko guztiak kontrolatzen dituelako (jendarte zibila + jendarte politikoa), eta gainera, kasu gehienetan menpeko klaseen artean nagusi diren intelektualak talde zuzentzailearenak direlako. Edozein kasutan, menpeko klaseak eman beharreko lehenengo urratsa sistema hegemonikotik banatzea izango da. Banaketa prozesu hau nortasun propioaren eraikuntza prozesua litzateke, Marxen irakaspenei jarraituz langileek bere izate historikoaren kontzientzia hartze prozesu progresiboa litzateke (Sacristán, 1978: 38). Horretarako intelektualen funtzioa ezinbestekoa izango da. Baina ez bakarrik hegemonia berria eraiki nahi duen menpeko klaseak bere intelektualak sortzea, baizik eta aldekoak izan daitezkeen bestelako menpeko sektore sozialen intelektualak xurgatzeko gaitasuna izatea ere. Honek hegemonia zaharraren aldeko sektoreak ere sistematik banatzea eskatuko du. Hortaz, hegemonia berriak hegemonia zaharraren sektore bat hegemonizatu beharko beharko duela esan dezakegu. Zentzu honetan, aipatzekoa da sortu nahi den bloke historiko berriaren ezaugarritzean Gramscik planteatzen duen zurruntasuna, indar berri hau geroz eta 59 "homogeneoen, trinkotuen eta kontzienteenen izateko"17 eskatzen duen ahaleginagatik. Nortasunen izaera esentzialista honen desegitea Ernesto Laclauren eginkizun nagusietako bihurtuko da ikuspegi berritu bat emanez. Identitate berri honen eraikuntza prozesuan, Gramscik talde zuzentzailea izatera iritsi nahi duen menpeko klaseak eman beharreko beste bi urrats nabarmenduko ditu: batetik, menpeko klasearen estrategia ordura arte boterean egon den taldearen estrategiarekiko erabat autonomoa eta berritzailea izan beharko du; hau da, ezin izango ditu aurretik baliatutako moldeak erabili, izan ere, molde zahar horiek gainditu beharreko sistemaren isla izango baitira. Bestetik, estrategia honen definizioa bloke historikoaren eta, batez ere, jendarte zibil eta politikoaren azterketa zorrotz batetik abiatu beharko da. Azken ezaugarri honek mendebaldeko jendarte aurreratuetan jendarte zibilak duen aparteko garapenarekin eta heterogeinizazioarekin lotura zuzena izango du. Izan ere, nagusiki Errusiar iraultzan baliatutako estrategiak eta marxismo klasikoan determinismo ekonomikoak izandako eraginagatik, mugimendu gerraren zuzen-zuzeneko erasoaren ezaugarritzeak pisu handia izaten jarraitzen zuen garaiko ezkerraren mentalitatean. Aipatu dugun bezala, Gramscik mendebaldeko gizarteotan, jendarte zibilaren trinkotze mailagatik, iraupen luzeagoko posizioen gerraren estrategiaren alde egingo du, honek eskatzen duen jendartearen azterketa sakon eta estrategiaren planifikazioa nabarmenduz. 1.3.4.6.1 Hegemoniaren izaera hedakorra eta iraultza pasiboa. Gramsciren ustez ariketa hegemonikoa ez litzateke langileria botere politikoa edota jendarte politikoaren bitartekoak eskuratzearekin bukatuko. Horrela balitz, talde zuzentzailea Estatuaren aparatu ezberdinak baliatuz, dominazio hutsaren ikuspegi batean erortzeko arriskuan egongo litzateke. Eztabaida hau proletalgoaren diktaduraren gaineko zehaztapena eta argipena egiterakoan planteatu zuen. Proletalgoaren diktadura hedakorra (expansiva) burgeseriaren diktadura errepresiboarekin kontrajarriko du; hau da, bere testuinguru historikora ekarrita, Mussolinik ordezkatu zuen faxismoarekin (Buci-Glucksmann; 1978: 229). Fondoko afera, talde zuzentzailea (alderdia, liderra edo dena delakoa) eta ordezkatutako sektore sozialen arteko harremanaren nolakotasunean legoke. Proletalgoaren diktadurak boterea mantentzeko, atxikimendu edo identifikazioan oinarritzeko saiakera eginda ere, soilik ordezkatzen zuen sektore sozialaren (langileriaren) eta bere zuzendaritzaren (alderdiaren) interesei arreta jartzen bazion, errepresio 17 Portelliren lanetik aterata (1982: 137). 60 bidezko dominazioa baliatzen bukatu beharko zuen; erregimen faxista nagusiei gertatu bezala. Horregatik, Gramscik, hegemonia berria mantentzeko bere oinarria etengabe zabaldu eta langileriatik haragoko sektoreek beraien interesak proletalgo eta abangoardiako alderdiaren interesekin identifikatzearen beharra azpimarratuko du. Horrela Gramscik hegemoniaren hedakortasun hau nagusitzeko proletalgoaren diktaduran zehar ere eman beharreko hainbat ezaugarri planteatuko ditu (Buci-Glucksmann, 1978: 230-232):  Behetik gorako etengabeko mugimendu bat egon beharko da. Proletalgoak zuzenduko duen aliantza sistema batean egon daitezkeen balizko kontraesanak era ez-korporatibo batean gainditzeko gaitasuna erakutsi beharko da, Estatuaren oinarri soziala trinkotuta mantentze aldera.  Talde zuzentzaileak lidergo morala edo espirituala erakutsi beharko du zuzendutako klaseen gainean. Honek jendartearen osotasunaren gaineko babesa bermatzea eskatzen du, ikuspegi edo interes partzialak alde batera utziz.  Ikuspegi etiko honen isla nagusia abangoardiako alderdiarengan kokatuko da. Honek praktika burokratiko-militarrak bigarren maila batean utzi beharko lituzke langileriarekin eta masekin izan beharreko harremanetan, kontsentsu eta adostasunezko formak nagusituz. Hegemoniaren hedakortasuna iraultza pasiboaren18 kontzeptuari ere kontrajarriko dio, non gutxi batzuen errebelazioak (intelektual edota zuzentzaileenak) ez diren "kontzientzia nazionalpopularrean zabaltzen eta ekintza kolektiboan bihurtzen" (Gramsci, 1980: 89). Hortaz gain, hegemoniak iraultza pasiboak barnebilduko ez lukeen zentzu emantzipatzailea jasoko du. Izan ere, lehenengoak jendartearen gehiengoaren artean ordura arte nagusi izan den mundu ikuskera eraitsi eta sen on berri baten gaineko adostasun aktibo bat bilatzen duen bitartean, bigarrenak burgeseriak krisi garaietan bere nagusitasunari eutsi ahal izateko alde ezberdinen eskaera batzuk barneratzeko saiakerari lotuta agertzen zaigu, indarrean den ikuskera hegemonikoa zalantzatan jarri gabe. Zentzu honetan, hegemoniak eskaera ezberdinen artikulazioaren bitartez, borondate kolektibo berri baten eraikuntza bilatuko duen bitartean, iraultza pasiboetan sistemak eskaera hauek desaktibatzea bilatuko du horietako batzuk barneratuz. Baina esan bezala, hegemoniaren prozesu hau dinamikoa izango da; etengabeko hedatze/mugatze tentsioan egongo da, non eskaera/sektore sozial ezberdinak 18 Kontzeptu honen zentzua azaltzeko Gramscik Italiaren Resorgimentora joko du, burgeseriaren nagusitzea ekarriko zuen sakoneko aldaketarik gabeko aldaketa prozesuaren paradigma lampedusiarra bezala azaltzeko. Iraultza pasibo honen adibide esanguratsuenak 1848 aurreko Italia edo Espainia bera lirateke, zeintzuk, Frantzian ez bezala, gertaera iraultzaile burgesik gabe modernizatuko diren. 1848ko krisi organikoa eta gero, honakoa litzateke burgeseriaren ohiko jardun bidea bere nagusitasuna bermatzeko, bortxaren edo bestelako bide iraultzaileak baztertuta. 61 artikulazio horren baitan behin eta berriro birkokatu beharko diren. Horregatik, prozesua arrakastatsua izateko, hegemoniaren izaera hedakorra (sektore berriak irabaziko dituena), bermatzearen beharra. 1.3 Ondorioak Atal honetan, besteak beste, identifikazio prozesuez aritu gara; sozialaren artikulaziorako parte hartzen duten identifikazio prozesu eta mekanismoez, hain zuzen ere. Horretarako, ezkerrak (edo marxismoak, nahiago bada), modernizaziotik aurrera botere politikoa eskuratzeko baliatu dituen identifikazio prozesu batzuen ibilbideari erreparatu diogu; batzuk eta besteen indarguneak eta ahulguneak arakatu nahian. Izan ere, marko teoriko honen abiapuntu nagusia, jendartean nagusi edo hegemoniko izango den elkarren arteko identifikazio prozesua botere politikoa ardaztuko duen funtsa izango dela baita. Baina ezkerrak ez du beti botere politikoa identifikazio prozesuekin lotu. Botere politikoa horrela irudikatu duenean ere, identifikazio hori gorpuztu ahal izateko ez du beti marko teoriko aproposik aurkitu. Hori da kapitulu honen hasierako atalean, II. Internazionaletik aurrera marxismoak botere politikoa eskuratzeko proletalgoaren kategoriaren inguruan artikulatu nahi izan zuen nortasun eratze prozesuaren azterketan, arakatu nahi izan duguna. Laclau eta Moufferen ustez, Kautskyren ortodoxiatik hasita Sorelen greba orokorraren mitora, ezkerrak etengabe pareta berdinarekin egin du topo: ekonomikoren determinismoak ardaztutako funts esentzialistarekin. Jarraian sakonduko dugun bezala, beraien ustez nortasun sozialen funts eratzailea, aldiz, ez da determinatua egongo, ez ekonomikotik, ezta aurretik ezarritako beste inongo funtsengatik ere. Funts hori eraikia izango da, politikoa nahi bada; eta hori da, Gramsciri zor diogun aurkikuntzarik nagusia. Laclau eta Moufferen ustez, horrek Gramsci baino lehenagoko ekarpen intelektuala indargabetuko luke? Hegelek liokeen moduan, inork gutxik zalantzetan jarriko luke marxismoaren eraikuntza prozesuaren izaera dialektikoa. Horrela, gerora zehaztu nahi dugun hegemoniaren adiera garaikide edo laclauiarraren azalpenerako, atariko azterketa honetan gerora baliagarriak izango zaizkigun elementuen laburbilduma egin dezagun: 62  Modernizazioaren eskutik eman zen jendartearen heterogeinizazioaren ondorioz nekez emango da nortasun sozialen itxitura: Rosa Luxemburgok bere Alemania industrializatu berrian antzematen hasi zen bezala, kapitalismoaren garapenak sektore sozialen sinplifikazioa beharrean, hauen konplexutasuna eta aniztasuna ekarriko zuela inor baino hobeto aurre-ikusi zuen. Konplejizazio prozesu honetan langileen arteko identifikazio prozesua aurrez noiz eta nola emango zen determinatu ezin izango zuen iraultzaren gertaeraren bitartez eman beharko zelarik;. Hortik, bat-batekotasunaren teoria edo espontaneismoa. Ildo berdinari, heldu zion Gramscik soziologikoki bi sektore oso ezberdinetan banatuta zen bere Italia industrial eta nekazariaren azterketari ekiterakoan. Garapen industrialak langileriaren nagusitasun kuantitatiboa beharrean, izaera sozial eta ekonomiko ezberdinetako sektoreei bide eman zien, beraien arteko interes ezberdin eta kontrajarriekin. Honek aurre-finkatutako nortasun sozialen dislokazioari ateak irekiz.  Ekonomikoak ez du sektore sozial ezberdinen nortasuna era automatikoan zertan definituko: Bernsteinek antzeman bezala, langileriaren (ustezko) lehentasunezko izaera ez da ekonomikoak determinatutako Historiaren berezko bilakaera batetik eratorriko; honen eraikuntza kontingentea litzateke (Laclau&Mouffe, 2004: 64). Hau da, langile kategoriarekin identifikatzen diren kideen nortasuna nagusi edo hegemonikoa bilakatzekotan, hegemonia hau hauskorra litzateke; prekarioa eta politikoki eraikia. Bernsteinen kontingentzia honi Sorelek sindikalgintza erradikalari egotzitako borondate artikulatzailearen politikotasun berdina dario, batak zein besteak prozesu sozialen bilakaera subjektu zehatzek egikaritu beharreko erabakietan kokatzen duten heinean, eta ez berez emana etorriko den determinismo ekonomiko baten baitan.  Hortaz, prozesu sozialen garapenerako beharrezkoak diren nortasunen artikulazioa kulturala edo politikoa izango da: honakoa izango da Gramscik marxismoaren aurreko hamarkadetako ibilbidearekin alderatuta emango duen jauzi kualitatibo esanguratsuena. Azpiegituran ematen diren mugimenduen automatismo supra-estrukturalaren gainetik, jendarte zibilean nagusi izango den sen onaren eraikuntzan kokatu zuen eginkizun politiko nagusia. Gainera eraikuntza hau kontsentsuan edo adostasunean oinarritu beharko da eta ez ordura arteko marxismo tradizionalaren ikuspegian nagusi zen bortxazko edo dominaziorako mekanismoen bidez. Jendartean nagusi izango den kultura edo mundu ikuskeraren eraikuntzan jarritako arretak, marxismo klasikoak ordura arte lehenetsitako estatu aparatu edota jendarte politikoaren gaineko gehiegizko arreta orekatzera etorriko da. Nagusiki Sobietar Iraultzaren ostean marxismoaren baitan gailendutako estatuzaletasunaren 63 (estadolatría) aldarriaren gainetik, klase zuzentzaile batek, sektore sozial ezberdinen interesak beraien interesekin identifikatzea lortzen ez badu, botere politikoa bere eskuetan nekez mantenarazi ahal izango duela ohartaraziko du. Hortaz, klase zuzentzaile horrek hertsadurarako bitartekoekin batera, adostasun (ageriko edo behintzat inplizitu) eta identifikaziorako mekanismoak ere baliatu beharko ditu. Bere momentuan hainbat agintari eta pentsalariengatik arbuiatua izan zen ikuskera hau, gaur egun arte ezkerraren imajinarioan modu batean edo bestean presente dagoen paradigma aldaketa ekarri zuen. Aldaketa mugatua, Laclau eta Moufferen ustez. Izan ere, Gramsciren nortasun sozialen eraikuntzaren izaera politikoa azalaraztearen jauzia aitortuko badiote ere, sektore sozial ezberdinen arteko artikulazioan langileriari ematen dion lehentasunezko kategoria zalantzetan jarriko dute; sektore sozial ezberdinen barne identifikazio prozesuetan, honek ekonomikoari ematen dio kategoria ontologikoa ere errefusatuko dutelarik. Honakoa izango da Gramsciri egotziko dioten azken ondar esentzialista. 64 2. KAPITULUA: (POST)MODERNITATEAREN AFERA Estrukturalismo berantiarra edo postestrukturalismo bezala ezaguna egin zen korrontea egitura kategoriaren inguruan eraikitako pentsamenduaren mugak agerian uzteko paradigma bezala ulertu dezakegu. Marxismo tradizionalak, egituraren ideia honen bidez, pentsamendu estrukturalistarekin zituen loturak eta antzekotasunak agerikoak ziren. Batak eta besteak, aurrez determinatutako funts eratzaile baten inguruan ondo artikulatutako estruktura sozial, politiko, kultural eta abarrekoen paradigma deseraikitzeko ahalegina da postestrukturalismoarena; bide batez, baita XX. mendearen erdialdera arte horri lotuta nagusi zen ikuspegi metafisiko eta arrazionalista ere. Garai horretako gertakari historikoek (I.go eta II. Mundu Gerra, nazismoaren edo estalinismoaren gehiegikerien azalarazteak, ...) arrakala gehiegi irekitzen zizkion ordura arte nagusi zen mundu ikuskera eboluzionista honi, hainbaten ustez honen iraungitze data azaleratuz. Mundu eta prozesu sozialak ulertzeko modelo eta ikuskera berrien beharra agerikoa zen. Horretarako aurrekoek planteatutako metodoen mugak agerian utzi behar ziren lehenengo. Bide horretan, linguistika edo psikoanalisia bezalako diziplinek protagonismo berritua hartu zuten. Fenomenologiak, enpirismoak edota filosofia analitikoak aurreko hamarkadetan bilakaera sozialen egia agerian gelditzeko berehalakotasunaren mitoa erortzen ari zen (Laclau, 1988: 59); prozesu sozial horien alde ezkutua, indeterminazioa, kontingentzia edota hustasunak berak garrantzi nabarmena eskuratu zuten aipatutako diziplinei esker. Egi horren ezagutzarako bitartekaritza bat beharrezkoa izango zen; errealitate hori ez zen berezkoa edo emana, eraikia baizik; eta eraikuntza prozesu horretan diskurtsoak berebiziko papera jokatuko zuen. Bere patuaren jabe den subjektu arrazionalaren irudikapena ere urratuz joan zen. Eginkizun horretan Lacanek inkontzienteari emandako garrantziak, Foucaultek lengoaiaren legeek subjektuari lekarkioketen menpekotasunak edota Derridak subjektuari egotzitako esan-ezintasunak (indecibilidad), urte batzuk beranduago Laclau eta Moufferen eskutik garatuko zen hegemoniaren adiera berriaren eraikuntzari oinarrizko euskarriak eskainiko dizkie. 65 Zentzu honetan, Althusserren lana Gramsciren herentzia marxista-kulturalaren eta postestrukturalismoak ekarritako kategoria berrien uztardurarako lehen ahalegin gisa hartu dezakegu. Estrukturaren autonomia erlatiboa, honen izaera deszentratua eta anitza edo kausalitate estrukturala bezalako kontzeptuak, estalinismoarekin inoiz baino agerikoagoa zen marxismoaren krisiari aterabidea emateko ahalegin intelektual bezala ulertu ditzakegu. Baina marxismoaren adiera kulturaren eta postestrukturalismoaren arteko tentsio-harreman honetan, ekonomizismoaren aldeko dekantazioak, ezkerra, berriro ere, hegemonikoa izango zen nortasun politiko berri baten eraikuntzarako muga esentzialista berdinekin topo egitera eramango du. Ahalegina, aldiz, ez zen antzua izango. "Emantzipaziorako subjektuaren eraikuntzaren" ezkerraren eztabaida klasiko honetan, bilakaera teoriko honek azken ondar esentzialista hori hegemoniaren adiera garaikidearen bitartez deseraikitzeko ezinbesteko abiapuntua jarriko zuen. Bilakaera hori kapitulu honetako hurrengo orrialdeetan aztertzen saiatuko gara. 2.1. Modernitatea eta postmodernitatea Zerk markatzen du modernitate eta postmodernitatearen arteko muga? Noiz eta nola bukatzen da bata bestea hasteko? Batak bestea agortzen al du? Denboralizatu daitezke? Giza esperientziaren ze diziplinetan jartzen dute arreta bakoitzak? Zer eragina dute jendarte antolaketan? Eta teoria politikoaren ikuspegitik? Erpin asko dituen eta sarri askotan oso labainkorra suertatu dakiguken eztabaida da modernitate eta bere ondorengo paradigmaren artekoa. Bata eta bestearen arteko etena zalantzetan jartzen duenik ere ez da falta. Paradigma hauek ukitzen dituzten diziplinen aniztasunagatik, ez dugu definizio bakarra aurkituko eta beraiek zedarritzea nekeza izango da. Filosofia, ekonomia edota politika bezalako kategoriak barnebiltzen ditu; estetikaren kategorian bildu daitezkeen arkitektura, literatura edo zinea bezalakoak ere bai. Kategoria hauei so egiteko baliatzen ditugun betaurrekoen arabera definizio oso ezberdina izango dute; zientzia historikoen ikuspegitik hauen jatorriak eta hasierak hartuko dute arreta nagusia; filosofia espekulatiboarentzat, aldiz, denboralizazio honek garrantzia txikiagoa izango du, paradigma hauek etengabeko bilakaeran dauden prozesuen logikan ematen diren garapenak bezala ulertuz. 66 Paradigmen arteko aldaketa honek jendartean nagusi diren mundu ikuskeren arteko trantsizioari erreferentzia egingo dio. Garai batean munduan ematen ziren prozesuak ulertzeko baliatzen zen ikuskera baliagarria izateari uzten dionean, jendarteak beste baten eraikuntzari heltzen dio. Baina agerikoa den bezala, honakoa ez da egun batetik bestera ematen den aldaketa bat. XVII. mendeko gizon-emakumeak ez zuten beraien mundu ikuskera aldatuko zuen agerkunde modernoa izango; XX. mendeko gizon-emakumeak gau batean moderno oheratu eta hurrengo egunean postmoderno jaikiko ez ziren bezala. Eta gertaera hori gertatzekotan, hori atzeraeraginezko ikuspegiaren eraikitakoa izango zela esan dezakegu. Alde horretatik, bi paradigma hauen definizioan hori izango da topatuko dugun lehenengo zailtasuna: beraien mugarritzea. Gure kasuan eztabaida hiru aldagaien inguruan kokatu nahi izango dugu: batetik, modernitatearen paradigmaren inguruan; bigarrenik, bera eta postmodernitatearen arteko trantsizioari dagokiona; eta hirugarrenik, postmodernitatearen inguruan, arreta berezia jarriz marxismoak bertan lekutzeko izandako bilakaerari. Hiru aldagaien hauen kokapenarekin marko teoriko honetan funtsezko izango diren bi kategoria kontzeptual nagusi nola baliatuko dugun zehazteko oinarria ere finkatuko dugulakoan gaude; postmodernismo eta postestrukturalismoaz ari gara. 2.1.1 Aurremodernitatea eta modernitate klasikoa. Modernitatearen jatorriari dagokionez, zaila izango zaigu denboralizazio oso zehatza finkatzea. Filosofiaren esparrutik sarri askotan bere jatorria XVII. mendean garatu ziren bi tradizioekin lotu izan ohi da: Francis Bacon-en enpirismoarekin eta René Descartesen arrazionalismoarekin. Klaus Von Beymek, XVII. mendean trinkotzen hasten den pentsamendu korronte hau aurremodernitate edo modernitate goiztiarra bezala ezaugarritu du (1994: 33-36). Honi eboluzionismo, holismo edota idei espekulatiboen nagusitasuna egotziko dizkio. Teoria oro-harrapatzaile globalei erreferentzia egin nahi izango die, gertakarien jatorria aldagai gutxi batzuetan sinplifikatuko dituztenak. Fredic Jameson (1984) edota David Harvey (2008) bezalako beste autore batzuek, aldiz, ez dute aurremodernitate eta modernitatearen arteko bereizketa honetan sakonduko, bata zein bestea paradigma berberaren baitan kokatuz. Eten falta honen adibide bezala, XIX. mendean garatu zen Marxen pentsamendua edo XX.ean sortu zen Freuden teoriak kokatu ditzakegu. Izan ere, aurremodernitateari egotzi izan zaion gertakarien jatorriaren sinplifikazioaren erakusle bezala ulertu baitira; lehenengoaren kasuan indar ekonomikoen eraginari lotuta eta bigarrengoan norbanakoen 67 psikearekin. Horregatik epealdi hauek hasiera eta bukaera zehatz duten aroak baino, elkar teilakatzen diren ikuskerak bezala definitzea egokiagoa suerta dakiguke. Hori horrela izanda ere, badira aro historiko batean nagusi izango diren hainbat ezaugarri, kasu honetan, modernitatearen paradigma ezaugarritzen lagunduko digutenak. Von Beymerekin jarraituz, modernitatearen teoria eraikitzeko orduan nagusitzen diren oinarrizko printzipioak zerrendatzeko orduan lau nagusi azpimarratuko ditu (1994: 46-87): a) teoria eta praxiaren arteko ezberdintzea; zientzia sozial eta ekintza politikoaren artekoa, hain zuzen ere. Aurreko aro aurremodernoa nagusi zen ikuspegi normatiboari jarraiki, izatearen eta izan beharko litzatekeenaren arteko nahasketa nagusitu zen. Honen eskutik ikuspegi eboluzionistak nabarmen indartu ziren, den hori izan beharko litzatekeenaren norabidean kokatzen den zerbait bezala ulertuz. Weber, Durkheim edota Pareto bezalako pentsalarien eskutik jendartearen bilakaera determinatuaren paradigmarekin bukatzen joan zen. Ikuspegi zientifiko batetik, neutraltasun baloratiboa indarra hartu zuen aldagaia bilakatu zen. Ikuspegi hau teoria politikoaren esparrura ekarrita, politikaren sistema zientifikoa eta ekintzarako bere jardunbideak deslotzen joan zirelarik. Baina ikuspegi honek bere salbuespen garaikiderik nabarmenena marxismoan aurkitu zuen eta bere adierazlerik esanguratsuena Leninengan, teoria eta praxi hori lotzeko erreferente nagusi bezala. Hortik aurremodernitate eta modernitate klasikoaren arteko teilakatze hori. Arestian esandakoaren harira, b) historia eta eboluzioaren arteko bereizketa izango da Von Beymek azpimarratuko duen bigarren ezaugarria; edo beste modu batera esanda, historiaren ulerkera teleologiko bati uko egitea. Helburu zehatz baten lorpenari begira zuzentzen diren teorien aurrean (klase sozial edota espezie baten nagusitzea, marxismoan eta darwinismoan bezalaxe, adibidez) aldaketa sozialen azalpen kausalak bilatzen zituzten teoriak indarra hartzen joango dira. Kausalitate kontingenteak kausalite halabearrezkoa ordezkatuko du. Kasurik hoberenean, etapakako bilakaera a posteriori eraiki ahal izango da, atzeraeraginezko ikuspegiarekin; marxismoan nagusitu ziren bilakaera determinatuen aurreikuspenetan ez bezala. Honekin batera, c) alderaketa sistematikoa metodo bezala nagusitu zen. Aurremodernitatean arreta sistemen arteko antzekotasunak bilatzean zentratu zen bitartean modernitate klasikoan sistemaren baitako aniztasunean kokatu zen. Ikerketa sozialetara jauzi eginez jendarte bateratuaren ideiatik sistema sozialen kategoriara salto egingo zen. Eta azkenik, d) diziplina ezberdinen bereizketa nagusitu zen, ordura arteko politikaren nagusitasuna zalantzetan jarriz. Modernitate goiztiarrean marxismoa bezalako ikuskeren eskutik nagusitu zen azpiegitura-gainegitura ikuspegi sinplifikatzaileek goia jota, bizitzaren eremu ezberdinen arteko elkar-konexioaren irudia nagusitu zen. Artea, literatura, arkitektura eta abarrekoen bilakaerak ez 68 zion aldagai bakarrari erantzungo, diziplina bakoitzaren barne bilakaerak eta beraien arteko hartueman gatazkatsuak definituko zuen beraien garapena. Aniztasunaren aldeko joera honek eta politikoaren garrantziaren gainbeherak bere eragina izango zuen boterea eta Estatuaren ulerkeran. Azpieremu sozialen ikuspegi honek Sistemen Teoria bezala ezaguna egin zen. Von Beymeren arabera, ikuspegi honek estatuaren teoriaren gainbehera ere azkartu zuen; Estatua, boterearen kokaleku zentral eta ardatz izatetik, botere gune ezberdinak barnebilduko dituen sistema politikoen eredura aldatuz (1994; 88-91). Estatuari egotzitako eginkizunek eta boterearen ulermenak berak XX. mendean bilakaera bat izango dute, hauen izaeraren apaltzea emanez. Lehenengo fase batean, Estatuei egotzitako jendartearen eremu ezberdinen planifikazioaren funtzioa (Estatu totalitarioetan beraien isla argiena izango dutena), kontrolaren eginkizunagatik ordezkatua izan zen. II. Mundu Gerra eta gero, eta batez ere 70. hamarkadako krisialdi ekonomikoaren ostean, politika aktiboaren asmo planifikatzaileek porrot eginda, botere politikoaren eginkizun nagusia planifikazio falta honek eragin zitzakeen ondorio kaltegarrien kontrolera zuzendu zen. Bigarren fase honetan, neokorporatibismo liberalak paper garrantzitsua jokatu zuen. Bertan gobernua eta antolatutako interes handien arteko adostutako elkarlanak "estatuaren" papera beteko du, aurreko faseetan azken kategoria honek jokatzen zuen adiera ontologikora jo behar izan gabe. Letamendiak azaltzen digun bezala, gobernua-enpresariaksindikatuak hiruko kontzertazioak Ongizate Estatuaren paradigmaren pean garatuko da. Bertan, sindikatu handiek maila handi batean 70. hamarkadan nagusi zen gatazka sozialari uko egingo diote, Estatua eginkizun sozialetan hainbat erantzukizun hartzearen truke. Baina eredu honek bere ajeak erakutsiko zituen 80. hamarkadan sektore kontserbadoreenek zabaldutako erasoaldi neoliberalaren aurrean. Modernitateari egotzitako osotasunaren ideiaren edota meta-kontakizunen gainbeherak, jendarte sektore ezberdinen autokontrol soziala oinarri izango lukeen hirugarren fase bati ateak irekiko dizkio. Ikuskera honek Arrazionalitatearen Teoriarekin antzekotasun nabarmenak erakutsiko ditu, non azpisistema ezberdinek beraien arteko oreka batera joko luketen norberak bere biziaraupena bermatzeko. Honen arabera, sistema politikoari eginkizun handiegiak eman zaizkio aurreko faseetan, bestelako azpisistemak (sozialak, kulturalak, ekonomikoak, artistikoak, ...) bigarren maila batean utziz. Bilakaera honek, aldiz, politika eta bestelako azpisistema sozialak berdinduko lituzke, Estatuaren papera oraindik gehiago urtuz. Hurrengo kapituluan sakonago aztertuko dugun bezala, politikoa ahultzeko saiakera honek aldiz bere erantzuna izango du Carl Schmitt (1932) bezalako pentsalarien eskutik, zeinek erabaki politikoaren nagusitasuna aldarrikatuko duen Estatuaren konfigurazioaren zutabe gisa. 69 Perry Anderson-ek dioen bezala, Habermasentzat "modernitatearen egitasmoa aurkakoak diren bi printzipioen amalgama kontraesankorra" litzateke: espezializazioa eta popularizazioarena (2000: 57). Modernitateak Ilustrazioaren eskutik ekarri zuen giza-diziplina ezberdinen erlijioarekiko autonomizatze eta bereiztearen printzipioarena, batetik; eta bestetik, komunikazioaren ekintzaren bitartez19 gauzatu beharko litzatekeen baina kapitalismo garaikidearen ondorioengatik bururaino eramaten ez den diziplina horien zabalkunderena. Indar ezberdinek eragotziko lukete prozesu hau behar bezala ez garatzea: "gazte" kontserbadoreek edozein motako arrazionalismoaren aurka erakutsitako antimodernismo dionisiakoak; kontserbadore "zaharren" premodernismoaren kutsu aristotelikoak; eta neokontserbadoren postmodernismoak bultzatutako diziplinen espezializazio itxia. Modernizazioaren aldeko eta kontrako indarren arteko lehia honek norabidetuko du (pos)modernizazioaren bilakaera. Zentzu horretan prozesua kontigentea eta aurredeterminatu gabea izango da; ez ekonomiak edota aurrez ezarritako beste indarrik mugarritutakoa. 2.1.3 Posmodernitatearen elementu nagusi batzuk. Modernismoa eta bere ondorengoaren arteko jarraikortasun edota etenaren arteko diatriba honetatik ateratzen jarraitzeko, gorago modernismoarekin bezala, postmodernismoaz ari garenean zertaz hitz egiten ari garen mugarritzen hastea komeni. Andersonen arabera ere, postmodernismoaren kategoriaren erabileraren hasiera nagusiki arte performatiboei lotuta agertuko zen20. Bere ustez, Jean-François Lyotard-en eskutik salto egingo du filosofiaren eremura (Anderson, 2000: 37). Quebec-eko Gobernuaren unibertsitate kontseiluaren enkarguz, Lyotardek "ezagutza garaikidearen" egoera azaltzeko informea argitaratu zuen 1979an, La condition posmoderne izenburu pean. Hainbat autoreen arabera postmodernitatearen inguruko lehenengo lan sistematikoa bilakatu zen ikerketa honetan, Lyotardek honen agerpena jendarte postindustrialaren sorrerari lotzen dio. Bertan ezagutza ekoizpenerako indar ekonomiko garrantzitsuena bilakatuko da, Estatuaren mugak gainditzen dituen fluxu gisa. Horren arabera jendartea ez litzateke osotasun organiko edota bitan 19 La modernidad, un proyecto inacabado lana 1980an Habermasi eman zioten Theodor Adorno Saria jasotzeko prestatutako lana izan zen, eta aipatu bezala, posmodernitatea teoria politikoaren eremura ekartzeko lehenengoetariko ekarpentzat hartua izan da. Zentzu horretan, Habermasen pentsamenduaren zutabeetako bat izango den komunikazioaren teoriaren inguruko aipamen espliziturik ez dugu aurkituko bertan; honen inguruko elaborazio garatuagoa Teoría de la acción comunicativa (1987) lanean aurkituko dugularik 20 Andersonek (2000) berak edota Harveyk (2008) Ihab Hassan-en lanei egingo diote erreferentzia literaturan, ikusentzunezko arteetan, musikan edota teknologian korronte posmodernistak izandako eragina azpimarratzeko orduan. Horietako asko boundary2 izeneko aldizkarian jasotakoak. 71 zatitutako espazio gisa irudikatu behar, komunikazio linguistikoen sare gisa baizik. Zentzu honetan, modernitatean indarrean egondako metarranatibak (izan Frantziar Iraultzaren ondotik nagusitutako subjektu emantzipatuarena edo idealismo alemaniarrak garatutako eboluzionismoa) indarra galduko lukete, giza garapena "ez-jarraia, katastrofikoa, ezin zuzenduzkoa eta paradoxikoa" bezala deskribatuz (Lyotard, 1987: 46-47). Teoria politikoaren eremura hurbilduta Von Beymek (1994: 182-193) posmodernismoaren eragina sei ezaugarri nagusietan laburbilduko ditu: a) Boterearen desustanzializazioa lehenengoa litzateke. Honen kontzeptzio bertikalista batetik horizontalago baterako trantsizioa garatuko litzateke. Bertan Estatua botere gune nagusia izatetik honen barreiatze edota fluidifikaziora joko litzateke. Foucaultek planteatukoaren ildotik, azpiboterearen kontzeptuak Estatuan baino, maila apalagoetan kokatzen diren, elkar lotuak dauden eta eguneroko bizitzaren edozein eremuetan kokatzen diren botere eta dominazio sareen garrantzia azpimarratuko luke. Ikuspegi honen arabera b) teknokraziaren aurkako kritika areagotuko litzateke. Lyotarden (1987a: 293) ustez ordura arte modernitatearen eskutik nagusitutako "diskurtso ekonomikoak" teknokrazia akritikoaren hazkunde nabarmena ekarri bazuen ere, jendarte postmoderno berrian indarrean den sistemarekiko "gatazka muturreraino areagotzeko" aukerak ikusten zituen. c) Aniztasunaren zabalpena hirugarren ezaugarri nagusia litzateke. Honen arabera, homogeneotasun politikoa balio nagusia izatetik, aniztasun politikoaren balioztatzera igaroko ginateke. Aniztasunaren balorea jada modernitate klasikoan ageri bazen ere, honen inguruko ulermen armoniotsu bati lotuta agertzen zaigu; fase berantiar honetan, aldiz, arrazionalismoaren edota zientziaren bitartez gainditu ezin izango den adiera gatazkatsu batean ulertzera joko da. d) Aro postmodernoan iraultzaren teoriaren amaiera ere nabarmenduko da. Maila handi batean 1968ko maiatzeko gertakariei lotutako baieztapen hau, ikuspegi zehatz batetik ulertu beharko litzateke; bortxa bidez boterea eskuratzeko iraultzaren mitoaren bukaeraren ikuspegitik, hain zuzen ere. Paradigma honen erorketak, berriz, erresistentziarako eskubidearen edota desobedientzia zibilaren teoriei joko eremu berri bat zabalduko die. Azken honi lotuta, e) gehiengoen printzipioaren nagusitasuna zalantzetan jartzera joko da. Eskubide espezifikoen inguruan trinkotutako gutxiengoen loraldia (sexu, arraza, hizkuntza, kultura, ...) aniztasunaren balioaren nagusitzearekin batera ulertu beharko dugu, modernitate klasikoan gehiengoen arrazoiaren izenean egindako gehiegikerien ondorioz. Gutxiengoen eta gehiengoen arteko dialektika berri honek f) sistemaren legitimazioaren teoria ere zalantzetan jarriko du. Izan ere, aurremodernitatean ongizate komuna erdietsiko duen Estatu onaren ideia nagusi bazen, modernitate klasikoan herri subiranotasunaren kategoriaren garapenari lotuta, gehiengoaren babesaz zilegia izango den Estatua erdietsi nahiko da; postmodernitatean, aldiz, izaera liberaleko demokrazien 72 zabalpenarekin, arreta legitimazioa emango lukeen prozeduran kokatuko litzateke; edota beste modu batera esanda, zilegiztatzea ematen duen hauteskunde sisteman. 2.1.4 Postmodernitatea eta marxismoaren arteko harremana. Modernitatetik postmodernitaterako trantsizio honek ezkerraren bilakaeran ere eragin zuzena izango zuen. Gorago modernitate klasikoari egotzi dizkiogun lau ezaugarri nagusiak (teoria eta praxiaren deslotura, eboluzionismoaren gainditzea, ikuspegi konparatiboaren bilakaera eta jendartea azpieremu ezberdinetan bereiztearena) aurre-modernitatearen aroan eman zen jatorrizko marxismoaren ulerkera baldintzatuko du, modernitate klasikoan eman zen neomarxismo edo marxismo berrituari ateak irekiz (Von Beyme, 1994: 102-106). Honen arabera: a) jendartearen bilakaera jada ez ikuspegi zientifiko batetik ekoizpen indarren arteko harreman dialektiko baten emaitza izango, bilakaera hau praktikan aztertu beharko da; b) etapen araberako historiaren bilakaera determinatua bigarren maila batean geldituko da, kasurik hoberenean historiaren eraikuntza atzeraeraginezko ikuspegi batekin eraiki beharko delarik; c) neomarxismo berri honek ez du alderaketa sistema gehiegi baliatuko azterketarako metodo bezala eta erabiltzen duenean sozialismoa kapitalismoaren kontra-irudi bezala irudikatzeko baliatuko da; eta, azkenik, d) bilakaera ekonomikoaren determinaziotik harago zeresana zuten bestelako aldagaiak nagusitzen joan ziren. Urteetan zehar jatorrizko marxismo aurre-modernoak planteatutako aldagai ekonomikoaren araberako "lehen eta bigarren mailako kontraesanen" eskemak homogeneotasun eta sinplifikazio soziala bilatu bazituen ere, logika horrek bere mugak erakutsi zituen, aipatutako aniztasunari bide emanez. Azken ideia honi lotuta, marxismoaren baitan modernitate klasikotik postmodernitaterako trantsizioan nabarmenduko zen aldagairik eman bazen, hori politikaren bitartez plano ekonomikotik kulturalera eman zen arretaren desplazamendua izango zen. Honakoa nagusiki marxismo klasikoan nagusitu ziren bi baieztapenen hutsegiteagatik emango da: batetik, kapitalaren pilaketa amaiezinaren teoremaren garapenak ez zituen sistema suntsituko zuten indarren loratzea ekarri; eta bestetik, langileriaren erabateko pobretzea, ez zuen langileria bera sistema suntsituko duen subjektu hegemoniko bihurtu. Honek marxismoaren paradigmaren krisiaren jatorria eremu ekonomikotik kulturalera desplazatzea ekarri zuen. Besteak beste, Gramsciren pentsamendura joko da inspirazio 73 iturri gisa, ikuspegi subjektiboago batetik sistemaren porrota edota biziraupenaren arrazoiak bilatzeko orduan. Andersonek, berriz, Fredic Jamesoni egotziko dio postmodernismoa eta marxismoa bateratzeko ahaleginaren aitzindaritza (2000: 77). Gerora ezkerraren hainbat eztabaida garaikide bildu dituen New Left Review erreferentziazko aldizkarian, Jamesonek Postmodernism: the cultural logic of late capitalism (1984) entsegu ezaguna argitaratu zuen21. Bost mugimenduetan laburbildu ditzakegu lan honek jasotako ondorio nagusiak: a) posmodernitatea haustura estetiko edo epistemologikoa izateari utzi zion, ekoizpen eredu kapitalistaren baitako funtsezko ezaugarri kulturala bihurtzeko; b) aldaketa honek gizabanakoaren psikean izango duen eraginari arretaz heldu beharko zaio, bere bilakaeraren jabe den "subjektuaren heriotza" aldarrikatuz; c) aurreko bi aldagaiek kulturaren planoan izandako eragina ere azpimarratuko du (arkitektura, zinea, diseinu grafikoa edo publizitatea, pintura, eskultura, ...), aurretik era zurrun batean banatutako diziplina hauen arteko mugen lurruntzea azpimarratuz. Jamesonen ekarpen nagusia kultura eta ekonomiaren planoen uztarketatik etorriko da. Edo beste modu batera esanda, kultura postmodernoa eta kapitalismo berantiarraren arteko uztarketa nabarmentzetik; kultura "ekonomikoaren azaletik ezin izango dela bereizi" azpimarratzeraino. Baina ordura arteko pentsalari marxistak ez bezala, Jamesonek ez du plano kulturalaren menpekotasuna aldarrikatuko, bere "deskribapen infraestrukturala [...] kulturala" dela nabarmentzea izango da berrikuntza nagusia (1996: 15); hau da, kultura aldaketa prozesuen eragile bezala ere ulertuko du. Aldi berean, postmodernitatearen dimentsio kultural honek kapitalismoak ezartzen duen konfigurazio sozialean d) klase sozialak irudikatzeko modu berri bat ekarri zuen; hau da, kapitalismo berantiarrak klase jendarte bat ezartzen jarraituko du, baina klaseak jada ez dira aurretik izan ziren berberak izango: espekulazioaren magalean hazitako yuppiak edota ekonomiaren tertziarizazioan pobretutako sektoreak horren adibideak izango dira. Eta azken ezaugarri gisa, e) ordura arte postmodernismoaz aritzerako orduan pentsamendu garaikidean nagusitu zen "ona/txarra" ikuspegi moralista duala gainditzeko saiakera aipatu genezake. Jamesonen ustez biko sinplifikazio honek ikuspegi politiko batetik egin beharreko balorazio konplexu eta anbibalenteak mugatu egiten zituen, erosoagoak baina traketsagoak ziren azterketen 21 Bitxikeria bezala aipatu dezakegu 1982an Lyotarden La condition postmoderne-ren jatorrizko bertsioa ingelesera itzuli zenean Jamesoni eskatu zitzaiola honi sarrera bat egitea. Lyotardek marxismoa bezalako metakontakizunei egindako kritikak Jameson posizio zailean kokatuko zuela pentsa daiteke. Are gehiago, Jamesonek urte bete lehenago argitaratutako The political unconscious, marxismoaren goratzea metakontakizun gisa ulertu dezakegu. Andersonen ustez, Lyotardek eta Jamesonek gertuko hainbat kategoria baliatuko dituzte. Baina aldi berean, horien inguruko ikuskera ezberdinak Jamesoni erronka handia suposatuko zion aipatutako hitzaurrea eta bere ondorengo lanari heltzerako orduan (2000: 76). 74 Gramscitik aurrera, marxismoaren baitan Jamesonek ordezkatzen duen ikuspegi kulturalista edota Harveyk ordezkatu dezakeen ekonomizistaren arteko harreman lehiatsu hau iraunkorra bilakatuko da; zeresanik ez Modernitate berantiarraren aroan murgiltzearekin batera. Estruktura ekonomikoaren izaera determinatzailearen inguruko ika-mika eztabaida klasikoa bihurtuko da XX. eta XXI. mendearen hasieran zehar. Aldi berean, honek eztabaida berri bat mahai gaineratuko duelarik: estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren kategoriaren arteko definizio eta mugarritzearena. Orain arte modernitatearen eta postmodernitatearen inguruan aipatutako ezaugarriek teilakatuak baina bereizgarri propioak dituzten bi eredu bezala bereizteko balio izan digute; aipatu bezala, bi aro hauen arteko etenaren inguruko kontsentsua erabatekoa ez bada ere. Baina zer gertatzen da estrukturalismoa eta bere ondorengoaren artekoarekin? Hurrengo atalean aztertuko dugun bezala bata eta bestearen arteko bereizketarako hainbat elementu berezi ahal izango baditugu ere, horren inguruan ere adostasuna ez da erabatekoa izango. Von Beymerentzat, esaterako, "postestrukturalismoa ideia estrukturalisten areagotze bat baino ez da izango" (1994: 163); Dossek (2004) estrukturalismoaren historiaz egiten duen azterlanean antzeko ikuspegiari helduko dio. Edota Harveyk berak kapitalismo garaikidean ematen diren harreman ideologiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak "estrukturatutako osotasuna" (2008: 373) bezala definituko ditu; diskurtso postmodernistan hain deitoratutako meta-kontakizunei berriro ere bide emanez. Estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren arteko ezberdintzearen zehaztasunak hurrengo orrialdeetarako utzita, baliokide bezala erabili izan diren bi kontzeptuen arteko bereizketa teorikorako elementu batzuk mahaigaineratu ditzagun: postestrukturalismo eta postmodernitateaz ari gara. Izan ere, kontzeptu hauek badituzte azpimarratu beharreko hainbat bereizgarri teoriko. Von Beymerentzat (1994: 17), esaterako, postmodernitatearen paradigmak ez luke zentzurik talde zehatz batekin parekatuko balitz; Frantzian 60. hamarkadatik aurrera gorpuztutako postestrukturalistekin esaterako. Bere ustez, postmodernismoak kategoria zabalago bati egingo lioke erreferentzia. Jameson (1996: 14) iritzi berdinekoa izango da. Honen arabera, postmodernismoarekin lehian zeuden bestelako formulazioak (postestrukturalismoa, jendarte postindustriala, bizitza postgaraikidea, ...) ez ziren oso sinesgarriak, beraien jatorrizko diziplina eremuek (filosofia, ekonomia, komunikabideak, ...) euren erabileraren zabalpena era zurrunean baldintzatzen zituzten neurrian . Postmodernismoaren kategoriaren adiera kulturalaren zabaltasunak, aldiz, jendartean ematen ari 76 Baina giza zientzia guztietara emandako jauziaren abiapuntua linguistikan izandako eraginaren eskutik etorri zen. Zentzu honetan, 1916an Ferdinand de Saussurek argitaratutako Cours de linguistique générale-k linguistika estrukturalari ez ezik, pentsamendu estrukturalistari oinarri teorikoa eskaini zion. Honek lengoaiaren bi maila bereizi zituen, mintzaira edo langue-a eta hitza edo parole-a. Languea lengoaiaren estruktura izango da, zeinu ezberdinei zentzua ematen dien zeinuen sarea, finkoa eta aldagaitza dena. Parolea, aldiz, lekututako lengoaiaren erabilera da; egoera zehatzetan erabiliak diren zeinuak. Paroleak beti languera jo beharko du, egingarriak diren baieztapen zehatzak lengoaiaren estrukturak finkatuko baititu. Horrela, estrukturalismoak egiturari emandako nagusitasuna dela medio, parolea jendartearen erabilera arbitrarioagatik eta idiosinkrasiengatik elementu aldakor bezala agertuko da. Honek ikerkuntza zientifikorako indargabetuko luke, arreta ikerketa linguistikoari egonkortasuna ematen dion languean jarriz. Saussureren linguistikak hartutako nagusitasun hau lengoaia irudikatzeko emandako ikuspegi aldaketa aintzat hartu gabe ezin izango da ulertu. Ordura arte ez bezala, errealitatearekiko hurbilpena lengoaiaren bitartez eman behar zen prozesua izango zen. Jada ez zen errealitatearen ezagutza zuzenerako biderik egongo; ezagutza hori lengoaiaren bitartekaritzaren bitartez jasoko dugu. Lengoaiarekin, aurre existentzia propioa zuen errealitate baten islak baino, errealitate horren irudikapenak sortuko dira. Honek ez du esan nahi izango errealitate fisikoa berez existitzen ez denik. Objektu edo fenomeno fisikoak existitzen dira baina horiek soilik diskurtsoaren bitartez esanahia lortuko dute. Beraz, lengoaia ez da soilik egoera mental, gertaera edota jarreren transmisiorako bidea izango. Lengoaia mundu soziala eraikitzen duen "makina" izango da. Gerora ikusiko dugun bezala, nortasun eta harreman sozialak eratzeko bidea ere izango da, diskurtsoetan ematen diren aldaketak eta gatazkak errealitate soziala erreproduzitzeko bidea izango delarik. Giza funtzionamenduaren azalpenerako ordura arte nagusi izan ziren paradigmen (fenomenologia, enpirismoa, ...) desplazamendua progresiboa izan zen, eta XX. mendearen lehenengo erdialde osoan zehar eman zelarik. Ez zion aurreko paradigmen balio faltari erantzuten, baizik eta metodo "zahar" horiek bere oparotasuna galtzeari, beste batek bere eragin eremuak zabalduko dituen bitartean. Honen atzean, eredu berriak bilatzeko gose bat agertuko da. Mendebaldeko historiak eta zientziak garai horretara arte bide bazterrean utzitako hainbat kontzeptu garrantzi berri bat hartzen joango dira: inkontzientea, agerikoa denaren atzealdeko esanahia, ulergaitza, ... horren adibideak izango direlarik. 78 Mendearen hasieran estrukturalismoak Saussureren linguistikarekin bere garapenerako lehenengo mugarri garrantzitsu bat kokatu bazuen, mendearen erdialdean Levi-Straussen ikerketa antropologikoak, ordura arte filosofian eta ikerketa sozialetan nagusi ziren paradigma funtzionalista, enpirista edota kulturalistak berrikustearen beharra agerian utzi zuen. Levi-Straussek orduko ikerketarako metodo nagusiek kasu zehatzen berezitasunei gehiegizko arreta jartzen zietela salatuko du, fenomeno zehatz horien atzean dagoen funts atenporal eta unibertsalak ezkutuan mantenduz; hau da, harreman sozialen atzean dauden egiturak agerian utzi gabe. Mundu mailan dauden kultura, etnia eta talde sozial ezberdinetan intzestuak duen gaitzustearen azterketa oinarri hartuta, errefusatze honek zuen berezko izaera edota joera naturala deseraikitzera joko du, ohitura hauek duten izaera eraikiak edo kulturalak azpimarratuz. Alde horretatik, egitura hauek norbanakoen eta prozesu sozialen baldintzatzaile nagusi bezala agertuko zaizkigu, mendebaldeko pentsamenduan nagusi zen "subjektu ekintzaile autonomoaren" ideiari kontrajarriz. XX. mendearen lehenengo erdialdean ideia hauek ikerketa sozialaren hainbat eremuetara hedapen azkarra izan zuten. Antropologian Claude Levi-Strauss, semiologian Roland Barthes, psikoanalisian Jacques Lacan, ... zabalpen honen adibide batzuk baino ez dira. François Dosse-ek hiru estrukturalismo mota bereiziko ditu: lehenengoak joera zientzia-zalea izango luke, Levi-Strauss antropologian eta Lacan psiko-analisian bertan kokatu ahal izango ditugularik; bigarrengoa estrukturalismo semiologikoa litzateke, lehenengoak azalpenaren Legearen bilaketa lan horretan baino jarrera heterodoxoagoa eta malguagoa erakutsiko lukeelarik, Barthes bera horren adibide litzatekeelarik; eta hirugarrenik estrukturalismo epistemikoa genuke, ezagutzaren bilatze horretan baldintza historiko, psikologiko edota soziologikoei arreta jartzen diena; jarraian aztertuko ditugun Althusser, Foucault edota Derrida horren erakusgarri lirateke (Dosse, 2004, I: 13). Estrukturalismoaren denboralizazio zehatza egitea lan nekeza izan badaiteke ere, 1955an LeviStraussen Tristes trapiques-en argitalpenak gainontzeko ikerketa zientzietan eman zen estrukturalismoaren zabalpenean jauzi bat suposatu zuen. 50. eta 60. hamarkadak egituraren fenomenoaren eztandarako urteak izan ziren, gorago aipatu ditugun jakintza eremuetara olio tanta bat bezala hedatuz joan zelarik. Baina metodo guztiak bezala, estrukturalismoak ere bere mareagorak eta mareabeherak ere izango ditu. Dosserentzat 1966. urtea urte klabea izango da. Epealdi horretan pentsamendu estrukturalistan erreferentziazkoak izango diren lanak argitaratuko dira: aurreko urtean Althusserrek La revolución teórica de Marx eta Para leer El Capital (beste autore batzuekin batera: Jacques Rancière, Étienne Balibar, ...) kaleratu zituen; 1966an bertan Foucaultek Las palabras y las cosas; aldizkari filosofiko eta zientifikoei dagokionez ere urte oparoa 79 izango da (Langages, Les Temps Modernes, ...); edota urte berean estrukturalismoak Atlantikoa zeharkatuko duela esango da, Baltimore-ko Unibertsatean Barthes, Lacan edo Derridaren eskutik emandako mintegiak mundu anglosaxoiak estrukturalismoari ateak ireki zizkiolarik. Data zehatzetatik harago 60. hamarkadaren erdialdera arte paradigma berri honen zabalpenerako urteak izan baziren ere, estrukturaren mugak ere agerian gelditzen hasi ziren, ordura arte eredu honetatik gertu kokatu izan ziren hainbat autore berarekiko distantziak markatzen hasi zirelarik. 2.2.2. Estrukturaren gabezien gainean eraikitako paradigma berria. Estrukturalismoaren errefluxu honetan gertaera historiko ezberdinek bere pisua izan zuten. I.go Mundu Gerraren eskutik emandako mundu mailako potentzien ordenu berrian, EEBBak Europari lekukoa hartzen hasiko dira kontinente zaharra atzean utziz. Europan ordura arte nagusia izan zen pentsaera eboluzionista naturalaren mitoa apurtzen hasi zen. Mugarik gabeko balizko garapen hau ez zen lineala, ezta zeinek gidatuko zuen aurrez determinatua ere. Etengabeko garapen iraunkor baten aldeko pentsalarien eskemak apurtzen hasi ziren; izan Comtek teologiatik positibismora marrazten zuen igarobidea edota Marxek esklabotzatik sozialismora irudikatzen zuena. Paradigma horien hasierako eraispenean estrukturalismoak zerikusi handia izan zuen. Baina XX. mendearen erdialdean jazotako gertakari historikoek ikuspegi tradizional honi behin betiko kolpea eman zioten. II. Mundu Gerraren hondamendiak, holokaustoaren edo estalinismoaren gehiegikerien agerpenak ordura arte nagusitu izan ziren historiaren ikuspegi eboluzionistak, arrazionalistak eta metafisikoak intelektualki deseraikitzeko ezinbesteko oinarria jarri zuten. Norbanakoen edo kolektiboaren historia era arrazional batean gidatzeko ezintasun honen teorizazioak, bere osotasun falta azpimarratzeak, laburbilduz, mendebaldeko arrazoiaren heriotza honek pentsamendurako paradigma berrien beharra agerian utzi zuen. Arrazionalismoarekiko desengainu honen eskutik eragindako dislokazioak eta metafisikaren dekonstrukzioak kontzientzia berri baten agerpena eskatuko dute. Garapenaren ideia, fenomeno bateratzaile gisa, koarentenan jarriko da. Garapenak ez dio ildo global bati erantzungo; anitza izango da. Jada ez dira azpiko eta oinarrizko eremuak egongo, ezta aurrekoak edo ondorengoak. Errealitate sozialaren konplexutasunak eta bere logika bateratzailea antzemateko ezintasunak errealitate horren atzealdean dagoenaren bilaketa areagotu zuen. Deseraikitze prozesu hau maila batean estrukturalismoak hasitako bide bati zor dio baina egitura horietatik kanpo kokatuko den 80 soberakinaren agerpenak, 60. hamarkadaren erdialdera arte nagusitu zen paradigma egiturazalearen ezintasunak agerian utzi eta eraikuntza intelektual hori eguneratzea behartu zuten. 2.2.3 Programa alemanaren berreskuratzea. Posestrukturalismo bezala definitu dezakegun zaharberritutako eskemaren eguneratzean aurreko hamarkadetan eskola alemaniarrak utzitako hainbat maisuen ondarea berreskuratzera joko da (Cusset, 2005:305); horien artean Nietzsche eta Heideggerrena nabarmentzeko. Bata zein bestea mendebaldeko pentsamenduaren izaera metafisikoaren deseraikuntzaren aitzindaritzat hartu ditzakegu. Bakoitzaren testuinguru historikoak ere eragin nabarmena izan zuten arrazionalismoaren aurkako joera honetan: lehenengoak bizitako bateratze alemaniar bortitzak eta bigarrengoak bizi izan zuen I.go Mundu Gerraren osteko etsipenezko testuinguruak Ilustrazioaren ohiko baloreekiko ageriko gaitzuste bat nagusitu zuten beraien pentsamenduetan. Nietzschek Frantziar Iraultzaren eskutik bortxaz garatu zen Ilustrazioaren filosofiaren izaera inposatua eta inposatzailea salatuko du. Honen baitan garapenari hertsiki lotuta ematen den historizitatearen adiera erabat zentzu gabea litzateke. Bere ustez, Historiak zentzurik badu hori bere gainbeherara lotuta egongo da. Hortaz, eboluzionismoari lotutako Historiaren adiera honekin apurtuko beharko da, arrazoiaren tiraniarekin bukatzen joateko. Ilustrazioak arrazoiari emandako nagusitasunarekin, aro feudalak teologia edo Jainkoari emandako akats berdina errepikatzen egongo zen, honen araberako ordenu grabitazional bakarra ezarriz. Eszenatoki honetan, desjabetutako gizaki bat agertuko zaigu, euskarririk izango ez duena, iragankorrera kondenatua, metafisika arrazionalista, marxista eta abarrekoek marraztutako etorkizun zoriontsutik urruti. Etorkizun hau ilusio lasaigarri bat baino ez da izango. Bide honetan, sozialismoa gainditu beharreko etsai nagusietakoa izango da, bera gainbeheran legokeen despotismo arrazionalista baten erakusle baino ez litzateke. Horrela, XIX. mende bukaeran nagusi zen ikuspegi eboluzionistan, Historia, eta bere ondorio litzatekeen sozialismoa, garaitu beharreko iruzurra baino ez litzateke. Marko bateratzailearekiko eta historiaren mugimenduarekiko apurketa honek, eszenatoki anitz, orainaldi iragankor eta harreman atomizatuak nagusituko lituzke, posmodernismoaren aurrekari gisa. Nietzschek mendebaldeko pentsamenduan arrazoiaren eta Jainkoaren heriotzarekin txertatu zuen lubakian sakonduz, Heideggerrek ordura arteko pentsamendu politikoan nagusitu zen ikuspegi 81 egingo du, diskurtsoaren eraikuntzaren kanpo baldintzen azterketa gisa; c) egia, diskurtsoa eta bere edukiaren arteko lotura frogatu dezakeen aldagai gisa, eszenatoki filosofikotik desagertzen da; eta d) Foucaultek nabarmendu bezala, lengoaiaren arauak desgaitua egongo den autorearen gainetik nagusituko dira. 2.2.4 Paradigma berri baten oinarriak. 2.2.4.1 Inkontzientea lengoaia bezala egituratua. Arestian aipatu dugu, errealitatearen edo egiaren bilaketarako paradigma berri honetan lengoaiak hartu zuen garrantzia. Errealitatea jada ez da ezer emana, hor dagoena, baizik eta hizkuntzaren bitartez eraikitzen dena; hortaz, estrukturalismo berantiarrean kokatu ahal izango diren autore gehienentzat, errealitatea errealitate diskurtsibo gisa ulertu beharko dugu. Testuinguru honetan aztertu beharreko aldagai nagusietakoa lengoaia bera nola egituratzen den izango da. Aurreko urteetan nagusi izan ziren fenomenologia edota filosofia analitikoak aldarrikatzen zituzten prozesu kognitibo edota arrazoiaren nagusitasunaren aurrean, postestrukturalismoak errealitatearen atzealdea edo alde ezkutua arakatzeko joera hori izango du. XX. mendearen erdialdean, alde ilun horren miatze lanean psikoanalisia indar berritua aterako. Horrela, diziplina honen aitzindaritakoa izan zen Freuden lanen ber-azterketa sakonak mahai gaineratuko dira. Frantziako eskola berri honetan psikoanalisiaren eguneratzean, nabarmenena Jacques Lacan, zalantzarik gabe. Honek lengoaiaren egituratzean inkontzienteak zuen funtsezko papera Freuden lanen gaineko berrikuspenean oinarrituko ditu. XX. mendearen hasierara arte psiko-analisian nagusi ziren metodo hipnotiko edo katartikoen aurrean, Freudek agerikoak diren manifestazioen atzean ezkutatzen diren sakoneko esanahiak agerian uzteko garrantzia azpimarratu zuen. Ageriko manifestazio horiek ametsen edo hitzen bitartez proiektatuko dira, baina beraien atzealdean gordeta dagoena miatu beharko da. Lehenengoei dagokienez, Freudek bertan emango diren bi prozesu nagusi nabarmendu zituen: kondentsazioa eta desplazamendua. Kondentsazioarekin ametsetan ematen den ageriko materialaren bolumena eta ezkutukoaren arteko aldeari erreferentzia egingo dio, hainbat kasutan, pentsamenduak fusionatu, 84 gainjarri edota isilean gordetzen direlarik. Desplazamenduarekin, aldiz, ageriko edukia iluntzeko psikeak egiten duen lanaz ariko ginateke. Hitzen kasuan, berriz, Freudek lengoaia eta transferentziaren arteko lotura azpimarratuko du. Hau da, lengoaia, dimentsio psikologikoaren eraikuntza izango da, gainontzeko norbanakoekiko hartuemanean honen transferentzia bat suertatzen delarik. Subjektu bat beste batengana zuzentzen denean transferentzia bat sortuko da, Lacanen ustez transferentzia honetan beti manipulazio maila bat egongo delarik (1981, I: 127). Baina zertan datza manipulazio hau? 2.2.4.2 Adierazlea eta esanahia. Saussurek landutako Cours de linguistique générale-k (1916) ordura arteko linguistikan nagusitutako posizio batzuk indargabetu behar izan zituen. Posizio horiek deseraikitzeko abiapuntua zeinu linguistikoa izango da. Egun, oraindik ere, zeinu linguistikoak termino eta gauza baten arteko loturari erreferentzia egiten diola pentsatzera jotzen dugu. Saussureren ustez zeinu linguistikoak kontzeptu eta irudi akustiko baten arteko loturari erreferentzia egingo lioke, azken hau irudikapen psikiko bezala ulertuta. Saussuren hizkeran kontzeptua esanahia litzateke eta irudi akustikoa adierazlea, zeinu akustikoa bien arteko batasunaren adierazgarria litzatekeelarik; beti ere, lehenengoaren nagusitasuna bermatuz bigarrenarekiko. Esanahi eta adierazlearen arteko harremanaren emaitza gisa, zeinuak propietate batzuk izango ditu: lehenengoak, honen a) izaera arbitrarioari egingo dio erreferentzia, adierazle eta esanahiaren arteko harremanak adierazten duen bezala; horren adibide litzateke hizkuntza ezberdinetan adierazle ezberdinen bidez esanahi berdinari erreferentzia egitea. Arbitrarioa izanik ere, adierazle eta esanahiaren arteko harremana behin finkatzen denean bera b) aldagaitza izango da; hau da, zeinuak norbanakoen arteko transferentziaren funtzioa betetzeko adierazle eta esanahiaren arteko egonkortasun bat bermatu beharko du, lengoaia kide ezberdinen arteko ulermenerako erabilgarria izan nahi badu behintzat. Maila batean diogu, ezen zeinua c) denboran zehar aldatu ahal izango delako; beti ere, adierazle eta esanahiaren arteko aldaketak batera ematen diren heinean, hau da, zeinuak bermatzen duen batasuna apurtu gabe. Baina, noski, lengoaia egituratu nahi badu zeinu hauen kateaketa eman beharko da eta ez soilik lexikoa; horregatik, Saussurek d) adierazleen kateaketa lineala izango dela azpimarratu zuen. 85 Lacanek Saussuren ondare hau bere pentsamenduaren abiapuntutzat hartuko badu ere, hainbat moldaketa erantsi zizkion. Esanguratsuenen artean, adierazle eta esanahiaren arteko banaketari eutsiko badio ere, beraien arteko deslotura azpimarratzea izango da. Alde horretatik, Saussurek zeinuari emandako egonkortasunaren balioa puntada deitutakoagatik ordezkatuko du. Lacanentzat, adierazle eta esanahiaren artean ematen den egiturazko banaketa ez litzateke zeinuak bermatu beharko lukeen batasunaren bitartez emango. Lacanentzat adierazle eta esanahiaren arteko harremana "beti jariakorra eta desegiteko zorian legoke". Baina aldi berean puntada honek adierazle eta esanahiaren arteko harremanari egonkortasun maila bat bermatu beharko dio, bestelakoan bata eta bestearen arteko desplazamendua mugagabea litzateke. Hortaz, puntada adierazleak esanahiaren desplazamendua mugatzen duen operazio bezala definitu ahal izango dugu (Dor, 1997: 49). Adierazlearen etengabeko desplazamendu honetan, uneren batean, adierazleak esanahi bati kateatu beharko da, esangura (significación) bat sortu nahi badu behintzat. Lacanek adierazlearen behinbehineko kateatze prozesu honen bitartez point de capiton24 kategoriari bide emango lioke. Baina ainguratze hau prekarioa izango da; erabat hauskorra. Zentzu horretan, adierazle eta esanahiaren arteko harremanak barra lacaniarrak ezaugarrituko du, zeinaren arabera bien arteko elkarbizitza bat emango den, baina baita bien arteko barnera-ezintasun bat ere (Dor, 1997: 204). Saussurekiko bigarren moldaketa nagusiak esanahiaren gainetik ematen den adierazlearen nagusitasunari erreferentzia egingo dio. Nagusitasun hau frogatzeko linguistikan eta psikoanalisian baliatu izan diren bina kontzeptu parekatuko ditu. Freudek ametsen azterketan azpimarratutako kondentsazioa eta desplazamenduaren garrantziak, linguistikan metaforan eta metonimian bere baliokideak izango lituzke, hurrenez hurren. Ametsetan zein lengoaian, psikoanalistaren eginkizuna ageriko manifestazio hauen atzean ezkutatzen dena agerian uztea izango da, arestian aipatutako bitarteko teorikoek horretarako lanabesa eskainiko dutelarik. Funtsean, metaforak gauza bat aditzera ematen du, beste baten bitartez. Metonimiak, aldiz, izen aldaketari erreferentzia egiten dio, zeinaren bitartez objektu bat ohikoa ez zaion bestelako termino batengatik izendatua izango den. Batean zein bestean, esanahiak bere koherentzia adierazlearen saretik kanporatuko du, ordezkatze horrek adierazle eta esanahiaren arteko deslotura eta lehenengoaren nagusitasuna erakutsiko lukeelarik. Lacanentzat bi prozesu hauek inkontzientearen funtzionamenduaren erdigunean egongo dira. 24 Adierazle eta esanahiaren harremanaren izaera jariakorra adierazteko Lacanek point de capiton esamolde frantsesa erabili izana esanguratsua da. Izan ere, Brett Levinson-ek nabarmendu bezala frantsesezko esamolde honek "heldulekua dago" zein "heldulekurik ez dago" esanahiari erreferentzia egin diezaioke. 86 2.2.4.3 Erreala, Sinbolikoa eta Irudizkoa. Lacanek Ispiluaren Estadioaren eta Ediporen konplexuaren bitartez, bai psikoanalisiaren aro berrian bai eta joera postestrukturalistako pentsalarien belaunaldi oso batengan zuzeneko eragina izango duen Erreal, Sinboliko eta Irudizkoaren (ESI) arteko hirukoa garatuko du. Ispiluaren Estadioaren bitartez umeak bere ni-aren (je) kontzientzia hartua, aski ezaguna den Ediporen fenomenoaren hiru faseak gainditu beharko ditu: lehenengoan, umeak bere burua amaren desio gisa hartuko du, amaren desio hau bere gabezi batetik letorkeelarik, faloarena hain zuzen ere, umea bera falo edo desioaren objektua izango litzatekeelarik. Bigarrenean, aitaren parte hartzeak eta honek amaren desioarengan sortzen duen eraginak umea (desioren objektu/falo gisa) frustratua/zikiratua sentitzea ekarriko du, amaren desioaren objektua kanpoan (aitarengan, falo gisa) sinbolizatua legokeelarik. Eta hirugarrenik, umearen aldetik egoeraren ulermena legoke, non aitak (ere) faloa/desioaren objektua izatean, desioaren objektua izatea eta edukitzearen artean ezberdinduko lukeen; hau da, umea jada ez da amaren desioaren objektua izango, baina umeak amak desiorako objektua edukiko duela ulertuko du, kasu honetan umeak aitarengan sinbolizatzen duena. Desioaren objektua izatetik edukitzerako jatorrizko errepresio honek hiztegi lacaniarrean aitaren metafora deitutakoa osatuko luke. Oinarrizko eskematizazio honek izan dituen era askotariko interpretazioez harago, prozesu psikologikoetan ESI triadak duen eragina azaltzeko balio izan du. Horrela, umeak bere buruaz desiorako objektu gisa egiten duen irudikapenean, umea bera desioaren objektu Erreal bezala proiektatuko luke bere burua. Baina aipatu dugun bezala, aitaren/bestearen agerpenak desiorako objektu gisa zikiratzea ekarriko du; hortaz, objektu hori sinbolizatua proiektatu beharko da, sinbolizazio hori lengoaiaren bitartez egikaritu beharko delarik. Horrela, metaforizazio edo metonimizazio prozesuen bitartez desioa Erreal izateari utzi eta Sinbolikoa bilakatuko da. Lacanen Idatzietan (Écrits) horrela azaltzen du prozesu hau: "La palabra es el asesinato de la cosa [...]. Si no se puede tener la cosa (galdutako objektua) se la mata, al simbolizarla por medio de la palabra"25. Lengoaiak jokatzen duen bitartekaritza honen bitartez, umea (desioaren) objektu izatetik (desio propioak izango dituen) subjektu izatera igaroko da. Aldiz, subjektu gisa aparatu psikikoa zatitua 25 Dor-ren liburutik jasota (1997: 105) 87 izango duen agente bezala agertuko da: subjektuak Errealarekin izango duen harremana, lengoaiaren eskutik gauzatzen den sinbolizazioren bitartez emango da, irudimenezko forman. Ariketa hau adierazlearen nagusitasunaren adibide bat baino ez litzateke, sinbolizazioak Erreala/esanahia irudikatu nahian hartzen duen bide gisa. Baina, aldi berean, sinbolizazio honek ezin izango du Erreala den bezala adierazi; nolabait esatearren, manipulatutako bere errepresentazio bat izango litzateke. Lengoaiaren parametroetara eramanez, norberak esaten duena eta norberak esaten duenaz pentsatzen duena ez dira bat etorriko. Honek subjektuaren alienazio bat ekarriko du lengoaiaren bitartekaritza dela eta; izan ere, subjektuak bere burua adierazle kateagatik baldintzatuta ikusiko baitu. Hortaz, subjektua agertu ahal izateko (sinbolizatua izan ahal izateko) desagertu beharko da (Erreal gisa). Zentzu horretan, subjektua ez da lengoaiaren eragile, bere efektua baizik. Bizipen Errealaren eta bizipen Sinbolikoaren arteko bereizketa hau lengoaiaren berezko ezaugarria izango da. Objektu bat den bezala adierazteko ezintasun horrek lengoaiaren funtsezko beste ezaugarri batera eramango gaitu: lengoaiak Erreala den zerbait adieraziko du bere gabeziaren bitartez, hau da, bera bere osotasunean irudikatzeko ezintasunetik. 2.2.4.4 Identitatea eta identifikazioa. Freud eta Lacanek mahai gaineratutako tresneria psikoanalitiko honek soziologia edota zientzia politikoari bide berri bat irekiko dio subjektuaren eraikuntzaren kontzeptualizazioan. Bi diziplina hauen arteko harremana askotan gatazkatsua izan bada ere, guretzat funtsezkoak diren bi kategoria zedarritu eta zehazteko bidea eskainiko digu: identitatea eta identifikazioa. Askotan parekoak liratekeen bi kontzeptu bezala ulertu diren arren, subjektuaren eraikuntzaren ikuspegitik badira nabarmendu beharreko ezberdintasunak. Stravrakakisek (2007: 56) identitatea sustantziarekin parekatuko du; identifikazioa, aldiz, prozesuarekin. Zentzu honetan identitateak, soziologia klasikoak edota hasierako psikologia freudiarrak Ni-aren bitartez aldarrikatu izan duten positibitate maila bati erreferentzia egingo dio. Ikuspegi honen arabera, subjektuek erreferentzia zehatzak eta positiboak bilatzera joko lukete, "zein naizen" esango didan izen-abizenak, familia, alderdi politikoa edota nazioen bitartez. Identitatearen inguruko ikuspegiek norberaren gorputzaren, ibilbidearen edota historia indibidual zein kolektiboaren gainean, nortasun finko bat eraikitzera joko dute. Ikuspegi zientifikotik identitatearen ADNa bilatzeko saiakera bezala uler genezake. Joera hau prozesu sozial eta politikoetara eramanda, 88 berau, nazio sinbolo edota tradizio kulturalen bitartez egikarituko litzateke, esaterako; beti ere, autoritate maila bat aitortuko zaion hirugarren baten (Lacanen Bestea) aitortza lortzeari begira. Bestearen agerpen honek eta bere onespenaren bilatzeak agerian uzten hasten da identitate hauek ez direla norberatik ateratzen den zerbait, baizik eta hirugarren horrek ematen duen zerbait. Psikoanalisiarentzat nortasuna positibizatzeko saiakera honek fenomeno psikiko sakonago bat ezkutatzen du: identifikazioarena; beste batek egiten duen interpelazio prozesu baten ondorio litzatekeena. Positibitate honen arrastoak norbanakoak berezkoa ez duen identitate baten euskarri bihurtu nahi dira, baina identitate hau ez da berezkoa, irudimenezkoa baizik. Hau da, proiektatzen ditugun irudiekin identifikatuz jaioko litzateke identitate hori gorpuzteko saiakera. Baina identifikazio hau ezin izango da erabatekoa izan. Hortaz, Cortazarrek (2010) dioen bezala identitatea ezinezkotasun baten egia litzateke. Baina ezinezkoa bada zergatik mantendu identitatearen kategoria? Honek sortzen duen jouissance edo gozamenagatik; galdutako identitate (Erreal) batek sortutako hutsunea identitatearen bitartez estaltzen saiatzeak ematen duen gozamenagatik, hain zuzen ere. Identitate hau a objektuen inguruan egituratuko litzateke, Errealaren ondar aleak sinbolitzatuko lituzketen positibitateen (nazioa, kultura, ...) inguruan, desiorako objektu gisa ulertuta. Hortaz, identitatea eta identifikazioa kategoria kontzeptual ezberdinak izango lirateke, izan norbanakoei dagokienez, zein kolektibitateei dagokienez. Horrela irudikatuko dituzte Freud eta Lacanek. Lehenengoak, bere hastapenetan, identifikazio hau lotura libidinal (soil) batzuen bitartez egituratuko zela uste bazuen ere, heriotz pultsioak bere eraikuntza teorikoan izan zuen agerpenak berau berraztertzera eraman zuen26. Suntsiketarako joera honek lider edota ideia batekiko kohesio eta batasuna aldagaiaren ezintasuna agerian utziko du; haurtzaroan emandako jatorrizko egoera bat berrezartzeko saiakera bati lotuta legoke. Horrela, pentsamendu freudiarraren hastapenetan aitaren maitasunaren kategoriak anaien arteko identifikaziorako funtsezko mekanismoa bazen, honek bere mugak agerian utziko ditu aipatutako suntsiketarako bulkaden agerpenaren ondorioz. 1930tik aurrera, El malestar en la cultura (1930) lanean ematen den Superni-aren kategoriaren garapenarekin, ordura arteko ikuspegi baikorraren apaltzean jauzi nabarmena emango da. Idealizatutako figura honen agerpenak gozamenaren sakrifizioa eskatuko luke hobebeharrezko kausa baten mesedetan. Baina Freuden arabera, gozamenari uko egite honetan gizabanakoak gozamena aurkitu du. "Kanpoan" dagoen (beste) horren onespenak eta berarekiko identifikazioak 26 Bilakaera hau 1920etik aurrera eman zen Más allá del principio del placer (1920) eta Psicología de masas y análisis del yo (1921) lanen argitalpenarekin batera. 89 ematen duena, hain zuzen ere. Hortaz, gerora Zizekek (1992) planteatu bezala, talde baten identifikazioaren euskarri bakarra honek ematen duen gozamenaren dimentsioa litzateke. Lacanek "jatorrizko egoerara" bueltatzearen ideia Errealaren ideiarekin parekatu zituen. Sinbolizazioaren bitartez irudikatu nahi den Errealaren ezinezko irudi hau heriotz pultsioaren bidez jatorrizko egoerara bueltatzeko saiakera litzateke. Fenomeno honen jatorria Ispiluaren Estadioan ematen den egoerarekin azalduko luke. Bertan umeak bere buruaz lehenengo irudi bat eraikiko du. Lacanen arabera umea eta bere irudiaren arteko harremana tentsioduna izango; umea (Erreal gisa) alienatuta gelditu delako berak sortutako irudian; hau da, irudi horrek ezin izango ditu jaso ume erreal horren adiera guztiak. Hortaz, harreman hau anbiguoa izango da, ez da barne-adiskidetua egongo eta alde horretatik ezegonkorra izango da. Harreman honi egonkortasun maila bat emateko asmoarekin irudi honen sinbolizazioa emango litzateke. Sinbolizazio honen funtsa errepresentazio linguistikoa litzateke. Ikusi dugun bezala linguistika subjektuaren agerpenerako oinarrizko baldintza da. Horrela adierazlearen kategoriak subjektuaren nominazioa eta ondorioz ematen den agerpenaren bitartez subjektua determinatuko luke. Baina errepresentazio hau ere alienatzailea izango da, irudiaren dimentsio guztiak barneratu ezin dituen heinean eta lengoaiaren arauekiko menpekotasuna erakusten duen heinean. Horrela, subjektu eta adierazlearen arteko harreman paradoxikoa eraikiko litzateke: batetik, subjektuak adierazlea behar duelako bere burua agertu ahal izateko; baina, aldi berean, adierazleak ezin izango duelako subjektu (erreala) irudikatu. Irudia eta sinbolizazioaren bidez ematen den alienazio eratzaile bikoitz honen ondorioz Lacanek subjektua gabezia bezala ulertuko du. Logika honetan Lacanen pentsamendua identitateen eraikuntzari lotutako ekarpena baino identifikazio prozesuei lotutakoa dela esan dezakegu. Hau da, irudiaren edota adierazlearen bitartez identitate egonkorrak eraikitzeko porrotaren ondoren gabeziaren subjektua agertuko da; bera saiakera iraunkor baina ezinezko honetan identifikazio kontingenteen jokoaren emaitza aldakorra litzatekeelarik. Eskema hau maila sozialera eramanda, gerora Laclauk aldarrikatutako "jendartearen ezinezkotasunarekin" parekatu dezakegu. Honek, Freud eta Lacan ez bezala, identitateez hitz egingo digu baina unibertsalaren eta partikularraren arteko artikulazioaren bitartez ematen diren identitateen eraikuntza kontingenteaz ariko da27. Laclauren (1995) ustez unibertsal eta partikularraren artikulaziorako lau forma historiko nagusi egon dira: 27 Unibertsal eta partikularraren arteko artikulazioaren eztabaida bere lan osoan zehar presente egongo bada ere, identitateen aferari lotuta Universalismo, particularismo y el tema de la identidad (1991) entseguan hurbilpen zehatzagoa egingo du. 90  Inkarnazioaren logika: honen arabera unibertsala eta partikularra entitate banatuak lirateke, beraien baitan osatzen direnak. Hau da, elkarren inongo beharrik ez luketenak. Unibertsalak balio gorena ordezkatuko luke eta partikularrak izatearen usteltzea. Antzinako filosofia klasikoaren joka-leku honetan arrazoiaren bitartez hel gaitezke unibertsalera.  Sekularizatutako eskatologia: bigarren hau bere jatorrian kristautasunari lotuta agertzen zaigu. Bertan unibertsaltasunak ordezkatzen duen osotasuna existitzen da baina Jainkoaren irudiari lotuta agertzen zaigu; Jainkoak beteko luke unibertsal eta partikularraren arteko bitartekaritza. Unibertsalizazio prozesuaren izaera jainkotiarrak gizakiontzat ulertezina bilakatuko luke. Kontzepzio honetatik historiaren agente pribilegiatuaren ideia azaleratuko da. Modernitatean, Jainkoak ordura arte betetako lekua, arrazoiarengatik ordezkatu bazen ere, logika berdina mantendu zen. Horrela, oraingoan Jainkoa izan beharrean, klase unibertsalak (proletalgoak) beteko du edozein partikularitate erditik kentzearen funtzioa.  Muturreko partikularismoa: aurreko logikaren bilakaerak zera ulertzera eraman gaitzake: unibertsala uneren baten nagusitasuna lortutako partikularitate bat baino ez litzateke, eta zentzu horretan, partikularitateen arteko lehian ez legoke gutxieneko egonkortasunik lortzerik. Laclauren ustez honakoa ere ez da soluzioa izango. Izan ere, ez lituzke partikularitate ezberdinen arteko botere harremanen ezberdinen funtsa argituko edota partikularitate batek une batean unibertsaltasuna zergatik lortzen duen azalduko.  Unibertsaltasuna galdutako osotasunaren sinbolo gisa: laugarren adiera honetan Lacanen eragina nabarmena izango da. Laclauk artikulazio forma honen hainbat ezaugarri plazaratuko ditu. a) Beraien mugetatik kanpo dauden identitateekin harremanik ez duten nortasun diferentzial itxiak ez dira posible; ikusi dugun bezala, identifikazio prozesuen eraikuntzan kanpokotasuneriko harremana funtsezko aldagaia bilakatzen da. b) Edozein identitatek oinarrizko anbiguotasun bat barnebiltzen du bere baitan; hau da, identitateak kontrakotasun eraikiak badira ere, lehiak berak kanpoan dagoen horrekiko oinarrizko orube komuna izatea eskatuko dio. Identitateak, espazio komun eta kontrakotasun honen artean gaindiezina izango den anbiguitate batera kondenatuta egongo dira. c) Identifikazio honek Bestearekiko erreferentzia eskatuko du ezinbestean; izan Besteak duen botere egitura erreproduzituz (era inbertituan, noski), izan botere egitura berri bat indarrean jarriz. Laugarren adiera honek unibertsal eta partikularraren arteko neurtezintasunari (inconmesurabilidad) erreferentzia egingo dio. Hau da, inkarnazioaren kasuan ez bezala berezko existentzia duten bi ente autonomoei ez dio erreferentzia egingo; ezta sekularizatutako eskatologiak 91 aldarrikatutako unibertsaltasunaren nagusitasunari, partikularitatea desagerrazi beharreko aldagai gisa proiektatuz; baina ezta postmodernitatean nagusitu den muturreko partikularismoaren aniztasun apolitizatuari. Gerora ikusiko dugun bezala, Laclauk aldarrikatzen zituen identitateen eraikuntza partikularrak unibertsalean egiten duen inbestitze prozesuaren bitartez gorpuzten da. 2.2.4.5 Desioa, beharra eta eskaera. Erreala sinbolizatzeko ezintasunetik abiatuta Lacanek desioa, beharra eta eskaeraren arteko bereizketari heldu zion. Freuden irakaspenei jarraituta desioa emozio pultsionalekin lotu zuen. Desioa, baina, ezin izango da inongo objektu errealekin asebete; pultsioa bideratzen duen objektua metonimikoa izango da. Desioaren objektua, subjektuarena bezala, gabezi baten gainean eraikia izango da. Honela deskribatzen zuen Lacanek Los cuatro conceptos fundamentales del psicoanálisis lanean (1978): "En lo que refiere al objeto de la pulsión, hay que decir que no tiene ninguna importancia. Es absolutamente indiferente" (1978: 151). Lacanek elikadura beharra jarriko zuen adibide gisa; bertan elikagaia (objektua) ez da izango beharra (gosea) asetzen duena, "ahoan ematen den gozamenak" baizik. Lacanen ustez, desioaren dimentsioa ase-ezina den gabezi baten dimentsioari lotuta agertuko zaigu. Desioa, objektu eta desioaren eragile bezala agertuko da aldi berean; a objektua bezala izendatuko duena. Eskaerak, berriz, Bestearen agerpena eskatuko du. Hemen ere umearen elikadura beharraren adibideari eutsiz, umeak duen jatorrizko beharragatik (gosea) adierazten dituen keinuak (negarrak edo oihuak) soilik Beste batengandik interpretatuak direnean eskaera bezala agertuko dira. Umearen kasuan, lehenengo aldiz era naturalean eskatzen duenean (bere eskaeraren kontzientzia izan gabe) bere beharra asea ikusiko du. Bigarren alditik aurrera, aldiz, nahi duenaren interpretazioa egin beharko du (negarra eta oihuaren bitartez) lehenengo aldi horren ase sentsazioa gogoan. Lacanen ustez eskaera edo nahi duenaren kanpora begirako interpretazio honek desioa (benetan nahi duena; Erreala) eta proiektatzen duenaren artean (eskaera; Sinbolikoa) deslotura bat agerian utziko du. Hortaz, eskaerak eskuraezina den Gauza bati erreferentzia egin nahi izango dio (jatorrizko esperientzia); Gauza freudiarrak "ezinezko den saturazio sinbolikoa" adieraziko duelarik (Dor, 1997: 167). 92 Desioaren ase-ezintasun hau jouissance edo gozamenaren kategoria lacaniarrari lotuta agertuko zaigu. Jouissance-a Lacanek 60. hamarkadaren bukaera eta 70.ren hasieran bere pentsamenduaren erdigunean kokatuko zuen. Hasiera batean gozamen hau masturbazioaren eta orgasmoen plazerrarekin lotuko badu ere, gerora plazerra eta jouissance-a kontrajarriko ditu. Jouissance-a Erreala eskuratzeko ezinezko saiakerarekin lotuta dago; plazerrak suposatzen duen sinbolizazioak ezinezko egiten duen saiakera, hain zuzen ere. Horrela, jouissance-a plazerretik harago legoke. Soilik "gozamen mingarri" baten eskutik esperimentatua izan ahal izango da; Erreala eskuratu nahiak sortzen duen gozamenagatik, baina inoiz eskuratu ezin izango dugula sortzen duen minagatik ere. Horrela, jouissancea, Errealaren ezinezko bilaketa lan gisa, gizakiaren oinarrizko motor bezala ulertu ahal izango dugu; utopia klasikorantz mugi araziko gaituen hori. Baina, aldi berean, Yannis Stravakikesek ohartaraziko digun bezala, hainbat kasutan jouissance-a aldaketarako motor baino geldotasunera kondena gaitzake. Zergatik? Gizakia, askotan, bizi duen duen egoeraren kontingentziaz eta aldakortasunaz ohartzen da; are gehiago, badaki bere jarreran edo jokamoldean aldaketa txiki bat txertatuta ere, bestelako bizimodua nabarmen hobetu dezakeela; sufrimenduagatik horren baldintzatua egongo ez dena. Orduan, zergatik gauzak bere horretan mantendu? Hain zuzen ere, bere jatorrizko desioaren ase-ezintasun horrek sortzen dion gozamen edo jouissanceagatik (2008: 264-265)28. Gerora Zizekek (2014: 40) planteatuko duen bezala, egoera hau gainditzeko ezinbestekoa izango da jouissanceak eraikitzen duen fantasia edo eraikuntza sinbolikoa zeharkatzea. Hau da, fantasia, aurresinbolikoa litzatekeen Erreal bati errenferentzia egiten dion neurrian, errealiatearen eraikuntzarako ezinbestekoa den bezala, bere jatorrizko funtzioaren gaineko kontzientzia hartzearen garrantzia nabarmenduko du, inora eramaten ez duen bide edonistaren arriskua ekiditeko. 2.2.4.6 Diskurtsoaren arauak. Lacanek diskurtsoari emandako nagusitasuna eta subjektu autonomo arrazionalari egindako kritika estrukturalismoaren ondorengo belaunaldi oso batengan presente egongo diren ezaugarriak izango 28 Gurera etorriz, interesgarria da Imanol Galfarsorok, paradigma kulturalaren azterketaren ikuspegitik, (ezker) abertzaletasunaren baitan gure berezitasunez gozatzeko dugun joera kritikatuko du. Joera honek, errotarik mugitzen ez duen ura gelditzeaz gain, independentismoa unibertsaltasunera iristea ekiditen duen espezifikotasun partikularren gozamen edo jouissancean ainguratzen du (Kultura eta identitate erbesteratuak (2005) edota Subordinazioaren kontra (2008) ikusi). 93 dira. Norabide honetan Michel Foucaultek beste urrats bat emango du diskurtsoaren arauekiko subjektuaren menpekotasuna aldarrikatuz. Foucaulten lana arkeologia goiztiarra (Arqueología del saber, 1969) eta genealogia berantiarraren artean banatua izan ohi da, biak estuki lotuak dauden arren. Batean zein bestean ikuspegi zientifikoa nagusituko zaio, prozesu sozialen azalpena bideratuko duen episteme berri bat bilatu nahian; kasu honetan, diskurtsoaren bitartez, hain zuzen ere. Diskurtsoak bere berezko funtzionamendutik aztertuko ditu; bere agerpena, osaketa eta berezitasuna baldintzatzen dituen arau propioetatik, hain zuzen ere. Ikuspegi lacaniarrari jarraituz, diskurtsoak eta berak baldintzatzen dituen praktikak agerikoak ez diren arau batzuei erantzungo diete. Arau hauek diskurtsoen positibitateari erreparatuta aztertu ahal izango dira. Hau da, testuinguru historiko zehatzetan ematen diren diskurtso zehatzen azterketa arau ezkutu hauek agerian uzteko bidea izango da. Arau hauen gainean zenbat eta ezagutza txikiagoa izan, diskurtsoarekiko orduan eta menpekoagoak izango gara. Zentzu honetan, arau hauek norbanakoen bilakaera zehaztuko dute. Honen abiapuntuan, ondoko ideia legoke: printzipioz, gauzak esateko infinitu baieztapen modu daude, domeinu zehatz baten baitan produzituak diren baieztapen hauek antzekoak eta errepikakorrak liratekeelarik. Inoiz ahokatuak edo idatziak izango ez diren baieztapenak daude, inoiz adierazgarritzat hartuak izango ez direnak. Hortaz, diskurtso partikularren arau historikoek (ohiturak eta abarrekoek) zer den posible esatea mugarrituko dute. Ildo honetatik, norbanakoak ez dira diskurtsoaren egileak edo sustatzaileak izango, bere arauen emaitza baizik. Horrela, Foucaultek subjektu transzendentalez baino, praktika diskurtsiboen emaitza liratekeen subjektibitateez edo subjektu posizioez hitz egitea nahiago izan zuen. Epistemologia klasikoan subjektua objektuarekin harremanetan jarrita, ezagutzaren dimentsio bat sortuko luke, objektuaren propietateak subjektuaren irudikapenaren bitartez berridatziak direlarik. Foucaultek aldiz, subjektu eta objektuaren arteko harremana gainditu eta objektu ororen izaera diskurtsiboa azpimarratuko luke. Zentzu horretan, objektua ez litzateke subjektuaren aurrean kokatzen den zerbait, diskurtsoaren eraketa arauen bitartez agertzen den zerbait baizik. Alde horretatik, diskurtsoak ez dira arau lexikal, linguistiko edota semantikoak; objektuak ager-arazi eta zedarritzen dituzten praktikak baizik. Honen arabera jatorrizko dispertsio bat emango litzateke diskurtso, praktika, jakintza, arau eta bestelakoen artean. Gertakizun diskurtsiboaren agerpenak une logikoa suposatuko luke. Gertakizun 94 hau Foucaulten pentsamenduan pisu handia duen etenaren ideiarekin lotura izango luke. Korronte postestrukturalistan nabaria den ikuspegi metafisiko eta eboluzionistaren aurkako joerarekin bat eginez, Foucaultek jendarteen berezko garapenaren ideia errefusatuko zuen, horrela arestian aipatutako arauen ez-ezagutzak diskurtso, arau, praktika eta abarren arteko dispertsioa areagotuko du, beraien arteko kontraesanak handituz eta hauei logika berri bat emango dien episteme berri baten agerpena beharrezko eginez. Ordura arteko ezagutza arautu duen ordenuarekiko etena bide ezberdinetatik etorri ahal izango da, ez da determinatua egongo, eta ez du mendebaldeko pentsamenduan horren gustuko izan den garapenaren ideiari erantzungo; baina ordenu diskurtsibo berri baten agerpenean gertakizun garrantzitsua izango da. Prozedura honen hirugarren urrats logikoa fase historiko zehatz batean nagusituko den Batasun Diskurtsibo berri baten eratze eta antolatze unea litzateke. Diskurtso eremuak (campos discursivos) nola eratzen diren aztertzeko Sergio Albanoren (2004: 39) ondoko grafikoa irudikatuko dugu: 2.1 irudia: Diskurtso eremuen eraikuntza prozesua azaltzen duen irudia. Ikuspegi honek gerora, diskurtsoaren nagusitasunarengan arreta jarri duten ikerlarien aldetik kontrakotasun handiak piztu ditu. Izan ere, Foucaultek planteatukoaren kontra, askoren ustez garai historiko zehatz batean ez da ezagutza sistema bakar bat nagusituko, diskurtso ezberdinen arteko lehiak markatu du aro horren bilakaera. 95 Foucaulten bigarren aroan, genealogiari dagokiona, boterea eta ezagutzaren arteko teoria oso bat landuko du. Arreta, agente eta estrukturetan jarri beharrean, boterearengan jarri du. Boterea ez du norbanako, talde edota estatua bezalako agente partikularren ondasun soili gisa irudikatuko; boterea praktika sozial ezberdinen bitartez zabalduko da. Zentzu horretan, boterea ez litzateke (soilik) Estatua bezalako ente bakar baten inguruan egituratzen den indar zapaltzaile bat; botere harremanak ekoiztu eta jendarte harremanak guztiak bustitzen duen zerbait baizik. Honakoa Foucaulten biopolitika ezagunaren funtsa izango da29. Botere honek sozialki posible denaren mugak zedarrituko du. Gure mundu soziala botere harreman hauen arabera eraikia izango da; are gehiago, munduaz eta bertako harremanaz hitz egiteko aukerak botereak berak definituko ditu, izateko eta adierazteko era batzuk balioetsiz eta beste batzuk errefusatuz. Hortaz, boterea eta diskurtsoaren arteko lotura agerikoa izango da, esan dugun bezala, diskurtsoak garen subjektuak mugatu eta objektuez esan dezakeguna definitzen duen heinean. Ildo beretik, Foucaultek egi unibertsalak errefusatuko ditu, egiak botere harreman zehatz baten arabera eraikitzen diren errealitate diskurtsiboak izango direlarik. 2.2.4.7 Dekonstrukzionismoa. Gure marko teorikoaren eraikuntzarako baliagarria izango zaigun postestrukturalismoaren gaineko azaleko hurbilpen honekin bukatzeko, Derridaren inguruko aipamen batzuk egingo ditugu. Honek orain arte aipatu ditugun oinarrizko hainbat kontzeptu baliatu zituen dekonstrukzionismo bezala ezaguna egin zen korronte teorikoa eraikitzeko. Derridaren pentsamenduaren jatorria Edmund Husslerren fenomenologiaren kritikari lotuta agertzen zaigu. Husslerrek, fenomenologiaren adierazpide nagusienetakoa bezala, ezagutzarako bide nagusi gisa intuizioa aldarrikatu zuen; baina norberaren baitan legokeen intuizio honi izaera transzendentea lukeen dedukzio logikaren ideia erantsiko dio. Hori geometriaren bidez egingo zuen, behin intuitu daitezkeen forma geometrikoak irudikatuz, horien bilakaera logikoa deduzitu ahal izango delarik; 29 Edozein kasutan, Foucaultek botereaz egiten duen analisian (boterearen analitika), Santiago Castro-Gomezek kokaleku zehatza emango dio biopolitikaren dimentsioari, boterearen konfigurazioan hiru maila ezberdinduz: a) norbanakoen diziplinari lotutako ekoizpenak barnebilduko lukeen mikrofisika; b) mesofisika edo Estatu modernoaren eta aipatutako biopolitikaren garapena barnebilduko lituzkeen gobernatze prozesuak; eta c) merkatuaren mundu mailako hedatzea eta estatuz gaindiko segurtasun neurriak arautuko lituzkeen makrofisika (2010: 284). 96 horrela, ukaezina izango zen ezagutzaren paradigma aurkituz. Baina Derridarentzat, bere pentsamenduaren erna-muina jasoko duen Introducción a: El origen de la geometria de Hussler (1962) liburuan esan bezala, eskema honek aporia bat lekarke bere baitan; aterabide posiblerik ez duen barne ezegonkortasun bat. Izan ere, logikak gorpuztuko lukeen egi ukaezin hori "hor kanpoan" balego, gure bizipenetatik independentea litzatekeena, fenomenologiaren intuizioa jada ez litzateke ezinbestekoa; egi hori, gure intuizio kontzientetik harago, berezko existentzia duen heinean (Strathern, 2002: 23). Zentzu honetan, Derridaren pentsamendua ez da ohiko filosofia bat izango, filosofia bera eta bere baldintzak zalantzetan jartzeko galdetze iraunkor bat baizik. Heiddegerrek mendebaldeko filosofian irekitako arrakalan sakonduz, berezko existentzia izango duen "egi absoluturik" ez legoke. Jainkoaren existentziari lotuta legokeen "egi oso" honen ezagutzak beste aporia leramake bere baitan, norberaren ikuspegitik antzematen diren "egi partzialen" ezagutza ukatuko lukeena; baina gizakia, bere partzialtasunean, nola antzeman egi absolutu hori? Zentzu horretan, zalantza sistematikoaren pentsaera bezala definitu dezakegu Derridaren ekarpena. Bestelako autore postestruktalistek aldarrikatutakoaren antzera, bere ustez ordura arteko mendebaldeko filosofiak gauzek duten berezko egi esentzial eta immanentean arreta jarri beharrean, arreta lengoaian kokatu beharko zukeen. Izan ere, Lacanek edo Foucaultek planteatutakoaren antzera, Derridaren arabera idatzi orok bere barne logika dauka, eta idazlea askotan ez da egoera horretaz ohartuko (La escritura y la diferencia, 1967). Harago joko du, lengoaiak ez baitu zentzua hartuko objektu eta bere esanahien arteko lotura zuzen (Saussuren zeinua) edo erlatiboagatik (Lacanen puntada); lengoaiaren esanahia ezberdintasunen (difference) sistema batean oinarrituko litzateke, eta esanahia diferentzia horietatik sortuko litzateke. Baina ezberdintasun hauek ez dira ohiko mundu ikuskerak planteatu izan duen biko moduan gorpuztuko (ondo/gaizki, positibo/negatibo, egia/gezurra, orokorra/partikularra, burua/gorputza, gizona/emakumea, ...); ñabardura txikiz eta zoliz eratuko lirateke; ez legoke ezberdintasunen ñabardura horiek ardatz logiko bakar batera mugatzerik. Zentzu honetan, "lengoaiaren ispiluaren" bitartez ezagutzen dugu elkar, ez egi absolutuen bidez. Baina ezagutza prozesu hau arrazoi eta logikatik kanpo egikarituko da. Errealitatea irudikatzeko lengoaiaren nagusitasun honen baitan anbiguotasunak sortzen dira; askotan argitasuna eta zehaztapenak ekiditen dira; irakurleak/entzuleak idazleak/esaleak planteatzen ez dituen adierak gehitu ditzake. Derridak ikuspegi hau muturrera eramango zuen, Lacanen puntadaren egonkortasun iragankorra apurtuz, esanahiaren ia erabateko jariakortasuna aldarrikatuz. Inkontzientearekin ageriko loturak erakutsiko luke lengoaiaren irudikapen honen balioa, kontzeptuen esentzia zehatza 97 Derridak bi uren arteko posizioa hartu nahiko lukeela dirudi; batetik, marxismoaren ohiko determinismoaren aurreko erreakzio bezala kontingentzia eta erabateko ezegonkortasuna aldarrikatu zituzten postmarxista, eta bestetik, ordurako nagusi ziren joera neoliberalen artean. Derrida ikuspegi metafisikoa eta oro-determinatzailea deseraikitzeko bere pentsamoldeagatik ezaguna egin bazen ere, menperaezina (irreductible) edo desegin-ezina izango zen promesaren beharra aldarrikatuko du; justiziarena, hain zuzen ere. Zentzu honetan, Derridarentzat Marxen mamuaren aldarrikapena ezinbestekoa egingo da; ez bere pentsamenduaz ikuspegi tradizionalek jada esan dutena errepikatzeko, baizik eta bere espektroak utzitako aura estigmatizatzen duen jarreren kontra aritzeko. Hortaz, marxismoak klaserik gabeko jendartearen aldarriarekin egiten duen justizia promesaren adiera mesianikoa egun ere Marxen aldarrikapen iraultzaileari zentzu emantzipatzailea emango diona izango da; zuzenbidetik harago dagoen justiziaren adiera, hain zuzen ere. 2.2.4.8 Estrukturaren autonomia erlatiboa. Gramscirekin marxismoak gainegituraren izaera politiko-kulturala eraikia dela deskubritu bazuen, Althusserrekin (gain)egituraren autonomizazioan urrats berri bat eman zuen. Estrukturalismoaren eskutik marxismoak kausalitate sistema sinplistetatik ihes egiteko saiakera egin zuen. Ildo honetan, Althusserrek azpiegituran emandako mugimenduek gainegituran eragingo lituzketen islen ideia baztertu zuen. Horren ordez egitura ezberdinez osatutako mapa bat marraztuko zuen, egitura bakoitzean ematen diren barne kausa edo logikengan arreta jarriz. Estruktura hauek guztiek osotasun bat eratuko luketelarik. Estrukturalismoak zeharkatu zuen diziplina ezberdinetan (antropologia, linguistika, psikoanalisia, ...) nagusitu zen ikuspegi zientifikoa Althusserrek marxismoaren eremura ekarri nahi izan zuen. Ikuspegi hau estrukturaren ideiak bermatuko luke, baina jada ez estruktura zehatz batek bestearengan duen eraginaren emaitza gisa, bi indarrengandik baldintzatuak egongo den estrukturen multzo bezala: batetik, estruktura, erakunde (erlatiboki) autonomo gisa, duen barne logika propioagatik; eta bestetik, garai historiko bakoitzean estruktura bakoitzak ekoizpen prozesuarekiko duen kokapenagatik (Dosse, 2004: 341). Lehenengoari dagokionez, Althusserrekin estruktura ez dela bikoa edo binarioa argi izan beharko genuke; anitza baizik. Aniztasun honek euren arteko autonomia maila eskatzen badu ere, osotasun 99 Edozein kasutan, Althusserren pentsamendua, psiko-analisiaren eta marxismoaren arteko hartueman tentsiodun honetan eraikia bada ere, bigarrenak jokatu izan duen izaera erabakigarriaren alde egin zuen. EIAren azalpenean, ideologia bera klase gatazkaren emaitza gisa kokatuko zuen eta ideologiak subjektuarekiko jokatzen duen papera ekoizpen prozesuan erreprodukzioa egunero bermatua izan ahal izateko eman behar dela esaten zuenean (1970: 47-49). Gramscirekin gertatu bezala, Althusserrek ere ez zuen zalantzatan jarriko azpiegitura ekonomikoaren azken eragina. Frantziarraren ustez, gorago aipatutako estruktura hauengan garai historiko zehatzek eragin zuzena izango dute; beraien arteko autonomia erlatiboa mantenduko bada ere, garai historiko bakoitzean nagusi den ekoizpen prozesuak bermatuko lukeen osotasun batekiko atxikitzen direlarik. Izan ere, bata eta besteak gainegitura politiko-ideologikoaren maila bateko autonomizazioarekin marxismo tradizionalaren amildegiranzko bidea ekidin nahi bazuten ere, honen eragina oraindik handiegia izango zen Laclauk "azken ondar esentzialista" bezala deitu duena gainetik kentzeko. Torfing-ek ere bi pentsalari hauen ekarpena norabide berdinean kokatuko du: "El marximo estructural de Althusser aportó a la izquierda un muy bien recibido intento de renovar el análisis marxista de las modernas sociedades capitalistas. Como tal, el marxismo estructural (althusseriano) insistió en el carácter sobredeterminado de las relaciones sociales, [...] y vió la noción gramsciana de hegemonía como una clave para entender la interpretación de Estado y economía" (1998: 34). Izan ere, Althusserren saiakera hau marxismoa XX. mendearen erdialdean bizitzen ari zen krisitik ateratzeko ahalegin gisa egikaritu zuen. Krisi honen adierazgarririk nabarmenenak SESBetan stalinismoaren gehiegikerien azaleratzean32 eta herrialde sozialistetan nagusi zen ikuspegi ekonomizistetan islatu zen. Althusserrek proposatzen duen eremu ekonomikotik ematen den esparru ideologiko-politikoaren banaketak Sobietar Batasunaren oinarri sozialista salbu mantenduko luke, 32 50. hamarkadan Polonian (Poznan-eko matxinada), Txekoslovakian edo Hungarian emandako errebolten zapalketa edota Stalinek egindako purga handien azaleratzea marxismoaren ikono zen SESBen ereduan pitzadura handiak eragin zituen. Bilakaera hau Sobietar Batasunean bertan izan zuen eraginaz harago, gainontzeko herrialdeetako Alderdi Komunistengan ere eragina izan zuen. Bereziki aipagarria litzateke Frantziako Alderdi Komunistan izandakoa; Sobietar Batasunean arestian aipatutako gehiegikeriek eragindako krisiari, Frantzian propioki Alderdiaren lerro ofizialak deskolonizazio prozesuan izandako jarrera gehitu behar diogu. Honek guztiak Alderdi barruan sekulako zalaparta eta eztabaida sortu zuen berrikuntza ideologikoaren beharra geroz eta agerikoagoa eginez. Testuinguru honetan kokatu behar dugu Althusserren ekarpena, praktika militantetik at mantendu zen pentsalaria bezala baino, bere lan teorikoak PCFren lerro politikoan eragin zuzena izan nahi izan zuena. 101 gainegituran emandako akatsak edo gehiegikeriak azpiegituran ematen zen bilakaeratik, maila batean behintzat, deslotuz (Dosse, 2004, I: 341). Althusserren pentsamendua, ezkerraren baitan Marxetik gaur egun arte ematen ari den estruktura eta agentziaren arteko eztabaida klasikoan, bigarrengo honek lehenengoari irabazitako espazio berri bat bezala ulertu dezakegu; batzuentzat txikia, beste batzuentzat handia. Hau da, marko teoriko honen hasieran aipatzen genuen Kautskyren beharrezkotasun deterministatik askatzen joateko, sozialaren elementu ezberdinek (subjektua, Estatuak, ...) lortzen duten autonomiarako eremu berria. Autonomizazio prozesu honetan, Bob Jessopen ekarpenak hurrengo katebegia bezala kokatu dezakegu. Honek, Althusserrek estrukturari oraindik ematen zion gehiegizko pisuaren irakurketa kritikoa egingo du. Jessop-en arabera, sozialaren eta politikoaren instituzionalizazio edo egituratze formak estrategia politikoengatik baldintzatuak egongo dira; hau instituzioen aukeraketa estrategiko33 gisa definitu zuen. Aukeraketa estrategikoaren kontzeptuaren genealogian Althusserren kausalitate estrukturala aurkitu dezakegu. Azken honen arabera, maila ekonomikoan ematen diren aldaketek, azken batean, estatu baten antolaketa hierarkikoan hartzen diren erabakiak baldintzatuko ditu. Ikuspegi estruktural hau Poulantzas edota Offe bezalako teorialariengatik malgutua izan zen. Hauen arabera jada estruktura ez litzateke baldintzatzaile bakarra, Estatuak bere aukeraketak egiteko ahalmena izango luke; beti ere, estrukturak norabidetua. Ñabardura estruktural-funtzionalista hauekin ados ez egonik, Jessopek estatuaren aukeraketa estrategikoaren kategoria landu zuen. Honek, Estatua eta ekonomia jendartean indarrean dauden bestelako instituzio, erakunde eta harreman sare konplexuaren baitako elementu gisa irudikatuko ditu. Sare horren baitan Estatuaren boterea ekintza politikoan murgilduta dauden indar politikoen arteko lehiagatik baldintzatua egongo da, ez soilik klase batengatik. Zentzu honetan, Estatua "harreman sozial" mota bat litzateke, zeinetan botere harremanak "kondentsatuak" eta "egikarituak" diren (Jessop, 2007: 52-53). Ikuspegi honek jendarte modernoetan nagusitu diren sistema funtzional autonomoei garrantzia emango die, funtzionamendurako kode eta helburu propioak dituztenak. Testuinguru honetan, Estatuaren bilakaera baldintzatuko duen estrategien elkar-ekintza sarearekin topo egingo dugu; honen baitan, Estatuak berak, bestelako indarrengatik baldintzatua, bere aukeraketa estrategikoa egin beharko 33 Jessopen ingelesezko jatorrizko adierazpidea "the strategic selectivity of institucions" litzateke. Jessopen ikuspegia, "ontologia transzendental errealista" bezala ulertuta (Torfing, 1999: 295), jarraian aztertuko dugu Laclau eta Moufferen Diskurtsoaren Teoriaren izaera konstruktibistarekin zerikusi handiegirik izango ez badu ere, guztiek hainbat anbizio teoriko konpartituko ditu (anti-determinismoa edo erredukzionismoaren aurkako jarrera, besteak beste). 102 duelarik (Torfing, 1999: 153). Hortaz, erabateko kontingentzia ez-egonkorra eta Althusserren kausalitate estrukturalaren artean, Jessopen arabera, subjektibitateek zehaztutako hautu edo aukeraketa estrategikoetarako marjina legoke. 2.3 Ondorioak Identifikazio politikoen kritikaren abiapuntuan XX. mendearen erdialdean postestrukturalismoak egindako ekarpena kokatu behar dugu ezinbestean. Mendebaldeko filosofia garaikideak (marxismoa barne) nagusitu zuen Munduaren eta Historiaren bilakaera metafisiko-arrazionalistak gizateriaren Historia modernoa baldintzatu zuten gertakari politiko nagusiekin talka betean jo zuen (I. eta II. Mundu Gerrak, nazismo eta estalinismoaren gehiegikeriak, ...). Munduaren bilakaera jada ezin zen egitura itxi baten barruan jazoko ziren gertaeren multzo ordenatu bezala ulertu. Gizateriaren Historia subjektu arrazionalaren ikuspegitik begiratu zuen mundu ikuskerak arrakala gehiegi zituen paradigma aldaketa bat ekarri behar zuen ekarpen intelektual berriak ekiditeko:  Mendebaldeko filosofia politikoaren berrikuspena ekarri behar zuen "programa alemaniarrak" loratze berria izan zuen: Nietzschek XIX. mendearen bukaeran, Freudek mende aldaketan eta, batez ere, Heiddegerren pentsamenduak XX.aren hasieran gaurkotasun berria hartu zuten. Ordura arte filosofia analitikoak arbuiatutako hainbat kategoria loraldi berria ezagutu zuten; batez ere, Heiddegerrek esentzia edo ontologiaren hustasunak jauzi kualitatibo nabarmena suposatu zuen, hautemangarritasun zuzena planteatzen zuten bestelako kategorien aurrean.  Egiaren edo errealitatearen ezagutza zuzenerako aukerarik ez dagoenaren ideia nagusituz joan zen: fenomenologiak fenomenoaren bitartez, filosofia analitikoa erreferentearen bidez edota estrukturalismoak zeinuaren bitartez ezagutza zuzenerako mitoa erortzen hasi zen (Laclau, 1989: 59). Egia errealitate eraikia izango da; diskurtsoaren bitartez eraikitako errealitatea, hain zuzen ere. Hortaz, linguistika errealitate horren ezagutzarako bitarteko nagusia bilakatuko da.  Agerikoaren "atzealdea" arakatzeko grina nagusituko da postestrukturalisten artean: LeviStrauss antropologian, Barthes semiotikan eta Lacan psikoanalisian hauen erakusgarri nagusietako batzuk izango dira. Batez ere azken honek Freuden irakaspenen berrirakurketa eginez, diskurtsoaren artikulazioan (eta ondorioz, prozesu sozialen garapenean) 103 inkontzienteari emandako garrantziak, gerora posmarxismoa bezala ezaguna egin zena ulertzeko ezinbesteko abiapuntua jarriko du. Pultsio freudiarrak, pasioa, desioak, ... funtsean, ordura arte prozesu politikoetatik arbuiatutako dimentsio afektibo-inkontzienteak ikusi gabeko nagusitasun bat hartzen hasi ziren. Hona arte, jarraian azaldu nahi dugun hegemonia garaikidearen edo laclauiarraren kategoriaren genealogia ulertzeko lerro nagusi batzuk. Izan ere, identifikazio politikoen eraikuntza bezala irudikatu ditzakegun prozesu hegemonikoen ulermena nekez ulertu daiteke hauen inguruko oinarrizko argipenik ezean. 104 3. KAPITULUA: HEGEMONIAREN ADIERA GARAIKIDEA Aurreko kapituluei funtsezko hiru helburu egotzi dizkiogu: a) marxismo tradizionalaren krisiaren jatorria ulertu; b) Gramscik garatutako hegemoniaren adiera klasikoaren nondik norakoak azaldu; eta c) azkeneko hau berreraiki ahal izateko postestrukturalismoak eskainitako tresneria teorikoaren oinarrizko azalpena egitea; beti ere, ikuspegi teoriko ezberdinetatik identitate politikoen eraikuntzan parte hartzen duten elementuak deskribatu eta beraien indargune eta ahulguneak arakatu nahian. Izan ere, nortasun politikoen eraikuntza boterearen eraikuntza bezala ulertzean jartzen baitugu marko teoriko honen abiapuntua; eta boterean politikaren muina. Kasu honetan, identitate politikoen eraikuntzarako hegemoniaren teoriak eskaintzen digun eredua baliatzen ari garelarik. Aurreko atalaren sarreran ere, XX. mendearen hasieran Gramscik garatutako hegemoniaren adiera klasikoa eta mende bukaeran eta hurrengoaren hasieran Laclau eta Mouffek garatutako adiera garaikidearen arteko bereizketa egiten genuen; labur esanda, bata eta bestearen arteko trantsizioa, neurri handi batean postestrukturalismoak eskainitako oinarri teorikoa baliatuz garatuko litzatekeelarik. Zentzu honetan, hegemoniaren adiera garaikide hori azaltzeko abiapuntua kokatu dugula ulertuta, horri helduko diogu kapitulu honetan. Kapitulua bera bi zati nagusietan banatu dugu: lehenengoa, Gramscik jarritako abiapuntuaren gainean hegemoniaren kategoria eguneratzeko Laclau eta Mouffek egin zuten ahalegin teorikoan zentratzen da; eta bigarrenak, hegemonia eguneratu honen eraikuntzarako populismoak eskaintzen duen bidea aztertuko du. Esan gabe doa, atal bakoitzak Laclauren bi maisu lan nagusitzat hartu daitezkeenak erreferentzia bezala hartzen dituela; lehenengoak 1985an Moufferekin batera idatzitako Hegemonia y estrategia socialista (HES) eta bigarrengoak, hogei urte beranduago, 2005an idatzitako La razón populista. Lan bakoitza bere testuinguru historikoan ulertu behar da; gure ustez, Laclauk ezkerraren pentsamendua fase bakoitzean eguneratu eta eraginkortzeko egin duen ekarpen intelektual gisa. Ez gara hemen bakoitzaren testuinguruan luzatuko baina aipatu ditzagun sarrera honetan testuinguru hauen inguruko zertzelada pare bat: lehenengoari dagokionez, HESren ekarpena bloke sobietarraren erorketaren bezperetan, 1889an orduko alderdi sozialista nagusiek antolatutako II. Internazionaletik aurrera, funtzio emantzipatzailea beteko zuen identitate 105 politikoa konfiguratzeko (proletalgoarena, hain zuzen ere) marxismoak erakutsitako joera esentzialisten ahulguneak, eta ondorioz, eratorritako krisia gainditzen saiatzeko ahalegin gisa ulertu beharko genuke; bigarrenaren testuingurua, besteak beste Latinoamerikan ematen ari ziren kontrabotere guneen eraikuntzan eta ezkerreko gobernuen hazkundean fenomeno populistak zuen eraginari lotuta agertzen zaigu; nagusiki, hegemonia askatzaile baten eraikuntzarako horrenbeste urteetan iraindutako populismoaren kategoriaren potentzialtasunak arakatzeko asmoarekin. Baina oker geundeke Laclauren ekarpena bi maisu lan hauetara mugatuko bagenu; edota bere pentsamendua bi fase ezberdinetako sekuentzia bezala ulertuko bagenu. Hurrengo orrialdeetan ikusiko dugun bezala, Laclauren hegemoniaren pentsamendua ia bost hamarkadetan zehar garatzen doan ekarpen intelektuala dugu; bilakaera propioa duena baina osotasun teoriko bezala ulertu dezakeguna. Riverarentzat, esaterako, populismoa bera hegemoniaren adiera "estuago" bat baino ez litzateke (2015: 45). Baina bilakaera horretan ematen diren aldaketa zehatzagoen berri ondorioen atalean emango dugu. Aurretik, aipatutako bi atalen garapenari helduko diogu. Kapitulu honen lehenengo zatian, postestrukturalista ezberdinek XX. mendearen bigarren erdialdean diskurtsoari eman nahi izan zioten garrantziari segida emanez, mendearen bukaera eta hurrengoaren hasieran Diskurtsoaren Analisiak izan duen garapen garaikideenari hurbilpena egingo diogu, nagusiki Louise Phillip eta Marianne W. Jorgensenek (2002) egindako lana baliatuz. Hauentzat, Diskurtsoaren Analisia osotasun metodologikoa suposatuko badu ere, honen baitan diskurtsibitateari garrantzia ezberdina emango dioten hainbat motekin topatuko gara; sailkapen honen baitan Laclau eta Moufferen Diskurtsoaren Teoria kokatu eta baliatzen duten oinarrizko tresneriaren azalduko dugularik (ekibalentzia eta diferentzia, antagonismoa, ...). Beti ere, hegemoniaren eraikuntza prozesu diskurtsibo bezala ulertuta. Kapitulu honen bigarren atalean berriz, hainbatetan deitoratutako populismoaren kontzeptuaren azterketan murgilduko gara; beti ere, hegemonia garaikide horren eraikuntzarako bide gisa ulertuta. Hasierako partean, kontzeptuaren genealogiari helduko diogu; esan bezala, hainbat autoreengandik ustezko irrazionaltasun eta anbiguotasuna medio, iraindutako kategoria izatetik Laclauk, gabezia bertute eginez, kontzeptu honetaz egiten duen birformulazioa azalduz. Jarraian, populismoaren bidezko hegemoniaren eraikuntzan parte hartzen duten elementu nagusiak azaltzen saiatuko gara (eskaera soziala, adierazle huts eta flotagarriak, lidergoen dimentsio afektiboa, ...). Azkar ohartuko garen bezala bi atalen arteko kontzeptuen arteko lotura agerikoa izango da, arestian aipatu dugun Laclauren pentsamenduaren osotasunaren isla. Eta atalarekin bukatzeko populismoak sistema 106 topatu ahal izango gara34. Gainera hauetako batzuk diskurtsoaren analisia hurbilpen bakarra ez dela izango nabarmenduko dute, bestelako teoria eta metodoei ere heldu beharko diegula azpimarratuz. Diskurtsoaren analisiaren hurbilpen nagusiek, gure hitz egiteko moduek mundua, nortasunak edota harreman sozialak diren bezala ez dituztela islatzen azpimarratzen dute; munduaz, nortasunaz edota harreman sozialez egiten ditugun irudikapenak eraikiak dira, ez berezkoak. Eta alde horretatik, diskurtsoek rol aktiboa jokatzen dute beraiek eraiki eta aldatzen. Laclauren arabera, diskurtsoaren nagusitasun hau modernitate berantiarraren aroaren zabalpenari lotuta agertzen da. Izan ere, aurreko atalean ikusi dugun bezala, ordura arte mendebaldean nagusi izandako filosofiaren krisiak ezagutzaren berehalakotasunaren mitoa deitu duena urratzen hasi zen (1988: 59). Honen arabera, fenomenologia fenomenoaren bitartez, filosofia analitikoa erreferentearen bitartez edota estrukturalismoa zeinuaren bitartez erdietsi nahi zuten bitartekaritzarik gabeko ezagutza zuzenerako aukerak geroz eta urrutiago ikusten ziren. Lacanek bere ESI hirukoarekin irudikatu bezala, Errealerako ezagutza zuzenerako aukerarik ez legoke, hori sinbolizazioak mediatuta agertuko litzaiguke; bitartekaritza lan hori diskurtsoaren bitartez egingo litzatekeelarik. Foucaultek garai historiko bakoitzean nagusi izango zen diskurtso bakarraren ikuspegian ez bezala, egungo diskurtsoaren analisiaren teoria gehienek mundua, nortasun edota harreman sozialak diskurtso ezberdinen arteko lehiaren emaitza bezala irudikatzen dituzte. Zentzu honetan, diskurtsoaren analisi gehienei, jendartearen baitan botere harreman ezberdinak aztertu eta eraldaketa sozialerako proposamen normatiboak plazaratzen dituzten heinean, izaera kritikoa ere aitortu ohi zaie. Diskurtsoaren azterketa kritikoa ez da zerbait berria izango. Aurreko atalean azaldu dugun bezala, bere erroak Saussureren linguistika estrukturalistan eta ondorengo eskola estrukturalista berantiar frantsesak garatutako pentsamenduan kokatuko ditu; eta ikusi bezala, Althussen eskutik marxismoa eguneratzeko saiakerarekin lotuta agertuko zaigu. 34 Phillips eta Jorgensenek Discourse analysis as theory and method (2002) liburuan hiru korronte nabarmenduko dituzte: Laclau eta Moufferen diskurtsoaren teoria, diskurtsoaren analisi kritikoa (Fairclought-en ekarpena azpimarratuz) eta psikologia diskurtsoa (discursive psychology). 108 3.1.1.2. Osotasun teoriko-metodologikoa. Phillips eta Jorgensenek diskurtsoaren analisirako ikuspegien inguruko hainbat ezaugarri komun azpimarratuko dituzte. Diskurtsoaren analisia ikerkuntza eremu ezberdinetan erabili ahal izango bada ere, ezin izango da egitura teoriko mota guztiekin erabili. Diskurtsoaren analisia ezin izango dugu oinarri teoriko eta metodologiko bakoitzaren ikerketa zehatzerako metodo bezala erabili (adibidez, ekonomian, fisikan, ...). Diskurtsoaren analisia ez da zehazki datuen azterketarako metodo bat izango, baina osotasun teoriko eta metodologikoa izango du; "pakete osoa" barnebilduko du, nolabait esateko. Pakete honek, lehenik, munduaren eraikuntza sozialean lengoaiak duen rolaren inguruko premisa filosofiko edo ontologikoak barne bilduko ditu; bigarrenik, eredu teorikoak; hirugarrenik, ikertzen ari garen domeinura hurbiltzeko gida metodologikoak; eta laugarrenik, ikerketarako teknika zehatzak (2002: 4). Osagai hauek osotasun bat osatuko badute ere, diskurtsoaren analisiaren ikuspegi ezberdinak erabiliz kasu espezifikoen azterketa eraginkorragoa egiteko pakete edo ikuspegi teoriko-metodologiko propioak eratu ahal izango dira; baita diskurtsiboak izango ez diren ikuspegi analitikoak baliatuz ere. Hau da, Diskurtsoaren Analisiak ikerketa sozialerako bestelako metodoekin35 tresneria kontzeptual eta metodologikoa osatu dezake. Hortaz, ikuspegi metodologiko ezberdinetatik landutako azterlanak diskurtsoaren hainbat analisi motetan ondo baloratutako joera izango da. Phillips eta Jorgensonek, "-gintza soziala" edo "eraikuntza soziala" deitu dutena (social constructionism), kultura eta jendartearen inguruko teoria ezberdinei aterkia jarriko liekeen aterkia litzateke. Diskurtsoaren analisia social constructionism honen hurbilpenetako bat litzateke; baina honen baitan erabilienetako bat. Burr (1995) eta Gergenek (1985) eraikuntza sozial honen funtsezko lau ezaugarri zerrendatuko dituzte (Phillips & Jorgensen, 2002: 5-6):  Gutxietsitako ezagutza bati hurbilpen kritikoa: postestrukturalistek nabarmendu bezala, munduaren inguruko gure ezagutza ez litzateke egi objektibo gisa tratatu beharko. Errealitatea soilik kategorien bitartez eskuratu ahal izango dugu, hortaz, munduaren inguruan dugun ezagutza eta irudipenak ez dira "hor kanpoan" dagoen errealitate baten islak, mundua kategorietan banatzeko dugun joeraren emaitza dira; edota, nahiago bada, produktu diskurtsiboak.  Historia eta kulturaren berezitasunak: funtsean izaki historiko eta kulturalak gara eta munduaren inguruko gure ikuspuntuak eta ezagutzak historikoki lekututako norbanakoen 35 Gerora azalduko ditugun gatazka sozialetan parte hartzen duten Mc Adam, Tarrow eta Tilly-ren mekanismo eta prozesuekin, esaterako. 109 arteko hartu-emanen emaitza. Hortaz, mundua ulertu eta irudikatzeko ditugun moduak historikoki eta kulturalki espezifikoak eta kontingenteak dira: gure mundu ikuskerak eta gure nortasunak aldagarriak dira eta etengabe aldatu daitezke. Honi lotuta, korronte honen izaera anti-esentzialista nabarmendu dezakegu, mundu soziala sozialki eta diskurtsiboki eraikia izateak bere izaera aurre-determinatua edo kanpoko aldagaiengatik finkatutakoa ez dela ondorioztatu daitekeelarik.  Ezagutza eta prozesu sozialaren arteko lotura: mundua ulertzeko moduak prozesu sozialen bitartez eratuak eta mantenduak dira. Ezagutza "egi komunak" eraikitzen dituzten elkarekintza sozialaren bitartez gauzatzen da, "egia" eta "faltsuaren" arteko bereizketarako irizpidea ematen digularik.  Ezagutza eta ekintza sozialaren arteko lotura: mundu ikuskera zehatz baten baitan, ekintzarako hainbat forma naturalak izango dira, beste batzuk pentsaezinak. Munduaren inguruko ulermenek ekintza sozialak gidatuko dituzte; eta ondorioz, ezagutzaren eraikuntza sozialak eta egiak ondorio sozialak izango dituzte. Social constructionism honen aterki teorikoak inplikazio zuzenak izango ditu diskurtsoaren analisian (Phillips & Jorgenssen, 2002: 12):  Lengoaia ez da aurrez existitzen den errealitate baten isla.  Lengoaia patroi edo diskurtsoetan egituratua dago; Saussureren estrukturalismoan ez bezala ez dago ulermen orokorrerako sistema bakarra, sistemen serie edo diskurtso ezberdinak baizik.  Diskurtsoaren patroi hauek praktika diskurtsiboetan aldatzen dira.  Patroi hauen egonkortzea edo aldatzea testuinguru zehatzen azterketaren bitartez arakatuak izan beharko lirateke. 3.1.1.3 Diskurtsoaren analisi motak. Ikuspegi ezberdinetatik heldu ahal izango diogu diskurtsoaren analisiari. Tipologia ezberdinaren sailkapenerako Phillips eta Jorgensenek (2002) bi ardatz planteatuko dizkigute: lehenik, diskurtsoaren rolak munduaren eraikuntzan jokatzen duen paperaren arabera; eta bigarrenik, ikuspegi analitikoaren arabera. 110 Irudi honek azaldun nahi dugun ardatzaren sinplifikazio bat baino ez da. Aintzat hartu beharko dugu irudi honek eredu idealak baino ez dituela ordezkatzen, eta kasu gehienetan, bi muturretako ikuspegiak nahastuko dituzten ereduekin topo egingo dugula. Eskubideko aldean kokatzen diren hurbilpenak ez dira diskurtsoaren analisiari lotutakoak izango, diskurtsoa beste praktika sozialen erreprodukzio mekanikoa izango delarik. Ikuspegi posibleak horrelako ardatz batean kokatzeak suposatu dezakeen sinplifikaziorako arriskuaren erakuslea marxismoan aurkitu dezakegu; marxismoa, esaterako, ardatzaren eskuineko aldean kokatzera jo ohi da, Gramsci edo Althusser bezalakoek diskurtsoaren izaera eraikia, politikoa eta kulturala duenaren aldarrikapena aintzat hartu gabe. Zentzu horretan, materialismo historikoaren muturreko lerratze honek bere konplexutasun guztia estali lezake (bai Gramsci, bai Althusserrek ekonomia "azken aldagai erabakigarritzat" hartzen bazuten ere). Ikuspegi analitikoari dagokionez, aldiz, hainbat hurbilpenek diskurtsoak egunero sortuak eta eraldatuak izango direla azpimarratuko dute, eta ondorioz, jendearen mintzamena eta idazkera era sistematiko batean aztertuko dituen ikerketa enpiriko baten beharra aldarrikatuko dute. Beste ikuspegi batzuek, ordea, ezaugarri nagusiei arreta jarriko diete eta jendartean une zehatz batean edo domeinu zehatz baten baitan kokatuko liratekeen diskurtsoen mapa orokorrari garrantzia emango diote. 3.2 irudia: Diskurtsoaren ikuspegi analitikoa. Ardatz honetan garrantzitsuena gradu ezberdinen mailaketan egongo litzateke, ez ezberdintasun kualitatiboetan. Hurbilpen batzuk eguneroko diskurtsoen azterketa sistematikoetan zentratuko dira, beste batzuk, aldiz, diskurtsoaren ezaugarri orokorragoengan jarriko dute arreta (Laclau eta Moufferena, kasu), diskurtso hauek eguneroko hamaika praktiketan sortuak, egonkortuak eta aldatuak izango direnaren ideia azpimarratuz. Baina ikuspegi analitikoaren bigarren ardatz honek diskurtsoaren analisiaren korronte ezberdinek arreta zertan kokatuko duten ere aditzera emango du. Ardatzaren ezkerreko aldean kokatzen direnak norbanakoen edo jendarte multzoen izaera aktiboa 112 Diskurtso orokorra Eguneroko diskurtsoa Diskurtsoaren Analisi Kritikoa Laclau&Mouffe-ren teoriak eta sortzailea azpimarratuko duten bitartean, ezkerreko aldekoek giza talde hauek diskurtsoen eraikuntzan izango dituzten mugak nabarmenduko dituzte. 3.1.1.3.1 Eraikuntza diskurtsibo eta ez-diskurtsiboak. Diskurtsoaren analisiaren gakoen azalpenean sartu baino lehen baliatu nahi dugun artikulazio diskurtsiboaren inguruan oinarrizko argipen bat egin dezagun. Laclauk eta Mouffe-k, indar handia egingo dute eraikuntza diskurtsibo eta ez-diskurtsiboen arteko bereizketaren kontra (2004: 145). Izan ere, edozein objektu oinarri diskurtsibo baten baitan agertzen den heinean, objektu oro diskurtso bateko objektu bezala eratzen da. Esaterako: elkareraginezko eraikuntza diskurtsiboaren ikuspegitik, aulki baten existentzia, horren kontzeptualizazioa eman, bestelako objektuekiko kontrajarri (adibidez mahai batekin) eta diskurtso baten bitartez adierazten denean soilik izango da aulki. Honek ez du inongo zerikusirik aulki horren existentzia objektiboa ukatzearekin. Aulkiak, fisikoki, bere existentzia izango du, baina honen izaera diskurtsiboa ezberdina izango da baldin eta lanerako lanabes gisa kokatzen badugu edota egur pusketen lotura bezala. Baina ez du zerikusirik izango diskurtsoari izaera mental hutsa egozten dion ikuspegiarekin ere; Laclauren arabera, diskurtsoak ere bere izaera materiala izango baitu. Hau da, bi pertsonen artean aulki bat eraikitzeko, A-k B-ri lehenengo aulkiaren hanka izango den egur zati bat eskatzen badio, gero beste bat, ondoren mailua hurbiltzeko esan eta jarraian iltzea eskura emateko, Wittgenstein-ek deitutako "lengoaiaren jokoen" bitartez, lengoaia eta ekintzak lotzen dituen prozesuarekin aurkituko gara; ez soilik egurra, mailua edo iltzearen ideiekin (2004: 147). Ikuspegi hau gizarte zientzien azterketara eramanda, Foucaulten hitzetan diskurtso baten baitan dispertsatutako subjektu posizio ezberdinekin aurkituko ginateke. Foucaulten arabera, diskurtsoaren batasuna ez da subjektu fundatzaile baten kontzientziaren ondorio izango; diskurtsoak bere existentzia objektiboa izango du eta honen baitan subjektu posizio ezberdinak agertuko dira. Baina aldi berean, posizio hauen finkapena edo dislokazioa ezin izango dira soilik fenomeno linguistiko hutsak izan. Laclauren arabera "instituzio, erritual, eta bestelako praktiken lodiera (densidad) materiala zeharkatu beharko du, diskurtso bezala egituratzeko" (2004: 148). Beraz, lengoaia eta ekintza sozialak lotzen dituen prozesuarekin topo egingo dugu. 113 duten berezko ezaugarri bat azpimarratzen du, negatibotasunarena, hain zuzen ere (1998: 39). Lacan-ek psikoanalisian barraren bitartez adierazi nahi izan zuen osotasun itxi-ezinaren ideia artikulazio diskurtsiboen planora ekarriz, diskurtsoak barneratu ezin izango duen hori soberakin diskurtsiboa litzateke. Baina esan dugun bezala, posizio hauen finkapena esentziala ez den heinean, ez da betierekoa izango, kontingentea baizik. Hortaz, eraikuntza diskurtsiboaren mugak etengabe desplazatuko dira, posizio batzuk barnebilduz eta beste batzuk kanpoan utziz. Zentzu honetan esan dezakegu elementutik unerako trantsizio hori inoiz ez dela erabat burutuko (Laclau&Mouffe, 2004: 150). Artikulazioak barneratu ezin izango duen esanahiaren soberakin hau bestelako artikulazioetarako lehengaia izango da eta diskurtsibitate eremu (campo de la discursividad) bezala ezagutuko dugu (Torfing, 1998: 42). Diskurtsoaren barnekotasun eta kanpokotasunaren arteko tentsio honetan; elementutik unerako erabateko trantsiziorako ezintasun honetan; subjektu posizioen finkapenaren egonkortasun hauskorrarean, artikulazio diskurtsiboaren eginkizunetako bat inongo ainguratzerik ez lukeen erabateko ezegonkortasuna ekiditeko bitartekoak bilatzea izango da. Finkapenerako puntu partzialak edo puntu nodalak aurkitzea. Inongo egonkortasunik gabeko egoera erabat eskizofreniko hau ekiditeko prozeduren eraikuntza teoriko gisa ulertu dezakegu Laclauren lana. Jendartearen eraikuntza diskurtsibo honen izaera ezegonkor eta kontingenteari, hegemoniaren eraikuntzaren bitartez, dinamikoa eta aldakorra izango den sostengu edo ainguralekua emateko ahalegin bezala. Aztertu dezagun eraikuntza horretan parte hartzen duten bestelako prozesu nagusiak. 3.1.2.2 Antagonismoa. Zehaztu ditzagun termino honen inguruko hainbat ezaugarri. Couletti-ri erreferentzia eginez oposizio erreal eta kontraesan logikoaren arteko ezberdintasuna argituko dugu (Laclau&Mouffe, 2004: 165), ondoren, antagonismoaren inguruko zehaztapen batzuk egiteko. Oposizio errealak A-k B-rekiko duen ezberdintasunari egiten dio erreferentzia; batak zein besteak berezko existentzia osoa dute, bakoitzak bere existentzia bere baitan agortzen du, eta zentzu horretan, ezberdinak dira. Oposizioa, objektu errealen mundu fisikotik jendarte gaien mundura zabaldutako kontzeptua litzateke, baina gure ikuspegi teorikorako balio eskasa duena. 116 Kontraesan logikoaren kasuan, aldiz, ezberdintasuna A eta ez-Aren artekoa litzateke. Hau da, elementuen arteko kontrakotasunean emango litzateke elementu bakoitzaren nortasunaren eraikuntza. Proposizioaren mailan emango litzateke; soilik maila logiko kontzeptualean eman ahal dira kontraesanak. Baina batak eta besteak zerikusi gutxi dute antagonismoari eman nahi diogun adiera teorikoarekin. Oposizio errealean, argi dago termino bakoitzak lukeen berezko existentzia erreal horrek zerikusi gutxi duela orain arte landu nahi izan dugun ikuspegi ez-josia, irekia eta harremanezkoarekin. Baina kontraesan logikoak ez zaigu baliagarria ikuspegi honetarako. Laclauk eta Mouffek kontraesanek antagonismoei oinarria jartzen dietela aitortzen badute ere, bera ez dute nahikotzat hartzen (2004: 167). Izan ere, argi baitago kontraesankorrak suertatzen diren hainbat egoeretan ez duela zertan antagonismorik egon behar. Beraz, iruditu lezake antagonismoaren azalpenerako funtsa irudikaezina litzatekeela. Hortaz, zein da funts hori? Aipatu dugu oposizioak zein kontraesanak harreman objektiboak direla; maila fisikoan oposizioen kasuan eta maila kontzeptualean kontraesanen kasuan. Antagonismoaren kasuan, aldiz, bestearen existentziak nirea ukatzen du, eta honek ematen dio antagonismoari funtsa. Antagonismoa ez da nortasun osoen ondorioz sortzen, hauen osotasunaren ezintasunetik baizik. Bi autoreok jarritako adibideari jarraiki, maizterrak nekazaria lurretatik kanporatzean bihurtzen da nekazaria nekazari. Hau da, nekazariari nekazari izateko ukapenetik sortuko litzaioke nortasun diskurtsiboa eta, aldi berean, maizterrarekiko antagonismoa (2004: 168). Gerora sakonduko dugun bezala, antagonismoak haustura behar du, bi espazio sozialen arteko haustura, hain zuzen ere (Laclau, 2005: 112). Argudio hau marxismo tradizionalak mahai gaineratu dituen planteamenduei kontrajarriz agerian geldituko da. Izan ere, orain artekoari erreparatuta, marxismoak antagonismoari dagokionez, ez lituzke bi gauza behar bezala ulertu: batetik, kontraesanaren osagaia beharrezkoa izateaz gain, ez dela nahikoa antagonismoa berez sortzeko; eta bestetik, antagonismoa ez dela ekoizpen prozesuaren baitan ematen (maila ekonomikoan, nolabait esateko), baizik eta ekoizpen prozesua eta agente sozial aurre-determinatu gabearen artean ematen den espazio diskurtsibo horretan (1990: 32). Esaterako, soldata jaitsiera baten ondorioz langile batek bere nagusiarekin izan ditzakeen kontrakotasunak, ez du zertan antagonismoa ekarriko. Litekeena da antagonismoa, langile horrentzat, esaterako, familiako aita edo ama bezala (ekoizpen prozesutik kanpo eta aurre-ezarritako 117 nortasunetatik kanpo kokatzen den identitate gisa) garrantzitsuak diren beharrak asetzeko diru nahikorik ez duenean sortzea. Hau da, ekoizpen prozesuaren determinismotik kanpo eta ekoizpen prozesuaren arabera aurre-ezarrita dauden nortasunetatik kanpo kokatzen den diskurtso bidez eraikitako tarteko espazio horretan sortuko da antagonismoa. Antagonismoaren ideia, beraz, hertsiki lotuta dago gorago aipatutako negatibotasunaren ideiarekin; bere baitan erabateko barne adiskidetzea lortu ezinaren ideiarekin. Baina kontuz, negatibotasuna, diskurtsoak barneratu ezin duen objektibitate oso eta itxirako muga izango den bezala, ezinbesteko baldintza ere izango da bere eraikuntzarako; bestelakoan nortasun esentzialez ariko ginatekeelako. Diskurtsoak artikulatu ezin duen soberakin antagoniko hori diskurtsibitatearen eremuaren parte izango da. Hortaz, gizartearen ezinezko osotasuna, gizartearen beraren ezinbesteko baldintza izango da (2004: 169). Zentzu horretan, ez gara soilik nortasun bat itxi ezin ahal izateaz, jendarte osoaren itxituraren ezintasunaz baizik; jendartearen izaera gatazkatsuaz, hain zuzen ere. Nortasunen eta jendarteen izaera irekiak eta erabateko josturaren ezintasunak, itxuraz, arazo handia suposatu dakiguke eraiki nahi dugun hegemoniaren definizio teorikorako. Izan ere, hegemonikoak diren nortasun esentzial itxien existentzia ukatzen badugu, eta aldi berean, nortasun guztien izaera irekia eta kontingentea bada, hegemonia horren eraikuntzari gutxieneko egonkortasun bat emate aldera beste gakoetako bat mahai gaineratu beharko dugu. Hori posizioen ekibalentzia eta diferentziaren bitartez azalduko dugu. 3.1.2.3 Ekibalentzia eta diferentzia. Alegiazko barne-adiskidetutako jendarte itxi batean posizio diferentzial guztiek berain berezitasunak mantenduko lituzkete nagusi edo hegemonikoa litzatekeen ordenua kolokan jarri gabe. Baina ikusten ari garen bezala, eraikuntza sozial itxiak alegiazkoak dira eta beraien barnean subjektu posizio ezberdinen arteko lehia emango da ordenu horretan nagusi izango den posizioa nagusitzeko. Horretarako, posizio ezberdinen berezitasunak, maila batean behintzat, indargabetu beharko dira, berezitasun horiek, partzialki bada ere, edukiz hustuz eta beraien arteko identifikazio edo ekibalentzia bat emanez. Jo dezagun kolonizatutako herrialde batean ematen diren subjektu posizio ezberdinetara; bertan kolonizatzaile eta kolonizatutakoen arteko diferentziak bizitza sozialaren arlo edo posizio ezberdinetan emango dira: hizkuntzan, janzkeran, ohituretan eta 118 abarrekoetan. Posizio bakoitzaren inguruan (hizkuntza, janzkera, ...) kolonizatu eta kolonizatzaileen artean sortzen diren diferentziek kolonizatuen aldetik posizio edo gai ezberdinen artean identifikazio edo ekibalentzia bat sortzera eramango dute, bakoitzaren berezitasuna ahulduz. Baina, aldi berean, berezitasun hauek ezin dira erabat indargabetu. Kasu horretan, ekibalentziarik ez legoke, soilik izate bateratu edo homogeneo bat. Kolonizatuek kolonizatzaileengan proiektatuko dute bere itxitura sozialaren ezintasunaren zama; hau da, beraien hizkuntza, ohiturak eta abarrekoak garatu ezin izatea. Zentzu honetan, kolonizatzaileengan irudikatzen den negatibotasuna kolonizatuen barne-adiskidetzea ezinezko egitearen eragilea izango da, baina aldi berean kolonizatuen nortasunaren sustatzailea edota eratzailea ere izango da. Posizio/eskaera hauek guztiek kanpokotasun batekiko (kolonizatzaileekiko) sortzen duten kontrakotasunean, antagonismoa sortzen da. Kontrakotasun edo negatibotasun hau ekibalentzien bitartez sortzen den nortasun berriaren ezaugarri eratzailea izango da. Hau da, bera gabe ez dago ez antagonismorik, ez ekibalentziarik37. Baina aldi berean, negatibotasunak, nortasun esentzialisten ukatzaile gisa, nortasun hauen erabateko anbiguotasuna eta malgutasuna agerian utziko du. Horrela, anbiguotasun eta malgutasun honen bitartez, ezinezkoa litzateke erabateko ekibalentzia edota erabateko diferentzia erdiestea, nortasunak etengabe birdefinitzen egongo liratekeen heinean. Ekibalentzia eta diferentziaren logika hauek artikulazio diskurtsiboan dituzten eraginak aztertze aldera, ekibalentziak esparru politikoaren sinplifikazioa dakarrela eta diferentziak konplexua egitea dakarrela baieztatu dezakegu. Orain arte antagonismoaz singularrean hitz egin dugu baina era askotako antagonismoekin topo egin dezakegu; batez ere esparru demokratikoetan. Demokrazia liberalen zabalpenarekin batera, modernitate berantiarrean ugaldutako borrokek (feminismoa, arrazaren ingurukoak, joera sexualen ingurukoak, ...) antagonismo potentzialerako puntuak ugariagoak egin dituzte. Zentzu horretan, zenbat eta posizio diferentzial gehiago egon, orduan eta antagonismo puntu gehiago ugaldu ahal izango dira; baina antagonismo hauek lokalizatuak izango dira, zailagoa izango da hauen artean nagusi izango den bat aurkitzea eta horren gainean kate ekibalentzial sendo bat artikulatzea. 37 Laclau negatibotasunaren existentzia errealaz ere hitz egiten du, ekibalentziari esker gauzatuko litzatekeena. "Ciertas formas discursivas, a través de la equivalencia, anulan toda positividad del objeto y dan una existencia real a la negatividad en cuanto tal" (1985: 172). 119 Horretarako funtsezkoa izango da adierazle hutsaren zentzua hartuko duen aldagaia azaleratzea; partzialki edukiz hustuta, kate ekibalentziaren artikulaziorako ainguraleku nagusia izango dena. Izan ere, Laclau eta Moufferentzat operazio hegemonikoak espazio politikoa bitan banatzea eskatzen du. Sistema autoritario eta sistema demokratikoen arteko bereizketa honetatik, subjektuen posizio herrikoia eta subjektuen posizio demokratikoa bereiziko dituzte. Lehenengoetan, espazio politikoa bi eremu antagonikoetan banatuko litzateke; autoritatea baliatzen duen eta autoritate horren hartzaile direnen artean. Eta bigarrengoan, antagonismoa lokalizatua legoke; dauden eskaera edo posizioen artean bat nagusitu ahal izango da baina honek zailago luke gizartea bitan banatzea (2004: 175). Honek ez du esan nahi sistema demokratikoetan hegemonia berriaren eraikuntzarako beharrezkoa den espazio politikoaren biko zatiketa hori eman ezin denik (edota sistema autoritarioetan balizko eskaerek ezinbestean sistema bi eremuetan antagonizatzera eraman behar dutenik). Are gehiago, Laclau eta Moufferen arabera, "borroka demokratiko oro [...] erlatiboki jositako espazio politiko batean eman behar da" (2004: 176). Sistema demokratikoetan joskera erlatibo hau askatasuna eta berdintasunaren kontzeptuen gainean eraikiko da, bi hauen gaineko ulermen ezberdinen arteko lehiaren arabera espazio politikoaren banaketa eman ahalko delarik (Mouffe, 1999). 3.1.2.4 Subjektu hegemonikoa. Orain arte esandakoari erreparatuta hegemonia artikulazio diskurtsiboen bitartez eraikitzen dela baieztatu dezakegu. Hau da, elementutik unerako igarobide hori erabat gauzatuta ez dagoen espazioa bezala. Harremanezko sistema itxi batean, non nortasun guztiak erabat finkatuak egongo liratekeen, ez legoke praktika hegemonikoetarako lekurik. Zentzu horretan, hegemoniak esparru sozialaren izaera irekia eta kontingentea eskatzen du. Marxismo tradizionalaren krisiaren jatorrira bueltatuz, Laclauk hegemonia hori artikulatu behar duen subjektu artikulatzailea zein den bere buruari planteatu beharko dio, honako ondoriora iritsiz: Leninetik Gramscira indar hegemonikoaren azken gunea aurrez determinatutako klase batengan kokatu izan da (Laclau&Mouffe, 2004: 178). 120 Korapilo esentzialista hau askatzeko diskurtsibitatearen eremuaren ideia berreskuratuko du, bi formazio diskurtsiboen arteko kanpokotasuna egon behar badu ere, honek bi diferentzia sistema erabat itxien existentzia ezin duela ekarri baieztatuz. Arestian aipatzen genuen "erlatiboki jositako espazio politikoa" edota formazio diskurtsiboen barnekotasun maila bat beharrezkoa izango da, artikulazio zehatzik izango ez duten "elementuekin" batera. Azken batean, artikulazio zehatzik gabe flotatzen egongo diren elementu hauen bilakaerak eraikuntza hegemonikoa determinatuko du. Anbiguotasun honek, sozialaren zentzua partzialki finkatzen duten puntu nodalen bitartez, elementuen artikulazioa posible egiten du posizioen diferentzien sistema batean. Baina hegemoniarako artikulazioa ez da nahikoa izango. Elementuen artikulazioa dakarten hainbat praktika zerrendatu ditzakegu, non hegemoniarik ez dagoen; esaterako, administrazioaren praktika burokratiko batzuen berrantolaketan. Gorago esan dugun bezala, hegemoniarako antagonismoa ere beharrezkoa da (Laclau&Mouffe, 2004: 179). Hau da, fenomenoen ekibalentzia jaso eta mugak etengabean zedarritu eta birdefinituko dituen prozesu batez ari gara. Baina aldi berean, antagonismo orok ez du bere baitan ariketa hegemonikorik zertan ekarri behar, flotagarriak diren elementurik artikulatzen ez dituen heinean. Hortaz, ekibalentziarik eta mugarik gabe ez dago hegemoniarik. Atal honen hasiera luzatutako galderari erantzunez, hegemoniaren artikulaziorako aurrez determinatuta dagoen subjekturik ez dagoela baieztatu dugu. Operazio hegemonikorako subjektua eratu egin behar. Are gehiago, operazio hegemonikoaren subjektua operazioan bertan eratu egiten da, jarraian aipatuko ditugun urratsak emanez: objektuen esanahia edukiz partzialki hustu, beraien arteko ekibalentziak sortu eta objektu hauek beraien artean gain-determinatuz nortasun ezberdinei bide emanez. Baina subjektu hegemonikoa kontingentea da, aldakorra. Artikulatzeko gai izango den edo ez den posizio ezberdinen arabera, edota adierazle flotagarrien arabera, bere mugak etengabe birdefinituko dira. Hortaz, gaurko subjektua, ez da biharko subjektu berdina izango. Are gehiago, Gramscik aldarrikatzen zuenaren kontra, subjektu honen osaketa ez da nortasun ezberdinen gehiketa ariketa izango, aurretik existitzen ziren nortasunak aldaraziko dituen prozesua izango da, nortasun berri baten sorrerari bide emanez. Aurrerago ikusiko dugun bezala, ariketa hegemoniko honen ondorioz praktika batzuk sozialki sedimentatuko dira, arrunt bilakatuko dira. Baina subjektu horien dislokazioaren ondorioz, hau da, beharko luketenaren eta direnaren arteko distantziaren ondorioz, praktika horiek berraktibatzen diren unea emango da, eraikuntza hegemoniko berri bati bide 121 espazio politikoa bitan banatu beharko da; baina honakoa ez da aukera bakarreko eszenatokia izango, ekibalentzia eta antagonismoen bitartez eraiki beharrekoa baizik. 3.1.2.4.1 Subjektuaren autonomia. Modernitate berantiarraren eskutik eman den determinismo ekonomikoren gainbeherarekin, esparru sozialaren aniztasunak hegemoniaren ideiarekin duen harremana aztertzera garamatza. Horrela, esparru sozial hauen ugaltzeak beraien autonomizazio prozesuarekin lotzera jo izan da. Marxismo tradizionaletik, estruktura ekonomikoarekiko autonomizazio prozesu hau hegemoniaren eraikuntzarako mehatxu bat bezala ikusia izan da; edota, irakurketa integratzaileenetan, estruktura ekonomikoa esparru sozial hauekiko jokatzen duen funts determinatzaile bezala ulertzera jo da. Aurreko atalean ikusi bezala, postestrukturalismoaren gorakadarekin estruktura eta autonomia uztartzeko saiakera egingo duenik ere egongo da, Althusserren kasuan bezala. Baina Laclaurentzat saiakera hau antzua izango da estruktura eta autonomia kontzeptu bateraezinak diren heinean. Estrukturaren autonomia erlatiboaren ideiarekin azaldu nahi izan den tarteko ikuspegi hau bi mugekin topo egin izan du: batetik, marko estrukturalak entitateen autonomia mugatuko lukeena (hortaz, entitateak determinismo estrukturalagatik baldintzatuak egonda autonomiaren ideia zentzurik ez luke); edota, bestetik, entitate sozialen izaera autonomoa aitortuko baina horien artikulazio nola ematen den azalduko ez lukeena. Laclauk bigarren muga honek planteatzen duen premisaren gainean (hau da, entitateen izaera autonomoa) entitate hauek nola artikulatzen diren azaltzen saiatuko da ekibalentzia, antagonismo eta bestelako mekanismoen bitartez. Egoera hau gizarte mugimendu berrien (GMB) eremura ekarriz argiago ikusi ahal izango dugu. Edozein nortasun bezala, beraien izaera erabat definitua eta egonkorra ez den heinean, GMBak espazio politiko-diskurtsiboan flotatzen egongo diren adierazleak dira (Laclau&Mouffe, 2004: 185), lehian dauden posizio diskurtsibo nagusien bilakaeraren arabera beraien egoera eta izaera ere aldatzen joango delarik. Hau da, maila batean GMBak lehian egongo diren eta lehia eragingo duten subjektu posizio aldakorrak izango dira. Beraz, eraikuntza hegemoniko batek hauen autonomia kolokan jarri dezakeela suposatzea ez litzateke zuzena. Beraien arteko gain-determinazioak elkarren arteko bilakaera baldintzatuko duela baieztatzea zuzenagoa litzateke. Ildo honetatik, hainbat figura postestrukturalistek utzitako herentziari jarraituz, hegemonia operazio metonimikoa litzateke. Hau da, "bere efektuak desplazamendu operazio baten ondorioz sortutako 123 soberakinaren emaitza lirateke" (2004: 186). Desplazamendu hau abagune historiko ezberdinetan gauzatu da, Errusiar Iraultzan proletalgoak demokratizazioarekiko jokatu zuen paperetik hasita, gure ikerketa gaian sindikalgintza abertzaleak bete zuen funtzio demokratizatzailera. Funtsean, sektore sozial batzuek beraien "ohiko" funtzioetatik harago doazen eginkizunak bere gain hartzen dituztenean sortzen den desplazamenduaz ari gara. Hortaz, esparru sozialaren irekiera determinismo estruktural edo ekonomikoetatik harago ariketa hegemonikoaren funtsa izango da. Laclau eta Moufferen ustez, autonomia ez litzateke hegemoniarako handicap-a bezala ulertu behar. Espazio demokratiko berri hauen ugaltzea eta beraien arteko autonomizazioa, eraikuntza hegemonikorako baldintza izango lirateke; prozesu honen izaera ireki, kontingente eta aldakorra aintzat hartuz. Baina egoera honetan zein da hegemonizatzen duen eta hegemonizatuta gelditzen den indarraren arteko harremana? Indar hauen arteko erabateko barnekotasun egoera bat emango litzateke? Indar hauen arteko diferentzia sistema erabat itxita balego, bai; baina esan dugun bezala, hegemoniaren berezko ezaugarriak espazio sozialaren irekiera, zabaltzea eta bere izaera ez-josia dira. Beraz, posizio hauen arteko diferentzia maila bat mantendu beharko da. Hori bai, indar bakoitzaren izaeran aldaketarik eman gabe, beraien arteko ezberdintasun egonkorrekin mantenduko direla pentsatzeak ere inongo zentzurik ez luke. Izan ere, ikusten ari garen bezala, ez gara nortasun ezberdinen gehiketa batez ariko, nortasun berri baten eraikuntzaz baizik. 3.1.2.5 Unibertsalitatea eta partikularitatea 3.2.5.1.1 Dikotomiaren gainditzea. Laclauk bi kontzeptu hauen azalpenerako abiapuntu gisa Marxek langile klasea ezaugarritzeko baliatu zuen ikuspegi "bikoitza" erabiliko du.38 Hauen sakoneko azalpenean gehiegi luzatu gabe, lehenengoaren arabera, garapen industrial eta kapitalistaren eskutik, klase ertaina eta nekazalgoa proletarizatzen joango lirateke, langile klasea 38 Laclauk unibertsal eta partikularraren lanketa teorikoa egiteko erreferentziazko lanetako bat Judith Butler eta Slavoj Zizekekin batera idatzitako Hegemonia, contigencia y universalidad (2000) liburuan aurkitu dezakegu. Bertan, aipatutako Marxen ikuspegi bikoitz hori ilustratuko duen bi testuen zitak jasoko ditu (49. eta 50. orrialdeak). 124 Hortaz, sektore sozial zehatz batek, gainontzeko sektore sozialen aldetik, bere eskaera/interesen identifikazio bat lortzen badu indar hegemonizatzailea bilakatuko da. Edota nahiago bada, hegemonizazio prozesua, jendarte sektore horrek, lehen aipatutako ageriko bidegabekeriak (crimen manifiesto) berarekiko ematen den bidegabekeriarekin identifikatzea lortzean ematen da. Baina Laclaurentzat, horretarako ezinbesteko baldintza batzuk bete beharko dira. 3.1.2.5.2. Unibertsal/partikular artikulaziorako baldintzak. Laclauren arabera unibertsal eta partikularraren artikulaziorako lehenengo baldintza ezberdintasuna litzateke, bi ezaugarriren arabera ulertuta: batetik, bazterkeria bezala. Hau da, esaten ari garen bezala, "ageriko bidegabekeria" horrek posizio sozialen artean mugak sortuko ditu, ageriko kaltetuen (eta beraien arteko identifikazioa) eta ageriko erantzuleen arteko mugak, hain zuzen ere. Batzuen eta besteen arteko lubakiak eraiki beharko dira. Eta bigarren ezaugarriaren arabera, ezberdintasun hori botere desoreka batean emango da: hartu-emanetan dauden sektore/posizio ezberdinak, ariketa hegemonikoa egiteko baldintza ezberdinak dituztela aintzat hartu behar da, horren arabera bakoitzaren abiapuntua hobea edo okerragoa izango delarik. Laclaurentzat ezberdintasunaren bi ezaugarriok, onartu beharreko ekidin ezinezko kalte edo egoera bidegabeak baino, "erabat adiskidetutako giza sena baino goragoko balio unibertsalak" lirateke. Erabat adiskidetutako jendarteak desadostasunetarako aukerari uko eginda, bere heriotza eramango bailuke bere baitan. "Banaketa soziala, antagonismoa eta bere ondorio litzatekeen boterea, partikulartasuna deuseztatzen ez duen benetako askatasun baten ezaugarri baitira" (2003: 210). Ariketa hegemonikorako bigarren baldintza, gorago aipatutako unibertsal/partikular dikotomiaren gainditzea izango litzateke. Baina nola? Aipatu dugu ere ageriko bidegabekeria horren kaltetutzat jendarte osoa agertzea operazio hegemonikoaren arrakastarako giltzetako bat dela. Hori egin ahal izateko eskaeren esanahien desplazamendu edo identifikazio bat eman beharko da. Horretarako errazena jendartearen osotasuna ordezkatuko lukeen berezko kontzeptua aurkitzea litzateke, marxismo klasikoak langileriarengan edo proletalgoarengan proiektatu duenaren antzera. Baina orain arte ikusitakoari jarraituz, jendarte modernoen berezko ezaugarria eskaeren aniztasuna denez, aurre-determinatutako ordezkatze prozesu hori ezinezkoa litzateke. Beraz, subjektu askatzailerik egongo bada hori politikoki eraiki beharko da, subjektu posizio ezberdinen eskaeren ekibalentziaren 126 bitartez. Ekibalentzia honetan eskaera partikular hauek izaera unibertsalizatzailea hartuko dute, posizio sozial ezberdinak bere inguruan artikulatuz. Eta aldi berean, unibertsaltasunak izaera partikularra hartu beharko du bere funtzioa betetzeko. "Hay hegemonía sólo si la dicotomía universalidad/particularidad es superada; la universalidad sólo existe si se encarna -y subvierte- en una particularidad, pero ninguna particularidad puede, por otro lado, tornarse política si no se ha convertido en el locus de efectos universalizantes" (2003: 61). Ikusten ari garen bezala, ezinezko irudikapen baten aurrean kokatzen ari gara, non unibertsalak eta partikularrak elkarri baztertu baina aldi berean elkarren beharra duten. Unibertsalak ezin izango du zuzenean bere burua agertu, partikularraren bitartez egin beharko du. Hala ere, kontutan hartu beharko da ere, unibertsalak bere burua partikularizatzean (hau da, zuzenean agertu ez baizik eta partikular horrengatik ordezkatzerakoan), erabateko unibertsaltasun hori proiektatzeko dituen mugak agerian geldituko direla. Azken finean, operazio hegemonikoa egin ahal izateko, batak eta besteak, bere izaeratik zati bat utzi beharko dute bidean. Rodolphe Gaché-k nabarmendu bezala, unibertsalaren izaera postestrukturalista honek modernizazio garaian nagusitu zen unibertsaltasunaren izaerarekin zerikusi gutxi izango du, non funtsa ematen zion fundamentu esentziala (klasea, arraza, ...) deseraikiko den "ez-presentzia" bat nagusituz (Gaché, 2008: 48). Zentzu honetan, hegemonia izanik ez duen (edo behintzat edukiz hustera joko duen) izen bati nagusitasuna emateko ariketa dela esan dezakegu; bi hauen arteko distantzia handitzeko saiakera; adierazle eta esanahiaren arteko lubakian sakonduko lukeena. Zentzu horretan baieztatu dezakegu:  batetik, "sektore partikular batek ordezkatzen duen ekibalentzien katea zenbat eta luzeagoa izan eta bere helburuak izen/adierazle batean zenbat eta gehiago transformatu, geroz eta lotura ahulagoak egongo dira izen hori eta bere esanahiaren artean, eta geroz eta gertuago egongo dira adierazle hutsaren estatusetik" (2003: 62);  eta bestetik, partikular eta unibertsalaren arteko erabateko kointzidentzia ezinezkoa denez, beti geldituko da partikulartasun hondakin bat. Edota Rado Rihá-k esan bezala, "partikularitate batean kokatutako unibertsal singular batekin egingo dugu topo" (2008: 109). 127 Honek harreman unibertsal eta partikularraren artikulaziorako hirugarren baldintza bat agerian utziko du: "[La hegemonía] requiere la producción de significantes tendencialmente vacíos que, mientras mantienen la inconmesurabilidad entre lo universal y particulares, permite que los últimos tomen la representación del primero" (2003: 62). Laclauren ustez eskaeraren esanahi zehatza mantentzea ez da beharrezkoa, baldin eta bere eduki zehatz eta esanahi ekibalenteen arteko lubakia irekita mantentzen bada. Hau da, partikular hori bere inguruan dauden esanahi ekibalenteen katea handitzeko gai den heinean. Adierazle huts hauen inguruan artikulatutako irudikapen kolektiboa sozialki lortu daitekeen unibertsalizazioaren azken lorpen posiblea litzateke. Bestelakoan jendartearen erabateko itxituraren edo barne adiskidetzearen akatsa errepikatzen egongo ginateke. Testuinguruaren arabera, eskaeren arteko ekibalentziak kontingenteak direnez, unibertsaltasun hau ez litzateke fundamentu itxi bat, horizonte edo zerumuga bat baizik (2003: 212). Hori da hain zuzen ere, Laclauren aburuz, komunismoaren eta ongizate estatuaren erorketarekin batera, ezkerraren baitan ematen den krisiaren jatorria. Hots, ezkerraren irudikapen kolektiboan erreferente ziren bi horiek erortzearekin batera, irudikapen kolektibo berriak sortzeko gaitasun eza. Eta arestian aipatutakoaren harira, artikulazio hegemoniarako laugarren baldintza errepresentazioa edo irudikapena bera litzateke. Errepresentaziorik gabe marxismo klasikoaren erabateko askapenaren edota barne adiskidetutako jendartearen mitoa indartzen egongo ginateke. Errepresentazioak izaera eratzaile izango du. Partikularra eta unibertsalaren arteko errepresentazioa erabatekoa balitz, kontzeptuak (esanahiak) erabateko lehentasuna izango luke izenaren (adierazlearen) gainean. Baina kasu horretan ez legoke hegemoniarik, sektore berriak artikulatzeko gaitasuna izango luketen adierazle hutsik ez legokeelako; kontzeptua eta izenaren arteko lotura erabatekoa litzatekeelako (2003: 63). Partikular eta unibertsalaren arteko errepresentazio harremanak egungo politikaren berezko ezaugarria lirateke: 128 iraingarrien ondorio diren, arrazionaltasunik gabeko jatorrizko izaera horren arrastoak bere gainetik kendu gabe (2009: 29). Baina Yannis Stavrakakis-ek baieztatu bezala "herriaz aritzea ez da nahikoa izango diskurtso bat populista dela justifikatzeko" (2009: 323). Populismoaren inguruan dagoen bateratasun teoriko eznahikoa aintzat hartuta, zeintzuk izan daitezke bere kontzeptualizazioa zehazteko oinarrizko ezaugarriak? 3.2.2 Populismoaren oinarrizko elementuak 3.2.2.1 Eskaera sozialak. Arestian aipatutako ikuspegi anti-esentzialistaren harira, populismoa jada ez dugu eratutako talde baten ideologia edo mobilizazio eredu gisa hartuko, talde baten batasuna eratzeko bide gisa baizik. Laclauren ustez, herria, adierazpen ideologikoa baino, agente sozialen arteko harreman sistema izango da (2005: 97). Beraz, artikulazio populista baten muinean sakondu nahi badugu nortasun edo agente hauei forma ematen dieten unitate txikiagoetara jo beharko dugu: eskaera sozialetara, hain zuzen ere. Hegemoniaren atalean eskaera baliokide eta diferentzialen arteko harremanaz aritu gara. Sistema batek eskaera hauetako batzuk barneratzera joko du beraien arteko diferentzia logika aplikatuz; kasu batzuetan, aldiz, sistemak eskaera horietako batzuk barneratzen ez dituenean, horien arteko baliokidetasun bat gorpuztera joko da. Barnera-ezintasun honen ondorioz, eskaerak (demandas) zirenak aldarrikapen (reclamo) bilakatzen joango dira, eta aseak egon edo ez, gainontzeko eskaeretatik bereizita mantentzen diren heinean eta indarrean den sistemaren hegemonia zalantzetan jartzen ez duten heinean, Laclauren hitzetan, eskari demokratikoak izango dira. Hori bai, sistemak geroz eta eskaera gehiago ez baditu barneratzen, beraien arteko ekibalentzia edo elkartasun bat sortzera joko dezakete, status quo-aren indar harremanak desorekatu dezaketen eskari herrikoi zabalagoak eratuz. Herriaren eraketa hasiberri baten aurrean kokatuko gara, aktore politiko gisa. Hortaz, eraikuntza populista batek eskatzen duen eskaeren ekibalentziaz gain, honen bigarren 133 ezaugarri bat identifikatzen egongo ginateke: sistema eta herria bereizten duen muga antagonikoaren ezarpena. Horrela, eskaera hauen garapenaren muturreko bi diskurtso motekin aurkitu gaitezke: instituzionalista edota populista. Lehenengoan, eskaeren mugak jada ezarrita dagoen komunitatearen mugekin bat egingo du. Bigarrengoan, aldiz, sistemaren onargarritasunaren mugak gaindituz, jendartea antagonikoak diren bi eremuetan banatzeko ahalegina egingo da, eremu horietako batek berarekiko jendarte guztiaren osotasuna aldarrikatuko duelarik; populusaren (jendartearen osotasunaren) izaera aldarrikatzen duen plebsa, hain zuzen ere. Eskaera hauen arteko identifikazioaren ondorioz, eskaera hauen eramaile diren agenteen nortasunak birdefinituko dira. Baina hartu-eman hauen ondorioz sortuko den nortasuna ez da aurreko eragileen nortasunen batura izango, nortasun berri baten sorreraz ari gara. Nortasun hauen eraketan adierazle hutsek berebiziko garrantzia izango dute. Honen inguruan artikulatuta, eskaeren ekibalentzien katea zenbat eta luzeago izan, eskaera bakoitzak bere jatorrizko esanahiarekiko geroz eta lotura txikiagoa izango du; hau da, unibertsaltasuna proiektatzeko beharra eskaeraren partikulartasunari nagusituko zaio. Artikulazioa geroz eta zabalagoa izango da, baina eduki aldetik geroz eta ahulagoa. Prozesu hau Lacanek aipatutako esanahi eta adierazlearen arteko bereizketa prozesuaren ondorioa izango da. Gertakari sozialen azterketan bi aldagai hauen arteko lotura nabarmentzen zuen joera deskriptibistetatik, egungo joera anti-deskriptibistak nagusitzeko bilakaera ikusi dezakegu. Objektu baten ezaugarri aldakorrek objektu horren esanahiari eragiten dizkion etengabeko aldaketen aurrean, adierazlea bera izango litzateke objektu hori objektu egiten duena, kohesioa ematen diona, hain zuzen ere. Izendatzearen atzeraeraginezko efektuak berak objektuari nortasuna eta batasuna emango lioke. Hau Zizeken point de capiton edo Lacanen a objektua litzateke. Zizekentzat objektuak berak ez luke inongo "egonkortasun positiborik, hutsa objektibo bihurtzeko ekimena litzateke" (Zizek; 1992: 94-95). Psikoanalisian eta postestrukturalismoan errotzen diren aldagai hauek nortasun popularren eraikuntza prozesura hurbiltzeko Laclauk lau ideia nabarmenduko ditu. Lehenik, puntu nodal edo point de capiton eta diskurtsoaren gainontzeko aldagaien arteko harremanari dagokio; izan ere, funtzio artikulatzailea beteko duen puntu nodala gabe, gainontzeko ekibalentzia demokratikoak nortasun berri bat osatzeari begira eraginik izango ez luketen eskaera isolatu bezala proiektatuko lirateke. Bigarrenik, jada aztertu dugun unibertsaltasun eta partikulartasunak puntu nodalarekin 134 izango duen harremanari dagokio. Puntu honek unibertsaltasuna adierazi behar badu, unibertsaltasun honek zer adieraziko du: osotasuna ala hustasuna? Zizekek bigarrenaren alde egingo du; Laclau, aldiz, irudika-ezina den puntu batez ariko da baina moduren batean adierazi behar dena42 (2005: 136). Gorago aipatu dugun bezala, unibertsal honek bere burua kanpora begira irudikatzeko edo proiektatzeko partikularraren beharra izango du, puntu partikular hauetako bat pribilegiatuz puntu nodal bilakatuko delarik. Hirugarrenik, herriaren eraikuntzari lotutako unibertsal eta partikularraren arteko artikulazio honek, maila diskurtsiboan ez ezik, maila praktikoan ere eragina izango du; horien artean, Estatuaren konfigurazioan eragin behar duen desplazamendu hegemonikoan. Eta laugarrenik, izendatzearen (nominación) aldagaia izango genuke. Sistemarentzat barnera-ezinak diren eskaeren artean ekibalentzia sortzeko egongo den joera aipatu dugu43. Alde horretatik, ekibalentzien multzo honi izena ematen zaionean, izen honek "asegabeko eskaera bezala bizia izan den eskaerekiko eutsi ezinezko erakargarritasun bat eragingo du" (2005: 140). Izendatze honek, edukiz hustutako partikular ezberdinen identifikazio prozesua gauzatzen duen heinean, inbestitze erradikala gauzatuko da. Baina zergatik elementu batzuk inbestidura honetarako gaitasuna erakutsiko dute eta beste batzuk ez? 3.2.2.2 Lidergoaren dimentsio afektiboa. Inbestitzeak afektuaren dimentsioarekin lotura izango luke. Honen azalpenerako Freud eta Lacanen tresneria psikoanalitikoa beharrezkoa izango zaigu. Izan ere, Errealak ordezkatuko lukeen barne adiskidetutako osotasuna, eremu sinbolikoan proiektatzerakoan dislokatzen den bezala, a objektuekiko (edo pultsioa sortzen duen eskaera partikularrekiko) egiten den osotasun proiekzioa, gauzatu ezin den erabateko unibertsaltasunaren isla izango da. Hortaz, partikular horrekiko lotura afektiboak sortuko dira, eskura ezina den osotasuna/unibertsala irudikatzeko tresna bezala irudikatzen den heinean. Panizzak, osotasun hau irudikatzearen eginkizuna, liderrak bete behar duen paperarekin lotzen du. Horrela, liderrari atxiki ohi zaion izaera karismatikoa ordezkatuek berarekiko sentituko duten lotura 42 Ezberdintasun hau azaltzeko 0 zenbakiari erreferentzia egin diezaiokegu. Honek zenbaki/kopuru gabeziari egingo lioke erreferentzia, baina gabezia hori behin nominalizatua zenbaki batean bihurtzen da. 43 Laclauk berak sistematik kanpo kokatuko diren eskaera guztien artean ekibalentzia automatikoa ez dela emango ohartarazten digu. Izan ere, beraien artean adiera kontrajarriak izango dituztenak ere egon daitezkeelako. "Una demanda puede no ser incorporada a la cadena equivalencial porque se opone a los objetivos particulares de demandas que ya son eslabones de esa cadena" (2005: 175). 135 aukeraketa partikularrak" emango direlarik (Laclau; 2005: 200-203)44. Zentzu honetan, Tarizzoren arabera, egungo jendarte demokratikoetan ematen den elementuen konplejizazio eta aniztasunagatik, nortasunen eraikuntzarako ordezkari edo liderren papera geroz nabarmenagoa izango da (2015: 47). 3.2.2.3 Adierazle hutsa eta adierazle flotagarria. Hegemonia berriaren eraikuntzan sistemarekiko antagonikoa izango den kate baliokidearen beharraz hitz egin dugu. Era grafiko batean azaltzeko, lehenengo irudian eskaera ekibalentzial ezberdinak izango genituzke (D1, D2, D3, D4, ...). Ekibalentzia honek eskaerei egonkortasun eta sendotasuna emango die baina aldi berean beraien autonomia mugatu egingo du, osotasuna adierazten duen kate baten parametro estrategikoen baitan aritu behar direlako. Katea soilik autonomia eta menpekotasunaren arteko tentsio honetan bizi ahal izango da; hori ezean desegingo da. Lehenengoaren alde desorekatzen bada, diferentzien logika hutsean murgilduko litzateke, ekibalentzia logika herrikoia alde batera utziz. Menpekotasunaren alde desorekatzen bada, aldiz, eraginkortasunik izan ez dezakeen eta eskaera demokratikoak artikulatzeko baliorik izango ez duen sistema batean bilakatuko litzateke. Honekin batera, irudi honetan eskaera partikula batek adierazle hutsaren funtzio beteko du (D1), kate ekibalentzialari zentzua emanez eta Z-rekiko antagonismoaren muga marraztuz. 44 Oinarrizko identifikazio prozesuaren lehentasun kronologiko hau, batez ere, eraikuntza ahula duten nortasunen kasuetan emango da. Adibidez: eskaera konkretu bat(zuen) inguruan artikulatzen diren lobbyak ez bezala, sistema sozialen hertzetan kokatzen diren baztertutako sektore sozialen eskaerak erabat lausoak edo zehaztugabeak izan daitezke. Jarraian aztertuko dugun heterogeneitate sozialaren aldagaiarekin ikusiko dugun bezala, azken hauek herri nortasun baten eraikuntzarako bigarren mailako balioa izan dezaketen bezala, momenturen batean, oinarrizko identifikazio prozesuaren aktibo nagusia bilakatu daitezke. Nola? Beraien eskaeren lausotasuna dela eta liderrarekiko oinarrizko identifikazioak beraien nahimen zehaztugabeak baino pisu handiago izan dezaketelako; behin oinarrizko identifikazio hauek emanda, horren gainean eskaera zehatzak eraikitzen joango direlarik. 137 sozialaren eztabaidarekin lotuta egongo dira. Alde horretatik, marko teorikoaren hasieran aipatu dugun bezala, ikuspegi hertsi hau marxismo tradizionalaren krisiaren erdigunean kokatuko da. Marxismo tradizionalak aintzat hartu ez zuena kanpo egote honek arestian aipatutako espazio komun horrekiko jada harreman maila bat adierazten duela izango da. Definitutako espazio sozialaren mugen aldakortasuna aintzat hartuta, soberakin edo heterogeinetate sozial hori eraikuntza hegemoniko berrietarako lehengaia eskaini dezakeelarik. 3.2.3 Populismoa sistema demokratikoetan. Hurrengo atalean Chantal Moufferen pentsamenduan sakonduko badugu ere, bere lanak populismoak sistema demokratikoetan duen garapena ulertzeko oinarri bat jarriko dio. Bere azken urteotako jardunaren zati handi bat eskuineko populismoek egungo mendebaldeko demokrazietan suposatzen duten arriskuen azterketan zentratu du. Honek ez du esan nahi bere postulatuen oinarrietan egun mendebaldeko herrialde gehienetan indarrean dauden demokrazia liberalen defentsa dagoenik. Haatik, bere ustez, demokrazia liberal hauen krisia izango da horrelako fenomenoei bide emango dienak. Izan ere, hamarkadetako bilakaeraren ondorioz, demokrazia eta liberalismoa parekatzera jo izan baita; lehenengoak ordezkatzen dituen burujabetasun eta ongizate komunaren balioen gainetik, norbanakoen eskubideei eta askatasunari lotutako bigarrengoa nagusitu delarik. Politikaren jarduna bi aldagai hauen arteko gaindi-ezinezko tentsioaren kudeaketa agonistikoan zentratu beharrean, politikaren dimentsio gatazkatsua alde batera utzi da, erabaki tekniko "inpartzialak" lehenesten duen adostasunezko demokrazia despolitizatua nagusituz. Moufferentzat erabaki hau bereziki mingarria izan da mendebaldeko alderdi sozialdemokrata nagusiek "Hirugarren Bidea" deitua izan denaren aldeko hautuarekin, non "etsairik gabeko politikan" dimentsio antagonikoa desagertu egiten den. Fenomeno hau antagonismoa errefusatzeak sortu ohi dituen pasioen laidotzeari lotuta agertuko zaigu. Moufferen ustez, antagonismoa eta pasioak jardun politikoaren funtzionamendutik kanpo uztea, demokrazia liberalen krisien jatorrian kokatzen da (2000: 109). Egungo sistema demokratikoek bi aldagai hauek barneratzeko erakusten duten ezintasuna krisi egoeretan bereziki arriskutsua izango da. Izan ere, adostasunezko oinarria izango duen diskurtso hegemonikoaren aurrean bestelako aukerarik ez dagoenaren irudikapena nagusitzean, populismoek 140 Ardittik mugen ideia honi helduko dio populismoa demokrazien berezko ezaugarri gisa definitzeko. Izan ere, bere ohiko jokamoldeak (mobilizazioa, muga antagonikoen ezarpena, ...) demokrazia formaletan instituzionalizatutako oinarrizko arauekiko ezberdinak izango badira ere, parte hartze politikoa zabaltzen duen heinean joko arau demokratikoetan baitan kokatu ditzakegu. Zentzu honetan, demokrazia eta populismoaren arteko harremana azaltzerakoan bigarrenak lehenengoarekiko duen barnekotasun arrotz batez hitz egin edo demokraziaren periferia iskanbilatsutzat hartu ahal izango dugu (2009:120). Demokraziaren funtzionamenduan salbuespenezko eremu hau ez litzateke sistema demokratikoen akatsa, berezko ezaugarri baizik. Marchartek (2009) politikoa eta politikaren ezberdintzeari jarraiki, politika une politikoa egonkortzeko saiakera gisa ulertu dezakegu. Alde horretatik, populismoa, egonkortasun hau hausteko berezko joera gisa (eta ondorioz, politikoaren bir-definiziorako elementu gisa), politikoaren maila ontologikoarekin lotura luke. Baina sistema demokratikoen normalizazioaren etengabeko haustura honek bere arriskuak ere izango ditu. Ardittik horietaz ohartu nahi izango digu bere tipologiaren hirugarren ereduarekin: populismoa demokraziaren atzealde bezala definituz, hain zuzen ere. Horretarako Claude Leforten ekarpen teorikoa baliatuko du. Autore frantziar honen arabera, demokrazia aitzinako erregimenetan erregeak ordezkatzen zuen boterearen "ziurtasun markagailuen disoluzio" bezala ulertu beharko da (1988: 217). Hau da, Antzinako Erregimenean boterearen errepresentazio grafikoa Erregearen figurarengan ematen bazen, sistema demokratikoetan boterearen errepresentazioa hutsik agertzen zaigun espazio bezala agertuko zaigu. Markagailu hauek urtzearekin batera, edozein praktika sozialaren ondorioz suertatzen diren gatazken konponbiderako demokrazia marko kontzeptual eznahiko gisa proiektatzen bada, sistema demokratikoetatik kanpo kokatu daitezkeen joera totalitarioak areagotzeko arriskua nabarmen haziko da; batez ere garai gatazkatsuetan. Arrisku honek korronte autoritario ezberdinek behin eta berriro aldarrikatu duten "barne adiskidetutako herriaren" ilusioarekin lotura zuzena izango luke, beraien burua betiereko kontsentsu horren bermatzaile gisa proiektatu nahi izango dutelarik. Horregatik, populismoa sistema demokratikoetan beti presente egongo den arriskuaren itzala bezalakoa izango da. Demokraziaren ibarrak zabaldu ditzakeenak, baina aldi berean joera autoritario edota totalitarismoaren bidezidorretan barrena eraman gaitzakeena. Laclauk ere, populismoa eta demokraziaren arteko harremana azaltzeko, Ardittik lehenetsiko duen bigarren ereduaren mugen ideiari helduko dio, baina beste ikuspegi batetik. Laclauk Andreas 143 indargabetuz. Zentzu honetan, Laclauk nortasun politikoen izaera itxi gabea kanpokotasun batek (patroia eta langilearen artekoa; maizterra eta nekazariaren artekoa; ...) irekia mantenduko duela argudiatzen duen bitartean, Zizekentzat itxi-ezintasun hau barne subjektibitatearen barruan kokatuko litzateke, gabezi honi izaera ontologikoa emanez. Ika-mika honek Laclau Derrida eta bestelako autore dekonstruktibisten pentsamenduengan sakontzera eramango du. Horrela, eraikuntza diskurtsiboaren baitan kokatzen diren posizio subjektuen eta egiturak determinatuko lituzkeen subjektu politikoen artean ezberdinduko du (Nuevas reflexiones sobre la revolución de nuestro tiempo, 2000). Honek, aldi berean, identitate politikoen dislokazioaren kontzeptuari bide emango dio, indarrean dauden ordenu sinbolikoen eta nortasun politikoen eten gisa. Hau da, dislokazioak indarrean dagoen ordenu diskurtsiboan ordezkatu ezin diren nortasunen krisi bezala izendatuko ditu. Azkenik, Howarthek Laclauren hegemoniaren hirugarren eredu batez hitz egiten digu. Bertan, Hegemonia y estrategia socialista-n garatutako hainbat kontzeptuen (adierazle hutsak, gaindeterminazioa, ...) berrikuspen eta fintze bat emango duela esaten digu. Zentzu honetan, jatorrizko kategoria honen gailurra hogei urte beranduago idatzitako La razón populista-n (2005) barnebilduko ditu, kapitulu honen bukaera partean ikusi bezala. Laclauren pentsamenduaren bilakaeraren azaleko azterketa hau eginda, laburtu ditzagun era eskematikoan hegemoniaren eraikuntzarako baliatutako kategoria nagusiak: Dislokazioa: arestian aipatutakoaren harira, jendartearen konplejizazio prozesuaren ondorioz identitate politiko ezberdinek ezarritako ordenu sinbolikoan beraien egonkortze eta itxiturarako aurkitzen duten ezintasun ontologikoa. Ezintasun honen helburua, marxismo tradizionalak sustatuko joera esentzialistak baztertzea litzateke; eta ekidinezina izateaz gain, nortasun politikoen artikulazio kontingenterako ezinbestekoa ere izango da. Unea eta elementua: eskaera sozial guztiak era diskurtsiboan eraikitzen direnaren abiapuntua baliatuta, horietako batzuk artikulazio diskurtsibo baten baitan egituratuko dira (uneak) eta beste batzuk kanpo geldituko dira (elementuak). Barru eta kanpokoaren arteko muga hauek, aldiz, aldakorrak izango dira; are gehiago, aldakorrak izan beharko dira ikuspegi hegemoniko batetik. Horrela, egun nagusi edo hegemonikoa den eraikuntza diskurtsibo batetik kanpo gelditzen den eskaera edo elementua, biharko artikulazio hegemoniko berri baterako lehengaia izan ahal izango da. Are gehiago, lehian egon daitezkeen bi posizio hegemonikoetatik kanpo egon daitezkeen 146 eskaerekin topo egin ahal izango dugu, heterogenitate sozialaren ondorioz; hauek ere momentu batean lehia hegemonikotik kanpo gelditzeak ez du eragotziko kontingentziaren ondorioz, beste momentu batean hegemonia berri baterako gakoa bilakatzea. Ekibalentzia eta diferentzia: sozialaren kontingentzia iraunkor hau eskizofrenikoa ez bilatzeko artikulazio hegemonikoak heldu-leku batzuk beharko ditu. Heldu-leku hauek puntu nodalak izango dira; adierazlearen etengabeko desplazamendu lacaniarrean esangura (significación) bat eraiki nahi bada ezinbestekoa izango direlarik. Point de capiton hauek ainguralekuaren izaera ekibalentzia eta diferentzien joko bitartez lortuko dute. Horrela, eskaera batzuk beraien arteko berezitasuna mantenduta beraien izaera diferentziala indartuko dute (eskaera demokratikoak), artikulazio ahulerako abiapuntua izanik; sistemak eskaera hauetako geroz eta gehiago ez baditu barneratzen, kanpokotasun honen ondorioz beraien arteko elkartasun edota ekibalentzia sortzera joko dute (eskaera herrikoiak), mugaren bi aldeetan kokatu diren posizio antagonikoak gorpuztuz49. Antagonismoa: sistemak eskaera batzuekiko erakutsi dezakeen barnera-ezintasuna, aldiz, ez da baldintza nahikoa izango antagonismoa sortzeko, patroiak langileari kentzen dion plusbalioa bigarrengo honek lehenengoarekiko antagonismoa sortzeko baldintza nahikoa izango ez den bezala; bestelakoan nortasun politikoen joko esentzialistan erortzen egongo ginateke. Antagonismoa politikoki eraiki beharko da; hasieran aipatu dugun marko sinbolikoan kanpoko horrek identitate zehatz bat ezinezko egiten duenean soilik jarrera antagonikoak piztuko direlarik. Adierazle hutsa eta adierazle flotagarria: eskaeren arteko artikulazio honetan, ezinbestekoa den ekibalentzia gorpuzteko eskaera edo adierazle partikularrek beraien berezitasunak edukiz husteko joera erakutsi beharko dute, une batean, horien artean nagusitasuna lortuko duen bat agertuko delarik (adierazle hutsa). Horrela, hutsik dagoen adierazle horren (ezinezko) asebetetzeak norberarena ere aseko duenaren identifikazioa lortuko litzatekeelarik. Partikulartasunaren berezitasunaren mantentzean eta identifikazio prozesua zabaltzeko beharrezkoa den hustuketa prozesuaren arteko tentsio gaindiezin honetan sortuko da adierazle hutsa. Eta berarekin batera 49 Laclauren pentsamenduaren bilakaerara bueltatuta, aipatzekoa da testuinguru historikoaren bilakaerak horrela gidatuta, eskaera demokratiko eta eskaera herrikoei momentu ezberdinetan ematen dien garrantzia. Horrela, lehenengo momentu batean, 1985an Hegemonia y estrategia socialista argitaratu zuenean, lehenengo hauen gainean jarriko du arreta nagusia, batez ere posmodernitatearen hasiera horretan marxismo tradizionalak gizarte mugimendu berrien eskaeren ugaltzearekin hauekiko erakutsitako jarrera oldarkorra baretu nahian. Bere pentsamenduaren azken garaietan, aldiz, eskaera herrikoietan arreta jarriko du. Ezkerreko pentsamenduaren baitan ematen den disgregazioaren ondorioz, sistemarekiko muga antagonikoak finkatzeko zailtasunak agerikoak izango direlako; horrela, hegemoniaren eraikuntzarako beharrezkoa den espazio politikoaren biko banaketarako, sistemarentzat barnera-ezinak izango diren eskaera herrikoiak artikulatzea ezinbestekoa bihurtuko delarik. 147 adierazle flotagarria; lehian dauden bi eraikuntza diskurtsiboetatik bat nagusitzeko muga antagonikoaren alde batetik bestera jarioan flotatzen dagoen adierazle bezala. Mendebaldeko irudikapen kolektiboan demokrazia, justizia edota berdintasuna adierazle flotagarri hauen adibide argienetakoak izango dira; lehia hegemoniko horretan alde batekoek zein bestekoek mugaren bere aldera eraman nahi izango dutelarik. Unibertsala eta partikularra: ariketa hegemonikoaren arrakasta eskaera partikular batek eremu sozial zehatz batean nagusi diren balio unibertsalak bere egin, edo hobeto esanda, bere partikulartasunaz kontaminatzeko gai denean burutuko da. Zentzu horretan, bata ala bestearen arteko dikotomia gaindituta elkarren beharra izango dute; unibertsalak sinboliko izango den proiekzio bat izateko partikular batek emango dion forma kontingentea beharko duelako; baina aldi berean partikularrak bere berezitasunaren zati bat bidean utzi beharko du jendartean nagusi izango den (balio) unibertsala ordezkatu nahi badu. Horrela, Freudek esango lukeen bezala, "objektuak Gauzaren kategoria" erdietsi ahal izango du; edo beste modu batera esanda, partikularrak unibertsalean ematen duen inbestitze prozesua gauzatuko du. Hau izango da sozialak bere ezinezko itxiturari begira izan dezakeen gehienezko helburua; partzialki eta era kontingente batean artikulatua egongo den eraikuntza hegemonikoa. 148 4. KAPITULUA: DEMOKRAZIAREN ERRADIKALIZAZIOA: AGONISMOA 4.1 Sarrera Ilustrazioaren etorrerak suposatu zuen mundu ikuskeraren aldaketak demokrazia modernoen garapenari oinarria jarri ziola baieztatu daiteke. Ordura arte jendarte antolaketan Jainkoak eta Naturak jokatutako papera Gizakiak eta Arrazoiak beteko dituzte hortik aurrera. Ikuspegi aldaketa honek "Iraultza Demokratikoari" abiapuntua jarriko dio. Horrela, botere harremanen konfigurazioan, XVIII. mendera arte erregeak betetako botere absolutuaren irudia Iraultza Frantziarretik aurrera erortzen joango da, berak utzitako tokia herriaren kategoria bereganatzen joango delarik. Demos honen eraikuntza demokraziaren lehen mailako eginkizuna izango da (Laclau, 2015). Izan ere, herriaren artikulazioa ez da bere nagusitasun aurredeterminatua izango duen elementu fundatzaile baten inguruan emango; demos-a eraiki beharko da. Aurreko atalean ikusi bezala, prozesu hau demokratikoa izango da eskaera ezberdinak barnebiltzera joko duen heinean. Ekibalentziaren logikak eskaera ezberdinen arteko berdintasuna ahalbideratuko du; edo beste modu batera esanda, demos-aren artikulazioan eskaera ezberdinak barnebilduak izateko aukera berdintasuna sistema demokratikoen funtsezko hanketako bat izango da. Eskaera hauen arteko ekibalentzia, aldiz, ezin izango dugu beraien arteko homogeneotasun bat bezala ulertu; bestelakoan artikulazio itxi eta finko baten aurrean aurkituko ginatekeelako. Sistema demokratikoen ezegonkortasunak eta kontingentziak eskaera hauen arteko aniztasunari eta partikulartasunaren defentsari ere bide eman beharko dio. Hortik, demokrazia liberalen bigarren hanka bezala ulertu dezakegunari bide ematea; askatasunari, hain zuzen ere. Berdintasunak eta askatasunak osatuko dute sistema demokratiko liberalen funtsezko bi zutabeak (Mouffe, 1999). Hauek azken bi mendeetako bi korronte politiko nagusitakoen abiapuntutzat hartu ditzakegu: liberalismoarena askatasunaren kasuan; errepublikanismoarena berdintasunarenean. Zentzu horretan, sistema demokratikoen nagusitasuna aldarrikatuko duten XX. mendeko pentsalari nagusiak, bere forma ezberdinetan, bi ardatz hauen artean kokatuko direla esan dezakegu: batetik, askatasun liberalak 149 nagusitzen dituen eskubide indibidualen, eta bestetik, berdintasun demokratikoak lehenesten duen ongizate komunitarioaren artean. Hori da kapitulu honen lehenengo atalean aztertuko duguna. Joera liberalen kasuan, John Rawlsek komunitate politikoa egituratzeko planteatzen duen justiziaren kategorietan arreta jarrita; eta errepublikanoen kasuan, Michael Sandelek komunitate hori gorpuztuko duen balore moralen funtsa azalduz. Moufferen ustez, aldiz, joera batzuek zein besteek gabezi berdina adieraziko dute. Komunitate politiko bati kohesioa eman behar dioten funts egituratzaileak zehazteko orduan interes ezberdinen artean sortzen diren gatazkak arrazoiaren bitartez desagerarazten saiatzearena, hain zuzen ere. Gabezi honek modernitatearen krisiarekin eta aro postmodernoaren etorrerarekin lotura zuzena izango luke. Izan ere, Ilustrazioaren eskutik nagusitutako arrazionalismoak, Lefortek aipatzen zuen sistema demokratiko garaikideen indeterminazioarekin edo "ziurtasun adierazleen disoluzioarekin" egingo baitu talka (1988: 18). Moufferen ustez, honek ez du bere horretan modernitatearen erabateko porrota suposatuko, "modernitatearen baitako proiektu batena" baizik (1999: 31); arrazionaltasunari izaera eratzailea ematen dionarena, hain zuzen ere. Izan ere, hurrengo lerroetan ikusiko dugun bezala, sistema demokratiko berriak ezaugarrituko dituzten funtsezko bi aldagai hauen (askatasuna eta berdintasuna) arteko tentsio gaindiezinak, arrazoiaren izaera fundatzailearen hutsuneak agerian utziko baititu. Hau da, arrazoi unibertsalaren gainean eraikitako barne adiskidetutako jendarte antolamenduaren gabeziak azalaraztea aro postmodernoaren ezaugarri nagusietako izango da. Eta Moufferen ustez, gabezia horiek dira pentsamendu liberal zein errepublikano tradizionalean presente egongo direnak. Arrazoiaren bitartez erdietsi beharreko adostasunezko ikuspegi honen mugak gainditzeko asmoz, bigarren atal batean Carl Schmittek politikoaz duen adiera nabarmenduko dugu. Erabakiaren logikaren gainean eraikitako adiera honek, sistema demokratikoen ulermen berri bati ateak irekiko dizkio, non bateratasunak, lagun/etsai logika antagonikoak edota indarraren ideiak garrantzia hartuko duten komunitate politikoaren eraikuntzan. Schmittek jada ez du interes ezberdinen arteko lehia errefusatuko; are gehiago, interes ezberdinen arteko lehia jendarte funts egituratzailetzat hartuko du. Ikuspegi hau muturrera eramanez, bere ustez, interes hauek antagonikoak eta adostezinak izango dira, ordea. Hirugarren atal batean, Schmitten dezisionismoaren aurreko erreakzio garaikide bezala ulertu ditzakegun demokraziaren bestelako bi adierei bide emango diegu: demokrazia gehitzailea (agregativa) eta demokrazia eztabaidazalea (deliberativa). Lehenengoaren adierazpide nagusi 150 bezala Joseph Schumpeterren pentsamendua kokatu dezakegu; asko eskematizatuta, jendartearen pluraltasuna gehitu daitezkeen interesen batura arrazional bezala ulertuta. Eta bigarrenarena, eztabaidaren bitartez arazo sozialak gainditu daitezkeenaren ustea nagusitzen duena. Azken honen garapenean erreferentziazko autore ezberdinen aipamena egin badezakegu ere, ezin aipatu gabe utzi Jürgen Habermasen ekarpena edota, gerora Ulrich Beck eta Anthony Giddensena. Azkenik, batzuen joera antagonistak leundu eta besteen adostasun arrazionalerako gehiegizko joerak ekiditeko Chantal Mouffek proposaturiko eredu agonistan zentratuko gara, gure ikerketa lanak demokraziaren erradikalizazioaz duen ulermenaren oinarrizko abiapuntu gisa. Bertan demokrazia liberalek zabaldutako pluralismoaren inguruko adiera eguneratuko dugu, etsaiaren edo lehiakide hutsaren kategoria baino arerioarena planteatuz. Hegemoniaren atalean marrazten hasi garenaren ildotik, demokrazia liberalek arrazoiaren izenean arbuiatutako pasioen dimentsio afektiboarentzat ere dagokion lekua aldarrikatuz. 4.2 Liberal eta errepublikanoen arteko elkarrizketa Ondorenean azaldu nahi dugun demokrazia ereduaren azalpenerako, hurrengo lerroetan XX. mendean zehar demokraziaren gaineko bi ikuspegi nagusien oinarrizko ezaugarrien azaleko kokapena egingo dugu. Funtsean, batetik, liberalek aldarrikatutako norbanakoen askatasun edota eskubide eta, bestetik, errepublikanoek aldarrikatutako subiranotasunaren gainean eraikitako ongizate komunaren arteko elkarrizketa tentsiodunak azken hamarkadetan indarrean egon diren (eta dauden) sistema demokratikoen bilakaera norabidetu du. Tentsio horien balizko aitortza edo ukapenarekin, beraien kudeaketaren gainean eraikitako botere harremanekin eta, ondorioz, politika eta politikoa50 ulertzeko paradigma ezberdinekin egingo baitugu topo. Baina hori aurrerago aztertuko dugu. 50 Politiko eta politikaren arteko bereizketa honen jatorria Carl Schmitten pentsamenduan kokatu dezakegun, non (erabaki) politikoak jendartearen konfingurazioaren dimentsio eratzailea hartuko lukeen. Oinarrizko abiapuntu honen gainean pentsamendu posfundazionalistak bi kategoria hauen arteko bereizketa egingo luke. Marchartek azaldu bezala, politikoak jendartearen dimentsio ontologikoari erreferentzia egingo lioke, "jendartearen dimentsio eratzaileari", hain zuzen ere; politika, aldiz, "ohiko politikaren praktika ontikoak" izendatzeko baliatuko litzateke (2009: 19). Ildo honi jarraituta Laclauk, Hussler fenomenologoak El origen de la geometría lanean planteatutako sedimentazio eta berraktibazioaren kategoriak berreskuratuko ditu, politikoak sedimentatutako praktika sozialak berraktibatuko duen unea bezala ulertuz, honek ordenu hegemoniko berri baten eraikuntzari ateak irekiko lizkiokeelarik. 151 4.2.1 Liberalen askatasun negatiboa. XX. mendeko liberal eta errepublikanoen arteko eztabaida klasiko honetan, mota oso ezberdinetako ikuspegi liberalak aurkitu baditzakegu ere, badira oso presente dauden oinarrizko hiru ezaugarri komun sistema demokratikoen bilakaera eta modernitatearen ondorengo krisiaren azalpenerako: a) askatasuna, b) norbanako eta jendartearen arteko harremana eta c) Estatuaren ezaugarritzea. a) Askatasunaren ideiari dagokionez, liberalek norbanakoak bere helburu propioak asebetetzeko aukera eta eskubidea funtsezko ezaugarri bezala hartu izan dute. Ildo honetatik, intentsitate eta ikuspegi ezberdinarekin bada ere, ongizate komuna ezinezkotzat, edo behintzat, bigarren mailako zerbait gisa irudikatu izan dute, kasu batzuetan helburu komun horren eraikuntzarako interes indibidual horiek adostezinak diren posizio gisa ere irudikatuz. Liberalek askatasunaren izaera "negatibo" edo modernoa aldarrikatuko dute, greziarrek eta erromatarrek aldarrikatzen zuten erantzukizun kolektiboko askatasun klasikoarekin kontrajarriz; hau da, norberaren ekinbidean Estatuaren, bestelako gizabanakoen edota giza-talderen interferentzia mugatzen duen askatasunaz ariko dira. Aipatzekoa da, pentsalari liberal gehienek arrazionalismoari eta determinismoari egindako kritikak, hain zuzen ere askatasun indibidual honen mugatzaile bezala. Izan ere, bi joera hauen eskutik planteatu izan den gizarte eredu itxiak edo determinatuak norberaren bizi proiektua gauzatzeko askatasuna goitik behera baldintzatu izan du, Isaiah Berlinek monismoarekin salatu bezala51. Nabarmendu nahi dugun bigarren ezaugarriari dagokionez ( b.- norbanako eta jendartearen arteko artikulazioa), liberalek jendartearen eraikuntza norbanakoen interes propioak asebetetzeko sozializazio prozesu gisa irudikatu izan dute. Liberalentzat sozializazio prozesu hori arrakastatsua izateko gutxieneko arau batzuk ezarri beharko dira, batzuk eta besteek arau hauen gauzatzean aldagai ezberdinei arreta jarri badiete ere: Friedich Hayeken ustez, kontzientzia maila ezberdinarekin gauzatzen diren ohituretan oinarritutako jokaera arauek "jendarte ordenu espontaneo edo berezko" bati bide emango liokete (1952); Karl Popperrek ere ohitura eta tradizioaren ildoa 51 XX. mendean zehar nazismoaren eta bloke sobietarraren garapenaren eskutik planteatutako gehiegizko arrazionalismo eta determinismoarekiko erreakzio gisa, Isaiah Berlin (Two concepts of liberty, 1958) bezalako liberalen artean bi ideia hauen inguruko aurkakotasuna areagotu zen. Sistema batek zein besteak aurreikusten zuen jendartearen barne adiskidetzea edo itxitura, ongizate komun baten mesedetan sakrifikatu beharreko interes indibidualen aurkako erakusle goren gisa hartuak izango ziren. Hortik modernitatearen funtsezko ideia hauen muturreko bilakaerarekiko aurkakotasuna. 152 jarraitu zuen baina arreta hauen gaineko kritika arrazionalean jarriz (1992: 398); John Rawlsek (1971), aldiz, justiziaren ideia arautzailearengan kokatzen zuen erantzukizun nagusia. Izaera ezberdineko arau hauek gutxieneko jendarte kohesiorako zimendua osatuko lukete, hauen gainean norberak bere bizitza proiektua eraikitzeko askatasuna izango lukeelarik. c) Estatuari arau horien kudeaketaren eginkizuna egotziko zaio. Honek ongizate eredu kolektibo baten aldeko jarrerarik ezin izango du erakutsi; ezta hautu politikorik suposatu dezakeen inongo ongizate kolektiboren aldeko jarrerarik hartu, bere burua proiektu indibidualen arteko lehia askearen zaintza lanak egitera mugatu beharko duelarik. XX. mendeko eredu liberala oinarri hauen inguruan artikulatuko da, horren gainean joera anitzeko aldaerak aurkituko baditugu ere: Hayek planteatuko "Jendarte Handi" ultra-liberaletik hasita (1982), Rawlsek (1971) justizian oinarritutako izaera liberaleko Ongizate Estatura. Moufferen pentsamendura lehenengo hurbilpen bat eginez, azpimarratu nahi izan ditugun hiru aldagai hauetan modernitatearen eskutik eman zen arrazionaltasunaren krisiaren zantzuak agerian gelditzen joango dira. Esan nahi baita, liberalen eskubideen definizioan, jendartearen funtzionamendu normalizatu baterako beharrezkoak diren aipatutako arauen zehaztapenean edota Estatuari legokiokeen arbitro paperean egikaritzean, modernitateak mundua ulertzeko paradigma arrazionalaren bitartez eskainitako bitartekoen mugak agerian gelditzen joango dira. XX. mendean zehar, gizakiarentzat kontsentsu soziala adostasun arrazional bidez halabeharrezko erreferente izatetik, bere historian inoiz ezagutu gabeko hondamendi handienekin topo egitera pasako da. Jendartean nagusi ziren tentsio politiko eta sozialak enpirikoki gainditzen joango ziren igarobidea izatetik, jendarteen (des)eraikuntza prozesuetan aldagai erabakitzaile bezala agertzera pasako dira. Aurrerago ikusiko dugun bezala, tentsio hauen ukapenak harreman sozialen izaera politikoa / fundatzailea / ontologikoa indargabetzeko arriskua luke, arreta nagusia aurrez determinatutako eredu baten kudeaketara mugatuz; politikaren dimentsio ontikoarena, hain zuzen ere. Zentzu horretan, politika eta Estatuaren funtzioa prozedurazkoa litzateke, botere harremanen artikulazioa eta berrartikulazioaren dimentsioa bazterrean utziz. 4.1.1.1 Rawlsen justizia, printzipio arautzaile gisa. 153 Rawls liberalismo politikoaren prozedurazko dimentsio honetatik aldentzeko saiakera egingo du. Berak ere arrazoiaren nagusitasuna aldarrikatuko du, norberaren interes propioa gauzatzeko tresna gisa, baina bere ondoan arrazoizkoaren (razonable) dimentsioa nabarmenduko du, "inplikazio moralak eta elkarlan sozialaren antolaketan justiziazko zentzua" barnebilduko duena (Mouffe; 1999: 47). Bigarrengoak lehenengoari muga jarriko dio, norbanakoek beraien interesen bila dihardutenean gainditu ezinezko muga gisa. Helburua jendartearen osotasunaren ongizatearen hazkundea bermatzea litzateke, beti ere horrek jendartearen zati baten kaltetan ez baldin badoa. Hau da, funtsezko helburu soziala arrazoizko garapen orekatu bat lortzea litzateke. Ikuspegi honek ez du inongo zerikusirik izango Rawlsek horrenbeste arbuiatutako komunitaristen joera utilitarioekin. Azken ikuspegi honek ongizate komuna eskubide indibidualen gainetik kokatuko du, norberaren interesak kolektibitatearen mesedetan sakrifikatuz. Jendartearen zati baten kaltea ekiditeko, arrazoizkoaren bidezko norbanakoen interesen mugatzen honetan, gakoa aipatutako "justiziazko zentzua" adostasunezko ikuspegi batetik nola eraikitzen den zehaztea litzateke. Horretarako, norbanakoen interesek kontaminatuko ez duten abiapuntua beharko litzateke. Hau Rawlsek jatorrizko posizioa deitu duenaren bitartez gauzatuko du. Ezjakintasunaren errezelaren (velo de ignorancia) bitartez, jendarte bateko kideei bertan duten posizio, gaitasun, helburu eta bere inpartzialtasunerako kaltegarria izan daitekeen oro ezkutatzen zaie. Justiziazko printzipio hauen hautapenean, norberaren inpartzialtasuna baldintzatu dezaketen baldintzapen hauen gaineko ezjakintasunak gizakia guztiontzako justuak diren irizpideen aukeraketara eramango du. Joera kantiarreko ikuspegi honek berdintasun eta askatasun egoera bat definituko du, non pertsona aske eta libreen arteko elkarlan sozialerako justiziazko printzipioak zehaztu ahal izango diren. Hortaz, ez da justiziaren inguruko irizpide independente edo absoluturik egongo, prozedurak berak bermatuko du emaitza justua izatea. Abiapuntu honetatik Rawlsek bere justiziazko bi printzipio ezagunak eraikiko ditu: 1) Norbanako guztiek, besteentzako askatasun berdinarekin bateragarria izango den, askatasunen sistemarako eskubidea dute; 2) Ezberdintasun sozial eta ekonomikoak era batean arautu behar dira non: a) mesede gutxien dutenei onurarik handiena suposatuko dien (ezberdintasun printzipioa); b) berdintasunerako aukera baldintzetan emango diren funtzio eta posizioetara lotuta egongo den. Rawlsen arabera, lehenengo printzipioak bigarrenarekiko lehentasuna izango luke, eta b) klausulak a) klausularekiko. Horrela, "oinarrizko ondasun sozial guztiak (askatasuna eta aukerak, diru sarrera eta aberastasunak, zein auto-errespetuaren oinarriak) era berdinean banatu behar dira, baldin eta 154 Jendartearen lokarrietatik bereizitako "ni" horrek eskubideen legitimazio iturri bakarra bere baitan aurkituko luke. Gizakia bera bere izaera moralaren abiapuntu eta helmuga litzateke, bestelako sozializazio prozesuetan sortzen diren hartu-emanak bigarren mailako zerbait izanik. Hartu-eman sozial hauen aurretik auto-definitutako izaera determinatu hau izango da Sandelek salatu nahi izango duena. Zentzu horretan, Rawlsek justiziaren printzipioak inongo adiera erlijioso, moral edo politikotik eratortzeko planteatuko ezintasuna gauza bat izango da; baina printzipio hauek soilik instituzio zehatz batzuk izango dituen jendarte zehatz batean existitu ahal izango direla aintzat ez hartzea beste gauza bat izango da. Beste modu batera esanda: soilik ongizatearen zentzua definitua duen antolatutako jendarte batean justiziaren zentzua jaso ahal izango da. Alde horretatik, Moufferentzat errepublikanoek egindako kritika erabat zentzuzkoa izango da54 (1999: 71). Baina gure ikuspegi teorikoaren eraikuntzarako kritikarik sakonena justiziazko irizpideen zehaztapenerako prozedurarekin lotuta legoke. Jatorrizko posizioa edota ezjakintasunaren errezela bezalako kontzeptuek duten ikuspegi teorikoegia eta planteatzen dituzten zailtasun enpirikoetatik harago (Mouffe; 2000: 64), Rawlsek justiziazko irizpideen inguruko adostasuna halabeharrezko helmuga gisa planteatuko du. Rawlsen justiziak izaera politikoa izango du, jendarte bateko erakunde politiko, sozial eta ekonomikoentzat pentsatuta dagoen heinean eta jendarte demokratiko baten kultura politikoarekin sintonian dagoen heinean (1999: 75). Hala ere, norbanakoen askatasunak bermatu eta pertsona ezberdinen arteko gehiegizko desoreka sozio-ekonomikoak ekiditeko ariketa zail honi darion kutsu moralistak, jendartea arautu behar duten printzipio horien zehaztapenaren izaera gatazkatsua eta, funtsean, politikoa ukatu egingo du. Finean, joera moral hau esparru politikora eramatean, jendartearen antolaketa zuzendu behar duten irizpide sozialen zehaztapena, norbanakoen moralak berak (arrazoizkoak) mugatuko duen interes pribatuen arteko negoziazio arrazional bat bilakatzen da. Gatazkak, antagonismoak, botere harremanak, menpekotasun eta errepresio formak eta bestelakoak desagertzen dira; jatorrizko posizioan guztiok izango genukeen ustezko neutraltasun posizio teoriko batetik, arrazoiak gidatzen duen interes indibidualek eta arrazoizkoaren moralitateak zuzenduta (1999: 76). 54 Mouffek komunistaren kritika honi ñabardura bakarra bakarra jarriko dio. Hau ulertzeko ongizate moral eta ongizate politikoaren arteko bereizketa planteatu beharko dugu. Zentzu horretan, Rawlsekin bat eginez, jendartearen antolamendurako eta justiziazko printzipioen finkapenerako adiera moral batek nagusitasuna hartu ezin badu ere, adiera politiko batek eman ahal izango dio (jendartearen artikulazioari euskarria ematen dion oinarrizko orube gisa); are gehiago, eman beharko dio (1999: 54). Ikuspegi hau, Moufferentzat gorago aipatu ditugun sistema demokratiko liberalen marko kontzeptuala definitzen duten oinarrizko bi parametroen (askatasuna eta berdintasuna) nagusitasunarekin lotuta legoke. 156 Rawlsen ikuspegiaren arabera desadostasunak sortzen dituzten postulatuak eremu pribatuan kokatzen diren gai erlijioso edota filosofikoei lotuak egongo lirateke. Gai hauek eztabaida publikopolitikora ez eramatearekin nahikoa litzateke, bertan arrazoi indibidual eta moralitatearen arteko uztarketa intuitiboarekin funtzionamendu soziala arautzeko irizpideen inguruko adostasuna erdietsiko bailitzateke. Rawlsen tesiak, jendartearen eraikuntzaren zutabe izan behar duten justiziazko irizpideen definizioan interes kontrajarriak egon daitezkeela ukatzen du. Ikuspegi honek, printzipio zuzentzaileei dagokionez behintzat, barne adiskidetutako jendartearen marko kontzeptualaren baitan kokatzera garamatza. Mouffek, aldiz, askatasun indibidualen eta berdintasun printzipioen arteko konbinazioa oinarri izango duen sistema soziala eraikitzen saiatzearen ahalegina aitortuko badio ere (1999: 80), balore edo printzipio zehatz batzuen gaineko jendartearen itxitura errefusatuko du. Bere ustez, justiziaren printzipioaren gainean eraikitako diskurtsoek funtzio sozial handia betetzen dute. Askatasunaren eta berdintasunaren arteko interpretazio ezberdinei bide ematen dieten heinean, eskaera sozial ezberdinei identifikazio eta legitimaziorako iturri ezberdinak ematen dielarik (1999: 81). Beste hitz batzuekin esanda, justiziaren ideiak jendartea egituratzeko hegemonia eta sen on konpartitu baten eraikuntzan paper handia betetzen du. Baina ikusi dugun bezala nortasun, identifikazio eta hegemonia hauek kontingenteak dira; hortaz, justiziazko printzipioak ere bai. Interes eta eskaera ezberdinen arteko lehia desorekatuaren ondorio dira, eta ez egoera idiliko batzuetan (jatorrizko egoera, ezjakintasunaren errezela, ...) ematen den kontsentsu moral baten emaitza. 4.2.2 Errepublikanismo hiritarra eta ongizate komuna. Errepublikanismoaren inguruko atal honetan ez gara greziarren edota erromatarren errepublikanismo klasikoaz ariko; ezta Berpizkunde garaian Machiavelli eta bestelako pentsalari garaikideen ekarpenen inguruan. Iturri horietatik edan bai baina iragan mendeko 60. eta 70. hamarkadetan EEBBetako XVIII. mendeko historiaren berrikuspena egingo duten autore multzoak egingo duten biraketa errepublikanoaz ariko gara. Gehienbat jatorri estatubatuar edo anglosaxoia izango duten pentsalari hauek, propioki eskola deitu daitekeena osatuko ez badute ere, aipatutako testuinguru historikoaren azterketetan nagusitutako ikuspegi liberal klasikoaren gaineko kezka komuna azalduko dute55. John Locke-ek defendatutako ikuspegi kontraktualista aipatutako 55 Ovejerok (2004) Cambridgen formatu baina beraien ikerketa lana EEBBetan burutu zuten historialari taldeari egiten dio erreferentzia -Skinner, Dasgupta, Geuss, Lane, ...-. Errepublikanismoaren inguruko berrazterketa oso bat egingo duten pentsalari ezberdinek beraien lana hauek utzitako azterlan historiografikoaren gainean oinarrituko 157 hamarkadetako historialarien artean errotutako joera izan zen, EEBBetako independentzia prozesuaren gaineko azter lanak egiteko orduan eskubide indibidualen garrantzia nagusitzen joan zelarik. Historiografia estatubatuarrean jarrera ofizial bezala egonkortzen joan zen ikusmolde honen aurrean, XX. mendearen erdialdean norbanakoen eskubideez baino, "bertute eta ustelkeria" terminoetan hitz egingo duen pentsalari multzoa trinkotzen joango da (Ovejero, 2004: 16). Biraketa hau, XVIII eta XIX. mendeko liberalismoak izandako gehiegikeriekiko erreakzio gisa sortu zen (aro kapitalistaren hasieran nagusitzen hasiak ziren joera indibidualista eta berekoiak, interes pribatua lehenesten zuten jarrerak, ...), garaiko EEBBetako jendarte puritanoan harrera ona jaso zuelarik. Balore moralen usteltzea ekarri zuen mentalitate liberalaren aurrean, Berpizkunde garaiko Machiavelliren edota XVII. mendeko James Harrington ingelesaren ikuspegi kolektiboa eta bizitza politikoan parte hartze errepublikanoa aldarrikatuko dute. Bertan ere askatasunaren ideiak berebiziko pisua izango du. Hirugarren pertsona edo estamentuen esku hartze eza aldarrikatzen zuen ikuspegi liberalarekin kontrajarriz, errepublikanismo berritu honen aldekoek askatasunaren izaera positiboa aldarrikatuko dute, komunitate politikoan eman beharreko parte hartze gisa. Gizabanakoak beraien bizitza plana egikaritu ahal izateko beharrezkoak diren bitartekoak dituzten heinean libre izango direla azpimarratuko dute, baina bitarteko hauek gainontzeko gizabanakoekin hartu-emanean eraiki eta eskuratzen dituztela argi izanik. Hortik, askoren aldetik joera berritu hau errepublikanismo hiritar bezala bataiatzeko. Ez legoke sobera azpimarratzea mende honetako pentsalari errepublikano nagusi gehienek ez dutela korronte liberalak planteatu duen ikuspegi negatiboaren interferentzia eza ukatuko. Esaterako, bere burua errepublikanotzat duen Philip Pettit bezalako autore batek askatasunaren inguruko ikuspegia menderatze ezan oinarritu zuen (1999); liberalen moduan, bere ikuspegia negatibotasun edo zerbaiten gabezian oinarrituz. Interferentzia eza hori era eraginkorrean gauzatu ahal izateko jendartean eraikitzen diren kode sozialen beharra izango da errepublikanismo hiritarrak aldarrikatuko duena, kode horiek balore moralekin lotura zuzena izango dutelarik. Norbanakoen jarduna zuzendu behar duten balio moral hauen beste adibideetako bat Peter Sloterdijk-ek aldarrikatzen duen harrotasunean edo thymós-ean aurkitu dezakegu. Jatorri grekoko thymósak gizakiaren pasio handien sorlekuari erreferentzia egingo lioke (2010: 22). Pasio handi horiek, greziarren garaian gerrari lotutako balore sisteman oinarritzen baziren (gorrotoa, mendekua, kemena, ...), gaur egungo adiera garaikidean motibazio nobleagoei atxiki beharko genizkieke dute: Michael Sandel, Philip Pettit, Cass Sunstein eta abar (Ovejero, 2004: 15). 158 (ematea, enpatia, eskuzabaltasuna, ...)56. Thymósa eros-ari kontrajarriko dio. Lehenengoak zintzotasuna eta prestutasunari erreferentzia egiten dion bitartean, bigarrenak jendarte garaikidean nagusitu den kodizia eta gutiziarekin lotuta egongo da. Positibotasun honen inguruko definizio ezberdinak topatu ditzakegu baina, orokorrean, norberak gizartean era aktibo batean parte hartzeko eskubide eta betebehar bezala ulertuko da. Parte hartze honi ematen zaion garrantziaren arabera graduazio ezberdina aurkituko dugu: esaterako, arestian aipatutako Pettiten dominazio eza-tik hasita, Michael Sandelek planteatzen duen jendartearen arautze moralean Estatuaren esku hartzeraino (1996). Edozein kasutan, gehienek norbanakoen askatasuna gizartean eraikitzen dela azpimarratuko dute. Liberalek planteatuko ideiari jarraiki, errepublikanoentzat ere askatasun hauen bermerako eskubideen aitortza beharko da (liberalen ustez, norbanakoen eskubide hauek beste ezeren gainetik nagusituko direlarik) baina hortik aurrera batzuen eta besteen bideak bereiziko dira. Liberalentzat eskubide hauek norbanakoen berezko ezaugarri izango diren bitartean, errepublikanoentzat eskubide hauek eraikuntza soziala izango dira, jendartean, beste norbanakoekin bizitza sozialaren antolaketan gauzatuko direnak. Hau da, lehenengoentzat eskubideok a prioriko aldagai diren bitartean, bigarrenentzat gerora (edota bitartean) eraikiko dira. Horregatik, eskubideak hiritar kontzeptuari lotuak agertuko zaizkigu. Greziar eta erromatar klasikoak bezala, polis edo res horren parte diren hiritarrak izango dira eskubideen jabe eta, ondorioz, hiritar askeak. Zentzu honetan, Quentin Skinnerrentzat askatasun indibidual horren esanahia, "gizarte zibil batentzat aske izatea zer denaren araberakoa" izango da (1998: 23). Askatasunak ez dio norberak nahi duena egiteari erreferentzia egingo adiera liberalean bezala; baizik eta bestearen borondateari men ez egiteari. El nacimiento del Estado lanaren hitzaurrean Eunice Ostrenskyk dioen bezala, Skinnerren askatasunak morrontzari uko egiten dio, ez legeari edo Estatuari (2003; 12). Izan ere, Skinnerren pentsamendu errepublikanoan askatasun indibidual hau jendarte, gobernu edota errepublika libre baten bilakaerari lotua egongo da; hau da, jendarte, gobernu edota errepublika hori aske izateari lotuta. Skinnerrentzat erakunde hauen askatasuna bi modutan frogatu beharko da: kanpo eta barne esku hartzeetatik libre egonez. Esku hartzeen lekutze historikoa XV. eta XVI. mendeetako testuinguru historikoan kokatuko du bere adiera gaur egun arte zabalduz. Horrela , hiri italiarren libertas edo askatasunak Inperioaren mehatxuekiko ezaugarrituko ditu kanpo esku hartzeak. Barne esku hartzeak gobernarien gehiegikeriekin lotuak agertuko zaizkigu. Horrela 56 Sloterdijkek balore sistemen arteko trantsizio honen hasiera Platoni egotziko dio. "Ideiei so egite" honek greziar epopeietan nagusi zen "gorroto handia" kulturaren eraikuntzatik ateratzen hasteko mugarria suposatu zuen (2010: 23). 159 libertas hauek mantendu ahal izateko bide bakarra res publica zentzu hertsian mantentzea izango da. Hau da, "komunitateak azken subiranotasuna mantendu beharko du, bere gobernari eta magistratuei emango zaien gehienezko estatutua hautatutako funtzionarioena izango delarik" (2003; 39). Funtzionario hauek justiziaren agente edo ministro soil gisa ulertu beharko dira, komunitateak bere onura ziurtatzeko ezarri dituen legeak era inpartzialean gauzatuko direnaren eginkizuna bere gain hartuz. Hortaz, Skinner bezalako errepublikanoentzat askatasuna ez da gizabanakoekiko hertsadura edo menderatze ezari lotua egongo, ikuspegi kolektibo batetik beste kolektiboekiko dependentzia ezari baizik (2004: 106-107). Horrela, liberalek eraikuntza sozialerako izen ezberdinez oinarrizko arauen beharra onartzen bazuten, errepublikanoek arau formaletatik harago egongo den hezurdura moral sendoagoaren beharra azpimarratuko dute. Hezurdura hori gizalegezko bertutean edo bertute hiritarrean oinarrituko dute. Ildo honetatik, liberalek aldarrikatzen zituzten eskubideekin batera, errepublikanoek gizarteko kide bezala ditugun betebeharrak ere azpimarratuko dituzte, edo Skinnerren hitzetan, "bakoitzak hiritar gisa izan behar dituen gaitasunak (...) ongizate komunari zerbitzu egiteko" (2004: 106). Horrela kuraia edo zuhurtzia bezalako baloreak goretsiko ditu; kasu batzuetan, ikuspegi neo-erromatar batez, norberaren bizitza komunitatearen57 zerbitzura jartzeko bokazioraino. Horren beste erakusgarri bat Sloterdijkek aldarrikatutako ematearen etikan aurkitu dezakegu. Egungo jendarteen gainean dagoen ikuspegi ezkorrari eta horren ondorioz komunitatearekiko sortzen den atxikimendu faltaren aterabide bezala planteatuko du. Ikuspegi ezkor honek bi jatorri izango lituzkete: batetik, kristautasunak superbia edo harrotasuna arbuiatu eta apaltasuna nagusitzeko egindako saiakera; eta bestetik, kontsumismo garaikideak narzisismo eta erotismoaren alde egindako apologia banala (2010: 27). Bi aldagai hauek balio moral komunitarioen apaltzea ekarriko du, alternatiba kolektiboak irudikatu ezean norbanakoak erresumindura sozialera bideratuz. Horrela, ematearen etika maila goreneko balio moral gisa agertuko da; ez soilik maila filosofikoan, jendartearen antolaketa ekonomiko eta fiskalean ere58. 57 Komunitatearen kontzeptu honi nagusitasuna ematen dion korrontea ere aurkitu dezakegu errepublikanismoari lotuta, komunitarismoa hain zuzen ere. Bertan, honen inguruan luzatuko ez bagara ere, askatasuna egikaritzeko, gizarte antolamendurako oinarrizko egitura gisa eta Estatuaren arreta gune nagusi gisa komunitatea kokatzen da. Pentsaera hau Amitai Etzioni bezalako autoreen eskutik garatu da (La tercera vía hacia la buena sociedad, 2001). 58 Maila filosofikotik ekonomikorako trantsizio hau Sloterdijken pentsamenduaren atal polemikoena izan daiteke. Honek norbanakoen gaineko derrigortasun fiskalaren ordez, borondatezkoa litzatekeen sistema fiskal berria planteatuz eztabaida ireki zuen Alemaniako ezkerreko zirkuluekin (ika-mika honetan Sloterdijken ikuspegiaren elementu nagusiak Fiscalidad voluntaria y responsabilidad ciudadana (2014) liburuan aurkitu daitezke). Honen arabera, egungo jendarteen endekatze moralaren jatorrietako bat emailearekiko ahazturan kokatuko luke. Hau da, Estatuak betetzen duen biltzaile fiskalak norbanakoak desjabetutako finantziazio iturri soil bihurtuko lituzke. Honek gizabanakoen gaitasun moralak indargabetuko lituzke, ematearen dohaiak ematen duen harrotasuna edo thymósa ahulduz eta joera berekoi edo erotikoak nagusituz. 160 Egile batzuentzat bertute hauek izaera instrumentala izango dute, hau da, antolamendu politiko demokratikoaren garapen egoki baterako beharrezko tresna gisa planteatuko dituzte. Cass Sunsteinentzat esaterako, errepublikanismo modernoa norbanakoen izaera edota erreferentzia moralak eraldatzeko inongo helburuetatik urrun mantendu beharko litzateke: "En algunas ocasiones, se apela a la virtud cívica con el fin de fortalecer el carácter individual, un tema de particular importancia en el pensamiento republicano clásico. Pero los republicanos modernos invocan a la virtud cívica en especial para promover la deliberación puesta al servicio de la justicia social, no para elevar el carácter de los ciudadanos" (2004: 153). Sunsteinen ustez, bertute horien balioa eztabaida demokratikorako beharrezkoak diren hainbat energia piztean legoke, ez eztabaida hori ongizate eredu edota ikuspegi moral zehatz baten arabera norabidetzean. Sandel edo Pocock bezalako joera perfekzionista edo aristotelikoen aldekoek, aldiz, balore hauek bere horretan helburu bezala hartuko dituzte, autogobernuaren idealarekin benetako konpromisoa erdietsi nahi bada. Eta beste batzuek, tarteko bide gisa ikusiko dituzte, jarrera pragmatiko eta perfekzionismoaren arteko oreka puntua bilatu nahirik. Balore moralen gainean errepublikanoen arteko ikuspegi ezberdin hauek ez dute liberalekiko duten ezberdintasun nagusia estali behar. Esan nahi baita, azken hauek inongo bertute hiritarrekiko aldendu beharrean bat egingo dute, ongizatearen gaineko ulermen zehatzekin bat egin dezakeelakoan; eta ondorioz, Estatuaren esku hartzea aparte mantendu beharko da. Errepublikanoentzat, aldiz, moral hau jendartearen estruktura mantendu ahal izateko ezinbesteko zutabea izango da. Greziar polisean edota res erromatarrean bezala, zaharberritutako birtuosismo honen azken helburua gizartearen ongizate komuna bilatzea izango da. Baina nola definitu zer den ona guztiontzat? Errepublikano gehienek sektore sozial ahalik eta handienak eta ahalik eta era aktiboenean barnebilduko dituen eztabaida prozesuaren alde egingo dute. Horrela, guztiek euren ideiak besteen ideiekin era publiko batean lehiatuta, ideia hauen defentsa norberaren interesengatik baino, ongizate komunaren mesedetan planteatzen dela erakutsi ahal izango dutela (Ovejero, 2004: 30). Honakoa komunitate txiki edo ertainei begirako planteamendua izango da, beste tamaina bateko antolamenduen kasuetan ageriko zailtasunak aurkituko dituztelarik; zer esanik ez egungo nazio-Estatu modernoei dagokionean. Sandelek arazo hau azpimarratuko du: 161 "Hacia mediados y finales del siglo XX, la república nacional ya había perdido su vigencia. Salvo en momentos extraordinarios como la guerra, la nación demostró ser una escala demasiado grande para cultivar la autointerpretación común necesaria para la comunidad en el sentido formativo o constitutivo" (2008: 231). Hortaz, tamaina honetako esparru politikoetan, ongizate komunaren definiziorako eztabaida publikoaren funtzioa zailduko litzateke, eztabaida prozesu horretan adosten diren baloreen izaera zuzentzailea ahulduko litzatekeelarik. Horien ordez, XX. mendean zehar mendebaldeko jendarteen irudikapen kolektiboan eskubideek nagusitasuna hartuko dute printzipio eratzaile edo zuzentzaile bezala, horiek askatasun indibidualaren bermatzaile bihurtuz. Korronte errepublikanoaren oinarrizko ezaugarrien errepaso honekin bukatzen joateko, parte hartze politiko aktiboa sustatu nahi duen logika honetan, Estatuaren funtzioei erreparatuko diegun. Skinnerrentzat XVII. menderako Estatua Europako pentsamendu politikoaren aztergai nagusia bilakatu zen lau arrazoi ezberdin direla medio: a) politika filosofia moralaren diziplinatik kanpo kokatu beharreko esparru gisa ulertzen zen; b) regnum edo civitas bakoitza edozein kanpo potentziekiko aske kokatzea bere burua; c) regnum bakoitzan dagoen botere nagusiari izaera legegilea aitortu behar zaio, Erdi Aroan nagusi izan ziren botere bateratuen irudia bazterrean utziz; eta d) jendarte politikoa soilik helburu politikoak erdiesteari lotuta ulertzearen beharra, ez helburu erlijioso edo bestelakoei lotuta (1986: 359-362). Estatuaren kategoriaren nagusitasun hau Estatua eta gobernarien arteko kontzeptuen bereizketari lotuta agertuko zaigu. Bi kontzeptuon ezberdintzea prozesu hau XV. eta XVI. mendeetan Europako herrialde nagusietan zehar (Italia, Frantzia eta Britania Handia, nagusiki) gauzatu zen trantsizio luzea izan zen. Skinnerrentzat bilakaera honetan Machiavellik eta bere Printzeak funtsezko papera jokatu zuten. Berari esker, garaiko gobernarientzako aholku sortaz harago, hurrengo mendeetan mendebaldeetako herrialdeetako politikaren adieran nagusi bihurtu den Estatuaren kategoriak kokaleku zentrala hartuko du. Estatuaren funtzioen inguruan ikuspegi ezberdinak aurkituko baditugu ere, gehienek ongizate komuna egikaritzeko arauen inplementazioan Estatuaren erantzukizuna azpimarratzean bat egingo dute. Zentzu honetan, Sloterdijk egun Estatua eta hiritarrena artean ematen den lubakia edo, bere hitzetan, zentroaren higadura salatzeko orduan kritiko azalduko da (2014: 54). Egungo zergazko Estatu tautologikoak (2014: 38) hiritarra zerga emaile huts gisa irudikatuko luke, borondatezko zerga sistema batek indartuko lituzkeen balio sistema thymótikoa baino (eskuzabaltasuna, enpatia, ematearen harrotasuna, ...), kontsumismo hedonista edota etsipenera bideratuz. Gainera, lubaki 162 beste baten mesedetan erabiltzera helburu komun batzuk sortzen dituen lotura moral horiek ez badira? Ikuspegi liberalak behar duena, baina eman ezin duena, izaera morala duten printzipio eratzaileak izango dira. Baina eskubide indibidualen nagusitasunaren printzipioa mantendu nahi badu, ezin izango du jendartearen helburu komun horien izaera eratzailea aitortu. Mouffek Sandelekin bat egingo du, Rawlsek justizia eta eskubideen nagusitasuna behar bezala arrazoitu ez duela esaterakoan, baina ezin izango da Sandelekin ados egon, eskubideen gainetik ongizate komunaren nagusitasuna aldarrikatzen duenean (1999: 53). Sandelen joera hau moralitateari emandako gehiegizko pisuaren ondorio izango da, eta zehazkiago, morala eta politika ezberdintzeko gaitasun ezaren emaitza. Azaldu gaitezen. Mouffek komunitate zehatz batean moralaren adiera zehatz bat nagusitu behar izatearekin bat egingo ez badu ere, aldagai egituratzaileen beharra azpimarratuko du. Horrela, aztertzen ari garen kasuetan, komunitate politikoez ari garela nabarmenduko du. Hau da, eskubideak aitortu eta gauzatzeko beharrezkoa den komunitateaz; demokrazia liberalez, hain zuzen ere. Zentzu horretan, kolektibitate horren ongizate moralaren gaineko ikuspegi bakarra ezartzeko mugapenak aipatu baditugu ere, Moufferen ustez, ikuspegi moral hau, elkarte politiko bat elkarte gisa definitzen duen ongizate politikotik ezberdindu beharko genuke (1999: 54). Sistema demokratiko liberal batek termino moraletan inongo inplikaziorik izan behar ez badu ere, jendarte bat kolektibitate politiko bezala identifikatzeko beharrezkoa izango da ongizate politikoari dagokionez inplikazio maila bat izatea; sistema hauek ezaugarritzen dituzten askatasun eta berdintasun printzipioekiko fideltasunaz ari gara. Machiavelliren Printzetik datorren moralaren eta politikaren arteko oinarrizko banaketa hau, aro modernoan hiritartasun errepublikanoa aldarrikatzen duten Sandel bezalako autoreek ez dute behar bezala mamituko. Bere pentsamenduan, politika etikaren menpeko izango da; horrela, ongizate komunaren arabera gobernatzeak aniztasun politikoa errefusatu eta ikuspegi moral bakarra sustatzea ezinbestekoa izango dela pentsatzera eramango ditu. Moufferen arabera, bai liberalen zein errepublikano modernoen arazoaren muina berdina izango da: politikoaren funtsa ezaugarritzeko mugapenak (1999: 55). Batzuk eta besteek jendarte antolaketa ezaugarritu behar duen politikoaren muinari prozedurazko izaera emango diote, bere izaera eratzaile gatazkatsuaren ikuspegia planteatu gabe. Izan errepublikanoek (moral komunaren ikuspegia lehenesten dutelako), izan liberalek (norbanakoen eskubideak a priori aitortuak zaizkigunaren ikuspegia lehenesten dutelako), jendartea jendarte egingo duen politikoaren dimentsio gatazkatsu eta aurre definitu gabeari uko egingo lioke. 165 4.3 Politikoaren dimentsioa Mouffek, politikoaren izaera lehiatsuaren eraikuntza teorikorako, Carl Schmitten pentsamendura joko du. Heideggerren kasuan bezala, gerora nazional-sozialismoarekin izan zuen harreman ilunetatik harago, Schmitten pentsamenduak ondare baliagarria utzi zigun jendarte modernoen antolamenduen eta, zehazkiago, demokrazia liberalen gabeziak ezkerreko ikuspegi batetik ere aztertu ahal izateko. Dimentsio gatazkatsu hau behar bezala kokatzeko Politikoaren kontzeptua (1932) liburuan demokraziaren ideiaz egiten duen azalpena funtsezkoa da. Schmittentzat demokrazia "herriaren borondate bateratua" litzateke. Eta zentzu horretan, sistema demokratikoa "printzipio edota ideia zuzentzaile batzuen inguruan, Estatuaren konfigurazio zehatz baten aldeko erabakiaren isla" (1991: 14-15). Hau da, demokrazia homogeneotasunarekin parekatzera joko du. Homogeneotasun honek printzipio batzuk sistema demokratikotik kanpo uztera eramango duelarik. Zentzu honetan, demokrazia schmittiarra pluralismoarekin bateragaitza litzateke. Liberalismoari egindako kritiken harira, bere ustez askatasunak ez du demokraziarekin bat egingo. Bi hauek parekatzea eskema liberal-burgesaren printzipioa izango litzateke, orientazio moralak gidatuta ideia humanista eta indibidualista batzuetan oinarritzen dena. Ildo honetan, jendartearen konfiguraziorako gakoa printzipio zuzentzaile hauen inguruan hartzen den erabakia izango da. Schmitten pentsamendua erabakiaren logikaren gainean eraikia dagoela esatera jo ohi da. "Erabaki fundatzaile" honek Estatuaren oinarria osatuko du. Horrela, Estatua hautu horren status gorena izango litzateke (1991: 48); horren kristalizazioa nahi bada. Estatuaren eta politikoaren arteko harremana, ordea, gatazkatsua izango da; batez ere Estatuaren esku hartze esparruak zabalduz joan diren heinean. Schmittek, Estatuak landu ohi ez dituen eremu pribatuko gaietan esku hartzea salatuko du. Erabaki fundatzaile baten gainean eraikitako jatorrizko Estatua, Estatu totala edo oro-harrapatzailea bihurtzeko joera errefusatuko du, esparru pribatuko gaien politizazioak Estatuaren izaera politikoa desnaturalizatu edota despolitizatzera eraman duelako. Estatua eta jendartearen arteko erabateko identifikazioan oinarritutako eredu honetan guztia potentzialki politiko bihur daiteke, Schmitten ustez politikoaren izaera eratzailea desitxuratuz (1991: 53). Zentzu horretan, printzipio demokratikoa Estatua eraikitzen den irizpideen zehaztapenerako bidea izango da. Ikuspegi honek talka egingo du liberalek planteatuko duten demokraziaren prozedurazko izaerarekin. Schmitten ustez, demokraziak izaera esentziala (sustantivo) behar du. Edozein kasutan, 166 jakintasunaren errezela, ...) edota, jarraian aztertuko dugun bezala, Schumpeterrek interes ezberdinak gehitzeko egindako saiakera, antagonismo politikoa deusezteko saiakera gisa uler ditzakegu. Horretarako, egiazki politikoa litzatekeen eztabaida politikoa ekiditeko arauen barnean jokatuz.  Meta-politika: gatazka politikoaren existentzia aitortzen du, baina honen arabera "egiazko" politikaren azken helburua bere "auto-anulazioa" litzateke, borondate kolektiboak zuzendutako ordenu arrazional eta garden batengatik ordezkatuz. Marxismo tradizionalaren korronte ezberdinak honen erakusgarriak lirateke.  Ultra-politika: politikaren militarizazioaren bidez emango litzatekeen gatazkaren despolitizazio saiakera gisa uler genezake. Politika "gu" eta "haien" arteko gerra gisa irudikatuz, gatazka sinbolikoaren garapenean konpartitutako edozein orube komun desagertzeko ahalegina litzateke. Arestian aztertutako Schmitten politikoaren adierak betebetean bat egingo luke eredu honekin.  Post-politika: honek negoziazio enpresarialaren eta konpromiso estrategikoaren eredua barne bilduko luke. Alderdi politikoek ordezkatuko lituzketen mundu ikuskera ezberdinen arteko lehia, teknokraten eta multikulturalista liberalen arteko elkarlanarengatik ordezkatua izango da. Honek, aitzinako banaketa ideologikoak ahaztu eta arazo berriak adituaren laguntzaren bidez eta libreki eztabaidatuz ebaztea eskatuko luke. Modernitate berantiarrean post-politikak gatazka politikoa erreprimitu ez ezik, eztabaida politikotik kanporatuko luke. Jarraian ikusiko ditugun Jürgen Habermas, Ulrich Beck edota Antony Giddens-ek postpolitika honen eredu ezberdinak osatuko lituzkete. Garai postmoderno hauetan politika "posible denaren artea" dela esaten duen esamoldearen aurrean, Zizekentzat politika den horren testuingurua aldarazten duen hori izango da. Hau da, ezarritako arau eta ordenua aldarazten duen gertaera politikoaz ariko da; edo hasierako esamoldeari jarraiki, politika "ezinezkoaren artea" litzateke. 4.4 Demokraziaren adiera ezberdinak 171 4.4.1 Demokrazia gehitzailea eta demokrazia eztabaidazalea. Schmittek demokrazia parlamentarioari egozten dizkion gabezia hauek, XX. mendearen bigarren erdialdean nagusitu den demokrazia eredu gehitzailearekin (agregativo) zerikusi handia izango dute. Masen demokraziaren garapenarekin, jendarte eraikuntza eta kohesiorako subiranotasunaren kategoriak oinarri izan dituen elementuen (eztabaida publikoa, funts eratzailea, ...) hainbat muga agerian geldituko dira. Moufferen ustez, interesen ugaltzearekin, arreta lehentasunen agregazioan jarriko zuen demokrazia eredua beharrezkoa egin zen, lehentasun horiek aldiro aukeratutako alderdi politiko batzuen bidez zehaztuko zirelarik (2000: 96). Horrela, demokrazia bera, hauteskunde prozesu lehiatsu baten bidez, jendarteak bere zuzendariak hautatzeko sistema gisa definitua izango da. Korronte honek, demokraziaren ohiko izaera normatibotik ("ongizate komuna" edota "borondate orokorra" zehaztera jo izan duena), ikuspegi deskriptibo baterako bilakaera egingo du. Bere erreferente argienetakoa Joseph Schumpeter izango dugu, 1947an idatzitako Kapitalismoa, sozialismoa eta demokrazia idazlanak bilduko dituelarik ikuspegi honen ardatz nagusiak. Bera eta bere pentsaera garatu zutenen ustez61, interesen eta baloreen pluraltasuna "herria" kontzeptuaren berezko ezaugarri izango da. Gainera, norbanakoen jarduna mugi-arazten duena norberaren interesa denez, eta ez komunitatearen ongizatea helburu izango lukeen sinismen morala, interes hauek alderdien arteko negoziazio gai nagusiak osatuko lukete. Horrela, erabaki politikoetan parte hartze soziala sustatzea baino, hau apaldu beharko zen, sistemaren funtzionamendurako akatsak baino ekarriko ez zituelakoan. Jendartearen egonkortasuna, jendartea ongizate komun baten alde mobilizatzetik baino, interes ezberdinen arteko negoziazio eta konpromiso batetik etortzea errazagoa litzateke. Horrela, demokraziak funtzio normatiboa galduko luke, izaera instrumentalaren mesedetan (Mouffe, 2000: 96-97). Interes sektorialen aniztasunaren kudeaketarako demokraziaren adiera instrumental honekiko erreakzio gisa, 70. hamarkadan jada azaldutako joera moraleko Rawlsen justiziaren inguruko pentsamendu guztia mahai gaineratu zen; baita, XX. mendearen azken hamarkadetan, autore ezberdinek planteatutako demokraziaren ikuspegi eztabaidazalea (deliberativo). Azken joera honek bere adierazpide nagusietakoa Jürgen Habermasengan izango du. Izaera liberaleko korronte honek bere arreta ordura arteko sistema demokratikoetan nagusi izan ziren bi ardatzen adiskidetzean jarriko du; hau da, subiranotasun demokratikoa eta liberalen askatasunak (Habermas, 1998: 127). Horretarako bidea eztabaida arrazionala izango da. Bere ustez, eredu honek subiranotasun 61 Ikusi Anthony Downs-en Teoría económica de la democracia (1973). 172 demokratikoak ekarri ditzakeen norbanakoen eskubideen inguruko arriskuak uxatzeko balio izango duelarik. Arrazionaltasun publikoak jendartearen gaineko autoritatearen eta legitimitatearen fundaziorako oinarria jarriko du, demokraziaren izaera normatiboa indartuz eta prozedurazko izaera hutsa bigarren maila batean utzita. Eztabaidaren prozedurak inpartzialtasuna, berdintasuna, zintzotasun eta hertsadura eza ziurtatzen duten bitartean, eztabaida arrazional batek akordio moral bat lortu ahal izateko bidea zuzendu ahal izango luke (Mouffe, 2000: 103). Demokraziaren ikuspegi eztabaidazale honek, bigarren modernitatea deitutakoan garapen handia izango du. Globalizazioak eta bloke sobietarraren erorketak ezaugarritutako modernitatearen bigarren aro honetan, askoren ustez, nortasun kolektiboen ahultzeak "etsairik gabeko" mundu bat posible egingo luke. Gatazka partisanoak iraganeko aferak izango lirateke eta, egun, kontsentsuak eztabaidaren bidez lortu ahal izango lirateke. Antropologia baikor honek Habermasen ikuspegiarekin bat egingo du eta Ulrich Beck edota Anthony Giddens bezalako pentsalariei esker egungo sen onaren edo zeitgeist politikoaren erdigunean kokatua legoke. Azken bi autore hauek, industrializazio prozesuari lotutako lehenengo modernitateak jendartea ulertzeko eta afera sozial eta politikoak kudeatzeko eskainitiko bitartekoek, bigarren aro honetan izango duten baliagarritasun ezan bat egingo dute. Ezker/eskuin ardatz politikoak, alderdi politikoak/sindikatuak eta horrelako bitartekoak jada gainditutako arazo politikosozialen kudeaketarako agortutako tresnak lirateke. Becken (1998) arriskuaren jendarte postmodernoan oinarrizko gatazken izaera ez legoke ondasunen banaketari lotuta (soldata, enplegua, onura sozialak eta abar), ondasunen banaketaren erantzukizunari baizik; hots, ondasunen ekoizpena eta modernizazioak suposatzen duten arriskuen kudeaketari lotutakoak lirateke funtseko arazo sozialak (1994: 5): ama lurraren zaintzaren ingurukoak, genero diskriminazioari lotutakoak eta abar. Modernizazioaren ondorio kolateral hauek bigarren modernizazio honetan nagusitasuna hartuko lukete, azpi-politikaren dimentsioari ateak irekiz. Ordura arte norbanakoen esparru pribatuan gelditutako gaiek izaera politiko berri bat hartuko lukete eta tradizionalki eztabaida publiko-politikoaren lehenengo lerroan egondako gaiak bigarren maila batean geldituko lirateke. Beckek, Giddensek bezala, ziurgabetasunaren ideiari garrantzia handia emango dio. Modernizazioaren eskutik eratorritako garapena, joera marxista tradizionalek planteatutakoaren kontra, ez litzateke bilakaera planifikatu edota ibilbide sozial determinatu baten ondorioz gauzatutako prozesu historikoa; kontrol arautu edota planifikaturik gabeko bilakaeraren ondorio baizik. Alde horretatik, gizakiaren pentsamenduan ziurgabetasunak gai zentrala beharko luke. Zalantzaren nagusitasun honek, beste garai batzuetan ez bezala, joera antagonikoak ekidingo 173 lituzke, eztabaidaren bitartez konponbide indibidualak aurkitzeko aukera erraztuz62. Logika honi jarraituz, Giddensek bizitza politikaren (1991: 265-291) filosofia planteatuko digu, non aurreko garai modernoetan ez bezala, gizakiak ez lituzkeen helburu emantzipatzaile orokorrak bilatu beharko; globalizazioak bere eragin eremua bizitzaren esparru guztietara zabaldu duen honetan, auto-egikaritza prozesu indibidualen bitartez (hau da, norberak bere gertuko inguruneari erreparatuta), ahalik eta hoberen bizi ahal izateko erabakiak hartzean legoke gakoa; beti ere, sistemaren eraldaketa edota helburu emantzipatzaile orokorragoak alde batera utzita, globalizazioaren logikak eskaintzen digun markoaren adostasunaren gainean. Moufferentzat, ikuspegi honen alderik kezkagarrienetako bat, mendebaldeko modernizazio prozesu honen arrakasta eta baliagarritasuna zalantzetan jartzera joko duten ikuspegiak baztertzeko joera izango da. Horrela, globalizazio prozesu honen emaitza izango liratekeen demokrazia standarrak kuestionatuko dituzten joerei, izaera tradizionalista edota fundamentalista egotziko zaie; lehenengoek jada "gainditutako" sistema politikoak aldarrikatuko dituztelako eta bigarrengoek demokrazia eta askatasuna kinka larrian jarriko luketen sistema autoritarioak defenditzen dituztelako. Hortaz, joera hauek sistematik kanpo kokatu beharko dira, eredu eztabaidazaleak ematen duen joko zelaitik kanpo, alegia; arerio izan beharko lukeena etsai bihurtuz. Sistema hauen baliagarritasuna onartzen ez duten ikuspegien eskaerak ez dira legitimoak izango eta, ondorioz, eztabaida demokratikotik baztertuak izan beharko dira. Beck eta Giddensek planteatzen dituzten ereduek, indarrean dagoen status zalantzetan jarri gabe, jendartearen eraikuntzan botere harremanek jokatzen duten papera ez dute lantzen, honek demokraziaren ideiari egiten dio kaltea aintzat hartu gabe (2000: 57). Eztabaida bidezko kontsentsu unibertsala ekidin-ezinezko helmuga bezala kokatzen duen ikuspegi honek, antolamendu sozialen izaera politikoa eta gatazkatsua ukatzeaz gain, pluralismoaren zentzu sakona baztertuko luke. Mouffek joera honetan kokatzen du arerioen terminoetan ulertu beharko liratekeen hainbat eztabaida etsaiaren terminoetan kokatzea, hau da, joera antagonikoetan. Hortik azken hamarkadetan areagotzen ari diren hainbat aldaera fundamentalista edo muturrekoak, batez ere, eskuin muturreko populismoei dagozkienak. 62 Zizekek gogor helduko dio Becken arriskuaren jendarteari En defensa de la intolerancia (2007) lanean. Zizeken ustez, marxismoak eta psikoanalisiak bigarren modernitatearen eskutik nagusitutako ziurgabetasuna zentzu kritiko batean argitzen lagundu dezakete (2007: 79-80). Horretarako giltza, askotan prozesu sozialen bilakaeraz egiten den pertsonifikazioa alde batera utzi eta prozesu horien atzean parte hartzen duten mekanismo ekonomiko liberal objetiboak ulertzen saiatu beharko ginateke (2007-107); bertan kokatu litzatekeelarik marxismoa eta psikoanalisiaren ekarpena. Inbertsio ariketa honen gainean, posmodernismoak ekonomia despolitizatu eta erabaki ekonomikoak izaera neutroa luketen mugimendu gisa irudikatzeko ahalegina deseraikitzen saiatuko da. Horren aurrean, ekonomia politizatzeko aldarria eginez; hau da, erabaki ekonomiko horien eragina jasaten duten guztien parte hartzea bultzatu eta kontrol publikoa bermatzeko eskaera eginez (2007-109). 174 4.4.2 Demokrazia agonista 4.4.2.1 Pluralismoa Landu nahi dugun demokrazia ereduan pluralismoak duen garrantzia kokatzeko, Mouffe eta Schmittentzat mendebaldeko jendarteetan grabitate zentroek edota ideia zuzentzaileek izan duten garrantzia abiapuntu gisa kokatu dugu. Mouffek, azken mendeotako bilakaeran grabitate zentro hauek bete duten funtzio artikulatzaileari dagokionez Schmittekin bat egingo badu ere, modernitatearen agerpenak suposatu zuen eraginaren inguruan ikuspegi ezberdina izango dute. Schmittentzat modernitateak ez zuen aldaketa kualitatiborik ekarri. Aurreko mendeetan teologiak bete zuen domeinua ordezkatzera etorriko da, aurretik ematen ziren kontzeptu teologikoak nolabait sekularizatuz; hau da, modernitatea, helburu ez-teologikoekin, jarrera teologiko batzuen eraldaketa baino ez litzateke izango (Mouffe: 1999, 166). Moufferentzat, aldiz, iraultza demokratikoa eta gero joko zelai erabat ezberdin batean geundeke. Aldaketa honek, Jainkoan edota Erregearen irudian oinarrituta ez dagoen Estatuaren legitimitate iturri berri bat suposatzeaz gain, demokrazia era moderno batean uler-araztera eraman beharko gintuzke, proiektu politiko ezberdinen pluralismoari nagusitasuna emanez. Hain zuzen ere, demokraziaren adiera berri eta zaharraren arteko ezberdintasuna Mouffe eta Schmitten arteko posizioen bereizgarri nagusia izango da. Bi autoreontzat demokrazia eta liberalismoa kontzeptu ezberdinak izango dira; lehenengoak herri subiranotasunari erreferentzia egingo dion bitartean, bigarrengoak liberalismo politikoak bildu izan dituen kontzeptuei: legearen inperioa, botere banaketa eta norbanakoen eskubideak. Schmittentzat bi kontzeptuak kontrajarriak izango diren bitartean, Moufferentzat pluralismo liberala demokrazia modernoen ezaugarri eratzailea izango da. Zentzu horretan, demokrazia klasiko eta modernoaren arteko ezberdintasuna ez dio tamainari erreferentzia egingo, izaerari baizik (2000: 36); klasikoak herri subiranotasunari lehentasuna ematen zion bitartean, modernoak ikuspegien aniztasunari ateak ireki dio. Pluralismoaren aitortza honek harreman sozialen ordenu sinbolikoaren eraldaketa sakon bat ekarriko du. Alde horretatik, garrantzitsuena ez da jendarte liberalean ongizateaz dauden ulermen ezberdinak egiaztatzea, honek jendartearen ikuskeran ekarri duen aldaketaz jabetzea baizik. Nolabait esateko, sakoneko aldaketa ez da enpirikoa, sinbolikoa baizik. Bereizketa hau ez da 175 4.4.2.2 Arerioaren kategoria. Ikusten ari garenaren harira, irudi lezake demokrazia liberalen eginkizuna harreman sozialetan existitzen den antagonismo potentziala baretzea litzatekeela. Schmittek utzitako irakaspenen harira, gu/haiek logika ekiditea ezinezkoa dela ulertzen badugu, gakoa antagonismo hau otzantzeko logika berri baten eraikuntzan kokatu beharko genuke. Gatazkak, legitimotzat hartzeko, elkarte politikoa suntsituko ez duen forma hartu beharko du. Honek, elkartearen parte diren kideen aldetik nolabaiteko harreman bat eskatuko du; aurkariak, legitimoak ez diren interesak dituzten suntsitu beharreko etsaitzat baino, ikuspegi eta eskaera legitimoak dituzten arerio gisa irudikatuz (Mouffe, 2007: 26-27). Aldiz, aurkariak ezin izango dira eztabaida edo negoziazioaren bitartez adostu ahal izango diren lehiakide huts gisa hartu. Gatazkaren dimentsio antagonikoa aintzat hartu nahi bada, baina aldi berean antagonismo hau baretzeko beharra ikusten badugu, bestelako eredu baten bila jo beharko dugu. Moufferen agonismoaz ari gara. Eredu honetan, lehian dauden aldeek gatazkak aterabide arrazional bat ez duela ulertzen badute ere, beraien aurkarien legitimitatea onartzen dute. Gatazkan egonda ere, elkarte politiko berdineko kide gisa onartzen dute beraien burua, gatazka ematen den espazio sinboliko berdina konpartitzen dutelarik. Horrela, antagonismoaren dimentsioa ez litzateke desagertuko, baretu baizik. Liberalentzat arerioa lehiakide hutsa izango litzateke. Beraientzat politikaren eremua, botere esparruak okupatu ahal izateko talde ezberdinak lehiatzen diren joko zelai neutrala litzateke. Helburu bakarra bestea desplazatzea izango litzateke. Hegemonia ez da zalantzetan jartzen, ezta botere harremanak ere. Eliteen arteko lehia hutsa litzateke (Mouffe, 2007: 28). Borroka agonista, aldiz, jendarte zehatz bat artikulatzen den botere harremanen arteko lehia litzateke: adostezinak diren aurkako proiektu hegemonikoen arteko borrokaz ari gara. Dimentsio antagonikoa beti presente legoke, baina arerioek onartzen dituzten prozedura demokratiko batzuen arabera emango litzateke. Demokrazia parlamentarioa ez litzateke arrazionaltasunaren garapenaren ondorioz gizateriaren bilakaeraren etapa gisa ulertu behar, non gizakiak era arrazional huts batean jokatzen duen. Parlamentarismoa, pluralismo demokratikoarekin bateragarria izango den gu/haiek eredu berria sortzen funtsezko papera beteko duen sistema bezala irudikatu beharko genuke (Canetti: 1960), hau da, antagonismoa agonismo bihurtzeko giltza gisa. Horrela, erakunde parlamentarioak ahultzen direnean, talka agonistarako aukera desagertzen doa, etsai antagonikoaren kategoria nagusituz. 177 Arerio eta etsaiaren arteko ezberdintasun nagusia elkar konpartitzen (ez) duten espazio sinbolikoa litzateke. Arerioaren kategorian askatasunak eta berdintasunak mugarritzen duten printzipio etikopolitikoekiko leialtasun bat konpartitzen dugun bitartean, etsaiarengan ez da horrelakorik ematen. Aldiz, arerioak printzipio hauen esanahi eta praktika zertan zehazten diren ez dira ados jarriko. Are gehiago, desadostasun hau ezin izango da eztabaida arrazionalaren bitartez gainditu, hau da, gatazkaren konponbide arrazionalik ez legoke; hortik bere izaera antagonikoa. Honek ez du esan nahi arerioek desadostasunak gainditu ezin izango dituztenik. Moufferen ustez, "arerioaren ikuspegia onartzea nortasun politikoan eraldaketa erradikala onartzea suposatzen du" (2007: 115). Konbentzitze prozesu baino konbertsiotzat hartzen du; hegemoniaren atalean ikusi bezala, nortasun politiko eta sozialen etengabeko berdefinizio prozesu bezala ulertuta. Noski, konpromisoak edota adostasun partzialak ere posible dira; politikaren ezinbesteko osagaiak lirateke baina etenik ez duen gatazka iraunkor baten behin behineko lasaialdi gisa hartu beharko liratekeenak. 4.4.2.3 Pasioak eta identifikazioak. Jarrera antagonikoen sorkuntzan pasioek ezinbesteko papera jokatuko dute, nortasun ezberdinen eraikuntzaren edota identifikazio prozesuetako osagai gisa. Liberalismoak forma ezberdinetan (izan interesen kalkulu arrazionalaren bitartez -eredu gehitzailea-, izan eztabaida moralaren bitartez -eredu eztabaidazalea-) nagusitu duen arrazionaltasunak, politikaren esparruan mobilizaziorako indar handienetakoa duen pasioen aldagaia bide bazterrean uztera jo du (Mouffe, 2007: 31). Arrazionaltasunaren ikuspegi unibertsalak antagonismoaren ukapenarekin bat egin dezake, politika norbanakoen interesak era adostu batean kontziliatu ahal izango direnaren irudipenarekin nahastuz. Zentzu honetan, mendebaldeko jendarteetan kontsentsuaren ideia gailentzearekin politikarekiko interesak nabarmen egin du behera. Moufferen ustez, jendartearen aktibazioak "munduaren ikuskera gatazkatsua" eskatzen du (2007: 31), pasioek demokraziaren jokoaren baitan mobilizatzeko aukera beharko luketelarik. Horren erakusgarri nabarmenetakoa bozka prozesuarena litzateke. Azken hamarkadetan, ikuspegi ezberdinen arteko "adostasunaren helmuga ekidinezinaren" gailentzeak, sistema demokratiko ezberdinetan ematen diren hauteskunde prozesuetan parte hartzea maila geroz eta baxuagoa izatera eraman du. Liberalismoarekin nagusitu den ikuspegi arrazionalak barneratu ezin duena, jendartea bozkatzera eramaten duena norbanakoen interes propiotik harago kokatzen den aldagai afektiboa litzateke. Norbanakoak politikoki aktibo mantentzeko, eurak mugi-araziko 178 dituen nortasun kolektibo batekiko identifikatu beharko dira; eta nortasun honen eraikuntzan emozioen inplikazioa kokatzerakoan liberalismoak kale egin du. Politikaren dimentsio afektiboan murgiltzen ari garelarik, psikoanalisiaren hainbat aldagai aintzat hartzea komeni. Zentzu honetan, Freuden bizitza eta heriotzako pultsio libidinalek edota Lacanen gozamenak (jouissance) nortasun politikoen eraikuntzan izango duen eragina nabarmena litzateke. Lehenengoaren arabera, harreman komunalen sendotzea gizakiak agresibitaterako duen berezko joera mantsotzeko bidea litzateke. Horrela, komunitate bateko kideen arteko identifikazio sendoak eratuko liratekeelarik; beti ere, gu bat eratzeko prozesuak haiek bat eratzeko prozesuaren sorrera ere badakarrela aintzat hartuz (1988: 111). Antzeko ildotik, Lacanentzat kolektibitate bateko kideen arteko identifikazioak norbanakoengan sortuko duen gozamena potentzial politiko izugarria izango duen aldagaia izango da, Zizekek jouissance honek nazionalismoetan jokatzen duen papera nabarmenduko duelarik (1993: 202). Nortasun kolektiboen urtzearen ideia nagusitzen ari den modernizazio erreflexibo honetan, liberalek afera politikoen lanketa arrazional hutsa aldarrikatuko dute. Pasioak politikaren esparrutik kanpo uzteak, hauek demokratikoak ez diren bestelako bideetatik bideratzeko arriskua areagotuko du. Politika "arrazoi, moderazio eta kontsentsu" termino hutsetan garatu behar dela dioten teorikoek demokraziaren sakoneko esanahian sakondu nahi duen korronteari mesede ahula egingo diote, jarrera totalitarista eta fundamentalistek beharrezkoa duten haztegi oparoa eskainiz. Politika demokratikoak jendartearen desira eta fantasietan eragin zuzena behar duela ez dute ulertzen, norbanakoen sentimenduen kontra agertu beharrean, praktika demokratikoetara bideratuak egongo diren identifikazio prozesuak eskaini behar direlarik. Moufferentzat "gizaki demokratikoak soilik, balore demokratikoekiko identifikazioa areagotuko duten instituzio, diskurtso eta bizimoldeak ugaltzen badira, eman ahal izango dira" (2000: 109). Baina honek ezinbestean demokraziaren gaineko ulermen berri bat eskatuko du. 4.4.2.4 Gatazka agonistikoa. Liberalismoaren arrazionalismoak pasioek prozesu politikoetan duten garrantzia bide bazterrean utzita eta eredu eztabaidazaleak kontsentsua ekidinezinezko helmuga bezala jarrita, egungo demokrazia liberalek sistemaren baitan espazio oso estua utzi diote gatazkaren kudeaketari. 179 Instituzio liberalek honen gestioari tarterik utzi ezean, sistema demokratikoen arrisku nabarmenetako gatazka hauen bilakaera antagonikoa izango da, nortasun esentzialen edota negoziagarriak izango ez diren balio moralen arteko gerra schmittiarrari bide emanez. Zentzu horretan, Moufferentzat gatazka agonistikoa sistema demokratikoen berezko ezaugarri bezala ulertu beharko da, honek biziraun eta bere esan-nahi demokratikoan sakondu nahi badu. Agonismoan kontsentsua beharrezkoa izango da, baina desadostasunak ere bai. Kontsentsua demokraziaren instituzio eratzaileen eta balore etiko politikoen inguruan beharrezkoa izango da; hau da, askatasuna eta berdintasunaren inguruan. Moufferen hiritartasun kontzeptua balore eta instituzio hauekiko identifikazioan trinkotuko da (1999: 96). Esan nahi baita, liberalen eskubideen a prioriko jabetzak ematen duen kategoria ez bezala edota errepublikanoek aldarrikatzen duten ongizate komunak gidatutako kolektibitatearen baitako hiritartasuna ez bezala, Moufferentzat ekimen subjektibo batek (hau da, borondatezko identifikazio batek) gizabanakoari hiritarraren kategoria emango dio. Baina balore hauen interpretazioaren inguruan ezinbestean desadostasunak egongo dira. Interpretazio ezberdin hauek lehian egongo diren proiektu politiko ezberdinen arteko gatazka adieraziko dutelarik. Aipatzen ari garen bezala, lehia hau ezin izango da interes ezberdinen arteko eztabaidara mugatu. Demokrazia eztabaidazaleak, Estatua neutral mantendu eta status berdina izango luketen norbanako edo giza-multzoen arteko interes ezberdinen eztabaida "arrazionala" planteatzen duen bitartean, eredu agonistak indarrean dagoen botere harremanen arteko lehia adiskidezina mahai gaineratuko du. Hori izango da bi ereduon arteko bereizketa nagusia; hots, hegemoniaren aldeko borroka. Hegemoniaren atalean azaldu bezala, lehia honetan adostasunik eraikitzen bada hori kontingentea izango da; "adostasun gatazkatsutzat" hartu dezakegu (Mouffe, 2007: 58). Eta ez da eztabaida arrazional baten ondorio izango, boterearen aurrean geroz eta identifikazio zabalagoa lortzen duen nortasun antagoniko berria sendotzearen ondorioz ematen den indar korrelazioaren aldaketaren emaitza baizik. Adostasun kontingente hori hegemonia berri baten eraikuntzaren fruitua izango da. Horretarako, azken hamarkadetan loratu diren gatazka sozial ezberdinen arteko ekibalentziak gauzatzen joan beharko lirateke. Beckek "azpipolitikak" eta Giddensek "bizitzaren politikaren aferak" deitutakoek garrantzi berri bat hartuko lukete, baina ez bi hauek planteatzen duten status quo-a eta indar harremanak egonkortzeko, hauek aldatzeko baizik. Bide horretan, gizarte mugimendu berri eta mugimendu zaharren artean nortasun berri bat mamitzea ezinbestekoa litzateke, demokraziaren izaera erradikala aldarrikatzen duten sektoreak artikulatuta gu berri bat eraikiz. 180 zein bestean, politikoaren definizio gatazkatsuaren gainean eraikitako jendarte harremanen kristalizazio prozesuez ariko ginateke. 4.5 Ondorioak 1985an Hegemonía y estrategia socialistan irekitako bideari jarraituz, Moufferen hurrengo hamarkadetako pentsamenduak mendebaldean nagusitzen joan diren demokrazia liberalen erradikalizazioari oinarria jarri nahi izango dio. Erradikalizazio honen funtsa, demokrazia liberalek planteatzen duten markoa errefusatu gabe, ezkerraren identitate krisi garaikidea gainditzeko saiakera litzateke; sistema demokratioen funtsezko ezaugarri diren askatasunaren eta berdinatasunaren kategorien orubea ontzat hartuz, baina bere baitan egun nagusi diren posizio hegemoniko (neo)liberalak eraldatzeko helburuarekin. Zentzu horretan, jendarte politikoari kohesioa emango dio funts egituratzaileen kontingentzia aldarrikatuko du. Rawlsek errezelaren ez-jakintasunaren bitartez lortuko litzatekeen jatorrizko posizioak definituko lukeen justiziaren adiera konpartituaren aurrean, Mouffek justiziaren izaera bera kontingentea izango dela aldarrikatuko du; lehian egongo diren ikuspegi eta interes ezberdinen emaitza, ez prozedura objektibo baten bidez ebatzi daitekeen formula. Hortaz, jendartearen funts egituratzaile edo une politikoa ebazteko lehia gatazkatsua izango da ezinbestean. Sandelek ikuspegi liberal honen aurrean jendartearen ongizate komunerako proposatuko duen balore moral batzuen nagusitasunak ere ez dio aterabide egokia emango sozialaren eraikuntzari, lehentasun moral honek pluralismoari ateak ixten dizkion neurrian. Beraz, Mouffe, Sandel bezalako errepublikazaleekin jendartea kohesionatuko duten funtsen beharrean ados egongo bada ere, balore hauen hautaketan nagusitu beharko litzatekeen adostasunezko halabeharrezko ikuspegiarekin ez du bat egingo. Are gutxiago, honek dakarren pluralismoaren mugatzearekin. Moufferen ustez, jendartearen funts egituratzaile zehaztapenean adostasunezko ikuspegi horretan bat egingo dute korronte liberalak eta errepublikarrak, eta hori izango da hain zuzen ere batek zein besteak erakutsiko duten ahulgune nagusia: horren izaera liskartsuari uko egitean, hain zuzen ere. Mouffek aldarrikatutako izaera liskartsu hau, ez litzateke Schmittek planteatutako lagun/etsai logika antagonikoarekin nahastu behar, baina ezta Habermas bezalako eztabaidazaleek 182 5. KAPITULUA: HEGEMONIAREN TEORIAREN MUGAK 5.1 Sarrera Marko teorikoaren puntu honetara iritsita ezin aipatu gabe utzi orain arte azaldu nahi izan dugun hegemoniaren teoriak izango lituzkeen gabeziak edo ahulguneak. Horretarako, modu batean edo bestean Laclauren lana erreferentziatzat hartu duten hainbat autoreengana joko dugu; kasu askotan, hauetako batzuen eta Laclauren arteko ika-mikek ezkerraren baitako eztabaida garaikideetan posizio esanguratsuenak ordezkatu dituztela esan dezakegularik. Bestelako asko egon badaitezke ere, ahulgune hauek hiru nagusietan laburbilduko ditugu: a) hegemoniaren teoriak inplikatuko lukeen diskurtsoaren gehiegizko erabilera; b) hegemoniaren teoriaren izaera deskriptibista eta ustezko funts arautzaile edo normatibo ahula; eta c) hegemoniaren teoriak lekarkeen subjektuaren desontologizazioa edo hustuketa. Gabezi bakoitzarekin batera Laclauk berak planteatutako erantzunen termino nagusiak planteatzen saiatuko gara; horrekin batera, gure lerro teorikorako egingo dugun hautu ere planteatuz. Lehenengoari dagokionez, XX. mende erdialdeko postestrukturalismoak diskurtsoari emandako garrantzia abiapuntu bezala hartuta, mende bukaeran Diskurtsoaren Teoriaren ikerlari nagusiek planteatutakoarekin osatu nahi izango dugu. Aurreko kapituluan aipatu dugun bezala, Diskurtsoaren Teoriak barnebilduko duen diskurtso tipologia ezberdina aintzat hartuz, Laclau eta Moufferen ikuspegiak diskurtsoari ematen dion gehiegizko pisua orekatzera etorriko diren bestelako ikuspegien ardatz nagusiak azalduko ditugu. Izan ere, ikusiko dugun bezala, diskurtsibitatearen aldeko desoreka honek hainbat gertakari sozial zehatzen azterketarako hainbat muga azaleratuko ditu, gabezi hauek bestelako ikerketa metodoak baliatuz gainditu beharko direlarik. Hurrengo kapituluan aztertuko dugun bezala, gure ikerketa lanari dagokionez Mc Adam, Tarrow eta Tillyren mekanismo eta prozesuekin egiten saiatuko garen bezala. Bigarren puntuan, herentzia postestrukturalista dela medio, hegemoniaren izaera hutsean eta honetatik eratorritako elementu ekonomikoaren desplazamendua kritikatuko duen ikuspegian 184 sakontzen saiatuko gara. Modernitate berantiarrean emandako protesta guneen ugaltzeak, ezkerraren pentsamendu klasikoan aldagai ekonomikoak hartu izan duen lehentasunezko posizioa bigarren maila batean uztearekin batera, ezker garaikidean azken urte luzeetako ika-mika mamitsuenetakoa ekarri du. Horren lekuko Ernesto Laclau eta Slavoj Zizeken arteko eztabaida ezagunak. Sarrera honetan horretan gehiago sakonduko ez badugu ere, Laclau eta bestelako autoreek hegemoniaren teoriaren defentsan, izaera deskriptibista hutsetik harago, teori honi izaera arautzailea emango dion funtsean ere arreta jarriko dugu; kontingentziaren kategorian, hain zuzen ere. Kontingentziak berak aurreko kapituluan landu dugun demokraziaren erradikaltzeari abiapuntua jarriko diola ulertuta. Subjektuaren desontologizazioari dagokionez, ekonomikoaren desplazamenduaren ondorioz emango litzatekeen subjektuaren indargabetze honek, aldaketa prozesua mamiz hustearekin batera, subjektua bera bere funts eratzailearen eta bere paperaren inguruko indeterminazio batera eramango luke. Puntu honetan interesgarria izango da subjektuaren artikulaziorako Toni Negrik planteatzen duen jendetzaren (multitud) eredua kokatzea. Azken honek, Zizekekin batera, Laclauren hegemoniari demokrazia liberaletatik harago egongo den eredu politiko bat irudikatzeko ezintasuna leporatuko diolarik. Baina ikuspegi honek ekonomikoari emandako nagusitasunak subjektuaren inguruko galdera sakonagoetara eramango gaitu. Izan ere, Laclauren pentsamendua egungo sistemaren parametro nagusietatik kanpo egongo diren ereduak irudikatzeko mugak baditu, zein da planteatzen den alternatiba? Ze paper jokatu beharko du subjektuak ekonomikoak aurrez determinatutako ibilbide baten baitan? Zizek, Alain Badiouren irakaspenei jarraituz, gertaeraren (evénement) kategoriaren bitartez erantzuten saiatuko da. Eta azkenik, laugarren atal gisa, aurretik aipatutako hainbat gabezietan sakonduz, poshegemonia bezala izendatua izan den korronteak hegemoniaren teoriaren inguruan planteatutako hesi nagusiak aipatu nahi izango ditugu. Poshegemonia, korronte egituratu edo eskola bat baino, XXI. mendearen hasiera honetan, nagusiki Gareth Williams, Alberto Moreiras eta John Beasley-Murray-ren eskutik mahai gaineratutako kezka multzo bezala ulertu dezakegu. Hauek Latino Amerikan azken hamarkadetan jazotako prozesu populisten azterketan oinarrituko dira eta menpekotasunaren edo subalternitateren inguruko ikerketa lerroak erreferentziatzat hartuko dituzte. Postestrukturalismoak estrukturalismoarekin egin bezala, ikuspegi poshegemonikoen kezka iturri nagusietako bat hegemoniaren teoriak erakutsitako bokazio oro-harrapatzaile litzateke, eraikuntza hegemonikotik at gelditzen den horren garrantzia aldarrikatuz. Zentzu horretan, beraien ustez hegemonia eta politika parekatzea ez litzateke zuzena, kanpokotasun honek politikoaren dimentsio garrantzitsu bat 185 Hari honi tiraka, Chouliaraki eta Faircloughen arabera, bizitza sozialak mekanismo batzuen arabera funtzionatzen du, mekanismo hauetako bakoitzak bere logika eta efektu propioak eragingo dituelarik; baina aldi berean, mekanismo hauek beste mekanismoen efektuengatik baldintzatuak egongo dira. Hortaz, momentu bakoitzak besteak "barneratuko" ditu baina ezin izango da une bakar batera mugatu (1999: 19). Azaldu dezagun orain artekoa adibide batekin. Faircloughek elementu diskurtsiboak eta ezdiskurtsiboak bereizteko erabiltzen duen ikuspegi baliatuz, erosketak egitea bi dimentsio barnebilduko lituzke: batetik, dendariarekiko hitzezko hartu-emana eta, bestetik, transakzio ekonomikoa. Dimentsio bakoitzak praktika sozial zehatz bat artikulatzen du; erosketarena. Ikuspegi honen arabera, dendari eta eroslearen arteko elkarrizketa linguistikaren tresnak baliatuz aztertu beharko litzateke eta diru trukaketa teoria ekonomikoarekin. Fairclough eta Chouliarakiren arabera, ekonomia eta linguistika bi mekanismo mota dira eta ezin dira teoria eta tresneria berdinak erabiliz baliatu. Hortaz, diskurtsoa beste mekanismo batzuk (ekonomikoak, teknologikoak, ...) erabiliz baliatu beharreko tresna da. Diskurtsoak bere logika propioa izango duen mekanismoa izango da, baina beste mekanismo batzuekin hartu-eman dialektikoan egon beharko da. Zentzu honetan, prozesu kultural eta sozialei izaera diskurtsiboa aitortu ahal bazaie ere, testuinguru sozial zehatzek diskurtsoak baldintzatuko dituzte. Beste modu batera esanda, diskurtsoek izaera eratzailea izango badute ere, diskurtsoak bestelako elementuengatik ere eratuak izango dira. Faircloughek azken bi ideia hauek (mekanismo ezberdinen erabilera eta diskurtsoaren izaera eratzaile/eratuarena) intertestualitatearen (intertextuality) kontzeptuan barnebilduko ditu. Honen arabera, diskurtso zehatz batek beste diskurtsoetako elementuak eta kontzeptuak hartu ahal izango ditu. Horrela, diskurtso ezberdinetako elementuak uztartuz, diskurtso berri bat eratuko da; honen izaera eraldatzaileari erreparatuta, testuinguru sozial eta kulturala ere eraldatu ahal izango duena. Honen adibide sinple bat komunikabideei lotuta planteatu dezakegu: kazetari batek zientziaren inguruko albiste bat plazaratzeko orduan, diskurtso zientifikoa bere eguneroko diskurtsora inkorporatu beharko du; bi tresna kontzeptual mota ezberdinak baliatuz (zientzia eta kazetaritzarena) diskurtso mota berri bat landuko du; aldi berean, hartzaileek (ikus-entzuleek) diskurtso hau beraien eguneroko diskurtsora egokitu beharko dute adierazpen modu berriei bide emanez. 187 Baina intertestualitateak eragin konplexuagoak izango ditu, botere harremanen konfigurazioan zeresan zuzena duen heinean. Diskurtso ezberdinen arteko nahasketa hau oso agerikoa izango da gure jendartean geroz eta pisu handiagoa duen diskurtso ekonomikoari erreparatzen badiogu (Chouliaraki & Fairclough, 1999: 5). Enpresen "berregituraketak", "lehiakortasun" teknologikoa edota lan "malgutasuna" bezalako kontzeptuak estrukturalismo, kirol edo fisikaren diskurtsoetatik mailegatutako kontzeptuak dira; egun, beraien jatorrizko eremuetan zituzten kualitateak ekonomiaren eremura ekarrita, logika ekonomiko zehatz bat ezartzeko bide gisa erabiliak direnak. Horrela, disziplina ezberdinen arteko mailegu hauek prozesu sozialen moldaketarako oinarria jarriko dute. Baina aldi berean, aldaketarako aukerak ere botere harremanengatik baldintzatuak egongo dira; hau da, diskurtsoak eratzaileaz izateaz gain, eratuak ere badira. Aktore ezberdinek diskurtso ezberdinetako elementuak arrakastaz baliatzeko duten aukerek botere harreman hauek baldintzatuko dituzte. Esaterako: ez da berdina izango komunikabide nagusien lerroan eragiteko gaitasuna izan dezakeen gobernu batek izango dituen aukerak edota bere mezua sare sozialen bidez barreiatu behar duen eragile sozialarena. Diskurtsoaren izaera eratzailearen determinazioaren eztabaida honetan, Faircloughtek ideologiaren elementua ere txertatu nahi izango du. Althusserren posizioetara hurbilduz, bere ustez diskurtsoek izaera ideologiko maila bat izango dute. Baina Althusserrek ideologikoarekiko diskurtsoaren erabateko menpekotasuna aldarrikatzen zuen bitartean, Faircloughtek maila ezberdinetako kutsapen ideologikoa izango duten diskurtsoez hitz egingo digu. Izaera ideologiko handiena dutenak botere harremanak egonkortu edo aldarazteko balioko dute; izaera ideologiko txikienak dutenak, aldiz, ez dituzte botere harremanak aldaraziko. Hortaz, diskurtsoak botere harremanengatik baldintzatuak egongo dira baina, aldi berean, hauek aldarazteko bidea ere izango dira (1999: 26). Phillipsek eta Jorgenssenek kritika bikoitza egingo diote Faircloughen irakurketa honi: batetik, botere harremanen aldaketan eragina duten eta ez duten diskurtsoen arteko bereizketa lan nekeza dela; hau da, karga ideologiko handia edo txikia izango dituzten diskurtsoak desberdintzea zaila dela (2002: 75). Eta bestetik, Faircloughek elementu diskurtso eta ez-diskurtsiboen arteko bereizketaren beharra planteatu ere, une eta praktika sozialak ze punturaino diskurtsiboak direnaren muga lausoa izango dela. 188 5.2.2 Azterketa enpiriko zehatzetarako mugak. Hegemoniaren atalean Diskurtsoaren Teoriak nortasunen eraikuntzarako esleitzen dituen bitarteko kontzeptualen baliagarritasuna azaldu badugu ere, teoria honek gertakari sozial zehatzen azalpenerako izango dituen mugak azpimarratuko dituzten pentsalariak asko izango dira. Horrela, David Howarth-en ustez, elementu diskurtsiboekiko desorekak "kontzeptuak eta logikak ahulegiak eta formalistegiak" agertzeko arriskua azaleratuko du (2008: 331), bestelako sendotasun bat izango duten kontzeptuekin uztartu beharko direlarik. Howarthen ustez, Diskurtsoaren Teoriak instituzio politiko eta erakunde ekonomikoen inguruko "irismen ertaineko" beste kontzeptu eta teoriak beharko ditu; eta, horrekin batera, artikulazio hauek zuzentzen dituzten estrategia eta praktikak ondo aztertuz. Ildo beretik, Jakob Torfinen ustez ere, Laclauren Diskurtsoaren Teoriatik eratortzen den ontologiaren aldeko desoreka honek, ikerketa enpirikorako metodo eraginkorra izateko abstrakzio handia izatearen zama egotziko dio, kasu enpiriko zehatzen ikerketa zailduz. Diskurtsoaren Teoriaren kontzeptu eta argudioak testuinguru analitiko espezifikoetan garatuak izan arren, kontzeptu oso abstraktuak dira. Abstrakzio maila altuak guztia diskurtsiboki eraiki ahal izango denik ez du esan nahi izango. Are gehiago, dislokazioaren kategoriarekin ikusi bezala, diskurtsoaren eraikuntzak (sinbolikoa) egoera zehatz batean lurra hartu beharko du, egoera zehatz honek posible denaren mugak zedarrituko dituelarik (1999: 153). Torfingen hitzetan, "Diskurtsoaren Teoriak izaera meta-teorikoa izateak, azterketa enpiriko zehatzetan bitartekaritzarik gabe aplikatzea zaildu egiten du" (1999: 291). Diskurtsoaren Teoriak eraikuntza diskurtsiboaren ulermenerako oinarrizko gakoak eskainiko dizkigu, baina ez du harreman sozial, kultural eta politiko mota guztien ikerketarako marko zehaztua eskaintzeko asmorik. Torfingek berak, diskurtsoaren teoria ikerketa enpirikoetan zuzenean eta era instrumental batean aplikatzeko arriskuez ohartaraziko digu. Bere ustez, hainbat gaien ikerketarako eremu horietan erabili ohi diren "teoria tradizionalak" erabili beharko dira, Diskurtsoaren Teoriak teoria tradizional horien ahulguneak agerian utzi eta izaera anti-esentzialista eta anti-fundazionalista izango duten ikuspegi berrien garapenean lagundu ahal izango duelarik. Kasu guztien azterketarako baliagarria izango den formularik ez da existitzen, eta akatsa litzateke hori bilatzen saiatzea. Diskurtsoaren Teoriak kasuan kasurako beharrezkoak diren tresna 189 metodologikoak eskaintzen lagundu beharko liguke eta "oro-erabilgarria" izan daitekeen teknika garatzeko tentaldia ekidin. Baliatu beharreko metodologia ikerketatik ikerketara asko aldatuko da eta "metodologi orokor totalizatzailea" garatzeko asmoak soilik ikerketarako forma berri eta alternatibo berrien garapena ekidingo du (Torfing, 1999: 292). Phillips eta Jorgenssenek hari berdina jarraituko dute, Laclauk eta Mouffek garatutako Diskurtsoaren Teoriaren baliagarritasuna zertan datzan zehaztu asmoz. Gorago esan bezala, ikuspegi analitikoari dagokionez, hainbat hurbilpenek diskurtsoak egunero sortuak eta eraldatuak izango direla azpimarratuko dute, eta ondorioz, jendearen mintzamena eta idazkera era sistematiko batean aztertuko dituen ikerketa enpiriko baten beharra aldarrikatuko dute. Beste ikuspegi batzuek, ordea, diskurtsoaren ezaugarri nagusiei eta jendartean une zehatz batean edo domeinu zehatz batean baliatzen diren diskurtsoen mapa orokorrari garrantzia emango diete (2002: 20). Zentzu honetan, argi dago Laclau eta Moufferen ekarpenak bigarren multzo honen ezaugarriei erantzungo diola. Eguneroko diskurtsoen azterketa sistematikoetan baino, diskurtsoaren ezaugarri orokorragoengan jarriko dute arreta, diskurtso hauek eguneroko hamaika praktiketan sortuak, egonkortuak eta aldatuak izango direnaren ideia azpimarratuz. Phillips eta Jorgenssen bi eredu hauetako bakoitzak arreta zertan jarriko duen esatera ere ausartuko dira. Horrela, lehenengo multzoko ikuspegiak norbanakoen edo jendarte multzoen izaera aktiboa eta sortzailea azpimarratuko lukeen bitartean, Laclauren ikuspegiak giza talde hauek diskurtsoen eraikuntzan izango dituzten mugak nabarmenduko lituzke. Gure ustez, estruktura eta agentziaren arteko eztabaida klasikoan laburbildu daitekeen ika-mika klasiko honek, Diskurtsoaren Teoria laclauiarrari estrukturaren baldintzapenen aldeko desoreka leporatzea baino, gakoa bere ikuspegiak prozesu sozialen ikerketari zer balio eransten dion aztertzea litzateke. 5.2.3 Diskurtsoaren Teoriaren balioa eta bestelako baliabide osagarriak. Aipatu dugu Diskurtsoaren Teoriak egitura sozialak eta egitura diskurtsiboak parekatzeko duen joerak hainbat prozesu sozialen ikerketarako suposatzen dizkion mugapenak. Muga hauek, gehienbat, eguneroko gertakari sozialen azterketari lotuta leudeke, Diskurtsoaren Teoriak prozesu sozial zabalen azterketan zabalduko lukeelarik bere balio guztia. Teoria hau zertarako den baliagarria azaltzeko Howarthek Heideggerren ontologia eta ontikaren arteko bereizketa abiapuntu 190 egokiagoa izango baita. Baieztapen honek bat egiten du arestian aipatzen genituen Torfingen "teoria tradizionalen" edota Howarthen "irismen ertaineko" kategorien beharrarekin. Laclau bera, ideia honetatik urrutiegi ez dagoela esan daiteke "gure ikerketetan tradizio intelektualen aniztasunaren beharra" aldarrikatzen duenean (2005: 88). Alde horretatik, aurrerago ikusiko dugun bezala, heterodoxia metodologiko honi jarraituz, Mc Adam, Tarrow eta Tillyk prozesu sozialen azterketarako baliatuko dituzten mekanismo eta prozesuetara joko dugu dagokigun kasuaren azterketa osatzeko. Zentzu honetan, batetik, nortasunen eraikuntzak duen izaera subjektiboa, eraikia eta performatiboa, eta bestetik, testuinguru eta prozesu zehatzek planteatzen dituzten mugapenen arteko uztarketa bilatu nahi izango dugu; nortasunen kategoria orokorrak, espazio eta denbora zehatz batean lekutzeak dakarren mugekin hartu-emanean jarriz. Alde horretatik, proiektu guztiek ez dute hegemoniko izateko aukera berdinak izango; edo Laclauk berak esango lukeen bezala, partikular guztiek ez dute unibertsal izateko arrakastarako aukera berdinak (2003: 209-210); batzuk eta besteek izango dituzten indar harremanak, mobilizaziorako gaitasuna edota posizio sozioekonomikoak proiektu bakoitzaren bilakaeraren baldintzatzaileak izango direlarik. 5.3 Hegemoniaren izaera deskriptiboa Chantal Mouffek 90. eta 2000. lehenengo hamarkadetan eskuin muturreko mugimenduek izandako gorakadaren inguruan azaldutako kezkak artikulazio populista bidezko hegemoniaren eraikuntza edozein motatako sistema eraiki ahal izateko bitarteko deskriptibo gisa ulertzeko arriskua azaleratu dezake askoren ustez. Izan ere, hegemonia berri baten eraikuntzan parte hartzen duten oinarrizko aldagaien zerrendatze, analisi eta artikulazio posibleak formulatuta, edozeinek "bere hegemonia" eraikitzeko gailuak eskura izan ditzakeenaren irudipena nagusitu daiteke. Horrela balitz, Laclauren pentsamendua izaera normatiborik ez lukeen eraikuntza teoriko-deskriptiboa baino ez litzateke; hau da, jendartearen funtzionamendu soziala nolakoa izan beharko lukeenaren inguruko arautzerik gabekoa edota kohesio soziala bermatuko lukeen ardatzik gabea. 192 demokratikoaren mugak; zeintzuk izan daitezke bere alternatibak eta abar (2003: 106). Baina bere ustez Laclauk eta Mouffek ez lituzkete galdera hauek planteatuko. Laclauk demokrazia liberalek planteatzen duten markoa zabaldu eta erradikaltzeko planteamendua egiten duen bitartean, Zizekek demokrazia liberal garaikideen markoa bera zalantzetan jarriko du. Hegelen "unibertsalismo konkretuaren" genus eta azpiespeziearen kategoriak baliatuz, Absolutismoarekin apurtu zuen iraultza demokratikoa genus edo jatorrizko unibertsaltasunaren ideiarekin parekatuko du, egungo demokraziak horren azpiespezie bat izanik. Zizeken ustez, Hegelen azaleko irakurketa bat eginez "unibertsaltasun konkretu" honek (demokrazia liberal garaikidea) unibertsal eta partikularraren arteko barne adiskidetzea edo "parekatzea" ekarriko luke Eta bere ustez Frantziar Iraultzaren eskutik eman zen gertaera demokratikoa eta egungo demokrazia liberalak ez dira parekagarriak. Hau arrazoitzeko Hegelen irakurketetan sakonduz zera baieztatuko du: "(unibertsaltasunaren) adierara egokitzen den espezie partikular batera iristen garenean, adiera unibertsala beste adiera batean bihurtzen da" (2003: 107). Hau da, Laclauk aldarrikatutakoaren antzera, unibertsalak unibertsal izateko, bere burua partikularizatzean bere jatorrizko unibertsaltasunari (maila batean behintzat) uko egiten dio66. Zizeken ustez, demokraziarekin antzeko zerbait gertatu da; non jatorrizko "demokrazia erradikala" (iraultza demokratiko unibertsala, nolabait esateko) "ekonomiaren eremua politizatzeko zentzuan benetan "erradikala" izan bazen ere, egungoa ez litzateke, demokrazia" (2003: 108), jatorrizko zentzu politiko/eratzaile unibertsalean. Iraultza demokratikoak aurreko sistemarekin erabateko haustura suposatu zuen heinean eta modernitatean "ekonomia politizatuz" bere izaera artikulatzailea emateko balio izan zuen heinean, Zizekek ardatz ekonomikoaren nagusitasuna agerian uzteko izaera politiko eratzailea aitortuko dio. Demokrazia liberal postmodernoekin, ordea, ez du berdin egingo; hauek beraien izaera politiko mugatuagatik lehenengoaren azpiespezie bat litzatekeelarik. Hortaz, Zizekentzat sistema demokratikoen zabalpenetik eratorriko liratekeen borroka postmodernoen afera (sexua, arraza, ...), kapitalismoaren enborretik loratutako kimuak baino ez lirateke. Ikuspegi marxista honi izaera esentzialista leporatzen diotenen aurrean, aldiz, bi borrokak ("postmodernoak" eta ekonomikoa) kontrajarriak ez direla aipatuko du: 66 Aurrerago aztertzen jarraituko dugun bezala, Laclau eta Zizeken arteko eztabaida filosofikoaren muinetako bat unibertsal eta partikularraren arteko (Hegelen, genus eta azpiespezieren artekoa, nahiago bada) artikulazioaren gaineko adiera ezberdinen ingurukoa izango da. Lehenengoak, partikularraren bitartekaritza ezinbestekoa ikusten baldin badu bere inbestitze prozesuaren bitartez aldaraziko duen unibertsal kontaminatzeko, bigarrenak partikularraren gauzatzearen (reificación) bitartez emango litzatekeen unibertsal eta partikularraren arteko parekatzea edo berdintzearen alde egingo du. 195 sistema (kapitalista), bera "galbideratzen duen (elementu) arrotza" baizik (2010: 82); hau da, kapitalistak, enpresariak edo dena delakoak. Gainera, etsaiaren eraikuntza populista zehatz-gabea litzateke, negatibotasunean edo zerbaitekiko erreakzioan eraikia, eta Zizekentzat, honek planteatzen duen "herriaren eta kanpo etsaiaren arteko berezko antagonismoak", epe luzera joera proto-faxista eramango luke bere baitan (2010: 84)72, etengabean deuseztu beharreko etsaia legokeen heinean. Zentzu honetan, bitxia egiten da Zizekek, Laclauren esentzialismo edota berezkotasun akusazioei buelta eman nahian, nola egozten dion azken honi bere egituraketa transzendentalaren (antagonismoa, ekibalentziak, ...) ustezko berezkotasun edo esentzialismo berdina. Zizekek berak jokoan dagoen sakoneko eztabaida unibertsaltasuna ulertzeko bi moduen arteko lehia dela argi adieraziko du (2010: 90). Laclauk, ariketa populista bidez, eskaera partikular batek unibertsala "kontaminatzeko" egiten duen saiakera edo inbestitzea, batetik; eta Zizekek edo Negrik langile klaseak unibertsaltasun hori betetzeko egiten duen saiakera, bestetik. Zizeken ustez, partikularra eta unibertsalaren arteko parekatzea automatikoa litzateke, aldagai zehatz honek osotasuna adieraziko luke beste ezerekiko inongo identifikazio prozesuren beharrik gabe. Gauzatze honen berezko ezaugarria inbertsioa litzateke: ondorio litzatekeena jatorri bezala agertuko litzateke eta itxurazkoa esentzial gisa. Laclauren ustez, honakoa mistifikazio prozesua litzateke eta bere ondorioa marxismo tradizionalak aldarrikatutako kontzientzia faltsua (2008: 19). Bertan kontzientzia eratzea prozesua immanentea edo "berezkotasunerako itzulera" litzateke. Horrela, populismoak planteatzen duen kontzientziaren eraikuntza prozesua jatorrizkoa litzatekeen nortasunaren distortsio prozesua baino ez litzateke. Eztabaida, beraz, kontzientzia faltsu eta egiazkoaren arteko lehiaren terminoetan planteatuta legoke. 5.4.2 Gertaeraren etorrera. Puntu honetara iritsita, eta Zizekek Laclauren hegemoniaren planteamenduari sistema demokratiko liberaletatik harago bere burua irudikatzeko egozten dion ezintasunaren aurrean, burura etor 72 Zentzu honetan, bitxia iruditu zaigu lerro batzuk aurrerago populismoa eskaeraren kategoriaren inguruan artikulatzea kritikatzea; Zizekek berak aldarrikatzen duen benetako "subjektu iraultzailea ez delako denbora luzez boterea dutenei zerbait eskatzera mugatzen: suntsitu nahiko ditu" (2010: 85). "Proto-faxismoaren" inguruko ulermen azpimarragarria, behinik behin. Aldi berean, sakonago aztertzekoa litzateke Lenin reactivado-n (2010) etsaiaren kategoriaren zehatz-gabetasunari egindako kritika, urte batzuk lehenago Hegemonia, contingencia y universalidad (2003) liburuan antagonismoaz egiten dituen ondorengo adierazpenekin sintonian dagoen: "es también (jendartearen itxitura adierazteko ezintasunarekin batera) imposible representar/articular adecuadamente este antagonismo/negatividad mismo que impide a la sociedad alcanzar su plena realización ontológica" (2003: 109). 202 desplazatua-ezabatua geldituko litzateke, bera judutarraren irudian proiektatuz" (2003: 139). Egun kapitalismoak ez-benetako akto hauen bitartez benetako gertaerak (Iraultza demokratikoa, kasu) deseraikitzeko ahaleginaz ere ohartaraziko digu; modernizazioak ezarritako egituratze sinbolikoaren eskutik nagusitutako balore sistemak (berdintasuna, justizia, askatasuna, ...) eraisteko saiakera ekiditeko ahaleginaren beharra nabarmenduz (2014: 143, 149). 5.4.3 Inbestitze erradikala, 'martetarren etorrera' edota Jainkoaren esku-hartzearen aurrean. Subjektuaren eraikuntzari dagokionez, ezker garaikidearen hainbat adarretan, nagusi den joera immanentea bera ikusi ahal dugu Zizek edo Negriren planteamenduetan. Immanentzia honek, modu batean edo bestean, marxismo tradizionaletik heredatutako berezkotasun edota determinismo ekonomikoari erreferentzia egingo lioke; kasu honetan, subjektuaren eraikuntza a priori ezarritako egitura (ekonomiko) batek gidatutako bilakaeraren emaitza gisa. Politikoki eraikitako unibertsaltasun partzial eta azpiko mugimenduen arabera gauzatuko unibertsaltasun espontaneoaren arteko dikotomian, bigarrenaren aldeko jarrera nabarmena erakutsiko dute bi hauek. Immanentzia honek izaera ezberdinak izango ditu, ordea. Zizeken kasuan, bere lehenengo lanetan Lacanek negatibotasunaren ideiaren bitartez azaldutako subjektuen eraikuntzaren izaera itxi-gabe eta kontingenteari erreferentzia egingo badio ere76, ondorengo urteetan, ekonomikoak aurrez ezarritako Historiaren garapenari emandako nagusitasunak subjektuaren (langile klasearen) immanentzia eta lehentasunezko izaera azpimarratuko du (Laclau, 2005: 301). Honek marxismo tradizionalaren oinarrizko gabezien hasiera puntu berdinean kokatuko gaituelarik. Negrik, aldiz, kapitalismoak garai modernoetan izandako bilakaerarekin jantzi nahi izango du bere subjektu izango den jendetzaren abiapuntua. Kapitalismoak ekoizpen prozesuan izandako eraginaren ondorioz, antzua litzateke proletalgoa ohiko zentzuan ulertzea. Baina modernizazio prozesuaren ondorioz emandako eskaeren heterogenizazioa eman arren, jendetzaren artikulaziorako aukera berdina mantenduko litzateke. Nola? Horren azalpenean Negriren pentsamenduaren gabezi 76 Nagusiki El sublime objeto de la ideologia-n (2003) garatutako ikuspegiaz ari gara (Laclauren hitzaurrea jasotzen duena, hain zuzen ere). 206 nagusietakoa azalduko zaigun. Honen arabera, matxinatzea zapaldutakoen joera naturala litzatekeenez, beraien batasuna konbergentziarako berezko joera baten adierazpidea baino ez litzateke (2005: 298-299). Hardt eta Negriren arabera "kontra egotea" jendetzaren batasuna bermatuko lukeen irizpide bakarra litzateke, honen artikulaziorako hortik aurrera beharrezkoak direnak zerutik eroritako opari gisa irudikatuz. Baina eskema hau, kutsu baikorregia izan eta prozesu politikoen ageriko sinplifikazioa suposatzeaz gain, ez du Laclauk aipatutako kontrakotasun eta antagonismoaren arteko ezberdintasuna aintzat hartzen. Izan ere, aurretik aipatu dugun bezala, langile bat bere patroiarengatik zanpatuta egotea ez nahikoa izango erreakzio bat sortzeko. Honen menpekotasunaren kontzientzia edo nortasun bat politikoki eraiki beharko da (hau da, ekonomiko ematen den plusbalioaren erauzketa objektiboaz harago) aipatutako antagonismoa edo matxinatzea emateko. Hardt eta Negriren pentsamenduak marxismoak tradizionalki taktikaren gainetik lehenetsi duen estrategiaren kontrako erreakzioa litzateke. Ekonomikoaren eskutik marxistek azpimarratu izan duten Historiaren bilakaera determinatuaren arabera, uneko erabaki edo mugimendu taktikoak epe luzera garatu beharreko legeen arabera eman behar ziren. Postmodernitateak azaleratutako etorkizun ireki honetan, aldiz, Negrik uneko borroka zehatzei arreta guztia emango lieke, beraien arteko artikulazioa Jainkoaren eskuetan utzitako eginkizuna bihurtuz (Laclau, 2005: 301). Laclau, ezker immanentista garaikideak emantzipazio prozesu errealetarako haustura eta jarraipenaren arteko dileman kokatuta erakusten dituen ahuldade teorikoengatik. Antzeko zerbaitekin aurkituko gara prozesu askatzaile horien sorrera eragin behar duten gertaeren azalpenean. Ildo honetan, kontraesanak maila ezberdinetakoak lirateke. Batetik, Zizekek gertaeraren etorrera azken batean aldagai ekonomikoaren determinismoari egozten badio ere, prozesu honetan zoriak jokatutako papera ere aurreikusten du. Hortaz, nola artikulatu zoria eta determinismoaren arteko harreman hau? Determinismo ekonomikoaren lehentasuna hobetsita suertatu dakigukeen galdera zera litzateke: kapitalismoa jendartearen funts eratzailea izanik, nola da posible ekonomizismo horretatik etortzen den gertaeraren azken helburua kapitalismoa bera suntsitu eta iraultzea izatea? Eta zoriaren aldagaiaren indeterminazioa lehenetsita, Badiouk planteatutakoaren haritik: gertaera honek funts eratzaile ontologikorik ez badu (hau da, bere izenean diharduen ekintza iraultzaile gisa), nola uztartzen da ekonomikoaren azken determinazioarekin? Zizekek "borroka antikapitalistaren rol eratzaileari" erreferentzia egingo dio77. Baina borroka antikapitalista honetan 77 La razón populista (2005: 295) liburutik aterata, S. Zizek eta G. Dalyren Conversations with Zizek liburuari erreferentzia eginez (Londres, Polity, 2004, 149.orrialdea). 207 ze borroka partikularrek (ekologista, feminista, ...) parte hartzen duen zehaztu ezean borroka bera nola konfiguratzen denaren inguruko argipenik ez da emango. Hortik, Laclauk eskaera edo borroka partzial edo partikularrei emandako garrantzia. Izan ere, Zizekek Laclauri leporatzen dion kapitalismo eta demokrazia liberalaren onarpen etsipengarriaren ikuspegi sinplifikatuaren gainetik, eztabaidak badu zehaztu beharreko bestelako aldagai batzuk. Izan ere, ustez eskaera partzialen aldeko borrokak lekarkeen eraldaketa emantzipatzaileari uko egitea sostengatzen duen salaketa zizekiarra gehiegizko sinplifikazioa litzateke. Eskaera zehatzen alde borrokan ari diren aktoreentzat beraien helburu errealak beraien zerumuga bakarra lirateke. Baina uneren batean, orain arte azaldu dugun makinaria guztia baliatuz (elkarren arteko identifikazioa eta ekibalentzia, adierazlea edukiz hustea, ...), eskaera horietako baten asebetetzeak bera eta jendartearen arteko osotasunaren artean sortzen den lubakia bete ahal izango du. Alde horretatik, hainbat gatazka sozialetan lortutako garaipen partzial hauek lortzen duten sinbolismoak hegemonia berri baterako ematen dituen aukerak aintzat hartu beharko lirateke (Laclau, 2003: 198-199). Hortaz, sakoneko arazoa ez litzateke eskaera partzial hauen aldeko borrokak egonkortutako demokrazia liberaletatik harago bestelako marko politikorik eraikitzeko aukera ezabatuko lukeela, baizik eta eskaera zehatz hauetatik harago irudikapen sozial zabalago eta berri bat asmatzeko beharrezkoak diren urratsak emateko dauden ezintasunak edo aukerak litzateke. Laclau eta Zizek ados egongo dira irudikapen hauen beharrarekin; lehenengoak bigarrenari leporatuko diona hori zer, zeinek eta nola egiten denaren gaineko zehaztapen falta izango da. Bere ustez, justifikatu gabeko hainbat dogma abiapuntu hartuta, Zizekek ez du zer nolako sistemaren alde egingo duen zehazten, bere pentsamendua "benetako hausnarketa politiko baten inguruan antolatua baino, eremu politikoideologikotik hartutako adibideak hartzen dituen diskurtso psikonalatikoa litzateke" (2003: 289). Horregatik, puntu honetan prozesu politikoen martzianizazioaren akusazio ezaguna, prozesu hauek beste planeta bateko izakien eskutik ematera itxoin beharko bagenu bezala (2005: 295; 2008: 63). Hau da, Laclauk Zizeki leporatuko diona, eta Badiou erantzuten saiatuko dena, zera da: sistemaren aldaketa ekarri behar duen gertaera horren jatorria edo ontologia zein da eta norbanakoek nola eragin eta parte hartu dezaketen; eragin eta parte hartu badezakete behintzat, bestelakoan, Laclauk esan bezala, gertaera martetar horren etorrerari zain gelditzea baino ez legoke. Honekin ez da kapitalismoak egungo sistema politikoetan izan dezakeen nagusitasuna zalantzetan jarri nahi izango, baizik eta nagusitasun hau ardatz ekonomikotik harago egon daitezkeen 208 nahian. Izan ere, Beasleyren arabera, Gramsci/Laclau eta Williams/Moreiras bikoteen arteko ezberdintasuna balantzaren ze aldetan egingo duten indar bereiztean legoke; hau da, Estatuko hegemoniarengan edo horretatik kanpo gelditzen diren menpeko sektoreengan jarriko duten arreta, batak zein besteak eskema hegemoniko berberaren gainean arituko liratekeelarik (2010: 16). Zentzu honetan, Beasleyk hegemoniari egindako kritika Williams edo Moreirasena baino erradikalagoa izango da. Ezker garaikidearen baitan botere politikoaren konfiguraziorako Estatunazio kategoriak dituen ezintasunak agerikoak direla planteatzen duten autore ezberdinekin topo egin badezakegu79, hauetako askok planteatutakoaren kontra, Estatuaren atzera egite hau ezin izango dugu bere disoluzioarekin parekatu. Beasleyk Foucaulten biopolitikaren kontzeptua konpartituko du boterearen barreiatze hau azaltzeko orduan. Horrela, Estatua botere politikoaren erreferentziazko kokagune gisa pairatuko lukeen ahultzea eta lausotzeak ez luke botere honengan ematen den berregokitzea edota birbanatzea ezkutatu behar. Nagusiki jendarte zibilaren eremu ezberdinengan emango litzatekeen boterearen barreiatzeak ez du (Estatuaren) hegemoniaren zabalpena ekartzen, bere atzera egitea baizik. Baina Foucaultek biopolitikarekin esan bezala, botere hau Estatuaren eskuetatik harreman sozialak konfiguratzen dituzten leku guztietara zabalduko den heinean, poshegemonia hegemoniaren arrakasta unea ere litzateke (2010: 14). Horrela, Beasleyk Estatuak edo sistemak beharko lukeen onarpen soziala zalantzetan jarriko du. Are gehiago, bere ustez sistemak jendartearen maila bateko babesa edo onarpena behar duenaren ustea hegemoniaren teoriak eraiki nahi izan duen iruzur nagusietako litzateke. Hegemoniak eta populismoak aldarrikatutako sen ona, herri, botere eratzailea eta bestelako kategoriak inbertsio prozesu baten emaitza baino ez lirateke. Alde horretatik, hiru kontzeptuen garrantzia nabarmenduko du sistema politiko-sozialen artikulazioan: ohitura, afektua eta jendetza. Ohituraren kategoria Bordieuren pentsamendutik erreskatatuko du, sen onak inplikatzen duen adostasunezko iritziaren aurrean. Bere ustez, jendartearengan presente dauden ohiturek eta usadioek ondo eratutako iritzi arrazionalak baino pisu handiagoa izango lukete; gainera, ohiturei emandako garrantzia honek Estatuaren hertsadurazko bitartekoen erabilerari edota indarrean den sistemarekiko jendartearen onarpen sozialaren ideiari bigarren mailako funtzioa emango lieke. Horrela, kontzientziaren azpitik funtzionatu eta birproduzituko liratekeen joko sozialaren idatzi gabeko arauek garrantzia hartuko lukete. Afektuaz baliatzen duen adiera Deleuzeren ekarpen teorikoarekin zorretan legoke. Laclauk batez ere populismoaren definizioan emozioen papera nabarmenduko badu ere, Beasleyk honekiko diferentziak markatu nahi izango ditu, sistemarekiko bere adostasuna arrazionalki eman edo 79 Beasleyk, zehazki, Neil Larsen (1990) eta George Yúdice-ri (1995) erreferentzia egingo die (2010: 14). 212 kentzeko gai den subjektuaren ideia baldintzatuko lituzkeen intentsitate inpertsonaletan arreta jarriz. Baina Negriren jendetzaren kategoria berreskuratuz (Laclauren herriarena baino), subjektibitateak oraindik paper handi bat jokatzen jarraitu behar duela nabarmenduko du; jendetza, Estatuaren botere eratuaren edota subiranotasunaren aurretik ematen den botere eratzailearen subjektua litzatekeelarik (2010: 12). Beasleyren hitzetan, hegemoniak eskatzen duen onarpena eta adostasuna (aktiboa edo pasiboa izan) fikzio bat baino ez litzateke. Menpekotasunaren edo subalternitatearen inguruko ikerlarien posizioetara hurbilduz, hegemoniaren aldekoek Estatua eta jendarte zibilaren artean aurreikusiko luketen paktuaren beharra ezinezko bat litzateke. Korronte subalternalista honen barruan kokatu dezakegu Ranajit Guharen arabera menpekoa ez-iraunkorra eta aurreikus-ezina litzateke eta edozein egitasmo hegemonikori bizkar eman edo traizionatuko du, menpeko den heinean, egoera horretan egonkortuko lukeen edozein adostasunari uko egiten dio heinean80. Gayatri Spivakek antzeko ideiari helduko dio Can the subaltern speak? (1988) lan ezagunean, menpekoa posizio hegemonikoak desegiten duen ondakin mutu eta ezinezkoa dela esaten duenean. Beasleyren arabera, Venezuelan chavismoarekin ikusitakoa, Latino Amerikako historia garaikidean menpekoek hegemoniari egindako traizio honen erakusle bat baino ez litzateke. 5.5.3 (Pos)Hegemonia: ezinezko eta beharrezko paradigma. Ikusten ari garen bezala poshegemonia ez litzateke hegemoniaren kategoria ordezkatzera etorriko litzateke paradigma berri bat. Azken honen mugak eta izaera totalizatzailearen arriskuak agerian uztera letorkeen ideien multzoa baizik. Zentzu horretan, "hegemonia inoiz existitu ez denaren" Beasleyren baieztapena gehiegitxo litzateke J. L. Villacañas bezalako autoreentzat. Azken honek bat egingo du Beasleyrekin herritarrak sistemaren aginduak obeditzearen atzean azterketa eta balorazio arrazional oso bat ez dagoela esaterako orduan; gauzak sinpleagoak lirateke, ohiturak, afektuak edota interesak bezalakoak duten pisua aitortu beharko liratekeelarik (2015: 168). Horregatik espazio sozialaren eremu guztiak kontrolpean izango duen eraikuntza hegemoniko iraunkorraren ideia errefusatuko du. Aldiz, hegemoniaren kategoria indartsua da; erakarpen sozial handia dauka. Gareth Willilliamsek berak aitortuko duen bezala, prozesu sozialetan nagusi diren ziurgabetasun eta kontingentziari eraikuntza hegemonikoak oinarrian duen erabaki edo dezisionismoaren bitartez 80 Beasleyren lanetik aterata (2010: 15). 213 5.6 Ondorioak Kapitulu honetan jaso nahi izan ditugun hegemoniaren teoriaren mugen oinarrizko azalpenean, egun ezkerraren baitan ematen diren eztabaida nagusietako batzuen muina laburbiltzen saiatu gara. Ez da marko teoriko honen helburua "ezkerraren krisia" deitu den horren azalpen zehatz bat ematea. Botere harremanak identitate politikoen eraikuntza prozesu bezala ulertuta, emantzipazio mugimendu ezberdinek hegemonikoa izango den nortasun honen artikulazioan topatu dituzten zailtasun nagusi batzuengana oinarrizko hurbilpen bat egitea baizik. Beti ere, hurbilpen teoriko honek garatu nahi dugun azterketa enpirikoan lagunduko digulakoan. Horrekin batera, kapituluaren hasieran agindu bezala, Zizek edo Negri bezalako autoreek hegemoniaren teoriari egotzitako ahulguneen aurrean, ikerketa lan honetan egingo dugu hautu teorikoa azpimarratu izan nahi dugu. Laburbildu ditzagun azpimarratu ditugun hiru ahulgune nagusiak eta horien aurrean egindako hautu teorikoa: a) Diskurtsibitatearen gehiegizko pisua: Laclau eta Mouffek planteatzen duten diskurtsibitatearen adiera gogor edo tick-aren aurrean, bestelako adiera thin edo malguagoen existentzia azaldu dugu. Prozesu politikoen izaera diskurtsibo, eraikia eta perfomatiboa defendatzen dutenekin bat egingo badugu ere, Diskurtsoaren Teoria honek arreta nagusia prozesu hauen dimentsio eratzaile edo ontologikoarengan jartzen duela agerikoa izango da; prozesu sozial zehatzen azterketan honek dakartzan mugekin. Muga hauek gainditzeko Torfingek planteatutako "teoria tradizional" edota Howarthek "irismen ertaineko" kategoriak deitutakoak baliatzearen aldeko apustua egingo dugu, gatazka sozialen azterketarako jarraian azalduko ditugun Mc Adam, Tarrow eta Tillyren mekanismo eta prozesuak baliatuz. b) Hegemoniaren teoriaren izaera deskripitibista: aipatu dugu ere modernitate berantiarrean eskaera demokratikoen ugaltzearen (sexu, arraza eta bestelakoen aldagaien inguruan) ondorioz emandako aldagai ekonomikoaren lehentasunezko izaeraren desplazamenduak, ezker imnanentistaren baitan kokatu ditzakegun hainbat sektore edo pentsalarien aldetik hegemoniaren teoriaren gaineko kritika zorrotzak eragin dituela. Kritika hauen muina bi ideia nagusietan laburbildu dezakegu: batetik, hegemoniaren teoriak demokrazia liberal garaikideek eskaintzen duten markotik harago bestelako sistema politiko bat irudikatzeko izango dituen mugak; eta bestetik, eta aurrekoari lotuta, Negrik 215 leporatu bezala hegemoniaren teoria boterearen (eraldaketaren) inguruko gogoeta baino, boterean dauden indarren arteko trantsizioarena izango litzatekeela. Kritika lerro honen defendatzaileek ekonomikoaren desplazamendua, prozesu sozialetan izaera normatiboaren galerarekin parekatuko lukete, eta hori akats larria litzateke Laclauren ustez. Azken honen arabera, urteetan zehar identitate politikoen eraikuntzan klase gatazkak hartu duen posizio pribilegiaturen leku-aldatzeak, emantzipazio prozesuak edukiz hustea baino, mugimendu askatzaileei artikulaziorako aukera berriak eskeini die. Zentzu horretan, posfundazionalistek defendatutako une politiko edo eratzaile horren kontingentzia eta aldakortasunak, demokraziaren erradikalizazioari abiapuntu berri bat eskainiko dio. Horrela, hegemoniaren eraikuntza berri baterako beharrezkoa den sedimentatutako esparru sozialaren berraktibaziorako unea eskaera ezberdinen arteko lehiak finkatuko du, eta ez aldez aurretik aurredeterminatutako aldagai finko batek (Marchart, 2009). Kontingentzia hori izango da lehia demokratikorako ezinbesteko baldintza eta, identitate politiko berrien eraikuntzaren bidez, botere politikoa eskuratu nahi duen emantzipaziorako edozein mugimenduk orube horren gainean jokatu beharko du. c) Subjektuaren desontologizazioa eta bere papera hegemonia berriaren eraikuntzan: subjektuaren eraikuntza prozesuari begiratuta, orain arte azaldu ditugun bi posizio nagusiek ez lukete errefuxatuko hegemoniaren teoriak lekarkeen subjektuaren desontologizazioa; afera desontologizazio horren inguruko ulermenaren ingurukoa litzateke. Hau da: Laclauk berak subjektuaren artikulaziorako beharrezkoa litzatekeen elementu fundatzailearen hustasuna aldarrikatuko du, marxismo tradizionalak aldarrikatutako ekonomikoaren lehentasunezko izaera aurre-determinatuaren aurrean; eta Zizekek edo Negrik ere, elementu fundatzailearen "exodo" hau antzemango dute, baina ekonomikoaren desplazamendu honek baldintzatuko lukeen izaera emantzipatzailearen indargabetzea salatzeko. Horrela, lehenengo ikuspegiak subjektuaren eraikuntza prozesuaren izaera politikoa eta kontigentea aldarrikatzen duen bitartean, bigarrengoak subjektuaren agerpena Historiak eta ekonomiak norabidetutako prozesuaren emaitza gisara irudikatuko luke. Funtsean, boluntarismo eta historizismoaren arteko lehiaren irudikapenaren aurrean kokatuko ginateke. Baina subjektuaren kategoriaren inplikazioei begira ze eredu lehentsi? Laclauk teorizatutako eredu dezisionista eta artikulatzailea ala Zizekek eta Negrik gertaeraren agerpenaren ondorizo gorpuztuko litzatekeen eredu inmanentista? Kapitulu honetan apuntatzen hasi garen bezala, Badiou (2005) ezkerrarren baitako eztabaida klasiko hau norabidetzen saiatuko da. Aipatu bezala, bere ustez gertaera atzeraeraginezko ikuspegiarekin 216 6. KAPITULUA: EKINTZA KOLEKTIBOAREN AZTERKETARAKO MEKANISMO ETA PROZESUAK 6.1 Sarrera Aurreko kapituluan esan dugun bezala, gertaera sozialen azterketarako hegemoniaren teoriak diskurtsibitateari emandako gehiegizko pisua arindu edo thick (indartsua) erabilera leuntzeko, Torfingek aipatutako "teoria tradizional" edo Howarthek azaldutako "irismen ertaineko" kategorietara joko dugu. Bestelako tresneria teoriko horren erreferente bezala, gatazka sozialen azterketarako Doug McAdam, Sidney Tarrow eta Charles Tillyk (MTT) baliatutako mekanismo eta prozesuei helduko diegu. Mekanismo eta prozesuen baliagarritasuna prozesu sozialen ikerketarako baliatutako agenda klasikoaren eguneratzearen beharretik planteatuko digute; nagusiki, agenda klasiko honek suposatzen zuen ikuspegi estatikoa berritzearen ikuspegitik. Izan ere, MTTren arabera, XX. mendearen bigarren erdialdean zehar nagusitutako eskola arrazionalista edo kulturalisten gehiegizko estrukturalismoak jendartean ematen diren aldaketen bilakaera eta izaera dinamikoa alde batera uztera eraman ditu. Dinamismo honi lotuta MTTren kezka nagusietakoa azken hamarkadetan aldaketa sozial hauek sistema demokratikoetan izan duten eragina aztertzean kokatu da. Horrela, demokraziaren kategoria estatikoa baino etengabeko atzera-aurrerako bilakaeran egongo den demokratizazio prozesu dinamikoaren ideia nahiago izango dutelarik. Zentzu honetan, MTTrentzat demokratizazio prozesuak gatazkatsua izango dira, izaera liskartsu hau ekidin-ezinezko ezaugarria litzatekeelarik. Zentzu honetan, nabarmenak izango dira Laclau eta Tillyren ikuspegien arteko antzekotasunak. Bakoitza bere diziplinatik baina bietan gehiegizko egiturazalekeria honen mugak gainditzeko nahia nabarmena izango da. Aldaketa prozesuen izaera lehiatsua, kontingentea, aurre-determinatu gabea edota dinamikoa bateratze puntuen adibide batzuk baino ez dira izango. Tarezzori, esaterako, antzekotasun hauek ez zaizkio oharkabean pasako, biek politikoaz duten adiera gatazkatsua eta aldarrikatzen duten instituzioen demokratizazio lehiatsua (polemológica) nabarmentzen duenean (2015: 25). 218 Aipatzekoa izango da ere nazionalismoaz konpartituko duten adiera. Laclauk hegemoniaren teoriaren eraikuntzan kategoria honen inguruko lanketa espezifikorik egiten ez duenez, orain arte honi arreta teoriko txikia eskaini diogu. Tillyren pentsamenduan, aldiz, iraultza eta demokratizazioarekin batera, nazionalismoa oldarraldi zabaleko hirugarren prozesu nagusia izango da. Ezberdintasun honek, ordea, ez luke estali behar batak eta bestea prozesu nazionalistez konpartitzen duten ikuspegia. Aurrerago sakonduko dugun bezala, prozesu hauetan Tillyrentzat berebiziko garrantzia hartuko duena beraien izaera liskartsua izango da. Hau da, nazionalismoak historikoki bere funts egituratzaile bezala aldarrikatu izan ohi dituen aldagai objektiboei emandako garrantziaren aurrean (hizkuntza, kultura edota etnia bezalakoak), nazionalismoa gatazka politikoaren beste forma bat baino ez dela aldarrikatuko du. Bere ustez, gatazka horren jatorrian aldagai estrukturalek, mugapen instituzionalek edota elementu kulturalek, kasuan kasu, ze pisu izan duten aztertu beharko litzateke. Zentzu honetan, "jatorrizko nazioen" ikuspegia ikerlari sozialen artean azken hamarkada luzeetan pisua galtzen joan den ikuspegi da; baita eszenatoki politikoan ere. Zentzu horretan, nazioak (edo Laclauk gustukoago lituzkeen "herriak") eraikuntza soziala direnaren ustea nagusitzen joan da. Ikuspegi objetibista eta subjektibisten arteko lehia honetan, Charles Taylorrek (2006) tarteko ikuspegi interesgarri bat txertatuko du. Horren arabera, herriak irudikapen sozialak lirateke; irudikapen hauek testuinguru historiko bakoitzaren errealitatera egokituko lirateke, baina aldi berean, atzeraeraginezko ikuspegiarekin ere birmoldatzen direnak; hau da, pasatutako iragan baten berrinterpretazio batetik82. Horrela, nazioa edo herriaren eraikuntza estratifikatua litzateke (Tarizzo, 2015: 23): batetik, modernitatearen asmakuntza politikoaren maila izango luke, eta bestetik, ezabatu gabeko trasfondo baten gainean ere eraikia litzateke. Horrela, irudikapen berri hau zaharragoa den beste batekin zorretan egongo da, zahar honek berriaren eraikuntzarako sinbolismo handia mailegatu ahal izango diolarik. Nazionalismoaren inguruko disertazio hauez gain, beste hainbat alorretan ere antzekotasunak agerikoak izango dira: estrukturalismoaren arrastoa nabaria izango da, bai Laclauren hegemoniaren izaera transzendentean, zein Tillyk "inguruabarreko elementuei" emandako garrantzian; ildo berean, diskurtsoa aldagai erabakigarria izango, bai Laclauren hegemoniaren eraikuntzan, zein Tilly prozesu sozialen ikerketarako planteatzen dituen marko diskurtsiboei (master frame) dagokionez; Laclauk aktore edo eskaera ezberdinei hegemoniaren eraikuntzarako aurreikusten dizkien aukera 82 Taylorrek, zehazki, EEBBetako eta Frantziako adibideak jarriko ditu; herri bakoitzaren berreraikuntzarako, konstituzionalismo federalak edota tradizio iraultzaileak, hurrenez hurren, izan zuen pisu sinbolikoa berreskuratuz eta atzeraeraginezko ikuspegiaren berrinterpretatuz (2006: 154). 219 ezberdinetan, eragin zuzena izango dute mobilizaziorako egituren kudeaketan eragileek izango dituzten bitarteko ezberdinak; ... Hauek antzekotasun batzuk baino ez dira izango. Baina ikerketa lan honen erreferentziazko bi autore hauen artean ere ezberdintasun nabarmenak egongo dira. Izan ere, aipatu izan dugun bezala, Laclauren pentsamenduak, hegemonia berri baten eraikuntzaren une politiko edo fundatzaileari erreferentzia egingo dion bitartean, Tillyrenak prozesu sozialen bilakaeran parte hartzen duten mekanismo eta prozesu zehatzei arreta jarriko die. Zentzu honetan, bakoitzaren abstrakzio maila ere ezberdina izango da; hegemoniaren mugen atalean esan dugun bezala, lehenengoak prozesu luzeetan ematen diren epe erdi-luzeko joerak aztertzen dituen bitartean, bigarrengoak gertakari zehatzak testuinguruan jartzeko bitarteko teorikoak eskainiko dizkigu. Zentzu honetan, bi diziplina teoriko ezberdinen erabilerak 90. hamarkadan Euskal Herrian eman zen identitate politikoen bilakaera aztertzeko lanabes egokia eskainiko digulakoan gaude. Kapituluaren antolaketan sartuta, lehenengo atal batean prozesu sozialen azterketarako agenda klasikoaren atal nagusiak eta mugak azpimarratuko ditugu, agenda berriaren oinarria izango diren mekanismo, prozesu eta liskarraldien funtsa azaltzeko. Hiru kategoria hauen oinarrizko azalpenarekin batera gatazka sozialetan aurkitu ditzakegun mekanismo moten (mobilizaziorako mekanismoak, nortasunaren eta ekintzaren eraikuntzari dagozkionak eta liskarraldiaren garapenari lotutakoak) zein oldarraldi zabaleko prozesuen sailkapenari helduko diogu. Azken hauei dagokionez, arreta berezia eskainiko diogu demokratizazio prozesuei, honi dedikatuz kapitulu honen bigarren atala. Demokratizazio prozesuen oinarrizko ezaugarriak eta aldagaiak azaltzearekin batera, zehazki oldarraldi zabal hauetan parte hartzen duten mekanismo eta prozesu espezifikoak zerrendatuko ditugu: berdintasuna eta ezberdintasuna, konfiantza sareak eta herritarren eragina Estatuarekiko. Tillyk konfiantza sareei dedikatutako arretagatik eta hauek gure ikerketa proiektuan izango duten garrantziagatik lanketa zehatzagoa egingo dugu; besteak beste, hauen ezaugarriak, integrazio mailak, sare hauetan ematen diren aldaketak edo hauek sistema demokratikoetan duen eragin espezifikoak nabarmenduz. Jarraian agenda berri honek dituen muga edo ahulgune nagusien errepasoa egingo dugu, gabezi hauei autoreek beraiek planteatutako erantzunak kontrajarriz. Bukatzeko, agenda berriaren inguruko hainbat ondorio aterako ditugu, ikerketa honen hurrengo blokearen argipen metodologiko gisa baliatu nahi izango ditugunak. 220 6.2 Ekintza kolektiboaren azterketarako agenda klasikoa Agenda klasikoa aztertzen hasteko, eta sarrera gisa bada ere, gizarte ekintzaren ikerketarako paradigma teoriko nagusien oinarrizko azalpenari helduko diogu. XX. mende hasierako eskola irrazionalistatik hasi eta ikuspegi postmodernora arte. Populismoaren jatorrien azterketaren atalean ikusi dugun bezala, XX. mendearen lehenengo erdialdean garatu ziren korronte ideologiko nagusien (nazismoa, estalinismoa, ...) gehiegikeriak ikuspegi patologiko batetik aztertu nahi izateak suposatzen zituen mugapenak aintzat hartuz, 50. eta 60. hamarkadan ikuspegi zientifikoagoa batekin azterketa modernotzat hartu dezakeguna garatzen hasi zen. Azterketa honek bi paradigma nagusien arabera garatuko da: jokabide kolektiboarena eta arrazionaltasun kolektiboarena. Lehenengoak funtsean ikuspegi irrazionalaren erantzun bezala artikulatu zen, "behetik" egindako historiaren errebindikazio gisa eta jendea txotxongilotzat jo nahi izatearen aurka; izan hurbilketa psiko-soziologikoak eginez (hau da, ekintza soziala giza-eskaerak bide instituzionaletatik ezin bideratzearen erantzun gisa kokatuz), izan hurbilketa estruktural-funtzionalistak eginez (hau da, giza-ekintza jendartean dauden tentsio estrukturalen emaitza gisa). Edozein modutan, jokabide kolektiboak hiru mito deseraikitzen lagundu zuen (Blummer, 1951; Smelsser, 196283): a) lehenik, barne zoramenaren arabera (madness within), bidegabekeriak eta berak sortzen dituen ezinegon eta emozioak ez dira parte hartze soziala azaltzeko argudio bakarrak; b) bigarrenik, zoratutako jendetzaren (madding crowd) mitoaren gainbeherarekin jendetzaren baitako elkar-ekintzak ez luke emozionalki gidatutako "erreakzio zirkular" baten arabera funtzionatuko, hots, hausnarketa kritiko eta arrazionalek jendetzaren jarrera ulertzeko fundamentuzko elementuak izaten jarraitzen lukete; c) eta hirugarrenik, "ideia zoroak dituen jende zoroaren" ("mad people with mad ideas") ustea gaindituz, jokabide kolektiboa bultzatzen duten usteek ez dute zertan eguneroko errutina gidatzen duten usteak baino irrazionalagoak izan behar. Arrazionaltasun kolektiboak aldiz, koste/etekin kalkulu batean oinarrituko da, edozein ekintza kolektibok eskatzen duen kalkuluan hain zuzen ere; baina jokoan dauden aldagai kopuru altua eta hauen konplexutasuna tarteko, kalkulu horren emaitzak ezin izango dira aldez aurretik erabat 83 Edwards, 2014: 40 221 neurtu. Marcur Olsonen (1992) pentsamendua paradigma honen eredutik adierazgarrienetakoa izan daiteke. Bere ustez, ekintza kolektiboaren arazoa gehitzaile litzateke; hau da, ikerketa sozialak talde bateko ahalik eta kide gehien beraien ongizate komunerako nola inplikatzen diren argitu beharko luke. 70. eta 80. hamarkadan eskola analitiko klasikoak garatu ziren, nagusiki bi adarren gainean: mobilizaziorako baliabideen teorian (Research Mobilization Theory -RMT- edo eskola amerikarra) eta gizarte mugimendu berrien azterketan (New Social Movements -NSM- eskola europarra). Lehenengoak antolaketa du aztergai nagusia, horrek prozesu politikoetan duen eraginaren ikuspegitik. Bigarrengoak inguruabar sozio-kultural orokorra du aztergai. Honek, gizarte mugimendu berrien ezaugarriak ikuspegi ezberdinetatik lantzen ditu: eredu kultural ezberdinen arteko talka gisa, paradigma politiko berrien ardatz bezala edota aurreko ezaugarriak barne bilduko lituzkeen ikuspegi integratzailetik. Azkenik, 90. hamarkadatik aurrera garatuko den postmodernitatearen eskola aipatuko dugu. Paradigma konstruktibista horren erreferentzia nagusietako bat izango da, mugimendu sozialen sorreran eta eurek garatzen duten ekintza kolektiboan jendarte eraikuntzak duen garrantzia errebindikatzen duena. Honek aurreko bi ikuspegiei kritika zorrotza egin zien; gizarte mugimendu berrien teoriari dagokionez, ekintzaren jatorriaren aldagaiak aztertu bai, baina horren garapena ez zuelako ikertzen (ekintzarik gabeko eragilea); eta RMT kontrako akatsean erortzen zelako, praxia aztertuz baina ekintza horien jatorria ez (nortasunik gabeko praxia). Beste modu batera planteatuta: RMTk mugimenduen barne aldagaietan gehiegizko arreta jarri zuen bitartean, gizarte mugimendu sozial berrien paradigma kanpo inguruabarrean zentratuko da. Bi muturren arteko eztabaida honek ikerketa soziala mugimenduaren agentziaren eta inguruabarraren estrukturaren arteko aterabiderik gabeko kalezulora eramaten zuela arbuiatzen zuten ahotsak geroz eta gehiago ziren. Gizarte eragileen jokalekua eta jo puntua izango den errealitatearen izaera eraikia dilema hau gainditzen joateko eredu bezala planteatuko da. Bertan framing-ak edo markogintzak berebiziko garrantzia hartuko du, "hor kapoan dagoen mundua" sinplifikatu eta kondentsatzen duen eskema interpretatzailea bezala ulertuta (Snow&Benford, 1992: 137). Zentzu batean, framing-ak estrukturaren eta mugimendu sozialen agentziaren arteko bitartekaritza lana egiten duela esan daiteke (Edwards, 2015: 100). Konstruktibismoaren ikuspegi hau laburtze aldera, eta Zubiagaren tesian jasotzen den bezala zera baieztatu dezakegu: 222 "Aurreko hamarkadetako gehiegizko arrazionalitatea eta mugarik gabeko "egiturakeria" alboratu nahi izan dira, lehen garaiko "irrazionalitate ulertezinean" edota ikuspegi psikologiko indibidualistegian" berriro erori gabe" (2008: 60). Honek ikuspegi teoriko berriak sortuko zituen, aldagai ezberdinei arreta jarri zietena: nortasunaren eraketa, diskurtso publikoa eta honen lerrotzea, ikuspegi kognitiboa, ... Baina postmodernismoaren bilakaeraren azterketan ikusi dugun bezala, guztiek sinbolikoari aparteko arreta eskainiko diete, maila indibidualean edo kolektiboan. Orain arte aipatutako hurbilketen aldebakarreko ikuspegia ikusita joera postmoderno honek sintesira jo zuen; hau da, aurreko paradigma hauek sortzen dituzten aldaera ezberdinak kontrajarriak baino osagarriak direla ulertzera. Baina honek ere bere mugapenak ekarri zituen, ikerlariak aldagai analitiko gehiegi aurkitzen zituztelako, anabasaren sentsazioa sortzen duen collage batekin topo eginez. 6.2.1 Agenda klasikoaren atal nagusiak. Sintesiaren aldeko joera honek 90. hamarkada bukaerako ikerlari sozialen jarrera markatu du. Alabaina, kasu askotan jarrera hau nahiko maila teorikoan gelditu izan da. Izan ere, analisi enpiriko ezberdinetarako mahai gainean zeuden ikuspegi ezberdinetako bat gailentzea ekarri baitu. Lau dira ikerketarako ikuspegi nagusiak: lehenik, egiturazko analisiak ditugu; hauek gizarte antolaketan dauden zatiketak eta ondorioz sortzen diren gatazka ardatz berriak ditu oinarrizko ikuspegi gisa. Bigarrenik analisi arrazionalista dugu, izenak dioen bezala ekintza kolektiboa norbanakoen edo kolektiboen hautu arrazionalaren ondorio gisa aztertzen duena. Ikuspegi fenomenologikoak aldiz, "gizabanakoen kontzientzia egoeran" oinarritzen dira, "nor gara" edota "zer gara" moduko galderei erantzuteko saiakeran. Eta azkenik, ikuspegi kulturala dugu, arreta komunitate kulturalen adierazpenetan jartzen duena. Lau hauen artean lehenengo biak izan dira garaile azken urteotako ikerketa sozial ezberdinetan. Alde horretatik, jarraian azalduko dugun agenda klasikoa bilakaera horren emaitza gisa kokatu beharko genuke (MTT, 2005: 22). Hona hemen, Diani eta Della Porta-k (2011) agenda zahar honen atalez egindako sailkapena: 1) Aukera Politikoen Egitura 223 Ez dago adostasun nahikorik tresna teoriko honen elementu nagusien gainean, adostasun falta honek kontzeptu honen baitako aldagaien etengabeko biderkatze bat ekarri duelarik. Edozein kasutan, jaso ditzagun azken urteotan adostasun nahiko zabala jaso duen ereduaren oinarrizko azalpena. Della Porta eta Dianik bi multzo orokor bereiziko dituzte: egonkorrak eta aldakorrak (2011: 257263). Egonkorren artean bi azpimarratuko ditugu: erakundeen egitura eta kultura politikoaren izaera. Lehenengoan estatuaren edota dagokion egituraren irekitasuna eta sendotasuna baloratuko da ekintza kolektiboaren baldintzatzaile bezala; hiru mailatan: a) estatuaren lurraldezko zentralizazio maila, b) estatuaren botereen arteko bereizketa funtzionalaren maila eta c) estatuaren boterearen ahalmena beste eragile politikoen aurrean. Horrela, a) zenbat eta botere gehiago periferiako gobernuetan kokatuta, mugimendu sozialek orduan eta aukera handiagoa izango lukete erabakiak hartzeko prozesuetan; hau da, unitate administratiboa herritarrengandik zenbat eta hurbilagoa, parte hartzea bideragarriagoa izango da. b) Botereen arteko banaketarekin antzeko zerbait geratutako litzateke, botere legegile, exekutibo eta judizialaren arteko aldea zenbat eta handiagoa izanik sistema irekiagoa litzatekeelarik. Hari horri tiraka, legegileak era proportzionalean izendatutako parlamentari kopurua altua bada edota gobernua zatikatua badago, sisteman eragiteko aukera handiagoak izango dira (politikak inplementatzeko aukera txikiago izan badaiteke ere). Eta c) Estatuaren ahalmenari dagokionez, ibilbide ezberdineko Estatu ereduekin topo egin ahal izango dugu; batzuk, instituzionalak ez diren eragileen parte hartzeari ateak itxiagoak izango dituzte eta beste batzuetan, aldiz, botere legegile edo exekutiboan bitarteko ezberdinen bidez (galdeketak, erreferendumak, ...) eragiteko aukera handiago izango dute. Lehenengoetan sistemaren itxituraren aurrean kokatuko ginateke, bigarrengoetan, ordea, sistema irekietan. Dianik eta Della Portak aztertutako hainbat kasuetan, aldiz, maila teorikoko baieztapen hauek ez dute bere isla praktikoa izango. Izan ere, demokraziaren garapen maila batek ekintza sozialaren agerpenerako lagungarria izango bada ere, onura instituzional hauek mugimenduen agerpenean ze punturaino determinatzaileak diren zalantzazkoa litzateke. Gainera sistema instituzionalaren irekitasunak eragin anbibalenteak izan ditzake mugimendu sozialen arrakastan; esaterako, deszentralizazioaren eraginez sisteman eragiteko aukerak biderkatzeaz gain, sisteman sartzeko traba puntuak izan daitezkeenak ere ugaltzen dituelako (2011: 263). Zentzu honetan, irekitasuna/itxitasunak ze punturaino aukera edo mehatxua izango den baloratu beharko da. Horrekin batera, Edwardsek (2014: 88) mugiezinak diren estruktura politikoez baino, aukera politikoen aspektu mugikorrez hitz egingo digu, egoera zehatzetan ematen diren berezitasunengan 224 arreta jartzen dutenak. Aukera Politikoen Egituraren ikuspegi kritiko honek kategoria honi orokorkeria arriskua kenduko badio ere, kasuan kasu aztertu behar denez, ikerketa sozialerako bitarteko bezala lausoagoa egingo du. Zentzu honetan, Tarrowek (1997) berak Aukera Poltikoen Egituraz baino, aukera politikoez hitz egingo digu. Agenda klasikoaren ataletara bueltatuta, kultura politikoaz hitz egiteko orduan, ekintza kolektiboaren arauak baldintzatzen dituzten marko kultural edo mundu ikuskerez ariko gara. Sistema bakoitzak bere dominaziorako estrategiak (prevailing strategies) izango ditu; batzuk boterea egikaritzeko estrategia barneratzaileagoak eta beste batzuk baztertzaileagoak izango dituztelarik, horretan sistema bakoitzaren ibilbide demokratikoak eragina izango duelarik. Honen arabera mugimendu bakoitzak ere sisteman eragiteko estrategia finkatu beharko duelarik. Zentzu honetan, sistemen estrategiek mugimendu sozialen errepertorioan eragin maila bat izango badute ere, ez dira beraien hautu estrategikoak azaltzeko argudio bakarra izango (Della Porta eta Diani, 2001: 267). Aldagai aldakorren artean kokatzen diren aliantza egitura eta aurkaritza egiturak mugimendu sozialen hautu hauek finkatzeko beste argudioetako batzuk izango dira. Lehenengoan, mugimenduaren lagunak bilduko lirateke, bigarrengoan, aurkariak. Lagunek baliabideak eta aukera politikoak eskaintzen dituzte; aurkariek, berriz, mugimendua ahultzea izango dute helburu (Diani eta Della Porta, 2011: 267-268). Bata eta bestearen egoera ezagutzea funtsezkoa da ekintza kolektiboaren garapenerako. Sindikatuak edota ezkerreko alderdiak aliantza egituraren baitan kokatu izan ohi diren bi bitarteko klasiko dira; hauengan ematen diren hainbat aldagaien arabera (barne zatiketak, gobernuan parte hartzea edota politika erreformistekiko jarrera, kasu) mugimendu sozialen garapenean traba suposatu dezaketen arren. Aurkaritza egituraren erdigunean, normalean, Estatu erakundeak kokatu ohi dira (aurkako aldagaia izateaz gain, aldekoa edota helburu bera bilakatu daitekeelarik). Aurkakotasun egitura honen bitarteko nagusietakoa sistemak poliziaz egiten duen erabilpena litzateke, erabilera honen intentsitatearen arabera protesta sozialaren poliziagintzaren aurrean kokatu gaitezkeelarik. Tillyren terminoak baliatuz, bortizkeriaren espezialista hauek (2007b: 34) liskarraldien kontrol polizialean estrategia ezberdinak baliatuko dituzte; bortxa fisikoaren erabilera baliatuko duten hertsadurazko estrategietatik hasita, ekintzaileekin izandako harremanen bitartez garatutako limurtze bideetatik pasa eta protestagintzan dabiltzanen inguruko inguruko informazioa jasotzera bideratutako estrategietara. Estrategia hauen garapenean poliziak hainbat aldagaien inguruko intentsitatea aldarazi dezake: bortxaren erabilera, kontrolerako bitartekoak, ekintzaileekin izandako harremana eta abar. Horren arabera, oinarrizko bi 225 konbentzionaletik ez-konbentzionalerako igarobidea adierazten du; lehenengoaren barruan, sistema demokratikoetan arautuak dauden sinadura bilketa edota baimendutako manifestazioak kokatuko lirateke. Bigarren atalasea ekintza zuzeneko tekniketatik pasako litzateke; boikotak kasu. Hirugarrenak ekintza ilegal baina bortxaren erabilerarik suposatzen ez dutenak lirateke, greba ezofizialak edota eraikin publikoen okupazioak, adibidez. Eta azkenik, kalte pertsonal edota fisikoak eragingo lituzketen indarkeriazko ekintzak leudeke. Tarrowek (1997) ikuspegi gradual hau baliatuko du baina bere ustez jauzi kualitatiboa araututako eta arautu-gabeko ekintzen artean baino lehia suposatzen duten eta ez dutenen artean zedarrituko du. Izan ere, araututako prozeduren barruan, eguneroko funtzionamendu sozialetan erresistentzia maila bat adieraziko duten hainbat ekintzekin egingo baitugu topo (Scott, 2003). Azken urteotan Frantziako eskoletan emakume musulmanek beloa eramateko egindako hautuak bertako hezkuntza publikoaren laikotasuna lehiatuko du; edota 80. hamarkadan Japonian idazkari emakumeek beraien nagusi gizonezkoei tea zerbitzatzeari uko egitea hango enpresa ikuskera erabat errotua zegoen tradizioa kolokan jarri zuten. Lehia honek edozein protesta ekintzetan funtsezkoa izango den aldagaia mahai gaineratuko du: ziurgabetasuna. Honek protestaren bilakaera irekita utziko du, bere iraupena, kostoak edota hedapena aurrez determinatu ezin izango den prozesua bihurtuz. b) Izaerari dagokionez politikoak edo kulturalak izan daitezke, segun eta helburua kanpo errealitatea eraldatzea ala barne balioak aldaraztea den. Mugimendu batzuk helburu politikoetan jarriko dute arreta, eta beste batzuk kulturaletan; edota helburu batzuetatik besteetarako bilakaera edo alternantziarekin topatu gaitezke. Protesta ekintzaren zabalpena elkartasunaren bidez edozein protesta ekintzaren arrakastarako giltza izango da. Horrela elkartasunaren balio kulturala edozein protestaren oinarrizko abiapuntua izango da; greba bat, esaterako, aurrez langileen eta bere ingurukoen arteko elkartasun sare bat ezean nekez emango ditu emaitzak. Baina aldi berean, grebak, protesta ekintza gisa, inplikatutako kideen arteko elkartasun bat, edota balio kultural batzuk areagotuko ditu (Tarrow, 1997: 183). Azkenik, c) barne logikari kasu eginez, hiru azpi-logikekin aurkitu gaitezke:  Kopuruaren logika lehenesten den printzipioa izan daiteke; eragileen eskutik adierazten den gehiengo soziala, erakundeen oinarrian dagoen gizarte sektore soziala baino zabalagoa dela adierazi nahiko da, horretarako bitarteko mota ezberdinak baliatuko direlarik 227 (manifestazioak, sinadura bilketak, ...). Logika honen eraginkortasun nagusia sistema demokratikoei lotuta egongo da, bertan protesta egiten dutenek beraien bozarekin gobernarien erabakiak aldatu ahal izango dituztelakoan, askotan horrela gertatu ez arren.  Kaltearen logika honen baitako bigarren azpi-logika izan daiteke; ekintzaileak sistema politikoaren eraginkortasuna zalantzetan jartzen saiatuko dira, zuzeneko kalteak eraginez eta eguneroko bizitza arrunta aztoratuz. Proposatzen den etorkizuna, dagoen errealitatea baino hobea dela erakutsi nahi badute, egoera jasanezina bilakatu beharko dute. Hortaz, balio instrumentala izateaz gain sinbolikoa ere bilatuko du. Logika honek, aldiz, bere arriskuak eta mugak izango ditu. Horietako lehenengoa errepresioaren hazkundea eta aldeko sektoreen indargabetzea. Della Portak nabarmendu bezala, sistema demokratikoetan liskarraldiaren garapena gatazka militarrerantz desorekatzen bada, Estatuak bataila hori irabazteko aukera handienak izango ditu (2011: 226). Baina indarkeriaren erabileratik harago, kaltea eragingo duten bestelako ekintza motekin aurkitu gaitezke; kaltetu nahi denaren izen ona edota egoera ekonomikoan eragin nahi duten greba edota boikoten kasuetan bezala. Edozein kasutan, gizarte protestaren poliziagintzarekin bezala, ondo neurtu beharreko logika da, kontrako efektuak lortu nahi ez badira behintzat.  Eta azkenik konbentzimenduaren edo lekukotasunaren logikarekin egingo genuke topo. Hauek mezu etikoa indartzera joko dute, dei etiko honek aldarrikapenaren legitimitatea areagotu dezakeelarik, sistemaren kaltetan. Ekintzaileek sektore sozial baten etorkizunarentzat, edota gizateria osoaren bizi-iraupenerako funtsezkoa litzatekeen helburu batekiko konpromisoa adieraziko lukete, jendartearen alde emozionalarekin konektatu nahian. Azken eredu honetan bortizkeriarik gabeko zuzeneko ekintzak edota desobedientzia zibila ohikoak izaten dira. Finean, gizarte eragileek landuko duten ekintza kolektiboaren hautaketarako hiru logika hauen artean sortzen diren kontraesanak argitzeak eramango du hauen denboraren eta egitekoen zati handi bat. Honen hautaketarako aldagai ezberdinak aintzat hartu beharko dituzte; orain arte nagusiki bi aztertu ditugu hemen: egiturazko baldintzen egoera eta lagun/aurkariaren estrategia zein den. Baina beste batzuk ere badira (Della Porta eta Diani, 2011: 234-237): baliatu izan den errepertorioa baliatzen jarraitzeko joera edota berrikuntzarako gaitasuna, esaterako; lortutako arrakastak errepertorioren zabalpena edo eguneratzea baldintzatuko du (indarkeriaren erabilera barne). Esan nahi baita, subjektu sozialak ingurunearen baldintzapenak aintzat hartuz, aukeraketa estrategiko egokirako elementu ezberdinak aintzat hartu beharko dituela. 228 6.2 irudia: Protestarako ekintza motak. 3) Mobilizaziorako egiturak Liskarraldi sozialetan jendeak ekintzara zergatik pasatzen den argitze prozesu honetan, mobilizazio egiturak aintzat hartu beharreko beste aldagai nagusietako bat izango dira. Gorago aipatutako eskola zientifiko arrazionalak mobilizazio egituren azalpenerako oinarrizko bi abiapuntu kokatu zituen: batetik, mugimenduen jarduera ez dela jendarte desegituraketaren ondorio edota norbanakoen integrazio arazo bat; eta bestetik, mugimenduek antolaketa arrazionalak baliatzen dituztela beraien helburuak sortzeko. Antolaketa hauen egituratzean eta, batez ere, norbanakoen errekrutatzean harreman pertsonalek berebiziko garrantzia izango dute (Della Porta eta Diani, 2011: 158). Harreman hauen bitartez oinarrizko antolaketa egiturak sortuko dira: sare sozialak. Hauek lotura maila ezberdinak izango dituzte, praktikak ekintza mailaren arriskua eta kostearen arabera lotura maila sendoagoa edo ahulagoa izango dela erakutsi digu. Aldi berean, sare hauek afiliazio mota ezberdinak jaso ahal izango dituzte; sare batzuk afiliazio indibidualekoak izango dira, hau da, sareak dedikazio esklusiboa eskatuko du; beste kasu batzuetan, aldiz, norbanakoak sare ezberdinetako kideak izango dira. Azken kasu honetan bereziki, sare ezberdinen arteko hartu-eman biziago bat sortuko da. Hortaz, saregintza hau inguruabarreko, barne izaerari loturiko eta bestelako baldintzen arabera, aldakorra izango da. Saregintza ekintza kolektiboa gauzatzeko ezinbesteko zutabea izango da; bai kanpora begira, dinamikoa den giza-talde ezberdinen arteko harreman eredu bat finkatzen duelako; bai barrura begira, mundu ikuskera bat, informazioa eskuratzeko aukera edota ekintzarako bitartekoak eskaintzen dielako herritar saretuei. Hala ere, ikuspegi arrazionalista 229 batetik sareek ekintza kolektiborako bitarteko bezala bere ahulguneak ere izango dituzte. Izan ere, sareak bitartekoak konpartitzeko egiturez gain, gizabanakoen arteko harreman kultural, emozional eta komunikatiboak ere badira, eta hainbat kasutan, interdenpendentzia testuinguru honek mobilizazioa laguntzeaz gain, nola oztopatu dezakeen ere aztertu beharko da (Edwards, 2014: 7576). Egituratze malguko sareez gain, antolakundeez ere hitz egin behar dugu. Sareek norbanakoen artean artikulatu dezaketen oinarrizko hartu-emanaren garrantzia baztertu gabe, antolakundeek berebiziko papera jokatu beharko dute nortasun iturri gisa eta ekintza kolektiboaren bizi iraupena bermatzeari begira. Eferbeszentzia handiko uneetan, parte hartzeko borondateak eta berotasunak gora egiten duenean, sareek ematen duten oinarrizko euskarriekin jendea mobilizatzea errazagoa izango da. Beheraldietan, aldiz, antolakundeek, beraien presentzia iraun-arazteko duten joera dela medio, ekintza kolektiboaren jarraipena bermatu ahal izango dute (Diani&Portelli, 2011: 183-184). Hala ere, hainbat kasutan antolakundea eta sarea bera ezin izango dira bereizi. Antolakundeen tipologia bat azaltzeko hiru eredu teoriko ezberdinduko genituzke. Lehenengo ikuspegi baten arabera antolakundeak helburu zehatz batzuei begirako egituraketa arrazionalak izango dira; bigarren ikuspegi baten arabera, antolakundeak ondo definitutako helburuek eragin txikia izango lituzketen antolaketa forma naturalak lirateke, era informalean ekintza bateratuak gauzatzeko koordinatzen direnak; eta azkenik, antolakundeak era ez-egonkor batean beraien interesak negoziatzen dituzten koalizio ireki gisa irudikatuko lukeen ikuspegia genuke (2011: 184). Edozein kasutan, antolakundeak inoiz ez dira finkoak izango, aldaketa ezberdinetara egokitzen joan beharko dute. Elementu arrazionalak eta irrazionalak barne bilduko dituzte eta gainontzeko eragileekin izango dituzten harremanak batzuetan elkarlanezkoak, baina beste batzuetan lehiatsuak izango dira. Gizarte eragileen antolakuntzaz ari garela berebiziko garrantzia du ere hauek antolaketari buruzko erabakiak hartzeko orduan ze elementu hartu behar diren kontutan zehazteak. Esan gabe doa, egiturazko (egoera batean estrukturalak liratekeenak) zein elkarreraginezko (giza-taldeak propioki hartzen dituen erabaki estrategikoei eta hauen arteko eraginari dagozkionak) aldagaien arteko harremana aintzat hartu beharko litzatekeela. Mobilizaziorako bitartekoen teoriaren aldeko zaleek bigarren honetan egingo dute indarra; beste batzuk aldiz, egon litezkeen muga estrukturalen arabera kokatzen dituzte antolakuntza erabakiak. Edozein kasutan, inguruabar zehatzak erabakiaren norabidea markatuko duela agerikoa da, Tarrowek berak mugimendu sozial baten botere iturriak 230 testuinguruaren aukera politikoen araberakoak direla iradokiz (1997: 259). Zentzu horretan, mugimendu baten antolaketaren inguruko erabakiak hartzerako orduan hiru aldagai horiek (egiturazkoak, elkarreraginezkoak eta inguruabarrekoak) aintzat hartzea funtsezkoa izango da. 4) Marko diskurtsiboak Aurreko kapituluetan ikusi bezala, aro postmoderno honetan arlo sinbolikoaren azterketa zientifikoa garrantzia hartzen joan delarik agerikoa da. Alde horretatik, diskurtsoaren eraikuntzak ere berebiziko arreta hartu du epealdi honetan. Zentzu horretan, askotan estrukturaltzat aurkezten diren hainbat aldagai ikuspegi kultural eta hautu estrategikoen emaitza baino ez direla kritikatua izan da (Goodwin eta Jasper, 2004a: 2784), aldagai hauen izaera kognitiboa eta eraikuntza subjektiboa behar bezala aitortu gabe. Askotan aukeren zabalpena ekintzaileentzat oharkabean pasatu daitezke edota itxita mantentzen diren aukerak irekitzat hartu, baldin eta marko diskurtsiboen bidez ez da bada kokapen egoki bat egiten. Diskurtsoaren Teoriaren azalpenak balio dezala diskurtsoak nortasunen eraikuntzan eta prozesu sozialen garapenean duen garrantzia kokatzeko baina zehaztu ditzagun diskurtsoaren artikulaziorako funtsezkoak diren beste aldagai batzuk. Markogintza diskurtsiboan problematizatzea giltzarria da eragileentzat; horrela, agenda sozialean arazotzat jotzen dena eta ez dena ezberdinduko dute. Gizartearen konplexutasuna gutxituko duen jarduera bezala definitu dezakegu; sektore sozialak jendartean "arazotzat" hartzen denaren arabera lerratzera behartuak egongo dira, honek duen potentzial aktibatzaile guztiarekin. Zentzu horretan, diskurtsoaren markogintzaren arrakastarako giltza sintonia diskurtsiboa da. Eragile sozialaren interpretazio markoa eta mobilizatu nahi den gizarte esparruarena lerrotzea litzateke (fragme alignement), horretarako aukera ezberdinak daudelarik. Edozein era aukeratuta ere, marko diskurtsiboak mobilizatu nahi duen sektore sozial ahalik eta zabalenak bere egin dezakeen diskurtsoaren eta gizarte eragileak definizioz mantendu nahiko lukeen diskurtsoaren arteko oreka zaindu beharko du. Izan ere, aldaketa aurrera eramateko gizarte eragile edo mugimendua bera baino atzerakoiagoa izango den sektoreak mobilizatu beharko ditu. Egoera horretan, oreka aurkitzea erronka nagusietako bat izango da, gehiegizko abangoardismoak lekuz kanpo utzi baitezake mugimendua. Horrela lau diskurtso mota nagusi aurkitu ditzakegu (Diani, 1994): 84 Della Porta eta Dianiren Los movimientos sociales (2011) liburutik aterata; 277. orrialdea. 231  Sistemaren kontrako markoak, sistemak interes ezberdinak barneratzeko duen gaitasunaren aurka jotzen du, sistemaren eraldaketa sakona aldarrikatuz.  Birlerrotze markoek, ez dute sistemaren legitimitatea zalantzetan jartzen, bertan aritzeko aukerak daudela uste duten heinean, baina sistemaren berregituratzea eta zabaltzea eskatzen dute.  Barneratze markoek, berriz, eragile berrien onarpena eskatzen dute.  Azkenik, birbizitze markoek sistemaren egonkortasuna onartzen dute eta sistemaren ohiko antolaketan aritzeko aukera ontzat hartzen dute hau barnetik birbizitze aldera. Diskurtsoaren markogintzari dagokionez, orain arte aipatutako irizpide eta sailkapen ezberdinek eragile sozialaren edota gizarte mugimenduaren hautu estrategikoari erantzuten zioten, baina badira bestelako elementu batzuk ere aintzat hartu behar direnak; horien artean inguruabarra azpimarratuko dugu. Izan ere, inguruabarraren egiturazko ezaugarriek markatuko dute une eta esparru bakoitzean indarrean dauden interpretazio marko orokorrak (master frames) eta horren arabera zehaztu beharko da mugimenduaren estrategia diskurtsiboa. Abertzaletasuna, klase gatazka edota demokraziaren inguruko oinarrizko aldarrikapenak izan daitezke horietako batzuk. Agenda klasikoa ikerketarako bitarteko gisa erabili dutenek lau kategorien eta beraien arteko harremanaren garrantzia azipamarratu izan dute. Irudi honekin eskematizatu dezakegu agenda klasikoaren funtzionamendua: 6.3 irudia: Liskar politikoa azaltzeko mugimendu sozialen teoriaren agenda klasikoa (MTT, 2005: 19). 232 6.2.2 Agenda klasikoaren mugak. Marrazki honi erreparatuta eredu klasiko hau baliatu duten ikerlariek jorratutako bidea hobeto uler dezakegu: mugimendua kasu isolatu bezala hartu; honek laukitxo bakoitzean egindako hautua aztertu eta bakoitzak bestean zer nolako eragina izango duen begiratuko dute; hau da, mobilizaziorako egiturak aukera politikoaren egiturari nola eragiten die? Edota, diskurtsoaren markogintza ezberdinek zer nolako eragina dute protestarako ekintza ezberdinetan? Zentzu honetan, kategoria bakoitzaren azterketa egin eta gero, kausa-ondorio katearen ulermena kategorien arteko elkarreraginean kokatuko dute. Beste modu batera esanda, jardueraren aldagaiak (aukera/mehatxuak, diskurtso, ekintza motak eta mobilizazio bitartekoak) analitikoki bereizi eta ondoren beraien arteko harremana aztertzea agenda klasikoaren ikerlarien hautu metodologikoa izango da. Eredu honen gabeziei dagokienez, norbanako aktoreen azterketan hobeto funtzionatu zuen, elkarri eragiten dioten eragile multzoen ikerketan baino. Horrela gatazka prozesu konplexuetan ez du eraginkortasun berdina erakutsiko. Gainera laukien artean oso ondo zehaztu gabeko kausa-efektu harremanak bilatu nahian, gatazkaren baitako irudi estatikoak eskaintzen dizkigu bilakaera dinamiko eta elkar-eraginezkoa baino. Izaera estatiko hau dela medio, denboran zehar iraupen luzea duten mugimendu sozial zabalak ulertzeko mugatua legoke, sekuentziala litzatekeen argazkien muntaketaren irudia nagusitzeko arriskuarekin. Horri lotuta, agenda klasikoak oldarraldien sorrera azaldu nahian, bilakaeraren azterketa baztertu egin du askotan. Eta gainera, azken hamarkadetako ibilbide historikoari erreparatuta, azterketaren ikuspegia zabaldu nahi izan denean, baikortasunak mugimenduen aukerei mehatxuei baino arreta handiagoa eskaini izan die. Horretaz gain, mendebaldeko mugimendu sozialen azterketarekin duen gertukotasunagatik sistema demokratikoetatik kanpoko liskarraldi politikoak aztertzeko ahulgune nabarmenak erakutsiko ditu. Mc Adam, Tarrow eta Tilly arestian aipatutako bide kritikoaren arakatzaileak izango ditugu, horren azalpenerako Dynamics on Contention (2001) liburuan planteatutako ikuspegia abiapuntu hartuko dugularik. MTTk ikuspegi estrukturalista oinarri izanik ere, elkar eraginezko hurbilketa proposatzen dute, agenda klasikoaren izaera egonkorregia kritikatuz. Maila handi batean arrazionalismoaren nagusitasunari lotutako muga hauek gainditu nahian, ikuspegi arrazionalistaren inguruko hiru hautu metodologiko egingo dituzte paradigma edo agenda berria planteatzeko orduan. Lehenik, ekintza 233 sozialaren ardatz gisa norbanakoen hautuak hartzen duen ikuspegiaren aurrean, gune sozialen arteko elkar ekintza sareen garrantzia nabarmenduko dute. Bigarrenik, marxismo tradizionalak egin bezala, gertakizun sozial ezberdinen azalpena bilatu nahi duten estrukturen edo sekuentzien lege oroharrapatzaileak baino, gertaera liskartsuetan errepikatzen diren mekanismo eta prozesuetan arreta jarriko dute85. Eta hirugarrenik, testuinguru historiko kulturalaren garrantzia eta testuinguru hauek determinatuko lituzketen estrukturak baino hauetan errepikatuko liratekeen aldagai kausalak aztertuko dituzte: mekanismoak (2005: 24-25). Honek agenda klasikoaren laukitxoen mugak uste baino lausoak eta uste baino nahastuagoak daudela erakutsiko digu, gezi bidez azaldu nahi zen kausa-efektu logikaren mugak ere agerian utziz. Ordura arteko ikerketa nagusietan maila indibidualaren funtzionamenduaren azterketarako baliatutako mekanismoen sailkapena alde batera utzi eta prozesu politiko liskartsuen azalpenerako baliagarriagoa izan den eredu bat eskainiko digute:  Inguruabarreko mekanismoak: kanpo aldagaiek mugimendu sozialen aldaketan duten eragina aztertzen dituzte. Eragileen borondatearen adierazle baino, egiturazko aldagai gisa aztertu daitezke. Honen adibide krisi ekonomikoak izan daitezke; hauek norbanako eta kolektiboen parte hartze sozialean eragin zuzena izan ohi dutelarik.  Mekanismo kognitiboak: norbanako eta taldeen hautemateen jabetzan eragiten dituzten aldaketak lirateke. Nortasun politikoen eraikuntza prozesuari lotuta agertzen zaizkigu, prozesu hauek inplikatutako pertsonen kontzientzian aldaketak eragiten dituzte heinean.  Harremanezko mekanismoak: norbanako, talde edo sare interpertsonalen arteko harremanak aldarazten dituzten mekanismoak lirateke. Hauek ere nortasun politikoen eraikuntza prozesuari lotuak agertuko zaizkigu, prozesu hauek inplikatutako pertsonen eta taldeen arteko harremanetan aldaketak eragiten dituzten neurrian. Mekanismo mota hauek, eta bestelako irizpideen arabera sailkatu daitezkeenak, prozesu sozialen garapenean elkar-gurutzatuko dira. Beraz, eredu klasikoak egin bezala, akats larria litzateke analitikoki bereizten saiatzea eta era isolatuan aztertzea. Jendarte prozesuetan zehar harremanezko ikuspegiarekin aztertu beharko ditugun bitarte kontzeptual gisa ulertu beharko ditugu; hainbat kasutan, bata non bukatu eta bestea non hasten den bereiztea lan nekeza izango delarik. 85 Ikuspegi estrukturalista mekanikaren ideiarekin parekatu dezakegun bitartean, MTTren mekanismoak eta prozesuak biologia molekularrarekin antzekotasunak izango dituela baieztatuko dute. 234 6.3 Ekintza kolektiboaren azterketarako agenda berria: Mekanismoak, prozesuak eta liskarraldiak Ekintza kolektiboaren azterketarako ikuspegi berri honek termino eta bitarteko analitiko berriak eskatuko die ikerlari sozialei. Zentzu horretan, nahiz eta ikerketarako ikuspegi honek planteatuko dituen bitartekoak ez diren erabat berriak izango, hauek ikuspegi eguneratua hartuko dute. Hiru dira nagusiki azpimarratuko ditugunak: mekanismoak, prozesuak eta liskarraldiak. Lehenengoari dagokionez definizio ezberdinak topatu ditzakegu. Mekanismoen azterketa hobesten dutenek aldagai sozialen arteko korrelazioa aztertu beharrean, aldagaien arteko lotura azpimarratzen dute; hau da, aldagai sozialen arteko harremanak une ezberdinetan antzeko eran aldarazten dituzten gertaeren azterketa lehenesten dute. Ikuspegi honetan pisu handia izango du ikuspegi marxistatik planteatzen den indibidualismo analitikoa edota hautu arrazionalaren ikuspegia. Hala ere, afera psikologikoari garrantzia emanez, hainbat egoeretan gizakia arrazionalak izan daitezkeen hautuetatik aldenduko dela aintzat hartuko du. Horren azalpenean psikoanalisiak eta postestrukturalismoak zeresan handia izango dute. MTTk mekanismoen inguruko oinarrizko definizio hau planteatuko digute: "Los mecanismos son una clase delimitada de acontecimientos que alteran las relaciones entre conjuntos especificados de elementos de maneras idénticas o muy similares en toda una variedad de situaciones" (2005: 26). Baina mekanismoen zehaztapenarekin ze punturaino aurkitu dugu gertaera sozialen azalpenerako oinarrizko tresneria? MTTren ustez mekanismo hauek kausa-ondorio katearen oinarrizko kate-begia lirateke; azterketa sozialaren lege "fisikoak", nolabait esateko; nahiz eta geroago ikusiko dugun bezala honen gaineko ikuspegia ez den horren sinplea gertaera sozial konplexuagoetan murgiltzen garenean. Gertaera sozialen azterketan, normalean, gorago aipatutako hiru mekanismo motak (inguruabarrekoak, kognitiboak eta harremanezkoak) elkar lotuak agertuko zaizkigu; prozesuak, antzeko eraldaketak eragiten dituzten mekanismo hauen sekuentzia erregularrak edo kateaketak lirateke. Hainbat kasuetan zaila izango da gertaera, mekanismo eta prozesuen arteko bereizketa garbi bat egitea. 235 Azkenik, mekanismo eta prozesu horiek gertaeretara (episodios) edo liskarraldietara eramango gaituzte. Hauek eskaera kolektiboak barnebiltzen dituzten gatazka korronte iraunkorrak lirateke. Hala ere, agerikoa da mekanismo edota prozesu ezberdinen kateatzeak ondorio erabat ezberdinak izan ditzakeela. Hortik, MTT-k lege edo azalpen oro hartzailerik aurkitzeko asmo eskasa eta ikuspegi dinamikoa azpimarratzeko nahia. Gainera oldarraldi zabalak duten izaera dena delakoa izanda ere (hots, iraultzaz, demokratizazio prozesuaz edo nazionalismoaz arituta ere), guztiek oinarri berbera izango lukete, mekanismo eta prozesuengan hain zuzen ere. 6.3.1 Mekanismo motak. MTTk mekanismoen lau kategoria ezberdin bereiziko dituzte: mobilizazioaren mekanismoak, nortasunaren eta ekintzaren eraikuntzarako mekanismoak, barne dinamismoa adierazteko mekanismoak eta oldarraldi zabalekoak. 6.3.1.1 Mobilizaziorako mekanismoak. MTT-k mekanismoen azalpena agenda klasikoaren kritika batetik abiatzen dute, honen izaera estatikoa zentzu bikoitzean baztertuz: bai prozesu orokorren azterketan (nortasun berrien eraikuntzan, ekintza kolektiboaren garapena, ...) jatorriari ematen dion garrantziagatik baina bilakaerarengan jarritako arreta faltagatik; bai mobilizazio zehatzen azterketan hauen arteko elkarekintzak behar bezala aztertzen ez dituelako. Bestelakoan, agenda klasikoaren banaketa nagusia mantentzen dutela esan dezakegu, atal bakoitzari mekanismoen ikuspegiaren bitartez izaera dinamikoa emanez:  Aukera eta mehatxuen jabetzea edo hautematea: Aukera Politikoen Egituran gizarte eragileak edo mugimenduak dituen aukerak eta mehatxuak zerbait objektiboa legez agertzen zitzaigun. MTT-k aldiz ikuspegi subjektiboagoa planteatuko dute; izan ere, balizko desafiatzailearen aldetik, hauen aukera gisako jabetza bat beharrezkoa izango da mobilizazioa eragiteko. Mehatxuarekin berdin pasako da; honen inguruko jabetza ezean 236 nekez eragingo du mobilizaziorik. Alde horretatik aukera eta mehatxuen jabetza, aurretik desaktibatua zegoen sektore sozialak potentzialki aktibatu ditzakeen mekanismoa izango da. Honek bere alde kognitiboa du, beraz, markogintza diskurtsiboan planteatzen denaz gain, norbanako edo eragileen kontzientzia mailan duen eragina ere neurtu beharko da.  Antolaketen jabetza soziala: mekanismo honekin arreta aurretik indarrean zeuden egituren gainean jarri beharrean, hauek mobilizaziorako gune edo bitarteko bilakatzean jarri dute. Aurretik antolatua zegoen "aparatua" bereganatzea baino, mobilizaziorako abiapuntu bat eskainiko duen oinarri sozial edota antolakuntza bilatzen da. Askotan hauek bereganatzea ez da lan erraza izango, aurretik indarrean zeuden lider, helburu edota lanerako ohiturengatik. Hemen ere ikuspegi dinamikoa planteatuko dute, nagusiki antolaketa tresnen sorkuntza, garapen eta elkar eraginari dagokionez.  Markogintza diskurtsiboa: mugimenduaren liderrek eraikitzen duten diskurtsoaren markogintzaz harago, desafiatzaileek, bere aurkari, Estatuarekin edota komunikabideekin sortzen duten protestaren eraikuntza "interaktiboaz" ari gara. Aurretik indarrean zeuden interpretaziorako markoak aintzat hartu beharko dituzte, baina afera berriak arazo bilakatzeko gaitasuna erakutsiz. Markogintza honek taldearen nortasunaren osaketaren partea da, gu eta besteen arteko muga finkatzen duena.  Ekintza kolektibo berritzailea: soilik talde desafiatzaileen gatazkarako errepertorioari arreta jarri beharrean, lehiatzaile eta bere aurkarien artean sortzen den ekintza kolektibo berritzailea aztertuko da. Lehiatzaile, aurkari eta Estuaren artean sortutako elkar ekintza honek badu ibilbide bat, metatutako esperientzia bat. Esperientzia honi elementu berriak gehituko zaizkio. Ekintzak ez dira aurreikusitako eskemaren emaitza, beste eragileekin elkar eraginean sortzen, eta askotan, inprobisatzen direnak baizik. Honek ere, sortutako errepertorio berriarekin identifikazio kolektibo bat sortuko du, bere erritualizazioaren iraunkortzea gainbeheraren adierazle izan daitekeelarik. Gatazka politikoan ematen den mobilizazioa ulertzeko elkar-ekintzazko marko dinamikoa: 237 6.4 irudia: Liskar politikoan mobilizazioa aztertzeko marko dinamiko eta interaktiboa (MTT, 2005: 49). Elkar-ekintzari emandako nagusitasun honek ondorio ezberdinak izango ditu. Aukera, antolaketa gaitasun edota errepertorioen azalpen objektiboa baino, talde sozialen arteko hartu-emanek helburuen eta nortasunen eraikuntza konpartitu bat bilatuko dute. Gainera, agenda klasikoan nagusitutako aktore indibiduala gainditu eta lehia gatazkatsuan egongo diren agente ezberdinen arteko interakzioak nabarmenduko ditugu. Eta azkenik, mobilizazio prozesuaren jatorriei dagokionez, mekanismoen figuraren bitartez MTTk ikuspegi berri bat planteatuko digute. Izan ere, mekanismo hauek mobilizaziotik desmobilizaziorako bilakaeraren elementu nagusiak azaltzen dituzten heinean, prozesu ikuspegia edo bilakaeraren garrantzia azpimarratuko dute, hasiera eta bukaera duen zerbait baino. 6.3.1.2 Nortasunaren eta ekintzaren eraikuntzari dagozkion mekanismoak Nortasunen eraikuntza prozesu konplexua da. Norbaitek bere ni-aren aspektu guztiak aldi berean azaldu nahi izatea benetan nekeza litzateke. Nortasun hauek elkar-ekintza soziala nola baldintzatzen duten aztertzea prozesu konplexua da; are gehiago, identitate hauek elkar-eraginean etengabea berdefinitzen ari direla aintzat hartuz. Zentzu honetan, Della Porta eta Dianik nortasunez aritzerakoan ez dira objektu autonomo edota aktore sozialen berezko ezaugarri batez ariko, "aktore sozialak euren buruak talde zabalagoen parte bezala ezagutarazteko (eta besteek ere ezagut ditzaten) prozesu batez ariko dira" (2011: 128). Ikuspegi berri honek arrazionalisten eta kulturalisten mugak gainditu nahi izango ditu; erabakiak hartzeko inguruabarra inoiz ez delako objektiboa eta nortasunaren eraikuntza elkarreraginezko prozesua delako. Arrazionalistek leporatu ziezaioketen kontra, honek ez 238 du esan nahi eragilearen hautu estrategikoak eraginik ez duenik garatu nahi den prozesuan. Alde horretatik, tarteko ikuspegia da planteatzen dutena: elkar eraginezko testuinguruan norbanakoek zein taldeek burutzen dituzten ekintza estrategiko lekutua aztertzea da proposatzen dutena. Nortasunen teilakatze eta prozesu izaera honek gatazka politikoaren inguruko oinarrizko hiru galdera planteatzera garamatza:  nortzuk aldarrikatzen dute zer, eta zergatik? Eragileak.  zer diote direnaz eta zergatik, eta zer diogu haiek direnei buruz? Nortasunak.  zein tankerakoak dira haien aldarrikapenak eta zergatik? Ekintzak. Eragileen inguruko oinarrizko definizio bat lantzen hasteko mahai gaineratu dezagun MTTk planteatutako ondorengo galderak: "¿Quiénes son los actores? ¿Qué tipos de personas es posible que se impliquen en la contienda política? Es decir, ¿qué tipos de personas es posible que lleven a cabo reivindicaciones públicas concertadas que impliquen a gobiernos como objetos o como terceras partes y que, si se satisfacieran, afectarían de forma visible a los intereses de personas externas a sus propias filas?" (2005: 146). Galdera hauetatik eragileen inguruko hainbat ezaugarri ondorioztatu ahal izango ditugu. Baga: gobernuei zuzendutako adostutako eskaera publikoak bideratzen dituzten pertsonez ariko ginateke. Biga: Pertsona hauen artean hainbat elementuen inguruko irakurketa konpartituko litzateke: aukerak, mehatxuak, ekintzen ondorioen ebaluazioa, ekintzarako errepertorio posibleak, … Higa: norbanakoez osatutako aktore kolektibo hauek normalean beste aktore kolektibo batzuekin harremanak izan ohi dituzte, harreman hauek taldeen barne izaera moldatu izan dutelarik. Talde bereko kideen artean nortasun bat sortzera joko da. Izan ere, arestian aipatutako definizioarekin bat eginez, nortasunak bere errepresentazioak dituzten harreman sozialak izango dira. Errepresentazio hauek talde barrutik edo kanpotik ikusi ahal izango dira, hau da, autodefinituak edo heterodefinituak izango dira (Della Porta eta Diani, 2011: 143), baina edozein kasutan bere biziko garrantzia izango dute nortasunaren eraikuntzarako. MTTk nortasun guztien alde politikoa aldarrikatuko dute. Nortasunari lotutako eskaerak orokortuz gero ongizate komunari lotutako arazoetan bilakatu daitezke. Zentzu horretan, sistema politiko guztiek nortasun batzuk 239 beraien lekua hartu eta beste batzuk bide bazterrean uzteko bitartekoak jarriko dituzte. Erlijio, kultura edo genero aferekiko sistema batek hartzen duen jarrera honen erakuslerik garbienetakoa izan daiteke. Hortaz, nortasunak gobernuei eta botere harremanei eragiten dieten heinean politikoak lirateke. MTTk bi nortasun mota bereiziko dituzte: txertatutakoak eta urrunduak. Bata eta bestearen arteko aldeak harremanen estutasun eta elkarrekiko inplikazio mailari egingo dio erreferentzia (2005: 149). Estutasun hau gatazka politikoaren dimentsioarekin harremanetan jartzen badugu, non mutur batean eguneroko bizitzaren errutina eta bestean lehia politikoa kokatuko dugun, ondoko nortasun tipologia osatu ahal izango dugu: 6.5 irudia: Nortasun liskartsuen banaketa (MTT, 2005: 151). Zentzu honetan, eragileak nortasunen izenean ekintzara pasako dira. Izan ere, ekintza hauek besteekin izango dituzten elkar-harremanen gauzatzea izango da; besteek, beraien nortasun politikoen izenean, ihardesten dutenean gatazka politikoari hasiera emango zaio. Nortasunaren eraikuntzari lotuta lau dira autore hauek planteatzen dituzten mekanismo nagusiak:  Artekaritza: definizio gisa esan dezagun artekaritza "artean deslotuak zeuden gune sozialen arteko lotura litzateke(ela), zeina bien arteko edota hirugarren batekin bitartekaritza lana egiten duen beste unitate bati esker ematen den" (MTT, 2005: 157). Erarik sinpleenean gune hauek norbanakoek osatu ditzakete, baina artekaritza eraketa sozial konplexuagoen artean eman daiteke. Artekariak ez ditu soilik gune hauek harremanetan jarriko, beraien izenean ere hitz egitera iritsi daiteke. Horrela artekaritzak eragile kolektibo berriak sortu ditzake, 240 aurretik nortasun propioa zuten eragileei nortasun berria emanez. Alde horretatik, artekariaren papera aldatu egiten da kasu ezberdinetan; batzuetan, esparru ezberdinak lotuz eta ondoren desagertuz, eta beste batzuetan, era iraunkor batean mantenduz.  Kategorien osaketa: Kategoria soziala beste batzuengandik bereizteko muga batzuk konpartitzen dituzten gune multzo bat litzateke, muga hauek beste horiekiko harreman mota bat sortzen duelarik. Horrela, mekanismo honek nortasunak sortzen ditu. Honen barruan hiru azpi-mekanismo aurki ditzakegu: asmakuntza, mailegua eta topaketa. Asmakuntzak muga bat ezartzea dakar eta horren arabera barruan eta kanpoan dauden horiekiko arau batzuk ezartzea. Mailegua eremu batek dituen muga eta arau batzuk beste eremu batera eramatea litzateke. Eta topaketa sare bateko kideek beste sare bateko kideekin topatu eta bestearen bitartekoengatik lehian hasten direnean, bi sareen arteko harremanaren nolakotasunaren definiziotzat hartu dezakegu. Kategorien osaketak izan ditzakeen aldaera zehatzez harago, mekanismo hau nortasun politikoek dituzten izaera eraikia, kontingentea eta dinamikoa azpimarratzera dator.  Objektu aldaketa: Aldarrikatzen denaren jomugaren aldaketa adierazten du. Aldarrikatzailearen eta errebindikatzen denaren arteko harremana dinamikoa izanik, bai errebindikatzen dena zein errebindikatzen duenaren izaera aldatu egin daiteke. Bertan ere azpi-mekanismoak badaude. Erasoen orokortzea horietako bat da: arerio zehatzetatik hasi eta bere aliatuetara (edo aliatuak izan daitezkeenetara) ematen den erasoaren zabaltzea litzateke. Liskarraldien helburuen egokitzeak ekintza kolektiboen helburuen eta izaeren birmoldatzea ekarri ohi du.  Zertifikazioa edo egiaztatzea: eragileen, bere ekintzen eta bere aldarrikapenen balioztatzea kanpo autoritateen aldetik, zertifikazio edo egiaztatze mekanismo gisa definitzen da. Deszertifikazioak, berriz, jada lortutako aitortzaren galera suposatuko luke. Gizarte eragileak bere ahaleginaren zati handi bat honetara dedikatuko du, solaskide gisa aintzat hartua izatera, hain zuzen ere. Atal honetan aipatutako mekanismoek zerikusi zuzena izango dute MTTk sendo (solido) bezala ezaugarritu duten hiru prozesuetako baten artikulazioarekin; aktore osaketarekin86, hain zuzen ere. Gatazka neurtua (contenida) edo apurtzailea (transgresiva) izan daiteke. Neurtua jada antolatutako eragile politikoek (hau da, auto-definituak eta publikoki onartuak direnak) ohiko bideetatik jorratzen dutena litzateke. Eta apurtzailea askotan aurretik desantolatutako edo izaera politiko ez oso definituko eragileak bide ez-konbentzionaletatik jokoan sartzen dituena litzateke. Hauek 86 Beste bi prozesu sendoak polarizazioa eta eskala aldaketa lirateke eta hurrengo atalean azalduko ditugu. 241 guztiak forma oso ezberdinetan antolatu daitezke. Antolatze honetarako prozedura batzuk erabat instituzionalak izango dira; esaterako, hauteskunde sistemek ezartzen duten alderdi politikoaren forma erakundetua hartuz. Beste hainbat kasutan, arestian aipatzen ari garen mekanismo sozialen bidez era liskartsuan egituratuko dituzte beraien buruak. Eragile potentzial bati gorago azaldutako antolaketen jabetzak ekintza kolektibo berritzailea martxan jartzeko ematen dion aukeraren bitartez eszenatoki politiko-sozialean agertu ahal izango da; eszenatoki horretan dauden beste eragileen zertifikazioaren bitartez edota beraien buruaren identifikaziorako kategoria baten sorreraren bitartez eragile bezala proiektatzen joan direlarik. Liskar hauek ere bere garapena izango dute. Hainbat kasutan, hasieran neurtua zen gatazka bat apurtzailea izatera igaroko da, eragileak planteatzen dituen eskaerekiko sistemak duen harremanaren arabera. 6.3.1.3 Liskarraldiaren garapenari lotutako mekanismoak. MTTk mekanismo hauen garapena eredu weberiarraren kritikatik abiatzen dute. Azken honen arabera gizarte mugimendu guztiek hasierako berezkotasunetik eta erradikalismotik burokratizazio prozesu batera igaroko dira, joera hau gaindiezina eta halabeharrezkoa izanik. Honen aurrean, MTTk mugimendu sozialen bilakaera paraboliko determinatu honen eta mugimenduez antolakunde isolatu gisa egiten den azterketa kritikatuko dute, hauek beste eragileekin dituzten elkar-eragin prozesuak alde batera uzten dutelako. Hortik abiatuta, protesta zikloaren ideia landuko dute. Honek izaera dinamikoa adieraziko du, elkar-eraginezkoa, eragile eta mugimendu ezberdinak dantzan jartzen dituena. Azken ikuspegi honen arabera, mugimendu sozialaren bilakaera ez da beheranzko joera mobilizatzaile batean agortu behar den derrigorrezko emaitza, baizik eta aukera bat. Bertan mekanismoak halabeharrezko gako bakarrak izango dira, hauen artikulazioaren arabera mugimenduak bilakaera bat edo beste izango duelarik. Liskarraldiaren garapenari lotutako mekanismoen artean, besteak beste, MTTk ondorengo mekanismo hauek nabarmenduko dituzte:  Aukera eta mehatxuen espirala: aukera eta mehatxuen esleipena eragile guztien aldetik burutzen denean, gurpil edo espiral moduan gero eta modu azkarragoan ematen da, eragile baten aukera esleipena beste baten mehatxua bilakatzen delarik, eta alderantziz. Espiral horrek muturretara bidaltzen ditu eragileak. 242  Zabalkuntza/difusioa: komunikazio sareen bidezko informazio transferentzia oro adierazten du. Honek sektore/norbanako batzuen arteko harremanak sendotu eta beste batzuen artekoa ahulduko dituelarik.  Botere lehia: botere lehia honek bi alde aztertzen ditu: errebindikatzen dutenen arteko lehia eta errebindikatzaile eta autoritatearen artekoa.  Errepresioa: ekintza liskartsuen erantzuleak desagerrarazteko mekanismo honen inguruko oinarrizko azalpena poliziagintzaren kontzeptuaren argipenarekin eman dugu. Eragin eta ondorio ezberdinak izango ditu intentsitatearen eta zuzendutako eremuaren gaitasun eta indarraren arabera.  Erradikaltzea: mugaren bi aldeetara daudenen aldarrikapen, programen eta abarrekoen arteko kontraesanen areagotzea litzateke, mekanismo honen bitartez liskarrak hartuko lituzkeen formak haustura zaleagoak bilakatuko liratekeelarik.  Konbergentzia: aurrekoaren kontra izaera luke; horrela, erradikaltzearen ondorioz sortzen diren kontraesanen harira tarteko espazioan gelditzen direnek aliantza berriak sortzera joko dute.  Antzekotasunen esleipena: eremu ezberdinetan dauden baina ekintza bateratua justifikatu ahal izateko beraien artean antzekotasun nahikoa aitortzen dioten eragileen arteko identifikazioa litzateke. Mekanismo honetan garrantzi berezia hartuko du eragileek elkarri aitortzen dioten identifikazio subjektiboak. Izan ere, informazioak (hutsean) ez du inor ideia bat barneratzera eramaten; honekin atxikimendu eta identifikazio bat beharrezkoa izango da.  Emulazioa: eragile batek beste baten antzera jokatzera jotzeko hautua litzateke. Askotan ekintza gauzatzen duen eragilearekiko identifikazio handia egonda ere, emulaziorik ez da emango (beste eragileek ekintza horren aurrean autoritateek nola erantzungo dutenaren zain gelditzen direlako, esaterako). Horregatik, mekanismo hau martxan jartzen denean, identifikazio sinbolikoaz harago, eskala aldaketarako beharrezkoa den urratsa ematen da. Hainbat kasutan, liskarraldietan parte hartzen duten mekanismoen garapenaren ondorioz, pertsonen arteko bortizkeriazko fenomenoak agertuko dira. Soziologia tradizionalaren korronte nagusiekin alderatuz, Tillyk saiakera ausarta egingo du fenomeno deseroso87 hauek prozesu sozialen azterketaren baitan kokatzeko. Bortizkeria kolektiboaren fenomeno hau prozesu sozialetan duen garrantzia maila neurtzeko Tillyk funtsezko bi irizpide finkatuko ditu: ekintzaileen artean epe 87 Izendapen hau Francesca Polletari mailegatu diogu (Eduardo Romanosek Diani eta Della Portaren Los movimientos sociales liburuari egindako epilogotik aterata). Berak planteatuko adieran mugimendu deserosoak (awkward) mugimendu ilegal, bortitzak edota ideologikoki aldenduak lirateke, zeinen osaketa, helburu edota taktikak bere ikerketa zailtzen dituztenak" (2011: 327). 243 motzean kalteak eragiteak duen garrantzia eta biolentzia erabiltzen duten ekintzaileen artean dagoen koordinazio maila (2007b: 13). Bi ardatz horien artean sei fenomeno ezberdin sailkatuko ditu: a) eremu zehatz batean lehentasunezko posizioa lortzeko erritu bortitzak; b) pertsona edo ondasunei kalteak eragiteko asmoz bortizkerian espezializazio maila bat duen talde baten suntsipen koordinatua; c) zaintza edo ohiko errepresiotik salbu sentituz, helburu kaltegarriak eragiteko asmoz norbanako talde batek baliatutako oportunismoa; d) hasiera ez-bortitza duen bilkura istiluetan bukatzeko izan dezakeen bilakaera; e) eskala txikiko elkar-ekintzetan parte hartzaile batzuek eragiten dituzten eraso sakabanatuak; eta, azkenik, f) eragile batzuek ohiko bideetatik garatzen diren hainbat hartu-emanei lotuta ematen diren negoziazioak apurtzen direnean, emaitza bortitzak izaten dituzte. Batzuetan eta besteetan, aipatzen ari garen mekanismo eta prozesuek parte hartuko dute; baina zerk eragingo du mekanismo eta prozesu hauen artikulazio zehatz batek bilakaera bortitza izatea? Ziurgabetasunaren hazkundeak mugaren beste aldean daudenen kontrako jarrerak areagotzea ekarri dezake; mehatxuen jabetza handitzen baldin bada, indarrean dauden posizioak muturreko polarizaziora joko dute; artekariak ekintzaile bortitzak harremanetan jarri ditzake, bilakaera honek bitarteko bortitzen erabilerari ateak zabaltzen ahal dizkiolarik. Aurrez determinatua egongo ez den bilakaera honen balio nagusia, ikerketa sozial askotan bortizkeria kolektiboaren azterketan nagusitu diren jarrerak indargabetzean legoke. Ikuspegi konduktualistek edo kulturalistek azpimarratu nahi izan duten bortizkeriaranzko berezko edo ohiturazko joeraren aurrean, ikuspegi honek fenomeno bortitzetan mekanismo eta prozesu ezberdinek duten eragina azpimarratuko du. 6.3.2 Prozesu motak Atal honen sarreran esan dugun bezala prozesuak antzeko eraldaketak eragiten dituzten mekanismoen sekuentzia erregularrak edo kateaketak lirateke; hauek, aldi berean, liskarraldi mota ezberdinetan agertu ohi direlarik. Hauen helburua ez da munduan existitzen diren gatazka guztien gaineko lege orokor batzuk ezartzea edota bakoitzaren deskribapen huts batean erortzea; bertan parte hartzen duten mekanismo eta prozesuen bidez jardutea baizik. 244 Zentzu horretan, MTTk (2005) oldarraldi ezberdinetan agertu ohi diren hiru prozesu sendo nabarmenduko ditugu: aktore osaketa, polarizazioa eta eskala aldaketa. 6.3.2.1 Aktore osaketak Aipatu dugu liskarraldia neurritsua edo urratzailea izan daitekeela. Normalean lehenengoan definitutako aktoreek jokatzen dute; hau da, autodefinitutakoak eta publikoki aitortutakoak. Bigarrengoak, aldiz, aurretik antolatu gabeko edota politizatu gabeko aktoreak sarrarazten ditu. Aktore berriak askotariko moduetan sortu daitezke, horietako asko era instituzionalizatuetan. Hemen, berriz, ekintza liskartsuak garrantzia berezia hartzen duen moduari arreta eskainiko diogu. Edozein kasutan, instituzionalizazioaren eta ekintza liskartsuaren arteko muga etengabeko desplazamenduan egongo den marra izango dela aintzat hartuz. Aktore osaketaren prozesu sendoan parte hartzen duten funtsezko bi mekanismoak jabetza soziala eta ekintza berritzailea izango dira. Jabetza sozialak ekintza berritzaileari atea zabaltzen dio, jada existitzen den talde bat bir-norabidetuz helburu berri baterantz. Baina hasierako mobilizazio prozesua burutzeko, ekintzarako prestutasun hori ekintza kolektibo berritzailean bilakatu behar da. Behin hori gertatuta taldea era liskartsuan jarduten ari dela esan dezakegu (MTT, 2005: 351). Jabetza sozialak eta ekintza berritzaileak hainbatetan hauei lotuta egon ohi diren aktore eta nortasun kolektibo berrien osaketa ekartzen dituzten beste bi mekanismo aktibatu ohi dituzte: zertifikazioa eta kategorien formakuntza. Ekintza berritzailearen eta (des)zertifikazioaren arteko lotura zuzena da. Aurreikusten zitzaien portaera-arauak hautsi eta gero, talde lehiatzaileek kaltetutako taldeen aldetik interpretazio lan handiak eskatuko dituzte; azken hauek, ekintza berritzaile horren ondorioz horren aurreikusgarria eta ziurra bihurtu ez den giro baten ulergarritasuna bilatzen dutelarik. Ahalegin horiek helburu ezberdinak izan ditzakete baina normalean talde lehiatzailearen legitimitatearen (zertifikazioa) edo legitimitate faltaren (deszertifikazioa) aitortzari lotuta agertzen dira, eta ondorioz, berak planteatutako aldarrikapenei. Zertifikazio eta deszertifikazio ahalegin hauen aurrean sortzen ari den taldea nekez hartuko du jarrera pasiboa. Alderantziz, bere nortasuna eta bere taldearen helburua berreraikitzen ahaleginduko 245 da, neurri batean bere inguruneko taldeekin dituen harremanaren bitartez. Ohiko emaitza aktore kategoria berri baten sorrera, talde lehiatzailearen nortasun aldaketa edota liskarraldi politikoa berrezaugarritzen duen aktore politikoen arteko harremanen aldaketa izaten delarik. 6.6 irudia: Aktore osaketaren irudia ekintza liskartsuaren bitartez (MTT, 2005: 352). 6.3.2.2 Polarizazioa. Polarizaziotzat gertaera liskartsu batean presente dauden aldarrikatzaileen arteko espazio politiko eta sozialaren arteko zabalpena eta aurretik konprometitu gabeko edota moderatuak ziren aktore batzuen mutur baterako, besterako edo bietarako grabitazioa ulertzen dugu (MTT, 2005: 357). Polarizazioak zentro moderatua hutsik uzten du, aurretik eratuak zeuden koalizioen berrosaketa ezintzen du, etorkizunerako koalizio berrien osaketarako bide berriak zabaltzen ditu, gai politiko zehatzenak ere bere konponbidea zaildu dezakeen kutsu ideologikoaz bustitzen ditu eta errepresioa, gatazka armatura edota gerra zibilera eraman dezake. Polarizazioak honezkero aski ezagunak zaizkigun aukera eta mehatxuen espirala, lehia, kategorien formakuntza edo artekaritza bezalako mekanismoak barnebiltzen ditu. 246 6.7 irudia: Polarizazioa (MTT, 2005: 359). 6.3.2.3 Eskala aldaketak Eskala aldaketa gatazka orokortuago batera eramaten duen ekintza liskartsu koordinatuen kopuruaren eta mailaren aldaketa litzateke, zeinak aktore sorta zabalagoa barnebildu eta beraien eskaera eta nortasunen arteko zubi lana egiten duen (MTT, 2005: 367). Ekintza liskartsu gehienek ez dute lehen aldiz agertzen diren maila lokal, sektorial edota instituzionala gainditzen. Baina liskarraldi politiko garrantzitsuenetan eskala aldaketa maila bat behintzat agertu beharko da. Eskala aldaketan, liskarraldiaren hasierari jarraipena ematen dioten istilu berriekin aurkituko gara, aitzindariek abiatutako gatazka formei atxikitzen diren aktore berrien agerpenarekin edota lehiatzaileen artean ematen diren elkar-ekintzen ondorioz ematen diren aldarrikapen eta nortasun orokorren gauzatzearekin. Eskala aldaketa hainbatetan uztartuak agertu ahal diren bi bideetatik gauzatu daitekeen prozesu sendoa da: difusio/emulazioaren bidetik edota artekaritza/koalizioen bidetik. Bi bideek antzekotasunen esleipenaren mekanismoaren bidez eskala aldaketara daramate. Difusioa eta artekaritza oldarraldi zabaletan batera agertu ohi diren arren, eskala aldaketaren izaeran ezberdintasun nabarmenak egongo dira segun eta bietako zein nagusitzen den pizgarri bezala. Difusioaren bidez zabaltzen den liskarraldia biolentoa eta indartsua izan daiteke baina MTTren arabera artekaritzaren bitartez hedatzen dena baino hedapen txikiagoa izango du. Zergatik? Beraien ustez, difusioaren bideak bizitza sozialaren eguneroko zatiketak nekez gainditu ahal izango 247 dituelako. Artekaritzak, berriz, definizioz, aktore ezberdinak zatiketa horiek gainditzen dituzten marko eta ekintza formekin lotzen ditu. Ildo berberari jarraituz, difusioa artekaritza baino ohikoagoa izango da liskarraldiaren hedapenean. Ohikoagoa litekeena delako elkar-ekintza bideen bitartez jada konektatuak dauden aktoreak jada antzekotasun bat esleitzea; eta are ohikoagoa, difusioak denbora, iniziatiba eta marko eraldaketarako inbertsio askoz txikiagoa eskatzen duelako. Hortik ondorioztatu dezakegu, artekaritza, difusioa baino presentzia txikiagoa izanda ere, gertaera liskartsuetan eragin handiagoak izatea. MTTren arabera, artekaritzaren bitartez sortutako loturek aurretik deslotutako taldeak beraien artean antzekoak bezala ikustea errazten duten neurrian, gatazka ohiko muga geografiko, instituzional edota kategorialetatik harago era azkarragoan hedatu ahal izango da, eta difusioak eragiten dituen istiluak baino iraunkorragoak izango diren nortasunak sortuko ditu (MTT, 2005: 371). 6.8 irudia: Eskala aldaketa (MTT, 2005: 369). 6.3.3 Liskarraldi motak . Esan bezala, hiru dira nagusiki MTTk oldarraldi zabal edo liskarraldi bezala hartzen dituenak: iraultza, nazionalismoa eta demokratizazioa. Lehenengoaren azalpena orain arte aipatu gabeko beste bi mekanismo aurkezteko probestuko dugu; bigarrengoan, MTT-k nazionalismoa gatazka 248 politikoaren forma bezala ulertzeko duten ikuspegia; eta hirugarrengo puntuak, hurrengo atalean, era sakonagoan aztertuko dugun demokratizazio prozesuen azalpenaren aurkezpen gisa baliatuko dugu. Esan dezagun, nekez aurkituko dugula beste biekin nahastua egongo ez den oldarraldi mota garbia. Liskarraldi hauek prozesu luzeak, korapilotsuak eta nahasiak izango dira, hainbat kasutan, demokratizazioa non hasi eta nazionalismoa bukatzen den argi esaterik ez dela egongo. Izan ere, kasu askotan, mekanismo berdinek parte hartuko dute. 6.3.3.1 Iraultza Ikuspegi estrukturalista eta kulturalistaren kritika batetik abiatzen dute autore hauek prozesu iraultzaileen azterketa. Izan ere, lehenengoak eragileen ekimenari tarte txikia utziko die aldagai makro-politiko, ekonomiko eta abarrekoek suposatuko duten harlauzaren azpian; eta bigarrenak, antzeko akatsean eroriko da iraultza sozial handietan zentratuz eta bestelako prozesu txikiagoen gain arreta ez jarriz. MTT-ren ustez, batak eta besteak iraultzetan funtsezkoak diren mekanismoen azterketa ez dute aintzat hartzen. Desertzioa iraultzetan aurkitu dezakegun prozesu klasiko horietako bat da. Honen baitan bi mekanismo azpimarratuko ditugu:  Eliteen interesen kaltetzea: luzaroan irauten duten erregimen gehienek eliteen arteko koalizio zabaletan oinarritu ohi dira, bakoitzaren interesen elkarrekiko aitortzan eta babesan oinarritzen den aliantza. Baina momentu batetik aurrera elitearekin bat egiten zuten aliatuek ez dute aliantza horretatik etekinik atera dezaketenik ikusiko, edota, are gehiago, aliantza hori euren interesetarako oztopo izan daitekeela aurreikusten hasiko dira. Horrela, iraultzetan talde edo klaseen arteko talka handiak beharrezko osagaiak izango dira baina prozesu honek aurrera egiteko koalizio dominatzaileak bere interesak arriskuan ikusi beharko ditu (MTT, 2005: 221). Mekanismo hau trantsizioetan ohikoa izaten da.  Irainen bat-bateko ezarpena: prozesu iraultzaileetan aurreikusi-gabeko hainbat gertakizunek duten garrantzia azpimarratzera dator. Gai zehatz batzuen garrantzia azpimarratzen dituzten gertakizunak lirateke, normalean oposizioa mobilizatzen duten alarma eta iraintze ekintzak (MTT, 2005: 223). Hauek bat-batean azalarazten dute inongo adierazpenik ez zuten baina ezkutuan baziren irain, mehatxu edota arriskuak. 249 6.3.3.2 Nazionalismoa. MTT-ren aburuz, nazio (des)eraikuntza prozesuaren gainean egindako azterketetan oinarrituz, funtsean bestelako oldarraldietan aurkitu ditzakegun mekanismo berberekin egin dezakegu topo. Zentzu horretan, nazionalismoaz aritzeko orduan baliatzen duten ikuspegi liskartsua batez ere interesgarria suertatuko zaigu. Izan ere, beraientzat nazionalismoa gatazka politikoaren beste forma bat baino ez da izango eta, ikusi dugun bezala, gatazka politikoa ezin izango dugu ulertu diskurtso edo ideologia bakar baten emaitza gisa. Zentzu horretan, nazionalismoaren jatorriei erreparatu beharko diegu; ea ze punturaino aldagai estruktural, mugapen instituzional eta elementu kulturalen emaitzak diren edota liskarren ondorio. Nazionalismoaren izaera esentzialista/objektibo edota irudimenezko/subjektiboaren arteko eztabaida bere gordintasun osoarekin planteatuko digute. Bigarren adiera honen aldeko beraien jarrera ez dute ezkutatuko baina hori baino interesgarriagoa liskarraldi politikoak nazionalismoaren eraikuntzan duen eragina (eta alderantziz) aztertzeko egiten duten saiakera izango da. Azken mendeotako historian hizkuntza edota etnia bezalako aldagai objektiboek estatuen sorreran izan duten eragin mugatua edo behintzat garaikidea azpimarratuko dute; hainbat kasutan, hizkuntza komunitate edota etnia ezberdinak barne biltzen dituzten estatuekin topo egingo baitugu. Nazioaren kontzeptua eta nazionalismoaren adiera garaikidea estatuen sorrerarekin lotuta dagoen heinean, aldiz, bilakaera konplexuagoa izango da. Izan ere, nazioaren ideiari atxiki ohi zaizkion eskubide eta bete beharrek muga kategorialaren alde batean daudenak konektatuko dituzte, muga hau eta aipatutako eskubide eta bete beharrak estatu batek finkatutakoak izan ohi baitira. Muga horretatik kanpo edo beste aldean daudenak, ordea, beraien eskubideak aitortuak ez izateko arriskuarekin aurkituko dira. Hortaz, nazionalismoa objektibizatutako elementuei (hizkuntza, kulturala, nortasun nazionala, ...) lotuta agertzeko ikuspegi klasikoa baino, estatu berri baten sorrerak dakarren gatazka prozesuen ikuspegia gailentzea proposatuko digute. Beste modu batera esanda, modernitatearekin nazionalismoak estatuaren sorrera (botere politikoaren lehiarako tresna eta helburu bezala) erreferentzia gisa jartzeak nazionalismoa liskarraldi politikoaren adiera bezala formulatuko du, objektibizatutako identitate aldagaien emaitza gisa baino. Horregatik, MTTren ustez, nazionalismoaz gehiago ikasiko dugu gatazka politikoaren beste elementu eta mekanismoekin lotzen badugu, hauengandik bereizten baditugu baino (2005: 259). 250 6.3.3.3 Demokratizazioa Eta hirugarren oldarraldi zabala demokratizazioa izango litzateke. Jarraian prozesu honetaz egingo dugun azalpen zabalaren sarrera gisa, bera gatazka politikoarekin lotzeko egingo dugun hurbilpenak balio dezala. Izan ere, askotan pentsatzen denaren kontra, biak estuki lotuak egongo dira. Horren erakusle litzateke sistema demokratikoetan bizitza edo jabetzarentzat mehatxua izan daitezkeen protesta bideak horren suntsitzaileak ez diren gatazka moduengatik ordezkatuak izateko erraztasuna. Edota erregimen demokratikoetan, protesten bidez agertuko diren eskaera negoziagarriak presenteago egotea (negoziaziorik aurreikusten ez dituzten ekintza zuzenekin alderatuz), sistema ez-demokratikoetan baino. Demokratizazioarekiko egingo dugun hurbilpena ikuspegi gatazkatsu edo konfliktibista honetatik egingo dugu. 6.4 Demokratizazioaren inguruko oinarrizko aldagaiak 6.4.1 Ikuspegi prozesuala edo dinamikoa Demokratizazioan parte hartzen duten mekanismo eta prozesuen azalpenean, lehenik eta behin, demokraziaz eta demokratizazioaz zer ulertzen ulertzen dugun azaltzea ezinbestekoa zaigu. Demokrazia giza-talde edo demos batek bere burua gobernatzeko ideiari lotuta agertzen zaigu; hortaz, lehenik eta behin, demokraziak demos bat behar duela ondorioztatu beharko dugu: denboran eta espazioan zehar irauten duten giza-taldea, sinismen eta jarrera batzuk konpartitzen duenak, nagusiki beraien burua gobernatzeari lotutakoa (Goikoetxea, 2013). Egungo sistema politiko ordezkatzaileetara ekarriz, demokratizazioa agintariak demos-ak planteatutako lehentasun eta eskaeren arabera gobernatzen dutenean emango da (Dahl, 1998; Lijphart, 1987). Demos-ak, aldiz, ez du aurre-ezarrita egongo diren lehentasun edo eskaerak; hauek ekoiztuak, birproduzituak eta irudikatuak izan beharko dira (Snow, 2004; Laclau, 2006; ...). Eskaera eta lehentasun hauek egikaritzeko moduari erreparatuta demokrazia mota ezberdinekin egingo dugu topo. Demokraziaren pentsamenduaren bibliografian tipologia ezberdinekin topo egin badezakegu ere, Tillyri (2010a) 251 jarraituz lau adiera nagusietan laburbiltzen saiatuko gara: konstituzionala, benetakoa edo sustantiboa (edukiari erreferentzia egiten diona), prozedurazkoa eta prozesala. Lehenengoak arreta jarduera politikoari lotuta erregimen batek onartzen dituen legeengan jartzen du; baina eguneroko praktika eta legeetan onartutakoaren arteko distantziak ikuspegi honen baliagarritasuna baldintzatzen du. Benetako ikuspegiek, aldiz, erregimen zehatz batek sustatzen dituen bizi baldintzengan eta politikengan zentratzen da. Giza eskubideak, segurtasuna, jendartearen ongizatea eta abarrekoak bultzatzen ditu? Horrela bada demokratikotzat hartu ahal izango da, bere konstituzioak dioena dioela ere. Baina ikuspegi honek bi zailtasun mahai gaineratzen ditu: batetik, ze lehentasun eman printzipio hauetako bakoitzari; esan nahi baita, sistema baten txirotasun maila oso altua bada baina berdintasun politikoa bermatzen badu, ongizatea nagusi den baina ezberdintasun politikoak nabarmentzen diren beste bat baino demokratikoagoa dela esan ahal izango da? Eta bigarrenik, arestian aipatutako zailtasunaren beste muturrari helduz, soilik erregimen batek lortzen dituen emaitzei erreparatuta ez al diogu balioa kentzen emaitza horiek lortzeko jorratutako bide edo prozedurari? Azken argudio honi helduta, prozedurazko ikuspegiaren defendatzaileek gobernuek baliatutako praktika zehatz batzuk definituko dituzte erregimen bat demokratikotzat hartu daitekeen zehazteko. Ikuspegi honen aldekoek, normalean, arreta hauteskunde prozesuetan kokatuko dute, hauek adierazgarriak diren gobernu aldaketak eragiten dituzten baloratuz. Baina kasu honetan ere, ikuspegi honen baliagarritasuna neurtzeko orduan neurgailu bakarra izateak bere balioa mugatu egiten du. Izan ere, erregimen batek hauteskundeak alderdi ezberdinek parte hartuko duten prozesu lehiatsu, sufragio unibertsal, ireki edota maiztasun finko baten arabera deitzen baditu baina gainontzeko giza eskubideak ez baditu bermatzen demokratikotzat hartuko dugu? Eta bukatzeko, ikuspegi prozesalean indarrean egon beharko liratekeen hainbat prozesu zerrendatzen dira. Robert Dahl honen defendatzaileetako bat izango dugu, berak, gutxienez, bost prozesuri erreferentzia egiten diolarik: parte hartze aktiboa, bozka berdintasuna, ulermen erreza, agendaren kontrola eta helduen barneratzea (1999: 47-48). Dahlen ekarpenaren balio nagusia aurretik eskatutako baldintza edo lortu beharreko emaitzetan eduki zehatzik ez aurre-definitzean datza. Horrekin batera, prozedurazko ikuspegian ez bezala, ez ginateke independenteak liratekeen prozesuen zerrendatzeaz ariko, beraien arteko elkar-eraginean leudekeen aldagai politikoez baizik. Honen muga nagusia, aldiz, bere ikuspegi estatikoa litzateke; une zehatz bateko egoeraren argazkia baino ez liguke erakutsiko. Baina zer gertatzen da erregimen batek urte edo hamarkadetan duen 252 bilakaera aztertu nahi badugu? Edo erregimen bat eta beste baten/batzuen arteko alderaketa egin nahi badugu? Edota aipatutako prozesuetan emaitza ezberdinekin topo egiten badugu erregimen baten baitan? Alde horretatik, baldintza demokratiko eta ez-demokratikoen arteko "bai ala ez" ikuspegi dikotomikoa baino, demokrazia gradu eta aldaketak azaltzen saiatuko gara. Gauzak horrela, prozesu sorta zabalei erreparatu beharko diegu. (Des)demokratizazio prozesuetan jauzi adierazgarria ematen den epealdi eta testuinguruei erreparatzea eta gure buruei bertan zer gertatu den galdetzea askoz eraginkorragoa izango zaigu. Hortik demokraziaren eta (des)demokratizazio prozesuen izaera dinamikoa edo graduala azpimarratzeko ahalegina. Hortaz, baliatuko dugun demokraziaren adiera heldu-ezinezko ortzi-muga bat izango da; bertan ez du dugu txuri edo beltzeko egoerarik aurkituko, bata eta bestearen arteko eskalan kokatuko den errepertorio zabal eta dinamiko bat baizik, non demokraziak gainontzeko beste erregimenak baino ez hain ez-demokratikoa soilik esan nahiko duen. Garrantzitsuena bilakaera horretan parte hartzen duten mekanismo eta prozesuei erreparatzea litzateke. 6.4.2 Izaera liskartsua Demokratizazioaren inguruan landu nahi dugun funtsezko bigarren ezaugarria bere izaera gatazkatsua izango litzateke. Izan ere, aurre-ezarrita dagoen puntu pribilegiaturik ez dagoen heinean, demos-aren eraikuntza zedarrituko duen lehentasun eta eskaeren artikulazioa prozesu liskartsua izango baita ezinbestez. Zentzu bikoitzean: batetik, demos-ari forma ematen dioten eskaera ezberdinen arteko lehiari dagokionez; eta bestetik, eskaera hauen eramaileak diren herritarrak eta beraien gobernarien arteko harremanari dagokionez. Demokratizazioa eta gatazka, beraz, askoren irudimenean uztar-ezinak diren elementuak bezala agertu arren, elkarlotuak egongo diren gaiak izango dira. Alabaina, demokratizazioak gatazkaren formak apaldu eta bide baketsuetatik garatzeko aukera handitu eta harreman sozialak zabalduko ditu. Alde batetik, normalean, demokratizazioak bizitza eta jabego pribatua mehatxatzen dituzten aldarrikapen publikoko formak mugatu egiten dituelako, horren suntsitzaileak ez diren baina agerikoak diren elkar ekintza formengatik (Tilly, 2007a eta 2010a). Eta beste alde batetik, aldarrikapen forma publiko gehienek jendartearen sektore ezberdinen eta agintarien arteko harremanak zabaldu, 253 berdindu edota babestea helburu dutelako (Dahl, 1987); hau da, harreman hauek demokratizatzea. Hortaz, askok sistematikoki ukatu arren, gatazka politikoa elkartruke demokratikorako ezinbesteko baldintza bezala ulertu dezakegu. Herritarren eta agintarien arteko harreman hauek forma oso ezberdinak hartuko dute. Horietako asko gatazkatsuak edo tentsiodunak izango dira, hau da, lehentasun edo eskaera ezberdinen arteko talka adieraziko dute. Alde horretatik, erregimenak horietako batzuk arautuko ditu, beste batzuk toleratu beharko ditu eta beste batzuk zuzenean debekatu. Erregimen motaren arabera, harreman hauek sistema batean edo bestean kokatzea errazagoa izango da. Esaterako, sistema ezdemokratikoetan zailagoa izango da arautu edo preskribatutako gatazka formekin topo egitea demokratikoetan baino. Sistema hauetan, arautuak dauden eta publikoak diren, baina agintariei zuzendutako aldarrikapenaren forma ez dituzten ekimenak baliatu beharko dituzte bere desadostasunak adierazteko bide gisa; adibidez, hiletak, ezkontzak edota bestelako ospakizun zibilak. Debekatutako eremuaren baitan gatazka ez-demokratiko edo bortitzerako beste lerro oso bat aurkituko dugu. Baina argi dagoena demokratizazioak gatazkarako errepertorioa aldatuko duela eta gatazkak berak demokratizazio prozesuan eragin zuzena izango duela (Tilly, 2007a: 27). Europako azken mendeotako gatazka ezberdinetan baliatutako bitarteko ez-demokratiko eta demokratikoen arteko bereizketa egiterako orduan, Tillyk (2007a) lehenengoen izaera tokikoa edo lokalista, partikular eta adarkatutakoa azpimarratuko du. Tokikoa eremu oso zehatzei begira baliatu izan direlako, eta gainera, eremu batetik bestera bere izaera asko aldatu delako. Partikularrak helburu oso zehatzei begirako ekimenak izan zirelako. Eta adarkatuak agintari lokalei zuzendutako gatazka forma zuzenetatik hasi eta maila altuagoko erantzukizuna zuten pertsonengana iristea helburu zuen bitartekari funtzioa egiten zuten pertsonenganako ekimenetara zabaldu delako. Errepertorio demokratikoari, aldiz, izaera kosmopolita, modularra eta autonomoa egotziko dio. Kosmopolita era askotako aldarrikapenetara zabalduko delako. Modularra ekimen forma nahiko antzekoez ariko ginatekeelako (esaterako, elkarretaratzeak). Eta autonomoa jendeak bere kabuz, agintari edota bitartekarien beharrik gabe, iniziatiba bere aldetik hartzen duelako (2007a: 28-29) Erregimen guztietan ere parte hartze politikoaren zati handi bat gatazkarik gabe gauzatuko dela ezin uka, hau da, aldarrikapen publiko kolektiborik gabe. Jendeak bere zergak ordaindu, zerbitzu publikoak baliatu edota jardun legegilearenganako arreta jarriko du arduradun publikoei zuzendutako ekimen publiko, kolektibo eta gatazkatsuak egin gabe. Baina hauek des/demokratizazioaren etengabeko atzera-aurrerako desplazamenduan eragin apalagoa izango dute. 254 Ildo honetan, demokrazia epe motzera ematen diren aldaketa legalen ondorio baino, epe ertainera ematen den borroka politikoaren emaitza gisa irudikatu beharko genuke. 6.4.3 Markatzaile demokratikoak: kontsulta Orain arte aipatutako oinarrizko bi ezaugarrioi helduta (ikuspegi prozesala/dinamikoa eta izaera gatazkatsua) bi ondorio atera ditzakegu: batetik, demokrazia prozesu dinamiko eta graduala den heinean ez gara finkoa izango den egoera batez ari, hortaz, demokrazia erreferentzia izanik, zentzu gehiago luke des/demokratizazio prozesu bat(zu)ez hitz egitea; eta bestetik, prozesu horri dinamismoa edo aldakortasuna emango diona gatazka bera izango da, hau da, gatazka edo gatazka ezak norabidetuko du prozesu horren bilakaera. Bi aldagai hauek aintzat hartuta, prozesu horretan parte hartzen duten agente eta objektuen inguruko oinarrizko azalpena egin dezagun. Lehenik, prozesu bateko agenteek Estatu88 bat jo mugan izango dute; eremu zehatz bateko hertsadura mekanismoak kontrolatzen dituena; eremu berberean diharduten eragileen gaineko maila bateko kontrola baduena; eta bere nagusitasunaren kanpo zein barne aitortza jasotzen duena (Dahl, 1999; Tilly, 2010a; ...). Bigarrenik, Estatu edo erregimen zehatz baten ardura pean bizi diren herritarrak edo demos-a dugu. Zentzu horretan, erregimena Estatua eta herritarren arteko harreman multzoa izango litzateke, demokratizazioa edo desdemokratizazioa harreman horien nolakotasuna azalduko duen prozesua izango delarik. Hala ere, Estatu/herritar harreman hauek konplexuagoak dira noski, bertan Estatutik harago dauden aktoreen arteko koalizio, aurkakotasun edota gatazkek parte hartzen duten neurrian. Ildo honetan, politika publikoak harreman hauek Estatuen aldetik arautzen dituen prozesuak bezala ulertu ditzakegu. Arautze honek herritar eta bestelako aktoreen artean lortzen duen adostasun edo desadostasun mailaren arabera, demokratizazio prozesuan aurrera edo atzera goazela esan ahal izango dugu. Baina nola neurtu aldekotasun/kontrakotasun hau? 88 Azpimarratzekoa da Tillyk oinarrizko gobernu formaz aritzeko orduan Estatuari erreferentzia egiten diola. Zentzu honetan ohar bikoitza planteatu nahi dugu. Batetik, mahai gaineratu nahi duen demokrazia ereduaren zein demokratizazio mekanismoen azalpenerako Estatuaz ari denean bestelako gobernu formak ere kokatu daitezke (udal, gobernu autonomiko edo dena delakoa). Baina bestetik, erreferentziazko aginte gune gisa Estatua kokatzeak, herritar/agintari hartu-eman liskartsuan eskala honek duen garrantzia azpimarratzen duelakoan gaude. Estatua goitik eta behetik botere bitartekoak edo eskumenak galtzen duen teorien aurrean, Tillyk oinarrizko eskala honen erreferentzia indartuko duelarik. 255 Demokraziaren inguruko bibliografian honen adierazle izan daitezkeen markatzaile ezberdinekin topo egingo dugu baina gehienetan bat nabarmentzen zaigu: kontsulta. Bere forma edo adiera ezberdinetan, kontsulta erregimen zehatz baten baitan, Estatua eta herritarren arteko harremanak arautzen dituen politika publikoekiko aldekotasuna edo kontrakotasuna neurtzeko markagailu nagusietakoa izango dugu. Kontsulta honen adiera ahulagoekin edo sendoagoekin aurkituko gara, horren arabera demokraziaren kalitatea ere neurtu ahal izango dugularik. Tillyk graduazio honetarako irizpide batzuk finkatuko ditu: "Un régimen es democrático en la medida en que las relaciones políticas entre el Estado y sus ciudadanos se demuestran con consultas mutuamente vinculantes, amplias, iguales y protegidas. La democratización significa el movimiento neto hacia una consulta más mutuamente vinculante, más protegida, más igual y más amplia" (2010a: 45). Kontsultari emandako nagusitasunarekin batera, gure ikerketarako baliagarria izango zaiguna honi emandako ezaugarritzea (lotura, zabaltasuna, berdintasuna eta babesa) demokratizazioaren markagailutzat hartzea izango da. Zabaltasunarekin Estatu zehatz baten eremu pean erregimenak politika publikoetan inplikatzen dituen sektoreen hedadura neurtuko genuke. Berdintasunarekin eremu horretako herritarren artean, irizpide ezberdinengatik (arraza, erlijioa, hizkuntza, ...) egon daitezkeen kategoria ezberdinen arteko harremanaren nolakotasunari erreferentzia egingo genieke; beti ere, kategoria hauek Estatuarekin duten harremanari dagokionez. Babesak Estatuaren arbitrariotasun mailari erreferentzia egingo lioke. Eta kontsulta lotesleak, Estatuak berak bere herritarren nahimenarekiko atxikimendua adieraziko luke. Horrela, markatzaile bakoitzarekin bi muturretako ardatz bana agertuko zaigu. Baina, aldi berean, ardatz hauek elkar gurutzatuak egongo dira, erregimen bakoitza gurutzatuak dauden eta bina mutur dituzten ardatzen artean kokatu beharko delarik. Horrela, erregimen bakoitzaren demokratizazio maila eta bilakaera aztertu ahal izango dugularik. Itxuraz konplexua suerta dakigukeen diagrama hau praktikan sinplifikatu ohi da, ardatz batean erakutsitako bilakaerak bere isla izaten duelako beste ardatzean. Esaterako: babes maila altua erakusten duten erregimenek, normalean, hiritar kategoria zabalak onartu ohi dituzte. Baina demokratizazioaren bilakaeran, Estatu bakoitzak markagailu bakoitzarekiko duen jarrera bezain garrantzitsua izango da Estatu horrek hartzen dituen erabakiak bete arazteko duen gaitasun aintzat hartzea. Esan nahi baita, Estatu batek hartzen dituen konpromiso demokratikoek (hiritarren segurtasunari lotutakoak, demagun) gutxirako balioko dute, baldin eta hori bete arazteko bitartekorik ez badu (antolatutako gaizkile taldeei aurre egiteko segurtasun indarren eraginkortasuna 256 kolokan badago, aurreko adibideari jarraituz). Hartutako erabakiak betearazteko gaitasun hori da jarraian aztertuko duguna. 6.4.4 Erregimen motak. Atal honetan bi ardatzen araberako sailkapen bat egiten saiatuko gara: demokrazia eta Estatuaren gaitasuna. Lehenengoari dagokionez, bere baloraziorako jada oinarrizko markagailuen azalpena egin dugu. Bigarrena, aldiz, "bitarteko, ekintza eta norbanakoen arteko lotura ez-estatalen gainean agente estatalen esku hartzeak, bitarteko, ekintza eta norbanakoen arteko lotura horien banaketa aldarazteko neurria litzateke; banaketa horien arteko harremanak barne" (Tilly, 2010a: 48). Adibide bat jartzearren: Estatuaren eskutik egiten den aberastasunaren banaketak, jendarteko sektore ezberdinen artean ondasunen banaketa zehatz bat suposatzeaz gain, banaketa horiek sektore sozialen arteko bitartekoen, ekintzen eta harremanen nolakotasuna ere aldaraziko du. Hau da, Estatuak herritarrenganako eragin zuzena izateaz gain, zeharkakoa ere izango du, herritarren arteko hartu-emanak baldintzatuko dituen neurrian. Estatuak bitarteko, ekintza eta norbanakoen hauen gainean eragiteko duen kapazitatearen arabera, gaitasun handiko eta txikiko Estatuekin aurkituko gara. Horrela, demokrazia altuko eta baxuko erregimenekin aurkituko garen bezala, gaitasun handiko edo txikiko Estatuekin topatuko gara. Ardatz hauek gurutzatuz eta egoera posibleak sinplifikatuz, lau erregimen eredu idealarekin topo egin dezakegu: 1. Gaitasun altuko erregimen ez-demokratikoak: ahots publikoa apala litzateke, Estatuak baimentzen duena salbu; Estatuko segurtasun indarren inplikazio handia politika publika guztietan; erregimen aldaketarako aukera eliteen arteko lehiatik edota behetik etorritako matxinada baten eskutik etorri daiteke. 2. Gaitasun baxuko erregimen ez-demokratikoak: Estatuko aparatuetatik autonomoak diren sektoreen arteko bortxakeria ohikoa litzateke. 3. Gaitasun altuko erregimen demokratikoak: dinamika sozialak ohikoak lirateke; baita interes taldeen jarduna eta alderdi politikoen mobilizazioak ere. Kontsulta formalak (hauteskunde lehiakorrak barne) jardun politikoaren une goren gisa irudikatuak izango lirateke. Politika publikoen jarraipen estatal zabala egingo litzateke, bortxa politikoaren erabilera apalarekin. 257 4. Gaitasun baxuko erregimen demokratikoa: gaitasun altuko erregimen demokratikoetan bezala, dinamika soziala, interes taldeen jarduna eta alderdien mobilizazioa ohikoa litzateke; kontsulta formalak ere oso presente egongo lirateke (hauteskunde lehiakorrak barne); baina horren eraginkorra ez litzatekeen jarraipen estatalak, aktore ilegal edota erdi-legalen inplikazioa areagotuko luke politika publikoetan eta, ondorioz, bortxa maila altuagoak emateko arriskua handitu. Edozein kasutan, hauek eredu idealak izateaz gain, egoera posibleen argazki estatikoak erakusten dizkigute. Baina aipatutako ikuspegi dinamikoari jarraiki, guri Estatu eredu bakoitzak demokratizaziorako izan dezakeen bilakaera aztertzea da interesatzen zaiguna. Gaitasun motaren araberako hiru ibilbide posible marraztuko marraztu ahal izango ditugu (2010a; 203-207). Gaitasun altuko Estatu baten ibilbidean, gaitasun estatala demokratizazio maila esanguratsu bat gauzatu baino lehenago emango da. Ondorioz, Estatua herritarrekin adostutako erabakiak errespetarazteko bitartekoekin sartuko da eremu demokratikoan. Gobernariek barne arerio autonomoak desaktibatu, segurtasun indarrak Estatuaren menpe jarri eta bere eremu peko bitarteko, ekintza eta biztanleriaren gaineko kontrola ezarriko lukete, demokratizazio esanguratsu bat eman baino lehen. Funtsean, Estatuaren gaitasunen indartzeak menpekotasun bitartekoak eta herri kontrolerako bideak aktibatuko ditu. Desdemokratizazioa, aldiz, edozein unetan gertatu ahal izango da, beraz, ez da itzuli ezinezko bidai bat izango. Gaitasun altuko Estatuen ibilbidean, borroka politikoa Estatuaren botere bitartekoen kontrolean zentratu ohi da, maila txikiago aferetan baino. Gaitasun ertaineko Estatu baten ibilbidean, gaitasun estatalaren hazkundea edo txikitzea ematearekin batera, demokratizazio mailan hein berdintsuko aldaketa emango da. Kasu honetan, Estatua demokraziaren eremuan sartzen denean, bere gaitasuna eraikitzeko prozesuan murgilduta egongo da. Gaitasun politikoa hazten doan heinean, demokratizazioaren aldeko borroka politikoa handitu beharko litzateke, Estatua soilik azaleko eran inplikatu beharko litzatekeelarik. Bertan desdemokratizaziorako aukerak aurreko ereduan baino handiagoak dira; batetik, demokratizazio prozesuan parte hartzen duten aktoreen desertzioa ekiditeko Estatuak bitarteko gutxiago dituelako; eta bestetik, horrelako desertzioek suposa dezaketen kosteen prezioa oso altua litzatekeelako. Azkenik Estatu ahuletan, historian zehar horrelako kasu gutxitan eman da erabateko demokratizazio bat . Hauen ibilbidean teorikoki aurkitu daitezkeen egoerak aurre-ikusgarriak dira: Estatu batek maila batetik aurrera bere demokratizazioa emateko aurkitu ditzakeen zailtasunak 258 agerikoak dira. Estatu hauek gatazka mota ezberdinak pairatuko dituzte, horietako asko bortxazkoak, non Estatua apenas inplikatua egongo den. Eredu honetan desdemokratizazioa emateko aukera handiagoak emango dira. 6.4.5 Gobernu-herritar harremanak baldintzatzen dituzten aldagaiak: hertsadura, kapitala eta konpromisoa. Hurrengo atalean azaldu behar ditugun demokratizaziorako mekanismo eta prozesuekin batera badira gobernari eta herritarren arteko harremanak baldintzatuko dituzten hiru aldagai: hertsadura, kapitala eta konpromisoa. Hertsadurak "aktore sozialei edota bere ondasunei galerak edo kalteak eragiten dituzten kontzertatutako ekintzarako bide guztiak barnebiltzen ditu" (Tilly, 2007a: 42). Armak, segurtasun indarrak, espetxeak edota isunen ezarpena bertan kokatuko lirateke. Sistema demokratikoetan hertsadura bitartekoen erabilera Estatuaren eskuetan utzi ohi dira (Dahl, 1999: 51). Baina hau ez da beti horrela izango; politika publikoak aldarazteko mekanismo hauek baliatuko dituzten hainbat taldeekin topo egin ahal izango baitugu. Bitarteko hauek bi ardatzen arabera antolatu beharko lirateke: beraien akumulazioaren arabera eta beraien kontzentrazioaren arabera. Lehenengoak hertsadurarako bitartekoen errepertorioari erreferentzia egingo lioke eta bigarrenak bitarteko horiek zenbat eskuetan pilatzen azalduko luke. Bata eta bestearen arteko biderketak erregimen baten ardurapeko eremuan dagoen hertsadura maila adieraziko digu. Hertsaduraren antolaketak erregimen baten izaera adieraziko digu. Horrela, akumulazio altua kontzentrazio altu batekin uztartzen duen erregimena tiraniatik gertu egon daiteke. Egungo demokrazia standarizatuen ohiko joera Estatuaren eskuetan pilatutako akumulazio erdi-altu eta kontzentrazio altua izango litzateke. Edozein kasutan argi izan behar dugu inongo gobernuk bere eremuko hertsadurarako bitarteko guztiak kontrol pean izatea ez duela lortu. Kapitalarekin "esfortzu maila batekin, beraien erabilera-balioaren hazkundea eragin dezaketen bitarteko hautemangarri eta transferigarriei" erreferentzia egingo diogu, "bitarteko hauen jabeei asmo batzuen ezarpena ere eragin dezakeelarik" (Tilly, 2007a: 43). Hertsadurarekin gertatu bezala, kapitalaren metaketa maila ezberdina izango da. Kapitalak, botererako bitarteko gisa, berebiziko 259 garrantzia izango du demokratizazio edota desdemokratizazio prozesuetan, eta zentzu horretan, bere banaketa erabakigarria izango da demokraziaranzko bidean. Demokrazia eta ekonomia kapitalista elkar loturik agertzen zaizkigu bi sistema izan ohi dira (Dunn, 1995; Mouffe, 2000; ...) baina harreman paradoxikoa ere izango dutenak; izan ere, sistema demokratikoek eskaintzen duten askatasuna sistema kapitalisten merkatu librerako ezinbesteko baldintza bezala hartua izan bada ere, merkatu kapitalistako ekonomia batek herritar ezberdinek eskura izan dezaketen bitarteko politikoak ezberdinak izatea ekarriko du. Beste modu batera esanda: ondasun ekonomikoetan ezberdinak diren herritarrak, nekez izango dira politikoki berdinak. Hortaz, merkatu ekonomiak berdintasun politikoa kaltetuko duela ere esan dezakegu (Dahl, 1999: 179-180). Eta azkenik, konpromisoa, gune sozial ezberdinek elkar aintzat hartzeak eragiten duen harremana bezala ulertuko dugu. Konpromisoan erlijioak, ideologiak, harreman komertzialak edota lan harremanak bezalako aldagaiek eragingo dute. Konpromisoak konfiantza sareak barnebilduko ditu, batez ere sektore ezberdinak iraupen luzeko eta arrisku altuko ekimenetan inplikatzen direnean. Aurreko bi aldagaietan bezala mailaketa ezberdinarekin aurkitu ahal izango gara. Konpromisoak erregimen zehatz batean izango duen eragina azaltzeko hainbat ezaugarri azpimarratu beharko ditugu. Lehenik, konpromisoak sektore sozial ezberdinen arteko mugen eta elkartasunen lerro konplexu bat eratuko duela. Bigarrenik, muga eta elkartasunen marra hauek ez dira soilik herritarren artean emango, baizik eta herritarrak eta gobernua sostengatzen dituzten hainbat aktoreen artean, harremanen izaera konplexuagoa eginez. Eta honek, aldi berean, gobernuak estruktura instituzionaletan ze aktore eta nola barneratzen dituen erabaki behar izatea eragingo du. Horrela, Estatu zehatz bateko eremuan gobernuarekin harreman maila txikia duten sektoreak zabaltzen badira, sektore sozial zabal horiek beraien interesak aseak izateko bide gutxi izango dituzte, eta ondorioz, Estatuak aurka izan ditzakeen sektoreen multzo handia nagusitzeko arriskua handitu. Hertsadura, kapitala eta konpromisoa denbora eta espazioan batera aldatzen dira. Normalean, hertsadura maila handia ematen bada kapital eta konpromiso sareen hedadura eta sakontasuna altua izango da. Baina honek ez du hiru aldagaien arteko korrelazio zuzena adieraziko lukeen hiruko erregela zuzen bat suposatuko. 260 6.5 (Des)demokratizazioa eragiten duten mekanismo eta prozesuak Gogoratu dezagun, mekanismoak egoera multzo zabal baten gainean efektu berdinak eragiten duten gertaerak direla, eta prozesuak emaitza zehatz bat mahai gaineratzen duten mekanismoen konbinazio eta sekuentzia. Horrela, demokratizazioa eragiten duten mekanismoen artean, adibidez, koalizioen eraketarekin topo egingo dugu askotan; honek, bere horretan ez du demokratizazioa eragingo, edota nahiago bada, demokraziaren markagailutzat hartu ditugunak areagotuko (zabaltasuna, berdintasuna, babesa eta kontsulta loteslea). Baina demokrazia helburu izan ditzaketen eta ordura arte deskonektatuak zeuden sektoreak elkarlanean jarri ditzake. Demokratizazioa eta desdemokratizazioa prozesu oso luzeak dira, baina horien barruan demokratizazioan urrats berri bat emateko baldintzak sortzen dituzten prozesu txikiagoekin aurkituko gara. Tillyk berak mekanismo eta prozesu hauek hiru multzoetan antolatuko ditu: kategorien artean (arraza, generoa, ideologia, ...) ezberdintasunak sortzen dituzten banaketen handitzea edo txikitzea politika publikoetatik; konfiantza sareen integrazioaren areagotzea edo mugatzea; Estatuarekiko edo botere publikoarekiko herritarren eragina biderkatzen edo oztopatzen dituzten mekanismoak89. Aztertu ditzagun mekanismo multzo bakoitzaren nondik norakoak. 6.5.1 Berdintasuna eta ezberdintasuna. Demokraziak hobeto funtzionatuko du eta demokratizazioa posibleagoa izango da prozesu politikoek kategoria edo sektore ezberdinen arteko ezberdintasuna mugatzen dituztenean. Kasu honetan, politika publikoak kategoria sozial hauen arteko ezberdintasunetatik nola aldentzen diren aztertu beharko dugu; edo beste modu batera esanda, politika publikoek kategorien arteko ezberdintasunen areagotzean edo mugatzean zer nolako eragina duten. 89 Tillyk hiru multzoen araberako banaketa hau gutxienez azken hogei urteetan egindako lanetan mantendu du. Aipatutako hirugarren multzoa, aldiz, modu ezberdinetan landuko du arreta elementu ezberdinetan jarrita. Contienda política y democracia en Europa, 1650-2000 (2007a) lanean "herritarren eta gobernu eragileen arteko betekizunetan zabaltasuna, berdintasuna, betetze maila eta segurtasuna handitzen dituzten mekanismoez" hitz egiten duen bitartean, Democracia (2010) liburuan "Estatuak politika publikoen menpe jartzen dituzten edota herri eragina politika publikoaren gainean errazten dituen mekanismoez" ari da. Kasu batean zein bestean, herritarrek Estatu edota politika publikoekiko duten eragiteko gaitasunaz ari gara, horregatik gorago aipatutako izendapena aukeratzea. 261 Baina hasi gaitezen hasieratik, zer ulertzen du ezberdintasunaz? Ezberdintasun pertsona edo pertsona multzoen arteko elkar ekintza litzateke, non batzuek beste batzuk baino onura handiagoa aterako luketen (Rawls, 1971; Dahl, 1999; ...). Maila ezberdinetan eman daiteke, familia bezalako gune murritzetatik hasi eta makro mailako antolaketa politiko, sozial edota ekonomikora. Ezberdintasunak taldearen antolaketa mailarekin ere zerikusia izango du: hainbat kasutan, pertsona zehatzen arteko mailaketa ordenatuekin topo egingo dugu, baina normalean jendea argiki mailakatuak ez dauden kategorietan bilduko da. Kategoria hauen arteko mugak beharrezkoak izango dira bizitza soziala eta politikoa antolatu ahal izateko. Arazoa ezberdintasun hauek era iraunkor batean mantentzen direnean sortu ahal izango da, etengabe kategoria baten mugaren alde batean edo bestean kokatzen direnak desabantaila berdina pairatzen dutelako kategoria horretan egoteagatik; hots, genero, arraza, pentsaera edo dena delakoagatik. Giza taldeen arteko funtzionamenduaren oinarrizko arau hau Estatu eta herritarren arteko harremanen esparrura eramaten dugunean, edozein erregimenek (demokratikoa izan ala ez) desberdintasunen iraunkortzean parte hartuko du. Hiru modutan egin dezakete: beraien babesleen abantailak babestuz; bitartekoak banatzeko bide propioak finkatuz; eta kontrolatzen dituzten jendarte sektore ezberdinen artean beraien bitartekoak birbanatuz (2010a: 155). Normalean, sistema demokratikoetan hirugarren bide hau berdintasuna bultzatzeko bidea izango da, ondasunen banaketa eta kontrolerako bide zabalagoak sustatuz. Baina bere atzealdea ere izango du, sistema demokratikoek kategorien arteko ezberdintasun batzuk sustatzen dituzten heinean. Izan ere, Estatu demokratikoen ahaleginaren zati bat ezberdintasun hauek hauek mantentzea edota areagotzera dedikatua egongo baita, talde batzuk hobetsiz eta besteak kaltetuz. Ordura arte indarrean egon den antolaketa sozial eta jabegoaren banaketaren inguruan emandako ezberdintasunen mantentzea horren erakusle da; herentzien eskubideen sistema horren adibidea litzateke, jendarte batean egon daitezkeen ezberdintasun sozial edo ekonomikoan iraun arazteko bidea izan daitekeena. Alde horretatik, erregimen demokratikoetako eztabaida politikoen zati handi bat, Estatuaren ahaleginak ze punturaino desberdintasun hauek desager araztera dedikatu beharko liratekeen zehazteak eramaten du. Zentzu honetan, desberdintasun hauek erregimen demokratikoen berezko ezaugarria izango dira, zentzurik ez luke erregimenak ezberdintasunik gabeko jendarte eredu batera jo nahi izateak. "Garaipen demokratikoa" politika publikoak indarrean dauden ezberdintasun materialetik isolatzea 262 izango dela esan dezakegu. Demokraziak sortu eta biziraun ahal izango du kategoria ezberdinen aurrean demokrazia bera banatzen ez den heinean; hau da, giza-multzo ezberdinekiko jarrera ezberdinak hartzen ez dituen heinean. Joera liberaleko ikuspegi honen arabera, aurrean dugun taldearen arabera banatzen diren eskubide politiko, betebehar eta parte hartze formek demokrazia mehatxatu eta demokratizazioa zailduko dute. Ezberdintasunaren gradu eta izaeraren arabera ere demokraziaren garapena baldintzatuko dute, hauek hazten diren heinean desdemokratizaziorako aukerak areagotuko direlarik. Hortaz, demokraziaren garapena bi faktoreen arteko uztarketa maila baten arabera emango da: batetik, kategoria sozial ezberdinen arteko berdintze materiala, eta bestetik, politika publikoa kategorien arteko ezberdintasunetik bereiztea, hain zuzen ere. Hauek izango dira demokratizazioa lagundu edo zaildu ditzaketen mekanismoetako batzuk (Tilly, 2007a: 17; 2010: 157): 1. Kategorien arteko ezberdintasunak sostengatzen dituzten gobernu kontrolen indar(gabe)tzea. 2. Kategorien arteko ongizate maila des/berdintzea. 3. Kontrol pribatua duten indar armatuen kontrola handitzea/txikitzea botere publikoen aldetik. 4. Kategorien arteko desberdintasunak politika publikoetatik aldentzen/hurbiltzen dituzten mekanismoen sustatzea. 5. Kategorien arteko desberdintasunak zeharkatzen dituzten elkarteen koalizio aktiboen sorrera/amaiera. 6. Kategoria sozialen arteko mugak zeharkatzen dituzten eginkizun, eskubide eta abarrekoen handitzea/gutxitzea. Prozesu nagusiak: kategorien des/berdintzea (1etik 3ra doazen mekanismoak barne biltzen dituena) eta politika publikoen baretzea/indartzea kategorien arteko desberdintasunen aurrean (3tik 6ra doazenak). 6.5.2 Konfiantza sareak. 6.5.2.1 Funtsezko ezaugarriak. 263 "El futuro de la democracia (...) depende de las conexiones entre las redes de confianza y los regímenes políticos; la retirada generalizada de esas redes de la política pública, cuando se produce, daña a la democracia" (2010b: 30). Horrelako baieztapen borobil batekin Tillyk demokratizazio prozesuetan konfiantza sareek jokatzen duten paperaren garrantziaz ohartzen digu. Baina zein da konfiantza sareen muina? Konfiantza sareak "lotura indartsuak lituzketen pertsonen arteko harreman adarkatuak lirateke; zeinetan jendeak epe luzeko helburu bati begirako bitarteko eta eginkizun baliotsuak martxan jartzen dituen, besteen hanka sartze, akats edota abilezia ezaren arriskua egonda ere" (2010a: 116). Baina xehatu dezagun arestian emandako oinarrizko definizio hau. Oinarrizkoenetik hasita, zuzenean edo zeharka antzeko loturengatik elkar lotuak dauden pertsona taldea aurkituko dugula esan dugu. Bigarrenik, horrelako loturen existentziak berak kideen arteko arreta edo laguntzarako eskubidea emango luke; sareak harreman estuak baitakar bere baitan. Hirugarrenik, sare honetako kideek mota ezberdinetako epe luzeko eginkizunak gauzatzen egongo lirateke; langileen arteko laguntza iraunkorra, kontinenteen arteko migraziorako bideak irekitzea edota distantzia luzeko komertzioa, kasu. Eta azkenik, sarearen barruko loturek eginkizun kolektibo hau abilezia eskasa, akats edota norbanakoen hanka sartzeen arriskuen aurrean kokatuko gaituztela nabarmenduko dugu. Arestian aipatutako ezaugarriei erreparatuta sare "arrunt" eta aztertu nahi dugun konfiantza sareen arteko ezberdintasunaren muina lausotua ager dakiguke. Izan ere, ez gara soilik norbanako ezberdinen arteko harreman maila bat barneratzen duen harreman eredu batez, konfiantzaren aldagaiak harreman ereduari ematen dion egonkortasun eta berezitasunen azterketa da aztertu nahi duguna, eredu zehatz honek demokratizazio prozesuetan duen eragin berezia nabarmentzeari begira. Alde horretatik, Tillyk Confianza y Gobierno (2010) liburuan konfiantza sareen azterketa sakon eta zehatzagoa egingo du, ordura arte sare hauei egotzitako ezaugarri berri batzuk gehituz: gutxienez hiru pertsona bildu behar dituen harreman honetan, harremanak berak bere kide guztiengatik ezaguna izango den izena izan beharko du; honetaz gain, harremanak kide guztien eskubide eta bete-behar batzuk jasoko ditu; kideek ere beraien iritzia komunikatzeko eta ordezkatuak izateko bideak izango dituzte; edota parte hartzaileek beraien kideak eta kanpokoak bereiziko dituzten mugak mantenduko dituztelarik. Harreman sare mota honen egonkortasuna areagotuko lukeen ezaugarrien zerrenda luzatu genezake, baina berezitasun hauek konfiantza sareen izaera eta ekintzei egotziko lioketen zurruntasuna ere 264 areagotuko litzatekeela aintzat hartu beharko genuke. Erakunde autoritario edota kooperatiboekin alderatuta, konfiantza sareek beraien tamaina, kidegoa, ekintza garrantzitsuenak edota antolakuntza estrategiak ez dituzte malgutasun edo azkartasunarekin egokitzen. Aldi berean, sarearen barruan kide bat leku batetik bestera mugitzeko ere ez dira batere azkarrak izango eta kide berriek ikasketa prozesu motela izango dute (2010b: 79). 6.5.2.2 Integrazioa. Arestian esan bezala konfiantza sareen helburu nagusietakoa epe luzeko eginkizun baten lorpena izango da. Eginkizun hori egikaritzeko herritarrek eta konfiantza sareek politika publikoen eta gobernuen garapenean eragin nahi izango dute, batean zein bestean integrazio maila bat bilatuz (Dahl, 1999: 48). Integrazio hau mota oso ezberdina izan daiteke. Honen sailkapen sinpleenetik hasita, zeharkakoa edo zuzena izan daitekeela esan dezakegu. Zeharkako integrazioa, konfiantza sareak politikoki konprometitutako aktoreetara zabaltzen denean emango da (maila sozialeko antolakunde, sindikatu edota elizetara kasu); azken hauek, aldi berean, helburu ezberdinak gauzatu ahal izateko beraien artean eta gobernuekin negoziatuko dutelarik. Integrazio zuzena, aldiz, konfiantza sareak gobernura hedatzen direnean emango litzateke (Tilly, 2010b: 24). Bi mutur hauen artean maila ezberdineko graduazio batekin topo egingo dugu; bi eredu hauek eta beraien artean kokatu daitezkeen tartekoak, gorago herritarrek eta Gobernuek dituzten hiru harreman bideekin (hertsadura, kapitala eta konpromisoa) gurutzatzen baditugu sistema politiko ezberdinen funtsezko ezaugarritze bat azalduko zaigularik. 6.9 irudia: Konfiantza sareen integrazio maila botere guneekiko (Tilly, 2010b: 59). 265 Arreta jarri dezagun gure ikerketa gaia mugituko den erreferentziazko balizko ereduetan, hau da, grafikoaren erdiko partean kokatzen diren hiruetan: demokrazia, bezerotza sistema eta bitartekotutako autonomian. Demokrazietan politika publikoekiko konfiantza sareen integrazio partzial bat emango da (inoiz ez erabatekoa), indarra konpromisoan jarriz baina kapital eta hertsadura maila baten aplikazioari uko egin gabe. Bezerotza sistemetan kapitala eta hertsadura uztartuko dira gehienbat, gobernari eta konfiantza sareen artean negoziatutako harremanetan. Eta bitartekotutako autonomietan konfiantza sareetako liderrek gobernariei bitartekoak eta men egitea eskainiko diete, beraien eremuaren barruan autonomia esanguratsu bat ziurtatzen bazaie. Konfiantza sareen integrazio modu hau, maila handi batean, goitik beherako izango dela esan dezakegu. Hau da, konfiantza sare hauek politika publikoetan izango duten integrazio maila gobernariek herritarrekin harremanetan jartzeko dituzten bitarteko garrantzitsu batzuen arabera (hertsadura, kapitala eta konpromisoa) definituko dute. Baina konfiantza sare hauek ere agintarien erabakietan behetik gora eragiteko edota agintarien erabakien eragina ekiditeko estrategiak ere aurkituko dituzte. Aztertu ditzagun horietako batzuk (Tilly, 2010b: 64). 1. Ezkutaketa: agintarien aldetik antzemate eta manipulazioa ekiditea. 2. Disimulua: agintariek esaten dutenarekin adostasuna antzeztea, baina men egitea eta horren proiekzio publikoa ahalik eta gehien mugatuz. 3. Bezerotza: tarteko agintarien babesa lortzea, men egite eta horren proiekzioa ekidinez, baina normalean galeraren bat suposatuz. 4. Harraparitza: bitarteko berriak eskuratu zein besteen harraparitzatik babesteko kanpo eraginkortasun nahikoa izango duen indarra antolatu. 5. Erroldatzea: indarrean dagoen erregimen zehatz baten eremu ezberdinetan era aktibo batean integratzea. 6. Negoziazioa: kontingentea izango den onarpen baten gainean aktore politiko garrantzitsuen arteko harremanak eraikitzea. 7. Desegitea: indarrean den sare bat deuseztatzea, izan desertzio mailakatuaren bidez, izan desegite kolektibo baten bidez. 266 Mekanismo hauen arteko uztarketa egokiak konfiantza sareek politika publikoetan eragiteko arrakasta edo porrota determinatuko du. 6.5.2.3 Konfiantza sareen aldaketak. Jarraian konfiantza sareen bilakaeran eragiten duten parametro nagusiak aztertuko ditugu. Izan ere konfiantza sareak demokratizazio edo desdemokratizaziorako aldagai nagusietako bat izanik, hauen zabaltzean edo mugatzean, indartzean edo ahultzean edota barne antolaketan eragiten dituzten aldagaiek, zeharka bada ere, demokraziaranzko bide horretan eragingo dute. Lau parametro nagusi ezberdindu ditzakegu: konfiantza sareen mugak, kanpo loturak, sostengua eta barne loturak. Barruko eta kanpokoen artean muga zehatzak finkatu, kontrolatu eta mantentzen dituzten konfiantza sareak eraginkorragoak izaten dira. Muga hauen lausotzeak kideen irteera errazten du eta bete beharrak kontrolatu eta betearazteko zailtasunak jarri; aldi berean, sare horretan nagusi izan diren jardunak eta helburuak bestelako eginkizun batzuengatik ordezkatuak izatea errazten du. Kanpo loturek ez diete soilik konfiantza sare baten mugei eragiten, baizik eta sare horrek izango duen sostengu edo bitarteko ezberdinei. Sareetako liderren kezka iturburu nagusi bat sareko kide batzuek kanpoko pertsona gutxi baina boteretsuekin izan dezaketen harremanek sarearen bilakaera baldintzatzea izan ohi da. Sostenguei dagokienez, bitartekoez hornitzeko bide propioak izaten dituzten sareek, normalean kanpo iturri aldakorren arabera funtzionatzen dutenak baino eraginkorragoak izaten dira. Beraien hornikuntza iturriak galtzen dituztenak desagertzera jotzen dutelarik. Konfiantza sareek beraien hornikuntza iturriak gainditzea ere gerta daiteke; hau da, daukaten sostengua baino azkarrago hedatzen diren sareek ere ahuldu edo desagertzera joko dute. Azkenik, barne loturei dagokionez, kideen arteko erakargarritasuna azpimarratuko dugu. Izan ere, kide ezberdinen arteko lotura sendoak eratzen diren bitartean sareak indartsu iraungo du; barne taldetxo edo hertsiki lotutako bikoteen sorrerak, aldiz, zatiketarako arriskua ekarriko du. Hortaz, azken hauek ekidingo dituzten bitartekoak martxan jartzeak bere biziko garrantzia izango du. Hainbat kasuetan, konfiantza sareen bilakaeran gobernari edota erregimenekin duten harremanek baino, barne aldagai hauek pisu handiagoa izango dute; sare hauek hazi edo desagertzea autoritateen parte hartzearekin zerikusirik izan gabe ematen direlarik (Tilly, 2010b: 99-101). 267 6.5.2.4 Konfiantza demokrazietan Orain arte azaldutako prozedurek konfiantza sareek edozein sistema politikoetan nola funtzionatzen duten azaltzen lagundu digute. Aztertu dezagun orain konfiantzak sistema demokratikoetan jokatzen duen paper espezifikoa gobernuak eta herritarrak harremanetan jartzeko duten hiru bide nagusien ikuspegitik: hertsadura, kapitala eta konpromisoaren ikuspegitik, hain zuzen ere. Arestian azaldutakoari jarraituz, sistema demokratikoek herritarren eta konfiantza sareen integrazio maila handia bilatuko dute, konpromisoan oinarritutako onespen politikoa bilatu nahian eta kapitala eta hertsadura bigarren maila batean utziz. Konfiantza eta konpromisoaren aldagaiak funtsezkoak izango dira demokrazia ordezkatzaileetan. Izan ere, eskala txikiko antzinako sistema demokratikoetan ez bezala (non herritarren parte hartze zuzenerako aukerak handiagoak zeuden), eskala handiko sistema demokratiko garaikideek, herritarrek beraien ordezkariengan delegatu behar dituzten erabakien kopurua eta garrantziagatik, konfiantza maila altu bat eskatuko dute (Dahl, 1999: 128). Giza sektore ezberdinen integrazio mailak ere gobernu mota definituko duelarik: kontsentsuzkoa, gehiengoarena, ... (Lijphart, 1987). Edozein kasutan, sistema eta herritarren arteko integrazioaren arteko tentsioa iraunkorra eta gaindiezina izango da. Integrazio maila erabatekoa balitz herritarrek onespen mekanismo kontingenterik ez lituzkete. Zentzu honetan, gehiegizko integrazioak desdemokratizatzen duela esan dezakegu. Edozein kasutan, sistema demokratikoetan ez gara kolore bakarreko ereduekin aurkituko, maila ezberdinetako integrazioekin topo egingo dugu: gauzatu nahi diren epe luzeko eginkizunak burutzeko gobernuaren berme, diru laguntza edota zerbitzuekiko menpekotasuna duten sareetatik hasita; gobernuaren kontrolarekiko autonomia maila bat mantentzen duten sindikatu, alderdi politiko edo beste antolakundeen jardunera. Kasu guztietan sare hauen eta gobernarien arteko konfiantza maila bat beharrezkoa izango da. Baina zerk azalduko du demokrazia eta konfiantzaren arteko harreman hau? Lau tesi nagusietan laburbildu daitezke: lehenik, konpromisoan, eta ez hertsaduran, oinarritutako konfiantza sare eta gobernuaren arteko elkarlanak gainontzeko aktoreei dagokien elkar bizitzarako eginkizunak beraien gain hartuko dituztenaren konfiantzaren gainean ematen delako. Honen adibide izan daiteke langileen zergen bilketa, non zuzeneko hartu-emanean dauden eragileek (esaterako, sindikatu batek osatu dezakeen konfiantza sarea -batetik- eta gobernua -bestetik-) elkarrekiko konfiantza erakutsiko duten, inplikatutako hirugarren agenteei (adibidearekin jarraituz, enpresariei) dagokien eginkizunak (demagun, sozietateen zergaren ordainketa) beteko direla suposatzen den, 268 heinean. Bigarrenik, demokraziek beste sistema politikoek baino konfiantza handiagoa eskatzen dute, ordezkarienganako ahalmenen delegazioak soilik konfiantza maila altuago bat badago emango delako; beti ere, herritarrek ordezkarien gainean dituzten kontrolerako mekanismoak konfiantza honen euskarri izango direlarik. Hirugarrenik, agintearen errotazio sistemaren funtsa, momentu batean agintean ez daudenak, uneren batean egongo direnaren, edo behintzat agintean daudenak beraien interesak ordezkatuko dituztenaren, konfiantzan datza. Eta laugarrenik, definizioz demokrazia gainontzeko sistemak baino arriskutsuago eta kontingenteagoa izango da; hortaz, soilik politika demokratikoaren emaitzetan konfiantza duten horiek sistemarekin kolaboratuko dute (Tilly, 2010b: 213-214), sistemaren ahalegina eremu honen zabalpenean kokatu beharko litzatekeelarik. Esan bezala, lau tesiek sistema demokratikoetan konfiantza maila bat beharrezkoa dela agerian utziko dute, eta ondorioz, honen faltak demokrazia bera arriskuan jarriko duela. Beraz, erregimen autoritarioak edo bezerotzan oinarritutakoak konfiantza maila baxuagoekin biziraun daitezkeela ondorioztatu dezakegu. Konfiantzaren aldagaia, aldiz, ez da erabat gardena izango eta ez ditu norabide bakarreko eraginak sortuko. Konfiantza sistema demokratikoen oinarrizko osagaia izango da baina interes ezberdinak kontrajartzen direnean, "gu" eta "haien" arteko mugak lausotzen direnean edota ondokoaren beharrak nire beharren gainetik asetzen direnean konfiantzan arrakalak agertzen hasiko dira. Sistema demokratikoek beste sistemekin alderatuz beharko duten konfiantza plus honi Mark Warren-ek (1999) konfiantzaren dilema demokratikoa deituko dio. Warrenek berak hiru soluzio posible bilatuko dizkio dilema honi. Lehenengoa neokontserbadorea litzateke; Francis Fukuyamak (1992) tipifikatutako aukera honetan arazoa ekiditeko modu bakarra instituzio politikoek hartzen dituzten erabaki kolektiboen kopurua gutxitu eta jada konfiantza existitzen den bestelako eremuetan (komunitate naturaletan edo merkatuetan) kokatzea litzateke. Bigarrenak hautu arrazionalaren ideiari erantzungo lioke, besteak (pertsona edo instituzioak) gure onuran interes bat duenaren aurreikuspenean oinarrituko litzateke. Eta hirugarren aukera, konponbide eztabaidazaleak osatuko luke; eztabaida irekiak konfiantza areagotuko luke baina, aldi berean, eztabaida emateko konfiantza beharko litzateke. Tillyk, aipatutako dilema ebazteko, ez du hiru hauetako baten alde egingo eta konfiantzaren izaera kontingentea aldarrikatuko lukeen eredu propio baten alde egingo luke (2010b: 215-216). Eredu honek konfiantza sareek burutu nahi dituzten eginkizunen arriskua aintzat hartuko du (helburuak lortzeko zailtasunengatik, besteen hanka sartzeek eragin zuzena izan dezaketelako, ...); sareak osatzen duten eta ez dutenen mugak 269 dinamikoak izango direla aintzat hartzen du, gaur zure ondoan daudenak, bihar zure aurrean egon daitezkeela argi izanik; planteatzen diren eginkizun edota helburuekiko sareko kideen onespen maila aldakorra izango da, interes ezberdinak eta kasu askotan denborarekin kontrajarriak izan daitezkeenak badaudelako; eta, ondorioz, gobernuarekiko harremanetan aldakortasuna nagusi izango da. 6.5.2.5 Konfiantza sareen mekanismoak eta prozesuak  Botere publikoetatik bereizitako konfiantza sareen desegitea/indartzea.  Beraien epe luzeko helburuak lortzeko konfiantza sareetara iristerik ez duten gizarte sektoreen zabalpena/txikitzea.  Indarrean dauden konfiantza sareek erantzunik eman ezin dieten aukera eta mehatxu berrien agerpena.  Gobernuaren konpromisoak betetzeko kanpo bermeen sorrera.  Gobernuaren konpromisoen betetze maila agerikoa sektore sozial berrien mesedetan.  Ugabaza-bezero harremanen barneratzea edo deuseztea gobernuaren aldetik.  Gobernuaren bitartekoen hazkunde arriskua moteldu edo galerei aurre egiteko.  Erauzte-erresistentzia-negoziazio zikloak, gobernuaren egonkortasuna kolokan jarriz. Prozesu nagusiak: baztertutako konfiantza sareen desegitea (1etik 4ra doazen mekanismoak) eta politikara lotutako konfiantza sareen sorrera edota zaharren integratzea (4tik 8era doazenak) (Tilly, 2007a: 17; 2010b: 217). Ondorio bezala, esan dezagun konfiantza sareak politika publikoetan integratzen direnean gobernuarekin dituzten harremanen bidez botere indibidual zein kolektiboa irabazten dutela. Gobernuaren jardunean eragitea sare hauen interes nagusia bilakatzen da. Ordainetan, aintzat hartu beharko da gobernuaren jardunarekiko menpekotasun honek sareen mantentzea bera baldintzatuko duela. 270 6.5.3 Herritarren eragina Estatuarekiko. Demokratizazioa areagotu beharko lukeen herritarren eragina hazi ahal izateko funtsezko hiru prozesuk parte hartu beharko dute (Tilly, 2010a: 178-179): a) parte hartze politikoaren zabalpena. Normalean boto berdintasuna lehenetsiko dituzten kontsulta bidezko prozedurak nagusitzen dira (Dahl, 1999: 48): hauteskundeak, galdeketak, ... ; baina ikusi dugun bezala bestelakoak ere egon daitezke. b) Estatukoak ez diren bitartekoak eskuratzeko aukerak berdintzea; esaterako, komunikabideekiko eskuragarritasuna eta komunikaziorako bideen zabalpena. Zentzu honetan, azken urteotan horretarako beharrezkoak diren bitarteko teknologikoen eskuragarritasuna handituta eta sare sozialen zabalpenarekin, herritarrei beraien kontakizuna eraikitzeko aukera eskura jarri zaiela esan daiteke (Castells, 2004). Eta hirugarrenik, c) hertsadurarako aukera duten eragile autonomoen boterea galaraztea. Printzipioz, Estatuaren kontrol eremutik kanpo dauden eragile hauek politika publikoetan eragiteko duten gaitasuna baldintzatzea, bestelako sektore sozial zabalagoei legokiekeen lekua emanez, ezinbesteko baldintza izango da. Estatuak politika publikoaren menpe kokatu edota politika publikoaren gaineko eragina handitzen dituzten mekanismoen artean hauek nabarmenduko ditugu (Tilly, 2007a: 19; 2010a: 181-182):  Klase zuzendariaren eta boteretik aldenduak dauden sektoreen arteko koalizioen sorrera.  Aurretik autonomoak ziren bitartekarien desegitea edo kooptazioa.  Konfiantza sare espezifiko edota kategoria ezberdinen arteko artezkaritza.  Gobernuz kanpoko ugazaba-bezero sareen desegitea.  Mobilizazio-errepresio-negoziazio zikloak, gobernuaren egonkortasuna kolokan jarriz.  Estruktura eta praktika homogeneoen ezarpena gobernuaren aginte eremu osoan.  Aurretik autonomoak ziren indar militarren euste burokratikoa. Prozesu nagusiak: parte hartze politikoaren zabalpena (1etik 5era doazen mekanismoak) eta berdintzea (2,3 eta 6.ena, nagusiki), kontrol kolektiboaren zabalpena (batez ere, 1,4,6 eta 7) eta botere arbitrarioaren inhibizioa (1 eta 5-7). Herritarren ekimen bidez martxan jarritako parte hartzerako bide hauek, ordea, botere politikoaren zabalpenerako ez dira nahikoa izango. Izan ere, Estatuaren bideragarritasunerako iniziatiba hauez 271 gain herritarrek ere pasiboagoak izan daitezkeen bideak barneratu beharko dituzte; hau da, Estatuek beraien eguneroko funtzionamendurako martxan jarriko dituzten neurriekiko onarpen maila bat adierazi beharko dute. Esan nahi baita, Estatuak eusten dituzten "ohiko" bitartekoen hornikuntza gabe porrot egingo dute: dirua, ondasunak edota lan indarra. Garai batean ondasun hauen hornikuntza (lurraren edota animalien ustiapenaren fruituak, esaterako) autonomia maila nahiko handia mantentze zuten lurraldeko jauntxo edota agintarien bitartez bermatzen zen. Ondorenean, industrializazio prozesuarekin, hainbat kasuetan, Estatuek beraiek beharrezkoak zituen hainbat ondasunen sorkuntza eta hornikuntza monopolizatzera jo izan du. Egun, ekoizpen eta hornikuntza bideak liberalizatzearekin batera, Estatuek zuzenean herritarrengana jo izan dute beharrezkoak dituzten bitartekoak eskuratzera (zerga bidezko diru bilketaren bitartez, nagusiki). Hiru bide hauek ez dira era kronologiko sekuentzial batean garatu, noski; denboran zehar, Estatuak behar zituen bitartekoen hornikuntzarako bide egokiena zein izan den arakatu behar izan du, kasu gehienetan, hiruak nahastuz. Baina hiruetan Estatua demokratikoaren funtzionamendurako herritarren aldetik onespen maila bat beharrezkoa izan da. Horrela, demokratizazio prozesuetan hiru atal ezberdinetan bildu daitezkeen zortzi prozesu ezberdin topatu ahal izango ditugu (Tilly, 2007a: 21): Politika publikotik kategorien desberdintzea bereiztea  Kategorien berdintzea.  Kategorien arteko desberdintasuna areagotzen dituzten politiken leuntzea. Konfiantza sareen integrazioa politika publikoan  Baztertutako konfiantza sareen desegitea.  Politikoki konektatutako konfiantza sareen sorkuntza. Herritar eta gobernu eragileen arteko hartu-emanak aldarazten dituzten aldaketak  Parte hartze politikoaren zabalpena.  Parte hartze politikoaren berdintzea.  Kontrol kolektiboaren indartzea. 272  Botere arbitrarioaren inhibizioa. 6.6 Agenda berriaren mugak Era eta jatorri ezberdinetako kritikak jaso ditu MTTren liskarraldien dinamikak mugimendu sozialen azterketarako ikuspegi berri gisa aurkeztu zenetik. Pamela Oliverrek (2003) iradoki bezala, ikerketa sozialen eremuan McAdam, Tarrow eta Tilly bezalako hiru erreferenteen arteko elkarlanaren emaitza ikusmira altuak sortu zituen: teoria estatiko batetik dinamiko batera igarotzearen beharra; teoria estrukturalista eta konstruktibista integratzeko saiakera; mekanismo eta prozesuetan jarritako arreta; ... Ez ziren nola nahiko helburuak Dynamics of Contention lanari egotzitakoak. Baina hainbaten ustez, emaitzak espero zitekeenetik urruti gelditu ziren; aspektu batzuetan behintzat. Hiru multzoetan kokatuko ditugu kritika lerro nagusiak: a) agenda klasikoarekiko urruntzeko saiakera, b) liskarraldien ikuspegi murritza eta c) mekanismo eta prozesuaren kategorien kritika. 6.6.1 Agenda klasikoarekin urruntze saiakera. Inori ez zaio oharkabean pasako MTTk beraiek hainbestetan baliatutako agenda klasikoaren atal nagusiek agenda berria deitu dezakegunarekin erakutsitako antzekotasunak: mobilizazio egituretatik mobilizazio mekanismoetara; protestarako ekintza motetatik liskarraldien garapenari lotutako mekanismoetara; edota marko diskurtsiboetatik nortasunaren eraikuntzarako mekanismoetara emandako jauzia kasu. Dynamics of Contention-en (DOC) argitalpenarekin MTTk beraiek eredu zaharreko elementuei emandako dinamismoa behin baino gehiagotan azpimarratuko dute. Zentzu honetan, Dianiren ustez (2003: 111) ez dago ezer hiztegi kontzeptual berri baten elaborazioa eskatzen duenik, jada indarrean zeuden kategorien aplikazio dinamikoago batekin nahiko izango litzatekeelarik. Gainera, bere ustez, agenda klasikoa ez litzateke mugimendu sozialen azalpen hutsera bideratuta egongo; prozesu edo dinamika zehatzen azalpena, bitartekoen azalpena, protesta ekintzen maila edota mobilizazio prozesuen bilakaeraren azalpena ere egiten saiatuko litzateke, prozesu sozialen gaineko ikuspegi zabalagoa eskainiz. 273 Rutch harago joango da eta MTTri aurreko ereduak gutxietsi izana leporatuko die. Bere ustez, ez da egongo jendarte mugimenduen ikuspegi guztiak bilduko dituen eredu bakarra. Rutch arabera (2003: 113), eredu ezberdinak egongo dira; neurri batean elkar lehiatuko direnak eta hein batean elkar osatu dutenak. Eta hurbilpen hauek ez dira estatikoak izango; are gehiago, hauetako gehienek mugimendu sozial, estatu eta bestelako eragileen arteko alde anitzetako gatazketan jarriko dute beraien arreta. MTTren ekintza liskartsuak, kategoria berri oroharrapatzaile bezala, aurreko kategoriak baino baliagarriago zergatik den erakutsi beharko lukete. Koopsmanek bere aldetik (2003), agenda klasiko honen mugekin bat egingo badu ere, MTTk proposatutako ereduak ez dituela gainditzen mahai gaineratuko du. Bere ustez, aipatutako eredu zaharra estatikoegia litzateke eta aktore bakarren jarreraren azalpenean gehiegizko arreta jarriko luke. Ondorioz, eredu honek elkar ekintza aztertuko ez luketen galdera estatikoak sortzera joko luke: zeintzuk dira garrantzitsuagoak, aldagai politiko-estrukturalak edo kulturalak? Aukera politikoak erabakigarriak dira edo ez? Zeri jarri arreta, mobilizaziorako bitartekoei ala marko sinbolikoei? Emaitza borobilik emango ez duen erantzun etsigarriekin topo egin dezakegu, planteatutako galdera ez direlako zuzenak. Koopsmanen arabera, sektore ezberdinetatik agenda klasikoari egindako kritikek liskar forma ezberdinen artean eraiki diren "muga artifizialak" (2003: 116) gainditu eta harremanezko ikuspegi dinamikoagoa inplementatzeko bidea irekitzen dute. Baina kritika horiek gauza bat izango dira eta beste bat erabat ezberdina agenda hori gainditu izana. Gainditze eza hau ez da MTT saiatu ez delako edota aldaketa horren beharrik ez dagoelako; beraiek planteatzen duten alternatiba nahikoa indartsua ez delako baizik. Alde horretatik, liskarraldien dinamika zerbait izatekotan, paradigma berria baino klasikoaren bilakaera bezala ulertu beharko genuke. 6.6.2 Liskarraldien ikuspegi murritza. Dynamics of contention lanean liskarraldien arteko alderaketa bitarteko metodologiko gisa ezaguna egingo da, aurretik baliatu izan ziren prozesu luzeen (iraultzak, matxinadak, ...) alde bakarreko azterketak beharrean, esaterako. Taylorrek, aldiz, azterketa hauek nagusiki Mendebaldeko jendarte demokratikoetan zentratuta, hauekiko desoreka azpimarratuko du (2003: 123). Honi liskarraldien arreta gune nagusia Estatua izatea gehitu beharko diogu. Hau da, protesta prozesuaren hartzaile nagusia gobernu bat izatea, eta hainbat kasutan, eskaera nagusia Estatuak dituen botere bitartekoak 274 6.6.3 Mekanismo eta prozesuen kategorien kritika. Mekanismo eta prozesuek ikerketa soziologikoaren ardatz gisa ulertuta ikuspegi ezberdinetatik kritikak jaso dituzte. Horietako sakonenetakoa, ustez MTTk hauei egotzi nahi dieten azalpen kausalaren funtzioa zalantzetan jarri nahi izatea. Rutchek dionez, hainbatetan MTTren azken helburua azalpen kausalak eman nahi izatea izango da. Beste hainbatetan, aldiz, asmo hauek apaltzera jo eta saiakera luze baten hasieran baino ez daudela adieraziko dute; argigarriak izan daitezkeen paralelismo partzialak eginez eta prozesu kausal errepikakorrak identifikatzen saiatuz (2003: 115). Bigarren ahalegin honek testuinguru ezberdinetan ematen diren mekanismo kate mota batzuen existentzia nabarmendu nahiko luke, baldintza zehatz guztiak azaldu nahiko lituzkeen azalpen kausala planteatzea baino. Zentzu horretan, MTTren asmoa ez litzateke gertaera guztiaren azalpena barnebilduko lukeen lege unibertsalik aurkitzea. Rutchen arabera, hori horrela izanda ere, mekanismo zehatz eta prozesu zabalagoen arteko lotura kausal hau ahulegia litzateke. Azterketa eredu honen emaitza, mekanismo multzo berdinak ondorio ezberdinak izatea edota mekanismo mota ezberdinek itxuraz emaitza berdinak lortzea litzateke. Koopmansek ere azalpen kasualaren ahuldade honi helduko dio baina beste ikuspegi batetik. Bere ustez, mekanismoek liskarraldien ezaugarri nagusiak azaltzen lagundu beharko ligukete, eta ez mekanismoak beraiek azaldu beharreko kategoriak izatea. Hainbat kasutan, aldiz, mekanismo hauek azalpen bat eskatzen dute eta MTTk beraien indarrak horretan kokatzen dituzte. Baina ez al genuke mekanismo horien garapena azaldu behar, horiek mekanismo bezala kategorizatu eta ondoren azalpen kausalaren maila eman beharrean, galdetzen dio Koopmansek bere buruari (2003: 117). Mekanismoen ondorioak berdinak edo antzekoak izan beharko lirateke erregimen, epealdi edota liskarraldi ezberdinetan baina autoreok ez dute mekanismo baten eragin berdina erakusten testuinguru ezberdinetan. Beraz, inguruabarreko aldagaiei erreparatuta, mekanismo hauek mobilizazio arrakastatsua zer baldintzetan ahalbideratuko duten argitu beharko litzateke. Bestelakoan, mekanismoak ikerketaren ardatz baino bera iluntzen duten narratibarako laguntzaileak baino ez lirateke. Mekanismoen (eta prozesuen) mugatze edo zedarritze lana kritikatutako bigarren lerro nagusia litzateke. Honen arabera, zergatik batzuei mekanismoaren kategoria ematen zaien eta ez beste batzuei ez legoke ondo definitua. Oliver iritzi honetakoa izango da gorago aipatutako narratiba historizista salatzen duenean; hain zuzen ere, horrelako azalpen luzeetan ez dutelako argitzen 276 zergatik aukeratzen dituzten batzuk, beste hainbat bide bazterrean utzita. Ildo berdinari helduko dio, Taylorrek mekanismo horien aukeraketan irizpide enpirikorik ikusten ez duela esaterakoan (2003: 124). Mekanismo eta prozesuen arteko bereizketa egiteko orduan lausotasun berdina aipatu dezakegu. Izan ere, MTTk mekanismoak harremanak antzeko eran aldarazten dituzten gertaerak bezala definitzen dituzte eta prozesuak mekanismoen sekuentziak bezala; logika honetan sinpletik konplexura joango litzatekeen continuum-arekin topatuko gara, baina mekanismo edo prozesuen arteko muga erabat arbitrarioa izango da Oliverren iritziz. Definizio falta honek bestelako arrisku batera garamatza: tautologiarena, hain zuzen ere. Izan ere, Koopmansek salatu bezala, hainbat kasutan mekanismoak ezin izango dira beraien efektuetatik bereizi. Honen adibidea MTTren erreferentziazko mekanismo batean aurkitu dezakegu; artekaritzan. Beraien definizioaren arabera, artekaritzak aurretik deskonektatuta edo lotura txikia zuten eremu sozialak konektatuko lituzke, elkar ekintza koordinatuari bide emanez. Baina nola ondorioztatu artekaritza mekanismoaren aurrean gaudela bere emaitzengatik ez bada? Hau da, jada birlerrotze edota koalizio berriak emanak daudenean ez bada. Eta azkenik, ahuldade teoriko honen azken emaitza mekanismo kopuru altua litzateke. Koopmansek berrogeita lau zenbatuko ditu; eta hori gutxi balitz, autoreek bide horretan sakontzen jarraitzeko egiten duten gonbitea salatuko du. Honek ad hoc egindako mekanismoen sentsazioa areagotzeaz gain, beraien sailkatze eta ordenatzea nabarmen zailtzen du; kasu batzuetan, batzuei eta besteetan besteei garrantzia zergatik ematen zaien argitu gabe. 6.6.4 MTTren erantzuna. Egindako kritikei erantzuteko autoreok beraien ekarpenaren testuinguratzean arreta berezia jarriko dute. Horrela, McAdamek 90. hamarkadaren erdialdean Dynamics on Contention-en lanketari heldu ziotenean mugimendu sozialen ikerketan nagusi ziren bost desoreka aipatuko ditu (2001: 126-7):  Historikoa: jendarte mugimenduen inguruko lan gehienek liskarraldi garaikideen ikerketari heltzen zioten.  Geografikoa: ikertutako mugimenduak gehienbat EEBB eta Europa mendebaldean lekutuak zeuden. 277  Erregimen mota: arestian aipatutako desoreka geografikoaren ondorioz, demokratikoak ez ziren sistema politikoen inguruko azterlanik apenas ez zen garatzen.  Mugimendu-zentrismoa: mugimendu sozialen ikerketak mugimenduetan bertan gehiegizko arreta jartzen zuen, bestelako liskarraldi motei arreta txikia eskainiz (greba olatuetatik matxinadetara, demokratizazio edota nazionalismoetatik iraultzetara, ...); honek bestelako liskarraldi horien inguruko literatura deslotua sortuko du, ikuspegi integralik jorratu gabe.  Aktore isolatuak: literatura honek, hainbat kasuetan, arreta analitikoa soilik lehiatutako instituzio edota autoritatearengan jarriko du. McAdamek berak eta Tarrowek DOCen argitalpenetik hamar urtera, lan horren inguruan egindako sinposioan bertan (DOC: ten years on, 2011) honek mugimendu sozialen azterketan suposatutako aurrera pausuak nabarmenduko dituzte. Batetik, jendarte mugimenduen gaineko ikuspegia zabaltzen lagundu zuela esan daiteke; ez bakarrik iraultzak edota gerra zibilak ikertutako gaien barruan sartuz, liskarraldietan parte hartzen duten eragileen arteko harremanak zehaztuz ere. Ikuspegi geografikoa ere zabaldu zuten, beraien jatorrizko herrialdeak ikerketa gaietan sartuz (EEBBz gain, Italia eta Frantzia ere), baina baita horren ezagunak ez zitzaizkien Hegoalde eta Ekialdeko herrialdeak ere. Beraien jatorri estrukturalista ezaguna bada ere, beraien ekarpen intelektuala eguneratu nahian, aipatutako lanean giro kulturalista eta agentziaren eragina nabarmentzeko saiakera ere aurkitu dezakegu. Eta azkenik, ikuspegi metodologiko batetik, bi kasuen arteko alderaketa sistemak, ordura arte nagusi zen kasu zehatzen ikerketa luzeen sistema iraultzeko saiakera bezala uler dezakegu. Testuinguratze orokorretatik harago, autoreok ez diote kritika zehatzei ihes egingo; ezta gorago aipatutako hiru nagusiei ere. Agenda klasikoarekiko markatutako distantziei dagokionez, McAdamek (2001: 129) beraien asmoa eredu honen alternatiba mahai gaineratzea ez zela nabarmenduko du. Bere ustez, bertute guztiak aintzat hartuta ere, agenda klasikoa ez da mugimendu sozialen edo liskarraldien inguruko teoria bat; nagusiki ekintza kolektiboaren sorreran inplikatuak dauden hainbat aldagaien zerrendatzea baizik. Baina aldagai hauek liskarraldiari nola lotzen zaizkion eta zer mekanismok lotzen duten argi gelditzen ez diren gaiak dira. Hori da MTTren ekarpena argitzen saiatzen dena. Hau da, beraien eredua liskarraldiaren sorreran baino, arreta garapenean jarriko duen eredua izango da. Zentzu horretan, DOCen ekarpena eredu zahar hori bazterrean uzteko ahalegin gisa beharrean, honen hurrengo urrats teoriko/enpiriko logiko bezala ulertu beharko litzateke. 278 Prozesu sozialen inguruko ikuspegi estuegia leporatuko diotenik ere ez da falta. Estutasun hau, gehienbat, liskarraldi prozesuaren alde nagusi batean Estatua/gobernua kokatzetik letorke. McAdamek berak mugimendu sozial eta instituzioen arteko lotura honen beharra azpimarratuko du. Izan ere, 90. hamarkadaren erdialdean nagusitzen ari zen mugimendu sozialen (isolatutako aktore gisa) gaineko gehiegizko arreta gainditzeko saiakera bezala ere ulertu behar dugu; gehiegizko orokorkeria saihesteko ahalegin gisa, bere hitzetan (2003: 128). Edozein kasutan, DOCen amaieran bertan autoreok liskarraldia soilik politikaren eremuari lotuta ez dagoen fenomeno bezala ulertuko dute, estatu-eragileak zertan barnebildu behar ez dituena, mugimendu erlijioso eta kulturaletara zabaldu daitekeena edota instituzionalizatutako boterea egonkortua dagoen kasuetan ere aplikatu daitekeena. Beraz, ate bat irekita utzi nahi izango dute mekanismoen erabilera bestelako esparruetara ere zabaldu ahal izateko. Mekanismo eta prozesuen kategoriaren erabilgarritasunari dagokionez, hasieratik gauza bat argi utzi nahi izango dute: beraien ekarpena abiapuntu bat baino ez da. Beraien asmoaren zedarritze honetan Tarrowek (2003: 137) azpimarratuko du ez dituztela era linealean kausa-efektu zuzen bat azalduko lituzketen erantzunak bilatzen; mundu sozialean azaleratu gabe dauden eta errepikakorrak diren ezaugarri eta harremanak mahai gaineratu eta ze testuinguruetan aplikagarriak diren eta zeinetan ez ulertzen saiatzea baizik. Beste modu batera esanda, beraien interesa ez dago aldagaien arteko korrelazio zuzenean, aldagai hauek mekanismo kausalen artean nola lotzen diren argitzean baizik (McAdam&Tarrow, 2011: 4). Zentzu honetan, MTTren ekarpenaren balioa elkar-ekintza azpimarratzean egongo da; agenda zaharrean era estatikoan agertzen diren "laukitxoak" martxan jartzean, hain zuzen ere. Izan ere, mugimendua ez baita estrukturetan sortuko, elkar ekintzan baizik. Eta honakoa izango da agenda klasikoak behar bezala hautematen jakingo ez duena. Edozein kasutan, autoreok beraien ekarpenaren hainbat muga onartuko dituzte. Tarrowek (2003: 140) mekanismo kopuru altuak eragiten duen nahasmen kontzeptuala ukaezina dela nabarmenduko du. Horrekin batera, kontakizun historikoak baino zerbait gehiago izan behar duten narrazio analitikoak sortzeko beharra ere aintzat hartuko du. McAdamek, bere aldetik, neurketarako bitarteko kuantitatiboen beharra azpimarratuko du, horiekiko erakutsitako axolagabekeria onartuz (2003: 133; 2011: 5). Hau da, askotan ikerketa kualitatiboak hipotesiak formulatzeko bide arakatzaile gisa hartuak izan arren, ondoren teknika kuantitatiboekin neurtuak izan behar dira. Aldi berean, analisi kuantitatiboa harreman enpirikoak azalarazteko baliatu daiteke, gerora sakonago aztertu daitezkeenak metodo kualitatiboak erabiliz. 279 Gabeziak gabezia, McAdamek eta Tarrowek (2011: 6) beraien ekarpenari esker emandako hainbat aurrerapen nabarmenduko dituzte. Horietako lehenengoa liskarraldi politikoen azterketetan ordura arte nagusi zen mugimendu sozialen gaineko gehiegizko zentralitatea bestelako eremuetara ere desplazatzea lortu zuten; jendarte mugimenduak, hauteskunde prozesuetatik hasi eta gerrate zibilekin ere konektatzera iritsi arte. Bigarrenik, eta mekanismoen zehaztapen eta neurketari jarritako arreta eskasa onartuta ere, hauek kalibratzeko oinarri bat jarriko dutela uste dute; bide honetan, harremanezko edota inguruabarrari lotutako mekanismoen "aurkikuntzak" eskola arrazionalistek ordura arte hauen inguruan izandako ikuspegi indibidualista gainditzeko eta mekanismoak beste modu batean sailkatzen hasteko balio izan zuela azpimarratuko dute. Eta hirugarrenik, beraien jatorrizko gehiegizko estrukturalismoa gainditzeko egindako ahaleginari balioa emanez, soziologian nabarmentzen hasitako kulturalismo berriarekin eta zientzia politikoetako konstruktibismoarekin zubiak eraikitzeko saiakera ere aipatu behar da. 6.7 Ondorio gisa hainbat argipen metodologiko Emaitza gisa, MTT-k orain arte aipatutako eredu teorikoa laburbiltzeko balio duten hainbat hautu metodologiko planteatuko ditugu (2005: 343-348): 1) Gertaera edo liskarraldien garrantzia dagokion mailan kokatu beharko da. Honek bi adiera hartu ditzake: gertaeren gutxiestea edo nabarmentzea. Lehenengoari dagokionez, gertaerak atzeraeraginezko ikuspegiarekin eraikitzen diren gertakariak direla aintzat hartu behar dugu; hau da, ez dute esentzia, berezko historia edota izaera determinaturik, eraikuntza subjektiboak dira, eta gainera arruntagoak izan daitezkeen bestelako gertaerekin elkar lotuak agertuko zaizkigu. Zentzu horretan, akats larria litzateke hauei dagokiena baino garrantzia handiagoa ematea. Baina beste alde batetik, gertaera edo liskarraldi hauek zedarritzen dituzten prozedura eta irizpideak zehaztu beharko ditugu beraien garrantzia azpimarratuz; hau da, bere hasiera, bukaera eta mugak definitzen dituzten aldagaiak zehaztu. Gertaerak neurtuak edo apurtzaileak diren bereizi beharko da eta horren arabera nola izendatuak izango diren zehaztu. Izan ere, hauei jartzen zaizkien etiketen eragina ez du soilik analisten ikuspegia baldintzatuko, prozesu hauetan parte hartzen duten eragileen edota bestelako aktoreen portaera ere. 280 2) Gertaeren azalpenetik mekanismo eta prozesuen azalpenera igaro behar da. MTTren asmoa ez da gertaera edo liskarraldien nondik norako guztiak azalduko lukeen eredu bat planteatzea, eta ondorioz, eredu horretatik kanpo gelditzen diren aldagaiak agertuz gero eredua moldatzea kasuistika zabalagoari aurre egiteko. Beraiek liskarraldi hauetan emango diren hainbat ezaugarriren edota gertaera ezberdinetan errepikatzen diren prozesuen azalpenari helduko diote. Beraien ikerketaren gakoa garrantzizko mekanismoen identifikazioa eta beraien arteko elkar ekintza eraldaketa prozesuetan aztertzea litzateke. Laburbilduz, gertaeren kontakizun hutsean erortzeko arriskua ekidin beharko dugu, kategoria kontzeptualak planteatuz. 3) Mekanismo mota ezberdinak bereizi eta nola elkar lotzen diren argitu behar da. Mekanismo kognitibo, harremanezko eta inguruabarrekoen arteko elkar eragina MTTren agenda berriaren funtsezko ezaugarria dela azpimarratu dugu. Edozein kasutan, argi izan beharko dugu nekez ezberdindu ahal izango dugula ze kasutan prozesu sendo baten aurrean egongo garen eta zein kasutan mekanismo zehatz batzuen arteko artikulazio errepikakor baten aurrean aurkitzen garen. Hau da, hiru mekanismo mota hauen arteko uztardurak ez gaitu lege mekanikoen bilaketan itsutu behar. 4) Eta azkenik, mekanismo hauen izaera kontingentea azpimarratuko dugu. Arestian esandakoaren harira, hanka sartze nabarmena litzate pentsatzea kasu guztietan x aktoreak y-n eragindako z efektua sortuko duela. Zentzu horretan, gertaera batean jokoan den mekanismo batek, bestelako egoera batean ez du zertan emaitza berbera ekarri behar. Ez gara egoera guztietan errepikatuko diren giza zientzien lege fisikoez ari, bestelako aldagaiekin harremanetan dauden mekanismo aldakorrez baizik. 281 II. blokea: Hegemoniaren eta Politika Liskartsuaren azterketarako metodo bat: Diskurtsoen Analisia eta ekintza kolektiboaren mekanismo eta prozesuak 282 honek erreferentziazko kolektiboari mundua ulertzeko "betaurreko" batzuk eskainiko dizkio, ikuspegi komun hau nortasun kolektiboaren oinarria izango delarik. Hegemoniaren izaera diskurtsiboarekin bat eginez, interpretazio edo mundu ikuskera hauen eraikuntzan diskurtsoak berebiziko papera jokatuko du; Laclauren (2004) ustez, posizio diskurtsiboak izango direlarik subjektuaren funtsa. Horrela, marko diskurtsiboak edo frame-ak "hor kanpoan den mundua" sinplifikatu eta laburbilduko duen marko interpretatzaileak izango dira (Snow&Benford, 1992: 137). Hegemoniaren eraikuntza aztertzeko baliatuko dugun ikuspegi konstruktibista inplementatzeko markoen azterketa edota frame analysis deritzon metodoari helduko diogu, ekintza kolektiboaren dimentsio eraikia nabarmentze aldera. Baina atal teorikoan esan dugun bezala ekintza kolektiboan eta nortasun kolektiboen eraikuntzan "guztia ez da diskurtsoa izango". Diskurtsoaren Teoriaren adiera thin edo ahularekin bat eginez, prozesu hauetan parte hartzen duten bestelako aldagaiei ere erreparatuko diegu. Izan ere, diskurtsoak mobilizazio zehatzetan lekutu beharko dira, bertan parte hartzen duten bestelako aldagaiengatik ere baldintzatuak egongo direlarik (Steinberg, 2002; Tarrow, 1997; ...). Ikuspegi honek identitateen eraikuntzaren azterketan ere bere isla izango du. Izan ere, nortasun kolektiboak nekez trinkotu ahalko dira diskurtsoak aurretik indarrean zeuden elementuak aintzat hartzen ez baditu. Diskurtsoaren baldintzapen hau bi eremuetatik etorri ahal izango da: batetik, aurreko diskurtsoek finkatutako mugengatik; eta bestetik, diskurtsotik haragoko bestelako elementu kulturalek ezarritakoengatik. Lehenengo muga hauen inguruan Steinberg-ek (1999) hitz egingo digu. Bere ustez, gertaera sozialen esanahia ez da lanabesen kutxatik nahieran atera dezakegun beste gailu bat, komunikazio sozialaren prozesuan eraikia den zentzu komuna baizik. Steinberg-en arabera jendartea diskurtso dominatzaile edo hegemonikoek osatzen dute. Ekintzaileek diskurtso nagusi hauek aldarazten eta mundua beste modu batera irudikatzen saiatuko dira. Baina ekintzaileak beraiek diskurtso nagusi hauetan murgilduta daude eta beraiek ematen dituzten kategoriak eta ideiak baliatu beharko dituzte. Beste modu batera esanda, hasiera batean behintzat, diskurtso hegemonikoak eskaintzen duen joko zelaian lehiatu beharko dira, hegemonia edo sen on gramsciar berri bat eraiki nahi badute. Hortaz, ekintzaileek ezin izango dituzte kontzeptuak eta esanahiak nahiko luketen moduan erabili. Steinbergek esanahiaren sormenaren ikuspegi harremanezkoa edo dialogikoa aldarrikatuko du; esanahiaren ekoizpena ekintza sozialaren gatazkaren parte bezala 284 irudikatuz. Hau da, diskurtsoak besteekin hitz egiten, eztabaidatzen, lehiatzen eta egokitzen azaleratuko dira, ulermen kolektibo berria sortuz. Polleta-k (2004), berriz, bestelako mugapen kultural orokorragoez hitz egingo digu. Bere ustez, "kultura ez da bakarrik gure buruetan egongo"; hau da, egitura kulturalak ezin dira ekintzailearen nahimenaren arabera era automatiko batean aldaraziko. Polletaren arabera, egitura kulturalen izaera eraikiaz jabetu behar bagara ere, aurretik garatutako ohiturak eta praxiak bertan duten eragina aintzat hartu beharko dira; kultura bera, zerbait erlatiboki iraunkor eta aldagaitz bezala agertuz. Mugimenduak eskura izango duen ekintzarako errepertorioa horren adibidea izan daiteke. Mark Traugott-ek (2002), esaterako, Frantziar Iraultzatik hona barrikadaren erabilerak, hurrengo belaunaldien mobilizaziorako errepertorioa ezaugarritzeaz gain, protestarako kultura politikoa bera baldintzatu zuela azalduko digu. Noski, Tillyk eta Tarrowek (2006) azaldu bezala, ekintzaileek lehiarako elementu berriak inkorporatu ahal izango dituzte. Hortaz, egitura zaharrek zedarritutako mugen eta ekintzaileek inkorporatzen saiatuko diren kategoria berrien arteko gatazkan ebatziko da marko interpretatzaile berrien arrakasta edo aukera hegemonikoak. Identitate politikoen sorreran eta garapenean ikuspegi diskurtsibista hutsak aurkituko dituen mugak nazionalismoaren kasuan agerikoak izango dira. Nazionalismoa ohiko nortasun kolektibo gisa hartua izan da. Nazionalismoaren inguruko ikerketa garaikideek honen adiera etnizista alde batera utzita, bere dimentsio eraikia eta prozesuala nabarmentzera jo dute (Pérez-Agote, 1989; Cabrera, 1992; Maíz, 2003, 2008; ...). Hau da, nazionalismoa, besteak beste, diskurtsoaren bitartez gauzatzen den mobilizazio prozesu bezala ulertzera. Baina jorratuko dugun ikuspegi metodologikoan bada kontutan hartu beharreko beste dimentsio bat; Anthony Smithen (1995) hitzetan nazioaren adiera arkeologikoa aintzat hartuko duena, hain zuzen ere. Izan ere, Smithen arabera, egun esku artean izango dugun nazioa, aurretik sedimentatutako nazioaren geruzetan oinarria hartuko baitu. Hau da, nazio garaikidea aurreko belaunaldiek nazioaz izan duten ulermena aintzat hartu gabe nekez garatu ahal izango da. Horregatik nazionalista, arkeologoa bezala, nazioaren antzinako adieren artean arakatu beharko du. Indusketa lan honetan, bere sustraiekin bir-aurkitzeak nazio garaikideari sendotasun eta duintasun berria emango dio, baina nazionalistak funtzio kulturalagoa bete beharko du, antzinako nazioa hau birinterpretatu eta birsortuz. Laburbilduz, atal metodologiko honen lehenengo zatiari hiru eginkizun egotziko dizkiogu. Batetik, atal teorikoan landu dugun hegemoniaren izaera eraikia epistemologia konstruktibistarekin aztertu ahal izateko ikuspegia landu; hau da, atal teoriko eta metodologikoaren arteko lehenengo zubi lana 285 egitea. Bigarrenik, hegemoniaren funtsa nortasun kolektiboen arteko lehian kokatuko denez eta nortasun kolektiboen eraikuntza nagusiki diskurtso bidez gauzatuko diren identifikazio prozesuak direnez, diskurtsoaren azterketarako metodo bat planteatuko dugu frame analysis-aren eskutik90. Eta azkenik, nazionalismoa, nortasun kolektibo gisa, bere dimentsio diskurtsibotik harago izango dituen baldintzapenak aipatuko ditugu; Diskurtsoaren Teoriaren thin adierarekin bat eginez, Smithen ikuspegi arkeologikoaren galbaetik pasaz. 7.2 Ikuspegi kulturalistaren nagusitzea Epistemologia konstruktibistaren jatorria maila handi batean ekintza kolektiboaren azterketarako Agenda Klasikoak eta, nagusiki, Aukera Politikoen Egiturak (APE) suposatutako ahulgunean gainean eraikia izango dela esan dezakegu. APE, 60. hamarkadan zehar eskola estatubatuarrak nagusitutako Resource Mobilization Teory-k (RMT) barne aldagaiei emandako gehiegizko arretaren erantzuna izan zen, neurri handi batean. Erregimenen irekitasuna/itxikeria aktore berriekiko, eliteen arteko laguntasun/etsaitasun lerrotzeak, sistemaren baitako botere zentro autonomoen existentzia, erregimenaren errepresiorako joera eta inguruneari lotutako antzeko kanpo aldagaiak, mugimenduaren barne bitartekoei gailentzen hasi zitzaizkion. Baina ikerketa sozialen arretaren desplazamendu honek galdera berriak zabaldu zituen: aukera politikoen irekitasun/itxikeria honek eragile sozial guztiei berdin eragiten die? Zertarako eta zeinentzako dago irekia/itxia? Denboran zehar egitura hau berdin mantentzen da? Kanpo aldagai hauek aldebakarreko zentzuan ulertzen ohi ziren aldagai estatikoak bihurtu ziren ikerlari sozialen begietan; aurreko urteetan gertaera sozialen azterketetan estrukturalismoak izandako gehiegizko pisuaren seinale (Jaswin, 1999). Gainera, ekintzaile sozialak egituren txontxongilo soil gisa aurkezten zituen; hauek, beraien estrategia sortzaileekin, aukerak sortzen dituztela aintzat hartu gabe (Jasper, 1997). Beste modu batera esanda, Aukera Politikoen Egitura fenomeno sozialen ulermenerako marko kontzeptual bakar bezala estatikoegia suertatzen hasia zen. Zentzu honetan, Aukera Politikoen Egituraren Teoria Bitartekoen Mobilizaziorako Teoriak barne aldagaiei emandako gehiegizko arretaren erreakzio bezala sortu zela esan badezakegu, izaera kulturaleko konstruktibismoa, neurri handi batean, APEk egiturazko kanpo aldagaiei emandako 90 Argitu dezagun, bigarren atal honetan metodoaren gaineko lehenengo hurbilpen bat egingo dugula, diseinu metodologikoaren hirugarren atalean metodologia zehatz bat azalduko dugularik. 286 larregizko pisuaren erreakzio gisa ere aurkeztu dezakegu. Konstruktibismoak prozesu sozialen izaera eraikia azpimarratuko du. XX. mendearen hasieran Jokamolde Kolektiboaren edota Collective Behaviour-ren baitako pentsalari nagusiek jada "arazo sozialen" izaera eraikiaz (Blumer (1951) edota "sinismen orokortuek" jendartearen erantzunean zuten eraginaz hitz egiten ziguten. Baina gerora estrukturalismoa ikuspegi hau bigarren maila batean uzten joango da. Horrela, egitura politikoak edota gobernu sistemen botere konfigurazioetan ematen diren aldaketek hainbat aukera eskaini ahal izango dizkiete mugimendu sozialei; baina ekintza kolektiborako aukera nagusiak ekintzaileak beraien egoeraz duten pertzepzioaren arabera irekiko zaizkie (Kurzman, 2004). Konstruktibismoak ordura arteko ikerketa sozialek pertzepzio hauetan arrazoimenari emandako gehiegizko pisua salatuko du. Ikuspegi arrazionalista honen arabera, pertzepzio edo interpretazio hauen eraikuntzan, ekintzaileek gainontzeko sektoreak bere nahimenera manipulatzeko ideiak eta marko sinbolikoak era estrategiko batean aukeratuko lituzkete (Steinberg, 1999). Ikuspegi hau, ekintza kolektiboa "goitik" era boluntarista batean gidatutako prozesua bezala ulertzeaz gain, interpretazio kultural ezberdinen arteko harremana eta elkar-ekintza bigarren maila batean utziko ditu. Gainera, gehiegizko arrazionalismo honek emozioek jokatuko duten papera ere alboratuko du. Sentipenenak baldintzatutako arauak helaraziko ditu; hau da, zer da egokia eta zer ez; zer moralki arbuiagarria eta zer goresgarria; edota norbanakoak egoera baten aurrean nola sentiarazi beharko liratekeen. Emozioak, aldiz, giza-talde ezberdinen ekintza norabidetuko duen kultura politiko baten parte izango dira. Hortaz, emozioak mobilizazioaren eta mugimendu sozialen arrakasta azaltzen lagundu dezake. Zentzu honetan, egun boterean ematen diren aldaketak edota egitura politikoak ez ditugu ekintza kolektiboaren azterketarako erreferente bakartzat hartuko (Edwards, 2014). Hortaz, McAdamek (1982) azaldu bezala, ez da aukera politikoen existentzia axola duena, "egoera" hori aldaketarako zirrikitu bezala identifikatzeko ikuspegi berria baizik. Horrela, mobilizazioa gauzatu ahal izateko, ekintzaileek gertaeren esanahia ekintza kolektiboa beharrezkoa eta zuzena dela sinetsi-arazteko moduan eraiki beharko dute. Puntu honetan ematen hasiko da estrukturalismotik konstruktibismorako aldaketa. Honekin ez ditugu bata eta bestea konpartimentu isolatu bezala aurkeztu nahi izango; are gutxiago, bigarren epistemologia honetako hainbat ikerlari lehenengotik datozenean (McAdam, Tarrow eta Tilly, kasu). Aurreko garaian objektibizatutako aldagaien izaera subjektiboa edo eraikia azpimarratu baizik. 287 7.3 Identifikazio kolektiboak prozesu kultural gisa Abiapuntu bezala esan dezagun identifikazio kolektiboa besteekin konpartitzen den zerbait dela; zerbait hori konpartitzen dutenen bizitzengan eragin maila bat duelarik. Definizio orokor hau zorrozten hasita, identifikazio kolektiboa errealitatea beste batzuekin definitzeko era komuna dela ere zehaztu dezakegu. Era kolektiboan erabakitzen dugu batzen gaituen zerbait garrantzitsua dela; gure bizitzen parte den zerbait. Era berean, konpartitzen dugun hori errealitatea interpretatzeko erreferente bat dela erabakitzen dugu. Munduari iragazki komun batetik so egiten diogularik. Hortaz, nortasun kolektiboak zentzua ematen digu; sinisten dugunari eta egiten dugunari. Ibarraren (2005) arabera, nortasun kolektiboa hiru aldagaien araberakoa izango da: konpartitzen dugun horri ematen diogun garrantzia, komun bezala definitzen dugunaren ezaugarriak eta errealitatea begiratzeko filtro horren izaera. Mota ezberdinetako nortasunak egongo dira. Batzuk biziak izango dira eta beraietatik kanpo ezin izango dugu ezer ulertu. Beste batzuk arinagoak izango dira eta beste nortasun batzuekin elkar bizitza ahalbideratuko digute. Nortasun kolektibo horien barruan, taldeko besteak ezagutzen ditugu eta zer konpartitzen dugun ezagutzen dugu. Nortasun kolektiboak elkar ezagutzarako forma bat dira, beraz. Besteak antzematen ditugu konpartitzen dugun horretan bat egiten dugulako; eta aldi berean, besteek ezagutzen gaituzte beraietako bat bezala antzematen gaituztelako. Hartu eman horretan nortasun indibidualak (ni-a) eta nortasun kolektiboak (gu-a) definituko dira. Nortasun kolektiboek aukera partikularra dena naturaltzat hartzera joko dute. Kideek hasiera batean aukera partikularra dena konpartitzen dutela sinistera joko dute; zerbait naturala dela eta ez zerbait kontingentea (Ibarra, 2005: 40-41). Hortaz, nortasun kolektiboen eraikuntzan nortasun indibidualek jokatzen duten paperaz ere hitz egin beharko dugu. Melucciren (1996) ustez, jendarte post-industrial honetan kode kultural dominatzaileek norbanakoen nortasunak, gorputzak, beharrak edota desirak eraikitzeko esanahiak eta ulermenak sortuko dituzte. Prozesu horretan esanahi kulturalek berebiziko papera jokatuko dute, norbanakoen usteak, emozioak eta sentsazioak norabidetuko dituzten "forma sinbolikoen operazio gorena" gauzatuz (Melucci, 1996: 180). Hau da, bizitza jendarte post-industrialean berdinak izatera 289 eramaten gaitu. Balio berdinak, desira berdinak eta behar berdinak izatera. Horrela, diferentziaren edota norberaren adiera autonomoa erronka nagusietako bilakatzen da. Hortaz, identitate pertsonalen jo mugetako bat beraien buruarentzat zer izan nahi duten erabakitzeko, benetan askeak izango diren norbanakoak eraikitzea izango da (Edwards, 2014: 139). Zentzu horretan, identitate pertsonala (hau da, norbanako bezala aitortua izateko aukera) egun aldarrikatua eta defendatua den ezaugarri nagusienetakoa litzateke. Era berean, identitate pertsonal hauek bestelako identitateekin lehian egongo diren nortasun kolektiboen eraikuntzari ekarpena egingo diete; hau da, ni hauek gu-aren eraikuntzarako oinarri izango dira. Gu-aren eraikuntza prozesu horretan ni-ek gauzatzen dituzten ekintzen helburuei, esanahiei eta inguruabarrekin duten harremanei esanahi komunak eman beharko dizkiete (Melucci, 1988: 332-333). Baina gu-aren edo nortasun kolektiboaren eraikuntza prozesu hau ez bide zuzena izango. Arestian aipatutako hiru aldagai hauek (helburuak, esanahiak eta inguruabarra) elkarren arteko tentsio egoeran dauden aldagaiak lirateke. Ekintzaren bitartez aktore kolektiboek etengabeko tentsioan egongo den sistema honi onargarria eta iraunkorra izango den batasuna ematen saiatuko dira. Ildo honetan, Meluccirentzat nortasun kolektiboa ekintza kolektiborako beharrezkoa den aukera eta mehatxuen joko-zelaiaren definizio saretua litzateke; saretua aktoreak elkar-lotzen dituzten harreman sozialen aktibazio prozesu eraiki eta negoziatu bezala ulertuta (1985: 793). Hortaz, ikuspegi konstruktibistarekin bat eginez, nortasun kolektiboak ez dira aurre-emanak izango, norbanakoen arteko harremanen bidez sortuak, negoziatuak eta birproduzituak baizik. Prozesu horretan funtsezko hiru aldagaik parte hartuko dute: a) helburuak, esanahiak eta ekintzarako eremuak definituko dituen marko kognitiboak; b) aktoreen arteko arteko harremanak aktibatzea, zeintzuk elkarrekin aritu, komunikatu, besteengan eragin, negoziatu eta erabakiak hartu beharko dituztelarik; eta c) inbertsio emozionalak eraikitzea, norbanakoak beraien burua antzemateko gai egingo dituztenak (Melucci, 1988: 343). Klandermans-ek ere sinismen komunen eraikuntzan sare sozialek jokatuko duten papera ere nabarmenduko du. Bere ustez, norbanakoen iritzi aldaketa nekez izango da banan-banakako prozesua; norbanako horrek bere erreferentziazko taldean eragin nabarmena ez badu behintzat (1992: 99). Sare bidez lotutako gizabanakoen taldeak mugimenduak finkatutako norabidean mugituko dira; norbanakoek mugimendu horietatik kanpo gelditzeko aukera izango badu ere (Klandermans, 1988: 193). 290 Hortaz, baliatu nahi dugun ikuspegi metodologikoaren arabera nortasun kolektiboen eraikuntza mobilizazio prozesuari estuki lotuta egongo da; hortik, hurrengo atalean ekintza kolektiboaren azterketarako mekanismo eta prozesuen operazionalizazioari emango diogun garrantzia. Baina askotan mugimendu sozialaren aktibitatea eta bere nortasunaren eraikuntza agerikoa den ikusmiratik harago emango da. Nortasun kolektiboen eraikuntza "eguneroko bizitzan (ere) murgilduta" egongo da. Horrela, mugimendu sozialek beraien ohiko ageriko agerpena beraien lehiakideekin borrokatuz egiten badituzte ere, nortasunaren eraikuntzaren prozesuak atzealdean (background) ere emango dira (Melucci, 1980). Hainbat ikerlariengatik ikuspegi hau sarritan ahaztua izango da, arreta protesta publikoaren eremuan kokatuz. Alabaina, nortasun kolektiboaren eraikuntzarako funtsezkoak diren egoeraren definizio konpartituak eraikitzen dituzten elkar-ekintza informalak, ekintza kolektibo publikoaren azpian ere agertuko zaizkigu. Ideia honek 80. hamarkadara arteko ikerketetan horren errotuak zeuden ikuspegi estrukturalistek dimentsio politikoari (dimentsio kulturalaren kaltetan) ematen zioten gehiegizko pisuaren aurrean ekarpen berritua suposatu zuten. Beste modu batera esanda, nortasun politikoak eraikitzeko prozesuak ekintza politikoaren erdigunean kokatu nahi izango dira (Edwards, 2014: 142). Honek prozesu politikoak ikustarazteko ikuspegi berriak zabalduko ditu, non nortasun politikoak ez diren kolektibo baten helburuen arabera definituko, prozesuak berak definituko ditu nortasun kolektiboak. Horregatik, mugimendu sozial berriak "orainaldiko profeten" funtzioa betetzea (Melucci, 1996). 7.4 Nazionalismoa eta nortasun kolektiboak Nazionalismoa nortasun kolektibo mota bat bezala ulertua izan da. Calhou-k (1997) dioen bezala, nazioaren ideiak, nortasun indibidual eta kolektiboak ezartzeko modu modernoetan horren errotua dagoena, jendea munduan kokatzen laguntzen du; nazioek herriak emozionalki mugitzen ditu mundu zabal eta konplexuan kokapen zentzu bat ematen dietelako. Zentzu horretan, nazionalismoa "zentzu iturri" bat izango da, pertsona multzo zabalen arteko konpromisoen eragilea (Calhou, 1997: 126). Nazionalismoak aitortzarako aukera eta eskaintza bat emango du, kasu gehienetan bestelako proposamen komunitarioek baino arrakasta handiago izatea lortu duena. Zentzu horretan, nortasun nazionala irudipenezko komunitatetik gehiago du, komunitate errealetik baino; baina honek ez du esan nahi eraginkorra izango ez denik. Jendea besteekiko gertu sentiarazten duen heinean eta 291 besteekiko elkartasunezko jarrerak aktibatzen dituen heinean, kohesio soziala bultzatu eta mundua interpretatzeko marko kultural bat eskainiko du. Baina Ibarrak (2005) ohartarazi bezala nazionalismoa eta nortasun kolektibo nazionala ez da gauza berbera izango. Bigarrena era natural eta ordenatu batean bizi ahal izango da; bestelako gatazkarik gabe barneratzen den zerbait bezala. Nazionalismoak, aldiz, ekintza bultzatzen du. Nortasun nazional bateko kide sentitzen direnak, bera "pasio" maila batekin biziko dute. Bertako kideen betetasuna beraien nazioak osotasun kultural eta politikoa lortzen duen heinean emango dela ulertzen dutelako; beraien nortasun nazionalaren ezaugarriak biltzen dituen nazioa, hain zuzen ere (Ibarra, 2005: 58). Esan dugun bezala, ez da gure asmoa nazionalismoaren inguruko azterketa sakon bat egitea. Asmo horrek ikerketa honen helburuak luze gainditzen ditu. Marko teorikoan eta enpirikoan azaltzen ari garen bezala gure ikerketan jorratuko dugun ikuspegia konstruktibista izango da; izaera eraiki hori diskurtsoaren bitartez eta mobilizazioan gauzatzen dela nabarmenduz. Baina gure eskema teorikoak aurkitu ditzakeen ahulguneen artean "guztia ez dela diskurtsoa" jada detektatu dugu; gainera, mobilizazioak eta agentziak ere egiturazko hainbat baldintzapenekin topo egingo dutela aipatu dugu. Esan nahi baita, eragileek ekintza kolektibora jotzerakoan inguruabarrari, kulturari, egiturei eta bestelakoei lotutako hainbat aldagai aintzat hartu beharko dituztela mobilizazio arrakastaz burutu nahi badute. Hortaz, atal metodologiko honetan nazioaz eta nazionalismoaz baliatuko dugun adiera konstruktibista leundu eta gure ikerketa esparruari egokitu nahiko dugu. Horretarako, 1995an Anthony Smith-ek idatzitako "Gastronomy or geology? The role of the nationalism in reconstruction of nations" artikuluaren haria jarraituko dugu. 7.4.1 Nazioa, gailu kultural bezala. Deutsch, Gellner edota Tilly bezalako modernistentzat nazioa kategoria modernoa izango da, XVIII. mendearen bukaeran Europa mendebaldean eta EEBBetan agertzen dena nazionalismoaren ideologiarekin batera. Nazio modernoa nazionalisten ikusmoldeen emaitza izango da, baina nazionalismoa bera modernitatearen beharrek sortutako indarra izango da. Kapitalismoak, industrializazioak edota burokratizazioak behar hauek sortuko dituzte. Jendarte bakoitzak 292 bideragarria izango den komunitatea sortu beharko du eta ez zegoen lekuan "nazioa eratu"; nazioa garapen ekonomiko eta sozialarentzat bideragarria den marko bakarra litzatekeen neurrian. Honakoa ikuspegi baikor eta ekintzailea litzateke. Nazioa balore eta asmo komunak konpartitzen dituzten parte hartzaile komunitate bezala ulertzen du, hazkunde ekonomiko eta emantzipazio politikoko aro batekin uztargarria dena. Baina Smithentzat nazionalismoa indar "nazkagarria" ere izan daiteke; nazioa "komunitate engainatzailea" izan daiteke, bere burua "Estatua eta jendartearen arteko alienazioaren gaixotasunaren sendabide" gisa era iruzurti batean saltzen duena. Baina askoren ustez egun antolaketa eta komunitate politiko unitate bideragarri bakarra litzateke. Hortaz, modernistentzat nazioa sozialki eta politikoki determinatua egongo da. Bere zutabeak Frantziar Iraultzan jatorria duten modernizazio politiko, ekonomiko eta sozialetan murgiltzen direlarik. Smithen ustez, alabaina, ikuspegi determinista hau ez da nazioaren izaera eraikiarekin borrokatua egongo. Ernest Renan-ek91 XIX. mendearen bigarren erdialdean nazioak "asmakizuntzat" hartzea uste honen antzinatasunaren erakusle izango da. Ikuspegi honen arabera nazioak ingeniaritza sozialaren emaitza lirateke. Handik eta hemendik hartutako osagai ezberdinekin (historia, sinboloak, hizkuntza, mitoak, ...) osatutako produktua. Hainbat kasutan, jatorri ezberdinetako osagaiak izango dira aukeratutakoak; batez ere jendarte modernoetan gertatzen den bezala Estatuaren mugen barruan hainbat komunitate etniko barnebiltzen direnean. Horrela Smithek nazionalismoaren ikuspegi gastronomikoa nabarmenduko du; nazionalista nazioa sukaldatzeko eremu ezberdinetatik hartutako osagai ezberdinak nahasten dituen artisaua bezala aurkeztuz. 91 Joxe Azurmendi (2014) Renanek nazionalismoaren karakterizazioarekin hainbat autorek egindako erabilerarekin kritiko azalduko zaigu. Izan ere, Renanek frantses nazionalismoaz egindako ezaugarritzea nazionalismoa bera bi kategoria erabat ezberdinetan bereizteko abiapuntua jarri baitzien: batetik, nazionalismo frantsesa, XVIII. mendeko Iraultzatik jaioa, ilustratua, arrazionala, norbanakoen borondatean oinarritutako; eta bestetik, nazionalismo alemana, herrialde germaniarren XIX. mendeko bateratze prozesuan jaioa, erromantikoa, irrazionala, arrazan oinarritutakoa. Nazionalismoaren banaketa honek nazionalismo batzuk estigmatizatu eta beste batzuk goresteko baino ez du balio izan: "Hainbeste mailukatu digute buruan, azkenean denok etortzen gara, ulertzera ez, baina bai aitortzera dogma hori, eta denok jausten gara topikoan. Landara irten ikerketan, eta hanka eta esku biak burdinazko bola bati katez lotuta abiatzea bezala da: a priori eta nahitaez, gure (ikerketako) nazionalismoak alde bietako batean erori beharra daukala. Handik hara, "gure" nazionalismoa -hala ere!- ez dela arrazista frogatzen saiatu beharko dugu; ez dela erromantikoa" (Azurmendi, 2014: 39). Are gehiago, Azurmendik Renanen nazionalismoaren kategorizazioak Frantziar batasuna justifikatzea baino ez zuela helburu aipatuko digu: "Konklusioa da Renan konferentzia famatuko -Zer da nazioa? (1882)- kontzeptu bereizketa, jirabuelta, eta argumentazio guztiak itxuraz errigortsuak, xede sinple bakarraren zerbitzuarena beste zentzurik ez dutela: Frantziaren batasun haustezinaren defentsa patriotiko itsua, erretorika sasiakademiko distiratsuaren azpian kuku" (Azurmendi, 2014: 33). Honen aurrean, Herderren pentsamenduari jarraiki, "herrien aiurria" ("génie du peuple"), "nazioen izpiritua" ("esprit de la nation") edota "herri gogoaren" ("volksgeit") kategoriak landuko ditu nazioen pentsamendu kolektiboa zeharkatzen duen kategoria gisa (Volksgeist, herri gogoa: Ilustraziotik nazismora, 2007). 293 Nazioaren izaera eraiki horretan bada azken garaiotan nabarmendu den elementua: komunitate nazionalaren alegiazko izaera eta bere mito fundatzaileen fikziozko dimentsioa. Nazioaren eraikuntzan mito hauek hainbat kasutan arrakastatsuak suertatuko dira; XIX. eta XX. mendeko Frantziako III. Errepublikaren kasuan bezala. Beste hainbatetan porrot egingo dute; komunitate etniko ezberdinak bildu nahiko lituzketen Afrikako edo Asiako hainbat Estatuetan bezala. Lehenengoen arrakasta nazio bateko kideek bere nazioaren irudimenezko izaeraren eta bere errepresentazio eraikien kontzientzia ez dutenean emango da. Porrot egin izan duten bigarrenen atzean nazioaren benetako izaera agerian utzi eta nazionalismoaren botere lehia azalarazteko nahia legoke sarritan. Azken honen atzean, funtsean, nazioaren batasuna zalantzetan jarri eta nazionalismoaren irudi eta fikzioen indarra desegin nahiko duen joera postmodernoa aurkitu dezakegu. Ikuspegi konstruktibistekin bat eginez, nazioa interpretatu beharreko diskurtsoa eta deseraiki beharreko testua izango da. Nazioaren esanahiak islatzen dituen irudien bitartez, baliatzen dituen sinboloen bidez eta iradokitzen dituen fikzioen bidez ulertzen ditugu. Bigarren ikuspegi honen defendatzaileentzat nazioa oihalki ezberdinak bildu dituen errepresentazio sinboliko kolektiboen gailu kulturala litzateke. Smithek nazioa eta nazionalismoaren gainean modernismotik posmodernismora egiten den jauzia bi urratsen laburbilduko ditu: batetik, analisiaren zentroa egituratik kulturara desplazatuko litzateke; eta bestetik, determinaziotik eraikuntza eta errepresentaziora. Horrela, fenomeno sozial eta politikoen gainean estrukturek eragiten dituzten baldintzapenak bigarren maila batean geldituko lirateke eta hauen ezagutzarako beraien errepresentazio kulturalei mozorroa kendu baino ez litzateke egin behar. Smithek joera honek modernisten ikuspegiari "baikortasuna" eta "aktibismoa" lapurtzen diela salatzeaz gain, zorroztasun historiko eta soziologiko falta ere leporatuko die. Baina bai modernistek zein bere ondorengoek gabezia berdina erakutsiko dute nazioa eta nazionalismoaren fenomenoa azaltzerako orduan: determinazio sozialari emandako gehiegizko garrantzia. Aipatu dugu modernistentzat nazioa azken bizpahiru mendeetan eman den modernitatearen iraultzaren ondorioa izan dela. Zentzu horretan, posmodernistekin bat egingo dute nazioen artifizialtasuna azpimarratzerakoan; nazionalismoek asmatu eta irudikatu zituzten nazioak aldarrikatzeko orduan. Baina Smithen ustez ez batak ez besteak ez dute prozesu hauek oinarri izango dituzte baldintzak nola garatzen diren antzemango; hau da, baldintza hauek ez dira zerotik abiatzen den jendarte baten gainean emango, etengabeko garapenean dauden multzo sozialen gainean baizik. 294 7.4.2 Nazioa gordailu historiko bezala. Puntu honetan Smithek nazioaren ideia berria mahai gaineratuko du, denbora gordailu bezala irudikatuz. Honen arabera, nazioaren egoera garaikidea aurretik bizitako esperientzien metaketa bezala ulertu beharko litzateke. Nazioa estratifikatutako egitura litzateke; identifikagarria den komunitate bateko belaunaldi ezberdinen bizipen sozial, politiko eta kulturalak metatzen dituena. Ikuspegi geologiko honen arabera, iragan etnikoak orainaldi nazionala azalduko luke. Ikusmolde hau maila batean egun horren modan jarri diren ikuspegi antropologikoekin kontrajarria legoke; orainaldiak (kezka, interes eta behar garaikideak, nolabait esateko) iraganaldi etnikoa atzeraeraginezko ikuspegiarekin osatzen duela esaten duena esaterako (Taylor, 2006). Teoria geologiko honen arabera, garapen modernoa ezin da zaharragoak diren formazio sozialen nondik norakoak ezagutu gabe osatu. Teoria honen ustez, komunitateak etapaka eraikiko dira, geruza bakoitza aurrekoaren gainean pausatuz. Geruza etniko berriak bere ezaugarri bereziak izango ditu, baina ezin izango da aurrekoaren gaineko ezagutzarik gabe ulertu. Era berean, gordailu edo geruza berrienak zaharrengandik modelatuak izango dira; behintzat bere ezaugarri nagusiei dagokienez. Horrela, geruza zaharrenek berrienei mugak jarriko dizkietenez, gure arbasoen esperientziek gure esperientziak mugatu eta baldintzatuko lituzkete. Beraz, ikuspegi geologikoaren arabera, nazio modernoa komunitate baten belaunaldi zaharrenen gordailuen emaitza litzateke. Teoria hau muturrera eramanez nazioa aurreko geruzen emaitza ez ezik, bere sintesia bihurtuko litzateke. Nazio garaikidea nazio biologiko sekularraren forma garaikidea baino ez litzateke. Ikuspegi honen arabera nazioak betidanik existitu dira eta nazioek, familiekin batera, ezaugarrituko lituzkete gizakiaren berezkotasuna. Gaur egungo azterketa sozialetan ikuspegi hau nahikoa alboratua izan bada ere, Smithek nazioaren ikuspegi esentzialista honen gainean geruza berri bat botaz teoria berbera zahar-berritzeko ahaleginaz ohartaraziko digu. Ramón Maízek ere antzeko abisuari helduko dio nazioen izaera eraikiaren gaineko ustezko kontsensuaren atzean, ikerketa gehienak "muturreko epistemologia errealista" batengatik norabidetuak daudela nabarmenduz (Maíz, 2007: 9). Ikuspegi honek nazioak gauza bihurtutako izateak bezala irudikatuko ditu; barrura begira homogeneoak eta kanpora begira ezberdinduak. Ikuspegi hau hainbat kasutan argi adierazten ez den premisa baten gainean eraikia izango da: 295 nazionalismoa objektiboak liratekeen hainbat ezaugarriren bidez (hizkuntza, kultura, historia, ...) gauzatutako "etnizitate" espezifikoa litzatekeela. Honen arabera, nazioak aurre-determinatutako oinarri objektiboa izango luke, nortasun kolektibo honen izaera eraikia erlatibizatuko lukeena. Maízek nazionalismo espresibo eta etnizitate exogeno bezala izendatuko ditu ikuspegi hauek (2003: 45; 2008: 144-145)92; nazionalismoak, lehenago edo beranduago, exogenoa litzatekeen nazionalismo bat "espresatzen" bukatuko lukeelako, politikatik kanpo eta era autonomoan definituko litzatekeena. Zentzu horretan, nazioen sakoneko izaera politikoa aitortzen ez dituzten berniz berritzaileez harago, Smithek modernitatearen iraultzak nazioaren ulermenean irekitako lubakiaz jabetzea eskatuko du. Lubaki honen gainean jarraikortasun elementu batzuk aurkitu ahal izango baditugu (hizkuntza, erlijioa, historia) ere, nazioaren adiera mugiezinak alde batera utziz. 7.4.3 Nazionalista, arkeologo bezala. Smithen ustez, alabaina, metafora geologiko honek bere mugak izango ditu. Izan ere, ez du dinamismo aktiboa helaraztea lortuko; nazio-eraikuntza edo nationbuilding deitu izan denaren eraldaketarako gaitasuna adieraztea, hain zuzen. Ez du herri parte hartzerako lekurik uzten, beste nazioekiko elkar-ekintzarako edota ideologia eta mito ezberdinen eraginerako. Nazioaren ikuspegi itxi eta estatikoa komunikatzen du, borondatearen korronte eta helburu nazional garaikideetatik oso urruti. Metafora eboluzionista huts baten alde ere ezin izango dugu era sinesgarri batean egin; non komunitateak aurreko kultura eta etnietatik "berez" hazten diren. Smithen ustez ez dago berezko ezer nazioetan. Ikuspegi eboluzionistak jarraikortasun eza, dislokazioa eta kanpo indarrekin egon ohi izan den lehia gutxitu egiten du; interes gatazkak, parte hartzaileen eragina eta aurre-ikusgarria ez den gertaerari lekua kenduz. Bi eredu hauen aurrean Smithek arkeologoaren irudia proposatuko du, antzinako etnia eta nazio modernoaren arteko zubi lana egiteko. Nazionalista, arkeologoa bezala, aurreko aroetako elementuen artean indusketa lanak egin beharko ditu, bere aro garaikidean munduaren ulermen 92 Erreferentzia bibliografiko hauek Errejónen lanetik atera dira (2012: 255). 296 kolektibo baterako egokiak izan daitezkeen elementuak berreskuratuz. Horretarako nazioa denboran eta espazioan lekutzeko egingo duen lana ezinbestekoa izango da; batetik, iragana eta orainaldia lotuz, komunitatea dagokion testuinguru historikoan jarriz eta oinarri sinboliko-kronologiko bat eskainiz; eta bestetik, komunitate nazionalari mapan leku bat emanez. Eta hori guztia zientzia modernoaren erabileraren bitartez egiteak bere nazio garaikideari duintasun eta sendotasuna emango dio. Smithek batez ere hiru funtzio nabarmenduko ditu nazionalistaren egitekoen artean: biraurkikuntza, birinterpretazioa eta birsorkuntza. Biraurkikuntzak benetako "etnohistoria" komunitarioaren bilaketa suposatuko du; oroitzapenen erregistroa, mitoen bilduma lana edota tradizio indigenena. Honakoa historialari, filologo edota antropologoaren paper gorena izango da; nazionalismo kulturalaren abiapuntua. Birinterpretazioa, berriz, konplexuagoa izango da. Tradizioak bahetzea, etnohistoriaren maila lixatzea edota mitoak aukeratzea komunitatearen mundu ikuskera ulergarri bat eraikitzeko ez da lan erreza izango. Iraganaldi etnikoa birinterpretatu egingo da, asmo nazionalista garaikideak benetakoak, naturalak eta ulergarriak bezala irudikatzeko. Horrela, nazionalista orainaldiari iraganaldiaren betaurrekoekin interpretazio berri ematen saiatu beharko da. Interpretazio honek nazionalismoak jokatutako paperari garrantzia handia emango dio, baina ez ikuspegi modernista eta postmodernistak bezain beste. Batak zein besteak nazioaren izaera eraikia nabarmenduko dute, iraganaldiaren pisua kontutan hartu gabe. Eta hirugarrenik, birsorkuntza izango genuke. Honek jendeari deialdia egitea, komunitateko kideen emozioaz piztuz hauek mobilizatzea eta indar morala helaraztea suposatuko du. "Horrelakoak izan ginenez eta gauzak horrela ulertu behar ditugunez, orain horrela jokatu beharko genuke" moduko ideiei erantzungo lioke birsorkuntza lanak. Ikuspegi honek modernistek eta posmodernistek komunean luketen determinazioa leunduko luke; baita metafora geologikoak duena baino ikuspegi dinamikoagoa planteatu ere. Iraganaldia ez da sukaldari batek nahastutako osagaien emaitza, ez bata bestearen gainean sedimentatutako geruzen ondorioa. Iraganaldia etengabe interpretatu behar diren tradizio eta oroitzapenez osatua da. Birinterpretazio honetan hainbat aldagaik eragingo dute. Batetik, jada aipatutako ideologia nazionalista. Bestetik, jada nabarmendu dugun egiaztagarritasun zientifikoa. Hirugarrena, eragin sozial eta politikoari lotuta agertuko zaigu; hau da, interpretazioak duen durunda edo oihartzun 297 herrikoiari. Snowen markogintzaren atalean kontzeptu honetan sakonduko badugu ere, esan dezagun durunda interpretazioak jendartearen sektore zabalagoei esanahi bat eskaintzen dienean emango dela. Gurean Nafarroako historiaren gainean erregionalismoak, batetik, eta burujabetzaren aldeko indarrek, bestetik, izan duten lehia horren erakusle nabarmena litzateke. Iraganaldi historikoaren aldagaien interpretazioak (foruak, Errege nafarrak, ...). Jendartean duten durunda baliatuz, nazionalismo bat edo beste indartu eta sektore berrietara zabaltzeko baliatu dute, biek ala biek. Horrelako kontzeptu, instituzio eta sinboloek ondorengo belaunaldiek beraien komunitatearen irudikapenari mugak jarriko dizkiete. Hortaz, Smithen ustez, nazionalismoaren eginkizun behinena iraganaldiaren biraurkikuntza eta interpretazioaren funtzioa ematea izango da; beti ere, orainaldiko mobilizazioa gorpuztu ahal izateko. Horrela, nazionalistak aukeratu duen nazioaren berreraikuntzarako aurkituko dituen mugak aintzat hartu beharko ditu prozesu hau arrakastaz burutu nahi badu. 7.4.4 Nazionalismoaren inguruko hainbat ondorio metodologiko. Orain arte esandakoari erreparatuta, nazioari lotutako elementu objektibo edo diakronikoak (hizkuntza, kultura, ...) nazioak eta nazionalismoak marko interpretatzaile kolektiboak eraikitzeko baliatzen dituzten oinarrizko lehengaiak dira. Prozesu hauek nagusiki diskurtsoen bitartez eraikitzen dira eta mobilizazioan sortzen diren hartu-emanetan forma hartuko dute. Diskurtso hauek aurretik "hor" ez zeuden nazioak sortuko dituzte, zehaztu gabeko prozesu politiko baten emaitza bezala irudikatuz. Hainbat autorek (Stavenhagen, 1996; Gurr, 1993)93 etnizitateari lotutako aldagai hauek nazioaren sorrerarako beharrezkoak direla nabarmenduko dute, baina ez da nahikoa. Izan ere nazionalismoaren sorrera bestelako hainbat elementuetan eutsi daiteke mobilizazioa abiatzeko. Alabaina, ez gara konstruktibismo utilitarista batez ariko; elementu diakroniko hauek nazionalistek tresnen kutxatik era instrumental batean baliatzeko hartuko dituzten objektuak bezala ulertuz. Nazioa edo nazionalismoa, nortasun kolektibo bezala, mobilizazioan gorpuztuko da. Honek ez du esan nahi aipatutako elementu objektibo edo diakritiko hauek existituko ez direnik, baizik eta 93 Erreferentzia hauek Smithetik (1995) aterata daude. 298 nortasun eta komunitate baten eraketarako jokatu behar duten rol politikoa diskurtso batean egituratu eta mobilizazioan txertatu arte ez direla garatuko. Zentzu horretan, ikerlariek eta ekintzaileek nazioaren izaera eraikia eta egitate sozial gisa duen dimentsioaren artean mugitzen jakin beharko dute. Izan ere, analisi konstruktibistek burutzen dituzten diskurtsoaren eta mobilizazioaren disekzio lanek, etnizitateari lotuta agertu ohi den agentzia eta determinazioaren indar emozionala urtu baitezake (Smith, 1995). Nazionalismoaren gaitasun mobilizatzailea eta bere kudeaketa demokratiko zabala tentuz gestionatu beharreko afera izango da. Nazioaren sorrerari egotzi ohi izan zaion berezkotasunaren indarra mobilizatu nahi diren sektore zabalentzat muga ez izatea lortu beharko baitu ekintzaile nazionalistak. Gauza jakina da errazagoa izango dela mobilizazioa aktibatzea mendeetan zapaldua egon den "jatorrizko" komunitate natural baten alde, elementu kontigenteen gainean eraikitako nortasun kolektibo baten gainean baino. Zentzu horretan, fenomeno nazionalisten izaera eraikia, kontingentea eta aldakorra ez litzateke hauen ahuldade eta hauskortasunarekin nahastu behar. Aipatu dugun bezala, nazionalismoak nortasun kolektiboen sustatzaile gisa bestelako prozesuek baino sendotasun handiagoa erakutsi dute gaur arte hainbat kasuetan. Elementu objektibo hauek soilik nortasun baten existentziaren neurgailu bihurtuko dira biraurkikuntza, birinterpretazioa eta birsorkuntza prozesu arrakastatsu bat eta gero. Eta prozesu hau diskurtsoaren bitartez mobilizazio prozesuan baino ez da gauzatuko. Hau da, nazionalismoa, nortasun kolektiboen sortzaile bezala, prozesu politikoa izango dela esan dezakegu. 7.5 Markoen Teoria, nortasunaren eraikuntzarako tresna gisa Funtsean, markoaren kontzeptua munduaren inguruko interpretazio komunen eraikuntzarako proposamen metodologikoa izango da. "Ekintza kolektiborako markoen" bitartez ekintzaileek ordura arte indarrean egon diren sinismenak egokitu edota ordezkatu nahi izango dituzte; eta bide horretan, nortasunen eraikuntzarako funtsezko tresna izango dira. Puntu honetara iritsita marko, diskurtso eta ideologiaren arteko argipen kontzeptuala egitea komeni. Izan ere, askotan hiruak kategoria berdina bailiran baliatu izan baitira. 299 Ideologia egituratutako, koherenteak eta esklusibotasun asmoak dituzten sinismen sistema bezala definitu ditzakegu. Maila handi batean, markoen analisiak ideologiak mobilizazio prozesuetan eta gatazka politikoetan izan duen garrantzia eguneratu du. Hala ere, ikerlari gehienek marko kategoriaren erabilpenaren alde egin dute, ideologiaren kategoriak ekintza kolektiboa ulertzeko lehenengo kontzeptuak barnebilduko ez lukeen ikuspegi dinamiko eta konstruktibistaren arriskua ekidite aldera (Errejón, 2011: 278-279). Horrela, diskurtsoa errealitatearen interpretaziorako markoen bilduma artikulatu bezala ulertuko dugu; era bateratu batean norabidetuak eta identitateen eratzaile bezala. Diskurtsoak esanahi politikoaren ekoizpen prozesua artikulazio bidez ulertzen laguntzen du. Esan bezala, ideologiaren kategoriak diskurtsoen sedimentazio eta sistematizazio bati erreferentzia egiten dio; leialtasuna eskatzen duen eta leku eta denbora ezberdinetan erreproduzitu daitekeelarik. Diskurtso guztiak ez dira ideologia bilakatuko, baina guztiek beraien jatorria "berezkotzat" hartzera joko dute, kontingentea eta politikoa izan arren. Zentzu honetan, diskurtsoak ideologiengatik baldintzatuak egongo diren bezala, diskurtsoak ideologiak aldarazteko bide esanguratsuenetako izango da (Van Dijk, 2003: 17). Horrela, marko eta ideologiak continuum diskurtsibo bateko bi mutur bezala ulertu daitezke; zehaztapen eta partikularitate handienetik unibertsaltasun eta egituratze handienera doana. 7.5.1 Markoen Teoriaren jatorria. 7.5.1.1 Markoaren ikuspegi multi-diziplinarra. Frame Analysis-a edo Markoen Analisia diziplina ezberdinetatik jorratu izan den jarduera da. Gregory Bateson-ek (1972), esaterako, ikuspegi antropologiko batetik, ekintza komunikatibo bat ulertzeko gertatzen ari denaren inguruko marko interpretatzailearen beharra azpimarratu zuen. Batesoni aitortu ohi zaion ekarpenik esanguratsuena marko hauen izaera dinamikoa eta kolektiboa azpimarratzea da. Elkar-ekintza honetan esanahia inoiz ez da erabat determinatua egongo; ekoizpen kolektibo bat izango da. Zentzu horretan, elkar-ekintza prozesua ez datza entzule eta esatarien baieztapenetan, baieztapen horietaz egiten den interpretazioan baizik; eta azken honetan testuinguruak eta kulturak zeresan nabarmena izango dute. Batesonen ekarpenak Markoen Teoriari 300 lehenengo abiapuntu bat jarri bazion ere, markoen kontrolen inguruan dagoen botere lehia ez du behar bezala aintzat hartuko (Rivas, 1998: 183). Ikuspegi psikologikotik, Frederick C. Barlett-ek (1932) marko hauen eraikuntzan memoriak jokatzen duen papera azpimarratu zuen. Barletten arabera, jendearen gogoratzeko modua gertakariak jatorrian nola bizi izan zituzten eta memorian gordetzen dituzten erarekin lotuta dago. Horrela, memoria eraikuntza prozesu bat izango litzateke eta ez "artxibatze" ekintza soil bat; gordetako eskema mental horiek gertakari berrien arabera aldatzen joango direlarik. Barlettek, Batesonen ikuspegi dinamikoa berbera nabarmenduko bazuen ere, hartu-eman sozialen ondorioz sortzen diren botere harremanek eraikuntza prozesu honetan duten eragina ez zuen behar bezala landuko. Soziologiaren eremutik, Erving Goffman-ek, Frame Analysis: An Essay on the Organization of Experience (1974) lanean, elkar-ekintza eta lehia sozialari lotutako gabezi hauek gainditzen saiatu zen. Berari zor diogu Markoen Teoriaren garapenik handienetako gaur egun arte. Aipatutako ahulguneak gainditzeko jatorrizko markoen kategoria landu zuen. Gertakari bat besteengandik bereizi eta zentzua emateko marko interpretatzaile bat edo batzuetara jo beharko da; marko hauek jatorrizkoak izango dira ez direlako aurreko gertakari edo gertakari originalekin harremanetan jartzen. Jatorrizko marko hauek naturalak edo sozialak izan ahal izango dira: lehenengoek gertakari ez-ordenatu, bizitza propiorik gabekoak edota gertaera fisiko hutsak antolatuko dituzte; bigarrengoek, borondatea, helburuak, inteligentzia edota gizakiaren bizitza animatua barnebilduko dituzte (1974: 22). Marko sozialengan arreta jarrita, Goffmanek hauek ez direla egonkorrak nabarmendu zuen. Hau da, gertakari ezberdinak lehian dauden interes eta ikuspegi ezberdinen arabera (bir)interpretatu eta (bir)markoztatzen dira, honek "gertatzen ari denaren" gaineko balorazio ezberdinetara eraman gaitzakeelarik. Interpretazio hauen eraikuntzan bakoitzak bere interpretazio markoa nagusitzeko estrategia linguistikoak baliatuko dituelarik. Goffmanek bere ikerketetan marko interpretatzaileen botere lehiaren dimentsioa barneratuko badu ere, jorratu nahi dugun eredu metodologikorako gainditu beharreko bi muga izango ditu: batetik, marko interpretatzailearen eraikuntzan aipatutako lehia ikuspegi indibidualistatik jorratu zuen, norbanakoen autonomiatik harago jokoan dauden bestelako prozesu sozio-politiko zabalagoak aintzat hartu gabe; eta bigarrenik, linguistikari emandako gehiegizko pisuak, markoen funtsezko edukietan parte hartzen duten aldagaiak bigarren maila batean utzi zituen; hau da, arreta forman eta ez edukian jarriz. 301 Laburbilduz, XX. mendearen erdialdean marko interpretatzaileen inguruan diziplina ezberdinetatik egindako hurbilpenek kategoria honen formulazio zientifikorako oinarriak jarri bazituzten ere, gure ikerketarako funtsezkoa izango den ekintza kolektiboari erreferentzia falta nabarmena erakutsiko dute. Jarraian aztertuko ditugun mugimendu sozialen azterketan aritutako ikerlari ezberdinen lana norabide horretan kokatuko da. 7.5.1.2 Markoen teoria prozesu sozialen ikerkuntzan. 80. hamarkadatik aurrera marko interpretatzaileen erabilpena prozesu sozialen azterketan nabarmen hazi zenez, nekeza suerta dakiguke honen aitzindaritzaren aitortza era garbi batean egitea. Edozein kasutan, adostasun zabala dago W. A. Gamson, B. Fireman eta S. Rytinak 1982an argitaratutako Encounters with Unjust Autority lanak metodologia honen erabileran mugarri kronologiko bat suposatu zuenaren gainean (Rivas, 1998: 189). Gerora Gamson iraultzetan eta mugimendu sozialetan estruktura politikoek zuten eragina aztertzeagatik ezaguna egin bazen ere (Edwards, 2014: 80), bere hastapenetako lanetan ideiek ekintza kolektiboan zuten eragina jorratu zuen. Gamsonen arabera, markoak beharra eta ekintzarako jotzeko desioa barnebiltzen duten ulertzeko moduak dira; mugimenduen barruan esanahien gaineko ikuspegi bat nagusitzeko ematen diren negoziazio eta lehiaren emaitza bezala ulertuta. Ekintza kolektiborako marko hauek hiru osagai nagusi izango lituzkete: batetik, injustizia: bidezkoaren inguruko emozioz beteriko balorazio kognitiboa jasoko lukeena; bigarrenik, agentzia: bizitza sozialaren baldintzak aldatu daitezkeenaren gaineko sinismenak barneratu eta ekintzarako gaitasuna ematen diena; eta hirugarrenik, nortasuna: helburu zehatz bat erdiesteko beharrezkoa den "gu"-aren definizio prozesua barnebiltzen duena. Marko hauek ez dira aurretik egindako "laborategiko esperimentu" baten emaitza izango, elkarekintzan osatuko dira. Lehenengoak pisu espezifikoa izango luke, beste biei bide ematen dien heinean. Baina Gamsonen arabera marko hauek arrakasta izateko bitarteko ezberdinak jasoko dituzten estrategiak baliatu beharko dituzte. Bitarteko hauek, nagusiki, hiri motatakoak izango dira: kulturalak edo herri jakintzari lotutakoak; pertsonalak edo esperientziaren ezagutzari lotutakoak; edota integratuak edo medioen diskurtsoei lotutakoak. Hiruen arteko uztarketa egokian egongo da 302 arrakastarako giltza. Baina hainbat kasutan, norbanakoak kausa baten inguruan intelektualki sinistuak egon arren, baliatutako argudio abstraktuek ez dute parte hartzerako ezinbestekoa den lotura emozionala jasoko. Kasu horietan, produktuen salmentari bideratuta legokeen emozioen aktibazioaren alde egingo du. Emozioa ekintza kolektiborako funtsezko aldagaia izango da. Horretarako, Gamsonek 'gai beroak' (hot button) era neurtuan ukitzearen alde egingo du, karga emotibo berezi bat duten esperientzia errealen ezagutzara hurbilduko lukeen estrategia bezala. Baina kontuz, emozioen gehiegizko erabilerak ere ekintzaileen agentzia blokeatzera era eraman dezakeelako. Zentzu honetan, Gamsonek ekintza kolektiborako Markoen Teoriari egindako ekarpenik baliotsuena errealitate sozialaren adiera konstruktibista eta aktore sozialak beraien etorkizunean eragiteko gaitasuna duten agenteak bezala irudikatzean egongo da. Hain zuzen ere, aktore sozialak ahalduntzeko estrategia hau marko diskurtsiboen bitartez egikarituko da. Gainera bere ekarpenean aintzat hartu beharreko beste elementu bat egongo da. Izan ere, estrategia hauek ez ditu ikerketa sozialetan ordura arte horren errotuak zeuden Aukera Politikoen Egitura edota mobilizaziorako bitartekoen balioa alboratuko; bi hauek osatuko ditu. Bere kritikoen ustez, alabaina, Gamsonen ikuspegia testuetan jasoko liratekeen ideia zentraletara (packages) mugatuko litzateke, hauen gaineko ikuspegi nabarmen sinplifikatuz. Eta gainera, mugimenduek aipatutako 'gai beroak' ekiditen saiatu beharko lituzketela esanez egiten duen aholkua, bere ikuspegia prozesu sozial gatazkatsuetara baino kontsumo gizarteetako enpresa mugimenduetara zuzenduta dagoela iradokitzen digu. Ikuspegi hori gainditu nahian, Paolo Donatik arreta diskurtso politikoengan jarriko du. Bere ikuspegiaren abiapuntua linguistikoa izango da. Bere ustez, diskurtsoaren analisiaren ikuspuntu guztiak "gertaera linguistiko" batean oinarritzen dira, hau da, ideien eta sinboloen eraikuntza bezala ulertuta. Horrela, diskurtso politikoak, "norbanakoen, interes talde, mugimendu sozial edota erakundeen arteko elkar-ekintzak lirateke; zeinen bitartez egoera gatazkatsuak politikaren arazo bihurtu, agendak erabaki, erabakiak hartu eta ekintzak burutzen diren" (Donati, 1992: 139)94. Horrela, diskurtso politiko hauek markoen bitartez jasoak eta ulertuak izan ahal izango dira. Egoera berri baten aurrean gaudenean, markoa memoriatik hartzen den hautematearen estruktura bat izango da. Estruktura hauek norberak munduaz duen jakintza biltzen dute eta gertatuko denaren inguruko aurreikuspenak eraikitzea ahalbideratzen dute. Mundua ulertzeko kategoria hauek jada hartzailearen 94 Antonio Rivas-en "El análisis de marcos: una metodología para el estudio de los movimientos sociales" (1998: 197), Los movimientos sociales; transformaciones políticas y cambios culturales-etik aterata (Ibarra eta Tejerina, 1998). 303 kulturaren parte dira. Hortaz, marko interpretatzailea norberaren eta bere ingurune kulturalaren araberakoa izango da. Donatiren arabera, berriz, markoak ez dira hautemate hutsera mugatuko. Hautematen ditugun elementuak lengoaia eta diskurtsoaren bidez objetibatuko dira. Hortaz, errealitatearen eraikuntza kategoria linguistikoen erabileraren araberakoa izango da. Pertsonek erabakiak hartu eta ekintzara jotzen dute kategorizatzen duten moduaren arabera, hortik errealitatearen kategorizazio ezberdinen arteko lehia sortuko delarik. Donatirentzat, diskurtsoa lehia hori ebatziko den eremua izango da eta markoak horretarako tresnak. Zentzu horretan, diskurtsoa (hitza) eta praktika politikoa (ekintza) era dialogikoan ulertu beharko dira. Donatiren ekarpenak ideologia eta kulturaren azterketarako tresneria berria aportatuko du. Gainera, arestian aipatutako bi dimentsio horien (hitza eta ekintza) uztarketa planteatzerakoan, ikuspegi pragmatiko batetik egingo du, jendearen munduaren ulermenak nola funtzionatzen duen argitu nahian. Baina, Goffmanekin gertatutakoaren antzera linguistikari eskainitako gehiegizko arretak, prozesu sozialen edukiaren gaineko ardura umezurtz uztera eramango du. Marko teorikoan eta atal metodologiko honetan bertan landu ditugun autore ezagunagoek ere Markoen Teoria jendarte prozesuen ikerketara hurbiltzen saiatuko dira. Tarrowek (1997), esaterako, markoak ekintza kolektiborako bitartekoen ikuspegitik landuko ditu. Bere ustez, sinbolo kulturalak ez dira era zuzen batean mobilizaziorako sinbolo bezala eskuragarri egongo; ekintza kolektiborako markoetan bilakatzeko eragile baten esku hartzea eta interpretazioa beharko dute. Era berean, heredatutako kultura politikoak ez du bere horretan mobilizazioa zer sinbolok eragingo duten zehaztuko. Estatu Batuetako hiritar afroamerikarren kasuan, esaterako, eskubide zibilen marko diskurtsiboaren nagusitasunak hamarkadetan zehar hiritar hauei ez zien balio izan opresioa gainditzeko; edota katolizismoak Poloniako langileei. Ardatz kultural bati "material berriak saretzea" izango da ekintza kolektiborako markoen zabalpena ekarriko duena (Tarrow, 1997: 232); momentu batean Martin Luther King-ek edo Lech Walesa-k egiten jakin izan zuten bezala. Material hauek konbinatzeko modua aldagai ezberdinengatik baldintzatua egongo da: borrokan arituko diren aktoreak, aurrean izango dituzten aurkariak, baliatutako bitartekoak, hauek izango dituzten aukera politikoak eta abar; beti ere, ahalik eta publiko zabalagoari iristeko bokazioarekin. Horrela, Tarrowen ustez antagonistek borrokan argitzen dute ze balore konpartitzen dituzten eta zeintzuek bereizten dituzten. Eta elkar-ekintza horretan beste batzuentzat marko berri nagusiak izango direnak eraikitzen joango dira. 304 Frame Resonance and Participant Mobilization" (1988). Bi lan hauetan markoen analisian baliatuko dituzten kategoria kontzeptual nagusiak barnebilduko dituztela esan dezakegu. Aztertu ditzagun kategoria horiek. Frame edo markoaren kategoria Goffmanengandik mailegatuko dute. Markoak norbanakoak bere munduan eta munduan, orokorrean, ematen diren gertakizunak "lokalizatu, antzeman, identifikatu eta izendatzeko" baliatzen diren "interpretazio eskemak" izango dira (Goffman, 1974: 21). Gertakizunei esangura ematerakoan, markoek esperientzia antolatu eta ekintza indibidual zein kolektiboa norabidetzeko funtzioa beteko dute. Hortaz, frame-a marko interpretatzaile izango bada, framing edo markogintza esanahia emateko funtzioa izango da (Snow&Benford, 1988: 198; 1992: 136). Guk aztertuko ditugun frame-ak ez dira munduaren interpretazio isolatu bat egitera mugatuko diren marko interpretatzaile hutsak izango. Hauek errealitatearen eraikuntzan ekintza (edo agentzia) eta liskarra inplikatuko dituzten prozesuak izango dira. Ekintza mugimendu sozial edo aktibisten jardunean kokatzen delako; eta liskarra, ez dutelako soilik marko berrien sorreran parte hartuko, indarrean daudenen eraldaketa ere bilatuko dute. Hortaz, markogintzaren emaitza ekintza kolektiborako markoak bezala izendatu ditzakegunak izango dira (Snow&Benford, 2000: 614). Zentzu honetan, framing-aren eginkizuna, ekintza kolektiboa sustatzeko afera partikularrak interpretazio eta mobilizazio markoetan barnebiltzea izango da. Prozesu hauen bitartez mugimenduek markoak beraien helburuetara eta interpelatutako sektoreetara egokitu dituzte, hartuemanezko prozesu iraunkor batean. 7.5.2.1 Markogintzaren atal nagusiak. Wilsonek (1973) ideologiari egotzitako oinarrizko hiru osagaiak erreferente bezala hartuta, Snowek markogintzaren funtsezko urratsak definituko ditu:  Diagnosia: arazo baten identifikazioa eta kaltearen edo jatorriaren atribuzioa barnebilduko ditu. Zentzu honetan, ekintza kolektiborako markoaren atal honek egoera injusto bat deskribatu beharko du edo behintzat "injustizia osagai" bat barnebildu (Gamson, 1992). Bidegabekeria hau jasotzearekin batera horren erantzuleak jaso beharko ditu, honen inguruan aurkaritza markoa eraikiz (Gamson, 1995). 306  Pronostikoa: ez ditu soilik arazoari aurre egiteko konponbideak jaso behar, horretarako estrategiak, taktika eta helburuak identifikatu beharko ditu. Zentzu horretan, eginbeharrekoa diagnostikoan baino zehatzagoa izango da.  Motibazioa: sarritan diagnostiko eta pronostikoaren arteko korrelazioa argia izango da baina honek ez du zertan automatikoki ekintza zuzentzailea mahai gaineratuko. Honek marko motibatzaile baten gabezia azaleratuko du. Hortaz, hirugarren urrats honek ekintzarako beharrezkoa den bizigarria eskaini beharko du. Honakoa hizkera, sinbolo edota nortasunen eraikuntzarekin lotuta egongo da; jendea ahalduntzearen aferarekin, hain zuzen ere. Benford-ek (1993) ekintza kolektiboan parte hartuko duten kideen motibazioa areagotuko duten lau kategoria multzo nabarmenduko ditu: intentsitatea, urgentzia, eraginkortasuna eta duintasuna. Lau hauek kasu zehatzetan aplikatzerakoan, bakoitzari ematen zaion garrantziaren arabera, era osagarrian baino era kontraesankorrean ere jokatu dezakete. Klandermansek (1984) mobilizazio kanpaina baten parte hartze arrakastatsurako adostasuna eta mobilizazioa beharrezkoak zirela baieztatu zuen. Zentzu horretan, diagnosia eta pronostikoa adostasunaren eraikuntzarekin lotuak leudeke; motibazioa, berriz, mobilizazioarekin. Esan bezala, adostasunak ez du zertan era automatiko batean mobilizazioa ekarri. Gainera, adostasunak multidimentsionalak izango da; hau da, alde asko izango ditu eta alde horietako baten gaineko adostasunak ez du zertan gainontzekoen gaineko adostasuna ekarri. Horregatik framing-aren hiru urratsak zenbat eta integratuagoak eta beraien artean koherenteagoak izan, orduan eta mobilizazio arrakastatsurako aukera handiagoak. Ekintza kolektiborako framing-aren oinarrizko atal hauekin batera, markogintza baldintzatu dezaketen ezaugarri aldagarriekin ere topatu gaitezke. Snow eta Benford-ek (2000) lau multzo nagusi ezberdinduko dituzte: • Arazoaren identifikazioa eta atribuzioaren norabidea: esan bezala, honakoa markogintzaren funtsezko osagai litzateke. Honen arabera, marko batek zenbat eta arazo gehiago barnebildu, orduan eta talde sozial gehiago batu ahal izango dira, mobilizaziorako gaitasun handiago izanik. • Malgutasuna eta zurruntasuna, inklusibitatea eta exklusibitatea: ekintza kolektiborako markoak exklusibitate, zurruntasun eta malgutasun-eza edota inklusibitate, irekitasun eta malgutasun graduaren arabera mailakatu ahal izango dira. Zentzu honetan, hipotetikoki bada 307 ere, inklusiboak eta malguagoak diren markoak ekintza kolektiboa garatzeko aukera zabalagoak eskainiko lituzkete. • Ikuspegi eta eraginaren interpretazio aldaketa: Normalean mugimendu baten ikuspegia bere erreferentziazko taldearen interes edo arazoei zuzenduta egon ohi da. Hala ere, talde batzuen ikuspegia zabalagoa izan ohi da, beste mugimenduen ekintzak zuzenduz edo baldintzatuz. Bere jatorrizko eremuetatik haragoko eragina duten marko hauek master frame edo marko nagusi bezala izendatu ditzakegu. Honek ez du esan nahi mugimendu baten markogintzak bere mugetatik haragoko beste mugimendu batengan eraginda hegemonikoa izango den marko nagusia bilakatuko denik. Soilik marko apur batzuk lortuko dute hau; beti ere, jendartean duten durundaren arabera. 7.5.2.2 Markogintzaren prozesu eta dinamikak. Orain arte markogintzaren oinarrizko aldagaia deskribatu baldin baditugu hauek martxan nola jartzen diren deskribatzea ere garrantzitsua da. Hau da, markoa hauek ez dira sortu, garatu eta landuko arestian aipatutako oinarrizko osagaiak mahai gainean jarrita, gaindeterminatuko diren oinarrizko prozesuen bitartez baizik. Snow eta Benford-entzat (2000: 623-626) oinarrizko prozesu hauek diskurtsiboak, erantzunezkoak eta estrategikoak izango dira. Prozesu diskurtsiboak mugimenduen jardunaren testuinguruan garatzen diren elkarrizketa multzoari erreferentzia egingo dio. Bi nabarmendu ditzakegu: markoaren artikulazioa eta markoaren anplifikazioa. Lehenengoak gertaera edo esperientzien arteko harremanari erreferentzia egingo dio, horien harremanak kontakizun bateratu batean bilduko direlarik. Bigarren prozesuak gai, gertaera edota sinismen batzuen nabarmentzea ekarriko dugu, honen erreferentzia pean hainbat kontakizunei barne koherentzia edo zentzu bat eman nahian. Erantzunezko prozesuei dagokienez, adostasun zabala dago ekintza kolektiborako markoen sorrera, garapena eta lanketa erantzunezko prozesuak direla esaterakoan (Snow&Bendfor, 2000: 625). Hau da, mugimendu batek ezin izango du nahi eran bere markoa jendartean eraiki edo inposatu; marko horiek elkarren arteko gatazka eta lehian egongo diren markogintza prozesuetan lekutu beharko dira. Hiru mota nabarmendu ditzakegu: oposizioko mugimenduen kontra-markogintza 308 (counterframing); mugimendu barruko markoen lehiak; edota marko eta gertaeren arteko harreman dialektikoa. Bukatzeko markogintzaren prozesu estrategikoei erreferentzia egingo diegu. Hauek deliberatuak, instrumentalak eta helburu bati zuzendutako markoei erreferentzia egingo liekete. Mugimendu sozialek beraien ahalegin estrategikoen zati handi bat euren interes eta marko interpretatzaileak beste taldeen interes eta markoekin lerrotzera dedikatuko dituzte. Markoen arteko lotura hauek izendatzeko prozesuei Snow eta Benfordek markoen lerrotze prozesuak (frame alignment process) deituko diete (1986: 464); mikrobilizazioak markoen lerrotzeetan eragiten duten prozesu interaktibo eta komunikatiboak izango direlarik. Autoreok lau lerrotze prozesu ezberdinduko dituzte:  Frame bridging edo markoen zubigintza: gai edo arazo baten inguruan ideologikoki kongruenteak baina estrukturalki deslotutako bi markoren, edo gehiagoren, arteko loturaz ari gara. Ikerketa sozialetan markoen loturak mugimendu baten eta mobilizatu gabeko talde sentimendu baten arteko loturari erreferentzia egingo dio. Talde sentimendu honek irain komunak pairatu eta helburu antzekoak konpartitzen dituzten norbanakoen gehiketarekin lotuta dago; baina hauek beraien atsekabea adierazteko eta beraien interesen alde jarduteko antolaketa oinarririk ez dute izango. Snowek dioen bezala, talde sentimendu hauentzat kontzientzia edo markoaren eraldaketa ez ekintza kolektiboaren aurre-baldintza izango, mugimendu batekin konektatua sentitzea baizik. Frame bridging-ean informazioaren zabalkunderako bitartekoek zerikusi handia izango dute, eta bertan teknologia berriek funtsezko papera joka dezakete. Hainbatetan, frame bridging-a Snow-ek "maila baxuko eskaerak" deitzen dituenekin lotu ohi da; mugimendu sozial profesionalekin, askotan ohiko interes taldeekin bereizten zailak direnak.  Frame amplification edo markoaren anplifikazioa: gai, arazo edota gertaera multzo baten inguruan diharduen marko interpretatzaile baten "argipen" edo "sendotzea" litzateke. Goffmanera (1974) berriro joz, norberaren bizitzaren eguneroko gertaerak sarritan anbiguetate edota ziurgabetasunari lotuta agertzen zaizkigunez; kasu horietan, mugimenduaren markogintzak gertaera hauek argitu edo birbizitzeko balio izaten dute. Bi marko zabalkunde motekin aurkitu ahal izango gara: ◦ Balioen anplifikazioa (value amplification): honek etorkizuneko parte hartzaileentzat funtsezkoak izango diren oinarrizko balioen identifikazio, idealizazio edota goresteari erreferentzia egingo dio. Hau da, norbanakook eta giza taldeok hierarkizatutako balio 309 sistema bat dugu buruan; balio sistema honen hurrenkerak ekintza kolektiboa bideratzeko baldintzarik ez badu sortzen, etorkizuneko parte hartzaileak errekrutatu eta mobilizatzeko funtsezkoak diren balioen gaineko arreta, goreste edota sendotzea beharrezkoa izango da. Mota hauek ohikoak izaten dira status quo-a mantendu nahi duten mugimendu erreakzionarioetan edota iraupen luzeko erresistentzia eta liskar kultural batetik datozen mugimenduetan. ◦ Sinesmenen anplifikazioa (belief amplification): zentzu zabalean, sinesmenek bi gauzen (edota gauza bat eta bere ezaugarriren) artean aurre-suposatutako harremanei erreferentzia egiten diete (Bem, 1970); horrela kapitalistak esplotatzaileak lirateke, euskaldunok "gure lagunen lagunak" eta beltza zerbait ederra ("black is beautiful" ezaguna). Balioen sustapena mugimenduek bilatzen duten azken helburuak lortzearekin lotuta dagoen bitartean, sinismenak erreferentziazko balioak lortzeko ekintza babestu edo oztopatu dezaketen eraikitako ideien elementuak lirateke (Snow&Benford, 1986: 469-470). Azken ideia honekin sinesmenen adiera konstruktibista eta balioen adiera moralaren artean ezberdindu nahi izango da; beti ere, batzuek eta besteek ekintza kolektiborako tresna bezala ulertuta. Mobilizazioaren sustapenerako bost sinismen mota nagusi ezberdinduko dituzte: a) gai, arazo edo afera baten inguruko irainaren larritasunaren inguruko sinismena; b) kaltearen edota bere kausalitatearen inguruko sinismena; c) antagonisten inguruko sinismen estereotipatuak; d) aldaketarako aukeraren edota ekintza kolektiboaren eraginkortasunaren inguruko sinismenak; eta e) matxinatzearen beharraren eta egokitasunaren inguruko sinismenak. Snowen arabera sinismen eta lortu nahi den helburuaren arteko harreman zuzena soziologikoki axiomatikoa iruditu badaiteke ere, egungo jendartean muga hau anbiguoa edo kontraesankorra izan daiteke; hainbat kasutan, uste daitekeenaren kontra, aparteko larritasunik ez duen gai baten inguruan edota arrakastarako aukera txikiena duenak mobilizazioa aktibatu dezakeelarik. Honakoa mugimenduak aintzat hartu beharko duen elementua izango da.  Frame extension edo markoaren hedatzea: arestian esandakoaren harira, hainbat kasutan mugimenduarentzat bere jatorrizko helburuekiko bigarren mailakoak izan daitezkeen bestelako eskaerak nagusitu daitezke bere erreferentziazko taldearen baitan. Horrela bada, mugimenduak helburu edo eskaera hauek bere egiten dituen edo bere jatorrizko helburuekiko fideltasuna mantentzen duen erabaki beharko du. Horretarako, balio eta interes horiek mugimenduaren jardunarekin lerrokagarriak diren ebatzi beharko du; beti ere, bere jokaleku politikoaren zabalpenean arrakastaren giltzetako bat egongo dela ahaztu gabe. 310  Frame transformation edo markoaren eraldaketa: orain arte ikusitako markoen lerrotze prozesuak jendartean nagusi ziren markoen arteko sintonia maila bat adierazten zuten. Beste hainbat kasuetan, aldiz, mugimenduak sustatu nahi dituen programak, kausak edota balioak ez dute jendartean oihartzun edo durundarik (resonance) izango; edota ohiko bizimoduekiko kontrajarriak balira bezala proiektatuko dira. Kasu hauetan, balio berriak landu beharko dira, esanahi eta ikuskera zaharrak alboratu eta sinismen okerrak bir-markoztatu (reframe). Hau da, egoerak markoaren eraldaketa bat eskatuko du. Hau egiteko Snowek bi modu nagusi planteatuko ditu: a) domeinu zehatz baten eraldaketa eta b) marko interpretatzaile globalaren eraldaketa. Bietan egoeraren larritasunaren inguruko pertzepzioa aldatuko da, aurretik zorigaitzekoa baina jasangarria zen egoera, orain jasangaitza, bidegabea edota ezmorala bihurtuko delarik. Baina Laclaurekin ikusi bezala, mugimenduak injustizia marko bat hautatzea ez da ekintza erdiesteko nahikoa izango; erantzukizunak nabarmentzea ere beharrezkoa izango da. Sarritan erantzukizunak seinalatzen dituzten mugimenduek egitura sozio-politikoen eraldaketa bat ere bilatuko dutelarik. Horraino aipatutako bi modu nagusien arteko antzekotasunak. Baina lehenengoak bizitzaren eremu zehatz batean nagusi den markoaren aldaketa bilatzen duen bitartean, bigarrengoak diskurtso nagusia (master frame) aldaraziko duen interpretaziorako eskema aldaketa ekarriko du. Domeinu zehatz baten eraldaketan aurretik aintzat hartua ez zen afera bat bir-markoztatua izango da; zerbait gatazkatsua edota konponbidean jarri behar dena bezala. Kasu honetan, domeinu zehatz hauek ez dira isolatuak egongo eta batean eman daitezkeen interpretazio aldaketek beste hainbatetan eragina izan dezakete. Sektore sozial zehatzen egoera aldarazi nahi duten mugimenduengan (etorkinak, hizkuntza gutxituetako hiztunak, presoak, ...) ohikoak izaten dira, mobilizaziorako aukerak biderkatzen dituzten elkartasunezko markoak sortzen direlarik. Hainbat kasutan, markoen saretze honek marko interpretatzaile globalaren eraldaketa ekarri dezake, mundua interpretatzeko nagusiak ziren ikuskerak ordezkatuz eta marko nagusi berria ezarriz. Mundu ikuskera berri honen etorrerak anbiguetatea eta ziurgabetasuna txikitzea dakar, guztia argiago eta zehatzago ikusiz (Snow&Benford, 1986: 475). Marko interpretatzaile globalaren eraldaketa (frame transformation), berriz, "mundu aldaketa" helburu gisa duten ikuspegi zabaleko eta izaera erradikaleko mugimenduetan ohikoa izaten da. Ikusten ari garen bezala markoen lerrotzea ekintza kolektiboa martxan jartzeko ezinbesteko osagaia izango da, baina lerrotze hau era eraginkor baten emateko bi aldagai aintzat hartu beharko dira: batetik, lerrotzeen arteko uztarketa egokia beharko da, baten gehiegizko erabilerak parte hartzaile 311 potentzialak desaktibatu ditzakeelarik; eta bestetik, marko interpretatzaileen eta parte hartzaile potentzialen bizitza egoera eta ideologiaren arteko lotura maila edo gorago aipatutako durunda (resonance) (Snow&Benford, 1986: 477). Markoen lerrotze mota ezberdinek testuinguru bateko kontakizun kulturalekin durunda maila ezberdina lortuko dute. Hau da, lerrotze ezberdinek norberaren herentzia kulturalaren parte diren istorio, mito eta kontu herrikoiekin sintonia ezberdina lortuko dituzte. Sintonia edo elkarrekikotasun existitzen denean markogintzak jendarte horretan nagusi den kontakizunarekiko fideltasuna (narrative fidelity) erakutsiko duelarik (Snow&Benford, 1988: 210). 7.5.2.3 Markogintzaren baldintzatzaileak. Snowek markogintza arrakastatsua baldintzatuko duten hiru elementu multzo azpimarratuko ditu. Lehenengo multzoa balio sistemaren mugapen estrukturalek osatuko lukete. Jendarte batean nagusi den mundu ikuskera edo ideologiarekin lotuta dago eta bertan hiru osagaiek parte hartuko dute: a) balio sistemaren baitan nagusitasuna (centrality) edo lehentasun hierarkikoa duen ideia baten existentzia; b) nagusi diren elementu edo ideia horiek bere baitan hartzen dituzten bizitza domeinu sorta (range); eta c) balio sistemaren baitako ideien arteko harreman maila (interrelatedness). Hiru irizpide hauen arabera jendarte mota ezberdinekin topatu gaitezke: sinismen edo ideia nagusi batek domeinu sozial ezberdinak saretzen dituen jendarteetatik hasita, nagusi diren ideia sorta ezberdinak nagusi diren jendarteetara, non horietako bakoitzak domeinu sozial batean nagusitasuna duen; jendarte politeistetan bezala, esaterako. Markogintza baldintzatuko duen bigarren elementu multzoa mugapen fenomenologikoek osatuko lukete. Jendeak gertaera sozialak nola jasotzen edo hautematen dituenarekin lotuta leudeke. Snowek hiru nagusi nabarmenduko ditu: a) gertaera eta markogintza lotzen dituen sinesgarritasun enpirikoa, honakoa markoa testatzeko aukerari edota egiaztatzeari lotuta agertuko zaigularik; b) neurgarritasun esperimentalak aldarrikapen multzo bat beste bat baino sinesgarriagoa noiz suertatzen den argitzeari erreferentzia egingo dio, bertan marko interpretatzaileak edo ulermenerako filtroak zer esan handia izango duelarik; eta c) gorago azaldutako durunda edota fideltasun narratiboa. Hiruek domeinu sozial batean norbanakoek gertaerak nola jasotzen dituzten argituko dizkigute. Alde horretatik, marko bat ezartzerako orduan hiru aldagai hauek finkatutako mugapenak aintzat hartu beharko dira, markoa eta domeinu horretako kideen arteko sintonia lortu nahi bada. 312 Eta hirugarren mugapen multzoa protesta zikloarekin lotuta legoke. Markoa eta protesta zikloaren arteko harreman honetan aurrerago sakonduko badugu ere, esan dezagun protesta zikloak baldintza estrukturalak eta ideologia "herrikoiak" lerrotzeko marko interpretatzaileak sortu edota baldintza hauen esanahia eraldatuko dituela. Abiapuntu hau aintzat hartzen badugu, hiru ideia baieztatu ditzakegu: a) protesta ziklo baten baitan mugimendua loratzen den uneak bere markogintza saiakera baldintzatuko du; b) protesta zikloaren hasieran loratzen diren mugimenduek marko nagusien (master frame) fundatzaile papera jokatuko dute, ondorenean etorriko diren mugimenduei marko interpretatzailea eskainiz; c) eta protesta zikloaren baitan, ondorenean agertzen diren mugimenduak beraien markogintza aurretik eraikitako marko nagusiagatik baldintzatua ikusiko dute. Laburbilduz, Snow eta bere taldearen ekarpen nagusia, ekintza kolektiboaren ordura arteko azterketetan nagusi ziren eskola europarraren ikuspegi estrukturalista eta estatubatuarraren mobilizaziorako bitartekoen teoria osatzeko ahaleginean datza. Snowek berak planteatu bezala, markoen teoria ez da egitura objektiboen aukera/arriskuak edota bitarteko hautemangarrien baldintzapenak alboratzera etorriko. Aldagai hauek markoen bitartez nola hautemanak diren eta mobilizazioaren helburuekin ze sintonia mota duten azaltzen saiatzera baizik (Snow&Benford, 1988: 213). Baina framing-aren inguruko ikerketa talde honek planteatutako metodologiak ere bere mugak izango ditu. Horiek dira jarraian aztertuko ditugunak. 7.5.2.4 Snow-en markogintzaren ahulguneak. Lau izango dira Snow eta bere ikerketa taldeak garatutako markogintzaren metodoari egotzi izan zaizkion ahulgune nagusiak. Horietako lehena Antonio Rivas-ek (1998: 196) planteatuko du Snowek mugimendu eta mugimenduaren antolakundearen artean egiten duen parekatzea salatzeko. Rivasek ekintza kolektiborako markoen ekoizpenean Snowek elkar-ekintza prozesuei emandako garrantzia nabarmenduko badu ere, arestian aipatutako bi kategoria hauek berdintzerakoan mugimenduaren barruan egoeraren irakurketaz eta nortasunaren eraikuntzaren inguruan ematen diren borroka eta zatiketa guztiak ilunpean gelditzen direla salatuko du. Rivasek Snowekin bat egingo du markoak mugimenduen antolakundeen jabetza direla esaterakoan, baina mugimendu 313 baten barruan ikuspegi ezberdinak izan ditzaketen antolakunde ezberdinak egon ohi direla nabarmentzea faltan botako du; hauen artean elkarlan edo gatazka harremanak egon daitezkeelarik. Hortaz, lehiakide izango diren mugimenduen markoekin ez ezik, ekintza kolektiboaren inguruko ikerketa orok mugimendu barruko planteamendu ezberdinak eta beraien arteko harremanak aztertu beharko ditu. Bigarrenik, Snowek eta bere laguntzaileek marko eta ideologia kontzeptuak parekatuko dituzte. Lehenengo kategoriaren erabilera gustukoagoa izango dute, eraikuntza prozesuaren izaera dinamikoa nabarmentzen dituelako; ideologia sinismen iraunkor bezala ulertuta, aldiz, bere burua gauzatzera (reificarse) joko du. Edwardsek (2014: 94) dioen bezala, ideologiak munduaren inguruko sinismen sistema zabalak dira, jendeak aurre egin behar dituen egoera posible guztien interpretazioak koloreztatzen dituena; markoak, berriz, ideologiak baino espezifikoagoak izango dira. Beste modu batera esanda, markoek gauzak nola pentsatu esan digute; ideologiek, aldiz, gauza horiek zergatik garrantzia duten (Ferree&Merril, 2000: 456). Markoaren kategoriak, beraz, esanahiak eta ideiak eraikitzeko prozesuak aztertzen laguntzen digute. Eta hirugarren kritika lerroa Snowek baliatutako metodoarekin zerikusia izango du. Gamsonek (1992b: 69) nabarmendu bezala, Snow eta bere laguntzaileen epistemologia positibista izango da baina "beraien buruak mundu pospositibista edo kontrukzionistaren hodeietan daudela" salatuko du. Akusazio honek konstruktibismoaren subjektibismoaren eta enpirismoaren objektibismoaren arteko tentsio gaindiezinaren erakusle izango da; Snow lehenengoaren dimentsio kulturaletik abiatzen bada ere, bigarrenaren filtrotik pasatzeko saiakera erabateko arrakastaz ez duela burutzen iradokiz. Ildo honetan, Snowen ekarpenak lan enpirikoak egiteko oinarrizko abiapuntua jarriko badu ere, ez du metodologia zehatz bat planteatzen. Urrats hau Jürgen Gerhards-en eskutik emango dugu. Azken honek Snow eta bere lankideei markogintzarako estrategia ezberdinak bereiztea aitortuko badie ere, markogintza estrategia hauek planteatzen dituzten eremu tematikoak ez dituztela sistematikoki bereizten salatuko du. Honetan zentratuko jarraian aztertuko dugun Gerhardsen ekarpena. 7.5.2.5 Markoaren Egitura Ideala. 314 Esan bezala, Gerhardsek azken urteotan mobilizazio prozesuetan markogintzak hartu duen pisua positiboki baloratuko du; alabaina, marko eta markogintza prozesuen azterketa enpirikoak hutsaren hurrengoa izatea deitoratuko du. Gerhardsen ekarpenaren berrikuntza nagusia markogintzaren dimentsio eta markogintzaren estrategien artean egindako bereizketa izango da. Markogintzaren dimentsioak markogintzak erreferentzia egiten dien eremu tematikoak lirateke. Gerhardsek bost bereiziko ditu: 1) eztabaida publikorako gai bat aurkitu eta arazo sozial gisa interpretatu; 2) arazoaren kausa eta eragileak aurkitu; 3) ahaleginen helburuak eta arrakastarako aukerak interpretatu; 4) protestaren hartzailea aurkitu eta ezaugarritu; eta 5) protestarako aktore legitimo gisa justifikatu. Markogintzaren estrategiak, berriz, eremu tematiko horiek interpretatzeko teknikak izango dira (Gerhards, 1995: 226). Pertsonak eta taldeak mobilizatzeko mugimenduek izango duten gaitasuna teknika horien eskuetan egongo da. Horretan datza teknika horien balioa. Ikus dezagun dimentsio eta estrategia nagusiak ondorengo koadroan bilduta: 315 7.1 taula: Markogintzaren dimentsioak eta estrategiak; Gerhardsen (1995) eskeman oinarrituta Rivasen (1998: 209) lanetik aterata. Markogintzaren dimentsioak (gaiak) Markogintzaren estrategiak (gaiak interpretatzeko teknikak) 1. Gai bat eztabaida publikorako aukeratu. 1. Kontzeptu edo eslogan bat egotzi. 2. Erreferentzia erreal baten bidez enpirikoki sinesgarria egitea. 2. Arazo bezala definitu, dena eta izan beharko litzatekeenaren arteko ezberdintasuna nabarmenduz. 1. Arazoa zehaztu eguneroko esperientzia bati lotuz. 2. Testuinguru zabalagoetan kokatzea. 3. Dramatizazioa: etorkizuneko inplikazioak aurreikusi. 2. Kausa egotzi: Kausaren definizioa. 1. Kontzeptu bat egotzi (estalinismoa, faxismoa, ...). 2. Besteen ardura diren kanpoko aktore kolektiboei egotzi. 3. Eragileen definizioa. 1. Ardura duten eragileak pertsonalizatu. 2. Intentzioa leporatu. 3. Onura kolektiboaren aurkako interes partikularrak egotzi. 4. Karga morala egotzi: legitimoak ez diren komunikazioaren eragile bezala hartu. 3. Helburuen markoztatzea 1. Kontzeptu edo eslogan bat identifikatu. 2. Helburuok zehaztu onuradunen onurak eta lortzeko bideak zehaztu. 3. Eskematizatzea: balorea erantsi balio altuagoekin harremanetan jarriz. 4. Arrakastarako aukeren markoztatzea 1. Aitzindarien arrakastei erreferentzia historikoak egin. 2. Parte hartzaile posibleen kopurua zehaztu: zenbat eta gehiago, orduan eta arrakastarako aukera handiagoak. 5. Protestaren hartzaileen markoztatzea (normalean gobernua edo sistema politikoa). Deslegitimatzea. 1. Hartzaileak pertsonalizatu. 2. Intentzioa leporatu. 3. Karga morala egotzi: komunikazioaren eragile ezlegitimo bezala definitu. 4. Ustelkeriaz susmagarritzat hartu. 6. Mugimendu sozialen auto-legitimazioa. 1. Interes kolektibo eta unibertsalak ordezkatzen dituztela erakutsi. 2. Nagusi den balore sozial bezala ezaugarritu beraien burua (adib.: bakearen aldeko mugimendua). 3. Konfiantza transmititzen duten pertsona eta instituzioak errekrutatu. 4. Bere gaien sinesgarritasuna eta bere arazoen markoztatzea. Aurreikuspenak asmatu. 316 Markogintzaren dimentsio eta estrategiak markoaren egitura osatuko dute; marko honek dimentsio eta estrategia guztiak era egoki batean barneratzen dituenean bere funtzio ideala bete duelarik. Orduan markoaren gaitasun mobilizatzailea gorena izango da. Marko enpirikoak, berriz, eredu errealak dira; beraien gaitasun mobilizatzailea eredu idealetik zenbat eta gertuago egon, orduan eta handiagoa izango delarik. Zentzu honetan, Gerhardsen arabera, hipotesiak formulatu behar dira; hori da eredu ideal bat eraiki eta marko enpirikoekin kontrastatzeko helburu nagusia. Hau da, marko enpirikoak marko idealekin alderatuz markogintzaren arrakastaren inguruko hipotesiak formulatu beharko lirateke. Gerhardsek, beste hainbat autoreekin batera (Roscigno&Danaher, 2001; Edwards, 2014; ...) markogintzaren zabalpenean medioek jokatuko duten papera nabarmendu zuen. Alde horretatik, mugimenduek estrategia komunikatibo eraginkorra diseinatu beharko dute (Ryan, 1991). Bertan, landu nahi duten gaiaren "bidezkotasuna" baino bere gailentasuna (newsworthy) ondo landu beharko dutelarik (McCarthy et al., 1996: 297). Hau da, komunikabideek gaiak lantzeko tarte txikia izaten dute eta "istorio onaren" perfila beteko dituzten gaiak aukeratuko dituzte; funtsean, audientziaren arreta mantenduko dituztenak. Istorio on horiek espektakulu dramatikoak izango dira, garrantzi handiko gertakariak edota zorigaitzeko kontakizun emozionalak. Normalean, honek komunikabideen arreta bortitzak diren protestetara zuzenduko du (Edwards, 2014: 97). Horregatik komunikabideen atentzioak, jendartearen pertzepzioan eraginez mugimenduari aukera berriak ireki badiezazkioke ere, emandako arreta estiloak ere mugimenduaren erreputazioa baldintzatu dezake. Aurreko autoreengan detektatutako mugimenduen barne egoerak behar bezala ez aztertzearen ahulgunea, Gerhardsek aterki antolakundeen kategoriarekin gainditzen saiatuko da. Horrela, mobilizazio zehatzetan arazoa era ezberdinean markoztatuko duten antolakunde ezberdinek parte hartu dezakete. Diferentziak diferentzia, aterki antolakundeak talde ezberdinak barneratu, antolakunde guztiak barnebiltzen dituen markoa garatu eta mobilizazioari bateratasuna emango dio. Rivasek Gerhardsi ahalegina aitortuko badio ere, mugimenduaren barruan ematen diren elkarekintzari arreta nahikoa ez eskaintzea leporatuko dio (1998: 203). Ekintza kolektiborako markoaren eraikuntzan aterki honen pean ematen diren eztabaidek jokatzen duten funtzioa behar bezala baloratu gabe eta arreta guztia mugimendutik kanpo kokatuko liratekeen bestelako eragileekiko izandako hartu-emanetan jartzea leporatuz. 317 Era berean, Gerhardsen planteamenduan ikuspegi utilitarista nagusituko da. Ikusmolde hau politizatuen dauden mugimenduen markoak ikertzeko baliagarria izango bada ere, motibazio pertsonalagoa duten mugimenduen ikerketarako ez da horren eraginkorra izango. Lehenengoetan hautemangarriak eta zehatzak diren helburuak lortzeko kanpora begirako jarduna lehenesten den bitartean, bigarrengoetan mugimenduaren existentzia bera, gainontzeko kideekin elkar-bizitzea edota gustura sentitzea mugimendua indarrean egoteko arrazoi nahikoa izan daitezke. Gerhardsen metodoaren inguruan identifikatutako bi ahulgune nagusiei dagokienez (batetik, mugimenduaren baitako posizio ezberdinak behar bezala ez aztertzea; eta bestetik, arrazoi pertsonaletan oinarritutako mugimenduak aztertzeko mugapenak) gure ikerketa lanean lehenengoari arreta berezia eskainiko diogu. Izan ere, aztergai izango ditugun mugimenduen baitan dauden eragileen posizio ezberdinen arteko elkar-ekintza lehiatsua oso presente egongo baita marko komunaren eraikuntzan; "burujabetzaren" kategoria zabalaren erreferentzia pean bildu daitezkeen eragileetatik hasita, "euskal gehiengo sindikaletik" pasata, ezker abertzale edota autonomismoraino. Gabezi hauek aintzat hartuta, Gerhardsen Markoaren Egitura Idelak, Snowen markogintzarekin batera, gure ikerketarako metodologiaren oinarri nagusi bat osatuko du, hegemoniaren artikulazio diskurtsiboaren nondik norakoak argitzeko balio dizkigutenak. 318 Baina protestaldiaren hasiera eta mobilizazio lehiatsua lotzen duen lehiaren inguruko baieztapen hau hainbat salbuespenekin aurkitu daiteke. Izan ere, autoritatearentzat desafioa suposatuko ez duten mobilizazioekin ere aurkitu gaitezke. Edota denboran zehar jarraikortasunik ez duten lehiekin ere. Hauek nekez kokatu ahal izango ditugu protesta zikloaren baitan. Ikerlari sozial gehienek lehiaren dimentsio publikoari emandako lehentasunak, alabaina, protestaldiaren hasiera ere lausotu dezake; mugimendu edo norbanakoek plano ezkutuan gelditu daitezkeen lehiarako mekanismoak baliatu ditzaketelako, era latentean ematen den gatazka ezkutuan utziz. Protesta zikloaren kategoria hau xehatzen jarraitze aldera, McAdam, Tarrow eta Tillyk mekanismo, prozesu eta liskarraldiaz egiten duten bereizketa gogoraztea komeni. Lehenengoak, egoera ezberdinetan elementuen arteko harremanak era berdinean edo antzekoan aldarazten dituzten gertaera multzoa lirateke; bigarrengoak, elementu hauen antzeko eraldaketak eragiten dituzten mekanismo hauen sekuentzia erregularrak; eta hirugarrengoak, eskaera kolektiboak barnebiltzen dituzten gatazka korronte iraunkorrak. Kategoria hauek gure ikerketa lanera ekarriz, eta Zubiagarekin (2013) bat eginez, "euskal gatazka" deitua izan dena, XX. mendearen erdialdean hasita, modernizazio prozesuetako protestaldietan ematen diren ezaugarri ezberdinak barnebilduko lituzkeen liskarraldi luze bezala ulertu beharko genuke. Atal enpirikoaren lehenengo zatian euskal protestaldia era zehatzago batean kokatuko badugu ere, ETAren sorrera 50. hamarkadan, gure historia garaikidearen liskarraldiari hasiera eman zion lehiaren agerpen une gisa definitu dezakegu. ETAk, aukera politikoak aprobetxatuko zituen mugimendu goiztiar bezala, protestaldiaren aro modernoari ekin zion; ondorenean, horrelako prozesuetan Tarrowek identifikatutako ezaugarri eta fase ezberdinak denboran zehar garatzen joan zirelarik. Hain zuzen ere, esku artean dugun protesta zikloaren bereizgarri nagusia dimentsio tenporalarekin lotuta egon daiteke; nagusiki, euskal protestaldiak denboran zehar izan duen iraupen luzearekin. Baina horretan hurrengo atalean murgilduko gara. Balio dezala azalpen labur honek, Tarrowek 90. hamarkadaren bukaeran protestaldi bezala definitu zuen kategoria, urte batzuk beranduago (2001) McAdam eta Tillyrekin batera definituen zuen liskarraldiaren kategoriarekin antzeko eran baliatuko dugula azaltzeko; beti ere, lehenengoaren iraupen luzeko adiera baliatuz. Gure ikerketan aztertuko dugun epealdia (1995tik 2005era doana), berriz, ziklo luze horren baitako (mobilizazio) prozesu bezala definituko dugu; hiru autoreok definitzen dituzten prozesu sendoak epealdi horretan bertan elkar-lotuak azalduko zaizkigularik: eragileen eraikuntza, polarizazioa eta eskala aldaketa. Horrekin batera, prozesu horietan parte hartzen dituzten mekanismoak ere azaleratu 320 eraikuntzari dagozkionak: artekaritza, kategorien osaketa, zertifikazioa, ... • Protestaren garapenari dagozkionak: botere lehia, erradikaltzea, ... • ... Baina prozesuaren formarekin batera bertan lehiatuko diren eduki nagusiak ere aztertu beharko ditugu. Izan ere, nazioaren eta demos-aren ulermen ezberdinak lehian egongo diren afera nagusiak izango baitira. Hortaz, euskal protestaldia nation-building eta demokratizazioaren inguruko lehia bezala ulertu beharko dugu. Bertan hegemonikoa izateko bokazioa duen nortasun kolektiboa edo "gu"-aren bilakaera, nazioa edota herriaren kategoriaren definizioan ebatzi beharko delarik. Hauek izango dira, hain zuzen ere, iraultzarekin batera, MTTk liskarraldi bezala definituko dituen prozesu zabalak: nazionalismoa eta demokratizazioa. Laburbilduz, atal metodologikoaren lehenengo partean, epistemologia konstruktibistaren bitartez, hegemoniaren eraikuntza ekintza kolektiboaren azterketara ekarri nahi izan dugu; horretarako diskurtsoen garrantzia nabarmendu eta beraien azterketarako metodo bat planteatuz. Bigarren atal honetan, berriz, diskurtso horiek mobilizazioan ematen diren ekintza kolektiboan forma hartzen dutenez, ekintza kolektibo hori zedarritzeko kategoria planteatu dugu: liskarraldia edo protestaldia. 8.2 Ekintza kolektiboaren ezaugarri eta forma nagusiak 321 Ekintza kolektiboak funtsezko hiru osagai barnebilduko duela aipatu dugu: lehia, ziurgabetasuna eta elkartasuna (Tarrow, 1997). Modu batean edo bestean, ekintza kolektiboan hiruak presente egongo dira eta horien garapenaren arabera ekintza kolektiboaren arrakasta ebatziko da. Lehiak ohitura edo arau dena haustera joko du, autoritateari desafio eginez. Honek ez du esan nahi disidenteek espazio publikoa okupatu beharko dutenik lehia eraginkorrak aurrera eramateko. Lehia era sotilagoan ere eman ahal izango da; esaterako, instituzio, familia edo generoen arteko harremanetan (Katzenstein, 1990). Stephen Ackroyd eta Paul Thompson-ek (1999) ere joera sotilago honi helduko diote lehia portaera txarraren (misbehaviour) kategoriaren baitan landuz. Antolaketaren ikerketen kritikatik abiatuko dute kontzeptu honen elaborazioa. Izan ere, ekintza kolektiboaren azterketek askotan ez dute ikerketa eremuaren gaineko nahikoa zehaztasun emango. Sarritan ikertutako subjektuen gaineko irudi pasiboa, sumisoa eta otzana emango dute; mantsotasun irudi honen atzean, hainbat kasutan, subjektu hauek eskatzen ari zaiena ez egiteko bideak bilatzen ari direnean. Portaera txarraren kategoria boterearekiko ezberdintasun egoerak ematen direnean gauzatuko da, non boterea portaera norabidetzeko tresna gisa erabiliko den kontrola mantentzeko. Azken hamarkadotan gurean eman den ekintza kolektiboaren azterketan dimentsio publiko edo agerikoak arreta nagusia bereganatu badu ere, izkutuan edo atzealdean gordetzen den gatazka latente honek lehia politikoaren ikuspegia zabaltzen du (Melucci, 1996; Edwards, 2014: 216). Batez ere sistema autoritarioetan, non lehia edo erresistentzia publikorako adierazpenak erreprimituak diren, lehia politikoaren adiera honek ondorenean eszenatoki publikoan gertatu daitekeen ekintza kolektiboaren nondik norakoak ulertzen lagundu gaitzake. Bigarrenik, ziurgabetasuna ez da bakarrik protestaldiaren luzapenaren gaineko ez-ezagutzaren emaitza izango, bere kostearen indeterminazioarena ere. Protestaldiak izan dezakeen zabalkundeak ere ziurgabetasuna areagotu dezake. Eskaera partikular batetik abiatzen den mobilizazioa beste eskaerekiko ekibalente bezala ulertzera iristen denean (Laclau, 2004) protestaldiak bere mugak azkar zabal ditzake. Prozesu honetan elkartasunak berebiziko garrantzia hartuko du. Ekintza kolektiboak norbanakoen arteko elkartasuna indartzera jo dezake; izan konpartitzen diren eskaera baten inguruan, izan eskaera ezberdinen arteko ekibalentzia sendotuz. Hortaz, ekintza kolektiboaren boterea lehia, ziurgabetasuna eta elkartasunaren arteko uztarketatik emango da. Hiru ezaugarrien arteko uztarketatik ekintza kolektiboaren hiru forma nagusiekin aurkituko gara: biolentzia, konbentzioa eta haustura edo disrupzioa. Arestian aipatutakoaren harira, ikerketa sozialak bere arreta nagusia lehenengoaren gainean jartzera jo du. Ez da harritzekoa 322 medioek emandako atentzioagatik, status-a mantendu nahi dutenengan sortzen duen kezkagatik eta gainontzeko kideen sortzen duen erakargarritasun edo uxatzeagatik. Historia garaikidean bortxa bitarteko politiko ohikoenetakoa izan bada ere, luzera mantendutako ziurgabetasuna gutxitzeko duen joeragatik bere eraginkortasuna baldintzatuko du. Tarrowen arabera, bortxaren erabilera disidenteek baliatu dezaketen bitartekoa izaten jarraitzen duen bitartean, ziurgabetasuna nagusi izango da eta ekintzaileek indarra irabazten jarraituko dute. Baina bortxa aktibatzen denean autoritateei errepresiorako aitzakia emango diete (Eisinger, 1973). McAdam, Tarrow eta Tillyren agenda berriaren azterketan ikusi dugun bezala bortxaren aktibazioa hainbat mekanismoei lotuta agertuko zaigu; horietako esanguratsuenetako polarizazioa: honek aliantza eta aurkaritza harremanak muturretara jotzea eramango du; mugimenduaren eskaeren eta autoritatearen jarreraren arteko harremana alde anitzetako joko lausoa izatetik, gatazka bipolarrera izatera eramango du; jendeak alde batera edo bestera egitera behartuko du; aliatuek alde egin dezakete, behatzaileek atzera egiten dute eta Estatuaren aparatu errepresiboa martxan jartzen da. Askotan jendarte multzo handien erabilerarekin parekatzera jo izan bada ere, normalean ondo antolatutako talde txikiek sustatuta emango da. Bitarteko politiko gutxi eskura dutenentzat martxan jartzeko erlatiboki erraza izango da; beste aldean, hainbat sektoreen begietara errepresioa zilegiztatu, iritzi publikoa polarizatu eta lehia politikoa Estatua eta talde txiki baten arteko gatazka militarrera mugatu dezake. Ekintza kolektiboaren zati handiena konbentziotik edo araututako prozeduretatik garatuko da. Jendearentzat errazagoa izango da ezagunak zaizkion bideetatik bere desadostasunak adieraztea, ezezagunetatik baino. Jatorrian ezarritako errutinekin haustura bezala eratu baziren ere, egun estatu modernoetako kultura politikoaren parte bihurtu dira. Grebak edo manifestazioak horren erakusle nagusiak izan daitezke. Antolakuntzaren ikuspegitik, ekintza kolektiborako bide hauek ez diete norbanakoei antolakunde bateko kide izatea eskatuko; hortaz, inplikazio erosoa ahalbideratzen dute. Parte hartzaileen espektatiba eta deitzaileen helburuen artean akordio tazito bat bezala ulertu daitezke. Ekintza disruptiboei dagokienez, Tarrowek hiru ezaugarri nabarmenduko ditu: a) lehenik, mugimenduaren determinazioaren erakuslea izango direla; espazio publikoan agertzeko modua honen adierazpidea izango delarik; b) bigarrenik, disrupzioak eguneroko ohiko aktibitateak zailduko dituela nabarmendu behar da; eta c) hirugarrenik, haustura honek gatazkaren eremua zabalduko du. Trafikoa edo ekimen publikoak eragoztean, esaterako, manifestariek hiritarrei traba egingo diete, legearentzat mehatxu bat suposatuko dute eta Estatua gatazkara eramango dute. 323 Gorago esan bezala, honek ez du zertan mehatxua suposatuko duten ageriko forma publikoak zertan hartu; baina hauek neurgarriagoak izango dira, noski. Disrupzioak ez-bortxazko formak edo bortxazkoak hartu ditzake. Lehenengoen artean ez-bortxazko ekintza zuzena ezagunena izan daiteke. Bere eraginkortasun nabarmenena, autoritateari desafio suposatzeaz gain, bestelako egoera batean autoritate honi lehiatzeko asmorik agertuko ez lukeen jendearen arteko elkartasuna zabaltzea litzateke. Horrekin batera, ziurgabetasunarekin jokatzeko duen gaitasuna ere nabarmendu beharko genuke. Ekintza zuzena ez da biolentoa, baina momentu batean biolentziara jotzeko aukerak ziurgabetasun hau handitzea ekartzen du. Bere arrisku nabarmenena araututako ohiko prozedura bilakatzean egon daiteke, horregatik ekintza kolektiboak etengabeko berrikuntzan murgilduta egon beharko du arrakastatsua izan nahi badu. Beste hainbat kasuetan, berriz, disrupzioak bortxazko forma hartu izan du. Ohiko prozeduren bidea lehenengo aldiz apurtzen denean antagonistak beldurtuko dira, begira daudenak hunkitu eta eliteak kezkatuko ditu. Baina ekimen hauek medioetan geroz eta tarte txikiagoa hartzen joango dira, lehenengo aldiz egin izan balira hartuko luketena baino. Ekimen mota baten errepikapena ziurgabetasuna gutxituko du; begira daudenen artean axolagabekeria handitu; eta ekintzaileen artean nekea edo desilusioa. Une honetan disrupzioak errutina gainean izango du. Momentu horretan, ekintzaileek protestarako modu berriak asmatu ditzakete edo asmatutakoak erradikalizatu. Erradikalizazio honetan bortxaren erabilerara jo dezakete, baina aipatu dugu espiral honetan sartzeak ekar diezaiekeen arriskuak: parte hartzaile potentzialak uxatu, balizko aliatuak aldendu edota Estatuaren jarrera errepresiboak areagotu. Hortaz, normala izango da mugimendua biolentziaren gaiaren inguruan behin eta berriro zatikatzea. Baina ekintza kolektiboari jarraipena eman ahal izateko bortxaren erabilerara jotzea ez da mugimenduak izango duen aukera bakarra. Protestaren hasierako kemena ahultzen hastean eta sistemak protestei neurria hartzean, mugimenduak negoziazio eta konpromisoaren bidez bere taktikak instituzionalizatzera eta etekinak ateratzera jo dezake. Mugimenduak, alderdi edo interes talde bihurtuta, arrakasta lortu dezake; beste hainbatetan sistemaren baitako bere barneratzea edo errutinan erortzea. Edozein kasutan, gehienetan zaila izango bien arteko muga ezberdintzea. Izan ere, horrelakoetan jatorrizko helburuen desplazamendua egon ohi da. Beraz, emaitza hasierako helburuekin alderatuta porrotaren irudia nagusitu daiteke; baina protestaren garapenean eman den helburuen aldaketari erreparatuta mugimenduaren eliteak arrakastatik gertu gelditu izan ohi dira. 324 Ikerketa sozialetan gaien banaketarako joera nagusitzen denean, protesta zikloen azterketak sintesi eta elementu ezberdinen uztarketarako joera eskatuko digu. Ikus ditzagun protesta zikloaren elementu nagusiak zeintzuk diren. 8.3.1 Protestaren faseak. 8.3.1.1 Protestaren abiatzea. Protestaldia ondo kokatutako ekintzaile goiztiarrentzat aukerak zabaltzen direnean martxan jarriko da. Hau da, ekintzaile hauek beste ekintzaile batzuen eskaerekin sintonian egon daitezkeen eskaerak planteatuko dituzte; eskaeren arteko sinergia sortuko dira jatorri ezberdinetako aktoreen arteko koalizioei bide emanez; honek eliteen ezegonkortasuna areagotzen duelarik. Protesta zikloaren hasieran agertzen diren eskaerek bi funtzio beteko dituzte: batetik, eskaera horien aurrean agintarien ahultasuna erakutsiko dute, beste disidenteei beraien eskaerak mahai gaineratzeko unea iritsi dela iradoki diezaiekeena; eta bestetik, beste talde batzuen interesak zalantzetan jarriko dituzte, izan talde batek jaso ditzakeen onurak beste talde batek galdu ditzakeelako, izan planteatutako eskaerek egonkortutako talde baten interesak kaltetu ditzakeelako (Tilly, 1995). Aristide Zolberg-ek (1972) protestaldiaren hasiera hauek zoramen une bezala izendatuko ditu. Historiaren une iskanbilatsuei erreferentzia egingo die. Politikak guztia zehartzen duen momentu ez-egonkorrak dira; beraien bilakaerak, sarritan, ekintzaileengan etsipen sentsazioa sortuko badu ere. Hala ere, "jendarteen eraldaketa politikorako" beharrezkoak izango dira, kontsentsuaren geruza zeharkatzeko beharrezkoak diren aktore berrien iturria direlako. 8.3.1.2 Protestaren zabalpena eta indartzea. Protestaldiek maiztasun iraunkor bat izan ez arren eta jendartean era berdinean zabalduko ez diren arren, historia garaikidean badira horiek ezaugarritzen dituzten hainbat bereizgarri. 326 Protesta zikloan zehar gatazka maila eremu ezberdinetan areagotuko da: lan zentroetan, ikastetxeetan, kaleetan, ... Protestaren zabalpen honetan ekintza kolektibo gatazkatsuaren maila aurretik eta ondoren ohikoa izaten dena nabarmen gaindituko du. Giza talde batzuk protesta hauen buruan agertu ohi dira (ikasleak, gazteak, langileak, ...) baina protesta indartzen denean, sarritan, bestelako kolektibo batzuk gehituko zaizkio. Zabalpen hau ez da bakarrik sektoriala izango; geografikoa ere izan ohi da, lurralde eremu zehatz batean hedatuz (herritik hirigunera edo alderantziz, esaterako). Horrela, ekintza kolektiboa hasierako ekintzaile goiztiarren talde txiki horretatik bestelako eremu sozialetara zabalduko da. Bigarren talde hau eratorritako mugimenduek osatuko dute, jatorrizko mugimendu abiarazletik bultzada eta inspirazioa dutenak (McAdam, 2002: 245). Hedapen hau jendarte osoaren matxinatze orokortu bat bezala ulertzea akats nabarmena izan daiteke; honakoa gutxitan gertatuko baita. Ekintzaile goiztiarren ekintza kolektiboak beraien artean urruntasun maila bat duten sektoreen ekintzaren difusio, imitazio edota erreakzioa izango da protestaldiaren efektu nabarmenena. Prozesu sozialen azterketarako agenda klasikoaren atal ezberdinetan ere eragin nabarmenak izango ditu. Horrela, protesta zikloek errealitatearen interpretaziorako marko sinboliko berriak sortuko dituzte, mugimenduaren jarduna jendartearen aurrean duintzen lagunduko dituztenak. Marko hauek hasiera batean mugimenduko kideentzat erreferenteak izango dira baina jendartean nagusi diren uste eta sinismen orokorrekin lerratzea lortzen badute sisteman zehar barreiatuko dira. Marko kultural hauek ez dira protestaldiaren hasieran ernatu ziren bezala mantenduko; jendarteak bere ingurunea interpretatzeko baliagarri zaiona hartu edo birmoldatu eta gainontzekoa alboratuko du. Antzeko zerbait gertatuko da protestarako errepertorioarekin. Frantziar Iraultzak, esaterako, barrikada protestarako bitarteko gisa orokortu zuen. Ekintza kolektiborako bitarteko hau ondorengo belaunaldietako mugimenduentzat erreferente izaten jarraituko du, ondorengo protestaldietako bitartekoen eskaintza zabalduz. Antolakuntzaren ikuspegitik, protestaldiaren une gorenak antolakunde berrien sorrerako pizgarriak sortu eta aurretik indarrean daudenak erradikalizatzeko bidea irekiko du. Protestaldiak gutxitan egongo dira antolakunde bakar batengatik gidatuak; baina honek ez du esan nahi izango mugimendu zaharrak berriengatik ordezkatuak izango direnik. Esan bezala, azken hauek beraien lehiarako errepertorioa erradikaltzera joko dute, beraien lehiakideen aurrean posizio definituago eta erasokorrago bat erakusteko. Erradikalizazio hau oinarrien babesa zabaltzeko asmoagatik bultzatuta egon daiteke; sarritan taktikaren erradikalizazioaren inguruko ikuspegi ezberdinek mugimenduaren zatiketa eta ondorengo gainbehera ekarri badezakete ere. 327 8.3.1.3 Protestaren gainbehera. Orain arte ikusitakoaren arabera protesta zikloak aukera politikoen zabalpenarekin abiatu ohi dira, Normalean lehenengo aldarrikapenak interes zehatzen inguruko liskarretatik martxan jarriko dira. Baina protestak zabaltzera joko du, honen inguruan sortutako koalizioek antolakundeak osatu eta beraien eskaerak hedatuko dituztelarik. Aldi berean, autoritatearen kontrako lehia erradikalizatuko da, eskaera zehatzen inguruko borrokatik botere politikoaren inguruko borrokara jauzi eginez. Mugimenduaren zabaltasunak ordenua kolokan jarriko du, kontra-mugimenduen sorrerari edota Estatuarekin negoziazioei bide emanez. Mugimenduaren politizazio honek mugimendu eta autoritateen arteko negoziazioei bide eman ohi die, protesta gainbeheran doan heinean ekimena elite eta alderdien eskuetan utziz. Beste hainbat kasuetan errepresioak protesta zikloari bukaera emango dio; edota mugimenduaren eskaerek autoritateen aurrean izango duten harmen eskasak ere protestaldiarekin bukatu dezake. Tarrowek (1997) mobilizazio ziklo hauek parabola moduan deskribatuko baditu ere ez die bukaera posible bakar bat egotziko. 8.3.1.4 Protestaren bukaera posibleak. Protestaldien balorazioak epe motzean uzten dituzten emaitzen arabera egin ohi izan badira ere, mobilizazio zikloak beraien eragina berehalakoan baloratzen horren errazak ez diren epe ertainluzeko ondorioak uztera jo izaten dute. Hiru nabarmenduko ditugu: • Protestaldian parte hartzen duen kideen politizazioa: Albert Hirschman-ek (1982) protestaldiaren bukaeran ekintzaileak izan direnen artean sortu ohi den etsipen sentsazioa nabarmenduko du. Baina desilusio hau ez da aktibismotik eratorriko, hasieran finkatuko helburu eta lortutako emaitza errealen arteko distantziagatik baizik. Hipotesi ezkor honi ere parte hartzea zenbat eta arriskutsuagoa izan ekintzailea orduan eta etsituagoa atera daitekeenaren ustea ere lotuko zaio. Baina ikuspegi baikorrago batetik mugimenduan parte 328 hartzeak kideak politizatzeaz gain ahaldunduko ditu; bai aipatuta arriskuak hartzeko prest egotearen aldetik, bai gaitasun eta ikuspegi berriak bereganatzearen ikuspegitik ere. Aldi berean, parte hartze aktibo honek parte hartzaileak politizatzeaz gain erradikaltzera eraman ditzake mugimendu osoaren bilakaera detHirschmanerminatuz. Ekintzaileen goraldi honen biharamun ohikoena apatia edo profesionalizazioa dela aipatu izan da. Baina hainbat kasutan beraien eguneroko bizitzara bueltatuko dira ikuspegi helduago batekin eta etorkizuneko aktibistak izan daitezkeenekin harreman sare informala osatuta. • Instituzio eta praktika politikoen gaineko eragina: gorago aipatu bezala protesta ziklo baten arrakasta neurtzea ez da lan erraza izango: epe motzeko eta epe luzeko emaitzak; sistemaren baitan erreformarik lortu den edo ez eta beraien sakontasuna; edo botere politikoak izandako bilakaera arretaz begiratu beharreko elementuak izango dira. Tarrowek aukera politikoen egiturari garrantzia emango dio. Bere ustez, mugimenduak aukera hauen baitan sortu eta garatzen direnez protestaldiaren amaieran loratzen den aukeren egitura aldakorrak zeinek irabazi eta zeinek galdu eta borrokak erreforma noiz ekarriko duen argituko du (1997: 298). • Kultura politikoaren aldaketak: kultura politikoa kontzeptu labainkorra izango da; enpirikoki neurtzeko zaila. Esan dugun bezala, ekintza kolektiboaren azterketarako agenda klasikoa erabat baztertuko ez dugunez, kultura politikoaren bilakaerak bere atal nagusietan izan dituen eraginak aztertu ditzakegu. Protestaldiak, esaterako, munduaren interpretaziorako marko berriak eskainiko ditu, lehenik ekintzaileei eta, arrakasta izanez gero, bestelako sektore sozialei. Aipatu dugun bezala ere mobilizazio zikloak ekintzarako bitarteko berriak eskaini ditzake; Frantziar Iraultzan barrikadekin egin bezala. Edota agenda politikoetan lehentasun berriak ezar ditzake emakumeen eskubide edo ingurugiroari lotutako aldarrikapenekin gertatu bezala. Modu batean edo bestean protesta zikloen bukaeran hiru emaitza hauek presente egongo dira. Kasu batzuetan protestan parte hartu duten kideen politizazioa eragin nabarmenena izango da; beste hainbatetan protestak kanpora begira edo ekintzaileen hurrengo belaunaldiei begira eragina izango du, marko edo ekintzarako bitarteko berriak oinordetzan utziz; eta beste batzuetan, borrokak sistemaren maila bateko erreforma (edota iraultzea bera) ekarri dezake. Baina zergatik lehiatuko dira ekintzaileak? Zeintzuk izango dira beraien leit motiv-ak? Edo beste modu batera esanda, zeintzuk izango dira protesta zikloaren edukiak. Horiek dira jarraian aztertuko ditugunak. 329 8.3.2 Protestaren edukiak. McAdam, Tarrow eta Tillyk (2005) ekintza kolektiborako hiru prozesu zabal definituko dituzte: iraultza, nazionalismoa eta demokratizazioa; hiruak protestaldirako ziklo zabal bezala ulertuak. Gure ikerketa gaiak nazionalismoak eta demokratizazioak jasoko dituzten mekanismo eta ezaugarri nagusiak barne bilduko ditu. Izan ere batak zein besteak afera berberaren gainean arituko baitira. Laclauk (2008) adierazitakoaren zentzuan demokraziaren egitekorik behinena herria edo demos-a eraikitzea izango da; nazionalismoarena nazioa. Herria eta nazioa, ekintza kolektiboaren bitartez garatzen den nortasun kolektiboaren eraikuntza gisa ulertuta, prozesu politikoaren eginkizun nagusitzat hartu dezakegu. Prozesu hau, ordea, gatazkatsua izango da. Gatazkatsua, "gu"-a osatuko duen herria edo nazioaren gaineko ikuspegi ezberdinak egongo direlako. Hortaz, protesta zikloak garatuko dituen edukiez ariko gara hurrengo lerroetan. 8.3.2.1 Lehia demokratikoaren funtsa. Moufferen (2000; 2007) arabera sistema politiko garaikideetan bi elementuen inguruan sortzen diren interpretazio ezberdinak izango dira tentsio honen eragileak: askatasuna eta berdintasunaren ingurukoak, hain zuzen ere. Hauek izango dira protesta zikloaren eduki nagusiak eta liskarraldi horren baitan beraien esanahiari forma eman beharko zaie. Atal teorikoan ikusi bezala oinarrizko bi printzipio hauen gainean mamituko dira azken mendeotako mendebaldeko korronte ideologiko demokratiko nagusiak: liberalismoa eta errepublikanismoa. Batak zein besteak arestian aipatutako oinarrizko bi kategorien inguruko ikuspegia landuko dute; liberalismoaren kasuan norbanakoen eskubideengan arreta jarriz, errepublikanoen kasuan komunitatearekiko erantzukizun edo eginbeharrak azpimarratuz. Moufferen ustez askatasuna eta berdintasunaren kontzeptuek jendarte modernoen eginkizun fundatzailea hartuko dute; hau da, jendarteari kolektibo gisa oinarrizko egonkortasuna ematen dioten kategoriak izango dira. Baina ez liberalismoak, ez eta errepublikanismoak ere ez dira prozesu honen sakoneko izaera gatazkatsua antzemateko gai izango. Izan ere, bata eta bestearen inguruan aritutako pentsalari ezberdinek bi printzipio hauen gainean gauzatuko litzatekeen barne-adiskidetutako jendarte itxitura aldarrikatuko baitute. Liberalaren kasuan, Ralwsek adibidez, ez-jakintasunaren errezelak emango lukeen justiziaren adiera konpartituan oinarrituz; Sandel errepublikanoak jendartearen kohesiorako aldarrikatutako balore 330 moraletan eutsiz; edota Sloterdijkek planteatutako harrotasun edo thymós-a baliatuz. Moufferen arabera batzuk zein besteek mugapen berdina izango lukete: politikoaren funtsa ezaugarritzeko mugapenak (1999: 55). Batzuk eta besteek jendarte antolaketa ezaugarritu behar duen politikoaren muinari prozedurazko izaera emango diote, bere izaera eratzaile gatazkatsuaren ikuspegia planteatu gabe. Izan errepublikanoek (moral komunaren ikuspegia lehenesten dutelako), izan liberalek (norbanakoen eskubideak a priori aitortuak zaizkigunaren ikuspegia lehenesten dutelako), jendartea jendarte egingo duen politikoaren dimentsio gatazkatsu eta aurre definitu gabeari uko egingo liokete. Zizekek (2007) politikoa baliogabetzeko saiakera honetaz ohartaraziko digu. Horrela komunitaristek jendartea organikoki egituratutako espazio sozial tradizional eta homogeneoa bezala definitzeko saiakera artxi-politika bezala definituko du; gertaera politiko "fundatzailea" indargabetzeko helburuarekin. Rawlsek planteatutako mekanismo ezberdinak politikoaren adiera para-politiko bati erantzungo liokete; ikuspegi honek gatazka politikoa onartzen badu ere, hirugarren batek edo "polizia" batek zuzendutako alderdi edota zilegitutako aktore politikoen arteko lehia gisa egingo du, egiazki politikoa litzatekeen eztabaida ekiditeko arauen barnean jokatuz. Carl Schmitten politikoaren adierak baldintzapen hau gainditzen lagunduko du. Schmittentzat demokrazia "herriaren borondate bateratua" litzateke. Eta zentzu horretan, sistema demokratikoa "printzipio edota ideia zuzentzaile batzuen inguruan, Estatuaren konfigurazio zehatz baten aldeko erabakiaren isla" (1991: 14-15). Hau da, demokrazia homogeneotasunarekin parekatzera joko du. Adiera honek, berriz, bestelako arazo bat mahai gaineratuko du: aniztasun faltarena. Beraz, Schmitten borondatearen edo dezisionismoaren indarrak liberalek eta errepublikanoak ezkutatutako politikoaren sakoneko dimentsio gatazkatsua azalarazteko balio izan bazuen ere, bere izaera antagonikoak pluralismoa errefusatu zuen. Politika "gu" eta "haien" arteko gerra gisa irudikatuz, gatazka sinbolikoaren garapenean konpartitutako edozein orube komun desager-arazteko ahalegina litzateke (Zizek, 2007: 30). 8.3.2.2 Lehian egongo diren demokrazia ereduak. 331 Hari honi tiraka harreman politikoak eta, oro har, herriaren eraikuntza prozesua ulertzeko modu nagusiekin aurkituko gara. Zubiagaren (2012) eskemari jarraituta, gure ikerketa gaian ere oso presente egongo diren lau eredu nagusi ezberdinduko ditugu: • Antagonikoa: politikoaren adiera nagusia lagun/etsai logika dikotomikoan ulertuko litzateke. Erabakimenaren indarrak ebatziko luke jendartearen artikulaziorako gai nagusia, bertan inongo elementuk nagusitasun aurre-determinaturik ez lukeelarik izango. Soilik jokoan dauden aktoreen indarrak argituko du elementu hau zein izango den. Aktore nagusiak Estatuak izango dira eta gerraren bitartez ebatziko da harreman politikoen nondik norakoak. • Gehitzailea: esan dezakegu Schumpeterren pentsamenduari lotuta garatuko dela demokraziaren adiera hau. Masen demokraziaren garapenarekin sektore sozial ezberdinen interesen ugaltzea emango da. Bilakaera honek arreta lehentasunen agregazioan jarriko zuen demokrazia eredua beharrezkoa egingo luke, lehentasun horiek aldiro aukeratutako alderdi politiko batzuen bidez zehaztuko zirelarik. Horrela, demokrazia bera, hauteskunde prozesu lehiatsu baten bidez, jendarteak bere zuzendariak hautatzeko sistema gisa definitua izango da. Sektore sozial ezberdinen interesak alderdien arteko negoziazio gai nagusiak osatuko lukete, parte hartze soziala apalduz. • Eztabaidazalea: bigarren modernitatean deiturikoan korronte honi lotu daitezkeen hainbat autoreekin egin dezakegu topo (Habermas, Giddens, Beck, ...). Adiera oso ezberdinak izan baditzake ere, funtsean ez du eredu antagonikoak planteatutako gatazka politikoa errefusatuko. Lehia horretan interes ezberdinen batuketaren emaitzaren eredua ere zalantzetan jarriko du. Baina gatazka hori eztabaida arrazionalaren bitartez gainditu ahal izango denaren ustea defendituko du. Horretarako eztabaida publikora ateratzeko gaitasuna eta nahia duten hiritar aktiboak funtsezkoak izango dira. Eredu gehitzailean ez bezala, parte hartze sozial honek demokraziaren adiera normatiboa indartuko luke, eredu gehitzaileak sustatzen duen prozedurazko ereduaren aurrean. • Agonista: Mouffek babestutako eredu honek eztabaidazaleek kontsensuaz duten irudia kritikatuko du. Izan ere, azken hauentzat eztabaida arrazionalaren halabeharrezko emaitza kontsensua izango baita; horren baitan ebatziko delarik jendartearen konfiguraziorako funts nagusiak. Lehia agonistikoa, aldiz, inoiz bukaera izango ez duen gatazka prozesua izango da; asko jota adostasun puntu hauskorrak eta kontingenteak lortzen dituena. Horren baitan argitu beharko delarik hegemoniaren aldeko borroka. Moufferentzat eredu eztabaidazaleak planteatzen duen arrisku nagusia kontsensu horretatik kanpo kokatu daitezkeen sektoreak 332 lehiakide bezala kontsideratu beharrean, etsai bezala irudikatzean egongo da. Eta hortik Schmitten ereduari egotzitako gehiegikeria guztiak; batez ere, sistema demokratiko garaikideetatik kanpo hainbat sektore uztearen ondorioz hauen artean sortu daitezkeen muturreko joerak. Horregatik demokraziari egonkortasuna emango dioten balioak irudikatzeko orduan, ulermen ezberdina duena arerio bezala kontsideratzearen garrantzia eta ez etsai bezala. Bide batez, eredu agonistikoaren arabera, sistema demokratikoek lehia politiko horretan sortzen diren pasioei bide emateko aukera eskaini beharko lituzkete, arestian aipatutako muturreko joerak ekidite aldera. Lau eredu hauetan eskematizatu ditzakegu lehian egongo diren demokrazia eredu nagusiak. Baina modelo teoriko guztiekin bezala, nekez aurkituko dugu eredu bakarra eta bere ezaugarrien ehuneko ehuna jasoko dituen sistema enpirikorik. Sistema bakoitzaren baitan eredu ezberdinetako ezaugarriak nahastuko dira, eredu nagusi bat marraztu nahian. Zentzu horretan, protesta zikloaren baitan argitu beharko da eredu hauen harremana, bilakaera eta nagusitasuna. Hortaz, demokraziaren inguruko borroka ekintza kolektiboaren garapenaren ondorioz ebatziko den prozesua izango da. Ildo honetan gure ikerketa gaia ez da salbuespena izango. Lehenik hipotesien atalean eta ondoren atal enpirikoan planteatuko dugun bezala, gurean eredu ezberdin hauekin ere topo egingo dugu. Aztertuko dugun (mobilizazio) prozesuan, protesta ziklo zabalago baten parte bezala, demokratizaziorako eredu hauen artean emango den harreman lehiatsua eta bakoitzaren bilakaera landu nahiko dugu. Era berean, honek hegemoniaren eraikuntzan dituen inplikazioak nabarmendu nahi izango ditugu. Izan ere, demokraziaren eginkizun nagusia demos-a eraikitzea bada, demokrazia bera nortasun kolektiboaren eraikuntza prozesu nagusi bezala identifikatu dezakegu; hegemoniaren aldeko borroka nortasun hauen nagusitasunaren aldeko lehia "baino" izango ez delarik (Laclau, 2000). 333 ere, markogintzak ekintza kolektiborako eragin edo outcome-ak bideratuko dituen bezala, markogintza bera gorago aipatutako hainbat aldagaiengatik ere baldintzatua egongo da. Bikoiztasun honek eredu metodologikoari konplexutasun gehitu bat erantsiko badio ere, egin nahi dugun azterketaren ikuspegi osatuagoa bermatuko duelakoan gaude. Gure ikuspegi metodologikoak marko teorikoaren mugen atalean azaldutako Diskurtsoaren Teoriaren adiera ahul edo thin-arekin ere bat egingo luke. Izan ere, Diskurtsoaren Teoriaren gehiegizko orokorkeria salatzen duten autoreekin bat eginez (Torfing, 1999; Phillips&Jorgenssen, 2002; Howarth, 2008; ...), ikuspegi honek prozesu sozial zehatzak enpirikoki aztertu ahal izateko bestelako euskarri teorikoak beharko ditu. Sostengu kontzeptual hau MTTren mekanismo eta prozesuen bitartez lortzen saiatuko gara. Zentzu honetan, ikuspegi posfundazional batetik planteatuta (Marchart, 2009), hegemoniaren eraikuntzaren lerro nagusiak deskribatzea helburu duen Diskurtsoaren Teoriak dimentsio ontologiko edo eratzailea izango luke; markoen eta mekanismoen azterketak, berriz, ontikoa edo sedimentatua. Laclauk (2008) berak, hegemoniaren eginkizun nagusia une fundatzaile honen eraikuntzan kokatuko du, bere izaera kontingentea nabarmenduz. Beste modu batera esanda, Diskurtsoaren Teoriak politikoaren une disruptiboari arreta jarriko dion bitartean, marko eta mekanismoak politikaren sedimentazio edo gauzatze prozesuan zentratuko dira. 9.1 irudia: Ikuspegi metodologikoaren irudia. 335 Ontologia Markoa (frame) Mekanismo eta Prozesuak Politika Ontika Diskurtsoaren Teoria Politikoa Diskurtsoen Teoriak hegemoniaren aldeko lehian nortasun kolektiboen eraikuntza prozesuaren elementu nagusiak azaltzen saiatzen den bitartean, markoen analisiak operazio honetan diskurtsoek zer paper eta nola jokatzen duten argitzen saiatuko da. Aldi berean, diskurtsoak ekintza kolektiboan forma hartzen duten heinean, mekanismo eta prozesuek diskurtsoak nola eratzen diren ulertzen lagunduko digutelarik; beti ere, norabide biko prozesu batez ari garela aintzat hartuz. Hau da, mekanismo eta prozesuek diskurtsoetan eragina izango dute, baina diskurtsoek ere ekintza kolektiboaren mekanismo eta prozesuak baldintzatuko dituzte. Markoen analisiak mugimendu batek errealitatearen interpretazio politiko zehatz bat nola eraiki, zabaldu eta hainbatetan nagusitzen duen ulertzen lagunduko digu. Agenda Berriaren mekanismo eta prozesuek aldagai sozialen arteko harremanak une ezberdinetan gertaerak antzeko eran nola aldarazten dituzten (McAdam, Tarrow eta Tilly, 2005: 26). Bien arteko uztarketa eta osagarritasunak hegemoniaren artikulazioan eta protestaren garapenean parte hartzen duten aldagai zehatzen azterketarako baliagarriak izango zaizkigu. Steinbergek (2002), esaterako, diskurtsoaren eta bestelako errepertorio instrumentalaren arteko harremana eta osagarritasuna aztertuko du. Bere ustez, talde batek pairatutako irainen kontzientzia edota dituen helburuak erantzunezko diskurtsoen bitartez eraikiko ditu; diskurtso hauek borrokan, era dialogiko batean, garatu direlarik. Bere hitzetan, lehiatzaileek diskurtsoaren bidez autoritatearen aurkako kontra-hegemonia prozesu bat abiatuko dute. Bitarteko diskurtsibo hauek aipatutako bitarteko instrumentalengatik sendotuak ahal izango dira, diskurtsoei egonkortasuna emanez (Steinberg, 2002: 96). Eta, aldi berean, diskurtsoak lehian presente egongo diren bestelako bitarteko instrumental hauekin sintonian egon beharko dira. Gure ikerketan, mekanismo eta prozesuek jokatuko dute funtzio instrumental hau eta markogintzak definituko du diskurtsoaren bilakaera. Ildo honetan, Steinbergen arabera, ekintza kolektiboaren bilakaera ulertzeko ezinbestekoa izango da errepertorio diskurtsibo eta instrumentalaren arteko harremana behar bezala aztertzea. Aparatu metodologikoan baliatuko ditugun markoen eta mekanismoen azterketan zentratuta, honek ekintza kolektiboaren azterketarako Agenda Klasiko eta Agenda Berriaren arteko hainbat argipen eskatzen dizkigu. Izan ere, Agenda Klasikoari egotzitako ikuspegi estatikoak, bera alboratu eta mekanismo eta prozesuen dinamismoan zentratzera eraman gaitzake. Baina jarraian azalduko dugun bezala, Zubiagak (2013) planteatutako ereduari jarraiki eta MTTren kritikoek (Rutch, 2003; Oliver, 2003; Klandermans, 2003; ...) planteatutakoa aintzat hartuz, Agenda Klasikoa ez dugu erabat alboratuko. Honen atal nagusiak (aukera politikoak, mobilizaziorako bitartekoak, markogintza eta 336 antolakuntza bitartekoak) mekanismo nagusiak sailkatzeko baliatuko ditugu, mekanismo horietako batzuen eta Agenda Klasikoaren atalen artean existitzen diren hainbat antzekotasun probestuz. Gainera, gure diseinu metodologikoan markogintza edo framing-ari emandako garrantziak (Agenda Klasikoaren atal bezala) Agenda Berriaren dinamismoaren garrantzia zalantzetan jartzen duela ulertzera eraman dezake. Ez da hori gure asmoa. Batetik, hegemoniaren eraikuntzan diskurtsoak duen garrantzia aintzat hartuta, markoen analisiak tresna egokia eskaintzen du bertan parte hartzen duten prozesu zehatzak arakatzeko. Eta bestetik, Agenda Berria baliatzeak diskurtsoen eraikuntzan MTTren mekanismoek nola parte hartzen duten erakusten lagunduko digu. Hortaz, markoak eta mekanismoak hartu-emanean egongo diren eta elkar osatuko duten aparatu metodologikoaren bi hankak bezala ulertu behar ditugu. Adibide bat jartzearren: euskal nazionalismoaren baitako bi familietan "autonomismoaren agorpenaren" diskurtsoaren nagusitasunak, alde bateko hertsadurarako mekanismoen apaltzea ekarri zuen bezala (ETAren su-etena), momentu batean emango den hertsadurazko mekanismo hauen (bir)aktibazioa eta eskala aldaketak "abertzaleen arteko elkarlana ezinezko" egiten zuenaren marko interpretatzailea nagusitu zuen. Hau da, diskurtsoak ekintza kolektiboaren garapenerako mekanismoak baldintzatzen dituen bezala, mekanismoek hegemonikoak izango diren diskurtsoak baldintzatuko ditu; eta gogoratu dezagun, Diskurtsoaren Teoriaren arabera, identitate kolektiboak diskurtsoen bitartez eraikiko direla. Hurrengo orrialdeetan azterketa zehatz baterako diseinu metodologiko bat lantzen saiatuko gara. 9.2 Markoen analisia hegemoniaren eraikuntzaren azterketarako Snow eta Bendforten framing-ak markoen azterketarako oinarrizko abiapuntu bat ezartzen badu ere, hauen azterketa sistematikorako metodo zehatzago baten gabezia agerikoa izango da. Horrela, Wilsonek identifikatutako markogintzaren hiru atalak (diagnostikoa, pronostikoa eta motibazioa) gure diseinu metodologikoaren orubea izango dira, horren baitan Gerhardsen Marko Idealaren 337 Egiturak planteatutako markogintzaren dimentsio eta markogintzaren estrategien arteko banaketa txertatuz. Adibidez, Snow eta Benfordek markoaren diagnostikoari egotzitako eginkizun orokorra "arazo baten identifikazioa eta kaltearen edo jatorriaren atribuzioa" egitea bada, Gerhardsek planteatzen dituen "eztabaida publikorako gai baten aurkikuntza" eta bera "arazo sozial gisa aurkeztearen" markogintzaren dimentsioek ikerketarako metodo zehatzago bat izateko aukera emango digute. Metodoaren zehaztapen honetan, dimentsio bakoitza nola eraikitzen den definitzen dituzten markogintza estrategiak identifikatzea hirugarren urratsa izango da; arazoaren izendapena edo problemizatzea, esaterako, diagnostikoaren markoa osatzeko bi ohiko estrategia direlarik. Gure ikerketan bi izango dira presente izango ditugun diskurtso nagusiak: burujabetzaren aldeko indarrena eta konstituzionalismoaren aldeko indarrena. Nagusiki lehenengoan zentratuko gara; beti ere, bigarren eremutik garatutako diskurtsoekin izan zuen harremana behatuz. Alde horretatik, markogintzaren atal bakoitzean parte hartu zuten dimentsio eta estrategia ezberdinak azaleratzen saiatuko gara, prozesu politikoaren bilakaera eta maila ezberdinetako lehia (soberanista eta konstituzionalisten artean, batetik, eta burujabetzaren aldeko indarren artean, bestetik) nola ebatzi zen argitzeko. Bi hauek izango dira 90. hamarkadaren erdialdetik aurrera nagusi izango diren diskurtso nagusiak, hegemoniaren eraikuntzarako ariketa populistetan aurkitu ohi diren elementu nagusiak gehienbat lehenengoaren baitan aurkituko baditugu ere. Bi kategoria hauen nagusitasuna eta beraien arteko indar korrelazioa ez da "emana" etorriko, noski; hara iristeko egindako bilakaera ere aztertuko dugularik. 9.2.1 Diagnostikoaren markoa. 9.2.1.1 Arazoaren identifikazioa. Ekintzaileak diskurtsoaren bitartez egin beharreko lehenengo gauza eztabaida publikora eraman nahiko duen gaia identifikatzea izango da. Horretarako kontzeptu edo kategoria bat egotzi beharko 338 dio, bera enpirikoki sinesgarria izateko erreferentzia erreal batekin lotu beharko duelarik. Kategorizazio hori nominalizazio edo izendatze prozesuaren bitartez egin beharko du. Nominalizazioan batetik adierazlearekin eta bestetik esanahiarekin topo egingo dugu. Adierazleak haututako izenari erreferentzia egingo dio; esanahiak, aldiz, aukeratzen dugun praktika enpirikoari. Marko teorikoaren atalean ikusi bezala, prozesu honetan bien arteko desplazamendu maila batekin aurkitu gaitezke, non adierazleak ez dion esanahiaren esangurari zuzenean erantzungo (Dor, 1997). Horrela, diskurtsoaren eraikuntzaren hastapenean adierazleak esanahi bati erreferentzia egin badiezaioke ere, honen garapenean bien arteko harremana desplazatzen joan daiteke, hasierako adierazleak metafora edo metonimia prozesuen bidez esanahi zabalago bati erreferentzia egin diezaiokeelarik (Lacan, 1981). Ekintzaileak afera zehatz bat izendatzeaz gain bera problematizatu beharko du; hau da, afera hori arazo bezala uler-arazi beharko du, dena eta izan beharko litzatekeenaren arteko diferentzia nabarmenduz. Arazo hori testuinguru edo eskema zabalagoetan kokatu beharko du, diskurtsoarekin identifikatu daitezkeen hartzaile potentzialen multzoa zabaltzeko. Bide horretan, jatorrizko arazoa eta bestelakoen arteko harremana edo elkartasunak gorpuztera jo dezake hauen arteko ekibalentzia artikulatuz. Horren aurrean sistemak gorpuztu nahi izango duen diskurtsoan arazo edo eskaera ezberdinen arteko diferentzia nabarmendu nahiko da, bere hegemonia kolokan jarriko ez duen balizko kate ekibalentzial bat desaktibatu nahian. Bide honetan, ekintzaileak etorkizunera begirako inplikazioak aurre-ikusi nahiko ditu, bere diskurtsoa dramatizatuz. 9.2.1.2 Kausak eta eragileak. Izendatutako arazoak kausa eta eragile batzuk beharko ditu. Kausari ere izen bat eman beharko zaio, sarritan kategoria orokorretara joko delarik (terrorismoa, faxismoa, kapitalismoa, ...). Baina normalean kanpo aktore kolektiboei egotziko zaie arazoaren erantzukizuna. Aktore hauek hainbat kasutan pertsonalizatu beharko dira, jendarte sektore zabalen aurkako interes, intentzio eta asmoak egotziz. Horrekin batera hauei karga moral bat egoztera joko da, eztabaida politikoa "on" eta "gaizkiaren" arteko dikotomian sinplifikatzen saiatuz. Honakoa operazio hegemonikoaren gailurra den espazio politikoaren mugatzea suposatuko du. Arazoa sortzen duen kanpo eragilearen izendatzearekin ekintzaileak "gu" eta "bestearen" arteko muga finkatuko du, posizio politiko ezberdinen arteko antagonismoari bide emanez. Ekintzaileak "Besteak" "ni/gu" izatea ezinezko 339 egiten duela ulertzera eman beharko du (Laclau&Mouffe, 2004), nortasun kolektiboen eraikuntzarako oinarria jarriz. Diskurtsoaren bidez espazio politikoaren biko banaketara jo nahi izango da, tartean dauden sektore "epelak" dekantatzera behartuz; beti ere, ahalik esparru sozial handiena norberaren posizioetara erakarri nahian. 9.2.2 Pronostikoaren markoa. 9.2.2.1 Helburuen markoztatzea. Helburuak ere izendatu edo kategorizatu beharko dira. Kaltetuei eragingo lieketen onurak eta lortzeko beharrezkoak diren bitartekoak seinalatuz zehaztuko dira helburuak (Gerhards, 1995). Baina zehaztapen ariketa tentuz egin beharreko jokaldia izango da, bi ahoko arma bihurtu daitekeelarik: mugimenduak finkatutako helburuen eta horiek lortzeko bitartekoen zehaztapenarekin bere asmoak egingarriak direla erakutsi nahiko badu ere, gehiegizko zehaztapenak hainbat sektore kanpo uztera eraman dezake, planteatutako helburu zehatz edo bide espezifikoekin bat egin ez dezaketelako. Zentzu honetan, izendapenak helburu zabalei erreferentzia egin diezaieke hartzaile potentzialen artean ahalik eta harrera hoberena izateko. Zehaztapenaren eta zabaltasunaren arteko tentsio honetan eskaera zehatz bat adierazle huts bilakatzeko ariketarekin aurkitu gaitezke. Ariketa hau afera bat arazoaren kategoria egozteko prozesuan ere aurkitu dezakegu, baina helburuei egotzi ohi zaizkien zentzu positiboen erakargarritasunagatik atal honetan azalduko dugu. Izan ere, eskaera zehatz batek beste hainbat eskaera partzialekin artikulazio ekibalentzial bat gorpuztea lortzen badu eta horren baitan ainguraleku bezala kate guztiari sendotasuna emateko erreferentzia nagusia bilakatzen bada, eskaera honek adierazle hutsaren funtzioa beteko du (Laclau, 2005). "Hutsa", diogu, nagusitasunerako prozesu horretan bere berezitasunaren arrastoak bidean uzten joan beharko delako; hegemonikoa izan nahi badu behintzat. Ariketa hau eszenatoki politikoa eskematizatu eta sinplifikatzeko prozesua bezala ulertu behar dugu. Horretarako estrategia gisa, eskaera partikularrak balio altuagoekin (askatasuna, justizia, bakea, ...) harremanetan jarriko dira, mobilizaziorako esparru potentziala zabaldu nahian (Gerhards, 1995). Eskaera partikular eta balio unibertsalen arteko harremana marko teorikoan luze landu dugu, horren inguruko adiera ezberdinak ere azaldu ditugularik: Laclauren inbestitzean eta Zizeken 340 gauzatzean (reificación) laburbildu ditzakegunak. Bigarren honek planteatzen duen partikulartasunetik unibertsaltasunerako translazio zuzena baino, lehenengoak iradokitzen duen identifikazio prozesuaren alde egingo dugu. Gure aldetik, partikularra eta unibertsalaren arteko harremana interes edo beharren identifikazio komun bat bezala ulertuko dugu eta ez homologazio edo berdintze bat bezala. Gramsciren adierarekin bat eginez, talde zehatz batek kolektibo oso baten nahiak eta beharrak aseko dituenaren ustearekin parekatuko dugu. 9.2.2.2 Arrakastarako aukeren markoztatzea. Aurrekari historikoek izan duten arrakasta erakusteak sendotasuna eta sinesgarritasuna emango dio mugimenduari sektore berriak mobilizaziora erakarri nahian. Era berean, mugimenduak zenbat eta pertsona gehiagok parte hartu arrakastarako aukera gehiago egongo direla nabarmendu beharko du. Aurrekari historikoei erreferentzia egitea Snowek aipatutako durundarekin (resonance) lotuta egongo da. Hau da, markoztatze ezberdinek norberaren herentzia kulturalaren parte diren istorio, mito eta kontu herrikoiekin lortzen duten sintoniaren arabera arrakastarako aukera gehiago izango dute. Sintonia edo elkarrekikotasun existitzen denean markogintzak jendarte horretan nagusi den kontakizunarekiko fideltasuna (narrative fidelity) erakutsiko duelarik (Snow&Benford, 1988: 210). Fideltasun honek diskurtsoaren eta bere hartzaileen arteko identifikazioa handituko du parte hartzaile posibleen kopurua zabalduz. Norberaren aukerak zabaltzearekin batera, mugimenduak bere arerioenak txikiagotu beharko ditu. Arerioa sistema politikoa edo gobernua izatera jotzen da; konponbideak emango dituen eragile gisa ulertuta. Diagnostikoaren atalean esan bezala, sistemaren aukerak txikiagotzeko mugimenduak asmo edo interes berekoi batzuk egotzi beharko dizkio, funtzio honetan diskurtsoaren moralizazioak ere paper garrantzitsua bete dezakeelarik. Ustelkeria susmoa leporatzea ohiko bidea izaten da; beti ere, aurkaria deslegitimatzeko helburuarekin. 9.2.3 Motibaziorako markoa. 341 9.2.3.1 Mugimenduen auto-legitimazioa. Mugimenduak bere burua aldaketarako subjektu nagusi bezala proiektatzea mobilizazioa bere inguruan trinkotzeko bide nagusietakoa izango da. Horretarako bere burua interes orokor eta unibertsalen defendatzaile bezala agertu beharko du. Mugimendua bere partikulartasunetik atera eta diskurtsoaren bidez balio sozial zentral bezala kokatu beharko du; bere burua askatasuna, bakea edota garapena bezalako baloreekin identifikatuz. Zentzu horretan, lagungarria izango zaio konfiantza helarazten duten pertsona edo instituzioez inguratzea, bere mezuen sinesgarritasuna indartze aldera. McAdam, Tarrow eta Tillyren agenda berriaren atalean azaldu bezala, mekanismo ezberdinek parte hartuko dute zilegitasuna aitortzen zaien bestelako sektoreen hurbiltze prozesu honetan; aurretik errekonozimendu ofizialik ematen ez zitzaion mugimenduaren zertifikazioa ahalbidetuz edota ageriko prestigio soziala duten artekariek aurretik deslotuak zeuden sektoreak harremanetan jarriz. 9.2.3.2 Konponbide egingarriaren proposamena Aktibatu nahi diren sektoreen motibazioa pizte aldera mugimenduak arazoa eta bere eragileak identifikatu, helburuak zehaztu eta beraiek gauzatzeko bideak marraztearekin batera, egin nahi duen ibilbidearen egingarritasuna ere erakutsi beharko du. Adibidez, mugimenduak bere helburuak betetzeko baldintza gisa botere politikoa eskuratu behar badu eta horretarako bidea jendarteak arma bidezko matxinada orokor bat gauzatzea bada, ziur aski mugimendu horrek XXI. mendeko mendebaldeko jendarteetan arrakasta txikia izango du. Hau da, arma bidezko botere hartze hori, bere helburuak lortzeko eraginkorra izan daiteke (baldin eta mugimenduak gauzatzeko gaitasuna badu), baina bere burua bakezaletzat den jendarte batean ez da egingarria izango. Horregatik mugimenduak planteatzen duen bidearen egingarritasuna erakutsi beharko du. Honekin batera, parte hartzaile potentzialen motibaziorako mugimenduak beraien interesak edo beharrak aseko dituenaren ustea zabaldu beharko du. "Ustea" diogu, Gramcik Maquiavelliren Printzea gogoratuz esaten zuen bezala, Printzea (edo kasu honetan, mugimendua bera) "dispertsatutako herri baten borondate kolektiboa piztu eta antolatzeko sortzen den fantasia zehatz gisa" ulertu beharko delako (Gramsci, 1980: 10). Esan nahi baita, norbanakoek mugimenduak beraien eskaerak asetzeko duen balizko gaitasunaz duten pertzepzioa edo jabetza kognitiboa gakoa 342 izango da. Laclauk (2004) planteatu bezala langile bat zanpatua egotea ez da nahikoa izango bera iraultzeko; plusbalioaren erauzketa objektiboa ez da nahikoa izango, alegia. Erauzketa objektibo hori kognitiboki eta emozionalki lapurreta bezala ulertzea ezinbestekoa izango da. Aldagai afektibo hori helaraztea lortzen duen diskurtsoak marko motibatzaile egokia ezartzea lortuko du. Baina, esan bezala, horretarako mugimenduaren eta hartzaileen arteko interesen identifikazioa lortu beharko da. Hona diskurtsoen azterketarako baliatuko dugun diseinu metodologikoaren eskema: 9.1 taula: Markogintzaren azterketarako baliatuko dugun metodoa laburbiltzen duen taula Marko mota Markogintzaren dimentsioa Markogintzarako teknikak Diagnostikoa Arazoaren identifikazioa • Gaia identifikatu eta izendatzea. • Arazo bihurtu edo problematizatu. • Dramatizazioa: zehaztu eguneroko esperientzia bati lotuz. • ... Kausa eta eragileak • Jatorriaren izendapena. • Eragilea pertsonalizatzea. • Karga morala egotzi. • ... Pronostikoa Helburuen markoztatzea • Helburuak izendatu eta zehaztu; sloganak. • Iragarpen onuragarriak egin. • Lortzeko bideak zehaztu. • Helburuak balio altuagoekin lotu. • ... Arrakastarako aukeren markoztatzea • Aurrekari historikoekin lotu. • Parte hartzaile posibleen kopurua zehaztu: zenbat eta gehiago, orduan eta arrakastarako aukera handiagoak. 343 • ... Motibazioa Mugimenduen auto-legitimazioa • Interes unibertsalen defendatzaile gisa agertu. • Konfiantza helarazten duten eragileak inplikatu. • Nagusi den balore sozial bezala ezaugarritu beraien burua. • ... Protestaren hartzaileen markoztatzea; deslegitimazioa • Hartzaileak pertsonalizatu. • Intentzioa leporatu. • Karga morala egotzi: izaera ezlegitimoa. • Ustelkeriaz susmagarritzat jo. • ... Konponbide egingarrien proposamena • Ibilbidearen bideragarritasuna erakutsi. • Helburu partikular eta orokorren arteko identifikazioa. • ... Markoen azterketarako eskema honek ez luke planteatu nahi dugun ereduaren argazki estatiko bat helarazi behar. Izan ere, Snow eta Benford-en (2014: 36) aholkuei jarraituz, martxan egongo diren diskurtsoen bilakaera aztertuko baitugu. Horretarako ezinbestekoa izango zaigu markogintzaren dinamika bezala izendatu duguna gogoan izatea; batez ere, markoen lerrotzerako aipatutako bide ezberdinak: markoen zubigintza, markoen anplifikazioa, markoen hedatzea edota markoen eraldaketa. Lerrotze prozesu hauek arestian azaldu dugun taularen barruan kokatu beharko ditugu honi ikuspegi dinamikoa emate aldera. Adibidez, mugimendu batek egin beharreko pronostikoan, helburuak markoztatzeko, helburu hauek balio altuagoekin lotzea ohiko bidea izaten da; horretarako, mugimenduak berak balio batzuk anplifikatu beharko dituelarik. Edota sektore berriak mobilizatzera motibatzeko mugimenduak bere helburu partikularrak eta orokorrak identifikatu beharko ditu; horretarako, mugimenduak bere markogintza hedatu beharko duelarik sektore zabalagoen eskaerak barnebilduz. 344 9.3 Mekanismo eta prozesuak protesta zikloaren azterketarako 9.3.1 Mekanismoen sailkapena eta operazionalizazioa. Agenda berriaren ahulguneetan aipatu dugun McAdam, Tarrow eta Tillyren mekanismoen anabasan ordena jartzen aldera Zubiagak (2013) planteatutako ikuspegi eta sailkapenari helduko diogu. Honen arabera, agenda klasikoa ez dugu erabat baztertuko. Esan bezala, MTTren mekanismo eta prozesuak agenda klasikoak planteatutako laukitxo eta geziak era dinamiko batean ulertzeko saiakera bezala ulertu behar ditugu; hau da, honen joera estrukturalista gainditu eta arreta bertan jokoan dauden aldagaien arteko elkar-ekintzan kokatuz. Baina faktore ezberdinen arteko elkarekintza anitz honek sortzen dituen mekanismo andanan ez galtzeko, agenda klasikoak eskaintzen dizkigun kategorietan birkokatuko ditugu. Izan ere, mekanismo eta prozesuen ahulguneen atalean aipatu bezala, agenda klasikoaren hainbat kategoria eta agenda berriaren mekanismoaren arteko antzekotasunak nabarmenak izango dira hainbat kasuetan (Diani, 2003): aukera eta mehatxuen esleipena Aukera Politikoen Egituraren baitan ulertu beharko genuke; markogintza mekanismoa diskurtsoaren osaketa klasikoan; edota antolaketen jabetza soziala mobilizaziorako egituren "laukitxoan". Horrela, agenda klasikoaren funtsezko sailkapenera bueltatuz, mekanismoak bost atalen arabera kudeatu97 beharko ditugu: aukera/mehatxuen kudeaketa, diskurtsoaren edo hizpidearen kudeaketa, antolaketaren kudeaketa, bitartekoen kudeaketa eta nortasun/eskaeraren kudeaketa atalen arabera. Horrekin batera, MTTk azaldutakoari jarraituz, atal bakoitzean, hiru mekanismo mota ezberdindu beharko ditugu: inguruabarrari lotutakoak, harremanezkoak eta kognitibo edo egintzazkoak. Frame analysis-aren atalean interpretazio markoei emandako garrantzia mekanismo kognitiboei ematen diegun garrantzia azpimarratzera eraman gintzakete, baina ez da gure asmoa inguruabarrekoek edota harremanezkoek duten garrantzia alboratzea. Besteak beste, agentzia eta estrukturaren arteko eztabaida klasikoa berrelikatuko genukeelako eta, aipatu dugun bezala, gure hautu metodologikoa hiru dimentsioak aintzat hartzea baita, hiruetan definitzen baita prozesu sozialaren bilakaera. 97 Zubiagak, Diani jarraituz, kudeaketa (managing) kategoria baliatuko du egintzari behar duen garrantzia emateko; beti ere, "elkareraginari eta egitura/inguruneari zor zaiena alboratu gabe" (Zubiaga, 2013: 123). 345 9.3.1.1 Diskurtsoaren kudeaketa. Frame Analysi-aren atalean nahikoa garatu dugu markogintza prozesuaren nondik norakoak, beraz, bertan ez gara gehiegi luzatuko. Bertan, diskurtsoaren eraikuntzan McAdam, Tarrow eta Tillyk planteatutako mekanismo eta prozesuen kategoriak nola inplementatzen diren planteatuko dugu; hainbat kasutan, hiru ikerlariok eta Diskurtsoaren Analisirako erreferentziazko izan zaigun Snow-ek planteatutako kategoriak errepikatuko zaizkigularik. Mekanismo kognitiboei dagokionean, Snow-en eredu klasikoan planteatutako urratsek (diagnostikoa, pronostikoa eta motibazioa) eta edukiek (sistemaren kontrako markoak, birlerrotze, barneratze eta birbizitze markoek) estrategia diskurtsiboa mugarritzen zuten bitartean, MTTren eredu berrian mekanismoen bitartez egingo da, "auzia markoztatzearen" erreferentzia pean bilduz prozesu guztia. Zubiagak (2013) harremanezko mekanismoen atalean kokatuko ditu diskurtsoaren lerrotze (frame alignement) motak: hizpidearen zubigintza, anplifikatzea, zabalkuntza edota aldaketa bezalako mekanismoak, hain zuzen ere. Mekanismo hauen aplikazioan ebatziko da interpretazio marko ezberdinen arteko lehia (frame competition). Azkenik, eragileen diskurtsoak testuinguru edo inguruabar kultural zehatz batean errotu beharko direla aintzat hartu beharko dugu. Bertan, master frame edo marko nagusiek zedarrituko dute jendartean indarrean den gertaeren interpretaziorako filtro nagusia; izan estruktura politikoa bezala ulertuta (McAdam, 2004), izan estruktura horien emaitza sinboliko eta kulturala bezala ulertuta (Polletta, 2004). Diskurtso nagusiak finkatutako muga horien eta eragileen diskurtsoaren arteko tentsio horretan argituko da balizko master frame berriaren mugen eguneratzea. Bertan ere inguruabarreko, egintzazko eta harremanezko mekanismoen arteko muga lausoa izango da. Izan ere, ulermena edo kognizioa baldintzatuko duen eragilearen ekintza sinboliko/diskurtsiboa noiz eta non hasiko den eta inguruabar kulturala ze punturaino aldaraziko duen beti izango baita afera eztabaidagarria prozesu sozialen azterketan. 9.3.1.2 Aukera/mehatxuen kudeaketa. 346 Gogora dezagun era laburrean agenda klasikoaren Aukera Politikoen Egituran aipatutako aukera nagusiak. Bi atal nagusietan bereizten genituen: egonkorrak eta aldakorrak. Lehenengoen artean bi azpimarratzen genituen: erakundeen egitura (erakundeen irekitasuna eta egonkortasuna baloratzen zuena) eta kultura politikoa (ekintza kolektiboaren arauak baldintzatzen dituzten marko kultural edo mundu ikuskera bezala ulertuta). Aldagai aldakorren artean, berriz, aliantza eta aurkaritza egiturak bereizten genituen. McAdam, Tarrow eta Tillyk sailkapen estatiko hori gainditu nahian eskalan mailakatuko liratekeen mekanismo dinamiko baina solte eta sakabanatuak zerrendatuko dituzte: aukeren esleipenetik hasi eta errepresioraino joango liratekeenak. Baina horiek sailkatzeko gorago aipatutako inguruabarreko, harremanezko eta egintzazko mekanismoen sailkapenera hurbiltzea komeni. Aukera eta mehatxuen esleipenak, inguruabarreko mekanismo gisa, izaera objektiboa izango dute, baina elkar ekintza soziala sortzen duten mekanismoak bilakatu nahi badira ekintzaileen aldetik bitarteko kognitiboen bitartez aukera edo mehatxu bezala jasoak izan beharko dira. Horrela gertatuko da erakunde baten egituraren irekitasuna edo itxitasunarekin, esaterako; erakunde batek erakusten duen jarrera bezain inportantea izango da, eragile sozialak erakunde horrek bere eskaerak barneratzeko edo errefusatzeko antzematen dion jarrera. Horrela, eragileak egiten dituen interpretazioen arabera mekanismo ezberdinak martxan jarriko dira: eragileak erakundearen jarrera itxia dela antzematen badu prozesu sozialaren polarizazioa ohikoa izaten da; erakundeak jarrera irekia badu, aldiz, konfiantza sareen integrazioa erraztuko da; eragilearen baitan interpretazio ezberdinak badaude, ordea, desertzioetarako aukerak handiagotuko dira. Aldagai aldakorrei dagokienean, agenda klasikoak garrantzi handia ematen zien aliantza eta aurkaritza egiturei. Aipatutako ikuspegi estatikoak gaindituz, MTTk harremanezko mekanismo ezberdinak zerrendatuko ditu harreman hauen bilakaera azaltze aldera. Horietan antzekotasun handienak erakutsiko dutenak, aliantza egituren trinkotzearen kasuan sektoreen arteko konbergentziaren mekanismoa eta aurkaritza harremanak indartzen direnean errepresioarena. Konbergentziaren kasuan, honek bestelako mekanismo batzuk abiarazi ditzake, koalizio osaketa edota kooptazioa bezala. Aurkaritza egiturak indartzen direnean, aldiz, ohikoagoa bilakatzen da eragileen arteko botere lehia; batzuen aukerak besteen mehatxuak bilakatuz. Beste hainbatetan, aukera edo mehatxu batek beste hainbat arrapaladan azalaraztea ekarriko du, aukera edo mehatxuen espiral moduko bat martxan jarriz. 347 9.3.1.3 Antolaketaren kudeaketa. Agenda klasikoak antolaketa ereduez hitz egiterakoan oinarrizko bi premisa ezartzen zituen hauek hartu zitzaketen forma ezberdinak azaltzerakoan: batetik, mugimenduen jarduera ez dela jendarte desegituraketaren ondorio edota norbanakoen integrazio arazo bat; eta bestetik, mugimenduek antolaketa arrazionalak baliatzen dituztela beraien helburuak asetzeko. Abiapuntu bikoitz horren gainean, bi egitura forma nagusiengan jartzen zuen arreta: sare soziala eta egitura/antolakundea. Egituratze mailaren arabera, bata eta bestearen arteko eskala edo mailaketa posible bat iradokitzearekin batera, bakoitzak prozesu sozial ezberdinetan eskaintzen zituen aukerak eta arriskuak zerrendatzen ziren. MTTk, aldiz, planteatutako ikuspegi dinamikoari jarraituz, arreta eragile baten edo bestearen "aparatua" bereganatzean baino, mobilizaziorako eskaintzen den abiapuntuaren ikuspegitik aztertuko dute antolaketaren afera. Eraketen jabetza sozialaren mekanismoaren erreferentzia pean laburbildu daiteke antolaketaren kudeaketan arrakasta lortu nahi duen eragileak egin beharrekoa. Baina gorago azaldu bezala, mekanismo batzuek beste batzuk martxan jartzea ekarriko dute, kate horretan aktibatu beharreko beste aldagai horiek ere identifikatu beharko direlarik. Harremanezkoei dagokienez, mailegua, esku aldaketa, zabalkuntza edota kutsadura azpimarratu ditzakegu. Horietan gehienetan, MTTrentzat mekanismo nagusia izango den artekaritza presente egongo da, ordura arte deslotuak zeuden sektoreak harremanetan jarriz. Bertatik ere, jada aipatutako koalizio osaketak edota bitartekarien kooptazioa ere eman daitekeelarik. Inguruabarreko mekanismoei dagokionez, garrantzi berezia hartuko du mobilizaziorako eta agintzeko potentzial orokorraren aldaketaren mekanismoa (Klandermans, 198898). Honekin aldagai asko neurtu ahal izango ditugu: mobilizaziorako prest legokeen jende kopuruan egon diren aldaketak; sare ikuspegia lantzen den eta hauen dentsitatean egondako aldaketak; antolaketarako azpiegituretan (garraioak, komunikatzeko erak, ...) egondako aldaketa eta abar luze bat. Antolaketaren ikuspegitik erakundea eta mugimenduaren arteko lehia nekez izango da parekoa; izan ere, lehenengoaren egituratzeak bigarrenak aldez aurretik nekez izan dezakeen sendotasun bat emango baitio. Baina honek ez du lehia goitik behera baldintzatuko. Aipatutako aldaketa hauen arabera eta eragileak edo mugimenduak horietaz (egiten) duen jabetzaren baitan egongo da arrakastarako giltzetako bat. 98 Zubiagaren doktoretza tesitik hartuta (2013). 348 9.3.1.4 Bitartekoen kudeaketa. Eragile edo mugimenduek baliatuko dituzten bitartekoen sailkapenari dagokionez, agenda klasikoan eskala ezberdinetan mailakatzen diren logika ezberdinekin topo egin dezakegu: erradilkatsun mailaren arabera sailkatuko diren bitartekoetatik hasita, mobilizatzen diren kideen kopuruaren logikaren arabera edota baliatutako bitartekoekin eragiten den kaltearen arabera klasifikatuko direnak. Horrela, continuum ezberdinetan mailakatuko diren bitartekoen errepertorio estatikoarekin aurkituko gara; hainbat kasutan, elkar gurutzatu ahal izango direnak. McAdam, Tarrow eta Tillyk, aldiz, nahiago izango dute mekanismo eta prozesuen bidez prozesu sozialetan ematen den bitartekoen kudeaketa azaldu. Edozein kasutan, ikuspegi dinamikoago honek ez du baliatuko diren bitartekoen mailaketaren ikuspegia erabat baztertuko. Izan ere, elkareraginezko mekanismoei dagokionean, eskalada (edo bitartekoen erabileraren gorakada), eta kontrako norabidean eman daitekeen deseskalada (edo beherakada), esaterako, continuum horietan kokatu ditzakegun mailaketak ere badira. Normalean bi mekanismo hauek prozesuen erradikaltze edo baretze mekanismoei lotuta agertuko zaizkigu. Hainbat uneetan, prozesu sozialaren baitan ematen diren tentsioen goraldietan, bortxazko mekanismoak agertu daitezke. Tillyk (2007b) espezifikoki ikertutako mekanismo hauen sailkapenerako bi irizpide aintzat hartuko ditu: batetik, eragindako kaltearen garrantzia, eta bestetik, ekintzaileen artean dagoen koordinazio maila. Horrela, erritu bortitzekin, suntsipen koordinatuarekin, hasiera baketsua baina istiluetan bukatzen diren gertakariekin, eraso sakabanatuak edota negoziazioak apurtzen direneko bortxazko mekanismoekin aurkituko gara; aski ezagunak egingo zaizkigunak gure ikerketa proiektuan. Bortxazko mekanismoen areagotzeak errepresiorako potentzialaren handitzea ekarri ohi du; beraz, ekintzaileak ondo neurtu beharko ditu bere indarrak eta horien bortxazko erabilerak ekarri ahal dizkion kalteak. Jendartearen onargarritasun maila ere aintzat hartu beharko du, eredu klasikoan aipatutako kaltearen logika hutsa lehenesteak, konbentzimenduarena erabat alderatuz, bere helburuen kaltetan joan baitaiteke. WUNC eredua (Tilly, 2004) arrakasta lortu nahiko duen edozein mugimenduren erreferentea izan beharko litzateke; hau da: duintasuna, batasuna, kopurua eta grina (worthiness, unity, number eta commitment ingelesezko adieran) lortzea. Baina sistemak ere ondo neurtu beharko du errepresiorako aktibatzen dituen mekanismoak. Zilegitasunaren logikari 349 helduz, adibidez, hainbat uneetan 'protestagintzan' dabiltzan kideen inguruko informazioa jasotzea sozialki onargarria suertatu badaiteke ere, errepresioaren ereduak oinarri izan ohi duen bortxa fisikoaren erabilera baliatuko duten hertsadurazko estrategiek sistemarekiko babes sozial txikia aurkitu dezaketelako. Baina harremanezko mekanismo hauek bere inguruabarreko aldaera ere izango dute. Izan ere, baliatuko diren protestarako bideak atzetik datorren prozesu kultural baten emaitza ere izango baitira. Ekintzaileek bere inguruan ikustera ohituak dauden ekimenak errepikatzera joko dute emulazioa, mailegua edota antzekotasunen esleipena bezalako mekanismoak aktibatuko direlarik. Baina MTTren ikuspegitik protestagintzan garrantzitsua izango den mekanismorik bada, hori ekintza moldeen berrikuntza izango da. Adiera kognitiboa izango duen mekanismo honek suposatzen duen berritasunagatik jendartearen arreta erakarriko du. Hortaz, ekintzailearentzat errazena bere inguruneko bitartekoak erreproduzitzea bada ere, hauek eguneratzeko erakusten duen gaitasunaren arabera arrakasta handiagoa edo txikiagoa izango du. Hainbat kasutan, berrikuntza bitartekoen izaera berrian baino eskala aldaketan egon daiteke. Denboran zehar maila apaleko bortxazko mekanismoen erabilera, polarizazio egoera batean hazteak berrikuntza ere badakarrelarik, esaterako. Baina, noski, normalean mekanismo bakar baten intentsitate ezberdinaren araberako erabileran baino, bitarteko sorta ezberdinaren erabilera anitzean egongo da arrakastarako giltza. 9.3.1.5 Nortasun eta eskaeren kudeaketa. Aurreko ataletan nortasun eraketa prozesuez eta horretan eskaerek jokatzen duten paperaren inguruan nahikoa hitz egin dugu. Ataltxo honetan horren ingurukoak ez errepikatze aldera, McAdam, Tarrow eta Tillyk hauen inguruan planteatzen dituzten mekanismo eta prozesuen inguruan arituko gara espezifikoki. Agenda klasikoak nortasunen eraikuntza arreta merezi zuen aldagai espezifiko bezala bere ikerketarako lehenengo lerrotik aldendu bazuen ere, konstruktibismoaren eta politika liskartsuaren izaera harremanezkoa azpimarratzen duten ikuspegi garaikideagoek berriro arreta gunea bihurtu dute. Izan ere, hauen arabera nortasunaren eraikuntza mobilizazio prozesuan trinkotuko den 350 gertaera dinamikoa baita (Melucci, 1988); eta agerikoa den bezala, eskaerak mobilizazio prozesuen erdigunean egongo dira. Beraz, nortasunen eraikuntza eta mobilizazio prozesua bereiztea, lehenengoen ikuspegi a priorikoa nabarmendu nahian gure ikerketa metodologiatik baztertuko dugun ikuspegia izango da. Mobilizazio prozesuen harremanezko izaeragatik atal honetan elkarreraginezko mekanismoek garrantzia handia hartuko dute. Aipatu ditzagun horietako batzuk: isolatutako sektoreen arteko lotura artekarien bitartez; mailegu edo topaketa bidezko kategoria osaketa (lehenengoan eremu bateko muga eta arauak beste eremu batera eramanez; bigarrengoan, sare ezberdinetako kideen arteko topaketak eragiten duen nortasunaren aldaketaren bidez); edota antzekotasunen esleipena horietako batzuk izan daitezke. Esan dugunez, nortasun hauek beste nortasunekin harremanetan definitzen direnez, nortasun/eskaera berrien sorrerak jada indarrean direnak eraldatuko ditu; eragile muturragokoen sorrerak tartean geratu diren eragileen epeltzea edota konbergentzia ekarri dezakeelarik, alde erradikalaren mekanismoa deitua izan denaren eskutik. Egintzazkoak edo mekanismo kognitiboek ere zeresan handia jokatuko dute nortasunen eraikuntza prozesuan, hauek jabetza prozesu bat diren heinean. Horrela, kanpo autoritateek aurretik onarpen maila nahikorik ez zuten eragileen gainean egiten duten zertifikazioa horietako bat izango da. Horretarako aurrez mugimendu edo eragile horrek bestelako hainbat mekanismo martxan jarri beharko ditu egiaztatze hori jasotze aldera; protestarako bitartekoen kudeaketan kalteak eragiteko erakutsitako gaitasun handia edota mobilizazio jendetsuak antolatzeko deialdi-gaitasuna izatea, esaterako. Egintzazko mekanismoen artean, arrakastaren jabetza ere azpimarratu dezakegu. Arrakastaren atribuzioa eragileak bere eskaeraren asebetetze mailarekin lotuta egongo da. Hainbat kasutan, talde batek arrakasta lortzeak beste talde baten porrota suposatuko du, eragileen arteko lehia horretan definituko du bere egintzazko izaera. Eta bukatzeko, baina ez horregatik garrantzia gutxiagorekin, nortasun/eskaeren kudeaketan parte hartzen duten inguruabarreko mekanismoei helduko diegu. Eliteen interesen kaltetzea edota desertzioa bezalako mekanismoak atal honetan kokatu ditzakegu. Horrelakoetan sistemak eskaeren onargarritasunaren aldaketa mekanismoaren bidez, input-ak barneratzeko gaitasuna aldatu dezake. Honek eskaera baten inguruan trinkotutako nortasun batzuk sisteman barneratu eta beste batzuk kanporatzera eramango du, gure ikerketa lanean ikusiko dugun bezala. Aukera/mehatxu ekonomiko, politiko edota kulturalek, sistemarentzat onargarriak diren eskaeren iragazkia aldatu dezakete, atzo onartezina zena, gaur onargarri izanik eta bihar ezinbesteko bilakatuz. Mugen aldakortasun honek 351 denbora oso laburrean mugimenduari aukera berriak ireki diezaizkioke. Baina onartze mailaren mugak zedarritzen dituen irizpide aldaketa honek mugimenduaren identitatean ere eragin zuzena izango du, une batean eragile anti-sistemikotzat hartzen zena, araututako joko zelaiaren baita "beste" eragile bat bihurtuz. Beraz, norabide biko mugimendu batekin aurkituko gara, mugimenduak sisteman eragiten duena eta sistemak mugimenduaren nortasunean. 9.3.2 Demokratizazioa eragiten duten mekanismo espezifikoak. Marko teorikoan esan bezala orain arte aipatutako mekanismo eta prozesuek eragin zabaleko hiru prozesu mota eragin ditzakete: iraultzak, nazionalismoa eta demokratizazioa. Konstruktibismoaren atalean nazionalismoaren inguruan emandako azalpenak gure lanean baliatuko dugun ikuspegi metodologikoaren nondik norakoak azaltzeko balio dutelakoan gaude. Azken atal honetan demokratizazioa eta desdemokratizazioa eragiten duten mekanismoetan zentratuko gara. Honekin ez dugu esan nahi orain arte azaldutako mekanismoek prozesu zabal hauekin zerikusirik ez dutenik. Izan ere, horien guztien garapenak inplikazio zuzenak izango ditu eremu zehatz batean eman den sistema demokratikoaren bilakaeran. Baina McAdam, Tarrow eta Tillyk (eta nagusiki azkeneko honek -Tilly, 2010-) arreta berezia jarri nahi izango dute prozesu hauetan eragin nabarmena duten mekanismo espezifiko batzuengan. Horietako batzuk jada ikusi ditugu eta des/demokratizazio prozesu guztietan presente egongo dira. Jarraian aipatu ez ditugun horien azalpenean murgilduko gara. Baina hori baino lehen garrantzitsua deritzogu des/demokratizazio prozesuak testuinguratzeko beharrezkoak diren aldagaiei erreparatzea. 9.3.2.1 Des/demokratizazio prozesuen lekutzea. Aipatu dugu demokrazia giza-talde edo demos batek bere burua gobernatzeko ideiari lotuta agertzen zaigula; hortaz, lehenik eta behin, demokraziak demos bat behar duela ondorioztatu beharko dugu: denboran eta espazioan zehar irauten duten giza-taldea, sinismen eta jarrera batzuk konpartitzen duenak, nagusiki beraien burua gobernatzeari lotutakoa (Goikoetxea, 2014 eta 2018). Egungo sistema politiko ordezkatzaileetara ekarriz, demokratizazioa agintariak demos-ak planteatutako lehentasun eta eskaeren arabera gobernatzen dutenean emango dela esan dezakegu (Dahl, 1998; 352 Lijphart, 1987). Prozesu hau, ordea, dinamikoa izango. Ezin dugu argazki finko bat bezala irudikatu, gorabeherak izango dituen ibilbide bat bezala baizik. Gorabehera hauek sektore ezberdinen artean sortzen diren gatazkak norabidetuko dituzte. Hortaz, demokratizazioa prozesu liskartsu bezala irudikatu beharko dugu. Liskar hauetan Estatua/erakundeak eta herritarrak inplikatuak egongo dira. Bien arteko harreman multzoari erregimena deituko diogu (Tilly, 2010a), demokratizazioa harreman horien nolakotasuna azaltzen duen prozesua bezala ulertuz. Baina harreman hauek ez dira aldebikoak izango, bertan Estatu/erakundetik harago dauden aktoreen arteko harremanek ere parte hartzen dutelako. Ildo honetan, politika publikoak harreman hauek Estatuen aldetik arautzen dituen prozesuak bezala ulertu ditzakegu; hauek lortzen duten aldekotasun edo kontrakotasunaren arabera demokratizazioan aurrera edo atzera egingo dugularik. Hortaz, gakoa aldekotasun/kontrakotasun hau neurtzean legoke. Horretarako Tillyk kontsultaren neurgailua mahai gaineratuko du, horri jada aipatu ditugun ezaugarri batzuk egotziz: zabaltasuna, berdintasuna, babesa eta izaera loteslea. Gure ikerketa lanean kontsulta mota ezberdinekin aurkituko gara. Ohikoenak hauteskundeak izango dira, baina galdeketa, erreferendum edota herri ekimen legegileak bezalako prozedurekin ere topo egingo dugu. Erregimen motaren arabera herritarren eta Gobernuaren harremanak modu batekoak edo bestekoak izateko aukera handiagoarekin aurkituko gara. Erregimenak sailkatzeko bi irizpideei arreta jarri diegu: demokrazia eta Estatuaren gaitasuna; horren araberako lau eredu posibleekin aurkituko garelarik99. Guk aztertuko dugun erregimenari erreparatuta gaitasun altuko erregimen demokratiko batez ariko gara. Gogoratu dezagun horietan dinamika sozialak ohikoak izaten direla; baita interes taldeen jarduna eta alderdi politikoen mobilizazioak ere; kontsulta formalak jardun politikoaren une goren gisa irudikatuak izaten dira; eta politika publikoen jarraipen estatala zabala litzateke, bortxa politikoaren erabilera apalarekin. Eredu teorikoez ariko ginateke, eta alde horretatik, erregimenek nekez beteko dituzte une oro zerrendatu daitezkeen ezaugarri guztiak. Gainera guri egoera zehatz bateko argazkia baino prozesu baten ibilbidea aztertzea interesatzen zaigu eta horretarako Tillyk marraztutako bilakaera posibleei arreta jarri beharko diegu. Bere ustez, gurea bezalako gaitasun altuko Estatu batean, gaitasun hau demokratizazio maila esanguratsu bat lortu baino lehenago emango da. Honek Estatuaren menpekotasun bitartekoak eta politika publikoak herritarren kontrolpean jartzeko bideak zabaltzea ekarriko du, baina "desdemokratizazioa idealizatutako ibilbide honen edozein momentutan gertatu ahal izango da" (Tilly, 2010 a: 205). Gure ikerketa 99 Begiratu marko teorikoan "Erregimen motak" atala. 353 gaiari dagokionez, demokratizazio prozesu horretan sakontzeko alde ezberdinetako ahaleginez (eta kontra-ahaleginez) arituko ginateke. 9.3.2.2 Demokratizazioa eragiten duten mekanismoen martxan jartzea. Gogorarazi behar dugu des/demokratizazioa eragingo duten mekanismoekin batera badirela gobernari eta herritarren arteko harremanak baldintzatuko dituzten hiru aldagai: hertsadura, kapitala eta konpromisoa. Hertsadurak aktore sozialei edota bere ondasunei galerak edo kalteak eragiten dizkieten kontzertatutako ekintzarako bide guztiak barnebilduko ditu; izan Estatu edo erakundeen eskuetan daudenak, izan bestelako taldeen eskuetan daudenak. Beraien akumulazioaren (errepertorio posibleak) eta kontzentrazioaren (zenbat eskuetan pilatzen diren) arabera hertsadura neurtu eta sailkatu ahal izango dugularik. Hertsaduraren bezala, kapitalaren metaketak, botererako bitarteko gisa, des/demokratizazio prozesuetan berebiziko garrantzia izango du, eta zentzu horretan, demokratizazio areagotzeko bere banaketa erabakigarria izango da. Eta azkenik, konpromisoak herritar, eragileen eta Estatuaren arteko harremanez hitz egingo digu. Batzuen eta besteen artean eraikitzen diren muga eta elkartasunez, hain zuzen ere. Zentzu honetan, konpromiso hauen norabidetzeak aktore ezberdinen lanaren zati handi bat hartuko du. Arestian aipatutako hiru aldagaiek eragin zuzena izango dute mekanismoen bilakaeran. Esaterako, gurean nagusiki Estatua/erakundeak eta ETAren artean eman den hertsadura mekanismoen aldebiko akumulazio eta kontzentrazioa oldarraldi prozesuaren polarizazioa nabarmena ekarri duela agerikoa da. Edota momentu batera arte euskal sindikalgintzaren baitan definituak zeuden konpromisoen ELAk eta LABek abertzaletasunaren baitan zeuden bi familien arteko artekaritza mekanismoa martxan jartzea ahalbideratu zuen100. Zera adierazi nahi dugu adibide hauekin: hertsadura, kapital eta konpromiso mailak (eta beraien nolakotasunak) demokratizazioa eragiten duten mekanismoen inplementazioan zeresan zuzena izango dutela. Horregatik Tillyk hiru multzoetan sailkatuko ditugun mekanismo espezifiko hauek arestian aipatutako hiru aldagai hauekin gurutzatuko ditugu. Aldagai hauen bilakaerak mekanismo bakoitzaren inplementazioan erakusten duen eragina 100 Kasu honetan, mekanismoen gabezien atalean Koopmansek (2003) artekaritzari egokitzako ahulgune tautologikoarekin ere aurkitu gaitezke. Izan ere, nola eta noiz egotzi ELA eta LABi artekari papera jada mekanismo horien emaitzak ikusten direnean ez bada? 354 azalduko dugu; bide batez, honek demokratizazio edota desdemokratizazio prozesuan dituen ondorioak marraztuz. Gogorarazi ditzagun zein hiru multzoetan bereizten ziren demokratizazioa eragiten zituzten mekanismoak: a) politika publikoen bidez kategorien artean (arraza, generoa, ideologia, ...) ezberdintasunak sortzen dituzten banaketen handitzea edo txikitzea sortzen dituztenak; b) konfiantza sareen integrazioaren areagotzea edo mugatzea ekartzen dituztenak; eta c) Estatuarekiko edo botere publikoarekiko herritarren eragina biderkatzen edo oztopatzen dituzten mekanismoak. Atal teorikoan aipatutakoa ez errepikatze aldera ikus dezagun zehazki zer eragina izan dezaketen hertsadurak, kapitalak eta konpromisoak mekanismo hauen inplementazioan eta demokratizazioaren garapenean. 9.3.2.2.1 Berdintasuna eta ezberdintasuna. Gogoratu dezagun labur bada ere ezberdintasunaz zer ulertzen dugun: pertsona edo pertsona multzoen arteko elkar ekintza litzateke, non batzuek beste batzuek baino onura handiagoa aterako luketen (Tilly, 2010a: 148). Ezberdintasun hauek mota ezberdinetakoak izan daitezke (ekonomikoak, politikoak, ...) eta hauek areagotzen direnean desdemokratizazioa handiagoa izateko arriskua egongo da; batez ere, Estatuek hauek sustatzen dituztenean. Baina herritar eta Gobernuen arteko harremanak arautzen dituzten edozein erregimenek, modu batean edo bestean, ezberdintasunak sustatuko ditu. Sistema demokratikoetan horretarako bide ohikoenetako bitartekoen birbanaketari lotuta egongo da; izan laguntza sozial, zerga sistema edota herentziak erregulatzen dituen araudiaren bitartez. Hauek guztiak Gobernu batek eskura izango dituen bitartekoen banaketarako sistemak izango dira. Kapitalaren kontrola eta metaketa kategoria sozialen arteko des/berdintasunen areagotzean edo mugatzean zerikusi zuzena izango du. Alde horretatik, Gobernuaren erabakiak kapitalaren pilaketa esku gutxietan metatzea ekartzen badu, kategorien arteko ongizate maila desberdintzearen mekanismoa aktibatzea ohikoena izan daiteke. Edota egungo sistema demokratiko neoliberaletan geroz eta ohikoagoa izaten den kapitalen gobernu kontrolen indargabetzeak kategori sozialen arteko ezberdintasunak handiagotu ditzake; kapitala, botererako bitarteko gisa, desdemokratizatuz. Kontrako norabidean, gobernuak kapitalen gaineko kontrolak indartu eta sektore sozialen arteko ongizate mailak berdintzeko mekanismo edo bitartekoak martxan jartzen baditu demokratizazio 355 prozesua zabaltzea litekeena da. Baina gorago esan bezala mekanismo hauen aktibatzea ez da soilik herritar eta Gobernuen arteko aldebiko harremanetan presente egongo den zerbait. Sektore sozial ezberdinek beraien arteko harreman liskartsuaren bidez erraztu edota zaildu ditzaketen baliabideak ere badira; sindikatuak eta enpresarien arteko harremanak horien lekuko agerienetakoa izan daitekeelarik. Konpromisoarekin antzeko zerbait gertatuko da. Herritar eta gobernuen arteko harremanetan gobernuak zer sektore sozialekin konprometitzen den erabaki behar du. Prozesu hau sektore sozial horien eskaerak barneratzeko duen gaitasunari lotuta egongo da; bere egin ditzakeen eskaerak bideratzen dituzten sektoreekiko konprometituz eta besteengandik urrunduz. Gobernuak bere erabakiekin kategoria sozialen arteko desberdintasunak politika publikoetatik aldentzen dituen mekanismoen bitartez demokratizazio prozesua zabaltzen egongo da; politika publiko hauek desberdintasunak handitzen badituzte desdemokratizatzen. Baina Gobernuen erabaki zuzenek duten eraginaz harago, kategoria sozial ezberdinen arteko harremanek ere zerikusi dute demokratizazioarekin. Izan ere, sektore sozial ezberdinen arteko desberdintasunak zeharkatzen dituzten elkarteen koalizio aktiboen sorrerak, esaterako, prozesu honetan lagundu dezakeen mekanismoa baita. Bertan ere sindikatu eta patronalen arteko harremanak edota nazionalismoaren eremu ezberdinetatik datozen sektoreen arteko akordioak honen adibide izan daitezke. Espektro sozialean aldenduak dauden kategoria sozial ezberdinen arteko hartu-eman faltak, aldiz, desdemokratizaziorako aukera areagotu lezakeelarik. Hertsaduraren aldagaiak mekanismoen artikulazioan nola eragiten duen, berriz, konplexuagoa izan daiteke. Izan ere, teoriak dio sistema demokratikoetan hertsadurarako bitartekoen akumulazio erdialtu eta kontzentrazio altuarekin topatuko garela. Kategoria sozial ezberdinek sistemaren izaera demokratikoaren inguruan izan dezaketen jabetzak hertsadurarako mekanismoen monopolioa izateko egiten dioten aitortza edo aitortza eza baldintzatuko du; horren arabera, hertsadurarako mekanismo propioak aktibatzeko erabakia ekarri dezake. Horrela ulertu dezakegu gurean Estatua/erakundeak eta ezker abertzalearen artean ematen den bitarteko hauen polarizazioa. Zentzu honetan, alde batetik edo bestetik hertsadura bitartekoen erabilera areagotzen bada kategoria sozialen arteko mugak zeharkatzen dituzten eginkizun, eskubideen edota akordioen gutxitzea ematea litekeena da, desdemokratizazioa areagotuz. Baina hertsadura eta arestian aipatutako mekanismoaren arteko harremana ez genuke "kausa-efektu" aldebakarreko logika batean ulertu beharko. Izan ere, kategoria sozial ezberdinen arteko eginkizunak edota akordioak sustatzeak hertsadurarako mekanismoen apaltzea ere ekarri baitezake. 356 9.3.2.2.2 Konfiantza sareak. Tillyk (2010b: 30) konfiantza sareek demokratizazio prozesuetan duten pisua era argian azpimarratuko du. Gure ikerketan ere horrela izango dela iruditzen zaigu. Baina esku artean dugun kasuaren azterketarako konfiantza sareaz egiten den definizioaren %100rekin bat egitea baino, sare hauengan ematen diren funtsezko ezaugarrien bilakaera (integrazioa, mugak, sostenguak edota kanpo zein barne loturak, esaterako) eta, batez ere, sareek des/demokratizazioa eragiten duten hainbat mekanismoen inplementazioan zer paper jokatuko duten interesatuko zaigu. Esan nahi baita, Tillyk konfiantza sareen definizioa osatzeko planteatzen dituen betebeharren zerrenda ia amaigabeko faktore guztiak ez dira beteko gure ikerketa lanean konfiantza saretzat hartuko ditugun agenteengan (sindikatu, eragile sozial edota mugimendu politikoak, kasu). Izan ere, hainbat autorek agenda berriari egindako kritiken atalean jasotzen genuen legez, mekanismo eta prozesuekin gertatu bezala, konfiantza sareekin ere ad hoc egindako definizioaren sentsazioa nabaria da. Edota beste modu batera esanda: batetik, egindako ikerketa enpiriko zehatzek norabidetu dutenez kontzeptu honen definizioa, eta bestetik, aurkitu dezakegun kasuistika horren zabala denez, aktore sozial bat "konfiantza sarearen" kategoriaren baitan kokatu ahal izateko bete beharreko berezitasun kopurua neurrigabeki hazten da; Tillyren buruan dauden eragileetatik kanpo zaila izango delarik besterik barne biltzea. Horregatik, esan bezala, definizio hertsietan trabatu baino, sare hauen ezaugarriak eta baliatuko dituzten mekanismoak nola garatuko diren aztertzea gure arreta gune nagusia izango da. Hori guztia atalaren hasieran aipatu ditugun hiru aldagaiek (hertsadura, kapitala eta konpromisoa) parte hartzen dutenean nola ematen den aztertuz. Hortaz, konfiantza sareek demokratizazio prozesuetan duten eragina zehazteko, orain arte landutako hertsadura, kapitala eta konpromisoa jarraian zerrendatuko ditugun sare hauen ezaugarriekin harremanetan jarriko ditugu: integrazioa, mugak, sostengua eta kanpo zein barne loturak. Bi aldagai multzoen arteko harreman honek, berriz, demokratizazioa edo desdemokratizazioa eragingo duten mekanismoak aktibatu edo indargabetuko dituztelarik. Ezin izango dugu ahaztu jarraian egitera goazena joera orokor edota eredu teoriko bat marraztuko duela, jokoan egongo diren baina hurrengo lerroetan bildu ezin ditugun beste hainbat aldagai aintzat hartu beharko dituena. 357 Hertsadurari dagokionez, honi lotutako bitartekoen erabileraren hazkundeak, printzipioz, ez du konfiantza sareen integrazioan lagunduko. Alabaina, botere publikoetatik berezitako sareak indartzearen mekanismoa aktibatzea hertsadura honen bilakaeraren araberakoa izan daiteke. Izan ere, gobernuak hertsadurarako bitartekoak areagotzen baditu gobernu eta sare hauen arteko urruntzea ematea logikoena litzateke. Mekanismo honek azken hauen autonomizazioa eta ondoriozko indartzea ekarri badezake ere, muturreko hertsaduraren erabilerak ere konfiantza sarea itotzera eraman dezake. Ildo honetan, hertsaduraren erabilera altu batek bere sostenguan eragin anbibalentea ere izan dezake; alde batetik, errepresioa pairatzeak dakarren elkartasunezko jarrerak oinarria zabaldu badezake ere, aldi berean, bere helburuak asebetetzeko sare hauetara jotzeko sektore batzuek izan dezaketen jarrera baldintzatu dezake, konfiantza sareetara iritsiko ez diren sektore sozialak zabalduz. Gobernuaren aldetik hertsaduraren areagotzeak argi uzten ez duena zera litzateke: konfiantza sarearen mugak zorroztu eta kanpo loturak ahulduko dituela. Barne loturei dagokienez, lehenengo momentu batean elkartasunaren mekanismoaren ondorioz, hauek areagotu badaitezke ere, desertzioetarako aukerak ere handiagotu egingo dira. Gorago aipatu dugun bezala, kapitalari dagokionez, joera teoriko nagusiaren arabera horren akumulazio handia esku gutxietan desdemokratizaziorako aukera handituko du. Kapitala eta konfiantza sareen arteko harremana aztertzerako orduan, aldiz, politika publikoen bidez gobernuek ze konfiantza sareren integrazioa bilatzen duten argitzea interesgarriagoa izango zaigu. Esan nahi baita, ez du esangura berdina izango, ezta demokratizazio prozesuaren bilakaeran eragin berdina izango, gobernu batek kapitalaren metaketa enpresarien eskuetan utziko dituen erabakiak hartzea edota langileen artean joera birbanatzaileagoa sustatu nahi dituenak hartzea; lehenengoan, patronala, konfiantza sare bezala, integratzera jo nahi izango du, eta bigarrengoan, berriz, sindikatuak, esaterako. Pernandoren egiak baino agerikoak diren baieztapen hauek, konfiantza sareek demokratizaziorako mekanismoak nola inplementatu ahal izango dituzten ere ebatziko du. Adibidez, gobernuak mugimendu sozial edota sindikatu baten eskaerak aintzat ez hartzeko erabakiak, jendartearen begietara, konfiantza sare hauek erantzunik eman ezin dieten mehatxuaren mekanismoa areagotu dezakete, konfiantza sareetara iritsiko ez diren jendarte sektoreak zabalduz eta ondorioz beraiekiko sostengua txikituz. Baina nekez marraztu ahal izango du kausa-efektu marra zuzen bat. Izan ere, konfiantza sareen eraginkortasun falta honek babesa apaldu dezakeen bezala, hainbat uneetan gobernuak eskaera sozialekiko sentiberatasun falta ere erakutsi dezake; erreakzio gisa, sare hauekiko babesa areagotu eta atxikimendu soziala ere zabaldu dezakeelarik. Zentzu berdinean, zaila 358 izango da kapitalak konfiantza sareen kanpo zein barne loturetan izango duen eragin zuzena soilik aldagai honi erreparatuta argitzea. Eta hirugarrenik, konpromisoaren eragina aztertuko dugu. Konpromisoa, beste sistema politikoetan ez bezala, demokrazien oinarrizko zutabe bat izango da; Tillyren arabera, kapitala eta hertsadura bigarren maila batean geratuz. Bertan, gobernuek bultzatzen dituzten politika publikoetan konfiantza sareen konpromiso maila bat bilatuko da. Hainbat kasuetan, horretarako gobernuek beraien konpromisoak betetzeko kanpo bermeak sortuko dira; nazioarteko begirale edo bitartekarien inplikazioa kasu. Mekanismo honen bitartez bi aldeen arteko konpromisoa sendotzea bilatuko da, konfiantza zabaldu dezakeen bitartekoen bidez. Horrelako mekanismoak gobernuak inplikatzen dituzten gatazka politikoetan ez ezik, lan gatazketan ere ohikoak izaten dira. Baina Warrenek (1999) iradoki moduan, beste sistemetan ez bezala, aldeen arteko oinarrizko konfiantza bat beharrezkoa izango da sistemak funtzionatu dezan. Kasuan kasu, gobernuek konfiantza sareen aldetik konpromisoa baino integrazioa ere bilatu dezakete. Alabaina, gehiegizko barneratzea demokratizazioaren kaltetan ere joan daiteke, sarearen autonomia ahultzen duen heinean. Hortaz, konfiantza sareekiko konpromisoaren handitzea demokratizazioa ekarri badezake ere, hauek beraien mugak ondo definituak mantendu beharko dituzte erabateko integrazioa ekiditeko; horretarako bertako kideek dituzten kanpo loturak kontrolatu eta barne loturak sendotu beharko dituzte. Bestetik, gobernu eta konfiantza sareen arteko konpromisoa areagotzeko, askotan lehenengoak bigarrengoei eskainitako sostengurako bitartekoak (ekonomikoak, materialak, ...) epe erdi-luzera konfiantza sareen menpekotasuna gobernuekiko sortu ohi duen prozedura da. Elorrietak (2011) maisuki hitz egingo digu gertaera honetaz bere doktore tesian. Ondorio bezala, esan dezagun konfiantza sareek gobernuarekin dituzten harremanen bidez politika publikoetan integratzen direnean botere indibidual zein kolektiboa irabazten dutela. Horrela, gobernuaren jardunean eragitea sare hauen interes nagusia bilakatu ohi da. Ordainetan, gobernuaren jardunarekiko menpekotasun honek sareak bizirik irautea baldintzatu dezake, sarearen hainbat kide kooptatzen saiatuz edota sarea bera disolbatuz, esaterako. 9.3.2.2.3 Herritarren eragina Estatuarekiko. 359 Gogoratu dezagun herritarren eragina Estatuarekiko handitzeko oinarrizko hiru prozesuk parte hartu beharko dutela: parte hartze politikoaren zabalpena; Estatukoak ez diren bitartekoak eskuratzeko aukerak berdintzea; eta hertsadurarako aukera duten eragile autonomoen boterea galaraztea. Oinarrizko prozesu hauetako bakoitza aipatzen ari garen hiru aldagaietako batekin lotuko dugu: parte hartzearen zabalpenak konpromisoarekin; bitartekoak eskuratzeko aukerak kapitalarekin; eta eragile autonomoen existentziak hertsadurarekin. Honek ez du ez esan aipatutako hiru prozesuetan errepikatzen ari garen beste aldagaiek eraginik ez dutenik; baizik eta gure ikerketa gaian nagusiki prozesu hauek aipatutako aldagaiei lotuta agertuko zaizkigula. Esan bezala, konfiantza sare eta gobernuen arteko konpromiso maila altu bat erakusten duten harremanetan, klase zuzendari eta boteretik aldenduak dauden sektoreen arteko koalizioen sorreraren mekanismoa aktibatzea errazagoa izango da, adibidez; edota gobernuen presentzia zertan inplikatu behar ez dituzten harremanetan ere, kategoria sozial ezberdinen arteko artekaritza bideragarriagoa izango da konpromiso maila altu bat erakusten bada. Baina prozesu sozialetan aipatutako aldagaiek zer punturaino mekanismo hauek aktibatzen dituzten edota mekanismo hauen bitartez aldagai hauek areagotzen/ahultzen diren argitzea ez da lan erraza izango. Esan bezala, kausa-efektu harremana zuzen bat adierazten dituzten aldebakarreko korrelazioak agenda berriaren erabileratik aldendu beharko genituzke. Horren ordez, McAdam, Tarrow eta Tillyk esan bezala, kasuan kasu aztertuko ditugun elementuen inguruabarra, elkar-eragina eta egintza jasoko duen ikuspegia lehenetsiz. Bitartekoak eskuratzeko aukerak berdintzeari dagokionez, kapitalaren aldagairi lehentasuna emango diogu. Izan ere, gobernuek politika publikoen bitartez definitutako bitarteko ekonomikoen birbanaketak des/demokratizazio prozesuan eragin zuzena izango duen aldagaia izango baita. Azkenik, hertsadurarako aukera duten eragile autonomoen boterea galaraztea aipatuko genuke, demokratizazioa ahalbideratuko duen prozesu nagusietako bat bezala. Bitarteko hauen alde ezberdinetako erabilerak demokratizazioa ahalbideratzen duten mekanismoen aktibazioari (konfiantza sareen integrazioa, konpromisoak handitu, artekaritza erraztu, ...) eragiten dioten kaltea agerikoa bada ere, gorago aipatu bezala, prozesu hauetan parte hartzen duten aldagaien elkarekintza, inguruabarra edota jabetze/egintza nabarmendu beharko lirateke. Edwardsek (2014: 211) dioen bezala, jardun terrorista bezala deitua izan dena ikertzeko ikuspegi "normatiboa" aldendu eta "analitikoa" nagusitu beharko litzateke, hainbat ikerketa sozialek 360 topatzen duten "puntu itsura" ("blind spot") iritsi nahi ez badugu. Horregatik, bortxazko fenomeno hauen azterketarako ikerketa sozialetan erabiltzen diren bitarteko metodologikoak baliatzearen aldekoak diren autoreekin bat eginez (Della Porta, 1995;Tilly, 2007; Edwards, 2014; ...), bitarteko hauen erabileraren "azpian" dauden aldagaien eta mekanismoen arteko elkar-ekintza nabarmendu nahi izango dugu. Eta bukatzeko, hertsadura bitartekoak baliatzen dituzten eragile autonomoen multzo honetan kokatuko ditugu (ustez) gobernuaren erabaki-ahalmen zuzenetatik kanpo egon daitezkeen "estatu aparatuak" deitutako. Sistema demokratikoen ezinbesteko den botere banaketak, gobernuaren eta bere aparatuen (judiziala, poliziala, militarra, ...) arteko harremanaren inguruan idazteko eta, batez ere, espekulatzeko luze eman du. Botere politikoaren inguruko lehia nagusi den prozesu hauetan, kategoria sozial edo estatalen baitan dauden interes kontrajarriek aktore bakoitzaren barne konfigurazioan eragiten dituzten mekanismoak sarri aktibatzen dituzte: desertzioak, eliteen kaltetzeak edota kooptazioak horietako batzuk izan daitezke. Mekanismo hauek aktore bakoitzaren posizionamendua eta kontraesankorrean bezala irudikatu dezakete. Kasuan kasu, hartu daitezkeen erabakiak estrategia kohesionatu bati edota botereen barne lehia bati erantzuten dioten argitzea lan nekeza izaten delarik (Rivas, 1998). Izan sistemaren jarrerari dagokionean edota ekintzaileen jarrerari dagokionean. Edozein kasutan, Tillyk era "autonomoan" jokatu dezaketen eragile hauei eustea demokratizazioa erraztu dezakeen mekanismo bezala identifikatuko du. 9.4 Marko metodologikoaren erabilpenerako kontutan izan beharreko hainbat gako Atal enpirikoan murgildu baino lehen azaldu dugun eredu metodologikoaren gaineko hainbat zehaztapen nabarmentzea komeni da, bere inplementazioa behar bezala ulertze aldera: • Markoen azterketarako atalak elkarren artean teilakatu daitezke. Diskurtsoen ikerketarako planteatu dugun diseinu metodologikoak nagusiki Snow eta bere ikerketa taldearen (1988) markogintzaren urrats nagusiak (diagnostikoa, pronostikoa eta motibazioa) eta Gerhardsek (1995) planteatutako markogintzaren eremuak eta estrategiak harremanetan jartzen ditu, hegemoniaren eraikuntza diskurtsiborako metodo gisa. Zentzu horretan, garrantzitsua da 361 eredu teorikoez ari garela aintzat hartzea. Horrela, hainbat kasutan zaila izango da markogintzaren pronostikorako identifikatutako estrategia bat diagnostikoaren markotik era zehatz batean bereiztea, esaterako. Honen adibidea definitutako kaltearen eragilearen erantzukizunarekin aurkitu dezakegu; kalte horren eragilea identifikatzea diagnostikoaren parte izango bada ere, pronostikoaren baitan eragile hori pertsonifikatu eta eskaerak berari helarazi beharko zaizkio, identifikazio diskurtsibo eta interpelazio zuzenaren arteko muga uste baino lausoagoa gerta daitekeelarik. Horregatik gure eredu metodologikoaren inplementazioak malgutasuna eskatuko du. • Markogintzaren eta mekanismoen arteko harremana ez da norabide bakarrekoa, elkareraginezkoa baizik. Gorago aipatu dugun bezala, honek ez du mekanismo eta markogintzaren arteko alde bakarreko kausa-efektu logika bat nagusi behar. Izan ere, mekanismoek diskurtso berrien artikulazioan eragiten duten bezala, diskurtsoek ere mekanismo ezberdinak aktibatuko dituzte. Hortaz, gure asmoa elkarri eragingo dioten eta elkarren osagarri izango den tresneria metodologikoa baliatzea da. • Prozesu sozialen azterketarako eredu teorikoez ari gara. Arestian azaldu dugun eredua diskurtsoen eraikuntza arrakastatsua egiten duten mugimenduentzat baliagarria izango da, baina urrats guztiak azaldutako eran betetzen dituzten mugimendurik nekez aurkituko dugu. Alde horretatik, gure asmoa hegemoniaren eraikuntzarako irizpide metodologiko orokor batzuk marraztea izan da, ikerketa lanean landuko dugun material enpirikoarekin gurutzatu beharko dena bere balioa frogatze aldera. • Azterketa kualitatiboa nagusituko dugu, azterketa kuantitatiboaren gainetik. Markogintzaren azterketetan nagusitu ohi den bezala (Snow&Benford, 2014: 31), gurean ere ikuspegi kualitatiboa lehenetsiko dugu. Ikuspegi hau nagusitzea azterketaren joera narratiboa indartuko du, mugimenduaren markogintzak sortzen dituen eragin edo outcome-en deskribapenean, esaterako. Joera hau baliatutako datu iturrien tipologiagatik ere baldintzatua egongo da: ekintzaileen ekimen diskurtsiboak, inplikatutako ekintzaileekin zuzeneko elkarrizketak, komunikabideetan jasotakoak, ... Bitarteko hauen erabilerak ez du azterketa kuantitatiboa zertan baztertu, baina lanaren izaera narratiboak ikuspegi kualitatiboa nagusituko du. 362 • Diskurtso edota marko hauen eraikuntza, aldiz, prozesu gatazkatsua izango da; liskarraldian gauzatu beharko dena. Beraz, ekintza kolektibo liskartsu honen azterketarako bitartekoak ere beharko ditugu: gure kasuan, mekanismo eta prozesuak. • Zentzu honetan, batetik, markoak, eta bestetik, mekanismo eta prozesuak, hegemoniaren artikulazioan elkarri eragingo dioten fenomenoak izango dira. 9.3 irudia: Marko teoriko eta metodologikoaren arteko harremana azaltzen duen irudia. 9.5.2 Hipotesi orokorrak. Zehaztu ditzagun hipotesi orokorrak: • 90. hamarkadaren erdialdean euskal eragile sozio-politiko nagusien diskurtsoetan aldaketa esanguratsuak ematen hasiko ziren; nagusiki, eragile abertzaleengan. Aldaketa hauek momentuko gatazka politikoan nagusi ziren eztabaida-gaietan nabarmenak izan ziren: bai autogobernuaren garapenari zegokionez, bai bakegintzari zegokionez. • Diskurtsoen aldaketa hauek eragin bikoitza izan zuten: ◦ Hegemoniaren inguruko lehiaren terminoen desplazamendua: 'demokrata eta biolentoen' arteko markotik, 'konstituzionalista eta soberanisten' artekora. ◦ Identifikazio politiko nagusien bilakaera, ordura arteko diskurtsoen (autonomista eta ETA-Gobernuaren arteko negoziazio eredua) krisien ondorioz. • Prozesu diskurtsibo hau ekintza kolektibo gatazkatsuan forma hartu zuen, norabide biko hartu-emanari bide emanez: diskurtsoak ekintza liskartsua baldintzatzen zuen eta azken honek diskurtsoa bera. 365 • Prozesu hauek protesta ziklo zabalaren ikuspegitik eragin demokratizatzailea izan ohi dute; gurean bezala, hainbatetan mugatua edota denbora ikuspegi luzeago batetik baloratu behar badira ere. Eragin demokratizatzailearen hiru dimentsio nabarmendu ditzakegu, beti ere ereduen arteko banaketa teoriko batez ari garela aintzat hartuz: ◦ Aldaketa politikoa gauzatzeko bideetan: hegemoniaren eraikuntza (Laclau&Mouffe, 2004). ◦ Botere politikoaren inguruko lehiaren ulermenean: agonismoa (Mouffe, 1999), ◦ Ekintza kolektiborako ereduetan: elkarlan gatazkatsua (Giugni&Passy, 1998). 9.5.3 Hipotesi zehatzak. Zehaztu ditzagu hipotesi zehatzak ere: • Hauek lirateke, gure ustez, 90. hamarkadaren erdialdean burujabetzaren aldeko diskurtso orokorretan emandako aldaketa nagusi batzuk102: ◦ Errealitate politikoa interpretatzeko ordura arte indarrean zeuden marko nagusien muga edo gabeziak gelditzen hasi ziren (diagnosia). ◦ Muga horien gainean burujabetzaren aldeko sektoreek helburu politikoak eta horiek gauzatzeko bideak eguneratu eta beraien artean lerrokatu zituzten (pronostikoa). ◦ Sektore ezberdinek helburu hauek gauzatzeko planteatutako proposamen egingarriak, aldiz, beraien arteko desadostasun gaindi-ezinak agertu zituzten (motibazioa). • Diskurtsoen bilakaera honek ekintza kolektiboa baldintzatu zuen eta, aldi berean, ekintza kolektiboan parte hartzen duten mekanismo eta prozesuek diskurtsoak baldintzatu zituzten, norabide biko hartu-emanei bide emanez. Alde horretatik, aztertu dugun epealdian (1995- 2000), MTTk protestaldietan aurreikusten dituzten hiru prozesu sendoak aurkitu ditzakegu; beti ere, euskal protesta ziklo luzeagoaren parte gisa: ◦ Protestaldiaren eskala aldaketa; batetik, eliteen arteko (ETA-Gobernua) norgehiagokaz harago, ELA eta LABen artekaritzaren eskutik emandako liskarraldiaren zabalpenagatik; eta bestetik, ezker abertzalearen protestarako bitartekoen erradikalizazio eta difusioagatik. 102 Azterketaren epealdia (1995-2000) banatu dugun hiru azpi-epealdietako bakoitzean markogintzaren atal banak arreta berezia hartuko du. Horrela 95-97 hirurtekoan diagnosiak garrantzi berezia hartu du, 98-99an pronostikoak eta 2000. urtekoan motibaziorako markoak. 366 ◦ Zahar-berritutako kategorien osaketa (soberanismo eta konstituzionalismoa); ordura arte sakabanatuak edota aurkatuak zeuden baina hainbat muga konpartitzen hasten diren talde ezberdinen multzoa bezala ulertuta. ◦ Maila ezberdinetako polarizazioak; kategori hauen arteko espazio politikoaren handitzea bezala ulertuta. • Abertzaletasunaren baitako bi familia nagusien marko interpretatzaileen arteko integrazioa edo markogintzaren barne kohesioa, aldiz, apala izan zen; gerora, honek lehiaren mekanismoa berriro nagusitu zuelarik. • Diskurtsoen arteko ezberdintasun hauek, errealitate politikoa interpretatzeko marko diferenteak agerian uzteaz harago, demokratizazio prozesua gauzatzeko paradigma ezberdina ezberdinen arteko lehia azaleratu zuten: Huntington-en (1996) 'iraultza ala erreformaren' paradigma klasikoez edota MTTk definitutako 'prozesu iraultzaile' eta 'demokratizazio mugatuaren' ereduez ari gara. 9.4 irudia: Marko metodologikoa eta aztergai enpirikoaren arteko harremana azaltzen duen irudia. 9.6 Ikerketa teknika eta iturriak Gure ikerketaren ardatz nagusietako bat diskurtsoen azterketan kokatu da. Alde horretatik, ikerketa kualitatibo batez ariko gara. Blasek (2008: 91) aipatu bezala, azterketa kualitatiboek jendartea talde sozialetan, ideologia politikoetan, portaeretan edota, gure kasuan bezala, identifikazio politikoetan sailkatu nahi izango dituzte. Multzo hauen iritzi edo aspektu subjektiboen berri izateko jasotako ezagutza esplikatzailea edo iritzizkoa izango da. 367 Ezagutza hau biltzeko narratiba analitikoa deritzon metodoa baliatuko dugu (Pedriana, 2006). Narratiba analitikoak teorikoki jantzitako 'kontakizunak' dira; ekintzaile sozialetan, beraiek eraikitzen dituzten diskurtso eta ekintzarako alternatibetan, gauzatzen dituzten ekintzetan eta beraien erabakien ondorioetan arreta jartzen duena. Gainera, kronologiak eta sekuentziek garrantzia handia hartuko dute. Narratibak "informazio historikoa aurkeztu eta analizatuko du, denboran zehar lotutako ekintzen sekuentzia gisa, zentzua hartuko duen osotasun metodologiko batean" (Pedriana, 2005: 351). Ikerketa iturri nagusi bezala analisi dokumentaletara joko dugu. Analisia jatorrizko testuen (idatzi, diskurtso, ekimen publikoetako adierazpen, ...) eduki-azterketek eta hemeroteka lanek gidatuko dituzte. Testuen egiturazko azterketa hauek ikertuko ditugun gertakarietan bertan inplikatuta egon ziren hainbat kideei egindako erdi-gidatutako elkarrizketekin osatuko dugu. Iturri dokumentalen azterketa eta aipatutako elkarrizketak informazioa jasotzeko bi bide osagarri bezala irudikatzen ditugu. Horretarako burujabetzaren aldeko kategoria honetan kokatu ditzakegun eragile nagusien diskurtsoa aztertuko dugu; zehazki: ELA eta LAB sindikatuena; Eusko Alderdi Jeltzalea eta Herri Batasuna / Euskal Herritarrok alderdi eta koalizioena; eta ETArena. Prozesu honen azterketan bestelako diskurtso kualifikatuekin ere aurkituko gara, batez ere eragile konstituzionalistena; baina azterketa nagusia aipatutako eragileengan kokatu dugu. Zentzu horretan, gure lana eragile hauen diskurtsoen azterketan zentratu nahi izan dugu, gure ustez ondorengo prozesua ahalbideratu zituzten aldaketa nagusiak beraien diskurtsoetan eman zirelako. Ez da gure helburua aztergai izango dugun epealdian (1995-2000) horietako bakoitzaren azterketa osoa egitea. Eragile bakoitzaren diskurtsogintzan ez galtzeko gertakari esanguratsuen inguruan artikulatutako diskurtsoetara joko dugu, gertakari hauen zehaztapenean elkarrizketatuek beraiek azpimarratutakoetan sakondu nahi izan dugularik. Iturri hauek, diskurtsoak aztertzeko ez ezik, urte horietako ekintza kolektiboaren gauzatzean parte hartu zuten mekanismo eta prozesuak aztertzeko ere baliatuko ditugu. Era berean, ikerketaren barne kohesioa bermatze aldera, diskurtsoen eta ekintza kolektiboaren azterketa Euskal Erkidego Autonomoan zentratuko dugu. Hala ere, hainbatetan lurralde-mailak teilakatuak agertuko zaizkigu, batzuetan diskurtsoen erreferentzia hiru herrialdeei begirakoak 368 izango direlarik (jarduera instituzionalari dagozkienak, esaterako) baina beste hainbatetan lurralde osoari begirakoak ere izango direlarik. 9.6.1 Iturri dokumentalen azterketa. Azterketa dokumentalerako hiru iturri nagusietara joko dugu: a) aipatutako eragileen jatorrizko diskurtsoak jasoko dituzten bitarteko ezberdinak (ponentziak, ekitaldietako diskurtsoak, idatziak, komunikatuak, ...); b) aipatutako epealdiaren inguruan dagoen bibliografia zabala; eta c) egunkarietako hemeroteka. Iturri bakoitzari hurrenkera horren araberako garrantzia eman diogu. Horrela jatorrizko diskurtsoak biltzen dituzten dokumentuak gure azterketaren oinarrizko ikergaiak izango dira, arreta berezia eskainiko diegularik eragile bakoitzaren erabaki politiko nagusiak hartzen ziren kongresu, batzar nagusi edota antzekoetan landutako ponentzia eta idatziei. Alde horretatik, aztertutako garaiaren inguruko bibliografiak eta egunkarietako hemeroteka iturri dokumental osagarritzat hartu dezakegu. 9.6.2 Erdi-egituratutako elkarrizketak. Gure hipotesiak kontrastatzeko baliatuko dugun informazioa bigarren iturri batetik jasoko dugu: elkarrizketen bidez. Kasu honetan, 90. hamarkadan zehar diskurtsoaren sortzaile izan ziren elite politiko eta sozialak elkarrizketatu ditugu. Blasek planteatutako tipologiari jarraituz, sakoneko elkarrizketa semi-fokatu eta ez-zuzenduak baliatu ditugu (Blas, 2008: 114). Sakoneko elkarrizketa bi arrazoiengatik aukeratu dugu: batetik, beste formatu batzuen aldean, honek aztertutako gaian sakontzeko aukera handiagoa ematen duelako; eta bestetik, elkarrizketatuen inpresio edo iritzi subjektiboak biltzeko aukera ematen duelako. Honek, askotan diskurtso ofizialak biltzen dituzten formatuek (komunikatuak, agiriak, ...) helarazten ez dituzten baina garrantzia handia izaten duten uste edo iritzi pertsonalagoak jasotzeko aukera ere ematen digu. Aldi berean, kontutan hartu beharko dugu, igarotako denbora tarteko, elkarrizketatuen adierazpenak egun duten marko interpretatzaileagatik 'kutsatuta' egongo dela. Alde horretatik, ezin izango dugu ahaztu orduko diskurtsoaren analisia egitera goazela, eta zentzu 369 horretan, elkarrizketetan aipatutakoak garai horretan esan eta idatzitakoekin etengabeko kontrastean jarri beharko ditugula. Elkarrizketak semi-fokatuak izan dira, arreta nagusia Lizarra-Garaziko prozesuan kokatuko badugu ere, elkarrizketa-gaiaren zabaltasunak elkarrizketatuei arreta hainbat erpinen gainean jartzeko askatasuna ere eman dielako. Eta ez-zuzenduak edo erdi-egituratuak, elkarrizketatzaileak oinarrizko gidoi bat planteatu arren, elkarrizketatuak transmititutako informazioaren arabera galdera berriak inkorporatzeko aukera eman digulako. Gidoiak honako hiru atalak jasoko lituzke: 1. Lehenik eta behin elkarrizketatuari aztergai den garaian ordezkatzen zuen eragilean zer ardura edota funtzio betetzen zituen galdetuko diogu. Horrekin batera, urte hauetan zer bere ibilbide politiko-soziala zein den ere galdetu diogu, egun bere inplikazioa zein den ere azaltzeko eskatuz. Ibilbidearen bilakaeraren ezagutzak, atzeraeraginezko ikuspegiarekin osatzen diren iritzien osaketa ulertzen laguntzen duelakoan. 2. Bigarrenik, aipatutako epealdian elkarrizketatuak ordezkatzen zuen eragileak egoera politikoaz egiten zuen diagnostikoa zein den azaltzea eskatuko diogu. Honen barruan, eragile politiko eta sozial guztiek burutzen duten problematizazio funtzioaren jatorriak eta eragileak deskribatzea eskatuko diogu. Momentu zehatz bateko argazki estatikoa ez ateratzeko ikuspegi diakroniko batez egitea eskatuko diogu; hau da, arazo horiek izan zuten bilakaeraren baitan. 3. Hirugarrenik, bere eragileak finkatutako helburuak eta horiek erdiesteko aukerak eta arriskuak deskribatzeko eskatu diogu; edota, beste modura esanda, egindako pronostikoa. Honekin batera, bere inguruko erreferentziazko eragileek egiten zuten pronostikoaren gaineko irakurketa ere eskatuko diogu. 4. Eta azkenik, elkarrizketatua bere eragilearen legitimaziorako (eta besteen deslegitimaziorako) planteatutako bideak eta beraien helburuak erdiesteko finkatutako proposamenen inguruan galdekatuko dugu (motibaziorako markoa). Baita bi afera hauen inguruan beste eragileek plazaratutakoen inguruan ere. Elkarrizketatuen profilari dagokionez, diskurtsoaren sortzaileak izan ziren elite politiko-sozialetako kideez ari gara. Zehazki: • Xabier Alegria, KASeko bozeramailea 90. hamarkadaren lehen erdialdean. • 'Txutxi' Ariznabarreta, LABeko Idazkaritza Nazionaleko kidea 1992tik 2008ra. 370 III. blokea: Abertzaletasunaren diskurtsoen eta euskal protestaldiaren azterketa 372 10. KAPITULUA: AURREKARIAK: EUSKAL PROTESTALDIAREN ABIATZEA, ZABALTZEA ETA IDENTIFIKAZIO POLITIKO NAGUSIAK Atal metodologikoan esan bezala mobilizazio prozesu baten azterketa egitera goaz, 1995tik 2000era doana. Mobilizazio prozesu hori, aldiz, protesta ziklo zabalago baten baitan kokatzen da; 'euskal gatazka' edo protestaldi bezala ezagutzen duguna. Zentzu horretan, Aurrekarien atal honetan, labur bada ere, ariketa bikoitza egin nahi dugu: batetik, protestaldiaren abiatzea eta zabalpena testuinguruan jarri, eta bestetik, protestaren zabalpen horri lotuta nagusitu ziren identifikazio politikoen azaleko azterketa bat egitea. Bata eta bestea elkar-lotuak azalduko zaizkigu; izan ere, identifikazio politikoak protestaldiaren arragoan ezaugarrituko baitira. Horrekin batera, ikertu nahi dugun epealdian (1995-2000) emandako aldaketak nabarmentzeko ezinbestekoa zaigu, aurreko garaiek utzitako abiapuntua zein den kokatzea. Aldez aurretik azaldu dezagun ez dela lan honen asmoa euskal gatazka garaikidearen azterketa oso bat egitea; helburu horrek luze gainditzen du ikerketa lan honen asmoa. Gure erreferentziazko epealdiaren ikerketak, berriz, aurreko hamarkadetan garatutako liskarraldiaren oinarrizko kokapen bat behar duelakoan gaude. Gauzak horrela hiru zatitan banatu nahi izan dugu atal enpirikoaren Aurrekarien lehenengo bloke hau: a) Protestaldiaren abiatzea eta zabalpena, b) Trantsizioaren eragina protestaren garapenean identifikazio politikoetan eta c) Sistema berriaren identifikazio politiko nagusiak. Protestaldiaren abiatzea azaltzeko Tarrow-en (1997) kategoriak baliatu ditugu. Labur esanda hauek dira gure ikerketara ekarri nahi izan ditugun kontzeptuak: • Protestaren abiatzea: ◦ Mugimendu goiztiarrak eta aukera politikoak. • Protestaren zabalpena eta indartzea: ◦ Maila ezberdinetako zabalpena: sektoriala eta geografikoa. ◦ Lehiarako errepertorioaren ugaritzea eta erradikaltzea. ◦ Marko sinboliko berrien sorrera. 373 ◦ Mugimendu deribatuen sorrera. Bigarren atalari dagokionez, esan gabe doa, Trantsizioaren azterketak erpin asko dituela. Horietako lehenengoa epealdiaren mugarritzea bera. Zentzu horretan, gure denbora erreferentzia Francoren heriotzarekin hasi eta sistema berriaren instituzionalizazioren mugarri nagusien inplementazioarekin bukatuko dugu; hau da, Konstituzioa eta Gernikako Estatutua. Hortaz, Trantsizioa 1975tik 1979ra doan epealdia bezala ezaugarrituko genuke. Ez dugu bost urte bizi horien azterketa sakona egingo. Protestaren garapenean ordura arteko identifikazio politikoetan (eta ordutik aurrera egituratuko direnetan) eragin nabarmena izango duten hiru une edo ekimenetan jarriko dugu arreta: a) 1977ko lehenengo Hauteskunde Orokorrak, b) Konstituzioaren erreferenduma eta c) Gernikako Estatutuarena. Aurrekarien lehenengo bloke honekin bukatzeko Trantsizioak egonkortutako identifikazio politiko esanguratsuenean deskribapen labur bat egingo dugu. Ondorenean aztertu behar dugun epealdian eman ziren aldaketak aurreko urteetako egoerarekin alderatu ahal izateko. 10.1 Euskal protestaldiaren abiatzea eta zabaltzea 10.1.1 Frankismoaren lehenengo urteak eta isiltasunaren jendartea. 1936ko altxamenduarekin hasitako gerrak garaile eta galtzaileen arteko jendarte zatitua utzi zuen. Erregimen berriak espazio publikoaren itxiera dekretatu eta ordura arteko erakunde ordezkatzaile nagusiak disolbatu zituen. Ekintza sindikal eta politikoak debekatu eta alderdi bakarragatik, sindikatu ofizialagatik eta bestelako masa erakundeengatik ordezkatuak izan ziren. Eliza, sozializaziorako bitarteko gisa, erregimen berriaren euskarri nagusietakoa bilakatu zen. Euskal Herrian, berriz, apaizeria elizaren hierarkiaren aurkakoa izan zen, kartzela edo deserria pairatuz. Euskara erakunde, hezkuntza sistema eta bizitza publikotik desagertu ziren. 1937an Bizkaia eta Gipuzkoa herrialde traidoreak izendatu eta Kontzertu Ekonomikoak indargabetu zen. Euskal kulturaren adierazpide nagusiak bere historiaren epealdirik kritikoenak ezagutu zituen. 374 Maila ekonomikoan, Espainian logika autarkikoa nagusitu zen. 40. hamarkadako errenta ekonomikoa mende hasierako mailetara bueltatuko da, baina populazioa handiago zenez XIX. mendeko mailetan kokatu zen. Prezioek nabarmen egingo zuten gora, espekulazioari eta merkatu beltzaren hazkundeari bide emanez. Aberastasunaren banaketan desorekak nabarmen hazi ziren, gosea eremu sozial zabaletara hedatuz. Euskal Herrian ere klase herrikoien egoera nabarmen kaskartu zen. Hasieran esan bezala, egoera honen ondorioa jendartearen dikotomizazioa izan zen. Batetik, garailearen errealitatea; indar militarrean eta ordenu berriaren izaera erlijiosoan oinarritua. Jendarte garaileak espazio publikoaren itxiera ezarriko zuen sistema sozio-politikoa instituzionalizatuko zuen; sozializaziorako foku autonomoak debekatu zituena; ezberdintasuna ukatuko zuena. Garaileek ezarritako erregimen berriaren egitura ofizialak jardueraren mugak definitu zituen, espazio publikoa espazio ofiziala bihurtuz. Bestetik, garaituaren jendartea egongo da; indarrean den erregimen berriaren ondorioz publikoki agertu ezin izango dena. Garaile eta garaituen arteko banaketa honek jendartea bera egitura ofizial eta Gurrutxagak (1985) isiltasunaren jendartea deitu duenaren arteko dualtasunera eramango du. Isiltasunaren jendarte honetan, aldiz, identifikazio politikoetarako bitarteko eta kode zahar-berrituak (familia, eliza, koadrila, elkarteak, ...) eguneratuko dira, komunitate nazionalistaren biziraupena eta garapena bermatuko dutenak (Gurrutxaga, 1985: 132). Identifikaziorako orube honen gainean ernatuko da euskal liskarraldi garaikidea. 10.1.2 Protestaren abiatzea: ETAren aukera politikoak, mugimendu goiztiar bezala. Euskadi Ta Askatasuna (ETA) 1959ko uztailaren 31 jaio zen103. McAdamek mugimendu goiztiarrez egindako definizioarekin bat eginez, hauek berebiziko garrantzia izango dute identifikagarria izango den protesta zikloari hasiera ematen diotelako (McAdam, 2002: 245). Ekin-ek, aurrekari zuzen gisa, bere jardun nagusia ekimen kulturaletan zentratu zuen. Frankismoak euskararen gainean eragindako jazarpenak kezka larria sortuko du euskal intelektualen belaunaldi gazte berri batengan (Jose Luis 103 Data honek, Sabino Aranak Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) eratu zueneko hirurogeita laugarren urteurrenarekin bat egingo du, hortik aurrera abertzaletasunaren lidergoan sortuko den lehiaren erakusgarri gisa ulertu dezakeguna. 375 Alvarez Enparantza Txillardegi, Julen Madariaga, Benito del Valle, Jose Manu Agirre, ...), beraien jarduna euskararen eta euskal historiaren defentsa eta sustapenean kokatuz (Letamendia, 1994a: 250). Baina arestian aipatu dugun isiltasunaren jendartean, euskal kulturaren inguruan existitu zitekeen kezka maila edota jarraian azalduko ditugun jatorri laboraleko eskaera isolatu batzuez aparte, nekez aurkituko du ETA bezalako mugimendu goiztiar batek beharrezkoa zuen abiapuntua protesta ziklo bati hasiera emateko. McAdam-en (2002) kategoriekin jarraituz, mugimendu goiztiarren jatorria erregimenaren krisi orokortuari lotuta egon ohi da. Baina 50. hamarkadaren bukaerako testuingurua frankismoaren krisialditik urrun zegoen oraindik. Alde horretatik, ETAk isolatutako lehiatzailearen forma hartuko zuen (McAdam, 202: 250). Mugimendu goiztiarraren identifikazioa indarrean den ordenua ahultzen ez den protesta zikloaren hasieretan errazagoa da. Krisi orokortuetan ematen diren egoera iraultzaileetan talde lehiatzaileen mugak lausotzen diren bitartean, erregimenaren indarrak eta jarraikortasunak agerikoagoa egiten du sistema lehiatu eta aitzindaritza jokatzen duen mugimendua. Kasu hauetan, gertaera edo prozesu zehatzek talde lehiatzaile konkretu bati abantailak eskainiko dizkiote. Baina zeintzuk dira abantaila hauek ETAren kasuan? Protesta zikloen abiatzean Tarrow-ek (1997) aukera politikoen egiturari garrantzia berezia emango dio. Hasiera hauetan mugimenduaren antolaketak eta ekintzarako bitartekoak inportanteak izango badira ere, aukera politikoek liskarraldiaren hasiera determinatuko dute. Gure kasuan hiru aukera multzoei erreparatuko diegu: a) EAJk ordezkatzen duen nazionalismo tradizionalen egoera, b) lan munduaren egoera eta c) nazioarteko testuingurua. 10.1.2.1 EAJ eta deserria. Francoren garaipenak errepublikaren aldeko sektore ezkerzale eta nazionalista gehienak klandestinitatera, kartzelara edo erbestera kondenatu zituen. Behe burgeseriaren sektore nazionalista tradizionalista eta separatistenak Euskal Herrian gelditu ziren; zuzendaritzaren sektore pragmatikoenak, berriz, atzerrira jo zuen (Díez Medrano, 1999: 169). Azken hauen artean Eusko Jaurlaritzako gobernu kideak, Agirre lehendakaria buru zutela104. 1939tik 1951ra doan epealdian 104 1939an buruzagi nazionalista gehienak Meudonen bildu ziren, Paris inguruan. Bertan II. Errepublikarekin zituzten akordioak apurtzea deliberatu zuten, Eusko Jaurlaritza patrimonializatuz. Bertan Agirre Lehendakariak Frente Popularreko gainontzeko kideei (PSOE eta errepublikanoei) euskal lerro nazionala eta Estatuko alderdiekiko 376 Eusko Jaurlaritza euskal erresistentzia erbestetik antolatzen saiatu zen, kide esanguratsu gutxi batzuk Euskal Herrian gelditu ziren bitartean (Ajuriagerra, Rezola, ...). Gobernu honek funtzio bikoitza bete izan nahi izan zuen. Batetik, politikoa; kontrako baldintzetan legalitate errepublikanoa eta Autonomi Estatutuaren erreferentzia mantentzea. Bestetik, kulturala; isiltasunaren jendartean aurreko belaunaldien ondare historiko-kulturala helaraztea (Gurrutxaga, 1985: 187-188). Baina honen gainetik (edo honekin batera), erbesteko Gobernu honen funtzio nagusia frankismoaren lehenengo urteetan sinbolikoa izango zen; zentro sinbolikoaren erreferentzia mantenduz. Atzerriko Jaurlaritzak funtzionamendu sozial baten legitimitatea era kolektibo batean ordezkatzen jarraitu zuen, euskal jendarteko aktoreei beraien imajinario kolektiboa bir-elikatzeko aukera emango dielarik. Funtzio sinboliko honen iraupena, ordea, mugatua izan zen. Atzerrian zeuden buruzagi jelkideen esperantza nagusia II. Mundu Gerran lehiatzen ari ziren aliatuengan kokatua zegoen. Francok Hitlerrekin garatutako aliantza eta elkarlanaren ondorioz, Agirrek hartu-eman diplomatikoak garaile nagusiak izan zitezkeen indar aliatuekin garatu zituen, II. Mundu Gerraren bukaerak indar hauek Francoren aurka egin eta Errepublika berrezarriko zutenaren esperantzaz. Gerra Hotzaren abiatzeak eta EEBBek Espainiarengan aliatu potentzial bat ikusteak apustu hau erabat zapuztu zuen, ordura arte atzerrian zen Gobernuaren eragina ordura arte apala bazen are hutsalagoa bihurtuz. Hortik aurrera EAJren ageriko jardun politikoa deialdi zehatzetara mugatuko da (Pérez-Agote, 1984: 112)105. 50. hamarkadaren hasieratik aurrera nabarmenagoa izango den EAJren geldotasun politikoak badu bere aldaera sozio-ekonomikoa ere. Zentzu honetan interesgarria izango da Juan Díez Medranok (1999) planteatutako tesia. Bere ustez euskal elite ekonomiko-politikoek, Gerra Zibila baino lehen eta ondorengo urte frankistetan, Estatuarekin ageriko loturak izan zituzten. Frankoren agintaldiaren lehenengo urteen (1939-1952) politika ekonomikoa autarkiak eta gerrak suntsitutako azpiegituren berreraikuntzak markatu zituen. Epealdi honetan merkatu ekonomia ia desagertu zen eta Estatua ondasunen kontsumitzaile nagusia bihurtu zen. Egoera hau euskal industri astunaren (altzairugintza, menpekotasuna apurtzeko eskatu zien. Afera hau argitu gabe zegoenean, 1940ko ofentsiba naziak Agirre Lehendakaria Paris inguruan harrapatu zuen, Berlinera ihes egin eta gero, 1941an Hego Amerikara iritsi zelarik. Bitarte horretan, Jaurlaritza buru argirik ez zuela, Manuel Irujok Euzkadiko Kontseilu Nazionala eratuko du Londresen, legalitate errepublikanoekiko autonomoa izango den politika garatuz. Agirre bera, EEBBetara iritsi zenean, Irujoren ildoa emendatu zuen alderdi errepublikanoekin elkarlana berrezarriz (Saiz de la Granja, 2002: 49). 105 Praktika hau Gerra Zibiletik galtzaile atera ziren alderdi nagusien artean orokortu zen. Horren erakusgarri ere PSOEren egoera. Gerran bertan euskal lurraldeetan antolatutako Comité Central Socialista de Euskadi-k (CCSE) gidatuko du alderdi honen bilakaera frankismoaren urte gehienetan. Euskal nazioaren inguruko ulermen ezberdinek bera eta EAJren arteko harreman gatazkatsuei bide eman zien Gerra osteko lehenengo urteetan. 1945an galtzaile atera ziren indar ezberdinen artean sinatutako Baionako Hitzarmenak, aldiz, harreman adeitsuagoei bide eman zien (Egiguren, 2011). 377 XIX. mendearen bukaeran Sabino Aranak landutako nazionalismo arrazista eta anti-sozialistak geroz eta sarbide zailagoa zuen Espainiatik lanera etorritako etorkinen artean. Migrazio uholde nagusia 1958 eta 1966 artean eman zen (Letamendia, 1994a: 271); baina ordurako Ekin-eko gazteek pentsaera korronte berriak barnebilduko zituen ikuspegiak lantzen hasiko ziren "Ekin-eko kaierak" (1955) izenagatik ezagunak zirenetan. Letamendiak (1994a: 255) honako gaien inguruan laburbilduko ditu gazte hauen imajinario berria: euskal historia eta memoriaren garrantzia; euskara, berreraikuntza nazionalaren zutabe gisa; euskal izaeraren ikusmolde mitikoa; akonfesionalitatea eta elizaren hierarkiaren errefusatzea; elizaren doktrina sozialarekin bat egingo zuen programa soziala; edota arrazismoaren bazterketa, etnismo kultural eta linguistikoagatik ordezkatuz. EAJk ordezkatzen zuen nazionalismo tradizionalaren eta Ekin ordezkatzen hasia zen nazionalismo garaikidearen arteko talka ideologikoa ere agerikoa zen; lehenengoen baldintzapenak (erbesteratzea, autonomia politiko falta, ...) bere eguneratzea nabarmen eragozten zuelarik. Bigarrena, aldiz, euskal jendartean ernaltzen hasiak ziren sektore sozial berrietara hurbiltzen hasteko oinarrizko abiapuntua osatzen zuen. Zentzu horretan, gerora sendotuko den marko diskurtsiboen arteko zubigintza gauzatzen hasiko dela esan dezakegu. 10.1.2.2 Lan mundua. Arestian aipatu bezala, gerra osteko urteak autarkia ekonomikoak markatu zituen. Ekoizpen maila txikia zen eta azpi-kontsumoa nabarmena esparru sozial zabaletan. Honi prezioen gorakada erantsi behar diogu. Gauzak horrela 1947rako hainbat greba partzial pizten hasi ziren, urte horretako maiatzaren lehenerako Bizkaian greba orokorrerako deialdia zabaldu zuelarik. Honakoa frankismoan deitutako lehenengo greba orokorrerako deialdia izan zen eta kuantitatiboki arrakastatsua izan bazen ere, bere esangura politiko nagusia ordura arte nagusitutako isiltasunaren jendartean lehenengo arrakala irekitzeko balio izan zuela da (Gurrutxaga, 1985: 194). Urte horretatik 1951ra arte lan munduari lotutako protesta ziklo labur bat ireki zen, baina bertan jada hurrengo urteetan presente egongo diren aldarrikapenak agertzen hasi zirelarik: elkarte eta biltzeko askatasuna, eskubide kolektiboen urraketen salaketa, justizia sozialerako eskubidea eta abar. Erregimen frankistak gupidarik gabe erantzun zien lehenengo protestaldi hauei. Garaiko kalkuluen arabera, Bizkaian bakarrik sei mila pertsona inguru atxilotuak izan ziren (Gurrutxaga, 1985: 195). Egoera gogorrak bizi ziren. Atxilotu kopuruak gora egin zuen eta kaleak segurtasun indarrengatik 379 ETA-Ekin-en lehenengo urte hauetan, langileen protestaldiek abegikortasuna sortu zuten militante abertzale berri hauengan, beraien jatorrizko posizioak marxismotik urruti bazeuden ere (Letamendia, 1994a: 261). Langileen antolaketa eredu ireki hauek ETAren orbitan egon zitezkeen kideak bertan ere inplikatzea erraztu zuen, ordura arte etorkin jatorriko langileen eta bertako nekazari girotik hiriguneetara hurbildutako langile abertzale berrien arteko elkarlanari bide emanez. Lotura hauek orduko langile mugimenduarengan "efektu nazionalizatzailea" izango zuen (Ibarra, 1987: 82), ordura arteko ezkerraren imajinarioan nazionalismoarekiko sortutako lubakiak gainditzen hasteko oinarriak jarriz. 10.1.2.3 Nazioarteko testuingurua. Garai horretan nazioarte mailan jardun armatuaren inguruan ematen ari ziren teorizazioek eragin nabarmena izan zuten ETAren pentsamenduaren garapenean. Mao-ren gerra iraultzaileak eragin zuzena izango du Krutwig-en Vasconia-n eta Insurrección en Euskadi liburu ezagunetan. Azken honetan, esaterako, hitzez hitz jasoko dira Mao-k gerra mota honi egotzitako fase ezberdinak (Letamendia, 1994a: 289). Jardun militarrean ez ezik Mao-ren pentsamenduaren eragina esparru politikora ere zabalduko da. Izan ere, honen pentsamenduak ETA marxismoarekin adiskidetzera eramango baitu. Che Guevararen gerrillen gerra erreferentziazko beste kategoria izango da. Hego Ameriketako gerrillak nekazari eremuan garatu izanak ez da eragozpena izango inspirazio iturri bezala hartua izateko. Claude Delmas-en hiri gerrillek, berriz, eskainiko diote errealitate hurbilago batean praktika iraultzailea garatzeko aukera. Baina batez ere II. Mundu Gerraren osteko prozesu anti-kolonialek osatuko zuten nazioarteko testuinguruaren aldagai nagusia. Garai horretan deskolonizatutako herrialdeen zerrenda luzea izango da, baina gurean oihartzuna izan zuenik bazen hori Aljeriarena izan zen. Zentzu horretan, Fanon-en bortxaren inguruko hausnarketek belaunaldi oso baten pentsamendua markatuko zuten. ETAren abertzaletasun berria Fanon-en pentsamenduaren aldagai nagusi batean identifikatu zen: burgesia kolonialistak kolonizatutako eliteekin bilatu zituen harreman abegikorretan. Harreman hauek "alderdi nazionalista zentzudunen" bitartez aurkituko ditu, EAJrekiko paralelismoa berehala sortuko delarik. Fanon-en pentsamenduak ETAri euskarri teoriko nahikoa eskainiko dio EAJren izaera kolaborazionistaren salaketari ekiteko, abertzaletasunaren bi familien arteko lubakian sakonduz. 381 Tarrow-ek nazioarteko prozesu hauek mugimenduan dauden ideien nazioarteko zabalpenak bezala izendatuko ditu. Kanpo aldagai hauek, beraien herrialdeetako mugak gaindituz ekintza kolektiboaren ezaugarritzea norabidetuko dute. Letamendiaren (1997: 127) arabera Estatuen mundu mailako sistemetan indar korrelazioak aldatzen direnean emango dira eta eurak olatuak bezala zabalduko dira. Esan bezala, hiru ezaugarri multzo hauek ETAren inguruan ernaltzen ari zen abertzaletasun berriaren Aukera Politikoen Egituraren muina osatuko dute. 50. hamarkadaren bukaera eta 60. hamarkadaren hasierako aldeko baldintza hauek hurrengo urteetan protesta hori zabaldu eta indartzeko abiapuntua jarriko dute. Ikus dezagun era laburrean protestaldia areagotzeko egindako bidea. 10.1.3 Protestaren zabalpena eta indartzea: Ekintza-errepresioa espirala. Euskal liskarraldiaren zabalpena eta indartzea frankismo garaian ETAk martxan jarritako ekintzaerrepresio-ekintza espiralaren estrategiarekin lotuta dago. Ibarraren (1987) arabera ETAren bilakaera estrategikoa hiru fase nagusietan banatuta legoke: gerra iraultzailea, aipatutako espirala eta negoziazioa. Maila teorikoan hiruen arteko ezberdintasun esanguratsuak leudeke. Gerra iraultzailea ez litzateke borroka armatuaren adiera hertsi batekin uztartuta egongo. Izan ere, borroka armatuaren helburua nagusia ez litzateke jomugaren suntsiketa, jomuga horri eraso egiteak sortzen dituen zeharkako erreakzioak baizik. Gerra iraultzailean lehentasunezko hasierako helburua etsaiaren suntsipena da. Gerra mota honetan kokatu daitezke gerrillen gerra deiturikoak, aurkako indar militarrak garaitzeko helburu dutenak. Gerra iraultzaileak ez du gerra konbentzionalen estrategia klasikoekin bat egingo, baina konfrontazio militarreko estrategia bezala hartu beharko genuke. Ibarrak 1963 eta 1965 artean kokatu du ETAren gerra iraultzailearen epealdia baina maila teorikoaz harago garapen oso txikia izan zuen; ezta bera abiatu ahal izateko ere. Epealdi honetan 382 olatu errepresibo zabal bati bide eman ziolarik. Olatu horri erantzuna, aurreikusi zitekeen bezala ere, ez zen soilik beldurraren zabalpena izan; borroka sozialaren eta kontzientzia antifrankistaren zabalpena baizik. Hortaz, espiralaren aktibaziorako abiapuntua martxan jarrita zegon. Baina zeintzuk izango dira protestaldiaren zabalpenerako eta bera indartzeko eman beharreko hurrengo urratsak? Jarraitu ditzagun Tarrow-ek finkatutako kategoriak. 10.1.3.1 Gatazkaren hedapena eta ekintzarako errepertorioen zabalpena Arestian aipatu bezala, 60. hamarkadaren hasierarekin lan munduan protesta fase berri bat ireki zen. Hamarkada osoan zehar zabalduko zen lan protestaldi honen antolaketa forma nagusia joera horizontal eta asanblearioarena izango zen109. Lehenengo momentu batean ETAk era sistematiko batean arautu gabe parte hartzen bazuen ere, Langile Fronte propioa antolatzearen alde egin zuen. Jada beraien jarduera ez da langileen ekimenak babestera mugatuko, bertan parte hartuko dute; lantokietan izaera propioarekin egongo dira, greben aitzindaritzan, langileen bilera klandestinoetan, langileen artean erreferente berri bihurtuz. 1967n emandako CC.OO.-en ilegalizazioak eta erregimenak lan esparruan azken urteotan erakutsitako onarpen mailari bukaera ematearekin batera zabaldutako errepresio aroak nora-eza sortu zuen langile mugimenduaren baitan (Ibarra, 1987: 76). ETAk egoera hau bere erreferentzia indartzeko baliatu zuen. Errepresioa areagotzearen ondorioz 1971-1973 epealdian emandako lan gatazken barealdiak ez zuen gehiegi iraun eta 1974rako Ibarrak "greba uhin zabala" deitu duenari hasiera eman zitzaion. Greba deialdi hauek, lan esparruari lotutako eskaerekin batera, bestelako izaera politikoagoa izango duten eskaerekin lagunduta azalduko dira: askatasun demokratikoak, bilera publikoetarako eskubideak, sistemaren demokratizazioa, ... Fase honetan, 50. hamarkadaren erdialdean abiatutako mugimendu antifrankista zabalak hurrengo urteetan hartuko zuen forma ere zehazten hasi beharko zen. Zentzu horretan, ETAk langile eremuan mugimendu asanblearioetatik harago erreferentzia propioa lantzeko erabakia maila batean aurreko urteetan martxan jarritako espiralaren estrategiarekin kontraesanean egongo da. Izan ere, ekintzaerrepresio estrategiak abangoardia batek jardun armatuaren ondorioz aktibatutako errepresioarekin 109 Izaera asanblearioko mugimendu hauek Langile Batzordeen izena hartuko dute (Comisiones Obreras), gerora CC.OO. sindikatuaren hastapena izango zena. Aski ezagunak dira garai horretan PCEk asanblada horien alde egindako apustua eta beraiek zuzentzeko egindako ahalegina, jatorri ezberdinetatik etorritako sektoreak biltzen zirenez ohikoak izaten diren barne tentsioak eraginez. 384 sektore sozial zabalen aktibazioa edo "herri gisako erantzuna" bilatzen bazuen, Langile Frontearen aldeko apustuak langile eta herri erantzuna ETAren inguruko sektore sozialetara mugatuko baitzuen (Ibarra, 1987: 94). Zentzu honetan, Ibarrak berak langile mugimendu eta ETAren arteko identifikazio partzial batez hitz egingo digu, bigarren honek lehenengoarekiko izango lukeen lidergo batez baino. Identifikazio hau ETAren erregimenaren aurkako inplikazioarekiko miresmenetik eta elkartasun antifrankistatik jaioko litzateke eta ez horrenbeste atxikimendu ideologiko batetik. 1967an burututako ETAren V. Asanbladatik aurrera langile eremua ez da ETA antolatuko zen esparru bakarra izango. Horrekin batera, Fronte Kulturala, Politikoa eta aurretik garapen ertainbaxua izandako Militarra ere antolatuko ditu (Casanova, 2007: 83)110. Fronteen antolaketa eredu honek bere jarduera sistematizatzeko helburua izateaz gain, bere eragin eremua zabaldu eta eraginkor bihurtzeko asmoa erakutsiko du, hurrengo urteetan garatu nahiko duen kontra-botere edo hegemonizazio prozesuaren aurre-eredu gisa. Baina protesta eremuen zabalpenak ekintzarako errepertorioaren zabalpenari lotuta egon behar da ezinbestean. ETAren hasierako ekimenak ez dira larriak izango; bai ordea ohiz kanpokoak. Garaile eta garaituen isiltasunaren jendarte frankista horretan pintaketak egitea edota ikurrinak zintzilikatzea zerbait ikusgarria izango zen; are gehiago, horrelako ekimen xumeetan bizitza galtzeko arriskua nabarmena zela aintzat hartuta. Jarduera mota hau, ordea, motz geldituko ziren bestelako anbizio handiko asmo batzuk zituen erakundearentzat. Batetik, ekimen hauek ez dira estrategia definitu baten baitan kokatuak egongo; egitura ofizial eta isiltasunaren jendarte horren arteko krisiaren lehenengo adierazpide batzuk baino ez dira izango. Eta bestetik ez dira ekintzaerrepresio espirala estrategia abiatzeko nahikoa izango. Jauzi hori 1967tik aurrera emango da, ekimen kopurua eta beraien ikusgarritasuna handituz (lehergailu handiagoak, banketxeen lapurretak, ...); eta batez ere 1968an Meliton Manzanasen exekuzioarekin111. Bere esangura sinbolikoak sektore sozialak erradikalizatuko ditu. Batetik, Estatuaren bortxaren ordura arte monopolioa era ezin agerikoagoan kolokan jarriko duelako; eta bestetik, haututako figura (erregimen frankistaren torturatzaile ezagun bat) ETAk zuzenean Estatuarekin zabaldu nahiko duen gatazka eta hegemonia lehiaren erakusle ere badelako112. Logika honetan kokatu daiteke hamarkada aldaketak ezagutu zuen errepresioaren hazkundea. Baina aurreikusi zitekeen bezala, hasierako beldurrezko erreakziotik 110 Nazioarteko giro anti-kolonialaren eraginaren erakusgarri Vietnameko borroketatik mailegatutako fronteen ideia (Casanova, 2007: 75). 111 Gogoratu dezagun aste batzuk lehenago (1968ko ekainaren 7an) Txabi Etxebarrieta buruzagi historikoa Guardia Zibilak hil zuela, honek, beste etakide batekin batera, José Pardines Guardia Zibila errepide kontrol batean erail eta gero. Espirala abiatzeko osagai guztiak mahai gainean zeuden. 385 harago elkartasun eta aktibazio uholde bati bide eman zion; Burgoseko auziaren inguruan emandako mobilizazioak erakusgarri nabarmenenak izan daitezkeelarik. 10.1.3.2 Marko sinboliko berriak Aipatu dugu ETAren agerpenak ordura arteko euskal nazionalismoaren iruditerian haustura nabarmen bat suposatu zuela. Haustura hau 1962an "Ekin-eko Kaieren" agerpenetik agerikoa izango da: Sabino Aranaren nazionalismoan arrazak zuen zentralidadea hizkuntzak ordezkatuko du; Elizaren aldeko jarreratik honen hierarkiaren kontra eta akonfesionalitatearen aldeko jarrerak nagusitzen hasi ziren; kapitalismoak sortutako ondorioen gaineko lehenengo kritikak azaleratzen hasiko dira, anti-komunismo ideologikorako joera nabarmena egongo bada ere (Letamendia, 1994a: 255); ordura arteko inspirazio germanikoko nazionalismo etnikoak kolonialismoaren aurkako borroketatik edaten hasi zen; ... Euskal nazionalismoaren imajinarioaren eten hau, urtebete beranduago argitaratu zen Vasconia liburuarekin borobildu zela esan dezakegu. Zentzu horretan, gutxik jarriko dute zalantzetan abertzaletasunaren birfundazio honetan Frederico Krutwig-en ekarpenak ze garrantzia izan zuen. "Ekin-eko kaiera" eta Vasconia-ren argitalpenen artean egondako denbora tarte laburrak (urtebete eskasekoa) bien arteko aldaketa esanguratsuetarako tarte gehiegirik ez du utziko. Bai, ordea, hainbat kontzeptuen bilakaera eta erradikalizaziorako. "Ekineko Kaieretan" garai bateko Jagi-jagi-ren jatorrizko posizioen pare zegoen jarrera independentista jada agertzen bazen ere, Krutwig-ek gogor helduko dio EAJk historikoki paktismoaren alde erakutsitako jarrerari. ETAren sorrerarekin gorpuzten hasitako borroka berria jada ez da soilik frankismoaren aurkakoa izango, baizik eta Euskal Herria ukatzen zuen edozein Estatu espainiarren aurkako (bere sistema politikoa edonolakoa izanda ere). Horrekin batera, 1962an argitaratutako Kaieretan anti-komunismo ideologiko nabarmena ageri bazen, Vasconia-n euskal herriaren komunismo primitiboa aldarrikatuko da (Letamendia, 1994a: 282). Honen arabera, euskal herriaren bereizgarria bere jatorrizko komunitateetan klaseen arteko diferentzia eza izango da. Horrela, zeharka bada ere, irakurketa marxista Espainiak ukatutako barne-adiskidetutako jatorrizko jendartera bueltatzeko bidea izango da. "Jatorrizko jendartera" bueltatzearen ideia hau "Ekin-eko Kaieretan" jada euskal historia eta 112 Ordutik aurrera, eta batez ere Trantsizioaren inguruko urteetatik aurrera, ETAren jardun armatua Estatuarekin konfrontazio zuzena irekitzera bideratu zen, ordura arteko bestelako ekintza "subsidiarioak" (lan gatazkei lotutakoak esaterako) bigarren maila batean gelditzen joan zirelarik (Ibarra, 1987). 386 mistizismoari emandako garrantziarekin lotuta legoke. Zentzu honetan, jatorrizko komunitatearen mitoa eta bera ezintzen duen kanpo etsaiaren irudia Aranatik Krutwig-era presente egongo den haria izango da; azken honen arabera, berriz, lehenengoak sortutako alderdiak kanpo etsai horrekin adostasunetarako erakutsitako jarrera, jatorrizko komunitate horretara bueltatzea ezinezko egitea ez ezik, sektore paktista horiek 'barne etsaiaren' mailan kokatuko ditu. Hortik, aurrera ETAk ordezkatuko duen nazionalismo berri horren baitan, sektore paktista hau noizbait jatorrizko etxe edo komunitate horretara "bueltatuko den seme/alaba iriolearen" parabola behin eta berriro elikatuko du. 60. hamarkadaren hasieran martxan jarritako bilakaera ideologiko hau, 1967an burututako ETAren V. Asanbladaren bigarren zatiarekin113 bere heldu-arora iritsi zela esan dezakegu (Casanova, 1997). Hirugarren Munduko borroka anti-kolonialek ordura arte zuten erreferentzialitatearen inguruko irakurketa kritikoa egin zen. Zonalde horietan gerra iraultzailea garatzeko zeuden baldintzak bertako errealitatetik urrun kokatzen zirela baloratu eta ekintza-errepresio espiralarengatik ordezkatu ziren. Horrela, ETA antikolonialismoaz baino internazionalismoaz hitz egiten hasiko zen. Baina bilakaera ideologikoari dagokionez nonbaiten garapenik eman bazen hori ordura arte nagusi ziren identifikazio ardatz nagusien arteko hartu-emanetan izan zen; hau da, nazionala eta soziala. Gauza aski ezaguna da ordura arte batak bestearekiko erakutsiko urruntasuna edota bateraezintasuna. Aipatu dugu ETAren sorreratik bere kideek langileen borrokekiko erakutsitako atxikimendua eta babesa, bera distantziatik eta elkartasun gisa egindako zerbait bezala irudikatzen bazen ere. 50. hamarkadan Estatuko eremu ezberdinetatik etorritako etorkin uholdearen artean izaera sozial(ist)a izan zezakeen mugimenduarekiko atxikimendua nabarmena bazuen ere, guztiz kontrakoa zen migrazio fluxu honek nazionalismoaz zuen ikuspegia; bide horretan, hasierako Ekin- ETAren jarrerek gehiegi lagundu ez bazuten ere. Lantokietako borroketan ETAko kideen inplikazio zuzenago batek, aldiz, langile mugimenduaren artean gorago aipatutako "efektu nazionalizatzailea" (Ibarra, 1987) izan zuen, erreferentziazko identifikazio ardatz ezberdinak zituzten sektore sozialen 113 ETAren garapen teorikoaren ikuspegitik V. Asanbladak (1966ko abendua) jauzi nabarmena suposatu zuen. Jauzi hau, ordea, gatazkatsuan izango da. Honen jatorria IV. Asanbladan aukeratutako Bulego Politikoaren erabakiekin lotuta legoke. Aski ezagunak dira frankismoaren urte hauetan ETAren baitan bi identifikazio politiko nagusien artean (nazionalista eta sozialista) emandako elkar-bizitza tentsioduna. Ika-mika horien zehaztasunetan erori gabe, Asanbladako Bulego Politikoa aldatzea erabakiko du, estatuko joera obreristekin bat egingo duelakoan eta ETAren ibilbide historikoari uko egiten diotelakoan (Casanova, 1997: 77-80). Talde eszindituak ETA-berri izeneko taldea osatuko du. V. Asanblada garaile ateratakoak estrategiaren zehaztapenerako bigarren asanblada deituko dute 1967ko martxoan; bertan atal ideologikoak pisu nabarmena izango duelarik (Casanova, 1997: 82). Baina ez da orduko zatiketa bakarra izango. Aipatu bezala espiralaren abiatzeak errepresioa nabarmen areagotuko zuen, Bulego Politiko berriaren eta komite exekutiboaren kide asko atxilotuz. V. Asanbladaren zuzendaritzaren halabeharrezko berritze honek eztabaida zahar batzuk berpiztuko ditu; kasu honetan, VI. Asanbladan obreristen eta ibilbide historikoa aldarrikatzen zutenen arteko zatiketa berri bat emanez. Lehenengoek ETA VI izenagatik ezagunak egingo dira; besteek V. Asanbladaren izpiritua aldarrikatuko dute. 387 arteko adeitasuna areagotuz. Honi ETA frankismoaren aurkako borrokan hartzen ari zen aitzindaritza gehitu behar diogu (Gurrutxaga, 1996). Bi tradizio ideologikoen arteko elkartasun honek oinarria jarriko dio ondorenean V. Asanbladan planteatutako teorizazioei. Zentzu honetan, 1967tik aurrera ETAk bere burua "Nazio Askapenerako Euskal Mugimendu Sozialista" bezala izendatuko du. "Mugimenduaren" izendapena ez da berria izango; "sozialistarena" ordea, bai. Casanovaren arabera (1997: 83) izendapen honek ikerketa metodo marxistarekin lerratzeko aukera emango dio, baina era berean, erreferente zehatzagoekin (marxismo-leninismoa edota komunismoa, esaterako) identifikatzeko zailtasunak izan zitzaketen sektoreak erakartzeko tartea utziko du. Jarrera honek mundu mailako ezkerreko erreferente ideologiko ezberdinen artean hautatzeko aukera eskainiko dio; beti ere, Euskal Herriko errealitatera egokitzeko aukera emanez. Orduko identifikazio ardatz nagusiak (nazionalismoa eta sozialismoa) sintonian jartzeko saiakera honetan kategoria berriak ere sortu ditu. Horien artean ezagunena "Euskal Herri Langilea" edota "Pueblo Trabajador Vasco" entzutetsua. Kategoria kontzeptual honek garapen luzea izango du urteetan. Bere birtualtasun nagusia, ordura arte batera-ezinak ziruditen eskaerak nominalizazio edo izendatze prozesu zehatz baten bidez artikulatu, antifrankismoaren kate ekibalentzialaren erreferentziazko ainguralekua bezala identifikatu eta erregimenarekin lehia hegemonikoan murgiltzeko aukera emango zion abiapuntua jartzean datza. 10.1.3.3 Antolakunde berriak Tarrow-ek (1997) protesta zikloaz egiten duen definizioari jarraiki, protesta zikloaren indartze eta zabaltze fasean aurkituko dugun hirugarren ezaugarria antolakunde berrien sorrera eta aurrekoen erradikalizazioan legoke. Aurretik martxan zegoen erakundearen erradikalizazioa nabarmena izango da jada azaldutako espiralaren estrategiaren inplementazioarekin; hortaz, azalpen gehiagorik behar ez duelakoan gaude. Antolakunde berrien sorrera, berriz, McAdamek (2002) planteatutako mugimendu deribatuen kategoriarekin lotu nahi izan dugu. Gorago aipatu bezala, ETAk protesta zikloari hasiera emango dion mugimendu goiztiarraren funtzioa bete bazuen, horren ondoren bere mugimendu deribatu 388 bezala ulertu ditzakegun hainbat antolakunde sortu ziren. Gure kasuan, bereizgarri nagusia kasu askotan antolakunde berberetik sortutako zatiketak edo eszisioak izatea litzateke. McAdamek aipatu bezala hau mugimendu goiztiarrak jokatutako aitzindaritza paperari zor zaio, kasu askotan mugimendu batzuk eta besteak martxan jartzearen arrazoi nagusiak bertsuak badira ere. Lehengo arrazoia, aukera politikoen zabalkundea litzateke. McAdamek (2002: 252) "Estatua eta talde lehiatzaile baten arteko botere ezberdintasuna gutxitzen duten ezaugarri instituzional edota lerrokatze politiko informalez" hitz egingo digu. Definizio hau era hertsian ulertzeak gure ikerketa kasua kanpoan utzi badezake ere, frankismoaren aro biologikoaren bukaerak ziurgabetasun politikoa areagotzen zuela agerikoa da; diktadorearen heriotzak ireki zezakeen ziklo politikoa bera ordura arteko aukeren zabalpen argia bezala ulertu zelarik. Bigarrenik, antolakuntza maila egongo da. Mugimendu deribatuek, goiztiarrek bezala, oinarrizko antolaketa maila bat beharko dute. Sarritan, berriz, goiztiarrek "erabakigarria den antolaketa testuingurua" (McAdam, 2002: 255) eskainiko dute. Gurrutxagaren (1985) arabera, familia, kuadrilla, eliza edo elkarteen inguruan trinkotu ziren sareak eskainiko diete mugimendu hauei oinarrizko antolaketa. Kasu askotan, mugimendu edo antolakundeak banaketen ondorioz ezberdinak izanda ere, elikatzen dituzten sareak berdinak izango dira; hortaz, beraien arteko inter-dependentzia handia izango da. Hirugarrenik matxinatu kontzientzia eta markoztatze prozesuak egongo dira. Orain arte azaldutakoarekin argi egon beharko luke, gure ustez, mobilizazio prozesuaren oinarrizko bultzada, funtsean kognitiboa edo kulturala dela. Mugimendu goiztiarrak jokatutako aitzindaritza paperak eragin zuzena izango du ondoren sortutako mugimendu edo antolakundeek errealitatea interpretatzeko izango duten markoan edo errealitatea ulertzeko eran. Logika honetan ulertu beharko genuke Ibarrak (1987) aipatzen duen langile mugimenduarengan ematen den "efektu nazionalizatzailea". Baina nazioartean ezkerraren baitan ematen ari diren eztabaiden eragina ere ezin aipatu gabe utzi; edo Tarrow-ek (1987: 285) aipatuko lukeen moduan, "mugimenduan dauden ideien nazioarteko zabalkundea". Marxismoa, leninismoa, maoismoa, troskismoa edota borroka armatuaren teorizazioen eskutik mota ezberdinetako antolakunde sortari bide eman zitzaiolarik. 389 10.1 irudia: Protesta mugimendu goiztiarren bilakaera eta sortutako mugimendu deribatuak (De la Granja Saiz, 2002: 59). Aldagai hauek aurreko ataletan jada aipatu ditugun hainbat mekanismo martxan jarriko dituzte; nabarmenenak aipatzearren frankismoaren azken urteetan eta nagusiki Trantsizio politikoa egonkortu arte eman zen ekintza kolektiboaren difusioa edota kutsadura; barne lotura estuak dituzten komunitateetan ohikoak izaten diren antolakunde sortu berrien arteko sare loturak; edota mugimendu deribatuek goiztiarrengandik mailegatuko dituzten marko interpretatzaileek beraien arteko antzekotasunen esleipenei bide emango diete, kasu honetan frankismoaren aurkako borrokan beraien arteko identifikazio partzial bat emanez. Laburbilduz, 50. hamarkadaren bukaeran ETAren agerpenak, erregimena desafiatuko duen lehiatzaile isolatu gisa, gure egunetara arte luzatu den protesta zikloari hasiera emango dio. Erakunde hau, mugimendu goiztiar bezala, momentuko aukera politikoak baliatzen jakitea ondoren sortuko den lehia hegemonikoaren buru izateko funtsezkoa izango da. Aukera politiko hauen artean hiru nabarmendu nahi izan ditugu: a) EAJren ahuldade politikoa eta berari lotutako nazionalismoaren ondarea berritzeko gaitasuna, b) langile mugimenduaren aktibazioa eta berarekiko lerratze diskurtsiboa eta c) nazioartean zabaltzen ari diren ideiekiko sintonia. Protestaren abiatzea 390 ekintza-errepresio estrategiaren bidez zabaldu eta indartuko da. Hedatze horretan ekintzarako errepertorioaren erradikaltzea eta marko sinboliko berrien sorrera gakoak izango dira. Espiral honen zabalpenak eta frankismoaren aro biologikoaren bukaeraren gertutasunak sortutako aukera politiko berriak, emulazioz mugimendu deribatu berrien agerpenari bide emango dio. Francoren heriotzara arte ematen den gatazkaren orokortze honek erregimenaren hegemonia lehiatzeko baldintzak sortuko ditu. Lehia honen oinarrian anti-frankismoaren kategoriaren inguruan trinkotutako identifikazio zabala edo subjektu kontra-hegemonikoa kokatu dezakegu. Euskal Herriari dagokionez, epealdia aztertu duten ikerlari askok (Gurrutxaga 1985; Letamendia 1994 ; PérezAgote, 1987; Miciccé, 2009) identifikazio zabal honen buruan ETA kokatuko dute. 1975tik aurrera Francoren heriotzak zabaldutako aukera politiko berriak, aldiz, egoera aldatuko du. Antifrankismoaren identifikazioaren inguruan trinkotutako kate ekibalentziala apurtzen joango da eta bertan artikulatutako posizio subjektuek etortzear zen sistema politiko berriaren aldeko lehia hegemonikoan murgilduko dira. 10.2 Trantsizioaren eragina identifikazio politiko nagusietan Ez da lan honen asmoa espainiar sistema demokratikoaren erreforman parte hartu zuten aldagai guztiak aztertzea. XX. mendearen erdialdean abiatu zen protesta zikloarekin Euskal Herrian indarrean egon diren identifikazio politiko nagusien bilakaera aztertzen ari garen heinean, berriz, Trantsizioan jazotako hiru gertaera aipatu nahiko genituzke, labur bada ere, identifikazio horien garapenean, gure ustez, erabakigarriak izan zirenak. Izan ere, arestian aipatu dugun bezala, erregimen zaharraren erorketarekin batera ordura arteko antifrankismoaren kategoriaren nagusitasunean desplazamendua ematen hasi zen, berak okupatutako espazioa zeinek hegemonizatuko ote zuen ebatzi beharko zelarik. Identifikazio politikoen bilakaeran bestelako hainbat gertaera aipatu badaitezke ere, gure ustez, hiruk markatu zuten ordura arteko nortasun kolektiboen konfigurazioan eta hortik aurrerako lehian zeresan nabarmena: a) 1977ko hauteskunde orokorrak; b) 1978ko Konstituzioaren erreferenduma; eta c) marko autonomiko-foralaren inplementazioa. Bada, labur bada ere, aztertu ditzagun hiru horiek. 391 10.2.1 1977ko hauteskunde orokorrak eta fronte abertzalea osatzeko saiakera. 1975ko azaroaren 20an Franco jenerala hilko zen agonia luzea eta gero. Ordurako baina Estatuko indar politiko nagusiak posizioa hartzen hasiak ziren frankismo biologikoaren amaierak ekarriko zituen aukera politikoak aprobetxatze aldera. Oposizioa bi erreferenteen inguruan trinkotzen hasiko zen: batetik, Espainiako Alderdi Komunistaren (PC) inguruan 1974an osatutako Junta Democrática- n eta 1975ko ekainean PSOE inguruan sortutako Plataforma Democrática-n. Batak eta besteak aurreko erregimenarekiko haustura demokratikoa aldarrikatu zuten hasieran, beraien edukien hurbiltasunak 1976ko martxoan Coordinación Democrática edo PlataJunta ezagunari bide eman ziolarik. Euskal eragileen artean PNVk hasieran Plataforman eta ondorenean Platajuntan parte hartu zuen, bere hainbat buruzagi erbestetik bultzatzen hasiak ziren bitartean. Bere ezkerretara kokatzen ziren eragile abertzaleen artean ere etorri bazetorren aldaketari aurre egiteko posizioak hartzen hasiak ziren. 1975rako ETAk jada hainbat zatiketa ezagutzen zituen, tartean 1974an eman zen militarren eta politiko-militarren artekoa114. Beraien inguruan ere hainbat alderdi politiko eta sindikatu osatzen hasiak ziren. Espainiatik etor zitezkeen erreformekiko mesfidati zen siglen amalgama honetan gutxieneko kohesioa bermatze aldera 1975ko abuztuan KAS sortu zen115, hurrengo urtean bere Alternatiba ezaguna kaleratu zuelarik. KAS Alternatibaren kaleratzeak aldaketa nabarmena suposatu zuen ordura arteko ekintza-errepresio estrategiaren bilakaeran. Alternatibak, espiral honek planteatzen zuen Estatuaren eta herriaren arteko konfrontazioaren hazkundearen logika baldintzatzen ez bazuen ere, ordura arte planteatu gabeko tarteko helburu taktikoen esplizitatzeak aldaketak suposatuko ditu bi zentzutan: batetik, ordura arte aurreikusten ez zen Estatuarekiko negoziazio bidea zabaltzeko aukera; eta bestetik, eta lehenengoari lotuta, tarteko helburu horien lorpenari begirako jardun armatuaren etetea edo su-etena (Ibarra, 1987). Trantsizio garaian mahai gaineratutako bi elementu hauek 2011ko behin betiko su-etenera arte ETAren estrategia ezaugarrituko duten aldagaiak izango dira. Negoziazio estrategiaren abiatzea garai horretan ETAren 114 Goragoko ohar batean jada aipatu dugu ETAren ordura arteko zatiketen haustura-gai nagusiak, abertzaletasunaren eta ikuspegi sozialaren arteko tentsioak edota borroka armatuari emandako lehentasunaren artekoa, esaterako. Mili eta poli-milien arteko zatiketan, aldiz, antolaketa ereduaren inguruko ikuspegi ezberdinak ere gehitu beharko ditugu. Izan ere, lehenengoek esparru politiko eta militarraren arteko banaketa organikoa aldarrikatzen zuten bitartean, bigarrengoek ordura arteko fronte ezberdinen lotura funtzional hau aldarrikatzen jarraituko dute (Casanova, 1997). 115 Hasiera batean Burgoseko epaiketen aurreko erantzunak koordinatzeko sortutako antolakundea (Letamendia, 1994: 410) urte luzez ENAMen antolakuntza ereduaren erreferente nagusia bilakatuko da. 392 joko politikoa zabaldu eta jada abiatua zen lehia hegemonikoan posizio hobea lortzeko ahalegin bezala uler genezake, Trantsizioak nagusitutako markogintza kontsentsu-zalean erakunde armatuak akordiorako bere eskaintza mahai gaineratu eta adostasunaren master frame-a atzean (erabat) ez uzteko. Estatuko botereek Trantsizioaren ibilbide luzean aurrera egiten jarraitzen zuten. 1976ko azaroaren 18an Gorte frankistek Erreforma Politikoaren Legea onartu zuten (EPL), bera erreferendumera eramanez. Oposizio antifrankistak abstentzioaren aldeko deia egin zuen, Estatuan eta Euskal Herrian oso jarrera ezberdinaz egin bazen ere. Estatu mailan Platajuntaren inguruan bildutako eragile gehienen jarrera "zuhurtziazko abstentzio pasibo" (Letamendia, 1994a: 463) bezala izendatu badaiteke ere, Euskal Herrian KASek erreferendum egunean Greba Orokorrerako deialdia zabalduko du. Batean eta bestean jazotako parte hartze datuek ere gauzatzen hasia zen aldaketa politikoarekiko abegikortasun maila ezberdina ere adieraziko zuten116. Baina Espainia eta Euskal Herriaren arteko jarrera ezberdinak Trantsizioarekiko eta ondorenean Euskal Herrian garatuko diren identifikazio politikoen arteko hausturak agerian utziko dituen lehenengo gertaera nagusia 1977ko uztailean burutu behar ziren Hauteskunde Orokorrekiko jarreran aurkitu ditzakegu. Parte hartzeak eztabaida biziak eragin zituen bloke eta alderdi politiko nagusien artean, batez ere haustura aldarrikatzen zuten horiengan. Izan ere, lehenengo hauteskunde erronka honen inguruko parte hartzea ordura arte nagusitu zen erreforma ala hausturaren eztabaidaren erakusgarri nagusi bezala hartua izan zen eragile gehienen aldetik. Oposizioko indar nagusien artean testuinguru horretan bizi zen salbuespenezko egoera aldagai erabakigarri bezala ulertzen zen; batez ere, preso eta alderdi politikoen legalizazioari dagokiona. Suarezen gobernuak aurreko bi urteetan (1975ko azaroaren 25an lehenengoa eta 1976ko martxoan bigarrena) espetxeak maila batean husteko balio izan zuten indultu partzialak eman zituen. Izan ere, Espainiako sistema politiko berria legitimatzeko preso politikoen existentzia traba nabarmena zen nazioarteko komunitatearen begietan. Alabaina, odol delituak zituzten presoak bertatik kanpo gelditu ziren117. Bestaldetik, alderdi politikoen legalizazio mailakatua izan zen. LRPren ondorioz 1977ko otsailean PSOE edota EAJ legalizatu zituzten. Korapiloa, ordea, PCren legalizazioan zetzan. Moncloako Itunen negoziazioak eta honen ondorengo onarpenak urte bereko apirilean honi 116 Estatu mailako parte hartzea %79,9koa izango da, aldeko bozkak %75a osatuz. Euskal Herriko zenbakiek bi errealitate erakutsiko dizkigute: Araba eta Nafarroan parte hartzea %70tik gorakoa izan bazen ere (%72,44 eta %70,62 hurrenez hurren), Bizkaian %50,4koa eta Gipuzkoan %42,46koa izan zen. 117 1977ko apirilaren bukaeran burututako Txibertako elkarrizketen aktetan Monzonek 35 presotako kolektibo bati erreferentzia egingo dio (Anai Artean, 2011: 34). 393 bide eman zion tentsio handiko testuinguru batean. Ezkerreko alderdi abertzaleen artean, batzuk legeztatzearen prozedurari heldu zioten, oraindik orain beraien parte hartzea argi ez bazegoen ere; joera hausturazale garbiari heldu ziotenen aldetik, berriz, honakoa ez zen momentu horretako lehentasuna. Edozein kasutan, momentuko argazkiak bi posizio nagusi marrazten zituen hauteskunde parte hartzeari begira: EAJk parte hartzeari begira hartutakoa eta KASek, bere kontraesanekin118, abstentzioaren alde hartutakoa. Testuinguru berezi honetan, EAJren erreferente historikoa izandako baina azken urteotan bere posizioetatik aldendutako Telesforo Monzonek azken ahalegin bat egin zuen abertzaletasunaren familiaren bi adar nagusiak batera mantentzen jarraitzeko. 1977ko apiriletik maiatzera Angeluko Xibertako golf zelaian burutu ziren sei bileretan, Monzon, Alkateen Mugimenduko buru zen Jose Luis Elkororen laguntzarekin, indar abertzale nagusiak ados jartzen saiatuko zen; balizko desadostasunak "nora eraman gaitzakeen ez dakigun erabateko haustura" ekarriko zuelakoan (Anai Artean, 2011: 31). Monzonek ez zuen abertzaleak ez ziren bestelako euskal indarren arteko adostasunari uko egiten, baina bere ustez lehenik Euskal Herria aberritzat zutenen artean gutxienekoak hitzartu beharko ziren, ondoren "indar sukurtsalintengana" joz (Letamendia, 1994b: 34). Maila batean, Monzonen ahalegina ordura arte nagusitutako euskal antifrankismoaren kategoria edo markoa nagusi izaten jarraitzeko ahalegin bezala definitu daiteke. Baina elkarrizketa horien lehen eskuko lekukoa izan zen Mirentxu Purroyk119 esan bezala, bilkura horiek burutu zirenerako batzuk eta besteek beraien jarrerak aski ondo definituak zituzten (Anai Artean, 2011: 22). Batzuk eta besteek erakutsitako adostasunerako jarrera, aldiz, ezberdina izan zen; tartean ere, hasierako jarrerak aldatu zituzten eragileak ere egon zirelarik120. Presoen kaleratzea eta alderdi politiko guztien legeztatzea elkarrizketa horietako afera nagusiak izan ziren; batzuk eta besteentzat oso garrantzitsuak. Baina gehienentzat hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko bete beharreko ezinbesteko baldintzak ziren bitartean, EAJk hasieratik argi utzi zuen 118 KASen barruan hasieratik parte hartzearen inguruko bi posizio ezberdin nabarmenduko dira: batetik, ETA m-k eta EHASek parte hartzearen kontra azaldutakoa; eta bestetik, ETA pm-k eta eta EIAk parte hartzearen aldekoa. Batak eta besteak hausturaren aldekoak baina bera gauzatzeko estrategiaren inguruan ikuspegi ezberdinak zituztenak. Eztabaida luzeen ondoren blokearen barruan ez parte hartzearen aldekoa nagusitu zen, ETA pm-k eta EIAk, kohesioaren izenean, hasiera batean bere egin zituztelarik. 119 Mirentxu Purroy garai horretan Punto y Hora aldizkariaren zuzendaria zen. Elkarrizketa horien lekuko zuzena izan zen Jose Luis Elkorok gonbidatuta, Telesforo Monzonen enkarguz. Bere eginkizuna historikoak izan zitezkeen elkarrizketa horien lekukotasuna jasotzea izan zen, horretarako presente zeuden alderdien oneritziarekin. Elkarrizketen porrotaren ostean bertan egon ziren Monzon, Argala eta Yoyes-ek grabatutako elkarrizketen aktak bere esku utzi zituzten, etorkizun batean horiek zabaltzeko. 2011ean Anai Artean elkartearen eskueta utzita hauek argitaratu ziren. 120 Txibertako elkarrizketek fronte nazional bakarra osatzeko ezintasuna agerian utzi zutenean ETA pm-k eta EIAk parte hartzearen aldeko jarrera publikoa egin zuten, ondoren KASetik ere ateraz. 394 aurkeztuko zela; baldintza horiek beteta edo bete gabe. Gauzak horrela, atzera bueltarik gabeko banaketa emanda zegoen121. Espainiako indarren artean haustura demokratikotik erreforma adostura egindako ibilbideak bazuen bere eragina euskal alderdien artean. Erreformaren aldeko sektoreek hartuak zituzten posizioak euskal politikagintzan; bertan hausturaren aldeko indarrek Espainian ez bezalako indarra erakusten bazuten ere. 10.2.2 1978ko Konstituzioaren erreferenduma. 1977ko ekainaren 15eko Hauteskunde Orokorretan EAJ eta PSOE-PSE alderdiak nagusituko dira. Bi hauek urte horretako apirilean Fronte Autonomikoa122 osatu zuten autonomia estatutu baten elaborazioari begira. Hala ere, Araba eta Nafarroan UCD lehenengo indarra izango da. KASek aldarrikatu abstentzioa, berriz, Araban jasotako %16a eta Gipuzkoako %27aren artean mugituko da. Trantsizioak abiatutako sistemaren birfundazioak euskal lurraldeetan aurrera egiteko baldintzetan zegoela ulertu zen. Espainia mailako bi indar nagusiek (UCD eta PSOE) Konstituzioaren elaborazio prozesua lidergoan jarri ziren. Aurretik askatu beharreko bi korapilo gelditzen ziren: 1977ko urrian Suarezen Gobernuak Amnistia Legea onartuko, euskal preso politikoen kaleratzea ahalbideratuko duena; bestetik, abian jarri nahi zen sistema politikoaren bideragarritasun sozio-ekonomikoa bermatzeko Moncloako Itunak ere urrian sinatu ziren PCren babesarekin. Azken hauek planteatu ziren terminoetan bete ez baziren ere, sistema politiko berriak izan zezakeen outsider nagusiaren integrazioaren berrespena suposatu zuten. Bi afera hauek gaindituta Konstituzioaren lanketaren fase garrantzitsuenari heldu beharra zegoen. Zalantzarik ez dago egitasmo horrek ebatzi beharko zuen aferarik korapilatsuenetako lurralde antolaketari zegokiona izango zela. Ordurako PSOEk 1975-1976 aldian autodeterminazio eskubidearen alde mantendutako jarrera aldatzen hasia zen; PCrekin bat eginda, autonomien orokortzea ekarriko zuen sistema federal baten alde eginez. Solé Tura-ren (1985) arabera, UCDk ez zuen sistema definitu bat eta Alianza Popularrek deszentralizazio administratibo huts baten alde 121 Bileretan parte hartu zuten alderdien artean PNVk, EIAk, ESBk, ESEIk eta ANVk parte hartuko dute. KASen bildutakoek (EHAS eta LAIAk) abstentzioaren alde egingo dute. Erakunde militar bakoitza jarrera bakoitzarekin lerratuko da. 122 Bertan PNV eta PSOE-PSErekin batera ESEI alderdiak ere parte hartuko du. 395 egiten zuen. 1977ko hauteskundeetan parte hartu zuten euskal alderdien ekarpenak zentzu bikoitzean bideratuko ziren. Batetik, EAJk izaera foralistako eskaera autonomistak nagusitu ziren; Euskadiko Ezkerrak, berriz, izaera federaleko egitura estatalen alde egin zuen, beti ere, autodeterminaziorako eskubidearen aldarrikapenean oinarrituz. Baina batzuk eta besteen eskaerak gutxietsiak izango ziren (Letamendia, 1994b: 81). Nazio, nazionalitate, federalismo, autonomia edo erregioak bezalako kategorien arteko lehia Konstituzioaren elaboraziorako eztabaidetan oso presente egon ziren, jakina den bezala nazio bakarraren gainean oinarrituko zen nazionalitateen sistema autonomikoaren eredua azken zirriborroan nagusitu zelarik. Alderdi abertzaleen arteko ez-nahikotasun balorazio honekin testu konstituzionala erreferendumera eraman zen. Baina kontrakotasun honek ezin zituen ageriko ezberdintasunak estali. Diferentzia hauek kontrakotasuna adierazteko baliatutako formula ezberdinetan ere islatu zen. EAJk eta sortu berria zen Herri Batasunak abstentzioaren alde egin zuten; EIAk, berriz, ezezkoa hautatu zuen Konstituzioarekiko aurkakotasunak autonomi estatutu berri baten aldeko indarretan bilakatu behar zela azaltzen saiatzeko. Argi dago, HBren abstentzioak erregimen frankistaren itxuraldaketa bat baino suposatzen ez zuen erreforma prozesuarekiko kontrakotasun erradikal bat sustengatzeko planteatu zela, ondorengo emaitzek Estatuak Euskal Herrian duen zilegitasun krisiari bide emango lioketelarik. EAJrena, aldiz, Konstituzioaren "alde negatiboak" salatu nahi izango ditu; ezezko jarrera batek, aurreko erregimenarekiko hausturak suposatu zuen aurrera pausuaren balorazioaren desitxuratzea suposatu zezakeelako. Hainbat autorek sakoneko eztabaidaren mamia balizko legitimitate krisi baten inguruan kokatu dute (Ibarra, 1987; Gurrutxaga, 1985; ...). Legitimazio (falta) hau instituzionalizazio prozesu berriaren garapenerako ematen diren urrats ezberdinen aurrean hartutako jarreraren arabera neurtu dezakegu: hauteskundeen inguruko parte hartzea, erreferendumen inguruko posizioa, parte hartze instituzionala, ... Euskal alderdien artean sistema berriari guztiek legitimazio maila bat aitortuko diote, Alianza Popularretik hasita Herri Batasuneraino; maila hori nabarmen aldatuko delarik batetik bestera, noski. Herri Batasunaren kasua salbuespenezkoena izan daiteke. Bere ibilbide historikoan haustura erradikaletik parte hartze instituzional auto-mugatura doan ibilbidea marraztu bazuen ere, bere hasierako urteetan, ezartzen ari zen ordenu berriaren ordezkagarritasun maila bat adierazten zuten ekimenetan ere parte hartu zuen; 1979ko apirilean burututako udal hauteskundeetan, kasu. Baina koalizio honen izaera nazionalista anti-sistemikoaren azterketa aurreragorako utziko dugu. Balio diezagun sistema berriari eragile ezberdinek aitortutako legitimitate erlatibo hau, bere inguruan ere identifikazio politiko ezberdinak eraikiko direla esateko. Are gehiago, legitimazio hau 396 erlatiboa izateak sistemarekiko identifikazio politiko partzialak eta aldakorrak ahalbideratuko dituela esan dezakegu. Egoera hau nabarmena izango da EAJren diskurtsoan. Letamendiak (1994b, 219) berak Konstituzioaren erreferendumean baliatutako diskurtso aldakorra gogora araziko digu; "euskal herriaren eskubide historiko eta nazionalak aitortzen ez zuen Estatu eredu baten" salaketatik (eskubideok aitortuko balira Estatu eredu horren parte hartzeko aukerari ateak irekiak utziz) inongo Konstituzio espainiarretan parte ez hartzea defendatuko luketen jarreretara desplazatuz. Hainbat autorek (De la Granja Saiz, Díez Medrano, ...) alderdi honi egotzitako "anbiguetateak" hegemonikoa izan nahi izango duen identifikazio batek beharrezkoa duen kontingentziari bide emango dio. Zentzu horretan ulertu dezakegu hurrengo urteotako arrakasta sozial eta politikoa. Baina ez gaitezen aurreratu. Izan ere, Trantsizioaren urte hauetako (eta ondorengo) identifikazio politikoen artikulazioan funtsezkoa izango den hirugarren aldagaia aztertu behar baitugu. 10.2.3 Gernikako Autonomi Estatutua. 1977ko Hauteskunde Orokorretan hautatuko euskal legebiltzarkideek Euskal Parlamentarien Asanblada (EPA) osatuko zuten. Legebiltzarkide hauek hiru erronka nagusi jarriko zieten euren buruei: amnistia lortzea, alderdi politiko guztien legalizazioa eta euskal autonomia erdiestea. Bertan ordezkaritza zuten alderdi politiko guztiek parte hartu zuten. Guztien artean autonomia berrezarri bitarteko trantsiziozko egituratze instituzional proposatu zen, funtsean ondorengo autonomiaren abiapuntua suposatuko zuena. Testu aurre-autonomiko horretan bi gai argitu gabe geldituko ziren: Nafarroaren inkorporazioa eta Kontzertu Ekonomikoa. Lehenengoari dagokionez UCDko Nafarroako ordezkariek hasieratik honekin kontrakotasun argiak erakutsiko zituzten; bigarrenari dagokionez, PSOEk berak zalantzak erakutsiko ditu honen egokitasunari dagokionez. Aipagarria da Euskadiko Ezkerrak aurre-autonomia honekiko erakutsitako jarrera. Izan ere, Letamendiaren arabera (1994b: 63) ordura arte koalizioak instituzionalizazioaren eta hausturaren bi munduen artean ibili bazen ere, testuarekiko erakutsitako aldeko jarrerak lehenengoan murgiltzera eraman zuen. Testua Madrilekin adostu ostean, 1978ko otsailean, Euskal Herriko Kontseilu Orokorra (CGPV) osatu zen, aurre-autonomiako organo goren gisa. Berak kudeatu beharko zituen behin-behinean testu aurre-autonomikoan jasotako eskuduntzak, horietako asko transferitu gabe bazeuden ere. Honek erreformaren alde egin zuen alderdi abertzaleen artean frustrazio maila handia eragin zuen, 397 trantsiziozko autonomia honi hutsik dagoen estalkiaren itxura emanez. Gainera politika fiskalaren afera argitu gabe zegoen eta Nafarroako afera konpondu gabe. Azken honi dagokionez, esan bezala, hasieratik UCDko legebiltzarkideak Nafarroa eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko bateratze instituzionalaren aurkako jarrera argia erakutsiko zuten. Baina garai honetan PSOEk bere jarrera aldatuko, hasierako inkorporaziotik bi entitate ezberdinetan mantentzearen aldeko jarrerara biratuz. Letamendiak (1994b: 84-86) planteatutako hipotesi soziologikoaren arabera Nafarroako bi errealitate soziolinguistiko ezberdinek bateratze instituzionalaren aldeko identifikazioa baldintzatuko zuketen, euskal hiztunen eremuan honen aldeko jarrera eta erdaldunean kontrakoa nagusituko ziratekeelarik. Azken honek salbuespen nabarmen bat izango zukeen, identifikazio antifrankista oso bizirik zirauen Iruñerriako zonalde erdalduna. Bertan aldeko jarrera izateaz gain, abertzaletasun hausturazalearekiko identifikazioa ere handia litzateke. Zentzu horretan, balizko erreferendum baten aurrean nafar jendartearen polarizazioa agerian geldituko litzateke, "euskal" identitaterik izan ez baina joera antifrankista izan zezaketen tarteko sektore epel askok bateratzearen kontra egin zezaketelarik. Ildo honetan, aipatzekoa da UCD bera izango dela honen inguruko erreferenduma eskatuko duena, baina PSOEk zatiketa hau agerian ez gelditzeko integrazioaren kontra egingo zukeen. Kontuak kontu, balizko integrazioaren afera Konstituzioaren 4. Xedapen Iragankorraren baitan ebatzi zen; inoiz oso ondo zehaztu ez zen organo foral baten gehiengo absolutu baten eta zuzeneko erreferendumean lortu beharreko gehiengo baten eskuetan utziz. Gauzak horrela, CGPVk bere bidea jarraitu zuen, autonomi estatutua izango idazteko ponentzia erredaktore bat izendatuz. Kontzertu ekonomikoaren inguruan PNV eta PSOEren arteko hasierako desadostasunak gaindituta Euskal Parlamentarien Asanbladak proposatutako testuari oniritzia eman zion, parte hartu zuten alderdi guztien oniritziarekin (Arabako UCDko ordezkaria abstenitu eta EMKkoak kontrako bozka eman zuen). Herri Batasunak kontrako jarrera adierazi zuen. Hainbat autoreen arabera (Ibarra, 1987; Gurrutxaga, 1996; ...), ENAMek momentu horretan Konstituzioaren onarpen faltaren, aurre-autonomiaren eskuduntzen transferentzia ezaren edota egoera sozio-ekonomiko larriaren ondorioz bizi zen frustrazioa egoera saiakera kontrahegemonikoa eraikitzeko probestu nahi izan zuen; sistemak barneratu ezin izan zituen eskaeren arteko ekibalentzia gorpuztuz edo. Gure ustez interesgarria da garai horretan bertan sistema berriarekiko lehia hegemoniko hori artikulatzeko ENAMek berak bultzatutako beste esperientzia bat: Euskal Herriko Batzarre Nazionala (EHBN). Estatutuaren inguruko kanpainarekin bat eginez, 1978ko irailaren 18an ekimen berri bat aurkeztu zuen. Bere sorreran (lehenengo udal hauteskundeak eta gero) Estatutu baten eginkizuna bere gain hartuko bazuen ere, hilabete batzuk 398 beranduago indar parlamentarioek eginkizun hau erreferendumaren bidez bururaino eramango zutela argi ikusi zenean egiteko honi uko egin eta bere burua "kontra-botere euskal herritarraren organo" bezala izendatu zuen, "Oligarkiak zuzendutako erreforma prozesuaren aurreko alternatibak" sortzearen eginkizuna hartuz (Letamendia, 1994b: 338). Gauzak horrela, Estatutuaren inguruko erreferenduma baino lau egun lehenago Gernikako Juntetxeetan ospatutako ekitaldian EHBNk bere burua "haustura demokratikoa ahalbideratuko duen kontra-botere alternatiba herrikoia" bezala definitu zuen. Herri Batasunaren baitan honi eman nahi zitzaion izaeraren inguruko eztabaidak gaindituta123, EHBNren osaketa hautetsi eta langile zein herri asanbladen ordezkariengatik osatua egongo zela erabaki zen; amnistiaren, borroka anti-nuklearren, auzo elkarteen, nekazari munduko sektoreen, emakume talde, gazte talde edo pentsionisten erreferentzia agerikoa eginez. Hautetsien presentzia "sistemaren baitan pitzadura eragiteko gakoa" bezala aurkeztuko da, baina bere forma nagusia auto-antolatutako mugimendu asanblearioen kontraboterea izan zen (Letamendia, 1994b: 340). Hegemonia berri baten eraikuntzarako artikulatu nahi den eskuliburuko ekibalentzia kate teoriko honek, aldiz, praktikan bere mugak erakutsiko zituen. Horietako nabarmena bere bultzatzaile nagusia izango zen ENAM eta bere arteko eginkizun edo espazio politikoaren arteko bateragarritasun falta izan zelarik. Gogoratu behar dugu 1978rako KASek bere burua alderdiak, herri antolakundeak eta auto-antolatutako mugimenduen asanblearioak bilduko lituzkeen bloke iraultzaile bezala definitu zuela. Gauzak horrela, bata eta besteari egotzitako eginkizunen arteko distantzia edo diferentzia minimoa izango da. Eztabaida nagusia, hortaz, kontra-botere hori artikulatuko zuen subjektu nagusia zein izango den argitzean kokatu zela ematen du; 'autoantolatutako' mugimenduak edota KAS bera124. Gernikan burututako agerpen publikoa EHBNren azkenekoa izan zen. Hortik aurrera, KASek kontra-botere herrikoi horren eraikuntzarako blokearen parte organikoa izango zen antolakundearen sorrera lehenetsi zuen: Abertzale Sozialista Komiteak (ASK). 123 Ikuspegi ezberdin hauek HBren kide gehienek defenditzen zuten Batzarreren mugimendu zein norbanako hautetsien kontseilu izaera eta LAIAk bultzatzen zuen alderdi(ar)en nagusitasunaren artean gauzatu ziren, azken hauen tesiak apenas babesik lortu ez zuelarik (Letamendia, 1994b: 338-339). 124 EHBN eta KASen paperaren inguruko eztabaida hauek ezkerraren baitako eztabaida paradigmatikoen forma hartuko dute; batez ere Laclau eta Gramsciren arteko posizio teorikoei dagokionean. Biek ala biek hegemonia berri baten eraikuntzaren arrakastarako giltza eskaera ezberdinen arteko sintonian edo elkartasunean kokatu badute ere, lehenengoak kate ekibalentzial guztiari egonkortasuna emango dion point capiton edo a objektua aurrez ezin dela ezarri planteatzen duen bitartean, bigarrenak horren izaera aurre-determinatua (Gramsciren kasuan langileria) aldarrikatuko du. Ildo berean, EHBNk mugimendu hauen autonomian jarritako arretak bloke kontrahegemonikoaren eraikuntza eta bilakaerari indeterminazio bat egozten dion bitartean, ENAMek kate ekibalentzial osoaren ainguraleku bezala KAS jartzea, Laclauk Gramsciri egozten zion "ondar esentzialista" dakarkigu gogora; hartu zen bide ohiko alderdi leninisten abangoardismoarekin bat eginez, hegemonia laclauiarraren kontingentziarekin baino. 399 Lau egun beranduago Estatutuaren inguruko erreferenduma burutu zen errepresioak eta jardun armatuak polarizatutako testuinguru batean. Emaitzei dagokionez, II. Errepublikako Estatutuaren bozkarekin alderatzen bada (erroldaren %85,50aren aldek bozka) abstentzioaren aldeko joera nabarmen altuagoa izan bazen ere, erroldaren erdia baino gehiagok (%52,16k) alde egin izanak irakurketa politiko garbia adierazten du: Francoren heriotzarekin abiatutako erreforma prozesuak hiru herrialdeetako euskal jendartean legitimazio nahikoa aurkitu zuen. Zalantzarik ez dago erreforma prozesuak gurean aurkitu zuen kontrakotasun mailak Estatuan eman zen maila apalarekin zerikusirik ez duela. Gurrutxagak (1996) esan bezala, Estatuan gertatu ez bezala instituzionalizazio prozesua gurean ez zen Konstituzioaren onarpenarekin bukatu; instituzionalizazio prozesu honek behar zuen legitimazioa Estatutuarekin gauzatuko zen. Baina jarrera guztiek ez dute irakurketa honekin bat egingo, noski, eta ENAMek oinarrizko araudia den Konstituzioaren onarpen faltak prozesu guztia zilegitasun falta batez bustiko zuela nabarmenduko du. Zentzu honetan, garai honetan forma hartu zuten identifikazio politiko ezberdinak gertaera politiko berberak ulertzeko eraikitako marko interpretatzaile ezberdinen izaera eta diskurtsiboaren erakusle izango dira. Izan ere, nazionalista zentralistentzat Konstituzioak euskal lurraldeetan izan zuen babes falta agerikoa izango bada ere, Estatutuak (bertatik eratortzen arau gisa) izandako babes zabalak erreforma prozesu osoa legitimatuko du. Nazionalista sistemikoek eta anti-sistemikoek, bat egingo dute Konstituzioaren babes faltak prozesuari jatorrizko gabezia ezartzen diola esaterakoan; baina nazionalista sistemikoek Estatutuaren onarpena Estatuko instituzionalizazioaren berrespen gisa baino, euskal erakundetze eta legitimazio bide "propioaren" abiapuntua bezala ulertuko duten bitartean, sistemaren aurkako jarrera erakutsiko dutenentzat oinarrizko arauaren onarpen faltaren 'jatorrizko bekatuak' prozesu guztia babes legitimatzailerik gabe utzi zuen. 10.3 Identifikazio politiko nagusiak Autonomien Estatu berrian Atal enpirikoaren aurrekarien lehenengo zati honetan, orain arte bi gauza egin nahi izan ditugu. Batetik, XXI. mendera arte luzatu den protesta zikloaren jatorria kokatu, Tarrowek (1983, 1989) planteatutako zentzuan, protesta eta mugimendua parekatuz; hau da, protestaldiaren abiatzea 400 10.3.1 Erakundeen egitura: Autonomien Estatua Gure ikerketa-gaiak zentro-periferia gatazka eredu klasikoa osatuko du; zentroa osatzen duen Estatu-nazioa eta Estatua sortu nahi duen komunitate periferikoaren artekoa. Honek ez du esan nahi batak eta besteak komunitate itxi eta barne desadostasunik gabekoak izango direnik. Alabaina, biek ala biek, nazionalismoaren beharra izango dute, jendartearen eta komunitatearen eraikuntzaren eginkizunari atxikimendua eta leialtasuna lortzeko. Letamendiaren (1997: 23) arabera, Estatunazioek hiru funtzio mota garatu beharko dituzte: ekonomikoak (merkatuaren sorrera), politikoak (barneratze eta parte hartzea) eta kulturalak (sozializazio eta legitimazio mekanismoak). Hirugarren funtzio multzo honen bitartez Estatu-nazioak kultura nazionala osatuko duten balio, arau eta sinboloak sortuko ditu, erregimenarekiko aldeko aurre-disposizioak aktibatuko dituen jarrerak sustatuz. Sozializazio prozesu hauen bidez sortzen den kultura politikoa identifikazio politiko kolektiboetan islatuko da eta aldagai kognitibo, afektibo eta baloratzaileak barnebilduko ditu. Leialtasun hau lortzeko Estatu-nazioak forma ezberdinak hartu ditzake. Ohikoenak Estatu bateratuak, federalak edo autonomikoak izan daitezke. Baina hauetako bakoitzak bere aldaerak ere izan ditzake. Gure erreferentziazko Estatu-nazioaren erakunde egiturari dagokionez, izaera autonomikoa lukeen erakundetze formaz ariko ginateke, berarekiko leialtasunak erdietsi nahian nazionalismo zentralista periferiako nazionalismo sistemikoarekin elkar-biziko beharko delarik. Estatu autonomikoa Estatu bateratu frankistaren eraldaketaren fruitua litzateke. Azken honen krisiari aterabidea eman eta bere higadura oztopatzeko alternatiba, hain zuzen ere. Estatu autonomikoaren jatorria Estatu federalaren alderantzizkoa da. Azken hau Konfederazio baten parteek batasunerantz eman nahi duten urratsaren isla den bitartean, Estatu autonomikoa Estatu bateratuaren porrotaren erakusgarria da; bere deszentralizazioaren bitartez aterabidea eman nahiko zaiolarik. Edozein kasutan, Estatu zentralak bere eragina erkidego autonomikoengan nabarmendu nahi izango du: osatzen duten parteek beraien autonomia izango dute, baina ez dute Estatu zentralaren borondatearen osaketaren gainean aparteko eraginik izango. Era berean, subiranotasunaren jabe bakarra den zentroa, burujabeak izango ez diren parteen boterearen iturritzat hartuko da. Hau izango da espainiar estatuaren erreforma politikoan emandako bilakaera; aldi berean, Mendebaldean XX. mendearen azken laurdenean emandako joera berdinaren parte izango delarik. 402 Herrero de Miñonek esan bezala, egoera honek mami politiko edota corpus politicum-aren inguruko ulermen ezberdinak azaleratuko ditu (Herrero de Miñon, 1998: 112): lehenengoa, boterearen homogeinizazio eta zentralizazioan oinarritutakoa, eta bigarrena, ezberdintasunean eta deszentralizazioan. Periferiak pareko bi entitateen arteko harreman bezala ulertuko du eta zentroak menpekotasun harreman bezala. Baina zer Estatu motaren aurrean gauden jakiteko definizio konstituzionaletatik harago jo beharko dugu, periferiek beraien lurraldearen gaineko zer kontrol maila duten ezagutu beharko dugularik. Izan ere, sistema politikoak hartzen duen formak, egitura sozio-ekonomiko eta konfrontazio politiko-instituzionala ezaugarritzearekin batera, demos-a edota erreferentziazko kolektiboaren identifikazioan eragin zuzena izango baitu (Goikoetxea, 2012). Identifikazio eta egituratze instituzionalaren arteko norabideko biko harreman hau, agentzia eta estrukturaren arteko eztabaida klasikoaren aldaera bezala ulertu dezakegu. Hortaz, instituzionalizazioak hartu zuen oinarrizko forma aipatuta, jarraian identifikazio nagusien nondik norakoei helduko diegu. 10.3.2 Nazionalismo zentralista. Arestian esandakoaren harira, Trantsizio ostean erakundetutako Estatu autonomikoa izaera zentralistako nazionalismo batek gidatuta gorpuztu zen. Estatuak bere burua mehatxatua sentitzen duenean, bere erreferentziazko komunitatearen atxikimendua mantentzeko bere jarrera nazionalista zentralista bihurtzea ohikoa izaten da. Mehatxu hauek askotan errealak edo irudimenezkoak izan daitezkeenez, zentralismo 'defentsibo' eta 'erasokorren' arteko mugak lausoak izan daitezke. Normalean zentroaren indarrak nazionalismo zentralistak beharrezkoak egiten ez dituenez, beraien agerpenak periferietako komunitateen artean erresistentziak eragingo ditu. Bilakaera hau agerikoa izango da 80. hamarkadaren hasieran. LOAPAren tramitazioa edota eskuduntzen transferentzia mugatua hauen adibide garbiak izan daitezke. Izan ere, sistema politiko berriaren eginkizun nagusietako bat bere erreferentziazko komunitate politikoa trinkotzea izango 403 baitzen. Trantsizio osteko oreka hauskorrean125 sistema bere erreferentziazko komunitatearen kohesioa kolokan jarri zezaketen mehatxu bikoitzarekin aurkituko da: batetik, nazionalismo periferikoak autogobernu jaioberria bestelako asmo soberanistetarako baliatu zezakeen; eta bestetik, bunkerizatutako elite kontserbadoreen joera autoritarioak demokraziaren mehatxu zuzena izan zitekeen. Otsailaren 23aren inguruko auto-kolpearen inguruko teorietatik harago, saiakerak berak eta ondorengo lege organikoaren tramitazioak Estatu-nazioaren erreferentziazko komunitatea trinkotu eta euskal nazionalismoaren asmoen mehatxuak gelditzeko eragin politikoa ere izan zuten. Jokaldiak, aldiz, bere arriskuak ere bazituen. Izan ere, elite kontserbadoreen leialtasuna mantentzeak euskal nazionalismo sistemikoa zentro-periferia lehia adostuaren soka apurtu baitzezakeen. Ondorenean Auzitegi Konstituzionalak LOAPAren izaera "homogeinizatzailea eta harmonizatzailea" kolokan jartzeak tentsio hau nabarmen baretu bazuen ere. Estatu-nazioaren komunitatearen eraikuntza prozesuan eliteen garrantzia aintzat hartu beharreko elementua izango da. Hau jatorri ezberdinetako sektoreez osatuta egongo da: alderdi politikoetako buruzagiak, estatu-politikariak, goi funtzionarioak, indar militar eta polizialak, enpresetako patronalak, akademia munduko pertsonai erreferentzialak, kultur edo kirol esparruko kide esanguratsuak eta abar luze bat. Estatu-nazioaren gehiengoa ordezkatu nahi duen elite honek, balioen zentzua bereganatuko du, balio sistema horren baitan zer sektore kokatzen diren eta zeintzuk ez ebatziz. Periferietako nazionalismoekin berdin egingo du, nazionalismo sistemikoa bere erreferentziazko komunitatearen baitan barneratuz eta anti-sistemikoa baztertuz edo estigmatizatuz. Zentzu honetan, Estatuaren elitearen parte izango diren eta periferiatik datozen kideak nazionalismo periferikoen kontra indar gehienarekin jo izan dutenak izan ohi dira (Letamendia, 1997: 132), gure kasuan ikusi dezakegun bezala. Estatu-nazioaren baloreak bere eginez eta Estatu-nazioaren kide gisa identifikatuz, periferietako kontra-baloreen aurka egingo dute, nazionalismoa bazterreko zerbait edota are patologikoa izan daitekeena bezala kontsideratuz. Nazionalismo zentralistaren bereizgarri bezala, periferietan sortzen diren "periferiak" aipatu genitzake. Izan ere, periferiak ere polizentrikoak izan daitezke. Estatuak bezala, periferiek ere beraien zentroa eta periferiak izango dituzte, ezberdintasun ekonomiko, historiko edota kulturaletatik jaioak. Periferietako periferia hauek zentroarekin aliatu edota beraien nazionalismoa 125 Gogoratu behar dugu ETAren eta Estatu terrorismoan ari ziren taldeen jardun armatuaren urte gogorrenak izan zirela. 1978tik 1980ra doan tartean soilik (biak barne) ETAren adar ezberdinek eta CC.AA.-ek 241 pertsona erahil zituzten; Estatu Terrorismoari lotutako talde nagusiek (Batallón Vasco Español, Triple A eta Grupos Armados Españoles) 23 pertsona (Eusko Jaurlaritzak Terrorismoaren Biktimen Bulegoari eskatutako txostenetik aterata; http://elpais.com/diario/2010/03/21/domingo/1269147158_850215.html) 404 Horrela, Estatuak bere politika antiterrorista "normatiboetatik" legez kanpokoetara doan abaniko batetik aukeratu beharko du. Lehenengoen artean nazionalismo periferikoa eta bere baitan sortutako talde armatuari inongo zilegitasunik aitortuko ez dien politika informatiboak sustatzetik hasi; justizian, kartzela eremuan edo poliziari emandako salbuespenezko eskumenen zabalpenetik pasata (neurrioi nazioarteko babesa emanez); gerra psikologikoko diseinuak zituzten 'ZEN Plana' bezalakoetara iritsiz. Kasu guztietan errepresioaren jo muga erreferentziazko eragiletik harago nabarmen zabalduko da. Politika normatibo hauekin Estatuaren diskurtsoak eraginkortasun eta legalitatearen arteko uztarketa nabarmenduko badu ere, "guztiak bata eta bestea (zentroa eta periferia) banatzeko konspiratuko du" (Letamendia, 1997: 332). 70. hamarkadaren bukaeran eta 80. hamarkadaren hasieran ikusi bezala, hertsadura aparatuen barruan legalitatea apurtuko duten erantzun korporatiboak sortuko dira. Borroka antiterroristaren arduradunak epe motzeko eraginkortasun bilatu nahi izateak norabide berdinean bultzatuko ditu. Jardun armatuagatik kolpatua sentitzen den Estatu-nazioaren populazioaren polarizazio oldarkorrak bigarren mailako legitimatze funtzioa beteko du; honen ageriko babes batean baino, babes tazitu batean itzuliko den isiltasun batean islatuz. Arduradun politikoak, hertsadura aparatuen leialtasun krisiari, eurei 'egiten utziz' edota euren erantzunak koordinatuz erantzungo dute. Bien bitartean, kanpora begira, neurri normatiboen garrantzia aldarrikatu eta legez kanpoko estrategia honekiko ez-ikusiarena egingo dute. Jarrera kontraesankor hau, aldiz, bortxaren antiterroristaren atalasearen araberakoa izango da. Tortura lehenengo atalase batean kokatu daiteke. Bera penalki tipifikatua eta publikoki onartezina izanik ere, bere erantzukizun penaletatik salbuetsi ditzakeen hainbat egoera eman daitezkeenaren uste nagusitua ere ematen delarik (Ibarra, 1987). 'Kontrolik gabeko' terrorismo polizialak bigarren atalase bat osatu dezake; hau da, Gobernuak desiratzen ez duen hori. Trantsizio egoeretan eman ohi izaten diren ziurgabetasun egoerei lotuta agertzen da; bertan indar polizialek beraien etorkizun politikoaren inguruko bermerik ez ikusteak kontrolik gabeko jardun hauek areagotu ditzakete. Terrorismo instrumentalak eta terrorismo kolpistak hurrengo mailak osatuko lituzkete. Lehenengoa, aurrekoak ez bezala, arduradun politikoek zuzentzen dute. Hertsadura aparatuen erreakzio korporatiboetatik elikatzen da, baina hauek ez dira espontaneoak; autoritateengandik neurtuak eta zuzenduak baizik. Helburu operatibo zehatzak izateaz gain, Estatu aparatuen leialtasuna bermatzea ere izango da bere xedea, hauek mertzenarioengatik ere eginak izan badaitezke ere. Ekintza hauek gutxieneko babes sozial izan beharko dute (kasu askotan lausoa izango bada ere), jasaten den erasoaren neurrigabekeria azpimarratuz. Terrorismo mota hau berriz maila batean kontrolatua izan 406 beharko da, presio sozialak edo nazioartekoak kontra egitea nahi ez badu. Terrorismo kolpistak azalpen gehiegirik ez du behar. Nazionalismo antiterroristaren erreakzioak ideologikoa eta identitarioa kontrako zentzuetan norabidetzea ekarriko du. Sistemak bere diskurtso ideologikoa bakea eta demokrazia bezalako balioetan zentratzen duten bitartean, masak (hainbat elite politiko, mediatiko edota polizialek hauspotuta) nazionalismo periferiko biolentoaren aurka geroz eta nabarmenago polarizatuko dira. Azken hau, Estatu-nazioaren barne etsai bihurtuta, bere izaera identitarioan sakonduko duelarik. Zentro-periferia gatazkak gurean bortxa antiterroristaren atalase maila guztiak ezagutuko ditu. Letamendiak Juego de espejos (1997) liburuan maisuki azaldu bezala, nazionalismo antiterroristaren espiralak nazionalismo periferikoan bere isla izango du, elkarri elikatzen dioten ispiluen joko amaigabe bati bide emanez. 10.3.2.2 Erregionalismoa. Erregionalismo bezala, erregioek bere lurraldeetako botere gune politikoak, ekonomikoak eta sozialak kontrolatzearen aldeko apustua ulertuko dugu; normalean instituzio politiko, administratibo eta legegile propioen bitartez (Letamendia, 1997: 145). Erregionalismoaren kategoria garaikidea Ongizate Estatuaren bilakaerari lotuta agertuko zaigu. 70. hamarkadaren bukaeran korronte neoliberalen eskutik abiatutako gainbeheraren ondorioz, Estatuek ordura arte bere gain hartutako hainbat eginkizun sozial maila instituzional baxuagoetara bideratuko dituzte. Botere banaketa berri honek, Estatuaren eginkizunak eraldatzeaz gain, botere egitura lokalagoei zentzu berri bat emango die. Espainiar Trantsizioa mendebaldeko Estatu-nazioetako Ongizate Estatuen gainbeheraren fasean gauzatu izanak, ondorio zuzenak izango ditu Estatuaren konfigurazio ereduan. Hau da, gorpuztu nahi izan zen autonomien Estatuak une horretan nagusi ziren tentsio nazionalei erantzuteaz gain, oinarrizko zerbitzuen eskaintza (osasuna, irakaskuntza edota hainbat prestazio sozial) herritarrengandik gertuago zeuden erakunde maila azpi-estatalen eskuetan uztera eraman zuen. Baina ikusi dugun bezala, jatorrizko asmo hauek izaera zentralista erakutsiko duen nazionalismo batengandik baldintzatuak izango dira. 407 mugituko da nazionalismo sistemikoa; anbiguetate eta aldakortasun honek, hainbat egoeratan, erregionalismoa non bukatu eta nazionalismo periferikoa non hasten den mugarritzea lan nekeza bihurtuko duelarik. Anbiguotasun honek, EAJ eta PSEri zentralitate politikoa eman zien ia bi hamarkadetan zehar; sistemaren mugak zalantzatan jarriko ez zituzten jarrera moderatu hauek posizio hegemonikoa izateko balio izan zielarik. 10.3.3 Nazionalismo periferikoa. Aipatzen ari garenaren harira, Letamendiaren (1997) arabera, nazionalismoa, identifikazio politikoen eraikuntzarako mugimendu gisa, hiru erregistro barnebilduko lituzke: identitarioa, ideologikoa eta legitimazio politikoaren mailatik datorrena. Lehenengoa nortasun zeinuen aukeraketan letzake: espazialak (talde lurralde eremu zehatz batekin lotzen duena), tenporalak (taldearen iraupena finkatzen dutenak) eta kulturalak (hizkuntza eta kultur adierazpenak barnebiltzen dituenak). Erregistro ideologikoak taldearen mesedetan baliatuko diren filosofia eta teoriak barnebilduko lituzke eta ideologia nagusiekiko identifikazioan oinarrituko litzateke (liberalismoa, errepublikanismoa, ...). Legitimazioaren erregistroen kasuan, periferiak Estatunazioak martxan jarritako legitimazio mekanismoak mimetizatzera jo ohi du, gorago aipatutako ispilu jokoari bide emanez. Legitimazio mekanismo hauek izaera arrazionala, identifikazioari lotutakoak edota boterearen sakralizazioarekin lotutakoak izan daitezke. Mekanismo hauen ezaugarritzea eta intentsitatearen arabera periferia eta Estatu-nazioaren arteko gatazka maila ebatziko delarik. Horrela, hiru erregistroak elkarlotuak agertuko zaizkigu, modu bateratuan funtzionatuko duen ikuskera gisa agertuz. Mugimendu periferikoa, definizioz, nazio bateko taldeen eta klase sozial ezberdinen aliantza den heinean, ez dator ezker-eskubi haustura lerroa eragiten duen klase gatazkatik (zentro-periferia gatazkarik ez duten Estatu-nazioetan bezala), ezberdintasun ideologiko-identitarioetatik baizik. Baina zentro-periferiaren aldagaiak gainontzeko cleavages-ekiko izan duen indarra, hauek barneratu, hegemonizatu eta artikulatzeko aukera zabalduko du. Ikuspegi honek ez du klase gatazka ukatuko; nazionalismo periferiko erradikalen jatorrian bestelako aldagaiek ere duten garrantzia azpimarratu baizik. Esaterako, mugimendu horren barneratze edo kanporatze maila zentroarekiko, gu/besteak irudikapenaren intentsitatea edota Estatuari aitortzen dion legitimazio maila. Edozein 409 Ander Gurrutxagak (1985, 1996) hegemonia honen arrakastarako gakoak izango diren eremuen bilakaera aztertuko du. Horrela frankismoan zehar familia, eliza, kuadrilla edota asoziazionismoa ideia horien transmisio ezkuturako giltzarriak izan baziren ere, trantsizio ostean instituzionalizazio prozesuak hartutako garrantziak hegemoniaren hedapenerako fokuak bestelako eremuetara zabalduko ditu. Gurrutxagaren arabera (1996: 157), frankismoaren ostean "eraikuntza autonomikoak bizitza soziala gain-instituzionalizatzen du", ordura arteko kaleko kapital soziala administrazioetan kokatzera joko delarik. Zentzu honetan, administrazioaren fideltasuna lortzeko egitura administratiboaren politizazio maila altua eta horren aukeraketa prozesuetan esku hartzea bide nagusiak izango dira. Honek bere ezagutzaren arabera baino lotura politikoei emandako garrantziagatik kontratatutako esperientzia txikiko norbanakoak errekrutatzera eramango du (Jimenez Asenjo, 1985). Kasu askotan, alderdiaren eta administrazioaren arteko kapital sozialari dagokionez, bata non bukatu bestea hasteko oso ondo definitzerik ez dela egongo. Gurrutxagak ere "EAJk (zuzenean) kontrolatuko ez duen" baina nazionalismo sistemikoaren orbitan grabitatuko duen "klase politiko berri" batez ere hitz egingo digu (1996: 152-153). Hiru multzo profesionalen baitan bilduko ditu: batetik, nazionalismoak hezteko denborarik izan ez duen eta kasu askotan instituzionalizazio prozesuaren ondorioz egitura autonomikoaren parte izatera igaro diren jardun liberaletan (abokatuak, ekonomistak, ...) diharduten profesionalak. Bigarrenik, enpresa pribatuaren eremutik datozenak (kooperatibagintzatik edota enpresa txiki-ertainetik datorren teknokrata belaunaldi berria). Eta hirugarrenik kultura mundutik datozen sektoreak (mundu editoriala, kazetaritzan, hezkuntzan edo kulturgintzan jardundakoak eta abar). Hauetako askok Trantsizioaren ostean burutako erakunde prozesuan gorpuztutako nazionalismo sistemikoaren kapital soziala osatuko dute. b) Osaketa ideologiko-identitarioa (Ezker-eskubi eta autonomismo-independentzia). Kapital sozial indartsu bat izatea, aldiz, ez da mugimenduaren izaera ezaugarrituko duen aldagai bakarra. Kapital sozial horrek erreferentziazko Estatu-nazioari emandako aitortza mailak eta bere osaketa ideologiko-identitatarioak ere norabidetuko dute erakundetze prozesuarekiko jarrera. De la Granja Saiz-ek aipatu bezala (2002: 17), EAJren doktrinak burujabea izango den Estatu baten sorreraren helburua, Estatuaren baitan autonomia lortzearekin lotuta egongo den ekintza politiko pragmatikoarekin beste inor baino hobeto uztartu du. Bere ustez, formulazio honek, kontraesankorra dirudien arren, XX. mendean alderdi honek lortutako errotze sozial eta arrakasta politikoaren 411 zeinurik adierazgarrienetakoa izango litzateke. Independentismo teoriko eta autonomismo praktikoaren arteko oreka zail honetan, eraikiko du autonomi estatutua Estatu propio baten bidean ematen den "lehenengo urratsaren" diskurtso anbiguoa. Nazionalismo moderatuen instituzionalizazioak mugimendu periferikoa sistema sozio-politiko estatalean barneratzeko arriskuaren atarian kokatuko du ezinbestez. Nazionalismo sistemikoaren "gu"-ak izaera interklasistako diskurtso bat garatuko du (Zallo, 1997: 123; De la Granja Saiz, 2002: 18); nahiz eta goi sektore sozialak izan mugimenduaren praktika bideratuko dutenak. Díez Medranoren (1999) arabera, ezker-eskuin ardatzera ere zabalduko duen anbiguotasun honek Trantsizio ostean hartutako jarrera sozio-ekonomikoarekin lotuta legoke. Honen arabera, kapitalismoaren existentzia zalantzatan jarri gabe, EAJren baitan era sotilean ezberdindutako bi jarrerekin topatu gaitezke. Lehenengoa defendatzen zutenek, industria eta jabego pribatua onartzen bazuten ere kapitalismo basatiaren eta bere izaera esplotatzailearen aurka azalduko dira. Bigarren jarreraren aldekoei, berriz, ekoizle txikiak eta lan zentroaren demokrazia axola txikiagoa zaie. Azken hauek lehentasuna euskal industria merkatu espainiarrean eta nazioartekoan lehiakorragoa izateari ematen zioten. Beraien kezka nagusia euskal industria astuna 70. hamarkadaren bukaeratik ematean ari zen krisitik aterako luketen neurriak inplementatzeko botere politiko nahikoa mobilizatzeko gaitasuna izatean zetzan. Hortaz, EAJk babestutako ideologia sozio-ekonomikoa bi korronteetatik elikatuko da: batetik, kapitalismoa zalantzatan jarri gabe, kapitalismo handia begi onez ikusi ez eta langileen parte hartzea sustatu nahi zutenak; eta bestetik, kapitalismoa euskal jendartean ematen zen bezala onartzen zutenak osatuko lukete (Díez Medrano, 1999: 181-182). Zallo bezalako bestelako autore batzuk, aldiz, zuzenagoak izango dira alderdi honen izaera "kontserbadorea" salatzerakoan orduan; honen arabera ulertuko balirateke 90. hamarkadaren erdialdean Estatu mailan onartutako lan erreformei emandako babesa edota pentsio sistema eta osasungintzaren pribatizazio partziala (Zallo, 2001: 149). c) Sistemarekiko jarrera. Identifikazioaren eraikuntzan nazionalismo sistemikoak erakutsitako anbiguotasun honek, malgutasun eta joko politikorako margen handia emango dio, sistemarekiko erakutsitako jarrerari dagokionez. Horrela, hainbat kasutan "bestea"-k zentroari erreferentzia egingo dio; beste hainbatetan, aldiz, nazionalismo anti-sistemikoari ere egingo dio. Azken jarrera honek, aldi berean, zentroarekiko alternatiba baztertzaile bezala ez agertzea ekarriko diolarik. 412 esango digun bezala, erakunde hauen legitimazio "erlatibo" baina "onargarria" emango da, nagusiki instituzio autonomikoen kasuan. Gorago aipatu bezala, joera anti-sistemiko hau bere osaketa ideologiko-identitarioaren arabera definituko da. Gure kasuan klase aldarrikapen klasikoekin lotuak agertuko dira. Beraien eskaeren onartezintasunak bere burua bazterketa sozio-politikora eramateko arriskua handituko du. Langileriak gidatutako klaseen aliantza nazionalak osatuko lukeen nortasun politikoa edo 'gu'-a, mapa sozialaren hertzetan kokatzen direnak erakartzera joko du kapital sozial gisa. 'Bestea'-k, etsaitzat hartua izango den zentroa bezala, bere itzala sektore moderatuengan luzatzeko joera erakutsiko du, sektore epel hauek zentro horrekiko kolaboratzaile bezala hartuak izango direlarik. Mugimendu anti-sistemikoaren nortasuna utopiarantz joko du; gaur ezinezkoak diruditen nahimenak etorkizun batean gauzatu ahal izateko bermatzaile gisa agertuz. Legitimazioari dagokionez, zentroarekiko erabateko aitortza faltak maila sinboliko eta politikoetan zentro alternatibo berri baten eraikuntza eskatuko du, kideak horrekiko identifikatu eta, hainbat kasutan, bera sakralizatuko dutelarik. Zentroaren eta mugimendu anti-sistemikoaren arteko polarizazio honek talde erradikalarengan distortsio ideologiko bat sortu ohi du, bera eta Estatuaren artean existitzen den gatazka baino ez aitortzera eramango duelarik. Zentzu honetan, beste talde nazionalistak ez ikusiarenak egitera eramango du, mugimendu anti-sistemikoak baino babes sozial handiagoa izanda ere (Ibarra, 1987). 1989. urtean Aljerren Espainiako Gobernuaren ordezkarien eta ETAren artean izandako elkarrizketak "pintza politiko" honen adibiderik garbiena izan daitezke. Elkarrizketa horiek mami politikoan sakontzeko eman ez bazuten ere, alde baten "de facto"-zko zertifikaziorako balio izan zuten, erakunde armatua lehenengo mailako interlokutore politiko bezala aitortuz. Zertifikazio honek sistemari aitortzarik ematen ez zion eragile baten inkorporazioari bide eman, eta ondorioz, joko zelai politikoa zabaldu behar bazuen ere, ordura arte joko zelai horretan zentralitatea izandako eragileen garrantzia nabarmen ahultzen zuen130. Horrela ulertu zen maila handi batean Ajuriaconsentir que el enemigo consolide sus armas básicas. Y es más fácil conseguirlo desde el exterior de las misma [instituciones] que aceptando sus reglas de juego"). Urte bereko martxoan Herri Batasunak, udaletan izan ezik, gainontzeko instituzioetako eserlekuak ez okupatzeko erabakia publiko egingo du (De la Cueva, 1988). Urte batzuk beranduago (1991), aldiz, epealdi horretan koalizioak parte hartze instituzional ezagatik emandako ondorioen balantze auto-kritikoa egingo du, beraien presentzia instituzionala areagotzeko apustua eginez; "ez era iraunkorrean, ezta normalizatuan" bada ere. Jardun instituzionalaren funtsa bere izaera "desligitimatzailean" kokatzen jarraitzen bada ere, parte hartzea hau hurrengo urteetan egonkortzen joango zen. (http://elpais.com/diario/1991/03/08/espana/668386802_850215.html) 130 1989ko martxoaren 22 eta 23an Aljerren izandako elkarrizketa hauen ondotik hitzartutako akordioaren ondorengo pasarte laburra jaso nahi izan dugu zentroa eta mugimendu anti-sistemikoaren talde armatuaren arteko dualizazio 416 Eneako mahaia osatzen zuten alderdiengatik; hainbat kasutan alderdion jardun politikoa elkarrizketa horien balioa gutxiestea zuzendu zelarik (Egaña eta Giacopucci, 1992). Polarizazio honen ondorioz ere, nazionalismo anti-sistematikoa sistemaren "barne etsaia" bihurtuko da. Zentroak nazionalismo anti-sistemikoa barne etsai bezala ulertzeko arrazoi zuzenak eta zeharkakoak aurkitu ditzakegu: lehenengoen artean nazionalismo anti-sistemikoaren aurka masen parte hartze politikoa handitzea egon daiteke; zeharkakoen artean, Estatu-nazioaren eliteen arteko lehiei aurre egin edota arreta soziala desnorabidetzeko, "barne etsaiaren" aurkako kontsentsu soziala nagusitu nahi izatea, ustelkeria kasuen gaineko arreta kentzeko sistematikoki egin bezala. Nazionalismo anti-terroristan bezala, bortxak ere eragin zuzena izango du euskal nazionalismo antisistemikoaren identifikazioaren eraikuntzan. Erreferentziazko komunitatearekiko atxikimendua indartzea ekarriko du. Kideen arteko elkartasuna handituko du eta taldearekiko partaidetza sentipena areagotu zuen. Bortxaren agerpenak lagun eta etsaien arteko zatiketa lerroa zorroztuko du, eszenatoki politikoa bitan sinplifikatuz eta bertakoek bietako bat aukeratu beharko dutelarik. Gurea bezalako kasuetan, nazionalismo anti-sistemikoaren bortxaren hazkundeak nazionalismo sistemikoa zentro estatalarekin bat egitera eraman zuen, aniztasuna edo bakea bezalako kategorien alde; beti ere, "gatazkaren" diskurtsoak, aldian behin, komunitate nazionalista bakarraren "gu"-aren baitan birlerrokatzeko jokoa emango bazion ere. Braud-en (1993) ustez, polarizazio honek bi aldeen ezintasunak agerian utziko ditu: batetik, mugimendu anti-sistemikoarena, ordezkaritzarako ohiko bideak erabiltzeko erakutsitako ezintasunagatik; eta bestetik, Estatu-nazioarena gatazka instituzionalizatzeko gaitasun faltagatik. Alde biko bortxaren erabilera honek berriro ere ispiluen jokoaren isla infinitua areagotu zuen. Letamendiaren arabera (1997: 232), nazionalismo anti-sistemikoek Estatuaren bortxaren erabilerari bortxarekin erantzunez Estatua mimetizatuko dute; azken hau bortxaren erabileraren monopolioaren zentroa den heinean. Erakunde armatuaren bortxaren erabilerak, berriz, Estatuaren bortxa areagotuko du, aski ezaguna zaigun espiralari bide emanez. Bere helduaroan, Estatuaren eta bortxa baliatzen duen nazionalismoaren arteko mimesi bikoitz honek egitura duala sortzera eraman zuen. politikoaren erakusgarri gisa; oharra ETAk hartutako konpromisoei dagokio: "Se acuerda [...] la conformación [...] de una mesa complementaria de debate y diálogo, compuesta por la representación de las opciones políticas que reivindican ambas delegaciones actuantes. Sucesivamente, y a lo largo del proceso de negociación, se irán perfilando los mecanismos de intervención del resto de representaciones políticas. En todo caso sería el Pueblo Vasco quien sancionaría la anhelada solución política" (Egaña eta Giacopucci, 1992: 194). Piramide formako mailaketa honetan hiru eskala sortzen dira, non goiko erpinean ETA eta Gobernuaren ordezkariak kokatzen diren prozesu politikoaren gidari gisa; hortik aurrera, gainontzeko sektoreen (alderdi politikoak eta euskal herritarrak) inplikazioa bigarren maila edo fase baterako laga edo prozesuaren hartzaile gisa ulertzen da. 417 Batetik, kontra-Estatu forma hartuko duen antolatutako talde armatua, eta bestetik, kontra-nazio forma hartuko lukeen eta talde honi aitortza emango liokeen legitimatze komunitate zibila osatuz. Bortxaren elementuak nortasun politikoaren eraikuntzan duen eraginaz harago, antolakuntza ikuspegitik, nazionalismo anti-sistemiko honek hartuko dituen formak ere aintzat hartu beharko dira. Gure kasuan, Ezker Abertzaleak edo Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak (ENAM) nagusiki kapitalizatu zuen nazionalismo anti-sistemikoa ezaugarritzeko familiaren kategoriak hainbat indargune eskainiko dizkigu. Tarrowek (1983, 1989a) familiaren ideia denbora epealdi batean zehar era iraunkor batean mantenduko den protesta zikloa bezala ulertu du. Zentzu horretan, familiaren sorrerak eta protesta zikloarenak prozesu sozial berberari erreferentzia egingo liokete. Ikuspegi honek bat egingo luke euskal gatazka edo liskarraldi modernoaren sorrera, 50. hamarkadan ETAren inguruan trinkotu zen ENAMen familiaren sorrerarekin uztartzerakoan. Tarrowek baliatutako kategoria honek "mugimenduen familiei" erreferentzia egingo lieke. Esan nahi baita, mugimendu sozial gehienen jatorria beste mugimenduengan eta hauek baliatutako bitartekoengan egongo da; aldi berean, bitarteko ideologiko edo organizatibo hauek ondorengo borroketarako oinarria suposatuko dutelarik. Zentzu honetan, ETAk, mugimendu goiztiar bezala, momentuan indarrean ziren aukera politikoen egitura behar bezala aprobetxatzen jakiteak, ondorenean bere alboetan sortuko diren bestelako mugimendu deribatuentzako oinarria eskainiko du. Ikuspegi honek organikoki jatorri berbera duten mugimenduen antolaketa eredua baino, prozesu sozial gatazkatsuen abiapuntuan sare moduan antolatzen diren mugimenduen arteko hartu-emanari erreferentzia egingo lioke (McAdam, 2002). 10.3.4 Mugimendu sozial berriak. Ez dira teorilari gutxi izango mugimendu sozial berri eta zaharren batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmendu nahi izango dutenak. Zatiketa honen arabera 60. hamarkadako jendarte industrializatuetan emandako mugimendu sozial berri hauen agerpenak borroka gunea lan zentrotik kulturara desplazatu zuen. Klase gatazkan oinarritutako mobilizazio prozesuen gainbeherak identitateari, balio kulturalei edota bizimoduei lotutako gatazkak nagusitzea ekarriko zuen. Zentzu horretan, nortasunen eraikuntza lehiarako gai nagusia litzateke, gatazkaren izaera politikotik kulturalera jauzi eginez. Baina ez dira bakarrik lehiarako gaiak aldatuko direnak; gai edo helburu horiek lortzeko moduak ere. Arreta Estatua edo botere politikoa kudeatzen dituzten instituzioak 418 eskuratzean baino, norberak bere eguneroko bizimoduari lotutako jarreretan kokatuko da jendartea eraldatzeko bide gisa. Mugimendu sozial berriek "pribatua publiko bihurtuz" aurkituko dute ekintza kolektiborako bide nagusi berria. Eztabaida aski ezaguna izango denez, ekarri dezagun Edwards-en (2014: 119) laburpena mugimendu sozial berri hauek lekarketen "berritasunaz": 1. Politika berriak: 1. Afera post-materialak. 2. Identitateen defentsa edota berrien aitortza lortu. 3. Zeintzuk garen edota nola bizi garen ezaugarritzen dituzten definizio nagusiak lehiatu. 2. Gatazkarako espazio berriak: 1. Lantokia baino eguneroko aferak eta gai kulturalak. 2. Alternatiba kulturalen sorreraren bilaketa; balore, identitate edota bizimodu berriak. 3. Osaketa berria: 1. Klaseak zeharkatu eta aurretik bazterrean zeuden taldeak (gazteak, emakumeak, ...) langile mugimenduarekin batera. 2. Klase gatazkan oinarritzea baino klase ertain erradikalizatuengatik gidatuak (ikasketa maila erdi-altuak). 4. Antolaketa modu berriak: 1. Deszentralizatuak, parte hartzaileak eta sare demokratikoak ohiko mugimendu sozialen antolaketa eredu burokratikoak baino. 2. Eguneroko bizimoduan 'murgilduta', publikoki ikusgai baino. Gatazka-gai zentrala lan mundutik esparru kulturalera jauzi egiten duen trantsizio honetan, mugimendu sozialak gatazka-gai berri bat azalarazteaz gain, sistemaren eta aldarrikatutako gaiaren arteko bateragarritasunaren mugarrietan haustura bat suposatuko dute (Melucci, 1996: 28). Baina sistemak barneratu ezin izango duen gatazka gune berria ez du zertan sistema kapitalista zaharra ardazten zuen "kapitala vs. lana" dikotomia izango; mugimendu sozialen azterlariek jendartea zeharkatuko duen gatazka nagusi honen gai zentrala zein denaren inguruan ikuspegi ezberdinak izango dituzte. 419 11. KAPITULUA: AURREKARI ZUZENAK: DISKURTSOAK ETA EKINTZA KOLEKTIBOA 90. HAMARKADAREN LEHENENGO ERDIALDEAN Kapitulu honetan gure erreferentziazko epealdiaren (1995-2000) aurrekari zuzenak aztertuko ditugu. Horretarako 90. hamarkadaren lehenengo erdialdearen argazki bat ateratzen saiatuko gara. Argazki hori ekintza kolektiboaren azterketarako agenda klasikoaren atalei jarraituta aterako dugu. Jasoko dugun irudia horren estatikoa ez izateko, 1990tik 1994ra bitarte jazotako gertakarien azterketarako McAdam, Tarrow eta Tilly-ren (2005) mekanismoak eta prozesuak txertatuko ditugularik. 11.1. Aukera eta mehatxuen kudeaketa Aukera Politikoen Egitura aldagai egonkor eta aldakorrez osatutako baldintza multzo bezala izendatu dugu (Diani & Della Porta, 2011). Lehenengoen artean erakundeen egitura eta kultura politikoa bezalako aldagaiak kokatzen ditugu; bigarrengoan aliantza eta aurkaritza egiturak. Erakundeen egiturari dagokionez, Estatuaren irekitasuna eta sendotasuna baloratuko da ekintza kolektiboaren baldintzatzaile bezala. Orain arte ikusitakoak Trantsizioak deszentralizazio maila bat onartuko duen autonomien Estatu bat erakusten digu, non zentro eta periferiaren arteko lehiak norabidetuko duen deszentralizazio horren bilakaeran. Tilly-ren (2010a) kategoriak baliatuta, gaitasun altuko erregimen demokratiko 'hasiberri' batekin aurkituko garela esan dezakegu. Tilly-k berak erregimen mota hauen ohiko ibilbideari erreparatuta dioen bezala, gaitasun estatala demokratizazioa eman baino lehen lortuko da. Gaitasun estatal honek Estatuan eta Euskal Herrian izan zuen garapen ezberdinak demokratizazio prozesua bera baldintzatuko duelarik. Edozein kasutan, mugiezinak diren estruktura politikoez baino, aukera politikoen aspektu aldakorrez hitz egitea egokiagoa litzateke; egoera zehatzetan ematen diren berezitasunengan arreta jartzen dutenak, hain zuzen ere (Edwards, 2014: 88). Aukera Politikoen Egituraren ikuspegi kritiko 422 honek kategoria honi orokorkeria arriskua kenduko badio ere, kasuan kasu aztertu behar denez, ikerketa sozialerako bitarteko bezala lausoagoa egingo du. Zentzu honetan, Tarrowek (1997) berak Aukera Poltikoen Egituraz baino, aukera politikoez eta beraien 'kudeaketaz' hitz egingo digu. Kultura politikoaz hitz egiteko orduan, berriz, ekintza kolektiboaren arauak baldintzatzen dituzten marko kultural edo mundu ikuskerez ariko gara. Gurean kultura hauek aurreko atalean azaldutako zentro-periferia gatazkagatik eta horren baitan eraikitako identifikazio politiko nagusien arabera osatuko dira nagusiki: batetik, sistemaren erdigunea osatu eta botere politikoaren banaketaren arduraduna den nazionalismo zentralista; bigarrenik, zentroarekiko leialtasuna erakutsi baina autogobernuan sakondu nahi izango duen nazionalismo sistemikoa (baita bere aldaera izan daitekeen erregionalismoa ere); eta azkenik, logika berri bat ezarri nahi izango duen nazionalismo anti-sistemiko bezala izendatu dezakeguna. Gauzak horrela, aldagai egonkorrak osatzen dituzten erakundeen egiturak eta kultura politikoak aurreko atalean sakonago landu ditugun Trantsiziotik heredatutako erregimenaren izaera eta identifikazio politiko nagusiekin aztertutzat emango ditugu. Jarraian aldagai aldakorrengan jarriko dugu arreta. Aldagai aldakorren artean aliantza eta aurkaritza egiturak ditugu. Lehenengoan, mugimenduaren lagunak bilduko lirateke; bigarrengoan, aurkariak. 90. hamarkadaren lehenengo erdialdean gurean gauzatu ziren aliantza eta aurkaritza egiturek protesta-mugimenduak aukera eta mehatxuak nola antzematen zituzten baldintzatu zuten eta ondorioz bere ekintza kolektiboa. Horregatik aukera eta mehatxuen egitura hau baldintzatu zuten bi aldagai nagusien gainean jarriko dugu arreta. Batetik, Ajuria Eneako Itunaren garapena. Gure ustez bertan bildutako alderdi politikoek finkatu zuten garai horretako markogintza hegemonikoa eta horri lotutako laguntasun eta etsaitasun aliantzak. Horregatik arreta berezia emango diogu horren inguruan egituratutako harreman sare eta bere bilakaerari. Horrekin batera, bigarren atal batean, eremu sozio-ekonomikoan gauzatutako aliantza eta aurkaritza harremanei erreparatuko diegu; zehazkiago, horren baitan sindikatu ezberdinen arteko harremanari. Epealdi horretan eman zen krisialdi ekonomiko eta industrialak egoera sozio-politikoan izan zuen eragin nabarmenaz harago, eragile sozial hauen arteko harremanek eragin zuzena izan zutelako hamarkadaren bigarren erdialdean euskal protestaldiak izan zuen garapenean. Ajuria Eneako Itunaren garapenari dagokionez, bi fase bereiziko ditugu bere bilakaeran. Lehenengoa bere sinaduratik 1995era bitarte doana; ETAren bortxaren aurkako sozializazio faseari erantzungo lioke. Bigarren fasea urte horretatik 1997ra bitarte doana; Itunaren ageriko gainbehera 423 erakusten duena. Bereizketa hau ez da hutsala. 1995an Gobernu autonomikoko alderdiek (PNV, PSE-EE eta EA) sinatutako gobernu akordioaren edukiei erantzuten dio. Izan ere, bertan terrorismoaren arazoarekin bukatzeko estrategia "bigarren fase batean" murgiltzeko bultzadari erreferentzia egiten zitzaion. Ajuria Eneako Itunean bertan jasotzen den ETArekin izan beharreko amaiera negoziatuaren inguruko zehaztapenaren beharraz ari ziren. Atal honetan lehengo faseari helduko diogu, Itunaren bukaerako urteen azterketa hurrengo atalerako utziz. Lehenengo fase honen baitan ere egoera ezberdinak antzemango ditugu bertako alderdien eta bertatik kanpo gelditutako sektoreen arteko aliantza eta aurkaritza harremanei dagokionez. Horiek aztertzen saiatuko gara jarraian. 11.1.1. Ajuria Eneako Ituna. 11.1.1.1. Sorreraren testuingurua. 80. hamarkadaren erdialdean egituratze instituzionala oraindik erabat garatu gabe zegoen, bai Estatuan baita Euskal Herrian ere. 1982tik aurrera PSOEk lortutako gehiengo absolutuak bide hori jorratzeko askatasun handia eman zion Felipe Gonzalezen Gobernuari, Espainia Europako Komunitate Ekonomikoko kide bezala homologatzea helburu izanik. Euskal Erkidego Autonomoan, berriz, transferitutako eskumenak martxan jartzea eta transferitu gabe zeuden eskumenen aldarrikapenak zentratu zuten Garaikoetxeak buru zuen EAJren lehenengo gobernuaren instituzionalizazio prozesua. Lehenengo bi hauteskunde autonomikoetan EAJk lortutako gehiengoek horren lidergo bakarra bere eskuetan utzi zuten baina 1985an bere baitan gauzatutako zatiketak lidergo hori partekatu beharko zuela erakusten hasi zen. Hurrengo urtean gauzatutako hauteskundeetan PSOE-PSE lehenengo indar bezala agertu bazen ere, Lehendakaritza EAJren esku gelditu zen, alderdi sozialista gobernu funtzioetara gehitu zelarik. Jelkideen ikuspegitik aliantza sistema honek, erkidegoaren gobernagarritasunari erantzuteaz gain, Gernikako Estatutuak ezarritako autogobernu maila asebetetzeko helburuari ere erantzuten zion; momentu horretan, Estatu mailan zuen gehiengo zabalak PSOE prozesu horretarako bidelagun ezin hobea bihurtzen baitzuen. Bi alderdi hauek lideratu behar zituzten bi instituzioen arteko harreman intergubernamentalak eredu deszentralizatuetan nagusitu ohi den "leialtasun konpartituen" logika anitzari erantzuteko asmoa zuen (Letamendia, 2001). 424 Instituzionalizazio prozesu hau aurrera eramateko funtsezkoa zen arerio autonomoak kontrol pean mantentzearen mekanismoak hainbat gabezi erakusten zituen. Urte horietan Herri Batasunaren ordezkaritza maila %15 a inguruan zegoen eta bozka kopuruari dagokionez goranzko joeran kokatu zen 90. hamarkadaren hasierara arte. Trantsizioaren urteetako heriotza kopuruetara iritsi ez bazen ere, ETAk gogor jo zuen 80. hamarkada osoan zehar; batez ere bigarren erdialdean zehar. Ez zuen ematen ETAren jardun armatuak ENAMi babes sozial gehiegirik kentzen zionik; ez behintzat hauteskunde emaitzei erreparatuta. Borroka armatuak zentralitate nabarmena hartzen zuen estrategia honetan, aldiz, errutinizazioaren arriskua ageri zen. Hamarkada horren bigarren erdialderako, Espainiako iritzi publikoa Estatuko Segurtasun Indarren tantakako heriotzen aurrean intsentsibilizatua zegoen (Casanova, 2008). Hortaz, borroka armatuak izaera ezegonkortzaile bat eta Estatuko Gobernua negoziaziora eramateko tresna eraginkorra izan nahi bazuen, bera Euskal Herritik kanpo indartu eta kalte handiagoak eragingo zituen moldeekin baliatu beharko zela ulertu zuen ETAk. 80. hamarkadan zehar aliantza eta aurkaritzen egitura Trantsizioarekin abiatutako instituzionalizazio prozesuaren onargarritasunaren inguruan ardazten zen; bera aintzat hartu eta aintzat hartzen ez zituztenen artean. Baina bi hauek ez zituzten bloke monolitikoak osatzen. Izan ere, berrogei urteetako diktadura batean ehundutako aliantza antifrankistek sortutako nortasun politikoak kasu askotan ez baitira muga horren arabera identifikatuko; are gehiago, Trantsizioaren lehenengo urteetan mugimendu politiko ezberdinen artean eman zen norbanako edo talde sozialen transbasea etengabekoa izan zenean. Hala ere aurreko atalean ikusi dugun bezala, urteak aurrera egin ahala, ETA pm-ren disoluzioarekin eta Euskadi Ezkerrak Estatutuaren alde eginda, finkatutako sistemaren aurkako mugimenduaren osaketa argitzen joan zen, ENAM erreferente nagusia bilakatu zelarik. Instituzionalizazioaren alde egin zutenen artean, berriz, panorama nahasiagoa izan zen. Izan ere, instituzionalizazio hori ulertzeko moduak eta berari egotzitako helburuak aski ezberdinak izan baitziren. Alianza Popularretik hasita, 80. hamarkadaren bigarren erdialdera arte ez zuena autonomiaren alde egingo; eskuduntzen transferentzia prozesuaren inguruko ika-mikak ezaugarritu duen EAJ eta PSOE-PSEren arteko harremanetatik pasata; Euskadi Ezkerrak hanka bat sistemaren barruan eta bestea kanpoan kokatu nahi izatearen epe laburreko jokalditik igaroz; edota EAJren baitan lurraldeen barne antolaketaren inguruan eman ziren ulermen ezberdinetara iritsita. Zentzu horretan, lehia antagoniko nagusia sistemaren onargarritasunaren inguruan ezaugarritua bazen ere 425 (posfundazionalistek politikoa deituko luketena), eguneroko eztabaida politikoaren melodia polifonikoagoa eta aliantza sistema anitzagoa zela (politika) esan dezakegu. Lehia hegemonikoetan ohikoa izaten den bezala, muga antagonikoaren alde batean eta bestean kokatzen diren eragile nagusien arteko hartu-emana urria zen, baina ez ezereza. Gobernu espainiar ezberdinek ez zuten ETA eta ENAMekin komunikazio haria galdu 80. hamarkada osoan zehar (Giacopuzzi & Egaña, 1992). Hartu-eman hauek, ordea, bestea norberaren posizioetara hurbiltzeko izan zezakeen borondatearen neurgailua izatetik ez ziren pasa131. Horrela, gobernuaren aldetik izendatutako ordezkari ezberdinek ETAk armak entregatu eta horren ondorioz presoak 'birgizarteratzeko' neurriak aztertzeko asmoa ote zuten ikuskatzeko baliatu ziren; ETAren aldetik, berriz, KAS Alternatiban jasotako puntuak inplementatzeko borondatea ote zegoen arakatzeko saiakera baino ez ziren izan. Hamarkadaren bukaerak Espainia demokrazia homologatu bezala egiaztatu behar zuten hainbat gertaera gerturatzen hasiak ziren eta Gobernuak etxeko lanak egin behar zituen. 1985an Europar Komunitate Europarraren parte bihurtzearen ondorioz hartutako konpromisoak bururaino eramateko urte erabakigarriak ziren. Konbergentzia ekonomikoa gauzatzeko beharrezkoak ziren neurri liberalizatzaile ezberdinek, ordea, ezinegon soziala areagotu zuten. 1988ko abenduaren 14an CCOOk eta UGTk estatu mailako greba orokorra deitu zuten, Trantsiziotik kontzertaziorako erakutsitako jarrera hautsiz. 1989ko urrian burututako Hauteskunde Orokorrek, berriz, ez zioten aparteko fakturarik pasa Gonzalezen gobernuari. Estatuan 1992 urtearen inguruan antolatutako nazioarteko ekimen ezberdinak sinbolikoki Espainia diktaduraren iraganaren itzal luzean atzean utzi eta egonkortutako demokrazia moderno bezala agertzeko hartu beharreko trena bezala ikusten ziren. Espainiaren Aukera Politikoen Egitura hau ez zen oharkabean pasa ETArentzat, 80. hamarkadaren bigarren erdialdean aktibatutako ofentsiba militarraren bidez bere aldeko egitura bihurtu nahi izan zuena. Gobernuak ezin zuen munduaren aurrean Trantsizioarekin abiatutako demokratizazio prozesua bururaino eramateko gai zela zalantzetan jarri zezakeen azken hari muturra josi gabe utzi; eta ENAMek ezin zuen demokratizazio prozesu hori negoziazioaren bitartez bururaino eramateko bigarren saiakerari bizkar eman. Horrela, 1985tik aurrera ETA eta Gobernuaren arteko komunikazio kanala areagotu zen. 131 'Antton' Etxebesteri egindako elkarrizketan hartu-eman hauen inguruko hiru fase ezberdinduko ditu. Lehenengoa, 80. hamarkadan zehar luzatzen den harreman fase luzea; batez ere kontaktu polizialengatik ezaugarritua egon zena, erakunde armatuari "bere porrota helarazteko". Hipercorreko atentatuak honi bukaera eman zion. Bigarrenik, "aldeen aitortzaren" fasea, Aljerren emandako elkarrizketek norabidetu zutena. Eta hirugarrenik, negoziazio marko honen haustura eta gero, ETAren ordezkarien deportazioarekin bat, Santo Domingon lekutu zen elkarrizketa markoak ezaugarritu zuena. 426 Testuinguru horretan hurrengo urteetako bilakaera politikoa norabidetuko zituzten bi gertaerak emango ziren: Aljerreko elkarrizketak eta Ajuria Eneako Ituna. Beraien aurrekari zuzena 1987ko azaroaren 5ean sinatutako 'Terrorismoaren gaineko Madrileko Akordioa' edo Madrileko Ituna zen. Aipatu bezala, ETAren jardun armatuaren urte gogorrak ziren132. Estatuaren jardun errepresiboak ere gora egin zuen133. Eskala aldaketa eta errepresioaren zabalpenaren arteko lehia honen helburua hurbil antzematen ziren negoziazioen aurrean, parean zegoenaren higadura ahalik eta handiena eta norberaren posizio ahalik eta sendoena irudikatzea zen; ekintza hauen eragin nabarmenena horrelako negoziazioetan beharrezkoa zen konfiantza giroa ahultzea izaten bazen ere. Baina alde batean eta bestean benetako astindua sortu zuen ekintzarik izan bazen hori 1987ko ekainaren 19an Bartzelonan gauzatutako izan zen. Egun horretan ETAk Bartzelonako Hipercor supermerkatuan potentzia handiko lehergailua zartarazi zuen, 21 pertsona erailez. Alabaina, ordurako ETA eta PSOEko Gobernuaren arteko hartu-emanak agerikoak ziren134. Egoera konprometitu honetan PSOEk, Madrilgo Itunaren bitartez, gerora Aljerreko elkarrizketetan islatuko ziren harreman hauei heltzeko legitimazioa eta babesa bilatu zuelarik. Hain zuzen ere, elkarrizketa hauen oihartzun publikoa areagotzen ari zenean osatu zen Ajuria Eneako Ituna. 1988ko urtarrilaren 12an sinatu zen135, arrapaladan eman ziren gertaera politikoei hasiera emanez. Hamasei egun beranduago, ETAk bere historian lehenengo aldiz baldintzatutako su-etenerako eskaintza publikoa egin zuen. Urrian erakunde armatuak eskaintza hau berritu zuen, baldin eta Gobernuak hartu-emanak berreskuratzen bazituen "elkarrizketarako benetako borondatearekin". Ordurako Aljerren zuzeneko hartu-emanak ematen hasiak ziren. Gobernuak erakunde armatuaren eskaintza aintzat hartu eta bitartekaritza aljeriar baten bidez bi asteko 132 1985eko ekaina eta 1986ko uztaila bitartean bakarrik Madrilen Estatuko Segurtasun Indarren 24 kide hil zituen. 1986ko uda horretan inoizko kanpaina militar zabalena egin zuen Mediterraneoko kostan berrogeita hamar ekintza baino gehiago burutuz. 133 Urte horietan oraindik GALen ekintzak indarrean zeuden. Baina legalitatetik haragoko jardun terroristaz gain, Estatuek jardun errepresiboa areagotu zuten: 1986ko azaroan EEBBetako inteligentzia zerbitzuekin elkarlanean, misil batzuk balizatuz, Sokoako polizi operazioa ezaguna burutu zen ETAren arma biltegi garrantzitsua eta finantza aparatuaren atal nagusi batzuk indargabetuz; 1987ko urtarrilean Madril Komandoa atxilotu zuten; Herrera de La Mancha-ko espetxean bildutako hainbat preso sakabanatzen hasi ziren; Espainiako eta Frantziako Gobernuaren arteko elkarlan antiterrorista hazten zihoan, horren erakusle urte horretako irailean erakundearen zuzendaritzan kokatzen zituzten bi kide (Santiago Arrospide eta Iñaki Pikabea) atxilotu eta euren atzemandako informazioaren ondorioz 1987ko urriaren 1 eta 9 a bitarte Ipar Euskal Herrian 210 pertsonen atxiloketa ekarri zuen razzia poliziala zabaldu. 134 PSOEren Gobernuaren eta ETAren adar militarreko ordezkarien arteko hartu-emanak iraunkorrak izan ziren lehenengoek 1982an boterera iritsi zirenetik. Egaña eta Giacopucci-ren (1992: 144) arabera, ETAren aldetik Txomin Iturbek islatuko du komunikazio hari hau inor baino hobeto, 1987ko otsailaren 27an bere heriotzak hari hau etengo duelarik. 135 1988ko urriaren 7an Iruñakoaren sinadurak hiruko itun hau itxi zuen. 427 aldebakarreko su-etenaren truke ordura arte izandako hartu-emanak baino "maila altuagoa izango lituzketen bilerak" egiteko konpromisoa hartu zuen (Egaña eta Giacopucci, 1992: 156). 1989ko urtarrilaren 9an ETAren adar militarrak (ordurako existitzen zen bakarra) lehenengo aldiz, "bere borondate onaren keinu gisa", hamabost eguneko aldebakarreko su-etena publikoki martxan jarri zuen. Urtarrilaren 23an (epea agortzen zenean) Gobernuarekin izandako hartu-emanen ondorioz, aldebiko su-eten bat adostu zen, urte horretako martxoaren 26ko Aberri Egunera bitarte luzatuko zena. Su-eten berri hau aurkeztu baino egun pare bat lehenago, Herri Batasunak deituta milaka pertsona bildu ziren Bilbon "Negoziazioaz bakera goaz" lemapean. Hilabete t' erdi beranduago, martxoaren 18an, Ajuria Eneako Itunaren sinatzaileen lehen ekimen publikoa burutu zen "Paz ahora y para siempre" lemapean beste manifestazio bat deituz, ETAri su-etena era amaigabe batean luzatu zezala eskatuz. Martxoaren 22 eta 23an Aljerren burututako elkarrizketa saio maratoniarren ondorioz akordio berri bat in extremis lortu zen. Elkarrizketen hurrengo faseari heltzeko oinarriak adosten ziren; baita bi aldeek publiko egingo zituzten adierazpenak ere. ETAren hitzetan, Gobernuak publiko egin beharreko testua azken momentuan aldatu zuen. Hortik aurrerako mesfidantzak eta borondate faltak nahikoak izan ziren liskarraldiari berrekiteko. Arzalluzek berak planteatu bezala, Ajuria Eneako Ituna abiatzear ziren elkarrizketen aurrean "sozialistek Felipe Gonzalezen Gobernua babesteko koiuntura zehatzari erantzuteko jaio zen" (2005: 302). Aldiz, horrelako sare moduko egituren sorrera soilik sistemaren legitimazioarentzat maila goreneko desafioa suposatuko dezaketen gertakarien aurrean eman ohi da. Hortaz, uneko gertakari bati erantzuteko egituraz harago, Ituna hurrengo urteetako aliantza/aurkaritza egiturak baldintzatu eta errealitate politikoaren interpretaziorako marko edo frame nagusia ezartzeko tresna bilakatu zen. Zentzu honetan, interesgarria da Letamendiak (2001) Ajuria Eneako Itunaren sarea ezaugarritzerakoan planteatutako hausnarketa. Bere ustez, honen baitan izaera bikoitza atzeman ahal izango dugu. Batetik, alderdien osaketatik (Lehendakariaren figura nagusia buru bezala) eratorriko litzatekeen izaera instituzionalaren network-aren eredua izango genuke (Hay, 1998). Baina bestetik, lan honetan baliatzen ari garen ekintza kolektiboaren azterketarako kontramugimenduaren izaerarekin ere aurkituko ginateke. Network eredu honek aldaera bikoitza izango luke, politics network edota policy network bezala ulertuta. Lehenengoak, politika publikoen eremuan gobernuen ekintza konkretuei erreferentzia egingo die; hau da, gobernuaren eguneroko jardunari lotuta, politika publikoetan hartzen diren erabakiei. Bigarrenak, berriz, kontsentsuaren eraikuntzari eta boterearen legitimazioarekin lotuta legoke; jendartearen norabidetzea, joko arau 428 orokorrak, botere banaketa eta erakundeen arteko goi mailako harremanak barnebilduko lituzke. Hitz bitan, 'Politika Handiaz' ariko ginateke. Itunak nagusiki bigarren funtzio hau bete zuen, sistemaren legitimazioari lotuta; lehenengoa gobernuen eginkizuna bazen ere (Madrid eta Lakua), politika antiterroristaren jardun instituzionala legitimatzeko funtzioa bete bazuen ere. Baina aldi berean Itunaren izaera lehiatsuak mugimendu sozialen ekintza kolektiboa aztertzeko planteatu ditugun bitarteko teorikoak ere aplikagarriak zaizkio, hegemoniaren aldeko liskar baten parteetako bat den heinean. Hortik Itunari egotzi ahal diogun kontra-mugimendu izaera hori ere. 11.1.1.2 Batasunaren lehenengo urteak. Ajuria Eneako Ituna interes eta lehentasun ezberdinen arteko oreka bilatu zuen bilgunea izan zen bere sorreratik. PSOE-PSE eta EAJren lehentasunak nabarmendu ziren bertako eragile nagusi bezala. PSOEri dagokionez, aipatu ditugun egoera sozio-ekonomikoak, 92aren inguruko nazioarteko ekitaldiek eta ETAren jardunak marrazten zuten Aukera eta Mehatxu Politikoen Egitura. PSOEren Gobernuak azken aldagai honi negoziazioaren bidez bukaera ematen saiatzeko erabakia hartu zuen. Negoziazio bide hori, ordea, ziurgabetasunez beterik agertzen zen. ETArekiko mesfidantzak agerikoak ziren eta balizko porrot bat oposizio 'popularraren' aldetik tresna oso tentagarria izan zitekeen Gobernua desegonkortzeko. Madrileko Itunaren136 bitartez arrisku hori minimizatzen saiatu zen. Baina Euskal Herriari begira, elkarrizketen balizko porrotaren erantzukizunaren kontaketan jendarteak Gobernuaren kontakizunarekin bat ez egitearen arriskua nabarmena zen. Honek euskal jendartearen zati handi batek sektore anti-sistemikoaren bertsio eta posizioarekin bat egitea ekarri zezakeelarik. Egoera hori ez zitzaion PSOEri interesatzen, baina ezta EAJri ere. Azken honen egoera ez zen batere erosoa: eszisio batetik zetorren; 1986ko azaroaren bukaeran ospatutako hauteskunde autonomikoetan bigarren indarra izan zen PSOE-PSEren atzetik (azken honek Lehendakaritza lagako badio ere); ordura arteko kolore bakarreko gobernu jelkideetan ez bezala kide berri bat inkorporatu beharko zuen (PSOE-PSE bera); eta eskumenen transferentzia prozesua ez atzera ez aurrera zegoen, horrek sortu zezakeen frustrazioarekin eta ondorioz babes sozial galerarekin bestelako indar abertzaleren baten alde. Gainera Espainiako Gobernua eta ETAren arteko balizko elkarrizketa aterabide zaileko 'pintza' batean bihurtu zitekeen EAJrentzat, 136 Anekdota bezala aipatu dezagun Adolfo Suarez-ek Xabier Arzalluzi esandakoak Madrileko Itunaren prestaketa lanetan: "Esto no es lo que podríamos llamar convencionalmente un "Todos contra ETA", sino un intento de ponerle un colchón al Gobierno" (Arzalluz, 2002: 292-293). 429 non ezker abertzalea eta PSOE bera indartuta atera zitezkeen. Aukera eta mehatxu politikoen eszenario honetan PSOE-PSE eta EAJren arteko sinbiosia ekidinezina zirudien. Zentzu honetan, EAJ eta PSOEren arteko elkarlana bi eztabaidei lotuta eman zela esan dezakegu. Batetik, sistemaren legitimazioari lotuta. Izan ere, ENAMen existentzia bera 1978ko erregimenaren legitimitatea kolokan jartzen zuen azken aldagaitzat hartu daiteke; Aljerreko elkarrizketek sistema bera eguneratzeko ireki zezaketen espektatiben aurrean, ezker abertzalea ezik, gainontzeko eragile politikoen artean sistemaren legitimitatearen gaineko kontsentsua ezinbestekotzat ulertu zelarik. Hortaz, Itunak berak sistemaren legitimazio funtzio garrantzitsua bete zuen. Eta bestetik, sistemaren instituzionalizaziori begira. Izan ere, Ajuria Eneako Itunak, hasiera batean behintzat, eskuduntzen transferentzia gauzatu eta autogobernuan aurrera egiteko bidea ere eskainiko baitu. Bi aldagai hauek (legitimazioa eta instituzionalizazioa) elkar elikatuko dute: zentroan nagusi den alderdiak (PSOE) autogobernuan eta instituzionalizazioan sakontzeko bidea eskaintzen zuen bitartean (eskuduntzen transferentzia), periferian nagusi den alderdiak (EAJ) indarrean zen sistemari legitimazioa eskainiko zion bere leialtasunaren bitartez (Konstituzioa/Estatutua). 11.1 irudia: Legitimazioa eta instituzionalizazioaren arteko harremanaren irudia. Baina beste alderdi sinatzaileen egoera ere aintzat hartu behar da. EE eta AP bere 'konbertsio' prozesuetan murgilduta zeuden. Lehenengoa, urte batzuk beranduago PSOE-PSErekin birfundatzera eramango zuena, 1988ko abenduan hamar urte lehenago errefusatutako Konstituzioa onartuz. Bigarrena, aurretik mesfidantzaz ikusitako autonomia onartuta, 1990an Partido Popularrean bihurtu zuena, erkidego autonomoan Julen Guimon-en eskutik. Ez ziren tentsiorik gabeko prozesuak izan baina bakoitzaren ondorengo garapena nekez ulertu daiteke Ajuria Eneako Itunaren sinaduratik kanpo. 430 EAren egoerari dagokionez egoera ez zen askoz erosoagoa izan. EAk hasieratik autogobernuaren aferak bestelako tarte esanguratsuago bat izaten ahalegindu zen. Horren erakusgarri Mahaiaren sortze-agirian bertan Ertzaintzaren eskumen esklusiboen inguruan Inaxio Oliverik txertatutako klausula edota lehenengo urteurrenaren deklarazioa sinatu ez izana autogobernu batzordean egondako geldialdia zela eta. Hala ere, Carlos Garaikoetxeak (2002: 287-288) berak bere memoria politikoetan aitortu bezala kanpo gelditzearen ondorioz jasan beharko zuketen presio politikomediatikoa eramanezina egingo zitzaiekeen. Hortaz, EAren presentzia Mahaian bertatik atera zezakeenagatik baino (EAJk patrimonializatuko baitzuen autogobernuari begira eman zitezkeen urratsak) kanpo gelditzeak eragiten ahal zizkion kalteak ekiditeak arrazoitzen zuen. Interes eta lehentasunen oreka honetan, EAJk eta PSOE buru, 1988ko urtarrilaren 12an Ajuria Eneako Ituna sinatu zen. Madril eta Gasteiz, edota PSOE eta EAJren arteko interesen arteko sinergien erakusgarri, egun batzuk beranduago, otsailaren 13an, Jose Luis Corcuera, Espainiako Barne Ministroa, eta Rafael Vera, Estatuko Segurtasun Idazkaria, EAJren ordezkaritza batekin Madrilen Ertzaintzaren behin betiko zabalpenerako akordioa sinatu zuten. Aurreko urteetan gai oso gatazkatsua izan zen baina itun antiterroristen inguruan sortutako sintoniak gaiak behar zuen azken bultzada eman zion. 11.1.1.2.1 Ituna eta Aljerreko elkarrizketak. Sinaduraren hurrengo hilabeteetan Ajuria Eneako Mahaiak ez zuen dinamika propiorik garatu. Aljerreko elkarrizketen prestaketa lanak eta PSOEren Gobernua eta ETAren arteko 'higatze' ekintzek arreta guztia hartu zuten. Urte horretako otsailaren 24an ETAk Emiliano Revilla bahitu zuen eta bere bahiketak iraun zituen zortzi hilabeteetan zehar gogor kolpatu zuen hamahiru pertsona erailez. Gobernua bere aldetik, jarduera diplomatiko bizia zabaldu zuen Aljerren biltzen ari zen ETAren bitartekaritza jazartzeko (Egaña & Giacopucci, 1992). Baina Itunaren lehenengo urteurreneko agiriak eta Aljerreko elkarrizketen bukaerak hurrengo urteetako bilakaera politikoaren elementu erabakigarrienak izan ziren. Itunaren lehenengo urteurrenak denboran bat egin zuen lau egun lehenago ETAk aldebakarrez elkarrizketak errazteko asmoz martxan jarritako hamabost egunetako su etenarekin; baita 431 urteurrenaren bezperan ETAko zuzendaritzako kidetzat hartzen zirenen atxiloketekin ere137. Alderdietako buruzagi gehienek atxiloketen garrantzia azpimarratu eta bere esker ona adierazi bazuten ere, Itunaren urteurrenaren deklarazioak ez zion erreferentziarik egin azken gertakari honi; bai, ordea, ETAren aldebakarreko eskaintzari. Bera "bukaera elkarrizketatu batera iristeko borondate errealaren faltatzat"138 hartua izan zen, jardun armatura bueltatzeko mehatxu onartezina izateaz gainera. Deklarazio hauen gogortasunak Espainiako Gobernuenaren pare egon zen. Izan ere, El País egunkarian urtarrilaren 10ean argitaratutako albistean, Espainiako Gobernuak elkarrizketei berriz ekiteko su-eten hori zabaltzearen beharrean jarri zuen azpimarra; beti ere, terrorismoarekin bukatzeko helburuarekin. Bestelakoan Ajuria Eneako Itunaren urteurrenaren agiriak jatorrizko deklarazioaren edukietan berresten zen; urtebeteko bilakaerak izandako onurak azpimarratzen zituen, "kontzientziazio sozialean" emandako urratsak eta alderdi politikoen mezuen "homogeinizazioa" (beraien hitzetan "jada ezberdintzea ere zaila delarik") balioan jarriz. Azkenik, hurrengo urteetan ohikoak bilakatuko ziren ETAri zuzendutako eskaerak luzatzen ziren. Bilera horretako gertaerarik nabarmena, berriz, EAren hutsunea izan zen. Urteurrenaren agirian alderdien kohesioan emandako aurrera pausuak behin eta berriro nabarmentzen baziren ere EAren falta ez zen oharkabean pasa. Gabezi honen arrazoia eskuduntzen transferentzia landu behar zuen batzorde estatutarioaren lanetan emandako geldialdia izan zen. Izan ere, Estatutua bere osotasunean betetzeko alderdi ezberdinek hartutako konpromisoen gaineko jarrera zalantzakorra koalizio honen osaketa eta garapena etengabe baldintzatu zuten. Hau ez zen bakarrik EAren eskaera izan. Alderdi abertzale sinatzaile ezberdinek une batean edo bestean indar handiagoz edo txikiagoz mahai gaineratu zuten eskaera izan zen. Baina Itunaren ETAren jardun armatuaren aurkako ildoa behin eta berriro nagusitu zen Mahaiaren gai ordenetan. Aljerreko elkarrizketen porrotak eta su etenaren amaierak eliteen birlerrotzean sakondu zuen. Apirilaren 17an burututako bileran komunikatu berri bat adostu zen. Bertan, lehenengo aldiz, KAS eta Herri Batasunari erreferentzia berariazkoa egiten zitzaien prozesu honen porrotaren "ardura politiko partekatua" egotziz, beraien "intrantsigentzia" eta "maximalismoa" zela eta. "Demokrata" eta "biolentoen" arteko lubakia geroz eta argiagoa zen; baita lubaki horiei forma ematen zieten edukiak ere. Itunak bat egin zuen hurrengo egunetan PSOEko ordezkari ezberdinek negoziazio horiei emandako eginkizunaren muga definitzerakoan: eduki politikorik izango zuen inongo 137 Josu Urrutikoetxea eta Elena Beloki ziren atxilotutakoak, lehenengoa ETAko zuzendaritzako kidetzat hartzen zelarik. Egaña eta Giacopuzziren arabera Urrutikoetxea Aljerreko elkarrizketetarako ardunetako bat zen, jada Aljerren bertan interlokuzio lanak egiteko zegoen Eugenio Etxebeste 'Antton'-en lagun mina izateareakin batera (1992: 158). 138 Diario Vasco, 1989-01-13. 432 elkarrizketarik ez zen bideragarria erakunde armatu batekin, soilik terrorismoarekin bukatzera begirakoak ziren. Hortaz, Itunaren sinatzaileek eta Estatuko Gobernuak bat egin zuten elkarrizketen funtsa markoztatzerakoan, hauek Itunaren 10. artikuluak planteatzen zuen helburuen baitan kokatuz. Hau da, Aljerren burututakoak ETAk borroka armatuarekin bukatzeko zuen borondatea neurtzeko helburuarekin egindako elkarrizketak izan ziren batzuen eta besteen iritziz. Horrekin batera, Itunak ETAk hurrengo hilabeteetan bere egin zuen "bete gabeko konpromisoaren" argudioa indargabetzeko arrazoiketari heldu zion. Izan ere, "hipotetikoki lortutako inongo akordiok, bestelakoan ere, ez lukeelako inondik inora justifikatuko jarduera biolentoari berriro ekitea". Itunak PSOEren Gobernuak mantendutako tesiekin egindako lerratze honekin bukatzeko, gobernuek adostutako politika antiterroristaren legitimazioaren funtzioan sakondu zuten; itunkideek "sistema demokratikoak bere eskura dituen tresna legal guztiak erabiltzera derrigortzen"139 zuela ondorioztatuz. ETA eta Gobernuaren arteko elkarrizketen ziklo honen bukaerak ekintza-errepresio espiral ezaguna berraktibatu zuen. Gobernuaren aldetik lehenengo neurria Aljerren gaineko presio diplomatikoa areagotzea izan zen ETAren ordezkariak deportatzeko. Ordura arte presoen sakabanaketa zerbait puntuala izan bazen, ordutik aurrera Enrique Mugika Herzog Justizia Ministroaren eskutik orokortu zen, EAJren babesarekin (Casanova, 2008: 353). ETAk ere bere ofentsiba berraktibatu zuen. Su etena indarrean egon zen epealdietan salbu, jarduera armatuan etenik egon ez bazen ere, negoziazioek eta bere prestaketek iraun zuten bi urteetan (1988 eta 1989) aurreko eta hurrengo urteekin alderatuta, heriotza ekarri zuten ekintzen apaltze bat eman zen140. Elkarrizketen amaierak ekarri zuen eskalada armatuaren areagotzeak kopuruetan ez ezik jo puntuetan ere eragina izan zuen. 1989ko irailean ETAk Leitzarango autobidearen aurkako lehenengo ekintza armatuak burutu zituen, esaterako. 1990 hauteskunde urtea zen eta horrek Itunaren jarduera publikoa nabarmen moteldu zuen baina 1991rekin batera Mahaiak bere dinamika berreskuratu zuen. Otsailaren 8an alderdi guztiak141 presente egon ziren bilera berri bat burutu zuten. Lau puntuko komunikatu adostu labur batean ETAren "ekintza terroristen ofentsiba berria" berri salatu zuten, nagusiki, "Gipuzkoa-Nafarroa 139 Diario Vasco, 1989-04-18. 140 1985, 1986 eta 1987an ETAk 35, 41 eta 41 pertsona erail zituen, hurrenez hurren. 1988 eta 1989an 20 eta 10, hurrenez hurren. 1990an eta 1991an berriro ere datu horiek nabarmen hazi ziren, 25 eta 46 lagun erailez. 141 1990ko urriaren 28an burututako hauteskunde autonomikoetan CDS-k ez zuen ordezkaritza lortu eta UA lehenengo aldiz Legebiltzarrean presente egongo zen hiru eserleku lortuz. Ondorioz, CDS Mahaiaren osaketatik kanpo gelditu eta UA inkorporatu zen. 433 Autobidean zentratutako estrategia beldurtzaile berria"142. Hurrengo hilabetean, martxoaren 26an, bilera berri bat burutu zuten. Bertan adostutako komunikaturik ez zen egon. Hartutako erabaki nagusia Herri Batasuna lehenengo indar bezala agertzen zen udaletako alkatetzekin zer egin maiatzaren 20an ospatu behar ziren udal hauteskundeen osterako uztea izan zen. 1991ko lehenengo bi bilera hauek eduki gehiegirik eman ez bazuten ere, hurrengo hilabeteetan Itunaren alderdi sinatzaileen artean desadostasunetarako gai nagusiak izango zirenak mahai gaineratu zituen: Leitzarango Autobidea eta Herri Batasunaren alkatetzak. 11.1.1.2.2 Itunkideen lerratzea. Bi gai hauen nondik norakoak aurrerago azalduko baditugu ere, alderdi sinatzaileen artean ordura arte erakutsi nahi izan zen bateratasun eta irmotasun irudian lehenengo arrakalak agerian utzi zituen. Udara osoan zehar presente egondako ika-mika hauek azaroaren 22an egindako bileran ezer ezean utzi nahi izan zituzten dokumentu luze bat adostuz. Lehenengo puntuan bertan "HBrekin egindako udal itunak edo alderdi berberarekin Leitzarango Autobidearen inguruan izandako elkarrizketek [...] alderdien artean lortutako kontsentsu demokratikoaren irudia lausotzea lortu dutela" aitortzen zuten, "jendartearen sektore zabaletan harridura eta noraeza sentsazioa sortuz"143. Horrela, dokumentuaren bigarren puntuan bertan, alderdi sinatzaileen arteko "kontsentsu demokratiko hori lehenengo mailako elementu estrategikoa osatzen" zuela sinetsita bera berreskuratu eta sendotzeko bideak jartzeko konpromisoa hartzen zuten. Horrekin batera, aliantza/aurkaritza egitura hori ebazteko markoa ere ondo definitzeko saiakera egin zuten. Izan ere, 1991eko azaroko dokumentu horren bigarren atalean ("Euskal akordio bat, euskal arazo baterako" izenburua daramana) gatazkaren marko nagusia zehaztu nahi izan zuten. Atal horretan, "euskal Herri eta Estatu espainiarraren arteko auzia" egiaztatzen bazuten ere, "hauturazaletasunaren eta terrorismoaren arazoa gure jendarte propioaren arazoa" dela adieraziko zen. "La existencia de un contencioso entre el Pueblo vasco y el Estado español no puede ocultar la auténtica naturaleza del problema que consiste en que una minoría de vascos se niega a aceptar la voluntad de la gran mayoría de los propios vascos"144. 142 Diario Vasco, 1991-02-09. 143 Diario Vasco, 1991-11-23. 144 Diario Vasco, 1991-11-23. 434 Aferen mailaketa honek (lehen mailako "la auténtica naturaleza del problema" euskal herritarren artean; eta "la existencia de un contencioso", bestetik) aliantza eta aurkaritzen egitura baldintzatuko du, horren arabera aliatuak eta aurkariak definituko direlarik. Horrela, ezker abertzaleak planteatutako eskema indargabetu nahi izan zen; lehia nagusia ardatzaren bi muturretan kokatzen ziren eragileen artean polarizatuta (Estatua eta ETA-ENAM), tartean gelditzen ziren eragile epelak ardatzaren alde batera edo bestera dekantatzera ekidinez. Itunaren sinatzaileek gatazkaren markoa "euskal herritarren arteko arazoan" auto-zentratuz, Aljerreko elkarrizketako "pintza" ekiditeaz gain, lehia politikoa bertako "gehiengo vs gutxiengoen" terminoetan kokatu zuten, lehia politikoari indar posizio batetik heltzeko aukera emanez. Laclauk gogoratuko digun bezala, gatazka politikoaren joko zelaia mugarritzea lehia hegemoniko guztien funtsezko osagaia izango da. Izan ere, bokazio hegemonikoa izango duten identifikazio politikoek ("demokratak ala biolentoak", "euskaldunak ala espainolak") kanpokotasun eratzailearen arabera forma hartuko baitute. Hortaz, kanpoko antagonista hori Estatua (eta bere "konplizeak") ala "terroristak eta bere ingurunea" izango den definitzea dinamika sozialaren funtsezko zutabea izango da. Behin gatazkaren joko zelai nagusia definitua (euskal herritarren arteko gatazka bezala ulertuta) bertako aliantza sistema finkatzea helburu nagusia izango zen. Azaroaren 22ko dokumentu horretan Ertzaintzari eta gainontzeko segurtasun indarrei babesa eta inplikazioa eskatuko zaie. Aipatu dugu Mahaiaren sinatzaileen artean ohikoak izango direla "euskal jendarteari" egindako deiak ere. Eta ohikoak izan ziren ere ezker abertzalearen barruan "bortxaren arrazoi-falta eta baliagarritasun faltaren konbentzimendura iritsi diren pertsona eta sektoreei" egindako deiak. Izan ere, desertzioa bilatzearen mekanismoa arrunta bihurtu zen, alde batetik zein bestetik. Ajuria Eneakoen aldetik, ezker abertzalean bortxaren erabilerarekin kritikoak direnei mugimenduaren barruan eragin zezatela edo mugimendua bera utz dezatela eskatuz. Ezker abertzalearen aldetik, Itunaren baitan zeuden desadostasunak azpimarratuz edo areagotzen saiatuz. Desertzioaren mekanismoak bestearen egitasmoaren porrota edo bideragarritasun falta erakutsi nahi izango du, beste alde horretan ematen diren desertzioak edo desadostasunak goretsiz eta anplifikatuz. Horrela, Itunak polizi indarretatik hasi, jendartearen gehiengotik pasa eta mugimendu hausturazalearen barrunbeetaraino iritsiko den aliantza egitura eraiki nahi izan zuen. Bukatzeko, 1991ko uda horretan sinatzaileen artean HBrekin izandako elkarrizketak zirela eta egondako disidentzia mugatuak etorkizun batean ekiditeko, aurrerantzean beraiekin egon daitezkeen hartu-emanak arautzen saiatu ziren: 435 Polarizazioa, prozesu sendo bezala, aukera eta mehatxuen espiralaren mekanismoarekin lotuta agertu ohi da. Kasu hauetan aukera eta mehatxuen esleipena eragile guztien aldetik burutzen denean, gurpil edo espiral moduan gero eta modu azkarragoan ematen da, eragile baten aukera esleipena beste baten mehatxu bilakatzen delarik; eta alderantziz. Espiral horrek muturretara bidaltzen ditu eragilek, beraien arteko distantzia handituz eta barne kohesioa sendotuz. Gurean ere horrelako zerbait gertatu zen. Ekintza armatu bakoitzarekin, Estatua negoziazio prozesu berri batera behartuko zela ulertzen zen, erakunde (armatu) lehiatzailearen sendotasuna erakutsiz; baina aldi berean Itunaren sinatzaileen arteko deslerrotzeak ekidin eta jarduera errepresibo berriei bide ematen zitzaion. Errepresio honek, berriz, ezker abertzalea ahuldu eta barne disidentziak areagotuko zituela ulertzen zen bitartean, barne elkartasuna indartu eta erantzunezko ekintza berrientzako oinarria jartzen zuen. Zurrunbilo honetan aukera eta mehatxua noiz hasi eta noiz bukatzen den mugarritzea zaila izan daiteke bi aldeentzat, sarritan 'zenbat eta okerragoa, orduan eta hobeto' teoria kaltegarrian eroriz. Espiral honen emaitzarik argiena bloke bakoitzaren gotortzea izango da. 11.1.1.3. Aliantza egituraren pitzadurak: udal akordioak eta Leitzarango autobidearen eraikuntza. 11.1.1.3.1 Udal akordioak. Itunaren lehenengo garaietan barne aliantza sistema egitura trinko bezala agertu bazen ere, 1991etik aurrera bere arrakalak agerikoak egiten hasi ziren. Eliteen deslerrotze honen jatorrian aliantza egitura honetatik kanpo kokatzen zenarekin izandako hartu-emanak. Izan ere, horrelako egitura zurrunetan kideen arteko lerrotzea lehentasunezko helburua izango da. Deslerrotze zantzu txikiena desertzioarekin parekatu daiteke, aukera izan zitekeena mehatxu bilakatzeko arriskuarekin. Garai horretan Herri Batasunarekin izandako harremanak elkar lotuak agertuko zaizkigun bi adarretan bereizi ditzakegun: batetik, nagusiki Eusko Alkartasuna eta HBren artean udal mailan egondako adostasunak; eta bestetik, Leitzarango autobidearen inguruan EAJ eta HBren artean egondakoak. Lehenengoari zegokionez, 1991eko urtarrilaren 15ean Itunaren alderdi sinatzaileek maiatzean ospatu behar ziren udal hauteskundeak eta gero, HB udal eta foru instituzioen gobernutik 437 zokoratzeko erabakia hartu zuten149. Erabaki honen itxurazko irmotasunak eta horren inguruko kohesioak bere arrakalak erakutsi zituen udal eta foru hauteskundeak igaro bezain pronto. Izan ere, ekainaren 14an EAJk eta PSOE-PSEk udal eta foru gobernuen osaketarako ituna sinatu zuten. Bertan HBren zerrenda bozkatuena izan den udaletan, bozka gehien lortzen zuen Ituneko alderdi sinatzailea babesteko konpromisoa hartzen zen. Ordurako EA, barne tentsioak tarteko, irizpide horretatik desmarkatu zen. Baina gainera EAJ eta PSOE-PSEren arteko akordio horren ondorioz, otsailaren 8ko bileran adostutakoaren arabera, EAren eskuetan gelditu beharko ziren Gipuzkoako instituziorik esanguratsuenak (Aldundia eta Donostiako udala) bi alderdi hauen artean banatu zituzten; sei urte eta gero Aldundia berriro EAJren esku geldituta eta Donostiako alkate bezala lehenengo aldiz PSOE-PSEko kide bat izendatuz. Gauzak horrela, EAk bere burua bozkatzeko erabakia hartu zuen. Honen ondorioz, HBk Gipuzkoako hamabi udalerritan gehiengo absolutuz lortutako alkatetzei beste lau eransteko aukera izan zuen. Eliteen deslerrotze prozesu honetan, HBk eta EAk 1991eko udaran independentziaren alde babestutako mozioen afera gehitu behar diogu. Nagusiki HBren ekimenez bultzatutako udal ekimen hauen bidez lerrotzeen pitzaduratik desertziora doan bidea zabaltzeko aukera nabari zen. Udal politikak, aldiz, errealitate oso anitzak barneratzen dituen neurrian, HB eta EAren arteko aliantza edo laguntasun mapa oso ezberdina utzi zuen; hainbat udaletan bi alderdien artean aurrera eginez eta beste hainbatetan ez. Gainera, EAJ eta EEren artean adostutako dokumentu batean EAri independentziaren aldeko mozio berriak ez aurkeztu eta HBrenak ez babesteko eskaera egiten zitzaion, "Estatutuaren moldaketara bideratutako ekimenak ez bultzatzeko" erregutuz150. 1990ko hauteskunde autonomikoak eta gero, izaera abertzaleko hiruko gobernua (EAJ-EA-EE) osatu zen. EAJ eta EEren aldetik kezka handiz ikusten zen hirugarren kidearen deslerrotzea. Itunkideen eta gobernu-kideen arteko aliantza sistemak, ordea, denbora laburrean bestelako norabide bat hartu zuen. Izan ere, 1991ko urrirako Ardanzak EE eta EA gobernutik kaleratu eta udal hauteskundeen ostean instituzio lokaletarako PSOE-PSErekin hitzartutako akordioa Eusko Jaurlaritzara eraman nahi izan zuen koalizio gobernu berria osatuz. 11.1.1.3.2 Leitzarango autobidearen gatazka. 149 Zioen agiriaren laugarren puntuak: "(los partidos firmantes adoptarán) las medidas necesarias a fin de que sea un partido democrático el que lidere todos los gobiernos de las intituciones que se elijan a partir de las elecciones de mayo de 1991" (Egin, 1991-02-09). 150 El País, 1991-09-15. 438 Politika instituzionalean izandako etengabeko krisi hauek eragin zuzena zuten Mahaiak jendartean islatu nahi zuen batasun irudian. Desadostasun hauek, udal gobernantzaz harago, bestelako dimentsio bat hartu zuten Leitzarango autobidearen aferarekin. Ez da lan honen asmoa gatazka honen inplikazio ezberdinen azterketa bat egitea. Bere bilakaerak eztabaida politikoan nagusi zen aliantza/aurkaritza egituran izan zuen eragina aztertzera mugatzen saiatuko gara. Gainera, Gipuzkoa eta Nafarroa lotu behar zuen errepide berriaren aferak iragan luzea zuen. Gure aldetik, gatazkaren konponbidearen hilabete erabakigarrietan zentratuko gara; 1991. urtearen hasieratik 1992ko ekainera bitartekoak eta Gipuzkoako adarraren eraikuntzak eskatzen zituen konpromisoen inguruan, Nafarroakoak alde batera utzita. Leitzarango autobidearen gatazkak prozesu liskartsuetan ohikoak izaten diren mekanismoen aktibazioa ekarri zuen: kaleko mobilizazioen jabetza sozialaren inguruko lehia presente egon zen Ajuria Eneako Ituneko alderdi eta egitasmoaren kontrako eragileen artean; protestarako bitartekoen erabilerari dagokionez erradikalizazio eta eskala aldaketa ezagutu zen urteak aurrera egin ahala, tartean ETAren esku hartzearekin ere; honek inplikatutako eragile ezberdinen desertzioak ekarri zituen, batez ere inplikatutako hainbat enpresariena; ... Baina bere garrantziari dagokionez mekanismo baten garrantzia nabarmendu beharko bagenu hori Lurraldea plataformak jokatutako artekaritzarekin lotuta legoke. Aldiz, 1991eko udal eta foru hauteskundeek ireki zuten panorama instituzional berria ezarri arte ez zen aukera erreal berririk ireki ordura arteko posizio (ia) mugiezinetan. Gogoratu ditzagun era laburrean batzuen eta besteen orduko posizioa urte horretako abuztuan elkarrizketa erabakigarriak abiatu zirenean: EA, ordura arte ahaldun nagusia izandakoa Iñaki Murua buru, jatorrizko egitasmoaren (A-2 izenekoa) defendatzaile sutsuena zen; jarrera berdinean, momentu horretan Eusko Jaurlaritzan gobernukide zen EE bide lagun zuen (baita gerora bertatik banandutako Auñamendi korrontea, ondoren EuE osatuko zuena); PSOE-PSE eta PP, Itunaren logikari jarraituz, egitasmoaren aldeko jarrera zuten, gatazkaren parametro orokorrei lotuagoa egitasmoaren berezitasunei baino; jakina denez, aurkako blokea HB eta mugimendu ekologistak osatzen zuten (momentu horretan Lurraldea bera bertan kokatu dezakegularik); eta bukatzeko, EAJ dugu. Bere posizioa eta jarrera erabakigarria izan zen prozesuaren fase erabakitzaile honetan. Batetik, 1991eko udal eta foru hauteskundeak arte egitasmoaren kudeaketan lehen mailako parte hartzerik ez izateak eta hau EAren bizkarretan gelditu izanak bere gorakada elektorala ekarri zuen herrialdean. Hirugarren indarra izaten jarraitzen bazuen ere (HB eta EAren atzetik), bigarrenarengandik mila bota eskasetara gelditu zen. Aldundia bere eskuetan geldituta egitasmoaren garapenean ordura arte 439 hartu gabeko erantzukizuna hartu beharko zuela jakitun zen. Logika horretan ulertu daiteke hauteskundeak baino lehen ere HBrekin izandako hartu-emanak; jakin baitzekien aferaren konponbidea, modu batean edo bestean, ezker abertzalearekin hitz egitetik pasatzen zela. Itunaren presioa HB baztertzeko, ordea, handia zen. Ardanzak jarrera zurruna erakutsi zuen abuztuko elkarrizketa horien hasieran, EAJren barneko tentsioak agerikoak eginez. Akordioen faseak une ezberdinak ezagutu zituen. Lehenengo akordioa 1991ko abuztuaren 9an etorri zen, A-4 izenarekin ezaguna egin zen trazaketarekin. Egun batzuk lehenago Galdosek Lurraldea bilera batera deitu zuen akordio batera iristeko asmoarekin; bere zertifikazioa suposatu zuen. Akordioaren egunean bertan HBko ordezkaria zen Jose Luis Elkororekin bildu zen. EA eta EE beraiekin adostu gabeko konponbidearen aurka agertu ziren. Izan ere, konponbideak utzitako errenta politikoaren banaketatik kanpo ikusi zuten beraien burua, emaitza bera iraintzat hartuz. Zeresanik PP eta PSOE-PSEri dagokionean, HB barnebiltzen zuen konponbidea 'estatu-arazo' bihurtuz. Egoera honek hilabeteetan zehar katramilatu zuen behin betiko konponbidea. Zubiagak (2011) dion bezala "negoziaketa prozesuak indartsuak izan daitezen beharrezkoa den mekanismoa -emaitzaren jabetza ahalik eta kolektiboena- ez zuen aintzat hartu EAJ/HB/Lurrraldea hirukoteak, eta ahulezia horrek atzeratu egin zuen liskarraren amaiera". Blokeo egoera hau agerian gelditu zen azaroan Batzar Nagusiek jatorrizko A-2 ibilbidearen alde egin zutenean. Abuztuko akordioa ezer ezean geldituko zela zirudien. Data horietan adosten ari zen Gasteizko Gobernu berriaren osaketak ordura arte kontrako posizioan kokatutako PSOE-PSE eta EE beraien posizioa mugitzen lagundu zuen. Bi hauek prest agertu ziren bere jarrera aldatzeko eta erkidegoko gobernuan sartzeak horretarako lagundu zuen. EEn ordurako barne zatiketa agerikoa zen eta alderdiaren buruzagitzan zeuden sektoreak PSOErekiko zuten atxikimenduaren ondorioz traba gehiegirik ez zioten jarri elkarrizketa saio berri bati ekiteko. Eta EAJk, bere aldetik, argi zuen bi alderdi hauek konponbidearen parte egin behar zituela operazioa arrakastaz gauzatu nahi bazuen. Aipatu dugun bezala, esan daiteke bataila nagusia konponbidearen jabetzaren inguruan kokatua zegoela, trazaketaren gora beheretan baino. Bigarren adostasun unea ekarriko zuten elkarrizketak abenduan etorri ziren EAJ, PSOE-EE eta Lurraldearen eskutik. Bertan "gailentasun teknikoaren" markogintzaren baitan Muga trazaketa bezala ezagutuko zena adostu zen. Ordurako gaiak herrialdetik haragoko garrantzia zuen eta Ajuria Eneako Itunaren ezezkoak akordio berria atzera bota zuen. Noraeza honetan hilabete batzuetan konponbide posibleak ugaritzen hasi ziren, baina funtsean hiru ziren lehian zeudenak: jatorrizko A- 440 2 (EAren lidergopean), lehenengo akordioko A-4 (EAJ/HB/Lurraldea) edota Muga izenekoa (EAJ/PSE/Lurraldea). "Teknifikazioaren" markogintzari emandako lehentasunaren ondorioz Aholkularitza Batzorde batek Mugaren alde egin zuen, hobekuntza batzuekin. Ordurako, Mahaiak jada planteatu zuen afera ebazteko metodologia zein izango zen151: Gipuzkoako Batzar Nagusien oniritzia lortu ezean, Foru gobernuak erabakia hartuko zuen. Gauzak horrela 1992ko apirilaren 22an Aldundiak, EAJ eta PSOE-PSEren babesarekin, Muga alternatiba onartu zuen. Askoren ustez, autobidearen gatazkaren eta euskal gatazkaren artean gehiegizko paralelismoak, HBren neurri gabeko pozaren oinarrian zeuden152. Izan ere, koalizio abertzaleak bazuen ospakizunetarako arrazoiak. Lurraldeak jokatutako artekaritza tarteko, Itunaren bazterketa politika krisian jarri zuen garai horretan (Zubiaga, 2011: 511). Negoziazio politikoa gatazkak konpontzeko giltzarri nagusi gisa agertzen zen inoiz baino ozenen, ezker abertzalearen ildo nagusiari jarraituz. 1992. urtearen amaierarako Lurraldea Elkarri bilakatzeko prozesuan murgilduta zegoen, etorkizunean etor zitezkeen elkarrizketa politikoak errazteko asmoarekin. Zentzu horretan, alderdi politikoek behin betiko trazaketaren inguruan planteatu zuten markogintza bi ardatzen artean kokatu zela esan dezakegu: batetik, egitasmoaren balio teknikoa (edo bere balio tekniko falta, EAk ere egin zuen bezala) eta bestetik, egoera politiko orokorrarekiko eragina eta lotura. Ardatzaren alde batean EAJk eta PSOE-PSEren markogintza kokatu dezakegu ('teknikoa') eta bestean PP edo HBrena ('politikoa'). EAk, berriz, jatorrizko A-2 trazaketaren hobespen teknikoen argudioari heldu bazion ere, hartutako erabakiak Itunean izango zituen ondorioak ere nabarmentzen ahalegindu zen153. Horrela, 1992ren hasieratik bere parte hartzea eten zuen autobiaren inguruko azken erabakia Foru Gobernuaren eskuetan utziko zela adostu ostean; 1995an ospatu zen lehenengo bilerara arte ez zen itzuli. Ezker abertzalearen barruko markogintzari dagokionez, ez zen kolore bakarrekoa izan. HBk erabakia eta prozedura argiki txalotu bazituen ere, ETAk ekainaren 4an Egin egunkarian argitaratutako elkarrizketan hainbat ñabardura egin nahi izan zituen. Horrela, elkarrizketa eta negoziazioaren bideak gatazkak konpontzeko oinarrizko tresna zirela azpimarratu bazuen ere, gatazka politikoa konpontzeko "negoziazioaren oinarri sendo bakarra" ETA eta Gobernuaren arteko "markoa" zela adierazi zuen. Ardatz politikoaren muturretatik gertuen kokatzen 151 Erabakia 1992ko martxoaren 27an egindako bileran hartu zen. 152 Itunaren sinatzaileen artean ez zen batere ondo hartu garai horretan HBko ordezkari ziren Jose Luis Elkoro eta Joxe Maria Olarraren argazkia akordioa xanpain botila eta guzti ospatuz. 153 Garaikoetxearen arabera: "el fraude a ese pacto se produjo cuando el PNV y el PSOE hicieron lo contrario de lo que esos objetivos proclamaban, cedieron al chantaje de ETA negociando el vergonzoso cambio de la autovía [...]. Incumplieron sus propias propuestas de que no hubiera diálogo con HB [...]. El propio pacto pierde credibilidad ante la sociedad" (Diario Vasco, 1992-09-15) 441 ziren alderdi politikoek (PP eta HB) Leitzaran eta gatazka orokorraren arteko antzekotasunak bilatuz, baliatu nahi izan zuten objektu aldaketaren mekanismoa apaltzera etorri zen ETAren komunikatua. Izan ere, etorkizunean gauzatu zitezkeen elkarrizketa politikoetan bere paper politikoa aldarrikatu zuen erakunde armatuak. 11.1.1.4. Gatazkaren zabalkundea: mahai(eta)tik kalera. Elkarrizketa eta negoziazioaren aldeko giro honek alderdi abertzaleen artean hilabete batzuetan behintzat jarraipena izan zuen. 1992ko udaran zehar HBk goi mailako hamar elkarrizketa egin zituen EAJrekin154. Paraleloan beste hainbat bilera burutu zituen EA eta EUErekin. ETAren jardun armatua minimo historikoetan zegoen. Bidarteko erorketaren ondorioak agerikoak ziren baina Casanovaren (2008: 376) ustez egoerak "atzera-egite taktikotik" ere bazuen. Edozein kasutan, Aljer eta Bidarten ondoren, ezker abertzalearen gogo-aldartea motela zen. Estrategia politiko-militarraren ezintasunak agerikoak ziren. Ondorioz, ezker abertzalea gogoeta estrategikoaren fase batean murgildu zen. Itxurazko distentsio honek ez zuen luze jo. HB eta EAJren arteko hartu-emanek bi sektoreen arteko distantzia egiaztatzetik harago emaitza zehatzik ez zuten ekarri. Gainera HBrekin izandako hartuemanak Ajuria Eneako sinatzaileen artean txinpartak sortu zituen berriro ere. Aurrekoetan bezala, eliteen deslerrotze honi ezker abertzalearen aurkako diskurtso oldarkorrarekin erantzun zitzaion sendabide bezala. 1992ko irailaren 14an Mahaiaren bilera berri bat ospatu zen. Ondorengo komunikatu bateratuan ohiko baieztapen eta deiez gain (Itunaren sendotasuna, sinatzaileen batasuna, ezker abertzalearen baitako disidentziaren egiaztatzea eta sektore hauei deia bortxaren aurka azaltzeko, ...), aurreko urteko azaroko komunikatuan ez bezala, HBrekiko harremanak izatekotan irizpide argiak finkatzen ziren: "edozein Alderdik, une zehatz batean, guztiok bilatzen ditugun helburuak erdiesteko aintzat hartzen duen elkarrizketarako edozein ekimen praktikan jarri baino lehen eta Alderdi bakoitzaren autonomia mugatu gabe, Mahaian komunikatua eta eztabaidatua izan beharko dela adosten dugu kontsentsu handiago bat lortze aldera"155. Anbiguotasunerako marjinarik ez zen uzten; eta baldintza horiekin mahaikide baten betoa nahikoa litzateke eragin instituzionalik izan zezakeen balizko akordioak baldintzatzeko. Hortaz, HBrekin efektu praktikorik izan zezakeen elkarrizketarako tartea hutsaren hurrengoa zela esan daiteke. 154 Egaña, I. (1993). Euskal Herria y la libertad (vol. VIII, 143. orrialdea). Tafalla: Txalaparta. 155 Diario Vasco, 1992-09-15. 442 1993. urtearen bigarren erdialderako ETAk bere barne berregituraketa burututa zuen (Casanova, 2008: 378) eta jardun armatuari indarberrituta heldu zion. Urte horretako uztailaren 5ean Julio Iglesias Zamora bahitu zuen, ordura arteko bahiketa luzeena burutuz; 115 egun. Ekintza armatuak ere ugaltzen hasi ziren, tartean bonba-kotxeen erabilpena. Mahaiak ohiko kondena komunikatu batekin erantzun zuen uztailaren 27an. Bahiketa honek, ordea, ordura arte apenas ikusi gabeko erantzun formula bat mahai gaineratu zuen. Iglesias Ikusi telekomunikazio enpresako buruetako bat zen. Bahiketaren aurrean bere lankideek erantzun dinamika zabal bat martxan jarri zuten bera askatzea eskatuz. 'Gesto por la Paz' plataformak bat egin zuen langile hauen dinamikarekin eta uztailaren 26an hurrengo hilabete eta urteetan ikonikoa bihurtuko zen ETAren bahiketen aurkako sinboloa eta kanpaina abiatu zuten: lazo urdinarena, hain zuzen. 'Gesto por la Paz' 1986an era guztietako adierazpen biolentoen kontra jaiotako kolektiboa bazen ere, urte honetatik aurrera ETAren jardunaren kontra burututako dinamikengatik ezaguna egin zen. Zentzu honetan, Itunak talde bakezale hauen jabetza sozialaren mekanismoa aktibatu zuela esan dezakegu. Horrelakoetan, talde lehiatzaileak (kasu honetan Mahaia bera) antolakunde bat eta berari oinarri sozial eta organizatibo bat eskaintzen dioten pertsonak bere posizioetara erakartzeko gaitasuna izango da mobilizazio soziala posible egingo duena; eta ez antolakundea bera bereganatzea. Horrela antolakundea lehiarako bitarteko bihurtuko dute, prozesu liskartsuari hasiera emanez edo bera elikatuz (MTT, 2005: 51-52). Esaterako, Itunak irailaren 11rako Iglesiasen askapenaren alde herri-ekimen batek deitutako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu zuen. Alde horretatik, Mahaiak mobilizaziorako egituren kudeaketa aldatu zuen. Leitzarango gatazkan, adibidez, egitasmoa babestuko zuen jendarte zibil antolaturik ezean, Mahaiko sinatzaileek beraiek hartu behar izan zuten mobilizazio sozialaren eginkizuna. Momentu honetatik aurrera, Mahaiak honen aitzindaritza publikoa jendarte zibilaren eskuetan utzi zuen, Ituna bera deialdiekiko bigarren lerro batean geldituz. Aipatu dugu bere hastapenetatik Mahaiak jendartearen posizionamendu sozialari emandako garrantzia. Horrela bere komunikatuetan ohikoak izaten ziren "jendarteak biolentziaren aurka agertutako adorea", "bakearen alde jendarteak erakutsitako aitzindaritza lana" edota "kontzientziazio sozialean" Itunak emandako aurrera pausuak goratzea. Mahaiko lehenengo urteetako bileretan jada errealitate soziala aztertzeko Itunak hainbat ikerketa eskatu (1991-02-08) edota bere lehentasunen artean "bizitza politiko eta sozial bere protagonismoa areagotzea" kokatuko zituen (1991-03-26). Izan ere, 80. hamarkadan zehar ETAren ekintzen aurkako erantzun eskasek 443 horretan bahitutako156 lagunen askatasuna aldarrikatuz deitutako elkarretaratzeen aurrean kontzentrazioak kontra-programatzen hasiko da. 1995tik aurrera 'Euskal Herria Askatu!' izango da ezker abertzaleak aukeratuko duen markogintzaren lema nagusia, bahitutakoen askatasuna exijitzen zutenek baliatutakoaren aurrean. 'Askatasun' faltaren bi aldeak adierazi nahiko lukeen markogintzek mobilizaziorako bitarteko eredu baten indartzearekin bat egin zuen. Izan ere, kasu gehienetan bi kontzentrazioak parez pare biltzen ohi ziren, bata bestearen aurrean, berrindartzen ari zen polarizazioa era ezin grafikoagoan adieraziz. 90. hamarkadaren lehenengo erdialdeak Ertzaintzaren zabalpenarekin bat egin zuen eta kaleko giroaren tenkatze honetan ezker abertzalearen eta Estatuko Segurtasun Indarren (ESI) arteko talkak polizi autonomikora desplazatu ziren. Ertzaintza eta ETAren arteko gatazkak ez ziren berriak. 1985ko martxoaren 7an bertan ETAk Ertzaintzaren buru nagusia, Carlos Díaz Arcocha teniente jenerala hil zuen bere kotxean jarritako lehergailu batez. Momentu horretan gertatukoa, ordea, polizi autonomikoaren aurkako ekimen puntualtzat hartu zitekeen. 80. hamarkadan eta 90. hamarkadaren hasieran hildako ertzainak lehergailuak desaktibatzeko lanetan edota etakideekin izandako tiroketetan hil ziren; ez haien aurkako ekintza zuzenetan. Aljerreko negoziazioen eta Ajuria Eneako Itunaren sinaduraren testuinguruan Eusko Jaurlaritza eta gobernu zentralaren artean Ertzaintzaren zabalpena adostu zen momentutik (1989) Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zen urtera bitarte (1989), aldiz, ETArekin zerikusi zuzena zutelakoan Ertzaintzak 120 pertsona atxilotu zituen157. Gainera 90. hamarkadan zehar enfrentamendu armatuetan hiru etakide hil zituen. 90. hamarkadaren hasierara arte, eginkizun polizial nagusiak Polizia Nazionala eta Guardia Zibilen eskuetan egotearen ondorioz, ezker abertzalearen eta Ertzaintzaren arteko talka nagusiak ETA eta polizi hauen arteko ekintzetara mugatu ziren. Baina urte hauetan erkidego osoan zehar hedatzen joateak gatazkaren difusioa ekarri zuen. Ertzaintzak Tilly-k (2007b) liskarraldien kontrolerako planteatzen dituen mekanismo ezberdinak baliatuko ditu urte hauetan zehar: protestagintzan dabilenen informazioa jasotzetik hasita, bortxa fisikoaren erabilpena baliatuko duten estrategietara. Ezker abertzalearen eta itunkideen inguruko plataforma zibilek deitutako parez pareko kontzentrazioen testuinguru honetan, errepresiorako bitartekoen intentsitatea areagotu zen (kontrolerako mekanismoak, biolentziaren 156 90. hamarkadan zehar ETAren bahiketa luzeenak emango dira. Arestian aipatutako Julio Iglesias Zamorarenari (117 eguna) beste enpresari batenak eman zion jarraipena: Jose Maria Aldaya, 341 egun atxilotuta egon zena. Horren ondotik erakunde armatuaren bahiketarik luzeena eman zen, Jose Antonio Ortega Lara-rena; 532 egun. ETAren gaitasun operatiboaren erakusle, azken honekin batera batera beste lagun bat atxiki zuen, Cosme Delclaux Neguriko enpresaria (232 egun); ETAk azken honek aske uztearekin batera, Guardia Zibilak espetxe funtzionarioa askatuko duelarik. 157 Datu honetatik kanpo gelditzen dira kale borrokarekin zerikusia zutelakoan atxilotutakoak (El Correo, 2009-06-27). 445 maila, atxiloketa kopurua, ekintzaileekin elkarrizketa harremanak apaldu, ...), bi sektoreen arteko indar eskaladari bide emanez. Urte batzuk geroago ezaguna egin zuen esaldia parafraseatuz, garai horretan gatazka erreferentziazko bi 'mahaietatik' (Ajuria Eneako Mahaia eta HBko Mahai Nazionala) kalera jauzi egin zuela esan dezakegu. Eta noski bi sektore horien arteko sektore gazteenek zuzenki inplikatu ziren. Ezagunak ziren garai horretan EGI eta Jarrai gazte antolakundeen arteko tirabirak, hainbat kasutan enfrentamendu fisikoetan amaitzen zirenak. Trantsizioa zuzenean ezagutu ez zuen belaunaldiaren artean bazegoen bertatik heredatutako ordenuarekin bat egiten ez zuen sektore zabal bat. Garikoitz Mujikak (2004) gogoratuko digun bezala 90. hamarkadan gazte sektore zabal honek matxinatze aro bat ezagutu zuen: intsumisioaren aurkako mugimendua, eremu autogestionatuen aldekoa, ... funtsean hamar urte lehenago 'euskal rock erradikalaren' inguruan sortutako fenomeno kulturalaren luzapena izango zen baina bere ezaugarri propioekin. Fenomeno kultural honek bere aldaera sozio-politikoa izan zuen. Baina aurreko urteetan ez bezala jada sistemaren aurkakotasunak ez zuen erreferentzia politikoen abaniko zabal bat. Aurreko urteetan, nagusiki sektore gazteen artean autonomoen eta milien arteko lehiak edota maoista eta troskisten ingurukoak aurkitu bagenitzake, protesta zikloaren fase honetan ezker abertzalea agertu zen sistemaren aurkako korronte egituratu nagusi bakar bezala. Mugimendu honek kaleko liskarren areagotzean edo gerora 'kale borroka' bezala ezaguna egin zen fenomenoan eragina izan zuen. Gatazkaren zabalpen honek maila ezberdinetako efektuak izan zituen. Batetik, bi muturren arteko polarizazioaren erdian egon zitezkeen sektoreak (hainbat enpresari txiki, lerrotu gabeko eragile zibilak, ...) alde bateko eragileekin konbergitzera bultzatu zituen. Eta bestetik, kasu hauetan ohikoa izaten den bezala, gorago aipatutako errepresioaren eskala eta paradigma aldaketa batera eramango zuten, "etsaiaren zuzenbide penalaren' logikan kokatuko litzatekeena158. Azken ideia honi lotuta, markogintzak hertsadurarako mekanismo zehatzetan duen eragin zuzenaren adibide bat aurkitu dezakegu garai horretako Barne Sailburuak, Juan Mari Atutxak, kaleko istilu hauetan zebiltzan taldeak katalogatzerakoan. Ezagunak egin ziren 1997an El Mundo egunkariari egindako adierazpenetan, garaian egindako erreforma legalak tarteko, talde hauek 'Y talde'159 bezala izendatzerakoan horrek penalki zituen ondorioak nola biderkatzen zituen. Hau da, nola markogintza 158 Logika honen nondik norakoen azalpen zehatza Derechos, libertades y razón de Estado (1996-2005) liburuan aurkitu dezakegu. 159 Garaian hainbat komunikabideek filtratutakoaren arabera, 1992an Bidarten ETAko kupulari atzemandako paperen artean ba omen zegoen erakunde armatuarekin lotura organikorik ez baina bere diziplina pean arituko ziren horrelako taldeak sortzeko erabakia. Horrek kale erasoak terrorismoaren atal penalaren baitan epaituak izateko bidea eman zuen. 446 zehatz batek (terrorismoaren baitako identifikazio zehatzak) mekanismo espezifikoak aktibatzen zituen (errepresioaren areagotzea; kasu honetan ondorio penal gehituak). Errepresiorako mekanismoen hazkunde hau kale borrokari emandako anplifikazioaren ondorengoa izan zen. Izan ere, ordura arte medioetan oihartzun eskasa izan zuen protestagintzaren forma honek lehentasunezko arreta hartu baitzuen komunikabide guztien aldetik. Zentzu horretan, ekintzaileen eta komunikabideen arteko harremana protestagintzaren bilakaera nabarmen baldintzatuko du. Protesta ekintzak "egunkarietarako manifestazio" hutsak direla esatera iritsi gabe (Neveu, 1999)160, komunikabideak ekintza hauekiko sentsibilitate politikoa baldintzatuko duten eragile nabarmenenetakoak dira (Jasper, 1997). Protesta ekintzaren arrakasta, neurri handi batean arreta mediatikoaren araberakoa izango da. Eta gure kasuan, beraien determinazio, kopuru eta jo puntuen zabaltasuna tarteko, zalantzarik gabe lortu zuen. Horrelako eredu bortitzetan ohi bezala, aldiz, moldeen erradikaltasunak, komunikabideen etsaitasuna areagotu eta eliteekiko lerrotzea ekarri zuen, ondorengo neurri errepresiboen legitimazioari ere bide emanez. Bi aldeetako tenkatze honek jarraipena izan zuen ia hamarkada osoan zehar. Egoera hau Itunaren komunikatuetan isla zuzena zuen. Batetik, Ertzaintzaren, bakegintzaren eremuko eragileen eta oro har herritarrak txalotu eta babesteko deiak etengabekoak ziren. Eta bestetik, etengabekoak ziren ETAtik harago, ezker abertzalearen eremu zibiletara kriminalizazioa zabaltzeko markogintza. Aliantza eta aurkaritza egiturak erabat gotortuak ziruditen. Batzuen eta besteen estrategien mugak, ordea, agerian zeuden. Batetik, erakunde armatuekin eduki politikoak izango zituen elkarrizketak ez izateko konpromisoaren inguruan estatu-ituna egonkorra zirudien. Gainera Aljerreko elkarrizketatik aurrera euskal alderdiek bestelako protagonismo bat irabazi zuten, ETA eta Gobernuaren arteko negoziazioen eredu klasikoa ahulduz eta gatazka euskal indarren artean auto-zentratuz. Negoziazioaren ideiaren inguruan iritzi ezberdinak bazeuden ere, eduki politikoak jasoko zituen elkarrizketarik gertatzekotan hori alderdien artekoa izango zenaren ideia nagusi zirudien. Bestetik, hamarkadaren erdialderako ezker abertzalea isolatzeko estrategiak bere onena emana zuela ematen zuen. 1994an burututako hauteskunde autonomikoetan HBk 20,000 bozka galduta ere ordezkaritzaren %16ri eusten zion. Bere aldetik ETAk, Bidarteko erorketa entzutetsua eta gero, bere gaitasun operatiboa berreskuratua zuela erakutsi zuen. Gauzak horrela, bi aldeak fitxa mugitu behar zutenaz jakitun ziren. Ezker abertzaleak 1995rako eguneratuko zuen bere estrategia eta eskaintza politikoa. Ajuria Eneako Mahaiak, bere aldetik, 160 Della Porta & Diani-tik (2011: 232) hartuta. 447 1994ko urrian burutu ziren hauteskunde autonomikoen aurretik egindako azkeneko bileran "bortxaren bukaeraren eszenarioari begirako estrategia eraginkorrenerako hausnarketaren"161 beharra planteatu zuen. Xabier Gurrutxaga (EuE) adierazkorragoa izan zen kontzientziazioaren fasea amaitutzat eman zuenean, "baketzerako proposamenen zentzu positiboa adieraziko zuen beste baten inaugurazioa"162 planteatuz. Askoren begietan harrigarria suertatu zen hurrengo urteetan, horren denbora epe laburrean, emandako aliantza eta aurkaritza egituren aldaketak. Zentzu horretan, kalera salto egin zuen polarizazio sozialak eragileen barruan eta beraien artean ematen hasiak ziren aldaketak ez zituen luze estali ahal izango. Jakina denez hau ez zen bide laua izan. Jarraitu dezagun aztertzen egitura hauetan eragin zuten beste aldagaiak. 11.1.2. Egoera sozio-ekonomikoa. 11.1.2.1. 80. hamarkada bukaerako atzeraldia eta CCOO-UGT-ELA hirukoa. 80. hamarkada bukaerak aurreko urteek utzitako goraldi ekonomikoaren bukaerarekin bat egin zuen. PSOEren gobernuak Europako konbergentziak eskatzen zizkion erreforma estrukturalei aspaldi eutsi zion. Estatu mailako bi sindikatu nagusiek beraien alderdi 'anaiekiko' deslerrotzea hasita zeukaten. CCOOen kasuan PCE hamarkada hasieratik ezagutzen ari zen gainbeherak eta Izquierda Unida-ren sorrerak bide hori lagundu zuten. UGTren kasuan hamarkada erdialdean Nicolas Redondok Gobernuarekin bakarka Akordio Ekonomiko Soziala sinatu bazuen ere, Gobernuak alde bakarrez heldu zion pentsioen eta diru prestazioen murrizketa ekarriko zuen Gizarte Segurantzaren erreformari. Honek lehenengo alarma bat piztu zuen UGTrengan, Redondok PSOErekin zuen legebiltzarkide eserlekua utzi zuelarik. Baina ez zen 1988an Gonzalezen Gobernuak Gazte Enplegu Plana aurkeztu zuenera arte sakoneko hausturik eman. Bi sindikatuok, Moncloako Itunetatik zerabilten kontzertazio politika bigarren maila batean utzi eta urte horretako abenduaren 14rako greba orokor arrakastatsua deitu zutenean. 161 Diario Vasco, 1994-04-20. 162 Egin, 1994-04-20. 448 Garai horretarako Euskal Erkidego Autonomikoan ELA sindikatu nagusia zen %35 inguruko ordezkaritza mailarekin. ELAk, CCOO eta UGT bezala estatu mailan, Trantsiziotik heredatutako instituzionalizazio prozesuaren alde egin zuen 80. hamarkada osoan zehar, autogobernuan sakontzeko helburuz. German Kortabarriaren (2015: 72-73) hitzetan, aldiz, 1988ko greba orokorraren inguruan sortutako konfrontazio giroa bi sindikatu hauek eta ELAren arteko elkarlana erraztu zuena izan zen. 1989ko urtarrilean negoziazio kolektiborako akordioa sinatu zuten. Elkarlan honek hiru urte iraun zituen eta Kortabarriaren arabera euskal instituzionalizaziorako oso baliagarriak suertatu ziren akordioak erdietsi ziren: hauteskunde sindikalen jarraipenerako arautegia, PRECO berritzeko akordioa, Garraio Saialarekin adostutako herri lanetarako jarraipen batzordea eta abar. UGTk, estatuko zuzendaritzak jasotako agindua ondorioz eten zen elkarlan hau, "marko estatala desitxuratzen" zuelakoan (Kortabarria, 2015: 74). LABek, bere aldetik, ordezkagarritasun gehien zuten sindikatuen zertifikazioa izateko beharrezkoa den %10eko errepresentazio maila ozta-ozta gainditzen zuen. Garai horretan, HASIren eztabaidak eta KASen irizpideen araberako bateratze ideologikoak sortutako zauriak sendatze berritan zen sindikatu barruan. Zentzu horretan, LAB koadro antolakunde bat izatetik gertuago zegoen afiliazio sindikatu batetik baino (Majuelo, 2000: 132). Eduki programatikoei zegokionez, KAS Alternatibarekiko leialtasuna eta defentsara mugatzen zela esan daiteke. Egoera honek, ezker abertzale osora zabaltzen zen egoera kontraesankor bat kudeatzera eramaten zuen. Izan ere, sistemaren zilegitasun falta eta berarekiko erabateko haustura planteatzen zuen sindikatuak, sistemak berak planteatzen zuen instituzionalizazioaren mugen baitan mugitzera behartzen baitzuen; izan hauteskunde sindikaletan, izan sektoreko edo enpresako hitzarmenen negoziazioetan edota desadostasunen arbitrajean. Hamarkada berriaren hasierak, berriz, aliantza eta aurkaritza egitura hauek aldatzera eraman zituen hainbat aldagai azaleratu ziren. Lehenik, aipatu dugun bezala, UGT euskal esparruan beste bi sindikatuetatik aldendu zen estatu mailako markoa legitimatzeari begira. CCOOk oraindik ELArekin elkarlanari eutsi zion. Bigarrenik, 1990. urtean hauteskunde sindikalen epealdi trinkoa burutu zen: 449 11.2 grafikoa: Hauteskunde sindikalen emaitza 1978-1990 epealdian. (Iturria: Lan Harremanetarako Kontseilua). Hauteskunde hauek euskal sindikatuen arteko indar harreman berria erakutsi zuten. Lehenengo aldiz sindikatu abertzaleen baturak gehiengo berri bat osatzeko parada eskaintzen zuen. Datu hauek ez zuten berehalako aldaketa esanguratsurik ekarri sindikatuon arteko aliantzetan baina hurrengo urteetan sindikatu abertzaleen goranzko joera areagotu zen, elkarlan berrietarako oinarriak jarriz. Eta hirugarrenik, hamarkada berriak euskal ekonomia jasaten ari zen aldaketa estrukturalak agerian utzi zituen. 80. hamarkadan zehar euskal industriaren lanpostuen herena galdu zen, lan postuen sorrera zerbitzuen eremuan kokatuz eta erreferentziazko enpresen tamaina nabarmen txikituz163. Honek lan baldintzen prekarizazioa ekarri zuen, behin-behinekotasun tasak nabarmen handituz. Hau gutxi balitz, 90. hamarkadaren hasierak, aurreko hamarkada bukaerako hazkunde tarte laburra atzean utzita, desindustrializazioaren bigarren fase ekarri zuen. Honen eragin nabarmenena siderurgiaren birmoldaketa erabatekoa izan zen. Horren urte gutxietan emandako aldaketa sakonak, XX. mende osoan zehar industrian oinarritutako herri baten ekonomian eragin sozial itzelak sortu zituen. Baita sindikatuen erantzuna ere. 11.1.2.2 90. hamarkada hasierako krisialdia eta aliantzen trantsizio urteak. 163 Kortabarriak (2015: 76-77) euskal ekonomian emandako aldaketa estrukturalez. 450 1992tik 1995ra doazen urteak sindikatuen arteko harremanei zegokienez trantsizio urteak izan zirela esan daiteke; ordura arteko joera aldaketa bai baina ondo definitutako blokerik ez delarik antzemango. Euskal lurraldeetan, arestian aipatutako krisi industrial berriarekin batera, estatu mailan europar konbergentziari lotutako hezurdura normatiboaren inplementazioak murrizketa berriak ekarri zituen. 1992ko udaberrian Espainiako Gobernuak langabeen babesa murrizten zuen Dekretu-legea onartu zuen, Europari agindutako defizitaren txikipenaren izenean. 80. hamarkada bukaerako konfrontazio giroa apalduta CCOOk eta UGTk elkarrizketa soziala berreskuratzeko saiakeretan murgilduta zeuden. Horrela, 1988ko abenduaren 14an ez bezala, lau ordutako paro deialdiarekin erantzun zioten murrizketa honi maiatzaren 28an. Euskal lurraldeetan, aldiz, ELA, CCOOk eta LABek egun bat lehenagorako greba orokorrerako deialdiarekin erantzun zuten egoeraren larritasunaz ohartaraziz. Euskadiko CCOOk estatuko mailako ildoarekiko deslerrotzea oraindik denbora tarte batez luzatuko zuen, lurraldeko ordezkaritza bakoitzari utzitako autonomia tarteko. Baina sindikatu honek estatu mailan erakutsitako kontzertaziorako ahalegina euskal lurraldeetan sindikalgintza erakusten ari zen konfrontaziorako jarrerarekin talka etengabean aurkitzen zen, Euskadiko CCOOri benetako oreka ariketak egitera behartuz. Hiruko berri honen elkarlanak jarraipena izan zuen 1993ko otsailaren 15ean aurkeztutako enpleguaren eta berrindustrializazioaren aldeko kanpainarekin. Horren bueltan Ardanza Lehendakariak "Berraktibazioaren eta Enpleguaren aldeko Akordiorako" proposamena aurkeztu zuen iritzi publikoaren aurrean. Ez ziren aldez aurreko hartu-emanik egon sindikatuekin eta Jaurlaritzak jarrera zurruna erakutsi zuen edukia negoziatzeko orduan (Kortabarria, 2015: 92). Gauzak horrela akordiorako aukerak zapuztu ziren eta elkarrizketa giroa lurrundu. Letamendiaren (2004) arabera, desadostasun puntual bat izatetik harago, honakoak erkidego autonomikoko sindikatu nagusiaren "lehenengo ezezko instituzionala" suposatu zuen; ELAk, autogobernuan sakontzeko ordura arte Jaurlaritzarekin izandako adostasunezko jarrera kolokan jarriz. ELA, CCOO eta LABen arteko lankidetzak Gonzalezen gobernuak 1993an abiatu zuen lan erreformari emandako erantzunean jarraipena izan zuen. Estatu mailan CCOO eta UGT "Enpleguaren aldeko Paktu Sozialetik" deskolgatu izanak Euskadiko CCOOri tartea zabaldu zion 1994ko urtarrilaren 27rako ELAk eta LABek deitu zuten greba orokorra babesteko. CCOOk eta UGTk estatu mailan erakutsitako jarrera zentralistak, berriz, ELAri mesfidantzak sortzen zizkion; 1992ko abenduan Etengabeko Formakuntzaren inguruan bi sindikatu hauek Espainiako 451 patronalarekin sinatutako akordioa kasu164. Gauzak horrela, ordurako bi sindikatu abertzaleek euskal esparruaren aldeko ekimen propioak garatzen hasiak ziren, urte horretako urtarrilaren 19an burututako delegatuen batzar bateratua edota otsailaren 19rako Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren alde deitutako manifestazioa bezala. Sindikatu abertzaleen arteko elkarlana, ordea, ez zen gorabeherarik gabekoa izan. ELAk eta CCOOk elkarlanerako eremu propioak mantentzen zituzten. 1993ko maiatzaren lehenaren ospakizunak batera burutu zituzten, LABek bere ekimen propioak eginez. 1994ri begira bi sindikatu hauek negoziazio kolektiborako frontea ere osatu zuten. Gainera ELA ez zegoen prest instituzionalizazio prozesuak autogobernua sendotzeari begira ireki ahal zituen arrakalak urratu gabe uzteko. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da Felipe Gonzalezen Gobernuak burutu nahi izan zuen Langile Estatutuaren erreforman ELAk jokatutako papera, estatu mailako lan hitzarmenek ordura arteko nagusitasuna galdu eta bertako akordioen nagusitasuna aitortze bidean. Bide horretan aldeko hainbat aldagai aurkitu zituen: batetik, PSOE eta UGTren arteko harreman ozpinduek lege egitasmoa legebiltzarrera babes sozialik gabe iristea ekarri zuen, sindikatu honek egin zitzakeen ekarpen zentralistak bidean utziz; bestetik, PSE Eusko Jaurlaritzan egonda Ramon Jauregiren eskutik emandako "giro vasquistak" alderdi sozialistaren harmena ELAren eskaerekiko zabaldu zuen; gainera, ez dugu ahaztu behar 1993ko hauteskunde orokorretan PSOEk gehiengo absolutua galdu zuela; eta azkenik, ELAk Madrilen ordezkaritza zuten alderdi abertzaleen aldetik jarrera irekia aurkitu zuen bere eskaerekiko, baita azkenaldian mingostutako EAJrekin ere. Gauzak horrela, 90. hamarkadaren lehenengo erdialdeko harreman sindikalen aliantza/aurkaritza egiturari dagokienez hainbat ondorio atera ditzakegu. Batetik, 80. hamarkadan zehar sistema politiko berriaren instituzionalizazioan sakontzeko gobernu eta sindikatuen arteko aliantza edo gertukotasun egiturak ahuldu ziren; bai Espainian, baita EAEn ere. Lehenengoari dagokionez, 80. hamarkada bukaerak utzi zuen konfrontazio giroa gainditzeko bi sindikatu nagusien ahalegin antzua tarteko; EAEren kasuan, ELAren lehenengo ezezko instituzionalarekin. Bestetik, euskal sindikatuen arteko harreman egitura aldakorrak bi ildo nagusi izan zituela laburbildu dezakegu: batetik, desindustrializazioari eta prekarietatearen eraikuntza juridikoari aurre egiteko erantzunezko lerroa; 164 Akordio honi Espainiako Gobernu, patronal eta bi sindikatu nagusien arteko beste batek eman zion jarraipena. Honen arabera Gobernuak okupatutako langileen formakuntza beste biek osatutako FORCEM fundazioaren esku utziko zuen, horri lotutako diru laguntza handiekin. ELA eta LAB akordio horretatik kanpo utzi zuten eta Confebasken parte hartzea bigarren mailakoa izango zen, CEOEn zuen parte hartzearen ondorio. 452 eta bestetik, instituzionalizazioan sakontzen jarraitzeko lerroa. Lehenengoa ELA, CCOO eta LABen arteko elkarlanagatik ezaugarritu zen; bigarrena, ELAren aitzindaritzarekin. Ez ziren gorabeherarik gabeko bideak izan. Lehenengoaren kasuan, ELA eta LABen arteko elkarlana egonkortzen zihoan heinean, Euskadiko CCOOren parte hartzea apaltzen zen; estatu mailan sindikatu honek PSOEren Gobernuarekin erdietsi nahi zuen elkarrizketa sozialerako saiakerak emango zuenaren araberakoa zelako. Funtsean sindikatu honek bere parte hartzearekin legitimatzen zuen erreferentziazko markoaren eztabaida atzeman daiteke; estatu mailakoa edo euskal esparrua. Edo nahiago bada, bigarrengoan ematen zen parte hartzeak lehenengoaren nagusitasuna zalantzetan ez jartzeak finkatu zuen eztabaida horretan estatu mailako zuzendaritzaren onargarritasun maila. Instituzionalizazioaren prozesuarekin antzeko zerbait gertatzen zela esan dezakegu. Honen aitzindaritza ELAren eskuetan bazegoen ere, CCOOrekin sektoreko lan hitzarmenen negoziaziorako osatutako koalizioa ez zuen azken sindikatu honek estatu mailan sektoreko herrialdeko hitzarmenak bultzatzeko apustuarekin talka egiten; hau da, CCOOek estatu mailan planteatzen zuen instituzionalizazio ereduarekin. Bai ordea UGTk planteatzen zuen zentralizazioarekin; horregatik, Langileen Estatutuaren 84. artikuluaren "deskuelgeari" egindako kritika zorrotza. Baina LAB ere, bere ordezkagarritasunaren hazkundea tarteko, instituzionalizazio prozesu honetan murgiltzen hasia zen beharrezkoa zuen gehiengo berria gehituz165. Zentzu honetan, esanguratsua izan zen 1993ko uztailean bi sindikatu abertzaleen artean okupatutako langileen Etengabeko Formakuntza bertan kudeatzeari begira aurkeztutako proposamena. Honek 1995ko irailaren 28an argia ikusi zuen gainontzeko eragile sindikal, enpresarial eta administrazioaren oniritziarekin. Esparru sozio-ekonomikoaren instituzionalizazioaren mugak, ordea, begi bistan gelditzen hasiak ziren. 80. hamarkadan zehar emandako urrats esanguratsuen ondoren (Lan Harremanetarako Kontseiluaren sorrera, lan gatazken bitartekaritzarako egituraren sorrera -PRECO-, Kontseilu Ekonomiko Sozialaren sorrera edota Confebasken sorrera bera), 90. hamarkadaren hasierak geldotze zantzu nabarmenak erakutsi zituen. Letamendia (2004) eta Kortabarriaren (2015) arabera, UGTren jarrera zentralizatzailea hauen arrazoi nagusietakoa izan zen. Horrela, autogobernuan sakontzearen ikuspegitik, hamarkada berriak jada aipatutako Langileen Estatutuaren 84. artikuluaren 'deskuelgeaz' harago ezer gutxirako eman zuen166. 165 Rafa Diezen arabera "la unidad de acción ELA-LAB marco un punto de inflexión en nuestra consideración del espacio institucional como un ámbito mas de intervención en el objetivo de legitimar nuestras propuestas sociolaborales y económicas e incentivar, paralelamente, la lucha en las empresas y sociedad. Esa reflexión fue progresiva y pivotada en una praxis que íbamos analizando de forma permanente" (Diezi egindako elkarrizketatik). 166 Instituzionalizazio honen aurrera pausuetatik kanpo utzi dugu Etengabeko Formakuntzaren gainean euskal eragileek lortutako akordioa. Izan ere, geroago aztertuko dugun bezala Gernikako Estatutuan oinarritutako 453 Hau ez zen soilik eremu sozio-ekonomikoaren errealitatea. 1987az geroztik Madrilek ez zuen eskumen bat ere transferitu. PSOEk 1992an Paktu Autonomikoak deitutakoak bultzatu zituen. Hauen helburua 'bide moteleko' autonomien eskuduntzak 'bide azkarrekoekin' parekatzea izan zen, batzuen eta besteen gaitasunak homogeneizatze aldera. Jarrera hau ez zen euskal instituzioen aldetik ondo jaso eta 1993ko uztailean Eusko Legebiltzarrak transferitu gabeko 54 eskuduntzen zerrenda bidali zion Gobernu espainiarrari. 1994ko maiatzean Lehendakariak zortzi eskumen berri lortu zituen, baina bat bera ere ez zen esangura handikoa167. Maila politiko zein sindikalean autogobernuaren instituzionalizazioaren alde indar abertzaleek 80. hamarkadan zehar eraikitako aliantza egitura ondoa jotzen ari zen. Maila sindikalean, UGT zentralizazioaren aldeko apustu argian murgilduta zegoen; CCOOen kasuan biraketa hau 1995ean etorriko zen, bere estatu mailako Kongresua tarteko. Gainera, hamarkada aldaketarekin batera hauteskunde sindikalek indar korrelazio aldaketa ekarri zuten, gehiengo abertzale berri baterako aukerak zabalduz. Maila politikoan berriz, arestian aipatu bezala, eskumenen transferentzia berea ematen ari zen. Ordura arteko estatu mailako alderdi eta aliatu nagusiaren egoera nabarmen ahula zen ustelkeriak kasuak tarteko. 1996ko Hauteskunde Orokorrek PP eraman zuten gobernura eta bere gehiengo erlatiboak nazionalista katalan eta euskaldunekin akordioak egin behar izatera. Autogobernuaren bideak uzta txikia jaso zuen elkarlan honetatik, ordea. 11.2. Protestarako bitartekoen kudeaketa Errepertorio gatazkatsuak elkarri zerbait aldarrikatzeko borrokan ari diren identitateen eskura dauden errutina multzo mugatuak lirateke (MTT, 2005). Della Porta eta Dianiren (2011) arabera, protesta motak hiru irizpideen arabera sailkatu daitezke: erradikaltasunaren arabera, izaeraren arabera (politikoak edota kulturalak) eta barne logikaren arabera (kaltea, kopurua edota konbentzimendua). autogobernu ereduaren mugen adibide paradigmatikoa suertatuko baita. 167 Tartean Bitarteko eta Ustiapen Hidraulikoak, Marina Zibileko Goi Ikasketak, lan elkarte anonimoak, itsas-kirol ikasketak, instalazio erradiaktiboen ingurukoak, interes orokorrekoak ez diren portuetako zama lanak, eskola profesionalak, komunikabide sozialak edota nekazari kalitate eta iruzurraren aurkako defentsa ("Transferitu gabeko eskuduntzen negoziazioaren lehentasunen inguruko txostena", Eusko Jaurlaritza -2001-) 454 Gure kasura ekarriz, eta baliatutako protesten erradikaltasunari helduz, sistemak araututako ohiko protesta ekimenetatik hasi eta sistemaren onargarritasunaren mugak gaindituko dituzten ekintza bortitzetara doan abaniko zabal batekin aurkituko gara. Continuum honen mutur konbentzionaletik hasita, hamarkadetan zehar nagusitu zaigun manifestazio ereduaz harago, sistemaren onargarritasunaren baitan kokatzen ziren bestelako protestarako errepertorioarekin aurkitu gaitezke: espazio publikoaren okupazioa dakarten moldeetatik hasita (elkarretaratze, giza-kate, kotxekarabana, ...), eskaeren zabalkunderako bitartekoetatik pasa (kartelgintza, afixak, prentsaurrekoak, ...), instituzioetan parte hartzetik iristen direnetara (hauteskunde zerrenden osaketa, udaletako mozioak edo batzarrak, ...). Azken honi lotuta 80. hamarkadan ezker abertzalearen presentzia instituzionala udaletara mugatuko bada 1991an egindako gogoetaren harira bera zabaltzeko apustua egin zen; beti ere, era "ez iraunkor, ezta normalizatuan (...) instituzio hauen eta bera sostengatzen duten alderdi politikoen deslegitimazioari begira"168. Hortaz, bere aldarrikapenen anplifikaziorako bitarteko gisa ulertu dezakegu. Ekintza zuzeneko tekniken erabilpena bigarren atalase batean kokatu dezakegu. Bide honek garapen apala izan zuen aztertzen ari garen garaian; frantses produktuen aurkako boikota edota bertako produktuen aldeko kanpainak salbu. Bortxarik gabeko ekintza ilegalak hirugarren maila batean kokatu ditzakegu, 90. hamarkadaren lehenengo erdialdean intsumisoaren aldeko mugimenduak edota hamarkadaren bigarren partean presoekiko elkartasunezko ekimenak burututakoak bezala. Baina atalase hauek marrazten dituzten mugak hainbatetan lausoak izango dira, kasu askotan protesta ekimen berbera batetik bestera desplazatuko delarik. Horrela protesta forma konbentzional bezala hasi zitekeen manifestazioa, poliziekin liskarraldietan bukatu zezakeen; edota kaleko manifestazioaren formatu arautua hainbatetan agintariei baimenik eskatu gabe ematen zirenez (i)legalitatearen atalasea zehartu ohi zuen. Horren erakusgarri 90. hamarkadan zehar lau herrialdeetan eman ziren mobilizazioen azterketa egiten duen hurrengo grafikoak: 168 El País, 1991-03-08. 455 11.3 grafikoa: Manifestazioen bilakaera Hego Euskal Herrian 1994-2001 epealdian bere izaeraren arabera (Iturria: Barne Ministerioa; elaborazio propioa). Gerora sakonago aztertuko dugun bezala, hamarkadaren erdialdean mobilizazioen kopuru orokorren eta, batez ere, euskal protestaldiari lotutakoen gorakada nabarmena eman zen. Baina mobilizazioen izaerari dagokionez hainbat ideia azpimarratu ditzakegu. Alde batetik, komunikatutako eta ezkomunikatutako mobilizazioen arteko aldea; esan bezala, bertan garatutako mobilizazio eredua konbentziala edo arautua izatetik harago izaera urratzailea erakusten zuen, legeak exijitzen zuen komunikazioa kasu gehienetan baztertuz169. Baina aldi berean, ezker abertzaleak egiten zituen deialdiei (kasu honetan, 'errepresioa/presoei lotutakoak' epigrafearen baitan kokatu ditzakegunak) egotzi ohi zitzaien izaera liskartsua aztertu nahi badugu, istiluetan170 bukatzen zirenen eta hauen arteko aldea nabarmendu dezakegu; orokorrean liskarretan bukatzen zirenak gutxiengoa izanik. Gainera aipatzekoa da 1995-1997 epealdian (mobilizazio kopuru orokorrak hazkunde handiena duenean) liskarretan bukatzen diren manifestazioek behera egin zutela; hauen gainean eman zen kontrol polizialaren hazkundea, parte hartzaileen jarrera aldaketa edota segurtasun indarren erabakia horren atzean dagoen argi izan gabe. Baina ezin ukatu euskal oldarraldia ezaugarritu duen protesta molderik egon bada hori kalte material edota pertsonalak eragindako indarkeriazko ekintzak izan direla. Tillyk (2007b) 'deseroso' 169 Barne Ministerioaren urtekarietatik ateratako datu hauek, grafiko honetan aztertu dugun epealdian (1994-2001) EAEk eta Nafarroak zenbaki orokorretan Estatu mailan komunikatu gabeko tasa altuena erakusten zuten. Ez bakarrik aztertzen ari gara protesta zikloari zuzenean lotutako mobilizazioen artean, bestelako aldarriak (ekologistak, lanari lotutakoak, …) jasotzen zituztenetan ere, mobilizaziorako kultura 'ez-arautu' batez hitz egin dezakegularik. 170 Arestian aipatutako urtekarietan 'istilu' bezala jasotakoen artean bide edo trenbide mozketa, barrikadak, instalazio ezberdinei eragindako kalteak, bortxazko okupazioak bezalakoak barnebiltzen dira; baina baita, segurtasun indarren parte hartze hutsak, azken hauen probokazioak edota ageriko arrazoirik gabeko esku hartzeak protesta mugimenduen jazarpenerako ohiko bitartekoa izaten direlarik. 456 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 0 500 1000 1500 2000 2500 3000 3500 4000 4500 Komunikatuak Komunikatu gabeak Preso/Errepresioari lotutakoak Istilutan bukatutakoak Manifestazio guztiak Urteak Mobilizazio kopuruak bezala izendatzen dituen fenomeno hauek bi irizpideen arabera sailkatuko ditu: ekintzaileen artean epe motzean kaltea eragiteak duen garrantzia eta biolentzia erabiltzen duten ekintzaileen artean dagoen koordinazio maila. Bi ardatz horien arabera ondorengo irudian tipifikatzen diren sei protesta eredu nagusi ezaugarritzen ditu: 11.2 irudia: Bortxa kolektiboaren tipologia (Tilly, 2007b: 15). Horrelako eskemak gure kasura ekarri ahal izateko gehiegi behartu gabe, gurean eman den biolentzia kolektiboaren eredua grafiko horren goiko eta eskuineko partetik gertu kokatu dezakegu. Hau da, kaltea eragiteari emandako garrantzia altua eta ekintzaileen arteko koordinazio ertain-altua. Tillyk eskemaren hainbat aldagai gurera egokitu beharko genituzke. Esaterako, negoziazioen apurketa edota sakabanatutako erasoen mekanismoak sortutako kalteei emandako garrantziaren ardatzean maila baxuan kokatzen baditu ere, gurean eskuinerago kokatu ditzakegu, kaltea sortzeari emandako garrantziaren isla. Aljerreko elkarrizketen ostean emandako eskalada militarraren areagotzeak edota 90. hamarkadaren erdialdetik aurrera kale erasoen hazkundeak hartutako garrantzia horren erakusle izan daitezke. Protestarako ekintzen erradikaltasun maila, hauei egotzitako barne logikarekin lotuta egon ohi da; gure kasuan, kaltearen logikak izan duen garrantziari. Bitarteko bortitz hauen bidez ekintzaileak sistema politikoaren eraginkortasuna zalantzetan jartzen saiatuko dira, zuzeneko kalteak eraginez eta eguneroko bizitza arrunta aztoratuz. Ekintza biolentoen errepertorioa zabala izango da. Logika honi emandako garrantziaren adierazle, bi mota aipatuko ditugu laburrean: heriotza eragindako atentatuak eta kale erasoek izango duten zabalpena. 457 11.4 grafikoa: ETAk hildako lagunen kopurua 1990-2001 (Iturria: Arartekoa; elaborazio propioa). Lehenengoa azaltzeko 90. hamarkadan zehar heriotza ekarri zuten atentatuak biltzen duen goiko grafikoa baliatuko dugu, bertatik hainbat ondorio ateraz. Lehenik, kopuru orokorren bilakaerari erreparatuko diogu, ia hamarkada hasieratik bukaera bitarte emandako beheranzko joera nabarmenduko dugu171. Bilakaera horretan gaitasun polizialak izan zezakeen eraginkortasunean sartu gabe, hamarkada hasierako kopuru altuak nagusiki bi aldagaiei erantzuten ziela esan dezakegu. Batetik, Aljerreko negoziazioen apurketari. Horrela, Tillyk (2007b) aipatzen duen apurtutako negoziazioen mekanismoa aktibatzen denean ekintzaileek beraien ekimenak areagotzera jo ohi dute, gehienetan negoziazioak hasi aurretik baino intentsitate handiagoarekin, apurketaren zama sistemaren gainean utzi eta etorri daitekeen etorkizuna jasangaitza bihurtuz; beti ere, sistema negoziatzera behartuz baino posizio hobe batekin. Logika honi erantzungo lioke hamarkada hasierako hilketa kopuru altua azaltzen duen bigarren aldagaiak; kotxe-bonbaren erabilerak, hain zuzen. 1990tik 1995era bitarte ETAk hilko dituen 140 pertsonetatik 54 metodo honen bidez izango da. 1996 eta 1999 bitarte, aldiz, metodo honen bidez ez dira biktimarik sortuko. Bigarren ondorio bat ekintzen jo puntuari lotuta dago. Hamarkadaren lehenengo urteei erreferentzia egiten dien zutabeei begiratzen baditugu bizpahiru kolore nagusitzen direla antzeman ahal izango dugu. Hau da, hildako gehienak Estatutuko Segurtasun Indarretako kideak (urdin iluna), 171 1996an jaitsiera adierazgarri bat emango da. Kontutan hartu behar da urte horretan ETAk astebeteko su-etena 'eskaini' ziola gobernuan sartu berria zen PPri; bi pertsona batera bahituak izan zituela; Ertzaintzak aurreko hilabeteetako ekintzak leporatzen zizkion ETAren komando bat atxilotu zuela Gipuzkoan edota ezker abertzalean aurreko urtean aurkeztutako Alternatiba Demokratikoaren sozializazioan murgilduta zegoela. 458 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 50 Besterik Estatuko beste ordezkariak Justizia Drogen trafikoa 'Salatariak' Espetxeak Kazetariak Enpresariak Politikariak Ertzantza Militarrak edota lankideak ESI (GC+CNP) Guztira Urteak Hildako kopurua Armadakoak edota berarentzat lan egiten zutenak (laranja) eta 'besterik' (urdina) epigrafearen pean bildu ditugunak izan zirela; azken hauetan, bestelako helburuei erantzuten ziotenak edota berezko helburu ez baina leherketaren ondorioz hildakoak (ikasleak, etxeko andreak, ...) bildu ditugularik. Hamarkadaren erdialdetik aurrera, aldiz, kopuru orokorren jaitsierarekin batera, koloreak ugaltzen direla nabarmendu dezakegu. Aldaketa hau jo puntuen dibertsifikazioari edota erasoak orokortzearen mekanismoari lotu diezaiokegu. Horrela, garai horretan Estatuko Segurtasun Indarren edota militarren aurkako ekintzekin topatu bagaitezke ere, 1995tik aurrera botere judizialaren, ertzainen, Estatuko beste organoetako kideen eta, batez ere, alderdi politikoetako ordezkarien aurkako ekintzak ugaldu ziren. Hamarkadaren erdialdetik 1998an deitutako su-etenera bitarte joera aldaketa hori oihartzun handia izan zuten hainbat ekintzen bitartez azaleratu zuten; Gregorio Ordoñez, PPko Gipuzkoako burua edota Ramon Doral Ertzaintzaren inspektoren aurkakoak, kasu. Baina batez ere, 1999 bukaeran emandako su-etenaren hausturatik aurrera nabarmena izan zen, berriro ere apurtutako negoziazioen mekanismoa berraktibatuz. Kaltea eragingo duten protestarako bitartekoak indartzearen logika horretan ere nabarmena izan zen 90. hamarkada zehar kale erasoek izandako bilakaera. Kaleko liskarrak ez ziren ez euskal gatazkaren bereizgarri bat, ezta soilik urte horietakoa ere. Historia hurbilean zehar mundu mailan eta euskal protestagintzaren eremu ezberdinetan oso presente egondakoa fenomenoa baizik. Baina Mujikaren (2004: 449-451) arabera urte horietan berezko ezaugarri batzuk hartu zituen gurean: • Sarekada eredua indartuko da. Estatuko Segurtasun Indarrek (ESI) espero duenean eraso ordez, erasoa non, noiz eta nola egin hautatzen hasiko da. • "Gertakari bat (zergatia) – erantzuna (ondorioa)" eskema beharrean "herriaren zapalkuntza estrukturalak garrantzia handiagoa hartuko du", nahiz eta hainbat gertakarien ondotik erasoak ugaritu. "Testuinguru zehatzetik testuinguru orokorrera" dio Mujikak. • Dinamika nagusia poliziarekiko enfrentamendua izatetik, sabotaje-ekintza izatera pasako dira. • Bitartekoen izaera erradikalizatuko da kalteak biderkatzeko asmoz; batez ere suaren erabilerari lotutakoak: molotov koktelak, suziriak, camping-gasak, ... • Sabotajeen helburuak ere zabalduko dira, helburua nagusia "Estatuko aparatu errepresiboak izatetik Estatuko botereak izatera pasaz": kapitalismoaren "oinarriak diren guneak" (banketxeak172, aldi baterako lan enpresak, ...), Estatuaren esku dauden enpresa publikoak, ESI-en interesen aurkakoak, Ituneko alderdien eta komunikabideen aurkakoak, ... 172 1990 eta 1996 bitarte egon ziren 3.903 sabotajeetatik 1.214 banketxeen aurkakoak izan ziren (Mujika, 2004: 450). 459 Azken ideia honi lotuta jo puntuen zabalpenaren mekanismo honek eragin kuantitatiboa ere izan zuen, hamarkadaren erdialdean sabotajeen kopurua nabarmen hazi zelarik. 11.5 grafikoa: kale erasoen bilakaera helburuaren arabera 1991-1996 epealdian (Iturria: Egin; elaborazio propioa). Zentzu horretan, errepertorio hau ez da zerbait erabat berria izango; protestarako errepertorioa gutxitan izango da erabat berria. Bere garapenerako klabeak izango diren kideen artean metatutako ezagutza konpartituaren ondorio izango da. Aurreko bitartekoen moldaketa 'sortzaileak' edota errutina zaharren aldaerak baino ez dira; borrokan eta inprobisazioan eguneratutakoak (Tarrow, 1997). Kale erasoen helburuen zabalpen edota moldeen erabileraren aldaketak, esaterako, ekintza kolektiboaren berritasuna ekarriko zutenak izan ziren. Ekintza kolektibo honek harremanezko izaera ere izango du. Ekintzaileek bere eskakizunekin elkar-eraginean egongo dira; baita bere ekimenen oihartzuna jasoko duen publiko batekin ere; eta nola ez, autoritate publikoen ordezkariekin. Elkareraginezko izaera honek errepertorioari perfomance kutsua emango dio, molde honen eta bertan parte hartzen dutenen jendaurreko errepresentazio bat suposatzen duen heinean. Ekintzaileen irudikapen honek bat egin behar du protestarako mugimendu osoak bere buruaz egiten duen errepresentazioarekin. Beraz, protestarako bitartekoak mugimenduaren identifikazioaren parte ere izango da. Protestagintzan dabilen edozein mugimenduk, protestarako bitartekoak aukeratzerakoan eraginkortasuna eta legitimitatearen irizpideak kontutan izan beharko ditu horien hautaketa estrategikoa egiterakoan (Della Porta & Diani, 2011). Eraginkortasunaren ideia kaltearen logikarekin gehiegi lotzeak protestarako bitartekoen eta beraien gaineko ulermenaren 460 1991 1992 1993 1994 1995 1996 0 200 400 600 800 1000 1200 Besterik Enpresak Telefonica Segurtasun indarrak Alderdien egoitzak Frantziar interesak Garraioak Aseguru etxeak Bankuak GUZTIRA Urteak Eraso kopurua sinplifikazioaren arriskua nabarmen hazten du. Horrela, planteatutako estrategiaren eraginkortasuna negoziazio mahaiaren gainean jarritako hildako edota erretako banketxe kopuruarekin parekatzera ere iritsi zitekeen. Edota, legitimitatea, deitutako manifestazio nazionalean egindako zenbaketaren araberakoa izan zitekeelarik. Eskemak honek bere isla izan zezakeen sistemak protestagintzari aurre egiteko baliatutako jazarpen ereduan; eraginkortasuna egondako atxilotu kopuruaren arabera eta legitimitatea kontra-mugimendua osatzen zuten alderdien arteko batasuna adierazteko baliatutako hizkeraren irmotasunaren arabera neurtuz. Protestarako bitartekoen izaerari dagokienez, eragin bikoitza antzeman ahal izango dugu. Izan ere, protestarako bitarteko hauen helburuak politikoak izango badira ere (negoziazioaren bitartez "kanpo errealitatea eraldatzea"), bere garapenaren exijentzia mailak (klandestinitatea, kartzela, deserria, ...) mugimenduaren barne balio sistema indartzea eskatzen zuen. Ariketa kultural bezala, komunitatearen eraketa eta bere balio sistema trinkotzea protestarako mugimenduaren lanaren zati handi bat hartzen zuen. Balio sistema honetan protestarako bitartekoen hierarkizazioa ohikoa izaten da, protestarako molde bakoitzari egotzitako garrantziaren arabera. Eginkizun honek baliatutako protestarako moldeen barne legitimazioaren funtzioa beteko du, beti ere, hierarkia horretan kokatutako moldeak elikatuko dituzten ekintzaileen harrobia mantentze aldera: "Guk (ETAk) Euskal Herriak bizi duen gatazka egoera gainditzeko lan egiten dugu. Aurrean dugun Estatuari interesatzen zaio Erreforma Hego Euskal Herrian legitimatzea eta urte luzeetan ETAk praktikatzen duen borroka armatua izan da nagusiki legitimazio hori ebitatu duena, etsaiak berak onartzen digu hori egunero bizi dugun zapalketa egoeraren adierazgarri baita borroka armatua".173 Erradikaltasun maila altua erakusten duten protestarako bitartekoen erabilerak kaltearen eta kopuruaren logika lehian jarri ohi izan ditu, bata eta bestearen artean 'komunikatutako basoak' sortuz; zenbat eta kalte handiagoa sortu, orduan eta kopuru txikiagoaren babesa jasoko dela ulertuta. Ezker abertzalearen estrategian kaltearen logikak izandako pisuak kopuruaren logikan izan zuen eragina aztertzekoa da. Izan ere, ezker abertzalearen erakusleiho nagusiak ziren kaleko mobilizazioen kopuruari eutsi bazion ere, 90. hamarkadan zehar jasotako bozka galera nabarmena izan zen. Sektore antagonikoen arteko lehia ebazteko ezker abertzaleak planteatutako eliteen arteko negoziazioaren estrategiak protestarako bitarteko hauen erabilera indartu zuen. Izan ere, estrategia honen agente nagusiek (ETA eta Estatua) negoziazio mahaian izango zuten indar posizioa ez zen 173 ETAri egindako elkarrizketa; Egin 1993-04-18. 461 horrenbeste izango luketen babes sozialaren bidez aitortutako legitimitatearen araberakoa izango (kopuruaren logika); aurkariari eragindako higadurak erakusten duen norberaren jardunaren eraginkortasunaren araberakoa baizik (kaltearen logika). Eta besteari eragindako kaltea (materiala, fisikoa edota sinbolikoa) higadura hori sortzeko bide eraginkorrena bezala ulertzen zen. Gainera prozesu politikoaren aitzindaritza funtzioa betetzen zuten bi abangoardia hauek (ETA eta Estatua) ez ziren estrategia hau baliatzearen ondorioz kopuruaren logikan (babes sozialean) eman zitezkeen atzera pausuen hartzaile zuzenak izango; bi elite hauek sostengatzen dituzten alderdiak ziren babes sozialaren galeraren kalte zuzenak pairatuko zituztenak. Eskema honetan konbentzimenduaren logikak, errealitate politikoaren ulermenerako jendarte osoari begirako interpretaziorako marko hegemonikoa eraikitzeko baino, norberaren komunitatea berrelikatzeko funtzio nagusia bete zuen. Edozein kasutan, ezker abertzalearen estrategia abangoardia (armatu) batek norabidetutako prozesu leninistaren eta sistema berri baten beharraren ideia hegemonizatu nahi zuen eredu gramsciarraren arteko oreka zailean mugitu zen. Izan ere, 'sistema berri baten beharraren' ideia hori jendartean nagusitzeko urrats garrantzitsuenetakoa alderdi nagusiek ezarritako anti-terrorismoaren marko diskurtsiboa eraistea izango zen; eredu abangoardista horrek zailtzen zuena, hain zuzen ere. Della Porta eta Diani-ren (2011) arabera, protestagintzan dabiltzan mugimenduek baliatzen dituzten moldeetan hiru logikak (erradikaltasuna, izaera eta barne logika) egoki uztartu beharko dituzte beraien estrategia arrakastaz garatu nahi badute. Ordura arteko desorekek 90. hamarkadaren erdialderako ezker abertzalea ere gogoeta horretan murgilduta zegoen. 11.3 Markogintza eta nortasunen kudeaketa Aukera Politikoen Egituraren atalean jada aztertu dugu garai horretako markogintzaren elementu nagusi batzuk aliantza eta aurkaritza sistemen analisiari lotuta. Jarraian, ordea, jada aipatutakoak ez errepikatzeko eta diskurtsogintzaren elementuetan sakontzen jarraitzeko, atal metodologikoan markogintzaren azterketarako planteatu dugun taula gure kasura eramaten saiatuko gara. Horretarako, Ajuria Eneako Mahaiak sortutako diskurtsoari erreparatuko diogu. Itunaren diskurtsogintzak errealitate politikoa interpretatzeko marko komuna ezartzea zuen helburu, marko 462 horren inguruan jendartearen identifikazioa sendotzeko. Prozesu hau nola eman zen aztertzeko Itunaren bileretan alderdien artean adostutako komunikatuei erreparatuko diegu. Ikerketa hau ez da prozesu erraza izango, horregatik inguruabarrari lotutako bestelako hainbat elementu ere aintzat hartu beharko ditugu. Bilera guztietatik ez ziren adostutako komunikatuak atera. Gainera, kasu askotan dokumentu horiek benetako oreka-ariketak izaten ziren. Gehienetan alderdi politikoetako ordezkari ezberdinek egiten zituzten adierazpenekin zehaztu edota osatu behar ziren, hainbatetan adierazpenok kontrajarriak izatera iristen zirelarik. Kontsentsua eta norberaren posizioak mantendu beharraren arteko joko honetan mantendu zen Ituna iraun zuen hamar urteetan zehar. Horregatik, adierazpen ezberdinen itsaso batean ez galtzeko, Itunaren dokumentu bateratu hauetan zentratzen saiatuko gara, hauei 'gutxieneko izendatzaile komunaren' izaera emanez. Dokumentu hauen mamia ere oso ezberdina izaten zen. Kasu askotan, testuinguru zehatz batean gertatutakoaren gaineko balorazio laburra baino ez zen egiten; beste hainbatetan, irismen luzeagoko irakurketak egiten ziren. Batzuetan eta besteetan, behin eta berriro errepikatzen diren hainbat aldagai aurkituko ditugu. Bederatzi urteetan zehar (1988tik 1997ra) burutu ziren 32 bilera ofizialetan garapen bat ere antzeman daitekeela esan behar da. Hasieran aipatu bezala, atal honetan 1989tik 1994ra bitarte landutakoak aztertu ditugu, azken hiru urteei dagozkienak hurrengo atalerako utziz. Bertan arreta nagusia 1988ko urtarrilaren 12an sinatutako sortze-agirian jarri dugu, berak finkatuko baititu hurrengo urteetako markogintzaren elementu nagusiak. Hurrengo komunikatuei dagokienez, errepikatzen diren elementuetan eta batetik bestera inkorporatzen diren elementu berrietan egin dugu azpimarra, diskurtsogintzaren analisirako ikuspegi ahalik eta osatuena izate aldera. 11.3.1 Diagnostikoa. Sortze-agiriaren egiturari dagokionez, sei orrialdeetako dokumentua da. Bi orrialde t' erdietako sarrera luzean, jokoan zeuden interes ezberdinen isla edo, hainbat irakurketa, eskaera edota salaketa jasotzen ziren antolaketa definitu bat jarraitu gabe. Ondoren agiria bera osatzen zuten hamazazpi puntuen zerrendatzea egiten zen, sarreran eta zerrenda honetan hainbat elementu errepikatzen zirelarik. Fundatze-dokumentu honen mamiari helduta, markogintzaren azterketarako planteatu dugun taularen ikuspegitik, diagnostiko argia bezain zehatza finkatzen zuen: euskal jendartean ematen zen 463 arazo nagusietakoa terrorismoa zen, bere kausa edo eragile nagusia ETA zelarik. Izan ere, problematizazioa edozein diskurtso politikoaren lehenengo urratsa izango da. Agiriaren lehenengo hiru lerroak arazo horren identifikaziorako baliatzen zituzten: "Transcurridos casi once años desde las primeras elecciones democráticas, el terrorismo es un fenómeno que persiste entre nosotros. Su erradicación sigue siendo hoy, por tanto, un objetivo común fundamental de la acción de todas las instituciones y fuerzas democráticas". Esan gabe doa, 'terrorismoaren' kontzeptuak ETAren indarkeriari erreferentzia egiten ziola. Baina arazoaren identifikazio honetan Itunak kategoria hau malgutasun handiarekin baliatu zuen. Izan ere, lehenengo agirietan ETAren jardun armatuari erreferentzia zuzena egiten bazitzaion ere, ondorengo agirietan bestelako adierazpide biolentoak ere azpimarratu ziren. Joera hau Ertzaintza eta ezker abertzalearen arteko tentsioak gora egin zuen urteetan nabarmena izan zen. Honek 'terrorismoaren' kategoria zentzu bikoitzean zabaltzea ekarri zuen: batetik, kategoria honen parekide bezala bestelako kontzeptu batzuk ere baliatzea (batzuk generikoagoak -'biolentzia', 'indarkeria', ...- eta beste batzuk izaera moralistagoakoak -'fanatismoa', 'jarrera faxistak', ...-); eta bestetik, batez ere komunikabideen anplifikazioaren eraginez, 'terrorismotzat' hartu zitezkeen ekimenen abanikoa zabaltzea. Azken ideia honi lotuta, markogintza politikorako baliatzen ziren kategoriak eremu juridikora automatikoki itzultzea ekimen hauen tipifikazio penala larriagotzea ekarriko zuen. Lehenik, 90. hamarkadaren bigarren erdialdean, ugaritu ziren kale erasoen tipifikazioari begira; eta ondoren, XXI. mendean sartzearekin batera, sektore sozial batzuen jarduera politikoa edo zibila jazartze aldera. Arazoaren identifikaziorako kategorien zabaltze eta lausotze honek, ondorioz, eragin zuzena izan zuen kausaren identifikazioan. Izan ere, sortze-agirian aipatutako arazoaren eragile bezala ETA kokatzen bazen, ondorengo komunikatuetan kausa erakunde armatuaren mugetatik harago kokatzen hasi zen. Aipatu behar da jatorrizko dokumentu honen 8. puntuan "ordezkaritza parlamentarioa" zutenei erreferentzia orokorra egiten zitzaiela "erantzukizun instituzionalak" bere gain hartzeko. Baina ez zen ia urte t' erdi beranduagora arte (Aljerreko elkarrizketen porrota eman zenean) erantzuleen izendapen hori esplizitatuko, prozesu horretan HBk eta KASek izan duten erantzukizun politikoa salatuz. Hortaz, identifikatutako arazoaren eragiletzaren gainean prozesu bikoitza eman zen: batetik, bere zabalpena (erantzuleen katea zabalduz), eta bestetik, beraien zehaztapena (erantzuleak nominalizatuz). Kaltearen kausa identifikatzerakoan ematen zen joera bikoitz hau polarizazioetan ohikoa izango da, tartean gelditzen diren eragile epelak dekantatzera behartzeko 464 Bigarrenari dagokionez, 'baketzea' politika anti-terroristaren garapenari lotuta agertzen zen. Sortzeagirian kategoria bera esplizitatuko ez bazen ere, bera garatu ahal izateko urratsak zehazten ziren 3.etik 6.era eta 9.etik 11.era doazen puntuetan jasotzen ziren neurriekin (poliziagintza, jurdikatura, presoak eta bestelakoak; jarraian aztertuko ditugu). Horrela, Itunaren bigarren eginkizuna, politika anti-terrorista honen gaineko adostasuna lortzea bihurtu zen. Zentzu honetan Ajuria Eneako Itunak legitimazio funtzio bikoitza bete zuen. Batetik, Gernikako Estatutua bakea lortzeko ezinbesteko bide gisa aurkeztuz, Ituna bera sistemaren legitimaziorako tresna bihurtuko zen. Bakea lortzeko bigarren bidea gobernuek adostutako politika antiterrorista zenez, Ituna ere administrazioetatik bultzatutako politika publikoen legitimaziorako tresna izango zen; zentro-periferiaren arteko gatazkaren kudeaketa anti-terroristari dagokionez behintzat. Horrela, Itunak legitimazioaren iturria zabaldu nahi izango zuen bera osatzen zuten alderdi politikoetatik harago. Horretarako 14. eta 15. puntuen bitartez deia egiten zitzaien gainontzeko sektore sozialei (elkarte herritarrak, sindikatuak, enpresariak) eta instituzioei bera babesteko. Legitimazioaren zirkulua ixteko, Estatutua gehiengoaren borondatearen islarik argiena bihurtuta, kanpoan gelditzen ziren eskaerak ere barneratu ahal izateko mekanismoak ere jasotzen zituela nabarmendu nahi izan zen. Ajuria Eneako agiriak sistemak bere burua eguneratzeko oinarria eta bidea mugak ezartzen zituela nabarmentzen zuen: Estatutuak finkatutakoa eta Konstituzioaren Lehenengo Xedapen Gehigarria (Itunaren 2.c puntua). Hortaz, itunkideek sistemak berak bere burua eguneratzeko aukera zabalduta bere bokazio hegemoniko edo oro-harrapatzailea azpimarratuko luke, kanpoan gelditu nahi izatea asmo irrazional edo patologikoekin lotuz. Horrela, Ituna zentzu bikoitzean irekita geldituko litzateke: batetik, ezker abertzalea barneratu ahal izateko, eta bestetik, bere buruaren erreformatu ahal izateko. Zentzu honetan, Ajuria Eneako Itunak barneratze eta birbizitze markoen funtzio bikoitza beteko luke. Barneratzea kanpo gelditzen ziren eragileen inkorporazioa bilatzen zuen neurrian; eta birbizitzea sistemaren egonkortasuna eta berak ezartzen dituen arauak jokaleku politiko bakar gisa proiektatzen zituelako. Aipatutako bi helburuek ('sistemaren legitimazioa' -Estatutua- eta 'politika publikoen legitimazioa' -politika antiterrorista-) arrakastarako aukeren marko egoki bat beharko zuten. Arrakastarako aukera horiek bi ildo nagusien gainean garatu zituen: batetik, arestian aipatutako kopuruaren logika (hau da, 'gehiengoa vs gutxiengoaren' markoa); eta bestetik, batasunaren eta disidentziaren logika. Lehenengoari dagokionez, labur bada ere aipatu dugu jendartearen gehiengoaren borondatearen ainguraleku horrek egitasmoari ematen zion sinesgarritasuna. Arrakastarako bigarren giltza, berriz, 466 norberaren barne kohesioa azpimarratu eta parean dagoenaren barne zatiketak nabarmentzean zetzan. Aliantza eta aurkaritza egituren azterketan jada aztertu dugu Itunak alderdien arteko barne arrakalak ekiditeari emandako garrantzia. Urteak aurrera egin ahala, agiriz agiri ildo honek garrantzia handiagoa hartu zuen, batez ere une batzuetan alderdi ezberdinen arteko desadostasunak agerikoak egiten zirenean. Horrela, Itunaren komunikatuetan ohikoak bihurtu ziren "bloke demokratikoa"175, "alderdien mezuen homogeinizazioa"176 edota "kontsentsu demokratikoaren"177 aldeko deiak. 11.3.3 Motibazioa. Bi ildo hauek finkatutako pronostikoa gauzatuko zenaren berme gisa proiektatzeaz gain, motibaziorako markoaren hankak ere baziren. Izan ere, gehiengoaren logikaren bidez, sinatzaileen borondatea jendartearen borondatearekin parekatuz eta itunkideen arteko barne batasuna nabarmenduz mugimenduak bere auto-legitimazioa bilatu nahi baitzuen; eta parean dagoenaren barne disidentziak nabarmenduz, karga morala egotziz edota patologizatuz arerioaren markoztatze negatiboa egiten zen. Markogintza arrakastatsu batek jendartea motibatu nahi badu planteatzen den arazoa ('terrorismoa') konpontzeko 'gehiengoen borondatearen' ideia orokorra baino zehatzagoak izango diren proposamen egingarriak ere mahai gaineratu beharko ditu. Proposamen hauek errepresiorako mekanismoen estutzetik edota arintzetik gauzatu ziren; hau da, politika antiterroristaren garapenetik. Horrela fundatze-dokumentuak ekintza polizialaren (3. eta 4. puntua) eta nazioarteko erakunde eta botere judizialaren lanaren (5. puntua) aldeko jarrera hartuko du, hertsadura bitartekoak gogortzeko eskatuz; beti ere, giza eskubideak errespetatzeko deia eginez (6. puntua). Baina aldi berean, planteatutako helburuak erdiesteko hertsadurarako mekanismo hauen arintze neurriak ere aurreikusi ziren: biolentziaren erabilerari uko egiten zioten presoak birgizarteratzeko aukera aurreikusiz (9. puntua), Estatua eta "biolentzia uzteko asmoa erakusten duten" sektoreen arteko balizko elkarrizketak bultzatzeko konpromisoa agertuz (10. puntua) edota legedi berezia derogatzeko eskatuz (11. puntua). Hain zuzen ere, adostasunez inoiz garatu ez ziren azken neurri hauen gaineko 175 Diario Vasco, 1989-01-13. 176 Ibídem. 177 Diario Vasco, 1991-11-23. 467 ikuspegi ezberdinek 90. hamarkadaren bigarren erdialdean areagotu ziren desadostasunerako abiapuntua jarri zuten. Honela eskematizatu dezakegu Ajuria Eneako Itunak nagusitu zuen markogintzaren atal ezberdinak: 11.1 taula: Ajuria-Eneako Itunaren markogintza Diskurtsoaren atalak Markogintzaren dimentsioa Markogintzaren teknika Diagnostikoa Biolentzia politikoaren problematizazioa: 'terrorismoa'. • Nominalizazioa: 'terrorismoa'. • Bere kokapena zabaldu: jardun armatutik bestelako adierazpide biolentoetara. • Gaiaren anplifikazioa. • Eztabaiden dualizazio: arrazoia vs arrazoi-eza, bizitza vs heriotza, disidentziak nabarmendu. Motibazioa Itunaren auto-legitimizazioa • Bakea, balio goren gisa proiektatu. • Gehiengoaren logika. • Bakegintzako poliziagintza, judizializazioa eta nazioarteko elkarlana. • Hertsadura mekanismoen arintzea: presoak birgizarteratu eta biolentziaren amaiera elkarrizketatua. Laburbilduz, Itunak 'terrorismoaren' frame-a nagusitzeko markoen lerrotzerako (frame alignment) funtsezkoak ziren hiru prozesuak martxan jarri zituen: anplifikazioa, hedatzea eta eraldaketa. Anplifikazioaren helburua momentu batera arte jendartean dauden ikuspegi ezberdinak edo zalantzakorrak argitu eta bateratzea izango da (Snow, 1986). Goffman-en (1974) arabera, bizitzaren eguneroko gertaerak sarritan anbiguetate edota ziurgabetasunari lotuta agertzen zaizkigu; kasu horietan, mugimenduaren markogintzak gertaera hauek argitu edo birbizitzeko balio izaten dute. Gure kasuan ETAren ekintzen aurrean ematen zen errutinizazioa edota axolagabekeriaren aurrean jendartearen posizionamendua bilakatu zen, ordura arte gaiak izan ez zuen proiekzio eta oihartzun bat emanez. Horretarako, komunikabide eta eragile politiko, sozial eta instituzional ezberdinen lerratzea bilatu zelarik. Bigarrenik, Itunak 'terrorismoaren' markoa hedatu zuen. Izan ere, hainbat kasutan markogintzaren agenteentzat itxuraz bere hasierako helburuekiko bigarren mailakoak izan daitezkeen bestelako eskaera edo hartzaileetara zabalduko dituzte beraien mezuak. Hasierako komunikatuetan ETA eta bere ekintzak baziren markogintzaren erantzule nagusiak jo puntua zabaltzen joan zen, HB, KAS eta bestelako antolakunde zibilak erantzule politiko gisa kokatuz. Eta hirugarrenik, anplifikazioaren eta hedatzearen ondorioz, jendartearen sektore zabaletan nagusi zen markoaren eraldaketa bat ere bilatu zela esan dezakegu. Diktaduraren azken bi hamarkadetan markogintza antifrankista sendoa artikulatu zen. Marko horrek demokraziaren kategoria edo adierazle hutsaren inguruan artikulatzen zen. Errealitate politikoaren marko interpretatzaile globala zen, gertaera guztiak ikuspegi horren arabera interpretatuak zirelarik. ETAk, mugimendu goiztiar bezala, markogintza hegemoniko horretan aitzindaritza papera jokatu zuen. Trantsizioarekin batera, antifrankismoaren markoa krisian sartu zen, aurreko erregimenarekiko benetako haustura ikusi ez zuten hainbat sektoreengan durunda (resonance) maila bat mantendu zuelarik. Zentzu horretan, ezker abertzaleak KAS alternatibaren inguruan artikulatutako markogintza demokratikoa antifrankismotik zetorren markogintzaren luzapena bilakatu nahi izan zuen. 80. hamarkada osoan 469 zehar ezker abertzalearen eskutik iraun zuen markogintza hau zen, hain zuzen ere, Itunak eraldatu nahi zuena; jada hegemonikoa ez bazen ere, sistemaren legitimazioa kolokan jartzen zuen sektore sozial batean mantentzen zena. Horrela, master frame edo marko nagusiak ('terrorismoa') inguratzen gaituen errealitatea sinplifikatzearen funtzioa beteko luke, bere interpretaziorako ikuspegi bateratuak eskainiz. Errealitatearen interpretazio komun honen inguruan identifikazioak sortzen dira; instituzioekin hartu-emanak inplikatzen dituzten heinean politikoak izango direnak. Identitate hauek inkrustatuak edo urrunak izan daitezke (MTT, 2005: 149). Gurea bezalako polarizazio handiko egoeretan, jendartearen eremu geroz eta zabalagoak identifikazio inkrustatuetatik gertuago sentituko zuelarik bere burua. Honek, ardatz teoriko baten bi muturretan kokatuko diren identitate pareak sortzera eraman ohi du. Gure kasuan, 'demokrata' eta 'biolentoen' kategoria ezagunen inguruan artikulatu nahi izan zirenak. Baina Ajuria Eneako Itunak errealitate politikoaren interpretaziorako marko bat eskaintzea baino zerbait gehiago egin zuen. Izan ere, atal metodologikoan aipatutakoaren harira, markoek gertakari zehatzen ulermen kolektiborako tresnak badira, diskurtsoek marko hauek sistematizatu eta interpretazio horiek norabidetzeko gida moduko bat eskainiko dute (Errejón, 2012). Horrela, ideologiek planteatzen duten osotasun eta bateratasun bokaziora iritsi gabe, Itunak markoen bidez atzemandako gertaera politikoen interpretazioa norabidetzeko diskurtso bat sortu zuela esatea egokiagoa litzateke. Nora norabidetzeko? Trantsiziotik sortutako egituratze instituzionalaren onarpena orokortzeari begira. Itunkideak, aldiz, markogintza arrakastatsua baldintzatuko dituzten hainbat elementuekin topo egin zuten (Snow, 1988). Batetik, mugapen estrukturalak edo jendartearen eremu batean nagusia zen mundu ikuskera. Izan ere, 80. hamarkada bukaerako hauteskunde emaitzek erakusten zuten bezala, euskal jendartean bazegoen sektore soziologikoa erreforma politikotik heredatutako ordenamendu politikoarekin bat egiten ez zuena eta antifrankismoan hazitako erresistentziarako kulturari eusten ziona. Bestetik, gertaera sozialak jendartearen aldetik nola hautematen diren ikusi araziko dizkiguten mugapen fenomenologikoak izango ditugu. Zentzu honetan, itunkideen aldetik "sozialki aurreratutakoa" balioan jarri edota "biolentoen porrota" agerian uzten saiatzeko egindako etengabeko adierazpenek, bortxa politikoaren fenomenoarekin ez bukatzeaz gain, bere zabalpena eta soziologikoki bere oinarriari eusten zion gizarte sektore baten existentziarekin egin zuten topo. 470 Eta hirugarrenik, Ajuria Eneako Mahaiak nahiko lukeenaren kontra, oraindik orain, ezker abertzalearen aldetik protesta zikloaren bukaera iradoki zezakeen markogintzarik ez zen ageri. 11.4 Antolaketaren kudeaketa Della Porta eta Diani-ren (2011) kategoriak erabiliz, protestarako mugimenduen antolaketa eredua sarea eta antolakundearen artean ezberdinduko dugu. Bereizketa hau bakoitzaren egonkortasun mailaren araberakoa izango da, ardatz batean kokatu ahal izango litzatekeen graduazio bat planteatuz. Zentzu horretan, hainbatetan antolakundea eta sarea bera ezin izango direlarik berezi. Gure kasuan, ezker abertzalea edo ENAM protestagintzan diharduen mugimendu bezala ulertuta, eredu bikoitz horren arabera ulertu ahal izango dugu. Ezker abertzalea osatuko duten antolakundeekin aurkituko gara; beraien antolaketa eredua, harremanak eta garapena izango dutenak. Baina ezker abertzalea hori baino 'zerbait' gehiago izango da. Tarrowek (1989a) mugimenduaren antolaketa protestaldiaren zikloari erreferentzia egingo dio; hasiera, garapena eta bukaera ematen dion haria bezala. Ezaugarritze tenporal hau Della Portak mugimenduen familiari egotzitako ezaugarriekin osatu dezakegu; zeinen arabera, helburu espezifiko eta lehiarako esparru ezberdinak izanda ere, mundu ikuskera bat konpartitu, antolaketak teilakatu eta hainbatetan dinamika ezberdinetarako aliatzen diren mugimenduen antolaketa osatuko luketen. Ezker abertzalearen antolaketa definitzeko baliatu dezakegun adiera honek ez du honen barne egoera adeitsua dela ulertzera eraman behar; ez antolakunde ezberdinen artean, ezta antolakunde eta mugimendu sozial ezberdinen artean ere. Harreman hau lehiatsua izango da eta bere garapenak ezaugarrituko du protesta zikloaren nondik norakoak. 1990tik 1994ra doan epealdiari dagokionez, hamarkadaren hasierak ezker abertzalearen berrantolaketa organizatiboa mahai gaineratu zuen. Honek bere antolakundeen arteko harremanak eta funtzioak berrezaugarritzeaz gain, bere inguruan artikulatu nahi zuen sare edota mugimendu sozialekiko hartu-emanak ere eraldatzeko asmoa zuen. Bertan zeresan berezia izan zuten KASen eta Herri Batasunan emandako berrantolaketak. Gogoan izan behar dugu Aljerreko negoziazioen porrotaren ostean eta 92an Espainian eman behar ziren nazioarteko ospakizunen eta Bidarteko erorketa historikoaren bezperetan kokatzen garela. 471 KASetik planteatzen zenaren arabera, ordura arteko ildoaren balantzea ez zen aldekoa, ezta kontrakoa ere; soilik "iraupen luzeko higatze gerra baten isla"178. Hortaz, berrantolaketak aldagai partzialei baino ez lieke heldu behar, helburu estrategikoen inguruko eztabaidak alde batean utziz. Gainera 1990an zehar oraindik PSOEren gobernuko ordezkarien eta ETAko ordezkarien arteko bilkurak burutu ziren Santo Domingon eta 1991an zehar PSOEko ordezkari eta HBkoen artekoak Euskal Herrian179. Beraz, ezker abertzalearen estrategia maila handi batean negoziazioak berpizteari begira kokatu zen. Urte batzuk geroago egindako balantzean jaso bezala, "tresna organizatiboen berrantolaketa borroka armatuak zabaltzen zituen espazioak sostengatzera" bideratu zen, ekimen politikoa bestelako eremuetara zabaltzea baldintzatuz180. Ordura arteko barne funtzionamenduari dagokionez, ordea, ez ziren kritikak eta aldaketak falta izan. Batetik, HASI, alderdi zuzentzaile gisa disolbatu zen, eta bere kideak koordinadoraren beste antolakundeetan, Herri Batasunan edota blokean bertan gelditu ziren. Bestetik, ezker abertzalearen kohesioa sendotu nahi zen, KASek aurretik izandako koordinadora izaera gaindituz eta "antolakunde bateratuaren" izaera emanez181. Horretarako ordura arte KASek izan ez zuen proiekzio publikoa eman zitzaion, 1992tik aurrera bere kanpo zein barne publikazioak eraberrituz. Zentzu honetan, KASek (HASIren bidez) jasandako dirigismo akusazioak gainditu eta mugimenduaren bateratasuna bilatu nahi izan zen. Della Porta eta Dianik (2011; 183-184) gogoratu bezala, antolakundeek berebiziko papera jokatu behar dute identifikazio iturri gisa eta ondorioz kohesioaren bermatzaile gisa. Beste aldetik, Herri Batasunak bere eraberritzeari heldu zion 1991ko azarotik aurrera bere oinarriekin eztabaidatutako Urrats Berri prozesuaren bitartez. Eztabaida prozesua bost ponentzia luzeetan jaso zen. Mobilizaziorako bitartekoen eraginkortasunaren ikuspegitik, aipatzekoa da mugimendu sozialei emandako aparteko garrantzia. 'Interbentzio politikorako irizpideak' jasotzen ziren ponentzian luze aritzen zen herri mugimendu ezberdinekin izan beharreko hartu-emanaz, antolakunde eta sarearen arteko harremanaren eztabaida azalduz. HBrentzat "mugimendu sozialak jendarte demokratiko baten berme" ziren. Herri mugimendu eta demokraziaren arteko lotura estu honetan, bigarren honen ezaugarritze bikoitza egiten zen, 'demokrazia delegatu' eta 'demokrazia parte hartzailearen' mekanismoak uztartzearen alde eginez. Honela, 'demokrazia delegatu' horren 178 Egaña, I. (1993). Euskal Herria y la libertad (vol. VIII, 92. orrialdea). Tafalla: Txalaparta. 179 Antton Etxebesteri egindako elkarrizketan hartu-eman hauek, modu batean edo bestean, 1997ra arte luzatu zirela baieztatu zigun. 180 KAS. (1994). Txinaurri txostena. Lazkaoko Benediktarren Fundazioko artxibategitik aterata. 181 Egaña, I. (1993). Euskal Herria y la libertad (vol. VIII, 92. orrialdea). Tafalla: Txalaparta. 472 adierazpide nagusiak liratekeen instituzioetan HBk berak herri mugimenduen eskaerak eramateko konpromisoa bere gain hartuz. Herri mugimenduen ikuspegi partzialak gainditu edota horiei 'proiekzio globala' emanez "konponbiderako marko politiko globala" eskaintzearen alde egiten zen. Izan ere, HBrentzat "elementu kezkagarrienetako bat hainbat borroka zehatzetan ematen zen zatiketa eta banaketa" baitzen. Hau guztia ikuspegi autokritiko batetik egin zuen; batetik, "beste hainbat talderekin izandako ika-mika antzuengatik"; bestetik, "mugimenduak eta beraien eskaerak bultzatzeko izandako inplikazio faltagatik"; eta azkenik, aurreko bi gabeziek maila lokalean izan zuten oihartzun bereziagatik. Horrela, herri mugimenduekiko "kolaborazioa eta autonomia" uztartuko lukeen ereduaren alde egiten zuen. Eredu honek bi modutan hartuko zukeen forma: batetik, ezker abertzaleak herri mugimenduek sortutako dinamiketan inplikatuz, eta bestetik, ekimen propioak bultzatuz. Lehenengoari dagokionez, gerora bakarrik uztea ekartzen dituzten 'lehorreratzeen' kontra egitea planteatzen zen; 'transmisio uhalaren' eredua ekidin eta mugimendu hauen 'nortasuna errespetatuz' baina aldi berean "beraien eskaeren konponbidearen marko globala (HBren) proiektuan irudikatzeko" ahalegina eginez. HBren ekimen propioei zegokienez, herri mugimenduen dinamikak "osatzeari" begira planteatzen zituen, bai herri mugimenduekin lehian egongo ez liratekeen kaleko dinamika propioak planteatuz, zein instituzioetara mugimendu sozialen eskaerak helaraziz. Xabier Alegriak berak, egindako elkarrizketan, planteatuko digu herri dinamikekiko arreta honen funtsa: "garai horretan ezker abertzalean bertan planteatzen da indar akumulazioa ez dela soilik etorri behar gatazkaren areagotzearen ikuspegitik, (...) baizik eta etorkizuneko kimuak izan behar direnen" aldetik ere. Ikuspegi hau 87tik datorren "prozesu metakor" baten segida gisa irudikatzen du, 80. hamarkadaren bigarren erdialdean esparru politiko-instituzionalean lortutako ordezkarrigatasunean ere islatu zena. Bere ustez prozesu hori aurreko urteetan herri dinamikatik egindako ekarpenaren logikan ulertu behar da. Dinamika sozial hauek "marjinalidadean gelditzeko arriskua" izanik ere, zentralitatea hartuko zuten "sistema autonomikoa atakan jartzeko". Beti ere, "prozesu guzti horretan borroka armatuak hartzen zuen garrantzia politikoa espazio sozialetan aurrera egiten" zela ulertuta. Aitortzen duenez prozesu honek, ordea, bazituen bere "kontraesanak", besteak beste Hipercorreko atentatuan agerian gelditu zirenak edota 92an Bidarteko erorketarekin ezkutatu ezin izan zirenak. Bere hitzetan azken honetan "lehertzen dira ezker abertzalean dauden arazo estrategiko potoloak; (...) une horretan [ezker abertzaleak] agortutzat ematen du gaitasun estrategiko nahikorik duela gatazka termino militarretan eutsita, faktore politikoetan denbora gure 473 alde dugunaren funtsezko aldagai politikoa". Zentzu horretan, ordura arte ezker abertzalean indar metaketaren inguruan mantendutako adiera murritzarekin agertutako lehenengo kritikak birgogoratu dizkigu: "Indar metaketa zer da? Kapazidade operatiboa borroka armatuaren bidez kolpatzeko egoera bat eta egoera horretatik egoera mugitzen den heinean kapazidade akumulatiboa boto eta mobilizazioan negoziazio prozesu bat eraikitzeko? Eskema horrek eramaten al du Euskal Herrira askapen nazional eta sozialaren bidetik?". Herri mugimenduei emandako garrantzi berri honek bat egin zuen Tillyk (2010) planteatutako demokratizazio ereduarekin. Izan ere, Tillyrentzat demokratizazioa prozesu liskartsua izateaz gain, sistemak herritarren eskaerekiko duen zabaltasunaren arabera neurtuko baita. Zentzu honetan, ezker abertzaleak herri mugimenduen eskaerak instituzioetara eraman eta kalearen eta erakundeen arteko sinergia hauek elikatzeko egindako apustua demokratizazio horretan sakontzeko apustu gisa ulertu zitekeen. Ez ordea Tillyk planteatzen duen bezala sistema bera demokratizatzeko, sistema sostengatzen duten indarrekiko lehia hegemonikoa planteatzeko baizik. Lehia hegemonikorako indar antagonisten artean joko zelai komuna eraiki behar denaren ideiari lotuta, garai honetan Herri Batasunak bere parte hartze instituzionala areagotzeko apustua egin zuen. Izan ere, Urrats Berri-n bertan jaso bezala, askotan "parte hartze 'ez-normalizatua' instituzionala gutxiestearekin nahastu izan" baitzen. Herri mugimendu eta ezker abertzalearen arteko saregintza lauso honetan, mugimendu sozialen eskaeren isolamendua gainditu eta hauen arteko artikulazio ekibalentziala lehia hegemoniko horren beste funtsezko osagaia litzateke. Artikulazio diskurtsibo honetan gorago aipatutako "konponbiderako marko global" horrek eskaera ezberdinen arteko elkartasuna sendotuko lukeen adierazle hutsaren funtzio beteko luke, eskaera partikular guztien konponbide 'unibertsala' suposatuko lukeen heinean. Honek, aldiz, ez du esan nahi ezker abertzale eta herri mugimendu hauen arteko harremana beti adeitsua izan zenik. Izan ere, botere politikoa lehiatu nahi duen indar politikoak eskaera sozial ezberdinen arteko ekibalentzia gauzatzeko mugimendu ezberdinen gaineko jabetza sozialaren mekanismoa aktibatu nahi izango baitu. Jabetza honek ez dio aurretik indarrean zeuden egituren apropiazioari erreferentzia egingo; ezta mugimendu sozialaren eta lehiatzailearen arteko lotura organikoei ere. Mobilizaziorako abiapuntu bat eskainiko duen oinarri soziala edota antolakuntza bilatuko da (MTT, 2005). Baina hainbat kasutan botere politikoa eskuratu nahi duen talde lehiatzailearen (Laclau&Mouffe, 2004; Tilly, 2010) eta bere autonomia eta barne demokrazia mantendu nahi duen mugimenduaren arteko tentsioa sortuko da (Cohen eta Arato, 474 12. KAPITULUA: ABERTZALETASUNAREN DISKURTSOAK ETA EKINTZA KOLEKTIBOA 1995-1997. URTEETAN Atal metodologikoaren bukaeran aipatu bezala, 90. hamarkadaren bigarren erdialdean burujabetzaren aldeko indarren artean markoztatzen ziren diskurtso nagusi ezberdinen azterketa egitera goaz. Horretarako erreferentziazko bi eragile nagusien diskurtsogintzan zentratuko gara: EAJ eta ezker abertzalearena; baina ez bakarrik. Batez ere lehenengo epealdi honetan arreta berezia eskainiko diogu sindikalgintza abertzaletik garatutako markogintzari ere, honek liskarraldiaren garapenean bete zuen funtzioagatik. Ikusi dugun bezala, diskurtsoen eraikuntza prozesu kontingentea, elkar-eraginezkoa eta liskartsua den heinean (Goffman, 1974), eragile hauek errealitate politikoa interpretatzeko eraikitako markoak aldakorrak, anbiguoak eta, hainbat kasutan, kontraesankorrak izatera iritsi daitezke. Zentzu horretan, ikuspegi ezberdin horiek eta beraien bilakaera aztertzea izango da interesatuko zaiguna. Aztertutako eragileei dagokienez bi ohar aipatu nahiko genituzke. Batetik, ezker abertzaleari dagokionez, familia politiko bezala ulertuta, kide ezberdinez osatuta dagoen heinean, bere baitako erreferentziazko eragile ezberdinen diskurtsoak aztertuko ditugu. Bestetik, burujabetzaren baitako diskurtsoak aztertuko ditugula esan badugu ere, hauen bilakaera behar bezala kokatze aldera, hainbat momentuetan eragile konstituzionalisten aldetik baliatutako diskurtsoekin ere alderatuko dugu, bata zein bestearen bilakaera ulertu ahal izateko. Gure informazio iturri nagusia eragile hauek baliatutako jatorrizko dokumentuak izango dira. Erreferentziazko dokumentu hauen aukeraketa egiteko hiru irizpide nagusi baliatu ditugu: a) eragile bakoitzaren kongresu, biltzar edota erreferentziazko hausnarketa prozesuetan baliatutakoak; b) aparteko oihartzun mediatikoa jaso zutenak; eta c) elkarrizketatutako lagunek iradokitakoak. 476 Aldi berean, iturri nagusi hauekin batera beste hiru iturri osagarri baliatuko ditugu: a) prentsa dossierrak eta hemeroteka; b) garai horretako diskurtsoen elaborazioan inplikatutako kideei egindako elkarrizketak; eta c) gaiaren inguruan idatzitako bibliografia zabala. Eragile hauetako bakoitzaren diskurtsoa, gure ustez, garai horretako eztabaida politikoan nagusi ziren bi gaien inguruan ikuspegitik filtratu ditugu: autogobernua eta bakegintza. Gai zabalak dira eta hainbat kasutan bata non bukatu bestea hasteko mugarritzea zaila da. Baina azterketari egitura bat emate aldera, bereizketa analitiko hori egiten saiatuko gara. Markogintzaren azterketa honekin bukatzeko markoak lerrotzeko (frame alignment) prozesurik esanguratsuenak jaso nahi izan ditugu. Baina Diskurtsoaren Analisi Kritikoari jarraituz, 'guztia ez denez diskurtsoa', bi eragile hauen diskurtsogintza baldintzatu zuten ekintza kolektiboaren mekanismo eta prozesu nagusiak aztertuko ditugu; hauen eragin demokratizatzailean arreta berezia jarriz. 12.1 Abertzaletasunaren diskurtsoak 1995-1997 urteetan 12.1.1 EAJ-ren diskurtsoa. 12.1.1.1 Autogobernua. 12.1.1.1.1 Eskuduntzen transferentzia eskaera. Autogobernuaren garapenari dagokionez 90. hamarkadaren lehenengo erdialdeak bi mugarri nagusi utzi zituen: batetik, bigarren Paktu Autonomikoak deitu zirenak eta bestetik inoiz bururaino eraman gabeko Senatuaren erreformaren inguruko eztabaida. Lehenengoen eskutik emandako bide 'moteleko' eta 'azkarreko' autonomien eskuduntzen parekatzea ez zen ondo hartu Jaurlaritzaren aldetik, lurralde antolaketaren asimetriaren inguruko eztabaida zabalduz. Irain honen aurrean Lehendakariak transferitu gabeko eskuduntzak biltzen zituen txostena enkargatu zuen Gobernu 477 Zentralari bidaltzeko asmoz. Honen erantzuna 1994ko maiatzean zortzi konpetentzi berri eskualdatzea izan zen; aurreko atalean aipatu bezala guztiak bigarren mailakoak. Euskal autogobernuak ez zuen jauzi esanguratsurik ezagutu hamarkada berriaren lehenengo urteetan, honen gabeziak salatzen zituzten ahotsak geroz eta gehiago zirelarik abertzaletasunaren barruan. 1994ko urriko hauteskunde autonomikoak eta gero EAJk PSErekin gobernu koalizioa berrosatu zuen; ordurako EE azkeneko honen parte izanda eta Leitzarango autobidearen gatazkak sortutako desadostasunak gaindituta, EAren inkorporazioarekin hirugarren koalizio kide bezala. Maila handi batean transferentzien agortzea gainditzeko enegarren saiakera bezala ulertu dezakegu gobernu akordio hau, bertan alderdi sinatzaileek legegintzaldi horretan "estatutuaren garapena bururaino" eramateko konpromisoa hartu zutelarik. Horretarako akordioa sinatu eta sei hilabeteetara transferitu gabe zeuden "eskumenen preferentziazko ordenua finkatze aldera, negoziazioaren lehentasunak" eta "irizpide politikoak eta eskualdatzeen balorazio ekonomikoetarako printzipio espezifikoak" finkatzeko ikerketa berri bat egitea adostu zuten183. Txosten hau 'Zubia txostena' bezala ezaguna egin zen, Joseba Zubia, Ardanzaren lehendakaritza sailburuaren egiletzagatik. Ikerketa egin zen; baita Legebiltzarreko mahaiak 1995eko irailaren 19an bide eman ere. Baina honek ez zuen eskuduntza berrien transferentzian itzulpen zehatzik izan epealdi horretan. 1987ko abendutik Jaurlaritzak ez zuen eskumen esanguratsu berririk jaso. Autogobernuaren garapenaren blokeoa agerikoa zen, EAJk eskumenen eskualdatze faltaren diskurtsoari heldu ziolarik. Horrela egin zuen 1995eko abenduaren 2an eta 3an burututako bere II. Batzar Orokorrean. Oinarrizko lau dokumentu landu ziren bertan184. Txosten politikoan jasotzen ziren autogobernuari zegokionez EAJren markogintza aztertzeko elementu nagusiak. "Gobernu egintza eta epaiebazpenen bitartez [...] itunduta dagoen autonomia murriztu" izana salatzen zuen. Egoera horren aurrean "arazo patxadaz hausnartu" behar zela aipatu eta "sistema honen baliagarritasuna eta mugak aztertu [...], bai eta etorkizunean Euskal Herriaren interesak ahalik eta ondoen zaindu ahal izateko egin behar ditugun aukerez" ohartarazi zuen ere. Autogobernuaren aldeko gatazkan sistemari 'gainezka' egingo liokeen ageriko mehatxuaren funtzioa bete beharko lukeen ohartarazpen honek ibilbiderik gabeko aldarrian bihurtzen zen, sistemaren mugak gainditu zitzakeen planteamendurik ezean. Horrela, jarraian argi utziz: "erabakirik hartzen ez den artean, EAJ egun dauzkagun erakundeen barruan saiatuko da Euskal Aberria indartzen eta iraunarazten". 183 Diario Vasco, 1994-12-26. 184 1992-1995 balantzea, Kulturari buruzko Txostena, Gizarte-Ekonomiari buruzko Txostena eta Politikari buruzko Txostena. 478 Izan ere, 'etorkizunean egin beharreko aukera' horien mugak Ajuria Eneako Itunak osatzen zuen policy network-ak mugarritzen baitzituen. Sare honek, gai politiko nagusien (autogobernua eta bakegintza) edota 'Politika Handiaren' artikulatzaile bezala, sistemaren legitimazioaren eta bere inguruko kontsentsuaren eraikuntza funtzioa betetzen zituen (Letamendia, 2001). Hori gutxi ez eta eguneroko politika instituzionalak (politics network) ebatziko zituzten aliantzen baldintzatzailea ere bazen, Itunaren bileretan 'alderdi demokraten' arteko batasunerako deiek erakutsi bezala. EAJk, aldiz, aliatu ahula bilatu zuen PSOE-PSErengan autogobernuaren garapena erdiesteari begira. Izan ere, ordurako ustelkeria kasuek eta GALen gerra zikinak PSOE itota zuten. Gainera jelkideentzat sozialisten hiru urteko legegintzaldiko185 balantzea eskasa zen autogobernuaren garapenean lortutako aurrera pausuen ikuspegitik. Izan ere, 1993ko Hauteskunde Orokorretan PSOEk izandako galeraren ondorioz gobernu egonkortasuna EAJ eta batez ere CiUrekin lortu zitzakeen akordioen menpe utzi bazituen ere, lorpen hauek gorago aipatutako bigarren mailako zortzi transferentzietara mugatu ziren. 1996ko martxoan Hauteskunde Orokorrak burutu ziren, hamalau urte eta gero PSOEk galduz eta jelkideak aliantza berrietara behartuz. EAJ eta PPren arteko akordioa handik hilabete eskasera etorri zen. Aznarren inbestiduraren aldeko botoaren truke Estatutuaren erabateko garapenerako konpromisoa, Kontzertu Ekonomikoaren atal batzuen eguneraketa, Gerra Zibilean jelkideei atzemandako ondasunak itzultzea eta okupatutako langileen Etengabeko Formakuntzarako finantziazio adostu zuten. Ajuria Eneako Itunak eskaintzen zuen aliantzen egituraren aukerak muturreraino baliatzen ari ziren jelkideak, Gasteizen PSE-EE eta EArekin gobernu ituna zuten bitartean, Madrilen PPrekin inbestidura akordioa hitzartuz. Izan ere, sistemaren egonkortasunaren inguruko borroka handia den momentuetan, bestelako egoera batzuetan kontraesankorrak iruditu dezaketen aliantza artikulatu beharko dira boterean iraunarazi nahi bada. Akordio horren hainbat atal ekonomiko gauzatzen hasi ziren (ez ordea langileen formakuntzari begira adostutako diru kopuruak); baina momentu horretan Espainiako gobernagarritasunari begira EAJ ez zen CiU bezain garrantzitsua186, azken honek bere akordio propioa adostu zuelarik; Majestic-eko Ituna bezala ezaguna egin zena. 'Pujolismoaren' urrezko urteak ziren eta convergenteek gaitasun aparta erakutsi zuten 90. hamarkada osoan zehar zehar lehenengo Felipe Gonzalezekin eta gerora Aznarrekin hauteskunde sistemak proportzionaltasun 185 Hauteskunde Orokorrak 1993ko ekainean burutu ziren baina Gonzalezen Gobernuaren gainbehera tarteko 1996ko martxora aurrera behar izan zituen. 186 1996ko hauteskunde orokorretan PPk 156 ordezkari lortu zituen bitartean, CiUk 16, EAJk 5 eta Coalición Canariak 4 lortu zituzten. 479 ikuspegitik eskainitako gain-ordezkaritza beharrezkoak zituzten akordio eta aliantzak erdiesteko. Horrela, popularren eta jelkideen arteko akordioa airean gelditu zen. Hori gutxi balitz, 1997ko udazkenean Sabino Arana Fundazioak antolatutako ekitaldi batean, orduko ekonomia ministroa zen Rodrigo Ratok, Gizarte Segurantzaren eskumena inoiz ez zela transferitua izango baieztatu zuen jeltzaleak ernegatu ez ezik, benetako iraina suposatu zuelarik. Egoera honek eliteen interesen kaltetzearen mekanismoari bide eman zion. Gogoratu dezagun mekanismo honek adiera bikoitza izango duela: inguruabarrekoa eta kognitiboa. Izan ere, ordura arteko interesak kaltetzen hasiak izateko testuinguruari lotutako aldaketaren bat ematearekin batera, aldaketa hori eliteen aldetik antzemana eta bere interesen aurkakoa bezala ulertua izan beharko da. Izan ere, Madrilgo Gobernuarekin adostutako akordioen urratzea ordurako nobedade handiegia suposatzen ez bazuen ere, Aznarren inbestidurarako lortutako akordioan jasotako eskuduntzen transferentzia gauzatzeko konpromisoak suposatutako inguruabarreko aldaketak, Ratoren adierazpenak beraien interesen kaltekoak bezala antzemanak izateko atea zabaldu zuen. Ildo honetan, eliteen interesen kaltetzearen mekanismoa botere lehiaren mekanismoa aktibatua dagoenean eman ohi da; azkeneko hau gurea bezalako iraupen luzeko prozesu liskartsuetan ematen delarik. Gainera mekanismo honen eragin ohikoa eliteen deslerrotzea izaten da. Eliteen deslerrotzea normalean konfiantza galera, adostutako akordioak ez betetzeari edota orokorrean norberaren interesen aldeko baldintzak aldatzen direnean eman ohi dira. Gurean gorago aipatutako aldaketa eskaeren onargarritasunaren aldaketa mekanismoarekin lotuta agertu zitzaigun; hain zuzen ere, Gernikako Estatutuak jasotako eskuduntzen transferentzia sistemarentzat barneratu ezinezko input-a bezala ulertzen hasi zenean hainbat sektore konstituzionalisten aldetik. Letamendiak (2001) azaldu bezala bakegintzaren eta autogobernuaren inguruan saretutako network-ak bere funtzio betetzeari utzi zionean Madril eta Gasteizko eliteen deslerrotzea eman zela esan dezakegu. 12.1.1.1.2 Autonomismoaren krisiaren lehenengo ahotsak EAJn: 'Ollora bidea'. Autogobernuaren garapenerako bide berriak arakatzen aitzindarietako bat jeltzaleen artean Juan Mari Ollora dugu. Ekonomista eta politikari gasteiztarra, Arabako ahaldun nagusia 1983-87 urteen artean eta gerora Eusko Legebiltzarreko parlamentaria. 1992an zehar EAJ eta HBren artean 480 izandako hartu-emanetan ordezkaria izan zen lehenengoen aldetik, Joseba Egibarrekin eta Gorka Agirrerekin batera. EAJren baitan garai horretan burujabetzaren inguruan lantzen ari ziren tesien egilekotzat hartzen da. 1996an bere hausnarketak jasotzen zituen liburua argitaratu zuen (Una vía hacia la paz), handik denbora batera EAJn indarra hartzen joango ziren ideien laburbilduma gisa. Olloraren diagnostikoa blokeo laukoitz baten konstataziotik abiatzen zen: • Konfrontazioaren termino hertsien blokeoa: hau da, gatazka bide polizial hutsetatik gainditu zitekeenaren uste okerra. • Estatutuaren garapenaren blokeoa: tresna honen aurka era iraunkorrean mantenduko den %15aren inguruan kokatzen den sektore soziala existentzia nabarmenduko du. Sektore hau bere baliagarritasunaren inguruan ados balego ere, Gobernu zentralaren jarrera oztopatzailean azpimarra jarriko zuen. Bere ustez, ordea, "Espainiako Gobernuaren alderdiak aldatuta ere, (autogobernua) hobetzetik edota beste perspektiba bat aurkeztetik urruti" legoke (Ollora, 1996: 34). • Botere politikoaren eta Euskal Herria- Espainiar Estatuaren harremanen koadroaren inguruko blokeoa: honek "euskal burujabetzaren" jabe den subjektuaren inguruko ikuskera ezberdinei erreferentzia egiten zion: euskal herria edo espainiar herria. Autodeterminazio eskubidearekin, edota Ollorak berak izendatuko duen Euskal Erabakitze Esparruarekin (EEE) lotuta legoke. • Nafarroarekin harreman ereduaren inguruko konponbideen blokeoa: Konstituzioaren laugarren Xedapen Gehigarrian, Foru Hobekuntzaren bigarren Xedapen Gehigarrian eta Gernikako Estatutuaren Atariko Tituluan jasotako formulek ez luke afera konpontzeko bide eraginkorrik eskainiko; aurretik aipatutako subiranotasunaren subjektuaren eztabaidarekin lotuta egoteaz aparte. Bere ustez, blokeo hau gainditzeko bidea sektore ezberdinen arteko negoziazioak eta elkarrizketak osatzen zuten. Zentzu horretan, Ajuria Eneako Mahaiak alderdien arteko negoziazio politikoa eta ETA eta Espainiar Gobernuaren arteko gai "teknikoen" inguruko negoziazioaren arteko bereizketa "amarrutsua" salatu zuen. Batetik, negoziazio mota bat eta bestearen artean bereiztea ez zelako erraza; bigarrenik, Espainiako Gobernuak Aljerren ETArekin negoziatu zuelako, honi ordezkaritza politiko maila bat emanez; eta azkenik, hori alde guztien aldetik horrela onartua izan beharko litzatekeelako (ezker abertzalea barne); baina ez zen horrela. 481 Olloraren ustez, bidea negoziazioa bazen, negoziazio-gaia erabakitze eskubidea edo EEE hori zen; bere aitortza edota errekonozimenduari zegokiona, hain zuzen ere. Bere ustez, garai horretan nazioartean ematen ari ziren esperientziei erreparatuta (Quebec, Irlanda, SESBetik deslotutako herrialdeak, ...), kontzeptua bera eguneratzeko beharra agerikoa litzateke Berari egindako elkarrizketan adierazi bezala, autodeterminazioaren kategoria "atera biderik gabeko kale batean" kokatzen zen, besteak beste kolonizatutako herrialdeei egokitzen zitzaiolako. Ikuskera horren aurrean, bere ustez "guk erabakitzen dugunaren errespetuan" kokatu behar zen eztabaida, horrek "penetrazio demokratikorako indar geldiezina" izango lukeelakoan. Bide horretan Ajuria Eneako Mahaiaren antzutasuna salatu zuen. Izan ere, Itunaren 8. puntuan187 esaten zenari jarraiki honako galdera planteatu baitzuen: "Zer gertatuko litzateke, prozesu demokratiko bati dagokion bezala, euskal jendartearen borondatearen gehiengoak, legitimoki adierazita, unean une indarrean den ordenamendu juridikoan aplikatzeko biderik ez badu aurkitzen?". Alde horretatik, bere hitzetan eredu autonomikoak "konponbiderik ez duen hutsunea" zuen, Itunak autogobernuaren garapenerako normalizazio politiko eta instituzionalerako jatorrizko asmoak urteetan zehar zapuzten joan zirelarik. Ajuria Eneako bidea baztertuta eta 1995an ospatutako Batzar Orokorraren dokumentuetan ez bezala, Ollora subiranotasunaren kontzeptuak ezker abertzaleak eta EAJk autogobernuaren inguruan planteatutako markogintzen artean sintesi moduko bat barnebiltzeko ahalegina jasoko du. Elkarrizketan adierazi bezala, "independentziaren soluzioa politikoki esplizitatu gabe, gure munduan hau bakarrik babes demokratiko nahiko batekin erdietsi daitekeelako, zure planteamendu politikoak bi gako jaso behar ditu: [batetik] zure herritarren bizimodua kudeatzeko aukera ematen dizun botere koadroa ahalik eta gehien garatu, eta beste hanka litzateke, komunitate horrek erabakitzen duena errespetatzea"; hau guztia ondorean "Estatuarekin berdinetik berdinera garatu behar den harreman eredu bat" inplementatu ahal izateko. Berak planteatutako koadro intelektual orokor hau motibazio markoa legitimatzeko konponbide egingarrien proposamen zehatz batean planteatzera ausartu zen. Prozedura hori lau faseetan laburbildu zituen: 1) Euskal Herrirako botere politikoaren koadroaren (politiko, ekonomiko eta sektoriala) lanketa; hau da, abertzaletasunaren burujabetza ereduaren elaborazioa: lanketa honek, lehenik eta behin, Gernikako Autonomi Estatutuaren garapenaren barne eta kanpo balorazio zehatz bat eskatuko luke; barne, jada eskuratutako autonomia nola garatu zen ebaluatze 187 Itunaren 8. puntuak horrela dio: "Zentzu horretan, ideia politiko guztien legitimitatea, demokratikoki adierazita, parlamentuaren markoan defentsa bidea dute eta, horrela badagokio, edozein aldarrikapenen inkorporazioa ordenamendu juridikora". 482 aldera; kanpo, ez bakarrik transferitu gabe dauden eskuduntzei dagokionez, baizik eta beraien egokitzea mundializazio prozesuari. Ondoren, XXI. mendeari begira Euskal Herrirako nahi den botere politikoaren koadroa finkatuz. 2) Burujabetzara eramango duen estrategia politikoa finkatu: honek zehaztutako eredua erdiesteko alderdi eta eragileen arteko hartu-eman multzoari erreferentzia egiten zion; beti ere, gehiengo eta gutxiengoen logikari eutsiz. Euskal eragileen artean eredu hori adostuta Madrilekin izan beharreko negoziazio fasea irekiko litzateke: adostasuna balego, beharrezkoak ziren lege erreformei bide emanez; desadostasuna nagusitzekotan, konfrontazio demokratikoaren fasea irekiko litzateke, ekimen plebiszitarioen aukera izanik edota elkarrizketan aipatutako desobedientzia moduren bati. Ollorak berak prozesu hau aurrera ateratzeko "eragin instituzionala duten aliantza politikoen jokoa aldatzeko" planteatu zuen (1996: 113), handik denbora batera emango den aurkaritza eta aliantza egituren aldaketa aurreikusiz. 3) Burujabetzaren babes herritarrerako azalpen estrategia baten finkapena: funtsean, aurreikusten zen burujabetza ereduaren inguruko nondik norakoak herritarrei azaltzean letzake. 4) Burujabetza prozesuaren erraztatzaile izango den inguru "giroa" erdiestea: enpresa gizon bezala, aldeko testuinguru ekonomikoaren, ekoizpen sarearen indartzearen eta ziurgabetasuna ekiditearen garrantzia azpimarratu zituen. Horrekin batera, prozesuak nazioartean eta komunikabideen aldetik izan beharreko babesa ere aldarrikatuz. 90. hamarkadaren erdialdean oraindik Olloraren tesiak ez ziren EAJren markogintzan nagusi izango, baina hamarkadaren erdialdeko egoera politikoa ulertzeko alderdi jeltzalean nagusitu zen marko interpretatzailean ezinbestekoak bihurtu ziren. Gamson-en (1995) kategoriak baliatuz, Olloraren markogintza mugapen estrukturalek eta protesta zikloari lotutakoak baldintzatzen zituela esan dezakegu. Zentzu horretan, 80. hamarkada bukaeratik Ajuria Eneako Itunak hegemonizatutako markogintza antiterroristak zaildu zuen bere tesiek lekua hartzea EAJren barruan; honi lotuta, protesta zikloaren momentu horretako gogortasunak ere ez zuelarik bide erraztu. 12.1.1.2 Bakegintza: Ajuria Eneako Itunaren krisitik 'Ardanza Planera'. 483 Baina garai horretan EAJren markogintzaren erreferentzia nagusiak, ordea, ez zeuden ez bere Batzar Orokorretako txostenetan, ezta barne mailan lantzen ziren teoria subiranoetan ere. Ia bi hamarkada luzeetan zehar EAJk izan zuen lidergo instituzionalari lotuta, bere markogintza bi erreferente nagusietan banatuta zegoen: alderdi burua eta instituzio nagusiaren burua. Alderdiak Lehendakariarengan delegatua zuen neurri handi batean garai horretan bi erronka nagusiak; instituzionalizazioa eta bakegintza. 1994 bukaerako gobernu akordioa instituzionalizazio horretan aurrera egiteko formula bezala adostu zen; bakegintzari zegokionez, Lehendakariak Ajuria Eneako Mahaiaren bitartez joka zezakeen paperean apustua eginda zuen EAJk. Arestian aipatu dugu autogobernuan sakontzeko erronka horretan jelkideek egindako apustuaren ahultasuna. Baina bakegintzari zegokiona ez zuen aurreikuspen hoberik. 1995rako agerikoak ziren foro horrek bakea lortzeko planteatutako formula antiterroristaren mugak. ETAk bere gaitasun operatiboa berreskuratua zuen, kale erasoak ugaltzen ari ziren eta HBk hamarkada hasieratik bozka galera etengabekoa izanda ere %15 inguruko ordezkaritza mailari eusten zion. 1995ko urtarrilaren 31an burutu zen Ajuria Eneako Itunaren bileraren ostean Xabier Arzallusek berak "gauzak beste modu batera egiteko gai garen"188 aztertzeko aukera publikoki planteatu zuen. Baina eztabaida hori emateko testuingurua ez zen erraza. Aurreko urteetan itunkideen arteko batasun irudia erronka nagusitzat hartu zen eta horrelako gogoeta bat abiatzeak hankaz gora jarri zezakeen beraien arteko adostasun hauskorrak. Hamarkadaren erdialderako, ordea, deslerrotzea abiatu zela esan dezakegu, PPk Aznarren ahotik, 1994ko udaran polemika bizia eragin zuen presoen birgizarteratzearen aurkako aldarrikapenekin. EAk, bere aldetik, hiru urte eta gero Mahaira bueltatuta autogobernuan sakontzearen beharra iraunkorki jarri zuen mahai gainean. Posizio ezberdin hauek sakoneko eztabaidak behin eta berriro atzeratzera eraman zuen, 1995ko martxoaren 1eko bileran gertatu bezala189. Handik hiru hilabete t' erdi pasatxora burututako hurrengo bileran Lehendakariak alderdi sinatzaileei "Mahaia arazo bezala"190 irudikatzen duen dokumentu bat bidali zien. Ardanzak batasun hau berreraikitzeko lehenengo ahalegina egin zuen eztabaidarako zazpi orrialdeetako zirriborroa bidaliz. Ordurako, ordea, giroa nabarmen gaiztotua zegoen. Eztabaidagai nagusiak arestian aipatutakoak; presoak eta autogobernua. 1996ko urtarrilaren 11eko bileraren bezperetan Aznarrek deialdi horretatik mezu hirukoitz argia atera behar zela adierazi zuen: kondenen betetze osoa, segurtasun indarrei babesa eta demokraten batasuna. Hauteskunde Orokorrak gertu ziren eta 188 Diario Vasco, 1995-02-01. 189 Diario Vasco, 1995-03-2. 190 Diario Vasco, 1995-06-23. 484 distantziak besteekiko nola edo ahala markatu behar ziren. Azkenean komunikatu bateratua adostu zen baina bilera luzea eta liskartsua izateaz harago ondorengo interpretazio ezberdinetarako eman zuen. Aski ezagunak ziren ETAren aurkako arbuio eta segurtasun indarren aldeko babesaz gain, EA erabakitze eskubidearen inguruko adierazpena txertatzen ahalegindu zen. Bukaerako erredakzioak honela zioen: "Si tales derechos son siempre absolutos e incondicionales, aparecen aún más así, si cabe, en un sistema de libertades, como el nuestro, en el que el Pueblo Vasco puede encontrar cauces pacíficos y democráticos para hacer valer los derechos que pudiera corresponderle, toda vez que, en un proceso democrático, la voluntad mayoritaria de la ciudadanía vasca, legítimamente expresada, debe encontrar su aplicación en el ordenamiento jurídico vigente en cada momento" Itxuraz, paragrafo horren erredakzioak bost ordu luzeko eztabaidarako eman omen zuen191. Baina gutxieneko izendatzaile komuna izan behar zuena berehala interpretazio ezberdinetarako eman zuen. Garaikoetxeak "autodeterminazio eskubidea egikaritzea ate ireki" bezala interpretatu nahi izan zuen bitartean, Mayor Orejak ukatu egin zuen ulerkera hura "edozein hiri edo autonomia espainiarrentzat baliagarria"192 zela adieraziz. Oinarri hauen gainean egindako saiakera izan zen Ardanzarena. 1996an zehar burututako gainontzeko bilerak koiunturari lotutako gertakariei erantzutetik harago ezer gutxirako eman zuten. Impasse egoera, agerikoa zen. Gauzak horrela, EAJk bakegintzaren ordura arteko markogintzan fitxa mugitzea erabaki zuen. 1997ko urtarrilaren 27an Euskadi Buru Batzarrak (EBB), bere presidentearen ahotan gai honi lotutako adierazpena publiko egin zuen. Bertan "EAJ bakea lortzeko arriskatu eta mugitzeko prest" agertzen zen, Gobernu eta ETAren arteko elkarrizketa ahalbidetzeko "edozein saiakera serio gure babesa izango" zuela adieraziz. Era berean, Ajuria Eneako Mahaiari zegokionez, "etorkizun hurbil batean bere zabalpena ahalbideratu" zezakeen, "susperraldi eta eguneratutako birformulazio baten beharra" zuela ere aipatu zuen. Horretarako, EAJk "bazterkeriarik gabe, beste eragile politiko, sindikal eta sozialekin Euskadin bizi den egungo indarkeria dinamikaren konponbideari heltzeko beharrezkoak diren harreman eta ekimenei uko egiten ez duela" nabarmenduz. Diskurtso honek 191 Diario Vasco, 1996-01-13. 192 Ibídem. 485 ordura arte Itunak ezarritako markogintza aldarazten zuen. Batetik, "arriskatzearen" beharra ordura arteko jarrera immobilistarekin kontrajartzeko baliatzen zelako (5. puntua). Bestetik, Gobernua eta ETAren arteko elkarrizketei bide ematen zielako, bere edukietan sartu gabe baina ezta aldez aurretik eman beharreko baldintzen eztabaidan sartu gabe (8. puntua). Eta azkenik, hamarkadaren lehenengo erdialdean ezker abertzalearekin harremanak izateko itunkideen artean eskatzen zen aldez aurretiko adostasuna baztertzen zelako (10. puntua). Funtsean, Ajuria Enearen goitik beherako eguneratzea eskatzen zelako; Itunak etorkizunik izango bazuen, behintzat. EBBk jarritako oinarri honen gainean Ardanzak Mahaia berregituratzeko azken ahaleginari heldu zion. 1997ko otsailaren 21ean burututako bileran Ardanzak Mahaiaren "bigarren faseari heltzeko beharra" planteatu zuen, eginkizun hori hurrengo bileretarako utziz. ETAren ekimenen tenkatzeak (Ortega Lara, Blanco, Caso, ...) eztabaida hau bideratzeko giroa gaiztotu zuen, eztabaida bera beste behin atzeratuz. 90. hamarkadaren lehenengo erdialdean ETAren protestaldien erradikalizazioak Ituneko eliteen arteko deslerrotzeak eta desadostasunak (Leitzarango autobidearen afera edota HBrekin adostutako udal mozioak) gainditzeko bidea zabaldu zuen bitartean, bigarren erdialde honetan desadostasunak areagotzeko palanka bihurtu zen. Batean eta bestean protestaldiaren erradikalizazioak eragindako polarizazio politikoa 'tarteko posizio epelak' mutur batera edo bestera desplazatzea ekarri bazuen ere, 1995etik aurrera kontrako eragina lortu zuen; kasu honetan, gai honen inguruko jelkideen eta ezker abertzalearen irakurketa hurbildu eta konstituzionalistekiko urrunduz. 1998ko urtarrilaren 16an Ardanzak alderdi itunkideei "hausnarketa eta gogoetarako dokumentua" helarazi zien. Bertan bi eginkizun nagusi finkatzen zituen: batetik, desadostasun publikoak ahalik eta gehien murriztea; bestetik, jatorrizko itunean aipatutako "bukaera negoziatuaren" inguruko "azken zerumugaren" inguruko adostasuna lortzen saiatzea. Sinatzaileek lehenengoa lortzeko bigarrenari heltzearen beharra nabarmendu zuten. Horrela, Lehendakariak alderdi sinatzaileekin aldebiko hartu-emanak hasi zituen, desadostasun maila ezberdinak antzemanez. Ekarpenak jasota, 1998ko martxoaren 12an proposamen eguneratua aurkeztu zien. Proposamen hau, gerora 'Ardanza Plana' bezala ezaguna egin zena, ordura arteko aliantza eta aurkaritza egiturak aldatzearekin batera, EAJn nagusitu zen markogintza eraldatzeko oinarria jarri zuen hurrengo kapituluan ikusiko dugun bezala. Protestaldiaren goraldian ohiko izaten den aukera eta mehatxuen esleipenak (eskuduntzen transferentzien agortzea, bide polizialaren mugak, polarizazioaren zabalpena, ...) errealitate politikoa interpretatzeko ikuskera berriak exijitzen zituen. Itunak ez zuen 486 lortu hainbatetan aldarrikatutako biolentoen porrota; mila aldiz errepikatutako alderdien arteko batasuna behin eta berriro kolokan jartzen zen jada estali ezin ziren desadostasun sakonak azaleratuz; Itunaren lehenengo garaietan Estatutua betetzeko sinatzaileek erakutsitako konpromisoek ez zuten islarik eskumen esanguratsuen transferentzian; finean, gertaera politikoak interpretatzeko Mahaiak baliatutako diskurtsoak eta markoak ez ziren tresna kontzeptual egokiak errealitatea ulertu eta jendartean uler-arazteko. 12.1.1.3 Ondorioak. 12.1 taula: EAJ-ren markogintzaren gako nagusiak 95-97 epealdian Diagnostikoa Arazoaren identifikazioa a) Eskuduntzen transferentzia falta ➢ ('estatutismoa' arazo bezala agertzen hasi) b) ETAren terrorismoa Kausa eta eragileak a) PSOE eta PPren Gobernuak ➢ (Gobernuaz haragoko arazoa) b) ETA eta bere 'ingurunea' Pronostikoa Helburuak a) Gernikako Estatutua betetzea ➢ (Status-a eguneratu) b) Bakea Motibazioa Konponbide • Autogobernuaren garapenari zegokionez, eskuduntzen transferentziaren arazoaren diskurtsoa nagusi izango bada ere, sakoneko arazoa eredu estatutarioan bertan dagoela aldarrikatuko duten ahots bakanak entzuten hasi ziren. • Diagnostiko eta pronostikoaren arteko ohiko lotura zuzenari jarraituz, eskuduntzen transferentziaren arazoaren helburua Gernikako Estatutua bururaino eramatea izango da. • 1994an lortutako EAJ, PSE-EE eta EAren arteko Gobernu akordioa edota 1996an Aznarren inbestidurarako EAJ eta PPren artean lortutakoa konponbide egingarrien proposamen gisa aurkeztu ziren. Azken honen hausturak motibaziorako markoaren sinesgarritasuna nabarmen ahuldu zuelarik. ◦ Autogobernuaren diagnostikoaren inguruko interpretazio ezberdinak tarteko, diskurtso autonomistaren diskurtsoaren baitan arazoa Gobernu baten edo bestearen borondatetik harago zegoenaren interpretazio markoa ere presente egongo da. • Bakegintzari zegokionez, bakearen helburua markozteko bilakaera bat eman zen, Ajuria Eneako Itunak eskaintzen zuen markogintza anti-terroristatik Ardanza Planak amaiera elkarrizketatuaren aldeko iniziatibara. 12.1.2. Ezker abertzalearen diskurtsoa. 12.1.2.1 Markogintzaren demokratizazioa eta nazio eraikuntzaren lerrotzea. 90. hamarkadaren erdialdean ezker abertzalea hausnarketa prozesu betean murgilduta zegoen: 94an Herri Batasunak Oldartzen prozesuari heldu zion; 95an ETAk KAS Alternatiba historikoa eguneratu zuen Alternatiba Demokratikoa kaleratuz; eta 96an LABek bere III. Kongresua burutu zuen. Aurreko atalean ikusi bezala 90. hamarkadaren hasieran egindako gogoetan ez bezala hausnarketaren helburua ETA-Gobernuaren arteko negoziazio eskaera hedatu eta sostengatzera mugatzera baino, lehia politikoaren terminoak zabaltzea helburu zuela esan dezakegu. Izan ere, eskuduntzen transferentzien blokeoa agerian uzten ari zen sistema politikoaren eraginkortasun faltaren eskutik (Morlino, 1985) aukera politiko berriak zabaltzen zitzaizkion ezker abertzaleari. Horrela zionen ETAk 1995an zabaldutako Alternatiba Demokratikoan: 488 "Euskadi Ta Askatasunak prezio garestia ordainduz defendatutako erreibindikazio demokratikoek gero eta oihartzun zabalagoa dute alderdi politiko, sindikatu eta elkarte desberdinen eskakizunetan, Autodeterminazio eskubidea Euskal Herriari dagokion oinarrizko eskubidea baita". Lehia eliteen arteko afera izatetik harago helburu zuen estrategia honetan, ekintza kolektiboari eta diskurtsoaren eraikuntzari lotutako mekanismo ezberdinak aurkitu ditzakegu. Mekanismo diskurtsiboei dagokienez (eta markogintzaren azterketarako planteatu dugun taula baliatuta), problematizatze orokorra atzeman dezakegu ezker abertzalearen diagnostikoan. Oldartzen ponentzian HBk luze heltzen dio Euskal Herriaren egoeraren diagnostikoari. Horren arabera, "egoera eta egoeraren eboluzioa oso kezkagarria da": egoera sozio-ekonomikoak okerrera egin du bizi baldintzak kaskartuz; baldintza materialetan ez ezik "baloreetan gertaturiko aldaketak ere garrantzia izugarria du"; nazio identitatean atzerakada nabarmena eman da; Euskal Herria "polizialmilitarki okupatua dago"; eta "nazio zein ezkerreko ikuspegietatik Euskal Herrian instituzio ezberdinetatik egin den politikagintzak ez du aurrerapenik ekarri. Diagnostiko horren jatorrian "espainolizazio eta frantseste prozesua" kokatu zuen, beraien ustez Euskal Herria "alarma-zorian" jarri zuena. Arlokako azterketa honetan markoen lerrotzea ohikoa izaten den markogintzaren hedatzearen teknika aurkitu dezakegu. Teknika honen arabera ordura arte ezker abertzalearen erreferentziazko diskurtsoan (ETA-Gobernua) bigarren maila batean egondako hainbat gai (egoera sozio-ekonomikoa, balore sistema, ...) baina bere azken helburuarekin (autodeterminazioarekin) lerrokagarriak zirenak, lehen lerrora eraman nahi izango ziren lehia politikoan eskaera/sektore 'berriak' inkorporatuz eta lehiaren terminoak zabalduz. Hori guztia eraikuntza nazionalaren marko diskurtsiboaren bitartez, estrategiaren helburu eta ardatz bihurtuko liratekeenak. 489 12.1 irudiak: Herri Batasunak 90. hamarkadan zehar egindako bi kanpainetan erabilitako irudiak; ezkerrekoa 1994ko Hauteskunde Autonomikoetarako eta eskubikoa hamarkadaren bukaeran erabilitakoa. Marko ezberdinen lerrotze edota eskaera ezberdinen artikulazio saiakeraren erakusle (Iturria: Herri Batasuna, 20 urte... eta aurrera!). Izan ere, ezker abertzalearentzat aurreko urteetan garatutako erresistentzia formak agortuak leudeke, "erresistentzia estrategiatik eraikitze politikoaren estrategiara pasa beharko" ziratekeelarik. Eraikuntza lan hori Euskal Herria egituratzeko funtsezkoak diren zutabeen gainean egituratuko litzatekeen (euskara, sozio-ekonomia, hezkuntza, ...), Oldartzen ponentzian bakoitzaren nondik norakoak zertzelatzen zirelarik. Bera oinarritik garatu beharreko lana zen; behetik gora, dinamika zehatzetan errotuz. Horretarako lan militantea prozesuaren motorra bihurtzen zen. Zentzu horretan, eguneroko inurri lana lehenetsiko litzateke, oihartzun handia baina eragin praktiko apala duen 'efektismoaren' gainetik. Ekintza kolektiboaren ikuspegitik prozesu diskurtsibo hau mobilizazio prozesuetan presente egoten diren hainbat mekanismoez lagunduta etorri zen. Hurrengo atalean sakonduko dugun aukera eta mehatxuen jabetzaz gain, antolaketen jabetza soziala ere nabarmendu dezakegu. Arlokako ikuspegi honek Euskal Herriko mugimendu sozial ezberdin dinamismoarekin sintonian jarriz, hauen 'aparatuak' edo egiturak bereganatzea baino, mobilizazio areagotzeko eskaintzen zuten abiapuntua probestea lehenetsi zuen; hainbat kasutan, botere politikoa lehiatu nahi duen mugimendua (ezker abertzalea) eta politika publikoetan eragin baino nahi ez duen mugimenduaren autonomiaren arteko harremana tentsionatu ohi badu ere. 490 Problematizatzen den aferaren kausa edo erantzuleari erreparatzen badiogu gogor salatu zuen autonomismoaren papera orokorrean eta EAJren erantzukizuna bereziki: "EAJk bere hautapen berria Espainiaren bidetik egin du [...] Hego Euskal Herriaren espainolizazioari ateak zabaldu(z)". Zentzu honetan, 1991an burututako Urrats Berri prozesuarekin alderatuz, alderdi jeltzalearekiko kritika nabarmen areagotu zuen. Azken honetan, EAJrekiko aipamena Ajuria Eneako Itunean jokatutako funtziora (zeinaren garrantzia eta eragina nabarmen gutxitzen zen, gerora onartu bezala) eta 1991ko udal eta foru hauteskunde osteko egoeraren irakurketara nagusiki mugatu bazen, lau urte beranduago egindako gogoetan, luze heldu zion horren inguruko kritikari. Honen sorburu nagusietakoa PSOErekin abiatutako lankidetza: "'Arriagako izpiritua' deiturikoarekin EAJ-ren joera hau indartzen du eta, PSOE-rekiko loturaren bidetik, Estatuaren egitura ekonomikoan eta tajutze politikoan EAJ-ren murgiltzea areagotzen du" koalizio abertzalearen ustez. Ildo honetan, kokatuko zuen Ertzaintzarekiko kritika, "eraikuntza nazionala eta sozialaren aurkako estrategia amankomuna dutenez" polizia autonomikoa horren defendatzaile izateaz gain, "EAJren eskutik Estatu espainiarraren tresna politiko errepresiboa" litzatekeelarik. Burujabetzaren baitako diskurtsoak aztertzen ari garelarik, Eusko Alkartasunarekiko irakurketa ez zen askoz abegikorragoa izango. HBren ustez, azken honen zuzendaritzak ezker abertzalearekiko elkarlanaren aukerari ateak itxi bazizkion ere, herrietan elkarlanerako aukerak irekitzen zirela nabarmenduz. Lehiaren zabalpen diskurtsiboa hau ezinbestez ekintza kolektiboaren ikuspegitik liskarraldiaren garapenari lotuta agertzen diren hainbat mekanismoekin lotuta agertu zen. Horien artean nabarmenenetakoa protestarako bitartekoen erradikaltzea edota erasoen orokortzea; orokortze honek 'autonomismo' hori ordezkatzen zuten sektoreengan eragin nabarmena izan zuelarik. 12.1 grafikoak: 1996an erasotutako alderdien egoitzak eta segurtasun indarren agente eta jabegoak (Iturria: Egin; elaborazio propioa). 491 Erasotutako alderdien egoitzak 1996an EAJ: 50 (%48,5) PSOE-EE: 21 (%20,39) PP: 8 (%7,7) EA: 8 (%7,7) IU: (3 (%2,9) Bestea alderdiak: 5 (%4,85) Eragile bakezaleak: 8 (%7,7) 1996an erasotutako polizia indarren agente eta jabegoak Ertzantza: 114 (%68,2) CNP: 24 (%13,4) GC: 16 (%8,9) Polizia frantsesa: 9 (%5) Goiko grafikoetan ikus dezakegun bezala, 1996an alderdi politikoen aurka egindako kale eraso guztien artean ia erdia EAJren kontrakoak izan ziren. Segurtasun indarren, bere kidego edota jabetzen kontra egindakoen artean bi heren baino gehiago. Mekanismo hauek sortzen dituzten eraginen artean lehian diren aldarrikapen, programa eta abarrekoen arteko kontraesanen areagotzea ohikoena izaten dira. Gure kasuan, maila orokorrean 'demokrata' eta 'biolentoen' banaketan eta zehazki abertzaletasunaren bi familien arteko ikuskeren urruntzean gauzatu ziren, garai honetan liskarraldiak forma hausturazaleagoak hartuz. Helburuak markoztatzeko orduan KAS Alternatibatik Alternatiba Demokratikora bilakaera bat emango zen, bai eskaeren formulazioari zegokionez, bai horiek lortzeko prozedurari zegokionez. KAS Alternatibak planteatutako puntu zehatzetatik 'akordio orokorrerako' eskaerara egin zuen salto ezker abertzaleak, modernitate berantiarrean diskurtsoek hartu ohi dituzten hainbat ezaugarri bereganatuz. Prozedurari zegokionez, berriz, hainbat egokitzapen planteatu zituen 80. hamarkada bukaeran jorratutako negoziazio prozesutik. KAS Alternatibak planteatzen zuen negoziazio ereduaren erreferentzia praktiko bezala Aljerren burututako negoziazioak eta akordioak kokatuko bagenitu, ondoko piramide formako hurrenkera kokatu ahalko genuke: goiko erpinean "Elkarrizketa Politikoen" agenda ETA eta Gobernuaren arteko delegazioen negoziazio eremuari legokioke; ondorenean, "bi ordezkaritza horiek (ETA eta Gobernuak) aldarrikatuko" lituzketen "aukera politikoen ordezkariek (PSOE eta HB?) [...] eztabaida eta elkarrizketarako mahai osagarria"193 osatuko lukete (beti ere, orduko "Elkarrizketa Politikoen markoan"); "gainontzeko ordezkaritza politikoen parte hartzerako mekanismoak negoziazio prozesuan zehar zehazten joango lirateke"; eta azkenik, "Euskal Herria izango litzateke horrenbeste irrikatutako negoziatutako konponbide politikoa berretsiko" lukeena. 193 Kurtsiba gurea da. Akordioaren pasartea ETAk Egin egunkarian 1989ko martxoaren 27an publiko egindako agiritik hartuta dago, kasu honetan, ETA eta Gobernuaren artean adostutakoaren inguruko ika-mikan ETAren bertsioari sinesgarritasuna emanez. 492 12.2 irudia: Negoziazio politikoen ereduen bilakaeraren irudia. Alternatiba Demokratikoak, berriz, ETA eta Estatu Espainiarraren artean bi negoziazio gai planteatu zituen: batetik, "Euskal Herriaren ezagutza"; eta bestetik, "Euskal Herrian irekiko den prozesu demokratikoaren emaitzak errespetatzea". 'Ezagutza' horrek Estatuaren aldetik "lurralde banaketaren inposaketa gainditzea" eskatzen zuen, "lurralde batasuna onartuz, instituzio-mugak altxatuz"; hau da, autodeterminazio eskubidearen eta lurraldetasunaren onarpenari lotuta legoke. Bigarren ideia, euskal eragile eta herritarren artean adostutakoa Estatuaren aldetik beteko zitekeenaren konpromisoarekin. Prozesu hori gauzatu ahal izateko baldintza bezala gutxieneko batzuk bete beharko ziratekeen: 'errepresaliatuen' parte hartze askea (presoak, justiziatik ihesean zeudenak, ...) "amnistia orokorra" deklaratuz eta segurtasun indarren esku hartzea ekiditeko neurriak bermatzea. Alternatiba Demokratikoak planteatutako berrikuntza nagusia bigarren negoziazio eremuari zegokion; "euskal hiritarren artean eztabaidatu eta hitzartu beharrekoari", hain zuzen. Negoziazio eremu honek bi ideiei egiten zien erreferentzia: batetik, negoziazio-gaiei; eta bestetik, eztabaidatzaile izango den subjektuaren definizioari. Lehenengoari dagokionez, KAS Alternatiban jasotzen zen moduko zehaztapenik ez zen egongo, adostu beharreko "gutxieneko" hainbat gai planteatzen baziren ere194. Eztabaidaren subjektuaren zehaztapenari dagokionez, dokumentu osoan zehar 'Herria hitza eta erabakiaren' jabe izan behar dela errepikatuko da, negoziazio prozesuari dagokionez ondorengoa planteatuz: "Euskal hiritarroi soilik dagozkigun gaiak erabakitzeko zabaldu beharreko prozesu demokratikoan sindikatu, elkarte, giza mugimendu, alderdi, maila guztietako instituzio, eta 194 Autodeterminazio eskubidearen garapena (formulazioa, metodologia, aukerak, epeak...); lurralde batasunaren formulazioa eta eraikitzeko prozesua; Euskal Herri osoaren arteko harremanak; hitzartuko den antolaketa instituzional berriaren ahalmenak; Euskal Herria euskalduntzeko plangintza; eredu eta plangintza sozioekonomikoa; Euskal Herriaren desmilitarizazioa; irakaskuntza eskubideak; ... 493 azken finean gizarte osoak hartu behar du parte. Horretarako aukerak, eztabaida eta erabaki guneak zehaztuz". Baina proposamen batetik bestera aldaketarik ematekotan horretan zetzan, hain zuzen: balizko prozesu politiko batean euskal herritar eta eragileei egotzitako paper zentralean. Erakunde armatuak balizko prozesu horretan funtzio esanguratsuak beretzat gordetzen bazituen ere ("Euskal Herriaren ezagutza eta aitortza"), maila diskurtsiboan erdigunean kokatu nahi izan zituen ordura arte ETA eta Gobernuaren arteko biko prozesu politikoan askotan ikuslearen edota babeslearen paperean kokatua izaten ziren sektoreak. Xabier Alegriari egin genion elkarrizketan aipatu zigun bezala garai horretan ezker abertzalearen barruan ondoko ideia barneratu zegoen: "borroka armatuak ezin zion Euskal Herriari esan 'nik konponduko dizut hori eta hori [ETA-Gobernuaren arteko] akordio baten bidez etorriko da'". Ildo berean mintzo zitzaigun Rafa Diez: "Aljerren planteatutako negoziazio eredu klasikoari dagokionez 'Alternatiba Demokratikoak' ETA-Estatuaren arteko bilateralismoaren zurruntasunetan aldaerak txertatzen zituen, marko politiko berri baten determinazioan alderdi eta antolakunde sozialei protagonismoa emanez". Horrela KAS Alternatibak planteatzen zuen eredua deskolonizazio prozesuetan ematen zen modeloa abangoardistetatik gertuago kokatzen zen bitartean, Alternatiba Demokratikoak ETAri 'bermeemailearen' funtzioa egozten zion, KASek planteatzen zuen iherarkizatutako eredu zurruna maila batean malgutuz eta bestelako sektore sozialen pisua handituz. Sektore hauen inplikazioan eta beraien egotzitako roll erabakitzailean egongo litzateke lehia politikoaren zabalpenerako giltza eta ezker abertzalearen markogintzaren biraketa demokratizatzailearen funtsa. Alde horretatik, puntu horretan kokatu dezakegu ordura arte Gobernuarekiko negoziazioa erdigunean kokatu zuen estrategian ematen hasi zen objektu aldaketaren abiapuntua; praktika soberanistagatik ordezkatuko nahiko zuena, hain zuzen. Ikusi dugun bezala, aldiz, markogintza ekintza kolektiboaren garapenean martxan jarritako mekanismoengatik baldintzatuta egongo da (eta alderantziz). Kasu honetan bezala, disonantzia kognitiboa sortzeraino. Izan ere, jardun armatuaren helburuaren zabalpenaren eta kale borrokaren hazkundearen bitartez emandako erasoen orokortzearen mekanismoak diskurtsoaren eta praktikaren arteko distantziaren handitzea ekarri baitzuen. Horrela, ezker abertzaleak nagusitu nahi izan zuen markogintza demokratikoa nekez gailendu ahal izan zitzaion Ajuria Eneako Itunak, bortxaren gorakada tarteko, duen master frame anti-terroristaren anplifikazioari. 494 12.1.2.1.1 Bortxa politikoaren interpretaziorako marko ezberdinak: Iratzar ponentzia. Aski ezagunak dira borroka armatuaren inguruan ezker abertzaleren barruan egon izan diren ikuspegi ezberdinak. Horrela jaso zen Herri Batasunak 90. hamarkadan zehar egindako gogoeta ezberdinetan195. Alde horretatik, ezker abertzalearen markogintza pluralista izan dela esan daiteke. Pluralismo honek, ordea, ezin du ezkutatu estrategiaren garapenari sortutako barne lehiak eta estrategia horren inplementazioaren inguruan sortutako marko interpretatzaile ezberdinak. Horren erakusle izan zen hamarkadaren erdialdean HBren baitan ematen ari zen gogoetaren harira aurkeztutako Iratzar izeneko ponentzia. Iratzar Oreretako Herri Batasuneko komitetik zuzendaritzak aurkeztutako Oldartzen ponentzia 'ofizialaren' alternatiba bezala argitaratu zen. Prozesuaren bukaeran emandako bozketan txosten ofiziala aise nagusitu zitzaion alternatiba izateko asmoa izan zuenari. Alde horretatik, Iratzar-ren berrikuntza nagusia ordura arte ezker abertzalearen barruan estrategiaren zutabeetako baten inguruan (jardun armatua) zeuden iritzi ezberdinak eztabaida formal batean ofizializatzeko eta esplizitatzeko balio izan zuela izan zen. Ponentzia batek zein besteak antzeko ikuspegia planteatzen zuten maila ezberdinetako egoeren irakurketaren inguruan: nazioartea, Europar Batasuna, Estatuak, Euskal Herria, ...; baita alderdi politiko ezberdinek edota Autonomien Estatuak jokatutako paperaren inguruan ere. Alde horretatik, bi ponentziek diagnostiko osagarriak planteatzen zituztela esan daiteke. Baina balantze horrek desadostasunetarako ere eman zuen. Politika instituzionala desadostasun horien isletako bat zen. Bi ponentziak kritiko azaltzen ziren jorratutako ibilbidearen inguruan baina ikuspegi ezberdinetatik. Oldartzen-ek "alderdiek ezarritako erritmo eta funtzionamendu politikoadministratiboen araberako" funtzionamendua salatzen zuen bitartean, Iratzar-rek "instituzioengandik kaptatuak eta irentsiak izateko beldurra galtzearen" beharra nabarmendu, eta bertara "ez soilik ukabila altxatu, pankarta atera eta abarrekoetara joan. Lan egin, alternatibak proposatu, salatu eta are Herriaren mesedetan egon daitezkeen akordioetara iristeko" joateko deia zabaltzen zuen. Era berean, Oldartzen-ek instituzioetako "gure lana demokratizazioaren alde jardun 195 1991ean burututako Urrats Berri prozesuan, esaterako, honela planteatuko da: "Herri Batasuna-n, borroka armatuaren aurrean jarrera ezberdinak ditugun pertsonak elkar-bizi gara, baita egungo egoera bere egokitasunaz zalantzak dutenak ere". Edota Oldartzen-en zera aipatuko da: "Herri Batasunaren baitan, Prozesuaren ikuspegi orokor eta praktika zehatzei edota, prozesua aurrera ateratzeko une bakoitzean erabili beharreko borroka mota desberdinei buruzko eritzi ezberdinak izatea zilegi ez ezinik, normala eta aberasgarria da" (238. orrialdea). 495 eta egungo eredua deslegitimatzearen alde" egiten zuen bitartean, Iratzar-rek udal politikagintzan "eraikuntza nazionalaren bidean urratsak emateko udalak koordinatzearen beharra" nabarmentzen zuen. Giugni-k (1998) protesta zikloei aurreikusten dien bukaera posibleen artean barneratzeak (incorporation) laburbildu ditzake politika instituzionalarekiko ezker abertzalearen ordura arte ildo 'ofizialak' erakusten zuen kezka nagusia. Izan ere, barneratzearen ondorio ohikoena instituzionalizazioa izan ohi da; bertan eragin nagusia protesta mugimenduaren eskaeretako batzuk agenda politiko-instituzionalean txertatzera 'mugatzea' izan daitekeelarik. Honek, eragin demokratizatzaile sakonagoko bestelako bukaera posibleekin (instituzionalizioaren eraldaketa edota demokratizazio saio berria, esaterako) kontrajarrita egon behar ez badu ere (are gehiago, normalean bukaera posibleak teilakatuko badira ere) askotan mehatxu bezala irudikatuko da protesta mugimenduaren aldetik, bere jatorrizko helburuekiko edota nortasunarekiko 'traizio' gisa. Edozein kasutan, barneratzeak botere transferentzia apalenetakoa barnebilduko lukeen protesta zikloaren amaiera posiblea litzateke, "oinarrizko joko-arauak aldarazten ez dituen aldaketa ez-katastrofiko gisa" (Clemens, 1998). Hortik Oldartzen-en jasotako kezka eta kritika. Baina, bi ponentzien arteko alderik bazen, hori borroka armatuaren eta bere inguruan HBk jokatu beharreko funtzioaren gainean eman zen. Aipatu dugu Oldartzen-ek eta Alternatiba Demokratikoak berak jardun armatuari egotzitako funtzio nagusia "betoak deuseztearekin" lotuta zegoela, bera bide arautuetik egitea ezinezkotzat hartuz. Horrela, HBren funtzioa beto horiek altxatzeko ezinbestekoa litzatekeen ETA eta Gobernuaren arteko negoziazio politikoa ahalbidetzeko 'baldintzak sortzea' litzateke; ez ETA eta Gobernuaren arteko zubi-lana egitea edota baldintza horiek ematen diren baloratzea, azken hau ETAri bailegokioke. Iratzar-rek, berriz, borroka armatuaren 'izaera politikoa' nabarmentzen bazuen ere, egindako ibilbideari erreparatu zion, "geroz eta hausnarketa gutxiagokoa eta egungo ezaugarri politiko eta sozialak kontutan izanik ulertzen eta onartzen zailagoa den borroka armatua izatera igaroz gizartearen zati batean eta ezker abertzalean hainbat sektoreetan halako ulertezintasun bat sortzen" (II. atala 21. paragrafoa) ariko zelarik. Zentzu honetan, nabaria zen Iratzar-ren aldekoen kezka borroka armatuaren erabilera, protestarako bitarteko gisa, mugimendu osoaren legitimazioan zuen eragin kaltegarriagatik. Izan ere, gorago aipatu bezala, protesta mugimenduaren markogintza arrakastatsurako aukera ekintza kolektiborako baliatutako errepertorioagatik baldintzatua egongo baita, kontra-mugimenduak azken honetaz planteatzen duen marko interpretatzailea jendartearen artean durunda (resonance) nahikoa egiten ez badu, bere 496 aurkako tresna bilakatu baitaiteke. Horra 'askatasunaren aldeko borroka' edo 'terrorismoaren' markoen arteko lehia (frame competition). Gainera, Iratzar-rek ez zuen bat egiten lerro taktiko honetan HBri egokitutako funtzioetan. Izan ere, Irlandako gatazkak gurean zuen difusioaren bidetik, Sinn Fein-ek IRA-rekin egin bezala, "HBk ez luke ETAren jardunaren gaineko iritzia ematea ekidin behar, helburu komunen alde aurrera egin badaiteke" (II.atala, 22, paragrafoa). Are gehiago, "HBk negoziazio prozesuetan era aktiboan parte hartu beharko luke", Oldartzen-ek planteatu bezala baldintzak sortzen ez ezik, "prozesuaren une jakin bakoitzean (ETA) Organizazioaren ordezkari eskuordetu" bezala jardunez (II. Atala, 24. paragrafoa). Zentzu honetan, tesi bakoitzaren arabera negoziazio politikoarekiko eragile bakoitza nola kokatuko litzatekeen ezberdintzea garrantzitsua litzateke. Horrela, Oldartzen-en arabera, HB kanpokotasun posizio aktibo batean kokatuko litzatekeen bitartean (ETA eta Gobernuaren arteko elkarrizketak emateko baldintzen sortzaile bezala, baina bertan parte hartze zuzenik gabe), Iratzarren, "ezinbesteko erreferentzia" zuzena izatearen beharra nabarmendu zen. Are gehiago, aipatu bezala, HBri hori gorpuzteko baldintzak sortzearen eginkizuna egozteaz gain, negoziazio politikoetan bertan ETAren ordezkari gisa aritzeko eskumena egozten zitzaion. MTTk (2005) aipatu bezala, liskarraldiaren polarizazioa ematen den momentuetan, botere lehiaren mekanismoa sistema eta aldarrikatzailearen artean ez ezik, aldarrikatzaileen artean ere eman ohi da. Kasu honetan, ezker abertzalearen barne lehia hori oraindik desorekatua izanik ere, eztabaida prozesuak berak ekarritako berrikuntza nagusia lehia hori modu publiko eta ofizialean lehen aldiz planteatzea izan zen. 497 12.1.2.3 Ondorioak. 12.2 taula: Ezker abertzalearen markogintzaren gako nagusiak 95-97 epealdian Diagnostikoa Arazoaren identifikazioa Problematizazioaren orokortzea: "Euskal Herria alarma egoeran" Kausak eta eragileak Erantzukizunaren eta sakontzea: Autonomismoarekiko (EAJ-EA-Ertzaintza-...) kritika zorroztu. Pronostikoak Helburuak finkatu Helburuen markoztatze bikoitza: • Independentzia eta sozialismoa (estrategikoa). • Autodeterminazioa eta lurraldetasuna (taktikoa). Helburuen egingarritasuna Arrakastarako aukerak; egingarritasuna: • Eraikuntza nazionala >> dinamika soziala. • Negoziazio politikoa >> borroka armatua. Motibaziorako markoak Legitimazioa eta proposamenak Lehiaren terminoak eta parte hartzaileak zabaldu eta inkorporatu. Markogintza demokratikoaren zabalpena: Alternatiba Demokratikoa, 'hitza eta erabakia', 'marko demokratikoa', ... Disonantzia diskurtsiboa erasoen orokortzearen eskutik. • Estrategiaren eguneratzearen barruan, ezker abertzalearen markogintzaren diagnostikoaren arazo nagusia ez zegoen nagusiki ETA eta Gobernuaren artean lehiatzen ari zen gatazkak sortutako ondorioei lotuta (ekintza armatuak, errepresioa, ...); edo ez horiei bakarrik behintzat. Ezker abertzaleak problematizazioa orokortzera jo zuen arazo sektorialak (euskara, sozio-ekonomia, ...) azpimarratuz eta "Euskal Herria bera alarma egoeran" zegoela nabarmenduz. Horrela lehia politikoaren terminoak eliteen arteko gatazkatik (ETA- Gobernua) hegemoniaren inguruko lehiara pixkanaka desplazatuz (Euskal Herria- Estatuak).196 196 Ildo honetan, bi hamarkada lehenago abiatutako ekintza-errepresio-ekintza estrategia ezagunaren mugen berrespentzat hartu dezakegu. Izan ere, espiralak sektore berriak lehiara era zentripetoan inkorporatu beharrean era zentrifugoan kanporatzen dituenean, hegemoniaren inguruko lehia bien arteko gatazkara mugatuz, estrategiaren 498 • Problematizazioaren orokortze honetan erantzukizunak ere zabalduko dira; bereziki diagnostikoan aipatzen den egoeran autonomismoak (EAJ-EA-Ertzaintza-...) duen ardura nabarmenduz. Ekintza kolektiboaren ikuspegitik ere erantzukizunaren zabalpenak erasoen orokortzearen mekanismoari lotuta agertuko zaigu; izan ETAren ekintza armatuen jo puntuen zabalpenarekin, izan kale borrokaren erasoen gorakadarekin. • Helburuak markoztatzerakoan, KAS Alternatibatik Alternatiba Demokratikora ETA eta Gobernuaren arteko negoziazio erreferentzia nagusietako bat bezala mantenduko bada ere, euskal herritar eta eragileek diskurtsiboki hartzen duten garrantzia ezker abertzalearen estrategiaren bilakaeran urteetan luzatuko den objektu aldaketa prozesuaren abiapuntutzat hartu dezakegu. Bide horretan funtzio berezia hartu zuen markogintzaren hedatzearen teknika (Snow&Bendford, 1988), nazio eraikuntzaren estrategia diskurtsiboaren bitartez liskarraldia sektore eta eremu berrietara zabaldu nahian. • Motibaziorako markoari zegokionez, arestian aipatutako lerrotze diskurtsiboen bitartez sektore horiek lehia politikoan inplikatzeko ahalegina ezker abertzalearen markogintzaren 'demokratizazioa' zabaldu bazuen ere, ekintza kolektiborako mekanismoen erabileraren ikuspegitik emandako erasoen orokortzeak, aldiz, disonantzia diskurtsibo nabarmena sortu zuen hainbat sektoreen artean bere arrakasta mugatuz. Zentzu honetan, ezker abertzalearen markogintza demokratikoa ('hitza eta erabakia') protestarako bitarteko erradikalizatuarekin tentsio egoeran elkar-biziko zen. • Era horretan, bortxa politikoaren erabileraren inguruan marko interpretatzaile ezberdinak mamitzen joan ziren ezker abertzale barruan; ez horrenbeste bere diagnosiaren inguruan (gatazka politikoaren ondorio gisa ulertuta), baizik eta motibaziorako marko egoki bat gorpuzteko planteatzen zituen mugen inguruan (mugimenduaren deslegitimazioa). 12.3 irudia: Ezker Abertzalearen estrategia tentsiodunaren irudia. agortzearen zantzuen aurrean aurkituko bait gara. 499 12.1.3 Markoen lerrotzeak: ELA eta LABen markoen zubigintza. 12.1.3.1 ELAren markogintza. 12.1.3.1.1 Autogobernua. a) Estatutuaren laneko mugen salaketa: "Aurrerapen eta askatasuna bidetik" agiria. 1992an lau urte ziren, Jose Elorrieta buru, ELAn zuzendaritza aldaketa historikoa eman zenetik eta bi urte zuzendaritza berriak VII. Kongresuan sindikatuaren norabidea eguneratu zuenetik. Bertan ELAk konpromiso hirukoitza hartu zuen: autogobernuan sakondu, nazio eraikuntzan dimentsio soziala txertatu eta langileen ahotsa entzunaraztea. ELArentzat une egokia zen konpromiso horien inguruko gogoetan sakontzeko. Horrela, 1992ko martxoaren 6an bere Komite Nazionalaren izenean "Aurrerapen eta askatasuna bidetik" izeneko agiria publiko egin zuen. Dokumentuak ELAk hurrengo urteei begira ildo horietan jokatu nahi zuen papera zirriborratu nahi zuen, ordura arteko ibilbidean hainbat aldaketa esanguratsu proposatuz. Agiria zazpi lerroburu nagusietan banatuta zegoen. Ziur aski, esanguratsuenetakoa bigarrengoan bertan "mugimendu abertzalearen helburu komunen" izendapenean bildutakoa. Elorrietari egindako elkarrizketan bertan azaldu zigun bezala dokumentuan ez dago LABen ageriko aipamenik baina zeharkako erreferentzia bat baino gehiago irakurri daiteke lerro artean. Testuan, edozein abertzaleren azken helburutzat "Euskal Herri osoan erabateko autogobernua" hartuta, abertzaletasunean ematen zen "errealitate anitzak [...] abertzaleak batera lan egiteko traba ez lukeela izan behar" adierazten zen. Zentzu horretan, mugimendu abertzalearen baitan kokatzen ziren sektore ezberdinen "hausnarketa autokritikoaren" beharra nabarmentzen zuen. Bi sektoreengan jarri zuen arreta nagusia: ETArengan eta euskal instituzio politikoengan. Lehenengoaren borroka armatuaren "absolutizazio logikak" sortzen duen konfrontazio eredu antagonikoa arbuiatu zuten; bere ondorio nagusietakoa abertzaletasunaren baitan ematen zen haustura zelarik. Diagnostiko hau eta bere ondorioen salaketa ez zen zerbait berria izango eragile abertzaleen artean, baina momentu horretan Ajuria Eneako Itunaren eskutik abertzaletasunaren baitan nagusitutako markogintzan pitzadura esanguratsu bat marrazten zuen, gerora hirugarren espazioa bezala ezaguna egin zenari forma ematen hasiz. Izan ere, ordura arte ETAren existentzia abertzaleen arteko elkarlana 'de facto' ezinezko egiten zuen zerbait bezala ulertzen bazen, elkarlanerako deiak, ETA elkarlan hori zaildu 500 baina aldi berean kudeatu beharreko elementutzat kokatzen zen. Bestetik, instituzio politikoei dagokionez, jendarte sektore ezberdinekiko deslotura salatzen zuten; batean eta bestean ematen zen 'abangoardismoa' errefusatuz. ELAren ustez, ikuspegi sozialetik indartu beharreko abertzaleen arteko elkarlan honek Lan Harremanetarako Marko Propioaren (LHMP) lehentasunezko aldarrikapenean forma hartu beharko luke. ELA kontziente zen sindikatu bakoitza "markoztatze eta ekintzarako eremuen" arteko hautu ezberdinen aurrean kokatzen zela. LHMPk, izaera estrategikoa izango zuen helburu gisa, ordura arteko aliantza eta aurkaritzak berreraikitzea eskatzen zuelarik: "Ez dago inolako dudarik estrategia hau praktikara eramaten ahalegintzen den neurrian UGTrekin eta CCOOekin EAEn dugun gaurregungo ekintza batasuna guztiz kolokan jarriko litzatekeela; nahiz eta espero daitekeen guztioi interesatzen zaizkigun helburu aurrelarietarantza aitzintzeko euskal markoak eskaintzen dituen ahalbideen baliospen positiboa egitez nagusituko zaiola erdiespen estrategiari". Baina LHMP helburu bezala markoztuta bere gauzatzea ez da soilik sindikatuen arteko harremanek osatzen zuten aliantza/aurkaritza egitura aldakorraren arabera egongo; erakundeen egitura egonkorrak ere zerikusi zuzena izango zuen. Izan ere, ELAk Gernikako Estatutuak lan aferak arautzeko duen "konpetentzia hutsunea" salatu zuen. Horrelako eskaerak, eta Estatutuan jasotako beste hainbat eskuduntza (INEM edota Gizarte Segurantzaren transferentzia kasu), mugimendu abertzalean txertatutako eskaeratzat hartzen zituen, garai horretako EAJ, EA eta EEren arteko ekintza programetan jaso bezala. Aldiz, botere zentralak, PSOEren eskutik, jarritako trabak zirela medio, abertzale eta ez-abertzaleen artean zedarrituko zuen lehiatzaileen arteko muga. Eskaera hauekiko eratu berria zen Confebask-ek erakutsitako "babes eskasa" ere salatu zuelarik. ELArentzat honakoak ez ziren bigarren mailako gaiak izango. Indar harremanak eragile bakoitzak gai hauekiko izango lukeen jarreraren arabera berrantolatzeko eskaerak benetako berrikuntza suposatu zuen orduko harreman politikoetan; are gehiago, eragile sozial nagusienetakoa zenaren eskutik eginda. Horrela, agiria "sakabanaketaren kulturarekin gainditzeko" deiarekin bukatzen zen, jendartea "klabe abertzalean birbizitzeko" aldarrikatuz. Zentzu honetan, LHMPren eskaerak "sindikalgintza abertzalearen arteko hurbilketa erraztuko duen jarrera" mantentzeko konpromisoa hartzera eraman zuen ELA, "beti ere, burujabetza eta demokrazia sindikalari baldintzatua". 501 1993eko ekainean ospatutako VIII. Kongresuan aurkeztutako ponentzietan aurreko urtean "Aurrerapen eta askatasuna bidetik" agirian planteatutakoa berretsi zen. Letamendiak (2004) Kongresu hau ELA "instituzionalizaziotik kontra-boterera" eraman zuen batzar nagusia bezala definitu zuen. Aurreko hamarkada osoan zehar autogobernua egituratzeari begira erakunde publikoetan izandako presentziari uko egin gabe, bertako logika instituzionala lehiatuko zuen mugimendu izaerarako bilakaera ematen hasi zela esan dezakegu. Harreman sindikalei dagokienez, 1992tik 1995ra bitarteko epealdia trantsizio fasea izan zen. ELA eta CCOOen arteko elkarlanak behera egiten zuen heinean, ELA eta LABen artekoak gora egin zuen. Zentzu horretan, ELAren jarduna eta markogintza hamarkada erdialde osoan zehar elkarlan honengatik ezaugarritu zen: LABekin batera landutako Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren aldeko 1994ko dinamika, 1995eko Aberri Eguneko manifestu bateratua, Etengabeko Prestakuntzaren aldeko ildoa, Eskubide Sozialen Kartaren dinamika, ... Zentzu honetan, aurrerago sakonduko dugun bezala, bi sindikatuen markogintzen zubigintza (frame brigding) ariketarekin aurkituko gara. Zubigintza hori bata eta bestearen arteko batura baino, lan mundua eta bilakaera politikoa interpretatzeko barne koherentzia bat mantentzen zuen ikuskera berri bat azaleratu zuela esan dezakegu. Are gehiago, autogobernu ereduaren eraginkortasunaren inguruan zabaldutako kritikak, bakegintzari zegokionez Ajuria Eneako Itunak planteatzen zuen markogintzarekiko deslerrotzeak edota ordura arte instituzionalizazio prozesuarekiko jarrera anti-sistemikoa erakutsitako eragileekin lankidetzarako zabaldutako esparruak, ELA sistemarekiko legitimazio funtziotik sistema bera zalantzetan jartzen zuen protesta mugimenduaren aldera desplazatzen hasi zela esan dezakegu. b) 'Estatutuaren heriotza': 1997ko Gernikako ekitaldia 1997ko ekainean ELAk bere IX. Kongresua burutu zuen. Globalizazioak ezarritako egoera makurra eta autogobernuaren agortzea gai izarrak izango ziren. Kasu honetan, ez ziren ponentzia ezberdinak aurkeztu, eduki guztia txosten bakarrean bildu zelarik. ELAk bere nazio proiektua definitzerakoan hiru elementuen gainean jarri zuen azpimarra. Batetik, berme demokratikoa eskainiko zuen marko demokratikoan, indarrean dagoenak ez baitu horrelako bermerik eskaintzen. Gabezia horretan datza, ELAren ustez, gatazka politikoaren muina. Bigarrenik, ikuspegi soziala lehenetsiko zuen autogobernuaren alde egiten zuen. Eta hirugarrenik, konfrontazio demokratikoa proiektu abertzaleak aurrera egiteko tresna gisa. 1993ko Kongresuan 'instituzionalizaziotik kontra-boterera' 502 salto eginez eta urte berean Ardanzari emandako 'lehenengo ezezko instituzionalaren' bidetik, zeregin instituzionalek gero eta garrantzia txikiagoa hartu zuten, "joko instituzionalen onurez behinola izan zuen irudipen baikorraz desengainaturik" (Kortabarria, 2015: 169). Erakunde publikoetatik emandako urruntze honek mugimendu alternatibo batean isla izateko, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuekin jada ematen ari zen elkarlanaz harago, bestelako mugimendu sozialekin hartu-emanak areagotzeko apustua ere egin zuen. Baina ordura arteko instituzionalizazio prozesuaren mugak zertifikatu behar zuten gertakariak oraindik iristeke zeuden. Gogora dezagun, aurreko urtean Arzalluzek eta Aznarrek bigarren honen inbestidurarako akordioa sinatu zutela; trukean Estatutuaren garapen osoa, Kontzertuaren zabalpena, EAJren ondare historikoaren itzulketa eta Etengabeko Formakuntzarako finantziazioa bermatuko luke Espainiako Gobernuak. PP konpromiso ekonomikoak betetzen hasi zen197, baina alderdi jeltzaleak azkar antzeman zuen gobernu berriak euskal instituzionalizazio prozesuan sakontzen jarraitzeko zuen borondate eskasa. 1997ko irailean Rodrigo Rato Ekonomia Ministroak INEM eta 'kutxa bakarra' gai ukiezintzat hartu zituen. Adierazpen hauek 1995an Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek transferitu gabeko eskuduntzen inguruan onartutako txostenean esaten zenaren kontra zihoan. Honek eragile abertzaleengan sekulako zalaparta sortu zuen. Arzallusek irailaren 22an PPrekin zuen ituna hautsitzat eman zuen. ELAk bere aldetik irailaren 29an bere Komite Nazionalaren ahotik Estatutuaren "izatezko derogazioa" arbuiatu zuen. Adierazpen hauek jasotzen zituen dokumentuan198 hurrengo hilabetean ospatuko zen ekitaldiaren lerro nagusi batzuk aurreratzen ziren. Honen arabera Alderdi Popularrak ez zuen "inongo asmorik Estatutuan enplegu, formakuntza eta gizarte segurantzari dagokionez ezarritakoa betetzeko", bide horretan PSOE, UGT, CCOO eta CEOE bidelagun izango zituelarik ELAren ustez ez-betetze honek, zerbait partziala izatetik harago "kontsentsu estatutarioaren gunea ukitu eta hautsi" zuen, "egungo marko juridiko-politikoaren berme demokratikoen falta" agerian utziz. Baina 1997ko urriaren 18an Gernikan burututako ekitaldia izango zen ELArentzat autonomismotik soberanismorako objektu aldaketa suposatu zuena. Bertan Elorrieta idazkari nagusiak planteatutako irakurketaz harago, inguruabarrak ere esangura handia zuen. Alderdi abertzale guztietako ordezkariak bildu ziren; baita Ezker Batukoak ere. LAB eta EHNE sindikatukoak. Elkarri edo Senideak elkartekoak. Eta kultura eta bestelako eremu sozialetako hainbat pertsona ezagun ere. 197 Okupatutako langileen etengabeko formakuntzarako atalean kenduta, non diru partida mugatu batek euskal eragileen artean adostutakoa praktikan indargabetzen zuen. 198 "Autogobernuaren alde ekin borrokari!" deitutakoa. 503 Gernikaren hautaketa ere ez hutsala, autogobernuari lotuta zuen esanahiagatik. Gainera ekitaldiaren hasiera Lizarrako estatutuaren (1931) onarpenetik hasten zen kontaketa historikoarekin jantzi zen. Elorrietaren interbentzioak markatu zuen ekitaldiaren mamia. Idazkari nagusiaren diagnostikoak ez zuen interpretazio ezberdinetarako tarterik utzi: "Estatutuaren bidea bukatu da (...). 18 urtez itxoin dugu Estatutua bete dadin. 18 urtez adarra jo digute. Pazientzia itzela izan dugu, baina muga guztiak gainditu dituzte eta amaitu dira koplak"; "Estatutua itun politikoa zen, batik bat, eta txiki-txiki egin dute"; "Estatutua hilda dago, zentralistek hil dute" sententziatu zuen. 1992ko "Aurrerapen eta askatasuna bidetik" agirian mugimendu abertzalean eman beharreko autokritikaren hariari jarraituz, "oso ahul, oso zatituta, oso despistatuta eta konplexuz beteta ikusi gaituzte, nonbait, espainol zentralistek, Estatutua 'de facto' indargabetu eta hain lasai geratu direnean (...)" konstatatu zuen. "Espainolak eroso daude Estatutuaren kontsentsuan, bertan nazionalismoa neutralizatua daukatelako, bete gabeko itunetik irten ezinda". Guztia, aldiz, ez zen horren iluna izan helburuak markoztatzeko orduan. "Oker zeuden erantzun gabe geldituko ginela uste bazuten. Eta gure erantzuna ez da protesta hutsa izango (...) indar korrelazio berria bilatuko dugu"; "egungo blokeo egoera gaindituko duen fase berriak beste edukiak -Estatutuaz gutxiago eta behar dugun autogobernuaz gehiago hitz egingo dugu-, estrategia eta aliantzak izango ditu". Gorpuztu beharreko aliantza estrategiak tartea berezia hartu zuen entzule hain esanguratsuen aurrean. "Bakoitzak bere eran eta bere erritmoan joan behar du urrats berriak ematen, mugimendu abertzale osoa posizio bateragarriagoetara eraman ahal izateko. Uste dugu posible dela trantsizioaren hasieratik pairatzen dugun haustura konpontzea [...]. Zoritxarrez gure historiako azkenengo hogei urteotan abertzaleon arteko desadostasunak ez du posible egin indarrak batzea. Baina, orain arte posible izan ez dena, hemendik aurrera posible egin behar dugu". Muga honetatik kanpo kokatu zituen "guk onartu ez dugun Konstituzioa eta eurek ez betetzea erabaki duten Estatutua erabilita, nazio gisa ditugun helburuei muga jarri diotenen" aurkaritza egitura. Baina diskurtso hau ez zegoen soilik abertzaleei zuzenduta: "Nazio-eraikuntza ilusioa sortzen duen erronka bihurtu behar dugu, eta hartara ekarri behar dugu herri bezala dagokigun etorkizuna erabakitzea euskal herritarroi dagokigula onartzen duen demokrata oro". Demokraziaren inguruko gatazka hau edozein mugimenduren auto-legitimaziorako tresna izango da; baita abertzaleentzat ere: "Hemen gaudenon eta ez daudenen artean oinarrizko diferentzia bat dago: guretzat burujabetza euskal herriari dagokio eta printzipio horretan du oinarri autodeterminazio eskubideak". Zentzu horretan, Gernikako ekitaldiarekin ELAren diskurtsoan autonomismotik burujabetzarako objektu 504 aldaketaren mekanismoa bururaino eraman zela esan dezakegu eta horrekin batera soberanismoaren kategoria osaketari oinarri zabalagoa eman. Elorrieta, aldiz, aliantza hori gorpuzteak eskatuko zien lanaz kontziente zen orduko "argazkia oraindik lausoa" zela adieraziz199. 12.1.3.1.2 Bakegintza. 1988an ELAren gidaritza hartu zuen zuzendaritza berriak lau urte beranduago kaleratutako "Aurrerapen eta askatasuna bidetik" agirian finkatu zuen ETAren indarkeriarekiko posizioa. Bertan, gorago aipatutako "absolutizazioaren logikak" ezarritako eredu antagonikoa salatu zuen. ELAren ustez, ETAren logikak, Carl Schmitten (1991) pentsamenduan bezala, antagonismoa harreman politikoen esentzia bihurtu zuen, gerra beti presente egongo den aukera bihurtuz. Logika schmittiar horretan 'lagun/etsai' dualismoa politikaren funtsa bilakatu zen. Horrela, ETAren "planteamenduekin bat egiten ez duen edozein pareko lubakian kokatuko da, edozein bide eta prozedura zilegitzat hartuz"200. Ikuskera antagoniko honen arabera "geroz eta murritzagoa litzatekeen abangoardia, bere burua sakrifikatu eta besteak sakrifikatzean tematuta legoke, konfiantzarik ez lukeen herria eta jendartzearentzat duten proiektu baten mesedetan"201. Sakrifizioaren logika thymótiko honek norberak eskaintzen duen sufrimendu hori gerraren balio sisteman goi mailako postuetan kokatuko lukeelarik. Elorrietaren ustez, bortxaren erabilerak ezker abertzaleak nagusitu nahi zuen markogintza demokratiko eta 'eraikuntza nazionalaren' artean gorago aipatutako disonantzia diskurtsiboa sortzen zuen; jendartea horren arabera baino, "biolentzia bai, biolentzia ez" terminoen arabera kokatzera derrigortuz: "La violencia divide a los ciudadanos de Euskadi en blancos y negros, buenos y malos, dificulta los esfuerzos de búsqueda de salidas dialogadas. Pero, además, la actividad de ETA permite que los enemigos del proceso de construcción nacional hagan una crítica muy 199 Adierazgarriak izan ziren ELAren 1997ko Gernikako ekitaldia eta gero egondako erreakzio ezberdinak. EAJren baitan, esaterako, Ollorarena bezalako ahots kualifikatuek eredu autonomikoa burujabetza terminoetan eguneratzeko apustua egiten zuten bitartean, ekitaldian bertan egondako Rikardo Ansotegik ez zuen Estatutua erabat galdutzat ematen eta "indar politiko, sozial eta sindikalak batzea (HB eta LAB barne) Madrilen borondate politikoa aldarazi eta Gernikako Estatutua osorik betearazteko" proposatzen zuen. Egibarrek ere "markoen inguruko marrazketetara sartzea, egungoa betetzen ez denean, ariketa arriskutsua izan zitekeela" iradoki zuen. Arzalluzek berak Estatutua hilda baino, 'mutilatua' zegoela esan zuen ELAren jarrera 'muturrekotzat' hartuz (Elorrieta, 2011). 200 ELA. (1992, maiatza). Aurrerapen eta askatasuna bidetik. Lantzen, 9. orrialdea. 201 ELA. (1996, apirila). Landeia, 42, 9. orrialdea. 505 oportunista a todos los nacionalistas, y hace que problemas que debieran ocupar un lugar central en el debate social y nacional no puedan plantearse como consecuencia de la polarización que provoca"202. Zentzu honetan, ELAk ETAren bortxaren inguruan baliatu zuen markogintza 'deslegitimatzailea' termino etiko edo moraletan ez ezik, ikuspegi estrategiko batean kokatu zuen. Izan ere, abertzaletasunak nagusitu nahi zuen markoa hegemonizatzeko edota abertzaleen arteko elkarlanerako traba bezala kokatu baitzuen etengabe. Ildo honetan, 90. hamarkadaren erdialdetik aurrera Ertzaintzaren zabalpenarekin batera hauek eta ezker abertzalearen artean eman ziren etengabeko talkak kezka eta kritikarako iturri izan ziren, ELAk bertan izango duen presentzia nabarmena tarteko; baita barne tentsioen jatorria ere (Kortabarria, 2015). Gainera ETAren jardunak eragin zuzena izan zuen ELAko hainbat kideengan203. Zentzu honetan, komunikabide ezberdinen eta alderdi estatalisten aldetik presio handiak jasan izan behar izan zituen LABekiko harremana apurtzeko. Horrelako gertakarien aurrean ELAk balioan jarri nahi izan zuen elkarlan hau, eraikuntza nazionalaren edota lan harremanetarako euskal esparruaren alde suposatzen zuen "ekintza eraginkorra"204 nabarmenduz. Baina ELAren ustez, biolentziak elkarlana nonbaiten zailtzen bazuen hori eremu politikoan zen, "ekintza sindikaletik harago doazen elkarlanerako gaiak fase bereziki apalean sartuko"205 liratekeelarik. Atentatuak gertatzen zirenean, LABek egiten zituen adierazpen 'epelen' aurrean, "autonomia sindikalerako"206 etengabeko eskaera egiten zion, izan zitzakeen "bestelako menpekotasunak" atzean uzteko eskatuz. 202 ELA. (1996, apirila). Landeia, 42, 5. orrialdea. 203 Joseba Goikoetxea eta Montxo Doral ertzainak, Eugenio Olaziregi eta Frantzisko Jabier Gomez Elosegi espetxeetako langilea izan ziren ETAk hildako ELAko kideak (Kortabarria, 2015). 204 ELA. (1996, apirila). Landeia, 42, 10. orrialdea. 205 ELA. (1996, apirila). Landeia, 42, 5. orrialdea. 206 Ibidem. 506 12.1.3.1.3 Ondorioak 12.3 taula: ELAren markogintzaren gako nagusiak 95-97 epealdian ELA Diagnostikoa Arazoaren identifikazioa Estatutuaren muga sozio-laboraletatik >> 'Estatutuaren heriotzera' ETAren indarkeria Kausa eta eragileak Estatuko indarrak (PSOE, PP, CCOO, UGT, ...) ETA Pronostikoa Helburuen markoztatzea Objektu aldaketa: autonomismotik soberanismora Borroka armatuaren amaiera Motibazioa Mugimenduaren autolegitimazioa; Konponbiderako proposamenaren egingarritasuna Abertzaleen arteko elkarlana Arerioaren deslegitimazioa Konstituzionalisten salaketa ("beraiek hil dute Estatutua") ETAren indarkeriak elkarlana eragotzi • Autogobernuaren gaineko diagnostikoari dagokionez, ELA izango da epealdi honetan bilakaerarik nabarmenena ezagutuko duena: Estatutuak lan eta sozial eremuetan dituen 'hutsuneen' gaineko kezkatik, Estatutuaren baliogarritasun falta aldarrikatzera. • Finkatutako pronostikoari dagokionez, Lan Harremanetarako Esparru Propioaren (LHEP) helburuak bi fase hauen arteko zubilana egingo du, Estatutuaren eskuduntzen transferentzia eskaeren fasetik 'gure beharren araberako autogobernu' ereduaren faserako eskaera-hari bezala mantenduz. Zentzu honetan, autonomismotik soberanismora doan objektu aldaketaren mekanismoa presente egongo da helburuak markoztatzerakoan. • ELAren motibaziorako markoa, abertzaleen arteko elkarlanaren legitimazioaren eta Estatu mailako indarren deslegitimazioaren artean mugitu zen. Lehenengoari dagokionez, mugimendua legitimatu ez ezik, finkatutako helburuak (LHEP eta 'bestelako autogobernua') erdiesteko proposamen egingarri bezala aurkeztu zuen. Bigarrengoari dagokionez, Estatutuaren inguruan lortutako kontsentsua apurtu eta bera 'de facto' indargabetzea leporatuz deslegitimatuko ditu. 507 • Ildo honetan, bakegintzaren inguruko markogintza autogobernukoarekin lotuta agertuko zaigu. Izan ere, ETAren borroka armatuak abertzaleen arteko elkarlanerako traba nagusia izanik, bera izango litzateke bestelako autogobernu eredu baterantz urratsak ematea zailduko lukeen kausa nagusietakoa. • Edozein kasutan, momentu horretan Ajuria Eneako Itunak ezarritako 'demokrata' eta 'biolentoen' master frame anti-terroristan deslerrotzeari atea ireki zion. ETAren jarduna abertzaleen arteko elkarlana zailduko zuen elementua izango zen; ez ordea ezinezko egin. Alde horretatik, protestarako bitartekoen erradikalizazioa eta 'abertzaleen elkarlanaren' markoaren arteko harreman tentsioduna presente egongo da epealdi osoan zehar. 12.1.3.2 LABen markogintza. 12.1.3.2.1 Autogobernua. a) Negoziazio politikoa eta Lan Harremanetarako Esparru Autonomoa. LABen markogintza, ezker abertzalearen familia politikoaren partaide bezala, azken honek planteatutako diskurtsoari lotuta agertuko zaigu. Alde horretatik, orain artekoak ez errepikatzeko, autogobernuaren planoan LABek planteatutako bereizgarrietan jarriko dugu arreta nagusia; bakegintzarenean planteatutakoa nagusiki ezker abertzalearen markogintza orokorrari lotu baitzitzaion. 1992an burututako bere III. Kongresuan ezker abertzalearekiko sintonia diskurtsibo hau nabarmena izan zen. Hamabi urte igarota ziren bere azken kongresua burutu zenetik. Hirugarren kongresu honen aurreko garaiak ez ziren errazak izan ezker abertzalearentzat, jada aipatu ditugun hainbat aldagaiengatik. Tartean HASIren barruan egondako ika-mikek sindikatuan izandako eraginagatik eta kohesio ideologikoa bermatzeko KASen barruan mantentzeko egindako ahaleginak zauriak ireki zituelako sindikatu abertzalearen barruan (Majuelo, 2000; 132). Rafa Diez-i egindako elkarrizketan horrela azaldu zigun: "El modelo de dirección y su desarrollo siempre ha sido una cuestión conflictiva. Desde el concepto de KAS como Coordinadora, con posterior caracterización como "Bloque 508 "Langileen Estatutuaren eta Askatasun Sindikalen Lege Organikoa (ASLO) inguratzen" saiatuko litzateke, "araudi zentralista alde batera utzi eta aurre egin beharrean". LABentzat honen esangura erabat politikoa zen, ELAk "marko estatutarioaren ez-nahikotasunen arazoari aurre egitea saihesten"208 zuelarik. Samuel P. Huntington-ek (1996) aldaketa politikoa gauzatzeko aztertutako iraultza eta erreformaren eredu klasikoetan bezala, lehenengoan aldaketaren sakontasunak indarrean den status-arekiko erabateko aldaketa eskatzen duen bitartean, bigarrengoan sistemak berak eskaintzen dituen aukerak aldaketarako bitartekoak ere izango dira, hainbatetan bateragaitzak diren ereduak bezala ikusiak izan direlarik. Kasu honetan, aldiz, LABek ate bat irekita utziko zion ELAk planteatutako legalitatea 'inguratzearen' eskema horretan urratsak emateari, baldin eta markoaren mugen salaketari lotuta balego. Izan ere, LABek bere jardueraren gaineko auto-kritika egin zuen, bere ekintza sindikala "lan zentroaren arazoen eta ENAMeko 'gaien' sarreraren artean kulunkatu" zela aitortuz: "LAB irekita egon daiteke, gero egingo ditugu ñabardurak, 'de facto'-zko bide horretan sakontzeko (…) baina eskaera posizio argi batetik, langileen eta enpresa batzordeen egungo markoaren eskuduntzen mugen salaketatik"209. 'Ñabardura' hauek berebiziko garrantzia izan zuten bi sindikatu hauek gerora garatu zuten elkarlana gauzatu ahal izateko. Horrela, LABek "eginkizun mixtoa" garatu behar zuela uste zuen, ezker abertzaleak garai horretan planteatutako logikan berdinean: "indarrean zen eskuduntzen egituratzetik jaiotako organo instituzionaletan parte hartzea eta Langile Mugimenduaren eta Euskal Sindikalgintzaren paper aktiboari bide emateko salaketa ozena"210 egitea. Gainera LHEAren aldeko lerro honek ordura arte behar bezala garatu gabeko tarteko espazio bat lantzeko aukera eman zion. Alde horretatik, enpresako mikro eta 'independentziaren' makroaren arteko LHEAren tarteko lerroak 'markoaren aldaketaren' eskaria edukiz betetzen hasteko aukera emateaz gain, Huntington-ek planteatutako paradigma zurrunetan erortzeko baino, aldaketa prozesu mailakatua bideratzeko aukera zabaltzen ziolarik. 208 LAB. (1992). II. Kongresuko Ponentziak. 66. orrialdea. 209 LAB. (1992). II. Kongresuko Ponentziak. 32. orrialdea. 210 Ibidem. 510 b) LAB eta 'eraikuntza nazionalaren' estrategia. Ezker abertzaleak 90. hamarkadaren erdialdean egindako gogoetak 1996an burututako IV. Kongresuan forma hartu zuen sindikatu abertzalearengan. Hausnarketa prozesu horren parte aktibo bezala, mugimenduan planteatutako markogintzaren diagnostikoa eta pronostikoarekin sintonian kokatu zen. Horrela, Trantsizioaren iruzurra, Euskal Herriaren eskubide demokratikoak erdiesteko prozesu estatutarioaren eragin kaltegarria, 'nazionalismo-erregionalistaren'211 erantzukizuna egoera horretan, ikuspegi nazionalaren garrantzia eta abarrekoak egoeraren 'gako estrukturalak' ziren. 92ko kongresuan instituzionalizazio autonomikoaren inguruko 'kanpo-barne' eztabaidaren tentsio presente egon zen berriro ere, egitura autonomikoak lan esparruan sortzen zituen gabeziak soilik negoziazio kolektiboaren bidezidorraren bidez, legalitatea inguratuz eta marko juridiko-politikoa lehiatu gabe nekez gaindituko zirela azpimarratuz. Zentzu honetan, Lan Harremanetarako Esparru Autonomoak (jada Lan Harremanetarako Euskal Esparru -LHEE- bezala izendatua) berriro ere garrantzia berezia hartu zuen 'kanpo ala barne' dilema gainditzeari begira; sistemaren onargarritasun mugetatik kanpo kokatzen zen eskaera bezala, baina aldi berean sistemaren baitan jardunez forma hartzen joan zitekeen aldarrikapen gisa ere. Are gehiago, LHEEren bitartez, ezker abertzaleak nazio eraikuntza estrategiarekin planteatutako gatazka politikoaren zabalpenean, LABen funtzio jada ez zen 1992an egindako auto-kritikan planteatu bezala lan munduan "ENAMeko 'gaien' sarrerara" mugatu behar; hau da, 'ETA-Gobernua'-ren arteko gatazkan negoziazio politikoaren aldeko oinarri soziala enpresetan zabaltzera. Baizik eta burujabetza faltak enpresa munduan zuen eragina agerian utz eta horrela gatazka 'Euskal Herria-Estatua' terminoetan kokatzera zuzenduko zuen. 'Gatazka politikoaren' markoaren hedatzearen bitartez, ordura arte lehenengo mailako garrantzia ez zituzten eskaerak (LHEE) bere egingo zituen eguneroko markogintzaren parte bihurtuz. Mugimenduaren jatorrizko helburuekin lerrokagarriak ziren eskaerak balioan jarriz, eta bere diskurtsoaren parte eginez talde desafiatzailearen mugak zabalduko zituen arrakasta lortzeari begira. 12.1.3.3 ELA eta LABen arteko markoen zubigintza 211 Zentzu honetan, LABek EAJtik UPNra, EA eta CDNtik pasatuz, doan kategoria bezala ezaugarrituko du 'nazionalismo-erregionalista' hau; Oldartzen-en planteatu bezala, alderdi jelkidearen bilakaera gogor salatuz. 511 Eragile bakoitzaren diskurtso edota markogintzaren argazki estatikoa baino, hiru aldagai nabarmendu nahi izan ditugu: a) ze bilakaera eman zen horietako bakoitzean, b) ze prozesu diskurtsibok parte hartu zuten bilakaera horretan eta c) nola baldintzatu zioten elkarri diskurtso eta ekintza kolektiborako mekanismo eta prozesu ezberdinek. Alde horretatik, hurrengo lerroetan arreta berezia eskainiko diogu abertzaletasunaren baitako zubigintzari, epealdi honetako diskurtso eta markoak lerrotzeko teknika nagusi bezala. Snow eta Benford-entzat (1986) zubigintza edo bridging hau, gai edo arazo baten inguruan ideologikoki kongruenteak (abertzaletasuna) baina estrukturalki deslotutako bi markoen (autonomista eta hausturazalea) arteko lotura litzateke. Hauen arabera, markoen loturak mugimendu baten eta mobilizatu gabeko talde sentimendu baten arteko harremanari erreferentzia egingo dio. Gure kasuan, ezker abertzaleak (eta horren baitan LABek), protesta zikloaren edo liskarraldi zabalaren baitako 'mobilizatutako mugimenduaren' kategoria osatuko luke. Zentzu horretan, Kortabarriak (2015) edo Letamendiak (2004) aipatzen duten ELAren fase 'mobimentista' edo 'kontraboterezkoa' hastearekin batera, 'desmobilizaziotik mobilizaziora' liskarraldira inkorporatzen den eragilea bezala ulertu dezakegu. Snow-ek dioen bezala, identifikazio edo talde sentimendu hauentzat kontzientzia edo markoaren eraldaketa ez dira ekintza kolektiborako aurre-baldintza izango, prozesu hauek mobilizazioan bertan garatuko dira. Lan honetarako elkarrizketatu ditugun ELA eta LABeko kideek ere horrela azaldu dizkigute elkarlanaren lehenengo urteen nondik norakoak. Txutxi Ariznabarretaren arabera, aldez aurretik "ez zegoen eztabaidarako espazio komunik" eta "ez zen aparteko ahalegin intelektualik egiten diferentziak erlatibizatzeko"; "hori guztia 'erdibana' zerbait egiteko aukerak zabaltzen zirenean ematen hasiko" zen. Alde horretatik, hartu-emanetan hasten diren eragileek aldez aurretik nekez jakin ahal izango dute elkar-ekintza honek ze punturaino aldaraziko duen beraien markogintza. 12.1.3.3.1 Autogobernua: 1995eko Aberri Eguneko adierazpen bateratua. CCOOrekin batera, 1992an lan erreformari erantzuteko deitutako greba orokorrean edota 1993ko industrializazio eta enpleguaren aldeko kanpainaren garaietan zaila izango zitzaien ELA eta LABi urte batzuk geroago garatu zuten elkarlanaren dimentsioa aurreikustea edota urteetan deslotutako sektoreak bateratzen laguntzeko eraikitako markogintza aurresatea. Zentzu honetan, 1995ko Aberri 512 Egunari begira adostutako agiria212, 90. hamarkadaren bigarren erdialdean garatuko zuten markogintza komunaren sintesi bezala ulertu dezakegu. Agirian jasotako ahalegin horren bi erreferentzia nabarmendu nahi izan ditugu: • Inposatutako markoaren salaketa eta transferitu gabeko eskuduntzen eskaera; kanpo eta barne logikaren uztarketa. ELAk eta LABek dokumentuaren hasieran bertan "herri honi eta bere herritarrei beraien etorkizuna erabakitzeko eskubidea duten subjektu politiko izaera ukatzen dioten marko politikoa" salatu zuten. Markoztatze honek izaera demokratikoa zuen, "autodeterminazio Eskubidearen ukatzea, oinarrizko printzipio demokratikoekin talka egiten" zuen heinean. Ezker abertzalearen markogintza historikoari lotutako interpretazio honek, aldiz, ez zuen alde batean uzten gai sozio-laboralen "eskuduntzen berehalako transferentziaren (eskaera) instituzio autonomikoetara", esaterako. Interpretazio bikoitz honek, markogintzaren elkarreraginezko izaeraren ondorioz, sindikatu bakoitzaren markogintzaren batuketaren emaitza baino, aurretik bakoitzak indarrean zuena eraldatu eta errealitatearen interpretaziorako marko berritu bat eskaintzen zuela esan dezakegu. Batetik, ELAren aldetik ordura arte hauspotutako marko instituzionalaren legitimazio falta nabarmentzen hasiko baitzen; ELA bera, marko juridikoak erabakitzeko eskubidea ukatzen zuela azpimarratzen hasi zen heinean. Baina bestetik, LABengan ere eragin zuen; ordura arteko eginkizun nagusia sistemaren legitimazio faltaren salaketan kokatu bazuen, ordutik aurrera sistemak autogobernuaren garapenari begira eskaini zezakeen joko zelaia baliatzearen aldeko apustua egin zuelako. LABentzat interpretazio hau ez zen erabat berria. Izan ere, 1992ko Kongresuan jada planteatutako ekintzarako 'eredu mistoarekin' bat egiten zuen heinean. Baina urte horietan ezagututako ordezkaritzaren hazkundea balioan jartzeko eta ELArekin garatzen hasitako elkarlanaren ondorioz, ikuspegi hau beste pisu bat hartzen hasi zen sindikatu abertzalearengan; 1995an Etengabeko Formakuntzaren edota 1999an LHKn lortutako akordioarekin ikusi bezala. • Lan Harremanetarako Euskal Esparrua (LHEE): makro eta mikro logikaren uztarketa. LHEEk abiapuntu ezberdinak zituzten estrategia diskurtsiboak lotzeko kategoria eskaini zuen. Batetik, markoaren salaketa eta estatu berri baten sorrera helburu zuen estrategia 'macro'-ak tarteko eskaera bezala ulertu daitekeen 'meso'-an lurra hartzeko aukera eman zuelako. Eta bestetik, 212 Egin egunkarian 1995ko apirilaren 8an argitaratua. 513 autonomismoaren agortzearen kontzientzia lauso horri ainguralekua eskaintzeko tresna ere bihurtu zen. Izan ere, hurrengo urteetan zabaldu zen burujabetasunaren kategoria zabalak LHEEren eskaeran forma zehatza hartu zuela esan dezakegu, bere ikur aglutinatzailea (point de capiton) bilakatuz. 12.1.3.3.2 Bakegintzaren inguruko marko interpretatzaileen (des)lerrotzeak. Baina autogobernuaren egoeraren interpretaziorako marko komun bat sortzeaz harago, Elorrietari egindako elkarrizketan aipatu bezala, bakegintzaren eremuan Ajuria Eneako Itunaren eskutik nagusi zen marko diskurtsiboa eta aliantza egiturari "alternatiba bat eskaintzeko" balio izan zuen214. Izan ere, manifestu osoan zehar etengabekoak ziren "elkarrizketa eta negoziazio politikoaren" aldeko eskakizunak eta "erakunde politiko eta sozial abertzale ezberdinei deia elkarlanerako oinarriak ezartzeko". Esan bezala, Itunak ezarrita zuen 'demokrata' eta 'biolentoen' arteko banaketa hura berrezaugarritzeko eskaera zuzena zen; zeinen aldetik eta ordura arte 'demokraten' aldean lerrotua izan zen eragile nagusi baten eskutik. Alde horretatik, Ajuria Eneako Itunaren sinatzaileen erreakzioak ikusita ELAren jokaldia desertzio mekanismoaren aktibazio bezala antzemana izan zen hauen aldetik. Hala ere, Ajuria Eneak ezarritako markogintza anti-terroristari aurre egiteko erabakiak sindikatu abertzaleen artean bakegintzaren inguruko markogintza komun bat eraikitzeko balio izan zuenik ezin esan. Alde horretatik, bi sindikatuen artean bortxa politikoaren kanpora begirako interpretazio ezberdinak nagusitzen jarraitu zuten. Ezin ditugu aipatu gabe utzi, ordea, arau honek ezagutu zituen salbuespenak. Izan ere, ELAk eta LABek hainbat gertaera biolentoen inguruko oinarrizko irakurketa bateratzea lortu zuten. Zentzu horretan, aipatzekoak dira, esaterako, 1996ko ekainean, Aznar Gobernura iritsi berritan ETAk aldarrikatutako astebeteko su-etenaren aurrean bera luzatzeko egindako eskaera, kale borrokako hainbat ekintzen aurrean egindako salaketak215 edota Jose Luis Caso, PPko zinegotziaren hilketa 214 Honek adierazi bezala, 90. hamarkadan maila politikoan garatutako erronka nagusien artean, "Eusko Jaurlaritzari ikuspegi sozialetik legitimitatea lehiatu" eta "autonomismoaren agortzearen salaketarekin" batera, Ajuria-Eneako Itunaren balioa zalantzatan jartzea izan zen. 215 1997ko abenduan, esaterako, Rafa Diezek adierazi zuen azken egunetako kale ekintzek "ez zutela 13 eta 15eko erantzun batua eta indartsua izan zedin laguntzen" [HBko Mahai Nazionalaren espetxeratzea zela eta antolatutakoak] eta "ulergaitzak zirela bilatu bide zuten helburu politikoaren aldetik" (El Correo Español, 1997-1209). 515 zela eta, HBko Mahai Nazionalaren espetxeratzea salatzeko deitutako mobilizazioak bertan behera uzteko adostutako idatzia. Autogobernuaren egoeraren inguruko diskurtso bateraturik ez zen lortu bakegintzaren alorrean, baina ezker abertzalearen barruan bortizkeria politikoa interpretatzeko ikuspegi ezberdinetan eragin zuela ematen zuen216. Elorrietak azaldu bezala, bata eta bestea "labanaren ahoan" mugitzen ziren, jakitun "ELAri eredu 'instituzionalista' ez zitzaiola balio, eta LABi, asko sinplifikatuta, eredu 'asanblearioa' ere ez". Arrisku hauek hartuta bi ikuspegi politikoen artean jorratutako zubigintza eta artekaritza izan daiteke bi sindikatu hauetako ekarpenik esanguratsuena fase honetan. 12.1.4 Diskurtsoen analisien ondorioak. 12.1.4.1 Bi diskurtso nagusi eta hainbat interpretazio marko. Atal metodologikoan aipatu bezala, ideologia, diskurtso eta markoaren kategoriak ezberdindu nahi izan ditugu; hiruak continuum baten parte bezala ulertuz. Horrela, markoak gertakizunak "lokalizatu, antzeman, identifikatu eta izendatzeko" baliatzen diren "interpretazio eskemak" bezala izendatu ditugu (Goffman, 1974: 21). Hortaz, frame-a marko interpretatzailea izango bada, framing edo markogintza esanahia emateko funtzioa izango da (Snow&Benford, 1988). Aldi berean, markoa eta diskurtso kontzeptualki ere bereizi nahi izan ditugu. Horrela, markoa gertakari zehatzen interpretaziorako ikuskera bada, diskurtsoa markoen bilduma litzateke; era bateratu batean norabidetuak eta identitateen sortzaile bezala (Errejón, 2011: 279). Eta hirugarrenik ideologia genuke; egituratutako, koherenteak eta esklusibotasun asmoak dituzten sinismen sistema bezala definitu dezakeguna. Alde horretatik, ideologiek diskurtsoak baldintzatuko dituztela esan dezakegu (Van Dijk, 2003: 17), diskurtsoak ideologien eramaileak diren heinean. 216 Honen adibide gisa, Kortabarriak ELAko afiliatuak ziren Montxo Doral ertzaina eta Jose Javier Elosegi espetxe funtzionarioen hilketen aurrean LABek erakutsitako jarrera "jelatu eta manipulatzailea" zuzenean deitoratu ziotela aipatu zuen. Kortabarriaren arabera, LABek ETAren ekintzaren bat publikoki kritikatuko zutenik itxoitea alferrikakoa bazen ere, bere iritzi kritikoa 'zegokionari' ezagutarazi ziola erantzun zuen (Kortabarria, 2015: 162). Handik hilabetera ETAk espetxe-frontean ekintzak eteteko erabaki publikoa hartu zuen; eta beranduagora arte publiko egin ez bazen ere, ezta ertzainen aurkako atentatuak ere (Ina Zeberioren hilketarekin bertan behera gelditu omen zena). Gerora erabaki horren aldebakartasunaz edota ELArekin izandako hitzartzearen inguruko bertsio ezberdinak sortu ziren (Kortabarria, 2015; 365). 516 Ideologia Diskurtsoa Markoa/Frame 12.3 irudia: Ideologia, diskurtsoa eta markoa lotuko lituzkeen continuum-a. Eskema teoriko-metodologiko honen arabera, orain arte aztertutakoari erreparatuta, nekez esan dezakegu indar abertzaleen arteko markogintza bateraturik zegoenik ikertutako epealdian. 1994. urteari dagokionez, esaterako, identifikatu ditugun erreferentziazko bi eztabaidagai nagusiei dagokionez (autogobernua eta bakegintza) markogintza erabat ezberdinak mantendu ziren. Zentzu horretan, 90. hamarkadaren erdialdean ideologia berberaren baitan (abertzaletasuna/nazionalismoa), bi diskurtso nagusi aurkitu ditzakegula esan dezakegu: EAJrena eta ezker abertzalearena. Diskurtso hauetako bakoitzak, erreferentziazko bi aldagaiei dagokienez (autogobernua eta bakegintza), frame edo marko interpretatzaile ezberdinak bildu zituelarik: autonomista ala deslegitimatzailea eta anti-terrorista ala 'negoziatzailea' deitu ditzakegunak. Marko hauek pareak osatuko dituzte (autonomista/antiterrorista eta deslegitimatzailea/'negoziatzailea') pare hauek diskurtso nagusiei forma eman zietelarik. Honela laburbildu dezakegu diskurtso eta markoen arteko harremana gure kasuari dagokionez: 12.4 taula: Abertzaletasunaren baitako markogintza eta diskurtsoak lotzen dituen taula IDEOLOGIA Euskal abertzaletasuna DISKURTSOAK EAJren diskurtsoa Ezker abertzalearen diskurtsoa MARKOGINTZAK Autogobernua Autonomismoa Markoaren deslegitimazioa Bakegintza Anti-terrorismoa ETA-Gobernua negoziazioa Pare bakoitzak bere barne koherentzia mantendu eta beraien inguruan trinkotuko lirateke abertzaletasunaren baitako diskurtso politiko nagusiak. Lehenengo pareak, Ajuria Eneako Itunean forma hartu zuen; bigarrengoak, Aljer osteko gogoetan. Bata zein bestearen izendapena sinplifikatze aldera, lehenengoari diskurtso autonomista eta bigarrenari hausturazalea deituko diegu. Alde horretatik, abertzaletasunaren diskurtso bakoitzaren baitan (autonomista eta hausturazalea), erreferentziazko bi gaien inguruan (autogobernua eta bakegintza), marko edo frame nagusi bana bazeudela esan dezakegu. Bakegintzan, esaterako, EAJri zegokionez, Ardanzak Ajuria Eneako 517 Itunaren bitartez norabidetzen zuena edota ezker abertzaleari zegokionez, Alternatiba Demokratikoak barnebiltzen zuena. Diskurtso bakoitzak bere barne koherentzia mantenduta ere, hainbat gai eta gertakarien gaineko interpretazio marko ezberdinak barnebiltzen zituen. Horrela, 90. hamarkadaren erdialde horretan, EAJk eta ELAk autogobernuari zegokionez, esaterako, diskurtso autonomista konpartituta ere, irakurketa ezberdina egiten zuten Estatutuaren garapenaz, lehentasunez transferitu beharreko eskuduntzez edota egoerari aterabidea emateko konponbide posibleez. Ezker abertzaleari zegokionez, berriz, bakegintzaren eremuan ETA eta Gobernuaren arteko negoziazio politikoaren beharra konpartituta ere, borroka armatuak hori lortzeko betetzen zuen funtzioari buruz edota HBk horri begira jokatu beharreko paperaren inguruan marko interpretatzaile ezberdinak zeuden. Beraz, diskurtso bakoitzaren baitan, frame nagusi horiek errealitate politikoaren interpretaziorako bestelako markoekin elkar-bizi edota lehian kokatzen zirela azpimarratu behar da. Goffman-ek (1974) aipatu bezala, diskurtso bakoitzaren garapenerako, beraien 'arteko' elkar-ekintza bezain garrantzitsua izango zen, beraien 'baitako' marko edo ikuskeren elkar-ekintza. 12.1.4.2 Marko nagusien krisia. Hari berberari jarraituz, 90. hamarkadaren erdialdetik aurrera diskurtso bakoitzaren baitan nagusi ziren markoak krisian sartu zirela esan daiteke. Marko hauek arestian marraztutako taula osatzen dituzten laukitxoetan laburbildu ditzakegu. Frame hauen 'krisiaz' ari garenean, errealitate politikoa interpretatzeko marko kognitibo bezala dituzten muga edo gabezien areagotzeaz ari gara. Horrela, eragile batek diskurtso bidez eraikitzen duen marko kontzeptualak jendartearen eta bere kideagoaren zati handi batentzat erabilgarria izateari uzten dionean, bere diskurtsoa krisian sartzen dela ondorioztatu dezakegu. Are gehiago, alderdi politikoak eta sindikatuak, botere politikoaren jabe diren instituzio eta jendartearen arteko bitartekaritza egitura bezala, bi eremu hauek harremanetan jartzeko gertaeren interpretaziorako interpretaziorako marko egoki bat eskaintzen ez dutenean, beraiek ere krisian sartu daitezke. Laclauren diskurtsoaren teoria 'gogorrei' jarraituta, gertaera politikoak funtsean diskurtsiboak izango baitira. 518 Gure kasura ekarrita, Ajuria Eneako markogintza anti-terroristak horrenbestetan aldarrikatutako 'biolentoen porrotak' edota ezker abertzaleak planteatutako ETA eta Gobernuaren arteko negoziazio politikoen eskaerak ez zuen bat egiten jendartean nagusi zen bortxa politikoaren hazkundearekin edota aipatutako negoziazio politikoak Estatuarekin eman ahal izateko ezintasunaren pertzepzioarekin. Beste modu batera esanda, diskurtso autonomistak eta hausturazaleak jendartean durunda (resonance) nahikorik lortu ezean, krisian sartu ziren. Honekin batera, ikuspegi kognitibotik, diskurtsoen krisi edota baliagarritasun falta honen antzematea oso ezberdina zela azpimarratu behar da; bai eragile bakoitzaren aldetik, baita eragile bakoitzaren barruan ere. Horrela, EAJren barruan esaterako, ordura arte bide autonomistari hauspoa emateko baliatutako aliantza egiturak (EAJ-PSE-EE) izan zezakeen garapenaren inguruan, ikuspegi oso ezberdina izango zuten Jaurlaritzako arduradun instituzionalek edota ezker abertzalearekin hamarkada hasieratik mintzaidetzan aritutako ordezkariak. Edota, ikusi dugun bezala, ezker abertzalean mota ezberdinetako erasoak burutzen zituztenak edota zubigintza lanetan zebiltzaten ordezkariak. 12.1.4.3 Markogintza berri baterako oinarriak. Aipatu dugu diskurtsoak elkar-ekintzan dauden marko interpretatzaileen bildumak direla. Elkarekintza honek aurretik indarrean zeuden diskurtsoak moldatuko ditu eta, horiekin batera, beraien inguruan trinkotutako identifikazio politikoak. Moldaketa honetan zaila izango da neurtzea ze punturaino diskurtso berri batez ari garen edota hainbat gertaeren gaineko interpretaziorako marko komun batez. Gure kasura ekarrita, ELA eta LABen arteko markoen zubigintzaz zera baieztatu dezakegu: autogobernuari zegokionez, 1997an ELA diskurtso autonomistaren gurpiletik jaitsi zen; LABi dagokionez, berriz, 1995tik aurrera, markoaren salaketa 'hutsetik' harago, parte hartze instituzional bat arakatzen hasi zen. Bakegintzari zegokionez, 1995ko Aberri Eguneko agiriak Ajuria Eneako master frame-a kolokan jartzeak Lizarra-Garaziko deklarazioan jasoko zen gatazkaren konponbiderako metodoaren zabalkuntzan aitzindaritza papera bete zuten. 519 Alde horretatik, zubigintza honek, momentu horretan abertzaletasunaren baitako diskurtso berri bat egituratzeko baino, zuhurragoa litzateke autogobernua eta bakegintzari lotutako hainbat gaien inguruko marko interpretatzaile komun bat eraikitzeko balio izan zuela esatea; baita bi sindikatu hauen mugetatik harago ere. 12.2 Ekintza kolektiborako mekanismoak eta demokratizazioa 12.2.1. Protestaldiaren eskala aldaketa: ELA eta LABen artekaritza eta erasoen difusioa. Aztertzen ari garen epealdiaren protestaldian mekanismo ezberdinek parte hartu zuten. Horietako batzuk markogintzaren artikulazioan zeresan zuzena izan zutenak; nazio eraikuntzaren estrategiaren bitartez martxan jarritako markoen hedatzea edota ELA eta LABen arteko zubigintza kasu. Beste hainbat mekanismo ekintza liskartsuari lotuagoak agertuko zaizkigu erasoen orokortzea edota errepresioaren hazkundearekin ikusi bezala. Ez da gure asmoa horietako guztiak zerrendatzea baina batzuk beste batzuk baino esangura handiagoa izan zuten 1995tik 1997ra doan epealdi horretan. Era berean, MTTk aipatutako hiru prozesu sendoetako baten bilakaeran izan zuten eraginarengan azpimarra jarri nahi dugu: eskala aldaketarengan, hain zuzen ere. Izan ere, bere gabe nekez ulertu ahal izango dugu Lizarra-Garaziko prozesuan zehar eman ziren bestelako bi prozesu sendoak: soberanisten eta konstituzionalisten kategoria osaketa eta beraien arteko polarizazioa. 12.2 grafikoa: Eskala aldaketa adierazten duen hainbat aldagai biltzen dituen grafikoa 1994-2001 epealdian (Iturria: Barne Ministerioa; elaborazio propioa). 520 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 0 500 1000 1500 2000 2500 3000 3500 4000 4500 Manifestazio guztiak Preso eta errepresioari lotutako manifestazioak Kale erasoak Urteak Ekimen kopurua Arestian aurkeztutako grafikoan hiru aldagai aukeratu ditugu eskala aldaketaren prozesu sendoaren aktibazioaren erakusgarri bezala: epealdi horretan emandako mobilizazio kopuru orokorra, horren baitan errepresioari erantzunez eta presoen alde deitutakoak217 eta kale erasoen bilakaera. Aukeraketa honek gutxienez bi argipen behar dituelakoan gaude. Mobilizazio kopuru orokorrari dagokionez, esan gabe doa, 90. hamarkadaren erdialdean ematen den gorakada ezin zaiola bakarrik protesta mugimenduaren roll-a jokatzen duen kolektiboari egotzi. Izan ere, lehenengo atalean aztertu bezala erasoen orokortzeak kontra-mugimenduaren aktibazioa ere ekarri zuen, nagusiki Ajuria-Eneako Mahaiak eta talde bakezaleek egindako deialdien eskutik, Miguel Angel Blancoren hilketak mugarri berria ezarri zuelarik (ikusi 11.1 grafikoa). Beste alde batetik, errepresioaren eta presoen inguruko manifestazio kopurua erreferentziazko aldagai bezala hartu ditugu, garai horretan ezker abertzalearen eskaera nagusiaren adierazle bezala. Aldarrikapen honek ez zuen ezker abertzalearen mobilizazioen eskaera abanikoa agortzen baina bada ezker abertzaleak mobilizazio deialdietan ematen duen jauziaren isla. Horrela 1994tik 1997ra doan hirurtekoan mobilizazio kopuru orokorraren, ezker abertzaleak propioki deitutako mobilizazioen zein kale erasoen gorakada nabarmena eman zen, 1998-1999 biurtekoan, Lizarra-Garaziko Akordioaren sinadurarekin batera behera eginez eta su-etenaren amaierarekin berriro goia joz. Eskala aldaketa gatazka orokortuago batera eramaten duen ekintza liskartsuen zabalpena bezala ulertu dugu. Liskarraldi garrantzitsu gehienetan bezala gurean ere eskala aldaketa hori 90. hamarkadaren erdialdean presente egon zen, grafikoan 1994tik 1997ra doan parabolak erakutsi bezala. Honek protestaldira aktore berriak gehitu zituen, liskarraldi forma zahar-berrituen erradikalizazioari bide eman, aktore ezberdinen arteko harremanak polarizatu eta etorkizuneko koalizio berrietarako oinarria jarri zuen. MTTren ereduari jarraituz, gurean eskala aldaketak bi bide ezberdinetatik gorpuztu zen: batetik, protestarako bitarteko biolentoen difusioaren bidez, protestarako bitarteko erradikalizatuen erabileraren emulazioaren eskutik; eta bestetik, ELA eta LABen arteko artekaritza eta bera oinarri hartuta gerora eman zen koalizioen osaketaren bidez. Bi mekanismo hauek liskarraldi handietan uztartuta agertu ohi badira ere, eskala aldaketaren izaeran desberdintasun handiak emango dira segun eta bietako zein nagusitzen den. Are gehiago, gurean bi mekanismo espezifiko hauen arteko lehia ere zabaldu zela esan dezakegu; batez ere, protestarako bitarteko erradikalen difusioak 217 Barne Ministerioko urtekaritik ateratako datu hauek 'Apoyo a Eta' epigrafe pean bildutakoak dira, dokumentuan bertan aipatzen den bezala hainbatetan presoen eskubideen alde edota atxiloketak salatzeko egindako mobilizazioak bertan barne biltzen zirelarik. Horregatik egokiagoa iruditu zaigu 'preso' eta 'errepresioaren' izenpean biltzea. 521 artekaritzaren bitartez ematen ari zen konbergentziaren garapena baldintzatzen zuela agerian gelditzen zenean. 12.5 irudia: Eskala aldaketaren irudia. Protestagintzaren erradikalizazioaren difusioa liskarraldirako formek hartzen duten izaera hausturazaleagoa (transgressive) litzateke (MTT, 2005: 76). Kasu gehienetan protestarako errepertorioaren eguneratzeari lotuta agertu ohi dira, baina Tarrow-ek (1997) planteatu bezala errepertorio honen eguneratzea, normalean, aurretik baliatzen ziren moldeen eguneratze partzialak baino ez dira. Aurreko atal batean aztertu dugun bezala 90. hamarkadaren erdialdetik aurrera eman kale erasoen jo puntuen gorakada edota ETAren ekintzen jo puntuen zabalpena protestarako errepertorio horren eguneratzearen erradikalizazioa bezala uler dezakegu; kasu honetan, erasoen orokortzearen mekanismoarekin lotuta agertu zena. Artekaritza, aldiz, "deslotuta dauden bi eremu lotzeko funtzioa" bezala izendatu dugu. Alde horretatik bi aldagai mota ezberdindu beharko genituzke; batetik, artekaritzari bide ematen dioten kausak eta bestetik artekaritzak sortzen dituen eraginak. Lehenengoei zegokionez, arestian aztertu dugun ELA eta LABen arteko markoen zubigintzak artekaritza horri forma ematen zion bitarteko kognitiboa zela esan dezakegu. Hortaz marko interpretatzaile komun baten eraikuntzak artekaritzari bide ematen dio (dimentsio kognitiboa). Baina esan bezala, prozesu hauek ekintza liskartsuan eratuko dira; ez dira aldez aurretik egiten diren ariketak. Alde horretatik, 1994ko otsaileko LHEEren aldeko mobilizazio fase bateratutik aurrera, bi sindikatuon arteko ekintza komunen agendak ere artekaritzari forma eman zioln (elkar-eraginezko dimentsioa). Beste alde batetik, ELA eta LABen arteko artekaritzak sortutako eraginei dagokienez aurretik eratutako loturak haustea ekarri zuela nabarmendu dezakegu; ELAk CCOO eta UGTrekin bideratutako ordura arteko elkarlanaren apurketarekin ikusi bezala. Horrelakoetan ohikoa izaten da 522 mekanismo baten aktibazioak beste baten kateaketa ekartzea. Kasu honetan, kategoria berrien sorrerari bide emanez, 'euskal gehiengo sindikala' edo 'gehiengo sindikal abertzalea' bezala ezagunak egin zirenen eskutik. Baina esparru sindikaletik harago, ELA eta LABen arteko elkarlanak gorago aztertzen hasi garen abertzaletasunaren baitako bi tradizio politiko edota diskurtso nagusiak lerrotzen hasteko balio izan zuen. Plano sinbolikoan edo kognitiboan kokatu beharko genukeen artekaritzaren adiera hau eragile bakoitzak ordezkatzen zuen identifikazio politikoen arteko hartuemanarekin ere lotuta dago. McAdam, Tarrow eta Tillyk esan bezala artekaritzak identifikazio berriak sortuko ditu, aurretik indarrean zeudenak moldatuz. Era horretan, ELA eta LABen arteko artekaritzak garai horretatik aurrera indarra hartu zuen soberanismoaren kategoriaren artikulazioan ezinbesteko papera jokatu zuen. Eraginei dagokienez ere, talde osagarrien inkorporazioa ahalbidetu zuen, 97tik aurrera sindikatu txikiago (STEE-EILAS, EHNE, HIRU, ...) edota bestelako mugimendu sozialekin elkarlanarekin ikusi bezala. Edozein kasutan, difusio eta artekaritza garapen ezberdina izanda ere, hainbatetan azpi-mekanismo berberek parte hartuko dute (MTT, 2005: 368-369). Horrela 90. hamarkadan kale borrokaren hazkundea kale erasoen antzekotasunen atribuzio eta emulazioaren eskutik eman zen bezala, ELA eta LABen elkarlanaren emulazioaren eskutik eremu sindikaletik politikorako antzekotasunen atribuzioa eman zen Lizarra-Garaziko akordioan forma hartuz. Esan bezala, aldiz, protestaren difusioa eta artekaritzaren arteko harremana gatazkatsua izango da. MTTk bigarrenak prozesu politikoetan izan ohi duen eragin sakonagoa nabarmentzera jo ohi dute, lehenengoaren eragin eremua eskala mugatuago baten barruan mantendu ohi delako eta bigarrenak sektore ezberdinen arteko harremanak ehuntzea ekarri ohi duelako (MTT, 2005: 368). Tesi honekin bat eginez, borroka politikoaren mugak eliteen (ETA-Gobernua) arteko norgehiagokatik harago zabaldu nahi duen protesta mugimenduarentzat eskaera ezberdinak prozesu liskartsura inkorporatzea funtsezkoa izango baita, ELA eta LABen arteko ibilbideak erakutsi bezala. Hori izango baita protesta zikloaren pluralismoaren eta demokratizazioaren erakusle. Eragin demokratizatzaile hau eragileen arteko harremanetan ez ezik, herritarrek instituzioetan duten eraginarengan ere nabarmenduko zen. Jarraian aipatuko ditugun 1999ko urtarrilean Confebask eta Lan Harremanetarako Kontseiluan (LHK) ordezkaritza duten lau sindikatuen arteko akordio transbertsalak edota 1995an eragile berdinak Etengabeko Formakuntzaren inguruan lortutako berdintasun mekanismo horien adierazle bezala ulertu dezakegu. 523 Hala ere, inkorporazio prozesu honen ohiko eraginetako bat muturreko protesta adierazpenak baretzea izan ohi bada, gurean behar bezala gainditu gabeko tentsio horretan mugitu behar izan zuen. Zentzu horretan, 90. hamarkadaren erdialdean protestaldiaren difusioaren mekanismoak izan zuen eragina ukaezina da. Diskurtsogintza eta praktikaren arteko disonantziak ezker abertzalearen eskaintzaren sinesgarritasunean eta legitimazioan eragin kaltegarria izan bazuen ere, ezin uka erabaki eta dezisionismo schmittiarraren nagusitasun honek ondorio zuzenak izan zituela garaiko deslerrotzeetan. Ardanzak berak bere planean aitortu bezala borroka anti-terroristak ezker abertzalearen eta ETArengan higadura nabarmena eragin bazuten ere, nekez aurreikusi zitekeen horren bidez 'garaipen polizialaren eta politikoaren' azken helmugara iritsi zitekeenik. 12.2.2 Mekanismoen eragin demokratizatzailea: berdintasuna eta herritarren eragina instituzioekiko. Demokratizazioa prozesu liskartsua dela aipatu dugu. Liskar hauetan instituzioek eta herritarrek parte hartuko dute. Bien arteko harreman multzoari erregimena deitu diogu (Tilly, 2010a), demokratizazioa harreman horien nolakotasuna azaltzen duen prozesua litzatekeelarik. Horrela, demokratizazioa instituzioen eta herritarren arteko harremanak zabaldu, berdindu, babestu eta izaera loteslea ematearekin lotuta legoke; desdemokratizazio kontrako bilakaerarekin. 12.3 grafikoa: EAEko lan gatazken bilakaera eta izaera 1993-2002 epealdian (Iturria: Lan Harremanetarako Euskal Kontseilua; elaborazio propioa). 524 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 0 100 200 300 400 500 600 Lan greba kopurua PRECO-n aurkeztutako gatazkak GATAZKA KOPURU OROKORRA Urteak Gatazka kopuruak 1993-2002 epealdian lan gatazkek EAEn izan zuten bilakaera herritar eta instituzioen arteko harremanaren nolakotasuna azaldu dezakeen adibidea izan daiteke. Arestian azaldutako grafikoan ikus dezakegun bezala, epealdi honetan zehar lan gatazkek era ia etengabean gora egiten dute sindikatu abertzaleen artean ematen den lankidetzaren eskutik, honek milaka langile berri instituzioei begirako interpelazioan, eta ondorioz, demokratizazio prozesuan era aktibo batean kokatu zituelarik. Edozein kasutan, parte hartzearen zabalpenaren mekanismo honekin batera, Preco-ren kontziliaketaren bidez ematen den konfliktoen instituzionalizazio mailakatu bat ematen dela ere azpimarratu behar da. Horrela, ia 90. hamarkada osoan zehar gatazka hauen kudeaketa forma 'transgresiboagoa' hartu bazuen ere, 1999. urtean joera aldaketa bat eman zen kontziliazioaren bidez ebazten direnak grebetan bukatzen dutenen kopurua gaindituz. Bilakaera honen atzean era ezberdinetako arrazoiak egon badaitezke ere (hazkunde ekonomikoak akordioetarako ematen zituen aukeren zabalpena, 1997an Lan Harremanetarako Kontseiluaren antolaketarako emandako araudi aldaketa, ...) lan gatazken kudeaketan joera aldaketa bat suposatu zuen. Herritarrek (sindikatuek) instituzioak (Preco) gatazka hauek bideratzeko tresna eraginkorragoak bezala antzematen hasi zen, beraien eragina bertan handituz eta aldi berean instituzio hauek parte hartzerako bideak zabaldu behar izan zituztelarik. Alde horretatik, demokratizazioa ez da instituzionalizazio edo barneratze prozesu hutsa izango, demokratizazioak herritar eta instituzioen arteko harremanak zabaltzea ekarri behar du. Azterketa lan honetan zehar aipatzen ari garen mekanismoek liskarraldiaren bilakaera azalduko dute, baina instituzio eta herritarren arteko harreman horien garapena azaltzen dituzten (des)demokratizaziorako mekanismo espezifikoengan ere arreta jarri nahi dugu. Gure kasura ekarrita, ELA eta LABen arteko elkarlanak izan zuen eragin demokratizatzailea balioan jarri nahi izango dugu, bertan parte hartu zuten demokratizaziorako mekanismo nagusiak nabarmenduz: berdintasuna eta herritarren eragina instituzioekiko. Gogoratu dezagun labur bada ere ezberdintasunaz zer ulertzen dugun: pertsona edo pertsona multzoen arteko elkar ekintza litzateke, non batzuek beste batzuek baino onura handiagoa aterako luketen (Tilly, 2010a: 148). Aztertzen ari garen kasura aplikatuz, berdintasunaren mekanismoa bi zentzutan landu dezakegu: batetik, bere esangura ekonomiko-materialari dagokionez; eta bestetik, botere harremanen konfigurazioan duen eraginagatik. Lehenengoa, kapitalaren banaketak giza-talde batengan duen eragin demokratizatzailearekin lotuta legoke (Tilly, 2010a). Bigarrena, giza-talde horrek (demos-ak) Estatuarekin duen harremanarekin. Banaketa hau erabat teorikoa izango da. Izan ere, praktikan berdintasun politiko eta ekonomikoaren arteko muga finegia izango baita bata non 525 bukatu beste hasteko era zehatzean definitu ahal izateko. Jarri dezagun adibide bana horiek ilustratzeko. Berdintasun ekonomikoa areagotuko lukeen mekanismoaren adibide bezala 1999ko urtarrilean Confebask-ek eta Lan Harremanetarako Kontseiluan (LHK) ordezkaritza zuten lau sindikatuek enpleguari buruz sinatutako akordioa jarri dezakegu. Akordioak lau atal nagusi jasotzen zituen: lanaldiaren murrizketari buruzko batzordea osatzeko konpromisoa; aparteko orduekin bukatzeko konpromisoak; Aldi Baterako Lan Enpresen (ABLE) bitartezko kontratazioak ekiditeko neurriak; eta ordezkapen kontratuen ingurukoak. Guztiak lanaren eta kapitalaren banaketaren bidez kategoria sozialen arteko berdintasuna bultzatzeko asmoa zutenak. Akordioa, ordea, ez zen egun batetik bestera gauzatu eta ekintza kolektiborako bide liskartsu eta instituzionalak uztartu behar izan zituen aipatutako eragin demokratizatzailea lortze aldera: ekimenak ELAk eta LABek 1997ko uztailean LHKn aurkeztutako proposamen batean zuen abiapuntua (input-a); proposamen honi, Confebask-en lehenengo ezezko bat eta gero, bide eman zitzaion LHKn bertan (eskaeraren barneraezintasuna/barneragarritasuna); 1998ko lehenengo sei hilabeteetan mobilizazio eta kontzientziazio dinamika sozial batek bultzatuta hartu zuen indarra (WUNC); dinamika horren parte hartzaileak zabaldu ziren sindikatu txikiagoei bidez emanez (koalizio osaketa); manifestazio jendetsuak burutu ziren udaberrian zehar (eskala aldaketa); ... Baina epealdi honetan eremu sozio-laborala ezaugarritu bazuen gatazkarik eman bazen hori okupatutako langileen etengabeko formakuntzaren ingurukoa izan zen. Aurreko adibidearekin kapitalaren banaketak herritarren egoera ekonomiko-materiala berdintzeko izan zuen eragina aztertu nahi izan badugu, oraingoan etengabeko formakuntzaren inguruan lortutako akordioak botere politikoaren harremanetan izan zuen isla azaldu nahi dugu; beti ere, lehenengoak (ekonomikoak) bigarrengoan (politikoan) izango duen eragina ahaztu gabe. Laburtu dezagun aferaren mamia. 1992an Estatu mailan CEOEk, CEPYMEk, CCOOk eta UGTk Etengabeko Formakuntzaren inguruan akordio lortu zuten. Honen arabera akordioaren sinatzaileen eskuetan geldituko litzateke okupatutako langileen etengabeko formakuntza Estatuko administrazioak horretarako finantziazio bermatuko zuelarik. Euskal sindikatu abertzale eta patronalak akordiotik kanpo gelditu ziren. 1994an egindako Langileen Estatutuaren birmoldaketa batek218 honen deszentralizazio baterako aukerak zabaldu zituen. Deszentralizazio honek 1995an EAE mailan Confebask, ELA, LAB, CCOO eta UGTren arteko Etengabeko Formakuntzaren inguruko akordioari bide eman zion; 218 Gorago aipatutako Langileen Estatutuaren 84. artikuluaren 'deskuelge autonomikoaz' ari gara. 526 gerora, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin Hobetuz fundazioa sortuz (bitartekoak eskuratzeko aukerak berdintzearen mekanismoa). Praktikan, euskal eremuko akordioan jasotako eskumenak eta gaitasunak Estatu mailan lortutakoaren parekoak ziren, etengabeko formakuntza euskal eragile eta instituzioen eskuetan geldituz. Zentzu horretan, akordioak bi subjektuen edo demos-en (estatukoa eta euskal lurraldeetakoa) botere politikoa berdintzeko balio zuela esan dezakegu; bertan ordezkaritzaren gehiengo zuten sindikatuei zegokien gaitasuna aitortzearekin batera. Hortik bere eragin demokratizatzailea Estatuarekiko harremanetan. Akordio honen finantziazioa, aldiz, Estatuko aurrekontuen onarpenari lotuta zegoen heinean, bitan zapuztu zen bera gauzatzeko konpromisoa zentro eta periferiaren arteko desberdintasunaren mekanismoari bide emanez. Lehenengoan, garai horretan Lan Sailburua zen Ramon Jauregiren konpromiso 'vasquista' ez zen nahikoa izan Madrilgo PSOEren barruan bere iritzia nagusitzeko, azken honek euskal formakuntzaren finantziazioa Estatu mailako fundazioaren (Forcem) esku ere utzi zuelarik. Bigarrengoan, Aznar presidente bezala izendatzeko EAJ eta PPren arteko akordioak langileen formazioari begirako finantziazio atala jasotzen bazuen ere, praktikan diru partida txiki batzuk baino ez ziren bideratu, euskal akordioaren mamia ezer ezean utziz. Kasu honetan, bi mintzakideen arteko itxurazko berdintasunaren atzean, bien arteko desberdintasuna edota (finantziazio) menpekotasuna areagotzen zituen mekanismoak martxan jarri zirelarik botere zentralaren eskutik. Bi adibide hauetan demokratizazioa areagotzen duten mekanismoekin aurkituko gara. Kategoria sozialen arteko mugimenduen mekanismoa, esaterako, bietan emango da; 'kontra-botere' sindikatuak, CEOEren diziplina peko patronala eta EAJ eta PSE-EEk lideratutako euskal administrazioaren arteko mugak zeharkatzen diren heinean. Bestetik PPren Gobernuak langileen formakuntza Forcem-eko patronal eta sindikatuetan utzi izanak, aurretik inoiz ikusi gabeko koalizio osaketa utziz, ELA, LAB eta Confebask-en arteko agiri bateratuarekin euskal akordioa errespetatzeko exijituz. Enpleguaren aldeko akordioaren kasuan, berriz, kapitalaren banaketarekin zerikusia duen sektore sozialen arteko ongizate mailak berdintzearen mekanismoa aurkituko dugu. Etengabeko formakuntzaren kasuan, aldiz, konpromisoarekin lotutako mekanismo ezberdinak aurkitu ahal izango ditugu. Azken hauei dagokienez, kategoria edo subjektuen arteko desberdintasunak politika publikoetatik aldentzeko mekanismoak Estatuko zein erkidegoko instituzioen artean izan zuen erabilera nabarmendu dezakegu; batean zein bestean berdintasunaren izenean baliatutakoak, baina 527 kontrako norabidean. Esan nahi baita, erkidegoko instituzioen (Lan Saila) aldeko jarrera Estatua eta erkidegoaren botere edo eskumenak berdintzeko asmoak bultzatuta hartu zen bitartean, Estatuko administrazioek euskal akordioaren kontra hartutako neurriak 'espainol guztien berdintasunaren' markoan kokatu zuten. Berriro ere, erreferentziazko demos-en inguruko gatazka. 528 13. KAPITULUA: ABERTZALETASUNAREN DISKURTSOAK ETA EKINTZA KOLEKTIBOA 1998-1999. URTEETAN 13.1. Abertzaletasunaren diskurtsoak 1998-1999 urteetan 13.1.1 EAJ-ren diskurtsoa. 13.1.1.1 Bakegintza: Ardanza Plana. 1997. urtean EAJren bakearen inguruko markogintza nagusia Ardanza Lehendakariaren adierazpenek norabidetzen zuten. Urte horretako urtarrila bukaeran EBBk Ajuria Eneatik haragoko bestelako urrats batzuk emateko beharra eta konpromisoa adierazten zuen agiria kaleratu zuela aipatu dugu, baina Itunak jada ia hamar urteetako ibilbidea beteta zuen eta ordura arte bakegintzaren markogintzan utzitako arrastoa nekez ezabatuko zen egun batetik bestera. Lehendakariak itunkideen aldetik 1997ko otsailaren 21ean 'Mahaiaren bigarren faseari heltzeko' jasotako konpromisoa bere egin eta alderdi ezberdinekin banakako hartu-emanak izan eta gero, 1998ko martxoan eztabaidarako proposamena aurkeztu zien. Bigarren fase horren mamia jatorrizko akordioak 10. puntuan jasotzen zuen biolentziaren amaiera elkarrizketatuaren inguruko eztabaidan zegoen. Ordurako, aldiz, gai horren gainean alderdi sinatzaileen arteko desadostasunak agerikoak ziren. Dokumentuaren markogintzari zegokionez, Ardanzak helburuen markoztatzea oinarrizko galdera bikoitz baten bitartez planteatu zuen: "Zer egin dezake eta zer egin nahi du gure sistema demokratikoak honako helburu bikoitza errazteko: 1) ETAk 'borroka armatua' deitutakoaren bidez (terrorismoa) politikan esku hartzeari utzi; 2) babesten duen disidentzia politikoak (Herri Batasuna) gure sistema demokratikoaren berezko jarduera politikoan behin betiko barneratzeko". Alde 529 horretatik, Itunaren jatorrizko deklarazioaren oinarrizko helburuei eusten ziela esan daiteke: ETAren borroka armatuarekin bukatu eta ezker abertzalearen integrazioa sistema politikoaren deslegitimaziorako azken eragile gisa. Helburu hauek gauzatzeko planteatutako diagnostikoa eta motibaziorako markoa ziren aldatuko zirenak. Lehendakariak oinarrizko premisa batzuen gaineko diagnosia planteatu zuen. 90. hamarkada osoan zehar indartutako markogintza anti-terrorista berrikusiz, bere ustez ETAk ez zion 'porrot polizial' huts baten ondorioz borroka armatuari uko egingo. Era berean, HB "sistema demokratikoaren berezko ekintza politikora ez zen behartutako edo berezko 'konbertsio' moduko batengatik barneratuko". Zentzu horretan, Ardanzak aitortzen zuen ezker abertzaleak ez zuela 'ezer ez'-en truke Konstituzioa eta Estatutua onartuko. Alde horretatik, ETAren 'porrot polizialari' uko egin behar bazitzaion, ezker abertzalearen 'porrot politikoa' ere baztertu beharko zen. Hortaz, zer izango zen Lehendakariaren ustez ezker abertzaleak onartu zezakeen 'hori' aipatutako helburu horiek bere egiteko? 'Elkarrizketa' izango zen Ardanzaren motibaziorako markogintzaren elementu nagusia. Argi dago, Itunaren hasierako agiriari erreparatuta honakoa ez zela elementu berria. Baina honi emandako dimentsioa eta bera ezaugarritzeko modua, ordea, bai. Ardanzaren planaren berrikuntza nagusia, hain zuzen ere, elkarrizketa hori definitzeko eta mugatzeko egindako saiakera izan zen. Alde horretatik, oinarrizko premisa ezker abertzalearen porrot polizial eta politikoari uko egitea bazen, bere ustez inongo Gobernu demokratikok 'elkarrizketa politikoei' ez ziela bide emango ere argi zegoen. Ez soilik legitimitate demokratikoaren arazo batengatik, baizik eta, bere hitzetan, 'faktikoki' hori ezinezkoa zelako. Alde horretatik, elkarrizketa politikoen mintzaidetza alderdi politikoei zegokiekeen, izaera 'erabakitzailea' izango zuen horrelako elkarrizketa politiko bati heldu baino lehen ETAk "borroka armatua erabiltzeari utzi behar ziola barneratu beharko" zuelarik. Zentzu horretan, Lehendakariak bere hitzak aski ondo neurtu zituen, 'erabakitzaileak' izango ez ziren elkarrizketa politikoak gauzatzeko aukeraren atea aldez aurretik irekita uzten baitzuen. Izan ere, ordurako aski ezagunak ziren ezker abertzalea eta EAJren artean era diskretu batean mantentzen ari ziren hartu-emanak. Esan bezala, elkarrizketa horien mintzaide bakarrak "euskal jendartearen alderdi ordezkatzaileak" izango ziren. Zentzu horretan, liskarraldiaren edo gatazkaren demos-aren inguruko funtsezko eztabaidan, "arazoa, ezer baino lehen eta ezeren gainetik, euskal arazoa litzateke". Beraz, onartu beharko zen arazoaren muina ez zegoela "Estatua-Euskadi arteko gatazka batean, garena eta izan 530 nahi dugunari buruzko euskal iritzien arteko kontrajartze batean baizik". Ordainetan, Estatuak euskal alderdiek onartutakoa bere egin beharko lukeela planteatu zuen, balizko akordioaren ondorioak euskal instituzioekin ordenamendu juridikoan nola barneratu negoziatuko lukeelarik. Estatuaren parte hartzea elkarrizketa prozesuan euskal lurraldeetan ordezkaritza zuten estatu mailako alderdien presentziaren bidez bermatuta legoke. Gai honek eztabaida garrantzitsu bat irekita utzi zuen. Izan ere, euskal eragileen arteko balizko akordio batek estatu mailako alderdiak (EAEko PP eta PSE-EE) ezinbestean barneratu beharko zituzkeen ala Legebiltzarraren ordezkaritzaren araberako gehiengo eta gutxiengoen oinarrizko joko arauaren baitakoa zitekeen ez baitzen publikoki argitu219. Elkarrizketa politikoak mugarritzen jarraitzeko, bere eduki nagusia 'afera nazionala' edota "euskal herritarrok gure egin nahi izan dezakegun autogobernu ereduaren" ingurukoa beharko lukeela planteatu zuen. Honek orduko autogobernu instituzioen onarpena eskatuko zukeen, "faktikoki" bazen ere. Hori bai, elkarrizketak bere emaitzetan (balizko adostasunak) eta bere abiapuntuetan (aldez aurretik egindako eskaerak) irekiak izan beharko liratekeela azpimarratuz. Erreakzioak berehalakoan etorri ziren. Popularrek gogor kritikatu zuten haren eduki "nazionalista". PSOEk jarrera malguagoa erakutsi arren, posizio propiorik ez zuen bilatu lehenengoekin lerrotuz220. HBk dokumentuaren azken balorazioa bere militanteen eskuetan utzi bazuen ere, gatazkaren konponbidea politikoa izan behar zuela nabarmentzea balioan jarri zuen. ELAk eta LABek balorazioa bateratua egin nahi izan zuten, dokumentuak izan zitzakeen gabezietan gehiegi sakondu gabe. Jarrera aldaketa esanguratsuak Lehendakaritzatik etorritako proposamenen aurrean. 13.1.1.2 Autogobernua: zehaztapen publikorik ez. 219 Kortabarriak (2015) jasotakoaren arabera, Lehendakariak ELA sindikatuko ordezkariak deitu zituen aipatutako plana aurkezteko. Ajuria Eneako ordezkariek ez zieten kopiarik eman filtrazio arriskuak ekiditeko, bilera lekuan bertan testua irakurri zutelarik. Lehenengo irakurketa batean ELAko ordezkariek arestian aipatutako zalantza helarazi zieten. Hauen erantzuna erabakiak gehiengoz hartuko zirela izan zen, beti ere, estatu mailako bi indarretatik batek babesa erakutsi beharko ziola ohartaraziz. Lehendakaritzako beste ordezkarik batek, horrelako gaietan bi alderdiek jarrera bateratua eramango zutela azpimarratu zuelarik. 220 Lehenengo momentuan PSOEren barruan jarrera ezberdinak agertu ziren. PSE-EEren buru zen Nicolás Redondo Terrerosek, dokumentuaren edukiarekin bat egin ez arren, eztabaidarako hausnarketatzat hartzen zuen, beti ere, Konstituzioak planteatutako mugaren barruan. Antzeko terminoetan agertu zen Juan Manuel Eguiagaray, Kongresuko bozeramalea. 'Txiki' Benegas, Enrique Múgica Herzog edota Rosa Díez biltzen zituen beste sektore batentzat, aldiz, proposamena "onartezina" zen. Benegasen ustez, "akats larria" izateaz aparte, "gainontzeko herrialdeari inposatutako autodeterminazio planteamendu bat" zelarik (El País, 1998-03-13). 531 Hau gertatu eta hilabete gutxi batzuetara, 1998ko uztaila bukaeran, EAJ, EA eta ETAren ordezkaritzen arteko elkarrizketak burutu ziren. Bertan, ETAk hiru puntuen gaineko akordiorako proposamena helarazi zien: a) "zatiketa instituzionala gainditzeari begira", Euskal Herri osorako "instituzio egitura bakar eta subiranoa" sortzeko "urrats eraginkorrak" ematea; b) "Euskal Herriaren gutxieneko eskubide demokratikoen aldeko indarren arteko" akordioak bultzatzeko konpromisoa; eta c) PP eta PSOErekin indarrean zeuden akordioak apurtzea. ETAk bere aldetik su-eten "erabatekoa eta mugagabea" aldarrikatuko zuen; beti ere, hartutako konpromisoak betetzen ote ziren egiaztatzeari begira lau hilabeteetako lehenengo epe bat zabalduko litzatekeelarik. Elkarrizketa horiek eta gero bi alderdiek hainbat ekarpen gehitzea erabaki zuten: lehenengo eta bigarren puntuari zegokionez, sinatzaileen ordezkariek "estrategia, asmo, pauso, neurri eta erritmoen" inguruko proposamenak adostea ezinbestekotzat hartu zuten; hirugarren puntuari zegokionez, "instituzioen gobernagarritasuna eta egonkortasuna lortzeko beste indarren parte hartzea beharrezkoa suertatuko balitz" forma egokienak bilatzeko konpromisoa hartu zuten. Horrela jakinarazi zioten ETAri. Hortik aurrera bertsio ezberdinak sortu ziren sinatutakoa eta ez sinatutakoaren inguruan. ETAren arabera, EAJ eta EAko ordezkaritzak hasierako elkarrizketa horietan ETAk berak aurkeztutako akordiorako proposamena jada sinatuta zuten, onartezintzat hartuz gerora ekarpen berriak egin eta erakunde armatuak horiek sinatu nahi izatea221. EAJk eta EAk hasiera batean ukatu egin zuten dokumentu hori sinatu izana. Gertakari hauek ez ziren 1999 urte bukaerara arte publiko egingo. Abiapuntuzko interpretazio ezberdin hauek, aldiz, hurrengo hilabeteetan emango ziren gertaera esanguratsuak ez zituzten eragotzi: Lizarrako Itunaren sinadura irailaren 12an, ETAren su-etena irailaren 18an edota Euskal Herri osoko hautetsiak bilduko lituzkeen instituzioa sortzeko deialdia (1999ko otsailaren 6an) eta bere gauzatzea (1999ko irailaren 18an). 13.1.1.2.1. Status politiko berriaren zerumuga. Bi urte hauetan EAJren diskurtsogintzak ez zuen autogobernuan sakontzen jarraitzeko proposamen berri zehatzik jaso. Ildo horretan, 1998 eta 1999an urteetan eskuduntzen transferentzien eskaerari 221 ETAk 1998-1999 epealdian EAJ eta EArekin izandako hartu-emanen nondik norakoak ETAren Ekimena (2000) argitalpenean jaso zuen, horren azalean bertan 1998ko udaran itxuraz bi alderdiekin adostutako dokumentu sinatuta agertzen delarik (Lazkaoko Beneditarren Fundazioko -LBF- artxibategitik aterata). 532 heldu zion horietako batzuk bereganatuz Gobernu zentralaren aldetik222. EAJk ez zuen 2000. urtearen hasierara arte autogobernu eredu berri baterako zertzelada nagusiak jaso zituen proposamena landu. Hori bera urte horretako urtarrilaren 15 eta 16an burututako bere III. Batzar Nagusirako prestatutako txosten politikoan jaso zuen. Ordurako, noski, hainbat gertakarik astindu zuten orduko eztabaida politikoa, tartean, ETAren su-etenaren amaiera. Su-etena iraun zuen epealdian zehar ezker abertzaleak behin baino gehiagotan leporatu zion alderdi jeltzaleari autogobernuan aurrera egiteko zehaztapen falta. 1999ko uztailean EAJ eta ETAren artean burutu ziren zuzeneko elkarrizketa berrietan, erakunde armatuak egindako proposamen berriari ezezkoa eman eta gero, urte horretako abuztuan alderdi jeltzaleak irudikatzen zuen autogobernu ildoaren lerro potoloak ezagutarazi zizkion ETAri gutun bidez: a) erabakitzeko eskubidea jasoko zuen "status juridikoa eta politikoa antolatzeko helburua" berresten zuten; b) erabakitze eskubidea abiapuntua hartuta "sei herrialdeetako euskal herritarrek bultzatuko duten prozesu politiko eta soziala" sustatzeko konpromisoa hartzen zuten, Euskal Herriak barrura zein kanpora begirako antolaketa zehaztuko lukeelarik; eta c) "euskal gizartearen etorkizuna baldintzatzen duten erabaki esparruek errespetatu beharko dute prozesutik irtendakoa, herri borondate aske eta demokratiko horretara egokituz dagozkion marko juridiko politikoak". Oinarrizko premisa hauek ezaugarritu zuten EAJren diskurtsogintza helburuak markoztatzeari zegokionez. Erronka hauek, aldiz, ETArekin izandako eskutitz trukaketa ezkutuan jasotakoak dira, kanpora begirako diskurtsoan EAJk bakegintzaren ardatzari lehentasuna eman ziolarik. 2000. urtearen hasieran burututako Batzar Nagusira jo behar dugu premisa hauen gutxieneko garapen bat aurkitu ahal izateko, ordurako ETAren su-etena indargabetuta zegoela ahaztu gabe. Bertan, EAJk autogobernuaren egoeraren inguruan egindako diagnostikoa aspalditik ezaguna zen ideia baten gainean ardazten zuten: Estatutuaren garapena eta bere betetze mailaren inguruko kezka. Urteetan zehar errepikatzen ari zen irakurketa honek autonomismoan sortutako krisia agerian utzi bazuen ere, EAJk distantziak markatu nahi izan zituen estatutuaren heriotza aldarrikatu zutenetatik, bera hilda baino "blokeatuta" zegoela nabarmenduz223. Klabe soberanista hutsetan kokatzen ziren diskurtsoekiko posizio markatze hau, Estatutuak ematen zuen "botere errealerako bideari" uko ez egitearen aldarrikapenari lotu zion. 222 1998an Itsas Institutu Sozialaren eta aseguruen bitartekaritzarako funtzio eta zerbitzu batzuk eta 1999an A-8 autobidearen kudeaketa; azkeneko hau Estatuko Aurrekontu Orokorrei babesa ematearen truke. 223 EAJ-PNV. (2000). Ahora más que nunca: ponencia política y resoluciones aprobadas en la III Asamblea General celebrada los días 15 y 16 de enero de 2000. 19. orrialdea. Koldo Mitxelena liburutegitik aterata. 533 Aurrerago ikusiko dugun bezala, ezker abertzaleak berak Estatutuak ematen zuen 'botere bide' honi ez zion uko egiten. Alde horretatik, batak zein besteak autogobernuaren inguruan planteatutako markogintzek sintoniarako hainbat elementu jasotzen zituzten. Izan ere, aurreko bi hamarkadetan ez bezala, EAJk "kontsentsu politiko berri" bat lortzean jarri zuen erreferentzia nagusia. Alderdi jeltzalearen arabera, "ziklo bat agortu" zen224, euskal jendarteak "izatea" eta "erabakitzea" oinarri izango lituzkeen paktu berri bat eskatuko lukeelarik. Helburuen markoztatze orokor honek marko juridiko-politiko berri bat eskatuko luke, zeinak a) bere izate nazionala aitortu, b) "bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea" jaso, eta c) bere barne zein kanpo lurralde harremana zehazteko eskubidea lukeen. Status juridiko-politiko berri bat lortzeko framing-aren motibaziorako markoak "errealismoz" eta "pragmatismoz" jantzi nahi izan zuen, hilabete batzuk lehenago ezker abertzaleak proposatu zituen "laborategiko esperimentuen" aurrean225. Horrela autodeterminazioaren helburuari ikuspegi prozesuala eman zion, bere proposamenaren egingarritasunaren erakusle gisa: "Ez dugu autodeterminazioa Herri baten oraina eta etorkizuna karta batean jokatzea bakarrik izango balitz bezala ikusten, gizarte bizidun eta demokratiko bat bere izan eta egotea Nazio bezala urratsez urrats eta unez une eraikitzen doan borondate-erabilera etengabe eta progresibo bat bezala baizik"226. Prozesu horren arrakastarako giltza "kontzientzia nazionalaren zabalpenean" kokatu zuen; edozelako eredu instituzional gako hori norabidetutako prozesuaren emaitza izan beharko lukeelarik. Euskal identitate nazional horren zabalpenean euskara funtsezko aldagaia litzateke; baita abertzaleen arteko elkarlana ere. Azken honen adibidetzat hartzen zuen Udalbiltzaren sorrera eta bere balizko garapena edota Alderdi Abertzaleen Kontseilua osatzeko egindako proposamena. Prozesu honi sinesgarritasuna eta definizioa eman nahian, EAJren Batzar Nagusiak bere egin zituen aurreko urteetan Ollorak egindako proposamenaren hainbat elementu (indarrean zeuden marko juridikoen erreforma prozesua, galdeketa edota erreferenduma euskal jendarteari, Konstituzioaren erreforma eskaera, ...), urte batzuk geroago Ibarretxe Lehendakariak proposatutako Elkarbizitza Politikorako Itun Berrian garatu eta zehaztu zirenak. Baina, esan bezala, horiek ETAren su-etena apurtu eta hilabete batzuetara egindako proposamenak ziren. 224 Ibid., 18. orrialdea. 225 Ibid., 36. orrialdea. 226 Ibid., 14. orrialdea. 534 13.1.2 Ezker abertzalearen markogintza. 1998 eta 1999 urteetan ezker abertzalearen kanpora begirako diskurtsogintzan ETAk pisu nabarmena hartu zuen. Biurteko horretan erakunde armatuaren agiri, elkarrizketa eta bestelako adierazpide publikoak ugaritu egin ziren. Ez bakarrik burututako ekintza armatuak bere gain hartzeko, baizik eta ezker abertzalearen diskurtso politikoaren lerro nagusiak marrazteko ere. 1998ko udan EAJ eta EArekin izandako elkarrizketetan bera izan zen ordezkari nagusi eta bakarra ezker abertzalearen aldetik eta berak propioki egindako negoziazioei zor zaie irailetik aurrera deitutako su-etena. Ez zen ezker abertzalearen mintzaide bakarra izan, noski. Herri Batasunak ere EAJrekin hasiak zituen isilpeko elkarrizketak. Elkarrizketa hauek Irlandako Foroan forma publikoan hartu zuten, gerora Lizarra-Garaziko hitzarmenaren sinaduran islatuz. Alde horretatik, garai horretako ETAren diskurtsoari arreta berezia jarri nahi izan diogu, gertakari politikoen gaineko bere marko interpretatzaileak norabidetu baitzuen prozesuaren bilakaera. 13.1.2.1 Autogobernua: prozesu soberanista. Garai horretan ezker abertzaleak eta ETAk autogobernuaren egoeraren inguruan egindako diagnostikoan aldaketa esanguratsuak ematen hasi ziren. 1998ko irailaren 18an egoeraren inguruko azterketa egin eta su-etena aldarrikatzeko kaleratutako dokumentuan, "inposatutako egitura instituzional zatikatzailearen porrota" egiaztatzen hasi zen. Bere ustez, "Euskal Herrian indarrean dagoen marko instituzionala agortua" zegoen, egoera horretan ezker abertzaleak hamarkadetan zehar egindako lana arrazoi nagusia litzatekeelarik. ETAren ustez, diagnostiko hori ezker abertzalean ez ezik, "autonomismoaren alde apustu egin zutenak [ere] (EA eta PNV alderdi abertzaleak, ELA sindikatua eta abertzale zintzo ugarik) bide horren antzutasunaz jabetu" ziren. Diagnostiko honek, ETAk Aukera Politikoen Egituraz zuen pertzepzioan eragin nabarmena izan zuen; bai aldagai egonkorrei zein aldakorrei zegokienez. Egonkorrei zegokienean, Trantsiziotik heredatutako erakundeen egituraren porrota eta ordutik EAJren baitan nagusi izan zen kultura politiko 'autonomistan' aldaketa suposatu zuelako; aldakorrei zegokienean, horren arabera ordura arte indarrean egondako aliantza eta aurkaritza egiturak aldarazten zituelako. Azken honi 535 zegokionean, "'Madril', 'Ajuria-Enea' eta 'Iruñea'-ko Itunen bidez Euskal Herriari bere hitza eta etorkizuna ukatzeko politikaren agorpena"227 agerikoa litzateke. Ildo berean, 1998ko hauteskunde autonomikoen irakurketa egiterako orduan zera aipatzen zuen: "bigarren mailako garrantzia du EAk bozketan hain gora ez egiteak edota IUk bozka kopuru handia galtzeak, eta era berean esan beharko genuke 'Euskal Herritarrok'-ek HBk sekula lortu izan dituen markak ondu izana eta EAJk EArekiko zatiketaz geroztik izandako emaitzarik hoberenak lortu izanak. Horiek bigarren mailakotzat jotzen ditu ETAk". Erakunde armatuarentzat aztertu beharrekoa "Lizarra-Garaziko Hitzarmenak jaso duen babesaren neurketa" zen. Zentzu horretan, "bozka abertzalearen batuketa lotsarik gabe egin" zitekeen, IU- EBrenak ere bertan bildu zitezkeelarik. Hortaz, ETArentzat hauteskunde horien emaitzak indar korrelazioen bilakaera bat baino, gatazka politikoaren mugen desplazamendua adierazten zuten; Itun anti-terrorista ezberdinek mugarritutako aliantza/aurkaritza egituratik, Lizarra-Garaziko Akordioak zehaztutakora. 13.1 grafikoa: Hauteskunde autonomikoen bilakaera 1990-2001 epealdian228 (Iturria. Eusko Jaurlaritza; elaborazio propioa). Grafikoan ikusten dugun bezala, aurreko hauteskunde autonomikoekin alderatuta burujabetzaren aldeko indarren artean 1998koetan gehien hazi zena ezker abertzalea izan zen (+57.854), EAJk (+45.976) eta EAk (+3.499) ere gora egin zutelarik; EBk, aldiz, beherakada nabarmena (-22.227) jasan zuen. Hurrengo urtean burutu behar ziren udal eta foru hauteskundeetan Euskal Herritarrok-ek 227 ETAren komunikatua 1998ko azaroaren 5ean Euskadi Información egunkarian. 228 2001eko hauteskundeetan EAJ eta EA batera aurkeztu ziren, grafikoan EAJren lerroan zenbatu ditugularik. 536 90 AUTON. 94 AUTON. 98 AUTON 01 AUTON. 0 100000 200000 300000 400000 500000 600000 700000 EAJ (+EA) PSE-EE HB/EH EA PP IU-EB EE UA EA+EUE Hauteskunde prozesua Bozka kopurua oraindik hazkunde nabarmenagoa ezagutu behar zuen, EAJrekin aldea gutxituz. Garai horretan asko hitz egin zen burujabetzaren aldeko indarren artean ezker abertzalearen balizko 'sorpassoaz'. Ziur aski, posizio abegikor horrek eta epe motz-erdiko aurreikuspenek ere erraztuko zuten Erakundearen irakurketa eskuzabalagoa jelkideekiko. Aldea, aldiz, oraindik nabarmena zen (126.000 bozka pasatxo) jelkideen alde. Aurrerapen horretarako epe motzerako aukerak erabat lausotu ziren 99ko hauteskunde europarretan eta foraletan EAJ eta EAren arteko koalizio osaketaren eskutik. Zeresanik ez su etenaren osteko hausturaren ondoren, 2001ean Ibarretxeren eskutik lortu zituzten 604.000 bozkekin. Ezker abertzaleak baliatutako markogintza hau aldi berean nortasun eraikuntza prozesuetan agertu ohi diren mekanismoei lotuta agertuko zaigu. Euskal sindikalgintzak jokatutako artekaritza jada azaldutako mekanismoen artean kokatuko dugu; honek jarraian azalduko dugun soberanismoaren kategoria osaketaren prozesu sendoari ere bide eman ziolarik. Baina deigarriagoa izan daiteke erakunde armatuak interpretaziorako markoa eguneratuz, ordura arteko indar autonomistez egindako zertifikazioa. Mugimenduak bere ekintzen eta aldarrikapenen balioztatzea 'kanpo' autoritateen aldetik bilatu ohi badu ere, mugimenduak berak sistemaren parte izandakoen zertifikazioa ere eman ahal izango du, bere posizioetara erakartzeko gaitasunaren erakusle bezala. Izan ere, batzuk eta besteek egindako ibilbidearen kontakizunek osatuko baitute markogintzaren motibaziorako atal nagusi bat. Helburuak markoztatzerako orduan, ETA argia zen: fase politikoaren erronka nagusia subiranotasuna erdiestea zen. 1995ean eguneratutako eskaintza politikoaren ildoari jarraituz, subiranotasunaren markoztatze demokratikoa planteatu zen, urte gutxi batzuk lehenago gatazka politikoaren terminoak zabaltzeko egindako apustuarekin bat eginez: "Herriari hitza ematearen beharra, Herriak hitza berreskuratu eta hitz hori errespetatzea" helbururik behinena zelarik. Izan ere, "agintaritza espainiar eta frantsesaren zilegitasun demokratikoa kolokan jartzeaz gain, kontzeptu positibo bat landatu dugu geure baratzean, euskal demokraziarena. Gatazka gainditzeko edozein demokratak defendatu beharreko gutxiengo demokratikoak (Autodeterminzioa eta Lurraldetasuna) finkatu dira, egoera demokratikoa eskuratuz gero, norberak bere proiektua garatzeko baldintza berdintsuagotan aritzeko aukera zabalduz"229. 229 1998ko irailaren 18ko ETAren komunikatua. 537 Aro horretan orokortu zen subiranotasunaren edota burujabetzaren kontzeptua lurraldetasunaren ideiari estu atxiki zion ezker abertzaleak. Izan ere, ETArentzat "Euskal Herriak, bere osotasunean, muga autonomiko eta estatalak gaindituz, subiranotasuna eskuratuko" zuen aroa izan behar baitzen; ez baitzegoen "bi edo hiru Euskal Herri. Bakarra da, bere berezitasun eta errealitate ezberdinekin [...]. Horixe baita herri bat!". Horrekin batera ETAk ere indar berezia jarri zuen su-etenarekin lortu nahi ez zuena azaltzeko orduan. Esan bezala, ETArentzat fasearen helburu orokorra subiranotasuna lortzea zen, ez "bake faltsua" bezala izendatu zuena. Faltsutasun hori bere su-etena "markoa egonkortzeko" nahiekin nahastearekin lotuta zegoen. ETAk horrela jakinarazi zion EAJri 1999ko udaran izandako hartuemanetan, prozesuaren gaineko ezaugarritze honek urte horretako bigarren erdialdetik aurrera bien arteko ika-mika bizia piztu zuelarik230. Baina su-etena publiko egindako agiri berberean ohartarazpena ezker abertzalearen oinarriari ere bidali zion: "Helburua ez da hamarkada luze bateko Espainiaratzea gidatu duen Ardanzak bere plan partzialean proposatzen duen bakeratzea, are gutxiago bakeratze horri itxura politikoa ematea Ezker abertzalearen kontzientzia lasaigarri edo autoengainurako. Hori baino ausartago izan beharra dago une honetan". Irakurketa honen jatorria hainbat sektoreetatik prozesu politikoa ETArik gabeko bakerako dinamika batera murriztu nahi izatean kokatzen zen. Horrela eztabaida politikoaren markogintza 'burujabetza ALA bakearen' helburuen arteko dikotomiara mugatzen zelarik, urteetako logika politiko antagonikoaren sintoma gisa. Burujabetzaren helburua erdiesteari begira, ETAk motibaziorako markoetan ohikoak izaten diren teknikak baliatu zituen: mugimenduaren legitimazioa, protestaren hartzaileen markoztatzea eta finkatutako helburua erdiesteko proposamen egingarriak plazaratzea. Lehenengoari dagokionez, gorago aipatu bezala, aliantza eta aurkaritzen egituren mugen desplazamendua eginda, une horretan Lizarra-Garaziko hitzarmenaren inguruan bildutako eragile politiko eta sozialek osatutako mugimenduaren legitimazioari heldu zion. Ohi ez bezala, ETArentzat prozesua ahalegin kolektiboaren emaitza zen: "Hor badago eztabaida nor mugitu den eta nor ez den mugitu... Mundu guztia mugitu dela ikusten du gizarteak eta guk ere horrela ikusten dugu". Protestaren hartzaileen markoztatzeari zegokionean, Espainiar estatuak PP eta PSOEren eskutik Euskal Herria "zapalkuntza" eta "mendekotasun" egoeran jazarri izana ohi legez salatzen zuten. 230 ETAren ekimena-n (LBFren artxibategia) edota Argia aldizkariaren bakegintzaren inguruko bilduman jasota: (http://www.argia.eus/bakegintza/htdocs/eta14.htm ). 538 Kasu honetan, aldiz, prozesuaren helmuga ez zegoen Estatuarekin adostu beharreko akordio batean. Alternatiba Demokratikoan jaso bezala, hori uneren batean iritsi beharko zen; beti ere, euskal eragileen artean adostutakoa errespetatuko zela eta presoen kaleratzea eta indar armatuen kanporatzearen bermeari lotuta. Arerioen deslegitimazioari begira, ezker abertzaleak kezka berezia agertu zuen une horretan komunikabideek jokatzen zuten paperarekin. Kezka hau ETAn ez ezik, garai horretako eragile abertzale ezberdinen diskurtsoan oso presente egon zen. Izan ere, aurrerago ikusiko dugun bezala, Estatu mailako alderdien eta komunikabide nagusien arteko lerrotze hau, garai horretan 'soberanisten' eta 'konstituzionalisten' artean eman zen polarizazioaren eragile nagusietako bat izan baitzen. Norberaren indarren gorestea eta parekoaren deitoratze hutsa, aldiz, ez da markogintza arrakastatsu baterako baldintza nahikoa izaten. Alde horretatik, ezker abertzaleak burujabetza erdiesteko jendartearen begietan egingarria litzatekeen proposamen bideragarria aurkeztu beharra zuen. Garai horretako adierazpenetan indarrean zen erakundetze autonomikotik harago egongo zen instituzionalizazio prozesuaren aldeko eskaerak tarte zabala irabazten joan zen ezker abertzalearen diskurtsoan. Planteamendu honek, aldiz, publikoki zehaztapen gehiegirik ez zuen izan epealdi honetan, autogobernuaren garapen falta gainditzeko konponbiderako proposamen egingarri bezala mugatuta proiektatuz. Izan ere, hurrengo atalean azalduko dugun bezala, 98-99 epealdian honen inguruko proposamen eta zehaztasunak barne mailako diskurtsoetan kudeatzen ari ziren EAJ, EA eta ETAren arteko hartu-emanetan. Hala ere, honek ez luke ezkutatu behar ezker abertzalearen markogintza urte hauetan ematen hasitako aldaketak. Ordura arteko markogintzaren arabera finkatutako helburuak asetzeko konponbidea Estatuarekin burututako negoziazioaren ondoriozko autodeterminazioaren onarpenean (kanpo aitortza) finkatzen bazen, une honetatik aurrera euskal eragileen arteko adostasunak eta konpromisoak (barne aitortza) finkatu ziren giltzarri bezala. Horrela zionen ETAk 1999ko maiatzean egindako elkarrizketan: "Prozesuaren une batean egongo da Frantzia eta Espainiaren interbentzio bat eta une horretan ikusiko da nolakoa izango den, baina hori ez da gure kezka [...]. Afera guk eraikuntzan aurrera egitea, eta etorriko da unea"231. Prozesu diskurtsibo honek uneko egokitzapena baino, ezker abertzalearen marko interpretatzailean aktibatutako objektu aldaketaren 231 1999ko maiatzaren 16an Gara eta Egunkaria-n argitaratutako elkarrizketa. 539 mekanismoaren funtzioa bete zuela esan dezakegu. Ildo horretan, aldarrikatzen denaren jomugaren aldaketak gatazkan parte hartzen duten nortasunen aldaketa ekarri ohi du, bai aldarrikatzen duenarena (ezker abertzalea) zein ordura arte aldarriaren hartzaile bezala izan denarena (Estatua edota gainontzeko indar abertzaleak). Estatuarekin negoziaziotik burujabetzarako objektu aldaketa hau gabe nekez ulertu ahal izango genuke epe horretan gauzatzen hasi zen kategoria politiko zaharberrituen osaketa (soberanismoa) eta liskar politikoaren berrezaugarritzerik gabe. 13.1.2.2 Bakegintza: Lizarra-Garaziko erreferentzia. Gogoratu behar dugu autonomismoaren diskurtsoan ez bezala, ezker abertzalearen bakegintzaren markoztatzea ez zela autogobernuarenetik bereizten. Alegriari egindako elkarrizketen horrela azaldu zigun: "Poloak ez dira bakea eta autogobernua, edo autogobernu garapen dinamikoa. Poloak dira hitz 'zaharrekin' esanda, Estatuarekin akordio politikoaren gutxienekoak eta haustura ezinbestekoa duen Euskal Herriarentzako eskumenen aitortza. Bi horiek daude." Alde horretatik, ezker abertzalearen marko interpretatzailean ETAren jardun armatuaren behin betiko bukaera Estatuek egin beharreko aitortza horri atxikitzen zitzaion. Logika horri erantzuten zion Alternatiba Demokratikoak eta logika horretan ulertu zuen ETAk Lizarra-Garaziko Ituna. Ezker abertzalearentzat Lizarra-Garaziko Akordioak 'gatazkaren konponbiderako' erreferentzia nagusia osatzen zuen232. Irlandako prozesuaren nazioarteko difusioa baliatuta, dokumentuak Ajuria- Eneako Itunak aurreko urteetan ezarritako markogintza anti-terroristarekiko haustura ekarri zuen. Prozesu horren gakoak euskal gatazkara ekarri nahian, honen "izaera politikoa" nabarmendu eta bere "konponketak ere derrigorrez politikoa izan beharko" zuela azpimarratzen zuen. Berrikuntza nagusia ez zetorren Ajuria-Eneako Itunaren fundazio agiriak dimentsio politiko hau jaso ez zutelako, baizik eta ondorengo markogintza anti-terroristaren anplifikazioak bera indargabetu zuelako. Testuan bertan adierazten zen bezala, honek ez zuen ezkutatzen "gatazkaren sorrera eta mantentzeari buruzko ulermoldeak desberdinak" zeudenik, baina 'gatazka' markoztatzeko orduan dimentsio anti-terroristatik 'negoziatura' desplazamendu nabarmena suposatu zuen. 232 Íbidem. 540 Alde horretatik, elkarrizketa politiko horren mamia modernitatean zehar botere politikoaren bilakaera ezaugarritu duen funtsezko aldagaiak barnebiltzen zituen: "lurraldetasuna, erabaki subjektua eta burujabetza". Hori guztia demokraziaren kategoriak ardazten duen framing baten bidez: "Euskal Herrian demokrazia sakondu behar dela -hau da, Euskal Herriaren etorkizuna nolakoa izango den euskal herritarrek beren hitzaren bitartez adierazi behar dutela- eta inplikaturik dauden estatuek erabaki hori errespetatu behar dutela" nabarmentzen zuen deklarazioak. Lizarra-Garaziko Akordioaren erredakzioan bakearen helburua erdiesteko azken giltzarria Estatuen onarpenean kokatzen bazen ere, epealdi horretan ETAren bakearen inguruko markogintza logika berri bati lotu zitzaion. Izan ere, aipatu dugu ETAren su-etena ez zegoela Estatuari begira deituta, euskal eragile eta herritarren arteko adostasunei eta, zehazkiago, EAJ eta EArekin lortutako akordioei begira baizik. Ildo beretik, 1999ko abuztuan hiruen artean egindako elkarrizketa berrietan, norabide horretan urrats bat harago eginez, ETAk ekintza armatuen behin betiko amaiera EAJrekin erdietsi zitezkeen akordio berriekin lotu zuen233. 13.1.3 Markoen lerrotzeak: marko anti-terroristaren eraldaketa. Marko batek jendartean durunda (resonance) nahikorik lortzen ez duenean bera eraberritu beharko da erreferentziazko eragileak edo mugimenduak markogintza arrakastatsua nahi badu. Ajuria Eneako Itunetik elikatutako markogintza antiterroristaren kasua izango litzateke; 'biolentoen porrotaren' diskurtsoak edota Gernikako Estatutuaren aldebiko logikak ordura arte eskaintzen zuen ziurtasunak, jendarteak antzematen zuen errealitate politikoarekin bat egiten ez zuenean marko kognitibo hori alde batera utzi eta berria lantzearen beharra agerikoa egiten hasi zen. Gamsonek (1982) planteatu bezala, markoaren eraldaketarako aurretik zorigaitzeko baina jasangarria bezala antzematen zen hori, momentu batetik aurrera onartezina, bidegabea edota moral gabekotzat hartuko da. Aztertzen ari garen erreferentziazko bi aldagaiei dagokienez (autogobernua eta bakegintza) hori gertatu zen epealdi honetan. Autogobernuaren kasuan, Gernikako Estatutuaren ez betetzeak eta bera bururaino eramateko hartutako konpromisoen urraketak irainen ezarpenaren 233 "Hitzarmen berria sinatuz geroztik orain arteko ekintzen etenaldiaren epekako egoera iraunkor bilakatuko litzateke, batez ere hauteskunde horien jomuga azkar baten beha"; ETA. (2000). ETAren ekimena. LBFko artxibategitik aterata. 541 mekanismoa aktibatu zuen 1997tik aurrera Aznarren Gobernuak EAJ eta PPren arteko akordioaren urraketarekin. Bakegintzari zegokionez ere, hamarkada osoan zehar ETAren biolentziaren amaiera elkarrizketatuaren inguruan egon bazeuden desadostasunak biderkatu eta anplifikatu ziren Ardanzak bere plana aurkeztu eta berehala. Baina Snow-ek eta Benford-ek (1986) ere aipatu bezala, injustiziaren markoaren berrezaugarritzea ez da markoaren eraldaketarako nahikoa izango; erantzukizunaren atribuzioa ere beharrezkoa izango da. Zentzu horretan, PP eta PSOErenganako erantzukizunaren atribuzioak ordura arteko aliantza eta aurkaritza egitura berreraikitzea ere eskatu zuen, 'demokrata' eta 'biolentoen' arteko identifikazioak birdefinituz. Zer marko eraldaketa motaren aurrean gauden mugarritzea, ordea, zailagoa izan daiteke. Izan ere, autogobernuaren eta bakegintzaren marko interpretatzailearen eraldaketa agerikoa izan bazen (domeinu zehatz baten eraldaketa), jendartean nagusi izango den master frame edo marko interpretatzaile globalaren eraldaketak neurtzea zailagoa baita. Zentzu horretan, domeinu baten edo batzuen interpretazioan ematen diren aldaketek beste batzuengan eragina izan ohi dute; beste hauek automatikoki aldatzen ez badira ere, eraldaketa prozesu mailakatuak marko globalaren interpretazioan eragin orokorra izan dezakeelarik. Alde horretatik, autogobernuaren eta bakegintzaren gaineko markoetan gauzatutako aldaketak, lehia politikorako domeinu hegemoniko gisa, errealitate politikoa interpretatzeko marko globalaren eraldaketatik gertuago kokatzen gaitu, domeinu partzialetik baino. Izan ere, anti-terrorismoaren marko nagusiaren gainbeherak234 utzitako hutsunearen ziurgabetasuna murriztuko zuen beste diskurtso batek bete beharko zuen; ordura arteko interpretazio okerrak (misframings) zuzendu edota lehiarako aferak berrezaugarrituko zituena (Snow&Benford, 1986). Zentzu honetan, Lizarra-Garaziko Itunaren sinaduratik aurrera, burujabetzaren aldeko sektoreen diskutsoak markogintza anti-terroristak utzitako hutsunea betetzeko bokazioa erakutsi zuen, azken honek biolentziaren amaierari eta autogobernuaren garapenari zegokionez jendartean zuen durunda falta gainditzeko asmoarekin. Markogintzaren berrezaugarritze honek markoen lehia (frame competition) 'demokrata eta biolentoen' arteko norgehiagokatik 'soberanista eta konstituzionalisten' artekora eramateaz gain, abertzaletasunaren baitako diskurtsogintza "erradikalki berreraikitzeko" (Goffman, 1974: 55) ere eman zuen. 234 Esan gabe doa, markogintza anti-terroristak abertzaletasunaren diskurtsoan izandako gainbeheraz ari garela. Izan ere, aurrerago aztertuko dugun bezala urte hauetan alderdi eta sektore konstituzionalisten baitan indarberrituta aterako baita. 542 Marko globalaren eraldaketaren ezaugarririk nabarmenena 'eguneroko' gertakariak ulertzeko ematen den ikuspegi aldaketa litzateke, ordura arte nagusi zen ikuskeran barne aldaketa eraginez. Epealdi horretan Estatuek baliatuta hertsadurarako mekanismoen erabileraren interpretazioa, esaterako, nabarmen aldatu zen Lizarra-Garaziko Itunaren hainbat sinatzaileen aldetik. Adibide bat aipatzearren, garai horretan ezker abertzaleak jasandako jazarpenari235 Lizarra-Garaziko akordioaren sinatzaileen aldetik emandako erantzun bateratua236 ezinezkoa zitekeen urte batzuk lehenago nagusitutako markogintza anti-terroristaren baitan. Antzeko irakurketa egin dezakegu, garai horretan indarrean mantendutako hainbat kale erasoen inguruan ezker abertzaleko ordezkari batzuek egindako hausnarketa eta kritikei buruz237. Batzuk eta besteak ordura arte nagusitutako markoaren eraldaketa gabe nekez eman zitezkeenak. 13.1.4 Diskurtsoen analisien ondorioak. Laburtu ditzagun ondorengo taulan burujabetzaren aldeko diskurtsoen bilakaeraren gako nagusiak epealdi honetan: 235 Gogora dezagun 1999ren hasiera horretan guardia zibilak HBren Donostiako egoitzan sartu, goitik behera miatu eta material ugari eraman zuen Intxaurrondoko koartelera; Gasteizko HBren egoitzan, berriz, espioitzarako hainbat gailu aurkitu zituztela; edota HBren nazioarteko harremanetarako hainbat kide atxilotu zituztela. 236 Lizarra-Garaziko Foroak martxoaren 17ko bileran kaleratutako oharrean, ezker abertzaleak jasandako errepresioaz harago, prozesu politikoaren aurka gobernu espainol eta frantsesak erakutsitako jarrera salatu nahi izan zuten, gobernuoi "euskal gizarte eta erakundeen erabakiekiko mespretxu sistematikoa, […] elkarrizketaren ukapena […] eta kutsu politiko nabaria duten erantzun polizial eta judizial hutsetara" jo izana egozten zitzaielarik (Kortabarria, 2015: 399). 237 Orokorrean, borroka-moldearen zilegitasuna onartuta ere, haren eragin politikoaz hausnarketa egiteko eskatzen zitzaien erasotzaileei: "La permanencia de la violencia del Estado contra los presos, el euskera o contra los derechos democráticos de Euskal Herria, hace que no sea discutible la legitimidad de la respuesta de determinados sectores populares, […] pero se debe dar una reflexión sobre el efecto político disolvente que pueden tener este tipo de actuaciones" zion Rafa Diezek (Diario Vasco, 1999-01-18; Kortabarriaren liburutik jasota). 543 egitura insituzional zatikatzaileen porrota" Kausa Estatuko arteko hauteskunde eratzaileak Puntu honetara iritsita gure ikerketaren galdera nagusietakoa izan daitekeena erantzuten hasteko hainbat gako identifikatu ditugulakoan gaude: Lizarra-Garaziko Akordioa indarrean egon zen epealdian ordura arteko abertzaletasunaren baitako marko interpretatzaileak eguneratuko zituen 'diskurtso soberanista' berri bat trinkotu zela esan dezakegu? Orain arte markogintza arrakastatsuaren eraikuntzarako baliatu dugun eskema metodologikoari jarraituta zera baieztatu dezakegu: • Burujabetzaren aldeko indarrek, orain arte planteatu ditugun erreferentziazko bi gaien (autogobernua eta bakegintza) egoeraren gaineko diagnostiko bateratu bat baino, ordura arte bietako bakoitzaren garapenerako indarrean egondako erreferentzia nagusien (Gernikako 238 EAJren abuztuan Estatutua, Ajuria Eneako Ituna, ETA-Gobernuaren arteko ereduaren nagusitasuna, ...) mugak berrestean bat egiten zutela esan daiteke. • Autogobernuaren eta bakegintzaren blokeoaren kausaren atribuzioan ere bilakaera bat eman zen ordura arteko markogintzetan. Izan ere, ezker abertzalearentzat eragile autonomisten 'biraketa soberanista' eta ordura arteko eragile autonomistek ezker abertzaleak 'bakerantz' emandako urratsa balioan jarri izanak, bi plano hauen (autogobernua eta bakegintza) blokeoaren erantzukizuna konstituzionalismoarengan desplazatu zuen. • Pronostikoa ezaugarritu behar zuen helburuen markoztatzeari zegokionean ere, bat egiten zuten ordura arteko egoera gainditu eta status juridiko-politiko berri bat erdiestearen beharrean; baita bakea lortzeko elkarrizketa politikoaren nagusitasunean, aldez aurretik baldintzak ezarri gabe. Zentzu horretan, Lizarra-Garaziko Akordioa agertuko zen arrakastarako aukerak markoztatzeko bitarteko nagusi bezala. • Motibaziorako markoa burujabetzaren aldeko indarren arteko elkarlan demokratikoaren eta konstituzionalisten eta inguruko komunikabide nagusiek jokatutako paperaren deslegitimazioaren eskutik garatu zen. Maltzagaren metafora eguneratua bezala ulertu genezakeena. • Elite ezberdinen artean landutako markogintzaren alderik ahulena, ordea, burujabetza politikoa helburu izango lukeen status berri hori gauzatzeko proposamen egingarrien gaineko ikuspegi ezberdinetan zetzan. 13.2 Ekintza kolektiborako mekanismoak eta demokratizazioa 1995tik 1997ra doan epealdiaren azterketan eskala aldaketaren mekanismoak jokatu zuen papera nabarmendu dugu aurreko atalean. Batetik, ELA eta LABen artekaritzak abertzaletasunaren bi familien arteko elkarlanari bide eman ziolako, emulazioaren mekanismoak maila sindikaletik politikora jauzi eginez. Eta bestetik, protestaldiaren erradikalizazioaren difusioak erasoen orokortzean jauzia suposatu zuelako. Bi mekanismo hauek (artekaritza eta difusioa) protesta ziklo osoan zehar presente egon dira; sistema politikoa lehiatu nahi duten sektoreen zabalpena eta kaltearen logika hedatuz sistema aldarazi nahi duen talde 'aitzindariaren' arteko tentsio iraunkor bezala ulertuta. 545 Oreka ezegonkor honetan, arestian aipatutako eskala aldaketak 98-99 epealdian presente egon ziren bestelako bi prozesu sendoei bide eman ziela esan dezakegu: soberanismoaren kategoria osaketa eta honen konstituzionalismoarekiko polarizazioa. Azken mekanismo honi dagokionez ez genuke bere eragin anbibalentea azpimarratu gabe utzi nahi. Izan ere, aurreko biurtekoan (95-97) emandako eskala aldaketak 'demokrata' eta 'biolentoen' arteko polarizazio ezagunean sakontzeko eman bazuen ere, 98 eta 99an marko antiterroristaren eraldaketaren eskutik soberanisten eta konstituzionalisten arteko banaketan sakontzeko eman zuen. Ez dugu ahaztu behar polarizazioaren ohiko eragina tartean gelditu ohi diren sektoreak alde batera edo bestera dekantatzea izan ohi dela; kasu honetan, tartean gelditu zen diskurtso autonomistaren inguruan urteetan kokatu zirenen desplazamendua nabarmendu behar delarik. Alegriari egindako elkarrizketan giro polarizatu honen eskutik emandako dekantazio berri honen gaineko arrazoien inguruko hipotesi bat planteatu zigun, garai horretako ezker abertzalearen marko interpretatzailean nagusituko zena. Bere ustez 97ko polarizazio egoerak (Blanco, Ortega Lara, kale erasoen gorakada, ...) bidalitako mezua argia zen: "Estatuari begira: 'nahiz eta borroka armatuaren zilegitasuna kolpatzeko gaitasuna daukazun, ez daukazu zure proiektu estrategikoa finkatzeko [aukerarik]'; eta autonomismoari (begira): '(...) gerra horretan ez duzu prozesu autonomikoa estabilizatzen, kale itsu batetara eramaten duzu, eta ez guk esaten dugula, baizik eta zure 'lagunek' eman dizuten botere politikoa gehiegizkoa dela [uste dutelako]. Eta espazio intermedio horietan, etortzen da 'Ermua' eta [konstituzionalistek] esaten dute 'orain bai, espazio intermedioa arrasatuko dugu'". Ikuspegi teorikoago batetik: polarizazio prozesuetan aukera eta mehatxuen espiralaren mekanismoa ohikoa izaten da. Espiralak, hauen esleipena modu gero azkarragoan emanez, denbora tarte laburrean eragileak aurretik kokatu gabeko espazioetara bidaltzen ditu, momentu batera arte aukera bezala ikusten zena (ETA garaitzea ezker abertzalea zokoratuz) ageriko mehatxu bezala ikusiz (abertzaletasunaren eta autogobernuaren aurkako erasoen orokortzea) eta ordura arte ikusi gabeko lerrotze berriak gorpuztuz (MTT, 2005). Horrela bakarrik azaldu daiteke horrelako epealdi laburrean euskal politikagintzan ziren erroko aldaketak. 13.2.1 Soberanismoaren kategoria osaketa. 546 MTTren (2005) arabera, kategorien formakuntzak muga batzuk konpartitzen dituzten taldeen multzoari erreferentzia dio; muga hauek gutxienez beste talde multzo batekiko bereizi eta harremanetan jartzen dituelarik. Gure kasura ekarriz talde hauek orain arte diskurtso autonomista eta hausturazalea bezala izendatu ditugun diskurtsoen inguruan osatutakoak lirateke, multzoa bera soberanismoa bezala izendatuko dugularik. Baina MTTk beraiek aipatu bezala, kategorien osaketa mekanismo zehatz ezberdinez osatutako prozesu sendoa izango da; aldi berean, asmakuntza, mailegua edota topaketa mekanismoengatik osatuko dena. Ikuspegi orokor batetik gurean, XX. mende hasierako euskal abertzaletasunaren 'asmakuntzak', mende bukaeran horren baitako familia ezberdinen topaketari bide eman ziola esan dezakegu. Izan ere, MTTren definizioari jarraituz, aurretik banatutako baina barne mailan lotutako sareetako kideak (abertzaletasunaren ideologiaren bidez, esan nahi baita) beraien artean harremanetan jarri ziren, bitartekoengatik borrokan hasiz eta barne zein kanpo mugen definizioa negoziatuz; mugaren bi aldeetako barne harremanak ere zehaztu behar izan zituztelarik (MTT, 2005: 175); hau da, bai autonomismoaren barruan, baita ezker abertzalearen barruan ere. Aurreko atalean aztertutako ELA eta LABen arteko harremanak muga hauen etengabeko negoziazioaren adibidetzat hartu ditzakegu; baita ezker abertzalea eta EAJren arteko hartu-emanak bere forma ezberdinetan ere: EAJ, EA eta ETAren arteko (sasi) akordiotik hasi, Lizarra-Garaziko Itunetik pasa eta Euskal Herritarrok eta Ibarretxeren arteko legegintzaldirako akordioraino. Elkarreraginezko prozesu honetan norberaren identitatea zedarritzen dituzten mugak etengabe negozia-gai egongo dira, jatorrizko kategoriaren (autonomismoa edota hausturazaletasuna) eta sortzen ari zen edo sortu nahi zen kategoriaren (soberanismoa) arteko tentsioa iraunkorra izanik. Hegemonia politikoa lehiatu nahi izango duen kategoria berriaren osaketan bi aldeek kontzesioak egin beharko dituzte. Beti ere, gehiegizko eskuzabaltasunak besteak norbera irenstera eraman dezakeela argi izanik, baina gehiegizko zurruntasunak ere kategoria berriei bide emango ez diela jakinik. Ildo honetan, gurera ekarri nahi izan dugu Ibarrak (1999) gorpuzten hasi berria zen soberanismo hau deskribatzeko baliatutako ezaugarri komunak239: 239 Zerrendatze hau Pedro Ibarrak 1999an Manu Robles Arangiz Institutuak argitaratutako Propuestas para un nuevo escenario: democracia, cultura y cohesión social en Euskal Herria libururako egindako sarreratik jaso dugu. Kasu honetan, liburuaren atal ezberdinetako egileek burujabetzaren alde erakusten zuten jarrera komunaren ezaugarri gisa zerrendatu zituen. Gure ustez ezaugarri horiek burujabetzaren aldeko indar ezberdinen arteko gutxieneko izendatzaile bezala ere hartu ditzakegularik. 547 • Alde guztiek Euskal Herria burujabetza helburu izango lukeen nazio bezala izendatzen dute. Alde horretatik bere egiten zuten: ◦ Burujabetza hori historiari zein borondate kolektiboari lotutako arrazoiei lotuta zegoela, eta ondorioz, bere biziraupenerako beharrezkoa den botere politikoa eskuratu nahi zutela; hau da, euren burua autogobernatu nahi zutela. ◦ Burujabetza horrek adierazpide ezberdinak izan zituela, eta guztiak, modu batean edo bestean, Estatuen aldetik baldintzatua izan zirela; hau da, erabateko burujabetza lortzeko zailtasunak egon zirela. ◦ Euskal komunitatearen hainbat interes kolektibo gestionatzeko gabeziak erakusteaz harago, Autonomi Estatutuak ez zuela burujabetza hori adierazten. Horrek, Estatutua gaindituz, burujabetza statusa ezarriko zuen prozesu politiko bat abiarazteko exijitzen zuen, euskal hiritarren artean autogobernu maila egokiena adostuz. • Burujabetza hori eskuratzeko bidea autodeterminazio eskubidearen egikaritzea litzateke; bera bideratzeko arrazoi juridikoen oinarrian argumentu hauek planteatuz: ◦ Bere garapena aukera demokratikoa zen. ◦ Bere garapena prozesu mailakatua izan behar zen. Autodeterminazio eskubidearen egikaritzea, etapa ezberdinen bidez, autogobernu marko zehatz batean kristalizatuko zen prozesua izan behar zen; edozein forma hartuta ere, herri burujabetzan oinarrituko zena. • Arazoa ez litzateke autodeterminazio eskubidearen egikaritzearekin amaituko, herri antolaketa eta herri eredua ere ebatzi beharko zelarik240. MTTren (2005: 352) arabera bi mekanismok funtsezko papera jokatzen dute prozesu honetan: jabetza sozialak eta ekintza berritzaileak. Lehenengoaren bitartez ekintzaileek aurretik existitzen zen 'antolaketa euskarri bat baliatu' (edo berri berri bat sortu) beharko dute lehiarako tresna bihurtuz (MTT, 2005: 51). Kasu honetan, autonomismoak berak, edota autonomismoaren posizioan kokatutako eragile eta bitarteko nagusiek osatu lezakete ezker abertzaleak, protesta zikloaren 'ekintzaile nagusi' edo mugimendu goiztiar bezala, lehiarako baliatu nahi izan zuen 'euskarri' hori; ez horrenbeste antolakuntza ikuspegi batetik, baizik eta protestaldiaren garapenaren ikuspegitik eskaintzen zuen oinarri berrituagatik. Ideia honek ez du indargabetzen ordura arte autonomismoaren 240 Ibarrak, arestian aipatutako liburuaren egileen ikuspegi bateratuari erreferentzia egiterakoan, hauek "Euskal Herriaren arazoaz" edo 'euskal gatazkaz' duten ikuspegiaz hitz egiten digu. Zentzu honetan, ezberdintasunak leudeke, adibidez, ezker abertzaleak eta ELAk planteatutako ikuspegiaren artean. Lehenengoaren arabera, autodeterminazioaren kanpo aitortzak hasieran (Estatuaren aldetik) edota barne egikaritzeak gerora (burujabetzaren aldeko indarren 'de facto'-zko egikaritzea) amaiera emango lioke 'euskal gatazkari'. Bigarrenaren arabera, aldiz, 'herri ereduaren' gatazka ere ebatzi beharko litzatekeelarik, nolabait esateko. Arazo kontzeptual hau saiheste aldera Ibarraren hitzen berridazketa propioa egin nahi izan dugu. 548 baitan kokatzen ziren hainbat sektorek eredu honen inguruan izan zitzaketen zalantzak edota agortze uste propioak; are gehiago, batak eta besteak erraztu egin zuen epealdi honetan eman zen konbergentzia prozesua. 13.1 irudia: Aktore osaketen irudia Lizarra-Garaziko prozesuan. Aktoreen osaketan ematen den mekanismoen kateaketan bigarren mekanismo bati eman ohi zaio bide: ekintza berritzailea. Gurean, Monzonen metafora ezagunean bezala, Maltzagarainoko abertzaleen arteko batera jotzean gauzatu zen. Batetik, ezker abertzalearen parte hartze instituzionalaren zabaltzearen eskutik (instituzionalizazio mugatua) eta bestetik, ordura arte instituzio autonomikoetan erreferentzia bakarra zuten eragile abertzaleen artean (EAJ, EA, ...) parte hartze politikorako bestelako formak planteatuz ('desinstituzionalizazio' mugatua); udal hautetsien plataforman (Udalbiltza) edota presoen aldeko bilguneetan (Batera) bezala. Harremanezko mekanismo berri hauek ordura arteko kategoria eta identifikazio politiko nagusiak ('demokratak eta biolentoak') birdefinitu zituzten, aipatzen ari garen kategoria osaketei bide emanez eta ondorioz alde bateko eta besteko deszertifikazioak aktibatuz; izan estatu mailako alderdiek ordura arte autonomismoan kokatutako eragileak arbuiatuz, izan alderdi abertzaleek itun anti-terroristaz egindakoa. Deszertifikazio mekanismoak agerian uzten duen egitura edo aktore 'zaharren' legitimazio edota eraginkortasun galeraren gainean eraiki ziren urte hauetan soberanismoaren aktore berriak izan zirenak (Udalbiltza, Batera, ...). Baina prozesu hauek konplexuak izaten dira; batez ere gurean bezala identifikazioak errotuak badira, hauek aldatzeko erresistentziak handiak izaten direla, eta ondorioz, nortasun aldaketa prozesuak ere mugatuak izaten direlarik. MTTren hasierako definizioari jarraituz, soberanismoaren multzoa osatuko lukeen taldeen mugek, kategoria barruko taldeen arteko harremanak ezaugarritzeaz gain, mugetatik kanpo kokatzen ziren taldeen multzoarekin ere harremanetan jarriko zituen. Are gehiago, teoria laclauiarren arabera 549 Ez da lan honen asmoa diskurtso konstituzionalista eta bere inguruan osatutako kategoriaren gaineko azterketa zehatz bat egitea baina ezin ditugu aipatu gabe utzi funtsezko ezaugarri batzuk. Konstituzionalismoaren formakuntzak muga batzuk konpartitzen dituzten taldeen multzoari erreferentzia dio. Kasu honetan ere, konstituzionalismoa izaera eta ezaugarri ezberdinak zituzten taldeek osatzen zuten: gizarte zibileko plataformetatik hasi (Foro de Ermua, Basta Ya, ...), eragile sozio-politiko eta instituzionaletatik pasa (estatu mailako alderdi politiko, sindikatu edota gobernu instantziak -Barne Ministerioa edota Espainiako Gobernua bera-, ...), komunikabide sare ezberdinetara (Estatu mailakoak, zein komunikazio talde handiek euskal lurraldeetan zituzten komunikabide autoktonoetara). Azkeneko hauetatik hasita, Komunikazio Audiobisualean Katedraduna den Ramon Zallok (1999) irakurketa oso kritikoa egin zuen hauek garai honetan jokatutako paperaren inguruan. Bere ustez Ajuria Eneako Itunaren sorrera urteetatik aurrera "kazetaritza salbuespenezko garaian" murgildu zen. Horren arabera, kazetaritzak gertakarien eta jendartearen arteko bitartekaritza funtzioa alde batera utzi eta gertakarien beraien protagonista izatera jo zuen. Ildo honetan, markogintzaren atal metodologikoan aipatu ditugun teknikak ohikoak bilakatu ziren komunikabideen aldetik ere: karga etikoa zuen adjektibazioa, kutsu moraleko interpretazioak eta abar. Joera hau 1997ko uztailean Miguel Angel Blancoren hilketa eta gero nabarmen areagotu zen. Zallok berak "konfrontaziozko kazetaritza" bezala izendatu zuen garai honetako komunikabideen jardun informatiboa. Komunikabide nagusiek alde bateko posizioekin erabat lerratuta polarizazioaren eragile nagusi bihurtu ziren, neutraltasun informatiboa "ETAren hazitegia" bihurtuz, konponbide polizialen aldeko hautua eginez edota ezker abertzalearen (edota euskal abertzaletasunaren) aurkako jarrera agerikoa erakutsiz. Baina honen erantzukizuna ez da bakarrik komunikabideengan kokatuko. "Manipulazio politikoaren paradigma" (Zallo, 1999), komunikabide eta "kontrol sozialerako agentzien" (Estatua, polizia, epaileak, ...) arteko elkarlan marko batean garatu zen. Baina baita gizarte zibilaren eremutik ateratako intelektual mediatiko belaunaldi batekin batera ere. Konstituzionalismoaren kategoria osatu zuten eragile politiko-instituzional aldetik, Konstituzioa "adiskidetasun paktu" bezala identifikatzearen mitoa oinarrizko abiapuntu komuna osatu zuela esan daiteke. Abiapuntu honetatik Estatu mailako familia politiko bakoitzak interpretaziorako marko 551 propioa eraiki zuen; bertan, PSOEren "Espainia anitza"242 eta PPren "Espainia konstituzionala" nabarmendu daitezkeelarik. Lehenengoak ikuspegi federalista batetik izan zuen garapen eskasaren ondorioz eta PSOEren barruan honen inguruan existitzen ziren ikuspegi ezberdinengatik, praktikan lehenengoa bigarrenaren posizio zentralistenekin bat egitera eraman zuen. 90. hamarkadaren bigarren erdialdetik aurrera, batzuk eta besteak 'patriotismo konstituzionalaren' markogintzan bilduta, soberanismoarekiko polarizazioa ekidinezina bihurtu zen. Diskurtso honen eraikuntza instituzionalean Espainiako Gobernua eta PPren diskurtsogitnza nabarmendu beharko genuke. Aznar presidentea HB eta ETArekin baimendutako hartu-emanen243 berri emateko ezker abertzalea "Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu" bezala izendatu izana hainbat kritika piztu bazituen ere, ezker abertzalearekiko, eta oro har euskal abertzaletasunarekiko, distantzia politikoa areagotzeko markogintza sendoa baliatu zuen. Garai honetakoak ziren, 1998ko urria hauteskunde autonomikoetan PPk zabaldutako 'maleten kanpaina' edota gerora Barne Ministro izango zen Mayor Orejak ezaguna egindako 'tregua-tranparen' ideia. Biurteko osoan zehar konstituzionalismoaren erreferentzia politiko-instituzional nagusia PPren eskutik garatu bazen ere, erabateko adostasunean kokatu zen Estatu mailako oposizioko lehenengo alderdiarekin (PSOE) zein sindikatu nagusiekin (CCOO eta UGT). Konstituzionalismoaren multzoa osatzen zuten taldeen arteko sintonia diskurtsibo hau, ordea, 2000. urtearen bukaeran sinatutako "Askatasunen eta terrorismoaren aurkako akordiora" arte ez zen adierazpide bateratuan kristalizatu. Eta hirugarrenik, gizarte zibiletik eratorritako plataforma ezberdinak izango genituzke. Horien artean oihartzun berezia hartu zuen 1997ko uztaileko gertakarien arrastoa jarraituz sortutako Ermuko Foroa zeritzona. Urte horretako udaran ETA eta ezker abertzalearen aurkako erantzun sozialari jarraipena eman nahian, terrorismoaren aurkako markogintzaren erantzukizunaren atribuzioa abertzaletasun osora zabaldu zuen. Ajuria Eneako Itunaren diskurtsoaren gaurkotze horrek, marko anti-terroristaren anplifikazioa eta zabalpenaren bitartez, aliantza eta aurkaritza egiturak aldarazi nahi izan zituen. Horren arabera, ETAk, HBk eta "bere inguruneko beste antolakunde batzuek"244 osatuko luketen "mugimendu faxistak" eskubide eta askatasunak 242 Nazionalismo periferikoen aurrean Espainian ezkerrak hartutako jarreraren ingurukoak aztertzeko Jaime Pastor-ren Los nacionalismos, el Estado español y la izquierda (2012) nabarmenduko genuke. 243 Hartu-eman hauen baimentzearen berri 1998ko azaroaren 3an eman zuen Presidenteak. Bere ordezkariak Javier Zarzalejos Estatu Idazkaria, Ricardo Martín Fluxá Seguritate Estatu Idazkariak eta Pedro Arriolak osatzen zuten. Itxura denez urte horretako abenduaren 11ean Gobernuaren eta ezker abertzaleko hainbat ordezkarien arteko bilera burutu zen (El Mundo, 1999-06-07). ETArekin izandako zuzeneko hartu-emanak ez ziren 1999ko maiatzaren 19ra arte iritsi, Zurichen lekututa; beste bilerarik ez zen gertatuko bi ordezkaritza hauen artean. Izan ere, Gobernuak bitartekaritza lanak egindako Juan Maria Uriarte, Bilboko gotzainaren izena filtratu eta lehenengo bilera horretan egondako ETAko ordezkari bat (Belen Gonzalez Peñalva) atxilotu baitzuten Frantzian. 244 Zita hau eta hurrengoak 1998ko otsailaren 13an Ermuko Foroak aurkeztutako "Euskadiko demokraziaren aldeko manifestu"-tik aterata daude. 552 13.3 grafikoa: Hauteskundeen bilakaera 1990-2001 epealdian245 (Iturria: Eusko Jaurlaritza; elaborazio propioa). Bloke bakoitzaren barne bilakaera aztertzeko, alderdi ezberdinek hauteskunde prozesu bakoitzean izandako bilakaera aztertuko dugu. Horrela, burujabetzaren aldeko indarren artean ezker abertzalea hazkunde nabarmenena ezagutzen zuena bazen, konstituzionalisten artean PP nagusitu zitzaion PSE-EEk historikoki talde honetan izandako nagusitasunari. Zentzu horretan, polarizazio prozesu honek orain arte azaldutako aliantza eta aurkaritza egituretan eragindako aldaketez gain, bi ondorio mahai gaineratu ditzakegu: batetik, hauteskunde prozesuetan ekarri zuen herritarren parte hartzearen goraldia eta ondoriozko eragin demokratizatzailea; eta bestetik, bloke bakoitzaren barne konfigurazioan azalarazten hasitako joera aldaketak horien 'muturretan' kokatzen ziren eragileak (Euskal Herritarrok eta Alderdi Popularra) indartu zituela. 245 1999ko udal eta foru hauteskundeetan, urte bereko Europako legebiltzarrekoetan eta 2001eko autonomikoetan EAJ eta EA batera aurkeztu ziren, kasu hauetan bozkak EAJren lerroan kokatu ditugularik. 554 90 AUTON. 91 UDAL 93 GORTEAK 94 EUROPA 94 AUTON. 95 UDAL 96 GORTEAK 98 AUTON 99 EUROPA 99 UDAL 00 GORTEAK 01 AUTON. 0 100000 200000 300000 400000 500000 600000 700000 EAJ (+EA) PSE-EE HB/EH EA PP IU-EB EE UA EA+EUE Hauteskunde prozesua Bozka kopurua 13.3 irudia: Konstituzionalismoarekiko polarizazioaren irudia. MTTk (2005: 359) polarizazioaren prozesu sendoaren azalpenerako baliatutako irudia gurera ekarriz, EAJ, EA eta ETAren akordioa eta Lizarra-Garaziko hitzarmenak zabaldu zuen aukera eta mehatxuen espirala kokatu dezakegu prozesuaren goiko partean; beti ere, atzetik datozen prozesu eta mekanismoen kateaketa bezala ulertuta. Aukera eta mehatxu hauen esleipenean garrantzia berezia hartuko du hauen izaera kognitiboa; hau da, batzuek eta besteek bakoitzari egotzitako atribuzioa. Horrela ezker abertzalearentzat burujabetzaren aldeko sektoreen artean ematen ari ziren joera aldaketa aukera nagusi bezala azalarazten zen bitartean, EAJrentzat bere nagusitasuna mehatxatu zezakeen. Konstituzionalistei zegokionez, aldiz, aliantza egituren aldaketa honek instituzioen gobernagarritasunetik kanpo gelditzearen mehatxua ekartzen bazuen ere (PSE-EE), barruko indar korrelazioa aldatu eta ia 30 urteetan Lehendakaritzan egondako abertzaleak gainditzeko aukera zabaltzen zuen (PP). Aukera eta mehatxuen kateaketa hau arrapaladan ematea lehiaren mekanismoari lotuta agertu ohi da. Lehenengo momentu batean desafio hau era liskartsuan ari ziren soberanismo eta konstituzionalismoaren kategorien artean era nabarmenagoan eman bazen ere, hurrengo atalean ikusiko dugun bezala, gerora kategorien barne lehiara ere zabaldu zen. Izan ere, lehiaren mekanismoa lehiatzaile eta lehiatuen artean ez ezik, lehiatzaileen artean ere ohikoa izaten baita. Horrela, 90. hamarkadaren lehenengo erdialdean ELA eta LABek jokatutako artekaritza soberanismoaren kategoriaren osaketarako erabakigarria izan bazen, hamarkadaren bigarren erdialdetik aurrera abertzaletasunaren baitako bi familia nagusien arteko gatazka nabarmen areagotu zen kategoria honen jabetzaren inguruan. Baina artekaritzaren mekanismoa ez zen soilik soberanismoaren kategoria osaketari begira aktibatuko. Konstituzionalismoan ere, sakabanatutako taldeen multzo bezala ulertuta, honen baitan plataforma sozialek (Foro de Ermua, ...) 555 komunikabideek edota hainbat intelektualek jokatutako artekari paper nabarmendu beharko genuke. Izan ere, aurretik beraien artean deslotuta alderdi, sindikatu edota norbanakoen arteko saretzea ezinezkoa izango baitzen hauek gabe. 13.2.3 Mekanismoen eragin demokratizatzailea: konfiantza. ELA eta LABen arteko elkarlanak urratzen hasitako bideari jarraituz, Lizarra-Garaziko Akordioak demokratizazioan sakontzen jarraitzeko beste mekanismo esanguratsu bat aktibatu zuen: konfiantza. Gogoratu dezagun demokratizazioa instituzioen eta herritarren arteko harremanak zabaldu, berdindu, babestu eta izaera loteslea emateko prozesua bezala ulertzen dugula (Tilly, 2010a). Gure kasuan, ordura arte parte hartze instituzional oso mugatua izandako herritar multzoa (ezker abertzalea) eta instituzio autonomikoen arteko harremanaz ari gara. Hertsadura bitartekoen erabilerak konfiantza era erabakigarrian baldintzatzen duen aldagai da; gure kasuan, eragin ezberdinak sortu zituena alde ezberdinen artean. Zentzu horretan, esan gabe doa, ETA, EAJ eta EAren arteko akordioaren ondorioz erdietsitako su-etenak sektore ezberdinen arteko konfiantza areagotu zuen bitartean, konstituzionalismoaren aldetik mesfidantzarako elementu bezala ikusia izan zela 'tregua-tranparen' teoriaren bidez. Aldiz, ekintzen armatuen etena indarrean zen bitartean kale erasoen246 jarraipenak ezker abertzalearen eta EAJren arteko integrazio diskurtsiboa zaildu bazuen ere, gorago aipatu bezala ezker abertzaleko hainbat ordezkarien adierazpenak kale eraso batzuk kritikatuz konfiantzaren eragile bezala ikusia izan zen jelkideen aldetik. Estatuak bere aldetik, hainbatetan kontraesankorrak iruditu zezaketen hertsadura mekanismoen erabilera egin zuen; HB egoitzak eta kideak miatu eta jazarri edota ETAko kideak atxilotzen jarraitzen zuen bitartean, ezker abertzalearekin elkarrizketak baimendu edota presoen hurbilketa selektiboak egiten zituen247. Jazarpen-distentsio eskema honen erabilera ohikoa izan da 246 Su-etenak iraun zuen bitartean 387 kale eraso eman ziren, 1999ko martxoa nabarmendu zelarik 81 ekintzekin (hainbat gertaera errepresibo jazo ziren hilabete horretan: Jose Luis Geresta ETAko kidearen gorpua aurkitu zuten, Jose Jabier Arizkuren Kantauri ETAko zuzendaritzako kidetzat hartzen zena atxilotu zuten Frantzian, HBren Donostiako egoitzan Goardia Zibila sartu eta Gasteizkoan mikrofonoak aurkitu ziren, …). Alderdi politikoen aurkako erasoei zegokienez aipatzekoa da, aurreko urteetan ez bezala, eraso gehienak (87tik 83) PSE-EE eta PP/UPNren aurkakoak izan ziren (El País, 2006-05-02). 247 1998ko hauteskunde autonomikoak baino lehen lau preso ekarri zituzten Euskal Herriko espetxeetara; Gabon bezperan 21 preso Afrikako eta Kanariar uharteetako espetxeetatik penintsulara (hala ere, bataz beste 1000 kilometro ingurura utziz) eta 1999ko irailean 105 preso espetxez aldatu zituzten, haietatik 27 Euskal Herrikoetara (Euskaldunon Egunkaria, 1999-09-08). Aipatzekoa da, batetik, Gobernuak ETArekin izandako hartu-emanak 'presoak bakearen truke' eskemari jarraitzen ziola; eta bestetik, kuantitatiboki mugimendurik esanguratsuenak egin zituenerako (1999ko iraila) EAJ eta ETAren arteko akordio harremanak gaiztotuta eta, jarraian ikusiko dugun 556 Estatuaren partetik ezker abertzalearekin izandako elkarrizketa eta negoziazio prozesu ezberdinetan; agerikoa den bezala, eragin nabarmenena aldeen arteko konfiantza ahultzea izan zelarik. Aldiz, Lizarra-Garaziko prozesuan ezker abertzalearen ekimena ez zegoen Estatuei zuzenduta eta honen hertsaduraren aktibazioa eremu soberanistaren elkarlana eta elkartasuna areagotzeko baliagarria izan zen. Baina konfiantzan eraginik izango duen mekanismorik bada hori konpromisoarena da. Konpromisoarekin protesta mugimenduek gobernuek bultzatzen dituzten politika publikoetan eragin maila bat lortzea helburu izango dute (Tilly, 2010a). Honen adibide bezala Udalbiltzaren sorrera edota 1998ko urriaren 25eko hauteskunde autonomikoak eta gero Ibarretxeren gobernuak (EAJ-EA) Euskal Herritarrok-ekin lortutako legegintzaldi akordioa. Azken honi zegokionez, lehenik EAJ PSE-EErekin akordioa lortzen saiatu zen Ardanza Planaren eta 1995ko legegintzaldi programan betegabeko aurreikuspenak oinarri bezala hartuta. Baina ordurako elite horien deslerrotzea emana zen. Ibarretxeren esanetan, akordiorako proposamenaren filosofia "akordio politikoetan oinarritutako gobernuak paktatzea zen, ez soilik kudeaketari begirakoak" (Ordozgoiti, 2010: 95) eta bide eta une horretan nekez aurkitu ahal izan zen PSE-EErekin. EAJ eta Euskal Herritarrok-en artean lortutako akordio politikoarekin, bigarrengoek politika publikoetan eragin nabarmena lortu zuten, hauek bultzatutako nazio eraikuntzan estrategian identifikatutako lehentasunezko arloetan konpromiso zehatzak erdietsiz: finantzari zegokionez Euskadiko Aurrezki Kutxaren sorrera, euskara eta euskal kulturari lotuta administrazioaren eremu ezberdinetako euskalduntze planak, enplegua sustatzeari begirakoak (Hobetuz, etorkizuneko Euskal Enplegu zerbitzua, ...) edota lurralde artikulazioari zegokionak. Politika publikoetan eragiteko gaitasun honek, ordea, sistemarekiko leialtasun maila bat eskatu ohi du. Gure kasuan, bide politiko eta baketsuen aldeko erabileraren konpromisoa eta Gobernuak bultzatutako ekimen legegile eta instituzionalak babestea exijitu zuena. Demokratizazioak eskatzen duen herritarren parte hartzearen zabalpenaren ikuspegitik akordioak "beste eragile sozialen parte hartze publikorako bideak ezartzeko" jasotako konpromisoa adierazgarria zen, "jendarte zibilaren iritzia barneratzeko"248 helburuarekin. Herritarren eragina instituzioekiko handitzearen mekanismo honen bitartez, bezala, ETAk bere ekimena 'suspentsoan' jarrita zuela jakinarazi zion EAJri (ETAren ekimena, LBFko artxibategia). Ez dugu jakiterik ordurako Estatuko Gobernuak, inteligentzia zerbitzuen bidez edo, informazio horren berri izango zuen. 248 EAJ, eta arteko begirako erreferentzia zehatza egiten zitzaion, esaterako, euskal sindikatuek eta patronalak lortutako Enplegu Planaren garapenari edota Gogoa herri plataformak bultzatutako Eskubide Sozialen Kartari249. Baina Tillyk berak ohartarazi bezala, hainbat kasutan gobernuek konpromisoa baino integrazioa bilatu nahi izango dute. Zentzu horretan, gehiegizko barneratzea demokratizazioaren kaltetan ere joan daiteke sarearen autonomia ahultzen den neurrian. Ez da gure kasua izango. Izan ere, legegintzaldirako akordioan bertan adostutako "elkarlan parlamentarioa", "gobernu programa bere egitetik" ezberdindu nahi izan zuten, integrazio maila apalduz. Ildo beretik, ELAk eta LABek gobernu ekintzari begirako kontra-proposamen bateratua egin zuten, berak zuzendu edota indartu beharreko hainbat elementu jasoz. Gastu sozialaren hazkundea, sektore publikoko negoziazioa edota autogobernuan sakontzea (behar bezala) barneratu gabeko eskaera hauetako batzuk baino ez ziren, mugimendua eta sistemaren arteko lubakia itxi gabe uzten zutenak250. Zentzu honetan, protesta mugimenduak (ezker abertzaleak) eta ordura arteko indar sistemikoak (EAJ-EA) oreka joko batean aritu behar izan ziren, non mugimenduaren eskaeren aurrean sistemak onargarritasunaren maila zabaltzeak mugimenduari integrazio maila bat eskatzen zion baina, aldi berean, bere asimilazioa ekidinez. 249 Ekimen honek Herri Ekimen Legegile forma hartu zuen gerora. Planteatzen ziren edukien ikuspegitik tramite parlamentarioan murrizketa nabarmenak jaso bazituen ere, egun indarrean dagoen Diru Sarreren Bermerako Errenta (RGIa gaztelerazko laburduran) herri ekimen horretatik jaio zen, esaterako. 250 "Propuesta de ELA y LAB a la Acción del Gobierno Vasco en la Legislatura de 1999-2002", 1999ko otsaila. Txomin Lorcaren artxibo pertsonaletik jasota. 558 14. KAPITULUA: ABERTZALETASUNAREN DISKURTSOAK ETA EKINTZA KOLEKTIBOA 2000. URTEAN 14.1 Abertzaletasunaren diskurtsoak 14.1.1 EAJren diskurtsoa. 2000ko urtarrilaren 15 eta 16an EAJk bere III. Batzar Nagusia burutu zuen. Ordurako ETAk suetena apurtu zuen baina oraindik ekimen armaturik burutu gabe. Hamalau hilabeteetako epealdi horretan alderdi jeltzaleak ez zion erakunde armatuari autogobernuan sakontzen jarraitzeko proposamen zehatzik mahai gainean jarri; ez behintzat ezker abertzaleren espektatibak bete zituenik. Mende aldaketarekin batera EAJk egindako kongresuan burujabetzaren helburu orokorra erdiesteko hainbat zehaztapen egin zituen. Jorratu beharreko prozedurari zegokionez, EAJ prest agertzen zen horren aitzindaritza bere gain hartzeko, errepublikanismo eta liberalismo klasikoaren oinarrizko bi printzipioen gainean: "abertzaleen elkarlana" (komunitatea) eta "aniztasun politikoa" (norbanakoen askatasuna). Aurreko hilabete eta urteetan abertzaleen artean garatutako elkarlanak jendartearen hainbat eremuetan izandako harrera onari jarraipena eman nahian, proiektu abertzalearen oinarriak, edukiak, moduak eta erritmoak adosteko aukera zabaldu beharko lirateke, beti ere, aniztasun politikoak "herritarren aukeratzeko gaitasuna ez mugatzea"251 bermatu beharko lukeelarik. Eusko eta Nafarroako Legebiltzarrei funtsezko papera aurreikusten zitzaien aniztasun honen bermean, marko politikoaren aldaketa prozesuaren muina bertan garatu beharko litzatekeelarik. Han ebatzi beharreko gaiak Euskadi-Euskal Herriaren kanpo eta barne harreman sistema lirateke; hau da, erreferentziazko komunitatetik kanpoko 'beste horiekiko' harremanaren nolakotasuna eta 251 EAJ-PNV. (2000). Ahora más que nunca: ponencia política y resoluciones aprobadas en la III Asamblea General celebrada los días 15 y 16 de enero de 2000. 52. orrialdea. Koldo Mitxelena liburutegitik aterata. 559 komunitate barrukoa: "autogobernu politikoaren eduki materiala, bere botere oinarria eta berau [...] babestu ahal izateko berme sistema", hain zuzen ere. Arestian aipatutako bi printzipio hauek ordezkari politikoen foro, parte hartze sozialerako bitarteko eta erakundeen artean osatutako 'gurpil' moduko hartu-emanean hartuko lukete forma: 14.1 irudia: EAJren mende hasierako diskurtsoaren irudia. Batetik, alderdi politikoen foroak "elkarrizketa politiko orokorra erraztea" izango luke helburu. Bestetik, eragile, elkarte eta abarrekoen parte hartzea bermatu beharko litzateke une oro, hauen "egitasmo politikoak aurkezteko" aukera emanez; hauen baitan komunikabideei dei berezia egiten zitzaien gertakari politikoei "buruzko informazio egiazkoa ahalik eta era berdinenean bermatu"252 ziezaieten herritarrei. Eta azkenik, instituzioei "proiektu politikoen onarpen eraginkorrerako eta garapenerako oinarrizko erreferentzia eratzailea" aitortzen zitzaien; baita Udalbiltza bezalako "sorrera berriko erakundeek" joka zezaketen papera aintzat hartu ere. Prozedura orokor honen baitan, EAJk bere proiektu politikoaren helburuak zirenak ere berretsi eta markoztatzen zituen, zazpi herrialdez osatutako subjektu politikoa eta bere "'izatearen' aitortza" helburu orokor bezala jarriz. Bere kristalizazio instituzionalak forma hartuko luke a) Udalbiltza bezalako hautetsien egituran, b) indarrean zeuden autogobernuen eskuduntzetan (EAEn zein Nafarroan), c) Europar Batasuneko eta nazioarteko foroetan parte hartzean253. 252 Ibidem. 253 Ibid., 53. orrialdea. 560 Alde horretatik, 2000. urteko batzar nagusiak EAJren diskurtsoan marko politikoaren aldaketari ateak zabaltzeko balio izan bazuen ere, hori gauzatzeko prozedura eta, batez ere, planteatutako aldaketa instituzionalaren termino zehatzak argitzeko ekarpen txikia suposatu zuela esan dezakegu. Ardanzaren garaietan ez bezala, non Lehendakariaren figura instituzionalak bakegintzaren arloan lehentasunezko erreferentzia bihurtu zen, mende berriarekin batera Lehendakariak pisu nabarmena hartu zuen autogobernu ereduaren garapenean. Kasu honetan, Ibarretxek alderdiaren Batzar Nagusian era lausoan zirriborratutako planteamendua garatu eta gizarteratzeko funtzioa bete zuela esan dezakegu254. Tradizionalki autonomismoan kokatutako sektore ezberdinek garatutako diskurtsoarekin gertatu bezala, 90. hamarkadaren azken urteetan Ibarretxek garatutako markogintzaren diagnosi eta prognosiak bilakaera bat izan zuten. Bere ustez, Gernikako Estatutuaren garapenak aurretik ezagutu gabeko ongizate maila ekarri zizkion euskal jendarteari. Aldiz, bere garapena mugatua izan zen gobernu ezberdinen borondate falta eta hainbat gaien judizializazioa tarteko, honek euskal jendartearen eremu zabaletan "frustrazioa" eragin zuelarik255. Honek erabakitze eskubidea eta burujabetasuna ipar izango lukeen "kontsentsu politiko berri" bat eskatzen zuen. Helburuen markoztatze horretan ados zeuden abertzaletasunaren bi familia nagusiak. Eztabaida nagusia bera gauzatzeko planteatutako konponbide egingarrien proposamenean eta honek sortu zezakeen mobilizaziorako kontsentsuan (Snow & Benford, 1988) zetzan. Ibarretxeren garai horretako planteamenduak gorago aipatu ditugun errepublikanismo eta liberalismoaren oinarrizko premisa bikoitzetik abiatzen zen. Batetik, euskal jendartearen "aniztasuna" aldarrikatzen zen ikuspegi ezberdinetatik: nazio identitateei zegokionez, ikuspegi sozialetik eta abar. Alde horretatik, ordura arte "kanpoan egon zirenak barneratu eta kontsentsuaren barruan egon zirenak kanpoan ez uzteko" aukera eskaini behar zuen adostasun berriak. Baina bestetik, euskal jendartearen izaera "berezitua" ere aldarrikatzen zuen. Izan ere, bere ustez, jendartearen aniztasun politiko horren gainetik euskal jendartean "partaidetza komunaren 254 Hemen jaso ditugunak Ibarretxek 2000. urtean egindako 'lehenengo' proposamenak dira, gerora hamarkada osoan zehar garapena izan zutenak. Gure aldetik hemen aztertutako eduki hauek ezker abertzaleak autogobernuaren garapenerako planteatutako proposamenekin oinarrizko alderaketa bate egiteko baliatu nahi izan ditugu, Lehendakariak hurrengo urteetan garatu zituen proposamen politikoen azterketa beste lan batzuen esku uzten dugularik. 255 2000. urtean Ibarretxeren markogintza aztertzeko Lehendakariak urte horretako martxoaren 23an Madrilen Club Siglo XXI foroan eta maiatzaren 11ean Bartzelonan egindako hitzaldi entzutetsuak baliatuko ditugu. Jarraian jasotako ateratakoak sentimendu" bat nagusituko litzateke, "gure buruak euskal hiritar bezala aitortuko lukeena". Horren adierazgarri alderdi abertzaleen gehiengoan islatuko litzatekeen sentimendu nazionalista, gehiengo sindikal propio baten existentzia, berezko hizkuntza eta abar. Ibarretxeren ustez honek euskal Herriak bere buruaz duen pertzepzioa "nortasun singularra eta berezitua" duen jendartearena litzateke, honek Estatu espainiarraren barruan bere "aitortza diferentziala" izatera eraman beharko lukeelarik. Premisa hauen gainean 2000. urtean Ibarretxek sei urrats nagusien araberako bide orria planteatzen zuen: a) Lehenik, biolentziarik gabeko eszenario bat lortzea: honi lotuta aurreko urteotako prozesuaren gaineko balantzea eta autokritika egitearen beharra azpimarratu zuen, aurrera begirako ondorioak ateratzeari begira. Eskubide indibidual zein kolektiboen aldeko borroka bide politiko eta baketsuetatik helduz. b) Euskal alderdi politikoen arteko Elkarrizketa Foroaren eraketa: foro honen sorrerarako hiru baldintza planteatu zituen: batetik, ordezkari guztiek bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko apustua; bigarrenik, euskal herritarren borondatea errespetatzeko konpromisoa; eta azkenik, inongo ideia politikoen gaineko aldez aurreko betorik ez onartzea. c) Lehenengo 'elkargune' bat bilatzea: bere ustez elkargune hau "euskal hiritarrek beraien etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duten eskubidearen aitortza litzateke". d) Adostutako elkargune hori herri galdeketa bidez berrestea: bera biolentziarik gabeko egoera batean burutu beharko litzatekeelarik. e) Euskal jendartearen erabakia ordenamendu juridikoan inkorporatzea: horretarako Estatuarekin Hitzarmena erdietsi beharko litzateke, Ibarretxek bi egoera posible aurreikusten zituelarik: batetik, Konstituzioaren interpretazio zurruna eginez horretarako aukerarik ez izatea; edota interpretazio malgu baten bitartez (Konstituzioaren Lehenengo Xedapen Gehigarria tarteko) euskal lurraldeek "gorputz politiko ezberdindua" osatzen dutenaren aitortza. f) Azkenik, eta aurrekoa posible balitz, bigarren 'elkargune' bat adostu beharko litzateke: euskal jendarteak Estatu espainiarrarekin izan nahi duen harreman juridiko-politikoaren markoaren ingurukoa. Ibarretxeren ustez, egoera ikusita, harreman hori ez litzateke ez Konstituzioan, ezta independentzian ere kokatuko, "erabakitzeko izatearen" aitortzan baizik. 562 14.2 irudia: Ibarretxeren 2000. urteko proposamenaren diagrama. Rawls-en (1971) pentsamendu liberalaren 'justiziazko printzipioekin' bezala, Ibarretxeren planteamenduaren 'elkarguneek' euskal jendartearen oinarrizko bateratasuna bermatuko lituzkete, hortik aurrera, euskal jendartearen 'aniztasun' hori edota liberalek aipatuko lituzketen eskubide indibidualak bermatu beharko liratekeelarik. Baina gure kasuan ere, aldez alde aurretik parte guztiek onartuko lituzketen 'justiziazko printzipio' rawlsiar edota Ibarretxeren 'elkarlguneak' adosteko 'ez-jakintasunaren errezela' eraginkorrik ez dugu aurkituko; ez euskal hiritarren erabakitze eskubidearen aitortzaren inguruan, ezta euskal jendarteak Espainiarekin izan beharreko harremanari zegokionez ere. Izan ere, teoria agonistek aldarrikatu bezala (Mouffe, 1999), premisa horiek adostea prozesu gatazkatsua izango da, horren arrakasta indar harremanaren araberakoa izango delarik. Bukatzeko, aipatu dugun bezala, motibaziorako markogintza eraginkorrak norberaren proposamenak legitimatzearekin batera, besteen proposamenen babes eta bideragarritasun falta ere nabarmendu behar du. Zentzu horretan, Ibarretxeren proposamenak 'muturretan' kokatzen zirenen posizioa higatzeko diskurtso oso bat garatzen zuen; ETAren "biolentziaren eta inposizioaren estrategia", garaipen polizialarena edota aldaketarik onartzen ez duen marko juridikoarena aterabiderik eta babes sozialik gabeko proposamen bezala aurkeztuz. Su-etenaren amaierarekin burujabetzaren aldeko indarren artean eman zen deslerrotzearen ondorioz eta Estatua-ETAren arteko (bir)polarizazioan, Ibarretxek zentralitate politikoa emango zion tresna eraginkorra aurkitu zuen diskurtso honetan. 14.1.2 Ezker abertzalearen diskurtsoa. 563 1999ko abuztuaren 29an ETAk agiria kaleratu zuen prozesua "impasse" egoeran eta "une kritiko batean" zegoela esanez. Egoera horren jatorria prozesuaren "indefinizioari" egozten zion, horren erantzuletzat "Euskal Herria askatzea 'ameskeriatzat' duten ustezko abertzale 'nostalgikoak'" hartuz. Izan ere, ETArentzat 1998ko udaran EAJ eta EArekin adostutako akordioaren helburua "ordura arte indarrean zegoen Euskal Herriaren aurkako marko juridiko-politiko horren alde aritu izan direnen jarrera aldaketa zenbaterainokoa zen ikustea baitzen". 1999ko udararako, aldiz, EAJko hainbat ordezkariren ahotan autonomismoaren alde egindako adierazpenek256 haserrea sortu zuten erakunde armatuan. Prozesuaren ordura arteko bilakaera baloratzeko ETAk bi fase ezberdintzen zituen257: batetik, 1998ko udaran EAJ eta EArekin adostutako akordioaren sinaduratik, 1999ko otsailaren 6an Euskal Herriko Udal Ordezkarien Biltzarraren (EHUOB) sorrera bitarte zihoana; eta hortik aurrerakoa bestea, ekaineko udal hauteskundeek sortutako "norgehiagoka alderdikoiagatik" ezaugarritutakoa. Edozein kasutan, EAJ eta ETAren arteko harremanak hasieratik ez ziren errazak izan. Jada aipatu dugu 98ko udaran sinatutako akordioaren ondotik gutun trukaketa bati hasiera eman zitzaiola. Horietako lehenengoan EAJk eta EAk aipatutako ekarpenak gehitu nahi izan zizkioten ETArekin sinatutako idatziari; erakunde armatuak ez zuen begi onez ikusi EAJri urte bereko irailean zuzendutako gutunean jakinarazi bezala258. Gutun horretan bertan ETA kritiko azaltzen zen EAJk hiru gairen inguruan mantendutako jarreragatik: batetik, fasearen ezaugarritzea burujabetzari baino bakearekin lotu nahi izateagatik; bigarrenik, eta horri lotuta, prozesuaren bilakaera Estatuen jarreraren arabera kokatzeagatik, eta ez eragile abertzaleek hartutako konpromisoagatik; eta hirugarrenik, izen zehatzik aipatzen ez bazen ere, hainbat arduradun instituzionalek aurreko bi aferetan izandako erantzukizunagatik. Hala ere hartutako konpromisoek aurrera egin zuten eta hurrengo urte hasieran EHUOBren deialdiak instituzio nazional berriaren sorrerarako aldarteak baretu zituen. Ekaineko udal hauteskundeak gertu zeuden eta hilabete batzuk lehenago burututako hauteskunde autonomikoetan ezker abertzaleak izandako igoerak norgehiagoka bizia piztu zuen bi sektoreen artean. Gainera, beste alde batetik, EAJren hainbat ordezkarik ere publikoki zalantzak agertzen hasiak ziren Lizarra256 Arzalluzek berak, adibidez, 1999ko ekainaren 26an zera zioen: "quienes dicen que el Estatuto y el Amejoramiento no existen están en la inopia […]. No vamos a dejar de todo lo que hemos construido durante estos años porque ellos ahora tengan una idea y a partir de ahí quieran construir una utopía" (Gara, 1999-06-27). 257 1999ko abuztuaren 28an Gara egunkarian publikatutako ETAren agiria. 258 Argia aldizkariaren 'Bakegintza' sailetik: http://www.arg Garaziko Itunaren sinaduratik aurrera Alderdiak erakutsitako norabidearekin, lehiaren mekanismoa eragileen artean ez ezik, eragileen barruan ere aktibatuz. Ordura arteko harreman epistolarren mugak ikusita, 1999ko uztailean ETAk, EAJk eta EAk zuzeneko bigarren hartu-eman saio bat burutu zuten259, bakoitzaren diagnostikoa konpartitu eta aurrera begira balizko urratsak finkatzeko alderdi jeltzaleak egindako irakurketaren arabera jendeak ez zuen Lizarra-Garaziko Hitzarmena ulertu, Espainiako indar eta komunikabideen jarrerak ez zutelarik lagundu. Gainera nazio eraikuntza abertzaleen kontua bezala ikusia zen, hori bera herritar guztiei zabaldu behar zitzaielarik. EAJren arabera horrek ikuspegia zabaldu eta erritmoa aldatzea eskatzen zuen. EAk bere aldetik Espainiaren erasoaren dimentsioa eta EHUOBk egindako deialdiaren garrantzia azpimarratu zuen, egoera horretan "inteligentzia politikoz" jokatzearen beharra nabarmenduz. ETA, berriz, egoerak bizi zuen "indefinizioaren" eragin kaltegarriaz kexu zen. Horren jatorrian aurreko urtean hartutako konpromisoen ez betetzea kokatu zuen, batez ere Estatu mailako alderdiekin hausteari zegokiona260. ETAk berriro ere "Euskal Herriaren eraikuntza prozesu batean" zeudela azpimarratu nahi izan zuen; eta ez "bake prozesu" batean. Prozesuaren objektu edo helburuaren gaineko eztabaida bere bilakaera osoa baldintzatu zuen aldagaia izan zen. Hain zuzen, alde batek besteari objektu aldaketaren mekanismoa aktibatu izana leporatzea pronostiko komun gabeziaren erakusle nabarmenenetakoa izan zitekeen. Gogoan izan dezagun, jeltzaleen kanpora begirako diskurtsoak bakearen helburua markoztatu bazuen epe horretako erreferentziazko erronka nagusia bezala, ezker abertzaleak, batez ere ETAren eskutik, burujabetzaren erronkan finkatu zuela, hori gabeko "bake faltsua" salatuz. Mekanismo honen aktibazioa (edo horrela ematen ari zenaren ulermenak) maila ezberdinetako inplikazioak izango zituen, bai gatazkan parte hartzen zuten identifikazioen eraikuntzari begira, zein liskarraldiaren garapenari begira. Lehenengoen artean, etengabeko zertifikazio-deszertifikazioren kateaketa ekarri zuelako, prozesuari egotzitako objektu edo helburuaren arabera ondokoaren aitortza edo aitortza falta ematen zelako, horren araberako aliantza/aurkaritza egiturak etengabe berreraikitzera behartuz. Eta liskarraldiaren garapenari begira, aurrerago aztertuko ditugun negoziazio hautsien edota konfiantza galeraren mekanismoak aktibatu zituelako. Gauzak horrela ETAk aurreko udaran sinatutako hitzarmenean jasotako su-etena "airean" uzten zuela adierazi zien. 259 Elkarrizketa saio horri buruzko oharrak ETAren ekimena argitalpenetik jasoak dira. 260 Ezker abertzalearen gogoan oso presente zegoen EAJk PPren Gobernuaren 1999ko aurrekontuei emandako babesa A-8 autobidearen kudeaketaren transferentziaren truke. 565 Gerora publiko egin zuen bezala261, ETAren ustez 1999ko lehenengo hilabeteetan EAJk "denbora irabazi nahi" izan zuen, "hitzarmena zehazteko proposamen-kontraproposamen prozesu bat abiarazi" nahian. "PNVren jokoa HB motzean lotzen saiatzea zen". Horretarako, "HB marko instituzional berriaren luzerako eztabaidan murgilduz eta aurrean zegoen ziklo elektoralaren ondorengo 'pastel' banaketarako formula ezberdinak proposatuz". Ikusi dugun bezala, demokratizazioa helburu duen edozein protesta mugimenduren helburua politika publikoetan eragitea bada ere, tentuz ibili beharko da sistemarekiko barne-kanpo logikan beregandik 'irentsia' izan nahi ez bada. Hau bereziki garrantzitsua suertatu zen politika publiko hauetan eragitearen ikuspegitik baino, botere politikoa bera borrokatzea helburu bezala duen mugimendu batentzat262. Ildo honetan, boterea edo eraginaren paradigmak praktikan %100ean inoiz aurkitu ezin izango ditugun ereduak baino ez dizkigute eskainiko, familia politiko ezberdinen baitan hauek era tentsiodunean elkar-bizi ohi direlarik. Gauzak horrela 1999ko uztaileko bilera horretan, su-etena 'airean' uztearen hordagoa botatzearekin batera, ETAk proposamen berri bat egin zien EAJ eta EAri. Proposamena tradizio errepublikano klasikoekin sintonian ulertu ditzakegun funtsezko bi printzipioen gainean oinarritzen zen: batetik, lurraldetasunaren ideia, eta bestetik, bere izaera burujabea. (Euskal) Komunitatea egituratu beharko lituzketen balore horiengan egondako bilakaera kritikatuko zuen. Lehenengoari zegokionez, azken hamarkadetan abertzaletasunaren baitan egondako 'desbideraketak' salatu zituen; baita ezker abertzaleari zegokionean ere. Izan ere, diskurtso eta praktika autonomistan mendebaldeko hiru herrialdeek hartutako zentraltasuna edota ezker abertzalearenean 'Ipar Euskal Herria' eta 'Hego Euskal Herriaren' arteko zatiketaren ikuspegiak 'euskal komunitatea' edo abertzaletasuna "krisi egoeran"263 kokatu baitzuten. Horren aurrean, ETAk komunitate hori berregituratzeko balioko lukeen Euskal Herri osoko ikuspegia eta Euskal Herri osorako estrategia baten beharra nabarmentzen zuen. Ze punturaino, non "Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat autodeterminazio eskubidea edo berauen suzedaneo bat eskuratzea" eta Nafarroa, Lapurdi edota Zuberoarentzat horretarako "atea irekitzea" ekidin beharreko arriskutzat hartzen baitzen. ETAren hitzetan ezker abertzalearen proposamena "lurraldetasuna abiapuntu hartuta, Euskal Herri osoarentzat autodeterminazio eskubide hori praktikan jartzea" litzateke, "bere instituzio propio eta tresnen bidez". 261 ETA. (2000). ETAren ekimena. Lazkaoko Benediktarren Fundazioko artxibategitik aterata. 262 Bi paradigma hauen nondik norakoak zehatz aztertzeko ikusi jada aipatu dugun Zubiagaren (2011) doktore tesia. 263 ETA. (2000). ETAren ekimena. 5. orrialdea. 566 Bigarren printzipioari zegokionez, ETAk jada adierazita zuen ekimenaren helburua ez zegoela Estatuei begira zuzendua; bertako indarrei, eta zehazkiago, EAJri begira baizik. Zentzu horretan, euskal indarrek garatutako prozesu burujabearen bidez lortuko litzateke autodeterminazioa egikaritzea. Praktika horretan ezker abertzaleak bere biziko garrantzia eman zion instituzionalizazio prozesu nazionalari; balore sistema edota praktika politiko-sozial horren kristalizazioa bezala ulertuta. ETAren proposamenean bi printzipio hauek uztartzeko Euskal Herriko legebiltzar berri bati bide emango ziokeen Euskal Herri osoko hauteskunde konstituziogileen formula264 planteatu zuen; hauteskunde hauek indarrean ziren instituzio gehienek deitu beharko zituztelarik. Aurreko atalean aurreratu bezala, ETA prest agertzen zen bere jardun armatuari behin betiko amaiera emateko hauteskunde hauen ondorioz legebiltzar nazional berri bat sortuko balitz: "Sortuko den legebiltzar horren sendotasuna eta egonkortasunaren arabera [ETAk] orain arteko Euskal Herriaren armen bidezko defentsari amaiera emango lioke [...]. Hitzarmen berria sinatuz geroztik orain arteko ekintzen etenaldiaren epekako egoera iraunkor bilakatuko litzateke, batez ere hauteskunde horien jomuga azkar baten beha"265. 14.3 irudia: ETAren proposamenaren diagrama. 1999ko uztailean burututako bilera horretan bertan EAJk proposamena "ameskeriatzat" eta "utopikotzat" hartu zuen, bilkura horietan HBren presentzia eskatuz. Erakunde armatuaren arabera ez zen lehenengo aldia EAJk ETA "ikuslearen paperean kokatuz" su-etena luzatzea beste helbururik ez lukeela. Irakurketa hau eginda, gerora ikusi zen bezala, alde erradikalaren mekanismoaren aktibazioa jokoan zegoela ondorioztatu genezake. Honen arabera, sektore ezberdinen kontraesanen areagotzearen ondorioz edota muturreko sektoreen erradikalizazioaren ondorioz tarteko sektoreak 264 Proposamen hau Euskal Herriaren egituratze juridiko-politiko berri bati bide emango zion instituzionalizazio proposamen oso berri batekin lagunduta zihoan (Herrien Biltzarra, Herrialdeen Biltzarra, Biltzar Orokorra, …); zeinaren azken helburua konstituzio propioa osatzea litzatekeen (ETAren ekimena). 265 Ibidem. 567 (EAJ-HB) elkar bilatzera joko lukete. Gure kasuan, noski, mekanismo horren aktibazioak jardun armatuaren berraktibazioaren gurpil zoroaren mehatxua suposatu zezakeen jelkideentzat; baldin eta tarteko sektore horien arteko konbergentzian muturrekoak ere ez baziren erakartzen. Alde horretatik, jeltzaleen eskaerak konbergentzia hori lortu ezean, ezker abertzalearen baitan deslerrotzeak edota desertzioak lortzeko asmoa izan zezaketela pentsa daiteke. Edozein kasutan, EAJren ordezkaritza behin betiko erantzuna irailerako ematekotan gelditu zen. Ordurako entzundakoak, aldiz, argi uzten zuen jelkideen zuzendaritzaren jarrera zein izango zen266. EBBk erantzuna bidali egin zuen, aurreko atal batean azaldu dugun terminoetan planteatuz: ETAk planteatzen zuen prozesu konstituziogilearen aurrean, "sei herrialdeetako hiritarrek gauzatuko duten prozesu politiko eta soziala" proposatuz, alegia. Azken honen helburua, barne zein kanpo antolaketa erabakitzearekin batera, "gure Herriak datozen hamarkadei begira behar duen status juridikoa eta botere maila" finkatzea litzateke; indarrean ziren marko juridiko politikoak horren arabera moldatu beharko liratekeelarik. Definizio falta handiegia konfiantza falta agerikoa zen hartu-eman batzuetan. 1999ko azaroan aurreko urtean ETA, EAJ eta EAren arteko hartu-emanak prentsan filtratu ziren; baita hiruek sinatutako akordioa eta horren inguruko ondorengo desadostasunak ere. ETAk, lehenik harreman horiek APS agentziari egindako elkarrizketan baieztatu zituen; ondoren, hilaren 28an, Gara egunkarian argitaratutako komunikatuan uda horretako elkarrizketak eta su-etena apurtzeko erabakia publiko eginez. Agirian "PNV eta EAk Moncloako marko estatutarioari atxikiz ohiko kudeakuntzari ematen zioten garrantzia eta ez marko juridiko-politiko berri baterantz abiatzeko ekimenei" egozten zizkion erabakiaren arrazoiak, hogei urte beranduago 'haustura ala erreformaren' dikotomiarekin antzekotasun handiak zituen diskurtsoa biziberrituz. Horrela, ETAren ustez, Tarrowen ereduan bezala, behin su-etena martxan "desordenaren mehatxua" apaldu egin zela antzeman zenean (edota bere berraktibazioak sortu zitzakeen kalteak ekintzaileen bizkarretan geldituko zirela aurreikustean) koalizio horiek ahultzera jo zuten. Su-etenaren hausturaren ondorengo asteetan euskal eragileen ekimenak ugaldu egin ziren aurreko hilabeteetako "impasse" egoerari buelta eman nahian: ELA eta LABen arteko agiri bateratua kaleratu zen "prozesua sendotzeko" deia eginez; Lizarra-Garaziko Foroaren talde iraunkorraren komunikatua kaleratu zen, prozesuaren mesedetan alde ezberdinei beraien erabakiak berraztertzeko deia eginez; HBk bere "konpromiso politiko, sozial eta instituzional guztiak bere horretan 266 Ollorari egindako elkarrizketan bilera horretatik bere alderdiko mintzakideak zur eta lur atera zirela aipatu zigun. Anekdota bezala, garai horretan berarekin batera Gasteizko Legebiltzarrean Euskal Herritarrok-etik biltzarkidea zen Jon Salaberriari (gerora ETAko zuzendaritzako kide izatea atxilotu zutena) barre artean egindako iruzkina aipatu zigun: "Pero Jon, esto Iruña ¿cómo lo hacemos? ¿nos ponemos con una urna de papel tú y yo?". 568 mantentzen" zituela adierazi zuen; ... Alderdietako ordezkarien artean ere ETAk salatzen zuen "indefinizio" hori gainditzeko saiakerak egon ziren. Hartu-eman hauek su-etenaren apurketa baino lehenagotik abiatuak leudeke267. Alderdi abertzaleen artean lantzen ari omen ziren dokumentuen arabera, Espainiako gorteetarako hauteskundeen ondoren Eusko Legebiltzarrak Estatutuaren aldaketa planteatuko lioke Madrili; honek ezezkoa eman edo erantzungo ez balu, proposamenari buruzko plebiszitua egingo litzatekeelarik Euskal Herri osoan268. Egunkaria-k ere 2000ko urtarrilaren 21eko alean, EAJ, EH, EA eta ABren arteko hartu-emanen berri eman zuen, horien inguruko ikuspegi zuhurragoa erakusten bazuen ere. Egunkariak jasotakoaren arabera, hartuemanen helburua "egungo egitura juridiko-politikoa gainditzeko bidea hitzartzeko lana" hastea zen, ordurako bi bilera baino burutu ez baziren ere. EAJk, EHk, eta EAk proposamen bana mahai gaineratu zituzten. Izan ere, data horietarako hiru alderdiek beraien biltzar nagusiak burutu berri zituzten269. Euskal Herriaren aitortza lortzeko helburu horretan ados egonda ere ezberdintasun nagusiak planteatutako prozedura edota (gure orain arteko kategoriei helduta) konponbiderako proposamenen egingarritasunaren gaineko ikuspegietan zeuden: EAJk proposatutako bi legebiltzarren gidaritzapeko erreforma prozesutik hasi, EAk planteatutako subiranotasun aldarrikapenetik pasa eta ezker abertzaleak luzatutako hauteskunde konstituziogileen proposamenera. Beste behin ere lehiaren mekanismoa martxan jartzear zen euskal protestaldian, liskarraldiaren goraldia ematear zen momentuan. Kasu honetan, erreibindikatzaileen arteko norgehiagokak dimentsio berezia hartu zuelarik. 14.2. Ekintza kolektiborako mekanismoak eta desdemokratizazioa 14.2.1 Lehia mekanismoaren (ber)aktibazioa. 267 El Mundo egunkariak 1999ko azaroaren 19rako argitaratutakoaren arabera, EAJ, EA eta EHk urte amaierarako Estatutua ordezkatuko zuen proposamena aurkezteko asmoa lukete. 268 Kortabarria, 2015: 406. 269 EAJk 2000ko urtarrileko 15 eta 16an burutu zuen bere Biltzar Nagusia. Euskal Herritarrok-ek, aste batzuk lehenago, abenduaren 11ean, aurkeztu zuen bere Batzar Orokorraren aurrean Euskal Demokrazia osatzeko oinarriak eta garatzebideak proposamena. Eta EAk azaroaren 21ean bere V. Kongresua. 569 90. hamarkada hasieratik bukaerara bitarte doan epealdian liskarraldietan ohikoak izaten diren hiru prozesu sendoek nola parte hartu zuten ikusi dugu orain arte. Asko laburbilduz, hamarkadaren erdialdean protestaldiaren eskala aldaketak forma bikoitza hartu zuela azaldu dugu; batetik, artekaritzaren mekanismoaren bitartez liskarraldi politikoaren mugak zabalduz eta protestara sektore berriak inkorporatuz; eta bestetik, protestarako bitartekoen erradikalizazioa eta difusioaren bitartez. Eskala aldaketa honek lehenengo momentu batean 'demokrata eta biolentoen' arteko polarizazio ezagunean sakontzeko eman bazuen ere, mekanismo honi lotuta agertzen den aukera eta mehatxuen espirala tarteko, bigarren eta hirugarren prozesu sendoei bide eman zitzaien: kategoria zahar-berrituen osaketa (soberanista eta konstituzionalistak) eta beraien arteko polarizazio berriak. Ikusten ari garen bezala, errealitate politikoaren gaineko marko interpretatzaile ezberdinak, aldiz, kategoria hauen barne kohesio ahula agerian uzten joan ziren. Gainera 2000eko urtarrilaren 21ean ETAk Pedro Antonio Blanco koronela hil zuen Madrilen, hilabete batzuk lehenago iragarritako suetenaren haustura. Honek sektore ezberdinen arteko lehiaren mekanismoari bide eman ziolarik. Azken biurtekoaren aldebiko polarizazioa (soberanista-konstituzionalistak) berrezaugarrituz. MTTk (2005) aipatu bezala lehiaren mekanismoak bi adiera izango ditu: batetik, errebindikatzaile eta autoritatearen artekoa, eta bestetik, errebindikatzaileen artean. Gurera ekarriz, lehenengoak soberanismo eta konstituzionalismoaren arteko lehian forma hartu zuen; bigarrengoak, ezker abertzalea eta EAJren artean, nagusiki. Aztertu ditzagun hurrenez hurren. 14.2.1.1 Erreibindikatzaile eta autoritatearen arteko lehia: Konstituzionalisten objektu aldaketa eta erasoen orokortzea Konstituzionalisten eta soberanisten diskurtsoen arteko tenkatzea hau ez zen berria. Su-etena indarrean mantendu zen bitartean areagotzen joan bazen ere, 2000ko abenduan PPk eta PSOEk sinatu zuten "Askatasunen eta terrorismoaren aurkako Akordioan" bere gailurra jo zuen. Itun honek markogintza anti-terrorista berrezarri nahi zuen. Hainbat kasutan eztabaida politikoa Ajuria Eneako Itunak planteatzen zituen terminoetara eraman zituen: hertsadura mekanismoen erabileraren aldeko mezua, Estatuko Segurtasun Indarrei eta gorputz judizialari babesa erakutsiz -4. puntua-; nazioarteko lankidetza balioan jarriz -6. puntua-; edota herritarren mobilizaziorako deia eta komunikabideen paperaren garrantzia nabarmenduz -8. puntua-. Baina beste hainbatetan, harago eraman nahi izan zituen errepresioaren mekanismoa areagotuz: sistema penala erreformatzeko 570 Liskarraldiaren garapenean ematen den objektu aldaketaren mekanismoa, aldiz, bestelako azpimekanismoengatik lagunduta etorri ohi da. Konstituzionalismoaren kasuan erasoen orokortzea nabarmendu dezakegu; arerio zehatzetik hasi (ezker abertzalea) eta bere ohiko aliatuetara ematen den erasoen zabaltzea bezala ulertuta. Zentzu horretan, konstituzionalismoaren marko interpretatzaile eguneratuak abertzaletasunaren deslegitimazioa sakona eskatzen zuen. Horretarako arerioen markoztatzea bere helburuen (autodeterminazio eskubidea) legitimazio faltarekin lotu zuten, Ibarretxek aurreikusi bai baina desio ez zuen sistemaren onargarritasunaren gaineko irakurketa murritzaileena eginez. Akordioaren sinatzaileen arabera, EAJk eta EAk Ajuria Eneako Ituna ETA eta EHrekin adostuta baztertu zuten, "biolentzia uzteari prezio politikoa" jarriz. Prezio hori "autodeterminazioaren inposizioan" zetzan, helburua hau "gutxiengoena, baztertzaileak eta xenofoboak izateagatik, demokraziaren arauetan inoiz biderik irekitzea lortuko ez zutelarik". Urte batzuk geroago 'dena ETA da' bihurtu zen marko interpretatzaile honek sistemaren gaineko kohesioa indartzeko 'barne etsaiaren' logikari bide eman zion. Letamendiak (1997) aipatu bezala, besteak beste, eliteen arteko lehiei aurre egin eta PSOE PPrekin lerratzera eramanez271. 14.2.1.2 Erreibindikatzaileen arteko lehia: 'Erreforma soberanista' vs 'haustura konstituziogilea' Bigarren lehia diskurtsibo bat (ber)zabaldu zen, kasu honetan, burujabetzaren aldeko indarren artean. Orain arte esandakoari erreparatuta, 90. hamarkadaren bigarren erdialdean zehar aipatutako erreferentziazko bi gaien gainean (autogobernuaren eta bakegintzaren egoera), diagnosi eta pronostikoari zegokionean, diskurtso soberanista bat artikulatzeko oinarri bateratuak bazeuden ere, markogintzarako eskema honen hirugarren hanka ahula izan zen; motibaziorako markoaz ari gara. Izan ere, soberanismoak Maltzagaren metaforaren gainean marko bat eraiki bazuen ere, markoztatutako helburuak gauzatzeko proposamen egingarrien gaineko sintonia falta agerikoa izan zen. 14.1 taula: EAJ eta EHren 2000. urteko markogintzaren alderaketa 271 Itunaren lehenengo puntuan bi alderdiak terrorismoaren aurkako politikak "zilegizko konfrontazio politiko edo elektoraletik kanpo utzi" eta gai horren gaineko "elkarlan iraunkorra" mantentzeko konpromisoa hartu zuten. Itunak aktibatutako objektu aldaketaren mekanismoarekin terrorismoa Konstituzioaren onarpenagatik ordezkatzeak, aldiz, PSOE Estatuaren lurralde antolaketaren inguruko posizio propiorik gabe utzi zuela esan dezakegu. 572 EAJ "Izan erabakitzeko" Euskal Herritarrok272 "Euskal Demokrazia" Diagnosia Arazoa Autogobernuaren garapen falta; honek eragindako "frustrazioa" "Egungo markoaren agortzea" Kausa edota eragileak - Gobernu zentrala - Judikatura - ETA ("Asmo legitimoak prostituitu") Estatuen zapalkuntza ("Gatazka historikoa") Prognosia Helburua(k) "Normalizazioa273 eta bakea" "Ezagutza politikoa bermatuko duen marko politikoa" Arrakastarako aukerak Euskal jendartearen izaera "anitza" eta "berezitua" - "Nazio mailako mugimendu anitza eta zabala" - "Estaturik gabeko nazioen ernaltzea" - "Ziklo historikoari amaiera emateko baldintzak" Motibaziorako markoa Mugimenduaren legitimazioa Parte hartzea: alderdien foroa(k), eragile sozialak eta instituzioak Parte hartzea: "euskal herritar guztien parte hartzea"; zehazki, "euskal agente sozial, sindikal eta politiko guztiak" Protestaren hartzaileen markoztatzea Gobernua eta ETA Estatuak (eta EAJ274) Konponbiderako proposamen egingarriak "Prozesu politiko eta soziala" "Prozesu eratzailea" Zentzu honetan, ezker abertzalearen eta EAJren diagnostikoen eta pronostikoen arteko sintonia orokorra ez da mobilizazioa aktibatuko duen markogintza arrakastatsurako baldintza nahikoa izango, motibaziorako marko eraginkor bat ere beharrezkoa izango da. Klandermansen (1984) hitzak baliatuta, marko politikoaren alde euskal jendartea mobilizatzeko kontsentsua (consensus mobilization) ez da ekintzarako kontsentsuari (consensus action) bide emateko baldintza nahiko 272 2000. urtean zehar ezker abertzaleak garatutako markogintza azaltzeko Euskal Herritarrok 1999ko abenduaren 11ean aurkeztutako Euskal Demokrazia osatzeko oinarriak eta garatzebideak dokumentua hartu dugu erreferentzia nagusia bezala. 1999an ETAk EAJri egindako proposamenaren ildo beretik doa. ETAren proposamena jada azalduta, EHren dokumentu horretatik koadro honetan jasotako pasarte eta kategoriak ezker abertzalearen markogintzaren nondik norakoak ulertzeko nahikoak direlakoan gaude. 273 'Normalizazioa' euskal gatazka osoan zehar oso presente egon den kategoria izan da. Ajuria Eneako Itunaren jatorrizko izenetik hasita ("Acuerdo para la Normalización y Pacificación de Euskadi") gaur egunera arte. Ibarretxek 2000. urtean aurkeztutako proposamenean tarte berezia eskainiko zion honi: "Muchas veces se ha confundido interesadamente el proceso de pacificación, entendido como ausencia de violencia, del proceso de normalización política, entendido como solución del conflicto de convivencia y de encaje de Euskadi en España". EH-k ere Euskal Demokrazia-ren dokumentuan erreferentzia egin nahi izan zion kontzeptu honi "Normalizazioa versus demokrazia" izenburua zuen atalean: "Euskal Herria egoera guztiz ez normalizatu batean bizi da [...]: bi estatuen menpe zatitua, [...]. Funtsezko ez normaltasuna zera da: gure etorkizuna erabakitzeko ahalmena ere ez dugula gure esku". Ezberdintasun sakonegirik ez bi adieren artean. 274 Dokumentu osoan zehar ez da EAJren gaineko aipamen espliziturik jasotzen. Fase honetan ezker abertzaleak bere estrategiaren erreferentzia Euskal Herrian auto-zentratuz egindako biraketaren ondorioz, aldiz, EAJ protestaren hartzaile nagusia bihurtu zen, bertako jasota eskaera nagusiak berari zuzendutakoak zirela ulertuz. 573 izango. Zentzu horretan, batzuk eta besteek planteatu zituzten helburuak gauzatzeko bide egingarriak aurkeztu beharko zituzten. Ibarretxek aurkeztutako 'erreforma soberanista' eta ezker abertzaleak planteatutako 'haustura konstituziogilea' erreferentziazko konponbiderako proposamenak ziren. Baina mende hasiera horretan bien arteko ezberdintasunak agerikoak izango ziren motibaziorako marko komun bat eraiki, eta ondorioz, ekintzarako kontsentsu zabal bat artikulatzeko. Ildo honetan, zeintzuk ziren bi prozesuen arteko diferentziarik nabarmenenak? 14.2 taula: EAJ/Ibarretxeren eta ezker abertzalearen proposamenen alderaketa EAJ/Ibarretxe275 Ezker abertzalea Abiapuntua - "Egungo instituzioak" - "Egungo instituzioen porrota" Oinarriak - Euskal jendartea "anitza" eta "berezitua" - "Lurraldetasunaren printzipio demokratikoa" - "Kontzientzia nazional ezberdinak" Helburua - Status berria: "lurraldetasuna, aitortza nazionala eta erabakitze eskubidea" - "Ezagutza politikoa bermatuko duen marko politikoa" Gidaritza - EAE eta Nafarroako legebiltzarrak (EAJ) - Alderdien foroa(k) (Ibarretxe) - "Batzar eratzailea" Funtzioak - "Proiektu politikoen onarpen eraginkorrerako eta garapenerako oinarrizko erreferentzia eratzailea" (EAJ) - "Alderdien arteko gutxieneko izendatzaile komunak adostu" eta "desadostasunen sustraiak identifikatu" (Ibarretxe) - "Marko politikoaren eskaintza" euskal jendarteari - "Euskal Herriaren ordezkaritza ofiziala gauzatzea" - "Prozesuaren demokratikotasuna bermatzea": • Eragile sozialen parte hartzea. • Galdeketa Parte hartzea - Galdeketa(k) berme legitimatzaile gisa. - Abiapuntuan: Hauteskunde Eratzaileak. - Bitartean: eragile ezberdinen parte hartzea bermatu. - Helmugan: markoaren berrespena; herri-galdeketa. Estatuak - Konstituzioaren bi irakurketa posible: • Malgua; "Estatu Paktua" (Ibarretxe) • Hertsia; "Egun existitzen ez den aukera konstituzionala" (EAJ) - Prozesuaren onarpena eta horren inguruko akordioa: • Batzar eratzailearen "ordezkaritza ofizialera"; ETAren berme funtzioaren aipamenik ez. Honela laburbildu ditzakegu EAJk eta ezker abertzaleak planteatutako prozesuen arteko ezberdintasun nagusiak: • Abiapuntua: EAJrentzat edozelako prozesuaren abiapuntua Gernikako Estatututik jaiotako egituratze politiko instituzionala zen; ezker abertzalearen prozesu konstituziogilean, aldiz, prozesuaren abiapuntua egituratze horrekiko hausturak ezaugarritzen zuen. Ibarretxeren 275 Jelkideek proposatutako prozesuaren markogintza aztertzeko erreferentziazko bi dokumentu jaso ditugu: 2000. urteko Batzar Orokorreko ponentzia politikoa eta Ibarretxek urte berean Madrilgo Club Siglo XXI-n aurkeztutakoa. Biak sintonian egonda ere, jaso nahi izan ditugun hainbat gaien inguruko zehaztapen ezberdinak daude. Ezker abertzalearen prozesuaren markogintzari dagokionez jada aipatutako Euskal Demokrazia-rena jaso dugu. 574 erreforma soberanistak 'legetik legera'-ko bidea marraztu nahi zuen; ezker abertzalearen prozesu konstituziogileak indarrean zen legearekiko haustura legalitatea berri bat eraikitzeko. • Oinarriak: euskal jendartearen "aniztasuna" eta "berezitasuna" funtsezko ezaugarritzat hartzen ziren. "Aniztasunak" nazio identitate ezberdinen existentziari erreferentzia egiten zion. Ibarretxerentzat "elkarbizitzarako elkarguneen bilaketak [nazio identitateen] aniztasun hori bere egin eta errespetatu" beharko zituen; ezker abertzalearentzat prozesuak "identitate desberdin horiek dituzten herritar guztien eskubide linguistiko eta kulturalak bermatu beharko" zituen. Bestetik, bi proposamenek euskal komunitatearen "berezitasuna" kanpokoarekiko (Estatuekiko) zalantzatan jarri ez bazuten ere, ikuspegi ezberdinekin ikusiko zen barrura begira. Horrela, lurraldetasunaren afera bi prozesuen arteko desberdintasun esanguratsuenetakoa bezala agertu zen. EAJrentzat lurraldetasuna "nazio kontzientziaren hedatzearen bitartez" prozesuaren helmuga bezala irudikatzen zen bitartean, ezker abertzalearentzat "mendeetan zehar" pairatutako injustizia marko gainditzeko abiapuntua izango zen. • Gidaritza: bakoitzak proposatutako prozesuaren gidaritza EAJk planteatutako bi legebiltzarren eta ezker abertzaleak planteatutako Euskal Herriko legebiltzar berria edota Batzar Eratzailearen artean mugituko litzateke. Bigarrenarenak lehenengoaren legitimitatea ukatzen zuen276; lehenengoak ez zuen bigarrengoa onartuko baldin eta bere legitimitatea zalantzetan jartzen bazen. Funtsean, hogei urte lehenago bakoitzak hartutako erabakiaren justifikatzeko lehia nabarmentzen zen. • Estatuak: Ibarretxeren "Estatu Paktua" eta ezker abertzaleak proposatutako Batzar Eratzailearen mintzaidetzaren arteko itxurazko ezberdintasunen atzean sakoneko diferentziarik ez zegoen Estatuekiko irudikatzen zuten hartu-emanean: batean zein bestean Estatuari euskal herritarrek erabakitako errespetatzeko beste funtziorik ez zitzaion egozten, funtsezkoena euskal herritarren arteko adostasuna izanik. Gerora Ibarretxeren proposamenak Madrilen jasotako ezezkoa tarteko, hegemoniaren teoria diskurtsiboaren mugak ezagutu zuen soberanismoak, 'erabakitze eskubidea' euskal jendartearen sen onaren parte izan ez baina bera instituzionalizatzeko biderik utzi ez zitzaionean277. 276 Honela zioen EH-ren Euskal Demokrazia-ren dokumentu erakunde ezberdinen zilegitasunaren inguruan: "Bada, aldiz, abiatze unetik bertatik, lurralde zatiketaren iturri izan dena, subiranotasun faltan oinarritu dena, estatutariotik sortu eta inongo sustrai historikorik ez duena: Gasteizko Legebiltzarra". 277 Garaiko dokumentazioaren artean ez dugu idatzizko hausnarketarik aurkitu balizko egoera honen inguruan. Aztertzen ari garen tesien aitzindarietako bat bezala aurkeztu dezakegun Juan Maria Ollorari zuzenean gai honen inguruan galdetuta, momentuan horren inguruko teorizaziorik ez zegoela aitortu zigun, jarrerarik logikoena "desobedientzia moduren bat" martxan jartzea litzatekeelarik onartuta (lan honetarako Juan Maria Ollorari egindako elkarrizketatik). 575 Baina diskurtso soberanistaren mapa osatze aldera, motibaziorako markoaren gaineko desadostasunak ez ziren diskurtso soberanistaren ahulgune bakarrak izan. Snow eta Benford-ek (1988) aipatu bezala diagnostikoa eta pronostikoaren arteko harremana zenbat eta integratuagoa egon, mobilizazioari bide emateko markogintza arrakastatsuagoa izango da. Eta zentzu horretan, Lizarra-Garaziko Akordioaren apurketarekin integrazio apal hori agerian gelditzen joan zen. Autogobernuaren egoeraren diagnostikoari zegokionez, bere garapen falta soberanismoaren baitan injustizia marko bezala zabaltzen joan bazen ere, premia eta presa ezberdinarekin agertu zen jeltzaleen eta ezker abertzalearen agendan. Su-etena indarrean zen bitartean batzuk eta besteek prozesu horretaz egin zuten ezaugarritzea horren erakusle bihurtu zen. ETAren adierazpenek argi utzi zuten bezala, EAJk bakearen diskurtsoa nagusitu nahi izan zuen bitartean, ezker abertzalea burujabetzarena lehenesten saiatu zen. Alde horretatik, EAJ Ajuria-Eneako Itunetik deslerrotu eta ezker abertzalearekin akordioetara iristeko arrazoi nagusi bezala autogobernuaren garapenaren blokeoa baino, 97. urtearen bueltan ematen ari zen bortizkeria egoerak abertzaletasunari gainezka egiteko arriskuaren ideiak indarra hartu zuen mende aldaketarekin batera. Autogobernuaren bilakaeraren inguruan erdizka konpartitutako diagnostiko horrek, ezinbestean erdizka konpartitutako pronostiko batera eramaten zuen. Horrela, status juridiko-politiko berriaren helburuak ez zuen ez zehaztapen bateraturik aurkitzen horri forma zehatza ematerakoan, ezta hori egiteko prozeduran ere278. Gauzak horrela, soberanismotik egiten zen diagnostikoaren eta pronostikoaren barne koherentzia eta beraien arteko integrazio maila apalak bere ahuleziak agerian utzi zituen. 14.2.2 Mekanismoen eragin desdemokratizatzailea: konfiantza galera eta konpromisoen haustura. Atal enpirikoaren azterketaren aurreko bi azpi-epealdietan arreta ekintza kolektiborako mekanismoek izan zuten eragin demokratizatzailean jarri badugu, oraingoan ezinbestean eragin desdemokratizatzailean jarri beharko dugu. 278 EAJk 2000. urteko urtarrileko Batzar Orokorrerako prestatutako ponentzietan "gaurko marko juridikotik abiatuta soberaniarako bidea egin daitekeela" esaterakoan, EHk "gezur historiko itzela" birsortzea leporatu zien jeltzaleei (Diario Vasco, 1999-12-23). 576 Konfiantza demokratizazio eragiten duen aldagai esanguratsuenetakoa bezala ezaugarrituta, konfiantza galera desdemokratizaziorako arrazoi nagusienetakoa bezala ulertu beharko dugu. Arestian aipatutakoaren harira, burujabetzak hartu beharreko gaineko irakurketa ezberdinak ezker abertzalearen eta EAJren arteko konfiantzaren galeraren funtsezko arrazoiak bihurtu ziren. Horrela, EAJk ETAren planteamendua 'ameskeriatzat' hartuz bere egingarritasuna zalantzatan jartzen zuen bitartean, ETArentzat EAJrena ziklo autonomistara bueltatzeko bidezidorra baino ez zen. Deskonfiantza honek desdemokratizazioan eragin zuzena izan ohi duen bigarren mekanismo bati bide eman zion: konpromisoen haustura. Konfiantza galera honen ondorio zuzen bezala ulertu ditzakegu hilabete horietan adostu ziren akordio ezberdinen apurketa: su-etenaren haustura, EAJEA eta EHren arteko legegintzaldiari begirako akordioaren apurketa279, Batera presoen aldeko ekimena anitzaren desagertzea edota ELA eta LABen artean eman zen elkar-lanaren ahultzea280, nabarmenenak aipatzearren. Desdemokratizazioa eragiten duten mekanismoen kateaketa honek espiral moduan emango diren gertakariei eta mekanismo berriei bide eman zien. Zentzu honetan, hertsadura bitartekoen ugaltzea ondorio logikoena bihurtu zen bata zein besteentzat; bai protestarako bitartekoen (bir)erradikalizazioaren bitartez (kale erasoen hazkunde eta ekintza armatuen gorakada281 kopuruetan zein jo puntuen zabaltzean), bai errepresiorako mekanismoen areagotzearen bitartez (Terrorismoaren aurkako Itunaren ondorioz eratorritako erreforma legal eta ilegalizazio zikloari lotuta). Abertzaletasunaren baitako polarizazioaren berrezaugarritze honek tartean gelditzen ziren artekarien papera ahuldu eta gertakari politikoen bilakaera era zentrifugo batean garatzera eraman zituen; gure kasuan, ELA eta LABen arteko bidea ahulduz edota su-etenaren apurketaren ostean EAJ, EA, EH eta ABren arteko trantsiziorako proposamen berri bat adostea zailduz. Ikuspegi zabalago batetik begiratuta, ordea, polarizazioa areagotzearen efektuak bestelakoak izan ziren. Izan ere, konstituzionalisten eta soberanisten arteko gatazkan Estatuak eta ezker abertzaleak 279 Honen apurketa formala 2000ko otsailaren 22an ETAk Fernando Buesa eta bere bizkartzaina, Jorge Diaz, hil ondoren publiko egin zuen Ibarretxe Lehendakariak. 280 Mende berriarekin ELA eta LABen arteko maila politikoko elkarlana nabarmen ahuldu zen; presoen gaian, esaterako, ELA bere ekimen propioak hobesten hasi zen; edota 2000-2005 epealdiko Aberri Egunetan ere deialdi propioak eta bateratuak txandakatzen joan ziren urtearen arabera. Negoziazio kolektiboari zegokionean, berriz, elkarlan prekarioa mantendu zen; 2001, 2003 eta 2004an negoziazio kolektiborako sinatutako akordioek porrot egin zutelarik (Kortabarria, 2015). 281 Begiratu Aurrekari zuzenen atalean txertatutako 11.3 eta 11.4 grafikoak. 577 osatzen zituzten muturren artean gelditutako sektoreak sendoen agertu zirenak izan ziren, 2001eko hauteskunde autonomikoetan Ibarretxek lortutako 604.000 bozkek erakutsi bezala. Autogobernuaren eta bakegintzaren erreferentziazko kategoriak berreskuratuta, EAJren arrakasta bikoitza izan zela esan dezakegu: batetik, jelkideen 'bake prozesu' eta ezker abertzalearen 'burujabetzarako prozesuaren' arteko itxurazko lehia horretan lehenengoa nagusitu zela ondorioztatu dezakegulako, eta bestetik, azken hauek autogobernurako planteatu zuten 'prozesu sozial eta politikoak' ezker abertzaleak planteatutako 'prozesu konstituziogileak' baino sinesgarritasun handiagoa lortu zuela ondorioztatu dezakegulako. Bere aldetik, ezker abertzaleari garai konplikatuak zetozkion. Su-etenaren hausturaren erantzukizuna sozialki eta politikoki kudeatzeko zailtasunak, hauteskunde emaitza txarrak eta abiatzear zen ilegalizazio zikloak ekarriko zuen zokoratze politiko tarteko, kale mobilizazioen ildoa berrindartu nahi zuen, besteak beste, 2000. urtetik aurrera arrazoi politikoetan oinarritutako 'greba orokorren' deialdien zikloa zabalduz. Izan ere, Tillyk (2007b: 202) aipatu bezala, kale mobilizazioak edo manifestazioak WUNC adierazpideak izango dira eta protesta mugimenduari adore, batasun, kopuru eta konpromiso hauek momentu zailenetan publikoki erakustea ezinbestekoa izango zaio aurrera egin nahi badu. Tillyren arabera manifestazioek bi aldarrikapen mota bilduko dituzte: existentziarenak eta programarenak. Lehenengoaren arabera, arerio edota etsai politikoen bazterketa edota erasoen aurrean existitzen den aktore politikoa aldarrikatzen da. Adierazpide hauek identifikazio politikoei erreferentzia egiten diete. Ondo antolatutako pertsona multzoa proiektatu nahi izango da, momentuan ezker abertzaleak egin bezala, eszena politikoan parte hartzea aldarrikatzen duena eta alde horretatik, joko politikoaren arreta eskatzen duena. Programari dagozkion aldarrikapenek, bere aldetik, kategoria sozial batzuek proposamen edota politika publiko zehatz batzuen alde edo kontra daudela adierazi nahi dute. Baina Tillyk adierazi bezala, normalean aldarrikapen mota batek edo besteak (existentziarenak edo programarenak) gailentzera joko du. Gure kasuan, 98-99 epealdiko barne eztabaidetan eragile bakoitzaren programak ('haustura konstituziogileak' edota 'autogobernu prozesu sozial eta politikoa') pisu nabarmena hartu bazuen ere, 2000. urtetik aurrera ilegalizazio prozesuaren eskutik ezker abertzaleak bizi izan zuen salbuespenezko egoera tarteko, lehenengoaren alde egin zen. Honek ez zuen ezker abertzalea eztabaida politikoaren 'mamitik' aldenduko, baina 2000. urtean sinatutako Terrorismoaren aurkako Itunaren helbururik behinena ezker abertzalea eztabaida politikotik desagertzea zenean mobilizazioen WUNC adierazpideak sozialki presentzia nabarmena zuen giza-sektore baten existentziaren aldarrikapenari heldu beharko zion hein handi 578 batean. Errepresioaren mekanismoak gora egiten duenean tentsio horretan bizi beharko da protesta mugimendua; bere existentziaren aldarrikapenera mugatuko ez den mobilizazio ildo bat garatzeaz harago, politika publikoetan edota boterean eragiteko gai izango den lerro mobilizatzaile bat aktibatuz. Puntu horretan aurkitu zuen bere burua ezker abertzaleak mende berriarekin batera. 579 Ondorioak 580 15. KAPITULUA 15.1 Jarraitu ditugun urratsak Urruti gelditzen zaigu ikerketa honen hasieran landu dugun hegemoniaren kontzeptua. Edozein kasutan, modu batean edo bestean, Gramsciren irakaspenak lan osoan zehar presente izan ditugun hariak izan dira. Sardiniarrak planteatutako sen onaren eraikuntza prozesua identifikazio politikoen bilakaera gidatzen duen ipar bezala ulertu dugu une oro. Hala ere, hegemoniaren adiera klasiko hau testuinguru garaikidera ekarri nahi izan dugu Laclauk (2004) aipatzen zuen "azken ondar ekonomizista" postmodernitatearen galbahetik pasaz. Modernitatearen ziurtasunen aroaren bukaera eta postmodernitatearen likidotasunaren arteko muga horretan, Gramsciren hegemonia XX. mendearen erdialdean eskola alemaniarrak planteatutako ikuspegi metafisikoen deseraikuntzatik pasa; 70. eta 80. hamarkadetan Frantziako ezkerrak bogan jarritako linguistikaren akademiatik iragazi; eta mende aldaketa honetan indarra hartutako psikoanalisiaren kategoriekin josi nahi izan dugu. Hori guztia marxismoaren adiera kulturaletik datorren kontzeptu hau gaur egungo politikaren erdigunean jartzera eraman duen Ernesto Lacluaren eskutik. Izan ere, hegemoniaren teoriak Gramscik aipatzen zuen sen on horren eraikuntzaren atzean parte hartzen duten aldagaiak azaltzea izango du helburu. Sen onarekiko edo jendartean 'normaltzat' hartzen den uste horrekiko sortzen den identifikazio kolektiboa artikulazio horren gakoa izango delarik. Zentzu horretan, identifikazio horien zabalpenak (edo murrizteak) botere politikoaren eta, ondorioz, lehia politikoaren nondik norakoak zedarrituko ditu. Prozesu hori ikuspegi deterministetatik aldenduta, erabat diskurtsiboa izango dela ulertu dugu; diskurtsoak identifikazio politikoen eraikuntzaren oinarria izanik. Alde horretatik, identifikazio politikoen izaera kontingentea, gatazkatsua eta politikoa azpimarratu dugu. Zentzu honetan, gure irakurketa nazionalismoaren bilakaera aztertu duten eskola klasikoetatik urrundu eta ikuspegi konstruktibistatik landu nahi izan dugu. Tarrowek planteatutako protesta zikloaren eredutik, hain zuzen ere. 581 Hegemoniak botere politikoaren inguruko lehiaren markoa finkatzen badu, populismoa lehia hori garatzeko bidea bezala uler genezake. Askoren ustez, hegemonia eta populismoa txanpon berberaren bi aldeak izanik, horrenbestetan deitoratutako bigarren kategoria honek hegemonizazio prozesuaren arrakasta bideratzeko gako nagusiak barnebiltzen ditu: anbiguetatea, erretorika, kontingentzia, ... Populismoa, Herria eraikitzeko ariketa gisa ulertuta, hurbileko testuinguru zehatz batean lekutu nahi izan dugu: sistema demokratikoetan. Horrek emango baitigu gure ikerketa-gaia aztertzeko erreferentzia egokia. Baina demokraziak prozesuaren abiapuntua eskaintzeaz gain, helmuga edo helburua ere izango da, bere erradikalizazioa aztertzeko apustua egin dugun heinean. Horrela, Zizek-ek planteatzen duen bezala, gatazka politikoa kontsentsuaren eremura eraman nahi den garai post-politiko hauetan, pasioa eta lehia prozesu demokratizatzailearen erdigunean jarri dugu Moufferen agonismoaren bitartez. Hala ere, hegemoniaren teoriak, prozesu diskurtsibo sendo bezala ulertuta, bere mugak ere agertuko ditu. Izan ere, lehia politikoa eta bere inguruan artikulatzen den ekintza kolektiboa 'diskurtsoa baino zerbait gehiago' ere izango da. Alde horretatik, hegemoniaren teoria Diskurtsoaren Analisi Kritikoaren bigarren galbahetik pasa dugu azterketarako marko teoriko egonkor bat izateko. Gure kasuan, Laclau eta Moufferen teoria diskurtsibo sendo hau, McAdam, Tarrow eta Tillyk eskaintzen dizkiguten mekanismo eta prozesuen bitartez arindu nahi izan dugu. Horrela, azken hiru hauek ekintza kolektiboaren azterketarako agenda klasikotik abiatuta, politika liskartsuaren (contentious politics) mekanismo eta prozesuen bitartez agenda horri emandako izaera dinamikoa gurera ekarri dugu soilik diskurtso bidez azaldu ezin diren gertakarien azalpena emateko. Edo hobeto, esanda: diskurtsoaren eta ekintza sozial liskartsuaren artean ematen den hartu-emana azaltzeko saiakera gisa ulertu dezakegu gure marko teorikoa. Horrela, hegemoniaren (bere zentzu diskurtsiboan) eta ekintza kolektiboaren (bere zentzu liskartsuan) arteko elkar-eragina aztertzeko erreferente teorikoa izango da gurea. Marko teoriko honek, berriz, bere inplementaziorako metodo bat behar du. XXI. mende honen hasieran identifikazio politikoen artikulazioa azaltzeko zentralitatea hartu duen ikuspegi kulturalistak edo konstruktibistak horretarako oinarrizko erreferentzia osatu du. Identifikazioen eraikuntza diskurtsiboa metodoaren oinarria izango bada, diskurtsoaren azterketarako Snow eta Benford-en framing-a bitarteko zehatza izan da. Era berean, framing-ak edo markogintzak hiru atalen araberako oinarrizko eskema bat eskaintzen bazigun (diagnosia, pronostikoa eta motibazioa), Gerhads-en Markoaren Egitura Idealak markogintzaren dimentsioak eta estrategiak bereizteko 582 aukera eman digu. Zentzu honetan, hiru autoreon teorien uztarketaren bitartez atal metodologikoan azaldu dugun metodo propioa landu dugularik. Horrekin batera, MTTren mekanismo eta prozesuen inplementaziorako eskema orokor bat finkatu dugu, ondoren markogintzaren dimentsio ezberdinekin hartu-emanetan jarri duguna. Arreta berezia jarri dugu demokratizazioan sakontzen duten mekanismo espezifikoetan, demokratizazioa herritarrak eta instituzioen arteko harremanak zabaltzen, berdintzen, integratzen eta izaera lotesleagoa ematen dion prozesu bezala ulertuta. Izan ere, aztertutako epealdia euskal oldarraldiaren demokratizazio prozesuan izan duen eragina gure aztergai nagusietakoa izan baita. Atal enpirikoari helduta kokapen zabal bikoitza egin nahi izan dugu. Batetik, euskal oldarraldi horren abiapuntuari begira; ETA, protesta zikloa abiatzen duen mugimendu goiztiarraren sorrera eta garapena aztertzeko. Honek, aldi berean, protestaldian zehar lehian arituko diren identifikazio politiko nagusien oinarrizko kokapena egiteko aukera ere zabaldu digularik (10. kapitulua). Eta bestetik, erreferentziazko aztergaiaren (Lizarra-Garaziko Akordioa) aurrekari zuzenak izan zirenak aztertzen saiatu gara, 90. hamarkadaren lehenengo erdialdearen argazkia ateraz ekintza kolektiboaren ikerketarako agenda klasikoaren bidez (11. kapitulua). Ikerketaren muinari helduta, abertzaletasunaren edota burujabetzaren aldeko indarren diskurtsoen azterketan zentratu gara; gure ustez, horiengan ematen den bilakaerak protestaldiaren garapena baldintzatu zuelako. Kontituzionalismo bezala izendatu dugun multzoaren diskurtsoarengan ere arreta jarri dugu, noski. Azken finean, 90. hamarkadan zehar ematen den lehia hegemonikoaren desplazamendua 'demokrata eta biolentoen' arteko kategorietatik 'soberanista eta konstituzionalisten' artekora ezin baita bere azterketa gabe ulertu. Aztergaiaren epealdia 1995 urtetik 2000ra zabaldu dugu. Izan ere, 90. hamarkadaren erdialdean abertzaletasunaren baitan euskal protesta ziklo zabalaren bilakaera baldintzatuko zituzten hiru gertaera nagusi eman zirela ulertzen baitugu: a) ordura arteko ezker abertzalearen estrategia negoziatzailea zalantzatan jartzen zuen hausnarketa estrategikoa; b) ELA eta LABen elkarlanaren ondorioz momentu horretan abertzaletasunaren baitan indarrean zeuden bi diskurtso nagusien (autonomista eta hausturazalea) artean ematen den zubigintza; eta c) autogobernuaren garapenerako autonomismoaren eredua zalantzatan jartzen zuten lehenengo ahotsen agerpena autonomismoaren baitan, ELAren biraketan zein EAJren barne hausnarketetan islatu zena. Epealdiaren bukaera 2000. urtean kokatu dugu, Lizarra-Garaziko prozesuan hezurmamitu ziren diskurtso soberanisten nondik 583 norakoak ulertzeko urte erabakigarri gisa. Lan honen bukaeran 2000. urtetik gaur egun arteko epilogo labur batekin osatzen saiatuko gara; azaletik bada ere, landu dugun ikuspegitik euskal protesta-ziklo horretan ze momentutan egon gaitezkeen arakatze asmoz. 15.1 irudia: Atal metodologikoa eta aztergai enpirikoaren arteko harremana azaltzen duen irudia. Erreferentziazko epealdia hiru azpi-epealdietan banatu dugu, horietako bakoitzean markogintzaren azterketarako metodoa aplikatuz. Azpi-epealdi bakoitzean markogintzaren dimentsio bat nabarmendu nahi izan dugu. Horrela, 1995tik 1997ra indar abertzaleen diskurtsoaren diagnostikoek garrantzia berezia hartu dute, autogobernuaren eta bakegintzaren erreferentziazko tresnen agortzeari zegokionez. 1998 eta 1999an pronostikoak edo helburuen markoztatzeek protestaldiaren markogintza ardaztu dute, Lizarra-Garaziko akordioak eskainitako marko interpretatzaileari esker; baita soberanismoaren auto-legitimazioak eta konstituzionalismoa protestaren hartzaile gisa ezaugarritzeak ere. 2000. urteak, aldiz, diagnostiko eta pronostiko horren arteko integrazio maila apala agerian utzi zuen. Abertzaletasunaren familia bakoitzak burujabetzaren helburua erdiesteko planteatutako konponbide egingarrien gaineko ikuspegi ezberdinek motibaziorako markoaren ahultasunak ere begi bistan utzi zituztelarik. Baina eragile bakoitzaren diskurtsoaren bilakaera honetan zerbait interesatu bazaigu, marko interpretatzaile horien arteko hartu-emana izan da. Alde horretatik, azpi-epealdi bakoitzean esangura berezia izan duten markoen lerrotze prozesu (frame alignment process) nabarmenenak azpimarratu nahi izan ditugu arestian aipatutako markogintzaren taula 'estatiko' hau mugimenduan jartzeko. Liskarraldiaren garapenean, ordea, guztia ez da diskurtsoa izango. Are gehiago, diskurtsoak ekintza kolektibo liskartsuan forma hartzen duenez, interpretazio marko ezberdinak baldintzatzen dituzten 584 prozesu eta mekanismo esanguratsuenak ere azterketaren lehenengo lerrora ekarri nahi izan ditugu. Prozesu honetan diskurtsoak eta ekintza kolektiboak elkarri nola eragin zioten aztertze aldera. Gauzak horrela, lan honen azken atala osatzen duten ondorioak bi partetan banatuko ditugu. Batetik, ondorio zehatzak; atal metodologikoan jaso ditugun hipotesien gaineko kontraste gisa. Eta bestetik, ondorio orokorrak; Lizarra-Garaziko prozesuak XX. mende erdialdean hasten den euskal protesta ziklo zabalean duen eraginaren azterketa bezala. 15.2 Ondorio zehatzak: hipotesien kontrastea Hurrengo lerroetan gure azterlanaren hiru zutabe nagusiak izan direnen arteko harremana laburbiltzen saiatuko gara: abertzaletasunaren baitako diskurtsoak (horien azterketarako baliatu dugun markogintzaren taula baliatuta), horiek lotuko dituzten lerrotze prozesuak (frame alignment process) eta hauei forma emango dieten ekintza kolektiborako prozesu eta mekanismo nagusiak. Hiru hauen elkar-ekintzaren bitartez saiatu gara 90. hamarkadaren bigarren erdialdean Euskal Herrian gertatutakoak azaltzen. Azken orrialdeotan azaldu dugunaren laburbilduma gisa eta hurrengoetan ondorioztatuko dugunaren aurrerapen bezala, hauek dira jaso ditugun ondorio nagusien lerroburuak: • Markogintza soberanista baterako landu ziren oinarriak: ◦ Diagnosia: ordura arteko marko nagusiengan krisi zantzuak ageri ziren; horri lotuta, autogobernuaren garapen falta 'injustizia marko' bezala indarra hartu zuelarik. ◦ Pronostikoa: 'marko (politiko) aldaketaren' helburua zabaltzen joan zen burujabetzaren aldeko indarren artean. ◦ Motibazioa: markoen lehia soberanisten artean: 'erreforma soberanista' vs 'haustura konstituziogilea'. • Abertzaletasunaren markoen lerrotze prozesuak: ◦ ELA eta LABen zubigintza. ◦ Marko antiterroristaren eraldaketa. ◦ Alde ezberdinetako markoen lehia. • Liskarraldian parte hartutako prozesu sendoak eta mekanismoak: 585 ◦ Protestaldiaren eskala aldaketa. ◦ Soberanismoaren kategoria osaketa. ◦ Konstituzionalismoarekiko polarizazioa eta aurrekoen arteko lehia. 15.2 irudia: Markogintza eta ekintza kolektiboaren arteko harremanaren irudia. 15.2.1 Markogintza nagusien krisia oinarrizko diagnostiko bezala: Autogobernuaren garapen faltaren 'injustizia markoa'. Ikusi dugun bezala, markogintzaren diagnostikoak arazo baten identifikazioa eta kaltearen jatorriaren atribuzioa barnebilduko ditu. Alde horretatik, interpretaziorako markoaren atal honek egoera injustu bat deskribatu beharko du; edo hobeto esanda, erreferentziazko talde baten aldetik injustutzat hartuko den egoera bat. Ildo horretan, gogoratu dezagun era eskematikoan 90. hamarkadak autogobernuan emandakoa Gernikako Estatutuaren garapenaren ikuspegitik. 1992an PSOEk eta PPk Paktu Autonomikoak adostu zituzten, 'bide moteleko' autonomiak autonomia historikoen eskumenekin parekatu nahian. 1993an Eusko Legebiltzarrak transferitu gabe zeuden 54 eskumenen zerrendatu zituen, Estatuko Gobernuari horiek esku-aldatzeko eskatuz; 1994ko maiatzean bakarrik zortzi transferitu ziren, aztertu bezala, guztiak bigarren mailakoak. 1994ko abenduan EAJ, PSE-EE eta EAren artean sinatutako gobernu akordioan Estatutuaren erabateko 586 garapena lehentasuntzat hartu zen, Estatuko Gobernuan PSOE egoteak horretarako bide eman zezakeelakoan. 1996ko martxoan Hauteskunde Orokorrak burutu ziren, PSOEk Gobernua galduz; bitarte horretan soilik hiru eskumen berri transferitu ziren, Justizia Administrazioaren eta Nekazaritza sailari lotutako bitartekoen kudeaketari zegozkionak. 1996an PPk EAJrekin Aznarren inbestidurarako akordioa lortu zuen, lehenengo puntu bezala, "Estatutuaren garapen osoa eta leiala" aurreikusiz. Handik urtebete eskasera, orduko Ekonomia Ministroak, Rodrigo Rato-k, Segurantza Soziala inoiz ez zela transferituko aldarrikatu zuen. EAEk lortutako azken eskumen esanguratsua 1987an lortu zuen, osasungintzaren transferentziarekin. Hamar urte autogobernuaren garapenean jauzi esanguratsurik eman gabe, hortaz. Diskurtsoaren analisiaren ikuspegitik interesgarriena ez-betetze honetan ematen zen interpretazio markoaren eta diskurtsoaren bilakaera litzateke, horren arabera baliatu ziren markogintzaren teknikak ere egokitu zirelako. Izan ere, Estatutua ez betetzearen salaketa (problematizazioa) ez zen zerbait berria euskal instituzio eta Lehendakaritzaren aldetik, baina eredu autonomikoak berak autogobernuaren garapenerako suposatzen zituen mugen gaineko salaketak lekua irabazten joan zen diskurtso autonomistaren baitan. Horrela gatazkaren dimentsio politikoa aldatzen joan zen; ez zen berdina izango Estatuko gobernuak eskumenak ez transferitzeko hartutako erabaki zehatzen salaketa ala sistema autonomikoaren antolaketa eredua bera zalantzan jartzea (kokapenaren zabalpena). Batetik besterako jauzia antzeko gertaeren inguruan ematen den interpretazio ezberdinean datza, hain zuzen ere. Horrela, Gamson-ek (1995) aipatu bezala, zorigaitza edo nahigabearen ondorio bezala antzematen diren egoera batzuk, bestelako asmo batzuen ondorio bezala interpretatu eta egoera bera problematizatzen hasten denean 'injustizia marko' bezala antzematen hasiko da. Gure kasuan, 90. hamarkadaren hasieran eteten hasi ziren eskumenen transferentzia nahigabea edo zorigaitza bezala baino, koiuntura zehatzei erantzuten zion jarrera bezala interpretatua zen autonomismoaren zati handi batetik hainbat urteetan zehar. Hamarkadan zehar eman ziren akordioen urraketa, aldiz, autonomismoa egoera politikoaren gaineko ulermen berri batera eramaten hasi zen. Zentzu honetan, autogobernuaren garapen falta 'injustiziarako marko' bezala ezartzen joatea sistemaren egonkortasuna bera kolokan jarri zezakeen aldagaia bilakatu zitekeen. Irakurketa hau, ordea, ez zen berdina izango ordura arte autonomismoaren baitan kokatutako eragile ezberdinei zegokienez. EAJren baitan irakurketa hau era mantsoan zabaltzen joan zen bitartean, ELAren markogintzan autogobernu prozesua ulertzerakoan eraldaketa sakona ematen hasi zen. 'Instituzionalizaziotik kontra-botererako' (Letamendia, 2004) aldaketa garaiak ziren Euskal Herriko 587 sindikatu nagusiarentzat eta Elorrietak (2011) berak bere doktore tesian aipatu aipatu bezala autonomismotik soberanismorako objektu aldaketa zen antolakunde honen marko interpretatzailean ematen ari zena. 15.3 irudia: Markogintzaren diagrama. Ezker abertzaleari zegokionez, 90. hamarkada hasi zenetik egindako apustu ezberdinen mugen ondorioz (Aljerreko negoziazioak, 92ko ofentsiba, ...) gogoeta estrategiko etengabean murgildurik, hamarkadaren erdialderako bere eskaintza politikoa eguneratu zuen. Honen baitan ETA eta Gobernuaren arteko negoziazioak markogintzaren konponbiderako atalaren eremu garrantzitsua osatzen jarraitzen bazuen ere, euskal herritarren arteko akordioak erreferentziazko lekua hartu zuen ezker abertzalearen diskurtsogintza berrian. Zentzu honetan, eredu autonomikoaren mugen irakurketarekin bat egiten zuten sektoreen zabalpenak eliteen arteko (ETA-Gobernua) norgehiagokaren terminoetan enkistatzen ari zen liskarraldiaren mugak zabaltzeko (Euskal Herria- Estatuak) aukera eman zion ezker abertzaleari; baita honek baliatu ere, protestaldira sektore berriak inplikatzen saiatuz markogintzaren 'demokratizazio' honen bidez. Prozesu hau nagusiki 'nazio eraikuntza' estrategia diskurtsiboaren bitartez garatu zela esan dezakegu; markoen hedatzeen (frame extension) bidez ordura arteko diskurtsoan bigarren maila batean gelditutako sektoreak edo eremuak (sozio-ekonomia, euskalgintza, ekologismoa, ...) baina jatorrizko helburuekiko lerrokagarriak zirenak, lehenengo lerrora eramanez. Diskurtsoen bilakaera hau 90. hamarkadaren erdialdetik aurrera bakoitzaren baitan nagusi ziren markoak krisian sartzearen ondorioz eman zirela esan daiteke. Frame hauen 'krisiaz' ari garenean, errealitate politikoa interpretatzeko marko kognitibo bezala dituzten muga edo gabezien areagotzeaz 588 ari gara. Horrela, eragile batek diskurtso bidez eraikitzen duen marko kontzeptualak jendartearen eta bere kideagoaren zati handi batentzat erabilgarria izateari uzten dionean, bere diskurtsoa krisian sartzen dela ondorioztatu dezakegu. Gure kasura ekarrita, Ajuria Eneako markogintza antiterroristak horrenbestetan aldarrikatutako 'biolentoen porrotak' edota ezker abertzaleak planteatutako ETA eta Gobernuaren arteko negoziazio politikoen eskaerak ez zuen bat egiten jendartean nagusi zen bortxa politikoaren hazkundearekin edota aipatutako negoziazio politikoak Estatuarekin eman ahal izateko ezintasunaren pertzepzioarekin. Beste modu batera esanda, diskurtso autonomistak eta hausturazaleak jendartean durunda (resonance) nahikorik lortu ezean, krisian sartu ziren. Honekin batera, ikuspegi kognitibotik, diskurtsoen krisi edota baliagarritasun falta honen antzematea oso ezberdina zela azpimarratu behar da; bai eragile bakoitzaren aldetik, baita eragile bakoitzaren barruan ere. Horrela, EAJren barruan esaterako, ordura arte bide autonomistari hauspoa emateko baliatutako aliantza egiturak (EAJ-PSE-EE) izan zezakeen garapenaren inguruan, ikuspegi oso ezberdina zuten Jaurlaritzako arduradun instituzionalek eta ezker abertzalearekin hamarkada hasieratik mintzaidetzan aritutako ordezkariak. Edota, ikusi dugun bezala, ezker abertzalean zubigintza lanetan zeuden ordezkariak eta hainbat ekintza armatu edo kale eraso burutzen zituztenak. Zentzu honetan, ideologia, diskurtso eta markoen arteko ezberdintasuna gogoan izanda282, 90. hamarkadaren erdialdeko (95-97) markogintzaren azterketaren ondorio bezala nekez esan dezakegu indar abertzaleen arteko markogintza bateraturik zegoenik. Zentzu horretan, ideologia berberaren baitan (abertzaletasuna edo nazionalismoa), bi diskurtso nagusi aurkitu ditzakegula baieztatu dezakegu: EAJrena eta ezker abertzalearena. Diskurtso hauetako bakoitzak, erreferentziazko bi aldagaiei dagokienez (autogobernua eta bakegintza), frame edo marko interpretatzaile ezberdinak bildu zituelarik: autonomista ala deslegitimista eta anti-terrorista ala 'negoziazionista'. Marko hauek pareak osatuko zituzten (autonomista/antiterrorista eta desligitimista / 'negoziazionista') pare hauek diskurtso nagusiei forma eman zietelarik. Honela laburbildu dezakegu diskurtso eta markoen arteko harremana gure kasuari dagokionez: 282 Begiratua Atal metodologikoa. 589 15.1 taula: Abertzaletasunaren diskurtso eta markogintzak IDEOLOGIA Euskal abertzaletasuna DISKURTSOAK EAJren diskurtsoa Ezker abertzalearen diskurtsoa MARKOGINTZAK Autogobernua Autonomismoa Markoaren deslegitimazioa Bakegintza Anti-terrorismoa ETA-Gobernua negoziazioa Pare bakoitzak bere barne koherentzia mantendu eta beraien inguruan trinkotuko lirateke abertzaletasunaren baitako diskurtso politiko nagusiak. Lehenengo pareak, Ajuria Eneako Itunean forma hartu zuen; bigarrengoak, Algerren osteko gogoetetan. Bata zein bestearen izendapena sinplifikatze aldera, lehenengoari diskurtso autonomista eta bigarrenari hausturazalea deitu diegu. Alde horretatik, abertzaletasunaren diskurtso bakoitzaren baitan (autonomista eta hausturazalea), erreferentziazko bi gaien inguruan (autogobernua eta bakegintza), marko edo frame nagusi bana bazeudela esan dugu. Bakegintzan, esaterako, EAJri zegokionez, Ardanzak Ajuria Eneako Itunaren bitartez norabidetzen zuena edota ezker abertzaleari zegokionez, Alternatiba Demokratikoak barnebiltzen zuena. Diskurtso bakoitzak bere barne koherentzia mantenduta ere, hainbat gai eta gertakarien gaineko interpretazio marko ezberdinak biltzen zituen. Horrela, 90. hamarkadaren erdialde horretan, EAJk eta ELAk autogobernuari zegokionez, esaterako, diskurtso autonomista konpartituta ere, irakurketa ezberdina egiten zuten Estatutuaren garapenaz, lehentasunez transferitu beharreko eskuduntzez edota egoerari aterabidea emateko konponbide posibleez. Ezker abertzaleari zegokionez, berriz, bakegintzaren eremuan ETA eta Gobernuaren arteko negoziazio politikoaren beharra konpartituta ere, borroka armatuak hori lortzeko betetzen zuen funtzioari buruz edota HBk horri begira jokatu beharreko paperaren inguruan marko interpretatzaile ezberdinak zeuden. Beraz, diskurtso bakoitzaren baitan, frame nagusi horiek errealitate politikoaren interpretaziorako bestelako markoekin elkar-bizi edota lehian kokatzen zirela azpimarratu behar da. Goffman-ek (1974) aipatu bezala, diskurtso bakoitzaren garapenerako, beraien 'arteko' elkar-ekintza bezain garrantzitsua izango zen, beraien 'baitako' marko edo ikuskeren elkar-ekintza. 590 Itxuraz 'isolatutako' abertzaletasunaren baitako markogintza hauek elkarren artean harremanetan jarri edota lerratuko dituzten prozesuak ezinbestekoak izango dira garaiko markogintzaren argazki estatiko bat atera nahi ez badugu. Alde horretatik, balioan jarri beharko dugu garaiko ELA eta LABen arteko markoen zubigintza (frame bridging). Snow eta Benfordek (1986) aipatu bezala gai edo arazo baten inguruan ideologikoki kongruenteak (abertzaletasuna) baina estrukturalki deslotutako bi markoen (edo gehiagoren) loturaz ari gara. Definizio honi jarraituz, ELAren eta LABen arteko elkar-lanari erreferentzia egingo dio zubigintzak. Are gehiago, jarraian ikusiko dugun bezala, bi sindikatuon arteko markogintzen arteko zubigintzak abertzaletasunaren bi familia nagusien arteko artekaritza mekanismoa aktibatzeko oinarria ere eskaini zuen. Aipatu dugu diskurtsoak elkar-ekintzan dauden marko interpretatzaileen bildumak direla. Elkarekintza honek aurretik indarrean zeuden diskurtsoak moldatuko ditu eta, horiekin batera, beraien inguruan trinkotutako identifikazio politikoak. Moldaketa honetan zaila izango da neurtzea ze punturaino diskurtso berri batez ari garen edota hainbat gertaeren gaineko interpretaziorako marko komun batez. Gure kasura ekarrita, ELA eta LABen arteko markoen zubigintzaz zera baieztatu dezakegu: autogobernuari zegokionez, 1997an ELA diskurtso autonomistaren gurpiletik jaitsi zen; LABi dagokionez, berriz, 1995tik aurrera, markoaren salaketa 'hutsetik' harago, parte hartze instituzional bat arakatzen hasi zen. Bakegintzari zegokionez, 1995ko Aberri Eguneko agiriak Ajuria Eneako master frame-a kolokan jartzeak Lizarra-Garaziko deklarazioan jasoko zen gatazkaren konponbiderako metodoaren zabalkuntzan aitzindaritza papera bete zuten. Alde horretatik, zubigintza honek, momentu horretan abertzaletasunaren baitako diskurtso berri bat egituratzeko baino, zuhurragoa litzateke autogobernua eta bakegintzari lotutako hainbat gaien inguruko marko interpretatzaile komun bat eraikitzeko balio izan zuela esatea; baita bi sindikatu hauen mugetatik harago ere. 15.2.2 Protestaldiaren eskala aldaketa: ELA eta LABen artekaritza eta protestaren difusioa. 591 Marko interpretatzaile berri baten agerpena ez da gertaera diskurtsibo isolatua izango. Ekintza kolektibo gatazkatsuan forma hartu zuen prozesua baizik. Alde horretatik, eskala aldaketa prozesu sendoak izan zuen eragina nabarmendu behar dugu. Eskala aldaketa gatazka orokortuago batera eramaten duen ekintza liskartsuen zabalpena litzateke; honek aktore sorta zabalago baten inplikazioa barnebildu eta beraien aldarrikapen eta identitateen arteko zubi-lana egiteko balioko duelarik (MTT, 2005: 367). Liskarraldi garrantzitsu gehienetan bezala gurean ere eskala aldaketa hori 90. hamarkadaren erdialdean presente egon zen. Honek protestaldira aktore berriak gehitu zituen (ELA), lehiatzaileen arteko hartu-emanen ondorioz identifikazio zabalagoak gorpuztu (soberanismoa) eta autogobernuaren garapen faltaren 'injustizia markoa' zabaldu. MTTren ereduari jarraituz, eskala aldaketa, prozesu sendo bezala, beste hainbat mekanismoengatik osatua egongo da. Gurean nabarmentzekoak izango dira batetik ELA eta LABen artekaritza (eta bera oinarri hartuta gerora eman zen koalizioen osaketa), eta bestetik, batetik, protestarako bitarteko erradikalen difusioa. Artekaritzak eta difusioak bide paraleloak jorratu badezakete ere, beraien inplementazioan antzeko mekanismoek parte hartu ohi dute: antzekotasunen esleipena, emulazioa eta ekintza koordinatua. Edozein kasutan batean eta bestean protestarako bitartekoen erabileran ondorio ezberdinak izan zituzten. Artekaritzaren kasuan, ELAk eta LABek elkarri antzekotasun nahikoak aitortuta, eliteen arteko norgehiagoka (ETA-Gobernua) politiko-militarrera mugatzen ari zen gatazkaren mugen zabalpena eta maila bateko 'demokratizazioa' ekarri zuela esan dezakegu; sektore sozial berriak liskarraldira inplikatu eta, 'ondorio orokorren' atalean sakonago ikusiko dugun bezala, gatazka bera bide antagonikoetatik baino agonistikoetatik bideratzeko aukera zabaldu nahi zuen heinean. Artekaritzaren eraginak ez ziren hor bukatuko. Gerora EAJ, EA eta EH-ren arteko legebiltzarreko akordioan forma hartu zuen ekibalentzia instituzionalaren mekanismoan horren eragina soma dezakegu, esaterako. Difusioaren kasuan, berriz, ETAren ekintza armatuen jo mugen zabalpenak edota kale borrokako ekintzen herriz herriko emulazioak bitarteko hauen erradikalizazioa ekarri zuen. MTTk aipatu bezala, difusioa eta artekaritza liskarraldi handietan uztartuta agertu ohi badira ere, eskala aldaketaren izaeran desberdintasun handiak emango dira segun eta bietako zein nagusitzen den. Are gehiago, gurean bi mekanismo espezifiko hauen arteko lehia ere zabaldu zela esan dezakegu; batez ere, protestarako bitarte erradikalen difusioak artekaritzaren garapena baldintzatzen zuela agerian gelditzen zenean. 592 Protestaldiaren bortxazko difusioa eta artekaritzaren arteko uztarketa saiakerak ezker abertzalearen markogintza 'demokratikoaren' eta ekintza kolektiborako errepertorioaren arteko disonantzia diskurtsibo nabarmenera eraman zuen. Disonantzia diskurtsiboak prozesu kognitiboei erreferentzia egiten die. Bertan subjektu baten marko interpretatzailearen eta jendartean nagusi den errealitatearen ulermenerako markoaren arteko deslotura emango delarik. Are gehiago, deslotura honen intentsitate handiak marko kulturalen kontrakotasunari erreferentzia egin ohi dio. Aipatu dugun bezala, maila handi batean erreferentziazko taldearen eta jendartearen arteko sintonia diskurtsiboaren arabera ebatziko da lehenengoaren legitimitatea eta, ondorioz, lehia hegemonikoan arrakastarako izango dituen aukerak. Alde horretatik, Alternatiba Demokratikoaren agerpenak gatazkaren terminoak diskurtsiboki ETA eta Gobernuaren arteko lehiatik 'Euskal Herria eta Estatuen' arteko terminoetara desplazatuz hauek zabaldu eta demokratizatzeko ahalegina bazegoen ere, protestarako bitartekoen erradikalizazioak markogintza demokratiko horretara bildu nahi ziren sektoreekiko sintonia zaildu egiten zuen. Eskema hau protesta mugimenduei ez ezik instituzioekin ere aplikagarria izango da; sistemak jendartearekin zenbat eta sintonia handiagoa, orduan eta legitimoagoa bezala ulertu ahal izango dugularik. Zentzu honetan, ezker abertzalearen markogintza demokratikoa ez zen disonantzia eragingo zuen bakarra. Ajuria-Eneako Itunak gertaera politikoak ulertzeko eskaintzen zuen marko interpretatzailearen aurrean (anti-terrorismoa) jendarteak geroz eta harmen txikiagoa erakusten zuen, 'biolentoen porrotaren' diskurtsoaren ondoan biolentziaren hazkundea geroz eta agerikoagoa ematen ari zelarik. Zentzu horretan, 90. hamarkadaren erdialdeanan difusioak izan zuen eragina ukaezina da. Diskurtsogintza eta praktikaren arteko disonantziak ezker abertzalearen eskaintzaren sinesgarritasunean eta legitimazioan eragin kaltegarria izan bazuen ere, ezin uka erabakiaren schmittiarraren nagusitasun honek ondorio zuzenak izan zituela garaiko deslerrotzeetan. Ardanzak berak bere planean aitortu bezala borroka anti-terroristak ezker abertzalearen eta ETArengan higadura nabarmena eragin bazuten ere, nekez aurreikusi zitekeen horren bidez 'garaipen polizialaren eta politikoaren' azken helmugara iritsi zitekeenik. Zentzu horretan, Lizarrako Akordioaren aurreko urte horietan ezker abertzalearen logika politikoak eredu hegemonista bati baino, dezinisionista bati erantzun ziola esan dezakegu; edota, beharbada asko sinplifikatuz, Lenin Gramsci-ri gailendu zitzaiola. Ekintza kolektiboaren ikuspegitik kale borrokaren gorakadaren edota ETAren ekintzen jo puntuen zabalkundearen eskutik emandako protestaldiaren difusioak eta erradikalizazioak hurrengo puntuan 593 laburbilduko dugun polarizazioaren prozesu sendoari ere bide eman zion. Momentuz, diskurtso ezberdinak eta ekintza kolektiborako mekanismoak nola kateatu ziren aztertze aldera, aipatu dezagun polarizazioak bere-berezko duela aukera eta mehatxuen espiralaren mekanismoa, non gertakariak bata bestearen segidan espiral moduan geroz eta azkarrago esleituz, eragileak aurretik kokatu gabeko espazioetan eta aurre-ikusi gabeko egoeretan aurkitu daitezkeen. Izenak berak dioen bezala aukeraz eta mehatxuz beteriko eszenario batean kokatuko dira aktoreak, horretarako polarizazioa bultzatzen duten aktoreek arrisku handiak hartzen dituztelarik. Aztertzen ari garen epealdian bezala, mekanismo honek denbora tarte laburrean ematen diren aldaketa prozesu handiak ulertzeko aukera ematen digu. Hala ere, MTTk esaterako, difusioaren aldean, artekaritzaren alde egingo dute. Zergatik? Bortxazko difusioak bizitza soziala ezaugarritzen duten mugak nekez gainditu ahal izango dituelako; artekaritzak, aldiz, definizioz, marra hauen bi aldeetan kokatzen diren sektoreen arteko hartuemanak areagotuko dituelako. Hori bai, artekaritzak difusioak baino denbora, iniziatiba eta markoen eraldaketarako gaitasun handiagoa eskatzen ohi ditu. Horregatik artekaritzak difusioak baino eragin sakonagoak izaten ditu. ELA eta LABen artekaritzak horretarako bidea ireki zuen. Harreman horien ondorioz abertzaletasunaren bi familia nagusien arteko antzekotasunen esleipenak gatazkaren mugak desplazatu ('demokrata vs biolentoak') eta lehia hegemoniaren terminoak aldarazi zituela esan dezakegu. Zentzu horretan, ez dira gutxi autonomismoaren agortzearen irudi bezala bi sindikatuon arteko garai horretako elkar-lana buruan dutenak. Izan ere, marra horien bi aldeetan kokatzen ziren eredu edo paradigmen arteko uztarketan kokatu zitekeen beraien potentzialitatea; ez gehiketa huts bat bezala, baizik eta burujabetzaren aldeko bidea urratzeko logika berri gisa. Laburbildu ditzagun ezaugarri horietako batzuk: • 'Kanpo' eta 'barne' logikaren uztarketa: ELA, eredu autonomikoaren legitimaziotik abiatuta, eta LAB, eredu horrekiko hausturaren apustutik abiatuta, bide konbergenteak jorratzera jo zuten. Instituzionalizaziotik kontra-boterera eta kontra-boteretik instituzionalizaziorako bidean, sistemarekiko kanpo eta barne logikan arituko diren dinamika emankorra landu zuten. • 'Behetik gora' eta 'goitik behera'-ko ereduen uztarketa: euskal sindikalgintzak, botere politikoa lehiatu nahi duen mugimendu sozial klasiko bezala, erakunde publikoen erabakiguneetan eragiteko helburua jarri zuen. Aldi berean, autogobernuaren instituzionalizazioren ondorioz erakundetutako hainbat botere guneetan (Lan Harremanetarako Kontseilua, ...) beraien presentzia balioan jarriz, eremu sozial ezberdinetan 594 Gure kasura etorrita, gerora sakonduko dugun bezala, abiadura ezberdinez abertzaletasunaren sektore ezberdinetan barneratzen joan zen 'markoaren aldaketaren' aldarrikapena, nagusiki statusari eusteko eskaeraren alde egin zutenekiko kontrakotasunean artikulatu zela esan dezakegu. Laclauren ustez, antagonismoan oinarritutako identifikazioen artikulazioa prozesu liskartsuen ezaugarri negatibo bat baino, politikoaren eraikuntzaren berezko ezaugarria izango da. Baina hegemoniaren eraikuntzan, lehiatzaileek zeren kontra dauden argitzetik harago, zeren alde dauden ere argitu beharko dute, bertan azaldu zirelarik errealitate politikoa interpretatzeko ikusmolde ezberdinak. Zentzu honetan, berriro ere nabarmendu beharko genuke ELA eta LABen saiakera norberaren eskaeren partikulartasunetik harago, abertzaletasunaren baitan ordura arteko diskurtso nagusiak gainditu eta soberanismoaren kategoriaren inguruan identifikazio berri bat artikulatzeko. Izan ere, funtsean "Herriaren eraikuntza eragile sozialen arteko harremana" izango baita (Laclau, 2005: 97). 'Markoaren aldaketaren' helburua ordura arte autogobernuan aurrera egiteko nagusitutako bi diskurtsoen krisian gainean eraikiko zen; autonomismoaren aldebikotasunak eta ETA-Gobernuaren arteko negoziazio politikoen ereduak erakutsitako mugen gainean, hain zuzen ere. 'Aldaketa politikoaren' kategoriak krisi bikoitz horrek sortutako hutsunea estaltzeko marko diskurtsiboa eskaini zuen; baina aldi berean, hutsune hori betetzeko diskurtso bakoitzaren partikulartasunen arteko lehiak ekibalentzia katea artikulatzea zaildu zion. Diskurtsoek une horretan behar zuten zehaztasun maila zen 98-99 epealdiaren lehia ezaugarritu zuena. Izan ere, aipatutako 'marko aldaketaren' eskaerari EAJk "prozesu politiko eta sozialaren" bide lausoa proposatzen zion bitartean, ezker abertzaleak goitik behera zehaztutako prozesu konstituziogilea kontrajartzen zion. Gerora 'ameskerien' eta 'iruzurren' akusazioek prozesua ito zuten, baina hori guztia baino lehen ordura arte euskal politikagintzaren bilakaera erabat baldintzatu zituzten aldaketa diskurtsiboak eman ziren. Autogobernuaren diagnostikoaren ikuspegitik biurteko horretan eredu autonomikoaren problematizazioaren zabalpena eman zen, herri honetako sindikatu nagusia bere 'heriotza' zertifikatzeraino. Ez hori bakarrik; Ollorak (1996) denbora bat lehenago esandakoaren haritik, kausaren atribuzioan estatu mailako gobernu bat edo beste egotetik harago, "hori baino zerbait gehiago" zegoenaren ideia zabaldu zen marko politikoa aldatzeko helburua orokortzearen atzean. Hori guztia ordura arte autonomismoaren inguruan bildutako sektore sozialari zegokionez. Ezker abertzaleari begira, aldiz, epealdi honetan Alternatiba Demokratikoaren kaleratzearekin gorpuzten 597 hasitako objektu aldaketaren mekanismoa sendotu zela esan dezakegu. ETA eta Gobernuaren arteko negoziazioak diskurtsogintzan ez ezik ekintza kolektiboan ere pisu nabarmena izaten jarraitzen bazuen ere, errealitate politikoa interpretatzeko eraiki nahi zen marko berrian euskal herritarren arteko adostasunean auto-zentratu nahi zen erreferentzia politiko nagusia. Markogintzaren ikuspegitik, 'abertzaleen arteko elkarlanaren' ideia Monzonen Maltzagaren metaforan zaharberrituan forma hartuta, burujabetzaren helburua betetzeko bidea indar berrituta agertzen zen eragile abertzale ezberdinen diskurtsoetan. Hori guztia ezinezkoa litzateke ordura arteko marko nagusiaren eraldaketa (frame transformation) gabe. Markoen lerrotze prozesu gehienek markoen arteko sintonia maila bat adierazten badute ere, mekanismo diskurtsibo honek marko batek jendartean oihartzun edo durunda (resonance) nahikorik ez duenean eman beharreko aldaketari erreferentzia egingo dio. Gure kasuan jada aipatu dugun disonantzia diskurtsiboarekin lotuta egongo da; izan bakegintzaren eremuan Ajuria Eneako Itunak hauspotutako 'biolentoen porrotaren' diskurtsoak kalean ikusten zenarekin zerikusirik ez zuenean edota ezker abertzalearen markogintza demokratikoak protestarako bitartekoen erradikalizazioarekin bat egiten ez zuenean. Errealitate politikoaren interpretazioan marko horien krisia agerikoa zen, azken urteetako master frame antiterrorista ('demokrata vs biolentoak') ordezkatuko zuen ikuspegi berria beharra azaleratuz. Lizarra-Garaziko Akordioak, gatazka politikoaren konponbiderako metodo bat eskaintzeaz harago, errealitate politikoa interpretatzeko ikuspegi berri hori eskaini zuen; bide polizialaren lehentasunaren aurrean negoziazio politikoa aldarrikatuz; ekintza biolentoen distentsioa eskatuz; edota arreta politikoa eskuduntzen transferentzien eskaera etengabean baino, euskal herritarren 'hitza eta erabakian' kokatuz. Jarraian ikusiko dugun bezala, aldaketa diskurtsibo honek eragile politikoak horren arabera berrantolatzea eskatu zuen, kategoria politiko zahar-berrituen bide emanez eta liskarraldia horren arabera garatuz. 15.2.4 Soberanismoaren kategoria osaketa, hainbat muga konpartitzen dituzten taldeen multzoa bezala. Ekintza kolektiboaren ikuspegitik soberanismoaren eraikuntzan bi bitarteko teorikok parte hartu zutela esan dezakegu: batetik, kategoriaren eraikuntzaren mekanismoa eta bestetik, aktore 598 osaketaren prozesua. Lehenengoa identifikazio politikoen osaketan parte hartzen duten mekanismoen multzoan kokatu dezakegu; bigarrengoa, MTTk liskarraldietan ohikoak izaten diren prozesu sendo bezala deiturikoetan. Identifikazio eta aktoreen arteko muga fina bada ere, autoreok mekanismo eta azpi-mekanismo ezberdinak bereiziko dituzte bata eta bestearen artikulazioan. Soberanismoaren eraikuntzaren kasuan, esaterako, identifikazio politiko bat adierazten duen kategoria sozial bezala, asmakuntza, mailegua edota topaketa bezalako azpi-mekanismoak ezberdindu ditzakegu. Horrela, kasuan kasu, konstituzionalismoarentzat soberanismoa euskal abertzaletasunaren mailegu zahar-berritua edota asmakuntza baino izan ez zen bitartean, beste hainbat diskurtso demokraziaren inguruan artikulatutako topaketaren zentzutik gertuago kokatzen ziren, atal enpirikoan jasotako Ibarraren (1999) pasarteetan ikusi bezala. Gure kasuan interesgarriagoa aktore osaketa prozesuak jasotzen dituen mekanismoek zer nolako bilakaera izan zuten aztertzea izan daiteke; beti ere, kontutan izanda nekez hitz egin ahal izango dugula 'soberanismoaz' aktore bakar eta homogeneo bezala. Esan bezala, MTTk beraiek identitate eta aktoreen arteko muga era zorrotzean bereizten ez badute ere284, hainbat mekanismo zehaztuko dituzte prozesu honen eraikuntzan. Nagusiki bi azpimarratuko dituzte: jabetza soziala eta ekintza berritzailea. Lehenengoari dagokionez, MTTk egiten duten definizio zehatzari erreparatzea merezi du mekanismo honek gurean izan zuen bilakaera interpretatzeko. Honen arabera "ekintzaileek antolakuntza oinarri bat sortu edo jada existitzen den bat baliatu beharko dute liskarraldirako eraldatzeko" (MTT, 2005: 51). Ezker abertzalea 90. hamarkadaren erdialdean egin zuen gogoeten eskutik, bere parte hartze instituzional auto-mugatua zabaltzen joateko egindako hautua eta artekaritzaren bitartez ordura arte posizio autonomikoetan kokatutako sektoreak irakurketa 'soberanistagoetara' erakartzeko erakutsitako gaitasuna jabetza sozialaren mekanismoa aktibatzeko saiakera bezala ulertu ditzakegu; zertarako eta autonomismoa, 'jada existitzen antolakuntza oinarri' bezala liskarraldirako bitarteko bihurtzen saiatzeko. Mekanismo hau aktibatzeko saiakeran sortutako barne-kontraesanak (aldaketa prozesua 'kanpotik ala barrutik') edota arrakasta maila aurrerago zertzelatzen saiatuko garen beste eztabaida batzuk dira. Izan ere, jabetza sozialak taldearen antolakuntzarako bitarteko bat izatetik harago, taldearen izaera eta helburuak eraldatzen bait ditu (MTT, 2005: 351), talde lehiatzailea aldaketa horretarako ere prest egon beharko delarik. Baina bada bigarren mekanismo bat funtsezkoa izango dena soberanismoaren eraikuntzan, ekintza berritzailea. Gurea bezalako liskarraldi batean, non ekintzaileak protestarako bitarteko 284 Zentzu honetan, aipagarria da autoreok hainbatetan aipatzen dutela "la constitución de nuevos actores políticos y de nuevas identidades" eta beste hainbatetan prozesu berberari erreferentzia egiten diotela soilik "constitución de actores" aipatuz (MTT, 2005: 349-352). 599 erradikalizatuenetako baten (borroka armatua) 'errutinizazioaz' hitz egitera iristen diren285, zer den berritzailea eta zer kontserbadorea bereiztea zaila izan daiteke. Edozein kasutan, aztertzen ari garen epealdiari dagokionez nabarmentzekoa izango da eman ziren mobilizaziorako bitartekoen aldaketak eta hauek jabetza sozialaren mekanismoarekin izan zuten lotura. Alde horretatik, esan gabe doa protestarako bitartekoen erabileran emandako aldaketarik nabarmenena ETAren su-etenaren eta burujabetzaren aldeko indarren arteko elkarlanaren eskutik eman zela, jada azaldutako ezker abertzalearen instituzionalizazio mugatuaren zabalpenarekin eta jelkideek, Udalbiltza bezalako erakundeen eskutik, arakatutako instituzionalizazio bide berrien eskutik. Elkarlan honek, aldi berean, forma zehatza hartu zuen aktore ezberdinen osaketari bide emanez: hautetsien plataformak, presoen eskubideen aldekoak (Batera), ... Jabetza sozialaren eta ekintza berritzailearen osagarritasunaren adibide bezala, lehenengoaren eskutik ezker abertzaleak zabaldutako parte hartze instituzionalak bide eman zion EAJ, EA eta EHren arteko legebiltzarreko elkarlanaren jardun berritzaileari, jelkideek gobernagarritasuna izateko behar zuten gehiengoak bermatuz. Mekanismoen kateaketa honetan badira esanguratsuak diren eta elkar lotuak agertzen zaizkigun azken bi mekanismo: zertifikazioa eta aukera eta mehatxuen atribuzioa. Ekintza berritzailea eta zertifikazioaren arteko lotura zuzena da. Izan ere, lehiatzaileek bere protestarako bitartekoen bidez badakite liskarraldian dauden beste eragileen aldetik beraien eta beraien eskaeren aitortza lortu edo errefusatu dezaketela, unean une errepertorioa egokitzen joan beharko delarik. Moldaketa honek ere bere identitatean eragina izango du, kategoria berri baten eraikuntzari ateak zabalduz. Baina prozesu hau lehiara 'inkorporatzen' den sektorearengan ere emango da, bertan ere instituzionalizatu gabeko jardueretatik kanpo aritzeko erresistentziak handiak egon eta jatorrizko nortasunari eusteko tentaldia handia izan daitekeelarik. Hori izan zen abertzaletasunaren bi familia nagusiek epealdi honetan bizi izan zuten historiaren laburbilduma. Eta beste alde batetik, abertzaleen arteko elkarlanaren ondorioz eman zen ekintza berritzaileak aukera eta mehatxu ezberdinak ireki zituela aipatu behar dugu; bai burujabetzaren aldeko sektoreentzat, zein kontrakoentzat. Orain arteko irakurketak aukeretan zentratu baditugu ere, agerikoa da konstituzionalismoarentzat suposatuko mehatxua; batez ere ikuspegi instituzional batetik. Besteak beste, azken urteetan estatu mailako logikan kokatutako alderdia erkidegoko gobernagarritasunetik atera eta oposizioan kokatzen zuelako. Honek aldi berean, konstituzionalismoa abertzaletasunaren deszertifikazio prozesuan kokatu zuen; baita ordura arte 'nazionalismo moderatua' deitutakoarena ere, atal enpirikoan aipatu dugun bezala hurrengo hilabete 285 Begiratu Casanova (2008). 600 eta urteetan zabaldu zen euskal abertzaletasunaren aurkako erasoen orokortzearen mekanismoaren bitartez forma hartu zuena. 15.2.5 Konstituzionalismoarekiko polarizazioa, aurkaritza sistemaren ardatz berria Hegemonia lehiatu nahi duen mugimenduak artikulatzen dituen eskaera ezberdinen ekibalentzia katearen aurrean sistemak bi jarrera hartu ahal izango ditu: eskaerak beraien artean indibidualizatuz horietako batzuk sisteman barneratu ala sistemaren onargarritasunaren mugak gotortuz horiek ez asetzea. Lehenengo joera sistema demokratikoetan ohikoa izaten da; bigarrena, berriz, autoritarioetan. Ikusi dugun bezala, sistemaren bigarren jarrerak eskaeren arteko elkartasuna gorpuztera jo ohi du. Gure kasuan, autogobernuaren garapenerako eskaeren aurrean Estatuak erakutsitako harmen apalak autonomismoaren eta ezker abertzalearen diskurtsoen arteko sintonia maila bati bide eman ziolarik. Laclauren (2005) kategoriak baliatuta, 90. hamarkadako giro horrek zentro eta periferiaren arteko gatazka lehia demokratikotik lehia populistara desplazatu zuela esan dezakegu; hau da, sistemaren onargarritasunaren eremutik onartezintasunarenera. Polarizazioa, aztertu dugun hirugarren prozesu sendo bezala, honezkero ezagunak zaizkigun hainbat mekanismoengatik osatua egongo da. Horietako garrantzitsuenetakoa jada aztertutako aukera eta mehatxuen espiralarena. Izan ere, tarteko espazio politikoa mugatzen duen prozesua bezala, gure kasuan deigarria izan zen ze denbora epe laburrean polarizazioaren terminoak goitik behera eraldatu zituen, 'demokrata eta biolentoen' markotik 'soberanista eta konstituzionalisten' artekora desplazatuz. Jada aipatu dugun bezala, 90. hamarkadaren erdialdeko eskala aldaketaren eskutik emandako protestaldiaren difusioak ezker abertzalearentzat bere isolatzen politiko eta sozialaren mehatxua inoiz baino agerikoa egiteaz gain, abertzaletasunaren gainontzeko sektoreentzat ere arrisku nabarmena suposatzen zuen 97ko Ermuako gertakarien eskutik zabaldu zen olatu konstituzionalistaren aurrean. Egoera horren gainean aukera bat zabaldu zen orduko marko nagusiak eguneratu eta lerrotze politiko berrietarako; izan soberanisten aldetik aliantza egitura berri baten bidez autogobernua sakontzeko, izan konstituzionalisten aldetik tarteko espazio autonomista murriztuz zentralizazioan sakontzeko. 601 Ez zen protestaldiaren difusioa izan aukera eta mehatxuen espiral hau zabaldu zuen arrazoi bakarra. Jada aztertu dugu ere ELA eta LABen artekaritzak orduko indaren markogintza antiterroristan zabaldutako pitzadurak. MTTk esan bezala, sektoreen arteko elkarlana eraikitzeko difusioaren mekanismoa baino eraginkorragoa izango da, bere artikulazioak lan eta dedikazio handiagoa eskatzen badu ere. Alde horretatik, mekanismo honen (ber)aktibazioren ondorioak agerikoak izan ziren: EAJ, EA eta EH-ren arteko koalizioaren sorrera bide eman zion, honek izaera hauskorra izanik ere; okupatutako langileen Etengabeko Formakuntza bezalako gai zehatzen gaineko karga ideologiko eta politikoa areagotu zuen; edota hilabete gutxi batzuk lehenagora arte Ajuria Eneako Itunaren inguruan sortutako koalizioaren berrosaketa denbora luzez eragotzi zuen. Bestetik, kategoria sozialen formakuntza ere presente egon zen polarizazio prozesuan zehar: aurreko atalean aipatu bezala, batetik, soberanismoari bide emanez, eta beste alde batetik, konstituzionalismoari. Azken honek bloke kontra-hegemonikoaren funtzioa bete zuela esan dezakegu: batetik, Estatuaren aparatuak (Barne Ministerioa, inteligentzia zerbitzu, judikatura, ...) barnebiltzen zuen jendarte politikoa aktibatuz; bestetik, iritzi publikoa edo jendarte zibilarengan mehatxuaren espiralean oinarritutako marko interpretatzailea zabalduz, non komunikabideek286 eta bestelako plataforma zibilek (Foro de Ermua, Basta Ya, ...) funtsezko papera jokatu zuten; eta hirugarrenik, hainbatetan deitoratutako intelektualen figura berreskuratuz jendartean nagusi izango zen sen onaren eraikitzaile nagusi bezala. Ildo honetan, hainbatetan intelektualen figurak artekariaren funtzioa ere bete zuela esan daiteke. Alderdi edo jatorri ideologiko ezberdinetatik zetozen pertsonai hauek, alderdi estatalisten muga tradizionalak gaindituz, Konstituzioarekiko leialtasunean kokatzen ziren baina aurretik deslotuta zeuden sektoreak harremanetan jartzen zituztelarik. Izan ere, kasu hauetan lehia antagonikoa osatzen duen muga, (kontra)mugimendua osatzen duten taldeak bereizten dituzten mugak baina sendoagoa izango da, artekarien lanak kategoria sozialaren barruko taldeen arteko harremanari bide emango diolarik. Polarizazio honek maila ezberdinetako eraginak izan zituen. Hamarkadaren bukaeran ezagututako protestaren difusio erradikalizatuaren apaltzea eta parte hartze elektoralaren gorakada izan ziren (begiratu 12.2 eta 13.3 grafikoak, hurrenez hurren) prozesuaren demokratizazioaren ikuspegitik eraginik nabarmenetakoak. Baina aliantza eta aurkaritza sistema ere eguneratu zuen kategoria sozialen (berr)osaketaren eskutik. Aldaketa hauek lehia politikoaren terminoak 'demokrata eta biolentoen' kategorietatik 'soberanista eta konstituzionalisten' artera desplazatzeaz gain, talde 286 Petxo Idoiagak eta Txema Ramirez de la Piscinak epealdi honetan komunikabideek jokatu zuten paperaren azterketa zehatza Al filo de la (in)comunicación. Prensa y conflicto vasco (2002) liburuan egin zuten. 602 bakoitzaren barruko indar korrelazioetan joera aldaketak ere ekarri zituen, kategoria bakoitzaren muturretan kokatzen diren sektoreak indartuz (ezker abertzalea soberanisten artean eta PP konstituzionalisten artean). Soberanismoaren kategoriaren osaketa, MTTren adieran "muga batzuk konpartitzen dituzten taldeen multzoa" bezala ulertuta, hamarkadaren bukaerarako barne mugak kanpokoak baino sendoagoak bilakatzen joan ziren eta harremanak geroz eta lehiatsuagoak bihurtu. Izan ere, jarraian ikusiko dugun bezala, konstituzionalisten eta burujabetzaren aldeko sektoreen errealitate politikoaren marko interpretatzailearen barne kohesioaren bilakaera proportzionalki alderantzizkoa zen; lehenengoak 2000. urteko Itun Antiterroristan forma hartuko zuen bateratze prozesu baterantz urratsak ematen ari ziren bitartean, bigarrenen desadostasunak geroz eta agerikoagoak ziren. Horrela polarizazio mekanismoaren bilakaera mende berriarekin batera alde anitzetako lehia mekanismoaren aktibaziora bideratu zela esan dezakegu. Ekintza kolektiboaren azterketarako agenda berriaren kritikoek azaldu bezala, aldiz, mekanismoen izaera kausala edota ondoriozkoa eztabaida labainkorra izango da, hainbat kasutan oiloa eta arrautzaren eztabaida berdinera eraman gaitzakeelarik. Adibide bat jartzearren, soberanismoaren edo konstituzionalismoaren kategoriaren osaketak polarizaziori bide eman ziola esan dezakegu ala aurretik emandako ekintza kolektiboaren polarizazioaren bitartez osatutako kategoriak ziren? Kasu honetan, elkarri elikatzen dioten prozesuen logikan ulertzea, modu linealean ematen diren gertakarien zentzuan ulertzea baino zentzuzkoagoa dirudi. 15.4 irudia: Mekanismo eta prozesu ezberdinen inplementazioa. 603 15.2.6. Motibaziorako marko ezberdinen arteko lehia: ezker abertzalearen 'haustura konstituziogilea' eta Ibarretxeren 'erreforma soberanista' demokratizaziorako paradigma ezberdinak bezala. Atal metodologikoan diagnostiko eta pronostikoaren arteko korrelazioa normalean argia izango dela aipatu dugu baina, hainbatetan, honek ez du zertan automatikoki ekintza zuzentzailea mahai gaineratuko. Egoera honek marko motibatzaile baten gabezia azaleratu ohi du. Hortaz, motibaziorako markoak ekintzarako beharrezkoa den bizigarria eskaini beharko du. Honakoa hizkera, sinbolo edota nortasunen eraikuntzarekin lotuta egongo da; jendea ahalduntzearen aferarekin, hain zuzen ere. Alde horretatik, gure hipotesia abertzaletasunaren baitako familia bakoitzak paradigma ezberdinei erantzuten zien motibaziorako markoa eskaini zuela da; atal enpirikoan ikusi dugun bezala, bakoitzak bere hizkera, sinbolo eta nortasunen eraikuntzarekin. Benford-ek (1993) ekintza kolektiboan parte hartuko duten kideen motibazioa areagotuko duten lau kategoria multzo nabarmenduko ditu: intentsitatea, urgentzia, eraginkortasuna eta duintasuna. Lau hauek kasu zehatzetan aplikatzerakoan, bakoitzari ematen zaion garrantziaren arabera, era osagarrian baino era kontraesankorrean ere jokatu dezakete. Gurean ere, modu ezberdinean ulertutako intentsitatea, urgentzia, eraginkortasuna eta duintasuna paradigma horien formulazio ezberdinei erantzun zielarik. 15.2 taula: Ezker abertzalearen eta EAJren motibaziorako markoak 'Haustura konstituziogilea' 'Erreforma soberanista' Paradigma 'Iraultzailea' 'Erreformista' Intentsitatea Haustura demokratikoa Demokratizazio mailakatua Urgentzia Handia Txikia-ertaina Eraginkortasuna Prozesu konstituziogilea 'Legetik legera' gainezka egin gabe Duintasuna Zapalkuntza historikoarekin bukatu Hirugarren bidea MTTk (2005) aztertzen dituzten prozesu konplexuei helduta (iraultza, nazionalismoa eta demokratizazioa), zalantzarik ez da garai honetako aztergaiak prozesu nazionalisten bereizgarri 604 nagusiei erantzuten ziela, bertan parte hartzen duten ohiko mekanismoek presentzia nabarmena izanik: a) Estatuko Gobernuak eskuduntzen transferentziaren eteteak eta ETAren su-etenak sortu zituen aukera eta mehatxuen espiralak; b) 'demokrata eta biolentoen' arteko lehiaren markotik 'soberanista eta konstituzionalisten' arteko markora ematen den eraldaketaren ondoriozko nortasun aldaketak; c) maila ezberdinetako lehiaren aktibazioa, batetik konstituzionalista eta soberanisten artean, baina ikusten ari garen bezala, baita indar soberanisten artean ere; eta d) jada aztertutako ELA eta LABen arteko artekaritza. Baina prozesu nazionalistak ez dira era isolatu batean garatuko. Hauek nazionalismoarekin zerikusi gutxi izan ohi duten bestelako mugimendu, motibazio edota politikekin uztartuko dira, beste prozesu konplexuetan parte hartzen duten mekanismoek ere presente egonik. Alde horretatik, Lizarra-Garaziko prozesuak bi prozesu konplexuen hainbat bereizgarri ere barnebildu zituela esan dezakegu; prozesu iraultzaileez eta demokratizazio gatazkatsuez ari gara. Are gehiago, ezker abertzaleak eta EAJk Lizarra-Garaziko prozesuari jarraipena emateko bakoitzak planteatutako konponbiderako proposamen egingarrien atzean, MTTren bi prozesu konplexu hauek hezurmamitzen dituzten aldaketa politikorako paradigma ezberdinak zeudela ulertu dezakegu. Edo nahiago bada, prozesu konplexu hauetako bakoitza (iraultza eta demokratizazioa) ezaugarritzen dituzten bereizgarriek osatzen duten paradigmak (iraultzailea eta erreformista, nolabait esateko) ezker abertzale eta EAJren eskaintza zehatzetan antzeman ditzakegu; hau da, ezker abertzalearen 'haustura konstituziogilean' eta Ibarretxeren 'erreforma soberanistan'. Alde horretatik, atal enpirikoan azaldu bezala, gure ikerketa 2000. urtera arte soilik luzatuko badugu ere, urte horretan Ibarretxek Madrilgo Siglo XXI aretoan zein Bartzelonako foro entzutetsuetan egindako erreformarako proposamenak (2003tik aurrera Estatutu Politiko Berrian forma instituzional zehatza hartu zuenak) mende berri hasiera horretan aldaketa politiko-instituzionala gorpuzteko lehian egon ziren bi ereduen ezaugarri nagusiak zirriborratzeko aukera ematen digulakoan gaude. Beti ere, bestelako ikerketa batzuk Ibarretxeren eskutik garatzen hasi zen bide oparoa sakonago aztertu eta gure aldetik egindako hurbilpena osatu edota zuzenduko dutelakoan. 15.2.5.1 Ezker abertzalearen 'haustura konstituziogilea'. 605 MTT (2005) kritiko azalduko dira prozesu iraultzaileak azaltzeko orduan gizarte zientzietan nagusitu izan diren ikusmoldeekin. Nagusiki, ikuspegi estrukturalistek egiturazko 'azpiko' tentsioei emandako gehiegizko arretak prozesuaren jatorrian eta emaitzan zentratzea ekarri zuelako, eta ez prozesuaren garapenean; eta ikuspegi kulturalistek norbanakoen eragiteko gaitasunean eta ingurune kulturalean arreta jarrita, soilik iraultza sozial handietan zentratzea ekarri zutelako. Horrela, hiru ikerlariok iraultzen azterketarako baliatutako mekanismoen metodoak tarteko dimentsio apalago bat izan dezaketen prozesu iraultzaileak ulertzeko tartea eskainiko digu. Prozesu iraultzaileen azterketarako funtsezkoa da jakitea: a) ze baldintza eta prozesuetan sortzen diren Estatuaren lehiatzaileak, b) lehiatzaile horiek ze baldintza eta prozesuetan lortzen duten Estatua mugi-araztea, eta c) ze baldintza eta prozesuetan Estatuaren gaineko kontrolerako borrokak sortzen duen iraultza soziala (MTT, 2005: 215). Ildo honetan, ETA, protesta ziklo zabalaren mugimendu goiztiar bezala, Estatuaren lehiatzaile nagusietakoa izan da azken hirurogei urteetan. Eztabaidagarriagoa izan daiteke Estatua ze punturaino mugi-araztea lortu zuen argitzea; eta are eztabaidagarriagoa bizi izan dugun gatazka politiko-armatuak ze punturaino hartu daitekeen 'iraultza sozialtzat'. Prozesu iraultzaileak gutxitan emango dira; are gutxiagotan arrakastatsuak izango dira; eta kasu bakanetan baino ez dute 'iraultza soziala' bezala ulertu dezakeguna sortuko (MTT, 2005: 216). Eztabaida horrek luze gainditzen du lan honen asmoak, baina lantzen ari garen ikuspegi konstruktibistaren arabera, funtsezkoa iruditzen zaigu ezker abertzalea, protesta mugimendu bezala, errealitate politikoaren ulermenerako baliatutako marko interpretatzailearen gako nagusiak ulertu, eta kasu honetan, prozesu iraultzaileen azalpenerako baliatutako ezaugarriekin bat egiten duten aztertzea. Alde horretatik, interesgarriena bertan parte hartzen duten mekanismoak zeintzuk izango diren argitzea izango da. Azken finean, mekanismoen dimentsio kognitiboak indarrean diren marko interpretatzaileak ulertzeko aukera emango baitigu; hau da, nola atzemanak diren, bai protesta mugimenduarengatik, bai instituzioengatik, baita jendarteagatik ere. Ikusi dezagun zeintzuk diren prozesu iraultzaileetan parte hartzen duten mekanismo hauek gure aztergaira ekarrita: • Autogobernuaren garapen falta elite autonomisten interesen kaltetzea bezala: iraupen maila bat duten erregimen guztietan bezala, Espainiakoan ere sistema elitezko aktore ezberdinen arteko koalizio zabaletan oinarritzen da; elkarrenganako aitortzan eta babesean oinarritzen den aliantza, hain zuzen (MTT, 2005: 220). 1978ko erreforma politikoak logika berberari erantzuten zion. Bertan erregimen politiko berriaren legitimitatea eta babesa zalantzatan ez 606 jartzearen truke, periferietako eliteei sistema autonomikoa garatzeko eskumena bermatzen zitzaielarik. 80. hamarkada bukaeratik aurrera eskuduntzen transferentzietan emandako eteteak alde bateko interesen kaltetze nabarmena bezala atzematen hasi zen autonomismoaren aldetik. • Irainen bat-bateko ezarpena: honakoa, aldiz, ez zen egun batetik besterako prozesua izan. Neurri batean, Ibarretxeren eskutik 'markoaren aldaketarako' proposamenaren aurkezpenarekin autonomismoaren barruan ia hamarkada batean zehar mamitzen joan zen prozesua izan zela esan dezakegu. Zentzu horretan, prozesu hauek mekanismoen kateaketak bezala ulertu ditzakegu, mekanismo baten aktibazioak beste batena ekarri ohi duelarik; hainbatetan, kausaren mekanismoa eta ondoriozkoa zein den argitzea lan nekeza delarik. Kasu honetan, 90. hamarkadan zehar eskuduntza esanguratsuen transferentzia eragotzi zituzten hainbat gertaerak autonomismoaren interesen kaltetzea eragin zuen irainen ezarpentzat hartu ditzakegu. Zehazki, a) 90. hamarkadaren hasieran, senatuaren erreformaren eztabaidaren testuinguruan, PSOEko Gobernuak PPrekin adostutako Paktu Autonomikoak eta bigarren mailako eskuduntza apur batzuen transferentzia; b) 1994ko hauteskunde autonomikoak eta gero, EAJ, PSE-EE eta EAren artean Estatutua betetzeko sinatutako gobernu akordioak Estatuko Gobernuaren aldetik elkarrekikotasunik ez izatea eskuduntza berrietan; edota c) Aznarren inbestidurarako PP eta EAJren artean sinatutako akordioaren ondotik, Ekonomia Ministroak Segurantza Soziala inoiz ez zela transferituko esanez egindako adierazpenak irain hauen adibidetzat hartu ditzakegu. • Deszertifikazioa: 90. hamarkadaren bukaerarako Trantsizioan autonomismoari sistemaren legitimaziorako emandako funtzioa eta autogobernuaren garapenerako ahalmena, geroz eta agortuagoak ikusten ziren ordura arteko autonomisten begietan. Soilik Estatuko Gobernuak gobernagarritasunari begira erabateko gehiengoak ez izatearen ondorioz parlamentuan izan zitzakeen beharrek bultzatuta lortu ziren autogobernu esparru apurrak; 1999ko Estatuko aurrekontuak onartzearen truke A-8 autobidearen kudeaketa lortuta ikusi zen bezala. Gobernu zentralaren partetik koiunturaren arabera autonomismoarekiko sortzen zen behar puntual hau elite autonomistari emandako funtzio historikoaren deszertifikaziotik gertu kokatzen zen. • Desertzioa: MTTk prozesu iraultzaileetan agertu ohi den laugarren mekanismoa litzateke. Mekanismoen kausalitatearen hariari jarraituta, desertzioa deszertifikazioaren ondoriotzat hartu dezakegu; baita alderantziz ere. Zentzu honetan, desertzioaren edota deszertifikazioaren atribuzioa lehian aritzen diren bi aldeen ika-mikarako gakoetako izango da. Horrela, PPren ustez, Lizarra-Garaziko Akordioaren bitartez EAJk egindako desertzioa 607 jeltzaleen deszertifikaziorako arrazoia izango da; eta EAJren ustez, PPk jeltzaleek autogobernuaren garapenerako interlokutore bezala deszertifikatu izanak eragingo du bere desertzioa. Hala ere, sistemarekiko haustura maila bat suposatzen duen mekanismo iraultzaile bezala, desertzioa mekanismoaren inplementazioa oso konplikatua izan zen. ETAk, EAJk eta EAk 1998ko udaran sinatutako akordioan presente egon zen, Estatu mailako alderdiekin harreman guztiak apurtzeko konpromiso gisa. Baina handik tarte batera EAJk eta EAk ETAri emandako idatzizko erantzunean konpromiso hori zehaztu zuten, PP eta PSOErekiko haustura bertako instituzioen gobernagarritasunaren arabera utziz. Kasu honetan, ez zaigu horrenbeste interesatuko arestian aipatutako mekanismo guztiak zer punturaino '%100'-ean aplikatu ziren, baizik eta inplikatutako alde ezberdinen partetik beraien bilakaera nola ulertua izan zen argitzea. Dimentsio kognitibo honek alde bakoitzak baliatutako marko interpretatzaile edota paradigma ulertzeko balioko digulakoan. Alde horretatik, argi dago autonomismoaren baitan Paktu Autonomikoen ondorioz transferitutako eskuduntza apurrak edota PPrekin sinatutako akordioaren urraketa irain gisa intentsitate ezberdinez biziko zela, familia batean edo bestean. Horrela autonomismoaren zati handi batentzat bere deszertifikazioa suposatzen zuen bitartean, jarrera sistemikoagoa zuen beste sektore autonomistarentzat zerrenda luze batean pilatzen zen beste irain bat 'baino' ez zen izango. Ezker abertzalearentzat, berriz, aurretik indarrean mantendutako elkarlanerako zubien eraispena eta aliantzen desertzioa eskatzen zuena. Horregatik, paradigma ezberdinen definizioari dagokionean, garrantzitsuena mekanismo horiei emandako atribuzioa izango da. Samuel P. Huntington-ek (1996) aldaketa politikoak ezaugarritzeko baliatutako 'iraultza eta erreformaren' arteko biko ikuspegi klasikoan ere, lehenengoarekiko hainbat antzekotasun aurkituko ditugu ezker abertzalearen orduko praktikan. Huntington-en ustez prozesu iraultzaileak gauzatzeko a) indar politiko berrien parte hartzerako edota gobernuan parte hartzeko bideak eskaini ezin dituzten instituzio politikoak egon behar dira b) ordura arte politika instituzionaletik aparte mantendutako indar horiek bertan parte hartzeko desioa izango dutelarik. c) Talde horien buruzagitzetan beraien helburuak lortzeko bertan parte hartu beharko dutenaren ideia nagusitzen joango da. Horretarako biderik aurkitu ezean prozesu iraultzaileetarako aukera haziko delarik. Aldaketa iraultzailea eskala handikoa bada, hainbat aldaketa ekarriko ditu: d) aurreko instituzioak suntsitzea, e) komunitate politikoaren birdefinizioa, balore eta legitimazio kontzeptu berriak, elite politiko berria eta g) instituzio politiko berrien sorrera eskatuko du (Huntington, 1996: 273). 608 Definizio honen inplementazioa gure kasuan gehiegi behartu gabe, sistema autonomikoak Ajuria- Eneako Itunaren bitartez, ezker abertzaleari eragindako bazterketak paradigma iraultzaile hau elikatzen jarraitzeko aukera zabaldu zuen. Zentzu honetan, a) Itunak finkatzen zuen Gernikako Estatutuaren onarpenaren baldintza bazterketa honen berme nagusitzat ulertu zen. Aldi berean, b) c) ezker abertzalearen parte instituzional mugatuak eta, batez ere, LABek bere ordezkaritzaren hazkundea balioan jarriz bertan jorratzen hasitako bidea, beraien helburuetarako aukera emankorrak zabaldu zitzakeela erakutsi zuen; hasiera batean instituzioen beraien deslegitimazio 'hutsari' begira bazen ere. Hogei urteetako bazterketa instituzionala, aldiz, denbora luzea zen sistemaren legitimazioa, besterik gabe, ontzat hartzeko. Ildo honetan ulertu dezakegu d) 90. hamarkadaren bukaeran erakunde autonomikoak ahalik eta denbora eperik laburrenean gainditzeko egindako proposamena, e) sei/zazpi lurraldez osatutako komunitate politikoa berrosaketa eskaera, 'euskal herritar bat, boto bat' legitimazio eredua edota g) Euskal Herriko legebiltzar nazionala sortzeko egindako proposamena. Huntington-en arabera ere, prozesu iraultzaileak talde berriengan komunitate sentimendua eta nortasun komun bat sortuko du. Identifikazio honek sistema eta Herriaren arteko haustura klasikoa gainditzeko balioko luke; kasu honetan, prozesu konstituziogilearen bitartez ezker abertzaleak instituzio autonomikoekiko bizi izandakoa. Eta azkenik, jada aipatutako ziurgabetasunaren aldagaia izango genuke. Kontingentzia, ziurgabetasun eragile bezala, prozesu liskartsu guztien muinean egongo da. MTTren arabera (2005: 247), prozesu iraultzaileetan ohikoa izaten den kontingentzia, hiru urratsetan agertu ohi da: lehenik, gertaera kontingente batzuk emanez; bigarrenik, liderren aldetik erabaki estrategiko batzuk ezusteko ondorioak eraginez; eta hirugarrenik, mekanismo batzuen arteko elkar-ekintzaren ondorioz, determinismo estruktural edo kulturalen arabera aurreikusi ezin ziren emaitza batzuk suertatuz. Oraingoan ere, definizio hau gehiegi behartu nahi izan gabe autogobernuaren garapenerako EAJk PPrekin adostutako akordioaren urraketa berriak edota Blancoren hilketaren ondotik zabaldutako olatu konstituzionalista bera gertaera kontingente horiek osatu zitzaketen, autogobernua eta bakegintzaren eremuan gerta zitezkeen baina aurreikusteko zailak ziren gertaera bezala. Alde horretatik, 1997an euskal eliteen artean hartutako erabaki estrategikoek (Ajuria Eneako Itunaren deslerrotzea, ELA eta LABen arteko aliantza, su-etena abian jartzea, ...) handik urte bete eskasera inork gutxi espero zezakeen ondorioak ekarri zituen; ez bakarrik su-etenarenaren berehalako erabakiagatik, baizik eta hamarkadetan zehar aurrez aurre izandako abertzaletasunaren bi familiak elkarlanean jartzea MTTk aipatutako prozesuaren emaitza ez-ohiko bihurtu zelako. 609 Zentzu horretan, Lizarra-Garazi ezustekoen prozesua ere izan, bazen. Ezker abertzaleak status juridikoaren aldaketarako planteatutako 'haustura konstituziogilearen' formula, aldiz, egoera politikoari gehiegizko ziurgabetasuna eransten zion aldagaia bezala ikusia izan zen. Horrela, Huntington-ek dioen bezala, mugimendu iraultzailearentzat ziurgabetasun honek ekarri ditzakeen kalteak (ekonomikoak, egonkortasun politikoari lotutakoak, ...) "garapen historikoaren ez-ohiko gastu" bezala (Trostky, 1960287) hartuak izan badaitezke ere, gainontzeko jendartearentzat nekez barneragarriak izan daitezke. Soilik aurreikusten den etorkizun hurbila, orainaldiaren aurreikuspena hobetzen duenean edota errepikatu nahi ez den iraganaldi batera buelta ekidin nahi denean eman ahal izango da. Zentzu horretan, su-etenaren hausturaren ondoren eman zen jardun armatuaren areagotzea errepikatu nahi ez zen iraganaren irudia suposatu zuen jendartearen eremu zabal batentzat, baina horren erantzukizuna ezker abertzalearen bizkar erorita; bere ilegalizazioa aroa zabaltzea "ez-ohiko gastu" handiegia suposatu zuelarik hauentzat. 15.2.5.2 EAJren 'erreforma soberanista'. Orain arte planteatu dugun demokrazia ereduak ikuspegi prozesual bati lotzen zaio; hau da, eragile politikoen hartu-eman gatazkatsuen ondorioz, (des)demokratizazioan ematen diren aurrera edo atzera pausuen bilakaera bezala ulertuta. Beti ere, demokratizazioak sistemaren eta herritarren arteko harremanen zabaltasun, berdintasun, kontsulta eta babesaren arabera neurtuz. Lau kategoria hauek erregimenak babestutako kontsultarako erakusten duen gaitasunean laburbildu ditzakegu. Ildo horretan, lan honen ikergai nagusietako bat Lizarra-Garaziko akordioaren inguruan hezurmamitutako prozesuak demokratizazio horretan aurrera egiten ze punturaino eman zuen argitzea litzatekeelarik. Demokratizazioa, MTTren prozesu konplexu bezala ulertuta, eragile ezberdinen arteko hartuemanak barnebiltzen dituen heinean, gatazkatsua izango da. Prozesu liskartsu hauetan agertu ohi diren urrats nagusiak gurean ere identifikatu ditzakegu (MTT, 2005: 297-298): a) esfortzu handiak eta ikuspegi oso ezberdinak egonda ere, kontsulta babestu horretara urratsak eman nahi dituzten taldeen agerpena; kasu honetan, ezker abertzalearen, autonomismotik eratorritako hainbat sektoreen (ELA, ...) eta EAJko sektore batzuen eskutik; b) talde horiek EAJren elite instituzionaletatik hasi, 287 Historia de la revolución rusa (Trotsky, 1960); Huntington-en El orden político en las sociedades en cambio (1996: 274) liburutik aterata. 610 kontra-botere izaera aldarrikatzen zuen gehiengo sozialetik pasa (ELA-LAB) edota sistemarekiko hausturarako apustutik datorren protesta mugimendura zabaldu ziren; c) dinamika horren aurrean konstituzionalismoaren kategoriaren inguruan bildutako sektore sozio-politikoak beraien ordura arteko eskubideak edo nagusitasun posizioak mehatxatuta ikusi zituzten; d) Estatua, talde multzo horren eskaeren azken hartzaile bezala, burujabetzaren aldarria ez zuen eskaera demokratiko bezala ulertuko, soilik prozesu liskartsuaren garapenaren baitan (edota ondorioz), atzeraeraginezko ikuspegi batetik horrela baloratu ahal izango delarik; e) gurean ikusi bezala honakoa ez da prozesu lineala izango. Are gehiago, egun autogobernuaren eztabaida itxi gabeko demokratizazio prozesu horren erakusle bezala ulertu dezakegu; eta azkenik f) 'euskal demokratizazioan' gatazka forma ezberdinak (lan eskubide, euskalduntzearen inguruko dinamika, genero ingurukoak, erabakitze eskubidearen ingurukoak eta abar) uztartzen dira oraindik gauzatu ez den babestutako kontsulta berriaren akuilu bezala. Aztertu ditugu MTTren arabera demokratizazioan eragingo dituzten funtsezko hiru aldagaiak: (des)berdintasuna, konfiantza sareak eta politika publikoak. Ibarretxeren proposamenak, Ardanzak Ajuria-Eneako Itunaren eskutik gidatu zuen epealdiarekin alderatuta, era oso ezberdinean garatu zituen elementu hauek: • (Des)berdintasuna: Ajuria-Eneak ezker abertzalearekiko planteatutako bazterketa politikaren aurrean, atal enpirikoan azaldu ditugun gertakariak tarteko, azken hauen parte hartze politikorako bideak zabaldu zituen ordura arte indarrean egondako eskakizun edo betoak altxatuz (Estatutuaren onarpena, borroka armatuaren etena aldez aurretik, ...). Integrazio eta berdintze maila hau, aldiz, partziala izan zen: bai ezker abertzalearentzat instituzio autonomikoek zuten legitimazio faltagatik, zein jarrera sistemikoena erakusten zuten sektore autonomisten artean ere hauen integraziorako egon bazeuden mesfidantzengatik. Alde horretatik, batzuek zein besteek integrazio hau erabatekoa ez izateko arrazoiak bazituztela esan dezakegu. • Konfiantza sareak: Ibarretxeren agintaldiaren lehenengo urteetan presentzia nabarmena lortu zuen gai sozio-laboralen eskaeraren inguruan akordioetarako zabaldutako aukerak honen adibide izan daitezke. Aurreko urteetan Ardanzaren elkarrizketa sozialerako eskaintzak izan zuen harrera faltaren aurrean, Ibarretxek gehiengo sindikal berriarekin akordio esanguratsuak lortu zituen (Enpleguaren inguruko akordioa, ...). Akordio hauek ELA-LAB sarearen integrazioa lortu ez bazuten ere, aurreko urteetan gauzatu ez zen konfiantzarako aukera batzuk zabaldu zituen. Alabaina, konfiantza sare batzuekiko gerturatzeak besteekiko urruntzea ekarri ohi du. Gurean maila sindikalean sindikalgintza abertzalearekiko emandako 611 gerturatzeak ez zuen estatu mailako sindikatuen deslerrotzea ekarri, ordea. Hauek burujabetzaren aldeko sektoreetatik zetozen planteamenduekiko politikoki oso kritikoak baziren ere, aipatutako akordioen parte bihurtu zirelarik. Alderdi politikoen artean, berriz, ezker abertzalearekiko emandako gerturatzeak ordura arte alderdi konstituzionalistekin osatutako konfiantza sarea urrundu zuen288. • Politika publikoak: politika publikoak Estatuek arautzen dituzten herritarren eta erakundeen arteko harremanak bezala ulertu ditugu. Hauek lortzen duten aldekotasun edo kontrakotasunaren arabera demokratizazioan aurrera edo atzera egingo delarik. Alde horretatik, interesgarriena politika publiko horien bidez ordura arte bazterketa egoera batean kokatutako sektoreen aldekotasuna neurtzea litzateke, jakinda honek beste batzuen kontrakotasuna piztu dezakeela. EAJ eta EHren artean lortutako legegintzaldirako akordioa honen erakusle. Baina demokratizazioaren benetako arrakastaren neurgarria, sektore berriak inkorporatzearekin batera, jada barneratuak zeudenei eustea izango da. Ibarretxek bere gobernuaren lehenengo legegintzaldiari begira PSE-EErekin egindako saiakera (Ordozgoiti, 2010) ahalegin barneratzaile horren ezintasunen erakusle izango zen, ordea. Izan ere, Huntington-en kategoriak berreskuratuz, erreformista, iraultzailea ez bezala, bere alboetan kokatuko diren sektore 'kontserbadore' (konstituzionalistak) eta 'iraultzaileekin' (ezker abertzalea) hainbatetan lehiatu beharko duen bezala, beste hainbatetan aurretik arerio zena lagun izatera eraman beharko du. Prozesu iraultzailearen paradigmaren arabera, protesta mugimenduak une oro zatiketak ugaldu eta dikotomizatu beharko dituen bitartean, erreformistak unean une bere interes arabera kudeatu beharko ditu. Gainera aldaket(ar)en sakontasunaren afera ere hor egongo da. Oldartzen-en planteatuaren harira, ezker abertzalearentzat indarrean den status quo-a aldarazi dezakeen edozein aldaketa ongietorria izango zen. Ibarretxeren 2000. urteko proposamenak, aldiz, bere jatorrian 'legetik legerako' aldaketa prozesu adostua irudikatzen zuenez, aldaketarako eskaeren artean filtro fina pasatzea eskatzen zuen; hasiera batean behintzat, ageriko haustura irudikatu zezaketenak alde batean utziz. Honek, erreformista eta iraultzaileen arteko hirugarren bereizgarri bat mahai gaineratuko du: parte hartze politikoaren zabalpenarena. Lizarra-Garaziko testuinguru polarizatuan, ordura arte sistematik kanpo kokatutako sektoreak barneratzearren, indar sistemikoekiko deslerrotzea bultzatu bazen ere, 288 Ildo honetan, Iñaki Iriondok Arnaldo Otegiri Mañana, Euskal Herria (2005) liburuan egindako elkarrizketan Nicolás Redondo Terrerosek, garai horretan PSE-EEko burua, bigarren honi Gobernutik ateratzeko hartutako erabakia akatsa izan zela pribatuan aitortu omen zion; besteak beste, EAJk ETArekin komunikazio kanala zabalduta zuela ez zekielako (Iriondo, 2005: 61). 612 Ibarretxek 2000. urtean egindako erreforma proposamena aurrera ateratzeko baldintzak asko mugatuko ziren. Alde horretatik, bere planteamenduaren izaera nahikoa soberanista izan behar zuen ezker abertzalea barneratu ahal izateko baina nahikoa 'sistemikoa' indar konstituzionalisten zati bat behintzat (PSOE) ez uxatzeko. Huntington-ek ere erreformarako estrategia posibleen afera mahai gaineratuko du, funtsean bi eredu planteatuz. Batetik, aldaketa eredu zabala izango genuke; eskaera guztiak kolpe batez lortu nahiko lukeena, nolabait esateko. Bestetik, "oina atean sartzearen" estrategia edo eredu zatikatua izango genuke; erreformak banatu eta aldiko bat erdiestea helburu lukeena. Eskuduntzen transferentzia mailakatuen hamar urteetako estrategia autonomistaren porrota eta gero (eredu zatikatua), EAJk Ibarretxeren eskutik bigarren ereduaren aldeko apustua egin zuela ulertu dezakegu. Ibarretxeren hasierako proposamenarekin, berriz, erreforma prozesuetan ohikoa izaten den zalantza berdina mahai gaineratu zen: proposamena bera zer izango zen 'ordezkatzailea' ala 'katalizatzailea'? Hau da, autogobernuaren garapenean asmo handiko bestelako helburuetarako suhesi bat ala erabateko burujabetzaren bidean pizgarria? Bere onargarritasunaren mugak apur bat zabalduta sistemak aintzat hartutako maila txikiko etengabeko aldaketak (eskuduntzen transferentzia mailakatu, esaterako) aldaketa sakonagoen arriskua ekidin izan ohi du (bide hausturazalearen hautua, adibidez). Hori ez zen PPren Gobernua ulertu zuena. Gure ikerketa eremutik kanpo gelditzen bazaigu ere, ziur aski 2003tik aurrera Ibarretxeren proposamenaren arrakasta faltaren gako nagusietako bat dimentsio kognitibo edo interpretatzailean ere kokatu dezakegu. Izan ere, hamarkada aldaketaren lehenengo urteetan katalizatzaile bezala ulertu beharko litzatekeenentzat (ezker abertzalea) bestelako helburu 'soberanistagoen' ordezkatzaile bezala ulertua izan zen bitartean289, ordezkatzaile bezala ulertu beharko litzatekeenentzako (PP-PSOE) independentziaren katalizatzaile bezala ulertua izan zen. Zentzu honetan, Ibarretxeren proposamenaren sakontasunak nahikoa soberanista izan behar zuen, biolentzia politikoa baliatzen zituzten ezker abertzaleko sektoreen tarte politikoa txikitzeko. Hau da, bide instituzionaletik gauzatutako balizko bide soberanistak jokoz kanpo utzi beharko luke hausturaren eta bere bortxazko ekintzen aldeko hautua. Baina, aldi berean, bere egingarritasuna ere erakutsi beharko zuen; bestelakoan, urteetan zehar hainbat sektoreetatik elikatutako 'egungo instituzioetatik ezin zenaren' diskurtsoa eta bortxazko jarduna legitimatu zitekeelako. 289 Arnaldo Otegik berak 2003ko udal hauteskundeetatik aurrera Ibarretxeren proposamenarekiko hasierako jarrera zorrotzetik diskurtsoa modulatzen joan zirela onartu zuen (Iriondo, 2005). 613 areagotuko baitu. Alde horretatik, Ibarretxeren hasierako proposamenak, prozesuari sinesgarritasuna eta ziurtasuna emateko legeak ezarritako bidea jorratzeko apustua eginda, indar sistemikoen aldetik (konstituzionalismoa) ageriko lehia bezala ulertua izan bazen ere, sistemaren mugetatik harago kokatuko zen alernatibarik ezean ibilbide laburra izan zezakeen. 15.3 Ondorio orokorrak: Lizarra-Garaziko prozesuaren eragina euskal protesta ziklo zabalaren demokratizazioan Aztertu dugun epealdia 'prozesu' bezala izendatu izana ez da kasualitatea. MTTren kategoriei jarraituta prozesuok mekanismoengatik osatuta egon ohi dira; gurean, soberanismoaren kategoria osaketa, konstituzionalismoarekiko polarizazioa eta eragin ezberdinetako eskala aldaketek osatzen duten mekanismo sendoengatik. Baina esan bezala, prozesu hauek ere ikuspegi zabaleko oldarraldi edo liskarraldien parte ere badira; gure kasuan, euskal protesta ziklo luze edo 'euskal gatazka' bezala izendatu izan dena. Ikuspegi horretatik, nagusiki Lizarra-Garaziko Akordioak ezaugarritu zuen prozesu horrek liskarraldi luzearen demokratizazioan ekarritako berrikuntzak nabarmendu nahi ditugu lanaren bukaera parte honetan. Tarrowek protesta zikloei egozten zien parabola forman gorabehera edota atzera-aurrera pausu asko egon ohi dira, hainbatetan ibilitako bidean berriro ere atzera eginez. Baina emandako aldaketak ez dira alferrikakoak izaten, beraien ageriko eragina ikuspegi luzeagoarekin baloratu behar izaten delarik. Hori da hain zuzen ere gure protesta zikloaren demokratizazioan Lizarra-Garaziko akordioaren testuinguruan emandako aldaketekin gertatutakoa. Mende berriarekin batera gaindituta ziruditen hainbat praktika eta ikusmolde berriro nagusitu baziren ere, hamarkada aldaketarekin batera berriro indarra hartu zuten. Baina aldi berean 90. hamarkadan ezagututako beste hainbat, etorkizun hurbil batean berriro mahai gaineratzeko aukera zabalik dirudi gaur egun. Aurrera begirakoak epilogorako utzita, jarraian gure ustez demokratizazio horretan esangura handiena izan zituzten aldaketak nabarmenduko ditugu. 615 15.3.1 Soberanismo hegemonista, aldaketa politikoa gauzatzeko bide gisa. Laclauren hegemoniaren teoria eguneratuak 80. hamarkadaren erdialdean ezkerraren pentsamenduan nagusi ziren ikuspegi iraultzaile eta instituzionalizatutako sozialdemokraziaren erreformarako joeraren artean eragin izan nahi zuen bezala, soberanismoak 90. hamarkadan abertzaletasunean nagusi ziren eta gainbeheran sartuak zeuden bi ikuspegi nagusiengan efektu zuzena izan zuen. Soberanismoa, kategoria politiko-sozial bezala, ez zen zerbait berria euskal liskarraldiaren baitan. Lizarra-Garaziko Akordioaren testuinguruan, aldiz, berrindartuta agertu zen. Agerpen berri hau autogobernuaren garapenerako estrategia diskurtsibo nagusiek erakutsitako gabezien gainean sortutako hutsunea gainditzeko eman zela esan dezakegu; autonomismoaren zein ETA-Gobernuaren arteko negoziazio ereduen krisiena, hain zuzen. Bata zein bestearen aldebikotasun logikak autogobernuaren garapena dike lehorrean utzi zutela antzematen hasia zen 90. hamarkadaren erdialderako; bai eskuduntza berriak lortzeko, bai autodeterminazio eskubidearen aitorpenerako. Alde horretatik, soberanismoak eredu hegemonisten erreferentzia hartu zuela esan dezakegu291. Lehenik eta behin, espazio sozial berriak irabazteko bokazioarekin kokatu zelako, Gramscik aipatuko lituzkeen jendarte zibilari begira zein jendarte politikoari begira. Zentzu horretan, ELAk eta LABek jendarte zibila artikulatzeari begira kontra-botere logikan aritu zen, baina aldi berean, instituzionalizatutako eremuetan erdietsitako akordioak, 'behetik gora' eta 'goitik behera' egituratu nahi zen ariketa hegemonikoaren adibidetzat hartu ditzakegu. Izan abangoardia armatu batek, izan elite sistemikoek gidatutako negoziazioek ordezkatu zezakeen mugimendu gerraren ondoriozko emaitza azkarren ereduaren aurrean, soberanismo berriak zentimetroz zentimetro fronte ezberdinetan (eremu sozio-ekonomikoa, euskara, hezkuntza, ...) irabazitako espazio politikosozialaren aldeko eredua berreraikitzeko saiakera egin zuten. Alde horretatik, soberanismo hori, ordura arte abertzaletasunaren baitan indarrean egondako bi eredu nagusien batura baino, abertzaletasuna bera irudikatzeko marko interpretatzaile berri baten eraikuntza bezala ulertu dezakegu; berrikuntza nagusietako bat ikuspegi nazionalista klasikotik harago kokatzen ziren sektoreak artikulatzeko saiakeran zetzalarik. 291 Eredu honek ezker abertzalean izan zuen eragina aztertzerako orduan honela dio Rafa Diezek berari egindako elkarrizketan: " La unidad de acción, con los acuerdos, movilización social y posiciones políticas dio valor a una nueva referencia en la estrategia de la IA: el valor de la acumulación de fuerzas, el valor de mayorías sociales para avanzar en el proceso político". 616 Horri lotuta, soberanismoa 90. hamarkadan zehar eremu ezberdinetan garatutako eskaera edo protesta mugimendu oparoak (antimilitarista, ekologista, lan eskubideen aldekoa, euskaltzalea, ...) artikulatzeko saiakera ere izan zen. Burujabetzak eskaera ezberdin horien guztien arteko oinarrizko identifikazio edo elkartasunerako orubea eskaini zezakeen, eskaera bakoitzaren partikularitateaz harago, berezitasun horien gaineko botere edo ahalmenaren aldarri unibertsala barnebiltzen baitzuen: Lan Harremanetarako esparru propioa eskatuz, hizkuntza politika propioak garatzeko edota Ama Lurraren defentsaren ingurukoak. Honakoa litzateke, Laclauren kategoriei jarraituta, soberanismoa demokrazia erradikalizatuarekin lotzeko giltzarria; eskaera anitzen artikulazio kontingenterako ematen zuen aukera. Gainera, logika artikulatzaile honek abertzaletasunaren baitan politikaren ulermenerako horren errotuak zeuden paradigma erreformista eta iraultzailea gainditzeko atea zabaltzen zuen. Batetik, lehenengoak instituzioei egotzitako lehentasunezko paperaren ondorioz nagusitu ohi zen ikuspegi prozedimentalistaren mugetatik harago joateko aukera ematen zuelako. Eta bestetik, Irlandako erreferentzia hor egonda ere, XX. mendearen bukaeran batere ohikoak ez ziren 'gerrilleroei' alternatiba bat eskaintzen zielako. Beti ere, gatazkaren dimentsio antagonikoa ukatu gabe, baina bere muturreko adierazpenak leunduz. Alde horretatik, Lizarra-Garaziko prozesuaren gabezietako bat nahikoa hegemonista ez izatean edo bere jatorrizko adiera normatiboa ahultzean kokatu dezakegu. Batetik, operazio hegemoniko guztien oinarrian kokatzen ziren eskaeren artikulazioa eliteek gidatutako negoziazio prozesuaren mesedetan indar-hustu zelako. Horren erakusgarri nabarmena ELAk eta LABek prozesuaren aitzindaritzan jokatutako papera baina gerora bigarren maila batean gelditu/utzi izana. Eremu sindikaletik jokatutako funtzioaz aparte, bitartekaritza egitura klasikoekiko identifikazioetatik harago egongo zen jendarte zibil antolatuaren gabezia nabarmena izan zen, prozesu politikoaren akuilu lana bete zezakeena. Balizko mugimendu honen birtualitaterik handienetakoa ordura arteko marko kognitiboak gainditu eta errealitate politikoa eraiki eta interpretatzeko ulermen marko berri bat eskaintzean zetzan. Elite politiko-instituzionalen gehiegizko gidaritza asmoek, zein liskarraldiaren polarizazioaren ondorioz urteetan zehar trinkotutako identifikazio politiko errotuek, aldiz, kontingentziarako eta marko interpretatzaile berrien sorrerarako tartea nabarmen murriztu zuten. Zentzu horretan, liskarraldiaren bortxazko dimentsioak eta familia politiko bakoitzaren sustraitze sakonek identifikazio politiko nagusien aldaketa nabarmen zailtzen zuten, ohiko koordenadetatik 617 (euskal nazionalismo sistemikoa, hausturazalea, nazionalismo espainiarra, ...) harago egon zitezkeen identifikazioak eraiki ahal izateko. 15.3.2 Agonismoa, botere politikoa lehiatzeko bide gisa. Arestian aipatutako autogobernuaren inguruko krisi bikoitza (autonomista eta negoziazionista) ez da 'soilik' diskurtsiboa izango. Botere politikoa eskuratzeko eredu edo paradigma nagusiei ere erantzuten ziela esan dezakegu. Izan ere, 'zero batura' emaitza bezala proiektatzen zen eredu antagonistarekin batera (Schmitt), autonomismoak urteetan zehar defenditutako interesen agregaziorako eredu gehitzaileak ere (Schumpeter) bereak eman zuela ulertu zitekeen. Lehenengoaren arabera, alde bakoitzak besteari eskatzen zion 'ezinezko' hori (autodeterminazioaren aitortza edota armak uztea konponbide politikorik gabe) aterabiderik gabeko berdinketa infinitura eramaten zuen. Horrela, botere politikoa eskuratzeko lehian, batak irabaziko lukeena besteak galtzera eramaten zuen. Gatazkaren dimentsio politikoa indargabetzeko saiakera hau Zizek-ek (2007) aipatuko lukeen ultra-politika eta meta-politikaren artean kokatuko genuke. Batetik, politikaren militarizazioaren bidez emango litzatekeen gatazkaren despolitizazio saiakera legokeelako. Politika 'demokrata' eta 'biolentoen' arteko gerra gisa irudikatuz, gatazka sinbolikoaren garapenean konpartitutako edozein orube komun desagertzeko ahalegina litzateke (ultra-politika). Eta bestetik, gatazka politikoaren existentzia aitortuta ere, 'egiazko' politikaren azken helburua bere 'auto-anulazioa' litzateke, 'garaipen polizialaren' edota ETA-Gobernuaren arteko 'negoziazio politiko erabakitzaile' baten bidez (meta-politika). Baina bestetik, eskuduntzen transferentziari zegokionean ere, autonomismoak defendatutako interes ezberdinen gehiketa arrazionalak bere mugak erakutsi zituen. 80. hamarkada osoan zehar garatu zen eredu para-politikoa, botere politikoaren inguruko lehia despolitizatzeko saiakera bezala uler genezake. Ajuria Eneako Itunak marraztutako aliantza jokoaren barruan autogobernuaren inguruko gatazka politikoa onartzen zen, baina hirugarren batek edo polizia batek (Estatuak/Gobernuak) zuzendutako alderdi politikoen arteko lehia mugatu gisa. Lehia horretan autonomismoaren helburu nagusia botere exekutibo autonomikoa mantentzea bihurtu zen. Aldiz, botere politikoaren banaketari begira zentro eta periferiaren arteko tentsioak agerikoak izan ziren lehenengo momentutik (LOAPA, 23-F, ...) eta autogobernuaren garapenerako mugak berehala azaleratu ziren: 618 batetik, polizi funtzioa betetzen zuten Estatuko Gobernu ezberdinek autogobernu prozesua eteteko erabakia hartu zutelako; eta bestetik, autogobernuaren garapenak ez zuelako eragotzi sistemaren kontrako jarrera erakutsi zuen sektorea indargabetzea. Alde horretatik, soberanismoarentzat politikaren eremua ez litzateke botere esparruak okupatu ahal izateko talde ezberdinak lehiatzen diren joko zelai neutral hutsa, helburu bakarra bestea botere guneetatik desplazatzea bihurtuko den. Soberanismoak indarrean ziren botere harremanak zalantzatan jartzen zituen, hegemonia lehiatu nahi zuen heinean. Lehia hau, aldiz, ez zen eliteen arteko gatazka hutsa; hegemonia sozial eta politikoa eskuratu nahi zuen neurrian, jendarte zibilaren artikulazioa eskatzen zuen, adostezinak ziren aurkako proiektuak borrokatuz. Horregatik soberanismoarentzat konstituzionalismoa ez da lehiakide soila izango. Gatazka agonistikoetan dimentsio antagonikoa beti presente legoke, baina arerioek onartu beharko lituzketen oinarri demokratiko batzuen arabera eman beharko litzateke; euskal herritarrek erabakitzen dutenaren errespetua, hain zuzen. Era berean, instituzionalizazio autonomikoa ez litzateke Trantsizioaren 'adostasunezko mitoaren' behin-betiko ondorio izango; ezta bertan finkatutako barne prozedurak status-a aldarazteko bide eraginkor bakarrak. Konstituzionalismoak, instituzio autonomikoak neutral mantendu eta status berdina izango luketen norbanako edo giza-multzoen arteko interes ezberdinen eztabaida 'arrazionala' planteatzen zuen bitartean, soberanismo agonistak indarrean zegoen botere harremanen arteko lehia adiskidezina mahai gaineratu zuen. Hori izango da bi ereduon arteko bereizketa nagusia: hegemoniaren aldeko borroka. Horregatik instituzionalizazioa, pluralismo demokratikoarekin bateragarria izango den 'gu/haiek' eredu berria sortzen funtsezko papera beteko lukeen sistema bezala irudikatu beharko litzateke, hau da, antagonismoa agonismo bihurtzeko giltza gisa. Horrela, erakunde autonomikoak interes gehiketarako marko bezala (Schumpeter) edota izaera eztabaida hutserako marko bezala (Habermas) indartzen ziren heinean, lehia agonistarako aukera ahultzen zen, antagonismoaren adiera schmittiarra nagusituz. Arerio eta etsaiaren arteko ezberdintasun nagusia elkar konpartitzen (ez) duten espazio sinbolikoa litzateke. Arerioaren kategorian askatasunak eta berdintasunak mugarritzen duten printzipio etikopolitikoekiko leialtasun bat konpartitzen den bitartean, etsaiarengan ez da horrelakorik ematen. Aldiz, soberanismoa eta konstituzionalismoa printzipio hauen esanahi eta praktika zertan zehazten ziren ez ziren ados jarriko. Are gehiago, desadostasun hau ezin izango zen eztabaida arrazionalaren bitartez gainditu. Beraz, gatazkaren konponbide arrazionalik ez legoke; hortik bere izaera 619 antagonikoa. Alde horretatik, hainbatetan, operazio hegemonikoa konbentzitze prozesua baino konbertsiotzat hartu daiteke; batez ere, gurean bezala, identifikazio politikoak oso errotuak daudenean. Moufferen ustez, kasu askotan "arerioaren ikuspegia onartzea" bakarrik, "nortasun politikoan eraldaketa erradikala onartzea suposatzen" duelarik (2007: 115). Ikuspegi honek ez luke esan nahi arerioek desadostasunak gainditu ezin izango dituztenik. Soberanismoarentzat konpromisoak edota adostasun partzialak politikaren ezinbesteko osagaiak lirateke baina etenik ez duen gatazka iraunkor baten behin behineko 'lasaialdi' gisa hartu beharko liratekeenak. Hegemoniaren atalean azaldu bezala, lehia honetan adostasunik eraikitzen bada hori kontingentea izango da; "adostasun gatazkatsutzat" hartu dezakegu (Mouffe, 2007: 58). Eta, esan bezala, ez da eztabaida arrazional baten ondorio izango, boterearen aurrean geroz eta identifikazio zabalagoa lortzen duen nortasun antagoniko berria sendotzearen ondorioz ematen den indar korrelazioaren aldaketaren emaitza baizik. Adostasun kontingente hori hegemonia berri baten eraikuntzaren fruitua izango da. Ikuspegi posfundazionalistaren arabera antagonismo hau ukatzen saiatzeak ez luke zentzurik; izaera eratzailea edo ontologikoa izango duen heinean (Marchart, 2009: 22-23). Antagonismo schmittiarraren inguruan kokatu ditzakegun sektoreentzat (patriotismo konstituzionala edota ezker abertzaleko ikuspegi hausturazale 'klasikoa'), erabakiak fundazio une hau zehazten zuen. Jendartearen eraikuntza prozesua gidatzen duen domeinuaren inguruko erabaki politikoaz ari gara; nazioaren inguruko erabakia, hain zuzen: espainiarra ala euskalduna. Ikuspegi antagonista honek prozesu hau esklusio terminoetan planteatu zuen, hainbatetan ardatz edo domeinu honen erreferentzia onartzen ez zuenari etsaiaren kategoria egotziz. Soberanismoaren kategoriak, aldiz, antagonismo hau otzandu nahi izan zuen, domeinu honen inguruko interpretazio ezberdinei bide emanez. Domeinu hau demokrazia liberalak zuzendu behar dituen printzipio etiko-politikoen gainean kokatzen saiatu da; askatasuna eta berdintasuna. Hortaz, soberanismoaren ikuspegiak ere jendartearen artikulazioari gutxieneko egonkortasun bat emango dion euskarri batzuk planteatuko zituen (euskal herritarren hitza errespetatu), beti ere, hauen inguruko interpretazio pluralista bati bide emanez (proiektu politiko guztien egingarritasuna). 620 15.3 taula: Lehian aritzeko eredu politikoak Eredu politikoa Antagonikoa (konstituzionalismoaE.A.ren haustura 'klasikoa') Agonista (soberanismoa) Gehitzailea (autonomismoa) Eztabaidazalea (erreforma soberanista) Aktoreak Estatuak Mugimendu sozialak (zaharrak eta berriak) Alderdi politikoak / Eliteak Hiritar aktiboak Jarduera Gerra Tentsio agonista Interesen negoziazioa Eztabaida arrazionala Logika Politikoa (indarra) Hegemonikoa Ekonomikoa (interesen maximizatzea) Arrazionalista Kategoria nagusiak Lagun /etsaia Arerioa Lehiakidea Mintzakidea Esan gabe doa, hona arte azaldutakoak eredu teorikoei erantzuten dietela. Alde horretatik, praktikan eredu bat non bukatzen den bestea hasteko zehaztea lan nekeza delarik. Aztertu dugun epealdian guztiak presente egon ziren; modu batean edo bestean. Kasu honetan, ikuspegi normatiboa alde batera utzi eta horien ezaugarri nagusiak jaso nahi izan ditugu, sektore politiko bakoitzak marraztatutako joera orokorrak aztertze aldera. 15.3.3 Elkarlan gatazkatsua, ekintza kolektiborako bide gisa. Ekintza kolektiborako ereduari dagokionez ere, soberanismoak Giugni eta Passy-k (1998) elkarlan gatazkatsua deitu zuten jarduera mota garatu zuela esan dezakegu. Ekintza kolektiborako bide hau mugimendu eta instituzioen artean ohikoagoak izaten diren protesta, oposizioa edota kontsentsua bezalako ereduetatik bereizten da: jarduera mota (diskurtsoa ala ekintza) eta adostasun mailaren (akordioa ala desadostasuna) ardatzen artean banatuko litzatekeen tipologia eratuz. Kasu honetan, gatazka eta elkarlanaren dimentsioak barnebilduko lituzkeen ereduaz ariko ginateke, ELA-LAB eta Eusko Jaurlaritza edota Euskal Herritarrok eta EAJ-EAren artean garatutakoa, esaterako. 621 15.5 irudia: ekintza kolektiborako eredu ezberdinak (Giugni, 1998:85). Elkarlan gatazkatsu hau prozesu politikoaren une ezberdinetan garatu zen. Batetik, prozesu legegilean, EAJ-EA eta Euskal Herritarrok-en arteko Legebiltzarrerako akordioak finkatutakoaren ildotik. Bigarrenik, afera instituzionalen kudeaketarako beharrezkoak diren eremu administratiboko arautze prozesuak izango genituzke. Honen adibidetzat hartu dezakegu ELAk eta LABek gidatuta, sindikatu ezberdinek Eusko Jaurlaritzarekin 1999ko urtarrilean adostutako Enplegu Planetik eratorritako neurri ezberdinak292. Eta hirugarrenik, politika publikoen inplementazioa izango genuke; okupatutako langileen Etengabeko Formakuntzarako akordiotik eratorritako Hobetuz fundazioarekin bezala. Giugni eta Passy-ren arabera (1998), aldiz, elkarlan gatazkatsuak bi aldeen partetik aldeko hainbat baldintza eskatuko ditu. Erakunde autonomikoei zegokienez, hauek ez zituzten aparteko bitartekorik prozesu instituzionaletik kanpo kokatu izan ziren hainbat sektoreei bertan inkorporatzeko erraztasunak jartzeko. Gainera ordura arte agintari jelkideen estrategiak, kultura politiko nagusiaren adierazpide gisa (prevailing strategies of powerholders), hainbatetan ez zuen sektore hauekin elkarlanerako bideak errazten. Alde horretatik, elkarlan horri bide eman zion EAJ, EA eta ETAren arteko 1998ko udako akordioak hainbatetan aliantzen egitura hauskor berria marraztu zuen. Baina instituzioen aldetik ez ezik, mugimendu soberanistaren aldetik ere hainbat baldintza erraztu behar ziren elkarlana eman ahal izateko. Batetik, elkarlanerako gaiaren zehaztapena erabakigarria 292 Administrazio publikoko lan jardunaren arautzea (35ko lan astea), aparteko lan orduekin bukatzeko neurriak finkatzea edota kontratazio irizpideen zehaztapena, besteak beste. 622 izan ohi da, gai batzuk beste batzuk baino korapilatsuagoak izaten direlarik. Alde horretatik, autogobernuaren garapenerako eredua, planteatu zitezkeen gaien artean katramilatsuenetakoa zen, zalantzarik gabe. Bestetik, mugimenduaren antolakuntza ereduari erreparatuta, lehenengo begirada batean, soberanismoarena ez zirudien aproposena prozesua errazteko. Tradizio politiko ezberdinetatik zetozen aliatuak biltzeaz gain, instituzioek elkarlana botere politikoa lehiatu nahi zioten kontra-mugimenduarekin garatu behar baitzuen. Hau gutxi ez eta aukeraketa taktiko eta estrategikoei zegokionez, izaera erradikal edota biolentoa zituzten bitartekoen erabileraren alde egiten zituzten hainbat sektore barnebildu behar ziren elkarlan honetan. Alde horretatik, su etena indarrean egon zen bitartean kale borrokako erasoen mantentzea EAJ, EA eta EHren arteko legebiltzarreko akordioaren kudeaketan ika-mikarako etengabeko gaia bihurtu zen. Arestian aipatutako elkarlan gatazkatsurako baldintzen integrazio erlatiboak, horrelako prozesuetan ohikoak izaten diren inplikazio edo ondorioen garapen desorekatua ere ekarri zuen. Ezker abertzalearentzat, instituzio autonomikoekin garatutako elkarlanak bere zertifikazioa ekarri bazuen ere, bere izaera eta ezaugarriak ere aldarazi zitzakeen. Izan ere, mugimenduaren inkorporazio edota aldaketa prozesuetan ematen den botere politikoaren birbanaketaren ondorioz mugimenduak bere eskaerak apaltzera jo ohi du; banaketa horren emaitzak argitzen duelarik zeinek eman duen amore gehien. Honek mugimenduaren identitatean ere aldaketak ekarri ohi ditu; mugimenduaren izaera gatazkatsuak erakundeen jardunaren kritika politizatzen du, baina behin berarekin elkarlanean hasita protesta mugimenduaren nortasuna aldatzen da. Dilema honen aurrean ezker abertzaleak bi aukera nagusi izan zitzakeen: bere roll berrira egokitu eta bere identitatea aldatu ala bere nortasuna mantendu eta liskarraldiari bide eman. ELA eta LABen aliantzan edota EHk EAJ eta EArekin sinatutako legebiltzarrerako akordioan, bi hauen arteko elkarlan gatazkatsuaren ereduaren eragina antzeman genezakeen, bakoitzaren jatorrizko identitatearen aldeko defentsa sutsu(egi)ak elkarlan gatazkatsutik oposizio eta protesta ereduetara bueltatzearen arrazoietako bat bezala kokatu dezakegu. Ildo horretan, bitartekoen mobilizazioan ematen diren aldaketek ere eragin erabakigarria izan ohi dute. Izan ere, elkarlanaren ondorioz burujabetzaren aldeko sektoreentzat bide instituzional berriak jorratzeko aukera irekitzearekin batera, ohiko protestarako bitartekoen garapenean eragin kaltegarria ekarri zezakeen. Horrela, mugimendua mobilizaziotik interes ordezkapenera desplazatu zitekeen, bere ohiko legitimazio iturriak (kale presentzia, erakusgarritasun publikoa, ...) ahuldu zitezkeelarik. Honek ezker abertzalearen baitan egiten ari zen ibilbidearen gaineko ikuspegi 623 ezberdinak izatera eraman zezakeen, handik denbora gutxira ETAk egindako irakurketarekin293 edota Aralarren zatiketarekin ikusi bezala. Baina prozesu honek burujabetzaren aldeko mugimenduan ez ezik, bere inplikazioak ere izan zituen instituzio autonomikoetan. Batetik, ordura arte sistemaren kontrako jarrera mantendu zuten sektoreekiko elkarlanak kultur politiko instituzionala aldatu eta beraiekiko hartu-emanetarako bitarteko berriak mahai gaineratzea eskatu zuelako. Kultura ezberdinen arteko harreman hauek lehenengo momentuan instituzioen funtzionamendua moteldu eta eraginkortasuna apaltzea ekarri ohi badute ere, aniztasunaren kudeaketaren ikuspegitik 'demokratikoagoa' bilakatzen ditu. Aldi berean, honek sistemaren legitimazioaren inguruko eztabaida ireki zuen. Izan ere, Ajuria-Eneako Itunaren garaietatik ordura arteko sektore hausturazaleen (ezker abertzalea) integrazioa sistema autonomikoaren legitimaziorako 'azken' erronkatzat hartzen bazen ere, barneratze (mugatu) honek ordura arte barruan kokatutako sektoreen deslerrotzea ekarri bait zuen (PP-PSE-EE). Baina bada elkarlan gatazkatsu honek izan zuen eragin esanguratsuago bat. Izan ere, elkarlanak mugimenduaren identitatea aldarazteaz gain, erakunde autonomikoenen gain eragina izan baitzuen. Hauek 1978ko Trantsizioan finkatutako erreforma politikoa egonkortzeko oinarrizko erreferentzia izan ziren bitartean, Ibarretxeren bigarren agintalditik aurrera, burutu gabeko 'bigarren Trantsizioari' bide eman ahal izateko bitarteko nagusietako bat bezala irudikatu ziren, bai ezker burujabetzaren aldeko sektore ezberdin aldetik. 293 Lizarra-Garaziko akordioaz geroztik jorratutako ildo instituzionalaren inguruan horrela zion ETAk egindako irakurketak su-etenaren hausturaren arrazoiak azaltzeko: "PNVren jokoa HB motzean lotzen saiatzea zen […]. HB marko instituzional berriaren luzerako eztabaidan murgilduz eta aurrean zegoen ziklo elektoralaren ondorengo 'pastel' banaketaren formula ezberdina proposatuz" (ETAren ekimena, 2000). EAJk izan zitzakeen sakoneko asmoen inguruko iritziez harago, ez zirudien EH-k garatutako ibilbide instituzionalaren gaineko iritzi berdina zegoenik ezker abertzale osoan. 624 16. KAPITULUA: EPILOGOA Euskal protestaldiaren amaiera ikustatzen? Eragin posibleak Aipatu dugun bezala, Tarrow-en (1997) arabera protestaldiak parabola forma hartu ohi du. Bere gainbeheran errepresioak edota eskaeren aurrean Estatuak erakutsitako harmenak eragin zuzena izan dezakete. Horrela, protestaldia apaltzen denean bere garapena alderdi eta eliteen eskuetan gelditu ohi da. Tarrowek, aldiz, protestaldiei ez die bukaera posible bakar bat aurre-ikusiko. Bere ustez normalean hiru joera nagusitu daitezke: batetik, protestaldian parte hartutako kideen eta orokorrean jendartearen politizazio bat antzemango da, honek etorkizun batean protestaldi berriei bide eman ahal izango dielarik; bestetik, eta honi lotuta, kultura politikoen aldaketa eman ohi da, lehenengo ekintzaileen artean eta ondorenean jendarte osoan; eta azkenik, protestaldiak instituzio eta praktika politikoetan izango duen eragina aztertu beharko da. Ikuspegi horren arabera ETAren bukaera protesta ziklo horren parabolaren gainbeheraren adierazlea litzateke; baina baita ondorio naturala ere. Izan ere, ETAren amaiera, bere jatorrietatik ordezkatzen zuen aldaketa politikorako paradigma 'gerrillaria' XXI. mendean inplementatzeko aurkitutako zailtasunen ondorio bezala ulertu baitezakegu. MTTk gogoratu bezala, iraultzak oso gutxitan gertatuko dira, protestaldien bukaera ohikoena demokratizazio maila bat izango delarik. Honek ez du esan nahi protestaldiak forma berriak hartuko ez dituenik; ezta oraindik esku artean dugun euskal gatazkan prozesu iraultzaileek biltzen dituzten mekanismoak aktibatu ezin izango direnik (eliteen deslerrotzea, irainen bat-bateko ezarpena, ...). Are gehiago, protestaldiak prozesu iraultzaileen ageriko mehatxua barnebildu beharko du sistemari gainezko egin nahi badio (Clemens, 1998: 111). Bestelakoan demokratizazio apalagoa izango baita emaitza posibleena. Giugni-k (1998) gatazkatik demokratizaziora doan ibilbidearen bukaeraren ikuspegi instituzionalagoa azalduko digu, protestaldiak eragin ohi duen aldaketaren hiru adiera planteatuz: barneratzea (incorporation), eraldaketa (transformation) eta demokratizazioa. Protesta mugimendua barneratzearen ondorio ohikoena instituzionalizazioa izaten da, bere eskaeretako 625 batzuk agenda instituzionalean jasoz; baina, hau ez da zertan protestaren bukaerarekin parekatu behar, protestak instituzioetan ere bidea aurkitu baitezake. Bigarrenak, jendartearen zein erakunde politikoen eraldaketa maila bati erreferentzia egingo dio. Honakoak barneratzeak baino aldaketa sakonagoa dakar, baina oraindik bigarren mailakotzat hartu daitezkeen gaien inguruan. Eta azkenik, demokratizazioak eragin sakonena duen aldaketa maila adieraziko du. Barneratzetik eraldaketarako tartea bigarrengoan ematen den botere transferentzian datza; eraldaketatik demokratizaziora, botere transferentzia ere burutuko da, baina azken honetan eskubide eta betebeharretan aldaketa ere eman ohi da, normalean status juridiko-politikoaren aldaketari lotuta. 16.1 irudia: Aldaketa sozialerako prozesu posibleak (Giugni, 1998: xvi). Mende erdia baino gehiago luzatzen ari den protesta ziklo luzearen amaieraren aurrean gaudenaren hipotesia ontzat hartzen badugu, Giugni-ren eredua gurera ekarrita oldarraldiaren hiru eragin posibleekin aurkitu gaitezke. Hauek ez dira beraien artean baztergarriak izango eta praktikan teilakatzen diren eredu teoriko posible nagusi batzuei baino ez diete erantzuten: a) Ezker abertzalearen instituzionalizazioa: ezker abertzaleak bere jarduera instituzionala normalizatu du azken urteotan. Udal mailan izan duen parte hartze iraunkorraz harago, bestelako eremu instituzionaletan normaltasunez parte hartzen du, bere egitasmoak agenda politiko orokorretan txertatuz eta horiek aurrera ateratzeko aliantzak eraikiz. Urteetan zehar sistemaren erronka nagusia ezker abertzalearen barneratze 'hutsa' izan da; asko jota, politika (policy) zehatz batzuetan planteatutako eskaerak barneratu edota sistemaren onargarritasuna 626 arriskuan jarriko ez duen aldaketa maila bat eraginez. Gurean, behin protesta mugimenduaren barneratzea eta instituzionalizazioa emanda, protestaldi luze honen amaiera zantzuak dituen fase historikoak, aldiz, balizko eraldaketa edota demokratizazio prozesuaren emaitza ere oraindik argitu behar ditu. Ezker abertzalearen barneratzea, bere garaian Ajuria-Eneako Itunak planteatzen zuen 'asimilazio' zentzuarekin parekatu nahi dituzten irakurketez harago, Ibarretxeren bigarren agintalditik aurrera sendotu zen berrikuntza taktikoaren mekanismoaren inplementazioa bezala ulertzea egokiago iruditzen zaigu. Izan ere, indarrean den instituzionalizazioa gainditu nahi duen protesta mugimenduak erakunde horietan bertan parte hartzeak, berarekiko izandako harreman historikoaren eguneratzearen itxura gehiago dauka, bera epe luzerako erreferentzia bezala mantentzeko apustutik baino. b) Autogobernu kuota berriak ekarriko dituen erreforma edo eraldaketa mugatua: Jada aipatu dugu eraldaketaren kategoriak oinarrizko botere transferentzia bat barnebildu behar duela; beti ere, "une zehatz batean jendarte zehatz bat ezaugarritzen duen ordenuaren oinarrizko joko arauak aldatzen ez dituzten eraldaketa ez-katastrofikoak" ziurtatuz (Clemens, 1998). Momentuko aukera eta mehatxuen egiturari gainetik erreparatuta, eraldaketa honek, besteak beste, elkarri baztertzen ez dioten bi aukeretan forma hartu dezake: batetik, botere transferentzia maila bat suposatuko duen jada aitortutako eskuduntza berrien esku-aldatzea; eta bestetik, 'oinarrizko joko-arau' horien (Konstituzioa) aldaketa ekarriko ez duen erreforma (estatutarioa). Baina zeintzuk lirateke 'oinarrizko joko-arau' horiek? Formulazio ezberdinak izan ditzaketen interpretazioak egonda ere, galdera honen erantzuna gure ikerketan baliatu dugun ikuspegira ekarriko dugu adostasun nahikoa bildu dezakeen planteamendu mahai gaineratuz. Horrela, burujabetzaren iturburu bakarra zalantzetan jarriko ez duen eraldaketa oinarrizko joko-arau horiek kolokan jarriko ez duen aldaketatzat hartu ahal izango du. Aldiz, zentroa eta periferiaren arteko menpekotasuna zalantzetan jarri eta berdinetik berdinerako harremana planteatuko lukeena joko-arau berriak planteatuko lukeen demokratizazio ariketatzat hartu genezake. c) Demokratizazio saio berria: demokratizazioa herritarren eta gobernuen arteko harremanak zabaldu, berdindu eta lotesleago egiten duen prozesua bezala izendatu dugu. Zentzu horretan, euskal protesta zikloaren helburu demokratizatzailea funtsean Estatuak botererako bitartekoen kontrola zabaldu, zentro eta periferiaren arteko harremanak berdinetik berdinera gauzatu eta euskal herritarrek hartutako erabakiekiko errespetuan kokatu da; hau da, euskal nazioaren aitortzan subjektu politiko bezala. Demokratizazioa, eremu zehatz bateko herritarren eskubide eta betebeharrak aldarazten dituen heinean, marko juridiko-politikoaren 627 aldaketari lotuta agertu ohi da; botere transferentzia handiena bideratzen duen aldaketa gisa. Joko arauen balizko aldaketa honek elkarlotuta agertzen diren bi dimentsio barnebildu beharko lituzke, zentroarena eta periferiarena; ohikoena bigarrenaren eskaeren arabera lehenengoa egokitu behar izatea delarik. Zentroaren onargarritasunaren mailak eta periferiaren aldarrikapenen sakontasunak aldaketa horren izaera adostua edo adostu-gabea definituko du, periferiaren aldarrikapenak zenbat eta estrukturalagoak eta zentroaren onargarritasun maila zenbat eta baxuagoa, formula adostuetarako aukera baxuagoa izango delarik; eta alderantziz. Edozein kasutan, eredu teorikoez ari garela ezin ahaztu, kasu gehienetan desadostasunetarako eta adostasunetarako une ezberdinak tartekatu ohi direlarik. Hitzartutako ereduen artean (kon)federalizazio294 formulak eredu klasiko bat izan ohi dira; egun aukera txikiak aurreikusten zaizkion Konstituzioaren erreforma deszentralizatu baten eskutik eman daitekeena edota honen irakurketa zabal baten bidez. Adostu ezinezko ereduen artean desanexio edota sezesioak295 nabarmendu ohi dira. 16. 2 irudia: Protesta zikloaren amaiera posibleen irudia. 294 Eredu federalistaren inplementazioaren inguruko bibliografia zabala aurkitu badezakegu ere, Enric Fossas eta Ferrán Requejo-ren Asimetría federal y estado plurinacional (1999) liburua azpimarratuko genuke, Kanada, Belgika eta Espainiako ereduen arteko alderaketa egin ahal izateko. 295 Bi kontzeptuak ezberdintzeko Blasek (2015: 268) horrela aipatuko du Zubiagari erreferentzia eginez: "Europako sezesio proiektu gehienek borondatez edo pragmatismoz, intentsitate baxuko independentzia prozesuak proposatzen dituzte Europar Batasunaren baitan, Mario Zubiagak bere hitzaldian desanexio bezala izendatu dituenak […]. Izan ere, ikuspegi ekonomiko, politiko eta militarretik loturak mantendu egingo omen dira, sezesio proiektuen kostua merkatuz jatorrizko estatuaren aliatuentzat". Hala ere, azpimarratzen du: "Hasieran desanexioa dena behin nazioarteko ezagutza lortuta desanexio bilakatu daiteke Europar Batasun barnean edo honetan dauden politiken aurkako estatu kritiko bilakatuz". 628 Protesta zikloaren amaiera honetan konbergentziaren mekanismoak indarra hartu du burujabetzaren aldeko indarren artean. Euskal Elkargoaren sorrerak Ipar Euskal Herriaren instituzionalizazioan aro berri bat ireki du. 'Aldaketaren Gobernuak' urteetan luzatutako izaera zentralistako gobernu erregionalistari bukaera eman dio. Eta Euskal Autonomia Erkidegoan Gasteizko Legebiltzarra hiru herrialdeetako hurrengo urteetako autogobernu eredua berritzera deitua dago. Ziurgabetasuna, aldiz, handia da. Zerbitzuen mankomunitatearen eskumen soilak biltzen dituen erakundeak bide nekeza izango du Mendebaldeko herrialdeen artean izaera zentralizatzaileenetako erakutsi duen Estatu baten aurrean. Parez pare ireki behar zaigun hauteskunde zikloak duela lau urte Nafarroan emandako gobernu aldaketa alternantzia hutsaren ala bertako jendartean ematen ari den sen on gramsciarraren aldaketaren adierazle den argitu beharko du. Bere aldetik, EAJ eta EH Bilduren artean Autogobernu Ponentzian adostuta oinarriek izango duten garapena ez dago jakiterik. Arestian azaldutako Giugni-ren kategoriak urrats bat hona ekarri asmoz, azken lurralde eremu honi dagokionez, protesta mugimenduaren oinordekotzat hartu dezakegun sektore politikoa sistema autonomikoaren 'iruzurraren' marko diskurtsiboa gaindituta, transferitu gabe gelditzen diren eskumenen esku aldatzearen inguruan lerratze diskurtsibo transbertsal bat eman dela esan dezakegu. Sei hamarkada baino gehiago luzatu den protestaldiaren amaiera emaitza bezala, aldiz, apalegia suertatu daiteke burujabetzaren aldeko eragileen asmoentzat. Eraldaketaren kategorian bilduko litzatekeen 'oinarrizko joko arauen' aldaketarik gabeko botere transferentziaren ereduan berriz, 'guztia berdin mantentzeko, guztia aldatuko duen' erreforma estatutario gatopardista ezin baztertuko aukera izango da demokratizazio saiakerari eutsi nahi dioten sektore soberanistentzat. Izan ere, Giugni-k aipatu bezala eraldaketa mugatu honek oraindik 'bigarren mailakotzat' hartu daitezkeen gaiei baino ez die erreferentzia egingo. Are era konplexuagoan agertzen zaigu eragin sakonagoa izan nahi duen demokratizazioa. Zentroarekin elkarrizketarako zubi guztiak lehertuta, duela urtebete pasatxo Katalunian jorratutako aldebakarreko sezesioaren bideak bere mugak erakutsi ditu; baita harmen urria erakutsi zuen zentroarentzat ere. Burujabetzaren aldeko bi euskal alderdi nagusien artean lortu berria den akordioak, eraldaketa lanpedusiarra eta aldebakarreko desanexioaren arteko bidearen itxura hartu du. Protestaldiaren korapiloa askatu dezakeen kategoria bezala, bi alderdi abertzale nagusien artean 'aldebikotasun efektiboaren' ideia adostu da; era diskurtsibo hutsean baino, hori egikaritzeko mekanismo eta prozedura zehatzak planteatuz. Legezkotasunaren eztabaida zalantzetan jarri ezinezko plano materialean baino (erabakitze eskubidearen zilegitasuna) prozedurarenean jarrita, sistemak bere erreformarako planteatutako bideei (Konstituzioaren Lehenengo Xedapen Gehigarria 629 eta Gernikako Estatutuaren Xedapen Gehigarri Bakarra) heltzea adostu dute, 1978an Txibertan edota 1999an Lizarra-Garazin planteatutako ageriko hausturak (momentuz) alde batera utzita. Estatuaren gobernagarritasun hauskor honetan oso probable bezala agertzen ez den Konstituzioaren erreforma baten aurrean (eta izatekotan joera are zentralizatzaileagoa hartu dezakeena), Ibarretxek bere bigarren agintalditik aurrera planteatutako honen irakurketa zabalaren aldeko hautua egiten da, sistema berak planteatzen dituen bideen bitartez (kon)federalizazio bati heltzeko. Baikorrenentzat ere sistemaren onargarritasunak aldebiko eredu honi heldu ahal izango dion inkognita handia da. Honek kale eginda, sakoneko demokratizaziorako heltzeko alde bakarreko desanexio edo sezesio bideak izan dezakeen garapena are handiagoa. Aukera politikoen egiturak baldintzatu dezake baten eta bestearen aldeko aukerak. Datu bezala, bigarren hautuari dagokionez Blasek (2015) egindako azterketan, 1990-2014 bitarte independentzia sezesio bidez aldarrikatu zuten hamazazpi herrialde artean, hamabostetan parte hartzea %70tik gorakoa izan zela aipatzea (izan erreferendum deialdia edota hauteskunde plebiszitarioak). Hamazazpi horietatik hamahirutan baiezkoa %90tik gorakoa izan zen eta hirutan %90-%65 bitartekoa (izan erreferendumeko bozkak zenbatuta edota zegokion parlamentuaren ordezkaritzarena). Aukera konfederalari dagokionez berriz, datu bezala ere, aipatu dezagun CISek azken urteotan Estatuko lurralde antolaketari buruz egindako azterketetan hiru multzo nahiko orekatu ezberdintzen dituela, bakoitza %30ren bueltan kokatzen dena. Hurrenez hurren: egungo komunitateen autogobernu maila ontzat hartzen duena (%34a 2018eko ekainean egindakoaren arabera), erkidego autonomikoen egungo autonomia baino txikiagoa izango duen estatu eredua (%30,9) eta egungo autogobernu maila baino handiagoa edota estatu independiente bihurtzeko aukera bermatuko lukeen Estatua (%22,3). Esan bezala, hauek datu batzuk baino ez lirateke, baina demokratizazio prozesuak eskatzen duen herritarren parte hartzearen ikuspegitik bere esangura izan dezaketenak. Ildo honetan, Laclauren hegemoniaren teoriak 80. hamarkadan ezkerraren baitan ikuspegi erreformistek eta iraultzaileek planteatutako aterabiderik gabeko estrategiei irteera bat eskaini nahi izan zien. Lehenengoaren eragin mugatuaren eta bigarrengoa 'gertatzeko' aukera eskasen aurrean alternatiba bat eskainiz. MTTk beraien aldetik, prozesu iraultzaileak oso gutxitan ematen direla ohartarazi ziguten, ohikoena demokratizazio maila bat izan ohi delarik. Ekintza kolektiboaren azalpenerako mekanismoei jarraituz, prozesu hauetan desberdinen arteko aliantzak josi, konfiantza sareak ehundu eta herritarren eta instituzioen arteko harremanak zabaltzeko balioko duten politika 630 TAULEN AURKIBIDEA 4.1 taula: Demokrazia ereduen taula 183 7.1 taula: Markogintzaren dimentsioak eta estrategiak 316 8.1 taula: Agenda berriaren kategoriak gure aztergaira ekarrita 321 9.1 taula: Markogintzaren azterketarako baliatuko dugun metodoa laburbiltzen duen taula 343 11.1 taula: Ajuria-Eneako Itunaren markogintza 468 12.1 taula: EAJ-ren markogintzaren gako nagusiak 95-97 epealdian 487 12.2 taula: Ezker abertzalearen markogintzaren gako nagusiak 95-97 epealdian 498 12.3 taula: ELAren markogintzaren gako nagusiak 95-97 epealdian 507 12.4 taula: Abertzaletasunaren baitako markogintza eta diskurtsoak lotzen dituen taula 517 13.1 taula: Burujabetzaren aldeko diskurtsoen bilakaera 544 14.1 taula: EAJ eta EHren 2000. urteko markogintzaren alderaketa 572 14.2 taula: EAJ/Ibarretxeren eta ezker abertzalearen proposamenen alderaketa 574 15.1 taula: Abertzaletasunaren diskurtso eta markogintzak 590 15.2 taula: Ezker abertzalearen eta EAJren motibaziorako markoak 604 15.3 taula: Lehian aritzeko eredu politikoak 621 632 IRUDIEN AURKIBIDEA 1. irudia: Ikerketaren egituraren irudia 23 2.1 irudia: Diskurtso eremuen eraikuntza prozesua azaltzen duen irudia 95 3.1 irudia: Diskurtsoaren roll-a munduaren eraikuntzan. 111 3.2 irudia: Diskurtsoaren ikuspegi analitikoa 112 3.3 irudia: 'Unibertsaltasuna eraikitzen' 138 6.1 irudia: Aukera Politikoen Egitura 226 6.2 irudia: Protestarako ekintza motak 229 6.3 irudia: Liskar politikoa azaltzeko mugimendu sozialen teoriaren agenda klasikoa 232 6.4 irudia: Liskar politikoan mobilizazioa aztertzeko marko dinamiko eta interaktiboa 238 6.5 irudia: Nortasun liskartsuen banaketa 240 6.6 irudia: Aktore osaketaren irudia ekintza liskartsuaren bitartez 246 6.7 irudia: Polarizazioa 247 6.8 irudia: Eskala aldaketa 248 6.9 irudia: Konfiantza sareen integrazio maila botere guneekiko 265 9.1 irudia: Operazionalizazioa: kontzeptu, aldagai eta neurri arteko harremana 363 9.2 irudia: Operazionalizazioa gure ikerketara ekarrita 364 9.3 irudia: Marko teoriko eta metodologikoaren arteko harremana azaltzen duen irudia 365 9.4 irudia: Marko metodologikoa eta aztergai enpirikoaren arteko harremana azaltzen duen irudia 367 10.1 irudia: Protesta mugimendu goiztiarren bilakaera eta sortutako mugimendu deribatuak 390 10.2 irudia: identifikazio politiko nagusien irudia Trantsizio osteko Autonomien Estatutuan 421 11.1 irudia: Legitimazioa eta instituzionalizazioaren arteko harremanaren irudia 430 11.2 irudia: Bortxa kolektiboaren tipologia 457 12.1 irudiak: Herri Batasunak 90. hamarkadan zehar egindako bi kanpainetan erabilitako irudiak490 12.2 irudia: Negoziazio politikoen ereduen bilakaeraren irudia 493 12.3 irudia: Ezker Abertzalearen estrategia tentsiodunaren irudia 499 12.4 irudia: ELA-LABen zubigintzaren irudia 514 12.5 irudia: Eskala aldaketaren irudia 522 13.1 irudia: Aktore osaketen irudia Lizarra-Garaziko prozesuan 549 633 13.2 irudia: Ideologiak, diskurtsoak eta markogintzen arteko harremana eta bilakaera euskal protestaldian 550 13.3 irudia: Konstituzionalismoarekiko polarizazioaren irudia 555 14.1 irudia: EAJren mende hasierako diskurtsoaren irudia 560 14.2 irudia: Ibarretxeren 2000. urteko proposamenaren diagrama 563 14.3 irudia: ETAren proposamenaren diagrama 567 15.1 irudia: Atal metodologikoa eta aztergai enpirikoaren arteko harremana azaltzen duen irudia. 584 15.2 irudia: Markogintza eta ekintza kolektiboaren arteko harremanaren irudia. 586 15.3 irudia: Markogintzaren diagrama. 588 15.4 irudia: Mekanismo eta prozesu ezberdinen inplementazioa 603 15.5 irudia: ekintza kolektiborako eredu ezberdinak 622 16.1 irudia: Aldaketa sozialerako prozesu posibleak 626 16.2 irudia: Protesta zikloaren amaiera posibleen irudia 628 634
science
addi-eda4ed96ffa0
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/32469
Euskarazko denbora-egituren azterketa eta corpusaren sorrera/Analysis of Basque temporal constructions and creation of a corpus.
Altuna Díaz, Begoña
2018-11-21
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila Euskarazko denbora-egituren azterketa eta corpusaren sorrera Begoña Altuna Díazek Arantza Díaz de Ilarraza eta María Jesús Aranzaberen zuzendaritzapean egindako tesi-txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean Hizkuntzalaritzan Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua. Donostia, 2018ko urriaren 2a. Eskerrak Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiet Maxuxi eta Arantzari tesi-lan hau egin bitartean emandako laguntza guztiagatik eta ikerkuntza zer den irakasteagatik. Eskerrik asko bost urtean ni aguantatzeagatik. Eskerrik asko Ixa taldean nirekin egon zareten guztioi! Bereziki Kortako jendeari, zuek izan zaretelako nire zalantza gehienak argitu dituzuenak eta zuek egin duzuelako (Korta mundutik aparte badago ere) inoiz bulegoz aldatu nahi ez izatea. Ezin ditut ahaztu tuppertxokokoak. Elkarrizketa bizarro guztiengatik, informazio extraofizial guztiagatik, bazkalosteko atsedenengatik, harrikoa egiteko teknikarik optimizatuena irakasteagatik eta beste hainbatengatik, eskerrik asko! Dena ez da Kortan eta fakultatean gertatzen, ordea. Eskerrik asko pintxopotera animatu izan zareten guztiei (Pintxopote Buru-Batzarrari eta Pintxopotearen Zaindariei bereziki) askotan osteguna nire asteko egunik gogokoena bihurtzeagatik. Eskerrik asko Matia kaletik kanpo egin ditugun planetara etorri zareten guztiei ere; Orhiseak ez bagintuen akabatu, ez gaitu lanak hobiratuko! Eskerrik asko nirekin bizi izan zareten guztiei ere, bai Casa Mertxeko nire arkitekto maiteei, bai Tolosa 87koei (alfabetikoki, inor haserretu ez dadin, Ander, Manex, Mara eta Olatz). Oso guay egon dira pisu-poteak, afariak eta karaokeak. Eskerrik asko familiari azken urtea baino ez duelako pasatu tesia noiz defendatuko dudan galdetzen. Plazera da lanari buruz hitz egiten ez duen vii Laburpena Ikerketa-lan honetan euskarazko denbora-informazioaren prozesamenduan lehen urratsak egin ditugu. Horretarako, beste hizkuntzetan egin diren lanetan eta euskarazko denbora-egituren analisi linguistikoan oinarritu gara. Informazio hori baliatuta, euskarazko denbora-egiturak automatikoki tratatzeko ezaugarri linguistiko esanguratsuenak identifikatu ditugu eta horiek kodetzeko EusTimeML markaketa-lengoaia sortu dugu. Era berean, EusTimeMLri jarraituta denbora-informazioa eskuz etiketatuta duen EusTimeBank corpusa sortu dugu. Corpus hori, euskarazko fenomenoak aztertzeko erabiltzeaz gain, tresna automatikoen garapenerako eta ebaluaziorako erabili dugu. Hain zuzen ere, tesi-lan honetan denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko EusHeidelTime tresna garatu dugu eta denbora-lerroak automatikoki eratzeko KroniXa sistema sortu dugu. Tresna horiek euskararen prozesamendukateetan integratzeko eta beste tresna batzuekin uztartzeko urratsak egin ditugu, euskararen ulermen eta tratamendu automatikoan denbora-informazioa ere baliatu ahal izateko. ix 1 Proiektuaren nondik norakoak Tesi-lan hau Hizkuntzaren Prozesamenduan (HP) kokatzen da; hain zuzen ere, Ixa taldearen1 jardunean. Ixa taldea euskararen prozesamenduan lan egiten duen UPV/EHUko erreferentziako taldea da eta azken hiru hamarkadetan HPn euskararen analisian ikerketa egin ez ezik, baliabide aurreratuak ere sortu ditu. Tesi-lan honen bidez, euskararen tratamendu automatikoan beste urrats bat aurrera egin nahi dugu. Hala, Ixa taldean garatu diren tresnak eta baliabideak abiapuntutzat hartuta, euskarazko testuak interpretatzen laguntzen diguten tresnak eta baliabideak sortu ditugu testu horiek duten denbora-informazioan oinarrituta. Zehazki, ikerketa-lan hau euskarazko denbora-informazioaren azterketan eta prozesamenduan zentratzen da. Gizakiok hitzezko produkzioan tarte handia eskaintzen diegu igarotako gertaeren narrazioari zein etorkizuneko planen kontaketari. Narrazio-testuetan, denboran zehar gertatzen diren gertaeren berri ematen da eta, ondorioz, denbora-informazioak testu horietako informazioaren antolakuntzan garrantzi berezia du, testuetako gertaerak denbora-ardatzean kokatzen eta testuko ideiak antolatzen laguntzen baitu. Gizakiontzat erraza da testuetako denbora-informazioa erauztea, gai baikara gertaerak beren artean ordenatzeko eta zein unetan gertatu diren inferitzeko. Informazio hori, ordea, ez da gizakiontzat bezain ulergarria tresna automatikoentzat, testuko gertaerak eta denborak interpretatzeaz gain, horien mundu errealeko erreferentziak ere ulertu behar baitira. HPn, beraz, denbora-informazioa ulertu egin behar da testuaren ulermenean sakontzeko edota informazio hori baliatzen duten tresna aurreratuak 1http://ixa.si.ehu.eus/ 3 1 - PROIEKTUAREN NONDIK NORAKOAK sortzeko. Aplikazio horiek euskararako garatu ahal izateko, i) euskarazko denbora-informazioa nola gauzatzen den aztertu behar da, ii) denborainformazioko elementu bakoitzak zein informazio adierazten duen ezagutu behar da eta iii) informazio hori esplizitu egiten duten tresnak eta baliabideak sortu behar dira. Tesi-lan honetan, gertaeren, denbora-adierazpenen eta horien artean sortzen diren erlazioen identifikazioa eta beren ezaugarrien kodeketa deskribatuko ditugu. Informazio hori baliatuta, denbora-adierazpenak automatikoki erauzteko sistema nola sortu dugun eta denbora-lerroen sorrera automatikoki nola egin dugun deskribatuko dugu. Horretarako, horiek sortu bitartean, euskarazko denbora-informazioaren azterketa eta prozesamenduan egin ditugun lanen berri emango dugu. 1.1 Denbora-informazioa Aipatu dugunez, denbora-informazioa HPn baliatu ahal izatea du tesi-lan honek helburu. Horretarako, denbora-informazioa tresna automatikoentzat atzigarri egin behar da. Testuetako denbora-erreferentziak eta mundu errealeko kronologia eta gertaerak denbora-informazioa dira. Bestela esan, denbora-informazioa zer noiz gertatzen den adierazten duen informazioa da. Adibidez, (1) adibideko esaldian, denbora-une batean gertatu den gertaera baten berri ematen da: lurreratzea 18:40an gertatu da. (1) Lehen Airbus A380a 18:40an (GMT+8) lurreratu da Singapurren. Denbora-informazioa adierazteko, hainbat denbora-egitura baliatzen ditugu gizakiok. Zer gertatzen den adierazteko, gertaera deritzen elementuak erabiltzen ditugu. Denborako une eta iraupenak adierazteko, berriz, denbora-adierazpenak ditugu. Era berean, gizakiok badakigu gertaeraren eta denbora-adierazpenaren artean lotura edo harreman bat dagoela: lurreratzea 18:40an gertatu da. Denbora-informazioa duten erlazioak denbora-erlazioak direla esaten dugu. Denbora-informazioa interpretatu ahal izateko, informazio hori adierazten duten ezaugarriak eta bakoitzaren balioak identifikatu behar dira. Esaterako, 1.1 irudian, (1) adibideko esaldiaren denbora-informazioa adierazi dugu. Adibide horretan, gertaera horiz adierazi dugu, denbora-adierazpena urdinez eta horien arteko denbora-erlazioa morez. 4 Denbora-informazioa 1.1 irudia – (1) adibideko esaldiaren etiketatzea 1.1 irudian, denbora adierazten duten elementuez eta horien artean sortutako erlazioez gain, elementu bakoitzaren informazio esanguratsuena ere azaleratu dugu. Alde batetik, denbora-adierazpenaren balio normalizatuaren bidez, 2007-10-17T18:40, esaldiko 18:40 (GMT+8) adierazpenak kronologiako une zehatz horri erreferentzia egiten diola adierazi dugu. Beste aldetik, lurreratu da gertaera burutua dela adierazi dugu. Horrek esan nahi du errealitatean gertatu dela eta dagoeneko amaitu dela. Gainera, lurreratzea eta ordu hori batera gertatu direla ere adierazi dugu. Hala eta guztiz ere, gizakiok sortzen ditugun mezuak, normalean, luzeagoak izaten dira; esaldi bat baino gehiagoko testuak dira. Ondorioz, denborainformazioaren azterketa ezin da esaldi mailara mugatu. Sarrera honetan denbora-informazioa aurkezteko baliatu dugun esaldia euskarazko denborainformazioa aztertzeko sortu dugun corpuseko testu honen parte da: Lehen A380a hasi da zerbitzu komertziala ematen 2007ko urriaren 17a Hegazkingintzaren historian, sekulako lorpena izan da: lehen Airbus A380a 18:40an ( GMT +8 ) lurreratu da Singapur-en, Changi nazioarteko aireportuan, Airbus-en bidalketa-zentrotik atera eta 12 orduko hegaldia egin ostean. Hegazkinari 400 bat gonbidatuk egin zioten ongietorria laster zabalduko den Changi Nazioarteko aireportuko 3. terminalean. 5 1 - PROIEKTUAREN NONDIK NORAKOAK Tartean zen Lee Hsien Loong, Singapur-eko lehen ministroa. Hitzaldian, lehen ministroak Singapore Airlines (SIA) aire-linea hartzailea txalotu zuen, eta aipatu zuen arrakasta Singapur-eko biztanle guztiak harro egoteko modukoa zela. Gehitu zuen lurreratzea gertaera gogoangarria zela, ez bakarrik SIArentzat, baita Changi nazioarteko aireportuarentzat ere, zeina herrialdeko aireporturik handiena baita. Orain arteko terminal guztiak prest daude A380a hartzeko, eta 3. terminalak (1,75 milioi dolar singapurtar kostatu da) datorren urteko urtarrilean zabalduko ditu ateak. A380ak ongintzazko hegaldi berezi bat egingo du urriaren 25ean, Singapur-etik Sydney-ra, eta Singapur-Sydney ibilbideari dagokion ohiko zerbitzua urriaren 28an hasiko du. Ikus daitekeenez, testuan A380 hegazkinaren lurreratzeaz (2) gain, inguruko gertaeren berri ere ematen da, hala nola 400 gonbidatu ingururen ongietorria (3) edota Changi aireportuko terminalen egoera (4). (2) Lehen Airbus A380a 18:40an (GMT+8) lurreratu da Singapurren. (3) Hegazkinari 400 bat gonbidatuk egin zioten ongietorria. (4) Orain arteko terminal guztiak prest daude A380a hartzeko. Denbora-uneei dagokienez, lurreratzea 18:40an gertatu dela badakigu (2), baita hegaldiak 12 ordu iraun duela (5) eta 3. terminala 2008ko urtarrilean zabalduko dela (6) ere. (5) Lehen Airbus A380a 18:40an (GMT+8) lurreratu da Singapurren, (. . . ) 12 orduko hegaldia egin ostean. (6) 3. terminalak datorren urteko urtarrilean zabalduko ditu ateak Halaber, aurreko albistean, denbora-informazioak testua antolatzen laguntzen duela ikus dezakegu. Hiru une nagusi bereiz daitezke testu horretan: i) hegaldia eta lurreratzea, ii) terminalak prest egotea eta iii) ongintzako hegaldi berezia. Horiek kronologikoki adierazi dira testuan eta denborainformazioaren bidez gertaerak ordenatzeko gai gara. Era berean, gertaerak beren artean kronologikoki antolatzen direla edo kronologiako une zehatz batean ainguratzen direla ere ikus dezakegu. Hau da, gertaeren eta denboren artean erlazioak sortzen dira. Erlazio horiek 6 Motibazioa eta helburuak aldiberekotasuna adierazten dute, 3. terminala hurrengo urteko urtarrilean zabalduko dela esatean bezala, edo bi elementuren arteko ordena adierazten dute, lurreratzea hegaldiaren ondoren gertatu zela esatean bezala. Testuko denbora-informazioa errepresentatzeari dagokionez, denbora lehenalditik etorkizunera doan ardatz gisa irudika daiteke. Testuetako gertaera batzuk denborako une zehatzetan aingura ditzakegu une horietan gertatu direla badakigulako. Gertaerak besteekiko ordenatzen direla ere aipatu berri dugu. Ainguratuta dauden gertaera horiek oinarritzat hartuta, beste gertaerak ere denboran koka ditzakegu. Ardatz horretan, ainguratze-datak eta gertaerak irudikatzean, denbora-lerroak sortzen dira. 1.2 irudian, aurreko testuko denbora-lerroa agertzen da eta bertan gertaerak kronologiako une zehatzetan ainguratuta agertzen dira. 1.2 irudia – Lehen A380a hasi da zerbitzu komertziala ematen albistetik sortutako denbora-lerroa 1.2 Motibazioa eta helburuak Lan honen motibazio nagusia denbora-informazioa testuen interpretazioan baliatu ahal izatea da, euskararen tratamendu automatikoan aurrera egiteko. Izan ere, aipatu bezala,denbora-informazioak testuetako informazioa ardatz 7 2 Ikergaiaren egungo egoera Azken bi hamarkadetan aurrerapen handiak egin dira denbora-informazioaren tratamendu automatikoan. XX. mendearen erdialdeko eredu teorikoak baliatuz, denbora-informazioa identifikatzeko eta normalizatzeko markaketalengoaiak eta tresnak garatu dira. Horien berri emango dugu atal honetan. Ikerlan honetan erabiliko dugun terminologia nagusia definituko dugu 2.1 atalean. Jarraian, denbora-informazioaren prozesamenduan egin diren lanik garrantzitsuenak deskribatuko ditugu. Zehazki, 2.2 atalean, denborainformazioaren arloko aurrekari teorikoen berri emango dugu. 2.3 atalean, denbora-informazioa etiketatzeko eskemen eta eskuzko tresnen berri emango dugu. Ondoren, denbora-informazioaren tratamendu automatikoa egiten duten tresnak deskribatuko ditugu 2.4 atalean eta denbora-informazioa duten corpusak aurkeztuko ditugu 2.5 atalean. Amaitzeko, 2.6 atalean denbora-informazioa baliatuta sortu diren denbora-lerroak sortzeko tresnen berri emango dugu. 2.1 Denbora-informazioko elementuak eta horien izenak Denbora-informazioaren azterketan gertaerak, kronologiako uneen eta tarteen adierazpenak, horien artean sortzen diren erlazioak eta erlazio horiek esplizitu egiten dituzten elementuak hartuko ditugu kontuan. Denbora-informazioan parte hartzen duten elementu horiek izendatzeko hainbat termino erabili dira. Batzuk, event eta eventuality bezalakoak, semantikaren eta logi13 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA du: denbora-adierazpenak denbora adierazteko erabiltzen diren adierazpenak dira. Aurreko definizioetan temporal expression terminoa erabili izan bada ere, bibliografian arrunta da temporal expression eta time expression balio berarekin erabiltzea. Hala egiten dute, esaterako, Ahn et al.ek (2005) eta Hacioglu et al.-ek (2005). Guk time expressionen alde egin dugu, uste baitugu hobeto irudikatzen duela kontzeptua eta euskaraz denbora-adierazpen terminoa erabiltzen dugu. Lehenengo terminoa irekiagoa da, bibliografian denbora-informazioa adierazten duten egiturak (gertaerak eta seinaleak, esaterako) era orokorrean adierazteko ere erabili baita. 2.1.3 Seinaleak Denbora-informazioaren prozesamenduan ingelesezko signal terminoa baliatu da gertaeren edota denbora-adierazpenen arteko erlazioak esplizitu egiten dituzten testuetako elementuak izendatzeko. Zehazki, seinaleak dira denbora-objektuak beren artean nola erlazionatzen diren adierazten duten testu-zatiak, normalean funtzio-hitzak (Pustejovsky et al., 2003a). Beraz, seinale terminoa denbora-erlazioak adierazten dituzten postposizioak eta karaktereak adierazteko baliatu dugu. Berez, signal edozein erlazio esplizitu egiten duen elementua adierazteko baliatu da denbora-informazioaren prozesamenduan. Adibidez, TimeMLren lehen bertsioan (Pustejovsky et al., 2003a) mendekotasun-erlazioetako seinaleak aztertu ziren eta NewsReader proiektuan (Tonelli et al., 2014) kausazko erlazioak adierazten zituzten seinaleei C-SIGNAL etiketa esleitzen zitzaien. Ikerketa lan honetan, ordea, denbora-erlazioetako seinaleak baino ez ditugu kontuan hartuko. 2.1.4 Erlazioak Tesi-lan honetan gertaeren edota denbora-adierazpenen arteko erlazioak landuko ditugu. Hiru motako erlazio semantikoak definitu ditugu: denboraerlazioak, mendekotasun-erlazioak eta aspektu-erlazioak. Denbora-erlazioak gertaeren edota denbora-adierazpenen artean sortzen diren erlazioak dira. Horien bidez gertaerak edo iraupenak kronologian ainguratzen dira edo gertaeren iraupena adierazten da. Mendekotasun-erlazioak gertaera baten eta bere argumentu edo mendeko den beste gertaera baten artean sortzen direnak dira. Aspektu-erlazioak gertaera baten fasea (hasiera, amaiera, etab.) 16 Aurrekari teorikoak adierazten duen gertaera baten eta beste gertaera baten artean sortzen dira eta bigarren horren fasea adierazteko baliatzen dira. 2.2 Aurrekari teorikoak Azken hamarkadetan, ikerketa ugari egin dira denbora-informazioaren alorrean, eta horiek tratamendu automatikoan erabiltzen den denbora-informazioari buruzko analisiaren oinarriak ezarri dituzte. Gertaerak dira esaldiaren muina, eta denbora-informazio asko dakarte. Ikertzaile batzuek —esaterako, Vendlerrek (1957) eta Smithek (1991)— gertaeren tipologian jarri dute arreta; beste aditu batzuek, berriz, aditz-aspektuan eta tempusean (Reichenbach, 1947). Beste ikerketa-alor bat denbora-tarteen arteko erlazioen analisia izan da (Allen, 1983). Hori dela eta, gertaerak ez ezik, gizakiok gertaera horiek denbora-lerroan nola kokatzen ditugun ere aztertu da. Ikusten denez, alderdi teoriko horiek hainbat eratako gaiak aztertzen dituzte; horiek guztiak ondorengo ataletan aurkeztuko ditugu. Lehenik, 2.2.1 atalean, denbora-informazioaren prozesamenduarekin lotura estuena duten gertaeren sailkapenetako batzuk deskribatuko ditugu eta bigarrenik, 2.2.2 atalean, denboraren kontzeptualizazioari buruzko teoriak deskribatuko ditugu. 2.2.1 Gertaeren sailkapenak Aurreko definizioetan ikusi bezala, gertaerak ez dira soilik gertazen diren gauzak, nola gertatzen diren ere kontuan izan behar da. Definizio askotan jaso da gertaerek denborarekin duten erlazioa, erlazio horren arabera gertaerak mota batekoak edo bestekoak izan baitaitezke. Bestalde, autore batzuek eraldaketa ere aipatu dute, gertaerak aldaketa adierazi edo ez mota desberdinekoak izango baitira. Hizkuntzalari askok gertaerak edo predikatuak beren ezaugarri linguistikoen arabera sailkatu dituzte. Guk sailkapen sintaktikoak alde batera utzita, denborarekin lotura duten gertaeren sailkapen semantikoak aztertu ditugu, horiek baitira gure atazari gehien egokitzen zaizkionak. Jarraian emango dugu horien berri eta 2.2 taulan laburbilduko ditugu. 17 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA 2.2.1.1 Vendlerren sailkapena Vendlerrek (1957) aditzak aztertzen ditu eta denboran gertatzen diren moduaren arabera sailkatzen ditu. Vendlerren arabera, aditz-denborak2 ez ditu soilik lehenaldia, orainaldia eta etorkizuna adierazten, aditz horiek adierazten dituzten gertaerak denboran nola gertatzen diren ere adierazten du. Aditzen sailkapena egin zuen aditzek har ditzaketen aditz-denboretan oinarrituta eta lau aditz-mota identifikatu zituen: • Egoerak (states): denboran luzatzen diren gertaerak eta aspektu jarraituko aditzik onartzen ez dutenak. Ez dira denbora-tarte zehatz batean gertatzen. (8) Oso maite dut opera. • Jarduerak (activities): denboran luzatzen diren baina amaierarik ez duten eta aspektu jarraituko aditzak onartzen dituzten ekintzak dira. Ez dira denbora-tarte zehatz batean gertatzen. (9) Irakurtzen ari naiz. • Burutzapenak3 (accomplishments): hainbat fase eta amaiera dituzten eta aspektu jarraituko aditzik onartzen ez duten prozesuak dira. Denbora-tarte zehatz batean gertatzen dira. (10) Orriak pasa eta pasa liburua irakurri dut. • Lorpenak (achievements): une batean gertatzen diren eta aspektu jarraituko aditzik onartzen ez duten egoera-aldaketak dira. Denboratarte zehatz batean gertatzen dira. (11) Mendian gora nindoan eta tontorrera heldu naiz. Aditz-mota horietatik jarduera, erdiespen eta lorpen motakoak gertaeratzat hartzen ditu Vendlerrek. Egoerak, ordea, ez ditu gertaeratzat hartzen. Hala ere, Vendlerren arabera, egoera batzuek testuinguru batzuetan gertaeren ezaugarriak hartzen dituzte, eta gertaerak direla esan daiteke (zutik egon, eserita egon, etzanda egon, etab.). 2Kontuan izan behar da ingelesezko tensek tempusa eta aspektua hartzen dituela. 3Hala erabiltzen du Azkaratek (2008a). 18 Aurrekari teorikoak Hala ere, Carlsonek (1977) gaineratzen duenez, Vendlerren zerrendako aditz guztiek izan dezakete ez-gertaerazko irakurketa bat. Adibidez, Jonek erretzen du perpausa Jon erretzailea da egoeraren parekoa izan daiteke lehenaren ohiturazko zentzua kontuan hartuz gero. 2.2.1.2 Croften sailkapena Croftek (2015) gertaeren sailkapen berri bat proposatu zuen, gertaerek denboran duten gauzatzearen arabera. Lau kategoria proposatu zituen: egoerak, lorpenak (berehalako egoera-aldaketak), ekintzak (irauten duten prozesu mugagabeak) eta jarduerak (prozesu mugatuak). Gainera, azpisailkapen bat ere eskaini zuen. 2.1 taulan ageri dira klase horiek eta horien azpiklaseak. 2.1 taula – Croften gertaeren sailkapena Gertaera mota Gertaera azpimota Adibideak Egoerak iragankorrak Bidea bustita dago. iraunkorrak eskuratutakoak Leihoa apurtuta dago. berezkoak Marie frantsesa da. puntua Goizeko 5ak dira. Lorpenak itzulgarri zuzendua Leihoa zabalik dago. itzuliezin zuzendua Leihoa birrinduta dago. ziklikoa Txakurrak zaunka egin zuen. Ariketak zuzendua Zopa hoztu da. ez-zuzendua Neskek abestu zuten. Ekintzak erdiespen progresiboak Sagarra jan nuen. erdiespen ez-progresiboak Harryk ordenagailua konpondu zuen. 2.2.1.3 Coterónen sailkapena Coterónek (2015) aditz jokatuaren eta gertaeren arteko erlazioa lantzen du. Semantika aldetik aditzek eta horien inguruan egituraturiko predikatuek oro har gertaera bat errepresentatzen dutela adierazten du. Gertaeraren ideia (eventuality) Bach (1986)-en lanetik hartzen du eta gertaerentzat ondoko sailkapena proposatzen du: • Mementozkoak: (12) Garbigailuak eztanda egin du. • Ez-mementozkoak: 19 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA (13) Azken hilabeteak doktoretza-tesia idazten igaro ditut. • Aldaketa bat barneratzen dutenak: (14) Ikusleak eseri dira saioa hastear zegoela. • Ez dutenak aldaketarik barneratzen: (15) Egunean zehar esna egoten naiz. • Dinamismoa txertatzen dutenak: (16) Larunbat goizetan menditik ibiltzea gustatzen zait. • Ez dutenak dinamismorik txertatzen: (17) Gure bulegoan guztiok gara euskaldunak. Sailkapenean nabari da gertaera-unearen eta gertaeraren arteko harremana, mementozkoak eta ez-mementozkoak bereizten dituenean. 2.2.1.4 Hallidayren sailkapena Hallidayren (2004) arabera, prozesuak denboran kokatu eta denboran zehar garatzen dira eta partaideak dituzte. Esan daiteke Hallidayren arabera prozesu izena hartzen dutenak eta beste autoreen arabera gertaera edo ebento izena hartzen dutenak hurbilekoak direla. Hala, guk ere prozesu eta gertaera hurbileko esanahia duten terminotzat hartuko ditugu. Hallidayk 6 prozesu mota desberdintzen ditu: • Materialak (material): norberarengandik kanpo gertatzen direnak dira. (18) 25 milioi ordainduko ditu talde aljeriarrak. • Jokabidezkoak (behavioural): norberaren barruan gertatzen direnak eta kanpoan isla dutenak. Kontzientzia-prozesuak eta egoera psikologikoak. (19) Umeak pailazoaren keinuekin barre egiten ari dira. 20 Aurrekari teorikoak • Mentalak (mental): norberaren barruan gertatzen direnak dira. (20) Langileek ez dituzte baldintzak onartu. • Hitzezkoak (verbal): hizkuntzaren bidez adierazten diren norberaren kontzientzian eraikitako erlazio sinbolikoak dira. (21) "Lehentasuna lanera itzultzea da", ziurtatu du Prevostek. • Erlaziozkoak (relational): orokortzeak adierazten dituztenak dira eta zerbait identifikatzeko eta horren ezaugarriak adierazteko balio dute. (22) Txinako bandera gorria da. • Izatezkoak (existential): edozein motatako fenomenoak badirela aitortzeko erabiltzen direnak. (23) Gaur euria ari du. 2.2.1.5 Setzerren sailkapena Setzerrek (2001) Vendlerren (1957) eta Hallidayren (2004) sailkapenak aztertzen ditu eta aspektuetan oinarritutako gertaeren sailkapena denborainformazioaren prozesamenduan ez dela egokia ondorioztatzen du. Bere hitzetan, Vendlerren aspektuan oinarritutako analisiak esaldiz esaldiko analisia eskatzen du eta hori ez da posible paragrafo laburrak dituzten testuetan. Halaber, etiketatzailearentzat gertaera bakoitza puntua, kulminazioa, kulminatutako prozesua edo prozesua den erabakitzea lan handiegia litzatekeela gaineratzen du. Hallidayren hurbilpena ere ez zaio egoki iruditzen Hallidayrentzat relational processes diren horiek korapilatsuak izan baitaitezke. Izan ere, multzo horretakoak dira azoka ostegunean izango da eta Mikelek piano bat du modukoak. Lehenak une konkretu batean (ostegunean) gertatuko den gertaera baten (azoka) berri ematen du, baina bigarrenak egoera estatiko baten (pianoa izatea) berri ematen du. Ondorioz, sailkapen horien ordez, gertaerak denboran kokatzen lagunduko zuen sailkapen bat proposatu zuen: • Jazoerak (occurrence events): denbora-grafoan agertuko diren gertaerak. 21 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA • Diskurtsiboak (reporting events): informazio-iturria eta gertaera bat lotzen dituzten gertaerak. Normalean, adierazitako gertaeraren ondotik gertatzen dira eta adierazitako gertaera hori denboran kokatzen laguntzen dute. • Hautematezkoak (perception events): gertaera bat "sentitu" dela adierazten dute. Normalean, gertatutako gertaera eta hori sentitzea batera gertatzen dira. • Aspektuzkoak (aspectual events): gertaera bat hartzen dute argumentutzat eta gertaera horren hasiera edo amaiera adierazten dute. • Beste gertaera mota batzuk: – Jarrerazkoak (attitude events): gertaera bat hartzen dute argumentutzat, baina ez dute gertaera horren errealitatea bermatzen, ezta gertaera horrekiko denbora-erlazio argirik ere adierazten. – Hipotetikoak (hypothetical events): ondorioen araberako denbora-lerro hipotetikoak sortzen dituzte. Ikusten denez, gertaerak sailkatzeko modu horrek gertaera mota bakoitzaren eta denboraren arteko harremana azaleratzen zuen. Nabarmentzekoa da ere ez zituela egoerak aintzat hartu, horiek denboran kokaezinak zirela uste baitzuen. Gerora ere TimeMLko gertaeren sailkapena eraikitzeko oinarritzat hartu zen Setzerren sailkapena. 2.2.1.6 TimeMLren sailkapena TimeML markaketa-lengoaia (Pustejovsky et al., 2003a) garatzean, gertaerak sailkatzeko kategoriak definitu ziren. Oinarrian argia da Setzerren eragina, baina desberdintasun nabarmen bat ere badago: TimeMLn egoerak gertaera motatzat hartu ziren, egileen arabera horiek ere denboran koka baitaitezke. Hala, ondoko gertaeren sailkapena proposatu zen TimeMLrako: • Jazoerak: gertatzen diren ekintzak dira orokorrean. • Egoerak: zerbaitek egia balioa lortu edo mantentzen duen zirkunstantziak adierazten dituzte. 22 Aurrekari teorikoak • Diskurtsiboak: pertsona batek edo erakunde batek zerbait aldarrikatzen duela, gertaera bat kontatzen duela edota hartzaileei informazioa ematen diela, eta abar adierazten duten gertaerak. • Hautematezkoak: gertaera bat fisikoki antzematea adierazten duten gertaerak. • Aspektuzkoak: predikatu horiek gertaera bat hartzen dute argumentutzat eta bere denbora-egituraren (gertaera edo denbora-adierazpena) aspekturen bati (hasiera, jarraipena edo amaiera) egiten dio erreferentzia. • Ekintza intentsionalak: testuan esplizituki agertzen den gertaera bat argumentutzat aukeratzen duten gertaera dinamikoak dira. • Egoera intentsionalak: ekintza intentsionalek bezala, gertaera bat hartzen dute argumentu gisa eta zirkunstantziak adierazten dituzte. TimeML markaketa-lengoaia denbora-informazioaren etiketatzerako estandarra bihurtu denez, hainbat autorek aldaketak proposatu dizkiote. Bittarek (2010), esaterako, beste hiru gertaera-klase proposatzen du: modalak (modal), kausa adierazten dutenak (cause) eta informazio gramatikala adierazten dutenak (event container). Hala eta guztiz ere, jatorrizko sailkapena da zabalduena. 2.2.2 Denboraren tratamendu teorikoa Kronologia era formalean nola landu ere aztertu da. Zehazki, denbora nola kontzeptualizatu erabaki da eta denbora hizkuntzan nola adierazten den aztertu da. 2.2.2.1 Denbora-uneak vs interbaloak Denbora adierazteko hainbat modu formaldu dira. Hala ere, guk bi ikuspuntu konparatuko ditugu: denbora-uneetan oinarritutako teoriak eta interbaloetan oinarritutakoak. Denbora-uneetan oinarritutako denbora-modeloetan, oinarrizko denboraentitateak denbora-uneak dira eta horien arteko oinarrizko erlazioa (berdintasunezkoaz gain) lehentasunezkoa da (Goranko eta Galton, 2015). Hala, 23 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA 2.2 taula – Gertaeren sailkapenerako irizpideak Autoreak Sailkapenerako irizpideak Vendler (1957) Aditzak denboran gertatzen diren moduaren arabera sailkatzen ditu. Aspektuaren arabera sailkatzen ditu. Croft (2015) Gertaerak denboran duten gauzatzearen arabera sailkatzen ditu. Coterón Agorria (2015) Aditz jokatuaren eta gertaeren arteko erlazioa erlazioa lantzen du. Halliday (2004) Prozesuak denboran nola gertatzen diren arabera sailkatzen ditu. Aspektuaren arabera sailkatzen ditu. Setzer (2001) Gertaerak denboran kokatzen laguntzen duen sailkapena proposatzen du. Pustejovsky et al. (2003a) Setzerri jarraituta denboran kokatzen laguntzen duen sailkapena proposatzen du. denbora-uneak batera edo bata bestearen atzetik gertatzen direla baino ezin da onartu. Denbora-uneetan oinarritutako denboraren tratamendua, ordea, ez da gai mundu errealeko gertaera guztiak adierazteko, ez baitu bi uneren gainjartzea onartzen. Denbora-tarteetan oinarritutako denbora-modeloak uneetan oinarritutakoak baino ontologikoki aberatsagoak dira erlazio posible gehiago baitago tarteen artean uneen artean baino (Goranko eta Galton, 2015). Interbaloek hasiera- eta amaiera-uneak dituzte eta horien bitartean interbaloak ez dauka etenik. Gainera, errepresentazio mota horrek denbora-uneak adieraztea ere ahalbidetzen du: uneak hasiera- eta amaiera-une berberak dituzten interbaloak dira. Setzerrek (2001) ere, interbaloetan oinarritutako errepresentazioa defendatzen du bi arrazoirengatik: • gizakia ez da gai enpirikoki oso denbora laburrean eta une bakarrean gertatzen diren gertaeren artean bereizketa egiteko. Ondorioz, ez da informaziorik galtzen interbaloetan oinarritutako tratamendua eginez gero. • Denbora-uneak kronometriaren artefaktua baino ez dira eta horiek zenbakiz adieraztea guztiz erabaki arbitrarioa da (Galton, 1990). 24 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA 2.2.2.3 Denbora-adierazpenen sailkapena Ikusi dugunez, denbora puntuka edo tarteka uler daiteke eta denbora-informazioaren prozesamenduan bi joerak uztartzen dituen bidea hautatu izan da denbora kontzeptualizatzeko. Puntu eta tarte horiek, ordea, ez dira beti berdinak, handiagoak edo txikiagoak izan daitezke, hau da, granularitate ezberdina izan dezakete. Setzerrek (2001), adibidez, hiru denbora-adierazpenak hiru multzotan sailkatu zituen: • Date: eguna baino granularitate handiagoa adierazten duten denboraadierazpenak (24) 3. terminalak datorren urteko urtarrilean zabalduko ditu ateak. • Time: eguna baino granularitate txikiagoa adierazten duten denboraadierazpenak (25) Lehen Airbus A380a 18:40an lurreratu da Singapur-en. • Complex: Berez gertaera bati erreferentzia egiten dioten denbora adierazpenak (26) Lehen Airbus A380a Singapur-en lurreratu da aireratu eta 12 ordura. Gaur egun, ordea, denbora-adierazpenen prozesamendurako nahiko orokortuta dago lau kategoriako denbora-entitateen sailkapena: • Datak: eguna baino granularitate handiagoa adierazten duten denboraadierazpenak (27) 3. terminalak datorren urteko urtarrilean zabalduko ditu ateak. • Orduak: eguna baino granularitate txikiagoa adierazten duten denboraadierazpenak (28) Lehen Airbus A380a 18:40an lurreratu da Singapur-en. • Iraupenak: denbora-tarteak adieraztekoak 26 Aurrekari teorikoak (29) Lehen Airbus A380a Singapur-en lurreratu da 12 orduko hegaldia egin ostean. • Errepikapenak: denbora-tarte batean errepikatzen diren uneak (30) Igerilekura joaten naiz astean hirutan. Sailkapen horretan uneak eta interbaloak batera erabiltzea bi arrazoirengatik gertatzen da: i) unea eta hasiera eta amaiera bera dituen interbaloa gauza bera direlako eta ii) denborazko balio-normalizatuekin era errazagoan bat etortzeko. Izan ere, 4.2.2.2 atalean ikus daitekeenez, TimeML eskeman ISO-8601 denbora-adierazpen normalizatuak erabiltzen dira denboraadierazpenak errepresentatzeko. Hain zuzen ere, ISO-8601 arauak uneen zein iraupenen balioak normalizatzeko aukera ematen du. 2.2.2.4 Aditz-aspektuaren eta tempusaren teoriak Gizakiok denbora era naturalean uneko mementoan, aurrekoan eta ondokoan banatzen dugu. Uneko mementoa orainalditzat hartuko dugu, aurrekoa lehenalditzat eta ondokoa etorkizuntzat. Halaber, denbora-tarte horiek tarte txikiagotan ere bana daitezke eta tarte bakoitzak aurreko eta ondoko tarteak ditu. Gertaerak horietako edozein mementotan gerta daitezke eta zein mementotan gertatu, halako aditz-denboraren bidez adierazten da. Aditz-aspektuaren eta tempusaren azterketari dagokionez, Reichenbachek (1947) aditz-tempusari eta aditz-formen eta hizketa-unearen arteko erlazioari buruzko azterlan sakona aurkeztu zuen. Hark adierazi zuenez, hiru alderdik baldintzatzen dute aditz-denboraren aukeraketa: hizketa-unea (S), gertaera noiz jazo den (E), eta erreferentzia-unea (R) —hiztunak erreferentzia gisa hartu duen unea. Ingelesezko aditz-tempusen eskema bat proposatu zuen, gertaerak esateunearekin eta hiztunak aukeratutako erreferentzia-unearekin duen erlazioan oinarrituta (2.2 irudia). Irudi horretan ikusten denez, hizketa-unearen (S), gertaeraren (E) eta erreferentzia-unearen (R) arteko erlazioan oinarrituta eraikitzen dira aditz-tempusak. Reichenbachen arabera, ingelesez esate-unearen esparrua baino lehen gertatutako gertaerak lehenaldiaren bidez adierazten dira. Hizgai den gertaera esate-unearen esparruan gertatzen bada, orainaldiko forma baliatzen du hiztunak. Azkenik, gertaera esate-unearen ondoren gertatzen bada, etorkizuneko formak erabiltzen dira gertaera adierazteko. 27 Markaketa-lengoaiak eta eskuz etiketatzeko tresnak 2.3.1 Denbora-informazioa etiketatzeko markaketa-lengoaiak Denbora-informazioa etiketatzeko markaketa-lengoaiek etiketa bat esleitzen diete denbora-egiturei, eta atributu eta balio batzuk ematen dizkiete beren ezaugarriak deskribatzeko. Hasieran, denbora-adierazpenak eta horien ezaugarri nagusietako batzuk soilik etiketatzen ziren, baina markaketa-lengoaiak konplexuagoak bihurtu ziren berehala, eta, gaur egun, denbora-informazioarekin erlazionatutako alderdi gehienak biltzen dituzte. Denbora-informazioa etiketatzeko lehenengo markaketa-lengoaietako bat MUC (Message Understanding Conferences) kongresuetarako garatu zen (Grishman eta Sundheim, 1996), SGMLen5 oinarrituta. MUC kongresuen lehenengo ediziotik bosgarrenera, entitateak eta gertaerak identifikatu ziren. MUCen seigarren edizioan (1996), aldiz, denbora-informazioa era osotuagoan etiketatu zen, gertaera noiz gertatu den identifikatu ahal izatea oso garrantzitsua baitzen testuak automatikoki ulertzeko. Orduz geroztik, ugaritu egin dira denbora-informazioari buruzko ikerketak. Lehenik, Manik eta Wilsonek (2000) TIMEX etiketa proposatu zuten denbora-adierazpenetarako, baita ISO-8601 arauan (ISO Commitee, 1997) oinarritutako denbora-informazioa normalizatzeko eskema ere . Etiketak atributu batzuk zituen —adibidez, VAL (value) eta POS (part-of-speech)—, eta horiek agerian uzten zituzten denbora-adierazpenen ezaugarriak. TIDES (Translingual Information Detection, Extraction and Summarisation) programan (Cieri eta Liberman, 2002), TIMEX2 etiketa (Ferro et al., 2003) proposatu zen denbora-adierazpenak etiketatzeko. Etiketa horrek hainbat ezaugarri zituen; besteak beste, VAL (balioa), MOD (modifikatzaileak), SET, PERIODICITY eta GRANULARITY. Setzerrek ere (2001) etiketa hori erabili zuen, baina urrunago joan zen, eta denbora-informazioa etiketatzeko lehenengo eskema osoa proposatu zuen. Etiketa bat proposatu zuen gertaeretarako eta denbora-erlazioetarako, eta horien atributuak eta balio posibleak zehaztu zituen gertaeren eta erlazioen ezaugarriak azaltzeko. Beste hizkuntza batzuetako denbora-informazioa etiketatzeko ere erabili zen TIMEX2; besteak beste, koreerakoa (Jang et al., 2004) eta alemanekoa (Strötgen eta Gertz, 2011). TimeML (Pustejovsky et al., 2003a) desberdina zen ordura arte proposatutako markaketa-lengoaien aldean: i) gertaerak denbora-adierazpenekin 5Standard Generalized Markup Language 29 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA ainguratzen ditu; ii) gertaera-adierazpenak elkarren artean ordenatzen ditu; eta iii) denbora-adierazpen zehaztugabeen bi urratseko interpretazioa ahalbidetzen du. Aitzindarien ezaugarriak ere hedatu zituen: etiketen atributuak eta gertaeren sailkapena zabaldu zituen, denbora-adierazpen erlatiboak prozesatzeko aukera zabaldu zuen eta gertaeren eta denbora-adierazpenen arteko erlazioak sortu zituen. TimeBank corpusarekin batera proposatu zen lehen aldiz TimeML (Pustejovsky et al., 2003b), denborazko galderak aztertuko zituen galderei erantzuteko sistema bat sortzeko. Ordutik, TimeML hobetu egin da. Nazioarteko ISO arau bihurtu da (ISO-TimeML working group, 2008), eta azken bertsioa (TimeML Working Group, 2010) markaketa-lengoaia fidagarri bihurtu da denbora-informazioa etiketatzeko. 4.1.1 atalean deskribatuko dugu xehetasunez TimeML. Geroago, beste markaketa-lengoaia batzuk sortu ziren TimeML lengoaian oinarrituta. SIBILA proiektuan (Sistema automático de respuestas basado en un modelo de discurso) (Wonsever et al., 2012), gertaerak eta horien faktualitatea aztertzen ziren. TimeML lengoaiak gertaerak noiz gertatzen diren aztertzen zuen; eta SIBILAk, berriz, gertaera bat gauzatu den ala ez berretsi ote daitekeen. PLIMEX ere (Kocoń et al., 2015) TimeMLn oinarritu da. Zehatzago, polonierazko denbora-adierazpenetarako TIDESeko TIMEX2 eta TimeMLko TIMEX3 etiketen egokitzapenak konbinatzen ditu. Denbora-adierazpenak TimeMLko mota berberetan sailkatzen dira: data, ordua, iraupena eta errepikapena. Gertaerak identifikatzeko eta sailkatzeko eskema bat ere proposatu zuten (Marcińczuk et al., 2015); eskema horrek TimeMLko gertaeren sailkapenari jarraitzen zion. NewsReader proiektuan6 (Vossen et al., 2014), denbora-informazioa etiketatzeko egokitu zen TimeML (Tonelli et al., 2014). Nahiz eta etiketa nagusiak gorde, horien ezaugarrietako batzuk aldatu egin ziren ataza horretarako, eta kausa- eta gramatika-erlazioak gehitu. Gertaeren eta entitateen arteko korreferentziarekin eta rol semantikoei buruzko informazioarekin konbinatu zen denbora-informazioaren etiketatzea. TEMANTEX (Wonsever et al., 2015) denbora-informazioa etiketatzeko eskema bat da, eta, denbora-adierazpenak ez ezik, denborazkotasunaren beste adierazle lexiko batzuk ere etiketatzen ditu, "denbora-adierazle" deiturikoak; hau da, testuetako denboraren interpretazioan eragina duten elementuak. Nahiz eta nagusiki bateragarria izan TimeMLrekin, ez dio jarraitzen 6http://www.newsreader-project.eu/ 30 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA denbora-informazioaren ordena erlazio horietatik ondorioztatzen baita. Ondorioz, denbora-egiturak ez ezik, horien testuinguruak ere hartu behar dira kontuan. Ondorioz, denbora-egiturez gain, horien artean sortutako erlazioak ere etiketatu behar dira. Aski jakina da kalitate oneneko corpusak eskuz etiketatuta lortutakoak direla. Hala eta guztiz ere, corpusak formatu digitaleko testu-bilduma gisa ulertzen direnez, etiketatze-tresnen bidez gehitzen dira etiketatzeak. Tresna horiek eskaintzen duten interfazean, etiketatzaileek eskuz gehitzen dute informazio linguistikoa dokumentuetan eta normalizatu eta tresna automatikoentzat atzigarri ere egin ditzakete etiketatzeak. Oro har, etiketa eta atributu batzuk definitzen dira tresnan; etiketatzaileek aukeratzen dute zer testu zati etiketatu nahi duten, eta etiketa jakin bat esleitzen diote. Eskuz etiketatzeko oinarrizko interfazeaz gain (bertan, etiketatzeko eskema bat kargatzen da, eta etiketak eta atributuen balioak eskuz gehitzen dira), tresnek ezaugarri espezifiko batzuk ere eskaintzen dituzte. Denbora-informazioa etiketatuta duten corpusak sortzeko erabili zen lehenengo etiketatze-tresna Alembic Workbench izan zen (Day et al., 1997). Ataza horretarako garatu zen berariaz, MUC kongresuetan, eta etiketatze automatikoa eta eskuzkoa konbinatzeko aukera ematen zuen. Hain zuzen ere, bootstrap prozedura bat zerabilen, eta, haren bidez, eskuzko lehenengo etiketatzea arauak sortzeko eta ondorengo dokumentuak automatikoki etiketatzeko berrerabiltzen zen. Ondorioz, pixkanaka, etiketatzeko ahalegina eskuzko etiketatzea izatetik zuzenketa izatera pasatzen zen. Hurbilketa horrek izugarri bizkortzen zuen corpusak eraikitzeko lana. Horretaz gain, eskuen mugimendua murrizteko prestatu zen tresna, eskuzko etiketatzea bizkortzeko. Eskuzko eta arauetan oinarritutako etiketatzeak konbinatzeaz gain, tresna hibrido honek puntuagailu bat ere bazekarren SGML markaketa ausaz hautatu eta puntuatzeko. Hala ere, ez zen erabili MUC kongresuetan soilik, baita Schilderren eta Habelen (2001) esperimentuan ere. Libreki banatu zen, baina dagoeneko ez dago erabilgarri7. Callisto8 (Day et al., 2004) eskuz etiketatzeko tresna bat da, eta modularitatea eta konfiguragarritasuna ziren ezaugarri nagusiak. Eredua-IkuspegiaKontrolagailua diseinua eskaintzen zuen, erabiltzaile-interfazeko osagaien independentzia bermatzeko eta, aldi berean, beti informazio koherentea erakus7http://annotation.exmaralda.org/index.php?title=Alembic_Workbench 8https://www.mitre.org/research/technology-transfer/open-sourcesoftware/callisto-0 32 Markaketa-lengoaiak eta eskuz etiketatzeko tresnak ten zuen. Bestela esanda: etiketatzean egindako aldaketa oro osagai grafikoetara zabaltzen zen, etiketatzaileari aurkezten zaion ikuspegia eguneratzeko. Atazetarako eredu espezifikoak zuzenean ezartzen ziren iturburu-kodean; horri esker, atazetarako logika espezifikoak eta erabiltzaile-interfaze grafikoak txerta zitezkeen. Callisto ATLAS9 (Bird et al., 2000) delakoaren testuinguruan sortu zen, seinale linguistikoak eta horien etiketatzeen abstrakzioa lortzeko. Hizkuntza anitzetan etiketatzeko tresna gisa eraiki zen, Javak ezin hobeki kudeatzen baitzituen Unicode karaktere-kodeketak eta tresnak automatikoki aukeratzen zuen letra-tipoa kodeketa bakoitzerako. Gainera, Callisto Java tresna gisa sortu zenez, atazak bereiz gorde eta exekuta zitezkeen. Horretaz gain, atazak ez ziren zertan zerotik sortu, antzeko zereginak aurrekoetan aldaketa txikiak eginda sor zitezkeelako. Azkenik, Callistok XMLn10 oinarritutako Atlas Interchange Format (AIF) kudea zezakeen, baita SGMLn edo XMLn oinarritutako beste markaketa batzuk ere. Hortaz, tresna sarri erabili zen denbora-informazioa etiketatzeko, eta antzeko zereginak definitu ziren; besteak beste, TIMEX2 normalizazioa, TimeML etiketatzea eta gertaeren etiketatzea. Tresna kode irekikoa da, eta, egun, libreki deskarga daiteke11. Tango (Verhagen et al., 2006) denbora-erlazioak etiketatzeko eta frantseseko TimeBank sortzeko erabili zuten. Orduko etiketatzeko tresnen aldean, Tangok grafikoki erakusten zuen denbora-informazioa. Bertan, gertaerak eta denbora-adierazpenak nodoak ziren; eta haien arteko denbora-erlazioak, berriz, arkuak. Etiketatzeko beste tresnek, ordea, taulen bidez irudikatzen zuten informazio hori. Nodoak pantailako edozein lekutan jar zitezkeen, eta denbora-lerro bisualak sortzeko antolatu. Laguntzaile bat ere bazuen —hark erlazio posibleak iradokitzen zituen, eskuz etiketatutako loturen kopurua handitzeko—, baita T-BOX irudikapena ere —haren bidez, denboraentitateak kutxa gisa irudikatzen dira—. Erlazioak kutxa gisa irudikatzeari dagokionez, inklusioak denbora-inklusioa esan nahi du; metatutako kutxek, berriz, aldiberekotasuna. Tango Callisto ingurunean exekutatzen zen, ataza zehatz gisa. Callistoren jatorrizko atazak gertaerak, denbora-adierazpenak eta seinaleak etiketatzeko balio zuen; aitzitik, Tangoen atazak denbora-, mendekotasun- eta aspektuerlazioak etiketatzeko ingurunea eskaintzen zuen. Tango tresna libreki esku9Architecture and Tools for Linguistic Analysis Systems 10Extensible mark-up language 11https://github.com/mitre/callisto 33 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA ratu daiteke, http://timeml.org/tango/tool.html helbidean. Brandeis Annotation Tool (BAT) (Verhagen, 2010) etiketatze-geruzetan eta atazen deskonposizioan oinarrituta zegoen. Horrela, errazagoa zen etiketatze-atazak bateratzea eta ataza konplexuak azpiataza sinpleetan zatitzea. Adibidez, bereiz mantentzen zituen hedaduraren eta atributuen geruzak, eta, horrela, errazagoa zen beste iturri batzuetatik hartutako etiketak irudikatzea. Aurretik aurkeztutako etiketatze-tresnetan ez bezala, administratzailearen zeregina funtsezkoa zen BATen. Administratzaileak corpusak, geruzak eta atazak sortu eta edita zitzakeen, etiketatzaileak eslei ziezazkiokeen ataza bakoitzari, eta etiketatzaileen aurrerapena kontrola zezakeen. Lehenengo aldiz, Tempeval ebaluazio-atazarako erabili zen, denbora-tarte labur batean etiketatu behar izan baitziren hainbat testu. Informazio teknikoari dagokionez, PHP12n eta Javascripten oinarrituta dago eta MySQL datu-baseetan gordetzen dira datuak. Sarean zegoen eskuragarri, eta, horri esker, askoz ere errazagoa zen eguneratzeak eta bertsio-berritzeak kudeatzea. Tamalez, dagoeneko ez dago erabilgarri. Content Annotation Tool13 (CAT) (Lenzi et al., 2012) sarean erabilgarri dagoen etiketatze-tresna bat da, eta etiketatze linguistikoa egiteko balio du. Geruza anitzetan etiketatzeko aukera ematen du; hau da, dokumentu bakarrean hainbat etiketatze konbina ditzake. Haren indargune nagusiak intuitibotasuna eta pertsonalizazio-ahalmena dira. Gainera, bilaketak egiteko eta adostasuna neurtzeko aukera eskaintzen du, baita tokenizatzailea ere; hori dela eta, testu gordina nahiz tokenizatutako testu-fitxategiak onartzen ditu sarrera gisa. CATek XML fitxategiak sortzen ditu irteera gisa, eta DTD14 fitxategiak automatikoki sortzen dira etiketatzea koherentea izan dadin. Interfazean, etiketatzeak testu gisa bistaratzen dira; eta erlazioak, berriz, taula-formatuan. Maiz, etiketatze-ahaleginak atazei oso lotuta daude, eta erraza izan behar luke etiketatze-eskemak tresnetan integratzea. CAT erabiltzeko ez da behar programazioan trebea izatea, eta erraz sor daitezke etiketatze-eskemak interfazean. Ataza askotan erabili da CAT, besteak beste, italierako TimeBank sortzerakoan, EVENTI (EVALITA 2014) atazan eta testuak etiketatzeko TERENCE15, Excitement16 eta NewsReader proiektuetan. Libreki eskuratu dai- 12PHP: Hypertext Preprocessor 13Lehen CELCT Annotation Tool 14Document Type Declaration 15http://vittorini.univaq.it/?page_id=869 16https://sites.google.com/site/excitementproject/home 34 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA informazioa erauzteko. Denbora-informazioa automatikoki prozesatzeko sistema horiek lau taldetan sailka daitezke, haien izaeraren arabera: i) erregeletan oinarritutakoak, ii) estatistikoak, iii) hibridoak, eta iv) ikasketa sakoneko metodoetan oinarritutako esperimentuetarako sortutakoak. Era berean, tresna automatiko horiek denbora-informazioa erauzteko prozesuan duten zereginaren arabera ordenatu daitezke. Izan ere, tresna automatikoak hainbat lanetarako erabil daitezke; besteak beste, denbora-adierazpenak eta gertaerak erauzteko, denbora-informazioa etiketatzeko eta denbora-erlazioak erauzteko. 2.4.1 Erregeletan oinarritutako sistemak Erregeletan oinarrituta dauden denbora-informazioa erauzteko sistema ugari daude. Era horretako sistemak batez ere denbora-informazioa prozesatzen hasi zirenean garatu ziren, etiketatutako datu gutxi zegoelako. Lehenengo esperimentuak denbora-adierazpenak identifikatzeari buruzkoak izan ziren, eta, gero, denbora-adierazpen erlatiboak ebazteari buruzkoak (esaterako, gaur edo bost minutuan). Manik eta Wilsonek (2000) TempEX garatu zuten; alegia, data, ordu eta denbora-adierazpentzat dituztenak erauzteko eta etiketatzeko gai den etiketatzailea. Lehenik, adierazpen independenteak landu zituen tresnak, eta, gero, testuinguruaren mendekoak. Softwareak arrasto sintaktikoak erabiltzen zituen adierazpen bakoitzari balio bat esleitzeko. Schilderrek eta Habelek (2001) egoera finituko transduktoreak (FST) erabili zituzten denbora-informazioa erauzteko. Lehenik, dokumentuak aurreprozesatu egiten ziren; hau da, sintaktikoki etiketatzen ziren, eta haietako lemak erauzten ziren. Ondoren, denbora-adierazpenetan espezializatutako FST transduktoreek sortutako zatiak denbora-adierazpen gisa, gertaera (aditzak) gisa eta gertaerak adierazten dituzten izen gisa etiketatzen zituzten. Balio normalizatu bat ere ematen zitzaien denbora-adierazpenei, indexaziodenboran oinarrituta (dokumentuaren sorrera-data). TERQAS proiektuan ere erabili ziren FST transduktoreak, gertaerak eta denbora-adierazpenak erauzteko; denbora-erlazioak erauzteko, aldiz, arau heuristiko gutxi batzuk erabili ziren. Orobat, Alembic Workbench (Day et al., 2004) erabili zen ataza horretan, informazioa automatikoki eta eskuz etiketatzeko aukera ematen duelako. KTX (Korean Temporal eXpression) etiketatzaileak (Jang et al., 2004) entrenamendu-datuetatik abiatuta egin zen hiztegi batean oinarritutako ikasketa-metodo bat erabili zuen, eta, ondoren, gizakiak sortutako patroiak gehi36 Denbora-informazioa prozesatzeko sistemak tu zitzaizkion; guztira, 460. Ondoren, denbora-adierazpenak bilatzen ziren, analisi morfologikoa eta hitz-zerrenda bat erabilita. Halaber, KTX etiketatzaileak denbora-adierazpen absolutuak eta erlatiboak iraupenetatik desanbiguatzeko erregela-modulu bat zuen. CTEMP denbora-analizatzaileak (Wu et al., 2005) bi modulu zituen: bata, denbora-informazioa erauzteko; eta bestea, denbora-informazioa normalizatzeko. Taulak erabiltzen zituen analisirako, baita testuingururik gabeko gramatika eta murriztapen-erregelak ere. Analisiak atributu batzuk ematen zizkion identifikatutako denbora-adierazpen bakoitzari, eta, ondoren, atributu horiek denbora-adierazpenak normalizatzeko erabiltzen ziren. DANTEn ere (Mazur eta Dale, 2007) denbora-adierazpenak erauzteko eta normalizatzeko bi moduluko arkitektura erabili zen. Erregeletan oinarritutako sistema horrek Javan oinarritutako JAPE gramatika bat erabiliz detektatzen zituen denbora-adierazpenak. Gramatika hori 31 hiztegi geografikoz, 80 makroz eta 250 erregelaz osatuta zegoen. Erregelak patroia-ekintza moduko erregela tradizionalak ziren. Erregelaren lehenengo zatiak aurkitu beharreko testu-patroia deskribatzen zuen; bigarrenak, berriz, esleitu beharreko normalizazio-patroia. TIMEX2 eskemari jarraituta identifikatzen eta normalizatzen zituen DANTEk denbora-adierazpenak. Hona hemen erregeletan oinarritutako beste hiru denbora-analizatzaile: Bittarek (2009), Robaldo et al.ek (2011) eta Grover et al.ek (2010) sortutakoak. Gertaerak eta horiei buruzko informazioa erauzteko erabili ziren hiru tresna horiek. Lehenengoa frantseserako garatu zen eta gertaerak detektatzeko eta sailkatzeko eskuz egindako hiztegi espezifikoekin konbinatzen zituen erregelak. Bigarrenak, berriz, mendekotasunak eta gertaeren zerrenda bat erabiltzen zituen italierazko gertaerak identifikatzeko eta sailkatzeko. Hirugarren tresnak —Edinburgh-LTG— aurretik etiketatutako corpusetatik erauzitako zerrendak WordNet-eko informazioarekin elkartzen zituen. HeidelTime (Strötgen eta Gertz, 2013) erregeletan oinarritutako sistema bat da, eta denbora-adierazpenak erauzteko eta normalizatzeko balio du. Erregelak, patroiak eta normalizazio-informazioa hizkuntzaren mende daude, baina iturburu-kodea bera da hizkuntza guztietarako. HeidelTime UIMA gehigarri gisa eraiki da; beraz, UIMA prozesuetan integra daiteke. Denbora-adierazpenetako elementuak identifikatzeko, HeidelTimek tokenak eta definitutako adierazpen erregularretako elementuak (astegunak, hilabeteak, zenbakiak, eguneko zatiak, etab.) elkartzen ditu. Ondoren, erregelen arabera identifikatzen dira denbora-adierazpenak, eta klasea (data, ordua, iraupena eta errepikapena) eta balio normalizatua ematen zaie. TimeML37 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA ko TIMEX3 etiketa erabiliz etiketatzen dira denbora-adierazpenak. Ingeleserako ez ezik, beste hizkuntza batzuetarako ere erabili da HeidelTime denbora-adierazpenak erauzteko eta normalizatzeko; besteak beste, alemanerako (Strötgen eta Gertz, 2011), nederlanderako (van de Camp eta Christiansen, 2013), frantseserako (Moriceau eta Tannier, 2014) eta kroazierarako (Skukan et al., 2014). Azkenik, ParsTime (Mansouri et al., 2018) erregeletan oinarrituta dagoen persierazko denbora-adierazpenak erauzteko eta normalizatzeko sistema bat da, eta denbora-informazioa etiketatuta daukaten testuetako data-patroiak detektatzen ditu. Bestela esanda: testuetako tokenei aurretik definitutako 12 etiketetako bat egokitzen zaie (eguna, hilabetea, garaia, zenbakia, etab.), eta patroi horiek identifikatzeko erregelak sortzen dira. 346 erregela definitu dira, eta horiek TimeML TIMEX3 etiketa bat esleitzen diote denbora-adierazpen bakoitzari, baita klase balio bat (data, ordua, iraupena eta errepikapena) eta balio normalizatu bat ere. ParsTimek egutegi gregorianokoak ez ezik, Hejira eta Jalali egutegietako denbora-adierazpenak ere identifika eta normaliza ditzake. Erregeletan oinarrituta dauden denbora-informazioa etiketatzeko tresnak 2.5 taulan ageri dira. 2.5 taula – Denbora-informazioa prozesatzeko erregeletan oinarritutako tresnak Tresna Garatzaileak Ataza Mota TempEX Mani eta Wilson (2000) datak, orduak eta denbora-adierazpenak erauztea eta etiketatzea Erregeletan oinarrituta (aztarna sintaktikoak) Schilder eta Habel (2001) Denborainformazioaren erauzketa Egoera finituetako transduktoreak (FST) Alembic Workbench Day et al. (2004) Gertaerak eta denbora-adierazpenak erauztea FST KTX Jang et al. (2004) Denborainformazioaren erauzketa eta normalizazioa errepikapenezko ikasketa + patroiak + erregelak CTEMP Wu et al. (2005) Erauzketa eta normalizazioa Erregeletan oinarrituta 38 Denbora-informazioa prozesatzeko sistemak DANTE Mazur eta Dale (2007) Denbora-adierazpenen erauzketa eta normalizazioa Erregeletan oinarrituta Bittar (2009) Gertaeren erauzketa eta sailkapena Erregeletan oinarrituta + eskuz egindako hiztegiak Robaldo et al. (2011) Gertaeren erauzketa eta sailkapena Erregeletan oinarrituta. Dependentziak eta gertaera zerrendak Edinburgh-LTG Grover et al. (2010) Gertaeren erauzketa eta sailkapena Erregeletan oinarrituta. Zerrendak eta WordNet HeidelTime Strötgen eta Gertz (2013) Denbora-adierazpenen erauzketa eta normalizazioa Erregeletan oinarrituta ParsTime Mansouri et al. (2018) Denbora-adierazpenen erauzketa eta normalizazioa Erregeletan oinarrituta 2.4.2 Metodo estatistikoetan oinarritutako sistemak Beste tresna automatiko batzuek metodo estatistikoak aplikatzen dituzte. Bethardek eta Martinek (2006) denbora-informazioa klase anitzetan sailkatzeko metodo bat proposatzen dute. Metodo horrek inside (barruan), outside (kanpoan) edo begin (hasiera) etiketa esleitzen dio token bakoitzari, gertaerak diren ala ez kontuan hartuta. Bestalde, Marchek eta Baldwinek (2008) gertaerak erauzteko eta sailkatzeko algoritmo bat proposatzen dute euskarri bektoredun makinetan (Support Vector Machines) (Boser et al., 1992) oinarrituta. TIPSem (Temporal Information Processing based on Semantic information) (Llorens et al., 2010) sistema bat da. Denbora-egiturak identifikatzeko, sailkatzeko, normalizatzeko eta esteka bidez kategorizatzeko erabiltzen da eta informazio semantikoa erabiltzen du lau ataza horiek egiteko. Sistemaren oinarria ausazko baldintza-eremuak (Conditional Random Fields) (Lafferty et al., 2001) delakoa da, ikasketa automatikoko teknika bat. ClearTK-TimeMLk (Bethard, 2013) Bethardek eta Martinek (2006) egindako lanari jarraitzen dio. ClearTK egituran oinarrituta dago eta ikas39 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA keta automatikoaren bidez sailkatzen du informazioa gertaerak, denboraadierazpenak eta denbora-erlazioak identifikatzeko. Ausazko baldintza-eremuak (CRF), euskarri bektoredun makinak (SVM) eta erregresio logistikoa (LR) aplikatzen ditu. Kocońek eta Marcińczukek (2017) polonierazko denbora-adierazpenak erauzteko eta normalizatzeko tresna bat garatu dute. Tresna hori Liner2 tresnan (Marcińczuk et al., 2013) oinarrituta dago eta CRF++ tresna multzoa darabil. Hurbilketa zuzena erabiltzen du, ezaugarri linguistiko egokienak hautatzeko. Murat et al.ek (2017) CRFn oinarrituta dagoen uigurrerako denboraadierazpenak identifikatzeko sistema bat aurkeztu dute. Lehenik, lematizazioa eta hitzen segmentazioa egiten dute, eta, ondoren, bost ezaugarri multzo aplikatzen dituzte sekuentzialki: tokena, gramatika-kategoria, zenbakia (zenbakizko denbora-adierazpenak identifikatzeko), karakterea (karaktere bereziak dituzten denbora-adierazpenak identifikatzeko) eta denborazko abiarazle lexikoak. TOMN (Zhong eta Cambria, 2018) denbora-adierazpenak modelatzen dituen ikasketa automatikoko metodo bat da. CRFen bidez identifikatzen ditu denbora-adierazpenak, eta TOMN etiketak esleitzen dizkie testuetako tokenei. Zehazki, TOMNek denbora-tokenak (T), modifikatzaileak (M) eta zenbakizko egiturak (N) identifikatzen ditu eta out (O) etiketa bat esleitzen die gainerako tokenei. Denbora-tokenak, modifikatzaileak eta zenbakizko egiturak Tmn-Regex adierazpen erregularretan biltzen dira, eta aurretik prozesatutako ezaugarriak erauzteko fasean elkartzen dira. 2.6 taulan laburbildu ditugu ikasketa automatikoan oinarrituta dauden denbora-informazioa etiketatzeko tresnak. 2.6 taula – Denbora-informazioa prozesatzeko ikasketa automatikoko tresnak Tresna Garatzaileak Ataza Mota Bethard eta Martin (2006) Gertaeren erauzketa eta sailkapena Multi-class classification March eta Baldwin (2008) Gertaeren erauzketa eta sailkapena Support Vector Machines TIPSem Llorens et al. (2010) Erazagupena, sailkapena, normalizazioa eta erlazio-sailkapena Datuetan oinarritutako sistema. CRF (Conditional Random Fields) modeloak 40 Denbora-informazioa prozesatzeko sistemak ClearTKTimeML Bethard (2013) (Bethard, 2013) Denborainformazioaren erauzketa Conditional Random Fields, Support Vector Machines eta Logistic Regression Kocoń eta Marcińczuk (2017) Denbora-adierazpenen erauzketa Conditional Random Fields Murat et al. (2017) Denbora-adierazpenen erauzketa Conditional Random Fields TOMN Zhong eta Cambria (2018) Denbora-adierazpenen erauzketa Conditional Random Fields 2.4.3 Sistema hibridoak Ikus daitekeenez, egokia da sistemak erregeletan oinarritutakoen multzoan eta tresna estatistikoen multzoan banatzea. Hala ere, metodo hibridoak ere garatu izan dira. Verhagen et al.ek (2005) GUTime, GUTenLINK eta Evita etiketatzaile partzialak, besteak beste, aurkeztu zituzten TARSQI18 Toolkit paketearen (Verhagen eta Pustejovsky, 2008) barruan. Etiketatzaile horiek berez etiketatze-ataza ezberdinak egiten dituzten moduluak dira. GUTimek denbora-adierazpenak erauzi eta normalizatzen ditu, Evitak (Events in Text Analyzer) gertaerak adierazten dituzten aditzak, izenak, adjektiboak eta horien ezaugarri gramatikalak erauzten ditu. Aditzak identifikatzeko hiztegietan bilatzen dira, izenak ikasketa automatikoaren bidez erauzten dira eta adjektiboak TimeBanken gertaera bezala agertzen badira baino ez dira gertaeratzat hartzen. TARSQI sisteman, GUTenLINK, Slinket eta Sputlink garatu ziren erlazioak etiketatzeko. GUTenLINK denbora-erlazioen etiketatzailea da; egoera finituko transduktoreetan (Finite State Transducers) oinarritzen da erlazioak sortzeko eta gertaerak erregeletan oinarrituta ordenatzen ditu. Slinket-ek esaldiko aditz nagusiaren eta bere mendekoen arteko erlazioak sortzen ditu ezagutza linguistikoan eta erregeletan oinarrituta. Sputlinkek denboraerlazio inplizituak tratatzen ditu eta horretarako, Allenen denbora-tarteen algebraren (Allen, 1983) murriztapenak kontuan hartzen ditu. TRIOSek (UzZaman eta Allen, 2010) lehen fase batean, gertaerak identifikatzeko erregeletan oinarritutako sistema baliatzen du. Emaitzak hobetzeko, 18Temporal Awareness and Reasoning Systems for Question Interpretation 41 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA Markoven sare logikoa (Markov Logic Network) erabiltzen du sailkapenerako emaitzak hobetzeko. Language Independent Feature Extractor (LIFE) (Jeong et al., 2015) ere denbora-egiturak eta beren ezaugarriak etiketatzeko erabili da. LIFEk analisia letra-mailan egiten du, token mailan egin ordez, eta Conditional Random Fields (CRF) modeloak erabiltzen ditu. Ikasketa automatikoa erabiltzen badu ere, analisia eskuzko erregela bidez hobe daiteke, denbora-informazioaren analisi osoagoa lortzeko. Sistema orain dela gutxi hobetu zen ExoTime sisteman (Jeong et al., 2017). Horrek kanpoko ezagutza basea erabiltzen du denbora-adierazpenak normalizatzeko. 2.4.4 Ikasketa sakoneko teknikak Azken boladan, ikasketa sakoneko teknikak erabili dira denbora-informazioaren prozesamenduan. Etcheverry eta Wonseverrek (2017) adierazpide banatuak eta sare neuronal artifizialak erabiltzen dituzte denbora-adierazpenak identifikatzeko. GloVe-ren (Pennington et al., 2014) bidez gaztelaniazko Wikipediatik erauzitako hitzen errepresentazioak inferitu zituzten. Modelizaziorako, kopuru eta tamaina ezberdindun ezkutuko geruzak eta erregularizazio teknikak zituzten aurre-elikatze modeloak eta modelo errepikariak baliatu zituzten eta etiketatu beharreko hitzetik bi aldeetarako leihoaren bektoreerrepresentazioarekin lotzen zen uneko testuinguruko informazioa gehitu zuten. Gupta et al.ek (2015) antzeko hurbilpena egin zuten ingelesezko testu klinikoetan denbora-adierazpenak identifikatzeko. Sistema hibridoak eta sare neuronaletan oinarritutako esperimentuak 2.7 taulan laburbildu ditugu. 2.5 Corpusak HPn gaur egun corpusa ordenagailu bidez prozesa daitekeen formatu elektronikoan dagoen eta hizkuntza-ikerketarako eta hizkuntzaren prozesamenduan balia daitekeen testu-gorputz gisa ulertzen da (Setzer, 2001, 64 or.). Hau da, corpusa etiketatze linguistikoa duen eta automatikoki irakur daitekeen testu-bilduma da. Corpusak hainbat hizkuntzatarako sortu dira eta testu mota ezberdinak dituzte. Denbora-informaziodun corpusen kasuan, denbora-informazioa adierazten duten elementuak etiketatzen dira eta horien ezaugarriak azaleratzen dira. 42 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA Denbora-informaziodun corpusak nagusiki urre-patroi bezala erabiltzen dira denbora-informazioa prozesatzeko tresnak entrenatzeko eta ebaluatzeko. Beste helburu orokor bat aurretik informazio linguistikoa duten corpusei denbora-informazioa gehitzea da. Horrelakoak dira Katalanezko TimeBank (Saurí eta Badia, 2012), Estonierazko TimeBank (Orasmaa, 2016) eta Chinese Temporal Annotation Corpus (Cheng et al., 2007). Horietan, denborainformazioa informazio morfosintaktikoari eta lexiko-semantikoari gehitzen zaie eta hainbat mailatan etiketatutako corpusa lortzen da. Atal honetan denbora-informaziodun zenbait corpus aurkeztuko dira, baita horiek sortzeko erabili diren hizkuntzak eta ezaugarriak ere; adibidez, zein motatako dokumentuak dituen corpusak eta zein tresna erabili den etiketatzeko. Denbora-informazioaz etiketatutako lehen corpusak aurkeztuko ditugu 2.5.1 atalean, denbora-informazioadun albiste-corpusak 2.5.2 atalean eta beste domeinuetako corpusak 2.5.3 atalean. 2.5.1 Denbora-informaziodun lehen corpusak Denbora-informazioa prozesatzeko lehen saiakerak MUC kongresuetan egin ziren. Kongresu horietan informazio-erauzketarako hainbat ataza proposatu ziren eta horietan parte hartu zuten tresnak ebaluatzeko corpusak sortu ziren. MUC-6n Wall Street Journaleko 318 albiste zituen etiketatutako corpusa zabaldu zen tresnen entrenamendu eta ebaluaziorako (Chinchor eta Sundheim, 2003). Corpus hori eta denbora-informazioaren prozesamenduan erabilitako beste corpus goiztiar batzuk 2.8 taulan laburbildu ditugu. Hurrengo urteetan hainbat esperimentu egin ziren denbora-informazioaren erauzketan. Mani eta Wilsonek (2000) erregeletan oinarritutako denboraadierazpenen identifikaziorako algoritmoa garatu zuten eta tresna albiste corpus baten aurka ebaluatu zuten. Corpus horrek TDT-2 bildumako (Fiscus et al., 1999) idatzizko 22 albiste eta telebistako 199 transkribapen zituen. DARPAk (Defense Advanced Research Projects Agency) sustatutako MUC kongresuen ondotik TIDES proiektua garatu zen. Proiektu horretan "TIMEX2 estandarra" (Ferro et al., 2003) sortu zen denbora-adierazpenak etiketatzeko. Estandar horrek denbora-adierazpenak eta horien atributuak SGML19 markaketa-lengoaiaren bidez etiketatzea ahalbidetu zuen. Horrekin batera, TIDES temporal corpus corpusa (Ferro et al., 2002) sortu zen. Corpus horrek denbora-adierazpenak eta denbora-erlazioak zituen eta eskuz 19Standard Generalized Markup Language 44 Corpusak 2.8 taula – Denbora-informazioa duten lehen corpusak Corpusa Hizkuntza Konposaketa Markaketalengoaia Etiketatzetresna Eskuz vs. auto MUC-6 (Chinchor eta Sundheim, 2003) Ingelesa Wall Street journaleko 318 artikulu SGML Auto (Mani eta Wilson, 2000) Ingelesa TDT-2ko idatzizko 22 artikulu eta 199 transkribapen TIMEX Eskuz Tides Temporal Corpus (Ferro et al., 2002) Ingelesa Gaztelania 95 elkarrizketa (gaztelania) + itzulpenak (ingelesa) and TDT-2ko 193 dokumentu TIMEX2 Alembic Workbench Eskuz (Setzer, 2001) Ingelesa MUC-7ko 6 artikulu SGML Perl-en oinarritutako tresna Eskuz etiketatu zen Alembic Workbench tresnaren (Day et al., 1997) bidez. Guztira, TIDES corpusak 95 gaztelania-ingelesa elkarrizketa-dokumentu eta TDT-2ko 193 dokumentu zituen eta TIDES programan garatutako tresnak ebaluatzeko erabili zen. Garai berean, Setzerrek (2001) SGML baliatuta denbora-adierazpenak, gertaerak eta denbora-erlazioak etiketatzeko proposamena egin zuen. Setzerrek testuetako denbora-informazioa esplizitu egiteko etiketak eta atributuak aurkeztu zituen eta Perl programazio-lengoaian oinarritutako etiketatzetresna garatu zuen. Etiketatze-gidalerroen egokitasuna ebaluatzeko, etiketatzaileen arteko adostasuna neurtu zuen MUC-7ko 6 dokumenturen gainean. Corpusaren tamaina txikia gorabehera, Setzerren ikerketan hartutako hainbat erabaki berebizikoak izan ziren TimeMLren (Pustejovsky et al., 2003a) garapenerako. 2.5.2 Denbora-informazioa etiketatuta duten albiste corpusak Azken hamarkadetan, denbora-informazioaren prozesamendua biziki zentratu da albisteetan eta, ondorioz, albistez osatutako hainbat corpusi denbora45 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA TIDES proiektua urtetan luzatu zen, eta horretatik ACE TERN corpusa (Ferro et al., 2010) sortu zen. Ingelesezko ahozko 127 albistez eta idatzizko 65 albistez osatuta zegoen, eta TIMEX2ren bidez etiketatutako denboraadierazpenak etiketatuta zituen. Orasmaak (2014) estonierazko egunkarietako 80 albisteko bilduma (22.000 token) erabili zuen gertaeren etiketatze-modeloak ebaluatzeko. Dokumentuak erdi-automatikoki etiketatu zituzten 3 etiketatzailek eta epaile batek Brandeis Annotation Tool (BAT) tresna (Verhagen, 2010) erabilita eta urrepatroia sortu zuten. Corpusak informazio morfologikoa eta dependentzietakoa zuen gertaeren arteko erlazioak erauzten laguntzeko. Denbora-informazioaren etiketatzea estonierako TimeMLri jarraituta egin zen. NewsReader proiektuan (Agerri et al., 2014) WikiNewsetik ateratako 120 albisteko corpusa sortu zen: MEANTIME (Minard et al., 2016). Proiektuaren helburu nagusia albisteetatik denbora-lerroak sortzeko sistema garatzea zen. Horregatik, dokumentuek denbora-informazioa etiketatuta zuten denbora-lerroak sortzeko tresnak ebaluatzeko. Corpus horrek bi ezaugarri interesgarri ditu: i) lau hizkuntzatan (ingelesa, gaztelania, italiera, nederlandera) etiketa-mailan lerrokatuta dago eta ii) testuen arteko denborainformazioaren etiketatzea eskaintzen du. Eskuz etiketatu zen CAT (Lenzi et al., 2012) eta CROMER (CROss-document Main Events and entities Recognition) (Girardi et al., 2014) tresnen bidez. Event StoryLine Corpusa (ESC) (Caselli eta Vossen, 2017) ECB+ corpusetik (Cybulska eta Vossen, 2014) eskuratutako hondamendiei buruzko 258 dokumenturen bilduma da. Denbora-informazioa eta kausalitate-erlazioak etiketatuta ditu. Hain zuzen ere, etiketatzeko TimeMLri jarraitu zioten eta kausalitatea-informazioa gehitu zioten. Horiez gain, gertaeren arteko korreferentzia ere jasotzen du. Corpusa CAT (Lenzi et al., 2012) erabiliz etiketatu zen. Denbora-informaziodun corpus horiek 2.10 taulan laburbildu ditugu. 50 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA 2.5.3 Beste domeinuetako denbora-informaziodun corpusak Denbora-informazioaren azterketan eta prozesamenduan esperimentu gehienak albisteen domeinuan egin badira ere, azken hamarkadan ikerketa beste domeinu batzuetara zabaldu da. Ondorioz, domeinu berri horietarako corpusak sortu dira. Segidan, hainbat generotako testuez osatutako corpusak deskribatuko ditugu eta 2.11 taulan laburbilduko ditugu. WikiWars corpusa (Mazur eta Dale, 2010) guduak bezalako gertaera historikoei buruzko Wikipediako 22 artikuluz osatuta dago. Autoreek historiatestuetako denbora-erlazioak konplexuagoak zirela demostratu nahi izan zuten, testu luzeagoetan narrazio-estiloan aldaketak izaten baitira. Alemanezko bertsioa ere sortu da: WikiWarsDE (Strötgen eta Gertz, 2011). Corpus horretan ingelesezko WikiWarseko gertaera historikoen alemanezko bertsioa jasotzen da. Bi corpusak TIMEX2 eskemari jarraituta etiketatu ziren eta denbora-adierazpenak baino ez dituzte etiketatuta. Corpusak erdiautomatikoki etiketatu ziren eta eskuz zuzendu ziren. WikiWars etiketatzeko, DANTE (Mazur eta Dale, 2007) eta Callisto (Day et al., 2004) erabili ziren eta WikiWarsDE etiketatzeko, HeidelTime (Strötgen eta Gertz, 2013). Beste hizkuntza batzuetarako ere WikiWarsen bertsioak sortu dira. WikiWarsHr (Skukan et al., 2014) kroazierazko bertsioa da eta Wikipediatik ateratako gudei buruzko 22 artikulu ditu, gehienak WikiWarsekoekin bat datozenak. Ia 60.000 token ditu (puntuazio-markak alde batera utzita) eta 1.440 denbora-adierazpen jasotzen dira bertan. Ezberdintasun handiena corpusa TimeMLko TIMEX3 etiketekin etiketatu dela da. ModeS TimeBank (Guerrero Nieto et al., 2011) beste corpus historiko bat da. Corpus horretan XVIII. mendeko nabigazioari eta informazioaren zabalkundeari buruzko 102 dokumentu historiko bildu dira. Testuak gaztelania modernoan idatzita daude eta horregatik, denbora-informazioaren etiketatzea egin baino lehen normalizaziorako aurreprozesamendua egin behar izan da. Denbora-informazioa eskuz etiketatu da TimeMLri jarraituta Brandeis Annotation Tool (BAT) tresnaren bidez. 4Agence France Presse 5Denbora-adierazpenak soilik. 52 Corpusak THYME proiektuaren (Styler et al., 2014) barruan eta ISO-TimeML markaketa-lengoaian oinarrituta, historia kliniko elektronikoak batzen dituen urre-patroia sortu da: THYME corpusa. Corpusak Mayo klinikako onkologiako bi esparrutako 1.254 nota ditu. Nota horiek medikuen eta gaixoen arteko elkarrekintzak batzen dituzte eta zenbait ezaugarri berezi dituzte: i) nahiko estandarizatuta daude, ii) nota bakoitzak elkarrekintza bakarra jasotzen du , iii) denbora-tarte batean gertatutako gertaerak jasotzen dituzte eta iv) testuinguruari lotutako adierazpenak, laburtzapenak eta terminologia oso espezializatua dute. Corpusa erdiautomatikoki etiketatu da. 600 dokumentuko lagina Clinical TempEval atazan (Bethard et al., 2015) erabili zen 2015ean. i2b2 Temporal Relation Corpusa (Sun et al., 2013) ere osasunaren domeinuko denbora-informaziodun corpusa da. Anonimizatutako 310 alta-txosten ditu eta 178.000 token inguru. Eskuz etiketatu zen TimeMLri jarraituta. Etiketatzko THYMEko gidalerroak kontsultatu zituzten, baina bide sinpleagoa hartu zuten eta ez zituzten seinaleak, aspektu-erlazioak eta mendekotasunerlazioak etiketatu. Zortzi etiketatzailek hartu zuten parte lanean eta Multipurpose Annotation Environment (MAE) toolkit eta Multi-document Adjudication Interface (Stubbs, 2011) tresnak erabili zituzten. SIBILA proiektuan (Wonsever et al., 2012) erabilitako corpusak gaztelaniazko albisteak eta dokumentu historikoak batzen ditu. 11.986 token eta 408 esaldi ditu eta horietatik albisteei dagozkienak TempEval2 corpusetik (Verhagen et al., 2007) atera dira. Eskuz etiketatu da eta ikasketa-automatikoko metodoak (euskarri bektoredun makinak eta ausazko baldintza-eremuak) entrenatzeko eta ebaluatzeko erabili da. Koreerako TimeBanka (Jeong et al., 2015) pertsonei, musikari, unibertsitateari eta historiari buruzko Wikipediako artikuluz eta eskuz sortutako 3.700 esalditik gorako galdera-erantzun bikotez osatutako corpusa da. Eskuz etiketatu da TimeMLri jarraituta, baina markaketa-lengoaiari aldaketa batzuk egin zaizkio koreerazko denbora-egituren ezaugarriak hartu ahal izateko. Denbora-egiturak erauzteko tresna automatikoak entrenatzeko erabili da LIFEn (Jeong eta Choi, 2015) oinarritutako O-LIFE ezaugarri erauzlea erabilita. SoNaR-corpusak (Reynaert et al., 2010) nederlanderazko 500 milioi hitz ditu eta horietatik milioi bat aukeratu dira corpus espezializatuagoa egiteko. Corpus horrek izendun entitateen arteko korreferentzia-erlazioak, rol semantikoak eta espazio- eta denbora-egiturak etiketatuta ditu informazio morfosintaktikoaz gain. Denbora-informazioa STEx markaketa-lengoaia (Schuur- 53 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA man et al., 2010) baliatuta etiketatu zen. KPWr corpusa (Broda et al., 2012) polonierazko ahozko eta idatzizko 1.637 dokumentuko corpusa da. Corpusaren helburua polonieraren corpus erakusgarria osatzea da eta, ondorioz, testu formalak eta ez-formalak, zaharrak eta garaikideak eta teknikoak eta orokorrak batzen ditu. Maila morfosintaktikoko eta lexiko-semantikoko etiketatzea du. Denbora-informazioari dagokionez, denbora-adierazpenak, gertaerak eta horien sailkapena (Kocoń eta Marcińczuk, 2017) jasotzen ditu. Denbora-informazioa eskuz etiketatu zen PLIMEX markaketa-lengoaiaren (Kocoń et al., 2015) eta Inforex etiketatzetresnaren (Marcińczuk et al., 2017) bidez. PHEME proiektuan25 (Derczynski eta Bontcheva, 2014), txutxumutxuak identifikatzeko tresnak entrenatzeko 400 txioko corpusa sortu zen. Txioak ingelesez idatzita daude eta tiroketei eta istripuei buruzkoak dira. Corpusak ISO-TimeML etiketatzea du gertaerentzat eta denbora-adierazpenentzat, eta ISO Space (Pustejovsky et al., 2011) lekuentzat eta espazio-entitateentzat. Corpusak 605 gertaera, 122 denbora-adierazpen, 139 espazio-entitate eta 223 leku ditu. Corpusa gerora TempEval2ko corpusarekin uztartu zen denboraentitateak etiketatzeko. ROCStories corpusak (Mostafazadeh et al., 2016) sen oneko istorioak batzen ditu. Zehazki, Amazon Mechanical Turkeko langileek idatzitako bost esaldiko 40.000 istorio ditu. Gertaerak eta horien arteko denbora-erlazioak eta kausa-erlazioak etiketatu zituzten eskuz adituek TimeMLren bertsio murriztu bat erabilita. RussianFlu-DE corpusa (Canh et al., 2017) ANNO gordailuan26 jasotako Austrian eta Alemanian, 1889-1893 urteen artean izandako gripe-epidemiari buruzko albistez osatuta dago. Corpuseko 639 dokumentuak alemanez daude eta jatorrizko ortografia gordetzen dute, baina normalizatu ere egin dira. Dokumentuak SGML formatura bihurtu dira eta dokumentuen sorrera-data gisa albistearen publikazio-data hartu da. Denbora-adierazpenak erdiautomatikoki etiketatu dira HeidelTimeren bidez eta TIMEX2 etiketak esleitu zaizkie. Guztira, corpusak 453.000 token eta 7.492 denbora-adierazpen ditu. 25https://www.pheme.eu/ 26http://anno.onb.ac.at/ 54 Denbora-lerroen sorreran egindako beste lan batzuk RussianFluDE (Canh et al., 2017) Alemana 639 dokumentu 453.000 token eta 7.492 denboraadierazpen TIMEX2 HeidelTime (Strötgen eta Gertz, 2013) Erdiautomatikoa Tresnen garapenak aurrera jarraitzen duenez, corpusak arinago etiketatuko dira eta denbora-informazioaren prozesamenduan orain pentsaezinak diren helburuak beteko dira. Adibidez, corpusak erabilgarriak dira denboralerroen sorrera automatikoan. 2.6 Denbora-lerroen sorreran egindako beste lan batzuk Corpusetan batutako denbora-informazio kopuru handiak eta denbora-informazioa erauzteko tresnak informazio berria sortzen duten tresnetan erabil daitezke. Denbora-informazioa erabilita sortutako baliabide esanguratsu batzuk atal honetan deskribatuko ditugu. Denbora-informazioa egituratua denboraren araberako informazioaren multzokatzerako erabil daiteke. Zehazki, Alonso et al.ek (2009) testuetako denbora-adierazpenak testuen denbora-profila sortzeko erabiltzea proposatzen dute. Profil horiek, denbora-adierazpenak zerrendatzen dituzten denboralerro modukoak, dokumentuak ardatz kronologikoan antolatzeko erabiltzen dira. Autoreen arabera, informazio-bilaketa atazari denbora-informazioa gehitzean erabiltzaileek beren eskaeratik hurbilago dagoen emaitzak jasoko dituzte. InZeit (Setty et al., 2010) sortzean ere denbora-informazioa kontuan hartu zen. InZeit-ek esanguratsuak diren denbora-uneak aukeratuta gai bati buruzko gertaera-mugarriak identifikatzen laguntzen du. Izan ere, normalean bilaketa-emaitzak adierazgarritasunaren edo publikazio-dataren arabera ordenatzen dira, baina gaiaren eboluzioa ezin da erraz ikusi. InZeit-ek bilaketa-emaitzak berrantolatzen ditu testu bakoitzaren denbora-mugarrien adierazgarritasunaren arabera. 57 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA InZeit New York Times corpusean (Sandhaus, 2008) probatu zuten. Corpus horrek New York Times egunkarian 1987-2007 tartean publikatutako 1,8 milioi artikulu batzen ditu. Lucene-n27 oinarritutako bilaketa-interfaze baten bidez, InZeit-ek bilaketaren emaitzak ardatz kronologiko batean erakusten ditu gaiaren eboluzioa ikusi ahal izateko. Gainera, InZeit-ek gertaerarik esanguratsuenak ere nabarmentzen ditu. Denbora-informazioa baliatu duten beste sistema batzuek informazio hori denbora-lerroak sortzeko baliatu dute. Horrelakoak dira albisteak laburbiltzeko sistemak edota testu historikoetatik denbora-lerroak sortzeko tresnak. Dokumentuen arteko laburpenak egiteko lehen saiakeretako bat Allan et al.ena (2001) izan zen. Beren helburua denboran zehar gertaerek pairatzen zituzten aldaketak ikusten lagunduko zuten metodoak sortzea zen. Beren hipotesiaren arabera, albisteetako gai bat hainbat gertaeraz osatuta zegoen eta gairaren inguruko dokumentuek gertaera horietako batzuk aipatzen zituzten. Gainera, gaiaren barruko gertaeren ordenaren eta dokumentu barruko esaldien ordenaren konbinaketa eginez esaldien ordena absolutua lortzen zen. Sistemaren eginkizuna esaldi bakoitzari laburpenean zuen garrantziaren araberako puntuazioa esleitzea zen, kontuan izanda atalasea gainditzen zuten esaldi guztiak laburpenean agertzen zirela. Gainera, esaldiaren erabilgarritasuna (gaiarekiko lotura) eta gertaeraren informazioaren berritasuna kontuan hartu zituzten. Gaien eta gertaeren hizkuntza-modeloen errepresentazioan oinarritutako esperimentazioa egin zuten. Esperimentu horretarako TDT-2 corpuseko tamaina ertaineko 22 dokumentu aukeratu zituzten. Ebaluaziorako corpusean (11 gai) egindako neurketek erakutsi zuten dokumentuko lehen esaldiei puntuazio altuena ematen zieten hizkuntza-modeloek laburpenik onenak lortzen zituztela. Chieu eta Lee (2004) galderetan oinarritutako bilaketatik lortutako dokumentu-bilduma handi bat laburbiltzen saiatu ziren. Horretarako, gaiari lotutako gertaera esanguratsuak denbora-lerroan irudikatu zituzten. Haientzat gertaera esanguratsuak gertaera gertatu zeneko datatik hurbil albisteetan hainbat aldiz errepikatutako gertaerak ziren. Denbora-lerroak sortzeko, gaiarekin harremana zuten esaldiak identifikatzen zituzten eta esaldi horietako gertaeren datak identifikatzen zituzten. Hori egiteko, esaldian agertzen zen lehen denbora-adierazpena gertaeraren denbora-aingura zela deliberatu zuten eta denbora-adierazpen horiek normalizatzeko erregeletan oinarritutako sistema sinple bat sortu zuten. Ondoren, esaldiak ordenatzen ziren eta 27https://lucene.apache.org/ 58 Denbora-lerroen sorreran egindako beste lan batzuk errepikatutakoak ezabatzen ziren, gertaerak beren denbora-ainguren arabera multzokatuz. Sistema garatzeko, Reuters Volume 1 corpusa (Rose et al., 2002) erabili zen eta horretan earthquake eta quake hitzak bilatu ziren. Sistema ebaluatzeko, automatikoki sortutako denbora-lerroak eskuz sortutakoekin alderatu zituzten. Ebaluazio-corpusa English Gigaword corpusetik28 sortu zuten eta pertsona-izenak erabili zituzten bilaketetarako. Ebaluazioan ikusi zen ebaluatzaileek automatikoki sortutako denbora-lerroak komunikabideetan agertzen zen informazioaren adierazgarri zirela eta batzuetan, eskuz egindakoak baino hobeak zirela aldarrikatu zuten. Evolutionary Timeline Summarization (ETS) (Yan et al., 2011) sistemak bilaketa batean lortutako dokumentu-bilduma bateko data zehatzetako gertaerekin egindako denbora-lerroak sortzen zituen. Zehazki, gertaera horien garapena islatzen zen denbora-lerroetan. Denbora-lerro horiek sortzeko, bilaketa-emaitzetako esaldi-bilduma lortzen zuten eta era berean esaldi horiek beren publikazio-datari lotuta zeuden. Sistemaren emaitza elkarri lotuta dauden laburpenen denbora-lerro ebolutiboa zen. Horiek lortzeko, laburpenetako gertaeren adierazgarritasuna, estaldura, koherentzia eta berritasuna hartzen zen kontuan eta horietatik erabilgarritasunaren araberako balioa lortzen zen laburpen bakoitzarentzat. Sistema ebaluatzeko eskuz sortutako denbora-lerroak sortu zituzten. Hainbat sistema probatu zituzten ETSren egokitasuna ebaluatu ahal izateko. Horretarako, laburpen-sistemak ebaluatzeko ROUGE neurriak (Lin, 2004) baliatu zituzten eta deskubritu zuten ETS zela sistemarik onena bai dokumentu kopuru mugatuan, bai handitzen zen dokumentu-bilduman. Probatu zuten sistemetako bat Chieu eta Leerena (2004) izan zen. Tran et al. (2015) denbora-lerroak sortzeko daten aukeraketan zentratu ziren. Beren saiakera gertaera nagusi baten denbora-tartean gertatzen ziren bigarren mailako gertaeren datak identifikatzean zetzan. Horretarako, testuetako data guztiak hartzen zituen grafo bat sortzen zuten eta daten arteko erlazioak horien maiztasunaren, denborarekiko adierazgarritasunaren eta gaiarekiko adierazgarritasunaren arabera antolatzen zituzten. Ondoren, daten arteko ausazko ibilaldiak egiten zituzten datak ordenatzeko. Datasetak29 lau gertaerari buruzko 21 denbora-lerro ditu, baita gertaera bakoitzari buruzko albiste corpusa ere. Ausazko ibilaldien emaitzak ebalua28http://www.ldc.upenn.edu/Catalog/CatalogEntry.jsp?catalogId=LDC2003T05 29http://l3s.de/~gtran/timeline/ 59 2 - IKERGAIAREN EGUNGO EGOERA tzean ikusi zutenez, eragina duten faktoreen konbinaketa linealak sistemaren funtzionamendua nabarmen hobetzen zuen. Hain zuzen ere, dataren agerpenen maiztasuna, data beste informazio esanguratsuen ondoan agertzea eta denbora-tarte luzean data aipatzea atazan garrantzitsuak zirela ondorioztatu zuten. 2.7 Laburpena Atal honetan denbora-informazioaren analisian eta prozesamenduan egin diren lanik garrantzitsuenak aztertu ditugu. Lehenik, gure lanean baliatuko ditugun kontzeptu garrantzitsuenak identifikatu ditugu eta horiei zein izen eman erabaki dugu. Bigarrenik, denbora-informazioaren prozesamendurako oinarri teorikoak aztertu ditugu. Ondoren, beste hizkuntzetan denborainformazioaren prozesamendurako sortutako baliabideak, hala nola etiketatzeeskemak, corpusak eta etiketatzeko tresnak eta denbora-informazioa erauzteko tresna automatikoak, aztertu ditugu. Aurreko lanen azterketak gure ikerketa lanean zein ildori jarraitu erabakitzen lagundu digu. Denbora-informazioko zein elementuri emango diogun garrantzia erabaki dugu eta elementu horiek TimeML etiketatze-eskemaren euskararako moldaketaren bidez kodetuko ditugula deliberatu dugu. Izan ere, TimeML hizkuntza askotan baliatu den estandarra da eta hori baliatuta euskarazko etiketatzea beste hizkuntzekiko konparagarri egin ahal izango dugu. Halaber, beste hizkuntzetan egin diren corpusekin konparagarria izango den corpusa etiketatuko dugula erabaki dugu eta denbora-informazioa zein baliabide aurreratutan erabili ahal izango dugun ikusi dugu. 60 3 Euskarazko gertaerak, denbora-adierazpenak eta horien arteko erlazioak Lan honen sarreran aipatu bezala, denbora-informazioa zer noiz gertatzen den adierazten duen informazioa da. Hain zuzen ere, testuetako gertaerak gertatzen diren ekintzak edo egoerak dira, eta denbora-adierazpenak, gertaera horiek gertatzen diren kronologiako uneak edo iraupenak adierazten dituzten testu-zatiak. Gertaerak eta denbora-adierazpenak ezin dira batzuk besteak gabe ulertu. Hau da, horien artean sortzen diren erlazioak ezagutu behar dira testuko denbora-informazioa ulertzeko. Izan ere, gertaeren arteko ordena, baita mendekotasuna ere, eta gertaeren kronologiako kokapena ezinbestekoak dira testua ulertzeko. Atal honetan, denbora-informazioan parte hartzen duten elementuak aztertuko ditugu. Kontuan izan behar da ikerketa-lan honen helburua ez dela analisi linguistiko sakona egitea; beraz, denbora-informazioari dagozkion ezaugarriez ari garenean, ikuspegi konputazionaletik baliagarria izango zaigun informazioaz ari gara. Hain zuzen ere, denbora-informazioaren tratamendurako erabilgarriak diren ezaugarriak eta horien formak baino ez ditugu aztertu. Gertaerak eta denbora-adierazpenak deskribatuko ditugu 3.1 atalean eta 3.2 atalean, hurrenez hurren; euskaraz zer forma hartzen duten aztertuko dugu eta denbora-informazioa adierazteko esanguratsuak diren beren ezaugarri linguistikoak deskribatuko ditugu. Halaber, horien artean sortzen diren erlazioak aztertu eta deskribatuko ditugu 3.3 atalean. 63 Gertaerak 3.1 taula – Gertaerak gramatika-kategoriaren arabera EusTimeBank corpusean Gramatika-kategoria Kopurua % Aditzak 2.095 64,3 Izenak 791 24,3 Adjektiboak 168 5,2 Adberbioak 159 4,9 Izenordainak 36 1,1 Beste batzuk 6 0,2 GUZTIRA 3.255 100 ataletan eta 3.1.1.7 atalean gertaera-adierazpen konplexuen berri emangu dugu. 3.1.1.1 Aditzak Ikusi dugunez, EusTimeBank corpusean aditza da gertaerak adierazteko maizen erabiltzen den gramatika-kategoria. Zehazki, euskaraz, beste hainbat hizkuntzatan bezala, aditz jokatua (31) izaten da arruntena perpausetan eta, gehienetan, horien bidez adierazten dira gertaerak. Kasu batzuetan, ordea, bai egitura koordinatu batean daudelako (32), bai perpaus ez-jokatuko burua direlako (33–34), aditz ez-jokatuek adierazten dituzte gertaerak. Atal honetako adibideetan, nabarmendu nahi dugun egitura beltzez adieraziko dugu. (31) Montxo Armendarizi emango diote Eusko Ikaskuntza saria. (32) Pentsamenduak irakurri eta mezutara itzultzen dituen sistema bat sortzeko asmoa du Facebook enpresak. (33) Ez jarri oinak mahaiaren gainean! (34) Theresa May lehen ministroari eskatu dio meskiten inguruan segurtasuna handitzeko. Segidan sakonago aztertuko ditugu aditz jokatua zein aditz ez-jokatua. Aditz jokatua Euskarako aditz jokatuak pertsonarekiko eta numeroarekiko komunztadura eduki eta islatzen dutenak dira. Halaber, denborazko, aspektuzko eta moduzko flexio-markak hartzen dituzte. Esaterako, (35) adibi65 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK deko emango diote aditz jokatuak subjektua hirugarren pertsona pluralekoa, objektu zuzena hirugarren pertsona singularrekoa, eta zeharkako objektua hirugarren pertsona singularrekoa direla adierazten du. Aspektu-denborei dagokienez, etorkizuneko gertaera bat adierazten dute etorkizuneko aspektuak eta orainaldiko denborak. Azkenik, emango diote indikatiboko aditza da eta, ondorioz, errealtzat dugun gertaera bati egiten dio erreferentzia. (35) Montxo Armendarizi emango diote Eusko Ikaskuntza saria. Euskaraz bi motatako aditz jokatuak daude, (35) adibideko emango diote aditzaren moduko perifrastikoak eta (36) adibideko dauka moduko trinkoak. Aditz perifrastikoak karga semantikoa duen aditz nagusi batez (emango) eta informazio gramatikala gehitzen duen aditz laguntzaile batez (diote) osatzen dira. Aditz trinkoak, ordea, hitz bakarrekoak dira eta forma bakar horrek hartzen du informazio guztia. Hala, (36) adibideko dauka aditzak hainbat motatako informazioa adierazten du: i) eduki aditzaren informazio lexikoa, ii) subjektua eta objektu zuzena hirugarren pertsona singularra direla, eta iii) orainaldian gertatzen ari den ekintza dela. (36) Kooperatibak zail dauka negozioarekin jarraitzea. Ikus daitekeenez, aditz jokatuek informazio asko hartzen dute beren gain. Ez soilik gertaeraren semantika, parte-hartzaileei buruzko informazioa eta gertaera noiz gertatu edo gertatuko den (gertatu edo gertatuko bada) ere. Aditz ez-jokatua aldi edo pertsona markarik ez daukana da. Alegia, ez dute parte-hartzaileei edo denborari, aspektuari eta moduari buruzko informaziorik ematen. Oso testuinguru bakanetan agertzen dira ikusiko dugunez. Adibidez, arrunta da aditz ez-jokatua aginduzko perpausaren buru izatea (37). (37) Ekarri arropa zikinak hona! Hala ere, maizago ikusten dira aditz ez-jokatuak jokatutako aditz baten mende, perifrasiko buruaren mende daudelako zein mendeko perpausaren buru direlako. Forma ez-jokatua den partizipioa, esaterako, mendeko perpausetako aditz nagusi gisa (38) edota aditz modal baten osagarri gisa (39) ager daiteke. (38) Ezer erabaki aurretik, gobernuak zer gertatuko den jakin nahi du. 66 Gertaerak (39) Kopuru zehatzak datorren astean jakinarazi behar ditu multinazionalak. Aditz ez-jokatuak laguntzailerik hartzen ez badu ere, postposizioak har ditzake. Esaterako, partizipioari instrumentala (-z) gehituz gero, gaztelaniazko gerundioaren parekoa lortzen da testuinguru batzuetan. (40) adibideko alderatuz gaztelaniazko "comparando" gerundioaren ordaintzat har daiteke eta (41) adibideko baliatuz aditzaren gaztelaniazko itzulpena "aprovechando" izan daiteke testuinguru horretan. (40) Orain kontsumitzen dutenarekin alderatuz, % 30 murrizketa izango dutela espero da. (41) Soldatapekoek barne-agiri bat kaleratu dute, ekarpenen auzia baliatuz. Gertaeraren mugan kokatzen dira partizipioa+-z formako aditzak, zaila baita horiek denboran ainguratzea. Hizkuntza erromanikoetarako moldatutako TimeML eskemak aztertu ostean, gertaeratzat hartzea erabaki dugu berez ekintza bat (alderaketa (40) edo baliatzea (41)) adierazten baitute. Frantseserako (Bittar, 2010) eta italierarako (Caselli, 2010) erabaki bera hartu da, eta gaztelaniarako (Saurí et al., 2009), etiketatze-gidalerroetan adibiderik agertzen ez bada ere, ez da gerundioak gertaeratzat ez hartzeko arrazoirik adierazten. 3.1.1.2 Izenak Izenak, arruntak (42–43) eta nagusiki nominalizazioak (44–45), gertaerak adierazteko erabiltzen dituzte hiztunek. (42) Ekarpenen auzia baliatuz taldeari kalte egin nahi izatea leporatu diote. (43) Lasserre-David, Lassalle eta Bru dira Ipar Euskal Herriko hiru diputatu berriak. (44) Txinako Gobernua kexu da AEBek enpresa baten erosketa trabatu dutelako. (45) Pobreziaren atzean den edertasuna dute lanek haritzat. Sakonago aztertuko ditugu horiek hurrengo lerroetan. 67 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK Izen arruntak Badira gertaerak adierazten dituzten izen arruntak. Horiek ekintza bat adierazten dute normalean (eraso (46) eta otoitz (47)). (46) Erresuma Batuko Musulmanen Kontseiluak islamofobiari egotzi dio erasoa. (47) Oinezkoak meskitatik atera berriak ziren gauerdian, ramadam garaiko otoitzaren ondoren. Aditz kopulatiboekin atributu posizioan agertzen diren izen batzuk ere gertaeratzat hartu ditugu. Posizio horretan, normalean entitateak adierazteko erabiltzen diren izenak agertzen dira, zehazki, lanpostu edo ardura bati erreferentzia egin ohi diotenak. Lanpostu edo ardura hori egoeratzat ulertuz gero, gertaeratzat hartu behar dira izen horiek. (48) adibidean, hiru diputatu berriak predikatua dira aditz kopulatiboarekin agertzen da. Diputatu izatea subjektuaren funtzio edo egoera denez, gertaeratzat hartu dugu Ipar Euskal Herriko hiru diputatu berriak predikatua. (48) Lasserre-David, Lassalle eta Bru dira Ipar Euskal Herriko hiru diputatu berriak. Predikatu inkoatiboekin ere antzekoa gertatzen da. Bihurtu eta bilakatu moduko predikatuekin agertzen diren izenak ere gertaeratzat hartu ditugu ondoko (49) adibideko zuzendari bihurtu bezalako kasuetan, esaterako. Horrelakoak dira moja sartu, artzain joan eta lehendakari izendaturen gisakoak. Horietan guztietan, predikatu inkoatiboek subjektuaren rola betetzen duen entitatearen egoera berria abiarazten dute. (49) Agurtzane eskolako zuzendari bihurtu da, beste hautagaiak atzera egin ostean. Magnitude-izenak (tenperatura, luzera, biztanleria, etab.) gertaeratzat hartzea erabaki dugu egoera adierazten duten kasuetan. Hala, (50) adibideko biztanleria gertaeratzat hartuko dugu, denboran koka daitekeen Euskal Herriaren egoera bat adierazten baitu. Magnitude izenak gertaeratzat hartzea TimeML definitzean hartutako erabakia da eta guk euskarara ekarri dugu. (50) Euskal Herriak hiru milioiko biztanleria du. 68 Gertaerak Izen eratorriak eta nominalizazioak Euskaraz izen eratorriak edo nominalizazioak sortzeko modu ugari dago; bai izen eratorriak hainbat gramatika-kategorietatik sor daitezkeelako, bai ugariak direlako eratorpen-atzizkiak. Ondoko adibideetan ikus daitekeenez, (51) adibideko erosi aditzetik, (52) adibideko erosketa eratorri da aditz-oina eta -keta eratorpen-atzizkia uztartuz. Era berean, (53) adibideko eder adjektibotik (54) adibideko edertasun sortu da, adjektiboari -tasun eratorpen-atzizkia gehitzean. (51) Txinako Gobernua kexu da ezin izan duelako enpresa bat erosi AEBren trabagatik. (52) Txinako Gobernua kexu da AEBek enpresa baten erosketa trabatu dutelako. (53) Pobreziaren atzeko hori ederra da eta lanek haritzat hartzen dute. (54) Pobreziaren atzean den edertasuna dute lanek haritzat. Hala, nominalizazioari esker, beste kasu batzuetan aditzen eta adjektiboen bidez adierazten diren gertaerak izenez adieraz daitezke. Izan ere, "nominalizazioa aldaketa da, kategoria-aldaketa; eta haren ondorioz, hitz edo elementu lexiko bat (dela aditza, dela izenondoa) izen bihurtzen da" (Garcia, 2001, 101 or.). Ondoko adibideetan, erosi aditzaren (55) eta eder adjektiboaren (56) nominalizazioak irudikatu ditugu. Nominalizazio horiek -te/-tze atzizkiaren bidez egin dira. (55) Txinako Gobernuak ez du enpresa bat erosterik izan AEBren trabagatik. (56) Pobreziaren atzean den edertze prozesua dute lanek haritzat. Ikusi dugunez, -keta, -tasun eta -te/-tze atzikien bidez sor daitezke izenak, besteak beste. SEGen2, "egoera, gertaera, ondorioa adierazten duten izenak sortzen dituzten atzizkiak" (3.2 taula) agertzen dira. Taulan ikus daitekeenez, alde batetik, nominalizazioak sortzeko -te/tze atzizkia dago. Beste alde batetik, euskarazko jatorria duten -men, -keta eta -tasun (57) gisako atzizkiak daude, baita latindar jatorriko -zio (58) eta -mendu bezalakoak ere. Halaber, nominalizazioa ez da beti atzizki bidez egiten; atzizkirik gabeko nominalizazioa (zero atzizkia) ere badago (59). Kasu horretan, jatorrizko gramatika-kategoriako formak eta izenak forma bera dute. 2http://www.ehu.eus/seg/morf/4/5 69 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK 3.2 taula – SEGeko egoera-, gertaera-, ondorio-izenak sortzeko atzizkiak Egoera, gertaera, ondorioa adierazten duten izenak sortzen dituzten atzizkiak -men/-pen, -mendu, -tze/-te, -dura, -era, -zio, -keta, -ginan, -ginean, - kuntza, -ada, -antza, -antzia, -ada, zero atzizkia (57) Kudeaketarako zailtasunak negatiboki eragin du azken urteetan. (58) Jakinarazi du zorra berregituratzeko negoziazioei ekin diela (59) 1990. urteko isurien aldean, % 4,1 urritu dira berotegi gasen isuriak. Azkaratek (2008b) ere nominalizazioa eta eratorpena aztertu ditu eta aditzetik gertaera-izenak sortzeko ondoko atzizkiak identifikatzen ditu (3.3 taula). 3.3 taula – Azkarate Villar (2008b) laneko nominalizazio-atzizkiak Egoera, gertaera, ondorioa adierazten duten izenak sortzen dituzten atzizkiak -tze/-te, -era, -keta, -men/-pen, - kuntza, -kunde, -dura, -tza 3.2 eta 3.3 taulak alderatuz gero, ondoriozta daiteke Azkaratek euskal jatorridun atzizkiei baino ez diela erreparatu. Hala ere, bi iturrietan atzizki horien bidez sortutako izenek gertaerak adierazten dituztela argi uzten da. Azkaratek beste lan batean (Azkarate Villar, 2008a) nabarmentzen duenez, gertaera-izen batzuk adierazteko -aldi atzizkia erabil daiteke, hegaldi (60) moduko gertaera-izenak sortzeko. Atzizki horrek, izatez denbora-tartea adierazten badu ere, hiztunek denbora-tarte bat irauten duten gertaerak adierazteko ere baliatzen dute. (60) Lehen hegaldia ongintzako hegaldi berezi bat izango da. Atzizki horien bidez sortutako izenek ez dute beti gertaera-izaerarik, ordea. Azkaratek nabarmentzen duenez, euskaraz gertaerak adierazten dituzten izen batzuek gertaera horien ondorioak ere adieraz ditzakete. Zehazki, batzuek gertaera irakurketa soilik onartuko dute eta beste batzuek gertaera eta emaitza irakurketak. Esaterako, (61) adibidean gonbidapena ekintza da, (62) adibidean, ordea, gonbidatzearen ekintzaren ondorio edo produktua. Gertaera irakurketa dutenak gertaeratzat hartuko ditugu; ez, ordea, gertaeraren ondorioa adierazten dutenak. 70 Gertaerak (61) Jaurlaritzak dio ETAk egin dion mintzatzeko gonbidapena ez dela serioa. (62) Gonbidapena jasota, Bilbo Basketek baieztatu du Eurokopan ariko dela. Gertaeren prozesamenduan, gertaeren eta gertaeren ondorioen arteko bereizketa berebizikoa da, gertaerak zuzen identifikatzea baita urratsik garrantzitsuenetako bat. Horregatik gertaeren eta gertaera-ondorioen arteko desberdintasunak aztertu ditugu. Pentsatzekoa da gertaera adierazten duen aditz batetik eratorritako izenak ere gertaera bera adieraziko duela. Hori gertatzeko, ordea, izenak aditzaren argumentu-egitura heredatu behar du. Gainera, gertaera- eta emaitzairakurketa onartzen duten izen horiek testuinguruaren arabera baino ezin dira bereizi. Adibidez, (63–64) adibideetako erosketak gertaera-irakurketa du lehenengoan eta emaitza edo produktuarena bigarrenean. Argumentuegiturari dagokionez, (63) adibideko erosketak gaia (enpresa bat) agerian du. (64) adibidean, ordea, zailagoa da erosiren argumentu-egituraren isla ikustea. (63) Txinako Gobernua kexu da AEBek enpresa baten erosketa trabatu dutelako. (64) Mesedez, lagundu erosketa etxera igotzen. Azkaratek morfologian oinarrituta, atzizkien araberako analisia egiten du. Ondoko eratorpen atzizkiez osatutako izenek zein argumentu har dezaketen deskribatzen du: • Aditz-oina+TZE motakoak berez dira "gertaera-izenak" aditzetik zuzenean hartuak. San Martinek (2009) ere, -tze motako nominalizazioak aztertzen ditu eta aditzetik hurbilen daudenak direla adierazten du. Izan ere, ergatibodun, absolutibodun eta datibodun argumentu-egitura arrunta onartzen dute, baita beste adjuntu batzuk ere. • Aditz-oina+ERA motakoen artean, ordea, bereizketa dago NOR motako aditzetatik eratorritako izenen eta beste aditzetatik eratorritako izenen artean. Lehenek gertaerak adierazten dituzte (hasiera, igoera, joanera, sarrera) eta bigarrenek "gertaera-modua" (janzkera, siniskera, idazkera, erabilera, joskera, egoera, ibilera, izaera). Dena den, kontuan izan behar da bereizketa horrek baduela hainbat ñabardura, adibidez, 71 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK ur-sarrera ez da ura sartzearen ekintza, baizik eta ura sartzen den tokia. Egoera izenarekin ere, gure hasierako hipotesia zalantzan jartzen da guk gertaeratzat hartu baititugu "gertatzen diren ekintzak edo egoerak". • Aditz-oina+KETA eta Aditz-oina+PEN motakoez argumentu-egiturari buruzko informazioa baino ez du ematen. • Aditz-oina+KUNTZA/KUNDE/DURA motakoen kasuan, ordea, gertaera-izaeraren zalantzazkotasuna nabarmentzen du, horien argumentuegitura argia bada ere. • Aditz-oina+TZA motakoak eta Aditz-oina+TZE motakoak kontrajartzen ditu eta lehenek ekintza soilaz gaindiko esanahia dutela dio eta eskaintze-eskaintza bikotea jartzen du adibide gisa. Azkaratek (2008b) planteatzen duen gertaeren eta gertaeren ondorioen arteko banaketa hori askotan aztertu da literaturan. Azkuek (1923) gertaera adierazten dutenei "derivativos operativos" deritze eta multzo horretan sartzen ditu -era eta -keta atzizkiaz sortutako izenak. Emaitzaren berri ematen dutenei, ordea, "derivativos nominales efectos" deritze eta -ada eta -dura hartzen duten izenak multzo horretan sartzen ditu. Azkenik, -kuntza eta -men izen abstraktuak sortzeko baliatzen direla dio. Lafittek (1944) nominalizazioak sortzeko atzizkiak bi multzotan banatzen ditu: ekintza edo gertaera adierazten dutenak eta ondorioa adierazten dutenak. Lehen multzokoak dira -keta, -kunde, -kuntza, -men/-mendu/-pen, -te, -tza eta -tze. Bigarrenekoak -men/-mendu/-pen eta -dura dira. Azkenik, Hualde eta Ortíz de Urbinak (2003) batera ematen dituzte ekintza eta ondorioa adierazten dituzten izenak, beren esanetan banaketa ez baita zorrotza. Hala ere, -pen, -keta eta -mendu atzizkiek gehienbat ekintza adierazten dutela, eta -dura ondorioa adierazteko erabili ohi dela diote. Autore horiek mota horietako izen eratorriak gertaeratzat (G) edo gertaeraren ondoriotzat (O) hartzen dituzten 3.4 taulan laburbildu dugu. Forma berak gertaera zein gertaeraren ondorioa (edo produktua) adieraz ditzakeenez, gertaerak identifikatzeko prozedurak bilatu behar izan ditugu. Grimshawk (1990) eta Artiagotiak (2000), gertaera-egitura duten izenak eta "ondorio" izenak bereizten dituzte. Artiagoitiaren lanean gertaera-izenen ezaugarri hauek deskribatzen dira: • gertaera-izenek ez dute plurala onartzen. 72 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK • IZENA denbora-adierazpenean gertatuko da. (69) * [Galleta] etzi gertatuko da. (70) [Uholdea] etzi gertatuko da. • IZENA/IZENAK denbora-adierazpenean hasi/jarraitu/bukatu zen/zuen. (71) * [Galleta] atzo hasi zen. (72) [Uholdea] atzo hasi zen. Goiko (67–72) adibideetan ikus daiteke galleta hitza testuinguru baten baino ez dela egokia, eta, ondorioz, ez da gertaeratzat hartuko automatikoki. Uholde hitza, ordea, egokia da lau testuinguruetan eta, bi baino gehiagotan (lauretan) egokia denez, gertaera izango da. Guk test hori aplikatu dugu etiketatze-lanetan. 3.1.1.3 Adjektiboak Adjektiboa izenaren inguruan ageri den perpausaren osagai bat da. Izenaren kualitate bat adierazten du edota izenaren ezaugarri bat adierazteko erabiltzen da. Adjektiboek kualitate edo ezaugarri bat adierazten dutenez, egoera motako gertaerak adierazten dituzte. Adibidez, (73) adibideko beldurgarriak adierazten du gertatutakoak beldurra eragiten duela. (73) Gaineratu du beldurgarria dela gertatutakoa. Adjektibo batzuk izenen ondoan agertzen dira (74). Beste batzuk, aldiz, predikatuak dira eta aditz kopulatiboarekin agertzen dira atributu posizioan (75) (Zabala, 1999). (74) Erabaki traumatikoak hartu beharko ditu. (75) Ziurgabetasuna eta beldurra dira nagusi. Adjektiboek entitate baten egoera adierazten badute ere, gure lanean ez ditugu guztiak gertaeratzat hartuko. Izenaren adjuntu diren adjektiboak, hala nola (74) adibideko traumatikoak, alde batera utzi ditugu zaila baita batzuetan horien gertaera-izaera identifikatzea. (75) adibideko nagusi modukoei, ordea, gertaera-trataera eman diegu. Aditz kopulatiboaren atributu gisa agertzen diren adjektiboak (75) predikazioaren parte direnez, errazagoa 74 Gertaerak da beren gertaera esanahia antzematea. Subjektua den entitatearen egoera bat adierazten dute. Adjektiboen inguruan prozesamendurako hartu dugun erabaki bati erreparatu behar zaio. Euskararen prozesamendurako sortu diren baliabideetan adjektibo kategoria esleitu zaie beste lan batzuetan izenondotzat eta izenlaguntzat hartu direnei. Esaterako Altuna et al. (1985) lanean hala adierazten da. Hala ere, sailkapen hori eztabaidatua izan da eta hainbat lanetan (Goenaga, 1991) izenlagun eta adjektibo/izenondo bereizketa hobesten da. Denbora-egiturak prozesatzeko beste hizkuntza-maila batzuen prozesamendutik ateratako analisiak hartzen ditugunez, lan honetan ere, izenlagun zein izenondoak adjektibo kategoriaren barruan batuko ditugu. Izan ere, denbora-informazioaren tratamendu automatikoa egitean, analisi morfosintaxikotik lortutako informazioa erabiltzen dugu. 3.1.1.4 Adberbioak Adberbioek ere gertaerak adieraz ditzakete. Kasu batzuetan, egoera bat adierazten dute, (76) adibideko haserrek eta (77) adibideko betetak bezala. Beste kasu batzuetan, ekintza bat adierazten dute, esaterako, korrika (egin) (78). (76) Langileak haserre daude. (77) Eskari-poltsak beteta daude. (78) Astean behin korrika egiten dutenek hobeto egiten dute lo. Predikatu-osagarriaren funtzioa hartzen duten adberbioek subjektu edo objektu posizioan dauden entitateen egoera bat adierazten dute. Adibidez, (77) adibideko beteta adberbioak eskari-poltsen egoera adierazten du. Predikatu-osagarriaren funtzioa betetzen duten adberbioen eta aditz kopulatiboarekin batera agertzen diren eta atributu funtzioa betetzen duten adjektiboen funtzionamendua antzekoa dela esan dezakegu, biek adierazten baitute perpauseko entitate baten egoera. 3.1.1.5 Izenordainak Sareko Euskal Gramatikan3 eta EGLUn (Altuna et al., 1985) izenordainek definizio bertsua jasotzen dute: izenak ordezka ditzakeen hitza. Gainera, 3http://www.ehu.eus/seg/morf/5/4 75 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK biak bat datoz izenordainak izen berezitzat jo behar direla esaten dutenean, ez baitute mugatzailerik onartzen eta berek bakarrik osa baitezakete izen sintagma. Guk, ordea, izenetatik aparte aztertuko ditugu gertaerak adierazteko duten berezitasunagatik. Izan ere, izenordainek, berez, ez dute gertaerarik adierazten, aurretik aipatutako gertaera bati erreferentzia egiten diote, bigarren aipamen horretan gertaera elidituta badago ere. Hau da, korreferentziaerlazio batean izenordain baten aurrekariak gertaera bat adierazten badu, izenordainak ere gertaera horri egingo dio erreferentzia. Adibidez (79) adibideko hori izenordainak "legebiltzarrak Segurtasun sailari bi hizkuntzak erabiltzeko eskubidea bermatzea" adierazten du, hau da, eskatzearen gertaerari egiten dio erreferentzia. (79) . . . legebiltzarrak Segurtasun Sailari eskatzea berma dezala bi hizkuntzak erabiltzeko eskubidea. Ez zuen hori erabaki mahaiak. Gertaerak adierazten dituzten izenordainek orokorrean erakusleen forma hartzen dute, erakusleak determinatzaileak badira ere (Aduriz et al., 2005) eta horregatik sailkatu ditugu multzo honetan. EusTimeBank corpusean (ikus 4. kapitulua) horren (80) eta horrek (81) formak aurkitu ditugu besteak beste. Adibideetan ikus daitekeenez, erakusle horiek (beltzez) kurtsibaz markatutako gertaera bati egiten diote erreferentzia. (80) Turkiako gobernuak Turkiako tropak Irakera bidaltzeko neurri bat onartu zuen urriaren 18an. Horren ondorioz, petrolioaren prezioak inoiz baino gehiago igo ziren. (81) Hegazkin europar berriak erregistratu baino lehen Indonesiara bidali beharrak kezkatzen du Djamal, horrek kostu handiagoak eragingo bailituzke. 3.1.1.6 Bestelakoak Multzo honetan sartu ditugu aurreko kategorietan kokatzeko arazoak dituzten gertaera-adierazpenak. 3.1 taulan ikus daiteke eskuzko etiketatzean, 6 kasutan baino ez dela gertaera bat bestelakoen multzoan sailkatu. Ondoko (82–85) adibideetan, multzo honetan sailkatu diren gertaera-adierazpen "mota" bakoitzeko adibideak agertzen dira. (82) Itxiko diren kontzesionarioak enpresaren kontzesionarioen % 18 dira, baina diru-sarreren % 7 baino ez dira. 76 Gertaerak (83) Senatuko botoen kontaketa 52-35 izan zen. (84) Ekoizlearen serie-zenbakia 001 da. (85) Ezetz esan zuten. (82–85) adibideetan ikus daitekeenez, zenbakizko egiturak dira multzo honetan sailkatu diren seitik lau. (82) adibideko % 18 eta % 7 izenordaintzat har bazitezkeen ere, (83–84) adibideetako kasuak sailkatzen zailagoak dira. Bestalde, (85) adibideko ezetz adberbioa da, baina perpaus osoa ordezkatzen du. 3.1.1.7 Gertaera-adierazpen konplexuetako kategoria-konbinazioak Aurreko 3.1.1.1–3.1.1.6 ataletan ikusi dugunez, gertaera-adierazpenak ez dira beti isolatuta agertzen; beste gertaera-adierazpen batzuekin batera ager daitezke. Esaterako, aditzak jorratzean, aditz ez-jokatuz adierazitako gertaera aditz modalez adierazitako gertaera batekin ager daitekeela ikusi dugu. Hori, ordea, ez da gertaera-konbinazio bakarra. Gertaerak sarri agertzen dira egitura handiagoetan konbinatuta. Atal honetan, gramatika kategoria ezberdinetako gertaera-adierazpenen konbinazioak deskribatuko ditugu horien konposizionaltasunari erreparatuz. Hitz Anitzeko Unitate Lexikoak (HAUL) maiz agertzen dira testuetan. Euskaraz, HAUL horietako batzuk, ziurrak edota maiztasun handikoak, Euskararen Datu-Base Lexikalean (EDBL) (Aldezabal et al., 2001) batzen dira. EPEC corpusean (Euskararen Prozesamendurako Erreferentzia Corpusa) (Aduriz et al., 2006) ere HAULei buruzko informazioa adierazten da eta, corpus horri erreparatuta ikusi dugu so egin (86), uste izan (87) edo behar izan (88) modukoak bi gertaera-adierazpenez osatutako HAULak direla (Urizar, 2012). (86) Lantzean behin gortinen atzetik kalera so egiten genuen. (87) Mundu zibilizatuko jendeak uste du selbako erregea lehoia dela. (88) Asko kostatzen da neurria hartzea, eta kalkulu ugari egin behar izaten ditugu. HAUL horiek hiru multzotan sailka daitezke Corpasen (1996) eta Urizarren (2012) arabera: kolokazioak, lokuzioak eta enuntziatu fraseologikoak. Normalean esaldi osoak diren eta fosilizatuta dauden enuntziatu fraseologikoak alde batera utzita, kolokazioak eta lokuzioak bereizteko bi ezaugarri 77 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK nagusi erabiltzen dira: konposizionaltasun semantikoa eta murriztapen morfosintaktikoak. Kolokazioak erlazio sintaktikoren bat duten bi unitate lexikok osatzen dituzte (kolokazioaren oinarriak eta kokakideak) eta kolokazioaren oinarriak kokakidearen adiera berezi bat aukeratzen du. (89) adibideko zarata atera kolokazioan zarata oinarriak atera kokakidea aukeratzen du eta zarata sartu modukoak ekiditen ditu. (89) Metroaren lanek zarata handia ateratzen dute. Era berean, kolokazioak morfologikoki erregularrak dira eta nominalizazioa eta elementuen txertaketa bezalako bariazioak onartzen dituzte. Hala, posible da zarata atera kolokaziotik, (89) adibidean bezala, zarata handia atera modukoak sortzea. Lokuzioen kasuan, idiomatikotasuna da ezaugarri nagusia; hau da, semantikoki ez-konposizionalak dira eta nekez uler daiteke esanahi osoa osagai bakoitzaren esanahitik abiatuta. Horrelakoak dira adarra jo modukoak. Beste batzuk murriztapen sintaktikoek edota irregulartasun morfologikoek egiten dituzte lokuzio. Bigarren mota horretakoak dira aurre egin (90), ahal izan (91) eta irrist egin (92). (90) Peronismoak ezin izan dio ofizialismoari aurre egin. (91) Medikuek 68 urtera atzeratu ahal izango dute erretiro adina (92) Bi zezenek irrist egin, eta laguntza behar izan dute altxatzeko. Formari erreparatuz, (90–92) adibideetan informazio lexikala duen elementu bati informazio gramatikala ematen dion beste elementu bat, aditza, gehitzen zaio. Egitura horiei aditz arineko egitura izena eman ohi zaie. Grossek (1981) adierazten duenez, aditz arina duten predikatu konplexuetan gertaera bakarra adierazten da. Horrelakoak dira irrist egin (92), baina baita min hartu (93) edo musu eman (94) modukoak ere (Urizar, 2012). (93) Bertak min hartu du buruan adar batekin. (94) Ona da lagunek elkarri musu ematea. Azken horiei emango diegu trataerarik sakonena bi gertaera-adierazpen dituztelako. Amaitzeko, aipamen berezia egin behar diegu adarra jo moduko lokuzioei. Horiek ez dira bi gertaera-adierazpenez osatzen, adarra izena ez baita 78 Gertaerak gertaera-izena. Hala ere, horrelako lokuzioek tratamendu berezia behar dute, parte hartzen duten elementuek ez baitute beti beren oinarrizko esanahia mantentzen (Iñurrieta et al., 2016). Esaterako, adarra joko, txistua joko eta laguna joko jo gertaerek esanahi desberdina dute testuinguruaren arabera. Gertaeren sailkapena egitean esanahia kontuan izan behar da, forma berak ez baitu beti kategoria bereko gertaera adierazten. 3.1.2 Gertaeren ezaugarriak Denbora-informazioaren prozesamenduan baliagarriak izango diren gertaeren ezaugarriak identifikatu ditugu. Ezaugarri horietako gehienak semantikaren ingurukoak dira; zehazki gertaeren eta denboraren arteko erlazioa adierazten dute askok. Gertaera guztiak ez dira berdin gauzatzen denboran eta, gertaera-klasearen, aditzen tempusaren eta aspektuaren, modalitatearen eta polaritatearen analisiaren bidez, gertaera mota bakoitza kronologian nola txertatzen den azaleratu nahi dugu. Izan ere, gertaera batzuk puntu batean gertatzen dira eta beste batzuk denboran luzatzen dira, batzuk burututa daude eta beste batzuk gertatzeke daude, adibidez. Horien berri emango dugu atal honetan. 3.1.2.1 Gertaera-klasea Ez da erraza gertaerak nola sailkatu erabakitzea; atazaren arabera sailkapenirizpideak aldatzen dira. 2.2.1 azpiatalean ikusi bezala, hainbat sailkapen proposatu dira gertaerak antolatzeko gertaeren zenbait ezaugarri kontuan hartuta. Guk TimeMLn proposatutako sailkapena aukeratu dugu. Aukera hori egin dugu, alde batetik, TimeML denbora-informazioaren prozesamenduan estandarra bihurtu delako eta, sailkapen bera mantenduz, gure etiketatzea beste hizkuntzetakoekin konparatu ahal izango dugulako, eta, bestetik, TimeMLko gertaeren sailkapena denbora-informazioa islatzeko egokia iruditu zaigulako. Jarraian, gertaerak sailkatzeko baliatu ditugun zazpi kategoriak deskribatuko ditugu. Eskaintzen ditugun definizioak TimeML Working Group (2010) lanekoak dira. • Diskurtsiboak. Pertsona batek edo erakunde batek zerbait aldarrikatzen duela, gertaera bat kontatzen duela edota hartzaileei informazioa ematen diela adierazten duten gertaerak, adibidez: esan, adierazi, aipatu, iragarri, gogoratu, adierazpen, konfirmazio. . . 79 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK (95) Endesak iragarri du Garoña berriro zabaltzeko baimena eskatuko duela. (96) Rousseffek gogoratu du gaztea zenean ia hiru urte eman zituela preso. (97) Tenientea generalaren konfirmazioaren zain dago erasoa hasteko. • Hautematezkoak. Gertaera bat fisikoki antzematea adierazten duten gertaerak, adibidez: ikusi, entzun. . . (98) Eztandak entzun dira geltoki barruan. • Aspektuzkoak. Aspektuzko predikazioa gertaera baten denbora-egituran zentratzen da, hau da, gertaeraren hasiera, jarraipena edo amaieran. Predikatu horiek gertaera bat hartzen dute argumentutzat eta bere denbora-egituraren aspekturen bati egiten dio erreferentzia. Horien artean ditugu: – Hasierazkoak: hasi, ekin, hasiera. . . – Berrasierazkoak: berrabiarazi. . . – Amaierazkoak: gelditu, bertan behera utzi, geratu, geldialdi. . . – Burututasunezkoak: burutu, amaitu, amaiera. . . – Jarraipenezkoak: jarraitu, eutsi, jarraipena. . . (99) Omenaldian izan zen Nafarroako Parlamentuko presidentea, eta irainka eta mehatxuka hasi zitzaion talde bat. (100) Asteburuko biharamuna gainditu ostean, jaien amaiera bertan da. • Ekintza intentsionalak (intensional actions). Argumentutzat testuan esplizituki agertzen den gertaera bat hartzen duten ekintzak dira. Argumentua den gertaeraren eta ekintza intentsionalaren erlaziotik hainbat gauza inferi daitezke, esaterako, i) argumentua den gertaera hori ez da zertan gertatu ekintza intentsionala gertatzen den unean (Saurí et al., 2006) eta ii) ekintza intentsionalak argumentu duen gertaeraren gauzatzeari buruzko informazioa ematen du. (101) adibidean ekintza intentsionala beltzez eta bere argumentua dena kurtsibaz adierazi dira. 80 Gertaerak (101) Joanek Getariako txakolina edatea proposatu du. • Egoera intentsionalak (intensional states). Ekintza intentsionalek bezala, gertaera bat hartzen dute argumentu gisa eta egoera horiek balizko errealitateak edota errealitate alternatiboak ahalbidetzen dituzte. (102) adibidean ekintza intentsionala beltzez eta bere argumentua dena kurtsibaz adierazi dira. (102) Orain arteko terminal guztiak prest daude A380a hartzeko. • Egoerak (zirkunstantziak). Zerbaitek egia balioa lortu edo mantentzen duelako zirkunstantziak adierazten dituzte egoerek. Egoera intentsionalak ez diren beste egoera guztiak sartzen dira multzo honetan. (103) Eguerdian, % 19,43koa izan da parte hartze datua. • Jazoerak. Gertatzen diren ekintzak orokorrean. Aurreko multzoetan sailkatu ezin direnak mota honetakoak dira. (104) Bart sutea piztu zen lantegi baten inguruan. (105) Bart Athleticek irabazi zuen. (106) Itxasok aitortu du berak eta Elorzak kendu zutela Igeldoko AHTaren kontrako pankarta. 3.1.2.2 Tempusa Aditzen tempusa, "aditz aldia" (Coterón Agorria, 2015) edo aditz-denbora euskaraz aditz jokatuek adierazten duten ezaugarria da, eta aditzak adierazten duen ekintza denboran kokatzen du, noiz gertatu den zehaztuz (Zubiri eta Zubiri, 1995). Reichenbachek (1947) esaten duen bezala, tempusek denbora zehazten dute hizketa-ekintzaren denbora-unearekiko, bestela esan, tempusak gertaerak esate-unearen arabera antolatzen ditu. Aditz jokatuen tempusa aditz trinko edo sintetikoetan (107) forman bertan adierazten den gramatika-ezaugarria da; aditz perifrastiko edo analitikoetan (108), ordea, aditz laguntzailean adierazten da. Denbora objektiboa adierazteko balio du. (107) Hobekuntza dator astebururako. (108) Euskararen Legea aldatzea onartu du Nafarroako Parlamentuak. 81 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK Aditzak hartzen duen tempusa erabakitzeko, hizketa-unea hartu behar da kontuan; igorleak esaldia sortzen duen unea, hain zuzen ere. Une horretatik atzera gertatutakoa lehenaldikoa izango da eta tempusaren lehenaldiko formaren bidez adieraziko da aditz jokatuetan; une horretan gertatzen dena edo etorkizunean gertatuko dena orainaldiarekin adierazten da, ordea. Euskarazko tempusak lehenaldikoa (109), lehenaldikoa ez dena (110) eta balizko denboran dagoena (111) bereizten ditu. Hala batzen du Sareko Euskal Gramatikak: "'Aldi nagusiak' hiru dira: orainaldia, iraganaldia eta alegialdia"4. (109) Bart sutea piztu zen lantegi baten inguruan. (110) Hobekuntza dator astebururako. (111) Euskal artea munduratzeko sarea osatuko litzateke, akordioa gauzatuko balitz. Alegiazko tempusa ez da ez orainaldia ez iragana. Alegiazko tempusa duten aditzek errealitatetik kanpo dauden gertaerak adierazten dituzte. EGLU II-n (Altuna et al., 1987) adierazten denez, alegiazko formak ezin koka daitezke denboran eta, ondorioz, ezin sailka daitezke orainaldian edo lehenaldian. (111) adibideko osatuko litzateke eta gauzatuko balitz aditzek denbora hipotetikoari egiten diote erreferentzia. Aditzek eskaintzen duten denbora-informazio osoa lortzeko, tempusa aspektuarekin konbinatu behar da. Ondoko hiru adibideetan (112–114) orainaldiko forma duten hiru aditz ikus ditzakegu, baina ezin esan daiteke hirurak denboran berdin kokatzen direnik. (112) adibidean ohiko ekintza bati buruz hitz egiten dugu, denboran zehar luzatu eta orainaldian ere gertatzen dena. (113) adibidean, ordea, hizketa-unea baino lehenago burutu den gertaera bati buruz ari gara. Azkenik, (114) adibidean, hizketa-unearen ondoren kokatzen da gertaera. (112) Nerabeekin eta haien familiekin lan egiten du Mendigutxiak. (113) Euskararen Legea aldatzea onartu du Nafarroako Parlamentuak. (114) Amara Berriko krosaren laugarren edizioa egingo dute 19:00etan. Ondorioz, atal honetan deskribatzen ari garen tempusa eta 3.1.2.3 ataleko aspektua kontuan hartu behar izango ditugu aditz jokatuz adierazitako gertaerak aztertzean. 4http://www.ehu.eus/seg/morf/5/15/2/2/1 82 Gertaerak 3.1.2.3 Aspektua Aipatu bezala, aspektuak gertaera bat denboran nola gauzatzen den adierazten du. Hain zuzen ere, aditzak markatzen duen ekintza amaituta dagoen ala ez adierazten du, eta hiru aspektu motaz hitz egiten da: burutua, burutugabea eta geroa. Euskaraz aspektuaren informazioa aditz nagusian agertzen da (Altuna et al., 1987). Aspektu burutuak ekintza bukatua, perfektua adierazten du. Partizipioaren bidez adierazten da; aditz perifrastikoetan aditz nagusiak partizipioaren forma hartzen badu, aditz horrek aspektu burutua duela esaten dugu. Esaterako, (115) adibideko entregatu zaio aditza entregatu partizipioa eta orainaldiko zaio aditz laguntzailearen bidez osatuta dago eta entregatzea dagoeneko egin dela adierazten du. (115) Airbus-en lehen A380 superjumboa gaur entregatu zaio Singapur Airlinesi. Aspektu burutugabea ekintza burutugabea, ez-perfektua adierazteko baliatzen da. Euskaraz aditz trinkoen eta aditzoina+-ten/tzen (ari izan) forma duten perifrastikoen bidez adierazten da gertaeraren ez-burututasuna. Aditz trinkoek puntualtasuna, unean gertatzen ari dena, adierazten dute eta perifrastikoek, ohikotasuna. Aditz guztiek, ordea, ez dute aditz trinko paradigmarik eta kasu horietan puntualtasuna aditz perifrastikoen bidez adierazten da. (116) adibideko dirau forma iraun aditzaren hirugarren pertsona singularreko orainaldiko aditz trinkoa da eta esate-unean indarrean dagoen gertaera bat adierazten du. (117) adibideko jarraitzen dute aditza jarrai aditzoina eta -tzen aspektu ez-burutuaren marka duen aditz nagusiz osatutako aditz perifrastikoa da. Horrek ere esate-unean indarrean dagoen gertaera baten berri ematen du. Adibideetan antzeman daitekeenez, azpimarratutako gertaerak gertatzen ari dira, baina ezin esan noiz hasi edo bukatuko diren. (116) Txapelak buru berean dirau. (117) Indarrean jarraitzen dute aire-linea indonesiarrarentzako zigorrek. Geroa, semantikoki aldia bada ere, euskaraz aspektuaren bidez adierazten da. Geroak ekintza gertakizun dela adierazten du, baina ezin daiteke aldian kokatu, geroaren -ko eta -ren aspektu markak aise konbina baitaitezke orainaldiko eta lehenaldiko aditz laguntzaileekin. Hala adierazten dira erreferentzia-unearen ondoren gertatzen diren gertaerak euskaraz. Esaterako, (118) adibideko zabalduko ditu aditz perifrastikoan zabaldu aditzari -ko 83 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK etorkizuneko marka gehitu zaio eta ditu orainaldiko aditz laguntzailearekin agertzen da. (118) Hirugarren terminalak datorren urteko urtarrilean zabalduko ditu ateak. Aspektu-markarik gabeko aditzak ere badaude. Halakotzat hartzen dira, esaterako, aditzoinak. Aspektu-markarik gabeko aditzak euskaraz denboran kokatzen zailak diren gertaerak adierazteko baliatzen dira, hala nola aginterazko formak (119) eta subjunktiboko formak (120). Hain zuzen ere, aditz aspektudunek gertaera gertagarriago bat adierazten dute (Altuna et al., 1987, 429 or.), agintera eta subjunktiboko formek ez bezala. (120) adibideko izan dezan aditz perifrastikoa subjunktibokoa da eta errealitatetik kanpoko gertaera bat adierazten du. Izan dezan aditza izan aditzoinaren bidez eta subjunktiboko orainaldiko dezan laguntzaileaz osatuta dago. (119) Etor bedi zure erreinua. (120) Espetxeratzea bertan behera uzteko galdegin die Auzitegi Gorenari eta Auzitegi Konstituzionalari, Generalitateko presidente gisa jarduteko aukera izan dezan. 3.1.2.4 Modalitatea Modalitatea beharrarekin eta posibilitatearekin lotzen den informazio linguistikoa da. (Zubeldia, 2010, 22 or.) arabera, modalitateak "beharrezkotasunarekin eta posibilitatearekin du zerikusia tradizioko logika modalean, proposizioaren egiarekin (edo faltsutasunarekin) dago lotuta; eta modalitate aletikoa esaten zaio". Bittarek (2010), ordea, modalitatea hiztunaren ikuspuntu edo iritziaren adierazpentzat hartzen du modalitate epistemikoaren ildoari jarraituta. Hala eta guztiz ere, Bittarek ere beharraren eta posibilitatearen nozioak modalitatean sartzen ditu. Guk modalitatearen ikuspegi tradizionalari helduko diogu, gramatiketan horrela tratatu izan baita, eta hori euskaraz nola gauzatzen den aztertuko dugu. Euskaltzaindiaren arabera (Eguskitza, 1985), hiru dira euskaraz modalitatea adierazteko bideak: • modalitate-partikulak: gogo, omen, ote, etab. • ahal/ezin izan aditz modalak 84 Gertaerak • nahi izan eta behar izan aditz semimodalak Guk ahalerazko -kedun aditz laguntzailea ere modalitate adierazletzat hartzea erabaki dugu, Altuna et al.-en (1987) adierazten denez, ahal izan forma perifrastikoaren baliokidea baita. Ikerketa-lan honetan aditz eta izen modalek adierazten duten modalitatea baino ez dugu kontuan hartuko; zehazki, -kedun formak eta ahal/ezin (izan) (121), behar (izan) (122) eta nahi/gogo/gura/gei (izan) (123) izenek edo aditz-multzoek adierazten dutena. (121) Sindikatuek laguntza eskatu dute ahal bezain laster lanean hasi ahal izateko. (122) Ordurako epaileak salmentari baietza edo ezetza eman behar izango dio. (123) Aljeriarrek egozketa adarra eta etxe-tresna txikiena erosi nahi dute. 3.1.2.5 Polaritatea Polaritateak gertaera baiezka edo ezezka agertzen den adierazten du. Semantikaren aldetik, ezeztapena bere eraginpean dagoen proposizioaren egiabalioa aldatzen duen hizkuntzako fenomenoa da (Martí et al., 2016). Ondorioz, gertaera bat ezezka agertzen bada, horren egia-balioa aldatuko da. Ezeztapenaren eraginaz ari garenean, bi elementu mota definitu izan dira ezeztapenaren azterketan: ezeztapenaren irismena eta fokoa. Irismena ezeztapen-markek eragiten dioten testu-zatia da. Ezeztapenaren fokoa ezeztapenaren irismenean argien edo indar handienez ezeztatutako elementua da (Huddleston eta Pullum, 2002). Euskaraz, gertaerarekin batera ezeztapen-markarik ez badago (ez, ezin, gabe, etab.) (Altuna et al., 2017b), gertaerak polaritate positiboa duela esango dugu. Aitzitik, gertaera ezeztapen-markaren eraginpean badago, ezezka agertzen dela eta polaritate negatiboa duela esango dugu. Hurrengo (124–125) adibideetan polaritatearen eta ezeztapenaren arteko eragina zehatzago adierazten dugu. Hasteko, (124) adibidean ezeztapenmarkarik ez duen perpausa dago. Bertan erosi eta nahi dute gertaerak polaritate positiboz agertzen direla esango dugu. (125) adibidean, aldiz, ez ezeztapen-marka ageri da. Horrek bere eraginpean dauden gertaeren polaritatea aldatuko du (Altuna et al., 2017c); hala, (125) adibidean erosteko da ezezka agertzen den gertaera eta horri bakarrik eragiten dio ezeztapenak. 85 Gertaerak 3.1.3.1 Ziurtasuna Ziurtasuna testuetako informazio subjektibotzat eta esplizituki adierazten den modalitate epistemikoko formatzat (Rubin et al., 2006) hartzen dugu. Ziurtasunak, beraz, igorleak adierazitako mezuaren egiazkotasunarekiko duen konpromisoa adierazten du. Zubeldiak (2010), ebidentzialitatearekin lotzen du ziurtasuna eta esaten du ebidentzialitateak ezagutzari buruzko jarreraren ezein hizkuntz adierazpen biltzen duela. Hau da, ebidentzialitatea ziurtasunaren adierazpentzat du. Gertaerak errealitatean gertatu direlako informazioa nola adierazten den ikertu dugunez, igorlearen gertaerarekiko konpromisoa edo ziurtasuna euskaraz nola adierazten den aztertu dugu. Arau orokor bezala, lehen urrats honetan, gertaerak ziurtzat hartuko ditugu (128), baldin eta ez badago ziurgabetasun-marka espliziturik edo ez bada ezinezkoa ziurtasun balio bat ematea. Ote ziurgabetasun partikulak (129) galdu gertaeraren ziurtasunarekiko igorlearen konpromiso falta adierazten du. (128) Boeing-ek 11.000 milioi dolar lortu ditu akordioetan. (129) Hegazkin-merkatuaren kontrola galdu ote zuen eztabaida piztu zen. Ote (129) edo omen eta ei bezalako partikula modalak ziurtasun eza adierazteko modu bat dira, esanahi hori testuinguruari eta pragmatikari lotuta badago ere (Zubeldia, 2010). Era berean, badira beste baliabide lexiko batzuk ere. Baliabide lexiko horien artean, gertaera batzuek (ez jakin, zalantza izan) esplizituki adierazten dute hizlariaren ziurgabetasuna gertaeran horien mendeko den gertaerari dagokionez. Adibidez, (130) adibidean balearen iraupenarekiko ziurgabetasuna eta zalantza ageri dira. (130) 'Euskal balea' ere esaten zaion espezie horrek apenas duen hazkunderik, eta zalantzan jarria da haren iraupena. 3.1.3.2 Faktualitatea Sauríren (2008) arabera, faktualitatea testuan aipatutako gertaeren izaera faktuala adierazten duen informazio-maila da; hau da, testuan agertzen diren gertaerak errealitateko egoera errealekin edo ziurrak ez diren egoerekin bat datozen edo ez aztarna emango dute. Ondorioz, testuan agertzen diren gertaera guztiak ez dira gertatu edo gertatuko, eta horren arabera 87 Denbora-adierazpenak Adibidez, etorri izan ez banintz baldintzazko perpausean (136), etorri gertaera ezezka eta lehenaldi burutuan agertzen da. Normalean, ezezka eta lehenaldi burutuan adierazten den gertaera ez da gertatu; baldintzazko testuinguruaren kasuan, ordea, faktualitate balioa aldatzen da, hiztunak baitaki etorri izana gertatu dela. (136) Etorri izan ez banintz, ez nuke lehendakaria ezagutu izango. Perpaus generikoek kategoriei buruzko orokortzeak adierazten dituzte. Horregatik, perpaus horietako gertaerak (137) ezin koka daitezke denborako une zehatz batean, eta ondorioz ezin dute faktualitate-balio zehatzik hartu errealitatean gertatzen ari badira ere. Ez da, ordea, gauza bera gertatzen egoera guztietan: orokorrean egoerak deskribatzen dituzten gertaerak denboran koka daitezke eta gauzatzen direla esan daiteke. (137) Airbus A320a korridore bakarreko hegazkina da. Gertaerak gertatzen diren ekintzak eta egoera badira, kronologiako punturen batean gertatzen dira. Kronologiako puntu horiek adierazteko denboraadierazpenak baliatzen ditugu. Jarraian ikusiko ditugu denbora-adierazpenen definizioa eta ezaugarri nagusiak. 3.2 Denbora-adierazpenak Denbora-informazioaren elementuen definizioak eman ditugunean, ikusi dugu hainbat autorek diotela denbora-adierazpenak kronologiako uneen eta iraupenen adierazpenak direla. Hala, denbora-adierazpenek denbora esanahia dute eta perpauseko gertaerak denboran kokatzen dituzte, hau da, eurek seinalatzen dute perpauseko gertaerari dagokion denbora-unea edo luzapena. Adierazpide horiek guztiek, formaz ugariak badira ere, noiz?, noiztik?, noiz arte?, noizko? eta zenbat denbora? galderei erantzuten diete eta denbora une edo tarte mugatu bat (iraupen bat) irudikatzen dute. 3.2.1 Denbora-adierazpenak euskaraz Euskaraz denbora-adierazpenak nagusiki adberbio-sintagmen bidez eta postposizio-sintagmen bidez adierazten dira, baina adjektibo-sintagmek, zenbait perpaus berezik eta zenbakizko egiturek ere adieraz dezakete denbora. 89 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK 3.2.1.1 Adberbioak Denbora adierazten duten adberbioek, euskal gramatika tradizionalen arabera, aditzondo funtzioa bete izan dute. Aditzondoak berez eta postposizioatzizkirik gabe aditzari laguntzen dioten aditz-sintagmako elementuak dira (Altuna et al., 1987). Adberbioek, normalean, zirkunstantzia bat adierazten dute. Denborazko adberbioek zehazki, aditzak adierazten duen gertaera denboran kokatzen dute. Adberbioak formaz anitzak dira; Euskaltzaindiak (Altuna et al., 1985) hainbat motatako aditzondoak batzen ditu5: adberbio bakunak (atzo (138) eta maiz (139)), adberbio eratorriak (hilabeteka (140)), zehaztugabeko konposatuak ((141) adibideko noizbait eta (142) adibideko inoiz) eta bestelakoak ((143) adibideko dagoeneko). Gertaeretan egin bezala, atal honetako adibideetan, nabarmendu nahi dugun egitura beltzez adieraziko dugu. (138) Atzo programa berria estreinatu zuten telebistan. (139) Maiz joaten gara Frantziara ostrak jatera. (140) Alokairua hilabeteka ordaindu behar da. (141) Noizbait entzuna nuen Mikelek gaur kontatu duen istorioa. (142) Inoiz horrelako soineko politik dendan ikusten baduzu, eros iezadazu. (143) Dagoeneko euritakoa eta neguko arropa atera behar izan dugu. (138–143) adibideetan adberbioak beren oinarrizko forman agertu badira ere, adberbioak egitura handiagoetan, postposizio-sintagmetan, ager daitezke eta gaurtik (144) edo noizean behin moduko esamoldeak (145) sortu. (144) Gaurtik aurrera ez duela gehiago erreko zin egin du. (145) Noizean behin jatetxe garestietan bazkaltzea gustatzen zaio Maiteri. Horiez gain, adizlagun itxura duten askotan (146), sasoiz (147) eta gisakoak aipatu behar ditugu, adizlagun itxura izanagatik ere, lexikalizaturiko aditzondoak baitira. (146) Askotan ahazten ditut eguzkitarako betaurrekoak hondartzara noanean. (147) Lanera sasoiz heltzeko ordubete lehenago esnatu ohi naiz. 5EGLUko aditzondoen sailkapena adberbioentzat baliatu dugu aditzondoak eta adberbioak parekoak baitira. 90 Denbora-adierazpenak 3.2.1.2 Izenak Izenek ere denbora adieraz dezakete. Adberbioek bezala, perpauseko aditza denboran kokatzen dute gehienek. Orokorrean leku-denborazko atzizkiak (inesiboa nagusiki (148), adlatiboa (149), ablatiboa (150), leku genitiboa (151)) hartzen dituzte izenek, baina batzuetan soziatiboa (152) eta instrumentala (153) ere hartzen dituzte. Postposizio askeak ere har ditzakete (154). (148) Goizean irten zen etxetik. (149) Iluntzetik egunsentira eten behar izan dituzte erreskate operazioak. (150) Gabonetatik egon zen Mikelen eskutitzaren zain. (151) Eskatutakoa sanferminetarako prest izango duzu. (152) Andra Mari eguna ostegunarekin jausten da aurten6. (153) Bi orduz egon naiz zure zain. (154) Eguerdira arte iraungo du emanaldiak. Denbora adierazten duten izenek normalean postposizioak hartzen dituzte. Postposizio-sintagma horiek gehienetan adizlagun funtzioa betetzen badute ere, posible da perpausean funtzio ezberdina izatea, hala nola subjektua (155), atributua (156) edota izenlaguna (157). (155) Gaurko goiza oso luzea egin zait. (156) Izena emateko azken eguna gaur da. (157) Lehen Airbus A380a Singapur-en lurreratu da 12 orduko hegaldia egin ostean. 3.2.1.3 Adjektiboak Adjektibo batzuek7 ere denbora-informazioa adieraz dezakete. Adjektiboek perpauseko izen baten ezaugarri bat adierazten dute, kasu honetan denborazkoa. Adjektibo horiek izenlagun funtzioa (158) edota atributu funtzioa (159) bete dezakete. (158) Gure eguneroko borroka metroan leku librea topatzea da. (159) Margolan horiek gotikoak bai, baina berantiarrak dira. 6Andra Mari eguna ere denbora-adierazpena da, baina adibide honekin soziatiboaren denbora balioa nabarmendu nahi dugu. 73.1.1.3 atalean azaldu bezala, euskararen tratamendu automatikoan izenlagun eta izenondoak adjektibo kategoriaren barruan hartu izan dira. 91 Denbora-adierazpenak (167) 18:00etan; 18:43an (168) Arratsaldeko 6etan Zenbakizko egiturak aparte deskribatu baditugu ere, postposizioak hartzean izenek bezala funtzionatzen dute eta morfema-multzo berak hartzen dituzte analisi morfosintaktikoan. Zenbakiz idatzitako 18:43 moduko forma horiek (166) leku-denborazko postposizio-atzizkiak (inesiboa, ablatiboa, adlatiboa. . . ) eta arte bezalako postposizio askeak ere har ditzakete 18:43an (167) moduko formak sortuz. 3.2.2 Abiarazle lexikoak Euskaraz denbora adierazten duten egiturak ikusi berri ditugu. Batzuek berez egiten diote erreferentzia denborari, beste batzuen denbora-adierazpen izaera, ordea, testuinguruaren araberakoa da. Denborari berez erreferentzia egiten dioten elementu horiei abiarazle lexiko deritze. Abiarazle lexikoak, Ferro et al.-en (2003) arabera, denborazko unitate edo kontzeptu bat adierazten duten hitzezko edo zenbakizko adierazpenak dira. Denbora-informazioaren prozesamenduan garrantzitsua da abiarazle lexiko horiek identifikatzea, horien presentziak denbora-adierazpenaren presentzia adieraziko baitu kasu gehienetan. Euskaraz ere, berez denbora adierazten duten formak aurki ditzakegu: ordu, gaur, ekain, eta abar. Aurreko ataletako adibideetan ikusi ahal izan denez, denbora-adierazpenek berez denbora adierazten duen unitatea izango dute buru askotan (goizean eta gauera (148), sanferminetarako (151), ostegunarekin (152) eta orduz) (153). Forma horiek orokorrean denbora adierazten duten esapideetan agertzen dira. Ondorioz, abiarazle lexiko horiek aurretik deskribatutako egituraren batean agertuz gero, denbora-adierazpentzat hartuko dira, izan denbora-une edo iraupen bat. Hartara, euskarazko hainbat abiarazle lexiko zerrendatu ditugu (ikus A eranskina). Denbora adierazten duten hitz horien zerrenda zabaldu eta osatzeko, euskarazko WordNet (Pociello, 2008) kontsultatu dugu, ingelesezko time eta euskarazko denbora hitzen euskarazko hiponimoak bilatuz. Besteak Altuna et al. (1987) gramatikatik eta Ferro et al. (2003)-ko adibideetatik itzulita edo moldatuta lortu ditugu. 3.5. taulan abiarazleotako lagin bat gramatika-kategoriaren arabera sailkatu dugu. Bestalde, 3.5. taulan adierazitako abiarazle lexikoak denbora adierazle moduan hartu izan diren arren, gerta daiteke testuinguru batzuetan hitz 93 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK 3.5 taula – Kategoriaren araberako abiarazle lexikoen sailkapena Kategoria Abiarazle lexikoak Izen arruntak aro, arratsalde, asteburu, astelehen, eguerdi, etorkizun, mende, minutu, ordu, otsail, sanfermin, sasoi, seiurteko, solstizio, udazken, etab. Izen bereziak Gabon, San Joan, etab. Adjektiboak eguneroko, hilabetekari, bienal, etab. Denborapatroiak 13:03, 2014/02/12, 1992ko, etab. Adberbioak gaur, berandu, orain, lehen, berehala, egundo, etab. Zenbakiak 5etan, 6an, etab. horiek denborarik ez adieraztea. (169) adibideko arratsalde denborazkotzat ez hartzea erraza izan daiteke unitate fraseologikoen azterketa eginez gero, esaldiko bi tokenak egitura fosilizatu batean agertzen baitira. (169) Arratsalde on! Beste kasu batzuetan anbiguotasun lexikoari edo polisemiari arreta jarri behar diogu. Esaterako, urteko hamargarren hilabetea adierazten duen urri formak (170) bakan edo eskas adierazten du (171) adibidean. (170) Leihaketa beriro abiatuko da urrian. (171) Eskolak psikomotrizidadea lantzeko dituzten baliabide urriak salatu ditu. Amaitzeko, kontuan izan behar da denbora-adierazpen guztiek ez dutela abiarazle lexiko bat hartzen eta, ondorioz, egiturok denborazkoak direla erabakitzeko testuinguruaren beharra izango dugu. Denbora-adierazpenak prozesatzean ezingo gara forma horien semantikaz baliatu eta hori ere kontuan hartzekoa da egiturok automatikoki nola erauzi aztertzean. Adibidez, (172) adibidean bostetan denborazko adizlaguna da eta ordua adierazten du; (173) adibideko bostetan zenbatzaile izenordainak, ordea, lekua adierazten du: (172) Bostetan geratu ginen kafea hartzeko. (173) Bost etxe zituen eta bostetan jarri zuen jacuzzia. 94 Denbora-adierazpenak 3.2.3 Denbora-adierazpenen ezaugarri linguistikoak Denbora-adierazpenek kronologiako denbora uneak eta iraupenak adierazten dituztenez, zein motatakoak diren eta kronologiako zein une edota zenbateko tartea adierazten duten identifikatzea da garrantzitsuena. Hau da, denboraadierazpenaren mota eta kronologiako balio zehatza dira ezaugarri nagusiak. Hala ere, badira informazio osagarria eskaintzen duten beste ezaugarri batzuk ere. Horiek ondoko ataletan deskribatu ditugu. 3.2.3.1 Mota Denbora-uneak edozein granularitate duten puntutzat hartuko ditugu, eta iraupenak esplizituki denbora-tarte bati dagozkien tartetzat. Adibidez, (174) adibidean agertzen den datorren urteko urtarrilean denbora-adierazpenak hilabete oso bati egiten dio erreferentzia, baina hilabete hori unetzat hartzen da. (175) adibideko 12 orduko, ordea, denbora tarte baten luzerari buruzko erreferentzia zuzena da. (174) 3. terminalak datorren urteko urtarrilean zabalduko ditu ateak. (175) Lehen Airbus A380a Singapur-en lurreratu da 12 orduko hegaldia egin ostean. Lehen bereizketa hori gertaeren sailkapenari estuki lotuta dago. Izan ere, gertaera guztiak ez dira berdin gauzatzen denboran. Adibidez, (176) adibideko esaldia onartzea zaila egiten da, tontorrera heltzea une bakarrean gertatzen den gertaera baita eta ezin baita tarte batez luzatu. (176) Hiru orduz heldu zen tontorrera. 2.2.2. atalean ikusi dugunez, denbora-une multzo bezala edo iraupen multzo bezala uler daiteke. Guk tarteko bidea hartuko dugu eta denbora-uneen zein tarteen bidez adieraziko dugu, euskaraz ere denbora horrela adierazteko bideak baitaude. Horien adierazpenak dira datak, orduak, iraupenak eta errepikapenak. Sailkapen hau aztertutako beste hizkuntzetan era bertsuan jokatu delako aukeratu dugu. Era berean, sailkapen hori bat dator normalizaziorako aukeratutako ISO-8601 arauarekin eta horrek erraztu egiten digu denbora-adierazpenen prozesamendua. 95 Denbora-adierazpenak Errepikapenak Errepikatzen diren denborak edo denbora-multzoak adierazten dituzten denbora-adierazpenak dira. Multzo honetan sartzen ditugu maiztasuna (184) eta kuantifikazioa (185) adierazten dituztenak. Maiztasunek gertaera baten maiztasuna adierazten dute eta kuantifikazioek denbora tarte batean gertaera zenbatetan gertatzen den. (184) 1970eko hamarkadan 300.000 ale saltzen zituen astero. (185) Hamabostean behin egiten duten elkarretaratzean hainbat hautetsiren babesa jaso dute gaur. 3.2.3.2 Balio normalizatua Denbora-adierazpenek adierazten dituzten une eta iraupen horiei balio zehatza eman behar zaie denbora-informazioaren prozesamenduan. Hau da, bakoitzak zehazki kronologiako zein punturi egiten dion erreferentzia edo zenbateko luzapena hartzen duen adierazi behar da, eta hori ordenagailu bidez interpretagarria izango den eran egin behar da (ikus 4.2.2.2 atala). Kasu batzuetan erraza da denbora-adierazpenak kronologiako zein uneri (186) edo zenbateko tarteari (187) egiten dioten erreferentzia ebaztea, esplizituki adierazten baita testuan. Beste denbora-adierazpen batzuk, ordea, ez dira hain errazak normalizatzeko, denbora-adierazpen erlatiboak (188) direlako edo lausoak direlako (189). Denbora-adierazpen erlatiboen kasuan esate-unearen edo testuaren sorrera-dataren arabera eslei dakieke balio normalizatu bat. Denbora-adierazpen lausoei, ordea, ezin zaie balio normalizatu zehatzik esleitu, denbora-adierazpenak eta testuinguruak ez dutelako horretarako informazio nahikoa adierazten. (186) iTunes Music Store onlineko musika-denda merkaturatu zuen 2003ko apirilaren 28an. (187) Lehen Airbus A380a Singapur-en lurreratu da 12 orduko hegaldia egin ostean. (188) 3. terminalak datorren urteko urtarrilean zabalduko ditu ateak. (189) Hegazkinari 400 bat gonbidatuk egin zioten ongietorria laster zabalduko den 3. terminalean. 3.2.3.3 Denbora-adierazpenak testuan betetzen duen funtzioa Denbora-adierazpen guztiak ez dira berdin gauzatzen testuetan: batzuk testuko perpausetan agertzen diren denbora-adierazpen arruntak dira eta tes97 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK tuaren baitan ulertzen dira. Aitzitik, beste batzuek testua ulertzeko informazio gehigarria dute. Aurreko ataletan esaldietan agertzen diren denbora-adierazpenak arruntak direla esan dezakegu perpauseko gertaerak denboran kokatzen laguntzen baitute eta testuan lortzen baitute beren esanahia. Adibidez, (190) adibideko 2003ko apirilaren 28an perpauseko informazioarekin ulertzen da. (190) iTunes Music Store onlineko musika-denda merkaturatu zuen 2003ko apirilaren 28an. Hala ere, aipatu berri dugunez, denbora-adierazpen batzuei ezin zaie berez balio bat esleitu denbora-adierazpen anbiguoak edo lausoak direlako. Esaterako, (191) adibideko datorren urteko urtarrilean denbora-adierazpenari balioa esleitu ahal izateko, perpausa noiz idatzi zen ezagutzea baino ez da behar. (191) 3. terminalak datorren urteko urtarrilean zabalduko ditu ateak. (191) adibideko denbora-adierazpena ebazteko testuz kanpoko erreferentzia une bat behar da. Testu batzuetan sorrera-data edo argitalpen-data modukoak adierazten dira denbora-adierazpenen bidez. Denbora-adierazpen horiek ez dute testuan parte hartzen, baina badituzte funtzio berezituak: testuaren denbora-markoa definitzea testuko denbora-adierazpen erlatiboak desanbiguatzeko informazioa ematea. Adibidez, 3.1 irudian 2007ko urriaren 17a denbora-adierazpenak datorren urteko urtarrilean unea 2008ko urtarrila izango dela erabakitzen laguntzen du. 3.3 Erlazioak Aipatutako gertaera eta denbora-adierazpen horiek bere horretan denborainformazioaren zati bat baino ez dute adierazten. Esaterako, (192) adibidean merkaturatzea gertatu dela eta 2003ko apirilaren 28ko data agertzen dira. Hala ere, intuitiboki gertaeraren eta denbora-adierazpenaren arteko lotura egiten dugu eta merkaturatzea 2003ko apirilaren 28an gertatu dela jakin dezakegu. Izan ere, testuko elementuak elkarri lotzen zaizkie. Lotura horiek erlaziotzat hartu ditugu. Atal honetan denbora-informazioan esanguratsuak direnak aztertuko ditugu eta erlazioen adibideak ematean erlazioaren iturria edo burua beltzez 98 Erlazioak 3.1 irudia – Testu bateko denbora-adierazpenak emango dugu; erlazioaren xedea edo mendeko elementua, kurtsibaz; eta erlazioa testuan esplizituki adierazten duen seinalea azpimarraz. (192) iTunes Music Store onlineko musika-denda merkaturatu zuen 2003- ko apirilaren 28an. Perpaus bereko gertaerak edota denbora-adierazpenak lotzen dituzten erlazioak gertaera horiek kronologian kokatzeko informazio asko adierazten 99 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK badute ere, ez dira denbora-informazioaren prozesamenduan balia daitezkeen bakarrak. Hala, atazaren berezitasunen arabera, atazarako ahalik eta informazio gehien eman dezaketen erlazioak azaleratuko dira. Denborainformazioaren inguruko atazetan baliatu diren erlazioak aztertu ditugu, euskarazko denbora-informazioaren prozesamenduan zein erlazio mota landu erabakitzeko. NewsReaderren (Agerri et al., 2014) proposatutako erlazioak ekonomiaalbisteetako informazioaren erauzketarekin estuki lotuta daude. Proiektuaren helburua ekonomia-albisteak enpresentzat baliagarri egitea zenez, gertaeretako parte-hartzaileak eta zenbakizko egiturak identifikatu zituzten, horiek garrantzia handia baitute ekonomiari buruzko albisteetan. Era berean, ondoko sei erlazio motak definitu ziren: • dokumentu barruko gertaeren korreferentzia-erlazioak • gertaeren eta gertaeretan parte hartzen duten entitate eta zenbakien arteko erlazioak • gertaeren arteko kausazko erlazioak • mendekotasun-erlazioak • gramatika-erlazioak (aspektuzko erlazioak, HAULetako elementuen arteko erlazioak eta gertaerak ahalbidetzen dituzten gertaeren eta ahalbidetutako gertaeren artekoak) • denbora-erlazioak Ikusten denez, NewsReaderren denbora-erlazioez gain, mendekotasun- eta gramatika-erlazioak ere aztertu dituzte eta kausazko erlazioei garrantzi berezia eman diete. Bestalde, gertaera-instantzien arteko korreferentzia ere aztertu dute, hori aztertzeak testu kantitate handietan gertaerak identifikatzen laguntzen baitu, gertaera-instantzia horiek errealitateko gertaera bakarrari egiten baitiote erreferentzia. Bistan da NewsReaderren proposatutako erlazio-eskemaren bidez informazio gehiago adierazten dela, baina etiketatzaileen lan handia eskatzen du eta denbora-informazioa baino esparru zabalagoa hartzen du. SIBILA proiektuan (Wonsever et al., 2008), ordea, mendekotasunezko eta aspektuzko erlazioak baino ez dira kontuan hartzen. SIBILAren helburua gertaeren faktualitatea aztertzea da eta horregatik alde batera uzten dira 100 Erlazioak denbora-erlazioak. Proposatzen dituzten mendekotasunezko eta aspektuzko erlazioak oso hurbil daude TimeMLn proposatutako erlazioetatik. Hain zuzen ere, TimeMLn hiru erlazio hauek definitu ziren: • denbora-erlazioak • mendekotasun-erlazioak • aspektuzko erlazioak Ikus daitekeenez, erlazio horiek testuko elementuen arteko semantikaren esparruko erlazioak adierazten dituzte. Zehatzago esanda, denboraren irudikapenarekin harremana duten erlazioak dira: denbora-erlazioek gertaerak ordenatzen laguntzen dute eta aspektuzkoek gertaeren faseak (hasiera, amaiera, etab.) adierazten dituzte. Mendekotasun-erlazioek, berriz, gertaerak errealitatean gauzatzeari buruzko informazioa ematen digute, besteak beste. Ikerketa-lan honetan, TimeMLn definitu diren erlazio horietan oinarritu gara. Jarraian deskribatuko ditugu erlazio horiek, baita euskaraz zein elementuk parte hartzen duten ere. 3.3.1 Denbora-erlazioak Denbora-erlazioak gertaeren, denbora-adierazpenen edota gertaeren eta denbora-adierazpenen artean sortzen diren erlazioak dira. Erlazio horiek lotzen dituzten elementuen arteko hurrenkera kronologikoa adierazten dute. Denbora-erlazioa bi gertaeraren edo bi denbora-adierazpenen artean gertatzen bada, biak beren artean denboraren arabera ordenatzen dira, eta gertaera baten eta denbora-adierazpen baten artekoa bada, gertaera denborari ainguratzen zaio. Gertaerak kronologian kokatzeko, gertaera bakoitza zein denborari lotuta dagoen edota zein gertaeraren aurretik edo ondoren gertatzen den erabaki behar da. Adibidez, (193) adibidean adierazten da une batean Superjumboa zerbitzuan hasiko dela eta, geroago, 2011 urtea hasiko dela. Esan daiteke hastearen eta 2011ren artean denbora-erlazioa sortu dela. (193) Superjumboa 2011 baino lehen hasiko da zerbitzuan. Gertaerak zein kronologiako une eta tarteak ez dira beti sekuentzialki gertatzen, ordea. Hain zuzen ere, gertaeren edota denbora-adierazpenen artean 101 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK 13 motatako erlazioak sor daitezke 3.2 Allenen denbora-tarteen teoriaren arabera. irudian ikus daitekeenez. Errepresentazio hori denbora-adierazpenak eta gertaerak interbalo bezala ikusiz gero da posible, batzuek besteak guztiz edo partzialki beren baitan har baititzakete. 3.2 irudia – Allenen denbora-tarteen teoriako erlazioak Testuetako gertaeren eta denbora-adierazpenen arteko erlazioei dagokienez, denbora-erlazio batzuk inplizituak dira (194), baina beste asko esplizituki adierazten dira denborazko seinaleen (195) (ikus 3.3.1.2 atala) bitartez. (194) Lehen ministroak aire-linea txalotu zuen eta aipatu zuen arrakasta Singapur-eko biztanle guztiak harro egoteko modukoa zela. (195) Lehen airbus A380a Singapur-en lurreratu da 12 orduko hegaldia egin ostean. Esaterako, (194) adibidean txalotzea aipatzearen aurretik gertatu zela ondoriozta daiteke, horretarako ebidentziarik ez badago ere. (195) adibidean, ordea, ostean hitzak lurreratzea 12 orduko hegaldiaren ondoren gertatu zela esplizituki adierazten digu. Hala, ostean denborazko seinale bat dela esan dezakegu. 3.3.1.1 Denbora-erlazio motak Allenen teoriari jarraituz, denbora-tarteen (edo gertaeraren gauzatzeen) artean 6 konbinaketa pare posible eta berdintasun erlazio bat sortzen dira eta horietan oinarrituta definitu dira TimeMLn proposatutako erlazioak. Erlazio horiek hainbat eratara gauzatuko dira testuan, baina beti izango dira berak. Honakoak dira denbora-erlazio horiek eta beren adibideak: • Gertaera edo denbora-tarte bat beste gertaera edo denbora-tarte bat baino lehenago/beranduago gertatzea 102 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK 3.3.1.2 Denbora-erlazioen seinaleak Arestian aipatu bezala, denbora-erlazio batzuk esplizituki adierazten dira testuetan seinaleak deritzen elementuen bidez. Elementu horiek ez dute soilik denbora-erlazioa markatzen, zein erlazio mota dagoen ere adierazten dute. Seinaleak definitzean, etiketatzeari eta prozesamendu automatikoari erreparatu diogu, seinaleen definizioa eta etiketatuko duguna bat etortzea nahi dugulako. Etiketatzea token mailan egitea erabaki dugunez, ondoko egiturak baino ezingo ditugu seinaletzat hartu. Egitura horiek gramatika kategoriaren arabera sailkatu ditugu. • Denborazko postposizio askeak (204) Lehen Airbus A380a Singapurren lurreratu da 12 orduko hegaldiaren ostean. (205) Cata 16 milioiko inbertsioa egiteko prest zegoen epaitegian bertan erregistratu ondoren. (206) Enpresak 60,4 milioiko galera izan du ekainera arte. (207) Hor da negoziazio epea. Hortik aurrera konkurtso legeak aurrera jarraituko du. • Denborazko postposizio-atzizkiak (208) Bahituak aurkitu zituztenean, oso egoera txarrean zeudela konturatu ziren. (209) Esan zitzaien ez erabiltzeko "betierekotasun" hitza menpeko ekarpenak adieraztean. (210) Lehen Airbus A380a Singapurren lurreratu da 12 orduko hegaldiaren ostean. • Karaktere bereziak, hala nola -, : eta / (211) Irekiera ordutegia: 15:00–18:00. (212) 2017–2020 urteetarako aurrekontuak onartu zituen batzordeak. 3.3 irudiko testuan ostean eta arteko postposizioek markatzen dituzte denbora-erlazioak esplizituki. 104 Erlazioak 3.3 irudia – Testu bateko seinaleak 3.3.2 Mendekotasun-erlazioak Mendekotasun erlazioak bi gertaeraren artean eratzen diren erlazioak dira. Erlazio horietan gertaera batek beste bat (edo proposizio oso bat) argumentutzat hartzen du. Esaterako (213) adibidean, diote gertaerak historiak errepikatzeko joera du proposizioa hartzen du argumentutzat. (213) Historiak errepikatzeko joera duela diote zenbaitek. 105 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK Hizkuntzalaritzan, normalean mendekotasun-erlazioez ari garenean, sintaxi-mailako mendekotasunaz ari gara. Mendekotasun sintaktikoak, ordea, ez du denbora-informazioaren analisian eragin handirik. Esparru horretan mendekotasun semantikoari erreparatu behar zaio, jakina bada ere mendekotasun semantikoa askotan mendekotasun sintaktikoaren bidez adierazten dela. Hala, denbora-informazioa aztertzean, gertaeren errealitateko gauzatzeari buruzko informazioa ematen duten gertaeren arteko erlazioak aztertu behar dira. Bi mendekotasun-erlazio eskema aztertu ditugu: SIBILA proiektuan proposatutakoa (Wonsever et al., 2008) eta TimeMLkoa (Pustejovsky et al., 2003a). Bi horietaz gain, NewsReader proiektuan proposatutakoa ere aztertu dugu, baina alde batera utzi dugu, eskaintzen dituen mendekotasun-erlazio motak oso murritzak direlako. SIBILAk eta TimeMLk, ordea, mendekotasunerlazio eskema zabala dute. Hain zuzen ere, SIBILAk zortzi mendekotasun erlazio mota hauek eskaintzen ditu: • Modalak (modal): esperientzia subjektiboak adierazten dituzten gertaerek sortutako erlazioak dira. Gertaera horiek balizko mundu edo egoerak hartzen dituzte argumentu gisa. (214) Endesak uste du Garoña berriro zabaltzeko gai izango dela. • Ebidentzialak (evidencial): gertaera diskurtsibo edo hautematezkoek sortzen dituzten erlazioak dira. (215) Kapitainak bera ere inoiz marinel izan zela esan zuen. • Ezezkako ebidentzialak (negativo evidencial): lexikoki ezeztapena edo ukapena adierazten duten gertaera diskurtsiboek sortzen dituzten erlazioak dira. (216) Kapitainak bera ere inoiz marinel izana ukatu zuen. • Faktikoak (fáctico): mendeko gertaeraren egiazkotasuna ontzat hartzen duten predikatuek sortzen dituzten erlazioak dira. (217) Kapitainak bera ere inoiz marinel izan zela ahaztu zuen. • Kontrafaktikoak (contrafáctico): mendeko gertaeraren egiazkotasun eza ontzat hartzen duten predikatuek sortzen dituzten erlazioak dira. 106 Erlazioak (218) Kapitainak bera ere inoiz marinel hegaldia kantzelatu zuen. • Baldintzazkoak (condicional): bi gertaeren artean baldintzazko tarteetan (periodos condicionales) sortzen diren erlazioak dira. (219) Zuei horrelakorik gertatzen bazaizue, ez zenukete atarramentu onik aterako, duzuen eskarmentu urriagatik. • Existentzialak (existencial): aditz kopulatiboen, existentzialen eta aurkezpenezkoen edo antzerako nominalizazioen eta gertaerak adierazten dituzten beste batzuen arteko erlazioak dira. (220) Gaur Bilboko Euskaraldiaren aurkezpena egin dute. • Kausazkoak (causal): kausa adierazten duten predikatuek sortutako erlazioak dira. (221) Euriteek uholdeak eragin zituzten. Ikus daitekeenez, SIBILAko sailkapenean mendekotasun semantikoa eta sintaktikoa nahasten dira, erlazio existentzialen kasua sintaxi mailakoa baita. TimeMLn, ordea, sei erlazio mota hauek baino ez dira definitu: • Modalak: gertaera batek unibertso posible bati buruzko erreferentzia egiten du. Bestela esan, buru den gertaerak balizko errealitate baten aukera zabaltzen du. (222) Endesak uste du Garoña berriro zabaltzeko gai izango dela. • Faktiboak eta ez faktiboak: buru diren gertaerek beren argumentu diren gertaeren egiazkotasunaren edo egiazkotasun ezaren ondorio logikoa aurkezten dute. Zehatzago, erlazio faktiboetan, gertaera nagusiek argumentu diren gertaerak gertatu direla adierazten dute eta, ez-faktiboetan, ez direla gertatu adierazten dute. (223) Kapitainak bera ere inoiz marinel izan zela ahaztu zuen. • Ebidentzialak eta ezezko ebidentzialak: gertaera nagusiak bere mendeko gertaeraren ebidentzia edo ebidentziaren ukapena adierazten du. 107 3 - EUSKARAZKO GERTAERAK, DENBORA-ADIERAZPENAK ETA HORIEN ARTEKO ERLAZIOAK (224) Kapitainak bera ere inoiz marinel izan zela esan zuen. (225) Kapitainak bera ere inoiz marinel izana ukatu zuen. • Baldintzazko erlazioak: baldintzazko erlazioetan protasia eta apodosiaren arteko erlazioak sortzen dira. (226) Zuei horrelakorik gertatzen bazaizue, ez zenukete atarramentu onik aterako, duzuen eskarmentu urriagatik. TimeMLn definitzen diren erlazioetan, mendekotasun semantikoa baino ez dago. Aitortzen dugu erlazio-semantiko gehiago ere defini daitezkeela, kausa esaterako, baina gure lanean TimeMLn proposatutako mendekotasunerlazioen sailkapenari jarraituko diogu. Alde batetik, gertaeren sailkapen semantikoa ere TimeMLtik hartu dugu eta erlazioak horietan oinarrituko baditugu, pentsatzekoa da gertaera mota beretatik erlazio mota berak sortuko direla. Beste aldetik, gure etiketatzea beste hizkuntzetako TimeML etiketatzeekin konparatu ahal izateko, erlazio mota berdinak mantendu behar ditugu euskararako ere egokiak direla iruditzen zaigulako. Hala ere, etorkizunean mendekotasun-erlazioen azterketan sakontzeari eta horien kopurua zabaltzeari interesgarri deritzegu. Horretaz gain, kontuan izan behar da mendekotasun-erlazioek faktualitatearekin (ikus 3.1.3.2 atala) harreman estua dutela, erlazioaren buruek mendeko gertaeraren egia-balioari eragiten baitiote. Ondorioz, mendekotasunerlazioak tratatzeak faktualitatearen ebazpenean lagunduko du. 3.3.3 Aspektuzko erlazioak Aspektuzko erlazioak aspektuzko gertaera baten eta beste gertaera baten artean eratzen direnak dira. Aspektuzko gertaerek denboran luzatzen den gertaera baten (edo iraupen baten) faseak adierazten dituzte eta aspektuzko erlazioetan gertaera horren fasea adierazten dute. Adibidez, (227) adibidean saltzearen hasieraren berri ematen da eta hasi zen eta saltzen gertaeren artean aspektuzko erlazioa dagoela esango dugu. (227) Apple multimedia produktu batzuk saltzen hasi zen. Aztertu ditugun etiketatze-eskemen artean, SIBILAk eta TimeMLk eskaintzen dituzte aspektuzko erlazioen sailkapenak. SIBILAn ondoko bost aspektuzko erlazio mota hauek definitu dira: 108 Erlazioak • Hasiera (inicio) (228) 1956. urtearen bueltan, irakasle hasi zen. • Berrartzea/errepikapena (reiteración) (229) Isunak jartzeari berrekingo dio udalak datorren hilabetetik aurrera. • Amaiera (terminación) (230) Mikelek liburua irakurtzen amaitu du. • Jarraipena (continuación) (231) Autobide berriaren lanek aurrera diraute. • Beste aspektuzko erlazio batzuk (otros). Horiek ez dira SIBILAn zehazten. Lan honetan definitutako beste erlazioekin egin bezala, aspektuzko erlazioak sailkatzeko, TimeMLn proposatutako sailkapena ekarri dugu euskarazko denbora-informazioaren prozesamendura. TimeMLn aspektuzko erlazioak erlazioaren buru diren aspektuzko gertaerek ahalbidetzen dituzte, eta ondoko erlazioak adieraziko dituzte: • Hasiera: aspektuzko gertaerak argumentutzat duen gertaeraren hasiera adierazten du. (232) 1956. urtearen bueltan, irakasle hasi zen. • Amaiera: aspektuzko gertaerak argumentutzat duen gertaeraren amaiera naturala adierazten du; hau da, ez da gertaera hori behar baino lehenago eteten. (233) Mikelek liburua irakurtzen amaitu du. • Etetea: gertaera bat bere berezko amaiera baino lehenago eteten denean. Aspektuzko gertaerak argumentutzat duen gertaeraren etetea adierazten du. Bestela esan, argumentua den gertaera amaiera naturalera heldu baino lehen amaitu da. 109 4 EusTimeML bidezko eskuzko etiketatzea eta EusTimeBank Corpusaren osaketa Hizkuntzaren prozesamenduan (HP) ezinbestekoak dira corpusak hizkuntzaren azterketarako zein tresnen garapenerako. Izan ere, corpusak hizkuntzen edo hizkuntzen ezaugarri edo egitura konkretu batzuen lagin adierazgarriak dira eta espero izatekoa da ondo eraikitako corpus batean aurkitzen den informazioak hizkuntza horren ezaugarri edo egitura nagusiak jasoko dituela. Hala definitzen dituzte corpusak McEnery et al.-ek (2006, 5 or.): "a corpus can be defined as a collection of machine-readable authentic texts (including transcripts of spoken data) that is sampled to be representative of a particular natural language or language variety". Hizkuntzaren prozesamendurako tresnen garapenari dagokionez, zenbat eta lagin adierazgarriagoa izan, orduan eta hizkuntza-modelo osotuagoak sortuko dira eta tresnek egitura gehiago tratatu ahal izango dituzte. HPn zehazki corpusek bi erabilera nagusi dituzte i) baliabide linguistikoak garatzen laguntzen dute, hizkuntzako fenomenoak islatzen baitituzte, eta ii) tresna automatikoen garapenean laguntzen dute, tresna horiek entrenatzeko informazioa batzen baitute eta tresna horien ebaluazioa egiteko urre-patroia baitira. HPn erabiltzen diren corpus horiek, testu gordinaz gain, horri atxikitzen zaion informazio linguistiko egituratua dute. Horren adibide dugu, esaterako, Euskararen Prozesamendurako Erreferentzia Corpusa (EPEC) (Aduriz et al., 2006; Aldezabal et al., 2009). Informazio hori testutik bereiz ematen da eta markaketa-lengoaiaren bidez adierazten da. Markaketa-lengoaien bi111 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA dez, testuko hitzei ordenagailu bidez prozesa daitekeen informazioa gehitzen zaie. Bestela esan, hitzei adierazten duten informazioa esplizitu egiten duten etiketak esleitzen zaizkie. Corpus etiketatuak eskuz, automatikoki edo erdi-automatikoki osa daitezke. Automatikoki sortzean, tresnak berak txertatzen ditu etiketak eta horien balioak. Eskuzko etiketatzea egiteko, ordea, etiketatzaileak lagunduko dituen interfaze bat behar da. Interfaze horren bidez, eskuz gehitutako informazio linguistikoa era egituratuan antolatuko da. Etiketatze erdi-automatikoa egitean, bi iturri horietatik lortutako etiketatzeak uztartzen dira. Ikerketa-lan honetan, denbora-informazioa ordenagailu bidez eskuragarri izateko, EusTimeML markaketa-lengoaia definitu dugu (4.1 atala). Horretarako denbora-giturak etiketatzeko eskema definitu dugu (4.2 atala), eta hori baliatuta, corpusa etiketatu dugu. Corpus hori EusTimeBank dugu (4.3 atala) eta corpusaren etiketatze-metodologia ere deskribatzen dugu. Zehazki, 4.4 atalean eskuzko etiketatzea egiteko sistema aurkezten dugu eta 4.5 atalean definitutako etiketatze-irizpideak ebaluatzeko egin ditugun esperimentuak deskribatzen ditugu. Amaitzeko, corpusari eman dizkiogun beste erabilerei buruz 4.6 atalean ematen dugu. 4.1 EusTimeML markaketa-lengoaia Aurreko kapituluan aurkeztu ditugun gertaerak, denbora-adierazpenak eta horien artean sortzen diren erlazioak esplizitu egin behar dira testuetan, testu horietako informazioa automatikoki erabili ahal izateko. Euskarazko denbora-informazioa etiketatzeko, EusTimeML baliatu dugu. EusTimeML TimeMLren euskararako moldaketa da eta ezaugarri batzuk zuzenean hartu baditugu ere, euskarazko denbora-informazioa errepresentatzeko aldaketak ere egin ditugu. Jarraian, TimeML deskribatuko dugu (4.1.1 atala). Gero, 4.1.2 atalean EusTimeML sortzeko jarraitu dugun metodologiaren berri emango dugu eta euskarazko denbora-informazioa kodetzeko definitutako etiketa, atributu eta horien balioak deskribatuko ditugu. 4.1.1 TimeML TimeML markaketa-lengoaia gaur egun denbora-informazioa etiketatzeko estandarra da eta hainbat esperimentu eta atazatan baliatu da 2.3.1 atalean 112 EusTimeML markaketa-lengoaia aurreratu dugun bezala. TimeML testuan esplizituki ageri diren gertaerak, denbora-adierazpenak eta beren arteko erlazioak adierazten dituzten hitzak etiketatzeko erabiltzen da. Token mailako etiketatzea egiten duenez, azaleko analisian oinarritutako markaketa-lengoaia da (Im et al., 2009; Bittar, 2009), baina denbora-egituren identifikazioa azalekoa bada ere, horien kategorizazioa beren ezaugarri semantikoetan oinarritzen da. TimeML lehen aldiz NRRC (National Regional Research Center) udako tailerrean (Pustejovsky et al., 2002) aurkeztu zen, gertaerei eta entitateei buruzko testuetan oinarritutako denborazko galderei erantzuna emateko baliabide gisa. TimeMLk ordura arteko markaketa-lengoaiekin alderatuta, desberdintasun batzuk ditu. TimeMLk aurreko markaketa-lengoaien ezaugarriak hedatu zituen: i) TIMEX2 etiketaren atributu multzoa zabaldu zuen, TIMEX3 etiketa sortuz, ii) gertaeren sailkapena proposatu zuen, iii) denborazko funtzio berriak aurkeztu zituen (azken astea edo bi eguneko denbora-adierazpen erlatiboak tratatzea ahalbidetu zuen) eta iv) gertaeren eta denbora-adierazpenen arteko erlazioak sortu zituen. Ondorioz, TimeMLk ondoko ezaugarri bereizgarriak lortu ditu: i) gertaerak denbora-adierazpenekin ainguratzen ditu, ii) gertaera-adierazpenak elkarren artean ordenatzen ditu, iii) testutik kanpoko etiketen sorrera ahalbidetzen du eta iv) denbora-adierazpen zehaztugabeen bi urratseko interpretazioa ahalbidetzen du (Pustejovsky et al., 2003a). TimeML hobetuz joan da informazioa gehituz, etiketatzea sinplifikatuz eta modelo unibertsalagoa sortuz. Bertsio berriak egin ahala, TimeML hobetu da eta azken bertsioa (TimeML Working Group, 2010) markaketa-lengoaia fidagarria bihurtu da denbora-informazioa etiketatzeko. Gainera, TimeML nazioarteko ISO arau bihurtu da (ISO-TimeML working group, 2008), eta horrek kalitate handia eta erabilera zabala egiaztatzen du. Hain zuzen ere, TimeML hizkuntza askotarako egokitu da: frantsesa (Bittar, 2010), italiera (Caselli et al., 2011), portugesa (Costa eta Branco, 2012), errumaniera (Forăscu eta Tufiş, 2012) eta koreera (Jeong et al., 2015), ezagutzen ditugunen artean. Bertsio horiek TimeML eskemaren egitura mantentzen dute, baina aldaketa txikiak dituzte hizkuntzaren mendeko ezaugarri batzuk tratatzeko. Erabilera orokorrerako TimeMLz gain, beste aldaketa eta bertsio batzuk ere proposatu dira; esaterako, TimeML-strict (Derczynski et al., 2013). TimeML-strict TimeMLren denbora-informazioaren prozesamendurako azpimultzo praktikoa, ez-anbiguoa eta erraza da autoreen arabera. Eskema mugatuagoa denez, prozesatzeko errazagoa da eta denbora-informazioaren 113 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA prozesamenduan denbora gutxiago kontsumitzen da. Aldaketa nagusiak dira: i) dokumentuaren metadatuen eta testu-gorputzaren arteko aldea argi adierazten da, ii) soilik testuko gertaeren eta denbora-adierazpenen arteko erlazioak sortzeko gaitasuna dago eta iii) denbora-erlazioen multzo murriztua da. TimeML testuinguru zehatzetara ere egokitu da. Azken hamarkadan, txosten klinikoen interpretazio automatikoa interes handiko gai bilakatu da. Oso arlo zehatza da eta erabiltzen den hizkuntza oso espezifikoa: i) esaldiak ez dira beti hizkuntza naturalekoak, ii) denbora-erlazio inplizituak daude, iii) botiken izenek tratamendua adierazten dute, eta abar. Ezaugarri horiek testu klinikoak prozesamendurako gai interesgarri bihurtzen dituzte ez baitira aurretik landutako testu-motak bezalakoak. Desberdintasun horiek islatuta, ulermen hobea lortzen da. Hala, THYME-TimeML (Styler et al., 2014) medikuntzaren arlora egokitu da, narrazio klinikoan denbora-informazioa etiketatzeko eta denbora-lerro klinikoak eskaintzeko: • ISO-TimeMLko gertaerak etiketatzeko, EVENT etiketaren atributu batzuk domeinuaren beharrizanetara egokitu dira. • Denbora-adierazpenak etiketatzeko gidalerroak eta atributuak ebakuntza aurreko eta ebakuntza ondoko denbora-erreferentzien modukoak harrapatzeko moldatu dira. • Halaber, denbora-erlazioak murriztu dira eta gertaerak gertatu diren unearen arabera ordenatzen dira. Euskararako ere TimeMLren ildoari jarraitu diogu. 4.1.2 EusTimeMLn jarraitutako metodologia Euskarazko denbora-informazioa prozesatu ahal izateko, hizkuntzaren azterketa egin ondoren, EusTimeMLren bidezko etiketatzea egiteko irizpideak definitu ditugu. Hain zuzen ere, EusTimeBank corpusa etiketatzeko, markaketagidalerroak definitu ditugu (Altuna et al., 2014b, 2016a), EusTimeMLri jarraiki. Gidalerroen lehen bertsioan (Altuna et al., 2014b) gertaerak, denboraadierazpenak eta seinaleak etiketatzeko gidak eta oharrak argitaratu ditugu. Bigarrenean (Altuna et al., 2016a), lehen bertsioko gidalerro hobetuak eta erlazioak etiketatzeko gidalerroak argitaratu ditugu. Etiketatzea eta gidalerroen sorrera batera garatu dira; corpusak hizkuntzako fenomenoen berri 114 EusTimeML markaketa-lengoaia ematen du eta horiek nola etiketatu erabaki behar da, eta erabakiek hizkuntzaren informazioa ondo islatzen duten ebaluatu behar da ondoren. Hala, corpusa etiketatzeko eta gidalerro horiek sortzeko urrats hauek egin ditugu: • Behin-behineko gidalerroak idatzi ditugu corpusean eta gramatiketan oinarrituta. Zehazki, 3. kapituluan deskribatu bezala, euskarazko denbora-informazioa adierazten duten elementuak eta beren arteko loturak aztertu ditugu, eta informazio horretan oinarrituta EusTimeML markaketa-lengoaia definitu dugu. • Etiketak eta atributuak nola eta zein testuingurutan esleitu deskribatu dugu, markaketa-lengoaia definitzeaz gain. • Hainbat esperimentutan (ikus 4.5 atala) etiketatzaileek corpuseko lagin batzuk etiketatu dituzte eta sortutako zalantzak eta desadostasunak eztabaidatu dira definitutako markaketa-lengoaiari jarraituta. • Gidalerroen bertsio berria (behin betikoa) idatzi dugu gidalerroak ebaluatu ondoren. Horri jarraituta esperimentuetako corpusa zuzendu dugu eskuz. Corpus hori urre-patroitzat hartu da. Urre-patroi hori tresna automatikoak entrenatu eta ebaluatzeko erabili dugu gerora. Amaitzeko, eskuzko etiketatzeari dagokionez, gogoeta orokor batzuk erauzi ditugu. Izan ere, eskuzko etiketatzeak etiketatzaileen lan eskerga eskatzen du: • Gidalerro argiak sortu behar dira. • Etiketatzaileek gidalerroak ondo barneratu behar dituzte. • Etiketatzaileek tresna ondo ezagutu behar dute. • Etiketatzaileen abiadura mugatua da. Esperimentazio horren bidez, markaketa-lengoaia definitu dugu. Aipatu bezala, EusTimeML markaketa-lengoaia TimeMLren egokitzapena da. Euskararako markaketa-lengoaia definitzean, nahiko hertsiki jarraitu diogu TimeMLn proposatutako eskemari. Izan ere, denbora-informazioa etiketatzeko, hasierako etiketatze osotua eskaintzen baitu, gero, erraz zabal daitekeena. Etiketei dagokienez, TimeMLn proposatutako etiketak baliatu ditugu EusTimeMLn: 115 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA • EVENT: gertaerentzat • TIMEX3: denbora-adierazpenentzat • SIGNAL: seinaleentzat • TLINK: denbora-erlazioentzat • SLINK: mendekotasun-erlazioentzat • ALINK: aspektu-erlazioentzat Etiketa horietako bakoitzeko atributuak erabakitzeko, TimeMLren hainbat bertsiotan proposatutako atributuak aztertu ditugu eta euskarazko gertaeren, denbora-adierazpenen eta horien arteko erlazioen ezaugarriak ondoen adierazten dituztenak aukeratu ditugu. Atributu bakoitzari balio normalizatuak emateko, euskarazko ezaugarriak aztertu ditugu, bai gramatiketan, bai gure analisi-katearen (Ezeiza et al., 1998; Alegria et al., 2002) irteeran eta TimeMLn aurretik definituta zeudenekin adieraz zitezkeen aztertu dugu. Gehien bat, TimeMLko eskemetan orokortutako balioak baliatu ditugu, baina kasu batzuetan balio berriak sortu behar izan ditugu euskararen berezitasunak adierazteko. Jarraian ikusiko ditugu EusTimeMLn definitutako atributuak eta beren balioak. 4.2 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea Euskarazko denbora-egiturak EusTimeMLri jarraituta etiketatu ditugu. Atal honetan EusTimeMLko etiketen, atributuen eta horien balio garrantzitsuenak deskribatu ditugu eta eskema osoaren laburpena egin dugu B eranskinean. Atal honetan hartutako erabakiak irudikatzeko adibideak emango ditugu eta aurreko adibideetan egin bezala, atal honetako adibideetan ere nabarmendu nahi dugun egitura beltzez adieraziko dugu. Zehazki, etiketak hartuko dituzten tokenak baino ez ditugu nabarmenduko. 4.2.1 Gertaeren etiketatzea, EVENT Arestian aipatu bezala, EusTimeMLn gertaerek EVENT etiketa hartzen dute. Etiketa horrek token bakarreko hedapena du eta gertaera-adierazpenaren 116 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea 4.1 irudia – Gertaeren etiketatze adibidea buru lexikoari esleitzen zaio. Adibidez, 4.1. irudian ikus daitekeenez, aditz perifrastikoen kasuan aditz nagusiak hartzen du gertaera-etiketa (horiz). Gertaeren informazio linguistikoa azaleratzeko atributu batzuk ere definitu ditugu. Hurrengo ataletan euskarazko gertaeren ezaugarriak (ikus 3.1.2 atala) adierazteko EusTimeMLn aukeratu ditugun atributuak, baita horiei esleitu dizkiegun balioak ere, deskribatuko ditugu. 117 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea • STATE: egoerentzat edo zirkunstantzientzat • OCCURRENCE: jazoerentzat 4.2.1.3 Tempusa, tense Tempusa aditz jokatuak adierazten duen denborarekin lotutako informazioa da eta aditzaren eta hizketaren erreferentzia-unearen arteko erlazioa adierazten du. Tempusaren tratamendu automatikoari dagokionez, TimeMLren beste hizkuntzetarako bertsioetan, tense atributuaren bidez normalizatu da aditzen tempusa. Guk ere etiketa bera baliatu dugu eta ondoko balioak esleitu dizkiogu: • PRESENT: orainaldiko tempusa duten aditz jokatuzko gertaerentzat (237) Euskararen Legea aldatzea onartu du Nafarroako Parlamentuak. • PAST: lehenaldiko tempusa duten aditz jokatuzko gertaerentzat (238) Bart sutea piztu zen lantegi baten inguruan. • ALEGIAZKOA: alegiazko tempusa duten aditz jokatuzko gertaerentzat (239) Euskal artea munduratzeko sarea osatuko litzateke, akordioa gauzatuko balitz. (240) Ondo legoke unibertsitatean bizikletak aparkatzeko leku estali gehiago jartzea. • NONE tempus markarik ez duten gertaera-adierazpenentzat, zehazki, aditz ez-jokatuentzat (241) eta beste gramatika-kategorien bidez adierazitako gertaerentzat, esaterako, (242) adibideko izenarentzat. (241) Bigarren seihilabetekoan irekiko du galeriak, baina txillidatarren jabetza izaten segituko du. (242) Erakundeek oso berri ontzat jo dute Txillida Lekuren irekiera. Balioak erabakitzeko, euskararen ezaugarriak izan ditugu kontuan, nagusiki alegiazko denbora —ez-oraina eta ez-lehenaldia— esplizituki adierazten 119 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA dela euskaraz, baita gertaera guztiak ez direla aditz jokatuen bidez adierazten ere. Kasu horietan, tempusik eza NONE balioaren bidez adierazi dugu. Tempusa etiketatzeko balio horiek erabakitzeko, euskarazko gramatikei (Altuna et al., 1985, 1987) erreparatu diegu eta beste hizkuntzetan hartutako etiketatze-erabakiak aztertu ditugu. Hizkuntza horietan tempusa adierazteko hartu diren balioak aurkeztu ditugu 4.1. taulan eta jarraian, horien azalpena emango dugu. 4.1 taula – Erdarazko TimeML eskemetan aditz-tempusa (tense) etiketatzeko proposatutako balioak Ingelesa Gaztelania Frantsesa Italiera PRESENT PAST FUTURE NONE INFINITIVE PRESPART (teaching) PASTPART (taught) PRESENT PAST FUTURE NONE PRESENT PAST FUTURE NONE IMPERFECT PRESENT PAST FUTURE NONE Aditz-denborak, orokorrean, orainaldia (PRESENT), lehenaldia (PAST) eta etorkizuna (FUTURE) adierazten ditu aztertutako hizkuntzetan, 4.1. taulan ikus daitekeenez. Tempus balio eza (NONE) ere aukera daiteke TimeMLren hainbat bertsiotan aditzezkoak ez diren gertaerak etiketatzeko edo, aditzezkoak izanda ere, tempusik adierazten ez duten aditz-formak etiketatzeko. Ingelesaren zutabean, aditz ez-jokatuen formak (INFINITIVE, PRESPART eta PASTPART) ere adierazten dira tense atributuaren bidez. Aztertutako beste hizkuntzetarako, ordea, aditz-forma ez-jokatu horiek adierazteko, vform atributua sortu da. 4.2. taulan ikus daitezke gaztelaniako, frantseseko eta italierako aditz-oinak, gerundioak eta partizipioak adierazteko balioak. EusTimeMLn etiketatzea errazteko, ingelesean egin bezala, aditz jokatuen eta ez-jokatuen balioak batera eman ditugu tense atributuaren bidez. 4.2.1.4 Aspektua, aspect Aspektua aditz jokatuek duten informazioa da eta aditzek adierazten duten gertaeraren burututasunari buruzko informazioa ematen du. Aditz jokatuen aspektua adierazteko, aspect etiketa definitu dugu EusTimeMLn. Hala ere, 120 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea • CONDITONAL_CONDITION: baldintzaren protasiko gertaerentzat (263) Bilaketak fruiturik ematen ez badu, BEAk jarraitzeko dirua bilatuko du. • CONDITONAL_MAIN: baldintzaren apodosiko gertaerentzat (264) Bilaketak fruiturik ematen ez badu, BEAk jarraitzeko dirua bilatuko du. • GENERIC_STATEMENT: predikatu generikoentzat (265) Airbus A320a korridore bakarreko hegazkina da. Balio horiek Minard et al.-en (2014) lanetik hartu ditugu, faktualitatean egin bezala, baliozkoak baitira faktualitatearen ebazpenerako. 4.2.1.10 Gertaeren beste atributuak eta MAKEINSTANCE etiketa Informazio linguistikoa adierazten duten atributuez gain, EusTimeMLk prozesamendurako atributuak ere eskaintzen ditu. Gertaeren kasuan, eid atributuak gertaeraren identifikatzailea adierazten du eta eiid atributuak gertaerainstantziaren identifikatzailea. Horiek gertaerak erlazioetan ainguratzeko baliatzen dira nagusiki. Gainera, gertaerek prozesamendurako MAKEINSTANCE etiketa hartzen dute. Etiketa horrek tokenen eta gertaeren gauzatzea bereiz etiketatzea du helburu (Saurí et al., 2006). Hau da, token batek gertaera baten gauzatze bat baino gehiago adieraz ditzake, eta horiek kronologiako bi gertaera indibidual bezala hartu behar dira. Adibidez, (266) adibidean, gimnasiora joatea behin aipatzen da, baina bi memento ezberdinetan gertatzen da, astearteetan eta ostegunetan. Ondorioz, gertaera horrek bi instantzia adierazten ditu. (266) Gimnasiora joaten naiz astearte eta ostegunetan. Hala eta guztiz ere, guk (266) joaten tokenari MAKEINSTANCE etiketa bakarra esleitzen diogu, gertaeraren astearte eta osteguneko iterazioei erreferentzia egiten badie ere, ez baititugu horrelako kasuak sakontasunean tratatu. Atributuen eta balioen zerrenda osoa B.1 atalean aurkeztu dugu. 127 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA 4.2.2 Denbora-adierazpenen etiketatzea, TIMEX3 Denbora-adierazpenek TIMEX3 etiketa hartzen dute EusTimeMLn. Etiketaren hedapenari dagokionez, gertaerak ez bezala, denbora-adierazpenetako token guztiak sartzen ditugu etiketaren barruan, beste hizkuntzetarako TimeML eskemetan egin den bezala. Esaterako, (267) adibideko atzo adberbioa bere horretan agertzen da. Beste kasu batzuetan, ordea, denbora adierazten duen formaz gain, denbora-erlazioa adierazten duen postposizio-atzizkia agertzen da. Adibidez, (268) adibideko goizean tokenean, goiz denborazko abiarazle-lexikoa eta -ean inesibozko postposizioa agertzen dira. Hala eta guztiz ere, etiketa bera hartzen dute biek eta ez da tokena mozten. (267) Atzo likidazio plana aurkeztu zuten. (268) Bazkide kooperatibistek batzarra egin dute goizean. Ondorioz, etiketatze-lana token mailan egin dugunez, kasu batzuetan denbora-unea edo iraupena adierazten duen hitz-zatiaz gain, beste informazio motaren bat ere etiketaren barruan jaso dugu. Postposizio-sintagma bidez adierazitako denbora-adierazpenak nola etiketatu erabakitzeko, antzerako inflexioa duen beste hizkuntza bateko TimeML eskemari erreparatu diogu, hain zuzen ere, koreerakoari (Im et al., 2009). Koreerak euskararekin bi ezaugarri nagusi partekatzen ditu: i) flexio handiko hizkuntza da eta ii) alfabetoko hizki bakoitzak hizkuntzako soinu bat adierazten du. Ondorioz, pentsatzekoa da denbora-adierazpenak etiketatzeko, euskaraz bezala, postposizioak denbora-adierazpenetan tratatzeko moduaz zalantza berak izatea. Aitzitik, euskaraz ez bezala, koreerazko flexioa denbora-adierazpenaren etiketatik kanpo utzi dute (Jang et al., 2004). Euskararako kontrako erabakia hartu da, hein batean CAT etiketatze-tresnak (4.4 atala) token mailako etiketatzea soilik ahalbidetzen duelako. Denbora-adierazpenak etiketatzeko bi ezaugarri nagusi definitu ditugu EusTimeMLn: mota (4.2.2.1 atala) eta balioa (4.2.2.2). Horiez gain, informazio gehigarria adierazten duten beste ezaugarri batzuk ere identifikatu ditugu. Hurrengo ataletan deskribatuko ditugu atributu horiek eta beren balioak. 4.2.2.1 Denbora-adierazpen motak, type Denbora-adierazpenak sailkatzean esan dugu gaur egun TimeMLn proposatutako lau kategoriako sailkapena dela orokortuena. Euskararako sailkapen 128 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea horri jarraitu diogunez, TimeMLko balioak baliatu ditugu kategoria horiek kodetzeko. EusTimeMLn mota type atributuaren bidez adierazten da eta ondoko lau balioak definitu ditugu lau denbora-adierazpen motentzat: • DATE: datentzat • TIME: orduentzat • DURATION: iraupenentzat • SET: errepikapenentzat 4.2.2.2 Balio normalizatua, value Denbora-adierazpenek kronologiako une edo tarte bati erreferentzia egiten diote. Batzuek kronologiako puntu zehatz bati egiten diote erreferentzia, baina beste batzuek erreferentzia lausoa baino ez dute adierazten. Hala ere, denei eman dakieke balio normalizatu bat. EusTimeMLn balio normalizatua adierazteko, value atributua definitu da. Balio normalizatuen bidez anbiguotasunik gabe adierazten da zein uneri edo denbora-tarteri egiten zaion erreferentzia. Formatuari dagokionez, EusTimeMLn balio normalizatu horiek ISO-8601 arauari (ISO Commitee, 1997) jarraitzen diote eta denborainformazioaren prozesamenduan nagusiki baliatu direnak dira. Datak adierazteko era normalizatua (edo normalizatu antzekoa) dela modurik argiena irudikatzen da, umorez, 4.2. irudian. Atributu horrek jarraian adierazten diren balio normalizatuak hartuko ditu. Datak Datek YYYY-MM-DD balio normalizatua hartuko dute normalean; hau da, urtea lau zifraz adierazita, hilabetea bi zifraz eta eguna bi zifraz, eta unitate bakoitza gidoiz bereizita (269). Datako elementu guztiek ez dute zertan agertu: urteari soilik egin dakioke erreferentzia (270) edo hilabeteari (271). Kasu horietan, YYYY eta YYYY-MM formatuak erabiliko dira hurrenez hurren. Azkenik, gerta daiteke denbora-adierazpen erlatibo baten balio zehatza ezin eman izatea. Kasu horietan, X hizkiaz ordezkatuko dira ezagutzen ez diren zifrak betiere YYYY-MM-DD formatua mantenduz (272). Unitateetako bat ezagutuz gero, ez dira unitate txikiagoak X hizkiaz ordezkatuko. Hala, (271) adibideko datorren urteko urriaren denbora-adierazpenak ez du inoiz 2010-10-XX balio normalizatua hartuko, esaterako. 129 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea YYYY-MM-DD formatuari jarraituta normalizatu ezin diren denbora-adierazpenak ere badaude. Alde batetik, asteen araberako denbora-adierazpenak daude (273). Hilabete eta egunen araberako formatuan ezin da astea unitatetzat tratatu eta arazoa saihesteko YYYY-WXX formatu normalizatua erabiltzen da. Formatu horretan, urtea lau zifratan adierazten da eta ondoren astea bi zifratan W astearen identifikatzailea aurretik duela. Hala, (273) adibideko aste honetan denbora-adierazpenak 2013ko 42. asteari egiten dio erreferentzia. Asteburuak adierazteko ere formatu horretan oinarrituko gara eta YYYY -WXX-WE balio normalizatua esleituko diogu asteburuari (274). Izan ere, WE ingelesezko weekenden ("asteburua") laburdura da. (273) Enpresa bigarren erreskatearen zain egon da aste honetan (2013-W42). (274) Asteburuan (2008-W38-WE) Bank of America negoziaziotik atera zen. Beste aldetik, urtearen atalak, urtaroak zein hiruhileko eta seihilekoak ezin adieraz daitezke YYYY-MM-DD formatuaren bidez, beren unitate izaera islatu nahi izanez gero. Hala, hiruhilekoak adierazteko Q1 (275), Q2, Q3, eta Q4 balioak baliatuko ditugu eta seihilekoak adierazteko, H1 eta H2 (276). Urtaroei dagokienez, urtaro bakoitza normalizatzeko balioak ere definitu ditugu: udaberriarentzat SP (277), udarentzat SU, udazkenarentzat AU eta neguarentzat WI. (275) Konpainiak 6.000 milioi dolar galdu ditu 2009ko lehen hiruhilekoan (2009-Q1). (276) Lehia handia izango du Holden Commodorearen aurka, zeina aurtengo urtearen bigarren erdian (2006-H2) aterako baita. (277) Goizegi da, baina udaberria (2009-SP) itxaropentsu hasi dugu. Era berean, aurretik azaldutako formatuen bidez normalizatu ezin diren denbora-adierazpen lausoak daude. Horrelakoak dira (278) adibideko orain, lehen edo etorkizunean. Horiek PRESENT_REF, PAST_REF eta FUTURE_REF balioak hartuko dituzte, hurrenez hurren. (278) Prozesu horretan ez dagoela traba berezirik berretsi du epaileak orain (PRESENT_REF). Azkenik, urtea baino handiagoak diren unitateak aipatu behar ditugu: milurtekoak (279), mendeak (280) eta hamarkadak (281). Horiek normalizatzeko Y, YY eta YYY formatuak erabiliko ditugu hurrenez hurren. Bestela 131 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea • AF eguerdiarentzat (12:00–16:00) (287) Eguerdian (2013-11-04TAF) jende asko hurbildu da merkatura. • EV arratsaldearentzat (288) Arratsaldeko (2013-11-04TEV) txandetan 5.000 kg elikagai batu dira. • NI gauarentzat (289) Astelehenetik astearterako gauean (2013-11-04TNI) metro koadroko 100 litro bota zituen Euskal Herriko hainbat tokitan. Iraupenak Iraupenen balio normalizatuak beti izango du P (period) adierazlea iraupen baten balio normalizatua dela adierazteko. Eguna baino granularitate handiagoa duten iraupenetan, iraupenaren balioa denbora-unitatearen kuantifikatzailea eta denbora-unitatearen hizkia adirazten dira. Adibidez, (290) adibideko lau hilabeteko epea denbora-adierazpenak P4M balio normalizatua hartuko du: P iraupena delako, 4 lau hilabete direlako eta M iraupenaren unitatea hilabeteak (month) direlako. (290) Enpresak lau hilabeteko epea (P4M) izango du sindikatuekin akordioa erdiesteko. Iraupenaren granularitatea eguna baino txikiagoa bada, ordea, balio normalizatuaren formatua ondokoa izango da: P iraupena dela adierazteko, T eguna baino txikiagoa dela adierazteko, unitatearen kuantifikatzailea zenbakiz eta unitatearen hizkia. Hala, (291) adibideko 12 orduko iraupenak PT12H balio normalizatua hartuko du. P-k iraupena dela adierazten du eta T-ren bidez, eguna baino unitate txikiagoa duela adierazten da, 12ak hamabi ordu adierazten ditu eta, azkenik, H orduaren unitateak unitatea adierazten du. (291) Lehen Airbus A380a Singapur-en lurreratu da 12 orduko (PT12H) hegaldia egin ostean. Denbora-unitateen eta beren identifikazio-hizkien zerrenda aurkeztu dugu 4.7 taulan. Ikus daitekeenez, hilabeteek eta minutuek M hizkia (month, 133 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA minute) hartzen dute, baina minutuko granularitatea duen iraupen batek beti T marka hartzen duenez, ez da anbiguotasunik izango. Ondorioz, (292) adibideko lau hilabeteko epea denbora-adierazpenak P4M balioa hartuko du eta (293) adibideko lau minutuko denbora-adierazpenak, PT4M. 4.7 taula – Denbora-unitateak eta beren adierazpideak Unitatea Hizkia Mendea C Hamarkada DE Urtea Y Hilabetea M Astea W Eguna D Ordua H Minutua M Segundoa S (292) Enpresak lau hilabeteko epea (P4M) izango du sindikatuekin akordioa erdiesteko. (293) Trena lau minutuko (PT4M) atzerapenarekin ibiliko da egun osoan. Errepikapenak Errepikapenak denbora-tarte batean gertatzen diren iterazioak dira, 3.2.3.1 atalean esan bezala. Bi motatakoak izan daitezke: i) denbora-tarte zehatz batean iterazio kopuru zehatza adierazten dutenak eta ii) denbora-tarte zehaztugabean iterazioaren kokapen kronologikoa adierazten dutenak. Lehen multzokoek, denbora-tarte mugatuari erreferentzia egiten diotenez, iraupenen antzerako balio normalizatuak izango dituzte. Zehatzago esanda, mota horretako errepikapenek value atributuan iraupenen balio berdinak izango dituzte, baina hori ez da nahikoa, kuantifikatzaileak eta maiztasun adierazleak ere behar dira. Horiek freq eta quant atributuen bidez (ikus 4.2.2.4. atala) adieraziko dira. Adibidez, (294) adibideko bi astean behin denbora adierazpenak P2W balino normalizatua hartuko du, bi asteko (2W) denbora-tartea (P) hartzen duelako. (294) Akusatua bi astean behin (P2W) azaldu beharko da epaitegian. 134 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea 4.2.2.5 Modifikatzaileak, mod Denbora-adierazpenen balio normalizatua definitzeko ISO-8601 eskemari jarraitu badiogu ere, eskema horrek ezin ditu denbora-adierazpen batzuen ñabardurak islatu. Esaterako, (303) eta (304) adibideetako denbora-adierazpenek ISO-8601 eskemaren arabera balio normalizatu bera hartzen dute. (303) Gaur goizean bi bilera izan ditut. value='2018-03-20TMO' (304) Goizaren amaieran neka-neka eginda nengoen hainbeste bileraren ostean. value='2018-03-20TMO' mod='END' (304) adibideko goizaren amaieran denbora-adierazpenak, ordea, informazio gehigarria du: goizaren une zehatz bati, kasu horretan amaierari, egiten dio erreferentzia. Informazio hori irudikatu ahal izateko denboraadierazpenen "modifikatzaileak" kodetzeko balioak definitu ditugu: • LESS_THAN: iraupen adierazpenak adierazten duen balioa murrizteko (305) Hamarkada bat baino gutxiago behar izan zuten eraikin hura altxatzeko. type="DURATION" value="P1DE" mod="LESS_THAN" • MORE_THAN: iraupen-adierazpenak adierazten duen balioa handitzeko (306) Hamarkada bat baino gehiago behar izan zuten eraikin hura altxatzeko. type="DURATION" value="P1DE" mod="MORE_THAN" • EQUAL_OR_LESS: iraupen-adierazpenak adierazten duen balioaren berdina edo txikiagoa adierazteko (307) Hamarkada bat edo gutxiago behar izan zuten eraikin hura altxatzeko. 137 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea (312) Filma hamarrak inguruan amaitu zen. type="TIME" value="XXXX-XX-XXT22H" mod="APPROX" 4.2.2.6 Funtzioa dokumentuan, functionInDocument Testuetan bi motatako denbora-adierazpenak daude, i) soilik testu barruan esanahia dutenak eta ii) testuaren ulermenean funtzio berezia betetzen dutenak. Lehenak testu bakoitzaren testuinguruan baino ezin dira ulertu. Bigarrenek testu barruko denbora-adierazpenak ulertzeko eta normalizatzeko informazioa ematen dute. Bestela esan, bigarren multzoko denbora-adierazpenek testuko denbora-adierazpen erlatiboak ebazteko informazioa ematen dute. Denbora-adierazpen bakoitzak testuan zer funtzio betetzen duen functionInDocument atributuaren bidez adierazten da. Aipatutako lehenengo multzokoek NONE balioa hartuko dute, ez baitute testuko denbora-erreferentzia egiteaz gain beste funtziorik. Bigarren multzokoek, ordea, balio hauek har ditzakete, adierazten duten informazioaren arabera: • CREATION_TIME: dokumentuaren sorrera-data adierazteko • MODIFICATION_TIME: dokumentuaren azken aldaketaren data adierazteko • PUBLICATION_TIME: dokumentuaren argitalpen-data adierazteko • RELEASE_TIME: dokumentuaren zabalpen-data adierazteko • RECEPTION_TIME: dokumentuaren jasotze-data adierazteko • EXPIRATION_TIME: dokumentuaren iraungitze-data adierazteko Datu hori metadatu gisa adierazi ohi da Interneteko testuetan, baita data edo ordu esplizitu bezala ere albisteen kasuan. Esplizitu agertuz gero, dokumentuaren sorrera-datak denbora-adierazpenaren etiketa hartzen du, denbora-adierazpena baita. Etiketatzea errazteko, gure lanean ez dugu sorrera-, modifikazio-, publikazio- eta zabalpen-daten arteko desberdintasunik egin eta guztiei CREATION_TIME esleitu diegu functionInDocument atributuan. 139 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA 4.2.2.7 Beste atributu batzuk Konputaziorako automatikoki sortutako atributuak esleitzen zaizkie denboraadierazpenei, hala nola tid identifikatzailea eta temporalFunction denboraadierazpena beste denbora-adierazpen baten balioa ebazteko erabili dela adierazteko. Atributuen zerrenda osoa B.2 eranskinean definitu dugu. 4.2.3 Denbora-erlazioen etiketatzea, TLINK EusTimeMLn denbora-erlazioak TLINK etiketaren bidez adierazten dira, TimeMLn bezala. Etiketa horiek testutik kanpo kokatzen dira eta parte hartzen duten gertaera, denbora-adierazpen eta seinaleak beren identifikatzaileen bidez adierazten dira. Denbora-erlazioen ezaugarri nagusiak bi dira: zer erlazio mota adierazten duten eta erlazio hori zer elementuk adierazten duen. Erlazio motaz ari garenean, bi elementuen arteko hurrenkera kronologikoaz ari gara, eta horiek errepresentatzeko Allenen Denbora-tarteen Teorian (ikus 2.2.2.2 atala) oinarritutako balioak erabiltzen ditugu euskarazko denbora-erlazioen prozesamenduan. Erlazio bakoitzak hartzen duen balio normalizatua 4.3. irudian ikus daiteke. 4.3 irudia – EusTimeMLko denbora-erlazioen balioak Hala, (313) adibideko denbora-erlazioak 4.4. irudiko etiketatzea hartuko du; hasiko da gertaeraren eta 2011 denbora-adierazpenaren artean BEFORE motako denbora-erlazioa sortu da. Aurreko atalean egin bezala, adibideetan erlazioaren iturria edo burua beltzez adieraziko dugu eta mendeko elementua edo erlazioaren xedea kurtsibaz. Erlazioan seinalerik badago, azpimarraz nabarmenduko dugu. (313) Superjumboa 2011 baino lehen hasiko da zerbitzuan. Denbora-erlazio motak TLINK etiketaren relType atributuaren bidez adierazten dira. Jarraian azalduko ditugu EusTimeMLn denbora-erlazioek har ditzaketen balioak: 140 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea • SIMULTANEOUS: bi denbora edo gertaera une berean (edo ia une berean) gertatzen direla adierazteko. (326) Leihoak zabaltzean haize bortitza sartzen da haietatik. 4.2.3.1 TLINKen beste atributuak Arestian esan bezala, TLINKak denbora-erlazioak adierazteko baliatu dira. Erlazio horiek gertaeren edota denbora-adierazpenen artean gauzatzen dira. Erlazio mota adierazten duen atributuaz gain, erlazioko burua eta xedea, baita erlazioa esplizitu egiten duen seinalea adierazteko atributu hauek ere sortu ditugu: • eventInstanceID edo timeID: erlazioan parte hartzen duten elementuen identifikatzaileak. Nahitaezkoa da, tresnak beti esleituko du bat. • signalID: denbora-erlazioa adierazten duen seinale bat testuan agertzen bada, horren identifikatzailea markatzeko. Aukerakoa da. • relatedToEventInstance edo relatedToTime: erlazioan parte hartzen duen gertaerari edo denbora-adierazpenari lotutako entitatea adierazteko. Nahitaezkoa da, erlazioan parte-hartzen duten iturri eta xedearen identifikadoreak automatikoki jarriko ditu. 4.2.3.2 Seinaleen etiketatzea, SIGNAL Denbora-erlazioak esplizitu egiten dituzten seinaleentzat SIGNAL etiketa baliatzen dugu EusTimeMLn TimeMLn bezala. Seinalea osorik etiketatuko da, hau da, denbora-erlazioa esplizitu egiten duten testuko token guztiak etiketaren barruan hartzen dira. Esaterako, (327) adibideko eta berehala bi tokeneko seinale bakarra da eta hala etiketatu da. (327) Hegazkina singapurren entregatu eta berehala, Tolosara abiatu da. Baieztapen horrek, ordea, murriztapenak ditu. 3.3.1.2 atalean aipatu legez etiketatzea token-mailakoa denez, ez dugu morfema-mailako elementurik etiketatuko. Zehazki, denbora-adierazpenei atxikitako postposizioak ez ditugu seinale bezala etiketatuko. (328) adibidean ikusten denez, denboraerlazioa inesiboaren bidez adierazten da eta denbora-adierazpenari atxikita 143 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA dago. Kasu horretan, denbora-adierazpena adierazten duen tokenari (goizean) denbora-adierazpenaren etiketa baino ez diogu esleituko. (329) adibidean, ordea, baino lehen seinaletzat hartu dugu. Amaitzeko, parte askeek SIGNAL etiketa hartzen dute. Horrela gertatzen da (330) adibidean -tik aurrera seinalearekin: aurrera postposizio askeak baino ez du seinale etiketa hartzen. (328) Bazkide kooperatibistek batzarra egin dute goizean. TIMEX3 (329) Hegazkina bostak baino lehen lurreratu zen Pariseko Charles de Gaulle aireportuan. SIGNAL (330) Zerbitzu bereziek urtarrilaren 28tik aurrera jarraituko dute. SIGNAL Aditzei atxikitako seinaleei dagokienez, antzera jokatuko da. Tken batek gertaera etiketa har badezake (331), ez da seinalerik etiketatuko. Gertaera eta seinalea adierazten duten tokenak ez badira berak (332), bi elementuak etiketatuko dira. (333) adibidean ere antzera gertatzen da. Kasu honetan denborazko menderagailua aditz jokatuko adizlagunari atxikita agertzen da (dir-enean), baina gertaeren buru lexikoa baino ez dugunez etiketatzen, aditz laguntzailea adierazten duen tokena ez da gertaeratzat etiketatzen eta, ondorioz, seinale etiketa har dezake. (331) Bazkide kooperatibistek batzarra egin dute zuzendaria heltzean. (332) Hegazkina lurreratu baino lehen pistako argiak piztu ziren. (333) Zerbitzu bereziek zuzendaritza eta sindikatuak batzen direnean jarraituko dute. Seinale-etiketak ez du informazio semantikoa adierazten duen atributurik hartzen. Izan ere, duen karga semantikoa denbora-erlazioan adierazten da dagoeneko. 4.2.4 Mendekotasun-erlazioen etiketatzea, SLINK Bi gertaeraren arteko mendekotasun-erlazioak markatzeko erabiltzen da SLINK etiketa. Erlazioak iturri bat eta xede bat izango du; gertaera nagusia eta mendekoa, betiere esaldi beraren barruan. Hala, (334) adibideko esaldiko 144 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea gertaeren arteko mendekotasun-erlazioa honela irudikatu da 4.5. irudian: diote adierazpenezko gertaera erlazioaren burua da eta duela xedea eta beraien artean EVIDENTIAL motako erlazioa sortu da diotek bere mendeko proposizioaren ebidentzia ematen baitu. (334) Historiak errepikatzeko joera duela diote zenbaitek. 4.5 irudia – Representation of the subordination link in (213) adibideko mendekotasun-erlazioaren irudikapena mendekotasun-erlazio motak (3.3.2 atala) SLINK etiketaren relType atributuaren bidez adierazten dira. Hurrengo adibideetan, gertaera nagusia (erlazioaren iturria) beltzez agertuko da eta mendekoa (erlazioaren xedea) kurtsibaz. Honako erlazioak adierazten dituzte SLINKek: • MODAL modalentzat (335) Endesak Garoña berriro zabaltzeko baimena eskatuko du. • FACTIVE faktiboentzat (336) Jaitik inor konturatu gabe alde egiteko gai izan zen. • COUNTER_FACTIVE ez-faktiboentzat (337) Bertan behera geratu da gaur hastekoa zen epaiketa auzipetuaren abokatua atxilotu dutelako. • EVIDENTIAL Ebidentzialentzat (338) Guztiek ikusi zuten jaitik alde egiten. • NEG_EVIDENTIAL Ezezko ebidentzialentzat (339) Kapitainak bera ere inoiz marinel izana ukatu zuen. • CONDITIONAL Baldintzazkoentzat (340) Zuei horrelakorik gertatuko balitzaizue, ez zenukete atarramentu onik aterako, duzuen eskarmentu urriagatik. 145 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA 4.2.4.1 SLINKen beste atributuak Erlazio motaz gain, erlazioaren iturria eta xedea ere adierazten dira SLINKetan: • eventInstanceID: erlazioko buru den gertaera-instantziaren identifikatzailea. Nahitaezkoa da eta automatikoki esleitzen da. • subordinatedEventInstance: mendeko gertaera-instantziaren identifikatzailea. Nahitaezkoa da eta automatikoki esleitzen da. 4.2.5 Aspektuzko erlazioen etiketatzea, ALINK EusTimeMLn aspektuzko erlazioak adierazteko, ALINK etiketa definitu dugu, TimeMLn proposatutako eskemari jarraituz. Erlazioaren burua beti izango da aspektuzko gertaera bat (EusTimeMLn ASPECTUAL mota hartzen duena) eta erlazioaren xedea edozein motatako gertaera izango da. EusTimeMLn aspektuzko erlazio motak ALINK etiketaren relType atributuaren bidez adierazten dira. Atributu horrek ondoko balioak hartuko ditu: • INITIATES: hasiera (341) Gauzak beste era batera egiteko gogoz ekin zion irakasletzari Mitxelenak. • CULMINATES: amaiera; gertaera bat berez amaitzen denean, amaiera "naturala" (342) Tuneleko lanen bukaera txanpainaz ospatu zuten bi aldeetako langileek. • TERMINATES: etetea; gertaera bat bere berezko amaiera baino lehenago eten egiten denean (343) Gobernuak azalpenak emateari utzi dio. • CONTINUES: jarraipena (344) Autobide berriaren lanek aurrera diraute. • REINITIATES: berrabiatzea 146 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea (345) Isunak jartzeari berrekingo dio udalak datorren hilabetetik aurrera. (346) adibideko hasi zen eta saltzen gertaeren arteko aspektuzko erlazioa irudikatu da 4.6. irudian. Ikus daitekeenez, aspektuzko erlazioak ALINK etiketa hartu du eta INITIATES motakoa dela adierazi dugu, saltzearen hasiera adierazten baita. (346) Apple multimedia produktu batzuk saltzen hasi zen. 4.6 irudia – (227) adibideko aspektuzko erlazioaren irudikapena 4.2.5.1 ALINKen beste atributuak Erlazio mota adierazten duen ezaugarria garrantzitsuena bada ere, beste atributu batzuk ere hartzen dituzte aspektuzko erlazioek, hala nola parte hartzen duten gertaeren identifikatzaileak. Ondorioz, hauek dira ALINK etiketako atributuak: • eventInstanceID: erlazioko buru den gertaera-instantziaren (aspektuzkoa) identifikatzailea. Nahitaezkoa da eta automatikoki esleitzen da. • relatedToEventInstance: aspektuzko gertaeraren argumentu den gertaeraren identifikatzailea. Nahitaezkoa eta automatikoa da. 4.2.6 TimeMLrekiko egokitzapenak eta aldaketak Ikusi bezala, euskarazko denbora-informazioaren ezaugarri nagusiak errepresentatzeko gai da TimeML eta, horregatik, TimeMLren ezaugarri asko erraz transferitu ditugu EusTimeMLra. Hala ere, euskararen ezaugarri linguistiko batzuk hobeto islatzeko, aldaketa batzuk egin behar izan dizkiogu. Era berean, beste hizkuntzetarako hartutako etiketatze-erabakiak aztertzean, ikusi 147 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA dugu hizkuntza guztietan daudela hizkuntzaren ezaugarriak hobeto islatzeko aldaketak. Atal honetan, EusTimeML sortzean egin ditugun egokitzapen nagusiak deskribatuko ditugu. 4.2.6.1 Predikatu generikoen tratamendua Predikatu generikoak kronologian kokatzea zaila da, denboran asko luzatzen diren egoerak adierazten baitituzte. Egia kategorikoen kutsua dutenez, betiereko egoeratzat har daitezke. Horregatik alde batera uzten dira TimeMLn. EusTimeMLn, ordea, SIBILAn (Wonsever et al., 2012) egin bezala, gertaeratzat hartzen dira izatez errealitateko egoera bati egiten diotelako erreferentzia. (347) adibideko gertaera, oso denbora luzean aldaketarik gabe izan ez duen egoera da. (347) Txinako bandera gorria da. Hala ere, faktualitatea lantzean horien berezitasuna nabarmendu dugu. 4.2.6.2 Euskarazko aditzen aspektu eta tempusa errepresentatzeko balioak 3.1.2.2 eta 3.1.2.3 ataletan aipatu bezala, euskaraz aditz jokatuaren aspektuak eta tempusak 4.8. taulako balioak hartzen dituzte. Aztertu ditugun beste hizkuntzekin alderatuta, etorkizuna aspektu gisa adieraztea eta ez-oraina eta ez-lehenaldia den alegiazko tempusa dira euskararen ezaugarri nagusiak. 4.8 taula – Euskarazko aditz jokatuen aspektua eta tempusa Aspektua Tempusa Burutua Ez-burutua Etorkizuna Aspektu markarik gabekoa Orainaldia Lehenaldia Alegiazkoa Ondorioz, EusTimeMLn euskararen berezitasun hori kodetu behar da. Hala, euskararako aspect eta tense atributuentzat aspektuaren eta tempusaren informazioarekin bat datozen balioak definitu ditugu (4.9. taula). 148 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea 4.9 taula – EusTimeMLn aspect eta tense atributuek hartzen dituzten balioak aspect tense PERFECT -PERFECT FUTURE NONE PRESENT PAST ALEGIAZKOA 4.2.6.3 Euskarazko modalitatea adierazteko balioak 3.1.2.4 atalean ikusi dugunez, aztertutako beste hizkuntzetako TimeMLetan hiru modutara adierazi da modalitatea: modalitatearentzako atributu baten bidez i) balio diskretuak definituta edo ii) modalitatea adierazten duen forma baliotzat erabilita, eta iii) mendekotasun-erlazioen bidez. Euskararako, lehen bidea aukeratu dugu; modality atributua eta balio diskretuak definitu ditugu. Balioak euskarazko aditz/izen modal eta semimodalenak dira: AHAL, NAHI eta BEHAR. 4.2.6.4 Euskarazko postposizioen tratamendua Aztertutako hizkuntza gehienak ez bezala, euskara hizkuntza eranskaria da eta hitzek hainbat postposizio har ditzakete, postoposizio-atzizkiak zein postposizio askeak. Denbora-informazioaren prozesamenduan, postposizio horiek nola tratatu erabaki behar izan dugu, tratatu ditugun egitura askotan informazio erabilgarria adierazten baitute. 3.3.1.2 eta 4.2.3.2 ataletan azaldu dugu postposizioekin izandako kasuistika interesgarriena, seinaleetan baitute postposizioek garrantzirik handiena. Gogoan izan behar dugu EusTimeMLn etiketatzea token mailan egiten dela eta, ondorioz, gertaeren eta denbora-adierazpenen informazioari lehentasuna eman diogula postposizio-atzizkiek adierazten duten seinaleen informazioaren aurretik. Postposizioen tratamendu horrek beste hizkuntzetan baino nabarmen seinale gutxiago etiketatu izana ekarri du. Adibidez, MEANTIME corpuseko (597 esaldi) seinale kopurua (Minard et al., 2015) eta EusTimeBank corpuseko entrenamendu eta garapenerako testuetako (710 esaldi) seinale kopurua alderatu ditugu 4.10. taulan. Ikus daitekeenez, preposizioak erabiltzen dituzten hizkuntzetan euskaraz baino ia hiru aldiz seinale gehiago etiketatu 149 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA dira, hizkuntza horietan esaldi kopurua txikiagoa bada ere. 4.10 taula – MEANTIME eta EusTimeBank corpusetako seinaleak Ingelesa Neerlandera Italiera Gaztelania Euskara MEANTIME 597 esaldi 291 291 253 280 EusTimeBank 710 esaldi 98 4.2.6.5 Ezeztapenaren tratamendua EusTimeMLn esplizituki txertatu ez badugu ere, euskarazko ezeztapenaren azterketa egin dugu (Altuna et al., 2017b), ezeztapenak bereziki gertaeretan duen eraginagatik. Ezeztapena aztertzean, ezeztapen-markak eta horien eragin esparrua aztertu ditugu, ezeztapenaren eraginpean dauden gertaeren faktualitate-balioa aldatzen baita. Ezeztapenaren fokoa ezeztapen-markak zuzenean ezeztatzen duen elementua da, eta hori gertaera bada, gertaera horren polaritatea eta faktualitatea negatiboak izango dira. Hala ere, ezeztapenak proposizio osoari ere eragiten dio, hori da ezeztapenaren irismena deritzona. Ezeztapenaren irismenaren esparruan dagoen elementu bakoitzaren egia-balioa ez da zertan aldatu, ordea. Hala, ezeztapenaren azterketa egitean, gertaerei faktualitatebalioa esleitzeko irizpide nagusietako bat finkatu ahal izan dugu. 4.2.6.6 Alde batera utzitako atributuak EusTimeML eraikitzean, eskuzko etiketatzearen optimizazioan zentratu gara; hala, ahalik eta informazio gehien adierazi nahi izan dugu ahalik eta erarik errazenean. Ondorioz, TimeMLn definitutako atributu batzuk alde batera utzi ditugu, ez baitzaizkigu euskarazko denbora-informazioaren errepresentazioan nahitaezkoak iruditu. Atributu horiek hauek dira: vform atributuak gertaerak adierazten dituzten aditz ez-jokatuen formak adierazten ditu. Euskaraz partizipioak adjektibotzat eta aditz-izenak izentzat hartzea erabaki dugu, eta, gaztelaniako gerundioa adberbioen bidez adierazten denez gehienetan, ez dugu atributu horren beharrik ikusi. Aditz ez- 150 Euskarazko denbora-egituren etiketatzea jokatuei aditz kategoria esleitu diegu, baina aspektu eta tempusik ez dutela adierazi dugu. mood Euskaraz aditzaren modua adierazten bada ere, alde batera utzi dugu etiketatzea errazteko. Esaterako, indikatiboaren eta subjunktiboaren arteko bereizketa egitea baliagarria da, baina faktualitatea etiketatzeak eta mendekotasun-erlazioek nahikoa informazio ematen dutenez gertaeraren egia balioaz, atributu hau ez erabiltzea erabaki dugu. 4.2.6.7 Faktualitate-informazioa gehitzea Euskarazko denbora-informazioa aztertzearen helburuetako bat testuetan gertatzen diren gertaerak identifikatzea eta kronologian kokatzea denez, gertaeren faktualitatea aztertu dugu. Izan ere, gertatzen diren gertaerak (faktualitate positiboa dutenak) baino ez dira denbora-lerroetan agertuko. Ondorioz, faktualitate-informazioa informazio gehigarri interesgarria da denborainformazioaren prozesamenduan. Beste hizkuntza batzuetan faktualitate-informazioa informazio beregaintzat hartu bada ere, guk EusTimeMLn txertatzea erabaki dugu faktualitatea ebazteko eta denbora-informazioa ebazteko, kasu askotan informazio bera erabili behar delako. TimeML eskemak jatorriz aditzen aspektu eta tempusari buruzko informazioa, polaritatea, modalitatea eta mendekotasun-erlazioen informazioa duenez, faktualitatearen, iturriaren ziurtasunaren informazioa eta kasu berezien trataera baino ez da gehitu behar. NewsReader proiektuan ere antzera jokatu dute eta, beren markaketa-lengoaia TimeMLren oso antzekoa bada ere, esan daiteke EusTimeML dela TimeML eskemetan faktualitatea gehitzen lehena. 4.2.6.8 EusTimeMLren uztarketa beste etiketatzeekin TimeML XMLn oinarritutako formatua da eta etiketak testuan bertan txertatzen dira. 4.7. irudian ikusten denez, TIMEX3 eta EVENT etiketak eta beren atributuak testuko tokenei lotzen zaizkie testuan zuzenean. Formatu hori, gizakiontzat irakurterraza bada ere, ez da prozesamendurako egokia. NewsReader proiektuan egin bezala, denbora-informazioaren prozesamendua NAF formatudun (Fokkens et al., 2014) fitxategietan egin dugu. Formatu horrek nahibeste maila linguistikoko informazioa prozesatzea errazten du. Gure kasuan, informazio semantikoa, gramatikala eta denbora-informazioa 151 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA batera prozesatu ahal izan ditugu. Gainera, NAF formatuak XML formaturako bihurketa erraza ahalbidetzen du etiketatze-geruza guztiak tokenei lotuta baitaude. NAF formatuko dokumentu baten zati bat ikus daiteke 4.7 irudian. Koadro gorrian, tokenen formak, horien informazio linguistikoa eta zein tokeni lotzen zaizkion ikus daiteke. Koadro berdean, hiru denbora-adierazpenen etiketatzea nabarmendu dugu. Lehena (tx1) testu kanpokoa da eta ez dago testuko token bat ainguratua. tx2 eta tx3, ordea, testuko w3–w5 eta w20 tokenei lotuta daude, hurrenez hurren. Denbora-adierazpenaren etiketatzean, token-informazioaz gain, denbora-adierazpenen mota (type), balioa (value) edota testuan betetzen duten funtzioa (functionInDocument) ikus daitezke. 4.7 irudia – Euskarazko denbora-adierazpenen erauzketaren diagrama Esaterako, 4.7. irudiko goizean denbora-adierazpena, (348) adibideko esaldikoa da. (348) Fagor Etxetresnen bazkide kooperatibistek batzarra egin dute goizean. Behin denbora-informazioa nola etiketatu definituta, informazio hori markatuta duen corpusa azalduko dugu jarraian. 152 EusTimeBank corpusa 4.3 EusTimeBank corpusa EusTimeBank corpusa EusTimeML markaketa-lengoaia baliatuz etiketatu den euskarazko corpusa da. Bi domeinuko testuz osatuta dago: ekonomiaalbisteak eta historia-testuak. Helburu behinena euskarazko denbora-informazioan baliatzea denez, beste hizkuntzetan ataza bererako erabili diren corpusetan oinarritu gara dokumentuak batzeko. Nagusiki TimeBank (Pustejovsky et al., 2003b) eta MEANTIME (Minard et al., 2016) ingelesezko albiste-corpusak eta WikiWars (Mazur eta Dale, 2010) gerrei buruzko narrazio-corpusa izan ditugu inspirazio, horiek izan baitira arloan erreferente izan direnak. EusTimeBank hiru ataletan banatzen da: FaCor, EusMEANTIME eta WikiWarsEU. • FaCor euskarazko Berria egunkaritik3 eta Argia agerkaritik4 jasotako 25 albisteko azpicorpusa da. Albisteak Fagor enpresaren krisiari buruzkoak dira eta 2013–2014 urteen artean krisialdi horretan gertatu ziren gertakariak kontatzen dituzte. Bi arrazoi nagusi egon zen FaCor sortzeko i) gai konkretu bati buruzko ekonomia-albisteak zirela eta ii) hizkuntzaren kalitate altua zutela. Bigarren arrazoi hori ez da inondik inora hutsala; izan ere, hizkuntzaren egiturak identifikatzeko (kasu honetan denbora-egiturak), beharrezko genituen egitura horiek zuzen islatzen zituzten testuak. Arrazoi horregatik, FaCoreko dokumentuak izan dira gidalerroak osatzean gehien baliatu direnak. Azpicorpus hori euskarazko denbora-egiturak identifikatzeko eta gidalerroak osatzeko zein ebaluatzeko erabiltzeaz gain, EusTimeBank urrepatroi corpusa osatzeko baliatu da; zehazki, azpicorpus horretako 9 dokumentu dira urre-patroia osatzen dutenak. Corpus hori tresna automatikoen entrenamendurako eta ebaluaziorako erabili dugu. • EusMEANTIMEren oinarrian NewsReader proiektuan5 egindako lana dago. Ikergaiaren egungo egoera aztertzean ikusi dugunez, proiektu horrek helburu zuen ekonomiako aurreikuspenetan lagunduko zuten baliabideak sortzea eta, horretarako, ekonomia-albisteak prozesatu zituzten. 120 ekonomia-albiste batu zituzten MEANTIME corpusean (Mi3http://www.berria.eus 4http://www.argia.eus 5http://www.newsreader-project.eu/ 153 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA nard et al., 2016), 30 albiste gai hauetako bakoitzeko: burtsa, Apple, Boeing eta Airbusen arteko konpetentzia, eta General Motors, Chrysler eta Forden krisialdia. 2007–2010 urteen arteko albisteak dira eta WikiNewsetik6 erauzi ziren, WikiNewseko albisteak libreak baitira. Jatorrizko corpusa ingelesez osatu bada ere, 120 dokumentuak gaztelania, italiera eta neerladerera itzuli dira. Etiketatze-gidalerroak ere ingeleserako osatu dira eta, gero, beste hizkuntzetara moldatu dira. Eskuzko etiketatzeak ere prozesu bera izan du; lehenik, ingelesezko dokumentuak etiketatu dira eta, ondoren, etiketatzea beste hizkuntzetara transferitu da (gaztelania eta italieraren kasuan, zuzenean transmititu da). Gure ikerlanak ere denbora-informazioa helburu izanik, MEANTIME euskerara itzuli dugu. Ez soilik euskarazko corpusa zabaltzeko, baita euskarazko etiketatzea aurreko beste lau hizkuntzetakoekin konparatzeko ere. Hala sortu dugu EusMEANTIME azpicorpusa. Azpicorpus horrek jatorrizko MEANTIME corpusaren dokumentu berak ditu eta itzultzaile profesionalek itzuli dituzte. Markaketa-lengoaia, ordea, ez da bera bietan; MEANTIME NewsReader proiekturako espreski garatutako gidalerroei jarraituz etiketatu da eta EusMEANTIME EusTimeMLri jarraituz. Desberdintasun batzuk badaude ere (erlazio ezberdinak eta gertaeren sailkapen desberdina batik bat), hein handi batean bi markaketa-lengoaiak konparagarriak dira. Azpicorpus hori nagusiki urre-patroi bezala erabili dugu tresnak eta baliabideak ebaluatzeko. Zehazki, 51 dokumentu baliatu ditugu EusTimeBank urre-patroi corpusean. • WikiWarsEU Wikipediatik ateratako 19 gerratako narrazioz osatutako corpusa da, FaCor eta EusMEANTIME ez bezala. Inspirazioa WikiWars (Mazur eta Dale, 2010) corpusean du. Jatorrizko WikiWars ingelesezko Wikipediatik ateratako 20 gerratako dokumentuz osatuta dago. Euskarazkoa ere gerra berdinekin osatu nahi izan dugu, baina WikiWarsen batutakoetatik 19 gerratako dokumentuak baino ez ditugu aurkitu euskarazko Wikipedian. Narrazio historikoak batzen dituen corpusa sortzeko arrazoia testu horiek albisteekiko dituzten desberdintasunetan datza. Normalean, histo6https://en.wikinews.org/wiki/Main_Page 154 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA 4.12 taula – EusTimeBank urre-patroi corpusaren token eta etiketa kopurua Train (+ Development) Test Token kopurua 13.321 3.329 TIMEX3 448 137 SIGNAL 98 26 EVENT 2583 672 ALINK 50 10 SLINK 398 142 TLINK 3310 749 4.4 EusTimeBank eskuzko etiketatzeko metodologia Arestian aipatu bezala, EusTimeBank corpusa eskuz etiketatu dugu. Etiketatzeko, EustimeML etiketatze-gidalerroak eta CAT (Content Annotation Tool) tresna (Lenzi et al., 2012) baliatu ditugu. Eskuzko etiketatzea eta gidalerroen fintzea batera egin ditugu, izan ere, etiketatze-esperimentuen bidez gidalerroen egokitasuna neurtu dugu eta emaitzen azterketaren arabera gidalerroak findu ditugu. Bai corpusen azterketa, bai eskuzko etiketatzea CAT tresnaren bidez egin dugu. Eskuzko etiketatzerako tresna egokia dela iritzi dugu ondoko arrazoiengatik: • CATek testu gordina, tokenizatua zein XML formatuan etiketatua har dezake sarreratzat. Testu gordinarentzat integratutako tokenizatzailea du eta tokenizazioaren eskuzko edizioa ere ahalbidetzen du. • CAT edozein etiketatze linguistiko egiteko molda daiteke. Etiketatzeatazak inporta daitezke edo integratutako ataza-sortzailearen bidez sor daitezke. Hor bi motatako etiketatzeak sortzen dira: etiketak eta erlazioak. Etiketak token batekoak edo hainbat tokenetakoak izan daitezke, eta erlazioetan aurretik etiketatutako bi etiketa lotzen dira. Tokenen eta erlazioen etiketatzea ikusten da 4.8 irudian. Etiketa eta erlazioez gain, etiketa bakoitzari gehi dakizkiokeen atributuak eta bere balioak ere defini daitezke. Eskuzko etiketatzea egitean, 156 EusTimeBank eskuzko etiketatzeko metodologia 4.8 irudia – Tokenen eta erlazioen etiketatzea etiketa edo erlazio baten gainean klik egitean, atributuak betetzeko leihoa ateratzen da. 4.9 irudian, gertaera bati dagozkion atributuak eta horientzat hautatutako balioak etiketatzeko leihoa irudikatzen da. • Etiketatzaileen arteko adostasuna neurtzeko tresnak ditu. • CATen bidez etiketatutako testuak XML formatuan esporta daitezke hizkuntzaren prozesamenduan baliatzeko. 4.10 irudian CATen interfazea agertzen da. CATek eskaintzen dituen aukerak kontuan hartuta, corpusa sortzeko ondoko metodologiari jarraitu diogu: 1. Etiketatze-ataza definitu dugu. Gure kasuan EusTimeMLri jarraituta etiketatu dugunez, markaketa-lengoaiaren etiketak eta eskuz betetzeko atributuak eta beren balioak definitu ditugu. 157 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA 4.9 irudia – Gertaera baten atributuak etiketatzeko leihoa 2. Corpusa inportatu dugu. Etiketatzea egiteko aurretik Ixakateko tokenizatzailearen (ikus 5.1.1 atala) bidez tokenizatutako testuak baliatu ditugu. Horrela urre-patroiaren eta automatikoki sortutako dokumentuen tokenizazioa bera dela bermatu dugu. 3. Dokumentuak eskuz etiketatu ditugu. 158 Denbora-informazioa etiketatzeko esperimentuak 4.10 irudia – CAT tresnaren ikuspegi orokorra 4. Etiketatzaileen arteko adostasuna neurtu dugu (ikus 4.5 atala) bai tresnan dauden etiketatzaileen arteko adostasuna neurtzeko tresnen bidez, bai beste neurri batzuk baliatuta, . 5. Gidalerroak findu ditugu etiketatzeen emaitzak aztertu ondoren. 6. Urre-patroia zuzendu dugu gidalerro berriei jarraituta. Aipatu bezala, jarraian etiketatzean egin ditugun esperimentuen berri emango dugu. 4.5 Denbora-informazioa etiketatzeko esperimentuak Atal honetan, urre-patroia sortzeko EusTimeML gidalerroen ebaluaziorako egin ditugun esperimentuak aurkeztuko ditugu: 4.5.1 atalean denbora159 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA adierazpenak eta seinaleak etiketatzeko esperimentua, 4.5.2 gertaerak etiketatzeko esperimentuak eta, azkenik, 4.5.3 atalean erlazioak etiketatzeko esperimentua. 4.5.1 Denbora-adierazpenak eta seinaleak etiketatzeko esperimentua Lehenik, denbora-adierazpenak eta seinaleak etiketatzeko saiakera egin dugu (Altuna et al., 2014a). NewsReader proiektuaren metodologia jarraituz, hiru anotatzailek (A, B eta C) euskarazko 4 kazetaritza-testu etiketatu dituzte denbora-adierazpenak eta seinaleak etiketatuz. Testuak FaCor corpuseko albisteak dira eta etiketatzaileek guztira 56 esaldi aztertu dituzte. Etiketatzeari dagokionez, etiketatzaileek EusTimeML gidalerroen lehen bertsioari (Altuna et al., 2014b) jarraitu diote eta denbora-adierazpenen zein seinaleen etiketatze osoa egin dute; bestela esan, atributu guztiak bete dituzte. Gidalerroen egokitasuna eta kalitatea neurtzeko, etiketatzaileen arteko adostasuna neurtu dugu eta etiketatzaile bakoitzaren etiketatzeak aztertu ditugu. 4.5.1.1 Anotatzaileen arteko adostasuna Gidalerroen ebaluazioaren lehen urratsean, anotatzaileen arteko adostasuna neurtu dugu testuan ezarritako etiketa kopurua eta etiketa horien luzera (token berak hartzen dituzten) kontuan hartuta. Horretarako, Diceren koefizientea (Dice, 1945) erabili dugu denbora-adierazpen eta seinaleen gaineko adostasuna neurtzeko (ikusi 4.13 eta 4.14 taulak). Diceren koefizienteak etiketentzat token berak aukeratu diren neurtzen du adostasun osoa islatuz. 4.13 eta 4.14 tauletan, etiketaren gaineko hainbat adostasun neurri islatu ditugu. Markablek8 etiketaren luzera zehatzaren gaineko adostasuna adierazten du eta tokenek token indibidualen gaineko adostasuna. Denboraadierazpenetan oso hurbileko emaitzak lortu izanak adierazten du egiturak identifikatzean etiketatzaileek adostasun handia izan dutela. Seinaleen kasuan, token bakarrekoak izanik orokorrean, markable eta tokenentzat emaitza berak lortu dira. Tamalez, emaitzak ez dira hain onak. Testuan ezarritako TIMEX3 etiketekin batera, bost TIMEX3 etiketa huts ere etiketatu dituzte. Etiketa hutsak informazio inplizitua azaleratzeko era8Markatu nahi den edozein entitate. 160 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA Anotatzaile bikoteak A–B A–C B–C Orokorra type 0,76 0,64 0,75 0,55 value 0,76 0,68 0,46 0,45 4.15 taula – type eta value atributuen gaineko adostasuna 4.5.1.2 Emaitzen ebaluazioa Etiketatutako denbora-adierazpen eta seinaleak alderatuz gero, adostasuna non lortu den edo ez ikusi ahal izan dugu. Alde batetik, markable bati etiketa bera jarri zaion neurtu dugu eta beste aldetik, etiketa horiek hedapen bera (token berak) hartu duten. Denbora-adierazpenen kasuan, emaitza onak lortu dira, adostasun osoa beti izan da 0,89tik gorakoa testuan jarritako etiketetan, baina etiketa hutsak kontuan hartuz gero, emaitzek behera egin dute. Seinaleen kasuan, emaitzak nabarmen baxuagoak dira. Anotatzaileak bat ez etortzeko arrazoi nagusiak ondokoak izan dira: • Denbora-adierazpen edo seinale bat etiketatu ez izana edo etiketa huts osagarriak sortu ez izana. • Etiketatu behar ez zen tokena etiketatu izana. Hau da, denboraegituratzat hartu da denbora-egitura ez dena. • Tokenei etiketa ezberdina eman izana; denbora-egitura zuzen identifikatu, baina etiketa okerra eman izana. • Denbora-adierazpenen atributuei balio ezberdinak eman izana. Emaitzen ebaluaziorako, anotatzaileak batu eta adostasunaren edo ezadostasunaren arrazoiak aztertu ditugu. Gidalerroen interpretazio okerra izan da arazorik handiena eta, ondorioz, anbiguotasuna edo argitasun falta agertzen zuten atalak berrikusi eta zuzendu ditugu. Halaber, gidalerroak idaztean kontuan hartu ez ziren denbora-adierazpenak eta seinaleak, lagintzat hartutako corpusean agertu ez zirelako, gehitu ditugu, egituren zerrenda osatzeko. Horrekin batera, denbora-egitura batzuk, jadanik eta parekoak, esaterako, alde batera uztea erabaki dugu, ez baitute denbora-informazio berririk gehitzen eta beste hizkuntzetan ere albo uzten direlako. 162 Denbora-informazioa etiketatzeko esperimentuak Etiketa hutsen sorrera eta erabilera ere arazo iturri izan da. Horien bidez, testuan esplizitu agertzen ez den, baina deduzi daitekeen denborainformazioa adierazten da. Gidalerroetan horien erabilera argiago azaldu dugu eta adibide praktikoak ere egin ditugu anotatzaileen lana hobetzeko. 4.5.2 Gertaerak etiketatzeko esperimentuak EusTimeMLren eta gertaerak etiketatzeko gidalerroen zuzentasuna eta unibertsaltasuna ebaluatzeko, gertaeren identifikaziorako eta ezaugarrien erauzketarako bi itzuliko etiketatze-esperimentua egin dugu (Altuna et al., 2018a). Lehen etiketatze-esperimentuan, gidalerroak (Altuna et al., 2014b) ebaluatzeko eta eztabaidatzeko saiakera egin dugu; ondoren, gidalerroak findu ditugu etiketatzeko irizpideak gehituz eta hobetuz. Bigarren etiketatze-esperimentuan, euskarazko gertaera-adierazpenen urrepatroia sortu dugu gidalerroen bertsio berria (Altuna et al., 2016a) oinarri hartuta. Halaber, hirugarren esperimentu batean, faktualitatea etiketazeko esperimentua ere egin dugu, faktualitatea EusTimeMLn landu dugunez. 4.5.2.1 Lehen etiketatze-esperimentua Lehen esperimentu honetan, FaCor corpuseko 172 gertaera inguru9 etiketatu ditugu. Gertaerak EusTimeMLri (Altuna et al., 2014b) jarraituta etiketatu ditugu eta hiru etiketatzailek (A, B eta C) hartu dute parte. Etiketatze-esperimentu honetan gertaeren identifikazioaren eta hedaduraren gaineko adostasuna neurtu dugu etiketatzeak binaka ebaluatuta. Adostasun maila Diceren koefizientea (Dice, 1945) aplikatuta, 0,864 eta 0,947 punturen artekoa izan da etiketatzaile bikotearen arabera. Horrez gain, gramatikakategoriaren eta modalitatearen gaineko adostasuna eta aspektuzko gertaeren gaineko adostasuna ere neurtu dugu. Ikusi dugunagatik, hiru etiketatzaileek token bakarraren araua errespetatu dute eta token bakarreko gertaerak orokorrean zuzen etiketatu dira. Halaber, ez genuen espero izenezko eta adjektibozko gertaerek adostasun maila altua lortuko zutenik, baina hala gertatu da. Hala ere, orokorrean adostasun maila altua izan bada ere, aspektu korapilatsu batzuk identifikatu ahal izan ditugu: 9Etiketatzaileen arabera kopurua aldatzen da. 163 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA • Token batzuk gertaeratzat hartu dira ez zegokienean; nagusiki denboraadierazpenetako parte diren aditzak (ikus 3.2.1.4 atala) eta diskurtso markatzaileak. • Gertaera bat baino gehiagoko gertaera-egitura konplexuetan ez dira beti gertaera guztiak etiketatu. • Aditzetatik eratorritako gertaera-adierazpenei ez zaie beti gramatikakategoria bera esleitu. Hurrengo etiketatze-saiakeran desadostasun horiek ekiditeko, berebizikoa izan da etiketatzaileen arteko gidalerroei buruzko eztabaida. Nagusiki gidalerroetako pasarte ilunak eta gramatika-kategorien deskribapenetako anbiguotasunak landu dira. Horretarako, euskarazko gramatikak berraztertu ditugu eta gidalerroetan informazioa era zehatzagoan adierazi dugu. 4.5.2.2 Bigarren etiketatze-esperimentua Berranalisi linguistikoaren ondoren, bigarren etiketatze-esperimentu bat egin dugu. Oraingoan, lau etiketatzailek hartu dute parte: hiruk EusTimeML eta CAT etiketatze-tresna ondo ezagutzen dute eta laugarrenak oso ondo ezagutzen ditu etiketatze-gidalerroak eta tresna. Etiketatzea EusMEANTIME entrenamendurako azpicorpuseko 15 dokumentutan egin da. Hiru etiketatzailek 115 esaldi etiketatu dituzte eta beren etiketatzeak laugarren etiketazailearen etiketatzeekin erkatu dira. Etiketatzaile bakoitzaren (A, B eta C) eta laugarren etiketatzailearen (4.a) etiketa kopurua eta bat etorritako gertaeren kopurua adierazi ditugu 4.16 taulan. Kopuruek adostasun maila adierazten dute. 4.16 taula – Etiketatzaile bakoitzak etiketatutako gertaera kopurua eta bat etorritako etiketatzeak Dokumentu multzoak Etiketatzailea 4. etiketatzailea Bat etorritako gertaerak Lehena (A) 96 74 69 Bigarrena (B) 394 418 358 Hirugarrena (C) 95 99 84 164 Denbora-informazioa etiketatzeko esperimentuak 4.17 taula – Adostasuna gertaeren hedapenean Etiketatzaile bikoteak Microaverage (Markable) Microaverage (Token) Macroaverage (Markable) Macroaverage (Token) A – 4.a 0,812 0,812 0,819 0,819 B – 4.a 0,877 0,877 0,875 0,875 C – 4.a 0,866 0,866 0,883 0,883 Desadostasunerako arrazoirik handiena token batzuei gertaera etiketa ematea izan da. Esaterako, (349) adibidean, EusMEANTIME corpuseko dokumentu batean ekoizpenak gertaera adierazten du; (350) adibidean, ordea, forma berak ez du gertaerarik adierazten. Arazo hori bereziki nabarmena izan da forma berak gertaera eta gertaera baten produktua edo ondoria adierazten dituenean. (349) Ekoizpena AEBra ekartzeko asmoa du. (350) Nekazariek euren ekoizpena salgai jarriko dute. Egoerak adierazten dituzten gertaerak ere desadostasun iturri izan dira. Batzuetan zaila izan da gertaera diren erabakitzea; gertatzen ari den gertaera estatiko bat (351) edo entitate baten ezaugarri bat (desengainatuta egotea) adierazten duten erabakitzea. (351) Oso desengainatuta gaude. Horretaz gain, kontuan izan behar da euskaraz egin aditzak balio fokalizatzailea duela. Eginek aditzaren fokalizazioa adierazten duenean, ez du gertaera-informaziorik adierazten. Hala ere, etiketatzaile batzuek horrelako kasuetan egin etiketatu dute. 4.17 taulako emaitzek erakusten dutenez, adostasun handia (Dice, 1945) lortu da etiketatzaileen eta laugarren etiketatzailearen (4.a) artean gertaeren hedapenari (markable extent) dagokionez. Hau da, bi etiketatzaileren artean etiketen gainjartze osoa egon da kasu gehienetan. Tokenen hedapena (token extent) ebaluatzean, ordea, soilik gainjartzen diren tokenen araberako gertaeren hedapena ebaluatzen da. Gure kasuan, markable zein token extentek, biek dute balio bera, gertaerek token bakarreko hedapena dutelako, gidalerroetan 165 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA 4.18 taula – Adostasuna etiketatutako gramatika-kategorietan Gertaeren etiketatzea A-SE B-SE C-SE Aditzak 45 242 51 Izenak 14 58 33 Adjektiboak 1 3 1 Adberbioak 0 9 2 Izenordainak 0 1 0 Bestelakoak 0 0 0 GUZTIRA 60 (% 87) 311 (% 87) 77 (% 92) definitu bezala. Ondoriozta daiteke kasu honetan ere etiketatzaile guztiek EusTimeML gidalerroetako token bakarraren araua errespetatu dutela. Hedapenaz gain, gertaeren ezaugarri linguistikoen etiketatzea ere aztertu dugu. Lehen ezaugarria gramatika kategoria izan da. 4.18 taulan adierazi bezala, gertaeren gramatika-kategoriari buruzko adostasun handia lortu da. Desadostasun gehienak etiketatzaile batek gertaera bati baliorik eman ez diolako edo balio lehenetsia aldatu ez duelako gertatu dira. Hala ere, beste desadostasun batzuk ondoko arrazoi gramatikalek eragin dituzte: • -tea/-tzea motako nominalizazio batzuek aditz- zein izen-kategoria hartu dute. • -tako/-riko erlatibo markadun partizipioek aditz- zein adjektibo-kategoria hartu dute. • Aditzondo batzuk aditz formaren zatitzat hartu dira eta aditz-kategoria edo "bestelako" kategoria hartu dute. Gertaera modalen etiketatzea ere aztertu dugu. Hiru etiketatzaileek eta laugarren etiketatzaileak etiketatutako aditz modalen bat etortzea 4.19 taulan ikus daiteke. Gertaera modalak identifikatzea erraza izan da, modalitatea adierazten duten formetan aldakortasun gutxi baitago. Gainera, ia ez dago aukerarik erratuta gertaera modal bati balio okerra emateko, gertaera modalen esanahiak oso argi bereizten baitira. Gertaera modalen kopurua txikia bada ere, adostasuna aztertzeko baliagarriak izan zaizkigu. Ikusi ahal izan 166 Denbora-informazioa etiketatzeko esperimentuak 4.19 taula – Adostasuna modalitatean Gertaera modalen etiketatzea A-SE B-SE C-SE Behar 0 5 2 Nahi 0 3 1 Ahal 3 4 0 GUZTIRA 3 12 3 dugunez, desadostasunak etiketatzaileek etiketatzean egindako akatsek sortu dituztelako izan da; ez, gertaera horien pertzepzio edo ulermen okerrengatik. Amaitzeko, gertaera-kategoriaren gaineko adostasuna neurtu dugu. Emaitzak ez dira espero bezain onak (A-4.a: % 58, B-4.a: % 56 eta C-4.a: % 49). Hala eta guztiz ere, aipatzekoa da adostasuna asko aldatzen dela kategoriaren arabera. Gertaera diskurtsiboak eta aspektuzkoak erraz identifikatu dira, batzuei, ziurrenik akatsak direla medio, kategoria okerra eman bazaie ere. Jazoerak eta ekintza intentsionalak, ordea, hainbatetan izan dira desadostasun iturri 4.11 irudian ikus daitekeenez. 4.11 irudia – Gertaera klaseen adostasunaren arteko konparaketa Etiketatze-emaitzak aztertu ondoren, ondorio batzuk atera ditugu eta 167 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA erabaki batzuk hartu ditugu: • Gertaeraren identifikazioa eta gramatika-kategoriaren araberako sailkapena ez dira menderatzeko zailak. • Gertaera modalak orokorrean ondo etiketatu badira ere, etorkizunean horiei buruzko eztabaida eta entrenamendu handiagoa espero dugu emaitzak hobetzeko. • Gertaeren sailkapenaren gaineko adostasuna espero baino txikiagoa izan da. Kategoria batzuk esleitzen errazagoak izan badira ere, kategoria korapilatsuenek beste hausnarketa bat merezi dute. 4.5.2.3 Faktualitatea etiketatzeko esperimentua Aipatu bezala, faktualitatea denbora-informazioaren prozesamenduan oso informazio baliagarria da. Faktualitatea etiketatzeko eskema definitu ostean (ikus 4.2.1.8 atala), gidalerroen egokitasuna neurtzeko esperimentua egin dugu (Altuna et al., 2018b). Esperimentu horretan bi etiketatzailek hartu dute parte. Gertaerak osorik etiketatzeko eskatu diegu, EusTimeMLko informazioa faktualitatea ebazteko erabili ahal izateko. Era berean, faktualitatea ebazteko mundu-ezagutza baliatzeko eskatu zaie. Guztira, etiketatzaileak bat etorri dira 734 gertaeren identifikazioan (787tik eta 818tik, hurrenez hurren). Horretaz gain, gertaera horien faktualitateari dagozkion atributuen etiketatzea aztertu dugu. 4.20 taulan, faktualitate-informazioa adierazten duten atributuen gaineko doitasuna eta κ balioa (Cohen, 1960) adierazten dira. κ neurriak item kualitatiboen (kategorikoak) gaineko etiketatzaileen arteko adostasuna neurtzen du. Ikus daitekeenez, atributu gehienek nahiko doitasun altua lortzen dute eta κ balio altuek adostasun handia adierazten dute. κ neurriak asko penalizatzen ditu balio baterako joera dituzten kategoriak eta horregatik, kategoria batzuetan κ balio baxuak lortu dira. Esaterako, ziurtasunarentzat certain eta faktualitatearentzat factual bezalako balio batzuk maiz agertu dira etiketatzean, albisteetan gertatu diren eta ziurrak diren gertaerak agertzen baitira gehien. Desadostasunei dagokienez, desadostasun gehienak gidalerroetako azalpen lausoek eragin dituzte dituzte. Adibidez, (352) adibideko emateko gertaerari etiketatzaileek UNCERTAIN eta UNDERSPECIFIED esleitu diete. Gidalerroetan adierazi denez, asmoa adierazten duten gertaerek mendeko gertae168 Denbora-informazioa etiketatzeko esperimentuak 4.20 taula – Etiketatzaileen arteko adostasuna faktualitatearen etiketatzean Polaritatea Ziurtasuna Kasu bereziak Faktualitatea Doitasuna 0,98 0,89 0,95 0,77 κ 0,68 0,24 0,29 0,53 raren ziurtasun balioa baldintzatzen dute eta hori UNCERTAIN da. Hala ere, ez dago argi prest dago gertaerak nahia adierazten duen eta etiketatzaileek desberdin etiketatu dute. (352) 20 milioi dolar arteko laguntza emateko prest dago. Azalpen lauso horiek gidalerroak berriro eztabaidatzean konpondu dira. Hala, gidalerro zehatzagoak definitu ditugu i) ziurtasunarentzat UNCERTAIN eta UNDERSPECIFIED balioak birdefinituta, ii) perpaus generikoen mugak eta ezaugarriak zehaztuta eta iii) ezeztapenaren fokoa hobeto aztertuta. 4.5.3 Erlazioak etiketatzeko esperimentua Erlazioen etiketatze-gidalerroak ebaluatzeko, bi etiketatze-saiakera egin ditugu. Lehena, gidalerroen ebaluaziorako eta bigarrena, lehenengotik egindako aldaketak ebaluatzeko. Lehen etiketatze-esperimentuan, hiru etiketatzailek hartu dute parte eta dokumentu bateko erlazioak identifikatu eta sailkatu dituzte. Lehen etiketatzaileak 102 erlazio sortu ditu, bigarrenak, 96 eta hirugarrenak, 87. Horietatik 43tan bat etorri dira hirurak eta beste 39tan bi etiketatzaileren arteko adostasuna egon da. 4.21 taula – Etiketatzaileen arteko adostasuna erlazioen etiketatzean (1. esperimentua) Etiketatzaile bikoteak Erlazioen adostasuna Erlazioen sailkapenean adostasuna A – B 7 2 A – C 18 10 B – C 14 13 ABC 43 17 169 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA Erlazioen sailkapenari dagokionez, 4.21 taulan ikus daitekeenez, hiru etiketatzaileek etiketatu dituzten 43 erlazioetatik 17ri eman diete klase bera. Halaber, bi etiketatzailek etiketatu dituztenetan, 39tik 25i klase bera esleitu diete. Nabarmentzekoa da B eta C etiketatzaileen arteko adostasuna A etiketatzailearekikoa baino altuagoa dela. Emaitzak ez dira altuak, baina A etiketatzailearen lanean 12 erlaziok ez dute motarik esleituta, ziurrenik informazioa gordetzeko arazoak izan dituelako. Mendekotasun-erlazioen motaren esleipenean, erlazio ebidentzialen eta faktiboen arteko nahasketa ikusi dugu. Horren atzeko arrazoia da ebidentzialek gertaera bati buruzko ebidentzia adierazten dutela eta faktiboek gertaera gertatu dela adirezten dutela; hau da, semantikoki hurbil dauden erlazioak dira. Semantikaren ikuspuntutik hurbil egotea edo testuinguruan ezin bereizi izatea izan dira denbora-erlazioei mota ezberdina esleitzeko arrazoi nagusiak. Adibidez, hainbat aldiz identifikatu ditugu desadostasunerako iturri izana aldiberekotasuna (SIMULTANEOUS) eta gertaera batek beste bat barruan hartzea (IS_INCLUDED eta INCLUDES), baita lehenago (BEFORE) eta justu lehenago (IBEFORE) eta geroago (AFTER), eta justu geroago (IAFTER) balioak esleitzea ere. Etiketatze-saiakera horren ostean, gidalerroak berriro aztertu ditugu eta azalpen eta deskribapenen alde ilunak identifikatu ditugu. Bigarren etiketaze-saiakera bat ere egin dugu, gidalerroak berriz ebaluatzeko. Bi etiketatzailek hartu dute parte eta gertaerak, denbora-adierazpenak eta seinaleak aurretiaz etiketatuta dituen dokumentu bateko erlazioak etiketatu dituzte. Esperimentu horretan etiketatzaile batek 71 erlazio etiketatu ditu eta besteak 61. 61 horiek bi etiketatzaileek identifikatu dituzte eta horietan erlazio-motaren gaineko adostasuna neurtu da. 4.22 taulan ikus daiteke zenbat erlazio etiketatu dituzten bi etiketatzaileek. 4.22 taula – Etiketatzaileen arteko adostasuna erlazioen etiketatzean (2. esperimentua) TLINK SLINK Etiketatuak Adostuak Etiketatuak Adostuak A etiketatzailea 68 59 3 2 B etiketatzailea 59 59 2 2 Erlazioaren klasearen gaineko adostasuna ere aztertu dugu. Bi etiketatzailek etiketatu dituzten mendekotasun-erlazioei klase bera esleitu diete 170 EusTimeBank corpusaren beste erabilerak: ezeztapenaren analisia eta etiketatzea (2tik 2ri) eta denbora-erlazioetan 59tik 54ri; hau da, osotara % 92ko adostasuna lortu da denbora-erlazioen sailkapenean. Gertaerak dokumentuaren sorrera datarekin lotzen dituzten erlazioetan are altuagoa izan da adostasuna: % 96; ataza ondo definituta dagoen seinale da hori. Denbora-erlazioen sailkapeneko desadostasunak aztertzean, ikusi dugu identity balioak sortu duela arazo gehien. Erlazio-mota horrek gertaera beraren bi adierazpen lotu direla adierazten du. Desadostasunen testuingurua aztertuta, uste dugu etiketatzaileetako batek gertaera berari erreferentzia egitea eta aldiberekotasuna nahastu dituela. 4.6 EusTimeBank corpusaren beste erabilerak: ezeztapenaren analisia eta etiketatzea Denbora-informazioaren azterketaz eta tratamenduaz gain, EusTimeBank corpuseko lagin bat euskarazko ezeztapenaren azterketan baliatu dugu. Ezeztapena estuki lotuta dago denbora-informazioaren prozesamenduari gertaeren faktualitatean eragina baitu. Jarraian deskribatuko dugu ezeztapena aztertzeko egindako esperimentua. 4.6.1 Ezeztapena etiketatzeko eskema Ezeztapenaren inguruko informazioa denbora-informazioaren osagarritzat hartu dugu. Izan ere, denbora-informazioaren baitan gertaeren faktualitatea dago —gertaerak gertatu diren edo gertatuko diren identifikatzen duen informazioa— eta faktualitatea ondo ebazteko, ezinbestekoa da ezeztapena identifikatzea. Orokorrean, ezeztatuta agertzen diren gertaerak ez direla gertatu edo gertatuko uste da, hau da, faktualitate negatiboa izango dutela. EusTimeMLz aparteko gidalerroak10 sortu ditugu ezeztapenarentzat. Ezeztapen-informazioa adierazteko hiru entitate definitu ditugu: • Ezeztapen-markak • Ezeztapenaren irismena • Ezeztapenaren fokoa 10https://docs.google.com/document/d/18tj2TNIjcNs-jeipcPzYo0j_ R8ubuMweJHW-JwYzOqQ/edit?usp=sharing 171 4 - EUSTIMEML BIDEZKO ESKUZKO ETIKETATZEA ETA EUSTIMEBANK CORPUSAREN OSAKETA Euskarazko ezeztapenaren gidalerroak definitzeko, italierarako sortutako gidalerroak11 eta eta euskal gramatiketan (Altuna et al., 1987) euskarazko ezeztapenaren gauzatzeaz esaten dena hartu ditugu abiapuntutzat. 4.6.2 Corpusa Esperimentua egiteko EusTimeBank urre-patroi corpuseko 20 dokumentu baliatu ditugu. Lagina albiste ekonomikoz osatuta dago, 5.247 hitz ditu eta ezeztapena etiketatu duten etiketatzaileek 33 ezeztapen-marka etiketatu dituzte. Corpus hori EusTimeMLren bidez ere etiketatuta dago eta espero dugu etorkizunean bi markaketa-lengoaiak uztartu ahal izatea. 4.23 taula – Esperimentuan erabilitako corpusaren datuak Dokumentu kopurua 20 Token kopurua 5247 Ezeztapen kopurua (ggb) 33 Etiketatzaileen arteko adostasuna neurtu da Diceren koefizientea (Dice, 1945) erabiliz. 4.24. taulan agertzen den bezala, etiketa bakoitzeko lau balio lortu ditugu adostasunaren ebaluaziorako: etiketen batez besteko hedapenarekin bat etortzea dokumentu bakoitzeko: micro-average (markable); batez besteko tokenen gainjarketa dokumentu bakoitzeko: micro-average (token); batez besteko etiketen hedapenaren bat etortzea corpusean: macro-average (markable); eta batez besteko tokenen gainjarketa corpusean: macro-average (token). Emaitzetatik ondoriozta daiteke ezeztapena adierazten duen elementua identifikatzea ez dela lan zaila izan, ia bat etortze osoa (0.969 eta 0.982ko balioak) lortu baitugu. Desberdintasun bakarrak da "proiektua onartu ez zelako" eta "jaso gabe" egiturak etiketatzaile bakarrak etiketatu dituela eta, ezeztapen argiak izaki, uste dugu etiketatzaile batek ahaztu egin dituela. Irismenari eta fokoari dagokienez, ordea, emaitzak ez dira hain onak izan, nabarmentzekoa bada ere irismenen gainjartzea 0,8tik gorakoa izan dela. Emaitza horietatik ondoriozta dezakegu irismena identifikatzea ere ez dela 11https://docs.google.com/document/d/1l6FCWOlA_DohTUk-j_k3rTyjoFFc3Ihl72A61y6pLA/edit?usp=sharing 172 Laburpena 4.24 taula – Ezeztapen-marken etiketatzean etiketatzaileen arteko adostasuna Etiketa Microaverage (Markable) Microaverage (Token) Macroaverage (Markable) Macroaverage (Token) NEG_CUE 0,969 0,969 0,982 0,982 SCOPE 0,562 0,806 0,55 0,858 FOCUS 0,381 0,55 0,373 0,549 ataza zaila, desberdintasunak aurki badaitezke ere. Fokoaren kasuan, ordea, emaitzak baxuak izan dira. Fokoaren identifikazioan ez da nahikoa sintaxia, subjektibotasunak eta intonazioak rol garrantzitsua jokatzen baitute. 4.7 Laburpena Kapitulu honetan, denbora-informazioa etiketatuta duen corpusa sortzeko egin ditugun urratsak azaldu ditugu. Lehenik, 3. kapituluan identifikatu ditugun denbora-informazioaren elementuak kodetzeko, EusTimeML markaketa-lengoaia definitu dugu. EusTimeML TimeMLren ereduari jarraiki eraiki dugu eta denbora-informazioa adierazten duten elementu guztiak errepresentatzeko gai da. Era berean, TimeMLn ez bezala, EusTimeMLn faktualitateinformazioa kodetzeko eskema gehitu dugu, faktualitateak denbora-informazioaren prozesamenduan duen garrantzia dela-eta. Etiketatzeko erabakiak esperimentuen bidez ebaluatu ditugu. Ez dira markaketa-lengoaiako aspektu guztiak aztertu, zailtasun handiena sor zezaketenak baizik. Adibidez, ataza zaila izan da gertaera batzuk sailkatzea. Etiketatzaileen arteko desadostasunak aztertuta etiketatze-gidalerroetan korapilatsua den informazioa identifikatu dugu. Hala, gidalerroak findu ahal izan ditugu. Behin gidalerroak definituta, corpusa eskuz etiketatzeari ekin diogu. EusTimeBank corpusak 3 azpicorpus ditu eta albistez eta testu historikoez osatuta dago. EusTimeBankeko 164 dokumentuetatik 60 prozesamendurako urre-patroi bezala baliatu dira. Hurrengo kapituluan deskribatuko ditugu euskarazko denbora-informazioa prozesatzeko garatu ditugun tresnak, baita informazio hori baliatzen duen denbora-lerroak sortzeko tresna aurreratua ere. 173 5 EusHeideltime eta KroniXa Kapitulu honetan denbora-informazioa automatikoki aztertzeko sortu ditugun tresnak deskribatuko ditugu. Alde batetik, denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko, EusHeidelTime tresna garatu dugu. Beste aldetik, denbora-lerroak sortzeko, KroniXa tresna sortu dugu. Horiek denborainformazioaren prozesamendurako definitu dugun etiketatze-eskema eta osatu dugun corpusa erabilita garatu ditugu. Era berean, tresna horiek baliatzen duten informazio linguistikoa lortzeko aurreprozesamendurako tresnen berri ere emango dugu. Kapitulua horrela antolatu dugu: 5.1 atalean, Ixa taldean garatu diren hizkuntzaren tratamendu automatikorako analisi-katearen berri emango dugu. 5.2 atalean, EusHeidelTime tresna azalduko dugu eta 5.3 atalean, denbora-lerroak sortzeko KroniXa tresna aurkeztuko dugu. 5.1 Aurreprozesamendua: euskararen prozesamendurako analisi-katea Euskararen denbora-informazioaren tratamendu automatikoa gauzatzeko, ezinbestekoa da Ixa ikerketa-taldean sortutako hizkuntzaren prozesamendurako katea, IxaKat, erabiltzea. Hau da, denbora-informazioa automatikoki tratatzeko abiapuntua izango da euskararen prozesamendurako definitutako analisi-katea (5.1 irudia). Analisi-kate hori modulutan banatuta dago. Modulu bakoitzak aurreko moduluak eskaintzen dion informazioa erabiltzen du sarrera moduan, eta 177 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA 5.1 irudia – Oronoz (2008) lanean aurkeztutako euskararako prozesamenduaren katearen eskema jasotako analisia informazio linguistiko berriarekin aberasten du. Jarraian informazio liguistikoaren (aurre)prozesamenduan egiten ditugun lanak eta lan horiek egiteko baliabideak deskribatuko ditugu. Prozesu hori (353) adibideko esaldiaren analisiaren bidez irudikatuko dugu. (353) Lehen Airbus A380 entregatu da. 178 Aurreprozesamendua: euskararen prozesamendurako analisi-katea Lan honetan bereziki hiru modulu baliatu ditugu denbora-informazioa prozesatu ahal izateko: analisi morfologikoa, dependentzia sintaktikoen analisia eta rol semantikoen analisia. Zehazki EusHeidelTimek (ikus 5.2 atala) analisi mofologikoko informazioa baliatzen du eta KroniXak (ikus 5.3 atala) dependentzia sintaktikoena eta rol semantikoena. 5.1.1 Tokenizazioa Abiapuntua testu gordina izanik, tokenizazioa Morfeus tresnaren (Aduriz et al., 1998) bidez egin dugu. Tokenizatzaileak testua tokenetan (zuriunez banatutako karaktere-segidetan) eta esaldietan banatzen du; hau da, analisi morfologikoan sarrera gisa erabiliko diren unitateak bereizten dira token edo item ezagutzailaren bidez. Gainera, testuan hitzak, zenbakiak (arruntak zein erromatarrak; deklinatu gabeak edo deklinatuak), laburdurak, siglak, zuriuneak eta puntuazio-markak identifikatzen ditu. Tokenei ere informazio geografikoa (identifikadorea) gehitzen die. Tokenizazioa egitean, (353) adibideko esaldia, 5.2 irudian bezala geratzen da1. 5.2 irudia – (353) adibideko esaldiaren tokenizazioa 5.1.2 Analisi morfosintaktikoa Tokenizazioaren ondoren, analisi morfosintaktikoa egiten da Morfeus analizatzaile morfologikoaren bidez. Jarraian deskribatuko ditugu Morfeusek egiten dituen prozesamendu-urratsak eta 5.3 irudian tresnaren funtzionamenduaren eskema orokorra aurkeztuko dugu. 1. Lehenik analisi morfologikoa egiten da. Horretarako, segmentatzaileak hitz bakoitza lemetan eta morfemetan banatzen du eta osagai horien informazio morfologikoa ematen du EDBLko (Euskararen Datu Base Lexikala) (Aldezabal et al., 2001) informazioa erabilta. 1Lerro bertikalak bereizketa argiago adierazteko gehitu ditugu. 179 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA 5.3 irudia – Morfeus analizatzaile morfologikoa 2. Analizatzaile morfosintaktikoak aurreko fasean sortutako morfemetatik abiatuz hitz-formaren interpretazio posible bakoitzarentzako ezaugarriegitura bat eskaintzen du. Hitzaren egitura deskribatzeko, testuingururik gabeko gramatika baliatzen da (Gojenola, 2000; Aduriz et al., 2000). 3. Hitz Anitzeko Unitate Lexikalak (HAUL) (Urizar, 2012) ere tratatzen dira morfosintaxiaren analisian. Hitz elkartuen, lokuzioen eta kolokazio murriztuen tratamendua egiten da eta, horretarako ere, EDBLko informazioa erabiltzen da. HAULak identifikatzeko HABIL (Urizar et al., 2009) baliatzen da eta entitateen izenak mugatzeko eta sailkatzeko, EIHERA (Alegria et al., 2003). 5.4 irudian (353) adibideko esaldiko hitzen analisi morfosintaktikoak agertzen dira. Irudian ikus daitekeenez, token bakoitzaren hitz-forma eta interpretazio bakoitzeko lema, informazio morfologikoa eta, dagokionean, funtzio sintaktikoa2 @ ikurrarekin adierazita agertzen dira. Era berean, token ba2Funtzio sintaktikoen deskribapena eta horiek etiketatzeko etiketen zerrenda https://www.ixa.eus/sites/default/files/dokumentuak/4083/Etiketen_ eskuliburua_IXA.pdf helbidean aurki daiteke. 180 Aurreprozesamendua: euskararen prozesamendurako analisi-katea koitzari analisi posible guztiak esleitu zaizkio. Hurrengo urratsean desanbiguazio morfosintaktikoa egingo da hitz bakoitzari analisi bakarra esleitzeko. 5.4 irudia – Morfeusen bidezko (353) adibideko esaldiaren analisia 5.1.3 Desanbiguazio morfologikoa Morfeusek hitz bakoitzari egoki dakizkiokeen analisi posible guztiak eskaintzen ditu, baina bakarra aukeratu behar da. Horretarako, EusTagger etiketatzaileak (Ezeiza et al., 1998; Alegria et al., 2002) hitz bakoitzari, testuinguruaren arabera, analisi zuzena esleitzen dio. Anbiguotasuna ebazteko, murriztapen-gramatika eta etiketen bidezko desanbiguazio estokastikoa erabiltzen ditu. Defektuz, gramatika-kategoria eta azpikategoria hartzen dira kontuan desanbiguaziorako. 5.5 irudian 5.4 irudiko hitz bakoitzaren analisi posible guztien artean hitz bakoitzarentzat bat aukeratu da. EusTaggerren arkitektura 5.6 irudian irudikatu dugu. Ikus daitekeenez, EusTaggerrek desanbiguazio morfologikoa bi mailatan egiten du: • Murriztapen Gramatiken bidez hizkuntza-ezagutzan oinarritutako desanbiguazioa egiten da (Aduriz et al., 2000). • Markoven eredu ezkutuak (HMM) baliatuta, estatistikan oinarritutako dezanbiguazioa egiten da (Ezeiza, 2002). Bi desanbiguatzaileen emaitzak konbinatzen dira aukera zuzena lortzeko eta, bi desanbiguazio-moduluak exekutatu ostean anbiguitateak jarraitzen badu, sarrien lortzen den analisia esleitzen zaio hitzari. 181 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA 5.5 irudia – EusTaggerren bidezko (353) adibideko esaldiaren analisi morfologiko desanbiguatua 5.6 irudia – EusTagger lematizatzaile/etiketatzailea 5.1.4 Funtzio sintaktikoen osaketa EDBLko informazioan oinarrituta, aurreko urratsean funtzio sintaktikorik esleitu ez zaion analisi morfologiko bakoitzari funtzio sintaktiko bat esleitzen zaio. Horretarako Murriztapen Gramatikako islapen-erregelak (Aranzabe, 2008) baliatzen dira. Izan ere, Murriztapen Gramatikak esaldiko hitz guztiek funtzio sintaktikoa izatea eskatzen du, horiek hurrengo prozesamendu urratsean erabili ahal izateko. Funtzio sintaktikoak 5.5 irudian analisi-lerro bakoitzean agertzen diren @ren ondoko etiketak dira. @SUBJ, @OBJ eta @PRED etiketek subjektua, objektu zuzena eta predikatua adierazten dituzte hurrenez hurren. Horiek funtzio sintaktiko nagusiak dira. Esaldiko hitz guztiek funtzio sintaktiko bat behar 182 Aurreprozesamendua: euskararen prozesamendurako analisi-katea dutenez, ordea, @ID>3, @KM>4, @-JADNAG5 eta @+JADLAG6 etiketak ere sortu dira. 5.1.5 Desanbiguazio sintaktikoa EusTaggerrek funtzio sintaktikoen desanbiguazioa erregela sintaktikoen bitartez (Aduriz et al., 2004) egiten du. Hitz bati funtzio sintaktiko bat baino gehiago esleitzen zaionean, egokiak ez direnak baztertzen dira eta, ahal izanez gero, bakarra hautatzen da. Esaterako, 5.4 irudian Airbus hitzaren bigarren analisian, @OBJ, @PRED eta @SUBJ esleitu zaizkio analisi horri. 5.1.6 Analisi sintaktiko partziala Etiketatze morfologikoa egin ondoren, aurreko etiketatze sintaktikoan oinarrituta, perpausa zatietan, sintagma mailako kateetan, banatzen da. Urrats honetan hitzak beren sintagmetako edota kateetako beste elementuekin lotzen dira. Azaleko sintaxia Ixatiren bidez (Aduriz et al., 2004) egiten da. Ixatik azaleko analisi sintaktikoa egiten du eta sintagmak, aditz-kateak, postposizio-lokuzioak eta entitate izendunak bereizten ditu. Era berean, sintagmen sailkapena ere egiten du. 5.7 irudia – EusTaggerren bidezko (353) adibideko esaldiaren analisi sintaktiko partziala 3Ezkerreko determinatzailea 4Kasua daraman formaren modifikatzailea 5Aditz nagusi jokatugabea 6Aditz laguntzaile jokatua 183 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA 5.7 irudian, (353) adibideko esaldiaren analisi desanbiguatua agertzen da. Esaldiaren zatiak edo sintagmak ere agertzen dira %SIH eta %SIB etiketek sintagmaren hasiera eta amaiera adierazten dituzte hurrenez hurren eta %ADIKATHAS eta %ADIKATBU etiketek aditz-katearen hasiera eta amaiera adierazten dituzte. 5.1.7 Analisi sintaktiko osoa Aurreko urratsetan identifikatu ditugun hitzak eta sintagmak bere gobernatzaileekin lotu behar dira; bestela esan, horien arteko dependentziak sortu behar dira. Dependentzia sintaktikoak perpauseko elementuen arteko mendekotasun-erlazioak dira (Aranzabe, 2008). Zehazki, dependentziak lantzean, perpauseko zatien (sintagmak eta kateak) arteko mendekotasunak aztertzen dira, baita zati horien barruko elementuen artekoak ere. Sortzen diren erlazioak perpauseko elementuek betetzen duten funtzioaren arabera izendatzen dira. 5.8 irudian ikus daitezke Lehen Airbus A380 entregatu da esaldiko dependentziak lerroez adierazita. Lerro bakoitzaren ondoan azpimarratuta agertzen den hitzak dependentziamota adierazten du. Ixa taldean sintaxiaren prozesamendurako metodo hibridoa erabiltzen da (Goenaga, 2017): trantsizioetan oinarritutako etiketatzaile sintaktikoa eta erregela bidezkoa uztartzen dira. Erregela bidezkoa (Bengoetxea eta Gojenola, 2007) Euskararako Dependentzia Gramatika Konputazionala (EDGK) gramatika (Aranzabe, 2008) erabiltzen duen analizatzaile sintaktikoa da. Analizatzaile sintaktiko horrek hitzak binaka lotzen ditu esaldiaren zuhaitz sintaktikoa (dependentzia-zuhaitza) lortzeko. Esaldi bakoitzerako, esaldiz gaindiko root erroa definitzen da eta horri lotzen zaizkio esaldiko tokenak beren arteko dependentziak errespetatuz. Halaber, dependentzien analizatzaileak aldez aurretik definituta dauden dependentzia-erlazioei dagozkien etiketak esleitzen dizkie hitzei. Etiketa bakoitza dependentzia-erlazioaren izenarekin eta bere buruaren (gurasoa) norantzarekin (ezker edo eskuin) osatuta dago. 5.1.8 Analisi semantikoa Depdendentzia sintaktikoak bRol bidezko rol semantikoen etiketatzean (Salaberri et al., 2015) baliatzen dira. Rol semantikoak esaldiko predikatuetan parte-hartzen duten elementuen eginkizun edo paper semantikoak dira. 184 Aurreprozesamendua: euskararen prozesamendurako analisi-katea Rol semantikoen prozesamenduan, i) predikatuak identifikatzen dira eta ii) predikatu bakoitzari dagokion adiera esleitzen zaio. Ondoren predikatu bakoitzaren argumentuak eta adjuntuak identifikatzen dira eta argumentu eta adjuntu bakoitzari rol semantiko bat esleitzen zaio. Rol horiek perpauseko elementu bakoitzak predikatua den gertaeran zein eginkizun duen adierazten dute. Gure lanean zuzenean rol semantikoak erabiltzen ez baditugu ere, horiek KroniXaren funtzionamendurako baliatu dugun bTime tresnan erabiltzen dira gertaerak erauzteko. Dependentziak irudikatzeko baliatu dugun 5.8 irudian Lehen Airbus A380 entregatu da esaldiko rol semantikoak ere irudikatu ditugu. Esaldiak argumentu bakarra du, gaia. Biribilaren barruan entregatu da predikatuaren argumentu hori (ARG1) irudikatu dugu. 5.8 irudia – Lehen Airbus A380 entregatu da esaldiaren dependentziazuhaitza 185 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA 5.2 EusHeidelTime: denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko tresna EusHeidelTime euskarazko denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko tresna da. EusHeidelTime HeidelTime (Strötgen eta Gertz, 2013) oinarritzat hartuta sortu dugu. Zehazki, euskararako HeidelTimeren ereduari jarraitzea ondoko arrazoiengatik erabaki genuen: • HeidelTime erregeletan oinarrituta dago. Euskarazko denbora-adierazpenak dituen corpusa erlatiboki txikia da eta corpus txikietan emaitza hobeak lortzen dituzte erregeletan oinarritutako tresnek. • Iturburu-kodea hizkuntzarekiko independentea da. Euskararako erregelak eta patroiak definitu ditugu soilik. • Modulu beregaina da eta erraz txerta daiteke prozesamendu-katean. • TimeMLko TIMEX3 etiketak sortzen ditu. EusTimeML TimeMLn oinarrituta dago eta denbora-adierazpenentzat TIMEX3 etiketak ditu. • Publikoki dago eskuragarri. EusHeidelTime, beraz, erregeletan oinarritutako sistema da eta denboraadierazpenei EusTimeMLko TIMEX3 etiketak (4.2.2 atala) esleitzen dizkie. EusHeidelTimen denbora-adierazpenak hiru dimentsiodun entitatetzat hartzen dira: • denbora-adierazpenaren forma • denbora-adierazpenaren mota (data, ordua, iraupena edo errepikapena) • denbora-adierazpenaren semantika edo balio normalizatua. Aipatutako hiru elementu horiek nola kodetzen diren 5.9 irudian ikus daiteke. Bertan (354) adibideko 2005eko apirilaren 27a denbora-adierazpenaren etiketatzea irudikatu da. (354) 2005eko apirilaren 27a 186 EusHeidelTime: denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko tresna 5.9 irudia – 2005eko apirilaren 27a denbora-adierazpenaren etiketatzea Honela etiketatu da (354) adibidea: i) denbora-adierazpenaren hedapena bi TIMEX3 etiketaren artean agertzen da, ii) DATE motakoa da eta iii) 2005-04-27 balio normalizatua du. Gainera, EusHeidelTimek tid identifikatzailea ere automatikoki esleitzen dio denbora-adierazpenari, identifikatzaile hori prozesamenduan baliatzeko. Denbora-adierazpenen informazioa sakonago adierazteko, tresnak badu TI- MEX3 etiketako mod (4.2.2.5 atala), freq eta quant (4.2.2.4 atala) atributuak kudeatzeko gaitasuna ere. Hala (355) adibideko urtero denbora-adierazpenaren kuantifikatzailea (quant) ere islatu ahal izan dugu. 5.10 irudian urtero denbora-adierazpenaren etiketatzea irudikatu dugu. (355) Urtero 5.10 irudia – urtero denbora-adierazpenaren etiketatzea Aipatu dugunez, HeidelTimen bertsio guztiek iturburu-kode bera dute. Ondorioz, HeidelTime hizkuntza bateko denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko erabili nahi denean, hizkuntza horretako erregelak eta patroiak sortu behar dira. Jarraian, euskarazko denbora-adierazpenak tratatzeko garatu ditugun baliabide horiek deskribatuko ditugu. 5.2.1 EusHeidelTimerako erregelak, patroiak eta balio normalizatuak EusHeidelTime erregeletan oinarritutako sistema da. Erregelak definitu aurretik, kontuan hartu behar dira erregeletan denbora-adierazpenak errepresentatzeko erabiltzen diren patroiak eta horien balio normalizatuak. 5.2.1.1 Patroiak Patroiak erregela guztietan balia daitezkeen adierazpen erregularrak dira. Ondorioz, patroietan, antzeko jokaera duten hitzak batu ditugu (asteko egu- 187 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA nak, hilabeteak, urtaroak, zenbakiak, adberbioak, etab.), horiek perpausean egitura bertsuetan agertzen baitira. Hala, erregeletan multzoaren izena erabil daiteke, multzoko elementu guztiak erregelan bertan aipatu ordez. Adibidez, 5.11 irudian ikus daitezke resources_repattern_reWeekday patroiko elementuak, kasu horretan asteko egunen izenak maiuskulaz zein minuskulaz hasita. 5.11 irudia – %reWeekday asteko egunen patroia Patroietan zerrendako elementu bakoitza lerro batean adierazten da eta HeidelTimeren sintaxi-operatzaileak onartzen ditu: • // lerroa komentatzeko • [] eta | hautaketarako Esaterako, 5.11 irudian, hitz hasierako maiuskula/minuskula alternantzia tratatzeko bi aukerak kortxete artean adierazi dira. Denbora-adierazpenen formak aztertu behar izan ditugu patroi-bilduma osatzeko. 5.11 irudian ikus daitekeenez, astegunen lemak zerrendatu ditugu. Horiek, ordea, ez dira bere horretan gauzatzen euskaraz normalean. Euskara hizkuntza eranskaria denez, lema horiei kasu gehienetan postposizio-atzizkiak gehitzen zaizkie, baina postposizio atzizki horiek ez zaizkie edonola gehitzen lemei. Lemak eta postposizioak lotzeko arau morfofonologikoak aztertu ditugu patroiak eraikitzean. Aipatu dugunez, EusHeidelTimek azaleko analisia egiten du eta erregelek testuan agertzen diren karaktere-segidak identifikatzen dituzte. Horrek ez du esan nahi EusHeidelTimeko erregelak sortzean ezagutza linguistikoa baliatu ez denik. Hain zuzen ere, EusHeidelTimeko patroietan arau morfofonologikoak aintzat hartzean, euskararen morfologiaren tratamenduan (Alegria, 1995; Alegria eta Urkia, 2002) definitu diren bi hizkuntza mailak, morfemen maila eta hitzaren maila, batu ditugu. Lemak eta postposizioak morfemen mailako elementuak dira eta testuan aurkitzen ditugun formak hitzen mailakoak. Maila lexikotik azaleko mailara pasatzeko arau morfofonologikoak 188 EusHeidelTime: denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko tresna baliatzen dira. Horren bidez, lema eta postposizioen forma lexikoek aldaketa morfofonologikoak izaten dituzte. Maila lexikoko informazioa azaleko mailan nola irudikatzen den aztertu dugu patroiak sortzean. Patroiak sortzean, aldaketa morfofonologiko horiek kontuan hartu eta patroi-zerrendetan alomorfoak gehitu behar izan ditugu. Patroiak sortzean ondoko arau morfofonologikoak izan ditugu kontuan: • Postposizio-atzizkiak antolatzeko 4 patroi-zerrenda sortu ditugu: orokorra ReMarkak, artikulu singularrarekin eratzen direnak ReSingularra, pluralarekin eratzen direnak RePlurala eta mugagabearekin eratzen direnak ReMugagabea. • Postposizio-zerrendetan ondoko ezaugarri morfofonologikoei erreparatu diegu postposizioen alomorfoak sortzean: – K-ren ozenketa sudurkarien eta albokarien atzetik: lehen + ko > lehengo – E epentetikoa kontsonantez amaitutako lemen atzetik: bost + ko > bosteko – Determinatzailearen forma A organikoa duten hitzetan: hamaika + a + n > hamaikan; hamaika + ak + ko > hamaiketako • Erroen zerrendetan ezaugarri morfofonologiko hauek hartu ditugu kontuan: – Hitz amaierako R gogorra duten erroen bi formak sortu ditugu: hamar eta hamarr – Hiru eta lau zenbakien hirur eta laur formak gehitu ditugu, zenbaki horiek zenbatzaile bezala funtzionatzean forma horiek hartzen baitituzte7. – A berezkoa duten lemen bi forma sortu ditugu determinatzailea egoki gehitu ahal izateko: hamaika eta hamaik 5.12 irudian orduen patroiak adierazi ditugu. Ikus daitekeenez, orduen patroietan aurreko arau morfofonologikoak islatu ditugu. Patroiek denbora adierazten dutenez, balio normalizatuak hartzen dituzte. Jarraian deskribatuko ditugu patroietako elementuen balio normalizatuak batzen dituzten baliabideak. 7http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0008.pdf 189 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA 5.12 irudia – ISO balio normalizatuak 5.2.1.2 Balio normalizatuak Balio normalizatuen fitxategiak patroietako elementuen balio normalizatuak batzen dituzten baliabideak dira. Denbora-adierazpenak deskribatzean, adierazten duten unea edo tartea era normalizatuan ISO-8601 arauari jarraituta adieraz daitekeela ikusi dugu. Hala, balio normalizatuen zerrendei esker patroietako elementuei ere balio normalizatuak esleitu dizkiegu. 5.13 irudian ikus daitekeenez, asteko egunei posizioaren araberako balio normalizatua esleitu diegu. Balio normalizatuen zerrenda bakoitzean, patroiak eta beren balio normalizatuak agertzen dira batera; lehenik, patroia komatxo artean eta, bigarrenik, komaren ondoren, bigarren balio normalizatua komatxo artean. Normalean, balio normalizatuak ISO balioak izaten dira. 5.13 irudiko asteko egunen balio normalizatuak astearen araberako egituretan (XXXX-WXX-1) erabil ditzakegu. 5.13 irudia – Asteko egunen ISO balio normalizatuak Beste kasu batzuetan, ordea, denbora-adierazpenei ezin zaie zuzenean ba- 190 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA 5.15 irudia – Hiru elementu nagusiak dituen erregela "arrunt" bat 5.16 irudia – Modifikatzailea normalizatzeko informazioa duen erregela Hiru elementu nagusiak dituen erregela "arrunt" bat ikus daiteke 5.15 irudian; zehazki apirilaren 7ko moduko denbora-adierazpenak identifikatzekoa. Aurretik aipatutako erregelaren izena (RULENAME), identifikatzeko segida (EXTRACTION) eta balio normalizatuak (NORM_VALUE) agertzen dira. Erregelaren sintaxiari dagokionez, identifikatzeko segidan %reMonth eta %reDayNumber patroiak agertzen dira, hilabeteak eta zenbakiz adierazitako egunak identifikatzeko. Balio normalizatuari erreparatuz gero, %normMonth (group(1)) eta %normDay(group(3)) elementuak agertzen direla ikus daiteke. Horiek esan nahi dute balio normalizatuan posizio horietan denboraadierazpeneko lehen eta hirugarren elementuen balio normalizatuak jarriko direla, hurrenez hurren. group horiek hutsuneen arteko karaktere segidak errepresentatzen dituzte. Kasu horretan, group(1)-ek %reMonth patroiaren balio normalizatua hartuko du %normMonth balio normalizatuen zerrendaren arabera, eta gauza bera gertatuko da group(3)-rekin: %reDayNumber patroiak identifikatzen duen elementua %normDay zerrendako balio normalizatuaz normalizatuko da. Erregela arrunten bidez denbora-adierazpenei mota eta balio normalizatua esleitzen zaie, baina informazio gehiago identifikatzeko erregela konplexuagoak ere badaude. Adibidez, modifikatzailea (mod) (ikus 4.2.2.5 azpiatala) ere normalizatzen duen erregela bat agertzen da 5.16 irudian. Erregela horrek egunaren hasieran moduko denbora-adierazpenak identifikatzen ditu, hasieran moduko modifikatzaileak dituena. Adibide horretan, NORM_MOD murriztapena agertzen da zeinaren bidez modifikatzailea gehitzen baitzaio denbora-adierazpenari. 192 EusHeidelTime: denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko tresna Modifikatzaileaz gain, errepikapenen frekuentzia (freq) eta errepikapenen kopurua (quant) ere adieraz daitezke. Hala, informazio gehigarria gehitzea ahalbidetzen duten hiru erregela mota daude: • NORM_MOD: mod atributua definitzeko, NORM_MOD gehigarria gehitzen da (5.17 irudia). 5.17 irudia – Modifikatzailea normalizatzeko NORM_MOD gehigarria duen erregela • NORM_FREQ: freq atributua definitzeko, NORM_FREQ gehitzen da (5.18 irudia). 5.18 irudia – Maiztasuna normalizatzeko NORM_FREQ gehigarria duen erregela • NORM_QUANT: quant atributua definitzeko, NORM_QUANT gehitzen da (5.19 irudia). 5.19 irudia – Errepikapenen kopurua normalizatzeko NORM_QUANT gehigarria duen erregela 193 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA 5.20 irudia – Gramatika-kategoriaren murriztapena duen erregela Informazio gehigarria normalizatzen duten elementu horiek elkarrekin konbina daitezke eta erregela batean bat baino gehiago ager daitezke. Era berean, EusHeidelTimek denbora-adierazpenen identifikaziorako murriztapenak ere onartzen ditu: • gramatika-kategoriaren murriztapena: POS_CONSTRAINT (group(x):y:): x taldearen gramatika-kategoria y izan behar da. Esaterako, 5.20 irudian, erregelak soilik funtzionatuko du, baldin eta denbora-adierazpenaren lehen elementua, urri, adjektiboa (G) bada. • denbora-adierazpenaren hasieraren murriztapena: OFFSET(group(x)group(y)). Erauzi behar den segida x taldearekin hasi eta y taldearekin amaitzen da. EusHeidelTimen, ordea, ez dugu OFFSET murriztapenik baliatu erregeletan, ez baitugu horren beharrik izan euskarazko denbora-adierazpenak identifikatzeko erregelak sortzeko. Azkenik, erregela negatiboak sortu ditugu. Horien kasuan, segida bat aurkitzean ezer ez egitea agintzen du erregelak. 5.20 irudiko erregelaren arabera, urri adjektiboa aurkitzean ez da ezer egin behar. Ikusten denez, balio normalizatua REMOVE da, hau da, ez du balio normalizaturik. Azaldu bezala, erregela horrek urri adjektiboa denean bakarrik eragin dezan, kategoria gramatikalaren araberako murriztapena ezarri diogu (POS_CONSTRAINT). Hala, segidako lehen elementuak "urri" forma badu eta adjektiboa (G) bada, ez du etiketarik hartuko. Murriztapen hori jarrita, urri erroak "urteko hamargarren hilabetea" adierazten duenean bakarrik hartuko du TIMEX3 etiketa, ez, ordea, "eskas" adierazten duenean. Egun, EusHeidelTimek 313 erregela, 58 patroi-zerrenda eta 29 normalizazio-fitxategi baliatzen ditu. Horien banaketa 5.1 taulan ageri da. 194 EusHeidelTime: denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko tresna EusHeidelTime parametrizatu dugu denbora-informazioa NAF zein TimeML formatuetan lortzeko. Bi formatuak aurkeztu ditugu 5.22 eta 5.23 irudietan. 5.22 irudian NAF formatuko dokumentu baten zati bat agertzen da. Goian tokenen informazio linguistikoa ikusten da eta behean denbora-adierazpenen etiketatzea agertzen da. 5.23 irudian, ordea, TimeML formatuan etiketatutako testua agertzen da. Goiko aldean testuaren metainformazioa azaltzen da eta jarraian testua eta testuan txertatutako etiketak. EusHeidelTimek bi formatuak bi zereginetarako eskaintzen ditu. Batetik, arestian aipatu dugunez, euskararen prozesamendurako moduluek, baita EusHeidelTimek ere, NAF formatuko fitxategiak hartzen dituzte sarrera edo irteera gisa. Ondorioz, EusHeidelTimek ere NAF irakurtzen eta sortzen du, denbora-adierazpenak tresna aurreratuetan interpretatu ahal izateko. Bestetik, TimeML EusHeidelTimeren etiketatzea ebaluatzeko erabili dugu. Denbora-adierazpenen erauzketa eta normalizazioa ebaluatzeko, TempEval-3 (UzZaman et al., 2012) atazako ebaluatzailea estandar bihurtu da eta horrek TimeML formatuko fitxategiak hartzen ditu. Ebaluazioaz ari garenez, EusHeidelTimeren erregelen egokitasuna neurtzeko, tresna ebaluatu dugu. Horretarako, EusTimeBank corpuseko ebaluaziorako azpicorpuseko 17 dokumentuko lagina hartu dugu. Hain zuzen ere, azpicorpus horretako albisteetan (FaCor eta EusMEANTIME) eta historiatestuetan (WikiWarsEU) zein emaitza lortzen duen aztertu dugu. Denboraadierazpenen identifikazio osoan (strict match) eta partzialean (relaxed match), eta balio normalizatua eta mota esleitzean lortzen duen asmatze-tasa neurtu ditugu. Horretarako, doitasuna (precision, P), estaldura (recall, R) eta F-neurria neurtu ditugu. EusHeidelTimeren emaitzak 5.2 taulan adierazi ditugu. 5.2 taula – EusHeidelTimeren emaitzak FaCor EusMEANTIME WikiWarsEU P R F1 P R F1 P R F1 Strict match 79,39 83,64 81,42 81,4 74,47 77,78 77,98 87,8 82,6 Relaxed match 87,93 92,73 90,27 93,02 85,11 88,89 82,67 93,09 87,57 value 58,41 64,44 74,57 type 83,19 82,22 86,81 5.2 taulan ikusten denez, EusHeildeTime denbora-adierazpenen % 80 inguru osorik identifikatzeko gai da. Denbora-adierazpenak partzialki identifikatuz gero, ordea, denbora-adierazpenen % 90 inguru aurkitzen ditu. Balioa197 KroniXa: denbora-lerroak sortzeko tresna 5.23 irudia – EusHeidelTimeren bidez etiketatutako testua TimeML formatuan 5.3 KroniXa: denbora-lerroak sortzeko tresna Lan honen sarreran aipatu bezala, denbora-informazioa erauzi ondoren, informazio hori baliatuko duten tresna aurreratuak garatzea dugu helburu. Tresna aurreratu horietako bat KroniXa da, denbora-lerroak sortzeko baliatu duguna. Minard et al.-ek (2015) definitzen dutenez, storylineak zer, nori, noiz eta non gertatu den adierazten duten laburpenak dira. Laburpen horietan, denbora-lerroetan gertaerak kronologikoki antolatzen dira gertaeren eta gertatu diren denbora-uneen arteko erlazioak baliatuta. 199 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA Jarraian, 5.3.1 atalean, denbora-lerroak automatikoki sortzeko esperimentuan baliatutako denbora-informazioa nola lortu dugun deskribatuko dugu. 5.3.2 atalean, informazio hori baliatuta lortutako denbora-lerroak deskribatuko ditugu. 5.3.3 atalean, hasieran sortutako denbora-lerro horiek ebaluatzeko eta hobetzeko egin dugun esperimentazioa aurkeztuko dugu. 5.3.1 Denbora-informazioaren tratamendu automatikoa Denbora-informazioaren tratamendu automatikoa EusHeidelTimeren bidez eta bTimeren (Salaberri Izko, 2017) bidez egin da. EusHeidelTimek denboraadierazpenak erauzi eta normalizatzen ditu eta bTimek gertaerak eta horien eta denbora-adierazpenen artean sortzen diren denbora-erlazioak tratatzen ditu. Zehazki, aditz jokatuz adierazitako gertaeren eta DCTaren arteko denbora-erlazioak baino ez dira kontuan hartzen bTimen. bTime sistemaren arkitektura irudikatu dugu 5.24 irudian. bTimen, gertaerak eta denbora-erlazioak erauzteko ikasketa automatikoko moduluak sortu dira. Bi modulu horiek euskarri-bektoredun makinetan (Cortes eta Vapnik, 1995) oinarritzen dira eta gertaeren formak eta gertaeren ezaugarriak (ikus 3.1.2 atala) erabiltzen dituzte sailkapena egiteko. bTime EusTimeBank corpusarekin (4.3 atala) entrenatu eta ebaluatu dugu. 5.24 irudia – bTime sistemaren arkitektura Denbora-lerroak sortzeko esperimentuan, EusTimeBank corpusaren entrenamendurako azpicorpusa (ikus 4.3 atala) erabili dugu bTime entrenatzeko. Entrenamendurako corpusean bTimeren hainbat konfigurazio ebaluatu ditugu eta, emaitzarik onenak lortzen dituena baliatuta, ebaluazio-corpusa etiketatu dugu. Halaber EusHeidelTimeren bidezko ebaluazio-corpusaren etiketatzea egin dugu denbora-adierazpenak lortzeko. Gero, EusHeidelTime eta 200 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA Erlazio horiek 5.26 irudian irudikatu ditugu. Irudian, EusTimeMLren araberako izendapena ematen zaie erlazioei. 5.26 irudia – DCTaren araberako denbora-erlazioen multzokatzea Ikusten denez, denbora-erlazio motek gertaera dokumentuaren sorreradatatik hurbilago edo urrunago jarriko dute; hau da, BEFORE etiketa hartzen dutenak IBEFORE etiketa hartzen dutenak baino lehenago gertatu dira eta, ondorioz, tarte handiagoa dute dokumentuaren sorrera-datarekiko. Denbora-lerroak gertaeren ainguratzean oinarrituta eraiki nahi ditugunez, gertaerak kronologiako uneetara ainguratu ditugu. Gertaera bat kronologiako une batean ainguratu dugula esaten dugu bien artean adiberekotasunerlazioa dagoenean. Hau da, ainguratzeak gertaera une horretan gertatu (edo gertatuko) dela adierazten du. Hala, denbora-lerroak eraikitzeko aldiberekotasun erlazioak behar ditugu, baina bTimek lortutako denbora-erlazio gehienek ez dute eraiki nahi ditugun denbora-lerroek eskatzen duten aldiberekotasunik adierazten. Adibidez, (356) adibideko hautsi zuen gertaera DCTarekiko erlazio batean dago, baina ez dago une batean ainguratuta; DCTarekiko posizio erlatibo batean dago, kasu honetan DCTa baino lehenago. (356) Konpainiak, 1.000 milioi dolar irabazita, errekorra hautsi zuen. Ondorioz, lortutako denbora-erlazioak egokitzeko metodologia garatu dugu. Prozesuak urrats hauek ditu: • DCTarekiko sortu ditugun erlazioak EVENT - IS_INCLUDED - TIMEX3 formatuan jarri ditugu. Horretarako, – DCTarekin batera gertatzen diren (SIMULTANEOUS) edo DCTaren barruan (IS_INCLUDED) dauden gertaeren eta DCTaren arteko er204 KroniXa: denbora-lerroak sortzeko tresna lazioak ez ditugu eraldatu, gertaera horiek dagoeneko denbora-une batean ainguratuta baitaude. – DCTarekiko lehenaldian edo geroaldian dauden gertaerentzat transformazio bat proposatu dugu. EusTimeMLk XXXX-XX-XX balioa eskaintzen du zehaztugabeko denbora-erreferentzientzat. Hala, erreferentzia lauso horiek denbora-lerroan kokatu ditugu eta DCTarekiko lehenaldian edo geroaldian dauden gertaerak horietan ainguratu ditugu. Hala, moldaketa egin ostean, (356) adibideko erlazioak hautsi - IS_INCLUDED - XXXX-XX-XX formatua hartu du. Denbora-erlazio guztiei formatu egokia eman ondoren, erlazio bakoitzari posizio-identifikatzaile bat esleitu diogu; hain zuzen ere, aingura bera duten denbora-erlazio guztiei, identifikatzaile bera. Lortutako denbora-lerroa 5.27 irudian ikus daiteke. 5.3.3 Esperimentazioa KroniXaren funtzionamendua ebaluatu dugu. Horretarako, eskuz egindako denbora-lerroak sortu ditugu (5.3.3.1 atala) eta ebaluaziorako metodologia eta metrikak definitu ditugu (5.3.3.2 atala). Hala ere, aipatu dugunez, EusHeidelTimetik eta bTimetik lortutako denbora-informazioa ez da nahi izango genukeen bezain deskribagarria eta, ondorioz, denbora-informazioa dependentzietatik inferitutako informazioaz osatu dugu denbora-lerro adierazgarriagoak sortzeko (5.3.3.3 atala). 5.3.3.1 Ebaluaziorako eskuzko denbora-lerroak KroniXa ebaluatzeko denbora-lerroen dataseta sortu dugu. Horretarako, EusTimeBankeko ebaluaziorako azpicorpuseko 15 dokumentuen denbora-lerroak sortu ditugu eskuz. Denbora-lerroen sorreran bi etiketatzailek parte hartu zuten eta dokumentuetan etiketatuta zeuden gertaera guztiak denboralerroan kokatzeko eskatu genien. Denbora-lerroak eraikitzean ondokoak kontuan hartzeko eskatu genien: • Soilik testuko informazioa erabili behar zen; ezin zen ezer inferitu ezta mundu-ezagutzarik erabili ere. • Testuko gertaera guztiak agertu behar ziren denbora-lerroan. 205 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA Denbora-lerroak sortzeko gidalerroak eskuragarri daude9. 5.3.3.2 Ebaluaziorako metodologia eta metrikak kroniXa ebaluatzeko, SemEval 2015 Task 4 atazan (Minard et al., 2015) inspiratutako metodologia jarraitu dugu. Metodologia horretan TempEval 3ko (UzZaman et al., 2012) erabiltzen dira eta denbora-ezagutza maila (temporal awareness score) kontuan hartzen da. Hain zuzen ere, metrika horrek etiketatzearen zuzentasuna neurtzen du denbora-erlazioen identifikazioari eta sailkapenari dagokionez, zeinak denbora-erlazioetan parte hartzen duten denboraentitateen erazagupen eta sailkapen zuzena hartzen baititu. Ebaluaziorako, denbora-lerroak denbora-erlazio grafo bihurtzen dira eta lehentasun eta aldiberekotasun erlazioak esplizitu egiten dira (5.29 irudia). Grafo horiek urre-patroitik eskuratutako grafoekin konparatzen dira. Ebaluazio-puntuazioa denbora-lerro bakoitzeko doitasun, estaldura eta F1 neurrien mikro-batezbestekoan oinarritzen dira. Horiek kalkulatzeko urre-patroiko denbora-grafoko erlazioak eta automatikoki lortutako denbora-lerroko grafokoak alderatzen dira. 5.29 irudia – Minard et al.-etik (2015) hartutako denbora-lerro baten grafoa KroniXa bi corpusen gainean probatu dugu: alde batetik, EusHeidelTi9https://docs.google.com/document/d/1nvY9uU1JrKr97RD7Vgt3IvHxVSlrUTLOabUIITQCWQ/edit?usp=sharing 208 KroniXa: denbora-lerroak sortzeko tresna meren eta bTimeren bidez automatikoki lortutako denbora-informazioa baliatuz eraiki ditugu denbora-lerroak (Auto) eta, bestetik, eskuz egindako etiketatzea erabili dugu KroniXaren oinarri gisa (Gold). Horiek ebaluatzeko eskuz egindako denbora-lerroekin alderatu ditugu. 5.5 taulan ikus daitezke KroniXak bi saiakera horietan lortutako emaitzak. Sistema guztiz automatikoari dagokionez, KroniXak 24,65 lortzen du F1 neurrian eta 34,38, eskuzko etiketatzea baliatzean. 5.5 taula – Kronixaren emaitzak denbora-ezagutza mailaren arabera Doitasuna Estaldura F1 Auto 37,79 18,29 24,65 Gold 52,50 25,55 34,38 Emaitzak nahiko onargarriak dira kontuan izanda urrats honetan KroniXak aditz jokatuz adierazitako gertaerak baino ez dituela tratatzen eta hiru denbora-aingura baino ez dituztela sortutako denbora-lerroek: i) DCTa baino lehen, ii) DCTaren unea eta iii) DCTaren ondoren. Denbora-aingurei dagokienez, KroniXak guztiz automatikoki sortzen duen denbora-lerroetan 42 denbora-aingura dago eta eskuz etiketatutako dokumentuetatik sortutakoetan 44. Kasu honetan balizko denbora-ainguren kopuru maximoa 45 denez (3 dokumentuko), pentsa daiteke bi sistemek aingura guztiak edo ia guztiak identifikatu dituztela. Taulara itzulita, pentsa daiteke estaldura hobetuta emaitzak hobetuko direla. Ondorioz, uste dugu, grafoa aberastuz gero, emaitzak hobetuko direla. Horretarako, dependentzietatik inferitutako denbora-erlazioak denboralerroetan gehitzeko esperimentua egin dugu. 5.3.3.3 Denbora-lerroak dependentzietatik ateratako informazioaren bidez hobetzea Aipatu bezala, bTimetik erauzitako informazioarekin informazio gutxiko denbora-lerroak eraiki daitezke. Denbora-lerroak elikatzeko, dependentzia sintaktikoen informazioa baliatu dugu denbora-erlazio kopurua handitzeko: denbora-erlazioen multzoa perpaus barruko denbora-erlazioez handitu dugu. Horretarako, aurreprozesamendu atazan erauzitako dependentzia sintaktikoen informazioa berreskuratu dugu. Gure hipotesiaren arabera, gertaera-adierazpen baten eta denbora-adierazpen baten artean maila sintaktikoan dependentzia-erlazio bat badago, 209 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA denbora-erlazio bat ere egongo da. Hau da, EustimeBank corpusa aztertu ostean, uste dugu perpaus barruko denbora-erlazio bat egoteko probabilitate handia dagoela gertaera adierazten duen sintagma baten eta denboraadierazpena ere baden sintagma baten artean. Adibidez, (357) adibideko esaldian, aurkeztu zuten sintagmak gertaera bat adierazten du eta atzo sintagma denbora-adierazpena ere bada. Bien artean dependentzia sintaktikoa dago, baita denbora-erlazio bat ere: aurkezpena testua idatzi baino egun bat lehenago gertatu zela adierazten da. (357) Atzo likidazio plana aurkeztu zuten. Denbora-lerroetan uneak baino ez ditugunez ainguratzat hartzen, TIME edo DATE balioa hartzen duten denbora-adierazpenak baino ez ditugu kontuan hartu dependentzia sintaktikoetatik denbora-erlazioak sortzean. Hala, kronologian ainguratu ez daitezkeen denbora-adierazpenak aukeratzea saihestu dugu. Era berean, dependentzia sintaktikoetatik erauzitako denbora-erlazioak sortzean, denbora-lerroan agertzen diren gertaeren kopurua handitu dugu. Izan ere, dependentzia-erlazioetan ez dira soilik jokatutako aditzak agertzen; dependentzia-erlazioetan gertaerak adierazten dituzten aditz ez-jokatuek, izenek edota adjektiboek ere hartzen dute parte. Esaldi bereko gertaeren eta denbora-adierazpenen erlazio-motari dagokionez, uste dugu bien artean gainjartze kronologiko osoa edo partziala dagoela. Hau da, uste dugu gertaera hori eta denbora-adierazpenak adierazten duen une edo tartea kronologiako tarte berean gertatzen direla, tarte hori osorik elkarbanatzen ez badute ere. Ondorioz, dependentzietatik lortutako denboraerlazioei IS_INCLUDED mota esleitu diegu lehen urrats honetan. Denbora-erlazio berri horiek bTimek lortutakoei gehitu dizkiegu eta, horrela, erlazio gehiago duen denbora-grafo bat lortu ahal izan dugu. Lortutako erlazio berriak denbora-lerroetan txertatu ditugu. Horretarako, DCTarekiko denbora-erlazioak eta dependentzia sintaktikoetan oinarrituta sortutakoak zerrenda berean jarri ditugu eta identifikatutako denbora-erlazioak denboraadierazpenaren balio normalizatuaren arabera antolatu ditugu: • Dependentzietatik erauzitako PAST_REF, PRESENT_REF eta FUTURE_REF aingurak dituzten denbora-erlazioak normalizatu ditugu. PRESENT_REF balioa DCTaren balioarekin ordeztu dugu dokumentua sortu zeneko unea adierazten baitu. PAST_REF eta FUTURE_REF balioak XXXX-XX-XX bihurtu ditugu eta dagokien tokian kokatu ditugu. 210 5 - EUSHEIDELTIME ETA KRONIXA Gertaera bera bi aingurari lotuta agertzen denean, gertaera beraren bi iteraziok ekintza indibidualei erreferentzia egiten diotela pentsa dezakegu. Hala ere, hori ez da gure corpusean gertatzen eta gertaera-adierazpen batek gertaera bakarrari egiten dio erreferentzia. Ondorioz, denbora-lerroetan errepikatutako gertaerak akatsak dira eta agerpenetatik adierazgarriena aukeratu behar izango litzateke; gure kasuan dependentzietatik lortutakoa. Adibidez, 7539-w89-igo gertaerak XXXX-XX-XX eta 2006 aingurak hartu ditu eta bigarrenak informazio gehiago ematen du. Era berean, ikus daitekeenez, dependentzietatik lortutako erlazioak ez daude kronologikoki ordenatuta. Ondo osatutako denbora-lerro batean granularitatearen arabera antolatuko lirateke aingura horiek. Adibidez, 2006 aingura 2006-12-30 aingura baino lehenago agertuko litzateke. Dependentzietatik lortutako erlazioak gehituta, KroniXa berriz ebaluatu dugu. Horretarako, aurreko esperimentuan bezala, era guztiz automatikoan lortutako denbora-lerroak (Auto) eta eskuz etiketatutako denborainformaziotik lortutako denbora-lerroak (Gold) ebaluatu ditugu. 5.6 taula – KroniXaren emaitzak dependentzietatiko informazioa gehitzean Doitasuna Estaldura F1 Auto 33,09 19,27 24,36 Gold 45,61 24,02 31,47 Sistema hobetuak lortzen dituen emaitzak 5.6 taulan aurkeztu ditugu. Ikus daitekeenez, dependentzietatik lortutako erlazioak gehitzean emaitzek behera egin dute orokorrean. Doitasunak nabarmen egin du behera, 37,79tik 33,09ra eta 52,5etik 45,61era sistema guztiz automatikoan eta erdiautomatikoan hurrenez hurren. Estaldurak, ordea, gora egin du sistema guztiz automatikoan, 18,15etik 19,27ra. Dependentzietatiko denbora-erlazioak denbora-lerroetara gehitzean batezbeste denbora-lerroetako aingura kopurua bikoiztu da guztiz automatikoki lortutako denbora-lerroetan. Erdiautomatikoki lortutako denbora-lerroetan, aingura kopurua 2,2 aldiz biderkatu da. Argi ikusten da 5.30 irudiko denboralerroan 5.27 irudian baino askoz ere denbora-aingura gehiago dagoela. Hala ere, sortutako denbora-lerroen azterketa sakonak erakutsi duenez, aingurak zuzen ezin ordenatu ahal izateak (granularitate handitik txikira) drastikoki eragiten die emaitzei. 212 Laburpena Amaitzeko, kontuan izan behar da guztiz automatikoki sortutako denboralerroetan automatikoki lortutako gertaerak daudela eta horiek ez direla beti zuzenak. Esaterako, 6. posizioan dagoen 7539-9-irabaziak ez da gertaeraadierazpen bat eta ez luke denbora-lerroan agertu behar izango. Ondorioz, pentsatzekoa da denbora-informazioaren erauzketa hobetu ahala, KroniXaren funtzionamendua ere hobetuko dela. 5.31 irudian 5.30 irudiko denbora-lerroko gertaerak eta denbora-aingurak ardatz kronologikoan kokatu ditugu. Bistan denez, errepresentazioan denboraadierazpenak une gisa irudikatu ditugu. 5.31 irudia – 5.30 irudiko denbora-lerroaren errepresentazio grafikoa Denbora-lerroen sorrera automatikoan lanean dihardugu. KroniXa garatzean, horretarako lehen pausoa eman dugu eta etorkizunean espero dugu entitate baten inguruko denbora-lerroak ere sortu ahal izatea. 5.4 Laburpena Atal honetan, Ixa taldean garatutako euskararen prozesamendu-katea deskribatu dugu, kate horretako analizatzaile morfosintaktikoa erabiltzen baita denbora-informazioaren prozesamenduan baliatzen den informazioa linguistikoa erauzteko. Era berean, EusTimeBank corpusa baliatuta sortu ditugun tresnak deskribatu ditugu: alde batetik, euskarazko denbora-adierazpenak identifikatzeko, sailkatzeko eta normalizatzeko erregeletan oinarritutako EusHeidelTime tresna, eta beste aldetik, KroniXa denbora-lerroak sortzeko tresna. KroniXak denbora-informazioa dependentzia sintaktikoen erlazioak baliatzen ditu testuko gertaerak denbora-adierazpenekin lotzeko eta denboran 213 6 Ondorioak eta etorkizuneko lanak Tesi-lan honen sarreran esan bezala, denbora-informazioa ulertzeak testua era osotuagoan ulertzea dakar. Hala, HPn testuen ulermenean aurrera egiteko, denbora-informazioa euskararen tratamendu automatikoan eskuragarri egiteko baliabideak garatu ditugu. Informazio hori era egituratuan prozesatu ahal izateak, automatikoki erauzitako denbora-informazioa baliatuta, denbora-lerroak automatikoki sortzeko tresna garatzea ahalbidetu digu. Jarraian, tesi-lan honetan euskarazko denbora-informazioaren prozesamenduan egindako ekarpenak eta ateratako ondorioak aurkeztuko ditugu eta ildo horretatik sortu zaizkigun erronka berriak azaleratuko ditugu. 6.1 Ekarpenak Tesi-lan hau testuetako denbora-informazioa euskaraz automatikoki tratatzeko egin den lehen lana da. Denbora-informazioaren tratamendu automatikoan denbora-informazioko elementuak erauzten dira, horien arteko erlazioak garatzen dira eta informazio hori automatikoki erauzten duten edota baliabide aurreratuagoetan erabiltzen duten tresnak sortzen dira. Ekintza horien ondorio dira sortu ditugun eta jarraian aipatuko ditugun baliabideak. 217 6 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK 6.1.1 Denbora-informazioa adierazten duten elementuen azterketa Denbora-informazioaren analisia egiteko, lehenik, informazio horretan zein elementuk parte hartzen duten aztertu dugu. • Gertaerak eta denbora-adierazpenak aztertu ditugu; hau da, horiek euskaraz nola adierazten diren eta zein informazio adierazten duten aztertu dugu. Orokorrean, denbora-informazioaren azterketan egindako lanetan hartutako ildo berei jarraitu diegu, baina ildo bat baino gehiago egon direnean, nondik jarraitu erabaki behar izan dugu. Adibidez, gertaeratzat zer hartu erabakitzean, zabal jokatzea erabaki dugu. Literaturan, gertaera generikoen tratamenduan bi joera nabarmendu dira: batetik, predikatu generikoak gertaera bezala ez tratatzea kronologian kokatzeko zailak direlako, eta, bestetik, predikatu generikoak gertaeratzat hartzea errealitateko egoera bat adierazten dutelako. Guk bigarrenaren aldeko hautua egin dugu, gure helburua edozein testuingurutan erabil daitekeen denbora-informazioaren analisia egitea delako. • Gertaeren eta denbora-adierazpenen artean sortzen diren erlazioak ere aztertu ditugu. Hau da, erlazioak zein elementuren artean era daitezkeen aztertu dugu, baita zein motatakoak izan daitezkeen ere. Zehazki, beste hizkuntza batzuetan egin den bezala, denbora-erlazioak, mendekotasun-erlazioak eta aspektuzko erlazioak aztertu ditugu. Era berean, denbora-erlazioak testuan esplizitu egiten dituzten euskarazko seinaleak identifikatu ditugu. Erlazioei dagokienez, hiru erlazio mota horiek aztertzea atazaren eta denbora-informazioa etiketatzeko markaketa-lengoaiaren hautapenek baldintzatu dute. Aipatu bezala, edozein motatako testuetako denborainformazioa aztertu nahi genuen eta, aurreko lanei erreparatuta, esan daiteke erlazio horiek gertaeren denboraren araberako antolakuntzan informazio gehien adierazten dutenak direla. Hala eta guztiz ere, nabarmena da, esaterako, kausazko erlazioek adierazten duten informazioa oso baliagarria izatea denbora-informazioaren azterketan. Ondorioz, erlazio berriak gehitzeko bideak zabalik utzi ditugu. • Gure ustez, ezinbestekoa da faktualitate-informazioa denbora-informazioarekin batera aztertzea. Batetik, faktualitatea ebazteko eta denbo218 Ekarpenak ra-informazioa interpretatzeko antzerako ezaugarri linguistikoei erreparatu behar zaie. Bestetik, gertaerak gertatu diren edo ez jakiteak denbora-informazioaren prozesamenduan laguntzen du, esaterako, denboralerroen sorreran, gertatutako gertaerak baino ez baitira horietan agertzen. 6.1.2 Euskarazko denbora-informazioa kodetzeko markaketa-lengoaiaren sorrera Euskarazko denbora-informazioa kodetzeko EusTimeML markaketa-lengoaia garatu dugu TimeMLn oinarrituta. Jarraian, etiketatze-eskema sortzean egindako ekarpenak zerrendatu ditugu: • Denbora-informazioa automatikoki tratatu ahal izateko, EusTimeML etiketatze-eskema definitu dugu TimeMLn proposatutako ereduari jarraituz. Hala, errazago konparatu ahal izango dugu TimeML baliatuta egin diren beste hizkuntzetako etiketatze-lanekin. Gainera, uste dugu horrela errazagoa izango dela etiketatutako corpus paraleloak sortzea. HPn testuetako informazioa era egituratuan adierazi behar da ordenagailu bidez informazio hori atzitu ahal izateko. EusTimeML definitzean, euskarazko denbora-informazioa HPrako erabilgarri egin dugu. • Token mailako etiketatzea definitu dugu prozesamendua errazteko. Ondorioz, token barruko informazioa etiketatzeko erabakiak hartu behar izan ditugu eta ahalik eta informazio gehien eskaintzen duen etiketatzeeskema definitu behar izan dugu. TimeML eskemak dituzten hizkuntza gehienak ez bezala, euskara inflexio handiko hizkuntza da. TimeML eskemetan tokena da etiketatzearen oinarri eta, EusTimeML sortzean, euskararen kasuan tokenaren barruko informazioa nola azaleratu pentsatu behar izan dugu. Euskararen ezaugarri hori denbora-erlazioak aztertzean izan dugu bereziki kontuan denbora-erlazio asko gertaerei edo denbora-adierazpenei atxikitako postposizioen bidez egiten baitira esplizitu. • EusTimeMLk TimeMLn proposatutako bideari jarraitzen badio ere, euskarazko denbora-informazioa ahalik eta ondoen islatzeko, etiketak, atributuak eta horien balioak aukeratu edota definitu ditugu. Orokorrean, TimeMLn proposatutako denborazko elementuen (gertaera, 219 6 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK denbora-adierazpen, seinale zein erlazio) atributuak errespetatu ditugu. Izan ere, beste hizkuntzetako etiketatze-saiakeretan egokiak direla ikusi da. Euskararako, ordea, atributu batzuk alde batera uztea erabaki dugu, adibidez gertaeren aditz-forma edota modua adierazten dituztenak, informazio gehigarri adierazgarririk adierazten ez dutelako. Atributuen balio batzuk ere aldatu ditugu, nagusiki aditzen tempusari eta aspektuari dagozkienak, aztertutako beste hizkuntzetan ez bezala, euskaraz horiek era ezberdinean adierazten baitira bai gramatika klasikoetan, bai hizkuntza automatikoki tratatzeko baliatutako eskemetan. Hain zuzen ere, denbora-informazioaren prozesamendua euskarazko prozesamendu katearen amaieran kokatzen denez, aurreko moduluetan informazio linguistikoa nola kodetzen den izan behar da kontuan eta era koherentean adierazi behar da. • Faktualitatea EusTimeMLren baitan kodetzea erabaki dugunez, faktualitateari dagozkion atributuak gertaeren atributuen artean gehitu ditugu. • EusTimeML etiketatze-gidalerroak definitu ditugu. Gidalerro horiek sortzeko, i) denbora-informazioa adierazten duten elementuen analisia egin dugu, ii) elementu horiek etiketatzeko atributuak definitu ditugu eta iii) gidalerroen egokitasuna etiketatze-esperimentuen bidez neurtu dugu. Gidalerroak ondo definituta dauden neurtzeko etiketatzaileek era berean interpretatu dituzten aztertu dugu. Gertaerak identifikatzeko gidalerroei dagokienez, % 80tik gorako bat etortzea lortu dugu eta gertaeren atributu batzuetan ere adostasun maila altua erdietsi dugu, % 87tik gora gramatika-kategoriaren esleipenean, % 98 polaritatean eta % 77 faktualitatean besteak beste. Denbora-adierazpenen identifikazioan % 92tik gorako adostasuna lortu dugu eta mota eta balio normalizatuaren esleipenean kasuen % 70 inguru berdin etiketatu dira. Erlazioen gaineko etiketatzaileen adostasuna ere neurtu dugu. Erlazioei dagokienez, % 92tik gorako adostasuna lortu dugu erlazioen sailkapenean. Adostasun-maila egokia lortzean (4.5 atala) erabaki dugu gidalerroak ondo definitu ditugula. 220 Ekarpenak 6.1.3 EusTimeBank corpusa EusTimeBank corpusean, denbora-informazioak garrantzi berezia duen bi testu mota batu ditugu: i) albisteak, testuetako gertaerak oso lotuta baitaude testua idazten den mementoari, eta ii) gertaera historikoei buruzko narrazioak, denboran kokatutako gertaeren berri ematen baitute. Guztira 164 dokumentuko corpusa bildu eta etiketatu dugu eta horietatik 60 dokumentu baliatu ditugu esperimentaziorako urre-patroi azpicorpusa definitzeko. EusTimeBankeko testuak EusTimeMLri jarraiki eskuz etiketatu ditugu eta etiketatzea XML formatuan egin dugu erraz esportatu ahal izateko, besteak beste. Hain zuzen ere, formatu hori erraz bihur daiteke euskararen prozesamendu-katean erabiltzen den NAF etiketatze-formatura. NAF eta XML formatuek hainbat mailatako informazio linguistikoa batera prozesatzea ahalbidetzen dute. Ondorioz, EusTimeBanken EusTimeMLko informazioa eta beste maila batzuetako informazio linguistikoak erraz konbina daitezke. EusTimeBank urre-patroi corpusak ditu i) 30 dokumentuko azpicorpusa entrenamendurako, ii) 15 dokumentuko azpicorpusa garapenerako eta iii) 15 dokumentuko azpicorpusa ebaluaziorako. Corpus hori erabilgarri dago denbora-informazioaren prozesamenduan esperimentuak egiteko. EusTimeBank denbora-informazioa tratatzeko tresnekin erabili dugu. EusTimeBank urre-patroi azpicorpusa bTimeren (Salaberri et al., Bidalita) garapenerako eta ebaluaziorako baliatu dugu lehenik. bTimen gertaeren eta erlazioen moduluak SVM motako ikasketa automatikoan oinarritzen dira eta etiketatutako corpusak behar dituzte sailkatzaileak entrenatzeko. Bigarrenik, urre-patroia bTimeren (eta HeidelTimeren) ebaluazioan ere erabili dugu. Hala, EusTimeBank corpusa ez dugu soilik denbora-informazioaren etiketatzera mugatu. Denbora-informazioaren azterketa eta prozesamenduan interesgarriak diren beste fenomeno batzuk aztertzeko ere erabili dugu, hala nola ezeztapena. Ezeztapenak garrantzi handia du faktualitatearen ebazpenean eta, horregatik, ezeztapena etiketatzeko etiketatze-eskema definitu dugu eta EusTimeBankeko testu sorta bat horri jarraituta etiketatu dugu. EusTimeBankeko testuen gaineko etiketatzea egin dugunez, erraza izango da etorkizunean ezeztapenaren eta denbora-informazioaren etiketatzeak bateratzea. 221 6 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK 6.1.4 EusHeidelTime tresna Euskarazko denbora-adierazpenak automatikoki identifikatu, sailkatu eta normalizatzeko, EusHeidelTime tresna garatu dugu. Zehazki, euskararako erregeletan oinarritutako gramatika definitu dugu. Orotara, 313 erregela, 58 patroi-zerrenda eta 29 normalizazio-fitxategi sortu ditugu. Erregela kopuru handia badirudi ere, erregela asko moldaketa txikiak eginaz definitu ditugu. Hala ere, egia da euskaraz erregela nahiko "errepikatu" behar izan ditugula; izan ere, euskaraz bat eta bi zenbatzaileak izen multzoaren atzean doazenez, iraupenetan erregela bikoitzak egin behar izan ditugu, bat bat zenbakidun iraupen-adierazpenentzat eta beste bat beste zenbakiak dituztenentzat. Euskararen kasuan, erregela bidezko sistemari jarraitzea zen denboraadierazpenak identifikatzeko biderik egokiena etiketatutako corpusaren tamainagatik. Halaber, denbora-adierazpenen azterketan ikusi dugunez, denbora-adierazpenek ez dute euskaraz aldakortasun handirik eta antzeko erregelekin denbora-adierazpen asko identifikatzea egingarria izan da. Egia da euskara inflexio handiko hizkuntza dela, baina postposizioak tratatzeko alomorfo zerrendak egitea erabilgarria izan dela ikusi dugu. Kocońek eta Marcińczukek (2017) esaten dute ez zutela HeidelTime erabili inflexio handiko hizkuntzetan erregela asko sortu behar direlako. Skukan et al.-ek (2014) ere kroazierarako 199 erregela erabiltzen dituztela argudiatzen dute. Guk euskararako 313 erregela sortu ditugu, baina erregelen errepikakortasunagatik ez dugu uste lan zaila izan denik. Amaitzeko, EusHeidelTimek denbora-adierazpenen % 80tik gora ondo identifikatzen dituela azpimarratu nahi dugu. Emaitza hori beste hizkuntzetan lortzen direnen mailan dago eta, ondorioz, EusTimeMLn garatutako hizkuntza-baliabideen kalitatea nabarmena da. Denbora-adierazpenen identifikazio partzialari dagokionez, % 90etik gorako emaitzak lortu ditugu eta horrek EusHeidelTime denbora-adierazpenen etiketatze erdi-automatikoan erabiltzeko prest dagoela erakusten du. EusHeidelTimeren baliagarritasuna beste aplikazio batzuetan ere frogatu da. EusHeidelTimek NAF formatuko fitxategiak hartzen dituenez, erraza izan da euskararen prozesamendu-katean era independentean txertatzea. Arrazoi beragatik, EusHeidelTime denbora-informazioa prozesatzeko bTime tresnarekin batera erabili ahal izan dugu. 222 Ondorioak 6.1.5 KroniXa: denbora-lerroak sortzeko tresna Aipatu bezala, denbora-informazioaren erauzketak hizkuntza-baliabide aurreratuen sorreran laguntzen du. Tesi-lan honetan, automatikoki erauzitako denbora-informazioa denbora-lerroen sorrera automatikoan baliatu dugu. Hain zuzen ere, euskarazko denbora-informazioa etiketatuta duten testuetatik denbora-lerroak sortzen dituen KroniXa tresna sortu dugu. Kronixaren bidez, bTimetik eta EusHeidelTimetik erauzitako informazioa oinarritzat hartuta, gertaerak denbora-uneetan ainguratu ditugu. Hala eta guztiz ere, bTimek oraindik ez duenez denbora-informazio guztia prozesatzeko gaitasunik, hortik lortutako denbora-informazioa dependentzia sintaktikoetatik lortutako informazioarekin osatu dugu. Dependentzietatik denbora-informazioa lortzea ez da berria, Chinese Temporal Annotation Corpusa (Cheng et al., 2007) etiketatzeko ere erabili baita. Euskaraz ere, dependentziak baliatuta, gertaera gehiago denbora-une gehiagotara ainguratzea lortu dugu. KroniXak lortzen dituen emaitzak oraindik altuak ez badira ere, abiapuntu ona dira. Alde batetik, dependentzietatiko erlazioak gehitzean denboralerroetako denbora-ainguren kopurua bikoizten da, are informazio adierazgarrigoa eskainiz. KroniXak F1 neurrirako 24,36 puntu lortu du sistema guztiz automatikoan eta 31,47 eskuz etiktatutako denbora-informazioa jasotzean. 6.2 Ondorioak Lan honen sarreran euskarazko denbora-informazioaren prozesamendurako helburuak finkatu ditugu eta tesia egin bitartean, horiek bete ditugu. Ikerketak aurrera egin ahala, gure eginbidetik ondokoak ondorioztatu ditugu. • Gertaerak definitzean zabal jokatzean, edozein testuingurutan balio duen gertaeraren definizioa lortu dugu. • Denbora-informazioaren etiketatzeari dagokionez, EusTimeML markaketa-lengoaiak euskarazko denbora-informazioa era osotuan etiketatzea ahalbidetu du. Hain zuzen ere, EusTimeMLn definitutako etiketek eta horien atributuek euskarazko denbora-informazioa zehaztasunez adierazteko balio izan dute. • EusTimeML TimeMLren beste hizkuntzetako bertsioekin aldera daiteke, egitura bera jarraitzen baitute. Hala, hizkuntzen arteko konpa223 6 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK raketak egin daitezke. Batetik, hizkuntza desberdinetako denbora-informazioko fenomenoak aztertzea eta konparatzea posible egiten du. Bestetik, corpus paraleloetan hizkuntza ezberdinetako etiketak alderatzea eta transferitzea ahalbidetzen du. • Denbora-informazioa erauzteko eta normalizatzeko tresnak garatu ditugu. Zehazki, tesi-lan honetan EusHeidelTime tresna sortu dugu denbora-adierazpenak etiketatzeko. EusHeidelTimek lortutako emaitzek (ikus 5.2.2 atala) erakusten dute erregela bidezko sistema egokia dela euskarazko denbora-adierazpenak erauzteko. • Denbora-informazioaren analisi eta prozesamendu osotuak tresna aurreratuak sortzeko oinarri sendoak dira. KroniXa denbora-lerroak sortzeko tresna garatzean ikusi dugunez, zenbat eta denbora-informazio gehiago eskura izan, orduan eta denbora-lerro deskribatzaileagoak sortzen dira. Horiek kontuan hartuta, euskarazko denbora-informazioaren prozesamenduan lehen urratsak egin ditugula ondoriozta daiteke. Hala ere, badira oraindik ere sakonago aztertu beharreko aspektuak, baita denbora-informazioa osatzen duten beste elementu eta ezaugarriak aztertzeko beharra ere. 6.3 Etorkizuneko lanak Denbora-informazioaren azterketaren eta tratamendu automatikoaren esparruetan ondoko lan-ildoak aurreikusten ditugu etorkizunerako: • EusTimeML garatzen jarraituko dugu. Lan honetan aurkeztu dugun bertsioa edozein testutan erabiltzeko definitu dugu, baina domeinuaren araberako egokitzapenak ere gehi dakizkioke. Corpusa zabaldu ahala, domeinuen araberako etiketatzea garatu ahal izango dugu. • EusTimeBank corpusa zabaltzea: tesi-lan honetan nabarmendu dugunez, EusTimeBank corpusa zabalduko bagenu, ikerketarako bide berriak zabalduko lirateke. Esaterako, denbora-informazioaren tratamendu automatikoan ikasketa automatikoko teknikak era eraginkorragoan erabiltzeko gai izango ginateke. Hala, gaur egun etiketatzen lagun diezaguketen tresnak ditugula baliatuta, corpusa zabaltzeari ekin behar diogu. 224 Etorkizuneko lanak • Gertaeren definizioan sakontzea: gertaera-predikatu erlazioa aztertuko dugu eta gure gertaeraren definizioa PropBank (Palmer et al., 2005) eta NomBank (Meyers et al., 2004) corpusetan erabiltzen denarekin alderatuko dugu. Ildo horretatik, gure ikerketa euskarazko predikatuen azterketarekin uztartu nahi dugu. • Korreferentziaren azterketa: tresnen garapenean aurrera egiteko, gertaeren arteko korreferentzia ere aztergai izango dugu etorkizunean. Testuetako gertaera-adierazpenek errealitateko zein gertaerari egiten dioten erreferentzia identifikatuz gero, gertaera-adierazpen guztiei denboraaingura bera esleitzeko gai izango gara, adibidez. Hori bereziki baliagarria izango da dokumentuen arteko denbora-lerroen sorreran, hainbat testutatik erauzitako gertaerak antolatzean, bikoizketak saihestuko baititugu. • Kausalitatearen azterketa: denbora-informazioaren osagarri den informazioa aztertzen jarraitu behar dugu. Adibidez, orain arte kausalitatearen azterketa alde batera utzi badugu ere, ezin dugu ukatu kausalitateak eta denbora-informazioak duten harremana, nagusiki kausaondorio sekuentziak gertaeren arteko ordenan duen eraginagatik. Kausalitatea aztertuz gero, albisteetako informazioa enpresentzat erabilgarria izango den informazioa sortzeko balia dezakegu NewsReader proiektuan egin zen bezala. Era berean, euskarazko mediku-txostenak sortu ahala, horiek prozesatzeko aukera izango dugu eta denbora-informazioa eta kausalitatea horietan ere landu ahal izango dugu. • Denbora-informazioa tresna aurreratuetan baliatuko dugu. Lan honetan garatu ditugun baliabideak bereziki interesgarriak izan daitezke ariketen sorrera automatikoan, denbora-informazioak testua antolatzeko duen garrantziagatik. Denbora-informazioa galdera-erantzun ariketen sorrera automatikoan edota testu-sorkuntza automatikoan erabili ahal izango dugu. 225 B EusTimeMLko etiketatze-eskema 4. kapituluan EusTimeML etiketatze-eskema deskribatu dugu. Eranskin honetan etiketatze-eskemaren etiketa, atributu eta balio guztiak aurkezten ditugu Backus-Naur formatuan (BNF). Etiketa bakoitzerako, lehenik atributuak zerrendatu ditugu eta gero bakoitzaren balio posibleak adierazi ditugu. Informazio linguistikoaz gain BNFak informazio gehigarria eskaintzen du. Hasteko, attributes zerrendan etiketa bakoitzak zein atributu har dezakeen adierazi da. Kortxete artean agertzen direnak hautazkoak dira eta parentesi artean agertzen direnak horietako bat aukeratzekoak. Bigarrenik, informazioa linguistikoa zein prozesamendurako informazioa adierazten duten atributuak agertzen direla kontuan izan behar dugu. Azkenik, atributuen balioak zein motatakoak diren ere definitzen da. Atributu batzuek aurretik definitutako balioak hartzen dituzte, beste batzuek testua (CDATA) hartzen dute eta identifikatzaileak adierazten dituztenek identifikatzaile formatua edo beste identifikatzaile baten erreferentzia (IDREF) hartzen dute baliotzat. B.1 Gertaeren BNFa attributes ::= eid eiid class tense aspect pos polarity modality eid ::= e eiid ::= ei class ::= 'REPORTING' | 'PERCEPTION' | 'ASPECTUAL' | 'I_ACTION' | 'I_STATE' | 'STATE' | 'OCCURRENCE' 265
science